id
stringlengths 17
47
| url
stringlengths 17
329
| source
stringclasses 45
values | license
stringclasses 15
values | date
stringlengths 4
20
⌀ | domain
stringclasses 7
values | author
stringlengths 0
499
| lang
stringclasses 1
value | title
stringlengths 0
653
| text
stringlengths 31
2.52M
|
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
addi-9bd5c8d06106 | https://addi.ehu.es/handle/10810/4983 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2011-07-19 | science | Ortiz Jauregui, Miren Agurtzane | eu | Ezin dut ez dut nahi | 2009ko ekainean Mendez medikuak, Mora Osasun Zentroko psikiatrak, Bilbon bizi zen 20 urtetako Luis Martinez ikaslea jaso zuen bere sendategian. Hau, bere gurasoen eskaeraren bitartez etorri zen, hauek ziotenez, duela aste batzuk, enpresa batean egiten ari zen praktikekin hastearekin batera, etxetik ateratzera uko egiten baitzion, eta bere logelan luzaroan egoten baitzen inorekin hitz egin gabe. Familiak, bere logelatik zetozen zaratak entzuten zituen gauero “altzariak mugitzen egongo balitz bezala”. Luisen ustez arazoa berak lan egiten zuen lantegian zegoela mantentzen zuen eta hara ez zela itzuliko esaten zuen: “Zelatan egiten didate eta nola egiten duten asmatzeko esaten didate” esaten zuen. Mendez medikuak Luisek eta bere gurasoek esaten zutena arretaz entzun ondoren Luis nola lagundu zezakeen pentsatzen hasi zen.
MARTINEZ FAMILIA Luis Martinez 3 neba-arrebetatik txikiena zen. Bere bi arreba nagusiak jada ezkonduak zeuden eta etxetik kanpo bizi ziren (38 eta 36 urte). Aita, 70 urtetakoa, jubilaturik zegoen (eraikitzailea izan zen), eta ama 65 urtetakoa, beti izan zen etxekoandrea. Etxean bizi ziren Luis eta bere gurasoak kontsultara etorri zirenean. Arrebak, etxetik kanpo bizi ziren duela 10 urtetatik. Nagusia ezkondurik zegoen eta bi seme zituen, eta txikiena bere bikotearekin bizi zen. Ordu arte bere nebaz arduratu ziren “kasik bere amak izango balira bezala” amak zioenez. Arrebak etxetik ateratzean Luisek 10 urte zituen. Hiri berberean bizi ziren eta arrebek egunero deitzen zuten gurasoen etxera zelan zeuden jakiteko.
Ama beti egon zen bere semeaz oso arduraturik, oso babestzailea zen, “agian gehiegi babestu dut” esaten zuen. Aita inoiz ez zen egoten etxean, bere lanagatik denbora asko pasa behar izan zuelako lanean. Luisek kontatzen zuen inoiz ez zituela etxeko lanak egin aitarekin. Ama eta arrebak ziren etxerako lanez arduratzen zirenak eta eskolara eraman eta eskolatik ekartzen zutenak.
LEHENENGO URTEAK: “UMEAK NEGAR EGITEN DU” Luis Martinez 1989ko abuztuaren 15ean jaio zen. Gurasoek eduki nahi izandako umea zen eta amak jada 45 urte zituen umea bera jaio zenean. Jaiotzean ez zuen izan arazo aipagarririk. Hazkuntza normaleko umea izan zen. Hala ere, Luisen gurasoek ziotenez, ume zail eta negartia izan zen. Lehenengo bi urteetan ez zuen lorik egiten gauetan. Ama umeari adi egon zen urte horietan, beti berarengan arreta jarriz, eta mediku eta pediatrarengana behin eta berriz eramaten zuelarik, umea denbora guztian baitzegoen negarrez. Medikuek gasak izan zitezkeela esaten zuten eta “ume negarti bat duzunean pazientzia behar dela eta listo” esate zioten. Egunez hobeto zeramaten. Luis atsegina zen zerbait egiten ari bazen (paseoak, bere arrebekin jolasten), orduan pozago zegoen. Hala ere, bazkarien orduak “oinazea” ziren amak esaten zuenaren arabera. Janaria bere gustukoa bazen, ez zegoen arazorik, baina ez bazen, ez zuen jan nahi eta negar egiten zuen. Mendez doktoreak egoera hauetan nolakoa zen Luisen erreakzioa galdetzen zuenean amak esaten zuen erabateko ukoa zela, nahiz eta oldarkortasunik ez zuen, “negar egiten zuen eta koilara sartzen saiatzean ahoa itxi egiten zuen”. Amak, lotsaz, esaten zuen berak askotan sentitzen zuela ezin zuela aurrera egin gehiago eta bera, ama, gelan giltzaperatzen zela, baita ohean sartu ere egiten zela. Alabek (une hartan 18 eta 16 urte zituzten) hartzen zuten orduan Luisen ardura: aldatu, jantzi, jaten eman.
Familia etxe handi batean bizi zen Bilbo inguruko herri batean. Garai hartan hiru txakur zituzten eta Luisek haiekin jolasten zuen. Luis eskolara hasi zen hiru urte zituenean herriko eskola publikora. Zortzi urte bete izan zituen arte herriko eskolara joan izan zen. Oso ikasle gutxi zeuden klasean, 15 neska mutil inguru, guztiak auzokoak eta ezagunak. Luisek kontatzen zuen ikasle normala izan zela, zailtasunik gabe baina nabarmenik gabe ere gainditzen zituela irakasgaiak. Amak aitortzen zuen bi lagunekin egoten zela, baina ez zela denbora guztian haiekin jolastera ateratzen. “Luisi asko gustatzen zitzaion etxean egotea, telebista ikustea, arrebekin egotea” errepikatzen zuen amak. Zortzi urte bete zituenean, aitaren lan aldaketa zela eta, familia Bilbora zentrora joan zen bizitzera, hirialdeko pisu batera. Familiak: aita, ama eta Luisek berak ere erabateko aldaketa izan zela kontsideratzen zuten. “Txakurrak auzokoei eman genizkien” esaten zuen amak. Luisek eskolaz aldatu zuen eta bere bizitza eskolan eta etxean zentratu zuen. Luisen hitzetan honek lagunen galera suposatu omen zuen. Amak zioen ordutik aurrera denbora etxean ematen zuela, bere jostailuekin eta bere arrebekin. Bilbora joan zirenean eskolaz aldatu egin zuen. Aldaketa handia izan zen, eskola txiki eta ezagun batetik eskola handi eta pribatu batera joan baitzen, non guztiak jada ezagun ziren. Luisek kontatzen zuen denbora batean txarto pasatu zuela, “barre egiten zidaten eta “berria” esaten zidaten”. Ez zuen lagun askorik egin eta etxean “babesten” zen, amarekin eta arrebekin. Derrigorrezko hezkuntza bukatu zuenean ez zuen unibertsitatera joan izan nahi eta Lanbide Hezkuntzako ikasketak hasi zituen, Informatika alorrean.
2009an Informatika ikasketak (Lanbide Heziketa) egiten ari zen. Oinarrizko moduluaren bigarren ikasturtea bukatzen zegoen. Ordenagailuak gustatzen zitzaizkion. Etxean denbora luzea pasatzen zuen ordenagailuan. Ez zuen lagunik aisialdian denbora igarotzeko. “Batzuetan zinemara edo ziber-era joaten naiz zentroko lagun batekin” esaten zuen Luisek. Gurasoek esaten zuten Luis ordenagailuan eta telebista ikusten igarotzen zuela denbora guztia. Luis larritzen hasi zen ikasturtearen erdialdean, otsailak inguru, enpresan egin beharreko praktikak egiten hasi zenean. Ez zekien gai izango ote zen
besteen aurrean erantzuteko. Oso urduri zegoen enpresako erantzukizunaz, ordutegiez, bere nagusiaz… Martxoan eskualdeko parke teknologikoan kirurgi material medikoko enpresa txiki batetan hasi zen praktika ordainduak egiten. Bere lana zen programa informatikoen erabileran langileek izan zezaketen arazoetan hauei laguntzea. Hasieran, lanaren arduradunak lanaren prozedura azaldu zion, baina bigarren astean arduraduna gaixo jarri zen eta Luisek hartu behar izan zuen ardura osoa. Luisek esaten zuen lanean erabiltzen zituen programa informatikoak berriak zirela berarentzat eta asko kostatzen zitzaiola hauek ulertzea. Gurasoek esaten zuten Luis oso larri ikusten zutela. Hasiera batean, lanera joateko oso goiz jaikitzen zen, baina denbora pasa ahala gero eta beranduago jaikitzen hasi zen (amak zioen bera zela Luis esnatzen zuena baina azken boladan asko kostatzen zitzaiola martxan jartzea). Gauez bere logelan giltzaperatzen zen eta ez zituen argiak itzaltzen oso berandu arte. Batzuetan gurasoek hitz egiten entzuten zuten. Hasiera batean ez zioten garrantzirik ematen, baina azken hilabetean egoerak txarrera egin zuen. Gero eta gehiago kostatzen zitzaion goizetan jaikitzea. Enpresara gehiago ez zela joango ere esan zuen, “zelatan egiten didate eta nola egiten duten asmatzeko esaten didate” esaten zuen. Gurasoek esaten zuten duela 15 egun etxeko elektrizitatea ebaki egin zuela, berak soilik deszifratu zezakeen mezu eta kode zifratuak hel zitezen galarazteko. Ordu-arte gurasoek aldaketa nabaria ikusi zuten Luisengan, baina momentu horretan benetan hasi ziren gaixo egon zitekeela susmatzen.
Egoera honen aurrean gurasoak kezkatuta zeuden eta Luisengana hurbiltzen saiatzen ziren. Honek, Luisek, ez zituen gurasoen eskaerak aintzat hartzen. Beti erantzuten zuen enpresara joan nahi ez zuela eta kito. Ama, urduri eta kezkatsu Luisi gertatzen ari zitzaionagatik, Luisi zer gertatzen ari zitzaion azaltzen lagun ziezaiokeen mediku batengana joan behar zutela esan zuen. Luisek behin eta berriro esaten zuen “medikuen arazoa ez zela” eta inork ezin zuela lagundu. Azkenean, ama, alaben laguntzarekin, Luis
konbentzitu egin zuten Mendez doktorearengana joateko, Luis oso ahul zegoela esanez eta beharbada bitamina batzuk edo bizkorgarriren bat ondo etorriko zitzaizkiolakoan. Luis ez zegoen oso konbentzituta baina azkenean amore eman zuen, alde batetik ama poztearren. 2009ko ekainean Mendez doktorearen kontsultara joan zen aita eta amarekin. Argi zegoen egoera honek Luisengan antsietate handia sortzen zuela eta gurasoengan urduritasun handia sortzen zuela ere. Hala ere, Luisek mantentzen zuen arazoa lanera ez joatearekin konponduko zela. Bestalde, gurasoek ez zuten nahi Luisek lana galtzea, baina Luisen heziketan zer egin ote zuten txarto pentsatzen hasi ziren, alaba nagusiekin ez baitzuten arazorik izan. Nola pertsonarteko desberdintasunek eragina izan zitzakeen Luisen gaur eguneko egoeran? Mendez doktorea gatazka baten aurrean zegoen: alde batetik Luisek tratamendu medikoari uko egiten zion eta bestetik gurasoen eskaera zeukan. Nola har zezakeen nolabaiteko erabakia Luisen partaidetzarekin kontatu gabe? Nola lor zezakeen Luisek tratamenduan parte hartzea?
IKASLEAK EGIN BEHARREKO EKINTZAK “Ez dut nahi ezin dut” Psikologia Medikoa irakasgaian erabiltzeko sortutako kasua da. Irakasgaia Medikuntzako Graduko 1. mailako derrigorrezko irakasgaia da eta III Moduluko oinarrizko ikasgaia (Giza Prestakuntza Klinikoa). Irakasgaiak 6 kreditu ECTS ditu eta 1. Lau hilabetean irakasten da. Irakasgai teoriko-praktikoen ezaugarriek irakats mota desberdinak erabiltzera behartzen gaituzte: klase magistralak, mintegiak, gelako praktikak eta laborategiko praktikak. Jarraian ikasleak egin beharreko ekintzak zerrendatuko dira:
1. Ekintza hau irakasgaiaren irakats eskaintzaren atal bat da, zein banaka, eta taldeka egin behar izango den eta irakasgaiaren ebaluaketaren %20 izango da. Aldez aurretik, kurtsoren hasieran, ikasleei eskola gida eta ekintzen eta lanen egutegia eman zaie. Han, besteak beste, irakaskuntza metodologia desberdinen eta ebaluaketa metodoen berri emango zaie, baita ebaluaketa irizpideez ere..
2. Azaro aldean ikasleari kasuaren metodoarekiko sarrera emango zaio eta ekintzaren aurkezpena egingo zaio klase osoari eskola magistral batetan. Orduan, ekintzaren oinarriak aztertuko dira eta kasuarekin lotuta dauden aurre ekintzen berri emango da. Gainontzeko ekintzak laborategi praktiketan aurkeztuko dira, 18 ikasletako taldeetan.
Sinaduren bitartez asistentziaren kontrola egingo da (ekintza guztietarako erabiliko da kontrol hau).
Bidalitako lanak hurrengo hauek izango dira, jakinik lanak garatzeko ikasleak beharko duen denbora (lan autonomoa edo norbere lana) 2 ordu izango direla (bertaratu gabekoak): |
addi-59dac3b3200a | https://addi.ehu.es/handle/10810/6251 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2011-11-30 | science | Arandia Loroño, María Teresa | eu | Heziketa pultsua berreskuratuz | Hezkuntza-pultsua berreskuratuz
Aprendizaiaren emaitzak Kasuaren bidez eginiko aprendizaiaren ebaluaketak lorpen hauek izango ditu kontutan: R1. Euskal Herriko mugetan hezkuntza lanbide eta praktika profesional ezberdinak kokatu. R2. Hezkuntza lanbide bakoitzari zehazki dagozkien arau markoak identifikatu. R3. Lanen aurkezpenetan eta formakuntzaren prozesu interaktiboan, komunikazioarekin harremana duten oinarrizko gaitasunak erabili (hitzarturiko ebaluazio irizpideak aintzat hartu) R4. Hezkuntza lanbide ezberdinei dagokien identitate profesionala osatzeko beharrezkoak diren osagaiak zehaztu. R5. Azalduriko egoerari hezkuntza erantzun arrazoitua eraiki. R6. Ikaskideek aurkeztutako proposamenak baloratu, beti ere euren bidegarritasuna kontutan hartuaz. R7. Kasuari dagozkion gaien inguruko pentsamendu eta ideiak talde handian ahoz komunikatu.
Denbora banaketa Kasua hiru astetan landuko da (martxoaren 17tik 31ra) eta asteko 6 ordu presentzial izango ditugu; berauek Identitate eta Garapen Profesionala eta Komunikazio eta Hezkuntza Harremanak gaiei dagozkienak dira. Ordutegi honi, bakarka zein taldeka igaroko duzuen lan denbora (ez presentziala) erantsi beharko diozue: txostenen irakurketa, galderen erantzunak eta talde lana (txikitan zein handitan) sustatzeko egingo dituzuen proposamenak.
Lehenengo astea (osteguna martxoaren 17a eta ostirala, 18a) Helburuak: 1. Kasua bere konplexutasun osoan ulertu eta presen dagoen desberdintasun gaia (etniagatik), hala nola hezkuntza harreman eta komunikazioa aztertuaz. 2. Literatura zientifikoa landu, dokumentu aukeraketa egokia eginaz ondorengo helburuarekin: berauen bitartez hezkuntza sarean dauden jokatzeko moduak
3 ulertuko ditugu, komunikazio eta hezkuntza harreman prozesuak sortuaz (ikastetxea eta irakasleak, oinarrizko gizarte zerbitzuak eta gizarte hezitzaileak). 3. Ikasketa profesionalean, “método de caso” metodologiaren erabilera ulertu.
Ekintzak: a) Martxoaren 17 aurretik, kasuaren irakurketa zorrotza egin, bertan ageri diren lokarri guztiak aztertuz. b) Kasuaren amaieran ageri diren galderei erantzuteko (ondorengo taula ikusi) garrantzitsua den informazio gehigarria topatu (Identitate eta Garapen Profesional eta Komunikazio eta Hezkuntza Harremanen txostenak erabili): Pertsonen konfiantza lortzeko zer egin daiteke? Beste hezkuntza-gizarte agente (udaletxe, elkarte, familia…) ezberdinen babesa kontutan hartu al dezakegu? Hezkuntza entitate eta heziketa langile profesional gisa zer funtzio bete behar ditugu? Zentroa eta komunitatea harremanduko dituen lan proiektu motarik sortu ahal daiteke? Hezkuntzatik zer egin eta nola lagun daiteke ikasle, famili eta ingurune garapenean? Gure errealitatean lagunduko diguten praktikarik ba al dago beste lekuetan?
Beste gizarte eta hezkuntza agenteekin -nahiak, prodezurak…- nola antolatu genezake harremana eta komunikazioa? Zer ekintza indartu beharko genituzke kultura desberdinetan barneratze elkarbizitza indartzeko? Famili, zentro eta ingurune ezberdinen artean zer komunikazio elkartruke prozesuak garatu ditzakegu? Sarean lan egiteko zein eredu berri indartuko ditugu eta nola?
c) Materialaren irakurketa sistematikoa eta metododuna, horretarako prestaturik dagoen txantiloia erabiliz (ikus 1 eranskina). d) Kasua ulertzen eta ustezko konponbideak bilatzen lagunduko diguten ideien taldeko txostena burutu, horretarako ideia nagusien aukeraketa eta produkzio trukatua egin beharko duzue. a) Gelako lehenengo saioa baina lehen bakarkako lana. BAKARKAKO LANEAN SAIO AURRETIK EMAN BEHARREKO PAUSUAK: Gelaz kanpo kasuaren irakurketa. Irakurketa, kasuan ageri diren web orri eta harremana duten araudien berrikustearekin osatu behar duzue; lehenik, hezkuntzako arlo ezberdinetan profesionalen funtzioak aztertu eta euren barnean zehazki, komunikazioa eta hezkuntza harremanak ( ikastetxe mundua eta adingabekoekin hezkuntza sozialeko lan guneak, hezkuntza behar bereziak, emakumeak …). Irakurketak aurkezturiko kasua ulertaraziko dizue eta beronen inguruan lanean dabiltzan profesionalei ezaugarri zehatzak egotziko dizkiezue (EISEa ulertuko duzue (“Equipo de Intervención Socioeducativa” udaletxeetan dauden Oinarrizko Zerbitzu Sozialen esku daude), Berritzegunea (Lehen Hezkuntza, Lanbide Hezkuntza, Bigarren hezkuntza eta Helduen hezkuntzako irakasle sareari aholkularitza eskaintzen dion zerbitzua) eta hezkuntza formalari eskaintzen dion laguntza, zentroaren noranzkoak, lan sareak) 17ko saioa baina lehen, aurkezten den arazoa lantzeko, hezkuntza ingurune honetan nola jokatuko zenukeen ideien zirriborroa ere egin beharko duzu (azkeneko galderak aintzat hartuaz noski), beti ere giza eskubideak eta etika profesionala irizpidetzat hartuaz.
Lan honi eskainiriko orduak kontatu. 6 orduko aurreikuspena egiten dugu. Martxoaren 17ko saiorako pertsona bakoitzaren lanak jaso. Bakoitza oso ondo identifikatu eta ondoren taldeko azkeneko txostenean gehigarri gisa barneratu.
b) Gelako saioa: MARTXOAK 17, OSTEGUNA Kasuaren bitartez landuko ditugun galdera nagusiak azalduko ditu irakasleak, baita egin beharreko lana eta “método de caso”ko metodologia ere (20 minutu). Gelako ohiko talde txikitan honako lana egin beharko duzue: kasuarekin harremana duten hezkuntza arlo/gai nagusiak adierazten dituen idatzizko irudi grafikoa sortu (azalduriko arazoaren ostean sorturiko hezkuntza eta gizarte arazoa) eta pixkanaka proposatzen dituzuen erantzunak, behin behineko konponbideak (60 minutu). Kasuaren irudia eraikitzeko eta konponbideak proposatzeko, bakarkako ikerketan lorturiko informazioa eta gaiaren dokumentazioa aurkeztu. Aldi berean, DIALNET datu basean oinarrizko bilaketak egin ditzakezue eta baita gaiko txostenetan ere (2005-2010 urte bitartean); beti ere landu beharreko arloen inguruan eta galdera honi erantzunaz: kasua lantzeko eta beronen hezkuntza ingurunea ikusirik, lagungarriak dakizkiguken esperientzia eta hezkuntza praktikak beste lekuetan ba al daude? Gaien programen barruan DIALNET web orria ageri da eta beroni esker dokumentu ezberdinak topatu ditzakezue gaia, urtea eta dokumentu mota zehaztuz gero; bestalde, idatzizko eta ahozko erregistroekin nola lan egin ere azaltzen du… APA (ISO) arautegia ere topa genezake (kasuaren 2,3 eta4. Gehigarriak) (60 minutu) Bilaturiko materiala talde txikian banatu beharko duzue, honela hurrengo saio presentzialerako irakurketa osatuko duzue eta zuen lanketa ideia nagusia honakoa izango da: eskutan dugun arazoari konponbideak topatzeko hezkuntza ideia eta praktika onak bilatu. Lan hau gelaz kanpokoa izango da. c) Presentziala ez den bakarkako lana. Ikasle bakoitzak, taldeak osagarri gisa erabaki duen irakurketa egin beharko du eta bertako informazioa ondorengo taulan jasoko du. (Pentsaturiko denbora: 5 ordu):
Ideia nagusia: eskutan dugun arazoari konponbideak topatzeko hezkuntza ideia eta praktika onak. (ikasgaiaren berezko materiala eta Dialnett)
Erreferentzi osoaren zita egin Helburu nagusia zehaztu eta lantzen diren gai nagusiak Kasua ulertzeko emaitza interesgarriak adierazi eta profesional eta beste agenteen artean hezkuntza harremana sustatzeko Txostenak zer ekarpen emango digu kasuan
5 ideia on eta hezkuntza praktikak bilatu; baita ere, profesionalen eta famili-haurren arteko komunikazio bideen ulermena errazten duten prozesuak aztertu. Zita literarioak ipiniz gero, orriak zehaztu.
Pertsona bakoitzak osatzen duen fitxa taldearen txostenean gehigarri gisa barneratuko duzue. d) Gelan 3 orduko saioa: MARTXOAREN 18, OSTIRALA Gelaz kanpo landuriko ideiak talde txikian bateratuko dira,ondoren talde handian aurkeztuko dituzue (ordu 1). Talde handian sortu dituzuen kasuarekiko irudi ezberdinak aztertuko dira, arazoaren xedea lantzeko ideia nagusiak aintzat hartuko dira eta baita praktika onak ere. Bertan azalduriko diren konponbide batzuen gainean lan egingo dugu ondoren (2 ordu). Gelaren dokumentu bateratuan jasoko ditugu lanketak, in situ (Identitate eta Garapen Profesionalean osatzen ari garen koadernoan barneratuko duzue irudia)
Bigarren astea Helburuak:: Hezitzaile mota ezberdinak kokatu, euren funtzio eta harremanak gaurko hezkuntza ingurunean zehaztu, non hezkuntzak garapen sostengarria duen helburu. Gaur egungo hezkuntzaren aldaketak ulertu eta barneraketa sustatzen duen hezkuntza lortzeko aldagai ezberdinak aintzat hartu (generoa, etnia, mailak…) Ekintzak: a) Storytelling: Inés Picóren ekarpenak, Bidegintzako gizarte hezitzailea Alde Zaharreko EISEan. b) Ideia nagusiak topatzeko aipaturiko irakurketak burutu. c) Irakurketa zuzendu duten galderak oinarritzat harturik ideiak zerrendatu eta antolatu. d) Ideien aukeraketa eta lanketa bateratua.
6 agente hezitzaileekin zein harreman eta komunikazio bide- printzio- prozeduraproposatu ditzakegu?
A) Storytelling (Lanbidearen funtzio eta topatuko ditugun eskakizunak ulertzeko historia kontaketak) MARTXOAREN 21, ASTELEHENA. Inés Picóren aurkezpena, gizarte hezitzailea: lanbidearen egungo egoera eta batez ere, hezkuntza harreman eta komunikazio prozesuak ulertzeko. Familia, adingabetu eta eskolarekin ageri diren hezkuntza harremanen inguruko bere ikuspegia azalduko du: zer egiten dute? Zeintzuk dira lan guneak? Nola egiten dute? Agente ezberdinekin komunikatzerakoan zer arlo zaintzen dituzte? Zer arazoei aurre egin behar die?
Inés Picóren aurkezpena: ikastetxe munduarekin duten harremana nola ulertzen duten eta nola dauden azalduko digu eta ADINGABETU, FAMILI, IKASTETXE INGURUNE ETA BESTE PROFESIONALEKIN (euren komunikazio eta harreman kontzeptua argituko du eta euren errola ideia horiek aintzat hartuaz) harreman inguruak nola sortzen dituzten ere azalduko digu.
Aurkezpenean harturiko oharretatik abiatuz eta aurreko irakurketak aintzat hartuz lehen aipaturiko bi galderak erantzuten joan. Badaezpada bi galderak berriz aipatuko ditugu: inklusioa helburu izanik eta euren konfiantza irabaziz hezkuntzan zer egin eta nola lagundu ikasle, famili eta euren ingurunearen garapenean? Beste agente hezitzaileekin zein harreman eta komunikazio bide- printzio- prozedura- proposatu ditzakegu? Lanketa hau, taldeak (txikian zein handian) klasez kanpo egin beharko du eta MARTXOAREN 24rako (osteguna) dena prest izan beharko duzue.
b) Taldeen ekarpenen aurkezpena. 3 ORDU, MARTXOAREN 24, OSTEGUNA - Galdera bakoitza taldean aztertuko dugu. Erreferentzi taldeen artean 4 talde sortuko ditugu, irakurketa eta Storytellingaren lana gidatu duten galderak erantzuteko helburuarekin. - Talde bakoitzaren ekarpenak talde handian aurkeztu eta ondoren, taldeko txostena sortu.
Talde handian lan egingo dugu. Taldean 3 multzo handi banatuko dira galderen inguruko erantzunak trukatzeko eta paretan dauden paperetan idazten joango zarete. Talde bakoitzeko bozeramalea aukeratu behar duzue eta ekintzaren amaierako txostena osatuko duten bi pertsona (20 minutu). Talde bakoitzaren erantzunak talde handian aurkeztuko dira, beronen bitartez taldeko dokumentua sortuko dugu “Hezitzaile izateairakasle, gizarte hezitzaile- gaur egungo gizartean, erronka handia da” (40 minutu). Taldeko lana osatzeko sei pertsonak elkartu beharko dira eta berau gelako korreo orokorrera bidali beharko duzue (wiki erreminta ere erabili dezakezue moodleen). Identitatearen lehenengo sorturiko irudiarekin erkatu.
Hirugarren astea Helburua: kasuan aurkezten den arazoari emandako hezkuntza erantzunak sakonki landu eta kontzientziatu, hezkuntzan erabaki prozesuen ondorioen inguruan. Activdades: a) Esku-hartze proposamen ezberdinak pentsatu; b) Proposamen ezberdinen inguruko eztabaida: “aldeko” eta “aurkako” aldagaiak argudiatuz;
a) Hirugarren sesio aurreko bakarkako lana, ez presentziala. Ikasleek kasua berriro irakurri behar dute, beti ere kideen iritziak aintzat hartuaz; ondoren jarraian datozen galderak erantzun behar dituzte: Zer puntutaraino kontutan har dezakegu beste hezkuntza eta gizarte agenteen – udaletxe,elkarte,familia…laguntza? Hezkuntza entitate eta profesional gisa zein funtzio bete behar ditugu? Zentroa komunitatearekin harremanduko duen lan proiekturik sortu al daiteke? Beste agente hezitzaileekin harremantzerakoan zein ikuspegi komunikatibo zaindu behar ditugu? (ordu bat eta erdi)
b) MARTXOAREN 29AN, ASTEARTEA, ADELAIDA ETA NIEVESEKIN SAIOA. 3 ORDU. Gelan ordu eta erdiko saioa, presentziala (saio magistrala). “Storytelling” estrategia sortzailea erabiliko dugu, beronen helburua honakoa da: langileen esperientzia ezberdinak ezagutzea, ideia berriak garatzeko eta erabakiak hartzean arriskuak barneratzeko. Horretarako Nieves Saratxaga gonbidatuko dugu eta martxan jarri zuen ideia, bere garapena denboran, topatu zituen eta topatu ditzakeen arazoak antzeko ideiak lantzerakoan azalduko dizkigu. Modu honetan ikasleak hezkuntza erabakiak hartzea konplexua dela ulertuko dute eta hezkuntzan martxan jartzen diren ekintzen ondorio barnerakorrak (agian ez dira barnerakorrak) aztertuko dituzte.
c) MARTXOAK 31, OSTIRALA. 3 ORDU. Gelan ordu eta erdiko saio presentziala, gelan praktikak eta talde handian magistrala. 5 pertsonako taldetan ideiak bateratuko dituzue ekintzarentzako konponbidea proposatuz (beste ikasle guztien aurrean defendatu). Bitartean, gainontzekoek proposamenen aldeko eta aurkako aipamenak egingo dituzte. Azkenik, ekintzetako bat hautatuko duzue (akordio bidez).
1. Zer puntutaraino kontutan har dezakegu beste hezkuntza eta gizarte agenteen – udaletxe,elkarte,familia…- laguntza? 2. Hezkuntza entitate eta profesional gisa zein funtzio profesional bete behar ditugu? 3. Zentroa komunitatearekin harremanduko duen lan proiekturik sortu al daiteke? 4. Hezkuntza aldetik zer egin daiteke eta nola lagundu dezakegu ikasle, famili eta euren ingurune garapenean eta konfiantza irabaztean? 5. Gure ingurunean lagunduko diguten eta ideiak emango dizkiguten beste hezkuntza praktika barnerakoirik ba al daude? 6. Egoera honi aurre egiteko Adelaida, Nieves eta gainontzeko irakasleen tokian, zer egin dezakezue? Zer ekintza hezitzaile indartu daitezke?
8 Nola antolatuko ditugu beste hezitzaile eta gizarte agenteekin harreman eta komunikazioa –nahiak, prozedurak…-? Kultura ezberdinen artean barneratze elkarbizitza bultzatzeko zer ekintza sustatu daitezke? Zentroko familia eta ingurune artean zein hartu-eman komunikatibo prozesu garatu daitezke? Sarean lan egiteko zein bide berri eta nola indartu daitezke?
1. ERANSKINA Informazio osagarria jasotzeko txantiloia, bai gaietako txostenetik eta baita DIALNETetik jasotako informazioa jasotzeko
Ideia nagusia: eskutan dugun arazoari konponbideak topatzeko hezkuntza ideia eta praktika onak. (ikasgaiaren berezko materiala eta Dialnett)
Erreferentzi osoaren zita egin Helburu nagusia zehaztu eta lantzen diren gai nagusiak Kasua ulertzeko emaitza interesgarriak adierazi eta profesional eta beste agenteen artean hezkuntza harremana sustatzeko ideia on eta hezkuntza praktikak bilatu; baita ere, profesionalen eta famili-haurren arteko komunikazio bideen ulermena errazten duten prozesuak aztertu. Zita literarioak ipiniz gero, orriak zehaztu. Txostenak zer ekarpen emango digu kasuan
Txosten eta DIALNETen informazio bilaketa
Irudiaren sorkuntza
Txosten profesionalizatzaileen irakurketa |
addi-3ca63c25d135 | https://addi.ehu.es/handle/10810/6580 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2011-06-20 | science | Larrieta Rubín de Celis, Izaskun | eu | Viandar de Sota: Dibersifikazioak kontrolatu edo areagotu egiten du enpresa-arriskua? | 2 Dibertsifikazioa: kontrolatu edo areagotu egiten du enpresa-arriskua?
1997ko maiatzean Tomás Larreari, Larrea Supermerkatuak-en kontseilari delegatua, jakinarazi zioten bere lehiakiderik handiena supermerkatu bat irekitzera zihoala beraren supermerkatu izarraren aurrean. Defendatu nahian, konprometitu eta 3.500 m2ko lokala alokatu zuen Bilbo erdian bere lehiakidea kokatu behar zen tokian, artean bere negozioa jartzeko beharrezko baimenik gabe. Administrazioaren eta bizilagunen oztopoen ondoren, ostalaritzako proiektu bat garatu zuen, funtzionatzera iristen ez zena. Handik bost urtera eta enpresaproiektua burua altxatzen eta emaitza onak ematen hasi zenean, lokalen nagusiak kalte-ordaina eskaini zion lokalak libre uzteko eta ZARAri(1) alokatzeko. Tomasek erabakiari aurre egin behar izan zion: inbertsioa berreskuratzeko nahikoa ez zen kalte-ordaina onartu, edota aurrera jarraitu ostalaritzako enpresa-proiektuarekin, nahiz eta ez izan menperatzen zuen negozioa.
Larrea Supermerkatuak, egoitza Bizkaiko Gernika herrian zuenak, bere 17 dendak Bizkaiko probintzian zituen kokatuta. Denda hauek bere etengabeko erosketetatik eta berak irekikoetatik zetozen. Konpainiak, IFA Española erosketa-zentralari elkartua eta Tomás Larrea Landa buru duena, 1951. urtean izan zuen hasiera, abizen hau zuen familiak denda txiki bat abian jarri zuenean Bilbo hirian (Bizkaia)
1951n Juan Larrea Maizek, Tomasen aitak, 110m2ko elikagai-denda bat ireki zuen Bilboko Maximo Agirre kalean. Garai hartan ez zen Bilboren erdigunea, baina Juanek antzeman zuen hiria handik handituko zela. Bere gurasoak egunero joaten ziren medikuak ibiltzen ziren zonalde hartara baserriko produktuak saltzera.
Juan Larrea Maiz aitzindaria izan zen medikuak kokatzen ziren Bilboko zonalde batean instalatzen. Medikuak ziren garai hartan bidaia gehien egiten zutenak eta Juanek medikuen aholkuei jarraitu zien kalitatezko produktu osasungarriak sartzeko. Egia esan, York urdaiazpikoa saltzen lehena izan zen eta Bilboko kardiologorik onenak zuzenean haren dendan erosteko gomendatzen zuen.
Bere ekintzaile izpirituak bidaiatzera behartu zuen Frantzia, Belgika, Holanda eta Alemaniara, Europan negozioa nola kudeatzen zen ikustera. Ikusten zuena Bilbon sartzen zuen.
Bera izan zen lehena gazta-zati ontziratuak saltzen, Europan hain ohiko zirenak, baina Bilbon ezezagunak. Gainera, Alemaniako azoka batetik “Valdisa” enbasatzeko makina eta guzti itzuli zen. Izugarrizko iraultza izan zen eta hainbat eta hainbat produktu enbasatzen hasi ziren, hala nola, haragia, fruta, esnekiak eta barazkiak. Inork ez zuen halakorik egiten Bilbon.
Bere jakin-minak eta bidaia ugariek aukera eman zioten bere negozioa toki desberdinetan nola kudeatzen zen behatzeko. Bere ustez, banaketa frantsesa zen aitzindaria negozioaren kudeaketa-eredu gisa. Honela, beste behin ere, 1972an lehena izan zen Bilbon autozerbitzu bat irekitzen. 300 m2ko lehen supermerkatua ireki zuen fruta eta barazki atalekin. Hasiera zaila izan zen, izan ere, jendeak ez baitzuen ulertzen erosketa nola egin behar zen.
Segidan, garaiko industria-gizon handi baten suhiak, Bilboko lehen supermerkatu handia inauguratu zuen, honek Mexikora egindako bidaia ugarietan ikusitakoa imitatuz. Baina suhiaren interesa handiagoa zen bidaia eta Mexikorekiko negozioarekiko baino, eta supermerkatuen negozioa alde batera utzi zuen hilabete gutxira, banketxeari zorrak utzita eta supermerkatua zegoen lokala utzita.
1975ean, banketxeak Juan Larrea Maizi Bilboko Atxukarro kaleko 1.300m2ko supermerkatua eskaini zion, aurreko jabeak utzitakoa. Nahiz eta Juan Larreak ekintzaile izpiritu handia izan, hura oso erabaki zaila zen kudeatzeko. 300m2 izatetik 1.300m2 izatera igarotzen zen, menderatzen ez zuen arrandegi atal batekin. Eragiketak zorpetzea zekarren eta 3 langileko denda izatetik 24koa izatera igarotzea. 15 urteko Tomas Larrea Juanen lau semeetan zaharrena zen, eta berarengana jo zuen aitak aholku bila.
Azkenik, 1977ko abenduan Larrea supermerkatu handia inauguratu zuten Bilboko Atxukarro kalean. Arrakastatsua izan zen hasieratik.
1984 eta 1985 artean, Juanek osasun arazoak zituen eta zaildu egiten zioten negozioaren buru izaten jarraitzea. Ordurako Tomas Larrea injeneru zen eta Bilboko Portuan, Ybarra Ontzi Jabearentzat lanean aritzen zen. Tomasek bi jarduerak uztartu zituen bolada batez, baina 1986an aukeratu egin behar izan zuen eta, azkenean, familia-negozioaren aldeko apustua egin zuen.
4 1987an IFA erosketa-zentralean sartu ziren eta honek bi urteko epean bi saltoki berri irekitzeko konpromisoa eskatu zion. 1989rako hiru supermerkatu zituzten, bi Bilbon eta beste bat Durangon, Bilbotik 30 km-ra.
Tomas Larrea ohartu zen ekonomia gaietan eta enpresa-kudeaketan ez zuela prestakuntzarik. Behar horren aurrean, bi aditu eta ekonomia aholkulariak kontratatu zituen.
1993an, Larrea familiak hiru saltoki zituen eta biltegi erregulatzaile handiagoa behar zuen bere hedapenerako. Bazkiderik topatu ez zutenez, Baskia elkarte eta frankizia integraleko lerro bati ekin zioten; honen bitartez, enpresa lehiakideak hornitzen hasi ziren: Olaziregi Martinez, Arregi, Guaspe, Hermanos Axpe, Wizner, Supermercados Maite, Vidal, Alimentación Carmen eta Supermercados Larrucea. Hala ere, Larrea supermerkatuak bere kabuz funtzionatzen jarraitu zuen eta 1995ean zortzi saltoki zituen eta 45 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa. Urte hartan bertan, haragi-plataforma bat jarri zuen abian eta 1996an hasi zen bere benetako abialdia, bederatzi saltoki erosi baitzituen, honako enpresa hauenak hain zuzen: Supermercados Andrés (bi), Goizeder (bi), Supermercados Balmaseda, Cooperativa San Pedro eta Olaziregi Martinez (hiru).
2002rako, enpresa liderra zen Bizkaian supermerkatuen banaketa xehekarian eta xehekako merkataritza sektorean. 900 pertsona zituen lanean bere 50 saltokietan eta 230 milioi euroz gorako fakturazioa. Baina 1997an 14 establezimendu ziren eta bere establezimendu izarra Bilboko Atxukarro kalean zegoen. Honek bere fakturazio osoaren ia %20 suposatzen zuen, erreferentea zen nazioarteko hornitzaileentzat Bilbora bisitan joaten zirenean.
Eroski Taldearen hasiera 1969an izan zen Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietan. Sorrerako eragin-eremutik irten eta 1997an Eroski Taldea talde liderra zen Espainiako elikagai-banaketan 3.162 milioi euroko salmenta, berezko 703 supermerkatuko sarea, 2.000 bazkide baino gehiago eta 17.000 langile zituela eta Espainia osoko ezarpen geografikoa. Bazituen lokalak herri eta hirietan, baina bere estrategia 1997an banaketa handiko kanala eta azalera handiak irekitzea zen. Eroskiren apustua bere jarduera birdimentsionatzea zen Europako banaketa-taldeen aurrean defentsarako estrategia gisa. Banaketaren alorrean, handia izatea biziraupenerako giltzarria zen eta horretarako masa kritikoa bilatu behar zen. Nahiz eta Larrea Supermerkatuak bezeroarekiko hurbiltasun-kanalean zentratzen zen, Eroskiren eskaintza handiak eta publizitatea konpetentzia handia ziren eta nekez egin ziezaiokeen aurka.
5 1997ko maiatzean, Tomas Larreak jakin zuen sektoreko banatzaile handiak, Eroskik, saltoki bat ireki behar zuela beraren saltoki izarraren aurrez aurre, Ogasun Publikoaren lokal zaharretan. Larrea Supermerkatuak-ek ordurako pairatu behar izan zuen Ogasun Publikoa Bilboko beste zonalde batera joan izana. Ogasun Publikoko langileak Atxukarro kaleko supermerkatuko bezero onak ziren. Bere supermerkatu izarrak behea jotzeko arriskuaren aurrean, lehiakidea kokatuko zen lokalen jabea aurkitu zuen.
Berarekin elkartzea lortu zuen lehiakidearen asmoak ezagutu zituen egunean bertan, eta arratsaldeko 19:00etarako Tomas Larreak sinatua zuen alokairukontratu bat 3.500 m2ren truke 180 hilabeterako. Banatzailerik eta konpetentziarik handienaren sarrera gerarazi ahal izan zuen, baina 3.500 m2 zituen eta hileroko ordainketa konpromisoa hurrengo 15 urterako. Lokalak Bilboko Gran Vian zeuden, 1919an Manuel Maria de Smith arkitektoak Bilboko familiarik aberatsenetako batentzat (Sotatarrak) eraikitako eraikin historiko batean. (Ikus 1 zenb. eranskina).
Hasierako ideia izan zen Atxukarro kaleko supermerkatua alokatutako lokal berrietara lekualdatzea. Atxukarro kaleko lokaletan, bulego nagusiak eta bezeroentzako aparkalekua kokatuko ziren. Baina, ahaleginak ahalegin, Bilboko Udalak ukatu egin zuen baimena eta establezimenduaren irekiera lizentzia. Tomasek sumatu zuen Udalak supermerkatua jartzeko baimena ukatzeko aipatutako arazoak txikiagoak izango zirela interesatua Eroski izan balitz.
Alokairua eta ordaintzeko konpromisoa abian jarri ziren. Ordezko proiektu bat pentsatu behar izan zen alokatutako lokalei erabilera emateko.
Enpresa-proiektu berria Industria-birmoldaketaren urte gogorren ondoren, Bilbo esnatzen hasia zen hiri gisa eta 1997ko urrian Guggenheim Bilbao Museoa inauguratu zuen, Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak diseinatua. Guggenheim Museoa hiriaren publizitate-erakargarririk onena eta nazioarteko turisten ekarle bihurtuko zen.
Tomasek, bidaiari porrokatua, Europan bazirela merkataritza-zentroak ikusi zuen eta bertan munduko sukaldaritza desberdinek zutela lekua. Bilbok ez zuen antzekorik. Egia esan, ez zen erraza jatetxeak irekita topatzea gauez eta astegunetan.
6 Alokatutako lokalak Guggenheim Bilbao Museotik 100m eskasera zeuden eta Bilboko Gran Vian. Bilbo industria-azoka garrantzitsuko hiria zen eta urtero kongresuetara joaten ziren milaka profesional hartzen zituen. Turismo profesionala turismo kulturalari lotuta, merkatu interesgarriko hiria proiektatzen zuen, merkatu horri aisialdirako proposamen desberdinak eta berritzaileak egiteko.
Tomasek, aitaren izaera ekintzaile eta berritzaileari jarraituz, orduan Bilbon zegoenaren ideia gastronomiko desberdina proiektatu zuen. Merkataritza zentro bat eta bertan munduko gastronomia-proiektu desberdinek izango zuten tokia. Ideiaren oinarria zen munduko gastronomiarik garrantzitsuena erakartzea eta honek erreferente bat izatea Bilbon. Giro heterogeneoak eta produktu desberdinak lortu behar ziren.
Proiektua alokatutako lokalen eraikineko bizilagunei aurkeztu zitzaien. Eraikin ezaguna zen. Nahiz eta ideia urratzailea eta ausarta izan, bizilagunek ukatu egin zuten baimena. Bizilagunak Bilboko klase ahaltsu eta dirudunekoak ziren eta kezkatu egiten zituzten balizko zarata, usainek eta, batez ere, jatetxe horietara joan zitekeen jendeak. Tomas Larreak alokatutako lokalen jabea izutu egin zen bizilagunen jarreraren aurrean, eta erabaki zuen 1.500m2 soilik alokatzea hilean 16.135€+BEZen truke.
Tomasek bigarren aldiz beste ordezko proiektu bat birdiseinatu behar izan zuen.Larrea Supermerkatuak-eko kontseilari delegatu jarduerari esker, Tomasek harremanak eta lagunak zituen ostalaritza alorrean eta haiekin ekin zion proiektu honi. Lokalak proiektu desberdinei berralokatu zizkien eta Centro Gastronomico Viandar de Sota izeneko erabiltzaileen komunitatean bildu ziren. Larrea familiaren kanpo-proiektuek erabiltzaileen kuotaren %45 suposatzen zuten Viandar de Sotako Gastronomia Zentroan eta hilean 12.621 €+BEZ ekartzen zuten.
1998an Viandar de Sotako Gastronomia Zentroa inauguratu zen. Miguel Garayok Bilboko lehen GARAYO sagardotegia inauguratu zuen. Ortzi jatetxeko Jesus Martinek euskal sukaldaritza berria miniaturan Donostiatik Bilbora lekualdatu zuen. Arratibek gozodendako Mikel Ibarrak erakusleiho bat aurkitu zuen Bilbon bere gozogintza zoragarriaz gozarazteko. Bere aldetik, Tomasek gourmet-denda eta ardandegi bat ardorik berezienekin eta urdaiazpikotegia eskaini zituen. Areto bat egin zen dastaketetarako, produktuak aurkezteko eta sukaldaritza-ikastaroetarako. Proiektu berritzailea izaten jarraitzen zuen Viandar de Sotan elkartu zenak. Paraleloki, Viandar izeneko gastronomia kalitateko aldizkaria argitaratzen hasi zen, eta berehala sektoreko erreferente bihurtu zen.
7 Bilbo osoak Viandar de Sota zentroa bisitatu zuen sei hilabeteen ondoren, Tomase ohartzen hasi zen negozioak eta proiektuak egunez egunekoan ez zutela funtzionatzen. Bizilagun, instalatzaile, hornitzaile eta, oro har, publikoarengandik jasotzen zituen diru-sarrerak eta inputak ez ziren asegarriak. Jende asko joatea lortu zuten, baina ez ziren eskaintzen ziren zerbitzuen kontsumitzaile. Miniaturako sukaldaritza ez zen errotzen eta Bilbok hiri hila izaten jarraitzen zuen astegunetako gauetan, nahiz eta turistak ibili. Ezin izan zuten nahi zuten bezeroa erakarri.
Ostalaritza-proiektuaren berregokipena Enpresa-proiektu bat inauguratu zen Bilboko gauean eta jende mugikorrarengan pentsatuta, Bilbok enpresa-kongresuen hiri gisa duen garrantzia eta Guggenheim Bilbao Museoa mundu mailako erakusleiho izatearen garrantzia aintzat hartuta. Alabaina, kontzeptuak porrot egin zuen; azterketa bat egin eta benetan zerk funtzionatzen zuen analizatzean, berregokitu egin zen hasierako proiektua. 1998ko urrian egin zen lehen erreforma txikia. Ardandegiari eutsi eta barra handitu egin zen, jendeak eskatzen zituen gosariak emateko. Gosariek eta eguerdiko eta asteburuko aperitiboek arrakasta handia izan zuten. 1999ko ekainean Garay arkitektoari eskatu zitzaion lokala berritzeko proiektua. Berritze-proiektuak soilik beste 240.000€ eraman zuen: jatetxe klasiko bat eguneko menuak emateko eta jatetxe begetariano bat. Kendu egin zen dastaketa- eta aurkezpen-aretoa, eta pintxoak edo miniaturako sukaldaritza eta gozogintza desagertu egin ziren hasierako proiektutik. Proiektu berriak GARAYO sagardotegia, jatetxe klasikoa eta begetarianoa, ardandegia eta urdaiazpikotegia zituen barne. Azken lau gastronomia-proiektuak, oraingo honetan, Larrea familiak kudeatuak. Era berean, Tomasek birnegoziatu egin behar izan zituen alokairuak bere maizterrekin eta negozioaren errealitatera egokitu, hasieran aurreikusitakoa ez zelarik. Tomas Larreak larunbat arratsaldeak eta igandeak eskaintzen zizkion Viandar de Sotako negozioari. Astean zehar berezko negozioan lan egiten zuen, Larrea Supermerkatuak-en; hedapen bete-betean zegoen, Supermercados Leal bereganatu ondoren, honek beste hamabost supermerkatu gehitu zizkiolarik. Negozioaren bilakaera eta bideragarritasuna aztertzeko, 2. eranskinean jaso dira Viandar de Sota Gastronomia Zentroa elkartearen egoera-balantzea eta emaitzen kontu laburtua.
8 Kalte-ordain eskaintza lokalak libre uzteko 2003ko maiatza zen Tomas Larreak Viandar de Sota kokatutako lokalen jabearen deia jaso zuenean. (Lokalen jabea): “Tomas, zurekin geratu nahiko nuke gai bati buruz hitz egiteko”. (Tomas Larrea): “Barkatu, arazoren bat dago? (Lokalen jabea): “Gaia oso garrantzitsua da eta zurekin hitz egin nahi dut lehenbailehen aurrez aurre eta ez telefonoz.” (Tomas Larrea): “Ados. Ez dakit zer den, baina gera gintezke pare bat ordu barru.” Deia harrigarria izan zen eta, batez ere, berarekin hitzordua izateko presa. Bilera hasi orduko, jabeak, zakarki adierazi zuen errentamendu-kontratua ez zela gustukoa beretzat. Kontratua mahai gainera bota zuen eta errentamendukontratua eten beharra eman zuen aditzera. Nahiz eta zailtasunak izan negozioak, Tomasek inoiz ez zion utzi hitz emandako alokairuak puntualki ordaintzeari eta artean alokairuko 10 urte falta ziren. Errealitatea pentsa zezakeen guztia baino sinpleagoa zen. ZARAk, INDITEXen marka nagusiak, azkartu egin nahi zuen Bilboko plazan sartzea eta lokal horiek nahi zituen bere ezarpen-estrategiarako. 2003ko ekainean, ZARAk 7 lokal zituen Bilbon, baina bat bakarrik Gran Vian. Lokal hauek handiak ziren, kalean bertan eta, batez ere, Gran Via apartaren zatirik luxuzkoenean kokatuak. ZARAk lokalen jabeari egin zion alokairu-eskaintzak hirukoiztu egiten zuen Tomas Larreak ordaintzen ziona. Era berean, ZARAk 360.000€ eskaini zizkion Tomas Larreari ia hamar urte geratzen zitzaizkion kontratua eten eta 2003ko uztailaren 31rako lokalak libre uztearen truke. Ostalaritza-proiektuan bost urte pasata eta diru-ekarpen ugariren ondoren, Tomasek erabaki beharra zeukan kalte-ordaina onartu eta 500.000€ baino gehiago galdutako proiektua bertan behera utzi eta supermerkatuen negozioan zentratu, edota inbertsioa berreskuratu arte itxoin ostalaritza-negozioa burua altxatzen ari zelako eta bera menperatzen hasia zelako. |
addi-f2144dde7d2d | https://addi.ehu.es/handle/10810/6581 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2011-06-14 | science | Berraondo Juaristi, María Rosario ; Fernández de Aránguiz Guridi, María Yolanda | eu | Elikagaien barru-barruko egitura | Elikagaien barru‐barruko egitura
CP: ALDEZ AURREKO EZAGUTZAK AZTERTZEN C1: Konposatu kimikoak formulatzea eta izendatzea C2: Lotura kimiko mota desberdinak bereizteko oinarria den egitura atomikoa ezagutzea. C6: Fenomeno kimikoekin lotutako problemak eta galderak ebaztea, hizkuntza zientifiko zuzena, formulazio eta nomenklatura egokiak, tartean dauden magnitudeen unitateak, estekiometria, beharrezkoak diren tresna matematikoak eta informazio bibliografikoa erabiliaz
Gaia 12 orduetan (4 asteetan) garatzeko plantetazen da. Ondorengo tauletan, gai honetan proposatutako 5 jarduera jasotzen dira. Jarduera hauek lantzeko eguneroko 19 eginkizun proposatzen dira, hauetako 10 presentzialak eta besteak ez presentzialak, denak taldeka egitekoak. Eginkizun edo lan bakoitzeko, irakasleak ebaluatuko duen, entregagai bat jasoko da. Lau asteetan zehar, jarduera bakoitzeko galdera bat edukitzen duen azken entregagaia, landuko da, taldeka eta era ez presentzilaean.
Ikasleak, lehenengo egunean eratuko diren, lan taldeetan jartzen dira. Aurreko egunean proposatutako lana (gelaz kanpoko eginkizuna) jasotzen da. Gelaz kanpoko lanak, taldeen artean ausazko eran banatzen dira. Taldeen arteko bateratze-lana: berrelikadura. Taldean eztabaidatzeko eta gelako entregagaia prestazeko, gelako eginkizun berrien proposamena Taldeen arteko bateratze-lana. Hurrengo egunerako egin behar den gelaz kanpoko eginkizunaren proposamena. Egokia denean, azken entregagaiaren galderak zehaztuko dira
Taldekideen izena, sinadura eta NAN zenbakia edukitzen duen orria
4 Data Proposatutako galderak edo problemak idatzita Taldean adostutako erantzunak idatzita
Modulo honek, ikasgaiaren azken notan %20 ko pisu espezifikoa izango du. Portzentaia, ondorengo eran banatzen da: Taldeka eta gelan egindako 10 lan presentzialak (1 puntu) Taldeka eta gelaz kanpo egindako 9 lan ez presentzialak (1 puntu) Taldeka egin behar den azken entregagaia (3 puntu): Gai osoaren aplikazioa den lana. Banakako Laburbiltze-froga presentziala (4 puntu) Talde-lanaren ebaluaketa, tutoretza-orduetan ( astero 1 ordu/talde) eta ikasleek egingo duten autoebaluaketa erabiliaz, egingo da (1 puntu)
Lortzeko ondorengo lanak egin behar dituzu:
1go LANA (Presentziala eta taldeka)
Irudiaren arabera, zer gosalduko duzu?
7 2. LANA (Ez-presentziala eta taldeka)
Gosariaren kartan agertzen diren hainbat konposatu formulatu eta izendatzeko gai zara?
8 2. JARDUERA: Nutriente guztien oinarrizko osagaietan pentsatzen Erantzun behar duzuna: Zeintzuk dira gosari guztiaren oinarrizko osagaiak?
Lortzeko ondorengo lanak egin behar dituzu:
3. LANA (Presentziala eta taldeka)
Gosariko hainbat elikagai eta gutxienez hauek edukitzen duten nutriente bat aukeratu. Ikuspuntu fisiko eta kimikotik,
4. LANA (Presentziala eta taldeka)
Nahaste homogenoak, heterogenoak eta substantzia puruak diren elikagaien adibideak aurkitu.
9 5. LANA (Ez presentziala eta taldeka)
Gosari guztiaren oinarrizko osagiak diren 22 elementoak aukeratu
10 3. JARDUERA Oinarrizko osagaiak diren atomoen barru barruko egitura ikertzen. Erantzun behar duzuna: Nolakoak dira gosari guztiaren oinarrizko osagaiak?
Lortzeko ondorengo lanak egin behar dituzu:
6. LANA (Presentziala eta taldeka)
7. LANA (Ez presentziala eta taldeka)
Ondorengo bideoa lan hau egiteko lagungarria da. Arretaz ikusi
8. LANA (Presentziala eta taldeka)
Nola azalduko zenuke, hidrogeno atomoarentzat behatutako absortzio eta emisio espektroak?
9. LANA (Ez presentziala eta taldeka)
10. LANA (Presentziala eta taldeka)
Zein ondorio ateratzen duzu?
11. LANA (Ez presentziala eta taldeka)
13 12. LANA (Presentziala eta taldeka)
13. LANA (Ez presentziala eta taldeka)
14. LANA (Presentziala eta taldeka)
14 4. JARDUERA Materiaren barru-barruko egitura eta bere jokabidea erlazionatzen Erantzun behar duzuna: Zein da gosari guztiaren oinarrizko osgaien jokabidea?
Lortzeko ondorengo lanak egin behar dituzu:
15. LANA (Ez presentziala eta taldeka)
Gosariaren karta berriz begiratu, bertako espezie kimikoak taldekatzea daukazu?
16. LANA (Presentziala eta taldeka)
15 17. LANA (Ez presentziala eta taldeka)
16 18. LANA (Presentzial / Ez presentziala eta taldeka)
Aztertu eta arrazoitu dagokizun propietate periodikoaren aldaketa
Talde bakoitzak egindako azterketa eta lortutako ondorioak, gelako kideen aurrean azalduko ditu
17 5. JARDUERA. Atomo eta molekula kopurua kalkulatzen. Erantzun behar duzuna: Zenbat dirá gosarian dauden osagai komun eta oinarrizkoak?
Lortzeko ondorengo lanak egin behar dituzu:
19. LANA (Presentziala eta taldeka)
Elikagaien barru barruko egiturari buruz ikasi duzunua egiaztatu behar dugu. Horretarako, aste hauetan zehar landu dituzun problemeen antzekoa den bat proposatuko dizugu…
19 AZKEN ENTREGAGAIA (Ez presentziala eta taldeka)
Azken lan honetan, egin dituzun jarduerekin lotutako bost galdera erantzutea eskatzen dizugu. Ikasi duzun konturatzeko lagungarriak izango zaizkizu.
3. Hobetze eta esfortzu seinaleak erakutsi ditu?
4. Problema askatzeko bidean, bere ezagutzak erabili ditu?
5. Jasotako informazioa era kritikoan aztertu du?
9. Kritika konstruktiboak egiten eta jasotzen daki?
Problema askatzeko beharrezkoak diren ikasketahelburu guztiak sartu eta erlazionatzen ditu Problema askatzeko beharrezkoak diren ikasketahelburu gehienak sartu eta erlazionatzen ditu Problema askatzeko beharrezkoak diren ikasketahelburu batzuk sartu eta erlazionatzen ditu Ez ditu problema askatzeko beharrezkoak diren ikasketahelburuak sartzen. 2. PROBLEMAREN PLANTEAMENDUA Problema askatzeko urrats guztiak garbi eta ordenez adierazten ditu. Problema askatzeko urrats gehieneak garbi eta ordenez adierazten ditu Problema askatzeko gutxienez oinarrizko urratsak garbi eta ordenez adierazten ditu Ez ditu problema askatzeko oinarrizko urratsak adierazten 3. JUSTIFIKAZIOA ETA ARRAZOIBIDEAK Planteamenduaren urrats guztiak erizpide fisikokimikoak erabiliaz argudiatzen ditu Planteamenduaren ia urrats guztiak erizpide fisikokimikoak erabiliaz argudiatzen ditu Gutxienez planteamenduaren oinarrizko urratsak erizpide fisikokimikoez argudiatzen ditu Plateamenduaren oinarrizko urratsetan ez du inongo erizpide fisikokimikorik erabiltzen 4. GARAPENA Garbi eta ordenez jarraitzen du problema askatzeko prozedura osoa Garbi eta ordenez jarraitzen du problema askatzeko ia prozedura osoa Garbi eta ordenez jarraitzen du gutxienez problema askatzeko roinarrizko urratsak Ez du jarraitzen problema askatzeko prozedura 5. ERABILITAKO HIZKUNTZA ZIENTIFIKOAREN ZEHAZTASUNA Kontzeptoen definizioan eta garapen prozedimental osoan, beti hizkuntza zuzena erabiltzen du Kontzeptoen definizioan eta garapen prozedimentalean ia beti hizkuntza zuzena erabiltzen du Kontzeptoen definizioan eta garapen prozedimentalean hizkuntza zuzena partzialki erabiltzen du Kontzeptoen definizioan eta garapen prozedimentez du hizkuntza zuzena erabiltzen 6. KALKULUAK eta UNITATEAK Kalkulo guztiak ondo egiten ditu eta magnitude guztien unitateak adierazten ditu Ia kalkulo guztiak ondo egiten ditu eta ia magnitude guztien unitateak adierazten ditu Kalkulo zuzenak baina unitaterik gabe edo unitateak baina emaitza okerrekin Ez ditu kalkuloak ondo egiten eta ez ditu unitateak adierazten 7. EMAITZEN ANALISIA Lortutako emaitzak kritikoki eta koherentziaz analizatzen ditu Emaitzen koherentzia analizatzen du Bakarrik analizatzen ditu ezinezkoak diren emaitzak Ez du analisirik egiten 8. BIBLIOGRAFIA ITURRIAK Nahiko datu bibliografiko, arau zientifikoak jarraituz, jartzen ditu Datu bibliografikoak arau zientifikoak jarraitu gabe jartzen ditu Egokiak ez diren datu zientifikoak jartzen ditu Ez du inongo iturri bibliografikorik jartzen |
addi-b4c9e723d930 | https://addi.ehu.es/handle/10810/6589 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2011-11-24 | science | Urkaregi Etxepare, Arantza | eu | Estatistika deskribatzailea, proiektuen bidez lantzeko proposamena | Estatistika deskribatzailea, proiektuen bidez lantzeko proposamena
ENUNTZIATUA: Azterlan soziologikoak egiten dituen lan-talde (soziologoak, psikologoak, matematikariak, kazetariak,…) baten partaideak zarete, eta gizarte-gai (zuek aukeratutakoa) bati buruz azterlana enkargatu dizue erakunde batek. Zuen zeregina, lantaldeko matematikari gisa, gaiaren azterketa estatistikoa egitea da, txosten modura aurkeztea eta ondoren lan-taldeari (gainontzeko ikasleei eta irakasleari) azaltzea, hauen lanarekin integratu eta erakundeari eskatutako azterketa entregatzeko. Txosten estatistikoak honako atal hauek jaso behar ditu: helburua; datu-iturriak; erabilitako metodologia; emaitzak eta eztabaida; ondorioak eta bibliografia.
HELBURUAK Edukiei dagokienez, proiektuan, irakasgaiaren gai gehienak sartuta daude: Sarrera, Lehenengo eta Bigarren ataleko gaiak (1etik 8ra). Edukiak baino haratago, proiektuaren bidez, irakasgaiaren gaitasun ezberdinak landu nahi ditugu. Proiektuaren lehenengo helburua da zuek aukeraturiko gaiari buruz dagoen informazioa lortzea eta datu-base batean antolatzea. Helburu honen bidez, Estatistika-iturri ezberdinetara (EUSTAT, EUROESTAT, GAINDEGIA, INE) heltzea gaitasuna landuko duzue. Bigarren helburua da gaiari buruz lortu dugun informazioa grafikoki adieraztea eta zenbakien (estatistikoen) bidez laburbiltzea. Aldagai ezberdinak banan banan aztertzeaz gain, aldagai ezberdinen artean dauden erlazioak aztertzea ere dugu helburu, hau da, bi aldagaientzako metodo estatistikoak aplikatzea. Helburu honetan, gaitasun ezberdinak lantzen dira, hala nola, Datu estatistikoak bildu, aztertu eta laburbiltzeko gaitasuna eta Datu-moten arabera, burutu beharreko deskribapen estatistikoak aukeratzea. Metodo estatistikoak aplikatzeko erabiliko dugun software R pakete estatistikoa izango da, eta beraz, R pakete estatistikoa ondo erabiltzea gaitasuna landuko dugu. Hirugarren helburua da egindako azterketa estatistikoetan lortutako emaitzetatik ondorioak ateratzea. Helburu honetan landuko dugu Metodo estatistiko deskribatzaileak beste jakintza-arloetan aplikatzea gaitasuna. Azken helburua da aurretik lorturiko emaitzak eta ondorioak eztabaidatzea eta txosten estatistiko moduan antolatzea, txostena aurkezteko laburpen idatzia egitea eta ahozko aurkezpena egitea. Helburu honetan, Txosten estatistikoak egin eta aurkeztu gaitasuna landuko dugu.
LAN-TALDEAK: Hiruko taldeak (sobratzen badira, biko bat edo bi egon daitezke). Ikasleei aukera emango zaie taldeak antolatzeko. Antolatzen ez direnekin, irakasleak egingo ditu taldeak.
Lehenengo astea (16.astea): Irakasgaia proiektuen bidez lantzeko proposamenaren aurkezpena. Materialen banaketa. Aurretiko ezagupenei buruzko inkesta bete (1h. bertaratzekoa, ikasgelan) Lan-taldeak sortu eta funtzionatzeko arauak zehaztu. Proiektuaren gaia zehazteko lehenengo eztabaida taldean (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Oinarrizko kontzeptuak, Taula Estatistikoak eta Adierazpide grafikoak gaiei buruzko materiala taldekideen artean banatu. Materialak banaka landu (bertaratu gabeko 1h. ikasleko) Oinarrizko kontzeptuak, Taula Estatistikoak eta Adierazpide grafikoak gaiak puzzle teknikaren bidez lantzeko adituen bilerak (bertaratzeko 1h., ikasgelan). Proiektuaren gaia zehazteko lehenengo eztabaida taldean (GA2, bertaratzeko 1h., ikasgelan)
Entregatzekoak: Aurretiko ezagupenei buruzko inkesta: Lehenengo egunean ikasgelan beteko da eta hurrengo egunean komentatuko da. Helburua da ikasleek zer ikasi behar duten hausnartzera bultzatzea. Taldearen sorrera eta arauak biltzen dituen Akta: lehenengo astean taldeak sortuko dira eta funtzionatzeko arauak zehaztu beharko dituzte. Taldekideak nortzuk diren eta adosturiko arauak akta batean jasoko dira.
Bigarren astea (17. astea): Oinarrizko kontzeptuak, Taula Estatistikoak eta Adierazpide grafikoak gaiak adituek talde bakoitzean azaldu eta taldean landu (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Proiektuaren gaia zehazteko lehenengo eztabaida taldean (GA1, bertaratzeko 1h., ikasgelan) Irakaslearen azalpena: Posizio estatistikoak (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Proiektua zehazten duen dokumentuaren zirriborroa landu taldean (bertaratu gabeko 3h.)
Entregatzekoa: Proiektua zehazten duen behin betiko dokumentua: Talde bakoitzak aukeratu duen gaia eta txosten estatistikoaren helburuak zehazten dituen dokumentua.
5 Hirugarren astea (18. astea): Irakaslearen azalpena: Joera zentraleko estatistikoak (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Interneteko datu-iturriak eta R programaren oinarriak ezagutu. 1. praktika egin eta entregatu (bertaratzeko 2h., ordenagailu-gelan)
Bosgarren astea (20. astea): Talde-lanari buruzko galdetegia (bertaratzeko 1h., ikasgelan, GA1 eta GA2) Lehen posterra prestatu: Datu-fitxategia deskribatu. Aldagai-mota ezberdinetako aldagai bana aukeratu eta taula eta grafikoen bidez deskribatu. (bertaratzeko 2h., ordenagailu-gelan) Datu-fitxategia osatu eta egokitu (bertaratu gabeko 3h.) Lehen posterra landu taldean (bertaratu gabeko 3h.)
Entregatzekoa: Lehen Posterra: Txosten estatistikoa garatzeko erabiliko den datu-fitxategia deskribatuko da. Aldagai-mota ezberdinetako aldagai bana aukeratuko dira taula eta grafikoen bidez deskribatzeko, puzzlearen aplikazio gisa.
Seigarren astea (21. astea): Lehen posterra aurkeztu ikasgelan eta guztion artean eztabaidatu (bertaratzeko 1h., ikasgelan, GA1 eta GA2) Ikasitakoa, proiektuan nola aplikatu landu taldean (bertaratu gabeko 6h.)
Zazpigarren astea (22. astea): Irakaslearen azalpena: Kontzentrazio-neurriak (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Talde-lanari buruzko hausnarketa (GA1, bertaratzeko 1h., ikasgelan) Mintegia: Estatistikaren garrantzia, gizartean (bideoa) (bertaratzeko 1h., ikasgelan, S1, S2 eta S3) Ordenagailuko praktiketan, txosten estatistikoaren gidoia landu (bertaratzeko 2h., ordenagailu-gelan) Proiektua landu taldean (bertaratu gabeko 6h.)
6 Entregatzekoa: Txosten estatistikoaren gidoia: Txosten estatistikoaren atal ezberdinak zehaztuko dira: helburua; datu-iturriak; erabilitako metodologia; emaitzak; ondorioak eta eztabaida, eta bibliografia.
Zortzigarren astea (23. astea): Irakaslearen azalpena: Momentuak eta Forma estatistikoak (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Talde-lanari buruzko hausnarketa (GA2, bertaratzeko 1h., ikasgelan) Aurreko bi praktikak, proiektuari aplikatu (bertaratzeko 2h., ordenagailugelan)
Bederatzigarren astea (24. astea): Irakaslearen azalpena: Aldagai bakarra deskribatzeko laburpena. Zalantzak argitu. Eztabaida. oinarrituz (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Txostenaren gidoia garatu eta osatu (bertaratzeko 2h., ordenagailu-gelan) Proiektua landu taldean (bertaratu gabeko 6h.)
Hamaikagarren astea (26. astea): Irakaslearen azalpena: Bi aldagairen arteko erlazioak (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Proiektuari buruzko zalantzak argitu (bertaratzeko 1h., ikasgelan, GA1)
Hamabigarren astea (27. astea): Irakaslearen azalpena: Atributuen korrelazioa (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Proiektuari buruzko zalantzak argitu (bertaratzeko 1h., ikasgelan, GA2) Denborazko Serieen adibidea landu, mintegian aurkezteko (bertaratzeko 2h., ordenagailu-gelan)
Entregatzekoa: Txosten estatistikoaren zirriborroa: Txosten estatistikoaren lehen zirriborroa aurkeztuko da.
Hamalaugarren astea (29. astea): Ikasturtearen balorazioa (bertaratzeko 1h., ikasgelan) Txostenaren zirriborroen balorazioa, taldeka (bertaratzeko 1h., ikasgelan, GA1 eta GA2) Azken zalantzak argitu (bertaratzeko 1h., ikasgelan, GA2) Proiektua landu (bertaratzeko 2h., ordenagailu-gelan) Proiektua landu taldean (bertaratu gabeko 6h.)
Hamabosgarren astea (30. astea): Azken zalantzak argitu (bertaratzeko 1h., ikasgelan, GA1) Mintegia: Denborazko serieen adibideen aurkezpena (bertaratzeko 1h., ikasgelan, S1, S2 eta S3) Proiektua landu taldean (bertaratu gabeko 6h.)
Entregatzekoa: Behin betiko txosten estatistikoa entregatu eta ahozko aurkezpena egin..
8 EBALUAZIOA Irakasgaiaren ebaluazioa egiteko kontuan hartuko dira: Proiektua, praktiketako txostenak eta entregaturiko ariketak. Denetara, 100 puntu lor daitezke eta horien arteko 65 proiektuari dagozkio: Proiektua zehaztu: 1 puntu. Irizpideak: argitasuna eta helburuak ondo formulatzea. Lehen Posterra: 4 puntu. Irizpideak: Puzzlean landutako kontzeptuen barneratze-maila eta aurkezpenaren ulergarritasuna. (Ikusi I eranskina: Posterrak ebaluatzeko errubrika) Txosten estatistikoaren gidoia: 5 puntu. Irizpideak: helburua, antolaketa, ikasgaiaren edukiaren lanketa-maila,... (Ikusi I eranskina: Txosten estatistikoaren gidoia ebaluatzeko errubrika) Idatzizko txosten estatistikoa: 30 puntu. Irizpideak: Datu fitxategiaren osaketa, egindako azterketa estatistikoak, lortutako emaitzak eta ondorioak, antolaketa eta sintaxia. (Ikusi I eranskina: Idatzizko txosten estatistikoa ebaluatzeko errubrika) Txosten estatistikoaren ahozko azalpena: 20 puntu. Irizpideak: Ikusentzunezko baliabideen erabilpena, antolaketa, sintesia, begiko kontaktua, ahozko elkarrekintza eta talde elkarrekintza. (Ikusi I eranskina: Txosten estatistikoaren ahozko azalpena ebaluatzeko errubrika) Lan kooperatiboan, parte-hartze aktiboa izatea: 5 puntu. Irizpideak: asistentzia, parte-hartzea, lan-antolakuntza, erabakiak hartzea eta elkar laguntzea. (Ikusi I eranskina: Lan kooperatiboan, parte-hartze aktiboa ebaluatzeko errubrika)
Lortutako maila
Irizpidea Bikain Egokia Ez-nahikoa Puntuaketa Antolaketa (%20) Posterra ondo egituratuta dago, ondo atalak jasoz: helburua, emaitzak, ondorioak,... Posterraren antolaketa nahiko ondo dago, atal gehienak jasoz. Posterra ez dago ondo antolatuta, atal asko falta direlarik
Edukia (%60) Planteaturiko helburu guztiak oso ondo betetzen dira. Planteaturiko helburuak ondo betetzen dira. Planteaturiko helburuak ez dira betetzen.
Aurkezpena (%20) Posterra ondo aurkeztuta dago, argia da eta ulertzeko erraza. Posterra nahiko ondo aurkeztuta dago eta nahiko ondo ulertzen da. Posterra ez dago ondo aurkeztuta eta ez da ulertzen.
Lortutako maila
Irizpidea Bikain Egokia Ez-nahikoa Puntuaketa Helburua (%10) Helburua argia da eta ondo azalduta dago. Helburua nahiko argia da eta ondo azalduta dago. Helburua ez dago argi.
Eman beharreko urratsak (%40) Helburua betetzeko eman beharreko urratsak ondo zehaztuta daude.: datubilketa, egin beharreko azterketa estatistikoak, emaitzak eta ondorioak. Epeak zehazten dira. Helburua betetzeko eman beharreko urratsak nahiko argiak dira, baina ez daude guztiak. Eman beharreko urratsak nahastuta daude, ez dira guztiak agertzen eta epeak ez dira zehazten.
Edukia (%30) Erabiliko diren metodo estatistikoak ikasturtean zehar landutako gehienak izango dira (aldagai bakarrentzt eta bi aldagaiak lotuz), gaiaren alde ezberdinak kontuan hartuz, Erabiliko diren metodo estatistikoak ikasturtean zehar azaldutako gehienak izan arren, ez dute kontuan hartzen bi aldagairen arteko loturak azaltzekoak. Erabilitako metodo estatistikoak oinarrizkoenak dira, baina eskasak. Ez dago sakontasunik gaia aztertzean.
Antolaketa (%10) Gidoia ondo antolatuta dago::helburua, datu-iturriak, garapena, ondorioak,... Gidoia nahiko ondo antolatuta dago, baina atal batzuk falta dira. Gidoia ez dago ondo antolatuta eta ulergaitza da.
Aurkezpena (%10) Gidoia ondo aurkeztuta dago, argia da eta ulertzeko erraza. Gidoia nahiko ondo aurkeztuta dago eta nahiko ondo ulertzen da. Gidoia ez dago ondo aurkeztuta eta ez da ulertzen.
Lortutako maila
Irizpidea Bikain Egokia Ez-nahikoa Puntuaketa Datu fitxategiaren osaketa (%20) Beharrezkoa zen informazioa guztia bildu dute ikasleek, gaia aztertzeko alde ezberdinak kontuak hartuz. Fitxategia ondo osatuta dago. Oinarrizko informazioa bildu dute ikasleek. Fitxategia ondo osatuta dago. Bildutako informazioa ez da nahikoa planteaturiko gaia aztertzeko. Fitxategian akatsak daude.
Azterketa estatistikoa (%30) Ikasturtean zehar landutako metodo estatistiko guztiak erabili dituzte eta ondo aplikatuta daude. Ikasturtean zehar landutako metodo estatistiko gehienak erabili dituzte eta era egokian aplikatuta daude. Erabilitako metodoak eskasak dira eta datuetan dagoen informazioa azalaratzek ez dute balio.
Antolaketa (%10) Oso ondo antolatuta dago txostena: helburua, metodologia, ondorioak,… Txostenaren antolaketa nahikoa da, baina atalen bat falta zaie. Txostena ez dago ondo antolatuta, atalak nahastuta daude eta ez dira guztiak agertzen.
Sintaxia (%10) Idazkera ulergarria da, esaldiak ondo eginak, hizkuntza egokia erabiltzen da eta ez dago gramatika akatsik. Idazkera egokia da eta ez dagogramatika akatsik. Irakurtzeko zaila da eta hizkuntzamaila ez da egokia. Esaldiak ez dira ondo ulertzen.
Ondorioak (%20) Egindako azterketa estatistikoen emaitzak ondo interpretatuta daude eta ondorioak argiak dira. Egindako azterketa estatistikoen emaitzak nahiko ondo interpretatuta daude eta ondorioak osoak izan ez arren, nahiko era egokian azalduta daude. Egindako azterketa estatistikoen emaitzak ez daude ondo interpretatuta eta ondorioak ez dira batere argiak.
Lortutako maila
Irizpidea Bikain Egokia Ez-nahikoa Puntuaketa Bibliografia (%10) Erabilitako bibliografia eta datu-iturriak azaltzen dira. Bibliografia ondo aukeratuta dago. Erabilitako bibliografia eta datu-iturriak azaltzen dira, baina bibliografia eskasa da. Ez da aipatzen bibliografiarik, ezta ere datuiturririk.
Lortutako maila
Irizpidea Bikain Egokia Ez-nahikoa Puntuaketa Sintesia (%30) Aurkezpenak ondo barnebiltzen ditu txostenaren atal ezberdinak: helburua, datuak, egindako azterketa estatistikoak, ondorioak eta bibliografia. Ondo egituratuta dago. Aurkezpenak barnebiltzen ditu txostenaren atal gehienak eta nahiko ondo egituratuta dago.
Aurkezpenak ez ditu bere gain hartzen txostenaren atal guztiak eta ez dago ondo egituratuta.
Estilo (%10) Aurkezpenaren maila egokia da. Erritmoa egokia da, azaltzen duena eroso dago eta ulertzen zaio. Aurkezpenaren maila, orokorrean, egokia da. Erritmoa batzuetan arinegi da eta zaila da jarraitzea. Batzuetan, urdurik agertzen da esposatzea egiten duena. Aurkezpenaren alde batzuk oinarrizkoegiak dira, eta beste batzuetan, sofistikatuegiak. Hizlaria urdurik dago eta gehienetan irakurtzen du. Ulertzeko zailtasunak daude.
Ikusentzunezko baliabideen erabilpena (PowerPoint) (%20) Erabilitako baliabideek aurkezpenaren kalitatea bermatzen dute. Informazioa ondo antolatuta dago, letren tamaina irakurtzeko erraza da. Diapositibak ez daude beteegiak, Lanaren ezaugarri nagusiak azpimarratzen dira. Erabilitako baliabideek aurkezpenaren kalitatea hobetzen dute. Informazio garrantzitsuena sartuta dago, baina hainbat elementu falta dira. Letren tamaina egokia da eta diapositibak ez daude oso kargatuta. Erabilitako baliabideak ez dira kalitatezkoak edo ez daude ondo erabilita. Informazio gehiegi dago eta ez da bereizten zer den garrantzitsuena. Aurkezpena nahasia da. Letren tamaina eta diapositiben osaketa ez dira egokiak.
Lortutako maila
Irizpidea Bikain Egokia Ez-nahikoa Puntuaketa Begiko kontaktua (%10) Hizlariak entzuleei begiratzen die eta ez dago bere paperari lotuta. Hizlariak entzuleei askotan begiratzen die, baina nahiko lotuta dago bere paperari. Hizlariak, gehienetan, irakurri egiten du eta oso gutxitan begiratzen die entzuleei.
Ahozko elkarrekintza (%10) Hizlariak ondo erantzuten ditu egindako galderak. Sakontzeko eta sintetizatzeko gai da. Orokorrean, ondo erantzuten du. Ez die era egokian erantzuten galderei.
Talde elkarrekintza (%10) Taldekide guztiek hartzen dute parte, era ordenatuan eta etenik gabe. Taldekide guztiek hartzen dute parte eta nahiko era ordenatuan. Taldekide batzuek ez dute parte hartu ahozko azalpenean.
Denbora (%10) Denbora ondo neurtuta dago. Atal guztiak azaltzen dira era orekatuan. Denbora nahiko ondo neurtuta dago, baina atal batzuei denbora gehiegi eman zaizkie. Denbora ez dago neurtuta eta ez dira atal guztiak azaldu denbora faltagatik.
Lortutako maila
Irizpidea Bikain Egokia Ez-nahikoa Puntuaketa Asistentzia (%20) Kide guztiek hartzen dute parte lantaldearen bileretan. Kide gehienek, lan-taldearen bilera gehienetan hartzen dute parte. Bertaratzea posible ez dutenean, besteei abisatzen diete eta ados jartzen dira egin beharreko lana banatzeko.
Kide batzuek ez dute partehartzen bileretan eta ez dute inolako azalpenik ematen
Parte-hartzea (%20) Egin beharreko lanak ondo zehaztuta daude taldean. Kide guztiek aktiboki hartzen dute parte bai proiektua zehaztean, bai bere garapenean ere Egin beharreko lanak era informalean daude zehaztuta eta kide gehienek, baina ez guztiek, ulertzen dute zer egin behar den.. Kide gehienek hartzen dute parte, baina proiektuaren jarraipena noizean behin soilik egiten da. Egin beharreko lanak ez daude ondo zehaztuta eta oso kide gutxik hartzen dute parte aktiboki, Ez dago proiektuaren jarraipenik.
Lanantolakuntza (%20) Egin beharreko lanak ondo zehaztu dira, denbora zehar ondo planifikatuta egon dira eta taldekide guztien artean banatu dira. Egin beharreko lan gehienak zehaztu dira, nahiko ondo planifikatu dira eta, gehienetan, taldekide guztien artean banatu dira. Egin beharreko lan gehienak ez dira zehaztu, denboran zehar planifikatu gabe egon dira eta ez dira taldekide guztien artean banatu.
Lortutako maila
Irizpidea Bikain Egokia Ez-nahikoa Puntuaketa Erabakiak hartzea (%20) Erabakiak hartzeko prozedura zehaztuta dago. Hartzen diren erabakiak aktetan jasotzen dira, lortzeko prozesua azalduz eta baita hartutako konpromisoak ere. Erabakiak hartzeko prozedura informala da. Askotan ez dira jasotzen aktetan eta konpromisoak ezta ere. Erabakiak ez dira talde moduan hartzen, banakako eran baino. Taldea ez da existitzen erabakiak hartzeko unean.
Elkarlaguntza (%20) Taldekide guztiek entzuten diete gaineratikoei. Elkar errespetatzen dira. Guztien lana errekonozitzen da. Behar dutenean, laguntza eskatzen dute eta elkar laguntzen dute. Taldekideen arteko errespetua nagusi da, baina entzuterakoak ez dira berdin entzuten guztiei eta guztien lana ez da berdin baloratzen. Batzuek ez dute laguntza eskatzeko konfiantzarik. Taldekideen artean, errespetua baino, konpetibitatea eta indibidualismoa nagusitzen dira. Ez dago elkar laguntzeko girorik.
20 1. ZER ATERA DAITEKE GAIZKI? Ondoren, beste lan-taldeek arestian izandako arazo batzuk zerrendatzen dira. Begiratu zerrenda eta aukeratu gehien kezkatzen zaituztenak (pentsatzen duzuela seguraski zuen taldean ere ager daitezkeela). Horiek saihesteko (edo konpontzeko) zuen artean adostu taldearen funtzionamendurako beharrezkotzat jotzen dituzuen arauak. Arau horiek aktan jasoko dituzue. Funtzionamendurako arau-eredu bat: Bilera bakoitzaren ondoren, taldekide batek (txandaka) –koordinatzailea litzateke–, 24 ordu baino lehenago, beste taldekideei e-mail bat bidaliko die, lorturiko akordioak, bakoitzak egin behar duena eta noizko azalduz.
Lan Taldean sor daitezkeen hainbat arazo Taldekide batzuek ez dituzte besteak errespetatzen, edo ez dute arreta jartzen besteen iritziak entzun eta ulertzeko. Gai baten inguruan bueltaka gabiltza, argudioak errepikatzen ditugu eta ez dugu aurrera egiten. Beti gaude bata besteari mozten. Norberak bere ideiei eusten die eta ez gara saiatzen besteen ideiak lantzen eta garatzen. Taldekide batzuek besteak menperatzea baimentzen dugu. Taldekide batzuek ez dituzte behar beste ekarpenik egiten. Egin beharreko lanak eta helburuak ez ditugu argi. Erabakiak ez ditugu argi zehazten. Erabakiak hartzen ditugunean, ez dugu ondo zehatzen zer eta nork egin behar duen. Askotan, gure lanari begira garrantzi gabeko edo baliagarriak ez diren gauzez eztabaidatzen dugu. Lana ez dago era orekatuan banatuta, ezta kontsentsuz banatu ere. Banaka egindako lanetan lorturiko emaitzak ez dizkiegu besteei ondo azaltzen. Bileretan hutsuneak egoten dira. Bilerak ez daude ondo planifikatuta, ezta zuzenduta ere. Taldekide batzuek ez dute ondo egiten dagokien lanaren atala. … … …
Unibertsitateko ikaskideek oro har zuk bezala ikasteko interesa dute. Batzuetan ordea, zeregin honetan zailtasunak jartzen dizkizun norbait aurkituko duzu. Hurrengo ilaretan egoera hauetaz mintzatuko gara, hauen aurrean zer egin jakiteko. Demagun lauko talde baten partaide zarela ikasturtean burutu behar diren lan batzuk egiteko. Zure partaideak: Amaia, Joseba eta Ane dira. Amaiarekin ez dugu arazorik — problemak egiten ez da bereziki ona, baina gogor eta gogoz saiatzen da. Joseba haserregarria da batzuetan. Jatorra dirudi, baina ahalegin gutxi egiten da, etxeko lanak erdizka ekartzen gehienetan; asteburua telebista ikusten egon dela onartzen du. Anek aldiz, onartezin da erabat: • Bilera bat antolatzen saiatzen zaretenean, Anek inoiz ezin du oso lanpetuta dabilelako. • Oso gutxitan burutzen du bere zatia. Egiten duenean gainera beti dago gaizki — zertxobait idazten du lan egin duela esateko, besterik ez. • Ez du inoiz telefono mezuei, ez posta elektronikoaren mezuei erantzuten. Haserre egiten diozunean, mezurik jaso ez duela esaten du; edo bestela, zuri erantzuteko lanpetuegia zegoela onartzen du. • Ez da bileretara etortzen—hurrengoan etorriko dela zin egiten du, baina ez da azaltzen. • Idazten nahiko ona da, baina bere aldetik oso gutxi jartzen du: akats asko egiten ditu eta ez du idatzitakoa berrirakurtzen, taulak sarritan ez ditu jartzen. Hortaz, berari lanik ez ematea erabaki duzue, ebaluazio irizpideak betetzen ez dituelako, eta ondorioz taldeak nota baxua jaso baitezake. • Beti kexatzen dihardu: etxeko lan asko dituela, liburuak oso txarrak direla, irakasleak ere txarrak dira…Hasieran arrazoi duela pentsatzen duzu, baina laster Anek zu erabiltzen ote dabilen galdetzen diozu zure buruari. • Arazo hauek konpondu nahian, bere jokaeraz haserre egiten diozunean, oso altu eta segurtasun handiaz hitz egiten du, arazoak besteenak edo zureak direla argudiatuz. Sarritan arrazoia izango ote duen galdetzen diozu zure buruari. Azkenean, egoera honetaz nazkatuta, irakaslearekin hitz egitea erabaki duzue. Bilera horretan, Anek trebezia handiz zuk alde batera utzi nahi diozula arbuiatzen du, oso minduta dagoela adieraziz eta arazoaren errudunak zu edo taldekideak direla ondorioztatuz. Laburbilduz: Anek zuk bezalako nota maila jasotzen du, lanik egin gabe, eta gainera arazoaren errudunak zu zarela erakutsiz.
Zein da arazoa? Hasieratik, taldeak Anek egindako akatsak bere hartu ditu, zailtasunak izan arren lana burutuz. Aprobetxategiak zure burua sakrifikatuko duzula badaki. Bera atsegina izaten saiatuko da, ze ere berarekin atsegin izan zaitezen. Eta zenbat atseginagoa izan berarekin, aprobetxategiak zuen bizkar bizi izateko gai izango da, bai Unibertsitatean eta bai bizitzan zehar ere. Aprobetxategiaren problemak norbere hartuaz, konturatu gabe aprobetxategiak besteen lanaz aprobetxatzea gaizki ez dagoela ustea laguntzen ari zara.
22 Zer egin behar du taldeak? Oso garrantzitsua da aprobetxategiari bere jarrera erakustea, bere portaeraren prezioa berak ordaindu dezan eta ez zuek. Aprobetxategiarengatik ez inoiz onartu, akusazio, kulpa edo kritikarik. Errealitateari eutsi. Taldeak berak hartutako konpromisoei eutsi eta horren arabera jokatu. Adibidez: • Anek oso lanpetua dabilela dionean eta bileretarako denbora gabe, nahiz eta zuen aldetik zenbait alternatiba proposatu, bere aprobetxategi-portaeraz jabetu zaretela adierazi behar diozue, bi alternatiba proposatuaz: biltzeko une bilatzea edo irakaslearekin hitz egitea. • Anek ez badu bere aldetik ezer jarri, ez du lana sinatuko. Taldetik botatzeko aukera duzue, aldez aurretik berari eta irakasleari jakinaren gainean jarriz. • Anek egindako lana gutxi dela baderitzozue, jakin arazi behar diozue, zuen nota bere lanaren funtzio ere delako. Neurrigabeko portaera azaltzen badu, irakaslearengana jo. Mota honetako arazoak ahalik eta azkarren konpondu behar dira, kurtso erdian frustrazio ikaragarri den arte itxaron beharrean. • Zuen mugak hasieratik azaldu. • Anek ez du posta elektronikoaren mezuei, ez eta telefono deiei erantzuten. Kasu hauetan hobe da idatzizko mezuak bidaltzea, posta elektronikoa adibidez, mezu horren kopia batek zure ahaleginaren froga baita da. • Gogoratu, Aneren arazoak konpondu dezaken bakarra, Ane bera dela. Zuk ezin duzu bera aldatu. Zuk zure jarrera bakarrik alda dezakezu, zutaz aprobetxatu ez dadin.
Eta Josebataz zer? Lehen esan dugu bezala, Joseba jatorra da. Beti dator bileretara, baina bere ekarpena oso murritza da. Gainera asteburua telebista ikusten egon dela onartzen du. Joseba ez da manipulatzaile, baina zure pazientziarekin ere beste egin dezake. Beraz, Josebari ere talde hitzarmena eta bere betebeharra zein den gogoratu behar zaio. Nik ordea, lankideekin haserretzea eta lankideei aurre egitea ez dut atsegin. Pertsona ontzat duzu zure burua eta ez zaizu besteei aurre egitea gustatzen. Aldiz, zure bizkar bizi daitezen nahi ez baldin baduzu, zure iritziarekin aurre egin beharko diezu. Hasieran gaizki sentituko zara, lankideek gorrotatzen zaituztela pentsatuz. Aldiz, egoera hori konpontzen ez baldin baduzu, zuk zeu zure burua gorrotatuko duzu, besteen lana egiten ari zarelako. Egoera hauei aurre eginaz, zuretzat denbora gehiago izango duzu, norberak bere lana egiten duelako. Zure bizkar bizi izateko baldintzak • Alferrek bere erruez ikasteko borondate falta. • “Taldearen onerako” idealarenganako debozioa. Sarritan, besteekiko fideltasun irrazionala. • Besteak zutaz poz egon daitezen, prezioa edozein izanda ere. • Oraindik hobeto egin daitekeela pentsatzea (zuk egindako ahalegina ez da inoiz nahikoa)
23 • Nagien kontribuzio txikia aurrerapauso handi bat bezala interpretatzeko borondatea. • Aprobetxategia leku txarren ez uzteagatik sakrifizio pertsonalak egiteko borondatea (prozesuan zure burua debaluatzen ari zarela konturatu gabe). • Besteekiko arduradun sentitzea, eta ez zure buruaren bakarrik. • …
Bizitzan zehar? Aprobetxategiak bizitzan zehar nonahi aurkituko dituzu, lankidea, menpeko langileak, buruzagia… Hauekiko duzun jarrerak zure bizitza pertsonal eta profesionalean eragin zuzena izango du. Zure esku dago!
Aktan, alde batetik, taldekideen izen eta abizenak jaso behar dira; bestetik, taldearen funtzionamendurako adosturiko arauak zehaztuko dira. Taldekide guztiek sinatuko dute akta eta kopia bana emango zaizkie. Beste kopia bat irakaslearentzat izango da. Arauen artean, taldea funtzionatzeko beharrezkoak diren erabakiak zehaztuko dira, eta baita, taldekide guztiek hartutako konpromisoak. Esate baterako: Biltzeko egunak adostea. Ardurak banatzea. Hiru pertsonako taldean, honako ardurak banatzea komenigarria da: Koordinatzailea, idazkaria eta egiaztatzailea. Lauko taldeetan, bigarren egiaztatzailea gehitu. Ardura hauetan txandakatzea da hoberena, guztiok ardura ezberdinak izateko ikasturtean zehar. Txandak egin ditzakezue denbora-tartea banatuz edo entregatzekoak aldatzean. Zuek erabaki. Koordinatzailearen lana: biltze data aurretik, taldekide bakoitzari noiz eta non bilduko diren gogoratuko die; baita bakoitzaren betebeharra. Bileretan, taldekide guztiak lanean parte har dezaten ardura du koordinatzaileak. Idazkariaren lana: idazkariak bileretan zehazturiko ideiak eta hartutako erabakiak jasoko ditu. Egiaztatzailearen lana: Egiaztatzaileak, aurrera jarraitu aurretik, urrats bakoitzean egindakoa taldekide orok ulertu dutela egiaztatzen du. Beste egiaztatzaile bat badago, ardura berbera du. Egiaztatzaileak entregatuko du entregatuko beharrekoa(k). Bilera batetik bestera taldekide bakoitzak egin behar duen lana zehaztea (irakurketa, datuak bilatzea, metodo bat aplikatzea,....). Bakoitzak betebehar berezi bat izan dezake, edo guztiek betebehar berdina. Bakoitzak norberaren lan indibiduala egin behar du. Taldekide batek ez badu lankidetzan jardun nahi, zer egin? Taldekide batek ez badu elkarlanean aritzerik nahi, bere izena egindako lanean ez jasotzeko aukera duzue. Jarrera-arazo honek bera horretan jarraitzen badu, taldeak irakaslearekin biltzea da aukera bat, ahal bada, arazoa konpontzeko. Ikasle horrek bereari eusten badio, lankideek elkarlanean aritu nahi ez duen kideari idatziz taldetik botako dutela ohartarazteko aukera dute, dokumentuaren kopia bat irakasleari emanez. Hobekuntzarik ez baldin badago, idatzi (eta irakasleari kopia bat emanez) taldetik kanpo uzteko aukera dago. Antzeko gauza gerta daiteke taldekide batek guztia berak egin nahi baldin badu, eta besteei parte hartzen uzten ez baldin badie. Elkarlanean aritu nahi duten ikasleek, ikasle hori taldetik kanporatzeko aukera dute, aurreko prozedura bera jarraituz. Elkarlanean aritzea erraza ez dela laster konturatuko zarete: batzuetan kideren batek, bere zatia burutu gabe etorriko da bileretara beste zeregin batzuek dituelako, bestetan gatazka trebetasun maila ezberdinengatik edota lan-etikagatik sor daiteke. Taldea ondo dabilenean eta komunikazio maila ona denean, irabaziek eragozpenak
25 konpentsatzen dituzte. Taldearen funtzionamendu egokia ziurtatzeko modu bat, aurrez bakoitzak hartzen dituen konpromisoak zehaztean datza. Talde-lanean ager daitezkeen arazo batzuk irakurri ditzakezue III Eranskinean. Proiektuan zehar sortutako arazoak edo emandako aldaketak beste akta batean jaso beharko dituzue. |
addi-9d4ad2f33055 | https://addi.ehu.es/handle/10810/6625 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2011-11-24 | science | Larraza Mendiluze, Edurne | eu | Makina Saltzailea: S/Iko gaia lantzeko proiektua | Makina zaltzailea: Sarrera/Irteerako gaia lantzeko proiektua
Edukia. Ikasgai honekin, lehenengo lauhilekoko Sistema Digitalen Diseinuaren Hastapenak ikasgaiarekin batera, konputagailuen arkitekturako lerroari sarrera ematen zaio. Lerro hau garrantzi bizikoa da informatikako graduetan, ezinbestekoa baita konputagailu baten barne funtzionamendua ezagutzea sistema informatiko eraginkorrak diseinatu eta garatzeko. Zer esanik ez, diseinatu nahi dena konputagailua bera bada. Hemen konputagailu baten oinarrizko egitura aurkeztuko dugu, bere azpisistemen oinarrizko funtzionamendua aztertuz. Arkitekturako hurrengo ikasgaietan kontzeptu hauek zabaldu eta sistemaren eraginkortasuna hobetzeko metodoak ikusi egingo dira.
Helburuak. Irakasgaia gainditu ahal izateko ikasleak gaiarekiko espezifikoak diren gaitasun batzuk lortu behar izan ditu, hau da, honakoa egiteko gai izan behar du:
1. Memorian dauden datuak zuzen atzitzea. 2. Makinaren barne lengoaia eta mihiztadura lengoaian idatzitako programak ulertzea, azpirrutinak kudeatzeko mekanismoak barne. 3. Ingurunearen kontrolerako Sarrera/Irteerako aplikazioak programatzea (hardware gertaeratara zuzendutako programazioa). 4. Konputagailu baten periferiko estandarren funtzionamendua ulertzea. 5. Busen protokolo desberdinak aztertzea, konputagailuan datu-transferentzien errendimenduan duten eragina erabakitzeko. 6. Konputagailuaren barne arkitektura eta aginduen exekuzioan azpisistema bakoitzak duen funtzioa ulertzea, horrek guztiak programen exekuzio-denboretan eta memoria okupazioan eragiten dituen ondorioekin batera.
RI1. Sistema eta aplikazio informatikoak diseinatzeko, garatzeko, aukeratzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, bere fidagarritasuna, segurtasuna eta kalitatea ziurtatuz, egungo arau etiko, legeria eta araudiaren arabera. RI9. Konputagailuen egitura eta arkitektura eta bere osagarriak ezagutu, ulertu eta ebaluatzeko gaitasuna.
Horrez gain ikasgai honetan, titulazioaren gaitasun orokor batzuk ere landu behar dira eta ondoren ditugu zerrendatuta: C8. Metodo eta teknologia berrien ikasketa eta garapenean gaituko dituzten oinarrizko gai eta teknologien ezagutza, hala nola, egoera berrietara egokitzeko aldakortasunaz hornituko dituena. C9. Problemak ebazteko ekimena, erabakiak hartzea, autonomia eta sormen gaitasuna. Informatikan ingeniariaren ezagutzak, trebetasunak eta abileziak jakinarazi eta helarazteko gaitasuna. Metodologia. Irakaslea ikaskuntza aktiboan oinarritutako instituzioaren prestakuntza proiektu batean murgilduta dagoenez aurrera eramango den metodologia, horren isla izango da.
Ikasgai osoa elkarlanean oinarrituz landuko da. Puzzlea bezalako teknikak erabiliko dira ikasleek bere jakintzaren sortzaile izan daitezen. Ikasleek atal desberdinetako materiala landu beharko dute, batzuetan eskolan eta beste batzuetan eskolatik kanpo. Ondoren ikasitakoa taldean azaldu beharko diete besteei azkenean ikasle guztiek atal guztiei buruzko jakintza eskuratuko dutelarik. Irakaslea ikaskuntza metodologia berri honetan gidaritza eta aholkularitza eskainiko ditu eta ez da inoiz izango jakinduria transmisore bat.
S/Iko gaia Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa (POI) bidez landuko da. Bertan talde bakoitzak, NDS makinan funtzionatuko duen proiektu bat diseinatu eta garatu beharko duzue. Era honetan, ikasgaiari dagozkion titulazioaren gaitasun orokorrak landuko dituzuelarik.
Ebaluazio globalean, gai guztiei dagozkien gaitasunak lortu ote diren ebaluatuko da era haztatuan. Azterketa gainditzeko balio osoaren %50a lortu beharko da, baina horrez gain, gai bakoitzari dagokion puntuazioaren %40a gutxienez lortu beharko da.
Ebaluazio jarraituan eskoletara bertaratu, taldekako ekintzetan parte hartu eta era jarraituan lan egin dezakeen ikasleak bakarri eman ahal izango du izena.
Ebaluazio jarraituak hiru atal ditu eta horietako bakoitza gainditu beharra dago ebaluazioa modu honetan jarraitu ahal izateko. Ebaluazio modu honetan izena eman nahi duenak, ikasgaia hasi eta hurrengo astean egin ahal izango du. Ebaluazio jarraitua ondoren azaltzen den moduan baloratuko da: 1. Ikasgai osoan zehar eskatutako emangarri guztien jarraipena ikasgaiko karpeta batean eramango da. Ikasle bakoitza talde bat baino gehiagoan egon daitekeenez ikasgaian zehar, ikasgaiko karpeta, pertsonala izango da. Karpeta honek ikasgaiaren notaren %25a hartuko du. 2. Jakintzen minimoa ziurtatuko duten azterketa batzuk egingo dira. Azterketa bakoitzean aurreko azterketan gainditzeke utzitako jakintzak berriz egin ahal izango dira. Atal hau gainditzeko, gehienez ariketa bat egin ahal izango da gaizki eta horrek atal honetan 2,5 puntu gutxiago suposatuko du. Horrez gain, erabiltzen den saiakera bakoitzeko, puntu bat galduko da. Azterketa hauek, azken notaren %35 balioko dute. 3.
Ebaluazio finala Ebaluazio jarraitua Ohiko eta ezohiko deialdietarako adierazitako datetan egindako idatzizko azterketa %100
Proiektua: 0. emangarria: ikasleek makinaren periferikoen zehaztapena eta makina horren funtzionamendua adierazten duen automata aurkeztu beharko dute. Makina nolakoa izango den, zer nolako periferikoak izango dituen eta bere funtzionamenduaren automatizazioa nolakoa izango den. Emangarri honek ez du berezko notarik izango. Eskolan azaldu egingo da eta irakasle zein ikaskideek iradokizunak ema ahal izango dituzte, aurrera pausoak egokiagoak izan daitezen. 1. emangarria: makinaren funtzionamendua NDS makinan simulatu beharko denez, egokitzapen hau nola egingo den adierazten duen dokumentua entregatu beharko du taldeak. Dokumentu hau irakasleak gainbegiratuko du eta emango dion notak osoaren %5a izango da. 2. emangarria: Programatzen hasi aurretik, programaren zirriborro bat entregatu beharko du taldeak, errutina garrantzitsuenak bertan azalduz. Emangarri honen ondorioz irakasleak okerren inguruko oharrak helaraziko dizkio taldeari programazio garaian kontuan har ditzaten. Emangarri honek jasoko duen notak, nota osoaren %10a izango da. 3. emangarria: Azken emangarri hau, proiektuari buruzko azalpen guztiak ematen dituen memoriaz eta proiektuaren beraren aurkezpenaz osatua egongo da. Honen emaitzak, ikasgaiaren nota osoaren %20a balioko du. 4. Emangarria: Bakarkako proba bat da, proiektuaren gainekoa, gaizki eginez gero proiektuaren nota erdira jaitsiko duena eta taldekide guztiek ondo eginez gero, bukaerako nota puntu batean igoko duena.
Gai hau sarrerako gaia da. Bertan von Neumann arkitekturaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira: konputagailuaren barne egitura eta unitate bakoitzaren eginkizuna aginduen exekuzioan. Indar pixka bat egingo da memorien atalean, ondorengo gaietarako beharrezkoa izango baita memoriaren egitura ezagutzea modu egokian helbideratu eta bertan gordeta dauden osagaiak lortu ahal izateko. Sarrera honen ondorioz, ikasgai hau aipatutako egituraren osagai desberdinen ikasketan oinarritzen da.
2. AGINDU MULTZOA. Gai hau, konputagailu baten agindu multzoaren analisian oinarritzen da: agindu formatuak, helbideratze moduak, agindu motak, eta abar. Agindu multzoaren barruan, azpirrutinak tratatzeko eskaintzen diren euskarriak eta aktibazio blokearen kudeaketa aztertuko dira. Hau guztia eta goi-mailako lengoaiatik, makina-lengoaiara egiten den itzulpen prozesua argitzeko, gaur egungo makinen bidezko adibideez hornituta.
3. SARRERA/IRTEERAKO AZPISISTEMA. Gai honetan kanpoaldea eta makinaren arteko interfaze gisa konputagailu baten sarrera/irteerako (S/I) azpisistema aztertzen da. Gaur egungo makina bateko periferikoak aztertuko dira, laborategiko praktiken bidez haien behe-mailako kudeaketa nola egiten den ikusiko delarik.
3.1 Sarrera/irteerako interfazearen deskripzioa. 3.2 Komunikazioa eta sinkronizazioa: inkestak eta etenak.
Aldizkariak:
Martxoak 20 Eskolatik at Martxoak 21 Eskolatik at Martxoak 22 Eskolatik at
Taldeak sortu eta proiektuaren eta materialen aurkezpena (45’) Automatak eraikitzeko azalpenak adibide baten bidez (30’) 1. puzzlerako aginduak eta material banaketa Garatuko den sistema zein izango den erabakitzea (15’)
Proiektuan egin behar dena norberaganatu (20') Taldean erabakitako sistemaren funtzionamendua erakutsiko duen automata eraiki. (40') bakarkako emaitza partziala: automata, egiten duenaren azalpenekin
Taldekide bakoitzak bere proposamena aurkeztu (25') Taldeko proposamenak aztertuta, taldearen automata eraiki (25') 1. emangarria: taldearen makinaren marrazkia eta lehen auto mata poster batean (15’) S/Iri buruzko azalpenak eta egingo duten puzzleari buruzko azalpena (25’)
Aditu talde batean eztabaidatuko da irakurritakoa (30') Ondoren ikasle bakoitzak bere taldean azalpenak emango ditu (15' bakoitzak = 1 h) Hurrengo asteko lehen saioa baino lehen egin beharrekoak antolatu gertaera desberdinak banatuz (10')
Bakarka, NDS makinaren periferikoen kontrola nola gauzatzen den irakurri (30') bakarkako emaitza partziala: Ikusitakoaren mapa kontzeptuala, proiektua gauzatzeko argi dauden gauzak eta zalantzen zerrendarekin (60')
9 Martxoak 27 Eskolatik at Martxoak 28 Eskolatik at Martxoak 29 Eskolatik at
Taldeka eztabaidatu bakarka landutakoa eta posterra egin (45') Posterrak eztabaidatu eta taldekide bakoitzari argitzeko puntu bat esleitu (45')
Bakoitzari egokitu zaizkion zalantzak argitu (60')
Aditu taldeetan eztabaidatu bakarka landutakoa eta talde osoarentzako azalpenak eman (75’)
Bakarkako emaitza partziala: landutako teoria guztiaren kontzeptu-mapa eraiki eta oraindik geratzen diren zalantzen zerrenda egin.
Proiektua garatzeko txantiloia banatu eta probak egiten hasi. Taldean proiektua txantiloian nola sartuko den eztabaidatu eta zalantzak argitu (90')
2. emangarria: Taldean landu makina eta NDSaren arteko lotura guztiak (80') GEGa (5')
GEGaren emaitzak azaldu (15') Paperezko ariketa bat irakurri eta haien ebazpena nola gauzatuko litzatekeen eztabaidatu (60') Ariketak banatu taldekideen artean oporretan egiteko.
Bakarkako emaitza partziala: paperezko ariketaren ebazpena. Zalantzak, gela birtualeko foroan eztabaidatzen joan. Ariketa, teoria eta proiektuaren arteko loturak bilatu.
8 1 Ariketa bakoitzeko aditu taldeak elkartu eta emaitza bateratu bat lortu – batek igo beharko du emaitza ikasgela birtualeko forora (45') Taldekako emaitza partziala: Taldean eztabaidatu ariketa hauen eta proiektuaren arteko loturaz eta posterra egin – ikasgela birtualera igo eztabaidatzeko (40') Bakarkako emaitza partziala: norbere kode zatia probatzeko erabiliko duen estrategiaren dokumentua (60') 3. emangarria: sasikode zatiak elkartu eta aztertu taldekide guztien artean ea ondo funtzionatuko lukeen, horretarako exekuzioaren traza bat eginez. Bakarkako emaitza partziala: sasikodea Cra itzuli (60') Laborategian bakoitzak bere kodea idazten eta konpilatzen hasi Jarraitu kodearen gainean lan egiten. 1 2
Bakarkako emaitza partziala: bakoitzari dagokion kodea funtzionatzen
Bakarkako emaitza partziala: DMAri buruzko materiala irakurri eta zalantzak idatzi. 1 3 Maiatzak 1
DMAri buruzko zalantzak argitu (45') Taldekako emaitza partziala: Egindako ariketetako bati DMA gehitu. Nola izango den erabaki ondoren automata egokitu (45') Bakarkako emaitza partziala: ariketari egokitutako automatarekin bat egingo duen kodea idatzi. Taldekide desberdinen kode zatiak elkartzen joan eta ondo funtzionatzen duela ziurtatu Teoria eta proiektua gainbegiratu eta zalantzak gela birtualeko foroan azaldu. 1 4 Maiatzak 8
Maiatzak 9
Maiatzak 10
Taldekide desberdinen kode zatiak elkartzen joan eta ondo funtzionatzen duela ziurtatu
1 5 ENTREGAK EGITEKO ASTEA 4. emangarria: Proiektuaren emaitza eta txostena 1 6
Proiektua garatzen duzuen bitartean taldean honako arau hauek bete beharko dituzue: • Proiektuaren azpilan bakoitzerako koordinatzailea, idazkaria, begiralea eta ikuskatzailea zein izango den adierazi beharko duzue. Taldea 5 kidekoa den kasuetan, eszeptikoa gehitu beharko duzue. Azpilan bakoitzerako rol horiek txandatu beharko dituzue. • Erabaki zein ordutan elkartuko zareten eta ordurako taldekide bakoitzak zer egin behar duen. • Bakoitzak bere aldetik egokitu zaion lana egin beharko du. • Bilera batetik bestera denbora dezente pasa baldin bada, koordinatzaileak taldekide bakoitzari gogoraraziko dio noiz eta non elkartuko diren eta zer den ordurako egin behar duena. • Elkartu eta lan egin. Koordinatzaileak lanaren jarraipena egiten du, ziurtatuz taldekide guztiek daukatela zer egin eta zeregin horretan lanean ari direla. Idazkariak gertatzen ari den guztiaren jarraipena dokumentatu egingo du. Begiraleak ziurtatu behar du taldekide guztiek emaitza eta hori lortzeko jarraitutako pausoak ulertu dituztela. Ikuskatzaileak entregatu beharreko dokumentua gainbegiratu behar du ziurtatuz akatsik ez dagoela. Eszeptikoak uneoro hartutako erabakien ahulguneak topatu behar ditu. • Ikuskatzaileak emangarriak entregatuko ditu. Emangarrian azalduko dira era aktiboan lan egin duten taldekideen izenak soilik. • Emangarrien berrikusketa. Ziurtatu taldekide guztiek ulertu dutela zeintzuk izan diren akatsak eta horiek nola zuzendu. • Irakaslearekin hitz egin taldean arazoren bat sortzen denean eta ezin duzuenean zuen artean konpondu. • Lankidetza eza erakusten duten taldekideekin zer egin. Taldekide batek ez badu bere zeregina betetzen emangarriren batean, bere izenak ez luke emangarrian azaldu behar. Arazoa mantentzen bada, lanean ari diren taldekideek mezu bat idatzi beharko diote, arazoak jarraituz gero, taldetik botata izateko arriskuaz. Mezu horren kopia irakasleari bidaliko zaio. Hobekuntza nabaririk ez baldin badago, idatziz adierazi beharko zaio (irakasleari kopia bidalita) taldetik kanpo geratu dela. Taldetik botatako ikaslea, irakaslearekin kontaktuan jarri beharko luke. Era berean, taldeko lan guztia egiten ari diren ikasleek mezu baten bidez adierazi beharko liokete taldeari taldea utziko dutela ez badute kooperaziorik jasotzen eta bigarren mezu bat talde uzten dutela adieraziz ez badute eskatutako kooperazio hori jaso. Taldetik bota edo taldea utzi duen ikasleek, bertan onartuko dituzten beste talde bat aurkitu beharko dute. Bestela, proiektuan 0koa jasoko dute.
Ikus dezakezuen bezala, talde-lana ez da beti erraza ― taldekideek batzuetan ezin dute lana egin edo bileretara joan, beste egin behar batzuk dituztelako, askotan arazoak sortzen dira taldekideen maila desberdina delako edo lanerako etika desberdina dutelako. Taldeek ondo funtzionatu eta komunikatzen direnean ordea, onurek zailtasunak gailentzen dituzte. Taldeak ondo funtzionatuko duela ziurtatzeko modu bat izan ohi da aldez aurretik erabakitzea zeintzuk izango diren lan egiteko arauak eta zer den taldekide bakoitzak besteengandik espero duena. Erabaki horiek hartzea da hurrengo eginkizuna eta Talde-nahien adostea emangarrian finkatuko dena.
Paper orri bakar batean, zuen izenak idatzi eta zerrenda itzazue zuen taldean adostutako arauak eta nahiak. Ondoren, jorra daitezkeen alderdi batzuk agertzen dira: talde-bilerak prestatzea eta bertaratzea, ziurtatzea taldekide guztiek ulertzen dituztela emaitza guztiak, besteei adieraztea argi eta garbi, baina beti errespetuz, arazoak sortzen direnean, eta abar. Taldekide guztiek sinatu beharko lukete orria. Horrek adierazten du bertan adierazitakoarekin bat datorrela eta dena betetzeko asmoa duela. Kopia bat eman irakasleari eta gorde gutxienez beste bat zuentzako.
Arau eta nahi hauek zeuen erabilerarako dira, ez dira ebaluatuko eta ez da iradokizunik egingo, espreski iradokizunak eskatzen ez badituzue behintzat. Kontuan izan ordea, zerrenda nahiko osatua egiten eta errealistak izaten saiatzen bazarete zuen onerako izango dela. Adibidez, “Taldekide bakoitzak egiteko guztiak osorik egingo ditu elkartu aurretik” edo “Egiteko guztietan 10ekoa aterako dugu” edo “Ez dugu inoiz bilera bat galduko” seguruenik, ez dira oso errealistak, baina “Elkartu aurretik arazoak edo egitekoak bakarka aztertuko ditugu” eta “Ziurtatuko dugu bileraren bat era arrazoituan galtzen duen taldekideak lanarekin aurrera egiteko behar duen informazioa jasoko duela”.
Bertaratutakoak:
Egitekoak eginak:
Laburpena (Derrigorrezkoa) (*4) Dokumentu honek, Konputagailuen Egitura irakasgaian, Sarrera/Irteera gaian landu den proiektuari buruzko memoria egoki batek izan behar dituen atalak erakusten ditu. Ez hori bakarrik, gainera, atal horietako bakoitzaren egiturak nolakoa izan behar duen eta testuak ere nolako itxura izan behar duen erakusten du. KONTUZ ordea, kontuan izan txantiloi bat dela eta bertan dagoena lan bakoitzera egokitu beharra dagoela. Horrez gain betiere, aldaketaren bat estimatzen bada dokumentuaren onerako izango dela egiteko aukera badago. Hitz-gakoak: Konputagailuen-egitura, proiektua, memoria. 1. Sarrera (Derrigorrezkoa) Dokumentu hau, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Informatika Fakultatean, Informatika Ingeniaritzako Graduan eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatika Ingeniaritzako Graduan, lehenengo mailakoa den Konputagailuen Egitura irakasgaian izena eman eta proiektua aurrera eramatea erabaki duten ikasleei zuzendua dago. Helburua, Sarrera/Irteera gaian landu den proiektuari buruzko memoria egoki batek izan behar dituen atalak erakustea du. Ez da erraza izaten horrelako txosten tekniko bat idatzi behar den lehenengo aldian ikasleek bestelako erreferentziarik gabe ondo egitea. Ez luke lehen erreferentzia izan behar, ikasleek dagoeneko testu teknikoak irakurriak izan beharko luketelako, baina badirudi ez dutela horrelako informazioa bereganatzen, edozein testu irakurri behar dutenean, behar beharrezkoa duten informazioa bakarrik eratortzen dute bertatik. Horregatik guztiagatik, dokumentu honetan atal bakoitzak nolakoa izan behar duen agertzen du, eta ez hori bakarrik, gainera, atal horietako bakoitzaren egiturak nolakoa izan behar duen eta testuak ere nolako itxura izan behar duen erakusten du. KONTUZ ordea, kontuan izan txantiloi bat dela eta bertan dagoena lan bakoitzera egokitu beharra dagoela. Horrez gain betiere, estimatzen bada aldaketaren bat dokumentuaren onerako izango dela egiteko aukera badago. Gogoratu memoriaren luzera gehienera 6 orrialdekoa izan behar duela. Ondorengo kapituluan, dokumentuak izango dituen atal desberdinak azaltzen dira, irudiak, irudi-oinak, taulak, formulak eta abar nola agertu beharko luketen. Amaitzeko, lanaren ondorioak azalduko dira
3Dokumentu hau Gonzalo Alvarez irakasleak egindako beste batean oinarrituta dago. 4Hauek dira memorian interesa izango duten irakurleek begiratuko dituzten lehen atalak. Hori dela eta, kontu handiz idatzi behar dira benetan erakargarriak izan daitezen.
13 1. “Corpusa” (Derrigorrezkoa) Proiektuaren memoriak ingeniaritzako txosten tekniko baten berezko osagarriak izan behar ditu. 2. kapituluan eta ondorengoetan, lanaren atal nagusiak egongo dira. Noski, egindako lanaren araberakoak izango dira. 1.1. Izenburua eta egileen informazioa. Hasierako atal hori garrantzitsua da. Izenburua da irakurleak lehenik erakartzen duena. Izenburua interesgarria irudituz gero, aztertuko den hurrengo gauza laburpena izango da, baina hori bakarrik izenburuak erakarri baldin badu irakurlea. Horregatik, gomendagarria izenburua lana bukatu ondoren erabakitzea, oso posiblea baita orduan izenburu egokiagoa lortzea.
Egileei buruzko informazioa ere oso garrantzitsua da. [1] eta [2]-n ikus daiteke informazio hau emateko modu oso desberdinak egon daitezkeela. Memoria honen kasuan, taldekideen izenak koma batez berezituta agertuko dira, emailak bezalaxe. 1.2. Laburpena. Memoriak laburpen (abstract) bat izan behar du. Bertan, egindako lanari buruzko azalpen laburra zein lana modu egokian sailkatzen lagunduko duten hitz-gakoak (keywords) nabarmendu behar dira (3 eta 5 arteko hitz gako). 1.3. Sarrera. Ikus daitekeen bezala, sarreran, irakurlea aurkezten den lanaren aurrean kokatzeko balio du. Horretarako lanaren zergatiak eta honek tratatzen dituen gaiak eta erabilitako metodologia azaltzen ditu. Azkenik, lanaren azalpena nola egingo den eta atal desberdinetan nola banatuko den azaltzen da. 1.4. Irudiak eta taulak. Seguruenik irudiren bat eta agian taularen ere erabili beharko da memorian zehar. Batzuetan irudiak eta taulak, haien tamainarengatik, ez dira sartzen aipatzen diren lekuan zehatz-mehatz. Horregatik oso garrantzitsua da hauek zenbakitzea eta testuan zenbaki horiei erreferentzia egitea. Ikusi adibidez, hemen aipatzen dena irudikatzeko e r a b i l i
15 2. Ondorioak (Derrigorrezkoa) (*) Dokumentu hau, ikasleentzako lagungarria izango delakoan idatzi da. Hemen idatzitakoaz atera daitekeen ondorioa da txantiloi honek erakusten dituen atalak memoriak izan behar duen itxura erakusten dutela, baina, bertan dagoen edozein testu lan zehatzetara egokitu beharra dagoela, atalen izenburuak barne. Hau idatzitakoan esperantza daukagu ikasleek irakurri eta men egingo diotela eta jasoko ditugun memoriak behar bezalakoak izango direla.
Txostena ebaluatzeko irizpideak
Kalitate maila Irizpidea 3 Oso ongi 2 Nahiko 1 Gutxiegi Ondo eta argi idatzita Dokumentuak ez dauka ortografia akatsik eta erabiltzen den hizkuntza ondo ulertzeko modukoa da. Dokumentua zaindua dago, itxura atsegina du, atalak ondo desberdinduak daude. Lana serio hartu dutela argi dago.
Dokumentua nahiko ondo ulertzen da, baina hobetu daitekeen zatiren bat dago. Erroreren bat aurkitu dut, seguruenik nahaste baten ondorio. Esfortzu pixka bat gehiagorekin hobetzea bazegoen.
Ortografia akats batzuk aurkitu ditut eta dokumentuan azaltzen diren gauza asko ez ditut ulertu. Dokumentua ez dago batere zainduta. Argi dago ez direla nahikoa saiatu.
Eduki egokia Dokumentuan argi geratzen da nola egiten den NDSrako egokitzapena, zeintzuk diren kontrolatuko diren periferikoak eta nola kontrolatzen diren.
Ez dago azalduta ez NDSrako egokitzapena zein den ez eta periferikoen kontrola nola gauzatuko den ere.
Planteamendu egokia Planteamendua egokia da. Ez zaizkit hobekuntza gehiegi bururatzen. Programan erabiltzen diren azpirrutinak (orokorrak zein zerbitzu-errutinak) ondo azalduta daude, zehaztapen egokiarekin eta dituzten parametroak ondo deskribatzen direlarik. Nire ustez azalpen hauekin guztiekin ez nuke inongo arazorik izango kodea neuk idazteko, diseinatu duen taldeari galdera askorik egin gabe.
Programa ebaluatzeko irizpideak
Nivel de calidad Irizpidea 3 Oso ongi 2 Nahiko 1 Gutxiegi Zuzena Aplikazioa ondo dabil egin ditudan proba guztiekin (gehienera behin egin du huts) eta proba asko egin ditut!
Aplikazioak hiruzpalautan egin du huts.
Aplikazioak maiz egiten du huts. Argi dago ez dagoela ondo.
Lagunkoia Erabiltzaileak ez dauka inongo zalantzarik aplikazioarekin elkarreragiterakoan. Une bakoitzean zer egin behar den, zein periferiko erabili behar den eta nola eta erantzun egokia jaso duen argi geratzen da uneoro.
Aplikazioak eskaintzen dituen mezu eta informazioa nahikoak dira ondo lan egiteko. Ala ere, kasuren batean zalantzan egon nahiz ez bait nekien zer egin behar zen aurrera egiteko.
Erabiltzaileak uneoro ditu aplikazioa erabiltzeko zalantzak, aurrera egiteko zer egin behar den eta jasotzen dituen datuak nola interpretatu ez da batere erraza.
Ondo antolatua eta dokumentatua Kodea ondo antolatua dago. Aplikazioaren funtzionaltasunean aldaketaren bat egiterako garaian leku egokia aurkitzea arraza da. Errutina bakoitzak erazagupen egokia darama, zer egiten duen eta zer nolako parametroak erabiltzen dituen adieraziz. Horrez gain, kodean zehar zailak diren zatietan ere behar bezalako azalpenak ageri dira. Aldagai eta errutinek, kodea ulertzeko lagungarriak diren izenak dituzte. Kodea ondo indentatua dago.
Nahiko ondo antolatua dago eta dokumentatua dago. Ala ere, kasuren batean azpirrutinen egituraketa egokiagoa izan zitekeen. Idatzitako oharrak nahiko argitzen dute kodea, baina kasuren batean azalpen zehatzago baten beharra sumatu dut.
Kodearen egiturak ez dauka logikarik eta komentariorik ez dago edo daudenak ez dira batere lagungarriak. Kodea ez dago ondo indentatua. Ez nintzateke gai izango kode hau aldatzen funtzionalitate berriren bat gehitzeko.
Aurkezpena ebaluatzeko irizpideak*
Kalitate maila Irizpidea 3 Oso ongi 2 Nahiko 1 Gutxiegi Ondo eta argi idatzita Dokumentuak ez dauka ortografia akatsik eta erabiltzen den hizkuntza ondo ulertzeko modukoa da. Dokumentua zaindua dago, itxura atsegina du, atalak ondo desberdinduak daude. Lana serio hartu dutela argi dago.
Dokumentua nahiko ondo ulertzen da, baina hobetu daitekeen zatiren bat dago. Erroreren bat aurkitu dut, seguruenik nahaste baten ondorio. Esfortzu pixka bat gehiagorekin hobetzea bazegoen.
Ortografia akats batzuk aurkitu ditut eta dokumentuan azaltzen diren gauza asko ez ditut ulertu. Dokumentua ez dago batere zainduta. Argi dago ez direla nahikoa saiatu.
Eduki egokia Dokumentuan argi azaltzen dira proiektuaren nondik norakoak eta honen garapena.
Ez dago azalduta ez NDSrako egokitzapena zein den ez eta periferikoen kontrola nola gauzatuko den ere.
Posterra eta aplikazioa bat datoz Aplikazioa aurkezpenean adierazi den bezala dabil egin ditudan proba guztietan
Aplikazioa hiruzpalautan egin du huts edo ez du funtzionatu aurkezpenean azaldu den bezala.
Aplikazioak maiz egiten du huts edo ez du funtzionatu aurkezpenean azaldu den bezala. Argi dago ez dagoela ondo.
Planteamendu egokia Planteamendua egokia da. Ez zaizkit hobekuntza gehiegi bururatzen. Makinaren egokitzapena NDSan simulatzeko egokia da.
Proposamena egokia dela deritzot baina hainbat hobekuntza eskertuko lituzke. Makinaren atalen bat simulatzeko NDSaren beste periferiko batzuk erabiliko nituzke.
Planteamendua ez da egokia. Ez dauka zentzurik NDSrako egin duten egokitzapena.
Lagunkoia Erabiltzaileak ez dauka inongo zalantzarik aplikazioarekin elkarreragiterakoan. Une bakoitzean zer egin behar den, zein periferiko erabili behar den eta nola eta erantzun egokia jaso duen argi geratzen da uneoro.
Aplikazioak eskaintzen dituen mezu eta informazioa nahikoak dira ondo lan egiteko. Ala ere, kasuren batean zalantzan egon nahiz ez bait nekien zer egin behar zen aurrera egiteko.
Erabiltzaileak uneoro ditu aplikazioa erabiltzeko zalantzak, aurrera egiteko zer egin behar den eta jasotzen dituen datuak nola interpretatu ez da batere erraza.
Aurkezpena Argia izan da eta esleitutako denborari egoki dute.
Azalpena nahiko argia izan den arren, esleitutakoa baino denbora gehiago behar izan dute.
Azalpenak emateko esleitutako denbora baino gehiago behar izan dute eta gainera ez da ondo ulertu adierazi nahi zutena edo azalpenetan galdu egin dira.
* Aurkezpen egunean zeuek beteko duzue taula hau proiektu bakoitzerako eta jasotzen diren balorazio guztiekin lortuko da nota.. |
addi-457eae08eeea | https://addi.ehu.es/handle/10810/6626 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2011-06-27 | science | Latasa Zaballos, Itxaro | eu | Erliebearen irudikapena eta analisia. Mapa topografikoa | PBL jardueraren ebaluaketa eta kalifikazioa egiteko honako prozedura hauek erabiliko dira: Ebaluaketa jarraia tutoretza-saioen bidez PBL jarduerarako epe barruan bi tutoretza-saio egingo dira, egindako lanaren ebaluaketa eta kalifikazioa egiteko erabiliko direnak. Aldez aurretik zehaztutako orduan, irakasleak izango ditu bi tutoretza-saio lan-talde bakoitzarekin. Hauetako lehenengoa izango da PBL jarduera hasi eta hirugarren astean. Bigarren saioa, bosgarren astearen bukaeran izango da. Tutoretza-saio hauetan egingo da taldekako eta banakako ebaluaketa. Jende aurreko ahozko aurkezpenak PBL jarduera garatu bitartean, jende aurreko ahozko aurpenak egiteko hiru saio egingo dira. Hauetako bakoitzean, zozketaz aukeratutako ikasle kopuru batek egingo du, banaka, landutako jarduera baten ahozko aurkezpena. Froga hauen bidez, ebaluatuko dira informazioa laburtzeko, egituratzeko eta komunikatzeko konpetentziak. Moodle plataforma birtualean izandako partaidetza Kurtsoko dokumento eta informazio guztiak kaleratuko dira Moodle plataforman. Ikasleek egin beharreko lan guztiak ere Moodlen jarri beharko dute. Horretaz gain, mota guztietako zalantzak argitzeko foroa. Foro honek helburu anitzak ditu: Gelatik kanpoan harremanak edukitzeko gunea izatea. Arazoen eta zalantzen konponbidea arintzeko tresna edukitzea. Ikasleen arteko harremanak sendotzeko estrategia izatea. Ikaskuntza kooperatiboa bultzatzea eta kooperazio-maila eta kalitatea ebaluatzeko tresna izatea. PBL jarduera bukatu ondorenean, irakasleak aztertuko ditu ikasleek edukitako partaidetza, hots, ikasle bakoitzaren erabilpen maila eta kalitatea, Moodle plataformarena alegia: Zenbatetan eta zertarako erabili du plataforma Zenbatetan eta zein helbururekin ezarri ditu harremanak bere ikaskideekin. Zein neurritan hartu du parte sortu diren zalantzetan eta problemetan. Zalantzak edo problemak bideratzeko egin dituen ekarpenak.
ADI EGON ZAITEZTE¡¡¡ Egindako lanen ebaluaketa egiteko irizpide nagusiak: Jarduera burutzeko taldeak lan-plangintza egitea eta honen kalitatea. Gela-saioetan erakusten den denboraren probetxua. Lanarekiko ardura orokorra. Proposatzen diren jardueratik abiatuz ikasketa bideratzeko gaitasuna. Ideia berriak sortzeko gaitasuna. Ideien kopurua eta kalitatea. Bilatzen eta aurkitzen den informazioaren egokitasuna jarduerak planteatzen duen gaiarekiko. Ikaskideekin lortzen den koordinazio maila. Jardueren egitean taldeko guztiek parte hartzea. Jarduera emaitzen kalitate orokorra, azterketaren sakontasuna, sormena eta oinarri teorikoak. Ahaleginen maila.
Ebaluaketa mota Banakakoa/taldekakoa Kalifikazioaren ehunekoa Ebaluaketa jarraia tutoretzaren bidez Taldekakoa eta banakakoa
% 30a Jende aurreko ahozko aurkezpenak Banakakoa % 30a Plataforma birtualean izandako partaidetza Taldekakoa eta banakakoa % 40a
Geografoak izanda, askotan izango duzue hainbat lurraldetako ezaugarri topografikoak ikasteko beharra. Hain zuzen ere, lurraldea babesteko edo kudeaketzeko egiten diren ikasketen oinarrian erliebearen azterketa ezinbesteko aurrepausoa daukagu. Esaterako, ingurumenarako kaltegarriak ez diren iharduerak eta erabilerak erabakitzeko edota lurralde degradatu bat berrezkuratzeko egin behar diren jarduerak zehazteko, erliebeak inguruko beste osagaiekin duen erlazioa aztertzea ezinbestekoa dugu. Azken finean, ingurumenkudeaketa egokia lortzearen atzean lurraldearen erliebeari buruzko ezaguera sakona daukagu. Lurraren azaleraren altitude eta ezaugarri topografikoak plano batean irudikatzea kartografiak izan duen erronka handienetarikotzat jo dezakegu. Aurtengo mapek duten zehaztasun maila lortzea prozesu luze baten ondorioa da. Prozesu horrek aurrerapen ugariak suposatu ditu, baina ez bakarrik irudikatzeko tekniketan. Horretaz gain, Lurraren topografia neurtzeko arloan ere aurrerapenak beharrezkoak izan dira. Zailtasun teknikoaz gain, finanziazioa ere kontuan hartu behar dugu: nahiz eta zientzia eta teknikaren aldetik informazioa lortzea eta mapetan irudikatzea posiblea izan, zonalde baten kartografia osatzea garestiegia da eta Estatuek adura hori beren gain hartu zuten arte itxaron egin behar izan zen. Lurra azalera zehaztasunez irudikatzea horren zaila izanda, galdera bat agertzen zaigu: zein da kartografia honen erabilgarritasuna? Zeintzuk dira bere erabilerak, eta, ezagueraren eremuen artean: ekonomia, politika, kudeaketa, e.a., zeinetan aurkitzen da erabilgarritasun hori? Lurra azalaren altitude eta ezaugarri topografikoak plano batean irudikatzea kartografiaren erronkaren handienetarikoa dugu. Erronka honek suposatzen dituen zailtasunak ulertzen hasteko gogoeta bat besterik ez dugu egin behar: bi dimentsio besterik ez dituen plano batean, mapa den batean, hirugarren dimentsio bat irudikatu behar dugu: altitudea eta erliebea hain zuzen ere. Datorkigun galdera begibistakoa da: nola liteke bi dimentsio besterik ez duen euskarri batean hirugarren dimentsioak ematen duen informazioa irudikatzea? Egungo mapek duten zehaztasun maila lortzea prozesu luze baten ondorioa da, ezaguera arlo desberdinen aurrerapen ugariak eskatu duena. Hasteko, lurraren azalaren neurtzeko teknikek izugarrizko aurrerapenak lortu izan behar dituzte. Zailtasun teknikoaz gain, finantziaketa ere kontuan hartu behar da. Azkenik, oso konplexua den irudikatzeko arazoa aipatu behar da. Kasu honetan erantzuna ez
9 zen zientziatik etorriko, kartografoek plano batean hirugarren dimentsioa irudikatzeko asmatu dituzten baliabideetatik baizik. Hain zuzen ere, arazo honen gakoa zona baten altuerak adierazteko ikurra, marra edo marrazki egokia sortzea zen; era berean mapa batean agertzeko modukoa dena. Mapa bat irudizko dokumentoa da, eta irudikatzen duen erralitatea gogorarazi behar dio ikusten duenari. Erabilitako ikur motek edo koloreek, besteen artean, errealitatea irudikatzeko mapek duten gaitasuna aldatzen dute. Lurraren azalaren topografia eta erliebearen konfigurazioa zehazki irudikatzen duen kartografia ekoizteko dauden mota guztietako zailtasunak direla eta, galdera begibistakoa dirudi: Zein da kartografia mota honen balioa? Zein da beren erabilgarritasuna? Ezagueraren zein arlotan, ekonomian, politikan, kudeaketan edo abarretan aurkitzen da bere balioa? Zein pertsonek, erakundek edo entitatek izan dezake kartografia mota horrekiko interes nahikoa ekoiztea suposatzen duen kostua finanziatzeko? Mapa topografikoa, arlo zehatz batzuetako profesionalek besterik ez duten erabiltzen dokumentua da edo herritarrentzat ere baliogarria izan daiteke? Altuera eta erliebea irudikatzeko kartografoek asmatu duten modua ere gai honetako funtsezko beste auzi bat daukagu. Noraino iritsi dira irudikatze horretan? Zonalde bateko altitudeen informazio zehatza ematen digun dokumentu bat benetan egin daiteke, ikustean zonalde horren erliebea nolakoa den jakinarazten diguna? Nahiz eta gai honi buruzko galderak ugariak izan, azken auzi bat luzatuko dugu, duen interesagatik: mapa topografikoen erabilera geografoen kontua besterik ez da? Eta horrela ez bada, zer eman diezaioke mapa topografikoak historialari bati, esaterako?
ARAZOAREN AURKEZPENA Lurra azalaren formak ahalik eta hobekien irudikatzen dituen irudizko dokumentuak izatea interes handikoa da. Alde batetik, halako dokumentuek eremu baten erliebea nolakoa den jakinarazten digute bertan egoteko beharrik gabe; bestetik, lekuan bertan egonda, erliebearen informazioa ematen duen mapa batek lagungarri suertatzen da eremuan ibiltzeko. Erliebearen informazioa ematen duten mapen onurak onartuta, hemendik aurrera mapa topografikoak, dokumentu horien ekoizpena nahitaez konplexua eta garestia dela ulertu behar dugu. Esaterako, Iberiar Penintsulan dauden elementu geografiko guztien ezkalazko marrazkia egitearen zailtasunak pentsatu besterik ez dugu egin behar. Milaka kilometro karratu, milaka mendi, aran eta lautada irudikatzeko. Mapa topografikoek suposatzen duten konplexutasuna eta kostua kontuan hartuta, galdera bat zentzuzkoa da: zein interes motak eragin du mapa horien ekoizpena historian zehar? Bestela esanda, zer entitatek, kolektibok edo pertsonak izan du interesa mapa topografikoen ekoizpena bultzatzeko edo finantzatzeko? Eta, zer motatako arrazoiak zeuden ekintza horren azpian? Gainera, kartografia topografikoa izatea horren interesgarri eta onuragarri izanda, zein momentutan eta nortzuk konturatu ziren horretaz? Mapa topografikoen ekoizpenaren atzean dauden interesak alde batera utzita, mapak erabiltzeko gaur egun dauden arrazoiak ere buruan izan behar ditugu. Gaia horrela mahaigaineratu dezakegu: zer onura ematen dio gizarteari kartografia topografikoak? Zer profesionaleei interesatzen zaie kartografia hori? Zeintzuk dira haien helburuak? Zer ekarpen egiten die mapa topografikoak?
Lehenengo jarduera: zer jakin behar dugu ikasgaiaren galdereei erantzuna emateko? Ikasgaiaren lehenengo jarduera honetan ezagutzen dituzuen gaiaren alderdiak zehaztera iristea dugu helburu; ezaguera hori zein neurritan erabil dezakezue galdereei erantzuna emateko eta, azkenik, zer jakin beharko zenukete ez dakizuena azaldu ahal izateko. Baina ez dago zertan bakoitzak galdera guztiei erantzuna eman, guztion artean azalpen egokiak antolatzea baino. Norberak une honetan dakiena luzatu beharko du eta denon artean erantzunak osatuko dituzue. Beraz, oso garrantzitsua da kontu batetaz jabetzea: goi-mailako tituludunak izango zaretenok eta behin profesionalak izanda, aztertzeko tresnak erabiltzeaz gain, nola garatu diren, zer hobekuntzak izan dituzten, eta abar jakin beharko duzue. Hori da mapa topografikoa: lurraldea irudikatzen eta bere ezaugarri batzuk aztertzen ahalbidetzen digun erreminta bat. Esandakoa aintzat hartuta, jarduerak bi zati ditu: Lehenik, luzatutako gaiaz dakizuena azalarazteko, galderen zerrenda bat egingo duzue, horien balizko erantzunak eta sortzen zaizkizuen zalantza guztiak. Bigarrenik, egindako lana komunean jarriko dugu, jarraitzeko bidea argitu eta ikasgaia ulertzeko landu behar ditugun gaiak zehaztuko ditugu.
Bigarren jarduera: Nola jakin mapa bat topografikoa den ala ez? Kontuan hartuta gure helburuak: mapa topografikoa zer den, nola ekoizten den eta bere erabilgarritasuna zein den jakitea, ezer baino lehen argi izan behar dugu zeintzuk diren mapa topografikoak eta besteak bereizteko irizpideak. Horretarako biderik onena mapa desberdinen irudiak parekatzea da. Horrela, zein den topografikoa eta zeintzuk diren beren ezaugarriak argitu dezakegu. Arazoa askatu ahal izateko, hau da, hurrengo mapen artean zeintzuk diren topografikoak jakiteko, hau egin beharko duzu:
Gipuzkoa maparen eskala kalkulatzeko Donostiako La Kontxa badiatik Zumaiara doan lerroa arretaz begiratu.
Mapa honek Nafarroako ipar-mendebaldeko eremu bat irudikatzen du, Andia mendilerroaren iparraldean. Maparen eskala kalkulatzeko Uharte-Arakil eta Hiriberri-Villanueva herrigunen arteko distantzia erabili ezazu. 20,7 km 6,2 km
Mapa honetan Vitoria-Gasteiz mendebaldeko eremua ikus dezakegu. Eskala kalkulatzeko hiriburutik probintzia mendebaldeko mugan dagoen puntu batera dagoen distantzia kilometroetan duzu erreferentzia.
Lan-jarduera bakoitza garatzen den eremuaren ezaugarri topografikoek noraino dagoen baldintzatuta pentsatzen saiatuz gero, ariketa hau ez da zaila izango. Lagungarri izan daitezkeen hurrengo testuetan, kartografia topografikoaren erabilera eta beren aplikazio ugariak aurkituko dituzu.
ARAZOAREN AURKEZPENA Plano batean erliebea irudikatzeko moduari buruzko galderara iritsi baino lehen, hobe gure buruari galdetzea zer informazio mota behar dugun erliebea irudikatu ahal izateko. Beste era batean esanda, zer datu behar ditugu lurraren azalaren topografia eta erliebea zehatz irudikatzen duen kartografia egiteko? Nola lortzen dira datu horiek eta noiztik ditugu eskura? Gaur egun, Lurraren azalaren ezaugarriak zehazten dituzten datu eta neurketa mota desberdinak azalatik zein espaziotik eskuratzen ohituta gaude. GPSa erabiliz, era berean Lurraren zein lekutan eta itsasoaren mailatik gorako zein altueratan gauden zehazki jakin dezakegu. Baina egoera hau oso berria da. Duela ehun urte, XX. mendearen hasieran, pertsona arruntek ez zeukaten Lurraren azalako puntu baten kokaera edo mendi baten altuera jakiterik. Garai hartan ez zegoen bat-bateko neurketa egin zezakeen tresnarik, eta aipatu dugun informazioa ematen zuten mapak oso eskasak ziren. Orain Lurraren azalaren zati handia irudikatzen duten mapa topografikoak ditugu, beraz, planetaren leku desberdinen kokapena eta altuera jakitea oso erraza gertatzen da. XIX. mendetik milaka mapa topografiko ekoiztu dira munduan. Kartografia hori guztia sortzeko egin beharreko posizio eta altitude neurketak zenbatezinak dira. Horretaz gain, datu horiekin mapak egiteko lan bolumena ere kontuan hartzekoa da: Espainako mapa topografiko nazionalaren lehenengo orria 1853an hasi zen egiten eta azkena 1968an bukatu zen. Ehun urte baino gehiago Espaina osoko kartografia osatzeko. Profesionalak eta kartografia topografikoaren erabiltzaileak izango zaretenei mapa hauek egiteko erabilitako datuak eta nola ekoizten diren jakitea interesatzen zaizue. Ekoizpen horren tamaina eta zailtasuna dela eta, parte hartzen duten ezagutzaren disziplinen arteko lanaren antolaketa eta arduren distribuzioa ezinbestekoa da. Ondorioz, mapa topografikoak ekoizteko prozesuaren antolaketa ezagutzea ere beharrezkoa da.
Egin dezagun atzera XIX. mendera eta demagun kartografia ekoizteko lana antolatzeko eskatu digutela. Neurketak egiten aditu ugari ditugu gure instrukzioen zain. Lurralde nazional osoko kartografia egiteko asmoa izanda, antolatua eta sistematikoa den lan sistema sortu behar dugu. Has gaitezen Espaina lurraldearen 1:50.000 eskala duen mapa topografiko baten tamaina imajinatzen.
Espainako penintsula-lurraldeak (uharteak eta Afrikako iparraldeko hiriak kontuan hartu gabe) 493.5171 km2 ditu. Izango bagenu azalera bereko laukizuzen bat, 1:50.000 eskalako kartografia topografikoa egiteko 197,4 m karratuko orri bat beharko genuke, hots, 14,05 metroko aldea duen orri karratu bat. Aski nabaria da horrelako dimentsioak dituen mapa ekoizteak ez duela zentzurik. Hori dela eta, zatitu behar dugu Espainako kartografia neurri erabilgarriak
33 dituzten mapetan, puzzle antzeko bat eginez. Era berean, puzzleko zati bakoitza identifikatzeko zenbakikuntza-sistema bat garatu behar dugu. Horrela, mapa zati bakoitzaren kokaera jakingo dugu. Baina, zenbat zatitan banatu behar dugu Espainako lurraldea tamaina erabilgarriko mapak izateko? Nola egingo genuke? Nola identikikatugo genuke mapa bakoitza? Hurrengo testuak 2010ko otsailean prentsan azaldutako albiste baten zatia jasotzen du, mapa topografikoaren zatiketarekin lotutakoa…
Altitudea neurtzeko instumentu bat aipatuta GPSa datorkigu burura. Nola azaldu dezakegu, beraz, 1953an egindako neurketa zehatza (eta eztabaidatua) egiteko erabili zuten prozedura? Antzinatik gaur egun altitudea neurtzeko prozedurak izugarri aldatu dira. Miletoko Talesek Piramide handiaren altuera neurtu zuenetik, gaurko espazioteknologiak garatu arte, neurtzeko prozedurak hoberantz jo dute. Altitudea neurtzeko, zein tresna edo prozedurak ezagutzen dituzu eta, batez ere, zein oinarri daukate?
Dagoeneko ikusi ditugu Espainiako lurraldearen neurriak: 493.517 km2. Ikusi dugu baita ere mapa ale asko behar direla Espainiako lurralde osoaren kartografia, 1/50.000 eskalakoa, edukitzeko. Badakigu, bestalde, mapa topografikoen ezaugarri nagusia dela altitudeei buruzko informazio zehatza eta xehea edukitzea. Galdera begi bistan dago: ¿nola antolatzen da altitudeak neurketzeko sistema, mapa topografikoek eskatzen dituzten xehetasuna eta zehaztasuna bermatzen dituena? Pentsatu behar da ez dela gauza bera altitudeneurri batzuk lortzea eta Espainiaren tamainako lurralde baten kartografia topografikoa egiteko behar den neurri kopuru nahikoa lortzea. Azken horretarako neurtzeko prozedimendu sistematikoa erabili behar da. Hain zuzen ere, jarduera honen helburua da asmatzea nolakoa izan zitekeen prozedimendu sistematikoa. Inolako lan hasi baino lehen, kontuan hartu beharreko funtsezkoa: lurraldeko edozein punturen altitude-neurria emateko erreferentzia-puntua behar dugu, neurriaren oinarri bezala jokatzen duena. Beraz, bilatzen dugun neurria da bi puntuen arteko altuera diferentzia.
altitude-neurri guztiak lortzeko erreferentiza-puntu bera erabili behar da eta horretarako beti aukeratzen da kostaldeko itsas-ertzaren puntu bat. Esaten da, orduan, puntu hori dela lurraldearen 0 metroko altitudearen erreferentzia. Neurtu nahi dugun puntua Erreferentzia-puntua Altuera-diferentzia
37 Lurralde osoaren altitude-neurriak egiteko erabiltzen bada itsas-ertzeko erreferentzia-puntu bat ¿nola kalkultzen dira itsas-ertzatik urrun dauden lurraldearen altitudeak? edo, beste moduan esanda ¿nola neurtzen dira altitudeak neurtu beharreko puntutik itsas-ertza ikusten ez denean?
Egia esan, lurraren altitude-neurri nagusiak kalkulatu ziren gaur egunean dauden teknologia aurreratuak sortu baino askoz lehenago. Aurreko jardueran ikusi dugunez, espazio-tekonologiak ez zeudenean, altitude eta distantzi-neurriak ezagutzeko metodo trigonometrikoak erabiltzen ziren. Ondorenean ikusiko dituzuen irudiek lagunduko dizuete jardueraren planteamenduak ulertzen eta bilatu beharreko erantzunak aurkitzen.
Altitude-neurriak egiten badira itsas-ertzaren erreferentzia hartuta ¿nola hartzen dira neurriak itsas-ertza ikusten ez denean?
AURKEZPENA Ohituta egon ala ez egon erliebea irudikatzen duten mapak ikusten eta erabiltzen, onartu beharko dugu erliebea irudatzea ez dela gauza erreza. Berez, erliebearen irudikapena izan da Kartografiak eduki duen arazo nagusiena. Aipatzen dugun zailtasunaren ideia edukitzeko nahikoa da aipatzea hiru mende pasa zirela erliebearen lehenengo irudikapenak egin zirenetik. Nahiz eta hasiera batean erabili ziren teknika asko egun ez dira erabiltzen ezinbestekoa da aintzineko teknika horiek ezagutzea, garai desberdineko mapak ulertu ahal izateko. Erabili diren teknika desberdinei buruz hausnartzea interesgarria da erliebea irudikatzearen arazoen gaian murgiltzeko. Erliebearen irudikapenak bi erronka mota batzuk ekartzen ditu: Bi dimentsioko euskarri lauean hirugarren dimentsioaren irudikapena. Erliebearen ikus-sentsazioa sortarazteko ikurrak aurkitzea. Egiten den irudikapenak, erliebearen sentsazioa emateaz gain, altitudeko neurri zehatzak barneratu behar ditu Nola lortu daiteke hau guztia?
Bederatzigarren jarduera: Erliebea irudikatzeko aukerak
Ondorenenan ikusiko dugu irudi sorta bat. Bertan agertzen dira garai diferenteetan mapetan erliebea irudikatzeko erabili diren teknikak edo baliabideak. Jardueraren prozedura: Arretaz aztertu erliebe irudikapen guztiak; Irudikatzeko erabili diren teknikak konparatu ikusteko zein neurritan lortzen duen haietako bakoitzak erliebe-sentsazioa eman eta zein den bakoitzaren zehaztasun maila. Azkenik, taula moduko zerrenda osatu behar duzue NON IDATZIKO DUZUE: Teknika bakoitzak erliebea irudikatzeko erabiltzen duen prozeduraren oinarria. (deskribapen laburra) Teknika bakoitzaren bidez lortzen den arrakasta erliebe sentsazioa ematen (arrakastaren kalifikatiboa, hitz baten bidez) Teknika bakoitzaren bidez lortzen den irudikapenaren zehaztasuna (zehaztasunaren kalifikatiboa, hitz baten bidez)
Hurrengo orrian daukazuen irudia “planu bornatua” izeneko dokumentoa da. Bertan, 8 x 9 metroko lurralde azalera irudikatzen da. Barnean, agertzen diren zenbakiak zehaztasun handiz hartutako altitude neurriak dira, tarte erregularretan hartuta. Gurutzen zeharktze-guneari dagozkie neurri zehatzak.
44 Ondorenean, zuek bukatu behar duzue hurrengo irudian agertzen diren sestra kurben trazaketa.
Sestra kurbak altitude berdineko puntuak lotzen dituzten lerroak dira. Sestra kurben bidez irudikatzen da, gaur egunean, altitudea mapa topografikoetan. Puntu zehatz baten altitudea ezagutu nahi dugunean, mapa topografikoa erabiliz, nahikoa da puntu horretatik gertuen dagoen sestra kurbari begiratzea eta bilatzea zein altitude dagokion. Orain erakutsiko dizkizugu bi mapa topografiko desberdinen zati pare bat. Lehenengo mapa zatia Oiartzun (Gipuzkoa) ingurukoa da. Bigarrena, EtxarriAranaz (Nafarra) zonaldeari dagokio. Bi mapa zatietan sestra kurbak ondo ikusten dira. Arretaz begiratuz gero ikusiko duzu sestra kurben arteko distantzia (sestra kurba batetik bestera) aldakorra dela. Hainbat lekutan nahiko elkartuta daude; beste lekutan, berriz, bananduago daude. Sestra kurbak elkarren artean oso gertu daudenean haien altitudeko datua tarteka agertzen da. Nahiz eta kurba guztiek zenbakia ez eduki haien altitudea ezagutzea erreza da, alboko sestra kurbeen datua begiratuz. Arretaz begiratu behar dituzu bi mapa zatien sestra kurbak, haien arteko aldeak zeintzuk diren aurkitzeko. ----------------------------- Bi mapen sestra kurben arteko aldeak aurkitu badituzu ondorengo galderei erantzutea erreza izango duzu:
Sestra kurbak altitude berdineko puntuak lotzen dituzten lerroak dira. Sestra kurben bidez irudikatzen da, gaur egunean, altitudea mapa topografikoetan. Puntu zehatz baten altitudea ezagutu nahi dugunean, mapa topografikoa erabiliz, nahikoa da puntu horretatik gertuen dagoen sestra kurbari begiratzea eta bilatzea zein altitude dagokion. Orain erakutsiko dizkizugu bi mapa topografiko desberdinen zati pare bat. Lehenengo mapa zatia Oiartzun (Gipuzkoa) ingurukoa da. Bigarrena, EtxarriAranaz (Nafarra) zonaldeari dagokio. Bi mapa zatietan sestra kurbak ondo ikusten dira. Arretaz begiratuz gero ikusiko duzu sestra kurben arteko distantzia (sestra kurba batetik bestera) aldakorra dela. Hainbat lekutan nahiko elkartuta daude; beste lekutan, berriz, bananduago daude. Sestra kurbak elkarren artean oso gertu daudenean haien altitudeko datua tarteka agertzen da. Nahiz eta kurba guztiek zenbakia ez eduki haien altitudea ezagutzea erreza da, alboko sestra kurbeen datua begiratuz. Arretaz begiratu behar dituzu bi mapa zatien sestra kurbak, haien arteko aldeak zeintzuk diren aurkitzeko. ----------------------------- Bi mapen sestra kurben arteko aldeak aurkitu badituzu ondorengo galderei erantzutea erreza izango duzu:
Oiartzun (Gipuzkoa) inguruko mapa topografioa.
Deskribatu zertan datzaten sestra kurben arteko aldeak
50 Aurrekoaren berdina egin baina, mendi konikoaren ordez, irudikatu zure buruan sakonune bat. Oraingo honetan, irudikatu zure buruan beste mendi bat, BAINA, mendi honen albo bat bestea baina askosaz maldatsuagoa da. Saia zaitez marrazten mendi berezi hau irudikatuko luketen sestra kurbak. Sestra kurbei begiratuz, nola identifikatu daiteke mendilerro baten gailur lerroa? Deskribatu identifikatzeko prozedura. Irudikatu buruan mendilerro luzearen forma (Aitzkorri, Jaizkibel…) Saia zaitez irudikatzen, sestra kurben bidez, mendilerroaren forma. Bukatzerakoan, pentsa ezazu eskatu dizutela errepide bat eraikitzea, mendioinatik gailurrera doana. Pensta ezazu errepiderako ibilbide egokiena eta margotu ezazu lehenago egindako irudikapenean. |
addi-5086558b1d08 | https://addi.ehu.es/handle/10810/6627 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2011-06-20 | science | Imaz Bengoechea, José Ignacio | eu | Nolakoa da eta nola aldatu da zure ingurune soziala? | Proiektuak erantzu beharreko galdera Nolakoa da, eta nola aldatu da, zure auzo, herri edo eskualdea?
Proiektuaren aurkezpena edo deskribapena (enuntziatua) Zuen herriko udaletxeak, hurrengo urteetarako bere plan estrategikoaren barnean, hezkuntzaren egoeraren diagnostiko edo erradiografia bat egin nahi du (zer esan daiteke hezkuntzari buruz? Arlo horretan zeintzuk izan beharko lukete lehentasunak? Zein hezkuntza proiektu eta ekipamentuk izan beharko lukete lehentasuna?). Horretarako, eta hezkuntza eta gizartearen arteko harreman eta eraginen jakitun, diagnostiko horren lehendabiziko zati bat prestatzea eskatu dizuete: herriaren azterketa soziologikoa.
Justifikazioa Hezkuntza ulertzeko, beharrezkoa da kontestu soziala ezagutzea, kontestu horrek eragin handia baitu hezkuntzarengan. Horregatik, hezkuntza arloko profesional eta aditu izateko prestatzen ari zaretenontzat, beharrezkoa da errealitate soziala zientifikoki eta kritikoki aztertzen jakitea. Hori da proiektu honetan ikasiko duzuena.
Proiketuaren helburuak Proiektuaren helburu nagusia oraintxe aipatu duguna da: hezkuntzaren kontestu soziala zientifikoki eta kritikoki aztertzen ikastea. Hortaz gain, honako konpetentzi hauek landuko dira proiektu honekin: - Komunikazio gaitasunak lantzeko, egindako lanak idatziz eta ahoz aurkezten ikastea - Asignaturarako interesgarria den informazioa bilatzen eta ikertzen jakitea
Proiektuaren planifikazioa Proiektuak gure asignaturakoa azken bost asteak hartuko ditu. 11. astean, proiektua aurkeztuko dugu, bost pertsonaz osatutako taldeak egingo ditugu, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza Kooperatiboa zer den ikasiko dugu, eta talde bakoitzaren “konpromezu dokumentua” prestatuko dugu (lanak nola banatuko diren, noiz eta non elkartuko diren, etab.). Proiektuan erabili beharreko ezagutzak, batez ere 12 eta 13. asteetan landuko ditugun gaiak izango dira: “zergatik eta nola aldatzen dira gizarteak?” (aldaketa soziala) eta “nolakoa da gure mundua?” (globalizazioa). Proiektuaren lehenengo astetik aurrera, irakasleak proposatutako lehenengo gidoia (1. eranskina) zabaltzen joan beharko duzue. Informazio bilaketa egin ondoren, 13. astean proiektuaren lehenengo borradore bat entregatu beharko da. Lehenengo borradore hau zuek autoebaluatuko duzue, beste talde batek koebaluatuko du, eta azkenik irakasleak ere begiratuko du. Astebete edukiko duzue beharrezko zuzenketak egin eta aurkezpenak prestatzeko . Azken bi asteetan egingo ditugu aurkezpenak, eta baita prozesuari buruzko azken hausnarketak, azken tutoretzak eta azken ebaluaketak.
Proiektuaren ebaluazioa Proiektu hau ondo egiteko asignaturako orduen herena (40 ordu) lan egitea aurreikusten da, eta ondorioz, ebaluaketan ere asignaturako ebaluketa osoaren %30 suposatuko du.
3 3 puntu horiek aurkeztu beharko duzuen azken txostenaren eta txosten horren aurkezpenaren artean banatuko dira: Txosten idatziak gehienez 2 puntu mereziko ditu (taldeko nota izango da). Aurkezpenak berriz gehienez puntu bat (talde lana eta banaka egindako aurkezpena hartuko direlarik kontutan). Eranskinean dauzkazue ebaluaziorako erabiliko diren fitxa edo rubrikak (2. eta 3. rubrikak). Nota, autoebaluazioa, koebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa kontutan hartuaz jarriko da. Hortaz gain, gainontzeko ariketak ere (konpromezu dokumentua, autoebaluaketak, koebaluaketak eta prozesuari buruzko hausnarketak) entregatu beharra daude proiektua gainditu ahal izateko, eta gainera, atzerapenarekin entregatzeak penalizazio bat edukiko du azken notan.
4 ERANSKINA: INFORMAZIO BILA HASTEKO IRAKASLEAK PRESTATUTAKO GIDOIA 1. Sarrera: demografia, historia eta geografia Non dago? “itsaso ondoan egoteak eragina izan du hontan…”, “mendi artean dagoenez…”, “bi hiri hauen artean kokatuta egotean…”. Argazki (gutxi) batzuk, bideoren bat… Historiaren errepaso laburra, edo/eta gertakizun historiko zehatz baten/batzuen azpimarraketa (bereziki garrantzitsua izan delako/direlako). Orrialde bat (ahoz bost minutu) baino gehiago ez. Zenbat gera? Nola banatuta: adinkako (portzentaiak), auzokako edo herrikako banaketa… Historiari dagokionez, elkarrizketa bat egin beharko da. Minimo 10 minutukoa. Nolakoa zen eta nola aldatu da inguru hau? (auzo, herri, eskualdea…). Erabili bigarren gaieko ikuspegi soziologikoa (gizarte tradizionala, industrial-modernoa, postindustrialpostmodernoa). Demografian datu hauek bilatu beharko dira: 18 urtetik beherakoak, 18-65 urte artekoak, eta 65 urtetik gorakoak. Aztertzen ari garen inguruan, EAE edo EHan, eta Europa edo munduan.
Ibarran EAE edo EH Europa-Mundua 18 urtetik beherakoak (%tan)
18-65 urte artekoak
65 urtetik gorakoak
2. Politika-Ekonomia Udalaren egitura, hauteskundeetako emaitzak, partidu-erakunde-eztabaida politikoak… Zertatik bizi da jendea? Enpresa nagusiak. Datu sozio-ekonomikoak. Adibidez klase ezberdintasunari buruzko daturik eskuratu al liteke? Bestela inkesta txiki bat egin liteke inguruko jendearekin: “zenbat irabazten duzu? 1.500 baino gutxiago, 1.500-3.000
5 artean, 3.000tik gora”, “zenbat pertsona etxean eta zenbatek lan egiten dute?”, “zenbat ordenagailu?”, “zenbat kotxe?”, “ze mota-kategoriako lana?”…
Etorkinen gaiean ere, gutxienez bi elkarrizketa edo eztabaida talde egin behar dira (10 minutu gutxinez, hortik gora nahi adina): Bat, etorkinekin beraiekin: zergatik etorri ziren, hasierako momentuko sensazioak, bertakoen jarrerak, beraien egoera eta sensazioak momentu honetan, etorkizunerako helburuak… Bestea bertan jaiotakoekin: zer pentsatzen duzu/e etorkinei buruz? Gatazkak, erronkak, harremanak… Hortaz gain: jatorri nagusiak, elkarteak… 4. Hezkuntza Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza graduak ikasten ari garenez, lan hontako arlorik garrantzitsuena izan beharko lukeena: hezkuntza formaleko instituzio eta proiektuak, eta bestelakoak (zer izaera, zenbat ikasle, hezkuntza proiektuak…). Begiratu web orriak, dokumentu idatziak, hitz egin jendearekin… Hezkuntzaren gaiean ere gutxienez elkarrizketa bat egin beharko da adituren batekin: eskola edo hezkuntza zentru bateko zuzendaria, irakasle edo langilea; edo ikasle ohiak… Gutxienez 10 minutu. Haien iritziak hezkuntzari buruz, erronka nagusiak, irtenbideak… 5. Ondorioak (*) Datu iturri posibleak: udaletxeko web orria, INE, Eustat, Euskal Map, Gaindegia… |
addi-444c89ee1d69 | https://addi.ehu.es/handle/10810/6631 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2011-11-24 | science | Barandiarán Galdós, Marta | eu | Zein da erosketa-aukerarik onena? | Estatistika Deskribatzailea erabakiak hartzeko tresna.
Nola lor genezake ikasleak informazioa ongi aukera dezan eta egoki erabil dezan enpresan gertatzen diren egoerak deskribatzeko? Zenbakizko deskribapenak eta deskribapen grafikoak, zentrorako joera- eta jarreraneurriak eta forma-neurriak. Sakabanatzearen neurriak.
1. gaia: Sarrera. Datuak: irakasgaia zientzia estatistikoan kokatu. Datu-matrizea eta aldagaiak. Datu-matrizea eta informazio-iturriak landu.
2. gaia: Oinarrizko kontzeptuak datuen analisian: informazioaren laburpena (maiztasun-taulak eta adierazpide grafikoak). Zentroranzko eta sakabanatzeko joera duten balio tipikoak. Formaren balio tipikoak.
UNITATEAREN EBALUAZIO-SISTEMA Jardueren deskribapenaren ondoren, guztietan fitxa bat dago eta jarduera nola ebaluatuko den zehazten da. Proposatutako zazpi jardueren ebaluazioa kalifikazioaren %60 izango da irakasgaiaren bloke honetan; gainerakoa, %40, zortzigarren jarduera bat eginda lortuko da, unitateko estatistika-edukiak ebaluatu ahal izateko kontrol bat, hain zuzen ere. Ikasleak EKASI plataforman argitaratuta izango duenaren antzeko testa izango da, bere autoebaluaziorako.
Irakurri honako artikulu hau eta komentatu berriaren zein atal identifikatzen duzun Estatistikarekin eta zergatik:
ESTATISTIKA-EKONOMIA (1) Estatuko Turismo idazkariak, Joan Mesquidak, Aste Santurako hotel okupazioa %85ean jarri du, %10eko igoera suposatzen duelarik aurreko urteko garai berarekiko. Praktika onak ostalaritzan eskuliburuaren (Espainiako Ostalaritza Federazioaren, FEHR) aurkezpenean, Mesquidak Espainiako Aireportuek eta Airezko Nabigazioak (AENA) emandako datuak ere aipatu ditu; hauen arabera, eragiketen %3,4ko igoera eta bidaiarien %5,6ko igoera aurreikusten da datorren asteazkenetik iganderako eperako. Aste Santuko gastu-aurresikuspenari dagokionez, Mesquidak nabarmendu du okupazioak “kontrapuntua izaten duela errentagarritasunarekiko” azken uneko erreserbei esker, eta zehaztu du datuak aldatu egiten direla neurtzen diren aurrekotasunaren arabera. Atzerriko turisten guztizko kopuruari dagokionez otsailean, gaur argitaratuak, Mesquidak nabarmendu du otsailera arte pilatutako kopuruen arabera, aurreko urteko epealdi berekoen antzeko mailan eutsi zaiela. Gaur Egatur-ek plazaratutako kopuruen arabera, otsailean, atzerriko turistek egindako batez besteko gastuak pixka bat gora egin du (+%0,3) 932 euro, batez besteko gastuak % 1,5 behera egin duen bitartean. Hala ere, arduradunak zuhurtzia eskatu du datuen bilakaerari dagokionez, otsaileko gastuen moderazioa bat dator turista gutxiago etortzearekin, eguraldi txarraren ondorioz. Honela, nabarmendu du “ez dela euforia piztu behar” datu positibo bakoitzarekin eta ezta pesimista izan behar ere kopuruak txarragoak direnean. Azpimarratu zuen urtean pilatua 2009ko kopuruen ildotik doala. Hala ere, Mesquidak aurreikusten du sektoreko kopuruak Aste Santutik aurrera nabarmentzen hastea eta udaren etorrerak eta eguraldiaren iragarpen baikorrek ere “izango dute eragina”. Azken orduko erreserbei buruz Estatuko Turismo idazkariak nabarmendu zuen hauen igoera “ziurtasunik eza”ren sentsazioaren eta azken orduko eskaintzen zain egotearen ondorio dela. (elcorreo.com-10-03-29)
ESTATISTIKA-EKONOMIA-OSASUNA Osasun-sistemak aurrez lezake 5.000 milioi euroraino erretzeko ohitura errotik ateratzea lortuko balitz. Neumonologia eta Toraxeko Kirurgiaren Elkarte Espainiarrak (Separ) emandako datuak dira eta honela banatzen ditu: batetik, Zerga Agentziak 2008an 9.266 milioi ingresatu zituen tabakoaren salmentarengatik; urte horretan bertan, Estatuak tabakoarekin zerikusia duten bost gaixotasunen (BGBK, asma, biriketako minbizia, garuneko hodietako gaixotasua eta bihotzekoa) ondoriozko osasun gastuak ordaintzeko 6.870 euro ordaindu zituen.
Kopuru honi gehitu beharko litzaioke tabakoa dela-eta enpresei ekoizpen galerarengatik (bajak eta langileak erretzera irteteko galdutako orduak) eta beharrezko garbiketarengatik kostatutako 7.840 milioioak. Separ-ek kopuru hau kontrajartzen die gobernuak gastuaren euspenerako azken neurriekin aurreztea espero duen 1.500 milioiei.
“Osasun publikoaren gastuak aurrezteaz gain”, Tabakoaren Aurkako Legea zabaltzeak azken urteotako aurrerapenik handienetakoa ekarriko lioke osasun publikoari”, baieztatu du Juan Ruiz Manzanok, Separ-eko presidenteak. Neumonologoak berretsi du Lege hau zabaltzea beharrezkoa dela “ez erretzaileen tabakoaren kerik ez irensteko
5 eskubideak babesteko. Tabakozaletasuna osasun publikoaren dimentsio handiko arazo gisa tratatu behar da, urtero erretzaile aktibo eta pasiboen heriotza ekartzen du eta”.
ESTATISTIKA-EKONOMIA (2) British Airways-ek bertan behera utzi ditu gaurko programatuta zituen Espania abiapuntu edo helmuga zuten 26 hegalditik 14, kabinako tripulatzaileen (TCP) greba dela-eta, atzoko jardunaldia “nahikoa lasaia” izan ondoren, hegaldi guztiak burutu ahal izan zirelarik. Zehazki, airelinea britaniarrak Madril-Barajas helmuga zuten 14 hegalditik hamar, eta baita Bartzelona-El Pratetik programatutako 12tik lau ezeztatu ditu. Malagako aireportutiko lau konexioek,ordea, ez dute aldaketarik izango. British Airways-eko iturriek azaldu dute Madril-Barajas aireportuak ezeztatze gehiago jasan dituela Iberiarekin partekatutako kodean jarduten duten hegaldien kopuru altuagatik; hala ere, hegazkin handiagoak antolatu dira eta beste hegaldi bat gehitu da. Oraingoz, airelinea britaniarrak beste 14 hegaldi utzi ditu bertan behera biharko, nahiz eta adierazi duen “tripulatzaile asko lanera itzultzen ari direla” eta, ondorioz, ez dela baztertzen azkenean hegaldi horietako batzuk burutzea. Airelinea britaniarrak aurreikusten du arrakastaz osatzea lau greba egun hauetarako -martxoaren 27tik 30eraprogramatutako hegaldien %70; horrek esan nahiko luke txartela erreserbatutako 240.000 bidaiarietatik 168.000 garraiatzea. Grebak erasandako bidaiariak beste airelinea batzuetan kokatu ahal izango dira edota ordaindutakoa itzuliko zaie.
Non? Presentziazkoa Nola? Taldean Gutxi gorabeherako denbora 120 minutu
Irakurri kotxe berri bat erostea erabakitzeko prozesuaren ebaluazioa agertzen den adibide sinple eta adierazgarri hau –AURRE-EROSKETA, EROSKETA ETA EROSKETA-ONDORENA: (BLOKEaren garapenerako diseinatuko diren jarduera guztien haria izango da: aldagai bakarreko analisi deskribatzailea). (I) AURRE-EROSKETA Zergatik erabakitzen da kotxe bat erostea?----Arrazoia ezagutu: oraingo kotxeak erregai asko erretzen du, haurdun nago eta txikia geratu zait, edota bizilagunek edo lankideek goi gamako kotxe bat gidatzen ikus nazaten nahiko nuke, oraingo kotxeak ez dirudi oso segurua. Zergatik erosten da bat zehazki eta ez beste bat?----Informazioa bilatu: Interneten bilatzen dut, kotxeetan espezializatutako foro batean harpidetu naiz, automobilen sektoreko berritasunei buruzko aldizkari bat erosten dut, gaia ateratzen dut familiako, lagun, auzokide, lankide eta taxistarekiko (adituaren iritzia) elkarrizketetan.
PAPERZORROA 90 Ikasleak Elkarbizitza ona dago. Komunikazio ona. Elkarlana da. Eranskina 10
Non? Ez Presentziazkoa eta Presentziazkoa Nola? Banaka eta taldean Gutxi gorabeherako denbora 50 minutu
Irakurri segidako testu hau eta egin ondoren deskribatzen diren zereginak:
Aukera guztiek baliozkotasun bera dute?----Ebaluazioa: prezioak alderatzen ditut, ezaugarriak (kotxe bakoitzaren potentzia, diesel edo gasolina, erosotasuna, segurtasuna, ospea, etab.), kontzesionarioan baden edo ez, seme/alaba berriarentzat behar bezain handia den, edota markak behar adinako prestigioa baduen bizilagun, lankide edo nagusien arreta bereganatzeko.
Aurreko atalean aipatutako aldagai estatistiko guztietatik, aukeratu lau zure erosketa-aukera definitzen lagunduko dizutenak: bi kuantitatiboak, bat ordinala eta bat kualitatiboa, eta bilatu berauei buruzko informazioa, dagokien maiztasuntaula sortzeko, aintzat hartuta aztergai den populazioa 20 unitatekoa dela.
1. Zein kontzeptu erabiliko dituzu aldagaien zenbakizko deskribapena egiteko? 2. Aldagai mota guztiekin zenbakizko deskribapen mota bera egin dezakezu? 3. Egizu hautatutako lau aldagaien zenbakizko deskribapena. 4. Zer dute komunean zenbakizko deskribapenek eta zer desberdina? 5. Egin jarduera bera EXCEL kalkulu-orria erabiliz. Horretarako, eskura duzu materiala, EXCEL-aldagai bakarrekoaren apunteak, EKASI plataforman argitaratuak.
9 Eragilea Ebaluazio-irizpideak Ebaluaziotresnak % jardueran Tutorea Zenbaki bidez informazioa laburbiltzen du. Aldagaiak izaeraren arabera bereizten ditu. Autonomoa da ikasketan, EXCELen eta materialetan. EXCEL fitxategi bat bidali lanaren ebazpenarekin EKASIra
Behatu ondoko grafikak eta saiatu interpretatzen: 1. Zer populazio irudikatzen du grafiketako bakoitzak? 2. Zer aldagai eta maiztasun? Non kokatzen da banaketen erdigunea? Zein da gehien errepikatzen den balioa? 3. Grafika guztiak behatuta erantzun diezaiekezu aurreko galderei? 4. Adierazi zein grafikak ez duten betetzen datuen deskribapen ona aurkezteko helburua. Zergatik ez dute betetzen helburu hori? 4.DBHko talde bateko ikasleen altura
Irakurri honako testu hau eta ondoren erantzun segidako galderei.
Aukera guztiek baliozkotasun bera dute?----Ebaluazioa: prezioak, ezaugarriak (potentzia, diesel edo gasolina, erosotasuna, segurtasuna, ospea, etab.) alderatzen ditut, ea kontzesionarioan baduten, eta behar bezain handia izango den seme/alaba berriarentzat, edota markak behar adinako ospea baduen bizilagunen edo lankide eta nagusien arreta bereganatzeko.
3.jardueran aukeratutako aldagaiak aintzat hartuta, egizu bakoitzaren adierazpide grafikoa eta komentatu aldagaien jokaera. Aldagai bakoitzerako: 1. Zein grafiko mota da egokiena? 2. Zein neurri-unitatetan adierazten dituzu ardatzak? 3. Bada arreta bereganatzen duen aldagai-baliorik? Zein maiztasunekoak dira? 4. Zergatik uste duzu duela grafikoak ikusten duzun itxura?
Egindako grafiko guztiak behatuta, erantzun galdera hauei: 5. Bada desberdintasunik euren artean, argi geratzen da grafikoan? 6. Izendatu antzeman dituzun desberdintasunak.
Eragilea Ebaluazio-irizpideak Ebaluaziotresnak % jardueran Tutorea Grafiko egokia aukeratzen du. Grafikoaren barruan irakurtzen du. Grafikoak bereizten ditu. EXCELen erabilera ona. EXCELeko fitxategi bat bidali EKASIra lanaren ebazpenarekin. 100
Non? Ez Presentziazkoa Nola? Banaka Gutxi gorabeherako denbora 90 minutu
Irakurri honako testu hau eta ondoren erantzun segidako galderei.
Aukera guztiek baliozkotasun bera dute?----Ebaluazioa: prezioak, ezaugarriak (potentzia, diesel edo gasolina, erosotasuna, segurtasuna, ospea, etab.) alderatzen ditut, ea kontzesionarioan baduten, eta behar bezain handia izango den seme/alaba berriarentzat, edota markak behar adinako ospea baduen bizilagunen edo lankide eta nagusien arreta bereganatzeko.
1. Aztertu zure erosketa-aukera definitzeko aukeratu dituzun aldagaien zentro-joera eta berauen aldakortasuna aldagai kuantitatiboetan. 2. Zein da maiztasunik handieneko balioa aldagai bakoitzerako? 3. Lantzen ari zaren aldagai guztietarako defini dezakezu erdigunea? Zein da? 4. Aldagai kuantitatiboak aukeratuz gero, behatu dituzun kotxe guztiak berdin aldatzen dira batez besteko aritmetikoarekiko?Aldatzen dute bere posizioa banaketetan? 5. Bada koherentziarik 5. jarduerako deskribapen grafikoen eta zenbakizko deskribapenen artean? 6. Txosten labur bat aurkeztu eta bertan jaso lau aldagaien analisi deskribatzailea. Txostenean honako galdera honen erantzun egiaztatua agertu behar du: Aukera guztiek baliozkotasun bera dute?
Non? Ez Presentziazkoa Nola? Banaka Gutxi gorabeherako denbora 300 minutu
Ondorengo testu hau irakurritakoan, erabili estatistika deskribatzailea, EXCEL kalkulu-orria erabiliz, galdera honi erantzuteko: Non erosiko duzu? Egin iruzkintxo bat zein izango litzatekeen azken fasea arrazionalki baloratzeko prozesua. Saldu ondokoa. (II) EROSKETA Erosketa-erabakia: (i) kotxea erosi dudan kontzesionarioa aukeratuko dut eta saltzaile batekin hitz egingo dut, hainbat ezaugarriri buruzko informazioa edo egiaztapena eman diezadan: kotxearen prestazioak, ordainketa-erak, eskuragarritasuna, etab. (ii) edota Interneten sartuko naiz Web ofizialean eta urrats guztiak online egin eta kotxea Internetez erosiko dut..
(III) EROSKETA-ONDOA Gogobetetasuna: Kotxea eman didate eta gama bereko beste kotxe batzuei begiratu besterik ez dut egiten, prezioa begiratu egunkarietan eta interneten (ikusteko ea ongi ordaindu dudan edota merkeago lor ote nezakeen beste toki batean). Kontzesionariotik deitu didate kotxe berriarekin ea zer moduz nabilen galdetzeko eta gustura sentitu naiz. Kotxea zoragarri dabil eta bizilagunak inbidiatan daude. Gainera, aldikako azterketak ez dira oso garestiak eta ez dizkidate kobratzen ohiko lanak edo ordezko pieza batzuk.
Unitatearen ebaluazioa amaitzeko, azken jarduera bat egingo da.
8 Jarduera: Test erako kontrol bat eta bertan ikasleak aldagai bakarreko estatistika deskribatzailearen oinarrizko kontzeptuen ezagutza erakutsiko du. Non? Ez Presentziazkoa Nola? Taldean Gutxi gorabeherako denbora 360 minutu |
addi-5627930a5d9b | https://addi.ehu.es/handle/10810/7662 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2012-05-14T09:04:24Z | science | Huitzi Egilegor, Joseba Xabier | eu | Erizaintza-prozesua: Gipuzkoako herrialdean izaniko erabileraren bilakaera | Erizaintza-prozesua: Gipuzkoako herrialdean izaniko erabileraren bilakaera
2010eko ekaina
Nire eskerrona adierazi nahi diet lan hau egiten lagundu didaten guztiei, bereziki, hain abegikor onartu nauten erizain guztiei. Beraiek gabe, ezin izango nuen egin.
Lan honetan agertzen diren zita bibliografikoak eta bibliografia Vancouverko Arauak jarraituz egin dira.
Aurkezpena Duela 11 urte hasi nintzen Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Erizaintza Eskolan irakasle lanetan. Ordutik gaurdaino, Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza II eta Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza III irakasgaiak izan dira nik landu beharrekoak. Irakasgai horiek patologia mediko bat duten pertsona helduaz arduratzen dira: patologia edo asaldura medikoen ezagutza eta asaldura horiek dituzten pertsonei eman beharreko erizaintzazainketen ezagutza dute helburu. Asaldura mediko bat duten pertsonei eman beharreko erizaintza-zainketa batzuk medikuak horrela erabakita egiten dira. Erizainak egiten ditu, baina medikuak du horiei buruzko azken hitza. Beste erizaintza-zainketa batzuk erizainak independenteki erabakita egiten dira. Erizainak egiten ditu, eta erizainak du horiei buruzko kontrola eta erantzukizuna. Erizaintza-zainketak klasean azaltzerako orduan, eta, batez ere, erizainak independenteki egiten dituen erizaintza-zainketak azaltzerako orduan, erizaintza-prozesua oso baliagarria suertatu izan zait, izan ere, zainketa horien azalpena ordenatzen lagundu izan dit. Esperientzia dozente horretatik abiatuta, denbora pasa ahala, gero eta gehiago, erizaintzaprozesua erizainontzat zein garrantzitsua eta zein beharrezkoa den jabetzen joan izan naiz. Interes horren lekuko, Eusko Ikaskuntzaren diru-laguntza jaso ondoren, erizaintzaprozesuaren aplikazio praktikoari buruzko ikerketa baten partaide izan nintzen1,2. Ikerketa hori egitearekin batera, jakin-mina piztu zitzaidan: ea erizaintza-prozesua non eta noiz sortu zen, ea Gipuzkoan praktika profesionalean non eta noiztik erabiltzen den, ea erizaintzaeskolako nire lankideek irakasgaietan erabiltzen ote duten eta ea nire lankideek, erabiltzekotan, nik erabiltzen dudan moduan erabiltzen ote duten. Jakin-min horren ondorio da egin dudan doktore-tesia. Lan honen lehen atalean sarrera bat egiten da. Bertan, erizaintza-prozesua definitzen da, eta erizaintzaren lan-metodoa dela esaten da. Halaber, dituen bost etapak (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa) azaltzen dira. Ondoren, erizaintzaprozesuaren bilakaera orokorra lantzen da, eta, hor, erizaintza-prozesua Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan 1950. urteetan sortu ostean, egun, mundu osoko erizaintza-eskoletan, ospitaletan eta zentrotan erabiltzen dela ikusten da. Gero, erizaintza-prozesuak Espainian izandako bilakaera lantzen da, eta 1977. urtetik aurrera, presentzia bat izan duela ikusten da. Azkenik, erizaintza-prozesuak metodo zientifikoarekin, administrazio-prozesuarekin eta mediku-prozesuarekin duen harremana aztertzen da. Bigarren atalean doktore-tesiaren helburuak azaltzen dira. Bertan, doktore-tesi honetan erizaintza-prozesuak Gipuzkoako herrialdean zenbaterainoko isla izan duen aztertu nahi dela esaten da, izan ere, egun, zehazteke dago Gipuzkoan erizaintza-prozesua erabiltzen den ala ez eta, erabiltzekotan, non, noiztik, zergatik, ze zailtasunekin, ze erizaintzamodeloren eraginpean eta ze modutara erabiltzen den.
10 Hirugarren atalean, materialaren eta metodoaren atalean, ikerketa erretrospektibo bat egin dela eta azterlekuak bi izan direla azaltzen da. Azterleku bat erizaintza-ikasketak edo erizaintza-eskola izan da; bestea, praktika profesionala edo praktika klinikoa. Ondoren, ze erizain elkarrizketatu diren, ze material grafiko lortu den eta ze galde-sorta erabili diren agertzen da, eta, hor, lan hau egiteko, 58 erizain (16 Donostiako Erizaintza Eskolakoak, 6 inguruko erizaintza-eskoletakoak eta 36 Gipuzkoako praktika profesionaleko zentro desberdinetakoak) elkarrizketatu direla eta praktika klinikoko lekuetan erizainek erabili izan dituzten erregistroen azterketa egin dela ikusten da. Azkenik, bilaketa-bibliografikoa ze liburutegitan eta ze datu-baseetan egin den adierazten da. Laugarren atala emaitzen eta eztabaidaren atala da. Atal hori hiru zatitan banatu da. Lehen zatian erizaintza-prozesuak Donostiako Erizaintza Eskolan ikuspegi teoriko batetik izaniko bilakaera azaltzen da; bigarren zatian, Donostiako Erizaintza Eskolan ikuspegi praktiko batetik izanikoa eta hirugarren zatian, Gipuzkoako praktika klinikoan izanikoa. Zati bakoitzean, lehenik, erizaintza-prozesua non eta noiztik irakatsi nahiz aplikatu den azaltzen da. Ondoren, irakasten nahiz aplikatzen hastearen zergatiak eta horretan izandako zailtasunak xehetzen dira. Gero, erizaintza-prozesua irakasterakoan nahiz aplikatzerakoan ze erizaintza-modelo aukeratu den argitzen da. Azkenik, erizaintza-prozesua irakasteko nahiz aplikatzeko modua aztertzen da. Bosgarren atalean ondorioen berri ematen da. Lana osotasunean aztertzen da, eta zer ondorioztatzen den adierazten da. Seigarren eta azken atala eranskinen atala da. Bertan, lan hau egiteko erabili diren galdesortak eta praktika klinikoko lekuetan erizainek erabili izan dituzten erregistroak agertzen dira.
1. Sarrera 1.1 . Erizaintza-prozesua Osasun-zientzien artean hainbat jakintzagai aurki daiteke, horien artean, fisiologia, biokimika, epidemiologia, medikuntza, farmazia, erizaintza, zientzia psikosozialak, eta abar. Guzti horien helburu komuna gizakia hobeto ezagutzea da eta, osasunaren alorrean, giza populazioaren ongizatea areagotzea3. Aipaturiko jakintzagaien artean dago erizaintza, eta Erizainen Nazioarteko Kontseiluaren arabera4, adin guztietako pertsonei, familiei, taldeei eta komunitateei, gaixo nahiz osasuntsu, zainketak, autonomoak zein elkarlanezkoak, emateaz arduratzen da. Zainketa horien helburuak osasuna sustatzea, mantentzea nahiz berreskuratzea, gaixotasun terminalen kasuan, heriotza lasaia lortzea, norberari osasun-zainketetan arduradun izaten laguntzea eta ongizatea hobetzea dira. Zainketak emateko, erizaintzaren lan-metodoa erizaintza-prozesua edo erizaintza-metodoa deiturikoa da. Metodo hori zainketak emateko modu sistematizatu eta dinamiko bat da, eta helburuetan oinarritutako zainketa humanistiko eta eraginkor batzuk sustatzen ditu5. Era berean, erizaintza-lanaren ardatz da, lan hori gero eta hobea izan dadin, egin behar denari, egindakoari eta egiteke dagoenari buruzko etengabeko hausnarketa eskatzen duelako. Erizaintza-prozesua: - Sistematikoa da, izan ere, bost atal sekuentzial ditu, eta, horietan, erizainak nahitako ekintzak egiten ditu, epe luzera emaitza eraginkorrak lortu ahal izateko. - Dinamikoa da, zeren, dituen bost atalak ez baitaude isolatuta, elkar harremanduta baizik. Dinamikotasun horrek behin eta berriro bost atal horietan atzera eta aurrera ibiltzea baimentzen du. - Humanistikoa da, erizaintza-zainketak antolatzerakoan eta egiterakoan, horien jasotzaileak direnen interesak, balioak eta nahiak kontuan hartu behar direla uste baitu. - Helburuetan (emaitzetan) oinarritua dago, izan ere, prozesuaren bost atalak jarraituz, erabiltzaileak mesedegarria den zerbait lortzea nahi da. Helburuetan oinarritua egote horrek erabiltzailearen lorpenak neurtzeko aukera ematen du.
14 Erizaintza-prozesuaren bost atalak ondorengoak dira: - Balioespena. - Diagnostikoa. - Plangintza. - Egitea. - Ebaluazioa.
Balioespenaren atalean pertsonari buruzko informazioa bildu eta aztertzen da. Beharrezkoak diren datu guztiak lortu nahi dira, horrela, 2. etapan, egungo osasun-egoera definitzeko. Balioespena elkarrizketaren, behaketaren eta esplorazioaren bidez egiten da6. Elkarrizketa formala nahiz informala izan daiteke, eta intimitate-giro batean egin behar da. Behaketa zentzumenen bidez egiten da, pazientearen osasun- eta gaixotasun-ezaugarriak eta ingurua behatuz. Esplorazioa, berriz, pazientearen gorputzeko atalak aztertuz egiten da, antzeman diren osasun-arazoak gehiago zehazteko. Balioespena egiteko, gida edo orden jakin bat jarraitzea komeni da. Hainbat gida edo orden erabiltzen dira, gehienetan, erizaintza-modeloetan oinarritutakoak. Erabilienetako batzuk aurrerago ikusiko diren Virginia Hendersonen 14 beharrena, Marjory Gordonen patroi funtzionalena nahiz gorputzeko sistemena dira. Halaber, normala da zentro bakoitzak erizaintza-balioespena leku horretan ohikoak diren arazoetara egokitzea. Horrela bada, gaixo psikiatrikoak dituzten zentroek balioespen orokorra balioespen psikosoziala egiteko tresnekin osatzen dute eta gaixo geriatrikoak dituzten zentroek, eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko tresnekin. Diagnostikoaren atalean, lehen atalean egindako balioespena oinarritzat hartuta, pertsonak dituen erizaintza-diagnostikoak formulatzen dira. Erizaintza-diagnostikoek erizainaren rol autonomoaren edo rol independentearen berri ematen dute. Diagnostiko horiek erizainak modu independentean lantzen ditu, kontrol, autonomia eta erantzukizun osoarekin. Erizaintza-diagnostikoen hainbat sailkapen dago. Ondorengoak dira azpimarragarrienak7: - NANDA sistema. Ameriketako Estatu Batuetako erizain talde batek proposatu zuen 1973. urtean. Sistema horretan erizaintza-diagnostiko errealak, arriskuzko erizaintza-diagnostikoak eta erizaintzako osasundiagnostikoak bereizten dira.
- CAMPBELL sistema. Claire Campbell erizainak proposatu zuen 1984. urtean. Sistema horretan erizaintza-diagnostikoak, mediku-diagnostikoak eta diagnostiko dualak bereizten dira. - OMAHA sistema. Lehen mailako atentzioko profesionalek proposatu zuten 1986. urtean. Sistema horren aldekoek diotenez, OMAHAren erizaintzadiagnostikoak egokienak dira lehen mailako atentzioko erizainek egindako lana azaltzeko.
Sailkapen horietatik, Müller-Stauben, Lavinen, Needhamen eta Van Achterbergen errebisioaren arabera8, NANDAren sailkapena da nazioartean gehien erabiltzen dena. NANDArentzat erizaintza-diagnostikoak egungo nahiz etorkizuneko osasun-arazo edo biziprozesu baten aurrean indibiduoak, familiak nahiz komunitateak ematen duen erantzunari buruzko juizio klinikoa dira9. NANDAren sailkapenean bereizten diren diagnostiko motak honela definitzen dira: - Erizaintza-diagnostiko erreala: egungo nahiz etorkizuneko osasun-arazo edo bizi-prozesu baten aurrean indibiduoak, familiak nahiz komunitateak jada eman duen erantzunari buruzko juizio klinikoa da. Behin betiko ezaugarrien bitartez agertzen da, eta P+E+S (Problema + Etiologia + Sintomatologia) formatua erabiliz formulatzen da. Horren adibide bat Esfortzuagatiko gernuihesa, loditasunarekin erlazionatua eta gernu-tantaketarekin eta ahozko adierazpenekin adierazia izan daiteke. - Arriskuzko erizaintza-diagnostikoa: egungo nahiz etorkizuneko osasunarazo edo bizi-prozesu baten aurrean indibiduoak, familiak nahiz komunitateak eman dezaketen erantzunari buruzko juizio klinikoa da. Arriskuzko ezaugarrietan oinarritzen da, eta P+E (Problema + Etiologia) formatua erabiliz formulatzen da. Horren adibide bat Infekzio-arriskua, asepsia-neurriak erabili nahi ez izatearekin erlazionatua izan daiteke. - Erizaintzako osasun-diagnostikoa: egungo nahiz etorkizuneko osasun-arazo edo bizi-prozesu baten aurrean indibiduoak, familiak nahiz komunitateak eman duen erantzun positiboari buruzko juizio klinikoa da. Osasuna hobetzeko jarrera eta osasun-arazoari aurre egiteko borondatea agertzen direnean formulatzen dira. Horren adibide bat Osasuna sortarazten duen jarrera izan daiteke.
16 Diagnostikoaren atalean, erizaintza-diagnostikoak formulatzeaz gain, pertsonak dituen diagnostiko interdependenteak formulatzen dira. Diagnostiko interdependenteak gainerako osasun-profesionalekin (gehienetan medikuarekin) elkarlanean landu beharrekoak dira, eta erizainaren rol interdependentearen edo elkarlaneko rolaren berri ematen dute. Horiek tratatzeko, erizaina taldeko beste partaide bat izango da, eta ez du kontrol, autonomia eta erantzukizun osoa izango. Carpenitoren arabera, diagnostiko interdependenteak edo elkarlanean landu beharreko arazoak erizainak aurkitzen dituen zenbait konplikazio fisiologiko dira10, eta sintomen bitartez agertzen dira, oro har, sintoma medikoen bitartez. Izendatzea, berriz, ondorengo formulazioa erabiliz egitea gomendatzen du: “Konplikazio potentziala: Arazo interdependentea”. Horren adibide bat Konplikazio potentziala: Hemorragia izan daiteke. Plangintzaren atalean diagnostikoaren atalean formulatu diren erizaintza-diagnostikoei eta diagnostiko interdependenteei aurre egiteko eta osasuna sustatzeko, zein erizaintza-jarduera egin nahi den zehazten da. Plangintzari zainketa-plana ere deitzen zaio. Plangintza egiterako orduan ondorengo pausoak ematen dira11: Lehentasunak zehaztu. Berehala landu beharreko arazorik baden ikusten da. Arazo asko izatekotan, zeintzuek duten lehentasuna adierazten da. - Helburuak zehaztu. Pertsonak lortu behar duen emaitza adierazten da. Helburuek zehatzak eta neurgarriak izan behar dute. Plangintzan agertzen diren erizaintza-helburuak NOC (Nursing Outcomes Clasification) taxonomiaren arabera idatz daitezke. Taxonomia horretako helburu edo emaitza bakoitzak helburu edo emaitza horrekin loturiko adierazleen zerrenda bat du. NOC taxonomiako erizaintza-helburu baten adibidea Antsietatearen autokontrola izan daiteke. - Erizaintza-jarduerak aukeratu. Helburuak lortu ahal izateko egingo diren erizaintza-ekimenak adierazten dira. Plangintzan agertzen diren erizaintzajarduerak NIC (Nursing Interventions Clasification) taxonomiaren arabera idatz daitezke. Taxonomia horretako jarduera bakoitzak jarduera hori egin ahal izateko gauzatu behar diren ekimenen berri ematen du. NIC taxonomiako erizaintza-jarduera baten adibidea Antsietatearen gutxiagotzea izan daiteke. - Zainketa-plana idatzi. Zehazten diren lehentasunak, erizaintza-helburuak eta erizaintza-jarduerak modu ordenatu batean idatzi egiten dira. Horiek osatzen dute zainketa-plana. Plangintzak idatzita eta erregistratuta egon behar du. Horrela eginda, beste osasun-profesionalek eta, batez ere, beste erizainek kontsultatu eta osatu ahal izango dute.
Plangintza egiteko lagungarri gisa, zainketa-plan estandarizatuak erabil daitezke. Zainketaplan estandarizatuek abiapuntu bat ematen dute: diagnostiko mediko jakin bat duten pazienteetan ohiko erizaintza-diagnostikoak eta dagokien erizaintza-helburuak eta erizaintza-jarduerak zein diren adierazten dute. Erizainak, zainketa-plan indibidualizatua egiteko, erizaintza-balioespenean oinarrituta, zainketa-plan estandarizatutik paziente horretan erizaintza-diagnostikoak, helburuak eta jarduerak zein diren aukeratzen du. Zainketa-plan estandarizatuen erabiltzea zainketen kalitatearekin eta pazientearen segurtasunarekin lotuta dago12,13,14, izan ere, horien bidez paziente bakoitzaren erizaintzazainketen plangintza eta erregistratzea asko errazten da. Kontuan izan, erizainak lantokietan paziente asko izaten dituela bere ardurapean, horietako batzuk ektopikoak, hau da, zerbitzu bakoitzak duen espezialitateari ez dagozkionak, eta denbora eta esfortzu asko beharko litzatekeela bakoitzari hutsetik hasita zainketa-plan egoki bat egiteko. Plangintza diziplina desberdinetako profesionalen artean egin daiteke, eta, orduan, zainketa-plan interdiziplinarra deitzen zaio. Zainketa-plan interdiziplinarrak egitea aholkagarria da, erabiltzailearen edo bezeroaren mesedetan izango baita. Hori dela eta, bibliografiak15 lan interdiziplinarrari buruzko heziketa egitea aholkatzen du. Egitearen atalean zainketa-plana abian ipintzen da, eta lehen erantzuna behatzen da. Etapa horren baitan ondorengo pausoak ematen dira: - Plangintzan zehaztutako erizaintza-jarduerak egin. - Pertsonaren balioespena egin, lehen erantzuna nolakoa den ikusteko. Berriro ere, plangintza bere horretan egokia den ikusten da. - Egindakoa eta izandako erantzuna idatzi. Egindakoak eta izandako erantzunak idatzita eta erregistratuta egon behar dute. Horretara, beste osasun-profesionalek eta beste erizainek ikusi ahal izango dute.
Azkenik, ebaluazioaren atalean erizainak metodologia osoa eraginkorra izan den eta helburuak lortu diren ala ez erabakitzen du, eta aldaketarik egin behar den ala ez. Arazo berririk egotekotan, horiek sartzeko momentua da. Helburuak lortu baditu, erabiltzailea bere kabuz moldatzeko gai den ikusteko unea da.
18 Helburuak NOC taxonomiaren arabera idatzita badaude, horiek lortu diren ala ez erabakitzeko, helburu bakoitzarekin loturiko adierazleen zerrenda aztertu behar da. Adierazle bakoitzak bost puntuko Likert Eskala bat du. Adierazle bakoitza puntuatuz, helburua edo emaitza bete den neurtu ahal da. Osotasunean ikusita, erizaintza-prozesuak arazoak konpontzeko metodoaren ikuspegia du. Erizaintza-prozesuaren etapak arazoak konpontzeko metodoaren etapetatik (arazoa antzeman eta datuak bildu, datuak aztertu eta arazoa zehaztu, jokaera-plan bat formulatu, plana praktikan ipini eta emaitzak ebaluatu) eratortzen direla esan daiteke. Batean eta bestean, bost etapak loturik daude, hau da, etapa bakoitza aurreko etaparen zehaztasunean oinarritzen da. Erizaintza-prozesuak bai ezaguerak (zer egin, zergatik egin), bai trebetasunak (nola egin), bai jarrerak (egiteko gogoa izan) integratzen ditu. Hiru horiek egokiak direnean, emaitza kalitatezko zainketak dira. Era berean, metodo horren aplikazioak bai praktika profesionalean, bai irakaskuntzan pentsamendu kritikoa garatzen laguntzen duela ikusi da, eta, azken hori, lana modu eraginkor batean eta segurtasunez egiteko oinarrietako bat da. Lehen, paperean eta eskuz betetzen bazen ere, gaur egun, erizaintza-prozesuarekin zerikusia duten erregistroak informatizatuta egon ohi dira. Informatizatzeak hainbat abantaila dakar, horien artean, profesionalen arteko komunikazioa erraztea (bai erizaintzako profesionalen artekoa, bai profesional desberdinen artekoa), lortzen den informazioaren kalitatea hobeagotzea (eskuz idatzitakoa baino hobeto ulertzen delako eta informazioa hobeto gordetzen delako) eta erizainak egindakoa errazago neurtzen eta zenbatzen laguntzea (emaitzak estatistikoki landu daitezkeelako) 16. Erizaintza-prozesuaren laburpena Lehen eta 2. Irudietan ikus daiteke (Lehen Irudian erizaintza-prozesua eta dituen etapak eta 2. Irudian erizaintza-prozesuak bai ezaguerak, bai trebetasunak, bai jarrerak integratzen dituela).
Lehen Irudia: erizaintza-prozesua eta dituen etapak.
2. Irudia: erizaintza-prozesuak bai ezaguerak, bai trebetasunak, bai jarrerak integratzen ditu.
20 1.2. Erizaintza-prozesuaren bilakaera orokorra 1.2.1. Zainketen bilakaera historikoa Erizaintza-zainketen sorburua gizarte primitiboetan koka daiteke, elikagaiak prestatu, haurrak zaindu eta sua mantendu bezalako jardueretan hain zuzen ere. Emakumezkoak egiten zuen zerbait zen. Collierek17 amatasunean kokatzen du emakumezkoak jarduera horien ardura hartzearen zergatia. Ama izatearen esperientziak bultzatuta egiten zituen emakumezkoak jarduera horiek. Lehen zibilizazioetan (Kristo aurreko XX. Mendetik aurrera), zainketak, batez ere, emakumeen zein esklaboen esku zeuden, eta etxe barruan zein tenpluetan egiten ziren. Kristautasunarekin batera (K.o. III. Mendetik aurrera), zainketak instituzionalizatzen hasi ziren. Kristau erlijioak zainketaren alorra monopolizatu zuen, eta zaintzeari karitate- zein bokazio-ikuspegi bat eman zion: gaixoak eta pertsona txiroak zaindu egin behar ziren, eta horrela eginez, zaintzaileari zerurako bidea irekitzen zitzaion. Osasuntsu egotea nahiz gaixotzea Jainkoaren (eta ez zaintzailearen) esku zegoen. Ondorioz, jainkoari otoitz egitea zen osasuntsu egoteko modurik egokiena. Kristautasunak bultzatutako ikuspegi horrek zaintzeari prestigioa eman zion eta zainketaemaileak eta zainketa-lekuak (ospitaleak) ugaritu, baina ez zion mesederik egin zainketen profesionalizazioari eta erizaintza-prozesuaren sorrerari: erizaintza ez zen garatu diziplina edo jakintza gisa. Gerora, ikuspegi horrek zaildu egin zuen erizaintza Behe Erdi Aroko gremioen testuinguruan ipintzea. Erreforma protestantea gertatu zen herrialdetan (K.o. XVI. Mendea) kristautasunak bultzatutako ikuspegi hori aldatu egin zen, eta, ondorioz, zaintzearen okerragotzea gertatu zen. Hernándezek dion moduan18, garai hori erizaintzaren garai iluna izan zen. Hala ere, Erreformak gerora gertatuko zen erizaintzaren profesionalizatzea faboratu zuen. Zentzu horretan, garai horretan aurki daiteke erizainen zenbait aitormen pertsonal erizaintzametodo baten beharra aldarrikatuz19. Erizaintzaren profesionalizatzea XIX. Mendean hasi zen, eta herrialde protestanteak izan ziren aitzindariak. Florence Nightingale da lan horretan nabarmendu zen erizainetako bat. Nightingalek zainketek zuten karitate-ikuspegia baztertu zuen eta zainketen garapena, sistematizazioa eta diziplina-egituraketa bultzatu zituen. 1840. urtean Londresen erizaintzaeskola bat sortu zuen, eta, bertan, ospitaleko erizaintza-jarduerei buruzko ezagutzez gain, osasun publikoari buruzko ezagutzak, hau da, gaixotasun kutsakorrak kontrolatzea, higienearauak jarraitzea, osasun-promozioa egitea, eta abar lantzen ziren. Nightingalen ustetan, ezagutza horiek zituztenek soilik egin zezaketen erizaintza-lana.
Nightingalen eskolarekin batera sortu ziren lehen erizaintza-eskolak eta handik hamarkada batzuetara sartu zen erizaintza unibertsitatearen egituran: 1909. urtean Minnesotako Unibertsitateko Erizaintza Eskola unibertsitatean parte hartu zuen lehen erizaintza-eskola izan zen. Herrialde protestanteetan gertaturiko profesionalizatze-prozesua erizaintza-prozesuaren sorreraren aitzindari kontsidera daiteke.
1.2.2. Erizaintza-modeloak eta –teoriak Unibertsitatean sartzearekin batera, erizaintzako diziplinak bai maila teorikoan, bai maila profesionalean (praktika klinikoan) garapen bat izan zuen. Garapen horren erakusle dira sortu ziren erizaintza-modeloak zein –teoriak. Modeloa diziplina baten errepresentazio egituratua da. Ez da diziplinaren definizioa, diziplinak zer izan beharko lukeenari buruzko azalpena baizik. Teoria diziplina batentzat garrantzitsuak diren galderekin harremana duten baieztapen-multzo baten antolaketa koherentea da20. Erizaintza-modelo eta –teoria desberdinak Ameriketako Estatu Batuetako zein Kanadako erizainek proposaturikoak izan dira. Meleisen arabera21, hiru pentsamendu-eskoletan bil daitezke (ikus Lehen Taula): Beharren Eskolan, Elkarrekintzen Eskolan eta Helburuen Eskolan. Sailkapen hori egiteko ondorengo irizpideak jarraitu zituen: 1. Modeloaren zein teoriaren arretagune nagusia zein den. 2. Modeloaren zein teoriaren plazaratze-dataren, egileen arteko aurrekarien (heziketa, balioak, eta abar) eta sortu ziren testuinguru soziokulturalen (korronte filosofikoak, ekonomikoak, politikoak, eta abar) artean erlaziorik baden.
Horrela bada, Beharren Eskolan kokatzen diren egileek “erizainek zer egiten dute?” galdera erantzun nahi dute eta beraien modeloak giza-beharren teorietan (Maslow) eta garapenaren teorietan (Erickson) oinarrituta daude. Pazienteak zailtasunak ditu bere beharrak asetzeko eta erizainak horietan laguntzen dio. Elkarrekintzen Eskolan kokatzen diren egileek “nola egiten dute erizainek egiten duten hura?” galdera erantzun nahi dute eta beraien modeloak humanismoan, interakzionismoan eta existentzialismoan oinarrituta daude. Hemen ere erizainak lagundu egiten dio
22 pazienteari bere beharrak asetzen, baina, honakoan, bien arteko harremana bera (elkarrekintza) terapeutikoa eta sendagarria da. Azkenik, Helburuen Eskolan kokatzen diren egileek “zertarako edo zer lortzeko egiten dute erizainek egiten duten hura?” galdera erantzun nahi dute eta beraien modeloak sistemen teorian eta garapenaren teorian oinarrituta daude. Erizainak pertsonari laguntzen dio, eta, horrela, hark oreka edo energia berreskuratzen eta areagotzen du.
Lehen Taula: erizaintza-modeloen eta –teorien sailkapena, Meleisek plazaratutakoa eta pentsamendu-eskolaren arabera egindakoa. Oharra: parentesi artean agertzen dena modeloaren zein teoriaren publikatze-data da. Pentsamendu-eskola Erizaintza-modelo zein –teoria nagusienak
Erizaintzaren inguruko adituak, horien artean, Newman, Sime, Corcoran-Perry eta Kérouac, 1990eko hamarkadan, Kuhn filosofoak eta Capra fisikoak proposaturiko paradigmaren ideiari jarraiki, erizaintza-modelo eta –teoria desberdinak paradigmen baitan kokatzen saiatu ziren. Horren emaitza gisa, hiru paradigma proposatu zituzten22. Paradigma bat pentsaera-korronte bat edo mundua ikusteko eta ulertzeko modu bat da. Paradigmek diziplinetan eragina dute. Erizaintzaren inguruko adituek proposatu zituzten hiru paradigmak ondorengoak dira: Kategorizazioaren paradigma: 1850-1950 urte artean kokatzen da. Garai horretako lehentasunetako bat gaixotasun kutsakorrak gainditzea da. Pentsaera horretan gaixotasunek faktore sortzaile bat dute, adibidez, bakterio jakin bat. Paradigma horrek erizaintzaren bi orientabide bultzatu zituen. Bata, osasun publikoranzko orientabidea, hau da, gaixotasun kutsakorrak kontrolatzea eta higiene-arauak jarraitzea. Bestea, gaixotasuneranzko orientabidea: osasuna gaixotasun ezarekin parekatzen denez, gaixotasuna da gainditu beharrekoa, eta, horretan, erizainaren jarduera medikuarenera lotuta dago. Erizainaren rola gaixoarentzat lana egitea da eta arazoak ekiditea, pertsonaren gaitasunak kontuan hartu gabe. Pertsona zati independentez osatzen den osotasun bat da, ingurutik bereizita. Integrazioaren paradigma: 1950-1975 urte artean kokatzen da. Gizartean gizakiari (pertsonari) gero eta garrantzi gehiago ematen zaio. Pentsaera horretan osasuna gaixotasun eza baino zerbait gehiago da: lortu behar den ideal bat. Osasunerako Mundu Elkarteak (OME), egituratze-gutunean, ondorengo gisan definitu zuen: ongizate fisiko, psikiko eta sozial osoko egoera, eta ez bakarrik gaixotasun eza23. Erizainaren rola pertsonarekin lana egitea da, pertsonaren gaitasunak kontuan hartuz. Pertsona elkarren artean erlazioa duten zatiz osatzen den osotasun bat da (izaki bio-psiko-soziokultural-espirituala) eta inguruarekin interakzioan dago. Paradigma horrek dakarren mentalitate-aldaketak pertsonaren aldeko orientabidea inspiratu zuen, eta erizaintzako diziplinaren garapenari mesede egin zion, izan ere, pertsonari begira, egiteko gehiago zeukan erizainak: osasuna mantentze aldera, pertsonari osasun-portaera egokiak aukeratzen lagundu, gaixotasun kronikoetara egokitzen lagundu eta abar. Orduan sortu ziren erizaintzamodelo nagusienetako batzuk, horien artean, Hendersonena, Oremena eta Peplaurena. Halaber, orduan sortu zen erizaintza-prozesua. Garapen horrek erizaintzaren diziplina medikuarenetik bereiztea baimendu zuen. Transformazioaren paradigma: 1975. urtetik aurrera kokatzen da. Mundu osoan mugak (muga kulturalak, muga ekonomikoak eta muga politikoak) irekitzeko joera ematen da. Osasunaren arloan, munduko herri guztien
24 osasuna babesteko eta promozionatzeko beharra azpimarratzen da. OMEk Alma-Atako adierazpena egiten du, eta, bertan, herrien osasun-promozioaren eta osasun-babesaren eta herrien hobekuntza ekonomikoaren eta sozialaren artean harremana dagoela onartzen du. Osasuna esperientzia bat da, gizakiaren, familiaren eta komunitatearen bizitzan integratzen dena. Erizainaren rola pertsonarekin egotea da: pertsonarekin egon osasunesperientzietan eta bakoitzari dagozkion zainketak eman, erizaina eta pertsona kolaboratzaileak izanik eta pertsonaren gaitasun eta errekurtso guztiak erabiliz. Pertsona osotasun zatiezina da, zatien batura baino gehiago, eta inguruarekin koexistitzen du. Paradigma horrekin erizaintzaren diziplina mundu osora begira ipintzen da, mundu osora zabaltzen da. Zenbait erizaintza-modelo, horien artean, Rogersena, garai horretakoak dira.
Erizaintzaren inguruko beste aditu batzuek, horien artean, Fawcettek, Flaskerudek eta Halloranek, 1980eko hamarkadan, erizaintza-modelo eta –teoria desberdinak aztertu eta gero, guztietan lau kontzeptu nagusi (pertsona, ingurua, osasuna eta rol profesionala) agertzen zirela behatu zuten24. Lau kontzeptu horiek erizaintzako diziplinaren oinarrizko fenomenoak kontsidera daitezkeela ondorioztatu zuten. Lau fenomeno horiek erizaintzaren metaparadigma deitzen dena osatzen dute. Metaparadigma diziplina baten ikuspegirik orokorrena da, eta erizaintzaren marko teoriko nagusia adierazten du. Metaparadigmak diziplinarenak diren fenomenoak zehazten ditu. Erizaintzaren metaparadigmako lau fenomenoak ondorengoak dira: - Pertsona: zainketen jasotzailea da. Izaki globala bezala kontsideratzen da (ikuspegi holistikoa), behar eta ezaugarri indibidualak dituena, aldaketak jasaten dituena eta inguruarekin eta beste pertsonekin elkarreraginak dituena. Modu indibidualean nahiz talde baten partaide gisa (familia, komunitatea) uler daiteke. - Ingurua: pertsonaren testuingurua zein zainketak egiten diren lekua adierazten du. Pertsonaren jokabidean eragiten duten baldintzak, xehetasunak eta eragileak biltzen ditu. Bere baitan, barne ingurua (eragile pertsonalak) zein kanpo ingurua bereiz daitezke. - Osasuna: erizaintza-zainketen helburua da. Gaixotasun eza baino zerbait gehiago dela onartzen da. Historian zehar kontzeptu aldakorra izan da. Egun, honela kontsideratzen da: egoera bat, gizabanakoena zein komunitateena, eta bizi-kalitatearekin, ongizatearekin, gogobetetasunarekin zein gaitasunarekin zerikusia duena25.
- Rol profesionala: pertsonei ematen zaien laguntza edo zerbitzu gisa ulertzen da, “erizaina / bezero” harremanean oinarritzen dena, pertsonaren eta bere inguruaren ulermenera bideratuta. Helburua beharrezko baldintzak sortzea da, pertsonak, bere gaitasunak gaurkotuz, osasun-arazoari aurre egin diezaion.
Erizaintza-modelo batek arestian aipaturiko lau fenomenoen arteko harremana zein den azaltzen du. Erizaintza-modelo eta –teoria desberdinen artean, Virginia Hendersonena izan da, mundu mailan, ezagunenetako eta erabilienetako bat26,27. Kontuan izan behar da, Erizainen Nazioarteko Kontseiluak Hendersonek eginiko erizainaren berezko funtzioaren definizioa, ondoren ikusiko dena, hobetsi zuela eta Hendersonen liburu nagusia28 hogeitabost hizkuntzatara itzulia izan zela. Meleisek eginiko erizaintza-modeloen eta –teorien sailkapenean Virginia Hendersonen erizaintza-modeloa Beharren Eskolan kokatzen da. Modelo horrek gizaki guztiek 14 oinarrizko behar dituztela defendatzen du. Behar horiek ase egin behar dira, osasuna mantentzeko nahiz areagotzeko nahiz osatzeko. Behar bat betekizun bat da, ez gabezia bat. Beharra modu positiboan azaltzen du. Beharra ez da pertsonari falta zaion zer edo zer, baizik eta pertsonak lortu behar duen zer edo zer. Virginia Hendersonek proposatzen dituen 14 beharrak ondorengoak dira: 1- Arnasa hartu. 2- Jan eta edan. 3- Iraitzi. 4- Mugitu eta ezarrera egokia mantendu. 5- Lo egin eta atseden hartu. 6- Jantzi eta erantzi. 7- Gorputz-tenperatura egokia mantendu. 8- Higiene egokia egin eta larruazala egoki mantendu. 9- Arriskuak eragotzi edo segurtasuna lortu.
26 10- Komunikatu. 11- Norberaren sinismenen eta balioen arabera bizi. 12- Lanaren bidez burutzapena edo autorealizazioa lortu. 13- Jolastu. 14- Ikasi.
Hendersonen ereduan pertsona ikuspuntu holistiko batetik kontsideratzen da. Pertsonak osagai biologiko, psikologiko, sozial eta espiritualak ditu eta 14 oinarrizko beharrez osatzen da. Halaber, pertsona bakoitza berezia eta bakarra da, komunean denok dauzkagun 14 beharrak modu berezian eta bakarrean asetzen dituelako. Abiapuntuko baieztapenetako bat pertsona oro independentzia zalea dela eta hori lortzeko ahalegina egiten duela da. Inguruari dagokionez, hasieran, inguru estatikoa proposatu zuen. Ondoren, barne zein kanpo ingurua bereizten ditu. Pertsonarekin lana egiterakoan, pertsona hori zein gizartetan, zein kulturatan eta zein familiatan dagoen kontuan hartu behar da. Osasunari dagokionez, independentziarekin parekatzen du: pertsonak bere kasa oinarrizko beharrak bete ahal izateko duen ahalmena da. Horretan, pertsonak duen adina, garapena eta bizi duen egoera kontuan hartu behar dira. Pertsona batek oinarrizko beharrak ez baditu asetzen, dependentzia-egoera azaltzen da. Hendersonen arabera, dependentzia-egoera horrek hiru sorburu ditu: indarrik ez izatea, borondaterik ez izatea zein jakinduriarik ez izatea. Rolari dagokionez, erizainaren berezko funtzioa pertsona osasuntsu nahiz gaixoari laguntza eskaintzea dela dio. Laguntza hori osasuna hobetzeko, osasuna lortzeko nahiz heriotza on bat izateko helburuarekin egingo du. Erizainak pertsonari independentzia lehenbailehen lortzen lagunduko dio29. Hendersonen erizaintza-modeloa aintzat hartuta, erizaintza-prozesuko balioespena bezeroaren 14 beharrak aztertuz egiten da30,31. Horrela, behar bakoitzean independentziadatuak eta dependentzia-datuak lortzen dira. Independentzia-datuek osasuna eta ongizatea adierazten dute, hau da, pertsonak dituen gaitasunen berri ematen dute. Dependentziadatuek laguntza behar duela adierazten dute, eta erizainaren parte-hartzea beharrezkoa dela. Dependentzia-datuak erizaintza-diagnostikoak eta diagnostiko interdependenteak formulatzeko oinarria dira.
Erizaintza-modelo edo –teoria bat izan gabe, Marjory Gordonen egitura kontzeptuala mundu osoan erabili izan da32,33,34, erizaintza-balioespena egiteko eredugarria izan delako. Gordonen ustetan, erizaintza-modelo desberdinak bateratzeko ahalegina egin behar zen, erizainen arteko komunikazioa eta erizaintzaren garapena erraztuko zituzkeelako35. Alabaina, Gordonek zail ikusten zuen hori egitea, erizaintza oraindik zientzia berria delako. Horren ordez, Gordonek erizaintza-balioespena egiteko tresna bateratzea proposatu zuen, eta, horretarako, 1982. urtean Osasunaren Patroi Funtzionalen egitura kontzeptuala definitu zuen. Patroi hitzak, denboran zehar, arlo jakin batean, bezeroak duen jokabidea adierazten du. Patroi funtzionalek, erizaintza-modeloa edozein izanik ere, erizaintza-prozesuaren balioespena egiteko marko bat eskaintzen dute. Beraz, egitura hori erizaintza-prozesua errazten duen tresna bat da. Gordonek 11 patroi funtzional bereizten ditu: 1- Osasun-pertzepzioaren edo osasunaren erabileraren patroia: bezeroak nabaritzen duen osasun-patroia zein ongizatea eta osasuna nola maneiatzen duen azaltzen du. 2- Elikaduraren patroia eta patroi metabolikoa: bezeroak jaten dituen elikagaiak eta edaten dituen likidoak azaltzen ditu. 3- Iraizketa-patroia: bezeroak duen kanporaketa (gorotzak, gernua, izerdia) azaltzen du. 4- Jardueraren zein ariketaren patroia: bezeroak dituen ariketa-ohiturak azaltzen ditu. Bezeroak duen mugikortasuna eta egunerokoak egiteko dituen zailtasunak. 5- Loaren zein atsedenaren patroia: bezeroak lo nola egiten duen eta atseden nola hartzen duen azaltzen du. 6- Ezagutzaren eta pertzepzioaren patroia: bezeroak duen ezagutzagaitasuna eta dituen zentzumenak azaltzen ditu. 7- Autokontzeptuaren eta autopertzepzioaren patroia: bezeroak bere buruaz duen kontzeptua eta dituen pertzepzioak azaltzen ditu. 8- Rolaren zein harremanen patroia: bezeroak dituen erantzukizunak eta harremanak azaltzen ditu.
28 9- Sexu-harremanen zein ugalketaren patroia: bezeroak sexuharremanekin duen gogobetetasuna eta dauzkan ondorengoak azaltzen ditu. 10- Adaptazioaren zein estresari dion tolerantziaren patroia: bezeroak duen adaptatze-gaitasuna zein estresa toleratzeko gaitasuna azaltzen ditu. 11- Sinismenen zein balioen patroia: bezeroak dituen balioak, sinismenak eta helburuak azaltzen ditu.
Gordonen egitura kontzeptuala aintzat hartuta, erizaintza-prozesuko balioespena bezeroaren patroiak aztertuz egiten da. Balioespenaren emaitza gisa, patroi bakoitza funtzionala, disfuntzionala nahiz potentzialki disfuntzionala izan daiteke. Funtzionala denean, osasuna eta ongizatea adierazten du, eta pertsonak dituen gaitasunen berri ematen du. Disfuntzionala nahiz potentzialki disfuntzionala denean, erizaintza-diagnostikoak nahiz diagnostiko interdependenteak daudela eta erizainaren parte-hartzea beharrezkoa dela adierazten du. Erizaintza-prozesua inongo erizaintza-modeloren nahiz -teoriaren eraginik gabe aplika daiteke, baina desiragarriena horien eraginpean (horien baitan) aplikatzea da36,37,38; horretara, Walshek dion moduan, modeloak erizaintza-zainketak zertarako edo zer lortzeko izan behar duten esango digu (Hendersonen modeloan, pazienteak independentzia berreskuratzeko), eta erizaintza-prozesuak nola antolatuko diren deskribatuko du. Alabaina, erizaintza-prozesua erizaintza-modelo baten baitan aplikatzeak baditu bere zailtasunak, ahalegin bat eta erizainak horrekin bat egitea eskatzen baititu: Kanadan 2001. urtean egindako ikerketa batek39 dio herri horretako zentroen %25.5ak soilik aplikatzen zuela erizaintza-prozesua erizaintza-modelo baten baitan.
1.2.3. Erizaintza-prozesuaren sorrera eta zabaltzea. Zergatiak eta zailtasunak Erizaintza-prozesuaren sorrera XX. Mendeko berrogeitahamargarren hamarkadan koka daiteke Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan. De la Cuestaren hitzetan40, garai horretan hasi zen indartzen erizainak egiten dituen ekintzak ekintza isolatuak ez direnaren eta prozesu baten baitan daudenaren ideia. Hall izan zen erizaintza-prozesuaren aipamena egin zuen lehenetarikoa. 1955eko otsailaren 7an New Jerseyko Seaton Hall Unibertsitatean “The quality of nursing care” izenburuarekin eman zuen konferentzian erizaintza-prozesuaren ideia azpimarratzen zuen. Ondorengo urteetan, 1960. urteetan, erizaintza-prozesuari buruzko interesa asko areagotu zen eta egile askoren arreta bereganatu zuen. Aldiberean, erizaintza-eskoletan irakasten hasi zen. Lehen urte horietan, batez ere, irakaskuntzaren arloan landu eta eztabaidatu zen erizaintzaprozesua. 1970. urteetan praktika klinikoan (praktika profesionalean) zabaldu zen eta, Lavinek, Meyerrek eta Carlsonek egindako errebisioak azaltzen duen gisan41, Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako osasun-profesioen praktika profesionala arautzen duten legediak erizaintza-prozesuaren eta erizaintza-diagnostikoaren erabilera erizainak egin beharreko eginkizunen artean zeudela jasotzen hasi ziren. Erizaintza-prozesuaren sorreraren eta zabaltzearen arrazoiei dagokionez, De la Cuestak egindako azterketaren arabera, arrazoietako batek erizaintzaren status profesionala hobeagotzearekin zerikusia du. Status hori hobeagotzeko balio zuelako sortu eta zabaldu zen erizaintza-prozesua. 1950. eta 1960. urteetan erizainak ez zeuden pozik diziplinak zuen statusarekin, eta estatus hori hobeagotzeko ahaleginetan ari ziren. Ahalegin horietako bat erizainak zuen ardura eta autonomia azpimarratzea zen. Erizainak lan-eremu propio bat (rol autonomo bat) bazuela adierazi nahi zen, eta erizaintza-prozesuak “hau da guk egiten duguna, honetaz egiten gera kargu” adierazteko aukera ematen zuen. Erizaintza-prozesua sortu aurretik, erizainak, batez ere, beste profesionalen (nagusiki, medikuaren) aginduz edo haiekin batera egindakoa erregistratzen zuen, adibidez, botika bat ematea, zunda nahiz kateter bat ipintzea, zauri kirurgikoaren sendaketa egitea, eta abar, ez baitzuen bere kabuz egindako jarduerak erregistratzeko metodologiarik. Erizaintza-prozesuak bai bere kabuz egindako jarduerak, bai besteek agindutakoak erregistratzeko aukera eman zuen. Beste ahaleginetako bat erizaintza-ikasketen maila areagotzea zen. 1960. urteetan lanean ari ziren erizainen %78 ospitaletan, eta ez goi-eskola zein unibertsitatetan, egindako ikasketak zituzten. Orain, American Nurses´ Asociationek 1965. urtean egindako adierazpenean42 jakinarazi bezala, erizain guztiek goi-eskolako zein unibertsitateko ikasketak izatea lortu nahi zen. Modu horretara, erizain-ikasleak erizaintzaren diziplina, jakin-min intelektuala,
30 pentsatzeko gaitasuna eta praktika egoki bat egiteko ezagutza behar bezala garatzea nahi zen, eta erizaintza-prozesuak guzti horietan laguntzen zuen. Bigarren arrazoi batek erizaintza-zainketen kalitatearekin zerikusia du. Kalitate hori hobeagotzeko balio zuelako sortu eta zabaldu zen erizaintza-prozesua. 1950. eta 1960. urteetan osasun-zainketen kalitatea lantzeko lehen ahaleginak hasi ziren. Ona-normala-txarra zehazten duen neurketa-eskala baten arabera, ezaugarri jakin baten lortze maila da kalitatea. Osasun-zainketen kalitatea, berriz, Osasunerako Mundu Elkartearen arabera, pazientearen eta zerbitzuaren ezagutza eta ezaugarriak kontuan izanik, paziente bakoitzari, osasun-zainketa hobezina lortze aldera, egokienak diren zerbitzu diagnostiko eta terapeutikoak egiten zaizkiola bermatzea eta emaitzarik hoberena arrisku gutxienarekin lortzea zein prozesuarekin pazientearen gogobetetasun gorena lortzea43. Osasun-zainketen kalitatea hobeagotu nahi zen neurrian, horien baitan zeuden erizaintzazainketen kalitatea ere hobeagotu behar zen. Helburu horrekin, American Nurses´ Asociationek erizaintza-prozesua erabiltzea bultzatu zuen. Halaber, ospitaleak akreditatzen zituen Joint Commission on the Accreditation of Hospitalsek ospitaleko erizaintzazainketak akreditatzeko, erizaintza-prozesuko zainketa-plana egina izatea baldintza gisa ipini zuen. De la Cuestaren lanetan aurkitzeaz gain, beste egile batzuen lanetan ere aurkitu da erizaintza-prozesuaren sorreraren eta zabaltzearen arrazoiak bi horiek (status profesionala hobeagotzea eta erizaintza-zainketen kalitatea areagotzea) izan zirela. Beste lan horien artean daude Robinsonek egindakoa44, Leek, Chanek eta Phillipsek egindakoa45 eta Moorheadek eta Johnsonek egindakoa46. Aipatu diren arrazoi horien gainetik, erizaintza-prozesuaren sorrera eta zabaltzea integrazioaren paradigmako ezaugarrien baitan kokatu behar da. Paradigma horrek dakarren mentalitate-aldaketak pertsonaren aldeko orientabidea inspiratu zuen, eta erizaintzako diziplinaren garapena. Garapen horren eskutik sortu ziren bai erizaintza-modeloak, bai erizaintza-prozesua. Azken finean, pertsona zaindu behar bazen, metodo baten beharra zegoen. Baina erizaintza-prozesua erabiltzen hastea ez zen erraza izan. De la Cuestaren arabera47, zailtasunetako batek ezjakintasunarekin eta prestaketa-gabeziarekin zerikusia du. Erizaintza-prozesuak eskatzen duen bezala, juizio klinikoak egiteko eta modu sistematiko batean lana egiteko, gaitasun batzuk landu behar dira, horien artean, elkarrizketak egiteko gaitasuna, sintetizatzeko gaitasuna eta erabakiak eta ardura hartzeko gaitasuna. Horiek gabe, kosta egiten da erizaintza-prozesua ulertzea eta aplikatzea. Praktika profesionalean
lanean ari ziren erizainak eskarmentu gutxi zuten gaitasun horietan, gaitasun berriak zirelako, eta, horrek, zaildu egiten zuen erizaintza-prozesuaren erabilera. Bigarren zailtasun batek errekurtso-gabeziarekin zerikusia du. Hobekuntzak egiteko, eta erizaintza-prozesua aplikatzen hastea hobekuntza bat zen, errekurtsoak behar dira, bai gizaerrekurtsoak, bai errekurtso materialak. Praktika profesionalean lanean ari ziren erizainek ez zuten erizaintza-prozesua aplikatzeko nahiko denborarik, bestela ere lan-karga handia zutelako, eta gauzak egiteko nahiko denborarik ez dagoenean, egiten den hura ondo ez egiteko arriskua dago, eta ez bada ondo egiten, ez da onurarik ikusten, eta, orduan, hobekuntza bera zalantzan jartzen da. Hirugarren eta azken zailtasun batek lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzearekin zerikusia du. Erizaintza-prozesua aplikatzen hasi aurretik, erizaintza-lanaren banaketa zereginen banaketa eginez egiten zen: erizain batek zerbitzuko sendaketa guztiak egiten zituen, beste batek sendagai guztiak ipini, beste batek bizi-konstanteak hartu. Paziente guztiak erizain guztienak ziren, eta pazienteak asko ziren. Erizaintza-prozesua aplikatzen hasteak erizaintza-lanaren banaketa berri bat eskatzen zuen, erizaintza-lanaren banaketa pazienteen banaketa eginez egitea, alegia. Banaketa berri horretan erizain bakoitzak paziente gutxi batzuk izango zituen bere kontura eta paziente horiei egin beharreko guztia egingo zien: erizaintza-balioespena egin eta, ondoren, pertsona-gaixo bakoitzari atentzio osoago bat eman. Berrikuntza bat zen neurrian, erizainek erizaintza-prozesua beraien lan moduan integratu behar zuten, eta hori ez zen erraza izan. Beste egile batzuen lanetan ere aurkitu da erizaintza-prozesua erabiltzen hastearen zailtasunak hiru horiek (ezjakintasuna eta prestaketa-gabezia, errekurtso-gabezia eta lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea) izan zirela. Beste lan horien artean daude Robinsonek egindakoa48 eta Goochek egindakoa49. Lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzeari buruzko zailtasunari dagokionez, osasun-profesional desberdinek eginiko errebisio batek50 zailtasun hori profesional guztiona dela azaltzen du. Zailtasunak izan diren diren arren, erizaintza-prozesua eta erizaintza-diagnostikoak, egun, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan ez ezik, mundu osoko erizaintza-eskoletan, ospitaletan eta zentrotan erabiltzen direla esan behar da. Horrela agertzen da bai MüllerStaubek, Lavinek, Needhamek eta Van Achterbergerrek51, bai Lunneyk52 egindako errebisio-lanetan.
32 1.2.4. Erizaintza-prozesua egiteko modua Sortu zenetik, erizaintza-prozesua egiteko moduak hainbat garapen-momentu izan ditu53. 1955-1965. urte-inguruan, hiru etapa zituen eskema kontzeptual baten gisan egituratu zen: analisia, sintesia eta egitea. 1965-1975. urte-inguruan, berriz, lau etapatan egituratzen zen: balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa. Azkenik, 1973-1975. urte-inguruan, pertsonaren kontzeptu holistikoa zela eta, erizaintza-diagnostikoaren beharra eztabaidatu zen eta kontzeptuaren erabilera adosten hasi zen. Erizaintza-diagnostikoak erizainak aurkitzen duena izendatuko zuen, eta erizainak egiten duen lan propioa (lan independentea) adieraziko zuen. Horrela bada, 1973-1975 urte horietan etapa berri bat gehitu zitzaion erizaintza-prozesuari, eta egungo bost etapak osatu ziren: balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa. Lehenago eztabaidagai izan zen arren, 1973. urtean sortu zen erizaintza-diagnostikoak lantzen eta sailkatzen hasi zen lan-talde garrantzitsuena, National Conference Group for the Classification of Nursing Diagnosis deiturikoa54. Ameriketako Estatu Batuetako St. Louiseko Osasun Asistentziako Unibertsitate Eskolak (erizaintza-eskolak) bultzatuta, erizain talde batek sortu zuen, eta horien artean, Gebbie eta Lavin erizainak izan ziren koordinatzaile eta zuzendari nagusiak. Helburua, erizaintza-diagnostikoak identifikatzea, garatzea eta sailkatzea zen. Lehen konferentzia horretan egindako lanaren ondorioz, ordura arte identifikaturiko erizaintza-diagnostikoen zerrenda alfabetikoa onartu zen. Gebbie eta Lavinek horren berri eman zuten 1974. urtean American Journal of Nursing aldizkarian publikaturiko artikuluan55. Ondorengo urteetan, konferentziak bi urtez behin ospatu ziren, eta Royren zuzendaritzapean ospatutako III., IV. eta V. Konferentzietan egindako lanaren bidez, 1986. urtean, erizaintza-diagnostikoen I Taxonomia onartu zen, zerrenda alfabetikoa ordezkatu zuena. I Taxonomian erizaintza-diagnostikoak 9 patroitan sailkatu ziren. Konferentziak arrakastatsuak eta erakargarriak izan ziren, eta gero eta erizain gehiagok hartu nahi izan zuen parte. Horrela bada, V. Konferentzian (1982) lan-taldeak izen berria hartu zuen: North American Nursing Diagnosis Association (NANDA). IX. Konferentzian (1990) egun indarrean dagoan erizaintza-diagnostikoaren definizioa onartu zen: egungo nahiz etorkizuneko osasun-arazo edo bizi-prozesu baten aurrean indibiduoak, familiak nahiz komunitateak ematen duen erantzunari buruzko juizio klinikoa56. Urteak pasa ahala, gero eta erizaintza-diagnostiko gehiago identifikatu eta onartu zituzten, eta 1994. urtean I Taxonomia motz geratzen zela iritzi zioten. Hori dela eta, urte horretan II
Taxonomia sortzen hasi ziren, eta 1998. urtean onartu zen. Taxonomia hori da egun indarrean dagoena. Taxonomia berri horretan erizaintza-diagnostikoak 13 dominiotan eta 47 klasetan sailkatu ziren. II Taxonomia hori Gordonek 1982. urtean definitu zuen Osasunaren Patroi Funtzionalen egitura kontzeptualean oinarritu zen. 2002. urtean, NANDA NANDA Internacional (NANDA-I) bihurtu zen57, izan ere, jada, mundu osoko erizainak ari ziren parte hartzen eta, zenbait lanek argitu zuten gisan58, lantzen ari ziren erizaintza-diagnostikoak mundu osoko erizaintzat baliagarriak ziren. NANDA-Iren erizaintza-diagnostikoak bi urtez behin argitaratzen dira. Azken edizioan 206 erizaintza-diagnostiko zehazten dira59. Erizaintza-diagnostikoak sortzea pausu garrantzitsua izan zen, izan ere: Erizainak zuen arduraren berri eman zuen. - Erizaintzaren autonomia profesionala areagotu eta bermatu zuen. Erizainen arteko hizkera zientifiko komuna sortzea ahalbidetu zuen. - Erizaintzaren praktika normalizatzen lagundu zuen.
Gaurko ikuspegitik begiratuta, erizaintza-diagnostikoekin egindako lana funtsezkoa izan zen. Hain izan zen funtsezkoa 1987. urtean American Nurses Association elkarteak erizaintzaren ondorengo definizioa egin zuela: egungo nahiz etorkizuneko osasun-arazoen aurrean pertsonak duen erantzunaren diagnostikoa eta tratamendua. Erizaintza-diagnostikoak azaltzeko eta sailkatzeko ahalegin horren baitan, Carpenitok erizaintza-diagnostikoak eta diagnostiko interdependenteak uztartzeko ahalegina egin zuen. Ahalegin horren emaitza gisa, 1983. urtean praktika klinikorako modelo bifokala publikatu zuen. Modelo horren arabera, erizainak bi motatako diagnostikoak egiteaz arduratzen dira: erizaintza-diagnostikoak eta elkarlanean landu beharreko arazoak60. Erizaintza-diagnostikoek erizainaren rol autonomoaren edo rol independentearen berri ematen dute; elkarlanean landu beharreko arazoek, berriz, erizainaren kolaboraziozko rolaren edo rol interdependentearen berri. Lehenak, erizainak modu independentean lantzen ditu, kontrol, autonomia eta erantzukizun osoarekin; bigarrenak, berriz, gainerako osasunprofesionalekin (gehienetan medikuarekin) elkarlanean landu beharrekoak dira.
34 Carpenitok erizaintza-diagnostikoak NANDAren irizpideak jarraituz sailkatzen ditu; elkarlanean landu beharreko arazoak, berriz, gorputzeko sistemen terminologia jarraituz, sistema bakoitzeko gaixotasun medikoei jarraiki hain zuzen ere. Erizaintza-diagnostikoak lantzeko eta sailkatzeko ahalegina egin izan zen moduan, beste elkarte batzuek erizaintza-jarduerak eta erizaintza-helburuak landu zituzten, horiek zehazteko eta sailkatzeko asmoarekin. Horrela sortu ziren 1987. urtean Iowako Unibertsitateko Erizaintza Eskolan bai NIC (Nursing Interventions Clasification) Proiektua, bai NOC (Nursing Outcomes Clasification) Proiektua. Proiektu horien emaitza gisa, 1992. urtean, NICen lehen edizioa publikatu zen61 eta, 1997. urtean, NOCen lehen edizioa62. Geroztik, 2009. urtean, NICen bosgarren edizioa63 eta NOCen laugarrena64 argitaratu dira. Azken edizio horietan 542 erizaintza-jarduera eta 385 erizaintza-helburu edo erizaintzaemaitza zehazten dira. NIC eta NOC taxonomiak erabiltzearen abantailak ondorengoak izan ziren: - Erizaintzaren profesionalek egiten zutena agertzen laguntzea. - Erizaintzaren praktika normalizatzen eta definitzen laguntzea. Erizainak egin beharrekoa eta lortu beharrekoa gidatzea. Erizainen arteko eta erizaina eta beste osasun-profesionalen arteko komunikazioa erraztea. Erizaintza-jardueren diru-kostua zehazten laguntzea. Erizain hasiberriei jarduera erraztea. - Osasun-administratzaileei osasun-errekurtsoen plangintza egiten laguntzea.
Azken urteetan, NANDAren, NOCen eta NICen taxonomiak harremantzeko ahalegina egin da65. Erizaintza-diagnostiko bakoitzari gehien egokitzen zaizkion erizaintza-emaitzak eta erizaintza-jarduerak deskribatu dira. Harreman horiek lagungarriak dira erizaintza-prozesua aplikatzerako orduan: erraztu egiten dute erizaintza-prozesuaren aplikazioa. Halaber, lagungarriak dira plangintza edo zainketa-plana diseinatzeko orduan.
1.3. Erizaintza-prozesuak Espainian izandako bilakaera Erizaintzak eta erizaintza-prozesuak Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan izandako garapena urte batzuk beranduago islatu eta onartu izan da Espainian. Erizaintza unibertsitatearen egituran sartzeari dagokionez, Amerikan XX. Mendearen hasieran sartu zen; Espainian, berriz, XX. Mendearen kasi bukaeran. Espainiako lehen erizaintza-eskola 1896. urtean sortu zen Madrilen, Federico Rubio y Galí doktorearen eskutik. Alabaina, 1915. urtera arte ez zen argitaratu erizaintza-ikasketak arautzen zituen erret agindua66. Gerra zibilaren geldiunea eta gero, 1953. urtean, ordura arte bereizita zeuden Erizain, Emagin eta Praktikante tituluak bateratu egin zituzten, Osasun Laguntzaile Teknikoaren titulua sortuz67. 1977. urtean, Osasun Laguntzaile Teknikoaren tituluari amaiera eman zitzaion eta Erizaintzan Diplomatuarena sortu zen68. Urte horretan sartu ziren erizaintza-eskolak unibertsitateko egituran. Erizaintza-prozesua irakasten hasteari dagokionez, Amerikan 1960. urteetatik aurrera irakasten da; Espainian, berriz, Fernándezek, Garridok, Santo Tomásek eta Serranok egindako lanen arabera69, 1977-1980. urteez geroztik, Erizaintzan Diplomatuaren titulua eskaintzen hasi zenetik. Erizaintza-prozesua lantzen duen eta egile espainiar batek idatzitakoa den lehen artikuluetako bat 1978. urtean Juana Jara Puchek Rol de Enfermería aldizkarian publikatutakoa da70. Jarak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Santa Creu i Sant-Pau Ospitaleko Erizaintza Eskolako irakaslea zenak, erizaintza-prozesua zer den eta nola erabili behar den azaltzen du artikulu horretan. Halaber, erizaintza-ikasketetan txertatu berria den materia bat dela eta erizaintzak duen hutsune bat betetzera datorrela argitzen du. Erizaintza-prozesua landuz, egile espainiarrek eginiko lehen liburua U.N.E.D.-ek argitaratutako Conceptos de Enfermería. Curso de nivelación de ATS71 liburua izan zen. Liburuaren izenburuan agertzen den Curso de nivelación de ATS hizkiek azaltzen duten gisan, liburu hori Osasun Laguntzaile Teknikoek Erizaintzan Diplomatuak bihurtzeko gainditu behar izan zuten azterketa prestatzeko erabilia izan zen. Egileak Rosa María Alberdi Castell, María Pilar Arroyo Gordo, María Paz Mompart García, María Angeles Abad Hernando, María Dolores Anderiz Cebrián, Nieves García Corona, Haydée Ballesteros, Carmen Camaño Vaz, María Carmen Hernández González eta María Teresa Ruiz Ureña izan ziren.
1.3. Erizaintza-prozesuak Espainian izandako bilakaera
36 Erizaintza-prozesua praktika profesionalean aplikatzen hasteari dagokionez, Amerikan 1970. urteetatik aurrera aplikatzen da; Espainian, berriz, 1990. hamarkadan zehar. Erizaintza-prozesua Espainiako praktika profesionalean aplikatzearen lehen adibideak 1980. hamarkadan ikusten dira, horietako bat, 1988-1989. urteetan Nafarroako Unibertsitateko Klinika Unibertsitarioan egindakoa72. 1990. hamarkadan zehar, GarcíaCarpinteroren eta Piñonen73 eta Martínen, Garcíaren eta Asenjoren lanetan ikusten denez74, aplikatze hori orokortzen hasten da. Geroztik, Maximo Gonzalezek 2006. urtean egindako doktore-tesian agertzen duenez75, aplikatzea nahiko orokorra da, izan ere, urte horretan Espainiako erkidego askok, horien artean, Andaluziakoak, Aragoakoak, Asturiaskoak, Balear Uharteetakoak, Kantabriakoak, Gaztela eta Leongoak, Gaztela Mantxakoak, Kataluniakoak, Valentziakoak, Galiziakoak, Madrilgoak, Murtziakoak, Errioxakoak eta Euskadikoak bazituzten osasun-sistema publikoan erizaintza-prozesua erregistratzeko programa informatikoak. Erizaintza-prozesua legedian txertatzeari dagokionez, Amerikan, 1970. hamarkadatik aurrera, osasun-profesioen praktika profesionala arautzen duten legediek erizaintzaprozesuaren eta erizaintza-diagnostikoaren erabilera erizainak egin beharreko eginkizunen artean dagoela jaso dute. Espainian, berriz, 2001. urtetik aurrera jasotzen dute, erizaintzako profesioaren jarduerarako oinarrizko printzipioei buruzko 1231/2001 Erret Dekretuan76. Dekretu horretan erizaintza-prozesuaren erabilera da jasotzen dena, erizaintza- diagnostikoari inongo aipamenik egin gabe. Espainian, Amerikan ez bezala, legedian jasotzeke dago erizaintza-diagnostikoaren kontzeptua. Osasun-profesioen antolamenduari buruzko 44/2003 Legeak77 erizainak erizaintza-zainketetaz arduratzen direla dio, baina diagnostiko hitza aipatu gabe. Lege horrek berak, medikuak egin beharrekoa azaltzerakoan, bai aipatzen duela hitz hori. Erizaintza-prozesua erabiltzen hasteko arrazoiei dagokionez, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan gertatu bezala, Espainian ere, arrazoi nagusiak erizaintzaren status profesionala hobeagotzearekin zerikusia du. Momparten78 lanak azaltzen duen moduan, 1970. urteetan Espainiako erizaintza bere eginkizunari buruz eztabaidatzen ari zen, eta teknika jakin batzuk egiteaz haratago doala onartzen. Erizainak rol autonomo bat ere egiten zuela azpimarratu nahi zen, eta rol hori egiteko metodoa erizaintza-prozesua zen. Halaber, Amerikan bezala, erizaintza-ikasketen maila areagotzea nahi zen. Osasun Laguntzaile Teknikoaren ikasketak ospitaleetan egiten ziren. Orain, erizaintza-ikasketak unibertsitate-
eskoletan egitea nahi zen. Horrela, 1977. urtean, Erizaintzako Unibertsitate Eskoletako Ikasketa Plana onartu zen, Erizaintzan Diplomatuaren unibertsitate-titulua eskaintzeko baliagarria izango zena. Ikasketa-plan horren baitako irizpideek ziotenez, erizaintzaprozesua ikasleak ikasi beharreko edukietako bat zen eta Enfermería Fundamental izeneko oinarrizko irakasgaian kokatzen zen. Irizpide horiek nork edo nola diseinatu ziren argitzeko, 1976. urtean sorturiko Sail arteko Komisioari buruz hitz egin behar da. Komisio horretan bildu ziren Hezkuntza Saileko, Osasunaren Zuzendaritza Orokorreko, Gizarte Aurreikuspeneko Institutu Nazionaleko, Osasun Jardueretako Sindikatuko eta Osasun Laguntzaile Teknikoen Kontseilu Orokorreko ordezkariak. Aholkulari gisa, berriz, erizaintzaren munduko zenbait ordezkari izan zituzten, horien artean, M. Paz Mompart García, Milagros Segura, Milagros Herrero eta doktore-tesi honetarako elkarrizketatu den María Concepción Brun Sandiumenge. Komisio horrek, 1970. urteko Hezkuntzaren Lege Orokorrari jarraiki79, erizaintza-ikasketak lanbide heziketan ala unibertsitatean kokatzea erabaki behar zuen, eta, esan den moduan, unibertsitatean kokatzea erabaki zuen. Erabaki hori hartzeko, Europako Kontseiluak zainketa orokorretaz arduratzen ziren erizainen jarduerei buruz publikaturiko irizpideak jarraitu zituzten80, horien artean, erizaintza-ikasketek 4.600 ordutako iraupena izan behar zutela, ikasketak teoriko-praktikoak izan behar zutela eta erizaintzako profesioaren oinarriak eta natura landu behar zirela ziotenak. Horrela bada, erizaintza unibertsitatean kokatu zen, eta, horrek, ezagutza propio bat aldarrikatzeko eta garatzeko aukera eman zion81. Ezagutza propio horrek leku bat hartu zuen Komisioak egin zuen ikasketa-planaren diseinuan eta, ondorioz, erizaintza hitza zuen jakintza-arlo bat agertzearekin batera, erizaintza-prozesua edukien artean ipini zuten. Erizaintza-prozesuak erizaintzaren ezagutza propioa garatzen lagunduko zuen. Erizaintza-prozesua erabiltzen hasteko, Amerikan ikusten den bigarren arrazoia, erizaintzazainketen kalitatea hobeagotzeko balio zuelako sortu eta zabaldu zela erizaintza-prozesua, alegia, Espainian ere agertzen da. Momparten lanean garbi azaltzen da status profesionala hobeagotzea eta erizaintza-ikasketen maila areagotzea erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzearekin lotzen zela. “Por una mejor sanidad, ATS a la universidad” izan zen erizainek eta ikasleek urte horietan erabili izan zuten lema. Momparten lanean aurkitzeaz gain, Santo tomasen lanean ere82 bi horiek (status profesionala hobeagotzea eta erizaintza-zainketen kalitatea areagotzea) dira Espainian erizaintza-prozesua erabiltzen hasteko arrazoi gisa azpimarratzen direnak. Santo Tomasek dio jakinmin profesionala eta hobetzeko gogoa duten erizainak izan zirela metodo hori erabiltzen hasteko ahalegina egin zutenak. Erizaintza-prozesua erabiltzen hasteko zailtasunei dagokionez, Amerikan aurkitu direnak, hau da, ezjakintasuna eta prestaketa-gabezia, errekurtso-gabezia eta lana egiteko moduari
1.3. Erizaintza-prozesuak Espainian izandako bilakaera
38 eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea, aurkitu dira Espainian egindako lanetan, adibidez, Santo Tomasek egindakoan. Santo Tomasek zailtasunen izenak aldatzen ditu, baina, funtsean, zailtasun baliokideak dira. Zailtasun bat ezagutzen ez den horri beldurra izatea dela dio. Beldur hori lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzearekin lotuta dago. Beste zailtasun bat konformakeria dela dio, gauza berriak martxan ez jartzeko eta betikoarekin jarraitzeko joera, alegia. Joera hori ezjakintasurekin eta prestaketagabeziarekin lotuta dagoela esan daiteke. Azken zailtasun bat indarge sentitzea dela dio, erizainak bere gain dituen lan-karga handien aurrean indarge. Sentimendu hori errekurtsogabeziarekin zerikusia duen zerbait da. Beste egile batzuen lanetan ere, horien artean, Zaragozaren lanetan83, zailtasun horiek azpimarratzen dira. Zaragozaren lan horretan eta Fernándezen, Garridoren, Santo Tomásen eta Serranoren liburuan84 zailtasun berri bat agertzen dute: erizaintza-eskoletako ikasketaplanak zurrunak izatea. Orain arte, erizaintza-prozesuari buruzko irakaskuntza guztia erizaintza-ikasketetako lehen ikasturtean irakatsi izan da. Egile horien iritziz, hasi berria den ikasle batentzat erizaintza-prozesua sakontasunez barneratzea lan zaila da. Erizaintza-prozesua irakasterakoan nahiz aplikatzerakoan zein erizaintza-modelo aukeratu denari dagokionez, mundu mailan, Virginia Hendersonen erizaintza-modeloa izan da aukeratuenetako eta erabilienetako bat. Espainiari dagokionez ere, Catalinak85 eta Izquierdok, Pérezek, Ramírezek, Serranok, Torresek eta Condek86 egindako lanen arabera, Hendersonen eredua izan da eragin handiena izan duena. Dena den, erizaintza-prozesua erizaintza-modelo baten baitan aplikatzea ez da aukerarik hautatuena, ez behintzat lehen mailako atentzioan: Izquierdok, Pérezek eta abarrek 2002. urtean Espainiako lehen mailako atentzioan egindako ikerketak dio erizaintza-prozesua erabiltzen duten osasun-zentroen %35ak soilik aplikatzen duela erizaintza-prozesua erizaintza-modelo baten baitan. Hendersonen erizaintza-modeloa hobestearen arloan aipagarriak dira Bartzelonako Unibertsitateko Erizaintza Eskolako irakasleak ziren Carmen Fernández Ferrínek, María Teresa Luisek, María Victoria Navarrok eta Gloria Novelek 1990. hamarkadan Hendersonen eredua hobestuz publikaturiko hainbat artikulu eta liburu87, 88, 89.
Bai Catalinaren, bai Izquierdoren, Pérezen eta abarren arabera, gutxiago bada ere, Dorotea E. Oremen erizaintza-modeloa erabili izan da Espainian. Erizaintza-modelo hori Meleisek eginiko erizaintza-modeloen eta -teorien sailkapenean Beharren Eskolan kokatzen da. Oremen arabera, pertsona guztiek autozainketa-betekizun batzuk dituzte. Autozainketabetekizun horiek pertsonak dituen beharrak dira. Osasun-arazo bat dela eta, pertsonak autozainketa-betekizun horiek bere kabuz ezin dituenean ase, erizaintza-zainketen beharrean dago. Erizainak pertsonari betekizun horiek asetzen lagunduko dio. Osasuna hobetzea, ongizatea areagotzea eta pertsona gaixotasunari aurre egiteko prestatzea dira helburuak. Oremek proposatzen dituen autozainketa-betekizunak ondorengoak dira90: 1- Aire- ur- eta elikagai-kontsumo egoki bat mantentzea. 2- Gorotz, gernu eta abarren kanporatzeari zor zaien asistentzia egiteko gai izatea. 3- Jardueraren eta atsedenaren artean oreka egoki bat gordetzea. 4- Gizartean parte hartzearen eta bakardadearen artean oreka egoki bat gordetzea. 5- Giza-bizitzarentzako, gorputzaren funtzionamenduarentzako eta norberaren ongizatearentzako arriskuak direnak prebenitzea. 6- Norberaren gaitasunekin, ezagutzen diren mugekin eta normala izateko gogoarekin bat, gizarte-taldeen baitan, norbere garapenaren promozioa egitea.
Oremen ereduan pertsona ikuspuntu holistiko batetik kontsideratzen da. Pertsona agente bat da, norberaren autozainketa egiteko gai dena91. Inguruari dagokionez, garrantzitsua dela dio. Gizartean parte hartzea autozainketabetekizunetako bat da. Halaber, balio terapeutikoa izan dezake, norberaren garapenean lagungarri. Osasunari dagokionez, osasunaren aspektu fisikoak, psikologikoak, interpertsonalak eta sozialak errekonozitzen ditu. Aspektu horiek elkarharremanduta daudela dio. Norberaren autozainketa egitea beharrezkoa da osasuna mantentzeko nahiz berreskuratzeko. Rolari dagokionez, erizainaren berezko funtzioa pertsona osasuntsu nahiz gaixoari laguntza eskaintzea dela dio. Erizainak pertsonari autozainketa-betekizunak asetzen lagunduko dio eta pertsonak bere kabuz bete ditzan saiatuko da.
1.3. Erizaintza-prozesuak Espainian izandako bilakaera
40 Oremen eta Hendersonen modeloen artean antzekotasun asko daude, izan ere, biak pentsamendu-eskola berean kokatzen dira. Azkenik, erizaintza-prozesua irakasteko nahiz aplikatzeko moduari dagokionez, Amerikan 1975. urtetik aurrera erizaintza-prozesua bost etapetan irakasten nahiz aplikatzen da; Espainian, berriz, Cuestak, Luisek eta abarrek92 eta Izquierdok, Pérezek eta abarrek93 egindako lanetan antzematen denez, 1990. hamarkadan zehar hasita orokortzen da erizaintza-diagnostikoaren erabilera, hau da, erizaintza-prozesua bost etapetan erabiltzea. Cuestaren, Luisen eta abarren lana 1995. urteko azaroaren 2, 3 eta 4an Granadan ospaturiko Dokumentazio Zientifikoari eta Osasun Zainketei buruzko II. Jardunaldietan kokatzen da. Jardunaldi horietan landutako gaia Erizaintza-diagnostikoa Espainian, nabaritzen den errealitate bat? izan zen eta lortutako ondorietako bat Espainiako praktika asistentzialean erizaintza-diagnostikoa errealitate bat zela94. Halaber, jardunaldietan aurkeztutako lanak ikusita, leku askotan, erizaintza-diagnostikoa erabiltzen hastea erizaintza-prozesua erabiltzen hastearekin batera egin zela behatzen da. Arestian aipatu diren egileen lanetatik ondorioztatzen denez, erizaintza-diagnostikoak egiterakoan, nazioartean bezala, Espainian ere, NANDAren erizaintza-diagnostikoen sailkapena izan da gehien erabili dena. Erizaintza-diagnostikoen arloan, aipagarria da María Teresa Luisek egindako dibulgaziolana. Lan horren erakusle da gaiari buruz idatzi dituen liburuak, horien artean, lehenetarikoa, Diagnósticos de enfermería: un instrumento para la práctica asistencial95. Erizaintza-prozesua irakasteko nahiz aplikatzeko moduarekin jarraituz, Amerikan 1997. urtetik aurrera NICen erizaintza-jarduerak eta NOCen erizaintza-helburuak irakasten eta aplikatzen dira; Espainian, berriz, azken urteetan, 2000. urtetik aurrera, hasi dira horretan, egile espainiarrek eginiko erizaintza-prozesuari buruzko azken liburuetan, adibidez, Vazquezen eta Muñozen liburuan, ikusten den bezala96. Erizaintza-diagnostikoen, erizaintza-jardueren eta erizaintza-helburuen arloan, aipagarria da 1996. urtean, Asociación Española de Nomenclatura, Taxonomía y Diagnóstico de Enfermería (AENTDE) sortu zela97. Elkarte zientifiko horrek erizaintza-diagnostikoei, erizaintza-helburuei eta erizaintza-jarduerei buruzko nomenklaturak eta taxonomiak ezagutzea eta zabaltzea zuen xede, Espainian ere erabil zitezen.
1.4. Erizaintza-prozesuak beste prozesuekin duen harremana Erizaintza-prozesuak badu harreman bat metodo zientifikoarekin. Metodo zientifikoa zientziak (eta horien barne, osasun-zientziek) ikerketa egiteko erabiltzen duen metodoa da. Metodo zientifikoaren bidez, zalantza guneak argitzen doaz eta ezagutza (eta zientzia) hazten98. Metodo zientifikoaren etapak ondorengoak dira: Galderen edo galdegaien zerrendatzea. - Hipotesiak egitea. - Hipotesiak askatzea (esperimentazio-atala edo obserbazio-atala). - Konklusioak egitea.
Erizaintza-prozesua metodo zientifikoan inspiratuta dago99. Erizaintza-prozesuko lehen etapa (balioespena) metodo zientifikoaren lehen etaparekin parekatu daiteke. Erizaintzaprozesuko bigarren etapa (diagnostikoa) metodo zientifikoaren bigarren etaparen baliokidea da. Erizaintza-prozesuko hirugarren eta laugarren etapak (plangintza eta egitea) metodo zientifikoaren hirugarren etaparekin parekatu daitezke. Azkenik, erizaintza-prozesuko bosgarren etapa (ebaluazioa) metodo zientifikoaren azken etaparen baliokidea da. Erizaintza-prozesuak badu harreman bat administrazio-prozesuarekin. Administrazioprozesua lan-enpresetan erabiltzen den prozesua da. Aipatu prozesuan lau etapa bereizten dira: - Plangintza: egoeraren azterketa egin ondoren, arazoaren definizioa egitea, konponbidea hausnartzea eta helburuak ipintzea. - Antolaketa: lanen banaketa egitea eta langile bakoitzak egingo duenaren azalpena egitea. Halaber, errekurtsoak prestatzea. - Zuzendaritza: pentsatutakoa gauzatzea eta horren zuzendaritza egitea. Atal horretan langileen motibazioak, lidergoak eta komunikazioak garrantzia dute. - Ebaluazioa edo kontrola: lortu diren emaitzak aztertzea eta lortu nahi ziren helburuekin erkatzea. Halaber, prozesua nola hobetu ondorioztatzea.
Azkenik, erizaintza-prozesuak badu harreman bat mediku-prozesuarekin. Mediku-prozesua medikuak gaixoekin lana egiteko erabiltzen duen metodoa da. Prozesu horren etapak ondorengoak dira101: - Balioespena edo historia klinikoa. - Diagnostikoa. - Tratamendua. - Ebaluazioa.
Erizaintza-prozesuak eta mediku-prozesuak antzekotasun handiak dituzte. Biak dira lanmetodoak, eta bietan etapen izenak antzekoak dira. Dena den, prozesu desberdinak dira: batak, erizainaren lana gidatzen du; besteak, medikuarena. Mediku-prozesuan medikuak gaixoaren organoak eta sistemak balioesten ditu, eta horien funtzionamenduan dauden arazoak aurkitzen; erizainak ikuspegi holistikoa lantzen du, eta dauden arazoen aurrean pertsonak bai fisikoki, bai psikologikoki, bai sozialki, bai espiritualki nola erantzuten duen aztertzen du102. Adibide baten bidez azaltze aldera, demagun gaixo batek mina eta hantura duela giltzadura guztietan. Medikuak organoak eta sistemak, batez ere, sistema muskuloeskeletikoa, aztertuko ditu eta proba diagnostikoak egingo ditu, eta pazienteak artritis erreumatoideoa duela diagnostika dezake. Ondoren, arazo hori tratatzeko, gaixoari hanturaren aurkako botikak hartzeko esango dio. Erizainak, beste gauzen artean, min horrek lo egiten uzten dion galdetuko dio, eguneroko lanak (janaria prestatu eta jan, jantzi eta erantzi, norbere burua garbitu, eta abar) egiteko zailtasunik baduen, animikoki edo emozionalki nola dagoen eta artritis erreumatuoideoari buruzko informazioa baduen (gaixotasun kronikoa dela, mailakatua, eta abar); ondorioz, osotasuna behatuz, erizaintza-diagnostikoa formulatuko du, adibidez, lo egiteko patroiaren asaldura, autozainketa egiteko zailtasuna, antsietatea nahiz ezagutza-eskasia103. Ondoren, aurkitutako erizaintza-diagnostikoa edo -diagnostikoak tratatuko ditu. Mediku-prozesuak gorputzeko sistemen gida erabiltzen du bai balioespena, bai gaixotasunen sailkapena egiteko. Gida horretan giza-gorputza ondorengo sistemetan banatzen da: - Sistema kardiobaskularra. - Arnas-sistema.
Mediku-prozesua erizaintza-prozesua baino lehenago sortua izan zen, eta eragin bat izan du erizaintza-prozesuan104, adibidez, zenbait egilek erizaintza-balioespena egiteko, gorputzeko sistemen gida erabiltzen du105. Beste adibide batean, Carpenitok gida horretatik ondorioztatzen den gaixotasunen sailkapena erabiltzen du elkarlanean landu beharreko arazoak edo diagnostiko interdependenteak taldekatzeko106. Honenbestez, doktore-tesiaren lehen atala edo sarreraren atala bukatzen da. Bertan, erizaintza-prozesua definitu da, eta erizaintzaren lan-metodoa dela eta erizaintza-zainketak emateko modu sistematizatu eta dinamiko bat dela esan da. Halaber, dituen bost etapak (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa) azaldu dira, eta etapa horiek harremanean daudela esan da. Ondoren, erizaintza-prozesuaren bilakaera orokorra landu da, eta Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan 1950. urteetan sortuz geroztik, egun, mundu osoko erizaintza-eskoletan, ospitaletan eta zentrotan erabiltzen dela esan da. Gero, erizaintza-prozesuak Espainian izandako bilakaera landu da, eta 1978. urtetik aurrera, presentzia bat izan duela ikusi da. Azkenik, erizaintza-prozesuak beste prozesuekin duen harremana aztertu da, eta metodo zientifikoan inspiratuta dagoela ikusi da.
2. Helburuak 45
2. Helburuak
2. Helburuak 47
2. Helburuak Erizaintza-prozesua zer den eta Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta Espainian ze bilakaera izan duen aurreko atalean landu da. Horretatik abiatuta, doktore-tesi honetan Gipuzkoako herrialdean zenbaterainoko isla izan duen aztertu nahi da, izan ere, egun, zehazteke dago Gipuzkoan erizaintza-prozesua erabiltzen den ala ez eta, erabiltzekotan, non, noiztik, zergatik, ze zailtasunekin, ze erizaintza-modeloren eraginpean eta ze modutara erabiltzen den. Beraz, lan honekin Gipuzkoako herrialdean erizaintza-prozesuaren bilakaera zein izan den eta erizaintza-prozesua zenbateraino txertatuta dagoen jakin nahi da. Helburu orokor hori ondorengo helburu zehatzetan xehetzen da: 1- Erizaintza-prozesua Gipuzkoako herrialdean non eta noiztik irakatsi nahiz aplikatu izan den aztertu. Ezaguna da erizaintza-prozesua 1950. urteetan sortu zela Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta, egun, mundu osoko erizaintza-eskoletan irakasten eta mundu osoko ospitaletan eta zentrotan aplikatzen dela. Espainiari dagokionez, badakigu 1977-1980. urteetan hasi zela erizaintza-prozesua erizaintza-eskoletan irakasten eta 1990. hamarkadan zehar hasten dela orokortzen ospitale eta zentro desberdinetan metodo horren erabilpena. Doktore-tesi honetan Gipuzkoan dagoen erizaintza-eskolan eta Gipuzkoan dauden ospitaleetan eta zentroetan erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen den aztertu nahi da, eta, horrela izatekotan, noiztik irakasten nahiz aplikatzen den.
2- Erizaintza-prozesua Gipuzkoako herrialdean irakasten nahiz aplikatzen hastearen zergatia azaldu. Ezaguna da Amerikan eta Espainian erizaintzaren status profesionala hobeagotzearekin eta erizaintza-zainketen kalitatea areagotzearekin lotuta dagoela erizaintza-prozesuaren sorrera eta erabilera. Doktore-tesi honetan Gipuzkoan dagoen erizaintza-eskolan eta Gipuzkoan dauden ospitaleetan eta zentroetan erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen hastearen arrazoiak zein izan diren aztertu nahi da, eta arrazoi horiek arestian aipatu direnekin bat datozen.
2. Helburuak
48 3- Erizaintza-prozesuaren berrikuntza hori irakasten nahiz aplikatzen haste horretan zailtasunak zein izan diren xehetu. Ezaguna da Amerikan eta Espainian ezjakintasuna eta prestaketa-gabezia, errekurtso-gabezia eta lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko zailtasunak izan direla. Espainiaren kasuan, badakigu ikasketa-planak zurrunak izatea beste zailtasun bat izan dela. Doktore-tesi honetan Gipuzkoan dagoen erizaintza-eskolan eta Gipuzkoan dauden ospitaleetan eta zentroetan erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen haste horretan zailtasunak zein izan diren aztertu nahi da, eta zailtasun horiek arestian aipatu direnekin bat datozen.
4- Erizaintza-prozesua Gipuzkoako herrialdean ze erizaintza-modeloren eraginpean irakatsi nahiz aplikatu izan den eta zergatik aztertu. Ezaguna da Virginia Hendersonena izan dela, mundu mailan, erizaintza-modelo erabilienetako bat, ezagunenetakoa izateagatik. Halaber, badakigu Espainiako estatuan eredu hori izan dela eragin handiena izan duena. Doktore-tesi honetan Gipuzkoan dagoen erizaintza-eskolan eta Gipuzkoan dauden ospitaleetan eta zentroetan erizaintza-prozesua ze erizaintza-modeloren eraginpean irakatsi nahiz aplikatu izan den eta zergatik aztertu nahi da.
5- Erizaintza-prozesua Gipuzkoako herrialdean irakasteko nahiz aplikatzeko modua zein izan den argitu. Ezaguna da 1975. urtetik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta 1990. hamarkadan zehar Espainian erizaintza-prozesua bost etapetan irakasten nahiz aplikatzen dela. Badakigu nazioartean eta Espainian gehien erabiltzen den erizaintza-diagnostikoen sailkapena NANDAren sailkapena dela. Ezaguna da 1997. urtetik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta azken urteetan, 2000. urtetik aurrera, Espainian NICen erizaintza-jarduerak eta NOCen erizaintza-helburuak irakasten nahiz aplikatzen direla. Doktore-tesi honetan Gipuzkoan dagoen erizaintza-eskolan eta Gipuzkoan dauden ospitaleetan eta zentroetan erizaintza-prozesua irakasteko nahiz aplikatzeko modua zein izan den aztertu nahi da.
2. Helburuak 49
6- Erizaintza-prozesuak Gipuzkoako herrialdearen baitan izandako bilakaera ikusi ostean, hobetu beharreko arlorik badagoen aztertu, eta, halakorik balego, egoera hobetzeko iradokizunak egin. Erizaintza-prozesua non, noiztik, zergatik, ze zailtasunekin, ze erizaintza-modeloren eraginpean eta ze modutara erabiltze horretan Gipuzkoan dagoen erizaintza-eskola eta Gipuzkoan dauden ospitaleak eta zentroak bat datozen ikusi nahi da. Halaber, Gipuzkoako bilakaera Amerikakoarekin eta Espainiakoarekin bat datorren ikusi nahi da. Bat ez etortzekotan, egoera hobetzeko iradokizunak egin nahi dira.
Lan honen emaitzekin Gipuzkoako erizaintzaren historiaren atal bat argituko da eta profesional desberdinek (erizaintzako irakasleek, ospitaletako eta zentrotako erizaintzako arduradunek zein erizain orokorrek) elkarren berri izateko aukera izango dute, elkarrengatik ikasteko eta nazioartean gertatutakotik ikasteko. Horrela eginez, erizaintza-eskolako irakasleek beren eskoletan eta praktika profesionaleko erizaintzako arduradunek eta erizainek beren lan-metodologian hobekuntzak egin ahalko dituzte. Polit eta Hunglerren hitzetan107, ikuspegi historikoa duten lanek egungo jokabideak ulertzen laguntzen dute. Lan honek horixe egin nahi du erizaintza-prozesuaren arloan. Ondorengo urteetan aurreikusten den jokaleku berrirako ere (erizaintzako diziplinaren espezialitateen garapena, lizentziaturaren eta doktoregoaren lorpena eta, Goi Mailako Hezkuntzaren eta Ikerketaren Europar Espazioaren eskutik, Europako erizaintza-ikasketen bat egitea), interesgarriak izango dira lan honen emaitzak, izan ere, jokaleku berri horrek teoriaren eta praktikaren (eskolaren eta praktika profesionalaren) arteko harremana sendoagoa izatea eskatuko du.
3.1. Sarrera 3.2. Lehen azterlekua: erizaintza-ikasketak 3.3. Bigarren azterlekua: praktika klinikoa 3.4. Eginiko elkarrizketak eta lortutako material grafikoa 3.5. Erabilitako galde-sortak 3.6. Bilaketa bibliografikoa
3. Materiala eta metodoa 3.1. Sarrera Erizaintza-prozesuak Gipuzkoako herrialdean izan duen erabileraren bilakaera aztertu nahi da. Horretarako, ikerketa erretrospektibo bat egin da, elkarrizketetan eta material grafikoaren (erizainek erabili izan dituzten eta erabiltzen dituzten erregistroen) azterketan oinarritua108. Bi izan dira azterleku nagusiak: erizainak formatzen diren lekua, hots, erizaintza-eskola edo erizaintza-ikasketak, eta erizainek lana egiten duten lekua, hau da, praktika klinikoa edo praktika profesionala.
3.2. Lehen azterlekua: erizaintza-ikasketak Gipuzkoan erizaintza-ikasketak egiteko leku bakarra dago: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Donostiako Erizaintza Eskola. Erizaintza-prozesuak Donostiako Erizaintza Eskolan izaniko bilakaeraren azterketa bi ikuspegitik egin da: 1- Ikuspegi teoriko batetik: modu teoriko batean zein irakasgaitan, noiztik, zergatik, ze zailtasunekin, ze erizaintza-modeloren eraginpean eta ze modutara irakatsi izan den erizaintza-prozesua. 2- Ikuspegi praktiko batetik: ikasketa-planeko gainerako irakasgaietan, ikasgelan irakasgaia lantzerako orduan, erizaintza-prozesuaren metodologia erabili izan den ala ez, eta, erabiltzekotan, noiztik egin den, zergatik, ze zailtasunekin, ze erizaintzamodeloren eraginpean eta ze modutara. Ikuspegi horrekin erizaintza-prozesua, irakasgai teoriko batean irakasteaz gain, ikasketa-planeko gainerako irakasgaietan aplikatu izan den ala ez jakin nahi da. Modu horretara, eskolan bertan erizaintzaprozesuaren arloan teoria eta praktika integratu izan diren ala ez aztertuko da; izan ere, integrazio hori gertatzea da desiragarriena109,110,111,112.
Ikuspegi praktikoa garatzeko, ikasketa-planetatik irakasgai batzuk aukeratu dira, erizaintzaprozesua aplikatzeak zentzu gehien duen irakasgaiak hain zuzen ere. Aukeraketa hori egiterakoan irizpideak bi izan dira, lehena, enborrezko irakasgaia izatea eta, bigarrena, erizaintzaren praktika klinikoa azaltzen duen irakasgaia (irakasgai klinikoa) izatea, hau da,
3.2. Lehen azterlekua: erizaintza-ikasketak
54 pertsona-familia-komunitatearen osasun-arazoak eta dagozkion erizaintza-zainketak lantzen dituen irakasgaia izatea. Donostiako Erizaintza Eskolan hiru izan dira jarraitu diren ikasketa-planak: 1977. urtekoa113, 1995. urtekoa114 eta 2000. urtekoa115 (ikus 2., 3. eta 4. Taulak). Horrela bada, ikasketa-plan desberdinetan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten enborrezko irakasgaiak 22 izan dira. Irakasgai horiek dira doktore-tesi honetan aztertzeko aukeratu direnak. Ondorengoak dira:
Euskarako lerroan: - Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza I (1996. urtetik gaurdaino)
113 1977ko urriaren 31ko Agindua. 1977ko azaroaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala. Eta 1979ko ekainaren 6ko Agindua. 1979ko irailaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala. 114 1995eko ekainaren 26ko Erresoluzioa. 1995eko abuztuaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala. 115 2000ko maiatzaren 18ko Erresoluzioa. 2000ko maiatzaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala.
- Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza II (2000. urtetik gaurdaino) - Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza III (2001. urtetik gaurdaino) - Osasun Komunitarioa I (2002. urtetik gaurdaino) - Osasun Komunitarioa II (2002. urtetik gaurdaino) - Ama-Haur Erizaintza I (2002. urtetik gaurdaino) - Ama-Haur Erizaintza II (2002. urtetik gaurdaino) - Psikiatriako eta Osasun Mentalerako Erizaintza (2002. urtetik gaurdaino) Geriatriako Erizaintza (2003. urtetik gaurdaino)
Irakasgai bakoitza ze urtetatik aurrera irakasten den zehazteko, Donostiako Erizaintza Eskolako Erizaintza II Saileko artxibategiko urtez-urteko irakaskuntza-gidak aztertu dira, horien artean, 1995-1996 ikasturtekoa116, 1996-1997 ikasturtekoa117 eta 1997-1998 ikasturtekoa118.
3.2. Lehen azterlekua: erizaintza-ikasketak
2. Taula: Erizaintzan Diplomatua izateko Ikasketa Plana (1977). Oharra: parentesi artean agertzen den lehen zenbakiak irakasgaiak dituen ordu teorikoak adierazten ditu; bigarrenak, ordu praktikoak.
3.2. Lehen azterlekua: erizaintza-ikasketak
Lehen mailako atentzioa hiritarrek osasun-sistema publikora gerturatzeko duten lehen sarrera da. Oinarrizko maila ere deitzen zaio, eta, bertan, osasun-atentzio integrala egiten da: osasunaren promozioa eta gaixotasunen prebentzioa, diagnostikatzea, sendatzea eta errehabilitazioa. Lehen mailako atentzioa osasun-zentroetan garatu ohi da. Atentzio espezializatua bigarren mailako atentzioa da. Maila horrek lehen mailak konpondu ezin dituen egoerei aurre egiten die, eta horretarako bitartekoak eskaitzen ditu, gaixotasunen prebentzioa, diagnostikatzea, sendatzea eta errehabilitazioa egiteko. Atentzio espezializatua ospitaleetan garatu ohi da. Osasun mentala atentzio espezializatuaren atal bat kontsidera daiteke. Hain handia bihurtu denez, antolaketan leku propio bat hartu du. Maila horretan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak artatzen edo atenditzen dira. Osasun mentala zentroetan eta ospitaleetan garatu ohi da. Arlo geronto-geriatrikoa atentzio espezializatuaren beste atal bat kontsidera daiteke. Maila horretan zahartzaroarekin zerikusia duten arazoak dituzten pertsonak artatzen edo atenditzen dira. Arlo geronto-geriatrikoa zentroetan eta egoitzetan garatu ohi da.
60 Erizaintza-prozesuak Gipuzkoako praktika profesionalean izaniko bilakaeraren azterketa egin da, hau da, erizaintza-prozesuaren metodologia erabili izan den ala ez aztertu da, eta, erabiltzekotan, noiztik egin den, zergatik, ze zailtasunekin, ze erizaintza-modeloren eraginpean eta ze modutara. Azterketa hori egiteko, zentro edo leku batzuk aukeratu dira. Aukeraketa egiterakoan irizpideak bi izan dira, lehena, Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleen praktika-lekua izatea eta, bigarrena, ahalik eta lagin handiena hartzea. Lehen irizpideari jarraiki, ikasleen praktika-lekuetan erizaintza-prozesua aplikatzen duten eta, aplikatzekotan, Donostiako Erizaintza Eskolan bezala aplikatzen duten ikusiko da. Bibliografiaren arabera120,121, ikasleek eskolan ikusten dutena eta praktika-lekuan egiten dutena bat etortzea da desiragarriena, eta, irizpide horri esker, hori horrela den ikusiko da. Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleen praktika-lekuak diren zentroen zerrenda eskola horretako ikasleen eta enpresa-harremanen zuzendariordea den Garbiñe Lasa Labakarekin hitz eginez lortu da. Osasun-sistema publikoan lehen mailako atentzioan Gipuzkoan 116 zentro daude, guztiak ere Eusko Jaurlaritzaren baitakoa den Osakidetzakoak122,123. Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleek guzti horietan egiten dituzte praktika asistentzialak, eta, beraz, aztertu egin dira. Osasun-sistema publikoan atentzio espezializatuan Gipuzkoan 5 zentro daude: Donostia Ospitalea, Deba Garaiko Ospitalea, Bidasoako Ospitalea, Mendaroko Ospitalea eta Zumarragako Ospitalea, guztiak ere Osakidetzakoak. Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleek guzti horietan egiten dituzte praktika asistentzialak, eta, beraz, aztertu egin dira. Osasun-sistema publikoan osasun mentalean Gipuzkoan 15 zentro daude, guztiak ere Osakidetzakoak. Horietako bat Donostia Ospitaleko Psikiatriako Zerbitzua da. Beste hamalau zentroak ospitalez kanpoko asistentzian kokatzen dira, Gipuzkoako herri nagusienetan. Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleek egiten dituzte praktika asistentzialak Donostia Ospitaleko Psikiatriako Zerbitzuan, eta, beraz, aztertu egin da. Ikasleek ez dituzte praktikak egiten ospitalez kanpoko osasun mentalean, baina, ahalik eta lagin handiena hartze aldera eta osasun mentalaren arloa osorik aztertze aldera, aztertu egin dira. Osasun-sistema publikoan arlo geronto-geriatrikoan Gipuzkoan zentro bakarra dago: Eibarko Egogain Gerontologikoa. Zentro hori Gipuzkoako Diputazioarena da, hau da, Foru Aldundiaren ardurapean dago124. Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleek egiten dituzte praktika asistentzialak zentro horretan, eta, beraz, aztertu egin da.
Osasun-sistema pribatuan atentzio espezializatuan Gipuzkoan 6 zentro daude125: Virgen del Pilar Zentro Sanitarioa, Nuestra Señora de la Asunción Klinika, Quiron Klinika, Institutu Onkologikoa, Gipuzkoako Poliklinika eta Pakea-Mutualia Klinika. Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleek guzti horietan egiten dituzte praktika asistentzialak, eta, beraz, aztertu egin dira. Osasun-sistema pribatuan osasun mentalean Gipuzkoan 4 zentro daude: Arrasateko AitaMenni Ospitalea, Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoa, Donostiako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoa eta Usurbilgo Sendategia. Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleek egiten dituzte praktika asistentzialak Donostiako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan, eta, beraz, aztertu egin da. Ikasleek ez dituzte praktikak egiten Arrasateko Aita-Menni Ospitalean, Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan eta Usurbilgo Sendategian, baina, ahalik eta lagin handiena hartze aldera eta osasun mentalaren arloa osorik aztertze aldera, aztertu egin dira. Osasun-sistema pribatuan arlo geronto-geriatrikoan Gipuzkoan 44 zentro daude126. Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleek guzti horietatik ondorengoetan egiten dituzte praktika asistentzialak: Matia Taldeko 8 zentroetan (Bermingham, Fraisoro, Care Iza, Rezola, Txara 1, Lamorous Argixao, Lamorous Otezuri eta Lamorous Zubiaurre), Zorroaga Fundazioan, Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Geronto-geriatrikoan, Sanitas Egoitzan, Sagrado Corazón Egoitzan, Berra Egoitzan, San Ignazio Garate Anaia Klinikan, Aldakoenea Egoitzan eta Txara 2 Egoitzan. Horiek dira aztertu direnak. Zerrenda horretako batzuk munizipalak (udaletxeetakoak) nahiz Gipuzkoako Diputaziokoak dira, baina gestio pribatua dutenez, osasun-sistema pribatuaren baitan sartu dira. Horrela bada, doktore-tesi honetan aztertzeko aukeratu diren zentroak edo lekuak eta horietan lanean ari diren erizain kopuruak 5. taulan agertzen dira. Erizain kopuruak leku bakoitzak duen garrantzia zehazten laguntzen du. Osakidetzan datu hori plantila funtzionalak aztertuz lortu da: lehen mailako atentzioan plantila funtzionala 514 erizainekoa da127; atentzio espezializatuan, 1523 erizainekoa (1072 erizain Donostia Ospitalean, 110 Bidasoako Ospitalean, 111 Mendaroko Ospitalean, 143 Zumarragako Ospitalean eta 87 Debagoineko Ospitalean)128 eta osasun mentalean, 54 erizainekoa (22
62 erizain Donostia Ospitaleko Psikiatriako Zerbitzuan eta 32 Ospitalez kanpoko asistentzian129). Gainerako lekuetan datu hori zuzendaritza-ardura dutenei galdetuz lortu da. Guztira 163 zentro edo leku (137 publiko eta 26 pribatu) aztertu dira: leku publiko guztiak eta leku pribatu nagusienak. 163 zentro horietan 2693 erizain ari da lanean (2103 leku publikoetan eta 590 leku pribatuetan). Donostiako Erizaintza Eskolako ikasleen praktika-lekuak direnak guztiak aztertu dira. Laginaren tamainari dagokionez, Eustat – Euskal Estatistika Erakundeko130 eta Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko131 datuak aintzat hartuz, 163 zentro horietan lanean ari diren erizainak Gipuzkoan praktika klinikoan lanean ari diren erizain guztien %85-90 inguru da. Lagin horretatik kanpo eta aztertu ez direnen artean osasun-sistema pribatuan arlo gerontogeriatrikoan ikasleen praktika-lekuak ez diren zentroak, erizainak dituzten lan-enpresak, osasun-errebisioak egiten aritzen diren zentroak, kontsulta pribatuak, eta abar daude.
Txara 2 Egoitza 4
3.4. Eginiko elkarrizketak eta lortutako material grafikoa
64 3.4. Eginiko elkarrizketak eta lortutako material grafikoa Guztira, 58 pertsona elkarrizketatu dira. Elkarrizketa guztiak 2007ko uztaila eta 2009ko maiatza bitartean egin dira. Erizaintza-prozesuak Donostiako Erizaintza Eskolan izaniko bilakaeraren azterketa ikuspegi teorikotik egiteko, Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintza-prozesua irakatsi izan duten eta antzinatasun handia duten irakasleak aukeratu dira. Guztira, 3 pertsona elkarrizketatu dira: Encarnación Encinas Prieto, 1980. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta gaztelerako lerroko Enfermería Fundamental eta Fundamentos de Enfermería irakasgaiak irakatsi izan dituena. 1988. urtetik hona, Fundamentos de Enfermería irakasgaiko irakasle titularra da, eta, gaurdaino, irakasgai hori irakasten du. - María Isabel Trespaderne Beracierto, 1986. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta gaztelerako lerroko Enfermería Fundamental eta Fundamentos de Enfermería irakasgaiak irakatsi izan dituena. 1988. urtetik hona, Fundamentos de Enfermería irakasgaiko irakasle titularra da. - María Isabel Elorza Puyadena, 1992. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta euskarako lerroko Oinarrizko Erizaintza eta Erizaintzako Oinarriak irakasgaiak irakatsi izan dituena. 1998. urtetik hona, Erizaintzako Oinarriak irakasgaiko irakasle titularra da, eta, gaurdaino, irakasgai hori irakasten du.
Ikuspegi teoriko horren baitan, erizaintza-prozesuak Donostiako Erizaintza Eskolan izaniko bilakaera inguruko herrialdeetan dauden erizaintza-eskoletan izandakoarekin erkatzeko, erizaintza-eskola horietan erizaintza-prozesua irakatsi izan duten eta antzinatasun handia duten irakasleak aukeratu dira. Guztira, 6 pertsona elkarrizketatu dira: Lucia Campos Capelastegui, 1978. urteaz geroztik, Leioako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta gaztelerako lerroko Enfermería Fundamental eta Fundamentos de Enfermería irakasgaiak irakatsi izan dituena. 1988. urtetik hona, Fundamentos de Enfermería irakasgaiko irakasle titularra da, eta, gaurdaino, irakasgai hori irakasten du. - Amaia Irazusta Astiazaran, 1998. urteaz geroztik, Leioako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta euskarako lerroko Erizaintzako Oinarriak irakasgaia irakatsi izan duena. 2003. urtetik hona, Erizaintzako Oinarriak irakasgaiko irakasle titularra da, eta, gaurdaino, irakasgai hori irakasten du.
- Begoña Ruiz de Alegria Larrinaga, 1981. urteaz geroztik, Gasteizko Erizaintza Eskolako irakasle dena eta gaztelerako lerroko Enfermería Fundamental eta Fundamentos de Enfermería irakasgaiak irakatsi izan dituena. 1990. urtetik hona, Fundamentos de Enfermería irakasgaiko irakasle titularra da, eta, gaurdaino, irakasgai hori irakasten du. - Rosa Udobro San Gregorio, 1973. urteaz geroztik, Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolako irakasle adjuntua dena eta gaztelerako lerroko Enfermería Fundamental eta Fundamentos de Enfermería irakasgaiak irakatsi izan dituena eta, gaurdaino, azken irakasgai hori irakasten duena. Amparo Zaragoza Salcedo, 1998. urteaz geroztik, Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolako irakasle dena eta gaztelerako lerroko Fundamentos de Enfermería irakasgaia irakatsi izan duena eta, egun ere, irakasten duena. - María Concepción Brun Sandiumenge, 1970. urtetik 1989. urtera arte, Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolako irakasle adjuntua izan zena eta gaztelerako lerroko Enfermería Fundamental irakasgaia irakatsi izan zuena. 1989. urtetik gaurdaino, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakaslea izan da, gaztelerako lerroko Fundamentos de Enfermería irakasgaiko irakasle titularra hain zuzen ere. Irakasle hori 1974-1978 urte artean eratu zen Sail arteko Komisioaren aholkularietako bat izan zen. Komisio horrek erizaintza-ikasketak lanbide heziketan ala unibertsitatean kokatzea erabaki behar izan zuen eta erizaintzako ikasketen lehen ikasketa-plana diseinatu.
Erizaintza-prozesuak Donostiako Erizaintza Eskolan izaniko bilakaeraren azterketa ikuspegi praktikotik egiteko, erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten enborrezko 22 irakasgaiak irakatsi izan dituzten irakasleak elkarrizketatu dira, guztira 13 irakasle. Ondorengoak dira: Gaztelerako lerroan: - Lourdes Manzanares Torrontegui, 1978. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta gaztelerako lerroko Enfermería Materno-Infantil eta Enfermería Materno-Infantil II irakasgaiak irakatsi izan dituena. 1993. urtetik hona, Enfermería Materno-Infantil irakasgaiko irakasle titularra da, eta, gaurdaino, irakasgai hori irakasten du. - Susana Ortega Larrea, 1980. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta gaztelerako lerroko Enfermería MédicoQuirúrgica I, Enfermería Médico-Quirúrgica II eta Enfermería MédicoQuirúrgica III irakasgaiak irakatsi izan dituena. 1988. urtetik hona,
3.4. Eginiko elkarrizketak eta lortutako material grafikoa
Euskarako lerroan: - María Jose Alberdi Erice, 1993. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta euskarako lerroko Osasun Komunitarioa I irakasgaia irakatsi izan duena eta, egun ere, irakasten duena. 2003. urtetik hona, Salud Comunitaria I irakasgaiko irakasle titularra da. - María Jose Uranga Iturriotz, 1996. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta euskarako lerroko Medikuntza eta Kirurgia
Erizaintza I, Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza II eta Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza III irakasgaiak irakatsi izan dituena. 2004. urtetik hona, Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza I irakasgaiko irakasle titularra da, eta, gaurdaino, irakasgai hori irakasten du. - María Teresa Barandiaran Lasa, 1999. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta euskarako lerroko Osasun Komunitarioa II eta Geriatriako Erizaintza irakasgaiak irakatsi izan dituena eta, egun ere, irakasten dituena. - Immaculada Eizmendi Garate, 1999. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta euskarako lerroko Ama-Haur Erizaintza I eta Ama-Haur Erizaintza II irakasgaiak irakatsi izan dituena eta, egun ere, irakasten dituena. - Maider Ugartemendia Yerobi, 2002. urteaz geroztik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasle dena eta euskarako lerroko Psikiatriako eta Osasun Mentalerako Erizaintza irakasgaia irakatsi izan duena eta, egun ere, irakasten duena.
Euskarako lerroko Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza II eta Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza III irakasgaiak nik neuk irakatsi izan ditudanez, nik neuk emango dut horien berri. Erizaintza-prozesuak Gipuzkoako praktika klinikoan izaniko bilakaeraren azterketa egiteko, aukeratu diren zentroetako erizaintzako arduradunekin edota haiek aholkaturikoekin hitz egin da. Guztira, 36 erizain elkarrizketatu dira: Osasun-sistema publikoan, lehen mailako atentzioan: - Gurutze García Conde, 1985. urteaz geroztik, Osakidetzako lehen mailako atentzioan lanean ari dena. 12 urtez Gipuzkoako barrutiko ekialdeko eskualdeko Beraungo Osasun Zentroko erizaintzako gainbegiratzailea izan da eta, 2006. urteaz geroztik, eskualde bereko Amara Berriko Osasun Zentroko erizaintzako gainbegiratzailea da. - Edurne Lizarazu Casamayor, 1995. urteaz geroztik, Osakidetzako lehen mailako atentzioan lanean ari dena eta, 2007. urteaz geroztik, Gipuzkoako barrutiko mendebaldeko eskualdeko 4 unitateko koordinatzailea dena. Unitate horiek Arrasatekoa, Lenizkoa (Aretxabaleta eta Eskoriatza), Lazkaokoa eta Azpeitiakoa dira.
3.4. Eginiko elkarrizketak eta lortutako material grafikoa
3.4. Eginiko elkarrizketak eta lortutako material grafikoa
- Anjela Juez Intxausti, 2005. urteaz geroztik, Sanitas Egoitzan lanean ari dena eta, orduz geroztik, egoitza horretako erizaintzako gainbegiratzailea dena. - Ana Balda Iturrioz, 1991. urtetik, Errenteriako Sagrado Corazón Egoitzan lanean ari dena. - Ana Izko Martínez, 2005. urteaz geroztik, Berra Egoitzan lanean ari dena eta, 2009. urteaz geroztik, egoitza horretako erizaintzako gainbegiratzailea dena. - Mercedes Larraz Artola, 1975. urteaz geroztik, San Ignazio Garate Anaia Klinikan lanean ari dena eta, 1978-1987 urte artean, hemodialisi zerbitzuko erizaintzako gainbegiratzailea izan dena, 1987-1994 urte artean, erizaintzako zuzendaria izan dena eta, 1994. urteaz geroztik, klinika edo egoitza horretako erreferentziazko erizaina dena. - Ana Lozano Urrestarazu, 1999. urteaz geroztik, Donostiako Aldakoenea Egoitzan lanean ari dena, eta, 2001. urteaz geroztik, egoitza horretako erreferentziazko erizaina dena. - Itziar Villar Criado, 2006. urteaz geroztik, Donostiako Txara 2 Egoitzan lanean ari dena, eta, orduz geroztik, egoitza horretako erreferentziazko erizaina dena.
Egindako elkarrizketa horien bidez, hitzezko informazioa eta material grafikoa (liburuak, liburuxkak, erregistroak, eta abar) lortu dira. Lortu den material grafiko funtsezkoenetako bat praktika klinikoko lekuetan erizainek erabili izan dituzten edota erabiltzen dituzten erregistroak izan dira. Erregistro horiek oso lagungarriak izan dira bai erizaintza-prozesua aplikatzen den ala ez behatzeko, bai metodo hori aplikatzeko modua zehazteko. Aipatu erregistroetako batzuk, doktore-tesirako interesgarrienak direnak, eranskin gisa gehitu dira. Erregistroen lortze horretan esan beharrekoa da praktika klinikoko leku publikoetan ez dela inongo arazorik izan horiek eskuratzerako orduan; aldiz, praktika klinikoko leku pribatuetan zailtasunak izan dira. Leku pribatu batzuk, horien artean, Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoak, Donostiako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoak, Sanitas Egoitzak, San Ignazio Garate Anaia Klinikak, Aldakoenea Egoitzak eta Txara 2 Egoitzak, erregistroak erakutsi bai, baina ez dute erregistroen kopiarik egiteko aukerarik eman. Hori dela eta, interesgarriak liratekeen erregistro batzuk ezin izan dira eranskin gisa gehitu.
72 3.5. Erabilitako galde-sortak Hiru galde-sorta desberdin erabili dira, ondorengoak: - Erizaintza-prozesuak Donostiako Erizaintza Eskolan eta inguruko herrialdeetan dauden erizaintza-eskoletan izaniko bilakaeraren azterketa ikuspegi teoriko batetik lantzeko galde-sorta. Galde-sorta hori 6.1. Eranskinean dago. - Erizaintza-prozesuak Donostiako Erizaintza Eskolan izaniko bilakaeraren azterketa ikuspegi praktiko batetik lantzeko galde-sorta. Galde-sorta hori 6.2. Eranskinean dago. - Erizaintza-prozesuak Gipuzkoako praktika klinikoan izaniko bilakaeraren azterketa egiteko galde-sorta. Galde-sorta hori 6.3. Eranskinean dago.
Galde-sorta bakoitzean galderak modu jarraitu batean badaude ere, lau atal antzeman daitezke. Lehen atal batean erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen den galdetzen da, eta, horrela izatekotan, noiztik egiten den. Bigarren atal batean erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen hastearen zergatiei eta zailtasunei buruz galdetzen da. Hirugarren atal batean erizaintza-prozesua irakasterakoan nahiz aplikatzerakoan ze erizaintza-modelo aukeratu den galdetzen da eta aukeraketa hori noiz egin zen eta zergatik azaltzeko esaten da. Azkenik, laugarren atal batean erizaintza-prozesua irakasteko nahiz aplikatzeko moduari buruzko galderak daude: erizaintza-diagnostikoak erabiltzen dituzten, eta, erabiltzekotan, noiztik egiten duten eta NOCen erizaintza-helburuak eta NICen erizaintzajarduerak erabiltzen dituzten, eta, erabiltzekotan, noiztik egiten duten. Nahiz eta galde-sorta bakoitzean galderak antzekoak izan, hiru galde-sorta desberdin erabili dira, izan ere, lehen galde-sortan erizaintza-prozesua irakasteari buruz galdetzen da eta bigarren eta hirugarren sortetan erizaintza-prozesua aplikatzeari buruz. Halaber, hirugarren galde-sortan, hau da, erizaintza-prozesuak Gipuzkoako praktika klinikoan izaniko bilakaeraren azterketa egiteko galde-sortan, galdera berezi batzuk egiten dira, horien artean, erizaintza-prozesua zentroko zerbitzu guztietan aplikatzen den eta zentroan zenbat erizain dauden. Lortutako emaitzekin azterketa erretrospektibo bat egitearekin batera, horretarako aukera eman duten aldagaietan estatistika deskribatzailea erabili da. Erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen hastearen zergatiei eta zailtasunei dagokionez, horiek patroi edo kategoriatan biltzeko ahalegina egin da, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta Espainian patroi edo kategoria izan zirenekin erkaketa egiteko.
3.6. Bilaketa bibliografikoa Pertsona jakin batzuk elkarrizketatzeaz gain eta erizainek erabiltzen dituzten erregistroak aztertzeaz gain, ikerketa-lan hau egiteko, bilaketa bibliografiko bat egin da. Dokumentazioiturriak iturri primarioetan eta iturri sekundariotan sailka daitezke132. Iturri primarioek informazio originala edo berria ematen dute; horien artean daude liburuak, monografiak, aldizkari bateko artikulu originalak zein web-orrialde ofizialak. Iturri sekundarioek ez dute ezaguera berririk ematen, baina iturri primarioak lortzeko aukera ematen dute. Iturri sekundarioen adibide ohikoena datu-baseak dira. Iturri primarioei dagokienez, bilaketa-leku azpimarragarrienak ondorengoak izan dira: - Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV- EHU) Liburutegia. Web-orrialdea honakoa da: http://www.biblioteka.ehu.es/p006-9117/eu/ - Osakidetzako Donostia Ospitaleko Liburutegia. Web-orrialdea honakoa da: http://www.osasun.ejgv.euskadi.net/r5220739/eu/contenidos/informacion/presentacion_biblio/eu_5923/presentacion _e.html Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko Liburutegia. - Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV- EHU) Donostiako Erizaintza Eskolako Erizaintza II Saileko artxibategia.
Iturri sekundarioei dagokienez, bilaketa bibliografikoa ondorengo datu-baseetan egin da: - CUIDEN datu-basean: erizaintzari buruzko datu-basea da. Espainiako eta Latinoamerikako publikazio asko biltzen ditu (erizaintzaren historiakoak ere bai), guztiak erizaintzaren arlokoak. Index Fundazioak sortutakoa da, 1992. urtean. Dohain da. Web-orrialdea honakoa da: http://www.doc6.es/index/avan.htm CUIDEN datu-basearen bilaketaorrialdea 4. Irudian ikus daiteke. - CUIDEN HUMANITAS datu-basean: zehazki, zainketen historiari buruzko datu-basea da, hau ere, Index Fundazioak sortua. Bilaketak egiteko, ordaindu egin behar da. Web-orrialdea honakoa da: http://www.indexf.com/bibliometria/incluidas.php - ERIZAINTZAN EGITEN DEN IKERKETARI buruzko datu-basean: datubase horrek ikerketa-proiektuak, tesinak, lanak, eta abar ditu. Carlos III Institutuak, A Coruñako Juan Canalejo-Maritimo de Oza Ospitaleko Liburutegiak eta Index Fundazioak sorturikoa da. 1990. urteaz geroztik
74 funtzionatzen du. Dohain da. Web-orrialdea honakoa da: http://bdie.isciii.es/ - DIALNET datu-basean: Euskal Herriko Unibertsitateko, Errioxako Unibertsitateko eta Kantabriako Unibertsitateko dokumentuak biltzen dituen datu-basea da. Hainbat alorretako (erizaintzako, medikuntzako, psikologiako, eta abarreko) dokumentuak aurki daitezke bertan. Unibertsitate horiek elkarlanean sorturikoa da. Dohain da. Web-orrialdea honakoa da: http://dialnet.unirioja.es - COCHRANE PLUS datu-basean: datu-base horretan osasunaren alorreko gai zehatzei buruzko errebisioak agertzen dira. Ebidentzian oinarritutako medikuntzan eta erizaintzan oinarritzen da. Mundu mailako datu-baserik hoberenetarikoa da. Dohain da. Web-orrialdea honakoa da: http://www.update-software.com/Clibplus/ClibPlus.asp COCHRANE PLUS datu-basearen bilaketa-orrialdea 5. Irudian ikus daiteke. - MEDLINE datu-basean: osasun-arloko datu-basea da. The American Journal of Nursing Companyk eta National Library of Medicinek sorturikoa da. 1966. urtetik funtzionatzen du. Mundu mailako datu-baserik hoberenetarikoa da. Dohain da. Web-orrialdea honakoa da: http://medlineplus.gov/spanish/ MEDLINE datu-basearen bilaketa-orrialdea 6. Irudian ikus daiteke. - HEMEROTECA PLUS datu-basean: prentsan argitaratutako artikuluei eta berriei buruzko datu-basea da. Bilaketak egiteko, ordaindu egin behar da. Web-orrialdea honakoa da: http://www.unav.es/biblioteca/hemerotekaplus.html
Bilaketa bibliografikoa datu-baseetan egiterakoan, bilaketa-hitz nagusienak edo hitz gakoak ondorengoak izan dira: erizaintza, erizaintza-prozesua, erizaintza-metodoa, erizaintza- diagnostikoa, erizaintza-ikasketak, praktika klinikoa, historia eta bilakaera. Honenbestez, doktore-tesiaren hirugarren atala edo materialaren eta metodoaren atala bukatzen da. Bertan, ikerketa erretrospektibo bat egin dela eta azterlekuak bi izan direla azaldu da: erizaintza-ikasketak eta praktika profesionala edo praktika klinikoa. Ondoren, ze erizain elkarrizketatu diren, ze material grafiko lortu den eta ze galde-sorta erabili diren agertu da, eta, hor, lan hau egiteko, 58 erizain elkarrizketatu direla eta praktika klinikoko lekuetan erizainek erabili izan dituzten erregistroen azterketa egin dela ikusi da. Azkenik, bilaketa-bibliografikoa ze liburutegitan eta ze datu-baseetan egin den adierazi da.
4. Irudia: CUIDEN datu-basearen bilaketa-orrialdea.
5. Irudia: COCHRANE PLUS datu-basearen bilaketa-orrialdea.
6. Irudia: MEDLINE datu-basearen bilaketa-orrialdea.
4. Emaitzak eta eztabaida 77
4. Emaitzak eta eztabaida
4. Emaitzak eta eztabaida 79
4. Emaitzak eta eztabaida 4.1. Donostiako Erizaintza Eskolan ikuspegi teoriko batetik izaniko bilakaera 4.1.1. Erizaintza-prozesua zein irakasgaitan eta noiztik Egungo Donostiako Erizaintza Eskolaren aurrekaria Arantzazuko Ama Erresidentziako Osasun Laguntzaile Teknikoen Eskola da, 1965. urtean sortu zena. Eskola horrek osasun laguntzaile teknikoen ikasketak ematen zituen eta ez zegoen unibertsitatearen barne133. 1977. urtean, 2128/77 Erret Dekretuari jarraiki134, Espainia osoan osasun laguntzaile teknikoen ikasketak emateari utzi zitzaion eta, bere ordez, erizaintza-ikasketak emateari ekin, hau da, Erizaintzan Diplomatua izateko unibertsitate-ikasketak. Hori dela eta, osasun laguntzaile teknikoen eskolak erizaintzako unibertsitate eskola edo erizaintza-eskola bihurtu ziren eta unibertsitatean sartzen hasi. Gipuzkoaren kasuan, Donostiako Arantzazuko Ama Erresidentziako Osasun Laguntzaile Teknikoen Eskola 1978-1979 ikasturtean hasi zen titulazio berria ematen. 4 urte geroago, 1983. urtean, Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) egituran sartu zen, Bizkaiko Leioako Erizaintza Eskolaren Unitate Delegatu gisa. Azkenik, 1997ko uztailaren 22an, egungo Donostiako Erizaintza Eskola sortu zen135, Gipuzkoako Campusera atxikita. Ikasketa-planei dagokienez, osasun laguntzaile teknikoen ikasketak irakatsi izan ziren bitartean, 1955. urtean onartutako ikasketa-plana136 jarraitu izan zen, 6. Taulan agertzen dena. Taulan ikusten den bezala eta elkarrizketatuek esan duten modura, ikasketa-plan horretan ez zen erizaintza-prozesua irakatsi izan. 1978-1979 ikasturtean, erizaintzako unibertsitate-ikasketak irakasten hasi zirenean, 1977. urtean onartutako ikasketa-plan berria137 jarraitzen hasi ziren (ikus 7. Taula). Ikasketa-plan berrian, aurrekoan ez bezala, erizaintza hitza zuen jakintza-arlo bat agertzen zen, eta horren baitan, lehen aldiz, erizaintza-prozesua irakasten hasi ziren, Enfermería Fundamental izeneko irakasgaian. Hasiera hartan, erizaintza-prozesuari erizaintza-atentzioaren prozesua deitzen zitzaion. 1993. urtean, UPV-EHUn ematen ari zen ikasketen euskalduntzearen baitan, Enfermería Fundamental irakasgaia euskaraz irakasten hasi zen, Oinarrizko Erizaintza izenarekin. Gaztelerakoan bezalaxe, euskarakoan ere erizaintza-prozesua irakasgai horren baitan irakatsi izan zen.
6. Taula: Osasun Laguntzaile Teknikoen Ikasketa-Plana (1955). Oharra: parentesi artean agertzen dena irakasgaiak dituen ordu kopurua da.
4. Emaitzak eta eztabaida 81
7. Taula: Erizaintzan Diplomatua izateko Ikasketa Plana (1977). Oharra: parentesi artean agertzen den lehen zenbakiak irakasgaiak dituen ordu teorikoak adierazten ditu; bigarrenak, ordu praktikoak.
82 1995. urtean, Erizaintzan Diplomatua izateko Ikasketa Plan berri bat onartu zen138. Plan berri hori Donostiako Erizaintza Eskolan 1995-1996 ikasturtean hasi zen irakasten, eta, bertan, Enfermería Fundamental izeneko irakasgaiaren ordez, Fundamentos de Enfermería izenekoa agertu zen. Euskarako lerroari dagokionez, irakasgai berri horrek Erizaintzaren Oinarriak izena hartu zuen. Erizaintza-prozesua irakasgai berri horren baitan irakasten jarraitu zuten. 2000. urtean ikasketa-plan berri bat onartu zen139, egun erabiltzen dena. Plan horretan gaztelerako lerroko Fundamentos de Enfermería eta euskarako lerroko Erizaintzaren Oinarriak irakasgaiak bere horretan mantendu ziren eta erizaintza-prozesua beraien baitan irakasten jarraitu zen. Orain artekoa laburbilduz, Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintza-prozesua noiztik eta zein irakasgai teorikotan irakatsi izan den 8. Taulan azaltzen da. Esan den bezala, gaztelerako lerroan, ikasketa-planak direla eta, irakasgai bakoitza ikasketa plana ezartzen denetik irakasten da; euskarako lerroan, berriz, irakasgaiaren hasiera euskalduntzearen abiadurarekin lotuta dago. Inguruko erizaintza-eskoletan gertatutakoarekin eginiko erkaketa 9. eta 10. Tauletan azaltzen da (9. Taulan Euskal Autonomia Erkidegoko beste erizaintza-eskolekin eta 10. Taulan Nafarroako Foru Komunitatekoekin). Taula horietan ikusten denez, Donostiako eskolan bezala, inguruko beste eskoletan ere 1977-1978. urteetan hasi ziren erizaintza-prozesua irakasten. Are gehiago, Fernándezek, Garridok, Santo Tomásek eta Serranok dioten modura140, Espainia osoko erizaintzaeskoletan ere data horietan hasi ziren metodologia hori irakasten. Horren zergatia, hurrengo atalean ikusiko den bezala, Erizaintzan Diplomatua izateko unibertsitate-ikasketei zegokion ikasketa-planarekin urte horietan hasi zirela da. Erizaintza-prozesua euskaraz irakasteari dagokionez, Donostiako eta Leioako Erizaintza- Eskoletan irakatsi izan da soilik, Donostiako eskolaren kasuan, 1993. urtetik aurrera, eta Leioako eskolaren kasuan, 1998. urtetik aurrera. Elkarrizketetatik ondorioztatu denez, aurki, Gasteizko Erizaintza-Eskolan hastekoak dira. Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako erizaintza-eskoletan izandako bilakaerarekin eginiko erkaketa 11. Taulan agertzen da. Taulan ikusten denez, Ameriketako Estatu Batuekin eta Kanadarekin alderatuta, Gipuzkoan 18 urte inguru beranduago hasten da erizaintza-prozesua modu teoriko batean irakasten. Aurreko taularen osagarri gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko erizaintza-eskolen eta Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako erizaintza-eskolen arteko erkaketa 12. Taulan agertzen da. Hor ikusten denez, eta aurreikus zitekeen bezala, Gipuzkoako herrialdean antzeman den 18 urteko atzerapena beste
4. Emaitzak eta eztabaida 83
herrialdeetan ere errepikatzen da. Atzerapen hori ulertzeko, Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako herrialdeek eta gureak erritmo desberdinak izan dituztela izan behar da kontuan. Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada aitzindariak izan dira erizaintzaren alorrean: herrialde horietan XX. Mende hasieratik erizaintza-ikasketak unibertsitateikasketak kontsideratu izan dira, ikerketa egin izan da eta, hori dela eta, han sortu izan dira bai erizaintza-prozesua, bai erizaintza-diagnostikoak. Gurean, aldiz, erizaintza-ikasketak ez dira 1978. urtera arte unibertsitatean sartu izan eta ordura arte zegoen Osasun Laguntzaile Teknikoaren titulazioak ez zuen erizaintzaren jakintza-arloa kontuan hartu izan141. Hortaz, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan izandako garapena urte batzuk beranduago islatu eta onartu izan da gurean.
7. Irudia: Donostiako Erizaintza Eskola.
84 8. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintza-prozesua (EP) noiztik eta zein irakasgai teorikotan irakatsi izan den. Gaztelerako lerroa eta euskarako lerroa.
Urtea
Erizaintzaren Oinarriak
EP irakatsi izan den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 85
Urtea
Oinarrizko Erizaintza
Erizaintzaren Oinarriak
Erizaintzaren Oinarriak
EP irakatsi izan den urteak
86 10. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintza-prozesua (EP) noiztik eta zein irakasgai teorikotan irakatsi izan den. Erkaketa Nafarroako Foru Komunitateko erizaintza-eskolekin.
Urtea
Oinarrizko Erizaintza
Erizaintzaren Oinarriak
EP irakatsi izan den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 87
11. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintza-prozesua (EP) noiztik eta zein irakasgai teorikotan irakatsi izan den. Erkaketa Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako erizaintza-eskoletan izandako bilakaerarekin.
Urtea
Oinarrizko Erizaintza
EP irakatsi izan den urteak
EP irakatsi izan ez den urteak
88 12. Taula: Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko erizaintza-eskoletan erizaintza-prozesua (EP) noiztik irakatsi izan den. Erkaketa Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako erizaintza-eskoletan izandako bilakaerarekin. Oharra: * agertzen denean, euskarako lerroko irakasgaia dela adierazi nahi da.
Leioa Eskola hori 1977. urtean sortu zen
Leioa *
Nafarroako Unibertsi. 1954. urtean sortu zen
Nafarroako Publikoa Eskola hori 1989. urtean sortu zen
EP irakatsi izan den urteak
EP irakatsi izan ez den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 89
4.1.2. Erizaintza-prozesua irakasten hastearen zergatia eta izandako zailtasunak Elkarrizketetatik ondorioztatzen denez, onartu berri zen ikasketa-planak horrela agintzen zuelako hasi ziren Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintza-prozesua modu teoriko batean irakasten. Aurreko atalean esan den bezala, 1977. urtean, Erizaintzako Unibertsitate Eskoletako Ikasketa Plana onartu zen. Ikasketa-plan horren baitako irizpideek ziotenez, erizaintza-prozesua ikasleak ikasi beharreko edukietako bat zen eta Enfermería Fundamental izeneko oinarrizko irakasgaian kokatzen zen. Alabaina, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasleek Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan142 eta Espainian143 agertzen diren arrazoiak ere nabarmentzen dituzte, erizaintzaprozesuak erizaintzaren status profesionala eta erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzeko balio zuela, alegia. Erizainak rol autonomo bat ere egiten zuela azpimarratu nahi zen, eta rol hori egiteko metodoa erizaintza-prozesua zen. Erizaintza-zainketak hobetuz, osasunzainketak hobetuko zirela agertu nahi zen, eta erizaintza-prozesuak erizaintza-zainketak hobetzen laguntzen zuen. Donostiako eskolako irakasleak bat zetozen Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako eta Espainiako arrazoi horiekin eta ahalegin berezia egin zuten erizaintza-prozesuaren irakaskuntzan. Baina erizaintza-prozesua irakasten hastea ez da erraza izan. Elkarrizketatuek azpimarratu dituzten zailtasun nagusiak ondorengoak izan dira: 1. Erizaintza-prozesuaren kontzeptua berria izatea. Kontuan izan, irakasle lanetan ari zirenentzat erizaintza-prozesua erabat berria zela. Irakasle horiek osasun laguntzaile teknikoen ikasketak zituzten eta ez zuten metodo hori bere ikasketetan landu izan. Beraz, nork bere kabuz ikasi behar izan zuen erizaintza-prozesuari zegokiona. Zailtasun horretan bada gauza bat lagungarri izan zutena: irakasle horiek, 111/1980 Erret Dekretuari jarraiki144, Osasun Laguntzaile Teknikoaren eta Erizaintzan Diplomatuaren arteko tituluen homologazioa egin behar izan zuten, eta homologazio horretan irakasleei irakatsitako edukietako bat erizaintza-prozesua izan zen. 2. Erizaintza-prozesua zerbait teorikoa, aplikaezina, balitz bezala ikustea. 4.3. atalean ikusiko den moduan, erizaintza-prozesua 1980eko hamarkadan, nahiz eta eskolan irakatsi, ez zen Gipuzkoako praktika klinikoan aplikatzen. Erizaintzako ikasleek praktiketara joatean ez zuten erizaintza-prozesua aplikatzen zenik ikusten, hau da, haserako urte horietan zerbait teorikoa balitz bezala bizi izan zuten. 3. Ikasketa-planak zurrunak izatea. Gaurdaino, erizaintza-prozesuari buruzko irakaskuntza teoriko guztia erizaintza-ikasketetako lehen ikasturtean irakatsi izan da. Hasi berria den ikasle batentzat erizaintza-prozesua sakontasunez
90 barneratzea lan nekeza da, oraindik ere praktika asistentzialik ez duelako egin eta lehen ikasturtean guztia berria delako.
Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintza-prozesua irakasteko zailtasunak izan direnak Amerikan eta Espainian izan zirenekin erkatuz gero, harremanduta daudela ikusten da. Amerikan eta Espainian ezjakintasuna eta prestaketa-gabezia, errekurtso-gabezia eta lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea izan ziren zailtasun nagusienak145,146. Espainiaren kasuan, erizaintza-eskoletako ikasketaplanak zurrunak izatea azpimarratu izan den beste zailtasun bat da147. Donostiako Erizaintza Eskolan zerrendatu den lehen zailtasuna (erizaintza-prozesuaren kontzeptua berria izatea) lotuta dago ezjakintasunarekin eta prestaketa-gabeziarekin eta zerrendatu den bigarrena (erizaintza-prozesua zerbait teorikoa, aplikaezina, balitz bezala ikustea), lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzearekin. Donostiako eskolan zerrendatu den hirugarren zailtasunari (ikasketaplanak zurrunak izatea) dagokionez, Espainian jada azpimarratua zegoena da. Ikasketa-planak zurrunak izatearen zailtasuna gainditze aldera, hobe zatekeen erizaintzaprozesuari buruzko irakaskuntza erizaintza-ikasketetako hiru urteetan banatzea edo bigarren nahiz hirugarren ikasturteetan irakastea. Zentzu horretan, etorkizunera begira, badirudi gauzak hobeto egingo direla, izan ere, 2008. urtean onartutako aginduari148 jarraiki eratzen ari den ikasketa-planak erizaintza-prozesua Erizaintzako Graduaren titulazio berriko bigarren ikasturtean irakastea aurreikusten du, Erizaintzaren Oinarri Metodologikoak izeneko irakasgaiaren baitan. Etorkizun horretan, ikasleak bigarren ikasturtean erizaintzaprozesua landu aurretik, lehen ikasturteko praktika asistentzialen eta lehen ikasturte osoko joan-etorriaren esperientzia izango ditu.
4. Emaitzak eta eztabaida 91
4.1.3. Aukeratutako erizaintza-modelo nahiz –teoriak Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintza-prozesua irakatsi izan zen lehen urteetan, 1978- 1987 urte artean, inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe irakatsi izan zen. Modeloak eta teoriak irakatsi irakasten ziren Enfermería Fundamental irakasgaiko zati batean, baina irakasgai horretan erizaintza-prozesuaren zatia azaldu behar zenean, modelo eta teoria horien eraginik gabe azaltzen zen. Erizaintza-modelo eta teoria guztien artean, batez ere, ondorengo bost modeloak irakatsi izan ziren: - Beharren Eskoletik: Hendersonen eta Oremen modeloak. - Elkarrekintzen Eskoletik: Peplauren modeloa. - Helburuen Eskoletik: Royren eta Rogersen modeloak.
1986., 1987. eta 1988. urteak eztabaida-urteak izan ziren. Donostiako Erizaintza Eskolako irakasleek erizaintza-modelo bat hobetsi nahi zuten, eta hori zen eztabaidagaia. Eztabaida horren baitan, Leioako Erizaintza Eskolako Gotzone Mora irakasleak bere erizaintzamodeloa aurkeztu zuen, baina Donostiako irakasleek ez zuten aintzat hartu. Aurrera begira, egin daitekeen lanetako bat, modelo horren nondik norakoak argitzea da. Azkenik, 1988. urtean, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasleek Virginia Hendersonen erizaintza-modeloa hobestea adostu zuten, eta hori izan da, gaur arte, landu izan duten erizaintza-modelo nagusia. Eredu hori hobestearen arrazoiak ondorengoak izan ziren: Virginia Hendersonen filosofiarekin eta lantzen dituen erizaintzako metaparadigmako elementu nagusien definizioarekin (pertsona, ingurua, osasuna eta erizaintzaren rola) bat egotea. Ulerterraza izatea. Puntu horretan bat zetozen Marrinerren eta Railen liburuan esaten denarekin, hau da, Hendersonen modeloa ulerterraza dela eta hizkera xehe batean azaltzen dela149. - Beste ereduei buruz baino dokumentazio eta bibliografia gehiago edukitzea. Kontuan izan behar da, mundu mailan, Hendersonen erizaintza-modeloa modelorik ezagunenetakoa eta erabilienetakoa izan dela150. - Eredu hori inguruko erizaintza-eskoletan jada aukeratua izatea: bai Leioako Erizaintza Eskolan, bai Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza
92 Eskolan eta, bereziki, bai Bartzelonako Unibertsitateko Erizaintza Eskolan eredu horren aldekoak ziren. Garai horretan, Bartzelonako Unibertsitateko Erizaintza Eskola Espainia osoko aitzindarietakoa zen. Hango irakasle ziren Carmen Fernández Ferrínek, María Teresa Luisek, María Victoria Navarrok eta Gloria Novelek urte horietan eta ondorengoetan publikatu zituzten Hendersonen eredua hobesten zuten hainbat artikulu eta liburu151, 152, 153. - Eredu hori Gipuzkoako praktika klinikoko zenbait instituziotan jada aukeratua edo aukeratzear izatea. Matia Taldeak urteak zeramatzan (1980. urtetik) eredu horrekin eta Osakidetzako atentzio espezializatuak aukeratzear zeukan154.
4. Emaitzak eta eztabaida 93
4. Emaitzak eta eztabaida 95
Ondorengo urteetan, Donostiako Erizaintza Eskolako zenbait irakaslek, horien artean, Garbiñe Lasa Labacak, Fundamentos de Enfermería irakasgaiko irakaskuntza-proiektuak defendatu behar izan zituzten, eta, horrek, Hendersonen aldeko apustua sendotzea ekarri zuen158. Euskarako lerroari dagokionez, hura sortu zenean (1993), bat etorri zen Hendersonen eredua hobestearekin. Orain arte esandakoaren harira, 13. Taulan Donostiako Erizaintza Eskolako gaztelerako lerroko eta euskarako lerroko irakasgai teorikoetan erizaintza-prozesua ze erizaintzamodeloren eraginpean irakatsi izan den azaltzen da. Inguruko erizaintza-eskoletan gertatutakoarekin eginiko erkaketa 14. eta 15. Tauletan azaltzen da (14. Taulan Euskal Autonomia Erkidegoko beste erizaintza-eskolekin eta 15. Taulan Nafarroako Foru Komunitatekoekin). Tauletan ikusten den moduan, eskola guztietan hasierako urteetan erizaintza-prozesua inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe irakatsi izan zen. Ondoren, 1980. urtean, Leioako Erizaintza Eskola eta Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskola izan ziren lehenak erizaintza-prozesua Hendersonen ereduaren eraginpean irakasten. Leioako Erizaintza Eskolaren kasuan, horrela agertu zuten irakasgaiari buruz 1984. urtean publikatu zuten liburuan159. Gerora, 1988-1989 urteetan, beste eskolak ere erizaintza-prozesua Hendersonen ereduaren eraginpean irakasten hasi ziren. Beraz, eskola guztietan, erizaintza-prozesua irakasteko, aukeratu izan den erizaintza-modeloa Hendersonena izan da. Hori bat dator Espainian gertatutakoarekin, izan ere, zenbait errebisio-lanen arabera160,161, Hendersonen erizaintzamodeloa izan da Espainian eragin gehiena izan duena. Horrela bada, gurean gertatutakoa Espainiako eskola askotan gertatutakoarekin bat datorrela esan daiteke. Dena den, erkaketaren arlo horretan, gauzak gehiago zehaztu daitezke: Espainian beste 106 erizaintzaeskola daudela kontuan hartuz162, horietako bakoitzean erizaintza-prozesua zein modeloren eraginpean aplikatu duten aztertzea interesgarria litzateke. Halaber, gurean gertatutakoa bat dator munduko eskola askotan gertatutakoarekin, izan ere, lehen esan den bezala, Hendersonen erizaintza-modeloa modelorik ezagunenetakoa eta erabilienetakoa izan da163,164.
96 Eredu hori hobesteko arrazoiei dagokienez, arrazoiak antzekoak izan ziren eskola guztietan eta Donostikoaren kasuan aipatu direnak dira. Taulekin jarraituz, 1992-1994 urteetan Leioako Erizaintza Eskolan, Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Ikasketen Eskolan erizaintza-prozesua Gordonen egitura kontzeptualaren eraginpean irakasten hasten dira. Leioako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko eskolen kasuan, gehiketa bat da: Hendersonen ereduarekin jarraitzeaz gain, Gordonen egitura kontzeptuala sartzen dute. Nafarroako Unibertsitateko eskolaren kasuan, ordezkaketa bat da: Hendersonen eredua uzten dute eta Gordonen egiturarekin hasten dira. Hiru eskola horietan Gordonen egiturarekin hasteko arrazoia antzekoa izan zen: beraien ustetan, egitura hori Hendersonen eredua baino hobeto egokitzen zen ospitaletako paziente akutuen sintomak eta zeinuak balioesteko. Donostiako Erizaintza Eskolaren eta Gasteizko Erizaintza Eskolaren kasuan, ez dute erizaintza-prozesua Gordonen egitura kontzeptualaren eraginpean irakatsi izan; besterik gabe, Hendersonen ereduarekin jarraitu izan dute. Ikuspegi teoriko batetik, erizaintza-prozesua erizaintza-modelo baten eraginpean irakastea da desiragarriena165,166,167; horretara, Walshek dion moduan, modeloak erizaintza-zainketak zertarako edo zer lortzeko izan behar duten esango digu (Hendersonen modeloan, pazienteak independentzia berreskuratzeko; Oremen modeloan, autozainketarako gaitasuna izateko), eta erizaintza-prozesuak nola antolatuko diren deskribatuko du. Ikuspuntu horretatik, Donostiako Erizaintza Eskola, Leioako Erizaintza Eskola, Gasteizko Erizaintza Eskola eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Ikasketen Eskola modu egokian ari dira lanean. Salbuespena Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskola da, izan ere, eskola horretan Gordonen egitura bai, baina erizaintza-modelorik gabe dihardute. Gordonen egitura kontzeptuala erabiltzeari dagokionez, egitura hori bai nazioarteko, bai Espainiako praktika klinikoan erabiltzen denez168,169, zentzuzkoa dirudi erizaintzaprozesuaren irakaskuntzan txertatzea, baina, hori bai, Gordonek berak 1982. urtean Osasunaren Patroi Funtzionalen egitura kontzeptuala definitu zuenean esan zuen bezala170, erizaintza-modeloarekin bateragarria eginez. Patroi funtzionalek, erizaintza-modeloa edozein izanik ere, erizaintza-prozesuaren balioespena egiteko marko bat eskaintzen dute, ez dute modeloa ordezkatzen. Dena den, Gordonen egitura erabili ala ez erabakitzerakoan, gure praktika klinikoan (Gipuzkoan) erabiltzen den ala ez jakitea garrantzitsua izan daiteke, eta hori tesi honetako 4.3.3. atalean argitzen da.
4. Emaitzak eta eztabaida 97
13. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoan erizaintza-prozesua (EP) ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean irakatsi izan den. Gaztelerako lerroa eta euskarako lerroa.
Urtea
Erizaintzaren Oinarriak
* Irakasgaian EP inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe irakatsi izan den urteak
Urtea
Oinarrizko Erizaintza
Erizaintzaren Oin
Erizaintzaren Oin
Irakasgaian EP M. Gordonen egituraren eraginpean aplikatu izan den urteak
Irakasgaian EP V. Hendersonen ereduaren eta M. Gordonen egituraren eraginpean aplikatu izan den urteak * Irakasgaian EP inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe irakatsi izan den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 99
15. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoan erizaintza-prozesua (EP) ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean irakatsi izan den. Erkaketa Nafarroako Foru Komunitateko erizaintza-eskolekin.
Urtea
Erizaintzaren Oinarriak
Irakasgaian EP M. Gordonen egituraren eraginpean aplikatu izan den urteak
Irakasgaian EP V. Hendersonen ereduaren eta M. Gordonen egituraren eraginpean aplikatu izan den urteak * Irakasgaian EP inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe irakatsi izan den urteak
100 4.1.4. Erizaintza-prozesua irakasteko modua Donostiako eskolan 1978. urtetik 1980eko hamarkadaren bukaera arte erizaintza-prozesua lau etapetan azaldu izan zen: balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa. Diagnostikoaren etapa ez zuten landu izan, baina horren antzeko zerbait aipatzen zen (arazoen identifikazioa) balioespenaren etapan. Lehen hiru ikasturteetan (1978-1979, 1979-1980 eta 1980-1981) erizaintza-prozesuaren irakaskuntza egiteko erabili zen testu-liburu nagusia Du Gas egilearen Tratado de Enfermería Práctica171 izan zen (ikus 12. Irudia). Du Gas egile amerikarra zen eta liburuaren itzulpena Mexikon egindakoa; hortaz, liburuan agertzen ziren adibideak eta egoerak hangoak ziren.
4. Emaitzak eta eztabaida 101
1981-1982 ikasturtean liburu berri bat erabiltzen hasi ziren, U.N.E.D.-ek argitaratutako Conceptos de Enfermería. Curso de nivelación de ATS172 liburua (ikus 13. Irudia). Liburuaren izenburuan agertzen den Curso de nivelación de ATS hizkiek azaltzen duten gisan, liburu hori Osasun Laguntzaile Teknikoek Erizaintzan Diplomatuak bihurtzeko gainditu behar izan zuten azterketa prestatzeko erabilia izan zen.
4. Emaitzak eta eztabaida 103
4. Emaitzak eta eztabaida 105
106 Azkenik, 2002-2003. urteetan, plangintzaren, egitearen eta ebaluazioaren etapak azaltzeko, Nursing Outcomes Clasificationen (NOC) erizaintza-helburuak eta Nursing Interventions Clasificationen (NIC) erizaintza-jarduerak erabiltzen hasi ziren. 1993. urtetik aurrera, erizaintza-ikasketak euskalduntzeko hartutako erabakiaren ondorioz, bi lerro (gaztelerako lerroa eta euskarako lerroa) izan diren arren, erizaintza-prozesua irakasteko moduan bat etorri izan dira. Orain arte esandakoaren harira, 16. Taulan Donostiako Erizaintza Eskolako gaztelerako lerroko eta euskarako lerroko irakasgai teorikoetan erizaintza-prozesua zenbat etapetan irakatsi izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren azaltzen da. Inguruko erizaintza-eskoletan gertatutakoarekin eginiko erkaketa 17. eta 18. Tauletan azaltzen da (17. Taulan Euskal Autonomia Erkidegoko beste erizaintza-eskolekin eta 18. Taulan Nafarroako Foru Komunitatekoekin). Tauletan ikusten den moduan, hasierako lehen 7-10 urteetan, eskola guztietan erizaintza-prozesua lau etapetan irakatsi izan zen. Erizaintza-prozesua bost etapetan irakasteari dagokionez, Leioako Erizaintza Eskolan eta Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolan Donostian baino 3-4 urte lehenago hasi ziren. Hori horrela egiteko, Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolaren kasuan, Yura eta Walsh egileen El proceso de enfermería180 liburua izan zen erreferentzietako bat; Leioako Erizaintza Eskolaren kasuan, Campbell egilearen Tratado de Enfermería. Diagnósticos y método181 liburua. Gainerako eskoletan, hau da, Gasteizko Erizaintza Eskolan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan, Donostiakoaren garai berean, 1989. urte inguruan, hasi ziren erizaintza-prozesua bost etapetan irakasten. NOC eta NIC terminologia erabiltzeari dagokionez, ez da desberdintasun nabarmenik ikusten: eskola guztietan 2002-2003 urteetan hasi izan dira taxonomia horiek ikasleekin erabiltzen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola izan daiteke salbuespena: eskola horretan 2-3 urte lehenago, 2000. urtean, hasi ziren terminologia horiek erabiltzen. Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako erizaintza-eskoletan izandako bilakaerarekin eginiko erkaketa 19. Taulan agertzen da. Taulan ikusten denez, bai erizaintza-prozesua lau etapetan irakasteari dagokionez, bai bost etapetan irakasteari dagokionez, Donostiako eskolan 10-15 urteko atzerapena dago; NOC eta NIC terminologia erabiltzeari dagokionez, berriz, 4-5 urteko atzerapena. Atzerapen horiek nahiko normaltzat jo daitezke, izan ere, han izandako garapena onartzeko, liburuen itzulpena egiteko eta gai berri horiek irakaskuntzan txertatzeko denbora bat behar da. Dena den, NOC-NIC terminologia erabiltzearen atzerapena besteena baino txikiagoa da, eta horrek erizaintza-prozesuaren arloko berrikuntzak txertatzeko atzerapena gero eta txikiagoa izaten ari dela iradokitzen du, seguraski, teknologia berriek eta mundu globalizatuak lagunduta. Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko erizaintza-eskolen eta Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako erizaintza-eskolen arteko erkaketa 20. Taulan agertzen da.
4. Emaitzak eta eztabaida 107
16. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoetan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan irakatsi izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Gaztelerako lerroa eta euskarako lerroa.
Urtea
Erizaintzaren Oinarriak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
108 17. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoetan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan irakatsi izan den eta NOCen erizaintzaemaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Erkaketa Euskal Autonomia Erkidegoko beste erizaintza-eskolekin.
Urtea
Oinarrizko Erizaintza
Erizaintzaren Oinarriak
Erizaintzaren Oinarriak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
4. Emaitzak eta eztabaida 109
18. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoetan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan irakatsi izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Erkaketa Nafarroako Foru Komunitateko erizaintzaeskolekin.
Urtea
Oinarrizko Erizaintza
Erizaintzaren Oinarriak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
110 19. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoetan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan irakatsi izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Erkaketa Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako erizaintza-eskoletan izandako bilakaerarekin.
Urtea
Oinarrizko Erizaintza
EP irakatsi izan ez den urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
4. Emaitzak eta eztabaida 111
20. Taula: Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko erizaintza-eskoletako irakasgai teorikoetan erizaintzaprozesua (EP) zenbat etapetan irakatsi izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Erkaketa Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako erizaintza-eskoletan izandako bilakaerarekin. Oharra: * agertzen denean, euskarako lerroko irakasgaia dela adierazi nahi da.
Leioa Eskola hori 1977. urtean sortu zen 4e
Leioa *
Nafarroako Unibertsi. 1954. urtean sortu zen
Nafarroako Publikoa Eskola hori 1989. urtean sortu zen 5e
EP irakatsi izan ez den urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
112 Erizaintza-prozesua irakasteko moduarekin jarraituz, 21. Taulan Donostiako Erizaintza Eskolako gaztelerako lerroko eta euskarako lerroko irakasgai teorikoetan, egun, erizaintzaprozesuaren etapa bakoitza nola azaltzen den eta ze metodologia erabiliz irakasten den agertzen da. Taulan antzematen denez, bi lerroek etapa bakoitza modu berean azaltzen dute eta antzeko metodologia erabiltzen dute. Desberdintasun bakarra metodologian dago, kasu kliniko errealen hautaketan: gaztelerako lerroan kasu klinikoak (ospitaleko kasuak, ikasleak praktika asistentzialak egiten ari denean hautatzen dituenak) aukeratzen dituzte; euskarako lerroan, berriz, kasuak ikaskideak dira. Bi lerroetan azken 4-5 urteetan hasi dira kasu errealak lantzen. Lehenago, kasu fiktizioak soilik erabiltzen zituzten. Inguruko erizaintza-eskoletan egiten dutenarekin eginiko erkaketa 22. eta 23. Tauletan azaltzen da (22. Taulan Euskal Autonomia Erkidegoko beste erizaintza-eskolekin eta 23. Taulan Nafarroako Foru Komunitatekoekin). Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola azaltzen den aztertzen hasita eta erizaintzabalioespena azaltzeko moduari dagokionez, desberdintasunak antzematen dira. Donostiako Erizaintza Eskolan eta Gasteizko Erizaintza Eskolan Hendersonen 14 beharren gida erabiltzen dute soilik; Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolan, Gordonen patroi funtzionalena soilik, eta Leioako Erizaintza Eskolan eta Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolan aipatu diren bi gidak erabiltzen dituzte, bai Hendersonen 14 beharren gida, bai Gordonen patroi funtzionalena. Desberdintasun horiek aukeratu den erizaintzamodeloarekin dute zerikusia. Erizaintza-diagnostikoei dagokienez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko erizaintza-eskola guztietan NANDAren erizaintza-diagnostikoak erabili izan dituzte eta erabiltzen dituzte, egokienak eta landuenak direla iritzita. Hori bat dator nazioartean gertatu denarekin, izan ere, Müller-Stauben, Lavinen, Needhamen eta Van Achterbergen errebisioaren arabera182, NANDAren sailkapena da nazioartean gehien erabiltzen dena. Diagnostikoaren atal horretan, bi eskoletan (Leioako Erizaintza Eskolan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan) eta soilik 1987-1993 urte artean, CAMPBELLen erizaintza-diagnostikoak erabili izan dituzte. Bi eskola horiek 1993. urtean sailkapen hori utzi eta NANDArena hobestea erabaki zuten, lehen esan den bezala, egokiagoak eta landuagoak iruditzen zitzaizkielako. Plangintzaren, egitearen eta ebaluazioaren etapei dagokienez, eskola guztiak bat datoz: etapa horiek azaltzeko, NANDA-NOC-NIC terminologia erabiltzen dute. Taulekin jarraituz eta metodologiari dagokionez, kasu fiktizioak eskola guztietan erabiltzen dira, eta kasu errealak, ia guztietan. Leioako Erizaintza Eskola da salbuespena: eskola horretan, bai gaztelerako lerroan, bai euskarako lerroan, ez dute kasu errealik erabiltzen,
4. Emaitzak eta eztabaida 113
ikaslearentzat gehiegizkoa dela iritzita. Kontuan izan behar da, egungo ikasketa-planean, erizaintza-prozesuari buruzko ikasketa teorikoak erizaintzako ikasketetako lehen ikasturtean kokatzen direla, eta horrek erizaintza-prozesuaren sakontasun maila zailtzen duela: ikaslea hasi berria da, kontzeptu berri asko ditu bereganatzeko eta oraindik ez du praktika klinikorik egiteko aukerarik izan. Kasuak (fiktizioak nahiz errealak) erabiltzea bibliografiak aholkatzen duen zerbait da183, 184, 185, horien bidez ikasleak erizaintza-prozesuaren arloko teoria hobeto integratzen duelako eta elkarrizketak egiteko gaitasuna eta sintetizatzeko gaitasuna lantzen dituelako. Halaber, ikusi da kasuek pentsamendu kritikoa garatzen laguntzen dutela, eta, azken hori, lana modu eraginkor batean eta segurtasunez egiteko oinarrietako bat da. Kasuak fiktizioak ala errealak izan behar duten zehazterako orduan, biak onuragarriak badira ere, bibliografiak bigarrena hobesten du186, ikasleak erizain bezala egin beharko duenarekin antzekotasun handiagoa duelako eta teoria eta praktika integratzerakoan sortzen diren zailtasunak aztertzea baimentzen duelako.
21. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola azaltzen den eta ze metodologia erabiliz irakasten den. Gaztelerako lerroa eta euskarako lerroa.
4. Emaitzak eta eztabaida 115
23. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola azaltzen den eta ze metodologia erabiliz irakasten den. Erkaketa Nafarroako Foru Komunitateko erizaintza-eskolekin.
4. Emaitzak eta eztabaida 117
4.2. Donostiako Erizaintza Eskolan ikuspegi praktiko batetik izaniko bilakaera 4.2.1. Erizaintza-prozesua zein irakasgaitan eta noiztik Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietatik zeintzuetan aplikatu izan den erizaintza-prozesua eta noiztik 24. eta 25. Tauletan azaltzen da (24. Taulan gaztelerako lerroko irakasgaiak eta 25. Taulan euskarako lerrokoak). Gaztelerako lerroan, ikasketa-planak direla eta, irakasgai bakoitza ikasketa plana ezartzen denetik irakasten da. Euskarako lerroan, berriz, irakasgaiaren hasiera euskalduntzearen abiadurarekin lotuta dago. Tauletan ikusten denez, 22 irakasgai desberdinetatik 16tan aplikatu izan da erizaintzaprozesua; beraz, irakasgaien gehiengo batean aplikatu izan da eta aplikatzen da. Aplikatze hori modu mailakatu batean gertatu izan da: urteak pasa ahala, gero eta irakasgai gehiagotan aplikatu izan da, gero eta erabiliagoa izan da. Noiztik aplikatzeari dagokionez, 1990eko hamarkadan zehar aplikatzen dela ikus daiteke. Datu hori irakasgai teorikoarekin erkatuz gero, irakasgai klinikoetan 15-20 urteko atzerapena dagoela ikus daiteke: irakasgai teorikoan 1978. urtean hasi ziren erizaintzaprozesua irakasten; irakasgai klinikoek, oro har, 15-20 urte igaro arte ez dute metodo hori aplikatu izan. Egungo egoerari erreparatuz gero, 18 irakasgaitik 16tan aplikatzen da. Gaztelerako lerroko irakasgaiak eta euskarako lerrokoak konparatuz gero, gaztelerakoetan guztietan aplikatzen dela ikus daiteke; euskarakoetan, berriz, ez da horrela: Ama-haur Erizaintza I eta Ama-haur Erizaintza II irakasgaietan ez da oraindik aplikatzen. Beraz, urteak pasa ahala, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasleak erizaintza-prozesuaren metodologia erabiltzen hasi direla esan daiteke. Hemen egin denaren antzeko lan zehatzik ez da bibliografian aurkitu. Bai aurkitu dira erizaintzako irakasgai klinikoetan erizaintza-prozesua aplikatzea gomendatzen duten lanak187,188,189,190,191. Dena den, erizaintzako irakasgai klinikoei buruz egun publikatzen diren testuliburu guztiek erizaintza-prozesua aplikatzen dute, eta, horrek, beste lekuetan ere irakasgai klinikoetan erizaintza-prozesua aplikatzen dutela iradokitzen du. Beraz, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai klinikoetan egiten dutena beste lekuetan egiten dutenarekin bat datorrela esan daiteke. Beste leku horietan noiztik aplikatzen dutenari dagokionez, Espainiaren kasuan, erizaintzaprozesua irakasgai klinikoan aplikatzen hasten diren lehen testuliburuak 1994-1995.
118 urteetan publikatzen dira, horien artean, Medikuntza eta Kirurgia Erizaintzakoak192, Psikiatriako eta Osasun Mentaleko Erizaintzakoak193, Geriatriako Erizaintzakoak194 eta Ama-haur Erizaintzakoak195. Testuliburu horiek, hurrengo atalean ikusiko den bezala, Donostiako eskolako irakasgai klinikoetako irakasleengan eragina izan zuten. Aipatu testuliburuen egileak, nagusiki, Bartzelonako Unibertsitateko Erizaintza Eskolako irakasleak ziren; ondorioz, Bartzelonako erizaintza-eskola horretan behintzat, erizaintzaprozesua irakasgai klinikoan aplikatzen Donostiakoan baino urte batzuk lehenago hasi zirela esan daiteke. Espainiako gainerako lurraldeei dagokionez, Santo Tomasek 1994. urtean egindako lan batean196 dio Espainiako erizaintza-eskoletan, oro har, orduantxe ekiten ari zaiola erizaintza-prozesua irakasgai klinikoetan aplikatzeari. Beraz, Gipuzkoan gertatutakoa Espainiako beste lurralde batzuetan gertatutakoarekin bat datorrela esan daiteke, 1990. hamarkadan zehar hasten direla erizaintza-prozesua irakasgai klinikoetan aplikatzen, alegia. Ameriketako Estatu Batuen kasuan, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan jada, erizaintzaprozesua irakasgai klinikoan aplikatzen zuten testuliburuak aurki daitezke, horien artean, Medikuntza eta Kirurgia Erizaintzakoak197,198, Geriatriako Erizaintzakoak199 eta Ama-Haur Erizaintzakoak200. Beraz, han erizaintza-prozesua irakasgai klinikoan aplikatzen gurean baino hamarkada bat edo beste lehenago hasi zirela dirudi.
4. Emaitzak eta eztabaida 119
24. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietatik zeintzuetan aplikatu izan den erizaintza-prozesua (EP) eta noiztik. Gaztelerako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin.
Urtea
Irakasgaian EP aplikatu izan den urteak
Irakasgaian EP aplikatu izan ez den urteak
120 25. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietatik zeintzuetan aplikatu izan den erizaintza-prozesua (EP) eta noiztik. Euskarako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin.
Urtea
Medikuntza eta Kirurgia Er. II
Medikuntza eta Kirurgia Er. III
Psikiatriako eta Osasun M. Er.
Geriatriako Erizaintza
Erizaintzaren Oinarriak
Irakasgaian EP aplikatu izan den urteak
Irakasgaian EP aplikatu izan ez den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 121
4.2.2. Erizaintza-prozesua aplikatzen hastearen zergatia eta izandako zailtasunak Elkarrizketetatik ondorioztatzen denez, erizaintza-prozesua praktika klinikoa azaltzen duten enborrezko irakasgaietan aplikatzen hasteko arrazoiak ondorengoak izan dira: 1. Irakasgaiaren arloko praktika klinikoan erizainak egiten duen rol autonomoa agertzen laguntzen zuelako. Garbi zegoen erizainak rol interdependente bat egiten zuela; hori betidanik azaldu izan zen irakasgaian. Orain, rol autonomo bat ere egiten zuela azpimarratu nahi zen, eta erizaintza-prozesua aplikatzeak horretan laguntzen zuen. 2. Irakasgaiaren baitan, erizaintzaren praktika klinikoa antolatzeko baliagarria zelako. Irakasgai klinikoa edozein izanik ere, erizaintza-prozesuak erizainak egin behar duena sistematizatzen laguntzen du. Beste modu batera esanda, erizaintza-prozesuak erizainak jarraitu beharreko pausoak zehazten dituenez, praktika klinikoa orientatzen du. 3. Lehen ikasturtean ikasleak ikasten dituen oinarri teorikoei zentzua eta jarraipena eman nahi zitzaielako. Lehen ikasturtean irakasten den Erizaintzaren Oinarriak irakasgaia irakasgai garrantzitsua da; hor irakasten dira erizaintzaren metodologia (erizaintza-prozesua) eta oinarri teorikoak. Ikasleak metodologia eta oinarri horiek aplikatu egiten direla ikusten badu, errazago bereganatuko ditu, eta teoriaren eta praktikaren artean komenigarria den lotura beteko da, ikasketei koherentzia eta kalitatea gehituz. 4. 4.3. atalean ikusiko den moduan, praktika klinikoko lekuetan, bereziki, Osakidetzan, jada aplikatzen zutela ikusten zutelako. Gurean erizainen gehiengoak Osakidetzan egiten du lan. Osakidetzak erizainei pazienteekin erizaintza-prozesua aplikatzea eskatuko badie, eskolan ikasleei hura horrela irakastea komeni da, hau da, irakasgaian erizaintza-prozesua aplikatzea komeni da. 5. Irakasgai klinikoei buruzko testuliburuek horrela egiten zutelako. Aurreko atalean esan den bezala, 1990eko hamarkadan erizaintza-prozesua irakasgaian aplikatzen zuten zenbait liburu kliniko publikatu zen. Testuliburu horiek eragina izan zuten gure eskolako irakasleen artean. 6. Eskolako beste irakasleek (lankideek) nahiz beste eskoletako irakasleek aplikatzen zutela ikusten zutelako. Besteek egiten dutena ikustea eta aztertzea mesedegarria da, eta norberak hobekuntzak egiten laguntzen du. Irakasgai klinikoetako irakasle batzuk besteengan eragina izan dute, eta azken horiek, hobekuntza gisa, irakasgaian erizaintza-prozesua aplikatzen hasi izan dira.
122 Elkarrizketatuek erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko emandako arrazoiak aztertuz gero eta Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta Espainian erizaintza-prozesua sortzeko eta zabaltzeko arrazoiak izan zirenekin erkaketa eginez gero, harremanduta daudela ikusten da. Amerikan eta Espainian erizaintzaren status profesionala eta erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzeko balio zuelako sortu eta zabaldu zen erizaintza-prozesua201,202; Gipuzkoan, zerrendatu den lehen arrazoiak (erizainak egiten duen rol autonomoa agertzen laguntzen zuelako) bat egiten du status profesionala hobeagotzearekin eta zerrendatu diren gainerako arrazoiek zerikusia dute erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzearekin, izan ere, arrazoi horiek, erizaintza-ikasketen kalitatea dute helburu, eta erizaintza-ikasketen kalitatea hobeagotuz, erizaintza-zainketen kalitatea ere hobeagotzen da. Beraz, Donostiako Erizaintza Eskolan praktika klinikoa azaltzen duten enborrezko irakasgaietako irakasleek erizaintza-prozesua irakasgaietan aplikatzeko izan dituzten arrazoiak bat datoz Amerikan eta Espainian erizaintza-prozesua sortzeko eta zabaltzeko arrazoiekin. Elkarrizketatuek erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko emandako arrazoiak aurkitu dira erizaintzako irakasgai klinikoetan erizaintza-prozesua aplikatzea gomendatzen duten egileen lanetan. Burrellek, erizaintza-prozesua irakasgai klinikoetan aplikatuz, ikasleak erizaintza-prozesuaren erabileran trebatzen direla azpimarratzen du203; Luisek, erizaintzaikasketetako lehen ikasturteko oinarri teorikoei jarraipena ematen zaiela204. Bai Burrellek, bai Luisek esandakoa bat dator elkarrizketatuek adierazitako hirugarren arrazoiarekin (lehen ikasturtean ikasleak ikasten dituen oinarri teorikoei zentzua eta jarraipena eman nahi zitzaielako). Leek, Chanek eta Phillipsek erizaintza-prozesuaren erabilerarekin erabiltzaileek eta osasun-erakundeek eskatzen duten osasun-zainketen kalitatea areagotzen dela eta, ondorioz, erizaintza-irakasleek beren eskoletan metodologia hori gehitu behar dutela diote205. Azken egile horiek diotena lotuta dago elkarrizketatuek emandako laugarren arrazoiarekin (praktika klinikoko lekuetan, bereziki, Osakidetzan, jada aplikatzen zutela ikusten zutelako). Andrewsek eta Jonesek erizaintza-prozesuak irakasgai klinikoetan arazoetan oinarrituriko ikaskuntza garatzea baimentzen duela diote206, eta hori mesedegarria dela irakasgai horien irakaskuntzarako. Bi egile horiek diotena lotuta dago elkarrizketatuek emandako bigarren arrazoiarekin (irakasgaiaren baitan, erizaintzaren praktika klinikoa antolatzeko baliagarria zelako).
4. Emaitzak eta eztabaida 123
Baina erizaintza-prozesua irakasgaian aplikatzen hastea ez da erraza izan. Zailtasun nagusiak ondorengoak izan dira: 1. Irakasleak erizainak ez izatea. 26. eta 27. Tauletan ikusten den moduan, haserako urteetan (1978-1988) irakasgai klinikoetako irakasleak ez ziren erizainak, beste profesional batzuk baizik, nagusiki, medikuak. Beste profesional horiek ez zuten erizaintza-prozesuaren berririk, eta ezin irakasgaian hori aplikatu. 1988. urtetik aurrera, egoera aldatzen da, eta erizainak diren irakasleak agertzen dira irakasgai kliniko guztietan. Irakasle erizain horiek bai, emeki-emeki, hasi ziren erizaintza-prozesua irakasgaian aplikatzen. 2. Erizaintza-prozesuaren kontzeptua ez ulertzea eta nola aplikatzen den ez ezagutzea. Kontuan izan behar da hasierako irakasle erizainek Osasun Laguntzaile Teknikoaren ikasketak zituztela eta ez Erizaintzan Diplomatuarenak. Ondorioz, irakasle horiek ez zuten erizaintza-prozesua bere ikasketetan zehar ikasi, soilik konbalidazio azkar batean ikusitako erizaintza-prozesuari buruzko iruzkin teorikoak zeuzkaten. Horrez gain, arestian aipatu den moduan, beti egon da distantzia bat teoria eta praktikaren artean: hasierako irakasle horiek ez zeuzkaten erizaintza-prozesua aplikatzeari buruzko adibide praktikoak, ez zuten lantokietan ikusi, teorian irakurria soilik zuten. 3. Irakasleek hobekuntza hori egiteko denborarik ez izatea. Kontuan izan behar da zenbait irakaslek lan-karga handiak izan dituztela: bi, hiru edo irakasgai gehiago aldiberean irakatsi, zuzendaritza-karguak eta dozentzia konpatibilizatu, unibertsitateko irakasle lana eta kanpoko lan bat partekatu, eta abar. Baldintza horietan zaila izan ohi da irakasgaian hobekuntzak egitea, hau da, erizaintza-prozesua irakasgaian txertatzea.
Zailtasun horiek azaltzen dute zergatik erizaintza-prozesua irakasgai klinikoetan irakasgai teorikoan baino 15-20 urte beranduago aplikatu izan den eta zergatik irakasgai batzuetan ez den oraindik aplikatzen. Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko zailtasunak izan direnak Amerikan eta Espainian izan zirenekin erkatuz gero, lotuta daudela ikusten da. Amerikan eta Espainian ezjakintasuna eta prestaketa-gabezia, errekurtso-gabezia eta lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea izan ziren zailtasun nagusienak207,208. Donostiako Erizaintza Eskolan zerrendatu diren lehen eta bigarren zailtasunak (irakasleak erizainak ez izatea eta erizaintza-prozesuaren kontzeptua ez ulertzea eta nola aplikatzen den ez ezagutzea) lotuta daude
124 ezjakintasunarekin eta prestaketa-gabeziarekin eta zerrendatu den hirugarrena (irakasleek hobekuntza hori egiteko denborarik ez izatea), errekurtso-gabeziarekin. Irakasleak erizainak ez izatearen zailtasunari dagokionez, Donostiako eskolan hasierako urteetan izandako egoera hori Espainian gertatutakoarekin bat datorrela esan behar da, izan ere, 1987. urtean egindako ikerketa batek209 dio urte horretan erizaintza-eskoletako irakasleriaren %32a soilik zela erizaina. Datu horrek eta beste zenbait lanek210,211,212 garbi erakusten dute erizainek urte batzuk behar izan dituztela unibertsitateko irakaslerian txertatzeko eta egun duen lekua (egun, %60a da erizaina213) hartzeko.
4. Emaitzak eta eztabaida 125
26. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietatik zeintzuetan aplikatu izan den EP eta noiztik eta irakaslea zein profesional izan den. Gaztelerako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin.
Urtea
Irakasgaian EP aplikatu izan den urteak E Irakaslea erizaina izan den urteak
Irakasgaian EP aplikatu izan ez den urteak EX Irakasleak erizaina zein beste profesional batzuk izan diren urteak EP: erizaintza-prozesua X Irakaslea erizaina ez den beste profesional bat izan den urteak
126 27. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietatik zeintzuetan aplikatu izan den EP eta noiztik eta irakaslea zein profesional izan den. Euskarako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin.
Urtea
Erizaintzaren Oinarriak
Irakasgaian EP aplikatu izan den urteak E Irakaslea erizaina izan den urteak
Irakasgaian EP aplikatu izan ez den urteak EP: erizaintza-prozesua
4. Emaitzak eta eztabaida 127
4.2.3. Aukeratutako erizaintza-modelo nahiz –teoriak Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietan erizaintza-prozesua ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean aplikatu izan den 28. eta 29. Tauletan laburbiltzen da (28. Taulan gaztelerako lerroko irakasgaiak eta 29. Taulan euskarako lerrokoak). Emaitzei erreparatuta, erizaintza-prozesua aplikatu izan den 16 irakasgai desberdinetatik 11tan Hendersonen erizaintza-modeloaren eraginpean aplikatu izan da; 3tan, Gordonen egitura kontzeptualaren eraginpean eta 2tan, hasieran, Gordonen egitura kontzeptualaren eraginpean eta, ondoren, Hendersonen ereduaren eraginpean. Beraz, Donostiako eskolako irakasgai klinikoen gehiengoak erizaintza-prozesua Hendersonen erizaintza-modeloaren eraginpean aplikatu izan du eta aplikatzen du. Hendersonen eredua aukeratzearen arrazoi nagusia eskolako irakasgai teorikoak eta Gipuzkoako praktika klinikoko osasun-sistema publikoak (Osakidetzak) modelo hori erabiltzen zutela ikustea izan zen. Halaber, maila apalago batean, Espainian 1990eko hamarkadan irakasgai klinikoei buruz publikaturiko testuliburuek ere eragina izan zuten. Testuliburu horiek Hendersonen ereduaren baitan aplikatzen zuten erizaintza-prozesua irakasgaian, bai Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza irakasgaian214, bai Psikiatriako eta Osasun Mentaleko Erizaintza irakasgaian215, bai Geriatriako Erizaintza irakasgaian216 eta bai Ama-haur Erizaintza irakasgaian217. Gordonen egitura kontzeptuala aukeratu dutenen artean, hori horrela egiteko arrazoi nagusia Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolak egitura hori erabiltzen zuela ikustea izan zen. Puntu horretan garrantzitsua da María Jesús Narvaiza Solis irakaslea aipatzea. Irakasle hori 1988. urtetik 1997. urtera bitartean Donostiako Erizaintza Eskolako Enfermería Médico-Quirúrgica I eta Enfermería Médico-Quirúrgica II irakasgaietako irakasle titularra izan zen218. Aldiberean, Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolako irakaslea zen. Narvaizak bazekien Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoak 1992-1993 urteetan Hendersonen eredua utzi eta Gordonen egitura hobetsi zuela, eta egitura hori aplikatu zuen Donostiako eskolan irakasten zituen irakasgaietan. Narvaizarekin batera eta Narvaizaren ondoren gaurdaino, Donostiako eskolan gaztelerako lerroko irakasgai horietan aritu izan diren irakasleek Narvaizak abiatutakoa jarraitu izan dute.
128 Narvaiza Gordonen egitura erabiltzearen aldekoa izan zenaren erakusle garbietako bat 2001. urtean publikatu zuen liburua da219. Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza irakasgaiari buruzko liburu horretan Gordonen patroi funtzionalen markoa erabiltzen da erizaintzaprozesuaren balioespena egiteko. Gaztelerako lerrotik haratago, Narvaizak izan zuen eragina euskarako lerroko Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza II eta Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza III irakasgaietan: irakasgai horietako irakasleek 2-3 urtez Gordonen egitura erabili zuten. Ondoren, Gordon utzi eta Henderson hobestu zuten, Donostiako eskolako irakasgai teorikoak egiten zuenarekin bat etorri nahi zutelako. Tauletako emaitzekin jarraituz, praktika klinikoa azaltzen duten enborrezko irakasgaien emaitzak irakasgai teorikoarenarekin erkatuz gero, Henderson aukeratu izan duten irakasgai klinikoak irakasgai teorikoarekin bat etorri izan direla ikus daiteke; aldiz, Gordon aukeratu izan dutenak ez. Egoera horrek koherentzia-gabezia baten berri ematen du: irakasgai teorikoan, hau da, Fundamentos de Enfermería irakasgaian, Gordonen egitura kontzeptuala ez da landu izan, baina Enfermería Médico-Quirúrgica I, Enfermería Médico-Quirúrgica II eta Enfermería Médico-Quirúrgica III irakasgaietan erizaintza-prozesua egitura horren eraginpean aplikatu izan da. Koherentzia-gabezia horrek 1992. urtetik gaurdaino irauten du, eta ikasleentzat nahasgarria behar du izan. Koherentzia-gabezia hori zuzentze aldera, irakasgai horietako irakasleak ados jartzea komeni da. Aukera bat Enfermería Médico-Quirúrgica I, Enfermería Médico-Quirúrgica II eta Enfermería Médico-Quirúrgica III irakasgaietan Gordon utzi eta Henderson hobestea da. Beste aukera bat irakasgai teorikoan Gordonen egitura kontzeptualari leku bat egitea da. Bigarren aukera horretan, Enfermería Médico-Quirúrgica I, Enfermería MédicoQuirúrgica II eta Enfermería Médico-Quirúrgica III irakasgaietan Gordonen egitura Hendersonen modeloarekin bateragarria egitea komeni da, izan ere, Gordon berak horrela aholkatzen du220. Dena den, arestian aipatu diren aukerak aztertu aurretik, Gipuzkoako praktika klinikoan nola Hendersonen eredua hala Gordonen egitura erabiltzen diren ala ez jakitea komeni da, eta hori tesi honetako 4.3.3. atalean argituko da. Donostiako eskolan lortutako emaitzak beste eskoletan gertatutakoarekin erkatzen hasita, ez da aurkitu irakasgai klinikoekin eginiko antzeko lanik. Hutsune hori betetze aldera, aurrera begira, inguruko erizaintza-eskoletako irakasgai klinikoetan erizaintza-prozesua ze modelo edo egituraren eraginpean aplikatu den aztertzea interesgarria litzateke.
4. Emaitzak eta eztabaida 129
28. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietan erizaintza-prozesua (EP) ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean aplikatu izan den. Gaztelerako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin.
Urtea
Irakasgaian EP M. Gordonen egituraren eraginpean aplikatu izan den urteak
Irakasgaian EP aplikatu izan ez den urteak * Irakasgaian EP inongo erizaintza-modeloren eraginik gabe irakatsi izan den urteak
130 29. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietan EP ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean aplikatu izan den. Euskarako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin.
Urtea
Medikuntza eta Kirurgia Er. II
Medikuntza eta Kirurgia Er. III
Psikiatriako eta Osasun M. Er.
Geriatriako Erizaintza
Erizaintzaren Oinarriak
Irakasgaian EP M. Gordonen egituraren eraginpean aplikatu izan den urteak
Irakasgaian EP aplikatu izan ez den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 131
4.2.4. Erizaintza-prozesua aplikatzeko modua Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietan erizaintza-prozesua zenbat etapetan aplikatu izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren 30. eta 31. Tauletan azaltzen da (30. Taulan gaztelerako lerroko irakasgaiak eta 31. Taulan euskarako lerrokoak). Erizaintza-prozesua zenbat etapetan aplikatzeari dagokionez, irakasgai guztietan 5 etapetan aplikatu izan dela ikus daiteke, euskarako lerroko Osasun Komunitarioa II eta Geriatriako Erizaintza irakasgaietan izan ezik. Bi horietan ez da diagnostikoaren etapa erabili izan eta, ondorioz, erizaintza-prozesua 4 etapetan aplikatu izan da eta aplikatzen da. Erizaintzadiagnostikoak ez erabiltzearen arrazoia, Cuestak, Luisek, eta abarrek dioten modura221, kontzeptu hori ulertzeko eta erabiltzeko zailtasuna izan da. NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzeari dagokionez, azken urteetan hasi direla horiek erabiltzen ikus daiteke. Irakasgaien gutxiengo batean (egun dauden 18 irakasgai desberdinetatik 5etan) erabiltzen dira. Kontuan izanik NOC-NIC terminologia erabiltzea erizaintza-prozesua egiteko modurik jasoena dela, irakasgai klinikoak modu jaso hori, emeki-emeki, erabiltzen hasi direla esan daiteke. NOC eta NIC terminologiaren arloan, gaztelerako lerroaren eta euskarako lerroaren arteko erkaketa eginez gero, gaztelerako lerroan NOC-NIC terminologia euskarako lerroan baino gehiago erabili izan dela ikus daiteke: gaztelerako lerroan 4 irakasgaitan erabili izan da (9 irakasgaitik 4tan); euskarako lerroan, berriz, irakasgai bakar batean (9 irakasgaitik 1ean). Oraingoz, lerro bakoitzak daraman denbora kontuan hartuz, desberdintasun hori normaltzat jo daiteke: gaztelerako lerroko irakasleek urte gehiago daramate irakasle gisa eta, hortaz, denbora gehiago izan dute berrikuntzak txertatzeko; euskarako lerroko irakasleak, aldiz, nahiko hasiberriak dira eta ez dute oraindik berrikuntza hori egiteko aukerarik izan. Halaber, kontuan izan, euskarako lerroko irakasleek materialak euskaratzen lan erantsi bat dutela. Ongi bidean, urteak pasa ahala, euskarako lerroan ere, gero eta irakasgai gehiagok erabili beharko luke terminologia hori. Azkenik, irakasgai teorikoan gertatutakoarekin erkaketa eginez gero, ondorengoa antzematen da: irakasgai teorikoan irakasgai klinikoetan baino lehenago hasi izan dira bai erizaintza-prozesua 5 etapetan, bai NOC-NIC terminologia aplikatzen. Irakasgai klinikoek irakasgai teorikoari jarraitu diotela esan daiteke.
132 30. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan aplikatu izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Gaztelerako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin.
Urtea
Irakasgaian EP aplikatu bai, baina NOC-NIC erabili izan ez diren urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
Irakasgaian EP aplikatu izan ez den urteak
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
Irakasgaian EP aplikatzerakoan NOC-NIC erabili izan diren urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 133
31. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaldu izan duten eta azaltzen duten enborrezko irakasgaietan EP zenbat etapetan aplikatu izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Euskarako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin.
Urtea
Medikuntza eta Kirurgia Er. II 5e
Medikuntza eta Kirurgia Er. III
Psikiatriako eta Osasun M. Er.
Geriatriako Erizaintza
Erizaintzaren Oinarriak
Irakasgaian EP aplikatu bai, baina NOC-NIC erabili izan ez diren urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
Irakasgaian EP aplikatu izan ez den urteak
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
Irakasgaian EP aplikatzerakoan NOC-NIC erabili izan diren urteak
134 Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaltzen duten enborrezko irakasgaietan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola azaltzen den eta ze metodologia erabiliz aplikatzen den 32. eta 33. Tauletan azaltzen da (32. Taulan gaztelerako lerroko irakasgaiak eta 33. Taulan euskarako lerrokoak). Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola azaltzen den aztertzen hasita eta erizaintzabalioespena azaltzeko moduari dagokionez, desberdintasunak antzematen dira. 18 irakasgai kliniko desberdinetatik 11tan Hendersonen 14 beharren gida erabiltzen dute; 2tan, Hendersonen 14 beharren gidaz gain, izaki bio-psiko-sozialaren ikuspegia eta 3tan, Gordonen patroi funtzionalen gida (beste 2 irakasgaietan, erizaintza-prozesua aplikatzen ez denez, ez da erizaintza-balioespena egiten). Desberdintasun horiek aukeratu den erizaintzamodeloarekin lotuta daude. Dena den, garbi ikusten da irakasgai klinikoen gehiengoak (18 irakasgaitik 13k), erizaintza-balioespena egiteko, Hendersonen 14 beharren gida erabiltzen duela, eta hori bat datorrela irakasgai teorikoan egiten dutenarekin. Erizaintza-diagnostikoa egiteko moduari dagokionez, etapa hori egin duten irakasgai guztiek NANDAren erizaintza-diagnostikoak erabili izan dituzte. Esan da NANDArenak direla mundu osoan gehien erabiltzen diren erizaintza-diagnostikoak222. Beraz, Donostiako eskolako irakasgai klinikoak bat datoz mundu osoko joera horrekin. Azkenik, plangintzaren, egitearen eta ebaluazioaren etapei dagokienez, NANDA-NOC-NIC terminologia erabiltzeko ohitura duten irakasgai klinikoen kasuan, etapa horiek azaltzeko, aipatu den terminologia baliatzen dute; NANDA-NOC-NIC terminologia erabiltzeko ohiturarik ez duten irakasgaien kasuan, berriz, etapa horiek azalpen orokorren bidez (irakasle bakoitzak bere hitzekin) lantzen dituzte. Taulekin jarraituz eta metodologiari dagokionez, egun irakasten diren 18 irakasgai kliniko desberdinetatik 3tan erizaintza-prozesua aplikatzeko kasu fiktizioak eta kasu kliniko errealak erabiltzen dira; 11tan, kasu fiktizioak soilik eta 4tan, inongo kasurik ez. 4.1.4. atalean esan den moduan, kasuak (fiktizioak nahiz errealak) erabiltzea bibliografiak aholkatzen duen zerbait denez, Donostiako Erizaintza Eskolan irakasgai klinikoen gehiengoak hori ongi egiten duela esan daiteke. Hala ere, gauzak hobetze aldera, irakasgai teorikoan egiten duten gisan eta zenbait lanek223 dioten bezala, kasu kliniko errealak erabiltzen dituzten irakasgaiak gehiago izatea komeni da.
4. Emaitzak eta eztabaida 135
32. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaltzen duten enborrezko irakasgaietan, egun, erizaintzaprozesuaren etapa bakoitza nola azaltzen den eta ze metodologia erabiliz aplikatzen den.Gaztelerako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin.
Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza
136 33. Taula: Donostiako Erizaintza Eskolan erizaintzaren praktika klinikoa azaltzen duten enborrezko irakasgaietan, egun, erizaintzaprozesuaren etapa bakoitza nola azaltzen den eta ze metodologia erabiliz irakasten den. Euskarako lerroa. Erkaketa irakasgai teorikoarekin. Oharra: marra agertzen denean, atal hori ez dela egiten adierazi nahi da.
Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza
4. Emaitzak eta eztabaida 137
4.3. Gipuzkoako praktika klinikoan izaniko bilakaera 4.3.1. Erizaintza-prozesua zein lekutan eta noiztik Aztertu diren lekuetatik zeintzuetan aplikatu izan den erizaintza-prozesua eta noiztik 34. eta 35. Tauletan azaltzen da (34. Taulan osasun-sistema publikoan eta 35. Taulan osasunsistema pribatuan). Leku bakoitzean erizaintza-prozesua aplikatu den ala ez zehazteko irizpide nagusia erizaintza-prozesuko erizaintza-balioespena egitea eta erregistratzea izan da, izan ere, prozesuaren gainerako etapak lehen etapa horretan oinarritzen dira224,225. Beraz, erizaintzabalioespena egin eta erregistratzen bada, erizaintza-prozesua aplikatzen dela kontsideratu da; bestela, ez. Tauletan ikusten denez, aztertu diren 163 leku desberdinetatik 160tan aplikatu izan dute erizaintza-prozesua; beraz, aztertu diren lekuen %98an aplikatu izan da eta aplikatzen da. Aplikatze hori modu mailakatu batean gertatu izan da: urteak pasa ahala, gero eta leku gehiagotan aplikatu izan da, gero eta erabiliagoa izan da. Osasun-sistema publikoa eta pribatua konparatuz gero, publikoan leku guztietan aplikatzen dela ikus daiteke; pribatuan, berriz, ez da horrela: Virgen del Pilar Klinikan, Asunción Klinikan eta Gipuzkoako Poliklinikan ez dute erizaintza-prozesua aplikatzen, eta aipatu diren hiru leku horiek Gipuzkoako osasun-sistema pribatuko leku esanguratsuenetakoak dira, erizain gehien dituztenetakoak. Erizain-kopuruaren ikuspegitik begiratuta, erizaintza-prozesua aplikatzen duten 160 zentro horietan dauden erizainak aztertu diren leku guztietan daudenen %89 da. Alabaina, erizain guzti horiek ez dira metodologia hori aplikatzen ari, izan ere, zentro horietako batzutan zenbait zerbitzutan oraindik ez dutela aplikatzen kontuan hartu behar da: - Osasun-sistema publikoan lehen mailako atentzioan erizaintza-prozesua erizaintzako kontsultan, botikinean eta etxez-etxeko atentzioan aplikatzen dute. Emaginaren kontsultan, pediatriako kontsultan eta larrialdietan ez da erabiltzen. - Osasun-sistema publikoan atentzio espezializatuan erizaintza-prozesua ospitaleko unitate edo zerbitzu guztietan aplikatzen dute, kirofanoan, esnatze-gelan, larrialdietan, erradiologian, erditze-zerbitzuan, neonatosen eta zainketa intentsiboetan izan ezik. - Quiron Klinikan erizaintza-prozesua ginekologiako unitatean, pediatriako unitatean, kirurgiako unitatean, barne-medikuntzako unitatean eta traumatologiako unitatean aplikatzen dute. Kirofanoan, esnatze-gelan, larrialdietan eta erradiologian ez da erabiltzen.
138 - Institutu Onkologikoan erizaintza-prozesua lehen eta bigarren solairuko ospitalizazio-unitateetan eta erradioterapiako unitatean aplikatzen dute. Kirofanoan, esnatze-gelan, eguneko ospitalean, erradiologia-zerbitzuan, preoperatorioko kontsultan eta bularreko unitatean ez da erabiltzen. - Pakea-Mutualia Klinikan erizaintza-prozesua ospitalizazio-unitatean aplikatzen dute. Kirofanoan, esnatze-gelan, larrialdietan, kontsultetan eta zentro periferikoetan ez da erabiltzen. Erizaintza-prozesua aplikatzen ez duten zerbitzu horietan lanean ari diren erizainak kenduz gero, aztertu diren lekuak, horietan lanean ari diren erizain kopuruak eta erizaintzaprozesua aplikatzen duten erizain kopuruak 36. taulan agertzen dira. Datu horiek zuzendaritza-ardura dutenei galdetuz lortu dira. Osasun-sistema publikoko lehen mailako atentzioan erizaintza-prozesua aplikatzen den zerbitzuetan lehen mailako atentzioko erizainen %80 ari dela lanean kalkulatu da; osasun-sistema publikoko atentzio espezializatuan, berriz, atentzio espezializatuko erizainen %70. 36. Taulako datuak kontuan hartuz gero, egun, aztertu diren lekuetan dauden erizainen %66 erizaintza-prozesua aplikatzen ari dela esan daiteke. Publikoa/pribatua bereizketa eginez gero, osasun-sistema publikoan erizainen %73 ari da metodo hori aplikatzen; osasunsistema pribatuan, berriz, aztertu diren lekuetan lanean ari diren erizainen %41. Erizaintza-prozesua zenbait zerbitzutan ez aplikatzeko arrazoia pazienteek, oro har, denbora gutxi pasatzen dutela da. Eztabaidari leku eginez, zerbitzu horietan, nahiz eta pazienteak denbora gutxi igaro, metodo hori aplikatu ahalko litzatekeela esan behar da, izan ere, beste zerbitzuetan baino gutxiago izan arren, erizainak egiten du rol autonomo bat, adibidez, kirofanoetan erizainak lan asko egiten du asepsia zaintzen, zauri kirurgikoa infekta ez dadin, eta hor egiten den lana NANDAren liburuan226 agertzen den infekzioarriskua izeneko erizaintza-diagnostikoaren bidez bil daiteke. Beste adibide batean, larrialdietan erizainaren lanaren zati bat pazientea eta familia lasaitzea izan ohi da, eta hor egiten den lana antsietatea izeneko erizaintza-diagnostikoaren bidez bil daiteke. 34. eta 35. Taulekin jarraituz, erizaintza-prozesua noiztik aplikatzeari dagokionez, 1990eko hamarkadatik aurrera aplikatzen dela ikus daiteke eta, oro har, pribatuan baino urte batzuk lehenago hasi izan zirela publikoan. Matia Taldea da salbuespena: leku horretan 1980. urtean hasiak ziren erizaintza-prozesua aplikatzen. Erizain asko lanean ari diren lekuetan, erizaintza-prozesua aplikatzen hasi aurreko urteetan, aplikazio hori nola egin zehazteko, lan-proiektuak eta lan-taldeak edo hobekuntza-taldeak sortu izan dituzte. Horrela, Osakidetzako lehen mailako atentzioan 1999. urtean abiatu zen proiektu hori, eta 3-4 urtez bilerak eta proba pilotuak egin ondoren, 2004. urtean hasi ziren zentro guztietan proiektuaren eta lan-taldearen emaitza aplikatzen227. Halaber, Osakidetzako atentzio espezializatuan 1988. urtean hasi zuten proiektu hori, gero 1990-
4. Emaitzak eta eztabaida 139
1991 urteetan ospitale guztietan emaitza aplikatzeko228. Bestalde, erizain gutxi lanean ari diren lekuetan, hori bera modu ez formalago batean egin izan dute, erizainen arteko bilera batean horrela adostuta edo zuzendaritzako erizain batek horrela proposatuta. Beraz, tauletan erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko urte jakin bat zehazten bada ere, urte bat, bi edo hiru lehenagora joan behar da metodo hori aplikatzeko erabakia noiz izan zen zehazteko. Osasun-sistema publikoan, Osakidetzaren barruan, nahiz eta enpresa berdina izan eta zuzendaritza desberdinek harremana izan, erritmo desberdinak ikusten dira: atentzio espezializatuan erizaintza-prozesua aplikatzen 1990. urtean hasi ziren; lehen mailako atentzioan, berriz, 2004. urtean eta ospitalez kanpoko osasun mentalean, 2007. urtean. Osasun-sistema publikoko erizaintzako arduradunek lehentasuna eman izan diote erizaintza-prozesua atentzio espezializatuan aplikatzeari. Hura ondo bideratu ostean hasi izan dira lehen mailako atentzioan eta ospitalez kanpoko osasun mentalean aplikatzen. Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako praktika profesionalean izandako bilakaerarekin erkaketa eginez gero, Gipuzkoan 20 urteko atzerapena dagoela ikusten da: Amerikan 1970. urteetatik aurrera erizaintza-prozesua praktika profesionalean aplikatzen da229; Gipuzkoan, berriz, 1990. urteetatik aurrera. Espainiako praktika profesionalean izandako bilakaerarekin erkaketa eginez gero, Gipuzkoan gertatutakoa Espainian gertatutakoarekin bat datorrela ikusten da. Espainian 1990. urteetan hasten da zabaltzen erizaintza-prozesuaren erabilera230,231 eta, egun, Gonzalezek 2006. urtean egindako doktore-tesian agertzen duen bezala232, oso zabaldua dago; Gipuzkoan, ere bai.
34. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetatik zeintzuetan aplikatu izan den erizaintza-prozesua (EP) eta noiztik. Osasun-sistema publikoa.
Lekuan EP aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 141
35. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetatik zeintzuetan aplikatu izan den erizaintza-prozesua (EP) eta noiztik. Osasun-sistema pribatua.
Sanitas Egoitza Sanitas Egoitza 2004. urtean sortzen da
Berra Egoitza Berra Egoitza 2005. urtean sortzen da
Aldakoenea Diputazioak 1999. urtean egiten du bere Aldakoenea Egoitza
Txara 2 Txara 2 Egoitza 1999. urtean sortzen da
Lekuan EP aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
Txara 2 Egoitza 4 4
4. Emaitzak eta eztabaida 143
37., 38. eta 39. Tauletan osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa azaltzen da, arloz arlo egina (37. Taulan atentzio espezializatua, 38. Taulan osasun mentala eta 39. Taulan arlo geronto-geriatrikoa). Gurutze Gorriaren zentroa, San Ignazio klinika eta Donostiako San Juan de Dios ospitalea bi arlotan agertzen dira: Gurutze Gorriaren zentroa eta San Ignazio Klinika atentzio espezializatuaren arloan eta arlo geronto-geriatrikoan, izan ere, nahiz eta gaur egun arlo geronto-geriatrikoan ari, hurrenez hurren, 2001. eta 1993. urtea arte atentzio espezializatuaren arloan aritu ziren; Donostiako San Juan de Dios ospitalea, berriz, atentzio espezializatuaren arloan eta osasun mentalaren arloan, gaur egun osasun mentalaren arloan ari bada ere, 2003. urtea arte atentzio espezializatuaren arloan aritu zelako. Taula horietan ikusten denez, osasun mentaleko eta arlo geronto-geriatrikoko leku guztietan (publikoetan zein pribatuetan) aplikatu izan dute erizaintza-prozesua. Aldiz, atentzio espezializatuko sei leku pribatutan ez dute aplikatu izan: lehen aipaturiko hiruretan (Virgen del Pilar Klinikan, Asunción Klinikan eta Gipuzkoako Poliklinikan) eta, izaera medikokirurgikoa izan zuten artean, San Ignazio Klinikan, Gurutzen Gorriaren Ospitalean eta Donostiako San Juan de Dios Ospitalean. Azken hiru ospitale horiek izaera mediku-kirurgikoa utzi eta arlo geronto-geriatrikora nahiz osasun mentalera birmoldatu ziren, arlo horietan etorkizun hobea ikusten zutelako. Kontuan izan behar da 1980eko hamarkadan osasun sistema publikoko atentzio espezializatua asko zabaldu eta hazten dela, pribatuari leku gutxiago utziz233, eta, gure gizartean emandako aldaketen ondorioz, arlo geronto-geriatrikoko eta osasun mentaleko zerbitzuen eskaera areagotu egiten dela.
144 37. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetatik zeintzuetan aplikatu izan den erizaintza-prozesua (EP) eta noiztik. Atentzio espezializatua. Osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa.
Gipuzkoako Poliklinika
Gurutze Gorriak 2001. urtean uzten dio atentzio espezializatukoa izateari Donostia S Juan de Dios Ospit.
San Juan de Diosek 2003. urtean uzten dio atentzio espezializatukoa izateari San Ignazio Klinika
San Ignaziok 1993. urtean uzten dio atentzio espezializatukoa izateari
Lekuan EP aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 145
38. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetatik zeintzuetan aplikatu izan den erizaintza-prozesua (EP) eta noiztik. Osasun mentala. Osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa.
Lekuan EP aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
146 39. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetatik zeintzuetan aplikatu izan den erizaintza-prozesua (EP) eta noiztik. Arlo geronto-geriatrikoa. Osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa.
Zorroaga Fundazioa
Sanitas Egoitza Sanitas Egoitza 2004. urtean sortzen da
Sagrado Corazón Egoitza Sagrado Corazón Egoitza 1989. urtean sortzen da
Berra Egoitza Berra Egoitza 2005. urtean sortzen da
Aldakoenea Egoitza Diputazioak 1999. urtean egiten du bere Aldakoenea Egoitza
Txara 2 Egoitza Txara 2 Egoitza 1999. urtean sortzen da
Lekuan EP aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 147
Atal honetan esandakoak esan ondoren, sortzen den galderetako bat erizaintza-prozesua erregistratzen hasi aurretik erizainek zer erregistratzen zuten da. Bada, leku guztietan erizaintzaren rol interdependentearekin (beste profesional batzuekin egindakoarekin) zerikusia zuena erregistratzen zuten. Bazituzten horretarako sortutako erregistroak, adibidez, bizi-konstanteen grafikoa, ultzeren erregistroa, medikazioaren ematea erregistratzeko orrialdea zein sendaketen orrialdea. Eta bazituzten, rol interdependentearekin jarraituz, erizaintza-prozedurak, adibidez, odol-erauzketa, maskuriko zundaketa zein ultzeren tratamendua nola egin azaltzeko protokolo idatziak. Erizaintzaren rol autonomoarekin (erizainak bere kabuz, bere ardurapean egindakoarekin) zerikusia zuena apenas erregistratzen zuten, ez baitzuten hori egiteko ez erregistrorik ez metodologiarik. Bazuten intzidentzia-liburua edo erizaintza-partea izeneko erregistroa eta han agertzen zuten pazientearen etortzea eta harrera, emandako erizaintza-zainketa nagusiak eta intzidentziak eta bilakaera; baina ez zuten erizaintza-balioespenik erregistratzen, ez eta erizaintza-plangintzarik. Rol autonomoa ez erregistratzeak ez du esan nahi egiten ez zenik. Horrela bada, Robinsonek azpimarratzen duen gisan234, erizaintza-prozesua erregistratzen hastean, erizainak egiten zuen baina agertzen ez zuen zerbait erregistratzen hasten dira, hutsune bat betetzen da. Robinsonen lan horretan eta Currelen eta Urquharten lanean235 garbi azaltzen da erizaintza-erregistroak betetzen hastea mesedegarria izan zela bai zainketen jarraipen egoki bat, bai gaixoaren segurtasuna bermatzeko.
148 4.3.2. Erizaintza-prozesua aplikatzen hastearen zergatia eta izandako zailtasunak Erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko arrazoiak antzekoak izan dira leku guztietan. Elkarrizketetatik ondorioztatzen denez, ondorengoak dira: 1. Erizainak egiten zuen guztia erregistratzeko balio zuelako. Lehen esan den moduan, bazeuden erizainaren rol interdependentea agertzeko erregistroak, baina ez rol autonomoa agertzekoak. Erizaintza-prozesuak erizaintzaren rol autonomoa agertzea baimendu zuen, eta hori garrantzitsua zen. Autoafirmazioarekin zerikusia duen zerbait ere bada, izan ere, erizaintza unibertsitatean sartu berria zen eta bide propioa landu nahian agertzen zen; “hau da guk egiten duguna, honetaz egiten gera kargu” adierazteko premia zegoen, eta erizaintza-prozesuak horretarako aukera eman zuen. 2. Osasun-zainketak indibidualizatzeko aukera ematen zuelako. Erizaintzaprozesua aplikatzen hasi aurretik, ohikoa zen erizaintza-lanaren banaketa zereginen banaketa eginez antolatzea: erizain batek zerbitzuko sendaketa guztiak egiten zituen, beste batek sendagai guztiak ipini, beste batek bizikonstanteak hartu. Lan-banaketa horrek zaildu egiten du zainketak indibidualizatzea236, paziente guztiak erizain guztienak direlako, eta pazienteak asko direlako. Erizaintza-prozesua aplikatzen hastean, erizaintzalanaren banaketa pazienteen banaketa eginez egiten hasi zen: erizain bakoitzak paziente jakin batzuk zituen bere kontura eta paziente horiei egin beharreko guztia egiten zien. Lan-banaketa berri horrek zainketak indibidualizatzeko eta hobetzeko aukera eman zuen: pertsona-gaixo bakoitzaren erizaintza-balioespena egin eta, ondoren, pertsona-gaixo bakoitzari, dituen gaitasunak kontuan hartuz, atentzio osoago bat eman. 3. Ikuspegi administratibo batetik, osasun-zainketen kalitatea areagotzeko balio zuelako. Zehazki, kalitatearen baitan dauden ondorengo arloak hobetzeko balio izan zuen: Erizainak egiten eta lortzen zuena neurtzeko. Erizainak osasunsistemako maila guztietan aurki daitezke eta talde profesional ugariena da [Euskadiko Autonomia Erkidegoko osasun-sistema publikoan (Osakidetzan) 2003. urtean ziharduten 22.404 langileetatik 6452 (%28,8) erizainak ziren237]. Erizainek diru-gastu handia suposatzen dute eta zer egiten duten eta zer lortzen duten neurtu beharra dago. Erizaintzaprozesuak hori ahalbidetu zuen. - Kalitate-ziurtagiriak lortzeko. Azken urteetan, leku guztietan kalitateziurtagiriak lortzeko ahalegina egin dute. Kalitate-ziurtagiririk ohikoena ISO 9001 da. Kalitate-ziurtagiri horiek lortzeko, pazienteei begira egiten
4. Emaitzak eta eztabaida 149
den lan guztia egoki erregistratzen dela frogatu behar da, eta, horretan, erizaintza-prozesua lagungarria zen. - Prozesuen bidezko gestioa egiteko. Prozesuen bidezko gestioaren bidez, enpresa bereko erizain guztien lan-modua bateratzen da, eta hori ona da. Erizaintza-prozesuak gestio mota hori egiten laguntzen du, izan ere, arazo edo patologia berdina duten pazienteentzat erizaintza-prozesuko zainketa-plana estandarizatu daiteke, eta prozesu bat balitz bezala hartu. Zainketa-plan estandarizatu horren barne, erizainak zer egin behar duen eta nola azaltzen da238. 4. Legediak horrela eskatzen zuelako. Gizarte zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeak herritarrek gizarte-zerbitzuetarako eskubidea dutela ezartzen du239. Lege horri jarraiki, apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaile eta profesionalei dagozkien eskubideak eta betebeharrak zehazten ditu240. Erabiltzaileen eskubideen artean bat (9. artikulua), arrazoizko epe batean, euren beharren balioespena egingo dela da. Bestea (10. artikulua), arrazoizko epe batean, balioespenean hautemandako beharrei egokitutako zainketa-plan indibidualizatu bat egingo dela. Dekretua gizarte-zerbitzuetako profesional guztiei zuzenduta dago, horien artean, erizaintzako profesionalei. Erizaintzaprozesua bi eskubide horiek betetzeko tresna egokia zen (erizaintzabalioespenak erabiltzailearen beharrak aztertzen zituen eta erizaintzaplangintzak beharrei egokitutako zainketa-plana egiten zuen), eta erizainek erabili egin zuten. Horrela ulertzen da osasun mentaleko eta arlo gerontogeriatrikoko leku guztietan (publikoetan zein pribatuetan) aplikatu izan dutela erizaintza-prozesua. Kontuan izan, dekretua gizarte-zerbitzuen arloan diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko titulartasun publikoko eta itundutako titulartasun pribatuko leku guztiei aplikatzen zaiela, eta gurean leku pribatuen gehiengoak Diputazioarekin hitzarmena duela. 5. Beste lekuetan aplikatzen zutela ikusten zutelako. Besteek egiten dutena ikustea eta aztertzea, kurtsoetara zein kongresuetara joatea eta beste lekuetatik datozen gaixoek dakartzaten erizaintzako historia klinikoak irakurtzea mesedegarriak dira norbere lekuan hobekuntzak egiteko, eta erizaintza-prozesua hobekuntza bat izan zen. Erizaintza-eskolek jada irakasten zuten, ospitale batzuk jada aplikatzen zuten, leku batzuek besteak “kutsatu” zituzten.
Erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko arrazoiez haratago, esan behar da Gipuzkoako ospitale eta zentro desberdinetako erizaintzako zuzendaritzak, oro har, metodo hori
238 Osakidetza-Servicio Vasco de Salud. Erizaintzako zainketen plan estandarizatuak. Praktikarako gidak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa; 1996. 239 1996eko urriaren 18ko Legea. 1996eko azaroaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. 240 2004ko apirilaren 6ko Dekretua. 2004ko apirilaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
150 aplikatzen hastearen aldekoak izan direla. Erizaintzako zuzendaritzak bat etorri izan dira, eta erizaintza-prozesua ezartzeko ahalegina egin dute, hau da, inplikatu egin dira. Gipuzkoan antzeman den inplikazio hori aurkitu da Espainiako bibliografian: bi artikuluk diotenez241,242, Espainiako estatu osoan, erizaintzako zuzendaritzak erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko ahalegina egin izan dute. Halaber, inplikazio hori bat dator Meleisek dionarekin243, erizaintzako zuzendaritzek erizaintza-ezagutza sortzen lagun dezaketela, alegia. Elkarrizketatuek erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko emandako arrazoiak aztertuz gero, Gipuzkoan metodologia hori aplikatzen hastearekin batera, paradigma-aldaketa bat gertatzen dela antzematen da, kategorizazioaren paradigmatik integrazioaren paradigmarako aldaketa hain zuzen ere. Lehen eta bigarren arrazoiak, erizainaren rol autonomoari garrantzia ematea eta pertsona gaixo bakoitzari atentzio osoago bat ematea, integrazioaren paradigmako ezaugarriak dira. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta Espainian erizaintza-prozesua sortzeko eta zabaltzeko arrazoiak izan zirenekin erkaketa eginez gero, parekotasunak daudela ikusten da. Amerikan eta Espainian erizaintzaren status profesionala eta erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzeko balio zuelako sortu eta zabaldu zen erizaintza-prozesua244,245; Gipuzkoan, zerrendatu den lehen arrazoiak (erizainak egiten zuen guztia erregistratzeko balio zuelako) bat egiten du status profesionala hobeagotzearekin eta zerrendatu diren gainerako arrazoiak bete-betean lotuta daude erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzearekin. Osasun-zainketak indibidualizatzeko aukera ematen duenaren arrazoia erizaintza-zainketen kalitatea hobetzearekin bat datorrela kontsideratu behar da, osasunzainketak indibidualizatuz, zainketa horien kalitatea hobeagotzen delako. Legediarekin zerikusia duen arrazoia ere erizaintza-zainketen kalitatea hobetzearekin bat datorrela kontsideratu behar da, zeren lege hori egiterakoan osasun-zainketen kalitatea bermatzea izan baita helburua. Eta antzekoa gertatzen da beste lekuetan aplikatzen zutela ikusten zutenaren arrazoiarekin: azken xedea erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzea da. Beraz, Gipuzkoako praktika profesionalean erizaintza-prozesua aplikatzeko izan dituzten arrazoiak bat datoz Amerikan eta Espainian erizaintza-prozesua sortzeko eta zabaltzeko arrazoiekin. Baina erizaintza-prozesua aplikatzen hastea ez da lan erraza izan. Zailtasun nagusiak ondorengoak izan dira: 1. Erizaintza-prozesuaren kontzeptua ez ulertzea eta dituen abantailak ez ezagutzea. Kontuan izan, 1980. eta 1990. hamarkadetan, praktika klinikoan lanean ari ziren erizainen gehiengoak (baita erizaintzako
4. Emaitzak eta eztabaida 151
zuzendaritzakoak ere) Osasun Laguntzaile Teknikoaren ikasketak zituela eta ez zuela erizaintza-prozesua ikasi bere ikasketetan zehar. Erizain horiek konbalidazio azkar batean ikusitako zenbait iruzkin teoriko zeuzkaten soilik. Urteak pasa ahala, zailtasun hori gero eta txikiagoa izan da, gero eta gehiago izan direlako Erizaintzan Diplomatua izatearen ikasketak zituztenak eta, horiek bai, ikasita zutelako erizaintzaprozesuaren metodologia. 2. Horretarako errekurtsoak ez ipintzea. Hobekuntzak egiteko errekurtsoak behar dira. Errekurtsoetako batzuk giza-errekurtsoak dira: lidergoa hartuko duten pertsonak behar dira246, eta lider horiek liberatzea komeni da. Beste errekurtsoak errekurtso materialak dira. 3. Lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea. Lana modu jakin batean egiten urteak eman ondoren, kosta egiten da aldaketak egitea. Erizaintza-prozesua aplikatzen hasteak erizaintza-lanaren banaketa berri bat, aldaketa bat, eskatzen zuen, zereginen banaketa egitetik pazienteen banaketa egitera igarotzea. Gainera, osasun-enpresetan langileak enpresarekiko duen atxikimendua txikia izan ohi da, eta horrek zaildu egiten du berrikuntzak egitea. 4. Ospitaleratuta denbora gutxi pasatzen duten pazienteetan erizaintzaprozesua aplikatzeko aukerarik ez izatea. Pazienteak ospitaleratuta zenbat eta denbora gehiago pasa, orduan eta errazagoa da erizainarentzat erizaintza-prozesua aplikatzea, pazientearekin harreman eta denbora gehiago duelako. Pazientea ordu gutxi batzuk baino ez dagoenean, metodo hori aplikatzea zailagoa bihurtzen da, denborarik ez dagoelako eta rol interdependenteak lehentasuna hartzen duelako. 5. Programa informatikoa ikastea. Erizaintza-prozesua programa informatikoen bidez erregistratu izan ohi da. Adin bateko erizainei asko kosta izan zaie programa informatikoak ulertzea eta ikastea, ez baitzuten hori egiteko ez formaziorik, ez ohiturarik. Zailtasun horiek azaltzen dute zergatik ez den erizaintza-prozesua lehenago erabili izan, zergatik leku batzuetan ez den oraindik erabiltzen edota zergatik leku batzuetan besteetan baino garatuago dagoen. Zailtasun guztien artean, bigarrena (horretarako errekurtsoak ez ipintzea) azpimarratzekoa da: gurean, osasun-sistema publikoak pribatuak baino giza-errekurtso eta errekurtso material gehiago izan ditu247. Ondorioz, erizaintza-prozesua osasun-sistema pribatuan baino lehenago eta gehiago garatu da osasun-sistema publikoan. Publikoan zenbait erizain
152 erizaintza-prozesua aplikatzeko liberatuak izan dira: lan asistentziala egiteari utzi izan diote eta erabat beste eginkizun horretan aritu izan dira. Osasun-sistema pribatuan, aldiz, hori nekezago gertatu da. Laugarren zailtasuna ere (ospitaleratuta denbora gutxi pasatzen duten pazienteetan erizaintza-prozesua aplikatzeko aukerarik ez izatea) azpimarratzekoa da. Osasun mentalean eta arlo geronto-geriatrikoan iraupen ertain-luzeko pazienteak (paziente kronikoak) dituzte; atentzio espezializatuan, berriz, iraupen laburrekoak. Hortaz, osasun mentaleko eta arlo geronto-geriatrikoko lekuetan atentzio espezializatukoetan baino baldintza hobeak daude erizaintza-prozesua aplikatzeko. Gipuzkoan gertatutakoak hori horrela dela baieztatzen du: Gipuzkoako osasun mentaleko eta arlo geronto-geriatrikoko leku guztietan (publikoetan zein pribatuetan) aplikatu izan dute erizaintza-prozesua; aldiz, atentzio espezializatuko leku guztietan ez dute aplikatzen: 4 lekutan bai, baina 3tan ez. Gipuzkoako praktika profesionalean erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko zailtasunak izan direnak Amerikan eta Espainian izan zirenekin erkatuz gero, antzekotasunak daudela ikusten da. Amerikan eta Espainian ezjakintasuna eta prestaketa-gabezia, errekurtsogabezia eta lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea izan ziren zailtasun nagusienak248,249. Gipuzkoako praktika profesionalean zerrendatu diren lehen eta bosgarren zailtasunak (erizaintza-prozesuaren kontzeptua ez ulertzea eta dituen abantailak ez ezagutzea eta programa informatikoa ikastea) lotuta daude ezjakintasunarekin eta prestaketa-gabeziarekin eta zerrendatu diren bigarrena eta laugarrena (horretarako errekurtsoak ez ipintzea eta ospitaleratuta denbora gutxi pasatzen duten pazienteetan erizaintza-prozesua aplikatzeko aukerarik ez izatea), errekurtso-gabeziarekin. Ospitaleratuta denbora gutxi pasatzen duten pazienteetan erizaintza-prozesua aplikatzeko aukerarik ez izatearen zailtasuna errekurtso-gabeziarekin bat datorrela kontsideratu behar da, aurreko atalean esan den bezala, pazienteak ospitaleratuta igarotzen duen denbora gutxi horretan erizainak rol autonomo bat egiten duelako eta, horretarako errekurtsoak jarriz gero, metodo hori aplikatu ahalko litzatekeelako. Zerrendatu den hirugarren zailtasuna (lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea), berriz, Amerikan eta Espainian azaldutako bera da. Beraz, Gipuzkoako praktika profesionalean erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko izan dituzten zailtasunak bat datoz Amerikan eta Espainian erizaintzaprozesua aplikatzen hasteko zailtasunekin. Lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzeari buruzko zailtasunari dagokionez, osasun-profesional desberdinek eginiko errebisio batek250 zailtasun hori profesional guztiona dela azaltzen du.
4. Emaitzak eta eztabaida 153
4.3.3. Aukeratutako erizaintza-modelo nahiz –teoriak Aztertu diren lekuetan erizaintza-prozesua ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean aplikatu izan den 40. eta 41. Tauletan azaltzen da (40. Taulan osasun-sistema publikoan eta 41. Taulan osasun-sistema pribatuan). Leku bakoitzean erizaintza-modelo nahiz egitura jakin bat jarraitzen dela irizteko irizpide nagusia erregistroetan, batez ere erizaintza-balioespena agertzeko erregistroan, erizaintza-modelo nahiz egitura horrek proposatutakoa jarraitzen dela ziurtatzea izan da. Halaber, kontuan hartu da erizainak horren jakitun izatea, hau da, erizainek jakitea eredu nahiz egitura hori erabiltzen ari direla. Tauletan ikusten denez, egun, erizaintza-prozesua aplikatzen duten 160 leku desberdinetatik 134tan (%84) Virginia Hendersonen erizaintza-modeloaren eraginpean aplikatzen dute; 19tan, inongo erizaintza-modeloren eraginik gabe, baina, erizaintzabalioespena egiteko, egitura jakin bat erabiliz eta 7tan, inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe. Beraz, Gipuzkoan Virginia Hendersonena da erabili izan den erizaintza-modelo bakarra. Hori bat dator Espainiako estatuan gertatutakoarekin, izan ere, eredu hori izan da Espainian eragin handiena izan duena251,252, eta bat dator mundu mailan gertatutakoarekin, zeren, eredu hori ezagunenetako eta erabilienetako bat baita253,254. Erizain kopuruaren ikuspegitik begiratuta, erizaintza-prozesua Virginia Hendersonen erizaintza-modeloaren eraginpean aplikatzen duten 134 leku horietan dauden erizainak, metodo hori aplikatzen ez duten zerbitzuetan lanean ari diren erizainak kendu ostean, aztertu diren leku guztietan daudenen %61 da. Beraz, aztertu diren lekuetako erizainen gehiengoak erizaintza-prozesua Virginia Hendersonen erizaintza-modeloaren eraginpean aplikatzen du. Gurean Henderson aukeratzearen arrazoi nagusia erizaintza-eskoletan eta inguruko beste lan-lekuetan modelo hori erabiltzen zutela ikustea izan da. Aurreko atal batean esan den moduan, 1988-1989. urteetan Donostiako eta Gasteizko erizaintza-eskolek modelo hori hobetsi zuten edo hobestear zuten. Horiei jarraiki, Osakidetzako atentzio espezializatuak erabaki berdina hartzen du255. Osakidetzari eta eskolei jarraiki, beste lekuek erabaki berdina hartzen dute. Beraz, leku batzuek besteak “kutsatu” zituzten. Inongo erizaintza-modeloren eraginpean aplikatu ez, baina, erizaintza-balioespena egiteko, egitura jakin bat erabili dutenen artean, Marjory Gordonen patroi funtzionalena da gehien
154 erabili izan den egitura. Kasu batean RAI-NH 2.0 (Resident Asessment Instrument Nursing Home 2.0) egitura erabili izan da. Erizain kopuruaren ikuspegitik begiratuta, erizaintza-prozesua inongo erizaintza-modeloren eraginpean aplikatu ez, baina, erizaintza-balioespena egiteko, Marjory Gordonen patroi funtzionalen egitura erabiltzen duten 18 leku horietan dauden erizainak aztertu diren leku guztietan daudenen %3 da. Zentro batzuk Gordon aukeratzearen arrazoi nagusia zenbait erizaintza-eskoletan egitura hori erabiltzen zutela ikustea izan da. Aurreko atal batean esan den moduan, Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolak 1992. urtean eta Gasteizko Erizaintza Eskolako Osasun Mentaleko Espezialitateak 2000. urtean egitura hori hobetsi zuten. Horiei jarraiki, Gipuzkoako zenbait lekuk erabaki berdina hartzen dute. RAI-NH 2.0 egitura aukeratzearen arrazoiari dagokionez, Kataluniako zenbait geriatrikoetan hori erabiltzen zutela ikustea izan da. Inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe aplikatu dutenen artean, horrela egiteko arrazoi nagusia ezagutza falta izan da. Kontuan izan, 1980. eta 1990. hamarkadetan praktika klinikoan lanean ari ziren erizainen gehiengoak (baita erizaintzako zuzendaritzakoak ere) Osasun Laguntzaile Teknikoen ikasketak zituela eta ez zuela erizaintza-modelorik ikasi bere ikasketetan zehar. Gauzak horrela, erizaintza-prozesua aplikatzeko erregistroak sortzerakoan, erizainek egiten zutena islatuko zuten erregistro batzuk sortzen saiatu ziren, erizaintza-modelo nahiz –egiturarik aintzat hartu gabe. Eztabaidari leku eginez, kontuan hartzekoa da Gipuzkoan erizaintza-modeloa eta erizaintzako egitura kontzeptuala aukera bateraezinak bezala hartu izan direla: Henderson erabili izan duten lekuetan ez dute Gordon erabili izan eta Gordon erabili izan duten lekuetan ez dute inongo erizaintza-modelorik erabili. Hori ez dator bat Gordonek berak zioenarekin256: Gordonek 1982. urtean Osasunaren Patroi Funtzionalen egitura kontzeptuala definitu zuenean, erizaintza-modeloarekin bateragarria zela zioen. Patroi funtzionalek, erizaintza-modeloa edozein izanik ere, erizaintza-prozesuaren balioespena egiteko marko bat eskaintzen dute, ez dute modeloa ordezkatzen, baina Gipuzkoan ez da horrela ulertu izan. Nahasketa horren sorburua, zenbait egilek dioten bezala257,258,259, erizaintza-modeloa eta erizaintza-prozesuaren arloan gertatzen ari diren berrikuntzak (balioespena egiteko egitura kontzeptualak, diagnostikoa egiteko taxonomiak, helburuak eta jarduerak idazteko sailkapenak, eta abar) uztartzeko zailtasuna izan daiteke. Zailtasun horren lekuko, Kanadan 2001. urtean egindako ikerketa batek260 dio herri horretako zentroen %25.5ak soilik
4. Emaitzak eta eztabaida 155
aplikatzen zuela erizaintza-prozesua erizaintza-modelo baten baitan eta Espainian 2002. urtean egindako beste ikerketa batek261 dio Espainiako lehen mailako atentzioan zentroen %35ak soilik aplikatzen zuela erizaintza-prozesua erizaintza-modelo baten baitan. Edonola ere, bibliografiak dion bezala262,263,264; uztarketa hori gauzatzea litzateke desiragarriena; horretara, Walshek dion moduan, modeloak erizaintza-zainketak zertarako edo zer lortzeko izan behar duten esango digu (Hendersonen modeloan, pazienteak independentzia berreskuratzeko; Oremen modeloan, autozainketarako gaitasuna izateko), eta erizaintza-prozesuak nola antolatuko diren deskribatuko du. Beraz, bai inongo erizaintza-modeloren eraginik gabe, baina egitura jakin bat erabiltzen dutenen kasuan, bai inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe aplikatzen dutenen kasuan, erizaintza-prozesua erizaintza-modelo baten baitan aplikatzen hastea komeni da. Arestian aipatu den uztarketaren adibide bat Garciaren artikuluan ikus daiteke265: lehen atentzio mailako paziente baten kasuan, erizaintza-balioespena egiteko, Gordonen patroiak jarraitzen dira, baina Hendersonen erizaintza-ereduaren ikuspegitik. 42., 43. eta 44. Tauletan osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa azaltzen da, arloz arlo egina (42. Taulan atentzio espezializatua, 43. Taulan osasun mentala eta 44. Taulan arlo geronto-geriatrikoa ). Taula horietan ikusten denez, Hendersonen erizaintza-modeloa arlo desberdin guztietan erabiltzen da; aldiz, Gordonen egitura kontzeptuala, batez ere, osasun mentalean. Gasteizko Erizaintza Eskolako Osasun Mentaleko Espezialitateak egitura hori hobetsi izanak azaltzen du azken hori. Eskola horri jarraiki, Gipuzkoako osasun mentaleko zenbait lekuk erabaki berdina hartu izan dute. Puntu honetan kontuan izan behar da Euskadiko Autonomia Erkidegoan erizaintzaren arloan osasun mentaleko espezialitatea Gasteizko Erizaintza Eskolan soilik egin daitekeela.
156 40. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean aplikatu izan den. Osasun-sistema publikoa.
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren eraginpean aplikatu ez, baina erizaintza-balioespena egiteko, egitura jakin bat erabili izan den urteak
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe aplikatu izan den urteak
Lekuan EP Hendersonen ereduaren eraginpean aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 157
41. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean aplikatu izan den. Osasun-sistema pribatua.
Sanitas Egoitza Sanitas Egoitza 2004. urtean sortzen da
Berra Egoitza Berra Egoitza 2005. urtean sortzen da
Aldakoenea Diputazioak 1999. urtean egiten du bere Aldakoenea Egoitza
Txara 2 Txara 2 Egoitza 1999. urtean sortzen da
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren eraginpean aplikatu ez, baina erizaintza-balioespena egiteko, egitura jakin bat erabili izan den urteak
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe aplikatu izan den urteak
Lekuan EP Hendersonen ereduaren eraginpean aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
158 42. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean aplikatu izan den. Atentzio espezializatua. Osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa.
Gipuzkoako Poliklinika
Gurutze Gorriak 2001. urtean uzten dio atentzio espezializatukoa izateari Donostia S Juan de Dios Ospit.
San Juan de Diosek 2003. urtean uzten dio atentzio espezializatukoa izateari San Ignazio Klinika
San Ignaziok 1993. urtean uzten dio atentzio espezializatukoa izateari
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren eraginpean aplikatu ez, baina erizaintza-balioespena egiteko, egitura jakin bat erabili izan den urteak
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe aplikatu izan den urteak
Lekuan EP Hendersonen ereduaren eraginpean aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 159
43. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean aplikatu izan den. Osasun mentala. Osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa.
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren eraginpean aplikatu ez, baina erizaintza-balioespena egiteko, egitura jakin bat erabili izan den urteak
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe aplikatu izan den urteak
Lekuan EP Hendersonen ereduaren eraginpean aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
160 44. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) ze erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginpean aplikatu izan den. Arlo geronto-geriatrikoa. Osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa.
Zorroaga Fundazioa
Sanitas Egoitza Sanitas Egoitza 2004. urtean sortzen da
Sagrado Corazón Egoitza Sagrado Corazón Egoitza 1989. urtean sortzen da
Berra Egoitza Berra Egoitza 2005. urtean sortzen da
Aldakoenea Egoitza Diputazioak 1999. urtean egiten du bere Aldakoenea Egoitza
Txara 2 Egoitza Txara 2 Egoitza 1999. urtean sortzen da
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren eraginpean aplikatu ez, baina erizaintza-balioespena egiteko, egitura jakin bat erabili izan den urteak
Lekuan EP inongo erizaintza-modeloren nahiz egitura kontzeptualen eraginik gabe aplikatu izan den urteak
Lekuan EP Hendersonen ereduaren eraginpean aplikatu izan den urteak
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4. Emaitzak eta eztabaida 161
4.3.4. Erizaintza-prozesua aplikatzeko modua 4.3.4.1. Osasun-sistema publikoan lehen mailako atentzioan Lehen mailako atentzioaren zentro-sarea 1940eko hamarkadan hasten da sortzen266. Egun, Gipuzkoan, herriz herri dauden 116 zentrok osatzen dute (horietako bi, Hernanikoa eta Errenteriako Iztietakoa, 20. eta 21. Irudietan ikus daitezke). Zentro guzti horiek erizaintzako zuzendaritza bateratua dute eta, ondorioz, lan modu bateratua. 2004. urtean, zuzendaritzak horrela erabakita, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa, beharren balioespena deiturikoa. Erregistro horretan Virginia Hendersonen 14 beharren gida jarraitzen da. Erizaintza-balioespena egiterakoan, paziente bakoitzaren ultzeratze-arriskua neurtzeko, Braden Eskala erabiltzen dute, erortzearriskua edo istripu-arriskua neurtzeko, beraiek sortutako eskala bat eta eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea. Ez dute neurtzen pazientearen nutrizio-egoerarik. - Erizaintza-diagnostikoa agertzeko erregistroa, diagnostikoa deiturikoa. Atal horretan, erizaintza-balioespenean oinarrituta, Virginia Hendersonen behar bakoitzari jarraiki, erizaintza-diagnostikoak zehazten dituzte. Erizaintza-diagnostikoak NANDAren arabera idatzita daude. - Erizaintza-plangintza eta erizaintza-egitea agertzeko erregistroa, erizaintzako zainketa-plana deiturikoa. Erregistro horretan erizaintza- diagnostikoei dagokien erizaintza-helburuak eta erizaintza-jarduerak zehazten dira. Erizaintza-helburuak NOC taxonomiaren arabera idatzita daude eta erizaintza-jarduerak NIC taxonomiaren arabera. Erizaintzajarduera bakoitza noiz egingo den adierazten da, eta, egin ahala, apuntatu eta sinatu egin behar da. - Erizaintza-ebaluazioa agertzeko erregistroa, erizaintzako ebolutiboa deiturikoa. Erregistro horretan espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idatz dezan.
Erregistro horiek sortzearekin batera, osasun-zainketen kalitatea hobeagotzeko ahaleginaren baitan, prozesuen bidezko gestioa egiteko eta erizaintza-plangintzaren tresna lagungarri gisa, lehen mailako atentzioan erizainak tratatzen dituen prozesu edo diagnostiko mediko ohikoenen zainketa-plan estandarizatuak egiten eta publikatzen dituzte267 (ikus 22. Irudia).
162 Sei dira eskura dauzkaten zainketa-plan estandarizatuak: hipertentsio arteriala duen pertsonarena, diabetes mellitusa duen pertsonarena (ikus 6.4. Eranskina), fase terminalean dagoen pertsonarena, mugitzeko arazoak dituen pertsonarena, asma duen pertsonarena eta biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa duen pertsonarena. Zainketa-plan estandarizatuko erregistro bakoitzak taula baten egitura du. Taula horretan prozesu bakoitzean ohikoak diren erizaintza-diagnostikoen zerrenda dator. Diagnostiko bakoitzari jarraiki, horrekin zerikusia duten eta lehen mailako atentzioan egiten diren erizaintzahelburu eta erizaintza-jarduera ohikoenen zerrenda dago. Erizainak pazienteak dituen diagnostikoak aukeratu behar ditu, eta, ondoren, horiei dagozkien helburu eta jarduerak. Horretara, zainketa-plan estandarizatu horiek indibidualizatu egiten dira, hau da, gaixo bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dira. Erizaintza-prozesuarekin zerikusia duten erregistro guztiak OSABIDE izeneko aplikazio informatikoan informatizatuta daude. Beraz, Osakidetzako lehen mailako atentzioan erizaintza-prozesua bost etapetan landu izan dutela kontsidera daiteke (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Erizaintza-prozesua zentroko erizaintzako kontsultan, botikinean eta etxez-etxeko atentzioan aplikatzen dute. Emaginaren kontsultan, pediatriako kontsultan eta larrialdietan ez da erabiltzen. Etorkizunera begira, erizaintza-prozesua emaginaren kontsultan eta pediatriako kontsultan erabiltzen hasi nahi dute.
4. Emaitzak eta eztabaida 163
21. Irudia: Errenteriako Iztietako osasun-zentroa.
22. Irudia: osasun-sistema publikoko lehen mailako atentzioan erizainak tratatzen dituen prozesu edo diagnostiko mediko ohikoenen zainketa-plan estandarizatuak publikatuta dauden liburua.
164 4.3.4.2. Osasun-sistema publikoan atentzio espezializatuan Atentzio espezializatuko ospitaleak XX. Mendean zehar sortzen dira (Donostia Ospitalea 1952. urtean, Deba Garaiko Ospitalea 1965. urtean, Zumarragako Ospitalea 1984. urtean, Bidasoako Ospitalea 1989. urtean eta Mendaroko Ospitalea 1993. urtean)268. Ospitale horiek guztiak erizaintzako zuzendaritza bateratua dute eta, ondorioz, lan modu bateratua. 1990-1991. urteetan hasten dira erizaintza-prozesua aplikatzeko lehen erregistroak modu ofizial batean erabiltzen, hots, Osakidetzako ospitale guztietarako berdinak ziren erregistroak erabiltzen269. Ondorengo erregistro bateratuak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa, pazientearen balioespena deiturikoa (ikus 6.5. Eranskina). Erregistro horrek hiru orrialde ditu, eta, bertan, pazientearen datu orokorrak eta soziokulturalak bildu ondoren, Virginia Hendersonen 14 beharren gida jarraitzen da. Azken orrialdean, Du Gas egileak egiten zuen antzera270, balioespenean aurkitutako arazoak zerrendatzeko leku bat dago. - Erizaintza-plangintza eta erizaintza-egitea agertzeko erregistroa, plangintza-orria deiturikoa. Erregistroak taula baten egitura du. Taula horretan paziente horrekin egingo diren erizaintza-zainketen zerrenda ipintzeko lekua dago, eta, erizaintza-zainketa bakoitzari jarraiki, zainketa hori noiz egin den eta nork egin duen adierazteko lekua.
Erizaintza-ebaluazioari dagokionez, lehendik erabiltzen zuten erizaintzako eboluzio-orria izeneko erregistroan agertzen jarraitzen dute. Erregistro horretan espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idatz dezan. 1993-1994. urteetan erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa eta erizaintza-plangintza eta erizaintza-egitea agertzekoa bateratu egiten dituzte (ikus 6.6. Eranskina). Erregistro berri horretan balioespenaren atala aldatu egiten dute: pazientearen balioespena deitu ordez, balioespena / identifikaturiko arazoak deitzen da eta Virginia Hendersonen oinarrizko 14 beharren gida jarraitzeaz gain, mediku-prozesuak erabiltzen duen gorputzeko sistemen gida jarraitzen hasten dira. Bi horiek erabiltzeari, Carpenito egileari jarraiki271, modelo bifokala deitu zioten. Beraien ustetan, modelo bifokalak erizainak paziente akutuetan aurkitzen zuena hobeto adierazteko aukera ematen zuen: 14 beharrekin
4. Emaitzak eta eztabaida 165
erizainaren rol autonomoa zehazten zen, eta gorputzeko sistemekin erizainaren rol interdependentea. Urte horietan, osasun-zainketen kalitatea hobeagotzeko ahaleginaren baitan, prozesuen bidezko gestioa egiteko, erizaintzako zainketa-plan estandarizatuak lantzen hasten dira. Zainketa-plan estandarizatuek diagnostiko mediko jakin bat duten edo prozesu jakin bat egin/jasan behar duten gaixoekin erizainak egin beharrekoa gidatzen dute, eta gaixo horiekin ohikoenak diren erizaintza-diagnostikoen eta dagokien erizaintza-helburuen eta - jardueren berri ematen dute272. Zainketa-plan estandarizatu horiek indibidualizatu daitezke, eta, horretara, gaixo bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dira. Indibidualizatzeko, erizaintza-balioespen osoa egin behar da. Lantze-prozesu horren ondorioz, 1996. urtean 44 zainketa-plan estandarizatu publikatzen dituzte273 (ikus 23. Irudia), Osakidetzako atentzio espezializatuko ospitaleetan erabil daitezen. Zainketa-plan estandarizatu horien adibide gisa, zirrosiari buruzko zainketa-plan estandarizatua 6.7. Eranskinean ikus daiteke. Ikusten denez, erizaintza-diagnostikoei arazoak deitzen zaie, erizaintza-helburuei, helburuak eta erizaintza-zainketei, jarduerak. Erizaintza-diagnostikoak NANDAren arabera idatzita daude.
23. Irudia: Osakidetzako atentzio espezializatuan erizainak tratatzen dituen prozesu edo diagnostiko mediko ohikoenen zainketa-plan estandarizatuak publikatuta dauden liburua.
1996-1998. urteetan erregistroak informatizatu egiten dituzte: eskuz idatzi beharreko paperezko erregistroen ordez, hain ezaguna den ZAINERI programa informatikoa (ikus 24. Irudia) erabiltzen hasten dira. ZAINERIn biltzen dituzte ordura arte sortutako erregistro guztiak: erizaintza-balioespenaren erregistroa, 44 zainketa-plan estandarizatuak, erizaintzaeboluzioaren erregistroa, erizaintzaren rol interdependentearekin zerikusia zuten erregistroak eta erizaintza-prozedurak.
24. Irudia: Osakidetzak atentzio espezializatuan erizaintza-prozesua aplikatzeko egun erabiltzen duen ZAINERI programa informatikoaren hasiera-orrialdea.
4. Emaitzak eta eztabaida 167
Azken urteetan, erizaintza-balioespena beste tresna batzuekin osatzen joan dira eta, egun, paziente bakoitzaren ultzeratze-arriskua neurtzeko, Gosnellen eskala aldatua erabiltzen dute eta erortze-arriskua edo istripu-arriskua neurtzeko, beraiek sortutako eskala bat. Ez dute Barthel Indizerik egiten ez eta nutrizio-egoerarik neurtzen. Erizaintza-plangintzari dagokionez, urteak pasa ahala, gero eta zainketa-plan estandarizatu gehiago egin eta erabili izan dituzte. Egun, 200tik gora dituzte. Azkenik, 2008-2009 urteetan ZAINERI programa informatikoaren bertsio berria ipini dute. Egin diren berrikuntza nagusiak ondorengoak dira: - Balioespena egiterakoan, Virginia Hendersonen behar bakoitzari (14 beharrei) leku propio bat eman zaio. Orain arte, behar guztiek ez zuten leku propio bat: 14tik 12k zuten leku hori. Hendersonen 6. (jantzi eta erantzi) eta 12. (lanaren bidez burutzapena edo autorealizazioa lortu) beharrak ez ziren bere horretan aztertzen: 6. beharra 8.aren (higiene egokia egin eta larruazala egoki mantendu) baitan lantzen zen eta 12.a 9.aren (arriskuak eragotzi edo segurtasuna lortu) baitan. Beraz, 6. eta 12. beharrek ez zuten leku jakin bat. ZAINERIren bertsio berrian Hendersonen 6. eta 12. beharrei leku jakin bat eman zaie. - Erizaintza-diagnostikoaren atalean, NANDAren erizaintza-diagnostiko gehiago erabili dira. - Plangintzaren atalean, zainketa-plan estandarizatuetan agertzen diren erizaintza-jarduerak NIC taxonomiaren arabera idatzi dira. Halaber, zainketa-plan estandarizatuak sailkatzeko erabiltzen diren diagnostiko medikoak izendatzeko, CIE.9.MC (Clasificación Internacional de Enfermedades, 9ª revisión, Modificación Clínica) taxonomiak aholkatutako etiketa diagnostikoak erabili dira. CIE gaixotasunen nazioarteko sailkapena da.
Egindako berrikuntza horien lekuko gisa, Osakidetzako atentzio espezializatuko ospitaleetan egun egiten diren zainketa-plan estandarizatuen adibide bat (prostatektomia prozesuarena) 6.8. Eranskinean ikus daiteke. Esandakoak esan ondoren, Osakidetzako atentzio espezializatuan 1990. eta 1996. urte artean erizaintza-prozesua lau etapetan aplikatu izan zutela kontsidera daiteke (balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa); 1996. urtetik aurrera gaurdaino, berriz, zainketa-plan estandarizatuak erabiltzearekin batera, bost etapetan (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Etorkizunera begira, plangintzaren atalean agertzen diren erizaintza-helburuak NOC taxonomiaren arabera idatzi nahi dituzte.
26. Irudia: Zumarragako Ospitalea.
4. Emaitzak eta eztabaida 169
4.3.4.3. Osasun-sistema publikoan osasun mentalean Donostia Ospitaleko Psikiatriako Zerbitzuan Donostia Ospitaleko Psikiatriako Zerbitzuan erizaintza-prozesua Osakidetzako atentzio espezializatuan aplikatu izan den gisan aplikatu izan da, zeren zerbitzu hori Donostia Ospitalearen baitan baitago. Beraz, aurreko atalean esan den guztia baliagarria da atal honetarako ere. 1990-1991. urteetan hasi ziren erizaintza-prozesua aplikatzeko lehen erregistroak erabiltzen eta 1996. urtean hasi ziren ZAINERI erabiltzen eta erizaintza-prozesua 5 etapetan aplikatzen. 2009. urtean ipinitako ZAINERI programa informatikoaren bertsio berriak erizainek Psikiatriako Zerbitzuan egiten duten lana hobeto agertzeko aukera eman du; izan ere, CIE.9.MC (Clasificación Internacional de Enfermedades, 9ª revisión, Modificación Clínica) taxonomia erabiltzearekin batera, ZAINERIn osasun mentalaren arloan orain arte agertzen ez ziren zenbait diagnostiko mediko eta dagokien erizaintzako zainketa-plan estandarizatu txertatu dira. 45. Taulan ikusten da lehen zein diagnostiko mediko eta zainketa-plan estandarizatu zeuden eta 2009. urteko bertsioan zein diagnostiko eta zainketaplan berri gehitu diren.
27. Irudia: Donostia Ospitaleko Psikiatriako Zerbitzua Donostia Ospitaleko eraikinetako bat da.
170 45. Taula: ZAINERIk osasun mentalaren arloan lehen zituen diagnostiko mediko eta zainketa-plan estandarizatuak eta orain dituenak.
4. Emaitzak eta eztabaida 171
Ospitalez kanpoko osasun mentalean Egungo ospitalez kanpoko osasun mentalaren zentro-sarea 1980eko hamarkadan hasten da sortzen274. Egun, Gipuzkoan, 14 zentrok osatzen dute(horietako bat, Errenteriako Beraungoa, 28. Irudian ikus daiteke). Zentro horiek Gipuzkoako herri garrantzitsuenetan daude. Nahiz eta zentroren batetan indibidualki lehenago hasi izan, modu bateratuan eta bilera batean erabakita, 2007. urtean hasten dira erizaintza-prozesua aplikatzen, eta, horretarako, erizaintza-balioespena eta erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa sortzen dute (ikus 6.9. Eranskina). Bost orrialde ditu, eta, lehen lauretan, erizaintza-balioespena deituriko atal nagusia agertzen da. Balioespena egiteko, Marjory Gordonen patroi funtzionalen egitura kontzeptuala jarraitzen dute. Patroi bakoitza balioetsi ondoren, dagokion erizaintza- diagnostikoa formulatzeko aukera dago. Balioespenaren amaieran balioespen psikosoziala ere egiten dute. Erregistroaren azken orrialdean patroi disfuntzionalak / lehenesten diren erizaintza-diagnostikoak / erizaintza-zainketak deituriko atala agertzen da. Azken horretan pazientearen zainketa-plana egiten da: lehenesten diren erizaintza-diagnostikoak eta horiek tratatzeko erizaintza-helburuak eta erizaintza-zainketak zehazten dira. Erizaintza-egiteari eta erizaintza-ebaluazioari dagokienez, lehendik erabiltzen zuten historia klinikoa izeneko erregistroan agertzen jarraitzen dute. Erregistro horretan espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idatz dezan. Orain arte esandakoaz gain, 2008. urtean eskizofreniaren programarekin hasten dira. Programa horren baitan, eskizofrenia-kasuen zainketa-plan interdiziplinarra agertzeko erregistroa sortzen dute (ikus 6.10. Eranskina) eta balioespen psikosoziala HoNOS (Health of the Nation Outcome Escales) izeneko eskalaren bidez egiten dute. Hori dela eta, erizainak paziente eskizofreniko bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko antolatzen diren bilera interdiziplinarretan parte hartzen du. Bilera horietan psikiatrak, psikologoak, erizainak eta gizarte-laguntzaileak hartzen dute parte. Gainerako pazienteekin ez dute zainketa-plan interdiziplinarrik egiten. Beraz, ospitalez kanpoko osasun mentalean erizaintza-prozesua bost etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Ez dute erizaintzako zainketa-plan estandarizaturik erabiltzen eta erregistro guztiak paperezkoak dira. Etorkizunera begira, erregistroak informatizatu nahi dituzte, eta Osakidetzako lehen mailako atentzioan erabiltzen den Osabide programa informatikoa ipini nahi dute. Halaber, paziente guztien zainketa-plan interdiziplinarra egin nahi dute, hau da, egonaldi ertainluzeko ospitale psikiatrikoetan egiten duten eta orrialde batzuk aurrerago azalduko den plan terapeutiko indibidualizatuaren antzeko zerbait egin nahi dute. Azkenik, erizaintzako zainketa-plan estandarizatuak egin nahi dituzte.
4. Emaitzak eta eztabaida 173
4.3.4.4. Osasun-sistema publikoan arlo geronto-geriatrikoan Eibarko Egogain Gerontologikoan Gipuzkoako Diputazioak 1985. urtean egiten du bere Eibarko Egogain Gerontologikoa275. Ordura arte, Pentsionisten Asistentziarako Zerbitzuak eta INSERSOk (Instituto Nacional de la Seguridad Social) gestionatua izan zen. 1990. urtean, beste profesionalek animatuta, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa, Geronte balioespena deiturikoa (ikus 6.11. Eranskina). Orrialde bakarra du, eta, bertan, pazientearen 27 arlo balioesten dituzte: koherentzia, orientazioa, intserzioa, ikusmena, entzumena, mintzatzeko gaitasuna, gorputzaren goikaldea janzteko gaitasuna, gorputzaren behekaldea janzteko gaitasuna, gorputz-goikaldearen higienea egiteko gaitasuna, gorputzbehekaldearen higienea egiteko gaitasuna, elikadura mota, elikatzeko gaitasuna, gernu-iraizketa, gorotz-iraizketa, mugitzeko gaitasuna, mugimendu kopurua, zentro barruko mugimendua, zentroz kanpoko mugimendua, ohiko tresneriekin moldatzeko gaitasuna, sukaldean moldatzeko gaitasuna, etxea eramatea, komunikazioa, transportea, erosketak egiteko gaitasuna, bisitak eta gizarte- eta kultur-jarduerak. Erregistro hori interdiziplinarra da, hau da, beste profesionalekin partekatzen dute, balioespen interdiziplinarra osatze aldera. - Erizaintza-egitea eta –ebaluazioa agertzeko erregistroa, jarraipenorrialdea deiturikoa. Orrialde bakarra du, eta, bertan, pertsonaren arlo nagusienak ageri dira: arlo fisikoak (lokomozioa, digestioa, zentzumenak, zirkulazioa eta arnasketa) arlo psikikoak (jokaera, afektibitatea eta jakintza-gaitasuna) eta arlo soziokulturalak (elkarbizitza, familia, jardueretan parte-hartzea). Hor erregistratzen dira pazientearekin egiten direnak eta bilakaera.
Erregistroen sortze-lan horretan ez zuten inongo erizaintza-modelorik nahiz egiturarik jarraitu. 1996. urtean, Osakidetzako Donostia Ospitaleko Amara eraikineko erregistroak eredu gisa hartuz, ondorengo berrikuntzak egiten dituzte: - Erizaintza-balioespena egiteko modua aldatzen dute: Geronte balioespena erabiltzeari uzten diote eta pazientearen sailkapena
174 deituriko erregistroa sortzen dute (ikus 6.12. Eranskina). Orrialde bakarra du, eta, bertan, pazientearen ondorengo ezaugarriak balioesten dituzte: elikadura, higienea, mugikortasuna, iraizketa, harremana, oxigenazioa, segurtasuna, medikazioa eta sendaketak. Ezaugarri bakoitza puntuatu egiten dute, eta pazientearen lan-karga ondorioztatzen dute. Erregistro hori egiteko Virginia Hendersonen erizaintza-modeloa hartu izan zuten aintzat. Horrela, 14 beharren gida jarraitu zuten. - Jarraipen-orrialdea deituriko erregistroa berritzen dute. Erregistro hori erizaintza-egitea soilik agertzeko erabiltzen hasten dira, eta ez, lehen bezala, erizaintza-egitea eta erizaintza-ebaluazioa. Erizaintza-ebaluazioa agertzeko, erregistro berri bat sortzen dute, eboluzio-orrialdea deiturikoa. Bertan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen da pazientearen bilakaera.
Geroztik, 1999. urtean, legeak horrela eskatuta, beste berrikuntza batzuk egiten dituzte: - Erizaintza-balioespenari erregistro berri bat gehitzen diote, atentzio indibidualizatuaren fitxa deiturikoa (ikus 6.13. Eranskina). Horrela bada, urte horretatik aurrera, elkarren osagarri diren bi erregistro betetzen dituzte erizaintza-balioespena egiterakoan: pazientearen sailkapena eta atentzio indibidualizatuaren fitxa. - Erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa sortzen dute, ekintza-plan indibidualizatua izenekoa (ikus 6.14. Eranskina). Erregistro horretan paziente bakoitzaren zainketa-plan indibidualizatua egiten dute. Plan hori interdiziplinarra da eta profesional bakoitzak helburu jakin batzuk ipintzen ditu. Plan interdiziplinar hori egiteko, bilera interdiziplinarrak egiten dituzte. Bilera interdiziplinar horietan medikuak, erizainak, gizarte-laguntzaileak, erizaintzako laguntzaileen nagusiak, fisioterapeutak eta denbora libreko monitoreak parte hartzen dute. Paziente bakoitzaren zainketa-plana urtean behin errebisatzen dute.
Azken urteetan, erizaintza-balioespena beste tresna batzuekin osatzen joan dira eta, egun, paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea erabiltzen dute eta ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala. Ez dute neurtzen ez erortze-arriskurik ez nutrizio-egoerarik. Azkenik, 2008. urtean arlo geronto-geriatrikoko beste egoitzetan erabiltzen den Resiplus programa informatikoa ipintzen dute, eta bai ekintza-plan indibidualizatua, bai jarraipenorrialdea informatizatu egiten dituzte. Gainerako erregistroak ez dituzte oraindik informatizatu.
4. Emaitzak eta eztabaida 175
Beraz, Eibarko Egogain Gerontologikoan 1990. eta 1999. urte artean erizaintza-prozesua hiru etapetan aplikatu izan zutela kontsidera daiteke (balioespena, egitea eta ebaluazioa); 1999. urtetik aurrera gaurdaino, berriz, lau etapetan (balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Ez dute erizaintza-diagnostikorik egin izan eta ez dute zainketa-plan estandarizaturik erabili izan. Etorkizunera begira, erregistro guztiak informatizatzeko asmoa dute, baina ez Resiplus programa erabiliz, Matia Taldeak erabiltzen duena erabiliz baizik.
29. Irudia: Eibarko Egogain Gerontologikoa.
176 4.3.4.5. Osasun-sistema pribatuan atentzio espezializatuan Virgen del Pilar Zentro Sanitarioan Virgen del Pilar Zentro Sanitarioa 1947. urtean sortu zen276. Zentro horretan ez dute erizaintza-balioespenik erregistratzen eta ez dute ez erizaintza-diagnostikorik, ez erizaintzaplangintzarik egiten. Erizaintza-egiteari dagokionez, erizaintzaren rol interdependentearekin zerikusia duena erregistratzen dute, eta badituzte horretarako sortutako erregistroak, adibidez, bizikonstanteen grafikoa, ultzeren erregistroa zein aplikazio terapeutikoaren orrialdea (azken horretan medikazioaren ematea erregistratzen dute). Erizaintza-egitearen arlo horretan badute erizaintza-zainketak izeneko erregistro bat, eta, bertan, nagusiki, pazientearekin eginiko erizaintza-prozedurak apuntatzen dituzte. Erizaintza-prozedurak, adibidez, odolerauzketa, maskuriko zundaketa zein ultzeren tratamendua nola egin azaltzeko protokolo idatziak badituzte. Erizaintza-ebaluazioari dagokionez, eboluzioa izeneko erregistroa dute. Horretan pazientearen etortzea eta harrera, intzidentziak eta bilakaera agertzen dituzte. 2005. urtera arte erregistroak paperezkoak ziren. Urte horretan erregistroak informatizatu egin zituzten, Hygehos programa informatikoa erabiliz. Beraz, Virgen del Pilar Zentro Sanitarioan erizaintza-prozesua ez dutela aplikatu izan kontsidera daiteke. Etorkizunera begira, horrela jarraitzeko asmoa dute.
4. Emaitzak eta eztabaida 177
Nuestra Señora de la Asunción Klinikan Nuestra Señora de la Asunción Klinika 1967. urtean sortu zen277. Zentro horretan ez dute erizaintza-balioespenik erregistratzen eta ez dute ez erizaintza-diagnostikorik, ez erizaintzaplangintzarik egiten. Erizaintza-egiteari dagokionez, erizaintzaren rol interdependentearekin zerikusia duena erregistratzen dute. Badituzte bizi-konstanteen grafikoa, ultzeren erregistroa zein tratamendu medikoaren orrialdea izeneko erregistroak. Badute erizaintza-zainketak izeneko erregistro bat, eta, bertan, nagusiki, pazientearekin eginiko erizaintza-prozedurak apuntatzen dituzte. Erizaintza-prozedurak nola egin azaltzeko protokolo idatziak badituzte. Erizaintza-ebaluazioari dagokionez, eboluzioa izeneko erregistroa dute. Horretan pazientearen etortzea, intzidentziak eta bilakaera agertzen dituzte. 2005. urtera arte erregistroak paperezkoak ziren. Urte horretan erregistroak informatizatu egin zituzten, Hygehos programa informatikoa erabiliz. Beraz, Nuestra Señora de la Asunción Klinikan erizaintza-prozesua ez dutela aplikatu izan kontsidera daiteke. Etorkizunera begira, erizainak egiten duena hobeto islatu nahian, metodo hori aplikatzen hasi nahi dute. Erizaintza-balioespena erregistratzeaz gain, zainketa-plan estandarizatuak egin nahi dituzte.
178 Quiron Klinikan Quiron Klinika 1936. urtean sortu zen278. 2003. urtean, Osakidetzako atentzio espezializatuari jarraiki, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira. Horretarako, erizaintzabalioespena, erizaintza-plangintza eta erizaintza-egitea agertzeko erregistroa sortzen dute, zainketa-plana deiturikoa. Berez, bost erregistro dira, klinika horretako espezialitate bakoitzeko bat. Horrela, ginekologiako zainketa-plana, pediatriako zainketa-plana, kirurgiako zainketa-plana, barne-medikuntzako zainketa-plana eta traumatologiako zainketa-plana sortzen dituzte. Erregistro bakoitzak bi orrialde ditu, eta taula baten egitura du. Taula horretan Virginia Hendersonen oinarrizko 14 beharrak agertzen dira. Behar bakoitzari jarraiki, behar horrekin zerikusia duten eta espezialitate horretan egiten diren erizaintza-zainketa ohikoenen zerrenda dago. Azkenik, erizaintza-zainketa bakoitzari jarraiki, zainketa hori noiz egin den eta nork egin duen adierazteko lekua dago. Erizainak behar bakoitza balioetsi behar du eta dagozkion zainketak aukeratu. Ondoren, zainketak egin ahala, apuntatu eta sinatu egin behar ditu. Balioespenari dagokionez, pazientearen ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala erabiltzen dute. Ez dute Barthel Indizerik egiten. Erizaintza-ebaluazioari dagokionez, lehendik erabiltzen zuten erizaintzako eboluzio-orria izeneko erregistroan agertzen jarraitzen dute. Erregistro horretan espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idatz dezan. Hasiera horretan, erregistroak paperezkoak ziren. 2008. urtean erregistroak informatizatu egin zituzten. Beraz, Quiron Klinikan erizaintza-prozesua lau etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke: balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa. Halaber, zainketa-plana deituriko erregistroa zainketa-plan estandarizatuen aitzindaria kontsidera daiteke, izan ere, patologia bakoitzean ez bada ere, espezialitate bakoitzean egin beharrekoa gidatzeko baliagarria da. Etorkizunera begira, erregistroak informatizatzeko programa informatikoa aldatu nahi dute, eta Clinic izenekoarekin hasi nahi dute.
4. Emaitzak eta eztabaida 179
Institutu Onkologikoan Donostiako Institutu Onkologikoa 1933. urtean sortu zen279. 1993. urtean, erizainak egiten zuena hobetu islatu nahian, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa, erizaintzako anamnesiorria deiturikoa (ikus 6.15. Eranskina). Bi orrialde ditu, eta, bertan, pazientearen zenbait ezaugarri balioesten dituzte: ze aurrekari dituen, zertara datorren, zein den egoera neurologikoa, zentzumenetan gutxiegitasunik baduen, mugitzeko gaitasunik baduen, elikatzeko gaitasunik baduen, higienea egiteko gaitasunik baduen, familiaren laguntza baduen eta bizi-konstanteak zein diren. Erizaintza-egitea eta erizaintza-ebaluazioa agertzeko erregistroa, erizaintza-zainketen eta ebolutiboaren orrialdea deiturikoa. Erregistro horretan espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idatz dezan. Hor erregistratzen dira pazientearekin egiten direnak, intzidentziak eta bilakaera.
Nahiz eta erizaintza-balioespeneko zenbait ezaugarrik Hendersonen 14 beharrekin antzekotasunak izan, erregistroen sortze-lan horretan ez zutela inongo erizaintza-modelorik nahiz egiturarik jarraitu kontsidera daiteke. Besterik gabe, erizainek egiten zutena islatuko zuen erregistro batzuk sortzen saiatu ziren. Hasiera horretan, erregistroak paperezkoak ziren. 2005. urtean, Hygehos programa informatikoa erabiliz, erregistroak informatizatu egin zituzten. Geroztik, erizaintza-balioespena beste tresna batzuekin osatzen joan dira, horien artean, ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala eta paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea. Ez dute ez erortzearriskurik ez nutrizio-egoerarik neurtzen. 2007. urtean, erradioterapia-unitateko erizainek erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa sortzen dute. Berez, zenbait erregistro dira, erradioterapia mota bakoitzeko bat. Adibide gisa, buruko eta lepoko erradioterapia hartu ondoren jarraitu beharreko zainketen orrialdea 6.16. Eranskinean ikus daiteke. Erregistro horiek erradioterapia-unitatean soilik erabiltzen dira. Beraz, Institutu Onkologikoan erizaintza-prozesua hiru etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke (balioespena, egitea eta ebaluazioa); institutu horretako erradioterapiaunitatearen kasuan, berriz, 2007. urtetik aurrera, lautan (balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Halaber, erradioterapia-unitatean erabiltzen dituzten zainketa-planak
180 zainketa-plan estandarizatuen aitzindariak kontsidera daitezke, izan ere, tratamendu hori hartu duten pazienteekin egin beharrekoa gidatzeko baliagarriak dira, nahiz eta erizaintzadiagnostikoak eta erizaintza-helburuak zehaztea falta. Etorkizunera begira, erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa sortu nahi dute. Halaber, erizaintza-diagnostikoak erabiltzen hasi nahi dute.
35. Irudia: Institutu Onkologikoa.
4. Emaitzak eta eztabaida 181
Gipuzkoako Poliklinikan Gipuzkoako Poliklinika 1975. urtean sortu zen280. Zentro horretan ez dute erizaintzabalioespenik erregistratzen eta ez dute ez erizaintza-diagnostikorik, ez erizaintzaplangintzarik egiten. Erizaintza-egiteari dagokionez, erizaintzaren rol interdependentearekin zerikusia duena erregistratzen dute. Badituzte bizi-konstanteen grafikoa, diuresiaren erregistroa zein tratamendu medikoaren orrialdea izeneko erregistroak. Badute zainketa-plana izeneko erregistro bat, baina ez dute erizaintza-plangintza egiteko erabiltzen, pazientearen ospitaleratzea, dituen aurrekariak eta eginiko erizaintza-prozedurak apuntatzeko baizik. Erizaintza-prozedurak nola egin azaltzeko protokolo idatziak badituzte. Erizaintza-ebaluazioari dagokionez, eboluzioa izeneko erregistroa dute. Horretan intzidentziak eta bilakaera agertzen dituzte. 2009. urtean jarduera-protokolo edo gida kliniko batzuk erabiltzen hasi ziren, horien artean, abdominoplastiarena (ikus 6.17. Eranskina). Jarduera-protokolo horiek zainketa-plan estandarizatuen antzekoak dira, eta patologia edo prozesu jakin baten aurrean erizainek egin beharrekoa zehazten dute. Dena den, jarduera-protokolo horietan erizainak egiten duen rol interdependentea soilik islatzen ari dira, eta ez erizainak egiten duen rol autonomoa. Rol autonomo horretarako leku bat eginez gero, zainketa-plan estandarizatu bihurtuko lirateke. 2005. urtera arte erregistroak paperezkoak ziren. Urte horretan bizi-konstanteen grafikoa, diuresiaren erregistroa zein tratamendu medikoaren orrialdea informatizatu egin zituzten, Gacela programa informatikoa erabiliz. Gacela programa informatikoa erizaintza-prozesua aplikatzeko erabiltzen den programa bat da, Espainiako leku askotan erabiltzen dena. Gipuzkoako Poliklinikako profesionalek ez dituzte erabiltzen programa horretako erregistro guztiak, soilik bizi-konstanteen grafikoa, diuresiaren erregistroa zein tratamendu medikoaren orrialdea erabiltzen dituzte. Beraz, Gipuzkoako Poliklinikan erizaintza-prozesua ez dutela aplikatu izan kontsidera daiteke. Etorkizunera begira, jarduera-protokolo gehiago egin nahi dituzte.
36. Irudia: Gipuzkoako Poliklinika.
4. Emaitzak eta eztabaida 183
Pakea-Mutualia Klinikan Donostiako Pakea-Mutualia Klinika 1963. urtean sortu zen281. Klinika horren lan-iturri nagusiena lan-istripuak atenditzea izan da. 2004. urtean Osakidetzako atentzio espezializatuarekin hitzarmen bat sinatzen dute. Hitzarmen horren baitan, Osakidetzako zenbait paziente klinikara etortzen dira kirurgia jakin batzuk egitera. Egoera berri horrek horrela eskatuta, 2004. urtean erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa, ospitaleratzerakoan duen erizaintza-balioespena deiturikoa (ikus 6.18. Eranskina). Bi orrialde dituen erregistro horretan, pazientearen aurrekariak eta datu soziokulturalak bildu ondoren, Marjory Gordonen patroi funtzionalen egitura kontzeptuala jarraitzen dute. Ez dituzte 11 patroiak balioesten, 5 baizik: elikadurarena, iraizketarena, jarduera/ariketarena, ezagutza/pertzepzioarena eta loa/atsedenarena. Erizaintza-balioespena egiterakoan, paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea erabiltzen dute. Ez dute neurtzen ez ultzeratze-arriskurik ez erortze-arriskurik ez nutrizio-egoerarik. - Erizaintza-diagnostikoa, erizaintza-plangintza eta erizaintza-egitea agertzeko erregistroa, erizaintza-zainketen plangintza-orria deiturikoa. Berez, lau erregistro dira, tratatzen duten prozesu bakoitzeko bat. Horrela, aldakako protesiko erizaintza-zainketen plangintza-orria (ikus 6.19. Eranskina), belauneko artroskopiako erizaintza-zainketen plangintza-orria, tunel karpianoaren sindromerako erizaintza-zainketen plangintza-orria eta sorbaldako artroskopiako erizaintza-zainketen plangintza-orria sortzen dituzte. Erregistro bakoitzak taula baten egitura du. Taula horretan prozesu bakoitzean ohikoak diren erizaintzadiagnostikoen zerrenda dator. Diagnostiko bakoitzari jarraiki, horrekin zerikusia duten eta zerbitzu horretan egiten diren erizaintza-zainketa ohikoenen zerrenda dago. Azkenik, erizaintza-zainketa bakoitzari jarraiki, zainketa hori noiz egin den eta nork egin duen adierazteko lekua dago. Erizainak pazienteak dituen diagnostikoak aukeratu behar ditu, eta, ondoren, horiei dagozkien zainketak. Halaber, zainketak egin ahala apuntatu eta sinatu egin behar ditu.
Erizaintza-ebaluazioari dagokionez, lehendik erabiltzen zuten erizaintzako eboluzio-orria izeneko erregistroan agertzen jarraitzen dute. Erregistro horretan espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idatz dezan. Aipatu diren erregistroak informatizatuta dauzkate, erizaintza-zainketen plangintza-orria deiturikoa izan ezik.
184 Beraz, Pakea-Mutualia Klinikan erizaintza-prozesua bost etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Halaber, erizaintza-zainketen plangintza-orria deituriko erregistroak zainketa-plan estandarizatuak kontsidera daitezke. Etorkizunera begira, pazienteen ultzeratze-arriskua neurtzeko asmoa dute. Informatizatzearen arloan, erizaintza-zainketen plangintza-orria deiturikoa informatizatu nahi dute.
4. Emaitzak eta eztabaida 185
4.3.4.6. Osasun-sistema pribatuan osasun mentalean Arrasateko Aita-Menni Ospitalean Arrasateko Aita-Menni Ospitalea 1898. urtean sortu zen282. 1992. urtean, Osakidetzak egiten zuena eredu gisa hartuz, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena eta erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa (ikus 6.20. Eranskina). Bost orrialde ditu, eta, bertan, erizaintzabalioespena deituriko atal nagusia agertzen da. Atal hori egiteko, Virginia Hendersonen 14 beharren gida jarraitzen da. Azken orrialdean behaketak deituriko atala agertzen da. Azken horretan pazientearekin lortu nahi diren helburuak eta egingo diren zainketak zehazten dira. - Erizaintza-ebaluazioa agertzeko erregistroa, jarraipena deiturikoa. Erregistro horretan espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idatz dezan.
Erizaintza-egiteari dagokionez, lehendik erabiltzen zuten erizaintza-partea izeneko erregistroan agertzen jarraitu zuten. Hasiera horretan, erregistroak paperezkoak ziren. 1994. urtean erregistroak informatizatu egin zituzten bertako programa informatikoa erabiliz. Geroztik, erizaintza-balioespena beste tresna batzuekin osatzen joan dira, horien artean, ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala eta paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea. Egun, erizainak paziente bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko antolatzen diren bilera interdiziplinarretan parte hartzen du. Bilera horietan pazientearen balioespen psikosoziala HoNOS (Health of the Nation Outcome Escales) izeneko eskalaren bidez egiten dute. Psikiatrak, psikologoak, erizainak, gizarte-laguntzaileak, denbora libreko monitoreak eta erizaintzako laguntzaileak parte hartzen dute. Hor eratzen duten zainketaplanari jarraipen-plana edo plan terapeutiko indibidualizatua deitzen diote. Beraz, Arrasateko Aita-Menni Ospitalean erizaintza-prozesua lau etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke: balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa. Datozen urteetan zainketa-plan estandarizatuak egin nahi dituzte, NANDAren erizaintzadiagnostikoak, NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiliz.
4. Emaitzak eta eztabaida 187
Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoa edo Santa Agedako Sendategia 1898. urtean sortu zen283. 1998. urtean, Osakidetzak egiten zuena eredu gisa hartuz, erizaintzaprozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, erizaintza-balioespena eta erizaintzaplangintza agertzeko erregistroa sortzen dute. Erregistro horren sortze-lanean Virginia Hendersonen erizaintza-modeloa hartu zuten aintzat. Horrela, erizaintza-balioespena egiteko, 14 beharren gida jarraitzen dute. Erizaintza-plangintzari dagokionez, erregistroaren azken atalean pazientearekin lortu nahi diren helburuak eta egingo diren zainketak zehazten dira. 1998. urtean bertan, erizaintza-prozesuarekin zerikusia zuten erregistro guztiak informatizatu egin zituzten. 2004. urtean, Gasteizko Erizaintza Eskolako Osasun Mentaleko Espezialitateko irakasleen eraginez, erregistroak berritu egiten dituzte, eta Hendersonen erizaintza-modeloaren ordez, Gordonen egitura kontzeptuala hartzen dute aintzat. Horrela bada: - Erizaintza-balioespena agertzeko, hasierako balioespena izeneko erregistroa erabiltzen hasten dira. Erregistro horretan Marjory Gordonen patroi funtzionalen egitura kontzeptuala jarraitzen dute. Erizaintzabalioespena egiterakoan, ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala erabiltzen dute eta paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea. Halaber, erortze-arriskua neurtzeko eskala bat erabiltzen dute, eta nutrizio-egoera balioesteko, MNA (Mini Nutritional Assessment) izeneko eskala. - Erizaintza-diagnostikoa egiteko, diagnostikoa izeneko orrialdea erabiltzen hasten dira. Diagnostikoak NANDAren arabera idazten dituzte. - Erizaintza-plangintza agertzeko, zainketa-plana izeneko erregistroa erabiltzen hasten dira. Erregistro horretan erizaintza-helburuak eta erizaintza-jarduerak zehazten dira. Helburu eta jarduera horiek aurrez ipinitako erizaintza-diagnostikoei dagozkienak dira. - Erizaintza-egitea agertzeko, zainketen jarraipena izeneko erregistroa erabiltzen hasten dira. Horretan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen dira pazientearekin egiten direnak. - Erizaintza–ebaluazioa agertzeko, erizaintza-behaketa izeneko erregistroa erabiltzen hasten dira. Bertan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen da pazientearen bilakaera.
Azken urteetan, erizainak paziente bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko antolatzen diren bilera interdiziplinarretan parte hartzen du. Bilera horietan pazientearen balioespen psikosoziala HoNOS Eskalaren bidez egiten dute. Psikiatrak, psikologoak, erizainak, gizarte-laguntzaileak, denbora libreko monitoreak eta erizaintzako laguntzaileak parte hartzen dute. Hor eratzen duten zainketa-planari plan terapeutiko indibidualizatua deitzen diote. Azkenik, 2008. urtean, osasun-zainketen kalitatea hobeagotzeko ahaleginaren baitan, zainketa-plan estandarizatu batzuk egiten dituzte. Gehien tratatzen dituzten patologia medikoei edo prozesuei buruzko zainketa-planak dira, horien artean, eskizofreniarena eta antsietatearena. Zainketa-plan horiek egiteko, NANDAren erizaintza-diagnostikoak eta NOCen erizaintza-emaitzak erabiltzen dituzte. Ez dituzte NICen erizaintza-jarduerak erabiltzen. Beraz, Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan 1998. eta 2004. urte artean erizaintza-prozesua lau etapetan aplikatu izan zutela kontsidera daiteke (balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa); 2005. urtetik aurrera, berriz, bost etapetan (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Datozen urteetan, zainketa-plan estandarizatu gehiago egin nahi dituzte, NANDAren erizaintza-diagnostikoak, NOCen erizaintza-emaitzak eta, orain bai, NICen erizaintzajarduerak erabiliz.
4. Emaitzak eta eztabaida 189
Donostiako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan Donostiako San Juan de Dios Ospitalea 1952. urtean sortu zen, eta 2003. urtera arte atentzio espezializatuaren arloan aritu izan da284. 1952. eta 1977. urte artean poliomielitisak jotako haurrak zaindu izan zituen, eta 1977. eta 2003. urte artean izaera medikokirurgikoko kasu akutuak atenditu izan zituen. 2003. urtean, bideragarritasun ekonomikoa dela eta, ospitalea birmoldatzea erabakitzen dute, eta, enpresa berekoa den Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoaren antzera, osasun mentaleko ospitale bihurtzea. Arlo espezializatuan aritu izan den bitartean, ez dute erizaintza-prozesua aplikatu izan. 2004. urtean, osasun mentalaren arloan hasi aurretik, egin behar zuten lan berriak horrela eskatuta, formazio-ikastaro teoriko-praktiko bat egiten dute. Ikastaro horretan Gasteizko Erizaintza Eskolako Osasun Mentaleko Espezialitateko irakasleak aritu ziren irakasle lanetan. Horien eraginez eta enpresa berekoa den Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoaren eraginez, 2005. urtetik aurrera erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira. Arrasaten bezala, Gordonen egitura kontzeptuala hartu zuten aintzat. Enpresa berekoak izaki, Donostiako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan eta Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan modu bateratu batean, erregistro berdinekin, egiten da lan. Beraz, Donostian erizaintza-prozesua Arrasaten 2004. urtetik aurrera egin bezala aplikatu izan dute. Desberdintasun bakarra ondorengoa da: erizaintza-balioespena egiterakoan, Donostian oraindik ez dituzte erabiltzen ez Norton Eskala ez Barthel Indizea ez MNA Eskala eta ez dute erorketa-arriskurik neurtzen. Laburbilduz, Donostiako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan erizaintza-prozesua bost etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Datozen urteetan, Arrasaten bezala, zainketa-plan estandarizatu gehiago egin nahi dituzte, NANDAren erizaintza-diagnostikoak, NOCen erizaintzaemaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiliz. Halaber, Norton Eskala, Barthel Indizea eta MNA Eskala erabiltzen hasi nahi dute eta erorketa-arriskua neurtzen.
190 Usurbilgo Sendategian Usurbilgo Sendategia 1935. urtean sortu zen285. 2001. urtean, erizainak egiten zuena hobeto islatu nahian, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena eta erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa (ikus 6.21. Eranskina). Lau orrialde ditu, eta, lehen hiruretan, erizaintza-historia deituriko atal nagusia agertzen da. Atal horretan pazientearen zenbait ezaugarri balioesten dituzte: nondik datorren, ze aurrekari dituen, zein den egoera soziala, ohitura toxikorik baduen, iraizketa nola kontrolatzen duen, ibiltzeko ze gaitasun duen, eta abar. Balioesten dituzten ezaugarrien artean, balioespen psikopatologikoa nabarmentzen da. Aspektu horrek du garrantzi gehien balioespenean. Beste ezaugarrietako bat esplorazio fisikoarena da, eta hor txertatuta, ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala erabiltzen dute. Ez dute ez erortze-arriskurik ez nutrizio-egoerarik neurtzen ez eta Barthel Indizerik egiten. Erregistroaren azken orrialdean zainketa-plana deituriko atala agertzen da. Azken horretan pazientearekin egingo diren zainketak zehazten dira. - Erizaintza-egitea agertzeko erregistroa, izenik gabekoa (ikus 6.22. Eranskina). Erregistro horretan plangintzan programaturiko zainketen eguneroko jarraipena egiten da: higienea egiten duen, txukun janzten den, aisialdi-ekintzetan parte hartzen duen, jardueretan parte hartzen duen, lagunekin harremana duen, eta abar. Gainerakoan, erizaintzaegitea agertzeko, erizaintza-prozesua erregistratzen hasi aurretik erabiltzen zuten eguneroko-partea izeneko erregistroarekin jarraitzen dute. Horretan medikazio-aldaketak, izandako bisitak, pazientearekin egindako gauza ez-ohikoak, eta abar idazten dira. - Erizaintza-ebaluazioa agertzeko erregistroa, erizaintza-eboluzioa deiturikoa (ikus 6.23. Eranskina). Erregistro horretan espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idatz dezan.
Nahiz eta erizaintza-balioespeneko zenbait ezaugarrik Hendersonen 14 beharrekin antzekotasunak izan, erregistroen sortze-lan horretan ez zutela inongo erizaintza-modelorik nahiz egiturarik jarraitu kontsidera daiteke. Besterik gabe, erizainek egiten zutena islatuko zuen erregistro batzuk sortzen saiatu ziren. Erregistroak paperezkoak dira, ez dauzkate informatizatuta.
4. Emaitzak eta eztabaida 191
Egun, erizainak paziente bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko antolatzen diren bilera interdiziplinarretan parte hartzen du. Bilera horietan pazientearen balioespen psikosoziala HoNOS Eskalaren bidez egiten dute. Psikiatrak, psikologoak, erizainak, gizarte-laguntzaileak, denbora libreko monitoreak eta erizaintzako laguntzaileak parte hartzen dute. Hor eratzen duten zainketa-planari plan terapeutiko indibidualizatua deitzen diote. Beraz, Usurbilgo Sendategian erizaintza-prozesua lau etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke: balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa. Ez dute ez erizaintzadiagnostikorik ez zainketa-plan estandarizaturik egin izan. Datozen urteetan, erregistroak informatizatu egin nahi dituzte.
192 4.3.4.7. Osasun-sistema pribatuan arlo geronto-geriatrikoan Matia Taldean Egungo Matia Taldearen aurrekaria 1888. urtean sortu zen286. Matia Taldeak 8 zentro biltzen ditu, horietako lau Matia Fundazioaren baitan (Bermingham, Fraisoro, Care Iza eta Rezola) eta beste lau Gerozerlan enpresaren baitan (Txara 1, Lamorous Argixao, Lamorous Otezuri eta Lamorous Zubiaurre). Zentro horiek guztiak erizaintzako zuzendaritza bateratua dute eta, ondorioz, lan modu bateratua. 1979. urtean, erizaintza-zainketak profesionalizatu nahian, erligiosak ez diren profesionalak kontratatzen hasten dira. Profesional horien eskutik, 1980. urtean erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena eta erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa. Bi orrialde ditu. Lehen orrialdean erizaintza-historia deituriko atala agertzen da. Atal horretan, erizaintza-balioespena egiteko, Virginia Hendersonen 14 beharren gida jarraitzen da. Bigarren orrialdean zainketa-plana deituriko atala agertzen da. Atal horretan pazientearekin lortu nahi diren helburuak eta egingo diren zainketak zehazten dira. Erizaintza-egitea eta erizaintza-ebaluazioa agertzeko erregistroa, erizaintza-eboluzioa deiturikoa. Erregistro horretan espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idatz dezan. Hor erregistratzen dira pazientearekin egiten direnak, intzidentziak eta bilakaera.
Geroztik, 1995. urtean erizaintza-balioespena eta erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa berritu egiten dute, eta zainketa-plana deituriko atalean erizaintza-diagnostikoak ipintzeko lekua egiten dute (ikus 6.24. Eranskina). Diagnostikoak NANDAren arabera idazten dituzte. 1995. urtetik aurrera, erizaintza-balioespena beste tresna batzuekin osatzen joaten dira, horien artean, ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala; paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea eta tresnerien erabilerarekin zerikusia duten eguneroko bizitzaren jarduerak neurtzeko, Lawton Eskala. Tresna horien erabilera dela eta, datu berdinak bi aldiz ez ipintzeagatik, 2000. urtean erizaintza-balioespena eta erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa berriro berritzen dute, eta erizaintza-historia deituriko atala laburtu egiten dute. Horrez gain, atal horri erizaintza-historia deitu ordez, erizaintza-balioespena deitzen diote (ikus 6.25. Eranskina).
4. Emaitzak eta eztabaida 193
Azken urteetan, erizaintza-balioespena tresna gehiagorekin osatu dute: erortze-arriskua, galtze-arriskua, aspirazio-arriskua zein botikak hartzerakoan pazienteak duen nahastearriskua neurtzen dituzte. Halaber, nutrizio-egoera eta disfagia balioesten dituzte. Oraintsu, pazienteak dituen arrisku guztiak erregistro batean bildu asmoz eta dagozkien erizaintza-helburuak zein -jarduerak zehaztu asmoz, arriskuen balioespena izeneko erregistroa sortu dute (ikus 6.26. Eranskina). Halaber, erizainak paziente bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko antolatzen diren bilera interdiziplinarretan parte hartzen hasi da. Bilera horietan medikuak, erizainak, gizarte-laguntzaileak eta plantako arduradunak parte hartzen dute. 2009. urtera arte, erregistroak paperezkoak izan dira. Urte horretan, i-Matia programa informatikoa erabiliz, erregistroak informatizatu egin dituzte. Beraz, Matia Taldean 1980. eta 1995. urte artean erizaintza-prozesua lau etapetan aplikatu izan zutela kontsidera daiteke (balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa); 1995. urtetik aurrera, berriz, bost etapetan (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Etorkizunera begira, zainketa-plan estandarizatuak egin nahi dituzte, eta plangintzako helburuak eta zainketak idazteko, NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintzajarduerak erabili nahi dituzte.
42. Irudia: Matia Taldeko Rezola Zentroa.
194 Zorroaga Fundazioan Donostiako Zorroaga Fundazioa 1910. urtean sortu zen287. 1999. urtean, Katalunian arlo geronto-geriatrikoan egiten zena eredu gisa hartuz, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroak, ingresatzerakoan egindako balioespen funtzionala eta erizaintza-balioespena eta egoiliarraren balioespena izenekoak (ikus 6.27. eta 6.28. Eranskinak). Lehen erregistroa pazientea ingresatzerakoan egiten dute, eta, bertan, zenbait ezaugarri balioesten dituzte: eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko gaitasuna, elikadura eta ohitura toxikoak, iraizketa, bizi-konstanteak, egoera funtzionala, behar dituen zainketa bereziak eta hartzen ari den tratamendu medikoa. Nahiz eta Hendersonen 14 beharrekin antzekotasunak izan, erregistro horretan ez dute inongo erizaintza-modelorik nahiz egiturarik jarraitzen. Lehen erregistro hori informatizatuta daukate. Bigarren erregistroa ingresatu eta hilabetea igaro aurretik egiten dute eta, ondoren, urtean behin. Bigarren erregistro horretan RAI-NH 2.0 (Resident Asessment Instrument Nursing Home 2.0) nazioarteko tresna erabiltzen dute. Tresna horrek pazientearen balioespen sakona egiten du, eta, azkenean, puntuazio bat ematen du, pazienteak duen lan-kargaren adierazle. Bigarren erregistro hori ez daukate informatizatuta. Erizaintza-balioespena egiterakoan, lehen erregistroarekin batera, pazientearen ultzeratze-arriskua neurtzeko, beraiek sortutako eskala bat erabiltzen dute eta paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea. Halaber, bigarren erregistroarekin batera, nutrizio-egoera balioesteko, MNA Eskala egiten dute. Ez dute erortze-arriskurik neurtzen. - Erizaintza-diagnostikoak, erizaintza-plangintza, erizaintza-egitea eta erizaintza-ebaluazioa agertzeko erregistroa, RAI balioespenaren laburpen orrialdea deiturikoa (ikus 6.29. Eranskina). Erregistroaren lehen orrialdean erizaintza-balioespenaren laburpen bat egiten da. Bigarren eta hirugarren orrialdetan erizaintza-diagnostikoak eta erizaintza-plangintza egiten dira, hau da, pazientean aurkitutako arazoak eta horiek tratatzeko erizaintza-helburuak eta erizaintza-ekintzak zehazten dira. Diagnostikoak NANDAren arabera idazten dituzte. Laugarren eta azken orrialdean erizaintza-egitea eta -ebaluazioa idazteko lekua dago. Erregistroa oraindik ez dute informatizatu, paperean egiten dute.
4. Emaitzak eta eztabaida 195
Erregistro hori sortzearekin batera, erizaina paziente bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko antolatzen diren bilera interdiziplinarretan parte hartzen hasten da. Bilera horietan medikuak, erizainak, gizarte-laguntzaileak eta plantako arduradunak parte hartzen dute. Erizaintza-plangintzaren barne, erizaintzako laguntzaileen lan-plangintza egiteko asmoarekin, atentzio indibidualizatuaren fitxa deituriko erregistroa sortzen dute. Erregistro horretan erizainak erizaintzako laguntzaileak pazientearekin egin beharreko jarduerak zehazten ditu.
Beraz, Donostiako Zorroaga Fundazioan 1999. urtetik aurrera erizaintza-prozesua bost etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Ez dute zainketa-plan estandarizaturik erabili izan. Etorkizunera begira, erizaintza-balioespena egiteko, RAI-NH 2.0 izeneko erregistroaren ordez, erregistro laburrago bat erabiltzen hasi nahi dute. Halaber, ultzeratze-arriskua neurtzeko, beraiek sortutako eskalaren ordez, Norton Eskala erabiltzen hasi nahi dute. Azkenik, erregistro guztiak informatizatu nahi dituzte.
43. Irudia: Zorroaga Fundazioa.
196 Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Geronto-geriatrikoan Gurutze Gorriaren Ospitalea 1917. urtean sortu zen, eta 2001. urtera arte atentzio espezializatuaren arloan aritu izan da, kasu akutuak atendituz288. 2002. urtean, bideragarritasun ekonomikoa dela eta, ospitalea birmoldatzea erabakitzen dute, eta zentro geronto-geriatriko bihurtzea. Gurutze Gorriaren Ospitalea izatetik, Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Geronto-geriatrikoa izatera igarotzen da. Arlo espezializatuan aritu izan den bitartean, ez dute erizaintza-prozesua aplikatu izan. 2002. urtean, arlo geronto-geriatrikoan hasten denean, lan-berriak horrela eskatuta eta legediak horrela eskatuta, metodo hori aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa, PAI edo erizaintzabalioespena deiturikoa. Orrialde bakarra du (ikus 6.30. Eranskina), eta, bertan, pazientearen zenbait ezaugarri balioesten dituzte: medikazioa hartzeko gaitasuna, larruazalaren egoera, loa, segurtasunaren beharra, dieta-mota, betaurrekoen nahiz audiofonoen erabilera, janzteko gaitasuna, mugitzeko gaitasuna, eta abar. Erregistro horretan, nahiz eta PAI izenak (Plan de Atención Individualizado) horrela iradoki, ez dute erizaintza-plangintzarik egiten. - Erizaintza-egitea eta –ebaluazioa agertzeko erregistroa, erizaintza- eboluzioa deiturikoa. Orrialde bakarra du, eta, bertan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen dira pazientearekin egiten direnak, intzidentziak eta bilakaera.
Erregistroen sortze-lan horretan ez zuten inongo erizaintza-modelorik nahiz egiturarik jarraitu. Besterik gabe, beste zentroetako pazienteek zekartzaten historia klinikoei jarraiki, erregistro berri horiek sortu zituzten. Geroztik, erizaintza-balioespena beste tresna batzuekin osatzen joan dira eta, egun, paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea erabiltzen dute eta ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala. Azkenik, 2008. urtean programa informatiko propio bat sortu eta erregistroak informatizatu egiten dituzte. Beraz, Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Geronto-geriatrikoan erizaintza-prozesua hiru etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke: balioespena, egitea eta ebaluazioa. Ez dute ez erizaintza-diagnostikorik ez erizaintza-plangintzarik egin izan.
4. Emaitzak eta eztabaida 197
44. Irudia: Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Geronto-geriatrikoa.
198 Sanitas Egoitzan Donostiako Sanitas Egoitza 2004. urtean sortu zen, Sanitas Taldearen eskutik289. Talde horrek Espainia osoan ditu egoitzak eta eguneko zentroak, eta guztietan modu bateratu batean, erregistro berdinekin, egiten da lan. Hasieratik, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak erabiltzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroak, harrera eta akomodazioa – datuen bilketa eta alerta-orrialdea izenekoak. Lehen erregistroan pazientearen zenbait ezaugarri balioesten dituzte: garbitasuna egiteko duen gaitasuna, ibiltzeko duen gaitasuna, loa nola egiten duen, bakarrik elikatzeko duen gaitasuna, eta abar. Nahiz eta Hendersonen 14 beharrekin antzekotasunak izan, erregistro horretan ez dute inongo erizaintza-modelorik nahiz egiturarik jarraitzen. Bigarren erregistroan balioespenean aurkitutako gauza ezohikoak agertzen dira: batere lorik ez egitea, ez dutxatu nahi izatea, ez jan nahi izatea, eta abar. Erizaintzabalioespena egiterakoan, paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea erabiltzen dute eta ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala. Ez dute neurtzen ez erortze-arriskurik ez nutrizio-egoerarik. - Erizaintza-plangintza agertzeko erregistroak, atentzio-plan indibidualizatua eta garaipenerako faktore kritikoen proposamena izenekoak. Lehen erregistroan erizaintza-jarduerak zehazten dira, eta, gutxienez ere, elikaduraren, garbitasunaren, lo egitearen eta mugikortasunaren arloko jarduerak zehazten dira. Bigarrenean erizaintza-helburuak adierazten dira. Erizainak, paziente bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko antolatzen diren bilera interdiziplinarretan parte hartzen du. Bilera horietan medikuak, erizainak, gizarte-laguntzaileak, erizaintzako laguntzaileen nagusiak, fisioterapeutak eta denbora libreko monitoreak parte hartzen dute. Erizaintza-egitea agertzeko erregistroa, egoiliarraren eguneroko zainketak izenekoa. Horretan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Halaber, erizaintzaren rol interdependentearekin zerikusia duten zenbait jarduera agertzeko aukera dago: bizi-konstanteen balioa, gluzemien balioa, eta abar. - Erizaintza–ebaluazioa agertzeko erregistroa, bilakaera klinikoa izenekoa. Bertan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen da pazientearen bilakaera.
4. Emaitzak eta eztabaida 199
Beraz, Sanitas Egoitzan erizaintza-prozesua lau etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke (balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Ez dute ez erizaintzadiagnostikorik ez zainketa-plan estandarizaturik egin izan. Erregistro guztiak paperezkoak dira. Etorkizunera begira, erregistroak informatizatu nahi dituzte, eta arlo geronto-geriatrikoko beste egoitzetan erabiltzen den Resiplus programa informatikoa ipini nahi dute.
45. Irudia: Sanitas Egoitza.
200 Sagrado Corazón Egoitzan Errenteriako Sagrado Corazón Egoitza 1989. urtean sortu zen. 2003. urtean, legediak horrela eskatuta, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa, zainketa-plan indibidualizatua deiturikoa (ikus 6.31. Eranskina). Hiru orrialde ditu, eta, bertan, Virginia Hendersonen 14 beharren gida jarraitzen da. Horrela, pazientearen zenbait ezaugarri balioesten dituzte: egoera mentala, ibiltzeko gaitasuna, otorduak bakarrik egiteko gaitasuna, janzteko gaitasuna, bere burua garbitzeko gaitasuna, eta abar. Balioespena bi momentutan egiten dute: pazientearen ospitaleratzeegunean eta lehen hilabetea pasa ondoren. Erregistro horretan, nahiz eta zainketa-plan indibidualizatua izenak horrela iradoki, ez dute erizaintzaplangintzarik egiten. - Erizaintza-egitea eta –ebaluazioa agertzeko erregistroa, jarraipenorrialdea deiturikoa. Orrialde bakarra du, eta, bertan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen dira pazientearekin egiten direnak, intzidentziak eta bilakaera.
2004. urtean erregistroak informatizatu egiten dituzte, eta arlo geronto-geriatrikoko beste egoitzetan erabiltzen den Resiplus programa informatikoa erabiltzen hasten dira. Geroztik, erizaintza-balioespena beste tresna batzuekin osatzen joan dira eta, egun, paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea erabiltzen dute; ultzeratze-arriskua neurtzeko, Braden Eskala eta nutrizioegoera balioesteko, MNA Eskala. 2008. urtean erizaintza-plangintza agertzeko erregistroa sortzen dute, zainketa-plana edo atentzio-plan indibidualizatua - PAI deiturikoa (ikus 6.32. Eranskina). Lau orrialde ditu, eta, bertan, pazientean aurkitutako erizaintza-diagnostikoak eta horiek tratatzeko erizaintzahelburuak eta erizaintza-jarduerak zehazten dira. Eranskinean ikusten den bezala, erizaintza-diagnostikoak eta –jarduerak Hendersonen 14 beharren arabera antolatuak daude. Diagnostikoak NANDAren arabera idazten dituzte. Erizaintza-plangintzaren erregistro hori oraindik ez dute informatizatu, paperean egiten dute. Erizaintza-plangintzaren erregistroa sortzearekin batera, erizaina paziente bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko antolatzen diren bilera interdiziplinarretan erizaintzahelburuak erregistratzen hasten da. Bilera horietan medikuak, erizainak, gizartelaguntzaileak, erizaintzako laguntzaileen nagusiak eta denbora libreko monitoreak parte hartzen dute.
4. Emaitzak eta eztabaida 201
Beraz, Errenteriako Sagrado Corazón Egoitzan 2003. eta 2008. urte artean erizaintzaprozesua hiru etapetan aplikatu izan zutela kontsidera daiteke (balioespena, egitea eta ebaluazioa); 2008. urtetik aurrera, berriz, bost etapetan (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Etorkizunera begira, horrela jarraitzeko asmoa dute.
46. Irudia: Errenteriako Sagrado Corazón Egoitza.
202 Berra Egoitzan Donostiako Altza auzoko Berra Egoitza 2005. urtean sortu zen, Mapfre-Quavitae Fundazioaren eskutik290. Fundazio horrek Espainia osoan ditu egoitzak eta eguneko zentroak, eta guztietan modu bateratu batean, erregistro berdinekin, egiten da lan. Hasieratik, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak erabiltzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa, erizaintza-historia izenekoa (ikus 6.33. Eranskina). Bost orrialde ditu, eta, bertan, pazientearen zenbait ezaugarri balioesten dituzte: alergiarik duen ala ez, arnas-aparatua, zirkulazio-aparatua, sistema muskulueskeletikoa, eta abar. Erregistro horretan ez dute inongo erizaintza-modelorik nahiz erizaintza-egiturarik jarraitzen; bai, ordea, gorputzeko sistemen gida. - Erizaintza-egitea eta –ebaluazioa agertzeko erregistroa, agindu- eta eboluzio-orrialdea izenekoa. Bi orrialde ditu, eta, bertan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen dira pazientearekin egiten direnak, intzidentziak eta bilakaera.
2007. urtean erregistroak berritu eta informatizatu egiten dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko, balioespen orokorra izeneko erregistroa erabiltzen hasten dira. Erregistro horretan Marjory Gordonen patroi funtzionalen egitura kontzeptuala jarraitzen dute. Erizaintzabalioespena egiterakoan, ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala erabiltzen dute. Ez dute Barthel Indizerik egiten eta ez dute neurtzen ez erortze-arriskurik ez nutrizio-egoerarik. - Erizaintza-diagnostikoa egiteko, diagnostikoa izeneko orrialdea erabiltzen hasten dira. Diagnostikoak NANDAren arabera idazten dituzte. - Erizaintza-plangintza agertzeko, zainketa-plan indibidualizatua eta jarraipen interdiziplinarra izeneko erregistroak erabiltzen hasten dira. Erregistro horietan erizaintza-helburuak eta erizaintza-jarduerak zehazten dira. Halaber, erizaina paziente bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko, urtean behin egiten diren bilera interdiziplinarretan parte hartzen hasten da. Bilera horietan medikuak, erizainak, gizartelaguntzaileak, erizaintzako laguntzaileen nagusiak eta denbora libreko monitoreak parte hartzen dute.
4. Emaitzak eta eztabaida 203
- Erizaintza-egitea agertzeko, jarraipena izeneko erregistroa erabiltzen hasten dira. Horretan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen dira pazientearekin egiten direnak eta lantxandan izandako intzidentziak. - Erizaintza–ebaluazioa agertzeko, ebaluazioa izeneko erregistroa erabiltzen hasten dira. Bertan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen da pazientearen bilakaera.
Beraz, Berra Egoitzan 2005. eta 2007. urte artean erizaintza-prozesua hiru etapetan aplikatu izan zutela kontsidera daiteke (balioespena, egitea eta ebaluazioa); 2007. urtetik aurrera, berriz, bost etapetan (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Etorkizunera begira, horrela jarraitzeko asmoa dute.
47. Irudia: Berra Egoitza.
204 San Ignazio Garate Anaia Klinikan San Ignazio Klinika 1906. urtean sortu zen, eta 1994. urtera arte atentzio espezializatuaren arloan aritu izan da, kasu akutuak atendituz291. 1990. urtean klinikaren ondoan Garate Anaia Egoitza eraikitzen dute, arlo geronto-geriatrikokoa, eta klinikaren izen berria San Ignazio Garate Anaia Klinika izan zen. Hori dela eta, 1990-1993 urte artean klinikak izaera bikoitza izan zuen: San Ignazio Klinikak izaera mediko-kirurgikoa (atentzio espezializatua) eta Garate Anaia Egoitzak izaera geronto-geriatrikoa. 1993. urtean, bideragarritasun ekonomikoa dela eta, San Ignazio Klinika birmoldatzea erabakitzen dute eta hura ere zentro geronto-geriatriko bihurtzea. Arlo espezializatuan aritu izan den bitartean, ez dute erizaintza-prozesua aplikatu izan. 1994. urtean, klinika osoa arlo geronto-geriatrikoan hasten denean, lan-berriak horrela eskatuta, metodo hori aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak sortzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroa, egoera orokorraren balioespena deiturikoa. Hiru orrialde ditu, eta, bertan, pazientearen zenbait ezaugarri balioesten dituzte: egoera mentala, entzumengaitasuna, ikusmen-gaitasuna, ahoko protesien erabilera, hartzen duen medikazioa, mugimendu-gaitasuna, alergien agerpena, segurtasunarriskuak, elkarbizitzarako gaitasuna, elikadura mota, jantzi eta eranzteko gaitasuna, esfinterren kontrola, eta abar. - Erizaintza-egitea eta –ebaluazioa agertzeko erregistroa, erizaintzahistoria deiturikoa. Orrialde bakarra du, eta, bertan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen dira pazientearekin egiten direnak, intzidentziak eta bilakaera.
Erregistroen sortze-lan horretan ez zuten inongo erizaintza-modelorik nahiz egiturarik jarraitu. Besterik gabe, beste zentroetako pazienteek zekartzaten historia klinikoei jarraiki, erregistro berri horiek sortu zituzten. Geroztik, 2000. urtean, legeak horrela eskatuta, zainketa-plan indibidualizatua egiten hasten dira, atentzio-plan indibidualizatua PAI deiturikoa. Plan hori interdiziplinarra da, eta, bertan, profesional bakoitzak, horien artean erizainak, helburu eta jarduera jakin batzuk ipintzen ditu. Paziente bakoitzaren zainketa-plana urtean behin errebisatzen da. Azken urteetan, erizaintza-balioespena beste tresna batzuekin osatzen joan dira eta, egun, paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea erabiltzen dute; erortze-arriskua neurtzeko, eskala bat; ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala eta nutrizio-egoera balioesteko, MNA Eskala.
4. Emaitzak eta eztabaida 205
Tresna horien erabilera dela eta, datu berdinak bi aldiz ez ipintzeagatik, 2006. urtean erizaintza-balioespenaren erregistroa laburtu egiten dute: hiru orrialde izan beharrean, bakarrekoa bihurtzen dute, eta, bertan, pazientearen ondorengo ezaugarriak balioesten dituzte: egoera mentala, entzumen-gaitasuna, ikusmen-gaitasuna, ahoko protesien erabilera, hartzen duen medikazioa, mugimendu-gaitasuna, alergien agerpena, segurtasun-arriskuak eta elkarbizitzarako gaitasuna. Beraz, San Ignazio Garate Anaia Klinikan 1994. eta 2000. urte artean erizaintza-prozesua hiru etapetan aplikatu izan zutela kontsidera daiteke (balioespena, egitea eta ebaluazioa); 2000. urtetik aurrera gaurdaino, berriz, lau etapetan (balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Ez dute ez erizaintza-diagnostikorik ez zainketa-plan estandarizaturik egin izan. Etorkizunera begira, erregistroak informatizatu nahi dituzte, eta arlo geronto-geriatrikoko beste egoitzetan erabiltzen den Resiplus programa informatikoa ipini nahi dute.
206 Aldakoenea Egoitzan Gipuzkoako Diputazioak 1999. urtean egiten du bere Donostiako Aldakoenea Egoitza. Ordura arte, egoitza pribatua izana zen, Karitatearen Alabek gestionatua. 1999. urtetik aurrera izaera publikoa izan arren, egoitza horren gestioa Biharko Talde pribatuak egiten du. Beraz, gestio pribatua duen egoitza publikoa da. Biharko Taldeak hainbat egoitza eta eguneko zentro gestionatzen ditu, horien artean, hemen aztertuko den Aldakoenea Egoitza eta ondoren landuko den Txara 2 Egoitza. Guztietan modu bateratu batean, erregistro berdinekin, egiten da lan. Hasieratik, erizaintza-prozesua aplikatzen hasten dira, eta, horretarako, ondorengo erregistroak erabiltzen dituzte: - Erizaintza-balioespena agertzeko erregistroak, erizaintza-historia eta elikaduraren, iraizketaren eta loaren kontrola izenekoak. Lehen erregistroa pazientea ingresatzean egiten dute, eta, bertan, pazientearen zenbait ezaugarri balioesten dituzte: elikadura, zirkulazioa, arnasketa, iraizketa, mugikortasuna, garbitasuna, loa, segurtasuna eta komunikazioa. Balioespenaren barne, pazienteak bere osasunaren autoebaluaketa bat egiten du. Nahiz eta Hendersonen 14 beharrekin eta Gordonen patroi funtzionalekin antzekotasunak izan, ezin da kontsidera bata ala bestea jarraitzen duenik. Bigarren erregistroa egunero betetzen dute, eta, bertan, pazienteak nola jan duen, nola iraitzi duen eta lo nola egin duen balioesten dituzte. Lehen erregistroarekin batera, paziente bakoitzaren eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko, Barthel Indizea erabiltzen dute; ultzeratze-arriskua neurtzeko, Norton Eskala eta nutrizio-egoera balioesteko, MNA Eskala. Ez dute erortze-arriskurik neurtzen. - Erizaintza-plangintza agertzeko erregistroak, zainketa-plan indibidualizatua eta zainketa-plana izenekoak. Lehen erregistroan erizaintzako laguntzaileak egin beharreko jarduerak zehazten dira; bigarrenean, erizaintza-helburuak eta dagokien erizaintza-jarduerak. Erizainak paziente bakoitzaren zainketa-plana eta jarraipena egiteko antolatzen diren bilera interdiziplinarretan parte hartzen du. Bilera horietan medikuak, erizainak, gizarte-laguntzaileak, erizaintzako laguntzaileen nagusiak, fisioterapeutak eta denbora libreko monitoreak parte hartzen dute. - Erizaintza-egitea agertzeko erregistroa, agenda: erizaintza-komunikazioa izenekoa. Horretan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. - Erizaintza–ebaluazioa agertzeko erregistroa, erizaintza-eboluzioa izenekoa. Bertan, espazio txuri bat dago, erizainak nahi duena idazteko. Hor erregistratzen da pazientearen bilakaera.
4. Emaitzak eta eztabaida 207
Beraz, Aldakoenea Egoitzan erizaintza-prozesua lau etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke (balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Ez dute ez erizaintzadiagnostikorik ez zainketa-plan estandarizaturik egin izan. Erregistro guztiak paperezkoak dira. Etorkizunera begira, horrela jarraitzeko asmoa dute.
30. Irudia: Aldakoenea Egoitza.
208 Txara 2 Egoitzan Donostiako Txara 2 Egoitza 1999. urtean sortu zen, Gipuzkoako Diputazioaren eskutik. Izaera publikoa izan arren, gestioa, Aldakoenea Egoitzaren kasuan bezalaxe, Biharko Talde pribatuak egiten du. Biharko Taldeak lan-modu bateratua du, beraz, Txara 2 Egoitzan erizaintza-prozesua Donostiako Aldakoenea Egoitzan aplikatu izan den gisan aplikatu izan da. Txara 2 Egoitzan erizaintza-prozesua lau etapetan aplikatu izan dutela kontsidera daiteke (balioespena, plangintza, egitea eta ebaluazioa). Ez dute ez erizaintza-diagnostikorik ez zainketa-plan estandarizaturik egin izan. Erregistro guztiak paperezkoak dira. Etorkizunera begira, horrela jarraitzeko asmoa dute.
31. Irudia: Txara 2 Egoitza.
4. Emaitzak eta eztabaida 209
4.3.4.8. Laburpena eta erkaketa Aztertu diren lekuetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola izendatzen den 46., 47., 48. eta 49. Tauletan azaltzen da (46. Taulan osasun-sistema publikoan, 47. Taulan osasun-sistema pribatuan atentzio espezializatuan, 48. Taulan osasun-sistema pribatuan osasun mentalean eta 49. Taulan osasun-sistema pribatuan arlo geronto-geriatrikoan). Ikusten denez, erizaintza-prozesuaren etapak izendatzeko hainbat modu desberdin dago, hots, aldakortasuna dago. Hori, Maximo Gonzalezek bere doktore-tesian ondorioztatu zuen gisa292, Espainian erizaintzaren arloko praktika erabat normalizatu gabe dagoen seinale da. Aldakortasun hori osasun-sistema pribatuan baino txikiagoa da osasun-sistema publikoan, izan ere, publikoan, pribatuan baino gehiago, leku desberdinetako zuzendaritzek harremana dute, eta irizpideak adostu izan dituzte. Zenbait lekutan (Osakidetzako atentzio espezializatuko ospitaleetan, Donostia Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan, Zorroaga Fundazioan zein Sagrado Corazón Egoitzan) erizaintza- diagnostikoa izendatzeko, diagnostikoa izenaren ordez, arazoak izena erabiltzen da. Hitz hori diagnostikoaren baliokidea kontsidera daiteke, izan ere, kasu guztietan NANDAren diagnostikoak erabiltzen dira. Hala ere, eta terminologia bateratze aldera, hobe litzateke, NANDAk egiten duen gisara293, diagnostikoa hitzarekin ordezkatzea, mundu mailan joera hori ikusten delako. Erizaintza-egitea izendatzerakoan, antzekoa gertatzen da: leku batzutan (ospitalez kanpoko osasun mentalean, Eibarko Egogain Gerontologikoan, Quiron Klinikan, Institutu Onkologikoan, Pakea-Mutualia Klinikan, Aita-Menni Ospitalean, Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan, Donostiako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan, Usurbilgo Sendategian, Matia Taldean, Zorroaga Fundazioan, Gurutze Gorrian, Sanitas Egoitzan, Sagrado Corazón Egoitzan, Berra Egoitzan, San Ignacio Garate Anaia Klinikan, Aldakoenea Egoitzan eta Txara 2 Egoitzan) erizaintza-jarduerak izenaren ordez, erizaintzazainketak, zainketen jarraipena nahiz beste izen bat erabiltzen da. Hobe litzateke horiek ez erabiltzea eta, McCloskeyek eta Bulechekek egiten duten bezala294, erizaintza-jarduerak (erizaintza-interbentzioak) izenarekin ordezkatzea.
210 46. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola izendatzen den. Osasun-sistema publikoa. Oharra: marra agertzen denean, atal hori ez dela egiten adierazi nahi da. PEI: ekintza-plan indibidualizatua.
Historia klinikoa Diputazioa: Eibarko Egogain Gerontologikoa -Pazientearen sailkapena -Atentzio indibidualizatuaren fitxa _ PEI
4. Emaitzak eta eztabaida 211
47. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola izendatzen den. Osasun-sistema pribatua, atentzio espezializatua. Oharra: marra agertzen denean, atal hori ez dela egiten adierazi nahi da.
Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza Lekua Balioespena Diagnostikoa Plangintza Egitea Ebaluazioa Virgen del Pilar
_ _ _ Erizaintza-zainketak
_ _ _ Erizaintza-zainketak
Erizaintzako anamnesi-orria _ Zainketak Erizaintza-zainketak Ebolutiboa
Ospitaleratzekoan duen erizaintzabalioespena Diagnostikoa Erizaintza-zainketen plangintza-orria Zainketak Erizaintzako eboluzio-orria
212 48. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola izendatzen den. Osasun-sistema pribatua, osasun mentala. Oharra: marra agertzen denean, atal hori ez dela egiten adierazi nahi da. PTI: plan terapeutiko indibidualizatua.
Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza Lekua Balioespena Diagnostikoa Plangintza Egitea Ebaluazioa Arrasateko Aita-Menni Ospitalea
4. Emaitzak eta eztabaida 213
49. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola izendatzen den. Osasun-sistema pribatua, arlo geronto-geriatrikoa. Oharra: marra agertzen denean, atal hori ez dela egiten adierazi nahi da. PAI: atentzio-plan indibidualizatua. PCI: zainketa-plan indibidualizatua.
Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza Lekua Balioespena Diagnostikoa Plangintza Egitea Ebaluazioa Matia Taldea
Zorroaga Fundazioa
-Balioespen funtzionala eta erizaintzabalioespena -Egoiliarraren balioespena
Arazoak -Helburuak eta ekintzak -Atentzio indibidualizatuaren fitxa
PAI Erizaintza-balioespena _ _ Eboluzioa Eboluzioa Sanitas Egoitza
-Harrera eta akomodazioa. Datuak biltzea -Alerta-orrialdea _ -PAI -Garaipenerako faktore kritikoen proposamena Egoiliarraren eguneroko zainketak Bilakaera klinikoa Sagrado Corazón Egoitza Zainketen balioespena Arazoak PAI Jarraipen-orrialdea Jarraipen-orrialdea Berra Egoitza Balioespen orokorra Diagnostikoa PCI Jarraipena Ebaluazioa S. Ignacio Garate Anaia Klinika Egoera orokorraren balioespena _ PAI Erizaintza-historia Erizaintza-historia Aldakoenea Egoitza
-Erizaintza-historia -Elikaduraren, loaren eta iraizketaren kontrola _ -PCI -Zainketa-plana Agenda: erizaintzakomunikazioa
Eboluzioa Txara 2 Egoitza -Erizaintza-historia -Elikaduraren, loaren eta iraizketaren kontrola _ -PCI -Zainketa-plana Agenda: erizaintzakomunikazioa
Eboluzioa
214 Aztertu diren lekuetan erizaintza-prozesua zenbat etapetan aplikatu izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren 50. eta 51. Tauletan azaltzen da (50. Taulan osasun-sistema publikoan eta 51. Taulan osasun-sistema pribatuan). Erizaintza-prozesua zenbat etapetan aplikatzeari dagokionez, orokorrean, bilakaera bat dagoela ikus daiteke: hasierako urteetan 3 nahiz 4 etapetan (erizaintza-prozesua egiteko modurik apalenetan) aplikatzen zen, baina, 1990eko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 5 etapetan. Horrela, egun, erizaintza-prozesua aplikatzen duten 160 leku desberdinetatik 150etan (%94) 5 etapetan aplikatzen dute; 9tan, 4 etapetan eta leku batean, hiru etapetan. Bilakaera hori Espainian gertatutakoarekin bat dator. Espainian bezalaxe295,296, Gipuzkoan ere, 1990. hamarkadan zehar hasita orokortzen da erizaintza-diagnostikoaren erabilera. Ameriketako Estatu Batuetan gertatutakoarekin, berriz, atzerapena dago. Han, bibliografiaren arabera297, 1980. hamarkadan hasi ziren erizaintza-diagnostikoak praktika profesionalean erabiltzen, gurean baino 15 bat urte lehenago. Erizain kopuruaren ikuspegitik begiratuta, erizaintza-prozesua 5 etapetan aplikatzen duten 150 leku horietan dauden erizainak, metodo hori aplikatzen ez duten zerbitzuetan lanean ari diren erizainak kendu ostean, aztertu diren leku guztietan daudenen %62 da. Osasun-sistema publikoa eta pribatua konparatuz gero, bilakaera antzekoak dituztela ikus daiteke. Hala ere, publikoan erizaintza-prozesua 5 etapetan aplikatzen lehenago hasten direla ikusten da. Egun, leku publiko guztiek, Egogain Gerontologikoa izan ezik, erizaintza-prozesua 5 etapetan aplikatzen dute; leku pribatuek, berriz, aztertu diren lekuen erdiak (26tik 14k) aplikatzen dute horrela. NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzeari dagokionez, azken urteetan hasi direla horiek erabiltzen ikus daiteke. Egun, erizaintza-prozesua aplikatzen duten 160 leku desberdinetatik 124tan (%77) erabiltzen dituzte. Beraz, kontuan izanik NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzea erizaintza-prozesua egiteko modurik jasoena dela, Gipuzkoako praktika klinikoa modu jaso hori bereganatzen ari dela esan daiteke. Erizain kopuruaren ikuspegitik begiratuta, erizaintza-prozesuan NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzen dituzten 124 leku horietan dauden erizainak, hemen ere, metodo hori aplikatzen ez duten zerbitzuetan lanean ari diren erizainak kendu ostean, aztertu diren leku guztietan daudenen %57 da.
4. Emaitzak eta eztabaida 215
Osasun-sistema publikoa eta pribatua konparatuz gero, publikoan zabalduago daudela ikusten da. Egun, leku publiko guztiek, Ospitalez kanpoko osasun mentala eta Egogain Gerontologikoa izan ezik, erizaintza-prozesuan NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzen dituzte; leku pribatuek, berriz, aztertu diren lekuen gutxiengoak (26tik 2k) egiten dute horrela. 52., 53. eta 54. Tauletan osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa azaltzen da, arloz arlo egina (52. Taulan atentzio espezializatua, 53. Taulan osasun mentala eta 54. Taulan arlo geronto-geriatrikoa). Taula horietan ikusten denez, atentzio espezializatuko leku pribatuek eta arlo gerontogeriatrikoko leku publikoek, gaurdaino, erizaintza-prozesua egiteko modurik apalenak erabili izan dituzte: 3-4 etapa. Aldiz, atentzio espezializatuko leku publikoek eta osasun mentaleko leku publiko zein pribatuek, oro har, erizaintza-prozesua egiteko modurik jasoenak erabili izan dituzte. Azkenik, arlo geronto-geriatrikoko leku pribatuetan erritmo desberdinak antzematen dira: leku batzutan 5 etapetan aplikatzen da; bestetan, berriz, 3 nahiz 4 etapetan.
50. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan aplikatu izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Osasun-sistema publikoa.
Lekuan EP aplikatu bai, baina NOC-NIC erabili izan ez diren urteak
3e: 3 etapa: balioespena + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatzerakoan NOC-NIC (bat ala biak) erabili izan diren urteak
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
4. Emaitzak eta eztabaida 217
51. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan aplikatu izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Osasun-sistema pribatua.
Sanitas Egoitza Sanitas Egoitza 2004. urtean sortzen da 4e
Berra Egoitza Berra Egoitza 2005. urtean sortzen da 3e
Aldakoenea Diputazioak 1999. urtean egiten du bere Aldakoenea Egoitza 4e
Txara 2 Txara 2 Egoitza 1999. urtean sortzen da 4e
Lekuan EP aplikatu bai, baina NOC-NIC erabili izan ez diren urteak
3e: 3 etapa: balioespena + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatzerakoan NOC-NIC (bat ala biak) erabili izan diren urteak
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
218 52. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan aplikatu izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Atentzio espezializatua. Osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa.
Gipuzkoako Poliklinika
Gurutze Gorriak 2001. urtean uzten dio atentzio espezializatukoa izateari Donostia S Juan de Dios Ospit.
San Juan de Diosek 2003. urtean uzten dio atentzio espezializatukoa izateari San Ignazio Klinika
San Ignaziok 1993. urtean uzten dio atentzio espezializatukoa izateari
Lekuan EP aplikatu bai, baina NOC-NIC erabili izan ez diren urteak
3e: 3 etapa: balioespena + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatzerakoan NOC-NIC (bat ala biak) erabili izan diren urteak
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
4. Emaitzak eta eztabaida 219
53. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan aplikatu izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Osasun mentala. Osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa.
Lekuan EP aplikatu bai, baina NOC-NIC erabili izan ez diren urteak
3e: 3 etapa: balioespena + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatzerakoan NOC-NIC (bat ala biak) erabili izan diren urteak
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
220 54. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan erizaintza-prozesua (EP) zenbat etapetan aplikatu izan den eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Arlo geronto-geriatrikoa. Osasun-sistema publikoaren eta pribatuaren arteko erkaketa.
Zorroaga Fundazioa
Sanitas Egoitza Sanitas Egoitza 2004. urtean sortzen da 4e
Sagrado Corazón Egoitza Sagrado Corazón Egoitza 1989. urtean sortzen da
Berra Egoitza Berra Egoitza 2005. urtean sortzen da 3e
Aldakoenea Egoitza Diputazioak 1999. urtean egiten du bere Aldakoenea Egoitza 4e
Txara 2 Egoitza Txara 2 Egoitza 1999. urtean sortzen da 4e
Lekuan EP aplikatu bai, baina NOC-NIC erabili izan ez diren urteak
3e: 3 etapa: balioespena + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatu izan ez den urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
Lekuan EP aplikatzerakoan NOC-NIC erabili izan diren urteak
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
4. Emaitzak eta eztabaida 221
Erizaintza-prozesua aplikatzeko moduarekin jarraituz, aztertu diren lekuetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola egiten den 55., 56., 57. eta 58. Tauletan azaltzen da (55. Taulan osasun-sistema publikoan, 56. Taulan osasun-sistema pribatuan atentzio espezializatuan, 57. Taulan osasun-sistema pribatuan osasun mentalean eta 58. Taulan osasun-sistema pribatuan arlo geronto-geriatrikoan). Erizaintza-balioespena egiteko moduari dagokionez, aukeratu den erizaintza-modeloarekin du zerikusia, eta desberdintasunak antzematen dira. Erizaintza-prozesua aplikatzen duten 160 leku desberdinetatik 134tan Hendersonen 14 beharren gida erabiltzen dute; 18tan, Gordonen patroi funtzionalen gida eta kasu batean, RAI-NH 2.0 egituraren gida. Beste 7 lekuetan ez dute publikatuta dagoen gida jakin bat erabiltzen: erizaintza-balioespena egiteko, lekuan bertan sortutako erregistro bat jarraitzen dute. Hendersonen 14 beharren gida erabiltzen duten 134 leku horiek, erizaintza-prozesua aplikatzen ez duten zerbitzuetan lanean ari diren erizainak kendu ostean, aztertu diren erizain guztien %61 biltzen dute. Beraz, aztertu diren lekuetan Hendersonen 14 beharren gida jarraitzea da erizaintza-balioespena egiteko modurik ohikoena. Gainerakoan, bilakaera bat ikusten da: leku guztietan, urteak pasa ahala, erizaintzabalioespena beste tresna batzuekin osatzen joan dira, horien artean, ultzeratze-arriskua zein erortze-arriskua neurtzeko eskalak, balioespen psikosoziala egiteko eskalak, eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko autonomia neurtzeko indizeak zein nutrizio-egoera balioesteko eskalak. Ultzeratze-arriskua neurtzeko eskalak ia leku guztietan erabiltzen dira; balioespen psikosoziala egitekoak, osasun mentalean; beste hirurak, gaixo geriatrikoak nahiz psikiatrikoak dituzten lekuetan, hau da, batez ere, arlo geronto-geriatrikoan eta osasun mentalean. Alfaroren ustez298, desberdintasun horiek normalak dira, izan ere, instituzio bakoitzak erizaintza-balioespena instituzio horretan ohikoak diren arazoetara egokitzen du. Erizainak egiten dituen indize eta eskala horiek erizaintza-prozesuaren barne kokatu behar dira, eta erizaintza-diagnostikoak eta erizaintza-plangintza egiteko kontuan hartu. Erizaintza-balioespenarekin jarraituz, gorputzeko sistemen gida erabiltzeari begiratuz gero, Osakidetzako atentzio espezializatuan, Donostia Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan eta Berra egoitzan erabili izan dela ikus daiteke. Gida hori erabiltzea mediku-prozesuak erizaintzaprozesuan duen eraginaren erakusle da299. Nahiz eta erizaintza-modeloak eta modelo horiei jarraiki eginiko erizaintza-balioespena egiteko gidak garatuta egon, gorputzeko sistemen gida erabiltzen jarraitzen da. Osakidetzako atentzio espezializatuaren eta Donostia Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuaren kasuan, biak erabiltzen dituzte: erizaintza-modelo bati jarraiki eginiko erizaintza-balioespena egiteko gida eta gorputzeko sistemen gida. Erizaintza-modelo bati jarraiki eginiko balioespenarekin erizainaren rol autonomoa zehazten dute eta gorputzeko sistemen gidari jarraiki, berriz, erizainaren rol interdependentea.
222 Erizaintza-diagnostikoa egiteko moduari dagokionez, atal hori egin duten guztiek NANDAren erizaintza-diagnostikoak erabili izan dituzte. Beraz, nazioartean ohikoena den bezala300, gurean ere erizaintza-diagnostikoak NANDAren irizpideak jarraituz egiten dira. Plangintzaren, egitearen eta ebaluazioaren etapak egiteko moduari dagokienez, NANDANOC-NIC terminologia erabiltzeko ohitura duten zentroen kasuan, etapa horiek azaltzeko, aipatu den terminologia baliatzen dute; NANDA-NOC-NIC terminologia erabiltzeko ohiturarik ez duten zentroen kasuan, berriz, etapa horiek bere hitzekin lantzen dituzte. Gainerakoan, erizaintza-plangintza egiteko moduari dagokionez, zainketa-plan estandarizatuen erabilerari begiratuz gero, erritmo desberdinak ikusten dira: Osakidetzako lehen mailako atentzioak, atentzio espezializatuak eta Donostia Ospitaleko psikiatriako zerbitzuak asko landu dute, eta zainketa-plan ugari dituzte, jada publikatuak301,302; beste leku batzuk (Pakea-Mutualia Klinikak, Arrasateko San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoak eta Donostiako San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoak), gutxi, eta 5-6 zainketa-plan dituzte; beste leku batzuk (Quiron Klinikak eta Instituto Onkologikoak), hastapenetan daude, eta zainketa-plan estandarizatuen antzeko zerbait egiten dute; gainerako guztiek, ez dute holakorik egiten. Zainketa-plan estandarizatuek abiapuntu bat ematen dute: diagnostiko mediko jakin bat duten pazienteetan ohiko erizaintza-diagnostikoak eta dagokien erizaintza-helburuak eta erizaintza-jarduerak zein diren adierazten dute. Erizainak, zainketa-plan indibidualizatua egiteko, erizaintza-balioespenean oinarrituta, zainketa-plan estandarizatutik paziente horretan erizaintza-diagnostikoak, helburuak eta jarduerak zein diren aukeratu behar du. Zainketa-plan estandarizatuen erabiltzea zainketen kalitatearekin eta pazientearen segurtasunarekin lotuta dago303,304,305, izan ere, horien bidez paziente bakoitzaren erizaintza-zainketen plangintza eta erregistratzea asko errazten da. Kontuan izan, erizainak lantokietan paziente asko izaten dituela bere ardurapean, horietako batzuk ektopikoak, hau da, zerbitzu bakoitzak duen espezialitateari ez dagozkionak, eta denbora eta esfortzu asko beharko litzatekeela bakoitzari hutsetik hasita zainketa-plan egoki bat egiteko. Erizaintza-plangintzarekin jarraituz, zainketa-plan interdiziplinarren egiteari begiratuz gero, horiek arlo geronto-geriatrikoko leku guztietan eta osasun mentaleko egonaldi ertain-luzeko ospitaleetan egiten direla ikus daiteke: arlo geronto-geriatrikoan PAI (atentzio-plan indibidualizatua) nahiz PCI (zainketa-plan indibidualizatua) deitzen dira eta osasun
4. Emaitzak eta eztabaida 223
mentalean PTI (plan terapeutiko indibidualizatua). Aldiz, ez dira egiten ez lehen mailako atentzioan, ez atentzio espezializatuan306. Horren zergatia, aurreko ataletan aipatu bezala, legedian dago: apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuak307, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaile eta profesionalei dagozkien eskubideak eta betebeharrak zehazten dituenak, profesional desberdinen artean erabiltzailearen zainketa-plan indibidualizatu bat egingo dela eta erreferentziazko profesional batek koordinatuko duela dio. Dekretu horri jarraiki, arlo geronto-geriatrikoan eta osasun mentalean zainketa-plan interdiziplinarrak egiten dira. Zainketa-plan interdiziplinarrak egitea, baita ere lehen mailako atentzioan eta atentzio espezializatuan, aholkagarria da, erabiltzailearen edo bezeroaren mesedetan izango baita; baina, ez da lortzen erraza. Hori dela eta, bibliografiak308 lan interdiziplinarrari buruzko heziketa egitea aholkatzen du. Plangintzaren atal horretan, rol interdependentearen erizaintza-plangintzari begiratuz gero, rol interdependentetik eratortzen diren erizaintza-prozedurak, adibidez, maskuriko zundaketa, odol-erauzketa zein ultzeren tratamendua nola egin azaltzeko, leku guztietan erizaintza-prozesua aplikatzen hasi aurretik erabiltzen zituzten protokoloekin jarraitu egiten dutela ikus daiteke. Erizaintza-egitea agertzeko moduari dagokionez, NANDA-NOC-NIC terminologia erabiltzeko ohiturarik ez duten zentroetan erizaintza-egitearen apuntatzea hobetzeko modu bat espazio txuriak dituzten erregistroen ordez, leku bakoitzean ohikoak diren erizaintzajardueren zerrenda bat duten erregistroak sortzea da. Hartara, egindakoa agertzea errazagoa litzateke, hau da, erizaintza-plangintzan pentsatutako erizaintza-jarduerak benetan, egunezegun, egin direla erregistratzea erraztuko litzateke. Egitearen atal horretan, rol interdependentearen erizaintza-egiteari begiratuz gero, egindako rol interdependentea erregistratzeko, leku guztietan erizaintza-prozesua aplikatzen hasi aurretik erabiltzen zituzten erregistroekin jarraitu egiten dutela ikus daiteke. Botiken ematea kontrolatzeko erregistroa, sendaketen erregistroa, bizi-konstanteen erregistroa zein ultzeren erregistroa dira erregistro horien adibideetako batzuk.
4. Emaitzak eta eztabaida 225
56. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola egiten den. Osasun-sistema pribatua, atentzio espezializatua. Oharra: marra agertzen denean, atal hori ez dela egiten adierazi nahi da; * asteriskoa agertzen denean, atal horretan espazio txuri bat dagoela eta erizainak nahi duena idazten duela eta Ι ikurra agertzen denean, atal horretan rol interdependentea agertzeko zenbait erregistro erabiltzen direla.
Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza Lekua Balioespena Diagnostikoa Plangintza Egitea Ebaluazioa Virgen del Pilar
Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza Lekua Balioespena Diagnostikoa Plangintza Egitea Ebaluazioa Arrasateko Aita-Menni Ospitalea
4. Emaitzak eta eztabaida 227
58. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza nola egiten den. Osasunsistema pribatua, arlo geronto-geriatrikoa. Oharra: marra agertzen denean, atal hori ez dela egiten adierazi nahi da; * asteriskoa agertzen denean, atal horretan espazio txuri bat dagoela eta erizainak nahi duena idazten duela; Ι ikurra agertzen denean, atal horretan rol interdependentea agertzeko zenbait erregistro erabiltzen direla eta “interdiziplinarra” agertzen denean, atal hori diziplina desberdinetako profesionalen artean egiten dela.
Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza Lekua Balioespena Diagnostikoa Plangintza Egitea Ebaluazioa Matia Taldea
228 Orain arte ikusitako taulen osagarri gisa, eta datuak beste modu batera aurkezte aldera, aztertu diren lekuetan, egun, erizaintza-prozesua paperean ala programa informatikoan, erizaintza-diagnostikoen bidez ala ez, zainketa-plan estandarizatuen bidez ala ez eta NOCen erizaintza-emaitzen eta NICen erizaintza-jardueren bidez ala ez egiten den 59., 60., 61. eta 62. Tauletan azaltzen da (59. Taulan osasun-sistema publikoan, 60. Taulan osasunsistema pribatuan atentzio espezializatuan, 61. Taulan osasun-sistema pribatuan osasun mentalean eta 62. Taulan osasun-sistema pribatuan arlo geronto-geriatrikoan). Datuak aztertuz, lekuen gehiengoak (163 zentrotik 144k) erizaintza-prozesua informatizatua daukala ikus daiteke, izan ere, bibliografiak dioen modura309, informatizatzeak hainbat abantaila dakar, horien artean, profesionalen arteko komunikazioa erraztea, lortzen den informazioaren kalitatea hobeagotzea eta erizainak egindakoa errazago neurtzen eta zenbatzen laguntzea. Gipuzkoan informatizazio hori programa informatiko desberdinen bidez egin da, ondorengoen bidez hain zuzen ere: Zaineri, Osabide, Resiplus, Hygehos, Gestión digital de historias clínicas, SI003, IMDH Indra, i-Matia, SAP Logon eta zenbait izenik gabeko programa. Gainerakoan, egun, aztertu diren eta erizaintza-prozesua aplikatzen duten 160 leku desberdinetatik 150etan (%94) erizaintza-diagnostikoak erabiltzen direla ikus daiteke; 127tan (%79), zainketa-plan estandarizatuak; 118tan (%74), NOCen erizaintza-emaitzak eta 122tan (%76), NICen erizaintza-jarduerak. Müller-Staubek, Lavinek, Needhamek eta Van Achterbergerrek310 eta Lunneyk311 erizaintza-diagnostikoak, zainketa-plan estandarizatuak, NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak mundu osoko ospitaletan eta zentrotan erabiltzen direla diote. Gipuzkoako emaitzak ikusita, hemengo errealitatea mundu osoko joera horrekin bat datorrela esan daiteke. Orokorrean begiratuta, osasun-sistema publikoa eta pribatua erkatuz gero, erizaintzaprozesua osasun-sistema pribatuan baino garatuagoa dagoela osasun-sistema publikoan esan daiteke: erizaintza-diagnostikoak, zainketa-plan estandarizatuak, NOCen erizaintzaemaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak pribatuan baino gehiago erabiltzen dira publikoan. Horren beste erakusle bat, leku pribatuetan ez bezala, publikoan bai lehen mailako atentzioan312, bai atentzio espezializatuan313 erizaintza-prozesua nola egin azaltzeko eskuliburuak dauzkatela da.
4. Emaitzak eta eztabaida 229
Laburpenaren eta erkaketaren atal hau bukatze aldera, Gipuzkoan, Espainiako estatuan bezala314, urteak pasa ahala, erizaintza-prozesua aplikatzeko modua normalizatzen (bateratzen) ari dela esan daiteke, izan ere, gero eta leku gehiagok erabiltzen dute nazioartean adostutako terminologia (NANDAren diagnostikoak, NOCen erizaintzahelburuak, NICen erizaintza-jarduerak, eta abar) eta, etorkizunera begira, gero eta gehiagok egin nahi du aurrera bide horretan. Aurrera begira, beste lekuetan egin den bezala315,316,317, erizaintza-prozesua aplikatzeko modua aztertzeaz gain, erizaintza-prozesuko erregistroen betetze maila eta betetzerakoan izandako koherentzia azter daitezke. Gauza jakina da erizain guztiek ez dutela interes berdina ipintzen erregistro horiek betetzeko orduan, eta batzuk besteek baino hobeto egiten dutela. Beraz, interesgarria litzateke hori aztertzea. Honenbestez, doktore-tesiko laugarren atala edo emaitzen eta eztabaidaren atala bukatzen da. Atal hori hiru zatitan banatu da. Lehen zatian erizaintza-prozesuak Donostiako Erizaintza Eskolan ikuspegi teoriko batetik izaniko bilakaera azaldu da; bigarren zatian, Donostiako Erizaintza Eskolan ikuspegi praktiko batetik izanikoa eta hirugarren zatian, Gipuzkoako praktika klinikoan izanikoa. Zati bakoitzean, lehenik, erizaintza-prozesua non eta noiztik irakatsi nahiz aplikatu den azaldu da. Ondoren, irakasten nahiz aplikatzen hastearen zergatiak xehetu dira. Gero, erizaintza-prozesua irakasterakoan nahiz aplikatzerakoan ze erizaintza-modelo aukeratu den argitu da. Azkenik, erizaintza-prozesua irakasteko nahiz aplikatzeko modua aztertu da.
59. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesua (EP) egiteko modua: paperean ala programa informatikoan, erizaintza-diagnostikoen bidez ala ez, zainketa-plan estandarizatuen bidez ala ez eta NOCen erizaintzaemaitzen eta NICen erizaintza-jardueren bidez ala ez. Osasun-sistema publikoa: lehen mailako atentzioa, atentzio espezializatua, osasun mentala eta arlo geronto-geriatrikoa.
4. Emaitzak eta eztabaida 231
60. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesua (EP) egiteko modua: paperean ala programa informatikoan, erizaintza-diagnostikoen bidez ala ez, zainketa-plan estandarizatuen bidez ala ez eta NOCen erizaintzaemaitzen eta NICen erizaintza-jardueren bidez ala ez. Osasun-sistema pribatua, atentzio espezializatua.
232 61. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesua (EP) egiteko modua: paperean ala programa informatikoan, erizaintza-diagnostikoen bidez ala ez, zainketa-plan estandarizatuen bidez ala ez eta NOCen erizaintzaemaitzen eta NICen erizaintza-jardueren bidez ala ez. Osasun-sistema pribatua, osasun mentala.
4. Emaitzak eta eztabaida 233
62. Taula: Gipuzkoan erizaintzaren praktika klinikoa garatzen den lekuetan, egun, erizaintza-prozesua (EP) egiteko modua: paperean ala programa informatikoan, erizaintza-diagnostikoen bidez ala ez, zainketa-plan estandarizatuen bidez ala ez eta NOCen erizaintzaemaitzen eta NICen erizaintza-jardueren bidez ala ez. Osasun-sistema pribatua, arlo geronto-geriatrikoa.
5. Ondorioak 235
5. Ondorioak
5. Ondorioak 237
5. Ondorioak Erizaintza-prozesua non irakatsi nahiz aplikatu izan denari dagokionez, Gipuzkoan (Donostiako Erizaintza Eskolan eta herrialdeko praktika klinikoan) gertatutakoa aztertuz gero, urteak pasa ahala, erizaintza-prozesua gero eta irakasgai eta leku gehiagotan erabiltzen dela ikusten da. Egun, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoak, eskola horretako irakasgai klinikoen gehiengo nagusiak (18 irakasgaitik 16k) eta aztertu diren praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoak (163 zentrotik 160k; erizainen %66k) erabiltzen du. Praktika klinikoko zentroen banaketa eginez gero, praktika klinikoko osasun-sistema publikoaren osotasunean, praktika klinikoko osasun-sistema pribatuko osasun mentalaren eta arlo geronto-geriatrikoaren osotasunean eta praktika klinikoko osasun-sistema pribatuko atentzio espezializatuaren zati batean (6 zentrotik 3tan) erabiltzen dela ikusten da. Noiztik aplikatzeari dagokionez, ondorengo segida ikusten da: 1978. urtean Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoa izan zen erizaintza-prozesua lantzen lehena; 1990. urtean praktika klinikoko osasun-sistema publikoko atentzio espezializatu osoa hasten da erizaintza-prozesua aplikatzen; aurreko biei jarraiki, 1990eko eta 2000ko hamarkadetan zehar Donostiako eskolako irakasgai klinikoen gehiengo nagusiak (18 irakasgaitik 16k) eta praktika klinikoko ia leku guztiek [osasun-sistema publikoaren osotasunak, osasun-sistema pribatuko osasun mentalaren eta arlo geronto-geriatrikoaren osotasunak eta osasun-sistema pribatuko atentzio espezializatuaren zati batek(6 zentrotik 3k)] erabaki berdina hartzen dute. Segida horretan Matia Taldea leku pribatua da salbuespena: leku horretan 1980. urtean hasi ziren erizaintza-prozesua aplikatzen, aitzindarietako bat izan zen. Orain arte esandakoaren laburpen gisa, Gipuzkoan erizaintza-prozesua non eta noiztik irakatsi nahiz aplikatu izan den 63. Taulan ikusten da. Horrez gain, Taula berean Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan gertatutakoarekin eginiko erkaketa azaltzen da. Taulan ikusten denez, Ameriketako Estatu Batuekin eta Kanadarekin alderatuta, Gipuzkoan 20 urte inguru beranduago hasten da erizaintza-prozesua lantzen. Amerikan 1960. urteetan hasten dira erizaintza-prozesua erizaintza-eskoletan irakasten; Gipuzkoan, berriz, 1978. urtean. Amerikan 1970. hamarkadan hasten dira erizaintza-prozesua praktika profesionalean aplikatzen; Gipuzkoan, berriz, 1990. hamarkadan. Gainerakoan, berriro ere Gipuzkoara begiratuta, deigarria da Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai klinikoetako irakasleek, nahiz eta irakasgai teorikoko lankideak gertu izan, ez dutela erizaintza-prozesua praktika klinikoko profesionalek baino lehenago aplikatu izan. Horrek, 4.2.2. atalean emandako zailtasunez gain (irakasleak erizainak ez izatea, erizaintza-prozesuaren kontzeptua ez ulertzea eta nola aplikatzen den ez ezagutzea eta irakasleek hobekuntza hori egiteko denborarik ez izatea), unibertsitatean irakasleen arteko komunikazioa edo lankidetza ez dela behar bezain egokia izan iradokitzen du. Egungo ikuspegitik, ikasleek erizaintza-eskolan ikasten duten erizaintza-prozesua aplikatu egiten da praktika klinikoan. Beraz, modu orokor batean, badago koherentzia bat ikasketen
5. Ondorioak
238 eta praktika klinikoko errealitatearen artean. Dena den, hobetu beharreko zenbait arlo antzematen da, horietako bat erizaintza-prozesua aplikatzen ez duten irakasgai klinikoei dagokiona: Donostiako Erizaintza Eskolako Ama-Haur Erizaintza I eta Ama-Haur Erizaintza II irakasgai klinikoek ez dute erizaintza-prozesua aplikatzen; aldiz, irakasgai horiei dagokien praktika klinikako lekuetan (osasun-sistema publikoko atentzio espezializatuko pediatria eta puerperioa unitateetan) bai. Irakasgai kliniko horiek erizaintza-prozesua aplikatzen hastea komeni da; horretara, arestian aipatu den koherentzia hemen ere beteko litzateke. Hobetu beharreko beste arlo bat erizaintza-prozesua aplikatzen ez duten lekuei dagokiona da: Virgen del Pilar Klinikan, Asunción Klinikan eta Gipuzkoako Poliklinikan ez dute oraindik erizaintza-prozesua aplikatzen; aldiz, leku horietan lanean ari diren erizainen gehiengoak prozesu hori ikasi izan du erizaintza-ikasketetan. Beraz, leku horiek erizaintzaprozesua aplikatzen hasita, ikasketen eta praktika klinikoko errealitatearen arteko koherentziak irabazi egingo luke.
5. Ondorioak 239
63. Taula: Gipuzkoan erizaintza-prozesua (EP) non eta noiztik irakatsi nahiz aplikatu izan den. Erkaketa Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan izandako bilakaerarekin.
Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoa
Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai klinikoen gehiengoa (18tik 16)
Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai klinikoen gutxiengoa (18tik 2)
EP irakatsi nahiz aplikatu izan den urteak
EP irakatsi nahiz aplikatu izan ez den urteak
5. Ondorioak
240 Erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen hastearen zergatiari dagokionez, bai Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoko irakasleek, bai eskola horretako irakasgai klinikoetako irakasleek, bai Gipuzkoako praktika klinikoko arduradunek izandako arrazoiak aztertuz gero, han eta hemen errepikatzen diren arrazoi batzuk nabarmentzen dira. Arrazoi horietako bat erizainak egiten duen rol autonomoa agertzearekin zerikusia duena da: erizainak egiten zuen rol autonomoa agertzeko aukera ematen zuelako hasi ziren bai eskolako irakasgaietan, bai praktika klinikoko lekuetan erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen. Eskolako irakasgaietan erizainaren rol interdependentea azaltzen zen; praktika klinikoko lekuetan bazeuden erizainaren rol interdependentea agertzeko erregistroak, baina ez rol autonomoa agertzekoak; batean eta bestean, erizaintza-prozesuarekin hastearekin batera, erizainak egiten zuen rol autonomoa azaleratu zen. Erizainaren rol autonomoa agertze hori erizaintzaren identitate profesionala azpimarratzeko ahaleginaren testuinguruan kokatu behar da. Unibertsitatean sartzearekin batera, erizaintza, diziplina gisa, gainerako osasun-zientzien artean leku propio bat izaten saiatu izan da, eta erizaintza-prozesuak horretan lagundu du, izan ere, erizainak egiten duena agertzeko eta izendatzeko metodoa da. Beraz, ikuspuntu horretatik, erizaintza-prozesuak erizaintzako diziplinaren garapenean lagundu du. Erizaintzako diziplinaren garapenarekin jarraituz eta etorkizun hurbilera begira, diziplina hori zenbait erronken aurrean aurkitzen da, hala nola, espezialitateen garapena, lizentziaturaren eta doktoregoaren lorpena eta, Goi Mailako Hezkuntzaren eta Ikerketaren Europar Espazioaren eskutik, Europako erizaintza-ikasketen bat egitea. Hiru erronka horiei aurre egiteko, erizaintza-prozesua ezinbesteko tresna izango da. Erizaintzako espezialitateek erizaintzako arlo desberdinak sakontzea dakarte, eta sakontze horretan erizaintza-prozesua baliagarria da. Lizentziatura eta doktoregoa ikerketarekin estuki lotuta daude, eta erizaintza-jarduera ikertzeko, jarduera-metodo propio bat behar da, erizaintzaprozesua, alegia. Azkenik, herrialde desberdinetako ikasketak bateratzeko, erizaintzaren hizkuntza bera bateratu behar da, eta erizaintza-prozesuak hori eskaintzen du. Han eta hemen errepikatzen eta nabarmentzen den beste arrazoi bat kalitatearekin zerikusia duena da: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai klinikoetako irakasleek ikasketen koherentzia eta kalitatea hobetzearren egin izan dute erizaintza-prozesua irakasgaian txertatzeko ahalegina; praktika klinikoko lekuetan osasun-zainketen kalitatea areagotzeko balio zuelako hasi izan dira erizaintza-prozesua aplikatzen. Beraz, kalitatearen eskakizunak mesede egin dio erizaintza-prozesuari. Aurreko arrazoiaren bidetik, errepikatzen eta nabarmentzen den beste arrazoi bat legediarekin zerikusia duena da: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoa 1977. urteko ikasketa-planak horrela agintzen zuelako hasi zen erizaintza-prozesua irakasten; praktika klinikoko osasun mentalaren eta arlo geronto-geriatrikoaren osotasuna (publikoa zein pribatua) gizarte zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeari jarraiki hasi zen erizaintza-prozesua aplikatzen. Beraz, batean eta bestean, legedia erizaintza-prozesua irakastearen nahiz aplikatzearen aldekoa izan da.
5. Ondorioak 241
Aurrerantzean ere, legedia aldekoa izango dela dirudi, izan ere, 2001. urtean onartutako erizaintzako profesioaren jarduerarako oinarrizko printzipioei buruzko 1231/2001 Erret Dekretuak318 erizaintza-prozesuaren kontzeptua jasotzen du eta 2008. urtean onartutako Aginduak319 dioenez, etorkizuneko Erizaintzako Graduaren Titulazioa lortzeko ikasketaplanetan ikasleak lortu beharreko gaitasunetako bat erizaintza-prozesua aplikatzen jakitea da. Nabarmentzen den azken arrazoi bat berrikuntzarako prestutasunarekin zerikusia duena da: beste erizaintza-eskoletan zein beste irakasleek zein praktika klinikoko beste lekuetan horrela egiten zela ikusten zutelako hasi izan dira bai Donostiako eskolako zenbait irakasgaietan, bai Gipuzkoako praktika klinikoko zenbait lekutan erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen. Beraz, nahiz eta aldaketarako erresistentzia handia izan ohi den, gurean, oro har, eskolako irakasleak eta praktika klinikoko arduradunak erizaintzaprozesuaren berrikuntza egiteko prest azaldu izan dira. Errepikatzen eta nabarmentzen diren arrazoi horiek aztertuz gero eta Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta Espainian erizaintza-prozesua sortzeko eta zabaltzeko arrazoiak izan zirenekin erkaketa eginez gero, harremanduta daudela ikusten da. Amerikan eta Espainian erizaintzaren status profesionala eta erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzeko balio zuelako sortu eta zabaldu zen erizaintza-prozesua; Gipuzkoan, berriz, nabarmendu den lehen arrazoia, erizainak egiten duen rol autonomoa agertzearekin zerikusia duena, bat dator status profesionala hobeagotzearekin eta nabarmendu diren gainerako arrazoiek zerikusia dute erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzearekin. Legediarekin zerikusia duen arrazoia ere erizaintza-zainketen kalitatea hobetzearekin bat datorrela kontsideratu behar da, zeren lege horiek egiterakoan bai erizaintza-ikasketen kalitatea, bai osasun-zainketen kalitatea bermatzea izan baita helburua. Antzekoa gertatzen da berrikuntzarako prestutasunarekin zerikusia duen arrazoiarekin: berrikuntzak egiteko prest daudenak izan ohi dira lehenak erizaintza-zainketen kalitatea hobeagotzeko ahaleginak egiten. Egin den lanak Gipuzkoako arrazoiak zehazten lagundu du eta beste herrialde horietako bibliografian hainbeste azpimarratu ez diren zergati batzuk azaleratzen, adibidez, legedia betetzea zein berrikuntzarako prestutasuna izatea. Baina, dagokien ataletan esan den moduan, erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen hastea ez da erraza izan. Nabarmentzen den zailtasun bat prestaketa-gabeziarekin eta ezjakintasunarekin zerikusia duena da: bai Donostiako eskolako irakasgaietako irakasleek, bai praktika klinikoko lekuetako arduradunek erizaintza-prozesuaren kontzeptua, aplikatzea eta abantailak ulertzeko eta ezagutzeko zailtasunak izan dituzte. Erizaintza-prozesua irakasten nahiz aplikatzen hastea gauza berria izan denez, zailtasun horiek normaltzat har daitezke. Dena den, urteak pasa ahala, zailtasun horiek gero eta txikiagoak izan beharko lukete, eta, elkarrizketetatik ondorioztatu denez, horrela dirudi.
318 Azaroaren 8ko 1231/2001 Erret Dekretua. 2001eko azaroaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala. 319 Uztailaren 3ko CIN/2134/2008 Agindua. 2008ko uztailaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala.
5. Ondorioak
242 Prestaketa-gabeziaren eta ezjakintasunaren zailtasun horren barne, azpimarratzekoa da Donostiako Erizaintza Eskolan haserako urteetan, 1978-1988 urteetan, irakasgai klinikoetako irakasleak erizainak ez izatearen kontua. Erizainek urte batzuk behar izan dituzte unibertsitateko irakaslerian leku bat hartzeko, eta hori gertatzen joan den neurrian hasi dira aplikatzen erizaintza-prozesua irakasgai klinikoetan. Nabarmentzen den beste zailtasun bat errekurtsoak ipintzearekin zerikusia duena da: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai klinikoetako zenbait irakaslek lan-karga handiak izan dituzte, eta ez dute hobekuntza hori egiteko denborarik izan; praktika klinikoan, osasun-sistema pribatuko zenbait lekuk ez dute erizaintza-prozesua aplikatzeko ez pertsonik liberatu ez dirurik ipini izan. Bai eskolan, bai praktika klinikoko lekuetan hobekuntzak eta berrikuntzak egiteko (eta erizaintza-prozesua aplikatzen hastea hobekuntza bat eta berrikuntza bat da) giza-errekurtsoak eta errekurtso materialak behar dira, baina hori ez da erraza izaten. Erizaintza-prozesuarekin hasteak abantailak dakartzala erakusten den neurrian, errekurtso horiek lortzea errazagoa izango da. Nabarmentzen den azken zailtasun bat lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzearekin zerikusia duena da: Donostiako eskolan, zenbait momentutan, erizaintza-prozesua zerbait teorikoa, aplikaezina, balitz bezala ikusi izan da; praktika profesionaleko lekuetan, lana modu jakin batean egiten urteak eman ondoren, kosta egin da erizaintza-prozesuaren berrikuntza egitea, erizaintza-lanaren banaketa berri bat eskatzen zuelako, zereginen banaketa egin beharrean, pazienteen banaketa egitea, alegia. Bai eskolan, bai praktika profesionaleko lekuetan, emeki-emeki, berrikuntza hori egiten ari dira. Esan daiteke, oro har, berrikuntzarako prestutasuna aldaketak egiteko erresistentzia baino indartsuagoa izaten ari dela. Nabarmentzen diren zailtasun horiek aztertuz gero eta Amerikan eta Espainian erizaintzaprozesua aplikatzen hasteko zailtasunak izan zirenekin erkaketa eginez gero, berdinak direla ikusten da. Amerikan eta Espainian bezalaxe, Gipuzkoan ere ezjakintasuna eta prestaketa-gabezia, errekurtso-gabezia eta lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea izan dira erizaintza-prozesua aplikatzen hasteko zailtasun nagusienak. Hemen ere, egin den lanak Gipuzkoako zailtasunak zehazten lagundu du eta beste herrialde horietako bibliografian hainbeste azpimarratu ez diren zailtasun batzuk azaleratzen, adibidez, irakasgai klinikoetako irakasleak erizainak ez izatea.
5. Ondorioak 243
Erizaintza-prozesua ze erizaintza-modeloren eraginpean irakatsi nahiz aplikatu izan denari dagokionez, Gipuzkoan (Donostiako Erizaintza Eskolan eta herrialdeko praktika klinikoan) gertatutakoa aztertuz gero, erabili izan den erizaintza-modelo bakarra Hendersonena dela ikus daiteke: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoan modelo hori hobetsi izan da, eskola horretako irakasgai klinikoen gehiengoak (18 irakasgaitik 13k) erizaintzaprozesua modelo horren eraginpean aplikatu izan du eta aztertu diren praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoak (163 zentrotik 134k; erizainen %61ek) ere erizaintzaprozesua eredu horren eraginpean aplikatu izan du. Gainerakoan, erizaintza-modelo bat izan gabe, Gordonen egitura kontzeptuala Gipuzkoan erabiltzen dela ikus daiteke: Donostiako Erizaintza Eskolako hiru irakasgai klinikotan (18 irakasgaitik 3tan) eta praktika klinikoko 18 zentrotan (163 zentrotik 18tan) erabiltzen da. Donostiako Erizaintza Eskolan gertatutakoa eta Gipuzkoako praktika klinikoan gertatutakoaren arteko erkaketa eginez gero, modu orokor batean, ikasleak erizaintzaeskolan ikusten-ikasten duenaren eta praktika klinikoan aurkitzen duenaren artean koherentzia bat badagoela esan daiteke, izan ere, batean eta bestean Hendersonena da garrantzia duen erizaintza-modeloa. Koherentzia hori onuragarria da eta gauzak ondo egiten direnaren seinale. Zehaztasunetan sartuta, hobetu beharreko zenbait arlo antzematen da, horietako bat Gordonen egitura kontzeptuala azaltzeari dagokiona: egitura hori ez da azaltzen Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoan, baina, gero, erabiltzen da eskolako hiru irakasgai klinikotan eta Gipuzkoako praktika klinikoko 18 zentrotan. Ondorioz, irakasgai eta leku horien kasuan, ikasleak eskolan irakasgai teorikoan ikasten duenaren eta ondoren aurkitzen duenaren artean desoreka bat dago. Desoreka hori konpontzeko modu bat eskolako irakasgai teorikoak, Hendersonen eredua utzi gabe, Gordonen egitura kontzeptualari leku bat egitea da. Hobetu beharreko beste arlo bat erizaintza-prozesua Hendersonen ereduaren eraginpean aplikatzen ez duten irakasgai klinikoei dagokiona da: Donostiako Erizaintza Eskolako Enfermería Médico-Quirúrgica I, Enfermería Médico-Quirúrgica II eta Enfermería Médico-Quirúrgica III irakasgaietan, nahiz eta Gipuzkoako praktika klinikoko erizainen gehiengoak Hendersonen eredua erabili, ez dute erizaintza-prozesua Hendersonen ereduaren eraginpean aplikatzen, Gordonen egituraren eraginpean baizik. Ondorioz, hor ere desoreka bat sortzen da. Desoreka hori konpontzeko modu bat hiru irakasgai horiek Gordon utzi eta Henderson hobestea da; beste modu bat, Gordonen egitura Hendersonen ereduarekin bateragarria egitea. Hobetu beharreko azken arlo bat erizaintza-prozesua inongo erizaintza-modeloren eraginik gabe aplikatzen duten lekuei dagokiona da: Gipuzkoako praktika klinikoko 26 zentrotan erizaintza-prozesua ez dute inongo erizaintza-ereduren eraginpean aplikatzen. Leku horietan lanean ari diren erizainek erizaintza-ikasketetan erizaintza-prozesua erizaintzamodelo baten baitan aplikatzen ikasi dute, eta, ikuspuntu teoriko batetik, hori da egokiena. Hor dago, beraz, desoreka. Desoreka hori konpontzeko modurik egokiena 26 leku horiek erizaintza-prozesua eredu baten baitan aplikatzea da, eta, gurean, erizaintza-eredu hori
5. Ondorioak
244 Hendersonena behar du izan. 26 leku horietatik jada Gordonen egitura erabiltzen duten lekuen kasuan, egitura hori Hendersonen ereduaren baitan aplikatzea da irtenbidea. Beste kontu batetara igarota, Hendersonen eredua noiz eta zergatik aukeratzeari dagokionez, orokorrean, segida bat ikusten da: 1988-1989. urteetan Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoak eta Osakidetzako atentzio espezializatuak modelo hori hobestu zuten, ulerterraza zelako, mundu mailan modelorik ezagunetarikoa eta erabilienetarikoa zelako eta inguruko erizaintza-eskoletan jada aukeratua izan zelako; horiei jarraiki, ondorengo urteetan Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai klinikoen gehiengoak (18 irakasgaitik 13k) eta Gipuzkoako praktika klinikoko beste leku askok (egun, 163 zentrotik 134k) erabaki berdina hartzen dute. Gordonen egitura kontzeptualaren kasuan, ikusten den segida orokorra ondorengoa da: 1992. urtean Nafarroako Unibertsitateko Erizaintza Eskolak egitura hori hobestu zuen, egitura hori Hendersonen eredua baino hobeto egokitzen zelako ospitaleko paziente akutuen sintomak eta zeinuak balioesteko; 2000. urtean Gasteizko Erizaintza Eskolako Osasun Mentaleko Espezialitateak egitura hori hobestu zuen, Hendersonen eredua baino hobeto egokitzen zelako osasun mentaleko pazienteetara; aipatu diren bi eskola horiei jarraiki, Donostiako Erizaintza Eskolako hiru irakasgai klinikok eta Gipuzkoako praktika klinikoko 18 zentrok erabaki berdina hartzen dute. Beraz, erizaintza-modeloa nahiz egitura kontzeptuala aukeratze horretan, erizaintza-eskolek eta, zehazki, erizaintza-eskoletako irakasgai teorikoan aukeratzen denak eragina du bai eskolako irakasgai klinikoek, bai praktika klinikoko lekuek aukeratuko dutenean. Erizaintza-prozesua irakasteko nahiz aplikatzeko moduari buruz, Gipuzkoan (Donostiako Erizaintza Eskolan eta herrialdeko praktika klinikoan) gertatutakoa aztertuz gero, zenbat etapetan aplikatzeari dagokionez, orokorrean, bilakaera egoki bat ikusten da: hasierako urteetan, erizaintza-prozesua 3 nahiz 4 etapetan irakasten nahiz aplikatzen zen; 1990eko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 5 etapetan. Bilakaera horren xehetasunak 64. Taulan zehazten dira. Horrez gain, Taula berean Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan gertatutakoarekin eginiko erkaketa azaltzen da. Taulan ikusten denez, Ameriketako Estatu Batuekin eta Kanadarekin alderatuta, Gipuzkoan 15 urte beranduago hasten da erizaintza-prozesua 5 etapetan lantzen: lehenik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoan; 6-8 urte geroago, praktika klinikoko osasunsistema publikoko atentzio espezializatu osoan eta Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai klinikoen gehiengoan (18 irakasgaitik 14tan) eta beste 8 urte geroago, praktika klinikoko osasun-sistema pribatuko osasun mentalaren zati batean (4 zentrotik 2tan) zein arlo geronto-geriatrikoaren zati batean (16 zentrotik 11tan) eta praktika klinikoko osasunsistema publikoko lehen mailako atentzioan zein osasun mentalaren osotasunean. Beraz, 1996-1998. urteetatik aurrera, Donostiako eskolako irakasgaien gehiengoa eta aztertu diren praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoa (163 zentrotik 150; erizainen %62) erizaintza-prozesua 5 etapetan aplikatzen ari dira.
5. Ondorioak 245
NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzeari dagokionez, orokorrean, ondorengo bilakaera ikusten da: azken urteetan hasi izan dira horiek erabiltzen, 2002. urtetik aurrera. Bilakaera horren xehetasunak 65. Taulan zehazten dira, eta, hor ere, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan gertatutakoarekin erkaketa egiten da. Taulan ikusten denez, Ameriketako Estatu Batuekin eta Kanadarekin alderatuta, Gipuzkoan 4-5 urte beranduago hasten dira erizaintza-prozesuan NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzen: hemen ere, lehenik, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoan; 2 urte geroago, praktika klinikoko osasun-sistema publikoko lehen mailako atentzioan eta beste 2-4 urte geroago, Donostiako Erizaintza Eskolako 5 irakasgai klinikotan (18 irakasgaitik 5etan), praktika klinikoko osasun-sistema publikoko atentzio espezializatu osoan zein osasun mentalaren zati batean (15 zentrotik 1ean) eta praktika klinikoko osasun-sistema pribatuko osasun mentalaren zati batean (4 zentrotik 2tan). Beraz, egun, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgaien gutxiengo bat, baina aztertu diren praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoa (163 zentrotik 124; erizainen %57) erizaintza-prozesuan NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzen ari dira. Erizaintza-prozesuaren etapa bakoitza egun nola egiten denari dagokionez, erizaintzabalioespena egiteko moduari begiratuz gero, bi joera antzematen dira. Lehen joera, nagusiena dena, Hendersonen 14 beharren gida erabiltzea da: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoak, eskola horretako irakasgai klinikoen gehiengoak (18 irakasgaitik 13k) eta aztertu diren praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoak (163 zentrotik 134k; erizainen %61ek) horrela egiten dute. Bigarren joera Gordonen patroi funtzionalen gida erabiltzea da: Donostiako Erizaintza Eskolako 3 irakasgai klinikok (18 irakasgaitik 3k) eta Gipuzkoako praktika klinikoko 18 zentrok (163 zentrotik 18k) horrela egiten dute. Diagnostikoaren etapari begiratuz gero, etapa hori egiten duten guztiek (bai Donostiako Erizaintza Eskolan, bai Gipuzkoako praktika klinikoan) NANDAren erizaintzadiagnostikoak erabiltzen dituztela ikusten da. Erizaintza-diagnostikoen sailkapen hori da Gipuzkoan erabili izan den bakarra. Azkenik, plangintzaren, egitearen eta ebaluazioaren etapei begiratuz gero, bi talde ikusten dira: talde batean NANDA-NOC-NIC taxonomiak erabiltzen dituzten irakasgaiak eta praktika klinikoko lekuak daude; bestean, taxonomia horiek erabiltzen ez dituztenak. NANDA-NOC-NIC terminologia erabiltzen dutenek aipatu terminologia baliatzen dute plangintzaren, egitearen eta ebaluazioaren etapak egiteko; NANDA-NOC-NIC terminologia erabiltzen ez dutenek, beraiek asmatutako azalpen edo termino orokorrak. Erizaintza-prozesua irakasteko eta aplikatzeko moduaren inguruan orain arte esandakoa kontuan hartuta, ikasleak Donostiako Erizaintza Eskolan ikusten-ikasten duenaren eta Gipuzkoako praktika klinikoan aurkitzen duenaren arteko koherentziari erreparatuta, koherentzia bat badagoela esan daiteke, izan ere, orokorrean, antzekotasun handiak daude. Dena den, hemen ere, hobetu beharreko zenbait arlo antzematen da, horietako bat
5. Ondorioak
246 erizaintza-balioespena egiteko publikatuta dagoen gida jakin bat erabiltzen ez dutenei dagokiona da: Gipuzkoako praktika klinikoko 7 lekuk (163 zentrotik 7k), erizaintzabalioespena egiteko, lekuan bertan sortutako erregistroak jarraitzen dituzte. Praktika klinikoko leku horiek publikatuta dagoen gidaren bat erabiltzen hastea komeni da; horretara, erizaintza-balioespena modu osoago batean eta hobeto garatuko dute. Hobetu beharreko beste arlo bat erizaintza-prozesua oraindik 4 etapetan aplikatzen dutenei dagokiona: Donostiako Erizaintza Eskolako Osasun Komunitarioa II eta Geriatriako Erizaintza irakasgaietan (18 irakasgaitik 2tan), praktika klinikoko osasun-sistema publikoko arlo geronto-geriatrikoan eta praktika klinikoko osasun-sistema pribatuko arlo geronto-geriatrikoko zati batean (16 zentrotik 5etan), osasun mentalaren zati batean (4 zentrotik 2tan) eta atentzio espezializatuko zati batean (6 zentrotik 2tan) erizaintzaprozesua 4 etapetan aplikatzen ari dira. Irakasgai eta leku horiek erizaintza-prozesua 5 etapetan aplikatzen hastea komeni da, erizaintza-diagnostikoek erizainak aurkitzen duena zehazten baitute eta, esan den bezala, horrela egiten baitute Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgaien gehiengoak eta aztertu diren Gipuzkoako praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoak. Hobetu beharreko azken arlo bat erizaintza-prozesuan oraindik NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzen ez dituztenei dagokiona da: Donostiako Erizaintza Eskolako 13 irakasgai klinikotan (18 irakasgaitik 13tan), praktika klinikoko osasun-sistema publikoko arlo geronto-geriatrikoan zein osasun mentalaren zati batean (15 zentrotik 14tan) eta praktika klinikoko osasun-sistema pribatuko atentzio espezializatuan, arlo geronto-geriatrikoan zein osasun mentalaren zati batean (4 zentrotik 2tan) ez dira taxonomia horiek erabiltzen ari. Irakasgai eta leku horiek NOC-NIC taxonomiak erabiltzen hastea komeni da, taxonomia horiek erizaintza-lana hobeto egiten laguntzen dutelako (NICen erizaintza-jarduerek jarduera bakoitzaren barne zein ekimen egin behar diren zehazten dute; NOCen erizaintza-emaitzek emaitza jakin bat lortzeko adierazleak zein diren zehazten dute), mundu mailan joera hori ikusten delako eta aztertu diren Gipuzkoako praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoak eta Donostiako eskolako irakasgai teorikoak horrela egiten dutelako.
5. Ondorioak 247
Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoa
Praktika klinikoko OS publikoko lehen mailako atentzioa eta OM
EP irakatsi nahiz aplikatu izan ez den urteak
EP irakatsi nahiz aplikatu izan den urteak
4e: 4 etapa: balioespena + plangintza + egitea + ebaluazioa
5e: 5 etapa: balioespena + diagnostikoa + plangintza + egitea + ebaluazioa
5. Ondorioak
248 65. Taula: Gipuzkoan erizaintza-prozesuan (EP) NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak noiztik erabili izan diren. Erkaketa Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan izandako bilakaerarekin. OS: osasun-sistema. AE: atentzio espezializatua. OM: osasun mentala.
Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoa
EP irakatsi nahiz aplikatu izan ez den urteak
EP NOC-NIC erabili gabe irakatsi nahiz aplikatu izan den urteak
5. Ondorioak 249
1. Gipuzkoako herrialdean 1978. urtean hasi zen erizaintza-prozesua irakasten. Geroztik, gero eta erabiliagoa izan da. Egun, Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoak, eskola horretako irakasgai klinikoen gehiengo nagusiak (18 irakasgaitik 16k) eta aztertu diren praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoak (163 zentrotik 160k; erizainen %66k) erabiltzen du. 2. Erizainak egiten zuen rol autonomoa agertzeko aukera ematea, ikasketen eta osasun-zainketen kalitatea areagotzea, legedia betetzea eta berrikuntza hori egiteko gogoa izan dira erizaintza-prozesua Gipuzkoako herrialdean irakasten nahiz aplikatzen hasteko arrazoi nagusiak. Arrazoi horiek bat datoz Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta Espainian arrazoiak izan direnekin (status profesionala eta osasun-zainketen kalitatea hobeagotzea). 3. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan eta Espainian bezalaxe, ezjakintasuna eta prestaketa-gabezia, errekurtso-gabezia eta lana egiteko moduari eragiten dioten aldaketak onartzeko izaten den erresistentzia gainditzea izan dira erizaintza-prozesua Gipuzkoako herrialdean irakasten nahiz aplikatzen hasteko zailtasun nagusiak. 4. Gipuzkoako herrialdean erizaintza-prozesua irakatsi nahiz aplikatu izan dutenek, nagusiki, Virginia Hendersonen erizaintza-modeloaren eraginpean egin dute: Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoan modelo hori hobetsi da, eskolako irakasgai klinikoen gehiengoak (18 irakasgaitik 13k) erizaintza-prozesua modelo horren baitan aplikatu du eta aztertu diren praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoak (163 zentrotatik 134k; erizainen %61ek) ere erizaintza-prozesua eredu horren baitan aplikatu du. Hori izan da erabili den erizaintza-modelo bakarra. 5. Leku eta irakasgai gutxitan bada ere (163 zentrotatik 18tan eta 18 irakasgaitik 3tan), Gipuzkoan Marjory Gordonen egitura kontzeptuala erabiltzen da, eta egitura hori erabiltzen den lekuetan eta irakasgaietan ez da Hendersonen eredua erabiltzen. 6. Donostiako eta inguruko herrialdeetako erizaintza-eskoletako irakasgai teorikoek aukeratu izan duten erizaintza-modeloak zein egitura kontzeptualak eragina izan du Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai klinikoek eta Gipuzkoako praktika klinikoko lekuek egin duten aukeran.
5. Ondorioak
250 7. Gipuzkoako herrialdean erizaintza-prozesua irakatsi nahiz aplikatu izan dutenen gehiengoak [Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoak, eskola horretako irakasgai klinikoen gehiengoak (18 irakasgaitik 14k) eta aztertu diren praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoak (163 zentrotatik 150ek; erizainen %62k)] 1996-1998. urteetatik aurrera 5 etapetan (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea eta ebaluazioa) irakatsi nahiz aplikatu izan du. 8. Gipuzkoako herrialdean erizaintza-prozesua irakatsi nahiz aplikatu izan dutenetako batzuk [Donostiako Erizaintza Eskolako irakasgai teorikoa, eskola horretako irakasgai klinikoen gutxiengoa (18 irakasgaitik 5) eta aztertu diren praktika klinikoko zentroen eta erizainen gehiengoa (163 zentrotatik 124; erizainen %57)] azken urteetan, 2002. urtetik aurrera, hasi izan dira NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzen. 9. Gipuzkoako herrialdean, nazioartean ohikoena denari jarraiki, NANDAren erizaintza-diagnostikoen sailkapena izan da erizaintza-diagnostikoaren etapa egiteko erabili izan den erizaintza-diagnostikoen sailkapen bakarra. 10. Ameriketako Estatu Batuekin eta Kanadarekin alderatuta, Gipuzkoan 20 urte beranduago hasten da erizaintza-prozesua lantzen. Erizaintza-prozesua egungo bost etapetan lantzen hasteari dagokionez, 15 urteko atzerapena dago, eta NOCen erizaintza-emaitzak eta NICen erizaintza-jarduerak erabiltzen hasteari dagokionez, 4-5 urtekoa. Beraz, erizaintza-prozesuaren arloko berrikuntzak txertatzeko atzerapena gero eta txikiagoa izan da.
Irakasle estimatua, Doktoratutzako ikastaroak eta ikerketa aldia egin ondoren, orain doktore-tesia egiten ari naiz. Testuinguru horretan, egin nahi dudan lanak izenburu hau du: “Erizaintza-prozesua: Gipuzkoako herrialdean izaniko erabileraren bilakaera”. Erizaintza-prozesuaren bilakaera zein izan den eta erizaintza-prozesua eta bere etapak (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea, ebaluazioa) erizaintza-ikasketetan eta praktika klinikoan (ospitaleetan, osasunzentroetan...) zenbateraino txertatuta dauden jakin nahi dut. Lan hori egiteko zure laguntza beharrezkoa zait. Beraz, ondoren datozen galderak erantzutea eskatu nahiko nizuke. Milesker.
Irakasle estimatua, Doktoratutzako ikastaroak eta ikerketa aldia egin ondoren, orain doktore-tesia egiten ari naiz. Testuinguru horretan, egin nahi dudan lanak izenburu hau du: “Erizaintza-prozesua: Gipuzkoako herrialdean izaniko erabileraren bilakaera”. Erizaintza-prozesua eta bere etapak (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea, ebaluazioa) erizaintza-ikasketetan eta praktika klinikoan (ospitaleetan, osasun-zentroetan...) zenbateraino txertatuta dauden jakin nahi dut. Lan hori egiteko zure laguntza beharrezkoa zait. Erizaintzaren praktika klinikoa azaltzen den irakasgaietan, irakasgaia lantzerako orduan, erizaintza-prozesuaren metodologia erabiltzen den ala ez jakin nahi dut. Beraz, ondoren datozen galderak erantzutea eskatu nahiko nizuke. Milesker.
Erizain estimatua, Doktoratutzako ikastaroak eta ikerketa aldia egin ondoren, orain doktore-tesia egiten ari naiz. Testuinguru horretan, egin nahi dudan lanak izenburu hau du: “Erizaintza-prozesua: Gipuzkoako herrialdean izaniko erabileraren bilakaera”. Erizaintza-prozesua eta bere etapak (balioespena, diagnostikoa, plangintza, egitea, ebaluazioa) erizaintza-ikasketetan eta praktika klinikoan (ospitaleetan, osasun-zentroetan...) zenbateraino txertatuta dauden jakin nahi dut. Lan hori egiteko zure laguntza beharrezkoa zait. Lanean ari zaren zentroan erizaintzaprozesuaren metodologia erabiltzen den ala ez jakin nahi dut. Beraz, ondoren datozen galderak erantzutea eskatu nahiko nizuke. Milesker. |
addi-7a1db3dce326 | https://addi.ehu.es/handle/10810/8265 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2012-07-04T10:39:28Z | science | Zuazagoitia Rey-Baltar, Daniel | eu | Fase solidoko mikroerauzketan oinarritutako metodoen garapena hidrokarburo aromatiko polizikloen determinaziorako : aplikazioa eta ebaluazioa ingurumen laginetan | izena duen Txostena Zientzia Kimikoetan Doktore-maila eskuratzeko
Hasteko eskerrak eman Gipuzkoako Foru Aldundiari, ikerlan hau aurrera ateratzeko jarritako berme ekonomikoa eta interesagatik. Rosa Garcia Arrona eta Esmeralda Millan eskertu nahi nituzke bihotzez, emandako laguntza guztiagatik, nigan uste osoa jartzeagatik eta bide honetan artez zuzentzeagatik, ezbairik gabe, eurak izan dira lan hau burutzeko giltzarri, hasiera hasieratik. Laborategiko kide guztiak ere, Maitena, Juan, Ainara, Maider, eta besteak, baita Donostiako Kimika Fakultateko jendea, Miren, Iñaki, Carlos, Gloria, Alfonso, Montse, Arantzazu, Aritz, ze giro ona izan genuen eta zein ongi hartu ninduzuen, segi horrela, eskerrik asko. Liher eta Mikel ere, pala partiduak eta bizikleta txangoak ezin ahaztu. Leioan, kimika analitikoan jakin-mina ixetu, eta egungo euskara erabili eta egoki txertatzeko grina itzartzeagatik Nestor Etxebarriari eta Fernando Mijangosi eskerrak be. Leioako Kimika Analitikoko Sailetik jasotako laguntza gomutan, eskerrak bereziki Olatz Zuloagari. Yorken, Ingalaterran DEFRA laborategietan Martin Rosek emandako aukera ez dut ahaztuko. Azken urte honetan idazten ibili naizenean Zarrikizubiko koadrila osoari milesker, horrenbeste ordu ordenagailu aurrean nork ulertuko. Harresian Zulo, zuei be eskerrik asko, dena ez baita kimika mundu txoro honetan. Ondoan egon zareten lagunei besarkada handi bat. Bizitzan burua eta bihotza erabiltzen erakutsi didazuen guztioi eskerrik asko. Azkenik eta batez ere, etxekoei eskerrak, ez soilik lan honetarako emandako animoagatik, baizik eta jaio eta gaurdaino emandako guztiagatik.
Etxekoei
1. Sarrera Hidrokarburo Aromatiko Polizikloak (HAPak edo PAHak ingelesezko siglak hartuz) eraztun aromatiko bakunen arteko fusioz eratutako konposatu kimikoak dira. Jatorri anitza izanik, euren nonahikotasunak mota askotako ingurumen laginetan topatzea ahalbideratzen du. PAHen presentzia zabala, eta hauetako zenbaiten izaera kartzinogeniko, mutageniko eta teratogenikoa kezka handiak itzarri ditu, horregatik asko dira ingurumen laginetan eta lagin biologikoetan egindako PAHen analisi ikerlanak. Kezka hauek Euskadiko Autonomi Erkidegoak (EAE) modu berean elkarbanatzen ditu, hortik Euskadiko ingurumen laginetan PAHen egoerari buruzko azterketa bat egitea interesgarritzat hartzea, bereziki Gipuzkoan. Horretarako, aldez aurretik eta oinarrizko urratsa izanik, erreztasunez eta konfiantzaz ingurumen laginetan PAHak determinatzea baimenduko luketen metodoen proposamena eta garapena burutu da. PAHen determinazio analitikoa egiteko prozedurak ugariak dira; PAHen ezaugarri fisiko-kimikoak, polaritatea eta hegazkortasuna batez ere, metodo analitiko ugari garatzeko aukera eman dute. Hauetako metodo batzuk, miaketa, baheketa edo araketa analisi bezala ezagutzen dira (screening methods), tresneri, denbora eta disolbatzaile kantite handirik gabe, bai-ez erantzun azkarra eman dezaketenak. Hauen artean Fase Solidoko Mikroerauzketa (SPME) prozedura dago, arina eta sinplea. Lan honetan erabilitako metodoa hain zuzen, buruguneko fase solidoko mikroerauzketa (HS-SPME) izan da, PAHen izaera erdi-hegazkorrari esker burutu ahal izan dena. Aurrekontzentrazioa SPME zuntzei esker burutu bada, analitoen desortzioa gas kromatografo batetan egin da, analitoen arteko banaketa lortuz, azkenik, garraren bidezko ionizazio-detektagailu (FID) batekin kuantifikatu direlarik.
4 Prozedura honetan sistemaren gainean eragiten duten aldagaien kopurua handia da. Horregatik diseinu esperimentalak aurrera eraman dira, prozeduraren erantzuna optimizatzearren. Datuen eskuratzea, euren analisia eta interpretazioa, ohiko teknika estatistikoak erabiliz burutu da. Behin prozedura egokia ezarri denean, ur, lur eta sedimentu ingurumen laginak aztertu dira. Lorturiko PAHen kontzentrazioen datuak egun indarrean dagoen legediarekin eta beste ikerlan batzuekin erkatu dira, baita aldagai anitzeko teknikak erabiliz ebaluatu ere. 1.1 Kutsaduraren auzia Euskadin Ur, lur eta eguratsaren kutsadura, gizarteak bere gain bat batean jaso duen errealitatea da. Ongizatea eta ekonomiaren garapena, ekoizpen sistema oldarkor bati esker eman da azken mendean. Ingurumenari begiratzen badiogu, kutsagarrien kontzentrazioak maila ikaragarrian topatuko ditugu naturan eta baita gure gorputzean ere. Kutsagarri hauen toxikotasuna altua dela baieztatu da, minbizia, antzutasuna eta zenbait osasun arazo ezberdin bidera ditzakelarik. Kutsadura eta osasun arazoen arteko erlazioa zuzen proportzionala da. Zentzu honetan, Europako polutzaileen igorpenen erregistroa (EPER) agentziaren arabera [EPER], Espainian gaur egun oraindik, 1.200.000 tona kutsagarri baino gehiago isurtzen dira uretara urtero. Kutsagarri hauek 44 konposatu arriskutsu ezberdin osatzen dituzte, euren artean Hidrokarburo Aromatiko Polizikloak, azken hauen iturri nagusienak metalgintzan eta farmazian jarduten diren enpresak izanik. Zuzenean uretara eta eguratsera isuritako sustantziak eragin zuzena daukate animali eta gizakiongan, osasun arazoak sortuz, baita heriotza goiztiarrak ere. Europako Ingurumen Agentziaren arabera [EEA] kutsadura kimikoaren iturri nagusienak industri isurketa, hondakinen kudeaketa eta hidrokarburoetan topatzen dira. Agentzi honen datuen arabera, ekoizpen industriala eta merkataritza lurzoru kutsaduraren %41 suposatzen du, hiri hondakinen isurketak eta tratamenduek %15, eta petrolioaren industriak %14. Beste iturri batzuk ere topa daitezke, hala nola, meatzaritza, nekazaritza eta agrokimika. Kutsadurak ingurune ezberdinetan eragin dezake. Eguratsean adibidez, negutegi efektua gordintzen duten gasak topa ditzakegu (CO2, CH4, NOX, SOX...), bestalde Hidrokarburo Aromatiko Polizikloak (PAHak) eta partikulak (PM10 eta PM2.5) ere [Inza Aguirre, 2010]. Ur eta lurzoruetan aurki daitezken kutsagarri nagusienak nitrogenoa, fosforoa, metal astunak,
5 konposatu organokloratuak eta hidrokarburoak dira [Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila]. Konposatu natural eta antropiko batzuen kontzentrazioen handitzeak, ingurumenaren baldintza kimikoak desoreka ditzake, ekosistemak aldatu, eta ondorioz baliabide naturalen kalitatearen degradazioa bideratu. Beste substantzi sintetiko askok, ur, lur eta eguratsaren baldintza fisiko kimikoak eraldatu ditzakete, arriskutsuak dira, arazoak eman ditzakete batez ere substantzi iraunkorrak (hamarkadetan edota mendeetan degradaezinak), biometagarriak (kate trofikoan gora animalien zuntzetan metatu daitezkenak), eta toxikoak (ekosistemen osasun arazoak bideratu ditzaketenak) badira. Kutsaduraren ondorioz Euskadiko kosta, ibai eta lurrek degradazio latza jasan dute tokian toki. Kutsagune asko topa daitezke gaur egun oraindik Euskadin, [Greenpeace], Espainiako fabriken %33 bertan kokatzen dira, eta hauetatik %26 paper-fabrikak dira. Industri kimiko kutsakorrenen %12 Euskal lurretan jarduten du, haietariko batzuk itsas hondoetara isurbide zuzenak dauzkatelarik. Bilbo aldean, Muskizen, Estatuko birfindegi handiena kokatzen da, urtean 11 milioi tona hidrokarburo ekoizten dituena. Kostaldetik zein lurretik jasaten den trafikoa ere, kutsadura iturri garrantzitsua da Euskadin. Nazio Batuetako Ur Baliabideen Garapenaren bigarren txostenak [UNESCO], Euskal kostaldea eta barnealdeko urek jasaten duten presio eta arriskuen berri ematen du, honako bi hauetan laburbildu daitezkelarik: isurketa kutsakorrak eta eraldaketa morfologikoak (kanalizazioak eta mareen arteko zonaldeen galera). Euskadik izan duen egitura industriala dela eta, kostaldea eta bokaleak jasan duten isurketak historikoak izan dira (Nerbioi ibaia eta Pasaiako badia adibide garbienak izanik). Gaur egungo egoera baretu da zonalde batzuetan, baina okertu egin da aldiz beste askotan. Ur eta sedimentuen kalitateak horrela adierazten dute; kutsagarriak, metal astunak edota konposatu organikoak, inguru urtsuarekin kontaktuan jartzen dira disolbaturiko partikulen bitartez, industri zein hiri isurketa zuzenak dela medio. Euskal Uren Kalitatearen Sarearen [Eusko Jaurlaritza] ur, sedimentu eta biomonitoreen analisien arabera, Nerbioi, Oiartzun eta Debako ur masak kutsatuenak dira gaur egun, baita euren ibai isurialdeak ere [Borja et al., 2004]. Europako Ur Esparru Zuzendaritzak egindako lanetan azpimarratzen da Euskal ur eta sedimentuetan topatutako merkurio, PAH eta PCB kontzentrazioak oso altuak direla, [OSPAR Commission, 2007]; era berean, ikerketa honek Euskal Herriko zenbait zonalde (Nerbioi aldea adibidez) araudiak ezartzen dituen helburuak betetzeko arazoak izango
6 dituztela adierazten du. Isurketa hauetan ere, elikagarri (nitrogeno eta fosforoa), metal astunak (kromo, kadmio, berun, kobre eta zink) eta gorotz bakteriak topatu dira kantitate handietan. Nerbiotik gertu, Muskizen, Petronorreko birfindegia kokatzen da, orain dela 30 urte eraikia. Industri honek ere isurketa garrantzitsuen erantzule da. Estatuko Isuri eta Iturri kutsagarrien Erregistroaren arabera [PRTR] eta Eusko Jaurlaritzaren arabera ere [Demarcación de las cuencas internas del País Vasco (2004)], ur eta eguratsera egindako isurketak altuak izan dira. Enpresa honek petrolio-koke fabrika bat eraiki behar du etorkizunean, fuel hondakinetatik porlandegien labeak behar duten betagarria ekoizteko. Pasaiako badian kutsadura maila altuak neurtu dira ere. Hiri eta industriaren arteko gertutasuna, egoera hau bideratu du. Nahiz eta azken urteetan Eusko Jaurlaritzak egoera honi buelta emateko urratsak eman dituen, 1997. urterarte Oiartzun ibaiaren bokaleak muturreko kutsadura mailak erakutsi ditu, espezie bizidunen erabateko desagerpena eman delarik [Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio, 2007]. Gaur egun elikagarrien kantitate handiak detektatu dira, baita kutsagarrien presentzia uretan zein sedimentuetan [Borja et al., 2004]. Esan bezala, Oiartzun ibaiaren bokalea presiopeko zonalde hiri-industriala da. Aintzinako berun eta zinkaren ustiapen arroa izandakoa (Arditurri). Zonaldeko aktibitate industrial garrantzitsuena gainazalen estaldura metalikoak dira, hemen sedimentuetan topaturiko metal astunen kontzentrazio altuen arrazoia. Elikagaien industria eta ibilgailuena ere presentzia nabarmena dauka. Eusko Jaurlaritzaren azken azterketek adierazten dute zonalde honetako ur, sedimentu eta bizidunetan aurkitu diren zenbait konposatu kimikoen kontzentrazio altuek ez dutela legedia betetzen. Kezkagarrienak uretan atzemandako zink eta kadmio kontzentrazioak, baita sedimentuetan neurtutako konposatu aromatikoak (bentzo(a)antrazenoa, bentzo(a)pirenoa, bentzo(a)perilenoa, fenantrenoa, fluorantenoa, bis2-etilohexilo ftalatoak (DEHP), eta PCBak), eta flora eta faunan determinaturiko artsenikoa, eztainua, beruna, kobrea, merkurioa, selenioa, PCBak eta EOXak. [Dirección de aguas, 2007]. Sustantzi guzti hauen presentzia hiri hondakin isurketa jarrai eta masiboei zor zaie ere. Badiako puntu beltza Iberdrolako zentral termikoa da, Pasai Donibanen kokatua. Estatuko Isuri eta Iturri kutsagarrien Erregistroak emandako datuen arabera [PRTR], zentralak ur eta eguratsera egiten ditu isurketak, aire partikulak, negutegi efektuko gasak, nitrogenoa, kromo konposatuak, eta ur hozketarako urak.
7 Guzti hau kontutan hartuz, Euskadiko ur, lur eta eguratsaren kalitatea baxua dela kontsidera daiteke. Gaur egungo legediak egoera zuzendu dezakela pentsa daiteke, baina ekoizpen prozesuetan, lurraren artifizializazioan, mugikortasunean, eta energia kontsumoan, aldaketak egitea beharrezkoa ikusten da. 1.2 Hidrokarburo Aromatiko Polizikloak (PAHak), jatorria, metaketa, toxikotasuna eta indarrean dagoen legedia Hidrokarburo Aromatiko Polizikloen familia, fusionaturiko sei karbonok osatutako eraztun aromatiko bi edo gehiagoko molekula hidrokarburoen talde zabala da. Normalean, PAH gehienak euren artean loturiko bentzeno eraztunak dauzkate, nahiz eta alkilo taldeak dauzkaten PAHak ere existitu. Ehunka PAH konposatu ezberdin era daitezke materia organikoaren pirolisi edo erreketaren bidez, prozesu industrialen bitartez eta giza aktibitate ezberdinak dela medio. PAHak naturan, ikatz eta asfaltoaren ekoizpena, aluminioaren galdaketa, petrolioaren cracking prozesuak, diesel zein gasolina motorrak eta fuel-oil nahigabeko isurketa zuzenak dela medio topa daitezke [Dafflon et al., 1995; European Commission, 2002]. PAHak konposatu organiko iraunkorrak dira, ingurumenean egon daitezke denbora tarte luzeetan euren propietate toxikoak eraldatu barik. PAHen propietate erdi hegazkorrak mugikortasun handia ematen diete konposatu hauei ingurugiroan zehar. Esan bezala kutsadurak eragin zuzena dauka itsas eta kontinenteetako uretan, lurrean eta eguratsean. Biosfera guztiaren gainean du eragina alegia. Ondorioz, edozein izaki bizidun (landare zein animali), bere baitan mota ezberdinetako kutsagarriak barneratzeko arriskuan dago. Ingurumenera isurtzen diren elementu eta konposatu kimiko ezberdinen artean, bere toxikotasunagatik eta arriskutsuak direlako, honako hauek ezberdindu behar dira: metal astunak, organokloratuak, PAHak, partikulak eta erradioaktiboak. Bakoitzaren eraginak osasunaren gainean baieztatuta daude eta ezberdinak dira kutsagarriaren arabera. PAHak, atmosfera, deskarga eta zuzeneko isurketen bidez barnera daitezke gainazaleko uretan. Ur freatikoetan ere detektatu dira, gainazaleko ur kutsatuen migrazio zuzenetik, edo kutsatutako lurzoruen lixibatuen ondorioz. Iraunkortasun handieneko konposatuak landare, arrain eta ur zein lurrazaleko ornogabeetan metatzen dira. Landareak sustraien bitartez xurgatu ditzakete lur kutsatuetan. Pisu molekular txikiko PAHak, pisu molekular altukoak baino azkarrago xurgatzen dira. Ur sistemetan, PAHen toxikotasuna eta pisu molekularra
8 batera handitzen dira, gainera biometaketa azkarra ematen ohi da hemen. Lurretan ematen den PAHen absortzioa eta lurrean bertan dagoen materia organikoa zuzen proportzionalak dira, eta PAHen pisu molekularra eta partikula tamaina alderantziz proportzionalak dira. Pisu molekular txikiko PAHak bestalde, pisu molekular handikoak baino errazago hegazkortzen dira. Ugaztunak PAHak xurgatu ditzakete, arnasketaz, larruazalaren kontaktu zuzenaz, edota irensketaz ere. Gizakion kasuan, tabako ez-erretzaileentzat, PAHekiko esposizioa aire arnasketa eta jakien ingestaren bidez ematen da nagusiki. Halaber, beste esposizio bide urriagoak topa daitezke: lur eta hauts ingesta, edateko uraren ingesta, azal absortzioa lur eta uretatik, eta PAHekin kutsaturiko produktuen erabilpena, hala nola ikatz eta alkitranarekin egindako zenbait produktu. Airez garraiaturiko PAHekiko esposizioa etxe barruan zein kanpoaldean eman daiteke. Giza esposizioa PAHei inguruko airearen arnasketa dela eta, asko alda daiteke urbanizazio, trafiko eta industrializazio mailaren arabera. 90. hamarkadan, bentzoa(a)pirenoaren ohizko mailarik altuenak nekazal guneetan 0.1 eta 1 ng/m3-koa zen; hiri guneetan aldiz, 0.5 eta 3 ng/m3-koa. Egun batetan arnastutako bentzoa(a)pirenoaren bataz bestekoa beraz, 2-tik 60 nano-gramora dela esan daiteke, kontuan izanda gizakiak 20m3 arnasten duela egunean, gutxi gora behera. 30 ng/m3 baino goragoko mailak, ikatz industri gune barruan neurtu dira. Etxe barruko esposizioa PAHei, bai tabako keari, bai sukalde keari, eta baita tximini edota su-leku irekiei zor zaie. Gaizki edo gutxiegi aireztatutako etxe barruko bero iturriak, airean PAHen kontzentrazioa neurri handian igoarazi dezakete [Dafflon et al., 1995; European Commission, 2002]. Jakietan, PAHen eraketa eman daiteke zenbait sukaldatze prozesu dela medio; hala nola keztutako, egositako eta frijituriko jakietan, baita labe elektriko edota barbakoen bidezko sukaldatze praktiken bidez. Barazkiak kutsaturik egon daitezke lur kutsatuetan haziak izan badira, edota PAHak hauspeatu egin direlako zuzenean airetik (kontzentrazio altuak neurtu daitezke errepide alboetan adibidez). Haragi, esne eta arrautzetan zaila da PAH maila altuak topatzea, izan ere metabolismo azkarra baitute jatorrizko espezie animaliak. Dena den, zenbait itsas bizidun, muskuilu eta langostak adibidez, uretatik zuzenean PAHak barneratu eta metatzen dituztela jakin da; ur hauek, fuel eta olio ezberdinen isurketak direla eta, kutsatuak badaude, bioakomulazio arriskua egon daiteke.
9 Ezagutzen diren ehunka PAHtik, aztertuena bentzoa(a)pirenoa (BaP) da, normalean aire eta jakietan indikatzaile gisa erabiltzen da. PAHekin, animaliengan eginiko toxikotasun esperimentu ezberdinek, efektu ugari erakutsi dute. Hala nola efektu hematologikoak, ugaltzeko eta garatzeko arazoak etab. Baina erakutsi duten genotoxi eta minbizia eratzeko potentziala da atentzioa gehien erakarri duena. PAHekiko zuzeneko esposizioa, bai ingesta edo arnasketaren bidez, animali esperimentaletan minbizia sortzen duela egiaztatu da, baita genotoxizitate eta mutatzeko ahalmena in vitro eta in vivo-n [Montizaan et al., 1989]. Hidrokarburo Aromatiko Polizikloek ibilbide metaboliko konplexua jarraitzen dute giza gorputzean barrena. Ibilbide honetan amaiera ezberdinak gerta daitezke. Normalean behazuna eta gernuaren bidez kanporatuko ditugu aldez aurretik prozesu metabolikoetan eraldatutako PAHak. Kasu batzuetan entzimen bidezko eraldaketa jazo eta PAHak hidrofiliko bihur daitezke, modu horretan gorputzetik kanporatzeko errazago izanik. Baina beste batzuetan, hidroxilazio eta oxidazio prozesu luze baten ostean, gerta daiteke bentzo(a)pirenoa aktibatu (1. Irudia) eta elektroizale bihurtzea adibidez. Kasu horretan B(a)P aktibatuak DNArekin erreakziona dezake, minbiziak eta mutazioak eragin daitezkeelarik [Townshend, 1995].
1. Irudia. Bentzo(a)pirenoaren eraldaketa metabolikoa eta DNArekiko erreakzioa.
11 antzeko urratsak jarraitu lurzoruen kalitatearen prebentzioan, eta lur kutsatuen determinazio eta garbiketan. Estatu mailan Apirilaren 21eko hondakinen 10/1998 legea, [Ley 10/1998] eta Urtarrilaren 14eko 9/2005 Dekretu Errealak zuzentzen ditu lur kutsatuen inguruko kezkak [Decreto Real 9/2005]. Euskadin, azaldutako 1/2005 legeaz aparte [Legea 1/2005], Otsailaren 27ko 3/1998 legea aipatu behar da, Euskadiko Ingurumenaren Babeserako Lege Orokorra hain zuzen [Ley 3/1998], zein duda barik, urrats handia suposatu zuen ingurugiroaren babes eta kontrolerako. Bestalde, 199/2006 dekretua aipatu behar da, urriaren 10ekoa [Decreto 199/2006], lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena. Azkenik, Euskadiko Lur Kutsatuen Plana 2007-2012 aipatu behar da [Eusko Jaurlaritza, 2007] bertan Euskadiko lur kutsatuen inbentarioa, eta berauei irtenbidea emateko lan ildoak eta epe mugak ezartzen dira. 1.3 Kreosota Ikerketa honetan egindako PAHen zenbait analisi positibok kreosota izan dute abiapuntu. Kreosota 200 konposatu kimikoren nahastea deskribatzeko erabiltzen den izena da. Konposatu horietako gehienak hidrokarburo aromatikoak dira. Kreosota terminoaren barruan sartzen dira zur kreosota, ikatz-mundrunaren kreosota, ikatz-mundruna eta ikatzmundrunaren brea. Kreosota babesle organiko oliotsu bat da, hau eskuratzeko 900 eta 1200°C bitartean eratutako koke metalikotik, gas fabriketako erretortetatik, edota hulla bezalako ikatz oliotsuen errekuntzatik lortutako mundrunaren 200 eta 400°C bitarteko destilazioa egin behar da. Hainbat urtetan, substantzia hori iragazkaizte eragile gisa erabili izan da etxeetan, trenbide-trabesetan, linea elektriko eta telefono-lineako zutoinetan, hesietan, zubietan, etab. Europar Batasuneko 2001/90/CE agintea indarrean dagoenetik, debekatuta dago erabat kreosotaren erabilpena egurraren tratamendurako, baita modu honetan tratatutako egurraren merkaturatzea, nahiz eta baldintza zehatz batzuetan kreosotaren erabilpena baimentzen den [Directive 2001/90/CE]. Testuinguru honetan, zur kreosotatuaren hondakinak ezingo dira erabili eraikinen barruan, jolas lurretan, parkeetan, lorategietan, azala ukitzeko arriskua dagoen aisialdiko kanpoko instalazioetan, lorategiko altzarien fabrikazioan eta laborantzako edukiontzien eta lehengaietan, tarteko produktuak edo gizakien edo animalien kontsumorako produktuak uki ditzaketen ontzien fabrikazioan.
12 Kreosotaren osagai nagusiak bentzenotik eratorritako hidrokarburo aromatiko polizikloak dira, eta konposatu nagusia bentzo(a)pirenoa da. Hala, bentzo(a)pirenoa zur kreosotatuaren karakterizazioan erabiltzen den konposatua da. Bentzo(a)pirenoa produktu arriskutsu eta kantzerigeno gisa katalogatuta dago. Giza osasunean dituen ondorioak, besteak beste, azala, begiak eta muki-mintza narritatzea eta azaleko minbizia sortzeko arriskua dira. Dosi handien eraginpean egondako pertsonetan ondorio hauek ager daitezke: listu-jarioa, gonbitoa, zianosia, hipotermia, koma eta heriotza ere eragin dezake hutsegite multiorganiko baten ondorioz. Toxikologia, Ekotoxikologia eta Ingurumeneko Europar Batzorde Zientifikoak egindako azterketak zehaztu zuen kreosotak bentzo(a)pirenoaren %0,005eko masa baino handiagoko kontzentrazioa badu, kreosota hori duen zurak kontsumitzaileengan minbizia sortzeko arriskua duela. Zur kreosotatuaren karakterizazioan erabiltzen den beste parametro bat uretan atera daitezkeen fenolak dira, eta horretarako %3ko gehienezko muga ezartzen da masari dagokionez. Kreosotaren osagai batzuk ez dira errez degradatzen eta ingurumenarentzat kaltegarriak dira. Hondakinen zerrandari buruzko Europar Elkarteko 2000/532/EC erabakiko bigarren artikuluaren arabera [Decisión 2000/532/CE], kantzerigeno gisa sailkatutako 2. kategoriako substantzia bat edo gehiago %0.1eko kontzentrazioan edo kontzentrazio handiagoan duten hondakinak, hondakin arriskutsutzat hartuko dira. Beraz, pisuari dagokionez %0.1 baino kreosota gehiago duen tratatutako zura hondakin arriskutsua izango da, eta hondakin arriskutsuei buruzko 91/689/CEE zuzentarauaren arabera manipulatu beharko da [Directiva 91/689/CEE], hondakinei buruzko 75/442/CEE zuzentarauko 2. artikuluaren 2. paragrafoan zehazten denaren arabera [Directiva 75/442/CEE; IHOBE]. Gaur egungo joera, kreosotatutako egurren kudeaketan, euren metaketa eta ahaztea da. Praktika hau arriskutsua da, izan ere kreosotatutako egurra (trenbide zein telefono zutoinak), kutsatzaile asko igorri dezake ingurumenera. PAHen kasuan adibidez, oso errez eman dezateke jauzia, euren propietate hegazkorrei esker, eta gertuko lur zein landareak kutsatu daitezke [Moret et al., 2007]. Kreosotaren analisia edota krosotatutako egurren analisian jardun diren hainbat ikerlan topa daitezke, normalean beste analito batzuen artean, hidrokarburo aromatiko polizikloen determinazioan eta kuantifikazioan oinarrituz [Ikarashi et al, 2005]. Bestalde, kreosotaren
13 degradazioa ikertu duten lanak asko dira, ozono edota Fenton tratamenduekin besteak beste [Kulik et al., 2006]. 2. PAHen ezaugarri analitikoak eta determinazioaren auzia PAHen metaketa, ikusi dugunez, matrize ezberdinetan eman daiteke: Uretan, lurzoruetan, sedimentuetan, eguratsean, animali ehunetan, etab. Ingurumenaren kalitatearen neurketa, edota osasun efektu monitorizaziorako toxikotasun azterketak, ezinbestekoak dira gaur egun pairatzen dugun kutsaduraren aurrean froga analitikoak ebazteko. Matrizearen arabera hortaz, garatutako metodo analitikoak anitzak dira. PAHen propietate fisiko kimikoen arabera (1go Taula), PAHak matrizetik erauzteko, interferentziak baztertzeko, euren artean banatzeko, eta azkenik determinatu eta kuantifikatzeko, prozedura analitiko asko dago. Estatu Batuako, Gaixotasun Errolda eta Substantzi Toxikoen Agentziaren (Agency of Toxic Substance and Disease Register) arabera [ATSDR] PAHen propietate fisiko eta kimikoak ondoren azaltzen dira. Oktanol/Ura partizio koefizientea (Kow), analitoaren kontzentrazioa ur eta oktanol fasearen arteko ratioa bezala ezagutzen da, bi fasetako oktanol/ur sistema batetan. Kow = oktanol faseko kontzentrazioa/Ur faseko kontzentrazioa. Lur Karbono Organiko/Ura partizio koefizientea (Koc), lurrean adsorbatutako analito kimiko baten masa eta lur horretan dagoen karbono organiko masaren arteko ratioa da. Karbono organiko totalarekiko normalizatutako banaketa koefizientea da (Kd). Koc balioak, lurretako kutsagarri organikoen mugikortasuna aurresateko baliogarriak dira. Koc balio handiak konposatu organikoen mugikortasun eskasarekin datoz bat, Koc balio txikiek aldiz, konposatu hauen mugikortasuna handia dela adierazten dute. Banaketa koefizientea (Kd), aurrerago, HS-SPME teknikaren azalpen teorikoetan aztertuko den neurria da. Banaketa koefizientea (L Kg-1) lur-ur sistema batetan, lurrak xurgaturiko kontzentrazioa (mg Kg-1) eta orekan disolbaturiko (mg L-1) kontzentrazioaren arteko zatiketa da. Parametro hau tokian toki, lurrarean arabera, eta konposatuaren arabera, espezifikoa izango da. Henry legearen konstantea bestalde, orekan analito baten ur-aire arteko kontzentrazioen ratioa da. Parametro hau tenperaturarekiko eta konposatuaren masarekiko aldakorra da. Balio altuek hegazkortasun altua adierazten dute. Bapore presioa azkenik, sistema itxi batetan eta oreka termodinamikoan bapore batek bere kondentsatutako fasearekin duen presioa da. Likido eta solido gehienak dute gas fasera lurruntzeko joera, eta gero atzera solido edo likido egoerara kondentsatzeko joera. Likidotik (edo solidotik) jauzi egiteko joera adierazten du parametro honek. Bapore presio altuko balioek konposatuaren hegazkortasun handia adieraziko dute.
21 Orokorrean, araketa metodoek antzeko ezaugarri batzuk dituzte: a) Enfasi kualitatiboa dute, kuantitatiboa baino. b) Laginaren tratamendu txikia dute, edo ez dute. c) Azkarrak dira eta erantzuna erabakiak hartzeko lagunduko du. d) Lortutako erantzuna batzutan konfirmazioa beharko du ohiko metodoen bidez. Laginen araketa sistemen helburu nagusiak honela defini daitezke hortaz: a) Lagin kopuru handien analisia sahiestu, momentuko erabakiak hartzeko, edo sustantzi toxiko eta kutsatzaileen neurketa orokorrak lortu. b) Ohiko metodo analitikoetan gogaikarriak, errore sistematikoen jatorri, denboran luzeegiak diren aurreko operazioak minimizatu. c) Mantenimendu, energia eta diru kostu handia duten tresnen erabileraren beharra txikitu; erantzun positiboa duten laginekin bakarrik erabiliko direnak. Trazabilitatea araketa metodoetan zihurtatu behar da, horretarako bi modu nagusi daude. Bata estandarizatutako metodoak erabiltzen, SOP delakoak (Standard Operational Procedure, SOP), eta bestea erreferentziazko materialak erabiltzen (Certified Reference Material, CRM). Bi kasuetan laginaren matrize mota kontutan hartzeko aldagai garrantzitsua da. Laginak behar duen tratamendua bestalde, araketa metodoetan puntu nabarmena da. Zentzu honetan, erauzketa metodo ezberdinak erabiltzen dira gaur egun analitoen azterketa egiteko. Soxhlet eta ultrasoinuen (US) bidezko erauzketak disolbatzaile eta denbora kantitate handien beharra dute. Mikrouhin (MASE) eta disolbatzaileen bidezko erauzketa azeleratuan (ASE) ez dira horrenbeste disolbatzaile behar, eta denbora gutxiago ere. Azkenik, jario superkritikoen erauzketan (SFE) eta fase solidoko erauzketan (SPE edo SPME) ia ez da disolbatzailerik behar, batzutan disolbatzailerik gabe ere lan egin daitekelarik. 2. Irudiak teknika azkarren eta ohiko metodoen arteko diferentziak laburbiltzen ditu, abantaila edota desabantailak azpimarratuz.
3. Fase Solidoko Mikroerauzketa (SPME) Fase solidoko mikroerauzketa teknikaren oinarriak xamurrak dira. Laginaren matrizetik analitoen erauzketa burutzeko absorbatzaile (gehienetan polimerikoa) batekin estalita dagoen urtutako silize zuntz bat erabiltzen da, ondoren tenperatura edota disolbatzaile organiko baten laguntzaz analitoen desortzioa bideratuko da. Zuntzaren tamaina txikia da eta bere geometria zilindrikoa xiringa batetan egokitzea posible egiten du [Pawliszyn, 1995]. Modu honetan manipulazioa errazten den bitartean zuntza ere babesten da, hau erabiltzen ez denean, xiringaren orratz barruan gordeta mantendu baitaiteke. SPME tresna komertzialaren eskema 3. Irudian ikus daiteke. Teknika honek abantaila ugari dauzka, beste aurre-kontzentrazio teknika batzuekin alderatuz. Oso teknika sinplea da, merkea da, automatizatu daitekeena, lagin kantitate txikia behar dituena eta orokorrean aurre-kontzentrazioa burutzeko disolbatzaile organikoen beharra ez duena, likido-likido erauzketak edota SPE erauzketak ez bezala. SPME teknikarekin bestalde, zuntzen gaitasun mugatua dela eta (batez ere tamainagatik), batzuetan detekzio muga ez oso baxuak lortuko dira, erabiltzen den kromatografia eta detektorea ere kontutan hartuz. Zuntz hauen bizi luzapena erabileraren araberakoa izango da, baina orokorrean erauzketa muga zehatz bat izaten dute, erabilitako tenperatura eta matrizearen arabera.
3. Irudia. SPME eragingailuaren eskema orokorra. 3.1 Oinarri teorikoak SPME teknikaren oinarriak analitoen matrize-zuntz arteko partizioan edo jauzi ahalmenean oinarritzen da. Horrela, analitoen garraioa lagin matrizetik zuntzeraino, azken hau orratzetik atera eta laginarekin kontaktua hartzen duenean hasten da. Erauzketa osoa eman dela kontsideratuko dugu, analitoaren kontzentrazioa, lagin eta zuntzaren artean, banaketa oreka lortu duenean bakarrik. Bi erauzketa modu nagusi ezagutzen dira SPMErako, bata zuntza laginean zuzenean murgiltzen duena (DI, direct immersion), eta bestea, buru-gunean (HS, headspace) moduan egiten dena. Xurgapen prozesuaren dinamika, matematika modeloek azaltzen dute, honen arabera oreka egoeran zuntzak xurgatzen duen analito kantitatea eta analito honen kontzentrazioa laginean erlazio lineala dute [Pawliszyn, 1997]. Lan honetan erabiliko den teknika, buru-guneko fase solidoko mikroerauzketan (HSSPME) oinarrituko da, PAHen izaera erdi hegazkorra prozedura hau erabiltzea baimentzen baitute. Zentzu honetan, HS-SPME-aren oinarria, analitoen banaketa koefizientean datza, likido fasetik (lagin matrizea), buru-guneko fasera (gas fasea) eta ondoren, gas fasetik fase
1go Ekuazioa Vh, Vf eta Vs, buru guneko, zuntz eta laginaren bolumenak dira hurrenez hurren, eta Co, analitoaren hasierako kontzentrazioa laginean. Kfh zuntz/headspace banaketa koefizientea da, Khs headspace/lagin banaketa koefizientea, eta Kfs = Kfh·Khs da. Adierazgarria da nola, 1go ekuazioaren arabera, erauzitako analito kantitatea eta zuntzaren kokapena sisteman elkarren artean independenteak diren. 1go ekuazioaren izendatzailearen hiru terminoak, analitoarentzako hiru fase bakoitzeko edukierak adierazten dute: zuntza (KfsVf), buru-gunea edo headspace (KhsVh) eta lagin matrizea (Vs). Demagun buru guneko faserik ez dugula sisteman (lagin likidoaren gaineko fase solidoko mikroerauzketa zuzena izango litzatekeena alegia, murgiltze erauzketa), KhsVh terminoa 1 ekuaziotik bazter daiteke beraz: S f fs S O fs f V V K K V C V n + =
3. Ekuazioa Aurreko ekuazioan ikus daiteke nola erauzitako analito kantitatea (n), eta laginean dagoen analitoaren kontzentrazioa, zuzen proportzionalak dira. 3. ekuazioa, polimero likido estaldura zuntzak erabiltzen duten SPME tresnentzako bakarrik balio du, absortzioan oinarrituta dauden zuntzentzako alegia. Aurreko modelo matematiko guztiak zuntzaren absortzio erauzketa moduan daude oinarritua. Baina, ikusiko dugunez, adsortzio moduan
25 erauzten duten zuntzak ere merkatuan egon badaude. Kasu honetan, eredu matematikoa apur bat ezberdinago da, eta 4. ekuazioak adierazten du: ( ) ( f ) f S f fs f f S O f fs D C V C V K C V C V C K n − + − = max max
4. Ekuazioa non, Kfs D, zuntzaren gainazala eta laginaren analitoaren arteko banaketa koefizientea da, Cf zuntzaren gainazalean analitoaren kontzentrazio finala da, eta Cfmax aldiz, zuntzaren gainazalean analitoak har dezakeen kontzentrazio maximoa. Beste parametro guztiak 1go ekuazioan adierazitakoak dira. Erauzketa buru-gunean egiten denean, gas faseko aldagaiak ere kontutan hartu behar dira, eta ondorioz ekuazioa apur bat aldatzen da. SPME prozesuaren zinetika kontutan hartu beharra dago ere, izan ere murgiltze SPMEan adibidez, analitoak lagin matrizetik zuntzeraino garraiatuak izan behar dira, edo lagin matrizetik buru-gunera eta hortik zuntzera, azken hau buru-guneko fase solidoko mikroerauzketaren kasuan (HS-SPME). Erauzketaren abiadura handitzeko, likidoen kasuan batez ere, irabiatze sistema ezberdinak asmatu dira, hala nola, barra magnetiko irabiatzaileak, ultrasoinuak, etab. 1-4 ekuazioetan ikus daiteke erauzketaren eraginkortasuna banaketa koefizientearen menpean dagoela, Kfs, edota adsortzio banaketa koefizientearen menpean, Kfs D, analito-zuntz bikote bakoitzeko parametro adierazgarriak izanik, zuntzaren estalkiaren propietateak deskribatzen dituena eta bere afinitatea analito bakoitzeko [Eisert and Levsen, 1996; Zhang and Pawliszyn, 2003]. 3.2 SPME prozedura SPME prozesuetan bi urrats nagusi ezberdindu daitezke. Lehenengoan, tenperatura eta denbora zehatz batzuetan zuntza eta lagina kontaktuan jartzen dira erauzketa burutzeko, soluziotik zuntzera analitoen migrazioa emango delarik, oreka egoera lortu arte. Bigarrena aldiz, zuntzean atxikitutako analitoen desortzioan datza. Esan bezala, SPME bi modu ezberdinetan eman daiteke, zuzenean zuntza laginean murgilduz, edota buru-gunean. Buru guneko SPME erauzketa mota oso erabilgarria da zuntza zaindu nahi ezkero, izan ere laginean aurki daitezken molekula handiak (proteinak edo azido humikoak) zuntza hondatu dezakete. Modu honetan interferentzi ez hegazkorrak,
SARRERA___________________________________________________________________ 26 eta pisu molekular handiko molekulak ekidituko dira. Gainera, buru-guneko SPME erauzketa matrizea modifikatzeko aukera ematen du, pHaren aldaketa eginez adibidez, zuntza hondatu gabe. Buru guneko erauzketan oreka azkarrago eskuratzen da murgiltze erauzketan baino; izan ere, molekulen mugimendua azkarragoa da airean likidoan baino, ondorioz analitoen banaketa zuntz estaldurara arinagoa da. Bapore presio altua erakusten duten analitoak buru guneko zein murgiltze erauzketaren bidez erauzi daitezke, bapore presio balio baxuak dutenak aldiz, murgiltze erauzketaren bidez bakarrik erauzi daitezke. Sedimentu edo lurra bezalako matrize arazotsuetatik analitoen erauzketa burutzea ingurunearen naturarekiko menpekotasun handia du. Hondarra bezalako lur matrizeak, analito/matrize elkarrakzio ahularekin, erreztasun handiz askatzen dituzte analitoak buru gunera. Adsortzio izaera handiko lurrek, buztin kantitate handiekin, karbono organiko eta beste hainbat espezie adsorbatzaileekin osatutakoak, analito/matrize elkarrakzio sendoak erakusteko joera daukate, buru guneko erauzketa zailduz. Kasu hauetan laginaren beroketa analitoen erauztea erraztu dezake buru gunera, baita ur kantitate txikien adizioa, irabiazioa edota matrizetik buru gunera analitoen askapenean lagundu dezakeen edozein konposatu aktiboen adizioa [King et al., 2003]. Metodo hau sedimentuak, lurrak eta jakiak analizatzeko oso baliogarria da, baita lagin biologikoak ere, kasu hauetan matrizearen interferentzia handia baita, nahiz eta konposatu hegazkor edo erdi-hegazkorrentzako bakarrik balio izan. Laburpen gisa, lehen aipatutako aldagaiak, disoluzioaren tenperatura eta denbora, oso garrantzitsuak izango dira matrizetik analitoen zenbateko eta nolako adierazgarri batetan erauzketa burutzeko. Azaldutako SPME modalitate biak 4. Irudian adierazi dira: a) Murgildutako eta b) buru-guneko SPME teknika biak [Alpendurada, 2000].
5. Ekuazioa Non, Kfs zuntz eta lagin likidoaren arteko analitoaren banaketa koefizientea den, a eta b konstanteak eta T, tenperatura. Split/splitless injekzio portuetan balbula itxita egon behar du desortzioan zehar, analito guztiak zutabe kromatografikoan sartzen direla baieztatzeko. Gainera, injektorearen atorraren (liner) diametroa eta zuntzaren diametroa ahalik eta antzekoenak izatea komeni da analitoak oso hegazkorrak badira. Analito erdi hegazkorren
5. Irudia. Ator ezberdinen eragina analitoen jarreran desortziorako. 3.3 SPME zuntz motak Gaur egun, zuntz estaldura ezberdin asko topa daitezke merkatuan, SPME teknika asko zabaldu delarik, eta determinatu daitezken konposatuak anitzak direlarik. Lehenengo estaldura polimerikoak polidimetilsiloxano (PDMS) eta poliakrilatozkoak (PA) izan ziren, baina gaur egun eskaintza biderkatu da, eta aukera zabala dago. 3. Taulan Supelco etxe komertzialak eskaintzen dituen zuntzak eta bakoitzaren propietateak laburbiltzen dira, zuntz bakoitzarentzako diametro ezberdinak daudela ere kontutan hartuz [Supelco]. Orokorrean, analitoaren izaerak determinatuko du erabiliko den zuntz mota. Gehienetan, estaldura polarrak, PA edota carbowax bezalakoak, analito polarrekin erabiltzen dira, fenolak adibidez; aldiz, estaldura apolarrak, PDMS bezalakoak, analito apolarrekin erabiliko dira, PAHak edota BTEXak kasu. Nahiz eta, ikerketa honetan ikusiko den bezala, PA bezalako zuntz polarra, PAH analito apolarrekin emaitza onak aurkeztu, honen arrazoia analitoen hegazkortasunean eta zuntzaren absortzio, eta ez adsortzio gaitasunean datza. PDMS zuntzekin gauza bera gertatzen da, nahiz eta konposatu apolarrekin afinitate handiagoa erakutsi, zenbait konposatu polar erauzteko gai dira, pH-a, gatzen adizioa eta tenperatura L = 10 cm L = 10 cm L = 10 cm L = 10 cm
PDMS bezalako zuntzak (polimero likidoa) absortzio prozesuaren bitartez erauzten dituzte analitoak, nahiz eta ikerketa batzuen arabera, batzutan, analitoen erauzketa (oso apolarrak diren analitoak) adsortzioaren bidez egiten dela baieztatu, bi efektuen arteko lehia moduko bat egongo balitz bezala. Kontutan hartu behar da ere erauzketak ezin direla egin 410 pH bitartetik kanpo. PA zuntzak aldiz, analito polarrentzako egokiak dira, [Dugay et al., 1998], nahiz eta estaldura polimero solido bat izan, erakusten duten dentsitate baxua analitoen absortzioa bideratzen dute, PDMS kasuan bezala. Bestalde, PA zuntzetan analitoen banaketa koefizienteak PDMS zuntzetan erakusten duten koefizienteak baino txikiagoak dira, ondorioz, konposatu hegazkorren kasuan erauzketa denbora luzeagoak behar dira buru-guneko SPME prozesuetan. Polimero bat baino gehiago konbinatzen duten zuntzak, PDMS/DVB edo CAR/PDMS kasu, hegazkorrak diren analitoak determinatzeko egokiagoak dira, PDMS eta PA bezalako zuntzetan ez bezala, non analito eta zuntzaren arteko interakzioa adsortzio bidez ematen da,
SARRERA___________________________________________________________________ 30 polimero zurrunak baitira. Orokorrean, mota honetako zuntzak, banaketa koefiziente handiagoak erakusten dituzte. Kontran, bitarte lineal dinamikoa txikiago erakusten dutela, absortzio zuntzekin alderatuz, eta desplazamendurako izaten dituzten arazoak ere. 6. Irudian SPME-ren bidezko absortzio eta adsortzio erauzketa bide ezberdinak azaltzen dira [Pawliszyn, 1997].
6. Irudia. SPME-aren bidezko erauzketa a) absortzioaren bidez eta b) adsortzioaren bidez. 3.4 SPMEaren gainean eragiten duten aldagaiak Erauzketaren eraginkortasuna hobetzeko zenbait aldagai esperimentalen balioak berraldatu daitezke SPME prozesuetan. Aldagai hauen artean egon daitezke: laginaren irabiatzea (orekara heltzeko denbora murrizten du), erauzketa denbora eta tenperatura, laginaren baldintzen eraldaketa (pHa, gatz geldoen adizioa etab.), eta desortzio urratsari dagozkion aldagaiak ere [Peñalver et al., 1999; Beltran et al., 2000]. Absortzio eta adsortzio urratsean eragiten duten aldagaiak beraz hurrengoak dira: erauzketa denbora eta tenperatura, lagin bolumena, eta laginaren baldintzak (pHa, gatz geldoen adizioa edo disolbatzaile organikoak). SPME prozesuetan hartutako erauzketa denbora oso parametro garrantzitsua da. SPME metodo analitiko bat garatzerakoan, analitozuntza erlazio bakoitzarentzat bakarra den orekara ailegatzeko denbora determinatu behar da, eta saiatu baldintza horietan lan egiten. Oreka denboratik aurrera, erauzitako analito kantitatea konstante mantentzen da. Dena den, zenbait konposatuentzako oreka egoera honetara heltzeko denbora oso luzea izaten da, horregatik ez-oreka denboran lan egitea proposatzen da, eta erauzketa denbora txikiagoak hautatzen dira analisia larregi ez
7. Irudia. Erauzketaren denboraren neurketaren aldakuntzak erauzitako analito kantitatean gainean duen eragina eta errorearen aldakuntza. Garrantzi handiko beste aldagai bat erauzketa tenperatura da. Kontrako bi zentzutan eragiten du parametro honek erauzketaren gainean. Alde batetik, laginaren analitoen difusio koefizienteak hazten dira tenperatura igotzerakoan, erauzitako analito kantitatea hazten delarik. HS-SPME teknikarekin gainera, tenperatura igotzerakoan, analitoen kontzentrazioa buru-guneko gas fasean ere igotzen da, erauzketa hortaz, azkarragoa da. Bestalde, tenperaturaren igotzeak, analitoaren banaketa koefizientea txikitzen du lagin eta zuntzaren artean, erauzketaren eragingarritasuna txikitzen delarik. Zentzu honetan lagina berotu eta zuntza hozten duten sistemak martxan jarri dira arazoari irtenbidea emanez. Gatz kontzentrazioa laginean, eta honen pH-aren modifikaziak ere, eragina izan dezake SPME prozesuari. Gatz geldoen presentzia laginean (normalean NaCl edo Na2SO4), ionizatu gabeko analitoen banaketa koefizientea handitu dezake, erauzitako analito zenbatekoa handituz. Hori hala izan arren, analitoak ionizaturik badaude, erauzketaren eragingarritasuna jaitsiko da. Hau espezie ionikoen aktibitate koefizientearen igoerari zor zaio, disoluzioaren indar ionikoa igotzen baita. Gatz geldoen adizioak, uretan indar ionikoaren igoera eta
SARRERA___________________________________________________________________ 32 analitoen disolbagarritasunaren jaitsiera dakar, ondorioz, erauzketaren eraginkortasuna handiagotu egiten da [Zhou et al., 2005]. Esan bezala, pHa ere kontutan hartzeko beste aldagai bat da SPME prozedura baten optimizazioan, izan ere, analitoen presentzia laginean forma neutroan izan behar da bere erauzketarako. Adibidez, analitoak azidoak badira, pKa-tik berako bi puntutako pH lan baldintzetan lan egitea gomendatzen da, analitoak izaera neutroan egon daitez. Kontu handia izan behar da erauzketaren pHaren aukeraketarekin, zenbait kasutan pH ez egoki batek, zuntzaren hondatzea suposatzen baitu. Laginaren bolumena beste aldagai garrantzitsu bat da. Kasu honetan banaketa koefizienteak (Kfs) kontutan hartu beharko dira aldagai honen balioak aukeratzeko. Hauek datu bibliografikoetatik atera edo matematikoki kalkula daitezke. 1go ekuazioan ikus daitekeen bezala, lagin bolumena handitzerakoan, vs, erauzitako analito zenbatekoa n, modu berean handitzen da. Desortzio urratsean ere aldagai ezberdinen aldaketa erantzunaren gaineko eragina izan dezakete. Bi motatako desortzio daude: termikoa edo disolbatzaile organikoen bitartez eginikoa. Desortzioa termikoki egiten bada gas kromatografo batetan, optimizatu beharreko aldagaiak tenperatura eta desortzio denbora dira. Tenperatura, ekoizleak gomendaturiko lan baldintza tenperaturan ezartzea gomendatzen da, eta desortzio denbora egokia berriz, zuntzetik analitoen erabateko desortzioa emateko lain eta oroimen efektua ez egoteko beste izan beharko da. Desortzioa disolbatzaile organiko batekin egin ezkero, kromatografia likidoan, optimizatu beharreko aldagaiak disolbatzaile organiko bera eta, disolbatzaile bolumena dira [Peñalver Hernando, 2002]. 3.5 Buru-Guneko mikroerauzketaren azken garapenak etorkizunari begira Buru-guneko (HS) mikroerauzketaren prozedurak, hala nola, fase solidoko mikroerauzketa (SPME), tanta bakarreko mikroerauzketa (SDME) edota fase likidoko mikroerauzketa (LPME), ingurumeneko kutsatzaile organikoen erauzketarako geroz eta gehiago erabiltzen ari dira; ur, likin, erdi-solido eta solidoak bezalako matrize ingurumen eta biologiko ezberdinetan aplikatzen direlarik. Nahiz eta zuntz mota berrien komertzializazioa asko hazi den, aspalditik ekoiztutako PDMS 100 µm eta PA 85 µm zuntzak dira gehien
33 erabilitakoak. Erauzketari indarra emateko normalean irabiagailuak edo ultrasoinu sistemak erabiltzen dira, eta matrizearen arabera, agian interferentziak baztertzearren clean-up urrats bat jasaten dute lehendabizi. Sistema honi loturiko banaketa prozedurak gas eta likido kromatografiak (GC eta HPLC) nagusi jarraitzen dute izaten. Detekziorako masa espektroskopia (MS) asko erabiltzen bada ere, FTD, NPD, elektroi harrapaketaren detektagailua ECD, MS-MS, igorpen atomikozko detektagailuak AED, hegaldi denborazko detektagailua TOF-MS, garraren bidezko ionizazio detektagailua FID, eta UV-IMS bezalako detekzio sistemak, detekzio muga eta zehaztasun neurri onak erakusten dute [Dietz et al., 2006; Lambropoulou et al., 2007]. Uretan eginiko PAHen azken azterketak [Lopez-Darias et al., 2010], lurretan eginikoak [Martiz eta Ruiz, 2007; Wang et al., 2009] eta sedimentuetan ere burututakoak [GuerraAbreu et al., 2008; Fernandez-Gonzalez et al., 2008; Zuazagoitia et al., 2009], teknika honen gaurkotasuna ezbairik gabe berresten dute. HS-SPME teknika PAHen aurrekontzentrazioa burutzeko erabilia izan da zenbait ikerketan, ondoren gas kromatografiaren bidez analisia egiteko. Mohammadi eta kideen lanean [Mohammadi et al., 2005], zuntz elektromikikoko estaldura (EFC) teknika erabili da dodezilsulfato-polipirrol dopatua (PPy-DS) prestatzeko, zein zuntz berrian aplikatu da zortzi PAHen determinazioa burutzeko, GC-FID eta GC-MS instrumentuei lotuta. PPy-DS-aren polimerizazioaren baldintzak lan berean azaltzen dira. Zuntz honen errepikakortasuna emaitza onak erakutsi ditu ng g-1 mailatan. Polimero berri hau PAH bezalako analitoekin eta HS-SPME moduan erabil daitekeela erakutsiz. HS-SPME, PPy-DS zuntza eta GC-MS konbinazioak, lagin errealetan detekzio muga baxuak lor daitezkeela erakutsi du. Pisu molekular baxuko PAHen erauzketa egiterakoan, PPy-DS zuntza berriak PDMS baino detekzio muga hobeagoak lortu ditu. Vílchez eta kideek ordea, antrazenoaren traza kantitateak neurtzeko HS-SPME metodoa garatu dute [Vilchez et al., 2006], bai itsas uretan, zein hondakin uretan, ezti eta txistuan ere. Isotopo diluzioaren bidezko masa espektroskopia erabili da. Metodoaren sinpletasuna eta sentikortasuna beste bi eta hiru eraztun bentzeniko dauzkaten PAHentzako zabaltzeko aukera irekitzen du, ingurumen eta toxikotasun azterketetan. Ghiasvand eta kideek [Ghiasvand et al., 2006] ere, matrize solidoetan (sedimentuetan) PAHen determinazioa egiteko, hobetutako hoztutako-zuntz HS-SPME metodoa erabili dute. Buru-guneko eta hoztutako zuntzaren arteko tenperatura gradientea banaketa koefizienteak handitzen ditu zuntzaren aldera. Are gehiago, metodoa automatizatzeko urratsak emanda daude, aplikagarritasuna zabalduz. Kalibrazio kurben erregresioak ezin hobeagoak dira, errepikakortasuna eta zehaztasun bikainak
35 gaineko urrats guztien menpe egotea nekeza delako, eta bestalde, laginketa gunean bertan hasierako miaketa analisi (screening) bat egitea oso interesgarria delako [Ouyang and Pawliszyn, 2006; Altaki et al., 2009]. 4. Banaketa, detekzioa eta kuantifikazioa gas kromatografian SPME prozedurei lotuta gas kromatografia (GC) bezalako banaketa teknika erabiltzen da gehienbat gaur egun. GC teknikak bereizmen altuko kapazitatea duen banaketa prozedura da, horregatik aplikazio ugari dauzka. Gas-kromatografiaren bitartez, 350-400°C-tan baino tenperatura baxuagotan lurrunkortasun nabaria duten osagaiak determina daitezke. Horrez gain, tenperatura horretan analitoak egonkorrak izan behar dira, hau da, ezin dira degradatu edo galdu. Osagai kimikoaren egitura eta pisu molekularra adierazpide egokiak dira lurrunkortasuna aurresateko. Hau da, pisu molekularra edo polaritatea handituz gero, lurrunkortasuna txikiagoa ohi da [Grob and Barry, 2004]. Gas kromatografiari lotuta, detektore mota ezberdin ugari erabiltzen dira gaur egun, hala nola, garraren bidezko ionizazio detektagailua (FID), elektroi harrapaketaren detektagailua (ECD), igorpen atomikozko detektagailuak (AED), edota masa espektrometroak (MS). Ikerketa honetan FID detektagailua erabili da. Detektagailu honek kontzentrazio bitarte zabala determinatzeko aukera ematen du, baina ez ditu lortuko adibidez MS-ak ezartzen dituen detekzio muga txikiak eta selektibitatea [Handley and Adlard, 2001]. FID (flame ionization detector) edo garraren bidezko ionizazio-detektagailuak gasen elektroi-eroaletasunean oinarritzen da konposatuen adierazpideak emateko. Tenperatura eta presio arruntetan, gasak ez dira eroaleak baina garraren energiaren bidez gas horretan doazen analitoak ionizatzen badira, eroaletasunaren aldaketa neur daiteke. 8. Irudian adierazi den bezala, garraren bidezko ionizazio-detektagailua pizgailua da, non, hidrogenoaren eta airearen nahastuz, garra lortzen den. Garraren bero energia zenbait molekula ionizatzeko ahalmena du. Pizgailuaren eta ioi-biltzaile moduan jokatzen duen bigarren elektrodoaren artean kokatutako ehunaren artean voltetako potentzia-diferentzia aplikatzen da. Eremu horren barnean, garran eratutako ioien higiduraren ondorioz lortutako korrontearen intentsitatea neur daiteke. Eratutako korronteak oso txikiak direnez (10−12 A), haren anplifikazioa beharrezkoa da, bestela pikoamperimetro bat erabili behar da.
SARRERA___________________________________________________________________ 36 Karbono konposatuen ionizazioa sugarrean gutxi ezagutzen den prozesu bat da, nahiz eta sorturiko ioi kantitatea eta sugarrean oxidaturiko karbono atomoa kantitatea ia proportzionala da. Denbora unitateko garraren bidezko ionizazio detektagailuan sartzen diren karbono atomo kopuruari erantzuten dio detektagailuak; masarekiko sentikorra den detektagailua dugu beraz, ez kontzentrazioarekikoa. Garraren bidezko ionizazio-detektagailuan, C-H loturak dituzten konposatu organiko guztiek erantzuna lor daiteke. Ez ordea, CO2, SO2, O2, CO, H2O, NH3, H2S, SiF4 eta nitrogeno oxidoak bezalako gasena. Detekzio-mugarik hoberenak N2 gas garraiatzaileak ematen ditu.
8. Irudia. FID detektagailuaren eskema. Analitoen banaketa kromatografikoari esker, errententzio denboren araberako determinazioa egingo da. Detektoreak antzemandako seinaleak adieraziko du konposatu bakoitzaren abiadura zutabe kromatografikoa zeharkatzen. Ikerketa honetan erabili den FID detektoreari esker, analito bakoitzaren kantitatea gailur kromatografiko bat irudikatu du, Aire Hidrogeno Garra Katodo Pizte-Harila Isolatzailea Aire-barreiatzailea Zutabea
37 kontzentrazioa eta gailurraren azalera zuzen proportzionalak izanik. Analitoen kuantifikazioa egiteko, kanpo-kalibrazioa egin daiteke (neurtu nahi diren laginak eta eredua zehazteko erabiltzen diren estandarrak guztiz independenteak dira). Horrelako kalibrazioa egokitzat emateko (konparazioak egokitzeko eta emaitzak interpretatzeko) estandarren eta laginaren matrizeak ahalik eta antzekoenak izan behar dira edo seinalearen gaineko laginaren matrizearen eragina arbuiagarria izan behar da. Horrelako baldintzak betetzen ez direnean, osagai kimiko ezezagunen interferentziak daudelako edo gertakizun fisiko-kimiko ezespezifikoak ematen direlako, kanpo-kalibrazioaren bidezko determinazioak errore sistematiko nabariak izan ditzake eta emaitza txarrak bideratu. Matrize efektuaren arazoa gainditzeko, barne estadandarren gehipena edota isotopo diluzio teknikak erabili daitezke, baina gure ikerketan adizio estandarren metodoa proposatu eta garatu da. Nolakoa den teknika analitikoa arinki desberdina bada ere, ondoko atal komunak ditu adizio estandarrak: 1. Neurtu nahi den laginaren prestaketa (erreaktibo osagarri guztiekin) eta horren neurketa. 2. Aurreko laginari/disoluzioari analitoa duen disoluzio estandarren diluzioz alikuota desberdinen gehiketa eta disoluzio berriaren neurketa. Metodo hau soilik erabil daiteke ondoko baldintzak betez gero: 1. Seinalea eta kontzentrazioaren artean erlazio lineala dago. 2. Analitoa daraman laginak ezin du analitoa enmaskaratu. Adizio estandarren bidezko kalibrazioaren metodologia azaltzeko, 9. Irudiaz baliatuko gara. Laginaren eta estandarren nahasteak prestatu behar dira. Prestatze horretan, laginaren gainean gehitzen diren estandarraren bolumenak oso txikiak direnez gero, laginaren kontzentrazioa estandarrarena baino handiago izan behar du. Laginaren matrizea ez da aldatzen analitoaren kontzentrazioak nahi den bitartean aldatu arren. Gehienetan, lagina bera ez ezik beste hiru edo lau adizio egiten dira. Lortutako neurri esperimentalen eta gehitutako kontzentrazioen arteko kalibrazio-eredua egin ondoren, lagina duen analitoaren kontzentrazioa estrapolazioaren bitartez lortzen da [Miller and Miller, 2002].
9. Irudia. Adizio estandarren bidezko prestaketa eta kalibrazioa. 5. Esperimentuak diseinatzeko moduak eta metodo analitikoen optimizazioa Polartasunean eta hegazkortasunean ezaugarri ezberdinak dauzkaten hidrokarburo aromatiko poliziklo ezberdinen aldibereko analisirako metodoen garapena egin behar dela kontutan hartuz, eta are gehiago, matrize ezberdinetan erauzketa hauek burutuko direla kontutan hartuz, neurketak egiteko baldintzen optimizazioa ezinbestekotzat jo da. Prozesu guztietan parte hartzen duten aldagai kimiko, fisiko eta instrumentalak kontutan hartu beharko dira, erauzketa eta desortzio urratsetan, erantzuna ezin hobea lortu nahi bada. Esperimentuen diseinua tresna eraginkorra da esperimentuaren emaitzen etekin maximoa lortu nahi ezkero. Zentzu honetan, biderik sinpleena, aldagai bakoitzeko banakako azterketa izango litzateke. Aldagai baten aldakortasuna ikertzen da beste aldagai guztiak konstante mantentzen diren bitartean. Horrela, banaka, aldagai guztien erantzun optimoa bilatuko da, sistemaren gainean eragiten duten parametro guztiak ikertu arte. Optimizazio metodo honen desabantaila nabariena zera da: aldagaien arteko elkarrekintzak ez direla modu honetan antzematen, ondorioz aldagai bakoitzaren balio optimoa bilatzeak ez du suposatzen, sistema osoaren erantzun optimoa bilatu dugunik. Seinalea kontzentrazioa Analitoaren Kontzetrazioa Probleman 1 2 3 4 5 Patroia gehitu laginari kontzentrazio desberdinetan Seinalea kontzentrazioa Analitoaren Kontzetrazioa Probleman 1 2 3 4 5 Patroia gehitu laginari kontzentrazio desberdinetan
39 Diseinu esperimentala aukera interesgarria da, aldi berean aldagai ezberdinak aintzat hartzen baitituelako [Tranter, 2000]. Lehenengo urrats batek sistema analitikoaren faktore esanguratsuenak determinatzen lagunduko digu, halako behaketa bat non, eragin azpimarragarria ez duten aldagaiak zuzenean baztertuko ditugun. Lanerako baldintza hoberenak hurrengo urratsean lortzen dira, aurreko urratsean lortutako aldagai esanguratsuei aldibereko diseinuen aplikazioen emaitzak aztertu eta gero hain zuzen. Mikroerauzketan aldagai asko kontutan hartu behar dira eta horretarako diseinu esperimetala aukera paregabea bihurtzen da, Stalikas eta kideen artikuloan mikroerauzketaren optimizazioa eta ebaluaketarako diseinu esperimentalaren erabilera ezinbestekoa dela proposatzen dute [Stalikas et al., 2009]. Horregatik, diseinu esperimentalaren planteamenduarekin, hidrokarburo aromatiko poliziklo ezberdinen aldibereko determinazioa burutzeko beharrezkoak diren HS-SPME-aren baldintza esperimentalak optimizatzea nahi da. Diseinu esperimentalak beraz denbora aurrezten lagunduko digu, saiakera kopuru gutxiagorekin aldagai adierazgarrienak determinatzen baitira. Lan honetan erabilitako diseinu ezberdinak honako hauek dira: 5.1 Diseinu faktorialak Esperimentuak diseinatzeko erabilitako diseinu faktoriala osoa, erantzunaren gainean eragiten duten aldagaiak ebaluatu eta euren arteko elkarrekintzak determinatzeko balio duen tresna eraginkorra da. Esperimentu kopurua f, 6. ekuazioan adierazita dator, non, m, aldagaiak neurtutako mailak izango dira, eta k, aldagai kopurua: f = mk
6. Ekuazioa Burutu beharreko esperimentu kopurua murrizteko bidea, aldagai bakoitza bi eragin mailarekin erkatzean datza, altua (+) eta baxua (-). Beraz m = 2 izan da kasu guztietan. Aztertu nahi ditugun aldagai kopurua altua denean, lortzen den saio kopurua murrizteko, aurreko ekuazioan zatiketa mailak sar daitezke. Zatiketa mailak sartzeak, zenbait aldagai beste aldagaien konbinazio lineal moduan definitzea da, 7. ekuazioaren bidez definitzen delarik, p zatiketa maila izanik. Diseinu mota honek diseinu faktorial zatikatua bezala ezagutzen da.
7. Ekuazioa Miaketa egiteko erabilitako beste diseinu faktorial bat Plackett-Burman deritzona da. Diseinu honen bidez aldagaien eragin kualitatiboa zein den aztertzen da. Mota honetako diseinuak aldagai esanguratsuenak ezberdindu eta efektu nagusienak ebaluatzea baimentzen du saiakera minimoarekin. Plackett-Burman diseinu mota honetan, aldagai kopurua totalak 4 zenbakiaren multiploa izan behar du. Kasu honetan ere, aldagaiak euren artean konbinatuko dira, hau da efektu printzipalak ortogonalak izan behar dira eta bi mailako interakzioekin nahastuko dira. Kasu guzti hauetan, lorturiko emaitzen tratamendua, bariantza analisiaren bidez egin daiteke (ANOVA). Horrela, F froga aplikatuz, aldagai bakoitzaren eragina ebaluatuko da, eta aldagaien arteko interakzioen eragina erantzunaren gainean neurtuko dira. Diseinu faktorialeko emaitzak tratatzeko beste modu bat erregresio linealen bidezkoa izan daiteke. Erantzunaren gaineko parametro ezberdinen garrantzia aintzat hartzeko edo ez, kalkulu tresna ezberdinak erabili daitezke. Lan honetan, STATISTICA programak eskeintzen dituen Pareto grafikoak, eta Desiragarritasun Gainazalak eraikiko dira zenbait diseinuen emaitzen analisirako [Statistica, Statsoft]. Diseinu faktoriala hortaz, sistemaren neurketa kualitatiboa egiteko eta beraren gainean zinez eragiten duten aldagaiak zehazteko balio du. Aldagai hauen balioak optimizatzeko, beste tresna batzuen beharra dago, ondoren azalduko den diseinu konposatu zentralaren modukoak. 5.2 Diseinu konposatu zentrala (CCD) Diseinu konposatu zentrala (CCD), diseinu faktorial osoa, zatikatua, puntu zentralak ( ) eta izar taldez ( ) osatuta dago. Izar diseinua eraikitzeko, esperimentu bakoitzean aldagai bakoitza ardatz balio batetan mantentzen da, aldagai bateko altuena (+α) edo txikiena (-α), beste guztiak erdiko balio baten mantentzen direlarik (ikusi 10. Irudia). Diseinu
41 ortogonalaren ardatz balioak 8. ekuazioaren bitartez kalkulatzen diren distantzia (α) batera kokatzen dira, p zatiketa maila izanik eta k, aldagai kopurua izanik [Hanrahan, 2009].
10. Irudia. 3 faktoreentzako diseinu konposatu zentralaren esperimentuen adierazpena.
10. Ekuazioa
Helburuak
1.- HS-SPME aurrekontzentrazio metodoen garapena, Gipuzkoako ur, lur eta sedimentu laginetan, aldibereko pisu molekular ertain eta baxuko hidrokarburo aromatikoen presentzia eta kontzentrazioa determinatzeko.
2.- Diseinu esperimentalaren erabilpena metodoen gainean eragiten duten aldagai adierazgarrien determinazioa burutzeko eta metodo beraren optimizazioa burutzeko, ahalik eta saiakuntza kopuru txikienarekin erantzun optimoa lortzearren.
5.- Erlazio isomerikoak, normalitate testak, korrelazio linealak, eta aldagai anitzeko analisien bidez, Gipuzkoako ur, lur eta sedimentuetan aurkituriko PAH ezberdinen jatorria eta beraien arteko erlazioa determinatu, ebaluazio orokor bat egin, ausazko gertakarietan baldintza erregularrak azaltzen saiatuz.
68 iturriko urarekin garbitu eta ondoren ur birdistilatuarekin berriro ere. Irabiagailu magnetikoak eta tapoiak 50°C-tan lehortu dira labean, eta topaziozko ontziak aldiz 350°C-tan muflan erabat sikatu dira. Giro tenperaturara hoztean, erabiltzeko prest egon dira materialak. 1.2.4 Ur-laginen kokalekuak Laginketa egin aurretik gasolina edota gasolioaren nahigabeko isurketak direla medio balizko kutsadura puntuen azterketa orokor bat egin da. Honen ostean, hamahiru laginketagune ezberdin aukeratu dira, haietariko sei ibai eta erreketan, lau kostaldean, eta beste hiru kutsaturiko lurren ur lixibatuetan. Itsas laginak Gipuzkoako kostaldean zehar hartu dira, kirol portu eta itsas portuetan, hemen ustekabeko olio zein fuel isurketak eman baitaitezke. Ibai eta erreketan harturiko laginetan ere kutsadura iturburu ezberdin asko topa daitezke, etxeko hondakinak edota gasolindegiak kasu. Azkenik, ur lixibatuak, kreosotaz trataturiko egur biltegi batetik, itxitako errauskailu batetik eta antzinako argindar gas fabrika batetik hartu dira. 1.1 Irudian laginketa-gune guzti hauek adierazten dira. Gipuzkoako ibai eta erreketan egindako laginketen kokalekuak zehatz-mehatz azaltzen dira ondoren:
U1 kokalekua: Donostian, Igara auzoan, Artikula errekastoa. Laginketa gune hau, industrigune, hiri eta bestelako kutsadura iturri puntuetatik urrun gelditzen den zonaldea da. Berez, kutsadura eza agerikoa behar litzateke puntu honetan. Zentzu honetan lagin puntu hau beste analisi guztien kontrolerako erabili da. (1.2 Irudia)
U3 kokalekua: Legorretan, Oria ibaia. Laginketa gune hau gasolindegi baten parean kokatzen da. Nahigabeko isurketak, edota fuel gordailuetatik emandako irazteak, ura kutsatu dezakete. Goierri arroko ur emari ezberdinek ere euren ekarpena egiten diote azken puntu honetan Oria ibaiari. (1.4 Irudia)
1.1. Irudia. Laginketa-guneak eta gertuko herriak.
U4 kokalekua: Eibarren, Ego ibaia. Urteetan Debagoieneko arroko urek araztegitik pasa gabe aranean behera egin dute industrialde eta hiri hondakin guztiak jasoz. Etxe hondakinak zein industri astunaren kutsadura, Ego ibaia eta aurrerago Deba ibai bera ere, maila ikaragarrian kutsatu dute. Araztegi berrien eraikuntzak egoera hau apalduko dutela pentsatzen da. (1.5 Irudia)
U5 kokalekua: Elgoibarren, Deba ibaia. Deba ibaiaren arroan ere, Eibar baino apur bat beherago beste kontrol laginketa gune bat ezarri da. Goragoko kutsaduraz aparte, Elgoibarreko udalerrian dauden industrigune ezberdinek eta baita etxe hondakinak egindako ekarpenak neurtzeko asmoz. (1.6 Irudia)
U7 kokalekua: Pasaiako Badian. Gipuzkoako industri eta merkatal portu handiena den hau, aktibitate ezberdinak jasaten ditu: itsasontzien joan etorria, metalen pilatzea, zentral termiko bat, errepide nagusien gertutasuna etab. Kutsadura iturri ezberdin asko pairatzen ditu zonaldeak, eta bertako urak ez dira salbuespena. (1.8 Irudia)
U8 kokalekua: Donostia kirol-portuan. Lagintze puntu honetan itsasontzi txiki eta ertainen joan etorri handia ematen da. Gasolindegi txiki bat ere bertan kokatzen da. Motorretatik zein gasolindegitik eman daitezken nahigabeko isurketen eragina aztertu dira. (1.9 Irudia)
U9 kokalekua: Getariako arrain-portuan. Kokaleku honetan ematen den itsasontzi handien joan etorria nabaria da. Aktibitate honek inguruko kutsadurari egindako ekarpena aztertu da ere. (1.10 Irudia)
U11 kokalekua: Donostia, Oriamendiko kreosotaz trataturiko egur biltegian. Kreosota hidrokarburo aromatiko polizikloz osaturiko egur babesle bat da, eta meteorizazioaren bidez, egur ezpala txikiak aska daitezke, lurra joz eta azkenik ur lixibatuen bidez inguruko zonaldeak kutsatu daitezkeelarik. (1.12 Irudia)
U12 kokalekua: Arrasateko Akei errauskailu zaharrean. Inguru honetan urteetan Arrasate udalerriko zarama eta hondakinak metatu eta erre egin ziren Akei errauskailuan. Errautsen kudeaketa txarra dela medio, inguruko lur eta urak kutsatu ziren, eta gaur egun kontrolpean daude. Lur kutsatuetatik askatutako ur lixibatuak direla medio PAHen presentzia ematea posible da. (1.13 Irudia)
U13 kokalekua: Donostiako Amara auzoko gasifikadora zaharrean. Gasifikadora honek Donostiako argi indarra sortzen zuen ikatz eta gas errekuntzatik abiatuz. Sortutako hondakinen kudeaketa txarra dela medio, inguruko ur eta lurrak kutsatu ziren. Lur hauetatik eratorritako ur lixibatuak oraindik PAHen kontzentrazio handiak ager dezakete. (1.14 Irudia)
1.3. Irudia. U2 kokalekua, Estanda ibaia, Beasain.
1.4. Irudia. U3 kokalekua, Oria ibaia, Legorreta, Gasolindegi atzean.
1.5. Irudia. U4 kokalekua, Ego ibaia, Eibar.
1.7. Irudia. U6 kokalekua, Urola ibaia, Azpeitia.
1.9. Irudia. U8 kokalekua, Donostiako kirol-portua.
1.10. Irudia. U9 kokalekua, Getariako arrain-portua.
1.11. Irudia. U10 kokalekua, Getariako kirol-portua.
80 PAH ezberdinen kuantifikazioa egiteko adizio estandarra erabili da. Disoluzio estandarrak 5 eta 20 µg L-1 bitarteko kontzentrazioak izan dituzte. Ikerketan zehar zurien analisiak egin dira, kutsadura ematekotan hau identifikatzearren. 1.3 Emaitzak eta Eztabaida 1.3.1 Diseinu esperimentala HS-SPME metodoa optimizatzeko asmoz, prozesua bi urratsetan burutu da. Lehenengoan (miaketa, araketa), diseinu faktorial zatikatu bat erabili ostean, erauzketa eta aurrekontzentrazioari dagozkion aldagai esanguratsuenak antzematea lortu da. Bigarrenean (optimizazioa), aldagai hauen erantzun optimoa bilatu da diseinu zentral konposatu batekin (CCD). Bi, hiru eta lau eraztun aromatikoko PAHen ordezkari lez, naftalenoa, antrazenoa eta fluorantenoa hautatu dira. Hiru analito hauen kontzentrazioa 500 µg L-1-koa izan da optimizazio prozesu osoan zehar. 1.3.1.1 Diseinu faktorial zatikatua Mikroerauzketa prozesuaren gainean eragiten duten faktore ezberdinen eragina ebaluatzeko, diseinu faktorial zatikatu bat proposatu da. Beste ikerlari batzuen lan eskarmentuan oinarrituz [Peñalver et al., 1999; Arambarri et al., 2004; Alpendurada, 2000; Stalikas et al., 2009], eta laborategiko esperientzia kontutan hartuz, sei aldagai ezberdin aukeratu dira ikerketa eremua definitzeko. Zuntz mota, sodio kloruro gatz kontzentrazioa uretan, disoluzio bolumena, erauzketa tenperatura, erauzketa denbora eta desortzio denbora izan dira kontutan harturiko aldagaiak. Zuntz mota aldagai kualitatiboa da, beste bostak aldagai kuantitatiboak diren bitartean. Diseinuan erabilitako zuntzak, (1) 100 µm-ko PDMS eta (2) 85 µm-ko PA zuntzak izan dira. Sodio kloruro gatz kontzentrazioa 0-tik 200 g L-1-ko bitartean aztertu da. Gatz inerteen adizioa soluzioaren indar ionikoa handitzen du, eta konposatu ezberdinen disolbagarritasuna txikitu, faseen arteko jauzia erraztuz [Beltran et al., 2000]. Disoluzioaren bolumena, buruguneko bolumenaren alderantzizkoa alegia, 10 eta 30 mL artean aztertu da. Aldagai hau garrantzitsua da, bere eragina handia baita analito ezberdinen oreka egoera ur fase, fase hegazkor eta fase solidoaren artean aztertzerakoan. Erauzketa tenperatura 20 eta 50ºC
________________________________________________________________1. KAPITULUA 81 bitartean aztertu da, eta erauzketa denbora buru-gunean 20 eta 60 minutu bitartean. Azken bi aldagai hauek eragin zuzena dute zuntzak erauzi dezakeen analito kantitatearekin. Azken aldagaia desortzio denbora da, 2 eta 5 minutu bitartean aztertu delarik. Sei aldagai hauek, eta maila altu zein baxuen balioak, 1.3 Taulan adierazi dira. 26-2 diseinu faktorial zatikatua aplikatu da. Diseinu mota honekin denbora asko aurrezten da, diseinu faktorial osoak 64 saiakuntza ezberdin behar baditu (26), honek 16 bakarrik behar ditu eta. Diseinu mota honek eskaintzen duen bereizmena IVkoa da, ez baititu nahasten efektu printzipalak eta bi faktoreen arteko interakzioak beste batekin. Puntu zentralerako beste lau saio gehitu zaizkio diseinuari. Aldagai kuantitatiboetan, erdiko puntua dagokion heinaren bataz bestekoa da; aldagai kualitatiboetan aldiz, saio bakoitza bikoiztu egin da (1) PDMS eta (2) PA zuntz ezberdinentzako. Eraikitako matrize diseinu formatuak beraz, 20 saio ezberdin dauzka guztira, eta 1.3 eta 1.4 Tauletan laburbiltzen da. Saiakuntzak ausaz egin dira, bestelako faktoreen eragina ekiditeko. Aintzat hartutako hiru PAHen erantzunak (hautazko gailur azalera unitateetan) 1.4 Taulan jaso dira. 1.3. Taula. 26-2Diseinu faktorial zatikatuan, aldagai esperimentala eta mailak, uretan naftaleno, antrazeno eta fluorantenoaren HS-SPME-ren bidezko determinaziorako.
Zuntza
________________________________________________________________1. KAPITULUA 83 Aldagaien arteko elkarrekintza kontutan hartuz, bariantzaren analisia egin da (ANOVA) efektu nagusien ebaluaketa egiteko. Grafikoki begiztatzeko STATISTICA® programak Pareto grafikoak eraikitzeko aukera ematen du, 1.16 Irudian agertzen den moduan. Grafiko honetan eraginen balioak azaltzen dira (balio absolutuan) aldagai bakoitzarentzako. Irudi honetan lerro bertikal bat gehitu da, konfiantzaren %95-eko tarteari dagokiona. Lerro hau gainditzen duten balioak esanguratsuak bezala hartzen dira %95-eko konfiantzapean. Eraginen zeinua, erantzunean handitze (+) edo txikitze (-) bat adierazten du, aldagaietan balio baxu batetik handira pasatzerakoan. Pareto grafiko hau kontutan hartuz, argi esan daiteke aldagai adierazgarrienak disoluzio bolumena, erauzketa tenperatura eta erauzketa denbora direla. Beste aldagaiak ez adierazgarriak izanik, honako lan baldintzak hautatu dira: 0 g L-1 gatz, bi minutu desortzio denbora eta 2 zenbakia duen zuntza (PA). PA zuntzaren aukera arrazoi teknikoengatik egin da, izan ere PDMS zuntza baino desortzio tenperatura altuagoa jasaten du, eta horrek pisu molekular handiko PAHen desortzioa ziurtatuko du [Eisert and Levsen, 1996]. 0 3 6 9 12 15 Bol dis t erauz T erauz NaCl t desor zuntza 12.16 8.50 5.97 -1.90 -1.07 -0.29 p= 0.05 Efektu estimatuak
1.16. Irudia. Eragin nagusien PARETO grafikoa, 2 6-2 diseinu faktorial zatikatutik lortuta, naftalenoa, antrazenoa eta fluorantenoaren determinazioan emaitza orokorrentzako.
PAHen determinazioa uretan_____________________________________________________ 84 1.3.1.2 Diseinu konposatu zentrala (CCD) Aurreko urratsean lorturiko hiru aldagai esanguratsuen baldintza esperimental egokienak definitzeko optimizazio pausu berri bat burutu da. Hiru aldagaiak kontutan hartuz diseinu konposatu zentral bat (CCD) planifikatu da, maila baxu, erdi eta altuak definituz: 15 20 – 25 mL buru-gune bolumenarentzako; 35 – 45 – 55 ºC erauzketa tenperaturarentzako; eta 45 – 60 – 75 minutu erauzketa deborarentzako. Aldagaiak eta euren balioak 1.5 Taulan bildu dira. CCDa, diseinu faktorialak ematen dizkizun puntuetan (2N) eta (2N +1) “izar puntuen” gehipenean datza, N aldagai kopurua izanik. Ikerketa honetan 23 gehi (2x3 +1) izar puntu hartu dira kontutan (izar puntuak aldagaiei ezarritako mailak baino apur bat harago doazen puntuak dira). Izar puntuak ikerketa eremuaren zentrotik +α eta –α-era kokatu dira. Errotabilitate baldintza finkatzearren α distantzia axialari 1.68 balioa eman zaio. Diseinua puntu zentraleko hiru saiakera gehiagorekin osatu da. Horrela, diseinuak 18 saiakuntza ezberdin izan ditu azkenik. Saiakuntzak ausaz burutu dira, eta bakoitza hiruna aldiz egin da lagin independenteekin. Saiakuntza independente bakoitzeko balioen batez besteko data (gailur azaleran) 1.6 Taulan bilduta dago. Taula honen azkeneko zutabean datorren hiru analitoen azaleren batuketa erabili da CCDaren emaitzen ebaluaketa egiteko. STATISTICA® programak erabilitako eredua diseinu konposatu zentral estandarra (CCDa) eraikitzeko, bigarren mailako polinomioa da. Lorturiko erregresio koefizienteak, menpeko aldagaien (Σ PAH) aurresandako balioak kalkulatzeko erabili dira. 1.17 Irudian CCD diseinuaren emaitzak 3-D grafikoki adierazita ikus daitezke, erantzuna (azalera osoa) erauzketa tenperatura eta buru-guneko bolumenaren funtzioan (a) alde batetik, eta bestetik erantzuna erauzketa denbora eta tenperaturaren funtzioan (b). Buru-guneko bolumena aztertu ezkero argi ikusi daiteke emaitzarik onenak bolumena 20 mL denean lortzen direla (saiodia 40 mL-koa izanik, bolumenaren erdia alegia). Kondizio hau ere beste lan batzuetan lortu da, dialkil eterrak eta BTEXen determinazioan HS-SPME moduan [Arambarri et al., 2004]. Honek zentzua dauka izan ere, analitoak fase likidotik fase hegazkorrera jauzi egiterako orduan, esperimentu honetan egindako muntaian, 20 mL-ko bolumenarekin saiodi barruan sortutako zurrunbiloak espazio egokia sortzen baitu zuntzaren kokapenerako. Tenperaturari dagokionez erantzun hoberena 50ºC inguruan ematen da, eta azkenik, erauzketa denborari dagokionez, zenbat eta denbora luzeagoz erauzten utzi, orduan eta emaitza hobeagoak lortu dira, maximoa lortu gabe.
Laburtuz, hauek izan dira HS-SPME metodoarentzako aukeratutako lan baldintzak: 20 mL bolumena buru-gunean, 40 mL-tako saiodiekin, 50ºC erauzketa tenperatura, eta 60 minutu erauzketa denbora. Aurretik finkatutako aldagaiak: PA zuntza, gatz inertearen adizio eza, eta 2 minutuko zuntz desortzio denbora izan dira. Prozedura osoa eskema batetan laburtu da 1.18 Irudian. Behin erauzketa metodoaren baldintza nagusiak definituta, ur kutsatuetan aurki
PAHen determinazioa uretan_____________________________________________________ 88 daitezkeen beste zazpi PAHtara azterketa zabaldu da. Helburua honako hamar PAHen aldibereko analisi eta kuantifikazioa egitea izan da: naftalenoa, antrazenoa, azenaftilenoa, azenaftenoa, fluorenoa, fluorantenoa, fenantrenoa, pirenoa, krisenoa eta bentzo(a)antrazenoa. Beste PAHen erantzuna, antzeko eraztun kopurua dutela kontutan izanda, eta antzeko hegazkortasuna adierazten dutela jakinik, naftaleno, antrazeno eta fluorantenoaren modukoa izango dela aurrez onartu da.
1.18. Irudia. Ur laginetan aldibereko PAH adierazgarrien erauzketa eta determinaziorako optimizaturiko Ur-Bero-HS-SPME prozeduraren eskema orokorra. 20 mL lagin 40 mL-tako saiodian gatz geldoen adizio gabe. HS-SPME-aren bidezko aurrekontzentrazioa 800 bira min-1 ko abiaduran irabiatu, ur bainua 50°C-tan dagoela. PA zuntza 60 minutuz eseki buru-gunean. Zuntzaren desortzioa 2 min (250ºC-tan) eta GC-FID-aren bidezko determinazioa.
________________________________________________________________1. KAPITULUA 89 1.3.2 Ezaugarri analitikoak Proposaturiko metodoaren kalitatea baieztatzeko, linealtasuna, errepikakortasuna, detekzio mugak eta zehaztasuna aztertu dira. Orokorrean emaitza onak lortu dira zentzu honetan, bentzo(a)antrazeno eta krisenoaren kasuan salbu, bi analito hauen banaketa kromatografikoa erabatekoa izatea ez delako lortu. Arazo hau zutabe kromatografikoaren zahartasunari egotzi dakioke, izan ere, ondorengo lanetan, zutabe berri batekin eginiko azterketa berrietan, banaketa egokia izatea lortu baita. Bi analito hauek beraz, ez dira azkenean azterketa honetan gehitu. 1.3.2.1 Linealtasuna HS-SPME metodoaren linealtasuna ebaluatzeko, kalibrazio lanak egin dira. Kalibraziorako laginak kontzentrazio hein bitan prestatu dira, 10-100 µg L-1 eta 100-1000 µg L-1 bitartean hain zuzen. Hein bakoitzeko korrelazio koefizienteak (R2) 1.7 eta 1.8 Taulan ikus daitezke. Aztertutako hamar PAHetatik zortzik, HS-SPME prozedurarako jokabide lineal ona erakutsi dute, esan bezala bentzo(a)pirenoa eta krisenoa ezin izan baitira kromatografikoki erabat banatu. R2-ren balioak 0.9885-0.9995 bitartean egon dira kontzentrazio baxuko heinean, eta 0.9821-0.9987 bitartean kontzentrazio altuko bitartean. Lorturiko R2 balioak eta SPME murgiltze zuzenaren bidez eginiko beste ikerketa batzuetan lorturikoak antzekoak dira [Doong et al., 2000]. 1.3.2.2 Errepikakortasuna Errepikakortasuna, desbideratze estandar erlatiboa lez adierazia (DEE, %), egun berean analizaturiko kontzentrazio bereko ondoz ondoko sei lagin independenteen emaitzetatik lortu da. Analisi guztien emaitzen faktore bakarreko bariantza analisia egin da (ANOVA) eta lortutako F balioak F kritikoa baino txikiagoak dira (Fkrit=2,43>F=0,06). Emaitzen arabera ez dago ezberdintasun esanguratsurik egun berean egindako neurketa ezberdinen artean %95ko konfiantza mailan. Analito bakoitzeko 50 µg L-1 and 500 µg L-1 kontzentrazioak erabiliz aztertutako DEEak (%-tan) 1.9. Taulan jaso dira. Lortutako DEE balioak kontzentrazio altuekin %10 baino txikiagoak izan dira beti, eta %6.8 eta %12.8 bitartean kontzentrazio baxuetarako. PDMS eta PA zuntzekin, eta zuntzaren murgiltze zuzen moduan lan egin duten ikerketek [Doong et al., 2000; King et al, 2004a] ere antzeko balioak lortzen dituzte.
Ekuazioak
Ekuazioak
Metodoaren zehaztasuna aztertzeko erreferentziazko material zertifukaturik ezin izan da eskuratu, ondorioz hurrengo hurbilketa egin da. Birdistilatutako ur gainean azterturiko PAH ezberdinen kantitate ezagunak gehitu dira, 50 µg L-1 ingurukoak. Horrela, laginak
1.19. Irudia. Zehaztasunaren azterketan PAHentzako lortutako balio esperimental eta balio teorikoen arteko erkaketa, bataz bestekoaren desbiderazio estandarrarekin. 1.3.3 Lagin errealen analisia Hamahiru ur lagin ezberdin jaso eta analizatu egin dira optimizaturiko metodoarekin. Haietariko sei ibai eta errekasto gainazal uretan, beste lau kirol zein arrain portuetako itsas uretan, eta beste hirurak kutsaturiko lur lixibatuetan. Laginketa ez da zorizkoa izan, laginketa gune guztiak kutsadura iturri batetik gertu daudelako. PAHen kuantifikazioa adizio estandarraren metodoarekin egin da [Ouyang and Pawliszyn, 2008]. Ikerketa honetan, lur kutsatuetako ur lixibatuetan besterik ez dira aurkitu PAHen kontzentrazio aipagarriak. Ur lixibatuak kreosotatutako egur biltegi batetan,
98 1.4 Ondorioak 1.- Ikerketa honek uretan pisu molekular baxu eta ertain PAHen determinazioa egiteko HS-SPME metodo bakun eta arina proposatzen du. Garatutako prozedura honekin denbora eta kostua aurrezten da, miaketa metodo egokia da hortaz. Analisi positiboak lortu ezkero, aukera egongo litzateke sentikorragoak diren detektoreak erabiliz, MS kasu, berriro analizatu, eta laginean dauden PAHak determinatu eta kuantifikatzea. Metodoaren alde aipagarri bat ekipamenduaren samurtasuna izan da: PA zuntz bat erauzketa egiteko, ur bainua tenperatura kontrolatzeko, eta gas kromatografoa FID detektoreari lotua besterik ez dira beharrezkoak. Metodoak uretan 0.20 µg L-1 baino handiagoak diren kontzentrazioak determinatzea baimentzen du. 2.- Diseinu esperimentalaren erabilgarritasuna agerian utzi da HS-SPME metodoaren erauzketa baldintza egokienak saio kopuru zentzudun batetan bilatzerako orduan. Diseinuaren bidez metodoa optimizatzea lortu da STATISTICA® programak eraikitako matrize esperimentuarekin, aldagai bakoitza banan-banan aztertu beharrean, diseinu faktorial zatikatuak aldagai guztien eragina sistemaren gainean aldi berean aztertu ditu, baita aldagaien arteko elkarrekintzak ere. 3.- Gipuzkoako lagin errealen analisiek adierazi dute, orokorrean, itsas zein ibai urek ez dutela PAHen kontzentrazio aipagarririk erakusten. Begi bistakoa da ur hauen osasun maila eskasa dela kasu askotan, baina kutsaduraren jatorria ezin dakioke PAHei egotzi. 4.- Metodoaren baliagarritasuna beste matrize likidoetan egiaztatu da lur kutsatuetako ur lixibatuekin. Lixibatuetatik abiatuz kutsatutako zonaldeen azterketa egiteko bidea zabaltzen du ikerketa honek, garatutako metodo hau erabilgarria izan baitaiteke PAHen banaketa eta kontzentrazioa ebaluatzerako orduan. Ur lixibatuen kutsadurak argi adierazten digu jatorrizko lur horietan PAHen kontzentrazioa altua izan behar duela derrigorrez. HS-SPME-ren bidezko tekniken bitartez lur hauen analisia egitea posiblea den edo ez burutu beharreko hurrengo urratsak izan dira.
108 Kapitulu honetan egindako ikerketaren helburua lurretan PAHen presentzia determinatzeko ahalezko miatze metodologia berri bat gauzatzea da. PAHen determinazioa egiteko bi metodo ezberdin proposatu eta ikertu dira, eta ondoren, behin optimizatu direla, euren artean erkatuko dira, lortutako emaitzen arabera, eta prozedura bakoitzaren berezitasunen arabera, bietako bat aukeratuko da Gipuzkoako leku ezberdinetatik hartutako lagin errealen analisia egiteko. 2.2 Atal Esperimentala 2.2.1 Ekipamendua Neurketa guztiak garraren bidezko ionizazio detektagailu bati lotuta (FID) eta banaketa injektore (split-splitless) batekin ekipatua dagoen HP 6890 gas kromatografo batekin (Agilent Technologies, Wilmington, AEB) aurrera eraman dira. Injekzio portua 0.75 mm-ko barnediametroa duen injekzio estalki batekin ekipatuta dago (Supelco, Bellefonte, AEB), eta splitless moduan lan egiten du split-splitless balbula 3 minutu zabalik mantenduz injekzioaren ostean. Injektorearen tenperatura 250ºC-koa izan da, eta bestetik, helio gas garraiatzailearen fluxua 2.0 mL min-1-koa izan da. Banaketa kromatografikoa EQUITY-5, 30m × 0.25mm × 0.25µm, %5 difenil - %95 dimetilpolisiloxanozko kapilare zutabe batetan eman da (Supelco, Bellefonte, AEB). Detektorearen tenperatura 300ºC-koa da eta banaketarako erabilitako tenperatura-programa honako hau izan da: 40ºC-tan minutu batez mantendu, 20ºC min-1-ko abiaduran 220ºC-ra eraman eta minutu batez mantendu, azkenik 40ºC min-1-ko abiaduran 300ºC-raino eraman eta 9 minutuz mantendu. Datuen eskuraketa eta prozesatzea egiteko kromatografoari lotutako Agilent Technologies-eko Chemstation softwarea daukan PC ordenagailu bat erabili da. Erauzketak burutzeko irabiagailu magnetiko bat erabili da (Heidolph MR 3003, Elektro, Kelheim, Alemania), eta estaldura termostatikoa duen erreakzio ontzia LAUDA ecoline RE 104 termostatora konektatu da (E 100, GmbH & Co.KG, Lauda, Alemania) (Ikus 2.1 Irudia). Erreakzio ontzi hauetan 40 mL-ko anbar saiodiak ipini dira, erauzketa burutzearren, Supelcon eskuratutako PTFE-silikonazko septa tapoiekin estaliz. Saiodi barruan, irabiaketa laguntzeko, tefloiez estalitako 25 mm luzerako (saiodiaren diametroa hain zuzen) barra magnetiko irabiatzaileak sartu dira. PAHen erauzketa lurrean errazteko tenperatura (90°C-raino) eta denbora (15 minuturaino) programagarriak dituen Fungisonic LU 5.7 (FUNGILAB S.A.
110 erabili dira. Zuntzak etxe komertzialaren araberako argibideei jarriki egokitu egin dira gas kromatografoaren injektorean (2.1 Taulan agertzen dira zuntz hauek egokitzeko jarraibideak). 2.1. Taula. Erabilitako SPME zuntzak egokitzeko eta erabiltzeko jarraibideak. Zuntza Lodiera (µµµµm) pH Tenp maximoa (ºC) Gomendatutako Tenp (ºC) Egokitzeko Tenp (ºC) Egokitzeko denbora (h) PDMS 100 2-11 270 200-270 250 0.5 PA 85 2-11 320 220-300 280 1 PDMS: Polidimetilsiloxanoa PA: Poliakrilatoa Hidrogeno peroxidoa, azido sulfurikoa (%96.0, PA kalitatea) eta azetona (PA kalitatea) Panreac (Bartzelona, Espainia) etxe komertzialekoak izan dira. HPLC kalitateko metanola Chromasolv (Sigma-Aldrich Química, Madrid, Espainia) etxe komertzialekoa izan da. Sodio kloruroa Merck (%98, Merck, KGaA, Darmstadt, Alemania) etxe komertzialekoa da. Laborategian erabilitako ura birdistilatua izan da. PAH ezberdinen disoluzio estandarrak (1000 mg L-1) azetonan prestatu dira, eta 4°C-tan hozkailuan, eta iluntasunean gorde dira, analito ezberdinen degradazioa edo galera saihestearren. Kontzentrazio baxuagoko disoluzioak behar izan direnean, aurreko estandar disoluzioetatik abiatuta prestatu dira. Prozedura analitikoak optimizatzeko eta balioztatzeko RTC-CRM-123-100, “BNA´s in soil” erreferentziazko materiala erabili da. Erreferentziazko material ziurtatua Resource Technology Corporation RTC-koa da (Laramie, WY, AEB) eta LGC Promochem (Barcelona, Espainia) etxe komertzialaren bitartez eskuratu da. Material hau Amerikako mendebaldeko estatuetan bildutako PAHekin kutsatutako lurrez osatuta dago. 2.2.3 Materialaren garbiketa Lur laginak aztertzeko erabilitako materiala egoki garbitu behar izan da, kutsadura arrasto guztiak baztertzeko asmoz. 40 mL-ko anbar saiodiak eta tapoiak xaboi eta iturriko urarekin garbitu eta ondo lauskitu dira hasteko, ondoren 24 orduz disoluzio alkalino batetan (%5) murgildu dira, gero iturriko urarekin berriro garbitu eta 12 orduz azido nitriko (%5) disoluzioan lagatzeko, xaboi arrastoak kentzearren. Tapoiak 50°C-tan lehortu dira labean eta saiodiak aldiz 4 orduz 350°C-tan muflan erabat sikatu arte utzi dira (PAH erdi-hegazkor
111 guztien desagerpena ziurtatuz). Imanei dagokionez, lehenengo eta behin ur eta xaboiarekin ondo garbitu eta lauskitu dira. Iturriko urarekin garbitu ondoren, hauspeakin ontzi batetan sartuko dira eta ur oxigenatuarekin estali, ostean azido sulfurikoa apurka gehituko da, irabiatuz, eta erreakzioaren indarra galdu arte bertan utziko dira (ordu bat gutxi gorabehera). Ur birdistilatuarekin garbitu eta 50°C-tan lehortu dira labean. Material guztia azetonarekin (PA) garbitu eta berriro sikatu da labean 50°C-tan. Materiala giro tenperaturara hoztean, erabiltzeko prest egon da. 2.2.4 Laginketa-guneak Laginketa egin aurretik PAHekin kutsatuta egon daitezkeen zonaldeak non topatu ikertu da: hala nola, gas fabrika zaharrak edota errauskailuak, errepide handien ondoko lur eremuak, edo urte askotan kreosotaz (egurraren babeserako zenbait agente organiko hegazkorrez osaturiko konposatu oliotsua, burdinbideetan erabilia batez ere, minbizi eragilea) trataturiko egurren bilketarako erabili diren lur sailak. Lur lagin guztiak Gipuzkoako lurraldean hartu dira. Guztira lur azaleko (0-10 cm sakonera) hamar lagin ezberdin bildu dira. 2.2 Irudian laginketa-gune guzti hauek adierazten dira. Laginketen kokalekuak hauek izan dira zehatzmehatz:
2.2. Irudia. Lur gainazaleko laginketa guneak eta gertuko herriak. 1go eta 2. kokalekuak. Oriamendin (2.3 Irudia) bi puntu ezberdinetan hartu dira laginak: kreosotatutako egur oholak zuzenean metatzen diren lursailean (Oriamendi-2) eta lur
2.3. Irudia. 1 eta 2. kokalekuak. Oriamendi 1 eta 2, Donostia. 3. kokalekua. Arrasaten, Meatzerreka auzoan, Akei errauskailu zaharraren parean ere laginketa egin da (2.4 Irudia), materia organikoaren erreketa dela eta sorturiko azpiproduktu toxikoak barreiatu daitezke zonaldean, nahiz eta prozesu hauetako ondar toxikoen tratamendua oso kontrolatua egon. Zonaldea garbiketa prozesu sakon bat jasan zuen, eta eraikina berez gaur egun Debagoieneko hiri hondakinak jasotzen dituen transferentzi planta bihurtu da.
113 4. kokalekua. Bergaran (2.5 Irudia) burdinola baten ondoan lur eta baratzetan laginak hartu dira, tximinietatik ateratako kea haizeak barreia ditzaketen PAHen kantitatea handia izan daitekeelako. Esan beharra dago PAHak barreiatzeko biderik arruntena aire transferentzia dela, eta giza kate trofikora jauzi egiteko biderik errazena jakietatik datorrela, ortuari eta barazkien ingestatik batez ere.
5. kokalekua. Zumaian ere laginak hartu dira (2.6 Irudia) trenbide eta zonalde industrial baten artean, urtetan kreosotaz trataturiko egurra metatuta izan den lekua hain zuzen. Nahiz eta egurra bakarrik kreosotaz tratatu bere garaian, denbora eta higadura agenteen eraginpean, egur zati txikiak, ezpalak, lurrera jauzi egin dira, lurra bera kutsatuz [ECH]. 6. kokalekua. N-1 autobidea Tolosa parean (2.7 Irudia). Errepide nazional honek ibilgailuen dentsitate oso altua jasaten du, hortaz PAHak inguruan metatuta aurkitzeko aukera badago, motorrek erretako gasolina eta gasolioa dela eta. Errepide honetan zirkulazioren batez besteko intentsitatea honako hauek dira; 2005ean 43816 ibilgailu eguneko; 2006ean 47321 ibilgailu eguneko [Dip. Foral Gipuzkoa].
2.6. Irudia. 5. kokalekua. Zumaiako industrigunea, Zumaia.
2.8. Irudia. 7. kokalekua. A-8 autopista, Zarautz. 8. kokalekua. Maltzaga, Soraluze, Eibar eta Elgoibarko udalerriek muga egiten duten guneari deritzo. Oso gune estrategikoa da, bertan GI-627 errepidea eta N-634 errepideak elkartzen dira errotonda batean (2.9 Irudia). Antzina, trenbideak ere bertan elkartzen ziren. Errotonda hau industrigune batetan kokatuta dago, burdinola batetik gertu eta ibilgailu astunen dentsitate handia jasaten du. Hortik PAHen kontzentrazio altuak topatu ahal izatea bertako lurretan. Errepide honetan zirkulazioren batez besteko intentsitatea honako hauek izan dira; 2005ean 16163 ibilgailu eguneko; 2006ean 16564 ibilgailu eguneko [Dip. Foral Gipuzkoa]. 9. eta 10. kokalekuak. Donostiako Amara auzoan, gasifikadora zaharrean (2.10 Irudia), bi puntu ezberdinetatik hartu dira laginak: bata, ate nagusitik oso gertu, lur eta harriz osatutako irabiatu berri den lur ilun bat (Amara 1), eta bestea barrurago, lur kolore argia eta egonkortuagoa (Amara 2). 1861. urtean Donostia hiria argitzen zuten oliozko argiontzi zaharrak ordezkatu nahietan, "Empresa del Alumbrado de Gas de San Sebastián" izeneko enpresak, San Bartolome mendixkaren magalean ezarri zuen fabrika eta gasometro berria, urteko 300 m3 ekoiztuz. 1893. urtean, udaletxeak hartu zuen zerbitzuaren ardura, “Fábrica Municipal de Gas de San Sebastián S.A”, izena hartu zuelarik, eta gaur egungo Amara auzoko Morlans aldera eraman zuten. Lantegi berriaren ekoizpena eguneko 500 m3 igo zen, eta 1939an 28.000 m3 eguneko. Banatzen zen erregaia “gas ciudad” zuen izena, hasiera batean ikatzaren errekuntzatik lortzen zen, eta 1970. urtetik aurrera petrolioaren deribatuetatik, nafta arinen cracking katalitiko sistema bati esker, eta horrela 10.000 m3 orduro ekoiztea lortu zen.
2.9. Irudia. 8. kokalekua. Maltzagako errotonda, Elgoibar ondoan.
117 2.2.5 Laginketa eta laginaren aurretratamendua PAHak non metatu daitezkeen aztertu da lehenengo, eta gero puntu hauek Gipuzkoako zein lekuetan topa daitezken pentsatu da. Lur laginak, orokorrean, 0-10 cm-ko sakontasunean hartu dira. Gure kasuan paleta baten bidez egin dira, 20 cm sakontasuneko V itxurako zulo txiki bat eginez, eta albo-pareta baten xerra bat ebakiz, erdiko alea (gehipena) beirazko ontzi batera eraman da, ertzak baztertuz. Eragiketa hau 20 bat aldiz errepikatuko da, gehipen guztiak aurrez egoki garbitutako beirazko ontzietan gordez, beharrezko lur kantitatea eduki arte. Laginketan eta laginaren garraioan, plastikoarekin ukipen guztiak ekidin dira, aluminioa erabiliz estalkietan, kutsadura ekiditeko. Laginketa gune bakoitzeko kilogramo bat lur jaso da gutxi gora behera, eta beste 100 g gehiago pH, nitrogeno maila (TN), karbono organiko totala (TOC) eta karbono totala (TC) kalkulatzeko. Analisiari ekin aurretik, lurra giro tenperaturan lehortzen utzi da. Lur laginak paper zabal batzuen gainean zabaldu dira, denbora pasa ostean material lodiena kendu da, harriak, hostoak eta adarrak lez. Ondoren, mortairuan ehotu eta gero bahetu egin dira, 63 µm eta 2 mm sare-begiko bi bahe erabiliz. Azkenik lurra beirazko saiodietan sartu eta 4°C-tan gorde dira hozkailuan. Antzeko aurretratamendua da Belkessam et al erabiltzen dutena lur laginekin [Belkessam et al., 2005]. 2.2.6 Lurraren ezaugarriak Lur lagin bakoitzaren pH balioak, karbono organiko totala (TOC), eta karbono totala (TC) neurtu dira. pHa neurtzeko, 63µm-tan bahetutako 10 g lur lehor 25 mL ur desionizatuan nahastu dira, hamar minutuz irabiatu eta 30 minutuz jalkitzen utzi da. Ondoren aurretiaz kalibratutako pHmetroa erabiliz, lagin bakoitzaren pH kalkulatu da. Lurren pH-en media 8.02 da (7.65-8.33), neurrian alkalinoak direla esan daiteke beraz (2.2 Taula). TOC, TC (TC = TOC + Karbono inorganikoa) eta nitrogeno maila (TN), LECO CHNS932 mikroanalizadorean (2.11 Irudia) neurtu dira, HCl tratamendua erabili delarik karbono inorganikoa baztertzeko karbono organiko totalaren neurketan [Hedges and Stern, 1984].
2.11. Irudia. LECO CHNS-932 mikroanalizadorea. Materia organikoa lurzoru eta sedimentuetan oso zabalduta dago lurrazalean zehar, lur eta ur ingurune gehienetan topa dezakegularik. Lurrak konposatu organiko ezberdin asko izan ditzake bere baitan, hala nola, azukre eta karbohidrato bakunak, konplexuagoak diren gantz, proteinak, argizari eta azido organikoak adibidez. Materia organikoa ezaugarri bereziak dauzka: uretan disolbagarriak edo disolbaezinak diren ioi metaliko zein hidroxido konplexuak eratu eta garraiatu (truke ionikoa), buztinen mineralekin elkarreragin eta partikulak elkarrekin bildu, konposatu organiko naturalak zein antropogenikoak (PAHak adibidez) xurgatu edo desorbatu, landare elikagarriak harrapatu edo solte utzi (N, P eta S eskuragarritasuna), eta urari eutsi lur ingurunean besteak beste. Ezaugarri guzti hauek kontutan hartuta, karbono totalaren determinazioa ezinbestekotzat jotzen da edozein lur zein sedimenturen karakterizazioan, (C/N, C/P, eta C/S balioak jakitea ahalbidetzen du) bere izate edo gabeziak eragina izan dezakeelako analitoak matrizean izango duen jarrera eta bizi iraupenarekin [Wang et al., 2006; Zhang et al., 2006]. Karbono organikoa neurtzeko beste metodo bat erabili da ere, Walkley eta Black-en [Wackley and Black, 1934] errekuntza hezea hain zuzen. Prozedura hau dikromato anioiaren erredukzioan datza (2.1 Erreakzioa), eta gero erreduzitu gabeko dikromatoaren atzerako balorazioan (2.2 Erreakzioa). Emandako oxidazio erredukziozko erreakzioa honako hau da: 4 K2Cr2O7 + 16 H2SO4 + C6H12O → 4 Cr2(SO4)3 + 4 K2SO4 + 22 H2O + 6 CO2 2.1. Erreakzioa
119 Jakin denez, erreakzio honen bidez karbonoaren %75 oxidatzea bakarrik lortzen da, zuzenketa faktore bat aplikatu behar zaio beraz (1.33-1.44 inguruan). Faktore hau ikerketen arabera aldatzen da [EPA]. Walkley eta Black-en errekuntza hezea egiteko prozedura honako hau izan da: 0.5g lur pisatu dira 500 mL-tako erlenmeyerrean, 10 mL K2Cr2O7 1N gehitu eta eragin ondoren, 20 mL H2SO4 kontzentratua gehitu eta eragin da, 30 minutuz utzi delarik kanpaia azpian. Ondoren 200 mL ur birdistilatu gehitu eta hozten utzi ondoren sodio difenilsulfonatoa adierazlea gehitu da. Ondoren erreakzionatu gabeko dikromatoa baloratu egin da 0.5 N Morh gatzarekin, ondoko oxidazio erredukziozko erreakzioa jarraitzen duelarik: Cr2O7 -2 + 6 Fe+2 + 14 H+ → 2 Cr+3 + 6 Fe+3 + 7 H2O 2.2. Erreakzioa LECO aparatua eta Walkley eta Black-en errekuntza hezetik lortutako TOC emaitzak antzekoak izanik, batez bestekoa kalkulatu da eta 2.2 Taulan adierazi dira datuak. Lagin ezberdinetan aztertutako karbono organiko totalean (TOC) bestalde, % 6.8-ko batez bestekoa lortu da (heina %1.0 - %34.9 izanik). Hauetako balio batzuk oso maila altua dute hiri-lurzoruetarako, segur aski giza jarduerei zor zaie, edota kutsadura maila altuei aurrerago ikusiko denez. Lur lagin ezberdinen C/N ratioak antzekoak izan dira, hiru kasuetan izan ezik, non materia organikoaren maila altua eta nitrogenoaren maila baxua ratio handiagoak baldintzatu dituzte, giza aktibitatea dela medio [Wang et al., 2006]. Antzeko balioak lortu dira Hong Kong-en analizaturiko lur batzuetan [Zhang et al., 2006]. Lagin arteko TC-TN arteko erlazioa eta TOC-TN arteko erlazioa baxua da (r2 = 0.24 eta r2 = 0.22 hurrenez hurren); aldiz, TOC-TC arteko erlazioa altua da (r2=0.98), 2.12 Irudian ikus daiteken bezala. Antzeko balioak lortu dira beste ikerketa batzuetan [He et al., 2009]. Lan honetan aurrerago analizaturiko lur laginen PAHen kontzentrazioak (2.14 Taula) eta TOC balioen arteko korrelazio altuak ikus dezakegu (r2=0.920). Holako korrelazio altuak beste ikertzaile batzuek ere lortu dituzte [Viguri et al., 2002; Vane et al., 2007; Lin et al, 2010].
2.12. Irudia: Lurren ezaugarrien arteko korrelazioak. Lurrak daukan hezetasun maila ezagutzea garrantzitsua da ere, analisiak egin ondoren PAH bakoitzaren kontzentrazioa pisu lehorrarekiko birkalkulatu da. Hezetasun maila kalkulatzeko; laginaren 10 g, 105ºC-tan 24 orduz mantendu dira labean sikatzeko, eta pisu
121 konstantea izan arte pisatu dira. Hezetasunaren batez bestekoa ehunekotan adierazteko 2.1 Formula erabili da; eta 2.2 Formula aplikatu da analitoen kontzentrazio erreal berria jakiteko. Hezetasun maila %2.2 eta %3.9 bitartean egon da PAH guztientzako 2.2 Taulan ikus daiteken bezala.
2.13. Irudia. Errotabaporean lur garbia PAHekin dopatzen. Bi erauzketa metodo ezberdin optimizatu eta alderatu dira lurrean PAHen determinazioa burutzeko. Lehenengo metodoan ultrasoinuen indar erauzlea erabili da, saiodi batean lurrari azetona-metanol disoluzioa erabiliz erauzle gisa. Saiodia zentrifugatu ostean, 0.2 mL-tako alikuota bat hartu eta urari gehitu zaio (20 mL-raino) zuzenean. Ondoren HS-SPME teknika aplikatu da, azkenik zuntza GC-FID-ean desorbatu delarik. Bigarren erauzketan aldiz, saiodi batetan lurrari ur birdistilatua gehitu zaio, nahasketa berotuz eta irabiatuz HS-SPME teknika aplikatu da zuzenean. Lur-ur nahasketa ordubetez eragin zaio, eta ondoren SPME zuntza ziztatu da eta buru gunean eseki da. Lurrean PAHen
2.14. Irudia. Lurrean PAHen determinazioa burutzeko proposaturiko bi prozeduren adierazpen eskematikoa: SOE-HS-SPME (A) eta HWD-HS-SPME (B).
124 2.3.1 Ultrasoinuen bidezko erauzle organikoko erauzketa eta HS-SPME-aren bidezko aurre-kontzentrazio metodoaren optimizazioa (SOE-HS-SPME) Baldintzarik onenak definitzearren, bi diseinu esperimental aurrera eraman dira: hasteko, Plackett-Burman diseinu bat erabili da disolbatzaile organikoen bidezko ultrasoinu erauzketa zein HS-SPME aurre-kontzentrazio prozesuen gainean eragiten duten aldagai nagusien arteko elkar eragina ebaluatzeko. Ondoren optimizaziorako diseinua egin da, diseinu konposatu zentrala hain zuzen, aldagai esanguratsuenen erantzun optimoena bilatzeko erabili dena alegia. Prozedura orokorraren adierazpen eskematikoa 2.14 Irudian (A) azaltzen da. Ikerketa honetarako 500 ng·g-1 kontzentrazioko 3 PAH-ekin (NAF, ANT eta FLT) dopatutako lur bat erabili da. 2.3.1.1 Plackett-Burman diseinu faktoriala Erabilitako diseinu faktoriala Plackett-Burman izan da. Mota honetako diseinuak aldagai esanguratsuenak ezberdindu eta efektu nagusienak ebaluatzea baimentzen du saiakera gutxitan. Plackett-Burman diseinuan, aldagai kopurua totalak 4 zenbakiaren multiploa izan behar du (saio kopurua = aldagaien kopurua +1 izanik). Horregatik hemen hamaika aldagai aukeratu dira, honela 12 saiakuntza egingo dira, puntu zentralak aparte. Saiakera bakoitzean erabilitako aldagai ezberdinen balioak aurkezten dira diseinuaren matrizean, 2.3 Taulan. Matrize diseinua 20 saiakera ezberdinek osatzen dute (2.4 Taula), horietatik zortzi erdiko puntuei dagozkie. Saiakerak zorizkoak izan dira. Saiakera bakoitzean lorturiko emaitzak (nahierako azalera unitateetan) taula berean datoz laburbilduta. Aldagai hauek, euren kodea, balio altu eta baxua (aldagai kuantitatiboak) 2.4. Taulan jasotzen dira. Aztertutako zoru mota, zuntz mota eta erauzle motaren kasuan (aldagai kualitatiboak) balio altua (1) edo baxua (2) baldintza bakoitzari egokitzen zaizkio. Aldagai bakoitza banan-banan aztertu ezkero bakoitza bere garrantzia daukala ikus daiteke: - Lurra bahetzeko sare-begia: Bi sare-begi erabili dira, bata 63 µm-koa, txikiena, eta bestea 2 mm-takoa, handiena. Lur partikulek dauzkaten tamaina eragina izango dute bai erauzleek analitoak matrizetik erauzterako orduan, baita sistemak ultrasoinuen bidez disolbatzaile-lur nahastea eragiteko duen gaitasunean ere.
125 - Pisatutako lur kantitatea: Pisatutako lur kopurua ezin da handiegia izan, bestela sistemak ez du lur bolumen guzti horretatik PAHak erauzteko gaitasuna izango. Baina analizatzeko lur kantitatea txikiegia bada, oso txikia alegia, errorea handiagoa izan daiteke, kontzentrazio erreala eta eman daitezkeen kutsadurak nahastu baitaitezke. - Ultrasoinu bainuaren tenperatura: Ultrasoinu bainuak lurra eragiten duen bitartean, lurra + disolbatzaile nahastea duen saiodia berotzeko aukera dauka aparatuak. Dakigunez PAH konposatu erdi-hegazkorrak dira, eta tenperatura handitzearekin batera hauek erauzteko gaitasuna handituko dela pentsa liteke. - Ultrasoinu denbora: Ultrasoinuan erauzten dagoen denbora garrantzitsua izango da modu berean. Zenbat eta denbora gehiago egon, geroz eta PAH gehiago pasako dira lurretik disolbatzailera. Baina metodoak bere mugak izan behar ditu, horregatik 60 minututan finkatu da hau, izan ere PAHak lurretan analizatzeko metodo arin baten bila baikabiltza ikerketa honetan. - Alikuota: Behin lurretan dauden PAHak fase organikora erauzi direla, hartuko den alikuotaren tamaina garrantzitsua da, ondoren HS-SPME moduan zuntzean aurrekontzentrazioa egiteko. Alikuota txikiegia bada errore asko eman ditzake, desbideratze estandar handia bideratuz. Alikuota handiegia bada bestalde, disolbatzaile organikoa, erauzlea alegia, zuntza asetu dezake, eta ondorioz kromatograma hondatu. - Erauzle organikoa: PAHak lurretik erauzteko disolbatzailerik egokienak bilatzeko bilaketa bibliografiko sakon bat egin da [Chen et al., 2004; Nadal et al., 2004; Tao et al., 2004; Belkessam et al., 2005]. Bi erauzleen nahasketak hautatu dira, bata azetona/metanol eta bestea azido azetiko/metanol. Kontutan hartu behar da alde batetik erauzlea indarra izan behar duela matrizean zehar sartzeko, eta bestalde, erauzleak berak ere xedetzat jarritako analitoa bere baitan erauzteko gaitasun minimoa eduki behar duela. - Erauzle erlazioa: Erauzle nahasketa osotzen duten osagaien arteko erlazioa ere aztertu da. Erlazio hau 1/4-etik 4/1-era aldatuko da. Erauzle nahasketa osatzen duten bi disolbatzaile organikoen proportzioak aldatzerakoan erantzunean eraginik ba ote dagoen aztertu nahi izan da.
126 - Zuntz mota: Supelco etxe komertzialak, HS-SPME moduan PAHen aurrekontzentrazioa egiteko bi zuntz mota gomendatzen ditu batez ere: Polidimetilsiloxanozkoa (PDMS) eta Poliakrilatozkoa (PA), bi hauen arteko erauzteko gaitasun diferentzia aztertuko da diseinuan ere. - SPME tenperatura: Buru-guneko fase solidoko mikroerauzketan tenperatura oso aldagai garrantzitsua da [Pawliszyn, 1997]. Aldagai honen arabera analito batzuk fase likidotik fase solidora (zuntza) pasatzeko aukera izango dute edo ez. Fase likidotik fase solidorako PAH ezberdinen arteko lehian, aldagai honen handitze edo txikitzeak aldakuntza nabarmena suposatzen du lortutako erantzunean. Eraztun gutxiko PAHak (naftalenoa adibidez, bi eraztun bentzeniko) hegazkortasun handiagoa erakusten dute eraztun handiagoko beste PAH batzuen aurrean (krisenoa kasu, lau eraztun bentzeniko), azkeneko hauek tenperatura altuagoak behar dituztelarik fase aldaketa egiteko. - SPME denbora: Buru-guneko fase solidoko mikroerauzketan denborak ere zeresan asko dauka, izan ere orekara heltzeko analito batzuk denbora gutxiago behar badute (pisu molekular baxuko PAHak bezala), beste batzuk denbora luzez egon behar dira (pisu molekular altuko PAHak) [Pawliszyn, 1997]. Bi mutur hauen artean oreka lortzeko diseinu esperimentala ezinbestekoa da. - Desortzio denbora: Zuntzaren desortzioa kromatografoaren injektorean 250°C-tan egin da, eta bertan lagatako denbora eraginik duen edo ez aztertzeko aldagai hau ere diseinuan sartu da, 1 eta 5 minutuko bitartea aztertuz. Galera igarriko balitz bata eta bestearen artean, injektorean desorbatu barik analito kantitate bat gelditu denaren seinale.
2.3. Taula. SOE-HS-SPME erauzketarentzako aldagai esperimentalak eta mailak.
129 Lorturiko datuak ANOVA bariantza analisiarekin ebaluatu dira aldagai eta modeloaren esanahia determinatzeko. 2.5 Taulan agertzen dira ANOVAn lorturiko datuak. Gailurraren azaleraren aldakortasuna 0.85-0.98 bitartean dagoela erakutsi du R2-ren balioak egokitutako ereduarentzako. p < 0.05 baino txikiago baldin bada (taulan beltzez adieraziak), orduan aldagai horren aldakortasuna adierazgarria da %95ko konfiantza mailan. Zuntza, Zoru pisua, Alikuota, SPME denbora eta tenperatura dira beraz adierazgarriak, eta Pareto grafikoarekin alderatu ezkero (2.15 Irudia) aldagai esanguratsuenak hauek direla baieztatu daiteke.
131 Aldagai kualitatiboak erauzketarako baldintzarik egokienetan finkatu dira Pareto grafikoetatik abiatuz (2.15 Irudia), grafiko hauetan aldagai bakoitzarentzat efektuen balioak (balio absolutuetan) erakusten dira. Irudian %95-eko konfiantzari dagokion marra bertikal bat irudikatu da. Marra hau gurutzatzen duten balioak adierazgarritzat hartzen dira %95-ean. Efektuen sinua, erantzunean igoera (+) edo beherakada (-) ematen den adierazten digu, aldagai bakoitzaren balio baxutik handira pasatzerakoan. 2.15 irudiko hiru grafikoak kontutan hartuta beraz, aldagai kualitatiboen baldintzarik onenak hauek lirateke: PA zuntza PDMS zuntzaren aurrean, zoru bahe finena, 63µm-koa alegia, eta azkenik, azido azetiko-metanol (1:4) nahasketa erauzle gisa, PDMS zuntza eraginkortasun handia erakutsi du pisu molekular baxuko PAHentzako, baina orokorrean analizaturiko PAH guztientzako PA zuntzak erantzun hobeagoak eman ditu. PA zuntzaren estaldura polarragoa izanik, afinitate handiagoa du PAH eraztun kopuru handientzako. Pareto grafikoak zera adierazten du ere, ultrasoinu bainuaren aldagaiak ez direla mugatzaileak, modu honetan finkatu dira beraz: Ultrasoinu bainuko ura 25°C-tan, ultrasoinuetako erauzketa denbora 60 minutu eta erauzleen arteko proportzio erlazioa 1:4 azetiko-metanol. Gas kromatografoan zuntza desorbatzeko denbora 3 minututan ezarri da. Bestalde, optimizazio urratserako aintzat hartutako aldagai esanguratsuenak hauek izan dira: Alikuotaren bolumena, pisatutako zoru kantitatea, HS-SPME erauzketa denbora eta tenperatura.
133 2.3.1.2 Diseinu konposatu zentrala (CCD) Bigarren urratsean, aldagai adierazgarrienak optimizatzeko asmoarekin, diseinu konposatu zentral (CCD) bat eraiki da, 24 diseinu faktorialean oinarrituz. Diseinu mota honek 24 + ([(2 x 4) +1] izar puntuaren saiakuntzak ditu guztira, ikerketa eremuaren ortogonilitatea α ±1.607-ra izanik. Hau da, zortzi izar puntu ditu non horietako bat zentrala den. Diseinua osatzeko, erdi puntuko hiru saiakuntza gehitu dira ere. Horrela, diseinu matrizea ausaz egindako 28 saiakuntza ezberdinetan oinarritu da, kanpo aldagai kutsatzaileen efektua ekiditeko. 2.6 Taulan adierazten dira lehenengo urratsean ezberdindutako aldagai esanguratsuak, baita bigarren urrats honetarako egokitutako balio baxu, ertain eta handiak ere. Balio hauek, aurreko diseinuko emaitzetatik abiatuz aukeratu dira. SPME denbora eta tenperatura adibidez, beti adierazgarriak eta positiboak direla ikus dezakegu Pareto grafikoetan, horregatik optimizaziorako aukeratutako bitarteak maila altuan daude. Hartutako alikuota eta pisatutako lur kantitatea adierazgarriak izan dira kasuan kasu, eta beti zeinu negatiboaz; ondorioz aukeratutako bitarteak bi aldagai hauentzako maila txikikoak izan dira. 2.7 Taulan aldagai bakoitzari egokitutako balioen diseinu matrizea azaltzen da. Saiakuntza ezberdin bakoitzetik lortutako erantzunen emaitzak ere bertan datoz, hautazko azalera unitateetan.
135 Lorturiko datuen bariantzaren analisia egin da, eta STATISTICA® programak eraikitako aurresandako balioen eta egokitasunaren profiletatik (2.16.a Irudia), optimizaturiko balioak modu honetan finkatu dira: 0.2 mL-ko alikuota (alikuota bolumen handiak zuntza ase dezakete), 2.0 g zoru pisua, 115 min HS-SPME erauzketa denbora eta 70°C HS-SPME erauzketa tenperatura. Zentzu berean, SPME denbora eta tenperaturarentzako bakarrik dagokion egokitasun profila eraiki da (2.16.b Irudia). Bi grafiko hauek behatuz, argi ikus dezakegu prozedurak erantzun hobeagoak eskainiko dituela alikuota txikiak hartu ezkero, zenbat eta alikuota handiagoa hartu geroz eta disolbatzaile gehiago topatuko du zuntzak buruguneko mikroerauzketan, eta PAHen arteko lehia gogortu egingo da zuntzean leku bat topatzeko. Bestalde, SPME denborari dagokionez, pisu molekular baxuko PAHak (naftalenoa gure kasuan) erauzketa denbora txikia nahiago dute pisu molekular altuko PAHen arteko lehian badaude, azken hauek denbora luzeagoak behar baitituzte orekara heltzeko. Tenperaturarekin antzeko gauza gertatzen da, izan ere naftalenoak ez du tenperatura handirik behar fasez aldatzeko, antrazenoa eta fluorantenoa aldiz tenperatura handiagoak behar dituzte fase solidora (zuntza) jauzi egiteko. Joera hau hurrengo ikerketetan errepikatuko da beti, eraztun bentzeniko gutxi dauzkaten PAHak (naftalenoa lez, 2 eraztun bentzeniko) hegazkortasun handiagoa erakusten dute, eta alderantziz, eraztun bentzeniko asko dauzkaten PAHak (krisenoa lez, 4 eraztun bentzeniko) hegazkortasun txikiagoa erakusten dute. Azkenik, PAH guztien kasuan, pisatutako lur kantitatea handia izatea komenigarriagoa da (erantzunak pisuarekiko birkalkulatu dira), pisu txikiegia saiodi barruan galerak handiagoak suposatzen ditu (saiodiko paretetan eta iman irabiatzailean beti gelditu daitezke apurrak itsatsita).
2.16.a. Irudia. CCD-aren emaitzetan oinarrituz aurresandako balioen eta egokitasunaren soslaiak SOE-HS-SPME erauzketan, non, S: pisatutako lur kantitatea, t: erauzketa denbora, T: erauzketa tenperatura eta A: hartutako alikuota diren.
2.16.b. Irudia. SOE-HS-SPME erauzketan, CCD-aren emaitzetan oinarrituz aurresandako balioen eta egokitasunaren soslaiak SPME tenperatura eta denborarentzako.
137 Aldibereko PAH ezberdinen erauzketa eta determinaziorako optimizaturiko SOE-HSSPME prozeduraren eskema orokorra 2.17 Irudian laburbiltzen da. Prozedura luze xamarra, eta disolbatzaile kantitate handia kontsumitzen duena, baina bestalde, emaitza onak ematen dituena.
138 2.3.2 Ur beroaren bidezko erauzketa eta HS-SPME-aren bidezko aurre-kontzentrazio prozedura zuzena (HWD-HS-SPME) Kasu honetan ere, baldintzarik onenak definitzearren, bi diseinu esperimental aurrera eraman dira: hasteko, diseinu faktorial zatikatua erabili da erauzketaren gainean eragiten duten aldagai adierazgarrienak determinatzeko. Ondoren, optimizaziorako diseinua egin da, diseinu konposatu zentrala hain zuzen, aldagai esanguratsuenen erantzun hoberena bilatzeko erabili dena. Prozedura orokorraren adierazpen eskematikoa 2.14 (B) Irudian azaltzen da. SOE-HS-SPME erauzketaren optimizazioan egin bezala, ikerketa honetarako 500 ng·g-1 kontzentrazioko 3 PAH-ekin (NAF, ANT eta FLT) dopatutako lur garbia erabili da. 2.3.2.1 Diseinu faktorial zatikatua Atal honetan ur beroaren bidez erauzketa zuzena proposatzen da. Ura berez erauzle ona izan ez arren, tenperatura egokian, ikusiko dugunez, zubi bezala joka dezake fase solido (lur matrizea), fase likido (ura, erauzlea), gas fase (buru-gunea) eta zuntzaren artean. Esan bezala, erauzketa metodo optimizatua lortzeko prozesua, bi urrats ezberdinetan burutu da. Lehenengoan, diseinu faktorial zatikatua erabili ostean, aldagai esanguratsuenak lortu dira. Bigarrenean, diseinu zentral konposatu batekin, erantzun optimoa bilatu da. Hasteko, aldagai nagusien eragina ebaluatzeko diseinu faktorial zatikatua erabili da. Laborategian hartutako esperientziarekin, eta beste ikerlari batzuen lan eskarmentuan oinarrituz [Cam et al., 2001] zuzenean aurretiaz ezagunak diren aldagai esanguratsuenak hautatu dira: Pisatutako lurra, Erauzketa denbora, Erauzketa tenperatura, Gatz kontzentrazioa (NaCl) fase likidoan, Buru-guneko bolumena eta Desortzio denbora. Kasu honetan erabilitako bahetutako zoru mota 63µm-koa izan da. Aurreko azterketan aldagai ez esanguratsu lez jokatu du bahe neurria, ondorioz kasu honetan hasieratik bahe txikiena hautatu da, irabiatzeko orduan arazo gutxiago emango baititu. Aldagai hauek, euren kodea, eta balio altu eta baxuak (aldagai kuantitatiboak) 2.8 Taulan jasota datoz. Erabilitako diseinu faktorial zatikatua 2 6-2 izan da. Mota honetako diseinuak aldagai esanguratsuenak ezberdindu eta efektu nagusiak ebaluatzea baimentzen du saiakera gutxietan. Diseinu honek 4. mailako ebazpena dauka, efektu nagusiak 3. mailako interakzioekin elkarturik daude beraz, eta interakzioek beraien artean ere elkarturik daude.
139 Kasu honetan, alde batetik 16 saio daude, eta hauei 4 puntu zentral gehitzen zaizkio, guztira 20 saio daudelarik. Aurreko atalean aldagai ezberdinen garrantzia azaltzen da, baina diseinu honetan aldagai berri bi kontutan hartu dira: - NaCl gatzaren adizioa fase urtsuan: Gatz geldoen presentzia fase urtsuan erauzketa etekina handitu dezake, NaCl-aren adizioak izan ere, analitoen likido-gas banaketa koefizientearen gainean eragina izan baitezake, fase urtsutik gas faserako jauzia erraztuz [Pawliszyn, 1997].
- Buru guneko bolumena: Lur-ur nahastea saiodi barruan iman irabiatzaileak eragiterakoan, zurrunbilo bat eratzen da (vortex). Gehitutako erauzle kantitatearen arabera zurrunbilo honen dimentsioak handiagoak edo txikiagoak izango dira. Zentzu honetan analitoek daukaten erraztasuna jauzia emateko, aldatzen joango da zurrunbilo honek fase likido eta solidoaren (zuntzaren) artean eratzen duen fase gaseosoaren (buru-gunea) bolumena aldatzen bada.
141 Lorturiko datuak bariantzaren analisiarekin ebaluatu dira (2.10 Taula), aldagai eta modeloaren esanahia determinatzeko. p < 0.05 baino txikiago baldin bada (beltzez adieraziak), orduan aldagai horren aldakortasuna adierazgarria da (%95eko konfiantza mailan eragin esanguratsua du alegia). Bariantzaren analisia egin ostean, ondoko aldagaiak esanguratsuenak direla aurkitu da: gatz kontzentrazioa (batez ere naftalenoaren erauzketa bideratzeko), erauzketa tenperatura (pisu molekular altuko PAHetan) eta pisatutako lurra (zenbat eta lur gehiago pisatu geroz eta emaitza eskasagoak lortu dira, saiodi barruan imanak arazoak baitauzka lur-ur nahasketa egoki irabiatzeko). Arraroa suertatu da diseinuak, erauzketa denbora aldagai ez adierazgarri bezala determinatzea, izan ere aurrez suposatu baitzen denbora luzeek eragin positibo nabarmena izango luketela pisu molekular handiko PAHetan, ez da horrela suertatu. Arrazoi teknikoengatik pisatutako lurra 0.5 g-tan finkatu da, horrela optimizazio urratserako gatz kontzentrazioa eta erauzketa tenperatura utziko dira bakarrik. Helburu berdinarekin PARETO grafikoa irudikatu da (2.18 Irudia). Grafiko honetan aldagai bakoitzarentzat efektuen balioak (balio absolutuetan) erakusten dira. Irudia honetan %95-eko konfiantzari dagokion marra bertikal bat irudikatu da. Marra hau gurutzatzen duten balioak adierazgarritzat hartzen dira %95-ean. Efektuen sinua, erantzunean igoera (+) edo beherakada (-) ematen den adierazten digu, aldagai bakoitzaren balio txikitik handira pasatzerakoan. 2.18 Irudiko hiru grafikoak behatuz, aldagai esanguratsuenak lehenago aipatutakoak direla argi ebazten da. 2.10. Taula. 26-2 diseinu faktorial zatikatuaren HWD-HS-SPME erauzketarentzako ANOVAren datuak naftaleno, antrazenoa eta fluorantenoarentzako. Naftalenoa R2 = 0.8563; Adj:0.6725 Aldagaiak SS df MS F p (1) S 1.073507E+08 1 107350672 2.228327 0.159368 (2) T 1.605976E+07 1 16059756 0.333360 0.573551 (3) t 1.000972E+08 1 100097232 2.077764 0.173112 (4) NaCl 2.538141E+08 1 253814074 5.268535 0.038995 (5) HS 3.422477E+07 1 34224765 0.710419 0.414544 (6) tdesor 9.313818E+06 1 9313818 0.193331 0.667379 Error 6.262810E+08 13 48175460
144 2.3.2.2 Diseinu konposatu zentrala (CCD) Bigarren urratsean, bi aldagai adierazgarrienak optimizatzeko asmoarekin, diseinu konposatu zentral (CCD) bat eraiki da, 22 diseinu faktorialean oinarrituz, ikerketa eremutik rotabilitatearen α ±1.414-ra kokatutako lau izar puntuekin eta puntu zentral bat gehitu delarik. Azkenik, diseinua puntu zentraleko beste saiakuntza batekin osatu da ere. Hau dena 2.19 Irudian ikus daiteke. Horrela, diseinu matrizea ausaz egindako 10 saiakuntza ezberdinetan oinarritu da, kanpo aldagai kutsatzaileen efektua ekiditeko asmoz. Diseinu honen bidez, aldagai esanguratsuen neurri hoberenak topatu dira. 2.11 Taulan adierazten dira lehenengo fasean ezberdindutako aldagai adierazgarriak, eta bigarren fase honetarako egokitutako balio baxu, ertain eta altuak. Tenperaturaren kasuan, adierazgarria suertatu da aurreko diseinuan, eta Paretoak esan digu zeinu positiboarekin izan dela, hau da, tenperatura handiek erauzketa prozesu orokorraren erantzuna hobetzen dutela, horregatik optimizazio tartea 74-86°C bitartean finkatu da. Gatza ere, aldakortasun adierazgarria erakutsi du, batez ere naftalenoaren kasuan, positiboa gainera, honek esan gura du NaCl-aren adizioa erantzunaren hobekuntza nabarmena dakarrela, horregatik optimizazio tartea %20 %28 bitartean finkatu da. Esan bezala pisatutako lurra 0.5 g-tan finkatu da arrazoi teknikoak direla eta. 2.11 Taulan ere aldagai bakoitzari egokitutako balioen diseinu matrizea aurkezten da. Saiakera ezberdin bakoitzetik lortutako erantzunen emaitzak ere bertan emanak datoz, nahierako azalera unitateetan. 70 75 80 85 90 15 20 25 30 35 % NaCl Tº erauz Diseinu Faktoriala Izar Puntuak Puntu zentralak
2.19. Irudia. CCD-ren saiakuntzak HWD-HS-SPME erauzketarentzako.
145 Egokitasunaren soslaiei atzeman ezkero (2.20.a eta 2.20.b Irudiak), errez ondoriozta daiteke optimizaturiko bi aldagaien balio hoberenak hauek izango liratekeela: 80°C erauzketa tenperatura (PAHen hegazkortasuna handitu egiten da tenperaturarekin, baina oreka bat bilatu behar da, pisu molekular ezberdineko PAHen arteko lehian) eta %30eko NaCl kontzentrazioa (asea alegia, izan ere gatz geldoek konposatu hegazkorren partizio koefizienteak handiagotzen baitute, eta gas fasera salto egiteko erraztasun handiagoa dute [Pawliszyn, 1997; Alpendurada, 2000; King et al., 2003]).
2.20.a. Irudia. CCD-aren emaitzetan oinarrituz aurresandako balioen eta egokitasunaren soslaiak naftaleno, antrazeno eta fluorantenoaren HWD-HS-SPME metodoaren bidezko determinazioan.
2.20.b. Irudia. CCD-aren emaitzetan oinarrituz aurresandako balioen eta egokitasunaren soslaiak SPME tenperatura eta gatz adiziorako HWD-HS-SPME metodoaren bidezko determinazioan.
147 Aldibereko PAH ezberdinen erauzketa eta determinaziorako optimizaturiko Ur-Beroko-HS- SPME prozeduraren eskema orokorra 2.21 Irudian laburbiltzen da. Aurreko prozedurarekin alderatuz, denbora laburragoa behar du eta disolbatzaile kopuru txikiagoa (ingurumenarekin adeitsuagoa).
148 konparatuz egin da. SOE-HS-SPME erauzketan eta HWD-HS-SPME erauzketan erabilitako lur kopurua ezberdina denez (2 eta 0.5 hurrenez hurren), lorturiko emaitzak (gailur azalera) normalizatu egin dira pisatutako lur masarekiko. Bi prozedurak optimizatu ostean, HWD-HS-SPME erauzketa zuzena hautatu da, urberoko erauzketa alegia, lagin errealak aztertzeko; bide hau da izan ere, azkarrena eta garbiena (ur birdistilatua erauzlea izanik). Erauzle ez-polarren erabilera ultrasoinuekin arazoak eman ditu, SPME zuntza asetzen baititu kasu askotan, kromatograman gailur asko estaltzen dituelarik. Ultrasoinuen bidezko erauzketan ematen den berreskurapena, erauzketa zuzenean ematen dena baino handiagoa da, baina azkenengo honetan lortzen diren gailurrak azalera handiagoa dute, bolumen txikiagoko alikuota erabiltzeko beharrik ez baitago. Gainera, ultrasoinuen bidezko erauzketa bide neketsua da, luzea eta garestiagoa. Bestalde, bi prozeduren emaitzak alderatzen baditugu erauzketa denbora berdina izanda (60 min), HWDHS-SPME metodoarekin lortzen diren emaitzak SOE-HS-SPME metodoarekin lortutakoak baino hobeagoak dira. Ikerketa honen helburuetako bat miaketa, baheketa edo screening metodo erabilgarri bat lortzea da, modu erraz eta azkar batetan lagin batetan xedetzat jarritako analitoak dauden edo ez jakitea alegia, ahalik eta azkar, errez eta merkeen. Arrazoi guztiak kontutan hartuz, lagin errealak aztertzeko aukeratutako metodoa HWD-HS-SPME izan da. Metodo honek errepikakortasun ona dauka, denbora gutxi behar du, eta disolbatzaile bakoa da. Ezaugarri guzti hauek bihurtzen dute baheketa metodo sinple eta aplikagarria. Behin metodo optimizatua aukeratua izan dela, ondoko beste hiru eta lau eraztuneko PAHetara zabaldu eta aplikatu da lagin errealen analisian: naftalenoa, antrazenoa, azenaftilenoa, azenaftenoa, fluorenoa, fluorantenoa, fenantrenoa, pirenoa, krisenoa eta bentzo(a)antrazenoa. 2.3.4 Ezaugarri analitikoak Behin metodoa aukeratuta (HWD-HS-SPME), bere kalitatea balioztatu behar da, kalibrazio kurbak, errepikakortasuna, detekzio mugak eta zehaztasuna aztertuz.
149 2.3.4.1 Linealtasuna Linealtasuna aztertzerako orduan, kontutan hartu behar da matrizeak eragin ditzakeen efektu negatiboak kalibrazio kurben sentikortasun gainean. Goi eta behe kalibratu bi egin dira, 1-10 µg Kg-1eta 10-50 µg Kg-1 bitarteetan. Linealtasuna aztertzeko erabili den lur kutsatua, aurreko atalean optimizazioak egiteko erabili den lurra kutsatzeko metodo berdinarekin egin da [Sawada et al., 2004]. Kasu honetan, optimizazioan bezala, soilik hiru analito aztertu egin dira, lurrak bitarte ezberdinetan PAH guztiekin kutsatzeak suposatzen duen lan eskerga dela eta. Lortutako kalibrazio-kurben ekuazioak 2.12 Taulan bildu dira. Kontzentrazioen neurketa adizio estandarraren bidez egin da. Metodoak linealtasun altua erakusten du azterturiko analitoekin. 2.12. Taula. Goi eta behe kalibrazio kurbak HWD-HS-SPME metodoaren bitartez lurretan PAHen determinazioa egiteko.
150 S seinalearen bataz bestekoa eta s seinale guztien desbideratze estandarra izanik, gailur kromatografikoa detektatu denean analitoaren erretentzio denboran [Miller and Miller, 2002]. Detekzio mugak 2.13 Taulan adierazi dira. 2.13. Taula. HWD-HS-SPME erauzketa zuzenaren bitartez lurrean determinatutako PAHentzako detekzio mugak.
151 lagin independenteen analisien emaitzetatik lortu da, analito bakoitzaren kontzentrazioa 10 mg Kg-1-ekoa izanik ere. Lortutako emaitza guztiak, 10 PAHentzako %2.4 eta %9.8 bitartean egon dira. Kasu guztietan faktore bakarreko bariantza analisia egiterakoan (ANOVA) lortutako F balioak F kritikoa baino txikiagoa izan da beti. Honen arabera, ez dago ezberdintasun esanguratsurik egun berean zein egun ezberdinetan egindako neurketen artean %95ko konfiantza mailan. 2.3.4.4 Zehaztasuna Metodoaren zehaztasuna estimatzeko, eta bide berean metodoaren balidazioa egiteko, erreferentziazko material bat erabili da. Lurrean PAHen determinazioa egiteko proposaturiko metodoa (HWD-HS-SPME) balidatzeko hortaz, LGC Promochem etxe komertzialaren bitartez erositako (LGC Promochem Barcelona, Espainia) RTC (Resource Technology Corporation) etxe komertzialeko, RTC-CRM-123-100, “BNAs in soil” izena duen erreferentziako materiala erabili da, lurrean zenbait konposatu organiko hegazkorren nahasketa izanik (PAHak eta pestizidak batez ere). Analizaturiko 10 PAHen kuantifikaziorako adizio estandarraren metodoa erabili da. Metodo honek matrizearen efektua saihesten laguntzen du. Bost gehikuntza egin dira, 5, 10, 25, 40 eta 50 mg kg-1-koak hain zuzen. CRM-aren PAHen determinazio eta kuantifikazioak emaitza onak erakusten ditu pisu molekular baxuko PAHentzako. Benzo(a)antrazenoaren kasuan aldiz, emaitzak eskasagoak dira, analito honek erakutsi baitu ezegonkortasun analitiko handiena, hegazkortasun txikiena baitaukalako, krisenoarekin batera. PAHen kontzentrazioak eta balio teorikoen arteko diferentziak ez dira estatistikoki adierazgarriak (%95ko konfiantza mailan). PAHen balioak konfiantza tarte barruan egonik, balio esperimentalen eta teorikoen ziurgabetasunak gainezartzen direnez (2.22 Irudia), metodoa zehatza dela esan daiteke. Balio teorikoaren desbiderazio estandarra erroreen propagazioaren bidez kalkulatu da.
2.22. Irudia. Lurrean HWD-HS-SPME metodoaren bidezko CRM 123-100 erreferentziazko materialaren analisian PAHen analisirako zehaztasunaren azterketan lortutako emaitzak. 2.3.5 Lagin errealen analisia Garatutako HWD-HS-SPME metodoa Gipuzkoako zenbait lagin kutsatuetan aplikatu da PAHen analisi kuantitatiborako. PAHen kuantifikazioa adizio estandarra metodoaren bidez egin da. Egindako gehipenak kasuan kasu, 0.1 eta 10 mg kg-1 bitartean egon dira. Emaitzak 2.14 Taulan laburbilduta daude. Lehenik eta behin, 20 mL ur birdistilatu (NaCl %30) gehitu dira 0.5g lur laginera (partikula tamaina ≤63µm). Nahasketa 40 mL-tako saiodi batetan egin da zuzenean. Tefloiez estalitako 20 mm luzerako irabiagailu magnetiko bat erabili da soluzioa 800 rpm-ko abiaduran irabiarazteko. PAHen erauzketa buru-gunean egin da, 85 µm PA zuntza irabiatutako soluzioan sortzen den konoaren erdian esekiz. Erauzketak 60 minutuz eta 80°C-ko baldintzapean luzatu ostean, zuntza atzeraka gorde da zuntz-zorroaren orratzean, segidan GC-aren injekzio portuan sartuz, analisia burutzearren. GC-aren injekzio portuko beirazko linerran zuntza termikoki desorbatu da 250°C-tan 3 minutuz, analitoak erabat askatuz. Polartasunaren arabera, zutabe kromatografikoak analitoak banatu ditu (euren determinazioa erretentzio denborari esker egin da), eta azkenik FID detektore batek seinalea sortu eta gailurra kuantifikatuko du, ordenagailu bati esker. Honez gain, zuriak ere aldizka analizatu dira, kutsatzailerik ez dagoela baieztatuz. Konposatu hauek neurtu dira lur lagin bakoitzean: Naftalenoa, Azenaftenoa, Azenaftilenoa, Fluorenoa, Antrazenoa, Fenantrenoa, Fluorantenoa, Pirenoa, Krisenoa eta Bentzo(a)antrazenoa.
<DM: Detekzio mugaren azpitik
159 2.19 Taula. Holandarren araberako lur kutsatuen sailkapen irizpideak eta Gipuzkoako lurren kutsadura sailkapena. A; Lur garbiak, ikerketarik ez du merezi egiteak, B; Lur kutsatuak, ikerketa egitea aholkatzen da, C; Kutsadura handiko lurrak, ikerketa eta lurren garbiketa sakona bultzatu.
PAHen determinazioa lurretan_________________________________________________ 160 2.4 Ondorioak 1.- Bi erauzketa prozesu ezberdin proposatu, optimizatu eta erkatu dira, lurrean hamar PAH ezberdinen aldibereko determinazioa egiteko. Emaitzek erakusten dute HWD-HS-SPME prozedura, lur laginetan PAHen miatze azkar bat egiteko metodo ona dela. Garatutako miatze metodo hau 60 minutu behar ditu soilik, 80°C-tan dagoen ur bainu baten 0.5 g lurretik PAHak erauzteko. Erabilitako materiala eta tresneria arrunta izan da, edozein laborategi analitikok eskura dezakeena. Erauzketa bera buru-gune moduan egin da (HS-SPME), eta banaketa zein determinazio kromatografikoa gas kromatografo eta garraren bidezko ionizazio detektagailu (GC-FID) batekin egin dira. 2.- SOE-HS-SPME metodoa berriz, kuantitatiboki emaitza hobeagoak eman ditu, baina kualitatiboki eskasagoak. Disolbatzaile organikoen bolumen handien erabilera SPME zuntzaren baliagarritasuna txikitzen dute. Prozedura luze eta neketsua, ekonomikoki garestiagoa eta ingurumenarekiko ez oso adeitsua suertatu da azken hau. 3.- Diseinu esperimentala erabili da metodo bietan aldagai ezberdinak optimizatzeko. Tresna estatistiko erabilgarria dela berriro baieztatu da ikerketa honekin, saiakuntza kopuru txikiekin informazio baliogarria lortzea posible dela baietsi da. Aurredefinituta dagoen konfiantza maila batetan, aldagai ezberdinen arteko kausa ondorioen arteko balizko erlazioa dagoen edo ez aurresatea lortu da. 4.- Diseinu esperimentaletik ateratako ondorio azpimarragarriena zera da: PAHen pisu molekularraren, gatz geldoen adizioaren, erauzketa tenperaturaren eta erauzketa denboraren arteko erlazio sendoa. Gatz geldoen adizioa eraztun bentzeniko gutxi dauzkaten PAHak lagunduko ditu fase urtsutik fase gaseosora jauzia egiten, ondorioz erauzketaren etekina handituz. Bestalde, erauzketa denbora eta tenperatura handiek, handiagoak diren PAHak erauzten lagunduko dute, azken hauen hegazkortasuna txikitzen baita eraztun bentzenikoak gehitzen dizkiogun heinean. 5.- Lan honetan ezarritako detekzio mugak, errepikakortasuna eta zehaztasuna, analizaturiko laginen emaitzei kalitate analitiko oso ona ematen die. Erreferentziazko material zertifikatuaren azterketak emaitza onak eman ditu, optimizatutako prozeduraren fidagarritasunaren adierazle. Metodoa optimizatzeko erabilitako pisu molekular baxuko
172 aurrerapausu ugari eman dira, horrela laginaren aurretratamendurako, erauzketa denbora laburtzeko, analitoaren berreskuratzea eta zehaztasuna hobetzeko, eta disolbatzaile organikoen erabilera murrizteko, teknika berriak garatzen ari dira. Zentzu honetan, fase solidoko mikroerauzketak (SPME) onurazko hainbat bereizgarri dauzka beste metodo batzuekin alderatu ezkero. Erauzketa egiteko bi modu orokor daude, bata, zuzenean likido fasean (DI) eta bestea, lagin likidoaren buru-gunean (HS). Lurrarekin hartutako esperientzia izpide, metodo berri bat garatu nahi izan da, sedimetuan PAHak determinatu ahal izateko. Horretarako, lurrarekin optimizatu den prozedura eredu gisa hartu da. Kasu honetan Ur-bero-HS-SPME prozedura erabiliko da, urrats guztietan parte hartzen duten aldagai oro optimizatu ostean. Lur eta sedimentuen matrizea zentzu askotan antzekoak badira, optimizazio prozedura beharrezkoa izan da, bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak baitira eta honek erauzketa prozeduraren gainean eragiten duten aldagaien balioak arinki aldatuko baititu. Sedimentuetan SPMEaren kalibrazioa burutzeko adizio estandarra erabiltzen da normalean. Hala ere, sedimentuen antzeko lagin matrize konplexuetan, ezaugarri antzekoak dituen lagina topatzea zaila da eta horregatik normalean matrize efektua kontutan hartu behar da. Arrazoi honegatik dopatutako sedimentu bat erabili da diseinu esperimentala eta optimizazio urratsa burutzeko, PAHentzako erauzketa aldagai egokienak topatzearren. Ikuspuntu analitikotik, ingurumen laginetan konposatu organikoen erauzketa eta determinazioa burutzeko gai diren metodo berrien garapena ezinbestekoa da. PAHen jokabidea dela eta, sedimentuetan kontzentrazio azterketa ugari egin dira, kutsatzaileen presentzia matrize hauetan eta bertako ingurumenak jasandako poluzioa zuzenki lotuta baitaute. Gai honi dagokionean, Gipuzkoa mailan zenbait azterketa topa daitezke [Cantón and Grimalt 1992; Cantón et al., 1992; Borja and Collins 2004], baita Bizkaian ere, azken urte hauetan ikerkuntza zein lan esperimental ugari topa daitezkelarik ibai zein ibai bokaletan [Borja and Collins 2004; Bartolomé et al., 2005; Bartolomé et al., 2006; Cortazar et al., 2008; Prieto et al., 2008]. Nahiz eta laginaketa gehienak Gipuzkoako lurraldean egin diren, Bizkaian ere, zenbait puntu analizatu egin dira. Aztertutako zonalde osoa, industrializazioaren eragin zuzena izan du, artean bi merkatal portu topa daitezke, bata Pasaian (Pasaiako badia) eta bestea Bilbon (Nerbioi ibaiaren itsasadarra). Gainera Gipuzkoako ibai bazterren gehiengoan industrigune astunak topa daitezke.
175 laga dira, xaboi arrastoak kentzeko. Tapoiak 50°C-tan lehortu dira labean eta saiodiak aldiz, 4 orduz 350°C-tan muflan erabat sikatu dira (PAH erdi-hegazkor guztien desagerpena ziurtatuz). Imanei dagokionez, lehenengo eta behin ur eta xaboiarekin ondo garbitu eta lauskitu dira. Iturriko urarekin garbitu ondoren, hauspeakin ontzi batetan sartu dira eta ur oxigenatuarekin estali, ostean azido sulfurikoa apurka gehitu da, etengabe irabiatuz, eta erreakzioaren indarra galdu arte eragin gabe laga da (ordu bat gutxi gora bera). Ondoren, ur birdistilatuarekin garbitu eta 50°C-tan lehortu dira labean. Imanen erabilera bizitza ez da asko luzatu, lau edo bost erauzketa asko jota. Azkenik, material guztia azetonarekin garbitu eta berriro sikatu da labean 50°C-tan. Material guztia giro tenperaturara hozten utzi eta, erabiltzeko prest egon da. 3.2.4 Laginketa-guneak Laginketa egin aurretik PAHekin kutsatuta egon daitezkeen zonaldeak non topatu ikertu da: hala nola, industriguneak, errauskailuak, merkatal portuak, etab. Guztira sedimentuen hamahiru lagin ezberdin hartu dira Bizkaiko Golkoko kosta, itsasadar eta ibaietan (3.1 Irudia).
3.1. Irudia. Bizkaiko Golkoko eta ur kontinentaletako sedimentuen laginketa guneak.
176 Hartutako hamahiru sedimentu laginak kokalekuaren arabera honela sailkatu daitezke: A. Ibai bazterretan 1.- Loiola (3.2 Irudia). Urumea ibaian, Donostiako Loiolako auzoan, Loiolako urbazterrak bezala ezagutzen den zonaldea. Urumea Goizuetan jaio eta Donostian itsasoratzen den ibaia da. 46 km luze da eta bere ibaiadar nagusienak Elama, Añarbe eta Landarbaso dira. Urumearen arroak 192 km² ditu (gutxi-gorabehera 200.000 biztanle) eta batez besteko emaria 10 m3/s da. Goizueta, Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu [Wikipedia, Lur Hiztegia]. Lagina Donostia zeharkatu baino lehen hartu da. Ibaiak zeharkatzen duen orografiak industriguneen kokapena baldintzatu egin ditu historian zehar, izan ere lautadak eskasak baitira ibai honen ibilbidean. Hala ere zenbait industri ezartzea lortu eta ibai honek kutsadura altuko aroak ezagutu ditu.
3.2. Irudia. Urumea ibaia, Loiolako urbazterrak, Donostia. 2.- Igara (3.3 Irudia). Artikula errekastoa zokoratutako erreka txikia da, Mendizorrotz magalean (Igeldo). Industrigune eta autopista handietatik alderatua. Zonalde hau desagertzeko arriskuan dagoen hegoaldeko igelaren (Hyla Meridonalis) bizilekua da, kontrolik gabeko eraikitze eta espekulazio prozesuen erruagatik mehatxatua. Kokapen hau kutsadura gabeko lagintzat hartu da, analisiaren kontrola eramateko.
3.3. Irudia. Artikula errekastoa, Igara, Donostia. 3.- Elgoibar (3.4 Irudia), 4.- Bergara (3.5 Irudia) eta 5.- Arrasate (3.6 Irudia). Deba ibaia garrantzi handia dauka Gipuzkoan. Bertan sortu ziren lehengo industriguneak, ehungintzan eta burdinaren manufakturan oinarrituak. Hauekin batera biztanleria hazi zen XX. mendean, ibaienganako kontrolik gabeko gorotz isurkinak handituz. Aktibitate hauek ibaiaren kalitatea asko jaitsi dute, oso kutsadura maila altuak neurtu direlarik hemen. Isurkide nagusiena Ego ibaia da, Mallabi, Ermua eta Eibarretik datorrena, eta Deba ibai beraren egoera okertzen duena. Europar Erkidegoak ur-hondakinen tratamendurako arautegian lau araztegi ezberdinen eraikuntza behartu eta bideratu ditu. Deba-behean Itziarreko eta Elgoibarreko araztegiak, eta Deba-goienan Bergara eta Arrasatekoa [Wikipedia, Lur Hiztegia].
3.4. Irudia. Deba ibaia, Elgoibar.
3.5. Irudia. Deba ibaia, Bergara.
3.6. Irudia. Deba ibaia, Arrasate. B. Ibai bokaletan 6.- Zorroza (3.7 Irudia) eta 7.- Udondo (3.8 Irudia). Bilboko itsasadarra Bilboaldeko ardatz naturala da, Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek bat egiten dutenetik, Basauritik, Bilbotik pasatuz eta Abra izena duen itsasoratze eremuraino. Zehazki, Nerbioik itsasadarra izena hartzen du Abusu auzoan, guztira 16 bat kilometroko luzera daukalarik. Jarduera industrial masiboa jasan zuen XIX eta XX. mendeetan zehar, Bartzelona atzetik bigarren hiri industrializatuena izanik Estatu Espainiarrean. Honek eragin latza izan zuen ingurugiroan. Ur zikin guztiak itsasadarrera botatzearekin batera, bertan bizi ziren arrain eta animalia guztiak hil egin ziren. 1950eko hamarkadan egoera okertuz joan zen eta itsasadarrak ondorengo hamarkadetan ageria izango zen kolore horia hartu zuen. Ur zikinez gain, mota askotako gai
179 kimiko eta metal astunak ere isuri ziren Ibaizabalera. Gai kutsagarri hauek ibaiaren hondoan eta itsasadarraren kanpoaldeko hondoan daude. 1970eko hamarkadaren amaieran argi zegoen neurriak hartzea beharrezkoa zela. Horrela, Bilbo Handiko Uren Partzuergoaren bitartez, inbertsio handiak egin ziren osasunbide sarea berritu eta araztegiak eraikitzeko. Araztegirik garrantzitsuena, Galindon dago, Sestaoko udalerrian. 1990eko hamarkadatik aurrera kanpoaldeko portua handitzeko proiektua garatzen joan da. Portu berri horren eraikitzeak, itsasadar barruko gune asko berreskuratzea posible egin du. Gaur egun itsasadarraren inguruan bizi diren biztanleen ur zikinen %100 jasotzen da [Wikipedia, Lur Hiztegia].
180 8.- Pasaia (3.9 Irudia). Pasaiako portua. Pasaiako (Gipuzkoa) badian kokatzen da, Oiartzun ibaiaren bokalean, Pasaiako udalerrian eta Oarsoaldea eskualdean. Euskal Herriko hirugarren porturik garrantzitsuena da, Bilbo eta Baionakoaren ondoren, eta espainiar estatuko 16.a, urtero izandako kontenedore eta merkantzia trafikoan. 2005. urtean 4 milioi tona mugitu ziren portuan. Pasaiako portuak beste portuk ez dituen ezaugarri bereziak ditu. Sarrerako kanalak 10 metroko sakonera dauka itsasbehera denean. Sakonera hori, etengabe mantentzen da eta ez da beharrezkoa izaten ondoa dragatzea. Portuko kaiek 5200 m luzera dute, euretatik 1500 m arrantzarako erabiltzen dira eta 3250 m jarduera komertzialetarako. Gainerako kaiak ontziak konpondu eta bestelako jardueratarako erabiltzen dira. Portuak 600000 metro kuadroko azalera dauka lehorrean eta 940000 metro kuadroko flotazio azalera. Herrerako auzoan, portuaren industrigunea kokatzen da. Pasai Donibanen dagoen portu zatian bien bitartean, ontziola bat dago. Gipuzkoan dagoen zentral termiko bakarra Pasaiako portuaren lurretan dago, Iberdrolaren zentral termikoa alegia. Zentralak sortzen duen kutsadura dela eta, hurrengo urteetan itxiko dela uste da [Wikipedia, Lur Hiztegia].
3.9. Irudia. Pasaiako badia, Donibane. 9.- Deba 1 (3.10 Irudia) eta 10.- Deba 2 (3.10 Irudia). Atzerago aipatu bezala, Deba ibaia Euskal Herrian kutsadura gehien jaso duen ibaietariko bat da. Ibai honen urak, amaieran errebuelta handiak egiten dituzte malda ahula dela eta. Malda portzentaje txiki honek esekiduran dauden materialei hauspeatzeko beta ematen die. Zentzu honetan zenbait kutsatzaile topa daitezkeela espero da ibai honen itsasadarraren sedimentuetan.
3.10. Irudia. Deba bokalea, Deba 1 (Portu zaharra) eta Deba 2 (Lazaro auzunea), Deba. 11.- Orio (3.11 Irudia). Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzera baita emariagatik ere. 75 kilometroko luzera du eta bere ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158000 biztanle ingururekin (2008). Kutsadura handia jasan duen ibaia da, bere inguruan dagoen industria ugariaren erruz, bereziki papergintzako industria. Azken urteetan berreskuratzen ari da, pixkanaka bada ere. Estuarioko padura-lurzoruak —Usurbiletik Oriora— balio ekologiko handikoak dira. Aizkorri mendiko magalean jaio, Zegamako mugan, eta Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, Billabona, Zizurkil, Aduna, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbildik igarotzen da eta Orio eta Aiaren artean itsasoratzen da [Lur Hiztegia].
3.11. Irudia. Oria itsasadarra, Orio. 12.- Bidasoa (3.12 Irudia). Bidasoa ibaia (Baztango eskualdean Baztan ibaia deitua), Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituen ibaia. Erratzuko herrian jaio eta Txingudiko badian, Kantauri Itsasoan itsasoratzen da. Erratzutik (Baztan) ekialderuntz abiatzen da "Baztan ibaia" izenarekin, Oronoz-Mugairera ailegatuz. Bertan, "Bidasoa" izena hartzen du, eta hortik Berara iristen da. Gipuzkoa eta Lapurdi artean sartzen da aurrerago eta azkenik Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratzen da, Txingudi Badian, bertan 1998 urtean Plaiandi Parke ekologikoa eratu zelarik. Deba ibaia Gipuzkoa aldeko ibairik kutsatuena bada, Bidasoa dugu garbiena, bertakoak diren amuarrain eta izokin ugari oraindik ikus daitezkelarik [Lur Hiztegia].
3.12. Irudia. Txingudiko badia, Hondarribia.
183 C. Kostaldean: 13.- Zumaia (3.13 Irudia). Azkeneko lagin hau kosta-lerroan hartu da. 2002. urtean Prestige petrolio ontziak 77000 Tn petrolio isuri zituen Galiziako kostaldeetan, marea beltza deiturikoa sortu eta Euskal bazterretara ere heldu zen. Hau bezalako isurketa txikiagoak denboran zehar kutsatzaile kopuru handia itsasoratu dute, eta asko kostaldeko harri, haitz eta sedimentuetan metatu dira. Lagina Zumaiako Flysh-ean jaso da, lur historiarako erreferentzia mundiala den tolestutako harri geruza hauen artean ain zuzen. Zumaiako lagin honen matrizea ezberdina da, areatsuagoa, hondarrez osatua, metodoa mota honetako matrizeekin ze erantzuna duen aztertuko da horrela [Lur Hiztegia].
3.13. Irudia. Zumaiako kostaldea. 3.2.5 Laginketa eta laginaren aurretratamendua Aurretiaz izandako lan esperientzian oinarrituta, PAHak non metatu daitezkeen aztertu da lehenengo, eta gero puntu hauek Bizkaiko Golkoko zein lekuetan topa daitezken pentsatu da. Sedimentu laginak, orokorrean, 0-10 cm-ko sakontasunean hartu dira. Ikerketa honetan paleta baten bidez egin dira, 10 cm sakontasuneko V itxurako zulo txiki bat eginez, eta albopareta baten xerrak ebakiz, erdiko alea (gehipena) beirazko ontzi batera eraman da, ertzak baztertuz. Eragiketa hau 20 bat aldiz errepikatu da, gehipen guztiak aurrez garbitutako beirazko ontzietan gordez, beharrezko sedimentu kantitatea eduki arte. Laginketa bera, eta laginaren garraioan, lagin eta plastikoaren arteko ukipena ekidin dira, estalkietan aluminio
184 papera erabiliz, kutsadura gerta ez dadin. Laginketa gune bakoitzeko kilogramo bat sedimentu jaso da, PAHen kontzentrazioak, pH-a, karbono organiko totala (TOC), nitrogeno totala (TN) eta karbono totala (TC) kalkulatzeko. Behin laborategian, sedimentu laginak izoztu eta liofilizatu egin dira, azken hau presio eta tenperatura baxuetan Telstar liofilizagailuan. Behin sedimentua siku dagoela, mortairuan ehotu eta zetabean (<63µm-ko sare begia) bahetu dira, azkenik iluntasunean eta 4ºC-ko tenperaturan analisia egin arte hozkailuan gorde dira anbar beirazko ontzietan. 3.2.6 Sedimentuaren ezaugarriak Karbono totala (TC), karbono organiko totala (TOC) eta nitrogeno totalaren (TN) neurriak aztertu dira LECO CHNS-932 mikroanalizadorea (2.11 Irudia) erabiliz. Sedimentu lagin bakoitza birritan analizatu egin da, emaitza ziurtatzeko. Liofilizatutako eta ehotutako sedimentuak pisatu eta TC eta TN neurtzeko mikroanalizadorean sartu dira. Mota honetako mikroanalizadoreak karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa eta sufrea neurtzeko gai dira. Materiaren elementuen banaketa tenperatura altuko erreketaren bitartez ematen da. Erreketa prozesuan, 1-2 mg bitarteko lagina eztainu kapsula batetan sartzen da. Kapsula hau kargalekuan kokatu eta bertan egongo da oxigeno dosia ziztatu arte. Lagina orduan 1000°C- tan dagoen labe barruan jausten uzten da, oxigenoa heltzen den momentu berean, erreketa emanez oxigenotan aberatsa den giro batetan. Erreketaren produktuak CO2, H2O, N2 eta SOX izango dira. Gas hauek, sistemak daukan helio gas garraiatzaileak eramango ditu kobre txiri eta tungstenozko hodi batetan zehar, bertan SO2-rako konbertsio totala emango delarik. H2O infragorri ez barreiakor detekzio sistema batetik igaroko da neurtua izateko, eta gero anhidronaren bitartez baztertuko da, ondoren beste gasak, SO2 eta CO2 dagozkien infragorri detekzio zeluletatik pasako direlarik. SO2 eta CO2 Lecosorb-ak xurgatuko ditu, helioa eta N2-a bakarrik utziz. N2-a eroankortasun termikoaren bidez neurtuko da. Zuria, kalibrazioa eta pisuaren doiketa amaierako seinale integratuan aplikatzen dira, eta emaitzak karbono, hidrogeno, nitrogeno eta sufrearen pisuaren %-tan bezala adierazten dira. Aparatuaren egonkortasuna egiaztatzeko, eta kalibrazioa egiteko erabilitako patroia sulfametazina izan da: %C: 51.78; %H: 5.07; %N: 20.13; %S: 11.52. Karbono organikoa (TOC) neurtzeko bestalde, lehenik eta behin sedimentuak HClarekin (%10) azidifikatu dira, nahasketa 5 minutuz irabiatu da bainu ultrasonikoan, karbonato
187 3.3.1.1 Diseinu faktorial osoa Diseinu esperimentala burutzeko aurreko kapituluan lurretan dauden PAHen analisia egitean hartutako esperientzia kontutan hartu da [Zuazagoitia et al., 2009], horregatik sedimentuentzako 4 aldagai esanguratsuenak hautatu dira, matrizeak antzekoak izango direla uste baita. Lurra eta sedimentua lehortu, txikitu eta bahetu ostean antza handia hartzen dute. Aldagai osoko diseinua aplikatu da, ondoko lau eragile hauek aztertu direlarik: Sedimentu kantitatea: 0.2-0.5g; Erauzketa tenperatura: 40-80ºC; Erauzketa denbora: 40-100 min; NaCl kontzentrazioa: %10-30. Aldagai hauek, euren kodea, balio altu eta baxua (aldagai kuantitatiboak) 3.2 Taulan jasotzen dira. Diseinu zatikatua erabili ordez aldagai osoko diseinua erabili da, izan ere sistema gainean eragiten duten faktore kopurua ez baita oso handia. Mota honetako diseinuek saiakera kopuru gutxirekin aldagai nagusienak determinatzea ahalbideratzen dute. 3.3 Taulan matrize diseinua ikus daiteke, saiakera bakoitzean aldagai bakoitzak hartutako balioak adierazi direlarik. Matrize diseinuak guztira 16 saiakeraz osatu da beraz. Saiakerak zorizko moduan egin dira, akats sistematikoen gehipena saihestearren. Saiakera bakoitzean lortutako erantzunak (hautazko azalera unitateetan) taula berean ikus daitezke.
189 Saiakuntza bakoitzean lorturiko PAH guztien batuketa egin ezkero, begi bistakoa da zazpigarren saiakuntzak PAH kantitate gehien erauztea lortu duela (3.14 Irudia). Pentsa daiteke beraz, saiakuntza honetan erabilitako aldagai ezberdinen neurriak gertu egongo direla sedimentuetan PAHen analisia egiteko erabiliko diren baldintzetatik. Baina horretarako lehenago lorturiko datuen tratamendu estatistikoa egin da. ∑ PAH 0,00E+00 2,00E+06 4,00E+06 6,00E+06 8,00E+06 1,00E+07 1,20E+07 1,40E+07 1,60E+07 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
Saiakerak 3.14. Irudia. Aldagai osoko 24 diseinuan egindako 16 saiakuntzen PAHen batuketen neurrien adierazpen grafikoa. Lorturiko emaitzekin bariantzaren analisia egin da (ANOVA). Bariantzaren analisia, %95 konfiantza mailarekin, aldagai bat adierazgarria den edo ez adieraziko digu (3.4 Taula). Kontutan hartu behar da hasieratik aukeratutako lau aldagaiak berez adierazgarriak direla beste batzuekin alderatuz, baina urrats hori gainetik kendu dugu lurrekin egindako ikerketan aldagai baztergarriak identifikatu direlako. Lorturiko datuak ANOVA bariantza analisiarekin ebaluatu dira aldagai eta modeloaren esanahia determinatzeko. Aldagai kualitatiboak erauzketarako baldintzarik egokienetan finkatu dira. p 0.05 baino txikiago izan ezkero (beltzez), aldagai horren aldakortasuna adierazgarria dela esango da. ANOVAk aurresandako aldagaiak eta Pareto grafikak (3.15 Irudia) adierazitako aldagai adierazgarrienekin bat datoz.
Pareto grafikoetatik abiatuz (3.15 Irudia), aldagai bakoitzarentzat efektuen balioak (balio absolutuetan) aztertuko dira. Irudian %95-eko konfiantzari dagokion marra bertikal bat irudikatu da. Marra hau gurutzatzen duten balioak adierazgarritzat hartzen dira %95-ean. Efektuen sinua, erantzunean igoera (+) edo beherakada (-) ematen den adierazten digu, aldagai bakoitzaren balio baxutik handira pasatzerakoan. ANOVAtik lorturiko datuak beraz PARETO grafikoetan adierazi dira, hemendik zenbait gauza ondoriozta daitezke:
193 NaCl gatzaren adizioa adierazgarria da soilik naftalenoarentzako, horregatik gatzaren adizioa egitea erabaki da sedimentuen kasuan (gatza %30ean uretan): beste PAHekin gehitu edo ez gehitzearen arteko diferentzia adierazgarririk ez da igarri. Pisatutako sedimentu kantitatea aldiz adierazgarria da ia analito guztientzako, eta gainera pisu txikietara jotzeko joera saritzen da. Zentzu honetan 0.2 g baino gutxiago pisatzea komenigarria ez litzatekeela pentsatu da, arrazoi teknikoak direla eta erroreei bidea zabaltzea izango baitzen. Ondorioz pisatutako sedimentu kantitatea analisi bakoitzeko 0.2 gramotan finkatu da, optimizazio urratsetik beste aldagai bat kenduz. Erauzketa denbora fenantrenoa eta antrazenoa ez ezik, beste PAHentzako ez adierazgarria suertatu da, nahiz eta zeinua beti positiboa izan. Honek ez du esan nahi erauzketa denbora adierazgarria ez denik, baizik eta hasieratik jarritako mugak ondo baino hobeto definitu direla (lurrekin izandako eskarmetua dela eta), eta beraz apur bat gorago edo beherago izatea aldaketa esanguratsurik ez duela adierazten. Erauzketa denbora, nahiz eta PAH bakar batzuentzako adierazgarria ez izan, optimizazio urratsera eramango da ere, aldagai hau ahalik eta gehien zehaztearren. Azkenik, erauzketa tenperaturari dagokionez, aldagai hau aztertutako pisu molekular ertaineko PAHentzako ez adierazgarria suertatu da, aldiz, PAH arin eta astunenentzako esanguratsua da, tenperatura altua eta baxua nahiago dutelarik hurrenez hurren. Guzti hau kontutan hartuz, erauzketa tenperatura eta denbora, bi aldagai hauek bakarrik, optimizatuko dira prozedura diseinatzeko hurrengo urratsean. 0 2 4 6 8 T NaCl Pisua t -4.33 3.53 -2.62 -0.24 NAF 0 2 4 6 8 Pisua T NaCl t -2.73 -2.71 -1.86 -1.46 AZI p=0.05
3.15. Irudia. Aldagai osoko diseinuaren bidez lorturiko efektu nagusien Pareto grafikoa.
195 3.3.1.2 Diseinu konposatu zentrala (CCD) Diseinu konposatu zentralarekin (CCD) aurreko urratsean adierazgarritzat hartutako aldagai guztiak optimizatu dira. Bigarren urrats honetan, aldagai adierazgarrienak optimizatzeko asmoz, CCD bat eraiki da, 22 diseinu faktorialean oinarrituz. Diseinu mota honek denera ditu: 22 + [(2 x 2) +1] izar puntuaren saiakuntzak, ikerketa eremuaren rotabilitatea α ±1.414 izanik. Guztira, bost izar puntu ditu hortaz, non horietako bat zentrala den. Diseinua erdiko puntuko beste saiakuntza batekin osatu da azkenik. Horrela, diseinu matrizea ausaz egindako 10 saiakuntza ezberdinetan oinarritu da, ikerketaz kanpoko aldagai kutsatzaile ezberdinen akats efektu sistematikoak ekiditearren. 3.5 Taulan adierazten dira lehenengo urratsean ezberdindutako aldagai esanguratsuak (erauzketa tenperatura eta denbora), baita bigarren urrats honetarako egokitutako balio baxu, ertain eta altuak ere. 3.5 Taulan ere aldagai bakoitzari egokitutako balioen diseinu matrizea azaltzen da. Saiakuntza ezberdin bakoitza bi aldiz errepikatu da, eta lortutako erantzunen emaitzak ere bertan datoz, hautazko azalera unitateetan.
3.16. Irudia. CCD-aren emaitzetan oinarrituz aurresandako balioak eta egokitasunaren soslaiak. NAF
198 STATISTICA® programak eraikitako aurresandako balioen eta egokitasunaren profiletatik (3.16 Irudia), optimizaturiko balioak modu honetan finkatu dira: 120 minutu erauzketa denbora eta 80°C erauzketa tenperatura. Tenperatura eta denbora balio optimoak aukeratzeko aurresandako balioen eta egokitasunaren grafikoen soslaiak ikertu dira (STATISTICA® programak emandako aukera, PAH guztien batuketarako egokitasun gainazala, 3.17 Irudian), kasu bakoitzeko, erantzunik onena zein baldintzetan ematen den adieraziko digutelarik. Bi joera ezberdin ikusi dira orokorrean, eta pisu molekular handiko eta txikiko PAHen artean ezberdindu dezakegu. Emaitzarik onenak pisu molekular txikiko PAHentzako (naftalenoa, azenaftilenoa, azenaftenoa eta fluorenoa) 35-40ºC-ko tenperatura bitartean eta 60-70 min-ko erauzketa debora bitartean igarri dira. Pisu molekular handiagoko PAHentzako (fenantreno, antrazeno, fluoranteno, pireno, kriseno eta bentzo(a)antrazeno) berriz, baldintzarik onenak erauzketa tenperatura eta denbora handietan igarri dira (75-85°C eta 100-120 min hurrenez hurren).
3.17. Irudia. Egokitasun gainazal erantzuna ikertutako 10 PAHen osotasunerako. PAH guztientzako egokitasun erantzun gainazala aztertu ezkero (3.17 Irudia), argi ikus daiteke nola sistemak erauzketa tenperatura eta denbora altuak saritzen dituen. Nahiz eta pisu molekular baxuko PAHak denbora eta tenperatura txikiagoak behar, diseinuaren emaitzek pisu altuko PAHen alde egiten du, izan ere hauen azalera kromatograman txikiagoa baita, eta ondorioz aldagai esanguratsuen balioak (tenperatura eta denbora) altuak izateko joera hartuko
199 dute emaitzak optimizatzearren. Esan beharra dago pisu molekular handiko PAHentzako (Kriseno eta B(a)A) erauzketa denbora froga bereziak egin direla, tenperatura altuetan eta denbora luzez HS-SPME moduan erauzten utzi da PAH nahaste soluzioa bat. Pisu molekular altuko konposatu hauen hegazkortasuna txikiagoa da eta bero gehiago behar dute fase likidotik solidora jauzi egiteko. Ikerketa ezberdinek adierazten dute [Cam et al., 2000; Boonyatumenond et al., 2006] erauzketa denbora zehatz batetik aurrera (120 min inguru) erauzketaren etekina ez dela handitzen, eta PAHen pisu molekularraren handitzearekin alderantziz proportzionala dela. Hau da, pisu molekular handiko PAHek pisu molekular txikiko PAHak baino erauzketa etekin baxuagoa agertuko dute denbora erauzketa berdinerako. Esan beharra dago aldagai osoko diseinuan erauzketa denbora ez adierazgarria azaldu dela, baina PARETO grafikoetan ondo aztertuz ikusi daiteke PAH gehienak %95 marratik hurbil daudela, eta gainera euren zeinua positiboa dela, hau da erauzketa denbora altuak faboratzen dutela. Aldagai osoko diseinua eta diseinu konposatu zentrala kontutan hartuz, lagin errealen analisia burutzeko hautaturiko aldagaien balioak ondoko hauek izango dira: NaCl %30; 0.2 g sedimentu; 80ºC erauzketa tenperatura; 120 min erauzketa denbora. Prozeduraren eskema orokorra 3.18 Irudian laburbiltzen da.
201 3.3.2 Ezaugarri analitikoak eta metodoaren balidazioa Sedimentuetan PAHen Ur-Bero-HS-SPME metodo optimizatuaren bidezko analisiaren kalitatea bermatzeko; linealtasuna, detekzio mugak, errepikakortasuna eta zehaztasuna aztertu dira. 3.3.2.1 Linealtasuna
Lurraren kapituluan egin bezala, goi eta behe kalibratu bi egin dira 1-10 µg Kg-1eta 10-50 µg Kg-1 bitarteetan sediementu dopatuekin. Kontzentrazioen neurketa adizio estandarraren bidez egin da. Metodoak linealtasun altua erakusten du azterturiko 3 PAH (NAF, ANT, FLT) adierazgarriekin, R2 0.991, 0.989, 0.998 izanik hurrenez hurren. 3.3.2.2 Detekzio mugak Edozein prozedura analitikoan, zuriaren balioak ezagutzea ezinbestekoa da, jarraitutako prozesuan, matrize zein erreaktibo ezberdinen efektuak ebaluatu nahi ezkero. Ebaluazio honek ere, erabilitako prozeduran, analito bakoitzarentzako detekzio-mugak kalkulatzea ahalbideratzen digu. Detekzio-mugak (D.M.) kalkulatzeko hiru zuri ezberdinen determinazioak egin dira eta Stot=S+3s irizpidea jarraituz [Miller and Miller, 2002]; Stot kontzentrazioa kalkulatzeko erabilitako seinalea izanik gailur kromatografikoa detektatu denean analitoaren erretentzio denboran, S seinalearen bataz bestekoa eta s seinale guztien desbideratze estandarra. Erauzketa zuzenaren bitartez sedimentuetan determinatutako PAHentzako detekzio mugak 3.6 Taulan adierazi dira. Datuetatik antzeman daiteke metodoa sentikorragoa dela pisu molekular baxuko PAHentzako. Pisu molekular handiagoko PAHentzako, krisenoa bezala, sentikortasun baxuagoa erakusten du metodoak, PAH hauen hegazkortasun maila baxuagoak dela eta. Detekzio mugak zenbait artikuloetan ere metodoen detekzio muga bezela azaltzen dira, hemen beste lan batzuekin alderatuz antzeko balioak topa daitezke FID detektorea erabiltzen den kasuetan [Maskaoui et al., 2002], aldiz MS bezalako detektore sentikorragoak erabiltzen direnean detekzio muga baxuagoak lortu daitezkeela ikusten da [Cam et al., 2000; De Luca et al., 2004; Bartolomé et al., 2006]. Beste metodo batzuekin, likido erauzketa eta HPLC adibidez, antzeko detekzio mugak lortzen dira: 1.31 µg Kg-1 NAFentzat eta 0.71 FLTentzat [Ornellas et al., 2008], eta Soxhlet eta HPLC erabiltzen bada, baxuagoak lortu izan dira, 0.02
D.M. (µg Kg-1) Naftalenoa 1.98 Azenaftenoa 0.92 Azenaftilenoa 0.67 Fluorenoa 0.65 Fenantrenoa 0.64 Antrazenoa 1.28 Fluorantenoa 0.78 Pirenoa 0.87 Bentzo(a)antrazenoa 3.96 Krisenoa 7.95 3.3.2.3 Errepikakortasuna Metodoaren errepikakortasuna egunean eta egunetan aztertu da. Eguneko errepikakortasuna desbideratze estandar erlatiboa bezala adierazia (DEE), egun berean modu jarraian egindako sei lagin independenteen analisien emaitzetatik lortu da. Analito bakoitzaren kontzentrazioa 20 mg Kg-1-ekoa izan da. Lortutako emaitza guztiak, 10 PAHentzako %3.6 eta %7.0 bitartean egon dira (3.7 Taula). Errepikakortasuna egunetan, desbideratze estandar erlatiboa bezala adierazia (DEE), egun desberdinetan modu jarraian egindako sei lagin independenteen analisien emaitzetatik lortu da, analito bakoitzaren kontzentrazioa 20 mg Kg-1-ekoa izanik ere. Lortutako emaitza guztiak, 10 PAHentzako %2.4 eta %9.8 bitartean egon dira (3.7 Taula). Kasu guztietan faktore bakarreko bariantza analisia egiterakoan (ANOVA) lortutako F balioak F kritikoa baino txikiagoa izan dira beti. Honen arabera, ez daude ezberdintasun esanguratsurik egun
3.19. Irudia. Sedimentuetan PAHen erauzketa metodoa erabiliz NRC-CNRC- HS-3B erreferentziazko materialaren azterketatik lortutako emaitzak. 3.3.3 Lagin errealen analisia Sedimentuetan PAHen analisia egiteko optimizaturiko ur-beroko-buru-guneko fase solidoko mikroerauzketa metodoa erabili da, disolbatzailerik gabeko teknika analitiko berria [Cam et al., 2000]. Ikerketa honetan 85 µm PAzko zuntz bat irabiatutako sedimentu laginaren buru gunean eseki da. Hasteko, 20 mL ur birdistilatu 0.2 g sedimentu gainean gehitu dira (≤63µm partikula tamainakoak). Nahasketa 2 cm oinarri diametro eta 40 mL-ko topaziozko saiodi batetan egin da. Behin nahasketa eginda, 20 mm-ko tefloiez babestutako iman irabiatzailea sartu eta saiodia itxi egin da. Erauzketak 120 minutu iraundu dute 80°C-tara,
3.20. Irudia. Pasaiako lagin puntuan sedimentu kutsatuen analisiaren kromatograma, inongo adiziorik gabe (beltz), 2 (gorri), 6 (hori), eta 10 mg Kg-1-eko (urdin) adizio estandarrekin, soilik fenantreno (a) eta antrazeno (b) analitoen erretentzio denboran. 3.3.3.1 PAHen kontzentrazioak gainazaleko sedimentuetan Zonalde ezberdinetan eginiko laginketen analisia egin da sedimentuetan 10 PAH ezberdinen kontzentrazioak determinatzeko. PAH bakoitzaren kontzentrazioa lagin bakoitzeko, eta laginaren 10 PAHen kontzentrazioen batuketa 3.8 Taulan bilduta daude. 10 PAH-en batuketa osoak 290 eta 5487 µg·Kg-1 bitartean egon dira, eta batez bestekoa 1919 a b
3.21. Irudia. Laginketa guztien analisien PAHen kontzentrazio osoen batuketa. Kontzentraziorik altuenak Bergarako ibai sedimentuetan topatu dira. Lagin hau Bergaran Deba ibaian behera, herria eta industrigunea pasata, bertan jasotzen den ur zikinen iturri baten ondoan hartu da. Kontutan hartuz Deba ibaiaren saneamendurako programa osoa 2010rako martxan jarri dela, ibai honek urteetan jasan duen kutsadura maila ikaragarria da. Bergaran etxeko ur zikinez aparte, burdinolek sortutako hondakinak ere isuri dira urtetan zehar. Orain dela gutxi martxan hasi den Mekolaldeko araztegia ibai honen egoera hobetuko duela esan beharrik ez dago, baina sedimentuetan kontzentratutako hondakin kutsatzaileak bertan jarraituko dute urtetan. Antzeko kontzentrazioak, apur bat baxuagoak, topatu dira
207 Udondo eta Pasaian. Bi puntu hauek industri gune garrantzitsuak izan dira urtetan zehar, nahiz eta gutxika aktibitatea jaisten joan den. Pasaiako badia merkatal portua da ere, eta hori gutxi balitz ikatz zentral termiko bat dauka Pasai Donibanen. Aldagai guzti hauen arteko sinergia, kutsadura handia bideratu du bertako sedimentuetan. Nerbioi ibaiaren bokalea ere industrigune zabal bat da, merkatal portua eta ibaian goiko berezko kutsadura dakar, guzti honek bideratu du horren kutsadura puntu altuak zonalde honetan. Prieto eta kideen ikerketan ere PAHen maila altuak ikus daitezke Udondoko sedimentuetan [Prieto et al., 2008], Zorrozako kontzentrazioak aldiz 5 aldiz txikiagoak dira, gure kasuan bezala. Antzeko kontzentrazioak lortu dira beste industri portu batzuetan [Fang et al., 2003; Sprovieri et al., 2007]. 3.3.3.2 Sedimentuen kalitatearen ebaluazioa Sedimentuen kalitatea edo kutsadura maila adierazteko, irizpide internazionalak garatzea garrantzitsua da, zentzu honetan hainbat ikertzaile eta gobernuen arteko elkarlanak interesgarriak suertatu dira azken urteetan [Chapman et al., 1999]. Kontzentrazio mugak ezartzea eztabaida juridikoak bidera ditzake, zentzu honetan egindako azterketek hortaz, hurbilketak egiteko ezinbesteko laguntza dira. Gaur egun, muga hauek finkatzeko, alegia, sedimentuen kalitatea definitzeko, analito kutsagarrien kontzentrazioa kontutan hartzen da, kutsagarri hauen efektu biologikoak ere, eta azkenik analitoen banaketa koefizienteak ere bai. PAHen kasuan adibidez, PAH bakoitzari muga bat esleitzen zaio, izan ere, PAH bakoitzak kasuan kasu toxikotasun espezifiko bat baitauka. Bestalde, honen kontzentrazioak ere eragina izango du noski. Azkenik, PAH bakoitzak ere, banaketa koefiziente ezberdina izango du, kate trofikora jauzi egiteko erreztasun handiago edo txikiagoa alegia, eta efektu biologikoak eragiteko ahalmen indartsu edo ahulagoa hortaz. Bibliografian sedimentuen kalitate gidalerro zenbakitua ezartzeko saiakera ezberdinak topa daitezke. Hauek dauzkaten mugapenen gainetik, sedimentuen kutsaduraren egoera ulertzeko tresna erabilgarriak direla esan daiteke. Long and Morgan eta Chapman-en lanetan [Long et al., 1999; Chapman et al., 1999] biodibertsitatearen gainean eragina izan dezaketen kontzentrazioen hurbilpen bat ematen da. Lan hauetan efektu baxuko maila (Effects Range Low, ERL) eta efektu ertaineko mailak (Effects Range Medium, ERM) definitzen dira, sedimentuek xurgatutako PAH eta beste kutsagarri batzuen kontzentrazioentzako. Zenbait herrialdeetako araketa metodoen gidalerroetan muga hauek kontutan hartzen dira, hala nola, Zelanda Berriko, Australiako, Hong Kong, edota AEB-ko ingurumen sailetan.
208 Ikerketa honen sedimentuen kalitate eta toxikotasunaren definizioa egiteko, Estatu Batuetako National Oceanic and Atmosferic Administration, US-NOAA-ak ezarritako ERL (Effects Range Low) eta ERM (Effects Range Medium) [Long et al., 1999] parametroekin alderatu egin dira lan honetan lortutako kontzentrazioak. 3.8 Taulan eta 3.22 Irudian ikus daitezke sedimentuen kontzetrazioak ERL eta ERM mugekin alderaturik. Datuetatik errez ondorioztatu daiteke Bergara, Udondo eta Pasaia laginketa guneak kutsatuenak direla. Hiru puntu hauek, pisu molekular altuko PAHentzako, ERL balio mugak gainditzen dituzte, ondorioz, puntu hauetan, bioaniztasuna garatu edo mantentzeko aukera eskasak daudela esan daiteke. Pisu molekular baxuko PAHen artean aldiz, soilik Elgoibar eta Pasaiako puntuetan gainditzen dira ERL balioak. PAH guztien batuketarako azkenik, Bergara, Udondo eta Pasaiako zonaldeetan neurtutako PAHen kontzentrazioak ERL balioak arinki gainditzen dituzte. ERM balioak ez dira kasu bakar batean ere gainditu, honek adierazten du kutsadura egon bai, baina orokorrean maila baxuan dagoela, PAHek eragin dezaketen efektu biologikoei erreparatuz, hautatutako muga balioen arabera beti noski. Belgika, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Islandia, Irlanda, Luxemburgo, Herbereak, Norbegia, Portugal, Espainia, Suedia, Suitza eta Erresuma Batua osatzen dute OSPAR erakundea. Erakunde honen helburua Atlantiko ipar-ekialdeko itsas ingurumena babestea da [OSPAR]. Zentzu honetan behin behineko balorazio ekotoxikologikorako irizpide batzuk zehaztu ditu (ECA, ecotoxicological assessment criteria). Irizpide hauek, potentzialki kezkagarriak diren zonaldeak identifikatzeko erabili behar dira, eta lehentasunezko substantziak definitzeko,ez liratezke enpresa arau edota beste edozein neurri zuzentzaile bezala erabili behar. OSPAR erakundeak ezarritako mugak kontutan hartuz (3.8 Taula), orokorrean berriro ere Udondo, Bergara, Elgoibar eta Pasaiako puntuetan ia PAH bakoitzak mugak gainditzen ditu. Adierazgarria da bestalde, nola pireno eta krisenoaren kontzentrazioentzako, ia kasu guztietan mugak gainditzen diren, bi hidrokarburo hauen presentzia eta zenbatekoa besteekiko handiagoa izanik.
<D.M. Detekzio muga azpitik
0.1-28
213 3.4 Ondorioak 1.- Ur-Beroko-HS-SPME metodoaren bitartez Bizkaiko Golkoko ibai eta itsasadarretako sedimentuetan dauden hidrokarburo aromatiko polizikloen determinazioa eta kuantifikazioa egitea posible izan da. Metodo hau sinplea, garbia eta kalitatezkoa da. Laborategi analitiko arrunt batek eduki dezakeen instrumentazioarekin aurrera eramatea posible da. Ez du disolbatzaile organikoen beharra, hortaz ingurumenarekin adeitsuagoa da. Optimizaturiko metodo hau araketa metodo (screening method) bezala erabiltzea badago, analisi azkar batetan PAH kontzentrazio handien presentzia dagoen edo ez aurresateko. 2.- Diseinu esperimentala erabili da erauzketa prozesuaren gainean eragiten duten aldagai ezberdinak optimizatzeko. Tresna estatistiko erabilgarria dela berriro baieztatu da ikerketa honekin, saiakuntza kopuru txikiekin informazio baliogarria lortzea posible dela baietsi da. Aurredefinituta dagoen konfiantza maila baten, aldagai ezberdinen arteko kausa ondorioen arteko balizko erlazioa dagoen edo ez aurresatea lortu da. 3.- Diseinu esperimentalak emandako daturik esanguratsuenak erauzketa denbora eta tenperaturari buruzkoak dira. Bi aldagai hauek, euren balio altuetan, pisu molekular handiko PAHen erauzketa erreztuko dute, beste edozein aldagai baino gehiago, eta ondorioz erauzketa osoaren etekina, maila handian hobetu. Kapitulo honetan analizaturiko matrizea, sedimentua, eta aurreko kapituloan analizaturikoa, lurra, ez dira berdinak, eta azkeneko kasuan honetan, PAHen erauzketa burutzeko erauzketa denbora eta tenperaturak apur bat handiagoak izan dira. 4.- Lan honetan ezarritako detekzio mugak, errepikakortasuna eta zehaztasuna, analizaturiko laginen emaitzei kalitate analitiko oso ona ematen die. Erreferentziazko material zertifikatua erabili da zentzu honetan, lorturiko emaitzak fidagarritasun handia ematen diotelarik prozedura guztiari. 10 PAH (naftalenoa, antrazenoa, fluorantenoa azenaftenoa, azenaftilenoa, fluorenoa, fenantrenoa, pirenoa, krisenoa, eta bentzo(a)antrazenoa) ezberdinen determinazio eta kuantifikazioa burutu da Euskal Kosta eta barnealdeko ibai eta erreketan. 5.- Analizaturiko zonalde guztietan PAHen presentzia baieztatu da. Ikerturiko zonalde hauek kutsadura iturripean egon dira urteetan zehar, ondorioz, aurreikus zitekenez, PAHen
PAHen determinazioa sedimentuetan_____________________________________________ 214 kontzentrazio maila detekzio mugen gainetik egon da ia kasu guztietan. Kutsadura puntu altuenak Bergara, Udondo eta Pasaia izan dira hurrenez hurren. Biodibertsitatearen gainean eragina izan dezaketen kontzentrazioen hurbilpenen arabera, US-NOAA-ak ezarritako ERL (Effects Range Low) edo efektu baxuko mailen arabera alegia, hiru puntu hauek kutsadura maila adierazgarriak izango lituzkete. Beste guztien kutsadura maila baxua kontsidera daiteke irizpide honen arabera. Lehenego puntua, Bergara, Deba bailaran kokatua dago, urteetan industri aktibitate eta isurketa kutsakor altuak jasan dituen arroa. Udondo industri gune astuna jasandako zonaldea da, baita itsasontzi handien joan etorria ere. Azkenik, Pasaiko puntua, egun industri zonalde garrantzitsua, zama itsasontzien joan etorria eta zentral termikoak bezalako azpiegiturak jasaten dituen eremua da. Lortutako kontzentrazioak baxu-ertainak izan dira beste ikerketa leku batzuekin alderatuz.
4.1 Sarrera Euren iraunkortasuna eta izaera hidrofoboa dela eta, PAHak lur eta sedimentuetan metatu daitezke denbora luzez, aipatu matrizeak konposatu hauen biltegi handiak bihurtu daitezkeelarik, ingurumen arrisku eta kutsaduraren indikatzaile onak izanik [Motelay-Massei et al., 2004]. PAHen kontzentrazioak eta hauen banaketa lur eta sedimentuetan, denboran zehar konposatu hauek jasaten duten eraldaketa prozesu anitzengatik baldintzatuta dago. PAHen jatorria pirolitikoa eta petrogenikoa izan daiteke, isomeroen arteko eta beste espezieen arteko erlazioen bidez aztertu eta ebaluatu daitekeelarik [Budzinski et al., 1997; Soclo et al., 2000: Yunker et al., 2002]. Ikerketa estatistikoetan teknika ezberdinak erabiltzen dira laginak banaketa normal edota normal-logaritmikoa jarraitzen duten edo ez jakiteko adibidez, edota cluster bezalako aldagai anitzeko teknikak, osagai nagusietako analisiak eta faktoreanalisiaren erabilpena oso zabalduta dago [Hanrahan, 2009]. Atal honen helburua PAH ezberdinen banaketa eta erlazioak ezagutzea izan da, eta jatorri pirolitiko edota petrogenikoa neurtu, Gipuzkoako lurraldean jasotako lur eta sedimentu laginetan. 4.2 Erlazio isomerikoak PAHen jatorriak aztertu nahi direnean, hau da, ea jatorri pirolitikoa (erregai fosilen errekuntzatik eratorrikoak) edo petrogenikoa den (petrolioarekin erlazionaturiko materialetatik eratorriak) jakin nahi denean, erlazio isomerikoen analisia asko erabilitako
Ebaluazioa________________________________________________________________ 224 metodoa da. 4.1 Taulan PAHen zenbait erlazio isomeriko adierazten dira eta jatorri pirolitiko zein petrogenikoari esleitutako balioak. Petroliotik eratorritako hondakinak bi eta hiru eraztun aromatikoko PAH konposatuen kontzentrazio altuak izaten dituzte, pisu molekular handiagoko PAHak tenperatura altuetan ematen diren errekuntza prozesuetan eratzen diren bitartean, kotxeetako motorretan ematen direnak kasu. Adibide bezala, fluorantenoa, materia organikoaren errekuntzatik eratortzen den produktua da, eta erregai fosilen produktuetan aurki daiteke. Fenantrenoa, petrolioaren errekuntzan sortzen den konposatu da, baina baita antrazenoaren degradazioan ere. FEN/ANT eta FLT/PIR erlazioak gorago aipatu bi jatorrien artean ezberdintzeko erabiltzen dira. FEN/ANT bikotea tenperaturaren menpekoa da, eta eratutako PAHak jatorri pirolitikoa dute; autoetatik jaulkitako gasolina adibidez FEN/ANT bikote zatidura baxua du bereizgarri, baita PIR gainetiko FLT kontzentrazio altuak, guzti hauek jatorri pirolitikoa adierazten dute [Morillo et al., 2008]. KRI/BaA zatidurak tenperatura altuetan ematen diren materia organikoaren errekuntza prozesuekin erlazionatuta dago, bat baino txikiagoak diren erlazioak hortaz jatorri pirolitikoaren adierazgarri dira. Bestalde, materia organikoaren heltze baxua, bentzo(a)antrazenoaren gainetiko krisenoaren kontzentrazio altuak bidera ditzake, zatidura bera 1 baino handiagoa izanik, eta hortaz jatorri petrogenikoa aurresuposatu beharko litzateke [Soclo et al., 2000]. 4.1. Taula. PAHen jatorri pirolitiko edo petrogenikoa neurtzeko erlazio isomerikoen balio bereizgarriak.
Erlazioak Jatorri Petrogenikoa Jatorri Pirolitikoa
225 4.3 Analisi estatistikoak 4.3.1 Normalitate-testa Analisi estatistikoak, datuen poblazio banaketa normala ematen denean soilik erabili ahalko dira. Horretarako, datuen banaketa normala edo gausiarra den egiaztatu beharko da. Froga ezberdin asko topa daitezke bibliografian. Askotan, lan ikerketan datu gutxi eskura ezkero, Kolmogorov–Smirnov edota Shapiro-Wilk testak erabiliko dira [Miller and Miller, 2002]. 4.3.1.1 Kolmogorov-Smirnov froga Metodo hau egokia da doiketaren onezia frogatzeko, jarraiak eta isolatutako datuetatik abiatuz. Hurbilketaren oinarria xamurra da, hipotesi lez iradokitutako banaketaren kurbamaiztasuna eta metatutako maiztasunen kurbak alderatzen dira. Aurresandako hipotesi nuluak laginak banaketa funtzio zehatz batera egokitu behar dela esaten du. Kasu honetan kalkulatzen den estatistikoa diferentzia maximoa da, D. Hipotesi nulua bete ezkero bien arteko diferentzia txikia da eta datuak banaketa normal bat jarraitzen dutela esaten da. Kontrako kasuan, emandako diferentzia heinetik at dago, ondorioz hipotesia ukatu egiten da eta datuak ez dira hortaz banaketa normaltzat hartzen. 4.3.1.2 Shapiro-Wilk froga Shapiro-Wilk frogaren aplikazioa normalitaterako W balio estatistikoa lortzea du helburu, gero p balioarekin alderatzeko. W estatistikoa adierazgarria bada (p<0.05 balioak) datuen banaketa normalerako aurresandako hipotesia baztertu behar da. p-ren balioak >0.05 direnean aldiz, banaketa normala onartu beharko da. 4.3.2 Korrelazio linealak Bi aldagaien artean erlazio zehatza izateko joera korrelazio lineala bezala ulertzen da, non korrelazio koefizientea erlazio maila bezala neurtzen duen. Elementu bikoteka osatutako datuen multzoaren adierazpen grafikoa egin ezkero, banaketa diagrama bat lortzen da.
x eta y balioen batez bestekoak izanik. r balio hau Pearson-en korrelazio koefizientea bezala ere ezagutzen da, r-ren balioak 1 eta -1 balio bitartean egongo direlarik. Balio honetan oinarrituko da irizpidea, korrelazioa txikia bada erlazio eza adierazkiko du, eta 1 inguruko korrelazioak kausa-efektu erlazioa adierazko du. Lortutako r balioa, n-2 askatasun mailak erabiliz taulatutako balioekin alderatuko da, n behaketa bikote kopurua izanik. Taulatutako r balioa lortutakoa baino txikiagoa bada erlazio lineala dagoela adierazten du, taulatutako r balioa aldiz handiagoa bada erlazio falta dagoela adieraziko du [Miller and Miller, 2002]. 4.3.3 Aldagai anitzeko analisia Mota honetako ingurumen ikerketetan sistema bat karakterizatzeko aldagai asko neurtzen dira, haietariko asko euren artean independenteak izan barik gainera. Hortaz, oso komenigarria da teknika matematikoren bat erabiltzea, aldagai anitzen arteko interrelazioak aldi berean ikertzen lagunduko duena. Maiz erabiltzen diren teknika batzuk cluster analisiak dira (CA, Cluster Analysis), faktore-analisiak (FA, Factor Analysis) eta osagai nagusien analisia (PCA, Principal Component Analysis). 4.3.3.1 Cluster analisia Cluster analisia (edo konglomeratuena) aldagai anitzeko teknika multzo bat da, eta bere helburua banakako objektuak euren ezaugarrietan oinarrituz taldekatzean datza. Cluster analisiak objektuak sailkatuko ditu, ondorioz objektu bakoitza bere taldekoen antz handia izango du. Lorturiko taldeak antzekotasun handia erakutsi beharko dute talde bereko elementuen artean eta hetereogenitate handia taldeen artean. Elkartze neurria distantzia edo antzekotasun bat izan daiteke. Elkartze neurri bezala distantzia bat aukeratzen denean
227 (euklidear distantzia lez) eratutako taldeak antzeko gaiak izango dituzte, euren arteko distantzia txikia izan beharko da hortaz. Antzekotasun neurria hartzen denean aldiz (korrelazio koefizientea lez), eratutako taldeek euren artean antzekotasun handia daukaten gaiak edukiko dituzte [Miller and Miller, 2002, Brereton, 2003]. Metodo arrunt eta errazena metaketa hierarkikoa da, objektu bakoitza cluster bat bezala kontsideratzen du hasieran, hau da, tamaina “bat” izango du objektu horrek, eta euren arteko distantziak alderatuko dira. Elkarren arten hurbilen dauden bi puntuak batu eta puntu berri bat eratuko dute. Distantziak alderatzen dira berriro ere eta elkarren artean hurbilen daudenak konbinatzen dira. Prozedura hau errepikatuko da eta horrela jarraituko da objektu guztiak taldekatuta dauden arte. Banaketa hierarkikoan bestalde, gai guztiak dauzkan talde bakarretik abiatuz, banakako taldeak osatzeraino banatzen joango da. Ondoz ondoko metaketa urrats guztiak oso adierazgarria den irudi batetan islatu daitezke, zuhaitz itxura duen dendograma grafikoa hain zuzen. Behin elkartze neurria hautatu dela, hurrengo urratsa konglomeratuak eratzeko lotura metodoa erabakitzea da. Zentzu honetan metodoak anitzak dira, baina lan honetan lotura bakuna erabiliko da (single linkage), baita Ward metodoa ere. Lehenengoan, taldeak batzeko irizpidea, gertuen dauden atal ezberdinen arteko distantzia txikiena izango da, bigarrenean aldiz, gai ezberdinak hierarkikoki taldekatuko dira taldeen arteko bariantza txikiena lortu nahian. 4.3.3.2 Osagai nagusien analisia (PCA) Osagai anitzeko analisian PCA ohiko teknika bat da, ondo ikasitako propietateekin eta eremu ezberdinetan aplikatua izan dena helburu ezberdinekin. Helburu hauen artean sailkapena ezberdindu dezakegu, lagin ezberdinen arteko erlazioak agerian utziz, eta datuen murrizpena ere. Aldagai anitzeko teknika honetan, gutxi gora behera koerlazionaturiko aldagai kopuru jakin bat, koerlazionatu gabeko beste aldagai kopuru txikiago batetan eraldatzen da. Kolinealitate hau X datuen matrizeak informazio nagusia daraman aldakortasun gainartzaile bat daukala esan nahi du. Datu matrize honetan lerro bakoitza objektu bezala izendatzen da, gure kasuan lagin bakoitzari dagokiona, eta zutabe bakoitza aldiz, aldagai bati, lagin bakoitzari dagokion neurria izango dena alegia.
Ebaluazioa________________________________________________________________ 228 M lagin izatekotan, beste horrenbeste puntuko irudikapena egin daiteke K dimentsiotako espazioan. Bata besteen artean zerikusirik ez izatekotan, M puntuak espazioan barreiatuta daude, baina M puntuak euren artean erlazionaturik badaude hauek taldekatuta agertuko dira. PCA-aren helburua K aldagaietan taldekatuta dauden espazioko objektuen M puntuen norabideak topatzean datza, eta hasierako K dimentsioetako sistema, informazio garrantzitsua gordez A<K dimentsio gabeko sistema txikiago batera eraldatu. Geometrikoki ardatz aldaketa bat da, lagin horiek hasieran baino ardatz kopuru txikiagoa duen koordenada sistema berri batetan irudikatuz. PCA-ak laginen aldakortasun handiena azaltzen dituen norabideak bilatzen ditu, laginak kokatzen diren bolumenaren ardatz berrien definizioa emanez. Ardatz berri hauek osagai nagusiak dira. Lehenengo osagai nagusia laginen aldakortasun maximoa azaltzen duen norabidea da, eta bigarrena, lehenengoarekiko elkarzuta dena, behin lehenengo osagaiak azaldutako aldakortasuna kenduta, laginen aldakortasun maximoa azaltzen duena [Brereton, 2009]. Guzti honekin objektuak deskribatzeko ardatz ortogonaleko sistema berri bat lortzen da. Aldagai berriak osagai nagusiak deitzen dira (PC). Puntuazioak (scores), koordenatu berrien balioak dira (osagai nagusiek deskribaturiko ardatz sisteman) eta objektua definitzen dute. Modu honetan, hasieran koerlazionaturiko aldagaien bidez deskribatutako X datuen multzoa, azkenean koerlazionatu gabeko osagai nagusien bidez deskribatzea lortzen da. Maiz, teknika mota hauetan arazo bat azaltzen da, beharrezkoak diren osagai nagusien kopuruaren aukeraketa. Aukera ezberdinak daude osagai kopurua ondorioztatzeko. Arruntena sedimentazioko metodo grafikoa aplikatzea da, aldagai bakoitzari tartekatutako berezko balioak vs. osagai nagusien kopuruaren irudikapenean oinarritzen dena. Maldan aldaketa bortitza bistaratzen denean, beherapena azaldutako bariantzaren beherapenarekin erlazionatuta dago, hortaz, maldaren aldaketa puntua osagai nagusien kopuru bezala hautatzen da.
229 4.3.3.3 Faktore-analisia Faktore-analisia aldagai anitzeko metodo bat da, eta eredu lineal baten arabera, faktore bezala izendatutako aldagai hipotetiko batzuen bitartez, aldagai esperimental (ikus daitezkeenak) multzo baten korrelazioen konfigurazioa azaldu gura du. Faktore-analisia, PCA bezala, espazioaren dimentsionalitatea murrizteko askotan erabili ohi da. Nahiz eta datu berdinak erabiltzen dituzten, eredu matematikoak ezberdinak dira. PCAren helburua aldagaien kopurua murriztea da, atxikitutako osagaiak datuen bariantza maximoa azaldu dezaten. Faktore-analisian aldiz, aldagaien arteko korrelazio zatirik handiena azaltzen duten faktore estariak identifikatzen ditu, azpiko faktoreak azaldu eta topatzeko teknika egokia da beraz [Mongay, 2005]. PCA-an bezala, faktore-analisian ere, gordetako faktore kopuruaren erabakia garrantzitsua da; askotan, sedimentazioko grafikora jotzen delarik. Faktore-analisian errotazio faktoriala aplikatzen da faktore beraren gainean asetasun altuko aldagaien kopurua murriztu nahian. Hortaz, gogorki koerlazionaturiko aldagaiak faktore zehatz baten gaineko asetasun balio altuak erakusten dute, eta baxuak, gainerakoan. Faktore batzuk sama altuak duten aldagaien jokabidea bereganatu egiten dute, eta hauen isla bezala azalduko da. Errotazioan aldagai bakoitzean faktore bakoitzak elkar banatutako bariantzaren ehuneko partziala aldatzen da, baina ez amankomuntasuna; faktoreen auto-balioak ere aldatzen dira, baina ez osotasunak elkar banatutako bariantzaren ehuneko osoa. Errotazio metodorik onartuena, eta ikerlan honetan aplikatzen dena, Varimax delako da. Metodo honen bidez faktore bakoitzari loturiko sama faktorialaren aldakortasuna maximizatzen duen errotazioa lortzen da. 4.4 Lurraren ebaluazioa 4.4.1 Erlazio isomerikoak Lur laginetan erlazio isomerikoen azterketa egiteko 2. kapituluko batez besteko kontzentrazioen datuak hartu dira (ikus 2.14 Taula) eta espezie ezberdinen arteko erlazioak kalkulatu dira. Detekzio muga azpitik dauden kasuetan (LOD), balioa detekzio mugaren balioaren erdiagatik ordezkatu da. Aukera hau beste ikerlari batzuek erabili izan dute erlazioen kalkulua eta datuen tratamendu estatistikorako [Liu et al., 2010]. Lur laginetatik
231 kontzentrazio altuak topatu dira kreosotaz trataturiko trenbide trabesak gordetzeko lurretan [Moret el al., 2007]. KRI/BaA heina 0.4-12.2 bitartean aldatzen da. Laginketa gune gehienetan 1 baino altuagoko erlazioak ikusten dira, honek adierazten du bertan aurkitzen diren PAHen jatorria petrogenikoa dela. 3 eta 5. guneak bakarrik 1 baino balio baxuagoak erakusten dute. Azpimarratzekoa da hiru erlazioen erabilpena lagin batzuetan jatorri ezberdineko esleipenak suposatzen duela. Antzeko zeozer antzeman daiteke aurkezturiko beste bi erlazio isomerikoetan. FEN/ANT erlazioa beste erlazioen jokamoldetik gehien aldentzen dena dela ematen du, amankomunean zenbait puntu horrela erakusten duten bezala. Segur aski, lan egiteko lagin kopuru txikia, eta haietariko batzuen kutsadura maila erraldoiak besteekin alderatuz, ondorio orokor zehatzagoetara heltzea galarazten du, banakako erlazio isomerikoen analisiekin bat datozenak. Sarritan erlazio isomerikoak aztertzen dituzten ikerlanak hauetako bi kontutan hartu eta balioak irudi bidimentsionaletan adierazten dituzte. Aukerak anitzak dira, beste irudikapenen artean ANT/FEN (edo alderantziz), FLT/FLT + PIR (edo FLT/PIR) erlazioaren aurrean irudikatzen da, baita BaA/BaA + KRI, FLT/FLT + PIR erlazioen aurrean ere [Yunker et al., 2002; Liu et al., 2007; Pies et al. 2008; Jiang et al., 2009]. Lan honetan 178 eta 202 pisu molekular ezberdineko PAH isomeroen (FEN, ANT eta FLT, PIR, hurrenez hurren) irudikapenez baliatzea hautatu da. X ardatzean FLT/FLT + PIR erlazioa irudikatu eta, Y ardatzean berriz ANT/FEN erlazioa irudikatuko da (4.1 Irudia). 4.1 Irudian ikus daitekeen bezala, azterturiko gune gehienak errekuntza jatorri bezala definitzen den eremuan kokatzen dira, bai petrolioa zein beste motako erregaiak abiapuntu edukiz (9 eta 4 lagin guneak batez ere). Bestalde, 5 eta 8 guneetan kutsaduraren jatorria mistoa dela esan daiteke, petrogeniko eta errekuntzakoa. Lur laginen erlazio isomerikoetatik lorturiko datuak zera adierazten dute: ikasitako lurretan topaturiko PAHak jokamolde misto bati erantzuten diola, laginak jatorri pirolitiko zein petrogenikoko jatorriak aurkezten dituzte. Mota honetako jokamoldeak beste ikerlan batzuetan jaso dira ere [Guo et al., 2007; Liu et al., 2007].
4.1. Irudia. ANT/FEN vs. FLT/FLT+PIR erlazio isomerikoen irudikapena azterturiko lur laginetan. 4.4.2 Normalitate testa Oinarrizko eta aurreratutako estatistika metodo asko, datuen banaketa normala dela aurre suposatzen dute. Ingurugiroko geokimikan, nagusi diren elementuen datuak (O eta Si adibidez) banaketa normal bat jarraitzen dute orokorrean, hau ez da gertatzen aldiz trazako elementu edo konposatuen datuak ikertzerakoan. Kasu hauetan, datuen eraldaketa egitea beharrezkoa izaten da banaketa normal bat ager dezaten, eta modu honetan metodo kimiometriko parametrikoen erabilpena bideragarria izan dadin. Datuen eraldaketa ez egiteak, metodo estatistiko ez parametrikoen erabilera suposatzen du. Kolgomorov-Smirnov eta Shapiro-Wilk testak aplikatu dira analizaturiko lur laginen PAHen datuak ze banaketa mota jarraitzen duten aztertzeko. D eta W estatistikoen emaitzak eta p-ren balioak bestalde, datuentzako eta datuen logaritmoentzako, 4.3 Taulan laburbildu dira. Kolmogorov-Smirnov frogan D baino beragoko balioak lortu dira, eta p baino hobeagoak datuen logaritmoekin. Shapiro-Wilk frogan bestalde, W eta p estatistikoen balioak lortzen dira. Froga honetan, W estatistikoa adierazgarria bada (p<0.05), banaketa normalaren hipotesia ukatu behar da. Datuen logaritmoen balioak ikusita, AZE ez ezik, beste guztiak p>0.05 balioak ematen dutela ikus daiteke (4.3 Taulan beltzez), ondorioz ezin da ukatu datuen logaritmoen banaketa normalaren hipotesia. Datuen logaritmoetatik lorturiko banaketa
233 normalak beste ikerlan batzuetan ere beha daitezke, hala nola Liu eta kideen lanean adibidez [Liu et al., 2010]. Normalitate testak emandako emaitzak kontutan hartuz, hurrengo frogetan, korrelazioak, cluster, PCA eta FA-an, datuen logaritmoak erabiliko dira beti. Baina irudi eta tauletan izenburuen sinplifikazioa lortzearren PAHen izen laburtuak besterik ez dira idatziko, datuen logaritmoa ordezkatzen dutela kontutan izanda beti. 4.3. Taula. Normalitate testa, Kolmogorov-Smirnov eta Shapiro-Wilk frogak aplikatzerakoan.
4.2. Irudia. Cluster analisia A) PAH eta B) lurren laginketa guneentzako, distantzi euklidearra eta lotura bakuna metodoa kontutan hartuz.
4.3. Irudia. Cluster analisia A) PAH eta B) lurren laginketa guneentzako, distantzi euklidearra eta Ward metodoa kontutan hartuz.
4.4.4.2 Osagai nagusien analisia Hasierako aldagai kopurua murrizteko eta hauen jokamoldea orokortu ahal izateko PCA bat egin da. Metodo hau aplikatzerakoan puntuazio (score) matrize bat lortzen da, eta pisuen (loadings) beste bat. Analisia egiteko 2.14 Taulako datuak erabili dira, eta kontzentrazioen logaritmoak kalkulatu dira. Sedimentazioko metodo grafikoa zenbat osagai atxiki behar diren ezagutzeko erabili da. Osagai nagusien kopuruarekiko auto-balioen (eigenvalues) adierazpen grafikoa egin ostean (4.4 Irudia), ageriko lehenengo inflexioa aintzat hartu da. Bariantzaren %88 baino gehiago azaltzen duten bi osagaiak atxiki dira. Lehenengo osagaia bariantzaren %80.9 suposatzen du, eta bigarrenak bariantza osoaren %7.2.
4.4. Irudia. Auto-balioen irudikapena osagai nagusien kopuruarekiko.
238 4.5 Irudian bi osagai nagusiak kontutan hartuz (PC1 eta PC2) lortutako irudikapen grafikoak aurkezten dira, aldagai (PAHak, 4.5-A Irudia) eta kasuentzako (Lurrak, 4.5-B Irudia). Aldagaien irudikapena (4.5-A Irudia) irakurketa zaila dauka, izan ere NAF eta FLU aldagaiak besterik ez dira apur bat aldentzen, besteak oso gertu agertzen diren bitartean. Laginketa guneei dagokionez (4.5-B Irudia), beste puntuekiko 2, 9 eta 10 gehien kutsaturiko puntuen (Oriamendi 2, Amara 1 eta 2) banaketa igarri daiteke. Bereizketa hau, aurretik lorturiko bi clusterrekin bat dator, distantzi euklidea eta Ward metodoak erabiltzean hain zuzen. NAF AZI AZE FLU FEN ANT FLT PIR BaA KRI -1.0 -0.5 0.0 0.5 1.0 PCA 1 -1.0 -0.5 0.0 0.5 1.0 PCA 2 A
4.5. Irudia. PC1 vs PC2 irudikapen grafikoa A) aldagaientzako (PAHak) eta B) kasuentzako (Lurrak). 4.4.4.3 Faktore-analisia Faktore-analisia nonbait aurkitu gabeko egiturak topatzeko asmoarekin egin da. Analisi honetan osagai nagusietako erauzketa egin da eta Varimax errotazioa aplikatu egin da ere. Atxikitutako faktore kopurua bi izan dira, bariantzaren %88.1 ordezkatuz. 4.6-A eta 4.6-B Irudietan, bi faktoreekin aldagaientzako eta lurrentzako hurrenez hurren, lorturiko irudikapenak azaltzen dira. 4.6-A Irudian KRI, ANT, FLT, FEN, PIR, BaA eta AZI-ren 1 faktoreari (F1) egindako ekarpen handia ikusi daiteke, guztiak 0.740 baino zama handiagoekin. FLU eta NAF bigarren faktoreari (F2) egindako ekarpena handia da ere, 0.780 baino handiagoko zamekin. Azaldu gabeko jokamolde bakarra AZE-rena da, zein F1 eta F2-ri antzeko zama ekarpenak egiten dizkie. Desberdintze hau F1 gaineko ekarpen handia duten 3-4 eraztuneko PAHak (eta AZI),
_____________________________________________________________4. KAPITULUA 239 F2 faktore gaineko ekarpen handia duten bi eraztun aromatikoko PAHengandik (NAF eta FLU) banatzera eramaten du. Faktoreen puntuaketaren lurren irudikapenean (4.6-B Irudia), PCA-rekin lorturiko antzeko taldekapenak ikus daitezke (4.5-B Irudia). F1-en puntuazio altuak duten, gehien kutsaturiko lurrak diren 2, 9 eta 10 puntuak taldekatu daitezke, eta bereziki 10, F2 gaineko puntuazio altuekin ere. Egoera honek adierazten du gune hauek AZI eta 3-4 eraztun aromatikoen kantitate handiak dituztela, F1-en zama handiak edukiz, eta partzialki F2-n. F2-n puntuazio ahul-ertainak dituzten 1, 4, 6 eta 7 lurrak osatzen duten beste talde bat ezberdindu daiteke, eta NAF eta FLU bi eraztun aromatikoko PAHen kontzentrazio aipagarria adierazten du. 3 eta 8 lurrak osatutako 3. taldea, analizaturiko PAHen artean kontzentrazio baxukoak adierazten ditu. Besteetatik banatuta 5. laginketa gunea topatzen dugu, F1-i ekarpen handia eginez, aurkituriko 3-4 eraztun aromatikoko PAHen eta AZI-ren maila erdi-altua adierazten.
4.6. Irudia. A) Aldagaiak (PAHak) eta B) kasuen (Lurrak) irudikapen grafikoa.
Emaitzek erakusten dute FEN/ANT ratioa <10 dela antrazenoa neurtu ahal izan den toki guztietan. Deba 2, Pasaia eta Bergara laginketa puntuetan ez ezik, beste guztietan FLT/PIR ratioa >1 izan da. Lorturiko ratioak PAHen kutsadura iturria erreketa prozesuetatik datorrela esateko joera adierazten dute [Soclo et al., 2000; Zhou and Maskaoui,. 2003; De Luca et al., 2004; Yim et al., 2007]. KRI/BaA ratioa 0.4-161 bitartean egon da. Hemen zenbait guneetan BaA balioak ezin izan ditugu neurtu eta horregatik detekzio mugaren balio erdiak hartu dira kalkuluak egiteko. Sedimentu lagin gehienetan, FLT/(FLT + PIR) ratioen kasuan, 0.5 baino balio handiagoak aurkitu daitezkeela ikus daiteke, Deba2 eta Bergara lagintze
242 zeozer gertatzen da Shapiro-Wilk froga aplikatzerakoan, datuen logaritmoak emaitza hobeagoak erakusten dute W estatistikoaren kasuan eta baita probabilitatean (p>0.05) ere, bi salbuespen izan ezik. Hauetako bat NAF da, zein datu soilekin emaitza hobeagoak lortzen ditu, eta bigarrena AZE, zein banaketa normala lortzea ezinezkoa suertatu da, ez datu soilekin ezta datuen logaritmoekin ere ez. PAH gehienetan datuen logaritmoekin lan egiterakoan banaketa normala lortu da, ondorioz hemendik aurrera egindako kalkulu guztiak, bai korrelazioen kasuan, zein aldagai anitzeko analisietan ere, datuen logaritmoak aintzat hartuko dira. Xalotasuna zaintzearren, irudi eta tauletan, PAHen laburdurak bakarrik idatzi dira, eta logaritmoa ez dator adierazita PAH bakoitzaren alboan. 4.6 Taula. Normalitate testa, Kolmogorov-Smirnov eta Shapiro-Wilk frogak aplikatzerakoan.
4.8. Irudia. Cluster analisia A) PAH eta B) sedimentuen laginketa guneentzako, distantzi euklidearra eta lotura bakuna metodoa kontutan hartuz.
Lotura bakuna metodoaren bidez lorturiko 4.8-B Irudian laginketa puntuen dendograma ageri da. Taldekatze definizio argirik ez da agertzen, soilik distantzia 2.3 baino handiagoa denean leku gehienak taldekatzen dituen cluster bat ageri da, eta bakarka dauden beste hiru puntu (Deba 1, Arrasate eta Bergara). Ward-en lotura metodoa kontutan hartuz (4.9-B Irudia) 5 baino distantzia handiagoko cluster bi agertzen dira. Haietariko lehenengoa Zorroza, Elgoibar, Udondo, Pasaia eta Bergara-ko kokalekuekin; eta bigarrenak gainontzekoak taldekatzen ditu. Lehenengoak FLT-PIR-BaA eta KRI kontzentrazio altuak erakusten ditu. Ward metodoa Distantzi Euklidearra 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Distantzia KRI PIR FLT FLU BaA FEN AZI AZE ANT NAF A
4.10. Irudia. Auto-balioen irudikapena osagai nagusien kopuruarekiko. 4.11 Irudian bi osagai nagusiak (PC1 eta PC2) aintzat hartuz eraikitako adierazpen grafikoak ikusi daitezke, aldagaientzako, PAHak (4.11-A Irudia) eta kasuentzako,
4.11. Irudia. PC1 vs PC2 irudikapen grafikoa A) aldagaientzako (PAHak) eta B) kasuentzako (sedimentuak). Lur eta sedimentuen Cluster zein PCA analisiak alderatuz, sedimentuetan lurretan ageriak diren jokabide antzekotasunak ez dira antzeman, PC-ekin bat datozen bi clusterrak alegia. Nonbait, sedimentuetan analizaturiko PAHen arteko korrelazio txikiagoak PC eta cluster kopuru altuagoa bideratzen du, eta ondorioz interpretazioa zaildu egiten du. 4.5.4.3 Faktore-analisia Faktore-analisia itxuraz aurkitu gabeko egiturak topatzeko askoarekin egin da. Analisi honetan osagai nagusietako erauzketa egin da eta Varimax errotazioa aplikatu egin da ere. Atxikitutako faktore kopurua hiru izan dira, bariantzaren %77.9 ordezkatuz. Aldagaientzako hiru faktoreekin lorturiko adierazpena 4.12 Irudian ikus daiteke. FEN- FLT-PIR-BaA eta KRI 1 faktoreari (F1) egindako ekarpen adierazgarria antzeman daiteke; guztiak 0.750 baino zama handiagoekin. FLU eta NAF 2. faktoreari (F2) ekarpen handia egiten diote, 0.769 baino zama handiagoekin (NAF negatiboki). AZE eta ANT 3. faktoreari (F3) ekarpen handia egiten diote, 0.781 baino zama handiagoekin. Azkenik AZI definitu gabeko jokabidea aurkezten du, antzeko zama ekarpenak egiten baitizkie F1 eta F2-ri. F2 eta F3 bi eraztun aromatiko dauzkaten PAHei dagokie (NAF-FLU-AZE) eta hiru eraztuneko ANT; eta F1 hiru eraztuneko (FEN-FLT) eta lau eraztuneko (PIR-BaA-KRI) PAHei. A B
4.12. Irudia. Aldagaientzako (PAHak) F1-F2-F3-ren adierazpen grafikoa. 4.13 Irudian F1, F2 eta F3 faktoreen puntuazioekin sedimentuen kokalekuak adierazi dira. Sedimentuen talde bi ezberdindu daitezke, lehenengoa bi edo hiru faktoreetan puntuazio erdi-altuak dauzkan puntuak hartzen ditu (Bergara-Deba2-Elgoibar-Pasaia eta Udondo). Talde hau hiru-lau eraztun aromatiko eta FLU PAHen kontzentrazio ertain-altuei duten kokalekuei dagozkie. Sedimentuen beste taldea aldiz, bi edo hiru faktoreetan puntuazio txiki-arinak duten puntuaz osatua egongo litzateke, PAHen balio baxuagoak lortu diren lekuak hain zuzen. Pas Udo Ber Arr De-1 Elg Ori Loi Zor De-2 Iga Bid Zum
4.13. Irudia. Sedimentuentzako F1-F2-F3-ren adierazpen grafikoa.
Ebaluazioa________________________________________________________________ 250 4.6 Ondorioak 1.- PAHen erlazio isomerikoak kontutan hartuz, bai lur laginetan zein sedimentu laginetan ere, orokorrean kutsaduraren jatorri mistoa esleitu da, nahiz eta jatorri pirolitikoa duten laginak nagusitasun txiki bat aurkezten duten. 2.- Salbuespen gutxi batzuk ez ezik, eraldatu gabeko datuak baino, PAHen datuen logaritmoa, lur zein sedimentuetan, banaketa normal batera askoz hobeto egokitu dira. 3.- Adierazgarritasun altuko korrelazioak aurkitu dira hiru eta lau eraztun aromatikoko PAHetan. Korrelazio esanguratsuen kopurua eta garrantzi maila altuagoak izan dira lurren kasuan sedimentuetan baino. 4.- Cluster analisian taldeak hobeto definitu dira distantzi Euklidearra eta Ward-en lotura metodoa erabili direnean (lutura bakuna baino gehiago). Hau PAHak eta laginketa puntuak aintzat hartzean eman da, bai lur laginetan zein sedimentu laginetan ere. PAHekin lur eta sedimentuen clusterra alderatu ezkero, argi ikus daiteke sedimentuetan cluster bat gehiago lortzen dela aldagaien kasuan (PAHak), taldekatutako PAHetan ezberdintasun txikiak daudelarik. Lur eta sedimentuetan laginketa puntuekin lorturiko dendogramei dagokionez, bi clusterren banaketa pisu molekular erdi-altuko PAHen kontzentrazioak baldintzatzen duela ematen du. 5.- Faktore analisiak, osagai nagusietan analisiari dagokionez egituren detekzio hobeagoa baimendu du. Lurrean bi faktore nahikoak izan dira, bariantza osoaren %88.1-en erantzule izanik; sedimentuetan aldiz, kopurua hirura igotzen da, bariantzaren %77.9 batekin. Bai lurretan zein sedimentuetan, lehenengo faktorean ekarpen handia daukate hiru eta lau eraztun aromatikoko PAHak (FEN-FLT-PIR-BaA eta KRI). Bi eraztuneko PAHak modu ezberdinean banatzen dira, eta ANT F1-ra lotzen da lurretan, eta F3-ra sedimentuetan. Analizaturiko lur eta sedimentuen irudikapenak, finkatutako faktoreen arabera, kontzentrazio ertain-altuko hiru edo lau eraztun aromatikoko PAHen arabera laginketa puntuak ezberdintzea baimendu du. Kontutan hartu behar da lortutako ondorioak PAH datu kopuru txiki batetik eskuratu direla, eta lagin kopuru mugatu batetik, hamar lur eta hamahiru sedimentu lagin. PAH kopuru
1. Buru Guneko Fase Solidozko Mikroerauzketa (HS-SPME) teknika oinarritzat hartuz, ur, ur lixibatu, lur eta sedimentu bezalako matrize ezberdinetan, pisu molekular baxu eta ertaineko PAH ezberdinen aldibereko determinaziorako neurketa metodoen garapena egitea lortu da. Matrizearen arabera erauzketa metodo bakoitzaren baldintzak erabatekoak edo bestekoak izan dira, sentikortasunaren gainean aldagai honek duen garrantzia agerian utziz. Baldintzarik leunenak uretan lortu dira (50oC, 60 min) eta bortitzenak aldiz sedimentuekin (80oC, 120 min). Matrize urtsuan lortutako detekzio mugak, matrize solidoekin lortutakoak baino hobeagoak dira. Lur eta sedimentuen analisian, zuzenean Ur Beroko sistema aplikatzea (HW-HS-SPME) baliogarria dela frogatu da; zentzu honetan ikerketa gutxi topa daitezke, eta gaurkotasuna agerikoa da. Metodoak berresteko erreferentziazko materialak erabili dira (uretan izan ezik). Metodoen linealtasuna, errepikakortasuna, zehaztasuna eta detekzio mugak onak izan dira kasuan kasu, atal bakoitzeko ondorioetan azaldu den bezala. 2. Diseinu esperimentala aplikatu da ikerturiko hiru matrizeetan metodo ezberdinen garapenerako. Garatutako erauzte-aurrekontzentrazio metodoen diseinuan oinarrizko urrats bi dauzkate komunean: lehenengoa, selekzio metodoen bidez (faktorial zatikatua, Plackett-Burman) aldagai esanguratsuen eskuratzea, erauzketa eta desortzioa kontutan hartuz, eta bigarrena aldagai hauen optimizazioa diseinu konposatu zentralekin. Bi urratsetan Statistica® programa erabili da. Modu honetan informazio zehatz eta fidagarria lortu da saiakera kopuru txiki batekin, denbora eta kostua murriztuz, aldagai bakoitzaren banakako azterketaren aukeraren aurrean. 3. Garatutako neurketa metodoak araketa edo miaketa metodo (screening methods) bezala onar daitezke. Honelako metodo arin eta bakunak garatzea izan da hasierako helburu nagusi bat. Erabilitako tresneria eta aparatuak (GC-FID) eskuragarriak dira gaur egun edozein laborategi analitikoan. Honelako metodoek erantzun azkarra
258 bilatzen dute (positibo edo negatibo). Ez dute disolbatzaile organikoen beharra, hortaz ingurumenarekin adeitsuagoak dira. Optimizaturiko hiru prozedurak (ur, lur eta sedimentuentzako) ezaugarri hauekin bat datoz erabat. 4. Garatutako metodoak Gipuzkoako ur, lur eta sedimentuen kutsadura azterketa egiteko erabili dira. 10 PAH ezberdinen presentzia aztertu da: naftalenoa, antrazenoa, fluorantenoa, azenaftenoa, azenaftilenoa, fluorenoa, fenantrenoa, pirenoa, krisenoa, eta bentzo(a)antrazenoa. Gipuzkoako itsas zein ibai ur lagin errealen analisiek ez dute, orokorrean, PAHen kontzentrazio aipagarririk erakusten. Ur lixibatuetan aldiz, kutsadura maila altuek argi adierazi dute jatorrizko lur horietan PAHen kontzentrazioa altua izan behar dela derrigorrez. Lurren azterketan, bi kokapen konkretuetan oso kontzentrazio altuak aurkitu dira, Donostia inguruko bi puntuetan hain zuzen: Amarako Gasifikadora zaharra kokatzen zen zonaldea, eta bestalde, Oriamendin, kreosotaz trataturiko egur biltegi batetan. Sedimentuen kasuan azkenik, analizaturiko zonalde guztietan PAHen presentzia baieztatu da. Kutsadura puntu altuenak Bergara, Udondo eta Pasaia izan dira hurrenez hurren. Biodibertsitatearen gainean eragina izan dezaketen kontzentrazioen hurbilpenen arabera, US-NOAA-ak ezarritako ERL (Effects Range Low) edo efektu baxuko mailen arabera alegia, hiru puntu hauek kutsadura maila adierazgarriak izango lituzkete. 5. Lagin errealen azterketatik lorturiko datuen ebaluazioa egin da. PAHen arteko erlazio isomerikoak kontutan hartuz, bai lur laginetan zein sedimentu laginetan ere, orokorrean kutsaduraren jatorri mistoa esleitu da, nahiz eta jatorri pirolitikoa duten laginak nagusitasun txiki bat aurkezten duten. Lur eta sedimentuetan laginketa puntuekin lorturiko dendogramei dagokionez, bi clusterren banaketa pisu molekular ertain-altuko PAHen kontzentrazioak baldintzatzen duela ematen du. Osagai nagusien analisiarekin alderatuz, faktore-analisiak egituren detekzio hobeagoa baimendu du. Analizaturiko lur eta sedimentuen irudikapenak, finkatutako faktoreen arabera, kontzentrazio ertain-altuko hiru edo lau eraztun aromatikoko PAHen arabera laginketa puntuak ezberdintzea baimendu du. Kontutan hartu behar da lortutako ondorioak PAH datu kopuru txiki batetik abiatuz eskuratu direla, eta lagin kopuru mugatu batetik, hamar lur eta hamahiru sedimentu lagin hain zuzen ere. PAH kopuru handiago bat eta lagin puntu ezberdin gehiagoren analisiak, ondorio orokor eta erabatekoak baimenduko lituzke.
Publikazioak
Komunikazioak |
addi-a72cd89bff24 | https://addi.ehu.es/handle/10810/8593 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2012 | science | Iribas Pardo, Haritz | eu | Aurpegiaren detekziorako sistema baten garapen eta balidazioa | 1. Sarrera Gaur egungo gizartean informazioak garrantzia handia dauka, eta irudiak informazio iturri nagusienetakoak dira, batez ere gizakian oinarritutako aplikazioei dagokionean. Hala nola, segurtasun zaintzan, sistema biometrikoen garapenenean, pertsona-makina elkarrekintza eskatzen duten multimedia jokoetan, robotikan, errealitate birtualean, bideokonferentzietan, indexazioa eta kodifikazioan [1]. Teknologiaren garapena eta hedakuntza dela medio, kalitate handiagoa eta koste baxuagoa eskatzen duten irudi digitalak lortzea erraztu da. Honek, irudi hauen erabilera egiten duten arlo ezberdinetako sistema eta aplikazioak ugaltzea ekarri du, bereziki pertsonen irudietan oinarritutako aplikazioei dagokionean. Adibidez sistema biometrikoak [2], aurpegiaren ezaguerarako sistemak [3], edo begiaren mugimenduaren azterketarako aplikazioak [4] [5]. Aplikazio hauetan, hau da, aurpegiaren ezaguerarako aplikazioak, edo begiaren mugimenduaren azterketarako aplikazioak bezalako tekniketan, lehenengo urratsa aurpegiaren detekzio egokia egitea da. Horiek horrela, aurpegia egoki detektatzeak garrantzia handia hartzen du, irudi edo frame baten barruan aurki daitezkeen aurpegien lanketa egin ahal izateko egoki aurkitzea lehen urratsa baita. Aurpegiaren detekzioa, objektu klase zehatz baten detekzioa bezala uler daiteke. Objektu klaseen detekzioaren lana, irudi edo frame batean klase zehatz horretako objektu ezberdinen kokalekua eta tamaina aurkitzean datza. Aurpegiaren detekzio sistemak aspaldi ari dira garatzen. 70eko hamarkadan hasi ziren lehenengo algoritmoak garatzen, baina teknika honen garapen faltagatik zuten erabilgarritasun eskasa dela medio ikerkuntzak gelditu egin ziren. Aldiz, gaur egun aplikazio ugari dituen ikerkuntza lerroa da [6], bai arlo komertzialean argazki kamera digitalekin adibidez, baina baita segurtasun arloan ere, sarrera-mugatutako zonaldeen kontrola edo mugen kontrolean adibidez. Beste alde batetik aipatzekoa da aurpegi detekziorako algoritmo gehienak bestelako objektuen (autoak, pertsonak....) detekzioa egiteko baliagarriak izan daitezkeela, eta baita aurpegiaren zonalde ezberdinak kokatzeko ere. 1.1 Proiektuaren kokapena Master tesi honek, aurpegiaren detekzioaren gaur egungo egoeraren azterketa eta aplikazio praktiko baten aurkezpena egitea du xede. Proiektua, Vicomtech-IK4n garatutako ikerkuntza proiektu baten barruan kokatzen da. Vicomtech-IK4 Vicomtech-IK4 (Ikus-elkarrekintza eta Komunikazio Teknologien Zentrua) Donostiako Teknologi Elkartegian kokatuta dagoen ikerketa aplikaturako zentro bat da, konputagailu bidezko elkarrekintzazko grafikoak eta multimedia digitala ikertzen dituena. Vicomtech-IK4 Euskadiko 9 zentro teknologikok osatzen duten IK4 Aliantza 9
Teknologikoko kide da, mota honetako sare garrantzitsuenetarikoa dena. Era berean, Vicomtech-IK4 GraphicsMedia.net nazioarteko ikerkuntza sareko kide da ere. Sare honetako kideak nazioartean ikerkuntza aplikaturiko ospe handiko zentroak dira, Computer Graphics eta Multimedia teknologien ildotik doazenak denak. Eta honek bere jarduera ikertzailea nazioarteko bilakatzeko profil eraginkor eta estrategikoa ematen dio. Vicomtech-IK4 sei alor teknologikoetan banatua dago. Master tesi hau Telebista Digitala eta Multimedia Zerbitzuak departamenduaren barruan kokatzen da. Departamentu honen xedea, telebista eta ikus-entzunezko edukien inguruko eragile guztiei eta orokorrean multimedia inguruan lanean dihardutenei beren aurrera bidean laguntzea da, horretarako beharrezkoak diren soluzio teknologikoak eskainiz. Horretarako, ikerkuntza bide nagusiak hauexek dira: Seinale igorpen teknologiak (DVB-T,C,S,H – MHP, MPEG, e.a.), multimedia edukien analisia (indexazio automatiko, kudeaketa eta errekuperaziorako zuzendua) eta produkzio profesionala eduki interaktibo, alegiazko errealitate, HDTV, audio eta mugikortasunera zuzendua. 1.2 Helburuak Master tesi honen helburu nagusia aurpegiaren detekziorako sistema baten garapena egitea da, gerora begiaren detekzioa eta irisaren mugimenduaren jarraipena egitera zabalduko delarik. Detektore honen garrantzia, gerora beste ikerkuntza lerroen lehenengo urratsa izango dela da, zeinentzako lehenengo pausoa aurpegiaren detekzioa egitea izango den. Zehaztutako helburua beraz, lehengo urratsean, gaur egungo teknologiaren egoeratik abiaturik aurpegiaren detekzioa egingo duen algoritmoaren ikerketa, garapena, inplementazioa eta dokumentazioa egitea da. Hau helburu nagusia izanik, bestelako azpi-helburuak ere baditu proiektu honen garapenak. Azpi-helburu hauek ondorengoak dira urrenez-urren: • Aurpegiaren detekzio ikerkuntza lerroaren analisia eta egungo egoeraren azterketa egitea. • Aurpegia detektatzeko algoritmo eraginkorra aurkitzea. Kontuan izanik proiektu honen helbururako positibo faltsuak ekidin behar direla. Hau da, proiektuaren beharretarako irudi edo frame batean aurkitzen diren aurpegi guztiak edo gehienak aurkituko dituen, baina positibo faltsuak murriztearen lehentasuna izango duen algoritmoaren garapena egitea. • Sistema honen inplementazioa eta eredu-irudi multzo baten gaineko frogak egitea, beste sistema batzuen emaitzekin alderatzeko. • Bestelako aplikazioen eta proiektuen barne kokatuko den sistemaren garapena egitea. 1.3 Tesiaren memoriaren antolaketa Master tesi honen memoria bost ataletan banatua dago. 10
Lehenengo atalean, master tesi honen garapenaren inguruarekiko sarrera egingo da eta proiektuaren kokapena zein helburuak zeintzuk diren aurkeztuko dira. Bigarren atalean, aurpegiaren detekziorako teknologia ezberdinen errepasoa eta gaur egungo egoeraren analisia egingo da, dauden teknika ezberdinen adibideak ematearekin batera. Behin aurpegia detektatzeko teknika ezberdinen sarrera eta errepasoa egin, aurpegiaren detekziorako Viola eta Jonesen [7] algoritmoaren aurkezpen eta azalpen zehatzagoa egingo da, tarte berezia eskainiz, master tesi honen oinarria baita. Hirugarren atalean, garatutako sistema egiteko erabilitako tresna eta teknologien aurkezpena eta azalpena egingo da lehenik eta behin. Horren ostean detekzioa egiteko erabiliko diren detekzio sistemen aurkezpena egingo da, bai eta hauen azterketa eta balidazioa egingo dira. Horretarako erabilitako eredu-irudi multzoen aurkezpena egingo da lehenik, gerora lortutako emaitzen berri emateko. Behin hori eginda, garatutako sistemaren egituraren azalpena eta horrela egitearen arrazoien berri emango da. Laugarren atalean, sistemaren balidaziorako egindako frogen berri emango da. Horretarako aurreko atalean aurkeztutako eredu-irudiekin egindako frogak aurkeztuko dira, gerora lortutako emaitzen berri emateko eta hauek aurpegia detektatzeko beste sistema edo detektatzaile batzuk lortutako emaitzekin alderatuko dira. Bosgarren atalean, sistemaren balidazio eta azterketatik ateratako datuetan oinarritutako ondorio nagusiak aurkeztuko dira, bai eta proiektuarekin aurrera jarraitzeko hurrengo pausoen azalpen laburra eman ere. 11
2. Teknologien gaur egungo egoeraren azterketa Gaur egungo ikus sistema adimentsuetan irudiek garrantzia handia hartzen dute, pertsonek eta bereziki haien aurpegiek garrantzia berezia hartzen dutelarik. Horiek horrela, esfortzu handiak inbertitzen ari dira aurpegiaren prozesamendu egoki bat bilatzen. Besteak beste, aurpegiaren ezaguera, aurpegiaren mugimenduen edo begiradaren mugimenduaren jarraipenetan, jarreraren balioztapenean edo eta aurpegiitxuraren ezagueran [8]. Hala ere, ez dira gutxi aurpegiak kokaturik eta identifikaturik egongo balira jotzen duten sistemak. Aldiz, guztiz automatikoa izango den sistema bat lortzeko [9], irudien pertsonen aurpegien informazio guztia era egoki batean aztertuko duen sistema lortzeko, beharrezkoa da aurpegiaren detekzioa era sendo eta eraginkor batean lortuko duten sistemak. Detekzio sistemaren helburua, irudia hartu eta bertan aurkitzen diren pertsona guztien aurpegien erregioa aurkitzean datza, pertsonaren aurpegiaren posea, orientazioa eta irudiaren argitasun baldintzak direnak direla. Zailtasun handia aurkezten duen arazoa da hau, izan ere, aurpegiak objektu ezberdinak dira pertsonaren arabera eta aldakorrak bai tamainan, forman, kolorean zein ehundurari dagokionean. 2.1 Aurpegiaren detekzioaren erronkak Esan den bezala, hainbat faktorek eragin dezakete aurpegiaren detekzioan, besteak beste aurpegien tamaina edo eskala, posea, irudia hartzeko garaiko baldintzak, aurpegiitxurak, adina eta aurpegian izaten ahal diren hersketak objektu edo elementu estruktural ezberdinak direla medio. Aurpegiaren detekzioaren gaur egungo ikerketa eta garatzen ari diren sistemak, arazo hauek ekiditean datza hein handi batean [10]. • Eskala. Irudi batean aurki daitezke tamaina ezberdineko edo eskala ezberdineko aurpegiak, arazo hau ekiditeko aurpegiaren tamaina aldaketa hauek deformazio bidezko tamaina aldaketa prozesu sinple bat bezala har daitezke. Eraldaketa prozesu honek zenbait punturen kokapena aurkitzea eskatzen du, begiena, sudurrarena edo ahoarena adibidez [11]. • Posea. Aurpegi detekzio sistema baten eraginkortasunak behera egiten du pose aldaketak suertatzen direnean, izan ere sistema edo lan gehienak aurpegiak aurrez detektatzeko eginak daude [12]. Kontutan izan behar da pose aldaketa hauek pertsonaren posizioagatik zein kamerak irudia hartzen dueneko angeluagatik izan daitezkeela. Horrela aurpegiak aurrez, profilez, edo goitik zein behitik aurki daitezke. Kasu batzuetan orientazioak berak ere aurpegiaren zenbait ezaugarriren hersketa eragin dezakeelarik, begiak edo sudurra adibidez. • Irudiaren baldintzak. Irudi bat ateratzen den momentuko hainbat kanpo faktorek, hala nola argiztapenak edo kameraren ezaugarriek, eragina izango dute sistemak izango duen eraginkortasunean. Bereziki aipagarria da argiztapenak duen eragina [13], non aurpegi berbera itxura zein pose berdinarekin kokatzeko zailtasunak izan daitezke argiztapen aldaketagatik. • Aurpegiaren itxurak. Aurreko kasuetan ez bezala, kasu honetan aurpegian aldaketa esanguratsuak ematen ahal dira. Honek eragin zuzena izango du detekzioaren prozesuan [14], adibidez hainbat prozesu biometrikoetan aurkezten diren irudiak errefusatu egiten dira bertan aurkezten den aurpegiak duen 13
aurpegi-itxuragatik. • Adina. Adina beste arazo bat izan daiteke aurpegiaren detekzioa egiterako garaian, izan ere adinaren poderioz hainbat hazpegi aldatzen dira. Eta honek beraz datu base handiagoen beharra eskatzen du. • Hersketa. Aurpegiaren osotasuna edo zati bat objektu baten ondorioz estalia egon daiteke. Hala nola betaurrekoak, arropa, bibotea, aurrean izan dezakeen objektu edo pertsona bat. Honek aurpegiaren detekzioan eragin zuzena izango du. 2.2 Aurpegia detektatzeko metodoak Giza aurpegia hainbat ezaugarriz osaturik dago, ezaugarri hauek aurkitzea, aurpegiaren detekzio prozesua, modu edo sistema ezberdinen bidez egin daiteke. Yan, Kriegman eta Ahujak [15] onartua dagoen sailkapen bat zehaztu zuten, zeinaren arabera lau talde ezberdinetan sailka daitezke detekzio metodoak. • Ezagueran oinarritutako metodoak. Metodo honen arauak, gizakiak aurpegien ezaugarrietan duen ezagutzan oinarriturik daude. Arau gehienek ezaugarri ezberdinen arteko erlaziok erabiltzen dituzte. Metodo hauek bereziki aurpegiaren kokapena zehazteko pentsatuak daude. • Ezaugarri inbarianteen bidezko hurbilketa. Algoritmo hauen helburua, aurpegian aurkitzen ahal diren ezaugarri estrukturalak aurkitzea da, zeinak posea, ikuspuntua eta argiztapenari dagokionez independenteak dira. Metodo hauek bereziki aurpegiaren kokapena zehazteko pentsatuak daude. • Txantiloien bat-etortze metodoak. Lagin multzo zehatz batetik abiaturik, aurpegi txantiloi estandarrak sortzean datza. Horrela, irudiaren eta txantiloiaren erlazioa aztertua eta erabilia izaten da ondorioak ateratzeko. Metodo hauek aurpegiaren kokapena zehazteko zein aurpegiaren detekzioa egiteko pentsatuak daude. • Itxuran oinarritutako metodoak. Aurreko kasuaren antzekoa da baina kasu honetan, txantiloiak, entrenamendurako erabiltzen diren irudi multzo baten bidez lortutako aurpegiaren ezaugarriak zehaztetik lortzen dira. Metodo hauek bereziki aurpegiaren kokapena zehazteko pentsatuak daude. Hurrengo puntuetan, lau metodo hauen azalpena egingo da, zeinetarako ikerketa lan ezberdinen aurkezpena egingo da. 2.2.1 Ezagueran oinarritutako metodoak Metodo honetan oinarrituriko aurpegi detekzio sistema bat sortzeak, aldez aurretik arau batzuk zehaztea eskatzen du. Arau hauek ikertzaileak giza aurpegiarekiko duen informazioan oinarritzen dira. Orokorrean esan daiteke teknika honetan oinarrituriko sistemek ez dutela entrenamendurik behar. Sistema beraz, ikertzaileak zehazturiko arau horietan oinarrituko da detekzioa egiteko, eta beraz bere eraginkortasuna ikertzailearen aldez aurretiko informazioan oinarrituko da. Gizakiaren aurpegiaren ezaugarriak deskribatuko dituzten arauak sortzea ez da oso prozesu konplexua. Adibide bat emate aldera, aurpegi batek simetrikoki aurkitzen diren 14
bi begi, sudur bat eta aho batez osaturik dagoela esan daiteke. Ezaugarri hauen arteko erlazioak, beraien posizio eta distantzia erlatiboak eman dezakete. Metodo honek duen arazoetako bat, giza ezaguera ongi definitutako arauetan itzultzean datza. Bi motatako arauak ezberdindu daitezke: zorrotzak, zeinak detekzio tasa baxuak dituzte; eta laxoak, zeinak detekzio faltsu tasa handia duten. Metodo hau erabilita egindako lan ezberdinak aztertuko dira hurrengo lerroetan. Yang eta Huang Yang eta Huangek ezagutza hierarkikoan oinarritutako metodoa erabili zuten aurpegiak detektatzeko [16]. Hiru arau maila ezberdineko sistema osatuz. Lehenengo mailan arauak aurpegiaren ezaugarri orokorretan oinarrituta daude, zeinak deskribapen orokorren bidez osatuak daude, eta mailak gora jo ahala, arau hauek zehatzagoak bihurtzen dira. Mailarik gorenean, irudia azpi-leihoen bidezko eskaneazio bidez zein kokapen bakoitzari arau multzo ezberdinak aplikatuz, aurpegi posible guztiak aurkituak dira. 2.1 irudian ikus daitekeen moduan, bereizmen-aniztasuneko irudien hierarkia sortuko da batezbestekoen kalkulu eta azpi-laginketaren bitartez [17]. Aurpegien detekzioa egiteko erabilitako arau hauetako batzuen adibideak ondorengoak dira: aurpegiaren erdiko zonaldeak antzeko intentsitatea duten 4 zeldek osatzen dute (ikus 2.1 eta 2.2 irudiak); aldiz, inguruko zonaldeak, hots, aurreko zonaldea inguratzen duenak, antzeko intentsitatea ere izango du baina ikus daitekeen moduan, bi zonalde hauetako batezbestekoen arteko ezberdintasuna esanguratsua da. 15 2.1 Irudia: Bereizmen-aniztasuneko irudien hierarkia 2.2 Irudia: Ezagueran oinarritutako metodoetan erabilitako Ohiko aurpegia
Tang, Kawato, Ohya eta Nakatsu Ikertzaile hauek garatutako teknika [18] oinarrizko 2 faktoreetan oinarritzen da: azal kolorearen eta ilearen banakuntza Gaussianoetan, eta giza aurpegian ilearen marra aurkituko duen erabakitze kurban. Metodo hau bi egoera ezberdinetan banatu daiteke, zeinek tarteko irudiak sortuko dituzte, gerora erabakitze kurbaren bidez bukaerarako egoerara iristeko. 1. Irudi bitar bat sortu azalaren kolorearen banaketa baten bidez. 2. Irudi bitar bat sortu ilearen kolorearen banaketa baten bidez. 3. Aurretik dauden irudi bitarretatik erabakitze kurba kalkulatu Lehenengo pausoaren helburua azalaren eta irudiaren atzealdearen arteko bereizketa egitea da, zeina burutuko da banaketa Gaussiano bidimentsional baten bidez azalaren kolorearen eredua sortuz. Metodo honek, azalaren kolorea RGB kolore zehatz batzuetara mugatuta dagoenaren arauan du oinarria. Bigarren pausoa lehenengo pausoaren antza handia dauka, baina kasu honetan helburua ilearen pixelak irudian egon daitezkeen beste elementuetatik bereiztea du helburu. Azkenik, lortutako bi irudi bitar hauetatik abiatuta erabakitze kurbaren kalkulua egingo da, aurpegia detektatzeko. Teknika hau ezagueran oinarritutako detekzio metodo baten adibide ona da, zeina ilearen eta azalaren kolorearen ezagutzan eta ileak aurpegiarekin egiten duen marraren ezagutzan du oinarri. Nahiko emaitza onak aurkeztu dituen teknika bat da, batez ere aurrez aurreko irudiekin, baina baita albotik ateratako aurpegiekin ere. Metodo honek duen hutsunerik handiena, pertsonak nahitaez ilea behar duela izan da. Peer eta Solina Peer eta Solina ikertzaileek egindako argitalpenean [19], azal laginetan giza begiak aurkitzeko planteamendua aurkezten dute. Horretarako kolorezko irudi baten azalaren guneen segmentazioa eta ertzak bilatzeko algoritmoak aplikatuko dira. Metodo honetako detekzio prozesua sinplea da, helburua sistemaren bizkortasunean eraginkortasuna bilatzea baita. 16 2.3 Irudia: Peer eta Solinaren metodoaren pauso ezberdinak
Metodo honek pauso ezberdinak ditu, 2.3 Irudian ikus daitekeen moduan. Lehenengo hiruetan iragazki sistema baten bidez azalaren zatiak detektatuak dira, eta gero irudia gris-eskalara bihurtua izango da. Ondoren iragazkien bidez azalean ematen diren kolore aldaketak eta txuri zati ezdeusak deuseztatzen dira. Horrela, bukaeran, kolorearen banaketaren araberako azal detekzioa egina egongo da. Hurrengo hiru pausoetan, algoritmo matematiko baten bidez aurpegi bat izateko txikiegiak diren elementuak ezabatuak izango dira eta bestelako erregioen ertzak marratu egiten dira. Behin aurpegiak detektatuak izan, Houghen transformatua aplikatuz begien kokaleku izateko aukera gehien duten guneak zehazten dira, eta bertan begiak bilatuko dira, 2.4 Irudian ikus daitekeen moduan. Beraz, metodo hau begien eta azalaren kolorearen informazioan oinarritzen da. Aipatzekoa ere bada positibo faltsuak ezabatzeko arau heuristikoetan oinarrituriko algoritmoa erabiltzen dela. 2.2.2 Ezaugarri inbarianteen bidezko hurbilketa Irudi batean sailkapenerako egokiak izango diren ezaugarriak aurkitzea prozesu zaila da. Ezagueran oinarrituriko metodoetan ez bezala, kasu honetan ezaugarri inbarianteak bilatzen dira. Dakigun moduan, gizakiak aurpegiak esfortzurik gabe detektatzeko gaitasuna du pose eta argiztapen maila ezberdinetan egonda ere. Horrek beraz, aurkezten zaizkigun multzoekiko inbarianteak izango diren ezaugarriak daudela esan nahi du. Hau oinarri hartuta, aurpegiaren ezaugarriak detektatzeko eta aurpegia dagoen edo ez ondorioztatzeko, asko dira aurkeztu diren metodoak. Aurpegiaren hainbat ezaugarri, hala nola, bekainak, begiak, sudurra, ahoa edo ilearen marra, ertzetako detektoreen bidez zehaztu egiten dira. Behin hau eginda, lortutako ezaugarrien arteko erlazioak zehaztuko dituen modelo estatistikoak sortu egiten dira, aurpegi baten presentzia dagoen edo ez zehaztu ahal izateko. Algoritmo hauek duten akats edo gabezia nagusienetakoa, zarata, argitasun aldaketa, hersketek..... sortzen ahal duten ezaugarrien aldaketetan datza. Metodo hau erabilita egindako lan ezberdinak aztertuko dira hurrengo lerroetan. 17 2.4 Irudia: Begiak aurkitzeko prozesua
Lienhardt eta Maydt Lienhart eta Maydt -ek [20] Viola-Jonesen algoritmoaren [7] hobekuntza bat proposatu zuten, erabilitako Haar ezaugarrien multzoa handituz. Proposatutako teknika honek, moldatutako ezaugarri multzoen erabilera, Haar multzoen trukea eta ezaugarrien hautaketa egiteko “Gentle Adaboost” algoritmoaren erabileran du oinarria. Eta emaitzek erakutsi zuten detekzio emaitza eraginkorragoak eta sailkapen akats txikiagoak dituen teknika dela. Lienhart eta Maydt ek erakutsi zuten ezaugarrietan oinarrituriko sistemek, pixeletan oinarritutakoak ez bezala, multzo ezberdinen arteko aldakortasuna murrizten dutela. Horretaz gain, Gentle Adaboost bezalako metodoa eta ezaugarrien batuketak, hautaketa egiteko gaitasuna handitzen duela. Viola eta Jonesek erabilitako ezaugarriak 45º biraketarekin moldatu ziren, 2.5 Irudian ikus daitekeen bezala. Horrela, Viola eta Jonesek aurkeztutako metodoarekin alderatuz detekzio faltsuak %10ean murriztuz. Teknika honetan boosting algoritmo asko balioztatu zen, eta esan den bezala Gentle Adaboost algoritmoa inplementatu zen, zeina besteekin alderatuz arreta gutxiago jartzen da definitzeko zailak diren ereduetan. Hau, Freund eta Schapirek aurkeztutako Adaboost [21] prozesuarekin nahiko ezberdina da. Garcia eta Tziritas Garcia eta Tziritasek azalaren kolorea eta ehundurak aurpegiaren ezaugarrien artean duten garrantzian oinarritu ziren beren metodoa aurkezteko [22]. Zehazki azal kolorearen erregioen eta wavelets paketeen analisian oinarritzen da. Bi pauso ezberdinetan garatzen da: azal kolorearen detekzioa eta wavelets pakete iragazkien bidezko ehunduraren analisia. Lehenengo pausoan irudiaren kolorearen kuantifikazioa egiten da gerora azalaren kolorearen guneak detektatzeko. Kuantifikazio honen bidez, azalaren kolorearen lakainketa hobetzen da irudiaren guneak berdinduz. Kuantifikazio hau, bektorearen kuantifikazioaren bidez lortzen da, eta horrela irudian dauden koloreak murriztu egiten dira. Horren ostean, lortutako irudian azalaren kolorearen segmentazioa egiten da. Gero batura algoritmo baten bidez, azalaren koloreen erregioak zehazten dira. Horretarako lehen lortutako kolore erregioen arteko kolorearen antzekotasuna aztertuko da, zonaldea 18 2.5 Irudia: 45º biratutako laukizuzenaren eredua
hauek batuz edo ez. Azken pausoan, aurpegia izan daitezkeen zonaldeak sailkatuko dira wavelets paketeen analisia eginda. Waveletsak erabiltzea erabaki zuten, kalkuluan duen bizkortasunagatik eta aurkezten duen malgutasunagatik. Irudiaren intentsitatearen mailaren banaketa ematen da wavelets paketeen bidez, wavelets koefizienteen ezaugarrien bektorea lortuz. Bektore hauek aurpegiaren ehunduraren bereizgarri dira. Menser eta Müller Menser eta Müllerrek aurkeztutako teknika [23] kolorearen banaketan oinarritzen da baita ere. Teknika honetan, kolorearen analisia, distantzia mapa baten erabilera eta osagai nagusizko analisia egiten dira. Teknika honetan pixel bakoitza bere kabuz azalaren zonalde batekoa izateko duen probabilitatearen taula bat sortuko du. Honi azalaren probabilitatearen irudia deitzen zaio, zeina 2.6 irudian ikus daiteke. Aurpegia detektatzeko, bi irudietan aurpegiaren zonaldeak gris eskalan antzeko maila izatea erabiltzen da. Osagai nagusizko analisia, autobektoreak sortzeko prozesua da. Kasu honetan Karhunen-Loève transformatuaren bidez lortuko dira. Lortutako datu hauekin, proiekzio matrizea sortuko da. Behin hori eginda, aurpegien bataz besteko ordezkatze irudia lortuko da, frogetarako irudien bataz bestekoa kalkulatuz. Aurpegia den edo ez erabakitzeko, lehen lortutako proiekzio matrizearen eta aurpegien bataz besteko irudi honen arteko distantziak kalkulatuz egingo da. Beraz, metodo honek azalaren kolorearen analisia eta autobektoreen hurbilketa bidezko kalkulua erabiltzen ditu. 2.2.3 Txantiloien bat-etortze metodoak Txantiloien bat-etortze metodoetan, eskuz edo funtzio baten bidez lortutako parametroen bidez, aurpegi eredu estandarra sortzen dira (normalean aurrez aurreko aurpegienak). Horrela, irudi bat emanda, eredu hauek erabiliko dira korrelazio baloreak lortzeko, bai aurpegiaren ingurua, begiak, sudurra eta ahoarentzako modu independente 19 2.6 Irudia: Gris-eskala irudia (ezk.) eta azalaren probabilitatearen irudia (esk.)
batean. Aurpegi baten existentzia, korrelazio balore hauen arabera erabakiko da. Metodo hauen abantailarik nagusiena, erabiltzeko duten erraztasuna da, aldiz, frogatu ahal izan da ez direla oso eraginkorrak aurpegia detektatzeko, eskala, pose eta aurpegiaren itxuren aldaketak ez dituztelako ongi egiten. Txantiloien erabilera, ezagueran oinarritutako metodoekin antzekotasunak ditu, izan ere aurpegiaren ezaugarriaren ezagutza aldez aurretik definitua izan daiteke edo txantiloi dinamiko bat sortu daiteke. Txantiloi askok duten sinplekeria dela-eta, txantiloien erabilera atal ezberdinetan egin daiteke, izan ere askok soilik aurpegiaren simetria ezaugarriekin eta distantzia erlatiboekin erlazioa bilatzen baitute. Baina esan bezala, teknika hauek bakarrik erabiltzea ez da oso emankorra eta normalean beste teknika batzuekin batera erabiltzen dira, ezaugarri inbarianteetan oinarritutako teknikekin bereziki. Metodo hau erabilita egindako lan ezberdinak aztertuko dira hurrengo lerroetan. Saber eta Tekalp Saber eta Tekalpek [24] simetrian oinarritutako funtzio bat eta itxuraren sailkatze modulu bat erabili zuten aurpegiaren detekzioa egiteko. Bi fasetan banatzen da metodoa. Lehenengoan, ezaugarri inbarianteetan egiten denaren nahiko antzeko moduan, irudiaren kolorearen segmentazioa egiten da. Hori eginda, azalaren kolorea sailkatu egiten da, hainbat froga egitetik lortutako banaketa batean oinarrituz. Eta azalaren guneak batzeko, GRF (Gibbs Random Field ) iragazkia erabiltzen da. Horren ostean, azal koloreari dagozkion zonalde horiek aurpegi bati dagozkion edo ez aztertzen da. Horretarako aurpegi baten txantiloi bat erabiltzen delarik. Zehazki aurpegiaren itxura eliptikoa oinarri hartzen duen txantiloi bat, eta begi, aho eta sudurra simetria funtzio batekin lotzen dituen txantiloia (ikus 2.7 irudia). Aurkitutako azalaren koloreko pixeletako espazio-koordenatuetako autobektoreen bidez lortuko da elipsearen erdiko puntua, eta gero Hausdorffen distantzia minimoaren bitartez tamaina kalkulatzen 20 2.7 Irudia: Erabilitako aurpegiaren txantiloiaren itxura
da. Ikus daitekeen moduan, azalaren pixelak izaten ahal direnak topatzea ezinbestekoa da gerora txantiloia erabili ahal izateko. Beraz, lehen esan den moduan, txantiloietan oinarritutako metodoek bestelako metodoekin elkartzea duen garrantzia argitzen da. Izan ere, kasu honetan, azalaren kolorearen segmentazioa lortzeko erabilitako teknika behar beharrezkoa da, txantiloia irudiaren zein zonaldetan aplikatu behar den ikusi ahal izateko. Yuille, Hallinan, Cohen Teknika honetan [25], aurpegiaren ezaugarriak deskribatzen dituzten txantiloiak erabiliko dira. Txantiloi hauek, ezaugarri hauen itxurari buruzko aldez aurretiko informazioan oinarriturik zehaztutako parametroekin eginak daude. Aipatzekoa da kasu honetan txantiloiak malguak direla, eta beraz tamaina eta beste hainbat parametro aldakorrak dira datuetara moldatu ahal izateko moduan. Teknika honen emaitza nahiko onak diren arren, interesa duen objektuaren inguruan txantiloia hasieratu egin behar da. 2.2.4 Itxuran oinarritutako metodoak Txantiloien bat-etortze metodoak ikertzaileak garaturiko txantiloietan oinarritzen dira. Aldiz, itxuran oinarritutako metodoetan, irudietatik ikasitako ereduetan oinarritzen da. Orokorrean esan daiteke metodo hauek azterketa estatistiko tekniketan eta ikaste automatikoan oinarritzen direla, zeinen bidez aurpegiak dituzten irudietatik zein ez dituztenetatik ezaugarri garrantzitsuak aurkitzen diren. Ikasitako ezaugarri hauek, banaketa-eredu bezala edo bereizketa-funtzio bezala aurkezten dira, aurpegiaren detekzioa egiteko. Asko dira erabiltzen diren metodoak: eigenfaces, banaketetan oinarritutako metodoak, neurona-sareak, euskarri-bektore makinak, Markoven ereduak, bayestar sailkatzaileak..... Metodo hau erabilita egindako lan ezberdinak aztertuko dira hurrengo lerroetan. Pham, Worring eta Smeulders Metodo honetan, mota bakar bateko sailkapena egiteko baso-estruktura duen bayestar sarea aurkezten da [26]. Bayestar sailkatzaileak aukeratu ziren lortzen ahal dituzten abiadura altuak direla-eta. Teknika honetan baita ere, erantsitako sailkatzaileak sortzeko bagging teknikaren erabilera egiten da, izan ere, teknika honek mota bakar bateko sailkapen arazoak oso modu naturalean konpontzen ditu. Hemen aurkezten den aurpegiaren detekzio metodoa 20 pixeleko bereizmena duen oinarri batean sortzen da, zeina 1.2ko faktorearekin eskalatuko da irudiaren tamaina eskalatzeko erabilitako leihoa baino txikiagoa izan arte. Aurkezten duen datu multzoen artean, argiztapenean, itxuran zein orientazioan aldaketak aurkezten dira, eta aurpegiaren zenbait elementuren falta, hala nola betaurrekoak edo bizarra adibidez. Irudiari aurretratamendua aplikatuko zaio, zehazki histogramaren ekualizazioa eta 21
argiztapen-gradientearen normalizazioa aplikatuko zaio. Horrela irudiaren itzalak murriztu eta irudiaren kontrastea apalduko direlarik. Sistemaren erabakigunerako erantsitako sailkatzaile erabiliko da. Zeina bagging prozesu baten bidez aukeratutako hiru bayestar sarez osatua dagoen. Aukeraketa hau, behatutako irtenbideetan eta hartzea komeni diren engaiamenduetan oinarritzen da. Bukatzeko, behin irudia aztertu egin dela eta aurpegia izateko edo ez izateko aukerak dituzten guneak sailkatu ostean, prozesamendu berri bat aplikatuko zaio irudiari, zeinean aukera gehien dituzten guneak aurpegi bezala adieraziko diren. Roth, Yang eta Ahuja Roth, Yang eta Ahujak SNOW (Sparse Network of Winnows) izenarekin ezagutzen den teknika aurkeztu zuten [27]. Teknika honek, ikasitako ezaugarrien espazioa zehazteko unitate linealez osatutako sarea erabiltzen du. Metodo honek garrantzia berezia ematen dio ezaugarri multzo handiak sailkatzeko prozesuari. Teknika honek, boolear ezaugarrien erabileraren bidez, intentsitatea eta pixelen posizioen datuak kodifikatzen ditu. Erabiliko den unitate lineal hauetako bakoitzari “xede nodoa” deitzen zaio, eta sarrera ereduen arteko erlazio interesgarriak zehazten ditu. Sistema honetan, erabakia xede nodo hauen arteko batasuna egitetik dator, kasu honetan bi bakarrik izanda: aurpegia eta ez aurpegia. Horrela, irudi batean existitzen ahal diren erlazio multzoak emanda, hau da ezaugarri motak, irudi bakoitza horietako ezaugarri multzo bati egokituko zaio eta SNOW bidez erlazio hauek xede nodo bati hedatuko zaizkio eta erabakia hartuko da. SNOW teknikaren bidez pose, itxura zein argiztapen maila ezberdinak dituzten aurpegiak detektatzea posible da. Sarean Winnow algoritmoa erabiltzeak, ezaugarri multzoa handia eta ezezaguna den espazioen ikaste prozesura egokitzen da. Teknika honek lortutako emaitzak direla-eta, hoberenetarikoen artean jartzen du. Scheiderman eta Kanade Scheiderman eta Kanadek [28] egindako lanean beste teknika bat aurkezten da. Kasu honetan, 2 dimentsioetako ereduak erabiltzen dira 3 dimentsioetako objektu baten geometria islatzeko. 2D eredu hauei hainbat arau aplikatuko zaizkio, zeinen bidez erabaki ahalko den objektu bat pose eta orientazioaren arabera aurkitzen den edo ez. Wavelets transformatuaren bidez (ikusi 2.8 irudia), datuak estatistikoki aztertuak dira eta horrela aldakuntza modeloetako histogramak sortuko dira. Irudietan aurkitzen ahal diren aldakuntzei aurre egiteko bi pauso dituen estrategia jarraitzen da. Posean egoten ahal diren aldaketetarako askotariko detektoreak erabiltzen dira, horietako bakoitza orientazio zehatz batean oinarritua egonik. Bestelako aldakuntzetarako, detektore bakoitzeko modelo estatistiko bat erabiltzen da. Erabaki hartzea, sarrerako irudi eskaneatuaren bidez maila baxuko ezaugarrien azterketa egitetik dator. Bukaerako sailkapena entrenamendu garaian sortutako histogrametan oinarritzen da. Metodo honetan ahalik eta informazio kantitate handiena 22
erabiltzea eskatzen du. 2.3 Viola eta Jonesen aurpegi detektorea Atal honetan Viola eta Jonesek egindako aurpegi detektorearen [7] [29] [30] funtzionamendu eta estrukturaren azalpena egingo da, izan ere master tesi hau egiteko erabili den teknika da. Master tesi hau egikaritzeko detekzio metodo hau aukeratu egin da arrazoi ezberdinak direla medio. Lehenik eta behin, aipatzekoa da lan hau egiteko gero azalduko den moduan OpenCV [31] erabili dela, eta OpenCVk Viola Jonesen aurpegi detektorea inplementatua dauka. Bestetik, Li eta Jainek [32] egindako aurpegia detektatzeko metodo ezberdinen alderaketaren emaitzek adierazten dute Adaboostean oinarritutako Viola eta Jonesen metodoa sailkatutako lanen artean eraginkorrena dela. Aipatzekoa da metodoak aurkezten duen detekzio abiadura, zeinak, metodo hau denbora errealean lan egiten duen lehen sistema bihurtzen duen. Gainera, asko dira detekzio sistema honek beste lanei egin dizkien ekarpenak. 2.3.1 Metodoaren ekarpen nagusiak Viola eta Jonesen aurpegi detektoreak, Haar deskribatzaileak erabiltzen dituen kaskadan antolaturiko algoritmoa erabiltzen du. Lehen esan bezala, detektore honek aurkezten duen ekarpenik garrantzitsuenetakoa lan egiteko abiadura da. Zehazki, lanaren egileen arabera, 384x288 pixeleko irudietan aurpegiak 15 frame segundoko abiaduran aurkituko ziren Pentium III bat erabilita. Abiadura ratio hauek lortzeko, etapa ezberdinetan lan egiten duen sailkatzailea aurkeztu zuten, fase bakarrean lan egiten duten sailkatzaileen beharrean, dezente konplexuagoak eta motelagoak direla. 23 2.8 Irudia: Wavelets bidezko irudi baten aurkezpena
Honetaz gain, hiru dira teknika honek egiten dituen ekarpen garrantzitsuenak: – Irudi integrala, zeinak ezaugarrien azterketa azkar bat egitea ahalbidetzen duen. – Detekzioa egiteko erabiliko diren ezaugarri multzoak aukeratzeko Adaboost metodoa erabiltzen duen sailkatzaile eraginkorra. – Sailkatzaileak elkartzeko metodo eraginkorra, bai detekziorako nola berau egiteko erabilitako denboran. 2.3.2 Metodoaren deskribapen orokorra Aurpegia kanpo faktore ezberdinak direla medio etengabean aldatzen ari den entitate dinamikoa da, horregatik, aurpegiaren detekzioan jarduten duen sistema orok egin beharreko ataza konplexuak egiteko hainbat faktore kontutan hartu behar du. Sistema hauek ematen dituzten pausoak ondorengo diagraman aurkezten dira. Mundu fisikoan hiru dira kontuan hartu beharreko parametroak: argiztapena, pose aldaketa eta eskala. Hauetako edozeinetan suertatutako aldaketak sistemaren emaitzetan eragin zuzena izango duelarik. Sistema parametro hauekiko ahalik eta independenteena behar du izan, hau da, sistema autonomoa izateko aurrebaldintzarik ez du ezarri behar ez eta inguruarekiko aurre-ezagutzarik ez du izan behar. Metodo honek ikaste prozesu bat behar du, zeinean sailkatze funtzio sendoa sortuko da. Sailkatze funtzio hau, detekzio algoritmoaren bidez erabilia izango da aurpegi eta ezaurpegi klaseen artean bereizi ahal izateko. 24
2.3.3 Viola eta Jonesen metodoaren deskribapena Atal honetan Viola eta Jonesen lanaren zehaztapena egiten da. Lehenik, 2.3.3.1 atalean irudiek jasotzen duten aurretratamenduaren azalpena egingo da. 2.3.3.2 atalean detekzioa egiteko erabiliko diren ezaugarrien azalpena eta hauek lortzeko irudi integralaren erabileraren azalpena egingo da. 2.3.3.3 atalean Adaboost algoritmoaren erabileraren bidez irudiak aurpegia dutenen eta ez dutenen artean sailkatzeko modua azalduko da. 2.3.3.4 atalean Viola Jonesek erabilitako detekzio finala nola egiten duten aztertuko da, kaskadan ezarritako sailkatzaileen bidez. Bukatzeko, 2.3.3.5 atalean lortutako emaitzak aztertuko dira. 2.3.3.1 Aurretratamendua Gris-eskalara eraldaketa Haar deskribatzaileak gris-eskalan lan egiten dute, beraz koloreko irudiekin lan egiten duten sistemek aurretratamendu pauso bat beharrezkoa dute, irudia gris-eskalara bihurtzeko. Sistema askok YUV kolore-eredua erabiltzen dute irudietarako, adibidez PAL eta NTSC telebista sistemek erabiltzen dute, eta kasu hauetan zuzenean luminantziaren (Y) informazioa erabiliz gris-eskala ateratzen da. Beste kasuetan aldiz, aldaketa prozesu hori egin behar da. Aipatzekoa da YUV ereduak giza hautematearekin gertutasun handiagoa duela RGB kolore-ereduak baino. RGBtik YUVra pasatzeko ondorengo operazioa beharrezkoa da. Interpolazio bidezko eskala-faktore aldaketa Erabilgarria izan daitekeen beste aldaketa bat, irudiaren tamainaren aldaketa egitea da, izan ere horrela kalkulu memoria eta memorian erabilitako lekua hobeto kontrolatzen dira. Interpolazio teknika ezberdinak daude, eta guztien artean erabilienak izaten dira interpolazio bilineala, bikubikoa eta auzotar hurbilenaren metodoa [33]. Histogramaren ekualizazioa Banaketa uniformea duen histograma lortzea du helburu eraldaketa honek. Eraldaketa honetan gris maila bera duten pixel guztiak beste gris maila batetara pasako dira, maila bakoitzean kopuru bera egotea saiatuz. Teknika ezberdinak erabiltzen dira hau egiteko, ekualizazio uniformea, esponentziala, Rayleighrena..... OpenCVk ekualizazio uniformea erabiltzen du. Ekualizazioaren bidez irudiaren kontrastea maximizatu egiten du irudiaren informazio estrukturala galdu gabe, hau da, entropia mantenduz. Prozesu honen emaitzaren adibide bat 2.9 irudian ikus daiteke. 25
Canny algoritmoa erabilita ertzen detekzioa Asko dira Cannyren ertz detektorea [34] erabiltzen duten aurpegi detektore funtzioak, ingerada gehiegi edo gutxiegi duten zonaldeak aldez aurretik baztertu ahal izateko. Prozesu honen helburua beraz, detekzio sistemaren abiadura handitzea da. Cannyren algoritmoa, irudi prozesamenduaren arloan ertzak detektatzeko algoritmo hoberenetarikoa bezala hartzen da. Algoritmo hau lehenengo deribatuko eragileetan oinarritzen da, izan ere zeroaren balorea hartzen du intentsitatea aldatzen ez den zonaldetan eta balio konstantea intentsitate aldaketa zonalde guztian. Horregatik, intentsitate aldaketa lehenengo deribatuaren aldaketa bat bezala agertzen da, eta ezaugarri hau ertzak detektatzeko erabiltzen da. 2.10 irudian ertz detekzio eredu bat ikus daiteke. 2.3.3.2 Ezaugarriak eta irudi integrala Viola eta Jonesen detekzio sistemak ezaugarri sinpleen multzoen erabilera egiten du detekzioa egiteko. Ezaugarriak erabiltzeak, pixeletan oinarritutako sistemen ordez, aurpegiak detektatzeko abiadura altuak lortzea ahalbidetzen du. Erabilitako ezaugarriak, Papageorgiou Oren, eta Poggiok [35] 1998. urtean proposatutako Haar ezaugarrien antzekoak dira. Haar deskribatzaileak Irudi baten puntu bateko balioak, soilik puntu horretako kolorearen informazioa ematen du. Garapen handiagoko teknika bat, objektuaren ezaugarri globaletan oinarritutako 26 2.9 Irudia: Kontrastearen hobekuntza histogramaren ekualizazioa bidez 2.10 Irudia: Cannyren ertz detekzio eredua
detektoreak aurkitzea da. Haar deskribatzaileen kasua da. Deskribatzaile hauek, irudi batean auzokideak diren bi zonaldeen arteko kontraste aldaketa nabarmentzen laguntzen duten funtzioak dira. Hau modu bat da aurpegiaren eta erlazio espazialen arteko kontrastea kodifikatzeko. Deskribatzaile bat, bere erpina, altuera, luzera eta pisuengatik definitutako laukizuzen batek adierazten du. 2.11 irudian deskribatzaile baten eredua ikus daiteke. Modu sinple batean, ezaugarriak pixel multzoen intentsitate aztertzaileak bezala ikus daitezke. Zonalde zuriko pixeletako luminantziaren baturari zonalde iluneko pixelen batura kentzen zaio. Lortutako emaitza ezaugarriaren balioa da eta beste batzuekin elkartu daiteke irudi baten zonaldeen hipotesiak sortuz. Viola Jonesen Haar-like-features Beraien detekzio sisteman 4 ezaugarri mota ezberdin erabiltzen dituzte; bi laukizuzenetan oinarritutako bi eredu, hiru laukizuzenetan oinarritutako bat eta lau laukizuzenetan oinarritutako beste bat. 2.12 irudian ikus daitezke ezaugarri hauen itxura. Entrenamendu irudietatik abiaturik (beraien kasuan 24x24 pixelekoak) aukeratutako ezaugarri multzoaren aukeraketa, Viola eta Jonesen argitalpenetan oso garatua ez dagoen eta aldiz garrantzia handia duen gauza da. Irudi bakoitzarentzako mota bakoitzaren ezaugarri kopurua oso altua da, eta horietatik egokienak aukeratzen dira 27 2.11 Irudia: Deskribatzaile baten eredua 2.12 Irudia: Viola Jonesen detektorean erabilitako ezaugarriak
detekziorako. Viola eta Jonesen arabera 45396 deskribatzaile erabiliko dira. Horrela, deskribatzaile kopurua irudiaren espazioa baino askoz handiagoa da (kasu honetan 576 pixel). Irudi integrala Aurpegia detektatzeko sistema bat sortzerako garaian, funtsezkoa da abiaduraren eta eraginkortasunaren arteko engaiamendua bilatzea. Irudien aurkezpen berri baten bitartez, irudi integrala deitzen dena, Viola eta Jonesek ezaugarrien balidazioa egiteko metodo eraginkorra eta azkarra aurkeztu zuten. Irudi hau, Crowek [36] argitaratutako lanaren ondorioa da, irudi baten barruan laukizuzen baten balioen batura modu azkar eta eraginkorrean egitea ahalbidetzen duen algoritmo baten bidez lortzen da. Estruktura hau sortzeko, irudiaren puntu baten goialdean eta ezkerretik aurkitzen diren pixelen luminantziaren balioen batura hartzen dira. Beraz, irudi integrala, hasierako irudiaren matrizearen tamaina bereko matrize bat da. Eta beraz irudi integralean, (x,y) posizioan aurkitzen den elementu bakoitzean, hasierako irudian goiko ezkerreko zonaldearen pixel guztien luminantziaren batura dauka, 2.13 irudian ikus daitekeen bezala. Matematikoki, irudi integrala, lehendabizi errenkaden eta gero zutabeen araberako integral bikoitza da. Beraz, (x,y) puntuan irudi integrala hurrengo funtzioak emana dator: Non ii(x,y) irudi integrala eta i(x,y) koordenatu zehatz batzuetan irudiaren balioa da. Irudi integralak duen garrantzia, irudiaren zonalde zehatz bateko pixelen luminantziaren batura modu azkarrean lortzean datza. Horrela, irudi integrala, hasierako irudiaren ekorketa bakar batean lortzen ahal da. Edozein area barruko batura lau erreferentzia erabilita lor daiteke, 2.14 irudian ikus daitekeen bezala. Beraz, bi zonalderen arteko ezberdintasuna irudi barruko zortzi erreferentzia erabiliz kalkulatu daiteke. Deskribatzaileetako bi, alboz-alboko bi laukizuzen direnez, sei erreferentzia erabilita 28 2.13 Irudia: (x,y) puntuan irudi integralaren balioa
kalkulatzen ahalko dira, hiru laukizuzeneko deskribatzailearen kasuan zortzi beharko dira, eta lau laukizuzenekoaren kasuan bederatzi beharko dira. 2.3.3.3 Sailkatzailea Entrenamendurako erabilitako irudi multzo batean ezaugarriak behin aurkituta, sistemaren helburua irudi baten aurpegia definitzen duten ezaugarri horiek aurkitzea da. Viola eta Jonesen argitalpenetan azaldutako hipotesiak dio ezaugarri hauetako batzuk bateratu daitezkeela sailkatzaile bat sortzeko. Horretarako Freund eta Shapireren Adaboost algoritmoaren [37] aldaera bat proposatu zuten. Algoritmo hau, ikaste algoritmo sinpleen etekinak hobetzeko erabiltzen da. Algoritmo sinple honi sailkatzaile sinplea edo weak learner deitzen zaio. Sailkatzaile sinplea Viola eta Jonesen sistemaren oinarria sailkatzaile sinplea edo weak learner ezberdinen batura da, datuen sailkatzaile eraginkor bat lortzeko. Sailkatzaile sinple batek (hj), ezaugarri bat, θ atalasea eta p paritatea duen estruktura sinplea da. Sistemaren irteera bitarra da eta ezaugarri baten balioa atalase baten azpitik dagoenetz hartuko du balio bat edo bestea. Erabiltzen diren sailkatzaile sinple hauek zuhaitz-estruktura duten erabaki nodoak bezala ikus daitezke. Kontutan izanda 24x24 pixeletako irudi batean hainbat ezaugarri aurkitzen ahal direla, Adaboost algoritmoaren zeregina da aurpegia izan edo ez izatearen artean hobekien ezberdintzen duten ezaugarriak aukeratzea, eta berari egokitzen zaio entrenamendu lan zati handiena. Adimendun sistemetan sailkatzearen prozesua oso garrantzitsua da. Sailkatze prozesu batean proposatzen den arazoa, objektu bat zein klasetakoa den erabakitzea da. Sailkatzaile sinpleak inplementatzeko, ikaste sistema ezberdinak daude: SVM, 29 2.14 Irudia: Area bateko pixelen baturaren balioaren kalkulua
perceptron, MLP, Bayestar sailkatzaile bakuna... Ezaugarrien selekzioa, horrela inplementatzen da boosting txanda bakoitzeko: - Ezaugarri bakoitza balioztatzea, eredu irudi bakoitzean iragazki laukizuzenak erabilita. - Irudiak sailkatu aurreko pausoan lortutako emaitzen arabera - Ezaugarri bakoitzarentzako atalase hoberena hautatu. - Hautatu iragazki/atalase hoberena, hau da, ezaugarririk hoberena. - Pisuak eguneratu. Adaboost algoritmoa Adaboost algoritmoa, sailkatzaile sinple hoberenak hautatzeko erabiltzen da. Kontutan izanda ezaugarri bakoitzeko sailkatzaile sinple bat existitzen dela, KN sailkatzaile aztertu beharko dira, non K irudi bakoitzeko ezaugarri kopurua eta N entrenamendurako erabiliko diren irudi kopurua diren. Adaboostek aurkezten duen abantailarik garrantzitsuena ikaste abiadura da. Algoritmo honetan, pisuak aurpegiak sailkatzea erraztuko duen moduan izendatzen dira, horrela eredu hauek garrantzia edo pisu gehiago izatea lortuz. Ezaugarririk hoberenak, sortzen den haztatutako akatsean oinarritzen direnak hautatzean lortzen dira. Haztatutako akats hau, entrenamendu ereduetan lortutako akatsak erabiltzen dituen funtzioa da. Ongi sailkatutako eredu baten pisua aldatzen den bitartean, gaizki sailkatutako baten pisua konstante mantentzen da. Honekin, bigarren ezaugarri batek lehenengo ezaugarriak gaizki sailkatutako eredu bat ongi sailkatutako baten aurrean gaizki sailkatzea zailago bihurtzen du. Honek esan nahi duena da, bigarren ezaugarria eta bere ostean datozenak aurreko ezaugarriek gaizki sailkatutako ereduei kasu handiagoa egin behar diotela. Adaboost algoritmoaren hainbat iterazioren ostean, haztatutako hipotesi multzoak osatutako sailkatzaile sendoa lortzen da. Bukaerako hipotesia algoritmoa amaitzean lortzen da, non sailkapen bitarra (aurpegia eta ez aurpegia), banakako pisuen eta pisu bakoitzaren biderkaduraren baturaren arabera eta eredu zehatz bakoitzaren sailkapenaren arabera lortuko da. Egindako esperimentuetan ikusi ahal izan da 200 deskribatzailez osatutako sailkapen funtzio batek %95eko detekzio egokia lor dezakeela eta alarma faltsuak 14084 datu multzo batetik bakarra dela. Aurpegiaren bereizgarri ona izateko, Adaboost algoritmoak aukeratutako hasierako laukizuzen itxurako deskribatzaileak esanguratsuak eta egiteko errazak dira. Lehenengo deskribatzailea aukeratzeko begien zonaldea askotan sudurra eta masaileko zonaldeak 30
baino ilunagoa izatean oinarritzen da. Bigarren ezaugarria aukeratzeko aldiz, begiak sudurra baino ilunagoa izatean oinarritzen da. Beraz, 200 deskribatzaileetan oinarritutako sailkatze funtzioak erakusten du laukizuzen itxurako sailkatzaileak erabiltzearen teknika egokia dela objektuen detekzioa egiteko. Kalkulu abiadurari dagokionean, 384 x 288 pixeletako irudia aztertzeko 0,7 segundo baino behar ez izateak sailkatze funtzio hau beste sistemetan erabiltzen dituztenak baino azkarragoan bilakatzen du. Hori bai, detekzio ehunekoak hobetzeko deskribatzaile gehiago batu beharko zaizkio sailkatze funtzioari, aztertze denbora igoaz. 2.3.3.4 Kaskadan ezarritako sailkatzailea Viola eta Jonesen aurpegi detektorearen algoritmoaren oinarria detektorea irudi berberarekin askotan eskaneatzean datza, irudi hau posizio zein eskala ezberdinekin jarriaz. Argi dago aurpegi asko izan ditzakeen irudi batean ere aztertuko diren zonalde gehienak aurpegirik ez dutela izango. Honek arazoa beste ikuspuntu batetik ikustera darama: Aurpegiak aurkitu beharrean, algoritmoak aurpegiak ez direnak baztertu beharko lituzke. Honen azpian dagoen ideia zera da; errazagoa dela aurpegirik ez duen irudi bat baztertzea, irudi batean aurpegia aurkitzea baino. Hau buruan izanda, sailkatzaile sendo bakarra duen detektatzailea eraikitzea eraginkorra ez dela argi dago, sailkatzailearen sarrera kontutan hartu gabe sailkatze denbora beti berdina izango da-eta, izan ere sailkatzailea osatzen duten ezaugarri guztiak aztertu beharko dira. Orokorrean esan daiteke sailkatze denbora murrizteak sailkatzean egingo den akatsa handiagoa izango dela, izan ere sailkatze denbora murrizteko erabiliko diren sailkatzaile sinpleen kopurua murriztu beharko litzateke. Hau ekiditeko, Viola eta Jonesek sailkatze denbora murriztuz sailkapen emaitzak mantenduko dituen metodoa aurkeztu zuten. Metodo hau, sailkatzaile sendo batzuk kaskadan erabiltzean datza. Sailkatzailearen fase bakoitzean erabakiko da aztertutako zonaldea aurpegi bat ez den edo aurpegia izateko 31 2.15 Irudia: Kaskada sailkatzailearen egituraketa
aukerak dituen. Sailkatzailearen edozein fasetan zonalde bat ez-aurpegi bezala sailkatzen denean berehala baztertzen da. Aldiz, aurpegia bezala sailkatzen bada, hurrengo fasera pasatzen da. Zonalde bat aurpegia bezala sailkatua izateko sailkatzailearen fase guztietan aurpegi bezala detektatua bada. Prozesu honen adibidea 2.15 irudian aurkitu daiteke. Egoera bakarra duen sailkatzailea erabiliko balitz, normalean negatibo faltsuak onartu beharko ziren positibo faltsuen kantitatea jaisteko. Aldiz, kaskada egiturako sailkatzailearen lehenengo faseetan positibo faltsuen tasa handia onartzen da, hurrengo faseetan espezializatuagoak diren sailkatzaileen bidez tasa hori jaitsiko baita. Honekin bukaerako sailkatzailean negatibo faltsuen tasa murriztu nahi da, izan ere zonalde bat aurpegi bezala izendatua izateko sailkatzailearen fase guztietatik pasa baldin bada. Kaskadaren entrenamendua kaskadaren diseinua egiteko ordura arteko detektoreen errendimenduan oinarritu ziren. Ordura arteko sistemek %85 eta %95 arteko detekzio tasak zituzten eta positibo faltsuen tasa oso baxuak. Horregatik sistemak fase kopuru nahikoa izan beharko du emaitza horien antzekoak lortu ahal izateko. Sailkatzaileen kaskada bat emanda, positibo faltsuen tasa horrela kalkulatuko litzateke: Non F detektatzailearen positibo faltsuen tasa, K sailkatzaile kopurua eta fi positibo faltsuen tasa i sailkatzailearentzako diren. Bestalde, kaskadaren detekzio tasa horrela lortuko litzateke: Non D detektatzailearen detekzio tasa, K sailkatzaile kopurua eta di detekzio tasa i sailkatzailearentzako diren. Hau behin zehaztuta, ikus daiteke 10 fasez osaturiko detektatzaile batek zeinaren fase bakoitzaren detekzio tasa %99koa eta positibo faltsuena %30a den, 0.9910 ≈ 0.9 detekzio global tasa eta 0.310 ≈ 6x10-6 positibo faltsuen tasa lor dezake. Sailkatzailea entrenatzeko garaian sailkatzailearen fase kopurua, ezaugarri kopurua eta atalasea optimizatu egin behar ditu. Hala ere, optimizazio hau aurrera ateratzea oso lan nekeza da. Arazo honi aurre egiteko, sailkatzaileen kaskada entrenatzeko algoritmo bat prestatu zuten. Kasu honetan erabiltzaileak positibo faltsuen tasa, fase bakoitzaren detekzio tasa eta detektatzaile osoaren positibo faltsuen tasak aukeratzen ditu. Detektatzailearen fase bakoitza Adaboost algoritmoarekin entrenatuko da, fasearen ezaugarri kopurua gehituz nahi diren positibo faltsuen eta detekzio tasak lortu arte. Tasa hauek detektatzailea balidazio set batekin erkatuz lortzen dira. Lortzen diren 32
positibo faltsuen tasak ez badira nahi zirenak sailkatzaileari beste fase bat gehi dakioke. Beste alde batetik, kaskada sailkatzailea sailkatzaile sendo bakar bat baino azkarragoa dela, eta gainera ez duela detekzioan kalitaterik galtzen frogatzeko, alde batetik 200 ezaugarri dituen fase bakarreko sailkatzailea eta bestetik beste bat 10 fase eta 20 ezaugarri bakoitzean dituena entrenatu ziren. 2.16 irudian emaitzak ikusten ahal dira, ROC bihurgunea erakutsiz bi sailkatzaileentzako. Ikus daitekeen moduan kalitatean ezberdintasun txiki bat dago, baina abiaduran askoz ere handiagoa den aldaketa ikus daiteke, ia ia 10 aldiz handiagoa izanik. 2.3.3.5 Lortutako emaitzak Atal honetan Viola eta Jonesek lortutako emaitzen analisia egingo da. Atal honetan zehar entrenamendurako erabilitako irudi multzoen berri, detektatzailearen egituraketa eta tamaina ezberdinetako irudien prozesamenduren emaitzen analisia egingo da. Erabilitako irudi multzoa Entrenamendurako erabilitako irudi multzoa 24x24 pixeletako 4916 aurpegik osatzen dute, eskuz etiketatuak daudenak. Horietako batzuk 2.17 irudian aurkezten dira. Rowley, Baluja eta Kanadek [38] aurkeztutako entrenamendurako irudiekin alderatu zuten, zeina 16x16 pixeletako irudiak erabiltzen zituen. Viola eta Jonesen entrenamendurako irudi multzoarekin emaitza hobeak lortzen ahal dira, eta irudi hauetatik ateratako informazioarekin kaskada erabiltzen hasi aurretiko faseetan aurpegiak ez direnak baztertzeko aukera dago. 33 2.16 Irudia: Bi sailkatzaileen ROC bihurguneak alderatzeko grafikoa
Detektatzailearen egituraketa Viola eta Jonesek prestatutako detektatzailea 38 fase eta 6060 ezaugarri dituen kaskada batez osatua dago. Kaskadan dagoen lehenengo sailkatzaileak bi ezaugarri erabiltzen ditu eta gutxi gora behera aurpegiak ez direnen %50a baztertzen ditu eta ia ia aurpegiak direnen %100 detektatzen ditu. Bigarren sailkatzaileak 10 ezaugarri ditu eta aurpegiak ez direnen %80 baztertu eta aldiz aurpegiak direnen ia %100a detektatzen ditu. Hurrengo bi faseetako sailkatzaileek 25na ezaugarri dituzte, hurrengo hiruek 50 eta horrela hurrenez hurren 38 faseak osatu arte. Azpimarratzekoa da Viola eta Jonesek lehenengo 7 faseetako ezaugarri kopurua eskuz aukeratu zituztela detektatzailearen entrenamendu denbora murriztu asmoz. Honek erakusten du detektatzailearen lan egiteko abiadura oso azkarra izanagatik ere entrenamendu fasea oso nekeza dela. Kasu honetan zehazki, asteak iraun zituen 38 faseetako detektatzailearen entrenamendua egitea. Irudi prozesamendua Entrenamendurako erabili ziren irudi guztiak normalizatuak zeuden argiztapenaren ondorioak murrizteko helburuarekin. Beraz, detekzioa egiteko normalizazioa ere beharrezkoa da. Beste alde batetik, detektatzailea tamaina ezberdina duten irudiekin erabiliko da, eta bertan dauden aurpegien tamainak ezberdinak izango dira baita ere. Horregatik sistema gai izan behar da irudiaren zonalde ezberdinak hartu eta aztertzeko. Autoreen arabera 1.25 biderkagaiarekin eskalatuz emaitza onak lortzen dira. Detektatzaileak irudiak posizio ezberdinetan aztertzen ditu baita ere, horregatik azpi-leihoak irudian zehar pixel zehatz batzuk mugituko dira, Δ. Zenbaki honen aukeraketak detektatzailearen abiadura 34 2.17 Irudia: Viola eta Jonesek erabilitako irudien eredua
zein etekinei eragingo die. Viola eta Jonesen lanean Δ = 1, eta Δ = 1.5 erabiliz zein 1 eta 1.25eko eskalarekin lortutako emaitzak erakusten dira. 2.18 irudian ikusten ahal dira emaitzak. 35 2.18 Irudia: MIT+CMU datu-basearentzako detektatzailearen ROC bihurguneak
3. Aurpegi detektorearen azalpena Atal honetan garatutako aurpegi detektorearen azalpena egingo da. Bere garapena C++ programazio lengoaian egin da, OpenCVk dituen Haar motako sailkatzaileak erabiliz. Sistema eragile ezberdinetan lan egiteko egina dago, Linux, Windows eta Mac OS. Sistemaren egituraren azterketan sartu aurretik, egindako lana hobeto azaltzeko, erabilitako OpenCV liburutegiaren azalpena egingo da. Bai eta bere baitan dituen sailkatzaileen azterketa eta azalpena ere. Izan ere, esan bezala, garatutako sistema sailkatzaile hauetan oinarritzen da. 3.1 OpenCV OpenCV, Open Source Computer Vision Library sigletatik dator, Intelek 1999. urtean garatutako liburutegi irekia da, zeinak 500 funtzio inguru dituen. Liburutegia C eta C++ programazio lengoaietan idatzia dago. Denbora errealeko aplikazioetan lan egiteko diseinatua izan zen. Liburutegi honek irudi prozesamendurako maila altuko funtzio ugari eskaintzen ditu. OpenCVk maila altuko datu mota ezberdinak eskaintzen ditu, hala nola, jokoak, zuhaitzak, grafikoak, matrizeak.... Aurkezten duen beste abantaila bat, plataforma-askotarikoa dela da, izan ere sistema eragile ezberdinekin lan egin daiteke (Linux, Windows eta Mac OS). OpenCVk baimentzen dituen eragiketetako batzuk ondorengoak dira: oinarrizko eragiketak, irudi prozesamendua eta analisia, analisi estrukturala, mugimenduaren analisia, eredu ezagutza, 3D berreraikuntza, kameraren kalibraketa.... Irudiaren interpretazioa egiteko tresna ugari barnebiltzen ditu OpenCVk. Intelek irudi prozesamendurako duen liburutegiarekin (Intel Image Processing Library) bateragarria da, zeinak irudi digitalentzako hainbat eragiketa dituen. OpenCVren liburutegien abantaila pertsona ugarik aztertuta eta hobetuak izan direla da, sistema egonkorra sortuz. Bere baitan dituen funtzionalitate guztietatik aurpegiaren detekzioarekin zerikusia dutenak dira master tesi honetarako baliatuko direnak, zeinak ondorengo lerroetan aurkeztuko dira. Haartraining bidezko entrenamendua OpenCV liburutegiak, sailkatzaileak entrenatu ahal izateko funtzioak edo komandoak ditu, HaarTraining bezala ezagunak, beraz sailkatzaileak sortzeko aukera ematen du. Komando hauek dira: “createsamples.exe”, “haaartraining.exe” eta “performance.exe”. Beste alde batetik aipatzekoa da OpenCV entrenatutako sailkatzaileak dituela, aurpegi detekzioa zein bestelako objektuen (zuhaitzak, autoak, fruta....) detekziorako sailkatzaileak. Sailkatzaile bat sortzeko ondorengo pausoak eman behar dira: lagina bildu, laginaren prestakuntza, entrenamendua eta sailkatzailearen etekina aztertu. Entrenamenduaren emaitzak “xml” fitxategi batean katalogatuak aurkitzen dira, non sailkatzaile funtzioen zuhaitza definituta datorren. Lienhardtek [20] burututako ezaugarri multzoekin garatutako fitxategi hauetako batzuk OpenCVn aurkitzen ahal dira. Horien artean aipatzekoak dira aurpegiaren detekziorako diren bost fitxategiak eta begiaren detekziorako dituen beste hiru. 37
• haarcascade_profileface.xml • haarcascade_frontalface_default.xml • haarcascade_frontalface_alt_tree.xml • haarcascade_frontalface_alt2.xml • haarcascade_frontalface_alt.xml • haarcascade_eye_tree_eyeglasses.xml • haarcascade_mcs_eyepair_big.xml • haarcascade_mcs_eyepair_small.xml Eredu bezala eta fitxategi hauen funtzionamendua azaltzeko aurpegiaren detekziorako erabiltzen den “ haarcascade_frontalface_alt.xml ” fitxategiaren aurkezpena egingo da. Kaskadan jarritako 22 faseetan banatuta dago, sinpleenetatik konplexuenetara ordenatua dagoena. Fase hauen konplexutasuna, barnebiltzen duen funtzioen kopuruaren araberakoa da, horrela, lehengo fasea 3 funtzioz osatutakoa da eta azkeneko faseak 214 funtzio ditu. Fitxategi hauen zuhaitz-estruktura 3.1 irudian ikus daiteke, zeinean ikus daitekeen fase bakoitza gutxienez sailkatzaile, deskribatzaile eta atalase batez osatua dagoela. Fase hauetako bakoitza beraz, sailkatzaile batekin osatuta dago. Sailkatze funtzio hauetako bakoitzak gutxienez Haar deskribatzaile bat, atalase bat eta aurrez definitutako bi balore ditu. Horrela, irteeran balore hauetako bat hartuko da, deskribatzailearen emaitza atalase horren gainetik edo azpitik geratu denaren arabera. 38 3.1 Irudia: Kaskadaren egituraketa
Hurrengo taulan kaskada honetako fase bakoitzak duen sailkatze funtzio kopurua ageri da. Totalean 2137 funtzio ditu, eta aipagarria da lehen 13 faseetan funtzio guztien ¼ baino ez dagoela. Fasea Sailkatze funtzio kopurua Fasea Sailkatze funtzio kopurua 0 3 11 103 1 16 12 111 2 21 13 102 3 33 14 135 4 39 15 137 5 44 16 140 6 50 17 160 7 51 18 177 8 56 19 182 9 71 20 212 10 80 21 214 3.1 Taula: Fase bakoitzaren sailkatzaile funtzio kopurua 3.2 Algoritmoaren garapena Proiektu honetako aurpegi detektorea egiteko, aipatu den bezala, OpenCVk bere dituen kaskada sailkatzaileak erabili dira. Horretarako, lehenengo urratsa OpenCVren baitan dauden sailkatzaile ezberdinak hautatu eta hauen detekzio ehunekoak aztertzea izan zen. Zehazki 7 kaskada sailkatzaile ezberdin aztertu ziren, aurpegia aurrez-aurre detektatzeko 2, alboz detektatzeko 1, goiko parteko giza gorputzaren detektore 1 eta begiak aurkitzeko 3 detektore. • haarcascade_frontalface_alt2.xml • haarcascade_frontalface_alt_tree.xml • haarcascade_upperbody.xml • haarcascade_profileface.xml • haarcascade_eye_tree_eyeglasses.xml • haarcascade_mcs_eyepair_big.xml • haarcascade_mcs_eyepair_small.xml 3.2.1 Kaskada sailkatzaileen azterketarako eredu lagina Kaskada sailkatzaile hauen eraginkortasuna aztertu ahal izateko, lehenengo pausoa irudi lagin multzo bat zehaztea izan zen. Zehazki bi multzo ezberdin erabili egin ziren azterketa lan hau egiteko, zeinak gerora 4. atalean azalduko den moduan sortutako sistemaren balidazioa egiteko ere erabiliko ziren. 39
• CMUren datu basea: Carnegie Mellon unibertsitatearen “CMU Face Detection Project ” [39] proiektuan erabiltzen den irudi lagin multzoa da. Datu base hau bi multzotan banatzen da: lehena aurpegia aurrez aurre detektatzeko prestatutako sistementzat erabiltzen da, zeina lau azpi-multzotan banatua dagoen, test, testlow, newtest eta rotated. Eta bigarrena aurpegia profilez detektatzeko sistementzako prestatua dago. – Lehendabiziko multzoa gris-eskalako 180 argazkiz osatua dago, zeinen artean 747 aurpegi ezberdindu daitezkeen. Aipatzekoa da kalitate ezberdineko, eskala ezberdineko, argiztapen ezberdineko... irudiez osatutako multzoa dela, bai eta paisaiak soilik dituzten argazkiz osatuta dagoela. Rotated azpi-multzoko irudiak (50 irudi) gainera, biratuak daude, eta aipatzekoa da aurkitzen ahal diren 237 aurpegietatik 133 argazki bakarrean aurkitzen direla. Bigarren multzoa gris-eskalako 207 irudiz osatuta dago. Zeinetan 431 aurpegi ezberdindu daitezkeen. Aurreko kasuan bezala, kalitate ezberdineko, eskala ezberdineko, argiztapen ezberdineko... bai-eta paisaiak soilik dituzten argazkiz irudiez osatutako multzoa da. • Vicomtech-IK4n sortutako datu basea: Jensenek bere lanerako [40] sortutako datu basea sortzeko baremoak jarraituz datu basea eratu zen. Zeina 5000 irudiz osatuta dagoen. Horietatik 3000 koloreko argazkiak izanik eta beste 2000 irudiak gris-eskalakoak dira. Aipatzekoa da 1666 irudik aurpegiak dituzten irudiak direla eta gainontzeko guztiak ez. Totalean 7832 aurpegi aurkitzen ahal dira irudi hauetan. Master tesi honetan aurpegi detektore bat egingo da, eta berau osatzeko begi detektoreek izan dezaketen garrantzia aztertuko bada ere, helburua ez da begiak detektatzea, baizik eta aztertzea begiak aurkitzeak zer nolako laguntza edo erraztasuna gehi dakiokeen aurpegi detekzio sistemari. Horregatik, irudi lagin multzo honetan ez daude begien argazkiak, zeinekin emaitza hobeak lortzen ahalko zituzten begi detektoreak. Paisaiak, aurpegi osoak, pertsona osoak, pertsona multzoak eta paisaiak pertsonekin osatzen dute lagin hau. 3.2.2 Kaskada sailkatzaileen azterketa Kaskada sailkatzaileen azterketa egitetik ateratako datu guztiak I eranskinean aurkitzen ahal dira. Azterketa hau egiteko kaskada sailkatzaile bakoitzarentzako erabilitako irudi lagin multzoa hiru blokeetan banatu dira, alde batetik CMUren lehenengo azpimultzoko irudiak erabiliko dira, bigarrenean CMUko bigarren azpi-multzoko irudiak eta bukatzeko Vicomtechen eratutako irudi multzoa erabiliko da. Aipatzekoa da CMUren lehenengo azpi-multzoko irudietako rotated atalean, lehen aipatu bezala irudi bakar batean (3.2 irudia) aurpegi kopuruaren erdia baino gehiago aurkitzen direla, eta aldiz kaskada sailkatzaile bakar batek ez duela aurpegirik aurkitu. Honek, detektatutako aurpegien balio portzentuetan eragin nabarmena duelarik. Hurrengo lerroetan aztertutako 7 kaskada sailkatzaileen azterketatik ateratako datu eta ondorio garrantzitsuenak aurkezten dira. 40
3.2.2.1 Aurrez-aurreko aurpegiak detektatzeko sailkatzaileak Lehen esan bezala, aurrez-aurreko aurpegiak detektatzeko hiru kaskada sailkatzaile ezberdin dira aztertutakoak. Lehenengo biak zehazki aurpegia detektatzeko sailkatzaileak eta hirugarrena giza gorputzaren goiko partea, zeinetatik abiatuta aurpegia detektatzeko erabiliko den. haarcascade_frontalface_alt2.xml Kaskada sailkatzaile hau, aztertutako guztien artean ehunekoetan aurpegi detekzio gehien egiten dituena da. Zehazki, CMUren lehenengo multzoko azpi-multzo guztietan eta Vicomtechen garaturiko datu basearen irudietarako aurpegi detekzio kantitate gehien lortzen dituen sailkatzailea da. %69,21a eta %67,55a hurrenez hurren. CMUren bigarren multzoko irudientzako, hau da profilez dauden aurpegiak detektatzeko prestatutako irudi multzoentzako, emaitza apalagoak eskuratzen ditu, %37,35a. Baina profiletarako prestatuak daudenekin alderatuz ezberdintasun txikiarekin. Positibo faltsuei dagokionean, nahiko ehuneko baxuak aurkezten ditu, %6,02 CMUren irudientzako lehen multzorako, %7,42a bigarren multzorako eta%6,53a Vicomtecheko irudi laginaren kasuarentzako. haarcascade_frontalface_alt_tree.xml Bigarren kaskada sailkatzaile honek detektatutako aurpegi kopuru apalagoa aurkezten du, baina aipatzekoa da ere bai, positibo faltsuen ehunekoa modu esanguratsuan murrizten duela. Lortutako emaitzen adibide bezala, CMUren irudientzako lehen multzorako %61,17ko detekzio egokiak eta soilik %1,47ko huts egitea lortuta. 41 3.2 Irudia: rotated azpi-multzoko irudia
haarcascade_upperbody.xml Gizakiaren gorputzaren goiko partea aurkitzeko detektorea aztertzearen arrazoia, gerora aurpegia detektatzen laguntzeko lagungarri suerta daitekeenaren ideia da. Aldiz, kasu honetan behintzat, lortutako emaitzak ideia horrekin aurrera ez jarraitzeko modukoak dira. Izan ere ia kasu guztietan positibo faltsuen ehunekoa ongi detektatutakoena baino handiagoa da. Horrela, positibo faltsuak %19 ingurukoak diren bitartean, egoki aurkitutakoak %15aren inguruan baino ez dira kokatzen. 3.2.2.2 Profilezko aurpegiak detektatzeko sailkatzaileak Kasu honetan sailkatzaile bakarra aztertuko da, baina lehenengo frogetan ikusi ahal izan zenez, alde bateko profilak aurkitzeko erraztasun handiagoa aurkezten duen sailkatzaile kaskada da. Horregatik irudia normal hartuta eta buelta emanda aztertu egin da sailkatzailea. 3.3 irudian sailkatzaile honek lortutako detekzio emaitzak aurkezten dira bi irudirentzako, bakoitzarentzako irudia normal edukita eta buelta emanda. haarcascade_profileface.xml Espero bezala, CMUk profiletarako prestatuak dituen irudi multzorako emaitza esanguratsuagoak eskuratu ahal izan dira. Positiboki aurkitutako aurpegien %42 eta %45eko kasuak lortuta. Eta aldiz positibo faltsuak %4 eta %6 artean aurkitzen dira. Gainera, bi prozesuetan gaizki aurkitutakoak asko murrizten dira, %1,2ra jaitsiz. Aipatzekoa da nahiko emaitza antzekoak lortu direla ehunekoei dagokionean irudia normal zein biratutako kasuetan, baina aldiz bai batean zein bestean aurpegi asko berdinak izanagatik ere, asko direla bakarrik kasu batean aurkitzen dituen aurpegiak. Beste alde batetik, aipatzekoa ere bada aurpegi detektore honen bidez aurkitutako aurpegien %67a (CMUren lehen multzoko irudien kasurako), aurrez-aurre aurpegiak detektatzeko sailkatzaileekin aurkitzen direla ere bai. 42 3.3 Irudia: Jatorrizko irudiaren detekzioa profilen sailkatzailearekin ezkerrean eta irudia buelta emanda lortutako emaitzak eskuinekoan
3.2.2.3 Begiak detektatzeko sailkatzaileak Lehen esan bezala, begiak detektatzeko hiru kaskada sailkatzaile ezberdin dira aztertutakoak. haarcascade_eye_tree_eyeglasses.xml Lehen aipatu den bezala, lagin moduan erabilitako irudi multzoa, begiak detektatzeko ez dago prestatua, baizik eta aurpegiak detektatzeko. Horregatik, emaitza nahiko apalak lortu direla esan daiteke. Izan ere %4-5 arteko detekzio tasak baino ez dira lortu sailkatzaile honekin. Aipatzekoa bada ere positibo faltsuen ehunekoa oso baxua dela, %0,4tik beherakoa izanik. Gainera, aipagarria da aurkitzen dituen begi gehienen kasuan aurpegirik ez dutela detektatzen aurretik aztertutako sailkatzaileek. haarcascade_mcs_eyepair_big.xml Aurreko sailkatzailearen nahiko emaitza antzekoak lortu ziren. Oso positibo faltsu gutxirekin eta detekzio egoki baxuekin ere bai. Nahiz eta aurreko kasuan baino positibo faltsu gehiago aurkezten dituen, %0,7 ingurukoa izanik. haarcascade_mcs_eyepair_small.xml Aurreko biak baino emaitza altuagoak lortu ziren sailkatzaile honekin. Bai egoki detektatutakoei dagokionean baina baita positibo faltsuei dagokionean ere. 3.2.3 Sistemarentzako kaskada sailkatzaileen aukeraketa Behin sailkatzaileak aztertuta eta bakoitzaren datuak izanda, kontutan izanda master tesi honen aurpegi detektorearen helburua ahalik eta aurpegi gehien detektatzea eta positibo faltsuak ahalik eta gehien murrizten saiatzea dela, konputazio denborari hasiera batean behintzat garrantzia handiegirik eman gabe, sailkatzaile ezberdinak erabiltzearen ideia hartu zen. Zehazki 4 dira erabiliko diren kaskada sailkatzaileak: • Aurrez-aurre aurpegia detektatzeko 2 (haarcascade_frontalface_alt2 eta haarcascade_frontalface_alt_tree), zeinak datu hoberenak dituzten aurkitutako aurpegi eta positibo faltsuen arteko orekari dagokionean. Gainera, lehen esan den bezala lehenengoak aurpegi gehien aurkitzek dituen sailkatzailea da eta bigarrenaren kasuan positibo faltsuen ehunekoa oso baxua da. Aipatzekoa ere bada bi sailkatzaileek aurpegiaren hersketa egin dezaketen elementuetatik haratago, hala nola betaurrekoak, bizarra..... aurpegia aurkitzeko gai direla, 3.4 eta 3.5 irudietan ikus daitekeen moduan. • Profilezko aurpegiak detektatzeko sailkatzailea (haarcascade_profileface), zeinak aurreko sailkatzaileekin detektatzeko aukerarik ez dagoen profilez dauden aurpegiak detektatzeko aukera ematen duen erabiliko da. Aipatzekoa ere bada positibo faltsuen ehunekoa nahiko baxua duela. Aurrekoak bezala hersketa gainditzeko gai dira. • Begiak detektatzeko sailkatzaile bat (haarcascade_eye_tree_eyeglasses). Hiruek nahiko emaitza antzekoak eman bazituzten ere, positibo faltsuei dagokionean 43
ehuneko baxuena aurkeztutakoa aukeratzea erabaki zen. Izan ere detekzio asko egiteko aukera ematen ez duten arren, aurreko sailkatzaileekin detektatuta gabeko zenbait kasu detektatzeko aukera eskaintzen du, eta positibo faltsu gutxi detektatzeko tasak izanda, ia nabari ezina litzateke. 3.2.4 Aurpegi detektorearen algoritmoaren egituraketa Atal honetan garaturiko aurpegi detektorearen egituraren azalpena egingo da. 3.6 irudian egituraketa honen azalpenerako bloke-diagrama aurkezten da. 44 3.4 Irudia: Bizarra eta bibotea duten aurpegien 3.5Irudia: Betaurrekoak dituen aurpegiaren detekzioa detekzioa 3.6 Irudia: Aurpegi detektorearen egituraketa azaltzeko bloke-diagrama
Diagraman ikus daitekeen moduan, lehenengo urratsa irudia irekitzea da. Irekiera prozesu honetan sarrerako fitxategia argazki bat den edo bestelako fitxategi mota den aztertuko da, soilik argazkiekin lan egingo da-eta. Prozesu hau egiteko “libmagic” liburutegiaren erabilera egingo da. Behin fitxategia argazki bat dela ikusi, irudia ireki egingo da OpenCVk irudiak kargatzeko duen funtzioaren bitartez. Ondoren irudia gris-eskalakoa den edo aldiz koloretako irudia den aztertuko da. Izan ere irudiaren aurpegi detekzioan pauso bat gehiago gehitzen zaio koloretako irudiei, zehazki azalaren aurkitzearen prozesua, zeina aurpegi detekzio sistema askok erabiltzen duten [41]. Hurrengo pausoa irudia aukeratutako 4 kaskada sailkatzaileekin eskaneatzea izango da. Prozesu hau OpenCVn ariak sortuz egingo da paraleloan egin daitezen. Lau kaskada sailkatzaile badira ere, lehen azaldu den moduan, profilezko kaskada sailkatzailea bitan erabiliko da, lehenengo kasuan irudia datorren moduan hartuta, eta gero buelta emanda. Beraz, 5 dira egin beharreko prozesuak. Pauso honetan sailkatzaile bakoitzak “cvHaarDetectObjects” funtzioaren erabileraren bitartez detektatutako aurpegi bakoitzarentzako sortuko den laukizuzenaren posizioaren informazio eskalarra (laukizuzenaren goiko-ezkerreko ertzaren x eta y posizioak, zabalera eta altuera) bektore banatan gordeko da. Sailkatzaile guztiek eskaneatzea bukatzerakoan, eta beraz detektatutako aurpegi guztien informazioa izanda, aurrez-aurreko bi sailkatzaileen eta profilezko sailkatzaileak bere bi prozesuetan lortutako detekzioak aztertuko dira. Zehazki gainezartze azterketa bat egingo da. Zeinaren helburua, gutxienez bitan detektatutako aurpegiak zeintzuk diren zehaztea den. Horrela sailkatzaile ezberdinen bidez detektatutako aurpegiak bakarrik aintzat hartuko dira. Pauso honen helburua positibo faltsuak murriztea da, izan ere hori da proiektu honetarako sortutako aurpegi detektorearen lehentasuna. Gainera, sailkatzaile bakoitzaren azterketa egiterakoan ikusi ahal izan zen, aurkitzen ziren aurpegi gehienak gutxienez bi sailkatzaile ezberdinek detektatuak zirela. Eta nahiz-eta argi eduki honek detekzio tasak murriztuko dituela, prozesua horrela egitea lehenetsi egin da, esan bezala positibo faltsuak murrizteko. Aurreko prozesutik aukeratutako detekzioak begien detekziorako sailkatzaileak lortutako detekzio guztiekin batuko dira. Begiaren detekziorako sailkatzailearen kasuan gainezartze prozesutik at geratzea eta hortaz detekzio guztiak hartzearen arrazoia sailkatzaileen azterketaren emaitzak dira. Izan ere lehen aipatu bezala, sailkatzaile honek ia ia ez du positibo faltsurik, eta beraz bukaerako emaitzarentzako ez da oso esanguratsua suertatuko. Eta aldiz positiboki lortutako detekzioak gehituko dira, lehen esan den moduan, aurkitzen dituen aurpegi gehienak beste sailkatzaileek topatzen ez dituzte-eta, adibide bat 3.7 irudian ikus daiteke zeinean bi aurpegiak aurkitzen dira horietako bat begiaren sailkatzaileari esker aurkitzen delako. Gris-eskalako irudien aurpegi detekzioa azken pauso honekin amaitua litzateke. Koloretako argazkiei dagokionean berriz, prozesuaren azken pausoa geratuko zaio. Prozesuaren zati honetan gainezartze pausotik eskuratutako positibo faltsuen detekzio zonaldeak, giza azalaren detektore batetik pasako dira. Horrela, azala bezala detektatuko ez direnak baztertu egingo dira, eta besteak, hau da positiboki aztertuko 45
direnak, aurreko pausoan aukeratutako detekzio guztiei batuko zaie. Horrela detekzio sistema amaituz. 3.2.4.1 Giza azalaren detektorea Giza azalaren detektorea, Oliveira eta Concik [42] egindako lanean oinarritua dago. Horrela, detektatutako zonaldearen pixel bakoitza aztertuko da, bere ñabardura, saturazioa, eta distira aztertuz. Horretarako, lehen pausoa RGB kolore ereduan dagoen pixela HSV (HSB bezala ere ezaguna) kolore-eredura pasatzea da. Aldaketa honen arrazoia, Albiol, Torres eta Delpek [43] aztertu bezala, HSV kolore-eredua gizakiok dugun kolorearen pertzepzioaz hurbilagoa izatean datza. Kolore-eredu aldaketa hau egiteko hurrengo pausoak eman behar dira: MAX (R, G, B) osagaien balorerik handiena izanda, eta MIN osagai berberen txikiena; Behin pixela HSV kolore-ereduan egon, ñabardura eta saturazioaren balioak aztertuko dira. Horrela, Phung, Bouzerdoum eta Chairen [44] lanean oinarrituta, ñabarduraren 46 3.7 Irudia: Irudiko bi aurpegiak detektatuta, ezkerrekoa begiaren sailkatzaileak detektatua
kasuan 0 eta 50 arteko baloreetan aurkitzea eta saturazioa 0,23 eta 0,68 artean aurkitzea da baldintza pixela azalaren parte bezala onartzeko. Prozesu honen adibidea 3.8 irudian ikus daiteke. Aurpegia izan daitekeenaren zonaldeko pixel guztiak aztertuta, zonaldearen pixel guztien %60a baino gehiago azalaren parte bezala onartuak izatekotan, zonaldea aurpegi bezala kontsideratua izango da, eta beraz lehengo zerrendari batuko zaio. Atalase moduan %60a jartzea, aurreko erabakietan bezala, positibo faltsuak murriztearen ideiarekin egina dago. 47 3.8 Irudia: Ezkerrean irudi originala, erdian irudia HSV kolore-ereduan eta ezkerrean azalaren pixel bezala onartutakoak zuriz eta beste guztia beltzez (255-0) agertzen dira
4. Sistemaren balidazioa eta emaitzak Atal honetan garaturiko aurpegi detektorearen balidazioa egitetik lortutako emaitzak aurkezten dira. Azterketa hau egiteko, memoriaren 3. atalean azalduriko deskribatzaileen azterketa egiteko erabilitako irudi lagin multzo berberak erabiliko dira. Hau da, CMUren datubaseetako bi irudi multzo ezberdinak, eta Vicomtechen garatutako datu basea. Lortutako emaitzak hiru multzotan banatuko dira, aipatutako irudi multzo bakoitzarentzako atal bana aurkeztuz. 4.1 CMUren lehenengo multzoko irudiak Irudi multzo hau lehen azaldu den moduan 4 azpi-multzoz osatutako irudi multzoa da. Gris-eskalako 180 argazkiz osatuta dago, eta bertan argiztapen, tamaina, eskala.... ezberdinetako irudiak, posizio ezberdinean agertzen diren pertsonek osatutako irudiak eta biratuta agertzen diren irudiak daude. 4.1 taulan lortutako emaitzak ikusi ahal dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Test 42 176 167 2 94,88 1,13 Testlow 23 146 142 1 97,26 0,68 Newest 65 188 174 4 92,55 2,12 Rotated 50 237 58 1 24,47 0,42 4.1 Taula: Garatutako aurpegi detektorearen emaitzak lehenengo irudi multzorako Ikus daitekeen moduan detekzio emaitza onak lortzen dira. Rotated kasuko irudiak salbu, beste guztientzako %92tik gorako detekzio tasak aurkezten ditu, eta aldiz %2 eta %0,6 arteko positibo faltsuen tasa bakarrik. Irudi batean lortutako detekzio emaitzak 4.1 irudian ikus daitezke, non ikus daitekeen moduan detekzio-tasa altuak eta positibo faltsu gutxi aurkezten dituen sistema da, kalitate eskaseko irudientzako bada ere. Rotated azpi-multzoko irudiei dagokionean, memoriaren 3. atalean azaldu bezala irudi bakar batek aurpegien erdiak baino gehiago izanagatik sailkatzaile bakar batek ez du ezer detektatzen, eta beraz horrek datuak baldintzatzen ditu. 49 4.1 Irudia: Testlow multzoko irudi baten aurpegi detekzioa
Detekzio sistema egiteko erabilitako sailkatzaileekin lortutako emaitzekin alderatuz gero, ikusten da emaitzak modu esanguratsuan hobetu direla. Egoki detektatutako aurpegien ehunekoari dagokionean, azpi-multzo guztientzako sailkatzaile hoberenaren (“haarcascade_frontalface_alt2”) emaitzak berdindu edo hobetzen dira, beste sailkatzaile guztiekin asko hobetzen direlarik. Eta positibo faltsuei dagokionean emaitza egokienak erakusten dutenen pareko emaitzak eskuratzen dituen bitartean, detekzio gehien dituen sailkatzailearekin alderatuz asko hobetzen dira emaitzak. Beraz positibo faltsuen eta ongi detektatutakoen ehunekoen arteko ezberdintasuna edo tartea, handitzen da. Datuen alderaketa 4.1 eta 4.2 grafikoetan ikus daiteke. 4.2 CMUren bigarren multzoko irudiak, profileko irudiak Bigarren multzoko irudiak, lehen azaldu bezala, profilez dauden pertsonen aurpegiaren detekzioa egiteko prestaturik daude. Aurreko multzoko irudiekin bezala, argiztapen, tamaina, eskala.... ezberdinetako irudiak, posizio ezberdinean agertzen diren pertsonek osatutako irudiak eta biratuta agertzen diren irudiak daude. Bigarren multzoko irudietarako lortutako emaitzak 4.2 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Profile 207 431 216 9 50,11 2,08 4.2 Taula: Garatutako aurpegi detektorearen emaitzak bigarren irudi multzorako Ikus daitekeen moduan, aurreko multzoko irudientzako baino emaitza apalagoak eskuratzen dira detekzio kantitateari dagokionean. Izan ere, profilezko sailkatzaileen detekzio tasak aurrez-aurrekoak baino baxuagoak dira. Positibo faltsuen kasuan aldiz, aurreko multzoko irudien antzeko balioak eskuratzen dira, %2koa izanik. Berriro ere emaitza oso baxua lortuz. 4.2 irudian garatutako sistemarekin CMUren multzo honetako irudi batekin lortutako detekzio emaitzak ikusten ahal dira, non profilez dauden bi pertsona agertzen diren, bakoitzaren aurpegia alde baterantz kokatua egonik. 50 4.1 eta 4.2 Grafikak: Aurpegia detektatzeko garatutako sistema eta sailkatzaileen arteko % detekzioen alderaketa ezkerrean eta positibo faltsuen % alderaketa eskuinean
Detekzio sistema egiteko erabilitako sailkatzaileekin lortutako emaitzekin alderatuz gero, ikusten da emaitzak modu esanguratsuan hobetu direla. Egoki detektatutako aurpegien ehunekoari dagokionean, emaitza hoberenak aurkezten dituen sailkatzailearen (“haarcascade_profileface2”) emaitzak hobetzen dira, %5eko hobekuntzarekin, eta beste sailkatzaileekin oraindik eta esanguratsuagoak dira emaitzak. Eta positibo faltsuei dagokionean emaitza egokienak erakusten dutenen pareko emaitzak eskuratzen dituen bitartean, detekzio gehien dituen sailkatzailearekin alderatuz asko hobetzen dira emaitzak. Beraz positibo faltsuen eta ongi detektatutakoen ehunekoen arteko ezberdintasuna edo tartea, handitzen da. Datuen alderaketa 4.3 eta 4.4 grafikoetan ikus daiteke. 4.3 Vicomtech-IK4n garatutako irudi multzoa Vicomtechen garaturiko irudi multzoa, lehen azaldu bezala, 5000 irudiz osatuta dago. Horietatik 3000 koloreko argazkiak izanik eta beste 2000 irudiak gris-eskalakoak. Aurreko multzoko irudiekin bezala, argiztapen, tamaina, eskala.... ezberdinetako irudiak, posizio ezberdinean agertzen diren pertsonek osatutako irudiak, paisaia baino ez duten irudiak... osatzen dute. Vicomtech-n garaturiko datu basearekin lortutako emaitzak 4.3 taulan aurkezten dira. 51 4.3 eta 4.4 Grafikoak: Aurpegia detektatzeko garatutako sistema eta sailkatzaileen arteko % detekzioen alderaketa ezkerrean eta positibo faltsuen % alderaketa eskuinean 4.2 Irudia: Profile multzoko irudi baten aurpegi detekzioa
Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Vicomtech 5000 7832 6141 127 78,41 1,63 4.3 Taula: Garatutako aurpegi detektorearen emaitzak Vicomtecheko irudi multzorako Ikus daitekeen moduan, aurreko multzoko irudientzako baino emaitza hobeak eskuratzen dira detekzio kantitateari dagokionean, eta baita positibo faltsuen tasari dagokionean. Izan ere, profilezko sailkatzaileen detekzio tasak aurrez-aurrekoak baino baxuagoak dira. Positibo faltsuen kasuan aldiz, aurreko multzoko irudien antzeko balioak eskuratzen dira, %2koa izanik. Berriro ere emaitza oso baxua lortuz. Detekzio sistema egiteko erabilitako sailkatzaileekin lortutako emaitzekin alderatuz gero, ikusten da emaitzak modu esanguratsuan hobetu direla. Egoki detektatutako aurpegien ehunekoari dagokionean, emaitza hoberenak aurkezten dituen sailkatzailearen (“haarcascade_frontalface_alt2”) emaitzak hobetzen dira, %11ko hobekuntzarekin, eta beste sailkatzaileekin oraindik eta esanguratsuagoak dira emaitzak. Eta positibo faltsuei dagokionean emaitza egokienak erakusten dutenen pareko emaitzak eskuratzen dituen bitartean, detekzio gehien dituen sailkatzailearekin alderatuz asko hobetzen dira emaitzak, %5 gutxiago alegia. Beraz positibo faltsuen eta ongi detektatutakoen ehunekoen arteko ezberdintasun edo tartea handitzen da, bien arteko tasa %15ean hobetuz. Datuen alderaketa 4.5 eta 4.6 grafikoetan ikus daiteke. Beste alde batetik, aipatu den bezala, aurpegia detektatzeko sistema gris-eskalako eta koloreko argazkiak artatzerako moduan ezberdintzen ditu. Horregatik, irudi multzo hau gris-eskalako eta koloreko irudiez osatuta dagoenez, bi eredu hauen arteko detekzio eta positibo faltsuen ehunekoak alderatuko dira. Sistemak dituen bi modalitateen arteko ezberdintasuna alderatu ahal izateko. Lortutako emaitzak 4.4 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Gris-eskala 2000 2920 2147 45 73,52 1,54 Kolorekoak 3000 4912 3994 82 81,31 1,66 4.4 Taula: Garatutako aurpegi detektorearen emaitzak gris-eskala eta koloreko argazkientzako 52 4.5 eta 4.6 Grafikoak: Aurpegia detektatzeko garatutako sistema eta sailkatzaileen arteko % detekzioen alderaketa ezkerrean eta positibo faltsuen % alderaketa eskuinean
Ikus daiteken moduan, positibo faltsuei dagokionean apenas aldaketarik dagoen bitartean, detektatutako ehunekoari dagokionean ia %8ko aldea dago. Koloreko irudientzako aurpegi detekzio tasa altuagoa eta positibo faltsu kantitate handiagoa izanik. 4.3 irudian adibide bat aurkezten da, non ikusi daitekeen moduan koloreko irudientzako detekzio-tasa altuagoak ematen diren, esan den bezala fase bat gehiagoz osatutako sistema da-eta (azalaren detekzioaren fasea alegia). 4.3.1 Azalaren detektorearen azterketa Azalaren detektorearen eragina aztertzeko, Vicomtecheko irudi multzoaren koloreko argazkien detekzio eta positibo faltsuen ehunekoak alderatu dira, sistema azalaren detektorearekin lan egiten eta azalaren detektorerik gabe. Vicomtecheko irudiak soilik erabili dira azterketa hau egiteko, koloreko irudiak erabiliz bakarrik (3000 irudi), koloreko irudiak dituen erabilitako lagin multzo bakarra delako. Eta beraz azalaren detektorea erabilgarria den irudi multzo bakarrarentzako da. Lortutako emaitzak 4.5 taulan aurkezten dira. Sistema mota Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Azal detektorea gabe 4912 3670 75 74,71 1,52 Azal detektorearekin 4912 3994 82 81,31 1,66 4.5 Taula: Garatutako aurpegi detektorearen emaitzak gris-eskala eta koloreko argazkientzako Ikus daitekeen moduan, sistemari azalaren detektorea gehitzeak positiboki detektatutakoen ehunekoa nabarmenki hobetzen duen bitartean, 6,6a igoaz ehunekoa, positibo faltsuetan apenas dago aldaketarik, zehazki 0,14koa. 4.4 irudian azalaren detekzioa erabiltzearen sortutako positibo faltsu baten adibidea ikus daiteke. 53 4.3 Irudia: Gris-eskalan dagoen irudiaren aurpegi detekzioa ezkerrean eta koloreko irudiaren aurpegi detekzioa eskuinean
54 4.4 Irudia: Azalaren detekzioak sortutako positibo faltsua
5. Ondorioak eta etorkizunerako lan-lerroak Atal honetan master tesi honetarako garatutako aurpegi detektore sistemaren azterketatik ateratako ondorio nagusiak eta etorkizunerako lan-lerro nagusiak izan daitezkeenak aurkezten dira. Proiektu honetan aurpegi detekzioaren teknologiaren gaur egungo egoeraren eta sistema ezberdinen azterketa batetik abiatuta, plataforma anitzerako balio duen aurpegiaren detekzio sistema garatu egin da, zeinak detekzio emaitza onak eta positibo faltsu tasa oso baxuak aurkezten dituen. Garatutako sistema irudi lagin multzo ezberdinekin balidatua eta aztertua izan da. Bukatzeko, aipatzekoa da sistema hau, etorkizuneko beste proiektu batzuetako aplikazio eta zereginetarako erabilgarria izango dela. Beraz, helburuei dagokionean, bete egin direla esan daiteke. OpenCVk bere baitan dituen kaskada sailkatzaile ezberdin batzuen azterketa egitetik, zeinak Viola eta Jonesen algoritmoaren arabera eta Lienharten ezaugarriak erabilita eginak dauden, detekzio emaitza onak ematen dituzten sailkatzaileak direla ikusi ahal izan da. Bai positiboki detektaturiko ehunekoei dagokionean, bai positibo faltsuen ehunekoei dagokionean eta baita detekziorako erabilitako denborari dagokionean ere. Izan ere detekzio denbora murritza erabiliz detekzio tasa altuak aurkezten dituen sistema da-eta. Ondorioz, Viola eta Jonesek aurkeztutako metodoaren balioa, hau da, entrenamendu bidez sortutako ezaugarri ezberdinez osatutako kaskada sailkatzaileen metodoaren balioa ondorioztatu egin da. Sailkatzaileei propioki dagokionean, detekzioa aurrez-aurre egiteko prestatuak daudenak detekzio maila altuagoak dituztela ikusi ahal izan da. Bestalde, sailkatzaileak profilez dauden aurpegiak detektatzeko zailtasun gehiago edo erabilgarritasun eskasagoa aurkezten dutela ikusi ahal izan da. Bai batzuk zein besteek hersketa ekiditeko gai direla ikusi ahal izan da, eta aldiz biratutako irudien detekzioan errendimendu eskasagoa dutela. Begietako sailkatzaileek, erabilitako irudi lagin multzorako detekzio gutxi aurkezten dituzte, baina aldiz beste sailkatzaile guztiekin alderatuta oso positibo faltsu gutxi detektatzen dituzte. Sailkatzaileekin bukatzeko, giza gorputzaren goiko partetik abiatuta aurpegiak aurkitzeko zailtasuna ikusi ahal izan da. Garatutako aurpegi detekziorako sistemaren balidazio eta azterketari dagokionean, lortutako emaitzek detekzio sistema sendoa dela erakusten dute. Positiboki detektatutako aurpegien ehunekoa, profilezko irudientzako lagin multzoa salbu, 77tik gorakoa da. %97ko detekzio tasak edukiz zenbait irudi multzorako. Positibo faltsuen emaitzak berriz erakusten dute apenas akatsik ez duen detekzio sistema dela, %2tik beherako positibo faltsuen tasa duelarik. Detekzio sistema honetarako erabilitako sailkatzaileak bezala, aurrez-aurreko aurpegiak detektatzeko profilekoak detektatzeko baino tasa handiagoak ditu. Izan ere profileko aurpegiz osatutako irudien detekzio-tasa %50 inguruan kokatzen da. Aipagarria ere bada sistema koloreko irudientzako griseskalako irudientzako baino emaitza hobeak lortzen dituela, hein handi batean koloreko irudientzako dagoen azalaren detektorearen eraginez. Koloreko irudientzako azken urratsa den azalaren detektorearen emaitzak sendotasuna ematen diote sistemari. Izan ere azalaren detektorea erabiltzeak, detekzio tasak %7an 55
handitzen dituen bitartean positibo faltsuen tasa ia ez da aldatzen, eta honek erakusten du giza azala irudietan detektatzeko erabilitako metodoaren balioa. Etorkizunerako lan lerroei dagokionean, lehen urratsa sistema osatzeko erabiltzen diten 4 sailkatzaileen ekarpena banan banan aztertzea da, detekzio-tasan duten eragin zuzena aztertzeko. Bereziki begien detekziorako sailkatzailearen kasuan, detekzio-tasa baxuak aurkezten baititu. Hori eginda, nahiz eta hasiera batean proiektuaren helburuen artean ez egon, detekziorako erabilitako denbora murrizteko neurriak aztertu egin beharko dira. Besteak beste kaskada sailkatzaile bakoitzaren osaketa aztertu beharko da, posible diren azterketa faseak murriztearen ideiarekin, bai eta sistema osatzen duten fase guztien analisia egiten. Horrela detekzio-tasak ahalik eta gehien mantenduz analisi denbora murriztuz. Hau da, eraginkortasuna mantenduz efizientzia irabazteko asmoz sistemaren azterketa egitea. Bukatzeko, baino ez horregatik garrantzia gutxiagoko pausoa, hasieratik esan den bezala sistema hau gerora beste proiektuetako aplikazio eta prozesuetarako prestatua da, beraz, bestelako sistemetan ezarri beharko da sistemaren erabilgarritasuna balidatu eta aztertu ahal izateko. 56
I ERANSKINA Kaskada sailkatzaileen azterketa hau egiteko kaskada sailkatzaile bakoitzarentzako datuak hiru blokeetan banatuko dira, alde batetik CMUren lehenengo azpi-multzoko irudiak erabiliko dira, bigarrenean CMUko bigarren azpi-multzoko irudiak eta bukatzeko Vicomtechen eratutako irudi multzoa erabiliko da. haarcascade_frontalface_alt2.xml Lehendabiziko multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.1 taulan aurkezten dira. Bertan multzoko irudiak lau taldeetan banatuak daude, datu basean agertzen diren bezala, test, testlow, newtest eta rotated. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Test 42 176 168 12 95,45 6,81 Testlow 23 146 141 5 96,57 3,42 Newest 65 188 156 22 82,97 11,7 Rotated 50 237 52 6 21,94 2,53 I.1 Taula: haarcascade_frontalface_alt2 sailkatzailearen emaitzak 1go irudi multzorako Bigarren multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.2 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Profile 207 431 161 32 37,35 7,42 I.2 Taula: haarcascade_frontalface_alt2 sailkatzailearen emaitzak 2. irudi multzorako Vicomtech-n garaturiko datu basearekin lortutako emaitzak I.3 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Vicomtech 5000 7832 5291 511 67,55 6,53 I.3 Taula: haarcascade_frontalface_alt2 sailkatzailearen emaitzak Vicomtecheko irudi multzorako haarcascade_frontalface_alt_tree.xml Lehendabiziko multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.4 taulan aurkezten dira. Bertan multzoko irudiak lau taldeetan banatuak daude, datu basean agertzen diren bezala, test, testlow, newtest eta rotated. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Test 42 176 144 1 81,81 0,56 Testlow 23 146 130 2 89,04 1,36 Newest 65 188 151 7 80,31 3,72 Rotated 50 237 32 1 13,5 0,42 I.4 Taula: haarcascade_frontalface_alt_tree sailkatzailearen emaitzak 1go irudi multzorako 59
Bigarren multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.5 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Profile 207 431 106 9 24,59 2,08 I.5 Taula: haarcascade_frontalface_alt_tree sailkatzailearen emaitzak 2. irudi multzorako Vicomtech-n garaturiko datu basearekin lortutako emaitzak I.6 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Vicomtech 5000 7832 4886 154 62,38 1,97 I.6Taula: haarcascade_frontalface_alt_tree sailkatzailearen emaitzak Vicomtecheko irudi multzorako haarcascade_upperbody.xml Lehendabiziko multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.7 taulan aurkezten dira. Bertan multzoko irudiak lau taldeetan banatuak daude, datu basean agertzen diren bezala, test, testlow, newtest eta rotated. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Test 42 176 21 32 11,93 18,18 Testlow 23 146 15 21 10,27 14,38 Newest 65 188 15 59 7,97 31,38 Rotated 50 237 11 19 4,64 8,01 I.7 Taula: haarcascade_upperbody sailkatzailearen emaitzak 1go irudi multzorako Bigarren multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.8 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Profile 207 431 72 64 16,7 14,84 I.8 Taula: haarcascade_upperbody sailkatzailearen emaitzak 2. irudi multzorako Vicomtech-n garaturiko datu basearekin lortutako emaitzak I.9 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Vicomtech 5000 7832 1113 1506 14,21 19,23 I.9 Taula: haarcascade_upperbody sailkatzailearen emaitzak Vicomtecheko irudi multzorako haarcascade_profileface.xml Kaskada sailkatzaile honek profilez jarritako aurpegiak detektatzeko prestatua dago. Aurpegia profilez bi zentzutan egon daitekeenez, ikusteko bi posizioetarako funtzionamendu egokia duenetz, irudia bi aldiz eskaneatuko da da; lehenengoan irudia datorren moduan eta bigarrenean irudia buelta emanda. Lehendabiziko multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.10 taulan aurkezten dira. 60
Bigarren multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.14 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Profile 207 431 12 1 2,78 0,23 I.14 Taula: haarcascade_eye_tree_eyeglasses sailkatzailearen emaitzak 2. irudi multzorako Vicomtech-n garaturiko datu basearekin lortutako emaitzak I.15 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Vicomtech 5000 7832 358 11 4,57 0,14 I.15 Taula: haarcascade_eye_tree_eyeglasses sailkatzailearen emaitzak Vicomtecheko irudi multzorako haarcascade_mcs_eyepair_big.xml Lehendabiziko multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.16 taulan aurkezten dira. Bertan multzoko irudiak lau taldeetan banatuak daude, datu basean agertzen diren bezala, test, testlow, newtest eta rotated. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Test 42 176 12 4 6,81 2,27 Testlow 23 146 2 1 1,36 0,68 Newest 65 188 17 1 9,04 0,53 Rotated 50 237 5 0 2,1 0 I.16 Taula: haarcascade_mcs_eyepair_big sailkatzailearen emaitzak 1go irudi multzorako Bigarren multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.17 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Profile 207 431 6 2 1,39 0,23 I.17 Taula: haarcascade_mcs_eyepair_big sailkatzailearen emaitzak 2. irudi multzorako Vicomtech-n garaturiko datu basearekin lortutako emaitzak I.18 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Vicomtech 5000 7832 345 60 4,41 0,77 I.18 Taula: haarcascade_mcs_eyepair_big sailkatzailearen emaitzak Vicomtecheko irudi multzorako haarcascade_mcs_eyepair_small.xml Lehendabiziko multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.19 taulan aurkezten dira. Bertan multzoko irudiak lau taldeetan banatuak daude, datu basean agertzen diren bezala, test, testlow, newtest eta rotated. 62
Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Test 42 176 14 2 7,95 1,13 Testlow 23 146 10 3 6,84 2,05 Newest 65 188 13 2 6,91 1,06 Rotated 50 237 4 1 1,68 0,42 I.19 Taula: haarcascade_mcs_eyepair_small sailkatzailearen emaitzak 1go irudi multzorako Bigarren multzoko irudietarako lortutako emaitzak I.20 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Profile 207 431 6 2 1,39 0,46 I.20 Taula: haarcascade_mcs_eyepair_small sailkatzailearen emaitzak 2. irudi multzorako Vicomtech-n garaturiko datu basearekin lortutako emaitzak I.21 taulan aurkezten dira. Irudi multzoa Irudi kop. Aurpegi kop. Aurkituta Pos. faltsu Aurkitu % Pos. faltsu % Vicomtech 5000 7832 401 84 5,12 1,07 I.21 Taula: haarcascade_mcs_eyepair_small sailkatzailearen emaitzak Vicomtecheko irudi multzorako 63 |
addi-6da49c983c5b | https://addi.ehu.es/handle/10810/8954 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2012-10 | science | Unceta Satrústegui, Koldobika Jokin ; Amiano Bonachea, María Iratxe ; Gutiérrez Goiria, Jorge ; Labaien Egiguren, Irati ; Martínez Herrero, María José ; Malagón Zaldua, Eduardo ; Sabalza Boj, Michel; Villena Camarero, Unai ; Zabala Errazti, María Idoya | eu | Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte : erakunde publikoetako politika eta euskal lankidetza sistema | ikuskera eta diseinua 47 4.1. EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren egokitasuna, zeharkakotasuna, politiken koherentzia eta Laguntza Humanitarioaren debateei buruzko hainbat gogoeta 51 - Zehar-lerroak 52 - Lankidetza-politiken eta genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna 58 - Politiken koherentzia 63 - Laguntza humanitarioaren eta larrialdikoaren inguruko gogoeta 66 - Gogoeta orokorrak 69 4.2. Hainbat gogoeta EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren egokitasunaz, garapenerako lankidetzaren politiken eraginkortasunari eta kalitatearen eskakizun orokorrei dagokienez 71 - Kalitatea, eraginkortasuna eta Pariseko printzipioak 71 Aurkibide orokorra
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 6 - Ebaluazioari buruzko auziak 74 - Aurrekontuko zuzkiduren aurreikuspena 77 - Gogoeta orokorrak 79 4.3. Lege-esparruari buruzko auziei eta EAE-ko hainbat erakunderen politiken koordinazioari eta osagarritasunari dagozkien auzien trataera 80 - Lege-esparrua eta 2007ko Lankidetza Legea 81 - Politiken koordinazioa eta osagarritasuna 85 - Gogoeta orokorrak 92 4.4. Euskal lankidetzaren helburu zehatzen definizioa eta bere ekarpenaren eta balio erantsiaren analisia 93 - Lankidetzaren nolakotasunaren eta balio erantsiaren inguruko hausnarketa 94 - Toki-garapena eta erakundeak indartzearen inguruko gogoeta 97 - Garapenerako hezkuntzaren inguruko gogoeta 100 - Gogoeta orokorrak 105 4.5. EAEko lankidetzarako baliabide erabilgarriak mobilizatzeko eta baliatzeko gaitasuna 108 - Euskal gizartearen baliabideei buruzko gogoeta 108 - Toki-Garapenerako, Sentsibilizaziorako eta Garapenerako Hezkuntzarako baliabideak 114 - Eragileei eta beren egokitasunari buruzko debatea 118 - Lankidetza-eragileen definizioa eta identifikazioa 122 - Gogoeta orokorrak 126 4.6. Bideratu diren lankidetza-harremanak 128 - GGKEen bitartekotzaren aldeko apustua eta zuzeneko lankidetzaren ahulezia 128 - Interbentzioen behin-behinekotasunari eta barreiamenduari buruzko debatea 132 - Elkarguneen eta elkarrenganako lankidetzaren sorkuntza 138 - Gogoeta orokorrak 142
Aurkibidea 7 4.7. Informazio publikoko eta euskal gizartearen parte hartzeko tresnei buruzko ikuspegia 144 - Gizartea informatzeko tresnak 144 - Partaidetza-organoak 148 - Gogoeta orokorrak 158 5. kapitulua.- EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 161 5.1. Politiken aplikaziorako ezarritako baliabideak 165 - Lankidetzaren autonomia eta artikulazio instituzionala 165 - Lantalde teknikoak: zuzkidura eta espezializazioa 169 - Informazio-sistemak 173 - Aurreikusitako aurrekontuak betetzea 180 - Ebaluazio-sistemak 183 - Lankidetzaren Euskal Agentziaren sorrera 185 - Gogoeta orokorrak 187 5.2. Kudeatu diren ondasunen orientazioari buruzko ikuspegi orokorra: hainbat joera 189 - Joera orokorrak eta beren bilakaera 190 - Interbentzioen tipologia 192 - Helmuga geografikoak 198 - Gogoeta orokorrak 202 5.3. Diseinatutako politikaren eta burututako interbentzioen arteko harremana 203 - Orientazio geografikoa 203 - Lehentasunezko sektoreak 206 - Hainbat eragileren interbentzioa 212 - Zuzeneko lankidetzaren presentzia 219 - Erabili diren hainbat tresna 221 - Gogoeta orokorrak 224 5.4. Politikaren koordinazioa eta osagarritasuna 225 - Esperientzia partekatuen urritasuna eta ahulezia orokorra 225 - Jardunbide arrakastatsu batzuk 227 - Aurreikusitako koordinazio-organoen funtzionamendua 228 - Gogoeta orokorrak 229
9 1. koadroa: Zehar-lerroak politika-dokumentuetan eranstea (erakundeak eta urteak) 56 2. koadroa: Zehar-lerroei buruzko gogoeta Plan Zuzentzaileetan 58 3. koadroa: Plan Zuzentzaileetan kontuan hartutako aurrekontuen aurreikuspenak 79 4. koadroa: Lankidetza-eragileak Plan Zuzentzaileetan 125 5. koadroa: Hainbat politika-dokumentutan zehazturiko lehentasunezko herrialde edo guneen definiziorako irizpideak 136 6. koadroa: Lankidetza Kontseiluen osaera eta eginkizunak 152 7. koadroa: Langileen aurrekontua Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren aurrekontu orokorraren gainean (euroak milakotan eta ehunekoak) 169 8. koadroa: Informazioa atzematea eta tratatzea 175 9. koadroa: Hainbat erakundek erabilitako kategoriak informazioa arlo nagusietan sailkatzeko 177 10. koadroa: Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzaileen aurrekontuen aurreikuspenak eta adostutako aurreikuspenak (aurrekontu osoaren gaineko lankidetzarako aurrekontua ehunekotan) 181 11. koadroa: Eusko Jaurlaritzaren 2008-2011ko Plan Zuzentzailearen aurreikuspenak eta aurrekontuan egiaz ageri diren kopuruak (kopuru absolutuak) 181 Koadroen aurkibidea
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 10 12. koadroa: Udalen Plan Zuzentzaileetako aurrekontuen aurreikuspenak eta adostutako aurrekontuak 182 13. koadroa: Hiru udalek adostutako aurrekontuak (sarrera arrunten ehunekoa) Plan Zuzentzaileak indarrean egon diren urteetan 182 14. koadroa: Funtsen banaketa modalitateetan, erakunde finantzatzaileen arabera (1988-2008 artean metatutako ehunekoak) 193 15. koadroa: Batez besteko zenbatekoa (eurotan) interbentzio motaren arabera (1988-2008) 197 16. koadroa: Euskal GLOren hartzaile diren herrialdeen kopurua, erakundeen arabera (1988-2008) 199 17. koadroa: Aztertutako euskal erakundeen funtsen hartzaile diren herrialde nagusiak (1988-2008) 200 18. koadroa: Nola bete diren Bilboko lehen Plan Zuzentzailearen (2006-2009) lehentasun geografikoei buruzko aurreikuspenak 205 19. koadroa: Eragile motak eta entitate kopurua erakunde finantzatzaileen arabera (1988-2008) 213 20. koadroa: Informazioaren sozializazio-tipologiak, erakundeen arabera (zabalkundea eta komunikazioa) 232
11 1. grafikoa: Egindako lanaren oinarrizko eskema 42 2. grafikoa: Diseinuaren analisian kontuan hartutako hainbat auzi, gaika multzokatuta 50 3. grafikoa: Aplikazio-analisian kontuan hartutako hainbat auzi, gaika multzokatuta 164 4. grafikoa: Emandako funtsen bilakaera erakunde motaren arabera (1988-2008) 190 5. grafikoa: Finantzatutako interbentzio kopurua urteka (1988-2008) 191 6. grafikoa: Funtsen bilakaera erakundearen eta modalitatearen arabera (1988-2008) 194 7. grafikoa: Funtsen banaketa erakundeen eta eskualde geografikoen arabera (1988-2008) 201 8. grafikoa: Lehentasuna duten 20 herrialdeei zuzenduriko lankidetzaren ikuspegi historikoa Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzailean (funts guztien ehunekoa, 1988-2008) 204 9. grafikoa: Tokiko erakunde publikoak diren kontraparteek kudeatutako funtsen ehunekoa (1988-2008) 207 10. grafikoa: Garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntzari erakundeek guztira zuzenduriko funtsen ehunekoa (1988-2008) 208 11. grafikoa: Garapenerako sentsibilizazio- eta hezkuntza-ekimenen kopurua erakunde motaren arabera (1988-2008) 209 12. grafikoa: Kudeaturiko funtsen ehunekoa eragile moten arabera (1988-2008) 212 Grafikoen aurkibidea
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 16 GGKE Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea GH Garapenerako Hezkuntza GLO Garapenerako Laguntza Ofiziala GSeE Garapenerako Sentsibilizazioa eta Hezkuntza IATI International Aid Transparency Initiative IKT Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak KEI Kanpo Ekintzaren Idazkaritza LD Lankidetza Deszentralizatua LH eta L Laguntza Humanitarioa eta Larrialdietakoa NBE Nazio Batuen Erakundea NBGP Nazio Batuen Garapenerako Programa NN.BB. Nazio Batuak NPG Nazio Produktu Gordina PP Alderdi Popularra PSE-EE Euskadiko Alderdi Sozialista/Euskadiko Ezkerra SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa UNAIDS HIESAri buruzko Nazio Batuen Programa Multzoa UNESCO Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa
Aurkezpena 19 Hemen aurkezten den testua Hegoa, EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuko ikerketa taldeak ia hiru urtez egin dituen lanen emaitza da. Azterlan hau hilabete askotan zehar (2009ko ekainetik 2011ko martxora arte) lankidetza deszentralizatuarentzat ereduzko marko teoriko baten garapen-lanarekin batera gertatu zen, eta azken hori gure aurreko liburuan aurkeztu genuen: La Cooperación al Desarrollo Descentralizada. Una propuesta metodológica para su análisis y evaluación. Azterlan-programa beraren parte izan diren bi lan hauen arteko erlazioak direla medio, bien arteko sinergia garrantzitsuak sortu ahal izan dira. Zehatzago mintzatuz, euskal erakundeen lankidetza-politikaren analisi-prozesuan frogatu dira aipaturiko metodologian proposaturiko adierazletariko asko. Denbora honetan guztian zehar, EAEko erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta hiru hiriburuetako udalek) bultzaturiko ehunka dokumentu eta milaka interbentzio landu ditugu eta izan ditugu aztergai lan honetan. Biziki eskertu nahi diegu guztiei eskaini diguten lankidetza eta eman dizkiguten erraztasunak dokumentaziora sarbidea izan eta planteaturiko hainbat kezka eta galderari erantzun ahal izateko. Dokumentazioaren azterketa eta finantzaturiko proiektuekin egindako datu-basearen prozesamendua egiteaz gain, urte hauetan guztietan aipaturiko erakundeen lankidetza-politikaren buru izan diren pertsonak elkarrizketatu ahal izan ditugu: erakunde horietako lankidetza-zerbitzuen teknikari asko, aholkularitza- eta ebaluazio-lanak egin dituzten hainbat pertsona, Euskal Fondoko arduradunak eta GGKEtako hainbat ordezkari. Horiei guztiei ere gure esker ona nahi diegu adierazi. Beste pertsona batzuen iritzia ere nahi genuke aintzat hartu; izan ere, jende askok ekarri dizkie bere ezagutzak eta eginahalak euskal lankidetza publikoaren sustapenari. Alabaina, argitalpena atzera ez zedin lana gehiegi luzatu nahi ez genuelarik, ez dugu horretarako aukerarik izan. Azterlanaren azken etapan –2011ko udaberritik gaur egunera arte igaro den urtean– testuinguru berezi batean garatu da gure lana, eta, hala, egungo finantza-krisiaren testuinguruan, erakunde publikoek lankidetzaren arloan dituzten erantzukizunei erantzuteko izan ditzaketen aukerei buruzko debate bizi bat izan da aldi honen ezaugarri nagusia. Euskaditik kanpo, krisiak eragin handia izan du autonomia-erkidegoek edo udalek lankidetzara bideraturiko funtsen murrizketan (eta kasu batzuetan ezabaketan). Gure kasuan, joera honen agerpenik garrantzitsuena, paradoxikoki, euskal lankidetza publikoan aitzindari eta, neurri batean, estandartea izan den erakundean gertatu
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 20 da: Gasteizeko Udalean. Bertan, lankidetzarako aurrekontuetako funtsek murrizketa zorrotz bat izan zuten 2012an. Gure ustez, lankidetza deszentralizatuarentzat sortzen ari den egoera berriak are beharrezkoagoa bihurtzen du hainbat erakunderen lankidetzapolitiken orientazioari buruzko debatea, eta nazioarteko solidaritateak gure gizarteko balore adierazgarrienetako bat izaten jarrai dezan zer egin behar den eztabaidatzeko premia. Eta horrek hausnarketa- eta analisi-dosi handi bat eskatuko du, gure ustez, arlo honetan egin daitezkeen ekarpenen, ekarpenak bideratzeko gaitasunen, garatu beharreko aliantza eta osagarritasunen eta euskal gizarteko dinamika-multzoetako lankidetza-zereginen finkatze sendoago bat lortzeko moduaren inguruan. Lan honek, zabala izan arren, irismen mugatua duela nabarmendu nahi dugu. Euskal lankidetza publikoaren inguruan ahalik eta diagnostikorik zehatzena izateko premia dela-eta, lankidetzarekin loturiko gai ugari landu behar izan ditugu. Baina, aldi berean, zabaltasun horrek gai bakoitzaren trataera xehatua egitea galarazi du. Zentzu horretan, argitu nahi dugu egoera osoaren argazki bat lortzea zela gure helburua, euskal lankidetza publikoaren argazki egiaztatua eta dokumentatua, osotasunaren ikuspegi hori ahanztera eraman gintzaketen xehetasun zehatzegietan galdu gabe. Beste era batera esanda, zuhaitzek basoaren ikuspegia ez galaraztea zen gure asmoa. Eta horren ondorioz, gai jakin batzuk hautatu behar izan ditugu –gure erreferentziazko marko teorikoaren araberakoak– erabilitako dokumentazio eta datu guztien artean, eta beste batzuk mugatu. Horregatik, litekeena da gai jakin batzuen inguruko oso ezaupide zehatz eta xeheak dituzten hainbat pertsonak uste izatea gai horiek ez daudela behar bezala tratatuak edo landuak. Horren jakitun gara, eta beste aukerarik ez genuela uste dugu. Nolanahi ere, adierazi nahi dugu testuan hainbat gai gutxiago lantzeak ez duela esan nahi garrantzizkoak iruditzen ez zaizkigunik. Halaber, nabarmendu beharra dago jarraian aurkezten dena ikerketa-lan akademiko baten parte dela, eta horrek testuaren hasieran azaltzen diren zehaztasun eta aukera metodologikoen inguruko hainbat eskakizun betetzera behartzen gaituela. Ematen diren datu guztiak dokumentalki egiaztatuak izan dira, edo elkarrizketen bitartez. Bestalde, testuaren irakurketa arintzeko, gogoeta orokor batzuk planteatzen dira atal bakoitzaren bukaeran, bertan gure ustez aipagarrienak diren gaiak nabarmenduz. Hala ere, azpimarratu nahi dugu zehaztasunari buruzko kezkak –ezinbesteko baldintza errealitatea ulertu eta eraldatzeko– ez duela, inola ere, neutraltasunik
Aurkezpena 21 ekartzen ondoriotzat. Horregatik, gaur egungoa bezalako egoeretan, non ahots askok garapenerako lankidetzaren existentzia bera zalantzan jartzen baitute, guk adierazi nahi dugu beharrezkoa dela gure ustez lankidetza honen premia azpimarratzea. Munduak, inoiz baino gehiago, baloreen aldaketa baten premia bizi du –solidaritatea elkarbizitzaren erdigunetzat aldarrikatuz–, eta helburuak aldatzea –pertsonen askatasuna eta ongizatea lehen planoan jarriz, baita iraunkortasuna ere– eta politika aldatzea –lankidetza eta birbanaketarako hainbat mekanismo martxan jarriz– behar du. Baina horrek guztiak, aldi berean, lankidetza berriz pentsatzea eta berriz orientatzea eskatzen du; izan ere, egungo ereduak muga argiak erakutsi ditu uneotako erronkei aurre egiteko. Zentzu horretan, auzi hauek jendarteratzeko eta eztabaidatzeko ere balioko duen lan bat egitea izan da gure asmoa, Euskadiko lankidetzaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa sustatzen lagunduz horrela. Azkenik, gure lan hau omenaldi txiki bat izatea ere nahi genuke, Euskadin eta herrialde eta eskualde askotan 25 urteotan ahalegin honetan parte hartu duten milaka pertsonei zuzendua, beren bizitzaren zati bat eskaini baitute –eta kasu batzuetan eman– nazioarteko lankidetzaren eta solidaritatearen eremua sustatzera eta zabaltzera. Koldo Unceta, 2012ko apirila.
Euskal garapenerako lankidetza bidegurutzean 25 Euskal Herriko erakunde publikoen partaidetzak garapenerako lankidetzan bete ditu dagoeneko bere historiako lehen 25 urteak. Sorrera-une jakin bat aipatu ezin bada ere, esan daiteke 1980ko hamarkadaren erdialdeaz geroztik hasi zela nabaritzen erakunde hauek nazioarteko solidaritatea eta garapenerako lankidetza zirela-eta zuten kezka. Lan batzuen arabera, 1987an hasten da euskal udalerrien nazioarteko lankidetza, ume sahararrak Donostiako hirira iritsi zirenean, eta Abanto Zierbena Nikaraguako San José de Bocay udalerriarekin senidetu zenean, non Ambrosio Mogorron osasuneko borondatezko lankidea hil baitzuten1. Era berean, garai hartan izenpetu ziren lehen senidetzeak saharar dairekin, Gasteiz eta La Güeraren artean (1987) eta Donostia eta Bojador-en artean (1988) sinatuak hurrenez hurren, zeinek aipaturiko udalen garapenerako lehen lankidetzarako ekarpen ekonomikoak ere inplikatu baitzituzten. Halaber, 1988an bi gertakari esanguratsu izan ziren udal mailako garapenerako lankidetzaren esparruan. Alde batetik, Gasteizko Udalak, José Angel Cuerda alkatearen proposamenari jarraituz, udal-aurrekontuaren % 0,7 garapenerako lankidetzarako erabiltzea erabaki zuen: gertakari aitzindaria izan zen, bai Euskadin eta baita Euskaditik kanpo ere2. Eta, bestetik, Ertamerikarekin Lankidetzarako Euskal Fondoa sortu zen, Lasarte, Hernani eta Laudioko udalen laguntzarekin, gaur egungo Euskal Fondoaren aurrekaria izan zena3. Aldi berean, Eusko Jaurlaritza –milaka sinadura jaso zituzten erakunde eta GGKEn lehen talde batek eskatuta4- “Hirugarren Munduko familia behartsuen arazoak konpontzeko” hainbat laguntza ematen aritu zen 1985 eta 1987 urteen artean. Laguntza horiek, funtsean, Euskal Herritik zetozen eta beren lana beste herrialde batzuetan garatzen zuten pertsona edota misiolari-erakundeei ematen zitzaizkien. Dagoeneko 1988an, euskal 10 erakundek –aurreko laurek eta beste seik– 50.000 sinadura baino gehiago jaso zituzten eta Eusko Legebiltzarrean entregatu zituzten, Eusko Jaurlaritzaren konpromiso esplizitua eskatuz EAEko aurrekontuaren % 0,7 lankidetzara bideratzeko. Haren ondorioz, parlamentu-ekimen bat izan zen Aurrekontu Legean ekitaldi horretako 300 milioi pezetako (1,8 milioi euro) kreditu berezi bat sartzen zuena, “garapenerako laguntza-jarduerak” 1 Euskal Fondoaren memoria, 1994. 2 Gasteizko Udaleko Lankidetza Zerbitzuaren sorrera, 1992an, ekimen aitzindaria izan zen euskal eta espainiar udalerrietan gainera. 3 Euskal Fondoaren memoria, 1994. 4 Justizia eta Bakea, Medicus Mundi, Amigos del Tercer Mundo eta Manos Unidas (Euskadi GGKEen koordinakundea, 2011a).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 26 finantzatzeko, eta ganberako bertako Giza Eskubideen Batzordeari eman zitzaion aurkezturiko proposamenen artean funts horien esleipena erabakitzeko ardura. Ekimen haiek izan ziren erkidego-gobernu batek harturiko mota horretako lehen erabakiak. Aipaturiko data horien ostean, EAEko gainontzeko erakunderik esanguratsuenak bat eginez joan ziren pixkanaka lankidetzaren zereginarekin. 1990ean FOCAD eratu zen, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek osatutako funts bateratua, 2004ra arte bere horretan funtzionatu zuena; izan ere, urte hartan Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi zuen funts hau bere lankidetza-politika propioa garatzeko, aldez aurretik Bizkaia (2001) eta Arabako (2003) Foru Aldundiek egin zuten bezala. Hala ere, azken hori dagoeneko 1998an hasia zen bere lankidetzarako funtsen kudeaketa dibertsifikatzen: funts horien zati bat FOCAD erakundeari transferitu zion, berak beste kontusail bat kudeatzen zuen, eta gainontzekoa Euskal Fondoaren bitartez bideratzen zen (Arabako Foru Aldundia sorreratik izan zen erakunde horretako kide). Bere aldetik, azken erakunde hau –Euskal Fondoa–, 1996an osatu zen formalki, udal gehiago sartu baitziren pixkanaka lankidetza-zereginetan eta hasi ziren parte hartzen gorago aipatu den Ertamerikarekin Lankidetzarako Euskal Fondoan sorturiko hausnarketan eta garapenean. Euskal Fondoa, hasieran dozenaka udalek eta Arabako Foru Aldundiak osatzen zuten; gaur egun Euskal Fondoak 101 kide ditu5, eta garapenerako euskal lankidetzari oso ekarpen garrantzitsua egin dion lan-plataforma baten erakuskaria da. 1996an, aipatu den bezala, Euskal Fondoa sortu zelarik, Garapenerako Lankidetzaren aldeko Alkateen Manifestua ere kaleratu zen. Bertan nabarmentzen zen udalek “gizarte hau, bai tokian tokiko mailan eta baita mundu mailan ere, gizarte bidezkoagoa eta berdintzaileagoa bihurtzeko” hitza eman behar zutela, “gure hiritarren solidaritatearen talde-sentimenduaren” berri emanez, eta, hala, dei bat egiten zitzaien toki-erakundeei, lankidetza deszentralizatuaren “eragile aktiboen papera” beren gain har zezaten, aurrekontu-ekarpenak eginez eta harreman solidarioen ezarriz6. Azkenik, 1989ko urriaren 27an, “Hirugarren Mundurako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak” iragartzen zituen Lehendakaritzaren dekretu bat argitaratu zen Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean. Dokumentu 5 4. eranskinean ikus daiteke Euskal Fondoko kideen zerrenda. 6 Euskal Fondoaren memoria, 1996-1999.
Euskal garapenerako lankidetza bidegurutzean 27 hura izan zen garapenerako lankidetzarako jarduerak bideratu eta erregulatzeko EAEko erakunde publiko batek berariaz egindako lehenengoa. Laurogeita hamarreko hamarkadan, Euskal Herriko udal asko ere dokumentu bereziak osatzen hasi ziren garapenerako lankidetzan zuten partaidetza formalizatzeko, xede horretarako esleitutako helburuak eta oinarri arautzaileak eratuz. Gasteizek 1992an argitaratu zituen lehenengo oinarriak, eta beste udal batzuek ondorengo urteetan (Irunek 1993an, Bilbok 1994an eta Donostiak 1995ean). Hala bada, esan dezakegu dagoeneko 25 urte igaro direla garai haiez geroztik. Sinadura haiek eta lehen dekretu haiek iraganeko kontuak dira orain. Hala ere, haiexek izan ziren dokumentu-kate luze baten lehen begiak, eta haiexek markatu dute, urte hauetan guztietan, garapenerako lankidetzapolitiken ibilbidea Euskal Herrian. Denbora honetan, burututako analisien, egindako proposamenen eta, bai Eusko Jaurlaritzan, bai EAEko foru-aldundietan eta udaletan, ehunka dokumentuk eman dute agertzen ziren kezken eta tentsioen berri (hainbat motakoak: dekretuak, deialdiak, planak, memoriak…). Eta, aldi berean, milaka proiektu eta interbentzio burutu dira, era guztietakoak, aipaturiko dokumentuetan jasotakoaren babesean7. Euskal garapenerako lankidetzaren historia, eta nola adierazi izan den hainbat dokumentu arautzailetan, ez da, inolaz ere, aparte geratu azken 25 urte hauetan zehar gertatutako gorabehera politikoetatik eta aldaketa instituzionaletatik. Erakunde batzuek eta besteek denboran zehar izan dituzten ikuspegi ezberdinetan islatu dira gorabehera horiek eta, Eusko Jaurlaritzaren kasuan, urte hauetan guztietan gobernuko kideak izan diren alderdi politikoek lankidetzaren gaia aztertu duten moduan hurrenez hurren izenpetu dituzten koalizio-itunetan8. Azkenik, euskal gizarteak berak ere, bitarteko ezberdinen bidez –baina GGKEk egindako presioaren eta planteaturiko proposamenen bidez bereziki– izan du eraginik hainbat 7 2010. urtean EAE termino absolutuetan ekarpen ekonomiko handiena egin zuen hirugarren autonomia-erkidegoa izanak, eta bigarrena (Nafarroaren ostean) biztanleko eurotan eta erkidegoko aurrekontuaren gaineko ehunekotan, garapenerako euskal lankidetzaren garrantzi kuantitatiboaren berri eman dezake. Eta hiru hiriburuetako udalei dagokienez, Bilbo, Gasteiz eta Donostia, 3, 4 eta 10. postuetan kokatu ziren hurrenez hurren, ekarpen absolutuetan, Espainiako udal guztien artean. Hala ere, Gasteizko Udalak 2012an egindako murrizketa zorrotzak kolpetik hankazgoratu du euskal udalen bilakaera hori. 8 Bai 1995-1998ko gobernuaren hitzarmenetan (EAJ-PNVk eta PSE-EEk onetsi zuten), bai 1999-2001 eta 2001-2005ekoetan (EAJ-PNV eta EAren artean sinatu zituzten), garapenerako lankidetzarekin loturiko hainbat helburu sartu ziren. Era berean, EB-IUk 2002an izenpetu zuen EAJ-PNV eta EAren arteko koalizio-hitzarmenaren atxikimendu-dokumentuak, hainbat erreferentzia egiten zizkion garapenerako lankidetzari eta hura bideratzeko moduari.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 28 erakundek garapenerako lankidetzaren eta hezkuntzaren politiken diseinuan eta aplikazioan hartu duten ikuspegian9. Aurreko guztiak politika-dokumentuen katalogo zabal eta konplexu bat ekarri du ondorio gisa, non euskal lankidetzaren bilakaera eta bilakaera horretan eragina izan duten elementu ezberdinak azter baitaitezke. Dokumentazio horren irakurketa eta analisitik, debaterako tarte handirik uzten ez duen lehen ondorio bat atera daiteke: egindako ahaleginaren garrantzi handia, aintzakotzat hartzen baditugu batez ere lankidetzarako aurrekontuan sartutako kopuruak eta kopuru horiek kudeatzeko tresna mordoa. Baina gaia askoz ere konplexuagoa bihurtzen da helburua lankidetzarako politikak hartutako joera eta haren logika aztertzea denean. Nolanahi ere, zalantzarik gabe esan daiteke denbora honetan guztian lankidetza handituz joan dela eta erakunde publikoen finantziazio partzial edo osoarekin abian jarritako ekimenak ugaritu egin direla azken 25 urteotan, 10.000 baino gehiago izateraino, eta horrek, euskal lankidetza publikoaren garrantzia areagotzearekin batera, eskakizun berriak planteatzen ditu azterketarako. Bestalde, beharrezkoa da aipatzea gaur egun oso egoera berezian (eta nahiko zailean) gaudela Euskadiko garapenerako lankidetzaren etorkizunari dagokionez. Euskal lankidetza publikoaren hastapenetatik igaro den lehen mende-laurden honen amaieran hainbat instantziatan sortu den eztabaidarekin dago egoera hau lotua; izan ere, zenbaiten ustez, lankidetza bideraezina da, egungo aurrekontu mailetan behintzat, gogoan hartuz gero gaurko krisiaren larritasuna eta administrazio batzuek dituzten finantza-arazoak. Egoera honetan, inoiz baino beharrezkoagoa bihurtzen da zehaztasunez azaltzea garapenerako euskal lankidetzaren orainean eta etorkizunean eragina duten hainbat auzi, indarguneak eta ahulguneak identifikatuz eta lankidetza bera indartzeko balio duen zentzuzko proposamen bat planteatuz. Gaur egun, bi ikuspegi nagusi bereiz ditzakegu garapenerako lankidetzaren krisiari eta gai honetan egindako lehen aurrekontuen murrizketen aurrean sorturiko kritikei buruzko debateari ekiteko orduan. Lehen ikuspegiak egoeraren araberako azalpen exogenoak eta koiunturalak azpimarratzen 9 Garapenerako Hezkuntza terminoa hobeto egokitzen zaio, gure iritziz, kontzeptuaren bilakaerari eta gai honen inguruko debateari, aldi berean Sentsibilizazio gisa ezagutzen dena hartzen baitu barnean (ikus 66. oin-oharra). Hala ere, aztertutako dokumentu askok bereizketarik egin gabe erabiltzen dituzte Sentsibilizazioa, Garapen Hezkuntza, Garapenerako Hezkuntza eta era horretako beste termino batzuk. Horren ondorioz, Garapenerako Hezkuntza terminoa erabiltzea erabaki dugu gai honi buruzko gogoeta orokorrak edo geureak egiteko, eta Sentsibilizazioa eta Garapenerako Hezkuntza terminoak aztertutako hainbat dokumentuk gai horri ematen dioten trataerari erreferentzia egiten diogunean.
Euskal garapenerako lankidetza bidegurutzean 29 ditu, herrialde emaileen eta, kasu honetan, euskal erakundeen finantzaarazoetan zentratuz. Ikuspegi horren arabera, planteatzen den helburua da finantza-krisiak ez dezala eraginik izan hartuak dauden konpromisoetan, jada mahai gainean dauden eta datozen urteetan inondik ere lankidetzara bideraturiko funts publikoei eragingo dieten aurrekontuen murrizketak saihestuz. Bigarren ikuspegiak, aitzitik, analisi zabalago bat eskatzen du, alderdi endogenoak eta estrukturalak jasoz eta arazoaren alderdi jakin batzuen azterketa sakonduz. Arazo horiek aspaldikoak dira eta finantza-krisiaren eragin hutsa gainditzen dute. Batzuentzat, helburua funtsen beherakada galarazten saiatzea da oinarrian, funts horiek lankidetzaren krisiaren berezko adierazletzat hartuz. Beste batzuentzat ordea, garrantzitsuena lankidetzaren eta solidaritatearen benetako egoera ezagutzea da eta etorkizunerako estrategia bat planteatzea, funtsak mantentzeko aldarrikatuz gainera, haien erabilgarritasun handiagoaz edo txikiagoaz haraindi joanez. Debate honek lankidetzaren instantzia guztietan du eragina, erakunde aldeaniztunetatik hasita GGKKEtara, gobernuak, autonomia-erkidegoak edota udalak barne. Hala ere, lankidetza deszentralizatuaren esparruan eta, bereziki, EAEren kasuan, administrazio publikoen lankidetza-politiken eta GGKKEn dinamikaren erlazio sendoa dela medio, debatearen terminoak apur bat nahasirik ager daitezke. Nolabait esatearren, euskal lankidetzaren arazoak, neurri handi batean, GGKKEn protagonismoak biziki baldintzatu duen lankidetza-eredu batenak dira. Eta, era berean, solidaritatearen ahultasun seinaleak ezin dira azken 25 urteotan gertatutakotik eta funts publikoekiko menpekotasunetik bereizi. Horregatik, gaur egun, erakunde publikoen lankidetzarekiko konpromezuaren jaitsierak lankidetzan ari diren erakundeen ahultasuna ekar dezake eta, aldi berean, erakunde horien hauskortasuna eragozpen bihur daiteke Euskadiko lankidetzarako politika publikoak egungo erronka berriekin bat letorkeen ikuspegi eraldatzaileago batera bideratzeko. Horregatik guztiagatik, uste dugu egokia dela zehaztasunez eta aurreiritzirik gabe gogoeta egitea Euskal Herrian hasieratik egin den lankidetza-politiken ibilbideaz, eta baita politika horiek benetan nola gauzatu diren aztertzea ere. Ariketa honek burutzeke dauden hainbat erronkari ekiteko lan-agenda bat planteatzen lagun dezake: erronka horiexen ebazpenaren mende dago euskal garapenerako lankidetzaren etorkizuna, zentzu batekoa edo bestekoa. Kezka-ildo horretan txertatzen da honako lan hau.
2. kapitulua. Garapenerako lankidetza-politikaren ikerketa EAEn: aurrekariak eta mugak
Garapenerako lankidetza-politikaren ikerketa EAEn: aurrekariak eta mugak 33 Aurretik azaldu denez, 1980ko hamarkadaren bukaeratik EAEko erakunde publikoek bultzatutako edo babestutako garapenerako lankidetza, garrantzitsuenetako bat izan da lankidetza deszentralizatuaren esparruan10. Bai egindako ahalegin goiztiarrengatik, bai baliatutako finantza-baliabide ugariengatik eta egindako interbentzioengatik, euskal garapenerako lankidetzak oso izen ona izan du azken bi hamarkadetan zehar. Denbora honetan guztian, lan eta ikerketa askok eman dute euskal garapenerako lankidetzaren bilakaeraren berri, alderdi ezberdinak azpimarratuz: adibidez, erabilitako zenbatekoen gehikuntza (bai oro har, bai BPGari edo erakundeen aurrekontuei dagokienez); aipaturiko zenbatekoen konparazioa beste AA.EE batzuetakoekin; erakunde batzuek eta besteek egindako interbentzioen tipologia eta sektore-espezializazioa; lankidetzaren orientazio geografikoa eta kontzentrazio/sakabanatze handiago edo txikiagoa, eta abar. Hainbat memoria eta txostenek erakusten dute hori guztia, euskal lankidetza publikoaren aldi honetako zenbait alderdiren argazki nahiko zehatza ematez. Hala ere, aldi horretan zehar, ia ez da ahalegin honen guztiaren orientazioari eta eraginkortasunari buruzko azterketa eta/edo balioztatze osorik egin. Esan genezake analisi kuantitatiboak kualitatiboei gailendu zaizkiela, eta Euskadin ez dela zeregin horri eskainitako zenbatekoen garrantziarekin bat datorren lankidetza-politikaren inguruko hausnarketa globalik egin11. Ekiteko modurik egokienari, euskal lankidetza eraginkorragoa izan litekeen esparruei, Euskadin dauden eragile eta baliabideei edota EAEn abian jarritako ahaleginak beste esparru batzuetan egindakoekin osatzeko moduari buruzko hausnarketek baino eragin handiagoa izan dute, batzuetan, gainditu beharreko arazo askoren handitasunak (pobrezia, gatazkak, giza eskubideen bortxaketa, larrialdiak…) eta arazo horiek arintzeko jarduteko borondateak. 10 Jakina den bezala, kooperazio deszentralizatua hitzak adiera ezberdinak ditu. Hemen Gobernu Zentralak baino maila baxuagoa duten administrazio- edota lurralde-eremuetatik bultzatzen den garapenerako lankidetzaren parte gisa erabiltzen dugu. 11 Gogoeta orokor honek, ordea, ez du abian jarritako ahalegin batzuen garrantzia ezkutatu behar. Aipagarria da, esate baterako, Alboanek 2007an egindako lanean islatzen den ahalegina, edo esparru geografiko zehatzetan gehiago kontzentratzen direnak, adibidez, Gipuzkoan (Carballo eta Rodríguez, 2008; Laborra eta Rodríguez, 2009) edo Gasteizen (Gabilondo, 2002 eta 2008; Rodríguez, 2007) edo gai espezifikoetan kontzentratzen direnak, hala nola, generoa (Euskadiko GGKEen Koordinakundea, 2008; Murguialday et. al, 2000; Murguialday, 2008; Volio, 2004) edo Garapenerako Hezkuntza (Garapenerako Lankidetza Ekimenak 2004 eta 2005; Argibay, 2008). Beharrezkoa da jada burututako plan zuzentzaileei buruz egindako ebaluazio-lanetan dauden analisi-elementuak aipatzea ere.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 34 1990eko hamarkadaren bukaeran antzeman zen jada Euskal Herriko garapenerako lankidetzaren orientazioari buruz gogoeta egiteko beharra. Garai hartan, Eusko Jaurlaritzak berak diagnosi-azterketa bat agindu zuen garapenerako lankidetzaren euskal sistemari buruz, euskal lankidetzarako Plan Estrategiko baten oinarri gisa baliagarria izan zedin 12. Azterketa haren lehen ondorioek argi erakusten zituzten une hartako arazo batzuk, hala nola estrategiaren definizio mugatua, lankidetza oinarritzen zen printzipioen berariazko adierazpen-eza edo lortu nahi ziren helburuen argitasun urria. Honako hau ondorioztatu zen: “Erabilgarri dagoen baliabide-kopuruak, jada lortutako erakundeen eta aurrekontuaren baterakuntza mailak eta herrialdeko garapenerako lankidetzan espezializaturiko gizarte-egituraren garapen mailak, orain arte indarrean egon diren doktrina, estrategia eta erakunde-oinarriak berrikustea aholkatzen dute” (Alonso, 2001). Halaber, azterlan honek gobernu autonomoak bultzaturiko garapenerako lankidetzaren hainbat indargune eta ahulguneren analisi zehatz bat egiten zuen, eta hainbat aholku emanez bukatzen zen, ondoko puntu hauek aipatuz: euskal lankidetzaren politika eta doktrinadefinizioa indartzeko beharra; lankidetza-programetan baliabide berriak mobilizatzeko eta eragile kopurua handitzeko beharra; administraziotik zuzeneko ekintzak bultzatzeko komenigarritasuna; beste administrazio publikoekin eta bereziki udalekin lankidetzan aurrera egiteko interesa; eskura ditugun aukeren diagnostiko sakonago batetik abiaturik, formula eta tresna berriak arretaz aztertzeko premia. Ordutik gaur egunera arte, hainbat aurrerapauso adierazgarri eman dira garapenerako lankidetzaren plangintzan, EAEko erakunde nagusien eskutik. Emaitzak Plan Zuzentzaileen sorreran gauzatu dira, eta haietan jasotzen dira planek berek oinarritzat dituzten printzipioak, finkaturiko helburuak eta lehentasunak, tresna batzuen definizioa edo parte har lezaketen eragileen aipamena. Azken urteotan, zazpi plan zuzentzaile egin dira euskal 12 Azterlan horren lehen zatia (gehienbat diagnostiko-fasean kontzentratzen dena) 2001eko lehen hilabeteetan egin zen eta azterlanean zehar, idazle-taldeak, Jose Antonio Alonsoren gidaritzapean, bilerak egin zituen EAEko Lankidetza Eragile asko eta diferenteekin. Hala ere, azterlanaren ondorengo faseak (plan baten proposamena barne) ez ziren inoiz burutu; izan ere, egindako zatiaren aurkezpenean irakur daitekeen bezala, lehentasun gisa, erabaki zen Lankidetza Zuzendaritzaren aldaketarekin hasitako lana geldiaraztea, planaren ideia atzeratzea eta Lankidetza Lege bat egitea.
Garapenerako lankidetza-politikaren ikerketa EAEn: aurrekariak eta mugak 35 erakunde nagusietan: bi Eusko Jaurlaritzarenak (2005-2008 eta 2008-2011)13, Foru Aldundiena (2009-2011), Bilboko Udalaren biak (2006-2009 eta 2010- 2013), Donostiako udalarena (2008-2011) eta Gasteizko Udalarena (20102013). Plan horiek guztiak direla medio, garapenerako lankidetzaren politikaren hainbat alderdi eztabaidatu eta sakondu dira, eta politika horien inplementazioari dagozkion auzien definizio hobean aurrera egin da gainera. Hala ere, deigarria da gorago aipaturiko 2001eko txosteneko ondorioetan aipatzen ziren gai batzuk ez agertzea hausnarketen plangintzaprozesu hauetan, adibidez, mobilizaturiko eragile kopuru murritza eta euskal garapenerako lankidetzaren espezifikotasunari eta aukerei buruzko diagnostiko sakonago bat ez agertzea. Plan Zuzentzaileak egiteko irekitako eztabaida-prozesuak arte, EAEko erakundeek ez zieten ia hausnarketa-guneei biderik eman14, eta haien ondoren ere, ez zuten ia sustatu denboran zehar bultzatu diren interbentzioen eta aldez aurretik plangintza-dokumentuetan ezarritako diagnostikoen eta lehentasunen arteko harremanari buruzko analisi zehaztuak egitea, eta hutsune horrek defizit handia ekarriko du, batez ere, burututako ahaleginaren garrantzia kontuan hartzen bada. Esan genezake analisi kuantitatiboak analisi kualitatiboei gailendu zaizkiela, eta euskal erakundeek lankidetzara ekarritako funtsen kopuru handiak estali egin dituela egindako ahaleginaren orientazioaren eta abian jarritako politiken sendotasunaren inguruko galderak. Hala eta guztiz ere, azken urteotan batzuek EAEn lankidetzarako funts publikoak gehitzeko eskaera errepikatuaren arriskua aipatu dute, alde batera utziz, ahalegin hori benetan eraginkorra izan dadin, planteatu beha13 Bi plan hauek izaera desberdina dute. Bigarren planak (2008-2011) Lankidetza Legeak berak sortutako agindu bati erantzun zion espresuki. Lehenengoak, ordea (2005-2008), ez zuen maila hori izan; euskal lankidetzaren plangintzaren historian erreferentzia garrantzitsua bada ere, oso eztabaidatua izan zen eta baita aipatua ere euskal lankidetzari buruzko hainbat azterlan eta lan akademikotan. Bestalde, Plan hori Eusko Jaurlaritzaren lankidetza webean egon zen indarrean egon zen aldi osoan zehar eta 2010 arte. Arrazoi horiengatik guztiengatik, beharrezkoa iruditu zaigu bi planak gure azterlanari gehitzea, alde batera utzita bien artean dagoen desberdintasuna, lehen aipatua. 14 Era horretako lehenengo gogoeta parte-hartzaile horietako bat Donostiako Udalak Nondik-Nora prozesuan sustatutakoa izan zen, zeina 1995 eta 2002 artean Donostiako Udalak bultzaturiko lankidetzaren azken balorazio-txosten batekin bukatu baitzen. Azken urteotan gogoeta parte-hartzaileak egin dira beste erakunde batzuetan plan zuzentzaile batzuen elaborazioari edo ebaluazioari buruz, edo Generoa edo Garapenerako Hezkuntza bezalako alderdi zehatzei buruz.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 36 rreko helburu zehatzei eta garatu beharreko tresnei buruzko hausnarketa15. Hau guztia lankidetza deszentralizatuaren izaerari eta nortasunari eskainiriko geroz eta arreta handiagoan kokatzen da, eta azken urteetan zehar egindako hainbat lanetan nabarmendu da (Martinez y Sanahuja, 2009; Unceta et al., 2011), zeinek gabezia jakin batzuk nabarmendu baitituzte, batez ere AAEEen esparruan. Arazo hauetariko batzuk hainbat auzirekin dute zerikusia: eskuragarri dauden gaitasunei buruzko diagnosi zehatzen falta, eragile batzuen eta besteen gaineko ikusmoldea, usadiozko emaile/ hartzaile harremana gainditzeko gai diren elkartze- eta partaidetza-mekanismo berriei buruzko hausnarketarik eta berrikuntzarik eza, edo abian jarritako plangintza-prozesuen berezko zenbait muga. Garapenerako lankidetzaren politiken kudeaketaren eta aplikazio mailan, hobekuntza nabariak ere gertatu dira denbora honetan guztian. Hastapenetako ezegonkortasunetik Lankidetzarako Euskal Agentziaren duela gutxiko sorrerara arte, erakunde nagusien kudeaketa-egituren abiaraztetik igaroz, lankidetza-politikak baliabide gehiagoz hornitu dira. Hala ere, erakundeek berek gutxi ikertu dituzte aipaturiko baliabideen egokitasuna eta helburuak, edota finkaturiko lehentasunak eraginkortasunez betetzeko duten gaitasuna, muga garrantzitsuak nabari badira ere (nahiz eta behin eta berriz azpimarratuak izan) funtsezko alderdi batzuetan. Euskal lankidetzari buruz argitaraturiko dokumenturik interesgarrienetako batean, Alboan elkarteak (2007) esparru horretan dauden ahulguneei buruzko diagnostiko bat planteatzen zuen, arreta hiru elementu nagusitan jarriz: kudeaketa-organoen hauskortasuna, bereziki langileen gaitasun mugatuan gauzatua; koordinazio-mekanismoen gabeziarekin loturiko erakundeen sakabanatzea; eta administrazioen eta gizarte-organizazioen arteko elkarrizketa-organoen eraginkortasun urria. Ahulgune horiei, gure ikuspegitik, beste auzi batzuk gehitu behar genizkieke. Adibidez, eragile eta baliabide mota batzuk gogoan ez hartzea, edo planteaturiko beharrei egokitutako informazioaren kudeaketa-sistemen gabezia. Kezka-marko horretatik abiatuta, lan honen helburua EAEko erakunde publiko nagusiek burututako lankidetza-politikaren bilakaera, indarguneak 15 Alboanek 2007an argitaratutako azterlanak oso modu grafikoan irudikatzen zuen euskal lankidetzari buruz esandako hau: “Nabarmen hazi da. Baina bere jantziek funtsean haurtzarokoen antzekoak izaten jarraitzen dute. Alkandoraren josturak hausten ari dira eta galtzak jada ez dira ia belauna baino beherago iristen. Oraindik gehiago hazi behar badugu, arropa berria beharko dugu. Janzkeraaldaketa bat hasi dugu eta orain hobekien ematen digun jantzia zein den aztertzeko momentua da.” Alboan (2007).
Garapenerako lankidetza-politikaren ikerketa EAEn: aurrekariak eta mugak 37 eta mugak aztertzea da. Honekin batera, gure asmoa da erronka nagusiak laburbiltzea, gainontzean nahiko zalantzagarria den etorkizun bati begira, administrazio publikoetako finantza-krisia garapenerako lankidetza-programetan izaten ari den ondorioak kontuan hartzen baditugu. Horretarako, hemen aurkezten den azterlanak bi gai nagusitan jartzen du arreta: alde batetik, politikaren/politiken diseinuan eta ikuskeran, eta bi hamarkada baino gehiagoan maila horretan egindako aldaketetan, bereziki azpimarratuz aipaturiko diseinuaren egokitasuna eta koherentzia; eta, bestetik, aipaturiko politika horren/horien aplikazioan eta egindako lorpenen eta baita arlo horretan sumatu diren zailtasunen eta arazoen azterketan ere. Planteamendu horri jarraituz, azterlan hau politiken diseinuaren esparruan (denek lankidetzarako plan zuzentzaileak egin dituztelarik) zein politika horien aplikazioan esperientzia handiagoa duten erakunde publikoetan zentratu da. Bi alderdi horiek bereizezinak dira gure azterlan-proiektutik. Hala, Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta hiru hiriburuetako udalak aukeratuko ditugu gure azterlaneko ikerketa-gai bezala. Egoera horrek ezinbestean behartu ditu EAEko beste erakunde eta entitate batzuk (adibidez, Euskal Fondoa edota beste udal batzuk) azterlanetik kanpo geratzera. Hala ere, horrek ez du esan nahi, inolaz ere, erakunde horiek egindako lanaren garrantzia gutxiesten denik. Aitzitik, esperientzietariko batzuk euskal garapenerako lankidetzarentzat ekarpen aipagarrien erakusle dira. Datorren atalean laburki azaltzen den hautaturiko metodologiarekin zerikusia duen auzi bat baino ez da hau beraz.
Azterlanaren metodologia 41 Lan hau egiteko, lehenik eta behin, erreferentziazko marko teoriko batetik abiatu gara, hau da, EAEn bideratutako lankidetza-politiken sendotasuna ebaluatzeko jarraibide batetik. Erreferentziazko marko hori azterlan talde honek berak egindako La Cooperación al Desarrollo Descentralizada: una propuesta metodológica para su análisis y evaluación16 lanean bilduta dago. Izan ere, politika bere egokitasuna finkatzerakoan edo aplikatua izan den modua aztertzerakoan garrantzitsuenak diren elementuen inguruko aurretiko gogoeta batzuetatik abiatzea beharrekoa da. Helburu horretarako, gaiari buruzko hausnarketa maila ezberdinak proposatzen ziren aipaturiko lanean. Adibidez, politikak garapenerako lankidetzaren zeharkako helburuekin duen harremana; politika publikoen eskakizun orokorren egokitasuna eta, batez ere, garapenerako lankidetzakoena, haien kalitateari dagokionez; lankidetzaren beraren helburu zehatzen definizioa eta horren balio erantsiaren analisia; garapenerako lankidetzarako erabilgarri egon litezkeen baliabide ezberdinak mobilizatzeko eta haiez baliatzeko gaitasuna; edota bideratutako lankidetza-harremanak eta haiei loturiko tresnak. Erreferentziazko marko hori aztertutako erakunde desberdinek landu eta burutu duten politikarekin erkatu ahal izateko, ebaluazio-irizpide nagusi batzuk hartu dira kontuan, aipaturiko metodologian ere azaltzen direnak, Egokitasuna, Koherentzia, Osagarritasuna, Harmonizazioa, Gardentasuna eta Partaidetza irizpideetan gauzatuz. Aipaturiko irizpideak EAEko erakundeen kasu zehatzari aplikatzean, bi ikuspegi ezberdin jarraitu dira: alde batetik, aztertutako aldian egindako politikako dokumentu multzoaren azterketa xehea eginez; eta, bestetik, erakunde batzuek eta besteek bideraturiko interbentzioak eta ezarritako baliabideak aztertuz. Lehenengorako, urte hauetan zehar egindako dokumentu mota ezberdinak hartu dira kontuan, Lankidetzari buruzko Euskal Legetik eta Plan Zuzentzaileetatik hasita, egindako deialdi publikoetaraino, beste plangintzatresna batzuetatik eta era ezberdinetako doktrina-dokumentuetatik igaroz (alderdi ezberdinei buruzko dekretuak, araudiak eta plan espezifikoak, eta abar). Horien guztien zerrenda 2. eranskinean ikus daiteke. 16 Koldo Unceta et al. (2011).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 42 1.Grafikoa: egindako lanaren oinarrizko eskema Analisi-irizpideen aplikazioa EAEko erakundeei Politikadokumentuen analisia Interbentzioen eta baliabideen analisia Legeak, Plan Zuzentzaileak, Deialdiak, Dekretuak, Araudiak (1988-2012) Kontuan harturiko zazpi erakundeen interbentzioekin datu-basea (41988-2008) Beste iturri batzuk Erakunden memoriak, ikerketa lanak ebaluazioak Diseinuarekin, zuzendaritzarekin edo politiken aplikazioarekin zerikusia duten pertsonei elkarrizketak Bigarren punturako (politikaren aplikazioari eta abiarazteari dagozkien gaiak) azterturiko politiken bitartez bultzaturiko edota finantzaturiko ekintzekin egin da lana. Horiek guztiak 1988 eta 2008 artean proposaturiko 10.000 interbentzio baino gehiago dituen datu-base batean jaso dira (horietatik ia 7.000 finantzatu egin ziren). Hala ere, azterlanaren atal honetan aurkitutako arazoak ugariak izan dira, eta horrek nabarmen mugatu du analisiaren norainokoa eta ateratako ondorioen ahalmena. Aipaturiko arazoek, bereziki, ikertutako zazpi erakundeetan dauden informazio-sistemen mugekin dute zerikusia eta, hala, kasu batzuetan daturik ez dago, beste batzuetan datuak partzialak edo kalitate gutxikoak dira, eta, ia guztietan, datuak ezin dira homologatu; horren guztiaren ondorioz, ezin egin izan dira aztertutako erakunde ezberdinen arteko analisi konparatzaileak edo osotasunezkoak. 5.1. atalean emango dugu arazo eta zailtasun horietako batzuen berri. Bertan, ezarritako baliabideetan aurkituriko gabeziekin loturik dauden politiken aplikaziorako mugak aztertzen dira.
Azterlanaren metodologia 43 Aipaturiko datu-base horretatik abiatuz, 6.970 interbentziok osatu dute hautaturiko unibertsoa; era guztietako interbentzioak dira, eta gorago aipaturiko zazpi euskal erakunde publikoek finantzatu dituzte. Interbentzio multzo horrek, 1988 eta 2008 artean buruturik, erakunde bakoitzarentzat neurri batean ezberdinak diren azpi-aldiei dagozkien ekintzak biltzen ditu, lankidetza modu egonkor eta arautu batean finantzatu duten urteekin edo informazioa bilduta eta eskuragarri zeukatenekin bat datozenak. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Udalaren kasuek ikertutako aldi osoa hartzen dute (1988-2008), Donostiako Udalak 1994-2008 azpi-aldia, eta Bilbokoak 1995-2008 aldiari dagokiona. Aldundiei dagokienez, Arabako Foru Aldundiaren datuak 1999-2008 azpi-aldiarekin bat datoz, Bizkaiko Foru Aldundiarenak 2001-2008koarekin eta Gipuzkoakoarenak 2004-2008koarekin. Bestalde, kontuan izan behar da ekintza hauen guztizkoa ez datorrela bat erakunde bakoitzeko aurrekontuaren arabera lankidetzara zuzenduriko guztizkoarekin, nahiz eta funtsezko zatia izan. Hori interbentzio gisa kontabilizatu ez diren kontu sail txikiak baztertzearen ondorioa da, informaziofaltagatik edo azterlanaren helburuarekin bat ez etortzeagatik17. Datu-baserako informazio guztiak iturri beretik lortu dira kasu guztietan, erakundeak berak emanda, bakoitzak bere formatu berezian. Hortik aurrera, azterlan taldeari egokitu zaio konparagarriak diren kategoriekin bat datozen datuak mugatzea eta sailkatzea egitea (erakunde motak, tresnak, eta abar). Horrekin guztiarekin, honako aldagai hauek kontuan hartuz diseinatu da datu-basea: • Diru-laguntzaren kontzesio-urtea. • Diru-laguntza ematen duen administrazioa. • Euskal erakunde kudeatzailea: hauxe da laguntza jasotzen duena zeharka kudeatzen denean, edo administrazioa bera, Zuzeneko Lankidetzaren kasuan. • Euskal erakunde kudeatzaile mota: Garapenerako gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE), erakunde erlijiosoak, nazioarteko erakundeak... izan daitezke. 17 Beste batzuen artean, honako hauek egongo lirateke: erakundearen beraren administrazio-gastuak (soldatak, funtzionamendua, azpikontratazioak…); Euskal Herrian bertan berezko funtsekin egin diren eta proiektuen fitxa moduko erregistrorik izan ez duten jarduera txikiak (ikastaroak, bilerak edo antzekoak); Euskal Fondoari egindako kontribuzioak eta kuotak (funts horien helburuari buruzko esleipenik gabe), eta abar.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 44 • Erakunde hartzailea: funtsak helmugan kudeatzen dituena da. Arlo hau ez da gogoan hartzen Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntzaren kasuan, proiektuak erkidegoan bertan garatzen badira. • Erakunde hartzaile mota: azterlan honetarako Administrazio Publikoen (tokiko gobernuak, udalak eta abar) eta bestelakoen arteko banaketa bakarrik egin da. • Herrialdea eta helburu-gunea: atzerriko proiektuen kasuan. • Ekintza mota: Garapenerako Lankidetza, Laguntza Humanitarioa eta Larrialdikoa eta Garapenerako Sentsibilizazioa eta Hezkuntza bereizten dira, “besteak” deituriko atal batez gain. • Laguntzarako tresna: proiektuen urteroko deialdietatik eratorritako ekintzak, hainbat urterakoak, hitzarmenak eta zuzeneko lankidetza bereizten dira. • Emandako zenbatekoa eurotan: erakunde publikoak ekintzarako esleituriko kopurua jasotzen da (ez da ekintzaren aurrekontu orokorrarekin nahastu behar). Zuzeneko iturri horiez gain, lan honetan zeharkako beste iturri batzuk ere erabili dira, dokumentu-sail baten irakurketa eta analisia hain zuzen ere (ebaluazio-txostenak, erakundeen beren memoriak, ikerketa-lanak, GGKEk egindako azterketak…). Dokumentu horiek burututako politikari eta bideratutako ekintzei buruzko informazioa zein balorazio kritikoak jasotzen dituzte, eta lan honen bukaeran aipatzen dira guztiak. Azkenik, politiken diseinuan, zuzendaritzan edo aplikazioan paper garrantzitsua izan duten pertsonekin, haiei buruzko azterlanak edo analisiak egin dituztenekin, edota lankidetzaren mugimenduan parte-hartze nabarmena izan dutenekin hainbat elkarrizketa eginez osatu da azterlana. Azaldu den bezala, azterlanak EAEko zazpi erakundetan jartzen du arreta: Eusko Jaurlaritza, hiru foru-aldundiak eta hiru hiriburuetako udalak. Horretarako jarraituriko irizpidea laburki adierazi da dagoeneko, eta azterlanaren metodologia orokorrarekin lotua dago. Metodologia hori jada azalduriko irizpideetan oinarrituriko politiken diseinuaren eta aplikazioaren analisi konparatzailean oinarritzen da batez ere, eta horrek ikerketa-gaia baldintzatzen du nolabait ere. Bestalde, eta honek beste erakunde eta entitate garrantzitsu batzuk kanpoan geratzen direla esan nahi badu ere (Euskal Fondoa edo beste udal batzuk) aipaturiko zazpi erakundeek euskal lankidetza publikoaren
Azterlanaren metodologia 45 errealitate zabala, askotarikoa, konplexua eta adierazgarria erakusten dute, bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere. Horrek errealitate hori nolabaiteko xehetasunez aztertzea eta horren inguruko ondorioak ateratzea ahalbidetzen du. Bukatzeko, eta azterlanaren denbora-eremuari erreferentzia eginez, ia-ia azken 25 urteak hartzen ditu, eta datu hori euskal garapenerako lankidetzaren bizitzari dagokio. Hala ere, jasotako informazioak adierazten dituen aldiak ez dira zehazki politikaren burutze eta diseinuaren analisiari dagozkion berak, ezta politikaren aplikazioarekin zerikusia duten batzuenak ere. Ezberdintasun horrek abian jarritako proiektu eta interbentzioei buruzko informazioan du eragina zehazki, zeina 1988 eta 2008 arteko aldiari besterik ez baitagokio, datuak bildu, prozesatu eta baliatzeko aurkitutako zailtasun handiak kontuan hartuta18. 18 Abian jarritako interbentzioen analisia sistematizazio-prozesu konplexu batean oinarrituz egin da. Prozesuaren bilketa-faseak 2009ko zati bat eta 2010eko urte osoa hartu zuen, kasu batzuetan zeuden sarbide-arazoengatik, bereziki zaharragoa zen informazioari buruz ari zirenean. Geroago, 2011. urtean zehar jada, aipaturiko datu-basearen bitartez prozesatu eta tratatu ziren datuak. Datu-base horren sorrerak aldi berean gainditu zituen aurkitutako informazioen kalitate desberdinetik eratorritako arazoak eta, modu orokorragoan, erakunde batzuetan eta besteetan lankidetzaren Informazio eta Kudeaketa Sistemek zituzten gabeziak.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 49 Gorago aipatu den bezala, lankidetza-politikaren lantze-prozesuan ikusi diren indarguneen eta ahulguneen analisia da egindako azterlanaren helburu nagusietako bat. Jakina da Euskal Herriko erakunde ezberdinetatik bultzaturiko lankidetzaren hastapenek zerikusi handia izan zutela gai honi dagokion eskaera sozialaren eraginez gertatutako sustapen etikoarekin, eta ez hainbeste gai honi buruzko politika zehatz bat egiteko beharrari buruzko uste sendo batekin. Askoz geroago, gaiaren konplexutasunak eta lankidetzara zuzendutako finantza-funtsek eskuratutako zenbatekoek ikusarazi zuten iritsi nahi ziren helburuak, baliatu beharreko tresnak eta baita lanerako erabili beharreko lege-esparrua ere, apur bat antolatu eta zehaztasun handiagoz definitu behar zirela. Horrek dokumentu doktrinal eta pragmatikoen aukera handia sorrarazi zuen; harekin guztiarekin jarduera-ildo bat markatu nahi zen eta azken urteetan, jarduera-ildo hori erakunde nagusiek idatzitako Plan Zuzentzaileetan gauzatu zen. Nahiko konplexua da dokumentu multzo horren eta burututako jardueren analisi edo balorazio global bat egitea. Alde batetik, halako aldeak gertatu dira EAEko erakunde publiko batzuk eta besteak (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak) esparru honetako jarduerak interbentzio-logika bati eta beste herrialde eta lurralde batzuetan gai honen inguruko plangintza-ildoekin bat datozen jarraibideei egokituz joan diren erritmoan. Eta, beste alde batetik, beharrezkoa da era honetako zeregin bati ekiteko zailtasuna aitortzea, ibilbide mugatu batetik abiatuz eta, kasu batzuetan, gaiari buruzko esperientzia nahikorik ez duten giza baliabideekin. Aurreko guztia indarrean dauden informazio-sistemen ahultasunean islatzen da –gai hau bereziki lantzen da lan honetan–, eta horrek, zalantzarik gabe, nabarmen oztopatu du Euskadiko garapenerako lankidetzaren plangintza- eta orientazio-lana eta, aldi berean, muga garrantzitsua izan da geure lanerako ere. Baldintza horiek guztiak gogoan izanik eta, abiapuntutzat hartuz aurreko kapituluan aipaturiko erreferentzia-markoa, azterlanaren lehen zati hau –EAEko lankidetza-politiken diseinuari buruzkoa– 7 multzo handitan zatitu dugu. Era horretan, burututako hausnarketak sistematizatu eta lortutako emaitzak modu ordenatuago batean aurkeztu ahal izan dira. Lehenengo multzoan politika eta garapenerako lankidetzaren jarraibide orokorrak bateratzearekin zerikusia duten gaiak lantzen dira, nazioarteko erakundeek gehienetan aitortzen dituzten zeharkako helburuei dagokienez, eta baita politiken koherentzia, Laguntza Humanitarioak eta Larrialdikoei dagokienez ere.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 50 Bigarren multzoan, politikak eraginkortasun- eta kalitate-gaiekin duen harremana aztertzen da bereziki, eta baita ebaluazioari dagozkion gaien trataerarekin duen harremana ere. Hirugarren multzoak lege-esparruaren definizioari dagozkion auziak, eta koordinazioarekin eta EAEko hainbat erakunderen arteko osagarritasunarekin lotuak daudenak jasotzen ditu. Laugarren multzoak politikaren berezko helburuen definizioa eta ekarpen espezifikoaren azterketa ikertzen ditu, lankidetza deszentralizatuaren berezko gaien eta EAEko ahalmenekin zuzenean zerikusia dutenen artean bereizketa eginez oro har. Bosgarren multzoan, EAEn edo ikertutako zazpi erakundeekin bat datozen lurraldeetan, garapenerako lankidetzarako izan litezkeen baliabide ezberdinak mobilizatzeko eta abian jartzeko politikak duen ahalmena aztertzen da. Seigarren multzoak politikak eta politikarekin loturiko tresnek bideraturiko lankidetza-harremanak aztertzea ahalbidetzen duten gaiak jasotzen ditu, esparru deszentralizatuan auzi honen inguruan dauden aukeren arabera. Eta, azkenik, zazpigarren multzoak politikaren elaboraziorako partaidetzari eta horretarako aurreikusitako informazio eta kontrol-mekanismoen trataerari dagozkien gaiak lantzen ditu. 2. grafikoa: Diseinuaren analisian kontuan hartutako hainbat auzi gaika multzokatuta EAEko lankidetza-politiken diseinua Zeharkakotasuna, politiken koherentzia eta Laguntza Humanitarioa Eraginkortasun, kalitate eta ebaluazio hatsarrei egokitzea Legezko esparrua, koordinazioa eta erakundeen arteko osagarritasuna Euskal lankidetzaren berezko helburuak eta ekarpen zehatza Aukeran erabilgarri dauden baliabideak eta eragileak kontuan hartzea Hedaturiko lankidetza-harremanak eta horiekin loturiko tresnak Gardentasuna, informazioa eta partaidetza
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 51 Azken finean, kapitulu honek lankidetza-politiken ikuskeran berean eta sendotasunean eragina duten gaiak aztertzen ditu, azkenean politika horien diseinuan zehaztuz dena19. Horren arabera, ondorengo atalek gai honen inguruan egindako analisiaren berri ematen dute, aipaturiko zazpi multzoak oinarritzat hartuz. 4.1. EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren egokitasuna, zeharkakotasuna, politiken koherentzia eta Laguntza Humanitarioaren debateei buruzko hainbat gogoeta Euskal erakundeek bideratutako garapenerako lankidetza, hasieran, laguntza-ikuspegi batean zetzan, misiolariek, erlijio-kongregazioek eta eliza katolikoari loturiko GGKEek zuten eraginaren ildotik. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 1985 eta 1987 artean emandako funts-zuzkidura txikiek, euskal pertsona edo erakunde misiolariek hainbat herrialdetan egindako lana babesteko balio izan zuten funtsean. Hala ere, 1988tik aurrera, Euskadin beste jatorri bat zuten hainbat GGKEn garapen azkarrak, zein Europako beste herrialde batzuetan indarrean zegoen lankidetza-kulturaren aldera GGKE erlijiosoek egin zuten bideak, kontzeptu berriak zabaltzea euskal lankidetzan ekarri zuten, esate baterako, Garapenerako Hezkuntza, profesionalizazio handiagoa eskatzen zuten lan-eredu berriak eta, orokorrean, nazioarteko beste esparru batzuetan zeuden jarraibide berriak20. Bilakaera-prozesu hori hainbat gaitan gauzatu zen laurogeita hamarreko hamarkadan. Alde batetik, beste esparru batzuetan zabal bideraturiko prozedura batzuk hartu ziren, adibidez, Marko Logikoaren Ikuspegia proiektuen aurkezpen, jarraipen eta ebaluaziorako. Eta politiken esparruari dagokionez, lehen dekretu eta deialdietako hainbat printzipio-deklaraziotan eta helburu-azalpenean gauzatu zen. Hasieran, aipaturiko helburuek pobreziaren aurkako borroka azpimarratzen zuten, ikuspegi tradizional batetik, baina, pixkanaka, gai eta ikuspegi berriak gehituz joan ziren, nazioarteko eztabaiden eta proposamenen ildotik. Gai horiek, denborarekin, zehar-lerro gisa gauzatuz joango ziren kasu askotan. Atal honetan prozesu horren berri ematen dugu, 19 Espainiako Lankidetzaren Ebaluazioen Kudeaketa Eskuliburuak adierazten duenez, diseinuaren Ebaluazioak honako puntu hauek ditu helburutzat: “Interbentzioen arrazionaltasuna eta koherentzia aztertzea, egindako diagnostikoaren kalitatea eta errealitatea egiaztatzea, argi definituriko helburuak daudela egiaztatzea, arazoekin duten elkarrekikotasuna aztertzea eta diseinaturiko interbentzioereduaren logika aztertzea. Koherentzia-analisia barnekoa zein beste politika eta jarduera batzuekin loturikoa izan daiteke, lurraldean bertan edo talde eta sektore berdinengan eragina duena, eta baita interbentzioa kokatzen den goi-mailako plangintza-markoekin loturikoa ere” (Nazioarteko Lankidetzaren Estatuko Idazkaritza, 2007). 20 Ikus Unceta (2002).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 52 eta baita politiken koherentziari emandako trataeraren eta Laguntza Humanitarioaren ikuskeraren berri ere. Laguntza Humanitarioaren gaiak, hain zuzen ere, azken urteotan lankidetzaren esparruan egon diren eztabaida ugari monopolizatu ditu. Zehar-lerroak Zeharkako gaiak deitzen direnak –eskuarki onarturiko nazioarteko jarraibideen arabera, lankidetza-interbentzio guztietan egon eta ikusgai bihurtu behar zutenak– goiz samar hasi ziren agertzen EAEko erakundeen dekretuetan eta deialdietan21. Pobreziari egindako erreferentziaz haraindi (beti hortxe, modu batean edo bestean), ingurumen-gaiak 1992an agertzen dira dagoeneko EJren dekretuetan, genero-berdintasuna 1996an eta Giza Eskubideak 1999an, kasu guztietan politiken lehentasun edo helburu orokor gisa. Denboraren poderioz, gailenduz joan da zeharkako helburuen edo zehar-lerroen ideia, bere horretan planteaturik (eta interbentzio mota guztietarako erreferentzia gisa beraz), izaera zabalagoko programa- eta plangintza-dokumentuen baitan, Plan Zuzentzaileetan esaterako. Hala ere, interesgarria da ikustea aipaturiko Planak oraindik ez zeudenean eta, oraindik zeharkako helburu edo zehar-lerroei buruz hitz egiten ez zenean ere, EAEn hainbat dekretuk eta deialdik jada gai horiek (edo horietako batzuk, adibidez, pobrezia, generoa edo ingurumena) erreferentzia gisa hartzen zituztela proiektuak aukeratzeko irizpideetan, bai Eusko Jaurlaritzaren kasuan, bai udalen edo aldundien kasuan. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, esan bezala, lehen dekretuetan zeharkako gai batzuk aipatzen badira ere, ez dago adierazpen sistematikorik 2005eko lehen Plan Zuzentzailera arte. Horren aurretik, zeharkakotasunaren kontzeptuak trataera aldakor eta apur bat nahasia izan zuen, baremoetan agertzen zelarik baina ez politikaren definizioan22, eta zeharkakotzat hartzen ziren gaiak ez ziren beti berak. Lehen Plan Zuzentzailearekin, zeharkako helburuak bere horretan agertu ziren, nahiz eta kategoria horren barruan lau 21 Ez dago zeharkako gaiei buruzko katalogo itxirik edo orokorrean onartzen denik. 90eko hamarkadaren bukaeratik CADk lankidetzan egindako interbentzio guztiek hiru dimentsio kontuan hartzeko beharra planteatu zuten: soziala (gizarte-sektorerik ahulenetan kontzentratuz), ingurumenari dagokiona eta generoari dagokiona. Denborarekin, zerrenda aldatuz joan da eta aipaturiko erakundearen azken txostenetan espresuki aipatzen dira Generoa, Ingurumena eta GG.EE. (ELGA 2010). Hainbat Agentzietako beste dokumentu batzuek Pobrezia ere gehitzen dute (modu desberdinetan ulertua) aipaturiko gizarte mailaren adierazle gisa. Gure kasuan, testuan nabarmentzen diren xehetasunekin, lankidetza deszentralizatuari buruzko gure proposamen metodologikoan jasotako lerroak hartu ditugu erreferentzia generiko gisa (ikus Unceta et al, 2011) 22 2000n jada, generoa, ingurumena, giza eskubideak eta pobrezia bezalako gaiak zeharkako auzi gisa aipatu ziren baremazio-irizpideetan, dekretuaren testuan hala definiturik agertzen ez baziren ere.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 53 gai aztertzearen alde egiten zuen, ikuspegi propio bat hartuz: Generoa, Ingurumena, Giza Eskubideak eta Tokiko Gaitasunak, Partaidetza eta Antolakuntza, azken gai horri baremazio-irizpideetan ere aitortzen zitzaion garrantzi berezia eskainiz. Aldundiek zeharkakotasuna lankidetza-interbentzioetarako erreferentzia gisa ere kontuan hartu zuten, nahiz eta aipaturiko beste erakundeek baino geroxeago; izan ere, aldundien lehen dekretuak apur bat geroagokoak izan ziren23. Arabako Aldundiak modu espezifikoagoan eta ordenatuagoan planteatu zituen zeharkako helburuak 2004ko dekretuan, nahiz eta lehenago genero-berdintasunari edo giza eskubideei hainbat erreferentzia egin eta, gainera, gai horiek guztiek nolabaiteko arreta jaso zuten baremoetan. Bizkaiko kasuan, 2001eko lehen dekretuan jada hitz egiten zen zehar-lerroei buruz baremazio-irizpideak planteatzeko orduan, generoa, bazterketa eta kolektibo ahulenak, kultura-aniztasunaren babesa, Giza Eskubideak eta ingurugiroaren babesari buruzko gaiak zehazki aipatuz. Gipuzkoako Aldundiaren dokumentuak ez dira hain esplizituak gai honi dagokionez, nahiz eta proiektuen onarpenerako baremazio-irizpideetan gai horiek guztiak espresuki aipatzen ziren 2004ko lehen dekretutik, zeharlerro izena ez bazuten ere. Lankidetzarako Plan Zuzentzailea (2009-2011) hiru foru-aldundiek elkarrekin egin zuten, eta hiru zehar-lerro nagusiren aldeko apustua zen: Genero Berdintasuna, Garapenerako Hezkuntza (hori aurrerago azalduko dugun salbuespena da) eta Tokiko Giza Garapena, azken horretan pobreziari, ekoizpen-jarduerari, tokiko instituzionalitateari, partaidetzari edo jasangarritasunari dagozkion hainbat auzi lantzen zirelarik. Dena dela, generoikuspegiari dagokion lankidetza planifikatzeko gaitasuna indartu behar zela-eta, aipaturiko Planak egiten duen aitorpen esplizitua da gauzarik nabarmenena. Areago, aipaturiko helburura eraman zezaketen lanak finantzatzeko aurrekontu-aurreikuspena ere egin zen. EAEko hiru hiriburuetako udalei dagokienez, genero-, ingurumen- pobrezia- eta GGEE auzien aipamena nabarmen goiztiarra izan zen Gasteizen kasuan, helburu horiek 1996ko proiektuen deialdiaren oinarrietan espli23 90eko hamarkadaren bukaerara arte kasu batzuetan eta 2000ko hamarkadaren hasierara arte beste kasuetan, Foru Aldundiek ez zuten berezko plangintza-tresnarik izan; izan ere, beren kuotak, Eusko Jaurlaritzarekin batera kudeatzen den FOCAD erakundeari (Garapenerako Lankidetza Funtsa) ematea erabaki zuten. Arabako Aldundiak 1998an lehen deialdi bereizia egin zuen lankidetza proiektuak finantzatzeko. Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak, ordea, 2001ean eta 2004an egin zuten deialdia hurrenez hurren.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 54 zituki agertu baitziren, horietakoren bat, genero-berdintasunari dagokiona adibidez, 1993an jada aipatzen bazen ere, aukera-irizpide gisa proposaturiko interbentzioak babesteko edo ez babesteko orduan. Hala ere, Gasteizko Udalaren plangintza-dokumentuek ez dute zeharkakotasunkontzeptua erabiltzen gai hauei erreferentzia egiteko, praktikan garrantzi handia ematen bazaie ere. Bilboko Udalari dagokionez, 2001eko araudiak jada GGEEak helburu orokor gisa aipatzen zituen, pobreziaz gain. Genero-auziak geroago erantsi ziren (2005). Baina zeharkako helburuen sistematizazioa ez zen bere horretan 2006ra arte burutu, hau da, lehen plan zuzentzailea osatu arte. Azkenik, Donostiako Udalak ingurumenari eta pobreziari buruzko (kolektibo ahulenak) aipamen goiztiarrak planteatu zituen jada 1995ean, eta GGEEei buruzkoak 1996an; aldiz, genero-berdintasunaren inguruko kezka erantsi zuen azken erakundea izan zen, ez baitzen 2008ra arte erantsi, 2008-2011 Tokiko Lankidetza Planean zehar-lerroen definizio zehatza egin zitzaionean. Dena dela, gai horiek lankidetza-politiken zeharkako helburu gisa apurka ezartzeaz gainera, komenigarria da plangintza-dokumentuetan jasotako proposamenen inguruan ere galderak egitea, aipaturiko gaien aldeko apustua betetzeari begira. Zentzu horretan, esan daiteke aztertu diren EAEko erakundeek egindako lankidetza-politika dela-eta, ezin dela balorazio orokor bat egin. Gai horiek oso modu diferentean garatu dira hainbat dokumentutan, bai kontzeptualizazioari24, bai tresnetan eta baliabideetan gauzatzeari, edota baremazio-irizpideek lankidetza-politikei eskaintzen dieten arretari dagokionez. Azpimarratu den bezala, kasu batzuetan baremoek gai horiek kontuan hartzen dituzte, baita zeharkakotzat hartuak izan aurretik ere. Beste batzuetan ordea, zeharkakotzat hartzeak garrantzi praktiko gutxi du. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, 1996ko dekretua zeharkako helburu edo zehar-lerro horiek interbentzioen aukeraketa-irizpideekin elkartzen hasi zen oro har, eta lehentasuna ematen zitzaien helburu horien kopururik handiena jasotzen zuten proiektuei. Zeregin hori Kudeaketa Batzordeari zegokion. Hala ere, arlo honetan 2000n gertatu zen benetako aurrerapausoa, interbentzioen aukeraketan erabilitako baremoak jakiteko eman zirenean. Haien artean zehar-lerroei buruzkoak zeuden. Aldundiei eta udalei dagokienez, Gasteizko Udala aitzindaritzat har dezakegu. Izan ere, baremo formako politiken koherentzia ziurtatzen zuten 24 Beste gai batzuetan bezala, zeharkako gai batzuei eskainitako trataera kontzeptual zabala ez zetorren bat bere presentzia bermatzeko erabilitako tresna eraginkorren garapen eskasagoarekin.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 55 tresnen definizioa egin baitzuen nahiz eta, esan bezala, zeharkotasunaz ez hitz egin zentzu hertsian. Gasteizko Udalak 1993 eta 1994 artean definitu zituen gai horiei buruzko baremazio-irizpideak. Bilboko Udalak, bere aldetik, 2001ean erantsi zituen pobreziarako eta GGEEetarako baremoak, eta 2005ean generorakoak. Eta Donostiari dagokionez, deigarria da gai batzuetarako baremoen definizio goiztiarra (adibidez, Ingurumena eta GGEE), 1995 eta 1996an definituriko irizpideetan jada txertatu baitziren, eta generoaren gaiak, ordea, hain berandu aintzakotzat hartzea. Aurretik aipatu den bezala, foru-aldundiak beranduago hasi ziren lankidetza-auzien jarduerei buruzko dekretuak eta araudiak egiten; izan ere, lehen urteetan zehar, euren funtsak Eusko Jaurlaritzakoei gehitu zizkieten FOCADen esparruan. Euskadin oinarri hartzeko lehenagoko jardunbide bat zegoela esan nahi zuen horrek, lankidetza-gaien inguruko ezagutza hobea eta gai horiei buruzko baliabide tekniko gehiago barne hartuz. Zeharkako gaien inguruko gogoetaren eta aplikaziorako baremoen definizioaren artean dagoen elkarrekikotasun handiagoa azaltzen du horrek, zalantzarik gabe. Hiru erakundeek aldarrikaturiko dekretuetan ikus daiteke hori, FOCADetik kanpoko egitasmo propioak izaten hasi zirenetik. Baterako Plan Zuzentzailearen (2009-2011) aurreikuspenei buruz lehenago jada aipaturikoa gehitu behar zaio horri, programen eta proiektuen diseinuaren genero-ikuspegia indartzeari begira. Hori, zalantzarik gabe, koherentzia-adierazle garbia da. Tokiko Giza Garapenaren gaiari dagokionez, zailagoa da eraginkorra izatea lerroei edo baremoei dagokienez, gaiaren profil apur bat lausoen ondorioz, erakundeen sendotzeari buruzko alderdiak direlarik azkenean zehaztasun handiena dutenak. Ez da horrelakorik gertatzen Garapenerako Hezkuntzarekin. Gai hori, gainera, lekuan bertan egiten den lankidetza-estrategiaren zati bezala planteatzen da eta zehaztapen handiagoa du baremoetan, tokiko biztanleriaren partaidetza, kultura arteko testuingurua kontuan hartzea eta bestelako gaietan. Dena dela, aipaturiko aldundien plan zuzentzaileak aurrerapauso handia dakar marko koherente baten definizioan. Horretan, zeharkako hiru ikuspegiak dekretuetan eta ezarritako neurketan zehazten dira, interbentzioak definituriko politikaren helburuei egokitzeko xedeaz. 1. koadroan hautaturiko zeharkako gaiak erakunde batzuen eta besteen politika-dokumentuetan kontuan hartzen hasten diren urteak ikus daitezke, gai horietako bakoitzarentzat hiru zutabe bereiziz. Lehenengoan, lankidetzapolitikaren erreferentzia orokor gisa aipatzen hasten den urtea jasotzen da. Bigarrenak gai horiek baremazio-irizpideetan kontuan hartzen hasten diren urtearen berri ematen du. Azkenik, hirugarren zutabeak gaiak espresuki helburu edo zehar-lerro trataera jasotzen hasi ziren urtea adierazten du.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 57 Nolanahi ere, azpimarratu beharra dago EAEko erakundeek zeharkakotasun ideia baremotan irudikatzeko erabili duten modua oso ezberdina izan dela, gai batzuei eta besteei nahiko kalifikazio ezberdinak eman baitizkiete eta gai horiek desagregazio maila oso ezberdinekin landu baitituzte. Hori, gainera, ez da dokumentuetan justifikatu edo argudiatu, beraz, zaila da pisu ezberdina emateko eta zeharkakotasun bakoitza oso xehetasun maila ezberdinez aztertzeko erabilitako irizpideak ezagutzea. Azkenik, baremoen elaborazioari dagokionez, beharrezkoa da nabarmentzea kasurik gehienetan, baremo horiek batez ere deialdi irekietako kofinantzaketarako aurkezturiko proiektuak eta interbentzioak balioztatzeko eginak eta diseinatuak izan direla, nahiz eta 2009-2011ko Foru Aldundien Lankidetzarako Plan Zuzentzailean kontuan hartzen den proiektu eta interbentzio horiek administrazioak berak zuzenean adostutako edo burututako jardueretan aplikatzeko duten garrantzia ere. Atal hau bukatu aurretik, erakunde batzuen eta besteen Plan Zuzentzaileen inguruko aipamen espezifiko bat egingo dugu, plan horietan zeharkako gaiei ematen zaien trataera ezberdina behatzeko asmoz. Alde batetik, erabateko adostasuna egiaztatu daiteke plan guztien artean genero-berdintasuna lantzeko garaian. Bigarrenik, dimentsio soziala planteatzeko modu ezberdinak nabari daitezke, adierazpen ezberdinak hartzen dituztenak. Eusko Jaurlaritza adibidez, tokiko ahalmenen gehikuntzari lotzen zaio zuzenean. Aldundiek, aldiz, Tokiko Giza Garapenaren ideia barne hartzen dute eta Bilboko Udalak ez du pobrezia aipatzen, baina beste zehar-lerro bat (partaidetzarena) gizarte-egitura indartzearekin lotzen du. Giza Eskubideen gaia garrantzia irabaziz joan da berezko zehar-lerro bat bihurtu den arte, aldundien kasuan izan ezik. Azkenik, ingurumenaren auzia plan zuzentzaile batzuetan baino ez da jasotzen zehar-lerro gisa (Eusko Jaurlaritza eta Bilboko eta Donostiako Udalak).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 58 2.koadroa: Zehar-lerroei buruzko gogoeta Plan Zuzentzaileetan. Erakundea Plan Zuzentzailea Kontuan harturiko zehar-lerroak Eusko Jaurlaritza 2005-2008 Generoa, Ingurumena, Giza Eskubideak, Tokiko Ahalmenak, Partaidetza eta Antolakuntza 2008-2011 Generoa, Ingurumena, Giza Eskubideak, Tokiko Ahalmenak, Partaidetza eta Antolakuntza Foru Aldundiak 2009-2011 Generoa, Tokiko Giza Garapena, Garapenerako Hezkuntza Bilboko Udala 2006-2009 Generoa, Partaidetza, Giza Eskubideak, Ingurumena. 2010-2013 Generoa, Partaidetza, Giza Eskubideak, Ingurumena. Gasteizko Udala 2010-2013 Bere horretan ez da zehar-lerrorik aipatzen. Donostiako Udala 2008-2011 Generoa, Giza Eskubideak, Tokiko Boterea eta Partaidetza, Kultura-aniztasuna, Ingurumena. Iturria: Egileen elaborazioa. Azkenik, adieraziko dugu, Plan Zuzentzaileetan gai batzuek eta besteek, duten garrantzi desberdinaz gain, horien trataera ere desberdina dela, benetan kontuan hartuak izan daitezen ziurtatzeko arauak zehazteko orduan. Zentzu horretan, eta jada aipaturiko baremoen auziaz haraindi, beharrezkoa da azpimarratzea generoaren gaiari, gainontzeko zehar-lerroei dagokienez, sakontasun handiagoz ekiten zaiola oro har. Horrek hurrengo azpiatalean helduko diogun analisi espezifiko bat merezi du. Lankidetza-politiken eta genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna Aurreko azpiatalean azpimarraturikoa apur bat sakonduz, beharrezkoa da zehar-lerro horien trataeran ikusitako ezberdintasunak nabarmentzea. Zentzu horretan, hainbat egoera ezberdin azpimarra litezke. Alde batetik, jarraibide, ildo eta baremo gehienetan inplizitua dago zehar-lerro gisa jasotako pobreziaren auzia, auziari emandako izena eta trataera kontuan hartu gabe. Hain zuzen ere, dokumentu batzuek zehar-lerrotzat hartzen dute pobrezia, lankidetza-politikaren helburua pobreziaren aurkako borroka eta giza gabezia gainditzea dela kontuan hartuz. Bigarrenik, Giza Eskubideei dagozkien gaiek trataera ezberdina dute plan batzuetan eta besteetan, gai ezberdinak barnean hartzen eta modu ezberdinean islatzen baitira baremazio-irizpideetan. Hirugarrenik, erakunde gehienek ingurumenaren auzia zehar-lerrotzat hartzen dute, nahiz eta jarraibide, ildo eta baremoetan
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 59 duen hedadura orokorrean urria izan eta, kasu batzuetan, hedadurarik ez izan. Azkenik, genero-gaiak dira, zalantzarik gabe, trataera eta zehaztasun handiena dutenak, beren zeharkakotasuna planteatzeko garaian. Lehenago jada aipatu bezala, gai horrek azterturiko erakunde ezberdinen (bai Eusko Jaurlaritza eta baita aldundiak eta udalak ere) arreta berezia merezi izan zuen jada 90eko hamarkadatik, eta hainbat dokumentu, deialdi eta baremazio-irizpidetan agertu zen25. Datozen lerroetan espezifikoki adieraziko dugu nola jaso den genero-zeharkakotasuna hainbat Plan Zuzentzailetan. Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzaileak (2005-2008) zehar-lerro gisa planteatu zuen jada genero-berdintasuna, bere zehaztapenerako neurri onuragarriak eransteko beharra azpimarratuz. Aipaturiko neurriek hauekin zuten zerikusia: erakunde-ikuspegia (politika guztien parte izanez, eragile sozialen alderdi nagusia izan dadin saiatuz eta bereziki formaturiko langileak egon daitezen ahaleginduz), estrategia-eremua (genero-ikuspegia ekintza eta tresna guztietan gehituz)26 eta eremu teknikoa (bereiziriko informazioaren, genero-adierazleen, partaidetza-metodoen eta ebaluazio espezifikoen beharra proposatuz). Bigarren Plan Zuzentzailean bestalde (2009-2011), genero-berdintasuna lau zehar-lerroetako bat bezala planteatu zen, era berean emakumeen ahalduntzeari zuzenduriko sektore-helburu bat eratuz (guztira sei ziren), eredu sozial justuago eta bidezkoago baten eraikuntzan gizonek ere parte hartu behar zutela azpimarratuz. Plan zuzentzailea garatzeko Eusko Jaurlaritzak ezarritako eta dekretu eta deialdietan jasotako baremazio-irizpideek ere lankidetza-interbentzioen barruko genero-berdintasunaren zeharkakotasuna adierazi zuten. Urteen araberako aldaketa txikiekin, zeharkakotasun hori interbentzioetan27 zein erakunde bultzatzaileetan edota kontraparteetan gauzatu zen (erakunde-izaera zuen genero-politika baten izatea puntuatuz eta garapen emankorraren modali25 Beharrezkoa da GGKEen Koordinakundearen Genero Taldeak izan duen garrantzia azpimarratzea erakundeek gai hori aintzakotzat hartzeko orduan. Garrantzi hori plangintza-dokumentuetan edo aurrekontu-zuzkiduretan ez ezik, beste gai batzuetan ere islatu da, hala nola generoari dagokionez erakundeen gaitasunak indartzeko deialdietan. 26 Era berean, aurreikusten zen emakumeei, emakumeen erakundeei edo emakumeen ahalduntzea edota genero-berdintasunaren mailetan hobekuntza helburu esplizitutzat zuten proiektuei soilik bideratutako jarduerei eskaintzea gutxienez lankidetzarako erabilgarri zegoen aurrekontuaren % 10; edo baita ere Eusko Jaurlaritzak bultzatutako jardueren zuzeneko biztanleria-hartzailearen % 50 emakumeak izatea. 27 2005. urteaz gero, 7 punturekin barematzen dira lankidetza-proiektuen edukiak eta produkzioproiektuak (69 guztira), 10ekin garapenerako hezkuntzaren elementuak (100 guztira; 11 puntu 2009an) eta 4rekin ekintza humanitariokoak (70 guztira).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 60 tateetarako, Sentsibilizaziorako, Garapenerako Hezkuntzarako edo laguntza humanitarioarentzako balio ezberdinak aplikatuz)28. Beren aldetik, genero-berdintasuna zehar-lerro bezala eta jarduera-ildo bezala eransteaz gain, genero-ezberdintasunen analisi zabal eta sakon bat eta emakumeen eskubideen babes aktiboa aurkeztu zituzten foru-aldundiek hiru aldundientzat komuna zen Plan Zuzentzailean (2009-2011), gizonak ere genero-berdintasunaren aldeko borrokan inplikaraziz, nortasun tradizionalen deseraikuntzaren bitartez. Gainera, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen kolektiboen eskubideei egindako aipamena beste erakunde batzuekiko elementu bereizgarri gisa nabarmendu daiteke. Emakumeen eskubideei buruzko programa-aitorpen hau Planerako ezarritako baremazio-irizpideetan islatu zen, bai proiektuari buruz bereizitako sexuen araberako informazioari dagokionez eta baita emakumeen egoeraren tratamenduari eta beren ekonomia-, gizarte-, kultura-, politika- edo sexueta ugalketa-eskubideetan boterea areagotzeari dagokionez ere29. Beste alderdi batzuk ere aztertzen dira, adibidez, iparraldeko eta hegoaldeko mugimendu feministen arteko koordinazioa edo sareen sorrera edota finkatzea. Halaber, baremazio-irizpideek genero-auziak beste bi ildotan jasotzen zituzten (tokiko giza garapena eta garapenerako hezkuntza). Azkenik, Aldundi bakoitzak kontuan harturiko irizpide espezifikoetan, emakumeenganako tratu txarren auzia Giza Eskubideen atalaren barruan jaso zuten batzuek. Udalei dagokienez, Bilboko lehen Plan Zuzentzaileak (2006-2009) genero-berdintasuna zehar-lerro gisa ezarri zuen eta emakumeen ahalduntzea sektore-eremu gisa. Gainera, azpimarratu behar da emakumeen papera, partaidetza, beharrak eta abar indartzera bideraturiko gainontzeko sektore-eremuen artean guztiek jarduera espezifikoak jasotzen zituztela. Bestalde, emakumeen ahalduntzearen esparruan jarduteko konpromiso ekonomikoak hartzen ziren, lankidetzara bideraturiko funtsetan zein garapenerako hezkuntzara bideraturikoetan30. Bigarren Plan Zuzentzailean (2010-2013) genero-ikuspegiak lau zehar-lerroetako bat izaten jarraitu zuen, emakumeen ahalduntzeak hiru sektore-helburuetako bat ere izaten jarraitu zuen 28 Gainera, 2009-2011ko Plan Zuzentzaileak eskakizun gisa finkatzen du genero-berdintasunaren aldeko plan estrategiko bat izatea programen deialdira aurkezten diren tokiko eta euskal erakundeen kasuan edo, halakorik ezean, 24 hilabetetan egiteko konpromisoa hartzea. 29 Horri dagokionez, hainbat egoera aurreikusten dira, emakumeei bereziki zuzendutako proiektuak eta emakumeen eskubideak bermatzeko helburua duten beste batzuk bereiziz, bestelako alderdi batzuk ere kontuan hartuz, adibidez, ingurune instituzionala edo gizonezko biztanleekin egin beharreko lana. 30 Emakumeen ahalduntzera bideratutako interbentzioek lankidetza funtsen % 20 ordezkatu behar zuten eta sentsibilizazio funtsen % 10 (2006); % 25 eta % 10 (2007); % 30 eta % 20 (2008); eta % 35 eta % 20 (2009).
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 61 bitartean (nahiz eta aurreko Plan Zuzentzailean bezala, gainontzeko arloek berdintasunerako eta ahalduntzerako ekintza espezifikoak jasotzen zituzten). Genero-ikuspegiaren zeharkakotasunaren babesaren arabera, Bilboko Udalak (oinarrietan eta deialdietan) hainbat baremo ezartzen ditu proposaturiko interbentzioak ebaluatzeko. Baremo horiek honako alor hauetan dute eragina: ikuspegi hori eranstean proiektuaren kalitate teknikoa eta koherentzia baloratzeko garaian (ia guztiaren heren bat), GGKE eskatzaileen genero-politikan eta esparru honetan lan egiteko duten gaitasunean, kontraparteek gai honetan duten esperientzian, edo interbentzioaren protagonista den biztanleriarengan31. Donostiako Plan Zuzentzaileak (2008-2011) genero-berdintasuna ezarritako bost zehar-lerroen artean lehenengoa dela azpimarratzen du. Gainera, Giza Eskubideen sustapenari dagokion zehar-lerroak emakumeei dagozkienak aipatzen ditu espresuki eta ingurumenaren jasangarritasunari dagozkionak, gai horretan ere genero-berdintasunari lehentasuna emateko beharra planteatzen du. Lehentasunezko sektoreei dagokienez, ezarritako 14en artean bat ere ez dago genero-auziari espezifikoki bideratuta, nahiz eta horietako seik berdintasunari, emakumeei edo genero-ikuspegiari erreferentzia egiten dioten. Bestalde, Planean proposaturiko baremazio-irizpideak koherenteak dira zehar-lerro gisa ezarritako genero-ikuspegiari egozten zaion garrantziarekin; izan ere, horri dagozkion gaiek lankidetza-proiektuei emandako puntuazio osoaren % 26 hartzen dute eta garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntzaren proiektuen % 22. Azkenik, Gasteizko Plan Zuzentzaileak dioenez (2010-2013), gaur egungo lankidetzaren egoeran, generoaren zeharkakotasun-estrategia bat egitea ez da errealista, eta, horregatik ez du erabateko baldintza bezala planteatzen. Hala ere, interbentzio guztietarako gutxieneko eskakizun batzuk ezartzen ditu (bai lankidetzarako eta baita sentsibilizaziorako eta garapenerako hezkuntzarako ere). Interbentzio horiek desberdintasunik eragiten ez duten edo desberdintasun hori murrizten duten neurriak eransteko daude bideratuak, nahitaezko baldintza gisa planteatzen direlarik. Ekintza jarraituetan mailakako aurrerapausoen beharra ere azpimarratzen du, generoikuspegia proiektuaren jarraipenerako baldintza bezala integratzeko. Eta, azkenik, emakumeen ahalduntze-helburuei eta emakumezkoen eta gizo31 Era horretan ikus zitekeen, 2011 eta 2012 urteei dagozkien udaleko diru-laguntzen deialdietan, hainbat berrikuntza gehitzen zirela Sentsibilizazioaren eta Garapenerako Hezkuntzaren barruan, adibidez, genero-ikuspegiari eskainitako atalean emandako 15 puntutatik gutxienez 8 eskuratzeko eskakizuna, diru-laguntza jasotzeko aukera izateko.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 62 nezkoen arteko berdintasun-helburuei erantzungo dieten ekintzei lehentasuna ematea planteatzen du. Baremazio-irizpideetan adierazten denez, hainbat ataletan zero puntu lortzeak proiektuaren ezabapena dakar. Gainera, honako hauek ezinbesteko baldintzatzat hartzen dira: genero-eraginaren analisia identifikazioan eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileen aurreikuspena, emakumeen partaidetzarako mekanismoak eta etapa guztietan metodologia egokiak izatea proiektuan partaidetza indartzeko, emakumeek proiektuak sorturiko lanpostuetara sarbidea izatea, emakumeen baldintzak hobetuko dituzten eta beren behar praktikoei erantzungo dieten ekintzak bultzatzea (kontziliaziorako zerbitzuen eraketa eta abar). Azken urteotan, erakunde batzuen plangintza-dokumentuak lankidetza-eragileen gaitasuna indartzera bideraturiko hainbat hausnarketa eta arau hasi dira planteatzen, genero-ikuspegiaren zeharkakotasunari buruzko planetan ezarritako aurreikuspenak burutu ahal izateko32. Auzi hori garrantzi handiagokoa bada ere (izan ere, defendaturiko marko teorikoa planteaturiko erakunde-markotik burutua izatea eragin dezake orokorrean) hausnarketa hau generoaren auzian gauzatu da berehala. Horrela, bai Eusko Jaurlaritzak 2008-2011ko Plan Zuzentzailean, bai aldundien baterako Plan Zuzentzailean (2009-2011), GGKEen gaitasunak indartzera bideraturiko hainbat proposamen planteatzen dituzte, genero-ikuspegiaren zeharkakotasunari dagokionez. Horretarako, diagnostikoak egiteko Laguntza Dekretua eta genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketarako ekintza-planak (Eusko Jaurlaritza) bezalako tresna espezifikoak jasotzen dira, edo genero-aholkularitza kontratatzeko deialdiak, bai proiektuen plangintzarako eta adierazpenerako, bai tokiko GGKEtako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketarako33. Bilboko Udalak 2006-2009ko Planean harturiko ikuspegia ezberdin samarra da, gehienbat beste sektore batzuk eranstearen eta jada badauden baliabideak aprobetxatzearen alde agertuz. Mugimendu feministak eta emakumeen erakundeek dituzten gaitasunak integratzeko beharra planteatzen da beraz, eta baita Udaleko Emakume Sailean34 bertan daudenak ere, nahiz eta 32 Horrek bat egiten du, gainera, GGKEek genero-ikuspegia gehitzearen ondorioz sortutako erronkei aurre egiteko duten gaitasuna aztertzen duten hainbat lan eta azterlanekin. (Volio, 2004; Murguialday, 2008; Euskadi-Kalidadea GGKEaren Koordinakundea, 2008). 33 Aldundien lankidetza-aurrekontuaren % 6 izan daitezke biak. 34 Planak aitortzen du, hasteko, bere ezaugarriek berek beste eragile batzuen partaidetza handitzera behartzen dutela eta, horretarako, honako hau azpimarratzen du: “Lehenik eta behin, Emakume Saila bera eta Garapenerako lankidetza: kalitatea eta espezializazioa sustatzeko paper aktibo bat bultzatzeko ebaluazio, prestakuntza, sistematizazio edo zuzeneko hitzarmenen kopurua igo beharko du; bestalde, emakumeen elkarteek eta erakunde feministek leku bat izan behar dute estrategia bateratuaren barruan, generoak eta emakumeen ahalduntzeak Planean duen pisua kontuan hartuta”.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 63 bigarren Planak (2010-2013) aipaturiko integraziorako topaturiko zailtasunak aitortzen dituen, bereziki talde feministei dagokienez. Bestalde, hainbat erakundek aintzat hartu dute talde feministekin edo emakume-taldeekin itunak indartzera bideraturiko proposamenak planteatzearen interesa ere. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, 2008-2011 Plan Zuzentzailean planteatzen zen gai hau eta hainbat hitzarmen espezifiko sinatuz zehaztu zen35. Ildo beretik (Bilboko Udalarekin koordinazioan) heziketa-guneen eta emakumeen ahalduntzeari buruzko hausnarketa-guneen sorkuntza eta GGKEen zein EAEko nahiz kontraparteko herrialdeetako mugimendu feministako pertsonen parte-hartzearen garapena planteatu zen. Politiken koherentzia Zehar-lerroen eta beren trataeraren auzia alde batera utziz, garapenerako politiken koherentzia bezala ezaguna denari dagokiona da atal honetan jaso nahi dugun bigarren gai bat. Zentzu horretan, lankidetza-politika baten diseinua baloratzeko orduan, bere printzipio eta helburu orokorrei dagokienez, beharrezkoa da definitzeaz gain, printzipio eta helburu horien eta administrazioaren beraren beste politiken artean egon daitezkeen kontraesanak kontuan hartzea, landu nahi den garapen-prozesuetan eragina izan baitezakete. Horri dagokionez, beharrezkoa da gogoraraztea, garapenpolitiken sendotasuna eta beren diseinuaren egokitasuna aztertzerako garaian, gero eta garrantzitsuagoa dela administrazioaren beraren beste esparru batzuek beste gai batzuen inguruko ekintzak ez bultzatzea, lankidetzarako diseinaturiko helburuekin kontraesanean egon litezkeelako. EAEko administrazioen kasuan, kezka hori gehienetan ez da agertzen aztertu diren hainbat politika-dokumentutan. Bestalde, hori nahiko ohikoa da estatuz azpiko erakundeetan. Hala ere, badaude hainbat salbuespen. Hala, Eusko Jaurlaritzaren 2008-2011ko Plan Zuzentzaileak espresuki jasotzen du politiken koherentziaren beharra, lankidetza gainontzeko politika publikoen parte ez dela eta batzuetan kontrakoak direla aitortuz, testuan gehiago zehazten ez den arren. Beste dokumentu batean, Gasteizko Udalaren Plan Zuzentzailean (2010-2013), gai hori enfasi gehiagoz planteatzen da. Bertan, atal bat eskaintzen zaio politiken koherentziari eta kontuan hartu beharra dagoela azpimarratzen da, baita udalerri mailan ere, immigrazioa, udalaren erosketa publikoen politika edo hezkuntza eta sentsibilizazio-programak bezalako gaiak aipatuz. 35 Emakumeen Mundu Martxarekin izenpetutakoak aipa daitezke horien artean (Brasilgo bere SOF Nazioarteko Idazkariaren bidez), La Cuerda de Guatemala elkartea edo Ekuadorreko FEDAEPS.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 64 Beste testu batzuk, adibidez 2007ko Lankidetzaren Euskal Legeak edo 2008ko ekainean argitaraturiko Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren Sorkuntza Legeak, modu murriztaileagoan planteatzen dute politiken koherentziaren gaia, Eusko Jaurlaritzako departamentu ezberdinetako garapenerako lankidetza-ekintzen arteko edo beste administrazio publikoen arteko koherentzia gisa ulertuz. Hala, lankidetzaren esparruan egindako interbentzioei murrizturiko interpretazio bat da eta analisitik kanpo uzten du aipaturiko ekintzei oztopo egin diezaieketen edo haiekin kontraesanean egon daitezkeen beste politika batzuk kontuan hartzea. Dena dela, legeak ez ditu koherentzia hori ziurtatzeko edo behintzat hobetzeko mekanismo espezifikoak kontuan hartzen36. Gai honi buruz aritzean, nahiko ohikoa da estatuko gobernuei politiken koherentziaren inguruko erantzukizun nagusia egoztea eta beraz, alderdi horiek kontuan hartzeko eskakizuna lankidetza-politikak diseinatzeko orduan. Izan ere, aipaturiko estatuko gobernuei dagokie salerosketen, inbertsioen, zorren, ingurumenari buruzko negoziazioen eta beste gai batzuen inguruko erantzukizuna. Gai horiek zuzeneko eragina dute garapen-prozesuetan eta horien aurrean askotan lankidetza-politiketan defendatzen diren printzipio eta helburuen aurkakoak diren erabakiak hartzen dira. Hala ere, beste gai batzuetan, adibidez, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta beste zenbaitetan, autonomia- eta toki-administrazioek erantzukizun zehatzak dituzte kasu batzuetan eta jarduteko aukera handia beste batzuetan. Horregatik, egokia da beren politikak aztertzea. Gure analisian Garapenerako Hezkuntzaren auzian jarri dugu bereziki arreta eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-politika bideratzen duten hainbat dokumenturen inguruan duen ikuspegian. Hori, gainontzeko Autonomia Erkidegoetan bezala, hezkuntza-arloko konpetentziak autonomia-erkidegoko gobernuari transferituak egotearen ondorio da, eta horregatik, gai honetan ezin da erantzukizuna saihestu. Izan ere, lankidetzarako garapena arautzen zuten lehen dekretuak egiten hasi zirenean, hezkuntza-gaiak jada Eusko Jaurlaritzaren eskumena ziren. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren 2005eko eta 2008ko Lankidetzarako Plan Zuzentzaileek ez dute horren inguruko inolako aurreikuspenik planteatzen, maila apalagoko aurreko dokumentuetan 36 Legearen aurreko kontsultetan zehar, GGKEen Koordinakundeak Eusko Jaurlaritzaren baitan egiten diren politiken koordinazioa eta koherentzia zaintzeko helburua zuen Sail-arteko Batzorde bat sortzea planteatu zuen, zeinak ez zuen aurrera egin (Euskadiko GGKEen Koordinakundea http://www.congde.org/uploads/289_1.pdf)
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 65 gai horren inguruko hainbat aipamen egin baziren ere. 2002ko dekretuaren kasuan, hezkuntza arautuaren esparruko lana helburu gisa hartzea eta inplikaturiko eragile ezberdinen (Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusia, Hezkuntza Saila, ikastetxeak eta GGKEak) ahaleginak koordinatzeko beharra planteatu ziren, eta Hezkuntza Sailak berak sentsibilizazio programak martxan jartzeko aukera zabaltzen zen. Eusko Jaurlaritzaren plangintza-dokumentuetan gai horren inguruko hausnarketarik ez egotea, urte askotan zehar gaiaren inguruan egon diren analisi eta debateekin, zein Hezkuntza Sailaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzaren artean egondako hainbat aurretiko lankidetza-esperientziekin alderatzen da. Hausnarketei dagokienez, aurretik hainbat esparrutan37 burututako beste batzuez gain, beharrezkoa da azpimarratzea, 2003 eta 2004 urteetan zehar, Eusko Jaurlaritzako Lankidetzarako Zuzendaritzak berak Eragiten prozesua bultzatu zuela, Garapenerako Hezkuntzarako Partaidetza Plan Estrategiko (PEP) prozesua. Bere azken txostenean bi departamentuen arteko koordinazioari buruzko arazoari egindako erreferentzia ugari agertzen dira38. Eta izandako esperientziei dagokienez, 90. hamarkadaren bukaeran eta 2000. hamarkadaren hasieran garatu zen Mundilab proiektua aipa daiteke39. Hala ere, eta aurrekari horiek hain gertu izan arren, Lankidetzarako Plan Zuzentzaileek ez dute Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritzeko ildo espezifikorik aurreikusi, eta ez dute aipaturiko hausnarketen eta izandako esperientzien berri eman ere, ez onerako eta ez txarrerako. Halaber, beharrezkoa da gogoratzea aipaturiko planen elaborazio eta iraunaldia bat datorrela Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaiari buruzko debateen goraldiarekin. Horrek mesede egin liezaioke planetan gai horretan arreta gehiago jartzeari. 37 Horri dagokionez, La Educación al Desarrollon jasotako gogoetak ikus daitezke, Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Zuzendaritzak berak argitaratutako testua (Argibay, Celorio eta Del Río 2005), edo 90eko hamarkadan Garapenerako Hezkuntzari buruz egindako Batzarretan planteaturikoak, horiek guztiak lehen Plan Zuzentzailea egin aurreko erreferentziak direlarik. 38 Txosten horretan zera aipatzen da Hezkuntza Sailari buruz: “Gobernuaren bandera-ontzia da eta izugarrizko eragina du gizartean”, eta, era berean, hau planteatzen da: “Zaila da hezkuntzaren alorrean jarraitzea Hezkuntza Sailaren laguntzarik gabe”. Estrategia bat ere iradokitzen da, non bere puntuetako bat bezala aurreikusten den Lankidetza Zuzendaritzaren eta Hezkuntza Sailaren arteko elkarguneak eta elkarlana sustatzea. Estrategia horren baitan hainbat proposamen zehazten dira, eta proposamen horiek bideratzearen inguruan egon daitezkeen hainbat adierazle ere planteatzen dira (Lankidetza eta Garapen Ekimenak, 2004). 39 Mundilab honela definitu zen: “Berrikuntza pedagogiko, prestakuntza eta hezkuntza-ikerketarako proiektua da, Ikastetxeetan Garapenerako Hezkuntza eta zeharkakotasuna sustatzeko”. (http://www. hegoa.ehu.es/articles/text/mundilab). Bertan, EAEko 17 ikastetxek parte hartu zuten eta Hezkuntza Sailak Hegoa Institutuan zerbitzu-eginkizunetan zegoen pertsona bat izendatu zuen proiektuaren arduradun gisa koordinazioaz ardura zedin.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 66 Zalantzarik gabe, politiken koherentziari dagokionez garrantzitsuena den auzi horretaz haraindi, hainbat plangintza-dokumentuk, Bilboko eta Gasteizko Udaletakoek bezala, politiken koherentziarekin loturiko beste gai batzuen berri ematen dute, adibidez, salerosketen politikan bidezko merkataritzari dagozkionak edo kontsumo arduratsuari dagozkion auziak. Bestalde, gai horiek erakunde batzuen eta besteen Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntzaren ildoen barruan kontuan harturiko ekintzen parte izan dira. Laguntza humanitarioaren eta larrialdikoaren inguruko gogoeta Gaia nazioarteko GLOan hartuz joan den garrantziaren ildotik, hondamendi humanitarioekiko eta larrialdietarako laguntzarekiko arretak nolabaiteko ikusgaitasuna lortu zuen euskal erakundeek abian jarritako lankidetzarako garapenaren une nahiko goiztiarretatik. Era horretako interbentzioen ezaugarri bereziak direla eta, politika-dokumentuetan horiekiko jokabidea poliki-poliki aldatu da. Horrela, Eusko Jaurlaritzak gai hori 1993ko dekretuan aipatu zuen lehenengo aldiz, Programa Integralen kapituluaren barruan sartuz eta, gainera, xedapen gehigarri bat gehituz. Bertan, naturahondamendiei eskainiriko arreta funts guztien % 5 hartzera irits zitekeela planteatzen zen. 1996ko dekretuak lehenengo aldiz azpimarratu zuen larrialdia birgaitzeari lotzeko komenigarritasuna, esku-hartze humanitarioak lankidetza-ekintzetatik at ez planteatzeko beharra eskatuz. 1998an dekretuak arreta handiagoa jarri zuen larrialdien gaian eta 2000an jada finantziazio-lerro espezifiko bat planteatu zen (ekintza humanitarioko proiektuak) behin-behineko lankidetza-proiektuei, programa integralei eta garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntzari gehitu zitzaiena. Aldundiei dagokienez, Arabakoak lehen dekretuan jada (1998) lankidetzaproiektuetarako diru-laguntzak “balizko laguntza humanitarioei edo larrialdikoei aurre egiteko helburuarekin zuzeneko arreta edozein zela ere iragarriko zirela” planteatu zuen. Dirudienez, horrek erakusten zuen interbentzioa, esparru horretan, Aldundiari berari zegokiola, 1999an azken gai hau aldatu bazen ere. Ondoren, 2000 eta 2007 artean, Arabako Aldundiak laguntza humanitarioari eta larrialdikoari buruzko deialdi espezifikoak eta bereiziak egin zituen, 2008an dekretu bakar batean biltzeko berriro ere gainontzekoekin (lankidetza eta sentsibilizazioa). Bere aldetik, bai Bizkaiko Aldundia bai Gipuzkoakoa, 2004an hasi ziren gaia aipatzen eta hasieratik planteatu zuten dekretuen barruko kapitulu espezifiko gisa . Udalei dagokienez, Gasteizkoak 1998an eman zuen laguntza humanitarioaren berri deialdi espezifiko baten bitartez. Bilbokoak aldiz, 2001ean
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 67 aipatu zuen gaia, deialdi orokorraren barruan. Azkenik, Donostiako Udalak 1995eko deialdian azpimarratu zuen larrialdi-ekintzak espresuki baztertzen zirela, horretarako funts espezifiko bat zegoelako. Hala ere, hurrengo urtean jada (1996) interbentzio horiek lankidetzaren marko orokorrean sartu ziren, funtsen % 80 esleitu ondoren, geratzen zen % 20 hasieran larrialdiproiektuetarako gordeko zela azpimarratuz. Erakunde batzuek eta besteek egindako Plan Zuzentzaileek Ekintza Humanitarioari buruzko analisirako eta gogoetarako egoera berri bat planteatu zuten. Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzaileak (2005-2008) nabarmendu zuen esparru horretako proiektuak ez zirela garapenerako lankidetzara bideratuagoa dagoen plangintza estrategikoaren parte. Hala ere, ekintza humanitarioa Lankidetza Zuzendaritzaren tresna bat izanik ere, arautze eta deialdi espezifikoa izango zuela planteatzen zen, ekintza humanitarioa gaitasunak indartzeko bitarteko bihurtzera bideraturiko filosofia orokor baten barruan. Bere aldetik, bigarren Plan Zuzentzaileak jada (2008-2011) ekintza humanitariorako erreferentziazko marko teoriko baten garrantzia planteatu zuen, printzipio orokorrak ezarriz (gizatasuna, inpartzialtasuna, independentzia, unibertsaltasuna, neutraltasuna, onarpena eta lekukotasuna) eta baita helburu orokorrak ere, ekintza humanitarioa garapen-ekintzekin lotzeko beharra azpimarratuz. Gainera, horrek guztiak trataera espezifikoa izango luke, aipaturiko marko teorikoa definitzera, tresnen marko koherente bat ezartzera eta Ekintza Humanitarioa40 aurrekontuen bitartez finkatzera bideraturiko arau baten barruan. Gainera, gai horri buruzko hausnarketak planaren zehar-lerroei erreferentzia egiten zien, honako hauek kontuan hartu behar zituela azpimarratuz: ekintza humanitarioak tokiko gaitasunak indartzea eta konektibitate-irizpideari jarraitzen dion ahulgunea gutxitzea, biztanleriaren partaidetza eta errealitate soziokulturalaren egokitzapena, bakearen babesa, testigantza eta eraikuntza, genero-berdintasuna eta ingurumen-jasangarritasuna. Aldundien Plan Zuzentzaileak (2009-2011) Laguntza Humanitarioa eta Larrialdikoa bere helburu espezifikoetako bat bezala hartu zuen, eta, aldi berean, diseinaturiko lankidetza-politikaren lau tresnetako bat bezala. Horre40 Bestalde, 2008an ere, Eusko Jaurlaritzak laguntza humanitarioari buruzko dekretu bat argitaratu zuen gai hau arautzera espezifikoki bideratua zegoena, “egiturazkoa eta eraldatzailea den lankidetzarekin bat datorren ekintza humanitarioko politika bat formulatzeko eta gauzatzeko” balioko zuen tresna baten diseinuaren bitartez (EJren otsailaren 19ko 31/2008 dekretua).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 68 tarako, Planak aurrekontuaren gutxieneko % 3 gordetzen zuen laguntza mota horretarako, GGKEk eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek bultzaturik. Udalei dagokienez, auzia erabat ezberdina da batzuen eta besteen Plan Zuzentzaileetan. Bilboko Udalak egin zuen Laguntza Humanitarioaren eta Larrialdikoaren aldeko apusturik garbiena, bere lehen Plan Zuzentzailean (2006-2009) esparru honetako ekintzetarako irizpide batzuk finkatzera bideraturiko lege espezifiko bat ezarriz (V.a). Bertan planteatzen zen hausnarketak lehentasuna ematen zion irizpide horien eta garapenerako lankidetzaren interbentzioen artean nolabaiteko koherentzia mantentzeko beharrari, ikusiriko elkarrekikotasun-gabezia saihestuz eta estrategia eraginkorragoa bihurtuz41. Halaber, esparru horretarako urteko funtsen % 10eko aurrekontu-aurreikuspena planteatzen zen. Bilboko bigarren Plan Zuzentzaileak (2010-2013) bi gai berri atera zituen mahaira. Lehenengoak bi hauen arteko bereizketa ezarri zuen: Laguntza Humanitarioa (honako hauek barne hartuz: laguntza-ekintzak, sorospena, babesa eta berreraikuntza, giza eskubideen defentsa, testigantza eta salaketa hondamendi kasuetan, biktimen ahulgunea murriztuz) eta Larrialdietako Laguntza (natura-hondamendietan, gatazka armatuetan edo bestelako egoeretan, arreta biktimen biziraupenerako berehalako eta premiazko lankidetzan jarriz). Esleituriko baliabideen eraginari buruzko hausnarketa sakonago bat eta esparru honetan Bilboko Udalaren papera eta konparaziozko abantailak aztertzeko beharra izan zen sustaturiko bigarren gaia. Azken gogoeta horrek (udal batek Laguntza Humanitarioan eta Larrialdikoan joka dezakeen rol espezifikoarenak) aparteko isla dauka gai hauen aurrean beste udaletako Plan Zuzentzaileek harturiko jarreretan. Donostiakoak (20082011) azpimarratu zuen esparru horretako ekintzak larrialdiaren ostean zuela zentzua batez ere eta, behin-behineko egoeretan izan ezik, horretarako laguntzak urteroko deialdietan egindako eta aurkeztutako proiektuei bakarrik emango zitzaizkiela. Bere aldetik, Gasteizko Plan Zuzentzaileak (2010-2013) ekintza humanitariorako tresna iraunkorrak sortzeari uko egiten dio espresuki, nahiz eta noizbehinka esparru horretako interbentzioei lagundu ahal izango dieten, haien inguruan udal-adostasuna dagoenean. Halaber, Planak azpimarratzen du larrialdietako laguntzaren eta giza eskubideen babesaren kasuan, udalaren inplikazioa laguntza ekonomikora eta informaziora eta sentsibilizaziora mugatuko dela. Arlo horretan Gasteizko Udalak planteatzen duen mugaketa ez da, inolaz ere, gai berri bat, aspalditik datorren hausnarketa baizik. Izan ere, jada 1998ko lankidetza-deialdian honako 41 2008an Bilboko Udalak araudi espezifiko bat onartu zuen larrialdiko laguntzari eta ekintza humanitarioari dagozkion diru-laguntzak erregulatzeko, zeinak gaur egun indarrean jarraitzen baitu.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 69 hau azpimarratu zen: “tokiko erakundeek lankidetzara bideraturiko zenbatekoak ez dira nahikoa larrialdietako laguntza-gaientzat”. Hala ere, egokitzat hartzen zen lankidetzan lanean ari ziren edo lanean ibiliak ziren guneetan edo herrietan laguntza humanitariorako edo larrialdikorako ekintzak babestea. Kezka horien arabera eta hainbat urtetan zehar garatutako esperientziaren ostean42, Udalak, beste erakunde batzuekin batera, Larrialdietarako Arabar Funtsa sustatu zuen, 2005ean sortu zena eta arlo honetan erantzun eraginkorrago bat planteatzera bideratu zena43. Euskal udalek Laguntza Humanitarioan eta Larrialdikoan gara dezaketen paperari buruzko gogoetak, lankidetza deszentralizatu osoan eragina duen hausnarketa orokorrago baten ildotik doaz. Lankidetza deszentralizatuak esparru honetan AAEEk bezalako erakundeek (eta bereziki udalerriek) egiten duten interbentzioaren zalantzazko eraginkortasunari aurre egiten dio. Eusko Jaurlaritza bera gai horren jakinaren gainean dago, bigarren Plan Zuzentzailean (2008-2011) “gobernu autonomiko batek larrialdiko operazioetarako baliabide logistikoen erabilgarritasun mugatua duela” azpimarratzen duenean. Baina, aldi berean, erakundeak lurralde-eremu txikienetan hain zuzen ere (AAEEak edo Udalerriak adibidez) biztanleriarengandik gertuago daude eta haietan biztanleria sentiberagoa izaten da larrialdietatik eratorritako arazoei garapenerako lankidetzatik planteaturiko gai askori baino. Hala ere, kontraesan horri aurka egiteko eta hori gainditzeko gai diren tresnak emateko beharra ia ez da EAEko erakundeen politika-dokumentuetan aipatzen. Zentzu horretan, bereziki deigarria da azalpen aurreratuagoen gabezia estrategia bateratuen definizioan, koordinaziorako tresnen sorkuntzan edo hainbat erakundek edo biztanleriak berak, bere ekarpenekin, parte har dezaketen itun publiko-pribatuen eraketan. Aipaturiko Arabako kasua salbuesten bada, ez dago era horretako erreferentziarik EAEko gainontzeko erakundeetako plangintza-dokumentuetan. Gogoeta orokorrak Atal honen ondorio orokor gisa, azpimarra dezakegu EAEko erakundeak (neurri ezberdinean eta aldi ezberdinetan) beren lankidetza-politikari 42 1998 eta 2004 artean Udalak hainbat deialdi espezifiko argitaratu zituen “ekintza humanitarioetarako, larrialdikoetarako eta GG.EEen babeserako”. 43 Larrialdietarako Arabar Funtsa Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Kutxaren baterako tresna bat da GBHetako larrialdi handiko ekintzei babes ekonomikoa emateko. Urtero 4 edo 5 larrialdi-egoerei aurre egiteko aukera ematen du, erakundeek aurreratzen dituzten eta bizkortasun handiz ordaintzen dituzten funtsei esker. Bertan zehazten da Arabako erakundeek lehendik lankidetza-harremana izan duten herrialdeekin loturiko interbentzioei emango zaiela lehentasuna.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 70 erantsiz joan direla pixkanaka zeharkako helburuak, Laguntza Humanitarioari lotutako gaiak eta, neurri txikiago batean, politiken koherentzia ere. Zeharkako gaiak edo helburuak gehitzeari dagokionez, esan daiteke modu natural samarrean gertatu dela dokumentu ezberdinetan. Gainera, kasu batzuetan, EAEko erakundeak aitzindariak izan dira gai hauek interbentzioen finantziazioetarako baldintza bezala planteatuz. Ondorioz, gai horien inguruko baremoen barne-hartze goiztiarra gertatu zen, zeinen bitartez bultzatu beharreko ekintzei lehentasuna eman nahi zitzaien, GGKEk deialdien bitartez proposaturikoei behintzat. Zentzu horretan, esan daiteke zeharkakotasuna helburu bezala finkatzearen aldeko apustuan aurrekaria izan zela, kasu batzuetan proiektuen formulazioan gai jakin batzuk agertzea eta proiektuen baremo-bitartezko adierazpena. Azken hori Plan Zuzentzaileak egitean finkatu zen oro har. Ikuspegi horren arabera, esan daiteke lankidetzapolitiken diseinua nahiko egokia izan dela. Hala ere, zeharkako helburuak politika-tresnetara lekualdatzeko prozesua nahiko desberdina izan da, eta, helburu horiek definitzeko erabili den zabaltasunarekin berarekin bereziki zerikusia duten hainbat arazorekin egin du topo batzuetan. Ahalegin nagusia baremoen esparruan burutu da, nahiz eta gai batzuei eta besteei emandako puntuazioen oinarritzea gehienbat urria izan den edo, behintzat, ez oso esplizitua. Genero-ikuspegiaren zeharkakotasunari dagokiona kasu berezia da, eta tratamendu zabal bat eta ahalegin handiak jaso ditu erakunde batzuen eta besteen eskutik, arau moduko plangintza-dokumentuetan zein baremoen auzian islatu den gauza. Halaber, gai horren barruan, beharrezkoa da azpimarratzea duela gutxi erakunde batzuek GGKEtan eta administrazioetan bertan aipaturiko zeharkakotasuna aurrera eramateko dauden gaitasunekin zerikusia duen kezka aditzera eman dutela. Helburuekin eta egindako lankidetza-politikekin kontraesanean egon litezkeen garapenaren arloko interbentzioen tratamenduari dagokionez, zeina politiken koherentzia bezala ezagutzen baita, nahiko urria izan da oro har, horren beharrei hainbat dokumentutan egindako apelazioez haraindi. Zentzu horretan, udal batzuk bakarrik iritsi dira, politiken koherentziari dagokionez, jarduera-helburu eta esparru zehatzak planteatzera. Bestalde, eta jada azpimarratu bezala, bereziki deigarria da Eusko Jaurlaritzaren plan zuzentzaileetan erakunde horren erantzukizunei buruzko analisirik ez egotea hezkuntzaren arloan, analisi hori askotan garapenerako sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako lan-eremu gisa aipatzen den arren.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 71 Azkenik, Laguntza Humanitarioari eta Larrialdikoari dagokionez, beharrezkoa da azpimarratzea gai horrek ez duela esparru horretako lankidetza deszentralizatuaren paperarekin eta aukerekin loturiko hausnarketarik izan, hitzerdika aipatu den arren dokumentu batzuetan dauden mugen kontzientzia argia. Zentzu horretan, deigarria da horrelako egoeren aurrean, euskal gizartearen erantzuna bideratzeko gai diren erakundeen arteko koordinazioari, ahaleginen baturari edo hedadura handiko tresnak sortzeko aukerari dagokion planteamendu eta proposamenik ez egotea (Arabako kasuan izan ezik). Aitzitik, epe laburreko ekintza humanitarioa garapenerako interbentzioekin lotzeko kezka orokor bat hauteman daiteke, ekintza humanitarioa jada lanean ari diren lekuetan murriztuz, birgaitzeari dagozkion alderdietan kontzentratuz edo beste mota bateko gogoeta batzuetatik abiatuz. 4.2. Hainbat gogoeta EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren egokitasunaz, garapenerako lankidetzaren politiken eraginkortasunari eta kalitatearen eskakizun orokorrei dagokienez Lehenago aipatutakoaren arabera, politiken diseinuarekin eta horien sendotasunarekin loturiko bigarren gai-multzoa ondorengoei dagokiena da: kalitate- eta eraginkortasun-irizpide deitzen direnei eskainitako arreta, ebaluaziorako aurreikusitako mekanismoak eta tresnak eta plangintzadokumentuen sendotasuna, diseinaturiko politikak burutzeko aurrekontuaurreikuspenei dagokienez. Ondorengo azpi-atalek gai horiez dihardute. Kalitatea, eraginkortasuna eta Pariseko printzipioak Adierazitako lehenengo gaiari dagokionez, EAEko hainbat erakunderen dokumentuetan lankidetzaren eraginkortasuna (gero laguntzaren kalitate deituko zitzaion) handitzeko eskakizunei buruz planteaturiko erreferentziek etengabeko bilakaera jasan dute urteetan zehar, nazioarteko mailan planteaturiko gai horiei buruzko debateetan gertatutakoaren ildotik. Jakina den bezala, lankidetzaren eraginkortasunari eta kalitateari dagozkion gaiak joan den hamarkadaren erdialdean hasi ziren zabaltzen, Erromako Adierazpenaren ostean (2003) eta batez ere Parisekoaren ostean (2005). Gero, Accraren ekintza-planak (2008) eta Busango Adierazpenak (2011) alderdi horienganako erakutsitako geroz eta arreta handiagoko joera markatu zuten. Bost printzipio nagusiren ingurura bideratu zuen Pariseko Adierazpenak (oinarrizko erreferentzia-prozesu honetan guztian) laguntzaren eraginkortasunari eta kalitateari buruzko debatea: Eskuratzea, Lerrokatzea, Harmonizatzea, Emaitzetara Orientaturiko Kudeatzea eta Elkarrekiko Erantzukizuna
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 72 izatea. Orduz geroztik, printzipio hauek aintzat hartzea nahitaezko erreferentzia bihurtu da oso erakunde ezberdinetatik bultzaturiko garapenerako lankidetza-politiken diseinuan eta ezarpenean. Aurreko lanen batean jada aipatu bezala (Unceta et al., 2011) bitariko lankidetzaren ikuspuntutik sortu ziren batez ere Pariseko printzipioak. Bitariko lankidetzaren protagonistak gobernu zentralak edo lankidetzarako estatu-agentziak dira, eta horrek aipaturikoetan planteaturiko hausnarketak mugatzen ditu, nolabait, lankidetza deszentralizatuaz ari garenean. Hala ere, administrazio batzuek eta besteek printzipio horiek behin eta berriro aipatu izan dituzte, eta horrek ia saihestezina den erreferentzia bihurtu ditu azkenean. Marko orokor honen arabera, datozen lerroetan printzipio horiek EAEko erakundeen politikadokumentuetan nola tratatu diren aztertzen da. Deigarria den lehen gauza da euskal erakundeek (eta zehazki Eusko Jaurlaritzak) gai horietariko batzuk jada planteatzen zituztela Pariseko Adierazpena baino ia hamarkada bat lehenago. Hala bada, jada Eusko Jaurlaritzaren lehen dekretuan (1988koa) “onuradunek interbentzioen garapenean eta gauzatzean zuten partaidetza” aipatzen zen, eskuratze ideiaren ildotik. Eta bigarren dekretuan (1989) zuzenean eskatzen zen proiektuak herrialde hartzailearen garapen-helburuekin bateragarriak izatea. Azken hau oso loturik dago aipaturiko adierazpenean planteaturiko lerrokatze-kontzeptuarekin. Eskuratze kontzeptuaren ildotik, biztanleria onuradunaren edo herrialde hartzaileen partaidetzaren ideia mantendu egin zen plangintza-dokumentu gehienetan lehen urteetan zehar, burututako interbentzioen etorkizuneko bideragarritasun eta jasangarritasun handiago baten bermeari lotuz. Gainera, aipaturiko gaia politikaren helburu gisa planteatzen hasi zen 1996tik aurrera gainera gauzatze-faseetara eta ebaluazio-faseetara zabalduz, diseinu-fasean kontuan hartzeaz haraindi. Bestalde, 2005etik aurrera, proiektu bat ukatzeko arrazoitzat hartzen hasi zen pertsona edo talde-onuradunen berariazko aipamenik ez egitea. Aldundien eta udalen kasuan, hasieran ez zen gai hauen tratamendu espezifikorik antzeman lankidetza oinarritu behar zen printzipioen definizioan, nahiz eta partaidetzari egindako genero-aipamenen bat aurki daitekeen proiektuen aukeraketan lehentasunak ezartzeko orduan, aurrerago azalduko dugun bezala. Planteaturiko bigarren gaiari dagokionez, zeina proiektuek eta programek planekin eta garapenaren tokiko lehentasunekin duten loturari baitagokio, (Lerrokatze-kontzeptuaren ildotik) azken hori enfasi gehiagoz edo gutxiagoz mantenduko litzateke Eusko Jaurlaritzaren dokumentu ezberdinetan
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 73 laurogeita hamarreko hamarkada guztian zehar (1991n izan ezik), hau da, gai honek Pariseko Adierazpenaren bidez nolabaiteko ospea eskuratu aurretik. Badago horri dagokion adierazpen zorrotzen bat ere, adibidez, 1993, 1994 eta 1995eko dekretuetan agertzen dena besteak beste, proiektuek herrialde hartzailearen tokiko agintarien berariazko onespena jasotzea planteatzen duena. 1996tik aurrera eskakizun horiek baretu egin ziren. Alde batetik, tokiko agintarien onespenaren aipamena desagertu zen, eta, bestetik, helburuen bateragarritasunaren ideia bateragarritasunezarenak ordezkatu zuen; eta horrek, neurri batean, lerrokatze-ideiaren askoz ere interpretazio lasaiago beteranzko bidea ireki zuen. 2000tik aurrera eta Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzailea argitaratu arte, lerrokatzeko beharrari buruzko aipamenetariko asko desagertu ziren, nahiz eta proiektuak gune edo herrialde hartzaileetako garapen-helburuekin bateraezinak izan ez zitezen ideia mantendu zen. Hasieran, foru-aldundien kasuan ere alderdi azpimarragarriren bat egon zen gai horren inguruan. Horrela, Bizkaiko Aldundiak bere lehen dekretuan (2001ekoa) interbentzioak herrialde hartzailearen garapen-helburuekin ados zitezen beharra planteatu zuen, aipamen hori ondorengo urteetan desagertu bazen ere. Eta udalei dagokienez, hainbat kezka goiztiar aurki daitezke (nahiz eta bakanak) zentzu horretan; adibidez, Donostiakoak 1995ean jada, proiektuak eremuko garapen-ereduekin lotzeko premiaz egiten dion aipamena, proiektuen onespenerako aintzat hartu beharreko elementu gisa. Nolanahi ere, mota honetako kezken behin-behineko aipamenen agerpena eta desagerpena etengabea izan zen laurogeita hamarreko hamarkadan zehar Eusko Jaurlaritzaren dekretuetan eta, neurri txikiago batean, azterturiko gainontzeko erakundeetan. Gero, eta batez ere Pariseko 2005eko Adierazpenetik aurrera, bertan jasotako printzipioak EAEko erakundeek egindako ia-ia plangintza-dokumentu guztietan agertu dira44. Bestalde, ideia hau gai honetako nazioarteko praktikaren ildotik doa. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, printzipio hauen aipamena bai 2005-2008ko Plan Zuzentzailean bai 20082011koan nabarmendu zen. foru-aldundiek ere Pariseko Adierazpenaren eta haren inguruan sorturiko debateen berri eman zuten, 2009-2011 aldirako egin zen baterako Plan Zuzentzailean agerian geratu zelarik. Horretan, 44 Adibidez, Eusko Jaurlaritzaren 2005eko dekretuak esaten zuen, gainera, uko egingo zitzaiela deialdi publikoetan hartzaileen partaidetzari erreferentzia argirik egiten ez zioten proiektuei. Era berean, dekretu hartan lerrokatzearen inguruan zegoen kezka zehaztu zen, proiektuen baloraziorako baremo gisa komunitate hartzaileen pobreziaren aurkako borrokarekin zuten harremana planteatuz.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 74 Pariseko printzipioen markoa planteatzeaz gain, haien irakurketa kritiko baten beharra aipatzen da, batez ere oinarrizko erakundeen paperari dagokionez, bereziki emakumeenari eta haien baztertze posibleari dagokionez, funtsean gobernuak protagonista diren harreman batean. Baterako Plan Zuzentzaile honen aurretik, Arabako Foru Aldundiak aditzera eman zuen 2008ko Dekretuan (aipaturiko planaren aurreko azkena) CADak planteaturiko lurralde horretako lankidetza-laguntzaren eraginkortasun printzipioek zuzentzeko beharra. Udalei dagokienez, Pariseko printzipioak aintzakotzat hartzea agerikoa izaten hasi zen lehen plan estrategikoen gauzatzearekin, ordura arte egindako araudiez haraindi. Kasurik esplizituena Gasteizko Udalarena da. Bertako Plan Zuzentzailean (2010-2013) printzipio horiek azaltzen dira tokiko errealitateari egokitzeko beharra planteatzearekin batera; izan ere, horiek, hasieran, beste ekintza-esparru batzuetarako eginda daude45. Gainera, Plan Zuzentzaile horrek bideraturiko lankidetzaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzera bideraturiko neurriak proposatzera eskainitako atal bat dakar. Neurri horiek oso alor ezberdinak hartzen dituzte, adibidez, deialdien berraztertzea, prestakuntza-ekintzak, ebaluazioa eta jarraipena eta beste batzuk. Bilbori dagokionez, bertako lehen Plan Zuzentzaileak (2006-2009) ez du horren inguruko ezer ere planteatzen. Aitzitik, bigarrenean (2010-2013) Pariseko Batzarrean eta Accrako Foroan (2008) jatorria duten gomendio eta printzipio guztiak kontuan hartzeko beharra azpimarratzen da, bere garapenerako lankidetza-politika planifikatu, lehenetsi eta kudeatzeko garaian. Azkenik, Donostiako Tokiko Lankidetza Planak (2008-2011) ez du ezer adierazten gai horren inguruan. Ebaluazioari buruzko auziak Dokumentu doktrinaletan politika bera eta horren babesean burututako ekintzak ebaluatzeko beharrari eskainitako arreta da lankidetza-politiken diseinuaren kalitatea baloratzeko orduan kontuan hartu beharreko beste alderdi bat. Horrek, neurri handi batean, Pariseko printzipioen artean jasotako Emaitzei Bideraturiko Kudeaketa gaiarekin zerikusia du. Horri dagokionez, beharrezkoa da azpimarratzea (enfasi gehiagoz edo gutxiagoz edo definizio maila handiagoz edo txikiagoz) hasieratik egon direla ebaluazioarekiko kezkak, hasieran gai hori lanaren kontrolaren eta egindako gastuaren arabera planteatzeko nolabaiteko joera nabaritu bazen ere, lortutako emaitzen kalitatearekiko kezka baino gehiago. Interbentzioen benetako eragin edo 45 Planak lerrokatze-printzipioaren tokiko egokitzapena izan litekeenaren definizio bat ere planteatzen du.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 75 ondorioekin loturiko kezkak (laguntzaren kalitatearen gaien ildotik gehiago) pixkanaka ebaluazioaren orientazioari erantsiz joan ziren. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, ebaluazioarekin loturiko aurreikuspenak hasieratik hasi ziren plangintza-dokumentuetan agertzen, ebaluazio hori beti proiektuen inguruan planteatu bazen ere, eta ez politikaren beraren inguruan. Horretarako, 1991tik burututako interbentzioen kostuaren % 8ko balioko gastuaren aurreikuspena ezartzen hasi zen, ebaluazio-lanak finantzatzera bideraturik. Ondorengo urteetan, eta 1992. urtea salbuetsita (urte hartan ez zen gai horri buruzko inolako aipamenik agertu) ebaluaziorako funtsen aurreikuspena kontzeptu zabalago baten barruan planteatzen hasi zen, lankidetza-programaren beraren kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuak ere gehitzen zituena, ebaluazioari eskainitako atal espezifikoa ezagutzeko aukerarik izan gabe46. Bestalde, helburu horietarako aurreikusitako ehunekoa aldatuz joan zen denborarekin; 1996an hasi zen % 5 batekin eta 1997ko dekretutik lehen Plan Zuzentzailera arte % 4 batekin, 2000 eta 2001 urteetan izan ezik, non ebaluazioaren beharrei eta helburu horietara bideraturiko zenbatekoei buruzko aipamenak desagertu baitziren. Dena dela, gai horren inguruko aurrekontuen aurreikuspenez haraindi, aipaturiko dokumentuetan ez dago ebaluazio-prozesuak burutzea ahalbidetuko luketen mekanismoei buruzko inolako aipamenik, ezta eragile ezberdinek ebaluazioetan jasotako informaziora sarbidea izateari buruzkorik ere. Foru-aldundiei dagokienez, argitaratutako hainbat dekretu eta deialdietan planteatuz joan dira burututako interbentzioen jarraipenaren eta ebaluazioaren beharra, nahiz eta ez duten helburu horietara bideraturiko aurrekonturik edo zuzkidurarik planteatu. Eta udalei dagokienez, azpimarratu beharra dago, Plan Zuzentzaileak egin aurretik, dokumentu eta deialdi ezberdinen testuek ez zutela ia gai horri buruzko genero-aipamenik jaso, ebaluazio kopuru jakin bat burutu bazen ere, batez ere Gasteizko Udalan. Oro har, esan daiteke lehenengo urteetan zehar ez zela abian jarritako politiken orientazioarekin loturiko ebaluazio-kulturarik egon, zentzu hertsian. Bestalde, ebaluazioari buruz egindako aipamen guztiek egindako interbentzio ezberdinekin zerikusia zuten banan-banan lantzen ziren, eta azterketatik kanpo geratzen ziren politiken balorazioa bera eta lankidetzaren orientazio orokorra. Hala ere, beharrezkoa da azpimarratzea, ekarri zuen berritasunagatik eta egin zuen ekarpenagatik, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean lankidetza-proiektuen jarraipenerako eta ebaluaziorako 46 Kasuren batean (1993, 1994) administrazioak berak burututako sentsibilizazio-proiektuak finantzatzeko aukera ere aurreikusten zen agiri horretan.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 76 sinaturiko hitzarmena. Bertan, Urteroko Plan bat egitea aurreikusten da (Rodríguez 2007), zein jarraipen edo ebaluazio-ekintza egingo den eta kasu bakoitzean erantzukizunak nork hartzen dituen zehazten duena. Egoera hori erakunde batzuetan eta besteetan lehen Plan Zuzentzaileak argitaratu zirenean aldatzen hasi zen. 2005ean, Eusko Jaurlaritzak Plana bera ebaluatu ahal izateko adierazleak planteatzen zituen azken kapitulu bat prestatu zuen. Bestalde, adierazle hauetariko batzuek lekuan bertan egindako ekintzak, prozesuak edo herrialdeko estrategiak ebaluatzeko egindako lekualdatzeak jasotzen zituzten egiaztatze-iturri bezala. Hurrengo Planak ere (2008-2011) kapitulu bat eskaintzen zion ebaluazioaren gaiari, eta (politika aztertzeko adierazle multzo bat proposatzeaz gain) ebaluazio-irizpideei, bitarteko informeen aurkezpenari eta abarri dagozkien aurreikuspen batzuk ezartzen ziren. Hala ere, planaren beraren helburuen eta arauen ebaluazioaz haraindi, bi plan zuzentzaileen artean batek ere ez zuen ebaluazio espezifikorako urteroko planik aurreikusten, burutu beharreko ebaluazio-ekintzen programazio gisa ulertuz (plan zuzentzailea indarrean egongo zen urteetarako) 47. Horrek aditzera ematen du zuzenean edo ekitaldi bakoitzean eskatuta egindako ebaluazio-txostenek (proiektuak, sektoreak, herrialdeak…) ez diotela sargai espezifiko batzuk lortzera bideraturiko aldez aurretik ezarritako plan bati erantzuten, horiekin politikaren beraren orientazioari buruzko analisiaren feedbacka egiteko. Aldundiei dagokienez, Plan Zuzentzaile bateratuaren argitalpenak ere kapitulu bat eskaini zion horren jarraipenaren auziari diseinaturiko politikaren eragina baloratzeko bere benetako erabileran. Kasu honetan, hartutako politikaren ikuspegiak proiektu multzoaren baremazioari zuzenean lotzean zetzan proposamenaren originaltasuna. Hau da, Plan Zuzentzailean bertan garrantzi erabakigarria egozten zaio proiektuen baremazio-irizpideak interpretatzeko moduari, egin behar dela adierazten denaren eta benetan egiten denaren arteko azken lotura bezala. Gainera, jarduera-ildoen barruan ikuskaturiko interbentzio ezberdinak azaltzera bideraturiko azalpen-atalean aipatzen zen horiei buruzko ebaluazio espezifikoak burutzeko beharra ere, ebaluazio-planik aurreikusten ez bazen ere. Era berean, ebaluazioarekin loturiko gaiekiko arreta hedadura handiagoa izaten hasi zen udalerri mailan Plan Zuzentzaileak egin eta argitaratu ahala. 47 Tresna hau (AA.EE batzuetako plan zuzentzaile batzuetan agertzen dena) Plana indarrean egongo den aldi guztirako aurreikuspen batean zehaztu daiteke edo Urteroko Ebaluazio Planen osaeran, zeinak Lankidetzarako Urteroko Planen barruan sartzen diren.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 77 Horrela, Bilboko 2006koak kontuan hartzen zituen ebaluazioa ahalbidetuko luketen betetzeari buruzko adierazle batzuk , esparru ezberdinetan planifikaturikoarekin loturiko funtsetan gauzaturiko ehunekoen banaketan kontzentratuak bazeuden ere (gaiak, lehentasunezko herrialdeak, eragileak edo tresnak). Era berean, ebaluazio-lanetarako aurrekontuen aurreikuspen baten beharra planteatzen zen, aurreikuspen hori sorta handiago baten barruan agertzen bazen ere, non prestakuntza-ekintzak eta bestelakoak ere aipatzen baitziren. Hurrengo Planak (2010-2013) aldaketa kualitatibo garrantzitsu bat ekarri zuen ebaluazioari dagokionez; izan ere, planaren alderdi guztiak barne hartzen zituen adierazle-koadro orokor bat jaso zuen eta, horrez gainera, konpromiso esplizitu batzuk planteatzen zituen. Hala nola, egin beharreko kanpo-ebaluazioei, idatzi beharreko txostenei eta helburuen betetze mailarekin ez ezik, politikaren egokitasunarekin eta koherentziarekin edo baita inplikaturiko eragileen gaitasunarekin ere loturiko ebaluazio-helburuei buruz48. Gasteizko Udalak ere, Lankidetzarako Plan Zuzentzailean (2010-2013) zabal jasotzen ditu ebaluazioari buruzko gaiak. Alde batetik, proiektu batzuen urteroko ebaluaziorako hainbat neurri planteatzen dira, bai bitartekoak bai expost (nahiz eta ebaluazio-plan bat zehaztu ez) eta era berean, ebaluazioa garapenerako hezkuntzarako tresna gisa integratzeko metodologia bat hartzea aurreikusten da. Bestalde, kapitulu bat garatzen da Plan Zuzentzailearen gauzatzea bera bere alderdi ezberdinetan ebaluatzeko adierazle ezberdinak jasotzen dituena. Azkenik, buruturiko ebaluazio horren inguruko konpromisoak planteatzen dira eta baita Lankidetza Kontseiluari aurkezten zaizkion urteroko txostenen ingurukoak ere. Bere aldetik, Donostiako Tokiko Lankidetza Plana (2008-2011) izan zen gai honetan gutxien aurreratu zuena; izan ere, udalak bultzaturiko lankidetza-ekintzen kalitatea eta eragina hobetzeko eta finkatzeko beharra planteatzera mugatu zen, lekuan bertan egindako proiektuen eta programen urteroko ebaluazioak eta jarraipenak proposatuz horretarako , interbentzioen eta erakundeen laginketa batean oinarrituta. Aurrekontuko zuzkiduren aurreikuspena Atal honen barruan kontuan izan beharreko azken auzia politikaren kalitatearen adierazle gisa dauden aurrekontu-aurreikuspenen ingurukoa da; 48 Aurreikuspen hau da EAEko Plan Zuzentzaile batean adierazitako Ebaluazio Plan batetik gertuen dagoena. Bertan aurreikusten da, adibidez, urteanitzeko eta zuzeneko lankidetzako proiektu guztien ebaluazioa, bi urteko ebaluazio geografiko bat edo Garapenerako Hezkuntzaren gutxienez bi ekimenen ebaluazioa.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 78 izan ere, ezinbesteko elementua da planifikazio egoki bat egin ahal izateko. Gai horri buruz esan daiteke lehen hamabost urteetan, lankidetzaren esparru honetan lan egiten duten EAEko erakunde guztiak urtero lankidetzara bideraturiko zenbatekoak ezarriz joan zirela, aurrekontu-egutegiaren beraren arabera. Bestalde, hori bat zetorren epe luzeragoko lankidetzaren planifikazio baten gabeziarekin. Urte anitzeko plangintzarekin eta erakunde batzuen eta besteen Plan Zuzentzaileen gauzatzearekin bakarrik, etorkizunerako aurrekontuak ezartzeko beharra planteatzen hasi zen plana indarrean egongo zen aldi guztirako. Hala ere, euskal erakundeetako plangintza-dokumentuek aurrekontu-aurreikuspenak eransten joateko izan duten modua oso desberdina izan da. Kasu batzuetan aurreikuspena ehunekotan ezartzen da erakundearen edo beste antzeko erreferentzia baten aurrekontu globalaren gainean. Beste batzuetan, termino absolutuetan adierazitako aurrekontu-zuzkidurak planteatzen dira. Eta, azkenik, badaude erakunde batzuk ezer planteatzen ez dutenak gai honen inguruan. Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzailean (2005-2008) finantza-konpromiso baten beharra aitortzen zen Plan hori abian jartzearen berme gisa, eta, horren ondorioz, aurrekontu-aurreikuspen bat ezartzeko beharra. Hala ere, eta konpromisorik finkatu ez bazuen ere horri dagokionez, pixkanaka aurrekontuaren % 0,7ra hurbildu beharra planteatu zen ondorengo urteetan lortzeko helburu desiragarri gisa. Hurrengo Plana (2008-2011) askoz ere esplizituagoa izan zen, progresiboki handitzen zen konpromiso bat planteatuz, %0,7a lortu arte 2012an, Lankidetzaren Euskal Legean ezarritakoaren ildotik. Gainera, generoa edo Afrika bezalako lehentasunezko eremu-gaietarako, aurreikusiriko finantziazioaren banaketari zegozkion aurreikuspenak ere zehazten ziren. Aldundien kasuan, 2009-2011 aldirako elkarrekin egindako Plan Zuzentzaileak ez zuen inolako aurrekontu-aurreikuspenik ezarri indarrean egongo zen urteetarako. Eta udalei dagokienez, Gasteizko Plan Zuzentzaileak (20102013) tokiko aurrekontuaren %1 bideratzeko konpromisoa planteatzen zuen, aurrekontu horren diru-sarrera arrunten kopuruaren ehuneko gisa kalkulatuta (diru-sarreren 1etik 5erako kapituluak) Plana indarrean egongo zen aldi osoan zehar. Hura izan zen EAEko erakunde guztien artean ehunekorik handiena. Donostiako Tokiko Lankidetza Planak (2008-2011) diru-sarrera arrunten %0,9ko aurrekontu-konpromisoa ezartzen du, plana indarrean egongo den urte bakoitzerako kalkulu espezifikoak aurkeztuz, 1,33 milioi eurotik 2008an, 2011n 1,35 milioitara hazten diren kopuruekin.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 79 Bilbok, bere aldetik, bere plan zuzentzaileetan (2006-2009 eta 2010-2013) tokiko aurrekontuan aurreikusiriko diru-sarrera arrunten %0,7 ezarri zuen garapenerako lankidetzara bideraturiko gutxieneko zenbateko gisa, plan horiek indarrean egongo ziren urteetan zehar. 3. koadroa: Plan Zuzentzaileetan kontuan hartutako aurrekontuen aurreikuspenak 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Eusko Jaurlaritza (Aurrekontua ehunekotan) 0,50 0,55 0,48 0,52 0,57 0,63 Aldundiak - Bilboko Udala (Gastu arrunta ehunekotan) 0,7 0,7 0,7 0,7 0,7 0,7 0,7 Donostiako Udala (Diru-sarrera arrunta ehunekotan) 0,9 0,9 0,9 0,9 Gasteizko Udala (Diru-sarrera arrunta ehunekotan) 1,0 1,0 1,0 Iturria: Egileen elaborazioa, Plan Zuzentzaileetan oinarriturik egina. Gogoeta orokorrak Atal honen ondorio orokor gisa azpimarra daiteke euskal erakundeak pixkanaka joan direla laguntzaren kalitateari dagokionez nazioarteko eskakizunei egokitzen, eta, aldi berean, kontzientzia handiagoa eskuratuz joan direla esparru honetan hasierako boluntarismoa gainditzen duten urratsak emateko beharrari buruz. Horrek, modu aldakorrean, Pariseko printzipioei loturiko gaien trataera, zein, modu orokorrago batean, jarraipenarekin eta ebaluazioarekin edo aurrekontu-aurreikuspenarekin loturiko hainbat sistema kontuan hartzea ekarri du. Nabarmendu den bezala, deigarria da denborarekin kalitateari eta laguntzaren eraginkortasunari buruzko debateetan printzipioak izaten bukatuko zuten gai batzuei egindako erreferentzia oso goiztiarra, eta baita kontraparteen partaidetzari dagokiona edo beren politiken eta garapenlehentasunen gogoetekin zerikusia dutenei dagokiona ere. Hala ere, aipamen horiek lausotuz joan ziren gero, eta, Pariseko printzipioak planteatu zirenean,
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 80 aipamen horiek modu apur bat mekanikoan erantsi ziren plangintza-dokumentuen testuan, urte batzuk lehenago adierazitako planteamenduekin eta erakundeekin inolako loturarik ezarri gabe Eusko Jaurlaritzaren kasuan. Hori dela eta, oro har azpimarra daiteke ez dela lortu printzipio hauek baliarazteko mekanismo eraginkorrik definitzea; erakunde-eskatzaileek adierazitakoaren gorabeheren menpe gelditu da gehienean beraz, horien adierazpena ekintzen balorazio-tresnetan edo irizpideetan. Bestalde, beharrezkoa da azpimarratzea, salbuespen batzuekin (batez ere Gasteizko Udalarena), ia ez dela hausnarketarik planteatu Pariseko printzipioak autonomia-erakundeen edo tokiko erakundeen lankidetza-politikari egokitzearen zailtasunei eta beharrari buruz. Ebaluazioaren gaiari dagokionez, esparru honetan helburu zehatzak planteatzeko beharra aitortzen dute dokumentu gehienek, eta baita horri dagozkion tresnak zehazteko beharra ere. Hala ere, ebaluazioaren gaia plan zuzentzaileak egitean zehaztu ahal izan da apur bat gehiago, eta plan zuzentzaileen ebaluazioa ahalbidetzen duten adierazleak ekarri ditu emaitza gisa. Honek ekintza isolatuetatik politiken ebaluaziora berera pasatzeko ahalegin handia dakar. Hala ere (eta Bilboko salbuespena kontuan hartuz), aipaturiko plan zuzentzaileek ez dute indarrean egongo diren aldian zehar burutu beharreko ebaluazioen programaziorik aurreikusi, interbentzioen jarraipenari eta politikari oro har loturiko kalitatearen hobekuntza-estrategia baten parte bezala. Azkenik, esan daiteke aurrekontu-zuzkiduren definizioari emandako trataera nahiko ezberdina izan dela, oro har Planak indarrean egongo diren hainbat urtetarako aurreikuspenak ezarriz joan badira ere. Dena dela, aurreikuspen horien zehaztasun maila (kapitulu eta helburuen arteko banaketari dagokionez) ezberdina izan da, bere adierazpena bezalaxe termino absolutuetan (zenbatekoak) edo erlatiboetan (erakundearen aurrekontuaren gaineko edo bere zatien gaineko ehunekoei dagokienez). 4.3. Lege-esparruari buruzko auziei eta EAE-ko hainbat erakunderen politiken koordinazioari eta osagarritasunari dagozkien auzien trataera Politika publikoen diseinuaren kalitateari eta eskakizunei egokitzeari dagokion beste auzi garrantzitsu bat da horri buruz dagoen lege-esparruaren eta lankidetzaren instituzionalizazioa eta EAEko hainbat administrazioren arteko elkarlana aztertu den moduarekin zerikusia duena. Zentzu horretan,
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 81 jarraian aztertuko ditugun hainbat arazo planteatzen ditu euskal erakundeek lankidetzaren esparruan burututako plangintzak. Lege-esparrua eta 2007ko Lankidetza Legea Gure kasuan, oso interesgarria da aztertzea EAEko hainbat erakundetako garapenerako lankidetza diseinatzeko erabili den zuzenbide-oinarria eta lankidetza horien guztien jarduera baldintzatuko lukeen lege-esparru batez hornitzeko kezka edo kezkarik eza. Bereziki garrantzitsua da hori EAE bezalako lurralde bati buruz hitz egiten ari garela kontuan hartzen bada; izan ere, bere tamaina txikiak eta komunikaziorako erraztasunak erakundeen lankidetzarako pizgarri izan beharko lukete honelako gai batean. Zentzu horretan, azpimarra daiteke Euskal Herriko hainbat erakundek martxan jarritako garapenerako lankidetzak ez zuela, hastapenetatik, gutxieneko loturarik izan bere aurkezpenean, eta horrek seguru asko eragina izan zuen lankidetza-antolamendu global batez hornitzeko kezka faltan. Administrazio batzuen eta besteen inplikazioa denboraren poderioz aldatuz joan diren erakunde-forma ezberdinak hartuz joan da. Seriotasunez inplikatu zen lehen erakundea Eusko Jaurlaritza izan zen, 1988an dirulaguntzen lehen dekretua argitaratu zuenean. Koordinazio edo bateratze ahalegin serioagoa, aldiz, 1990ean gertatu zen, FOCADaren sorkuntzarekin (Garapenerako Lankidetza Funtsa) organo instituzional gisa (“emandako laguntzen eraginkortasun handiagoa ahalbidetuko duen funts komuna”) benetan gobernuaren eta aldundien kutxa bakar bat ordezkatu zuena lankidetza-interbentzioei aurre egiteko49. Funts hori praktikan aldundiek politikaren diseinuari eta orientazioari buruzko eztabaidan parte hartzeari isilean egin zioten ukoan oinarritu zen, lankidetzaren auzia Eusko Jaurlaritzak helburu horretarako sorturiko organoaren esku utziz. Hala ere, lehen urteak igaro ondoren, foru-aldundiek atzera egin zuten eta euren programak izaten hasi ziren50, denbora batean zehar hori FOCADari funtsak ematearekin bateragarria izan bazen ere. Udal nagusiei dagokienez (hiru hiriburuetakoak), azpimarratu behar da beren inplikazioa lankidetzan oso goiztiarra izan zela orobat. Jada azpimarratu den bezala, Gasteizek 1992an argitaratu zuen bere lankidetza-interbentzioetarako diru-laguntzen lehen deialdia, Bilbok 1994an eta Donostiak 1995ean, nahiz eta gai horretan udalen politikaren definizioak ia ez duen aipaturiko beste erakunde 49 EAEz kanpoko irakurleentzat garrantzitsua da azpimarratzea Foru Aldundiek oso paper instituzional garrantzitsua jokatzen dutela Euskal Herrian, beren eskuduntzen artean zergen bilketarekin zerikusia duen guztia barne hartuz. 50 Araba 1998tik, Bizkaia 2001etik eta Gipuzkoa 2004tik.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 82 batzuenarekin loturarik izan, unean uneko hitzarmen batzuk salbuesten badira, adibidez, jada aipaturiko Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren artekoak. Prozesu horrek elkarren artean loturarik ez zuten eta lurralde-aplikazio espezifikoko eremuetarako definituriko dekretu, deialdi eta tresnen ugaritasuna ekarri zuen berarekin. Eusko Jaurlaritzak 2005etik egindako Plan Zuzentzaileek berek ez dute mugatze zehatzik beren aplikazio-eremuan, eta gobernuarentzat berarentzat ildo edo bidaia orri bat bihurtu zuen azkenean. Lankidetzarako kopuru garrantzitsuak ematen dituzten beste erakunderengan ordea (aldundiak edo udalak) ez du eraginik, baina euren plan eta arauak dituzte. Eta, lehen Plan Zuzentzailean murrizketa hori inplizituki planteatzen bazen ere, bigarrena jada askoz ere zehatzagoa da bere aplikazio-eremua “Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko lankidetzaren esparruan martxan jarriko diren ekimenak, estrategiak eta prozesuak” direla azpimarratzean. Eusko Legebiltzarrak 2007an aldarrikatutako Garapenerako Lankidetza Legeak ez zuen egoera nahasi hori ordenatzeko balio izan, ezta jardueraesparru osagarriak sortzeko ere. Aldiz, lege hori “Euskadiko Autonomia Erkidegoko garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko solidaritatearen esparruko erakunde komunen jarduera guztiei” aplikatuko litzaieke. Horrek, praktikan, Eusko Jaurlaritzari aplikatuko zitzaiola ekarri zuen, baina ez foru-aldundiei edo udalei. Hala ere, 2.artikuluan bertan, legeak agintzen du “lege honen printzipioak, helburuak eta lehentasunak lurralde historikoetako eta tokiko administrazioetako foru-erakundeen jarduera gobernatuko dutela lankidetzaren esparruan” ere eta hori aurrekoarekin kontraesanean dagoela dirudi. Legearen eskumenari buruzko nahaste edo zehaztasun ezak, praktikan aldundiek eta udalek gai horretan egindako lanean, beren politiken diseinuan edo administrazio ezberdinen jardueren koordinazioan ia eraginik ez izana ekarri du, batzuek eta besteek Legeak sorturiko Erakunde arteko Batzordean izandako parte-hartzeaz haraindi. Gai honi dagokionez, interesgarria da aldundien eta udalen politika-dokumentuek abian dagoen lege-esparruari ematen dioten trataerari erreparatzea. Hiru foru-aldundien baterako Plan Zuzentzaileak (2009-2011) ez zuen batere aipatzen planak Euskal Herrian dagoen lege-esparrua kontuan hartzeko beharra eta, Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzaileari dagokionez, ez zuen aipatu ere egiten. Aldundiek zegokien erantzukizuna beren gain hartzen zutela planteatzen zuena da lankidetzaren euskal Legeari buruz aurki daitekeen aipamen bakarra, legean aurreikusiriko Lurralde Arteko Batzordearen funtzionamenduan.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 83 Udalen kasuan, jarrera ezberdinak ikus daitezke gai honi buruz. Analitikoena agian Gasteizko Udalarena da. Bere Plan Zuzentzailean (20102013) atal bat eskaintzen zaio Plan horrek jarraitzen dion lege-esparruari eta esparru arauemaileari. Bertan, lankidetzarako euskal zein espainiar Legea aipatzen dira, eta baita Espainiako Lankidetzaren Plan Zuzentzaileak, Eusko Jaurlaritzarenak eta hiru foru-aldundienak ere. Euskal Legeari egiten zaizkion erreferentziek gai honetan udalen jardueretan eragina izango duten edo horiek baldintzatuko dituzten jarraibide edo irizpide gabezia azpimarratzen dute. Badirudi horrek Legearen hitzez haraindi doan udaljarduerarako aukera handia dagoela adierazten duela. Bilboko Udalak, bere Plan Zuzentzailean (2010-2013) garatzen duen lege-testuingurua aipatzen du, espainiar Legeari zein euskal Legeari erreferentzia eginez 51. Azken horri dagokionez, Planaren kezketatik hurbilentzat hartzen diren alderdiak nabarmentzen dira, adibidez, lankidetza deszentralizatuaren definizioa sozietate zibilaren zuzeneko inplikazio handiagoaren arabera eta udaleremuarekiko gertutasun handiagoaren arabera, edo oinarrizko printzipio batzuen defentsa (solidaritatea, eskubideen errespetua, inposatzerik eza, diskriminaziorik eza eta eraginkortasuna), zeinak Bilboko tokiko lankidetzak bere gain hartzen baititu. Azkenik, Donostiako Udalari dagokionez, adieraziko dugu Lankidetzarako Tokiko Planak (2008-2011) ez diola inolako erreferentziarik egiten ez lege-esparruari orokorrean, ezta euskal Legeari ere. Hala ere, eta EAEko erakunde batzuen eta besteen lankidetza-politiken sorreran eta diseinuan oso eragin txikia izan badu ere, 2007an Garapenerako Lankidetzaren Euskal Legearen aldarrikapena beste ondorio garrantzitsu batzuk izan zituen euskal lankidetzan eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako politikan. Legebiltzarreko izapidean zehar, proiektuak kritika ugari izan zituen eta hainbat aldaketa jasan zituen52. Horren ondorioz, testu nahasgarri 51 Bilboko Udaleko lehen Plan Zuzentzailea egin zenean (2006-2009) aldarrikatu gabea zen oraindik Lankidetzaren Euskal Legea. 52 Alberdik (2010) dioenez oposizioko alderdi nagusiek gogor kritikatu zuten Lege-proiektua parlamentuan bideratu zenean, gehiengo zabal batez onartua izan bazen ere gero. Euskal Alderdi Popularrak osoko zuzenketa bat aurkeztu zuen, testua kritikatuz ez zuelako inolako ekarpenik egiten lehentasunei, lankidetza-eragileen definizioari eta kudeaketa-arazoen konponketari zegokienez. Halaber, auzitan jartzen zen FOCAD erakundeak kudeaturiko baliabide nahikoak zituen organorik ez izatea, eta baita GGKEen Erregistrorik ez izatea ere. Horrez gainera, adierazten zen proiektuak beste Administrazio Publikoen eskuduntzei erasotzen ziela eta ez zuela inolako koordinaziorik planteatzen. Era berean, Alberdik azaltzen du Alderdi Sozialistak ere osoko zuzenketa bat aurkeztu zuela aurrekontuen konpromiso zehatzen faltagatik, Lankidetzarako Agentzia bat sortzeko aurreikuspena ez izateagatik eta gobernu zentralarekin, EBrekin eta beste Agentzia batzuekin koordinaziozko konpromisorik ez izateagatik. Hala ere, egileak berak dioen bezala, parlamentuan bideratua izan ostean proposamen horietako asko gehitu zitzaizkion azken testuari.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 84 samarra sortu zen. Bertan, planteaturiko proposamen ezberdinak jasotzeko eginahala egin zen, baina hark ez zuen lagundu Euskal Herriko erakunde ezberdinek, gaitasunek eta baliabideek erosotasun eta lege-babes nahikoa izan zezaten beren garapenerako eta koordinaziorako. Horri dagokionez, gure ustez aipagarrienak diren alderdiak azpimarratuko ditugu: Lehenik, nabarmendu daiteke Legea, printzipio orokorrak planteatzeaz, edo eragileak, tresnak eta jarduera-esparruak erregulatzeaz gain, hasieran politiken esparruari dagozkion gaien trataeran sartzen dela bete-betean eta, beraz, gai horiek Plan Zuzentzaileen funtsezko atalak direla. Horri dagokionez, azpimarratu beharra dago Legeak printzipioak, helburuak, arloz arloko lehentasunak edo lehentasun geografikoak definitzen dituzten atalak dituela. Horren guztiaren ondorioz, legea zehatzegia da lankidetzaren joera politikoari dagozkion hainbat alderditan eta, paradoxikoki, lasaiagoa erakunde batzuen eta besteen paperaren eta jarduera-esparruen definizioari dagokionez. Hala eta guztiz ere, Legearen alderdi batzuen gehiegizko definizioa dela-eta –adibidez, helburu, lehentasun eta abarrena–, ez da legearen aldetik mugaketa bat izatera iritsi (ez Eusko Jaurlaritzarentzat berarentzat, ezta EAEko gainontzeko erakundeentzat ere), oso zaila baita gai horiek betetzen diren egiaztatzea. Bigarrenik, 2007ko euskal Legeak argi eta garbi defendatzen du erakundeen papera ahalik eta gehien mugatzeko eta erakundeek zuzenean abian jarritako lankidetzaren potentzialtasunak gutxiesteko joera duen lankidetza-eredu bat. Zentzu horretan, hitzaurrean bertan ikus daitekeen bezala, GGKEn esperientzia eta eskaerak aintzat hartzearen aldeko apustu irmoa egiten du Legeak, lankidetzan erakundeen interbentzionismo politikotzat hartzen denaren kontra53. Eredu horren ondorioak zabal eztabaidatuak izan dira eta lan honen beste zati batzuetan aztertzen dira. Dena dela, atal honetan interesgarriak diren helburuetarako, beharrezkoa da Legearen 9.3 artikuluan agindutakoa azpimarratzea, erakunde publikoek 53 Erakundeek eta GGKEek lankidetzan betetzen duten paperari ekiteko Legeak duen modu eskematiko samarra hitzaurreko ondorengo baieztapen honetan ikus daiteke, zeinaren arabera badirudien erakundeek alderdi negatiboak baino ez dituztela: “Egungoa bezalako momentu batean, non beste esparru batzuetan garapenerako lankidetzari eskainitako ahaleginen urritze handia eta lankidetzatik kanpokoak diren interesen araberako interbentzionismo politiko gero eta handiagoa antzeman daitezkeen (lankidetza kanpo-politika gisa, itzuleraren bilaketa, lankidetza-eragileen eta finantzagarriak diren herrialdeen aukera politikoa) aproposa gertatzen da arreta berezia eskaintzea Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GGKE) esperientziari. GGKEek, bereziki legitimaturiko lankidetza-eragile gisa, gure herriaren tradizio solidarioa, misiolarien konpromiso bikainean ikus daitekeenez, osatu eta jarraitu ahal izango den kultura bat ekarriko dute”.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 85 lankidetza-politikaren betetzean duten mugari dagokionez bereziki54. Muga horrek, erakundeen beren jarduera-gaitasunaren zati handi bat murrizteaz gain, nabarmen baldintzatu du politikaren orientazioa, GGKEen eskaeren nahiko mendekoa den eredu bat betikotuz. Eta azkenean, hirugarrenik, beharrezkoa da azpimarratzea Legeak zer kezka gutxi duen EAEko erakunde ezberdinen lankidetza-politika integratzeko edo antolatzeko, edo haien artean sinergiak bilatzeko behintzat, koordinazio-organo baten sorkuntzaz haraindi (Erakunde Arteko Batzordea), zeina estrategiak adostera eta bikoiztasunak eta gainjarpenak saihestera bideratua baitago. Azken auzi hori ez da inoiz praktikan planteatu. Aitzitik, Legeak alde batera uzten du politika integratu bat antolatzeko aukera, edo Plan Zuzentzaile komun bat proposatzekoa, erakunde batzuen eta besteen papera aztertuko lukeena zein bere ahalmenen eta gaitasunen arabera. Zentzu horretan, legeak aurreikusten du aldundiek zein udalek aproposak iruditzen zaizkien lankidetza-programak garatzea, legearen printzipio, helburu eta lehentasunak betetzen badituzte. Hori, alderdi batzuetan, alfer-alferreko gauza da, betetzeko ezintasuna kontuan hartuta. Politiken koordinazioa eta osagarritasuna 2007ko Legea alde batera utzita, eta oro har garapenerako lankidetzaren lege-esparruari dagokionez, jarraian lankidetzari dagozkion alderdien analisian edota diseinaturiko politiken osagarritasunean kontzentratuko gara, hainbat dokumentutan eta erakunde batzuen eta besteen Plan Zuzentzaileetan adierazitakoari dagokionez bereziki. Aurrerago azpimarratuko den bezala, Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzaileak gobernuak bultzaturiko lankidetza-politikaren plangintza-tresna gisa sortuak izan ziren, aldundietatik edo udaletatik burututako planetan eragina izateko inolako asmorik gabe55. Hala, ez da euskal lankidetzaren Plan Zuzentzaileez ari, Eusko Jaurlaritzaren Lankidetzarako Plan Zuzentzaileez 54 Legearen artikulu horrek adierazten duenez, “Eusko Jaurlaritzak eta berari loturiko erakunde publikoek lankidetza-aurrekontuaren % 10 izango dute aldebiko edo aldeaniztuneko lankidetza-jardueretarako muga gisa”. Muga horrek GGKEen Koordinakundearen eskaera espezifiko bati erantzuten zion, zeina Legearen elaborazio-tramitean zehar onartua izan baitzen. (http://www.congde.org/ uploads/289_1.pdf). 55 Azpimarratu beharra dago, puntu honi dagokionez, Legeak berak ez duela inolako aurreikuspenik egiten zentzu horretan; izan ere, Plan Zuzentzailea egiteko ardura guztia Garapenerako Lankidetzaz arduratzen den gobernuko sailari egozten dio. Legean ez da aipatu ere egiten Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzailea gainontzeko erakundeekin eztabaidatzeko edo adosteko komenigarritasuna. Erakundeen Arteko Batzordearen funtzioen artean ere ez da inolako erreferentziarik agertzen Plan Zuzentzailearen inguruan egin daitekeen eztabaida edota onarpenaren inguruan.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 86 baizik. Horren ondorioz, plan horietan egiten den gainontzeko erakundeen trataera deskribatzailea da huts-hutsik, bai betetzen duten lanaren berri emanez, bai lankidetzaren eragileak izendatuz. Zentzu berean, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziak ere ez zuen berritasun aipagarririk ekarri; izan ere, 2008ko Legearen arabera, bere plangintza-funtzioak Eusko Jaurlaritzaren esparrura murriztuak geratu ziren. Eusko Jaurlaritzaren Planetan eta Dokumentuetan islatzen den bokazio integratzailearen gabezia horrek ondorio nabarmenak izan zituen gainontzeko erakundeek egindako plangintza-dokumentuetan. Hortaz, Foru Aldundien baterako Plan Zuzentzaileak ez ditu aipatu ere egiten Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzaileak, eta gabezia hori Donostiako Udalaren kasuan errepikatzen da, bere Tokiko Lankidetza Planean (2008-2011). Bere aldetik, Bilboko eta Gasteizko udalek goi mailako erakundeen (Eusko Jaurlaritza eta aldundien) estrategiaren plangintza-dokumentuak aipatzen dituzte, modu ezberdinean bada ere. Gasteizen kasuan, balorazio kritiko bat egiten da, azpimarratzen baita bai Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzaileak, bai foru-aldundienak, aipatzen dituztela udalen arteko lankidetza eta udalek bete lezaketen papera, baina ez dute baterako estrategia baten beharra planteatzen. Bere aldetik, Bilboko Udalak azaltzen du argien estrategiaren artikulazio handiago bati buruzko jakin-mina, Eusko Jaurlaritzaren nahiz foru-aldundien Plan Zuzentzaileak kontuan hartu behar direla azpimarratuz Bilboko tokiko garapenerako lankidetza-politika definitzeko orduan. Horretarako, plan horietan agindutako oinarrizko printzipioekiko ahalik eta koherentziarik handiena bilatu nahi du, aldi berean bere ekimen zehatzekin osagarritasun eta koordinazio handiena lortzearen alde eginez, sinergiak sortzeko eta gainjarpenak eta eraginkortasun-falta saihesteko xedeaz. Dena dela, Plan Zuzentzaile ezberdinetan egiten den balorazioaz haraindi, EAEren esparruko estrategia-plangintzari buruzko trataera orokorrari dagokionez, merezi du bertan jasotzen diren mekanismo eta erakundeen arteko koordinazio-tresna batzuei buruz planetan egiten diren planteamendu eta aurreikuspenen analisi zehatzagoa egitea. Horri dagokionez, esan daiteke koordinazio- edota osagarritasun-beharrari egindako erreferentzia gutxi-asko generikoak aspaldikoak direla eta lehen urteetako dekretu eta deialdi askotan daudela, alegia, lehen Plan Zuzentzaileak egin baino askoz ere lehenago. Alde batetik, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien arteko koordinazioaren auzia azaltzea, zeina modu ezberdinetan planteatua izan baita denbora guzti honetan, intentsitate maila ezberdinetatik igaroz.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 87 Jada azpimarratu den bezala, gobernuaren eta aldundien arteko elkarlana FOCADen esparruan ezarri zen lehen urteetan (1990ean sorturiko organoa da FOCAD). Hala ere, abian egon zen urteetan zehar, FOCAD ez zen lankidetzarako politika ezberdinen (kasu honetan aldundienak eta Eusko Jaurlaritzarenak) koordinaziorako organo bezala sortua izan eta ez zuen horrela jardun, aldundiek uko egin baitzioten hasieran beren politika propioa izateari; hala, bi erakunde mota hauek emandako funtsak administratzera bideraturiko dekretu bakar baten kudeaketarako organo bezala sortua izan zen FOCAD batez ere. Ikusmolde horren ondorioz, aldundiak beren funtsak kudeatzen hasi zirenean (hasieran zati batean eta gero osorik) organo horrek jada ez zuen aipaturiko erakundeen lankidetzapolitikaren orientazioa koordinatzeko edo osatzeko balio izan56. Ondoren, eta behin horiek guztiek FOCADari funtsak emateari utzi ziotenean, hiru foru-aldundien arteko lankidetza-politikaren koordinazioak garapenerako lankidetzarenak ez diren faktore politikoekiko menpekotasuna erakutsi zuen. Hain zuzen ere, zenbait urtez hiru erakundeetako bakoitza bere bidetik ibili ondoren, 2007ko foru hauteskundeen ondoren, beren arteko elkarlana indartu egin zen esparru horretan, hirurek kolore politiko bera izan zuten aldi berean. Lan honetan jada hainbatetan aipaturiko lehen baterako Plan Zuzentzailea (2009-2011) egitean eta onetsia izatean ekarri zituen horrek emaitzak. Hala ere, 2011ko foru hauteskundeek hiru aldundien homogeneotasun politikoa desagerrarazi zuten, horietariko bakoitzean partidu ezberdinek kudeaturiko gobernu-organo batzuk sortuz. Garapenerako lankidetzaren terminoetan, esparru horretan aldundien arteko elkarlana bere horretan uztea eta hurrengo aldirako baterako Plan Zuzentzaile berririk ez egitea erabakitzea izan zen ondorioa. Udalen kasua bestelakoa da eta analisi zehatzagoa merezi du. Hasieratik, erakunde hauek koordinatzeko eta alor honetan ahaleginak batzeko interesa erakutsi zuten, hainbat modutan. Hala, 1996an, Donostiako Udalak bere jarduerak EAEko beste erakundeetakoekin osatzeko beharra planteatzen zuen, udalen arteko edo erakundeen arteko proiektuei lehentasuna emango zitzaiela aginduz. Eta aipaturiko udalaren Tokiko Lankidetza Planean (2008-2011), erakundeen arteko koordinazioa printzipio orientatzaile gisa agertzen da, baina baita lanaren lehentasunezko ildoetariko bat bezala ere. 56 Aldundiak atera eta handik gutxira FOCAD erakundea dekretu bidez aldatuz joan zen, Eusko Jaurlaritzan bertan (Lehendakaritza, Lehendakariordetza, bost Sail eta Lankidetzarako Zuzendaritza), Emakunden eta Legebiltzarreko GG.EEen batzordean zuen ordezkaritzara mugatu zelarik. (Martxoaren 8ko 62/2004 dekretua).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 88 Bilboko Plan Zuzentzaileetan koordinazioa lanerako printzipio bezala ere aipatzen da, erakundeen arteko koordinazioa espresuki aipatuz. Bere aldetik, Gasteizko Udalak bere Plan Zuzentzailean (2010-2013) ildo zuzentzaile espezifiko bat planteatzen du (LD8a), erakundeen arteko koordinazioaz arduratzen dena. Auzi honetan Arabako Foru Aldundiarekin bat datozen hainbat urteroko elkarlan-hitzarmen ere aipatzen ditu Planak, eta, bestalde, hitzarmen horiek EAEn dagoen adibiderik aurreratuena dira ahaleginen osagarritasunari eta funtzioen banaketari dagokionez garapenerako lankidetzaren arloan57. Baina, zalantzarik gabe, Euskal Fondoa izan da euskal udalen aldetik ahaleginak eta indarrak batzeko asmoaren adierazpenik interesgarriena garapenerako lankidetzaren arloan. Lehen kapituluan jada aipatu den bezala, erakunde horren funtzionamendua fase ezberdinetatik igaro da, eta interes eta eragin nabarmena duen hausnarketaren eta erakundeen arteko koordinazioaren mailara igoaz bukatu du, bereziki garapenerako tokiko euskal lankidetzaren arloan. Euskal Fondoak garatzen dituen funtzio garrantzitsuenen artean, lankidetza deszentralizatuan tokiko erakundeen partaidetza sustatzea, denen arteko koordinazioa indartzea edo tokiko erakunde horiei garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko harremanen alorrean aholkuak ematea daude. Bereziki aipagarria den alderdi bat, zentzu honetan, tamaina txikiko udalerriei dagokiena da, beren solidaritatearen adierazpenak askotan zailtasunak aurkitzen baititu bideratu ahal izateko. Arazo horrek konponbide egokia aurkitu du Euskal Fondoaren bitartezko partaidetzaren bidez, udalerri kopuru handiago baten ekarpenak babestutako proiektuetan eta interbentzioetan. Sorreratik egindako ibilbideak funtsezko zutabea bihurtu du Euskal Fondoa, ez bakarrik EAEko garapenerako lankidetzaren erakundeen arteko koordinazioan, baizik eta artikulazio eta koherentzia handiago batekiko kezkei dagokienez ere. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzaren hainbat dokumentuk gai horiei guztiei emandako trataera laburki azalduko dugu. Lehenengo Plan Zuzentzaileak (2005-2008) ez zuen gaia ia aipatu ere egiten, gainontzeko euskal tokiko eta foru-erakundeekin eta baita euskal lankidetza-eragileen multzoarekin ere koordinazio handiagoa bilatzeko beharra azpimarratu besterik ez baitzuen egiten. Bere aldetik, 2008-2011 Plan Zuzentzaileak urrats bat gehiago egin zuen, bere arauetan lankidetzarako euskal erakunde guztien koordinazioa indartzeko azpi-arau bat jasoz (III.2a), erakunde publiko zein pribatuei buruzkoa bazen ere. Azpi-arau horretan informazioen hartu-emana edo 57 Hitzarmen hauek nola gauzatu ziren hainbat gaitan Rodríguezen (2007) ikus daiteke.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 89 sinergien bilaketa bezalako gaiak planteatzen ziren, eta Erakundeen Arteko Batzordearen sorkuntza ezartzen zen betetze-adierazle gisa. Garapenerako Lankidetzaren Erakundeen Arteko Batzordea jasota zegoen jada 2007ko euskal Legean, eta 2009an sortu zen azkenik, zegokion Eusko Jaurlaritzari Dekretuaren bitartez58. Lege horren arabera, gobernuko, forualdundietako eta udaletako ordezkariz dago Batzordea osatua, azken horiek udalen arteko bi erakunderen bitartez: alde batetik, Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL), bi ordezkari dituena, eta bestetik, Euskal Fondoa, ordezkari bat duena. Batzorde horri egotziriko funtzioen artean honako hauek daude: garapenerako lankidetzaren esparruan euskal administrazio publikoen arteko elkarrizketa-eremuetarako balio izatea, inplikaturiko erakundeen esperientzien eta estrategia-ildoen bateratze-lana sortzea, eta euskal lankidetza publiko guztiarentzat garrantzitsuak diren informazioen trukearen alde egitea. Hala ere, aurrerago aipatuko den bezala, Aplikazioaren analisiari dagokion lan honen zatian, Batzorde honen funtzionamendua urrun egon da Legeak markaturiko xedeak betetzetik. Ildo horretatik, gehitu beharra dago erakunde batzuen eta besteen Plan Zuzentzaileetan Erakundeen Arteko Batzordeari emandako trataera formala baino ez dela izan kasu batzuetan, eta ez dela halakorik izan beste batzuetan. Azkenik, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren sorrerak, 2008ko uztailaren 19ko Legearen bitartez, ez du inolako aurrerapen aipagarririk erakutsi, lankidetzaren esparruan, EAEko erakundeen koordinazioaren eta osagarritasunaren sorreran eta diseinuan. Alde batetik, eta aipaturiko Legearen hitzaurreak hitzez hitz dioen bezala, “Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko garapenerako lankidetza-politika betetzeaz arduratuko den erakunde bat sortzea da planteamendua”, EAEko erakunde guztien lankidetza-politika antolatu edota integratzeko beharrari buruzko inolako aipamenik egin gabe, gehienez ere Agentzia “beste euskal erakunde batzuei irekita diseinatzen dela” azpimarratzera iritsiz, “autonomiaren errespetutik gai horretan”. Geroago gai horretara itzuliko bagara ere, Aplikazioaren atalean lankidetzapolitika kudeatzeko prest dauden bideak aztertzeko orduan, beharrezkoa da 58 Erakundeen arteko koordinazioaren arazoa eztabaidagai izan zen Legea parlamentuan bideratzeko prozesuan, nahiz eta alde batetik administrazio bakoitzaren autonomia errespetatzea eta aldi berean koordinazio handiagoa izatea eskatzen zen. Bere aldetik, Legea onartu aurreko aldian baita ere, GGKEen Koordinakundeak espresuki planteatu zuen Erakundeen Arteko Batzorde bat sortzea. GGKEen proposamenean 4 puntu zehatz planteatzen ziren, non koordinazioa, informazioa, elkarlana eta elkarrenganako laguntza beharrezkoak zirela aldarrikatzen zen (Euskadiko GGKEen Koordinakundea, http://www.congde.org/uploads/289_1.pdf). Kontsultatutako beste iturri batzuek azpimarratzen dute udal batzuek eta Euskal Fondoak ere oharrak planteatu zituztela zentzu horretan Legea onartu aurreko aldian egindako kontsultetan.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 90 azpimarratzea puntu honetan, Legearekin gertatu zen bezala, Agentziaren sorkuntza beste aukera galdu bat izan dela itxuraz aurrera egiteko EAEko lankidetza-politikaren diseinu antolatuago eta integralago batean. Zentzu horretan, Alboan elkarteak adierazitako beldurrak beteko lirateke honako hau nabarmentzen zuenean: “Euskal Agentzia batek Eusko Jaurlaritzaren agentzia bat baino zerbait gehiago izan beharko luke” (Alboan, 2007). Ezin dugu EAEko administrazioen arteko lankidetza-politikaren antolakuntzari eta koordinazioari buruzko analisi labur hau bukatu, zikloaren fase ezberdinetako (identifikazioa, kudeaketa, jarraipena edo ebaluazioa) prozeduren harmonizazioarekin loturiko helburuen, jarraibideen edo jarduera-ildoen erabateko gabezia aipatu gabe. Deigarriena da, Gasteizko Udala izan ezik, bere planean (2010-2013) jada aipaturiko LD8 arauak horri buruzko hainbat ideia planteatzen baititu, gainontzeko erakundeetan ez dagoela gai honen inguruko inolako analisirik, bereziki harrigarria den gauza EAE bezalako lurralde-eremu txikian. Honi dagokion gai bereziki garrantzitsu bat da martxan dauden informazio-sistemen antolakuntzari buruzko proposamenfalta erabatekoa. Proposamen horiek, osatugabeak izateaz gain, elkarren artean bateraezinak dira alderdi askotatik, eta horrek eragotzi egiten du plangintza edo kudeaketa koordinatuaren esparruan edozein aurrerapen egitea. Aplikazioaren kapituluan zehaztasun handiagoz itzuliko gara gai horretara. Prozeduren harmonizazioaren gaiak diru-laguntzen deialdiekin eta bertan jasotako baldintzekin loturiko dimentsio espezifikoa du. Horrek garrantzi berezia du GGKEentzat; izan ere, zuzeneko eragina du egin beharreko lanaren administrazio-kargan, bereziki diru-laguntza publikoa GGKE askok burututako lanaren finantziazio-bide nagusia den testuinguru batean. Horren ondorioz, erakunde horiek behin eta berriz planteatu izan dute harmonizazioaren gaia lankidetzaren plangintzaren alderdi garrantzitsua delakoan, dokumentu bat argitaratzera ere iritsi direlarik hainbat administrazio publikori deialdi horien harmonizaziorako gida bat proposatzera bideratua59. Dokumentu hori, gehienez ere, diru-laguntzetarako deialdien esparruan kontzentraturiko proposamen bat da, lankidetza-politikaren beste tresnen gainean eraginik ez duena. Azkenik, atal hau bukatzeko, euskal erakundeen plangintza-dokumentuek EAEz haraindiko koordinazioari buruz planteatzen duten analisiari eta aurreikuspenen aipamen labur bat egingo dugu. Ildo horretatik bi maila 59 Garapen deszentralizatuko erakundeen diru-laguntzen deialdi publikoetarako, lankidetza-proiektuetarako eta Garapenerako Hezkuntzarako irizpideak bateratzeko Gida (Erkidegoetako GGKEen Koordinakundeen elkartea, 2008).
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 91 bereiz ditzakegu, Eusko Jaurlaritzari dagokiona eta udalei dagokiena; izan ere, aldundien kasuan ez da ezer ere planteatzen gai horren inguruan. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, azpimarratu beharra dago dagoeneko lehenengo dekretu eta dokumentuetan gai honi buruzko hainbat erreferentzia ikus daitezkeela, koordinazioaren edota jardueren osagarritasunaren beharra planteatuz60, nahiz eta elkarlan hori plantea litezkeen planoak edo gaiak inoiz definitu gabe. Gainera, interesgarria da nabarmentzea lehen urteetan zehar Eusko Jaurlaritzaren dekretuek egiaz jasotzen zutela hitzarmenean EAEk jada Espainiako lankidetzan parte hartzen zuela kuotaren bitartez, eta, horretaz, Eusko Jaurlaritzaren kontribuzio gehigarriak euskal gizartearen ahalmen solidarioaren agerpena ziren. Ideia horren adierazpen gisa, 1990eko dekretuak justifikatzen zuen egokia zela ezarritako programen osagarri izango litzatekeen berezko programa bat sortzea “beste funts batzuen bitartez”, kuotaren bidezko aipaturiko ekarpenari erreferentzia argia eginez. Hala ere, partaidetzaren ideia horrek, jardun konkretuan, ez zuen koordinazio-harreman motei edo mantendu beharreko osagarritasunari buruzko inolako hausnarketa espezifikorik sorrarazi gobernu zentralarekiko lankidetzan. Dena dela, urte askoan, Eusko Jaurlaritzaren dekretuek hitzarmenak egiteko aukera planteatu zuten (Estatuko Administrazioarekin, AAEEekin edo Europako beste eskualde batzuekin), proiektu edo programa jakinen kofinantzaketarako. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak Plan Zuzentzaileak onetsi zituenean, erabat desagertu ziren Estatuko administrazio zentralarekin egindako lankidetzaren edo koordinazioaren aipamenak. Horrela, 2008-2011ko Plan Zuzentzaileak, azpi-arau gisa (III.3), garapenerako erakunde aldeaniztunekiko lankidetza indartzea agintzen du, baina ez du Estatu mailako elkarlanik aipatzen. Ildo beretik, Plan Zuzentzaileak ez du Lurralde Arteko Batzordearen inolako aipamenik egiten (AAEEetako ordezkari ezberdinak biltzen ditu), eta ez du horri dagozkion ildo edo estrategiarik planteatzen ere61. 60 Kontuan hartu beharra dago AA.EEetatik bultzaturiko lankidetzaren hasieran batzuetan jardueren egokitasuna edo baita legezkotasuna ere eztabaidatzen zela, Estatuaren eskuduntza bakarrik den kanpopolitikaren esparruan kokatzen zirela pentsatzeagatik. Hori dela eta, hainbat testuk osagarritasuna nabarmentzen dute, hain zuzen ere, interbentzio horien egokitasuna justifikatzeko. 61 Administrazio zentralaren eta autonomikoaren artean 2000ko hamarkadaren zati handi batean zehar egon diren hainbat tentsiorengatik azal daiteke hau, neurri handi batean. Elkarrizketatu ditugun pertsonetako batzuek adierazi duten bezala, tentsio horiek zerikusia dute, bai giro politiko orokorrarekin, bai lankidetzaren esparruak berezkoak dituen gaiekin. Hauen artean Gobernu zentralak izan dituen hainbat arazo adierazten dira AA.EEek erakunde aldeaniztunekin hitzarmenak izenpetzeko aukera izan dezaten.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 92 Eta, EAEz haraindi, gai honetan udal-ekintzen koordinazioarekiko kezkari dagokionez, esan daiteke ez dela aztertutako udaletako plangintza-dokumentuetariko batean ere agertu, gaia udalbatzarretako debateren batean planteatzera iritsi bada ere, baina garrantzi handirik hartu gabe inoiz. Gogoeta orokorrak Oro har, EAEko erakundeen antolaketari eta lankidetza-politikaren koordinazioari buruzko kezka nahiko txikia izan dela esan daiteke, eta indarrean dauden arauak oso eskasak izatea eta oso plangintza-dokumentu anbiguoak egitea ekarri du horrek berarekin62. Horri guztiari buruz aurkitu ditugun azalpenek joera politiko ezberdineko botereek gobernaturiko erakundeen arteko ezadostasunen alorrera garamatzate batez ere. Nolanahi ere, horrek guztiak eragozpenak eta garapenerako lankidetzaren ahalmen eta hedadura handiago batentzako muga argiak ekarri ditu, batez ere EAE bezalako herrialde baten tamainak eta baldintza objektiboek proiektu handinahiago baten planteamenduan pentsatzeko bidea ematen duenean. Kontua da 2007ko Garapenerako Lankidetza Legea aukera galdu bat izan zela EAEko hainbat erakunderen ahaleginak antolatzeko eta bultzatzeko gai izango zen lankidetzarako politika publiko baten oinarriak zehazteari begira. Emaitza, neurri handi batean, eraginkortasun gutxiko testu bat izan zen, Plan Zuzentzaileetatik gutxi bereizten zena eta, aurrekontuaren %10 ezarriz administrazioak kudeatu beharreko gehieneko kopuru gisa, erakundeen jarduera-aukeren zati handi bat murriztu zuena. Gaur egunetik ikusita, ez da erraza ulertzea Legea modu horretan idaztea eragin zuten arrazoiak, batez ere kontuan hartzen badira horrek eragin dituen zailtasunak politika publiko koherente bat bultzatzeko63. Azalpen gehienek gai horri dagokionez GGKEk defendaturiko jarrera ikusarazten dute, lankidetza-funtsen zatirik 62 Gai hau Eusko Jaurlaritzak 2001ean enkargatutako analisi-dokumentuetan jada landu zen, nahiz eta, aldundiak orduan FOCAD erakundearen barruan zeudenez, Eusko Jaurlaritzak udalekin egindako koordinazio- eta osagarritasun-lanari eskainitako arreta gutxian kontzentratu zen gogoeta, honako hau azpimarratuz: “udalerriekin egindako koordinazio-jardueretan oso gutxi aurreratu da” eta “lankidetza-eginkizun biziagoa” aldarrikatuz (Alonso, 2002). Bestalde, 2007ko Lankidetza Legeak espresuki bideratu zuen Lehenengo Xedapen Gehigarria erakundeen arteko koordinazioa eta interbentzioen osagarritasuna beharrezkoa dela planteatzera, plan zuzentzaileetan eragin handirik izan ez bazuen ere. 63 Elkarrizketatu ditugun hainbat lankidetza-erakundetako arduradunek oztopo gisa azpimarratu dute aipatutako lege-muga, eskuragarri dauden baliabideak aprobetxatzeko eta erabiltzeko gai izango den benetako politika bat sustatzeko. Hala ere, gure ikerlaneko datuek adierazten dute (udalak eta Euskal Fondoa salbuesten baditugu) erakundeetatik ere ez dela eredu integratuago bat sustatzeko proposamenik eta aukerarik bultzatu, publikoak nahiz pribatuak diren hainbat gizarte-baliabide sartzeko eta antolatzeko gai izango liratekeenak.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 93 handiena beraiek kudeatzeko xedeaz, Koordinakundeak berak planteaturiko proposamenetan jasotzen den bezala64. Hala ere, badirudi parlamentutaldeek ere ez zutela lankidetzarako politika publiko batekin konpromiso handiegirik hartu nahi izan, gaia GGKEen esku uztea hobetsi eta euskal lankidetzaren bultzada zabaltzera mugatu baitziren, administrazioarekiko konpromiso solidarioaren erakusgarri gisa. Hala eta guztiz ere, antolakuntza-arazoak Legea bera baino askoz ere haratago doaz, plangintza-dokumentuen eta bereziki Plan Zuzentzaileen sorreran bertan eragina dutelako bete-betean. Azken horietan ez da ia gainontzeko erakundeen politikaren aipamenik egiten, ezta aipaturiko plan batzuetan edo besteetan aurreikusiriko jarduera-esparruen osagarritasunaukeren aipamenik ere. Tresnen eta prozeduren auziari ekiteko moduan ere agertzen da hori. Unean uneko salbuespenen bat kenduta, ez da harmonizazioan aurrera egiteko beharraren aipamenik planteatzen. Horrek guztiak oso eraginkortasun gutxiko egoera eragin du, non azkenean logika partikularrak garapenerako lankidetzatik ondorioztaturiko beharrei gailendu baitzaizkien. Behin aldundien arteko elkarlanerako aldia bukatuz gero eta udal mailan erakundeen arteko koordinazioaren adibidetzat hartzen den Euskal Fondoa salbuesten badugu, dagoen Legeak aurreikusitako Erakundeen Arteko Batzordea da koordinazio-egitura bakarra, baina, nahiko funtzio mugatuak ditu. Nolanahi ere, beharrezkoa da aitortzea EAEko erakundeek ez dituztela kanpo-presio asko izan ere beste zentzu batean jarduteko, GGKEen Koordinakundeak honen inguruan egindako hainbat proposamen salbuesten baditugu. 4.4. Euskal lankidetzaren helburu zehatzen definizioa eta bere ekarpenaren eta balio erantsiaren analisia Lankidetza deszentralizatuaren politiken analisiko gai nagusietako bat, beren izateko arrazoia planteatzeko erabili duten eta esparru honetan egin nahi duten ekarpen espezifikoa definitu duten moduari dagokiona da. Gai horren trataera oso garrantzitsua da lankidetza-politikaren sendotasuna eta komunitate bateko gainontzeko gizarte-bizitzan duen integrazioa baloratzeko orduan. Bi bidetatik hurbildu gara gu gai honetara, jada aipaturiko marko teorikoaren arabera. Alde batetik, politikaren beraren oinarriak eta bere justifikazioari 64 Ikus Euskadiko GGKEen Koordinakundea (2006).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 94 buruzko diskurtso bat dagoen ala ez aztertuz, printzipio etiko batzuen defentsaz haraindi. Beste modu batean esanda, politikaren izateko arrazoia aztertzea da helburua, egin nahi duen ekarpen espezifikotik abiatuz; izan ere, bestela, bere aukera-kostua edo finantza-funtsak izaera orokorragoa duen kutxa komun batera ekartzeko aukera plantea liteke65. Eta bestalde, auzi honen azterketa ere planteatzen dugu, lankidetza deszentralizatuaren berezko ezaugarritzat hartzen ditugun bi alderditan arreta jarriz: erakunde-gaitasunak eta tokiko gizarte-gaitasunak indartzeko eta garapenerako hezkuntzaren esparruan egindako ekarpenetan66. Lankidetzaren nolakotasunaren eta balio erantsiaren inguruko hausnarketa Aipaturiko lehenengo gaiari dagokionez, eta estatuz azpiko beste erakunde batzuek bultzaturiko lankidetzaren zatirik handienarekin gertatu den bezala, EAEn ez da ia hausnarketarik egon Euskal Herriak egin lezakeen benetako ekarpen espezifikoari buruz, zeina garapenerako lankidetzak egindako ahaleginei balio erantsi batez edo berezko nortasun batez hornitzeko gai izango litekeen. Bereziki aipagarria da hori Eusko Jaurlaritzaren kasuan eta, neurri handiago batean, aldundien kasuan. Aitzitik, udaletako plangintza-dokumentuek kezka handiagoa erakusten dute lankidetza-politika berezko edukiez hornitzeko. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, ez lehen urteetako dekretuek, ez duela gutxiko plan zuzentzaileek, ez dute erakusten norabide horretako hausnarketa-ildorik. Dokumentu horietan jarduerak martxan jartzeko ematen den justifikazioa edo azalpena (ia beti dekretuen edo plan 65 Azpimarratu nahi denaren adibide gisa Andaluziako Lankidetzako Plan Zuzentzailean planteatutako ideia aipa daiteke, politika horren bitartez “Andaluzian probatutako garapen-prozesuaren esperientzia” bera partekatzeko asmoari buruzkoa; hau da, lankidetza gauza propio batean oinarritzea da xedea, esperientziaren bitartez eskuratutako jakindurian oinarri hartuz. 66 Argibayk et al. (2009) diotenari jarraituz, gure iritziz Garapenerako Lankidetza gaur egun lankidetzaren inguruko eztabaida askogatik gainditzen duen kontzeptua da, azken urteotan paradigma-aldaketa bat gertatu delarik, lankidetzan “bazterketa/inklusioaren ikuspegia” gehitzera behartzen duena “bere garaian Ipar/Hego ikuspegiaren analisiari eskaini zitzaiona bezain garrantzitsua”. Horren arabera, “Garapenerako Hezkuntzak, bere heziketa-proposamenen bitartez, komunitatearen partaidetza eragingo duen kontzientzia soziala bultzatzeko konpromisoa hartu behar du giza eskubideen babesean gizarte-bazterketa salatzeko, aldi berean emakumeen eta beste kolektibo ahulen ahalduntzean laguntzen duelarik. Kolektibo hauek giza garapenari egin dioten ekarpena ezinbestekoa da”. Hala ere, lan honen izaera eta erabilitako metodologia direla eta, egiten diren analisiak (euskal erakundeen politiken diseinuan eta aplikazioan Garapenerako Hezkuntzari ematen zaion trataerari buruzkoak) garapenerako lankidetzarekin duen harremanari buruzkoak dira zehazki. Hala eta guztiz ere, ondorioen kapituluan eta epilogoan gogoeta espezifiko bat egiten da Garapenerako Hezkuntzaren zentzu zabalagoari buruz.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 95 zuzentzaileen hitzaurrean agertzen dena), berriz, Euskadi (bere tradizio solidarioari leial) nazioarteko komunitate guztiak esparru honetan egindako ahaleginei eransteko beharrari loturik dago. Zentzu horretan, ez dago EAEk, bere gaitasun eta esperientzietatik abiatuz, espezifikoki garapenerako lankidetzaren multzo globalari egin liezaiokeen ekarpenari buruzko analisirik. Diagnostiko-gabezia horrek, azkenean, ezarritako lehentasunen edo politika burutzeko aurreikusitako eragileen eta baliabideen inguruan planteaturiko helburu zehatzen definizioa ekarriko luke, eta helburu horiek ez lirateke ia beste lankidetza batzuek planteaturikoez bereiziko. Dokumentu batzuetan baino ez dira sumatzen gai hauen zeharkako aipamen batzuk, bereziki lanbide-heziketa, enpresa kooperatiboak eta abar aipatzen diren dekretu batzuetan, jarduteko arlo espezifiko gisa, aurreikusiriko jarduera-tresnei buruzko azalpenen barruan. Hala ere, zeharkako aipamen hauek oso azalekoak ziren Euskadik lankidetzaren esparruan egin zitzakeen ekarpen espezifikoei dagokienez, eta ez ziren horri buruzko debate batean zehaztu, are gutxiago dekretuetan eta deialdietan ikus zitekeen analisi batean. Baina gainera, urteak pasatu ahala, guztiz desagertu ziren gaiari buruzko gutxieneko hausnarketa-zantzu horiek67, Euskadik egin zezakeen ekarpen espezifikoaren gaineko gogoeta orotik kanpo aparte geratzen ziren politikaren justifikazio bat eta lankidetzaren helburu bat ekarriz. Horren guztiaren ondorioz, euskal lankidetzaren izaerak gehienbat forma batzuen inguruan azpimarratzeko joera izan zuen edukietan oinarritzeko partez, Estatukoarenetik edo beste AAEEkoenetik aldenduz. Hausnarketa espezifiko hori gabe, esan daiteke CADak edo Lankidetzarako Agentzia handiek nazioartean markaturiko jarraibideek bideratu dituztela, GGKEen proposamenekin batera, Eusko Jaurlaritzaren lankidetza-politikaren orientazioa eta helburuak. Horren ondorioz, eskasa izan da toki- eta lurralde-administrazioen paper espezifikoari eta, batez ere, eragile berrien aukerei buruzko hausnarketa. Foru-aldundiei dagokienez, baterako Plan Zuzentzaileak (2009-2011) kezka horren berri eman zuen, sendotasunez adieraziz ez zegoela lankidetza-politika propiorik, eta, aitzitik, itsu-itsuan jarraitzen zitzaiela gertuko beste jarduera-esparru batzuekiko jarduera-ildoei, GGKEek proposaturiko dinamikei 67 Bitxia bada ere, Eusko Jaurlaritzak J. Alonsori eskatutako txostenak euskal lankidetzaren balio erantsia edo alderatutako abantailak aztertzeko beharra planteatzen zuen, espresuki azpimarratuz horrek, gainera, abantailen eta aukeren diagnostiko-ahalegin espezifiko bat eskatzen zuela (Alonso, 2001).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 96 egokituz aldi berean68. Gogoeta horietatik abiatuz, Plan Zuzentzaileak indarrez defendatzen zuen aldundiek indarrean zegoen proiektuaren alternatiba bat behar zutela planteatu, zegoen proiektua “nazioarteko LDaren erakundearen eranskin huts bat bezala osatzeaz haraindi, nortasun propioa duen lankidetza deszentralizatuko proposamen gisa” adieraziz. Hala ere, proposamen hori ez da loturik agertzen euskal foru-aldundien edo EAEren beraren lankidetzak espezifikoki egin lezakeen ekarpenaren analisi batekin, beste lurralde batzuetatik bultzaturiko lankidetza izan litekeenetik bereiziz69. Zentzu horretan, Plan Zuzentzaileak nortasunaren arazoa planteatzen du, baina hori bukaeran izaera teorikoa duen planteamendu bati (bestalde, EAEko instantzia askok partekatzen dutena) eta hiru jarduera-ardatzen defentsari (Tokiko Giza Garapena, Genero Ikuspegia eta Garapenerako Hezkuntza) lotzen zaie, eta baita udal mailatik egiten den bultzadari ere. Udalen kasua ez da berdin-berdina, planteaturiko analisien udal mailako eremuari dagokionez behintzat. Nolanahi ere, plan zuzentzaile bakoitza egin aurreko arautegiek eta deialdiek ez zuten ia ekarpenik egin alor honetan, tokiko garapenerako lankidetzak planteatzen duen aukerari buruzko balorazioren batez haraindi, bestelako politika bat burutzeko, gobernuena bezain baldintzatua egongo ez litzatekeena, nahiz eta horrek ez dakarren lankidetza horren oinarriak izan litezkeenaren analisi bat. Hala ere, Plan Zuzentzaileen azterketak gai horiei buruzko hausnarketa interesgarriak identifikatzeko bidea ematen du. Bilboko Udalak bere lehen Plan Zuzentzailean jada (2006-2009) bere espezifikotasuna planteatzen zuen tokiko erakunde gisa, metatutako jakintzarekin eta kudeaketa-eremu espezifikoetan sorturiko gaitasunekin eta parteka ditzakeen tokiko estrategiekin, berezko profil batez hornituz horrela lankidetza-politika. Planaren zati ezberdinetan, gainera, Bilboko lankidetzaren espezializazioa planteatzen da, emakumeen ahalduntzearen eta tokiko boterearen esparruetan. 68 Aldundien lehen Plan Zuzentzailean (2009-2011) honako hau azpimarratzen da: “Urte hauetan foruen lankidetzak ez du gertueneko garapenerako lankidetzaren esparruan eman den bilakaeraren bide bera jarraitu eta seguru aski behatutako aldaketak gehiago dira GGKEek (eta neurri txikiagoan lankidetzarako beste instantzia batzuek) proposatutako dinamikei egokitzearen emaitza, berezko politika bat aplikatzearena baino.” 69 Alboan elkartearen ikerlana nahiko kritikoa zen aldundiak Plan Zuzentzailearen aurretik egiten ari ziren lanari dagokionez, honako hau azpimarratuz: “Aldundiak benetan Gobernuak egiten duen ia gauza bera egiten ari dira, erakunde berdinekin, herrialde berdinetan eta antzeko sektoreentzat, horretarako mekanismo berberak erabiliz: GGKEen proiektuetarako diru-laguntzen deialdiak. Eta hori guztia lankidetza- eta osagarritasun-ahalegina abian jarri gabe, zeinak gutxienez, eta konpetentziaren bekaizkeriaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuaren barruan benetan egindako lau lankidetza autonomo egon direla justifikatu ahal izango lukeen.”
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 97 Horretarako, berebat proposatzen da egokia litzatekeela Tokiko Lankidetza Kontseiluaren barruan batzorde espezifikoak sortzea. Bere aldetik, bigarren Planak (2010-2013) askotan aipatzen du ideia hori, alor horretan udalaren eginkizuna azaltzeko erabilitako atal espezifiko bat planteatuz, eta baita proposatzen den politikaren justifikazioa eta konparaziozko abantailak ere. Atal horretan sor daitezkeen aukerak eta sinergiak nabarmentzen dira berriro ere, gaitasun teknikoaren beraren eta udalak eskuraturiko esperientziaren bitartez, hori guztia berekin lanean aritzen diren beste herrialde batzuetako tokiko erakundeekin parteka daitekeelarik. Bere aldetik, Gasteizko Udalak, bere Plan Zuzentzailearen bitartez (20102013) lankidetzaren beraren espezifikotasuna planteatzen du, gai honi atal jakin bat ere eskainiz, non erakundearen eragile-papera sendotasunez aldarrikatzen baiten, finantzatzaile hutsarena gaindituz, eta paper hori bai metaturiko esperientziek, bai berezko ahalmenek, defendatzen dutela adierazten da Planean. Esperientzia eta ahalmen horien artean hauexek aipatzen dira: tokiko garapenaren esparruko esperientzia, garapen-bidean dauden herrialdeetako tokiko erakunde publikoekin egiten diren elkarrizketa- eta truke-aukerak, udalerriko pertsona eta erakundeen parte-hartzea, edo udalerriko talde eta erakundeak garapen-bidean dauden herrialdeetako talde eta erakundeekin elkartzen erraztea. Gainera, jarduera-bideetako bat bezala planteatzen da udal-lankidetzaren proposamena, eta horretarako tresnak eta arloz arloko lehentasunak zehazten dira70. Donostiako Tokiko Lankidetza Planean ere (2008-2011), gai honen trataeran hain esplizitua ez bada ere, argitasunez planteatzen da egin nahi den garapenerako lankidetza beste batzuk ez bezalakoa dela, “gure udalerriaren berezitasunak islatu” behar dituelarik. Aurreko gogoetez gain, hiru udalek partekatzen duten kezka bat ere nabari daiteke bultzaturiko lankidetzaren espezifikotasuna definitzeko orduan: lankidetzaren bitartez solidaritatearen kultura eta herritarren beren balioen aldaketa sustatzen lagunduko duen borondatea hain zuzen ere. Toki-garapena eta erakundeak indartzearen inguruko gogoeta Diagnostiko orokorrez eta lankidetzaren beraren oinarri espezifikoari eta balio erantsiari buruzko analisiez haratago, gure ustez lankidetza deszentralizatuaren plangintzan oro har ia nahitaezkoak diren erreferentziazko 70 Dokumentu honetan udal-izaera duen lankidetza teknikoari loturiko ideia bezala aurkezten da udal mailako lankidetzaren nozioa.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 98 gai jakin batzuei emandako trataera ere landu dugu71. Espezifikoki azterturiko erakundeez haraindi doazen gaiez ari gara beraz. Gai horiek, beren ezaugarriengatik, oro har lankidetza deszentralizatuaren politiken parte garrantzitsua izan behar dutela uste dugu. Gai horiek, batetik, tokiko garapenaren, erakundeen indartzearen eta tokiko gizarte-egituraren bultzada dira, eta, bestetik, garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza. Datozen lerroetan, EAEko erakundeen politika-dokumentuetan bi gai horiei emandako trataera aztertzen da. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, lehen Plan Zuzentzailea egin aurretik agertu ziren politika-dokumentuetan, lankidetza-ahaleginen lehentasunezko alderdi gisa, tokiko garapenari eta tokiko erakundeen indartzeari buruzko aipamenak eta deszentralizazio-prozesuen babesa72. Hala ere, eta dokumentu horiek alde batera utzita, esparru horretan arrakasta izan ez zuten hainbat ekimen burutu ziren, eta horren ondorioz, ez ziren proposamen artikulatuetan zehaztu73. Plan Zuzentzaileak egitean ordea, Tokiko Garapenari buruzko gaiak politikaren helburuen parte izaten hasten dira, baita berezko ezaugarri gisa ere. Lehen Plan Zuzentzailean (2005-2008) modu ezberdinetan ikus daiteke planean zehar Tokiko Garapenaren inguruko gaiei emandako garrantzia. Alde batetik, udal-eremuan, lankidetzaren helburu orokorren definizioan, lehentasuna ematen zaio pobreziaren aurkako borrokari. Bestetik, estrategiaren zehar-lerroak planteatzeko orduan, tokiko gaitasunen eta partaidetzaren eta antolakuntzaren indartzea zehar-lerro horietariko bat bezala azpimarratzen da tokian tokiko mailan. Azkenik, sektoreko eremu batzuetan jarduera-ildoak proposatzen diren kapituluan, toki-garapenarekiko kezka, bai tokiko botereari eskainiriko arloko eremu espezifiko batean (4.3), bai toki-eremuko hainbat alderdi, Herri Ekonomiaren eremuari (4.2) dagokion azalpenean islaturik ageri da. Lankidetzaren alderdi garrantzitsutzat hartzen den tokian tokiko indartzearen defentsa-lerro hori bigarren Plan Zuzentzailean (2008-2011) planteatzen jarraitu zen, non aurreko planean aurkezturiko gaiei buruzko diagnostikoak eta proposamenak mantendu baitziren. 71 Horien justifikazioa Unceta et al. (2011) lanean ikus daiteke. 72 Lehen dekretuetako batzuetan “laguntza burutzen den gunearen garapen integrala sustatzeko” helburua planteatzen da, baina helburu hori gehiago zehaztu gabe. 73 90eko hamarkadaren erdialdean, Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren baterako proposamen bat planteatu zen tokiko garapenerako programa bat abian jartzeko Guatemalan, Alta Verapazeko eskualdean, euskal GGKEen partzuergo bat sorreraren bitartez, baina proposamenak ez zuen aurrera egin.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 99 Foru Aldundien kasuan, lehen dekretuetan Tokiko Garapenaren gaiei buruzko aipamen adierazgarririk egin ez bazen ere, baterako Plan Zuzentzailearen (2009-2011) ezaugarrietako bat da haiei eskainitako arreta. Plan horretan, Tokiko Giza Garapenaren kontzeptutik planteatzen da toki-garapenaren eta tokiko erakundeen indartzearen aldeko apustua. Apustu hori, dokumentu guztian zehar etengabeko erreferentzia izateaz gain, pobreziaren aurkako borrokarekin, giza eskubideen defentsarekin, erakundeen partaidetza eta indartzearekin edo baita ingurumenaren jasangarritasunarekin ere loturiko helburu sorta zabal baten adierazpen gisa agertzen da. Gainera, Tokiko Giza Garapena helburu edo ardatz nagusi gisa planteatzen da, Genero Berdintasunarekin eta Garapenerako Hezkuntzarekin batera74, hainbat jarduera-ildo proposatuz erakundeen indartzeari, tokiko estrategiak sustatzeari eta babesteari edo proiektu emankorren hazkunde ekonomikoari eta bultzadari buruzkoak. Udalei dagokienez, bestelakoa da egoera. Bai Gasteizkoak bai Bilbokoak, hasieratik planteatu zuten toki-garapenarekin, partaidetzarekin edota tokiko erakundeen indartzearekin loturiko auzien garrantzia, zeina 1993 eta 2001etik hurrenez hurren argitaraturiko hainbat araudi eta deialditan ikus baitaiteke. Gainera, Gasteizen kasuan, 2000n jada Tokiko Garapena lankidetza deszentralizatuaren berezko helburu gisa definitu zen, tokiko erakunde demokratikoen indartzean zehaztuz tokiko kudeaketarako prestakuntza, deszentralizazio-prozesu demokratikoei egindako ekarpena edo herritarren parte-hartzearen sustatzea. Hala ere, Donostiaren kasuan, toki-garapenaren problematika espezifikoak 2008ko Tokiko Lankidetza Planaren argitalpenarekin baino ez zuen eskuratu herritartze-agiria. Ondoren, hiru udaletako Plan Zuzentzaileek enfasi nahikoaz eman zuten gai hauen berri, modu ezberdinean bazen ere. 2006an dagoeneko, bere lehen Plan Zuzentzailean, Bilboko Udalak arloz arloko jarduera-ildoetako bat zelakoan planteatu zuen Tokiko Boterearen indartzearen gaia, tokian tokikoaren garrantzia azpimarratuz gaur egungo testuinguruan, eta erakunde publikoak zein gizarte-erakundeak txertatuz analisian. Bere aldetik, bigarren Plan Zuzentzaileak (2010-2013) gai horretan sakontzen du, lehentasunezko jarduera-eremuak tokian tokikoa izan behar duela azpimarratuz, udaletik bertatik esparru horretan dauden lan-aukerak nabarmenduz eta 74 Dagokion atalaren sarreran ordea, pobreziaren aurkako borrokaz, genero-berdintasunaz eta kontzientzia kritiko eta eraldatzaile bat sortzeaz hitz egiten da, hau da, berriz azpimarratzen da dokumentu osoan mantentzen den Tokiko Giza Garapenaren kontzeptuaren eta hainbat helbururen arteko (bereziki pobreziaren aurkako borroka) identifikazio orokorra.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 100 Tokiko Boterearen auzia lanerako arloz arloko ildoetariko bat bezala planteatuz berriro ere, emakumeen ahalduntzearekin eta gizarte-aldaketarako sentsibilizazioarekin eta hezkuntzarekin batera. Bere aldetik, Donostiako Udalak, Tokiko Lankidetza Planean (2008-2011) nabarmen planteatzen ditu Tokiko Garapena eta gaitasunen sorkuntza bere lankidetza-politikaren funtsezko ezaugarriak direlakoan, gaur egun tokian tokiko eremuek eta eremu horien osagaiek duten garrantzia azpimarratuz. Gainera, hori guztia indartu egiten da Tokiko Boterea eta Partaidetza estrategia osoaren zehar-lerro gisa kontuan hartuz. Azkenik, Gasteizko Udalak bere Plan Zuzentzailean (2010-2013) tokiko garapenaren gaientzako arau espezifiko bat sortzen du, gai horiek guztiak gaitasunen sorkuntza eta pertsonen bizi-baldintzen hobekuntza eraginkorra bateratzen dituzten auzi gisa ulertuz. Gainera, jarduerak tokiko lurralde-esparrura mugatzeko beharra planteatzen da. EAEko erakundeen egoerari oro har behatzen bazaio, azpimarra daiteke Euskadiko lankidetza-politikaren oso atal garrantzitsua eratuz joan direla azken urteotan maila horretan toki-garapenari eta erakundeen indartzeari dagozkion auziak. Hala eta guztiz ere, plangintza-dokumentu ezberdinek jarduera-ildoen eta eskuragarri dauden tresnen analisi zehatzago bat falta dute, maila orokor hutsean geratzen baitira batzuetan, eta hori, neurri batean, esparru horretan esperientzia gutxitxo izatearen ondorioa da, jarraian aipatuko ditugun sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntza bezalako beste jarduera-eremuei dagokienez. Garapenerako hezkuntzaren inguruko gogoeta Azkenik, eta Garapenerako Hezkuntzaren inguruko ikuspegiari dagokionez, politikaren lehentasunezko alderdi eta –lehentasun horri dagokionez–beste administrazio batzuen aurrean elementu bereizle hartzen den neurrian, administrazio nagusiaren aurrean esate baterako, beharrezkoa da hasieratik azpimarratzea gai hau EAEko erakundeen lankidetza-politikaren funtsezko atala izan dela. Horri dagokionez, esan daiteke Garapenerako Sentsibilizazioa eta Hezkuntza estrategiaren erdigunetzat hartzen direla jada 1994az gero Eusko Jaurlaritzaren kasuan75, eta aldarrikaturiko lehen dekretuetatik gainontzeko erakundeetan. Baina egiaztapen horretaz haratago, euskal erakundeek plangintza-dokumentuetan egiten duten Garapenerako Sentsibilizazioaren eta Hezkuntzaren trataerak etengabeko aldaketak 75 Data horren aurretik, sentsibilizazio-jarduerak finantzatzeko aukera planteatzen zen 1991eko eta 1992ko dekretuetan, baina ezin ziren laguntzen % 5 baino gehiago izan.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 101 eta eguneratzeak izan ditu, hauxe baita seguru aski analisi- eta plangintzaahalegin gehien egin diren esparruetako bat, bereziki Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Udalaren aldetik. Gai honi buruzko lan eta txosten ugari egin dira erakunde hauen babespean. Xehetasun gehiagotan sartuz, eta Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Garapenerako sentsibilizazioa eta Hezkuntza laguntzak bideratzeko ezarritako hiru bide edo modalitateetako bat bezala planteatu zen hasieran, nahiz eta 1995etik aurrera gai horiek lankidetza-politikaren berezko helburu gisa ere planteatu ziren. Hala ere, hau ez zen bat etorri gai honek tokian tokiko mailetan hartzen duen garrantziari buruzko analisi espezifiko batekin (zeinak, erdiguneko mailak ez bezala, biztanleriarengandik gertuago dauden, eta esparru honetan askoz ere baliabide eta tresna gehiago dituzten), baizik eta lankidetzaren arlotik planteaturiko interbentzioaren logikarekin eta alor horretan lan egiteko babes-eskaera geroz eta ugariagoekin. Hezkuntza formalari espezifikoki dagokionez eta lehenago jada azpimarratu den bezala, ez da Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko hezkuntzaren erantzule bakarra den aldetik, gai horretan duen erantzukizun bereziari buruzko inolako hausnarketarik ikusten. Hala ere, 1996 eta 1999 artean aldarrikaturiko dekretuek, Garapenerako Hezkuntzaren gaia planteatzeko orduan, hezkuntza-sisteman esku hartzeko beharra jaso zuten, eta 2002ko dekretua aurrerapauso bat izan zen norabide horretan, bi jarduera-ildo bereiziz III. kapituluaren baitan: alde batetik Sentsibilizazioa eta bestetik Garapenerako Hezkuntza, azken horri paper garrantzitsu bat emanez bai irakaskuntza arautuan zein ez-arautuan, eta, horrez gainera, esparru horretan inplikaturiko eragile ezberdinen arteko ahaleginak koordinatzeko beharra planteatuz (Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusia, Hezkuntza Saila, Ikastetxeak eta GGKEak). Hala ere, analisi- eta hausnarketa-ildo hori desagertuz joango zen ondorengo urteetan, inolako azalpenik gabe gainera. Foru-aldundiei dagokienez, Sentsibilizazioa eta Garapenerako Hezkuntza lankidetza-politikaren lehentasunezko helburu bezala agertu ziren, argitaratutako lehen dekretuetatik, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuetan. Arabaren kasuan, gai hori ez zen espresuki helburu gisa planteaturik agertu 2005eko dekretura arte76. Urte horretatik aurrera, sentsibilizazioak eta garapenerako hezkuntzak trataera espezifikoa jaso zuten gainontzeko lankidetza-jardueretatik bereiziriko Dekretu batean. Beren aldetik, Bizkaiko eta Gipuzkoako 76 Hala ere, aurreko urteetako dekretuetan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek bete beharreko baldintza gisa planteatzen da esperientzia izatea hiritarren sentsibilizazioarekiko eginkizunetan.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 102 dekretuek hasieratik kapitulu espezifiko bat izan zuten sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren esparruan egindako interbentzioei buruz. Eta udalei dagokienez, sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren garrantziaren berri eman zuten denek politikaren lehen dokumentu arautzaileak argitaratu zirenetik. Hala, Bilboko Udalak helburu espezifiko gisa planteatu zituen lehen araudian, zeina 2001ekoa baita. Gasteizen kasuan, 1993tik agertu ziren Sentsibilizazioa eta Garapenerako Hezkuntza politikaren berezko helburu gisa, eta 1995ean lankidetza-deialdien gaiari buruzko atal espezifiko bat gehitu zen. Bertan, gainera, ikastetxeak lehentasunezko alor gisa identifikatu ziren. Geroago, 1997tik 2000ra arte, bi ildo bereizi egon ziren: bata Sentsibilizazioarentzat (epe laburreko jardueretan kontzentratua) eta bestea Garapenerako Hezkuntzarentzat –epe luzeragoko hezkuntza-prozesuetarako– gero, atzera, ildo bakar batean batzeko. Aipagarria da halaber udal horrek Garapenerako Hezkuntzaren esparruan gehitutako urte anitzeko interbentzioen modalitatea, epe luzeragoko lana ahalbidetzen baitu. Azkenik, Donostiari dagokionez, arlo honetako jarduerak Plan Zuzentzailearen aurretik argitaraturiko deialdi guztietan jaso ziren, jarduera-ildoetako bat zelakoan. Gainera, Donostiako udalaren kasuan, azpimarratu behar da garapenerako lankidetza-politika oso loturik egon dela beti –bai kontzeptualki bai antolakuntzari dagokionez– Giza Eskubideen, tolerantziaren edo xenofobiaren eta arrazakeriaren aurkako borrokaren inguruan burututako politikarekin. Ondoren, euskal erakundeek martxan jarritako lankidetzarako plangintzaestrategikoak, Sentsibilizazioari eta Garapenerako Hezkuntzari emandako garrantzia bermatu zuen politikaren erdigune gisa. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, lehen Plan Zuzentzaileak (2005-2008) sektoreko eremu espezifiko gisa planteatu zuen Garapenerako Hezkuntza, hiru dimentsio azpimarratuz (kulturala, politikoa eta pedagogikoa) eta horien hartzaile diren hainbat jarduera eta talde-mota aditzera emanez. Bigarren Plan Zuzentzaileak (20082011) Garapenerako Hezkuntzaren gaia Arau mailara igo zuen (Planean jasotako zazpien artean bat) epe ertain eta luzera pertsonak hezi nahi dituen hezkuntza-proposamen gisa definituz, mundu mailako arazoak eta arazo horien egiturazko kausak uler ditzaten. Gainera, Garapenerako Hezkuntzaren esparruaren baitan hainbat zehar-lerro jaso ziren, adibidez, generoa, giza eskubideak, kulturen arteko harremanak eta beste batzuk, azpi-sektoreen eta jarduera-ildoen desberdintzearekin jarraituz. Dena dela, eta lehenago azpimarratutakoaren ildotik, beste bi plan zuzentzaileetariko batean ere ez zen
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 103 egin hausnarketarik Eusko Jaurlaritzak, EAEko hezkuntzaren botere goren gisa, Garapenerako Hezkuntzaren esparruan duen paperari eta erantzukizun espezifikoei buruz77. Eusko Jaurlaritzaren politikaren alderdi garrantzitsu bat da –gogoan izanik politika hori garapenerako lankidetzari lotua egon dela historian eta plan ezberdinetan zehar–, euskal gizarteko pertsona eta erakunde jakinak lankidetzan espezializaturiko prestatzea. Plangintza-dokumentuen baitan, prestakuntza bultzatzeko edo errazteko xedeaz, erantsi diren zenbait tresnetan edo hezkuntza-programetan islatu da hori, unibertsitatean eta erakundeetan gai hauetan espezializatuak daudenen laguntzarekin. Bere aldetik, Foru Aldundien Plan Zuzentzaileak (2009-2011) Garapenerako Sentsibilizazioaren eta Hezkuntzaren zentralizazioa, aurretik jada aipatu den bezala, Planaren zehar-lerroetako bat zelakoan planteatu zuen, bai Euskadin egindako interbentzioei, bai lekuan bertan burututakoei aplikatzeko. Eusko Jaurlaritzaren kasuan bezalaxe, gai honen maila politiko, kultural eta pedagogikoa azpimarratzen zituen planak, laugarren maila etiko bat ere gehituz. Gainera, hainbat arlotako jarraibide eta orientazio planteatu ziren, ohiko hezkuntza, hezkuntza arautu gabea eta hezkuntza informala bereiziz. Udalei dagokienez, Plan Zuzentzaile ezberdinak ere Garapenerako Hezkuntzari eta Sentsibilizazioari gehitzen zaizkio, planteaturiko estrategiaren alderdi garrantzitsu bezala. Bilboko lehen Plan Zuzentzaileak sektoreko eremu espezifiko gisa hartu zuen Garapenerako hezkuntza, lehentasunezko jardueraildo gisa azpimarratuz gainera eta jarduerak gehituz sentsibilizazioa, ikerketa, eragin politikoa eta garapen arauturako eta ez-arauturako hezkuntza bezalako esparruetan. Bigarren Plan Zuzentzailean (2010-2013) esparru honetako jardueren hedadura zertxobait gehiago zabaldu zen, bidezko merkataritzarekin eta kontsumo arduratsuarekin edo erosketa publiko etikoarekin loturikoak gehituz. Gasteizko Udalaren kasuan, bere Plan Zuzentzaileak (2010-2013) hasieratik planteatzen ditu bi jarduera-ildo ezberdin: Gasteizko hirian bertan burututakoak (non Sentsibilizazioa eta Garapenerako Lankidetza kokatzen diren) eta beste herrialde batzuetan burututakoak. Filosofia horren arabera, esparru hauetan lan egiteko marko operatibo bat garatzeaz bakarrik diharduen atal bat du Planak. Sentsibilizazioari eta garapenerako 77 Elkarrizketatu ditugun hainbat pertsonak hiruko gobernuaren baitan (PNV-EA-IU) sail ezberdinen artean izan diren komunikazio-arazoak azpimarratu dituzte eta, bereziki, Hezkuntza Saileko arduradun berriek Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzarekin kolaboratzeko agertu duten gogo eskasa, aipatu dugun gobernuak iraun zuen aldian zehar (2001-2009).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 104 hezkuntzari dagokionez, hainbat alderdi zehazten dira, ekintzen tipologiarekin, tresnekin, eragileekin edo ekintza-esparruekin loturik. Azkenik, Donostiako Udalari dagokionez, Tokiko Lankidetza Planak (20082011) neurri batean ezberdina den ikuspegi bat hartzen du; izan ere, batetik lankidetzaren eta bestetik Sentsibilizazioaren eta Garapenerako Hezkuntzaren arteko bereizketa gainditzeko komenigarritasuna planteatzen du, bi gai horiek estrategia eraldatzaile bakar batean bilduko dituen ikuspegi global baten beharra iradokiz. Horretarako, eranskin bat gehitzen du Planak, “Garapenerako Hezkuntzan egiten den lanaren gakoa, eta horrek lankidetzarekin duen harremana” izenburuarekin. Filosofia horren arabera, ekintza eta lehentasunezko sektore sorta handi batean txertaturik agertzen dira Planean Garapenerako Hezkuntzari dagozkion gaiak. Azpi-atal hau bukatu aurretik, izan den koherentziari buruzko gogoeta labur bat egingo dugu plangintza-dokumentuetan defendaturiko zentralizazioa ziurtatzen duten aurrekontuen aurreikuspenari eta tresna espezifikoei buruz, Garapenerako Sentsibilizazioari eta Hezkuntzari dagokionez. Zentzu horretan, beharrezkoa da aitortzea egoera aldatuz joan dela denborarekin erakunde ezberdinetan. Sentsibilizazioari eta Garapenerako Hezkuntzari emandako lehentasunaren eta horretara bideraturiko aurrekontu-zuzkiduren arteko harremanari dagokionez, esan daiteke Eusko Jaurlaritzaren lankidetza-politika nahiko koherentea izan zela lehen urte haietan, hainbat hutsune eta gorabehera izanik ere. 1992ko dekretuan aurreikusitako %5az geroztik, aurrekontuen aurreikuspenak ez ziren esplizituak izan 2000ra iritsi arte. Urte hartan diru-laguntzen Dekretuko III. kapitulua (Sentsibilizazioari eta Garapenerako Hezkuntzari buruzkoa) aurrekontuaren gehieneko %10az hornitu zen. Kopuru hori %15era arte handitu zen ondorengo urteetan, 2005era arte, non %10ekoa izatera itzuli baitzen, funts guztien etengabeko gehikuntza testuinguru batean izan bazen ere. Plan Zuzentzaileen argitaratzearekin jada, Sentsibilizazioari eta Garapenerako Hezkuntzari emandako garrantziak ere ildoen eta jarduera-esparru zehatzen definizioa ekarri zuen, eta baita finantzatzeko aurrekontuen aurreikuspen-espezifikoen zuzkidura ere. Azken hori aurreikusitako funtsen %10ean kokatu zen 2005-2008ko Planean, eta ehuneko hori %6-8ra arte murriztu zen 2008-2011ko bigarren Plan Zuzentzailean. Bere aldetik, Foru Aldundien Plan Zuzentzaileak Sentsibilizazio eta Garapenerako Hezkuntzako ekimenetarako aurrekontu-aurreikuspen bat eratu zuen, zeina lankidetza-aurrekontu
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 105 globalaren gutxieneko %10ean finkatu baitzen. Eta udalei dagokienez, Bilbokoak funts guztien %10 eskaintzea gai horiei planteatu zuen lehenengo planean; bigarrenean ordea, ez zen horretarako aurrekontu-konpromiso espezifikorik agertu, garapenerako hezkuntzak berak garrantzi handiagoa hartu bazuen ere (lehentasunezko ildo berri gisa gehituz eta planean zeharka aplikatuz). Gasteizkoak, bere aldetik, adierazle gisa sentsibilizaziora eta garapenerako hezkuntzara %10etik gertu dagoen ehuneko bat bideratzea komenigarria dela planteatzen du. Eta azkenik, Donostiakoak termino absolutuetan ezartzen ditu jarduera-esparru honetarako aurrekontuen aurreikuspenak, plana indarrean dagoen urteetan zehar. Aurreikuspen horiek 359.000 eurotik 2008an, 365.000 eurora doaz 2011n. Horrek aurreikusitako funts guztien %25etik gorako kopuru bat dakar, zeinak, zalantzarik gabe, EAEko erakunde guztien arteko ehunekorik handiena adierazten duen. Eta tresnen aurreikuspenari dagokionez, beharrezkoa da adieraztea aztertutako erakunde ezberdinen plan zuzentzaileek ahalegin nabarmenak eskaini dizkiotela arauetan eta jarduera-ildo jakinetan sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren helburu orokorrak zehazteari, sektoreak eta jarduera-esparruak espezifikatuz, zeharkakotasunari buruzko joerak planteatuz eta edukien inguruko gaiak zehaztuz ere bai inoiz. Zentzu horretan, sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren politikaren definizioak arazoren bat izan badu, ez da ardura- eta kezka-falta izan (zeina gaiari eskainitako garrantziarekin bat etorri den argi eta garbi), baizik eta, gehienez ere, landu beharreko gaien zabaltasuna eta ugaritasuna, eta baliteke zabaltasun eta ugaritasun horiexek estrategiaren funtsezko gakoak edo alderdirik esanguratsuenak ikustea galarazi izana. Gainera, neurri batean zaila izan da analisietatik eta egindako ebaluazioetatik ateratako ondorioak eta behaketak plangintzari gehitzea; eta, seguru aski, badu horrek zerikusia eragileek batzuetan adierazten duten desorientazio-sentsazioarekin, hau jaso delarik jarduera-esparru honen inguruan egindako ebaluazio-lan bakanetan. Gogoeta orokorrak Oro har, EAEko erakundeen lankidetza-politikek ezarritako lehentasunen azterketak eta emandako trataerak gai honen bi alderdi bereizteko beharra ematen dute aditzera, ekarpen espezifikoa eta bere balio erantsia garapenerako lankidetzaren testuinguru orokorrean baloratu ahal izateko. Alde batetik, gai horrekiko kezka zein puntutarainokoa izan den aztertu behar litzateke, eta horretarako EAEk esparru honetan dituen ahalmen espezifikoak analizatuko dira. Eta bestetik, politika horietan alderdi batzuei
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 106 emandako trataeraren auzia dago, zeinak gure iritziz bereziki garrantzitsuak baitira lankidetza deszentralizatu bati begira, elementu bereizgarri izateraino. Lehenengo auziari dagokionez, azpimarra daiteke burututako analisia oso eskasa izan dela oro har, eta horrek, adierazpenez haraindi, neurri handi batean beste administrazio batzuen planteamenduei jarraitu dien praktika bat ekarri du. Horren ondorio nagusia politikaren pixkanakako definizioa izan da, gertaerek berek edo lankidetza-sektorearen gune aktiboenen proposamenek eramanda, baina ia loturarik izan gabe EAEn egin zitezkeen beste ekarpen espezifiko batzuei buruzko hausnarketa batekin. Gainera, horrek guztiak eragin duen lankidetzaren geografia- edo sektore-lehentasunen trataera, inertziaz justifikatu da gehienbat (ahaleginak jada lanean ari ziren esparruetan kontzentratu) edo oso erreferentzia orokorrez (herrialdeen giza-garapenaren indizea), lehentasun horien eta aldez aurretik mugaturiko euskal gizartearen ahalmenen arteko harremanaren bilaketa batez baino gehiago. Adierazitako bigarren gaiak ordea –lankidetza deszentralizatuaren hainbat lehentasunezko gaien trataerari dagokiona–, bestelako balorazio bat merezi du. Zentzu horretan, beharrezkoa da azpimarratzea, bai toki-garapenarekin eta erakundeen indartzearekin loturiko gaiek, bai sentsibilizazioari eta garapenerako hezkuntzari buruzkoek, lehentasunezko arreta merezi izan dutela EAEko erakundeen aldetik. Hala ere, ikus daiteke arreta hori ez dela beti izan esparru horietan lankidetzak berak joka zezakeen paperaren aldez aurreko diagnostiko baten ondorioa, baizik eta lehendik zeuden sentsibilitate eta dinamika batzuen emaitza izan dela gehienbat, bereziki garapenerako hezkuntzaren gaian. Bestalde, azken gai hori zehaztasun handiagoz definitzera iritsi da, eta baita aurrekontuen aurreikuspen espezifikoetan zehaztu ere. Hori ez da toki-garapenaren eta erakundeen indartzearen gaietan gertatu, zeinek trataera teorikoagoa edo generikoagoa izan duten, salbuespen batzuk izan ezik. Toki Garapenari dagozkion gaien analisian, bai kontzeptu-markoa, bai planteaturiko gai jakinak, ez dira berdinak erakunde guztietan. Gauza bera gertatzen da proposatzen diren jarduera-ildo espezifikoekin eta horretarako erabiltzen diren tresnekin. Kasu batzuetan alde handia ikusten da gai horiei emandako garrantziaren eta, batetik, beren definizioan jarritako enfasiaren eta, bestetik, proposaturiko jarduera-ildoen zehaztasun gutxiaren artean. Zentzu horretan, esan daiteke gai hauek estrategiaren erdiguneko alderdi bihurtzeko asmoa gailendu dela beren trataeran (batez ere azken urteotan,
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 107 plan zuzentzaileak egin direnez geroztik), esparru honetako jarduera-aukerei, eskura dauden baliabideei eta balizko eragileei buruzko hausnarketa sakonago baten gainetik. Sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren kasuan, hainbat debatek zeharkatu dute eta hainbat tentsioren mende egon dira lankidetza-politiken ikusmoldea eta diseinua. Hasieratik izan zen erakundeek bultzatutako lanildo bat, eta euskal garapenerako lankidetzaren ezaugarrietako bat bihurtu da, tokiko eta autonomietako esparruek gai horretarako adierazten dituzten abantailak bereganatuz. Hala ere, politika-dokumentuetan sumatzen da lehentasunen eta hainbat helbururen arteko etengabeko tentsioa, zeinak, funtsean, bi gai nagusitan duten eragina: epe laburraren eta luzearen arteko harremana, eta garapenerako hezkuntzaren eta lankidetza orokorraren arteko harremana. Gai hauetako lehenengoa plangintza-dokumentuetan adierazten diren joan-etorrietan agertu da, hezkuntza arautuaren sektoreari emandako trataeran. Aldi eta erakundeen araberako egoera ezberdinak bereiz badaitezke ere, ikastetxeek oro har kezka handi samarra izan dute sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza jarduerekiko, eta kezka hori planetan, dekretuetan eta deialdietan agertu da. Hala ere, gai horren trataeran jarraipenik ez izateak eta testuetan ikusten diren aurrerapauso eta atzerapausoek nolabaiteko zehaztugabetasuna erakusten dute lortu nahi ziren helburuetan, horrek ebaluaziorako dakartzan zailtasunekin. Zentzu horretan, deigarria da, emaitzak batez ere epe luzera eman behar dituen lan-ildo bat izanik, batzuetan zalantzan jarri izan dela lankidetzaren ikuspenari edo GGKEen laguntzari egin zaien ekarpen txikiagatik. Baina, aldi berean, epe laburrean kontzentraturiko lan-ildoa ere, hain espezifikoki mugaturiko helburu-sektorerik gabe, zalantzan jarri izan da hainbatetan, eta erakundeen eta GGKEen arteko eztabaidagaia izan da; izan ere, partekatua izan den iritzi baten arabera, gai hauetan herritarren jarrera oso eskasa da eta ez dira ia inplikatzen kultura solidario baten eraikuntzan78. Era berean, aurreko guztiak planteaturiko bigarren gaiarekin du zerikusia, hau da, Sentsibilizazioak eta GHk lankidetza osoarekin dituen harremanei dagokionarekin. Plangintza-dokumentu askoren irakurketatik ondoriozta 78 Gai horrekin loturik, Argibayk (2008) hau adierazten du: “Jendaurrean oro har edo ikastetxeetan egindako ahalegina dela medio, beste kolektibo batzuei zuzendutako Sentsibilizazio edo Garapenerako Hezkuntzarako ekintzak ahulagoak izan ziren, okerrago egituratuak, baliabide pedagogiko gutxiagorekin eta jarraipenik gabeak”.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 108 daiteke sentsibilizazioak funtsezko papera jokatu behar duela herritarren kontzientzia eta lankidetzarekiko konpromisoa areagotzeko. Hala ere, politika-dokumentuek ez dute ia biderik proposatu herritarrak nazioarteko solidaritateari gehi daitezen pizteko eta sustatzeko, eta bazirudien nazioarteko solidaritate horrek GGKEen lanaren babesa jarri behar zuela bereziki agerian. Ikerlan honen hurrengo atalean azaltzen den bezala, erakunde batzuen eta besteen testuek ez dute beste erakunde eta gizarte-kolektibo batzuek garapenerako lankidetzan eta nazioarteko solidaritatean betetzen duten papera ia aztertzen. Horregatik, zaila da biztanleriaren konpromiso solidarioaren adierazleak aurkitzea, beren finantza-ekarpenaz, lankidetzaerakundeek antolaturiko ekitaldietara joateaz edo gobernuen aurreko protesta politikoko ekintzetan parte hartzeaz haraindi. Plangintza-dokumentu gehienetan dauden hutsuneak dira, Sentsibilizazioaren eta Garapenerako Hezkuntzaren paperaren inguruko hausnarketa estrategikoari dagokionez, loturarik ez egotea Garapenerako Lankidetzan Sentsibilizaziorako eta GHrako proposamenen eta eragile berriak gehitzeko eta solidaritatea sozializatzeko balizko estrategien artean. Zentzu horretan, esan daiteke lankidetza-politikek gai hauei ekiteko izan duten modua ez dela baliagarria izan solidaritatearen esparrua zabaltzeko. 4.5. EAEko lankidetzarako baliabide erabilgarriak mobilizatzeko eta baliatzeko gaitasuna Lankidetzarako aukeran dauden baliabideei buruz egindako analisiari eta politika-dokumentuetan ematen zaien trataerari dagokion gaia, estuki loturik dago lankidetza deszentralizatuaren izaerarekin eta hainbat erakundek ezarritako lehentasunekin. Era berean, horrek zerikusia du, bai erakundeen gaitasunei eta baliabideei buruzko ikuspegiarekin, bai gizartean dauden beste gaitasun eta baliabide batzuen diagnostikoarekin. Gai honi emandako garrantziaren eta trataeraren ondorio dira lankidetzapolitiken orientazioaren erdiguneko alderdi batzuk. Horrexez jardungo dugu atal honetan. Euskal gizartearen baliabideei buruzko gogoeta Oro har, oso gutxitan agertu da erakundeek beren lankidetza-politikari buruz egindako dokumentuetan Garapenerako lankidetzaren interbentzioei begira EAEn egon daitezkeen baliabideak identifikatzeko eta balioesteko kezka. Hala ere, dokumentu horiek albo-hausnarketa ugari planteatu eta gaiari buruzko hainbat kezka erakutsi dituzte, azkenean zehaztu ez badira ere.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 109 Eusko Jaurlaritzaren kasuan, eta jada lehenago aipaturiko beste gai batzuekin gertatu zen bezala, lehenengo dekretuek hainbat gauza jaso zituzten zentzu horretan, eta gero desagertuz joan ziren. Hala, nolabaiteko kezka ikus daiteke “EAEko langileen, ondasunen eta zerbitzuen partaidetza errazteko, kofinantzaturiko proiektuak gauzatzea eta garatzea dela-eta”, bereziki produkzio-sarearen indartzea edo prestakuntza teknikoa edo profesionala aipatzean. Aipamen horietan gehienetan, EAEko baliabideak erabiltzeko ahaleginen batzuk kontzentratzeko beharra aitortzen zen nolabait ere, nahiz eta horrekin batera ez zen agertzen, aldi berean, Euskadik auzi honetan izan zitzakeen ahalmen nagusiei edo zein izan zitezkeen lankidetzari begira sektorerik garrantzitsuenei buruzko hausnarketarik79. Politika-dokumentuak aztertzen baditugu, badaude gai interesgarri batzuk ikuspuntu ezberdinen artean nolabaiteko tentsioa dagoela erakusten dutenak gai horiek planteatzeko orduan. Horren adibide bat da euskal gizartearen hainbat baliabide kontuan hartzea, Eusko Jaurlaritzak aldarrikaturiko lehen urteetako dekretuetan jada agertzen dena, Plan Integralak edo Garapen Integrala deritzanetan parte hartzeari begira. Horrelako jarduerek funtsezko bi ezaugarri erakusten zituzten: ezaugarri horietariko batek zerikusia zuen jardueraren denbora-mugarekin eta interbentzioen berehalakotasuna eta behin-behinekotasuna gainditzearekiko kezkarekin. Gai hori hurrengo atalean (4.6.) aipatuko dugu. Programa hauen beste ezaugarri bat zen euskal gizarteko hainbat eragile eta baliabide mota tartean sartzeko eginak zeudela. Plan integral horien alderdi deigarrienetariko bat zen osagai tekniko edo produktibo handiago bati loturik zeudela, eta horrek eragile espezializatuek parte hartzea planetan eskatzen zuen. Horrek nolabaiteko bereizketa ekarri zuen GGKEei eta izaera teknikoagoko beste talde batzuei erreserbaturiko hainbat interbentzio motaren artean (GGKEei laguntzazkoagoak edo humanitarioagoak, oinarrizko beharrak asetzean kontzentratuak), bigarrenetan aipaturiko beste eragile batzuen partaidetza aurreikusten zelarik. Izan ere, prestakuntza eta laguntza teknikoari babes espezifikoa emateko ideia behin eta berriz agertu zen izaera integraleko Plan edo Proiektu haiek arautzean, teknologia-transferentzia edo “abialdi ekonomikoari” egin zitekeen ekarpena bezalako beste gai batzuekin batera. Bereizketa hori, 79 Modu generikoan eta zehaztapen handiagorik gabe, lehenengo dekretuetan jasotako planteamendu horietariko batzuek inplizituki iradokitzen dutenez, lanbide-heziketaren eta produkzio-egituraren sektorea (bereziki kooperatibak) zirela mobilizatu beharrekoak ematen zen aditzera.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 110 azkenean, denboran zehar mantendu ziren bi jarduera-tresna ezberdinetan gauzatu zen80. Jada aipatu den bezala, Garapenerako Programa Integral horiek –gero, Garapen Espezifikorako Programak izenburupean eta geroago Garapen Produktiboko eta Laguntza Teknikoko Programak bezala bildu ziren– arautzean jasotako elementuetariko bat zen haietan eragile eta baliabide sorta handi batek parte hartu ahal izateko aurreikuspena. Zentzu horretan, dekretuak erakundeen baliabideak eta baliabide teknikoak identifikatuz eta aipatuz joan ziren, unibertsitateetan, lanbide-heziketako zentroetan, erakunde publiko eta pribatuetan, osasun-zentroetan, teknologia-zentroetan, ingurumen-erakundeetan eta beste batzuetan, aldatuz zihoan eta ezaugarri komuna kide guztiak GGKEak ez ziren erakundeen eta entitateen ordezkariak izatea zuen zerrenda baten barruan. Gainera, 2000. urtetik partzuergoen ideia sartu zen lankidetzarako eta hainbat eragile eta baliabide moten artikulaziorako tresna gisa. Oinarrizko premietara bideraturiko lankidetza-proiektuen (GGKEei erreserbatuak) eta esparru teknologiko-produktiboan kontzentraturiko programa zabalagoen (beste erakunde batzuei irekiak) arteko bereizketak, eragile mota batzuen eta besteen arteko bereizketa-joera indartu zuen, hainbesteraino non 1996an aipaturiko bi kapituluen bereizketa eragile moten arabera ezarri zen (izenburuan bertan jada), eta ez helburuaren arabera. Horrek guztiak ez zuen lagundu lehendik zegoen hainbat susmo txar desagerrarazten, bereziki GGKEetan enpresen aldera, eta aldi berean, nabarmen mugatu zituen elkarren ezagutza sakontzeko aukerak. Gai horretara aurrerago itzuliko gara. Izan ere, oso bakanak izan ziren bi eragile mota horien arteko berariazko lankidetza egin zuten programa integralak edo izaera tekniko-produktiboko programak. Geroago, Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzaileak egin zirenean, bereizketak bereziki nabarmendu zuen interbentzioen garrantzia eta, hainbat eragileren integratzeari dagokionez, sindikatuetarantz eta gizarte-mugimenduetarantz zabaldu zen harremana, enpresen kasuan murriztu egin zen bitartean, gizarte-ekonomiarenak eta kooperatibak bakarrik aipatuz, baldin eta konpromiso eskuzabal bat ziurtatzen bazuten. Azkenik, azpimarra daiteke momentu batzuetan, Plan Integral haiek administrazioaren, GGKEen eta unibertsitateak, enpresak edo prestakuntza 80 1990 eta 1992 urteen artean, bi tresnak bi dekretu arautzaile desberdinetan gauzatu ziren; 1993tik aurrera ordea, dekretu bakar baten parte izan ziren kapitulu ezberdin gisa.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 111 teknikoko zentroak bezalako beste erakunde batzuen arteko elkarlanaren itxurako itun publiko-pribatuen aldeko nolabaiteko apustuaren adierazpena izan zirela. Zentzu horretan, Kudeaketa Batzordeak erakunde publiko zein pribatuen prestakuntzarako eta laguntza teknikorako programetan parte-hartzea lortu ahal izateko beharrari egindako hainbat aipamen ikus daitezke, zeinak 1990eko hamarkadaren erdialdean desagertu baitziren. Lankidetzarako proiektu eta programetan sartutako pertsonen heziketarekin eta prestakuntzarekin zerikusia duena da adierazi beharreko beste gai interesgarri bat. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, kezka hori borondatezko lankideak gehitzeko laguntza-dekretuetan ageri izan da, eta baita garapenerako hezkuntzari loturiko hainbat lan-ildotan ere; adibidez, lankidetzan espezializaturiko prestakuntzara (batez ere unibertsitate mailakora) bideraturiko jardueretan; izan ere, gai hau garrantzitsua da, euskal gizarteko baliabide gehiago ez ezik, baita prestakuntza hobea dutenak ere mobilizatzeko garaian. Gainera, azpimarra daiteke aurreikuspen hori azterturiko ibilbide guztian agertu dela –lehen dekretuetatik azken Plan Zuzentzailera arte–, euskal lankidetzaren nortasun-ezaugarrietako bat izateraino81. Garapenerako lankidetzarako euskal gizartearen baliabideen mobilizazioari dagokion atal honen barruan, beharrezkoa da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa aipatzea, 1993an hasi zena Kultura Sailarekin elkarlanean, zeinak izan baititu beti Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari buruzko eskuduntzak. Programa horren bitartez, dozenaka euskal gazte gehitu nahi zen urtero lankidetza-zereginetara. Horretarako, prestakuntzaarloko hainbat baldintza betetzea eskatzen zuten82. Gainera, denborarekin, handituz joan ziren gai honen dekretu arautzaileen kopurua eta parte har zezaketen pertsonen lanbide-profila. Dena dela, nabarmendu beharra dago Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa, bai bere sorkuntzan bai bere garapenean, lotuago egon dela euskal gazteriaren sentsibilizazioari eta gai hauetarantz hurbiltzeari, pertsona horiek beren ezagutzen bitartez egin zezaketen ekarpen espezifikoari baino. Programa horrek aldaketa txiki batzuk izan zituen urteetan zehar, sarbide-baldintzei, hautaketa-prozesuari eta GGKEek bertan duten parte-hartzeari dagozkionak, nahiz eta aldaketa handirik gabe mantendu den oro har gaur egunera arte. 81 Zentzu horretan, esan daiteke EAE nazioarteko erreferentzia bihurtu dela garapenerako lankidetzan espezializatutako graduondoko unibertsitate-heziketaren esparruan. 82 Programa honen beste helburuetako bat, garai hartako arduradunen iritziaren arabera, behar den kualifikaziorekin hainbat euskal gazte nazioarteko hainbat lankidetza-erakundetara sarbidea izateko baldintzak sortzea zen.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 112 Foru-aldundiek eta udalek aukeran dauden baliabideei buruz izan dituzten ikuspegiei dagokienez, hainbat aipamen ikus daitezke dekretuetan eta deialdietan. Adibidez, 2006ko dekretuan lankidetza-lana babesteko beharrari erreferentzia egitea planteatzen zuen Arabako Aldundiak. Bertan arabar gizarteko sektore espezifikoak zeuden sartuta, eta eskualdeko berezko baliabideekin lotzeko komenigarritasunari egindako apelazio baten gisa interpreta daiteke lankidetza. Gainera, 2009an, Foru Aldundi horrek Arabako errealitatearen diagnosi-mapa83 argitaratu zuen, zeinak garapenerako lankidetzari buruzko atal espezifiko bat gehitzen baitzuen, nahiz eta bertan jada burututako jardueren edo jada lankidetzarekin loturiko baliabideen berri ematen zen (GGKEak, udalak, parrokiak…), beste esparru batzuetan aukeran izan zitezkeen gaitasunen berri eman baino gehiago. Bere aldetik, hiru Aldundien baterako Plan Zuzentzaileak (2009-2011) helburutzat hartzen du gizartearen eta herritarren parte-hartzea sustatzea solidaritate eta lankidetza-ekintzetan, parte-hartze horri erakundeen eta gizarte-mugimenduen bitartez lehentasuna emanez, eta hori gizartearen baitan dauden baliabide berriak eta ahalmen posibleak baliatzearen aldeko apustu gisa ere uler daiteke. Udalei dagokienez, zentzu horretan kezka handiago bat ikus daiteke, plangintza-dokumentu ezberdinetan nabarmendu daitekeena. Bilboko Udalak bere lehen Plan Zuzentzailean jada udalerriko hainbat baliabide, entitate eta gizarte-erakunde lankidetza-estrategian inplikatzea agindu zuen, bereziki nabarmenduz erakunde feministak, unibertsitateak eta etorkinen elkarteak. Bigarren planean, berriz, kezka hori Bilboko gizartearen beste esparru batzuetara zabaldu zen; adibidez, enpresetara edo komunikabideetara. Gasteizko Udalak bere Plan Zuzentzailean (2010-2013) hainbat alditan azpimarratzen du lankidetza-lanean udalerriko pertsonak eta erakundeak inplikatzeko beharra, bai lankidetza-proiektuei dagokienez, bai sentsibilizaziokoei eta garapenerako hezkuntzakoei dagokienez, nahiz eta bigarren kasu horretan analisi espezifikoago bat egiten den, aurrerago ikusiko den bezala. Eta Donostiako Udalari dagokionez, Tokiko Planaren (2010-2013) hitzaurrean bertan agertzen dira lankidetzaren oinarri gisa –nahiz eta geroago ez diren analisi zehatzago batean adierazten–, udalerriak berak baliabideei buruz duen kezka eta Donostiako gizarte-egiturari buruzko aipamenak. Hala 83 Gizarte Sustapenerako Zuzendaritzak bultzatutako ikerlanaren helburu orokorra hauxe zen : “Arabako Taldeen diagnostiko bat egitea, tokiko errealitatea aztertuz lau alorren inguruko elkarteen mugimenduaren arabera: gazteria, lankidetza, berdintasuna eta immigrazioa”. (Arabako Foru Aldundia, 2009).
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 113 ere, bereziki nabarmentzen da GGKEn kasua haien hirian errotzea ziurtatzeko garaian, beren benetako presentzia, gaitasuna, eragina eta efektua ezagutzeko xedeaz, eta erregistratu diren GGKE atzerritarren ordezkaritzen azterketa xehe bat egiteko beharra planteatuz. Azkenik, EAEko administrazio publikoetan bertan dauden baliabide teknikoen eta giza baliabideen gaineko ikuspegia, dauden baliabideen eta lankidetzari egin diezaioketen ekarpenaren inguruko analisiaren alderdi espezifiko bat da. Oro har, esan daiteke alor honetan dagoen kezka nahiko txikia izan dela Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien kasuan, eta denborarekin murriztu ere egin dela; izan ere, 90. hamarkadan hainbat programa planteatu ziren Eusko Jaurlaritzaren sail ezberdinen partaidetzarekin84. Hala ere, esperientzia horiek ez ziren hurrengo hamarkadan hasitako hausnarketen parte izan, zeinak Lankidetza Legea eta Plan Zuzentzaileak osatuz bukatu baitziren. Lankidetza Legeak ez du ia gai horren berri ematen, lankidetza-programetara langileak sartzeko arautzeari dagokionez izan ezik85. Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzaileetan, berriz, gai hori ia nabarmendu gabe agertzen da, hiru aldundien baterako Plan Zuzentzailean gertatzen den bezalaxe. Udal maila ordea emankorragoa izan da norberaren baliabideak lankidetzan baliatzeko gaiari ekiteko orduan, aspaldi samarretik datorren kezka baita. Hala, 2000. urtean jada Gasteizko Udalak azpimarratzen zuen lankidetza-helburuak eta interbentzio-esparruak tokiko administrazioaren beraren eta, aurrerago azaltzen den bezala, udalak berak edo tokiko enpresek egiten-jakite handiagoa zuten sektoreen eskumenen argitan definitzeko beharra. Kezka hori, partez, Gasteizko hiriko esperientziara bertara ere zabaldu zen. Bere aldetik, Plan Zuzentzaileak (2010-2013) baliabide hauetariko batzuk zehazten 84 90eko hamarkadan Eusko Jaurlaritzaren hainbat sail, hala nola Osasuna, Justizia edo Hezkuntza, lankidetzari buruzko eztabaidari eta programa batzuetan zuten partaidetzari gehitzea sustatu zen. Aipaturiko sailak hainbat batzorde mistotan agertu ziren, adibidez, Kubarekin edo SEADarekin gauzatutakoetan, eta, jasotako informazioen arabera, interes handi samarra erakutsi zuten kanpora ateratzeko eta lankidetza-programetan parte hartzeko. Urte haietan Gobernuaren sailek hainbat jarduera autonomo ere egin zituzten, zeinak, Lankidetza Zuzendaritza alde batera utzita, hainbat jarduera burutu zuten Tindufeko saharar kanpamentuetan, koordinazio-arazo batzuk sortu zirelarik. 85 Legeak 29. Artikuluan hau agintzen du: “Euskal administrazio publikoek, araudi aplikagarriaren inguruan, beren langileek garapenerako lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatuko eta erraztuko dute, bereziki langile horiek egin dezaketen ekarpena oso onuragarria izan daitekeen kasuetan, beren prestakuntza profesionala eta teknikoa eta jarduera burutuko den esparruan duten esperientzia kontuan hartuz”. Aldi berean, Legeak aurreikusten du zerbitzu berezietara edo antzekoetara pasatzea garapenerako lankidetza-programetan eta proiektuetan edo ekintza humanitarioetan lankide boluntario edo profesional gisa parte hartzen duten euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 114 ditu, bereziki garapenerako lankidetzaren esparruko lanari eta erakundeen indartzeari dagokionez. Hurrengo azpi-atalean arituko gara horri buruz86. Bilboko Udaleko Plan Zuzentzaileek ere gai horiek aipatzen dituzte eta hausnarketa bat proposatzen dute tokiko administrazioaren beraren ahalmenaz eta aurrekontuaren zati bat zuzenean kudeatzeko beharraz, partaidetza hori modu eraginkorragoan gerta litekeen hainbat gai edo esparru seinalatuz. Eta Donostiako Udalari dagokionez, Tokiko Planak (2008-2011) lankidetzara gehi litezkeen sailen eta udal-atalen azalpen bat eransten du Eragileen atalean, honako hauek aipatuz: Hezkuntza eta Kirola, Gazteria eta Giza Eskubideak, Agenda 21, Hirigintza edo Urak. Toki-Garapenerako, Sentsibilizaziorako eta Garapenerako Hezkuntzarako baliabideak Aukeran dauden baliabideei eskainitako arreta da gai honen inguruan aztertu dugun beste alderdi bat, 4.4. puntuan espezifikoki adierazitako bi auziri begira: alde batetik, garapenerako tokiko lankidetzari eta erakundesendotzeari, eta, bestetik, sentsibilizazioari eta garapenerako hezkuntzari dagozkionak. Gai horietariko lehenengoari buruz, zeina tokiko lankidetzari eta erakunde- sendotzeari dagokiona baita, eta Eusko Jaurlaritzari dagokionez, ez dago EAEn esparru honetan dauden ahalmenei edo gehi litezkeen moduari buruzko hausnarketa jakinik. Bereziki nabarmena da hori lehen Plan Zuzentzailea egin aurreko dekretuetan, non, bestalde, toki-garapenaren eta erakunde-indartzearen inguruko gogoeta ez baitzen lehentasunezko helburu bezala agertzen. Horren ondorioz, gai honi buruz hainbat dokumentutan sakabanaturiko ohar eta aipamen batzuk baino ezin dira aurkitu. Adibidez, borondatezko lankideentzako hainbat laguntza-dekretuk, 2005ekoak adibidez, hauen lana esparru honetan kontzentratu behar zelako ideia planteatu zuten (bertako erakunde-sendotzea) pobreziaren aurkako borrokaren lehentasunezko jarduera-ildo gisa. Jada azpimarratu den bezala, Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzailearekin (2005-2008) protagonismo handia eskuratu zuen tokiko gaitasun- eta erakunde-sendotzeak, zehar-lerro gisa planteatuz eta lankidetza-jardueretan ikuspegi horren ondorioei buruzko hainbat gogoeta jasotzen zituen atal 86 Garrantzitsua da aipatzea 1996an jada Gasteizko Udalak inkesta bat egin zuela udal mailako hainbat zerbitzuren artean, eskuragarri zeuzkaten baliabideei eta gaitasunei buruzko lehen diagnostiko bat osatzeko helburuarekin. Horri dagokionez, ikus Gabilondo (2008).
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 115 bat gehituz. Hala ere, atal horretan ez da inolako analisirik egiten EAEtik helburu horretarako espezifikoki ekar litezkeen gaitasunena edo baliabideena, gai horiei buruzko hausnarketa teorikoak planteatu besterik ez baitira egiten. Gehienez ere, hegoaldeko eta iparraldeko erakundeen eta tokiko botereen arteko elkartzea eta hartu-emana errazteko beharra aipatzen da, gaitasunen elkarrenganako indartze-estrategia bat bideratuz, zeinak aditzera emango bailukeen EAEko tokiko erakundeen aukeren balorazio positibo bat esparru honetan. Bigarren Plan Zuzentzaileak (2008-2011) modu berean errepikatzen du aipamen hori. Foru-aldundien kasuan are argiagoa da tokiko garapenaren esparruan dauden gaitasunei eta erakunde-sendotzeari buruzko erreferentzia-falta. Kasu honetan, Tokiko Giza Garapenari buruzko lerro estrategiko bat garatu zen arren, hau ez da esparru honetan mobiliza daitezkeen baliabideei buruzko inolako analisitan zehazten. Ez da gauza bera gertatzen udalen kasuan, non boterearen eta tokiko erakunde-indartzeari buruzko erreferentziak esparru honetan berezko gaitasunak izateari lotzen baitzaizkion ia beti. Bilboko lehen Plan Zuzentzaileak (2006-2009) azpimarratzen zuen jada arlo hau, tokiko botereak indartzeko ildo estrategikoaren barruan, planteatuz Bilboko Udalak berak, tokiko izaera duen erakunde bat izanik, metaturiko ezagutza asko eta kudeaketaesparru espezifikoetan eta tokiko estrategietan sorturiko gaitasunak dituela. Filosofia hori bera mantendu zen bigarren plan zuzentzailean. Bere aldetik, Gasteizko Udalak, 2010-2013ko Plan Zuzentzailean, berezko gaitasunak dituela aitortzeaz gainera tokiko garapenerako programetan eta proiektuetan inplikatzeko, zerbitzu- eta kudeaketa-esparru gisa identifikatzen ditu batzuk, garapen-bidean dauden herrialdeetako tokiko erakundeen interesekin eta beharrekin bat eginez. Horien artean honako hauek aipatzen dira: ura, ingurumen-saneamendua, hondakinen kudeaketa, hirigintza, gizartezerbitzuak, haurtzaroari zuzenduriko zerbitzuak, gazteria, hirugarren adina, osasuna eta kontsumoa, kultura eta ondare historiko-artistikoa, ingurumenjasangarritasuna eta Agenda 21, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna eta abar. Eta Donostiako Udalari dagokionez, esan daiteke bere Tokiko Planean ez dela gai honi buruzko hausnarketa berezirik egiten, nahiz eta, jada aipatu den bezala, eragileen atalean udal-zerbitzuekin loturiko hainbat baliabide aipatzen diren. Azkenik, interbentzioetarako baliabideen gai honi dagokionez, tokiko garapenaren eta erakunde-sendotzearen esparruan, azpimarratuko dugu
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 116 ez dagoela Tokian Tokiko Garapen Agentziei buruzko erreferentziarik, batzuek aktiboki garapenerako lankidetzaren interbentzioetan parte hartu badute ere, ikertu ez diren udaletan (Irunen kasua) beren lankidetzaprograma propioak izatera heldu direlarik. Lehenago aipaturiko bigarren gai espezifikoari dagokionez, azpimarratu beharra dago kasu honetan badirela lan partzial ugari garapenerako hezkuntza aztertzeko erabiliak, nahiz eta ez den diagnostikorik egin jarduera-esparruan bertan dauden baliabide espezifikoei eta gai horiekin loturiko hainbat esparrutako lan-aukerei buruz ere. Bereziki nabaria da hori Eusko Jaurlaritzaren eta batez ere Gasteizko Udalaren kasuetan87. Zentzu horretan (bi erakunde horiei dagokienez behintzat) ezin da esan dauden baliabideei eta ikusiriko mugei buruzko diagnostikorik edo hausnarketa kritikorik egin ez denik. Arazoa, gehienbat, hausnarketa horiek plangintzadokumentuetan modu sistematikoan txertatzeko zailtasunean datza, jada aipatu den bezala. Plangintza-dokumentu horiek oro har nolabaiteko inertzia adierazten jarraitu dute egin beharreko jarduera motak eta horretarako dauden baliabideak aztertzeko orduan. Bestalde, dekretuen eta erakunde batzuen eta besteen planen bilakaera dela medio, argi ikusten da hainbat aipamen daudela ekintza horietan hainbat eragile mota tartean sartzeko edota hainbat baliabidez baliatzeko aukerari edota komenigarritasunari buruzkoak. Eusko Jaurlaritzaren dekretuetan nabaria da hori 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, eta batez ere, 1996tik aurrera. Urte hartan sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren gaiak Eusko Jaurlaritzaren dekretuen kapitulu espezifiko baten parte izaten hasi ziren. Harrezkeroztik, sarritan errepikatu dira unibertsitateari, ikerketa-zentroei, ikastetxeei, hezkuntza ez-arautuaren baliabideei eta abarrei buruzko aipamenak, emandako trataera oso desberdina izan bada ere. Zentzu horretan, hezkuntza arautuaren baliabideekin loturiko guztia planteatzeko modua aldakorra dela esan daiteke; izan ere, momentu batzuetan nolabaiteko garrantzia ematen zitzaiela bazirudien ere, garrantzi hori desagertuz joan zen. Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzailean (2005-2008) sentsibilizazioari eta garapenerako hezkuntzari buruzko arloz arloko ildo bat garatu den arren, ez zen hausnarketa espezifiko bat planteatzera iritsi euskal gizartean 87 Gai honi buruzko beste lan batzuen artean, Lankidetza eta Garapen Ekimenei buruzkoak ikus daitezke (2002, 2004 eta 2005), Gasteizko Udalarena (2004) edo Argibayrena (2008).
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 117 dauden eta helburu horretarako mobiliza daitezkeen baliabideei eta eragileei buruz. Harturiko ikuspegia lan-esparruei eta helburu-sektoreei buruzko gogoetan oinarritzen da gehienbat. Horrek, adibidez, ikastetxeak edo bertako irakasleak jardueren hartzaile gisa planteatzera eramaten du, protagonista bezala planteatu ordez. Antzeko zerbait gertatzen da lana planteatzeko orduan GGKEak baliabide nagusia diren beste esparru batzuetan, bien bitartean, aipaturiko gainontzeko sektoreak eta erakundeak hartzaile gisa agertzen direlarik. Ikuspegi horrek berak jarraituko zuen oro har bigarren Plan Zuzentzailean. Hala eta guztiz ere, azken urteotako hainbat dekretutan partzuergoak bultzatzeko beharra ere planteatu da irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta Garapenerako hezkuntza-proiektuetarako hezkuntzaerakundeen artean, eta horrek gai honi buruz neurri batean desberdina den ikuspegi bat aditzera ematen du. Bere aldetik, Foru Aldundien Plan Zuzentzaileak (2009-2011) bere aurkezpenetik jada berrikuntza bultzatzeko beharra jasotzen zuen sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza-gaietan, berrikuntza hori gizarteko hainbat sektore inplikarazteko helburuari lotuz. Ondoren, 3.4. kapituluko garapenak hainbat hausnarketa eta proposamen-ekarpen egiten du lan hori hainbat eragile eta baliabiderekin lotzeko, bai hezkuntza arautuaren esparruan (debate kurrikularrerako diziplina anitzeko taldeak, irakasleak, GH ikerketa-taldeak…) bai hezkuntza ez-arautuarenean (eskuragarri dauden baliabideen zentroak, aisialdi-esparruak…) edo izaera informalekoarenean (komunikabideak eta abar). Udalei dagokienez, Gasteizkoak espezifikoki ekiten dio gai honi bere Plan Zuzentzailean (2010-2013) sentsibilizazioari eta garapenerako hezkuntzari eskainitako kapitulu zabalean, eginkizun honetan lagun dezaketen hainbat baliabide eta eragile identifikatuz. Funtsean hiru multzotan banatzen dira: batetik GGKEak, hirian agerpena, jarduera eta egitura dutenak, eta baita beste talde eta gizarte-eragile batzuk ere; bigarrenik, hezkuntza-erakundeak eta hezkuntzako profesionalak. Eta, azkenik, udala bera hezitzaile gisa, hainbat baliabide mota aipatuz: adibidez, udaleko sailetakoak eta zerbitzuetakoak, zeinek informazio-, hezkuntza- eta gizarte- eta kulturaprogramak dituzten, hiritarrei oro har, edota garapenerako hezkuntza zeharkakotzen den edo udaleko komunikabideekin erantzukizunak dituzten sektore espezifikoei zuzenduak. Bilbori dagokionez, bertako plan zuzentzaileek garapenerako hezkuntzaren ikuspegia udal-programetan eta sail desberdinen jardueretan txertatzeko
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 118 beharra planteatzen dute, nahiz eta ez duten ezer gehiago zehazten, ezta xede honetarako erabil daitezkeen baliabideak espezifikatzen ere. Eta Donostiako Udalari dagokionez, azpimarratuko dugu ez dela baliabideen analisi espezifikorik planteatzen, udal-administrazioa hezkuntza-zentroekin elkarlanean aritzeko komenigarritasuna aipatzen bada ere, solidaritatearen kultura garatze aldera88. Eragileei eta beren egokitasunari buruzko debatea Euskal gizartearen eta bere erakundeen baitan dauden baliabideei buruzko diagnostikoen ahultasunak (edo gabeziak), aurreko ataletan azpimarratu denez, eragin erabakigarria izan zuen azkenean eragile potentzialei buruzko debatean eta politika-dokumentu ezberdinetan aitorturiko Lankidetza Eragileen geroagoko definizioan. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, beharrezkoa da azpimarratzea lehen Plan Zuzentzailea egin arte, 2005-2008an, ez zela inolako analisi espezifikorik egin gai honi buruz, eta horren ondorioz, eragileei buruzko definizio zehatzik ere ez zen egin. Hala ere, eta inplizituki gertatu zen arren, gai honi buruzko eztabaida etengabea izan da euskal garapenerako lankidetzaren hastapenetatik, bereziki GGKEak protagonista nagusi edo ia protagonista bakar gisa kontuan hartzeko89 edo eragile-aniztasun handia zegoela aitortzeko orduan. Hain zuzen ere, analisi espezifikorik ez bazegoen ere eragileen gaiari eta batzuek eta besteek egin zezaketen ekarpenari buruz, lehen urteak (eta batez ere 1990-1995 bosturtekoa) enpresen paperari, 88 EAEko hezkuntza-administrazioarekin kolaboratzeko zegoen kezka lehenagokoa zen Donostiaren kasuan; izan ere, 2003ko Nondik-Nora txostenean jada hitz egiten zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin gai horri buruzko adostasunetara iristeko beharraz. 89 Azpimarratu beharra dago EAEko ia erakunde guztien filosofian GGKE nozioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen nozioarekin parekatu zela lehenengo urteetan. Horren ondorioz, erlijio-kongregazioak edo fundazioak ere sartzen ziren kategoria horretan. Kasu batzuetan erlijio-kongregazioak bere horretan aipatzen dira, beste batzuetan ez. Eusko Jaurlaritzak lehenengo urteetan ematen zien garrantziaren eta paperaren adibide bat 1985-1995 Memorian ikus daiteke, non hitzez hitz honako hau irakur daitekeen: “GKE bat denari buruzko definizio zehatzik ez izateak diru-laguntzetara sarbidea izateko aukera ematen die era askotako taldeei (…). Sarituenak funtsean nolabaiteko joera konfesionalekoak izaten dira eta, batzuetan, erlijio-ordenak. Talde horiek duten misiolari-esperientzia eta -tradizioarengatik azal daiteke auzi hau, baina, batez ere, diru-laguntza bat emateko orduan, laguntza jasoko den eremuan tokiko bazkideak edo langileak ba ote dauden baloratzen delako, laguntzaren norakoa eta erabilera kudeatzeaz eta kontrolatzeaz ardura daitezen. Eta, mundu guztian zehar barreiaturik dauden kristau-komunitateak dira, hain zuzen ere, ezaugarri horiek dituztenak”. (Eusko Jaurlaritza, 1996). Nolanahi ere, bereizketa hori garrantzia galduz joango zen erlijio-kongregazio asko azkenean beste figura juridiko batzuk sortuz joan ziren neurrian (eta ez erlijio-kongregazioek soilik, beste erakunde batzuek ere hala egin baitzuten, adibidez, sindikatuek) Elkarteei buruzko Legearen babespean deialdietara joateko GGKE gisa.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 119 kooperatibei edo hainbat zentro teknologikori edo lanbide-heziketako zentro pribaturi buruzko polemika gogor batek markatu zituen. Polemikak eragile haiek lankidetza-programetan parte har zezaten bide espezifiko bat irekitzearekin zerikusia zuen. 1990ean jada, dekretuak agintzen zuen Eusko Jaurlaritzaren kofinantzaketa handitu egingo zela proiektuak “Euskal Herriko beste enpresa edo erakunde batzuek” ere finantzatzen edo “EAEko enpresek edo tokiko erakundeek” parte hartzen bazuten haiek bideratzen. Enpresei buruz egindako aipamena esplizitua izan zen 1991ko dekretuan, non diru-laguntzen onuradun gisa aipatzen ziren, GGKEez gain. Ondoren, enpresei eta beste erakunde pribatuei egindako aipamena jada eragileen tipologia zabalago baten baitan planteatu zen, zeinentzako aurretik aipaturiko Programa Integralak sortu baitziren. Azkenik, jada 2005eko Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzailearekin, berriro ere definitu zen lankidetza-eragile desberdinen papera. Hartan, proiektu emankorretan eta laguntza teknikoan parte hartzen zuten enpresak zeharkako parte-hartze ordezkatzaile batera baztertuak izan ziren, gizarte-ekonomiaren, kooperatiben eta baita irabazi-asmoko beste erakunde batzuen esparruan ere, baldin eta konpromiso solidarioa eta eskuzabala ziurtatzen bazuten90. Nolanahi ere, beharrezkoa da azpimarratzea, enpresen presentzia hainbat politika-dokumentutan oro har (estalia batzuetan eta esplizitua beste batzuetan) ez zela bat etorri bere ekarpenari buruzko analisi espezifikoarekin, eta are gutxiago beste eragile batzuekin partekaturiko diagnostikoarekin. Horrek tentsio-foku bat bihurtu zuen gai hau, eta tentsio horrek zaildu eta nabarmen atzeratu zuen eragileen auziari eta EAEko erakunde eta organizazio batzuek eta besteek lankidetzan joka zezaketen paperari buruzko debatea. Bizkaiko Aldundiak 2001 eta 2004 urteen artean kapitala gehienbat publikoa duten enpresei emandako trataera ere ez zen bat etorri analisi edo justifikazio zehatz batekin. Gero desagertu egin zen, inolako azalpenik gabe. Eragileen gaiari buruzko debatea areago zaildu zuen beste elementu bat, lehen urteetan zehar, Eusko Jaurlaritzak atzerriko euskal elkarteen paperari behin eta berriz egindako aipamena izan zen, eta GGKEak gero eta gogorrago 90 Aipa daiteke enpresei emandako tratamenduak iruzkin espezifiko bat merezi izan zuela aipaturiko planean, honako hau azpimarratuz enpresei buruz: “Ez dituzte GGKEek proiektuen kudeaketan garatu dituzten gaitasunak, ezta haien adierazgarritasunik eta gizarte-egitura aktiboa sortzeko gaitasunik ere Ipar/Hego desberdintasunen aurka borrokatzeko. Kasu askotan, zaila da koherentzia mantentzea irabazi-asmoaren bilaketa naturalaren eta lankidetzaren helburu hertsiki sozialen eta irabazi-asmorik gabekoen artean, eta horren ondorioz epe laburrerakoak eta interesatuak diren ikuspegiak eta proiektuen kudeaketaren disfuntzioak sortzen dira. Hala ere, sektore honek duen garrantzia azpimarratu beharra dago, giza gaitasun eta gaitasun tekniko oso espezifikoak baititu, beste lankidetza-eragileek ez dituztenak eta funtsezkoak direnak pobreziaren aurkako borrokan”.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 120 jarri ziren beren posturan. Jadanik lehenengo dekretuan (1989koa) GGKE onuradunek jasotako diru-laguntza handitu egingo zela aipatzen zen, proiektuan herritarrek edo atzerriko euskal komunitateek parte hartzen baldin bazuten. Sektorearen zati handi batentzat, horrek esan nahi zuen gobernuak bere ekimenak atzerrian proiektatu nahi zituela garapenerako lankidetzaren bitartez, eta elkarte hauen bitartez lankidetzaren gaineko nolabaiteko kontrola izan nahi zuela. Hala ere, mende berriaren hasieratik, bigarren mailan geratu zen eragileei buruzko debatea (bere alderdirik publikoenean behintzat) eta aldi berri bat hasi zen, non gobernuaren eta GGKEen arteko elkarlana eta akordioa areagotu baitziren, lankidetza-politiken diseinuan erdiguneko tokia betetzeari ekin ziotelarik. Ikuspegi berri hori, 2001-2005 bosturtekoan zehar sortzen joan zena eta Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzailean jada hainbat adierazpen izan zituena, 2007ko Euskal Lankidetza Legearen aldarrikapenarekin ezarri zen behin betiko. Alde batetik, erakundeek berek parte hartzeko aukera ahalik eta gehien mugatu zen, programetan funtsen zati bat bakarrik kudeatuz, eta, bestetik, Lankidetza Eragileak “garapenerako lankidetzarekin lotura espezifikoa duten erakunde publiko zein pribatu” gisa definitu zituzten (8. art.); baina horrek, praktikan, nabarmen mugatzen zuen egoera. Azken gai horri dagokionez, beharrezkoa da ohartaraztea ezen, interpreta badaiteke ere gizarte-erakunde eta entitate gehienek zerikusia izan dezaketela lankidetzarekin, lankidetzan interesgarriak diren gaien inguruan lan egiten duten neurrian, Legearen zentzua (eta dagokion interpretazioa) oso norabide ezberdinean zihoazela: loturatzat ulertzen zen garapenerako lankidetzan espezifikoki jardutea (erabat edo neurri batean). Horri dagokionez, oso adierazgarria da nola ulertzen diren eragileak genero-ikuspegiaren zeharkakotasunarekin eta emakumeen ahalduntzearekin ere loturiko interbentzioei aurre egiteko dituzten gaitasunen ikuspegitik. Legeak eta Plan Zuzentzaile gehienek GGKEen alde (lankidetzarekin lotura espezifikoa eta lehentasunezko eragileak dituzten erakunde gisa) egindako apustu irmoak hainbat arazorekin topo egin du, GGKEek aipaturiko ikuspegiaren erronkei erantzuteko benetan dituzten gaitasunekin loturik, eta horrek, jada azaldu den bezala, erakunde batzuk tresnak bideratzera bultzatu ditu GGKEak esparru horretan indar daitezen; beste batzuek, ordea, emakumeen mugimenduetan dagoeneko bazeuden gaitasunez baliatzearen aldeko apustua egin dute. Aukera horiek, noski, kasu askotan elkarren osagarriak izan daitezke.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 121 Eragileen eta bereziki GGKEen gizarte-errotzeari dagokionez oro har, dekretuek eta deialdiek GGKEek EAEn (Eusko Jaurlaritzaren kasua) edo dagokien lurraldean (aldundiak eta udalak) egoitza izan zezaten eskatu izan dute. Espedientea betetzeko baldintza hori formalki bakarrik bete zitekeelarik –zuzendaritza berezi baten edo antzeko baten bitartez–, eta benetako errotzerik gabe gizarteko beste baliabide batzuk mobilizatzeko edo gizarteak berak proiektuan parte hartzeko, lurraldean benetako lana ziurtatzen duten mekanismoak sartuz joan dira. Mekanismo horien artean daude gizarteoinarriari buruzko informazio-eskaera edo eremuko ekintzak, burututako Garapenerako Hezkuntza-ekintzen inguruko baldintzak edo alderdi hauen balorazio positiboa baremazio-irizpideetan. Eusko Jaurlaritzak eta gainontzeko erakundeek GGKEen alde egindako apustua finantzaketa-funts berrien hornidurarekin batera joan izan da oro har, eta horrek eragileen indarrean edo ahultasunean eragin zuzena duen lankidetza-politikaren dimentsio bat planteatzen du. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, 2002ko dekretuak (Lankidetzarako Zuzendaritzaren aldi politiko berrian lehenengoa91) gobernuaren kofinantzaketaren ehunekoa nabarmen handitu zuen GGKEek proposaturiko interbentzioetan. Jarduera kopuru handiagoa burutzeko aukera zabaldu bazen ere (askoz ere ekimen gehiago bideratzen lagunduz) ondorio negatibo bat ere izan zuen epe ertain eta luzera, hots, GGKEek administrazioaren funtsekiko zuten mendekotasun geroz eta handiagoa92. Gainontzeko erakundeek halaber GGKEen aldeko apustu argi bat mantendu izan dute, geroz eta aipamen sarriagoak egin arren beste eragile batzuk gehitzeko beharraz. Hiru aldundien baterako plan zuzentzailean planteatzen da hori, eta baita udaletako plan zuzentzaileetan ere. Bilboko lehen Plan Zuzentzailean (2006-2009) GGKEei emandako lehentasuna justifikatzeko, erakunde horiek “Hegoaldeko herrialde pobretuen eta Bilboko biztanleriaren arteko benetako konpromiso solidarioa hobekien bermatzen dutenak” direla esaten zen. Horren ondorioz, agindu zen GGKEek zuze- 91 Aurrekoak (2001) lehenagoko urteetakoa luzatu behar izan zuen, ez baitzegoen behar adina denborarik dekretu berri bat egiteko. 92 Badirudi Eusko Jaurlaritza bera bere lehen Plan Zuzentzailean (2005-2008) arazo hauetako batzuen jakinaren gainean dagoela honako hauek azpimarratzen dituenean: “Euskal GGKEek finantziazio publikoarekiko menpekotasun handia dutela eta gizartean duten irudi positiboa ez dela era adierazgarrian finantzalaguntzan ezta borondatezko partaidetza aktiboan ere agertzen. Beren egiturak kasu askotan ez dira indartsuak, eta aski murritzak dira elaborazio teorikorako eta estrategiak gauzatzeko dituzten gaitasunak. Gainera, lankidetzarako funts publikoak ugaritzeak erakundeen gehiegizko sorkuntza eragin du, eta erakunde horiek kasu batzuetan Hegoaldeko erakundeen finantza-bitartekari hutsak bihurtzen dira, Euskadin eragina duen benetako lanik gabe, gizarte-ordezkaritzarik gabe eta definituriko estrategiarik gabe”.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 122 nean kudeaturiko zenbatekoak ez zirela inoiz lankidetza-aurrekontuaren funtsen %75 baino gutxiago izango. Bigarren Planean (2010-2013) analisia gehiago zabaldu zen; izan ere, GGKEen paperaren garrantzia aitortu arren, diru-laguntzekin lotura handiegia zutela eta bestelako ekimenetan partaidetza gutxi zutela adierazten zen, eta, aldi berean, kontuan hartu beharreko eragile berrien kopuru handiago bat aipatzen zuen (gizarte-erakundeak, unibertsitateak, enpresak, komunikabideak...). Gasteizko Udalak Plan Zuzentzailean (2010-2013), gai honetan mantendu duen jarrerak, gai honi emandako garrantzia eta GGKEekiko menpekoegia den lankidetzaren iraunkortasunarekiko kezka islatzen ditu. Bereziki nabaria da hori GGKEek kudeatu beharreko lankidetza-aurrekontuan gutxieneko ehuneko batzuk zehaztearen desegokitasunari buruzko hausnarketan93, gutxieneko horiek planaren aukerak edo koherentzia bera muga ditzaketelakoan. Eta Donostiako Tokiko Planari dagokionez (2008-2011), ez da inolako analisirik egiten eragile batzuen edo besteen paperaren inguruan edo GGKEekiko menpekoegia den eredu baten abantaila edo arazoen inguruan. Aipatu bezala, nolabaiteko arreta mantentzen da jarduerari eta erakunde horien benetako adierazgarritasunari buruz, udalerrian benetako errotzea ziurtatzea eskatuz, baina ez doa haratago. Azkenik, azpimarratuko dugu EAEko erakunde gehienek GGKEen alde egindako apustuari, ñabardura ezberdinekin, erakunde publiko hauen arteko koordinazio falta nabarmena gehitu zaiola. Horren ondorioz, leihatilak eta finantza-ildoak ugaldu egin dira, horrek proiektuen adierazpenean eta aurkezpenean ingeniaritza konplexu bat garatzea ekarri du, eta azken batean, aipaturiko GGKEekiko menpekotasuna areagotu du. Lankidetza-eragileen definizioa eta identifikazioa GGKEak ez diren beste erakunde batzuek bete lezaketen papera izan bada ere eragileei eta eragileek dekretuetan eta plan zuzentzaileetan duten iru- 93 Horri dagokionez, Gasteizko Plan Zuzentzaileak (2010-2013) zera azpimarratzen du: “Gutxieneko edo gehieneko ehunekoak eragileen mailen arabera finkatzeak eta GGKEek kudeatutako lankidetzari esplizituki ehuneko zehatz bat bermatzeko asmoak, beste gizarte-erakunde batzuek edo udal mailakoek abian jarritako lankidetza mugatu horren ondorioz, ez du ia zerikusirik lankidetzaren kalitatearekin eta eraginkortasunarekin, ezta hirian harreman solidarioak indartzearekin ere. Planaren xedea ez da aurreikusitako lerroekin egindako jarduera koherenteak murriztea”.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 123 diari buruzko debatearen funtsezko auzia, denborarekin, eta batez ere lehen plan zuzentzaileak egin zirenean, gai honek profil zehatzagoak hartu zituen, horietariko bakoitzaren identifikazioa edo identifikaziorik-eza espezifikoki planteatuz. Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzaileak (20052008) lankidetza-eragileak definitzera bideraturiko arau bat planteatu zuen, hiru irizpide handietan oinarrituz: euskal gizartean adierazgarritasuna eta gizartean eragiteko gaitasuna; inpaktu sendoko eta biderkatzaileko prozesuak eta estrategiak sortzeko gaitasuna; lankidetza errazteko eta lankidetzaeragileen arteko sinergiak sortzeko gaitasuna. Halaber, aurreikusi beharreko eragile guztien izendatzaile komun gisa planteatu zen irabazi-asmorik ez izatea. Horren ondorioz, honako eragile hauek aintzat hartu ziren: Eusko Jaurlaritza, EAEko Administrazio publikoak, irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk (erlijio-kongregazioak, ikastetxeak, osasun-zentroak, unibertsitatea, sindikatuak, gizarte mugimenduak) eta NN.BBetako Erakunde Aldeaniztun ez Finantzariak. Lehenago aipatu bezala, 2007ko Legeak ikuspegi hori berretsi zuen, hiru eragile mota zehaztuz (9. Art.): a) Euskal Administrazio publikoak eta horiei loturiko bestelako erakunde publikoak; b) garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (GGKE); eta c) lege honen printzipio eta helburuen baitan garapenerako lankidetza-ekintzak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk, adibidez, unibertsitateak, sindikatuak edo bestelako gizarte-erakundeak. Salbuespen gisa, Legeak beste erakunde batzuk gehitzeko aukera ere aurreikusten du, interbentzioaren izaera teknikoak justifikatzen baldin badu, eta beti ere, jada definituriko eragileen eskutik; eragile horiei legokieke, hain zuzen ere, beste erakundeen partaidetza eskatzea. Gainera, bere 10. artikuluan Lankidetza Eragileen Erregistro bat planteatu zuen Legeak eta horretarako dagokion dekretua aldarrikatu beharko litzateke. Hala ere, gaurko egunean ez da oraindik halakorik argitaratu. Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzaren bigarren Plan Zuzentzaileak, aurreko planean jada aipaturiko eragileei buruzko hainbat gogoeta egiteaz gain94, erakunde posibleen multzo bat gehitu zion zerrendari, Hegoaldeko Eragile izenpean bilduak. Nekazarien, emakumeen, giza eskubideen, GGKEen edo tokiko erakunde publikoen mugimenduak aipatzen dira besteak beste. 94 Adibidez, interesgarria da unibertsitateari egotzitako paper bikoitza, heziketaren esparruko eragile bezala baina baita lankidetza-interbentzioetako eragile bezala ere: “Unibertsitatea erreferentzia bat da pobreziaren aurkako estrategientzako babes akademiko eta praktikoan, baita Planean parte hartzen duten hainbat eragileren gaitasunak indartzeko ere” (EJren Plan Zuzentzailea, 2008-2011).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 124 Foru-aldundiei dagokienez, baterako Plan Zuzentzaileak (2009-2011) hainbat eragile mota planteatzen ditu: a) GGKEak eta haiekin pareka daitezkeen bestelako pertsona juridikoak, lankidetza helburutzat dutenak edo esparru horretan esperientzia dutenak; b) gizarte-lanean esperientzia duten sozietate zibileko beste eragile batzuk; c) tokiko botere publikoak (aldundiak, udalak, Euskal Fondoa…); d) lankidetza deszentralizatuaren Nazioarteko, Estatuko eta bestelako Erakunde Publikoak, baita Hegoaldeko Estatuetako ordezkaritzak ere. Eta azkenik, udalen plan zuzentzaileek hainbat modutan definitu dute Eragileen auzia. Hortaz, Bilboko Udalak bere lehen Planean (2006-2009) bere politika honako hauen bitartez bideratzea aukeratu zuen: GGKEak, Euskal Fondoa, Udaleko Andrazkoen eremua bera edo emakumeen erakundeak, unibertsitateak edo etorkinen elkarteak bezalako beste eragile batzuk. Bigarren Planean (2010-2013) Eragileen definizioa hobetu egiten da, ondorengo hauek identifikatuz (udalaz beraz gain): GGKE; b) Euskal Fondoa; c) Beste gizarte-erakunde batzuk (erakunde feministak, etorkinen elkarteak); d) Unibertsitateak; e) Enpresak; eta f) Komunikabideak. Gasteizko Udalak, bere Plan Zuzentzailean (2010-2013) plana zatitzen den bi jarduera-esparru handiren arabera bereizten ditu Lankidetza Eragileak: Lankidetzan Jardutea eta Hirian Jardutea. Lehenengo esparruan honako hauek sartzen dira: a) GBHetako Erakundeak eta Eragileak; b) GGKEak; c) hiriko beste gizarte-erakunde batzuk (etorkinen elkarteak, lankidetzan inplikatzen diren beste esparru batzuetako taldeak); d) Udala bera; e) Euskal Fondoa; f) Udalak parte hartzen duen sare edo koordinazio-esparruak; g) Udalak parte hartzen duen erakundeak edo beste esparruetako sareak. Eta bigarren esparruari dagokionez (hirian jardutea) ondorengo eragileak nabarmentzen dira: a) hirian esperientzia duten GGKEak; b) hainbat esparrutako erakundeak eta gizarte-taldeak; c) hezkuntza-erakundeak eta hezkuntzako profesionalak; eta d) Udala hezitzaile gisa. Eta Donostiako Udalari dagokionez, Tokiko Planak (2008-2011) Eragile zerrenda luze bat erakusten du. Horien artean honako hauek daude: a) Udala bera (hainbat atalen bitartez) eta Lankidetzarako Udal Kontseilua; b) Euskal Fondoa; c) hirian benetako presentzia duten GGKEak; d) irabazi-asmorik gabeko elkarteak, gizarte-erakundeak eta entitateak (hezkuntza-erakundeak, sindikatuak, erlijio-kongregazioak…); e) koordinakundeak, sareak, GGKE plataformak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak; f) EJren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza-zuzendaritzak; g) gizarte-komunikabideak; h) lankidetzan, sentsibilizazioan eta garapenerako hezkuntzan lan egitea helburutzat duten enpresak.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 125 4. koadroa: Lankidetza-eragileak Plan Zuzentzaileetan Definituriko Eragileak Eusko Jaurlaritza - Eusko Jaurlaritza. - GGKE. - EAEko Administrazio publikoak. - Irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk (erlijio-kongregazioak, ikastetxeak, osasun-zentroak, unibertsitatea, sindikatuak, gizarte-mugimenduak). - NN.BBetako Erakunde Aldeaniztun e z Finantzariak. - Hegoaldeko garapen-eragileak (nekazarien, emakumeen, giza eskubideen, GGKEen, tokiko erakunde publikoen mugimenduak). Foru Aldundiak - GGKEak eta haiekin pareka daitezkeen bestelako pertsona juridikoak. - Gizarte-lanean esperientzia duten gizarteko beste eragile batzuk. - Tokiko botere publikoak (aldundiak, udalak, Euskal Fondoa…). - Lankidetza deszentralizatuaren nazioarteko, estatuko eta bestelako erakunde publikoak. - Hegoaldeko estatuetako ordezkaritzak. Bilboko Udala - GGKE. - Euskal Fondoa. - Bestelako gizarte-erakundeak (erakunde feministak, etorkinen elkarteak). - Unibertsitateak. - Enpresak. - Komunikabideak. Gasteizko Udala Garapenerako Lankidetza. - GBHetako Erakundeak eta Eragileak. - GGKE. - Hiriko beste gizarte-talde batzuk (etorkinen elkarteak, lankidetzan inplikatzen diren beste esparru batzuetako taldeak). - Udala bera. - Euskal Fondoa. - Udalak parte hartzen duen erakunde-, sare- edo koordinazio-esparruak. - Sentsibilizazioa eta GH. - Hirian presentzia duten GGKEak. - Hainbat esparrutako elkarteak eta taldeak. - Hezkuntza-erakundeak eta hezkuntzako profesionalak. - Udala hezitzaile gisa. Donostiako Udala - Udala bera (hainbat atalen bitartez) eta Lankidetzarako Udal Kontseilua. - Euskal Fondoa. - Hirian benetako presentzia duten GGKEak. - Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, gizarte-erakundeak eta entitateak (hezkuntza-erakundeak, sindikatuak, erlijio-kongregazioak…). - Koordinakundeak, sareak, GGKE plataformak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak. - Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzazuzendaritzak. - Gizarte-komunikabideak. - Lankidetzan, sentsibilizazioan eta garapenerako hezkuntzan lan egitea helburutzat duten enpresak.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 126 Laburbilduz, esan genezake politika-dokumentuetan bi joera nagusi planteatu direla lankidetza-eragileen gaiari buruz urteetan zehar. Alde batetik, EAEko erakundeek GGKEak finkatu dituzte bultzaturiko interbentzioen protagonista nagusitzat; eta, bestetik, azken urteotan beste eragile batzuk identifikatu dira eta haiengana zabaldu da jarduera, beste leku batzuetan dauden joeren ildotik. Hala ere, hausnarketa bikoitz horrek ez du garapen bera izan plan zuzentzaileetan eta beste politika-dokumentu batzuetan, hainbat tresna kontuan hartzeko orduan. Jada aipatu den bezala, azken urteotan aurrera egin da GGKEak indartzeko beharrean, geroz eta zabalagoak eta konplexuagoak diren erronka batzuei aurre egin ahal izateko, bai planteaturiko helburuetan bai gai batzuen zeharkakotasunaren eskakizunetan agertzen diren xedeetan (generoa, ingurumena, GG.EE...)95. Hala ere, ez da analisi paralelorik edo debate sakonik egon eragile horiek txertatzeko moduari, haien ekarpen espezifikoei edo beren jardueren osagarritasunari buruz. Horretarako tresna espezifikorik ere ez da garatu, adibidez, beste eragile batzuek hainbat errealitate sozial eta kulturalen inguruko ezagutza-gaitasunak edo lankidetzaren kudeaketa-tresnen erabilera areagotu ahal izateko96. Gogoeta orokorrak Garapenerako lankidetzarako dauden baliabideei eta jardueraren esparruan bertan aukeran dauden eragileei buruzko analisia nahiko desberdina izan da (eta baita kontraesankorra ere) EAEko erakunde batzuetan eta besteetan. Oro har, esan daiteke hainbat debate eta zenbait eztabaida egon direla lankidetza-jardueretan parte har dezaketen erakundeei, organismoei eta eragileei buruz; aitzitik, EAEn lankidetzarako eskuragarri dauden baliabideei eta gaitasun teknikoei buruz ez da ia eztabaidarik egon. Horrek, ondorio gisa, protagonistetan (eragileak eta erakundeak) kontzentraturiko kezka ekarri du, dauden gaitasunetan kontzentraturiko analisi baten kalterako (eskuragarri dauden baliabideak, gaietan esperientzia eta abar). Kezka hori udaletako plangintza-dokumentuetan baino ez da islatu. 95 Plan Zuzentzaileak berak (2008-2011) auzi hau argi eta garbi planteatzen du honako hau aipatzen duenean: “GGKEek oraindik bide luzea egin behar dute. Hala ere, Plana GGKEen hobekuntza-prozesuetan laguntzen saiatzen da, heziketako eta laguntza teknikoko hainbat prozesu eskainiz edo laguntza-deialdi berriak eta espezifikoak sortuz GGKE indartsu, trebatu eta sendoen eraikuntzan aurrera egiteko.” 96 Lankidetza GGKEak ez diren beste eragile batzuetara zabaltzeko eskuragarri dauden mekanismo bakanen artean Bilboko Udalak duela gutxi etorkinen elkarteetarako egin dituen deialdiak daude, edo Gasteizko Udaleko urteanitzeko deialdiak, non GGKE eskatzaileak proiektuan hiriko beste gizarteerakunde bat sar dezan eskatzen den.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 127 Oro har, dekretuetan eta plan zuzentzaileetan eragile batzuez eta besteez egindako aipamena eta haiez pixkanaka egin den aitorpena, ez datoz bat eragile horiek egin ditzaketen ekarpen espezifikoei eta eragileen osagarritasunari buruzko diagnostikoarekin; aitzitik, hainbat eragilek finantzaketa aurkitzeko eta lankidetza-programetan parte hartu ahal izateko planteaturiko eskaerei erantzuten diete97. Zentzu horretan, eragileei buruzko eztabaida oso lotua egon da finantza-baliabideetara sarbidea izateari buruzko debatearekin eta ez, komeni zen moduan, eragile batzuek eta besteek izan ditzaketen ekarpenak egiteko gaitasunarekin eta egokitasunarekin. Lehen urteetan sortutako mesfidantzek eragina izan dute seguru asko auzi honetan. Horren guztiaren ondorioz, oso gutxitan agertu dira oro har eragile batzuek eta besteek bete dezaketen paperari buruzko analisia eta debatea, eta planteatu direnean ez da gaiari buruzko apriorismorik gabeko diagnostiko bat egiteko izan, proposamen zehatzei edo hartutako jarrerei erantzuteko baizik. Denboraren poderioz eta diagnostiko-gabezia horren ondorioz, GGKE indartsuenen presentzia eta eragin geroz eta handiagoarekin, beste instantzia batzuetako buruen esperientzia arrakastatsu garbirik gabe eta beste arlo batzuetatik planteaturiko eskaera bakanekin batera, azkenean erakundeek GGKEak garapenerako lankidetzaren eragile nagusi eta batzuetan ia bakar gisa aitortu dituzte. Eragile batzuen eta besteen aukerei buruzko debateak (edo debate ezak) politikaren orientazioa bera baldintzatu du, zeina GGKEen sektorearen barruko erakunderik aktiboenek eta gaitasunik handiena dutenek planteaturiko aukerek markatu baitute neurri handi batean. Horren ondorioz, txikiagoa izan da beste eragile batzuen ekarpena. Zentzu horretan, badirudi eragozpenak dituela aurrera egiteko erakunde batzuetako eta besteetako arduradunek azken urteotan politika irekiago baten komenigarritasunari buruz egindako aitorpenak; izan ere, urte askotan zehar bultzaturiko politikak lankidetza-egitura jakin bat finkatu du, eta ez da erraza egitura horri lankidetzaren esparruan bertan esperientzia gutxiago duten eragi97 Arazoa gainera aspaldikoa da; izan ere, jada aipatua zen Eusko Jaurlaritzak 2001ean eskatu zituen lanetan, non hitzez hitz honako hau irakur zitekeen: “Euskal garapenerako lankidetzaren antolamenduaren analisiak erakusten du GGKEen jarduerak babestean kontzentratzen den politika bat dela. Beste eragile batzuen balizko parte-hartzea kontuan hartzen bada ere, bazterrekoa da eragile horiek benetan duten presentzia. Dirudienez, ez administrazioak, ez enpresek ezta beste eragile batzuek ere ez dute beren lekua aurkitu laguntza-politikan. Ezaugarri hori aldatu egin beharko litzateke lankidetzarako politika sendo bat eratu nahi bada etorkizunean, gizarte-gaitasun guztiak barne hartuko dituena eta euskal gizarte osoan errotuko dena “. (Alonso, 2001).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 128 leak txertatzea98. Esparru horretan garrantzi handia hartzen du GGKEen finantza-menpekotasunak. Bestalde, beharrezkoa da nabarmentzea, bost urte geroago, ez dela bete Lankidetza Legean Eragileen Erregistroaren Sortze Dekretuari buruz adierazten dena, eta hori gai honen inguruan sortzen diren etengabeko zailtasunen erakusgarri bat gehiago da. Eta dauden gaitasun eta baliabide teknikoei dagokienez (erakunde-esleipenaz haraindi), diagnostiko-gabezia eman da aditzera, orain arte egon ez delarik EAEk esparru horretan dituen berezko gaitasunei eta gaitasun horiek lankidetza-lanera gehitzeko moduari buruzko proposamenik, ezta generikorik ere. Esparru honetan egin diren aurrerapauso bakarrak administrazioaren beraren barruan dauden hainbat baliabideren identifikaziora mugatu dira, batez ere udalen kasuan eta bereziki Gasteizkoan. Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da azpimarratzea lankidetza deszentralizatuaren berezko elementu gisa hartzen diren bi gaietan (tokiko garapenaren aldeko apustua, eta erakundeen indartzeari babesa alde batetik, eta sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntza bestetik) esparru horietan dauden gaitasunei buruzko aipamenak zabalagoak direla beste helburu batzuetarako erabil daitezkeen baliabideak baloratzen direnean baino, nahiz eta ez dagoen horiei buruzko diagnostiko espezifikorik ere. Eta gai baten eta bestearen artean ñabardurak eta desberdintasunak antzeman diren arren, kasu honetan udalak dira berriro ere beren plangintzadokumentuetan gehien aurreratu dutenak. 4.6. Bideratu diren lankidetza-harremanak Atal honetan, bideraturiko lankidetza-harremanei erakunde batzuen eta besteen plangintza-dokumentuetan emandako trataera aztertzen da, eta, horren baitan, abian jarritako lankidetza-modalitate ezberdinak eta baita harreman horien jarraipenari, garrantziari eta elkarrekikotasunari buruzko gogoetak ere. GGKE-en bitartekotzaren aldeko apustua eta zuzeneko lankidetzaren ahulezia Euskadin azken hamarkada eta erdian sortu den bezalako lankidetzarako eredu eta eragile-mapa zehatz bat finkatzeak, argi baldintzatu ditu ezarritako lankidetza-harremanek harturiko norabidea eta modalitateak. Eredu hau, gainera, GGKEek proposaturiko interbentzioetako proiektuen bitartez, 98 Eragozpen horiek etorkinen elkarteekin, giza eskubideen babeseko kolektiboekin edo emakume taldeekin loturiko hainbat sektore txertatzeko saioetan nabarmendu daitezke. Batzuetan, erakunde horiek esperientzia gutxi dute proiektuen kudeaketaren mundu konplexuan.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 129 oso zentratua dago finantza-funtsen kudeaketan eta bideratzean, eta ez du ia loturarik gizarte-bitartekari gisa eta gizarte osoaren beste baliabide solidarioen katalizatzaile gisa haiek joka lezaketen lotura-paperarekin99. Ikuspegi horren funtsezko efektuetako bat zuzeneko lankidetzaren presentzia eskasa izan da (ia hautemanezina hainbat erakundetan), hau da, nabarmena da administrazio publikoek berek burututako lankidetzaren falta. Zuzeneko lankidetzaren ahultasuna EAEn azken urteotan behin eta berriz planteaturiko arazo bat da, bai hainbat lan eta ikerketetan (Alboan, 2007; Gabilondo, 2008; Unceta et. al., 2011) bai erakunde batzuen plangintza-dokumentuetan, bereziki Bilboko eta Gasteizko udaletakoetan. Eta lankidetza deszentralizatuan nahiko zabaldua dagoen gaia baldin bada ere, Euskal Herrian askoz ere ezaugarri nabariagoak erakusten ditu. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, hainbat plangintza-dokumentuk zein dekretuk eta deialdik, ez dute ia administrazioa bera zuzenean inplikatzeko aukera aurreikusi100, sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren esparruari dagokion salbuespenen batekin. Dokumentu batzuetako aipamen laburrek baino ez dute erakusten gai honi buruz badela nolabaiteko interesa, baina horrek ez dakar gaiaren trataera espezifikoagorik101. 90eko hamarkadaren erdialdeko hainbat dekretuk, administrazioak sentsibilizaziorako programak edo ekintzak burutzeko aukera jasotzen dute, gaia gehiago zehaztera iritsi gabe. Edo beste zentzu batean, dokumentu batzuetan dauden baremazio-irizpideak aipa daitezke, adibidez, 2003ko dekretua, non “kontrapartea tokiko edo eskualdeko udalerri edo erakunde adierazgarri bat izan dadin” positiboki baloratu beharreko elementu gisa agertzen den. Hala ere, kezka horren adierazpenak ez dakar hausnarketarik EAEko kontrapartea edo bazkidea ere erakunde adierazgarri bat izateko interesari buruz. Guztiarekin ere, ikuspegi horren adierazpenik argiena –administrazioaren beraren aukerak nekez ikertzen eta balioesten dituena– 2007ko Lankidetzaren 99 Horri dagokionez, ikus K. Unceta (2000). 100 Alboan elkarteak gai honi buruz egon daitekeen azalpen bat planteatzen du, gaia GGKEen artean eragiten zuen mesfidantzarekin lotuz eta honako hau azpimarratuz: “Beste aldi batzuetan egon diren esperientzia batzuetatik ondoriozta dezakegu administrazioen zuzeneko lankidetza esparru zaila zela azterketa publikorako, eta ikusgaitasunarekin eta erkidegoko errealitatearen beraren kanpopolitikaren legitimazioa bilatzearekin zerikusi handiagoa zuten beste motibazio batzuek lankidetza solidarioaren helburuak desagerrarazteko arriskua zegoela” (Alboan, 2007). 101 Lehenengo urteetako lankidetzaren arduradunek diote zentzu horretan egin zirela hainbat Batzorde Mistotan zehaztu ziren lan batzuk (lehenago aipatu ditugunak) Gobernuko hainbat sailek parte hartzen zutenak. Gai horiek ordea ez zuten oihartzunik izan politika-dokumentuetan, zeinak ia guztiak dirulaguntzen deialdietan kontzentratuak baitzeuden.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 130 Euskal Legean agertzen den muga da zalantzarik gabe, non hauxe planteatzen den hitzez hitz: “Eusko Jaurlaritzak eta berari loturiko erakunde publikoek beren lankidetza-aurrekontuaren %10eko muga izango dute, alde biko edo alde aniztuneko lankidetza-jardueretarako”. Lege maila eman zitzaion erabaki horrek, praktikan erakutsi zuen administrazioak berak uko egiten ziola lankidetza-politikan modu aktiboagoan sartzeari, dauden baliabideak eta horien balizko inplikazioa aztertzeko beharra alde batera utziz102. Horrez gain, auto-mugatze horrek plangintza-dokumentuetan dauden hainbat kezkarekin kontraesanean gertatzen zen. 2005-2008ko Plan Zuzentzaileak hain zuzen ere, administrazio publikoen inplikazioari buruzko interesa planteatzen zuen, honako hau azpimarratuz: “Tokikoari lehentasuna ematen dion lankidetza batek elkargune-balioa izan behar du Iparraldeko eta Hegoaldeko eragileentzat, batez ere tokiko boterearen indartzea lehentasunezko sektore-ildo bat denean”. Gainera, jarduera horietarako “funts guztien gutxieneko % 10” gordetzeko beharra justifikatzen zuen. Gogoan hartzekoa da Plan Zuzentzaileak gutxieneko % 10 horri egiten dion aipamenaren eta, aitzitik, gehienekoetan oinarritzen den Legearen arteko desberdintasuna. Beren aldetik, aldundiek ez dute beren Plan Zuzentzailean gai honi buruz inolako hausnarketa espezifikorik planteatzen, ezta foru-administrazioetako zuzeneko interbentzio-esparru propioak izan daitezkeenei buruz ere. Gai hauen inguruan egiten den aipamena nahiko generikoa da, gobernuz kanpoko eragileen lankidetza deszentralizatua eta lankidetza deszentralizatu ofiziala bereiztea aholkatuz, eta azken horri buruz foru-aldundietako lankidetzak beteko duen papera definitzeko beharra iradokiz. Lekuan bertan egiten eta gauzatzen diren Tokiko Giza Garapenerako estrategiei buruz hitz egitean baino ez da aipatzen “foru-administrazioko eta lurralde historikoetako beste erakunde publiko eta pribatuetako eragileen presentzia erakundeen indartzearen laguntza teknikorako”. Hiru hiriburuetako udalen kasuan aurkitzen ditugu gai honi buruzko aipamenik gehienak eta zabalduenak. Tokiko lankidetzaren esparruan dauden espezifikotasunengatik azal daiteke hori; izan ere, udaletan errazagoa da zuzeneko lankidetzaren ahalmena eta administrazioaren beraren inplikazioa ia naturalki azaltzea interbentzioetan. Lehenago aipatu den bezala, Bilboko 102 Interpretazio desberdinak daude gai honi buruz. Horri dagokionez, lehenago jada aipatu da GGKEek Legearen tramitazio-prozesuan zehar planteatu zuten eskaera. Alboanek bere aldetik adierazten du “praktika txarretan ez erortzeko ahalegina, GGKEen beren jarrera gaiari dagokionez eta agian, nolabaiteko inertzia”. (Alboan, 2007).
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 131 Udalak bere lehen Plan Zuzentzailean jada gai horri buruzko hainbat hausnarketa planteatu zituen, gutxienez aurrekontuaren % 10 tokiko administraziotik bertatik kudeatzeko beharra aginduz. Bigarren Plan Zuzentzaileak (2010-2013) beste urrats bat egin zuen, alderdi hori lehenago ia tratatu ez izana mugatzat hartuz (abantaila konparatiboak egon arren), norabide horretan aurrera egiteko beharra azpimarratuz eta horren baitan zeuden gaitasun teknikoak behin eta berriz nabarmenduz. Horrez gain, plan horren lau helburu nagusien artean udalak lankidetza-eragile gisa duen papera indartzearena aurreikusten da, jarduera-ildo espezifikoak planteatuz horretarako, adibidez, ekimen jakinen bultzada edo udalbatzaren barruko lankidetza-programaren zeharkakotasuna. Gasteizko Udalaren Lankidetza Plana da (2010-2013) gai honen inguruan aurreramendurik handiena egiten duena, eta dokumentuaren hainbat ataletan agertzen da behin eta berriz, protagonismo handiagoa hartzeko asmoa espresuki azpimarratuz, bere finantzatzaile-paper hutsaz haraindi. Garapenerako lankidetza bideratzeko bi bide edo tresna sortzea da agian alderdirik adierazgarriena, eta gai honi eskainitako garrantziaren erakusgarri gisa balio du: alde batetik, GGKEei eta beste hiri-erakundeei bideratutako finantza-ildoak, eta, bestetik, udal mailako lankidetza, zeinaren barruan hainbat modalitate sartzen diren, eta bereziki udalak herrialde-kontraparteetako erakundeekin egiten duen zuzeneko eta aldebiko lankidetza. Gainera, planaren ildoetariko bat (LD6) tokiko inplikazioa sakontzeko erabiltzen da espezifikoki, bai lankidetza-programetan bai sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntzakoetan, hainbat bide proposatuz horretarako. Lehenengoen barruan, toki-garapenaren eta erakundeen indartzearen inguruko gaiei emandako garrantzi berezia azpimarratu behar da. Eta azkenik, lehenago esan den bezala, aipaturiko plan zuzentzaileak hainbat jarduera-gune eta esparru identifikatzen ditu, non bere kudeaketagaitasunek bat egin dezaketen tokiko erakunde-kontraparteen premiekin. Bere aldetik, Donostiako Udaleko Tokiko Planak ere (2008-2011) udalak zuzenean bultzaturiko lankidetzaren aipamena egiten du, zeina udal-autonomiaren adierazpen gisa planteatu zen, eta, horretarako, zuzendaritzen, gune eta zerbitzu ezberdinen artean osagarritasun eta koordinazio handiago baten beharra azpimarratzen da. Nolanahi ere, gai horren trataera nahiko orokorra da, zuzeneko lankidetzarako aurrekontu-aurreikuspen txiki bat egiten bada ere plana indarrean dagoen lehen urteari buruz. Gainera, tokiko administrazioaren zuzeneko jarduera eta GGKEek eta beste erakunde batzuek burututakoa osatzeko garrantzia adierazten da.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 132 Azken horrekin zuzenean loturiko gai bat erakundeen arteko itunei edo itun publiko-pribatuei dagokiona da. Kasu horretan erakunde horiek lankidetzarako programak eta proiektuak abian jartzeko duten interesari edota aukerari buruzko hainbat aipamen daude. Eusko Jaurlaritzaren kasuan eta 90eko hamarkadaren lehen zatian, behin eta berriz planteatu zen Kudeaketa Batzordeak erakunde publiko eta pribatuen partaidetza bultzatzeko ideia, prestakuntza eta laguntza teknikoko programetan. Garapenerako hezkuntzaren esparruari zehazki dagokionez, hainbat dekretuk irabaziasmorik gabeko erakundeen eta hezkuntza-erakundeen artean partzuergoak sustatzeko komenigarritasuna planteatzen dute, GGKEen eta ikastetxeen (publiko zein pribatu) arteko elkarlan gisa uler litekeen gauza. Udalaren esparruan, Gasteizko Udalak ere hainbat deialditan adierazten zuen hitzarmenen egokitasuna, udalei beste erakunde batzuekin batera aritzeko aukera emango lieketen tresna gisa (hori itun publiko-pribatuen moduan uler daiteke), ohiko deialdien bitartez ezinezkoak izango liratekeen konpromisoak eta ekarpen ekonomikoak edo teknikoak onartuz103. Geroago, Plan Zuzentzaile ezberdinek gai horren berri ematen jarraitu dute, akordioak bilatzeko eta eragile eta erakunde mota batzuen eta besteen arteko sinergiak sortzeko beharra planteatuz, gizarte zibileko erakundeak eta administrazio publikoak berak barne hartuz. Hainbat dokumentutan aipaturiko hitzarmenen ideiarekin lotu izan da hori, zeinak, kasu batzuetan, administrazioan bertan sorturiko edo besteetan aldebiko akordioetatik eratorritako ekimenak, zeharka eta beste erakunde batzuen bitartez, bultzatzeko sortuak eta batez ere erabiliak izan diren. Interbentzioen behin-behinekotasunari eta barreiamenduari buruzko debatea EAEn jarraituriko ereduak lankidetza-harremanen ikuskeraren inguruan eduki ahal izan dituen inplikazioei buruz kontuan hartu beharreko bigarren alderdia, interbentzioen zatikatzeari eta askoren izaera behin-behinekoari eta jarraipenik gabeari buruzkoa da. Hain zuzen ere, aztertutako dekretu eta deialdi askok hartutako ikuspegiaren emaitzetako bat izan da jardueren finantzaketarako leihatila berri moduko bat balitz bezala ulertu dela lankidetza-politika; horrek, aurrerago aztertuko den bezala, behin-behineko behar eta eskaerei estuegi loturiko dinamika baterako bidea eman du. Nolanahi ere, plangintza-dokumentuek ez dituzte proiektuak eta lankidetzan 103 Hitzarmenak onartzeko Arauek (2001) hitzarmenak arautzen zituzten eragile, helburu, baldintza, onarpenaren gardentasun eta abarri dagokienez.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 133 burututako praktikak kontraparteen arteko elkarlanerako ibilbide sendoetan kokaturiko ekintza gisa sortu, gehiago edo gutxiago, behin-behineko interbentzio gisa baizik, zeinak ez dauden nahitaez etorkizuneko jarraipen bati lotuak. Jada aipaturiko Plan Integralen jarduera-ildoa izan zen lehen dekretuetan lankidetza-jardueren behin-behinekotasuna edo sakabanatzea gainditzeko asmoari buruz agertzen den adierazpenetako bat, zeinak, hainbat erakunderen baterako ahaleginaren adierazpen gisa ez ezik, epe ertainerako egonkortasunaren eta lanaren aldeko apustu gisa ere ulertzen diren, paperaren gainean behinik behin. Denboraren poderioz, aurrera egin da berehalakotasuna gainditzearen eta epe luzerago lan egiteko beharraren ideian. Hala ere, ideia hori proiektuen urte anitzeko finantziazio baterako ezarritako aurreikuspenean kontzentratu da espezifikoki, urte bat baino gehiago iraungo luketen eta beraz, finantziazioa luzaroagoan jaso ahal izango luketen interbentzioak bultzatzeko aukera zehaztuz104. Hala ere, esparru honetan ez dago hausnarketarik kontraparteekiko harremanetan (proiektu batzuez edo besteez haraindi) jarraipen handiago bat izateko beharrari buruz, edo epe ertainerako lanak elkarlan-harreman egonkorragoak eta emankorragoak ezartzen egin dezakeen mesedeari buruz, organizazio eta erakunde kontraparteen indartzea barne. Erakunde batzuetako eta besteetako dekretuetan eta plan zuzentzaileetan dauden lankidetza-jardueren sakabanatze/kontzentrazioaren arazoari buruzko hausnarketak aztertzen direnean, jardueren koordinazio handiagoa bilatzeko joera nabaria antzematen da, eta baita sinergiak sortzekoa ere, lehen garaietako aipaturiko Plan Integralen kasuan bezala. Hala ere, denbora pasatu ahala, kezka horrek ez du berrikuntza nabaririk ekarri politikaren diseinuan (politikaren diseinua aipaturiko sinergien lorpenerantz bideratuko luketen lerrokatzeak, murrizketak edo baremoak gehitzeko gai direnak); beraz, ia ez da helburu eta ahaleginen bateratze hori erraztuko duen formularik proposatu. Guztiarekin ere, geografikoa izan da zalantzarik gabe plangintza-dokumentu gehienek lankidetzaren sakabanatzearen edo zatiketaren arazoari ekiteko orduan arreta berezia jarri duten esparrua. Hain zuzen ere, estrategia 104 Hala ere, eta paradoxikoki, azken urteetan zehar araudiak jarduera bakoitzeko gehieneko zenbatekoak edo erakunde bakoitzeko gehieneko jarduera kopurua gehituz joan dira, eta ez gutxienekoak, nahiz eta benetan gehieneko horiek aski altuak izan diren batez besteko zenbatekoaren pixkanakako gorakada gerta dadin, gehienekotik gertu dauden zenbatekoekin finantzatutako proiektu askorekin.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 134 geografikoki kontzentratzearen ideian izan du funtsezko adierazpena aipaturiko sakabanatzeari eta horrek dakarren lankidetza-politikaren eraginkortasun txikiagoari buruz euskal erakundeek duten kezkak. Hori zuzentzeko, lehentasunezko herrialdeen zerrendak osatu dira, bultzaturiko proiektu eta jarduera gehienak bertan multzokatzeko. Interbentzioak kontzentratzeko aipaturiko lehentasun geografikoak ezartzeko kezkak elementu positiboak ditu zalantzarik gabe, lankidetza-politikaren kudeaketa arrazionalizatzen eta errazten dutenak. Hala ere, lehentasunezko herrialdeak egoteak ez du bere horretan ziurtatzen lankidetzaren sakontasun handiagorik; izan ere, bideratutako jarduerek jarrai dezakete behinbehinekoak eta epe ertainerako egonkortasunik eta hedadurarik gabeak izaten. Gainera, lehentasunezkotzat hartzen diren herrialde batzuk India, Angola edo Peru bezain handiak direnean (EAEko erakunde batzuek lehentasunezkotzat hartzen dituzten herrialdeen adibide batzuk jartzearren baino ez), muga hori are nabariagoa da; izan ere, herrialde horietako batean 20 edo 30 lankidetza-jarduera kontzentratzeak ez du ziurtatzen behin-behineko interbentzioak izango ez direnik, sektore ezberdinetan eta baita elkarrengandik urrun dauden lekuetan ere oso kontraparte ezberdinak dituzten hainbat erakundek burutuak. Zentzu horretan, esan daiteke plangintza-dokumentuetan nolabaiteko gainjartzea dagoela izaera ezberdina duten hiru gairen trataeran: kontzentrazio edo sakabanatze geografikoa, jardueren jarraipena eta zatiketa. Bestalde, politikaren eraginkortasunari buruzko hausnarketan herrialde-kategoria arretagunea bihurtzeko gogo bizia, ahaleginen kontzentrazioaren eta sakabanatzea gainditzearen ikuspegitik, kontraesanean dago azterturiko ia dokumentu guztietan dagoen helburuarekin, zeina baita tokikotasuna politikaren ardatz nagusietako bat bihurtzea. Kontuan hartzen da ahaleginek maila horretan, herrialde mailan baino gehiago, izan dezaketela sendotasunik handiena eta sor ditzaketela ondoriorik esanguratsuenak. Zentzu horretan, badirudi hainbat erakundetan (aldundietan eta Gasteizko Udalean izan ezik) ikusiriko joera, lehentasun geografikoa Planetako zatirik garrantzitsuenetako bati ematea, gehienbat lankidetza zentraletik planteaturiko eta ia AAEE guztiek ihardetsitako inertzia orokorrarekin bat datorrela, eta ez hainbeste gaiari buruzko hausnarketa zabalago eta autonomoago batekin. Horren guztiaren ondorioz, sakontasun handiagoa bilatzearen ikuspegitik, oinarri gutxi izan du ia beti lehentasunezko herrialdeen zerrenda bat definitzeak, gehienetan, justifikatzeko, pobrezia maila, giza garapenaren indizea (GGI), herrialde horietan euskal erakundeen lehendik interbentzioak
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 135 egotea edo Euskadin herrialde horietatik etorritako etorkinak izatea bezalako irizpideetan oinarri hartuz. Ez herrialde horien eta EAEren artean osagarritasunak izatea, ezta Euskadin beste lurralde batzuetako ezaugarriekin eta arazo espezifikoekin loturik dagoen esperientzia ere, ez dira agertzen lehentasunezko herrialdeen aukerarako kontuan hartu beharreko elementu gisa. Lehenago esan den bezala, gai honetan deigarria da Lankidetza Legeak berak planteatzen duela lehentasunezko herrialdeen ikuspegia hartzeko premia eta, are gehiago, herrialde horiek aukeratzeko jada irizpide batzuk ezartzen dituela; eta horrek, erakunde bakoitzaren politika-ahalmen eta behar aldakorrei egokitzeko aukerak baldintzatzeaz gain, legeari baino gehiago, gehienbat Plan Zuzentzaileei dagozkien alderdiak arautzen hastea dakar, zentzua gal dezaketen eta plangintza-aldi batzuetatik besteetara alda daitezkeen irizpide batzuk ezarriz (irizpide horien balorazioa alde batera utzita). Hala ere, azpimarratu dugun bezala, erakunde guztiak ez datoz bat gai honi emandako garrantzian. Adibidez, Aldundietako Plan Zuzentzaileak (2009-2011) ez du lehentasunezko herrialdeen inolako zerrendarik antolatzen, bai euskal gizarteko bai tokiko gizarteko eragile kopuru handiago bat bereganatuko dituzten proiektuak errazteko premian dagoen sakabanatzeari buruzko hausnarketan kontzentratuz, lehenago azpimarratu diren kezketatik hurbilago dagoen irizpidea gertatzen dena. Udalei dagokienez, Bilbokoak lehen Plan Zuzentzailean (2006-2009) jardueren kontzentrazio geografiko baten beharra planteatu zuen, oro har aipaturikoen oso antzekoak diren irizpideetan oinarri hartuz, eta, kasu honetan, honako irizpide hauetan kontzentratzen zen: pobrezia mailak, udalaren aurreko ibilbidea bera edo lurralde batzuetan edo besteetan udal-funtsekin lanean ari ziren GGKE kopurua. Gero, Bigarren Plan Zuzentzailean (2010-2013), Bilboko etorkinen jatorrizko herrialdeei buruzko irizpidea gehitu zen. Gasteizko Udalaren ikuspegia aldundietakoenetik gertuago dago; izan ere, Plan Zuzentzaileak (2010-2013) ez du lehentasunezko herrialde edo guneen mugarik planteatzen ere, nahiz eta ahaleginak espazio mailan kontzentratzeko eta denbora mailan ekimenen jarraipen handiagoa egiteko beharra azpimarratzen den. Baina Gasteizko Udalarentzat eraginkortasun handiagoari buruzko kezka era berezian lotzen da interbentzioak tokiko lurralde-esparru batera mugatzeko beharrarekin, alde batera utzirik hainbat salbuespenentzako aukera. Eta Donostiari dagokionez, Tokiko Planak (2008-2011) zonei eta herrialdeei lehentasuna emateko beharra planteatzen du. Horretarako, honako hauek ezartzen ditu jarraitu beharreko irizpide gisa: dauden harremanen jarraipena, GGKEen eta beste hirierakundeen esperientzia lurralde ezberdinei dagokienez, kogarapen-jarduerak bultzatzeko aukerak eta, azkenik, Giza Garapenaren Indizerik baxuena.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 136 5. koadroa: Hainbat politika-dokumentutan zehazturiko lehentasunezko herrialde edo guneen definiziorako irizpideak Irizpideak 2007ko Lankidetza Legea a) Giza Garapenaren Indizea. b) Giza eskubideen haustura larriak eta orokorrak pairatzen dituzten komunitateak eta herriak. c) Gune gatazkatsuak eta larrialdi humanitarioko egoeran daudenak. d) Herri eta herrialde pobretuak, zeinekin Euskadik aurreko lankidetza-esperientzietatik sorturiko harreman bereziak dituen. e) Euskadira etorkin asko datozen zonak eta herrialdeak. Eusko Jaurlaritzaren Lehen Plana 2005-2008 (20 herrialde edota lurralde) a) Pobreziaren garrantzia eta eragina (diru-sarreren, errentaren, giza garapenaren eta beharren pobreziaren adierazleak). b) Lankidetzan pilatutako elkartze-estrategia edo aurretiko esperientzia, euskal eragile kopuruaren eta erabilitako finantza-funtsen garrantziaren arabera. c) Plan Zuzentzailearen estrategiarekin bat datorren herrialdeen marko politiko instituzionala. d) Herrialdeen gaitasuna politikak eta garapen-estrategiak ezartzeko. Eusko Jaurlaritzaren Bigarren Plana 2008-2011 (22 herrialde edota lurralde) 2007ko Legean aurreikusitako irizpideak onartzen ditu, aparteko garrantzia emanez garapenerako lankidetzan aurretik zeuden harremanei eta esperientziari. Aldundien Plan Zuzentzailea 2009-2011 Ez da lehentasunezko herrialderik jartzen. Bilboko Udalaren Lehen Plana 2006-2009 (13 herrialde edota lurralde) a) Pobrezia mailak, errentan eta GGIan oinarri hartuz. b) Udalaren lehenagoko jardunbidea. c) Herrialde batzuetan eta besteetan udal-funtsekin lanean ari diren GGKE kopurua. Bilboko Udalaren Bigarren Plana2010-2013 (12 herrialde edota lurralde) a) Bilboko etorkinen jatorrizko herrialdeak. b) Giza Garapenaren Indizea. c) Lankidetza propioaren aurreko jardunbidea. Gasteizko Plan Zuzentzailea (2010-2013) Ez da lehentasunezko herrialderik aurreikusten. Donostiako Tokiko Plana 2008-2011 (10 herrialde edota lurralde) a) Lehendik zeuden harremanen jarraipena. b) GGKEen eta beste hiri-talde batzuen esperientzia lurralde ezberdinei dagokienez. c) Garapen-jarduerak bultzatzeko aukerak. d) Giza Garapenaren Indizea. Iturria: Egileen elaborazioa.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 137 Ikuspegi geografikoa alde batera utzi gabe, azken urteotan sakabanatzearen arazoa konpontzeko hainbat bide proposatzen saiatu da Eusko Jaurlaritza, Herrialdeko Estrategia izena duten plangintza-tresnen tipologia berri baten bitartez. Lankidetzaren Euskal Agentziaren definizioaren arabera, hauxe da tresna horien helburua: “Herrialde jakin bateko emakumeen eta gizonen garapenerako ahaleginak planifikatzea eta koordinatzea. Helburua proposamenen eta ikuspegien atomizazioa gainditzea da, eragile ezberdinen artean koordinaturiko jarduerak lortu nahian, lehentasunezko jarduera-sektoreetan oinarri hartuz eta gutxienez lau urteko denbora-ikuspegi batez baliatuz”. Hala bada, helburua da, herrialde jakin bat oinarritzat hartuz, lankidetzaren zatiketa txikiago baten ildotik aurrera egin ahal izateko formulak bilatzea, zatien artean harreman egonkorrak eratzen laguntzea eta, horren ondorioz, garapen-prozesuen abiaraztea sustatzea, epe luzeko denbora-etorkizun batekin. Planteamendu horrek, zalantzarik gabe, lankidetza-politikaren hedadura handiago eta sakonago bateranzko aurrerapausoa adierazten badu ere, galderak planteatzen jarraitzen du baliabideen osagarritasuna ulertzeko moduari edo lankidetza-politikari egonkortasun eta hedadura handiagoa emango lioketen eragileak txertatzeari buruz. Geografiaz gain, denborarena da lankidetza-jardueren sakabanatze-kontzentrazioari buruzko hausnarketetan agertzen den beste dimentsio bat. Hau da, epe ertaineko lanari buruzko kezka eta jardueren jarraipena. Kasu honetan, plangintza-dokumentuek planteatu dituzten erantzunak batez ere interbentzioen urteanizkotasuna erraztearen ildotik joan dira, interbentzio horien eraginkortasun eta jasangarritasun handiagoa bermatzeko bide gisa. Lankidetzako programazioaren urtebeteko muga gainditzeko kezka 90eko hamarkadan egondako lehenengo debateetan agertu zen, eta kezka hori muga hori gainditzeko gai diren tresnak diseinatzeko ahaleginetan zehaztu da. Modu ezberdinetan agertu da hau dekretuetan eta plangintza-dokumentuetan, bi urteko programen eta proiektuen aurreikuspenetik hasita aipaturiko herrialdeko planetaraino, zeinetan lau urteko etorkizuna aurreikusten den. Foru-aldundien kasuan ere, plan zuzentzaileak hainbat egoera planteatzen ditu bi urteko finantziaziorako, bai lankidetza-proiektuetarako, bai sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza-proiektuetarako. Gauza bera gertatzen da udalen kasuan ere. Dena dela, Gasteizko Plan Zuzentzailearen (20102013) kasuaren espezifikotasuna aipa daiteke; izan ere, “urteko proiektu kateatuen” ideia aipatuz, lankidetza-jardueren jarraipen bat bermatu nahi
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 138 zen105, talde gasteiztarren eta garapen-bidean dauden herrialdeetako proiektuetako protagonista diren taldeen arteko harremanak eta topaketak erraztearekin batera. Horrek, zalantzarik gabe, balio erantsi bat ematen zion jardueren jarraipenari buruzko hausnarketari, beste dokumentu eta plan zuzentzaile batzuen aldean. Nolanahi ere, beharrezkoa da azpimarratzea jarraipenaren gaia arazo bat dela (finantziazioaren alderdiari dagokionez) eta dimentsio politiko hutsaz haraindi doazen ondorioak izan dituela (lankidetza-ikuspegi bati edo beste bati erantzuteko zentzuan); izan ere, esparru horretan lehen zeuden administrazio-mugek eta aurrekontu-ekitaldien urteroko logikak plangintzaren jarraipena baldintzatu dute. Elkarguneen eta elkarrenganako lankidetzaren sorkuntza Politiken logikak bideraturiko interbentzioen garrantziarekin eta sakontasunarekin duen loturari buruz aurreko atalean planteaturiko hausnarketarekin jarraituz, azken zati honetan dokumentu ezberdinek lankidetza-sareen eta kontraparteen arteko elkarketa egonkorren gaiari nola ekiten dioten aztertzen da, lankidetza deszentralizatuaren elementu berritzaileenetako eta egokienetako bat izan litekeelakoan. Gai honi buruzko kezka garapenerako lankidetza herrialde edo erakunde emaileen eta herrialde edo erakunde hartzaileen arteko baliabideen transferentziaz haraindi eramateari loturik dago. Aitzitik, elkarrekikotasun- eta egonkortasun-printzipioetan oinarritzen diren beste lankidetzaformula batzuk zein neurritaraino esploratu diren ala ez aztertzea da helburua. Elkarrekikotasun-ideiak esperientziak eta ezaguerak elkarren artean trukatzeko aukerarekin du zerikusia; egonkortasunarenak, ordea, behin-behineko proiektuetan bakarrik oinarritzen ez den harreman bat planteatzen du. Bi ideiak bat datoz garapenerako lankidetza elkargune gisa ulertzeko moduan, eta ez baliabideen transferentzia hutsera mugatzen den esparru gisa. Gainera, ekonomiaren eta gizartearen prozesuek globalizazioaren markoan jasandako aldaketa handiek elkargune horiei bidea emateko beharra eta aukera indartzen dituzte. Hain zuzen ere, esparrurik desberdinenetan sortutako elkarrekiko menpekotasunek ekarri dute dagoeneko lurralde bati 105 Lankidetza tokiko giza garapenaren prozesu jarraikietan kontzentratzeko beharra ere nabarmentzen du planak.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 139 soilik mugatutako arazorik ez egotea, aldiz, arazoak oso esparru desberdinetan gertatzen diren prozesuekin loturik daude. Horren ondorioz, beste lurralde aberatsagoetako dinamikek gehiago edo gutxiago pobretutako eskualdeen garapen-prozesuak baldintzatzeaz gain, prozesu ezberdinak, oro har, elkarrekin loturik daude eta elkarri eragiten diete, egoera berri bat ekarriz emaitza gisa, non munduko edozein lekutan gizatalde ezberdinek bizi dituzten arazoek geroz eta garrantzi handiagoa eskuratzen duten nazioarteko mailan. Egoera horretan, beharrezkoa da lankidetza-politiken gaitasuna baloratzea, partaidetza-harreman jarraikiak eta egonkorrak sustatu eta babestu nahi badira. Honen inguruan azpimarratu behar den lehenengo gauza da euskal erakundeen plangintza-dokumentuetan hainbat aipamen planteatzen badira ere (batzuk oso interesgarriak), sorturiko ereduaren ezaugarri orokorrek planteamendu hori baldintzatu eta mugatu egiten dutela. Hain zuzen ere, lankidetza-harremanen protagonismoa ia bakarrik GGKEen esku utziz, zailagoa bihurtzen da elkarrekikotasunak bilatzea eta lortzea, eta berriro ere nabarmentzen da proiektuen burutzearen bitartezko baliabideen transferentzia eta erakunde horiek duten finantza-bitartekari izaera. Elkarrekikotasun-harreman egonkorrak eraikitzeak ordea, kezka-, gaitasun- eta esperientzia-marko partekatu bat izatea eskatzen du, eta horrek nolabaiteko espezializazio maila eskatzen du, oso arlo zehatzetan (giza eskubideak, generoa, ingurumena, nekazaritza, goi-mailako hezkuntza…); GGKE gehienek ez dute eta nekez lor dezakete espezializazio hori, emakumeen elkarteek, giza eskubideen babeserako elkarteek, talde ekologistek, nekazari-organizazioek, unibertsitateek eta abar ez bezala. Lankidetzarako harreman berri baten ideia, baliabideen transferentziaz haraindi kokatzen dena eta elkarlanerako lotura egonkorrak eraikitzearen aldeko apustua egiten duena, modu desberdinetan agertzen da (nahiz eta beti puntualki) Eusko Jaurlaritzaren bi plan zuzentzaileetan106. Hala bada, tokiko garapenaz eta tokiko erakundeen indartzeaz hitz egitean adibidez, lankidetzak Iparraldeko eta Hegoaldeko tokiko eragileen elkargune gisa balio behar duela esaten da, honako hau planteatzera iritsiz: “Eusko Jaurlaritzak, tokiko administrazio gisa, Iparraldeko eta Hegoaldeko erakundeen eta tokiko botereen arteko elkartzea eta hartu-emana erraztu behar du, gaitasunen elkarrenganako indartze-estrategia batean”. 106 J. A. Alonsok 2001ean euskal lankidetzaren inguruan egindako txostenak jada gai hori aipatzen zuen, eragile mota ezberdinen artean “harreman gertuagokoak eta horizontalagoak, elkarrenganakoak eta orekatuagoak” sortzeko beharra planteatzerakoan..
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 140 Kezka horiek berak agertzen dira eragileen kapituluan, gizarte-mugimenduez hitz egitean, Iparraldeko eta Hegoaldeko gizarte-mugimenduen arteko elkarguneak sortzeko prozesuak elkartze-printzipioan oinarritzen den jarduerarako funtsezko irizpidea ere badirela planteatuz. Plan horiek are esplizituagoak dira emakumeen mugimenduak aipatzean, berdintasunaren sustapenean lanean ari diren Iparraldeko eta Hegoaldeko emakumeen organizazioekiko edota feministekiko loturen eta itunen izaera estrategikoa defendatuz eta honako hau azpimarratuz: “Elkarrizketa bultzatuko da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapenean lan egiten duten organizazioekin, bai Iparraldeko herrialdeetan zein Hegoaldekoetan”. Ildo beretik, Foru Aldundien Plan Zuzentzaileak (2009-2011) espezifikoki planteatu zuen Iparraldeko eta Hegoaldeko organizazio feministekin eta emakumezkoenekin partaidetza-harremanak sustatzeko premia. Bestalde, eta emakumeen organizazioei buruzko gogoeta horrez haraindi, badirudi aldundien plan zuzentzaileak kezka hori bera duela, modu orokorrago batean, aldundien lankidetzak tokiko erakunde publikoen arteko lankidetza zuzena ahalbidetzen duela eta gizarteen arteko elkarrizketa ere erraz dezakeela azpimarratzen baitu, euskal eta tokiko organizazioen bitartez. Kezka hauek udal-esparruan aurkitu dute egonlekurik aproposena, zalantzarik gabe. Gainera, hori aspaldiko kontua da; izan ere, 1993an Gasteizko Udalaren deialdiak senidetzeen lehentasuna aipatzen zuen, eta 1997an Donostiakoak azpimarratzen zuen Donostiako biztanleriaren eta lankidetzan diharduten gainontzeko komunitateen arteko esperientzien hartu-emana errazten zuten proiektuei lehentasuna emateko beharra. Bere aldetik, Bilboko Udalak 2001eko deialdian jada arautzen zuen lehentasuna emango zitzaiela Bilboko organizazioen eta elkarteen eta GBHetako komunitateen arteko harremanak sustatzen zituzten proiektuei. Geroago, Plan Zuzentzaileak egin zirenean, kezka hori geroz eta nabariagoa egiten hasi zen, eta zertxobait gehiago zehazten. Hala, Bilboko Udalaren lehen Plan Zuzentzaileak (2006-2009) Hegoaldeko eta Iparraldeko erakundeetako eragile guztien agenden inguruan elkartzea errazteko beharra planteatzen zuen. Bigarrenak, ordea, Hego-Ipar langile, teknikari eta politikarien gaitasunetan eta ezagutzetan sinergiak bilatzeko eta trukatzeko komenigarritasuna azpimarratzen zuen, edozein finantza-harremanaz haraindi, elkartze-printzipio baten inguruko gogoetatik abiatuta. Donostiako Udaleko Plan Zuzentzaileak ere (2008-2011) espezifikoki planteatzen du elkarguneak, hartu-emanetarako eta elkarrengandik ikasteko, itunak eta sareak egiteko esparruak sustatzeko beharra, prozesuaren eta jardueren jarraipenaren ildotik.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 141 Baina Gasteizko Udaleko Plan Zuzentzailea da (2010-2013), zalantzarik gabe, ikuspegi horri garrantzirik handiena ematen diona, solidaritatea elkartzeko eta elkarrenganako ezagutzarako esparru gisa bultzatzeko joera duen ildo espezifiko bat planteatzeraino. Planaren hasierako zatian ere, non plana inspiratzen duten printzipioak aurkezten diren, solidaritateari elkargune gisa espresuki egiten zaion aipamen bat gehitzen da, ildo hori gainera jarraipenik gabeko behin-behineko harremanekin nekez bateragarria dela azpimarratuz. Orobat nabarmentzen da elkartze-itun eta harreman egonkorrak eraikitzeari buruzko kezka interbentzioen finantziazioari emandako trataeran, lehenago jada aipatu bezala, era horretan tresna hauek Gasteizko kolektiboen eta garapen-bidean dauden herrialdeetako proiektuetako protagonista diren kolektiboen arteko harremanak eta elkartzeak erraztu ditzaten. Zentzu horretan, beste dokumentu batzuetan (Unceta et al. 2011) defendatu dugun lankidetza-logika batekin lotuko litzateke jada aipatu dugun Gasteizko Udalaren “urteko proiektu kateatuen” ideia, non kide diren kontraparteen arteko lankidetza egonkorra, jarraitua eta epe ertainekoa, finantziazioa behar duten jarduera zehatzek markatua egon daitekeen, baina ez horietan bakarrik oinarritua107. Azkenik, azpimarratuko dugu Gasteizko Udalarentzat, elkargune moduko lankidetza-logika horrek zuzeneko harremana duela udalaren beraren eginkizunarekin. Alde batetik, logika horrek udal mailako lankidetza deritzonarekin (Gasteizko Udalak berak burutu duena) duen zerikusia defendatzen da, garapen-bidean dauden herrialdeetako kideekin hartu-emanak areagotzeko beharra aipatuz eta proiektuetan udaleko langile teknikariek parte har dezaten ahaleginduz. Eta, bestetik, udalak bide horretan aurrera egiteko bete dezakeen bitartekotza-papera azpimarratzen da, herriko kolektiboen, erakundeen eta GGKEen garapen-bidean dauden herrialdeetako kolektibo, erakunde eta GGKEekin elkartzea erraztuz. Azken ohar hori gorabehera, eta jada egindako hainbat aipamenen salbuespenarekin, lankidetza-harreman egonkorrak ezartzeari buruzko kezka ez da ia senidetzeen gaiarekin lotu, nahiz eta nozio horrek tradizio handia izan udal-esparruan eta horren pean elkarguneen sorkuntza bultzatzeko aukera egon, bai administrazioaren beraren, bai gizarte-erakunde ezberdinen partaidetzarekin ere. Senidetzeak, ordea (egon direnean), adierazpen 107 Logikoki, hori eraginkorra izan daiteke, desiragarria den bezala, aurrekontuek koherentzia-ildo bat jarraitzen badute; izan ere, Udal honek 2012rako iragarri dituen murrizketekin, tresna horrek zentzua galtzen du eta, horren ondorioz, berriro ere ziurgabetasun- eta jardueren puntualtasunera itzuliko ginateke, urteroko deialdiei leporatzen zaien horretara hain zuzen ere.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 142 sinboliko gisa planteatu dira oro har, eduki eskasarekin. Eta, edonola ere, ez dute egonkortasunik aurkitu aztertutako plangintza-dokumentuetan, tresna interesgarri posible gisa lankidetza-eredu egonkorrago eta elkarrenganakoago bat diseinatzeko orduan. Gogoeta orokorrak EAEko hainbat erakunderen plangintza-dokumentuetan aurreikusiriko lankidetza-harremanak neurri handi batean bat datoz eredu tradizionalekin, nahiz eta kasu batzuetan berrikuntza-elementu oso interesgarriak nabarmentzen diren. Oro har esan daiteke lankidetza-politikak, zentzu horretan, bi ezaugarri nagusi izan dituela: lehenik eta behin, erakunde pribatuen aldeko apustua (bereziki GGKEak) interbentzio gehienen bitarteko erakunde gisa, zuzeneko lankidetzaren eta gaitasunen beren aldeko apustu handiago baten kaltetan; eta bigarrenik, burututako ekintzetariko askoren behin-behinekotasuna eta ezarritako harreman askoren jarraipen eskasa. Horrek guztiak egonkortasun eta iraunkortasun eskaseko lankidetza-harremanak ekarri ditu, politiken norainokoa eta euskal gizartearen eta munduko beste gizarte batzuen arteko lotura sendoagoak eta elkargune emankorragoak osatzeko aukera mugatuz. Aipagarria da oro har lankidetza-interbentzioetan administrazioen zuzeneko partaidetzari emandako trataera laburra. Beste AA.EE eta lurraldeetan ez bezala, EAEren kasuan gabezia hori gehiago edo gutxiago errotutako praktikaz haraindi joan da; are gehiago, (autonomia-administrazioaren kasuan) izaera politikoa eskuratzera iritsi da, Lankidetza Legeak bera administrazio publikoen eginkizunak mugatzen baititu. Denboraren poderioz, indartuz joan zen administrazioari jokatzea dagokion papera jardueren finantzatzaile hutsarena delako ideia; gizarte zibileko eragileak arduratuko dira, ordea, jarduera horiek burutzeaz108. Horrek ondorio garrantzitsuak izan zituen, ez bakarrik ezarritako lankidetza-harremanen izaeran, baizik eta baita beste hainbat kontutan ere, adibidez, aurreko atalean jorraturikoetan, Euskadin dauden baliabide tekniko eta instituzional eta giza baliabide desberdinen mobilizazioari dagokionez, lankidetzan erabiltze aldera. Horrela, administrazioetan dauden hainbat baliabide eta gaitasun lankidetza-politiketatik eta horien bitartez ezarritako harremanetatik kanpo geratu dira oro har. Baina deigarriena da gai honi buruzko hausnarketarik 108 Hainbat arduradun publikok aitortzen dute erakundeentzat ere eredu hau funtzional samarra gertatu dela praktikan, administrazioaren beraren erantzukizunak mugatzen eta lor daitezkeen emaitzei buruzko kritika-eremua murrizten duen heinean.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 143 ez dagoela lankidetza mota horren abantailei edo eragozpenei buruzko balorazioak eta analisiak egiten dituzten politika-dokumentuetan. Udalek zentzu horretan egiten dituzten oharrak salbuesten badira, ez dago zuzeneko lankidetzari eta erakundeen paperari buruzko hausnarketarik lankidetza estrategia orokorrarekin, baremazio-irizpideekin edo senidetzeen eta jarraipen-harremanen ezarpenarekin lotzen duenik. Jardueren sakontasunarekiko eta jarraipenarekiko kezka nahiko agerian egon da, auzi honi buruzko debatea oro har bi alderditara mugatu bada ere: jarduerak lehentasunezkotzat hartzen diren herrialdeetan kontzentratzeko kezka eta urte anitzeko finantziazio-tresnen sorkuntza, eztabaidaz kanpo geratzen direlarik garrantzitsuagoak izan daitezkeen beste alderdi batzuk, lankidetzaren egonkortasunari eta sakontasunari eragiten diotenak. Horietako bat, elkarrekikotasunean eta egonkortasunean oinarrituriko elkartze- eta partaidetza-harremanak sustatzeari dagokiona, geroz eta gehiagotan aipatzen da azken urteotako plangintza-dokumentuetan. Hala ere, elkartze- eta lankidetza-era berriak eratzeko beharrari buruz sarritan egiten diren oharrek ez dute ia elkarrekikotasunik aurkitu bermatuko dituzten edo ikusgai bihurtuko dituzten formulen edo tresnen aurreikuspenean. Plangintzaren logikak, ordea, oraingoz, proiektuetan oinarrituriko filosofia batetik gertu egoten jarraitu du, eta proiektu horiek, aldi berean, geroz eta gehiago oinarritu dira beren finantziazio-baldintzetan. Herrialde mailan lehentasun geografikoak ezarriz lankidetza eraginkortasun handiagoaz hornitzeko ahaleginari dagokionez, ahalegin horrek plangintzaprozesuaren hainbat arazo jarri dituela agerian esan behar da. Alde batetik, gai honi ekiteko orduan erakunde ezberdinek partekaturiko irizpideen gabezia aipa daiteke, eta baita EAEren eta bertako lurralde ezberdinen arazoen eta aukeren osagarritasunari buruzko aipamenik ez egotea ere. Horrela, lehentasunak, azken batean, gehienbat aldez aurretik zegoen esperientzian oinarrituz definitu dira; eta horrek, praktikan, aldez aurretik egindakoa ontzat ematea dakarrela suposatzen du, EAEko baliabide eta eragileen ezaugarri eta aukera propioen egokitzapen handiago edo txikiagoa aztertu gabe. Baina gainera, ia erakunde guztiek, sakabanatzea saihesteko xedeaz, tresna nagusi gisa lehentasun geografikoari eman dioten garrantziak, herrialdeak hartzea erreferentziazko elementu bakar gisa ekarri du praktikan. Hau, jarraipenari laguntzeko eta sakabanatzea saihesteko kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuen hausnarketa estrategiko baten kaltetan izan da, estatu-nazioez haraindi eta gehienbat tokiko garapenari emandako lehentasunaren ildotik, lurralde-auziaren trataerari berari buruzko hausnarketa baita ere baztertuz.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 144 4.7. Informazio publikoko eta euskal gizartearen parte hartzeko tresnei buruzko ikuspegia Lankidetzaren politiken eta jardueren gardentasunari emandako garrantziarekin eta haien definizioan eta jarraipenean gizarteak izan duen partehartzeari emandako trataerarekin lotutakoa da lanaren zati honetan ekin diogun azken gaia. Horretarako, alde batetik, informazio publikoko mekanismoen aurreikuspena eta politikaren kontu ematea aztertuko ditugu, eta, bestetik, bereziki gizartearen eta lankidetza-eragileen iritzia bideratzera orientaturiko tresnei dagokiena. Bi gai horiek oso estu lotuak daude elkarrekin eta zuzenean eragiten dute lankidetza-politiken kalitatean, debatea erraztuz edo zailduz, eta, modu orokorragoan, gizartean dauden sentsibilitate ezberdinak bideratuz. Datozen lerroetan laburki aztertuko dugu bi gai horiek hainbat dokumentutan nola landu diren. Alde batetik, aurreikusitako informaziorako hainbat tresna orokor aztertuz, lortu nahi diren helburuen, abian jarritako interbentzioen eta lortutako emaitzen berri gizarte osoari emateko gai direnak. Eta, bestetik, lankidetza-eragileen zuzeneko partaidetza antolatzeko aurreikusitako organoak aztertuz. Gizartea informatzeko tresnak Politika-dokumentu ezberdinak gai hauetara nola gerturatzen diren aztertzeko orduan lehen alderdi interesgarria da dokumentu horiek informazio-, gardentasun- eta partaidetza-printzipioen inguruan egiten duten gogoeta aztertzea, eta baita mekanismo espezifikoek burutzen duten definizioa ere, gizarte osorantz informazio-fluxua eta bere kasuan hiritarren iritziak jasotzeko kanalak irekitzea ziurtatze aldera. Azpimarratu beharra dago Lankidetzaren Euskal Legeak ez duela inolako aurreikuspenik egiten gai honen inguruan. Erakundeak, beraz, ez daude legez behartuak iritzi publikoari informazioa ematera, eta gai honi ekiteko modua erakunde bakoitzaren borondate politikoaren araberakoa da azken finean109. Hori izan da, segituan ikusiko den bezala, benetan gertatu dena; izan ere, dokumentu eta plan zuzentzaile ezberdinek oso modu ezberdinean ekiten diote gaiari. Legeak informazioaren auziari buruz agintzen 109 Legearen hitzaurrean modu lausoan aipatzen dira politikaren gauzatzearen eraginkortasuna eta gardentasuna. Horietarako “beharrezkoa bihurtu da kudeaketa-egitura egoki bat sortzea, zeinak, funtsen, erabilera hoberena ziurtatuko duen eta erabat bermatuko dituen proiektuen aukeraketa-zereginak, jarraipena eta egindako lankidetzaren ebaluazioa”.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 145 duen aurreikuspen bakarra Parlamentuari dagokiona da, zeinari Jaurlaritzak urtero Lankidetzarako Plan Zuzentzailearen betetze mailari eta bertan jasotzen diren aurreikuspenen gauzatze mailari buruzko informazioa bidali behar dion. EAEko erakunde desberdinen plangintza-dokumentuei dagokienez, Plan Zuzentzaileak egitean hasten da gai hauen inguruko gogoeta; izan ere, horien aurretik erakunde batzuek egindako informazio-ahaleginak ez zioten erantzuten gai honi buruzko aldez aurreko hausnarketa bati. Hala ere, oso desberdina izan da informazio-gaiek plan batzuetan eta besteetan jaso duten trataera. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, bere lehen Plan Zuzentzaileak (2005-2008) bultzaturiko lankidetzaren oinarrizko printzipioen artean honako hauek azpimarratzen ditu: solidaritatea, elkartzea, prozesu endogenoei laguntzea, integraltasuna, koordinazioa eta erantzunkidetasuna, baina ez da gardentasuna edo partaidetza bezalako beste printzipio batzuen inolako aipamenik egiten. Kalitatezko egitura-lankidetza sustatzeari dagozkion gaiak planteatzera bideratua dagoen I. Arauan, 1.1. puntuak “lankidetza garden eta solidarioa egiteaz” hitz egiten du, gardentasun horren berri eman dezaketen beste inolako zehaztasunik edo adierazpenik gabe. Izan ere, Plan Zuzentzailearen zati batean ere ez da aipatzen politikari eta garapenerako lankidetzaren interbentzioei buruzko informazioa eta gardentasuna ziurtatuko duen mekanismorik edo tresna espezifikorik eratzeko beharra110. Bigarren Plan Zuzentzaileak ere (2008-2011), ez du gardentasunaren gaiari buruzko inolako aipamenik gehitzen euskal lankidetzaren printzipioen artean. Hala ere, Lankidetzarako Euskal Agentzia berriaren sorreraz diharduen atalean honako hau azpimarratzen da: “Ekimen ezberdinen izapidea bizkortuko duen Kudeaketa Sistema bat ezarriko du, gardentasuna eta, ahal den neurrian, horien izapidearen aurreikuspena bermatuz”. Nolanahi ere, bigarren Plan Zuzentzailean ere ez da gardentasunarekin, informazioarekin edo gizarte osoari kontu-ematearekin zerikusia duen helbururik aipatzen. Foru Aldundien baterako Plan Zuzentzaileak ere (2009-2011) ez ditu ia gardentasunari eta gizartea lankidetza-politiken inguruan informatzeari buruzko gaiak garatzen. Gaiari egiten zaion aipamen bakarra erantzunkidetasunari buruz hitz egitean baino ez da planteatzen, zeina integraltasunarekin, elkartzearekin, koordinazioarekin, elkarlanarekin eta koherentziarekin batera, 110 Gaiaren aipamen generiko bakarra egiten da, kudeaketa egoki baterako ezinbestekoak diren ezaugarriez hitz egiterakoan. Ezaugarri horien artean gardentasuna, efikazia, eraginkortasuna eta kontuen berri emateko betebeharra daude.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 146 Planaren printzipio inspiratzaileak diren. Erantzunkidetasun-printzipio horren barruan lankidetzako, sentsibilizazioko eta garapenerako hezkuntzako estrategien kalitatea, efikazia, eraginkortasuna eta gardentasuna areagotzeko beharra aipatzen da, baina ez da gai horrekin zerikusia duen aurreikuspenik egiten edo helburu zehatzik aipatzen. Udal-esparruan aurkitzen dugu lankidetza-politikei buruzko gardentasunari, informazio publikoari eta kontu-emateari dagokion garapenik handiena. Bilboko Udalak, bere lehen Plan Zuzentzailean (2006-2009), gardentasuna printzipio gisa zuzenean aipatzen ez bazuen ere, zeharka aipatzen zuen solidaritate printzipioaren barruan, gardentasun hori lankidetza solidarioarentzat beharrezko baldintza bat zela azpimarratuz. Bigarren Planak ordea (2010-2013) jada kalitatearen, eraginkortasunaren eta gardentasunaren printzipioak gehitzen ditu esplizituki, honako hau azpimarratuz: “Hiru alderdi horiek (aurreko Planean espresuki agertzen ez direnak) ebalua daitezkeen emaitzei begira planifikatutako eta orientatutako (Bilboko Udalaren) kudeaketa baten beharra islatzen dute. Gainera, emaitza horiek gainontzeko eragileei eta hiritarrei jakinarazi behar zaizkie”. Gogoeta horrekin bat eginez, Planak arau espezifiko bat gehitzen du “gardentasun-politika bat indartzera bideratua, komunikazio eta informazio iraunkor eta jarraitu baten eta Bilboko Udalaren kontu-emate garden baten bitartez, bere Garapenerako Lankidetza politikari dagokionez”. Horretarako, hainbat konplimenduadierazle sortzen dira, eta horien artean burututako ebaluazio guztiak (bitartekoak edota amaierakoak), zein Garapenerako Lankidetzaren urteroko memoria guztiak, tokiko webaren bitartez zabaltzeko konpromisoa dago. Gainera, azken horiei dagokienez, ildo, helburu eta emaitza bakoitzerako lortutako aurrerapausoak deskribatuko dituztela zehazten da, definituriko adierazleetan oinarri hartuz eta orobat benetan erabilitako aurrekontuari erreferentzia eginez (aurreikusitakoaren aldean), arloka, sektoreka, modalitateka eta tresnaka bereizita. Azkenik, Bilboko Udaleko Plan Zuzentzaileak komunikabideen papera aipatzen du hiritarrentzako informazio-kanal gisa, burututako jarduerei eta garapenerako lankidetzan konprometitutako baliabide publikoei dagokienez, “Udalaren beharrezko gardentasunari eta kontu-emateari begira.” Bere aldetik, Gasteizko Udaleko Plan Zuzentzaileak ere (2010-2013) hainbat aurreikuspen espezifiko ezartzen ditu informazio publikoaren esparruan. Alde batetik, Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak abian jarritako jarduerei buruzko urteroko Memoria bat egiteko hartutako konpromisoa jasotzen du. Memoria hori, Hiritarrekiko Harremanen Sailaren Memorian egoteaz gain, Gasteizko Udalaren web-orrian ere eskuragarri egongo da. Aldi berean,
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 147 Plan Zuzentzaileak adierazten du, jendartean zabal dadin, CD euskarrian ere argitaratuko dela eta udalaren web-orrian eskegiko dela. Gainera, Planak bide ezberdinak zehazten ditu tokiko komunikabideen bidezko lankidetza-politikaren zabalkunderako. Alde batetik, Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak udalaren web-orrian mantenduko duen azpi-saila aipatzen du, non udalaren lankidetzari dagozkion informazioak (planak, memoriak eta abar) zein eskaerak aurkezteko eta diru-laguntzen kudeaketarako beharrezkoak diren tresnei dagozkionak gehituko diren, edota lankidetza-zerbitzuak berak antolaturiko jardueren informazioa. Eta, bestalde, tokiko aldizkariak ere erabiliko direla planteatzen da, bai hiritarrei bai udaleko bertako langileei lankidetza-politikari buruzko informazioa emateko. Azkenik, Donostiako Udaleko Tokiko Lankidetza Planak (2008-2011) gardentasunari buruzko hainbat aipamen generiko planteatzen dituen arren, ez du inolako konpromisorik hartzen informazio publikoari, kontu-emateari, memorien elaborazioari edo tokiko web-orriaren bidezko zabalkundeari buruz, eta hori ez dator bat praktikan gai honi buruz erakutsitako kezkarekin, aplikazio-analisiaren atalean ikusi ahal izango den bezala. Azpimarratu beharreko gai bat da, gizarte osoaren eta iritzi publikoaren lankidetzari buruzko informazioari emandako trataeraren analisian, eragin handiagoa nabarmentzen dela sentsibilizazioaren ideian, partaidetzaren ideian baino. Horren ondorioz, dokumentu askok sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza-estrategiaren parte gisa tratatzen dute informazioaren gaia, askoz gehiago azpimarratuz garapen-prozesuei loturiko arazoen azalpena edota salaketa (pobrezia, giza eskubideen bortxaketa eta abar) edo horien jatorria, interbentzio-estrategiari berari buruzko informazioa eta horren emaitzak baino. Egia da garapenerako hezkuntza-estrategia garatuagoa duten erakundeek bi gai horien arteko lotura planteatzen dutela, garapenaren arazoei buruzko informazioa oinarria eta baldintza dela adieraziz, lankidetzan partaidetza handiagoa izatea nahi bada. Hala ere, lankidetza-politikaren, Kontseiluen debateen, ebaluazioen eta abarren azalpen publikoaren trataerak ez du ia lekurik aurkitzen sentsibilizazioari eta garapenerako hezkuntzari buruzko analisi horietan. Azkenik, EAEko administrazio publiko ezberdinen arteko elkarlanerako aukerei egindako erreferentzien ia erabateko gabeziari dagokiona da egin beharreko gogoeta bat, informaziorako tresna koordinatu edo bateratuak aintzat hartzeari begira. Honi dagokionez, salbuespen bakarra Gasteizko Udalarena da, zeinak bere Plan Zuzentzailean (2010-2013) espresuki azpimarratzen duen udalak, ahal den neurrian, euskal erakundeek babestutako eta egindako lankidetzaren hobekuntza dakarten ekimenak bultzatzeko
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 148 konpromisoa hartzen duela, lehentasunezkotzat joaz, beste gaien artean, euskal lankidetza publikoaren informazioa jasotzea eta informazio horretara sarbidea izatea. Gabezia horren ondorioz, erakunde bakoitzak bere aldetik prestatu du -prestatu duenean- norberaren informazio publikorako mekanismoen sorkuntza eta diseinua, alde batera utziz gainontzeko erakundeekin bateratu ahal izatea. Aplikazioaren kapituluan itzuliko gara gai honetara. Partaidetza-organoak Hasiera-hasieratik nabarmendu zen eduki behar zirela garapenerako lankidetzaren esparruan lan egiten duten gizarte-eragileen partaidetza bideratuko zuten kide organo kolegiatuak, nahiz eta hau, batez ere, GGKEetatik planteatu zen, lankidetza-funtsen banaketari gardentasun handiagoa emateko helburuarekin, bereziki erakunde eta administrazioen arteko eztabaidak behin eta berriz errepikatu ziren urte batzuen ostean. 1998an, eta Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Zuzendaritzan egindako hainbat aldaketarekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzak dekretu bat aldarrikatu zuen, zeinaren bitartez Euskadiren Garapen Lankidetzarako Aholku Kontseilua sortu baitzen111, Administrazio Publikoen, Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko beste Gizarte Eragile batzuen partaidetzaren organo-sustatzaile gisa, Garapenerako Lankidetzari buruzko politiketan. Kontseilu horri atribuzioa erruz eman zitzaion: aholkularitzarako, politikairizpideen eta lehentasunen ezarpenerako, gizarte-eragileen jardueraren gaineko zaintzarako, proiektuak ebaluatzeko irizpideen osatzeko, sentsibilizazio-jarduerak bultzatzeko, larrialdi-esparrurako jarduerak proposatzeko, ikerlanak eta txostenak egiteko eta abar. Hemen interesatzen zaigun ikuspegitik abiatuz, Kontseilua eskuduna zela nabarmenduko dugu garapenerako lankidetza-politikei dagozkien gizarte zibilaren ideiak eta proposamenak biltzeko, eta baita euskal gizartea Kontseiluak berak urtero egindako lanaz informatzeko, zein garapenerako laguntzaren kalitatea eta gardentasuna zaintzeko ere. 111 Dekretuaren hitzaurreak Kontseiluaren sorrera justifikatzen zuen honako hau azpimarratuz: “Gaur egun eskuratutako tamainak eta etorkizuneko hazkunde-aukerek tartean dauden hainbat eragileren bilera- eta partaidetza-plataforma bat sortzea aholkatzen dute Euskal Garapenerako Lankidetzaren egungo egoerari buruzko baterako gogoeta bati bidea emateko eta jarduteko bide berriak esploratzeko, betiere Garapen Bidean dauden Herrialdeetara bideratutako ekintza solidarioen kalitatea, eraginkortasuna eta gardentasuna handitzeko helburuari jarraituz.”
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 149 Eta Kontseiluaren osaketari dagokionez, honako hauez osatzea erabaki zen: FOCADeko Kudeaketa Batzordeko hamar kideak, EUDELeko ordezkari bat, euskal GGKEetako zazpi ordezkari, Euskadin dauden Erlijio Ordenetako ordezkari bat, Garapenerako Lankidetzarekin zerikusia duten esparruetan lan egiten duten erakundeetako bi ordezkari (horietariko bat, lanbide-heziketaren sektorekoa, eta bestea mikroenpresen edota kooperatiben sorkuntzari lotua) eta azkenik, bere jatorriagatik Garapen Bidean dauden Herrialdeekin lotura zuen pertsona bat. Ikus daitekeen bezala, osaketa horrek formalki sortutako organizazio edo erakundeetako pertsona adierazgarrien eta sektore zehatzei edo baita herrialdeei ere loturiko pertsonen nahasketa arraro bat islatzen zuen (antolaketak berak hautapenprozesu bat egitea behartzen zuelarik). Horrek zilegitasuna kentzen zion, jakina, erakundeen ordezkaritzari. Kontseiluaren osaketak hainbat kritika jaso zituen, Kontseiluak, bai zuzenean edo bai lotura zuten pertsonen hautaketaren edo kooptazioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren erabateko kontrola suposatzen zuelakoan. Aldi berean, analisi batzuek (jada aipaturiko Alonsorenak bezalakoak) azpimarratu zuten nabaria zela Kontseiluaren osaketan unibertsitatearen, sektore pribatuaren eta lankidetza-adituen gabezia (Alonso, 2002)112. Hainbat sektoretatik azpimarraturiko beste gabezietako bat113Euskal Fondoarena izan zen. Erakunde horrek EUDELek baino esperientzia eta ordezkatze handiagoa zuen lankidetzaren esparruan, eta, hala eta guztiz ere, Kontseilutik kanpo geratu zen, EUDEL kide bihurtu zen bitartean. 2008an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilu berriak ordezkatu zuen Aholkularitza Kontseilua, zeina 2007ko Lankidetza Legean aurreikusitako organoa zen eta aurrekontuaren inguruan hainbat berrikuntza zituen, funtzioen definizio apur bat ezberdinarekin eta ordezkaritza-eskema berri batekin. Zentzu horretan, araudi berrian ia ordezkatze paritario bat sustatu zen administrazioaren zatiaren eta organizazioei eta gizarte-erakundeei zegokienaren artean. Administrazioari dagokionez, aipagarriena izan zen gehitu zirela Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetako ordezkariak –bazirudien hori lankidetza-interbentzioetan Administrazioaren inplikazio handiago bat 112 Dekretuak Kontseiluaren lehendakariari baino ez zion egozten kasu bakoitzean tratatuko ziren gaietan espezializaturiko pertsonen balizko partaidetza eskatzeko gaitasuna (hitza bazuen baina botorik ez). Bestalde, 2001ean Eusko Jaurlaritzak Kontseiluari Unibertsitateko ordezkaritza bat gehitzea proposatu zuen. Une hartan GGKEek ez zuten proposamena onartu. 113 Alboanek (2007) gabezia hori anomalia bat zela esan zuen, Kontseiluan lankidetza eragile guztiak ez, baizik eta “ia guztiak” egotea zekarrela esanez.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 150 bilatzera bideratua zegoela–, zein Euskal Fondoaren ordezkaritza bat –horrek aurretik Aholkularitza Kontseilutik baztertu izana konpontzen zueneta Emakunderen beste bat –lankidetzaren orientazioan genero-ikuspegia azpimarratzearen aldeko aukera argia erakutsiz–. Eta atal sozialari dagokionez, Koordinakundeko GGKEez gain, garapenerako lankidetzaren beste euskal gizarte-eragileen ordezkariak gehitu ziren, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kideak ez zirenak eta Lankidetza Legean aurreikusiriko Eragileen Erregistroan erregistratuak zeudenak114. Halaber, beharrezkoa da aipatzea organo formal eta legezko gisa aurkezten den Kontseiluaz gain, Lankidetza Legeak bere 17. artikuluan arautzen duela Plan Zuzentzaileak egiteko “egokiak diren partaidetza- eta kontsulta-mekanismoak ere bideratuko dituela garapenerako lankidetzaren eragileen artean dauden sentsibilitate eta proposamen ezberdinak ezagutzeko”. EAEko gainontzeko erakundeei dagokienez, garrantzi desberdina izan dute partaidetzarekin loturiko kezkek. foru-aldundien kasuan, ez da inolako partaidetza-organorik aurreikusi horietako batean ere, eta baterako Plan Zuzentzaileak ere (2009-2011) ez zuen inolako aurreikuspenik egiten honi dagokionez. Lankidetzaren, sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren estrategien kalitateaz, efikaziaz, eraginkortasunaz eta gardentasunaz hitz egitean baino ez zen aipatzen “gizarte zibileko sektore adierazgarrien partaidetza-esparruak” bermatzeko beharra. Udaletan ia hasieratik egon zen gai hauei buruzko analisia, hainbat Kontseiluren sorkuntza ekarri zuena, nork bere Plan Zuzentzaileak argitaratu baino nahiko urte lehenago. Donostiako Udala izan zen hiruren artean Lankidetzaren esparruaren partaidetzarako eta kontrolerako organo bat sortu zuen lehena (eta EAEko lehen erakunde publikoa). Hori 1996an gertatu zen Garapenerako Lankidetzaren Tokiko Kontseiluaren eraketarekin eta Giza Eskubideen defentsarekin115, geroago Garapenerako Lankidetza eta Hezkuntzarako Aholkularitza Kontseiluari bidea emango zion 2008an. Bere aldetik, Gasteizko Udalak Garapenerako Lankidetza Kontseilua sortu zuen 1999an, organo aholku-emaile gisa. Bilboren kasuan, 2005ean sortu zen Lankidetzarako Tokiko Kontseilua, izaera aholku-emailea, informatzailea eta erakundeen, gizartearen eta 114 Kontseiluaren osaketari egindako kritiketako baten arabera, bertan ez dira hiru hiriburuetako Udalak agertzen, espero izatekoa zen gauza, kontuan harturik hirurek duten esperientzia eta jardunbide luzea. 115 Udal honetan partaidetzaren gaiari ematen zaion garrantzia jada 2003ko Nondik-Nora txostenean agertzen zen, non gaiak leku garrantzitsua hartzen duen.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 151 hiritarren parte-hartzea zuen kide anitzeko organo gisa, Garapenerako Lankidetzaren eta Bilboko Udalaren Solidaritatearen politikaren definiziorako eta jarraipenerako. Gainera, Lehen Plan Zuzentzaileak Bilboko emakumeen erakundeen eta erakunde feministen partaidetza planteatu zuen lankidetza-estrategian. Horretarako, bere presentzia erraztu beharra zegoen Kontseiluan zegokion komisioan. 6. koadroan aztertu diren EAEko erakunde bakoitzerako aurreikusi diren hainbat partaidetza-organori (Kontseiluei) buruzko informaziorik garrantzitsuena jasotzen da. Aldundien kasua salbuesten badugu, zeinek, azpimarratu dugun bezala, ez duten era horretako organoen sorrera aurreikusi, bai Eusko Jaurlaritzak bai udalek funtzio kopuru eta mota zabala egotzi diete Kontseiluei. Oro har, funtzio horiek plangintza estrategikoa, politiken koherentzia, lankidetzaren kalitatea eta gardentasuna edo erakundeen arteko koordinazioa bezalako gaiei buruzko kezka nabariaren erakusle dira. Hala ere, Kontseiluen kargu utzitako erantzukizun guztien irakurketa arretatsu batek gutxienez zalantza-izpiren bat sortzen du aipaturiko funtzioak burutzeko bideragarritasunari buruz, batez ere kontuan hartzen bada ez dagoela aurreikuspenik beren funtzionamendurako baliabideen zuzkiduraz116. Kontseilu horien osaketari dagokionez, ordezkaritzaren ideia gailendu da EAEko eremu orokorrean; Udalei buruzkoetan ordea, dagokion erregistroan dauden lankidetza-erakunde guztien presentzia aurreikusten da –Kontseiluaren osoko bilkuran behintzat–, Kontseilu iraunkorrarentzat printzipioz jarraituagoa eta eraginkorragoa den lan-eremu bat geratzen delarik. Hala ere, kasu bakoitzarentzako ezartzen den bileren aurreikuspenak ez du argi erakusten funtzioen banaketa hori. Azkenik, Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren eta Kontseilu Errektorearen artean funtzioak gainjartzeko arriskua da beste gai deigarri bat; izan ere, bi Kontseiluek plangintza-estrategikoaren esparruko erantzukizunak dituzte, bultzatu eta burutu beharreko planekin eta jarduerekin lotuak. Halaber, gainjarpenak gerta daitezkeela nabarmentzen da Kontseiluaren hainbat zereginen eta Erakundeen Arteko Kontseiluaren esku utzitakoen artean117. 116 Bilboko udalak urteroko aurrekontu txiki bat aurreikusten du Kontseiluak funtziona dezan. Horrek Kontseiluaren idazkaritzaz arduratzeko kontratazio bat eskatzen du. 117 Horien artean EAEko Administrazio Politikoetako Koherentziarekin eta EAEko hainbat Administrazioren ekimen eta txostenei buruzko debatearekin zerikusia dutenak daude.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 152 6. koadroa: Lankidetza Kontseiluen osaera eta eginkizunak Aurreikusitako izendapenak eta lan-batzordeak Sorreraurtea Osaketa Eginkizunak Ezarritako aldizkakotasuna EAE Euskadiko Garapenerako Lankidetzaren Aholkularitza Kontseilua 1998 FOCADeko 10 kide EUDELeko ordezkari 1 GGKEetako 7 ordezkari Erlijio Ordenetako ordezkari 1 Lotura duten erakundeetako 2 ordezkari (lanbide-heziketa eta kooperatibak) GBHei jatorriagatik loturiko pertsona 1 Emakundeko ordezkari 1 (1999tik) Haurtzaroaren esparruko ordezkari 1 (2000tik) FOCADa aholkatzea garapenerako lankidetza-gaien inguruan. Politikaren irizpideak eta lehentasunak proposatzea. Horien kalitatea, eraginkortasuna eta gardentasuna zaintzea. Esparru horretan lan egiten duten gizarte-eragileen jokabide zuzena zaintzea. Proiektuak ebaluatzeko irizpideak proposatzea. Sentsibilizaziorako eta GHrako ekimenak proposatzea eta sustatzea. Nazioarteko gomendioak betetzea sustatzea. Hondamendiei eta larrialdi-egoerei aurre egiteko ekimenak proposatzea. KEIak lankidetzaren esparruan egindako arauen aurreproiektuak aurretik ezagutzea. Euskal Administrazio Publikoen beste politika batzuek Garapenerako Lankidetza Programaren helburuekin duten koherentziari buruz aholkatzea. Ipar/Hego desberdintasunen ezagutza sustatuko duten ikerlanak edota txostenak egitea. Urteroko txosten bat idaztea EAEn edo EAEtik egindako garapenerako lankidetzari buruz legebiltzarrean bideratzeko. Gizarte zibilaren garapenerako lankidetza-politikei buruzko ideiak eta proposamenak jasotzea. Euskal Gizartea Garapenerako Lankidetzaren Aholkularitza Kontseiluak urtero garatutako eginkizunaz informatzea. Elkartzeak, jardunaldiak, kongresuak edota solidaritateari eta garapenerako lankidetzari dagozkion jardueren antolamendua proposatzea. Erakunde publikoen eta gizarte-eragileen arteko jarduera-irizpideak proposatzea eskualde- edota herrialde-esparruko proiektuak garatzeko. Administrazio publiko zein pribatuekin harremanak eta /edo hitzarmenak sortzea sustatzea. 4 ohiko bilera urtean
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 153 Jarraipena Aurreikusitako izendapenak eta lan-batzordeak Sorreraurtea Osaketa Eginkizunak Ezarritako aldizkakotasuna EAE Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua (oharra: eginkizun guztiak, lehenengoa izan ezik, EAEko erakunde guztiei buruzkoak dira) Batzordeak: Batzorde iraunkorra Laguntza Humanitariorako Batzordea Udalbatzarrak sor ditzakeen beste Batzorde batzuk. 2008 Lankidetzaren ardura duen kontseilaria. Jaurlaritzako hainbat sailetako 8 ordezkari Lankidetzarako Euskal Agentziaren Zuzendaria. Legebiltzarreko GG.EEen Batzordearen burua. Emakundeko ordezkari 1 Aldundietako 3 ordezkari EUDELeko ordezkari 1 Euskal Fondoa ordezkari 1. Euskadiko GGKEen Koordinakundearen burua. Koordinakundearen GGKEetako 9 ordezkari. Lankidetzarako beste gizarte-eragile batzuen eta Koordinakundetik kanpo dauden GGKEtako 6 ordezkari. Aldez aurretik eta derrigorrez informatzea EJaren Lankidetzaren inguruko xedapenak. Aldez aurretik eta derrigorrez informatzea Agentziaren egituraz eta antolakuntzaz. Aldez aurretik eta derrigorrez informatzea bi urteko eta urtebeteko Planez eta horien ebaluazioez. EAEko Administrazio Publikoen politiken koherentziari buruz urtero informatzea. EAEko administrazio ezberdinen ekimenak eta txostenak ezagutzea eta eztabaidatzea. Lankidetzaren kalitatea hobetzeko ekimenak proposatzea. EAEko Lankidetza Eragileak aholkatzea. Txosten monografikoak egiteko proposatzea eta eztabaidatzea. 4 ohiko bilera urtean
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 154 Jarraipena Aurreikusitako izendapenak eta lan-batzordeak Sorreraurtea Osaketa Eginkizunak Ezarritako aldizkakotasuna EAE Lankidetzarako Euskal Agentziaren Kontseilu Errektorea 2010 Agentziaren burua. Beste sail batzuetako eta Eusko Jaurlaritzako erakundeetako lau ordezkari. Garapenerako Lankidetzaren euskal Kontseiluko hiru kide ordezkari, atal sozialeko partaide direnen artean hautatuak. Bi kide Eusko Jaurlaritzaren izenean. Kontseiluko idazkaritza izango duen Agentziaren zuzendaria. Agentziaren jardueren plan orokorrak onartzea. Laguntza eta diru-laguntza ezberdinen deialdiak onar daitezen erabakitzea eta adostea eta baita horiek emateko oinarrizko irizpideak ere. Agentziaren urteroko aurrekontuaurreproiektua egitea. Agentziaren jardueren urteroko memoria onartzea. Langileen eta beren ordainsari-erregimenaren inguruko proposamenak egitea. Agentziaren antolakuntza eta funtzionamendurako araudia aldatzeko proposatzea. Eusko Jaurlaritzari Agentziaren zuzendariaren izendapena eta kargu-uztea proposatzea. Agentziaren zuzendaritzaren kudeaketa kontrolatzea eta horri dagozkion erantzukizunak eskatzea. Agentziaren jokabidearen jarraipena, ikuskapena eta kontrola. Araudiak Agentziaren kargu uzten duen beste edozein funtzio. Lau bilera urtean Arabako Aldundia Bizkaiko Aldundia Gipuzkoako Aldundia
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 155 Jarraipena Aurreikusitako izendapenak eta lan-batzordeak Sorreraurtea Osaketa Eginkizunak Ezarritako aldizkakotasuna Bilboko Udala Lankidetzaren Tokiko Kontseilua Batzordeak: Batzorde Betearazlea Lanerako beste Batzorde posible batzuk 2005 Udalbatzarra: Udala Udal Erregistroan dauden GGKEak. Udal-ordezkaritza duten alderdi politikoak (botorik gabe). Batzorde Betearazlea Udaleko 2 ordezkari. GGKEetako 4 ordezkari. GGKEetako beste 2 ordezkari (botorik gabe). Idazkaria (botorik gabe). Udala aholkatzea Solidaritatearen eta Garapenerako Lankidetzaren inguruan. Lehentasunak eta jarduera-irizpideak proposatzea eta Lankidetzaren kalitatea, efikazia, eraginkortasuna eta gardentasuna zaintzea. Araudiak, ordenantzak eta deialdiak eta diru-laguntzak idazten parte-hartzea. Udalbatzarrak kontsultaturiko gaien alde irizpena ematea eta udalbatzarrari proposamenak egitea. Lau urteko Plan Estrategiko bat bultzatzea. Lankidetzan egiten diren tokiko jarduerak ebaluatu eta urteroko txosten bat egitea. Tokiko gainontzeko politiken eta Lankidetzarako politikaren arteko koherentzia sustatzea. Deialdien ebazpena informatzea. Garapenerako Sentsibilizazioa eta Hezkuntza sustatzea. Hiritarren partaidetza sustatzea. Erakundeen arteko Lankidetza sustatzea. Udalbatzarra: Sei hilero egindako ohiko bilera bat. Batzorde Betearazlea: Lau ohiko bilera urtean Gasteizko Udala Garapenerako Lankidetza Kontseilua Batzordeak: Lanerako beste Batzorde posible batzuk. 1999 Alkatea edo zinegotzi ordezkaria. Udaleko alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bana GGKE bakoitzeko ordezkari bana. Tokiko lankidetzarekin loturiko beste erakundeetako ordezkariak. Pertsona adituak edo garrantzitsuak (botorik gabe). Garapenerako Lankidetzaren kalitatea sustatzea. Udalerrirako proposamenak egitea garapenerako lankidetzaren esparrurako. Hiritarren eta eragina jasan duten sektoreen partaidetza sustatzea. Informazioa, jarraipena eta garapenerako lankidetzaren urteroko ebaluazio-programak eztabaidatzea. Erakunde publiko eta pribatuek lankidetzan egiten dituzten jardueren koordinazioa bultzatzea. Politiken eta tokiko jarduera-integralen ezarpena bultzatzea. Garapenerako lankidetzari buruzko ikerlanak eta txostenak bultzatzea. Gai horretako heziketaren diseinuan parte hartzea. Hiru hilero egindako ohiko bilera bat.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 156 Jarraipena Aurreikusitako izendapenak eta lan-batzordeak Sorreraurtea Osaketa Eginkizunak Ezarritako aldizkakotasuna Ayto. de Donostia Garapenerako Lankidetzarako eta Giza Eskubideen Babeserako Tokiko Batzordea. 1996 Alkatea Lankidetza eta Tolerantziako zinegotzia. Udal-taldeetako ordezkariak. Donostiako GGKEetako ordezkariak. Izaera juridikoa duten eta irabazi-asmorik ez duten lankidetza-proiektuei loturiko beste erakunde batzuk. Alkateak izendaturiko teknikari adituak. GGEEen elkarteetako ordezkariak. Garapenerako udal-laguntzak ematea zuzendu behar duten irizpideak eta lehentasunak proposatzea. Tokiko Gobernuak onartu aurretik aurkezten diren proiektuei buruz informatzea. Jarduera-programak aurkeztea. Proiektuen gauzatzearen eta Garapenari emandako udal-laguntzaren betetze maila orokorraren aldizkako jarraipena. Donostiarren artean, bereziki gazteriaren artean, Hegoaldeko herrialdeekiko solidaritate eta lankidetza printzipioak zabaltzea. Sentsibilizazio-kanpainak garatzea GGEEen, bakearen eta tolerantziaren alde. Ez da zehazten
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 157 Jarraipena Aurreikusitako izendapenak eta lan-batzordeak Sorreraurtea Osaketa Eginkizunak Ezarritako aldizkakotasuna Donostiako Udala Lankidetzarako eta Garapenerako Hezkuntzarako Aholkularitza Kontseilua. Batzordeak: Batzorde iraunkorra. Lanerako beste Batzorde posible batzuk. 2008 Alkatea edo lankidetzaesparruko ordezkaria. Lankidetzako ordezkari zinegotzia. Lankidetzari edota garapenerako hezkuntzari loturiko eta Udal Erregistroan dauden GGKE, Fundazio edo irabaziasmorik gabeko erakunde bakoitzeko ordezkari bana. Euskadiko GGKEen Kudeatzaileko ordezkari bat. Gipuzkoako ordezkaritza. Udal-talde bakoitzeko zinegotzi bana. Interesatuak dauden pertsonen zerrenden parte direnen artean zozketa bidez hautatutako hiru pertsona fisiko. Lehentasunak eta jarduera-irizpideak proposatzea eta Lankidetzaren kalitatea, eraginkortasuna eta gardentasuna zaintzea. Lau urteko Plan Estrategiko bat bultzatzea. Jardueren urteroko Programa eta dagokion memoria bultzatzea. Lankidetzarako eta GHrako proiektuen, programen eta tokiko neurrien elaborazioan aholkatzea. Deialdi publikoen oinarrietarako eta proiektuen hautaketarako irizpideetan aholkatzea. Lankidetzarako eta GHrako udal-funtsen erabileraren ebazpen-proposamenaren aurreko txosten bat igortzea (hala eskatzen bada). Lankidetzaren eta GHren esparruan egiten diren udal-jarduerak urtero ebaluatzea. Udalbatzarrak eskatutako beste gai batzuei buruzko irizpena igortzea. Tokiko gainontzeko politiken eta Lankidetzarako eta GHrako politikaren arteko koherentzia sustatzea. Hirian Lankidetzarako eta Garapenerako Hezkuntzarako dinamikak sustatzea. Lankidetzaren Euskal eta Estatu mailako Legearen eta gai horretan Nazioarteko erakundeetatik jaiotako gomendioen betetze egokia sustatzea. Batzordeari ematen zaion beste edozein funtzio. Lau aldiz urtean
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 158 Gogoeta orokorrak Puntu honetara iritsi garenez, alderdirik aipagarrienak azpimarra ditzakegu gardentasunaren eta plangintza-dokumentuetan informazioari eta partaidetzari emandako trataeraren inguruko gogoeten inguruan. Oro har, hainbat kontraesan ikus daitezke plangintza-dokumentuen baitan informazioari emandako trataeran, gai horiek interbentzioen abiarazteari dagokionean indar handiagoz azpimarratuz eta gutxiagoz asmoa debatea, jarraipena eta politikaren beraren ebaluazioan parte-hartzea planteatzea denean. Bigarren eremu horretan erreferentziak urriak dira eta erakunde batzuetan ez dira agertu ere egiten. Gizarte-partaidetzarekin eta batez ere gizarte osoarentzako informazio-mekanismoen eta tresnen berrikustearekin loturiko helburuak definitzeko eta zehazteko dagoen kezka urrian islatzen da hori guztia politiken debatean. Bi erakundek baino ez dituzte helburuak planteatzen eta konpromiso esplizituak definitzen beren plan zuzentzaileetan azken gai horri buruz: Bilboko eta Gasteizko Udalak. Dena den, plan zuzendari guztien artean, inon ez da aurkitzen nazioarteko iradokizunei buruzko aipamenik, ezta IATI-tik ateratako arauei buruz ere (IATI: International Aid Transparency Initiative, Accrako ekintzarako planean lortutako akordioetatik sortu zen). Jada aipatu den bezala, informazioari dagozkion gaiak planteatzeko nolabaiteko joera nabaritzen da sentsibilizazio-estrategiaren parte gisa. Horrek alde positiboak baditu ere, hiritarrek informaziora duten sarbidearekin loturiko alderdiei buruzko hausnarketa espezifikoago bat eragozten du (memoria ekonomikoak, datu-baseak, egindako ebaluazioen emaitzak eta abar), gardentasunaren printzipiotik abiatuz funtsezkoa dena, baina, bestalde, oso gutxi agertzen dena plangintza-dokumentuetan. Deigarria da, eta baita kezkagarria ere, aipamenik ez izatea (jada aipaturiko Gasteizko Udalarena izan ezik) erakunde batzuek eta besteek emandako informazioa bateratzeko beharrari edo esparru horretan baterako estrategiaren bat planteatzeko komenigarritasunari buruz. Bestalde, eta Kontseiluen bitartez ezarritako partaidetza-kanalei dagokienez, batzuen eta besteen definizioan dauden desberdintasunak nabarmendu daitezke, bai funtzioei bai ordezkaturiko erakundeei dagokienez. Baina, ezberdintasun horiez haraindi, agian garrantzitsuena erakunde horiei emandako erantzukizunen handitasuna eta garrantzia azpimarratzea da, dauden erronka handi batzuen –adibidez, politiken koherentziari, kalitateari edo erakundeen arteko koordinazioari dagozkien erronken– hartzai-
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren ikuskera eta diseinua 159 le bihurtzeraino. Kasu batzuetan plan zuzentzaileetan eta beste politika-dokumentu batzuetan ebatzirik ez dauden gaiak dira, eta ez dirudi gai horien ebazpena Kontseiluen bidetik aurkitzen erraza izango denik. Azkenik, nolabaiteko zailtasuna adierazten da garapenerako lankidetzan lan egiten duten baina gai honetan bakarrik espezializaturik –GGKEak dauden bezala– ez dauden erakundeen ordezkaritza zehazteko. Neurri handi batean Lankidetza Eragileen erregistroen antolakuntzari eskainitako arreta eskasarekin du horrek zerikusia, eta, modu orokorragoan, zeregin horretara gizarte-eragileen mota ezberdinak gehitzeko hainbat dokumentutan ezarritako murrizketekin. Azken horren adibide bat da, hainbat AAEEtan gertatzen denarekin alderatuz, Unibertsitatea inoiz ez dela aipatzen Kontseiluetako kide izan daitekeen erakunde gisa.
5. kapitulua. EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 163 Azterlanaren bigarren zati honetan, lankidetza-politika (zeinaren diseinua jada aurreko ataletan aztertu den) praktikan nola aplikatu eta gauzatu den aztertuko dugu. Zeregin konplexua da, izan ere, askotan eskuragarri dagoen informazioa urria edo osatugabea den hainbat esparrurekin du zerikusia. Gure kasuan, informazioaren zati bat (burutu diren interbentzioei dagokiona) dokumentatua badago ere, beste zati bat (ezarritako baliabideei eta diseinaturiko tresnen funtzionamenduari dagokiona) sakabanatua eta jaso gabe dago. Horren ondorioz, urte hauetan zehar lankidetza-politiken kudeaketarekin zuzenean harremanetan egon diren pertsonek ahoz transmititu duten informaziora jo behar izan da kasu askotan. Bestalde, alde batetik, aplikazio-analisiaren oinarrizko zati batek sortutako helburuen eta lehentasunen artean dagoen harremanarekin zerikusia du, eta bestetik, praktikan burutu diren interbentzioekin. Horri dagokion arazo nagusia interbentzio horien inguruko informazio egokia izateko posibilitatean datza, eta hori funtsezkoa da ikertu diren erakunde guztiak barne hartzen dituen baterako analisi orokor bat egin nahi bada. Hala ere, interbentzioei dagokien informazioak hutsune ugari ditu, eta gainera, ez da erakunde batzuen eta besteen artean homologagarria (informazio-sistemetan gabezia garrantzitsuak daudelarik) Hori, logikoki, muga garrantzitsua izan da aplikazio-analisi hau lortzeko. Aplikazio-analisi honen garrantzia hainbat faktoreren mendekoa da. Alde batetik, erabilitako baliabideen balorazioa dela medio, diseinatu diren politikaren koherentzia eta bideragarritasuna azter daitezke, eta, horrez gain, baita hainbat erakundetan potentzialki beste batzuk baino garrantzitsuagoak diren prozedurak eta formulak ere. Eta bestetik, beharrezkoa da politikaren eraginkortasunaren azterketa aipatzea, erabilitako baliabideen eta baliabide horien funtzionamenduari buruzko gogoetaren eta azterketaren bidez. Aplikazio-analisiarekin loturiko hainbat gairi ekiteko, bost multzo handitan banatu dugu kapitulua, aztertu ahal izan diren alderdirik esanguratsuenak laburbilduz. Lehenengo multzoan politiken aplikaziorako aurreikusitako eta erabilitako baliabideen azterketa egiten da, eta bai bere autonomia eta erakunde-antolakuntza, bai zuzkidura eta prestakuntza teknikoa edo diseinaturiko informazio-sistemen kalitatea ere lantzen dira.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 164 Bigarren multzoak kudeaturiko funtsen orientazioari buruzko ikuspegi orokor bat adierazteaz dihardu, politikaren gauzatzeari buruzko lehen diagnostiko bat egiteko aukera emango duten hainbat joera aurkeztuz. Hirugarren multzoak diseinatu den politikaren eta burutu diren interbentzioen arteko harremanaren analisi bat egiten du, arreta berezia jarriz aldez aurretik ezarritako lehentasunetan, kontuan hartutako eragileengan eta aurreikusitako lankidetzarako modalitate eta tresnetan. Laugarren multzoa koordinazio-mekanismoei eta mekanismo horiek funtzionatzeko izan duten moduari buruzkoa da. Eta, azkenik, bosgarren multzoan informazio baliabideak, partaidetza-mekanismoak eta helburu horretarako aurreikusitako organoen funtzionamendua abiarazteari buruzko gaiak aztertzen dira. 3. grafikoa: Aplikazio-analisian kontuan hartutako hainbat auzi, gaika multzokatuta EAEko lankidetza-politiken aplikazioa Politiken aplikazioareko ezarritako baliabideak Kudeaturiko funtsen orientazioa Diseinaturiko politika eta egindako interbentzioak Politikaren koordinazioa eta osagarritasuna Informaziorako eta partaidetzarako bide publikoak Azken batean, kapitulu hau lankidetza-politiken gauzatzeari eta horretarako erabilitako baliabideei eta tresnei dagokien auzien azterketan kontzentratzen da, zeinari Aplikazio- edota Kudeaketa-analisi izena eman zaion118. Planteamendu horren arabera, ondorengo atalek esparru honetan egindako analisiaren berri ematen dute, aipaturiko bost multzoak erreferentzia gisa hartuz. 118 Espainiako Lankidetzaren Ebaluazioen Kudeaketa Eskuliburuak azpimarratzen du Kudeaketaren edota Aplikazioaren Ebaluazioaren helburua, “GLOa bere formatu eta plangintza maila ezberdinetan nola kudeatzen eta aplikatzen den baloratzea dela. Helburua interbentzioaren plangintza- eta kudeaketa-zentroek diseinua, aplikazioa, jarraipena eta ebaluazioarekin harremana duen gaitasuna aztertzea da, eta kudeaketa-zentroek, emaileek eta hartzaileek zeregin horietan duten konpromisoa eta koordinazioa ikertzea, bakoitzaren papera, antolakuntzaren egokitasuna eta baliabideen hornikuntzaren nahikotasuna zehaztuz” (Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Idazkaritza, 2007).
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 165 5.1. Politiken aplikaziorako ezarritako baliabideak Lehen azpimarratu den bezala, lankidetza-politiken aplikazioa baloratzeko orduan aztertu beharreko lehenengo gaia da zer baliabide erabili den, eta nola, aplikazio hori gauzatzeko; izan ere –eragin mailan lorturiko emaitzez haraindi–, horrexen menpe dago plangintza-dokumentuetan aurreikusia dagoena egiteko aukera bera. Oro har, beharrezkoa da politika hauen aplikazioaren ezaugarri izan den baliabideen urritasuna nabarmentzea, eta bereziki deigarria gertatzen da, administrazioko beste esparru batzuekin eta horiek kudeatu behar dituzten baliabide kopuruekin alderatzen bada. Arazo hau aztertutako erakunde guztietan agertzen da, hainbat ñabardurarekin; izan ere, guztietan erabilitako baliabideak ezegonkorrak eta eskasak izan dira, lortu nahi ziren helburuen izaera eta esleitutako finantza-baliabideen garrantzia kontuan hartzen badira bereziki. Hala ere, erabili diren baliabideekin loturiko arazoak zuzkidura kuantitatibo hutsaz haraindi doaz, eta eragina dute beste gai batzuetan, hala nola, erakunde-organigramaren barruan lankidetzak duen kokapenean, pertsona erantzuleen esperientzian eta prestakuntzan edo dauden informazio-sistemetan. Politikak praktikan gauzatzeko gaitasunean ez ezik, eraginkortasunean ere zerikusia duten gaiak dira, jarraian adieraziko ditugun moduan. Lankidetzaren autonomia eta artikulazio instituzionala Garapenerako lankidetzak ezin badu eztabaida politikoan erabateko baztertu, ezta adituek kudeaturiko gai tekniko hutsa izan nahi ere, egia da izugarri konplexua eta espezializatua den zeregina dela, non oso zaila den hainbat dinamika eta lankidetza-harreman martxan jartzea. Horregatik, lankidetza-politikak, praktikan gauzatu ahal izateko, halako autonomia bat behar du kudeaketan, erakunde ezberdinetako gobernu-organoetan gertatzen diren aldaketez haraindi nolabaiteko jarraipena ahalbidetuko duena. Bistan denez, horrek zerikusia du jarraipen hori ahalbidetuko duten oinarrizko adostasunen beharrezko bilaketarekin. Premia hori lan honen aurreko atalean aipatu dugu. Hala ere, gauza da euskal erakunde batzuetan garapenerako lankidetzak ez duela behar duen jarraipena izan kudeaketari dagokionez, momentu askotan gertaturiko aldaketa politikoen zoriaren mende egon delarik. Autonomia Erkidegoko funts gehienak kudeatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren kasuan, lankidetzaren zuzendaritzarako eta kudeaketarako egitura bat antzeman daiteke,
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 166 zeinaren artikulazio-organikoa aldatuz joan den denboran. Zuzenean Lehendakaritzaren menpe egon ondoren eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako kide izan ondoren (EAJ-PNVren politikaren zuzendaritzapean) Lankidetza Zuzendaritza Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailera atxikita egotera igaro zen, kasu horretan EB-IUren politikaren zuzendaritzapean, indar politiko hori 2001ean hiruko gobernuan sartu ostean. 2009an, gobernu-aldaketa berriarekin, Lankidetza Zuzendaritza Gizarte Gaietarako Sailean kokatu zen hasieran eta gero, 2011n, Lehendakaritzan kokatu zen berriro ere, bi kasuetan PSE-EEren politikaren zuzendaritzapean. Aldaketa horiek guztiek hainbat ondorio negatibo izan dituzte; izan ere, giro horretan, ziurgabetasun- eta haustura-momentuak izan dira, bai politikaren orientazioan, bai lankidetzaren funtzionamendu eraginkorrean eragina izan dutenak119. Zentzu horretan, Lankidetzarako Euskal Agentziaren sorrerak aldaketa kualitatibo bat ekarri du kudeaketa ulertzeko moduan, zeinak jarraipen handiagoa ziurtatu behar lukeen lankidetzaren orientazioan eta gauzatzean, autonomia handiagoarekin eta inoiz gobernuen eta beren zuzendaritza organoen aldaketen ostean gertatu diren hausturarik gabe. Aldundien kasuan, jada lehenago azaldu da hasieran beren funtsak Eusko Jaurlaritzatik kudeaturiko FOCADi ematen zizkiotela, eta, hortaz, ez zeukaten espezifikoki garapenerako lankidetzaz arduratzen zen administraziounitaterik. Aldundiek FOCAD pixkanaka utzi zutelarik, aldundietako sailak hasi ziren lankidetza kudeatzen. Arabaren kasuan, gaia Diputatu Nagusiaren Sailari atxikita egon zen 1999 eta 2007 urteen artean, Gazteria eta Gizarte Sustapen Sailera pasatuz 2008an. Urte hartan Garapenerako eta Giza Eskubideetarako Lankidetza Zerbitzua sortu zen sail horren barruan. Bere aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundia lankidetza-gaiez arduratu zen 2004 eta 2007 artean Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzerako Sailetik, eta 2008an Garapenerako Lankidetzaren, Berdintasun Politikaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza bat eratu zuen, Kirol eta Kanpo Ekintza Sailera atxikia. Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundia lankidetzarako bere funtsak zuzenean kudeatzen hasi zen 2001ean Diputatu Nagusiaren Kabinetearen bitartez. 2007an Berdintasunerako eta Hiritarren Eskubideetarako Zuzendaritza sortu zen, Kabinete horri berari atxikia, zeinaren betebeharretako bat 119 Elkarrizketatu ditugun pertsona batzuek lankidetza Lehendakaritzari atxikita egotearen garrantzia babestu dute, bere barne-legitimazioari eta gobernuko gainontzeko sailetan eragiteko duen gaitasunari begira, era horretan politika publikoaren izaera indartuz, ikuspegi sektorialago baten edo laguntza-politikaren aurka, zeinak lankidetza beste sail batzuetara eramango lukeen, adibidez, Gizarte Ongizatera.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 167 garapenerako lankidetza baita; geroago, 2011tik gaur egunera arte, Zuzendaritza hori Gizarte Ekintzako Sailaren menpe egotera igaro zen. Nolanahi ere, beharrezkoa da azpimarratzea, aldundiei dagokienez, ez zirela, FOCADetik atera ahala, lankidetzaren kudeaketarako organo berrien definizioa eta zuzkidura egin; aitzitik, horren ordez, lankidetzarekin zerikusia zuten zeregin gehienen kanpo-azpikontratazioa aukeratu zen, kasu askotan horren barruan zegoelarik deialdien arauak idaztea, baremazioa eta proiektuen puntuazioa, espedienteen jarraipena, eta abar. Aukera hori justifikatzeko, neurri handi batean administrazio-gastuak ahalik eta gehien murriztean oinarrituriko eraginkortasun-ideia batetik abiatu ziren aldundiak; eta gai horrek, inondik ere, zerikusia zuen lankidetzarako berezko politika bat izateari uko egitearekin eta lankidetza bera diru-laguntzen deialdietara mugatzearekin. Alderdi horiek geroago baino ez ziren zuzenduz eta baliabide gehiagoz hornituz joango, Eusko Jaurlaritza alde batera utzirik, aldundien lankidetza osatzen eta aldundien arteko elkarlana abian jarri zenean. Azkenik, hiru hiriburuetako udalei dagokienez, bakoitzak bere egoera berezia aurkezten du. Gasteiz da, zalantzarik gabe, ibilbide luzeena duena lankidetzaren kudeaketari dagokionez. Lankidetza-zerbitzu hori, zeinaren sorkuntza erabaki aitzindaria izan zen espainiar Estatu osoan, alkatetzaren menpe zegoen hasieran, geroago Ekonomia Sustapenerako Sailean kokatzera igaroz (1992), non lanpostu bat eman zitzaion eta teknikari bat kontratatu zen 1993an. 1995ean Gizartegintzara pasatu zen, eta 1998an Lehendakaritzaren menpeko sail bat sortu zen, geroago Hiritarrekiko Harreman izena hartu zuena, 2011n Gizarte Gaietarako Sailari atxiki zitzaion arte. Bilboko Udalaren kasuan, lankidetza-jarduerak zuzenean Alkatetzaren menpe egon ziren hasieran, baina 2003tik aurrera Emakume eta Garapenerako Lankidetzan kokatu ziren, eta geroago jada Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasunekoan. Eta Donostiako Udalari dagokionez, 1996an Lankidetza eta Tolerantzia Saila sortu zen. 2007tik aurrera ordea, lankidetza gaiak Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza, Berdintasuna eta Giza Eskubideen Zuzendaritzara igaro ziren. Erakunde batzuen eta besteen lankidetza-egituretan egondako aldaketa askok oso lotura estua dute garapenerako lankidetzaren nolabaiteko autonomia –garapenerako lankidetza aldaketa politikoetatik datozen ondorioetatik aparte utziz– mantenduko luketen oinarrizko adostasun batzuen gabeziarekin. Euskal lankidetzaren historia laburrean izan diren hainbat pasartek zentzu horretan lankidetza-politikaren eraginkortasuna eta sinesgarritasuna
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 168 murriztu duten arazoen berri ematen dute. Horren adibide garbia izan zen 2001ean –Eusko Jaurlaritzan gertatu zen aldaketarekin– ordu arteko lankidetza-politika berrikusteko ireki zen prozesua bertan behera uztea120. Izan ere, prozesu hartan euskal gizarteko eragile askok parte hartu zuten, arazoen diagnostiko zehatz bat eginez eta lehen aholku multzo bat sortuz; dokumentu haietan zeuden (eta bertan behera utzi ziren) gomendioetako batzuk gaur egun oraindik ere Euskadiko lankidetza-politiketan egin gabe dauden erronkak dira: esate baterako, EAEko erakundeen arteko koordinazioa eta osagarritasuna, GGKEan oinarritzen den eredua gainditzeko beharra, gizarteko hainbat baliabide mota mobilizatzeko komenigarritasuna, erakundeen beren inplikazioa lankidetzan edo egonkorragoak diren beste lankidetzaharreman batzuen sustapena. Foru aldundiekin gertatu zena politika-aldaketek eragindako ezegonkortasunaren eta arazoen beste erakusle bat da. Alde batetik, aldaketa horietako batzuk aldundiek FOCAD pixkanaka bertan behera utzi izanaren jatorria izan ziren, funts komun hori mantentzeko zailtasuna erakutsiz indar politiko berak lau erakundeak gobernatzeari utzi zionean121. Berrikiago, eta baterako plan zuzentzailearekin ahaleginak koordinatzeko bizitako esperientziaren ondoren, 2011ko hauteskundeetako emaitzek eta ondorengo aldaketa politikoek alde batera utzi zuten egindako lana, hiru foru-erakundeetako bakoitza bere planteamendu berezira itzuliz eta aldez aurretik burututako hausnarketan atzera eginez (zentzu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengo planean egindako lanarekin jarraitu nahi duela aipatu behar da). Udal mailako eremua da seguru asko lankidetzaren autonomia handiena mantentzea lortu duena aldaketa politikoei dagokienez. Hori, zalantzarik gabe, udaleko administrazio-egitura batzuen potentzial handiarekin eta urteetan zehar iraun duten pertsona batzuek duten esperientzia handiarekin lotua dago. Gasteizko Udala da horren adibide adierazgarria, zeina duela gutxi lankidetzako aurrekontuen bat-bateko murrizketa egin arte –asaldura handia eragin duena, Gasteizko Udala beti aitzindaritzat eta ereduzkotzat hartu izan den erakundea izateagatik– lankidetzaren orientazio berari eutsi dion, lau indar politiko desberdineko alkateak izan arren122. 120 Ardatz nagusi gisa, jada aipaturiko J. A. Alonsok euskal garapenerako lankidetzaren indarrei eta ahultasunei buruz eskatu zuen ikerlan-diagnostikoa izan zuen gogoeta-prozesuaz ari gara. 121 Urte batzuetan zehar, aldundiek FOCAD erakundean izandako partaidetzak Eusko Jaurlaritzako koalizio politikoekin bat egin bazuen ere, Eusko Jaurlaritzaren barruan lankidetzaren erantzukizunak beti EAJ-PNV alderdiaren gidaritzapean jarraitu zuen, zeinak aldundietan ere gobernatzen zuen. 122 EA, PNV, PP eta PSE. J. A. Cuerdak lehenengo bietako kide gisa izan zuen gisa alkate-kargua.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 169 Lantalde teknikoak: zuzkidura eta espezializazioa Aurrekoaren garrantzi bera du lankidetzaren zuzendaritzen eta zerbitzuen zuzkidurari eta zeregin horrez arduratzen diren gizataldeen esperientziari eta prestakuntzari dagozkion alderdiak. Eta zentzu horretan beharrezkoa da azpimarratzea, aipaturiko aldaketa organikoez haraindi, ahultasun argi bat egon izan dela historikoki EAEko erakunde gehienetan. Zentzu horretan nabarmendu beharreko lehen gaia lankidetza-politiketarako dagoen aurrekontu-zuzkiduraren (hau da, administratu beharreko funts guztien batuketa) eta kudeaketara bideraturiko sailen kopuruaren artean ikusitako alde handia da. Eusko Jaurlaritzaren kasuan eta 7. koadroan ikus daitekeen bezala, lankidetza kudeatzeaz arduratzen diren gizataldeentzat esleituriko kontu-sailek ez zuten ia aldaketarik jasan 2006 eta 2010 arteko aldian, eta lankidetza-aurrekontuak, berriz, ia % 50 hazi ziren urte horien artean. 2011. urtean betiko hautsi zen joera hori, Lankidetzarako Euskal Agentzia sortu zenean123. 7. koadroa: Langileen aurrekontua, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren aurrekontu orokorraren gainean (euroak milakotan eta ehunekoak) (*) 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 Lankidetzarako aurrekontua 32.217 34.039 39.000 45.000 51.000 51.006 51.006 Lankidetzaren Zuzendaritzako langileen aurrekontua 287 336,6 342,1 361,7 376,7 355 954 (381) Langileen aurrekontua/ lankidetzaren aurrekontua % 0,89 % 0,99 % 0,99 % 0,80 % 0,74 % 0,70 % 1,87 (% 0,74) (*) Parentesi arteko zifrak eta ehunekoak benetan burututako sailekin bat datoz (123. oin-oharra ikusi). Iturria: Egileen elaborazioa, EAEko Aurrekontu Legeetan eta haiei dagokien memorietan oinarriturik egina. Hiru hiriburuetako foru-aldundien eta udalen kasurako ezin izan da gai horretan behar bezala oinarrituriko kalkulu bat egin; izan ere, Gasteizko kasuan 123 Aurrekontuko partida 2011ean jada kontuan hartzen bazen ere, Agentziarako langile berrien kontratazioa atzeratu egin zen azkenean; ondorioz, aurreikusitako aurrekontuko partida hein batean baino ez zen gauzatu.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 170 izan ezik124, Berdintasun, Partaidetza, Giza Eskubideak edo beste batzuk barne hartzen dituzten beste esparru zabalago batzuetan murgilduta agertzen da lankidetzaren esparrua. Nolanahi ere, gai konplexua da eta ezin da horren inguruko konparazio zehatzik egin aldagai ezberdinei emandako erakundeen eta gai horretan parte hartzen duten kudeaketa-ereduen artean. Gauza bera gertatzen da Garapenerako Lankidetzaren esparruaren eta erakunde bakoitzaren beste esparru edo zerbitzuen artean dagoen diferentziarekin, kudeaketa-aurrekontuaren/aurrekontu orokorraren ratioari dagokionez. Azterlan batzuek datu deigarriak argitaratu dituzte auzi honen inguruan125; hala, orokorrean, lankidetzaren arduradunek zuzkidura txikiagoa jasotzen dute beren esparruetan, beste batzuekin alderatuz, eta agindutako zereginaren garrantziaren argitan batez ere. Zentzu horretan, eta jada gaindituriko logika batez ari bagara ere, momentu batzuetan lankidetzarako baliabide teknikoen eta giza-baliabideen zuzkidurarik txikiena eraginkortasun-seinale gisa identifikatu zen, igorle-hartzaile harremanaren logika baten baitan, non kudeaketa-gastuak murriztu beharra zegoen, zeina kontuan hartzeko helburu bat izanez ere, ezin da erreferentzia bakarra izan126. Dena dela, aipagarriena da ezarritako baliabideak ez direla plangintza-dokumentuetan planteaturiko eskakizun doktrinal altuetatik sortutako beharrei egokitu eta ezta horietan aurreikusitako tresnen geroz eta barietate eta sofistikazio handiagoari ere. Lankidetza-politiken kudeaketarako baliabideen zuzkidura eskas horrek, gainera, kontraste handia sortzen du 2005etik aurrera, ondoz ondoko plan zuzentzaileak egin ondoren, erakunde batzuek eta besteek hartutako plangintza-estrategien ereduarekin. Zentzu horretan, deigarria da plan horietako batzuen anbizioa (bai definizio doktrinal handietan, bai beste helburu, arau eta zeharkakotasun-eskakizunen adierazpenean), plan horiek martxan jartzeko gai izango diren taldeak eratzeko premiari planetan eskainitako arreta gutxiarekin alderatuz. Logikoki, horrek azkenean eragina izan du hainbat erakun124 Gasteizko Udalerako lankidetza-aurrekontu osoaren inguruko langileen ratioa % 5 inguruan kokatu zen 2010 eta 2011. urteetan. 125 Alboanek, EAEko aurrekontuetan oinarri hartuz, Garapenerako Lankidetzan langileen gastua kudeatutako aurrekontuaren % 0,87 zela adierazten zuen. Horren ondoan, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan, % 5,11 zen; Ondare Historikoan % 6,07, eta Kanpo Ekintzan % 30,02. (Alboan, 2007). 126 Kontuan hartu beharra dago nazioarteko erakundeek egitura sendoak izatearen garrantzia aldarrikatzen dutela politiken eta lankidetza-funtsen kudeaketari aurre egin ahal izateko, nahiz eta kostua % 6ra arte mugatzeko gomendatzen den, alor honetan egitura gaindimentsionatuak eta gehiegizko gastuak egon ez daitezen.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 171 detako lankidetzaren kudeaketa-egitura gehienen ahultasunean127. Azken urteotan, erakundeetan bertan ere hasi da nabarmentzen egin diren plan zuzentzaileetatik eratorritako erronkei aurre egiteko erakundeek duten ahultasun-arazoa. Horren adibidea da Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzailearen (2008-2011) III. Arauan jasotakoa, zeina lankidetza-eragileen erakundeak indartzera bideratua dagoen eta non administrazioari berari atal berezi bat eskaintzen zaion. Gai horri eskainitako arreta espezifiko baten gabezia lankidetzaren kudeaketaz eta jarraipenaz arduratzen diren gizataldeetan ematen den txandakatze handian agertu da azkenean. Bereziki garrantzitsua izan da hori Eusko Jaurlaritzaren kasuan (zeina, bestalde, funts gehien kudeatzen dituen erakundea den), non langile teknikarien kontratazioan behin-behinekotasuna eta ezegonkortasuna izan diren ezaugarri nagusiak. Lehenengo urteetan zehar gainera, langileak aldez aurreko inolako antolamendurik gabe hartu ziren, kudeaketa-, jarraipen- eta baita lankidetzaren ebaluaziozereginetarako ere esparru horretan esperientziarik edo aldez aurreko harremanik ez zuten pertsonak kontratatuz. Geroago, alderdi hori aldatuz joan zen, Lankidetza Zuzendaritzara ondo prestaturiko pertsonak eta baita eremu geografiko zein tematikoetan (garapenerako hezkuntza, generoa128) espezializaturikoak gehituz, nahiz eta ezegonkortasun handiko baldintzetan, askotan pertsona bekadunetara edo Sail arduradunaren buru ziren talde politikoek zuzenean egindako izendapen askeko aholkularietara jotzen zelarik.129 Azkenik, aurrerago aipatuko dugun Agentziaren eraketak egoera berri bat ekarri du Eusko Jaurlaritzaren lankidetza-kudeaketarako eta langile teknikari espezializatuen kontrataziorako. Aldundien kasua besteak ez bezalakoa da, jada aipatu bezala. Hasieran, kanpoko aditu taldeetara jotzea aukeratu zen, eta haiei zegokien politika127 Lehenago aipatu bezala, politika kudeatzeko behar adina baliabide ez izateak kritikak hartu zituen eta eztabaidagaia izan zen 2007ko Lankidetzaren Euskal Legea egiten zen eta parlamentuan onartzen zen bitartean. Adierazgarria da ere Bilboko Udaleko Plan Zuzentzaileak (2010-2011) aurreko urteetan bizi izandako egoera nola deskribatzen zuen ikustea: “tokiko lankidetza-taldeak gainezka egin zuen, gehienbat langileak eta beren hezkuntza jarraitua falta zirelako, baina baita erantzukizuna, egitura, prozedurak eta barne-tresnak apur bat zehaztugabeak zeudelako.” 128 Erakundeen lantalde teknikoek orientatzeko edota bultzatutako interbentzioetan genero-gaien benetako zeharkakotasuna bermatzeko duten ahultasunak kezkak eragin ditu Eusko Jaurlaritzako edo Bilboko Udaleko hainbat dokumentutan. Azken honen kasuari buruzko kezkaren eraginez Emakume Sailean partaidetza murriztu egin da politika aplikatzeko prozesuaren fase desberdinetan. 129 Kalidadea erakundeak egindako Eusko Jaurlaritzaren Ebaluazio Txostenak 18 espezializazio-bekadunen partaidetza ere azpimarratzen zuen (6 urteko), Garapenerako Lankidetza Zuzendaritza zereginetan laguntzen (Garapenerako Lankidetzaren Euskal agentzia, 2011).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 172 ren orientazioaren eta jarraipenaren pisu guztia. Hala ere, 2007an zuzendaritzak sortu ondoren, funtzio horiek partekatu egin ziren erakunde bakoitzeko langile teknikarien eta kanpo-aholkularitzaren artean. Azkenik, udalak izan dira lankidetza kudeatzeaz arduratu diren taldeetan egonkortasunik handiena izan dutenak, bereziki Bilbo eta Gasteizen kasuetan. Lehenago jada aipatu den bezala, Gasteizek izaera egonkorreko langile teknikari adituak ditu 1993az gero, eta, Bilboren kasuan, lankidetza-teknikari lanpostua duela gutxi (2007an) sortu bazen ere, udaleko langile teknikariek zeregin horiek egin izan dituzte 1996tik, gero eta espezializazio eta prestakuntza gehiagorekin. Donostiako Udalari dagokionez, 2001ean sortu zen lankidetza-teknikari batentzako lanpostu bat. Gainera, hiru kasuetan lankidetzan lan egiten duten pertsona kopurua handituz joan da urteekin. EAEko erakundeen lankidetzarako kudeaketa-taldeen zuzkidura, jarraipen eza eta batzuetan baita prestakuntza eskasak ere, ondorioak izan ditu politiken aplikazioan erakutsitako eraginkortasun handiagoaz edo txikiagoaz haraindi doazen hainbat alderditan, erakunde horiek politikak diseinatzeko edo lankidetzaren eragile bihurtzeko duten gaitasunean ere eraginez. Izan ere, esparru hauetan dagoen ahultasunak era erabakigarrian eragin du EAEko administrazio publikoek gai horretan know-how batez, ezagutza eta esperientzia metatuaz hornitzeko duten ahalmen txikian, jakintza eta eskarmentu horretatik lankidetza-politika orientatzeko eta kudeatzeko zereginari sendotasun handiagoz ekin ahal izateko. Lan honen lehen zatian aipatu diren arazoetako askok gai horretan dute jatorria hain zuzen ere; gainera, erakundeen inplikazio txikiago baten egokitasunean oinarritzen den doktrina bat indartu da kasu batzuetan, estrategiaren parterik handiena GGKEen ardurapean utziz. Zentzu horretan azpimarra daiteke egindako lanaren analisiarekiko kezkarik handiena (zuzeneko lankidetzaren inguruan egindako gogoeta barne) eta dokumentu, azterlan eta ebaluazioen sorrerarik garrantzitsuena Bilboko Udalaren kasuan, eta bereziki Gasteizkoan eman dela batez ere, non lantalde teknikoek eta pertsona arduradunek jarraipen handiena izan baitute. Erakundeek lankidetzaren kudeaketarako, jarraipenerako eta ebaluaziorako erabilitako baliabideak aztertzeko orduan ere baloratu dugun elementu bat, administrazioaren beraren hainbat sail, eremu edo zerbitzuetan dauden beste pertsona eta baliabide teknikoak tartean sartzeko gaitasuna izan da. Alor horretan esperientziak ere nahiko urriak izan dira, hainbat dokumentu eta plan zuzentzailetan horiei buruzko aipamenak egiten badi-
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 173 ra ere130. Zentzu horretan kezka adierazi duten bakarrak udalak izan dira, administrazioaren beraren langile teknikariak tartean sartzea lortu dutelarik, ez bakarrik proiektu zehatzen gauzatzean baizik eta, kasu batzuetan, baita interbentzio-proposamenen balorazio-fasean ere, horien finantziaziorako planteatu diren hainbat proposameni buruzko iritzi tekniko espezializatu bat aldarrikatuz. Ildo horretatik esperientzia interesgarriak egon dira ur eta saneamenduari buruzko proiektuetan (Bilbon eta Gasteizen) edo generogaiekin zerikusia duten beste batzuetan (Bilbo), non udalaren esparruak berak lankidetzaz gain genero-gaiez arduratzeak hainbat sinergia eta harreman ahalbidetu dituen. Informazio-Sistemak131 Lankidetza-politiken aplikaziorako ezarritako baliabideei dagokienez nabarmendu den arazo nagusietako bat, Informazioaren Trataera Sistemei eta prozesu guztian zehar informazioa kudeatu beharreko moduari buruzkoa da. Gai nagusi hau lotua dago bai informazioaren arkitekturarekin (hau da, kudeaketaren eraginkortasun handiagoa lortzeko erakunde baten barruko baliabideen, erabileren eta informazio-fluxuen antolaketa egoki batean), bai IKTak sisteman modu egokian integratzearekin. Garapenerako lankidetzari dagokionez EAEko erakundeek duten informazioaren arkitekturak, prozesu osoan eragina duten eta kudeaketa zailtzen duten hutsune asko erakusten ditu, berez urriak diren baliabide batzuen lana ugarituz. Bai proiektuei dagokien informazioa biltzeko eta sisteman sartzeko moduan, bai informazio hori gordetzeko eta tratatzeko moduan agertzen da hutsune hori. Gai horien artean lehenengoari dagokionez (informazioa biltzearena), aztertu diren zazpi erakundeen artean, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako eta Bilboko Udalek baino ez dute dokumentazioa beren bulego birtualetik bidaltzeko aukera ematen. Gainontzeko erakundeek, ordea, dokumentazioa paperean aurkeztea nahi dute132, bai erregistroan bertan bai posta bidez, nahiz eta erakunde guztiek (Arabako Foru Aldundiak izan ezik) sarearen bidez eskakizun-orria jaisteko aukera ematen duten (testu-fitxategi, pdf edo bi formatuetan, kasuak kasu). Logikoki, horrek suposatzen du administrazioko langileek berek jasotako 130 Jasotako iritzi batzuek Eusko Jaurlaritzaren kasuan koalizio gobernuetan planteatzen ziren zailtasunak aipatzen dituzte, gai batzuetan indar politiko desberdinek kudeatutako sailen artean kolaborazio urria zegoelarik. 131 Atal honetan erakunde ezberdinen web-orriei egiten zaizkien erreferentzia guztiak (baita 5.5. atalean ere) 2012ko apirila baino lehenago egindako bilaketetan oinarritzen dira. 132 Nahiz eta kasuren batean euskarri elektronikoren batean ere aurkez daitekeen.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 174 informazio guztia sisteman sartu behar dutela, horrek eskatzen duen denborarekin. Eta bigarren gaiari dagokionez –informazioa gordetzeko moduena– hainbat euskarritan egiten da. Formatuen aldaerak, kasurik sinpleenetan, finantzatu diren jardueren zerrendak izan daitezke –testu-fitxategi edo pdf formatuan, erakundearen barne-dokumentuak edo argitaratu diren memorien edo txostenen parte izan daitezkeenak– edota eragileen beren programetatik ateratako zerrendak, kalkulu-orriak edo datu-baseak berak barne direla. Erakunde guztiek ez dute finantzaturiko jardueren informazioa kudeatzeko datu-baserik, eta eragozpen handia da gordetako informazioa erabiltzeko orduan eta akatsak egiteko arriskua areagotzen du gainera informazioa erabiltzerakoan. Adibidez, deialdi ezberdinetako jarduerak alderatzeak, estatistikak egiteko xedeaz, datuak beste euskarri batera eramatea eskatzen du (kalkulu-orria, datu-basea, informatika-programa) praktikan jardueraz jarduera joatea eskatzen duen programa garesti baten bidez. Zentzu berean, ez da posible interbentzio batzuen urte anitzeko proiekzioa eta horien bilakaera aztertzea ere; izan ere, sistemek ez dute denboraldi ezberdinei dagokien informaziora aldi berean sartzeko aukerarik ematen. Gainera, aztertu diren erakundeen artean, batek baino ez du Lankidetza Eragileen erregistro espezifiko bat (Gasteizko Udalak), nahiz eta erakunde horietako batzuek, diru-laguntzen hartzaile diren erakundeei, hiri-elkarteen, irabazi-asmorik gabeko erakundeen edo antzekoen erregistroan izena emanda izatea eskatzen dieten. Nolanahi ere, ez dira lankidetza-eragileei bakarrik dagozkien erregistro generikoak133. Azpimarratu behar da ezinezkoa dela datu-base horietara edo eragileen erregistroetara urruneko sarbiderik izatea, eta horrek hainbat arazo mota planteatzen ditu. Alde batetik, deialdiak barematzen dituzten edo jarduerak tokian bertan ebaluatzen dituzten langileak kanpokoak direnean (batzuetan gertatzen da), langile horiek informazioa ezin dute sisteman sartu, eta informazio horrek administrazioko langileen eskuetatik pasa behar du nahitaez. Bestalde, eta eragileei dagokienez, sisteman sarbiderik ez dutenez gero , administrazioko langileengana jo behar izaten dute datuetan edozein aldaketa edo eransketa egiteko. Gainera, deialdi desberdinetan bidali behar dute dokumentazio berbera, eta administrazioko langile haiek behar dute kudeatu. 8. koadroan aztertu diren erakundeetan informazioa atzemateko eta lantzeko sistema desberdinak ikus daitezke. 133 Era berean, ez da EAEko erakunde guztien erregistro bat sortzeko aukerari buruzko debaterik planteatu.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 175 8. koadroa: Informazioa atzematea eta tratatzea Atzematea (informazioa sartzea) Trataera (Informazioa gordetzea) Kanalak Formatua Euskarria eta tresnak Eragileen Erregistroa Urruneko sarbidea Eusko Jaurlaritza Erregistroa Posta Bulego birtuala Papera Telematikoa Datu-basea Testu-fitxategiak (txostenak) Generikoak ez Arabako Aldundia Erregistroa Posta Papera Testu-fitxategiak (txostenak eta fitxak) ez ez Bizkaiko Aldundia Erregistroa Posta Papera Datu-basea Testu-fitxategiak (txostenak eta fitxak) ez ez Gipuzkoako Aldundia Erregistroa Posta Bulego birtuala Papera Telematikoa Testu-fitxategiak (txostenak eta fitxak) ez ez Bilboko Udala Erregistroa Posta Bulego birtuala Papera Telematikoa Datu-basea Kalkulu-orriak Testu-fitxategiak (txostenak) Generikoak ez Donostiako Udala Erregistroa Posta Bulego birtuala Papera Telematikoa Datu-basea Testu-fitxategiak (txostenak) Generikoak ez Gasteizko Udala Erregistroa Posta Papera Euskarri digitala Datu-basea Testu-fitxategiak (txostenak) Espezifikoa ez Iturria: Egileek osatua, web-orrietan eta erakundeek berek emandako informazioetan oinarriturik. Informazio-sistemen kalitatearekin eta politikatik eratorritako erronkei aurre egiteko duten gaitasunarekin zerikusia duen bigarren gai interesgarri bat da atzeman eta gorde den informazioaren edukiari berari dagokiona. Gai horretan nabarmenena irizpide argirik ez egotea da –eta are gutxiago bateratuak– informazioa bateratzen den alorrak definitzeko orduan134. 134 Aspalditik datorren arazo bat da eta jada J.A. Alonsok 2001ean garapenerako lankidetzarako euskal sistemari buruz egindako txostenean aipatu zen, nomenklatura homologatu bat ez egoteak analisiak eta ikerlan konparatuak egiteko eragiten zituen zailtasunak aipatzean.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 176 Hori, lehenik, eta behin interbentzioak multzokatzeko erabiltzen diren tresnak sailkatzeko moduan adierazten da, batzuetan elkarri gainjartzen zaizkien sailkatze nahasiak eraginez. Herrialdeak multzokatzeko kategoria geografikoak ere ez datoz bat logika estandarizatu batekin, eta, hortaz, erakunde bakoitzak bereak egiten ditu. Interbentzio-sektoreen kasuan ikus daiteke eredu estandar batzuekiko egokitzapen handiagoa. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak CADak proposaturiko kategoriak erabiltzen dituzte; Gasteizkoak ordea AECIDak erabiltzen dituenak baliatzen ditu. Hala ere, bai Aldundiek, bai Donostiako Udalak, beren elaborazio-kategoria propioak erabiltzen dituzte interbentzio-sektoreak sailkatzeko orduan. Azkenik, modalitateei dagokienez, azpimarra daiteke hauxe dela normalean erabiltzen diren informaziosistemekin harremanik estuena duen esparrua; izan ere, aztertu diren zazpi erakundeetatik sei sailkapen berarekin bat datoz (nahiz eta apur bat ezberdinak diren izendapenekin): garapenerako lankidetza, larrialdietarako laguntza, eta sentsibilizazioa eta GH. Bilboko Udala baino ez da logika horretatik bereizten, formalki bada ere, beste bi tipologia gehituz: garapenproiektu partekatuak eta udalak berak bideratzen dituen jarduerak.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 177 9. koadroa: Hainbat erakundek erabilitako kategoriak informazioa arlo nagusietan sailkatzeko Tresnak Modalitateak Sektoreak Eskualde geografikoak Eusko Jaurlaritza • Garapenerako lankidetza eta GH proiektuak. • Garapenerako lankidetzaren eta laguntza humanitarioaren proiektuak. • Hitzarmenak. • Larrialdietako laguntza humanitarioa. • Genero-berdintasunerako proiektuak. • Laguntza humanitario estrategikoa. • Borondatezko lankideen zuzeneko laguntzak. • NN.BBetako bekak. • Espezializazio bekak. • Garapenerako lankidetza. • Ekintza Humanitarioa. • Garapenerako Hezkuntza. CAD/CRS estandarizatuak. • Afrika. • Latinoamerika. • Erdialdeko AmerikaKaribe. • Europa. • Ozeania. • Hego Amerika. • Multikontinentala. Arabako Aldundia • Garapenerako lankidetza-proiektuak (urte batekoak eta urte askokoak). • Gizarte-sentsibilizaziorako jarduerak nazioarteko solidaritatearen alde. • Ekintza humanitarioak premia agerikotzat aitortu den testuinguruetan. • Ekintza humanitarioak eta larrialdikoak. • Hitzarmenak. • Larrialdietarako Arabar Funtsa. • Garapenerako lankidetza. • Ekintza Humanitarioa. • Garapenerako Hezkuntza. Ez estandarizatuak. • Afrika. • Amerika. • Asia. • Europa. • Ozeania. • Interkontinentala. Bizkaiko Aldundia • Garapenerako lankidetzaproiektuak(urtero). • Sentsibilizaziorako eta Garapenerako Hezkuntzarako urteroko proiektuak. • Laguntza Humanitarioko proiektuak. • Hitzarmenak. • Zuzeneko lankidetza.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 178 Jarraipena Tresnak Modalitateak Sektoreak Eskualde geografikoak Gipuzkoako Aldundia • Garapenerako lankidetza-proiektuak (urtero). • Sentsibilizaziorako eta Garapenerako Hezkuntzarako urteroko proiektuak. • Laguntza Humanitarioko proiektuak. • Hitzarmenak. • Zuzeneko lankidetza. Bilboko Udala • Diru-laguntzak. • Larrialdiko Laguntzak. • Bilboko Udalak berak egiteko jarduerak. • Euskal Fondoa. • Beste jarduera batzuk. • Nazioarteko garapenerako lankidetza. • Garapenerako Sentsibilizazioa eta Hezkuntza. • Laguntza Humanitarioa eta Berreraikuntza. • Harrera, garapen partekatua eta immigrazioa. • Udalak berak egin beharreko jarduerak. • Besteak. CAD/CRS estandarizatuak. • Latinoamerika. • Afrikako iparraldea eta Ekialde Ertaina. • Saharaz hegoaldeko Afrika. • Erdialdeko, Hegoaldeko eta Ekialdeko Asia. • Ozeania. • Europako Ekialdea. • Euskadi. Donostiako Udala • Garapenerako lankidetza eta GH proiektuak. • Tokiko interes berezia duten proiektuak. • Euskal Fondoa. • Garapenerako Lankidetza. • Sentsibilizazioa. • Larrialdiak. Ez estandarizatuak: Udalarenak berezkoak. • Afrika. • Amerika. • Asia. • Europa. • Ozeania. • Interkontinentala. Gasteizko Udala • Urte bateko eta urte askoko lankidetzaproiektuak, eta urte bateko eta urte askoko GH-proiektuak. • Hitzarmenak. • Larrialdietarako Arabar Funtsa. • Lankidetza. • Laguntza Humanitarioa. • Sentsibilizazioa. AECID estandarizatuak. • Hego Amerika. • Erdialdeko Amerika eta Karibe. • Magreb. • Saharaz hegoaldeko Afrika. • Asia. • Europa. Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek berek emandako datuetan oinarriturik egina.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 179 Erabilitako sailkapenen sendotasun handiago edo txikiagoaz gain –eta horrek lankidetzaren kudeaketarako eraginkortasun handiago batean izan dezakeen eraginaz gain– beharrezkoa da gai honekin lotura zuzena duen beste arazo bat aipatzea. Gai honi buruz EAEko erakundeetan dagoen erabateko harmonizazio faltari buruz ari gara. Zentzu horretan, deigarria da (eta baita oso problematikoa ere) EAEaren tamaina duen lurralde batean, gizartearen eta erakundeen komunikazio-sareen dentsitatearekin, zazpi erakunde egotea helburu berberen inguruan lanean, eragile mota berberetan oinarrituz horretarako, baina hala ere gutxieneko harmonizaziorik ere ez duten informazio-sistemarik gabe. Horren guztiaren ondorioz, EAEko erakundeek eragozpen handiak dituzte garapenerako lankidetzaren inguruko edozein koordinazio- edo osagarritasun-prozesu bultzatzeko, nahiz eta jasotako hainbat iritziren arabera, gai hori bera hitzarmenprozesuari aurre egiteko borondate politikoaren gabeziaren sintoma bera den135, zeinak EAE osoan askoz ere sendoagoa den lankidetza-politika bat erraztu ahal izango lukeen, eta erakunde-esparru bakoitzaren autonomian edo espezifikotasunean eraginik izan gabe halere. Genero-gaiei dagokiena oso dimentsio espezifikoa da –baina aurreko guztia argitzeko balio dezake–, eta oso aintzakotzat hartzen dira politikadokumentu gehienetan. Alde batetik, sistema ezberdinek deskribatzaile bakar bat erabiltzen dute interbentzio bakoitzeko, eta horrek genero-helburuak presentzia nabarmena duen sektore anitzeko proiektuak baloratzea galarazten du. Bestalde, kasu askotan erakunde-hartzaileak dira sektorea definitzen dutenak. Eta azkenik, sektorea definitzen denean, erakunde bakoitzak bere sailkapen berezia erabiltzen du. Gainera, eta egiaztatu ahal izan dugun bezala, ez dago aski adostasunik plangintza-dokumentuetan erabilitako hainbat hitzen esanahiari buruz (adibidez, emakumeen eskubideak, emakumeen ahalduntzea eta abar); hala, gero ezin dira adierazleetan zehaztu, ezin dira interbentzioak sailkatu eta ebaluazio eraginkor bat egiteko aukerak ere galdu egiten dira. 135 Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzailean (2008-2011) gai honi dagokionez ageri den jarrerak inuzentea dirudi gutxienez; izan ere, zera dio: “helburu zehatzei buruzko baterako plangintza estrategikoari esker, koordinaziorako egitura egonkorrak sortzen badira, Euskadiko eta aipatutako herrialdeko garapen- eta lankidetza-eragileen artean harremana eta koordinazioa emango dira, informaziofluxuak eta jardueren kalitatea hobetuko duten sinergiak sortuko direla”; hala, badirudi Planak dioenaren arabera, informazio-fluxuak sarbide- eta antolakuntza-tresna espezifikorik baliatu gabe sortu daitezkeela, baina hori ez da horrela, praktikak frogatu duen bezala.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 180 Aurreikusitako aurrekontuak betetzea Diseinuaren analisiaren baitan zegokion atalean jada aipatu den bezala, aurrekontuen aurreikuspena da lankidetza-politiken oinarria baloratzeko orduan kontuan hartu beharreko elementuetako bat; izan ere, horrexen menpe dago neurri handi batean epe ertainera eta epe luzera planteatzen diren hainbat interbentzioren jarraipena. Orain, Aplikazioaren zatian aurreikuspen horiek aurrekontuan benetan ipinitakoarekin alderatzea dagokigu. Hala ere, politika publikoetan Garapenerako Lankidetzarekin konpromisoa hartutako finantza-baliabideen zenbatekoa kalkulatzea ez da erraza. Alde batetik, ia administrazio guztiek egiten diote erreferentzia, zuzenean edo zeharka, NN.BBen erakundeak bere garaian eskatutako BPGaren % 0,7ari136. Organo eskudunek onetsitako eta erakundeek beren web-orrietan argitaratutako aurrekontuak izan dira gure ikerlanean erabili dugun funtsezko informazio-iturria. Hala ere, horietako batzuetan garapenerako lankidetzarako programa espezifikorik ez egoteak ezinezkoa egiten du datua zehaztasunez ezagutzea. Gainera, erakunde guztiak zuzeneko lankidetza-programetan inplikatzearen alde egiten bada, nahitaezkoa izango da kostuen esleipenerako sistema bat abiaraztea, erakunde bakoitzak egindako ahalegina benetan ezagutzeko aukera emango lukeena. Informazio orokorrak –proiektuei eta interbentzioei esleitutako kopuruez haraindi– argibideak gehitu behar lituzke baliabide teknikoei eta giza-baliabideei, jardueretan erabilitako instalazioei edo proiektuen kudeaketan zuzenean laguntzen duten, zuzeneko lankidetza-programetan parte hartzen duten edo eskainitako diru-laguntzak soilik kudeatzen dituzten langile teknikariei dagokiena. Muga horietatik abiatuz, jarraian, erakundeek beren plangintza-dokumentuetan ezarritako aurreikuspenak zein neurritaraino betetzen dituzten seinalatuko dugu. Eusko Jaurlaritzaren kasuan eta bi plan zuzentzaileek (2005-2008 eta 20082011) barne hartzen duten aldiari erreferentzia eginez, ekitaldi bakoitzean benetan aurrekontuan sarturiko kopuruak plan horietan aurreikusitakoaren 136 Nazio Produktu Gordinaren (NPG) % 0,7 Garapenerako Laguntza Ofizialerako (GLO) zuzentzeko konpromisoak Nazio Batuen XXV. Batzar Nagusiko ebazpenean du jatorria, zeina 1970ean burutu zen eta estatu kideek berretsi zuten. Ebazpen horrek Nazio Produktu Gordinari egiten dio erreferentzia. Hala ere, euskal administrazio publikoen aurrekontu-plangintzan beste parametro batzuk erabiltzen dira erreferentzia gisa, hala nola, bateratutako aurrekontua, sarrera arrunt guztiak edo kasu batzuetan baita gastu korrontea ere. Ideia hau justifikatzeko ia beti adierazten da aipatutako erreferentziek erakunde horiek baliabideak kudeatzeko dituzten gaitasun hobea islatzen dutela. Lan batzuek proposatzen dute komenigarria dela euskal ogasunek sartzen ez duten dirua ere kontabilizatzea, enpresek egindako desgrabazioengatik edo pertsona fisikoek PFEZean deduzitzen dutenagatik, Sozietateen gaineko zergan deduzitzen dutenagatik, GGKEei egindako dohaintzengatik. (Alboan, 2007).
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 181 azpitik daude, 2005. urtea salbuesten badugu. Nolanahi ere, kontuan hartu beharra dago bigarren Plan Zuzentzailea aurreko planaren aldiaren bukaerarako aurreikusitakoa baino txikiagoa den aurreikuspen batetik abiatzen dela indarrean egongo den lehen urterako (2008), termino erlatiboetan (aurrekontu guztiaren ehunekoa). Egokitze garrantzitsu hori alde batera uzten bada eta bi planak bereizirik aztertzen baditugu, bigarren planari dagozkion urteak dira planteaturiko helburuaren aldean desbideratzerik handiena aurkezten dutenak, ondorengo koadroan ikus daitekeen bezala: 10. koadroa: Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzaileen aurrekontuen aurreikuspenak eta adostutako aurreikuspenak (aurrekontu osoaren gaineko lankidetzarako aurrekontua, ehunekotan) Urtea 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Planetan jasotako aurreikuspenak 0,50 0,55 * 0,48 0,52 0,57 0,63 0,70 Esleitutako aurrekontu sailak 0,45 0,45 0,45 0,45 0,49 0,49 0,48 0,49 * Ez da lehenengo planean deskribatzen eta 2008-2011ko Planeko aurreikuspenetatik kanpo geratzen da. Iturria: Egileen elaborazioa, dagozkien aurrekontuen Legeetatik abiaturik. 2007-2011 aldiari mugatuz (bigarren Plan Zuzentzailea erreferentzia gisa hartuz), 11. koadroak azken urteotan (2010 eta 2011) gertatu den pixkanakako desbideratzea ikusteko aukera ematen du, baita zifra absolutuetan ere, planean zehaztutako aurreikuspenei dagokienez. Nolanahi ere, eta aurreikusitako helburuei buruzko beheranzko desbideratze horrengatik ere, azken urteotako finantza-krisiaren baldintza bereziak azpimarratu behar dira. Zentzu horretan, ikusitako desbideratzeak oso txikiak dira, aldi horretan bertan beste autonomia-lankidetza batzuek jasan duten beheraldi gogorrarekin alderatzen baditugu. 11. koadroa: Eusko Jaurlaritzaren 2008-2011ko Plan Zuzentzailearen aurreikuspenak eta aurrekontuan egiaz ageri diren kopuruak (kopuru absolutuak) Urtea Planaren aurreikuspena Aurrekontuko zuzkidura 2007 39.000.000 39.000.000 2008 45.000.000 45.000.000 2009 51.000.000 51.000.000 2010 57.000.000 51.006.137 2011 62.000.000 51.006.137 Iturria: Egileen elaborazioa, Plan Zuzentzaileko eta bere Ebaluazioko zifretan oinarriturik egina (Lankidetzaren Euskal Agentzia, 2011).
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 183 Beste irakurketa horretan ikus daitekeen bezala, Bilboko eta Donostiako Udalek beren sarrera arrunten oso antzeko ehunekoa eskaini dizkiote Garapenerako Lankidetzari. Gasteizko Udalak, aldiz, askoz ere ehuneko handiagoa eskaintzen zuen 2009 eta 2011 urteen artean. Hala ere, 2012ko ekitaldian udal horrek lankidetza-aurrekontuari dagokionez jasandako murrizketa zorrotzak ehuneko horren bat-bateko beherakada eragin du, % 0,18 arte. Ebaluazio-sistemak Diseinuaren atalean jada aipatu zen bezala, garapenerako euskal lankidetzaren lehenengo urteetan –90eko hamarkada ia osoan– ez zen ebaluazioaren inguruko kezkarik adierazi argi eta garbi dekretuetan edo beste politika-dokumentuetan, nahiz eta horietan batzuetan gai horietarako funtsen ehuneko bat erabiltzeko aukera adierazten zen. Hutsune hori antzeman zen jada Eusko Jaurlaritzak 2001ean eskatutako txostenean, non honelako balorazioak irakur baitzitezkeen: “Beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak proiektuaren zikloaren kudeaketa-lanak indartzea (…) Jardueren jarraipen eta ebaluazio sistematikoak arreta berezia eskatzen du; izan ere, horren gabeziak ez die uzten arduradunei jarduera horien eraginkortasunari buruzko iritzi bat osatzen, eta aldi berean ikasteko prozesuak zailtzen ditu (…) Horregatik, beharrezkoa da ebaluazio-jarduera handiagoa egitea, nazioartean homologaturiko irizpideekin” (Alonso, 2002). Hain zuzen ere, lehenengo urteetan zehar ia ez zen egindako interbentzioen ebaluaziorik burutu eta egin ziren bakanak, gainera, ez ziren argitaratu. Horixe da Eusko Jaurlaritzak 90eko hamarkadan produkzio-programa batzuei edo laguntza teknikoko programei buruz eskatutako txosten batzuen kasua. Geroago, pasa den hamarkadan bi esplorazio-ikerlan egin ziren Afrikako herrialdeetan sustatu diren jarduerei eta etorkizuneko aukerei buruz, baina ebaluazio-ebaluazioak egin gabe hertsiki. Aldundiei dagokienez, Gipuzkoakoak 2010ean ebaluazio bat eskatu zion Hegoa Institutuari, Plan Zuzentzailean diseinatu zen politikak Guatemalako lau proiektutan izandako efektuak egiaztatzeko. Azkenik, azpimarratu behar da Bilboko eta Gasteizko Udalek proiektuak ebaluatzeko praktika sistematizatuago bat garatu dutela, zeinen txostenak –azkenaldiko ebaluazioei dagozkienak– gainera beren web-orrietan aurkitzen diren137. Oro har, burutu diren ebaluazio gehienak kanpokoak eta ondorengoak dira, kasu zehatzen batean bitarteko ebaluazioak edo mistoak egin badira ere (kan- 137 Aipaturiko web-orrietan 11 interbentzioetako ebaluazio-txostenak aurki daitezke Bilboko kasuan (proiektu zehatzak edo eremu batean burututako ekintzen multzoa) eta baita Gasteizko 12 ere (urte anitzeko proiektuak eta garapenerako hezkuntzazkoak ere eransten dituztenak).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 184 poko langileek eta erakundekoek berekoek elkarrekin burututakoak). Bestalde, aipatu ditugun ebaluazioez gain, erakunde ezberdinetako lantalde teknikoek lekuan bertan jarraipen-misioak egiteko ohitura dute, kontraparteekin ikuspuntuak egiaztatzeko eta ebaluazio-txostenek ekarritako informazioa osatzeko aukera emanez. Ebaluazio-esparruaren auzi espezifiko bat sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren eremuan egindako interbentzioei dagokiena da. Politika-dokumentu gehienek oso arreta gutxi eskaintzen diote gai horri. Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien kasuan bereziki nabaria da hau, alor honetako interbentzioei buruz egindako edo/eta argitaraturiko ebaluazio-faltarekin bat datorren arazoa. Udaletako plangintza-dokumentuek, ordea, modu zehatzagoan ematen dute lan-esparru horren espezifikotasunaren eta ebaluatzeko beharraren berri, eta horrek araudietan eta deialdietan agertzen diren baliabideak eta beste ohar batzuk dakartza berarekin. Gasteizko Udalaren kasuan, esparru horretan ebaluaziorako metodologia espezifiko bat ere planteatzen da, Belgikako ITECO GGKEak egina138. Gasteizko Udala da, gainera, esparru horretan ebaluazioak argitaratu dituen bakarra. Hala ere, sentsibilizazioari eta garapenerako hezkuntzari buruz egin edota argitaratu diren ebaluazioez haraindi, beharrezkoa da erakunde batzuek eta besteek esparru horretan burutu dituzten interbentzioen garrantziari, esanahiari eta eraginari buruz duten kezka aztertzea, beren ebaluaziora hurbiltze zuhurrago bat izateko aukera emango duen metodologia baten beharrari buruzkoarekin egin behar den bezala. Lehenengo alderdiari dagokionez, bai Eusko Jaurlaritzak bai Gasteizko Udalak urte hauetan zehar egindako lanaren eta aurkitutako arazoen errealitatea hobeto ezagutzera bideratutako debateak eta ikerlanak bultzatu dituzte139. Eta bigarrenari dagokionez, Lankidetzarako Euskal Agentziaren instantziek duela gutxi burututako lana aipatu beharra dago, non sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren esparruko ebaluazioaren arazoak aztertzen diren, lan honetan aztergai diren zazpi erakundeak aztertuz gainera140. 138 Gasteizko Udaleko Plan Zuzentzailearen arabera “multzo baten parte diren zortzi alderditan zatitutako ebaluazio bat da, eta bere emaitza ez da batuketa, baizik eta horien guztien arteko erlazioa: hautatutako problematika, identifikatutako publikoa, hezkuntza-tresnak, partaideak, zabalkundearen eraginak, hezkuntza-metodoak, prozesuaren ostean publikoan gertatutako aldaketak eta testuinguruaren eraginak”. 139 Horri dagokionez, garapenerako Lankidetza-ekimenek egindako lanak nabarmentzen dira (2004): Planeación Estratégica Participativa Educación para el Desarrollo, eta Argibay (2008): Veinte años de Cooperación al Desarrollo del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz 1987-2007.Debate abierto sobre la práctica de la Sensibilización y de la Educación para el Desarrollo. 140 ECODE (2011): Estudio sobre metodología y prácticas de evaluación de acciones de educación para el desarrollo y sensibilización en la CAPV.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 185 Sustatutako interbentzioen aldean burutu diren ebaluazioez haraindi, azken urteotako hainbat plan zuzentzaileren elaborazioak eta argitalpenak lankidetza-politiken esparrura eraman ditu ebaluazioaren auziak. Diseinuaren atalean jada azaldu den bezala, egin diren plan zuzentzaileek, xehetasun gehiagorekin edo gutxiagorekin, ebaluazioa bideratzeko aukera eskaintzen duten betetze-adierazle batzuk planteatu dituzte. Orain arte bi ebaluazio egin dira plan zuzentzaileei dagozkienak: Bilboko lehen planarena (20062009), Hegoak burutu zuena, eta Eusko Jaurlaritzaren bigarren planarena (2008-2011) Kalidadeak burutu zuena141. Bilboko Plan Zuzentzailearen ebaluazioa (2006-2009) planean bertan aurreikusitakoaren arabera egin zen, 2008an ere bertan aurreikusitako tarteko ebaluazioa burutu zelarik. Ebaluazioa ikuspegi parte-hartzaile batekin burutu zen, eragile desberdinen ordezkariak ziren erakundeei aholkua eskatuz. Erakunde horietako batzuk Lankidetza Kontseiluko kideak ziren, eta horrek gogoeta-esparrua zabaltzeko aukera eman zuen. Eusko Jaurlaritzaren bigarren Plan Zuzentzailearen ebaluazioari dagokionez (2008-2011), Euskal Agentziaren sorrera eta Lankidetza Zuzendaritzan gertatu ziren aldaketak zirela medio, oraindik indarrean zegoen plan zuzentzailearen aurretiazko ebaluazio bat egin ahal izan zen, ondorioei itxaron gabe. Hala ere, aurretiazko dokumentu hori 2011n egin zen publikoa, Plan Estrategikoaren eta Zuzentzailearen Ebaluazio gisa. Halaber, ebaluazio hori oso metodologia parte-hartzailearekin egin zen eta ebaluazio-prozesuaren jarraipena egiteko unitate espezifiko bat ere sortu zen, GGKEen Koordinakundeko, Lankidetza Zuzendaritzako eta ebaluaziorako lantalde teknikoko bertako ordezkariz osatua. Lankidetzaren Euskal Agentziaren sorrera Atal hau bukatu aurretik, Lankidetzaren Euskal Agentziaren sorrera aipatuko dugu laburki; izan ere, garapenerako euskal lankidetza sortu zenetik, lankidetzaren kudeaketa-tresnei dagokienez proposamen handinahiena. Agentziaren sorrerak, 2007ko Lankidetzaren Euskal Legean aurreikusita egoteaz gain, oso zabaldua dagoen premia bati erantzuten zion, zeinak sumaturiko administrazio- eta kudeaketa-zailtasun ugariekin zerikusia baitzuen (horietako batzuk lehenago aipatu dira), eta ugaritasun horrek bai administrazioari 141 Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzailea (2005-2008) azkenean ez zen ebaluatu, adierazleen kapitulu espezifiko bat zeukan arren. Dirudienez, ez zen ebaluaziorik egin aipaturiko plana (lehenago aipatu den bezala, erreferentzia zehatza izan bazen ere eta Gobernuaren web-orrian egon bazen ere urte batzuetan zehar) ez zelako formalki onartua izatera iritsi.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 186 berari bai gizarte-eragileei arazoak eragiten zizkien. Arazo horien artean honako hauei dagozkienak nabarmendu daitezke: ekonomia-kudeaketa eta operazioak bizkortasun eta malgutasun handiagoz egiteko gaitasuna; langile propioak izateko murrizketak, espezifikoki kontratatuak eta lankidetza-politiken jarraipen handiagoa segurtatuko dutenak; langile horiek prestakuntza espezifiko bat izateko zailtasuna, lankidetzaren ezagutzarekin zerikusirik ez duen funtzionario-sustapenaren logikari ihes eginez; edo kanpoko laguntzak eta zerbitzuak bizkorrago kontratatzeko aukera, sor daitezkeen beharren arabera. Gai horiekin duen harremanagatik, Agentziaren sorrerak Eusko Jaurlaritzak kudeatutako lankidetzaren tamainarekin eta ibilbidearekin hobeto adosten den lantalde tekniko bat osatzeko aukera ireki du. Bederatzi lan-kontratazio egiteak142, plangintzaz eta ebaluazioaz arduratzen den pertsona bat eta koordinazio teknikoaz arduratzen den beste bat barne direla, zalantzarik gabe jauzi kualitatibo handia suposatzen du aurreko egoerari dagokionez, non arau bihurtu ziren behin-behineko kontratuetara eta pertsona bekadunetara jotzea. Bi esparru nagusiez arduratuko liratekeen bi pertsona horiez gain, Agentziak sei lankidetza-teknikari eta genero-berdintasunekoa beste bat gehituko ditu, Agentziaren barruan genero-unitate bat sortzeko asmoa duen planteamendu baten baitan. Unitate hori emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzera bideraturiko Lankidetza Zuzendaritzaren ekimenen jarraipena egiteaz arduratuko litzateke, genero-ikuspegia proiektuetan eta programetan gehituz. Pertsona horiek guztiek, gainera, gai horretan esperientzia handia zutela frogatu behar zuten eta baita arlo horretan prestakuntza espezializatua zutela ere143, prestakuntzari dagokionez aurrerapauso handia suposatzen duen gauza. Agentziaren kudeaketa ekonomikoaz eta administratiboaz arduratzen den beste langile teknikariekin osatzen da koadroa. Horregatik guztiagatik eta balorazioak egiteko goizegi bada ere, espero daiteke konponbidea aurkituko dutela (gutxienez Eusko Jaurlaritzari dagokionez) egoera berri honetan ezarritako baliabideekin zerikusia duten eta lehenago aipatu diren hainbat arazok. Hala ere, badago Agentziaren osaketaren inguruan problematikoagoa den beste alderdi bat, bere sorkuntza-prozesua zerbait iluntzen duena. Legeak Agentziari egozten dion paperari buruz ari gara euskal lankidetza-sistema 142 Lan-kontratazioak oso tresna garrantzitsua dira funtzionario-bideak planteatzen dituen zailtasunei aurre egiteko, planteaturiko zereginak egiteko benetan espezializatuak eta gaituak diren pertsonak aintzat hartzeko orduan. 143 Hala ere, baldintza horren aurkako helegitea aurkeztu zen.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 187 osoarekiko loturan. Diseinuaren analisiaren zatian jada aipatu den bezala, deigarria da Agentzia Jaurlaritzari bakarrik lotua dagoen eta Jaurlaritzaren lankidetza-politika kudeatzean bakarrik kontzentratzen den organo gisa planteatu izana, bere helburuak definitzerakoan biribilki adierazten den bezala144, nahiz eta une jakin batean Eusko Jaurlaritzaren beste sailei eta beste administrazio publikoei babesa eta laguntza eskaintzeko aukeraz hitz egiten den. Horren ondorioz, euskal lankidetza-sistemaren eraginkortasun-arazo handietako bati aurre egitea –hau da, erakundeen sakabanatzeari eta koordinaziogabeziari– ez da Agentziaren sorrerarekin ezarri ziren aurreikuspenen eta zehaztutako helburuen parte izan, administrazioen arteko lankidetza-printzipioen eta erakundeen partaidetzaren aipamena egin arren, horiek “sailen eta erakundeen arteko lankidetzaren aldeko jarrera gisa ulertuz”. Horri dagokion planteamendurik eta Agentziaren inguruko euskal lankidetzaren erakunde-egituraren proposamen integratzaile eta egituratzailerik ez dagoelarik, legeak egozten dion koordinazioarekin loturiko funtzio bakarra oro har “beste administrazio eta aldebiko eta aldeaniztuneko agentziekiko beste garapen-politika batzuei dagokiena da, Europar Batasuneko eta Nazio Batuetako tokiko, erkidegoko eta estatuko eremuetan”. Azkenik, hutsune horiek eragina dute Agentziaren organo zuzentzaileetan ere, non EAEko gainontzeko erakunde publikoen presentzia ez den agertzen, nahiz eta aurreikuspen bat ezartzen den, baldin erakunderen batek ohiko ekarpen ekonomikoak egingo balitu ere; kasu horretan, Eusko Jaurlaritzak beharrezko aldaketak sartu ahal izango lituzke, araudiaren bidetik, Kontseilu Errektorearen osaketan. Azkenik, azpimarratu behar da Agentziaren sorrerak ez duela inolako aurrerapausorik ekarri antolakuntzaren eremuan, eta ez duela inolako aurreikuspenik adierazi datu-baseei edo informazio-sistema homologagarriei buruz ere. Gogoeta orokorrak Euskal erakundeek lankidetza-politika aplikatzeko eta kudeatzeko erabili dituzten baliabideei buruzko balorazio orokor batek ez du oso ondorio positiboak ateratzeko aukerarik ematen. Lehenengo egiaztapena helburuen eta baliabideen artean dagoen alde handia da, hau da, politikaren diseinuan planteatzen diren helburu hain zabalen (eta batzuetan hain zehatzen) eta horiek ageriko egiten saiatzeko tresna eta baliabide urrien artean dagoena. Bai aurreikusitako edota garatutako 144 “Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren helburua Eusko Jaurlaritzaren garapenerako lankidetza-politika gauzatzea eta plangintza egitea da, garapenerako lankidetzan eskumena duen sailak ezarritako arauak jarraituz” (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, 3. artikulua).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 188 lankidetza-tresnen mailan bai baliabide teknikoen edo gaia kudeatzeaz arduratzen diren pertsonen beren esparruan adierazten da hori, zeinak oro har urriegiak izan diren planteaturiko erronkei aurre egiteko. Baliabideen eskasia orokor hori eta, are gehiago, plangintza-dokumentuek horren berorren inguruan aditzera ematen duten kezka txikia, lankidetzaren gaiari eskainitako arreta eskasarekin lotzen dira, zeinari instituzionalki erantzun baitzaio gizarte-eskakizunei erantzunez, baina ia inoiz ez da gogoeta espezifiko bat merezi duen gai propio gisa barneratzera iritsi145. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren kasuan Lankidetza Zuzendaritza hainbat sailetan banatu da, eta aldundien kasuan zerbitzua kanporatu egin da. Udalek eskaini diote arreta handiagoa garapenerako lankidetza kudeatzeaz arduratzen diren taldeen zuzkidurari, espezializazioari eta jarraipenari. Aurretik esandakoa ezin da bereizi gizartearen hainbat esparrutan (eta baita administrazioan ere) zabaldua dagoen nolabaiteko kulturatik, zeinaren arabera lankidetzaren administrazio- eta kudeaketa-gastuak ahalik eta gehien murriztu behar diren; gai hori “laguntza benetan bere helmugara iritsi eta bidean ez gelditzearen” inguruko kezkan adierazten da eskuarki. Beraz, ideia zuzen batek praktika ez-eraginkor batzuk sortzeko bidea eman du, oso helburu sofistikatuak zituen lankidetza-politika bat bultzatzeko eginahalen ondorioz (plan zuzentzaileetatik ondorioztatzen den bezala), oso baliabide eskasekin. Gasteizko eta Bilboko Udalen esperientziak, gainera, agerian jartzen du burututako praktikari buruzko gogoeta handiagoa egin dela eta jarduteko bide eta modu berri eta eraginkorragoak bilatu direla prestatuak zeuden eta egonkorrak ziren gizataldeen aldeko apustua egin den lekuetan. Nolanahi ere, dokumentu doktrinaletatik ondorioztatzen den eskakizun maila handiaren eta baliabideen hornidurari eskainitako arreta eskasaren eta eskakizun horiek bideratuko lituzketen taldeen prestakuntzaren artean dagoen aldeari dagokiona da garrantzitsuena. Abian jarritako ebaluazio-prozesuak direla-eta, azpimarratu beharra dago, proiektuei eta interbentzioei dagokienez, ez datozela bat aurretik ezarritako plangintza batekin eta, bi erakundetan izan ezik, ez direla argitaratzen. Azken hori arazo larri bat da; izan ere, gardentasunean eragina izateaz gain, nabarmen mugatzen du ebaluazioak eztabaidarako eta hainbat eragileren gogoetarako tresna izateko duen aukera. Eta plan zuzentzaileei 145 Gai honi dagokion salbuespena, zalantzarik gabe, Gasteizko Udalaren lehenengo urteetakoa da. Alkatea, José Angel Cuerda, Euskadiko garapenerako lankidetzaren sustatzaile nagusietako bat izan zen, Udalaren barruan bultzada politiko nabaria eman ziolarik.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 189 dagokienez, nabarmendu daiteke bi ebaluazio egin direla, planetan zehaztutakoari jarraituz. Aldundietako kasuan, planaren ikuspuntuek aldundien lankidetzan izango zuen inpaktuari buruzko ikerketa egin zen, ikuspuntu horien aplikazioari buruzko balorazio zehatza eginez. Oro har, esan daiteke plan zuzentzaileei buruz egindako ebaluazioek lankidetzapolitiken berrorientatzean laguntzen duten edo lagun dezaketen gogoeta-prozesu parte-hartzaileak sortu badituzte ere, proiektuen ebaluazioek izaera formalagoa izan dutela, gai horien inguruko debate eta analisietan eragin mugatua izan dutelarik. Salbuespen gisa, Gipuzkoako Aldundiak egindako ebaluazioa aipatu daiteke. Kasu honetan, proiektuak barematzeko sistema eta aldundiko ikuspegien egokitasuna aztertu ziren. Azkenik, nahitaez aipatu behar dira EAEko administrazioek burutu dituzten jardueren koordinazio-faltaren arazoa eta gogoeta partekatu baten falta euskal garapenerako lankidetza sakontasun eta eraginkortasun handiagoz hornitzeko abian jar litezkeen baliabideei buruz. Zentzu horretan, oso deigarria da ez dagoela gutxienean ere integraturiko informazio-sistemarik, ezta lankidetzaren kudeaketarako prozeduren harmonizaziora bideratutako planteamendurik ere. Azkenik, gure iritziz, Lankidetzaren Euskal Agentziaren sorrerak, zeina lankidetzaren kudeaketaren arloan dauden hutsune garrantzitsuetako asko betetzeko xedea duen tresna bat baita, hainbat arazo ditu bere sorreran bertan, eta, hortaz, Euskadiko garapenerako lankidetzaren eraginkortasunean aurrera egiteko aukera galdu bat izan liteke, bereziki erakundeen arteko koordinazioarekin eta sinergien sorrerarekin zerikusia duen guztian. 5.2. Kudeatu diren ondasunen orientazioari buruzko ikuspegi orokorra: hainbat joera Metodologiaren atalean jada azaldu zen bezala, aztertu diren zazpi erakundeek aplikatu duten lankidetza-politikaren azterketa datu-base bateratu batean oinarritu da, zeina kontsultatu ahal izan dugun proiektuei eta interbentzioei buruzko oinarrizko informaziotik abiatuz eraiki den neurri handi batean. 3. kapituluan aurkitu eta aipatu ditugun hainbat zailtasunengatik, eta arazoak sortu badira ere multzoak eta baliokidetasunak osatzeko orduan datuak homologatze aldera, datu-base horren ustiapenak EAEko erakundeek garapenerako lankidetzarako bultzatu dituzten interbentzio guztien ikuspegi orokor bat eskaintzen du146. 146 Lankidetza-interbentzio hitza proiektu, programa integral, garapenerako hezkuntza-jarduera, hitzarmen, beka-programa eta abar ugari barnean hartzeko erabiltzen dugu. Horiek guztiak lan hau egiteko sortutako datu-basean kontabilizatuak daude.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 191 Hazkunde hori, lehenik eta behin, erakundeak pixkanaka lankidetza-zereginetan sartuz joan direlako azal daiteke. Lan honen sarreran jada aipatu zen bezala, jarduerak 1988an hasi ziren erakunde jakin batzuen eskutik, eta gainontzekoak 90eko hamarkadaren hasieran gehitu ziren. Aldundiak, hasieran beren ekarpenak FOCAD erakundeari egiten zizkioten (Eusko Jaurlaritzak kudeatua), baina 2000ko hamarkadan beren funtsak kudeatzen hasi ziren. Erakunde bakoitza bereizirik kontuan hartzen bada, funtsek jarraitutako ibilbideak kasu guztietan goranzko joerak erakusten ditu ere, nahiz eta ñabardurak izan. Hala, Bilboko, Gasteizko eta aldundietako profilek hazkunde ia etengabea dute, eta Donostiako kasuan gorabeherak antzeman daitezke. Eusko Jaurlaritzaren kasuan nolabaiteko geldialdi bat ikus daiteke 1998-2004 aldian, zeina, neurri batean, aldundiak pixkanaka FOCAD erakundetik atera izanagatik sortu baita. Oro har, funtsen zatirik handiena kudeatu dituen erakundea (aztertutako guztiaren % 73 baino gehiago) Eusko Jaurlaritza da, eta ondoren aldundiak eta udalak. Ordaindutako funtsez gainera, egokia da egin diren era guztietako interbentzioen kopuruaren bilakaera aztertzea. 5. grafikoan ikus daitekeen bezala, bi hamarkada horietan hazkunde nabarmena dago burututako jardueren kopuruari dagokionez, baina hazkunde hori ez dator bat osorik aurreko grafikoan antzeman daitekeen funtsen hazkundearekin. Zehazki, behin programak ezarrita zeudela, badirudi erakundeek nolabaiteko heldutasun momentu bat bizi izan zutela; baina, une horretatik aurrera, jarduera-kopurua egonkortu edo gutxitu ere egin zen, eta horrek, aztertutako erakunde guztiek oro har finantzaturiko interbentzio guztiak urteko 600 bat inguruan egonkortzea ekarri du 2004. urteaz gero, funtsak gerora igo ziren arren. 5. grafikoa: Finantzatutako interbentzio kopurua urteka (1988-2008) 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 700 600 500 400 300 200 100 0 Ekintza-kopurua Iturria: Egileen elaborazioa, hainbat erakundek emandako datuetan oinarriturik egina.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 192 Interbentzio kopuruaren bilakaera horrek –zeinak ez baitu funtsen hazkunde-erritmo bera izan–, logikoki, interbentzio bakoitzeko zenbatekoaren pixkanakako hazkundea ekarri du, zeinak, azken urteotan, 100.000 euroak gainditzen dituen batez besteko, nahiz eta alde handiak egon erakundeen eta modalitateen arabera. Gai hori aurrerago landuko dugu147. Interbentzioen tipologia Aztertu ditugun ia 7.000 interbentzioen artean hainbat jarduera mota aurki ditzakegu, herrialde desberdinetan burutu direnak, erakunde mota desberdinek kudeatu dituztenak eta zenbateko eta aldi oso aldakorretan gauzatu direnak. Interbentzioen azterketa zehaztuago batean aurrera egiteko, lehen klasifikazio bat ezarri da, ondorengo hauen arteko ohiko bereizketaren arabera: Garapenerako Lankidetza (atzerrian burutzen diren jarduera mota guztien laburpen gisa, bereziki proiektuak eta programak), Laguntza Humanitarioa eta Larrialdikoa (jarduera zehatzenak, ezaugarri ezberdinak dituzten gatazka edo hondamendi humanitarioei erantzuteko jarduera gisa planteatzen direnak) eta Sentsibilizazioa eta Garapenerako Hezkuntza, non Autonomia Erkidegoan abian jarritako jarduerak kokatzen diren, oso ekimen ezberdinak barne hartuz, adibidez, ikastaroak, erakusketak, ikastetxeekin egindako lana, zinema-erakustaldiak, bidezko merkataritzari eskainitako babesa, eragin-jarduerak, sareei edo antzekoei emandako babesa eta abar. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, Besteak deritzon azken atal batek Nazio Batuen erakundeetan egindako egonaldiak edo EAEko borondatezko lankideen lana finantzatzera zuzenean bideraturiko hainbat jarduera jasotzen dira. 14. koadroan argi ikusten da, espero izatekoak diren aldaketekin, aztertu diren erakundeetan eredu antzeko samarra ematen dela, aipatutako modalitateen arabera funtsak banatzeari dagokionez. 147 Interbentzio kopuruaren inguruan, datu basean, finantzaturiko espediente bakoitza banaka aztertu dela azpimarratu behar da. Honek, kopuru globalaren gain-baloraketa bat egotea ahalbidetu dezake, izan ere interbentzio bat erakunde desberdinek finantzatu ahal izan dute (erakunde desberdinen arteko proiektu bateratuak, proiektu baten pean egon daitezkeen jarduera desberdinak, eta abar.). Egungo informazio sistemetan gehiago sakontzeko zailtasuna kontuan harturik, aipaturiko irtenbidea aukeratu da. Dena dela, koordinazioan eta sinergien sorkuntzan eragiten duen errealitatearen ulerpen hobea egin ahal izateko egin daitezkeen hurrengo ikerlanetan arreta berezia merezi duen gaia da dudarik gabe.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 193 14. koadroa: Funtsen banaketa modalitateetan, erakunde finantzatzaileen arabera (1988-2008 artean metatutako ehunekoak) LH eta L Lank. S eta GH Besteak Guztira Eusko Jaurlaritza 6,65 81,60 8,14 3,62 100,00 Arabako Aldundia 6,72 86,37 6,91 0,00 100,00 Bizkaiko Aldundia 4,89 86,65 8,47 0,00 100,00 Gipuzkoako Aldundia 4,83 82,82 12,36 0,00 100,00 Bilbo 9,47 79,62 10,91 0,00 100,00 Donostia 3,49 77,10 19,42 0,00 100,00 Gasteiz 11,69 80,49 7,82 0,00 100,00 Erakunde Guztiak 6,75 82,05 8,53 2,67 100,00 Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. Ikus daitekeen bezala, atzerrian egiten diren Garapenerako Lankidetza interbentzioei bideratutako saila da kasu guztietan kuantitatiboki garrantzitsuena (% 80 inguru). Sentsibilizazioari eta Garapenerako Hezkuntzari dagokiona da bigarrena garrantziari dagokionez ia kasu guztietan, ehunekotan desberdintasun nabari batzuk ikus badaitezke ere. Zentzu horretan aipagarriak dira Bilboko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta bereziki Donostiako Udala (guztizkoaren % 19 gainditzen duten funtsekin). Azkenik, Laguntza Humanitarioak eta Larrialdikoak funts guztien % 7 hartzen du, denboran zehar gertatzen diren egoeren arabera aldaketak baldin badaude ere148. Hurrengo grafikoak (6.ak) aztertutako erakunde bakoitzaren jardunbide historikoa behatzeko aukera ematen du, azpimarratutako modalitate desberdinetarako. Horietako bakoitza luzera desberdineko epeei dagokie, zeinak lankidetza-jardueren finantziazio egonkor eta arautuaren hasierarekin (desberdina kasu bakoitzean) bat baitatoz. Ikus daitekeen bezala, aurreko koadroan komentatu ditugun ehuneko metatuak ez datoz bat zehazki erakunde desberdinen jardunbidearekin, zeinek kasu bakoitzean hainbat berezitasun erakusten dituzten. 148 Zentzu horretan, 1998ko kasua apur bat berezia da; izan ere, Mitch urakana zela-eta, komunikabideetan oihartzun handia izan zuena, funts hauek erakunde batzuek zuzendutakoen ia % 20 izan ziren.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 197 Modalitate hauetako bakoitzaren arabera, burutu diren interbentzioen batez besteko aurrekontuak nahiko desberdinak izan dira, Garapenerako Lankidetzarenak izan direlarik, batez beste, zenbateko handiena izan dutenak (110.580 euro interbentzio bakoitzeko, aldi osoa kontuan hartuz). Erakunde motak ere eragina du jardueren finantziazioaren batez besteko kostuetan, eta ikus daiteke udaletakoek zenbateko txikiagoak dituzten interbentzioei laguntzeko joera dutela; aldundiek, berriz, batez besteko kopuru handiena duten jarduerak kudeatzen dituzte. Eusko Jaurlaritzaren kasuan batez bestekoak altuxeagoak dira. Berez, nolabaiteko espezializazio gisa uler genezake hori, erakunde bakoitzak burutu duen interbentzio bakoitzerako emandako batez besteko kopuruei dagokienez. Nolanahi ere, gai honi buruzko ikuspegi osoago eta ñabartuago batek erakunde batek baino gehiagok finantzatutako interbentzioak aztertu ahal izatea eskatuko luke149, baina gaur egun ezinezkoa gertatzen da hori, eskuragarri dauden informazio-sistemen bateraezintasuna dela-eta. 15. koadroa: batez besteko zenbatekoa (eurotan), interbentzio motaren arabera (1988-2008) LH eta L Lank. S eta GH Besteak Guztira Udalak 24.394 29.104 7.613 22.089 Aldundiak 47.193 99.254 29.326 78.013 Eusko Jaurlaritza 140.798 188.759 87.103 17.339 127.972 Guztira 71.758 110.580 32.425 17.339 79.797 Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. Bestalde, jada aipatu den bezala, interbentzio bakoitzeko erabiltzen diren zenbatekoen hazkunde garrantzitsu bat gertatu da, zeina, logikoki, modalitateen araberako interbentzioak aztertzen baditugu ere islatzen baita. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, azken urteotako batez besteko kopuruak garapenerako lankidetzaren modalitatean 350.000 eurora gerturatzen dira; neurri batean horrek hausten du proiektu txiki eta zatikatuen ideia, normalean lankidetza deszentralizatuarekin lotzen dena. Kasu honetan, 2007an sartu zen modalitatea, epe luzeagoak eta milioi bat euro gaindi dezaketen zenbatekoak zituen programei zegokiena, aldaketa handi bat izan zen, kopuru handiago horretan eragina izan zuena. 149 Kontuan hartu beharra dago erakunde askok (bereziki GGKEek) beren proiektu-zorroak hainbat erakunderen artean banatzen dituztela, proiektu edo programen atal desberdinak aurkeztuz haiei finantzatzeko.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 198 Ildo beretik, Gasteizko Udalak (2000tik) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (2002tik) urte anitzeko proiektuetarako deialdiak egin dituzte150, 4 urte arteko gauzatze-epearekin eta kopuru handiagoekin. Arabako Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak haien deialdiak ere moldatu dituzte, nahiz eta epemugak laburragoak izan. Hala ere, ez dirudi bilakaera hori, zatiketa txikiagoa eta, ildo horretatik, eraginkortasunaren hobekuntza posible bat adieraz lezakeen arren, debate baten emaitza izan denik, eta ezin da politika-dokumentuetan planteaturiko helburuekin zuzenean lotu; izan ere, ez da helburu edo estrategia gisa irudikatu politika-dokumentuetan151. Badirudi bilakaera gehienbat erakunde eskatzaileen pixkanakako profesionalizazioaren eta baita proiektu konplexuagoei ere laguntzeko joera duten hainbat puntuazio-baremoren ondorioa dela. Era horretan, erakunde eskatzaileek txosten bakoitzeko kudeaketa-ahaleginak optimizatzen dituzte. Administrazio publikoetako lankidetza-egitura batzuen ezegonkortasuna gehitzen zaio horri. Administrazioentzat interbentzioen kopurua murrizteak kudeaketazama txikiagoa eskatzen du. Helmuga geografikoak Jada aipatu den bezala, funtsen zatirik handiena atzerrian gauzatzen diren oso proiektu eta programa ezberdinetara zuzentzen da. Horien artean honako hauek daude: oinarrizko azpiegiturak hobetzera bideratutako jarduerak (ura, saneamendua…), gizarte-zerbitzuen prestazioa (hezkuntza, osasuna…), tokiko erakunde edo entitateen indartzea, jarduera ekonomikoen eta sailkatzen zailak diren beste askoren sustapena152. Hori dela eta, azpiatal honetan aipatutako interbentzioen orientazio geografikoaz hitz egingo dugu, zeina aztertutako plangintza-dokumentu gehie- 150 Gai honi berari buruz aipatu beharra dago proiektuei izen desberdina ematen zaiela, erakunde desberdinetan duten denborazkotasunaren arabera. Beraz, EJk, GFAak eta BFAak gehienez 24 hilabete irauten duten proiektuak urtekoak deitzen dituzten bitartean, Bilboko Udalak bi urtekoak deitzen ditu eta AFAak urteanitzekoak. 151 Diseinuaren kapituluan jada aipatu zen bezala, arauak, aitzitik, gehienezko zenbatekoak gehitzen joan ziren ekintza bakoitzeko edo erakunde bakoitzaren gehienezko ekintza kopuruko, eta ez alderantziz, tarte altu samarren barruan egon arren. Lankidetzako hainbat arduradunek diotenez, interbentzio bakoitzeko batez besteko zenbatekoen kopuru handiagoa, eskuragarri dauden baliabideen araberako kudeaketa iraungarriago baten logika sinplearen ondorio izan liteke. 152 Ildo horretatik, jarduera-sektoreak aztertzeko espezifikoki aurkitu ditugun zailtasunak berriro ere aipatu behar ditugu; izan ere, interbentzio askoren fitxan ez da inolako sektore-sailkapenik agertzen (batez ere lehenengo urteetan). Jada aipatu dugun erakunde batzuen eta besteen arteko sailkapenen bateratze-falta gehitu behar zaio horri, zeinak konparaziozko analisi bat egiteko aukerak mugatzen dituen.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 199 nek garrantzitsutzat hartu duten gaia baita lankidetzaren sakabanatze edota zatikatze handiago edo txikiagoaren erakusle gisa. Zentzu horretan, eta lehentasun geografikoak ezartzeko garrantziari buruz egiten dugun balorazioaz haraindi153, jarduerak nola banatu diren helmuga-herrialde desberdinetan aztertuko dugu jarraian. Lehenik eta behin, azpimarratu behar da aztertu diren 20 urteetan herrialde askorekin izan dela lankidetza, bai EAEko erakunde guztiei dagokienez (112 herrialde, ikus 16. koadroa) bai erakunde bakoitzaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren kasua azpimarratu behar delarik (96 herrialderekin), hauxe dela funtsen zatirik handiena ematen eta kudeatzen duen erakundea dela gogorarazi behar bada ere. Hala ere, ñabartu beharra dago sakabanatze handiko lehen inpresio hau; izan ere, koadroak berak erakusten duen bezala, funtsen ia % 50, 8 herrialde edo eskualdetara bideratu ziren eta % 75, berriz, 16 herrialdetara. Horrek erakusten du nolabaiteko fokalizazio-geografikoa dagoela ahaleginetan, nabarmenagoa dena udaletan eta aldundietan. 16. koadroa: Euskal GLO-ren hartzaile diren herrialdeen kopurua, erakundeen arabera (1988-2008) EJ AFA BFA GFA Bilbo Donostia Gasteiz Guztira Funtsen % 50 8 7 6 5 6 4 5 8 Funtsen % 75 17 15 12 13 11 6 10 16 Funtsen % 100 96 51 50 39 55 39 59 112 Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. Analisi geografikoarekin jarraituz, 17. koadroak funtsen hartzaileak diren herrialdeak erakusten ditu, gehienbat herrialde latinoamerikarrak direnak (Peru, Guatemala, El Salvador, Kuba, Bolivia eta Nikaragua % 45 dira). Horiei SEADa (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) gehitu beharko litzaieke, jasotzen duen funts kopuru handiagatik. Herrialde bakoitzean abian jartzen diren jardueren kopurua kontuan hartzen badugu, emaitzak oso antzekoak dira, eta 8 herrialde horiek berek biltzen dute, era berean, jarduera guztien erdia baino gehiago. 153 Ikus lan honen 4.6. atalean gai honi buruz aipatu dena.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 201 gisa, nahiko patroi antzekoak aurkitzen ditugu, Erdialdeko Amerikan, Kariben eta Hego Amerikan protagonismo handia dutelarik154 (guztizkoaren % 70 inguru osatuz eta antzeko ehunekoak erakutsiz erakunde guztietan), eta bigarren maila batean Saharaz hegoaldeko Africa (funts guztien % 15 inguru hartuz). Bestalde, Afrikako Iparraldera eta Ekialde ertainera zuzendutako funtsen kopuru handia deigarria da Donostiako Udalaren kasuan (% 20 baino gehiago). Hori bat dator espezifikoki SEADak gune-geografiko horretan duen presentziarekin eta saharar auziak donostiar lankidetzaren barruan duen garrantzia erakusten du. 7. grafikoa: Funtsen banaketa erakundeen eta eskualde geografikoen arabera (1988-2008) 0 10 30 40 50 60 70 80 90 100 20 Eusko Jaurlaritza Arabako Foru Aldundia Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Bilboko Udala Donostiako Udala Gasteizko Udala Erakunde Guztiak Beste eskualde batzuk Asia Afrikako Iparraldea eta Ekialde ertaina Saharaz hegoaldeko Afrika Hego Amerika Erdialdeko Amerika eta Karibe Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. Laburbilduz, azpimarra daiteke nolabaiteko taldekatze geografikoa dagoela hainbat herrialde eta guneetan, eta taldekatze horrek ezeztatu egiten du 154 Metodologikoki, Mexikon egindako proiektuak, gehienbat Chiapaseko eskualdean kontzentratuak, Erdialdeko Amerika eta Karibeko eskualdeetara gehitu dira.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 202 esparru honetan askotan aipatzen den balizko sakabanatzea, funtsen helmugari dagokionez behintzat. Zentzu horretan, ez dirudi oso oinarri sendoa duenik aztertu diren erakunde batzuetako plangintza-dokumentuetan hartu den bideak, hau da, lehentasun geografikoak (herrialde gisa ulerturik) hartzea estrategiaren erdigune gisa, dagoen sakabanatzea saihesteko xedeaz. Gogoeta orokorrak EAEko erakundeek garapenerako lankidetzan burututako interbentzioen orientazioan ikusi diren joeren alderdi nagusi gisa, lehenik eta behin azpimarratuko dugu etengabeko goranzko joera antzeman daitekeela ikerlanaren atal honetan azterturiko aldian (1988-2008), aurrekontu-konpromisoari dagokionez. Gainera, bai Eusko Jaurlaritzan, bai aldundietan bai udaletan eragina duen joera da. Bestalde, momentu jakin batetik aurrera hazkunde horrek ez du interbentzio kopuruaren handitzea eragin; horren ondorioz, denboraren poderioz, bultzatu diren jarduerek batez besteko kostu altuagoa izan dute. Modalitateen arabera egindako finantza-banaketak lekuan bertan burututako garapenerako lankidetza-jardueren nagusitasun handia adierazten du, politika-dokumentuetan aurreikusitakoaren ildo beretik. Sentsibilizazioari eta garapenerako hezkuntzari dagokionez, modalitate hau bigarrena da garrantzian, Gipuzkoako erakundeen kasua nabarmendu behar delarik (Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala) % 12,36 eta % 19,42 ehunekoekin hurrenez hurren. Eta interbentzio bakoitzeko batez besteko kopuruei dagokienez, altuenak garapenerako lankidetzan egindako interbentzioei dagozkienak dira, eta kopuru txikienekoak, berriz, sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntzari dagozkienak, eta hau, neurri batean, bat dator batzuen eta besteen ezaugarriekin. Azkenik, eta atzerrian burutu diren interbentzioen orientazio geografikoari dagokionez, alde batetik herrialde hartzaileen sorta handia ikus daiteke (ehun baino gehiago), nahiz eta errealitatean jardueren kontzentrazio altua gertatzen den horietako batzuetan; izan ere, zortzi herrialde edo eskualdek ordaindutako funtsen % 50 hartzen dute aztertutako aldian zehar. Bestalde, herrialde hartzaile nagusien behaketa eta garapen-bidean dauden edo errenta erdikoak diren hainbat herrialde haiei gehitzea dela medio, galdera berriak sortzen dira herrialde-kategoriaren interesari buruz, lehentasunak jartzeko orduan kontuan hartu beharreko elementu gisa. Hurrengo atalean itzuliko gara gai horretara.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 203 5.3. Diseinatutako politikaren eta burututako interbentzioen arteko harremana Behin EAEko hainbat erakundetatik bultzatu diren lankidetza-interbentzioen joera orokorrak azalduta, abian jarri den praktikaren eta plangintza-dokumentuetan planteatu diren jarraibideen artean dagoen harremana aztertuko dugu orain. Nolanahi ere, eraikitako datu-basetik eratorritako aukeretara mugatu behar izan da analisia, eta lehenago jada eman dugu datu-basearen mugen berri. Orientazio geografikoa Jada aipatu den bezala, EAEko hainbat erakunderen plangintza-dokumentuk politiken kalitatea hobetzeko elementu gisa planteatu izan dute interbentzioen kontzentrazio geografikoa, lankidetza kontzentratu beharreko lehentasunezko herrialdeen zerrendak osatuz horretarako. Horixe da Eusko Jaurlaritzaren kasua, baita Bilbo eta Donostiako Udalena ere. Aukera horren ondorioz, egokia izango litzateke zentzu horretan ezarri diren orientazioen eta politikaren babesean egin diren interbentzioen arteko kontraste bat burutzea. Hala ere, datu-basean jasotako interbentzioen denborasekuentziak (1988-2008) bitara murrizten du aipatutako kontrastea egiteko aukera: Eusko Jaurlaritzaren kasura, Lehen Plan Zuzentzailean (2005-2008) lehentasunezkotzat jotzen diren herrialdeentzat eta Bilboko Udalaren kasura (2006-2009). Eusko Jaurlaritzari dagokionez, lehen plan zuzentzailean lehentasunezko 20 herrialde ezarri ziren, lekuan bertan egindako lankidetza-proiektuetarako funtsen % 95 herrialde haiei zuzendu behar zitzaiela zehaztuz. Honako hauek ziren 20 herrialdeak: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Kuba, Dominikar Errepublika, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Angola, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, India eta Palestina. Lortutako datuen arabera, hauek izan ziren Eusko Jaurlaritzak 20 herrialde horiei plana indarrean egon zen urteen bitartean emandako kopuruak (geografikoki esleitu zitekeen lankidetza-modalitatearen guztizkoaren gaineko ehuneko gisa kalkulatua): 2005: % 83,24; 2006: 2005: % 83,24; 2006: % 82,11; 2007: % 80,58; eta 2008: % 80,40. Eusko Jaurlaritzak 20 herrialde horiei lehenago zuzendutako lankidetzaren jardunbidea behatzen badugu, ondoriozta dezakegu jada 2000. hamarkadaren hasieratik egonkortu samarra zegoen eredu batekin bat datorrela
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 204 plana indarrean egongo zen urteetarako aurreikusitako joera. Egia esan, 20 herrialde horietako jarduerek historikoki jada funtsen zatirik handiena hartzen zuten; izan ere, 2004an ehunekoak % 87 gainditzen zuen. Badirudi, funtsak orientatu baino gehiago –helburu horretan ez da aurrerapausorik egin, datuek erakusten duten bezala–, planak lana non egin behar den zehazteko balio izan duela, sakabanatze handiagoa saihestuz eta jarraipenean lagunduz, nahiz eta beren diskurtsoan ez duten horrela adierazten. 8. grafikoa: Lehentasuna duten 20 herrialdeei zuzenduriko lankidetzaren ikuspegi historikoa Eusko Jaurlaritzaren lehen Plan Zuzentzailean (funts guztien ehunekoa, 1988-2008) 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 0 0,2 0,6 0,8 1 0,4 Iturria: Egileen elaborazioa, Eusko Jaurlaritzak emandako datuetan oinarriturik egina. Bigarren Plan Zuzentzaileak hartzen duen aldirako, Kalidadeak egindako ebaluazioak 2008 eta 2010 arteko urteei dagozkien zifren ekarpena egiten du. Urte horietarako Txostenak adierazten du lehentasunezkotzat jotzen diren 22 herrialdeek funtsen % 87,44 kontzentratu zutela, lehenengo hamarrek ordea (Peru, Kuba, Guatemala, Ekuador, Bolivia, El Salvador, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kolonbia, Nikaragua eta Brasil) % 66,78 hartu zuten. Zifra horiek planean aurreikusitakoen azpitik daude (nahiz eta gertu egon); planak gutxienez funtsen % 90 lehentasunezkotzat jotzen diren herrialdeetara zuzentzea planteatzen zuen. Gainontzean, aipatutako ehunekoek lehenago adierazitako joerak indartzen dituzte oro har. Aipatu dugun beste kasu bati dagokionez, Bilboko lehen Plan Zuzentzaileak lehentasunezko 13 herrialdez osatutako zerrenda bat aurreikusten zuen, non gutxienez funtsen % 70 kontzentratu behar baitzen. Hegoak
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 205 burututako plan horren ebaluazioak adierazten zuen ehuneko horiek gainditu egin zirela plana indarrean egon zen urteetan, ondorengo koadroan ikus daitekeen bezala. Beraz, gai honen inguruan egindako aurreikuspenak soberan bete ziren. 18. koadroa: Nola bete diren Bilboko Plan Zuzentzailearen (2006-2009) lehentasun geografikoei buruzko aurreikuspenak 2006 2007 2008 2009 Proiektatua 1.245.114 1.530.271 1.716.280 1.824.647 Egina 1.621.702 1.723.362 1.992.183 2.504.591 Desbideratzea + % 30 + % 13 + % 16 + % 37 Iturria: Plan Zuzentzailearen ebaluazioa (2006-2009). Bestalde, eta EAEko erakundeen lankidetza-estrategiak oro har behatuz, Saharaz hegoaldeko Afrika lehentasunezko gune gisa hartzea da seguru aski gehien partekatzen den ideia (kasu honetan gehiago erantzunez kontinente horretako hainbat arazoen sakontasunarekin loturiko aukera politikoari, jarraipen-irizpide bat ezartzeko asmoari baino). Erreferentziarik esplizituenak Eusko Jaurlaritzaren kasuan gertatzen dira (2008-2011 Plan Zuzentzailea), esparru horri geografikoki funtsen % 25 esleitzeko helburuarekin155 eta Bilboko kasuan (2006-2009 Plan Zuzentzailea, % 20ko helburua), gainontzeko erakundeetan ere erreferentziak badauden arren, bai zona honi zuzenean egindakoak, bai GGI baxuagoa duten herrialdeei egindakoak, zeina zona honen ezaugarri garrantzitsu bat den. Dagoeneko aipatu den bezala, Afrikako herrialde eta eskualde askoren premia handiagoko egoera erabili izan da lehentasuna justifikatzeko, baina baita proiektuak formulatzeko, puntuatzeko eta jarraipena egiteko diseinatu den sistematik bertatik eratorritako ondorioei buruzko gogoeta ere. Aipaturiko sistema zona horretan kalte egiten ari da agian, zona horretako hainbat lekutan lan egiteak duen zailtasuna eta hainbat baldintza betetzeko dagoen zailtasun handiagoa dela eta, ekimen garrantzitsuak kanpoan uzteko arriskua dagoelarik. Hau gizartearen beraren ikuspegiarekin lotzen da (Afrikako arazoekin bereziki sentikorra dena) eta baita nazioarteko mailan lankidetzak dituen joerekin ere. 155 Aipatu beharra dago Eusko Jaurlaritzak Afrika multzo gisa ulertzen duela, eta horrek SEADekin harremanetan egindako interbentzio guztiak kontuan hartzea eskatzen zuen, beste erakunde batzuek ez bezala, haiek espezifikoki Saharaz hegoaldeko Afrika aipatzen baitute.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 206 Gai honi dagokionez, azpimarratu daiteke aztertutako aldian Saharaz hegoaldeko Afrikara zuzendutako funtsen proportzioak norabiderik gabeko ibilbidea jarraitu duela, bai termino agregatuei bai erakundeei dagokienez, azken urteotan zuzenduz joan den murrizketarako nolabaiteko joerarekin. Oro har, % 13 ingurukoa da batez beste, erakundeen eta urtearen arabera aldeak antzeman badaitezke ere. Arabako Foru Aldundia, 7. grafikoan ikusten genuen bezala, alderdi honi dagokionez nabarmentzen den erakundea da, funtsen % 20 baino gehiagorekin. Bilboko Udalaren kasuan ere igoera bat antzeman daiteke orientazio hau bere lehen Plan Zuzentzailean sartu zuenez geroztik (2006-2009). Eusko Jaurlaritzaren kasuan, bigarren Plan Zuzentzailearen ebaluazioak (2008-2011) Afrika guztiari zuzendutako zenbatekoak guztizkoaren % 20,70ean jartzen ditu, eta horrek azken urteotako hazkunde-joera argia erakusten du, ezarritako aurreikuspenekin bat datorrena. Lehentasunezko sektoreak Politikak nola aplikatu zaizkien lehentasunezko sektoreei ikertzeak ia irtenbiderik ez duten eragozpenak aurkitu ditu, burututako interbentzioei buruz jaso den informazioaren ezaugarrietatik sortu direnak, eta teorikoki sustatu diren (baina urtetik urtera aldatzen diren) sektoreen eta erakundeek finantzaturiko interbentzioei buruz dituzten fitxetan jasotzen direnen arteko elkarrekikotasun faltatik. Zentzu horretan, politika-dokumentuek lehentasunezko sektore oso zabalak eta inklusiboak aipatzeko joera dute (oinarrizko premia sozialak, herri-ekonomia eta abar) azken batean ia edozein proiektuk betetzen dituen ezaugarriekin. Azken urteotan egindako plan zuzentzaileetan baino ez dira sektore eta azpi-sektore espezifikoagoak aipatzen, zeinek, hala ere, burututako interbentzioen erregistroetakoekin bat etorri gabe jarraitzen baitute. Gainera, erregistro horiek aldatu egiten dira erakunde batetik bestera, 5.1. atalean azaldu den bezala. Praktikan, zaila gertatzen da sektoreekin zerikusia duen edozein alderdiren jarraipena egitea, aztertutako erakundeen sektore-erregistroen trataeran aurkitutako egoeren aniztasuna dela eta. Lehenik eta behin, aztertu den aldi luzeko proiektu askori ez zaie sektorerik esleitu, eta beste kasu batzuetan, berriz, proiektuak ez daude normalizatuak. Horren ondorioz, ezinezkoa da konklusiorik lortzeko aukera emango duen estatistika-kontraste zehatzik egitea. Zailtasun hauek ikusita, gaiaren hurbilketa partzial bat egin da, tokiko indartzearekin eta garapenerako hezkuntzarekin loturiko interbentzioen azterketan kontzentratuz, bi sektore horiek gure marko teorikoan lantzen
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 208 daudela erakundeen artean, Gasteizko kasua nabarmentzen delarik (esparru honetako bigarren erakundea termino gordinetan) edo Bilboko kasuaren azkenaldi honetako hazkundea, sektore estrategiko gisa jartzen duena. Gainontzean, era horretako kontraparteen bitartez kudeatu diren funtsen ehunekoa handiagoa da, logikoa den bezala, Zuzeneko Lankidetzaren kasuan, administrazioek beste herrialde batzuetako beren pareko kideekin lan egiteko duten joera naturala –baina oraindik oso gutxi garatu denaerakutsiz (zuzeneko lankidetzaren % 30 baino gehiago kontraparte mota hauekin kudeatzen da). Aipatu dugun bigarren sektoreari dagokionez, Sentsibilizazio eta Garapenerako Hezkuntzarena, azpimarra daiteke oro har jarduera horietara zuzendutako funtsek hazkunde nabarmena izan dutela 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera. Beren garrantzi erlatiboa ere haziz joan da, nolabaiteko koherentziaz erantzunez politiken diseinutik egiten zen apustuari, hau da, deialdiak sistematizatu eta aurrekontu espezifiko batez hornitzea. 10. grafikoa: Garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntzari erakundeek guztira zuzenduriko funtsen ehunekoa (1988-2008) 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 0 2 6 8 10 4 12 14 Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. 10. grafikoak erakundeek guztira helburu horietara zuzendu dituzten funtsen ehunekoen hazkundezko bilakaera erakusten du, gaur egun % 10 inguruan kokatzen dena156. Lehenago jada aipatu zen bezala, kasu honetan ere desber156 Kontuan hartu beharra dago, bere izaeragatik beragatik, jarduera hauek garrantzi gutxiago dutela aurrekontuei dagokienez, oro har aztertutako aldiko jardueren % 21 badira ere.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 209 dintasunak ikus daitezke erakundeen artean, Donostiako eta Bilboko Udalen eta Gipuzkoako Aldundiaren kasuak nabarmentzen direlarik, neurri batean politiken diseinuan egindako aurreikuspenekin bat datorren gauza157. Egindako kopuruen ekarpenari dagokionez ordea, eta joera orokorrekin gertatzen den bezala, Eusko Jaurlaritza da kopuruen zatirik handiena kudeatzen duena, eta ondoren aldundiak; ez da gauza bera gertatzen, ordea, abian jarritako jarduera kopuruari erreparatzen badiogu. 16. koadroan ikusten zen bezala, jarduera horiek oso kopuru ezberdinak inplikatzen dituzte erakundearen arabera, eta, hortaz, mota honetako jarduera baterako batez bestekoak 87.000 euroak gainditzen ditu Eusko Jaurlaritzaren kasuan; udalentzat ordea 7.600 baino apur bat gorago kokatzen da. Desberdintasun horiek kontuan hartuz, udalak dira jarduera kopuru gehien kudeatzen dituztenak, maila txikiagokoak badira ere (ikus 11. grafikoa). Horri esker, udalen espezializazio handiago batean pentsa dezakegu, aldizkakoak eta gastu gutxiagokoak diren interbentzioen finantziazioaren aldera. 11. grafikoa: Garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza-ekimenen kopurua, erakunde motaren arabera (1988-2008) 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 0 20 60 80 100 40 120 180 160 140 Udalak Eusko Jaurlaritza Aldundiak Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. 157 Gogoratu beharra dago, adibidez, Donostiako Udalak bere Plan Zuzentzailean (2008-2011) guztizkoaren % 25 baino gehiago ziren funtsen urteko aurrekontuak ezartzen zituela sentsibilizaziorako eta garapenerako hezkuntzarako.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 210 Politika-dokumentuek berek aurreikusten duten bezala, nahiko zabalak dira, interbentzioetan, jarduera-sortak eta sektoreak sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren alorrean, eta oso gai desberdinak hartzen dituzte barnean, adibidez, argitalpenak, erakusketak, eragin- eta salaketa-jarduerak, jardunaldiak, ikastaroak, sareen babesa… Beraz, beharrezkoa izango litzateke aipatutako kopuruak eta burututako proiektuak nola zehaztu diren praktikan esparru hauetan guztietan jakiteko balorazio zehatzago bat egitea. Hala ere, azterketa hori ezinezkoa izan da, berriro ere, erakunde batzuetako eta besteetako erregistroetan dauden jarduerak modu ezberdinean multzokatzen direlako. Era berean, azpimarratuko dugu alor honetan jasotako jarduera gehienak diru-laguntzak jasotzen dituzten euskal entitateek bideratzen dituztela (batez ere GGKEak), eta administrazioek, zuzeneko betetzaile gisa, beste eragileek dutena baino pisu txikiagoa dutelarik158. Azkenik, eta jarduera horiei babesa emateko moduari dagokionez, urteroko deialdia gailentzen da baita kasu honetan ere (funtsen ia % 77k jatorri hori du), % 22 adierazgarri bat modu zuzenagoan eskainitako babesetatik badator ere, zeinak normalean “hitzarmen” deitzen diren. Diru-laguntza mota horrek –deialditzat hartzen ez denak– jarduera jakin txikiei erantzuteko balio izan du, baina baita unibertsitateekin, GGKEekin edo antzekoekin babesak nolabaiteko jarraipenaz berritzeko ere, materialak prestatzeko, baliabideak antolatzeko eta abarretarako; horri esker, hobetu egin da interbentzio mota hauen eraginkortasuna. Gogoeta kuantitatibo labur horiez haraindi –erregistratutako proiektuen ondorio direnak eta gure datu-basean jaso ahal izan ditugunak dira– beharrezkoa da erreferentzia labur bat egitea sentsibilizazioari eta garapenerako lankidetzari dagokion politikaren aplikazioari, zeinak, aipatu dugun bezala, ahalegin garrantzitsuak eskatu dituen eta sarritan analizatu den. Alor honen inguruan azken urteotan burututako hainbat ikerlanek –bai Eusko Jaurlaritzak bai Gasteizko Udalak bultzaturik– hainbat kezka erakusten dituzte auzi hauen eraginari buruz, jardueren sakabanatzea eta benetan duten garrantzia ezagutzeko zailtasuna aipatuz. Gai honen inguruan aipatutako alderdien artean, jardueren ugaritasunari eta GGKEen arteko koordinazio faltari dagokiona nabarmentzen da, azken horrek proposamenak ugaritzea eragiten omen duelarik; proposamen horiek, gainera, oso jarduera mota desberdinen 158 Kasu batzuetan, batez ere udaletan, administrazioak berak zuzenean bultzaturiko hainbat jarduera identifika daitezke, hala nola ikastaroak eta jardunaldiak, baina horrelako jarduerak eskasak dira oro har, eta gainera kokatzen zailak; izan ere, batzuetan saileko aurrekontuan barreiatzen dira, beste gastu arrunten artean.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 211 bitartez (hitzaldiak, erakustaldiak, ikastaroak, lantegiak…), askotan pertsona berak dituzte hartzaile gisa, batzuetan asetze-efektu bat ere sortzen delarik, zeinak, biztanleriaren sektore zabalagoetara iristeko zailtasunari gehiturik, nolabaiteko gogo-falta ekar dezakeen. Hezkuntza arautuarena da plangintza- eta koordinazio-arazo gehien antzeman daitezkeen alorretako bat, zeinari ahalegin asko zuzendu zaizkion, baina gutxi antolatuak oro har. Ikastetxeetara iristen saiatzeko modua ere –behetik, eta jada berez nahiko lanpetua dagoen irakaslegoarekin hitzarmenak indartzearen bitartez–hainbat azterlanen arreta-gunea izan da, Hezkuntza Sailaren laguntza esplizitua beharrezkoa dela planteatuz esparru honetan aurrera egin nahi bada159. Eusko Jaurlaritzaren kasu espezifikoan, 2008-2011 Plan Zuzentzailean burututako ebaluazioak adierazten duenez, Garapenerako Hezkuntzaren eraginean aurrera egitera bideratutako jarraibidea da, eraginkortasunari dagokionez, emaitzarik okerrenak lortu dituena, funtsen banaketari buruz agindutakoa betetzeaz haraindi. Hala ere, zalantzak planteatzen dira bultzatutako jarduera ezberdinen definizio mailari buruz, gaiari buruzko gogoeta- eta eztabaida-prozesurik ez dagoela azpimarratzen da, eta berebat azpimarratzen dira jarraibideak tresna, deialdi eta baremoetara eramateko prozesuan dauden hainbat hutsune (Lankidetzaren Euskal Agentzia, 2011)160. Ikusi ahal izan dugun bezala, gai hauetako batzuk EAEko beste erakunde batzuei ere badagokie. Horregatik guztiagatik, sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren esparruan abian jarritako ahalegin handia –eta oro har plangintza-dokumentuetan aurreikusitakoa bete izana–lortutako emaitzak kontuan hartuz aztertu behar da. Azterketa hori burutzea errazagoa izango litzateke alor honetan beste batzuetan baino, non sakabanatze geografikoa eta sektoriala oso muga nabariak diren. Hala ere, oztopo handia da alor horretan aurrera egiteko sektoreei eta jarduerei buruzko sistematizazio eta sailkapen partekatu bat ez izatea, ebaluazioei dagokienez ere jada aipatu den bezala (5.1. atala). 159 Adibidez, Arabako Garapenerako Hezkuntzarako Partaidetza-Diagnostikoan honako hau planteatzen zen: “Koordinatu beharko ginateke, bereziki ikastetxeekin, ez bonbardatzeko eta GGKEen artean ez elkar zapaltzeko. Hala ere, nahiko zaila da hau, GGKEek nahi badute ere, deialdien esku baitago eta azkeneko momentura arte ez dakite proiektu bat onartua den ala ez. Honek koordinazioa zailtzen du” (Iniciativas de Cooperación y Desarrollo, 2005); bere aldetik, “Mírame con otros ojos-Aldatu jarrera!” proiektuari buruz egindako txostenak azpimarratzen zuen “ahalegin handiak egiten direla hezkuntza-alor honetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailetik lortzen den laguntza eskasarekin alderatuz. Bada garaia Koordinakundeak presioa egin dezan Sailean laguntza zehatzagoak eta esplizituagoak lortzeko, ikastetxeetan egiten den lana laguntza horien baldintzapean jarriz” (Iniciativas de Cooperación y Desarrollo, 2004). 160 Egiaztapen hau ez dator bat Garapenerako Hezkuntzaren alorra izatearekin eremu doktrinalean -genero-gaiekin batera- arreta gehien piztu dituenetariko bat.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 212 Hainbat eragileren interbentzioa Azpi-atal honetan, EAEko erakundeek babestutako interbentzioetan protagonismoa izan duten eragileak aztertuko ditugu. 12. grafikoak gaiaren lehen hurbilketa bat egiteko aukera ematen digu, non aldi guztian eragile bakoitzeko kudeatu diren funtsen ehunekoa erakusten den. 12. grafikoa: Kudeaturiko funtsen ehunekoa, eragile moten arabera (1988-2008) 71,46 Administrazioak berak zuzenean kudeatutako jarduerak (Zuzena) Beste euskal administrazio publikoak eta haiekin loturiko gainontzeko erakunde publikoak Enpresa kooperatiboak eta teknologia-zentroak Unibertsitateak eta ikastegietako eta ikerketazentroetako kideak Nazioarteko erakundeak Erlijio-erakundeak GGKE Beste batzuk 3,01 2,54 3,32 3,81 4,38 6,36 5,12 Iturria: Egileen elaborazioa, Erakundeek berek emandako datuetan oinarriturik egina. Ikus daitekeen bezala, GGKEak dira funtsen zatirik handiena kudeatu duten taldea (% 71 baino gehiago). Erlijio-erakundeek (kongregazioak, ordenak...) % 6,36 kudeatu dute, nazioarteko erakundeek % 4,38, eta unibertsitateek, eta ikastegietako eta ikerketa-zentro elkartuetako kideek % 3,81. Kontzentrazio garrantzitsu horrez haraindi, azpimarratu beharra dago, gutxi bada ere, urteotan aktiboki parte hartu duten eragileen aniztasun handia. Nabarmendu beharra dago eragile batzuk aztertutako ia erakunde guztietan agertzen direla, hala nola, GGKEez gain, erlijio-erakundeak, nazioarteko erakundeak (UNICEF, ACNUR eta antzekoak ordezkatzen dituzten euskal elkarteak gehienbat) edo unibertsitateak eta ikastegietako eta ikerketa-zentroetako kideak. Aitzitik, beste eragile batzuek (adibidez, kolektibo profesionalek, enpresek, sindikatuek edo emakumeen erakundeek) noizbehinka bakarrik parte hartu dute lankidetza-jardueretan, eta hori bat dator plangintza-dokumentuetan gai honi buruz agertzen den ikuspegi ezberdinarekin.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 213 19. koadroa: Eragile motak eta entitate kopurua, erakunde finantzatzaileen arabera (1988-2008) EJ AFA BFA GFA Donostia Bilbo Gasteiz Guztira GGKE 134 51 69 36 66 66 71 210 Erlijio-erakundeak 58 11 3 2 5 6 16 76 Unibertsitateak eta ikastegietako eta ikerketa-zentroetako kideak 19 1 0 0 4 2 1 22 Ikastetxeak eta Lanbide Heziketako Zentroak 10 0 2 0 1 1 6 19 Nazioarteko erakundeak 9 4 3 3 4 3 4 11 Enpresak, kooperatibak eta teknologia-zentroak 21 0 5 0 1 0 0 24 Euskal administrazio publikoak eta berekin loturiko gainontzeko erakunde publikoak 8 2 1 0 1 5 1 12 Emakumeen gizarte-erakundeak 4 0 0 0 0 1 3 6 Bestelako gizarte-erakundeak 31 2 6 1 26 14 13 73 Kolektibo profesionalak 7 0 1 0 0 0 1 9 Sindikatuak 1 0 0 0 1 1 0 2 Guztira 302 71 90 42 109 99 116 464 Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek berek emandako datuetan oinarriturik egina. Egoera halakoa izanik, GGKEek funtsen kudeaketan duten garrantziak hainbat aldaketa jasan ditu, aldi eta erakunde finantzatzaileen arabera. 90eko hamarkadaren hasieran gertatu zen beherakada nabarmenaren ostean, GGKEen partaidetzak egonkortzera jo du, funts guztien % 70-80 inguruan, 2000. hamarkadaren hasieratik (ikus 13. grafikoa).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 214 13. grafikoa: GGKEk kudeaturiko funtsen ehunekoaren bilakaera (1988-2008, finantzatzaile guztiak) 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 30 40 60 70 80 50 90 Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. Eragileek duten garrantzi erlatiboa sakonduz, eta GGKEen nagusitasunaz haraindi, erakundeen lankidetza-programetan parte hartu duten gainontzeko entitateek kudeatutako baliabideen ehunekoa aztertu dugu (ikus 14. grafikoa). Ikusi ahal izan dugunez, gorakada bat gertatu da une jakinetan enpresen, erlijio-erakundeen edo nazioarteko erakundeen garrantzian, baina, joera orokor gisa, eragile horiek kudeatzen dituzten funtsek beheranzko joera izan dute, eta azken urteotan talde horien guztien artean batek ere ez du aurrekontuaren % 5eko partaidetza eskuratu.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 215 14. grafikoa: GGKE ez den eragile bakoitzak kudeaturiko funtsen ehunekoaren bilakaera (1988-2008) Administrazioak berak zuzenean kudeatutako jarduerak (Zuzena) Euskal administrazio publikoak eta haiekin loturiko gainontzeko erakunde publikoak Ikastetxeak eta Lanbide Heziketako Zentroak Erakunde profesionalak Enpresak, kooperatibak eta teknologia-zentroak Erlijio-erakundeak Nazioarteko Erakundeak Emakumeen gizarte-erakundeak Sindikatuak Unibertsitateak eta ikastegietako eta ikerketa-zentroetako kideak Bestelako gizarte-erakundeak 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 0 10 15 5 20 25 30 35 Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. Grafikoari begiratzen badiogu, gorakadarik deigarrienak enpresenak eta erakunde erlijiosoetakoak direla ikusiko dugu, 90eko hamarkadaren erdialdean, nahiz eta enpresek euskal lankidetzan izan duten partaidetza bazterrekoa izan den oro har, Bizkaiko Foru Aldundian noizbehinka agertu direlarik eta 90eko hamarkadan Eusko Jaurlaritzaren kasuan nolabaiteko jarraipena izan dutelarik, zenbateko apalekin izan arren, 1993. urtean
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 216 izan ezik161. Enpresen partaidetzan noizbehinka ikusten diren gorakadak gehienbat bultzada jakinen ondorio direla dirudi, eta ez benetako estrategia baten ondoriozkoak, Eusko Jaurlaritzak enpresen jarrera indartzeko egindako saioez haraindi (bereziki 90eko hamarkadaren hasieran), zeina ez baitzen emankorra izan. Funtsak hazi egin badira ere, jarduera kopuru txikiak egin izan dira urte bakoitzean, jardueren aldakortasun handia azaltzen laguntzen duen gauza (guztira 85 jarduera daude zerrendan, aztertu diren ia 7.000 interbentzio guztien artean). Profil berezia duten enpresak dira gainera, sektore publikotik oso gertu daudenak beren egitura, esleipen eta helburuei dagokienez eta oso kontzentratua dagoen banaketa dutenak, non 6 kasuk (EITB, AZTI, Labein Fundazioa, garapen teknologikoko Leia Fundazioa, BEAZ eta Saiolan) funtsen % 72 hartzen duten. Erlijio-erakundeek ere nolabaiteko protagonismoa izan dute momentu batzuetan, beren garrantziak behera egiteko joera izan badu ere, 1997. urteaz gero bereziki, orduan hasi baitzen nabarmentzen GGKE berrien presentzia, zeinak kasu batzuetan erlijio-erakundeek sortutako GGKE itxurako egiturak baitziren, eginkizun horiek era aproposagoan egiteko. Azkenik, gainontzeko eragileen artean, eta garrantzi gutxiago bazuten ere, merezi du udalek Euskal Fondoaren bidez bideratutako baliabideen garrantzia azpimarratzea, eta horrek udaletan zuzenean burututako lankidetzak duen garrantzia indartu egiten du, batez ere gainontzeko erakundeen aldean, zeinen ekarpena zentzu horretan askoz ere txikiagoa den. Jada azaldu dugun bezala, EAEko erakundeek bultzatutako garapenerako lankidetza eragile asko eta mota askokoen bidez bideratu izan da. Hala ere, eragileen artean banatu diren funtsen analisi zehatzago batek erakusten duenez, entitate ugari baldin badaude ere, funts gehienak erakunde kopuru murritz batean kontzentratuz joan dira (batez ere GGKEetan). Hala, 10 entitatek funts guztien heren bat baino gehiago kudeatu dute aztertutako aldian, eta lehenengo 20ek erdia baino gehiago kudeatu dute. Analisi hau bera urtez urte egiten badugu, aldatuz joan den kontzentrazio bat ikusiko dugu, funtsak banatuago daudelarik 90eko hamarkadaren bukaeran; aldiaren amaieran ordea, 10 entitatek funtsen heren bat kudeatzen zuten, eta 15 inguruk erdia. Erakunde ezberdinen artean hainbat aldaketa aurki ditzakegu, kontzentraziorako joera handiagoa dagoela ikusiz Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren kasuetan. 161 1993an Saiolan, Azti eta Basalan enpresek EJren lankidetza-funtsen % 33 kudeatu zuten lau proiektu handirekin Venezuelan, Kolonbian eta Argentinan, zeinak lanbide-heziketan eta produkzio-sektoreetarako teknologien transmisioan kontzentratzen ziren.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 218 16. grafikoa: Eragile kopuruaren bilakaera erakundeen arabera (1988-2008) 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 0 20 60 80 100 40 120 Gasteiz Bilbao AFA BFA GFA EJ Donostia Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. Datu hauei guztiei esker, joera garrantzitsu bat ikus dezakegu, non GGKE batzuk aurki ditzakegun urtero udal edo aldundi batzuek baino funts gehiago kudeatzen dituztenak, eta erakundeenak gainditzen dituzten langile kopuruak dauzkatenak. Era horretan, GGKEak euskal lankidetza publikoaren lehentasunezko protagonista izatearen aldeko apustuak eragin duen egoeran, GGKE batzuek, alderdi askotatik, garrantzi handiagoa eskuratu dute finantzatzen dituzten erakundeek berek baino. Emakumeen erakundeei dagokiena da eragile batzuen eta besteen partaidetzarekin zerikusia duen alderdi garrantzitsu bat. Gai horrek harreman estua du 4.2. atalean azaldutakoarekin genero-zeharkakotasunari eta zeharkakotasun hori gauzatzeko GGKE batzuen gaitasunetan ikusitako eragozpenei buruz. Lehenago jada aipatu ditugun dokumentu batzuk gai horren adierazle dira. Horregatik, Roxana Voliok (2004), FOCADaren 2002ko deialdiari buruz egindako analisian, azpimarratzen du GGKEekin izandako elkarrizketetatik ondoriozta daitekeela genero-ikuspegirik ez duten proiektuak baztertzea, beren iritziz, Eusko Jaurlaritzaren inposatze bat dela eta tokiko bazkideek ere inposiziotzat hartzen dutela. Horren ondorioz, eskakizun
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 219 horren eraginez, proiektu gehienek genero-analisiren bat zuten baina oso desberdinak ziren. Clara Murguialdayren analisiak ere (2008) –Gasteizko Udaleko lankidetzan dagoen genero-berdintasunari buruz–, alor honetako eragozpenak eta GGKE batzuek genero-analisiak osotasunean baliatzearen aurka duten erresistentzia planteatzen ditu. Ondorioz, jada aipatu den bezala, azken urteotan hainbat erakundek GGKEek esparru honetan dituzten gaitasunen indartzea planteatu zuten, baina baita emakumeen gizarte-erakundeak eta erakunde feministak lankidetza-interbentzioetara sartzea ere. Hala ere, 19. koadroko datuei behatzen badiegu, ondoriozta dezakegu esparru honetako emaitzak nahiko eskasak direla oraingoz; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren edo Gasteizko eta Bilboko Udalen deialdietan emakumeen erakunde gutxik parte hartu dute. Zuzeneko lankidetzaren presentzia Aurrekoarekin zerikusi handia duen gaia bada ere, EAEko erakunde publikoek zuzenean burututako lankidetza-interbentzioen analisiari ekingo diogu atal honetan, bai Euskal Herrian bertan (Garapenerako Hezkuntzako jardueren kasuan), bai beste herrialde batzuetan egin direnetan (beste erakunde batzuen bitartekaritzarik gabeko lankidetza-proiektuen bidez). Jarduera hauek, batera hartuta, harrigarriki baxua den ehuneko bat adierazten dute funts guztiei dagokienez, eta baxua da baita lankidetza deszentralizatuan ohikoa izaten denerako, oro har aldiko funts guztien % 3 baino apur bat gehixeagoan baizik ez dela kokatzen. Jarduera horiek 1992an hasi ziren eta azken urteotan garrantzi apur bat handiagoa izan dute, % 5 inguruan kokatzen badira ere erakunde guztientzat. Aipatu dira jada jarduera hauek kontabilizatzeko dauden hainbat eragozpen; izan ere, sail bakoitzaren aurrekontuan sartuak daudenez, kanpotik finantzatutakoek baino jarraipen txikiagoa izan dezakete, hauek normalean zorrotzago zaintzen baitira. Bestalde, Euskal Fondoaren kasua apur bat berezia da. Funts horretan erakunde horietako batzuek parte hartzen dute; izan ere, Euskal Fondoak Zuzeneko Lankidetzatik oso gertu dauden jarduerak egiten ditu. Euskal Fondoa sartzeak aurretik aipatutako ehunekoen nolabaiteko igoera eragin lezake, baina, nolanahi ere, ez lirateke % 7 ingurutik pasatuko aztertutako aldiaren azken urteetan. Hori guztia, neurri handi batean, erakunde eta alderdi politiko gehienek egindako apustu estrategiko jakin baten adierazlea da, hainbesteraino non bere garaian babestu egin baitzuten Legeak mugatzea administrazio publikoek lankidetzan duten parte-hartzea.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 220 Dena dela, lankidetza mota horri oro har eskaintzen zaizkion funts urrien artean hainbat desberdintasun antzeman daitezke. Aldundiei dagokienez, ia ez dago zuzeneko lankidetzan egindako lanik (% 1 baino gutxiago). Jasotako datuen artean, Bizkaiko Aldundiaren salbuespena azpimarra daiteke, zeinak hainbat ekimen garatu dituen produkzio-proiektuekin eta mikroenpresei emandako laguntzekin zerikusia duten proiektuekin Kuban eta bereziki Antioquian (Kolonbia), Bilboko Udala eta BBK barne hartzen dituen epe luzerako elkarlanaren eremuan. Udalen kasuan desberdintasun nabariak ikus daitezke. Gasteizek gainontzeko udal eta aldundi guztiak bat eginda baino funts gehiago zuzendu ditu gai horretara, minoritarioa baina egonkorra den lan-ildotzat har dezakegunean (bere funtsen % 5 inguru). Funtsean hainbat udal eta unibertsitatetan kontzentratuta dagoen lana da (bereziki El Salvadorren), zerbitzu publikoekin loturiko gaietan (batez ere ura eta saneamendua), lankidetzan espezializatzearen eta inplikatzearen adibide ona izan daitekeen kasu batean. Bilboren kasuan zuzeneko lankidetza indarra hartuz joan da duela gutxi, funtsen % 4 gainditzera iritsi delarik aztertutako aldiaren bukaeran. Gaur egun jada nahiko indartua dagoen lan-ildotzat har genezake, atzerrian jarduera jarraituak egiten baitira (Kuba, SEAD) eta baita Bilbon ere (ikastaroak, jardunaldiak, zabalkundea, bidezko merkataritza…). Ikuspegi kualitatibotik abiatuz, udaletik bertatik adierazten da badirela zuzeneko lankidetzari loturiko hainbat elkarrekikotasun-esperientzia interesgarri, adibidez, Cuscatlanekin (El Salvador) egiten den berdintasun-aholkularitzen trukearen kasua, Euskal Fondoaren proiektu jarraitu bat, zeinean beste tokiko erakunde batzuek ere parte hartzen duten. Donostiaren kasuan jarduera horiek presentzia txikiagoa dute ekintzen artean (funtsen % 1 baino ez dute adierazten), nahiz eta badauden senidetze-jarduera batzuk jasotzen ez direnak, beren izaeragatik edo jarduerak erregistratzeko sistemarengatik. Kasu horretan, eredua aurrekoen antzekoa da, administrazio publikoekin lan eginez eta nolabaiteko jarraipena duten ekimenak bideratuz gehienbat. Eusko Jaurlaritzaren kasua da garrantzitsuena kuantitatiboki –bat dator kudeatutako funtsen guztizko kopuruarekin– nahiz eta zuzeneko lankidetzaren ehunekoa guztizkoaren % 3 inguruan kokatzen den, 2002tik antzeman daitekeen goranzko joera ahul bat adieraziz. Jardueren profila apur bat desberdina da aurreko kasuen aldean. Alde batetik, kontraparte gisa aukeratutako eragileak bariatuagoak dira, administrazio publikoak barne hartuz, baina normalean baita beste erakunde batzuk ere, adibidez nazioarteko erakundeak (PNUD, UNAIDS, UNESCO…), unibertsitateak eta beste gizarteerakunde batzuk. Kasu horretan jarduerak ez daude oinarrizko zerbitzuen
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 221 hobekuntzara edo tokiko erakundeekiko elkarlanera hain bideratuak, baizik eta gehienbat Latinoamerikan egiten diren gobernantza, sareen babesa, giza eskubideak eta abar bezalakoekin zerikusia duten hainbat gaiei ekiten zaie. Jardueren aniztasunak, udalekin alderatuz, profil berezi samar bat islatzen du; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren kasuan, beste erakunde batzuek (edo erakunde aldeaniztunek) atzerrian egiten duten zuzeneko finantzaketak ez du adierazten administrazioek interbentzioetan benetako inplikazioa dutenik. Azkenik, gehitu beharra dago azken urteotan zuzeneko lankidetzaren esparruan egin diren eta administrazioaren hainbat baliabide jokoan jarri dituzten esperientziak –orokorrean arrakastatsuak–, ez direla bat etorri neurri handiago edo txikiagoan integrala den estrategia batekin, zeina gai izango litzatekeen, epe ertainera eta luzera, helburuak markatzeko, anaitze sendoetan oinarritzeko edo erakundeen, GGKEen edo beste gizarte-eragileen arteko itun publiko-pribatuak sortzeko. Aitzitik, hainbat plangintza-dokumentutan horri dagokionez ageri diren mugen eta gehiegizko arduren ondorioz, pixkanaka gehienbat behin-behinekoak diren zuzeneko lankidetza-jarduerak abian jartzen hasi dira, planteamendu integralago batean bideratzea merezi luketenak. Erabili diren hainbat tresna Azterlanaren zati hau bukatzeko, laburki aztertuko dugu tresnen gaia, ekimenen jarraipena edo euskal erakundeetan emaile-hartzaile eskema tradizionaletik apartatzen diren lankidetzarako harreman berriak sortzeko gaitasuna analizatuz, besteak beste. Zentzu horretan, halako inkoherentzia bat aurkitzen dugu plangintza-dokumentuen diskurtsoen –solidaritatezko harreman sendoak eraikitzeko gai den lankidetza eraldatzaile baten premia planteatuz– eta bideraturiko tresnen artean, batzuetan helburu horietarako desegokiak baitira. Horren adibiderik garbiena, lankidetza-interbentzioak egiteko erabiltzen diren diru-laguntza jakinetako deialdien nagusitasunean ikus daiteke, abian jarritako beste edozein tresnekin alderatzen badugu. Euskal garapenerako lankidetza publikoaren hasieratik etengabe gertatu da hau, eta funtsean EAEko erakunde guztiek jarraitu duten eredua bihurtu da162. Ildo horretatik, 17. grafikoak erakusten du, 162 Interesgarria da gogoratzea hasieran diru-laguntza horiei ematen zitzaien izaera, GGKEentzako sariak balira bezala, GGKEen analisi oro alde batera utziz, aldez aurretik definituriko estrategia bati erantzuten dion lankidetza publikoko politika baten atal gisa. Hala, Eusko Jaurlaritzak 1996an argitaratu zuen memoria batean adierazten zen, beste batzuen artean, “95eko ekitaldian gobernuz kanpoko 96 erakunde izan ziren beren ardurengatik diru-laguntza batekin sarituak izan zirenak.”
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 222 aztertutako aldi osoan, urteroko diru-laguntzen deialdien bidez finantzatutako jarduerak izan direla nagusiak, bi urtetik beherako iraupen aurreikusiarekin. Hitzarmenak bigarren tresna dira aurrekontuen garrantziari dagokionez, bitartekoek gauzatu dituzten jarduerak direlarik (zeharkakoak), baina ez dira deialdi ireki batetik pasatzen. Urte anitzeko deialdiak, bi urtetik lau urterako iraupena dutenak, geroz eta gehiago sartuz joan dira hainbat erakunderen bidez, eta oraindik ere garrantzi gutxiago badute ere, denborarekin nolabaiteko garrantzia irabazten doaz. Azkenik, zuzeneko lankidetza gisa sailkaturiko jarduerak, administrazioak berak burututakoak dira, bai EAEan Garapenerako Hezkuntzaren kasuan, bai tokiko bazkide batekin kolaborazioan beste herrialde batzuetan, baina GGKEen edo beste lankidetza-eragile batzuen bitartekaritzarik gabe, eta iraupen desberdina izan dezakete. 17. grafikoa: Funtsen banaketa, erabilitako baliabideen arabera (euroak milakotan, 1988-2008) 469.746 39.887 29.743 16.815 Urteroko deialdia Hitzarmena Hainbat urtetarako deialdia Zuzena Iturria: Egileen elaborazioa, erakundeek emandako datuetan oinarriturik egina. Diru-laguntzen urteroko deialdiak EAEko erakundeen lankidetzaren funtsezko tresna izan dira, beraien bitartez aztertutako funts guztien ia % 85 kudeatu direlarik. Hitzarmenen kasuan, berriz, deialdien antzekoak diren epeak aurkitzen ditugu. Zuhurtziarren osagaia eta negoziazio-aukera handiagoa kontuan hartuz, badaude hainbat hitzarmen denboran zehar mantendu direnak, baina beti ere oso epe laburrean berritzen direnak. Kontsultatu diren iturri batzuek administrazio-auzien eragina aipatzen dute garrantzi handiagoko interbentzioetan aurrera egiteko, bereziki legegintzaldi baten bukaera-aldietan, nahiz eta praktikan ez direla beste aukera batzuk aztertu ikus daitekeen, jardueren etorkizun luzeago bati begira.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 223 Bestalde, zaila da horrek guztiak kontraparteen arteko harremanen sendotzean duen eragina egiaztatzea. Jada aipatu den bezala, euskal erakunde kopuru txiki batek kontzentratzen ditu funts eta jarduerarik gehienak, beraz, nolabaiteko jarraipenaz hitz egin genezake funtsak bideratzen dituzten erakundeei dagokienez. Gauza bera gertatzen da, lehen esan den bezala, eskualde eta herrialde hartzaileekin. Hala ere, zailagoa da egiaztatzea jarraipen hori bera tokiko bazkideei dagokienez ere gertatzen ote den, puntu honen interesagatik ere. Urteetan zehar jarraipen kasu ugari ikus badaitezke ere, zeinetan EAEko erakundeek ondoz ondoko diru-laguntzak ematen dizkieten Euskal Herriko GGKE berberei kontraparte edo tokiko kide berberekin lan egiteko, tokiko erakundeen erregistrorik ez dagoelarik eta dauzkagun datu eskasek ez dute emaitza biribilak ematen eta, are gutxiago azter genezake harreman horien bilakaera. Nolanahi ere, agerikoa da funtzionatzeko modu honek, zeinak epe laburrerako ikuspegi bat duen edo, onenean ere, proiektu kateatuen loturaren inguruan egituratzen den, ez dela hoberena garatu nahi den lan motarako, eta eragile inplikatuak etengabeko ziurgabetasunean lan egitera behartzen ditu163. Bestalde, interbentzio gehienak GGKEen bidez finantzatzeak GGKEen finantza-bitartekotzan oinarritzen den eredua planteatzen du, gai ezberdinetan espezializaturiko erakundeen arteko elkarrekiko lankidetza-harreman egonkorrak gauzatzea mugatuz. Horrek gizarteko beste erakunde batzuentzako guneak gehiago zabaltzea eskatuko luke, horretarako egokiak diren tresnen sorreraren bidez. Gogoeta-ildo berean kokatzen da senidetzeek udalen lankidetza-politikan duten eragin eskas samarra, nahiz eta edukiz betez eta tokiko gizarte osora zabalduz gero, udalerrien artean aldebiko harreman ugari sor ditzakeen tresna bat izan. Lan honetan aztertu diren udalerrien kasuan (hiru hiriburuetakoak), SEADean izenpetutakoez gain164, Gasteizko Udalak senidetzeak edota lankidetza-harreman jarraituak bideratu ditu Cogo (Ekuatore Ginea) eta Nejapa (El Salvador) udalerriekin. Azken honetan gainera, El Salvadorreko beste udalerri batzuentzat erreferentzia izan diren hainbat jarduera egin dira. Bilboren kasuan, nabarmentzekoa da Medellín hiriarekin egindako senidetzea, zeinarekin hainbat elkarlan burutu diren. Eta, Donostiari 163 Nolanahi ere, kontuan hartu behar da elementu malguxeagoak sartu direla progresiboki, adibidez, urteanitzeko deialdiak, baina oraindik nahiko sistema berria da, eta horregatik ez da aldi guztirako datu erantsietan behar adina islatzen (erreferentzia gisa, 2008an urteanitzeko deialdiak funtsen % 13,76 ziren). 164 Senidetze hauek sinbolikoak dira gehienbat; izan ere, Tindufeko errefuxiatu-esparruak banatuta dauden erakunde administratiboekin egiten dira, eta ezin dira beraz, zentzu hertsian, elkarrenganako lankidetza egonkor bat sortzeko aukerak dituzten udalerrien arteko senidetze gisa hartu.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 224 dagokionez, Saharako kanpamentuetako Bojadorreko dairarekin izenpetutako senidetze goiztiarra azpimarra daiteke, EAEn egindako senidetzeen artean ezaugarri horiek dituen lehengoa, 1988an. Gogoeta orokorrak Atal honen inguruko gogoeta orokor gisa, esan genezake EAEko erakundeek aztertutako aldian bultzatu dituzten interbentzioak bat datozela, zehaztasun handi samarrez, plangintza-dokumentuetan planteatu zen ereduarekin, zeina lan honen lehenengo atalean aztertu baitzen. Zentzu honetan, bai helmuga-herrialdeak bai interbentzio-sektoreak, edo delako politika gauzatzeko aukeratutako eragileak, planteaturiko helburu gehienen eta abian jarritako ereduaren ildo berean kokatzen dira. Diru-laguntzen deialdiek beste tresna batzuen aurrean duten erabateko lehentasuna ere, bat dator GGKEek politikaren protagonista nagusi bezala egindako apustuarekin, nahiz eta kontraesanean dagoen dokumentu gehienetan defendatzen den lankidetza eraldatzaileago batekin, zeina epe ertaineko estrategiak proposatzean eta elkarlanerako harreman egonkor eta elkarrenganakoak eratzean oinarritzen den. Hala ere, eta egia den arren badela oinarrizko akordio bat plangintza-dokumentuetan proposatutako ereduaren eta politika burutzeko moduaren artean, azken urteotan eredu hori argitasun handiagoz hasi da bere mugak erakusten. Muga horiek argitaratu diren hainbat lanetan ikus daitezke, eta egindako elkarrizketa batzuetan ere berretsi ahal izan dugu. Aipatu beharra dago interbentzio-eredua bere mugak erakusten hasi dela lankidetza-harreman desberdinei bidea emateko, jarraituagoak eta horizontalagoak izan daitezen, plan zuzentzaileetan eta bestelako plangintza-dokumentuetan defendatzen diren printzipioekin eta helburu nagusiekin bat eginez. Hala ere, badirudi tresna berriak abian jartzeko eta eragile berriak gehitzeko bidea ez dela ia emaitzak ematen ari. Alde batetik, gizarte-eragile askoren debateak eta kezkak nazioartean gero eta gehiago zabaltzea (gizarte-mugimenduak, erakunde profesionalak, unibertsitateak, sindikatuak…) ez dator bat batzuetan eragile horiek berek garapenerako lankidetza-programetan eta proiektuetan parte hartzean erakusten duten interes eskasarekin, oraindik ere askotan GGKEena bakarrik den esparrutzat hartzen delarik. Bestalde, GGKEen aldetik, hainbesterainokoa izan da kasu batzuetan (bereziki erakunde aktiboenen kasuan), antolamenduaren garapena eta funtzionamenduaren inertzia, non zaila gertatzen baita gogoeta egitea ereduaren
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 225 mugei eta lankidetza gizarteratzeko eta eragile kopuru geroz eta handiagoa gehitzeko beharrari buruz, batzuetan errezelo- eta mesfidantza-elementua izateraino iristen delarik. Honen inguruan azpimarratu behar da erakunde batzuek hainbesteko protagonismoa eskuratu dutela, non administrazio publiko batzuk baino garrantzi handiagoa eskuratu baitute, kudeatu diren funtsen kopurua aintzat hartzen badugu165. Baina honek guztiak hainbat mehatxu planteatzen ditu sistemaren beraren biziraupenerako. Alde batetik, euskal GGKEek erakundeen funtsekiko duten geroz eta menpekotasun handiagoari dagozkion mehatxuak daude, bereziki gaur egungoa bezalako testuinguru batean, zeinaren ezaugarri nagusiak administrazio batzuen finantza-zailtasun larriak baitira. Eta, honen ondorioz, GGKEek berek duten geroz eta behar handiagoa politikaren agenda markatzeko. Horrek inertzia batzuk finka ditzake, eta oztopoa izan daiteke lankidetza-zereginetan eragile eta gizatalde berriak sartzeko. Azkenik, zuzeneko lankidetzari dagokionez, eman diren aurrerapauso eskasek adieraz lezakete, 5.1. atalean azaldu den bezala, egoera batzuetan, lankidetzarako baliabide tekniko eta giza-baliabide gutxi dituzten hainbat erakundek lasaiturik ikus dezaketela eginkizun batzuk GGKEak bezalako beste erakunde batzuen esku uztea. Eta hori, aldi berean, desitxuratze- elementu bat izango litzateke, beste norabide batzuk esploratzeko eta haietatik aurrera egiteko aukerari dagokionez. 5.4. Politikaren koordinazioa eta osagarritasuna Atal honetan lankidetza-politiken osagarritasuna eta koordinazioaren auzia nola planteatu den praktikan aztertuko dugu. Lan honen lehen atalean jada aipatu zen bezala, diseinuaren azterketa oso gutxi landu izan da; plangintza-dokumentuek eta plan zuzentzaileek hainbat printzipio orokor finkatu zituzten gai honen inguruan eta hainbat koordinazio-organo definitu zituzten, baina ez zen ia ezertan gauzatu. Politiken diseinuari emandako garrantzi eskasarekin bat eginez, politika horien aplikazioak ez ditu ekarpen bereziki garrantzitsuak egin gai honi dagokionez. Esperientzia partekatuen urritasuna eta ahulezia orokorra Ahultasuna da garapenerako euskal lankidetzaren ezaugarri nagusia, ahaleginen osagarritasunari eta erakunde batzuen eta besteen artean partekatutako 165 Antzeko zerbait gertatzen da giza taldeekin. GGKE handi samar batek hainbat udal eta aldundik batera baino langile tekniko kualifikatu gehiago izan ditzake.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 226 esperientziei dagokienez. Izan ere, garapenerako lankidetza publikoko ia bi hamarkada hauetan zehar, oso bakanak izan dira EAEn instituzioen arteko elkarlan-praktikak eta haien arteko osagarritasuna bilatzeko saioak. FOCADaren sorkuntza izan zen planteatu zen erakundeen arteko lehenengo lankidetza-saioetako bat, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien lankidetza-ahaleginak elkartzeko gai izango zen formula gisa. Hala ere, praktikan, funtsak aldundietatik Eusko Jaurlaritzara gehitzera mugatu zen aipatu dugun elkarlana, aldundiek uko egiten ziotelarik gai honen inguruko protagonismo orori, koordinazio-organoan leku bat izateaz haraindi. Logikoki, halako ezaugarriak dituen lankidetza-eredu batek, behar bezalako oinarririk gabe, ezin izan zituen aldaketa politikoak jasan, eta poliki-poliki desegin zen indar politiko desberdinak boterera iritsi ahala, bai Eusko Jaurlaritzan lankidetzaz arduratzen zen sailera, bai aldundietako batzuetara. Denboraren poderioz, berpiztu egin zen aldundien arteko elkarlana, hiru aldundiek batera egin zuten eta 2009 eta 2011 urteen artean indarrean egon zen Plan Zuzentzailean agertu zelarik. Hala ere, aldaketa politikoek berriro ere hondatu zuten lankidetza, bigarren plan zuzentzaile bat egiteari uko eginez eta lehenengoa ebaluatzeko adostasun batera iritsi gabe ere. Dena dela, elkarlan hau desegiteko azkartasunak eta erraztasunak, berriro ere adierazten dute lortutako konpromisoak zuen sendotasun eskasa, eta adostutako ideia baten benetako gabezia gobernu-taldeetako aldaketak gaindituko zituen garapenerako lankidetza-eredu bati buruz. Esperientzia txar horiez haratago, erakunde batzuen eta besteen praktikak urte guzti hauetan zehar, gai horien inguruko kezka eskasa adierazten du. Horren adibiderik deigarrienetako bat izan da ez dela ekimen zehatzik izan bi hamarkada baino gehiagoan prozedurak antolatu, informazioa partekatu edo baterako datu-baseak sortzera bideraturik. Honek guztiak kalte handia egin die lankidetza-eragileei eta, modu orokorragoan, garapenerako euskal lankidetzaren sendotasunari eta kalitateari. Gabezia hori ez dator bat zentzu horretan duela urte asko egin izan diren aldarrikapenekin, bai hainbat lan eta azterketetan, bai GGKEetatik bertatik. Azkenik, lehenago jada aipatu dugun Lankidetzaren Euskal Agentziaren sorrera-prozesua aipatu beharra dago, prozesu horrek EAEko erakundeen lankidetza-politikaren antolakuntzan eta prozeduren eta informazio-sistemen antolakuntzan aurrera egiteko irudikatu ahal izan duen galdutako aukeraren berri emanez.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 227 Jardunbide arrakastatsu batzuk Hala ere, eta koordinazio-mekanismorik egon ez den arren –2009-2011 aldian aldundien artean egon zen aipaturiko elkarlanaz haraindi–, hainbat erakunderen artean baterako lana edo nolabaiteko osagarritasun maila adierazi duten hainbat ekimen nabarmen daitezke. Lehenik eta behin, bere jardunbide luzea eta erakundeen arteko partaidetzaren bidez sustatutako ekimenen kopuru handia kontuan hartuz, Euskal Fondoa aipatu beharra dago; izan ere, lan honetan erakundea bera aztertu ez bada ere, hainbat jarduera eta proiektu burutu ditu, zeinetan aztertu ditugun zazpi erakundeetako batzuek parte hartu duten. Lehenago jada aipatu den bezala, euskal erakunde eta tokiko entitateetatik gauzatzen diren nazioarteko garapenerako lankidetza-ekimenak sustatzea, babestea eta koordinatzea da Euskal Fondoaren helburu nagusia. Horretarako, osatzen duten erakundeek egiten dituzten ekarpenez baliatzen saiatzen da jarduera mota ezberdinak burutzeko. Euskal Fondoak erabiltzen dituen irizpideetako baten arabera, tokiko erakundeek ez dituzte deialdi propioak egin behar garapenerako lankidetza-proiektuetarako, baldin eta 30.000 euro baino gutxiagoko zuzkidura badute. Horren trukean, beren zuzeneko partaidetza sustatzen dute hainbat udalek babesten dituzten proiektu eta interbentzio zabalagoetan. Praktikan, Euskal Fondoaren lana oso proiektu desberdinetan gauzatu da, eta gehienbat bost herrialdetan gauzatu dira (Guatemala, El Salvador, Kuba, Nikaragua eta Mendebaldeko Sahara). Proiektu horietan Fondoko kide diren EAEko hainbat udalek parte hartu dute era mankomunatuan. Interbentzio hauetako gehienak oinarrizko azpiegituretan, tokiko zerbitzuetan edo tokiko erakundeen indartzean kontzentratzen dira, eta bikaintasunez erakusten du nolako emaitzak izan ditzakeen bai udalen zuzeneko inplikazioak, beren baliabide teknikoen bidez, bai erakundeen arteko koordinazioak berak. Koordinazioaren bigarren adibide bat Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean dauden elkarlan-hitzarmenek agertzen dutena da, zeinek espezializazio- eta osagarritasun-elementuak gehitzen dituzten (Larrialdietarako Laguntza, GG.EE eta beste batzuk). Elementu horiek ekarpen garrantzitsua egiten diote euskal erakundeen egoerari, garapenerako lankidetzari dagokionez. Garapen Bidean dauden Herrialdeentzako Larrialdietarako Arabar Funtsaren kasuak (FAE) 1,5 milioi euro baino gehiago mobilizatzeko aukera eman zuen 2005 eta 2010 artean, 26 interbentzio babesteko 17 herrialdetan urte horietan zehar, GGKEen edo nazioarteko Agentzien
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 228 bidez burutu zirenak. Funts horrek ekarpen publiko zein pribatuak izan ditu166. Azkenik, beharrezkoa da hainbat erakundek burututako praktika jakin batzuk aipatzea ere, alor honetan aurrerapauso garrantzitsuak ekarri dituztenak. Antioquian (Kolonbia) egindako lanaren kasua da hau, non Bilboko Udalak, Bizkaiko Aldundiak eta BBKak parte hartzen duten; bai erakunde publikoen arteko elkarlanaren, bai itun publiko-pribatu baten esperientzia berritzaile baten adibidea da hau, Aurrezki Kutxen nolakotasun juridiko berezia gogoan harturik ere. SEADaren kasuan ere, hainbat lankidetza-ahalegin egin izan dira eta hiru hiriburuetako udalek hainbat baterako jarduera eta interbentzio garatu dituzte. Alor honetan bertan, Euskal Fondoak zuzentzen duen Sahararentzako Koordinazio Unitatea aipatu behar da, zeinak informazioa jasotzen duen eta hainbat erakunde barnean hartzen dituen, Fondoko kide izan edo ez. Aurreikusitako koordinazio-organoen funtzionamendua Erakundeen arteko lankidetza praktikan planteatu den moduari buruzko analisian, alderdi jakin bat aztertu beharra dago, laburki bada ere, Legean edo plan zuzentzaileetan helburu horretarako espezifikoki aurreikusitako organoen funtzionamenduari dagokiona. Lehenik eta behin, eta Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoa baino goragoko organoetan duen partaidetzari dagokionez, azpimarratu behar da Lurraldeen arteko Kontseiluaren alorrean ez dela partaidetzarik egon funtzionatzen aritu den lehen urteetan167, eta Eusko Jaurlaritzaren azken aldian baino ez dela agertu. Era berean, Eusko Jaurlaritzak ere ez zuen parte hartu lehenengo topaketetan, zeinak 2008. urteaz gero Autonomia Erkidegoak eta Garapenerako Lankidetza izenpean egin izan diren eta lankidetzaren politika autonomikoen hainbat alderdi eztabaidatu eta koordinatzeko balio izan duten. Hala ere, 2010. urteaz gero partaidetza hori modu aktiboan burutu da, Bizkaiko Portugalete herria 2012ko martxoan egindako V. Topaketaren egoitza izateraino. 166 Gasteizko udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Kutxak funtsa sortu bazuten ere, AMVISA bezalako beste erakunde batzuek edo Elburgo eta Aguraineko Udalek ere hainbat kopururen ekarpena egin dute aztertutako aldian zehar. 167 Garapenerako Lankidetzaren Lurralde arteko Batzordea 1998ko Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Legean aurreikusita zegoen, nahiz eta 2000. urtera arte ez zen sortu (urtarrilaren 14ko 22/2000 Errege Dekretua). Plan zuzentzaileak egiteko debatean parte hartzea, jarduerak koordinatzea edo lankidetzan egiten diren interbentzioen baterako datu-baseen sorkuntza sustatzea nabarmentzen dira bere funtzio nagusien artean.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 229 EAEko Erakunde arteko Batzordeari dagokionez, zeina 2007ko Lankidetza Legearen babesean sortu zen, jardunbide eskasa izan du, eta, horregatik, zaila da egindako lanaren norainokoa baloratzea. Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzailearen ebaluazio-txostenak berak (2008-2011), Erakunde arteko Batzordeari eskainitako atalean, zailtasun hori azpimarratzen du, Kontseiluaren sorkuntzak eragile gehienen artean (Lankidetzaren Euskal Agentzia, 2011) itxaropen positiboak eragin dituela planteatzen badu ere. Hala ere, elkarrizketatu ahal izan ditugun erakundeetako arduradun gehienek uste dute aipaturiko batzordea ez dela oso eraginkorra euskal erakundeen lankidetza-politikaren antolakuntza handiago bat sustatzeari begira. Nolanahi ere, aipatu dugun Eusko Jaurlaritzaren bigarren Plan Zuzentzailearen ebaluazio-txostenak azpimarratzen duen bezala, eragileek ez dute batzorde horren funtzionamendua ezagutzen, eta horrek, gure iritziz, biziki eragiten dio hainbestetan aipatu den erakunde batzuen eta besteen lankidetza-politikaren koordinazio handiago baten premiari buruzko eztabaiden gardentasunari. Dena dela, eta aipaturiko Erakunde arteko Batzordearen funtzionamendu formalaz haratago, aipatu dugun Lankidetza Legeak xedapen gehigarri bat planteatu zuen EAEko erakunde publikoen arteko elkarlan eta koordinazio handiago bat antolatzeari begira, erakunde publikoek kudeatutako funtsen kudeaketa eraginkorragoa lortzeko. Hala ere, jasotako iritzi gehienek azpimarratzen dute norabide honetan egin diren aurrerapausoak oso gutxi izan direla. Gogoeta orokorrak EAEko erakundeek urte hauetan zehar lankidetza- eta osagarritasun-gaietan aurrerapausoak lortzeari begira egindako ahalegin eskasak dira politiken aplikazioaren hutsune handienetako bat; izan ere, plangintza-dokumentu guztietan lankidetza-printzipioa eskatzen zen jarraitu beharreko estrategiaren inspiratzaile gisa. Gainera, aldundien arteko elkarlan-prozesuaren bukaera, zeina 2009-2011ko baterako Plan Zuzentzailean zehazten zen, albiste txar bat izateaz gain, erakundeen arteko koordinazioari eskainitako balio eskasaren seinale da, behintzat Araba eta Gipuzkoaren aldetik, Bizkaiaren asmoa hasitako elkarlanarekin jarraitzea baitzen. Koordinazioaren auzian abian jarritako jarduera eskasa ezin da ulertu lankidetzaren alorra gainditzen duten eta denok ezagutzen ditugun faktore politikoak alde batera utzita. Baina, aldi berean, eskasia hau lotua dago administrazio batzuek lankidetza-politikan duten inplikazio txikiarekin eta lankidetza hori deialdien bidez kudeatzearen alde egiten duten apustuarekin ere. Eraba-
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 230 ki estrategiko horren eraginez, diseinaturiko politika koordinatzeari buruzko kezka bigarren mailako auzia bihurtzen da batzuetan; izan ere, azken batean, beste erakunde batzuek bideratzen dituzte jarduera gehienak. Testuinguru honetan, administrazioek elkarlan-guneak sortzea, baremoen bitartez lehentasuna ematea edo herrialde-planak bezalako tresnak erabiltzea bultza dezakete. Hala ere, horiek guztiak erakundeen arteko zuzeneko elkarlanak eta koordinazioa konpentsa dezaketen mekanismoak dira, baina ez dituzte ordezkatzen. Jada esan den bezala, 2007ko Lankidetza Legea, zentzu horretan, aukera galdu bat izan zen koordinazio eraginkor bat sustatzeko, benetako inflexio-puntu bat izan zitekeelarik erakundeen arteko antolakuntzan. Aldez aurretik esandakoaren ildotik jarraituz, ikus daiteke zuzeneko lankidetzaren eskutik gertatu direla koordinazio-gaietan egin diren aurrerapausorik garrantzitsuenak, bai Euskal Fondoaren bidez bai hainbat esperientzia jakin abian jarriz, zeinetan erakunde batzuen partaidetza eraginkorrak gogoeta egitera behartu duen sinergiei eta ahaleginen osagarritasunari buruz. Azkenik, eta hainbat legetan aurreikusten diren koordinazio-organoei dagokienez, esan daiteke euskal lankidetza publikoan utzi duen arrastoa ia hutsa izan dela. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak ez du ia Lankidetzaren Lurraldeen arteko Kontseiluan parte hartu. Eta EAEko bertako Lurraldeen arteko Kontseiluari dagokionez, izan duen jardunbide eskasak eta hari buruz informazio publikorik ez egoteak ez du balorazio bat egiteko aukerarik eman. 5.5. Informazioko eta parte-hartze publikoko kanalen funtzionamendua Azken atal honetan aztertzen da EAEko erakunde batzuek eta besteek nola lagundu duten informazioa gizartean zabaltzen eta gizarteak lankidetzapolitikaren inguruko orientazioan, eztabaidan eta kontrolean parte hartzen. Lankidetzaren ebaluaziorako garrantzi handia duen auzia da hau, hainbat irizpide aipagarri gogoan hartuz, adibidez, gardentasuna edo partaidetza. Horretarako, lehenik eta behin informazio publikoko tresnen auziari ekingo diogu, bigarrenik, gizarte-eragileek diseinuan, jarraipenean eta lankidetzapolitiken ebaluazioan duten parte-hartzea bideratzeko aurreikusita dauden mekanismoen funtzionamendua aztertzeko. Gizartea informatzeko tresnak Oro har, gardentasunaren eta informazio publikoaren inguruko kezkak ez du lehentasunezko arretarik jaso EAEko erakunde gehienen aldetik, lehenengo
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 231 urteetan behintzat. Denboraren poderioz, egoera hau hobetuz joan zen, eta gaur egun aipatu diren erakunde guztiek informazioa ematen dute beren web-orrien bidez, oso modu desberdinean bada ere. Hau, neurri batean, plan zuzentzaileetan gai hauen inguruan egiten den aurreikuspen eskasaren ondorioa da. Gai hau Diseinuaren atalean aipatu da jada. Eusko Jaurlaritzak hainbat bilketa-lan argitaratu zituen 90eko hamarkadan, paperezko formatuan, geroago jarraipenik izan ez zutenak. Ondoren, une jakin batean diru-laguntzak jasotzen zituzten toki eta entitateek finantzatutako jarduerei buruzko informazioa gehitu zen Jaurlaritzaren web-orrian, baina hau ere jarraipenik gabeko jarduera izan zen, mantendu ez zena. Hala ere, azken urteotan onartutako proiektuen zerrenda bat argitaratu izan da. Bestalde, 2008an Lankidetza Zuzendaritzak 2002 eta 2007 urteen artean burututako jardueren memoria zabal bat argitaratu zuen eta, duela gutxi, Lankidetzaren Euskal Agentziak 2011 urteari dagokion beste bat argitaratu zuen. Aldundien kasuan ere ez da urteko memoriarik argitaratu, nahiz eta batzuetan erakustaldi publikoak egin diren burutu diren interbentzioei buruzko informazioa eskainiz hiritarrei. Bestalde, duela gutxi arte oso zaila zen onartutako proiektuei buruzko informaziora sarbidea izatea; horretarako, beharrezkoa zen zegokion lurralde historikoko Aldizkari Ofizialera jotzea. Eta, duela oso denbora gutxi, Bizkaiko eta Arabako Aldundiek aurrerapauso handia egin dute norabide horretan, eta beren web-orrietan proiektuei buruzko informazioa duen proiektuen kokatze-sistema batera sar liteke. Bizkaiko Aldundiaren kasuan sistema hori 2001etik aurrera gauzatu diren proiektuetarako dago eskuragarri (kokatze geografikorako mapak barne). Arabakoak, berriz, azken hiru urteei dagokien informazioa eskaintzen du, azken urteari dagozkion mapak bakarrik erakutsiz. Gipuzkoari dagokionez, gaur egun web-orriak Aldizkari Ofizialei dagozkien PDFak jasotzen ditu, zeinetan onartutako proiektuen berri ematen baita. Zeregin hauetara hurbiltzeko prozesuan aldeak badaude ere, udalak dira zalantzarik gabe gaur egun beren lankidetza-politikei buruz informazio gehien ematen duten erakundeak, ia kasu guztietan informazioa gehituz planei, araudiei, proiektuen emate-erabakiei, ebaluazio-txostenei edo Lankidetza Kontseiluen bileretako aktei buruz. Ondoko koadroan ikus daiteke erakunde hauetako bakoitzak auzi honi nola ekiten dion eta nola gizarteratzen duen informazioa –azken hau informazioaren eta komunikazioaren hedapen-prozesuen batura gisa ulertuz–, dokumentu motak, edukiak eta erabilitako tresnak aintzakotzat hartuz.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 232 20. koadroa: Informazioaren sozializazio-tipologiak, erakundeen arabera (zabalkundea eta komunikazioa) (*) Informazioaren sozializazioa Zabalkundea Komunikazioa Dokumentuak Edukiak Tresnak Mota Formatua Eguneratuak? Osatuak? Eusko Jaurlaritza (Lankidetzaren Euskal Agentzia) Plan Zuzentzailea. Plan Zuzentzailearen elaborazioa. Herrialde-estrategiak. Dekretuak. Urteko memoria. Urtetik urterako estatistika-memoria. Gaikako argitalpenak. Lankidetza kontseiluari buruzko informazioa. Lankidetza-legeak. pdf pdf pdf pdf pdf pdf pdf, papera HTML pdf bai ez Web orria. EHAA. Argitalpenak Profila. Facebooken Profila Twitterren. Espazioa eta bideoteka Irekian. Profila Facebooken. Profila Twitterren. Arabako Aldundia Plan Zuzentzailea. Dekretuak, deialdiak. Finantzatutako jardueren zerrenda. Finantzatutako jardueren jarraipenari eta ebaluazioari buruzko informazioa. pdf, papera pdf HTML HTML bai ez Web-orria ALHAO Informazio geografikoaren sistemaArgazki Galeria Bat ere ez. Bizkaiko Aldundia Plan Zuzentzailea. Dekretuak, deialdiak. Jardueren zerrenda. Deialdiak. Finantzaturiko jarduerei buruzko azalpenen edukiak. pdf, papera pdf HTML pdf, HTML pdf bai ez Web-orria. BAO. Informazio geografikoaren sistema. Bat ere ez. Gipuzkoako Aldundia Plan Zuzentzailea. Dekretuak, deialdiak. Proiektuen finantzazioari buruzko ebazpenak. Heziketa jarduerei buruzko informazioa. pdf, papera pdf pdf ppt, doc bai ez Web-orria. GAO. Bat ere ez.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 234 Ikusten den bezala, alde batzuk ikusten dira emandako informazioan, eta alde horiek eragina dute bai argitara tzen denaren edukian, bai argitaratzeko moduan. Erakundeen web-orrietan kontzentratuz, zeinak erakunde guztiek erabiltzen dituzten zabalkunde-tresna nagusiak baitira, ondorengo gaiak nabarmendu daitezke oro har: - Web guztiak 1.0 dira (irakurketa hutsekoak)168. Aztertutako erakunde batek berak ez du bere web-orriaren bidezko bi noranzkoko komunikaziorako aukerarik ematen, eta ez du eztabaidarako eta kontsultarako gunerik eransten ere, foroak edo blogak bezalakoak adibidez. - Aztertutako web-orrien artean batek ere ez du intranet korporatibo baterako sarbiderik. Aipatu diren intranet horiek daudelako argibiderik ere ez dago, zeinen bidez langile ebaluatzaileek (bai barnekoek bai kanpokoek) aukera izango bailukete barematu edo ebaluatu beharreko jarduerekin loturiko dokumentuetara sarbidea izateko eta ebaluazioen berri emateko. - Web-orriek dituzten tresnak eskasak dira: eragile gutxik baliatzen dute Informazio Geografikoko Sistema eta baliatzen dutenek oso oinarrizko tresnak erabiltzen dituzte. Eragile batek ere ez du jarduera-bilatzailerik bere web-orrian. - Aztertutako web guztiek dute eskuragarritasun-ziurtagiriren bat. Hala eta guztiz ere, praktikan, finantzatutako jardueren inguruko edukiek eskuraezin samarrak izaten jarraitzen dute kasu batzuetan. Informazioa zabaltzeko erabiltzen diren dokumentuei dagokienez, aniztasuna ikus daiteke kopuruari eta motei dagokienez: dokumentu arauemaileak soilik (plan zuzentzailea, dekretuak) erabiltzen dituzten eta gainontzeko gaiei buruzko informazio eskasa ematen duten erakundeetatik hasita, dokumentu ugari eta era askokoak eskaintzen dituzten beste erakunde batzuetaraino, non informazioa zatikatuegia ere agertzen baita, batzuetan eskatzen denaren bilaketa eragotziz. Dokumentuei eta beren formatuei dagokienez, ondorengo auziak nabarmendu daitezke: 168 Web 1.0 irakurketarako bakarrik balio duten web-orriak izendatzeko erabiltzen den izena da. Orri hauek ez diote erabiltzaileari orrialdeko edukiarekin jokatzen uzten (iruzkinak egin, galderak, artxiboak igo eta abar). Gaur egungo joera Web 2.0etara jotzea da, erabiltzaileen partaidetzarako aukera ematen baitute.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 235 - Gehien erabiltzen den formatua pdf-a da169, batzuetan baita diru-laguntzak eskatzeko inprimakietan ere, zeinak formatu honetan bakarrik eskura baitaitezke. Horrek asko zailtzen du inprimakiak osatzeko eta bideratzeko zeregina, jada lehenagoko atal batean aipatu dugun bezala. Gai honez haraindi, esan daiteke informazioa formatu irekietan ematen ez denez, erabiltzaileek ezin dituztela dokumentuak aukeratzen duten formatuan deskargatu. - Erakunde batzuk duela gutxi hasi dira memorien eta beste dokumentuen laburpenak egiten eta web-orrian eduki gisa HTML formatuan sartzen. Beste batzuek, ordea, ez dituzte dokumentuak erabiltzaileei egokitzen, eta dokumentu doktrinalak eskegitzera mugatzen dira, batzuetan oso luzeak, zeinak pertsona espezializatuagoentzako bakarrik baitira erabilgarriak, baina erabiltzaileei oro har zuzendutako beste dokumentu sinpleago batzuekin batera joatea eskatzen baitute. Zabaldutako informazioaren edukiei dagokienez, esan daiteke kasu gehienetan eguneratu egiten direla eta eskuragarri samarrak direla. Hala ere, batzuetan ez daude osatuak, bereziki aurreko aldietan finantzatu diren jardueren bilakaerari buruzko informazioari dagokionez (plan zuzentzaileek eta antzeko dokumentuek gehitzen dituzten laburpenak izan ezik). Eusko Jaurlaritzaren kasuarentzat izan ezik, ez dago egiaztaturiko daturik informaziorako eta zabalkunde publikorako tresnei buruz lankidetzarako gizarte-erakundeek duten pertzepzioaz. Kalidadeak egindako Eusko Jaurlaritzaren bigarren Plan Zuzentzailearen ebaluazio-txostenak (2008-2011) gai honen inguruan adierazten zuen erakundeen % 80en ustez Lankidetza Zuzendaritzak burututako komunikazio-politika eskasa zela, kontuan hartuz gainera IKTen erabilerak, zabalkunde- eta gizarteratze-elementu gisa, 10etik 4,97ko nota eskuratzen zutela. Informazioaren zabalkundeaz haratago, zabalkunde horrek parte-hartzearekin duen harremanean zuzenean eragiten duten bi alderdi aipatu behar dira. Hurrengo atalean arituko gara gai honen inguruan. Bi alderdi hauek lankidetzan egindako interbentzioei buruzko datu-base eskuragarrien faltaren eta komunikazio-tresnen hutsune ia erabatekoaren ingurukoak dira. Bi gai hauetan lehenengoa arazo larria da administrazio finantzatzaileetako kideak ez diren pertsonek edo erakundeek egin nahi dituzten ikerketa- eta 169 Pdf formatua inprimatuak izango diren dokumentuetarako dago bereziki pentsatua; izan ere, dokumentuaren azken aurkezpenerako beharrezkoa den informazio guztia zehazten du, nola geratuko den xehetasunez erakutsiz, aldez aurreko doikuntza- edo maketazio-prozesuen beharrik gabe.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 236 analisi-zeregin guztietarako (adibidez, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, aholkularitzak edo pertsona partikularrak), eta horrek asko zailtzen du txostenak elaboratzea, analisi kritikoak egitea edo alternatibak aurkeztea170. Bestalde, muga horri erantsi behar zaizkio EAEko erakundeek erabiltzen dituzten kategorien artean inolako adostasunik ez izateak dakartzan eragozpenak, eta horrek, datu-base eskuragarri horiek egongo balira ere, bideraezina egingo luke baterako trataera171. Azkenik, aipatu dugun bigarren gaiak, komunikazio-mekanismorik ia ez egotearenak, galdera asko planteatzen ditu EAEko erakundeek partaidetzaren erronka beren gain hartzen duten moduari buruz, ondorengo atalean aipatuko ditugun Kontseiluez eta beste ordezkaritza-organo formalez haraindi. Gauza da, jada aipatu den bezala, web-orri guztiak 1.0 direla, eta horrek galarazi egiten du web-orrien bidezko bi noranzkoko komunikazioa. Eta beste tresna batzuei dagokienez, Donostiako Udalak eta duela gutxi Eusko Jaurlaritzak172 bakarrik egin dute aurrera auzi honetan, aurreko koadroan ikus daitekeen bezala. Oro har, sare sozialen erabilera oso eskasa da oraindik. Partaidetza-mekanismoak Azkenik, azken atal honetan, politiken aplikazioaren analisiari ekingo diogu, plangintza-dokumentuetan aurreikusitako partaidetza-mekanismo formalen funtzionamendua aztertuz bereziki, era berean helburu honetarako erabili diren beste tresna batzuei buruzko gogoetaren bat gehituz. EAEaen esparruan, Lankidetza Kontseiluak aldi desberdinak igaro ditu. Lehenengo aldia Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Kontseiluari dagokiona da, zeinak 1998tik 2008ra arte iraun baitzuen. Lehenago jada aipatu ditugu bere osaketari eta funtzioei buruz bere momentuan planteatu 170 Beste AAEE batzuetan badago aukera hori. Adibidez, Galiziako Xuntako Lankidetzak bere weborriaren bidez datu-base batera sarbidea izateko aukera ematen du, eta bertan egindako interbentzio guztien informazioa lor daiteke urteka, sektoreka, herrialdeka, eragileka eta abar. 171 Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Gipuzkoako lankidetzari buruzko 2008ko azterlanean, arazo honen berri ere ematen zuen, honako hau azpimarratuz: “Gomendagarria izango litzateke erakunde guztiek baterako datu-bilketarako sistema homogeneo eta argi bat osatzea, lankidetzarekin loturiko era guztietako gastuak Programa Funtzional batean kontabilizatuz” (Laborra eta Rodríguez, 2009). 172 Irekiaren baitan –Internet bidezko hiritarren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko komunikazio-kanala (http://www.irekia.euskadi.net/es/pages/2902)– gune bat dauka Lankidetzaren Euskal Agentziak, orain arte oso gutxitan erabili izan bada ere.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 237 ziren hainbat analisi kritiko. Aipatu dugun Kontseiluak egin zuen lanari dagokionez, jasotako iritzi desberdinek adierazten dute noizbehinkako funtzionamendua izan zuela, bere araudian agertzen duen aldizkakotasuna bete gabe. Horren ondorioz, ez zuen jarraipenik izan, laguntza ere irregularra izan zen, eta batez ere oso partaidetza eskasa izan zuen kideetako batzuei dagokienez. Eta burututako lanari dagokionez, berriz, esan daiteke ez zela bat etorri agindu ziren zereginekin, askotan Eusko Jaurlaritzaren eta GGKEen arteko gai jakinei buruzko eztabaida-gune bihurtuz, gogoeta estrategikoaren edo egindako lanaren analisiaren inguruan ia ahaleginik batere egin gabe. Hainbat iturrik adierazi duten bezala, dinamika honek eragina izan zuen agian Kontseiluak bere gainontzeko kideak eztabaidetan integratzeko zuen gaitasun eskasean, zeinek deserosotasunaren eta axolagabetasun arteko jarrera batekin behatzen zioten egoerari (Alboan, 2007). Bigarren aldia Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari dagokiona da, zeina 2008an sortu baitzen 2007ko Lankidetza Legeak aurreikusitakoaren arabera. Kontseilu berri hau 2010etik dago abian eta hainbat ohar egin dira bere lanari eta osaketari dagokionez, bere behin-behinekotasunetik hasita; izan ere, eragileen erregistroari buruzko dekretuak –zeinaren menpe dagoen formalki bere kideetako batzuen aukera– aldarrikatu gabe jarraitzen du173. Aipatu beharreko beste gai bat bada, Plan Zuzentzailearen (2008-2011) ebaluazioaren arabera, Kontseiluaren baitan garapenerako hezkuntza sendotzeko planteatu zen helburua ez dela bete (Lankidetzaren Euskal Agentzia, 2011). Bestalde, analisi batzuek adierazten dute Kontseilua nabarmen dela informatzailea, gogoeta eta analisi sakonago baten kaltetan174. Beste informazio batzuek, ordea, azpimarratzen dute azkenaldi 173 2007ko Lankidetza Legearen 10-5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat eginez, eragileen erregistroko araubide juridikoa dekretu bidez arautu behar da, eta baita erakundeek bete behar dituzten formalitateak eta eskakizunak ere bertan erregistratzeko. Legea onartu eta bost urte geroago aipaturiko dekretuak aldarrikatu gabe jarraitzen duelarik, Lankidetza Kontseiluak bere sorrera-dekretuan aurreikusitako xedapen iragankorrean oinarriturik jarraitzen du. Horren ondorioz, GGKEen Koordinakundearen kide ez diren gizarte-erakundeei gordetako lekuak modu arraro samarrean bete dira, ez baita horretarako prozedura publiko jakinik izan, non parte hartu ahal izango luketen aipaturiko xedapen iragankorrean aurreikusitako erregistroetan izena emanda dauden erakunde mota ezberdinek. 174 Honi dagokionez, bigarren Plan Zuzentzaileko ebaluazio-txostenak (2008-2011) azpimarratzen du “Kontseiluak, orain arte, kontsulta- eta informazio-izaera nabaria izan du, eta batzorde iraunkorra da landu beharreko gaiak zehazten dituena. Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzaren aldetik, asmoa eta interesa ikusten dira Kontseilua eta bere Batzordeak eraginkortasun eta parte-hartze handiago batez hornitzeko, gogoetara eta debatera bideraturik”, aurrerago honako hau adieraziz: “Eragileek esparru honetako parte hartzeari buruz egiten duten balorazioa positiboa da bere osaketari eta asistentziari dagokionez. Balorazio negatiboak erakundearen eraginkortasun eskasa, bere izaera informatiboa, orain arteko lorpen bakanak edo bileren maiztasuna bezalako gaietarantz bideratzen dira”.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 238 honetan alderdi estrategikoenei buruzko eztabaida areagotu egin dela eta funtzionamendu dinamikoago eta parte hartzaileagoa lortu dela, zeregin horretan Kontseilu Iraunkorrak lagundu duelarik. Nolanahi ere dela, eta erakundeetako hainbat ordezkarik adierazi duten bezala, Kontseilua Eusko Jaurlaritzaren lankidetzan kontzentratua dago espezifikoki eta ez euskal lankidetzan oro har, eragozpen gisa nabarmenduz hiru hiriburuetako udalak ez egotea bertan. Azkenik, Kontseiluaren jarduerei eta aktei buruzko informazio publikoaren eskasia nabarmendu beharra dago, gardentasunari eta debateen gizarteratzeari dagozkien auzien inguruko kezka eskasa erakusten baitute. Diseinuaren atalean jada azaldu den bezala, foru-aldundiek beren politika-dokumentuetan ez dute inolako aurreikuspen espezifikorik egin lankidetza-eragileen parte-hartzea bideratzera orientatuak dauden organoei buruz, eta, hala, organo horiek ez dira existitzen175. Eta udalei dagokienez, Gasteizen Kontseiluak nahiko modu iraunkorrean funtzionatu du 1999tik, eta kontsulta-organo gisa ulertzen da funtsean. Kontseiluaren jardunbideak bere izaera informatiboa gailendu dela adierazten du, bertan azaldu dituelarik xehetasunez udalak burutzen dituen programak eta jarduerak edo onartu nahi dituen hitzarmenak. Esperientzia apur bat mugatu horretatik abiatuz, Plan Zuzentzaileak berak (2010-2013) gai honen inguruko gogoeta egiten zuen, Kontseiluaren izaera proposamen-egilea areagotzeko premia aipatuz, eta prestakuntza-esparru gisa erabiltzea –non erakundeek esperientziak aurkeztu ahal izango lituzketen– eta hegoaldearekiko topaketaeta harreman-leku gisa ere ulertzeko beharra iradokiz. Bere aldetik, 2009an Gasteizko GGKEen inguruan egindako ikerlan batek (García eta Sabalza, 2009), hainbat gogoeta interesgarri planteatzen ditu, alde batzuk azpimarratuz: batetik, Udaleko Lankidetza Zerbitzuaren eta GGKEen arteko lanharremanak daude –edo eraginkorragoak–; GGKEen ustez harreman hauek oso onak dira oro har. Bestetik, Lankidetza Kontseiluaren baitan sortzen diren harremanetan, elkarrizketa ez da hain arina eta eraikitzailea. Azken gai honek aipatu den Kontseiluaren ikerketa eta txostenetan jasotako gogoeta estrategiko batzuen inguruko desadostasunekin du zerikusia, generoikuspegia edo sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntza bezalako gaien 175 Hala eta guztiz ere, Arabako Foru Aldundiaren web-orrian hauxe aipatzen da: “Inplikaturiko eragileekin batera egindako lana: Araban ezarritako GGKEak eta Euskadi-Araba GGKE Koordinakundea”, azpimarratuz “Arabako Aldundiak aldizkako bileren sistemarekin lortu nahi duen helburua da guztien intereseko gaiei ekitea, halako eran non lankidetza-politika gardena izango den eta iristen erraza inplikaturik dauden eragileentzat”.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 239 inguruan176. Bere aldetik, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak 2007an egindako txostenak bere funtzionamenduaren eta bere kideek jokatu duten paperaren balantze bat egiteko premia planteatzen zuen (Rodriguez, 2007). Bilboren kasuan, Kontseilu Betearazlea izan da gehienbat pisua eraman duena; Kontseiluaren biltzarrek, ordea, izaera gehienbat informatzailea izan dute, parteen artean dauden desberdintasunak agerian utzi dituzten hainbat eztabaida burutu badira ere bertan. Bestalde, Kontseiluak ez ditu Bilboko hirirako lankidetza-proiekzioarekin zerikusia duten bere funtzioetako batzuk bete, edo ez behar zen mailan, bere kideetako batzuen iritziz. Auzi interesgarria da, bai Bilboko Kontseiluaren kasuan, bai lehenago aipatu dugun Gasteizko Kontseiluarenean, bileretako aktak eskuragarri daudela udal bakoitzari dagokion web-orrian, eta horrek Kontseiluaren baitan sortzen diren debateei buruz informatuak egoteko aukera ematen die lankidetza-eragileei. Azkenik, Donostiako Udaleko Lankidetzaren eta Garapenerako Hezkuntzaren Kontseilua da ebaluazio sakonago bat jaso duena. Ebaluazioa Euskadiko GGKEen Koordinakundeak egin du, bere kideen artean egindako kontsulta baten bidez. Ebaluazio horretan hainbat gai interesgarri aipatzen dira, inkesta egin den erakunde gehienek Kontseiluaren funtzionamenduari buruz adierazten duten poztasun erlatiboa nabarmentzen dutelarik, funtzio gehienen betetzeari, bileren aldizkakotasunari edo planteaturiko proposamenak aintzakotzat hartzeari buruzko balorazioan islatzen dena. Hala ere, deigarria da Kontseilua, benetan informatzeko baino gehiago, kontsultarako edo gogoeta egiteko ote den, gai horretan ikusten den adostasun falta argia. Beste kontseilu batzuen funtzionamenduari buruz jaso ditugun beste iritzietan ere sumatu dugun desadostasuna da, zeinak batzordeek bete beharreko eginkizunari edo “informatzaile” eta “kontsultarako” hitzen erabilerari berari buruzko nolabaiteko irizpide-diferentzia adieraz bailezake. Azkenik, gehiengoaren partaidetza eskasari eta erakunde batzuen gehiegizko protagonismoari dagokiona da GGKEek Donostiako Kontseiluari buruz egindako ebaluazioaren beste datu nabarmengarri bat. Kontseiluek ordezkaritza-organo formal gisa duen funtzionamenduaz haratago, beste harreman-mekanismo batzuk aipatu behar dira, azken ur- 176 García eta Sabalzaren ikerketak, aipatutako txostenen hainbat baieztapenen inguruan GGKEek duten zuhurtzia aipatzen du txosten horiek GGKEen hainbat praktika zalantzan jartzen dituztenean, “nolabaiteko jarrera korporatibista” baten erreferentzia eginez, “non ideien eta gogoeten transmisioa gailentzen den koordinakundearen aldetik, zeinak GGKE kopuru handia biltzen duen, ahots bakarrarekin, desadostasunik edo ñabardurarik gabe” (García eta Sabalza, 2009).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 240 teotan paper garrantzitsu bat izan dutenak erakunde publikoen eta gizarteeragileen artean. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, kontsultarako mekanismo informal hauek era argiagoan aktibatu diren une batzuk izan dira, politiken elaborazioarekin edota politikak abian jartzearekin lotuak. 2001. urtea momentu garrantzitsua izan zen honi dagokionez; izan ere, lehenago jada azaldu den bezala, Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza Zuzendaritzak ordura arte jarraitutako jardunbidearen indargune eta ahulguneei buruzko diagnostiko bat hastea erabaki zuen. Hainbat hilabetetan zehar, topaketak eta bilerak egin ziren J. A. Alonsok zuzentzen zuen kontsultatzaile taldearen eta gizarte eragile desberdin askoren artean; haien artean, GGKEez gain, EAEko unibertsitateetako ordezkariak, gizarte-mugimendu eta gizarte-erakundeetakoak, udaletakoak eta enpresaren eta lankidetzaren mundukoak zeuden, eta haien iritziak egindako diagnostikoari gehitu zitzaizkion. Geroago, plan zuzentzaileak diseinatzeko, hainbat elkarrizketa- eta komunikazio-mekanismo ezarri ziren gizarte-erakundeekin ere (elkarrizketak, bilerak, alegazioak…), nahiz eta kasu horretan GGKEei eta beren koordinazio-organoei zuzenduak zeuden177. Aurrerago ere, programen ezarpenaren kasuetan bezala, iradokizunak jaso dira eta GGKEekin elkarrizketa mantendu da, zeina modu ezberdinean baloratua izan den (eskasa GGKEentzat, egokia Gobernuarentzat). Bestalde, plan eta tresna handietan eragina duten kasu aipagarrienez haraindi, Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza Zuzendaritzak harreman arin samarra mantendu du GGKEekin eta baita Unibertsitatea bezalako beste eragile batzuekin ere. Azkenik, Herrialde Estrategien formulazioan eta gauzatzean, bertan presentzia duten euskal erakunde instituzionalei eta sozialei parte hartzeko burutu diren deialdi espezifikoak aipatu behar dira. Aldundiek ere, beren lehen plan zuzentzailearen elaborazioa zela-eta, GGKEei prozesua zabaldu zieten, hauen ekarpenak jasotzeko bilerak eta kanalak mantenduz, nahiz eta GGKEen balorazioaren arabera partaidetza eskasa izan zen, aipatutako erakundeetako arduradunek uste zutenaren aurka. Bestalde, beste gizarte-eragileei ez zitzaien prozesu hau zabaldu. Gogoeta orokorrak EAEko erakunde publikoek garapenerako lankidetzaren inguruan burututako interbentzioei buruzko informazio publikoko mekanismoen inguruko 177 Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzaileak berak (2008-2011) horren berri ematen du, honako hau azpimarratuz: “Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzak gertaera garrantzitsu guztien gogoeta eta eztabaida egin du (planak, estrategiak, dekretuak, deialdiak) GGKEekin, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen bidez”.
EAE-ko erakundeen lankidetza-politikaren kudeaketa eta aplikazioa 241 balorazio orokorrak alderdi argiak eta ilunak ditu. Alde batetik, aitortu beharra dago azken bi urteotan aurrerapauso handiak eman direla tresna batzuen erabilerari dagokionez –web-orriak esate baterako– bultzatzen diren proiektu eta jardueren berri emateko xedeaz, nahiz eta argitaratzen den informazioaren kopurua eta kalitatea oso ezberdina izan, zer erakunde den. Bestalde, eta proiektuei buruzko informazioaz haraindi, problematikoa gertatzen da gai batzuk erakundeen informazio-tresna gehienetan ez agertzea. Burututako proiektuen ebaluazioez ari gara gehienbat –zeinak Bilbo eta Gasteizko kasuetan baino ez dauden eskuragarri– eta Lankidetza Kontseiluen aktez –hauek ere udal hauen web-orrietan bakarrik eskuragarri daudenak–. Bi kasuotan, berebiziko garrantzia duten gaiak dira politiken gardentasuna ziurtatze aldera, eta, hortaz, gai horiek ez agertzeak arazoak dakartza. Komunikazioari dagokionez, eskuragarri dauden tresnak ez dira lagungarriak, eta, oro har, gutxitxo erabiltzen dira IKTek gai honen inguruan eskaintzen dituzten aukerak. Hala ere, oharpen honek ezin du ezkutatu erakunde batzuek lan egiteko duten tresna falta, eta horrek nabarmen mugatzen ditu sare sozialen edo beste mekanismo batzuen bidez komunikazio-kanalak irekiak mantentzeko aukerak. Hala eta guztiz ere, leku handia dago aipatu ditugun tresnen erabileran hobekuntzarako eta, bereziki, tresnen koordinazio eta homogeneizaziorako. Lankidetza Kontseiluen zuzeneko partaidetza-mekanismoei dagokienez, azpimarratu beharra dago, aldundien kasuan izan ezik, mekanismo horiek badaudela eta normaltasunez funtzionatzen dutela. Baina hala eta guztiz ere, egin beharreko zereginak betetzeko dagoen zailtasuna egiaztatzea da agian garrantzitsuena, zeregin horiek, oro har, zabalegiak izaten baitira behar bezala bideratzeko dauden benetako posibilitateentzat. Agian horregatik, kontseilu batzuetan lehentasuna eman zaie auzi informatibo eta puntualei, estrategia-eztabaiden eta epe ertaineko gaien gainetik. Azkenik, eta Lankidetzaren Euskal Kontseiluan kontzentratuz, jasotako informazioek eta burututako analisiek hainbat disfuntzio erakusten dituzte, hiriburuetako udalak Kontseilu horretan ez egotearekin lotura espezifikoa dutenak, udaletan gogoeta estrategikoaren maila altua den arren. Arazo hori bereziki nabaria egiten da Kontseiluak Erakunde arteko Batzordean ere ez duelako ordezkaritzarik. Baina, kontuan hartuz Erakundeen Arteko Kontseiluak bi maila ezberdin dituela –teknikoa eta politikoa–, eta Kontseilua, itxuraz, gogoeta eta eztabaida estrategikorako organo nagusi gisa finkatzen ari dela, bi organo hauen papera berriz plantea liteke, ber-
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 242 tan hiru hiriburuetako udalak sartzeko formularen bat bilatuz178, eta formula funtzional eta praktikoren bat ezarriz zereginak banatzeko. Zentzu horretan, koordinazioaren, baterakoak eta bateragarriak diren informaziosistemen elaborazioaren, prozeduren harmonizazioaren edo ebaluazioaren esparruan egiteke dauden erronka handiak Erakunde arteko Batzordearen arreta-gunea izan litezke, Kontseiluarentzat –praktikan gertatzen ari den bezala, antza denez– lankidetzaren orientazio estrategikoari buruzko eztabaidara eta gogoetara bideratuagoa dagoen paper bat gordez. Nolanahi ere, eta jada aipatu den bezala, Kontseiluen bileretan izan diren debateen publizitaterik ez egotea –Bilboko kasuan izan ezik– konponbide azkarra duen arazo bat da. 178 Gainera, ezaugarri horiek dituen formula batek aukera emango luke EUDEL eta Euskal Fondoko ordezkariek EAEko gainontzeko udalen ordezkaritza zehazkiago burutzeko.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 245 Azken kapitulu honetan egindako azterlanetik ateratzen diren ondorio garrantzitsuenetako batzuk azaltzen dira, ondorio hauek laburbiltzen baitituzte ongien, gure iritziz, euskal lankidetza publikoaren lehen 25 urteetako indarguneak eta ahulguneak, eta baita egin dituen ekarpenak eta izan dituen mugak ere. Interes handiko baina aldi berean konplexutasun handiko gai batean murgildu garelakoan iristen gara lan honen bukaerara, non ezer ez den zuria ala beltza, eta galderak ziurtasunak baino askoz ere ugariagoak diren. Hala eta guztiz ere, alderdi batzuen inguruan nahiko froga dagoela egiaztatu dugu, alderdi horiek ondoriozko elementu gisa planteatu ahal izateko. Beste kasu batzuetan, dauden informazio hutsuneek eta ikerketan zehar aurkitu ditugun mugek jarrera zuhurragoa hartzera behartzen gaituzte, hainbat gogoeta egin ditugun arren jaso ditugun iritzi kualifikatuen eta lehenago egindako beste lan batzuen ildo beretik. Testuan zehar, EAEko erakundeen lankidetza-politiken diseinuari eta aplikazioari buruz lortutako informazio guztia ordenatzen eta sistematizatzen saiatu gara. Uste dugu lagun gaitzakeela horrek burututako jardunbidearen eta poliki-poliki osatuz joan den errealitatearen –errealitate konplexu eta kontraesankorraren– analisi hobea egiten. Zentzu honetan, eskuragarri dagoen informazio guztia era ordenatuan eskaintzea izan da gure asmoa, irakurle bakoitzak gero bere ondorioak atera ditzan. Hala ere, uste dugu konplexutasun horrek ezin dituela ezkutatu euskal lankidetza publikoa denbora honetan guztian zehar izan dituen ezaugarri nabarmen batzuk. Gai horiek, nolabait ere, atal bakoitzaren bukaeran egindako balorazioetan aipatu dira eta orain, lanaren azken atal honetan, bateraturik aurkezten dira, gure iritziz berebiziko garrantzia dutenak nabarmenduz. Dena dela, ikertaldeak jasotako informazio guztian oinarrituz egindako analisien azken emaitza dira jarraian aurkezten diren gogoetak. 1. Euskal garapenerako lankidetzaren garrantzia eta etorkizuneko erronkei baldintza hobeetan aurre egiteko aukera emango duen analisi kritiko baten premia Nahitaezkoa da EAEko erakunde publikoek garapenerako lankidetzaren alorrean egin duten lanaren garrantzia nabarmenduz hastea, bai egin diren finantza-ekarpenengatik, bai bultzatu diren interbentzioen zabaltasun eta kopuru handiagatik. Ahalegin honen guztiaren garrantzia ulertzeko, nahikoa da esatea, 25 urteotan, aztertu ditugun zazpi erakundeek bakarrik, 850 milioi euro baino gehiago eman dituztela, 9.000 jarduera inguru finantzatzeko balio
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 246 izan dutenak (proiektuak, programak, sentsibilizazio-ekintzak, laguntza humanitariorako interbentzioak…), garapenerako lankidetzaren esparruaren baitan. Esan daiteke euskal lankidetza publikoa aitzindaria izan dela gai honi dagokionez, eta denboran zehar beti egon dela autonomia- eta tokiadministrazioen ahalegin solidarioaren buruan. Denbora honetan guztian zehar, euskal lankidetzak aldi ezberdinak igaro ditu, eta garapenerako lankidetzaren, bere orientazioaren eta bere eraginkortasunaren hobekuntzaren inguruan egon diren eztabaida guztietan murgilduta egon da. Pasa den mendeko laurogeiko hamarkadako erasoaldi neoliberalaren goraldian bete-betean sortua izanik, euskal lankidetza lekukoa izan da lankidetzaren etorkizunari inguruko ziurgabetasunean eta 90eko hamarkadaren hasieran laguntzaren nekearen aipamenetan; pobreziaren eta garapenaren inguruko kezketara itzuli zen geroago, 1995eko Kopenhageko Bileratik aurrera; mende berriaren hasierarekin planteatu ziren Milurtekoaren Helburuei buruzko eztabaidetan egon da; edota Paris, Accra eta Busango goi-bileretan islatu ziren lankidetzaren kalitateari buruzko kezketan. Gaztea izan arren, urte hauetan zehar euskal lankidetzak dinamismo nabaria eta etengabeko kezka erakutsi ditu nazioarteko mailan sortuz zihoazen proposamen berriei egokitzeari dagokionez. Bide luze honetan, bai euskal GGKEek –zeinen papera funtsezkoa izan den prozesu osoan zehar–, bai erakundeetako lantalde teknikoek –estutasun eta baliabideen eskasia-egoeretan askotan– beren gain hartu dute lankidetza-politika egunetik egunera hobetzeko lana. Hala ere, egindako ahaleginaren eta abian jarritako lanaren aitorpenak ez dio garrantzirik kentzen –alderantziz baizik– aldi honen irakurketa kritiko bat egiteko premiari, praktikarik positiboenak finkatzen lagun dezaketen alderdiak identifikatu ahal izateko, eta hain positiboak ez direnak ondo bideratzen saiatzeko, lankidetza-politiken kalitatea hobetzen ahalegintzeko helburuarekin. Harrokeria inoiz ez bada ere bidelagun ona, are gutxiago da garapenerako lankidetza bezain gai konplexu, zalantzazko eta aldakorraz ari garenean. Are garrantzitsuagoa da hori gaur egungo egoeran, non lankidetza berriro ere ezohiko indarrez zalantzan jartzen den, Europako zati handi bateko administrazioak zigortzen dituen finantza-krisi garrantzitsuaren ondorioz, gure gertueneko inguruan berebiziko eragina duelarik autonomia-erkidegoetan, aldundietan eta udaletan. Bi hamarkada eta erdi hauetan euskal lankidetza publikoak itxaropen handiak eragin ditu, bai lankidetzara bideratu diren funtsen kalitateagatik, bai azken urteotan zehar egindako gogoeta eta elaborazio doktrinalaren
Ikerlanaren ondorio nagusiak 247 mailagatik. Erakunde publikoek lankidetzara bideratutako elkarte-sarea sendotzen lagundu dute, eta sare hori erabakigarria izan da diseinatu den politikaren zati handi bat aurrera eramateko eta gure gizartean nazioarteko solidaritatearen sugarra pizturik mantentzeko. Hala ere, gaur egungo egoeran arduragabea izango litzateke kontuan ez hartzea denbora honetan zehar egon den funtsen hazkunde handia ikaragarri murrizteko posibilitatearen mehatxua179, erakundeek murrizketa-bide bati ekingo baliote, Gasteizko Udalak egin duen bezala, hain zuzen ere orain arte euskal lankidetzaren aitzindari nagusitzat hartzen zenak. Horregatik, beharrezkoa da urte hauetan zehar lankidetzaren munduan gertatu diren aldaketen garrantziari buruzko gogoeta egitea eta beharrezko ikasbideak ateratzea datozen erronkei baldintza hobeekin aurre egin ahal izateko. Gauza da 1987ko eta gaur egungo egoerek ez dutela ia zerikusirik. Munduaren ikuspegia erabat aldatu da 25 urteotan. Garai hartako arazo handietako batzuek –pobrezia, desberdintasuna, desnutrizioa, genero-desberdintasunahortxe jarraitzen dute, eta ehunka edo mila milioika pertsonentzako mehatxu garrantzitsuak dira, intentsitatea edo profilak aldatu badira ere. Beste arazo batzuek (hala nola, ingurumenaren hondamena, giza eskubideen egoera edo krisi humanitarioa) okerrera egin dutela dirudi. Nazioarteko ekonomiak bidea eman dio mundu mailako ekonomia bati, eta askoz ere biziagoak bihurtu dira elkarrekiko menpekotasunak. Estatu-nazioen gailentasunak erabatekoa izateari utzi dio, estatupeko eragile-gune publiko eta pribatu berriak ireki direlarik lankidetzan partaidetzarako. Zerrenda amaigabea izango litzateke, baina, benetan garrantzitsua dena, eraldaketa hauen guztien gailentasuna eta euskal lankidetzaren jardunbidea horien arabera aztertzeko premia azpimarratzea da, hauxe baita bide bakarra, etorkizunari indar eta ahalmen handiagoz aurre egiteko aukera emanez, beharrezko aldaketei ekiteko. 2. Euskal garapenerako lankidetza sortu zen egoeraren garrantzia eta egoera hark geroagoko orientazioan eta antolakuntzan izan zuen eragina Garapenerako lankidetza Euskadin sortu zen moduak eta lehenengo urteetan izan zuen bilakaerak eragin erabakigarria izan du euskal erakundeek gai honetan sartzeko eta parte hartzeko izan dituzten moduetan. Izan ere, askotan kontatu izan den bezala, hasierak zerikusi handia izan zuen garai hartan Euskal Herrian zeuden GGKE bakanek erakundeen aurrean 179 Elkarrizketaturiko pertsonetako baten batek burbuilaren metafora grafikoa erabili du eraso horri erreferentzia egiteko.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 248 planteatu zituzten eskakizunekin, zeinen adierazpenik ezagunena 80ko hamarkadan milaka sinadura Eusko Jaurlaritzari ematea izan baitzen. GGKEen ekintza ausartaren ondorioz –herritar gehienen sentimendu solidarioak interpretatzen eta irudikatzen jakin zutelarik–, erakundeek, Gobernutik bertatik hasita, positiboki erantzun zioten eskakizun horri. Baina gai honetan ia inolako tradiziorik edo aldez aurreko esperientzia politikorik ez zegoelarik, EAEko hainbat erakunde publikok –beren adostasuna adierazteaz haraindi–, zailtasunak izan zituzten ardura hau benetan beren gain hartzeko eta euskal garapenerako lankidetzaren orientazioari buruz beren proposamen bereziak planteatzeko. Zentzu horretan, azpimarratu behar da lankidetzari eskainitako ahaleginak –garai hartan hirugarren munduari laguntza deitzen zen– ordura arte nagusiki Eliza Katolikoarekin zerikusia zuten erakundeetara mugatu zirela180, gaia ez zelarik erakundeen esparrura iritsi. Egoera hartan, non gai honen inguruan inolako praktika politiko-instituzionalik ez baitzegoen, hasieratik hartu ziren GGKEak bidezkotzat lankidetzaren jarraibidea markatzeko, erakundeak finantziazioan kontzentraturiko bigarren maila batean geratu zirelarik. Bestalde, erakunde gehienek lankidetzarekiko hartu zuten finantza-konpromiso garrantzitsua ez zen ondo ezkontzen gaiaren onarpen politikoaren maila berarekin, ezta, aipatu diren funtsen orientazioaren ikuspegiari dagokionez, pareko kezka batekin ere. Eusko Jaurlaritza izan zen hasieran gai honen inguruko salbuespena. Bi urte nolabaiteko zalantzen artean igaro ondoren, non GGKEek berek hartzen zituzten funtsen orientazioari buruzko erabakiak (1988 eta 1989), Jaurlaritzak gidaritza hartu eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritzari eta Euskadiren kanpo-proiekzioarekin loturiko jarduera guztiekin loturiko lankidetza-estrategia bat planteatzea erabaki zuen, nahiz eta zatirik handiena Jaurlaritzatik kanpora bideratu zen, deialdien eta diru-laguntzen bidez 181. 180 Berez, Eliza Katolikoari loturiko erakundeek egin zuten sinadurak biltzeko ahaleginaren zati garrantzitsu bat, 80ko hamarkadan zehar izaera laikoa zuten beste elkarte batzuk GGKE gisa osatzen hasi baziren ere, Erdialdeko Amerikako aldaketa prozesuen edo Saharako kausaren aldekoak zirenak (Unceta, 2002). 181 Urte horietan bertan osatu zen Emakunde (otsailaren 5eko 2/1988ko Legea), EAEn berdintasunpolitika bultzatzeko helburuarekin. Hala ere, kasu honetan planteamendua bestelakoa zen; izan ere, politika horren zuzendaritza eta aplikazioa euskal erakundeen erantzukizuna izan zen, administrazioaren hainbat egituratan zeharkakotasunaren aldeko jarrera argia hartu zuelarik eta egitura horiek politikaren aplikazioan inplikatu zituelarik. Aldeak alde, eta lankidetzaren espezifikotasuna kontuan hartuz –izan ere, politika horren aplikazioak lurraldez kanpoko izaera du funtsean–, uste dugu hasierako bi planteamendu desberdin horiek azaltzen dutela neurri batean gutxiago eztabaidatzea gaur egun berdintasun-politika, garapenerako lankidetza-politika baino.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 249 Eusko Jaurlaritzak 90eko hamarkadaren hasieran lankidetza-politikaren zuzendaritza bere gain hartzeko erabaki hura, gai honetako interbentzioen finantziazioa arautzen zuten lehen dekretuen elaborazioan islatu zen, eta baita FOCAD-Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien baterako organoaren sorkuntzan, eta funtsen orientazioaren eta banaketaren ardurarik handiena Kontseilu Kudeatzaileari ematean ere. Ikerlan honen lehen atalean adierazi den bezala, erabaki hura politika-dokumentuetan jasotzen diren hainbat proposamenetan zehaztu zen, zeinek tirabira handiak eragin zituzten gobernuaren eta GGKEen artean gai jakin batzuetan, hala nola euskal elkarteei kanpoan esleitu zitzaien paperean edo enpresek lankidetzarako proiektu eta programetan zuten partaidetzan. Hark, gai hauen inguruan abian jarritako praktika txar batzuen ebidentziarekin batera, euskal lankidetza-ereduaren inguruko eztabaida biziz markaturiko aldi bat eragin zuen. Udalak baino ez ziren eredu horretatik kanpo geratu; izan ere, haiek GGKEekin adostasunera iristearen aldekoagoa zen ildo batean kokatu ziren. Intentsitate ezberdinez, sokatira hura mende berriaren hasierara arte luzatu zen, halako batean Eusko Jaurlaritzak diagnostiko- eta gogoeta-prozesu bat egitea erabaki baitzuen –eta baita hainbat erakunde eta gizarte-eragileri kontsulta egitea ere–, euskal garapenerako lankidetzaren egoerari eta etorkizunari buruz. Aitortu zen bezala, adostutako lankidetza-politika baten oinarria ezartzea zen prozesu haren helburua, eta politika hark bere tankera propioa izango zuen, eta gizarteko erakunde eta organizazio ezberdinak hartuko zituen bere baitan. Aipatu dugun prozesua 2001ean eten bazen ere, gobernu berriaren sarrerarekin, orduz geroztik status quo berri bat eta funtsean GGKEen protagonismoan oinarritzen zen eredu bat hedatzen joan zen182, zeina 2007an aldarrikatu zen Lankidetzaren Euskal Legeak berretsi zuen azkenik. Euskal lankidetza-ereduaren oinarrizko antolakuntzan eta eragile batzuei eta besteei esleitutako paperean eragina duen egiaztapen honek ordea ez du esan nahi erakundeak eta GGKEak politikaren alderdi guztietan ados egon direnik azken urteotan, lan honen hainbat ataletan jada argi geratu den bezala. Hala ere, Legean adierazten den ereduaren ezaugarririk garrantzitsuenak oso gutxi eztabaidatu diren erreferentzia izan dira. Abian jarritako politiken alderdi batzuek erakutsi dituzten mugek eta administrazio batzuek –bereziki tokikoek– lankidetzaren esparruan ildo berriak esploratzeko eta bide berriak irekitzeko agertu zuten borondateak, zuzeneko 182 Protagonismo horren garrantzia azaltzeko, jasotako hainbat iritzik GGKEak euskal garapenerako lankidetzaren DNA izan direla adierazi dute.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 250 lankidetza edo eragile gehiagoren parte-hartzea bultzatuz, azken urteotan baino ez du ereduari buruzko eztabaida berriz mahairatu, lan honetan zehar adierazi dugun bezala. 3. Nazioarteko eztabaida lankidetzari eta euskal erakundeek politiken diseinuari, jarraipenari eta ebaluazioari buruzko proposamen berriak hartzearen inguruan Lankidetza-ereduari eta eragile batzuek eta besteek bete zezaketen paperari buruzko hasierako eztabaidez haraindi, EAEko erakundeek urte hauetan guztietan zehar osatu dituzten politika-dokumentuek ere lankidetzaren kalitateari buruzko nazioarteko eztabaidaren berri eman dute, pixkanaka beste alor batzuetan sorturiko jarraibide asko beretuz. GGKE askoren profesionalizazioarekin eta baita gai honetan espezializatuak dauden unibertsitateen sorkuntzarekin edota erakunde batzuetako lankidetzaren kudeaketaorganoetan pertsona adituak sartzearekin batera gertatu zen prozesu hau. Hartan, proiektuen formulazio-teknikak, helburuak edo zehar-lerroak edo Pariseko Adierazpeneko printzipioak beretzea bezalako auziak, nahiko erraz kokatu ziren aztertu ditugun politika-dokumentuetan. Testuan jada planteatu den bezala, nabarmendu beharra dago zeinen azkar sartu ziren aipaturiko dokumentuetako batzuetan kezka hauetako batzuk, bereziki kontraparteen partaidetzaren edo lankidetza-politika herrialdehartzaileen lehentasunei eta planei egokitzeko beharraren ingurukoak. Gaur egungo ikuspegitik begiratzen baditugu, 90eko hamarkadaren hasierako Eusko Jaurlaritzaren dekretu batzuk aitzindariak dira, argi eta garbi, Pariseko Adierazpenak geroago Jabetze edo Lerrokatze printzipioak deitu zituenen trataeran. Urte haietako beste kezka goiztiar batzuk (denborarekin gaurkotasun handia eskuratu zutenak), jarduera integralak planteatzeko beharrari lotuak egon ziren, sakabanatzea gainditu eta eragile eta baliabide mota ezberdinak lankidetzara eraman zitzaketenak. Euskal erakundeen kasuan, lankidetzako politikaren etengabeko hobekuntzaeta prestakuntza-prozesu baten atal gisa planteatu da gai honetan nazioarteko jarraibideei egokitzea. Auzi honen lehenengo adierazpena formulazio-, jarraipen- eta proiektuen ebaluazio-prozesuetan Marko Logikoaren Ikuspegia sartzea izan zen183, zeina EAEko hainbat administraziok beretu zuten, 183 Hala ere, azken urteotan eztabaida bizia sortu da ikuspegi honen murriztasunari eta planteatzen dituen mugei buruz, garapenaren arazoen eta burutu nahi diren interbentzioen interpretazio errealista eta bateratzaile bat egiteko orduan.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 251 eta GGKEak behartu zituen erakundeek berek sustatu eta babestu zuten prestakuntza-ahalegin handi eta txalogarri bat egitera. Aurrera eginez joan zen hurrengo auzia zehar-lerroen erreferentzia izan zen, bereziki generoikuspegiarena, zeinaren trataera oso zabala izan den aztertu ditugun dokumentuetan, bere norainokoaren eta mugen inguruan jada planteatu ditugun balorazioez haraindi. Azkenik, Pariseko Adierazpenean jasotzen diren printzipioei dagokien guztiak isla leiala izan du euskal erakundeek egindako plangintza-dokumentu gehienetan, dokumentu horien aplikazioan erakutsitako koherentzia gorabehera. Hala bada, oro har esan daiteke ia tira-birarik eragin gabe sartu direla nazioarteko instantziek proposaturiko gai hauek guztiak euskal lankidetzaren dokumentu sailean. Zentzu horretan azpimarra daiteke euskal lankidetza aitzindaria izan dela eta gai batzuetan –genero-gaien zeharkakotasunaren inguruko kezkan esate baterako– lankidetza deszentralizatu osoaren buruan egon dela. Hala ere, aipatu ditugun kezka horiek ez dira beti tresna eta jarduera-ildoetan egokiro gauzatu, eta horrek haien norainokoa mugatu du. Aurrerago adierazten den bezala, euskal erakundeen politika-dokumentuak oso zorrotzak izan dira hainbat helbururen definizioan eta zeharkako ikuspegien aldarrikapenean, baina batzuetan hori ez da bat etorri tresnen sorrerarekin, espazioak irekitzearekin eta sortu diren aukerei erantzuteko beharrezkoa den berrikuntza mailarekin. 4. EAEko erakunde nagusiek burututako plangintza eta garapenerako lankidetzarako euskal politika publiko baten existentziari edo existentziarik ezari buruzko gogoetak Aurreko ataletan azpimarratu dugunaz haraindi, 25 urte hauetan EAEko hainbat erakunderen lankidetza-politikek jarraitu duten bideak elkargune gutxi izan ditu. Erakunde bakoitzak bere jardunbidea mantendu du, eta ia ez zaio arretarik eskaini gainontzeko erakundeen politikari, harik eta plan zuzentzaile mota ezberdinak sortu diren arte, batek ere ez zituelarik gainerakoak aintzat hartzen. Abian jarritako koordinazio-mekanismo formalek ez dute ia funtzionatu, eta plangintza-logikek bide dibergenteak jarraitu dituzte. Antolakuntza-ahalegin adierazgarririk ere ez da egon, eta muga handia izan da hori egindakoa aztertzeko eta proposamenen balizko elaboraziorako. Testuinguru honetan, ahaleginak bateratzeko edo sinergiak sortzeko egindako deialdiak –dokumentu askotan agertzen direnak–, oro har, asmo-adierazpenak besterik ez dira izan, inolako eduki praktikorik gabe. Eta hori guztia EAE bezalako esparru batean, zeinengandik beste zer-
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 252 bait espero zitekeen, duen tamainagatik eta ezaugarriengatik –erakundeen elkar-ezagutza eta gertutasuna, elkartze-egituraren trinkotasuna, komunikaziorako erraztasuna, gizarte-errealitatearen ezagutza. Errealitate hori, ordea, ez dator bat akordiorako eta baliabideak eta proposamenak bateratzeko nolabaiteko asmoa egon denean lortu diren emaitza onekin. Zentzu horretan, adibiderik arrakastatsuenetakoen artean Euskal Fondoa aipatu behar da, zeinak bere proposamen eta jarduerekin agerian ipini dituen erakundeen arteko lankidetzaren abantailak eta balioa. Baina, era berean, aipagarriak dira Gasteizko Udalaren eta Arabako Aldundiaren arteko koordinazio- eta osagarritasun-hitzarmenak184, Eusko Jaurlaritzak proposatutako herri-estrategiak egiteko erakunde batzuen arteko elkarlan hasiberria edo hiru aldundiek 2009-2011 aldian baterako Plan Zuzentzailea egiteko hartutako erabakia bera ere. Hala ere, azken hori, aldi berean, aldaketa politiko batzuk eraman ezin izan dituzten zenbait hitzarmenen ahultasunaren adierazle garbia da, eta horrek, funtsean, lankidetzari buruzko benetako ideia partekatu bat ez dagoela islatzen du. Aurreko guztia ezin da bereizi erakunde batzuek eta besteek lankidetzapolitikak egiteko eta kudeatzeko prestatutako baliabideen urritasunetik, ezta kargu politiko batzuek lankidetza-politiken inguruan duten interes eskasetik ere, lankidetza babestu beharreko baina arreta espezifiko handirik behar ez duen zerbait zela ikusten baitzuten. Horren ondorioz, lankidetzataldeek eta estrategiek indar gutxi izan dute, eta ez dute ia garrantzirik ezta onarpenik ere izan politika mailan, horrek erakunde batzuen eta besteen politiken antolakuntzaren eta integrazioaren bidetik aurrera egiteko aukerak murriztu zituelarik. Hala, lankidetzarako euskal politika integratu edo antolaturik ez egotea izan da honen guztiaren emaitza. Aztertu ditugun dokumentuek ez ezik, abian jarritako tresnek ere horren berri ematen dute, ez baitirudite baterako estrategia bat sustatzeko sortuak. Lankidetzaren Euskal Agentziak aukeratu duen eredua izan daiteke aipatu dugun honen adibiderik garbiena. Begiratu orokor bat emanez erakundeek zentzu horretan jarraitu duten jardunbideari, esan dezakegu kointzidentziarik handiena zerbitzuak kanpora ateratzearen aldeko apustua egiteko orduan gertatu dela, esternalizazioaren eredu 184 Bi hauen eta Vital Kutxa bezalako beste erakunde batzuen artean Larrialdietarako Arabar Funtsa sortzeko egindako hitzarmena, EAE bezain txikia den eremu batetik espero daitekeenaren adibide bat da, non larrialdietarako laguntza erakunde bakoitzetik bideratzea, eraginkortasun ezaren adierazle garbia den.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 253 hori GGKEen protagonismoan oinarritzen delarik; horrek, seguru aski, are gehiago murriztu du lankidetzaren eta integrazioaren inguruko kezken esparrua eta finantziaziorako hainbat leihatila irekitzean kontzentratzen den lankidetzaren ideia indartu du, estrategia-dokumentu askotan trataera zabala eman bazaio ere printzipio eta helburu integralagoak definitzeari185. Baina agerikoa bada ere ezinezkoa dela, zentzu hertsian, lankidetzarako euskal politika batez hitz egitea, era berean, ez dago argi lankidetzarako hainbat politika publikoren aurrean gaudenik, politika publikoa –beste gauzen artean–, hartzen diren erabakietan eta burutzen diren jardueretan erakundeen inplikazioa funtsezkoa den politika delakoan ulertzen badugu186. Bestalde, badirudi era honetako ikuspegi baten faltak zerikusia duela batzuetan lankidetza laguntza-tresna huts gisa hartu duen pertzepzioarekin, argi zehazturiko interbentzio-logikarik gabe, eta horrek indargabetu eta zaildu egiten du lankidetza politika publiko gisa ulertzea. Aurreko guztiarekin loturik, berebat azpimarratu behar da finkatuz joan den koordinaziorik gabeko ereduak ez dituela kritika asko jaso, eta ez dela bereziki eztabaidaturiko gaia izan denbora honetan guztian. Arazo hau sakontzen duten argitaraturiko hainbat lan salbuesten baditugu, ez erakundeen arteko koordinazio- eta integrazio-faltak, ez datu eta prozeduren antolakuntza eskasak ere, ez dute arreta berezirik merezi izan egin diren eztabaida eta gogoetetan, nahiz eta GGKEen Koordinakundeak, Legea egin aurreko debateetan, pausoak eman behar zirela zentzu horretan eskatu zuen, eta, hainbat dokumentutan, datu-bilketarako sistema homogeneoen komenigarritasuna ere planteatu zuen187. 5. EAEko garapenerako lankidetzarako politikaren diseinuan antzeman den nahastea eta desordena, eta plangintzarako eskema edo jarraibide baten hutsunea Nazioarteko esparruan sortutako printzipioak eta metodologiak politika-dokumentuetara eransteko prozesu arrakastatsuari buruz 3. puntuan esandakoaren 185 Elkarrizketatu ditugun lankidetza-arduradunetako batzuek aitortzen dute GGKEek adierazpenak egin izan dituztela erakundeen baterako politika eskatuz, baina azpimarratzen dute adierazpen horiekin batera politiken aniztasuna mantentzearen aldeko praktikak eta diru-laguntzen deialdiak zeudela. 186 Politika publiko batek suposatzen duenaren karakterizazio osatuago bat Subirats et al. (2008) lanean ikus daiteke. 187 Alboan-en (2007) ere hainbat kritika planteatu ziren zentzu honetan.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 254 aldean, oso deigarria gertatzen da nolako nahastea dagoen aztertu ditugun nahiko testuren izaeraz beraz, arau mailaz, aplikazio-eremuaz edo beren printzipioen eta helburuen definizioaz beraz. Zentzu horretan, euskal lankidetza publikoaren plangintza nahiko nahasgarria da kasurik gehienetan, eta apur bat kaotikoa ere badela esan genezake. Baina dokumentu desberdinen artean egon daitezkeen kontraesanez –baita kontraesan juridikoak ere– eta gai askoren trataeran gertatzen den gainjartzeaz gainera, beharrezkoa da erakunde bakoitzak gauzak ulertzeko duen modu berezia azpimarratzea, plangintzaren parte izan behar duenaz edo izan behar ez duenaz, eta plan zuzentzaileen, urteko planen, sektoreplanen, dekretuen, deialdien, diru-laguntzen eta abar eratzen dutenen arteko elementu bereizgarriek direnez. Zentzu horretan, eta erakunde batzuen eta besteen artean dauden eta testuan jada aipatu diren desberdintasunak aitortuz betiere, deigarria da aztertu ditugun hainbat planetan batzuetan politika-helburu batzuk planteatzeko erabili den orokortasun erlatiboa, eta maila gutxiagoko beste dokumentu batzuek berriz –deialdiek esate baterako– politika eratzen duten funtsezko elementuak izatea askotan, baremoen kasuan adibidez188. EAEko erakunde nagusien estrategia- eta plangintza-dokumentuak aztertu ostean, esan daiteke ez daudela bi plan zuzentzaile elkarren antza dutenik egiturari, erabiltzen dituzten analisi-kategoriei edo printzipioak, helburuak edo arauak bezalako kontzeptuak ulertzeko moduari berari dagokionez, eta horrek ikaragarri oztopatzen du dokumentu batzuen eta besteen arteko analisia eta konparaketa. Sentsibilizazioarena eta Garapenerako Hezkuntzarena da aurrerago gehiago sakonduko dugun alderdi jakin bat: gai hau, ia dokumentu guztietan, helburu gisa ulertzen da, dokumentu askotan jarduera-esparrutzat hartzen da, planen batean zehar-lerro trataera du eta Gasteizko kasuan Planaren atal bat da –hirian jardutea–, zeina lankidetzan jardutea deitzen den ataletik bereizirik agertzen den. Planen egitura nahasiak eta kontraesankorrak, eta planetan aditzera ematen diren plangintza-metodologia desberdinek, gogotik oztopatzeaz gainera lankidetza-politiken analisia eta beren euskarria diren logiken ulermena, bete-betean eragiten diote ebaluazioaren auziari; izan ere, batzuetan, adierazleak berak planteatzen dira jarraitzen diren helburu gisa –helburu 188 Gipuzkoako kasua aipatuz, Laborra eta Rodríguezek (2009) azpimarratzen dute diru-laguntzen deialdien arauak lankidetza-politikaren funtsezko euskarri doktrinala bihurtu direla momentu batzuetan.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 255 horiek, batzuetan, zehaztasunik gabe definitzen dira–, lorpenen garrantzia baloratzeko aukera ematen duten seinale jakin gisa baino gehiago189. Azkenik, EAEko lankidetzaren plangintza-egitura konplexu eta nahasiaren ondorioz, erakunde askorentzat oso zaila da planteaturiko erritmoa jarraitzea eta lankidetzaren eskakizunetara egokitzea, ez finantziazioa jasotzeko baldintzei dagokienez soilik, baita denbora gutxiro irekitzen doazen elaborazio- eta kontsulta-prozesu ugariei dagokienez ere. Horrek guztiak erakunde indartsuenen eta profesionalizatuenen protagonismoa dakar, zeinak, azken finean, instituzioekin elkarrizketa iraunkorrena mantentzen eta plangintza-dinamikei modurik argienean eragiten dietenak baitira. 6. Gogoeta teorikoari eskainitako arretaren eta helburu batzuk formulatzearen arteko aldea, eta eragile-, tresna- eta lankidetzaharremanei buruzko gogoetan duten proiekzio eskasa EAEko erakunde nagusien lankidetza-politikaren diseinua eta aplikazioa aztertu ondoren atera dezakegun beste ondorio bat da, batetik, alderdi teoriko eta ideologikoei emandako garrantziaren, eta, bestetik, alderdi operatiboenei eskainitako arretaren artean batzuetan dagoen aldea, azken horiek jarduera-ildoetan eta hauetan erabil daitezkeen baliabideetan gauzatzen direlarik. Zentzu horretan, erakunde batzuetako lankidetzarako zerbitzu edo sailek eta GGKEen sektore aktiboenak bateraturik bultzaturiko proposamenek (hainbat plan zuzentzailetan islatzen dira), eragozpenak izaten dituzte praktikan aurrera egiteko; izan ere, batzuetan ez datoz bat eragileen eta euskal lankidetza-ereduan dauden harremanen tipologiarekin. Oro har, azpimarratu egin behar da dokumentu askok egiten duten ahalegin aipagarria bere helburuengatik kezkatzen den lankidetza eraldatzaile beterantz joateko, teknokrazia-joerek lankidetzan duten gero eta presentzia handiagoaren aurka. Ikuspegi horretatik, azken urteotan egin diren dokumentu eta plan gehienek apustu argia egiten dute irismen luzeko lankidetza bat bultzatzearen alde, pobreziaren kausetara iristeko gai izango dena, eta 189 Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzaren bigarren Plan Zuzentzailearen ebaluazio-txostenak honako hau azpimarratzen du: “Planaren egiturak berak, moduluetan, arauetan, azpi-arauetan, indar-ideietan, adierazleetan zatitua dagoelarik, zaildu egin du azken horien neurketa helburu argietan oinarriturik egitea. Nolabaiteko nahastea dagoela ikus daiteke arauen, azpi-arauen eta indar-ideien formulazioaren, batetik, eta, bestetik, adierazleen beren artean, zeinak, kasu gehienetan, eskuratu beharreko jarduerak diren, hainbat lorpenen edo garapen-prozesuen kalitatea neurtzeko eta baloratzeko jarduerak baino”. Hala eta guztiz ere, txostenak berak adierazten duenez, egindako inkestaren arabera “eragileen % 80ek uste du Plana zuzentasunez diseinatua dagoela” (Lankidetzaren Euskal Agentzia, 2011).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 256 analisiak edo gogoetak ere eginez garapenaren, nazioarteko harremanen edo mundu mailako ekonomiaren alorreko arazoen bilakaerari buruz. Hala ere, lankidetza benetan konprometitu eta eraldatzaile bat definitzeko asmo hau askotan ez dator bat politikaren alderdi jakin batzuei eskainitako arreta eskasarekin, tresnei, eragileei edo aipatu dugun lankidetza eraldatzailearen bidea ireki lezaketen lankidetza-harremanei dagozkien alderdiei adibidez. Ezaugarri honek, EAEko erakundeek burututako plangintzaren atal handi batean agertzen delarik, hainbat arazo planteatzen ditu. Alde batetik, egia da definizio doktrinal handiago batek lankidetzari eusten dioten printzipioak eta esparrua mugatzen laguntzen duela, baina hainbat dokumentutan definizio hori hainbesteko zehaztasun mailara iristen da, non deserosotasuna eragin baitezake sektore batzuengan. Beste kasu batzuetan, eragile batzuek planteatzen diren eskakizunak betetzeko dituzten zailtasunetan adierazten da arazoa, genero-ikuspegiaren zeharkakotasunari dagokion atalean aipatu den bezala. Zentzu honetan, ager daitezkeen kontraesanak –bai definizioan, bai baremazio-irizpideetan– oso zorrotzak diren helburu batzuen eta burutzeko behar bezala prestatuak –eta batzuetan ezta horiekin behar adina identifikatuak ere– ez dauden baliabideen artean, nolabaiteko frustrazioa eragin dezake, diskurtsoaren eraginkortasun eskasaren aurrean190. Aurreko horrek zerikusia du, plan batzuen eta besteen atal doktrinalaren eta atalik operatiboenaren artean ikus daitekeen aldearekin ez ezik, proposatzen diren helburu ugari zabalekin eta diseinaturiko politikak aplikatzeko erabilitako giza baliabide eta baliabide teknikoen urritasunaren artean dagoen kontraesanarekin ere; eta hori, besteak beste, erakunde batzuetan eta besteetan gai honez arduratzen diren taldeen hornikuntza eskasean islatzen da. Nolanahi ere, gogoeta orokor honek ezin ditu ezkutatu gai hauen trataeran erakunde batzuen eta besteen artean dauden aldeak, eta alde horiek eragina dute bai politikaren diseinuaren barne-koherentzian, bai aipatutako diseinuaren eta bere aplikaziorako erabilitako baliabideen arteko koherentzian. Era berean, beharrezkoa da esparru honetan erakunde batzuek egin dituzten aurrerapausoak azpimarratzea, bereziki berdintasunaren auzira pertsona espezializatuak ekartzeari dagokionez. 190 Horri dagokionez, deigarria da aipatu dugun Eusko Jaurlaritzaren Plan Zuzentzailearen ebaluazioak honako hau azpimarratzea: “Kontsultatu ditugun erakundeak ados daude (% 75) plan hau dokumentu ideologizatua edo teorikoa dela esatean, erakunde guztiak agertzen ez diren diskurtso nabarmen batekin (6,15). Antza denez, desfase handia dago marko teorikoaren (handinahitzat hartzen da) eta teoriak benetan gauzatzeko dituen aukeren artean”. Gainera, “nolabaiteko zailtasuna dagoela” adierazten da “Plan Estrategiko eta Zuzentzailearen gauzatzearen praktikara heltzeko orduan”. Ibidem. Letra lodiak jatorrizkoarenak dira.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 257 Guztiarekin ere, argi samar ikusten da nahiko joera orokorra dagoela planak proiektu eraldatzaile handi baten adierazpen gisa ulertzeko, proposaturiko aldaketei bidea emateko benetan dituztenak baino bertute eta gaitasun gehiago egotziz agian plan horiei. Eta, aurkako zentzuan, sakontasun gutxiagoko analisi bat ikus daiteke defendatutako printzipioek aurrera egiteko erabil dezaketen bidea planteatzeko orduan, eta hori oso modu berezian islatzen da horretarako behar diren baliabide eta tresnei buruzko eta nazioarteko gizartean gertatu diren aldaketekin duten harremanari diagnostiko eskasetan. Horregatik guztiagatik, azpimarratu behar da, epe ertainera, nolabaiteko frustrazio-arrisku bat zabaltzeko arriskua dagoela, hainbat dokumentutan planteatu diren helburu handinahietako batzuei ekiteko zailtasunen ondorioz191, ez badira urrats paraleloak egiten tresna berrien, harreman-mekanismo berrien edo partaidetza-forma berrien diseinuan. Lankidetzarako eduki eraldatzaile berri baten premia behin eta berriz azpimarratzeak, gehiago joan behar luke lankidetza ulertzeko moduan eta bide eraldatzaile horri ekiteko beharrezkoak diren baliabide eta eragileen identifikazioan gertatu diren berrikuntzen eskutik. Zentzu horretan, ez genuke ondorioztatu behar GGKEek euskal lankidetza sustatzen eta lankidetza hori gidatu behar duten printzipio etikoak defendatzen jokatu duten paper guztiz garrantzitsutik, eduki eraldatzailea erakunde horiek lankidetzaren protagonismoa beren gain hartzen duten bakarrak izatearen ondoriozkoa denik, dokumentu batzuetatik eta baita Legetik beretik ere ondoriozta daitekeen bezala. 7. Euskal erakundeen ahalmenei, balio erantsiari eta lankidetzapolitikaren izaerari buruzko gogoeten bakantasuna Aurreko atalean jada adierazi den bezala, aztertu diren politika-dokumentu gehienetako arazorik nabarmenetako bat da ez dagoela haietan, pobreziaren aurkako eta Giza Garapenaren eta Jasangarritasunaren aldeko borrokan garapenerako lankidetza lanabes eraginkorragoa bihurtzeko xedeaz, Euskal Herrian dauden baliabideei eta gaitasunei buruzko analisirik eta diagnostikorik. Izan ere, erakunde batzuen eta besteen artean alde handiak ikus badaitezke ere, gauza da EAEko garapenerako lankidetzaren plangintza ez dela 191 Oso eraginkortasun txikia duen eta nolabaiteko frustrazioa eragin duen testu baten adibidea da Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutuna, Eusko legebiltzarrak 2007an onartu zuena, ganberako talde guztien onespenarekin, baina baita beren pasibotasun eta axolagabetasunarekin ere kasu batzuetan.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 258 abiatzen Euskadik –edo Euskadi osatzen duten lurralde eta udalerriek– espezifikoki lankidetzaren zereginera eta inklusiboagoa den garapen-eredu bateranzko bidean egin dezakeen ekarpenari buruzko gogoetatik. Alderantziz, hasieran euskal administrazioek auzi jakin bati buruzko gizarte-eskakizun gisa hartu zuten lankidetza, eta pentsatzen zen auzi horren profilak gutxi gorabehera jada definituak zeudela nazioartean. Horren ondorioz, erakundeek, nagusiki, eskakizun hori jaso behar zuten, eskakizuna bideratzeko finantza-baliabideak jarri eta jada beste alor batzuetan bazeuden jarduera-pautak nolabait ere Euskal Herriaren eskalan errepikatu. Gainera, horixe zen zabaldu ziren aldarrikapenen funtsa. Hala ere, erakundeek lankidetzan izandako partaidetza ulertzeko modu honek –euskal lankidetzaren jatorriak argi eta garbi eraginda, lehentxeago jada aipatu den bezala– alde batera utzi zuen alor honetan egin zitekeen ekarpen espezifiko edota berezikoaren inguruko analisi zehatz oro. Aztertu dugun erakunde batean ere ez zen planteatu diagnostiko bat egiteko beharra edo komenigarritasuna jardueraren esparruan bertan lankidetzaren alde mobiliza zitezkeen gaitasunei eta baliabideei eta, beraz, partaidetzaren beraren balio erantsiari buruz. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren lehen dekretuetako batzuek kooperatiben munduaren edo lanbide-heziketaren partaidetzaren inguruan egin zituzten erreferentzia bakanak –zentzu horretan uler zitezkeenak– oharkabean pasatu ziren oharrak izan ziren, Eusko Jaurlaritzaren eta GGKEen artean enpresen paper orokorrari buruz egon zen eztabaidan. Pasa den hamarkadaren erdialdeko plangintza estrategikoaren hasierak ez zuen funtsezko aldaketarik ekarri gai honetan; izan ere, helburuen eta arauen definizioan emandako aurrerapauso garrantzitsuak ez ziren euskal gizartearen gaitasunei buruzko gogoeta paralelo batekin batera gertatu. Lehen esan den bezala, aztertu diren erakunde guztien artean udalak dira zentzu honetan urratsak eman dituzten bakarrak, batzuen eta besteen plan zuzentzaileak konparatuz egiazta daitekeen gauza. Hala eta guztiz ere, tokiko lankidetzaren espezifikotasunaren eta udal bakoitzak lankidetzara egin lezakeen ekarpenaren inguruan dagoen geroz eta kezka handiagoak ez du diagnostiko zehatzagoen elaboraziorik ekarri. Zentzu honetan eman diren urrats interesgarriak, administrazioan bertan zuzeneko lankidetzarako –gaiaren funtsezko alderdia zalantzarik gabe– dauden baliabideen esparruan kontzentratzen dira batez ere192, baina aurrera egin gabe tokiko gizar192 Jada aipatu dugun Gabilondoren (2008) lana bezala, Gasteizko Udaleko lankidetza teknikoaren diagnostikoari buruzkoa.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 259 tearen eta bere organizazioen baitan dauden ahalmenak kontuan hartzeko bidetik. Egiaz, partaidetza-prozesuak GGKEen esparrutik kanpo irekitzeko dauden zailtasunek asko mugatzen du aukera hau; alde batetik, prozesu horiek ez datoz bat lehendik dauden inertziekin eta, bestalde, erakunde eta gizarte-organizazio askotan lankidetzaren esparruan egin lezaketen ekarpenari buruz dagoen ezjakintasunarekin (edo kontzientzia eskasarekin). Aurreko guztiak zuzeneko eragina du abian jarri diren lankidetza-politiken koherentzia eta eraginkortasunean, askotan harreman argirik ez badago ere planteatzen diren helburuen –egin nahi denaren– eta dauden baliabideen –horretarako dauden gaitasunen– artean, zeina, adibidez, geografia- edo sektore-jardueren lehentasunak ezartzen dituzten irizpideetan islatzen baita; baina irizpide horietan ez da inolako gogoetarik ikusten dauden ahalmenei edo lankidetzari eman nahi zaion balio erantsiaz. Horrez gain, lankidetzaren beraren izaerari edo bere ekarpen espezifikoari buruzko gogoetarik ez egoteak, betikotzen laguntzen du emaile-hartzaile harreman tradizionalean oinarritzen den eredua; eredu horrekin finantzaedo teknologia-baliabideak eta jakintzak transferitu nahi dira, merkatuan eskura daitezkeenak proiektu mota ezberdinetan espezializaturiko pertsonak kontratatuz eta baliatuz. Eredu horrek ez du ia zerikusirik topagunea eta elkarrekiko kolaborazio-gunea izatea nahi den lankidetza batekin, zeinak euskal gizartearen baliabide propioak eta izan daitezkeen elkartze- eta elkarrekikotasun-harremanak hobeto ezagutzeagatik, eta baliabide horiek baliatzeko moduak sustatzeagatik gehiago arduratzen diren politika-bideak beharko bailituzke. 8. Zehar-lerroen garapena, beren trataeran sumatu diren aldeak eta genero-ikuspegiari dagozkion auziei eskainitako arreta berezia Lehenago aipatu den bezala, EAEko erakunde gehienek baliatu dituzte beren politika-dokumentuetan lankidetzari buruzko nazioarteko debateetan planteatu diren zeharkako kezkak, bereziki plan zuzentzaileak egiten hasi zirenetik. Hala eta guztiz ere, aldeak ikus daitezke batzuen eta besteen artean, zeharkakotasuna ulertzeko moduan; izan ere, erakunde gehienak beren gai edo helburuetan (generoa, ingurumena, giza eskubideak) zentratzen dute, baina batzuek jarduera-ildoetara ere zabaltzen dute, adibidez, Garapenerako Hezkuntzara foru-aldundien kasuan. Aztertu ditugun dokumentuetan zeharkakotzat hartzen diren gaiak kon-
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 260 tuan hartzen baditugu, ikusten dugu euskal erakundeek tokiko garapenaren eta erakundeen indartzearen alde egiten duten apustu ausarta (tokiko boterea, partaidetza eta abar) zeharkako ikuspegi gisa adierazten dela plan zuzentzaile batzuetan; hau berrikuntza bat da beste esparru batzuetan ikus daitekeen mainstreamarekin alderatuz, baina, gure iritziz, hainbat arazo metodologiko planteatzen ditu aplikazioan, etorkizunean aztertu beharko direnak. Edonola ere, erakunde batzuetan eta besteetan zeharkako hainbat gairen inguruan egiten den gogoetak, kasu gehienetan, ez du gogoeta horri buruzko analisirik edo justifikazio teorikorik izaten, eta horrek zeharkakotasun-kontzeptua ulertzeko moduak ere desberdinak direla ematen du aditzera. Halaber, beharrezkoa da zehar-lerro batzuek eta besteek duten garapen desberdina azpimarratzea. Batzuk erruz tratatzen dira eta arauetan, tresnetan eta baremoetan islatzen dira, baita xehetasunez ere batzuetan. Beste batzuek, ordea, orokorrean lantzen dira, eta badirudi Euskadin gai batzuetan eta besteetan dagoen esperientzia eta jakintza maila desberdinagatik dela hori. Horrela, adibidez, genero-ikuspegia etengabe agertzen bada ere plangintzaren maila guztietan, oso eskasak dira ingurumen-ikuspegia kontuan baliatzeko moduari buruzko erreferentziak, eta nabariak gertatzen dira erreferentzia horiek praktikan gauzatzeko dauden zailtasunak193. Horren ondorioz, kasu askotan, lankidetza-eragileek beren proiektuen formulaziogai batzuei buruzko erreferentzia espezifikoak planteatzeko premiarekin lotu dituzte azkenean zehar-lerroak, baina ezarritako baremazio-irizpideak gainditzeko huts-hutsik, eta oso koherentzia gutxiko interbentzio-proposamenak izan dira horren emaitza. Lehen ere azpimarratu den bezala, genero-berdintasunaren inguruko gaiek beste batzuek baino garapen nabarmen handiagoa izan dute zeharkakotasunari dagokionez. Garapen hori, lankidetza-proiektuetan ez ezik, garapenerako lankidetzan egindako interbentzioetan ere islatu da. Gainera, hainbat dokumentuk nahiko analisi eta planteamendu sakonak egiten dituzte genero-ikuspegia jarduera-ildo eta sektore-proposamen desber193 Zehar-lerroek irizpide hauetan duten garrantzia desberdina da erakunde batzuetan eta besteetan. Eusko Jaurlaritzaren kasuan (non baremazioaren % 35 suposatzen duten) azken Plan Zuzentzailearen ebaluazioak adierazten zuen erakundeek puntuaziorik hoberena genero-gaietan lortzen zutela, eta ingurumenaren gaian baxuena (Lankidetzaren Euskal Agentzia, 2011), eta hori bat dator gai batzuetan eta besteetan erakundeek duten esperientzia eta jakintza mailari buruz jada aipatu dugunarekin; honek guztiak, erakundeetan ez ezik, eragileengan ere eragina du, eta bereziki GGKEetan. Mugimendu feministan ibiliak diren emakume batzuek lankidetzaren munduarekin duten loturan aurki liteke gai baten edo bestearen zabalkunde ezberdinaren azalpena, edo GGKEen Koordinakundearen Genero Taldeak duen paperean bertan, baina gauzak oso bestelakoak dira, adibidez, Euskadin lankidetzasektorearen eta mugimendu ekologisten artean egon den harremanean, oso eskasa izan baita.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 261 dinetan baliatzeko moduari buruz. Hala ere, terminologia zehatzik eta adierazleei buruzko akordiorik ez dagoelarik, askotan oso zaila da interbentzioak genero-ikuspegi batetik ebaluatzea. Horregatik, eta euskal lankidetza publikoa erreferentzia argia bada ere gai honi eskainitako garrantziari dagokionez, bide luzea geratzen da oraindik gai honetan aurrerapauso eraginkorragoak lortzeko. Bestalde, genero-ikuspegiaren zeharkakotasunetik eratorritako eskakizunek agerian ipini dute muga garrantzitsuak daudela eskakizun horietako batzuk praktikara eramateko orduan. Hori dela-eta, jarduera-ildo espezifikoak sortu behar izan dira GGKEek gai honen inguruan dituzten gaitasunak indartzeko, planteatu diren erronkei aurre egiteko sumatu diren ahulguneak direla-eta. Hala ere, erakunde batzuek emakumeen organizazioak eta mugimendu feministak lankidetzarantz erakartzeko beharra nabarmendu dute; horrek gaira hurbiltzeko modu apur bat desberdina dakar, nahiz eta ez duen zertan nahitaez kontraesankorra izan, eta praktikan gauzatzerakoan hainbat zailtasun aurkitu baditu ere. Nolanahi ere dela, baliabideen eta eragileen arazoarekin lotzen dira berriro ere lankidetza-politikaren hainbat alderdi zeharkakotzeko agertu diren mugak, eta solidaritatearen eta lankidetzaren gizarteratze handiago baten beharra planteatzen dute, pentsatu gabe GGKEak generoa, ingurumenauziak, giza eskubideak eta bestelako zeharkako gaietan oso espezializatuak diren erakundeak izan daitezkeenik. Gai konplexua da hau, susmo txarrak, tentsioak eta ulertu ezinak sortzen dituena, baina ez litzateke gehiago atzeratu behar, eta errealismoz eta akordiorako asmoz heldu behar litzaioke. Zentzu horretan esan daiteke GGKEak genero-gaietan instituzionalki indartzeko aurreikusitako tresnek eredu-balioa izan dezaketela beste entitate batzuk sendotzera bideratutako balizko tresnak sortzeko, testuinguru sozial eta kultural desberdinetan lan egite aldera, edo GGKEen eta beste eragile batzuen arteko harremanak indartu eta sustatzeko, gai jakin batzuen zeharkakotasuna bultzatzeko bide gisa. 9. Tokiko garapenari, partaidetzari eta erakundeen indartzearen gaiei emandako garrantzia Erakundeen eta tokiko botereei zein esparru honetako gizarte-erakundeei indartzeari dagozkien auzi guztiek duten garrantzia da Euskadiko garapenerako lankidetzaren plangintza-dokumentuen ezaugarri nagusietako bat. Zalantzarik gabe, garrantzi handiko auzia da, poliki-poliki pisu espezifikoa irabazten joan dena euskal lankidetza publikoaren baitan. Bereziki ga-
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 262 rrantzitsua izan da 2000ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, orduan hasi baitziren plan zuzentzaileak lantzen; izan ere, lehenago, gai hauen inguruan egindako erreferentziak eskasak eta gehienetan oso orokorrak ziren. Zentzu horretan, ikus daiteke garapenaren tokiko dimentsioak garrantzi handiagoa eskuratzen zuela plangintza-ahaleginak areagotzen zihoazen neurrian, arreta gai jakin batzuen inguruan kontzentratzeko beharra agerian ipiniz. Kezka hauen adierazpenak profil desberdinak hartzen zituen erakunde batzuetan eta besteetan, beren plan zuzentzaileetan ikus daitekeen bezala. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, tokiko espazioaren eta boterearekin indartzearekin zerikusia duen eta oso gai ezberdinak –tokiko ekonomia, gizarte-erakundeak, partaidetza-prozesua eta antzekoak– lantzen dituen proposamen bat planteatzen da. Horietako batzuk xehetasun handiz daude landuak, eta garrantzi handia hartzen dute baremazio-irizpideetan ere. Udaletako plan zuzentzaileetan, garrantzi handiagoa eskuratzen du tokiko erakundeen paperari eta hauek lurraldean eragiteko duten gaitasunari buruzko gogoeta espezifikoak, azken urteotan tokiko korporazioen beren zuzeneko lankidetzaren inguruan egin diren gogoeten ildo beretik. Azkenik, eta aldundiei dagokienez, beren baterako Planak –zeinak 2009-2011 aldia hartzen zuen– gaiari buruzko ikuspegi orokorragoa hartzen du, tokiko esparrutik ulertzeko modu baten adierazpen teoriko gisa planteatuz funtsean giza garapena, hiru alderdi nagusitan kontzentraturik: erakundeak indartzea, garapenerako tokiko estrategiak babestea eta tokiko ekonomia indartzea. Hala ere, aldeak ez dira tokikoaren aldeko apustua ulertzeko edo definitzeko modura mugatzen; aitzitik, islatzen dira gai hauek plangintza maila desberdinetan begiesten diren moduan ere. Zentzu honetan, aldaera guztiak aurki ditzakegu: jada aipatu dugun tokiko boterea edo giza garapena zehar-lerro gisa hartzetik, jarraibide gisa lantzeraino, sektore-helburu bezala aipatzetik igaroz. Gure ustez, horrek argi adierazten du gai hau ez dela oraindik behar bezala heldu, nahiz eta adostasun zabala sortu den duen garrantziari buruz, kontraste bizia sortzen duena berarekin zerikusia duten esperientzia oraindik bakanen aldean. Gai honen trataeran ikusi dugun auzietako bat da ez dagoela gaiari ematen zaion garrantziarekin bat datorren aurrekontu-aurreikuspenik. Gure iritziz, esparru honen baitan egin beharreko interbentzioak zedarritzeko zailtasunarekin dago hau lotua; izan ere, printzipioz, proiektu orok azkenean tokiko oinarria izaten du, eta tokiko garapen- edo tokiko boterearen indartzeprozesuak babestera jotzen duen ildo baten atal gisa justifika daiteke.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 263 Hainbat adituk adierazi duten bezala, dena liteke tokiko garapenaz hitz egiteko orduan. Agian horregatik aurrekontuen zuzkidurari dagozkion proposamenik zehatzenak tokiko esparruko erakundeekin egindako zuzeneko lankidetzari buruzkoak izan dira, esparru honen indartzeari argi eta garbi bideraturiko interbentzioen adierazpen gisa194. Aipatu dugun muga islatzen da azterlan honetan egindako analisian ere. Kasu honetan, informazio egokirik ez dagoenez gero, zeharkako aldagaietara jo behar izan dugu, hala nola kontrapartearen izaera. Dena dela, lortu diren emaitzek ez dute inolako joera argirik erakusten, tokiko garapenari dagozkion gaiei arreta espezifiko handiagoa, egotzitako lehentasunarekin bat datorrena, ematen zaielako hipotesia bermatzeko edo ezeztatzeko. Zuzeneko lankidetza bakarrean aztertzen denean baino ez da nabarmentzen erakundeen indartzea eta tokiko boterea bezalako gaien inguruko geroz eta arreta handiagoa. Kasu honetan, gai hauetara bideratzen diren interbentzioen ehunekoa lankidetzarako orokorrean ikusten dena baino altuagoa da argi eta garbi, Bilboko eta Gasteizko Udalak nabarmenduz zentzu horretan. Ezin dugu tokiko erakundeen garapen- eta indartze-gaiei eskainitako trataerari buruzko balorazio hau bukatu erakunde gehienetan (udaletan izan ezik) esparru honetan eskuragarri dauden gaitasunak eta baliabideak diagnostikatzearen eta mobilizatzearen inguruan ikusten den kezka eskasa aipatu gabe. Garapenaren tokiko dimentsioan jarritako enfasia eta arreta alor honetan kontzentratzeko beharra ez datoz bat EAEn gai hauen inguruko esperientzia ezagutzera eta martxan jartzera eskainitako arreta urriarekin. EAEan munizipalitateak eta tokiko esparruan egin diren jarduerek (ADLen bidezko sustapen ekonomikoa barne) jardunbide luzea dute. Azkenik, aztertu diren erakundeen plangintza-dokumentuek Euskal Fondoaren lanari eta udalerrien elkarte horrek burututako esperientziei buruz egiten dituzten erreferentziak eskasak dira, zeinak tokiko indartzearen esparruan ageri diren aukerei buruzko informazio- eta analisi-iturri baliotsua izan baitzitezkeen. 10. Sentsibilizazioari eta garapenerako hezkuntzari dagozkion orientazioek lortu duten ospea, eta alor honetan egin denaren analisia EAEko erakundeek bultzatu dituzten garapenerako lankidetza-politiken artean, nahiko akordio zabala dago hezkuntzari dagozkion gaiek lortu duten garran194 Bilboko eta Gasteizko Udalek egiten dituzten aurrekontu-erreserben kasua da hau, udal-erakundetik bertatik burututako proiektuetarako.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 264 tziaren inguruan, erakundeen barruko gai izar bat izateraino. Alde batetik, finantzatu diren jarduera ugariekin eta alor honetan burutu den aurrekontuahalegin handiarekin du horrek zerikusia. Hala ere, hau estimazio orokorra da; izan ere, ezinezkoa da kopuru zehatz bat aipatzea, sailkapen desberdinak baitaude. Gure kalkuluek garapenerako hezkuntzarako 1.500 interbentzioetatik gertu dagoen zifra bat ematen dute 1988 eta 2008 artean (gure azterketa estatistikoak hartzen duen aldian), eta interbentzio horiei orduz geroztik egin diren 300 interbentziotik gora erantsi behar zaizkie. Eta, finantza-terminoetan, 67 milioi euroak gainditu ditu urte hauetan zehar aztertu ditugun zazpi erakundeek alor honetara egindako ekarpenaren kopuru orokorrak. Hala ere, ez dira zifrak gai honi garrantzia ematen dioten elementu bakarra, baizik eta urte guzti hauetan zehar gai honi buruzko politika alde batera eta bestera orientatzeko abian jarritako ahaleginen kopuru handia, zeinak hainbat dokumentu eta debatetan, mintegitan, txostenetan, batzarretan eta abarretan islatu baitira. Era berean, horrek guztiak eragina izan du aztertu diren politika-dokumentuetan, non bereziki oparoak diren garapenerako hezkuntzari buruzko diagnostikoak eta proposamenak. Aipatu ditugun dokumentuen hurbilketa batek dokumentu horietan ageri den gai-sorta ikaragarri ugaria baloratzeko aukera ematen du, ondorengoak bezain bariatuak diren gaiak barne hartzen dituzten: helburuak, eragin beharreko auziak, tresnarik egokienak, zehar-lerroak baliatzea –genero-gaietan enfasi berezia jarriz–, helburu-taldeak, lan-metodoak, esparru arautu, ez arautu eta izaera informalekoak… Zerrenda oso luzea da, eta erakunde batzuetatik besteetara aldatu egiten da gainera. Hala ere, aztertu diren gaien eta planteatu diren proposamenen gai-zabaltasun horretan bertan, debatearen aberastasuna ez ezik, garapenerako hezkuntzaren nolabaiteko identitate-krisia ere islatzen da; izan ere, behin eta berriz eztabaidatzen dira garapenerako hezkuntzaren helburu espezifikoak, eta ez dago haien inguruan behar besteko akordiorik195. Jada planteatu den bezala, alde batetik konpondu ez den arazo bat dago, hezkuntza-sistemaren paperarekin eta epe ertain eta luzerako lanarekin zerikusia duena, eta horrek gaiaren inguruko trataera nahasi samar bat ekarri du, 25 urteotan luzatu dena. EAEko hezkuntza-aginte gorena duen 195 Ikus Argibayren lan interesgarria (2008), zeinak, Gasteizko esperientzian oinarritua egon arren, EAEko esparru guztietan dauden arazo eta zailtasun multzo bat deskribatzen duen. Horrez gainera, pista asko ematen ditu GHren helburu espezifikoen inguruan planteatzen den debate konplexuari buruz, hitzarmen orokor handiez haratago.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 265 erakundeak, hau da, Eusko Jaurlaritzak, gai honi eskaintzen dion arreta eskasa gehitu behar zaio gainera arazo honi, zeina, bestalde, sailen arteko politiken integrazio eta koherentzia eskasaren erakuslea baita. Baina, gai honez haratago, garatu beharreko lanaren eta gizartearen hainbat esparrutan (hezkuntza-sistema, sektore espezifikoak, publikoa orokorrean…) espero daitezkeen emaitzen inguruko irizpide argirik ez izatea –bi hamarkada baino gehiagoren ostean–, oztopo bat izaten hasi da, bai alor honetako politiken definizioa, bai abian jarritako praktiken eta beren emaitzen ebaluazioa bera baldintzatzen dituena. Gure ustez, aurreko guztia ezin da bereizi gaur egun eragileek lankidetzaren alorrean eta, bereziki, lankidetza deszentralizatuarenean, garapenerako hezkuntzari jokatzea dagokion paperari buruz partekatzen duten diagnostiko-faltak planteatzen duen arazotik. Gai honek alde handiz gainditzen du EAEko esparrua, eta nazioarteko gizartean eta garapen-prozesuetan egon diren aldaketekin dago lotua, lankidetzaren eragileen eta helburuen analisian horrek dakartzan ondorioekin; gai hauez guztiez aritu gara lan honetan eta beste batzuetan. Zentzu honetan, garapenerako hezkuntza-politiken diseinuak lankidetza-organizazioak izateak ezaugarritzen dituen esparru baten barnean jarraitzen du; lankidetza-organizazio horiek arduratuko lirateke beren diskurtsoa eta kezkak gizarte osoan zabaltzeaz, kontzientzia maila altuagoak, munduko arazoen aurreko jarrera arduratsuagoak eta organizazio horien lanarekiko atxikimendu handiagoa lortuz. Orain arte, politikadokumentuek ez dute ia ahaleginik egin garapenerako hezkuntza solidaritatearen alorra praxitik abiatuta zabaltzera bideraturiko tresna bihurtzeko, era horretan gizartearen konpromisoa inplikazio solidario eta aktibo batean ere adieraz dadin, nazioarteko arazoetan eta lankidetzan, esparru eta sektore desberdinek–hala nola, gizarte-mugimenduak, sektore profesionalak, unibertsitateak, zerbitzu publikoak eta abar–, zuzenean parte hartuz eta ez bakarrik GGKEen lana babestearen bidez. Testu honen lehen zatian jada azpimarratu dugun bezala, gai hauei buruzko ereduzko lan batzuek garapenerako hezkuntza kontzeptu orokor gisa ulertzeko beharra planteatzen dute gaur egun; lankidetzarekin zerikusia du, baina gainditu ere eg iten du, alor eta herrialde oso desberdinetan sortzen diren bidegabekeria- eta bazterketa-egoeren aurrean hartu beharreko konpromiso handiago baten defentsarekin loturik. Paradigma-aldaketa bat da, eta zuzenean eragiten du garapenaren gaien pertzepzioan eta gai horien inguruan kokatzeko moduan. Aztertu ditugun plangintza-dokumentuetako batzuek gogoeta orokorretan sartzen dituzte kezka hauetako batzuk, baina orokorrean proposamenak falta dituzte eraginkorrak izan daitezen.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 266 Sentsibilizazioaren eta garapenerako hezkuntzaren alorrean egin diren interbentzioek, oro har, aipatu ditugun arazo hauek mahairatzen dituzte. Hala eta guztiz ere, euskal lankidetzak alor honetan egiten duen lanaren ezaugarri bereziki positibo batzuk azpimarratu behar dira. Garapenerako lankidetzan lan egiten duen jende gehienaren konpromiso maila altua, baina baita heziketa eta prestakuntza ere gehien adierazi den alderdietako bat da zalantzarik gabe, formulazio-, jarraipen- eta proiektuen ebaluazio-tekniken erabilera gainditzen duena, garapenaren erronken inguruko eztabaidekin eta kezkekin zerikusia duten beste hainbat auzitara zabalduz. Hala ere, gai hau ez da kasualitatearen emaitza, baizik eta, jada esan den bezala, bat dator erakundeek eta GGKek lankidetza maila teoriko eta teknikoan indartzearen alde egindako apustuarekin, eta hori bai estrategia-dokumentuetan bai babestu diren interbentzioetan islatu da. Bereziki interesgarria da administrazioak, unibertsitateak eta GGKEek berek lankidetzarako heziketa espezializatuari eman dioten baterako bultzada; horren emaitza, jakina den bezala, Euskal Herrian bertan eta atzerrian asko baloratzen den garapen eta lankidetzako graduondo- eta doktoretza-eskaintza da. Azkenik, sentsibilizaziora eta garapenerako hezkuntzara bideratu diren interbentzioak eta lan-ildoak ebaluatzeko izan diren zailtasunak eta esparru honetako esperientzia eskasa aipatu behar dira, zeinak alor honen inguruko gogoeta eta aurrerapausoak oztopatzen baititu. Lankidetzaren Euskal Agentziak duela gutxi eskatu zuen diagnostikoak –lan honetan aztertu diren zazpi erakundeei buruzkoa gainera–, arazo hauetako batzuen berri ematen du196. Nolanahi ere, eta aipatu ditugun indargune eta ahulgunez haraindi, beharrezkoa da alor honetan piztu diren gogoeten eta eztabaiden aberastasuna eta zabaltasuna aitortzea eta azpimarratzea. Alor hau da, bestalde, gehien aztertu denetako bat –generoarenarekin batera– euskal garapenerako lankidetzaren historian. 11. Burutu diren interbentzioen eta plangintza-dokumentuetan planteatu diren helburu eta lehentasunen arteko koherentziari buruzko gogoeta orokorra Politika publikoen esparruan egindako ebaluazio-analisi orok baloratzea eskatzen du, alde batetik, proposatzen den ereduaren eta formulatzen diren lehentasunen arteko koherentzia, eta, bestetik, aipatu dugun politika196 ECODE (2011): Estudio sobre metodología y prácticas de evaluación de acciones de educación para el desarrollo y sensibilización en la CAPV.
Ikerlanaren ondorio nagusiak 267 ren eremuan egiazki burutu diren interbentzioak. Kasu honetan, bultzatu diren jardueren azterketan, eta jarduera horiek ezarritako jarraibideekin eta lehentasunekin duten aldean gauzatu da. Dagokion atalean jada aipatu den bezala (5.3.), ezinezkoa da baterako balorazio bat egitea, plan batzuen eta besteen artean gai honi dagokionez planteatu den logika desberdina eta aztertu diren erakundeek informazioa kudeatzeko erabiltzen dituzten sistema desberdinak direla-eta. Erakunde guztiek ez dituzte gainera lehentasunak alor beretan jartzen. Alabaina, zailtasun metodologiko hauez haraindi, gai honi buruz egin ahal izan dugun hurbilketak nahiko elkarrekikotasun handia agertzen du proposamenen eta burutu den praktikaren artean, eta hori aztertutako alor guztietan islatzen da: lehentasun geografikoetan, interbentzio-sektoreetan, lankidetza-eragileengan edo diseinatu diren tresna nagusietan. Hala ere, ohar orokor honi ñabardura batzuk erantsi behar zaizkio, hainbat alderdiri dagozkienak. Alde batetik, beharrezkoa da ezarri diren helburuetako batzuen zabaltasuna azpimarratzea, bereziki sektore jakin batzuei dagokionez –adibidez, lehentasunezko premia sozialak edo herri-ekonomia–, zeinak irizpide nahiko lasai bat erabiltzeko aukera ematen duen bertan interbentzio mota ezberdinak sartzeko orduan. Hori areagotu egin da gainera, diru-laguntzak jasotzen dituzten interbentzioek aldez aurretik –zehaztasun handiagoz edo txikiagoz– diseinatu diren baremo batzuk gainditu behar dituztelako, finkatutako lehentasunekin bat eginez. Hala bada, alor batzuetan, politikaren eraginkortasuna –ezarri denaren eta burutu denaren arteko elkarrekikotasun gisa ulertua– ia erabatekoa da197. Kontuan hartu beharreko beste elementu bat, aldez aurretik ezarritakoaren eta praktikan egindakoaren arteko politiken koherentzia aztertzeko orduan, erakunde gehienek erabiltzen duten ikuspegi berezia da, nolako interbentzioak diren: deialdien bidezkoak edo hitzarmenen, zuzeneko lankidetzaren eta beste hainbat tresnen bitartez bideratuak. Beste interbentzio mota hauetan askoz ere zailagoa da interbentzioen koherentzia baloratzea, ez baitago interbentzio horien inguruko behar adina informazio, eta ez daude irizpide berberen arabera sailkaturik. Bestalde, deialdietan aplikatzen diren baremoak ez dira oro har beste jarduera mota hauetan aplikatzen, 197 Honen adibide garbia da –nolabait ere bere gisa betetzen den profezia baten antza duena– Eusko Jaurlaritzaren bigarren Plan Zuzentzailearen ebaluazioaren gaiarai buruz egiten den gogoeta, honako hau azpimarratzen duenean: “Onartu diren jarduera guzti-guztiak ezinbestean kokatzen dira Planak zehazturiko sektoreetan (% 31 herri-ekonomiara bideratzen duelarik, % 27 oinarrizko premia eta lehentasunetara, eta % 18 emakumeen ahalduntzera), zuzenean islatzen baitira tresnen baremazioan” (Lankidetzaren Euskal Agentzia, 2011). Oharra: letra lodia gurea da.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 268 eta horrek, koherentzia mugatzeaz gain, gardentasunari eragiten dio, eta erakundeek zuzenean egindako lanari buruzko kanpoko pertzepzioa ere baldintza dezake. Burutu den azterlanaren ondorio garrantzitsu bat lehentasun geografikoen benetako esanahiari dagokiona da, planteatzen dituzten planetan agertzen diren bezala. Oro har, gai horri aski garrantzi ematen zaio interbentzioen sakabanatzea saihetseko duen hautatze- eta kontzentrazio-printzipio baten adierazpen gisa. Gainera, azterlanean ikusi ahal izan dugun bezala, irizpide hau erabiltzen duten erakundeak modu eraginkorrean aritu dira aplikazioari dagokionez; izan ere, gai honen inguruan planteatu diren helburuak neurri handi batean betetzen dira eta, kasu batzuetan, %100ean. Hala ere, diseinuaren analisiaz diharduen lan honen lehen atalean eztabaidatu dugun bezala, uste dugu lehentasun geografikoak (lehentasunezko herrialde gisa ulerturik) ezartzea ez dagoela behar adina justifikatua ikuspegi teorikotik, politikaren jarraipen-berme gisa. Azpimarratu den bezala, herrialdeen erreferentzia baino askoz ere garrantzi handiagoko aldagaiak izan daitezke, politikaren jarraipenerako eta sakontasunerako, eta besteak beste, kontraparteekin epe luzerako harremanak finkatzea edo interbentzioak lurralde mugatuagoetan kontzentratzea, bereziki lehentasunezkotzat jo diren hainbaten tamaina eta aniztasuna dutenean. Azkenik, kontuan hartu behar dugu, oro har, ezarri diren aurreikuspenen eta burutu diren interbentzioen arteko elkarrekikotasun handiagorik ere, planteatutako ereduaren hainbat alderdi nolabaiteko neke-sintomak hasi dira agertzen, bereziki tresnekin eta eragileekin zerikusia dutenak. Jada adierazi den bezala, alor hauetan ere, sustatu diren jarduera gehienak bat datoz aurreikusitako ereduekin, azken urteotan aipatu dugun ereduaren eraginkortasuna zalantzan jartzen duten ahotsak sortu badira ere –bereziki udaletatik–, lan-ildo berriak eta lankidetza-tresna berriak esploratzeko beharra planteatuz. 12. Ia huts-hutsik GGKEen paperean oinarritzen den ereduaren mugak, eta horrek euskal lankidetza-sistemaren sendotasunean dituen inplikazioak Lehenago azpimarratu dugunarekin loturik, euskal lankidetza-ereduaren ezaugarriei eta eraginkortasunari dagozkien hainbat arazo daudela da lan honetatik ondorioztatzen den ikerketa-emaitza garrantzitsuenetako bat. Gai
Ikerlanaren ondorio nagusiak 269 hauen artean aintzat hartu beharreko alderdi nagusiak, hain zuzen ere, tresnei eta eragileei dagozkienak dira, zeinak, azken finean, erabakigarriak diren ezarritako lankidetza-harremanak aztertzeko orduan. Jada aipatu den bezala, aztertu diren zazpi erakundeen lankidetza-politikak gehien partekatzen duen ezaugarria eredu esternalizatu baten alde egiten duen apustua da; hau da, interbentzioak administrazioaz kanpoko erakundeek burutzen dituzte, eta administrazioak batez ere finantzatzaileeginkizunak betetzen ditu. Apustu hau are gehiago gauzatzen eta indartzen da GGKEak hartzaile nagusitzat eta, batez ere, hizketakide ia bakartzat hartuz, horrek oso paper garrantzitsua ematen dielarik politikaren diseinuan bertan. Bestalde, eta aukera honen ildo beretik, politika aktibo bat garatu da GGKEen indartze instituzional, tekniko eta teorikorako, zeinak oso prestakuntza ona eskuratu duen eta debatera ekarpenak egiteko gaitasuna duen lankidetzarako gizarte-sare bat ekarri baitu (erakunderik aktiboenen muinari dagokionez behintzat)198. Apustu honen alderdi positiboak agerikoak dira eta zabalki aitortzen dira. Gainera, jada azpimarratu den bezala, euskal garapenerako lankidetzaren historia ezin da bereizi GGKEek egindako ahaleginetik eta lanari eskainitako arduragatik, eta haien parte-hartzerik gabe imajinaezinak izango lirateke eskuratutako lorpen guztiak. Erakunde hauek lankidetza solidario eta eskuzabal baten alde egin duten defentsa, interes politikoek edo komertzialek baldintzaturiko beste interesei kontrajarririk, etengabea izan da urte hauetan guztietan, eta, hala, lankidetzarako egitura sozial baten eraketa ekarri du, helburuengatik kezkatzen dena, intelektualki arduratzen dena eta gizarte-konpromiso altua duena. Hala ere, euskal lankidetza-sistemaren alderdi positibo hauek ezin dituzte bertan ageri diren beste elementu batzuk ezkutatu, zeinek epe laburrera eraginkortasun-hutsuneak islatzen dituzten, epe ertainera ereduaren izaera eraldatzailea zalantzan jartzen duten eta epe luzera eredu hori ahul dezaketen, nekez jasangarria izango den eredu bilakatu arte. Lan honetan luzaz aztertu den alderdi hauetako bat eragile eta gizarte-sektore berriak garapenerako lankidetzaren zereginari batzeko agertu diren 198 GGKEen sektoretik sortu diren eta lan honetan zehar aipatu diren hainbat dokumentu horren adibide garbia dira. Zentzu horretan, Koordinakundearen Eragin Politikoko Taldearen (lehenago Erakundeen Taldea deitzen zena) paper aktiboa nabarmendu beharra dago arautegi, plangintza eta abarri buruz egindako solasaldiei eta proposamenei dagokienez.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 270 eragozpenei dagokiena da199, horrek, kasu batzuetan, lankidetzari ahalmen eta dimentsio eraldatzaile handiagoak eman ahal izango bailiokete. Muga hau bereziki garrantzitsua da gaur egungo munduan, non elkarrekiko menpekotasunak oso nabarmenak diren eta gizarte-jarduera guztiek nazioarteko dimentsioa duten, edo inguru horrek objektiboki baldintzatzen dituen behintzat. Gainera, azken urteotan gizarte-erakundeen kopuru adierazgarri batek halako dinamismo bat erakutsi du nazioarteko solidaritatearen esparruan, nahiz eta lankidetzarako organizazio tradizionalen logika bera ez izan beti. Bestalde, eragile batzuek gizarte- eta kultura-testuinguru ezberdinetan lan egiteko duten esperientzia-faltari edo oinarrian duten praktika eskasari buruz inoiz nabarmendu izan diren arazoek ez lukete aitzakia izan behar aipatutako arazo horiek zentzu horretan konpon lezakeen ahalegin planifikatu bat planteatzeko200. Arazo horiek aintzat hartu behar dira, baina ez aipatu dugun zentzuan aurrera egiteko ahaleginak blokeatzera iristeko punturaino. Gai honi buruzko bigarren alderdi bat administrazioek berek lankidetzan duten paperari eta gai hau planteatzen den moduari dagokiona da, bai politika-dokumentuetan, bai erakunde batzuen eta besteen praxian. Jada aipatu den bezala, euskal lankidetza-eredua bereziki iheskorra da erakundeen papera kontuan hartzeko orduan, horien zuzeneko partaidetza Legez mugatzera iritsi arte. Hala ere, lehen urteetako hainbat praktikak eragin zuten mesfidantza ulergarriaren eta lankidetzaren balizko desnaturalizazio baten inguruko beldurraren ondorioz, jarrera kontserbadoreegia sortu da, 199 Bestalde, aspaldi aipatu den kezka batez ari gara. Eusko Jaurlaritzarentzat duela 10 urte baino gehiago egindako txostenean, Alonsok hau azpimarratzen zuen: “Lankidetza deszentralizatuak gai izan behar du arau- eta tresna-esparru bat osatzeko, gizarte-eragile guztiak laguntza-politikan integratu ahal izateko. Ezin dugu laguntza GGKEei bakarrik dagokien esparru gisa kontuan hartu”. Eta jarraian hau eransten du: “Aniztasun horren integrazioa ez da lortzen desio bat adierazte hutsarekin. Beharrezkoa da arauak eta tresnak finkatzea eragileetako bakoitzak bere tokia aurki dezan laguntza-politikan” (Alonso, 2002). 200 Adierazgarria da zentzu honetan GGKEen Koordinakundeak Eusko Jaurlaritzaren 2010eko Lankidetzaren Urteko Planaren Zirriborroaren inguruan egindako iruzkina, non, inguruan dauden ahalik eta gizarteahalmen gehienak mobilizatzeko xedeaz, eragile berriak erakartzeko egiten zen proposamenari erantzunez, honako hau esaten zen: “Guk ere sumatzen dugu badaudela beste gizarte-eragile batzuk, ez zehazki GGKEak, Lankidetza deszentralizatua aberastu lezaketenak, bereziki GGKEen osagarriak diren guneetan, baina eragile horiek (garapenerako GGKEek bezalaxe) egiaztaturiko esperientzia aski, kudeaketa-gaitasuna eta ebaluaturiko jarduerak izan behar dituztela defendatzen dugu, lan ona egin dezaketela frogatu ahal izateko, ez bakarrik beren intereseko gune tematikoan, baizik eta nazioarteko lankidetzan espezifikoki. Beraz, eragile posible horien batzeak irizpide zorrotzak bete behar ditu (baliabideetara sarbidea izateko denbora-progresibitatea, kudeatu beharreko funtsen proportzionaltasuna, gainontzeko tokiko eragileekin koordinatzeko gaitasuna), eragile guztiei aplikatzen direnak baitira. Guk defendatzen dugun irizpidearen arabera, ez dugu nahi GGKEak izatea garapenerako lankidetza-eragile bakarrak, baina ez dugu nahi edozein erakundek eragile bihurtzeko aukera izatea, iparraldean gizarte-auzietan lan egiten duelako zirkunstantziagatik hutshutsik” (Euskadiko GGKEen Koordinakundea, 2010) (letra lodia jatorrizkoarena da).
Ikerlanaren ondorio nagusiak 271 zeinak, erraztasunak eman ordez baremoak, jarduera-irizpideak, kontrolak edo jokabide-kodeak finkatzeko, nahiago izan duen gaiari era murriztaile eta kuantitatiboan ekitea, arreta funtsen esleipenean jarriz eta bigarren maila batean utziz egin daitezkeen jardueren egokitasunari buruzko debatea. Hala ere, eta udalen kasuan izan ezik, egin den politika-dokumentuen analisiak ez dute ikusarazten kezka handirik alor hauetan, ezta praktika egokiak aztertzeko edo esperientzia pilotuak bultzatzeko aurreikuspenik ere. Gai hauen berei dagokienez, aipatu beharra dago azken urteotan enpresek lankidetza-programetan parte hartzeko duten aukera isilarazteko egin den itxurazko ahalegina. 90eko hamarkadan identifikatu ziren arazoek eta lankidetza doakotasunean oinarritzeko premia ezin eztabaidatuzkoak, ez lukete oztopo bat izan behar gai honen inguruan eztabaidatzeko, lankidetzarako esperientzia pilotuak aztertzeko eta partaidetza hori interesgarria izan litekeen baldintza espezifikoak planteatzeko201. Puntu honetara iritsita, hainbat galdera planteatzen dira jarraitu dena bezalako dinamika bat bultzatu duten arrazoiei buruz, hark eratu baitu azkenean gaur egun ezagutzen dugun euskal lankidetza-eredua. Jadanik aipaturiko alderdi historikoen garrantziaz gainera, jasotako iritziek lan honetan zehar aletu diren hainbat elementuri eragiten diote (esperientzia eskasa edo txarra, inertziak, epe laburreko ikuspegia, aldaketarako erresistentzia...). Hala ere, datu batzuek pentsatzera bultza gaitzakete eredua oro har erabilgarria izan dela praktikan, bai GGKEentzat bai administrazioentzat ere202, eta planteatu ziren helburuetako batzuk lortzeko balio izan duela, nahiz eta azken urteotan hainbat arduradunek eredu hau eta abian dauden gaitasun instituzional eta sozialen ustiapen hobeagoa berrikusteko eskatu duten. Horri guztiari gehitu behar zaio Lankidetza Legea onartu eta bost urte geroago, oraindik ez dela Legean aurreikusten den Eragileen Erregistroaren Dekretu Arautzailea aldarrikatu, eta gai honen inguruan erakutsi den interes eskasaren adierazlea da hori inondik ere203. Azkenik, honekin guztiarekin zerikusia duen arazo bat, azpimarratu beharrekoa, ereduaren egitura-ahultasuna eta aurreikus daitekeen jasangarrita201 Eztabaidagune handia dago gai honen inguruan, honako hauekin zerikusia duena: interbentziosektoreak, balizko enpresen izaera eta tipologia, erabili beharreko baliabideak, erabilera-baldintzak, jokabide-kodeak, fiskalizazio- eta kontrol-mekanismoak eta abar. 202 Zentzu horretan, egin ditugun elkarrizketetan ikusi ahal izan dugu bai erakundeek, bai GGKEek, uste dutela beste alderdiak erantzukizun berezia duela amaierako ereduan. 203 Bestalde, baliagarria izango litzateke hori Erregistro bakar bat egiteko, erakunde guztien artean adostutakoa eta erakunde guztientzat baliagarria.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 272 sun eskasa da, baldin eta erakunde publikoen finantza-krisia larriagotzen bada. Izan ere, egiaztatu ahal izan den bezala –eta kontsultatu ditugun pertsona askok berretsi duten bezala–, lankidetza-politiken lehen 25 urteotako protagonista ia bakarrak diren euskal GGKEek finantza-menpekotasun garrantzitsua dute erakunde publikoetako funtsei dagokienez, hori, neurri batean, ereduak berak eragin duen egoera delarik. Fenomeno honen ondorioz, bere bertuteez haraindi –lehenago jada aipatu dira–, gizarteko gainontzeko dinamikekin lotzeko arazoak dituen lankidetzarako antolamendu-egitura bat zabaldu da, eta egitura horrek ahultasun bat eta dirudienez gainera datorkigun egoera konplexuari aurre egiteko mugak dakartza. 13. Lankidetza-politikaren kudeaketa-, jarraipen- eta ebaluazio-sistemei eskainitako arreta, eta sistema horien hornikuntza eta kualifikazio eskasa Lankidetza-politikak aplikatzeko erabilitako baliabideen auzia da EAEko erakundeen kasuan ikusi den muga garrantzitsuenetako bat. Duela urte asko azpimarratzen eta nabarmentzen den arazoa da, eta, neurri handi batean, politikaren potentzialtasuna eta kalitatea baldintzatu ditu, diseinu-ziklo osoan, jarraipenean, kudeaketan eta ebaluazioan eraginez. Hainbat alderdi nabarmendu daitezke gai honen inguruan. Lehenengoa garapenerako lankidetza erakundeek tratatu duten moduarekin eta egin dioten aitorpen politikoarekin dago lotua. Auzi hauek zuzeneko eragina dute jada aipatu ditugun politiken zeharkakotasun-aukeretan, eta, hortaz, bere koherentzia orokorrean, administrazioen gobernu-ekintza osoaren baitan. Ikuspegi honen arabera, kaltegarriak izan direla uste dugu administrazio batzuetan lankidetzaren kokapen instituzionalean egon diren aldaketak, eta kontsultatu ditugun hainbat iturrik, gainera, iritzi hau bera partekatzen dute. Kalte hori larriagotu egin da dokumentu batzuetan politika koordinatzeko eta bestelako sailetara proiektatzeko aurreikusitako tresnei eskaini zaien arreta eskasaren ondorioz. Bigarren gaia lankidetza-politikak aplikatzeko martxan jarri diren gizataldeen garrantziari –kuantitatibo eta kualitatiboa– espezifikoki dagokiona da. Jada aipatu den bezala, balantzea orokorrean nahiko negatiboa da, bereziki erabili diren bitartekoak eta kudeatu, jarraitu eta ebaluatu behar diren baliabideen kopurua konparatzen baditugu, eta gogoan hartuz gero plan zuzentzaileetan planteatu diren helburu handinahiekin duten harreman eskasa ere. Garrantzitsua izan da (bereziki aldundien kasuan), lankidetzaren kudeaketaren hainbat alderdi esternalizatzeko joera, eta hori, neurri batean,
Ikerlanaren ondorio nagusiak 273 lankidetzari emandako barneratze eta balio politiko eskasaren ondorioa izan da, bereziki lehenengo momentuetan. Hala ere, joera honek estrategien analisi- eta elaborazio-lanaren jarraipena murriztu du, berrelikaduralana oztopatuz. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, gizatalde-hornidura eskasaz gain, enpleguaren egonkortasunik eza izan da historikoki arazoa. Udalen kasuan baino ez da nolabaiteko egonkortasuna eta jarraipena antzematen Lankidetza Zerbitzuen lanean, aspalditik baitituzte langile tekniko espezializatuak, horrek esperientziak pilatzen, diseinua hobetzen eta politikaren kudeaketa hobetzen joateko aukera eman duelarik. Inguruan dauden informazio-sistemei dagokiena da testuan zabal aztertu eta azaldu den arazo espezifiko bat, lankidetzaren kudeaketa egoki baterako egokienak izatetik oso urruti baitaude. Zentzu honetan, garrantzitsua da azpimarratzea, oro har, ez dituztela egindako interbentzioen hainbat alderdi jasotzen, eta horrek zaildu egiten ditu ondorengo analisia eta ebaluazioa, eta baita informazio hori eragileen eta orokorrean publikoaren zerbitzura jartzea ere. Gainera, erakunde batzuen eta besteen informazio-sistemak bateraezinak dira; izan ere, bakoitzak bere kategoria eta nomenklatura bereziak erabiltzen ditu, eta horrek galarazi egiten du aurrera egitea EAEren esparruan lankidetza-politika antolatuago eta integratuago baterantz, estatistiken trataera eta konparaziozko ikerlanak oztopatuz era berean. Beste arazo erantsi bat da IKTak ez direla behar adina erabiltzen informazioaren kudeaketa-prozesu osoan, eta horrek eraginkortasun-falta dakar, eta, kasu batzuetan, ahalegin handiak egin behar izaten dira datuak transkribatzen, on-line inprimakien eta antzeko beste tresna batzuen bidez zuzenean gehi daitezkeen arren. Erabili diren baliabide eskasak ere islatu dira ebaluazioaren alorrean. Politika-dokumentuek gai honen inguruan egin duten gogoeta ez da inondik ere maila berekoa izan, alde handiak ikusi ahal izan direlarik aurrekontuen aurreikuspenak eta hornikuntzak ezartzeko orduan. Azken urteotan egin diren plan zuzentzaileetako arauetan, ez da ez ebaluazio planik ez konpromiso espezifikorik aurreikusten aipatu ditugun planak indarrean egongo diren urteetarako. Zentzu honetan, eta proiektu, programa, sektore edo herrialdeei dagokienez, egin diren ebaluazioak ez datoz bat aldez aurreko plangintza-logika batekin, gehienbat egoera jakinen arabera hartutako erabakiekin baizik, batzuetan burutu diren jarraipen-lanekin bat baldin badatoz ere. Eta plan zuzentzaileen beren ebaluazioari dagokionez, aipatu ditugu jada aurkitu diren arazoak, bukatua dagoen planen baten ebaluaziorik eza barne, era horretan planean bertan aurreikusten dena ere bete gabe.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 274 Azkenik, duela gutxi martxan jarri den Lankidetzaren Euskal Agentziaren garrantzia aipatu beharra dago. Testuan jada adierazi dugun bezala, Agentzia oso urrats garrantzitsua da planteatu diren eskakizunekin hobeto adosten eta eraginkorragoa den lankidetzaren kudeaketa-egitura bat sortzeko, eta euskal garapenerako lankidetzaren eragile gehienak ados daude balorazio honekin. Hala eta guztiz ere, eta dagoeneko ere aipatu dugun bezala, gure iritziz, diseinatu den agentzia-eredua ez dator bat euskal lankidetzaren oinarrizko premia batzuekin, erakunde batzuen eta besteen politiken koordinazioari eta antolakuntzari dagozkion premiekin adibidez, eta, hala, Eusko Jaurlaritzaren Agentzia bat besterik ez da gertatu. Ikuspegi honen arabera, uste dugu Agentziaren sorrera-prozesua galdutako aukera bat izan dela lankidetza-sistema eraginkorrago eta sinergia handiagoak sortzeko gauza den baterantz aurrera egiteko. 14. Gardentasun- eta partaidetza-printzipioen inguruko gogoeta, eta helburu horietarako aurreikusi diren tresnen eta sistemen funtzionamendua Gardentasun- eta partaidetza-printzipioen analisiari eta horiek EAEko erakundeen lankidetza-politiken diseinuan eta aplikazioan agertzen diren moduari buruzkoa da aurkezten dugun azken ondorioa. Gai honi dagokionez, aurreikusi diren partaidetza-mekanismoetan eta informazioa gizarteratzeko sortu diren sistemetan jarri du arreta gure azterlanak. Partaidetza-tresnei dagokienez, eta erakundeen eta GGKEen artean komunikazio-kanal informal ugari egon badira ere, garrantzitsuena aztertu diren erakunde guztietan Lankidetza Kontseiluak sortu eta abian jarri izana da eragileekiko elkarrizketa bermatzeko formula gisa, hala nola debatea eta izan ditzaketen kezkak aintzat hartzea, bai diseinuari bai politikaren kudeaketari dagokionez. Lehenik, azpimarra daiteke Kontseiluetarako finkatu den eraketak fidelki islatzen dituela lehenago aipatu dugun lankidetza-ere- dua eta GGKEen nagusitasuna, politika gauzatzeaz arduratzen diren lehentasunezko eragile gisa. Beste gizarte-erakunde batzuek Kontseiluetan izan duten presentzia askoz ere txikiagoa izan da eta, horietako batzuetan administrazioaren beraren hainbat instantzia eta sailen inguruan planteatu den partaidetzari dagokionez, izenezkoa izan da soil-soilik (lankidetzako arduradunena izan ezik). Azterlan hau egin den bitartean jaso diren informazioen arabera, Kontseiluen funtzionamenduak neurri batean bakarrik erantzun die ezarri diren aurreikuspenei eta horietan jarritako itxaropen guztiei. Alde batetik, kasu
Ikerlanaren ondorio nagusiak 275 batzuetan, Kontseiluek ez dute egotzi zaien funtzioren batzuk bete, harritzekoa ez den gauza, funtzioen zabaltasunari erreparatzen badiogu. Eta bestetik, nolabaiteko nahasmena dago Kontseiluen izaerari eta kontsultaedo, gehienbat, debate- eta proposamen-eredu baterantz duten orientazioari buruz. Lehenengo kasuan, eragiteko gaitasun handiagoa edo txikiagoa duten administrazioetatik sortzen diren proposamenak eztabaidatzen dituzten organoen aurrean egongo ginateke; bigarrenean, berriz, Kontseiluak osatzen dituzten kide ezberdinetatik sortutako proposamenak eztabaidatzeko (eta baita politiketan integratzeko ere) alorrez ariko ginateke. Nolanahi ere, Kontseilu batzuei formalki eskatu zaizkien funtzio ugari eta askotarikoetatik jaio diren arazoak daudela dirudi, zaila baita funtzio horiek burutzea baliabide gehiagorik izan gabe. Eta bigarrenik, hainbat iturrik diotenaren arabera, zaila da debate jakin batzuk bideratzea, lankidetza-ereduari eta eragile batzuen eta besteen paperari dagozkien estrategia-gaiei buruzkoa bereziki, eta horrek moteldu egin ditu gai batzuei buruzko eztabaidak. Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren osaketari eta Kontseilu hau hiru hiriburuetako udaletan ez egoteari dagokiona da jaso diren iritzietatik ondorioztatzen den alderdi jakin bat, udalek jokatu duten papera garrantzitsua izan bada ere, bai gogoeta doktrinalean eta plangintza estrategikoan, bai burutu den praktikari dagokionez ere. Badirudi EUDELen ordezkaritza bat eta Euskal Fondoaren beste bat egotea ez dela nahikoa nolabaiteko bazterketa-egoera hau arintzeko, bereziki Eusko Jaurlaritzaren hainbat sailetako zortzi ordezkariren presentzia –izenezkoa gehienbat– kontuan hartzen badugu. Disfuntzio honek garrantzi handiagoa hartzen du kontuan hartzen bada hiru hiriburuetako udalek ez dutela zuzeneko ordezkaritzarik Erakunde arteko Batzordean ere. Horregatik guztiagatik, eta bigarren ondorioan euskal lankidetza publikoaren antolakuntzari buruz jada azpimarratu dena kontuan hartuz, beharrezkoa da gure iritziz bi organoen paperaren inguruko gogoeta egiten hastea (Lankidetzaren Euskal Kontseiluaz eta Erakunde arteko Batzordeaz), bakoitzak jokatu behar duen paperaren ingurukoa, eta baita organo horiek hiru hiriburuetako udaletan espezifikoki sartzeko moduaren ingurukoa ere. Udalen gogoetek eta esperientziak (horietako asko lan honetan zehar azaldu dira) ekarpen interesgarriak izan daitezke euskal lankidetzaren orientazio estrategikoarentzat. Informazioa gizarteratzearen gaiari dagokionez, Informazioa partekatzeari buruzko kezka eskasa nabari da; izan ere, plangintza dokumentuek apenas islatzen dute gaia eta IATIk (International Aid Transparency Initiative) proposatutako ildoen erreferentziarik ere ez da agertzen. Aplikazioaren esparruan, gainera, egindako azterlanari esker ondoriozta dezakegu hutsune garrantzitsuak
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 276 daudela, batez ere burutu diren interbentzioen zabalkundeari eta ezaugarriei dagokienez. Erakunde batzuek interbentzio horiei buruzko informazioa eskaintzen badute ere, normalean osatugabea izaten da. Aukerarik ez dago izaera publikoa duten datu-baseetara sartzeko, abian jarri diren politiken alderdi jakinak ezagutzeko edo horien inguruko ikerketak egiteko. Arazo honi, erakunde batzuen eta besteen informazio-sistemen artean dagoen eta jada aipatu dugun koordinazio-falta gehitzen zaio. Azkenik, erakunde batzuek (Eusko Jaurlaritzak bezala) ez dituzte Kontseiluaren bileretako aktak argitaratzen, eta horrek argi erakusten baitu gardentasunaren inguruan dagoen kezka eskasa, gai honi dagokionez behintzat. Erabili diren tresnei dagokienez, esan dezakegu informazioaren gizarteratzea funtsean web-orrien bidez egiten dela gaur egun. Hala ere, eta dagokion atalean jada aipatu den bezala, web-orri guztiak 1.0 dira (irakurketa hutsekoak), hau da, aztertu ditugun erakundeen artean batek ere ez du aldebiko komunikaziorako aukerarik ematen bere web-orriaren bidez. Bestalde, eta Donostiako Udalan eta duela gutxi Lankidetzaren Euskal Agentzian izan ezik (zeinak gune bat baitu Irekia-n), ez da ia urratsik eman komunikazio handiago baterantz, ez dira eztabaida- eta kontsulta-guneak aurreikusi (foroak edo blogak adibidez), eta oso arreta gutxi eskaini zaio sare sozialen erabilerari. Laburbilduz, esan daiteke hainbat galdera daudela EAEko erakundeek gardentasun- eta partaidetza-erronkak beren gain hartzeko duten moduari buruz –ezarri diren mekanismo formalez haraindi–, gai horien inguruko kezka eskasa aditzera ematen dutenak, eta bai Kontseilu batzuen funtzionamenduan bai informazioa gizarteratzeko erabili diren tresnetan islatzen direnak. Hala ere, esan beharra dago bi auzi hauek ez dutela eztabaida handirik sortu eta ez dutela proposamen alternatiborik eragin lankidetzaeragileen aldetik.
Epilogoa: EAEko erakunde publikoak eta euskal lankidetza-sistemaren etorkizuna
Epilogoa 279 Bukatu baino lehen, EAEko erakunde publikoek garapenerako lankidetzan bete duten eta etorkizunean bete dezaketen paperari buruzko gogoeta orokor bat planteatu nahi genuke. Azken 25 urteotan eratu den euskal lankidetza-sistemak bi oinarri nagusi izan ditu: erakunde publikoen finantziazioa eta GGKEen lana. Biak izan dira erabakigarriak eratu den ereduaren funtzionamendurako eta lorpen garrantzitsuak egiteko. GGKEen parte-hartzerik eta lanik gabe, erakunde publikoek ezingo zuten diseinaturiko lankidetza-politika burutu eta, agian, lankidetza-politikarik ere ez litzateke izango. Eta, era berean, erakunde publikoen finantziaziorik gabe, GGKEek ezingo zituzten beren proposamenak gauzatu, ez zituzten dauzkaten kudeaketa- eta lan-egiturak sortuko eta agian, GGKE asko ez ziren sortu ere egingo. Hala ere, ezin da ahaztu euskal lankidetza-sistema hau sortuz joan den testuingurua: alde batetik, lehen urteetan gizarte-giro egokia eta nazioarteko solidaritatearen aldeko nolabaiteko mobilizazioa egon ziren, eta giro hark planteatu ziren eskakizunetako asko onartzera bultzatu zituen erakundeak. Eta bestalde, 25 urte hauetako askoren ezaugarri izan diren nolabaiteko oparoaldi ekonomikoko baldintzek garapenerako lankidetzaren finantziazioa handitzen lagundu dute erakundeentzako gastu politikorik gabe. Ondo jakina den bezala, egoera ekonomikoa errotik aldatu da azken hiru urteotan, eta zuzeneko eragina izan du aipatu ditugun erakunde gehienen finantza-gaitasunean. Baina gainera, egoera ekonomikoaren aldaketa hori duela 25 urtekoarekin zerikusi gutxi duen testuinguru sozial batean gertatu da, orduko hark nazioarteko solidaritate-mugimendu indartsu baten sorrera bultzatu baitzuen Euskadin. Gaur egungo egoeran ezin da aurreikusi lankidetzara bideratzen diren kontusailetan egon daitezkeen aurrekontumurrizketek gizarte-aurkaritza handia izango dutenik, Gasteizen (edo Euskal Herritik kanpo, AA.EE eta udal askotan) gertatu denak erakusten duen bezala. Kontsultatu ditugun pertsona batzuek esan duten bezala, gizartean azken urteotan gutxituz joan dira inplikazioa eta nazioarteko solidaritatearen aldeko mobilizazioa, lankidetzarako baliabide publikoak handitzen ziren ia proportzio berean. Horrek guztiak hainbat galdera planteatzen ditu erakundeek iraganean izan zuten paperaz eta euskal lankidetza-sistema indartzen eman dezaketen laguntzaz, seguru aski oso aldekoa ez den egoera batean. Zentzu horretan, eta gaia agortzeko asmorik izan gabe, bost erronka nagusi planteatuko ditugu.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 280 Lehenik eta behin, beharrezkoa da aurreikusi diren finantza-konpromisoak mantentzea, ahal den neurrian, gaur egun konpromiso horiek murrizteko dauden presioei amore eman gabe. Erakunde publikoek lankidetzarekin duten finantza-konpromisoa ez da tresna huts bat, alor honetan burutzen diren jardueretako asko babesteko beharrezkoa dena. Gizarte-justizia unibertsala ulertzeko modu baten adierazpena ere bada, eta –hau ia garrantzitsuagoa da– aukerakoa izateaz haratago doa. Nazioarteko lankidetzarekiko konpromiso publikoa, hiritarren zergetatik datorren kuota baten ekarpenaren bidez, berez da gaur egungo munduan dauden hainbat eratako desberdintasunei buruz hiritarren sentsibilizazioan lagun dezakeen printzipio-deklarazio bat. Bigarrenik, erakunde publikoek ez lukete beste batzuek egiten dituzten jardueren finantzatzaile hutsak izaten jarraitu behar, azken urteotan gertatu den bezala. Erakundeek askoz ere konpromiso sendoagoak hartu behar dituzte lankidetzaren ideiarekin, beren politika desberdinetan zeharkakotuz, eta koherentzia-gaietan askoz ere zorrotzagoak izanez. Era berean, erakundeek zuzenean inplikatu behar lukete beste herrialde eta lurralde batzuetako kontraparteekin loturak eta lankidetza-harremanak eratzen, eskura dauzkaten bide eta baliabide garrantzitsuez baliatuz, gaur egunera arte ez baitira ia erabili. Zentzu honetan, lankidetza-jarduerak finantzatzeko erabili den diruak ez luke kasu askotan erakundeek egiaz erakusten duten inplikazio eskasa ezkutatzen jarraitu behar, horrek, batzuetan, garrantzi gutxiko gai batekin lotu baitu lankidetza azkenean204. Hirugarrenik, erakunde publikoek modu aktiboagoan lan egin behar lukete plangintza-dokumentuetan orain arte diseinatu diren estrategiak bideragarriak egiten, proposamen ideologikoak eta bertan planteaturiko konpromisoak asmo onen deklarazio huts bihurtuta utzi gabe. Horrek suposatzen du arindu egin behar direla dokumentu horietan planteatzen diren helburu zorrotzei egokituko zaizkien bideen eta baliabideen bilaketa eta mobilizazioa. Horretarako, lankidetzaren esparrua zabaldu behar da, eragile berriak erakarriz eta solidaritatearen eta lankidetzari buruzko debateen gizarteratze handiago bat sustatuz. Gainera, gizarte-baliabide berrien mobilizazioa ere ezinbestekoa bihurtzen da erakundeen finantza-konpromisoak mantentzeko eta egiaztatzeko, lankidetzaren isolamendua edo hauek organizazio espezializatuei bakarrik dagozkien gaiak –baita funtsen murrizketak ere– direlako ideia baztertuz. 204 “Bigarren mailako ikasgaia”, erakundeen ordezkarietatik jasotako hainbat iritzik diotenaren arabera.
Epilogoa 281 Laugarrenik, eta aurrekoarekin oso loturik, erakunde publikoek solidaritatearen eta lankidetzaren ideia integralago bat bultzatu behar lukete, gaur egungoa bezain interdependentea den mundu batekoa izateak dakartzan arazo eta erronka guztiei loturik. Horrek bat egiten du Garapenerako Hezkuntzari buruzko beste ikuspegi bat bultzatzeko beharrarekin, zeinak beste batzuen (itxuraz gureekin loturarik ez duten) arazoen inguruko kontzientzia gainditzen duen, bete-betean sartzeko mundu mailako hiritartasunaren esparruan, inplikazioa eta elkarrekikotasun handiagoa eskatzen duten eta guztionak diren arazoetan. Zentzu horretan, kontuan hartu behar litzateke, laguntzari edo emaile-hartzaile harremanari buruzko ikuspegi tradizionala (zeinak bereziki helburu horretarako sortu diren erakundeen esku uzten duen lankidetzaren ardura, eta egoera hori bultzatu den garapen-ereduari buruz ez duen galdetzen) desegokia izateaz gainera gaur egungo errealitateko arazoei aurre egiteko, galarazi egiten duela mundu mailako hiritartasun globalaren kontzientzia hartzea. Azkenik, EAEko administrazio publikoek gogoeta sakon bat egin behar lukete garapenerako lankidetzaren erakunde-egiturari buruz, egungo ereduaren eraginkortasun-hutsuneak gainditzen saiatzeko. Ez dirudi logikoa edo eramangarria denik plan zuzentzaile desberdinak dituzten zazpi erakunde egotea, zeinek alor guztietan lan egitea planteatzen duten –lankidetza teknikoa, garapenerako hezkuntza, erakundeen indartzea, laguntza humanitarioa…–, antzeko deialdiak bultzatzen dituzten eta gainera, informazio-sistema ezberdinekin eta adostu gabeekin lan egiten duten205. Euskal lankidetza-sistemaren sustapenak erakunde publikoen eginkizuna arrazionalizatzea behar du, estrategiak antolatzeko, gune eta tresna komunak sortzeko, espezializazioak eta osagarritasunak sustatzeko, eta prozedurak, erregistroak, datu-baseak eta informazio-sistemak antolatzeko. Euskadiko garapenerako lankidetzaren erakundeen lehen 25 urteotako historia laburraren alderdi bereziki garrantzitsuren bat azpimarratu behar bagenu, esango genuke, zalantzarik gabe, bere espiritu solidarioarekin konprometitua dagoen eta nolakotasun eraldatzaile batekin kezkatua dagoen eredu bat indartu dela denboraldi honetan. Eta hutsune batzuk nabarmendu behar bagenitu, erakundeetan lankidetza-sistema integralago bat antolatzeko eta, aldi berean, euskal gizartearen gaitasunak beretzeko eragozpenak nabarmenduko genituzke. 205 Euskal Fondoa eta udal ertain eta txiki ugari gehitu behar zaizkie, gainera, erakunde horiei.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 282 Gauzak nolabaiteko distantziaz begiratzen baditugu, Euskadik denbora honetan guztian bizi izan duen egoera ekonomiko, politiko eta soziala kontuan hartuz, litekeena da emaitza orokorra lor zitekeen hoberenetako bat izatea, nahiz eta, jada esan dugun bezala, gogoeta kritiko batzuk aintzatago har litezkeen eta hobeto aprobetxa litezkeen hobekuntzarako aukerak. Zentzu horretan, euskal gizarteak lankidetza-sistema indartsuago bat eta bere gaitasunekin adostuagoa sortzeko dituen aukera handiak azpimarratzea gustatuko litzaiguke, eta ikuspegi kritiko eta berritzaile bat hartzeko premia, zeinak, jada lortu denetik abiatuz, hobeto erantzun ahal izango dien etorkizuneko erronkei. Euskadik tradizio handia du solidaritatean eta internazionalismoan, zeinak, erlijio-misioen historiatik hasita eta GGKEen duela gutxiko jardunbidera arte, esperientzia eta ezaupide ugari eratu dituen munduko eskualde eta herrialde oso desberdinetako errealitate sozial eta kulturalean. Era berean, Euskadik era askotako gizarte-, unibertsitate- eta erakunde-mugimenduak ditu, bai oso esparru ezberdinetan dituzten gaitasun handiak, bai nazioarteko gizartearen arazoetan duten geroz eta inplikazio handiagoa erakutsi dituztenak. Eta azkenik, argi agertu dira lankidetzaren esparruan baliatu diren aukera gehienetan Euskadik dituen erakundeen eta sektore publikoaren ahalmenak. Egiaz, ez da batere erraza ahalmen eta aukera horiek guztiak integratzea eta osatzea, baina horixe da irtenbide bakarra. Baina, inolako zalantzarik gabe, ziklo bat itxi dela baiezta dezakegu, ez euskal lankidetzarentzat bakarrik, baita orokorrean lankidetza deszentralizatuarentzat ere. Ezagutu dugun eredua seguru aski ezingo da betikotu, eta ez dago argi gaur egungo garapenerako lankidetzaren erronkei eta premia erantzuteko gai izan daitekeenik ere. Idaztear dago oraindik zer gertatuko den datozen urteetan solidaritatearen esparruan, eta neurri handi batean, lankidetzaren gizarte-mugimenduak izango duen indarguneen eta gaur egun dituen egitura mailako ahulguneak gainditzeko gaitasunaren araberakoa izango da. Zentzu horretan, ez litzateke historia ahaztu behar, eta komeni da gogoraraztea, duela 25 urte erakundeak pixkanaka lankidetzan sartuz joan baziren, neurri handi batean garai hartan GGKEek ordezkatzen zuten aldeko gizarte-giroa zegoelako sartu zirela. Azken urteotan, EAEko erakundeek, plan zuzentzaileen eta bestelako plangintza-dokumentuen bidez, berretsi egin dute lankidetza solidario eta eraldatzaile batekiko duten konpromisoa. Zalantzarik gabe, abiapuntu ona da datozen erronkei aurre egiteko. Baina ez da nahikoa izango. Etorkizunean, oso faktore desberdinen araberakoa izango dira garapenerako
Epilogoa 283 lankidetzaren iraunkortasuna eta indarra, eta erakunde publikoek hartzen duten papera eta aipatu ditugun erronkei ematen zaien erantzuna egongo dira haien artean. Nolanahi ere, euskal lankidetza indartzeak eta bere politiken sendotasunak zuzeneko harremana izango dute une jakinetan egindakoa aztertzeko gaitasunarekin, lorpenak egonkortzeko eta mugak gainditzeko aukera emango duten ondorioak atereaz. Guk, geure aldetik, azterlan honek horretan lagundu izana espero dugu.
2. eranskina: Aztertu den erakunde-dokumentazioa 297 Eusko Legebiltzarra - Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legea. - Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legea. - Ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu era arautzen duena. - “Emakunde” Emakumearen Euskal Erakundearen sorrerari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legea. Eusko Jaurlaritza a. Plan Zuzentzaileak - Garapenerako Lankidetzarako Plan Zuzentzailea 2005-2008. - Garapenerako Lankidetzarako Plan Estrategiko eta Zuzentzailea 2008-2011. b. FOCADaren Kudeaketa Batzordeari dagozkion dekretuak - Urtarrilaren 30eko 18/1990 Dekretuaren bidez sortutako Hirugarren Munduko Kooperazio eta Laguntzarako Fondoaren Kudeaketa Batzordea eta Babes eta Laguntza Teknikoko Batzordea. - Urtarrilaren 11ko 233/1995 Dekretuaren bidez sortutako Hirugarren Munduko Kooperazio eta Laguntzarako Fondoaren Kudeaketa Batzordea eta Babes eta Laguntza Teknikoko Batzordea. - Martxoaren 26ko 57/1996 Dekretuaren bitartez aldatu zen Hirugarren Munduko Kooperazio eta Laguntzarako Fondoaren Kudeaketa Batzordea eta Babes eta Laguntza Teknikoko Batzordea arautzen duen Dekretua. - Martxoaren 26ko 57/1996 Dekretuaren bitartez aldatu zen Hirugarren Munduko Kooperazio eta Laguntzarako Fondoaren Kudeaketa Batzordea eta Babes eta Laguntza Teknikoko Batzordea arautzen duen Dekretua. (Akatsen zuzenketa). - Urriaren 19ko 350/1999 Dekretuaren bidez FOCADeko Kudeaketa Batzordea arautzen da. - Martxoaren 30ko 350/1999 Dekretuaren bidez FOCADeko Kudeaketa Batzordea arautzen da.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 298 c. Lankidetza Kontseiluei dagozkien Dekretuak - Martxoaren 24ko 53/1998 Dekretuak Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Kontseilua eratu zuen. - Otsailaren 1eko 22/2000 Dekretuak Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Kontseilua sortzeko Dekretua aldatu zuen. - Martxoaren 24ko 53/1998 Dekretuak Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Kontseilua eratu zuen. - Otsailaren 1eko 22/2000 Dekretuak Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Kontseilua sortzeko Dekretua aldatu zuen. - Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren irailaren 16ko 158/2008 Dekretua. d. Diru-laguntzen Deialdien Dekretuak - Proiektuetarako diru-laguntzazko dekretuak: 1989-2011 urteak (urteroko deialdia). - Programetarako diru-laguntzazko dekretuak: 1990, 1991, 1992, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012 urteak. - Laguntza Humanitariorako diru-laguntzazko dekretuak: 2008-2012 urteak (urteroko deialdia). - Euskal Gazteria Lankidetzan proiekturako diru-laguntzazko dekretuak: 1993-2011 urteak (urteroko deialdia). - NN.BBetako Erakundeetarako diru-laguntzazko dekretuak: 1997-2011 urteak (urteroko deialdia). - Euskal borondatezko lankideentzako diru-laguntzazko dekretuak: 1995- 2011 urteak. - Genero-berdintasunaren aldeko erakundearen aldaketa prozesuetarako diru-laguntzazko dekretuak: 2009, 2010, 2011 urteak. e. Txostenak eta memoriak: - Urteko memoriak: 2010. urtea. - Hainbat urtetarako memoriak: • 1988-1991 Memoria: Garapenerako Euskal Lankidetza Publikoa. Hirugarren Munduari Laguntzak.
2. eranskina: Aztertu den erakunde-dokumentazioa 299 • Euskal Lankidetza Publikoa: Hirugarren Munduari Laguntzak (1985-1995). • 1988-1997 Memoria: Garapenerako Euskal Lankidetza Publikoa. Hirugarren Munduari Laguntzak. • Hirugarren Munduari Laguntzak. Balantzea eta etorkizuna. Euskal Lankidetza Publikoari buruzko jardunaldiak (1992). • 2002-2007 Memoria. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia a. Memoriak - 2011ko Urteko Memoria. Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetza Diagnostikoa. b. Ebaluazioak - 2008-2011ko Garapenerako Plan Estrategiko eta Zuzentzailearen ebaluazio parte-hartzailea. Kalidadea. - ECODE: Estudio sobre metodología y prácticas de evaluación de acciones de educación para el desarrollo y sensibilización en la CAPV. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak - Garapenerako Lankidetzarako Plan Zuzentzailea 2009-2011. Arabako Foru Aldundia a. Senidetzeei dagozkien dekretuak - 807/199 Erabakia, azaroaren 10eko Diputatuen Kontseiluarena, zeinaren bidez Arabako Lurralde Historikoaren Kubako Errepublikan Camagueyko probintziarekin senidetzea erabakitzen den, Poder Popular alderdiaren Probintziako Batzarraren ordezkariekin asmo-agiri bat sinatuz. b. Diru-laguntzen oinarri arautzaileak - 12/2002 Foru Dekretua, otsailaren 12ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez 2002 ekitaldirako garabidean dauden herrietan ekintzak kofinantzatzeko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onartzen dira, eta Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Instituzioen arteko kofinantzaketa Hitzarmena onartzen da, lankidetza proiektuetan egingo diren ekarpenak arautzeko.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 300 c. Diru-laguntzen deialdien dekretuak - Proiektuetarako diru-laguntzazko dekretuak: 1999-2011 urteak. - Laguntza Humanitariorako diru-laguntzazko dekretuak: 2000-2008 urteak. - Lekualdatzeetarako diru-laguntzazko dekretuak: 2001-2011 urteak. - Proiektuetarako diru-laguntzazko dekretuak: 2004-2011 urteak. - Proiektuetarako diru diru-laguntzazko dekretuak: 2005-2011 urteak. - Garapenerako Hezkuntzarako diru-laguntzazko dekretuak: 2010. urtea. - Generorako diru-laguntzazko dekretuak: 2010 eta 2011 urteak. Bizkaiko Foru Aldundia a. Diru-laguntzen deialdien dekretuak - Lankidetza-, sentsibilizazio- eta garapenerako hezkuntza-proiektuetarako diru-laguntzazko dekretuak: 2001-2012 urteak (urteroko deialdia). - Genero-ikuspegia aplikatzeko diru-laguntzazko dekretuak: 2008-2012 urteak (urteroko deialdia). Gipuzkoako Foru Aldundia a. Diru-laguntzen deialdien dekretuak - Lankidetza-proiektuetarako diru-laguntzazko dekretuak: 2004-2011 urteak (urteroko deialdia). - Sentsibilizazio- eta garapenerako hezkuntza-proiektuetarako diru-laguntzazko dekretuak: 2004 – 2011 urteak (urteroko deialdia). - Larrialdi-proiektuetarako diru-laguntzazko dekretuak: 2009-2011 urteak (urteroko deialdia). Bilboko Udala - Alkatetzaren Dekretuz, behin betiko onartzen da Garapenerako Lankidetzari eta Sentsibilizazioari laguntzak emateko Araudia, zeina 2001eko apirilean onartu baitzen Udalbatzarrean. a. Plan Zuzentzaileak - Garapenerako Lankidetzarako Plan Zuzentzailea 2006-2009.
2. eranskina: Aztertu den erakunde-dokumentazioa 301 - Bilboko Udaleko Garapenerako Lankidetzarako II Plan Zuzentzailea (2010-2013). b. Diru-laguntzarako deialdiak - Proiektuetarako diru-laguntzetarako deialdiak: 2005-2011 urteak. - Sentsibilizaziorako diru- laguntzetarako deialdiak: 2005, 2007 urteak. - Sentsibilizazio- eta garapenerako hezkuntza-proiektuetarako diru- laguntzetarako deialdiak: 2008-2011 urteak. - Proiektuetarako diru– laguntzetarako deialdiak: 2007-2011 urteak. - Sentsibilizaziorako biurteko diru- laguntzetarako deialdiak: 2005-2007 urteak. - Sentsibilizazio eta Garapenerako Heziketako biurteko diru- laguntzetarako deialdiak: 2008-2011 urteak. c. Bilboko Lankidetzaren Udal Kontseilua - Bilboko Lankidetzaren Udal Kontseiluaren antolakuntza eta funtzionamendurako araudia. d. Txostenak eta memoriak - Urteroko memoriak: 2002-2010 urteak. - Hainbat urtetarako memoriak: 11 urte Lankidetzan: Garapenerako Lankidetzarako Memoria 1995-2005. Donostiako Udala a. Plan Zuzentzaileak - Lankidetzarako eta Garapenerako Hezkuntzarako Tokiko Plana 2008-2011. b. Diru-laguntzen deialdiak - Proiektuetarako diru-laguntzetarako deialdiak: 1995-2012 urteak. - Sentsibilizazio-programetarako diru-laguntzetarako deialdiak 1995-2007 urteak. - Sentsibilizazio- eta garapenerako hezkuntza-proiektuetarako diru-laguntzetarako deialdiak: 2008-2012 urteak.
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 302 c. Lankidetzarako eta Garapenerako Hezkuntzarako Aholkularitza Kontseilua - Donostiako Udaleko Garapenerako Lankidetza eta Hezkuntzarako Aholkularitza Kontseiluaren Araudia, 2008. d. Ebaluazioak - Nondik Nora: Garapenerako Lankidetzaren eta Hezkuntzaren 6 urteko ebaluazioa Donostian. Azken txostena, 2003. Gasteizko Udala a. Plan Zuzentzaileak - Garapenerako Lankidetzarako Plan Zuzentzailea 2010-2013. b. Diru-laguntzen deialdiak - Proiektuetarako diru-laguntzetarako deialdiak: 1993-2011 urteak. - Hainbat urtetarako proiektuetarako diru-laguntzetarako deialdiak: 2003-2010 urteak. - Sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntzarako diru-laguntzetarako deialdiak: 1993-2010 urteak. - Garapenerako Hezkuntzarako hainbat urtetarako diru-laguntzetarako deialdiak: 2005-2010 urteak. - Sentsibilizaziorako diru-laguntzetarako deialdiak: 1996-2011 urteak. - Laguntza Humanitariorako eta Larrialdikorako diru-laguntzetarako deialdiak: 1998, 2010 urteak. c. Garapenerako Lankidetza Kontseilua Garapenerako Lankidetza Kontseiluaren funtzionamendurako Barne Araudia, 2004. d. Txostenak eta memoriak - Urteroko memoriak: 1994-1997 eta 2003-2010 urteak. - Hainbat urtetarako memoriak: Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Politikaren Analisia 1996-2006.
2. eranskina: Aztertu den erakunde-dokumentazioa 303 Euskal Fondoa a. Txostenak eta memoriak - Jardueren memoria: 1994-2010 urteak. Diputatuen Kongresua - Uztailaren 7ko 23/1998 Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Legea. MAEC-AECID a. Lurralde arteko Batzordea - Urtarrilaren 14ko 22/2000 Errege Dekretua, zeinaren bidez Garapenerako Lankidetzaren Lurralde arteko Kontseiluaren osaketa, eskumenak, antolakuntza eta funtzioak arautzen diren. b. Plan Zuzentzaileak - Espainiar Lankidetzaren Plan Zuzentzailea 2001-2004. - Espainiar Lankidetzaren Plan Zuzentzailea 2005-2008. - Espainiar Lankidetzaren Plan Zuzentzailea 2009-2012. c. Ebaluazioa - Espainiar Lankidetzaren Ebaluazioen Kudeaketarako eskuliburua. DGPOLDE-MAEC (2007).
Garapenerako lankidetza Euskadin, 25 urte 312 Ermuako udala Trucios – turtziozeko udala Etxebarriko udala Zaldibargo udala Galdakaoko udala Zamudioko udala Gatikako udala Zierbenako udala Gipuzkoa Kide Kopurua: 35 Adunako udala Itsasondoko udala Anoetako udala Lasarte-oriako udala Aramako udala Lezoko udala Asteasuko udala Lizartzako udala Astigarragako udala Mutrikuko udala Arrasateko udala Oiartzungo udala Villabonako udala Ordiziako udala Debako udala Orexako udala Donostiako udala Orioko udala Errenteriako udala Pasaiako udala Hernaniko udala Soraluzeko udala Hernialdeko udala Tolosako udala Hondarribiko udala Urnietako udala Ibarrako udala Usurbilgo udala Ikaztegietako udala Zaldibiako udala Irungo udala Zizurkileko udala Irurako udala Zumaiako udala Gipuzkoako foru aldundia Nafarroa Kide Kopurua: 1 Basaburuako udala |
addi-9fe71988b0dc | https://addi.ehu.es/handle/10810/9055 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2012-06-21 | science | Molero Otero, María Begoña; Bilbao Zabala, María Jesús | eu | Andereño, zer egingo dugu orain, bazkaldu ala afaldu? | Eskola testuinguru profesionalean irakasle moduan kokatuko zaituen lan bat egingo dugu Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza eta IKTak Haur Hezkuntzan irakasgaiak uztartzen. “Proiektuetara bideratutako ikasketa” metodologia jarraituz, bukaeran lan bat aurkeztu beharko duzu egoera zehatz batean aplikatzeko. Pentsa ezazu Haur Hezkuntzako Eskola batera heldu berria zarela , 3 urteko talde bateko tutorea izateko karguarekin. Gela D eredukoa da. Umeekin hasten zarenean jantokira joatean ilaran daudela, ume batek galdetzen dizu: Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu edo afaldu? Galdera horrek hausnarketa hau pizten dizu: Gizakion bizitza non eta noiz batean gertatzen da. Egiten, mugitzen, ikasten, maitatzen dugu nonbait eta noizbait. Baina
Pausu hauek jarraitzeko aktibitateak, derrigorrezko ematekoak, eta ebaluaziorako irizpide orokorrak ondorengo taulan ikus daitezke.
1. Pausua: Proiektuari hasiera eman. Proiektua azaldu (eskenatokia eta galdera eragilea). Jarraituko dugun prozedura azaldu, taldeak sortu eta talde dinamika landu.
3. Pausua: Proiektuan murgilduta.- Sakontze lana Zer diote adituek? Eskoletatik jasotako baliabideak eta irakasleek ekarritakoen analisia egingo dugu. Sarean ere informazioa eta baliabideak bilatu eta aztertuko ditugu.
4. Pausua: Gure proposamena. Umeen denbora pertzepzioa bultzatzeko baliabidek diseinatuko ditugu IKTen laguntzaz eta besteekin konpartituko ditugu.
Ikaslearen jarduerak ematekoa
aurkezpenak azaroa
abendua
Ematekoa: EZ
9 Deskripzioa: eginkizuna, galdera eragilea, eszenatokia, prozedura, ebaluazioa eta ematekoen zerrenda.
2. Aktibitatea: Taldea osatzen Ematekoak: 2.1. Taldean funtzionatzeko hartu diren erabakiak jasotzen dituen akta. 2.2. Bileretako aktak Entregatzeko datak: 1. akta: klasea bukatzean 2. Beste aktak, karpeta elektronikora igoko dira, lana bukatzean denak jasota egoteko Ebaluaziorako notarako balioa: %10 Kalifikazio honetan 2. eta 3. jarduerak sartzen dira.
2.1. Ematekoa: taldearen 1. aktan agertu behar dira taldearen osaketa 5 pausuetan modu egokian adierazita. (%2) adierazle hauen arabera: Zeregina ondo definitu dute. Funtzionatzeko dinamika eta arauak ondo definitu eta bete dituzte. Arazoak konpontzeko gaitasuna: nola adierazi eta hitz egin.
Talde dinamika: talde bakoitzak egingo du (%4)
GUTXI LANDUA 1 ERDIXKA 2 ONGI 3 OSO ONGI 4 Talde dinamika Taldekideak ez dira bat etorri lana antolatzeko unean. Taldekide batzuk ez dute ia ekarpenik egin. Taldekideek, denak ados, lanaren banaketa egin dute. Kide bakoitzak berari dagokion lana burutu du, baina kohesioa falta izan da. Taldekideek, ados, lana banatu dute eta kide guztien iritziak errespetatu dituzte. Aurkeztu duten lana koherentea da. Taldekideek, ados, lana banatu dute. Denen iritziak errespetatu dira eta elkarri lagundu diote. Lanak koherentzia du eta taldea kooperazioan aritu dela antzematen da. Deskripzioa: Ikasleek taldeak osatuko dituzte ondorengo puntuak kontuan harturik: 1. Lan egiteko taldeak sortu. 2. Taldekideen izenak jaso eta taldearen izena aukeratu. 3. Taldearen xedea definitu. 4. Kideen eginkizunak zehaztu: funtzioak eta rolak (edo ardurak) definitu eta banandu, (koordinatzailea, teknikaria, idazkaria…)
11 5. Funtzionatzeko arauak adostu eta arazoak konpontzeko bidea aurreikusi. 6. Ataza bideratzeko eman beharreko pausuak: ataza definitu, pausuak identifikatu, lan egiteko eskema irudikatu, kronograma egin (denboralizaioa: datak eta bilerak), egingo diren bilerak pentsatu.
Akta jasotzeko eredua Taldearen izena: Data:
Noiz hasi eta bukatu
Bertaratuak:
2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak:
Gai bakoitzaren inguruan aipagarriena esan eta horren inguruan hartutako erabakiak jaso.
3. Egiteko atazak:
Erritmoa: Lan egiteko epeak betetzen ditugu…. Asebetea: gustora jarduten naiz Taldekide bakoitzak lana betetzen dute.
3. Aktibitatea: Taldearen funtzionamendua hobetzeko hausnarketa Ematekoak: 3.1. Talde lanari buruzko hausnarketa Entregatzeko datak: klasea bukatzean
Ebaluaziorako notarako balioa: %10 2. aktibitatearekin batera %10. Ematekoa: gutxienez hiru abantaila eta hiru eragozpen identifikatu behar dituzte. (%1)
Deskripzioa: ikasleek taldean lan egiteari buruz hausnarketa egingo dute “Aurretiko hausnarketa” gidoia erabiliz. Banaka eta taldean.
14 3. Aktibitatea: Taldearen funtzionamendua hobetzeko hausnarketa.
Talde lanari buruzko iritziak edo esperientzia batzuk deskribatzen dira hurrengo esaldietan:
Iaz Matematikan lan bat egin genuen taldean eta primeran atera zen dena, hori bai, nota espero nuen baino baxuagoa ipini zidan irakasleak. Ezin dut jasan, denbora guztian Jonek esaten duena egin behar dugu, eta beste edonork zerbait egiten ba du, gero berak dena eraldatzen du. Taldean lan egitea rollo bat da. Irakasleak jarraibideak oso argiak eman zizkigun eta primeran funtzionatu genuen, bakoitzak egin beharrekoa egiten genuen eta listo. Jonek mutur handia dauka, beti eskakeatzen saiatzen da. Matematikan egin genuen lanean ez nintzen ezertaz enteratu, eta orain zailtasunak ditut ikasgai hau jarraitzeko. Jon urrun bizi denez 10 minutu beranduago etortzen da, baina ez da arazoa, gero azaltzen diogu eta ahal duena egiten du.
1. Indibidualki irakurri ondoren, erantzun idatziz galdera hauek zer bururatzen zaizu? Nolako jarrera adierazten du hiztunak?, zein arazo azaleratzen du?
2. Gero, 4ko taldetan elkartu eta norberaren hausnarketa komentatu: bakoitzak berea azaltzen du, besteek notak hartzen dituzte eta gero elkarren artean komentatzen dira.
3. Ondoren: taldean lan egiteko abantailak eta arazoak identifikatu eta idatzi bi zutabetan
4. Bukatzeko: Taldean sortu diren ideiak aprobetxatuz indibidualki egin diren hausnarketa osatu: ikasle bakoitzak bere hausnarketa eta gero bere konklusioak idatziko ditu.
5. Ebaluazioa: gutxienez hiru abantaila eta hiru eragozpen identifikatu behar dituzte.
4. Aktibitatea: Zer dakigu? Aktibitate honen helburua da Identifikatzea gai horren inguruan dakitena eta faltan dutena. 2 aktibitate bereizten dira: 1. Ikasleen aurreiritziak umeen denborazko pertzepzioaz azaleratzeko: Brainstorming Teknika. 2. Ikasleen, euren aurreiritziak denboraren inguruan: “Denboraren inguruan” galdetegia Ematekoa: Taldetan idatziz bildutakoa. Entregatzeko data: klasean bertan Ebaluaziorako %5 Nork: taldekide bakoitzak talde osoaren lana eta nota bataz bestekoa izango da.
GUTXI LANDUA 1 ERDIXKA 2 ONGI 3 OSO ONGI 4 Giroketa Taldekideak ez dira gaian sartu eta batzuk ez dute ia ekarpenik egin. Taldekideak gaian sartu dira baina ekarpenak gairekin ia ez dute loturarik izan. Taldekideak oso ondo sartu dira gaian, identifikatu dituzte denboraren inguruan dituzten akatsak.
Taldekideak oso ondo sartu dira gaian eta ekarpenak guztiz egokiak izan dira. Deskripzioa: bi pausu bereizten ditugu 1. aktibitatea: Banaka: idatzi post-it batzuetan burura datorkiena Talde txikian: Identifikatu behar dituzte arazo horren azpian duden mota ezberdinetako gaiak: adibidez denbora kontzeptuaren azpi-kontzeptuak eta ezaugarriak, umeen ideiak denboraz, zelan landu gai hori Haur Hezkuntzako geletan edo zer errekurtso erabil ditzakegu. Talde handian ekarpenak aztertuko dira
4. Erantzuteko gai zara?
• Nola deitzen da gure egutegia? Zein da bere oinarria? • Zergatik kokatzen dugu urte berriaren lehenengo eguna urtarrilaren 1ean eta ez abenduaren 25ean edo …? • Noiz jaio zen Kristo? • Zergatik hilabeteak 12 dira eta asteko egunak 7? Beti izan al da horrela? • Zeri deitzen diogu bisurtea (urte bisustua)? Zergatik dago? • Nola da posible esatea Bilbo 1300 urtean fundatu zela bere fundazio gutunean 1338 urteko data agertzen bada? • URTAROAK Zein da lehena? Nola deitzen dira? Ezagutzen al duzue beste izenik? • HILABETEAK Zeintzuk dira? • Ba al dakizu nondik datozen izenak?
5. Aktibitatea: Eskolara goaz Proiektua testuinguru erreal batean kokatuko dute Ematekoa: Informazioa jasotzeko fitxa eta informe idatzia Testuinguruarekin.
Entregatzeko data: Ebaluaziorako irizpideak eta notarako balioa %5 irizpide hauen arabera: 1. Eskolarekin data adostu 2. Galdetegiaren egokitasuna 3. Informea Deskripzioa: Lehenengo pausuan abiapuntua izango den errealitatea aztertu eta definitu behar da, jakin behar dugu zein testuingurutan erabiliko ditugun materialak, eta honen arabera helmuga planteatu eta bidea diseinatu. Horretarako, eskola batera joango dira ikasleak azterketa hau egiteko. Talde bakoitzak erabakiko du nora jo informazio horren bila. Beraz, bisita prestatu behar da. Lehenengo galdetegia eta informazioa jasotzeko fitxa prestatu Bertan puntu hauek egon behar dira: 1. Ikasleen ezaugarriak: adina, maila, ikasle kopurua, eskolako testuingurua.. argazkiak atera daitezke. 2. Erabiltzen diren baliabide didaktikoak inguruaren ezaguerako arloan: liburu eta ipuinen zerrenda, baliabide digitalak 3. Nola lantzen dira denbora kontzeptuak? Materialak zerrendatu, 4. Klasean dauden baliabide elektronikoak zerrendatu deskribatu eta baloratu. Geroago, eskolako zuzendariarekin eta irakaslearekin kontaktuan jarri eta eguna adostu.
Deskripzioa: (teknika, pausuak) puzzlea 1. taldekide bakoitzak testu bat irakurriko du eta iruzkina egingo du gidoia jarraitzen klasetik kanpo. 2. klasean, testu bera irakurri dutenak bilduko dira zalantzak argitzeko, ulermena baieztatzeko eta ondorioak ateratzeko. 3. lan taldeak bilduko dira eta kide bakoitzak besteei irakurri duena azalduko die ondo ulertu dutela baieztatzen. 4. klaseko talde handian komentatuko dira testuak.
Adituen informazioa. Testuak Komentatzeko gidoia Ikaslearen izena eta abizenak:
Entregatzeko data:
Zer irakurri duzu? (erreferentzia bibliografikoa)
Iruzkin kritikoa: • Zer ikasi duzu? • Besteekin komentatzeko edota argudiatzeko ideiak edo argumentuak. • Iritzi pertsonala.
Baloratzeko irizpideak: 1.atal guztiak osatu. 2.ideiak ondo adierazi eta argudiatze egokiak egin. 3.iruzkin kritikoa
7. Aktibitatea: Material azterketa Material batzuk aztertuko dituzte. Ematekoa: egindako analisiaren fitxa. Indibiduala
Entregatzeko data: klasean bertan Ebaluaziorako irizpideak eta notarako balioa %5 irizpide hauen arabera: 1. Atal guztiak osatu. 2. Ideiak ondo adierazi. 3. Iruzkin kritikoa. Deskripzioa Ikasleek materialak ekarriko dituzte: jolasak, ipuinak, puzzleak Taldean ekarritako materialak aztertuko dituzte Ikasle bakoitzak bat aukeratuko du eta horren analisia egin behar du fitxa bat jarraituz.
Material azterketa. Baliabideak aztertzeko fitxa Ikaslearen izena eta abizenak: Entregatzeko data: Zer aztertu duzu? (Fitxa teknikoa) Titulua; egilea; editoriala; tokia eta urtea; euskarria Baliabidearen deskripzioa Gaia edo edukia Nori zuzendua? Nola erabiltzen da? Nolako ilustrazio eta testua du?
Baliabidearen analisia Helburu didaktikoa edo ludikoa du? Zein da ikaslearen papera? Zein da irakaslearen papera? Ikasleen ikaste prozesua bultzatzeko lagungarria da? Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokia da? Egokitzapenak sar daitezke? Aniztasuna ( kulturala, soziala, generoa …) kontuan hartzen du?
Iruzkin kritikoa: Erabiliko zenuke gelan? Zergatik? Besteekin komentatzeko edota argudiatzeko ideiak edo argumentuak. Iritzi pertsonala.
Baloratzeko irizpideak: 1. Atal guztiak osatu. 2. Ideiak ondo adierazi. 3. Iruzkin kritikoa.
8. Aktibitatea: Baliabideak sarean Eskola guztietan, haur hezkuntzan, denbora lantzen da, bai bizipena barneratzen, eta baita kontzientzia mailara azalerazten. Aktibitate honen helburua, denbora lantzeko, sarean dagoen materiala ezagutzea da. Inguruaren ezaguerarako materialak sarean bilatuko ditugu hain zuzen, hh blogak, wikiak, errepositorioak eta beste errekurtso batzuk ere bai. Beraz, nola lantzen da denbora eskoletan?, Horretarako informazioa kudeatzeko erremintak erabiliko ditugu, hau da, informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta antolatzeko aplikazioak.
Ematekoa: topatutako informazio eta material erreferentziak Delicious-en bildu. Entregatzeko data: hurrengo saio praktikoa Ebaluaziorako irizpideak eta notarako balioa: %10 erreferentzia kopurua, etiketa erabilera, informazioa nola antolatzen duten, egiten diren oharrak, erreferentzien egokitasuna.
811erreferentzia jasotzen du. >12 erreferentzia jasotzen du. Erreferentzi egokitasuna Bildutako informazioak ez dauka loturarik eskatutakoarekin Informazio gutxi eta gaizki antolatua Informazioa egoki bildu da eta logikaren arabera antolatuta dago Informazioa oso ondo jasota dago eta primeran antolatuta. Horretaz gain, lanak originaltasuna eta sormen gaitasuna erakusten ditu.
aurkezpena Txostena gaizki aurkeztuta eta edukiari dagokionez, informazio gutxi. Txostenaren aurkezpena ez dago txarto, baina informazioa, edukia, gaizki antolatuta dago Aurkezpen egokia du eta informazioa logikaz antolatuta, txukun dago. Aurkezpena oso zaindua, txukuna eta ederto antolatua eta idatzia etiketak Egokiak/ ezegokiak Oharrak Egokiak/ ezegokiak Deskripzioa: 1. Delicious-en talde kontu bat zabaldu. 2. informazioa bilatu: informazio bilaketa egiteko irizpideak eta deskriptoreak definitu (hitzak, bilatuko diren kontzeptuak), esate baterako: denbora lantzeko materiala, denbora haur hezkuntza, haur hezkuntzarako materiala, inguruaren ezaguera materiala, inguru material didaktikoa. 3. Informazioa antolatu eta kategorizatu (etiketak): Delidious-en gorde, erreferentzia guztietan etiketak ipini eta ohartxoa egin. 4. Edukiak aztertu: Informazio egokia aukeratu behean agertzen den taulak laguntzaz. 5. Horietako bat aukeratu (arrazoiak ematen) eta talde handian aurkeztu.
9. Aktibitatea Non gaude orain? Proiektuaren 4.. fase honetan ikasleek haien proposamena diseinatu eta gauzatuko dute. Aztertzen hasiko dira proiektuan noraino heldu diren, hasierako zalantzak ea konpondu dituzten eta prest dauden haien proiektua burutzeko. Ematekoa: Posterra proiektuaren gidoiarekin Talde bakoitzak poster bana egingo du. Entregatzeko data: Egun berean Ebaluaziorako irizpideak Zuzentasuna Deskripzioa: Talde guztiek poster batean euren proiektua irudikatuko dute: non gaude? Nora joan nahi dugu? eta Nola helduko gara? Talde guztiek besteen posterra aztertu eta gero talde handian zalantzak argituko dira.
Materialak diseinatu eta gauzatu 1. Egingo dugun materialaren funtzioa, edukiak eta erabiltzeko gida eta ebaluazioa 2. Materiala diseinatu, erabilera (nork, zer), Aspektu teknikoak, Ebaluazioa eta hausnarketa
10. Aktibitatea: Material didaktikoa diseinatzeko pausuak - Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?
- Materialaren helburu espezifikoak:
- Konpetentzia eta helburu didaktikoak formulatu.
- Noiz, zein testuingurutan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?
- Edukinaren eskema edo gidoia hiru aspektuak kontutan harturik: estetikoa, interakibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak:
Ideia eta aholku batzuk
Aurretikoa: Lana egiten hasteko eta egiten dugun bitartean testuingurua definitzen dituen elementuak kontutan hartu behar dira (Curriculuma, helburuak, ikasleen ezaugarriak..) Aurrekoa definituta, zer nahi dugu egin erabaki beharko dugu: Puntu hau definitzeko pentsatu behar dugu zeintzuk izango diren: 1. Materialaren funtzioak: motibatu, informazioa eman, ikasketa indartu, trebetasun konkretu bat landu.. 2. Helburu eta edukia didaktikoak, edukiak antolatu, sekuentziatu, (eskema bat egitea komenigarria da horretarako.) 3. Materiala: daukaguna edo bilatu beharrekoa.
Materiala deseinatzeko: Hiru osagarri diseinatu beharko ditugu: informazioa, interaktibitatea eta aurkezpena. (Edukien gidoia eta gidoi teknikoa) Informazioaren diseinua: erabaki behar dugu zeintzuk izango diren gure mezuaren edukiak: zer igorri nahi diogu entzuleari?Testua, irudiak eta soinua diseinatzen dugu. Interaktibitatea: hau da, nola antolatuko dugu nabigazioa?. Zeintzuk izango diren loturak ekintzak animazioak... Aurkezpena: nola egiturako ditugun elementu teknikoak erabaki behar dugu hirugarren pausu honetan. (trantsizioa, efektu teknikoak, ...)
Diseinatzeko printzipio orokorrak Arreta, pertzepzioa eta ikasketa dira hiru pausuak mezua helarazte prozesuan. Orokorrean, aurkezten den materiala erakargarria eta esanguratsua izan beharko da. Informazioaren antolakuntza logikoa zaindu: hasieran puntu nagusiak aurkeztu, oso konplexua diren ideiak edo mezuak zatitu. Beharrezkoa den informazio guztia sartu eta bakarrik hau. Puntu inportanteak indartzeko elementu osagarriak antolatu (geziak ipini, negrita, grafikoak,...) Konkretuago, arreta, somaketa eta ikasketa hobetzeko zenbait puntu: Arreta erakartzeko: elementu berriek arreta erakartzen du, baita ere handiagoa edota desberdina denak ere. (koloreak, letra edo irudi handiagoa ipintzen,...) Arreta mantentzeko: informazioa esanguratsua izan beharko da. Oso zaila denak edo sinpleegia denak ere interesa galtzen du. Pertzepzioa: ezagutzen dugunarekin erlazionatzen dugu (borobil bat pilota bat da). Esperientzia eta aurreiritziek eragina daukate, (koloreen nahasketa, eta kontrastea,.. erabiltzen diren irudiak, adibide eta konparaketak hobeto ulertzeko (500 metro, Empire State bezalako altua..) Pertzepzioa selektiboa (hautakorra da): ez ipini elementu gehiegi ezin baitu guztiak sumatu. Eta beste aldetik, lagundu arreta zentratzen puntu esanguratsuetan. Pertzepzioak antolaketa formala behar du: elementuak ordenatu behar dira.
29 Espektatibek pertzepzioan eragina dute. Ikasketa optimizatzeko, materiala logikoki antolatu behar da eta esanguratsua izan beharko da. Errepikapenak laguntzen du. Diskurtsoan nabariak diren terminoak ezagutu behar dira eta hauekin erlazionatzen diren kontzeptuak ere. Adibideek asko laguntzen dute. Informazioa esaldi erredaktatuan aurkeztu beharrean zerrenda moduan ematen ba da, ikasketa errazago ematen da.
Ikus diseinua. Elementu hauek zaindu behar dira: Irudiaren tamaina: proiektatzen denean gelako tamainarako egokia izan dadila, entzule guztiek ikusteko. Testua: esaldiak irakurtzeko errazak (ikustaldi bakar batean antzemateko). Den dena ez da sartu behar, ahozko komunikaziorako laguntza da gardenkia, ez da baliabide bakarra. Letra: Tamaina, estilo eta tipoa, espazioak eta kontrastea zaindu behar dira. Irudiak eta grafikoak: sinpleak eta adierazgarriak, testuarekin osotasuna mantendu, elementu esanguratxoak nabarmendu (kolorea, forma edo posizioa) ulermena errazago egiteko. Efektu bisualak zaindu proiekzioan) Informazioaren fluxua: aurkezteko erritmoa eta elkar lotzeko modua. Kolorea: dagoenean zaindu behar da gehiegi ez sartzeko, eta aldi berean informazioa transmititzeko lagungarria izateko. Arlo plastikoan kontutan hartzeko arau batzuk: Sinplea izan dadila, ez erabili koloreak eta elementu apaingarririk ez baduzu horretarako arrazoirik. Garrantzia daukana erdian ikus dadila. Marrak: horizontalean apaltasuna adierazten dute, bertikalean berriz, dinamismoa.
Ematekoa: Aurkezpena
Entregatzeko data: Ebaluaziorako irizpideak eta notarako balioa: %10 Aurkezpena: %5 Taldeek beste taldeenak egingo ditu. Irakasleak : %5 Taldearen lau kideek egingo dute aurkezpena klasean, euren artean erabaki nola eta zer, baina kontuan hartu gero irakasleak galderak edonori egingo dizkiola. Azaltzeko oinarrizko puntuak ondokoak dira: Taldekideak eta taldea aurkeztu Sarrera eta justifikazioa Esplikatu zer egin duzuen, Nondik abiatu zarete? Kontestualizazio didaktikoa, ikasleak, zer irakasteko… Pentsatu behar duzue ere nola egingo duzuen, hau da, zein izango den euskarria, (bideo bat, gardenkiak, ....) Kontuan hartu ere klaseko beste kieek zuen lan honetatik ikasi egin behar dutela, beraz, irakasleei ezezik, zuen kieei ere aurkezten diezuela lana.
12.2. Zer ikasi dugu? Lanaren Ebaluazioa Nork egina:
Aspektu indartsuak: Zer ikasi dugu proiektu honen bidez? Konparatu hasieran izan dituzuen zalantzak eta gabeziak eta orain testuinguru horretan aritzeko garatu dituzuen gaitasunak
Aspektu ahulak eta hobetzeko proposamenak
12.2. Talde lanaren ebaluazioa. Adierazleak Gutxita n Normalea n Askotan Helburuak betetzen dira
Taldekide guztien ikuspuntuak eta iritziak kontuan hartzen dira
Bileraren garapenerako planifikazioa egiten da
Egiten den bilerako planifikazioa betetzen da
Ordutegia eta bileren egunak taldekide guztiak errespetatzen dituzue
Lanak eperako egiten dira
Elkarrekiko laguntza ematen duzue
Taldearen izena:
Gaitegia Proiektuan Haur Hezkuntzako 2. kurtsoko bi irakasgai daude inplikatuta, lehenengo lauhilabetekoak (Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza eta IKT Haur Hezkuntzan)
Proiektuan garatzeko gaiak:
Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza irakasgaiari dagozkionak: Gizarte Zientzien oinarrizko kontzeptuak: denbora Denboraren kontzeptua Nola garatzen da haurrengan denboraren pertzepzioa Nola lagunduko diogu haurrari denboraz jabetzen Gizarte eta kultura ingurunearen ezagueraren eraikuntza haurrengan Gizarte eta kultura ingurunearen ezagueraren ikasketarako proiektu, baliabide eta materialak Haur Hezkuntzan
IKT Haur Hezkuntzan irakasgaiari dagozkionak: Web 2.0 hezkuntzan: ediziorako eta ezagutzaren kudeaketarako erremintak. Ikasketarako aplikazioak. Baliabide didaktikoen diseinua, gauzatzea eta balorazioa.
Lan karga Irakasgai bakoitzaren %40a, hau da: 2,4 kreditu x2= 4,8 kreditu. Kreditu kopuru honek 120 lanordu inplikatzen du ikasle bakoitzarentzat. Eta lan taldeak 4-5 kidez osatuko direnez, talde bakoitzak proiektua burutzeko 480600 ordu inbertituko du.
Ikaste prozesuaren emaitzak Proiektuaren emaitza Haur Hezkuntzan denbora lantzeko errekurtsoen karpeta digitala izango da, bost baliabidez osaturik: ipuin bat errutinak lantzen direnean erabiltzeko, bi errekurtso eta beste bi ikasleen aukeran.
Proiektua burutu ondoren, ikaslea gai izango da: Haur Hezkuntzan denboraren pertzepzioa garatzeko prozedurak eta baliabideak identifikatzeko. Haur Eskolan denboraren ezagutze prozesuan sortzen diren zailtasunak identifikatu, aztertu eta era globalizatuan bideratzeko. Denboraren pertzepzioa lantzeko materialak diseinatzeko. IKTak ezagutzaren kudeaketan eta eraikuntzan erabiltzeko. Haur Hezkuntzako testuinguruan IKTak aplikatzeko. Taldean lan egiteko. Beste irakasleekin elkar lanerako eta komunikatzeko sareko errekurtsoak erabiltzeko.
Materiala EHUko ikasleen artean erabiltzeko baimena.
Baimena ematen dugu EHUko ikasleek gure lana kontsultatzeko eta berrerabiltzeko iturria aipatuz. |
addi-f961e5b76821 | https://addi.ehu.es/handle/10810/9070 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2012-06-21 | science | Ibarloza Arrizabalaga, Ander | eu | Enpresa komertzialaren simulazioa | 1 1 1 Sarrera 1.1 Galdera eragilea Gerora saltzeko asmoz, bi ordenagailu erosi dira, bakoitza 1.000€ ordainduko da 90 egun barru. Aste bete pasatu ondoren, bat saldu da 2.000€ko salneurrian eta momentuan kobratu da. Zein da eragiketa hauen emaitza, eurotan? a) 0.000€ b) 1.000€ c) 2.000€ d) 3.000€ e) Besterik 1.2 Jokalekua Ikasketak burutu artean, langabezian zaudete eta diru premia duzuen lagun taldeak Kapital txikia behar duen enpresa txiki bat sortzea erabaki duzue gutxienez soldatatxo bat izateko. Egokiena edo errazena horretan eskarmenturik izan ezean, enpresa komertzial bat sortzea da, hau da, ekoizpen beharrik ez duen enpresa bat, egindako produktuak, salgaiak erosi eta saltzen dituena, denda bat. Merkatua aztertu eta bere jarduera zehaztu ondoren, zein produktu eta zein merkatu, txikizkaria (bezeroak, kaleko pertsona fisikoa dena, arropa denda, kirol denda, jaki denda, okindegia, informatika denda, eta abar izan daitezke) edota handizkaria (bezeroak, pertsona juridiko edo enpresak dituena, bere salgaiak, arropak, kirol produktuak, jakiak.... ) izango den adostu. Lortu beharreko bezeriaren ezaugarriak (umeak, gazteak, nagusiak, maila ekonomikoari begira: maila altukoak, ertainak, baxukoak). Geografikoki noraino hedatuko den: herria, probintzia, hiriburua…. Enpresa martxan jarri eta zuzendu beharko duzue. Urteko kontuak, balantzea, galduirabazien kontua, kontuen nagusiak, egitate kontableen idazpenak, biltegiko balioespenaren irizpide metodoa, bezero eta hornitzaileen kobratze eta ordainketak landu beharko dituzue, informazio guzti hori ondo aztertu eta erabakiak hartu enpresak merkatuan iraun dezan. Urte beteko jarduerak zenbateko errentagarritasuna duen aurkeztu beharko duzue jarduerarekin jarraitu edo ez erabakitzeko eta ogasun publikoari zergak ordaintzeko ere. 1.3 Proiektuan parte hartzen duten ikasgaien zerrenda IRAKASGAIAREN IKASGAIEN ZERRENDA:
4 4 praktikoen bidez landuko dira eta besteak, jarraian izendatuak, proiektuaren bidez landu beharko dituzue, eginkizun horretarako beharrezkoak dituzuen ikasmaterialak eta bibliografia bideratuak eskuragarri utziko zaizkizue.
Bestelako jarduera batzuen bidez landu beharreko ikasgaiak %100ean: 5. gaia: Ziklo kontablea. 10. gaia: Merkataritza enpresen eragiketak. 12. gaia: Merkataritza kreditua eta kobrantza-kudeaketa. 13. gaia: Aldizkapen kontablea. 1.4 Aurretiko ezagutzak: Ikasle batzuk kontabilitateari buruzko ikasgai batzuk ikasita etortzen dira eta lurreratze erosoagoa izaten dute. Dena dela, hasierako ikasgaien helburua, gerora egingo duten proiektuan behar izango dituzten tresnak aurkeztea izango da, kontabilitatekoak, enpresen sail ezberdinak, moodle, testu tratatzaileak, kalkulu orriak eta abar. Eginkizun honetan lehen bost asteak erabiliko ditut. Helburua taldeko guztiek, gai hauetan, oinarrizko ezagutzak izatea da, talde lanean traba handiegirik egon ez dadin. Kontabilitateari buruz jakin beharreko minimoak hurrengo gaietan landuko dira: 1. gaia: Jarduera ekonomikoa, enpresa eta kontabilitatea. 2. gaia: Urteko kontuak. 3. gaia: Balantzea. 4. gaia: Eredu kontablea: kontuak eta kontu-sail bikoitza. 6. gaia: Normalizazio kontablea eta euskarri kontableak.
5 1.5 ikasketaren helburuak: Entregatzekoak Ikasgaiak Landutako gaitasunak Ikasketaren helburuak 1. E1: enpresa sortu, jarduera zehaztu eta lehen hiruhilekoa aurrekontu baten arabera planifikatu, enpresa martxan jartzeko beharrezkoak dituen baliabideak zehaztu eta hauen finantzazioa lortu. Lehen hiruhileko sarrera eta gastuen kontuak aurkeztu. 2. E2: El. entregatzekoari dagokion hiruhileko zergak kitatu, bigarren hiruhileko sarrera eta gastuen kontuak aurkeztu, kreditua landu eta seihilekoaren Enpresa Txiki eta Ertainen Urteko Kontuak UKETE- ak prestatu. Balantzea, Galdu irabazien kontua, egunkari liburua, nagusien liburua. 3. E3: E2. entregatzekoari dagokion hiruhileko zergak kitatu, uztaileko ezohiko paga eta abuztuan itxita egonda 3.hiruhileko kontuak aurkeztu beharrezkoak diren aldizkapenak egin eta hiru hiruhilekoen UKETE-ak prestatu. 5. gaia: Ziklo kontablea. 10. gaia: Merkataritza enpresen eragiketak. 12. gaia: Merkataritza kreditua eta kobrantzakudeaketa. 13. gaia: Aldizkapen kontablea. LG1, Informazio kontablearen erregistro-tresneria garrantzitsuenak erabiltzen ikasi. LG2, Finantza egoera-orriak lortzeko helburuarekin prozesu kontablea antolatu. LG5, Enpresa jardueraren epe laburreko oinarrizko eragiketak baloratu eta kontabilizatu. ZG1, Ikasketa gaitasunak garatu, auto-formaziorako eta bestelako ikasketetarako autonomi maila hobetuaz. ZG2, Idatzizko eta ahozko komunikazioa garatu. ZG3, Lantaldean lan egin, arduraz eta errespetuz. M01CM02, enpresa edo erakundeak zuzentzea eta administratzea, bere konpetentzia eta instituzio gunea ulertuaz eta indar eta ahultasunak identifikatuaz. M01CM03, edozein enpresa edo erakundeetako funtzio, sail edo antolaketan integratzen jakitea eta inguru ezberdin eta kultura anitzetako antolaketan lan egiteko trebetasunen jabe izanaz, jasotako kudeaketa ardurei erraz aurre egitea. M01CM04, enpresa baten egoera eta bilakaera aurreikusia gaitasun kritikoarekin balioesteko, iturri ezberdinetako informazioa bilatzen, identifikatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, arrazoitutako iritziak ematea eta jatorri ekonomiko, sozial eta etikoak duten erabakiak hartzea. M01CM05, erabilgarri dauden baliabideak eraginkortasunez esleitzea, informazio eta komunikaziorako teknologiak, bere ikasketa esparruan zein testuinguru profesionalean, erabiliaz. IH1 Hartu beharreko erabakiak txostenetan edo informazio kontablean arrazoituak planteatuko dituzte. IH2 Enpresa ezberdinen egitura ekonomiko finantzarioak konparatuko dituzte. IH3 Informazio ekonomiko eta eredu kontablearen analisia egingo dute. IH4 Kontabilitate Plan Orokorra eta ekitaldi batean sortutako fondoen fluxu eta enpresaren emaitzen eta egoerari buruzko teknika kontablea landuko dute. IH5 Urteko kontuak prestatu eta aurkeztuko dituzte. IH6 Talde lanerako funtzioen banaketa eta hauen koordinazioa landu behar izango dute. IH7 Enpresa txiki eta ertainen egituraz jabetuko dira. IH8 Enpresaren politika zehaztuko dute.
6 1.6 lan Zama: Ebaluazioaren araberakoa izango da. Hau da, proiektuak ebaluazioaren %25a izango duenez lan zama ondoko hau izango da: Ikasle bakoitzeko: a. Ikasgelako orduak 15 b. ikasgelatik kanpoko orduak 22. Talde bakoitzeko: c. Ikasgelako orduak 15 x 4 = 60 d. ikasgelatik kanpoko orduak 22 x 4 = 88
Proiektua, 6. Astean gauzatzen hasiko bada ere, lehen 5 asteetan ikasleei proiektuaren nondik norakoak azaldu eta irakasgaiaren bateratze lana izango da nagusi, proiektuarekin hasten direnerako, oinarrizko ezagutza bateratuak izan ditzaten eta proiektua ezberdinen ideiak planteatzen has daitezen. 6. astean hasi eta bost astetan burutuko dute, tartean klase magistralak ere tartetxo bat izango dute, honekin proiektua burutzeko malgutasun handiagoa dute, gehiegi kontzentratzea ere kaltegarri izan daiteke eta.
7 2 Metodologia eta ebaluazio sistema 2.1 Jarduera motak (JM) JM1. Azterketatxo edo kontrolak. JM2. Ikasketaren helburuez hausnartu. JM3. Taldekako jokalekuaren azterketa eta proiektua aurrera eramateko edo garatzeko funtzioen banaketa. Jokalekuaren informazioaren banaketa eta mugak ezarrita daudenez, talde bakoitzak berea egingo du eta landu ondoren akta bat egingo dute Moodle-ko foroaren bidez. JM4. Ideia zaparrada (brainstorming). JM5. Eztabaida bideratua, mahaigainertutako galderei taldeka erantzuna eman beharra. JM6. Informazioaren bilaketa. JM7. Taldeen antolaketa eta funtzionamendu onerako jarduerak (eraketa, funtzionamendu arauak, bileretako aktak, gertakari larriak, gatazka kudeaketak, funtzionamenduaren hausnarketa, taldeen ebaluazioa eta partaideen koebaluazioa). JM8. Maila berekoen ebaluazioa. Taldeek beste taldeen 1 eta 3 entregatzekoak aztertuko dituzte. JM9. Puzzleak. Magistralean landuko ez diren ikasgaien lanketa. Enpresaren arlo ezberdinen jardueren informazioaren bateratzea. JM10. Balorazio inkestak.
8 Faseak Entregatzekoa Jarduerak Ebaluazioa Bateratu: 5 aste
9 2.2 Ebaluazio sistema (ES) Guztirako 10 puntuen banaketa, hurrengoa izango da: Oinarrizko ezagutzak: 1 Proiektuaren garapenak: 2,5 Azken azterketan: 6,5
ES1. Oinarrizko ezagutzen azterketa bakoitzak, bi izango dira: proiektuaren hasieran (ES11) 0,5 balio du; proiektuaren erdian, 2. entregatzekoaren ostean eta gizabanakoen galdagarritasuna bultzatzeko, talde bakoitzeko partaideen artean ateratako bataz besteko nota berdina jarriko zaio talde guztiari, (ES12) 0,5 puntu balio du; guztira 1. ES2. Proiektuaren garapenak bukaerako notaren 2,5 balio du: E1. entregatzekoak 0,25 puntu balio ditu. Maila berekoen ebaluazioa egiten duen taldearen esku. Mugetan daudenak eta ausazko batzuk berrikusi. E1. entregatzekoen maila berekoen ebaluaziok 0,25. Aholkuak jaso dituzten taldeen esku. E2. entregatzekoak 0,5 puntu. Galdetegiak 0,5 puntu balio du. Taldekide bakoitza landu beharreko gai bati lotu eta espezialisten taldeak egingo dira, gaia landu eta sakontzeaz gain, test motako 12 galdera entregatuko dituzte. Galdera egokien arabera ebaluatuko da. E3. entregatzekoak puntu 1 balio du. ES3. Azken azterketak 6,5 puntu balio ditu eta gutxienez 2,5 puntu lortu behar dira. Lehen entregatzekoak errubriken bidezko balioespena izango du.
11 3 Gehigarriak 3.1 E1 ereduak Sortu enpresa komertzial bat eta urtarrilaren 01ean jarduera hasi. a) Baldintzak: Jarritako kapitala gehienez 5.000€takoa izango da, bazkideko. Behar bezala arrazoitutako kasuetan 10.000€-rainokoa izango da. Bazkide guztiak, enpresako langileak izango dira. Langile bakoitzaren ardurak zehaztuak izango dira. Gutxienez: 1. Erosketa arduraduna. 2. Salmenta arduraduna. 3. Biltegiko arduraduna. 4. Administraria. 5. Koordinatzailea. Kobratzea eta ordainketa gehienak kreditura izango dira, ez dira momentuan egingo epe baten barruan baizik. Jarduera ekonomikoa salgaien salerosketara mugatuko da.
13 B. ENPRESAREN DESKRIBAPEN EKONOMIKO FINANTZARIOA: Enpresa zabaldu denerako, bere jardueran hasteko, urtarrilaren 01erako denak prest egon behar duenez, beharrezkoa den guztia muntatua du, beraz, kokatu eta egin data horri dagokion balantzea.
1.1. Jarduera ondo azaldua dago. Jarduera ondo azaldua eta kokatua dago. Ondo eta txukun aurkeztua egoteaz gain, kontuan hartu dira, bezeroak, produktuak, hornitzaileak, erosketa eta salmenta prezioak, egutegiak, ordutegiak, langileria, plan estrategikoak, plan operatiboak, kostuak, edapen geografikoa, azpiegiturak, finantza iturriak… Orokorrean ondo eta txukun azaldua eta aurkeztua dago. Jarduera edota ildo nagusiak ondo ebaluatu ahal izateko, bideragarria denaren iritzia emateko zailtasunak daude zehaztasun batzuk falta dira eta. Jarduera zein den txukun azaldua dago baina ezin da ondo irudikatu jardueraren dimentsioa. Ez da ondo ulertzen jardueraren funtsa.
AHOLKUAK: 1.2. Originala edo berriztagarria da eta aldi berean errealitatean Oso berezia eta interesgarria da. Bideragarritasuna ezin da baloratu, ez baita ezagutzen baina jarritako argumentuak Jarduera ezaguna izan arren, berezitasunez beterik dago eta errealitatean Berriztatzailea da baina bideragarritasunaren argumentuak ez dute Irakurtzen hasi orduko ezaguna duzun eta berezitasunik ez
21 funtzionatu dezake ondo arrazoituak dira eta errealitatearekin bat egiten du. Eszenatoki ezberdinak irudikatu dira. funtzionatzeko aukera handiak ditu. errealitatearekin bat egiten. duen jarduera batekin lotu duzu.
AHOLKUAK: 1.3. Ibilgetu inbertsioa nahikoa da Jarduerari aurre egiteko, beharrezkoa den tresneria guztia du eta ondo zehaztua dago, biltegiak, aseguruak, garraio elementuak, bulegoak, komunikazio tresnak, informaziorako ekipamendu eta aplikazioak, patenteak, instalazio teknikoak, altzariak eta gainera ondo baloratua. Prezioen erreferentziak ipinita daude. Ibilgetuaren zerrenda bat badago eta jarduera hobeto ulertzeko balio duen arren, ez dago behar bezala zehaztuta zertarako den, non kokatzen den eta zergatik ezta prezio guztiak nondik atera diren ere. Gutxi gora-beherako zerrenda bat badago baina nahikoa zehaztu gabe. Ez du jardueraren beharrak definitzeko balio. Zerrenda orokor bat prezio batzuekin ageri da.
AHOLKUAK: 1.4. Planifikazioa, aldagaiak kontuan hartuta, logikoa da Merkatua, konpetentzia, bezeria, produktua, salneurriak, langileak, enpresa berria eta abar kontuan hartuta planifikazioa ondo arrazoitua egin da eta ondo egokitu da Orokorrean ondo baina garrantzitsuak diren aldagai batzuk ez dira aipatzen. Eszenatokia dudagarria da. Planifikazioa egina dago eta itxura ona du baina aldagai eta arrazoiak ez dira azaltzen. Planifikazioak ez du logikarik edo okerra da.
22 eszenatokian. 1.5. Erabaki estrategiko eta operatiboak koherenteak dira Lehen hiruhilekoan zehar hartutako erabakiak koherentzia du epe luzeko inbertsioarekin, planifikazioarekin, jarduerarekin, epe laburreko merkatuan sartzeko ekintza operatiboekin. Arrazoituak izan arren, oinarririk gabe daude aipatutako erabaki horiek. Ez da bereizten epe luze eta laburreko estrategiarik eta koherentzia falta da erabaki zehatz batzuetan. Ez da erabaki berezirik hartu.
AHOLKUAK: 1.6. Besterik Aipagarria iruditu zaizuna Aipagarria iruditu zaizuna Aipagarria iruditu zaizuna Aipagarria iruditu zaizuna 2. Talde lana (2 puntu)
2.1. Funtzioak ondo berezituta daude bai taldean baita enpresako rolak ere. Taldeko partaide bakoitzak egin beharreko lanak ondo berezituta, zein lan egin, nola egin, noiz egin, norekin eta noiz koordinatu. Akten arduraduna, koordinatzailea, dinamizatzailea, entregatzekoen arduraduna, ikasketen kontrollerra… Taldeko partaide bakoitzak egin beharreko lanak berezituta, baina hobetu daiteke edo txukunago edo argiago ipini. Koordinatzeko irizpideak falta dira. Enpresako rolak ere zehaztuta dauden arren, Lan banaketa orokorra egin da baina zehaztasunak falta dira. Rolak ez daude ondo finkatuta. Ez da lan banaketa eta koordinaketa bat ikusten, ezta lanik egin dutenik ere.
23 rolak: Kudeatzailea, salmenta arduraduna, erosketa arduraduna, biltegiko arduraduna, pertsonal arduraduna, administraria. hobetu daitezke, langile edo sail bakoitzaren lanak edo betebeharrak hobeto finkatu. 2.2. Aktetan ondo adierazita daude jarraipenak. Egin beharreko eta egindako guztiak aktatan jasoak daude eta checklist guztiak emaitza onak eman dituzte. Lehenengotan ondo baina okertzen joan da, tira bira suma daitezke. Ez da jarraipen onik egiten eta checklisten emaitzak kaxkarrak dira. Aktak faltan eta ez dute jaso beharrekoa jasotzen. AHOLKUAK: 2.3. Besterik Aipagarria iruditu zaizuna Aipagarria iruditu zaizuna Aipagarria iruditu zaizuna Aipagarria iruditu zaizuna 3. Balantzea: (2p)
3.1. Aktibo ez korrontea Ibilgetuan zehaztutako kontuen baturak kopuruekin bat egiten du, amortizazio edo balio-galera sistematikoa, oroitza oharrak eta beharrezko informazioa txukun azaltzen da. Ondo dago baina zenbakiak ez datoz bat edo hobetu daiteke. Akats nabarmenak daude eta ez du enpresaren ibilgetua behar bezala islatzen. Informazioa ez da ez egokia ezta zuzena ere.
AHOLKUAK: 3.2. Aktibo korrontea Hiruhilabeteko jardueraren ondorioz, kreditura egindakoak, Ondo dago baina zenbakiak ez datoz bat Akats nabarmenak daude eta ez du Informazioa ez da ez egokia ezta
24 bezeroak, biltegiko izakinak eta likidoak berrikusi. Kobratze eta ordainketa politikarekin bat egiten dute. edo hobetu daiteke. enpresaren likidezia politika behar bezala islatzen. zuzena ere.
AHOLKUAK: 3.3. Ondare Garbia Kapitalaren zenbatekoa, bazkideen ekarpena eta ekitaldiko emaitzaren kontua zuzen eta txukun agertzen da, galdu irabazien kontuko emaitza metatuarekin bat egiten du. Kapitalaren zenbatekoa eta ekitaldiko emaitzaren kontua zuzen agertzen da GI kontuko emaitza metatuarekin bat egiten du. Ekitaldiko emaitzaren kontua zuzen agertzen da GI kontuko emaitza metatuarekin bat egiten du. Ekitaldiko emaitzaren kontua ez da zuzen agertzen.
AHOLKUAK: 3.4. Pasiboa Jarduerari aurre egiteko jasan behar izan dituen zor guztiak ondo adierazita daude epeetan, korronte eta ez korrontean eta oroitza oharretan ere. Zor guztiak ondo adierazita daude epeetan, korronte eta ez korrontean eta oroitza oharretan hobeto zehaztu daitezke, epeak, interesak, bermeak,… . Zorraren sailkapena ez dago behar bezain ondo egina eta garrantzitsua den informazioa falta da. Ez dago ondo adierazita.
AHOLKUAK: 3.5. Koadratua Ondo koadratuta badago Koadratuta badago, doikuntza bereziak eginaz eta aipatuaz. Koadratu gabe. Koadratu gabe doikuntza bereziak egin arren. 4. Galdu irabazien
4.1. Salmentak Planifikatutakoarekin bat egiten du eta izan dituen aldaketak arrazoituak daude. Eta hartutako marketin erabakien isla nabarmen ikus daiteke. Aldaketak planifikazioaren baitan daude, ez da erabaki komertzialen islarik agertzen. Nahiz eta enpresa berrietan hasierak oso aldakorrak izan. Berdin mantendu da, edo ez du aldaketa nabarmenik izan nahiz eta arrazoitua izan. Berdin mantendu da hiruhileko guztian zehar.
AHOLKUAK: 4.2. Hornikuntzak Margenak ondo aplikatu dira eta emaitzak ala diote, salgaien erosketa eta biltegian koordinazioa egokia izan da, salmenta punta gogorrak izan direnean ez da hornikuntza arazorik izan, ondo azaldutako logistika aplikatzen baita. Margenak ondo aplikatu dira eta emaitzak ala diote, salgaien erosketa eta biltegian koordinazioa egokia izan dela ematen du. Margenak nahiko txukun dauden arren, ez dago loturarik erabilitako politika eta kontuen artean. Ez dago batere ondo.
AHOLKUAK: 4.3. Pertsonala eta gastu orokorrak Gastu ezberdin guztiak kontutan hartu dute, logikoak dira eta dokumentatuak daude. Hilabeteen zehar aldatuz joan dira hartu behar izan diren Gastu ezberdinak kontutan hartu dute, nahiko logikoak dirudite. Aldatzen joan dira baiona ez daude ez ondo Gastu ezberdinak jarri dira baina ez dauka logika gehiegirik, nahiz eta dokumentatuak egon. Gastu ezberdin gutxi eta justifikatu gabeak eta berdinak hilabetez hilabete.
26 erabakiengatik. Amortizazioa adostu bezala jarria. dokumentatuak ezta ondo arrazoituak ere. Amortizazioa adostu bezala jarria Amortizaziorik ez dute kontuan hartu.
AHOLKUAK: 4.4. Ustiapen emaitza Azaldutakoekin, hartutako erabakiekin, egindako planifikazioarekin eta deskribatutako merkatuarekin bat egiten du. Ondo kalkulatua dago baita metatua ere. Ondo kalkulatua eta metatua dago baina kontraesanen bat baino gehiago dago. Ez du bat egiten aurkeztutakoarekin. Kalkulu akatsak eta bestelakoak ere. Ez buru ez hankarik.
AHOLKUAK: 4.5. Finantza emaitza Ondo arrazoitua, dokumentatua eta logikoa. Dokumentatua bai baina ez ondo arrazoitua. Ez dago gaizki baina arrazoitu edo dokumentatu beharra du. Gaizki. AHOLKUAK: 4.6. Ekitaldiko Emaitza.
Ondo kalkulatua eta metatua
5.1. Aipagarria iruditu zaizuna Aipagarria iruditu zaizuna Aipagarria iruditu zaizuna Aipagarria iruditu zaizuna |
addi-1884fce0f9f6 | https://addi.ehu.es/handle/10810/9076 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2012-06-21 | science | Usobiaga Epelde, Aresatz | eu | Zein instrumentazio eta material erosiko zenuke ingurugiroko analisiak egiten dituen laborategia muntatzeko? | Zein instrumentazio eta material erosiko zenuke ingurugiroko analisiak egiten dituen laborategia muntatzeko?
1) Irakasgaiari buruzko informazioa
1.2) Garatu beharreko konpetentziak
Gaur egun konposatu organiko zein ez-organiko kutsatzaileen kontura dagoen legedia gero eta estuagoa da hauen ingurugiroko kontzentrazio-mailak zehazki kontrolatu behar direlarik. Araztegiak hirietako zein industrietako ur-hondakinak jasotzen dituzte hauetan dauden kutsatzaileak “ezabatu” eta ur garbia berriro ere ingurugirora isurtzeko. Araztegietako isurketa-bideak bi dira: urak eta lohiak. Araztegiko garbiketa-prozesua osoa izango balitz, ura kutsatzaile gabe isuriko litzateke eta konposatu hauek lohietan kontzentratuko lirateke. Zoritxarrez hau ez da horrela gertatzen eta uretan oraindik ere kutsatzaileak ageri dira. Legeztatuta dago isurketa-urek izan dezaketen hainbat kutsatzaileren kontzentrazio maximoa (R.D. 261/1996; CEE 1991) eta horretarako behar beharrezkoa da isurketa-uren analisi kontrola egitea. Bestalde, lohiei dagokionez, bi dira nagusiki hauen irtenbideak: zabortegira isuri edo nekazaritzan erabili. Nekazaritzan erabiltzea material honi ematen zaion irtenbide garrantzitsua bilakatzen hasi da ekonomikoagoa delako eta baita ere lurrari materia organikoa eta landareei elikagaiak emateko gai delako. Edozein kasutan azaldutako kutsatzaileen presentzia dela eta, erabili aurretik beharrezkoa da hauek analizatzea legediak esaten duen limite maximoak ez gainditzeko (R.D. 1310/1990; CEC 2000).
6 Araztegien erantzukizuna da isurtzen diren uren eta nekazaritzarako erabiliko diren lohien analisiak burutzea, eta legeak esaten duena betetzen dela ziurtatzea. Araztegien tamainaren arabera, analisi hauek egiteko beharrezkoa den laborategia ez dute izaten eta hori dela eta kanpoko laborategi batek burutu behar ditu analisi hauek. Euskal Herrian hainbat araztegi txiki daude eta legedia gero eta zorrotzagoa denez (kutsatzaileen zerrenda gero eta zabalagoa da eta hauen kontzentrazio mailak gero eta baxuagoak dira), horrelako analisiak “salduko” dituen laborategi berria martxan jartzea erabaki da. Laborategi honen xedea analizatu beharreko kutsatzaileen kasurako ahalik eta metodo analitiko zehatzenak garatzea da, zehaztasun honetan prezio konpetitiboak eskaini nahi direlarik.
Zure graduazio-perfilaren arabera, laneko entrebistan laborategiko nagusi gisa kontratatu zaituzte. Oraindik ere laborategia muntatu gabe dago eta zure nagusiak ez daki zer nolakoa izan behar duen horrelako lanetan trebatu nahi duen laborategi bat. Lanean hasi eta jarri dizuten lehen eginbeharra laborategia ekipatzeko erosi beharko litzatekeen materiala eta instrumentazioaren txosten bat idaztea da. Horrela bada, Euskal Herriko araztegietan analisi horiek egiteko prozedurak diseinatu behar dituzu analizatu eta jarraitu behar diren kutsatzaileetarako. Nonbaitetik hasteko, analizatu behar diren matrize desberdinen (ura eta lohia) laginketa nola, zenbat, noiz eta non egingo duzun definitu behar duzu. Horren ostean, zure analitoak organikoak eta ez-organikoak izan daitezkeela kontutan izanik eta analizatu beharko dituzun kontzentrazio-mailak kontutan izanik, matrize bakoitzaren kasurako laginaren aurretratamendu teknikarik (prozedurarik) egokiena aukeratu beharko duzu.
Proiektuan gaitegiko 2 eta 3 edukiak landuko dira, nahiz eta lehenengo gaia sarrera gisa beharrezkoa den proiektua garatzen hasteko erreferentzia izateko eta ondorioz ohiko metodologiarekin landuko den. Proiektu honen bidez landuko diren edukien teoria garatuko da eta irakasgaiaren 6.6 kreditu teorikoen 2.0 kreditu izango ditu, irakasgaiaren eduki teorikoen % 30a eta irakasgai osoaren % 22.2a.
Gaitegiaren arabera landuko diren edukiak ondokoak izango dira:
Lagin- biltzea Sarrera. Definizioak. Lagin-biltzearen plana. Oinarri estatistikoa. Bariantza osoaren minimizazioa. Lagin solidoak biltzeko prozedurak. Lagin likidoak biltzeko prozedurak. Gasak biltzeko prozedurak. Laginak gordetzeko baldintzak.
Analito ez-organikoen aurretratamendua Sarrera. Egoera fisikoaren aldaketarako prozedurak. Aurretratamendu fisikoak. Solido ezorganikoen disoluzioa eta deskonposizioa. Analisi elementalerako lagin organiko eta biologikoen deskonposizioa. Analito organikoen aurretratamendua Sarrera. Lagin solidoen lixibiazio eta erauzketa prozedurak. Soxhlet erauzketa. Presiopeko jariakinen bidezko erauzketa. Jariakini superkritikoen bidezko erauzketa. Lagin likidoak egokitzeko prozedurak. Mikrouhinez lagundutako erauzketa (MAE). Fase solidozko erauzketa (SPE).
Gai hauek irakasgaiaren hasieran lantzen dira eta hauen aurretik teorian emango den sarrera gai bat dago zeinetan prozedura analitikoaren urratsak azaltzen diren.
8 2.3) Aurretiazko ezagutzak
2.6) Taldeak sortzen
Ikasleen taldekatzea hirukoa izango da egingo dituzten jarduerak kontutan hartuz zenbaki aproposa delako. Taldeak ahalik eta uniformeen izateko, zerrendaren arabera banatuko dira, eta behin taldeak eginda beraien artean klase kanpoan elkartzeko aukera duten aztertzea eskatuko zaie.
Proiektuaren zehar aktibitate desberdinak burutuko dira, bakoitzean emangarri desberdinak landuz eta ebaluazio desberdinak burutuz. Irakasgai osoaren ebaluazioan proiektuak % 20-25ko pisua izango du (2 kreditu irakasgaiaren % 22.2 dira). Proiektuaren % 100aren banakako nota % 60ean eta taldeko nota % 40ean ezarri ditut. Bestalde, bai proiektuan eta bai gainontzeko irakasgaia ebaluatuko diren zereginetan nota minimoa eskatuko da ikasleak ez dezan erabaki edozein zeregin alde batera utzi eta beste batzuetan oso nota altua izanik nahikoa duela irakasgaia gainditzeko.
1 JARDUERA Kimika Analitikoa
Ikaslearen karga Ordu presentzialak: 1 Ordu ez-presentzialak: 0 Aktibitate-mota Proiektuaren enuntziatua azalduko da klasean eta proiektuarekin ikasi beharreko helburuak ezarriko dira (ideia jasa). Taldeak egingo dira. Proiektuaren nondik norakoen ideiak ezartzeko materiala aurkeztuko da Emangarrien zerrenda
Baliabideak Liburuko atala eta kutsatzaileen legediak Ebaluazio-sistema
Ikaslearen karga Ordu presentzialak: 5 Ordu ez-presentzialak: 12 Aktibitate-mota 1. ordu presentzialean: Ordu presentzialen clicker-en bidezko galdeketa burutuko da hasierako ikaslearen laginketari eta aurretratamenduari buruzko ezagutza-maila determinatzeko, 1 jardueran egindako bera, 3 jardueran egin behar izan duten aktibitatea zein mailaraino bete duten ebaluatzeko. Galdeketa taldeka egingo dute amaitzean erantzunak eztabaidatzeko asmoaz. 2. ordu presentzialean: Proiektuaren analisia eta burutu beharreko pausuen egituraketa, taldearen barruan lanaren banaketa (puzzle erara gidatuko da) landuko dira. Proiektua garatzeko 3 puzzle egingo dira eta proiektuaren osotasunean puzzle bakoitzak duen garrantziaz jabetzen lagunduko dien prozedura osoaren eskemaren garapena ideiajasa baten bitartez burutuko da. 3., 4. eta 5. ordu prentzialetan: Proiektuaren aurrera eramatearen urrats bakoitzarentzat ordu presentzial bana eta ezpresentzial bina egokitu zaizkio. Aurreragoko taula batean ordu bakoitzean aurkeztuko zaien gaiaren gorabeherak batu dira. Ordu ez-presentzialean ikasleak galdera gidatuak medio direla egokitu zaion adituen informazioa aurkituko du eta ordu presentzialean gainontzeko adituekin galdera horiei erantzuna eztabaidatuko du. 2 jardueran banatutako informazioa sakondu eta landu irakasgaian proposatutako gainontzeko bibliografia erabiliz. Emangarrien zerrenda
Baliabideak Liburuak, artikuluak, web orriak…
4 JARDUERAKO URRATSAK (3, 4 eta 5 ordu presentzialetako lanaren egituraketa):
Jarduera honetako eduki teorikoa oso zabala da eta puzzle erako proiektuaren analisia urratsetan gidatuko da. Urrats bakoitzari 1 ordu presentzial eta 2 ez-presentzial egokituko zaizkio.
5 JARDUERA Espertoen batzarra eta prestaketa
Baliabideak Liburuak, artikuluak, web orriak… Espertoen batzarrean eztabaidutako galdera gidatuak Ebaluazio-sistema
Ikaslearen karga Ordu presentzialak: 2 Ordu ez-presentzialak: 10 Aktibitate-mota Ordu presentzialetan espertoek emandako argibideen arabera eta legediak ematen dituen mugen arabera araztegiko ur eta lohien ingurumeneko analisiak egiteko planteatu daitezkeen prozedurak eta kontutan hartu beharreko baldintzak aztertzea taldearekin, beharrezkoa denean irakaslearen laguntzaz. Ordu ez-presentzialetan, pilatutako informazio guztia bateratzea eta komunean jarri ostean txostena idaztea. Emangarrien zerrenda Proiektuaren txostena Txostenaren egitura: sarrera (araztegiko kutsadura, konposatuak, lagin-mota), laginketa, aurretratamendua lagin-mota bakoitzaren kasuan. Baliabideak Liburuak, artikuluak, web orriak, espertoen laburpena… Ebaluazio-sistema % 40 Taldeko nota Ebaluatuko dena: idazkiaren argitasuna, txukuntasuna eta kontzeptuen zuzentasuna, termino egokien erabilpena 2 ERANSKINA - ERRUBRIKAK
19 4) Ikaslearen lanaren planifikazioa
Metodologia aztertu denean jarduera bakoitzak dituen emangarrien arabera dagokion ebaluazioa azaldu bada ere, atal honetan ebaluazioaren laburpena egingo da. Aipatu den modura ,irakasgai osoaren ebaluazioan proiektuak % 20-25ko pisua izango du (2 kreditu irakasgaiaren % 22.2 dira). |
addi-4e1549a969fe | https://addi.ehu.es/handle/10810/9089 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2012-07-27 | science | Hernández Conejero, Ricardo | eu | Bizi artifiziala sortzeko gai? | PROIEKTUAREN FORMULAZIO OROKORRA 1) Galdera Eragilea Laborategian bizi sintetiko/artifiziala sortzeko gai izango al gara inoiz? 2) Enuntziatua Mundu osoan hainbat zientzilari bizia artifiziala laborategian sortzeko ahaleginetan dabiltza azken hamarkadetan. Ikerketa horiek bultzakada handia jaso zuten 2000. urtean NASA-k hieroglifo eran kodifikatutako 12 mezu jaso zituenean urrutiko zibilizazio batetik. Hieroglifo horietan bizitza sortzeko oinarrizko argibideak aurkitzen ziren. Azken 10 urte hauetan zientzilari baten ardura honakoa izan da hieroglifoak deszifratzea. Tamalez iaz zientzilaria hil egin zen bere lana bukatu gabe utziz: 4 hieroglifo besterik ez zituen deszifratu (A, C, D eta H). Zuen lana ondokoa da gainerako zortzi hieroglifoak deszifratzea eta ordenatzea kronologikoki bizitza sortzeko. Hieroglifoak ondokoak dira:
A aminoazidoak eta proteinak B
G H nukleotidoak eta azido nukleikoak I J
7 Aldez aurretik deszifratutako hieroglifoen (A, C, D eta H) edukinak ez dira irakasgaiaren gaitegian sartzen. 2) Ikasteko helburuak eta emaitzak. Lana bukatutakoan ikaslea gai izango da materiaren konposaketa eta egiturari dagozkion kimikaren oinarrizko kontzeptuak eta kontzeptu horietatik datozen ezaugarri kuantitatiboak azaltzeko (M1.2 eta M1.3) Halaber gai izango da kontzeptu horiek aplikatzeko konposatu ezorganiko ohikoen egitura eta erreaktibotasuna deduzitzeko (M1.4). Guzti hau hizkera kimiko egokia erabiliz (M1.1). Zeharkako helburuei dagokienez ikasleak gai izango dira taldeko lanak egiteko eta kimikan ohiko informazio eta dokumentazio-iturriak erabiltzeko (M1.T3). Gainera bere lanean aplikatuko dituzte beren ezaguerak era profesionalean (MEC2) eta datu aipagarrienak bildu eta interpretatuko dituzte ondorioak ateratzeko, aztergaia den gaiaren inguruko hausnarketa jasotzen dutenak (MEC3). Halaber gai izango dira ideiak, arazoak eta irtenbideak trasmititzeko ikuslegoari, aditu edo aditugabea dena. (MEC4), komunikazio zientifikoan erabiltzen diren hizkera eta idazkera zuzenak erabiliz, fenomeno kimiko esperimentalak deskribatzeko eta emaitz erabakigarriak ateratzeko (M1.T2)
METODOLOGIA 1) Taldeak Taldeak: 4 lagunekoak. Irakasgaia lehen mailakoa da eta lehen lauhilean ematen da. Hots, ikasleak ezezagunak dira eta erizpide bakarra alfabetoa da. Hori bai taldekideek ordutegi berdinak eduki behar dituzte. 2) Aktibitateen zerrenda 1) Proiektuaren aurrekoa: Sarrera eta Maila-Proba (1. Eranskina) 2) Girotze-eginkizuna: “Kimika eta Bizitza” bideoa (ikus baliabideak) 3) Irakurketa Orokorra, ez-presentziala eta indibiduala (ikus baliabideak) 4) Proiektuaren aurkezpena: Ikaslearen Gida. Ideia-jasa: “zer jakin behar dugu proiektua garatzeko?” Argibideak taldeka lan egiteko 5) Puzzle ariketa (kimikari buruzkoa): gaien banaketa, espertuen bilera eta espertuen azalpena. 6) Lehen puzzlea: “Egitura atomikoa”. Gaien banaketa. 1. eta 2. emangarrien enuntziatuen banaketa (3. Eranskina) 7) Puzzlearen prestaketa indibiduala eta ez-presentziala 8) Lehen puzzlea. Eztabaidarako galderak (ikus baliabideak)
8 9) Espertoen batzarra eta prestaketa presentziala eta ez-presentziala (dagokion atalaren txosten edo gida bat gelakoei kontatzeko) 10) Espertoei galdetegia (galdera klabe batzuk dituena) pasatu, bakoitzak bere buruari nota jartzeko (4. Eranskina) 11) 1. emangarrian ekarritako zalantzei buruzko mintegia 12) Espertoen auzkezpena ikasgela osoari 13) 2. Emangarriaren prestaketa indibiduala eta ez-presentziala 14) Proiektuaren garapena: hieroglifoen ordenaz eztabaidatu eta txostena egin (taldekoa eta ez-presentziala) 15) Taldearen hausnarketa: taldearen funtzionamendu eta metodologiari buruzko galdetegia (8 eta 9. Eranskinak) 16) 2. puzzlea: “Materiaren osagaien arteko loturak eta indarrak”. Gaien banaketa eta prestaketa. 3. eta 4. emangarrien enuntziatuen banaketa (5. Eranskina) 17) Puzzlearen prestaketa indibiduala eta ez-presentziala 18) 2. puzzlea. Eztabaidarako galderak (ikus baliabideak) 19) Espertoen batzarra eta prestaketa presentziala eta ez-presentziala (dagokion atalaren txosten edo gida bat gelakoei kontatzeko) 20) Espertoei galdetegia (galdera klabe batzuk dituena) pasatu, bakoitzak bere buruari nota jartzeko (6. Eranskina) 21) 3. emangarrian ekarritako zalantzei buruzko mintegia. 22) Espertoen auzkezpena ikasgela osoari 23) Espertuen aurkezpenetan sortutako zalantzei buruzko mintegia. 24) 4. emangarriaren prestaketa indibiduala eta ez-presentziala 25) Proiektuaren garapena: hieroglifoen ordenaz eztabaitu eta txostena egin (taldekoa eta ez-presentziala) 26) Aurkezpenaren taldeko prestaketa (presentziala eta ez-presentziala) 27) 4. emangarriari buruzko mintegia 28) Jakintza minimoen azterketa prestatzeko mintegia (7. Eranskina) 29) Aurkezpena (ahozkoa, egun berean irakasleak aukeratutako taldekideak egin behar du) 30) Taldearen hausnarketa: taldearen funtzionamendu eta metodologiari buruzko galdetegia (8 eta 9. Eranskinak) 31) Jakintza minimoen idatzizko azterketa (7. Eranskina)
3. emangarria: indibiduala, 2. puzzletik espertoek ekarritako zalantzak (notaren portzentaiarik ez dauka). Urriaren 4an entregatu.
Gutxieneko ezagutzaren azterketa: nota osoaren %25. Gutxieneko nota: 5.5 (10-tik) (7. Eranskina). Urriaren 21ean egingo da.
Aurkezpena: nota osoaren %15, bost-hamar minutukoa, hieroglifoen ordena aztertu (ikus 10. Eranskina: “Errubrikak”). Gutxieneko nota 5.0 (10-tik). Zoriz aukeratutako taldekide batek egina (nota taldekide guztientzakoa da). Urriaren 19 eta 20an egingo da.
Falta dena: nota osoaren %10, irakaslearen eritzia, ikaslearen jarrerari buruzkoa.
Faltak: gehienez, justifikatuak badira ere, saio presentzial guztien %10.
1. saioa
2.saioa
3.saioa
4. saioa
5. saioa
6. saioa
8. saioa
9. saioa
urriak 3-7
urriak 10-14
urriak 17-21
29. saioa Saio bakoitza: ordu presentzial bat. 2) Proiektuaren saio guztien deskribapena asteko 1. astea
1. saioa Proiektuaren aurrekoa: Sarrera eta Maila-Proba. Girotze eginkizuna: “Kimika eta Bizitza” bideoa.
3. saioa Taldeen konposaketari buruzko informazioa. Puzzle ariketa (kimikari buruzkoa). Lehen puzzlea: Egitura atomikoa. Gaien banaketa. 1. eta 2. emangarrien enuntziatuen banaketa (3. Eranskina).
Saio ez-presentziala Lehen Puzzleari dagokion Irakurketa indibiduala (8h) (ikus baliabideak: Moodle-ko apunteak eta liburuak)
4. saioa Lehen puzzlea. Eztabaidarako galderak: espertuen bilera egin aurretik ikasleei planteatzen zaizkienak (ikus baliabideak). Saio hauetan ikasleak taldeka antolatzen dira tokatutako gaiaren arabera.
7.saioa Espertoen batzarra eta prestaketa (txosten edo gida bat)
Saio ez-presentziala Espertoen batzarra egin ondoren txosten edo gida bat egin gelakoei
10.saioa Espertoen auzkezpena ikasgela osoari. Saio hau burutzeko ikasleak taldeka antolaturik daude tokatutako gaiaren arabera
13.saioa Taldearen funtzionamendu eta metodologiari buruzko hausnarketa (8. eta 9. Eranskinak). 2. puzzlea: materiaren osagaien arteko loturak eta indarrak: gaien banaketa eta prestaketa. 3. eta 4. emangarrien enuntziatuen banaketa (5. Eranskina).
Saio ez-presentziala 2 Puzzleari dagokion Irakurketa indibiduala (8h) (ikus baliabideak: Moodle-ko apunteak eta liburuak)
14. saioa 2. puzzlea. Eztabaidarako galderak: espertuen bilera egin aurretik ikasleei planteatzen zaizkienak (ikus baliabideak). Saio hauetan ikasleak taldeka antolatzen dira tokatutako gaiaren arabera.
17. saioa Espertoen batzarra eta prestaketa (txosten edo gida bat)
Saio ez-presentziala Espertoen batzarra egin ondoren txosten edo gida bat egin gelakoei kontatzeko. Indibiduala (3h)
20. saioa Espertoen auzkezpena ikasgela osoari. Saio hau burutzeko ikasleak taldeka antolaturik daude tokatutako gaiaren arabera
22. saioa Espertuen aurkezpenetan sortutako zalantzei buruzko mintegia
25. saioa 4. emangarri zuzendua ikasleei itzuli. Emangarri horri buruzko zalantzak.
26. saioa Jakintza minimoen azterketa prestatzeko mintegia (7. Eranskina)
28. saioa Aurkezpenaren jarraipena. Taldearen funtzionamendu eta metodologiari buruzko hausnarketa (8. eta 9. Eranskinak)
Web loturak eta irakurketak, hieroglifo deszifratuen azalpena eskuratzeko (2. ERANSKINA)
Moodle-ko apunteak eta liburuak, 1. puzzleari dagokion irakurketa indibiduala egiteko: o 1. gaia: Atomoaren egitura elektronikoa: sarrera, Bohr eredua, Uhin Mekanikaren Printzipioak eta Srödinger ekuazioaren esanahia eta forma.
o 2. gaia: Atomoaren egitura elektronikoa: Srödinger ekuazioaren soluzioak, orbitalak eta zenbaki kuantikoak eta orbitalen energiak
o 4.gaia: Atomo polielektronikoak: elementuen sailkapen periodikoa eta beren propietateak taulan kokapenaren arabera (propietate periodikoak)
Moodle-ko apunteak eta liburuak, 2. puzzleari dagokion irakurketa indibiduala egiteko: o 1. gaia: Lotura kimikoa eta lotura-motak. Lotura kobalentearen oinarriak
o 4.gaia: Lotura ionikoa
Eztabaidarako galderak, bigarren puzzleari dagozkionak (14, 15 eta 16 saioak) - Zer da lotura kimikoa? Zeintzuk dira lotura kimiko motak? - Zer da elektronegatibotasuna? - Zenbait atomok ioiak erraz osatzen dituzte. Beste batzuk molekula eran aurkitzen dira normalean. Zergatik? - Zein lotura-mota dago NaCl eta Al2O3 solidoetan? Zeinek dauka fusio-puntu altuagoa? - Zer da sigma () lotura? Eta pi () lotura? - Orbital atomiko, hibrido eta molekularraren arteko diferentziak.
16 - Idatzi ondoko molekulen Lewis egiturak: NH3, CO3 2- eta SF4. - Lewis egituretatik abiatuz deduzi al daiteke molekulen forma? - Nola deduzitu daiteke molekula kobalenteen forma? Adibidez: H2O eta CO2 molekulak. - H2O eta CO2 molekuletako loturak sortzeko zein orbitalak konbinatu egin dira? - Baldintza normaletan iodoa (I2) solidoa da baina kloroa (Cl2) gasa da. Zergatik? - Izotza uretan flotatzen da, zergatik?
Errubrikak: 5. emangarria eta ahozko aurkezpena ebaluatzeko (10. ERANSKINA)
Identifikatu A, B, C eta D sustantziak.
Hieroglifo deszifratuen azalpena eskuratzeko web loturak eta irakurketak
2. Irudikatu banaketa erradialaren funtzioa 4s, 4p eta 4d orbitalentzat. Sailkatu, arrazoituz, orbital hauek bere batazbesteko erradioaren arabera (kualitatiboki).
Datua: ionizazio-potentziala eta (Z*/n*)2 proportzionalak dira
14. Ondoko konfigurazio elektronikoak emanik i. 1s22s1 ii. 1s1 iii. 2s1 iv. 1s23s1 v. 1s22s22p83s1 vi. 1s22s22p62d2 Zeintzuk adierazten dute elementu bat oinarrizko egoeran dagoena? Zeintzuk adierazten dute elementu bat egoera kitzikatu batean dagoena? Zeintzuk dira ezinezkoak?
Datua: ionizazio-potentziala eta (Z*/n*)2 proportzionalak dirá
22. Zein da lau zenbaki kuantikoen esanahia? 3d orbital batean dagoen elektroi batek izan ditzakeen lau zenbaki kuantikoen konbinaketak idatzi
24. Trantsizio ioietan (adibidez Z = 23 daukan banadioan) ionizatutako elektroiak ns-koak izaten dira eta ez (n-1)d-koak, zergatik?
28. Oinarrizko egoeran dagoen karbono atomo bateko elektroientzako ondoko baieztapenak zuzenal al dira? r) Z* berdina da 1s orbitaleko elektroi bat eta 2s orbitaleko elektroi batentzako s) Z* berdina da 2s orbitaleko elektroi bat eta 2p orbitaleko elektroi batentzako t) 2s orbitaleko elektroi baten energia eta 2p orbitaleko elektroi batena berdinak dirá. u) 2s orbitaleko elektroien ms zenbaki kuantikoaren balioa berdina da.
S atomoan emaitza berdina al litzateke? Arrazoitu.
33. Elementu baten konfigurazio elektronikoa idazteko zeintzuk dira jarraitu beharreko arauak? Aplikatu eta idatzi ondoko zenbaki atomikoak dituzten elementuenak: (a) Z = 2; (b) Z = 10; (c) Z = 15
37. Zeintzuk dira 5p elektroi batek izan ditzakeen lau zenbaki kuantikoen konbinaketak? Eta 5s elektroi bati dagozkionak?
40. Ondoko baieztapena zuzena al da?: oxigenoaren lehen eta bigarren afinitate elektronikoak positiboak dira, O2- oso ezpezie egonkorra delako
41. Kloroa naturan bi isotopoz osatuta dago bata 35 masakoa (75%) eta bigarrena 37 masakoa (25%). Kalkulatu kloroaren pisu atomikoa.
42. Irudikatu banaketa erradialaren funtzioa 1s, 4s eta 5s orbitalentzat. Sailkatu orbital hauek bere batazbesteko erradioaren arabera.
45. Aztertu erradio atomikoen baloreak n = 3 daukan periodoan eta 16. taldean. Justifikatu erradioen aldakuntza aipatutako periodo eta taldean.
48. Z = 4 duen elementuak zenbat lotura kobalente osa ditzake? Hurrengo energia mailan dagoen bere taldekidearen portaera antzekoa da? Arrazoitu
Badakit zeintzuk diren atomoen osagaiak eta beren oinarrizko ezaugarriak 1 2 3 4 5 Menperatzen ditut ondoko kontzeptuak: zenbaki atomikoa, masa-zenbakia, isotopoak; eta ezagutzen dut bere erlazioa atomoen osagaiekin 1 2 3 4 5 Ulertzen dut zer den espektro atomiko bat eta bere erlazioa Bohr teoriarekin 1 2 3 4 5 Aipa ditzaket Bohr teoriaren postulatuak 1 2 3 4 5 Ulertzen dut zergatik Bohr teoria ez da egokia elektroiaren portaera deskribatzeko 1 2 3 4 5 Ulertzen dut De Broglieren Hipotesia eta Ziurgabetasunaren Printzipioen garrantzia eta beren aplikazioa 1 2 3 4 5 Gai naiz uhin bat deskribatzeko 1 2 3 4 5 Ulertzen dut hidrogenoaren espektroan agertzen diren lerroen dedukzioa 1 2 3 4 5 Ulertzen dut zertan oinarritzen den Schrödinger ekuazioa 1 2 3 4 5
Ulertzen dut Schrödinger ekuazioaren erabilgarritasuna 1 2 3 4 5 Ulertzen dut orbitalaren kontzeptua eta bere erlazioa zenbaki kuantikoekin 1 2 3 4 5 Gai nintzateke n energia-maileko orbitalak deduzitzeko 1 2 3 4 5 Ulertzen dut eta 2 funtzioen esanahia 1 2 3 4 5 Ulertzen dut ondoko funtzioen esanahia: funtzio erradiala, angeluarra eta banaketa erradialaren funtzioa 1 2 3 4 5 Ezagutzen ditut eta badakit lan egiten r, , eta koordenatu berrietan 1 2 3 4 5 Gai nintzateke edozein orbitala(uhin-funtzio)-ren banaketa erradialaren funtzioa irudikatzeko erradioaren arabera 1 2 3 4 5 Gai nintzateke edozein orbitala(uhin-funtzio)-ren funtzio angeluarra idudikatzeko dagokion ekuaziotik abiatuz. 1 2 3 4 5 Gai nintzateke n energia-maileko orbitalak kokatzeko energiaren arabera H atomoan 1 2 3 4 5 Gai nintzateke ondoko espezie monoelektronikoak sailkatzeko beren energia-edukinen arabera: H, He+ eta Li2+ 1 2 3 4 5
Ulertzen dut atomo monoelektroniko batetik polielektroniko batera gertatzen den aldaketa 1 2 3 4 5 Ulertzen dut sarkortasuna eta pantailatzearen kontzeptuak 1 2 3 4 5 Ulertzen dut zergatik Na-aren azken elektroia sartzen den 3s orbitalean eta ez 3p edo 3d orbital batean 1 2 3 4 5 Ulertzen du karga nuklear eraginkorraren kontzeptua eta gai nintzateke kalkulatzeko (arauak erabiliz) 1 2 3 4 5 Gai nintzateke n energia-maileko orbitalak kokatzeko energiaren arabera atomo polielektroniko batean 1 2 3 4 5 Ezagutzen ditut elementu baten konfigurazio elektronikoa idazteko arauak 1 2 3 4 5 Elementu baten Z emanik gai nintzateke bere oinarrizko konfigurazio elektronikoa idazteko 1 2 3 4 5 Ulertzen dut taula periodiko eta konfigurazio elektronikoaren arteko erlazioa eta badakit zein bloketan banatuta dagoen taula 1 2 3 4 5 Ulertzen dut zergatik oxigenoak normalean 2 lotura kobalente sortzen dituela baina sufreak 4 edo 6 sor ditzakeela 1 2 3 4 5 Badakit deduzitzen Z = 116 duen elementuaren izena eta ikurra 1 2 3 4 5
Ulertzen dut taula periodiko eta konfigurazio elektronikoaren arteko erlazioa eta badakit zein bloketan banatuta dagoen taula 1 2 3 4 5 Ulertzen dut karga nuklear eraginkorraren eragina propietate peiodikoetan 1 2 3 4 5 Ulertzen eta bereizten ditut elementu baten erradio desberdinak: kobalentea, metalikoa, Van der Waals eta abar. 1 2 3 4 5 Ulertzen dut ionizazio-potentzialaren kontzeptua eta elementu baten Z emanik jakingo nuke zein elektroiari legokion 1 2 3 4 5 Ulertzen du kontrakzio lantanidoaren kontzeptua eta bere eragina zenbait elementuen erradio eta ionizazio-potentzialaren aldakuntzetan 1 2 3 4 5 Gai nintzateke n= 2 maileko elementuetan ionizaziopotentzialaren aldakuntza deduzitzeko (salbuespenak ere) 1 2 3 4 5 Gai nintzateke deduzitzeko erradio eta ionizaziopotentzialaren aldakuntza ez-trantsizioko talde batean 1 2 3 4 5 Ulertzen dut zergatik den handia Na-aren 2. ionizazio-potentziala eta txikia Mg-arena 1 2 3 4 5 Ulertzen dut zergatik aluminioa normalean Al3+ eran agertzen den eta ez Al2+ edo Al+ eran. 1 2 3 4 5 Ulertzen dut afinitate elektronikoaren kontzeptua eta gai nintzateke deduzitzeko bere aldakuntza n= 2 maileko elementuetan (salbuespenak ere) 1 2 3 4 5
51. Lotura motak eta oinarrizko ezaugarriak. Mota bakoitzaren bi adibide jarri.
54. Zein da Balentzia Loturaren Teoria eta Orbital Molekularraren Teoriaren arteko oinarrizko desberdintasuna? Aplikatu biak O2 molekularen portaera magnetikoa azaltzeko.
55. Ondoko espezieak emanik: [ICl2]- eta [ICl2]+ idatzi beren Lewis egiturak eta deduzitu beren geometria. Molekula horiek polarrak al dira?
d) likidoa, sustantzia ionikoak ondo disolbatzen dituena?
e) uretan disolbagarria eta urtuz gero eroalea?
57. a) Marraztu Born-Haber zikloa CaCl2(s) konposatuaren formaziorako Ca(s) eta Cl2(g)-tik abiatuz, prozesuan parte hartzen duten magnitude guztiak izendatuz.
b) Ondoko konposatu ionikoak emanik zeinek dauka
58. Adierazi konposatu bakoitza existi daitekeen: SF4; OF4; SF6 eta OF6. Justifikatu zure erantzunak. Existitzen diren konposatuetan deduzitu erdiko atomoaren forma eta hibridazioa.
60. BF3, HF eta POCl3 molekulak emanik idatzi beren Lewis egiturak eta deduzitu beren geometria. Zein indar-mota gertatzen da molekulen artean dagozkien solidoetan? Arrazoitu
62. LiF, LiCl, NaCl, BaO eta CaO konposatu ionikoak dira eta bere egitura NaCl motakoa da. Sailkatu bere sare energia gorakorraren arabera. Zeinek dauka fusio puntu altuena? Arrazoitu
65. Ondoko molekulen Lewis egiturak idatzi eta deduzitu bere geometria:
c) Bi elementuen elektronegatibotasunak antzekoak izan behar dira
69. Zein baldintza bete behar du orbital molekular batek lotzailea izateko? Eta motakoa izateko? Marraztu orbital bat bi baldintzak betetzen disuena.
70. H2S eta PCl5 molekulak emanik idatzi beren Lewis egiturak eta deduzitu bere forma. Polarrak al dira?
e) uretan disolbagarria eta urtuz gero eroalea?
72. Zein ezaugarri bete behar ditu likido batek sustantzia ionikoen disolbatzaile ona izateko?. NaCl(s) disolbatzeko zein da disolbatzaile egokiagoa CCl4 ala H2O? Aztertu disoluzio prozesua osagaien arteko interakzioetan oinarrituz.
80. ClF3 eta BF3 molekulak emanik idatzi beren Lewis egiturak eta deduzitu bere forma. Polarrak al dira?
82. Ondoko datuak emanik, kalkula ondoko erreakzioari dagokion entalpia-aldaketa:
MgCl-aren datuak
- forma eta lotura-angeluak
- espezie bakoitza polarra edo apolarra den
92. Ionizazio energia eta afinitate elektronikoak eragiten al dute konposatu ionikoen
95. Adierazi, justifikatuz, ondoko espezieen NO3 - eta SF6
- forma eta lotura-angeluak
- espezie bakoitza polarra edo apolarra den
97. KCl eta KCl2 konposatu ionikoak emanik deduzitu zein den egonkorragoa:
- forma eta lotura-angeluak
- espezie bakoitza polarra edo apolarra den
Badakit lotura kimikoa definitzen eta ezagutzen ditut lotura-mota desberdinen oinarrizko ezaugarriak 1 2 3 4 5 Aipa ditzaket ondoko solidoen propietate orokorrak: He(s), NaCl(s), Na(s), Cl2(s) eta diamantea 1 2 3 4 5 Gai nintzateke irukikatzeko elektroi-dentsitate kurbak lotura-mota desberdinei dagozkienak 1 2 3 4 5 Ulertzen ditut lotura-luzera eta lotura-energiaren kontzeptuak eta beren aldakuntzak etano, eteno eta etino molekuletan 1 2 3 4 5 Gai nintzateke sailkatzeko ondoko molekulak beren lotura-energien arabera: HF, F2, Cl2, Br2 1 2 3 4 5 Gai naiz ondoko molekulen Lewis egiturak idazteko: H2O, BF3, CO3 21 2 3 4 5 Ulertzen dut erresonantzia eta karga formalaren kontzeptuak eta badakit aplikatzen. 1 2 3 4 5 Ulertzen dut Balentzia Geruzako Bikote elektronikoen arteko Aldarapenaren Teoria (BGEBA) 1 2 3 4 5 Ulertzen dut zergatik den angeluarra ur molekula, lineala izan beharrean 1 2 3 4 5 BGEBA aplikatuz gai nintzateke ondoko molekulen geometria deduzitzeko: SF4 (bikote bakati bat duena), PCl3 (bikote bakarti bat duena), CO3 2- (lotura bikoitz bat duena) 1 2 3 4 5
Ulertzen dut zer gertatu behar den bi atomoren artean lotura kobalente bat sortzeko 1 2 3 4 5 Badakit zer diren lotura eta loturak eta badakit deduzitzen noiz osatzen den lotura-mota bakoitza. 1 2 3 4 5 Gai nintzateke O2, F2 eta CO bezalako molekulen loturaren deskribapena Balentzia Loturaren Teoria erabiliz 1 2 3 4 5 Ulertzen dut orbital hibridoaren kontzeptua (orbital atomikoarenarekiko) 1 2 3 4 5 Ulertzen dut orbitalen hibridazioaren beharra zenbait molekulen loturak eta geometria aztertzeko (NH3, BCl3 bezalako molekuletan) 1 2 3 4 5 Ezagutzen ditu oinarrizko hibridazioak eta bakoitzari dagokion geometria. 1 2 3 4 5 Gai nintzateke molekula lineal edo triangeluar-launa baten loturaren deskribapena egiteko dagokion hibridazioa erabiliz 1 2 3 4 5 Molekula baten lotura-angeluaren datutik abiatuz gai nintzateke deduzitzeko bere hibridazioa eta geometria 1 2 3 4 5 Ulertzen dut nola sortzen den izaera ionikoa nagusiki kobalentea den lotura kobalente batean 1 2 3 4 5 Ulertzen dut polartasunaren kontzeptua eta nola sortzen den. 1 2 3 4 5 Ulertzen dut molekula baten loturak polarrak diren arren molekula apolarra izatea (adibidez: BeH2 edo BCl3) 1 2 3 4 5
Ulertzen dut orbital molekularraren kontzeptua (orbital atomiko edo hibridoarenarekin alderatuz) 1 2 3 4 5 Ulertzen ditut ondoko kontzeptuak: orbital molekular lotzaile, antilotzaile, motako eta motakoa 1 2 3 4 5 Ulertzen dut zein orbital molekular osatzen diren bi atomo berdinen px, py eta pz orbital atomikoen arteko konbinazioaren ondorioz. 1 2 3 4 5 Gai nintzateke sailkatzeko H2, H2 + eta H2 - espezieak beren egonkortasun erlatiboen arabera orbital molekularren teoria erabiliz 1 2 3 4 5 Gai nintzateke marrazteko O2 molekularen orbital molekularren diagrama bere lotura aztertzeko. 1 2 3 4 5 Gai nintzateke deduzitzeko lotura-ordena, loturaluzera eta lotura-energien aldakuntzak n=2 duten elementuen molekula diatomikoetan orbital molekularren teoria erabiliz 1 2 3 4 5 Gai nintzateke deduzitzeko nola eragiten duen egonkortasunean elektroi baten galtzeak edo irabazteak N2 eta O2 molekuletan orbital molekularren teoria erabiliz 1 2 3 4 5 Ezagutzen dut lotura kimiko eta molekularteko interazioen arteko diferentzia eta indar erlatiboa. 1 2 3 4 5 Ezagutzen ditut molekulen arteko interakzio-motak eta beren oinarrizko ezaugarriak 1 2 3 4 5 Gai nintzateke ondoko solido molekularrak sailkatzeko bere fusio-puntuen arabera: H2, F2, CO eta H2O 1 2 3 4 5 Ezagutzen dut H loturaren oinarrrizko ezaugarriak eta bere indar erlatiboa (lotura kimiko eta molekularteko indarrekikoa) 1 2 3 4 5
Ulertzen dut zein interakzio (erakartzeak, aldaratzeak, elektrostatikoak ez-elektrostatikoak) gertatzen diren solido ioniko baten formazioan 1 2 3 4 5 Ulertzen dut sare-energiaren kontzeptua 1 2 3 4 5 Gai nintzateke ondoko konposatu ioinikoak sailkatzeko bere sare-energiaren arabera: NaCl, LiF eta CaO. 1 2 3 4 5 Ulertzen dut nola deduzi daitekeen konposatu ioniko baten egitura bere osagaien erradioetatik abiatuz. 1 2 3 4 5 Gai nintzateke aipatzeko solido ioniko baten oinarrizko propietateak 1 2 3 4 5 Badakit zeintzuk diren sare-energian eragiten faktoreak eta nola eragiten duten. 1 2 3 4 5 Gai nintzateke CaF2 (s)-ari dagokion Born Haber Zikloa marrazteko. 1 2 3 4 5 Ulertzen dut Born Haber Zikloaren erabilgarritasuna. 1 2 3 4 5 Ulertzen dut katio baten ahalmen polarizatzaile eta anioi baten polarizagarritasunaren kontzeptuak. 1 2 3 4 5 Ondoko konposatuak nagusiki ioinikoak dira: NaCl, NaI eta CuI. Gai nintzateke sailkatzeko duten izaera kobalentearen arabera. 1 2 3 4 5 Ulertzen dut nola eragiten duen izaera kobalentearen presentziak nagusiki ionikoak diren konposatuen propietateetan 1 2 3 4 5
1.- Orbital atomikoaren kontzeptua. Bere erlazioa Srödinger ekuazioarekin eta zenbaki kuantikoekin.
2.- n daukan energia maila bateko orbitalen dedukzioa eta beren irudikapenak.
6.- Z daukan elementuaren konfigurazio elektronikoaren dedukzioa. Pauli eta Hund printzipioak.
7.- Konfigurazio elektroniko eta taula periodikoaren arteko erlazioa. Z daukan elementuaren kokapena dedukzioa (taula periodikoan)
8.- Erradio atomiko, ionizazio-potentziala eta afinitate elektronikoaren kontzeptuak. Beren aldakuntzak taula periodikoan.
9.- Elektronegatibotasunaren kontzeptua. Bere aldakuntza periodikoa.
11.- Lotura ionikoaren oinarrizko ezaugarriak. Sare-energiaren kontzeptua eta bere erlazioa propietateekin. Edozein konposatu ionikoaren Born-Haber zikloaren dedukzioa.
Taldea:
Aipatu zuen lan kooperatiboaren bi alde, hobetu beharrekoak
Aipatu hiru zeregin, taldearen funtzionamendua hobetzeko egin behar dituzuenak eta taldearen funtzionamenduaren arauetan agertuko direnak.
Baloratu 0-10ko eskalan taldearen funtzionamendua (taldekide bakoitzak banaka erantzun behar du izena jarri gabe)
Baloratu 0-10ko eskalan zure kontribuzioa taldearen funtzionamendu onari, aurreko galderan bezala
51 JARRAITUTAKO METODOLOGIARI BURUZKO ERITZI INKESTA Lanaren inguruan zure aldetik informazioa aurkitzen 1 2 3 4 Egoera erreal baten inguruan erabakiak hartzen 1 2 3 4 Arazoak ebazten edo egoera errealei soluzioak eskeintzen 1 2 3 4 Komunikazio gaitasunak garatzen (ahozkoa edo idatzizkoa) 1 2 3 4 Ikasteko autonomia garatzen 1 2 3 4 Zure ikasketarekiko jarrera partehartzailea hartzen 1 2 3 4 Zure talde lanerako gaitasunak garatzen 1 2 3 4 Praktika profesionalean behar diren gaitasunak garatzen 1 2 3 4 Ebaluaketa sistema egokia izan da metologiarekiko 1 2 3 4 Irakasleak eman dizun orientazioak, zure beharrak asetu al ditu? Gutxi Nahiko Asko Erabat ¿Aldatuko al zenuke zerbait? ¿Hobetzeko proposamenen bat bururatzen al zaizu?
Kontzeptu zientifikoak
Kontzeptuen ulermen zehatza eta arretatsua
Hieroglifoen ordena zuzena eta ondo arrazoitua
Hala holako ordena eta arrazoiketa
Ordena ez zuzena eta gaizki arrazoitua
Hieroglifo guztiak motzegiak dira
Lana ordenagailuz idatzita eta formatoa egokia da ondo jarraitzeko
Lana eskuz idatzita baina formatoa egokia da ondo jarraitzeko
Lana eskuz zein ordenagailuz idatzita baina formatoa ez da egokia ondo ulertzeko
Ondo prestatua eta entsaiatua Ikaslea nahiko prestatua baina entsaioren bat falta zaio Zeozer prestatu du baina gehiago entsaiatu behar du Gaizki prestatua
Tonuak ez du jarraipena errazten
Antolaketa zuzena, jarraipena erreza izanik
Antolaketa gutxi gora-behera zuzena baina aurkezpena hobetu daiteke
Antolaketa gutxi gora-behera zuzena baina aurkezpena jarraitzea kostatzen da
Antolaketa ez da zuzena, jarraitzea kostatzen da
Tente eta lasai aurkeztu du eta entzulegoari begira.
Tente eta entzulegoari begira dago
Batzuetan tente eta entzulegoari begira dago
Sorbaldak makurtuta eta ez dio entzulegoari begiratzen. |
addi-f3c2798b1a9f | https://addi.ehu.es/handle/10810/9090 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2012-07-26 | science | Ruiz Vázquez, María Consuelo; Amuchastegui Uriarte, Carlos | eu | Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak lankidetzan ikastea arazo eta proiektuen bidez | E2.1. Taldea osatzeko agiria eta hartutako konpromisoen dokumentua.... 47
KTO PPBCL: IKASLEEN KAIERAK 1) Aurkezpena Dokumentu honetan, Informatika Fakultatean irakasten den Informatikaren Ingeniaritzako Graduko 1. mailako “Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak” (KTO) irakasgaia metodologia aktiboak erabiliz ikasteko ikasleentzat prestatu ditugun gidak daude, eta baita irakasgaia arrakastaz jarraitu ahal izateko behar diren bestelako dokumentuak ere. Hiru dira proposatzen ditugun metodologia aktiboak: lankidetzan oinarritutako ikaskuntza, arazoetan oinarritutako ikaskuntza eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, eta horiek erabiliz 6 ataza desberdin proposatzen ditugu: 3 arazo, 2 proiektu, eta ikerketa-lan bat. 2) Irasgaiaren testuingurua
Irakasgaiaren izena: Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak. Titulazioa: Informatikaren Ingeniaritzako Gradua. Ikastetxea: Informatika Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU. Ikasmaila: 1. Lauhilekoa: 1. ECTS kreditu-kopurua: Irakasgaia 6 kreditukoa da, 4 teoriko eta 2 praktiko. 2 kreditu praktikoak honela banatzen dira jardueren arabera: 1,4 kreditu gelako praktikak egiteko dira, eta 0,6 kreditu laborategiko praktikak egiteko. Ikaslearen lan-zamari dagokionez, kreditu horiek 150 orduren baliokideak dira, lauhilekoan zehar banatutakoak, eta horietatik 60 eskola-orduak dira, bertaratzekoak, alegia, eta gainontzeko 90 orduak eskolaz kanpoko jarduerak egitekoak. Irakasgaiaren asteko antolaketa: Irakasgaia 15 asteko tartean irakasten da (azterketa globalak egiteko esleitutako aldia kontuan hartu gabe). Astero, 90 minutuko iraupena duten 3 eskola-saio dagozkio (hau da, gehienez ere, 4,5 eskola-ordu astean). Printzipioz, bi saio kreditu teorikoei dagozkie, eta hirugarren saioa kreditu praktikoei, non taldea bi (edo hiru) azpitaldetan banatzen den. Eskola-saioen iraupena dela eta, irakasgaiari 90 minutuko 40 eskola-saio dagozkio, 60 eskola-orduak osatzeko; baina, astez asteko banaketa guztiz homogeneoa ez denez, tarteko balizko jai-egunen eraginez, gerta zitekeen eskola-saioen kopurua 40 maximo hori baino pixka bat txikiagoa izatea (37 edo 38ren inguruan). Eskolaz kanpoko lan-zamari dagokionez, berriz, eskola-saio bakoitzari 2 edo 3 ordu arteko lan-saioa dagokio, ikasleek beren kabuz lanak egiteko edo ikasteko, bakarka zein taldeka; baina hori aldakorra izango da, unean uneko beharren arabera; izan ere, une jakin batzuetan batezbesteko dedikazio hori gainditu beharko da, ziur aski.
4 4 3) Irakasgaiari buruzko informazioa
Irakasgai honetan, gaur egungo konputagailuetan erabiltzen den hardwarearen oinarri teknologikoen hastapenei helduko diegu, ikasle hasi berrien maila kontuan harturik. Ordenagailuak eraikitzeko gaur egun erabiltzen den teknologiaren oinarrian dauden fenomeno fisikoak izango ditugu aztergai, eta horiek kontrolatzen dituzten magnitudeak definituko ditugu; horretarako, oinarrizko kontzeptuei emango zaie lehentasuna, eta haien deskribapen kualitatiboa landuko da, hau da, kontzeptuetan sakonduko dugu eta ez formalismo matematikoan, muinetara joz. Fenomeno elektriko eta magnetikoak gobernatzen dituzten oinarrizko lege klasikoak aztertuko ditugu, eta gailu foto-elektronikoetan gertatu diren azken berrikuntzak ulertu ahal izateko beharrezkoa den oinarrizko fisika modernoa ere ikusiko dugu, hori guztia konputagailuetan egiten diren aplikazioen ikuspuntutik. Horri esker, gailu informatikoen gaur egungo mugak ezagutu ahal izango dira, eta horrekin batera etorkizun hurbilean sor daitezkeen erronkak bistaratu ahal izango ditugu, eta ager daitezkeen gailu eta aplikazio berriak susmatu. Hala, honako hauek aztertuko ditugu: elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak, oinarrizko magnitude elektrikoak, material erdieroaleak, haien ezaugarriak eta erdieroalezko gailurik ohikoenak, hori guztia zirkuitu elektriko eta elektronikoen analisiari ekin ahal izateko; horretarako, ohiko osagaien eredu idealak eta dagozkien parametroak aurkeztuko ditugu, eta sarri erabilitako zirkuituen, analogiko zein digitalen, funtzionamendua eta aplikazioak aztertuko ditugu. Era berean, magnetismoaren eta fotonikaren oinarrizko kontzeptuak ere izango ditugu aztergai, eta baita haien aplikazioak ere gailu informatikoetan. Laburbilduz, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia alorreko hurrengo irakasgaien ulermena erraztu eta beraietan arrakasta lortu ahal izateko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak barneratzea bilatzen dugu.
Osagai eta gailu elektriko eta elektronikoen oinarrietan dauden kontzeptuak ulertzea, zirkuitu elektriko eta elektronikoen analisia egin ahal izateko, zehazki korronte zuzeneko zirkuituena, batik bat egoera egonkorrean, egoera iragankorra eta korronte alternoko zirkuituen oinarrizko kontzeptuak ere aztertuko ditugun arren.
5 5 Elektromagnetismoaren eta fotonikaren oinarriak ulertzea, eta hauen aplikazioak informatikaren alorrean.
Irakasgaia gaindituz gero, gaiarekin lotutako hainbat gaitasun espezifiko eskuratuko ditu ikasleak, hau da, honakoa egiteko gai izan beharko du:
GE1. Aipatu informatikaren oinarri fisiko eta teknologikoak (elektrizitatea, zirkuituen teoria, elektronika, elektromagnetismoa, uhinak eta fotonika) eta aplikatu ingeniaritzako berariazko arazoak ebazteko.
GE3. Analizatu doitasunez eta azkar oinarrizko zirkuitu elektrikoak, zuzeneko korrontean zein korronte alternoan.
GE5. Analizatu doitasunez eta azkar diododun eta transistoredun oinarrizko zirkuitu elektronikoak.
GE6. Aipatu elektromagnetismoaren, uhinen eta fotonikaren oinarrizko hastapenak, sistema informatikoetan erabiltzeari dagokionez.
GE8. Muntatu laborategian zirkuitu elektriko eta elektronikoen prototipoak, eta alderatu haien funtzionamendu erreala esperotako teorikoarekin.
Gaitasun horiez gain, titulazioaren perfilean aipatzen diren Konputagailuen Arkitektura eta Teknologiaren arloko hainbat gaitasun oinarrizko eta orokor ere lantzen dira, honako hauek hain zuzen ere:
GO1. Erdietsi oinarrizko jakintzagai eta teknologiei buruzko ezagutzak, zeintzuen bitartez metodo eta teknologia berriak ikasteko eta garatzeko gaitasuna eskuratuko baitute, eta baita egoera berrietara egokitzeko erraztasuna ere.
GO3. Garatu arazoak ebazteko gaitasuna, horretarako ekimena, erabakiak hartzeko gaitasuna, autonomia eta sormena garatuz.
GO4. Garatu beharrezko gaitasuna erdietsitako ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatu eta besteei helarazteko, zehazki hobetuz informatikako ingeniaritza arloan gauzak idatziz aditzera emateko gaitasuna.
GO5. Erdietsi oinarrizko ezagutzak honako gauza hauek egin ahal izateko: neurketak, kalkuluak, balorazioak, balioztatzeak, aditu-txostenak, ikerketak, txostenak eta antzeko lanak, sistema informatikoetan erabilitako teknologien alorrean.
6 6 GO6. Erdietsi eta ulertu sistema informatikoetan erabilitako teknologien abangoardietatik eratorritako oinarrizko ezagutzak eta aurreikus daitekeen eboluzioa epe ertaineko etorkizunean.
GO7. Garatu teknologia informatikoen alorreko datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna, gizarteari, zientziari edo etikari dagokienez garrantzitsuak diren gaien inguruko hausnarketa barne hartzen duten iritziak eman ahal izateko.
GP1. Analizatzeko eta sintetizatzeko gaitasuna.
GP2. Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna.
GP5. Arrazoibide kritikoa.
GP6. Egoera berrietara egokitzeko gaitasuna.
Lankidetzako ikaskuntzan oinarritutako metodologia aktiboak erabiliko ditugu, eskolan irakaslearen aurrean egoteko saioetan, zein eskolatik kanpokoetan. Ikasleen partehartze aktiboa eta talde-lana funtsezkoak dira gaitasunak eskuratzeko. Ikasleek egin beharreko jarduera guztiak ebaluatuko dira eta dagokien isla izango dute azken kalifikazioan.
Lankidetzako ikaskuntzan oinarritutako 6 ataza edo eginkizun desberdin proposatuko ditugu, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza- eta arazoetan oinarritutako ikaskuntzametodologiak erabiliz. Zehazki, 3 arazo (A1, A2 eta A3), 2 proiektu (P1 eta P2) eta ikerketa-lan bat (I).
Ikasturteko lehenengo deialdiari begira, ebaluazio-mota aukeratu ahal izango du ikasleak: edo ohiko amaierako azterketa egin urtarrilean bertan, edo ebaluazio jarraitua ikastaroan zehar, irailetik abendura bitartean. Aukeraketa norberaren erabaki pertsonala izango da, baina ebaluazio jarraitua ikasturtearen hasieran bakarrik aukeratu ahal izango dute, eskolan bertan egingo diren jardueretan eta ebaluazioan kontuan hartuko diren eginkizun guztietan parte hartu beharko baitute. Hala, ebaluazio jarraitua egin nahi duten ikasleok irakasleari jakinaraziko diote finkatutako epean, horretarako emango zaien izen-emate fitxa betez; fitxa bete ezean, beste ebaluazio-mota aukeratu dutela suposatuko du irakasleak. Ikastaroko lehenengo asteetan zehar, ebaluazio jarraitua aukeratu badute, beren eboluzioa aztertu ahal izango dute, eta behar bezain ona ez bada, orduan erabaki ahal izango dute ebaluazio jarraitua bertan behera uztea, eta ohiko azterketa bidezko ebaluazioan sartuko dira. Azaroaren erdialdera, ebaluazio jarraituarekin jarraitu nahi duten ikasleek berretsi beharko dute aukera hori, konpromiso dokumentu bat sinatuz; hortik aurrera, erabakia atzeraezina izango da, eta ebaluazio jarraitua konfirmatu duten ikasleek uko egingo diote ohiko azterketa bidezko ebaluazioari.
Lehenengo lauhilekoan zehar ikasleok, banaka zein taldeka, egindako lana kontuan hartuko da kalifikazioa emateko, modu haztatuan. Ataza guztietan kalifikazio minimo jakin bat ezarriko dugu, eta minimo horretara ez iristeak ondorio negatiboak izango ditu azken kalifikazioan: ataza horretan lor daitekeen kalifikazio maximoa kenduko zaio azken notari. Oro har, ataza guztietan erabiliko ditugun ebaluazio-jarduerak hauetako batzuk izango dira: idatzitako azterketa partzialak; autoebaluazio-galdetegiak; laborategiko praktikak; prototipoen garapena; ariketen bilketa selektiboa eta ausazkoa edozein unetan; ezusteko azterketatxo laburrak; txosten teknikoak; ahozko aurkezpenak; lanerako erabilitako materialak bilduko dituen karpeta edo portafolioa... Ataza bakoitzari dagozkion berariazko ebaluazio-jarduerak eta jarduera bakoitzaren hazta edo kalifikazio erlatiboa 1. taulan ageri dira, azken kalifikazioaren gehienezko puntuazioa 10 dela kontuan harturik.
1. taula: Azken kalifikazioan ataza eta jarduera bakoitzari dagokion ebaluazioaren hazta.
b. Amaierako azterketa bidezko ohiko ebaluazioa.
Osoko azterketa baten bidez egingo da, Fakultateko dekanotzak aldez aurretik esandako data eta orduetan. Horren iraupena 3 ordukoa izango da gutxi gorabehera, eta bertan irakasgaian landutako gai guztiak agertuko dira, modu egokian haztatuak. Azterketa horren balioa irakasgaiko kalifikazioaren % 100 izango da.
Osoko azterketa 1. deialdian irakasgaia gainditu ez duten ikasle guztientzat.
2. Elektrozinetika: korronte elektrikoa; korrontearen intentsitatea eta dentsitatea; potentzial-diferentzia; potentzia elektrikoa.
5. Zirkuituetako oinarrizko legeak eta haien aplikazioak: Kirchhoff-en legeak; elementuen serie- eta paralelo-elkarketak; tentsio- eta korronte-zatitzaileak; voltmetro eta anperemetro neurgailu elektrikoen funtzionamenduaren hastapenak.
Gure lantokiko nagusiak Australiara egin behar du lan-bidaia, eta, denbora luzea behar denez hara iristeko, esan digu denbora aprobetxatu beharko duela hegazkinean, eta horretarako ordenagailu eramangarria eramango duela hegaldian lan egiteko. Enpresako Informatika Ingeniariak garenez, eta gure ardura enpresako ordenagailuak direnez, esan digu den dena oso ongi prestatu behar diogula: <<Ezta pentsatu ere ordenagailuak funtzionatzeari uztea hegaldiaren erdian!>>. Hegazkinean entxuferik ez dagoenez, bateriarekin lan egin beharko du, modu autonomoan. Kargatu berri-berritan sartuko dugu bateria ordenagailuaren barruan, denbora luzeagoan iraun dezan, baina: nola jakin dezakegu zenbat denbora iraungo duen bateriak deskargatu aurretik? Agian beharrezkoa izango da ordenagailuaren maletatxoan hainbat bateria kargatu berriak sartzea, eta, horrela, ordenagailuaren barruan dagoena hegaldian deskargatzen bada, nagusiari esango diogu bateria aldatzeko, maletatxoan sartu ditugun horietako beste baten truke. Horretarako, nagusiari esango diogu noizean behin begiratu beharko duela ordenagailuaren pantailaren beheko aldean agertzen den ikurra, jakiteko zein den bateriaren karga-maila, eta ikustean bateriaren karga baxua dela, orduan itzal dezala ordenagailua, truka dezala bateria, berriro piztu ordenagailua eta jarrai dezala lanean. Edo agian ordenagailuak daraman bateria horrek nahikoa karga izango du hegaldi osoan lanean jarraitu ahal izateko? Horrela, hotelera iristean kargatu ahal izango du arazorik gabe. Irtenbide erraz eta erosoa otu zaigu. Hemen, bulegoan, esperimentua egin dezakegu: kargatu bateria bat, ordenagailuan sartu, piztu, eta itxaron ikusteko ea zenbat denbora irauten duen! (Bitartean, ordenagailuak lan gogorra egin dezan, nagusiak hegaldian egingo duen lan gogorra simulatzeko, Internetera konektatuko gara, Messengerra aktibatuta izango dugu, eta Twitterra, eta Facebook-a, eta jokuren bat edo beste ere bai…, nagusiak hegaldian aplikazio asko irekita izango baititu!). Baina, ongi pentsatuta, irtenbide hori ez zaigu oso egokia iruditzen, hori edonork egin dezakeelako, eta horretarako ez da beharrezkoa lau urteko gradu bat ikastea, eta horretarako joan gara gu unibertsitatera, ezta? Buruari eragiteko eta irtenbide zentzudunak bilatzeko! Hala, bada, ordenagailua “zabaldu” dugu, eta bateria kanpora atera, ikusteko ea nonbait jartzen duen zenbat irauten duen erabat deskargatu aurretik. Eta ikusi dugu informazio eta datu pila daudela bertan idatzita, baina inon ere ez da ageri bilatzen ari garena, hain zuzen ere, honelako zerbait: “bateria honek 3 ordu irauten du lan-zamarik handienean lan egiten duenean”. Ze gaizki! Zergatik ez dute bateria-fabrikatzaileek esfortzu hori egiten, eta baterietan “hil ala biziko” informazio hori adierazten?
Baina, hobeto pentsatuta, ez badute informazio hori ematen, zerbaitengatik izango da, ezta? Agian ez da guk pentsatzen dugun bezain erraza: agian bateriaren iraupena edo lanaldia ez da bakarrik bateriaren berezko ezaugarrien mendekoa. Agian beste parametro batzuek ere badute eragina... Baterian ageri diren datu horiek guztiek zer esan nahi duten oso ongi kontrolatzen ez dugunez, lanari ekin beharko diogu gogoz, ea gai garen kalkulatzeko zenbat denbora iraungo duen bateriak deskargatu gabe. Bateriaren modeloa datu gisa erabilita, Interneten sartu gara, eta ikusi dugu bateria hori egokia dela ordenagailu eramangarri batzuetarako, baina badirudi beste batzuetan ezin dela erabili. Hortaz, posible da horrek ere garrantzia izatea bateriaren lanaldia kalkulatzeko...
A1.3) Arazoa ebazteko landu beharreko gaiak
Arazo honetan, irakasgaian erabiliko ditugun kontzeptuen hasierako ezagutza ahalbidetzen duten lehenengo gaiak landuko ditugu. Zehazki, 1. eta 2. gaiak, eta, modu partzialean bada ere, 3. eta 4. gaiak ere, azken bi hauek A2 arazoan sakonkiago landuko diren arren.
Ziur gehienek kontzeptu horiek ezagutzen dituzuela, zuen aurreko ikasketetan landu dituzuelako. Horrexegatik, eta arazo hau ebazteko oinarrizko kontzeptuak ageri direlako, errepasotzat hartuko dugu gai hau.
2. gaia: Elektrozinetika: korronte elektrikoa; intentsitatea eta korronte-dentsitatea; potentzial-diferentzia; potentzia elektrikoa.
Horiek dira arazo hau ebatzi ahal izateko oso argi izan behar dituzuen kontzeptuak: korronte, tentsio eta potentzia elektrikoak. Oso garrantzitsua da kontzeptu horiek oso ongi ulertu eta barneratzea, irakasgaian proposatuko dizkizuegun beste ataza guztiak arrakastaz burutu ahal izateko.
Oraingoz guztiz beharrezkoa ez bada ere, komeni da zirkuituaren kontzeptua argi izatea, modu egokian islatu ahal izateko bateriaren eta ordenagailu eramangarriaren arteko konexioa.
Bai bateria, eta baita ordenagailu eramangarria ere, zirkuitu bateko osagaien modelo idealtzat hartzea komeni da arazoa ebazteko.
Jadanik Interneten informazioa bilatu duzuen arren, galdera eragileari erantzuteko xedez, behin jokalekua ezagutua, agian lagungarri suertatuko zaizkizue helbide hauek:
Ataza hau amaitzean, honako gauza hauek egiteko gai izan beharko zinatekete:
Esan zein diren elektrizitate eta elektronikako oinarrizko magnitudeak: korronte, tentsio eta potentzia elektrikoak.
Ezagutu gailu elektronikoen potentzia-kontsumoen beharra, eta horren garrantzia ekonomiaren ikuspuntutik.
Egin zirkuitu bateko potentzien balantzea.
Ezagutu zirkuitu elektrikoetako oinarrizko ohiko osagaietako batzuk.
A1.5) Lan-zama eta arazoaren iraupena
Gure ustez, ataza hau arrakastaz burutu ahal izateko, nahikoak izan behar dituzue 16,25 ordu ikasle bakoitzaren aldetik. Horietako 7,25, eskolakoak izango dira, eta 9, eskolatik kanpo egindako lanekoak, banaka zein taldeka. Lan-taldean 3 ikasle izango zaretenez, guztira 48,75 ordu izango dira taldearentzat, gehienez. Arazo honi irtenbidea bilatzeko, ikasturteko lehenengo bi asteak erabiliko ditugu, irakasgaiari esleitutako lehenengo 5 eskola-saioetan, gehi eskolatik kanpo sartuko dituzuen orduak.
A1.6) Entregatzekoak
E0 entregatzekoa: Taldea osatzeko agiria eta taldean aritzeko hartutako konpromisoen dokumentua.
E1 entregatzekoa: Portafolio edo karpeta, non A1 arazoa ebazteko erabilitako material guztia bilduko duzuen, hala nola apunteak, ikasteko materiala, ebatzitako ariketak, autoebaluaziorako egindako galdetegien emaitzak, ahozko aurkezpenetarako material lagungarriak... bai eta taldekideek egokitzat jotzen duzuen material guztia ere. A1 arazoa amaitzean entregatu beharko duzue, eta ebaluazioa bi modutara egingo dugu. Alde batetik, autoebaluazioa: talde bakoitzak bere lanari buruzko iritzia emango du. Beste aldetik, berdinen arteko ebaluazioa: talde bateko kideek beste talde batek egindako lana ebaluatuko dute. Ebaluazioa 5. eskola-saioan egingo dugu, ikasgelan bertan. Ebaluazio horien emaitza gisa bi dokumentu sortu beharko dituzue: autoebaluazio-txostena, eta berdinen arteko ebaluazioaren txostena, baina ez kezkatu, eredu egokiak emango dizkizuegulako.
Horrez gain, ataza amaitzean, gutxieneko ezagutzak eskuratu dituzuela egiaztatzeko kontrola egingo dizuegu, eta hori ere entregatzekoa izango da.
Ebaluazioan kontuan hartuko ditugu, neurri handiagoan edo txikiagoan, egindako jarduera guztiak, banaka zein taldeka egindakoak. Bereziki, honako hauek dira kontuan hartuko ditugunak:
Ausaz eta selektiboki jasoko ditugun ariketak: 0,1 puntu, batzuk taldeka eta beste batzuk banaka.
Kontzeptu nagusien ahozko aurkezpena: banaka. (Ikastaroan zehar egindako ahozko aurkezpen guztien kalifikazio globala 1 punturen gainekoa izango da, eta ikastaroa amaitzean emango da jakitera).
Irakaskuntza/ikaskuntza-metodologia berrietara egokitzeko egindako A1 lehenengo arazoaren ondoren, uste dugu metodologiaren oinarriak argi geratu zaizkizuela, eta horregatik A2 bigarren arazoa proposatu nahi dizuegu, metodologian sakontzearekin batera, gai berriak ikasteko asmoz. Bigarren arazo honen hazta azken kalifikazioan % 12 da, 1,2 puntu, alegia.
Zergatik jaisten da kotxeko argien intentsitatea kotxea arrankatzen saiatzen garenean argiak piztuta izanik?
Beste aldetik, kotxea gidatzen ari garenean, konturatu gara argiek oso gutxi argitzen dutela. Zenbatekoa izan beharko litzateke bonbillen hariaren erresistentzia ahal den argi gehien eman dezaten?
19 19 A2.3) Arazoa ebazteko landu beharreko gaiak
A1 arazoan, irakasgaian erabiliko ditugun kontzeptuen hasierako ezagutza lortu ondoren, bigarren honetan hurrengo gaiak landuko ditugu, oinarrizko kontzeptuak zirkuitu elektrikoen analisian nola aplikatzen diren ikasteko xedez. Zehazki, 3. eta 4. gaietako kontzeptuak sakonduko ditugu, eta bereziki 5. eta 6. gaiak landuko ditugu arazo honetan. Gai hauetan ikasitakoaren gainean oinarrituko dira, hain zuzen ere, hurrengo bi proiektuak (P1 eta P2).
A1 arazoan guztiz beharrezkoak ez ziren kontzeptuak oraingo honetan sakonkiago aztertuko ditugu.
5. gaia: Zirkuituetako oinarrizko legeak eta haien aplikazioak: Kirchhoff-en legeak; elementuen serie- eta paralelo-elkarketak; tentsio- eta korrontezatitzaileak; voltmetro eta anperemetro neurgailu elektrikoen funtzionamenduaren hastapenak.
Kontzeptu hauek guztiak ariketa errazen bidez landuko ditugu, eta baita simuladore bat erabiliz ere.
Kontzeptu hauek guztiak ariketa errazen bidez landuko ditugu, eta baita simuladore bat erabiliz ere.
Ataza hau amaitzean, honako gauza hauek egiteko gai izan beharko zinatekete:
Identifikatu zirkuitu elektrikoetako ohiko osagaiak, eta adierazi haien funtzionamenduaren ezaugarri behinenak.
Adierazi zirkuituen funtzionamendua gobernatzen duten oinarrizko legeak, eta baita haien oinarrizko aplikazioak ere.
A2.5) Lan-zama eta arazoaren iraupena
Gure ustez, ataza hau arrakastaz burutu ahal izateko, nahikoak izan behar dituzue 25,5 ordu ikasle bakoitzaren aldetik. Horietako 10, eskolakoak izango dira, eta 15,5, eskolatik kanpo egindako lanekoak, banaka zein taldeka. Lan-taldean 3 ikasle izango zaretenez, guztira 76,5 ordu izango dira taldearentzat, gehienez. Arazo honi irtenbidea bilatzeko, ikasturteko 2. eta 5. asteetako egunak erabiliko ditugu, irakasgaiari esleitutako 5. eta 12. arteko eskola-saioetan, gehi eskolatik kanpo sartuko dituzuen orduak.
A2.6) Entregatzekoak
E0 entregatzekoa: Taldea osatzeko agiria eta taldean aritzeko hartutako konpromisoen dokumentua, baldin eta talde berria bada.
E2 entregatzekoa: Portafolio edo karpeta, non A2 arazoa ebazteko erabilitako material guztia bilduko duzuen, hala nola apunteak, ikasteko materiala, ebatzitako ariketak, autoebaluaziorako egindako galdetegien emaitzak, ahozko aurkezpenetarako material lagungarriak... bai eta taldekideek egokitzat jotzen duzuen material guztia ere. A2 arazoa amaitzean entregatu beharko duzue, eta ebaluazioa bi modutara egingo dugu. Alde batetik, autoebaluazioa: talde bakoitzak bere lanari buruzko iritzia emango du. Beste aldetik, berdinen arteko ebaluazioa: talde bateko kideek beste talde batek egindako lana ebaluatuko dute. Ebaluazioa 11. eskola-saioan egingo dugu, ikasgelan bertan. Ebaluazio horien emaitza gisa bi dokumentu sortu beharko dituzue: autoebaluazio-txostena, eta berdinen arteko ebaluazioaren txostena, baina ez kezkatu, eredu egokiak emango dizkizuegulako.
Horrez gain, ataza amaitzean, gutxieneko ezagutzak eskuratu dituzuela egiaztatzeko kontrola egingo dizuegu, eta hori ere entregatzekoa izango da.
Ebaluazioan kontuan hartuko ditugu, neurri handiagoan edo txikiagoan, egindako jarduera guztiak, banaka zein taldeka egindakoak. Bereziki, honako hauek dira kontuan hartuko ditugunak:
Ausaz eta selektiboki jasoko ditugun ariketak: 0,1 puntu, batzuk taldeka eta beste batzuk banaka.
Kontzeptu nagusien ahozko aurkezpena: banaka. (Ikastaroan zehar egindako ahozko aurkezpen guztien kalifikazio globala 1 punturen gainekoa izango da, eta ikastaroa amaitzean emango da jakitera).
Lehenengo bi arazoak ebatzi ondoren, uste dugu munta handiagoko lanak egiteko gaitasuna eskuratu duzuela, eta horregatik P1 lehenengo proiektua proposatu nahi dizuegu, zuen aldetik esfortzu handiagoa eskatuko duena. Lehenengo proiektu honen hazta azken kalifikazioan % 30 da, 3 puntu, alegia.
Proiektua honetan datza: Elikadura-iturria izeneko zirkuitu bat diseinatu, gauzatu eta haren funtzionamendua egiaztatu beharko duzue. Beharrezko osagaiak aukeratzeko orduan sinplifikatzeko asmoz, gehienez 30 mA emateko gai izango den 5 V-eko elikadura-iturria diseinatu beharko duzue.
Gauzatu beharko duzuen prototipoaren itxura argazkikoa izango da, gutxi gorabehera:
24 24 P1.3) Proiektua arrakastaz amaitzeko landu beharreko gaiak
Gai hau errepasatu egin beharko duzue, bertan ikasitako kontzeptuak eta metodoak erabili beharko baitituzue. Izan ere, proiektuan DC eta AC motako zirkuitu elektriko eta elektronikoak analizatu eta simulatu beharko dituzue, egoera egonkorrean zein iragankorrean.
Elikadura-iturriaren proiektuan, atal garrantzitsua da iragazketa RC zirkuitu baten bitartez. Hala, zirkuitua diseinatu, simulatu eta gauzatzean, beharrezkoa izango da RC zirkuitu baten karga- eta deskarga-prozesuak aztertzea, zirkuituaren denbora-konstantea ezagutzea, eta abar.
Oinarrizko osagai elektronikoen hastapen teorikoak ezagutzea beharrezkoa da, diodoena zein transistoreena.
Elikadura-iturriaren proiektuan, funtsezko osagaiak dira diodo artezlea eta Zener diodoa. Osagai horien funtzionamendua ongi ulertu behar da proiektua arrakastaz egin ahal izateko.
Proiektuaren atal batean, korronte alternoari buruzko oinarrizko ezagutzak beharrezkoak dira.
Ataza hau amaitzean, honako gauza hauek egiteko gai izan beharko zinatekete:
Analizatu eta simulatu DC eta AC motako zirkuitu elektriko eta elektronikoen portaera, egoera egonkorrean zein iragankorrean.
Azaldu zertan diren diodo eta transistoreak bezalako oinarrizko osagai elektronikoen hastapen teorikoak.
Azaldu diodo artezlea eta Zener diodoa izeneko osagai elektronikoen funtzionamendua, eta haien zeregina elikadura-iturri batean.
Diseinatu zirkuitu elektronikoak, hau da, zehaztapen eta murriztapen jakin batzuetatik abiatuta, gauza izan beharko zenukete baldintza horiek beteko dituzten osagaiak aukeratzeko, eta horiekin diseinua egiteko.
Azaldu tentsio, korronte, potentzia, artezketa, iragazketa eta egonkortzea kontzeptuak.
Maneiatu laborategiko tresnak: polimetroaren bitartez tentsioak eta korronteak neurtzea, eta osziloskopioaren bitartez seinaleak analizatu eta haien gaineko neurketak egitea, hala nola tentsioak, maiztasunak, periodoak, korronte zuzeneko osagaiak, eta abar.
Idatzi txosten teknikoa diseinatutako elikadura-iturriaren xehetasunak ezagutarazteko.
Gure ustez, ataza hau arrakastaz burutu ahal izateko, nahikoak izan behar dituzue 48,25 ordu ikasle bakoitzaren aldetik. Horietako 21,25 eskolakoak izango dira, eta 27, eskolatik kanpo egindako lanekoak, banaka zein taldeka. Lan-taldean 3 ikasle zaretenez, guztira 144,75 ordu izango dira taldearentzat, gehienez. Proiektu hau garatzeko, ikasturteko 4. eta 10. arteko asteak erabiliko ditugu, irakasgaiari esleitutako 11. eta 26. arteko eskola-saioetan, gehi eskolatik kanpo sartuko dituzuen orduak.
26 26 P1.6) Entregatzekoak
E0 entregatzekoa: Taldea osatzeko agiria eta taldean aritzeko hartutako konpromisoen dokumentua, baldin eta talde berria bada.
E3 entregatzekoa: Portafolio edo karpeta, non P1 proiektua egiteko erabilitako material guztia bilduko duzuen, hala nola apunteak, ikasteko materiala, ebatzitako ariketak, autoebaluaziorako egindako galdetegien emaitzak, ahozko aurkezpenetarako material lagungarriak... bai eta taldekideek egokitzat jotzen duzuen material guztia ere. P1 proiektua amaitzean entregatu beharko duzue, 23. eskolasaioan, eta ebaluazioa bi modutara egingo dugu. Alde batetik, autoebaluazioa: talde bakoitzak bere lanari buruzko iritzia emango du. Beste aldetik, berdinen arteko ebaluazioa: talde bateko kideek beste talde batek egindako lana ebaluatuko dute, eskolaorduetatik kanpo. Ebaluazio horien emaitza gisa bi dokumentu sortu beharko dituzue: autoebaluazio-txostena, eta berdinen arteko ebaluazioaren txostena, baina ez kezkatu, eredu egokiak emango dizkizuegulako.
Horrez gain, ataza amaitzean, gutxieneko ezagutzak eskuratu dituzuela egiaztatzeko kontrola egingo dizuegu, eta hori ere entregatzekoa izango da.
E4 entregatzekoa: P1 proiektuaren emaitza gisa egindako prototipoa. P1 proiektua amaitzean entregatu beharko duzue (25. eskola-saioan), eta ebaluazioa irakasleak egingo du.
E5 entregatzekoa: Proiektuaren txosten teknikoa, non honako atal hauek sartuko dituzuen: gauzatutako prototipoaren ezaugarrien azalpena, egindako diseinuari buruzko material guztia, zirkuituen simulazioen emaitzak, eta taldekideek zuen diseinua ongi ulertu ahal izateko egokitzat jotzen duzuen material guztia ere. P1 proiektua amaitzean entregatu beharko duzue, 28. eskola-saioan, eta talde batzuek egindako proiektuaren ahozko aurkezpena egingo dute. Berdinen arteko ebaluazioa bultzatuko dugu.
Ebaluazioan kontuan hartuko ditugu, neurri handiagoan edo txikiagoan, egindako jarduera guztiak, banaka zein taldeka egindakoak. Bereziki, honako hauek dira kontuan hartuko ditugunak:
Ausaz eta selektiboki jasoko ditugun ariketak: 0,2 puntu, batzuk taldeka eta beste batzuk banaka.
Ezagutza minimoen kontrola: 1,2 puntu, banaka. Ebaluazio jarraitua eta lankidetzan oinarritutako ikaskuntzarekin jarraitu ahal izateko, kontrol honetan gutxieneko kalifikazioa gainditzea guztiz beharrezkoa da: gutxienez, 3 puntu lortu behar dira kontrolean, 10en gainean. Minimo hori gainditzen ez duenak azterketa globala egin beharko du, eta horrek emango du haren azken kalifikazioaren % 100a, eta ez zaizkio kontuan hartuko ebaluazio jarraituan data horretara arte erdietsitako kalifikazio partzialak.
Proiektuari buruzko txosten teknikoa eta garatutako prototipoa: 1 puntu, taldeka.
Kontzeptu nagusien ahozko aurkezpena: banaka. (Ikastaroan zehar egindako ahozko aurkezpen guztien kalifikazio globala 1 punturen gainekoa izango da, eta ikastaroa amaitzean emango da jakitera).
Orain arte egindako lana biribiltzeko, falta diren gaiak ikas ditzazuen atazak proposatu behar dizkizuegu, eta horregatik P2 bigarren proiektua proposatu nahi dizuegu. Proiektu honen hazta azken kalifikazioan % 22 da, 2,2 puntu, alegia.
Taldekide batzuk “KITT, kotxe fantastikoa” (Knight Rider) pelikularen jarraitzaileak gara, eta gustatuko litzaiguke gure kotxeen aurreko aldean horrelako argiak jartzea, pelikulako kotxeak dituenen antzekoak. Etxeko garajean mikrokontroladore batekin txartel bat muntatu dugu, eta 3,6 V-eko litio bateria batekin elikatu dugu; argi gorri gisa LED gorriak erabiltzea erabaki dugu. Horrez gain, mikrokontroladoreei buruzko irakasgaia gainditu duen fakultateko lagun batek lagundu digu mikrokontroladorea programatzen, nahi dugun argiztatze sekuentzia lortzeko LEDetan. Baina arazo batekin egin dugu topo: LEDak mikrokontroladorearen hankatxoekin konektatu ditugunean, ez da bat bera ere piztu. Elektronika irakasgaia gainditu duen beste lagun batek, gure mikrokontroladorearen “data sheet” delakoa (datu orria) aztertu ondoren, esan digu hori gertatzen dela erabiltzen ari garen mikrokontroladoreak, gehienez ere, 2 mA-ko korrontea eman edo har dezakeelako irteerako hankatxo bakoitzean, eta LEDak modu egokian pizteko, berriz, 20 mA behar direla. Nola lor dezakegu LEDak piztea mikrokontroladore horrekin?
Proiektua honetan datza: Hasteko, mikrokontroladoreko irteera-hankatxoen baliokidea izan daitekeen zirkuitu bat diseinatu, gauzatu eta haren funtzionamendua egiaztatu beharko duzue. Ondoren, argiztatze zirkuituari ekin beharko diozue.
30 30 P2.3) Proiektua arrakastaz amaitzeko landu beharreko gaiak
Gai hau errepasatu egin beharko duzue, LED diodoak erabiliko baititugu; hau da, LED diododun zirkuituak diseinatu, simulatu, gauzatu eta frogatu beharko dituzue.
Proiektu honetan, atal garrantzitsua da transistore bipolar batez egindako alderanzgailuaren azterketa eta simulazioa, eta horretarako guztiz beharrezkoa da transistorearen funtzionamendu-zonak ongi ezagutzea.
Ataza hau amaitzean, honako gauza hauek egiteko gai izan beharko zinatekete:
Simulatu eta gauzatu oinarrizko zirkuitu elektriko eta elektronikoak.
Maneiatu laborategiko tresnak: bereziki, osziloskopioaren bitartez seinaleak analizatu eta haien gaineko neurketak egitea, hala nola tentsioak, maiztasunak, periodoak, korronte zuzeneko osagaiak, eta abar.
Idatzi txosten teknikoa diseinatutako zirkuituaren xehetasunak ezagutarazteko.
Gure ustez, ataza hau arrakastaz burutu ahal izateko, nahikoak izan behar dituzue 30 ordu ikasle bakoitzaren aldetik. Horietako 13,5 ordu eskolakoak izango dira, eta gainontzeko 16,5 orduak, berriz, eskolatik kanpo egindako lanekoak, banaka zein taldeka. Lan-taldean 3 ikasle zaretenez, guztira 90 ordu izango dira taldearentzat, gehienez. Proiektu hau garatzeko, ikasturteko 10. eta 13. arteko asteak erabiliko ditugu, irakasgaiari esleitutako 27. eta 36. arteko eskola-saioetan, gehi eskolatik kanpo sartuko dituzuen orduak.
P2.6) Entregatzekoak
E0 entregatzekoa: Taldea osatzeko agiria eta taldean aritzeko hartutako konpromisoen dokumentua, baldin eta talde berria bada.
E6 entregatzekoa: Portafolio edo karpeta, non P2 proiektua egiteko erabilitako material guztia bilduko duzuen, hala nola apunteak, ikasteko materiala, ebatzitako ariketak, autoebaluaziorako egindako galdetegien emaitzak, ahozko aurkezpenetarako material lagungarriak... bai eta taldekideek egokitzat jotzen duzuen material guztia ere. P2 proiektua amaitzean entregatu beharko duzue, 37. eskolasaioan, eta ebaluazioa bi modutara egingo dugu. Alde batetik, autoebaluazioa: talde bakoitzak bere lanari buruzko iritzia emango du. Beste aldetik, berdinen arteko ebaluazioa: talde bateko kideek beste talde batek egindako lana ebaluatuko dute eskolaorduetatik kanpo. Ebaluazio horien emaitza gisa bi dokumentu sortu beharko dituzue: autoebaluazio-txostena, eta berdinen arteko ebaluazioaren txostena, baina ez kezkatu, eredu egokiak emango dizkizuegulako.
Horrez gain, ataza amaitzean, gutxieneko ezagutzak eskuratu dituzuela egiaztatzeko kontrola egingo dizuegu, eta hori ere entregatzekoa izango da
E7 entregatzekoa: P2 proiektuaren emaitza gisa egindako prototipoa. P2 proiektua amaitzean entregatu beharko duzue (33. eskola-saioan), eta ebaluazioa irakasleak egingo du.
E8 entregatzekoa: Proiektuaren txosten teknikoa, non honako atal hauek sartuko dituzuen: gauzatutako prototipoaren ezaugarrien azalpena, egindako diseinuari buruzko material guztia, zirkuituen simulazioen emaitzak, eta taldekideek zuen diseinua ongi ulertu ahal izateko egokitzat jotzen duzuen material guztia ere. P2 proiektua amaitzean entregatu beharko duzue, 37. eskola-saioan, eta talde batzuek egindako proiektuaren ahozko aurkezpena egingo dute. Berdinen arteko ebaluazioa bultzatuko dugu.
Ebaluazioan kontuan hartuko ditugu, neurri handiagoan edo txikiagoan, egindako jarduera guztiak, banaka zein taldeka egindakoak. Bereziki, honako hauek dira kontuan hartuko ditugunak:
Ausaz eta selektiboki jasoko ditugun ariketak: 0,2 puntu, batzuk taldeka eta beste batzuk banaka.
Ezagutza minimoen kontrola: 1 puntu, banaka. Ebaluazio jarraitua eta lankidetzan oinarritutako ikaskuntzarekin jarraitu ahal izateko, kontrol honetan gutxieneko kalifikazioa gainditzea guztiz beharrezkoa da: gutxienez, 3 puntu lortu behar dira kontrolean, 10en gainean. Minimo hori gainditzen ez duenak azterketa globala egin beharko du, eta horrek emango du haren azken kalifikazioaren % 100a, eta ez zaizkio kontuan hartuko ebaluazio jarraituan data horretara arte erdietsitako kalifikazio partzialak.
Proiektuari buruzko txosten teknikoa eta garatutako prototipoa: 0,5 puntu, taldeka.
Kontzeptu nagusien ahozko aurkezpena: banaka. (Ikastaroan zehar egindako ahozko aurkezpen guztien kalifikazio globala 1 punturen gainekoa izango da, eta ikastaroa amaitzean emango da jakitera).
Arazo honen bitartez, irakasgaian zuzenean landuko dugun azken gaiari buruzko ezagutza teorikoak eskura ditzazuen nahi dugu. Azken arazo honen hazta azken kalifikazioan % 5 da, 0,5 puntu, alegia.
A3.2) Arazoa ebazteko landu beharreko gaiak
Ataza hau amaitzean, honako gauza hauek egiteko gai izan beharko zinatekete:
Azaldu zer diren uhin elektromagnetikoak eta haien aplikazioak.
Ezagutu haririk gabeko gailuen funtzionamenduaren ezaugarriak eta aipatu haririk gabeko komunikazio-metodo estandarrak.
Identifikatu epe labur eta ertaineko etorkizuneko aplikazioak.
A3.4) Lan-zama eta arazoaren iraupena
Gure ustez, ataza hau arrakastaz burutu ahal izateko, nahikoak izan behar dituzue 5 ordu ikasle bakoitzaren aldetik. Horietako 3 ordu eskolakoak izango dira, eta gainontzeko 2 orduak, berriz, eskolatik kanpo egindako lanekoak, banaka zein taldeka. Lantaldean 3 ikasle izango zaretenez, guztira 15 ordu izango dira taldearentzat, gehienez. Arazo honi irtenbidea bilatzeko, ikasturteko 13. eta 14. asteak erabiliko ditugu, irakasgaiari esleitutako 35. eta 37. eskola-saioetan, gehi eskolatik kanpo sartuko dituzuen orduak.
A3.5) Entregatzekoak
E0 entregatzekoa: Taldea osatzeko agiria eta taldean aritzeko hartutako konpromisoen dokumentua, baldin eta talde berria bada.
E9 entregatzekoa: A3 arazoaren nondik norakoak argitzen dituen posterra. Arazoa amaitzean entregatu beharko duzue, 37. eskola-saioan, eta irakasleak ebaluatuko du.
GO4 oinarrizko gaitasuna sakonkiago lantzeko xedez, ikasleek ikerketa-lan xumea egin beharko duzue. Lanak konputagailuen teknologia eta oinarri fisikoekin erlazionatutako gaurkotasun handiko gaiei buruzkoak dira: horien inguruan, informazioa bilatu beharko duzue, eta, emaitza gisa, talde bakoitzak idatziriko txosten labur bat aurkeztu beharko du, zeinean ideiak idatziz argi eta garbi azaltzeko gaitasuna ebaluatuko den. Ataza hau besteekin batera, aldi berean, egin beharko duzue, batik bat eskolaz kanpoko jarduera gisa. Txosten idatziaz gain, astia izanez gero, gure asmoa da talde guztiek haien lanen ahozko aurkezpena egitea gelakideen aurrean.
Irakasgaian ikasitakoaren osagarri gisa, ikasleek ikerketa-lan xumea egin beharko duzue. Lanak konputagailuen teknologia eta oinarri fisikoekin erlazionatutako gaurkotasun handiko gaiei buruzkoak dira. Lanaren gaia beheko zerrendakoen artean aukeratu behar duzue eta irakasleari jakinarazi behar diozue zein aukeratu duzuen. Lan hau hiruko taldetan egin behar duzue, A ataleko lanak izan ezik. Ikerketa-lanaren emaitza gisa, ikasle talde bakoitzak idatziriko txosten labur bat aurkeztu beharko du (orrialde kopurua 6 eta 10 artekoa izango da). Txostena kalifikatzeko, aurkezpen txukuna eta hizkuntzaren maila egokia kontuan hartuko diren arren, batik bat ideiak idatziz argi eta garbi azaltzeko gaitasuna ebaluatuko da. Horrez gain, talde guztiek, gelakideen aurrean, egindako lanaren ahozko aurkezpena ere egin beharko duzue, eskola-orduetan, aldez aurretik esandako egunetan (abenduko azken eskola-egunetan, eskuarki). Aurkezpen horretarako, gardenkiak prestatu beharko dituzue, PowerPoint edo antzeko programaren bat erabiliz, eta lana egin duten taldekide guztiek hartu beharko dute parte aurkezpenean: bakoitzak 5 eta 10 minutu arteko aurkezpena egin beharko du. Txostenak azken kalifikazioaren % 15a emango du, eta ikasturtean zehar egindako ahozko aurkezpen guztiek, berriz, kalifikazioaren % 10a emango dute. Beheko zerrendan, proposatutako lanak lau atal edo arlo orokorretan banatuta daude, gaiaren arabera ordenatuta.
Balizko lanen zerrenda A) Informatikarekin erlazionatutako hainbat arlo zientifikoren oinarri fisikoak:
Atal honetako lanen luzera handiagoa izan daitekeenez, onartuko dugu 3 ikasleko 2 talde elkartzea, 6 ikasleko taldea osatzeko. Horrelako elkarketarik osatu ezean, 3 ikasleko talde batek gai baten inguruko lan partziala egin ahal izango du, beti ere aldez aurretik irakaslearekin adostuz gero.
A.1. Magnetismoa: Eremu magnetikoa. Material magnetikoak. Ferromagnetismoa. Paramagnetismoa. Diamagnetismoa. Indukzio elektromagnetikoa. Faraday-ren legea. Magnetismoaren aplikazioak konputagailuetan: disko magnetikoak (irakurketa eta idazketa), disko malguak eta disko gogorrak; banda magnetikozko txartelak. Beste aplikazio batzuk: automobilen abiadura-neurgailuak; automobilen detektagailuak errepideetako zoruetan (espirak).
Nagusiki, irakasgaiko azken gaiak (13., 14. eta 15. gaiak) lantzen dira, baina, partzialki bada ere, modu batean edo bestean, beste gai guztiak ere jorratzen dira.
Ataza hau amaitzean, honako gauza hauek egiteko gai izan beharko zinatekete:
Antolatu bilatutako informazioa modu koherentean.
Idatzi ezaugarri zientifiko-teknikoak dituen txosten bat.
Komunikatu ahoz eskuratutako ezagutzak.
Gure ustez, ataza hau arrakastaz burutu ahal izateko, nahikoak izan behar dituzue 20,5 ordu ikasle bakoitzaren aldetik. Horietako 4,5 ordu eskolakoak izango dira, eta gainontzeko 16 orduak, berriz, eskolatik kanpo egindako lanekoak, banaka zein taldeka. Aukeratutako lanaren arabera, lan-taldeak hirukoteak edo seikoteak izango direnez, guztira 61,5 ordu izango dira hirukoteentzat, gehienez, eta 123 ordu seikoteentzat. Lan hau eskolaz kanpoko orduetan egingo duzue gehienbat, beste lanekin batera, aldi berean, eta horretarako beste atazen zama baxuagoko tarteak profitatu beharko dituzue. Ahozko aurkezpenak, berriz, eskola-saioetan egingo dituzue, irakasgaiko azken saioetan, 38. eta 40.aren artean.
39 39 I.5) Entregatzekoak
E0 entregatzekoa: Taldea osatzeko agiria eta taldean aritzeko hartutako konpromisoen dokumentua, baldin eta talde berria bada.
E10 entregatzekoa: Txosten idatzia, kongresu bateko komunikazioaren edo artikulu zientifiko baten itxura duena, talde bakoitzak egin duen ikerketa-lanari buruzkoa. 36. eskola-saioan entregatu beharko duzue. 38. eta 40. arteko eskola-saioetan taldeek egindako lanen ahozko aurkezpena egin beharko duzue. Berdinen arteko ebaluazioa bultzatuko dugu.
E11 entregatzekoa: Ikerketa-lanaren ahozko aurkezpena laguntzeko prestatutako materiala. Ikerketa-lana amaitzean entregatu beharko duzue, 38. eta 40. arteko eskola-saioetan, eta irakasleak ebaluatuko du, baina kontuan hartuko du baita ere ahozko aurkezpenen berdinen arteko balizko ebaluazioa.
Lan honen hazta irakasgaiaren kalifikazio osoan % 15 da (1,5 puntu, alegia). Txostena kalifikatzeko, aurkezpen txukuna eta hizkuntzaren maila egokia kontuan hartuko diren arren, batik bat ideiak idatziz argi eta garbi azaltzeko gaitasuna ebaluatuko da. Egingo duzuen ahozko aurkezpena ere kontuan hartuko da. (Ikastaroan zehar egindako ahozko aurkezpen guztien kalifikazio globala 1 punturen gainekoa izango da, eta ikastaroa amaitzean emango da jakitera).
Txosten idatziak egiteko eredu pare bat jarriko ditugu ikasleen eskura: lehendabizikoa gurea da, berariazkoa, irakasgairako berez prestatua; bigarrena, berriz, JENUI (Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática) kongresura komunikazioak aurkezteko iradokizunen gainekoa da.
E1.1. BERARIAZKO EREDUA Aukeratutako gaiaren izenburua Txelo Ruiz, Carlos Amuchastegui Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saila Informatika Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea Laburpena Hemen, testuan landuko den gaiaren azalpena egingo da, modu laburrean, 5 eta 10 lerro artean (laburxeagoa edo luzexeagoa izan daiteke). Esate baterako: lehenik, aukeratutako gaiaren oinarrizko ideiak edo kontzeptuak aurkeztuko dira; gero, aukeratutako gaiaren gaur egungo egoera edo garapena; ondoren, aukeratutako gaiaren aplikazioak, eskuarki jadanik indarrean daudenak, baina etorkizuneko balizko aplikazioak ere sar daitezke; azkenik, lana egitean ateratako ondorioak azalduko dira. Laburpenaren bidez lortu behar dugu irakurleari gure lanaren berri ematea, berak erabaki dezan lan osoa irakurtzeko esfortzuak merezi dion ala ez (hau bere interesen arabera erabakiko du, noski). 1. Aukeratutako gaiaren oinarrizko kontzeptuak Hemen, sarrera moduko bat egingo dugu, irakurleak jakin dezan zeri buruz irakurriko duen hurrengo ataletan. Horretarako, beharrezko kontzeptuak eta ideiak azalduko dizkiogu, haren irakurketa arintzeko asmoz, ahal den atsegina gerta dakion. Beharrezkoa baldin bada, ekuazioak eta irudiak tartekatuko ditugu. Irudien azpian, irudiaren oina jarriko dugu, azalpen labur-laburra emateko xedez. Hala, testuan irudi jakin bati erreferentzia egiten zaionean, parentesien artean ageriko da, honelaxe: (ikus 1. irudia).
1. irudia: Irudian ageri denaren gaineko azalpen laburra.
42 42 Ekuazioak zenbatuko ditugu baldin eta testuan erreferentzia zehatza egin nahi badiegu; bestela, ez da beharrezkoa. Erreferentzia honelaxe egingo dugu: (1) ekuazioan ageri denez, hau eta hau gertatzen da. Gogoratu ekuazio matematikoak sartzeko testu-editorearen gehigarri berezia beharko dugula. Bide batez, esan dezagun nahi duzuen editorea erabil dezakezuela: MicroSoft Office-ko Word, edo Open Office-ko Writer, edo Latex, edo… 1 1 1 R I V (1) Lana egiteko bibliografian oinarritu baldin bagara (eta ia-ia beti oinarritzen gara), erabilitako materialaren (liburua dela, apunteak direla, interneteko helbide bateko materiala dela) berri emango dugu ideiak edo kontzeptuak ageri ahala: eskuarki, kontsultatu dugun materialaren egilearen izena eta materiala argitaratutako urtea azaltzen dira, parentesien artean eta koma batez bereizita (Egilearen_abizena, 2010). Lanaren bukarean, berriz, azken atalean, eskuarki, erabilitako material guztien zerrenda agertuko da, irakurleak beharrezko informazio guztia izan dezan. Atal horren izena, noski, Bibliografia izango da, eta zerrenda alfabetikoki ordenatu ohi da. Egileen abizenak ageri dira lehenik, eta gero egileen izenen lehenengo letra. Ondoren, parentesien artean, lana argitaratu deneko urtea. Gero, liburuaren izenburua, argitaletxea, edo web helbidea, eta beharrezko informazioa (ikus bibliografia atala). Nahi izanez gero, atal baten barruan azpiatalak sar daitezke, informazioa modu argiagoan antolatzeko beharrezkotzat jotzen bada. Honelaxe:
1.1. Aurkezpena txukuna izan dadin beharrezko xehetasunak
Esan bezala, testuaren aurkezpena txukuna izatea nahi da, begientzako erakargarria, eta baita artikulu zientifiko baten itxura izan dezala ere, ikasketa teknikoetan ari garelako, eta ikasketen amaieran Gradu Amaierako Proiektua egin beharko duzuelako. Ordurako, idazten trebatzeko entrenamendu pixka bat egina baduzue, hainbat hobe. Lan honetan, txukuntasunaz aparte, ez dugu beste mugarik jarriko: zuek nahi duzuen letra mota erabil dezakezue, zuen gustuen arabera; nahi duzuen tamaina ere (logikaren neurrian, beti ere, ez erabili letra handiegiak ezer esan gabe orriak betetzeko). Dokumentu honekin batera, Moodle-n beste hiru izango dituzue eskura, adibide gisa erabil ditzazuen. Lehenengoan, fakultatean karrera bukaerako proiektua idazteko garaian erabili behar diren irizpideak azaltzen dira (Fakultatea, 2000); bertan, beharrezko xehetasun guztiak ematen zaizkio irakurleari, bere proiektuak arauak modu egokian bete ditzan. Zoritxarrez, gazteleraz baino ez dugu aurkitu. Bigarrena, berriz, kongresu baterako idatzi behar ziren artikuluetarako estilo-liburua edo gida da (JENUI, 2006). Hau ere gazteleraz dago. Azkenik, hirugarrena (Ruiz, 2010), guk geuk egindako testutxo bat da, irakasgaiaren berri emateko fakultateko beste irakasle batzuei. Baten batek ingelesezko eredurik nahi badu, erraz aurkituko du horrelakorik interneten.
Ez da beharrezkoa azalpen gehiago ematea atal honi buruz, ezta? Dena den, askatasuna daukazue beste modu batean antolatzeko zuen lana, logikoa baldin bada. Hori bai, lanak “gorputza” beharko du, ez esan dena bi lerrotan!
3. Aukeratutako gaiaren aplikazioak
4. Ondorioak
Lan honetan saiatu gara azaltzen nolakoa izan behar duen zuek aurkeztu beharreko txosten idatziak. Aurkezpen hitza erabili dugunean, beraz, lan idatzia aurkezteko moduaz ari ginen, inoiz ere ez ahozko aurkezpenari buruz, hori lan honen helburuetatik kanpo geratzen baita. Ahozko aurkezpena egiteko argibideren bat nahi edo behar baldin baduzue, esaguzue, eta emango dizuegu. Moodle-n eskura dituzue dokumentu batzuk, horietan oinarritu ahal izateko. Bi formatutan zintzilikatu ditugu, bateragarritasun arazoak saihesteko: Word-eko .doc formatua erabil dezakezue txantiloi moduan zuek Word erabiltzen baduzue; bestela, .pdf formatua ere gehitu dugu, sistema guztietan arazorik gabe ikusi ahal izateko.
Liburu eta interneteko helbide hauetan oinarritu gara lan hau egiteko:
Egilearen_abizena, I. (2010). Liburuaren kapituluaren izenburua. Liburuaren izenburua (5. kapitulua, 277-315 orrialdeak). Argitaratu_deneko_hiria: argitaletxea.
Ebaluatu beharrekoak Bikain Nahiko Hobetzekoa Eskasa
Identifikazioa. Karpeta/txostenaren aurreko orrialdean taldea eta lana modu egokian identifikatu ahal izateko beharrezko informazio guztia ageri da: taldekideen izan-abizenak, karpetaren barruan dagoen arazoaren edo proiektuaren edo ikerketalanaren titulua edo izenburua, lanaren data.
Aurreko orrialdean esandako informazio guztia dago.
Aurreko orrialdean esandako datu gehienak daude.
Eman beharreko datu batzuk falta dira.
Egitura. Informazio jakin bat azkar eta zuzenean eskuratu ahal izateko, aurkibidea dauka karpetak. Horrez gain, honako atal hauek ere baditu: edukiaren laburpena, helburuen zerrenda, oinarri teorikoak, sortutako edo landutako materialak, ondorioak, aztertutako bibliografia.
Karpetak edo txostenak esandako atal guztiak ditu, orden logikoan antolatuta, gainera.
Karpetak edo txostenak esandako atal gehienak ditu, baina ez daude orden logikoan antolatuta.
Atalak falta dira, eta ez daude ordenatuta.
Informazioa ez dago ataletan banatuta, eta dena dago oso desordenatuta.
Hizkuntza. Zientifikoa, zuzena, puntuazio zuzena (komak, puntuak, eta abar).
Hori guztia betetzen du.
Hizkuntzaren aldetik edo puntuazioan, erroreren bat badago, edo hizkuntza ez da oso zientifikoa.
Puntuazio errore asko daude; hizkuntza ez da zientifikoa.
Hizkuntzaren erregistroa ez da batere egokia: oso informala da eta batere zaindu gabe.
Aurkezpena. Homogeneoa da; atal guztien itxura antzekoa da; letra tamaina ere; ezker eta eskuineko marjinak egokiak dira. Argitasuna.
Hori guztia betetzen du.
Ez da ez homogeneoa, ez eta argia ere.
Oso baldarra da.
Edukiak. Zuzenak, mailarako egokiak, nahikoak.
Hori guztia betetzen du.
Ez dira zuzenak, edo ez dira egokiak, edo ez dira nahikoak.
Ez dira zuzenak, ez eta egokiak ere, edo ez dira nahikoak.
Ez dira zuzenak, ez dira egokiak, eta ez dira nahikoak.
Emaitzak eta ondorioak. Lortutako emaitzak azaltzen dira. Ondoriorik garrantzitsuenak ere modu egokian ageri dira.
Hori guztia betetzen du.
Emaitza eta ondorio gehienak aurkeztu dituzte.
Emaitza batzuk edo ondorio batzuk bakarrik ageri dira.
Ez dago, ez emaitzarik, ez ondoriorik.
Ebaluatu beharrekoak Bikain Nahiko Hobetzekoa Eskasa
Antolaketa. Argia, logikoa, egituratua, arrazoiketa.
Aurkezpena argia eta logikoa da. Ondo egituratuta dago. Arrazoibideari jarraitzea erraza da.
Oro har, argia eta logikoa da, eta ondo egituratuta dago, baina ideia batzuk ilunak geratzen dira.
Ideia batzuk ez daude oso argi. Ideien artean jauziak daude, ordenarik gabe. Zaila da hitzaldiaren logikari jarraitzea.
Ez da batere argia ezta logikoa ere. Ez dauka egiturarik. Ezinezkoa da ezer ulertzea.
Hitzaldiaren maila egokia da entzuleen maila kontuan hartuta. Hizlariak ideiak erritmo egokian azaltzen ditu. Ez du paper batetik irakurtzen. Taldearen aurrean eroso ikusten zaio eta entzule guztiek entzuteko moduan hitz egiten du. Geldialdiak egiten ditu une egokietan.
Hitzaldiaren maila, oro har, egokia da entzuleen maila kontuan hartuta. Erritmoa aldakorra da. Hizlariak, batzuetan paper batetik irakurtzen du. Hizlaria ez dago oso eroso, eta entzuleek zailtasunak dituzte dena entzuteko. Geldialdi gutxi egiten ditu.
Hitzaldiaren atal batzuk errazegiak edo zailegiak dira entzuleen maila kontuan hartuta. Erritmoa batzuetan azkarregia eta batzuetan motelegia da. Hizlariak askotan irakurtzen du paper batetik. Hizlaria deseroso dago eta entzuleek arazoak dituzte ongi entzuteko. Oso geldialdi gutxi egiten ditu.
Hitzaldiaren maila erabat desegokia da entzuleen maila kontuan hartuta. Ez dauka batere erritmorik. Hizlariak dena irakurtzen du paper batetik. Oso deseroso dago eta entzuleek adi-adi egon behar dute zerbait entzun ahal izateko. Ez du geldialdirik egiten.
Hizkuntza-maila, hiztegia. Zientifikoa, zuzena.
Hiztegi egokia erabiltzen du hizlariak. Entzuleentzat berriak diratekeen termino guztiak modu egokian azaltzen ditu.
Hiztegia nahikoa egokia da, baina hizlariak ez ditu definitzen entzuleentzat berriak diratekeen termino guztiak.
Hiztegia ez da oso egokia eta entzuleentzat berriak diratekeen terminoetako batzuk bakarrik definitzen ditu.
Hiztegia erabat desegokia da. Ez du definitzen ezta termino berri bat bera ere.
Ikus-entzunezko baliabideek aurkezpenaren kalitateari laguntzen diote. Letra-tamaina oso egokia da eta ikusle guztiek ongi ikus dezakete. Informazioa ongi antolatuta dago eta gaia ulertzea errazten du. Lanaren alderdi garrantzitsuenak azpimarratzen ditu.
Ikus-entzunezko baliabideek aurkezpenaren kalitateari laguntzen diote. Letra-tamaina egokia da eta ikusle guztiek ongi ikus dezakete. Informazioa ongi antolatuta dago baina lanaren alderdi garrantzitsu batzuk ez dira ageri.
Ikus-entzunezko baliabideen kalitatea eskasa da, edo modu desegokian erabiliak. Letra-tamaina txikia da eta zaila da irakurtzea. Informazio gehiegi dago. Bigarren mailako informazioari garrantzi gehiegi eman zaio. Aurkezpena nahasgarria da ikusleentzat.
Ez du ikusentzunezko baliabiderik erabili aurkezpenari laguntzeko.
Edukiak. Zuzenak, egokiak, nahikoak.
Alboko ezaugarriak betetzen ditu aurkezpenak. Hizlariak gaia ongi ulertu duela nabaritzen da.
Edukiak ez dira zuzenak, edo ez dira oso egokiak, edo ez dira nahikoak. Dena den, hizlariak gaia ulertu duela nabaritzen da.
Edukiak ez dira zuzenak, ez eta egokiak, ezta nahikoak ere. Hizlariak gaiaren zati batzuk baino ez ditu ulertu.
Edukiak akasdunak eta desegokiak dira, eta ez dira nahikoak. Ez du ematen hizlariak gaia ulertu duenik.
Denbora-muga. Izandako denbora-mugaren barruan amaitu du; sintetizatzeko gaitasuna.
Gaien banaketa denboran zehar orekatua izan da. Izandako denborari ongi egokitu zaio.
Gaien banaketa denboran zehar orekatua izan da. Izandako denborari nahiko ongi egokitu zaio: tarte luzeagoa beharko lukeen arren, ideiak sintetizatzeko gai izan da.
Gaien banaketa denboran zehar pixka bat desorekatua izan da, baina ideiak sintetizatzeko gai izan da.
Gaien banaketa denboran zehar oso desorekatua izan da (gehiegi edo gutxiegi), izandako denborari dagokionez. Denbora gehiago behar izanez gero, ez da gai ideiak sintetizatzeko.
Zer da gehien gustatu zaizuna egindako lanean?
Zer da gustatu ez zaizuna egindako lanean?
Zer hobetuko zenuke egindako lanean?
Zer iruditzen zaizu talde-lanean oinarritutako metodologia?
Ebaluazioa egin behar duen taldeko kideen izen-abizenak:
Lana egin duen taldeko kideen izen-abizenak:
Aipatu gehien gustatu zaizkizuen hiru gauzak, eta esan zergatik:
Aipatu zuen ustez hobetu daitezkeen hiru gauzak, eta esan nola hobetu zitezkeen: |
addi-e0ffea9dd948 | https://addi.ehu.es/handle/10810/9105 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2009 | science | Ruiz Arzalluz, Iñigo | eu | Literaturaren zertarakoa, itzulpenak eta hizkuntzaren auzia Orixerengan | 808 IÑIGO RUIZ ARZALLUZ Beste zenbait erritan, periodistak eta novelistak dira izkuntzan nagusi. Akademiak eta geiago ikasiak ez dute fitsik egitekorik. Ori okerrago da oraino.7 Honelakoei buruz ari baitzen Orixe literaturari buruz mintzatzen zenean. Orixeren ustez, hizkuntza ederrak eta hizkuntza zatarrak daude edo, zehazkiago mintzatzeko, ondo landutako hizkuntzak eta hizkuntza endekatuak: izan ere, bere historian zehar hizkuntza eder bat itsustu egin daiteke edo, alderantziz, hizkuntza kaskar bat garatu eta edertu. Haren ustez —eta honetan ere ez dago ezer berririk— euskara erabat ‘egin’ gabe dago, latina, gaztelania edo frantsesa ez bezala: hots, ez ditu oraindik ez hiztegia ez bestelako baliabideak bere baitako indarrez ahal beste hazi; hitz batean, ez du eman, betiere bere baitatik, eman dezakeen guztia. Eta honek oso ondorio garrantzitsua dakar: euskara oraindik saio garaian dela edo, hobeto esateko, saioak egiteko garaiz, frantsesa edo gaztelania —eginda daudenez gero, onerako zein txarrerako— garaiz ez dauden bezala. Gauzak horrela, saio guztiak, hots, ‘aurrerapen’ zerbait ekar dezaketen saio guztiak ongi etorriak dira eta honengatik, bera bide horretatik ibiliko ez bada ere, ez du erabat gaitzetsiko sabindarren jarrera; Azkueri ere ez zaio orpoz-orpo jarraituko, ezta —bere-berea badu ere— Olabideri ere.8 Orixek aldezten duen bidea bestelakoa da; ez diote trabarik egiten, esaterako, neke handirik gabe baztertu litezkeen —eta, zalantzarik gabe, Azkue batek berehalakoan baztertuko zituzkeen— maileguak: «duda», «engañatu», «mugimentu», «numero», «seguru», «zerbitzu», «siñale», «umil», etab. topatzen ditugu esku beteka, esaterako, Aitorkizunetan. Zeren eta, hiztegiari dagokionez —ez da, noski, hizkuntzaren auzi honek duen alderdi bakarra baina bai, seguruenik, gehien axola zaiguna—, hizkuntzaren edertasuna ez baitatza horrenbeste beste hizkuntza batetiko hitzik ez izatean, beste zerbaiten baizik. Mailegu soilek, benetako hiztun ja torrek ondo ulertzen dituzten neurrian, ez diote aparteko kalterik egiten hizkuntzaren gorputzari edo, behintzat, ez diote hauek ekartzen kalte handiena; hizkuntzaren baliabideetatik kanpo eratutako hitz berriak —hau da, hizkuntza horren barruan ‘fosilak’ diren hi- 7 «Itun zar eta berria. Aita Olabide», Egan 5-6 (1959) = IG, III, 442-446, 443 or. Orixek literaturaren gainean izan zituen iritziez eta jarreraz ikus 5 eta 28. oharrak; literaturagileek hizkuntzan izan dezaketen eraginari buruz zuen aburua osatzeko esanguratsuak dira beste hitz hauek: «literatôk bai [sc. izan ditugu geure artean], baiñan orîk ez dute iakintsu izenik merezi» («Izaki, izate, eza. [J. A. Intxaustiri]», Egan 12, 1960 = IG, III, 173-175, 175 or.). 8 Orixek ez zuen inoiz Olabideren hizkuntza, den bezalakoxea, eredu gisa aurkeztu, euskara aurreratze bidean ipin lezakeen jarrera baten erakusgarri goren bezala baizik, hau da, ikasteko asko eskaintzen duen eredu gisa. Mitxelenak Olabideren Bibliari egin zion iruzkinean bota zituen iritzi eta arrazoibideak ez dira bigunak inondik ere (Egan 1-4, 1959 = MEIG, II, 111-122); hala eta guztiz ere, honela hasten da «Olabide bai» izenburua duen Orixeren erantzunaren lehenengo zatia («L. Mitxelenari»): «Egan-en Olabiderengaz eman duzun iritzia (…) aski polita arkitzen dut erabat, edo oro har» (Egan 5-6, 1959 = IG, III, 442-446, 442 or.). Izan ere, Orixe Olabide baino mila aldiz moderatuagoa izan zen, bere azken bizpahi ru urteetan beste aurpegi bat erakutsi bazuen ere. (Egiteko dago, noski, Olabideren testuaren historia: Itun berriarena baina, batez ere, Itun zaharrarena; Orixek bai batean bai bestean izan zuen eragina ere ondo aztertu gabe dago oraindik, Iztuetak lekukotasun ugari bildu baditu ere: OBG, 991-1000 eta 1094-1095 or. Adierazgarria da hemen darabilgun auzirako nola saiatu ziren, Orixe eta Martin Oiartza bal, Itun zaharraren hizkuntza lautzen edo biguntzen Olabideri Frantziako Tolosara 1938-1940 bitartean egin zizkioten bisitetan: «Itun Zârrean, eta azken aldera areago, bi O-eri [sc. Oiartzabali eta Orixeri] “tira, tira” esaten zigun, zerbait zuzengarri aurrean ipinten genionean, “emazute orrela”»; eta gorago: «Azkenarago ta geiago erortzen zan gure aldera». Bi aipuak «Olabide bai» aipatuan, 444 or.; honetaz ikus baita Ruiz Arzalluz, AHT, 28 or. 7 oh.).
LITERATURAREN ZERTARAKOA, ITZULPENAK ETA HIZKUNTZAREN AUZIA... 811 Telesforo Monzoni —‘bere etsai leialari’— Guatemalatik igorritako gutun baten pasarte ezin pagatuzko batean (G, 140 zenb.): (…) «Nornaik irakurri dezazken lanak». Xoxoturik al zaudete? Guk egiten omen dugun euskera zaillak euskera ez du ilgo ERRIAN, ez baikaitute ira kurri ko. Beste oiek egiten duten euskera erritarrak ez dio euskerari bizirik emango, erriko euskerari. Erriarentzat ere ez ote dugu egin berriketontzi oiek aiña? Iñongo erritan ez da izan literaturarik erri-erriarentzat. Dabiden Salmuak ez daude erri-izkuntzan egiñak (ordukoan ez beintzat); Homeroren seiko aundia ez da erritarra, tragikuen seiko txikia dan bezala; Mistral aipatu ori, «doublement inaccessible» dala dio Henri Bremond-ek. Sekulan ez dute ulertu provenzar erritarrak. Or dago poema [sc. Euskaldunak], ez-ikasientzat egiña, ez baituzute ulertzen erritarrak bezain ongi. (…) Altube, Arotzarena ta abar, ez-yakin batzu dira mundu zabaleko literaturan. Zaute ixilik, Yainkoaren izenean. Aitzol zanak ere xoxokeri batzuk esan zitun edo esanerazi zizkioten: «La literatura es la vida de las lenguas» eta olakoak. Zein errik Greziak baño literatura oberik? Ala ere gaurko demotiké izkera erritarra auntz-erdera zikin bat da, turkoz eta eslaboz nasia, ta Gramatika ederra yoan zaie ipurdiz gora. Ori bañon obe da latin illa. Gutxiena yota, milaren bat lagun baditezke elizgizonen artean latiñez ederki dakitenak. Erri-euskera[k] erri-griego antzera biurtu bear badu, naiago dut milloi erdi baten euskera ori baño gu bezalako Quijoteena. Zenbat idazle gera? Ogeitamar? Eta beste eun irakurle? Oiek galtzen ez badira, gure euskera ez da galduko, errian galdu baledi ere. Gure erriak, Hendaiatik Donosti alderakoak, oso gutxi irakurtzen du. (…) Argia olako ulerkaitza ote zan?14 Hona, bada, argi baino argiago azalduta: batetik, hizkuntza ederrak eta zatarrak direla, eta edertasuna edo zatartasuna ez dietela beren literaturek ematen, beren gramatikek eta hiztegiek baizik; bigarrenik, literaturak, munduan den ederrenak ere, ez duela hizkuntzaren endekatzea eragozten;15 azkenik, literatura —liburuak, azken batean— ez dela inon izan, eta inon baino gutxiago euskaldunen artean, herria ri hizkuntza garbi edo zuzen bat irakasteko bidea eta, hortaz, liburuek ez diotela horrenbes te herriari begiratu behar, herria beste bide batzuen bitartez hezi ahal izango duten irakurle ikasiei baizik —funtsean, noski, eskolaren bitartez, euskal eskolak berriz sor daitezenean—.16 14 Letra larria eta etzana Orixerena da; puntuazioa, ohi bezala, nirea. Honela jarraitzen du pixka bat beherago: «Gaur bertan ere Olabide geiago irakurtzen da (maizago esan nai nuke yakintsuen artean) Perran do Amezketarra edo Garoa baño. Misala ere ez da erri-erriarentzat, ez baita egunoro Mezetara yoaten, eta ezin baitezake pagatu irakurtzeko. Eun idealistaren eta berreun emakume elizkoien agoan euskera ikusi naiago dut, gure erri osoan demotiké baño. (…) Bidea BAT besterik ez da; GUZIOK ortatik yo bear dugu. Bide ortan urrats nola egin, ortan dago untzea; baña bide ortan gero?: euskeraz egin, bai ikasientzat bai erriarentzat». 15 Bi iritzi hauek gorago aipatu den «Euskerari nola eutsi» artikulu garrantzitsuan ere zabal samar azaltzen ditu (bereziki 966-967 or.). Artikuluaren mamia honelako zerbait da: euskara salbatuko duen gauza bakarra izango dela gurasoek seme-alabei euskaraz hitz egitea eta ez, orduan askok esaten zutenaren kontra, literatura. 16 Eta beste zerbait ere bai: nahiago duela euskara hiltzea —eta jakintsuen artean bakarrik bi zitzea— endekatzea baino. Gauza bera dio «Euskerari nola eutsi» aipatuan (966 or.): «Nik euskerarentzat, griegoa bezala bizi baiño latiña bezala il ledin naiago nuke. Iakintsuen artean latin iatorra egiten dutenak badira. Orrela bederen euskera bizi baledi, ez nuke ioko ildakotzat. Latin iatorra ez da il, idazleena; erriko latiña il da, edo osotara izan-aldatu». Baina ez gara oraindik egoera horretara iritsi: «Erria orain bezala mintzatu baledi, naikoa genuke» (ib.). Badu honekin zer ikusi Mitxelenak, orexarraren iritziokin
LITERATURAREN ZERTARAKOA, ITZULPENAK ETA HIZKUNTZAREN AUZIA... 813 nean, edonoren esku zegoen jakinduria— hizkuntza hauek beren baitan izan zuten garapena filosofiatik hur dauden alorren inguruan saiatzean izan zutela: grekoaren kasu nabarmena alde batera utzita, Orixek behin baino gehiagotan aipatzen du latinak lehendabizi Zizeronen eskuetan eta mila urte geroago eskolastikoenetan izan zuen berriztatze onuragarria; ba ote zekien alemanaren hitz berri eredugarrienak eta zabalduenak —Eindruck, Einfluss, gleichförmig eta ehunka diren hauek bezalakoak— mistikoek asmatuak zirela? ba ote zekien, bestalde, alemanaren batasunaren eragile nagusia Eliza izan zela? Baiezkoan nago, agian Gerhard Bähri eskerrak. Behar diren hitz berrien auzi hau beste aurpegi batekin —eta, batez ere, oinarri sendoago baten gainean— agertuko da berrogeita hamargarrenetan: euskarak kultur hizkuntza izan behar du eta horretarako behar diren hitz berriak kanpotik eta beldurrik gabe hartu beharra dago. Gerra aurrean Orixek bi muturren artean ikusten zuen bere burua: Aranaren jarraitzaileak alde batean zeuden —ikuspuntu honetatik begiratuta, Azkue eta Olabiderekin batera— eta bestean gorago aipatu diren euskara herri koia go baten aldekoak;19 berrogeita hamargarrenetan Orixek harrituta eta sinetsi ezinik ikusiko du nola nagusitu den bat-batean hark lehengo euskara errazaren aldekoaren antzaldaketa berritzat hartuko duen alderdia —hitz batean esateko, Krutwigek edo Villasantek ordezkatzen zuten alderdia—.20 Orixek oso ondo ulertu zuen alderdi honen proposamena: hitz berrien kontuari zegokionez, lehengo euskara errazaren aldekoek legez, ez zion hizkuntzari inongo ahaleginik eskatzen, hots, euskarak falta zuen guztia bat-batean lortzeko bidea ematen zuen. Hona zeren gainean ari garen: ‘Abismua’, ‘firmamentua’, ‘reptila’, ‘realidadea’, ‘aktibidadea’, ‘positibua’, ‘negatibua’… Zer da ori? Euskeraz ederki esan ditezken gauzak. Lehenik ikasi bearra daukagu filosofia, gero erdera, gero euskera, gauza oriek gure izkuntzara egokitzeko. Ez da aski au esatea: «Euskeraz ez ditezke esan yakite-gauza asko ta asko»; obe lizake au esatea: «Nik ez dakit gauza asko euskeraz esaten». Ba-du euskerak bere edertasuna non agertu: ele-eder edo literaturan, izate-gaiean edo metapisikan, eder-legeetan edo estetikan, izkeran edo gramatikan. Utzi detzagun kimika ta olakoak, oriek ez baitira giza-izkuntza yatorra. Oriek ez dute batere edertu iñongo izkuntzarik. Itsu si tu bai, gogotik. (…) Ortara ezkero, iakingai oriek erabilli detzagun beste edozein izkuntzetan. kotan aipatzen du, ezkutatu ezin duen atsegin batekin, Quevedoren «Receta para hacer Soledades en un día» («Quien quisiere ser culto en solo un día» hasten den hamalaukoa alegia: F. de Quevedo, Obra poética, ed. J. M. Blecua, Madril 1971, III, 227-228 or., 825 zenb.). 19 Askotan errepikatzen du Orixek bera erdibidean dagoelako iritzi hau: ikus, esaterako, «Yakin-erako», Yakin 5 (1957) = IG, III, 969-971, 969 or., eta beherago aipatzen ditudan Mitxelenari buruzko hitzak. 20 Krutwigek berrogeigarrenetan eta berrogeita hamargarrenetan izan zuen eginkizunaz ikus, oro har, Iztueta, OBG, 816-888 or., eta K. Mitxelena, «Euskararen bide luze bezain malkarrak», Euskararen liburu zuria, Bilbo 1978, 15-28 [= Id., Sobre historia de la lengua vasca aipatuan, II, 1011-1023, 1020 or. = MEIG, VI, 25-45, 41 or.; egilearen beraren erderazko bertsio bat: «El largo y difícil camino del euskara», El libro blanco del euskara, Bilbo 1977, 15-29, 24 or.]. Nago, dena den, «Euskaltzaindi berriaren» kontrako auzi honen oinarrian beste zergatiko batzuk daudela: Orixek berak politika kontuak aipatzen baditu ere (esaterako, «tantos académicos de estirpe germánica y falangista» dio: «La primera Academia vasca», Gernika 9, 1949 = IG, III, 858-862, 860 or.), esango nuke askoz indartsuagoa dela, kontrako jarrera horretan, ikustea berea eta bere artaldekoena ez den hizkuntz eredu baten aldekoen nagusitzea; hortik, orobat, Iparraldetik ordezkari «gehiegi» izendatzearen aurkako jarrera.
816 IÑIGO RUIZ ARZALLUZ Berrogeita hamargarrenetako bukaera aldean eta bere inguruan zabaltzen ikusten duen euskara ‘ezkertiar’ hark eraginda, areagotu egiten da —nabarmen, batik bat teorian— Orixeren garbizaletasuna; beste alde batetik, euskara batuari buruzko eztabaida indarberrituak saio-euskararako joera ere areagotu egiten dio, kasu honetan teorian eta baita praktikan ere: aspalditik baldin bazebilen zati batean behintzat berak berreraikitakoak ziren paradigmak proposatzen eta erabiltzen, orain inoiz baino arreta gehiago ipiniko du gai horretan. (Azpimarra dezagun Orixek bereiz samar eduki zituela beti —ez hainbeste ordea, esan bezala, azken urteetan— teoria eta praktika, bai hiztegi kontuetan bai morfologian, honetan guztian ere gorabeherak daudelarik —gehienak berariaz eginak— lan mota batzuetatik beste batzuetara eta, esan bezala, garai batzuetatik beste batzuetara).27 Ikusi dugu, beraz, zein den, Orixeren ustez, euskararen bizitzaren momentu honetan euskaltzaleek duten zeregin nagusia: hitz batean, euskararen beraren ahalbideak ustiatu; eta ikusi dugu, halaber, zein den eginkizun honetarako bide hoberena, hain zuzen ere eredugarri diren hizkuntzetan ibili den bidea: hizkuntzaren oinarriz ko kontzeptuak bere baitako baliabideen bitartez adierazi. Gauzak horrela, bistan da literaturak egiteko gutxi duela auzi honetan eta, nolanahi ere den, axola gutxikoa dela idazten edo argitaratzen dena euskaraz asmatua izatea edo beste hizkuntza batetik euskaratua. Alegia, literaturak ez du zertan onurarik ekarri behar eta bai, agian, kalte handia: ez bakarrik kristau moralari dagokionez, hizkuntzari berari dagokionez ere bai —gorago azpimarratu behar izan dugun bezala—.28 Itzultzea, berriz, bide ezin egokiagoa izan daiteke, batetik, literaturan ezer esateko ez duten baina hizkuntzari buruzko proposamen interesgarriak badituzten euskalariek zerbait irakats diezagugehiagotan adierazi duen iritzi honi: hots, Orixeren euskara hurbilago dagoela Mitxelenarenetik Zaitegirenetik baino, edo Mitxelenaren euskara hurbilago dagoela Orixerenetik Krutwigenetik baino (Iztueta, OBG, 849 eta 886 or.); Orixe eta Mitxelenari buruz ikus baita ere Ruiz Arzalluz, AHT, 56-58 or. 27 Orixek ordea —gorago esan bezala— ez zuen presarik: «no es hora todavía de crear Academias ni de escoger dialectos literarios», ziotson Krutwigi 1951ko ekainaren 2ko gutun batean (G, 165 zenb.). Bat dator, beraz, batasunari buruzko jarrera hau hizkuntzaren garapenaren aurrean erakutsi duenarekin. Baina gauza bat da erabakiak hartzeko garaia oraindik heldu ez izatea eta beste bat, oso bestea, bakoitzak proposamenak egin ahal ez izatea: eta Orixe, ja gerra aurretik, hizkuntza batu moduko bat proposatzen zebilen. Hara zer esaten dion Krutwigi aipatu eskutitzean: «Afirma también V. en Gernika [14, 1951, 56-57: Krutwigek aldizkariaren zuzendariari zuzendutako karta bat da] que los vascos “jamás intentaron crear un idioma literario”. Va V. más lejos que Altube. Gracias por el reconocimiento de mis esfuerzos de treinta años! (…) Sigan diciendo Altube y Compañía que nada se ha hecho que valga estos cincuenta años». Besterik da Orixek morfologian maite duen aldakortasuna, baina ezin eztabaidatuzkoa da hogeita hamargarrenetatik aurrera hizkuntz eredu jakin eta garbi bat dagoela Orixeren lan guztietan. «Berreraikitako» paradigma horien inguruan ikus Ruiz Arzalluz, AHT, 444-453 or. 28 Berezko euskal literatura batek hizkuntzari ekar diezazkiokeen gaitzei buruz mintzatu gara hasieran; moralaren ikuspegitik begiratuta dituen arriskuak ere oso kontuan ditu beti Orixek eta ezaguna da honetan zuen neurri zorrotza. Badirudi, gainera, Orixeren ustez literatura egin nahi izateak berak berezko arrisku bat duela berarekin; oso adierazgarria da Martin Oiartzabali 1953ko azaroaren 10ean igorri ta ko eskutitzean dioena (L. A[kesolo], «Orixeren eskutitzak [Martin Oiarzabal apaizari, II]», Karmel 1980, 33-39, 36 or.; orain G, 208 zenb.): «Ele ederzale oriek burua galtzen dute edozer ausarkeri ta gordinkeri ontzat emanez. (…) Zaitegiri esana daukat ez dutala aurrera EG irakurriko. “Mosu-garai[a]” [sc. “Musu garaia”], “Iturriko laztana”, Ars amandi ta olako oriek nec nominentur in nobis. Olerki-gudu ortarako gauza bat igorri dute guziz nabarmena: García Lorcaren “La esposa infiel” antzera, emazte zintzoa baiñan incidit descriptio coitus valde vivida. Gure adiskide E’tar N apaizarena da. Burua galdu ote du? (…) Literatura orrek gizona asko buruarintzen du» (etzana nirea).
LITERATURAREN ZERTARAKOA, ITZULPENAK ETA HIZKUNTZAREN AUZIA... 817 ten euskara hobeago horretako bidean eta, bestetik, idazten eta argitaratzen dena bideratu ahal izateko hizkuntzak orain gehien behar dituen hiztegi alorretatik. Hortaz, itzulpen hauen zergatiko nagusia —nagusia diogu— ez da ja hizkuntzaren gaitasuna frogatzea, ezta ere maila jasoagoko gauzak adierazteko ahalmena erakustea —euskara ‘noranahiko’ egite hau, ikusi dugunez, ez baita edozeren trukean egin behar—, ezpada maila jasoago horretako gauzak esateko bide jakin bat proposatzea: kontua ez da ja euskarak zernahitarako izan behar duela, baizik eta nola izan daitekeen zernahitarako bere izaerari —bere Geist delakoari, Orixek eta Mokoroak genio esaten dioten horri— uko egin gabe. Hauxe da Orixek euskararen inguruan urtetan gogoeta egin ondoren iritsi duen ondorioa eta hauxe da bere helduarorako —kontu hauetan askatasun aroa izango den helduarorako—29 egin duen egitasmoa. Zeren eta aurrera pauso bat egon baita honetan guztian: esan bezala, kontua ez da ja hizkuntzaren gaitasuna frogatzea, zerbait gehiago baizik. Ez gaude ja Tormesko itsu-mutilla eta Mireio itzuli zitueneko garaian; hauek bai, helburu hori zuten, beste edozein baino gehiago: (…) esas traducciones se hicieron con el único fin de autorizar la lengua vasca, aunque no fuesen entendidas por el pueblo-pueblo (que, aunque secundariamente, hay que atender también a otros), y, ya que el euskera habría quizá de morir, muriese habiendo expresado algo más que kaikukeris zioen ja 1935ean.30 Begira diezaiogun, ordea, azken urteetako Orixeren ekarpenari eta lan hauen zergatikoari; poesiak, artikuluak, gramatikazko lanak eta gauza txikiren bat alde batera utzita, idazten dituen liburu nagusiak honako hauek dira: Aitorkizunak, misala, Quiton arrebarekin, salmutegia, san Benitoren erregela eta Jainkoaren billa. Nabarmena da misalak, salmutegiak eta san Benitoren erregelak sail berezi bat osatzen dutela: inork eskatuak dira eta baita, modu ezberdinetan izan bazen ere, pagatuak; Aitorkizunak, Quiton arrebarekin eta Jainkoaren billa, berriz, gorago aipatutako helburu jakin horri daude begira eta bistan da zerk bereizten dituen, hizkuntzari dagokionez, Tormesko itsu-mutilla edo Mireio bezalako liburuen itzulpenetik: hots, hiru haietan hizkuntza une oro bortxatu behar dela bere baitatik inoiz eman ez duena eman dezan.31 Eta hau bezain adierazgarriak dira 1954ko martxoaren 26ko gutun batean (G, 218 zenb.), Aitorkizunak bukatu dituelako berria ematen dionean Zaitegiri, etorkizunerako aipatzen dituen asmoak: Neronek bakarrik Euskalerrian argitara-ala aiña liburu emango dudala nago. Lenbizi, asteko, Sta. Teresa ta S. J. de la Cruz eman nezazke, zatirik ederrenak itzez itz eta gaiñerakoa laburtuz eta euskerari egokituz. Kikeronen aburuko naiz ontan: 29 Honetarako ere axola du jakiteak —eta beharrezkoa da esatea, oso zabaldua dagoelako aspalditik kontrako ustea— 1950era arte gutxi gorabehera ez zuela izan Orixek askatasuna berak nahi zuena eta nahi zuen bezala —nahi zuen euskaran, batzuetan— idazteko. Ikus, honen gainean, Ruiz Arzalluz, AHT, 36 or. 46 oh. eta 58-62 or. 30 Mokoroari Orexatik bidalitako gutuna, 1935eko apirilaren 12koa (G, 92 zenb.); dirudienez, hitzok Orixeren beraren artikulu batetik daude hartuta: agian orain arte argitaratu ez den «Un libro de Euskaltzaleak» bilduman falta den bakarretik? (ikus Iztuetaren oharra: IG, III, 406 or.). 31 Gerra aurrean ere bide honetatik abiatua zen: gogoratu, lan osoena eta seguruenik nekezena baizik ez aipatzearren, 2. oharrean aipatu dugun Estetika (esan bezala, 1936koa, 1950era arte argitaratzen hasi ez bazen ere); 1944aren ingurukoak bide dira bere «Gogoetak metafisikaz» (orain arte argitaragabeak, osorik behintzat: IG, III, 53-102; ikus Iztuetaren sarrera, ib., 11-12 or.).
818 IÑIGO RUIZ ARZALLUZ itzu li ez-baiñan egokitu. Gero, Elizako Gurasoak, lenbizi, ustez, De virginitate et virginibus, Anburusi gurenarena: aingerutasuna = ‘la virtud angelical’. Urrena S. Bernardo etc. etc. Zati batean bakarrik bete zituen asmo hauek Jainkoaren billa liburuan. Orixek nahi zituen euskal liburuek, beraz, bi helburu bete behar zituzten: hizkuntzaren aldetik, aurrera pauso bat izan behar zuten jasotasun eta jatortasun horietan; edukiaren aldetik —nolabait esateko—, gizakia kristautasunaren bidetik hobetzeko balio behar zuten edo, behinik behin, ez zuten horretan oztopo izan behar. Liburu horiek itzulpenak izateak edo euskaldun batek bere kolkotik ateratakoak ez zien ezer ipintzen ez kentzen. Helburu hauek iristeko aukera ezin hobea eman zioten Aitorkizunek: kristau literaturaren eta filosofiaren historian liburu bikainenetakoa izanik eta bertan aztertzen eta azaltzen diren auziak kristautasunaren oinarri sakonenean daudenak direlarik, Orixek euskararentzat nahi zuen aurrerapen hartarako probaleku ezin egokiagoa zen san Agustinen liburua eta, izan ere, itzulpen bikain hau bere bi zi tzan zehar aldeztu zituen asmo eta iritzien gauzatze ezin bukatuago eta beteagoa baita. Horregatik, bere liburu guztien artean hoberena zeini irizten zion galderari erantzuten, «euskerari begiratuta, Aitorkizunak» esan ohi zuen;32 eta horre la bakarrik ulertu ahal dira hitzaurrean jarritako hitz hauek: «Gaurgoitik au gelditu diteke, Biblia leku, euskal-libururik bikaiñena», hots, ‘Biblia salbu’, ‘Biblia izan ezik’. Ez zen, seguruenik, Orixeren asmoei hobeto egokitzen zitzaien libururik. 32 Halaxe dio, esaterako, Jon Garmendia «Zeletak» hura hil baino hilabete lehenago Añorgan egin zion elkarrizketan: «[Garmendia] Zure iritziz, zein, danetan onena [sc. zure liburuetan]? [Orixe] Nola ta nola… [G] Euskerari begiratuta, alegia. [O] Euskerari begiratuta, Aitorkizunak. Ori aztertuko dute, geienik, euskera sakonago ikasi nai-dutenak» (J. Garmendia, «Jainkoak ekarri nau onera…», Orixe. Omenaldi, Donostia 1965, 53-59, 54 or.). Orixek berak Aitorkizunei buruz zituen iritziez ikus Ruiz Arzalluz, AHT, 62-63 or. |
addi-0871e1051357 | https://addi.ehu.es/handle/10810/9111 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2012-11-28 | science | Beldarrain Amoriza, Ane Miren | eu | Zelan jokatu gure eskolan curriculumeko hiru hizkuntzekin ikasle eleaniztunak lortzeko? | Lan honetan, eskoletan gaur egun kezka sortzen duen gai baten inguruko eztabaidan murgildu eta parte hartzea proposatzen zaizu, horretarako proiektu txiki bat aurkeztea eskatzen zaizularik. 1.1. Galdera eragilea Zein trataera eman euskarari, gaztelaniari eta ingelerari gure eskolan ikasle eleaniztunak lortzeko? 1.2. Eszenatokia Orain dela gutxi, Bizkaiko eskola publiko batean hasi zara lanean. Laster konturatu zara, zu ikasle zinen garaiarekin alderatuta, egungo eskolak eskakizun eta konplexutasun handiagoko lana duela hizkuntza arloan: eskatzen zaio ikasle guztien komunikazio-konpetentzia eleanitza garatzea, eta eginkizun hori hizkuntza aldetik gero eta heterogeneoagoak diren ikasgeletan burutu behar du, gainera; ahaztu gabe, euskararen indarberritzean hezkuntza sistemak duen erantzukizuna. Egoera aldatu da eta eskolak bere planteamenduak eguneratu behar ditu. Eztabaida bizi-bizia da, kalean dago: orain arteko hizkuntz ereduekin jarraitu?, eredu bakar batera pasatu?, zelan jokatu curriculumeko hizkuntzekin?, zer toki eman ingelesari?, zeintzuk aldaketa egin arlo metodologikoan helburuak lortzeko?. Zure ikastetxean ere eztabaida horretan murgilduta zaudete : zein izan behar da curriculumeko hizkuntza bakoitzaren presentzia gela barruan zein kanpoan, noiz hasi hizkuntza bakoitzarekin, zer-nolako trataera eman hizkuntzei, zeintzuk izan behar dira metodologia irizpide nagusiak, zeintzuk pauso gehiago eman euskararen normalizazioan, …? Eztabaida bideratu eta aurrerapausoak eman nahirik, ikasturte amaierarako klaustro bat iragarrita dago eta bertan irakasleek ondoko hau erabaki beharko duzue: zeintzuk diren, zuen ustez, Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuan agertu beharreko ideia edota irizpide nagusiak curriculumeko hizkuntzen trataera dela eta. Zuri gaia garrantzitsua iruditzen zaizu eta eztabaidan aktiboki parte hartu nahi duzu. Horregatik, zu bezala eskolara heldu berriak diren eta hasieratik zurekin ondo moldatu diren irakasle batzuekin hitz egin eta aipatutako klaustrorako proposamen bat aurkeztea pentsatu duzue. Zuzendariak azaldu duenez, proposamen idatzi bat aurkeztu beharko duzue (“Ikastetxeko Hizkuntz Proiektuaren zenbait oinarri : curriculumeko hiru hizkuntzen trataera gure eskolan”), klaustroan eztabaidatu eta bozkatuko dena. Proposamena bi dokumentutan azalduko da, bata bestearen osagarri izango direnak: oinarrizko dokumentua eta justifikazio dokumentua. Oinarrizko dokumentuan, ikastetxean curriculumeko hizkuntzei eman beharreko trataeraren eta erabileraren inguruko puntu nagusiak (helburuak, jardun-irizpideak, …) jasoko dira modu labur eta argian (aurrerago, gurasoei informazioa emateko baliagarria izan dadin). Justifikazio
4 dokumentuan, izenak berak adierazten duen bezala, oinarrizko dokumentuan zehazten diren puntuen justifikazio teorikoa garatuko da. Beraz, hiru hilabeteko epea duzu zure lankideekin batera informazioa bildu, gaian sakondu eta eskolarako proposamen bat aurkezteko klaustroan.
Haur Hezkuntzako Hizkuntzaren Didaktikarako Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan irakasgaiaren zenbait gai dago inplikatuta proiektuan:
- Hezkuntza elebiduna. Programa elebidun motak. Hezkuntza elebidunaren marko teorikoa.
- Hezkuntza eleaniztuna. Komunikazio-gaitasun eleaniztuna. Pertsona eleaniztuna. Hizkuntzen trataera. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza. Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua.
- Hezkuntza elebiduna eta eleaniztuna EAEn. Indarrean diren hizkuntza ereduak (ezaugarriak, bilakaera eta emaitzak. Emaitzen analisia eta ondorioak). Hizkuntza aldaerak eta haien trataera euskararen kasuan. Hezkuntza eleaniztunerako proposamen berriak. Hizkuntzak EAEko eskola curriculumean.
1.4. Ikaste prozesuaren emaitzak Proiektua burututakoan gai izango zara: A. Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren ezaugarri nagusiak ezaguturik, edozein eskola eta berau kokatuta dagoen herriko errealitate soziolinguistikoa aztertzeko eta baita errealitate horrek hizkuntzen irakaskuntzan nola eragiten duen azaltzeko ere. (*1k, *3k)
B. Gure eskoletan indarrean dauden hizkuntza ereduen emaitzak azaltzeko eta baita emaitza horiek hobetzeko proposamenak egiteko ere, horretarako hezkuntza elebidunaren inguruko ikerketak eta adituen azalpenak kontuan hartzen dituzularik. (*1k, *3k)
C. Ingelesaren irakaskuntzarako dauden proposamenak azaldu eta haren sarrera goiztiarraren aldeko eta kontrako argudioak emateko . (*1k, *2k)
D. Curriculumeko hizkuntzek (euskarak, gaztelaniak eta ingelesak) izan behar duten trataeraren gaineko proposamen argia eta ondo arrazoitua egiteko, helburua izanik ikasleek gaitasun eleaniztuna lortzea. (*1k, *2k, *3k, *4k)
E. Proposamena -eta berau oinarritzen duten ezagutza eta arrazoiak- modu argian eta egokian komunikatzeko. (*4k)
F. Taldean lan egiteko. (*zeharkakoa)
(* irakasgaiaren konpetentziak)
1.5. Lan-zama Lan honek irakasgaiaren %75 inplikatzen du, hau da, 4,5 kreditu eta 112,5 ordu ikasle bakoitzarentzat. Lauko taldeak osatzen badira, talde bakoitzak 450 ordu izango luke proiektua egiteko.
1.6. Taldeak: tamaina eta osatzeko irizpideak Taldeak 4 pertsonez osatuko dira. Osatzeko irizpideei dagokienean, kontuan hartuko dira ordura arte funtzionatu izan duten taldeak eta baita beste lan batzuetarako bigarren kurtsoko lauhilabetekoan osatuko direnak (modulu-lana, adibidez). Hori bai, edozein kasutan, ziurtatu beharko da taldekideek astean 3 ordu izango dutela, gutxienez, elkartu eta batera lan egiteko.
2.1. Metodologia Proiektua arrakastaz burutzeko, ezinbestekoa izango da zu eta zure taldekideak pertsonalki inplikatu eta elkarrekin lan egitea. Bai gela barruan, bai gelaz kanpo. Batzuetan, informazioa bilatuz, adituen azalpenak irakurriz, hausnartuz; beste batzuetan, eztabaidatuz, ikasitakoa besteei azalduz, denen artean dokumentuak landuz, …. Proiektuak iraungo duen bederatzi asteen barruan, zuen lanerako lagungarriak izango direlakoan, askotariko jarduerak proposatuko dira eta, aldizka, ematekoak eskatuko dira.
2.2. Ematekoen zerrenda 1. ematekoa: Eskolaren eta haren inguruaren ezaugarri soziolinguistikoak 2. ematekoa: Hizkuntza ofizialak ikastetxean: kontuan izateko alderdiak edota irizpideak eta horien justifikazio teorikoa 3. ematekoa: Posterra: Hezkuntza eleaniztunerako proposamena
6 4. Eskolako klaustrorako proposamen idatzia: Ikastetxeko Hizkuntz Proiektuaren zenbait oinarri: curriculumeko hizkuntzen trataera gure eskolan (Proposamena bi dokumentu ezberdinetan azalduko da: a) Oinarrizko dokumentua -proposamenaren puntu nagusiak era argi eta laburrean- eta b) Justifikazio dokumentua -beste agirian jasotzen diren puntuen justifikazioa5. Taldearen karpeta (Ondoko dokumentuak biltzen dituelarik: Taldearen osaketa eta barne funtzionamendurako arauak, bileren aktak, taldearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa, talde lanaren eta taldekideen balorazioa)
2.3. Ebaluazioa Ebaluazioari dagokionez, proiektuak %57ko pisua izango du irakasgaian; hala ere, kontuan izan, irakasgairen beste atal batzuek - hala nola, gutxieneko ezagutzak (%12) eta irakasgaian egindako lanari buruzko balorazio indibidualak (%10)- oso lotura estua izango dutela proiektuarekin.
Gutxieneko ezagutza
Ikaslearen jarrera eta parte hartzea
Proiektuari dagokion puntuaziotik, %85a proiektua bera baloratzeko erabiliko da eta gainontzeko %15a, taldearen funtzionamendua baloratzeko (ikus hurrengo koadroan ebaluazio irizpide zehatzagoak).
Ematekoak
Taldearen funtzionamendua: taldearen karpeta
Proiektuan zure taldeak lortzen duen kalifikazioa eskuratu nahi baduzu, ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko dituzu: lan guztietan parte hartu - saio presentzialetan burutzen diren jardueretan parte hartu
Ematekoak epe barruan entregatu beharko dituzue. Eta irakasleak ematekoz emateko emango dizue feedback-a. Ematekoen bertsio zuzenduak onartuko dira; beraz, irakaslearen gomendioak eta zuzenketak hurrengo ematekoa egiteko erabili ahalko dituzue. Azkenik, eta ematekoen ebaluazio-irizpideei dagokienez, argi izan dezazuen zertan izango zareten ebaluatuak, errubrika batzuk osatuko dira. Jarraian, lerrokatze taula batean, azaltzen dira aktibitateak eta ematekoak eta baita emateko horien notarako balioa
8 Ikaste prozesuaren emaitzak, jarduerak, ematekoak eta ebaluazioa: lerrokatze taula
Irakasgaiaren konpetentziak Ikaste prozesuaren emaitzak Aktibitateak Ematekoak Ban/Tald Ebaluazio irizpideak Balioa
Proiektuarekin hasteko: - Proiektua aurkeztu eta interesa piztu - Posterra: zer dakigu eta zer ikasi behar dugu - Lanerako argibideak irakaslearen aldetik
Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren ezaugarri nagusiak ezaguturik, gai izan edozein eskola eta berau kokatuta dagoen herriko errealitate soziolinguistikoa aztertzeko (A)
- Irakurketa indibiduala - Informazioa bilatu, jaso, sintetizatu eta azaldu - Eztabaida zuzendua: EHko egoera soziolinguistikoaren azterketa I - Puzzlea:EHko egoera soziolinguistikoaren azterketa II - Irakasleak oinarrizko kontzeptuak argitzea - Eztabaida zuzendua: Eskolaren eginkizuna eta mugak euskararen biziberritze prozesuan
1.ematekoa: Eskolaren eta haren inguruaren ezaugarri soziolinguistikoak
Gai izan gure eskoletan indarrean dauden hizkuntza ereduen emaitzak azaltzeko eta baita emaitza horiek hobetzeko proposamenak egiteko ere, horretarako hezkuntza elebidunaren inguruko ikerketak eta adituen iritziak kontuan hartzen direlarik (B)
- Irakurketa indibiduala - Informazioa bilatu, jaso, sintetizatu eta azaldu - Posterra: Hizkuntz ereduak: gure esperientziaz hausnartu - Puzzlea eta eztabaida zuzendua: hezkuntza programa elebidunak eta hizkuntza ereduak - Murgiltzearen baldintzak - Puzzlea: Hezkuntza elebidunaren emaitzak ulertu - Zergatik trataera bateratua? - Irakaslearen azalpenak eta argibideak
2.ematekoa: Hizkuntza ofizialak ikastetxean: kontuan izateko alderdiak edota irizpideak eta horien justifikazio teorikoa
Gai izan ingelesaren irakaskuntzarako dauden proposamenak azaldu eta haren sarrera goiztiarraren aldeko eta kontrako argudioak emateko (C )
3. ematekoa: Posterra: hezkuntza eleaniztunerako proposamena
Helburua izanik ikasleek gaitasun eleaniztuna lortzea, gai izan curriculumeko hizkuntzek (euskarak, gaztelaniak eta ingelesak) izan behar duten trataeraren gaineko proposamen argia eta ondo arrazoitua egiteko (D)
(egindako jarduera guztiak)
Proposamena -eta berau oinarritzen duten ezagutza eta arrazoiak- modu argian eta egokian komunikatzeko, bai ahoz bai idatziz (E)
Ikasgelan egiten diren jardueretan eta ikasleek egiten dituzten emateko guztietan arreta emango zaio hizkuntzaren erabilerari modu esplizituan, ikasleei beraien komunikazio gaitasuna hobetzeko proposamenak egiten zaizkielarik
rubrika Gainditzeko baldintza
Gai izan taldean lan egiteko (F) - Taldea eratu eta funtzionamendurako barne arauak adostu - Bileren aktak jaso - Taldearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa - Talde lanaren eta taldekideen balorazioa
Irakasgaia 12 astetan landuko da. Horietatik 2 aste (hirugarrena eta hamargarrena Moduluko lana (Aniztasuna eskolan) bideratzeko erabiliko dira. Proiektuaren aurkezpena 2. astean izango da eta bederatzi aste iraungo du.
Aurrerago ikusiko denez, saio magistralak (talde osoarekin) eta gelako praktikak (taldea erdibituta) bereizi dira planifikazioan, baina banaketa hori taldeari dagokion ordutegia jarraituz egin da, eta ez jarduerek eskatzen duten irakaskuntza motaren arabera
Talde handian (3 ordu) o Posterretan talde bietan azaldu dena komentatu eta, beharrezkoa balitz, ikasi beharrekoa birdefinitu (soluziorik eman gabe, “dakigun” zenbait ezagutza zalantzan jarri eta ikasi beharrekoa hobeto definitzeko) (20´) o Taldea eratu eta funtzionamendurako barne arauak adostu eta idatzi (60´) o Gidaren aurkezpena eta lanerako argibideak irakaslearen aldetik (60´) o Taldean lan egin (40´)
*Taldearen karpeta, izatez, ez da ematekoa; baina ikasleek eguneratua izango dute eta irakasleak edozein momentutan eskatu ahalko du aztertzeko
Gelako praktikak (2 ordu) o Taldean lan egin (60´) o Irakaslearen azalpenak oinarrizko kontzeptuak argitzeko (60´)
1. ematekoa: Eskolaren eta haren inguruaren ezaugarri soziolinguistikoak
Talde handian (3 ordu) o Puzzlea eta eztabaida zuzendua: Hezkuntza programa elebidunak eta hizkuntza ereduak (puzzlea eta eztabaida zuzendua) (65´) o Hurrengo pausoak zehaztu (10´) o Taldearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa (50´) o Taldean lan egin (50´)
(Taldearen karpetan sartzeko: - Taldearen biler(ar)en akta(k) - Taldearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa)
Talde handian (3 ordu) o Eztabaida zuzendua: Murgiltzearen baldintzak (70´) o Irakaslearen azalpenak oinarrizko kontzeptuak argitzeko (60´) o Hurrengo pausoak zehaztu (10´) o Taldean lan egin (50´)
2. ematekoa: Hizkuntza ofizialak ikastetxean: kontuan izateko alderdiak edota irizpideak eta horien justifikazio teorikoa
Gelako praktikak (2 ordu) o Zalantzak argitzeko eta orientabideak emateko saioa irakaslearen aldetik (60´) o Taldean lan egin (60´)
o Irakurketa indibiduala o Informazioa bilatu, jaso, sintetizatu eta azaldu o 3. ematekoa bukatu (taldean)
Gelako praktikak (2 ordu) o Poster saioa: Hezkuntza eleaniztunerako saioa
3. ematekoa: Posterra: Hezkuntza eleaniztunerako saioa
Proiektua garatzeko oinarrizko testuak
1. EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOA (2009): ”1.2. XXI. mendeko gizartea eta hizkuntzak; 1.3. Euskal hezkuntzaren hizkuntzekiko erronka nagusiak; 1.4. Ondorioak: Hizkuntz proiektuaren beharra” atalak. In Ikastolen Hizkuntz Proiektua. Zamudio-Bizkaia: Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, 25-37 orr.
15. SAGASTA, M.P. eta SAINZ, M. (2006): “Gure ikastetxean hezkuntza-proiektu eleanitza eraiki nahi dugu: lagungarri izan daitezkeen hainbat alderdi”. In Jakingarriak, 57 zk., 56-61 orr.
16. SERRA , J.M. eta VILA, I. (2009): “Bigarren hizkuntzak eta eskola”. In RUIZ BIKANDI, U. (apailatz.)(2009): Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. UPVEHUko Argitalpen Zerbitzua, 37-45 orr.
23. Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn. Jaurlaritzaren aurkezpena (2007), http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1173453041
Jarduera: Zer dakigu? Zer ikasi behar dugu? Gaia: Proiektua aurrera eraman ahal izateko dakiguna eta ikasi behar duguna Helburuak: Jarduera burututakoan gai izango zara esateko proposatu zaizuen lana egiteko dituzuen ezagutzak eta baita ikasi beharko duzuena ere. Materialak: Posterra egiteko materiala -
Jardueraren deskribapena: Bakarka, saiatuko zara bi galdera horiei erantzuten. Ondoren, lauko taldeetan, bakoitzak egindakoari buruz eztabaidatuko duzue. Adosten duzuena poster batean idatziko duzue, ideiak labur eta argi adieraziz (kontuan izan gainontzeko ikaskideek ez dutela ezagutzen zuek izan duzuen eztabaida). Posterrak orman eskegiko dira eta bertan azaldutakoaz eztabaidatuko da talde handian. Eztabaidan, zer dakizuen eta zer ikasi behar duzuen argituko duzue eta arbelean idatziko da. Zerrendak ez dira itxiak izango eta proiektuan zehar eguneratuz joango dira.
Arrakasta irizpidea: Edozein taldekide gai izango da taldean ateratako ondorioak azaltzeko.
Jarduera: Taldearen funtzionamendurako arauak adostu Helburuak: Lehenagoko talde lanetan izandako zailtasunak kontuan harturik, taldearen funtzionamendurako barne arauak adostea. Talde lana ez da erraza. Askotan arazoak sortzen dira: taldekide batzuek ez dute kontuan hartzen besteen ekarpenak; hainbat buelta ematen diegu ideia berberei eta ez dugu aurrera egiten; taldekide batzuek ez dute ekarpen nahikorik egiten; bilerak berandu hasten ditugu eta ez gara gaian zentratzen; ez diogu bata besteari entzuten; ez ditugu erabakiak modu argian hartzen; ez ditugu ardurak banatzen …
c. Taldearen funtzionamendurako arauak adostu zure taldekideekin, arauok aurreko puntuan azaldutako arazoak ekiditeko baliagarriak izan daitezkeen proposamenak ere barne hartzen dituztelarik. Gutxienez, bost zehaztu. 1. 2. 3. 4. 5.
Irakasgaia: Hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan Proiektua: “Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren zenbait oinarri: curriculumeko hizkuntzen trataera gure eskolan ” Taldea:
Jardueraren deskribapena: 1. Lehenengo eta behin, banatu taldekideen artean dokumentuak irakurri ostean erantzun behar diren galderak, kide bakoitza galdera horietako baten ardura hartuko duelarik: a) Euskal Herrian hizkuntza ukipena gertatzen da? Eta diglosia? Arrazonatu zure erantzunak. Esan egoera horrek izan ditzakeen ondorioak euskararentzat. b) Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) hizkuntza ukipena gertatzen da? Eta diglosia? Arrazonatu zure erantzunak. Esan egoera horrek izan ditzakeen ondorioak euskararentzat. c) Irakurri arretaz “Bizindar etnolinguistikoa” atala eta saiatu aplikatzen hor esaten dena euskararen egoerara. d) Esan baieztapena egiazkoa ala gezurrezkoa den eta arrazonatu zure erantzuna: “Euskararen egoera oso ezberdina da lurraldeen arabera: normalizatuta dago ofizialtasuna lortu duen lurraldean -hau da, EAEn-, baina oraindik arriskuan dago Nafarroan eta Iparraldean.”
2. Irakurri dokumentu biak, eta, gero, idatzi dagokizun galderaren erantzuna ahalik eta zehatzen eta argien. Zalantzak sortzen bazaizkizu, idatzi ere.
3. Ikasgelan, eta horretarako zehaztuko den denboran, galdera bera erantzun duten beste taldeetako kideekin elkartuko zara. Erantzunak komentatuko eta lana egiterakoan sortu zaizkizuen zalantzak argituko dituzue.
4. Zure taldekideei azalduko diezu, ahalik eta argien, landu duzun galdera. Eta azpimarratuko duzu proiekturako interesgarria iruditu zaizuna.
1. Ondoren zehazten diren gaiak taldekideen artean banatu: euskararen ezagutza, euskararen familia bidezko transmisioa, euskararen erabilera, euskararekiko motibazioa eta jarrerak. Zu horietako bat lantzeaz arduratuko zara.
2. Irakurri testuak* etxean eta arduratu zaren gaiari buruzko informazioa jaso (aurrerago duzun eskema jarraitu). Informazioa lortzeaz gain, idatzi zure gaiaren inguruan sortu zaizkizun galderak eta azpimarratu proiekturako interesgarria izan daitekeena.
31 a) Euskararen ezagutza: - 16 urte edo gehiagoko biztanleen hizkuntza-gaitasuna EHn eta lurraldez lurralde - euskal hiztunen ezaugarriak: elebidun motak - euskal hiztunen banaketa lurraldean zehar (bilduta/sakabanatuta, herri txikietan/hirian,…) - besterik?
b) Euskararen familia bidezko transmisioaren ezaugarriak: - EHko biztanleen lehen hizkuntza - euskararen familia bidezko transmisioa gurasoen hizkuntza-gaitasunaren arabera - besterik?
c) Euskararen erabilera: - euskararen erabilera handitzen ala txikitzen ari da (EHn eta lurralde bakoitzean)? - dakitenek egiten dute?, badago alderik ezagutzaren eta erabileraren artean? erabilera esparruei edo eremuei begiratuta, zer esan daiteke? erabilera baldintzatzen duten faktoreak - besterik?
d) Euskararekiko motibazioa eta jarrerak: - EHko biztanleak euskararen erabilera normalizatzeko neurriak hartzearen alde ala aurka daude? Aldatu egiten da jarrera hori lurraldeen arabera? - balio komunikatibo berbera ematen zaie erdarei eta euskarari? - besterik?
3. Ikasgelan, eta horretarako zehaztuko den denboran, gai bera aukeratu duten beste taldeetako kideekin elkartuko zara eta lana egiterakoan sortu zaizkizun zalantzak argitzen saiatuko zara. Eta azpimarratuko duzue proiekturako interesgarria iruditzen zaizuena.
Jarduera: Eskolaren eginkizuna eta mugak euskararen biziberritze prozesuan (eztabaida zuzendua) Gaia: Eskolaren eginkizuna eta mugak hizkuntzen biziberritze prozesuetan Helburuak: Jarduera burututakoan gai izango zara azaltzeko eskolak zer egin dezakeen eta zer ez euskararen biziberritze prozesuan eta, orokorrean, edozein hizkuntzaren normalizazioan Materialak: Adituen iritziak jasotzen dituzten testu laburrak Jardueraren deskribapena: 1. Etxean ondoko galderari erantzungo diozu bakarka: Gero eta haur eta gazte gehiagok ikasten dute euskaraz. Ziurtatuko du fenomeno horrek euskararen etorkizuna? Zergatik? Zer egin dezake eskolak eta zer ez?. 2. Ondoren, ikasgelan, eskolaren eginkizunaz zenbait adituk duen iritzia jasotzen duten testu labur batzuk banatuko dira ikasleen artean (testu bana), ahopeka irakurtzeko. Zuk bat irakurriko duzu. (10´) 3. Jarraian, zure taldekideekin elkartuko zara eta idatzitakoaz eta irakurritakoaz eztabaidatuko duzue. Eztabaida bukatuta, saiatu ideia batzuk adosten aurrerago agertzen den koadroa osatzeko ( Euskararen biziberritze prozesuan eskolak egin dezakeena eta eskolaren mugak ). Gutxienez hiru ideia jarri atal bakoitzean. Ideiak labur eta argi idatzi. Punturen batean ezadostasun handiak badaude, zehaztu. (15´) 4. Azkenik, talde handian eztabaidatuko da. (15´)
Arrakasta irizpidea: Edozein taldekide gai izango da azaltzeko taldeak koadroan idatzi duena
zer egin dezake eskolak? zer ezin du egin eskolak?
Jarduera: Hezkuntza programa elebidunak eta hizkuntza ereduak (puzzlea eta eztabaida zuzendua) Gaia: Hezkuntza elebiduna: definizioa eta tipologia. Hezkuntza elebiduna EAEko eskoletan: hizkuntz ereduak. Helburuak: Jarduera burututakoan gai izango zara azaltzeko zer den hezkuntza elebiduna eta baita murgiltze, mantentze eta azpiratze (edo submentsio) programen ezaugarri nagusiak ere. Halaber, gai izango zara azaltzeko nola dagoen antolatuta hezkuntza elebiduna EAEko eskoletan (hizkuntza ereduak). Materialak: Hezkuntza programa elebidunei buruzko testu batzuk eta bete beharreko fitxa bat
Jardueraren deskribapena: Dokumentuak taldekideen artean banatuko dituzue. Kide bakoitzak bere dokumentuan azaltzen den informazioa ikasiko du. - Ondoren, eta puzzle teknika erabiliz, dokumentu berdina landu dutenek elkartu eta sortu zaizkien zalantzak argituko dituzte, jarraian jatorrizko taldeetan azalpenak emateko. - Jatorrizko taldean bilduta, eta denen azalpenak entzun eta gero, esan beharko duzue programa elebidunen tipologia nola islatzen den EAEko hizkuntz ereduetan. Horretarako hurrengo orrian, zeinetan hizkuntza ereduen ezaugarriak agertzen diren, esan beharko duzue hizkuntza eredu bakoitza zein programa elebidun mota den. - Azkenik, talde handian eztabaidatuko dugu.
Arrakasta irizpidea: Edozein taldekide gai izango da azaltzeko zer den hezkuntza elebiduna, zeintzuk diren programa elebidun nagusien ezaugarriak, zeintzuk diren EAEko hizkuntza ereduen ezaugarriak eta esateko hizkuntza ereduak ze programa elebidun mota diren.
A eredua: Irakasgai guztiak gaztelaniaz irakasten dira funtsean, euskara bera izan ezik. Euskara ikasgai modura ematen da, beste edozein gai bezala.
B eredua: Bai euskara bai gaztelania erabiltzen dira eskolako irakasgaiak lantzeko. Printzipioz, banaketa honakoa da: gaztelaniaz irakasten dira irakurketaidazketa eta matematika bezalakoak; euskaraz, berriz, esperientziak, plastika eta dinamika bezalakoak. Euskara eta gaztelania, horretaz gain, irakasgai modura lantzen dira.
D eredua: Irakasgai guztiak euskaraz irakasten dira funtsean, gaztelania izan ezik. Gaztelania irakasgai modura ematen da, beste edozein gai bezala. Euskara bera ere ikasgai bat da.
36 Jarduera: Murgiltzearen ezaugarriak eta baldintzak (eztabaida zuzendua) Gaia: Hizkuntz murgiltze programen ezaugarriak eta baldintzak Helburuak: Jarduera hau bukatu ondoren gai izango zara murgiltzearen oinarrizko ezaugarriak eta baldintzak azaltzeko, eta ezaugarri horiek zure esperientzian eta gaur eskoletan dituzten presentzia zenbaterainokoa den esateko. Materialak - BILBAO, X. (1992): “Murgiltze programen antolakuntza” kapitulutik 5.2.6. atala, in Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri.
- Dokumentu bat zeinetan, era laburrean, hizkuntz murgiltze programen ezaugarriak eta baldintzak azaltzen diren (ikus ikasleen fitxan).
Taldekide bakoitzak material horren kopia bat izango du.
Jardueraren deskribapena: 1. Etxean Xabier Bilbaoren testua arretaz irakurri eta zalantzak idatzi 2. Ikasgelan, talde txikian, azaldu oso modu labur eta argian murgiltze programetan erabiltzen den metodologia hizkuntza irakasteko. 3. Irakurri bakarka murgiltze programen ezaugarriak eta baldintzak. Ondoren, irakurri arreta handiagoz 3, 4 eta 5 puntuak eta talde txikian eztabaidatu zuen esperientzian zein neurritan bete diren eta baita gaur egungo ikasgeletan zein neurritan betetzen diren ere. 4. Ikastaldeak antolatzeko irizpide linguistikoak: ume euskaldunak eta erdaldunak gela berean ala bananduta? Egoera: Gure eskoletan askotan gertatzen da Haur Hezkuntzan matrikulatzen diren ume guztien etxeko hizkuntza bera ez izatea: ume batzuen etxeko hizkuntza euskara da; beste batzuena, erdara. Errealitate honen aurrean eta talde homogeneoak eratzeko aukera dagoenean, eskolek erabaki behar izaten dute nola jokatu, irtenbide ezberdinak proposatzen direlarik. Eztabaidatu talde txikian umeak ama-hizkuntzaren arabera banatzeko aldeko eta kontrako argudioak.
37 5. Alderatu etxetik eskolara hizkuntza aldaketa inplikatzen duten programa biak: murgiltzea eta azpiratzea edo submertsioa MURGILTZEA AZPIRATZEA EDO AZPIMURGILTZEA
Arrakasta irizpidea: Edozein taldekide gai izango da azaltzeko murgiltzearen oinarrizko baldintzak eta baldintza horien baldintza horien betetze maila zuen eskola esperientzian eta gaur eguneko ikasgeletan.
1. Murgiltze-programa 2Hn irakasteko pedagogia-eredu bat da, egoera soziolinguistiko jakin bat eta hizkuntza-helburu jakin bat dituzten HIZKUNTZA ETA KULTURA NAGUSIKO IKASLEEI ZUZENDUA. Helburu jakin hori komunikazio-gaitasuna bi hizkuntzetan eskuratzea da, bietako batean ikasteak bestean komunikazio-gaitasuna galtzea ekarri gabe.
2. HIZKUNTZA IRAKASTEKO IKUSPEGI INSTRUMENTALA edo KOMUNIKAZIOAN OINARRITUTAKO IRAKASKUNTZA. Murgiltze programek “hizkuntza bat ikasteko modurik eraginkorrena hizkuntza horren bidez gauzak egitea dela jotzen dute; horregatik, programa horietan, ikasgelan gauzatzen diren irakasteko eta ikasteko jardueren bide izaten da hizkuntza hasieratik. Hori dela eta, murgiltze-programek ikuspegi komunikatibotik ekiten diote hizkuntzaz jabetzeari, hau da, gelan helduaren eta haurraren artean gertatzen diren eragin-trukeen esanahien eta edukien negoziazioa da nagusi. Ahozkoa ulertzeari eta, ondoren, mintzatzeari eskaintzen dizkiete irakasle tutoreek ahalegin handienak lehen ikasturteetan. Hori guztia jarduera ludiko eta oso motibagarrien bitartez egiten da, hizkuntza oso testuinguru argian erabiliz…. Esan bezala, “irakasleek hizkuntzaren ulermenean zentratzen dituzte beren ahalegin didaktikoak, eta aldi berean ikasleei pixkanaka bigarren hizkuntza (2H) menderatzeko bidea ematen dieten erabilera-testuinguruak sortzen dituzte. Praktika horrek berekin du ikaslea 2Hn mintzatzera ez behartzea; aitzitik, aukera ematen zaio hizkuntza-trukeetan hizkuntza bat edo bestea erabil dezan. Espero izatekoa denez, hasieran 1Hn mintzatu ohi da. Bi dira hezkuntza-praktika hori aholkatzen duten arrazoiak: lehena, adierazi aurretik ulertu behar dela beti; eta bigarrena, nekez bultza daitezkeela aldeko jarrerak eskolako hizkuntzari buruz, hezkuntza-praktikan ikasleen beren hizkuntza ukatzen bada.” (Serra eta Vila, 30-31 orr.)
3. BORONDATEZKO ESKOLATZEA. “Murgiltze programa baten jokabide eta helburuek -irakaskuntzan bigarren hizkuntza bat erabiltzea, haurrak elebidun orekatu bihurtzea- ezinbestekoa bihurtzen dute ikasleek jokabide horien aldeko jarrera izatea. Ikasleek berek eskolako hizkuntzari eta eskolako prozedurei balioa ematen ez badiete eta bertako jardueretan parte hartzeko motibaturik ez badaude, alferrikakoak izango dira antolatzaile eta irakasleen ahaleginak. Haurrengan aldeko jarera hori lortzeko gakoa gurasoen jarrera da: (…) garrantzi handia du, murgiltze programa baten helburuak erdiesteko orduan, haurrak ez ezik gurasoak ere programaren jokabideekin eta helburuekin bat etortzea. Gurasoek gauza aberasgarritzat hartu behar dute beren seme-alabek bigarren hizkuntza hori ikastea, eta helburu hori lortzeko bide egokitzat hartu behar dute hezkuntza bigarren hizkuntza horretan egitea.” (X. Bilbao, 86-87 orr.)
4. IRAKASLE ELEBIDUNAK. “Irakasle horiek ikasleen hizkuntza ezagutzea eta horretan gai izatea da modu bakarra ikasgelan irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa lehen egunetik gerta dadin, eta inoiz ez dadin eten. Bestalde, planteamendu horrek begirune handia erakusten dio ikaslearen hizkuntzari”(Serra eta Vila, 31 or.). Eskolan eta ikasgelan onartu egiten da ikasleen 1H, balioa ematen zaio; eta, horrela izateak, lagunduko du eskolatzearen hasieran familiei esker ikasleen aldetik zegoen bi hizkuntzekiko
39 jarrera positiboak mantentzen eta garatzen programatik bertatik. “Beste alde batetik, guraso eta ikasleen motibazio egokia eta aldeko jarrera behar diren bezalaxe, eskolako irakasleek ere bat etorri behar dute programaren helburuekin… (…) Areago esan daiteke irakasleen betebeharrez, programa antolatzeko nahia eta motibazioa ez baitira nahikoa haien kasuan: era horretako programa bat gauzatzeko gaitasuna behar dute izan irakasleek, bai ikuspegi metodologikotik eta bai hizkuntzen ezagutzaren aldetik.” (X. Bilbao, 87-88 orr.)
6. LEHEN HIZKUNTZAREN TRATAMENDUA. Eskolak ziurtatu behar du hizkuntzaren erabilera formalak lehen hizkuntzan ere lantzen direla. Hala ere, lehen hizkuntzari emango dion tratamenduak tokian tokiko baldintzen araberakoa izango da.
“Hala ere, ikasleak etxetik eskolara hizkuntza aldatzen duen programa batean eskolatzeak ez ditu beti izaten hizkuntzan murgiltzearen ezaugarriak. Egoera hau adibide: hizkuntza apatxea duten ikasleak, Mexiko Berriko estatuan bizi direnak, ingelesa nagusi den populazioetan bizi direnak. Mexiko Berrian, ikasle horiek ez dute hizkuntza horretan eskolatzeko aukerarik. Hain zuzen, ingelesez eskolatzera behartuta daude, etxeko hizkuntza ingelesa duten haurrekin batera. Gainera, eskoletako irakasleek ez dakite apatxez. Haur apatxe bat eskolatzen denean, badu solas-trebetasunik ingelesez; izan ere, esan bezala, ingelesa da gizarte-harremanetan hizkuntza nagusia. Baina, segur asko, solastrebetasun horiek ez dira etxeko hizkuntza ingelesa duen haurraren mailakoak. Hala eta guztiz ere, eskolan jotzen da biek dakitela ingelesez eta, beraz, desagertu egiten da apatxez mintzatzen diren ikasleek hizkuntza-laguntza izateko aukera. Gainera, hizkuntza-jarrerei dagokienez, ikasle ingelesdunek ez bezala, ikasle apatxeek nekez ikusiko dute beren hizkuntza eskolan aintzat hartzen denik; izan ere, irakasleek ez baitakite apatxez eta, gainera, hezkuntza-egitasmoan eta curriculumean ez da aintzat hartzen ez haren presentzia ez garapena. (…) ondorioz, ikasle apatxeak arrisku-egoeran egon daitezke, ez baitute garatzen -edo oso era mugatuan garatzen dute- ez ingelesaren ezagutza, ez beren hizkuntza. Historikoki, horrelako programei hizkuntza azpimurgiltzea deitu izan zaie, hizkuntzan murgiltzeko programetatik bereizteko.” (Serra eta Vila, 31 orr.) BILBAO; X. (1992): “Murgiltze programen antolakuntza”, in Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri. SERRA eta VILA (2009): “Bigarren hizkuntzak eta eskola”, in RUIZ BIKANDI: Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntza VILA, SIQUES eta ROIG (2006): “L´educació bilingüe: una guía per als sistemes educatius”, in Llengua, escola i immigració: un debat obert
Jarduera: Hezkuntza elebidunaren emaitzak ulertu Helburuak: Jarduera burututakoan ikasleak gai izango zara hezkuntza elebidunaren eta gure eskoletako hizkuntz ereduen emaitzak azaltzeko, horretarako hezkuntza elebiduna gidatzen duten oinarrizko ideiak erabiliz. Materialak: - BILBAO, X. (1998): Hezkuntza Elebiduna. Zenbait oinarri , 3. eta 5. Kapituluak - VILA, I., SIQUES, C. eta ROIG, T. (2006): “L´educació bilingüe: una guia per als sistemes educatius”, in Llengua, escola i immigració: un debat obert, Graò, Bartzelona (hautazkoa)
Jardueraren deskribapena: 1. Taldekide bakoitzak ondoren zehazten diren gaietatik bat aukeratu eta landuko du: 1. Elebitasun gehitzailea eta kentzailea (Lambert) 2. Elkarmenpekotasunaren teoria (Cummins) 3. Harremanetarako hizkuntza eta hizkuntza akademikoa (Cummins) 4. Atalasearen teoria (Cummins; Toukomaa eta Skutnabb-Kangas)
2. Ondoren, gai bera prestatu duzuenak bilduko zarete eta testua irakurtzerakoan sortu zaizkizuen zalantzak argitzen saiatuko zarete. 3. Hurrengo pausoa, taldekide bakoitza jatorrizko taldearen aurrean landu duen gaia aurkeztu eta azaltzea izango da. 4. Azkenik, jarraian egiten den galderari erantzungo diozue taldean:
- Ikerketen emaitzen arabera, ikasketak euskaraz jarraitzen dituzten ume gaztelaniadunek gaztelania A ereduan ikasten duten ume gaztelaniadunen antzera garatzen dute, nahiz eta A ereduko ikasleek gaztelaniari askoz denbora gehiago eskaini. Nola izan daiteke hori? Azaldu emaitza horiek hezkuntza elebidunaren inguruan egin diren ikerketetan eta adituek eman dituzten azalpenetan oinarrituz.
Jarduera: Taldearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa (galdeketa)
Taldeak arrakastaz burutu nahi badu proiektua, ezinbestekoa da talde kooperatibo gisa ondo funtzionatzea ( taldekide guztiek laguntzen dute zeregina aurrera eramaten eta taldearen arrakastarekin eta kide guztien ikaskuntzarekin konprometitzen dira); horregatik, garrantzitsua izango da zailtasunak eta gatazkak garaiz detektatu eta arazoen irtenbideak bilatzea. Galdeketa honek horretan lagundu nahi du. Galdeketa taldearen lan saio batean egingo da taldekide guztiak presente daudenean. Galderak lasaitasunez eztabaidatuko dira eta kideen arteko adostasuna lortzen denean erantzungo dira; kontsentsurik lortuko ez balitz, esplizitoki adierazi beharko da “adostasunik ez” idatziz.
Taldearen izena: Kide guztiak daude bileran?: Hurrengo galdera erantzun: 1. Esan zein neurritan lortzen ari den taldearen eraketan adostutako funtzionamendurako arau bakoitza eta komentatu: 1.araua: 1 2 3 4 5 (ez da betetzen) (betetzen da)
42 Komentatu ondorengo baieztapenetatik aurreko puntuan tratatu ez direnak: 2. Taldekide guztiak joaten dira bileretara eta ordutegia errespetatzen dute (pertsonalizatu gabe)
3. Taldekide guztiek besteei begirunea erakusten diete, eta arretaz entzuten dute berba egiten dutenean edo iritzia ematen dutenean
4. Taldearen bilera bakoitzean egin beharrekoaz eztabaidatu eta zereginak adosten dira
5. Lanaren banaketa zuzena eta adostua egiten da
7. Taldekide guztiek aktiboki parte hartzen dute eta ekarpenak egiten dituzte proiektuan arrakasta lortzeko
Hurrengo galderak erantzun: 8. Aipatu zuen taldearen funtzionamenduaren hiru alderdi positibo
11. Baloratu, 0-tik 10-era, bakoitzak egiten duen ekarpena taldearen funtzionamendura (iritzi indibidualak, izena aipatu gabe eta aurreko galderaren orden berean) a) b) c) d)
12. Zehaztu gehienez hiru ekintza taldearen funtzionamendua hobetzeko. Eta, beharrezkoa balitz, barne funtzionamenduaren arauen bertsio berri bat egin alderdi horiek islatuta gera daitezen
2. Taldekide bakoitza testuaren parte bat lantzeaz arduratuko da. Testua arretaz irakurri ostean, testuan agertzen diren ingelesaren sarrera goiztiarraren aldeko eta kontrako argudioak idatziko ditu eta baita ingelesaren sarrera goiztiarrean kontuan hartu beharrekoak ere. (ikus atzean) 3. Ondoren, eta puzzle teknika erabiliz, dokumentu berdina landu dutenek elkartu eta egindakoa komentatuko dute sortu zaizkien zalantzak argituz. 4. Jatorrizko taldean bilduta, eta denen ekarpenak entzun eta gero, taldekideek fitxa bakarra osatuko dute, ingelesaren sarrera goiztiarraren aldeko eta kontrako argudio guztiak idatziz eta baita ingelesaren sarrera goiztiarrean kontuan hartu beharreko guztiak zehaztuz. 5. Taldekide bakoitzak URI RUIZ BIKANDIri egindako elkarrizketa irakurriko du. Eta elkarrizketan ingelesaren sarreraren goiztiarraren aldeko edo kontrako argudio berriak azaltzen badira, apuntatuko ditu. 6. Jatorrizko taldean bilduta, eta denen ekarpenak entzun eta gero, taldeak fitxa osatuko du. 7. Taldeek egindako lana talde handian komentatuko da .
Jarduera: Talde lanaren azken balorazioa (galdeketa)
Behin proiektua bukaturik, garrantzitsua da talde lanaren balorazioa egitea, alderdi positiboak azpimarratu eta hurrengo batean hobetu beharko liratekeenak identifikatzeko. Horrela, hausnarketa jarduera hauen bidez, lortuko dugu pertsonarteko eta talde lanean aritzeko trebetasunak garatzea. Galdeketa taldearen lan saio batean egingo da taldekide guztiak presente daudenean. Galderak lasaitasunez eztabaidatuko dira eta kideen arteko adostasuna lortzen denean erantzungo dira; kontsentsurik lortuko ez balitz, esplizitoki adierazi beharko da “adostasunik ez” idatziz.
Taldearen izena: Kide guztiak daude bileran?:
Hurrengo galdera erantzun: 1. Esan zein neurritan lortu den taldearen eraketan adostutako funtzionamendurako arau bakoitza eta komentatu: 1.araua: 1 2 3 4 5 (ez da bete) (bete da)
3. Taldekide guztiek besteei begirunea erakutsi diete, eta arretaz entzun dituzte besteen ekarpenak
4. Taldearen bilera bakoitzean egin beharrekoaz eztabaidatu eta zereginak adostu dira
5. Lanaren banaketa zuzena eta adostua egin da
7. Taldekide guztiek aktiboki parte hartu dute eta ekarpenak egin dituzte proiektuan arrakasta lortzeko
Hurrengo galderak erantzun: 8. Aipatu zuen taldearen funtzionamenduan izan diren hiru alderdi positibo
11. Baloratu, 0-tik 10-era, bakoitzak egin duen ekarpena taldearen funtzionamendura (iritzi indibidualak, izena aipatu gabe eta aurreko galderaren orden berean) a) b) c) d)
1. ematekoa (Eskolaren eta haren inguruaren ezaugarri soziolinguistikoak) Helburua: Eskolaren eta ikastetxearen inguruaren errealitate soziolinguistikoa deskribatzea. Hezkuntza eleaniztuna bermatzeko, ezinbestekoa da eskolaren ezaugarriak eta testuingurua kontuan izatea. Eskola eta testuinguru jakin baterako balio duen proposamena ezin da, beste barik, beste eskola eta testuinguru batzuetara estrapolatu. Garatzeko alderdiak: a) Ikastetxeari buruzko datuak: Ikastetxearen izena, izaera legala, hezkuntza mailak, kokapen geografikoa. b) Eskolaren inguru soziolinguistikoari dagokionean: euskararen ezagutza, erabilera (kalean, aisialdian -kultur eta kirol ekintzetan, …) eta motibazioa (biztanleen jarrerak, euskararen aldeko ekimenak, …) hirian/herrian; herri euskaldunetan, tokian tokiko euskara. Interesgarriak izan daitezkeen beste puntu batzuk. c) Ikastetxearen ezaugarri soziolinguistikoak: Hizkuntza eredua(k) -eta, hala badagokio, eskolaren historian gertatu diren aldaketa garrantzitsuak hizkuntzari lotuak-. Hartzen dituen ikasleen ezaugarri orokorrak (jatorri sozio-ekonomiko-kultural-linguistikoa): ikasleen eta haien familien egoera sozio-ekonomikoa, haien hizkuntza eta kultura, euskararen ezagutza eta euskararekiko duten motibazioa eta konpromisoa. Langileen (irakasleak eta irakasleak ez direnak) euskara ezagutza, erabilera eta euskararekiko motibazioa. Ikastetxearen barnefuntzionamendurako hizkuntza. Interesgarriak izan daitezkeen beste puntu batzuk. Ebaluazio-irizpideak: Ikus ebaluaziorako errubrika eranskinetan. Entregatzeko data:
2. ematekoa (Hizkuntza ofizialak ikastetxean: kontuan izateko alderdiak edota irizpideak eta horien justifikazio teorikoa) Helburua: Eskolako ikasleek komunikazio-konpetentziak bi hizkuntza ofizialetan garatuko dituztela ziurtatzeko , kontuan hartu behar diren alderdiak edota irizpideak zehaztea eta teorikoki justifikatzea. Edukia aurkezteko bi dokumentu ezberdinen erabiliko dira: Oinarrizko Dokumentua (agiri honetan jasoko dira ikastetxean hizkuntza ofizialei eman beharreko trataeraren eta erabileraren inguruko puntu nagusiak, modu labur eta argian) eta Justifikazio Dokumentua (agiri honetan jasoko dira aurrekoan zehaztu diren puntuen justifikazio teorikoa) Garatzeko alderdiak: Egin diren ikerketak eta adituen iritziak oinarri hartuta, eskolako ikasleek bi hizkuntzetan hizkuntza helburuak lortuko dituztela ziurtatzeko, kontuan izateko alderdiak edota irizpideak. Kontuan izateko alderdiak edota irizpideak: Adibidez, - Lortu nahi diren helburu linguistikoak Eskolako hizkuntza nagusia zein - Umeak taldekatzeko irizpide linguistikoak Euskararen eta gaztelaniaren trataera ikasgelan; adibidez: Hizkuntza bakoitza ikasgai huts gisa edota edukiak bideratzeko erabiliko den Hizkuntza bakoitzaren sarrerako unea Hizkuntza bakoitza curriculumean izango duen presentzia Euskara eta gaztelania lantzeko oinarrizko metodologia irizpideak - … Hizkuntzen trataera gelaz kanpo (eskolaren funtzionamenduan, ikasgelaz eta eskolaz kanpoko ekintzetan, …). Euskararen erabilera indartzeko neurriak. - Hizkuntza-aldaeren trataera euskararen kasuan: Euskararen erabilera informala gelaz kanpo ingurune erdaldunetan - Batuaren, euskalkiaren eta tokian tokiko hizkera ingurune euskaldunetan - …….. Proposamenaren justifikazio teorikoa. Ebaluazio-irizpideak: Ikus ebaluaziorako errubrika eranskinetan. Entregatzeko data:
49 3. ematekoa (Posterra: Hezkuntza eleaniztunerako proposamena)
Helburua: Umeek bi hizkuntza ofizialetan eta ingelesean komunikazio-konpetentzia lortze aldera adituek egiten dituzten ekarpenak ezagututa, eskola jakin baterako hezkuntza eleaniztunerako proposamena idatziko duzue poster batean. Posterrak lagunduko dizue azken dokumentuan azaldu beharko duzuena zehazten; gainera, taldeen arteko kooperazio lana posterren balorazioetan ahalbidetuko du zuen azken dokumentuan hobekuntzak egiten, eta, bide batez, denen proposamenak publiko egiteko aukera eskainiko du poster saioak. Garatzeko alderdiak: Egin diren ikerketak eta adituen iritziak oinarri hartuta, eskolako ikasleek, hizkuntza ofizialez gain, atzerriko hizkuntzan helburuak lortuko dituztela ziurtatzeko, kontuan izateko alderdiak edota irizpideak, hala nola: Kontuan izateko alderdiak edota irizpideak: Adibidez, - Lortu nahi diren helburuak hizkuntza arloan Eskolako hizkuntza nagusia zein - Umeak taldekatzeko irizpide linguistikoak Hizkuntzen trataera ikasgelan Euskara Gaztelania Ingelesa Irizpide edo printzipio orokorrak (hizkuntza guztietarako balio dutenak) Hizkuntzen trataera gelaz kanpo - Besterik
Kontuan izan proposamen horiek egiteko argudioak. Ebaluazio-irizpideak: Ikus ebaluaziorako txantiloia eranskinetan. Entregatzeko data:
Eskolako klaustrorako proposamen idatzia: Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren zenbait alderdi: curriculumeko hizkuntzen trataera gure eskolan
Helburua: Eskola jakin baterako landu den proposamena modu argian idaztea klaustroan aurkezteko. Garatzeko alderdiak: Ikastetxearen proiektu eleanitzaren oinarriak jasotzen duen proposamen honek ondoko atalak izango ditu: a) Sarrera: Labur-labur lanaren helburua, proposamena zein eskolatarako egiten den, .. b) Abiapuntua: Eskolaren eta haren inguruaren ezaugarri soziolinguistikoak c) Ikastetxeko Hizkuntz Proiektuaren zenbait oinarri: curriculumeko hizkuntzen trataera gure eskolan - Oinarrizko Dokumentua. Ikastetxean curriculumeko hizkuntzei eman beharreko trataeraren eta erabileraren inguruko puntu nagusiak (helburuak, printzipioak, jardun-irizpideak, …) era argi eta laburrean. d) Ikastetxeko Hizkuntz Proiektuaren zenbait oinarri: curriculumeko hizkuntzen trataera gure eskolan - Justifikazio Dokumentua. Oinarrizko Dokumentuan jasotzen diren puntuen justifikazio teorikoa, ikerketek erakusten dutena eta adituen azalpenak erabiliz. e) Bibliografia f) Eranskinak Aipaturiko dokumentu horietan garatuko diren alderdiak aurreko ematekoetan daude zehaztuta. Ebaluazio-irizpideak: Ikus ebaluaziorako errubrika eranskinetan. Entregatzeko data:
Dokumentu idatziak (ematekoak eta eskolako klaustrorako proposamen idatzia) baloratzeko errubrika
Informazioa bikaina da. Garatzeko eskatzen diren alderdi guztiak agertzen dira eta ideiak oso modu argian eta osoan garatuta daude.
Aipamen bibliografikoak egiten dira. Oso ondo dokumentatua dago esaten dena.
Informazioa ona da. Garatzeko eskatzen diren alderdi guztiak agertzen dira eta ideia gehienak ondo eta modu argian garatuta daude.
Edukiak erakusten du gaia ulertu dela eta gaiaren inguruko hausnarketa egin dela.
Aipamen bibliografikoak egiten dira. Ondo dokumentatua dago esaten dena.
Informazio nahikoa ematen du. Garatzeko eskatzen diren alderdi gehienak ageri dira, baina batzuk guztiz garatu gabe daude edota ez dira guztiz zuzenak edota ez daude modu argian garatuta.
Edukiak erakusten du ulertu egin dela landu dena eta gaiaren inguruko gutxieneko hausnarketa egin dela.
Aipamen bibliografikoren bat egiten da.
Informazioa oso maila sinplean ematen da: gutxi eta azalekoa. Ez dira ideia nagusi guztiak ageri eta asko garatu gabe daude edota ez dira zuzenak edota ez daude modu argian garatuta.
Edukiak erakusten du ez dela oso ondo ulertu landu dena eta hausnarketa falta nabaria da.
Testua oso ondo antolaturik dago: edukien aurkezpena oso ordenatua eta argia da.
Erabiltzen diren ideiak eta argudioak oso ondo loturik daude, modu logiko eta zuzenean.
Informazio progresioa ondo kontrolatua dago.
Orokorrean, erabiltzen diren ideiak eta argudioak ondo loturik daude.
Orokorrean, informazio progresioa ondo kontrolatua dago.
Ideien arteko loturek ondo funtzionatzen dute gehienetan, baina zenbait konexio ez dira zuzenak edo nahasiak dira.
Kasu askotan, ideien arteko loturak ez dira argiak edo zuzenak.
Informazio progresioa batzuetan nahiko bihurri gertatzen zaio irakurleari
HIZKUNTZAREN ERABILERA (egokitasuna eta zuzentasuna)
Erregistro formala erabiltzen da, tonu objektiboa, egitura sintaktiko eta lokailu aberatsak, hiztegi zehatza.
Hizkuntzaren erabilera zuzena (gramatika, puntuazioa, ortografia); ez dago akatsik edo egotekotan bakanen bat, irakurleak ohartu gabe pasatuko duena.
Erregistro formala erabiltzen da, egokia, nahiz eta kasuren batean hiztegia edota egitura sintaktikoak edota lokailuak ez izan behar beste zainduak
Hizkuntzaren erabilera orokorrean zuzena da, tarteka akatsen bat edo beste egin arren, errakuntza horiek ortografikoak edota transkripzio akatsak dira.
Orokorrean erregistro formala erabiltzen da, baina hiztegia ez behar beste zaindua eta egitura sinpleak aberatsagoen ondoan.
Erregistroa ez da egokia, nahiko adierazpen arrunta: hiztegia ez behar beste zaindua, egitura sinpleak orokorrean.
Akats gramatikal eta ortografiko asko, eta batzuetan sistematikoak. Transkripzio akatsak ere. ***
Lana egiteko emandako argibide guztiei erantzuten die modu egokian. .
Lana egiteko emandako argibide guztiei erantzuten die, kasuren batean moduren egokienean ez bada ere.
Lana egiteko emandako argibide garrantzitsuenei erantzuten die.
Lana egiteko emandako argibideak ez dira kontuan hartzen.
*** Hizkuntzaren erabileran GUTXI izateak lanean GUTXI izatea ekartzen du
Posterra (3. Ematekoa) baloratzeko txantiloia
Posterrean kontuan hartzeko eskatzen ziren alderdiak agertzen dira
Proposamena oso ondo laburbildu da, ideia eta argudio nagusiak azpimarratuz
Informazioaren aurkezpena ordenatua eta argia da
Hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia da |
addi-2bc916d73224 | https://addi.ehu.es/handle/10810/9152 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2012-09-27 | science | Churruca Ortega, Itziar ; Lasa Elguezua, Arrate | eu | Dieta berdeari eutsiz. Dietetika Orokorra eta Aplikatua | June Zamakolak Dietista-Nutrizionista gisa egiten zuen lan Gasteizko Batan kaleko 5. zenbakian zegoen kontsulta batean. 2010eko urtarrilaren 10ean Gabriela Sagasta eta 16 urteko bere alaba, Miriam Ramos, bere kontsultara joan ziren. Miriamek “ekologista” izan nahi zuela erabaki omen zuen eta, beraz, barazkijale dieta bat jarraitzeko asmotan zebilen. Haren amak, Gabrielak, erabakia “pisua galtzeko estrategia” bat besterik ez zela aitortzen zuen eta alabak anorexia nerbiosoa bezalako asaldura bat pairatzeko arriskuaren beldur zen. Gabrielak Juneri bere alabak halako ideiak alde batera uzteko konbentzitu zezan eskatu zion eta argaltzeko dieta bat diseinatzeko eskatu zion. Arazoa identifika ezazu: Dieta hipokalorikoaz edo barazkijaleen dietaz ari gara? Zer egin behar du Junek? Ze aholku dietetiko eman behar dizkie Junek Gabriela eta Miriami? KASUAREN GORPUTZA 1) Lehenengo kontsulta dietistarekin 1.1) June, dietista June Zamakola 2009ko ekainean Gasteizko Farmazia Fakultatean (UPV-EHU) diplomatutako dietista zen. Bere espediente akademikoa bikaina zen eta oso gustuko zuen dietetika eta nutrizio arloa. Oso gaztetatik zuen gustuko mundu hori izan ere, 13 urte zituela zeliakia diagnostikatu zioten eta horrek glutenik gabeko dieta jarraitzera behartu zuen nerabezarotik aurrera. Junek oso ondo ezagutzen zuen elikagaien konposaketa, etiketei arreta berezia eskaintzen zien eta elikagaiak manipulatzerako orduan oso era zorrotzean gordetzen zituen manipulazio arau higienikoak jan beharreko elikagaiak glutenarekin kutsatu ez zitezen. Junek praktika tutelatuak kontsulta dietetiko batean burutu zituen 2009ko maiatzean. Bertan kontsultako laguntzaile gisa egin zuen lan. Obesitatea eta gainpisua zuten eta dieta hipokalorikoa jarraitzen zuten pertsona lodiekin tratatu zuen batez ere. Hilabete hartan zehar tratamendu dietetikoarekin erlazionatutako teknika eta lan metodologia ugari ikasi zituen. Dietistak antropometria maiz erabiltzen zuen pazienteen egoera nutritiboaren ebaluaketa egiteko (pisua, altuera, GMI eta tolestura trizipitalaren neurriak hartzen zituen nagusiki), elikagaien kontsumo sarritasuna determinatzeko inkesten maneiua ere ikasi zuen (24 orduko oroitzapen metodoa eta maiztasun galdeketa). Paziente bakoitzaren gastu energetikoa kalkulatzeko eta banakako dieta prestatzeko ere programa informatiko bat erabiltzen ikasi zuen kontsultan (“Nutrición y Salud” programa).
4 Praktikak burutu eta Diplomatura lortu ostean, 2009ko urrian Junek Gasteizko Batan kaleko 5. zenbakian kontsulta bat zabaltzea erabaki zuen. Lanerako mahai bat erosi zuen bertan pazienteekin jarri eta elkarrizketak mantentzeko asmoz eta kontsultako horma batean elikadura piramidea erakusten zuen posterra zintzilikatu zuen. Horrez gain, tratamendu dietetikoa burutzeko beharrezko beste baliabide guztiak ere zituen Junek: Balantza Tallimetroa Zinta metrikoa Lipokalibrea Esku-ohe bat Neurri antropometrikoak erabiliz egoera nutritiboaren ebaluaketa egiteko ekuazioak (1. eranskina) Gastu energetikoa kalkulatzeko ekuazioak (2. eranskina) Pertzentilen kurbak (3. eranskina) 24 orduko oroitzapen metodoaren ereduak (4A eranskina) Maiztasun galdeketa ereduak (5A eranskina) Lotutako faktoreen galdeketa bat (6A eranskina) Historia klinikoa ebaluatzeko galdeketa (7A eranskina) Gomendio dietetikoen taulak (8. eranskina) Elikagaien konposaketa taulak (Mataix-en taulak) Elikagaien errazioen ereduak (9. eranskina) 1500, 1800 eta 2000 kkal-tako dieten ereduak (10. eranskina)
Kontsulta ireki ondorengo hiru hilabeteetan (urrian, azaroan eta abenduan) Junek ez zuen apenas bezerorik jaso. Emakume postmenopausiko bat tratatzeko aukera besterik ez zuen izan. Emakumeak 80 kg-ko pisua eta 160 zm-tako altuera zuen eta haren arabera, 3 kg besterik ez zituen argaldu nahi bere gorpuzkera fina berreskuratzeko. Junek gastu energetikoaren kalkulua eginez hasi zuen tratamendua (2500 kkal gutxi gora behera) eta ondoren, 2000 kkal eskuratuko zizkion dieta diseinatu zuen emakumearentzat. Bezeroak, Junekin izandako harremanarekin pozik, motibazio handiz hasi zuen tratamendua baina lehendabiziko hilabetea pasa ahala, kilo erdi besterik ez zuela argaldu ikustean, dieta bertan behera utzi zuen eta kontsultako sesioak ere bukatu zituen. Junek ezin izan zuen inoiz ulertu bere lanak hutsegitearen arrazoia. Emakume hark dieta ez zuelako era zorrotzean jarraitu izan zela pentsatu zuen, baina emakumeak alde egin zuenez, ezin izan zuen inoiz jakin arrazoi zehatza. 2010eko urtarrilaren 12an, bere proiektua bertan behera uzteko zorian zegoela eta leku berri batean lan bila hasteko asmotan zebilela, lehenengo aldiz jaso zituen kontsultan Gabriela Sagasta eta haren 16 urteko alaba, Miriam Ramos.
Gabriela Sagasta, 48 urteko etxeko andrea zen eta bere hitzetan, alaba oso gertutik zaindu izan zuen txikitatik. “Miriamen gainean ez banago, edozein astakeria egiteko gai da” esaten zion Gabrielak. Emakume altua zen, 170 zm neurtzen zituen gutxi gora behera eta Junek hasierahasieratik gain-pisua zuela antzeman zuen. Miriam bere alaba bakarra zen eta zirudienez, nerabezaro garaian zegoenetik amaren kontrolpean egoteari utzi nahi zion. Miriamek “ekologista” izan eta ondorioz, dieta barazkijalea jarraitu nahi zuelako joan ziren biak Juneren kontsultara. Gabrielak bere alabak gain-pisua zuenez “pisua galtzeko estrategia bat zela” pentsatzen zuen eta anorexia nerbiosoa bezalako asaldura bat pairatzearen beldur zen.
“Bai, bai, nire alaba kontrola galtzen ari da… egun batean komunean okadaka entzun nuela ere aitortu dezaket… Ez dakit baina bere lagunen antzerako jokabidea hartzen ari denaren susmoa daukat, haiek ez dituzte otordu guztiak betetzen eta zerbait jaten duten aldi guztietan goitikoak eragiten dituzte” esaten zuen Gabrielak.
Amaren pentsaera horren argia eta zorrotza zela ikustean, Junek Miriam elkarrizketatzea erabaki zuen, izan ere, hura baitzen tratatu beharreko pertsona.
Miriam Ramosek, 16 urteko neska alaiaren itxura zeukan eta batxilergoko lehenengo kurtsoa egiten ari zen. Bere amaren hitzetan, beti emaitza akademiko oso onak ateratzen zituen eta oso neska langilea eta ikastuna zen. “Bai, hori egia da” esaten zuen Miriamek, “ikastea gustuko dut, irakasgai bakoitzeko azterketa bakoitza erronka berri bat da niretzat. Erronka horiek lortzen ditudala eta gainera emaitza onekin gainditzen ditudala ikusteak zoriontsu egiten nau, niganako konfiantza handitzen laguntzen dit eta hurrengo azterketetan ere gogor jarduteko gogoa ematen dit. Oso argi daukat” esaten zuen “oso argi daukat medikuntza ikasi nahi dudala eta horretarako esfortzu handia egin behar dudala. Lana gogor eginez, nire gelako bataz besteko notarik onena aterako dut eta horrela medikuntzan matrikulatu ahalko naiz”.
Fisikoki Miriamek itxura osasuntsua erakusten zuen baina bere amak bezala, gainpisua zeukan. Junek argi ikus zezakeen hazkuntza aldian zegoen nerabea zela, izan
6 ere, hazkuntza puberaleko zeinuak, hots, bularren hazkuntza edota aldaketako gantz pilaketa, argiak ziren. Azken hilabeteetan Miriamek erakunde ekologistek publikatutako lanak irakurtzen hasia zen. Nekazaritza eta elikagai ekologikoei buruzko aldizkariak erosten zituen astero. Animalien eskubideak defendatzerako orduan, ekologisten argudioek zentzua zutela pentsatzen zuen eta horien alde egiteko modurik onena, haragi, arrain edo animalia jatorriko edozein elikagairi uko egitea zela pentsatzen zuen. Barazkijaletasunari eta bereziki, beganismoari buruz informazio ugari jasoa zuen. Miriam filosofia harekin ados zegoen eta bizimodu hori bereganatu nahi bazuen ere, oraindik ez zuen halakorik egiterik lortu. Bere dietarako landare jatorriko elikagaiak bakarrik aukeratzea oso zaila zuen amak, barazkijale bihurtu ez zedin haragia jatera behartzen baitzuen. Miriamek, amaren ideia horrekin bat ez zetorrenez, hark prestatutako haragi eta arrain platerak ahalik eta gutxien jaten saiatzen zen.
“Haragia edo arraina ez diren elikagaiak nahiago ditudala egia da bai, baina ez dut sekula botaka egin. Plater horiek jan behar baditut, nahiz eta derrigorrez izan, jaten ditut” esaten zuen Miriamek “nire ama anorexia dudala eta zoratzen ari da; momenturo kontrolatzen nau. Komunean okadaka entzun zidan egun hartan egoera txarrean zegoen elikagairen bat jan nuelako izan zen. Nik pixka bat zaindu nahi dut. Gustatuko ez litzaidakeena institutuko neska lodi horiek bezala amaitzea da, txokolatezko palmerak besterik jaten ez dituzte fokak dirudite”. “Nazkagarria da, neskak pubertarora iristean pila bat loditzen gara eta nik ez dut gehiago loditu nahi. Nire gorputza zaindu nahi dut, fruta eta barazki gehiago jan eta haragia, arraina edo arrautzak bezalako elikagai gantzatsuak baztertu … horrelako dieta bat egingo zenidake?” galdetzen zion Miriamek Juneri.
Gabrielak Juneri bere alabak halako ideiak alde batera uzteko konbentzitu zezan eskatu zion eta argaltzeko dieta bat diseinatzeko eskatu zion. Junek, ama eta alabarekin komunean izandako kontsultan sortutako tentsioa ikusi ostean, bakoitza bakarka elkarrizketatzea erabaki zuen, horrela kontsulta bakoitzaren ondoren emaitzak aztertu ostean erabaki onena hartu ahal izango zuela uste baitzuen.
Bigarren hitzorduan, Gabriela Sagasta Juneren kontsultara joan zen eta dietistak prestatutako galdeketa bati erantzun zion, lotutako faktoreen galdeketari hain zuzen ere, era horretan Miriamek jarraitzen zuen dietan kanpo faktoreek eraginik zuten edo ez ikusi ahalko baitzen. June eta Gabriela elkarrekin jarri ziren eta elkarrizketa baten bitartez Junek beharrezko datu guztiak jaso zituen. Emaitzak 6B eranskinean daude.
Beste alde batetik, Junek amaren historia klinikoa ere bete ahal izan zuen Miriamek nutrizio asalduren edo elikadura portaerako asalduren aurrekaririk zuen edo ez jakiteko. Emaitza horiek 7B eranskinean daude.
Gainera ondorengo galderak egin zizkion Gabrielari eta emakumeak erantzundakoa zehatz mehatz apuntatuz joan zen (J=June; G= Gabriela):
J: -Bere izakeran aldaketak sumatu al dituzu? G: - Bai, duela hilabete batzuetatik hona asko aldatu da. Miriam askoz ere zakarrago portatzen ari da gurekin azkenaldian.
J:-Bere elikaduran aldaketak sumatu al dituzu? G: - Bai, orain ez du lehen bezala jaten. Haragia edo arraina prestatzen ditudanean batez ere, orduak ematen ditu janaria platerean zabaltzen eta azkenean ez du ezer jaten, gogorik ez duela esaten dit. Gainera azkenaldian animaliak hiltzeko eraren aurka dagoela kontatzen dit eta horrekin bere portaera argudiatzen saiatzen da. Behi bati egiten diotena niri egingo balidate zer pentsatuko nukeen galdetzen dit, baina ze tontakeria da hori?
J:-Bere emaitza akademikoetan aldaketarik sumatu al duzu? G: - Ez beti oso emaitza onak atera ditu eta gaur egun ere hala da.
J:-Bere jarduera fisikoa aldatu al du? G: - Bai, azkenaldian lagun batekin ateratzen da korrika egitera eta hori berria da, lehen ez zuen egiten.
J:-Zenbat aldiz egiten du korrika? G: - Hiru bat aldiz astean.
J:-Zenbat denbora pasatzen du Miriamek etxetik kanpo? G: - Gero eta gehiago. Etxean egoteaz nekatu egiten dela esaten du, etxetik goizeko zortzietan ateratzen da institutura joateko. Bazkaltzeko itzultzen da (ordu erdi bat
8 besterik ez, eta hori zerbait jaten badu noski) eta ondoren ingeleseko klaseetara edo bere lagun horrekin korrika egitera joaten da. Inoiz ez da arratsaldeko zortziak baino lehen itzultzen etxera.
J:-Zenbat denbora pasatzen du Miriamek bakarrik etxean? G: - Oso gutxi, gainera dagoen guztietan, nahiz eta gu ere etxean egon, bere logelan sartzen da.
J:-Zenbat otordu egiten ditu egunean? G: - Hiru, gosaria, bazkaria eta afaria. Hala ere, batzuetan ez du apenas gosaltzen.
J:- Orain, axola ez bazaizu, zuen bizimoduari buruzko galdera batzuk egingo dizkizut. Norbait gehiago bizi da zuekin etxean? G: - Bai noski, nire senarra. Baina hark enpresan denbora asko pasatzen du eta oso berandu heltzen da etxera. Ez du Miriam askorik ikusten.
J:- Zertan egiten du lan zure senarrak? G: - Enpresa batetako gerentea da. Bere aitak eraikitako enpresa da. Nire aitaginarreba duela bi urte hil zen eta ondorioz nire senarrak hartu zuen enpresa aurrera ateratzeko erantzukizuna. Oso estresatuta bizi da, hamalau ordu inguru egiten du lan egunero. Nik oraindik ez diot arazo honi buruz ezer kontatu, ez dut gehiago arduratu nahi, nahikoa dauka bere lanarekin.
J:- Zuk ere egiten duzu lan? G: - Ez, nik Miriam jaio zenean, nire alaba zaintzen pasa nahi nuen denbora. Gainera, nire senarraren diru-sarrerekin hirurok ongi bizi gintezkeela ikusi genuen eta beraz, nire bizitza profesionala utzi nuen familia eta alaba zaintzeko.
Azkenik, Junek Gabrielari eskerrak eman zizkion kontsultara joan izanagatik eta galdera guztiak erantzun izanagatik. Gabrielak, Junerekin izandako elkarrizketa eta gero askoz ere lasaiago sentitzen zelarik, bere poltsa eta berokia hartu eta alde egin zuen.
Hirugarren kontsulta honetan, June Miriamekin elkartu zen. Miriam lehenengo aldiz baino askoz ere lasaiago sumatu zuen Junek. Biak elkarrekin eseri ziren eta bost
9 minututako elkarrizketa baten ondoren (lotutako faktoreen galdeketa bete zuen jasotako datuekin, 6B eranskina), hurrengo neurri antropometrikoak hartu zizkion:
Ondoren, 24 orduko oroitzapena jarraitu zuen (4B eranskina) eta azkenik maiztasun galdeketa bat eman zion Miriami berak bete zezan (5B eranskina).
J: - Zer uste duzu gertatzen zaizula? M: - Niri ez zait ezer gertatzen, arazoa daukana nire ama da, egiten dudana, jaten dudana, nora noan, norekin ateratzen naizen … guztia kontrolatu nahi du! Benetan, oso astuna da, zeharo nekatzen nau!
J: - Zure izakeran aldaketarik sumatu al duzu? M: - Bai, badakit nire amarekin askoz ere zakarragoa naizela baina asko presionatzen nauelako da. Guztia kontrolpean izan nahi du eta nik ezin dut egoera hori jasan!
J:- Zure elikadura aldatu al duzu? M: - Bai, pixka bat, baina badakit jaten dudala osasuntsua dela eta ondo dagoela. Orain ez dut lehen beste arrain eta haragi jaten, baina hori da baztertu dudan bakarra. Fruta eta barazki ugari jaten dut, eta zerealak eta lekaleak ere jaten ditut. Esneki gaingabetuak hartzen saiatzen naiz, koipe gutxiago dutelako, baina egunero jaten ditut, nire hezurrek kaltzio ugari behar dute eta badakit oso garrantzitsuak direla. Nik badakit zer den jan behar dudana eta zer ez, benetan, sinets iezadazu, ez dut inolako arazorik elikadurarekin.
J:- Zure ikasteko modua eta notak aldatu al dira? M: - Ez, esan nizun moduan beti nota onak ateratzen saiatzen naiz eta gaur arte oso ondo joan zait. Oso gustuko dut ikastea, batez ere, biologia.
J:-Zergatik gustatzen zaizu biologia eta ez ordea edozein beste irakasgai? M:- Biologiari esker elikagai transgenikoekin gertatzen dena hobeto ulertzen dudalako. Ez dut ulertzen landare eta animaliekin egiten dituzten astakeriak. Eta are gehiago, ez dut ulertzen jendea nola egon daitekeen prest elikagai horiek jateko! Horrela jarraitzen badugu planetan biodibertsitatearekin amaituko dugu!
J: Zenbat kirol egiten duzu? M: - Ba azkenaldian lagun batekin joaten naiz korrika egitera, astean birritan. Modu horretan egoera fisiko onean mantentzen naiz, ez duzu uste? Gainera, ingurugiroaz gozatzeko modu bat da. Atzo txarla bat ematera etorri ziren institutura eta kirola egitea oso garrantzitsua dela adierazi ziguten, batez ere gure adinean.
J:-Zenbat denbora pasatzen duzu etxetik kanpo? M: - Goiz osoa, institutuan nagoelako eta normalean baita arratsalde osoa ere liburutegira, ingelesera edo korrika egitera joaten naizelako.
J:-Zenbat denbora pasatzen duzu etxean bakarrik? M: - Oso gutxi, ezinezkoa da nire amarekin etxean bakarrik egotea! Ez dit nire kaxara bizitzen uzten, ez dut inolako intimitaterik. Horregatik, sarritan nire logelan sartzen naiz eta deskantsatzen saiatzen naiz.
J:-Zenbat otordu egiten dituzu egunean? M: - Hiru, gosaria, bazkaria eta afaria. Egunero. Egunen batean gosaltzeko astirik ez badut, bi jogurt, zukua eta gailetak eramaten ditut autobusean, instituturako bidean, jateko.
Elkarrizketa eta gero Junek Miriami eskerrak eman zizkion kontsultara joan izanagatik eta berriz ere, aste baten bueltan, kontsultara etortzeko eskatu zion bere amarekin batera. Ordurako Junek arazoarentzat konponbideren bat bilatua izango zuen.
Kontsultako atetik ateratzear zegoela, Miriamek buelta eman eta zera esan zion Juneri: “Benetan, sinets iezadazu, nire elikadura zaindu besterik ez dut nahi, barazkijaleen elikadura oso gustuko dut! Mesedez, ez egin kasu nire amari, ni nagusia naiz jada eta badakit zer nahi dudan”.
4) Kasuaren ebaluazioa
Emandako informazio guztiarekin eta ondoren aurkezten diren eranskinekin hurrengo galderei erantzun:
7A ERANSKINA: Historia Klinikoa ebaluatzeko galdeketa
9.1. eranskina. Elikagai batzuen errazioen pisua.
9.2. ERANSKINA Errazioen pisua eta elikagai talde bakoitzarentzako gomendatutako kontsumo maiztasuna
Anexo 9.3. Errazioen pisua eta elikagai talde bakoitzarentzako gomendatutako kontsumo maiztasuna 2 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeentzat. |
addi-6ad5d838c92b | https://addi.ehu.es/handle/10810/9163 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2012-12-12 | science | Miranda Gómez, Jonatan ; Simón Magro, Edurne | eu | Giza Nutrizioa | Egoera-arazo bat aurkezten du, ikasleek landu behar duten gaiaren kontzientzia har dezaten C2 Ikasleak jardueretan sartzen dituen egoera-arazoak izan dezakeen interesaren aurkezpena C3 Ikasleek kontzientzia har dezatela irakasgaiak beren lanbidean duen aplikazioaz C4 Ikasleei pentsarazi eta arazoaren planteamendu kualitatibo bat eginarazi, hipotesiak egitera eramango dituena C5 Ikasleei ebazteko estrategia desberdinak proposarazi C6 Lortutako emaitzak azterrarazi, bere koherentzia aztertuz botatako hipotesiekiko eta gelan aztertutako ezagutza-gorputzarekiko. C7 Ikasitakoaren atzeraelikadura, gaia amaitu arte itxoin gabe C8 Ikasleek idatz ditzatela euren ondorioak justifikatzeko paragrafoak eta idatzizko adierazpena baloratu C9
Ikasleek aurkez ditzatela ikaskideen aurrean beren ondorioak eta ahozko adierazpena baloratu
Ane Nutrizioko eta Dietetika Graduko 2. mailako ikaslea da, eta aurten oporrak beste modu batean pasatzea erabaki du: GKE bati laguntzen. Beti izan du gustuko besteei laguntzea, baina aurten arte ez du erabaki bere oporrak horrela erabiltzea. Parte hartzen duen GKEk lankidetza-proiektu berriak jarri nahi ditu Hegoafrikan, Limpopo probintzian, eta, zentzu honetan, beraiek dioten bezala, elikadurarekin zerikusia duen zerbait sartu nahiko lukete. Nahiz eta hau izan haien ideia, langileen artean ez dute nutrizioan aditua den inor aholkuak eman diezazkien, eta pentsatu dute Aneren laguntza eskuzabalak balio liezaiekeela zeregin horretarako. Bidaiari ekin aurretik, Aneri herrialde hartako arazoekin ohitzeko eskatu diote eta, zehazki, biztanleriaren nutrizio-arazoei dagokienez. Komentatu diote Hegoafrikan gizarte-mailen arteko aldeak oso handiak direnez, oso jende aberatsa dagoela, baina baita benetan pobrea ere. Ane nahastuta dago, ez baitaki benetan zer egin. Praktikan jarri nahi ditu Nutrizioa eta Dietetika Graduko bi kurtsoetan ikasitako ezagutzak, baina ez daki nondik hasi. Nola lagun geniezaioke Aneri?
1 Jarduera Ikaskuntzaren helburuak Elikadura eta nutrizioa ezberdindu. Malnutrizioa eta desnutrizioa bereizi. Faktore endogenoak eta exogenoak identifikatu, nutrienteen erabilerarekin zerikusia dutenak Non? Presentziazkoa Nola? Taldean Gutxi gorabeherako denbora 1 ordu Jarduera-mota C1 C2 Entregagaia: Bai, irakasleari. Talde-akta . Ebaluagaia: Bai, nota komuna taldeari, entregagaian oinarrituta. Zeregina Independenteki, taldekide bakoitzak testuko hitz gakoak identifikatuko ditu. Taldeak zerrenda independenteak bateratu eta zerrenda bakarra egingo du. Taldehausnarketa malnutrizio eta desnutrizioari buruz, elikagaien erabileraren aldetik (eragiten duten faktoreak) Rolak Idazkari bat testuko hitz gakoak jasotzeaz (lerro batean edo bitan aukeraketaren argudioak ere bai) arduratuko da, balizko jarraibideen zerrenda idatziko du eta Hegoafrikaren ezaugarrien azalpenak paperean jasoko ditu. Galdagarritasun pertsonala Behar denean, ausaz aukeratutako taldekide batek gai izan beharko du entregagaia defendatzeko. Jokoan dauden gizartetrebetasunak Gainerakoen ekarpenak baloratzeko eta aberasteko gaitasuna.
Adierazi testuko hitz gakoak eta argudiatu horiek hautatzeko arrazoia. Nola sakonduko zenuke gaia nutrizioaren ikuspegitik? Zein lirateke zuen jarraibideak? Aneri GKEtik egin dioten iruzkinetako bat da Hegoafrikak, Afrikako beste lurralde batzuek bezala, desnutrizio-tasa altua izateaz gain, malnutrizio arazoak ere badituela. Zein azalpen desberdin proposatuko dituzue bereizgarri honen aurrean? Elikagaien erabilera bera egiten da bi egoeretan? Zein faktorek eragin diezaiokete nutrienteen erabilerari? Norbanakoaren egoeraren menpe daude?
Entregagaia: Bai, irakasleari. Hasierako posterra eta aldatutakoa. Ebaluagaia: Bai, nota komuna taldeari, aurkezpenean oinarrituta. Notaren %50 ikaskideek (gainerako taldeetako ikasleek) jarriko dute eta %50 irakasleak. Zeregina 1. Zeregina: Talde bakoitzak bere analitika osoa aztertu behar du, egokitutako makronutriente multzoaren ikuspegitik, kontuan izanda makronutrientearen erabilerari eragiten dioten, eta, beraz, analitikako emaitzari, balizko faktore endogeno eta exogenoak. Zeregin honetarako, kontsultarako materialaren laguntza (liburuak, artikulu zientifikoetarako sarbidea,…) izango da. 2. Zeregina Lana aurkeztuko da poster baten bidez, eta birtualki erakutsiko da (horman proiektatuta). Bisita gidatua egingo da sei posterretan zehar eta talde bakoitzeko ordezkariak bere posterra defendatuko du ondoan jarrita. 3.Zeregina Bisitaren ondoren, talde bakoitzak beste taldeen interpretazioak eta ideiak erabili ahal izango ditu bere diagnostikoaren orientabidea sakontzeko edo birformulatzeko. 2 Jarduera Ikaskuntzaren helburua Analitika baten datuak azaldu eta integratu nutrienteak erabiltzeko moduarekin eta balizko elikadura desegokiarekin erlazionatu Nutrienteen erabileran parte hartzen duten organoak eta sistemak identifikatu Non? Erdi-presentziazkoa+Presentziazkoa Nola? Taldean Gutxi gorabeherako denbora 3 ordu + 2 ordu (1 ordu eta 15 minutu bisita ―birtual‖ gidatua + 45 minutu diagnostikoaren birformulazioa) Jarduera-mota C4 C5 C6 C7 C8
7 Rolak Idazkari bat posterraren zirriborroa eta aurkeztu beharreko ideiak idazteaz arduratuko da. Kide bat power point edo beste euskarri informatiko baten bidez posterra (hasierako eta aldatutakoa) agertzeaz arduratuko da. Pertsona batek posterra defendatuko du ondoan jarrita. Taldeko bozeramaile batek galdera kritikoak egingo dizkie posterra defendatzen duten gainerakoei eta bere taldeak gainerako posterrei eman dien nota transmitituko du. Galdagarritasun pertsonala Behar denean, irakasleak berriro izenda ditzake ezarritako rolak, taldeko lau kideek zereginak egiten jakiteko moduan. Jokoan dauden gizartetrebetasunak -Kritika zientifiko oinarrituak egiteko eta gainerakoen ekarpenekin aberasteko gaitasuna.
Anek, zuen laguntzari esker, jadanik baditu ideia batzuk Hegoafrikan izan dezakeen lanari aurre egiteko. Hala ere, uste du informazio gehiago eskatzen duela eta, berriro, GKEra jo du. GKEn ezin izan diote eman bidaiaren aurretik prestakuntza izateko aukera emango dion dokumentazio askorik. Besterik gabe, Limpopon bizi diren sei pertsonaren (adin desberdineko gizon eta emakumeak) analitika osoak pasa dizkiote, baina bi osasun-zentro desberdinetakoak. Nahiz eta bi zentroak Polokwanen (Limpopoko hiriburua) egon, bat ahalmen-maila altuko bizitegi-gunean dago, eta bestea fabela-auzo batean, hiriaren kanpoaldean. Ane berriz ere arazo baten aurrean dago, izan ere, ez baitaki nola interpretatu datu guztiak. Berriro ere, zuen laguntza eskatu du, sei pertsona horien diagnostiko ez behin betikoa, baina bai gutxi gorabeherakoa egiteko, bakoitzak daraman elikaduramotari buruz baino gehiago bakoitzak egiten duen nutrienteen erabilerari buruz.. 1. Analitika Analitoa Emaitza Unitateak Erreferentziabalioa Glukosa 152 mg/dL 80-110 TG 327 mg/dL <150 Kolesterola 182 mg/dL <230 HDL 40 mg/dL >40 LDL 100 mg/dL <130 Intsulina 40 mU/mL 2-30 Hb glikosilatua 9,64
8 Gorputz zetonikoak -
Gorputz zetonikoak -
Gorputz zetonikoak +
Gorputz zetonikoak +
Gorputzzetonikoak +
2. jardueraren balorazioa, bai irakaslearen aldetik eta bai ikasleen aldetik, ebaluazioirizpideen arabera egingo da. 1. Gutxiegi- Ez du zereginetakoren bat egin (jarduera kalifikatuko da soilik hiru zereginak burututakoan). 2. Nahikoa- Problemaren diagnostiko zuzena argudio arrazoiturik gabe. 3. oso ongi.- Problemaren diagnostiko zuzena eta argudio arrazoituak, irakasgaiko teoria erabiliz. 4. Bikain- Problemaren diagnostiko zuzena eta argudio arrazoituak, irakasgaiko teoria erabiliz eta ikaskideekiko bateratze-laneko behaketak integratuz. 2.2) 3. Jarduera
Entregagaia: Bai, irakasleari. Burdinaren banakako kalkuluak dieta bakoitzerako Ebaluagaia: Bai. %100 lortuko da xurgatutako burdinaren kalkulu guztiak zuzen eginez gero dieta bakoitzerako Zeregina Bikoteka eta laguntzarako materialaz baliatuta (elikagaien konposizio-taulak, artikulu zientifikoak eta kontsultaliburuak), ikasleak zera kalkulatu behar du: pertsona bakoitzak (gizona eta emakumea) zenbat burdina hartzen eta erabiltzen duen planteatutako dieta bakoitzean. Rolak Idazkari bat egoera bakoitzeko burdinaren kalkulu indibidualak idazteaz arduratuko da. Galdagarritasun pertsonala Behar denean, ausaz aukeratutako taldekide batek gai izan beharko du txostena defendatzeko.
3 Jarduera Ikaskuntzaren helburua Elikagaien erabilerarekin erlazionatzen diren faktore endogenoak eta exogenoak identifikatu Nutriente guztiak (makro eta mikro nutrienteak) eta bere iturri dietetikoa identifikatu eta sailkatu Non? Presentziazkoa Nola? Taldean (bikoteak) Gutxi gorabeherako denbora 2 ordu Jarduera-mota C7 c9
“Afrikan haurdun dauden emakumeei eta bularra ematen ari direnei,, eta haurrei egin berri zaizkien ikerketek adierazi dute arruntak direla mikronutriente batzuen eskasiak, bereziki burdinarena. Hau da berandu azaleratzen den nutrizioeskasia zehatz ohikoena, anemia ferropenikoa. Anemiak haurdunaldian zehar ondorioak ditu amaren eta umekiaren osasunean. Ama anemikoengandik jaiotako haurrek burdina erreserba murriztuak erakusten dituzte 3 hilabete edo gehiago dituztela ebaluatzean; ondorioz, anemia ferropenikoa garatzeko arrisku handiagoa dute, ondorio negatiboak izanik garapen fisiko eta mentalean, hauetako batzuek iraunkorrak diruditelarik.”
Gutxiegi- Ez du egin Nahikoa- Ariketen ebazpen zuzena Oso ongi.- Ariketen ebazpen zuzena, irakasgaiaren teorian landutako alderdien aipamenarekin. Bikain- Teoriaren erabilera ariketen ebazpen zuzenerako.
Entregagaia: Bai, irakasleari. -Laktosaren xurgapen txarrari buruzko txostena eta kasu praktikoaren emaitzak. - Listu-amilasaren praktikaren emaitzak. Ebaluagaia: Bai. %50 txostena. %25 bateratze-lana. %25 kasu praktikoaren nota. Zeregina 1.Zeregina: Taldeka, ikasleek dokumentatu egin behar dute (laguntzarako materialaz baliatuta) laktosaren xurgapen txarrari buruz eta txosten bat aurkeztu, ez orri bat baino gehiagokoa (etiologia, beste nutriente batzuetan duen eragina, nagusitasuna,…). Taldeen erdiak irakasleak emandako laguntza-material zientifikoaz (izaera zientifikoko liburu eta aldizkariak) egingo du eta beste erdiak dibulgazioko aldizkari eta web guneez. 2.Zeregina: Egindako txostenen bateratze-lana eta ondorioak atera laktosarekiko jasanezintasunaren inguruko mito eta egiei buruz. Jasanezintasun hau detektatzeko erabiltzen den teknika identifikatu eta deskribatu, botatako hidrogenoan oinarritua. 3.Zeregina: Taldeka, almidoiaren erabileran trebatuko dira listuamilasaren praktikaren bidez. Rolak Idazkari bat laktosaren xurgapen txarraren inguruko txostena idazteaz arduratuko da, kasu praktikoaren emaitzak/ondorioak. Bozeramaile batek landutako txostena aurkeztuko du. Talde bakoitzeko arduradun batek gela osoaren aurrean planteatuko ditu gainerako taldeetako txostenei egindako kritikak. Beste idazkari bat listu-amilasaren praktikaren txostena idazteaz arduratuko da. Galdagarritasun pertsonala Behar denean, ausaz hautatutako taldekide batek gai izan beharko du txostena defendatzeko. 4 Jarduera Ikaskuntzaren helburua Elikagai eta nutrienteen erabilerarekin erlazionatzen diren faktore endogenoak eta exogenoak identifikatu Non? Presentziazkoa + ez presentziazkoa+presentziazkoa Nola? Taldean Gutxi gorabeherako denbora 2 ordu +2 ordu+ 2 ordu Jarduera-mota C7 c9
1. eta 2. Zereginak:
Anek dokumentazioa gainbegiratzen jarraitu du eta honako hau topatu du: ―Europako haurren %14rengan laktosaren xurgapen txarra gertatzen da; helduengan, berriz, portzentaje hau %34ra igo daiteke. Kutsu semitarragoa duten herrialdeetan, hala nola, judutarrak, edota Europa hego ekialdean portzentaje horiek %54ra irits daitezke eta Afrikako herri batzuetan %100 arte‖. Laktosaren xurgapen txarra diagnostikatzeko gehien erabiltzen diren azterketen artean dago Hidrogenoaren Testalaktosa karga duen botatako airean. GKEn irudi hauek pasa dizkiote eta ez ditu ulertzen. Lagunduko diozu Aneri irudiko aparatua eta gertatzen ari den prozesu edo jarduera esplikatuz?
Helburua Praktika honen helburua da kualitatiboki zehaztea listu -amilasaren jarduera eta bere zeregina baloratzea karbohidratoen erabileran. Materiala eta erreaktiboak Bainu termostatatua Hodiak eta tentegailua Metxeroa Egurrezko pintza Inbutua Pipetak Almidoia 0,5%ean Fehling A eta B erreaktiboak HCl (c) Lugol erreaktiboa
18 Protokoloa - 6 hodi prestatzen dira (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) bakoitzean 2 mL almidoirekin. - A1-i Lugol erreaktiboaren tanta batzuk gehituko zaizkio eta emaitza idatziko da. - A2 hodiari 1 mL Fehling A Erreaktibo eta 1 mL Fehling B Erreaktibo gehituko zaizkio, sugarretan berotu eta emaitza idatziko da. - Inbutuaren laguntzaz, B eta C hodi bakoitzaren gainean 2mL inguru listu botako da ahoa garbitu eta minutu batzuetan iragazki-papera mastekatu ondoren, eta indartsu astinduko dira. - C hodiei 1mL HCI gehituko zaie. - B eta C hodiak inkubatuko dira 20 minutuz 37ºCan. - B1 eta C1 hodiei Lugol erreaktiboaren tanta batzuk gehituko zaizkie eta emaitzak idatziko dira. - B2 eta C2 hodiei 1 mL Fehling A Erreaktibo eta 1 mL Fehling B erreaktibo gehituko zaie, sugarretan berotu eta emaitzak idatziko dira. Emaitzen aurkezpena - Jaso taula honetan almidoiaren edo azukre erreduzitzaileen frogaren ondoren hodi bakoitzean agertutako kolorea.
Iruzkinak, eztabaida eta ondorioak -Planteatu zein egoera fisiologikotan aurki gintezkeen hodi bakoitzarekin lortutako emaitzen aurrean.
3.1.1) Jardueraren ebaluazioa 1.Zeregina Entregagaiaren balorazioa ebaluazio-irizpideen arabera egingo da.
19 Gutxiegi- Ez du egin Nahikoa- Ariketen ebazpen zuzena Oso ongi.- Ariketen ebazpen zuzena, irakasgaiaren teorian landutako alderdien aipamenarekin. Bikain- Teoriaren erabilera ariketen ebazpen zuzenerako. 2.Zeregina Oraingo honetan, kritikoaren jarrera ebaluatuko da. Nota kritikoak jasoko du, baina taldearen nota orokorrari dagokio bigarren zeregin honetarako, honako irizpide hauei jarraituz: Gutxiegi: Ez du kritikan parte hartzen edo besteen ideiak errepikatzen ditu Nahikoa: Parte hartzen du, baina sarri erabiltzen ditu argudio okerrak. oso ongi: Parte hartze ona, oinarrizko prestakuntza erakusten du. Bikain: Parte hartze bikaina, ideia justifikatuak, teoriaren erabilpena, etab.
3.Zeregina Entregagaiaren ebaluazioa ebaluazio-irizpideen arabera egingo da. Gutxiegi- Ez du egin Nahikoa- Ariketen ebazpen zuzena Oso ongi.- Ariketen ebazpen zuzena, irakasgaiaren teorian landutako alderdien aipamenarekin. Bikain- Teoriaren erabilera ariketen ebazpen zuzenerako.
4) Eralda dezakegu nutriente multzo bat beste desberdin batean? Zer aldaketa izan daitezke nutrienteen erabileraren erregulazioan? Zer gertatzen da mota bateko nutriente gehiago hartzen direnean eta beste talde batekoak falta zaizkigunean
Entregagaia: Bai, boto-erregistroaren bidez. Ebaluagaia: Bai. Boto-erregistroaren bidez, erabaki hiru kasu desberdinetako egoera metabolikoa eta/edo patologikoa. Zeregina: Taldean, ikasleek praktikaren helburua ulertu behar dute eta azukre eta gorputz zetonikoen edukia ebaluatu hiru pertsonaren gernuetan. Galdagarritasun pertsonala Behar denean. ausaz aukeratutako taldekide batek gai izan beharko du emaitza defendatzeko.
Sarrera Intsulina pankreaseko Langerhans-en irlen beta zelulek jariatutako hormona da. Bere akzioak berehalako printzipioen metabolismoaren gainean anitzak dira:glukosa zelulamintz batzuen bidez sartzea erraztu egiten du eta beronen zelula barneko oxidazioa, lagundu egiten du glukogenoa giharrean eta gibelean ezartzen, eta lipidoak gantzehunean ezartzen, metabolismo proteikoa estimulatzen du, etab. Intsulinaren ekoizpen eskasiak edo bere eraginkortasun eskasiak mellitus diabetesa sortzen du, ondorio metaboliko larriak dituena. Egoera honetan, zelulek ezin dute erabili glukosa energia iturri gisa. Horrek gluzemiaren igoera eragiten du (> 120 mg/100 mL) eta lipidoak erabiltzea energiasubstratu bakar gisa. Gluzemiak 180 mg/100 mL ataria gainditzen duenean, giltzurrinetan filtratzen den glukosa kantitatea halakoa da, ezen giltzurrinak ez baitira gai guztiz birxurgatzeko. Ondorioz, glukosa kantitate batzuk agertzen dira gernuan (glukosuria). Bestalde, lipidoen degradazio itzelak (energia-substratu nagusiaren gabeziagatik sortua, glukosa) gorputz zetonikoen igoera eragiten du, gernuan agertzeraino irits daitezkeelarik (zetonuria). Gorputz zetoniko hauek konposatu kimikoak dira; zetogenesis bidez sortzen dira gibeleko zelulen mitokondrietan, eta euren funtzioa da bihotza eta zerebroa energiaz hornitzea zenbait egoera berezitan.
5 Jarduera Ikaskuntzaren helburua Nutrizio-erabilera diabetesean eta beste egoera fisiologiko batzuetan Non? Presentziazkoa Nola? Taldean Gutxi gorabeherako denbora 2 ordu Jarduera-mota C7 c9
21 Helburua Praktika honen helburua honetan datza: diabetesak metabolismo hidrokarbonatuan sortutako aldaketa batzuk aztertzea, gernuan glukosa detektatuta, eta lipidoen metabolismoan sortutakoak, gernuan gorputz zetonikoak detektatuta. Materiala eta erreaktiboak Metxeroak Saio-hodiak eta tentegailua Pipetak Pasteur pipetak Egurrezko pintzak Hodiak astintzekoa Gernuak Legal erreaktiboa NH4OH (c) Fehling A eta B erreaktiboak Prozedura Oinarria Glukosa gernuan detektatu daiteke Fehling erreaktiboekin duen erreakzioaren bidez, izan ere, azukre erreduzitzailea izanik, gai da Cu2+ Cu+ bihurtzeko. Kolore aldaketarengatik identifikatzen da, ioi kuprikoaren kolore urdinetik osatzen den oxido kuprosoaren prezipitatuaren adreilu kolore gorrira. . Bestalde, gernuan gorputz zetonikoak detektatzea Legal erreaktiboaren nitroprusiato sodikoarekin erreakzionatzeko duen gaitasunean oinarritzen da, more koloreko konplexuak osatuz. Protokoloa Glukosaren determinazio kualitatiboa gernuan 1 mL Fehling A, 1 mL Fehling B eta 2 mL gernu nahasiko dira eta sugarretan berotuko da. Kolore gorri-horia agertzeak esan nahi du gernuan glukosa dagoela. Gorputz zetonikoen determinazio kualitatiboa gernuan. Saio-hodi batean 2 mL Legal-en erreaktibo jarriko dira, 3 mL gernu gehituko da eta astinduz nahastu egingo da. Gutxi gorabehera1 mL hidroxido amoniko (c) gehituko da Pasteur pipeta batez, hormetatik irristatzen utziz, likidoan nahas ez daitezen eta bi fasetan bereizita gera daitezen. Erreakzioa positiboa da bi faseen mugan more koloreko eraztun bat agertuz gero, lodiagoa edo finagoa izango delarik lagineko gorputz zetonikoen kopuruaren arabera.
Iruzkinak, eztabaida eta ondorioak
Entregagaiaren balorazioa ebaluazio-irizpideen arabera egingo da. Gutxiegi- Ez du egin Nahikoa- Kasuen ebazpen zuzena Oso ongi.- Kasuen ebazpen zuzena, irakasgaiaren teorian landutako alderdien aipamenarekin. Bikain- Teoriaren erabilera kasuen ebazpen zuzenerako.
1 Jarduera Ikaskuntzaren helburua Energia-irenstearen eta gorputz-konposizioaren arteko harremana Non? Presentziazkoa Nola? Taldeka Gutxi gorabeherako denbora 30 minutu Jarduera-mota C1 C2 C3 Entregagaia: Bai, irakasleari. Talde-akta. Ebaluagaia: Bai, nota komuna taldeari, entregagaian oinarrituta. Zeregina 3-4 pertsonako taldeetan segidako galdera hauek eztabaidatuko dira eta, eskematikoki, erantzuna emango zaie. Rolak Idazkari bat bilera-akta idazteaz arduratuko da, galdera bakoitzaren inguruan egindako hausnarketez. Galdagarritasun pertsonala Behar denean, ausaz aukeratutako taldekide batek gai izan behar du bilera-akta defendatzeko.
Pertsonak lekuz eta ohituraz aldatzen direnean, beste era bateko aldaketak paira ditzakete organismoan, energia-balantzearen aldaketetan oinarrituak. Zure ustez, zer gertatu zaio pertsonaia honi? Berdin aldatu dira ehun/organo guztiak? Zein dira itxuraz gehien aldatutakoak? Berreskuratuko du ohiko itxura? Nola?
2 Jarduera Ikaskuntzaren helburua Energia-gastuaren eta energiaren irenstearen osagaien erregulazioa ezagutu. Non? Presentziazkoa. Nola? Taldeka Gutxi gorabeherako denbora 1. zeregina: 1 ordu (30 minutu bilaketa eta 30 minutu eztabaida) + 30 minutu (15 min bilaketa + 15 min eztabaida) 2. zeregina: 2 ordu Jarduera-mota C1 C4 C6 Entregagaia: Bai, irakasleari. 1. Zeregina: Energia-gastuaren osagaien txostena + irenstean eragiten duten faktoreen txostena. 2. Zeregina: Behin komuneko hausnarketak ebatzita euskarriko materialaren (Internet, artikulu eta liburuak) laguntzaz, ikasleek txosten batean planteatu eta islatu beharko dute: - 1) Norbanako hauentzako baliagarri diren indize antropometrikoak aipatu eta justifikatu - 2) bizitzako garai desberdinetan (hazkuntzan eta adin nagusitan) izaten diren energia eta nutrizio desberdintasunen laburpena eta eragiten duten faktore sozial eta kulturalak. Ebaluagaia: Bai, nota komuna taldeari, entregagaian oinarrituta. (2. zerg) Idazkari bat planteatutako hausnarketak txosten modura idazteaz arduratuko da. Zeregina Taldeka, txosten bat prestatuko da energia-orekari buruz, bere bi alderdiak aintzat hartuta: energiagastuaren osagaien txostena +irenstean eragiten duten faktoreen txostena.
1. Zeregina Davidi bere energia-orekara itzultzen lagundu nahi badiogu, energia-balantzaren alde batean eta bestean zein faktore kokatzen diren jakin behar dugu: energia-gastua eta irentsitakoa. Taldeka, eta material bibliografikorako sarbidearekin, ikasleek aztertu beharko dute
26 zein diren energia-gastuaren osagaiak eta hauek aldatzen dituzten faktoreak. Osagai hauei buruz eztabaidatuta, taldeka, energiaren irenstean eragin dezaketen faktoreak berrikusiko dira eta bateratze-lana egingo da. 2. Zeregina Museo baterako bisitan, ikasleek Botero artistaren zenbait koadrorekin egin dute topo.
Koadro hauei begira, ondorioztatu pintura hauetako pertsonaiek zer eratako obesitatea duten. Hausnartu obesitatean eragiten duten faktoreen inguruan. - Nola neurtuko zenuke duen obesitatea? Zein adierazle dira egokiak gaixotzeko aukera ebaluatzeko? - Haurrek ez dute gurasoek bezain lodiak ematen: zergatik? Nola aldatzen dira beharrak bizitzako etapa desberdinetan? -Koadroetako animalia familiakoa da?
27 3) Ariketa egiten badut, lo nagoela gastatzen dudan kopuru bera gastatzen dut?
3 Jarduera Ikaskuntzaren helburua (1. zeregina) Gorputz-konposizioaren eta energia-gastuaren arteko erlazioa. (2. zeregina) Gorputz-konposizioari eragiten dioten faktoreak Non? Presentziazkoa Nola? (1) Taldeka + (2) banaka Gutxi gorabeherako denbora (1) 1 ordu + 1 ordu (defentsa) (2) 2 ordu eta erdi Jarduera-mota C4 C5 C6 C7 Entregagaia: (1) Ez (2) Bai, pertsonaiaren emaitzen aurkezpena bere gorputz-konposizioari buruz Ebaluagaia: (1) Bai, taldearen defentsa (2) Bai, gainerako ikaskideen ebaluaziotik lortutako bakarkako nota, egindako aurkezpenaren arabera Zeregina 1. Zeregina: Ordu betean, hausnartu jarduera honetan planteatutako galderei buruz. Hurrengo fase batean, taldeak erantzun egingo die 7 galderetako bakoitzari. 2. Zeregina: Inbody ekipoaz lortutako bioinpedantziaren emaitza ebaluatu. Rolak Lehenego zeregina Idazkari bat galdera bakoitzeko jarreren inguruko oharrak jasotzeaz arduratuko da. Bozeramaile bat galdera bakoitzean taldeak duen jarrera defendatzeaz arduratuko da.. Galdagarritasun pertsonala Behar denean, izendatutako rolak alda daitezke.
28 Hauek guztiek itxura osasuntsua dute, baina anatomia ezberdintasun nabarmenak dituzte.
Eztabaidatu galdera hauen gainean: 1- Nola lortzen dute itxura osasuntsu hori? Zer da gorpuzkera?
29 2- Guztiek antzeko gorputz-konposizioa dute? Eta bere gorputz-masaren indizea (IMC) antzekoa izango da? 3- Demagun Rafa Nadalek eta Alberto Contadorrek adin bera eta garaiera bera dutela: ba ote da desberdintasunik euren elikaduran? 4- Demagun Jesus Vazquezek eta Jorge Javierrek adin eta garaiera bera dutela: ba ote da desberdintasunik euren elikaduran? 5- Patricia Condek eta bi aurkezle gizonezkoek 40 urte beteak dituzte. Horrek eragingo dio bere energia-balantzeari? 6- Bada alderik Edurneren eta Albertoren edo Rafaren elikaduraren artean? 7-Edurne Pasabanek, zortzi milakoen erronka lortu ondoren, ama izan nahi du. Zer aholku emango zenizkioke Nutrizioaren ikuspegitik?
2. Zeregina Oraingo honetan, 15 norbanako desberdinen gorputz-konposizioa aurkeztuko da, bioinpedantzia elektrikoaren bidez. Metodologia hau zertan datzan bilatu beharko duzue, zer neurtzen duen eta zer datu ematen dituen teknika honek, eta batera jarri. Jarraian, adibide bakoitzetik lortutako datuak baloratuko ditugu eta ikusiko dugu kirolaria den eta zer motatakoa (tenislari eskuina edo ezkerra, etab.), pertsona sedentarioa, obesitatea zentrala edo periferikoa, desnutrizio proteikoa, etab. Ikasle bakoitzak bere pertsonaia ebaluatuko du eta gainerako ikaskideei aurkeztuko die. Azkenik, Inbody ekipoaren maneiua ikasteko, bere analisian interesatuta dauden ikasleen bioinpedantzia zehaztuko da. Inbodyren gorputz-konposizioaren emaitzen adibide batzuk: Kirolariak, futbolariak, gehiegizko koipe biszerala, ehun adiposoaren gabezia, sedentarioak, etab.
4 Jarduera Ikaskuntzaren helburua Energia-gastuaren kalkulurako metodologia Non? Presentziazkoa Nola? Banaka/Taldeka Gutxi beherako denbora 2 ordu eta 30 minutu Jarduera-mota C5 C6 C7 C9 Entregagaia: Bai. Egokitutako pertsonaiaren energia-gastuaren kalkuluari buruzko txostena. Ebaluagaia: Bai, banakako emaitzak eta hauen defentsa. Ebaluazioa ikasle bakoitzak egin ahal izango du, behin bere emaitzak gainerako taldekideenekin alderatuta. Zeregina Emandako datuekin, ikasle bakoitzak egokitu zaion norbanakoaren energia-gastua estimatuko du. Ondoren, 3ko taldeetan elkartuko dira pertsonaia bera duten ikasleak eta emaitzak alderatuko dituzte (15 minutu). Azkenik, talde guztien bateratze-lana egingo da (45 minutu). Rolak Idazkari bat bere taldeari egokitutako pertsonaiaren energia-gastuaren banakako kalkuluak idazteaz arduratuko da, txosten modura. Bozeramaile batek gainerako taldeen aurrean bere pertsonaia eta honen energia-gastua azalduko du. Galdagarritasun pertsonala Behar denean, ausaz aukeratutako taldekide batek gai izan beharko du txostena aurkezteko.
Museoan, zuetako bat ohartu da Jorge Javierrek, bere ―kuxkuxero‖ izaera dela-eta, liburu bat duela eta, bertan, aipatutako pertsonaien eguneroko bizitzako jarduera jaso duela (noiz paseatzen duten, noiz joaten diren zinemara, etab.) eta argizari-museoko enpresa-medikuari ―lapurtutako‖ datu pertsonalagoak ere bai: besteak besta, adina, pisua, garaiera eta espirometro batez neurtutako oxigeno-kontsumoa agertzen dira. Pertsonaia hauen datuekin eta erantsitako taula eta ekuazioekin, pertsonaia hauetako baten (egokitutakoa) energia-gastua kalkulatu behar duzue. Behin kalkuluak eginda, bateratze-lana egingo duzue emaitzak gainerako ikaskideei aurkezteko eta egindako estimazioa baloratzeko. ERASKINAK: taulak, nomogramak, eta ekuazioak oinarrizko metabolismoa kalkulatzeko. Oxigeno-kontsumoa.
Gizonezkoak 0-3 60,9*P - 54
Gizonezkoak 10-18
35 Iruzkinak, eztabaida eta ondorioak
5 Jarduera Ikaskuntzaren helburua Elikaduraren eta gorputz-konposizioaren arteko erlazioa. Dieta orekatuaren hasiera Non? Presentziazkoa / Etxean/ Presentziazkoa Nola? Taldeka Gutxi gorabeherako denbora 30 minutu/ 1 ordu/ 2 ordu Jarduera-mota C5 C6 C8 C9 Zeregina Planteatutako galderen inguruan hausnartu eta nola erlazionatzen diren, norbanako bakoitzari egokitutako dieta orekatuaren kontzeptuarekin.
Entregagaia: Bai, talde-txostena. Txosten hau irakasleari emango zaio eta beste ikasle-talde bati pasako dio ebaluatzeaz arduratzeko.
Magikoki, bost pertsonaia hauek bizirik jarri dira, museoan denbora luzez egon ondoren, elkarrekin ospatzera joatea erabaki dute. Ospatzeko aukera guztien artean, bazkaria hautatu dute. Badakite ez dutela joan behar Miguel Angelen David joan zen lekuetara gauza bera ez gertatzeko, baina ez dakite zer jatetxe mota aukeratu. - Zer jatetxe mota gomendatuko zenieke? - Menu itxi batera (eskolako jangeletakoaren antzekoa) edo kartara jo beharko lukete? - Komentatu janariak ospakizunetan duen garrantzia: gizarte-ohiturak. - Eta bazkaldu ordez afaltzea erabakitzen badute, zer gomendatuko zenieke? - Zure ustez, Jorge Javierrek eta Albertok lipido-mota bereko 50 gramo jaten badituzte, biak berdin metabolizatuko dira? - Eta zer gertatuko da karbohidratoekin kirolari eta aurkezleen artean? -- Jesus Vazquez-ek halterofilia egiten du. Zergatik esan dio entrenatzaileak sojaproteinaren kontzentratua hartzeko soja freskoaren ordez?
6 Jarduera Ikaskuntzaren helburua Nutrizio-egoeraren ebaluazioa. Dietetikaren oinarriak. Non? Presentziazkoa / Etxean Nola? Taldeka Gutxi gorabeherako denbora 1 ordu / 2 ordu Jarduera-mota C5 C6 C7 C9 Zeregina Patologia honi buruzko informazioa jaso eta nutrienteen erabileran dituen ondorioak. Egin beharreko tratamendua ebaluatu eta dieta egokia prestatu.
Historia errepikatu eta argizari-museoko Patricia Condek jakin du gaixotasun zeliakoa duela, hezur-haragizko aurkezleari gertatzen zaion bezala. Zertan datza gaixotasun hau? Badu tratamendu farmakologikorik? Proposatu abian jarriko zenituzketen estrategia dietetikoak, Patriciak sintomarik izan ez dezan. Beste bi lagun elikatzeko ―arazoak‖ dituzte: bat ―fenilzetonuria‖ pairatzen da baina jantokian ez dakite zein motatako bazkaria prestatu. Planteatu otordu horretarako lehengo platera, bigarrena eta postre eta azaldu sukaldariari zergatia. Bestalde, Jorge Javierrek, kuskuxeroak, jakin nahi du noiz egin zioten diagnostikoa eta nola. Erantzun ezazue bere zalantzari. Azken lagunak giltzurrunetako gutxiegitasuna kronikoa du eta kreatininaren analisiren bidez antzeman diote. Zer ezaugarri du amankomunean aurreko bi gaitzekin? Zein motatako bazkaria gomendatuko zeniokete? |
addi-4ffa79c67523 | https://addi.ehu.es/handle/10810/9310 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2012-12-08 | science | Lasarte Leonet, Gema | eu | Begiradak literatura gorpuzten: Iholdi eta Xola | gatzaizkio ondoren eta azkenik, begirada arauemailea deseraikitzeko literatur pertsonaia batzuk aztertuko ditugu: Iholdi eta Xola.
Emakumearen gorputzaren historia anakroniaz eta anomaliaz osaturiko paradoxa zerrenda da eta horrekintxe, hain zuzen, jantzi behar dugu gure ikaslea, horrekintxe gorpuzten hasiko dugu txiki txikitatik euren identitate gatazkatsuaren norabidea. Emakumearen historiak objektu gisa gehiegizko ikusgarritasuna edo hiper-ikusgarritasuna du, hau da, begiratzeko objektu edo gizonaren zerbitzurako edertasun espazioa da, baina subjektu bezala ikusezina da. Historian subjektu bezala ez gaude, izan ere, diskurtso maskulinoa izan baita emakumea zer eta zein den esan duena. Beraz, emakumearen gorputzaren subjektibitatea zulo bat da, absentzian eta ukazioan oin hartzen duena.
Horrela aitor genezake oraindik orain gure jendartean badela ordena sinbolikoa gizonezkoen agintea eta nagusitasuna ezartzen duena. Hegemonia hau hainbat erakundek elikatzen dute: sendiak, eskolak… Eta jendarteratzerakoan, gizonezko eta emakumezko nortasun egituretan barneratzen da kultur ekoizpenari esker (Amurrio, 201:122). Horrela, genero indarkeria lotua dago gizonezkoen nagusitasuna bermatzen duten erakargarritasun eredu femenino eta maskulinoetan jendartearen iruditerian. Genero desberdintasunaren gako garrantzizkoenetarikoa egun emakume eta gizonezkoen gorputz identitate nahiz irudi ezberdinean indartzean legoke (Esteban,
Egun jendarteak emakumearen gorputzarentzat egokitzat jotzen dituen baloreak argaltasuna, edertasuna eta gaztetasuna dira eta hauek ez dira zerutik bedeinkazio gisa heltzen diren doaiak. Eguneroko jardunean kultu eta derrigorrezko betekizun obsesibo bihurtu dira, are gehiago, jendartearen aginte ekidinezina bilakatu dira, izan ere, itxura eskakizun hau saihesturik emakumeak identitatea baliogabetua sentitzen du eta porrot pertsonalaren beldur da, askotan ondorio larriekin gainera.
Zer egin genezake irakaskuntzan dihardugunok emakumeon gehiengoak eta jendarteak oro har onarturiko irudi mediatizatu hau deseraikitzeko? Irudi hauei bizkarra eman, emakumeok batak besteari begiratu, belaunaldietako elkartasuna bilatu, subkultura
Txiki txikitatik ikasten dugu begiratzen eta gizonezkoen eredu interesgarriak ikusten. Batetik, arestian genion modura, publizitateak emakumea megaikusgarri egiten du eta bestetik, historiak emakumea ukatu egiten du eta ezohiko kontraesan horrek sortzen duen nahastean hezten dugu begirada. Horrela, publizitatean gizonezkoek kotxe bat erosten dutenean, edota besterik gabe kolonia bat, emakume objektu bat eskaintzen zaie kotxearekin batera etxeratzeko; emakumeok, demagun, barruko arropa erosi behar dugunean ere, emakumeen ditxosozko desirazko begirada horiek jasotzen ditugu pantailatik, erosle subjektuak eta objektu desiratuak helburutzat gizonezkoen soa topatzea dutelarik; ohikoak dira ere atergabe ikusten ditugun etxekoandrearen irudia eta superbooma-rena ere egundoko takoiekin lan exekutiboa egitera doana eta etxera etorritakoan di-da batean dena txukun eta garbi jartzen dakien emakume sinesgaitzarena. Gorputz mediatiko hauek identitate sorgailuak edota antisorgailuak dira eta eguneroko jaki.
Horrekin gutxi balitz Disney gorputzen ekoizpen eskaintza ere begi bistakoa da. Disneyren gorputz idealizatuak gure txikien iruditegian barrabas belarra baratzean zabaltzen den antzera hedatu ohi da. Horrela ohikoa da emakumezko protagonistaren liraintasuna normaltzat hartzea, edota gizonezko protagonistaren paregabeko sendotasuna, ahaztu gabe gaiztoaren itsusitasuna eta hauek laguntzen dituztenen ergelkeria. Diferentziazio-mosaiko izugarri honek rol jakin batzuk nahitaez desiratzeko nahiak areagotzen ditu (Moguel&Amar, 2004:72). Telebista, bideo jokoak, ordenagailuak, irudi eta estereotipo sorgailuak dira, kasurik gehienetan emakumea desirazko objektu gisara hiperbisibilizatzen dutenak, baina emakumea subjektu modura ukatzen dutenak. Dakusagun andrea ederra, gaztea eta argala da.
Eta berriro beste galdera bat. Zer egin behar du eskolak dilema honen aurrean, batez ere, gorago aipatu dugun arazoa gaindimentsionatzen denean? Telebistak irudiak ekoiztu eta kontzeptuak deuseztatzen ditu, horrela abstrakzioak egiteko gaitasuna atrofiatzen du eta horrekin batera adimen gaitasuna (Sartori, 18998:47). Irudiaren hegemonia honek gaztetxoei eragozten die bere buruekiko, besteekiko, eta inguratzen duen jendartearekiko, oro har, gogoetatsua izateko gaitasuna (Sánchez Blanco, 2006:42). Irudi zaparrada honetan estereotipoak elikatzen dira, begirada hezten da eta behatu normatiboa sustatzen da. Irakaslea, hasiera batean, behinik behin, dauden estereotipoez mintzatuko da, pantailan nahiz literaturan azaltzen diren estereotipoez, eta rol hauek iraultzeko aukera izango du aztergai desberdintasuna deseraikitze aldera (Lasarte, 2004).
Begirada zigortzailetik urrun, emakume idazleak ez du sinesten esaten dena eta bere kabuz hasten da egiazko bere izaera idazten. Gorputzaren edota hizkuntzaren bidez hitza hartzea ezinbestekoa da subjektu izateko. Benetako iraultza bere kabuz hitz egiteko gaitasunean eta erabakian letzake (González Bastoz, 2004: 370-1). Literatur pertsonaiak kontatuak eta ikusiak dira eta era berean hitz egiten dute. Hona iritsitakoan, interesgarria litzateke, ikasleriari hitz eginaraztea. Araudi estetikoaz zer dakiten arakatu. Begirada arauemaileak eskakizun dituen argaltasuna, edertasuna eta gaztetasuna aztertu behar ditugun literatur pertsonaietan noraino garatzen diren edota ukatzen diren ikusi behar dugu. Ariketak proposatu ikus dezaten telebistan, liburuetan, inguru hurbilean,
supermerkatuan, parkeetan, nahiz etxean antzematen ditugun emakumeak noraino betetzen dituzten araudi estetikoak. Hitz egin. Hitz egin behar da. Gorputzaren eraikuntza sinbolikoa auzitan jarri behar da, zalantzan jarri behar da ideologiek izenpetutako eta irudi moldeatuekin eraikitako gorputz sinbolikoa. Ilasleak begi onez harturiko emakume erreferenteak bistaraztea komeni da: izebak, amonak, andereñoak, horrela, eredu bat izan daitezke ikaslearentzat eta emakume gisa begira edo ikus daitezke erreferente hauetan (Altube Vicario, 2001:102).
Begirada normatibo hau desegiteko Bernardo Atxagaren3 Xola eta Maria Asun Landaren4 Iholdi literatur pertsonaiak aztertzea proposatzen dugu eskolan. Lan honek begirada perspektiba didaktikotik lantzea proposatzen du, lehenik eta behin beraz, begirada kontzeptuaren inguruan mintzatuko gatzaizkie ikasleei, gerora modu praktikoan lantzeko, helbururik behinena ikasleek begiratzen ikastea izanik. Marko teorikorako kontzeptu aski jarri ditugulakoan, lan praktikoari ekingo diogu. Lehenik eta behin Xola eta Iholdi ondo ezagutu behar dituzte ikasleek horretarako literatur pertsonaia hauek agertzen diren ipuinak irakurriko dira behin eta berriz. Oso modu ezberdinak erabiliko ditugu ipuinak irakurtzeko: taldean, bakarka, iruzkinak eginez, ahots goraz. Xola eta Iholdi hain ondo ezagutuko dituzte gelako beste bi izango balira bezala tratatuko dituztela.
3 Idazlearen inguruko informazioa www.atxaga.org
Maria Asun Landak sortu duen literatur pertsonaiarik ezagunena da Iholdi. 1988an agertu zen estreinakoz izen bera daraman ipuin bilduman, 2000n berriro Amona zure Iholdi argitaratu zuen eta hantxe ere agertu zen, 2003an Marina ipuina protagonizatu zuen eta 2005ean berragertu zen Haginak eta hilobiak ipuinean. Landaren literatur garapenean Iholdi ipuinaren argitalpena inflexio gune bat izan zen. Liburuak 16 mikronarrazio ditu itxuraz oso xumeak, zehatzak eta iradokitzaileak. Mari José Olaziregi literatur kritikariak (1999) dio euskal literaturari Iholdik estetika posmodernoagoa erantsi ziola minimalismoaren ezaugarri propioekin. Olaziregik Landa lan etapa honetan, Katherine Mansfield edo Raymond Carver ipuingileekin alderatu izan du. Hauek zuten motzerako, iradokizunerako, argazki narrazioetarako gaitasuna aurkitu izan dio Olaziregik Errenterian jaiotako idazleari.
Literatur pertsonaia hauek lehen pertsonan hitz egiten dute eta barru-barruko sentimenduak adierazteko beharra dute. Landak, emakume idazle garaikide askoren
antzera, memoria darabilkigu hari narratibo modura emakumeei ukatutako iragana berreraikitzeko. Horrela intimismoa eta memoria hondar-teknika ditu Landak egunerokotasunaren esanahia txertatzeko literatur pertsonaien identitateen eraikuntzan.
Maria Asun Landaren literatur pertsonaiengan eginiko sarrera motz honen ostean, eta bere aldizkako identitateen eraikuntza ezaugarritzat harturik, Iholdirekin lan egiteko sekuentzia didaktikoa proposatuko dugu. Lan hau Lehen Hezkuntzan egitea proposatzen da 9 urtetik gorakoekin.
Lehenik eta behin egilea ezagutuko dugu, lehen esan bezala, bere web orrialdean sartuko gara. Idazleaz hitz egingo dugu, zer iradokitzen digun, bere ipuinen izenburuek zer adierazten diguten. Zer den gehien gustatu zaiguna, bere ile gorria, bere hitzak, orrialdearen formatua.
Behin egilea ezaguturik Iholdi ezagutuko dugu eta arestian esan lez, haren gutunak, harek idatzitako ipuinak irakurriko ditugu. Amona zure Iholdin, Iholdik hildako amonari gutun bat idazten dio sekretu bat kontatzeko. Marinan Iholdik eskolarako idazlan bat idatzi behar du maistrak eskatuta, azken aldian gertatu zaion gauzarik garrantzitsuena kontatuz. Haginak eta Hilobian 2004ko Eskolarteko Ipuin lehiaketarako ipuin bat prestatzen du Iholdik. Hiru lan hauen irakurketak eskolan begiratua lantzeko ez ezik testu ezberdinen idazketan sakontzeko balioko digu: gutuna, idazlana eta ipuina beti ere neska baten adimenetik idatzita. Sarreran esan dugun bezala, xedea Iholdi ondo ezagutzea da. Iholdiren papera ere antzezpen gisara lan daiteke eskolan hobeto ezagutzeko asmoz.
Irakurketen ostean, marrazkiak aztertuko ditugu, Iholdiren marrazkiak hormetan jarriko ditugu. Esan behar da Iholdi euskarazko bertsioetan Asun Balzolak marraztu duela eta gaztelerazkoetan Elena Odriozolak. Mari José Olaziregik Behinola 2n esan zuen Asun Balzolaren teknika berritzaileak, esperimentalismoak, zehaztasunak eta poesia, Landaren poetikaren esplizitazio estetikoak zirela. Guri irudikapen hauetarik gehien interesatzen zaiguna, Iholdi begirada espekularretik urrun azaltzen dena da. Iholdi subjektua eta ekintzaren eragilea da eta ez du zer ikusirik jendarteak edertasunerako ezarritako kanonarekin. Irakurketen ostean eta Alzolaren marrazkiak denon artean komentatu ondoren, ikasleei eskatuko zaie Iholdi marraz dezaten irudikatu duten bezalaxe. Oso interesgarria izango da bakoitzak Iholdi nola margotzen duen ikustea, estetikaren araudiak hausten dituzten aztertzea. Zer ulertzen duten edertasunaz. Gizen edo mehar marrazten duten.
Behin Asun Alzolak eta eurak nola marraztu duten ikusi eta eztabaidatu ostean, Iholdiren egileak nola ikusi duen arakatuko dugu, zein ezaugarrirekin jantzi edota hornitu duen. Landak autobiografiaren aldeko teknika erabili du, Iholdi idazten edota marrazten jarri du, hitz batean, niaren eraikuntzan. Landak barruranzko begirada bat ezarri dio Iholdiri, eta lehen ahotsaz lagundu du autoezagutzaren bidaia egiten. Bidaia honek bi bide ditu: lehena barruranzkoa bere baitarat, eta bigarrena kanporanzkoa, jendarteak ezagut dezan. Horixe egiten du Iholdik bere txikitasunean. Begirada berarentzat da. Autoaurkikuntza eta autokontzientzia begirada da eta behatu horretatik aurkezten da subjektu antzera jendartera eta ez objektu bezala. Begiratu hau era berean kanpotik eginiko begiradaren zuzenketa edota ezabaketa izan daiteke. Inork ez du desiratzen Iholdi garaia, liraina, ona, bihozbera eta zoragarria delako. Iholdi neska-mutilentzat
erakargarri diren ezaugarri maskulinoak eta Landak maisuki baikor bihurtzen dituen ezaugarri femeninoen ezkontza da. Iholdi azkarra, ausarta eta sentibera da.
Iholdik zerura begiratzen du, zerura eta eskuartean duen gutunera. Gutunaren korapilo guztia sekretu bat da. Sekretua lotua dago bere lehengusu Martinek egiten dion txantaiarekin. Martinek ere Iholdi begiratzen du, begiratzen du irribarre arraro batekin eta begiratu sasijakintsu batekin ere, Iholdik badaki Martinen behatua txantaia eta hegemonia adierazlea dela. Martinek Iholdiri aurkitu duen egiazko pistola zahar bat erakusten dio. Iholdi ikaratu egiten da eta irakasleari esatearekin mehatxatzen du. Orduan Martinek gogorarazten dio Iholdiri bere sekretu bat ezagutzen duela: Iholdik batzu-batzutan ohean pixa egiten du. Martinek polizi eta lapurretan jolastera gonbidatzen du Iholdi tramankulu zaharrarekin. Iholdik asebetetzen du Martinen nahia beldur baita bere sekretua, pixarena, lau haizeetara ikastalde guztiaren aurrean barreiatzeko. Txantaia honetan Landa estereotipoez mintzo zaigu. Martinek esaten dio Iholdiri pistolarekin jolasteko, koldarra ez izateko, ez izateko oilanda bat neska guztien antzera. Eta puntu honetan Landak erabakitzen du begiradak eta rolak iraultzea eta amonaren izaeraz baliatzea horretarako. Iholdik bere amonari idazten dio. Iholdik idatzi egiten du. Pentsatu egiten du bere baitan. Eta amonak zeru goienetik pistola desagerrarazteko aholkua ematen dio, botatzeko gordeta dagoen txabola zaharraren ondoan pasatzen den erreka handira eta inor ez dela konturatuko bere desagertzeaz. Eta hori egiten du Iholdik. Desagerturik pistola, txantaiarako tresna, Martinen so hegemonikoaren norabidea aldatu egiten da, izan ere, Iholdik pistolaren aztarnarik ezean sekretua kontatzearekin mehatxatzen baitu mutikoa. Iholdi oso harro sentitzen da Martini aurre egiteagatik eta batez ere bere amonarekin, izan ere, amonak beti laguntzen baitio.
Maskulinitatearen aurkezpenak (polizia-lapurren arteko jolasak, Martin beti abenturak asmatzen, joko gaiztoak proposatzen) eta feminitatearen aurkezpenak (pentsatzen ariko zara seguru aski, zergatik mehatxatzen ninduen Martinek, eta zergatik isilarazten eta zergatik ninduen azpian) eskola praktiketan inskribatzen dira. Ipuinean ikusten dugun bezala maskulinitatea “femeninoa” oinperatzean oinarritzen da gorputzaren indarraren bidez (pixontzi), megasexualizazioaren bidez (kakati, oilanda). Horrela feminitatea araua onartzean eta gorputzaren gutxiagotasuna bere gain hartzearekin eraikitzen da. Eta kontu hauetan eskolak berebiziko indarra du, izan ere, Iholdiren beldurra ikaskideen aurrean pixontzi gisa aurkeztekoa da, parekideek bera gutxiestekoa. Baina, Iholdik ezetz esaten du eta Martini aurre egiten dio.
Testu guztian bestalde, gorputza une bakar batean agertzen da, Iholdik duen txiza ezin eutsiaren gaixotasunaren berri emateko. Horregatik deitzen dio Martinek pixontzi, eta maneiatzen du Iholdik ez duelako klase guztiaren aurrean pixontzi gisa azaldu nahi. Kasu honetan gorputz gaixo bat agertzen zaigu. Eta gorputz akastunak begirada arauemaileak jasotzen ditu. Pixontzi hitza erabat gutxieslea dugu, eta ikasgelan lagun gaitzake gaixotasunez mintzatzeko, gaixotasunak nola ikusten ditugun, gorputzek izan ditzaketen akatsak, akatsak diren edo ez. Gure gorputzek akatsak dituzten. Zer diren guretzat akatsak. Indarkeriaren hizkuntzak epaitu, gutxietsi eta besteen izatea iraintzen du, euren emozioak eta ikuspuntuak txikituz, aniztasuna eta diferentzia ukatuz (Altube Vicario, 2001: 99). Urritasuna gutxieste eta iraingarri bezala aurkeztu beharrean, irakasleak ikasleek dituzten beste bertuteekin indartu beharko du. Iholdik arazo bat du, nahigabe pixa egiten du, baina seguruenik denboraren joanean konponduko da, eta konponduko
ez balitz ere, Iholdi jakitun da eta badaki horri aurre egiten eta hori baino gauza inportanteagoekin bizitzen argia, azkarra eta ausarta delako.
Honaino iritsitakoan hitz egin eta hausnar genezake beldurra eragiten diguten begiradez. Zer da gure gorputzez gutxien gustatzen zaiguna eta zergatik? Hobeto esanda, jendarteari, gure ustez gure gorpuzkeran zer ez zaio gustatzen? Hitz egingo dugu gure gorputzaz, norberari gustatzen zaionaz eta jendarteak ikusteko kontu honetan duen eraginaz. Eta telebistan ikusten diren gorputzez nahiz Disney irudiez, baina batez ere, gure inguruan ezagutzen ditugun gorputz unatuez, itsusiez, gizenduez, zahartuez, indartsuez, azkarrez, medikalizatuez… eta gorputz ederrez.
Marina Iholdi eta Ikerren zaintzaile berria da. Egunero parkera joaten dira jolastera. Parke hartan zegoen txabolan topatu zuen Martinek pistola. Eta parkean Marinak egunero bisita bat izaten du. Mutil gazte bat etortzen zaio eta korrika bizian desagertzen da etorri orduko. Baina egun batean, gizon batzuk azaldu ziren, poliziak Iholdiren irudirako, eta droga kontuez aritu ziren edota hori entzun zuen bederen Iholdik. Marinak gizon hauekin izandako topaketa Marina eta Iholdiren arteko sekretu handia bihurtzen da. Baina enkontru hori medio Marinak Iholdiren zaintzaile eta laguna izateari utzi egiten dio, joan egiten baita.
Ipuin honetan desirako begiradak nabarmentzen dira. Marinak, handitan ileapaintzailea izateko asmoa du eta Iholdiri agintzen dio koloreetako ilea jarriko diola “telebistan azaltzen diren neska lirainen antzera”. Ikasgelan berba egingo dugu telebistan azaltzen diren neska hain ederrez eta, bide batez, gure gustuko orrazkerez: motza, luzea, erosoa… Zein kolore dugun gustuko. Badakigu duela gutxi arte ilea horaila zela desiratuena, baina orain araudi estetikoak ile beltza jarri du lehenengo postuetan rankinean. Ez horrela, ile gorria, trasgreditzailea izaten jarraitzen baitu, eta Iholdiri Marinaren ile gorria gustatzen zaio. “Oso ederra iruditzen zitzaidan, ile luze gorri eta kizkur antzekoarekin”. Bestalde, lehen esan bezala ipuinaren korapiloa parkean Marinak jasotzen dituen bisitetan indartzen da. Iholdik ikusten du Marinak bisita horiek baino zertxobait lehenago nola ateratzen duen ispilutxo bat, ezpainak marrazten dituen eta ilea nola askatzen duen. Behin mutila joandakoan, Marinak paperezko musuzapi bat ateratzen zuen ezpainak txukundu eta berriz ere goma batekin ilea motots batean jasotzeko. Esaten digu Iholdik mutila zelatan bezala nola hurbiltzen zen Marinarengana “Ez dut uste Marinarengan asko erreparatzen zuenik, ez dut uste kasu handirik ematen zionik Marinaren ezpain gorriei eta bere melena luze eta kizkurrari”.
Hezkuntza formala eta arautua bizitzaren eremu guztietako jardunean ideologien zerbitzura makurtzen da eta zentzu horretan gorputzaren esanahiak transmititzera mugatzen da. Horrela gure gorputzak sufrituz, maitatuz, pentsatuz, lan eginez, hitz batean, egoerak eta errealitateak ikusiz ikasten du. Ikusi berri dugun Marinaren errealitate honek umeekin zertarako preparatzen garen galdetzera generamatzake: zertarako dutxatzen garen, zertarako janzten garen, zertarako goazen ileapaindegira…
Marina eta mutilaren arteko enkontru honen inguruan egitasmo oso bat gara genezake. Zertarako apaindu? Helburua da emakumea desirazko begiradarako apaintzen dela deseraikitzea. Gure amekin hitz egin, argazkiak ekarri, ariketa hauek guztiak egitasmorako aberasgarriak suerta daitezke.
Azkenik, Iholdiren irudia aztertuko dugu, bere mototsengatik eta ausardiagatik Pipi Kaltzaluze dakarkigu gogora. Bartkyk (1988) botere patriarkalaren modernizazioa azpimarratzen du hiru eginkizun zentraletan oinarriturik subjektibitate femeninoaren eraikuntzan. Lehenik, gorputzaren neurrien konfigurazioaz mintzo da eta horretarako eragiten diren dieta, ariketa fisiko eta itxuraren adierazpenaz idazten du. Bigarrenik, gorputzaren jokabideaz hitz egiten du, non gizonezkoak askoz ere askatasun gehiago duten. Emakume askeak arau hauek hautsi egiten ditu, adibide gisa, eserita eta hanka zabalik agertzen den andrea. Azkenik, eremu apaingarriez eta kosmetikaz mintzatzen da Bartky. Esan genezake Iholdik tailuan, itxuraren eraikuntzan, gorputzaren jokamoldean nahiz apaingarrietan, kasu gutxi egiten diola araudi estetikoari eta horrexegatik aukeratu dugu lan honetarako begirada arauemailea alde batera utzi eta bere gorpuzkera nahierara aurkezten duen literatur pertsonaia femeninoa delako.
Azkenik, Hilobiak eta Haginak ipuinean, Landak Iholdi ipuin bat idazten eta bere lagun Deo Gratias-ekin izan duen bizipen bat partekatzen aurkezten digu. Horrela, berriro ere Landa idazkera autobiografikoaz Iholdiren barrualdea lehen pertsonaz husten eta munduaren aurrean baieztatzen aurkituko dugu eta, bidenabar, bere bizitza idazkeraren bidez ordenatzen.
Testu honek adiskidetasunaz eta heriotzaz hitz egiten du. Iholdik bere lagun Deo Gratias dakarkigu narraziora. Literatur pertsonaia honek testu honetan honaino esandako guztia laburbiltzen du: Deo begiraden batuketa bat da. So hauek dibergenteak dira. Iholdik esaten digu Deo bere bizilaguna dela eta kanpotik ikusita itxura arrunta duela, baina barrutik neska bat dela. Iholdik kontatzen du auzokoek Deogatik ez dela oso-osoa gaizkiesaka dihardutela, kasu berezi bat dela, jaiotzez sinple samarra, eta bere amonak omen zion irakin bat falta zitzaiola eta Iholdiri hori gustatzen zitzaion, irakitearekin alderatzearena, asko gustatzen baitzitzaion amonak sukaldatzen zituen jaki goxoak.
Deoren aita hil zenean, dentista bera, Deok Iholdi sekretu baten jakitun egin zuen. Deo aitak lanean jasotako ehun bat haginen jabe zen eta parkean bakoitza bere hilobitxoan lurperatzen ari zen. Udalekoak Deo jasotzera etorritakoan bere zaintzan hartzeko, Deo ez dago bere etxean eta desagertutzat jotzen dute, harik eta Iholdi agertzen den arte eta zuzenean parkera joaten diren arte.
Bukatzeko, ikusi dugu nola begiratu dioten Iholdiri Asun Balzolak, Maria Asun Landak eta nola begiratu dituen literatur pertsonaiak Iholdik. Begirada guztiek banan-banan sortzen dute literatur pertsonaia bakoitzaren izatea. Begiradak, zuhaitzen enborretako eraztunek zuhaitzaren adinaren eta gorpuztasunaren berriemaile diren bezala, izakiaren identitatearen adierazle ere badira. Baina nola ikusten du Iholdik bere burua? Hasierahasieratik ikusi dugu Iholdik begiratu guzti-guztiak galbahetik pasatzen dituela, pentsatu eta hausnartu egiten dituela, azkenik, berea propioa onartzeko eta horrela bere munduaren aurreko lekua baieztatzeko. Martinen begirada zalantzan jartzen du, bere
gurasoena txikia ikusten dutelako ez du maite eta Marinarena eta Deo Gratiasena onartzen ditu lagun gisa begiratzen dutelako.
Lehenago esan dugu identitateen osaketa gorputzetik eta gorputz horrekiko begiradaz eraikitzen dela. Gorputz edota begirada horiek amarekiko edota bere iruditegian leku ona hartzen duten beste emakumeekiko harremanetan inskribatzen badira, aldizkako ereduak bilakatuko dira neskarentzat. Ez preseski kopiatzeko baizik eta emakume subjektu bezala begiratzeko, publizitate eta estereotipoen ereduetatik kanpo. Ez badiegu emakume interesgarrien paradigmarik eskaintzen neskei eskolan, gertatu litekeena da gizonezkoen ereduak hartzea ni ideal gisara, horregatik da Iholdi hain interesantea, izan ere nesken interes askori erantzuten dielako eta maskulinitate puntu interesgarria duelako.
Sekuentzia didaktikoa lantzeko orduan Landarekin emandako urrats berberak emango ditugu. Lehenik, Bernardo Atxaga ezagutzen pittin bat ahaleginduko gara, bigarrenik, Xola agertzen den kontakizunak ondo leituko ditugu Xola ikaskide bihurtu arte. Irakurriko ditugu Xolak badu lehoien berri (1995), Xolak eta basurdeak (1996), Xola eta Angelito (2004), Xola eta Ameriketako izeba (2011).
Genero artean dagoen mugen ezabaketa hau, asko jorratu dute Monique Wittig edota Judith Butler teoriagile feminista posmodernoek beste batzuekin batera, eta beste gauzen artean pentsamendu berri bat, gorputz berri bat, besteekin alderatuta identitate berri bat nahi bada, generorik gabekoa, hitz gutxitan, entitate ontologiko berri baten esistentzia azpimarratu dute. Xolaren kasuan animalia eta pertsonaren arteko nahasketa gertatzen da. Xola txakur bat da zaunka egiten duena, baina era berean hitz egin eta hausnartzen duena.
Ipuin honetan Judith Butlerren generoen performatibitatearen kontzeptua eskaintzen da. Butler perfomance adieraz baliatzen da esateko generoa ikasi egiten dela, hau da, ikasten dugunaren baitan antzezten dugula eta azkenik gure generoa aktore gisa antzezten dugun rol bat besterik ez dela, aski litzatekeela deskodifikatzea edota beste berri bat ikastea genero berria eduki ahal izateko. Horrela generoak ikas edota desikas daitezke. Preciadok Testo Yonqui (2008) idatzi zuenean, bere haragitan bizi izan zuen egunero testosterona dosi bat injektatzearena eta pixkanaka generoa aldatzen joatearen bizipena genero berri bat atzeman arte: transgeneroa.
Kontua da Xolak lehoiez hitz egiten entzuten duela, indartsuak, boteretsuak, nobleak, beste edozein animalia menpe har dezaketenak direla. Orduantxe konturatzen da bera lehoi bat dela eta ez du gehiegi ulertzen zergatik jendeak arratoi txakurtzat hartzen duen. Erabakitzen du Oihaneko liburua irakurtzea lehoiak hobeto ezagutzeko eta bide batez bere burua hobeto ezagutzeko. Erabat konbentzituta hasten da lehoia izatearen perfomancea martxan jartzen. Parkea Xolarentzat oihana bilakatzen da eta txakurrak eta usoak erasotzen hasten da. Ohiturak aldatzen doa eta janaria lortzeko ehizari ekiten dio, zaunkaren ordez orro izugarri bat egiten hasten da. Une batez gorputza aldatzen ere hasten da, izan ere, bere ilaje zuriak ez du zer ikusirik felinoek duten ile horailarekin. Ilea tindatzen du Donna Harawayren cyborg kontzeptua, hau da, bakoitzak bere gorputza nahierara moldatzearena, martxan jartzen. Ispilura begiratzen duenean dagoeneko ez du ikusten arratoi txakur bat, lehoi ausart bat baizik.
Horrela Xola arratoi txakur izatetik oihaneko lehoia izatera pasatzen da, arazoa ordea bestelakoa da, jabeak, katuek, parkeko usoek eta parkeko amonek ez dutela lehoi bezala
Bigarrenik, gai honen inguruan ikasleekin hitz egitea ezinbestekoa da, araudi estetikoaren inguruan beldurrik gabe mintzatu behar da. Jakinarazi behar diegu gozoki pozoindu bat dela. Horretarako kanpo irudiak (mediatikoak) eta literarioak aztertuko dira besteen artean, eta begirada arauemaileak ezartzen dituen arauak betetzen diren ikusiko dira: argaltasuna, edertasuna eta gaztetasuna. Ariketak jarri behar dira ingurumariko emakumeen irudiak aztertzeko. Hitzari dimentsio handia eman behar zaio. Gorputzaren eraikuntza sinbolikoa goitik behera auzitan jarri behar da. Beste emakumeen ereduak
eman behar zaizkie, maite dituzten emakumeenak: amak, amonak; miresten dituztenak ezagutarazi, ereduak izan ditzaten non subjektu bezala ikus daitezkeen.
Subjektibitate femeninoaren eraikuntzan hiru kategoria aipatu ditugu gorpuzkera lantzeko orduan begirada arauemailetik eratorriak. Lehenik, neurri eta gorputzaren konfigurazioa izango genuke, horretarako dietak, soinketa eta aurpegiaren adierazpenen lanketak nahitaezkoak genituzke. Bigarrenik, gorputzaren jokabidea edota protokoloa, emakumeena askoz ere zorrotzagoa gizonezkoenarekin alderatuta. Azkenik, osagai kosmetikoetarako eta apaingarriei gorputzean uzten zaien espazioa ere aipatu beharko genuke. Aztergai izan dugun literatur pertsonaia, Iholdi, arau hauetatik oso urrun ikusi dugu.
Azkenik, Iholdik begirada arauemailearen apurketa eta araudi estetikoari jaramonik ez egitea proposatzen duen bezala, Xola haratago doa eta Judith Butlerrek perfomancearen bidez proposatzen zuen generoen arteko mugen disoluzioa iradokitzen du. Horrela arratoi txakurra oihaneko lehoi bilakatzen da performatibitatearen laguntzarekin. Kontua da jendartea begiratu arauemailean hezia dagoela eta nahitaezkoa dugula Landak proposatzen duen barruko edota norbanakoaren begirada lantzea. Irakasleon eginkizuna begirada hauek guztiak aurkitzea da eta ikasleriarekin hausnartzea jakitun egin ditzagun behatuen ekoizpena garela eta begiradak aldatuz gorputzak aldatzen doazela eta norberak hautatu eta gustuko duen gorputza bidaide ezinbestekoa dela jaiotzetik hil arte eginkizun dugun norabide identitarioan. |
addi-9fe2de02d944 | https://addi.ehu.es/handle/10810/9311 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2012 | science | Lasarte Leonet, Gema | eu | Gorputz jipoituak, genero indarkeriaren sinekdokea literaturan | Kultura analisietan, kontzepturik erabilienak “etxeko indarkeria” eta “genero indarkeria” dira. Osbornek (2009: 28) dio “etxeko indarkeria” kontzeptuak informazioa ezkutatu eta lausotu egiten duela; horrela, indarkeriaren objektua eta subjektua zein diren ez duela zehazten, eta, are gehiago, indarkeria horren azken helburua zein den ez duela argitzen. Bestalde, etxe barruan gertatzen den indarkeria guztia aurreikusten duela eta etxetik kanpora bikote artean izan daitekeen genero indarkeriari ezikusia egiten diola. Gauzak horrela, gure tesiari begira, kontzeptu hori erabiltzeak zailtasunak dakarzkigu narratologiari jarraikiz egin beharreko koadro aktantziala egiteko.
Etxeko indarkeriarekin alderatuta, “genero indarkeria” kontzeptuak xehetasun gehiago aurkezten ditu. Generoaren kontzeptuak gizon-emakumeen arteko harremanak ditu gunetzat, eta ez familia. Etxea edo lekua zeinahi dela ere, emakumeen kontrako edozein indarkeria aurreikusten du genero indarkeriak. Genero indarkeria bikotekideen artean gertatzen denean, penalki gehiago zigortzen da; bikotez kanpo, kalean nahiz lanean, gerta daitezkeen indarkeriak ez dira modu berean sailkatzen (Osborne, 2009; Larrauri, 2007). Elena Larraurik (2007: 44) genero indarkeriaren hiru aldagai azpimarratzen ditu: bikotearen kontrola lortzeko buruturiko barru-barruko terrorismoa; barru-barruko terrorismoaren kontra emandako erantzuna; eta azkenik, kontrolarekin eta boterearekin lotua ez den indarkeria, gatazka baten edota gatazka batzuen ondoren gerta daitekeena.
Kontzeptuekin jarraituz, Esperanza Boschek eta Victoria Ferrerek (2002: 34-36) terrorismo patriarkala eta domestikoa edo indarkeria patriarkala aipatzen dituzte, baina dena terrorismo misogino kontzeptuaren barruan sartzen dute; izan ere, emakumeen kontrako mespretxuan oinarritzen dute indarkeria guztia. Kontzeptu hauetan guztietan aipatu ez duguna maiztasuna da. Izan ere, indarkeria bi motatakoa izan daiteke: puntualki noizbehinka erabili daitekeena edota ohiturazko indarkeria (Larrauri, 2007; Bosch eta Ferrrer, 2002), hau da, sistematikoki erabiltzen dena, nagusitasuna adierazteko edota
kontrolatzeko. Luis Boninok (1995: 201-203) tratu txar psikologikoei mikromatxismo izena jarri die eta hiru klasetakoak aipatu ditu: koertzitiboak, ezkutukoak eta krisialdikoak. Boninoren kontzeptu horren eta Pierre Bourdieuren (2000) indarkeria sinbolikoaren artean badira analogiak.
Bukatzeko, esan daiteke, beraz, genero indarkeriaren kontzeptua oso zabala dela, haren barruan indarkeria anitz kontzeptualizatzen delako, baina kontzeptu denek dute zerbait komunean: indarkeria emakumeei eragiten zaiela, emakume izate hutsagatik, eta sexuala dela. Hainbat kontzeptu azaldu dira honen inguruan, eta beste hainbat sailkapen. Horien artean, batzuk aipatzearren, eremu publiko eta intimoen artean egindako bereizketa; beste sailkapen bat, maiztasunari begira egina; beste bat, tratu txar fisikoak edo emozionalak diren erreparatuz, azken horren baitan harturik indarkeria sinbolikoa. Bosch eta Ferrerek diote indarkeria mota honek giza desberdintasunak naturaltzat, zilegitzat hartzen dituela (dela arraza, generoa, klasea, ...) eta horregatik oso zaila dela indarkeria honi aurre egitea (2002: 30):
Cristobal Perak dio gorputza forma eta historia bat dela (2006: 153). Formari dagokionez, gorputzak bizitzaren joanean etengabeko eraldaketa pairatzen du. Horregatik hitz egin daiteke gorputz zahartuez, hondatuez, baita gorputz medikalizatuez ere. Gorputzaren forma hau, gainera, mendebaldeko kulturan etenik gabeko aldakuntzan bizi da. Ez da ahaztu behar egungo kultura gorputzaren aldioroko aldaketan oinarritzen dela: emakumeen argaltzeko obsesioa; gizonezkoek giharrak birmoldatzeko duten neurriz gaineko afana; kirurgia plastikoa nahiz estetikoa zahartzaroaren, itsusitasunaren kontrako borroka atergabean edota autoestimua aurkitu nahian; tatuaiak; gorputzaren zulaketak body piercing-en bidez dela edo beste.
Aldaketa hauez gain, gorputza ondasun eta mendetasun leku bat ere bada. Hori dela medio gorputzen gehiegizko abusuak ere iker daitezke. Tortura izango litzateke abusu hauen barruan modurik larrienetakoa; abusu bezala, uler daiteke gorputza ekoizpen erreminta gisa ere (in vitro), edota besteen gorputzak konpontzeko tresna modura (organo ematea), erreminta erasotzaile gisa (gerrak, soldaduak), objektu erabat teknifikatu bezala (gorputz atletikoak), edota bukatzeko, sexua asebetetzeko objektu bezala.
Gorputzaren forma, beraz, beste gorputzen begirada eta eskuekin osatzen den geografia bat da (Pera, 2006: 56). Aztertzera goazen literatur geografia hau, literatur pertsonaia femeninoen bidez irudikatua dago, izan ere, emakumeen irudi hauek subjektu
Baina gorputzak espazio aldakor bat izateaz eta leku bat munduan hartzeaz gain, historia bat narratzen du, gorputzaren bizibidearen gainean testu bat idazten du. Espazio aldakor honek bere testua daroa eta gogoratu ere egiten du memoria lagun, eta bere arrastoen eta orbainen bidez azaleratzen da gorputzaren geografietan barrena. Marka hauek, gorputzean geratzen diren aztarna hauek, identitatearen zeinuak dira eta horren lekukotza hartzen dute nitasunaren memorian, bizitzaren joanean (Pera, 2006:153).
Gorputzen memoria hori identitate aniztasun baten erakusleihoa da, hori horrela, generoa, sexua, etnia, kultura, ideologia, ogibidea, nazioa, hizkuntza eta giza klaseen arrastoak emango dizkigu gorputzaren azalerak. Gorputzaren identitate hau historian zehar modu ezberdinez ikusi ohi da, horrela, gorputzaren kontzeptu platonikoa izpiritua/gorputza oposizioaz mintzo zen. Descartes eta Kantek subjektu modernotzat hartu zuten gorputzaren adiera; identitatea eta esentzia aitortu zizkioten. Baina testu honetan gorputza eraldaketan, bilakaeran ikusiko dugu eta Meri Torrasen (2007:20) hitzak gure egiten ditugu esateko gorputza beronen irudikapena dela, eta izaera performatiboa duela marko kultural batzuen barnean eta ikusgarri bihurtzen duten kode batzuen baitan.
Gorputzen idazkuntza oso modu diferenteetan bidera daiteke. Gizonezkoek modu hegemonikoan, euren beldurren paradigma bihurtu dute, edota emakumearen gorputza objektu sexual gisara idatzi dute hainbat kasutan. Beste bat litzateke ordea, gorputza identitatearen bilaketan berridaztea. Gorputza emakumeen esperientzien gunea eta aldarria izatea. Helburu horrekin ikertuko dugu gorputz soziala, haragizkoa, sinbolikoa eta afektuzkoa euskal literaturan. Askotan agertzen zaigun gorputz normatibizatua, lookaren biktima, eta edertasunaren mitoen esklabo, norma estetikotik (Wolf, 1991; Ventura, 2000; Ensler, 2001) eta begirada normatibotik (Venegas, 2007; Lasarte, 2011) eratorritako gaixotasunen esakunea da. Horien lekuko ditugu, janarien trastornoen adierazle den anorexia; bizkarreko arazoak takoi altuegiak erabiltzeagatik; zirkulazio arazoak arropa estuegiak janzteagatik; edota elastiko edota jertse motzegiak janzteagatik jasandako hotz larregien ondorioa pairatzen dituzten gorputz gaixotuak.
Kultura patriarkalean emakumearentzat eragozpen nagusienetakoa gorputza izan da, diskurtso erlijiosoak zigortua, medikuek patolojizatua, orden sinbolikoan penalizatua, eta errealitatean manipulatua eta erasotua (Fariña Bustos, 2007:173).
Zentzu honetan, emakumearen kontrako erasoak ulertu behar dira emakumearen gorputzari dagokion espazioaren inbasio modura eta erasotzaileak erasotua menpean hartzeko erabiltzen duen lanabes gisa. Erasotzaileak jabetza eremua markatu behar du, eta horretarako marka ikusgarriak eta ikusten ez direnak laga behar ditu. Aztertutako
testuetan genero indarkeria ikusten da. Bistan da, bortizkeria horren subjektuak nola kontrolatzen dituzten Marga, Rosa eta Sofiaren gorputzak, gerora gorpuz horietatik aipaturiko literatur pertsonaiak desjabetzeko, bidenabar suntsibidean eta umiliazio egoeran murgiltzeko. Honek guztiak berekin ditu, edozein dela biktima ere, autoestimu eta identitate femeninoaren galera (Castillo, 2007:257). “Une gogorrenetakoa izan zen garai hura: bultzadak, herrestan eramatea, ostikoak astean hiruzpalau bider errepikatzen ziren umea jaio zenetik" (ZE, 81). “Halaxe tratatzen zuen Tomasek, ergel baten moduan, eta sentimendu horrek ezgaitzen zuen Rosa: sinetsia baitzegoen ez zuela ezertarako balio” (ZI, 53).
Gorputzez hitz egiten duten teorien inguruan kontzepturen bat erabili beharko bagenu hau dena laburtzeko, Foucault-en bioboterea egin beharko genuke geure, nahiz eta kontzeptu honek gehiago hitz egin estatuek gorputzak ekoizteko, kontrolatzeko eta manipulatzeko duten gaitasunaz. Foucault-ek gorputz hauek gorputz otseinak bezala izenpetu zituen. Eta hori diogu, paradigma aktantzialean geniona berresateko, hau da, jendarte matxistak bereak dituela helburu nagusitzat boterea duten subjektuak, biobotereaz baliatzen direnak alegia, horretarako jendarteren beste erdia erasotu behar badute edota gorputz esanekoak eraiki behar badituzte ere. Gorputzak espazio bat mantentzearren, sinbolikoa nahiz fisikoa, etenik gabeko borrokara zigortuak daude. Honekin esan nahi da, emakumea edota gizona nitasuna gorpuzten duten leku horiek gordetzera behartua dagoela eta horretarako daukan tokiaz gain, espazio berriak bilatu eta zabaldu, ahalik handienak eta zabalenak, behar dituela bere bizi habitaterako (Pera, 2006: 91).
Horrela Rosa (Bb) eta Felisa (GO) literatur pertsonaia trasgreditzaileak dira. Emakume hauek modu hegemonikoan inskribaturiko gorputz mendeko eta desiratuen ordezkapena izan beharrean, bere gorputz berrirakurrien aldeko irudikapenaren paradigma direlako. Felisa herririk, sendirik eta izenik gabeko gorputz biluztua bezala aurkezten zaigu eleberrian zehar, eta bizitzaren joanean, bere izena eta izana izango ditu helduleku eta borrokarako laia. Gauza bertsua gertatzen zaio Rosari (Bb), txikitatik bere amaren absentzia (hila), bere aitaren abusu sexualak eta jendartearen bazterketa jasan dituena bere erraietan. Beste modu batera esateko, gorputz arrotzak dira, izan ere gorputzak jendarte eraikuntzak dira, eta beronen jarrerek testuinguru kultural baten baitan esanahia hartzen dute. Felisak eta Rosak arrazoi ezberdinengatik jendartearen deskalifikazioa, bazterketa, bere testuinguruan arrotz izatearen sentimendua gorpuzten dute modu sinbolikoan nahiz fisikoan eta bizi esperientzia horrekin batera berrirakurtzen dute bere gorputzen idazkuntza. Indarkeriaren alabak diren bi literatur pertsonaia hauek, (AJ) eleberriko Teresaren antzera, egiturazko indarkeria gainditzen duten literatur pertsonaia protagonistak ditugu. Teresak bere zahartzarotik gerra zibila kontatzen digu eta behin eta berriro narratzen digu nola erreketeak plazaren erdian ilea errotik moztu zioten. Teresak gerraren irakurketa oso diferentea egiten du. Berarentzat gerrak izenak ditu: izanak, gorputzak, pertsonak eta ikara, gizonezkoek paretaren kontra fusilatzeko orduan sentitzen dutena. Teresak, aldi berean, bere ama trikota egiten paratzen digu. Bere ama, gazte zelarik, igandero beste andreen gisara, kaira joaten zen trikota egitera, galtzerdiak egitera. Igandea etorri igandea joan, arrantzaleen emazteak halaxe egiten baitzuten, baina Teresaren amak trikota egin eta desegiten zuen igandero, izan ere, aitak aspaldi ihes egin baitzuen neska gazteago baten atzetik sekula gehiago ez itzultzeko bera eta Teresa abandonaturik. Horregatik Teresak bere amaren gorputza Penelope euskaldun
gisara aurkezten digu. Gorputz bat inoiz etorriko denaren zain kaian espazio bat okupatzen galtzerdi bera egin eta desegiten igandero.
Rosa (ZI), Marga (TU) eta Sofia (ZE) gorputz mutilatuak dira, samina erakusten duten eremuak. Gorputza, plazeraren mapen geografia izateaz gain, minak bere egiten duen espazioa ere bai baita (Pera, 2006:161). “Bost aldiz ingresatu zuten Sofia ospitalean: kalean edo etxean izandako istripu arin batzuen ondoriozko lesioak artatu zizkioten… Behin, bere buruaz beste egiten saiatu eta sendatu arteko ospitaratzea izan zuen” (ZE, 40). (ZI) eleberriko Rosak psikiatrari aitortzen dio bere irribarrea artifiziala dela, inork ez badaki ere, Tomasek hortzak kolpe batez jauzi zizkionetik. Gorputz mindu hauek, euskarri ezinbestekoak dira kontzientziak munduarekin eraikitzen duen hartu-emanerako. Baina erreakziorako zer gaitasun dute gorputz mindu eta ezabatu hauek? Bat ere ez. Hortxe erantzuna.
Anjel Lertxundi honi erantzuna ematen saiatzen da eta horretarako Rosaren gorputz sinbolikoaren ikerketa lakaniarraz baliatzen da. Horretako bigarren literatur pertsonaia lantzen du, Rosaren psikiatra, zeinak terapiaren bidez ikusi nahi duen zein arrazoik eramaten duen Rosa (jipoitua) bere senarra tratu txar emailea (Tomas) akabatzera. Iñaki Friera (ZE) gorputz sozialaren ikerketa eta aurkezpenaren bidez ahalegintzen da beste paragrafoan geniona ihardesten. Horretako kazetari protagonista hartzen du helduleku eta Sofiaren senarrak hedaturiko tratu txarren sarea bilatzen eta ikusarazten ahalegintzen da. Kontaketa guztiak oina hartzen du kazetariak tratu txar emailea epailearen aurrera eramateko behar dituen proben bilaketan. Bi narrazio hauetan bizitako esperientzia, tratu txarrak jasandako pertsonaien kontzientzia bigarren plano batean
geratzen da, eta jendartearekiko harremanak beste subjektu batzuk protagonizatuko dituzte.
Aitziber Etxeberriak bakarrik lortzen du, esango genuke, Margaren bidez gorputz gaizki tratatuaren afektuzko, haragizko, jendarteko nahiz sinbolikoak diren funtzioak idaztea. Ahotsa ezkutatzen digu, gorputz gaizki tratatuaren identitatea omititzen digu. Margaren gorputza ezereza da, Margaren bizitza deusa da, mina da, hitz egiten ez duen gorputza da, etxetik ateratzen ez den gorputza, soinuak besterik ez ditu sortzen, ateen hotsak, gorputzak lurraren kontra talka egindakoan ateratzen duen zarata, garrasiak… gorputz gaizki tratatuen, bortxatuen, eta kolpatuen esperientzien semantika oso bat egokitzen du Etxeberriak eleberriaren hasieratik bukaera arte in crescendon doana. Baiezta genezake horrela, Lucien Goldmann-en (1967) homologia kontzeptua hona ekarriz, literatur egitura hau bortxa egoeretako jendarte egituren analogia dela, eta literatur pertsonaia hau egungo egoerarekin dialektikan jaioa dela, eta genero indarkeriaren sinekdoke sinesgarri bezala funtzionatzen duela. |
addi-1fecc3aedd7f | https://addi.ehu.es/handle/10810/9315 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2013-01-30 | science | Arana Arrieta, Edorta | eu | Programazio estrategiak irratian eta telebistan | 4 2. Galdera nagusia Dagoena kritikatzea erraza da baina nolakoa litzateke irratirako ala telebistarako programazio-taula ideala? 3. Proiektuaren enuntziatua Ikus-entzunezko Kontseiluak eskatu digu etorkizuneko irrati-telebistaren programazioari buruz hausnartzea eta horren inguruko txosten bat egitea, proposamen praktiko eta guzti. Agindutakoaren arabera, hasteko, gaur egungo eskaintza, programazioa eta kontsumoa ikertu beharko dira. Bigarren atal batean, proposamen zehatza eginez, programazio-taula ideala eraiki beharra dago. 4. Zereginak: ariketak eta emangarriak Ikasgai honetan burutuko diren zereginak bi motakoak dira: batzuk ariketa gisa ulertu behar dira eta gehienen banaka burutuko dira, aldiz, bigarren batean kokatzen diren emangarriak taldean egingo dira eta erabat txertatuta daude proiektu nagusia deitu dugun horretan. Bigarren multzo honetan daude, garrantzi bereziz, lau emangarri. 4.1. Proiektu nagusitik at dauden zereginak: ariketak Honako hauek dira proiektu nagusia deitu dugunetik at, klasean edo/eta etxean ikasleak aurrera atera beharko dituen lanak edo ariketak: 1. “Irrati/TBaren gaineko inpresioak”. Bi zati ditu zeregin honek. Lehenean, ikasle bakoitzak bere kabuz telebista ala irrati bat aukeratu eta horren deskribapen pertsonala egingo du orrialde bateko “gutuna” idatziz. Ariketa honen bigarren zatian, inpresioetan oinarritutako idatzia benetako datuekin alderatu nahi da, klasean bertan eginiko praktika baten bidez. 2, “Irrati programa berri baterako proposamena”. Ariketa honek ere bi zati ditu. Lehenean, ikasle bakoitzak irrati bat aukeratu eta bere audientziaren fitxa egingo du, CIESen datuak erabiliz, gainera programa berri baterako proposamena egingo du audientzia datuetan oinarrituta. Bigarren zatirako ikasle bakoitzak beste baten fitxa eta proposamena aztertu eta bideragarritasuna ebaluatuko ditu. 3. “Programazioari buruzko aldizkariak”. EHUko liburutegi zentralean, programaziogintzarekin erlazionatutako aldizkarien databasea egitea da ariketa honen helburua. Ikasleek, banaka, liburutegian dauden aldizkarietatik 3 aztertuko dituzte, bertan ageri den informazioarekin fitxa bana betez.
5 4. “Irrati eta telebista atariak interneten”. Sarean aurkitu daitezkeen web atarien data-basea egitea da ariketa honen helburua. Ikasleek, banaka, ordenagailu gelan arituz 3 atari aipagarrienei buruzko fitxa bana beteko dute. 5. “Telebista kanal baten eskaintza generoka”. Eginiko lehen ariketan, telebista ala irrati baten inguruko gutuna idatzi beharra zeukan ikasleak, bere inpresioetan oinarituta. Orain, telebista kanal beraren (ala ebaluatu zuenaren) eskaintza aztertuko du Kantar Mediak argitaratzen dituen datuak erabiliz. “Inpresioak” eta datu hotzen arteko alderaketa egin eta ondorio batzuk atera beharko ditu. 6. “Irrati-telebistagintzaren etorkizuna interneten”. Irtenetek irrati-telebistarako zabaltzen dituen leiho berrien adibideak bildu eta aztertu. 4.2. Proiektu nagusiko zereginak Proiektu nagusi honen barruan gaur egungo irrati eta telebistaren programazioa aztertu eta hortik aurrera taldekideek ideala kontsideratzen dutenaren programazio-taula eraiki beharko dute. Zeregin hauetan, ikasleek hiru pertsonako taldeak antolatuko dituzte, lehenengo irratia eta gero telebista landuz. Gainera, proiektu guztiak klasean aurkeztuko direnez (“azokak” deitu ditugun aktibitateetan), bakoitzarena egiteaz gain, beste taldeetan landu dituzten proiektuak aztertu eta ebaluatu beharko dituzte ikasle guztiek. Ikus dezagun zehatz mehatz proiektu nagusiaren barruan kokatu ditugun zereginak: 1. “Irratia gaur”.Talde bakoitzak irrati emandegi bat aukeratu eta haren programazio-taula, generoek emisioan daukaten pisua eta audientzia aztertuko ditu. Informazioarekin txosten bat egingo du. 2. “Irrati ideala”. Lehen zereginean aukeratutako irrati emandegi bera oinarri modura hartuta, talde bakoitzak programazio-taula ideala eraikiko du. Horretarako, partaide bakoitzaren funtzioa aldatuko da. Informazioarekin txosten bat egingo du talde bakoitzak. 3. “Irrati azoka”.Ikus-entzunezko azoka eta ferietan egiten den bezalaxe, talde bakoitzak bere irrati idealaren proiektua aurkeztuko du klasean, horretarako posterrak, powerpointak ala nahi dituen euskarriak erabiliz. Azoka hau burutzerakoan, proiektu desberdina epaitzeko bost epaimahai antolatuko dira eta horietariko bakoitzak bi proiektuen azalpenak entzun eta aurkeztutako egitasmoa ebaluatuko ditu.
6 4. “Telebista gaur”. Talde bakoitzak telebista kanal bat aukeratu eta haren programazio-taula, generoek emisioan daukaten pisua eta audientzia aztertuko ditu. Taldekide bakoitzak aurreko emangarrietarako eginiko funtzioaren desberdina egingo du. Informazioarekin txosten bat egingo dute. 5. “Telebista ideala”. Lehengo kanal bera abiapuntu gisa hartuta, talde bakoitzak programazio-taula ideala prestatuko du. Horretarako, berriro ere, partaide bakoitzaren funtzioa aldatuko da. Informazioarekin txosten bat egingo dute. 6. “Telebista azoka”. Talde bakoitzak eginiko programazio-taula idelaren proiektua aurkeztuko du klasean. Aurrekoan bezala, azoka hau burutzerakoan, proiektu bakoitzerako hiru pertsonako bost epaimahai eratuko dira, ebaluaketa egiteko.
-.”Inpresio pertsonalak” eta kanal/emisoraren eskaintzaren arteko alderaketa egiteko argumentazio egokia eraikitzea. - Generoen elementu bereizgarriak identifikatzea eta sailkapen egokia egitea. - Beste ikaskide batzuk eginiko lanei buruzko iruzkinak idatzi eta moodlera jasotzea. (Zeregin hau lotuta dago 5. zenbakia daramanarekin) 2, “Irrati programa berri baterako proposamena”. 0,5
- Audientzia ikerkuntzan erabiltzen diren emaitzak eta kontzeptuak ondo erabiltzea. - Argumentazio egoki bat eraikitzea eta taldean aurkezteko gaitasuna. - Besteen proposamenak idatzizko ebaluazioa ondo egitea. 3. “Programazioari buruzko aldizkariak”. 0,5
- Informazioa egokiro laburtu, fitxa bete eta moodlera jasotzea. 4. “Irrati eta telebista atariak interneten”. 0,5
- Informazioa egokiro laburtu, fitxa bete eta moodlera jasotzea.. 5. “Telebista kanal baten eskaintza generoka”. 1 -.”Inpresio pertsonalak” eta kanal/emisoraren eskaintzaren arteko alderaketa egiteko argumentazio egokia eraikitzea - Beste ikaskide batzuk eginiko “gutunei” buruzko iruzkinak idatzi eta moodlera jasotzea. (Zeregin hau lotuta dago 1. zenbakia daramanarekin) 6. “Irrati-telebistagintzaren etorkizuna interneten”. 1 - Iturri desberdinetatik jasotako informazioa antolatu eta hausnarketa sakona egitea.
8 - Interneteko eskaintza kalitatez eraikitzeko proposamenak diseinatzea. Proiektu nagusiko zereginak 1. “Irratia
gaur” (1. emangarria). 1 - Programazio-taularen azterketa, generoen pisua eta audientzia datuak zehaztasunez biltzea eta aztertzea - Ondorio orokorrak garbiro azaltzea ahoz zein kalitatezko txostenak idatziz 2. “Irrati ideala”. (2. emangarria) 1 - Programazio-taula idealerako elementuak zerrendatzea eta horrekin proposamen artikulatu bat egitea - Proposamena jendearen aurrean garbiro azaltzea ahoz, idatziz zein ikusentzunezko errekurtsoak erabiliz. 3. “Irrati azoka”. 0.5 - Proposamena jendearen aurrean garbiro azaltzea ahoz, idatziz zein ikusentzunezko errekurtsoak erabiliz. - Besteen lanak sakonean aztertzea eta ebaluaketa egokia egitea. 4. “Telebista gaur”. (3. emangarria) 1 - Programazio-taularen azterketa, generoen pisua eta audientzia datuak zehaztasunez biltzea eta aztertzea - Ondorio orokorrak garbiro azaltzea ahoz zein kalitatezko txostenak idatziz 5. “Telebista
ideala”. (4. emangarria) 2 - Programazio-taula idealerako elementuak zerrendatzea eta horrekin proposamen artikulatu bat egitea - Proposamena jendearen aurrean garbiro azaltzea ahoz, idatziz zein ikusentzunezko errekurtsoak erabiliz. 6. “Telebista azoka”. 0,5 - Proposamena jendearen aurrean garbiro azaltzea ahoz, idatziz zein ikusentzunezko errekurtsoak erabiliz. - Besteen lanak sakonean aztertzea eta ebaluaketa egokia egitea.
- Klase espositiboa: Audientzia ikerkuntza 1 (azalpen teorikoa eta audimetriari buruzko bideoa)
- Klase espositiboa: Audientzia ikerkuntza 2
- Proiektu nagusirako taldeak sortu
- Klase espositiboa: Audientzia ikerkuntza 3
12 7. Errekurtsoak Moodle plataformaren barruan gune bat irekita dago banakako zein taldekako ariketak eskuragarri egon daitezen (http://moodle.ehu.es/moodle/course/view.php?id=805). Besteak beste moodle gunean errekurtso hauek erabiltzen dira: databaseak (aldizkariak eta intereseko webguneak…); glosategia; foroak; talde bakoitzaren aktibitatea zehazten duen egutegia, eta abarrak. Gainera eskura daude klaseen edukiak powerpoint eta guzti. Horrezaz gain, irakasgaiaren eduki teoriko osoa honako webguneetan aurkitu daiteke: - http://ocw.ehu.es/gizarte-eta-zuzenbide-zientziak/programazio-estrategiak-irratian-eta-telebistan/Course_listing |
addi-451b70906535 | https://addi.ehu.es/handle/10810/9990 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2013-05-07T08:08:51Z | science | Urgell Lázaro, Blanca | eu | Euskal Lexikografia. Irakaskuntza proiektua | Honen bitartez aurkezten dudan irakaskuntza proiektua, Euskal Herriko Unibertsitateak 2001eko urriaren 3ko BOE-ko deialdian ateratako Unibertsitateko Irakasleen Kidegoetako plazetako baten ”Euskal Lexikografia” izenekoaren (183. zb.) lehiaketa publikoan parte hartzeko prestatu izan da.
Beraz, proiektu honetan bildutakoak islatu nahi du, lehian dagoen irakasle plaza hori eskuratuz gero, “Euskal Lexikografia” irakasgaia (2. zikloko hautazkoa, 6 kreditukoa) nondik bideratu eta nola garatuko nukeen; zein diren, nire ustez, haren edukiak eta helburuak, baita hauek lortzeko erabili beharreko baliabideak, aurrez izandako eskarmentuan oinarrituta.
Aurkezpen honen egitura orrokorretik partikularrera doan hari bati atxikitzen zaio. Lehen-lehenik “Lexikografia” zer den, noiz eta zergatik bihurtu den iker-arlo, eta nola aztertu ohi den azalduko dut. Bigarrenik, “Euskal Lexikografia” bera iker-arlo gisa nola garatu den eta egun zertan den. Bi oinarri hauen gainean hobeto ulertuko da, hala uste dut behintzat, Euskal Lexikografia irakasgaiari heltzeko erabiliko nukeen ikuspuntua: hauxe da, hain zuzen, hirugarren atalaren xedea. Hurrengoetan helburuak (§ 4), metodologia (§ 5) eta ebaluaketa-sistemak azaltzen dira hurrenez hurren, eta ondotik egitasmoko gaien izaera eta egitura (§ 6), hala nola eranskin gisa aurkezten diren bi atalen (iturriak eta adibide-argigarriak) nondik norakoak (§ 7).
1. Lexikografia Lexikografia, “hiztegiak egiteko antzea” (EH, s.v.), tradizio luzeko jardunbidea da, funtsean idazkeraren lehen lekukotasunak bezain zaharra. Lexikografiaren Teoria edo Metalexikografia, aldiz, nahiko berritzat jo behar dugu. XX. mendera arte teoria, nonbait agertzekotan, hiru lekutan bakarrik agertzen zen: hiztegien hitzaurreetan, hiztegiei buruzko erreseinetan eta hiztegientziklopedietako “hiztegi” sarreretan (Hausmann 1988, 1989). Honek esan nahi du gehienbat hiztegigileak eurak izan direla ez guztiak, ezta hurrik eman ere hiztegigintzaz hausnarketa egin dutenak. Jardunbidea ikasteko bide bakarra ere, artisauen modura, jardutea bera zen, hiztegiak egitea alegia, eskuarki eredu gisa hartutako aurreko hiztegiren baten laguntzaz. Ez zegoen, eta ez dago, hiztegiak egiten irakasten duen eskolarik.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA vi aniztasunarekin lotutako arloei, Lexikografia barne, garrantzi berezia aitortzen zaie goimailako erakundeen aldetik (NBE, estatuak...), eta hizkuntz bitartekariaren ezinutzizko papera aldarrikatzen. Hizkuntzak ikasi eta irakasteko metodoak berriztatzen dira, itzulpengintzaren garrantzia goraka doa, Terminologia jaiotzen da, Informatika berehala lotzen zaio arlo guztiotan eman dezakeen laguntza aztertzeari... Globalizazioaren lehen sintoma horiekin bateratsu, hizkuntzen arteko gatazka bera ere inoizko nabarien bilakatuta, egokieran dauden hizkuntza txikiak babesteko lehen urrats instituzionalak ere ematen dira. Honek eragin zuzena du gure arloan: 1960an lehen kongresu garrantzizkoa (Bloomington-eko biltzarra; ik. Houscholder & Saporta 1962) antolatu zen. Frantzian ditugu, dena dela, egoera aldaketa erabatekoaren islarik ugari eta ñabarrenak, historiko-metodologikoak (Wagner 1967, Quemada 1967, Matoré 1968) edo metodologikoak huts-hutsean (Dubois & Dubois 1971, Rey-Debove 1971). Azken biak, bata Larousse etxeko erredaktoreek eta bestea Robert etxekoak egindakoak, NBE-k ordaindutako Zgusta-renarekin batera (1971), oraindik ere gainditu ez diren lehen hiru eskuliburuak ditugu. Berehala lehen lexikografi elkarteak sortzen dira (Dictionary Society of North America 1975, EURALEX 1983), baita osoki edo zatika Lexikografiaz kezkatzen diren aldizkariak ere: Cahiers de Lexicologie (1959), Dictionaries (1979), Studi di lessicografia italiana (1979), Lexique (1982), Lexicographica (1985) eta International Journal of Lexicographie (1988). Bi hamarkada beranduago argitaratutako Wörterbücher. Dictionaries. Dictionnaires lan bilduma erraldoiak (1989) erakusten digu zenbat jende biltzeko gauza zen arlo berria, mundu osoko eta garai guztietako lexikografiaz, eta hiztegiaren alderdi guztiez hitz egiteko.
1.1. Metalexikografiaren xedea eta helburuak
Metalexikografia defini genezake lehengo definizioa nahikoa hedatuaz hiztegiaren alde guztietako azterketaz kezkatzen den jakintza gisa.
Definizioa itxuraz oso bakuna den arren, argi uzten du hiztegia dela, eta ez besterik, Metalexikografiaren xedea. Hiztegiaren funtsezko ezaugarriak mugatzeak ulertzen lagunduko digu, bada, zergatik oraintsu arte ez den hiztegietatik kanpora ia hausnarketarik egin hiztegigintzaz, baita zein diren egun egiten ari diren lanen nondik norakoak.
Hizkuntz deskribapen gisa, hiztegia Hizkuntzalaritzaren barruan kokatu beharko genukeen arren, honen organigraman Lexikografiak txoko txiki bat baino ez dauka, Lexikologiaren aldean, hots, lexikoaz arduratzen den jakintzaren aldean. Ezaguna da, halere, hiztegiak lexikoaz beste hizkuntz arlo anitzen berri eskaintzen duela (ahoskera, idazkera, joskera...); honek iradokitzen du txoko hori noraezean eratu zaiola, esateko moduan izenari gehixeago begiratuta, izanari baino.
Arazoa historikoa da. Batetik, Aristotelesengandik aurrera gutxienez eta gaur arte, Mendebaleko hizkuntzalaritza tradizio osoan onartzen da Logikak materia eta formaren artean egiten duen bereizkuntza, eta hizkuntzari egokitzen: hizkuntz forma (“hizkuntzaren arima” Larramendiren hitzetan) gramatika da, hots, hizkuntzaren arauak, eta hitzak materia gramatika arau horien mende daude zeharo (cf. oraingo “buruko lexikoiak”). Hemendik eratortzen da hiztegia gramatikaren morroi izatea, Europako hiztegigile (ia) guztientzat, gramatika-arauen hedapena edo gauzatzea besterik ez baita, gurean Larramendik eta lehentxeago Etxeberri Sarakoak agerriki aldeztu bezala (cf. gaiaz Lakarra 1993 eta 1995). Berezko mendekotasun honetatik dator metodologikoki hiztegiak betidanik gramatikaren atzetik eta itzalpean ibili izana.
Bestetik, jadanik gugandik hurbilago etorririk, garai batean Saussure arte, demagun gramatikak eta hiztegiak hizkuntz deskribapenaren aitzindari eta zutabeak ziren (mutur batean Nebrixa eta bestean Grimm, adibidez). Linguistika egun
PROIEKTUAREN AURKEZPENA viii hartakotzat jotzen duguna bilakatu ahala, berriz, euren bideak gero eta elkarrengandik gehiago bereizi dira, nahiz berez bata bestearen eskutik joan beharko liratekeen (Haensch et al. 1982). Beste alor batzuek bezala (Linguistika historikoa, esaterako; cf. Rissanen 1990), edo areago pairatu du Lexikografiak Linguistika modernoa urteetan batez ere teoriaren munduan murgildu izana. Hiztegia eskuarki ez da hizkuntzalarientzat egiten, askoz ere erabiltzaile mota zabalago batentzat baizik. Hiztegigileek, hortaz, maiz beren erara maizenik tradiziozko erara aurre egiten diete Linguistikan interesekoak izan ez diren edo han ondorio teoriko erabilgaitzak baizik izan ez dituzten deskribapenaren hamaika arazori. Alderantziz, hizkuntzalari askoren ustetan hiztegia, Larak (1997: 16) dioenez, onik onenean Hizkuntzalaritza Aplikatuaren barruan sartzekoa litzateke; eta, txarrenean, Diskurtsoaren Analisia edo Psikoanalisia bezain susmagarri diren diziplinetara gehiegi hurbiltzen den zerbait.
Testuak diren bezainbatean, hiztegien azterketa Filologiari dagokio. Eta, hain zuzen ere, luzaroan hiztegiek jaso duten azterketa batik bat filologikoa izan da; gehienbat hitz honen adierarik ahulenean, ordea, zeren eta Filologiaren muina den Testukritikak ez baitie den gutxieneko arretarik jarri hiztegiek testu gisa dituzten berezitasun nabariei (Lakarra 1993). Izan ere, hiztegiak bere moduko liburuak dira. Ez dira hasi eta buka irakurtzekoak, ireki eta orrialde jakin bateko zutabe batean dagoen ataltxo bat ahalik eta errazenik bilatu ahal izateko bereziki taxututakoak baizik. Gainera, ez dira testu arruntak, barruko gehiena zehatz-mehatz hitz eginez metahizkuntza baita. Eta, azkenik, jakintzaren igorle diren heinean garapen endogamiko xamarra izan dute mendeetan zehar, euren arteko erlazio sare tapituak eraginez: kopia eta egokitzapena arau izan dira, ez bekatu, eta neurriren batean badira oraindik ere, plagioaz egun dugun kontzeptuak zilegiztatzen duen baino harago. Honelakoen kontu gutxi eginik, azterketa filologikoa, urriaz gainera, sarritan anekdotikoa izan da, eta ez gutxitan alderrai ibilitakoa, hiztegiak dituen edukietatik batzuk ez nahitaez esanguratsuenak aipatzera mugatuta.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA ix Kultur objektu izaera da, izan ere, ateak ireki dituena hiztegia jakintza baten xede bihur dadin (Rey-Debove 1971, Lara 1997). Beste edozein kultur objektu bezalatsu, hiztegiak gizartearen nolabaiteko kultur premiei erantzuten die, eta hala premia horietan nola pentsamoldean eta kultura materialean gertatzen diren aldaketei egokituz joaten da. Zehatzago, hiztegia gizarteak bere ama-hizkuntzaz eta hizkuntzaz oro har egiten duen hausnarketa eta erabileraren ondorenetako bat da eta, aldi berean, horien sustagarri ere izateko joera dauka. Hortaz, hizkuntzari buruz gizarteak dituen uste eta jarrerak islatzen eta batzuetan baldintzatzen ditu, baita inguruko herriekin dituen hizkuntz erlazioak ere. Beraz, Metalexikografiaren xedea hiztegia dela diogunean, inplikatzen ari gara diziplina honek gainditzen dituela, ez bakarrik Lexikologiaren mugak, Linguistikaren beste adar askotara joaz, baita Linguistikarenak berarenak ere, kultur objektu berezi honen ezaugarriak azaltzeko ezer eskain dezaketen alor anitzen laguntzaren bila: tipografia, liburu-banaketa, hizkuntz ideien historia, soziologia... Era honetara ulertuta, Metalexikografiaren helburuak askotarikoak dira. Hona hemen Hausmannek (1988) proposatutako zerrenda, adibidez: Hiztegigintzaren historia Egungo hiztegien kritika Hiztegiak nola erabiltzen diren Herri bakoitzean hiztegiek daukaten estatus komertzial eta kulturala Hiztegien tipologia Hiztegiaren betekizunak Lexikografi testuaren teoria Datuen bilketa eta trataera Lexikografian Lexikografi jardunaren antolamenduaren teoria
1.2. Metalexikografiaren norabide nagusiak Erakusgarri modura erabil badaiteke ere, ez deritzat Hausmannen zerrenda behar bezain orekatua denik, guztiz arloan dabiltzanen norabide nagusien berri eman beharreko kontuan. Izan ere, beren artean bi jarrera oso ezberdin sumatzen dira, Hizkuntzalaritzan gertatzen denaren antzera; bidezkoa bide da, bada, hauei ere “sinkronikoa” eta “diakronikoa” deitzea. Gorago aipatu ditudan zioengatik eta zio hauen atzetik murgiltzen den diruagatik ere, jakina, ia esan gabe doa alorraren hedapenik handi eta nabariena “sinkronikoa” dela, Hizkuntzalaritza Aplikatuaren barruan emanikakoa: hizkuntz irakaskuntzan erabilitako hiztegi elebidunak hobetzea, ordenagailuari hiztegiak egiten irakastea, terminologia zehazten laguntzea... honelako jardunetan dabiltzan ofiziokoak gero eta gehiago dira azken urteotan. Ez dut uste hiztegigintzaren oraina eta geroa hobetu nahi lituzkeen jarduna alferrikakoa denik: aitzitik, hala ikertzaile nola batez ere erabiltzaile modura, ongi ezagutzen ditut jadanik egin dizkigun mesedeak. Alabaina, heziketaz ez ezik, eskarmentuz eta uste osoz ere, ikuspegi diakronikoaren alde egin behar dut proiektu honen atarian, gero datozenak ongi ulertuko badira. Azken batean, Lexikografiaren Historiografian egiten ari dena ez da besterik, ezpada hiztegiekin behar bezalako Filologia egitea, azkenik ere, euren ezaugarri bereziak oso kontuan hartuta. Oro har, gaur egun egiten ari den Filologiarik onenak, leporatu ohi zaizkion nolabaiteko atomismo eta ateorikotasun haiek alde batera utzi ditu, eta testu bakoitzaren azterketari ekiterakoan saiatzen da argi izaten zein diren testuak sortzen dituen edo konpon ditzakeen arazoak, eta zein hartarako erabili beharko diren baliabide teoriko zein metodologikoak, direnak direla, zehaztasun filologikoan egiten den aurrerapen bakoitzak Meilletek (1925: 24) zioenez hizkuntzalariari beste aurrerapausu bat egiteko aukera eskaintzen diolako uste osoan. Lexikografiaren Historiografian, bada, uztartzen dira hiztegien tipologian eta ezaugarriztatzean egiten ari diren aurrerapenak hiztegien azterketa historikoarekin.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xi Helburu orokorra hiztegigintzaren historia berez eraikitzea izanik, esan daiteke gutxienez beste bi helburu argi dautzala lan onenen azpian, hiztegien deskribapen hutsa gainditzea lortzen dutenetan, hain zuzen: batetik, eta nagusiki, hizkuntz ideien historian eta hizkuntz deskribapenean hiztegigintzak izan duen papera aztertzea; bestetik, hizkuntz lekukotasun gisa hiztegiek daukaten lekua zehaztea eta argitzea. Zehaztapen bat egin nahi nuke, ziurrenik jakintzat ezin eman dezakedana: metodologia honek hiztegi zaharrak zein berriak aztertzeko bideak eskaintzen ditu. Areago, oso kontuan hartzen du gaurko hiztegien ezaugarriak atzoko hiztegiek eratu dituztela hein handi batean, onerako zein txarrerako. Beraz, ikuspegi honetatik ezin da behar bezalako azterketa “sinkronikorik” egin, ezin daiteke biharko hiztegiak hobetze aldera serio lan egin, zehatz-mehatz ezagutu gabe zein diren atzoko hiztegien ongaitzak. Eta hauxe da Euskal Lexikografiari eman nahi niokeen ikuspegia, hurrengo atalean zehaztuko dudan bezala.
Ezin esan daiteke Euskal Lexikografia ongi jorratutako arloa denik. Euskal hiztegiak, gehienak ezezagunak bide dira are euskalari askorentzat ere, gure “Iturriak” atalari begiradatxo bat emanez egiazta daitekeen bezala; nolanahi ere, ez dute erraz diakroniaz aritzen diren ikertzaileen arreta erakarri, are gutxiago hizkuntzaren orainaz eta geroaz kezkatzen direnena. Ez dago lan orokor argitaraturik (cf. Lakarra 1993 eta Sarasola 1998 argitaragabeak, ostera), Arzamendiren (1981) sailkapen oso mugatuaz eta Azkarate (1989) zaharkituaz besterik. Hiztegigileek eurek hitzaurreetan, edo aurkezpen idatzi zein elkarrizketetan egindako adierazpenak alde batera utzita, 1985 arte ez daukagu zatikazko lan gehiegi ere; bat ere ez, oso oker ez banago, Azkueren hiztegiaren ondoko hiztegigintzaz, erreseinaren bat ez bada (cf. de Rijk 1988 garrantzizkoa, adibidez). Ildo honetatik, oraindik ere ikertzeko ditugu, bestalde, XIX. mendearen bukaeratik Gerra Zibila arte edo, RLPhC, Euskal Esnalea edo RIEV bezalako aldizkarietan ugari xamar aurkitzen diren hiztegi atera berriei buruzko iruzkinak.
Nolabait hartzekotan, euskal lexikografia euskararen edo euskal literaturaren historiaren atal xumetzat hartu izan da; beste hizkuntzetan bezalatsu, bidenabar. Ikuspegi historiko honen barruan, dena dela, hiztegiez jardun dutenen hurbilketek bi ezaugarri oso nabari izan dituzte: endogamiko eta utilitarista izatea, alegia.
Endogamikoa izan da, nagusiki bi arrazoigatik: Batetik, euskal hiztegitzat bere ataletako batean euskal hitzak (asko edo gutxi, beti edo batzuetan) dituen edozein jotzen den arren, eta euskal hiztegiak guztiak 1970 arte gutxienez elebidunak diren arren, azterketan ez dira sekula kontuan hartzen hiztegiko beste hizkuntzak, euskal hitz horien esanahia zehaztu beharrez ez bada. Bestetik, dena euskaragatik eta euskararentzat azaldu nahi izan da, euskal hiztegigintza Euskal Herrian bakarrik gerta zitekeen zerbait bailitzan, eta bere ezaugarriak bete-betean euskararen izaerak berezko edo euskararen egoerak halabeharrezko egingo bailituan.
Utilitarista izan da, funtsean hiztegiek zerbaitetarako daukaten balioaren araberakoa izan baita. Bi hurbilketa mota ditugu honi dagokionez:
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xiii • Denboraz kanpokoa: Hiztegiak hitz-kutxak dira, eduki garrantzizko horren zorioneko baina behin-behineko edukitzaileak; hartara, euskal lexiko osoa biltzeko lanari ekarpenen bat egiteko gauza diren heinean aztertzen dira. • Historikoa: Lekukotasun zaharrek berezko balioa dutela etsita daudenak ere badira, Euskal Herriaren, euskal kulturaren eta euskararen historiaren lekuko gisa erabiltzekoak izan litezkeela. Honelakoek euskal lexikoa osatzeko baliorik ez duten gauzak ere aurkeztu dituzte (osoki descripta diren atzerritarren zerrendak, adibidez). Honezaz gainera, euskal lexikografiari buruzko ia lan guztiak Azkueren hiztegiaren ondokoak dira; areago, hiztegi hartan jaio zen euskal lexikografiaren historiari buruzko ikuspegiaren zordun ere badira oso neurri handian. Hauxe da, bada, lanok baldintzatzen dituen hirugarren ezaugarria.
Izan ere, Azkuek aurreko hiztegiak bitan banatu zituen: iturri erabili zituenak eta errefusatu zituenak. Bereizketa honetatik bi tradizio ezartzen dira euskal lexikografiaren historiaren barruan: • Hiztegigile zintzoak (Pouvreau, kasu), hiztegiko hitzak ahozko euskaratik edo literaturatik hartu zituztenak; Azkue bera tradizio honen erpinean dagoke. • Hiztegigile arriskutsuak (Larramendi buru), “benetako” hitzekin nahaste eurek asmatutako hitz berriak sartu zituztenak. Euskaltzaletasunaren alderdirik beltzenaren ordezkariak hiztegigintzan erdaldunen aurrean itxurak egin beharrekoak, alegia, XX. mende hasierako garbizalekeria kaltegarriarekin lotzen dira mutur batetik; bestetik, apologi tradizioarekin.
Honen guztiaren ondorioz, euskal hiztegi zahar baten lehenengo argitalpenetik hasi (Agud & Mitxelena 1958) eta gaur arte, hiztegiak batez ere euren balioaren arabera argitaratzen eta iruzkintzen dira: hizkera hil baten lekukotasun gisa, Europan euskarak izan duen oihartzunaren lekuko gisa... baina balio hori batez ere euskal hitzetan neurtzen denez, azterketa maizenik, bekaturen bat gorabehera ere, hiztegigilea “zintzoa” dela erakustera zuzenduta dago: era bateko edo besteko aberastasunak bildu dituela, eta Azkueren hiztegiari euskal lexikoaren erroldatzat hartuta ezer ekar diezaiokeela.
Euskal lexikografiari buruzko ikerketan izan diren lehen ekarpen garrantzizkoak, hainbat arlotan bezala, Koldo Mitxelenari zor zaizkio. Berak ekarri zuen gurera hizkuntz historialariek erabili ohi duten banaketa, lehen mailako lekukotasunak (testuak, adiera hertsian) eta bigarren mailakoen artean (hiztegietakoak, besteak beste). Izan ere, bigarren mailakoak bestelakorik ia ez dagoen garaietan (Erdi Aroan, adibidez) edo hizkeretan (Arabako euskaran, adibidez) bakarrik erabili ohi dira eroso, eta halaxe egin zuen berak ere (cf. Mitxelena 1964 eta 1958, hurrenez hurren).
Euskal testu corpusaren urritasuna dela eta, badirudi beste hizkuntzetan baino, euskararen historian are maizago jo beharra dagokeela bigarren mailako lekukotasunetara. Alabaina, zer egin liteke hiztegigile “arriskutsu” batekin topo egiten dugunean? Ez da galdera teoriko bat, zehatz-mehatz Mitxelenari (1970) Larramendik sortzen ziona baizik: Hegoaldeko literatur euskalkiak jaio baino lehenagoko denboran ez dago Hiztegi Hirukoitza baino lekuko mardulagorik, baina ezta euskal hiztegigintzaren historian, bere ustetan, arazo gehiago sortzen duenik, Larramendik ez baitzuen bertan bildutako hitzen etorkia adierazi, eta filologoak berak ere sarri ez baitaki euren artean bereizten. Irtenbide gisa, Testukritikan ohikoa den kontzeptu bat codex descriptus ekarri eta hertsapen bihurtu zuen. Berak erabili zuen moduan, hertsapen honek bi ulerkera ditu: • Ulerkera hertsia: Hiztegietako lekukotasunak ezer baino lehenago aztertzekoak dira, nondik datozen zehaztekoak; iturria aurkituez gero, descriptus bilakatuta, alde batera uztekoak. • Ulerkera zabala: Iturririk asmatu ezean, aski da bestelako datu ziurragoekin (testuak, ahozko lekukotasunak...) bermatzea.
Mitxelenaren hurbilketak, aurreko eta ondoko gehienak baino anitzez sarkorragoa izanik ere, baditu arazo nabariak egungo ikuspegitik: batetik, dikotomia (Pouvreau vs Larramendi) lehengoan mantendu zuen, eta are hobeto teorizatu (cf. Mitxelena 1959, 1961); bestetik, hiztegien azterketara testukritika zorrotza aplikatzeko egin zuen saio laudagarriak aldez bakarrik azaltzen du Larramendiren lana, edo bera bezalako beste edozeinena, zeren era batera edo bestera berma ezin daitekeen hitz multzoan geratzen baitira, hitz berriekin nahaste geratu ere, informaziorik baliotsuenak (hapaxak edo erdi-hapaxak), lehen bezain zalantzazko.
Euskal hiztegigintzaren ikerketan harrezkero izan diren ekarpenak ere funtsean Larramendiren “erruz” lortu dira, baina Mitxelenak, zoritxarrez, hasieran bakarrik parte hartu ahal izan zuen, geroko garapena batez ere Lakarra irakaslearen lan eta bultzadari zor zaion bitartean. Izan ere, Larramendik ondoko mendeetan izan zuen eragin handia aitortzea eta bere helburu nagusia euskara erdaldunen aurrean aldeztea izan zela baieztatzea, bi jarrera hauen artean dagoen kontraesanak sortu zuen krisialdia. Honen ondorioz, lehendabizi Larramendiri buruzko ikuspegia berrikusten da (Mitxelena 1983a, 1983b, 1984, Lakarra 1985...), eta gero oro har ikerketaren xedea eta Euskal Lexikografiaren historari buruzko ikuspegia, biak goitik behera aldatzen dira (Lakarra 1991, 1992b, 1993, 1994a, 1994b, 1995, 1996a...). Aldaketan gero eta garrantzi gehiago izan du Lexikografiaren Historiografian munduan barrena egiten ari dena kontuan hartzeak.
Hurbilketa utilitaristari aitzi, hiztegia bera bihurtzen da ikerketaren xede. Ustez ongi ezagutzen ziren hiztegiak (Pouvreau, adibidez) era honetara aztertuaz, argi frogatu da hiztegiaren antolamenduari edo hiztegigilearen bilketa-metodoei jaramon egitea, adibidez, okerreko balioztapenak uxatzeko ezinbestekoa izateaz gainera, ilunpean zeutzan hainbat alderdi argitzeko oso bide emankorra dela (cf. Bilbao 1992 eta Lakarra 1995), zein ere den hiztegiari gero eman nahiko zaion erabilera.
Hurbilketa endogamikoari aitzi, euskal lexikografia Europako lexikografiaren bilakaeraren barruan ulertu eta ikertu beharra aldarrikatzen da. Lehenik, euskal hiztegiak euren erdal ereduekin batera aztertu beharra frogatu da, ereduak hala azaleko ezaugarriak (nomenklatura, antolamendua...), nola sakonekoak (hitz berriak, esaterako) azal baititzake, edo azaltzen lagundu behinik behin (cf. Urgell 1998a, 1998b, 1999a). Bigarrenik, erdal parekoak kontuan hartu beharra ere frogatu da (Lakarra 1995, besteak beste), zeren eta euskal hiztegiek islatzen dituzten hizkuntz fenomenoak (hitzberrigintza, garbizaletasuna, arkaismozaletasuna...), batzuetan kultur inguruneko joeren oihartzun izaten baitira, bestetan finkatu gabeko literatur hizkuntzetako hiztegigintzaren ia “unibertsaltzat” har litezkeenetakoak.
Bide honetatik, Euskal Lexikografiaren historiari buruzko ikuspegia ere zeharo aldatu da, “hiztegigile zintzo vs hiztegigile arriskutsu” dikotomia bere xalotasunean gaindituz eta Europako tradizio zabalaren barnean euskal hiztegigintzan lerro nagusi
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xvi bakarra ezarriz. Gero eta argiago dago ezen, euskararen egoera soziokulturalaren eraginez, euskal hiztegiek gaur arte guztiek dauzkatela antzeko ezaugarriak edo, bestela esanda, era ezberdinetara guztiek antzeko premiei erantzun nahi dietela, egoera berean diren edo izan diren beste hizkuntzetakoek bezalatsu. Inoiz baino argiago dago, bestalde, aldameneko hizkuntza handiak ezin ditugula beti azterketa eta kronologiarako eredu gisa erabili, halako premiak aspaldi galdu edo sekula izan ez dituztenez gero. Oinarri hauetatik abiatuta: a) Euskal hiztegitzat hartuko dugu euskara jasotzen duen edozein hiztegi, elebakar, elebidun zein eleanitza, euskara iturri-hizkuntza zein xede-hizkuntza daukana, orain artean egin izan den eta beste hizkuntzetan ohikoa den bezalaxe. b) Aintzat hartuko dugu, euskal hiztegiak tradizio bateratua osatzen dutela, geroago ezarriko ditugun mugekin bada ere (ik. 1. gaia), eta tradizio hori hala euskararen ezaugarrietan berezkoetan zein soziolinguistiko edo kulturaletan, nola elkarren ezagutzan eta erabileran oinarritzen dela. c) Azkenik, aintzat hartuko dugu ezen, hizkuntz lekukotasun gisa daukaketen balioaz gain, euskal lexikoa ezagutu eta osatzeko eta honen historia egiteko daukaten balioaz gain, badutela bestelakorik ere, hala nola nolabaiteko egoera soziolinguistiko eta kultural baten edo hizkuntz ideia zenbaiten isla modura. Alabaina, interes hauen gainetik, euskal hiztegien azterketak berezko interesa baduela aldeztuko dugu ezeren aurretik, hiztegigintzaren bilakaeraren isla den heinean. Ikerbide berri honen helburu orokorra, beraz, euskal hiztegigintzaren historia bere baitarik berreraikitzea da, beste arlo zenbaiten (euskararen historia, euskal kulturarena...) lagungarri izan daitekeela begi-bistatik galdu gabe bada ere. Zatikazko helburuak, berriz, lehen baino ñabarragoak dira: euskal hiztegiak banan-banan deskribatu eta sailkatzetik hasi eta hiztegigilearen asmoan, eredu eta iturrien erabileran, hiztegiaren antolamendu, aurkezpen grafiko, egitura zein edukian dauden osagai ezberdin guztiak gure tradizioan noiz sortu edo sartu, eta nola garatu diren aztertzera doan eremu zabala dugu aztergai.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xvii Azpimarra dezadan gure artean ez ezik arloan ere oro har badukeela interesik euskal lexikografiaren azterketak, gorago esandakoaren haritik. Hizkuntza gutxituen lexikografiak, gaiari buruzko literaturan erraz antzeman daitekeenez, ez dira oso ezagunak munduan zehar; eta, halere, hizkuntza handienek (eta tipologia flexiboko hizkuntzek) nekez baizik islatzen ez dituzten arazo batzuk gurean gardenki azaltzen dira: zenbait jadanik agerian jarri dira, hala nola azterketa morfologikoak hiztegietako hitzberrigintzarekin daukan lotura erabatekoa (Lakarra 1994b, 1995; Urgell 2003b), testukritikak metalexikografiarekin uztartuta hiztegien azterketan eskain ditzakeen argitasunak (Lakarra 1991, 1996a; Urgell 2001c), atzerritar ereduen erabilerak hiztegigintzan daukan betebehar berezia lexikoaren garapenari dagokionez (Urgell 2001a), edo hizkuntzari buruzko ideia orokorrek hizkuntza gutxituetan izan ditzaketen ondorio berezi eta eraginkorrak (Urgell 2002a). Beste batzuk, berriz, oraindik jorratzekoak ditugu. Egiteko nabariena, inondik inora, hizkuntza gutxituetako hiztegi elebidunak ezaugarriztatzea izango genuke, bestek irekitako bideetatik agian (cf. oro har Zgusta 1989, eta katalanaz Gelpí 1997).
Arlo gisa Euskal Lexikografiak izan ditzakeen helburu eta baliabideak alde batean ditugu, eta bestean irakasgai gisa izan beharko lituzkeenak, bistan denez. Irakasgaiak, bada, gutxienez oinarrizko aldagai bi hartu behar ditu kontuan: arloaren egoera zein den, eta hartzaileak zein izango diren.
Azken urteotan egin diren aurrerapen teoriko eta metodologiko garrantzitsuengatik ere, Euskal Lexikografiaren azterketa egiteko dago alderdi askotatik: badakigu ez dagoela lan orokorrik eta, honenbestez, esana dago ez dugula eskulibururik ere, ikasle-irakasleek oinarri eta erreferentzi modura erabil dezaketenik.
Honegatik, bi aukera zeuden hasiera batean: zertaz ikertu den eta hartaz bakarrik hitz egitea, edo ikuspegi orokorragoa ematen saiatzea. Bigarrena hobetsi dut proiektu honetan, zeren eta honela irakasleak ezinbestean oinarrietatik eta apal hasi beharra baitauka, goregi ibili gabe eta betiko leloetan ere geratu gabe. Bere buruari galdetu behar dio zein diren kontatu nahi duen historiaren hari nagusiak, eta zein gai izan litezkeen garrantzitsu, nahiz oraindik Euskal Herrian ikertuak izan ez. Jarrera hauxe da, hain zuzen, ikasleei transmititu beharko liekeena, nire ustez.
Honek esan nahi du, lehenik eta behin, irakasleak ahalegin berezia egin beharko duela oinarrizko kontzeptuak argitzen, testuinguru historikoak ezartzen, baita hiztegigile eta hiztegien izenak eta datak ezagutarazten ere, gaien mamiaz gainera.
Halaber, esan nahi du irakaskuntza proiektu honetan aurkezten diren gaiak aldez bakarrik datozela arloko literaturatik eta, beraz, hein handi batean hautagai honek hutsune larrienak betetzeko eta ikuspegi jarraitu eta koherente bat lortzeko egin dituen ikerketen fruitu direla.
“Euskal lexikografia” izeneko irakasgaia, gaur den egunean, Euskal Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretaritza lizentziaturetako 2. zikloko hautazko irakasgaia da (13655 eta 17843. zb., hurrenez hurren), 6 kreditukoa. Halere, Itzulpengintzako 2. zikloa aurtengo ikastaroan abian jarri denez, orain artean Filologian bakarrik eskaini da, azkenekoz 2001-2002. ikasturtean, ni neu irakasle nintzela.
Errealitate honek ondorioak izan ditu proiektuan. Aitortu behar dut nagusiki Filologiako ikasleei begira taxuturik dagoela, zeren eta erraz eta aberasgarriago baita, nik uste, zuzenean ezagutzen dugun soslaian pentsatzea, abstraktuan bakarrik susmatzen dugunean baino. Nabari da, ordea, Itzulpengintzako ikasleek heziketa ezberdina izango dutela, baita premia ezberdinak ere, aldez behintzat. Dena dela, baderitzat funtsean bi taldeentzat berdin balio lezakeela, beherago aurkeztuko ditudan egokitzapen batzuk eginda bada ere.
Irakasgai hau ez da ikasle hauek euskal hiztegiez garrantzizkoenez behinik behin edota euskal lexikoaz zerbait ikasteko daukaten aukera bakarra.
Batetik, 1. kurtsoko “Euskara: Hizkuntza” derrigorrezkoak “Lexiko baliabideak: konposaketa, eratorpena eta mailegutza” izeneko atal bat dauka egitasmoan, eta 4. kurtsoko “Euskararen Gramatika Historikoa” derrigorrezkoak lexikoaren historiari atal pare bat eskaintzen dio. Gainera, ikasle batzuek behintzat hartuko zituzten edo hartuko dituzte 2. zikloko hautazkoen artean “Semantika” eta “Euskal Morfologiazko IMA”.
Dakusgunez, Euskal Lexikografiara iristean, egiantzekoago da Filologiako ikasleek hiztegigile batzuk ezagutzea eta are Larramendi bezalako batez nahikoa
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xx ere jakitea edota euskal hitzberrigintzaz, lexikografiaz ideia finkorik izatea baino. Esate baterako, 1. kurtsoko “Hizkuntzalaritza” derrigorrezkoaren egitasmoan “Semantika” bakarrik aipatzen da, ez Lexikologia, are gutxiago Lexikografia. Berriz, nolabaiteko euskarririk eskain ziezaguketen “Semantika” edo “Morfologiazko IMA”, edo aldi berean emango dituzte, edo beranduago. Ikasleen euren lekukotasunek horretan bermatzen naute. Honegatik, beharbeharrezkoa da ezeri ekin aurretik, eta ikasleek hiztegi erabiltzaile gisa duten eskarmentutik abiatuta, Lexikografi terminoak eta kontzeptu nagusiak aurkeztea eta argitzea.
3.2.2. Itzulpengintzako ikasleak
Ikasle hauekin alderantziz gertatzen da ia: 1. kurtsotik alderdi teoriko eta batez ere praktikotik Lexikografiarekin zerikusia duten edukiak ugari xamar jasotzen dituzte irakasgai askoren egitasmoek, guztiz euskal adarrekoek: “Informazio lexikografikoa” eta “Informazio terminologikoa” (“Itzulpengintzari aplikaturiko dokumentazioa” derrig.), “Lagungarri lexikografikoak” (“A hizkuntza I: euskara” derrig.), “Lexiko baliabideak: konposaketa, eratorpena eta mailegutza” (A hizkuntza II: euskara” derrig.). Oso lagungarri gerta dakizkiguke, orobat, 1. zikloko “Itzulpengintzari aplikaturiko hizkuntzalaritza” derrigorrezkoa eta “Hizkuntzalaritza kontrastiboa” hautazkoa, baita 2. zikloko “Itzulpengintzara aplikaturiko informatika” eta bereziki “A Hizkuntzako terminologia” derrigorrezkoak.
Berriz, egiantzekoa da ikasle hauek lizentziatura osoan zehar euskal hiztegi eta hiztegigile zaharrez oraintsukoez beste edozeinez, alegia inolako informaziorik ez jasotzea, agian 4. kurtsoko “Itzulpengintzaren Historia” derrigorrezkoan bidenabar izango dutena izan ezik.
Oinarri teorikoei dagokienez, gehixeago luzatu beharko ginateke hiztegi elebidunetako ordainez, Itzulpenaren teorian eta itzulpen praktiketan hizkuntzen anisomorfismoaz eta ordezkagaiztasunaz ikasten dutena hiztegietan nola islatzen den aztertzeko.
Baderitzat, bestalde, Itzulpengintzako ikasleek ere argi izan behar dutela gaurko hiztegigintza nondik nora doan, zeina baita gure egitasmoak 8. gaian azpimarratzen duena; baina, honezaz gainera, Filologiakoentzat baino anitzez premiazkoagoa da eurentzat eskura dauden hiztegiak zein diren eta nolakoak diren argi izatea. Beraz, “Adibide eta argigarriak” atalean hizkuntz hiztegi orokorrez proposatzen direnez gain, bestelako elebidunak ere (ingelesa eta euskara barneratzen dituztenak batik bat) aztertu beharko genituzke. Ez dut uste, berriz, terminologian sakondu beharrik dagoenik, “A Hizkuntzako Terminologia” izeneko 3. mailako derrigorrezko irakasgaia daukatenez gero.
Kontuan hartu beharrekoa da irakasgai hau “Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia” doktorego programan osatu ahalko dela; izan ere, “Euskal hiztegi zaharrak, hiztegigintzaren testukritikaren aztergai” izeneko 3 kredituko ikastaroa eskainia dugu 2002-2003. ikasturteko. Kontuan hartzekoa da, zeren eta asmoa baita hemen gaingiroki baino azaltzen ez dena, doktoregoan sakon azaldu eta sakonago aztertzea, guztiz hiztegigintzaren azterketaren metodologiari dagokionez. Derradan, bide batez, 3. zikloko ikasleek José Antonio Pascual irakaslearen “La Historia en el quehacer lexicográfico” ikastaroa ere aukeran izango dutela ikasturte honetan, eta hurrengo urteetan ere arlo honetan dabiltzan kanpoko irakasle gehiago hona ekartzeko nire eskuan diren ahalegin guztiak egingo nituzkeela.
Badirudi irakasleak lauzpabost helburu orokor izan behar dituela, edozein irakasgaitan dela, batzuk oinarri-oinarrizkoak, besteak zeharo desiragarriak. Honako hauek azpimarratuko nituzke: • Ikasleak ulertzea eta ikastea transmititu nahi zaizkion edukiak. • Ikaslearen jakin-mina piztea, eskolan inplika dadin eta, hartara, informazio transmisioa ahalik naturalena gerta dadin. • Ikastaroaren hasieratik, eta guztiz amaieran, ikasleak irakasgaiari buruzko ikuspegi orokorra erdiestea. Honen barruan sartuko genuke lizentziaturaren barruan non kokatzen den argi izatea, baita “zertarako balio duen” galdera ospetsuaren erantzunak ezagutzea: zer dakarkiokeen filologo edo itzultzaile izango denari, alegia. • Ikaslearen kritikotasuna eta ikerkuntza-gaitasuna bultzatzea, edozein arlotan ez bakarrik honetan erabiltzeko moduan, izan ere, hala teoria nola metodologia ulertzeko eta erabiltzeko erak maizenik jarrera intelektual orokorrago batean sartzekoak baitira. Aurrez ikusi behar genuke, dena dela, balitekeela etorkizunean ikasleak honetan era batera edo bestera aritu behar izatea. Beraz, honen barruan kokatuko nuke nora jo (bibliografia) eta nondik ekin ere (arloko ahuleziak, hutsuneak eta arazoak) argi izatea.
4.2. Helburu zehatzak
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xxiii Jakintzat eman dezakegu hiztegia nolabaiteko maiztasunez erabiltzen duela: hartarako ohituta dagoela oinarrizko hezkuntzatik eta, dagoenekoz lizentziaturako bigarren ziklokoa denez, sarri hiztegi mota ezberdinetara jo beharra izaten duela, beharbada Itzulpengintzakoak gehixeago Filologiakoak baino. Edonola ere, jakintzat eman dezakegu, halaber, ez duela lexikografiari buruzko ezagutza teorikorik batere (Filologiakoa bada), edo handik eta hemendik eduki batzuk jaso dituela, era orokorragoan ziurrenik (Itzulpengintzakoa bada); edonola ere, hiztegi erabiltzaile arrunten antzera, hiztegiak erabili erabiltzen dituela, baina hitzaurreak irakurri ez. Eta, azkenik, jakintzat eman dezakegu, gure eskarmentuaren arabera, ikasle askok eta askok pentsa genezakeen baino hiztegi gutxiago eta zaharragoak dituztela etxean eta, hortaz, maiz ez dituztela azken ekarpenak ezagutzen; hiztegi zaharrez den bezainbatean, baliteke gehienek hiztegi batzuez (Larramendi, Azkue...) zer edo zer entzun izana, baina oro har Euskal Hiztegigintzaren historia bezalako ezer denik ere, ziurrenik ez dute den gutxieneko aztarrenik. Helburuak bitan banatuko ditut, batzuk ofizioko izango denari baitagozkio (filologoari batetik, terminologo edo hiztegigileari bestetik), eta besteak hiztun arrunt gisa edo hizkuntz bitartekari gisa (irakasle, itzultzaile...) hiztegi erabiltzaile denari. • Ofizioko izango direnentzako helburuak Lexikografiaren teoriaz, metodologiaz eta terminologiaz oinarrizko heziketa jasotzea. Euskal hiztegigintzaren historiaz ideia orokor bat lortzea. Lexikografiaren Historiografiaren metodoak ezagutzea. “Euskal Lexikografia” iker-arloaren bilakaeraz eta egungo egoeraz behar beste informazio izatea. Azken honen barruan bereziki azpimarratuko nituzke hurrengo hauek: Euskal lexikografiaren historia gainerako arloetatik guztiz Euskararen Historiatik ongi bereiztea, bakoitzak bere metodoak erabilita elkar sustatzekoak badira ere.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xxiv Hiztegigintza aztertzeko metodoak unibertsalak direla argi izatea, vs ikerketa anekdotikoa edo intuitiboa. Euskal hiztegigintzaren historia Europako testuinguruaren barruan aztertu beharraz jabetzea, vs hurbilketa endogamikoa. Labur esanda, ikastaro honek Euskal Filologiako ikaslea euskal hiztegi zaharrak hiztegi zaharrak oro har Filologiaren lanabes gisa erabiltzeko bereziki gaitutako filologo bihurtu behar luke. Itzulpengintzakoa, berriz, alderdi diakronikoez sentiberago bilakarazi nahi luke, baita duten ezagutza praktikoa formalizatzen lagundu ere. • Hiztegi erabiltzaileentzako helburuak
Erabiltzaile hobeak lortu nahi lituzkete hiztegigileek, eta irakasgai hau izan daiteke lekurik egokiena ohitura honetan hezteko: hitzaurrea irakurriko dutenak, bertan azaltzen diren edukiak egoki ulertzeko moduan; halaber, hiztegiko edozein sarreraren aurrean, dagoena eta ez dagoena bereizten jakingo dutenak, eta dagoenaren barruan zer dagoen eta non begi-kolpera asmatuko dutenak. Euskal hiztegiez den bezainbatean, ikastaroarekin lortu nahi genuke ikasleek argi izatea zergatik diren diren bezalakoak gure lehengo eta oraingo hiztegiak. Nahi genuke, beraz, gutxieneko kontuan ikasleak hiztegien erabiltzaile kritiko bihur daitezen.
Aurreko atalean finkatu ditugun helburuak lortzeko erabiliko dugun metodologia bakuna eta zehatza da: eskolako azalpenak behar beste adibide eta argigarrirekin osatzea. Hona hemen bi zutabeok zein bere aldetik azalduta: 5.1. Alde teorikoa: eskolako azalpenak
Esango genuke irakaslearen azalpenak oraindik ere unibertsitateko irakaskuntza sistemaren bizkarrezurra direla. Teknologia berriak gutxietsi gabe, baderitzagu irakasle on bat arbelaren laguntzarekin, adibidez aski eta sobera izan daitekeela irakaskuntzaren helburuak lortzeko.
Oro har, irakasgai bati dagokion informazioa gaur hain da handia eta hain dago barreiatuta, non beharrezkoa izaten baita ofizioko baten bitartekotza, berak bakarrik hauta baititzake egitasmoko gai bakoitzari buruzko funtsezko edukiak. Bestetan Euskal Lexikografian, esaterako areago gertatzen da: ez dago eskulibururik, eta jorratu behar diren gaietako batzuk behar bezain zehatz aztertu gabe daude. Kasu honetan, beraz, irakaslearen azalpenek literatura sakabanatua koherenteki lotzeko eta hutsune larrienak berak egindako ikerketaren bitartez betetzeko eginkizuna ere izan behar dute.
Gakoa honetan datza, alegia: azalpenak argiak, behar bezala egituratuak eta erritmo egokian emanak izatean. Alabaina, hau ezin daiteke irakaslearen pertzeptzioaren baitan bakarrik utzi: azalpenak ulertu direla bermatzeko, beharrezkoa da lehenbailehen irakasle eta ikasleen arteko harrenamanak erraztu eta bideratzea. Ildo honetatik, oso garrantzizkotzat jotzen dugu azalpenak noizbehinka galderekin etetea, baita ikasleak animatzea, nahi beste galdera eta iruzkin egin ditzaten. Jarraipena egiaztatzeaz gainera, batzuetan ikasleen zalantza eta iruzkinek irakasleak jakintzat eman edo kontuan hartu ez dituen ikuspegi aberasgarriak azalerazten dituzte. Halaber, oso garrantzizkotzat jotzen dugu atzeranzko erreferentziak etengabe egitea, gaien arteko loturak eta aldeak azpimarratzeko eta ideia nagusiak behar beste nabarmentzeko.
Irakasle eta ikasleen arteko harremanen barruan, tutorego-orduak profitatu beharraz mintzatu behar zaie ikasleei, bai gaiak berpasatzerakoan edo bibliografia irakurtzean sortu zaizkien zalantzak konpontzeko, baita norbere lana behar bezala bideratuaz joateko (ik. § 6.1) ezinutzizkoak baitira. Gure ustez, behar baino nahikoa gutxiago erabiltzen dituzte, baina ez dugu etsiko.
Eskolen hasieran, hala dagokionean, irakasleak adibidetegiak banatuko ditu. Jakina da honelakoek nahikoa laguntzen diotela ikasleari apunte zehatzagoak hartzen; halere, badute beste abantailarik, hurrengo atalaren mintzagai, hain zuzen.
5.2. Alde praktikoa: adibide eta argigarriak
Ikasle eta irakasle bezala daukagun eskarmentuak argi aski diosku garapen teoriko soila, edozein gaitan dela, ikasleei aspergarri eta etsigarri suertatzen zaiela: oso zaila da azalpenek irakasteko pentsatuak, ez entretenitzeko ikaslea irakaskuntzan inplikatzea. Adibideak azalpenak argitzeko biderik zuzenena dira, baita irakasle eta ikasleen arteko harreman desiragarri horiek bultzatzeko ere: ikasleei galderak egin eta eragiteko aitzakia ezin hobeak, eta gaia nola asimilatzen ari diren antzemateko era erraza. Gainera, lexikografia begiztatu egin behar den zerbait da: ezer gutxitarako balio du hamaika azalpen emateak, hori hiztegi zehatzetan nola gauzatzen den ikusterik ez badago. Honegatik, gure eskolen zati ezinutzizkoa, azalpen teorikoen une oroko laguna, adibide eta argigarriek osatzen dute.
Argigarriek jatorrizko testuaren itxura ikasleei begietaratzea dute helburu: ikusi ezean, nekez asma daiteke nolako aldea dagoen gaurko hiztegietatik zaharretara, edo eskuizkribuetatik argitaratuetara, adibidez. Bestetan, garai bereko hiztegien arteko alde formalak erkatzeko oso baliagarriak izan daitezke. Gai zehatzak argitzeko berariaz prestatutako adibideak ere ugari erabiliko ditugu, azalpen teorikoetan egingo ditugun baieztapen garrantzizkoenen euskarri. Adibideak lantzeko orduan, ikaslearen partehartzea ezinbestekotzat jotzen dugunez gero, gogoan atxiki behar dugu hasieran nekez lortu ohi dela, nahiz lexikografi terminologia eta edukietan ohitu ahala errazago bilakatzen den. Dena dela,
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xxvii hasierako uzkurtasuna ematzeko, komeni da hartarako egokiak diren galdera eta adibideetatik hastea. Honegatik, lehen gaian hiztegi erabiltzaile arruntak erantzun ditzakeen galderak eta uler ditzakeen adibideak prestatu ditugu. Ildo honetatik, asmoa daukagu epe laburrean zenbait lanetan (cf. Gelpí 1997) ikusi ditugun lexikografi galdetegiak egokitzea, bide batez ikasleen arteko galdeketak euskal hiztegien erabileraz daukagun erabateko ezjakintasuna argitzen has daitezengatik.
Gaur egun ebaluaketaz hitz egiten denean, hala ikasleak ikastaroan zehar egin dituen aurrerapenak neurtzeko erabiltzen diren sistemez, nola berak ikastaroaz egin dezakeen balioztapenaz hitz egiten da. Bietaz jardungo dugu, beraz, ondoko lerrootan.
EHUaren Lehen eta bigarren zikloetako irakaskuntza kudeatzeko Araudia-k (II. tit., 6. art.), oso kontuan hartuko ditugun hiru ohar egiten ditu: batetik, ikasleei irakasgaia ebaluatzeko modua ikasturtearen hasieratik jakinarazi behar zaiela; bestetik, ebaluazioa azterketen, etengabeko ebaluaketaren edo lanen bidez burutu ahal izango dela; eta, azkenik, ikasleak ikastaro amaierako azterketa egiteko eskubidea bere duela.
Beste irakasgai batzuetarako etengabeko ebaluaketaren aldekoak bagara ere, Euskal Lexikografian lan programatua hobetsi dugu. Zein-nahi alorretan praktika irakasgaiaren eduki eta teknikekiko harreman zuzen eta pertsonala beharrezkoa izanda, beharbada Lexikografian inon bainoago dugu. Irakasgai honen helburuak lortzeko biderik zuzenena, gure ustez, ikasleak ikergai bat hautatu eta irakaslearen tutoretzapean bere kasa hartan sakontzea da. Honegatik, legeari atxikita azken azterketa egiteko aukera eman behar bazaio ere, haren ordez lan bat egitea aholkatuko zaio.
Lanak bi eratakoak izan daitezke: oinarrizkoa eta bikaina.
Oinarrizko lana. Honelako lanaren bitartez, ikasleak alorra ezagutzeko gutxieneko kontzeptuak menderatu dituela erakustea lortu nahi da; nolabait esanda, irakasgaia gainditzeko moduko lana izan behar da. Oinarrizko lan gisa, euskal hiztegi baten deskribaketa proposatuko zaio ikasleari, bere joera eta zaletasunen arabera:
Lan bikaina. Honela deritzaguna berezituagoa izango da eta, hortaz, hasiera batean behintzat, irakasgaian oro har, edo irakasgaiaren alderdiren batean interes gehiago erakusten duen ikasleari egokituko zaio. Esan gabe doa honetan ere ikaslearen baitan utziko dela erabiliko d(it)uen hiztegia(k) hautatzea; halaber, bere baitan egongo da lana erabat lexikografikoa izango den (hiztegi baten definizioak edo ordainak nolakoak diren aztertzea, taiu bereko hiztegi bi edo gehiagoren artean antolamenduan edo sarrera barruko informazioan dauden berdintasun eta ezberdintasunak neurtzea...) edo filologikoagoa (hiztegi baten iturriak arakatzea, hiztegi bi edo gehiagoren arteko erlazioak miatzea...).
Oso garrantzizkoa da ziurtatzea ikasleak ez duela lana osoki bere kabuz egingo, ez eta “azken orduan” aurkeztuko. Honetarako, irakasleak aldez aurretik egutegi bat proposatuko du, honako epe hauekin: (1) lana erabakitzeko epea: tutoregoorduetan ikasleak irakasleari jakinaraziko dio zein den hautatu duen gaia; irakasleak lana mugatzen eta ildo nagusiak ezartzen lagunduko dio, eta beharko bide duen bibliografia proposatuko; (2) lehen zirriborroa aurkezteko epea: irakasleak eransketak edo zuzenketak iradokitzeko beta izango du; (3) azken epea: Fakultateak irakasgaiaren azken azterketa egiteko programatuko duen datarekin bat etorriko da.
Era honetara, bideak jarriko dira lanaren bigarren helburua, bestea bezain garrantzizkoa, lortzeko: ikasleak ikerketan trebatzea, suspertzea eta gidatzea, alegia.
Irakasgaia emateko izan dudan aukeraren arabera, ikasle gehienak oinarrizko lanaren aldera makurtzen dira, espero bezala, eta ikergai gisa hiztegi modernoak nahiago dituzte. Hauen barnean, alde handiaz hautatuenak hizkuntz hiztegi orokorrak izaten dira; antza denez, arrazoi bakar bezain bakun bategatik: aukeran, erabili ohi dutena hobeto ezagutu nahiago dute. Hiztegi dialektalak bigarren azaltzen dira, hain zuzen ere dialektologiaz edo norberaren hizkeraz kezkatuago agertu diren ikasleek hautatuak. Edonola ere, oinarrizko lana hautatu duten ikasleetako askok erakutsi didate badakitela lan “bikainak” egiten: XX. mendeko hamaika hiztegiren azterketa
Lan bikaina hautatu dutenak bi eratakoak izan dira: (1) hiztegi zaharretarako joera dutenek alderdi lexikografiko eta filologikoa uztartu dituzte, halako hiztegien iturriez edo euskal ordainez jarduteko; (2) ustez ustekabean, aurrez lexikografi egitasmoetan sartuta zeuden ikasle zenbait ere azaldu dira; beraz, zer hobeagorik, eure egitasmoen aurkezpena paratzea baino?
Amaitzeko, esan nahi nuke nire aburuz lan hauen balioa ez litzatekeela bere baitan agortu behar, guztiz kontuan hartzen badugu, 2. zikloko ikasleak izanik, jadanik lizentziatura ondoko garaian pentsatzen hasteko egokieran daudela. Honegatik, eskuratutako lan berritzaileenen egileak animatu ditut lanean jarrai dezaten, laster horietako zenbait (Urte eta Aizkibelen hiztegiez, esaterako) edonon aurkezteko eta ziurrenik argitaratzeko moduan egongo direlako esperoan. Lanen bidezko ebaluaketaren xedeetako bat, hortaz, arlo honetan lan egingo duten ikertzaileak aurkitzea eta heztea da. Une honetan, ikasle bat daukagu 6 kredituko ikerkuntza-lana eta apika tesia bera ere Duvoisinen hiztegiaz egiteko prest.
Irakasleak berez jasotzen dituen inpresioez eta ikasleek zuzenean azaltzen dizkioten iritziez gainera, badirudi gero eta argiago dela bide egoki eta anonimoagoak aurkitu beharra irakaslearen jardunbidea ebaluatzeko. Alde honetatik, orain artean EHUak berak irakasleak ebaluatzeko erabiltzen duen metodo estandarrari atxiki gatzaizkio. Esan gabe doa emaitzak aztertzen ditugula eta gure pertzeptzioekin erkatzen, urteroko ebaluaketatik ondorio zenbait atera nahiz. Dena dela, gure lankideetako batzuek erabiltzen dituzten galdetegiak ere ezagutzen ditugu; etorkizunean horietakoren bat pertsonaltzeko asmoa dugu, EHUarenak kontuan hartzen ez dituen alderdi jakingarri zenbaitez galdetzeko asmoz.
7. Gaien izaera eta egitura
Aurkeztutako proiektuaren garapena ikasleei ikasturte hasieran banatzen zaien egitasmoan oinarritzen da. Irakasgaia 6 kredituko hautazkoa izanik, denbora zertan eman behar den tentuz neurtu behar da. Honegatik, bi atal nagusi egin dira: • Sarrera (1. eta 2. gaiak) Lexikografiaz jarduteko ikasleak ezagutu beharko dituen gutxieneko kontzeptuak azaltzen dira lehenik (1. gaia). Ondoren, Mendebaleko Europako lexikografiaren hastapenei begiratu labur bat ematen diegu (2. gaia), noiz, nola eta zergatik sortu zen eta lehen mendeetan nola garatu zen ulertzeko moduan behinik behin, ikasleak erraz erlaziona dezan hurren ikusi behar dugun euskal lexikografiaren historiarekin. • Euskal lexikografiaren historia (3-8. gaiak) Gaien banaketa egiterakoan, erabili ohi diren ebakidura nagusiak hartu dira kontuan, eta barne-koherentziari eta erosotasunari batez ere begiratu zaio.
Proeiktuan ageri diren bezala, gaiek lau atal dituzte: • Helburuak Gaia mugatzeko, ohar orokor batzuk egiteko eta nagusiki interesatuko zaizkigun alderdiak azpimarratzeko balio du. • Edukiak Gaia garatzerakoan irakasleak erabiliko duen oinarrizko eskema, ikasleek egitasmoaren bitartez ezagutuko dutenaren aurkezpen zehatzagoa.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xxxii • Azalpena Gaiaren garapen laburra. Ez da eskuliburu gisa taxutu (prestatzen ari naizenaren hezurdura agerian jartzen badute ere), hain zuzen ere irakaskuntzaproiektu gisa baizik. Atal honetan, hortaz, gaia garatzeko erabiliko dugun ikuspegi orokorra (hemen testuinguruak garrantzi handia izango du) eta ikasleei azpimarratuko zaizkien alderdiak azaltzen dira nagusiki. • Ikasleentzako irakurketak Erabilitako bibliografia guztitik batzuk (bizpahiru) hautatu dira, alderdiren batetik interesgarriago direlakoan. Banan-banan zehazten da aukeraren arrazoia. Hauexek dira ikasleei egitasmoan jarriko zaizkienak eta, hortaz, eskolan parte hartzeko eta irakasgaia gainditzeko eurek irakurri beharko dituztenak. • Bibliografia Irakasleak gaia prestatzeko erabili dituen bibliografi iturri ororen aitorpena.
8. Eranskinak • Iturriak Euskal hiztegien errolda egiteko dago, nahiz euskal lexikografiaren historiaren ikuspegi orokorra eman ahal izateko eta topikoak uxatzeko lehen urratsa izan. Hau konpondu nahian, zerrenda mota bi prestatu ditugu: (1) 1745 arteko lan lexikografikoak banan-banan aipatzen dira, eta bakoitzari buruzko ahalik informazio gehigarri gehiena ere ematen (argitalpenak...); (2) 1745etik aurrera gero eta zailagoa da zerrenda osoak ematea, lanak ikaragarri ugaltzen baitira; honegatik, gai bakoitzeko behin-behineko zerrenda osatu dugu, lanaren egilea, izena eta urtea bilduaz eta, ahal zela, irizpide zenbaiten arabera sailkatuaz. • Adibide eta argigarriak Gai bakoitzeko argigarri eta adibide multzo bat prestatu da, eskeman ageri diren gaien eta azalpenean egiten diren baieztapenen argigarri eta frogagarri. Gehiegi, aukeran, baina jakintzat eman behar da gai bakoitzeko, denboraren arabera eta azpimarratu nahi ditugun alderdien arabera, irakasleak horietako batzuk hautatuko dituela. Alabaina, desiragarritzat jotzen dugu ahalik gehienak erabiltzea.
Gai honetan ikastaro osoan zehar Lexikografiaz jarduteko erabili beharko ditugun oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira: hiztegiak definitu eta deskribatzeko ezinbesteko ditugunak, alegia.
Aurkezpena orokorra izango da, eta ahalik praktikoena, irakasgaiaren kreditu kopuru eta izenari dagokionez: ez luke zentzu handirik arlo teorikoan etengabe aritzea, ezta gero aztertuko ditugun euskal hiztegi ereduetatik at geratzen diren gertakarietan gehiegi geratzea.
Erabat neutroa izango da, gainera, denboraren aldetik. Hiztegigintzaren historia bigarren gairako utzirik, hobetsi dugu sinplifikazio bat egin eta “hiztegia” kontzeptua betierekoa bailitzan-edo jokatzea, ikasleari berez ezagutzen dituen hiztegi motetatik hastea errazago suertatuko zaiolakoan.
1.3. Hitzak eta gauzak
2. Hiztegigilearen ikuspegia
2.3. Erabiltzaile eredua
3.3.1. Izenburutxoak 3.3.2. Azazkaltxoak
2. Bestelako hiztegi elebidunak
2.1. Gaitasun hiztegiak
2.2. Estandarrarekin lotutakoak
2.2.1. Literatur hizkuntza sortzaileak
2.2.2. Eraberritzaileak
2.2.4. Deskribatzaileak
1.1. Definizioaren sorrera eta izaera
1.2. Definizioaren inguruko kontzeptu garrantzizko batzuk
Oro har, jakintzat eman dezakegu ikasleek nagusiki hizkuntz hiztegi orokorra izango dutela buruan, alfabetoaren araberako hurrenkera bakarrik gogoratuko zaiela ezaugarri formaletatik, eta hiztegietara zertarako jotzen duten galdetuta, esanahia eta ortografia aipatuko dituztela. Ikasleen eskarmentutik abiatuta, beraz, hiztegiez daukaten kontzeptua zehazten eta hedatzen saiatuko gara.
I. HIZTEGIEN EZAUGARRIAK Hiztegiak ez dira sailkatzen errazak, ez baitago ia ezaugarririk era bateko eta besteko hiztegiek neurriren batean ez dutenik. Hortaz, interesgarri eta emankorrago da hiztegiak deskribatzeko aintzat hartu behar diren ezaugarriak zein diren erabakitzea. Lau taldetan banatuko ditugu: 1. Hiztegiaren hedadura SARRERA KOPURUA. Lan lexikografikoetan bost mota bereiz daitezke: Hitz zerrendak: 5.000 sarreratik beherakoak Sakel-hiztegiak: 5.000-15.000 sar.; 250 orrialdetik beherakoak, tamaina txikikoak. Esku-hiztegiak: 15.000-35.000 sar.; 250-500 or. Hiztegiak: 35-60.000 sar.; 500-1.000 or. Hiztegi handiak: 60.000 sar eta 1.000 or. baino gehiagokoak. HIZKUNTZ KOPURUA. Hiru mota bereizi ohi dira gaur: elebakarrak, elebidunak eta eleaniztunak. Historikoki hirukoitz eta laukoitzak ere aintzat hartu beharko ditugunez, “eleaniztunak” lau hizkuntzatik gorakoak izango dira guretzat. Ikuspegi beretik, beste bi
Hizkuntz hiztegiak era askotakoak dira (ohikoak, sinonimo hiztegiak, terminologikoak...). Behin baino gehiagotan “hizkuntz hiztegi orokorrak” aipatu beharko ditugu: erabiltzailearen hizkuntzari buruzko jakinmina ase nahiz, denetariko hitzak (baita gramatikalak ere) biltzen dituztenak. 2. Hiztegigilearen ikuspegia DENBORA. Garai bakar bateko (oraingo edo lehengo) lexikoa jasotzen badu, hiztegia sinkronikoa izango da; garai guztietakoari lekua ematen bazaio, diakronikoa edo historikoa. Lexikoaren aurrehistoriaz kezkatzen bada, etimologikoa. HELBURUA. Objektiboa: dagoena biltzen du. Arauemailea: dagoena irizpide zenbaiten arabera bahetzen du, edota agerian usadio zenbaiten kontra egiten. Irrigarria: definizio harrigarri edo barregarriak ematen ditu. ERABILTZAILE EREDUA. Hiztegigilea norentzat ari den, eta halakoa izango da hiztegia, euren ama-hizkuntza, adina, kultur maila, hiztegiko (beste) hizkutzaren ezagutza... kontuan hartu beharko dituelako. 3. Hiztegiaren antolakuntza (makroegitura)
Hiztegia ez dago “hiztegiaz” bakarrik osatua: maiz hitzaurrea eta bestelako atalak ere baditu, lana bere osotasunean ulertu eta aurkezteko ezinutzizkoak. Egun “A- Z atala” izena eman ohi zaio hiztegiari, liburuko gainerakoetatik bereizteko. A-Z ataleko hitz-zerrenda hutsari “nomenklatura” deritza, berriz. 3.1. Nomenklatura
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xxxix ZER DA “HITZA”?. Nomenklatura hitzez osatuta dago. “Hitza” kontzeptua lausoa izanik, Hizkuntzalaritzak urteetan arbuiatu du; halere, badirudi hiztunaren senaren aldetik baduela zentzua eta, oro har, hiztegietan ongi funtzionatzen duela, nahiz mugako kasuetan zalantzaren bat sortu. HAUTAPEN IRIZPIDEAK. Ez dago pentsatzerik hiztegietan hitz guztiak sartzen direnik. Nomenklatura lau irizpideren arabera hautatu ohi da: Hiztegiaren xedea (orokorrak, teknikoak...) Erabiltzaile eredua (oinarrizkoak, denetarikoak...) Hiztegiaren tamaina Hiztegigilearen irizpidea (maileguak? hitz berriak? tabuak?...) NOMENKLATURAREN ETORKIA. Hizkuntza baten oinarrizko lexikoa 2.000 hitz ingurukoa den bitartean, lexiko osoan milaka eta milaka hitz daude, ehun milatik oso gora historia luzeko hizkuntzetan. Hiztuna bizitza osoan ziurrenik ez da iristen hamar mila hitzetik gora ezagutzera. Beraz, norberak ezin du hizkuntzaren lexikoa bere burutik jaso, eta hiztun talde batek ere ez. Honegatik, bi bide nagusi daude nomenklaturak osatzeko: Corpus (ahozko edo idatzi) baten azterketa Hiztegi bat(zuk) kopiatu, laburtu, egokitu edota emendatzea OSOTASUN NAHIAREN ONDORENAK. Hizkuntz hiztegi orokorra hizkuntzaren lexiko osoaren bilduma delako mitoak indar handia du: erabiltzaileek hiztegian aurkitzen ez duten hitza ez dela existitzen sinesteko joera dute; hiztegigileak ahalik hitz eta adiera gehien biltzen saiatzen dira. Osotasun nahiak berekin dakar hitz pilaketa, eta hitz pilaketak hiztegien gaixotasunetako asko: Batetik bestera igarotzen diren iratxoak Inork inoiz erabili ez dituen hitzak Ohiko hitzen gainetik bitxitasunak nabarmentzea 3.2. Sarreraren bila (I): nomenklaturaren hurrenkera
Hiztegia ez da hasi eta buka irakurtzeko egindako liburua, eskuarki hitz bakar baten bila irekitzen duguna baizik. Honegatik, bilaketa errazteko baliabide zenbait garatu dira, artean nomenklatura nolabaiteko hurrenkeran ezartzeko balio dutenak. ALFABETOA BAKARRIK? Alfabetoa hiztegiaren definizioan sartzen da: “Hurrenkera jakin baten (gehienetan alfabeto hurrenkeraren) arabera sailkaturiko hitz bilduma” (EH, s.v. hiztegi). “Gehienetan” horrek adierazten duen bezala, ez da hau hiztegietan hitzak antolatzeko dagoen modu bakarra, nahiz egun eta aspalditxotik nagusiena izan.
Bilatzen dugun hitza hiztegiko orri guztietatik gutxi gorabehera zeinetan dagoen jakiteko laguntzak (izenburutxoak, azazkaltxoak) eta orrian sarrera begiekin ahalik azkarren antzematekoak (frantses lerrokada, letra beltza) ere asmatu dira. IZENBURUTXOAK. Orriaren goialdean jarritako letrak (hitzak edo hitz-zatiak). XX. mendea baino lehen izenburutxoek, zutabean agertzen den lehenengo hitzaren hasierako letrak (bizpalau) iragartzen zituzten: zenbat zutabe, hainbat izenburutxo orrialdeko. Sistema ez zen erabat zehatza: batetik, zutabean zehar aldaketak gertatzera ez zuen haien kontu ematerik; bestetik, zenbait letra-taldek orrialde mordoa besarkatzen zuten. Sarrerak gutxi gorabehera aurkitzeko bidea zen. XVII. mendean zehar zutabe barruko izenburutxoak erabiltzen hasi ziren. Bai hauek eta bai hasierako letrekin osatutako goialdeko izenburutxoak gutxika-gutxika desagertzen dira XIX. mendearen erdialdetik aurrera, eta gaur egun ezagutzen dugun goialdeko izenburutxo motak (eskuarki orrialdeko lehen eta azken hitzak aipatzen dituena) ordezkatu zituen Europako hiztegi gehienetan.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xli AZAZKALTXOAK. Estatu Batuetan azazkaltxoak (liburuaren ertzean egindako zirkuluerdi-formako ebakidurak) erabiltzen dira letra bakoitzaren hasiera markatzeko. FRANTSES LERROKADA. Sarrerako karakter batzuk zutabeko ezkerreko ertzaren ezkerrerantz aurreratzea edo, bestela esanda, hasierako lerroa izan ezik gainerako guztiak sangratzea. Aspaldiko prozedura, gaurdaino iritsia. Adituen ustez, oso onuragarria ezkerretik eskuinera irakurtzen dugunontzat. LETRA BELTZA. Asmatu zenetik (1815 inguruan) eta gaur arte, sarrera-burua nabarmentzeko erabiltzen da, oso egokia baita goitik beherako irakurketaren geltokiak markatzeko. Horrelakorik ez zegoenean, frantses lerrokadak (berak bakarrik edo letra larriekin batera) markatzen zituen. 4. Sarreraren antolakuntza (mikroegitura) 4.1. Sarrera zer den
“Sarrera” hitzak bi esanahi izan ohi ditu: Hiztegia osatzen duten unitate lexiko guztietatik bakoitza azaltzeko eratzen den atal edo artikulua. Atal edo artikulu horren buruan azaltzen den unitate lexikoa. Nahasgarri izan daitekeen orotan, “sarrera” izena artikulurako gordeko dugu, buruko unitate lexikoari “sarrera-burua” deituko diogun bitartean. 4.2. Sarreraren osagaiak Bi zati bereizi ohi dira: sarrera-burua eta sarreraren gorputza. 4.2.1. Sarrera-buruaren itxura (forma kanonikoa) Sarrera-buruaren itxura ez da nahitaez naturala eta jakina, aldaera fonetikoen artean estandarra eta itxura morfologiko ezberdinen artean hiztegigileek konbentzioz paradigma osoaren ordezkaritzat jotzen dutena baizik.
4.2.2. Sarreraren gorputza DEFINIZIOA EDO ORDAINA. Gorputzaren osagai garrantzizkoena. Sarrerak konplexutasun maila oso ezberdinak izan ditzake. Hiztegi elebidunetako sarrerarik bakunena “sarrera-burua + ordaina(k)” egiturakoa da; honelakoz bakarrik osatutako hiztegiari “itzultzaile” deritzagu. Elebakarretan, ordainen ordez, definizioa dugu. BESTE OSAGAIAK. Sarrerak hamaika osagai izan ditzake. Hiztegi modernoetan hierarkia estu baten arabera antolatuta agertzen dira, eta grafikoki baliabide anitzez markatuta (letra tipo eta tamainak, zeinuak...).
1970 arte euskal hiztegi guztiak gutxienez elebidunak izan direnez gero, ezinbestean hauen ezaugarriak elebakarrenak baino astiroago aztertzekoak ditugu. 1. Ohiko hiztegi elebidunak HIZKUNTZAK. Bi aldetatik bereizten dira: iturri-hizkuntza (sarrera-burukoa) vs xede-hizkuntza (ordainetakoa) H1 (norberaren hizkuntza) vs H2 (hizkuntza arrotza) BETEKIZUNAK. Teorian bi norabideko hiztegi elebidunak lau lanetan lagundu behar du: H1-ean testuak ontzen H2-tik H1-era testuak itzultzen H2-an testuak ontzen
Praktikan, hizkuntza bietatik bakar baten hiztunentzat taxutu ohi dira. Honek eragina du (edo izan behar luke) hainbat arlotan egingo diren hautapenetan: Iturri-hizkuntzaren hitzak eta adierak Sarrera-buru agertuko diren formak (irregularrak...) Argibideen nolakoa eta kopurua Informazioa emateko erabiliko den hizkuntza 2. Bestelako hiztegi elebidunak
Metalexikografoek aztertu ohi dituzten hiztegi elebidunak, ohikotzat jotzen direnak, normaldutako hizkuntzenak izaten dira. Mendeetan normaldu gabe egon diren hizkuntzetan, teoria aplikatzeko oinarrizko arazo bat daukagu: zein da euskaldun baten H1, eta zein H2? Gure hiztegiak ulertzen hasteko, gutxienez beste bi hiztegi mota hartu behar ditugu kontuan: GAITASUN HIZTEGIAK. Ohiko hiztegiak erabilera-hiztegiak dira. Gaitasun-hiztegiek, erabiltzen denaz gainera, hiztegigilearen hizkuntz gaitasunaren arabera hobeto esanda, hizkuntzaren hitz sorbideez dakienaren arabera erabil daitekeena edo litekeena ere jasotzen dute, hizkuntzaren ahalmen sortzailea ahal edo nahi beste garatuaz. Lexikoa finkatu gabe dagoen edota aberastu beharra sentitzen den garai eta hizkuntzetan agertzen dira. ESTANDARRAREKIN LOTUTAKOAK. Lau mota bereiz daitezke, nahiz askotan hiztegi berean mota bat baino gehiago biltzen diren:
(1) Literatur hizkuntza sortzaileak: Estandar idatzia sortzeko helburua dutenak. Elebidunak dira: noiz-nolako kultur hizkuntzan diren baina norberarenean falta diren berbak sartzeko asmoz biltzen dira, eta honegatik kultur hizkuntza da beti ere hiztegiko iturri-hizkuntza. Jakintzat ematen da badirela edo laster izango direla kultur hizkuntzan hezita izan arren, beren hizkuntzan idazteko laguntza beharko duten hiztunak.
(2) Eraberritzaileak: Estandarra eguneratu nahi dutenak, dela terminologian, dela zenbait erregistrotan hizkuntzak dituen gabeziak beteaz.
(4) Deskribatzaileak: Estandarra deskribatzen dutenak, eta argitzen.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xlv III. DEFINIZIOAK ETA ORDAINAK 1. Definizioa 1.1. Definizioaren sorrera eta izaera BEREZKO DEFINIZIOA edo DEFINIZIO NATURALA. Hiztunak ematen duena, hitz baten esanahiaz galdetzen diotenean. OINARRIZKO DEFINIZIOA edo DEFINIZIO NAGUSIA. Hiztunek aintzat hartzen dutena; ez du zientziarekin bat etorri beharrik. DEFINIZIOAREN ALDAKORTASUNA. Honako arlo hauetan gertatzen den edozein aldaketa garrantzitsuk alda dezake aldatu ohi du hiztegietako definizioa: Hiztun komunitatearen ideologia Ezagutzaren hedapena Definizioaren kontzeptua zorroztea DEFINIZIOA ETA SEMANTIKA. Definizioa hiztegigintza tradizio luzean oinarrituta dago. Hizkuntzalaritzaren aurrerapenak gorabehera, definizio lexikografikoa goitik behera berrizta dezakeen metodorik ez da inoiz azaldu, nahiz hobekuntza zenbait bideratu dituzten. Azken batean, ez dirudi hiztegiak hitzaren esanahiaren analisia aurkeztu behar duenik: aski bide da definizio orokorra, erabiltzaileak hitza ongi ulertu eta erabiltzeko adinakoa. 1.2. Definizioaren inguruko kontzeptu garrantzizko batzuk METAHIZKUNTZA. Hizkuntzari buruz hitz egiterakoan erabiltzen dugun hizkuntza. Definizioa metahizkuntzaz egiten da. Metahizkuntza honen adierazgarrietako batzuk izaten dira (izaten ziren) Dícese... Honela deritza... ADIERA. Hitzaren esanahi ezberdinetako bakoitza, bat baino gehiago dituenean. Adierak sarrera barruko atal ezberdinak (zenbakiekin, etab.ekin bereiziak) izan ohi dira. Adieren arteko ordena erabakitzeko irizpideak: kronologia
A1) Metahizkuntzazko definizioa edo ohiz kanpoko definizioa
a) Defini ezin daitezkeen hitzak
d) Testuinguruaren araberakoak
b) Sinonimikoa
d) Aurreko kategorien osagarriak:
d3) Begi-bistakoa B) Definituaren izaera eta definizioan emandako informazioaren arabera
B2) Definizio azaltzailea vs definizio sortzaile edo hitzartua 2. Ordainak ANISOMORFISMOA. Hizkuntzen egitura lexikoak ez datoz denetan bat; hauxe da hiztegigintza elebidunaren (eta itzulpengintzaren) arazo nagusia. Ez dago erabateko baliokiderik, terminologian izan ezik: gehienak zatikazko ordainak baino ez dira, adiera batean edo batzuetan, testuinguru batean edo batzuetan baliokide direnak. ORDAIN MOTAK. Ordain itzultzaileak: taiu bereko testuinguruetan ager daitezkeenak. Ordain azaltzaileak: iturri-hizkuntzako hitzaren esanahia agerian jartzen dutenak.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xlviii ORDAINIK GABEKO UNITATEAK. Nagusiki hiru erakoak izan daitezke: Funtzio designatiboaz bestelakoa duten unitateak (gramatikazkoak...). Kulturarekin lotutako hitzak Hutsuneak betetzeko ahaleginetan dabilen hizkuntzak falta dituenak
Lehenengoetan irtenbidea funtzioa labur adieraztea eta adibideak ematea izan ohi da. Beste biek bi irtenbide dituzte: ordaina eratzea (mailegua edo hitz berria) edo ordain azaltzailea ematea.
Aurreko gaian hiztegiak tipologikoki definitu eta deskribatzeko irizpide eta kontzeptu nagusiak ikusi ondoren, honako honetan hiztegiak genetikoki ulertzeko ezinbestekoak diren zenbait gai jorratuko ditugu. Batetik, Antzinateko hiztegigintzan sartu-irten bat eginez, gizakia lexikografian aritzera eraman duten zioak funtsean betierekoak direla azpimarratuko dugu. Bestetik, Mendebaldeko Europako hiztegigintzaren historiari eutsiko diogu, honen barnean garatu baita Euskal Lexikografia. Gure bidaia Erdi Aroko glosetan hasi eta “hiztegigintza akademikoa” deitu ohi den mugimenduan (XVII-XVIII. ea.) bukatuko da, garapenaren ezaugarri nagusiez jabetzeko epe hau aski delakoan, orokorki ikertu ez den XIX. mendetik aurrerako hiztegigintzaren historiaren oihanean sartu gabe. Berezi-bereziki interesatzen zaizkigu atal honetan genero lexikografikoen sorrera eta bilakaera, baita euren eragile soziokulturalak ere.
1. Hiztegigintza elebidun klasikoa 2. Hizkuntza arruntak ikasteko baliabideak 2.1. Hiztegigintza eleaniztuna 2.2. Hizkuntz eskuliburuak 2.3. Hiztegigintza elebidun modernoa
Lexikografia historia luzeko jardunbidea da. Idazkerarekin bateratsu sortzen da, edo idazkeraren lehenengo agerraldiekin bateratsu lekukotzen behinik behin, Ekialde Hurbileko antzinako kulturetan. Haatik, jauzi handia dago orduko hitz zerrendetatik egungo hiztegietara: esan liteke xedeek berdintsu dirautela, baina artean hiztegiaren itxura eta edukia nabarmen aldatu dira, aldez hiztegigintzaren berezko garapenagatik, aldez inguruan izan diren berrikuntzen eraginez (hizkuntzalaritzaren bilakaera, inprentaren asmakuntza...). Hona hemen, beraz, gai honetan azpimarratu nahi ditugun bi ezaugarri, hiztegiak azaltzeko ezinutzizkoak: a) Hiztegigintza tradizio luzeko jardunbidea da, ia artisau-lana. Oinarrizko kultur premia jakin batzuei berdintsu erantzuten dien heinean, funtsean ez da aldatu mendeetan zehar, oso gutxinaka baizik. Eta metatutako jakintzaren transmisio-bidea den heinean, maiz kopian edo egokitzapenean oinarritu da. b) Hiztegia kultur objektua da, unean uneko gizartearen premia zehatzak ere asetzeko pentsatua, hizkuntz eta kultur egoera hein batean baita soziopolitiko eta ekonomikoa ere islatzen duena eta, hortaz, gizartearekin bateratsu aldatuz doana. Lexikografia modernoa Europan sortzen da, XV-XVI. mendeetan, Erdi Aroko latinezko hiztegigintzaren garapen gisa. Orduan gertatzen da “lehenengo iraultza lexikografikoa” dei dezakeguna: ondoko lau mendeetan ez dago ezer, Errenazimenduko bultzadarekin berdin daitekeenik, berriki ordenagailua hiztegigintzan erabiltzen hasi den arte. Erdi Aroaz eta Errenazimenduaz, bi garai hauetaz kezkatuko gara batez ere, bada, Europako hiztegigintzaren hastapenak deskribatzeko; gure historia une esanguratsu batean etengo da: “hiztegigintza akademikoa” deritzagunean, hizkuntz hiztegi elebakar handiak sortu zireneko mugimenduan, alegia.
Antzinatean geroagoko eragile eta xede berberak aurkitzen dira jadanik. Izan ere, non-nahi ere dela, jarduera lexikografikoa heziketaren eskutik dator, idazten eta irakurtzen ikasi beharretik hasita. Halaber, beste bi faktore nagusirekin lotuta dago: hizkuntz ukitze egoerekin eta hizkuntzaren etengabeko aldaketarekin. Ukitze egoerak bi eratara ager daitezke:
Kultur menpekotasuna: Geroago latina bezalaxe, sumeriera akadioen artean kultur hizkuntza eta hizkuntza sakratua izan zen. Honek sumeriera-akadiera zerrenda elebidunak (batzuetan oso luzeak, milaka hamarreko hitzekoak) sortarazi zituen (K. a. III. milurtekoan).
Nazioarteko harremanak: Erresuma akadioaren mugako herrietan zerrenda eleaniztunak aurkitu dira, aldameneko herrien hizkuntzak (hititera, hurritera, ugaritera) ere barneratzen dituztenak.
Hizkuntzaren etengabeko aldaketak eta denboraren iragateak berak beste premia bat sortzen du: tradizioa gorde beharra. Aurrekoen testuak ulertarazi behar dira, areago antzinako hizkuntza hura klasikotzat jotzen denean. Lexikografia grekoa hemendik dator neurri handi batean: azken buruan Homero ulertu beharretik. Honek hitz zail, ulergatiz edo ustelduak azaltzeko iruzkinak (glossai) pilarazi zituen.
Bada laugarren faktore orokorrago bat: mundua ezagutu eta ordenatu beharra, alegia. Dirudienez, zerrendarik zaharrenak honek eragindakoak dira: sumerioek egin zituzten zerrenda elebakarrak mundu ezagunaren erroldak baino ez omen ziren. Faktore orokor hau, dakigularik, askoz beranduago arte ez zen bilakatu hizkuntzari buruzko hausnarketa. Hiru adibide baino ez:
PROIEKTUAREN AURKEZPENA lv • Sinonimia: Prodico (K. a. 470), sinonimiaren ñabartasunez ohartuta, itxuraz esanahi berekoak ziren hitzen artean bereizketak egiten saiatu zen, definizio kontzeptual trinkoen bidez. • Etimologia: Luzaroan hiztegigintzaren lagun izango den jarduera hau Antzinatean (Bizanzioko Aristofanes, Malosko Cretes, Atenasko Apolodoro...) poesiaren interpretapenaren lagungarri gisa landu zen. • Sormena: Aurkitu ahal izan dudan gaitasun-hiztegi zaharrena besteen aldean oso berria, halere Al-Jalil lexikografo arabearen Kitab al-‘Ayn lana da (K. o. VIII. mn.): arabierazko erroak silaba kopuruaren arabera sailkatuaz, hizkuntzaren sormena (litezkeen hitzak, erabili gabeko konbinazioak) agerian jartzen saiatu zen. 2. Erdi Aroko genero lexikografikoak Erdi Aroko latinezko hiztegigintza kultur premia ezagun batekin lotuta dago: Europako mendebalde osoan latina izan zen kultur hizkuntza eta nazioarteko hizkuntza. Honek esan nahi du non-nahi bigarren hizkuntza gisa irakatsi eta ikasi behar zela. Ikasi behar honek berekin dakar baliabideak gerturatzea: gramatikekin batera, latina ikasten laguntzeko ez ezik, itzultzeko eta idazteko lan lexikografikoak egiten dira. Premia azkarrago sentitu zen erromantzeez bestelako hizkuntzak zituzten herrietan (germaniko edo zeltikoetan), baina une batetik aurrera Erromanian bertan ere ohartzen hasi ziren idazten zena eta hitz egiten zena ez zetozela bat. Erdi Aroan kultur transmisioa erreprodukzioan eta konpilazioan oinarritzen da: eskuizkribuak behin eta berriz kopiatzen dira, laburtzen edo hedatzen dira, euren artean biltzen edo premia ezberdinei egokitzen. Nazioartekotasuna da lan garrantzitsuenen ezaugarria. Erdi Aroko hiztegigintza bi norabidetan garatzen da: (1) irakaskuntzakoa; (2) jasoa, entziklopedi motakoa, Antzinatetik datorren kultur ondarea jasotzen eta Errenazimenduraino transmititzen duena.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA lviii Humanistek Erdi Aroko tradizio zaharkitua berariaz hatsi zuten hainbat arlotan, baita hiztegigintzan ere. Errenazimenduan hiztegia genero gisa definitzen duten funtsezko ezaugarriak finkatu ziren, Europako mendebal osoan garatuko zen lexikografia baldintzatuaz. Haustura ez zen erabatekoa izan: aurreko lanetara jotzea lehen bezain ohikoa da, eta latinak oraindik oso betebehar garrantzizkoa dauka. Alabaina, faktore berri batzuek eragin zuten hiztegigintza: Ikasketa klasikoak itxuraberritzea. Idazle klasikoen argitalpen hobeak egiteaz gainera, tresna didaktiko berriak (hiztegi eta gramatikak) prestatu ziren, Erdi Aroko baliabide zaharkituen ordez. Hizkuntza arruntek ordura artean ez bezalako garrantzia hartzea. Estatu modernoak finkatzen ari diren garai batez ari gara: hizkuntza botere-tresna eta sinbolo bihurtzen da, kanpora begira bereizgarri, barnera begira bateratzaile. Latinak kultur hizkuntza gisa pairatzen duen beherakada nabarmenarekin batera, hizkuntza arrunten erabilera goraka doa arlo gehienetan; ondorioz, Europako hizkuntza askoren lehen gramatikak eta hiztegiak egiten dira. Nazioarteko harremanak lehen baino iraunkor eta garrantzizkoagoak bilakatzea. Nazioarteko hizkuntza gisa ere, latina ez da lehengoa: hizkuntza modernoak ikasi beharra agertzen da, nazio modernoen artean sortzen diren harreman komertzial, kultural eta soziopolitikoak bideratzeko. Xede honekin oinarrizko gramatikak eta hizkuntz eskuliburuak ugari ekoizten dira. Inprentaren asmakuntza. Informazioa igortzeko bideak irauli zituen: eskuzko kopiak aldaketa eta hutsetarako zeukan joera nahikoa gutxitzeaz gainera, edozein idazki anitzez aise, ugari eta merkeago hedatzeko aukera ematen du.
1. Hiztegigintza elebidun klasikoa
Bide jasoaren Errenazimenduko ordezkari, eta maiz geroagoko hizkuntz hiztegi elebakar orokorren aitzindari. Bi tradizio biltzen dira: Erdi Aroko latinezko elebakar handiak eta hiztegi alfabetiko elebidunak; bietatik hartzen dute hiztegigileek. Norberaren hizkuntza lexiko aberastasunean latinaren pareko dela frogatzeko zein latinaren pareko bihurtzeko begibistako bidea, latina-hizkuntza arrunta hurrenkeran egindako hiztegiak dira (Nebrixa 1492, Estienne 1538, Cardoso 1551...). Alderantziz antolatutako hiztegiak eskuarki horien ondoren ohi datoz, eta sarri euren zordun dira (Nebrixa 1495 (?), Estienne 1539, Cardoso 1562-63...); bide honetatik, hizkuntza arrunten lehen nomenklatura handiak sortu ziren. 2. Hizkuntza arruntak ikasteko baliabideak
Hizkuntz irakaskuntza Erdi Aroan baino garrantzizkoago bihurtzen da. Hizkuntza arruntek gero eta leku gehiago kentzen diote latinari, nazioarteko harremanak ugaldu eta norberaren hizkuntza denetarako gehiago erabili ahala.
Hiztegietan lotuta agertzen diren hizkuntzak, garai hartako herrien arteko erlazioen isla dira hein handi batean, baita hizkuntza batzuek Europan izan zuten garrantziarena ere. 2.1. Hiztegigintza eleaniztuna Garai honetan mundu ezaguneko hizkuntz aniztasunaz biziki interesatuta daude jakintsuak. Hiztegi eleaniztunak honen ondorioetako bat ditugu, hainbat hizkuntzaren ordain zerrendak biltzen zituztenak. “Calepino” deitua izan zen garai honetako best-seller-etako bat: Ambrogio Calepinok latina-italiera hurrenkeran egina (1502), hizkuntza batzuk kendu eta beste batzuk jarri, zortzi, hamar eta are hamaika hizkuntza biltzeraino iritsi zen XVI. mendeko eta XVII. mende hasierako argitalpen anitzetako batzuetan. Genero bilakatu zen.
2.2. Hizkuntz eskuliburuak
Hiztegiak jakituriarekin lotzeko joera dugu: ezagutzen ez ditugun edo ongi ulertzen ez ditugun, sarritan inoiz ere erabiltzen ez ditugun hitzez betetako liburuak direla uste
PROIEKTUAREN AURKEZPENA lx dugu, hizkuntzaren altxor osoaren gordailu. Alabaina, halakoak ez dira ondu izan diren lan lexikografiko bakarrak, ez eta hurrik eman ere. Premia apalagoetarako ondutakoak hamaika izan dira, eta dira oraindik ere.
Zehatzago, hitz egin behar dugu herririk herri ibili behar zen jendearentzat (merkatariak, bidaiariak, soldaduak...) pentsatutako lanez. Honelakoek ez dute hiztegi handi baten beharrik: aski dute, gehienbat, oinarrizko hitz edo esapide zenbait eskura izatea. Europako hizkuntza nagusiak binaka edo batzen dituzten hiztegitxoak dira; hiztegioi bestelako osagaiak eransten zaizkie.
Adibiderik garaiena: Berlaimont, Vocabulaire pour aprendre legierement a bien lire, escripre & parler Francois & Flameng... (c. 1530): eskuliburu familia erraldoi baten oinarrian dago, beste hizkuntza batzuetako eransketak eginda. Edukia: Ohiko hitzen glosarioa Gehienbat alfabetikoa (A edo ABrainokoa bakarrik) 1.500 hitz inguru Zenbakiak eta egunak Hiru solas (gero gehiago) “Hamar pertsonentzako konbitea” “Saltzen eta erosten ikasteko” “Zorra kobratzeko” Gutunak eta dokumentuak, eredu gisa, nagusiki merkataritza eta negozioei buruzkoak Otoitzik beharrenak Ahoskerari buruzko atal laburra, gramatika nozio zenbaitekin 2.3. Hiztegigintza elebidun modernoa
Gramatikei edo hizkuntz eskuliburuei erantsitako hiztegi txikien alboan, nazioarteko harremanen ohiko norabideen arabera, hizkuntza moderno bi biltzen dituzten lehen hiztegi handiak ere antolatzen dira. Garai hartan, ezaguna denez, gaztelania da erreferentzia hizkuntzetako bat: gaztelania italierarekin (Las Casas 1570), frantsesarekin (Hornkens 1599), ingelesarekin (Percyvall 1591) edo neerlanderarekin (Rodriguez 1624) biltzen duten hiztegiak ez dira falta; baina nork bere erreferenteak ere badituzte Europako herriek: adib. neederlandera lehen eta nagusiki frantsesarekin lotzen da (Naembouck 1546), eta gero ingelesarekin (Hexham 1647).
III. HIZTEGIGINTZA ELEBAKARRAREN JAIOTZA 1. Hasikinak (XVII. mn.) Hiztegigintza elebakarra sor dadin, nork bere hizkuntza ikasi eta lantzeko premia sortu behar da aurrenik. Premia honek bi ondorio nagusi izan zituen lehen unean: Kodetzea: Europako hizkuntzen lehen gramatikak idazten dira, Nebrixaren gaztelaniazkotik (1492) hasita. Goratzea: espekulazio linguistikoaren barruan leku garaia izango duen korronte historiko-filologiko bat sortzen da, “apologia” izen orokorrarekin ezagutzen duguna: nork bere hizkuntza Babelgo nahastearen ondorengoen artean kokatzeko edo haiekin nola edo hala lotzeko argudio historikoak eta filologikoak (etimologikoak gehienbat) biltzen dituena.
Beranduago baizik ez du eragingo hiztegigintza elebakarraren sorrera: Europa osoan lehen nazio-hiztegiak denak elebidunak dira, dakigunez. Honegatik, hein handi batean hiztegigintza elebakarra aurreratuago zegoen elebidunaren ondorena da, bertan izan baitzuen abiapuntua, bai tekniken aldetik, baita maiz edukiaren aldetik ere.
Hiztegigintza elebakarraren beharra ez zen berdin sentitu Europako herri guztietan, eta ez zen arrazoi berengatik, ez eta bide beretik sortu. Hasikinetan bi eredu aurkitzen ditugu: “hard word” tradizioa ingelesez, eta summa antzekoa gaztelaniaz. 1.1. “Hard word” tradizioa Ingelesez lehenengo hiztegi elebakarrak nahiko goiztarrak izan arren (Cawdrey 1604), txiki eta murritzak dira: hiztun arruntarentzat ulergaitz diren hitzak baino ez dituzte biltzen (kultur hitzak, terminoak, hitz zaharkituak...). Eguneroko hitzak ez dira sartzen oso berandu arte (Kersey 1702), eta honetarako hiztegigileak betidanik jasotzen zituen tradizio elebidunera (ingelesa-latina eta ingelesa-frantsesa hiztegietara) jo behar izan zuen. 1.2. Summa antzeko hiztegigintza elebakarra
2. Hiztegigintza akademikoa (XVII-XVII. mn.) Lau harkantoi ditugu, bata bestearen eraginez sortuak, baita bata bestearen eredura ere hein handi batean: • Italieraz Vocabolario degli Accademici della Crusca (1612) • Frantsesez Frantziako Akademiaren hiztegia (1694) • Gaztelaniaz Espainiako Akademiaren Diccionario de Autoridades (1726-1739) • Ingelesez Samuel Johnson-en hiztegia (1755). Bi alderdi azpimarratu behar ditugu: OSOTASUN NAHIA. Hizkuntz apologiaren ildotik ahalik hitz gehienak biltzeko ideia sortzen da, hizkuntza denetarakoa eta ezin aberatsagoa dela erakutsi beharrez. ARAUEMAILETASUNA. Berariaz (akademiak) edo nahi gabe (Johnson), arauemaile dira hiztegiok, eta eragin handikoak. Hizkuntza maila jasoan erabiltzeko irizpideak finkatzen dituzte, hala gramatikagintzaren lana hainbat alderditatik osatuaz (idazkera, ahoskera...), nola batez ere hizkuntzaren lexikoari muga zenbait jarriaz: hitz tabuak, arruntegiak, mailegu iruntsi gabeak, neologismo gordinak... baita maizenik hitz dialektalak ere kanpoan uzten dituzte; bestela, hitzen artean bereizketak egiten dira, maila jakin batzuk (diatopikoak, diastratikoak eta diafasikoak) markatuaz. Oso ideia zabaldu bat dute denek oinarrian: hizkuntza guztiek bere loraldia izaten dute; ondoren, finkatzeko modurik aurkitu ezean, hondatu eta galtzen dira. Hortaz, zeinek bere hizkuntz eredua (“le bel usage”) hautatuta, hura da finkatu eta betiko bilduta aurkeztu nahi dutena: Cruscaren Akademiak Florenziako tradizio humanistikoa, Frantziakoak garaikoa, Espainiakoak XVII. mendeko literatura eta Johnsonek aurreko bi mendeetakoa. Literatur aipuak izaten dira, beraz, euren sarreren euskarri eta arima, salbu eta Frantziako Akademiaren hiztegian, zeren eta: Il [hiztegia] a esté commencé & achevé dans le siecle le plus florissant de la Langue Françoise. Et c’est pour cela qu’il ne cite point, parce que plusieurs de nos plus
1745 baino lehenagoko hiztegigintza saio xumeak hiztegiez bestelakoak bildu, sailkatu eta deskribatuko ditugu, beren tipologia eta historiaren oinarriak jartzeko, behar beste adibideekin.
Bi irizpide nagusik gidatuko gaituzte. Batetik, euskaldunen zerrendei atzerritarrenei baino garrantzi gehiago emango diegu, egiazki horiek bakarrik osatzen baitute “euskal tradizioa” deritzaguna: ondoko hiztegigintzaren aurrekaritzat jo daitekeena, Euskal Herriko kultur giroaren berri ematen diguna, eta euskaldunek lexikografiaren konbentzioak betetzeko hautatu zituzten irtenbideak ezagutzeko bidea ematen diguna, alegia.
Bestetik, euskal zerrenda hauek ohi baino arreta gehiagoz aztertuko ditugu, nahikotxo argitaratuak izan baitziren, garai bereko hiztegiak ez bezala: hartara, gerokoengan eraginik izatekotan, badirudi hauek aukera gehien izan zutela.
Euskal Lexikografiaren jaiotza euskararen Erdi Aroko lehen agerpenekin bat eginda aurkeztu ohi da. Alabaina, metodologia eta xedeen aldetik banatu behar genituzke lexikografiaren eta hizkuntzaren historiak orainokoan bainoago, zeinek bere bideak urra eta, behar izanez gero, elkar susta dezaten. Oinarrizko banaketa honetatik zuzenean datoz gai honek dituen bi atalak: “Zeharkako lekukotasunak” eta “Tradizioaren sorrera: genero lexikografiko xumeak”.
I. ZEHARKAKO LEKUKOTASUNAK Atal honetako lekukotasunek, euskararen barneko edo kanpoko historian garrantzi handia batzuetan apartekoa izan arren, euskal lexikografi tradizioan ez dute inolako jarraipenik edo eraginik izan. Honegatik, sorrarazi zituen testuinguruaz eta euren kultur esanguraz gehiago kezkatuko gara, eurak deskribatzeaz baino. Atalak bi zati ditu, oso asimetrikoak ezinbestean: euskaldunen aldetik glosak bakarrik aipa daitezke, gainerako lekukotasun guztiak “Atzerritarren zerrenda eta hiztegitxoak” deritzan atalean sartu beharrekoak diren bitartean. Glosak. Hizkuntzen arteko urruntasunagatik, latinezko eskuizkribuetan egindako glosak erromantzeez bestelako hizkuntzetan goizago agertu ziren Europan barrena, eta handik abiatuta, ondoko hiztegigintzaren oinarrian dauden glosario
PROIEKTUAREN AURKEZPENA lxix tradizioak sortu ziren hainbat herritan (cf. aurreko gaia). Euskal Herrian, ostera, Donemiliagako bi glosez besterik ez dugu. Euskal hiztegigintzaren hasiera berankorra eta bilakaera arazotsua ulertzeko baliagarri den heinean, batez ere euskaraz idazten ez hasteko bildu bide ziren arrazoiak Lacarrak (1957) bikain azalduak gogoratzeko balioko digute. Bidaiarien bildumak. Europako bideak ugaldu eta seguruago bihurtzearen ondorio argiak, hiru alderdi azpimarratzeko baliatuko ditugu:
Hizkuntzalarien bigarren eskuko zerrendak. Siculoren eskutik “Babel deskubritzen ari den” garaian sartzen gara: hizkuntz ezberdintasunak txunditu eta biziki interesatuta, Errenazimenduaz geroz bilduma eleaniztunak ugari ekoizten dira, hitz zerrendak eta Aita Gure sortak, besteak beste. Testuinguru honetan, XVI. mendearen bukaeratik aurrera, hizkuntzalari zenbaitek euskarari buruz zer edo zer esan nahi eta nekez eman zezaketen haren erakusgarririk, aurreko lanetatik kopiatuaz baizik. Hitz zerrenda zahar-berriak egiten dira orduan.
Nahiz aurrekoak baino luzexeagoak izan, halabeharrez, zerrenda hauek guztiak codex descriptus dira, bigarren eskuko lekukotasunak: hitzen historiarako baliogabeak, beraz. Gure ikuspuntutik, ordea, gutxienez bi interes argi dituzte:
a) Kultur historiaren aldetik, Europan barrena euskarak izan zuen izena ezagutzeko ezinbestekoak dira; bidenabar, Leizarragaren Testamentu Berriaren euskarazko itzulpenak arrazoi erlijioso eta linguistikoengatik lortutako nazioarteko oihartzunaren berri ere bademaigute.
b) Lexikografiaren aldetik, iturritasun ariketa errazak egiteko balio dute, zeren eta ezaguna baita, neurri batean bederen, zerrenda hauetako batzuek (Vulcanius, Lhwyd) Leizarragaren testuarekin daukaten erlazio zuzena, baita euren artean daukatena ere.
Glossaria duo vasco-islandica. Biltzaile islandiar ezezagunei esker, euskal arrantzaleak eta islandiarren arteko harremanak biziak oso XVI eta XVII. mendeetan islatzen dituzte bi zerrendok eta, areago, euskaldunek harreman horiek bideratzeko sortu zuten pidginaren hizkuntz lekukotasun ezinutzizkoak eskaintzen.
Vocabularia Gallica izenekoak ohi ez bezalako aukera ematen digu, gutxi gorabehera gaika antolatutako zerrenda luzexka bat (520 sarrera) nola bildu zen aztertzeko: biltzaileak eta berriemaileak elkar ulertzeko bide ziurrik gabe eta eredu lexikografikorik gabe, antza denez, keinuak eta atzamarra erabili bide ziren gauzen izenak lortzeko, ikusi edo bururatu ahala. Vocabularia Biscaica deritzanean, berriz, hasiera teozentrikoa Europako beste bazter batean bermatzeaz gainera, nominalia eta gainerako kategorien arteko bereizketa aurkitzen dugu lehenengoz; egitura bertsua ikusiko dugu Urteren gramatikako hiztegietan.
II. TRADIZIOAREN SORRERA: GENERO LEXIKOGRAFIKO XUMEAK Atzerritarren zerrenden bitartez aise igaro dugu Erdi Arotik (Picaud, 1134 b. l.) 1745 inguru arte. Alabaina, tartean euskal lexikografia sortzen da, XVI. mendearen bigarren zatian, literaturarekin bateratsu, Europako beste hizkuntza batzuenak sortzen edo finkatzen diren garai beretsuan: gaztelaniaren lehen hiztegiak (Nebrixa, 1492) eta frantsesarenak (Estienne, 1531) neurria emango digute, goitik bada ere. Errenazimendu ondoko giroa hartarako ezin hobea izan eta, egileen aldetik sorrera indartsua da: guztira hogei lan lexikografiko ezagutzen ditugu Landucciren hiztegian hasi (1562) eta Larramendirena arte (1745). Haatik, orduan ondu ziren tamaina bateko hiztegietatik bakar bat ere ez zen argitaratu: halako lanen eskaera sortarazten eta, jakina, finantzaketa erdiestarazten duten baldintza soziokultural bereziak falta ziren, nonbait, orduko Euskal Herrian (cf. hurrengo kapitulua). Lan xumeagoetako batzuk, ez guztiak, argitara ziren. Euskal hiztegigintzak hasikin hauetan pairatu zuen inausketa izugarriak, hizkuntzaren estatusa garden adierazteaz gainera, bide ematen digu aurkako norabidean noraino iritsi ahal izan zen jakiteko edo, bestela esanda, zein genero lexikografikok nolabaiteko harrera edota zori hobea izan zuten egoera hartan. Genero hauek lau izan ziren, agertu ziren kronologiaren arabera zerrendatuak: literatur lanetako glosario eta hitz zerrendak, hizkuntz eskuliburuak, etimologi zerrendak eta gramatiketako hiztegi laburrak.
Hauetatik, hasiera batean, dena interesatzen zaigu, oraindik ere euskal hiztegigintzaren historiaz zeinen gutxi dakigun kontuan hartuta, bertan baitautza, gerokoek ezagutu ahal izan zituzten neurrian, haren ageriko tradizioaren hatsarreak. Beraz, generoz genero eta zerrendaz zerrenda arituko bagara ere, guztiak zein bere testuinguruan kokatzea eta beren ezaugarriak sistematizatzea izango dugu helburu, bereizgarri esanguratsuak eta ohiko joerak identifikatzea euskal lexikografiaren bilakaera berreraikitzeko oinarrizko urratsa delako uste osoan.
a) Eragile edota lagungarriak Hiztegigintza eta hizkuntza idatziaren sorreraren arteko erlazioa Zerrendagilearen asmoak: zertarako?, norentzat? Ereduak b) Edukia Jasotako hizkuntzak Nomenklaturaren hedadura eta izaera c) Euskal osagaiaren etorkia Lexikografi eta literatur iturriak Neologia (mailegu berriak eta hitz berriak) Euskalki ezberdintasuna azpimarratu eta jasotzeko joera d) Makroegitura Antolamendu orokorra Hizkuntzen hurrenkera Aurkezpen grafikoa e) Mikroegitura Sarreraren izaera (sarrera sakabanatua vs sarrera modernoa) Sarrera kanonikoa Esanahia bereizteko baliabideak Euskal hitzen forma kanonikoa f) Bizitza Argitalpenak Eragina
Lehendabiziko euskal hiztegia argitara zen urtea (Larramendi, 1745) berriro ere mugatzat harturik, euskara jasotzen duten lehendabiziko hiztegiez jardungo dugu.
Helburu nagusia tarte honetako hiztegigintzaz ikuspegi orokorra lortzea izango litzateke, eta honetarako hiztegigileen asmoak ulertu, baliabideak deskribatu eta eragina ezagutu beharko genuke. Alabaina, nahi baino askoz datu gutxiago ditugu, hiztegi ezagunen bi herenak galdutzat jotzen baitira.
Beraz, ahalegin berezia egin beharko dugu orduko hiztegigintza berreraikitzeko: alde batetik, hiztegi galduez dauden berri apurretatik ahalik ondorio lexikografiko gehien atereaz; bestetik, lagungarri gisa, hiztegien eta garai bereko hitz-zerrenden arteko berdintasun eta ezberdintasunak, eta erlazioak orobat, ohi baino arreta gehiagoz aztertuaz.
Ikusi bezala, Erdi Aroan ez dago euskaraz, Europako herri askotan hain emankor suertatu zen glosa eta glosario tradizio hartatik ezer, bi glosa xumez besterik. Kontua XVI. mendearen bigarren zatian hasi zen aldatzen, Errenazimenduak berriztutako kultur haizeak azkenik paraje hauetara iritsi zirenean. Izan ere, orduan hizkuntza arruntak, latin, greko eta hebraieraz bestelakoak balioetsiak eta erabiliak izaten hasi ziren, eta ordukoak dira, beraz, latinaren ondoan hizkuntza arruntak jasotzen dituzten lehen hiztegiak; orduan sortu ziren, halaber, bi hizkuntza arrunt edo gehiago biltzen dituztenak, eta ezer gutxi falta da gure abiapuntua izango den garaian, lehen hiztegi akademikoa (Accademia della Crusca, 1612) kalera dadin. Bide luzexka ibilia du Europako Lexikografiak, hortaz, XVI. mendearen bigarren zatirako (cf. 2. gaia).
Baldin eguin baliz euscaraz hanbat liburu, nola eguin baita latinez, francesez edo bertce erdaraz eta hitzcuntçaz, hec beçain aberats eta complitu içanen cen euscara ere, eta baldin hala ezpada, euscaldunec berec dute falta eta ez euscarac (Gero 19) zioen Axularrek; baina, euskaldun guztien errua ote? Izan ere, Axularren gizaldian alde guztietatik “euskal hiztegi” dei ditzakegun lehenak ekoizten dira, hots, euskaldunek euskaldunentzat egindakoak. Orotara, bederatziren berri daukagu 1562-1745 bitartean. Ez dira gutxi, hasteko; eta, hala ere, haietatik bat ere ez zen bere mendean ezta hurrengoetan ere argitaratu, eta bi herenak egun galdutzat eman behar ditugu.
Ondorio latz hauek ulertzeko, lehenik agerian jarri behar dugu literatur hizkuntzaren sorrera eta hiztegigintzaren artean dagoen erlazioa hitz-zerrendetan baino, hiztegietan are nabariagoa dela: bederatzi hiztegigileetatik zazpi Iparraldekoak dira, bost aldi berean euskal idazle edo itzultzaile, eta lau “Sarako Eskola” deritzagunaren barruan kokatzekoak (Etxeberri Ziburukoa, Pouvreau, Etxeberri Sarakoa eta Urte). Argi dago, honezkero, literatur hizkuntzaren sorrerak hiztegiaren beharra azalarazi zuela, baina sentitu, egileek bakarrik ia sentitu zutela: gizartea beste norabide batetik zebilen, antza.
Argitaratuak eskariaren isla diren heinean, ari garen epean lapurteraz orotara 25 liburu argitaratu ziren behin bederen; haien artean %15 inguru ditugu erlijio gaiez bestelakoak eta, bestalde, tartean hizkuntz liburu bi baino ez ziren kaleratu: Voltoirerena (c. 1620) eta Harrietena (1741). Eskariaren erretratu hertsiagoa lor daiteke, gainera, Ziburuko Etxeberriren Noelac-en bederatzi argitalpenak, egile beraren Manuala-ren edo Axularren Gero-aren bina argitalpenekin erkatuaz; edo Voltoireren zazpiak Harrieten bakarrarekin. Non-nahi eta noiznahi bezala edo areago, maila apaleko liburuak, errazak eta merkeak, maila jasokoak, zailak eta garestiak baino aiseago saltzen ziren. Pentsatzekoa da hiztegien eroslegaiak ez ziratekeela Etxeberri edo Axularren liburuenak baino gehiago inondik ere.
Gaurko hitzetan esanda, eskaintza handia izan zen ia eskaririk ez zegokeen unean; halaxe ulertu bide zuten erlijio liburuen argitalpenak bai, baina hiztegienak diruz laguntzeko prest izan ez zirenak. Instituzioek eurek ere ez zioten erronkari behar bezala eutsi, Bidegarai eta Sarako Etxeberri lekuko. Bidenabar, egoera beretsua aurkituko dugu hurrengo bi mendeetan, euskaraz argitaratzeko debekuak gaineratuta (ik. 6. gaia).
Hiru hiztegitan bat bakarrik gorde izana oso kontuan hartzeko galera da, nekez berdin baitaiteke galdutakoez ditugun berri apurrekin. Denak ez daude egoera berean, dena dela: alde handia dago inoren hiztegian aztarnak utzi dituzten Etxeberri bien hiztegietatik, Larramendiren aurreko edo ondokoa den ere ez dakigun Duhalderen hiztegira, esate baterako. Nolanahi ere, gogoan izan behar dugu azterketak ziur aski garai honetako hiztegigintzaz ikuspegi mugatua baino ezin diezagukela eman.
Joanes Etxeberri Ziburukoa. Pouvreauren hiztegiko eta O-SP eskuizkribuko aztarnen argitara, hiztegiak euskara eta latina biltzen zituen, ziurrenik euskara-latina hurrenkeran, euskal hitzaren alboan inoiz latinezko definizio luzexkak azaltzen dira eta (“durdoa, E. trocus qui baculo ejectur a pueris”). Egilearen lexiko jasotasun eta joritasuna ezagututa, pentsatzekoa da aberatsa zatekeela; edonola ere, lehen lekukotasunak eta hapaxak ugaritxo bide zituen, hitzberrigintza iradokitzen duten eratorri zenbait barne (eliçateguia, lagunkoia, modorrotsua, oholdia...).
Jakes Bela. Antza denez, gramatika eta hiztegia elkartu zituen lehena. Joan Felipe Bela hiztegigilearen birraitona denez gero, suposatu izan da hiztegiaren arrastoren bat egon litekeela birbilobarenean (ik. 6. gaia), beste oinarririk gabe oraingoz. Tablettes delakoaren hizkuntza nagusitik erator daiteke hiztegiak frantsesa ere gutxienez jasotzen zuela; ezin zabalegia izan, bestalde, galdutako liburukiaren zati bat besterik ez izanik.
Dominique Bidegarai. Gramatika (Rudimens basques) eta hiztegia elkartzeaz gainera, euskararen egoera deitoratzen eta bere lanak “saltzeko” apologia erabiltzen duen lehen hiztegigilea. Hiztegia Euskal Herritik atera gabe gaztediari latina eta frantsesa ikastea erraz zezakeen lan gisa aurkeztu zuen arren, azpian zetzan helburua agerriki aitortua euskara eguneratzea zen. Hala asmo-eginetan nola eramandako patuan, begibistakoa da bera eta Etxeberri Sarakoaren artean paralelismoak ezarri beharra.
Hiztegia, hasieran hirukoitza, laukoitz bihurtu zuen, gaztelania ere erantsiaz (euskara-latina-frantsesa-gaztelania). Baxenabarre, Zuberoa eta Lapurdiko (hurrenkera honetan) hitz guztiak biltzen omen zituen eta, egilearen esanetan, zaila zatekeen “zabalago, modernoago eta fidelagorik egitea”; honek iradoki lezake erdal eredu garaikideren bat izan zukeela. Euskal hitzetan, aipagarri zeritzon izen berezien (?) eta aditzen ugaritasuna (“l’abondance merveilleuse des noms propres et des verbes basques”), aldameneko hizkuntzak aise gainditzeko modukoa. Joanes Etxeberri Sarakoa. Gramatika, hiztegia eta apologia ondu zituen lehena. Egitasmoaren helburuak: (1) munduko hizkuntzak ikasi behar dituzten euskaldunei lehendabizi latina irakastea; (2) euskaldunak euskaraz idaztera bultzatzea; eta (3) euskara zein altxor ederra den erakustea, behar bezala jabetu ez diren euskaldunei. Hiztegiaz bestelako lanak soilik gorde izan dira. Laukoitza zen (euskara-latinafrantsesa-gaztelania) eta, dirudienez, ez oso handia. Ziurrenik lapurterazko literatura iturri izan zuen, baina egiantzekoa da, halaber, hitzberrigintzak ere parte izatea, egilearen idatziak eta honi buruzko ideiak ezagututa.
Prestatu dugun gaitegiak (cf. aurreko gaia) berdin balio dezake hiztegiei buruz atera daitekeen informazioa sistematizatzeko, zeren eta, hasiera batean, hitzzerrendetako joera berak edo beretsuak aurkitzea espero baitugu, guztiz hizkuntz hiztegi orokorretik hurbilen daudenetakoak (Voltoire, Urte eta Harriet Iparraldean; Ibargüen-Cachopin eta Mikoleta Hegoaldean), baina jakintzat eman dezakegu, halaber, tamainaz besterik ere aldatuko dela: gutxienez asmoa (dudarik gabe gorabehera handiagokoa) eta nomenklatura zabalagoak berekin dakarren guztia (ausaz iturrien erabilera zabalagoa edo hitzberrigintza indartsuagoa), adibidez. Ondokoan eskolan aurkezterakoan hiztegi bakoitzeko azpimarratuko diren alderdiak jasotzen dira: Nicolao Landucci: Bokabulariua ezkeraz jakiteko, ezkeraz berba egiteko. ASMOA. “Hiztegia” izena merezi duen lehendabiziko lana egin zuen, inork baino berrogeitaka urte lehenago. Euskal izenburuaren arabera, luzaroan inortxok ere sumatu ez bide zuen behar bati erantzuten dio: euskaraz ikasi nahiari, alegia. ESKUAK. Berriemaile euskaldunak erabili zituen: hiru esku identifikatu dira, letraz baino hizkuntz ezaugarriez are ezberdinagoak. Ez bide zuen kezkarik nolako euskara jasotzen ari zen, eta honi esker hizkera oso berezi baten lekukotasun zuzena erdietsi dugu. Izan ere, baliteke hirurak arabarrak izatea, gutxieneko kontuan A eskua: aski euskara zabarrekoa, okerrez eta mailegu gordinez betea, arkaismo eta hapax ugari ditu bestalde, bazter-hizkera baten lekuko delako seinale. Baserriko lexikoa nekez eta hirikoa ondo menderatzen duenez gero, gainera, gasteiztarra zelakoan gaude. B eskua, ordea, gipuzkeratik gertuagoko hizkera baten ordezkari dugu, euskara zuzen eta garbiagokoa.
A eskua, hiztegiko garrantzizkoena (sarreren %96,5), badirudi ziurtasunik gabeko euskalduna izateaz gainera, “no muy buen castellano” (Larramendi) ere bazela. Maila batekoa, idazten baitzekien, Navaggiero (1528) eta Venturinoren (1571) lekukotasunen ildotik egiantzekoa da euskara noizbehinka baizik ez erabiltzea. NOMENKLATURA. Gaztelaniazko nomenklatura Nebrixaren gaztelania-latina hiztegitik (Vocabulario de Romance en Latín, 1495) hartu zuen eta laburtu, batez ere adieren
PROIEKTUAREN AURKEZPENA lxxxii aldetik. Italierazko hiztegiaren aldean, badirudi euskarazkoan are murritzagoa dela, jatorrizkoaren erdia baino gutxiagokoa. EDUKIA. Denetariko hitzak, aurrerantzean nekez aurkituko dugun arlo batekoak barne: hitz tabuak, alegia. FORMA KANONIKOA. Atzerritarren hitz zerrendetan bezala, honetan ere erantzun naturala espero dugu. Alabaina, harrigarriki, C eskuak gaztelaniazko infinitiboaren ordain gisa partizipio mugatua ematen du, eta bada A eskuaren adibideren bat ere. BIZITZA. Lehenengo aipua Mayansena da (1737: 347); honen bitartez ezagutu zuen Larramendik (1745: xxxv-xxxvi) eta hiztegian erabili. Ondoko guztiek zuzen edo zeharka handik aipatzen dute, euren begiz ikusi gabe. Larramendiren erdeinuzko hitzek (Mayansen euskararen aurkako ondorioak deusezteko idatziak) atzeratu bide zuten XX. mendean berreskuratzea: esanguratsuki, Azkuek ez zuen bere hiztegirako erabili. Agud eta Mitxelenaren argitalpenaz geroz (1958) bere patua aldatu da. Silvain Pouvreau: Hiztegi laukoitzerako zirriborroak
Hiztegigintzan aritu den lehen euskaldun berria. Honek ere gramatika eta hiztegia elkartzeko asmoa zeukan (hiztegian zehar “V. Gram.” laburdura erabiltzen du hari erreferentzia egiteko), baina lehenengotik zati batzuk baino ez zaizkigu iritsi. ESKUIZKRIBUAK. Hiru gorde dira: A esk., hiztegi osoaren zirriborroa, etengabe erabili zuena eransketak-eta egiteko; B esk., A-ren une bateko kopia garbia, zati batzuk falta dituena; eta C txikia (arrayoa-aztorea zatia), bere egiazko asmoa gauzatzen bide duena: hiztegi laukoitza (euskara-frantsesa-gaztelania-latina) idatzi eta argitaratzea, alegia. MAKROEGITURA. Antolamendu nagusia alfabetoaren araberakoa izan arren, bigarren mailan etimologikoa da, hots, hitz familiaka bildua. Hitz nagusiaren azpian elkartueratorriak, esapide eta kolokazioak, literatur adibideak... azaltzen dira. ITURRIAK. Oihenartek egindako oharrez landa (eta honen lanetatik jasotako hitzekin batera), Axular, Leizarraga, Etxeberri Ziburukoa (eta honen hiztegi galdua), Harizmendi eta honek moldatutako Haranbururen liburuko aipuak bildu zituen.
IKASLEENTZAKO IRAKURKETAK Urkizu (1989: III.4.3): Urteren hiztegiaren aberastasunaz jabetzeko ezinutzizkoa. Lakarra (1994b): Aurrekoaren ondoan irakurtzekoa, Urteren hiztegigintza behar bezala ulertzeko. Lakarra (1995): Pouvreauren hiztegigintzaz jabetzeko ez ezik, “gaitasunaren hiztegiak” Europan barrena nondik nora sortu ziren ulertzeko oinarrizko lana.
HELBURUAK Gure helburu nagusia ikasleari Hiztegi Hirukoitza ezagutzera ematea da, behar izanez gero filologo gisa konfiantzaz erabiltzeko gauza izan dadin. Honetarako, Larramendiren egitasmo orokorraren barruan kokatuko dugu, eta azken ikerketen emaitzarik interesgarrienak aurkeztuko.
Euskal hiztegigintza aztertzeko metodo aldaketa hiztegi honek eragiten dituen arazoen ildotik sortu eta neurri handi batean bere azterketan oinarritu denez gero, metodoak berak ere nolabaiteko garrantzia izango du gai honetan.
2. Hiztegi egitasmo aldakorra
3. Antolakuntza eta erdal ereduaren erabilera
4. Euskal osagaiak 4.1. Oinarri teorikoak 4.2. Iturri idatziak
5. Euskal osagaien antolamendua eta erabilera
Europako lexikografia guztien garapena hein handi batean aurreko hiztegigileen lorpenak profitatzean eta euren akats edo hutsuneak gainditzean oinarritu denez gero, bistan da elkar ezagutzeko zailtasun eta are ezintasunak biziki eragotzi duela euskal hiztegigintzarena. Tradizioaz hitz egiteko modua badugu ere, amateur bakartuen lana izan da luzaro, norberaren eginahalen araberakoa, eta etxeko lorpenei bainoago, kanpoko ereduen erabilera gutxi-asko zentzuzkoari esker aurrera egin duena.
Orain arte bildu ditugun hamaika lanak gorabehera, eskubide osoz esan ahal izan zuen Larramendik lehentzat zeukala bere burua, bere egiteko erraldoiari lagun zekiokeen ezer ez baitzuen ezagutzerik izan, hiru aurrekari xumeez besterik: Landucci, Sarako Etxeberri eta Harriet. Hala eta guztiz ere, hasiera batean ez dugu ezer berarengan aurkitzen Pouvreau, Urte edo Harrietenean jadanik ikusi ez dugunik, edo Bidegarai zein Etxeberri Sarakoarengan suposatu ezin dezakegunik: euskara kultur hizkuntza bihurtu nahi edo euskarazko literatur hizkuntza hasiberria aberastu nahi izatea, honelako asmoek ezinbestean lexikoa eraberritu beharra sortzen dute hala idazleen nola hiztegigileen artean. Eta behar honek irtenbide betiereko eta bakarra du non-nahi eta noiznahi ere dela: mailegutza edota hitzberrigintza, alegia. Hiztegigileen jarrera idazleena baino egituratuagoa izan ohi da: maiz hiztegigintzan sartu baino lehen, edo harekin batera, gramatikaren azterketan aritu dira, eta honek betaurrean jarri die hizkuntzaren ahalmen sortzailea. Gaur jakintzat ematen ditugun erator atzizkiak edo elkarbideak, orduan banan-banan deskubritu behar izan zituzten, eta zerk zertarako balio zuen eta nola funtzionatzen zuen asmatu.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xc Garai haietan gauzatzen dira Europako hizkuntza askoren lehen deskribapenak, eta sarri bidenabar erdiesten dira, hizkuntza klasikoen ezaugarri hobezinak berdintzekotan edota hiztegia egiteko asmoaren ondorioz (cf. Etxeberri Sarakoa eta Larramendi).
Egoera honetatik berez bezala sortzen da “gaitasunaren hiztegia” deritzaguna, dena, daitekeena eta litekeena, denetatik biltzen duena. Alabaina, Larramendiren hiztegia (Harriet eta agian Urterenarekin batera) sail hertsiago batean sartu behar dugu, “literatur hizkuntza sortzaileak” deritzenen artean (cf. 1. gaia). Funtsezko berdintasun hauen aldean, esan gabe doa Hiztegi Hirukoitza-k (HH) bereizgarriak ere badituela. Batetik, egitasmoa handinahi eta hats handiagokoa da, kultur hizkuntzen hiztegien pareko, erdal eredu erraldoiak (Espainiako Akademiaren Diccionario de Autoridades, = DAut) aditzera ematen duen bezala; pareka lekiokeen bakarra Urteren hiztegia dateke, bukatzerik izan balu. Bestetik, egitasmoari dagokionez, hitzberrigintza aberats eta ausartagoa da: aberatsagoa, euskal hitz eraketaz bestek baino informazio gehiago erdietsi zuelako; eta ausartagoa, erabili zituen askotariko gaien eta egin zuen berranalisi berezi eta bere-berezkoaren kariaz. Alabaina, alderik handiena bere izaerarekin zerikusi gutxiago duen gertakari batean datza: argitaratua izan zen eta, honegatik besterik gabe, mugarri gertatu zen hala Hegoaldean nola Iparraldean, hala hiztegigileen nola idazleen artean, hala etxean nola kanpoan: ez dago aurrekoetan antzekorik, ez eta izaterik ere.
Aitzindaririk gabe ia, eta aurrekoek baino egitasmo handinahiago bat esku artean zuela, Larramendik ezinbestean hutsetik hasi beharra izan zuen, bere indarretan bakarrik fidatuta. Lana ondo ala gaizki egin zuen, hau gutxienekoa izan zen orduan: sekulako iraultza eragin zuen euskal letren munduan, eta gorabehera historikoengatik ondoko mende eta erdian ez zen izan aukerarik inork gaindi zezan (cf. hurrengo gaia).
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xci Egoera zeharo aldatu zen XIX. mendearen azken urteetatik aurrera: Arana Goirik eta Azkuek nork bere arrazoiengatik erabat arbuiatu zuten Larramendiren lana, guztiz hiztegikoa, eta urte gutxiren buruan euskara idatzitik bere itzala ia osoki suntsiarazi. Hiztegigintzaren alorrean, Azkueren hiztegiak mugarri berri bat ezarri zuen (cf. 7. gaia). Hiztegiaren interpretazio historikoari dagokionez, harrezkero gainbehera baino ez zen joan, Azkuez geroz baliogabekotzat joa, Ibarrez geroz ondoko garbizalekeriaren iturburu bilakatua, Mitxelenaz geroz euskal lexikoaren azterketa diakronikoaren crux izendatua. Arestian, Larramendiren lanak hobeto ezagutzeari eta Europako testuinguruan behar bezala kokatzeari esker, agerian utzi da aurreko hurbilketak utilitarista, anakroniko edota azterketaren eragozgarri zirela. Honek Larramendiren helburuaz ez ezik, lehenagoko eta geroagoko hiztegigileenaz ere hausnarrean aritzera behartu gaitu, eta HH-an sakondu beharrez hiztegien azterbideak zorroztera (cf. aurkezpeneko § 2).
Larramendik hiru urrats nagusiko egitasmoa garatu zuen, bata bestearen ondoan apologia (1728), gramatika (1729) eta hiztegia (1745) argitaratuaz. Lehena ezinbestekoa zen euskaldunen gogoa iraultzeko, euskararen ahalmen mugagabean sinetsaraziaz; beste biak, euskaldunak euren ama-hizkuntzan alfabetatu eta edozein gairi buruz duintasunez aritu ahal izateko azpiegitura lan nahitaezkoak. Hirurak, Europako hainbat hizkuntzatan aurkitzen ditugunen taiu berekoak.
Egitasmoa gaztelaniatik abiatuta gauzatu zuen, Hegoaldeko euskaldun jantzien kultur hizkuntzatik, hain zuzen. Hemendik hasita, egitasmo osoan zehar eraginkortasun nahia nabaria da, are honek etengabe egoerari egokitu beharra dakarrenean ere. HIZTEGIRANZKO MUGARRIAK. DAut-en lehen liburukiaren argitalpena (1726): Egitasmoaren pizgarria, bere esanetan, euskarari nahita ezikusia egiten zaiolako. Gramatika: Hiztegitik hasi nahi zuen arren, berehala ohartu zen euskararen legeak ezagutu gabe alferrik arituko zela. Apologia: Bertan daude hiztegi egitasmoa bera eta haren oinarri teorikoak, baita hiztegi etimologiko hasikin bat ere (cf. 3. gaia). Hizkuntz hurrenkera: Gaztelania-euskarakoa hautatzeak bide eman zion DAut-en liburukiak atera ahala (1726-1739) HH osatuaz joateko. Bataz beste 13-14 urteko lana izan bide
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xcii zen. Baionako egotaldia (1730-1733): Iparraldeko literatura ia guztia ezagutzeko egokiera. Loiolako erretiroa (1734tik aurrera): Gogoa hiztegi lanetan biltzeko, baita ahozko galdeketak egiteko aukera bikaina. Alderantzizko hiztegia ere beharrezkotzat jo zuen, halere. Euskara-gaztelania baten hasikinak eskuizkribuan gorde ditugu: HH-aren bihurketa bukagabea, haren eduki osoa zertxobait bahetuta eta emendatuta jaso nahian egindakoa.
Iturrien ñabartasuna: Iparraldeko zein Hegoaldekoak, eta tankera guztietakoak: hiztegiak (Landucci, Harriet), literaturakoak (Axular, RS), hizkera ezberdinetako ahozkoak eta, neurri apalagoan, etimologia eta toponimia-antroponimiak. Iturriekiko fideltasuna: Arazorik ez egotera, iturrikoa kopiatzen du, besterik gabe. Akatsak zuzentzeko gai da, baina inoiz iturriko hutsak errepikatu ditu (huts bateratzaileak), zenbait irakurketa txar egiteaz gainera. Honek esan nahi du maiz HH-ko lekukotasunak iturriaren arrasto argiak gorde ditzakeela edozein mailatan. Egokitzapenak eta arazoak: Iturriko informazioa egokitzeko premia lau aldetatik sortzen zaio: zalantzazko edo bereizmen gutxiko grafiek estaltzen duten forma zuzena berreraiki nahitik, itemak hiztegi formatoan ezarri beharretik (forma kanonikoa...), gaztelaniazko itzulpena eman beharretik eta, gutxiagotan, ahalik formarik oso eta egokiena eskaini nahitik. Honek arazoak sortzen dizkio batzuetan, interpretazioa eskatzen duten lanak baitira: gaizki ulertutako grafiak, oker biluzitako formak, testuinguruaren edo (ustezko) etimologiaren arabera hala-hola itzulitakoak...
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xciii Analisi morfologikoa: Badirudi iturriko formaren ulerkera, egokitze eta erabileran garrantzi handia duela haren etimologiaz Larramendik izan zuen inpresioak: aldaerak ezagutzeak, atzizkia antzeman uste izanak, mailegutasunak, baita elkarketak eta eratorpenak euskaraz dauzkaten jokabide eta arauez zituen iritziek ere. Ez da ezohikoa atzizkiaren edo atzizkitzakoaren arabera hitzak (forman zein esanahian) ulertzea; ezta iturrian aurkitutako formek besterik gogora ekartzea (esanahikideak, aldaerak, paronimoak, interpretapen etimologikoak...).
Hitzberrigintza: Berri-berria dirudien hitzen bat gorabehera, Erans-ak gardenkienik erakusten duen hitzberrigintza mota iturrien erabileraren alderdi bat baino ez da: iturrian aurkitutako oinarrizko forma eratortzea, edo iturrian aurkitutako eratorriaren azpian datzan oinarrizko forma erauztea. Iturrien hurrenkera: Badirudi bata bestearen ondoan erantsi zituela: honen arrastoak daude hala sarrera konplexuetan, nola testu zenbaiten hitzak denak bateratsu sartzeagatik eginda diruditen alfabeto hurrenkeraren aurkako desbideratzeetan.
2. Hiztegi egitasmo aldakorra A LETRAREN BEREZITASUNA. Letra honetako bereizgarrien arabera, hiztegiak gutxienez bi idaztaldi izan zituen: A letra osoa, edo haren zati handi xamar bat, eta gainerakoa. Lehenengo idaztaldian zehar egitasmoa bakunduz doa. Gogoan hartu bide zuen, hartutako bideari jarraituz gero, ez zela hiztegia sekula bukatzeko gai izango, eta egingarriago bilakatzeko modua bilatu zuen. Ez dirudi zorakeria denik pentsatzea lehen idaztaldia Loiolara baino lehenagoko gorabehera handiko garaiari dagokiokeela, eta bigarrena bertaratzearekin lotuta dagokeela. HASIERAKO HIZTEGIA. Gerokoa baino handinahiagoa, halaxe jarraitzera, ereduarekin zerikusi gutxi izango zukeen. Ezaugarriak: DAut inspirazio iturri: Burura datorkion guztia biltzen du, hurrenkerari gehiegi begiratu gabe, eta kupidarik gabe nahi adina kendu zein erantsiaz. Muturrerainoko eratorpen automatikoa: Oinarri guztiak atzizki guztiekin konbinatzen dira, litezkeen ordainak oro jasotzearren. Argibideak: Euskal ordainen erabilera azaltzeko behar beste ematen dira, mota askotakoak; gutxieneko kontuan
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xciv adibideak eta, behar izatekotan, oharrak ere ugari. Grafia: DAut gainditzen du, irakurlearen ortografi zalantzak saihesteko sarbide ezberdinak eskaintzen baititu. GEROKO HIZTEGIA. Sarrerak uniformeago dira, dudarik gabe lan jarraikiaren ondorioz. Ziurrenik eskuizkribu bakarra izan zen, inprentara joan zena, alegia. Ez dirudi sarrerak berrantolatzeko astirik hartu zuenik, ez hiztegia garbi jartzeko, ezta osoki berrirakurtzeko ere. Eta agian hasi eta buka idatzi zuen, atzera-aurrera gehiegi begiratu gabe.
Azkar behar honetan, DAut-en nomenklaturari ia erabat atxikita jarduteaz gain, lehengo gai zenbait alde batera utzi zituen: Grafi istiluak, letra beraren barruan aldatu ahal izan zituenak izan ezik. Osotasun nahia: Ez du sarrerarik erantsi ohi eratorri automatikoak sartzeko, eta oinarriak eta atzizkiak aldizkatzera mugatzen da, edo oinarri batzuk soilik eratortzera. Adibideak desagertzen dira. Oharrak zeharo bakantzen ditu, eta iruzkin beharrenak (aditzen jokoa) markatzeko adierazpide normalduak bilatzen.
3. Antolakuntza eta erdal ereduaren erabilera
Nahiz oraintsu arte gure hiztegi guztiak gutxienez elebidunak izan, euskarazko alderdiari bakarrik begiratzeko ohitura handia izan dugu. Oker handia da, eredurik izan denentz jakitea eta izatekotan nola erabili den zehaztea azterketaren osagarri ezinutzizkoa baita. Lexikografiaren ikuspegitik, jakina da garaian garaiko eredu aurreratuenek garrantzi handia dutela beste hiztegigintza tradizioen garapenean eta teknika berrien hedapenean. Lexikoaren historiaren ikuspegitik, aztertzen hasiak gara Europako hizkuntza askoren hasierako hiztegigintza elebiduna eta norberaren hizkuntzaren lexikoa jaso eta aberasteko premiaren artean dagoen erlazioa.
HH ordura arteko eta luzaroko euskal hiztegirik handi eta aberatsena da (2 liburuki, 828 or.): gaztelaniazko 43.000 bat sarrera eta azpisarrera, 87.000 bat euskal testuhitz, agian 40.000 bat lema ezberdin. Eta hau, oinarrian bederen, ereduari zor zaio, ez baita nolanahiko hiztegia, aurki zitekeen berri eta osoena baizik, gaztelaniazko kultura guztia itzuli ahal izateko Larramendiren asmoarekin ezin hobeto datorrena. DAut erraldoia (6 liburuki, 4.183 or.) berdintzeak sekulako ahalegina eskatzen du, eta hiztegigilea, bertatik bertara nomenklatura zabala eta ordenatua lortzeaz gainera, ia
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xcv ezinbestean etengabe bertan bermatzen da: ondorioz, DAut-en eragina oso handia da, hala forman nola edukian, euskal ordainak ere eragiterainokoa. Garai haietako hainbat hiztegi bezalaxe, HH eredu sasi-elebiduna sasihirueledun bihurtuaz eratutakoa dugu (cf. 1. gaia) eta, eredua bezalaxe, hizkuntz hiztegi orokorra. Izaeran elkarren antz handia izan arren, aurrean jarri baino ez, nabaria da oso hiztegi ezberdinak direla, bai tamainan, bai aurkezpenean. Bien arteko alderik handienak eta esanguratsuenak hiztegi elebakarra elebidun bihurtzetik datoz eta, jakina, hiztegiaren interesgunea gaztelaniatik euskarara aldatzetik. AURKEZPEN GRAFIKOA. DAut-en sarrera konplexuetako osagai ezberdinak aski ongi ezaugarriztatu eta hierarkizatuta daude. HH-an, aldiz, begi-kolpera bereiztezinak dira. NOMENKLATURA MURRIZTUA. DAut-eko sarrerak, adierak, esapideak eta errefrauak bakandu samartuta agertzen dira HH-an, hurrenkera horretan zenbat eta aurrerago, hainbat eta bakanduago. Bakanketa, jakina, HH-aren elebiduntasunarekin lotu behar, baita lekua irabazi beharrarekin ere, ziurrenik. NOMENKLATURA ZABALDUA. Zenbait hitz batzuetan familia osoak, adiera eta esapide eransten ditu. Eransketa interesgarrienak: (a) euskal familia etimologikoak osatzeko egiten dituenak; (b) euskal esapideak jasotzeko egindakoak. MAKROEGITURA. Ereduari zor dio alfabetoaren arabera antolatutako hiztegia izatea. Orobat, eredutik hartu du sarritan adieren, esapideen eta atsotitzen hurrenkera, hala nola partizipio aktibo eta pasiboak eta -se aditzak infinitiboaren ondoan emateko ohitura. Halere, Larramendik familia etimologikoak biltzeko joera dauka, eta familiaren barruan adieraren araberako azpifamiliak egiteko; bide honetatik, euskal ordainak batzuk besteetatik erosoago eratortzea eta adieren ezaugarriztatze semantikoan errepikapenik ez egitea lortzen du. MIKROEGITURA. HH-ko sarrera bakun eta laburragoa da, espero bezala. Sarrera kanonikoa bat dator hiztegi itzultzailearen gutxieneko edukiarekin: “gazt. sarrera-burua + euskal ordaina(k) + latinezko ordaina(k)”. Eduki osagarriak: (a) gaztelaniazko sarrera-buruaren adierak ezberdintzeko balio duten azalpen laburrak (sinonimoak, zehaztapenak); (b) gaztelaniazko hitz batzuen euskal etimologia; (c) euskarari buruzko gramatikazko edo semantikazko azalpenak.
Jakintzat eman ohi dugu HH-ak hiru etorkiko hitzak jasotzen dituela: berriak, ahozkoak eta literaturakoak. Gaingiroki egia bada ere, HH-ko lehengaiak ñabarxeagoak dira eta, batez ere, sailen arteko mugak ez hain argiak. Hau ulertzeko, orain artean apologia soiltzat jotzen zen teoriaren barruan dauden ideia batzuk berreskuratu behar ditugu, euskal lexikoa bildu eta eguneratzeko Larramendik izan zituen oinarri teorikoak, hain zuzen. Larramendi bat dator garai beretsuko beste batzuekin hizkuntza denboraz kanpoko tramankulutzat hiztunek hartaz egiten duten erabilera arruntetik asketzat hartzean, lege aldaezinak dituen goi-isurizko zerizantzat, eta, horietako askok bezala, ondorioztatzen du hartara jarriez gero funtsezko legeez jabetu ahalko dela. Bat dator, halaber, intuizio honen botere sortzaileaz ohartu eta hiztegigintzara daramatenekin. Gainerantzean, lexikoaren aberastasun eta egokitasunaz egiten duen argudiaketa eta praktikan jartzeko modua bilketa, etimologia tradizionala, morfofonologi analisiaren hasikin zenbait eta hitzberrigintza uztartuaz bere-bereak dira. ABERASTASUN MOTAK. Feijooren ustetan (1726), hizkuntza baten aberastasuna frogatzeko aintzat hartu ohi diren hiru ezaugarrietatik —copia, propriedad y harmonía—, copia (hitz oparotasuna) bakarrik jo daiteke ziur eta nabaritzat. Hertsapen hau oso gogorra da gutxi landu izan diren hizkuntzentzat; honegatik Larramendik nahiago du aberastasun mota bi bereizi: formala edo berezkoa, eta materiala edo erantsia (halabeharrezkoa). HITZ MOTAK. Larramendik bi hitz mota bereizten ditu: Ohiko hitzak: Bere ustez hasieran euskara bere aberastasun formalak aditzera ematen duen bezain aberatsa zen aberastasun materialean ere, baina antzinako copia hura egun euskalkietan
PROIEKTUAREN AURKEZPENA xcvii barreiatuta dago. Jakintza eta teknikako hitzak (“voces facultativas”): Euskarak eguneratu beharra daukanez, edozein hizkuntzak bezala bi aukera ditu: maileguak onartzea edo berezko ordainak sortzea; eta berak bigarren bidea hobesten du.
Funtsean Larramendik hiru alditan lan egin zuen: BILKETA. Antzinako copia-ren sakabanatze geografikotik eratortzen da euskalki guztietako hiztunengandik eta liburuetatik ahal beste hitz bildu beharra. Frogatuta dago Larramendik galdeketa zabalak egin zituela, euskalki eta hizkera askotarikoak. Frogatuta dago, berebat, aurreko euskal literatura ia guztia hustu zuela, baita helmenean izan zituen hiztegi urriak ere. Euskarak Babeldik hona aldagabe iraun du. Ideia honetatik eratortzen da denboraren aldetik ere bilketa lana egin behar dela, eta honen emaitzak euskal lexikoan eskubide osoz ez arkaismo gisa sartzekoak direla. Iturri bitara jotzen du: Toponimia eta Antroponimia: Euskararen antzinatasuna eta hedadura frogatzeko mendeetan erabiliak izan ondoren, ez gaitu harritu behar Larramendik arlo hauetan antzinako hizkuntzaren fosilak bilatzeak. Etimologia: Bere ustetan euskararekin harremanen bat izan duten hizkuntzek euskal maileguak gorde dituzte, batzuetan egungo euskaran bizirik ez direnak. Beraz, etimologiek hiztegia elikatzen dute, mailegu sustraituez “jabetzeko” eta haien itzalpean mailegu berriak egiteko deretxa emanez. BERRANALISIA. Bildutakoak oro berranalisiaren bahetik igaro zituen, erroak, atzizkiak eta elkarbideak lortzeko. Analisiaren ondorioak eskuarki agerian jartzen ez dituenez, zatika bakarrik ezagutzen ditugu oraindik, baina badirudi ez daukatela parerik aurreko hiztegi eta gramatikagileek erabiltzen dituztenekin. Alderdirik nabarienak: Euskal atzizki mordoa identifikatzea: Ondorioz, HH-ko eratorpen bidezko hitzberrigintza oso ñabarra da. Morfema mugan gertatzen diren (edo ziren) hots-aldaketa zenbaitez ohartzea: Badirudi zuzen igarritako hainbatekin batera, oker ulertutakoak ere ugaritxo direla. Baliteke honetan egotea HH-ko elkartu askoren ohiz kanpoko itxuraren zioa. Halaber, dudarik gabe erlazionatuta daude testuinguru eta alomorfoaren arteko erlazioaren galerarekin eta atzizki zenbaiten alomorfo ezezagunak erabiltzearekin.
Hauxe da HH-ko hitzen iturburu nagusia: itemen %80 inguru lehen lekukotasunak dira; artean hitz herrikoiak ere asko izan arren (%14tik gora), esanguratsua da gehienak eratorriak (%50) edo elkartuak (%22) izatea. Izan ere, elkartu-eratorrien %90 lehen lekukotasunak dira, eta neurri handi batean eredu jakinen gainean eratuak: ezer baino lehenago gaitasunaren hiztegi delako seinale ezin argiagoak.
5. Euskal osagaien antolamendua eta erabilera
DAut-ekin eta bere gaitasunarekin lotuago dauden osagaiek bere buruaz beste indarrik eskatzen ez dutenak gehienbat lehen unean bertan barneratuta dirudite, ereduko sarrera irakurri eta bururatu ahala, gaztelaniazko azalpenak eta latinezko ordainak erabakitzearekin bateratsu: definizioak, ordain perifrastiko eta zehazgabeak, kalkoak, mailegu berriak, DAut-ek eskainitako informaziotik sortutako hitz berriak eta etimologiak, baita bere hizkerako hitz eta esapideak ere. Bilketa lanetik datozenak, aldiz, hiztegia ondu bitartean edota bukatu aurretik egindako eransketak izan litezke, lehen osagai horien ondoan baitaude eskuarki. Halere, argi dago ahaleginean irizpide trinkoagoak erabili direla: ordainaren izaera (bakuna vs perifrastikoa, jatorrizkoa vs mailegua), familiakidetasuna (aldaerak eta familiakideak biltzeko joera) eta euskalkia (G, B, L hurrenkera). Iturri ezberdinetako datu hauek etengabe erdiesten zituenez, batzuk astiro erabili zituen, hiztegiaren hutsuneak (familiakideak, sinonimoak) haietaz edo haietatik ateratako elkartu-eratorriez hornitzeko; azken ordukoak, berriz, doi-doi jaso zituen, gehiago gabe, edo Erans-erako utzi.
IKASLEENTZAKO IRAKURKETAK Lakarra (1985a): Larramendiren egitasmo orokorra behar bezala ulertzeko eta Etxeberri Sarakoarenarekin dituen kidetasunez jabetzeko oinarrizkoa. Sarasola (1986): Larramendiren eraginaz datu erabakigarri eta intuizio bikainez beterikako lana. Urgell (1998a: “Sarrera”): Azterketa lexikografikoan ereduak daukan garrantziari buruzko argudio ezberdinen bilduma.
1745 ondoren eta Azkueren hiztegia argitaratu arteko (1905-1906) hiztegigintzaren ikuspegi orokorra eskaini nahi genioke ikasleari: nondik sortzen den eta zer berri dakarren euskal tradizioaren barruan.
Asmo honekin, garai aberats honetako lexikografi lanen zerrenda ahalik osoena eratzeko ahalegina egin dugun arren, mota nagusi, arrakastatsu eta berrienetan jarriko dugu arreta gehiena, eta garaiko ezaugarriak azaleratzen saiatuko gara, adibide esanguratsu zenbaiten laguntzarekin.
1.1. Galdutakoak
1.3. Hiztegi txikiak (10.000 sarreratik beherakoak)
1.4. Gramatiketako hiztegiak 1.5. Hitz-zerrendak 1.6. Atzerritarren hiztegiak 2. Hiztegi bereziak
2.2. Landare hiztegiak eta beste
2.3. Glosarioak eta eranskinak
2.4. Etimologi hiztegiak eta zerrendak
2.6. Euskal Herriko erdararen hiztegiak 2.7. Deitura hiztegiak 3. Hizkuntz eskuliburuak
6. Adibideak eta erreferentziak
7. Beste berrikuntza batzuk
Zenbat eta ikertuago, hainbat eta argiago dago Larramendiren hiztegiaren eragina erabatekoa izan zela garai honetako hiztegigintzan, pare bat salbuespenekin. Azkuek honegatik arbuiatu zituen hiztegiez gainera (Novia, Fabre eta, ia-ia, Aizkibel), are argitaratzaile modernoek Larramendiren eragin gutxikotzat, beren kabuzko bilketatik lortutako hitz jatorrez betetakotzat aurkeztu dituzten hiztegietan (Añibarro, Odriozola), ikuspegi utilitaristatik “salbatzeko” asmoz edo, HH-aren ekarria %70-90 bitartekoa izaten da; areago, azkenotan ohartu ahal izan gara, hiztegi originalak berak ere itxuraz bakarrik daudela eragin horretatik at (cf. Duvoisin).
Bi mendetan zehar (1562-1745) euskal lexikografiaren gaitz larriena aurreko lanak ezagutzeko eta, beraz, tradizio bati atxikitzeko zailtasuna izan zen (cf. 4 eta 5. gaiak). Hiztegi Hirukoitza-ren argitalpenak egoera behin betiko aldatu zuen. Alde honetatik, Sarasolarekin bat, “Larramendiren paradigmaz” hitz egin dezakegu garai honetako hiztegigintza definitzerakoan: XVIII. mendearen bigarren erdialdetik aurrera eta XIX. mende osoan zehar, HH nahitaezko erreferente lexikografiko bihurtu zen, euskal lexikoaz ezer egiteko ikasi zein irakasteko, bildu, aberastu zein aztertzeko abiapuntu.
Honek ez du esan nahi egoera normaldu zenik. Garai honetako lanen zerrenda (cf. eranskina), argitaratuetara mugaturik ere, hainbestekoa da, alderdi soziolinguistiko eta kulturalean zer edo zer aldatzen hasi zelako seinale; haatik, gorabehera historikoek euskal lan askoren argitalpena atzeratu egin zuten (batzuetan sine die) eta, beti bezala, lan teknikoak kaltetuenak izan ziren, guztiz hiztegiak: aurreko garaian bezalaxe, batzuk gaur galdutzat jotzen dira (Astarloa, Humboldt, Lécluse, Iturriaga, Lardizabal).
Dena dela, garai hau ez da beti bat eta bera, ezta alderdi horri dagokionez. Argi pixka bat egiteko asmoz, hiru azpigarai ezar ditzakegu, bi argitalpen mugarri hartuz: HH-aren bigarrena (1853) eta Aizkibelen hiztegiarena (1883):
1) 1745-1852: Hegoaldekoak dira orain arloari nagusiki eusten diotenak, Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen (EHAE) egitarautik hasita (1773). Mota ezberdineko lanak nahiko agertzen dira, baina denborak txarrak izan eta burutzen direnak ere ez dira inprentara iristen, ez bada lan txikiak: liburuxkak (Mogel, 1801), gramatiketako hiztegitxoak (Lécluse, 1826) eta hizkuntz eskuliburuak (Astigarraga, 1825). Galdutako hiztegiak hasierako garai honetakoak dira guztiak.
Argitaratzea erraza ez izan arren, euskalariak askotariko lanetan sartzen dira; argitaratuak eurak inoizko ñabarrenak dira, guztiz XIX. mendearen bigarren zatian. Hizkuntz hiztegi orokorrak
Lan gehienak, gaingiroki mintzaturik, hizkuntz hiztegi orokor elebidunak dira, hirueledunak edo sasi-hirueledunak (gazt. eta fr.: Lécluse, Manterola, Agirre, Darricarrere; gazt. eta lat.: Novia), laueledunak (gehi latina: SbUrq eta Xaho) eta eleaniztunak (Bela) falta ez badira ere. 1902 arte (Lopez Mendizabal) ez dago norabide biko hiztegirik, gramatiketakoez besterik (Lécluse, Géze), ohi bezala; halere, batzuetan alderantzizko aurkibidea eskaintzen da (Novia, Lakoizketa). Tamainan, gehienbat bi muturretan biltzen dira:
a) Hiztegi erraldoiak (40.000 sarreratik gorakoak), haien artean oraintsu arteko hiztegirik handiena (Harriet). Badirudi HH-ak hautsi beharreko marka ezarri zuela. Halere, hauek dira okerren dabiltzanak, ez bakarrik argitaratzeko, baita are burutzeko ere: cf. EHAE-ren egitasmo bugakabea, Xahoren hiztegiaren zati bat soilik argitaratua, Lécluse harpidedunik bildu ezinik-edo azkenean galdua, Harriet eta Duvoisin argitaragabeak, Aizkibel eta Novia egilea hil ondoan argitaratuak...
b) Ez dago lan ertainik, antza denez; gainerako guztiak, ezagutzen ditugun neurrian, 10.000 sarreratik beherakoak dira. Hauetatik Iparraldekoak bakarrik argitaratzen dira, guztiz 1850 ondokoak.
Atzerritarren ohiko hiztegiez gainera (Bullet, Goldmann; cf. 3. gaia), garai honetan lehenengoz euskalari atzerritarrek egindako hiztegi homologagarriak aurkitzen ditugu (Humboldt, Lécluse, van Eys), euskaldunek aintzat hartuak, erabiliak eta geroko hiztegigintzan (aukera izan zen heinean) eraginkorrak. Hizkuntz eskuliburuak
Azpimarratzekoa da oso, hizkuntz eskuliburuek garai honetan hartzen duten garrantzia. Astigarraga (1825) best seller erabatekoa da, nekez berdintzekoa: 44 argitaraldi zenbatu dira, eta Arrese-Beitiak (1884) bizkaierara itzuli zuen. Azkueren mugarria gainditu zuen lan lexikografiko bakarra dugu, nahiz eta garai berriari egokituta, nonbait. Euskara oinarrizko hezkuntzan irakasteko pentsatutakoa da (cf. Iturriaga). Lexikografi edukia kategoriaka txertatuta dago gramatika azalpenetan, eta izenak gaika antolatuta, betiko moduan Jaungoiko-tik hasita.
Haur euskaldunei gaztelania erakusteko egindakoa dugu Egurenen Metodoa. Gainerakoak bidaiarientzat zehatzago turistentzat eginak dira. Egurenen Guía-k bi zati ditu: “Vocabulario castellano-vascongado”, izenkiak eta aditzak bereiz ematen dituena, eta bi sailak gaika antolatuak, eta “Ejercicios sobre la declinación, conjugación y diferentes formas de construcción”. Latasarena, izenburuaren arabera, gazt.-fr.ingelesa-euskara hiztegi txikia da, marrazkiduna. Euskalki hiztegiak
Hauxe da garai honetako bereizgarrienetako bat: zuzenean lotu behar dugu Bonaparteren eraginarekin (cf. Salaberri, Otaegi) eta zeharka dialektologiak Europan barrena XIX. mendean izan zuen garrantziarekin. Erlazioa dauka, halaber, Larramendiz geroz euskalkiak markatzeko joera handiarekin (ik. beherago, § III).
Euskaraz egin izan diren lehen hiztegi berezituak, denak landare hiztegiak dira, bi argitaratu (Lakoizketa, Althabe) eta egile ezezaguneko argitaragabe bat, botanikazaletasuna gurean indarrez sartu zelako seinale.
Etimologiazaletasuna eta hiztegi etimologikoa
Garai honetako hiztegien funtsezko osagarria izaten da etimologia, dela informazio lagungarri (Iztueta, Hiribarren, Manterola, Lakoizketa... baita EHAE ere), dela nomenklaturaren erabakitzaile (Xaho: maileguak eta hitz jatorrak hiztegi banatan) edo antolatzaile (van Eys, Harriet). Ez da harrigarria, bada, Noviari hiztegi etimologikoa egitea bururatzea.
Lorpenek ia ez dute jakin-minik sortu orain arte, ezin konta ahala etimologia fantasiatsu eta okerren artean ezkutatuta daudelako, nonbait. Noviaren hiztegiak berak baduke interesik, halere. Bi etimologibide erabiltzen ditu, maiz biak elkarrekin: tradiziozkoa, morfologian batez ere oinarritutakoa, eta berria (astarloarra), cratilismo fonologikoan oinarritutakoa. Bigarrena hizkuntzaren deskribapenean hotsak garrantzia hartuaz doazen garai baten isla hutsa bide den bitartean, lehenengoan ohartzekoak dira, gutxieneko kontuan: (1) hamaika atzizki eta elkarbideren esplizitazioa, sarri ziurrenik lehendabizikoz; (2) Larramendiren elkartu zatikagaitzen bere kabuzko azalpenak eta erator atzizkien alomorfo ezezagunen identifikazioak, batzuk eta besteak maiz zuzenak.
Garai honetako temarik nabarienetako bat euskara-erdara hiztegi handia lortzea dugu, eta honek hautsi egiten du ordura arte erdara-euskara hiztegiak egiteko Hegoaldeko joera. Hiztegi handi guztiek euskara dute iturri-hizkuntza, baita txikietako gehienek ere. Arrazoi nagusiak bi dira: (1) Gehien aipatzen dena: ikertzaileari euskal lexikoa eroso eskaintzea (EHAE, Humboldt, Aizkibel...); (2) Abbadiek ematen digu bigarrenaren lekukotasun ezinutzizkoa: "Si su Dueño no quiere vendérmelo
Nolanahi ere den, euskal hiztegigile askorentzat, lanari hasiera emateko bide naturala HH atzekoz aurrera jartzea da, gero honi bestelako gaiak erants badakizkioke ere. Batzuk lanaren fase honetan geratu ziren nahigabe (Aizpitarte) edo nahita (Humboldt, gero honekin oraindik ezagutzen ez dugun Primitiva osatzeko); beste batzuek lana bukatu zuten askoz urrunago iritsi gabe (Lécluse, Aizkibel, Novia...); Harrietek bakarrik lortu zuen alde askotatik aberatsago den hiztegia egitea. Dakusgunez, HH-aren alderantzizkoa hiztegi handien oinarrizko gaia dugu, Duvoisinen salbuespen garaiarekin. Larramendik berak egindako hasikina ez da erabat ezezaguna (Arana 1880), baina ez zen inor hartaz baliatu, dakigularik.
Batzuetan Europako berrikuntzak bere eginda (ereduak aztertu gabe daude, baina), bestetan berezko premiek hartaratuta, garai honetan hamaika alderditan aldatzen da euskal hiztegiaren itxura. Bi izen aipatu behar dira berritzaile nagusi eta aitzindari gisa: Xaho (1855-56) eta Salaberri (1856). Sarrera sakabanatzearen bukaera Nahiz osoki eta betiko izan ez, esan daiteke hiztegi zaharren sarrera sakabanaketa Xahoren hiztegiarekin bukatzen dela, sarrera-buruari buruzko informazio guzti-guztia lerrokada berean ematen baitu, eta sarrerako osagaiak lehenengoz zeinuen bitartez bereizten: marra zut edo plekak (|) bereizten ditu frantses ordaindefinizioak gaztelaniazkoetatik; gurutzeak (†) latinezkoak, eta lerrokada zeinuak (§) etimologi azalpenak edota “Tabl. gram.”-erako (gramatika taulak) deiak. Atzera-aurrerak egon arren, ondoko hiztegi gehienetan sarrerak itxura modernoa dauka, osagai guztiak edo ia sarrera-buruaren azpian nola edo hala bilduta,
Kategoriaka antolatutako zerrendetan izan ezik (cf. Urte), XIX. mendearen erdialderaino ez dugu aurkitzen euskal hitzen gramatika-kategoria adierazten duenik, nahiz EHAE-ren egitasmoan jadanik jasota egon (“Se ha de individualizar en cada artículo o voz, qué parte de la oración sea...”, § 3º, 1º). Berrikuntza Salaberriri zor zaio, baina Xahok ere frantses eta gaztelaniazko ordainak sistematikoki markatzen ditu, eta euskarazkoetarako gramatikazko tauletara bidaltzen. Halere, ez zen orduan orokortu, ezta XX. mendearen zati on batean (cf. hurrengo gaiak): garai honetako salbuespen bakarra Gèze dugu. Fabrek frantses sarrera-buruena bakarrik ematen du, van Eysek gutxi-gutxitan baino ez (antza, definiziorik ez duten “interj.” bezalakoetan soilik) eta Duvoisinek beharrezkoa deritzanean bakarrik (kategoria bikoitzekoetan: “adj. eta subst.”). Izenkien forma kanonikoa Lehen hiztegigileen zalantzetatik (cf. 3. gaia) nominatibo singular mugatua orokortzera igaro zen, eta halaxe mantenduko da indarrez XX. menderaino: eskuliburuez gainera, Añibarro, Lécluse, Iztueta, Fabre, Harriet, Aizkibel, Novia eta Lakoizketa, denak tradizio hari atxikitzen zaizkio. Berrikuntza Iparraldekoa da, eta lehen urratsa Xahoren hiztegikoa, sarreraburua mugagabe ematen baitu, eta mugatzailea argi bereizita (CROCODILO, A). Sistema beretsua darabil Manterolak, Xahorengan ikasitakoa inolaz ere (abere-a). Salaberrik ematen du lehenengoz mugagabe soila sarrera-buruan (Bonaparteren eraginez, ziurrenik), eta ondotik van Eys, Gèze eta Duvoisinek ere. Arxu erdibidean geratzen da: izenak mugaturik, frantsesez ere (“Bazterra, le bord”), eta izenondoak mugagabean (“Aberats, riche”).
Hegoaldean kontua egonean dago gehienbat: aditzaren forma kanonikoa beti ere partizipio mugagabea da, eta tradizio honi lotzen zaio Lécluse Gorputza-n.
Van Eysek, buruan gipuzkerazko formak eman ohi dituenez, partizipioa eta aditzizena hautatzen ditu sarrera-buru (tolestu, tolestutzen), edo partizipioa bakarrik (tirriatu); Manterolak bere egiten du sistema (abiatu, abiatzen), arlo honetan ere berritzaile ageri den Hegoaldeko bakarra.
Azkueren hiztegia eta ondorengoak aztertuko ditugu. Garrantzizkoa da ikasleak ulertzea euskaltzaletasunaren gorakadak hiztegigintzan izan zituen ondorio onuragarriak eta, aldi berean, garbizalekeri giroak hiztegigileei sortu zizkien arazoak, maileguak uxarazi eta ordezko eredu argirik proposatu gabe. Testuinguru historikoaz gain, Azkueren hiztegiaren on-gaitzak oinarri izango ditugu, aurreko garaiarekiko zer aldatu zen eta zer ez mugatzeko, eta aurrerantzean euskal lexikografiak hartu zituen bideez jabetzeko, beti bezala adibide sorta baten laguntzarekin.
2. Alderdi teknikoak
2.3.1. Sarreraren definizioa eta antolakuntza
2.3.3. Hirukoitzaren arazoak
1. Hiztegigintza merkatuan
3.2. Hiztegi bereziak
3.4. Hizkuntz eskuliburuak
6. Hiztegi orokorren ezaugarriak
6.8. Hitzak eta terminoak
Diccionario Vasco-Español-Francés-aren (DVEF) argitalpenak (1905-1906) Sarasolak “Azkueren paradigma” deritzonari hasiera eman zion: egun batetik bestera Larramendiren gailentasunarekin bukatu eta bera bihurtu zen euskal lexikografiaren erreferente nagusi. Berriro ere, beraz, hiztegi bakar baten itzalpean garatzen den garai batez hitz egin behar dugu, nahiz oso bestela. DVEF-ak euskara idatziaren lexikoan izan zuen eragina arin xamarra izan zen, sabindarrek izan zutenaren mendekoa gehienbat. Aitzitik, esateko moduan ez dago lan lexikografiko, filologiko edo linguistikorik, haren lorratzik ez duenik. Badirudi, beraz, thesaurus modura erabili zela, ez hizkuntz hiztegi orokor modura. Garai honetako hiztegi “normalak”, erabili erabiltzen zirenak, bi dira: 1965 inguru arte Bera eta Lopez Mendizabalen norabide bikoitzekoa (BeraLzM) eta handik aurrera Plazido Mujikaren gaztelania-euskara hiztegia (DCV).
DVEF-k euskara-erdara hiztegi on baten aspaldiko eskariari erantzuteko izan zen egina. Zio nagusia euskal lexikoaren bilduma ahalik osoena ikertzaileen eskura jartzea bide zen (ik. 6. gaia). Azkuek ederto erantzun zion honi, Aizkibelen argitalpen berankorrak ez bezala: bere bilketa lan erraldoiak ez du aurrekaririk, ez idatzizkoari, ezta ahozkoari dagokionez. Urteetako itxaropena mukuru bete zuen, Schuchardt (1906), Urquijo (1905) edo Orixe (1927) lekuko. Eta, gainera, bilketa lanean sakontzeko gogo bizia ere sortu zuen: “Azkue osatzeko” gaur arte iristen den lehia onuragarria.
Gainerako premiei eman zien erantzuna aski murriztailea izan zen, ordea, eta agian herabeegia. Giroan nagusi zebiltzan garbizaletasunak eta populismoak aurreko tradizioarekin hautsarazi zioten, maileguz eta hitz berriz garbitutako herri-euskaraz besterik proposatu gabe. Geroko hiztegigileek Azkue bera barne ezin izan zuten DVEF-aren muga hau osoki gainditu.
Lafittek (1965) garaiaren diagnosi zehatza egin zuen: “ahalegin handiak, baina nahaspilatsuak”. Maileguak gaitzetsita daude baina, aldi berean, hitzberrigintza larramenditarra erdeinatzen den bitartean, neologi saio berriak sakabanatuak dira eta ez guztien gogoko; idazle zaharren autoritatea galdu-gordean dabil, eta idazle modernoena zalantzan... labur esanda, ez dago eredu argirik. Eta honek hiztegiak halakoak egiten ditu, bati baino gehiagori adorea galarazteaz eta aparteko egitasmoren bat berantarazteaz gainera (i.e. elebakarra). Hau guztia ez da zehatz-mehatz kontuak oker dabiltzalako seinale. XIX. mendearen erdialdetik aurrera hedatuz zihoan euskaltzaletasuna (cf. 6. gaia) areagotzen da garai honetan, oroimen gaitzeko parentesi latzak gorabehera. Lexikografiari dagokionez, gero eta langile gehiago dago eta, anitzez erabakigarriago, inoiz baino erabiltzailegai gehiago, hiztegiren bat behar edo nahi duen jende gehiago, baita ziurrenik premia edo interes ñabarragorik ere.
Geroko hiztegigintzari begira DVEF deskribatzeko, bi gairi erreparatuko diegu nagusiki: nomenklaturaren hautapenari eta hiztegiaren alderdi teknikoei. Euskal nomenklaturaren hautapena
Azkue hutsetik abiatu zen DVEF-ko nomenklatura eratzeko, aurreko hiztegirik ez euskarazko, ez erdarazkorik eredu gisa erabili gabe. Euskalki guztietako ahalik hitz eta aldaera gehienak biltzea izan zuen xede, mailegu eta hitz berriei dagozkienez beste mugarik gabe. Hiztegi osoa zeharkatzen duen hiztegigilearen subjektibotasunaren gainetik edo azpitik, noiz nola, herriaren autoritatea da irizpide nagusia. Idazleen aipu eta erreferentziak ugari izan arren, Azkuek bere erara erabiltzen ditu, berak hala deritzanean beren jaioterriko hizkeraren isla direlakoan bakarrik.
Aurreko literaturari erdarak kutsatuegi zeritzan, eta bazekien herri-hizkerari berari ere hainbeste gertatzen zitzaiola. Beraz, ahaleginean mailegu guztiak hiztegitik at utzi zituen. Haatik, sabindarrak bezain muturreko izan nahi ez, eta kide jatorrik ez
Garbizaletasunari populismoa gailendu zitzaion: hitz berri guztiak ere hiztegigik erbesteratu zituen, hala modernoak nola aspaldikoak, hala hiztegietakoak nola nolabaiteko literatur tradiziorik izan dutenak. Jakinaren gainean bildu zituen bakanak ere galdera-markarekin nabarmenduta daude, edo iruzkin zehatzagoekin.
Beraz, okertu ezean maila bakarreko hitzak, herri-hizkerakoak bakarrik jaso zituen, maileguak alde batera utzita. Erabaki honen ondorioz, DVEF-an bildu zuen lexikoa desorekatu eta murrizgarria da. Tradiziozko arlo semantikoak neurriz gain ordezkatuta daude, mundu modernoa ozta-ozta agertzen den bitartean: herri-hizkeran bertan bizirik zeuden mailegu beharrezkoak zein hauen ordez erabiltzen hasitako hitz berriak, denak kanpoan geratu ziren, ez batera ez bestera jaso ez zituelako.
Ez dago denborazko mugarik, ordea. Azkueren ustez (cf. Larramendi...), euskara denboraz kanpoko zerizana da, denborazko itxura narrasaren azpian bere hartan dagoena, eta ikertzaileak nolabait berreraiki lezakeena. Honek azaltzen du toponimia, etimologia eta adiera etimologikoak han-hemen agertzea, nahiz bere aitzindarietako batzuk baino neurritsuago izan; eta batez ere azaltzen du edozein garaitako hitzak denborazko markarik gabe jasotzea, salbu eta arc. laburdura aldean daramaten bakanak, eskuarki hobekien menderatzen zuen bizkaierara mugatuta. Alderdi teknikoak
Azkueren borondate onak eta langiletasunak ezin dezakete erabat estali eskarmentu gabeko eta prestakuntza gutxiko hiztegigilearen lana dela. FILOLOGIAN. Lekukotasunak irakurri, letraldatu edo euren forma zein esanahia interpretatzerakoan ohi baino huts gehiago daude. DIALEKTOLOGIAN. Laburdurak erruz erabili zituen, ez soilik euskalkietarako, baita herri, bailara edo eremu trinkoetarako ere. Jakintzat eman ohi dugu “B-d” bezalako laburdura zehatzak zuzenean datozela ahozko euskaratik. Halere, joera handia izan
Laburdura orokorrak Azkueren inferentzia gutxi-asko ziurrak baino ez dira, aurreko hiztegietan kausitu ditugunen taiukoak, eta pentsa zitekeen baino maizago literatur tradizioan oinarritutakoak, bere irizpide nagusiaren aurka. Areago, batzuk iturri lexikografikoetatik atera ditu, inolako kritika-lanik gabe. LEXIKOGRAFIAN. Bere egin zituen, eta are inoiz gainditu, XIX. mendeko hiztegigintzan aurkitu ditugun aurkezpeneko berrikuntzak, hala nola letra tipo eta tamainak bereizgarri erabiltzea, edo adierak zenbatzea; baita eduki osagarriari dagozkion batzuk ere, hala nola adieraz adiera euskalki markak ezartzea eta erabilera adibideak ugari ematea. Halere, funtsean ezin esan daiteke teknikoki berritzaile denik.
Sarreraren definizioan eta antolakuntzan irizpide argirik ez izatea, edo azaleko irizpideak baino ez izatea, hauxe da arazorik larriena. Nolabaiteko sarrera sakabanatzea sumatzen da oraindik. Homofonoak sarrera berean bilduta daude; aldaerak, berriz, zein bere aldetik, maizenik elkarrekin lotzeko ezer gabe. Ez dago adieren hurrenkera erabakitzeko irizpide finkorik.
Azkuek gramatika-kategoria jasotzeari nahasgarri zeritzan (1905: xxxvi). Atzerapenaz gainera, erabaki honek euskal hitza eta erdal ordainaren artean zenbait desegokitasun sortzeko oina ematen du, irakurlea nahasteko modukoak.
Euskal Herrian bizi diren hiru hizkuntzak hiztegian bildu zituen (cf. Xaho), baina ez behar beste arduraz. Kaltetuena frantsesa izan zen: nahiz iturrian frantsesezko bertsioa izan, gehienetan bere gaztelaniazkoa ez beti zuzena soilik gorde zuen, DVEF-ko frantsesa euskaraz ez zekien norbaitek gaztelaniatik zuzenean moldatua den bitartean; hamaika gaizki-ulerturen iturri, beraz.
Orain artean argitaratu ezinaz hitz egin dugu batez ere. Ez dago horrelakorik XX. mendean, Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu zuen DVEF-etik hasita. Haatik, babesleak idorotzeko erraztasunarekin baino, eskariaren gorakadarekin lotuago dago aldaketa, eta hiztegigileak erabiltzaileen premiak asmatzeko izan zuten trebetasunarekin, jakina.
BeraLzM-k 1975-1976rako bospasei argitaraldi zituen. Gure hiztegigintzaren historiako lehen produktu normaldu hau esku-hiztegia da, ia edonork erosteko modukoa. 1965etik aurrera erabiltzaile jasoagoak ere merkatu bihurtu ziren: Mujikaren DCV-aren lehen argitaraldia sei urte baino lehen agortu zen, eta 1965-1980 bitartean hiru izan zituen (17.000 ale orotara), laugarrena 1987an. Egitasmo garaia
Orduan gauzatzen errazak izan ez ziren egitasmoak ere sorrarazi zituen aukerako giroak. Eraginik izan ez bide dutenak: Arana-Goiri (1886; 1905ean arg.) eta Vinson (1922). Luzarora nolabait beteko zirenak: elebakarra (Euskaltzaindia c. 1968; P. Mujika 1973) eta etimologikoa (Agud 1968). Lan motak
Ez dago jauzi handiegirik lanen ñabartasunean; bai, ordea, kopuruan. HIZTEGI OROKORRAK. 1965 arte ertainak dira (15.000-45.000 sarrera) edo txikiak. DVEF-ak berak ez bide ditu 50.000 sarrera baino askoz gehiago, eta salduenak erdia inguru (BeraLzM DCV-k 25.000; DVC-k 30.000). Ohikoa da izenburuan iztegitxoa (Bera), de bolsillo (Azkue), labur (J. A. Etxebarria) edo petit eta de poche (Otokegy) hitzak aurkitzea. Eskaririk zabal eta errazenari erantzun nahiak baduke zerikusirik honetan, baina baita geroago aipatuko ditugun zailtasun batzuek ere. 1965etik aurrera, hiztegi handiak bata bestearen hurren agertzen dira: Mujika, Auñamendi eta Retana. HIZTEGI BEREZIAK. Oraindik ere lantzen dira euskalki hiztegiak (Larrasquet, T. Etxebarria, Izagirre), gramatiketako hiztegitxoak (Zamarripa, I. Lopez Mendizabal) eta Euskal Herriko erdarari buruzkoak (Baraibar, Iribarren, Lopez de Guereñu, Echaide).
DVFE-aren hitzaurrean Azkuek eskatu zuen “...me envíen cuantas adiciones y correcciones estimen convenientes” (xii); ez zen hor erretorikarik: bizitza osoan zehar bilketan aritu zen. Euskaltzaindiak ahalik gehiena biltzeko deia berretsi zuen Euskera aldizkarian (Irigoien 1965), DVEF berrargitaratzeko erabakia hartu zuenean.
Gainerakoek ere ez zuten erretorikoki ulertu: hasiera-hasieratik osatze eta zuzentze aldera egindako lanak erruz aurkitzen dira, baina dudarik gabe garrantzizkoena zeritzen lana, “Azkueren hiztegian ez dauden hitzak” biltzea izan zen, DVEF euskal lexikoaren errolda bailitzan legetxe (Garate, Bozas Urrutia, Azpiroz, Bouda...). Herri-hizkera ez zen osatzeko bide bakarra, nahiz ibiliena izan: testu eta hiztegi zaharrak ere baliagarri izan dira, DVEF-ak alde honetatik hutsuneak dituela ohartu ahala. 50eko hamarkadatik aurrera hala testu hiztegi hautatuak (F. Mendizabal,
DVEF-ari egindako zuzenketak, urriagoak inondik ere, hauek ere garrantzi handikoak izan dira geroko garaiaren eraketan (Urquijo, Lafon, Mitxelena, Ondarra...). Erdara-euskara hiztegiaren arazoa
Euskara-erdara hiztegia izateko desira bete bezain laster, erdara-euskara hiztegi eguneratuaren beharra agerian geratu zen. Haatik, ez zen beteko 1965 arte.
DVEF Azkueren egitasmoaren herena baino ez da. Ez dago argi zein zen hura baina, nolanahi ere, ez zuen behin ere osoki gauzatu. Bistan da uko egin ziola “Larramendi” berria izateko aukerari. Bere ustez, Euskaltzaindia izango zenaren egitekoa zen hitz berriak onartzea (1905: xviii). Izan ere, bazen erakundearen izenean Azkue, Olabide eta Orixek egindako gazt. -eusk. hiztegi bat, 1934 inguruan argitaratzear izan zena. Halere, urte mordoan bera euskaltzainburu izanik ere (1918-1951), egitasmoa bertan behera utzi zuten, etxe barruko desadostasunengatik, antza denez. Sabindarren artean ere ez zen izan bere gain hartu zuenik. Hartara, aurre egin nahi liokeen edonoren eskuetan geratu zen. Adore faltaren arrazoia: DVEF-aren alderantzizkoak ez zuen aski oinarririk ematen hiztegi modernoa osatzeko, eta haren hutsuneak betetzea ez zen lan xamurra, eredu argirik ez zegoenez gero. Hortaz, irizpideak aldatzen hasi arte, hiztegi ertainak baizik ezin izan, dagoena-edo biltzen dutenak, askoz urrunago iritsi gabe. Hiztegi orokorren ezaugarriak
Epea denboraren aldetik zorrotz mugatu dugun arren, 1970 ondoren ere badira argi eta garbi garai honetakotzat jo behar diren hiru hiztegi, gutxienez: DBPT (1972- 1975), Mujikaren DVC (1981) eta Retana (1976-1989). ELEBIDUNTASUNA. Oraindik ere ez dago salbuespenik, nahiz batzuek orduan “euskal iztegi” izenarekin ezagutzen den elebakarra egiteko asmoa agertu. Izan ere, DVEF-aren ondoan denak dira elebidun huts: frantsesa edo gaztelania, bietatik bat
Aurreko garaian legetxe, metahizkuntza erdara da. Hiztegigile modernoek ere jakintzat ematen dute erabiltzaileak erdaraz alfabetatu eta kulturizatuak direla. NOMENKLATURAREN OINARRIA. DVEF izaten da nomenklaturaren iturri nagusia, eranskin gehiago edo gutxiagorekin eta bertako hitzen kopuru handiago edo txikiagoarekin; alderantzizko bat ere badago (Arbelaitz 1929). GARBIZALETASUNA. DVEF-aren edukiaz gainera, garbizaletasuna izaten da hiztegien nomenklaturaren erabakitzaile nagusia. Honek bi ondorio nabari izaten ditu: maileguak nekez agertzea, eta haien ordainetan hitz berrietara jotzea.
Maileguak. Azkuek DVEF-an hartutako erabakiak ez zituen maileguak zeharo erbesteratu, ez bertan ezta geroko hiztegietan ere. Alabaina, egoera berezian daude: edo markatuak agertzen dira, han bezala, edota hitzaurrean aldeztuak. Garaian zehar jarrera aldatuz doa. Lehen hiztegietan, badirudi DVEF-ko maileguak soilik onartzen direla (Lhande salbu) eta beti markatzen dira, batera edo bestera. Lafitteren arabera (1965), 1947az geroz goraka doa euskara naturalagoa atxiki nahi lukeen joera. Tournier-Lafitte (1953), Iparraldean presioa, beti ere txikiagoa, goiz gainditu zelako adibide argia dugu. Hegoaldean, Euskaltzaindiaren “Euskal itzak zein diren” adierazpena (1959) mugarri bide dugu: DCV-aren hitzaurrean (1965) ekialdeko kultura osoari dagozkion eta hizkuntza jaso guztiek beretu dituzten maileguen aldeko hitz argiak jaulkitzen ditu Mujikak, nahiz eta Lafitteren ustez oraindik garbizaleegia den: izan ere, ez du jauzirik handiena DVC (1981) arte egingo. Lafitteren ustez, berebat, Auñamendi (1965) da ordurainoko hiztegirik eskuzabalena. Hitz berriak. Hasieran maileguetara jotzea debekatuta baldin badago, eta behin ere ez guztiz ongi ikusia, bistan da hiztegigileek hitzberrigintzara jo behar dutela, inorenak bilduaz edota nork bereak sartuaz.
Hegoaldeko hiztegietan ezinutzizkoak dira hitz berri sabindarrak; Azkuerenak eta besterenak haiek utzitako hutsuneak betetzeko erabiltzen dira batik bat.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxxv Aintzakotzat markatzea ohitura bihurtzen da (Azkue DEV eta DBols, Euskaltzaindia, Auñamendi). BeraLzM eta Mujikaren DCV-n ohiturari atxiki ez izana deitoratzen du Lafittek. Euskaltzaindiaren banaketa (erabiliak vs ohiz kanpokoak) ezin interesgarriagoa da; eta guztiz adierazgarria Tournier-Lafittek (1953) haietako batzuk (aberri, abesti, antzerki...) ohiko hitzen artean onartzea.
Hitz berri nabarien “gaizki eratutako” neologismoen alboan, hain nabariak ez direnak ere badira: erdara-euskara hiztegi handiak osatzeko erdal hitzak kalkatuaz (orduan “itzuliaz” diote) egindako elkartu berriak, maiz alemanaren bidetik sortuak (Euskaltzaindia, Mujika). Hauek ez dira zeharo neologismotzat hartzen, ulerterrazak, ongi eratuak eta jator-antzekoak direlako (Mujika DCV, Lafitte 1965). Maileguei ateak irekitzen hasten diren heinean, argitaratuetan (Tournier-Lafitte, Mujika, Auñamendi...) honelakoak ugari sartzen dira, eta sutsuki aldezten: elkartu argiak maileguak baino errazago ulertzen direlako Larramendiren argudioa aurkitzen dugu berriro, beraz.
Aztertzeko ditugu: (a) Definizioak: Lehen gaztelania-euskara hiztegietan (Azkue DEV, Euskaltzaindia) bakarrik. Itzulpenik gabeko gaztelaniazko hitz kulturaletan erabiltzen dira. (b) Sinonimoen arteko esanahi-banaketa: Azkueren ideia (1905: xxixxii); Lafittek (1965) ere aipatzen du, eta badirudi oihartzunen bat izan lezakeela Mujika DCV-n. (c) Euskal ordainen zehazgabetasuna: Garbizaletasunak izan zuen beste ondorio bat, Tournier-Lafitterako bakarrik (oraingoz) seinalatua. ALDAERA PILAKETA. Azkuek bazekien DVEF-ko aldaera pilaketak anabasa sortzen zuela, baina bere ustez Euskaltzaindiari zegokion aukera egitea (1905: xxi). Honen hiztegian nagusiak behintzat denak ematen ziren, gomendagarrienei lehentasuna eman arren (Orixe, c. 1934). Honetan ere ez zen erabakitzeko gaitasunik izan. DVEF-ak eta ondoko lan osagarriek gauzak franko nahasi zituzten hiztegi orokorrei begira, aukera erabiltzailearen eskuetan uzten baita, Mitxelenak (1968) salatu bezala. Aldaerak DVEF-tik hartu eta irizpiderik gabe pilatzen dira hiztegi ertainetan (BeraLzM...), eta joera areagotzen da hiztegi handietan (Azkue DEV, Mujika, Auñamendi, Retana). Hedatuenei lehentasuna eman ohi zaie erd.-eusk. hiztegietan, eta inoiz (Mujika DCV, 1973) garrantzigabekoak ezabatu direla iragartzen da. Eusk.erd. hiztegietan, berriz, DVEF-ko sakabanatzea kalkatzen da, edo areagotzen, asi eta hasi bezalakoak ere zein bere lekuan azalduaz (Retana).
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxxvi IDAZLEEN AUTORITATEA. Azkueren uzkurtasunak ez du epea beteko. Orixek hitz berri mota biak bereizteko, idazle onen autoritatera jo zuen. Eta Mujikak (1965) zuzenean aurre egin zion: “Una voz queda legítimamente autorizada, no sólo porque la usa el pueblo sencillo, sino también cuando la emplean los buenos escritores”. HEGOALDEKOTASUNA. Garaiko hiztegi ia guztiak hala nola lexikoari buruzko zalaparta gehienak Hegoaldekoak izanik, Iparraldeko hiztunez behar baino gehiago ahazten dira: bertako hitzak ez dira alde batera uzten, DVEF-n bilduta dauden neurrian behintzat, baina Hegoaldeko aldaerak hobesten dira eta Iparraldeko formak desitxuratuta (<h> gabe...) ematen. Lafitteren ustetan, ezinulertuzkoa da hiztegirik erabilienetan Axularren hitz asko ez agertzea, eta haien laguntzaz Iparraldeko idazle modernoak zein tradiziozko kantak ezin ulertzea. HITZAK ETA TERMINOAK. Ordain jatorrak edo kalko argiak hobesten direnez, hitza eta terminoaren artean egon behar lukeen ezberdintasuna aise galtzen da: erdal terminoen ordainetan (a) ohiko hitzak ematen dira, konnotazioari ere begiratu gabe; (b) aldaera eta sinonimoak metatuta (are euskalki markaz ere), adierazle bakartasunaren aurka. Lexikografi tekniketako geraldia
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxxvii GRAMATIKA-KATEGORIA. Euskalki hiztegietan izan ezik (Larrasquet, T. Etxebarria), ez da euskal hitzen kategoria behin ere azaltzen, Mujikaren DCV-ko salbuespenen batean izan ezik. Erraza da, hortaz, DVEF-ko itzulpen desegokitasunak oharkabean igarotzea, eta luzaro mantentzea. Berrikuntzarik handiena Lafitteren erreseinan dago, ez hiztegietan: ondoko garaian beteko ziren berrikuntzetako batzuk proposatzen ditu, hala nola da / du eta zaio / dio bereizkuntza. EUSKALKI-MARKAK. Zehaztasun eta maiztasun gehiago edo gutxiagoz, garai honetako hiztegien ezaugarri ditugu, aurreko garaian sumatu dugun joeraren ildotik eta, ziurrenik, eskuarki DVEF-ko berriak baliatuta. Azkueren markak denak nahi bezain egiazkoak ez direla jakinik, ohargarria da Mujika bide dela, idazlea eta jaioterriaren identifikazioa badaezpadakotzat jotzen duen lehena. ETIMOLOGIA. Lehengo garrantzia galduz doa. Hasierako hiztegietan bada bat edo bat, guztiz maileguetan (Bera, BeraLzM) edo maileguetan bakarrik (Lhande), baina ez gainerakoetan. Antolakuntzaren aldetik, DVEF-ean erroak (letra larriz) eta eratorriak (letra txikiz) bereizten dira; Lhanderenean hitzak familiaka bilduta daude. FILOLOGIA. DVEF-ko hutsetako zenbait pixkanaka zuzentzen dira (Azkuek berak baditu zuzenketak beste hiztegietan), baina beste asko errepikatzen, are salatuak izan ondoren. Esan gabe doa batzuetan berriak eransten direla, batez ere hala moduz moldatu zen Retanaren hiztegian. ERABILERA ADIBIDEAK. Ia ez dago halakorik ertainetan (bat edo bat BeraLzM-n, irizpide argirik gabe), baina bai handietan (Auñamendi, Mujika DCV eta DVC, Retana). GAI LABURDURAK. Mujikak noizbehinka “(Zool.)” bezalako laburdurak baliatzen ditu, baina “ave” edo “pez” erakoak nahiago ditu, Azkuek DVEF-n bezalaxe.
1970ez geroko hiztegigintzaren oihanean sartzea ez da lan xamurra, baina inolaz ere arreta berezia eskaini behar zaio, gugandik hurbilen dagoen garaia izanik, eskuarki guztioi eta areago ikasleei beharbada jakin-min handiagoa sortzen digu eta: zein hiztegi ditugun eskura, nolakoak diren, hobeak izan ote litezkeen... Atal honetan azpimarratuko da euskara batuaren sorrerak eta gutxinakako garapenak hiztegigintzarekin izan dituen norabide bikoitzeko harremanak, hots, batak bestea nola bermatu eta gararazi duten. Halaber, XX. mendearen bigarren zati honetan euskal hiztegigintzak egundoko hazkundea jasan duela: hiztegi elebidunak ekoizten jarraitzeaz gainera, lehenengo hiztegi elebakarrak egiten dira, asko eta askotarikoak (hizkuntz hiztegiak, terminologikoak, entziklopedikoak, dialektal elebakarrak, alderantzizkoak...).
1. Hiztegigintza elebakarra
2.3. Eskola-hiztegiak, oinarrizkoak, irudidunak 2.4. Hiztegi entziklopedikoak
2.5. Sinonimo eta esapide hiztegiak 2.6. Zalantza eta akats hiztegiak 2.7. Hiztegi elebidunak 2.8. Hizkera hiztegiak
3. Lan taldeak eta hiztegi familiak
1. Hiztegigintza batuaren ezaugarriak
1.1. Metahizkuntza
2.2. Terminologia eta azalpen teknikoak
2.3. Homografoak eta beste
XX. mendean zehar euskal hiztegigintzaren egoera normalduz doa merkatuaren aldetik, baina oraindik ez euskarari ematen zaion tratamenduaren aldetik (ik. 7. gaia). Garai honetan, berriz, euskal hiztegiak hiztegigintza aurreratuenetan aurkitzen direnen gero eta parekoago dira. Aldaketa Hegoaldean (EAE-n batez ere, zehatzago) gertatzen da gertatzen ari da, arrazoi ezagunengatik. Bost eragile zuzen aipatuko ditugu: Babes ofiziala: Eusko Jaurlaritzaren (ber)sorrera (1980) erabakigarria da legediaren aldetik (ofizialtasuna, hezkuntza, euskara administrazioan...), baita sustatzaile eta babesle den aldetik ere. Batuaren sorrera eta garapena: Aurreko garaiaren eredurik ezaren aurrean, oraingo hiztegiak batuari begira egiten dira. Era batera edo bestera, batua mugatzea eta finkatzea, aberastea eta irakastea hiztegi gehienen xede bihurtzen da. Ordainetan, hiztegigintzaren edozein alorretan batuak erdara ordezkatzeko gaitasuna lortzen du: hiztegigintza batuaren garaia hiztegigintza elebakarrarena ere bada. Eskariaren gorakada: Garai batean euskaltzale urriak ziren erabiltzaile ia bakarrak. Hauei alfabetatzen edo euskalduntzen hasi ziren helduak gaineratu zitzaizkien lehenik. Ondoren euskara irakaskuntzan sartzen hasi zen, eta gero komunikabideetan, administrazioan eta goi-ikasketetan, baita lan munduaren beste esparru askotan. Haurtzaindegitik goi-mailako ikasketetarainoko ikasle-irakasleak, idazleak, itzultzaileak... gero eta euskaldun gehiagok dauka hiztegira jo beharra. Hiztegigileen irudi-aldaketa: Sekula baino ugari, ñabar eta jantziago diren erabiltzaile hauen eskariari erantzuteko, une batetik aurrera hiztegigile gehienak ofizioko egin dira, non-nahi erabiltzen diren irizpideak eta teknikak gurera ekartzeko modukoak, alegia.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxxxiv Erabiltzaile irudiaren aldaketa: 1970 arte hiztegigileek espero duten erabiltzailea errotik diglosikoa da, beti ere erdal hitzak euskaraz nola esaten diren galdezka dabilena eta, berriz, euskal hitzen zertzeladez (adierak, gramatika, erabilera...) etimologia eta euskalkia bakarrik interesatzen zaizkiona, gainerakoa erdararen bitartez azaldutakotzat jotzen da eta (ik. 7. gaia). Hiztegigintza elebakarrak, aldiz, bere bizitzaren arloren batean bederen euskara hutsean diharduen erabiltzaile mota berri bat badela ematen du jakintzat, eta beraz, hiztegian bilatzen duena euskaraz aurkitu behar edo nahiko duena.
I. IKUSPEGI OROKORRA Hiztegigintza elebakarra Aurreko garaian egitasmoren baten entzutea izan arren, ez zegoen hiztegi elebakarrik egiteko gaitasunik, ez eta egiazko premiarik sentitzen ere, nonbait. Premia erabiltzaile irudiaren aldaketak sortzen du. Gaitasunari dagokionez, aski bide da nahi izatea: euskaldunak elkarrekin komunikatzeko balio duen zerbait (hizkuntz eredu bat) badela sinesten den une beretik, garaiaren hasiera-hasieratik, lehen elebakarrak egiten dira (BKutxa 1970, HTipia 1973), oso hasi-masikoak oraindik, halere. 80ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, eta guztiz 90ekoan, ugaldu eta askotarikoak egin dira; hobetu ere, biziki hobetu dira, are euren berrikuntzekin betiko hiztegigintza elebiduna eragiteko moduan. Hiztegi motak Erabiltzaile mota ugaritasunari hiztegi mota ugaritasuna dagokio, noski. HIZKUNTZ HIZTEGI OROKORRAK. Gure historian lehenengoz, egiazko hiztegi orokorrak ditugu, elebakarrak, alegia. Alabaina, oraindik ere bi mota ekoizten eta erabiltzen dira, maiz elkarren osagarri: ohiko elebidunak eta elebakar berriak. Lehen elebakarrak ezin daitezke zeharo orokortzat jo, dela tamainagatik (BKutxa), dela bukagabeak izateagatik (HTipia). Honegatik, 1995 arteko hiztegi normala “Kintanaren hiztegia” deritzaguna izan zen, oraindik ere sasi-elebakartzat funtzionatzen duen elebiduna. Urte honetan amaitzen da Sarasolaren HautaL-aren
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxxxv argitalpena (1984-1995). 1996 hizkuntz hiztegi orokorren annus mirabilis izendatzeko modukoa da, aldi berean kaleratzen baitira hala HautaL-aren bertsio zuzendu eta emendatua (oraingoan Euskal Hiztegia tradiziozko izenpean), nola bi elebidun berri: Kintanaren ondorengo hobetua (3000) eta hura behin betikoz gainditu nahi lukeena (Elhuyar). Elebidun biak erraldoiak dira, bi norabidekoak. TERMINOLOGIA. Garai honetako erregea. Hasieran hiru data ditugu aipatzeko: 1974 (Euskaltzaindia, Merkatalgo Hizt.), 1976 (JAKIN, Natur Zientziak) eta 1979 (UZEI, Fisika Hizt.). Hasierako eztabaidak gorabehera, UZEI dugu erakunderik eraginkorrena, arlo bakoitzeko adituekin elkarlanean hamaika hiztegi egin dituen eta egiten ari dena, eta EUSKALTERM sortu zuena (1987). Erakunde publiko eta pribatu zenbaiten ahaleginekin batera, beranduago Elhuyar sartzen da alorrean (1988tik aurrera), eta administrazio kontuetan Eusko Jaurlaritza bera (1987) eta HAEE (1992). ESKOLA-HIZTEGIAK, OINARRIZKOAK, IRUDIDUNAK. Oinarrizkoak ez dira gehiegi ugaltzen lehengoen aldean, baina sail honetan ere lehen elebakarrak kaleratzen dira (Bostak Bat, 1990). Azpimarratzekoa da eskola-hiztegi elebakarrek azken urteotan hartu duten garrantzia (Bostak Bat, 1991; Elhuyar eta 2000, 1997; Vox 1999...). Haur txikiei ere kontu egin zaie, Euskaltzaindiaren Zortzi urte arteko... (1976) delakotik aurrera. Hauentzat bereziki pentsatutakoak dira ugarituz doazen hiztegi irudidunak, gehienak itzuliak eta gaurko teknika didaktikoen haritik datozenak. HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOAK. Hezkuntza euskaraz izateak laster azaleratu zuen ikasleen kontsultarako materialean zegoen hutsunea; halaber, hainbat helduk ere gai ezberdinei buruzko informazioa euskaraz behar zuten, batzuk eta besteak erdarazko iturrietara jo eta prestakuntzarik gabeko itzultzaile izan beharra saihesteko. Hiztegi entziklopedikoak bata bestearen ondoren aurkeztu ziren 90eko hamarkadan, eskaria behar bezalakoa bihurtu zenean, nonbait. SINONIMO ETA ESAPIDE HIZTEGIAK. Gero eta jende gehiagok euskaraz idatzi beharrak hizkuntz hiztegi berezien laguntza gehiagoren premia dakar. Sinonimo hiztegietan Bostak Bat taldearenak (1983; gero antonimoduna ere bilakatua, 1988) ez du urteetan lehiakiderik izan; 1999an bi sortu zitzaizkion, ordea (Elhuyar eta UZEI).
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxxxvi Esapide hiztegietan aitzindari J. Gereño dugu (1980); ezagunena, beharbada, K. Izagirre (1981) eta handiena Mokoroa (1990). ZALANTZA ETA AKATS HIZTEGIAK. Nahiz tankeraz oso ezberdinak izan, baita hizkuntzari buruz daukaten kontzeptuaz ere, euskaraz idazterakoan (batez ere) izan ohi diren zalantzak edota hitzak hautatzerakoan edo erabiltzerakoan egin ohi diren akatsak maiz interferentziei zor zaizkienak konpondu nahian egindako zenbait lan kaleratu dira azken urteotan. Aurrena G. Garateren Erderakadak (1988), herri-euskara eredukoa; gero, batetik, Egunkaria-ren Estilo-liburua-ren bukaerako hiztegitxoa (1992, 1995, 2000), denetarakoa (ortografia, kalkoak...); bestetik, Sarasolaren Euskara batuaren ajeak (1997), lexiko berriztatzeari buruzko irizpide orokorrak eman nahikoa. HIZTEGI ELEBIDUNAK. Ohiko elebidunen aldean, munduko beste hizkuntzak ere agertzen hasi dira euskararen alboan, gehienbat oinarrizko hiztegien bitartez (fang, errusiera, hungariera...). Halabeharra ere tartean dela inoiz, irakaskuntza edota itzulpengintza aipatu behar ditugu orain eragile gisa.
Ingelesez egindako lehen hiztegiak euskaraz ezer jakin nahi duten ingeles hiztunentzat pentsatutakoak dira. Bada aitzindari xume bat: Joe Eigurenek Idahon egindako Zamarriparen Vocabulario-aren itzulpena. Bide honetatik aurrera eginez, G. Aulestiak euskara-ingelesa hiztegi handia argitara zuen (1989), eta geroago, L. Whitekin elkarlanean, bi norabideko esku-hiztegia (1997), “bai euskara eta bai ingelesa ikasten diharduten ikasleei” eskainitako laguntza gisara; halere, jatorrizko egitasmoari zeharo uko egin gabe, laburdurak-eta ingelesez gorde dira.
Esku-hiztegi hau arlo berri batean kokatzen da. Izan ere, euskara irakaskuntzan sartzearekin bateratsu, ingelesa euskaraz ikasteko hiztegiak behar dira eta, hartara, egin ere egiten dira, handi eta txikiak, baita haurrentzako irudidunak ere. Aitzindaria (Lopez de Viñaspre, 1992) hitzaurrearen arabera oso euskara traketsekoa izan behar. Ondotik “Morris” familia iritsi zen, ingelesezko gramatika eta hamaika kontu ere (gutunereduak, neurriak...) eskaintzen dituztenak, dena euskaraz azalduta. HIZKERA HIZTEGIAK. Gutxienez bi arrazoi bildu dira honelako lanak ugal daitezen: Udalek, tokian-tokiko elkarteek-eta euskararen kontuetan hartu duten iniziatiba, eta euskal filologo samaldatxoak, beren kabuz edo hartarako egindako deialdien bitartez,
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxxxvii lanean jarri direnak. Bide honetatik, hamaika hizkeraren hiztegiak edo deskribapen hiztegitxodunak kaleratu dira azken urteotan, eta hainbat prestatzen ari dira, orokorrak zein gai baten ingurukoak (arrantzaleak...). Lan taldeak eta hiztegi familiak Oraindik ere badira lanari bakarrik eutsi dioten egileak, baina gero eta zailago eta ohiz kanpokoagoa da: hiztegigintza talde-lana izaten da gehienbat, dela talde egonkorretan, dela hiztegi baterako edo hiztegi mota baterako berariaz eratzen diren taldetan. BKutxa-k Arestiren nomenklatura eta Kintanaren definizioak biltzen ditu. “Kintanaren hiztegia” egiatan J. Tobarrena ere bada, gehi beste sei lankide, “irakasleekin elkarlanean”; hemendik Ekiten taldea sortu zen. Beste lau izen gogora daitezke: Elhuyar (1972), UZEI (1977), Bostak Bat (1981) eta OEH (1984). Talde hauetan EHU-ko irakasleen partaidetza azpimarratuko nuke, hala euren arloko terminologi hiztegietan inplikatu direnak, nola hainbat hiztegiren egile, zuzendari edo begirale ditugun Euskal Filologiakoak. Eta, honekin batera, lehen ofizioko hiztegigileak agertzea, hiztegigintzan bakarrik edo bereziki ari direnak.
Hiztegi familiak ere garai honetako berrikuntzetako bat dira, nahiz aurrekariren bat aipa litekeen. Bi eratara uler daiteke “hiztegi familia” kontzeptua: (a) hiztegi bat eta beraren bata bestearen ondoko bertsioak, hala nola “Kintana” familia (EHM > 80 > 2000 > 3000); (b) egile edo talde batek egindako edota marka beraren inguruan egindako hiztegi mota ezberdinek osatzen dituztenak, hala nola “Bostak Bat” familia (SinonH, EuskararakoH, Oinarrizkoa, Eskola-hizt).
Beste hizkuntza batzuetan erakutsi den bezala, ezinbestean ia, familiaren partaideek elkarrekin halako erlazio bat izaten dute, hiztegi bat aztertzerakoan oso kontuan hartzekoa: hiztegiz hiztegi inertziari eusteko joera, bertsio batetik bestera gertatzen diren aldaketak, beste hiztegi mota bat lortzeko egindako egokitzapenak... Informatika eta Internet Ordenagailua lanerakoan egundoko aldaketa izan da hiztegigileentzat, datubaseak osatu eta eroso erabiltzeko, idazteko, diseinu grafikoa eratzeko, sarrerak hurrenkeran jartzeko, etab. eskaintzen dituen erraztasunengatik.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxxxviii Hiztegia zabaltzerakoan ere bi bide berri eskaini ditu: CD-ROM formatua (Europako Hiztegia, 1994) eta sarean aurki daitezkeen hiztegiak (ik. www.euskadi.net eta www.ivap.com, denetarikoak aurkitzeko, eta EUSKALTERM-erako www1.euskadi.net/euskalterm). Hegoaldekotasuna Aurreko joera indartu baino ez da egiten. Batetik, ez dago frantsesa jasotzen duen elebidun baturik (ezta ia bestelakorik ere) Kintana eta Charrittonen hiztegiraino (1997). Bestetik, Hegoaldeko hiztegietan hango hiztunentzat ulertezinak diren hamaika mailegu sartu dira; areago, euskalki hilak bailiran, Iparraldeko hitzekin nahi beste bidegabekeria egin izan dira, orain formari ez, esanahiari baizik gagozkiola (cf. beherago “banaketa”). Halere, Hegoaldekoak arazo honetaz kontzientzia handixeagoa hartuz doazen heinean, eta batez ere hango hiztun jantziak egitasmoetan parte hartzen hasi diren heinean, baliteke joera gutxinaka ematzea.
Bi data ditugu mugarri hiztegigintzan: ARANTZAZUKO BILTZARRA (1968). Euskaltzaindiak abian jartzen du eta gobernatzen euskararen batasuneko aspaldiko egitasmoa, Villasante buru eta Mitxelena “gidari”. Hurrengo urtean oinarrizko zerrenda bat (Batasunerako hiztegia, 1969) argitaratu zuen. Labur eta herabegia izanik batzuen ustetan, 1970ean Euskal Idazleen Elkartearen izenean Batasunaren Kutxa argitaratu zen, G. Arestik eta X. Kintanak egina; bertan, oinarrizko hari “beste hitz mordoska bat” eransten zitzaion, Elkarteak hartutako erabakien ildotik. Ordutik aurrera hiztegi orokor guztiak batukoak izango dira, P. Mujikaren DVC (1981) eta Umandiren Asmo-hiztegia (2000) izan ezik.
Mujikarena nahita garaiz kanpo irten zen. Azkueren DVEF bezalaxe, thesaurus modukoa da, dena jaso nahikoa, baina honek baino are kritikotasun gutxiagorekin. Bestalde, proposamenak ugari eskaintzen ditu, nahiz garaiko joeretatik urrun xamar dagoen bere kabuzko hitzberrigintzari atxikita. Dena den, hiztegigile batzuek erabili dute (L. M. Mujikak batez ere).
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxxxix OEH-AREN HASIERA (1984). Oraingoz euskal hiztegigintzak izan duen azken mugarria. 1956an K. Mitxelenak Azkueren hiztegia berregiteko Euskaltzaindiaren mandatua onartu eta bitartean hartarako fitxa mordoa bildua zuen. Erakundeen laguntzarekin, 1984an euskaraz izan den hiztegi egitasmorik handiena abian jarri zuen: tradizio guztiaren lexikoa kritikoki biltzea, alegia. Data beretsuan Mitxelenaren egitasmoa eta Sarasolak aspaldixko zerabilena (HArau 1977-1979, MaizH 1982) nolabait bat egin ziren, HautaL-an (1984-1995), honek nagusiki OEH-aren corpusean oinarritutako lexiko hautapena eskaintzen baitu. Corpus berak, bestalde, oinarri gisa balioko du 1995etik aurrera Euskaltzaindiak HBat egin dezan. Hiztegigintza batuaren ezaugarriak METAHIZKUNTZA. Lehen unetik (Bat 1969, BKutxa 1970...) naturaltasunez agertzen dira euskarazko hitzaurreak. Oro har, hiztegi elebakarrari euskarazko hitzaurrea dagokio, jakina, eta elebidunari bi hizkuntzetakoak. Salbuespen interesgarriak daude, hiztegia norentzat den eta honen araberakoak: ingelesez (Aulestia 1989), euskaraz (EuskararakoH 1986, Morris 1998); eta salbuespen nabariak, giro honetan antigoaleko suertatzen direnak: gaztelaniaz bakarrik (aurreko garaikotzat jo ditugunak: PMuj DVC, Retana, DBPT) edo ia osoki (LMuj, Gereño). Izenak ere euskarazkoak dira edo elebidunak lehengo modukoetan izan ezik (Gereño barne).
Hitzaurrea baino adierazgarriagoa da euskaldunentzat egindako hiztegietan gainerako osagaiak (guztiz sarrera barrukoak) euskaraz egotea, honek esan nahi baitu nola edo hala aurrez hainbat kontu normaldu direla. Hasierako hiztegietan urrats txikiak ematen dira: laburdura zenbait paratu, adierak (Bat 1969) eta are definizioak (BKutxa 1970) euskaraz eman... Muga Sarasolaren HArau-k (1977-1979) hausten du, lehen elebakar orokorra izanik, nahiz saio-saioa baino ez izan, eta ondotik beraren HautaLak (1984-1995). Harrezkero, elebakarrek eta euskara-gaztelania hurrenkerako elebidunek azalpenak euskaraz daramatzate, eta gaztelania-euskarakoek erdaraz. NOMENKLATURA HAUTATZEN. Garai honetako hiztegiek praktikotasuna dute helburu, hots, beharrezko izan litezkeen baliabide lexiko guztiak eskumenean jartzea. Honetarako, berariaz alde batera uzten dute aurreko garaiko irizpide nagusia mailegurik ez, eta hiru irizpide zeharo berriak erabiltzen dituzte: hitzaren hedadura,
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxl erabilera maiztasuna eta nazioartekotasuna. P. Mujikak irekitako bidetik, gainera, “idazle zaharrak” autoritatetzat jotzen dira. NOMENKLATURA NORMALTZEN. Hiztegi batuen ezaugarririk esanguratsuena nomenklaturan egiten diren hautuak dira, aurreko aldaera eta aukera pilaketari aitzi. Hiztegigileak Euskaltzaindiaren gomendio-erabakiei atxikitzen zaizkie, baina erakundea astiro doa lexikoari dagokionez. Bat-etik (1969; 2.000 hitz inguru) HBat-en argitalpen osoraino (2000; 20.000 inguru) zatikazko arauak (zenbakien idazkera...) edo arau orokorrak (maileguen idazkera...) baino eman ez dituenez, bereak heltzen ez diren alderdietan, hiztegigileek eurek hartzen dute bere esku hautapena egitea, erabiltzaileek gehiago behar dutelakoan. Badirudi hiztegiak batzuetan joeren sustatzaile eta hedatzaile izan direla, bestetan ziurrenik aitzindariak. (a) Forma edo idazkera finkatzea: Bat (1969) oinarri-oinarrizkoa baino ez da, eta aukerez betea oraindik (abantail(a), ai(h)en...). Hasierako hiztegigile guztiek <h>aren alde egiten dute; bestalde, argi ikusten da zalantzazko formak nola doazen hiztegietan erabakitzen. (b) Aldaerak eta sinonimoak hobestea: Aurreko hiztegietan jasotzen ziren aldaera batzuk zeharo desagertzen dira, eskuarki bigarren mailako, eremu laburreko edo tradizio gutxikoak. Aldaera batzuk gordetzen dira, baina elebakarretan edo euskara-erdara hurrenkerakoetan bakarrik, eta handik aldaera hobetsiraino bidaltzeko baino ez; ohiturak gaur arte iraun du.
(c) Maileguak: Maileguak agerriki onartzen direnez, hiztegiz hiztegi tradiziozko zenbait berreskuratzen dira, eta erraz berri batzuk egiten ere. Hasierako hiztegietan forma zalantzak daude, eta nolabaiteko gehiegikeria, gero orekatuz joango dena. Areago, gero eta errotuago dago beharrik gabeko maileguen aurkako sarrerak eratzea.
(c) Hitz berriak: Elkartu-eratorri zenbait ere tradiziozko bihurtzen dira hiztegietan une batetik aurrera. Sabindarretatik oso gutxik iraun dute, baina hauek ere beharrezko izaten dira. Aipatzekoa da, besteak beste, -pen / -zio zalantza maileguetan, eskuarki -zio-ren alde erabakiz joan dena.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxli zeharo alde agertzen dira, eta proposamen berriak eskaintzen dituzte (“Kintana” familia); beste batzuk, berriz, zeharo kontra (Sarasola). NOMENKLATURA MODERNOTZEA. Berariaz, boladan diren eta batzuetan oraindik gaztelaniazko hiztegiek jasotzen ez dituzten hitzak sartzen dituzte hasierako hiztegigileek, eta hauekin batera zientzia eta teknika arloetako ahal beste hitz, terminologia finkatu ahala gero eta errazago. Bereiz aipatu behar dira tabuak, eskuzabal jasoak. NOMENKLATURA EGONKORTZEN. Aurreko nahaspila ez da garai honetan erraz ezabatzen diren ezaugarrietakoa. Erabateko aldaketa sumatzen da nomenklaturan BeraLzM eta oraingo tamaina beretsuko hiztegien artean: Kintanak eta Mujikak (1977) aurrekoaren %35 inguru soilik jasotzen dute. Halere, joera berriak ere ez dira argiak hasieran: euren artean ez dute askoz berdintasun handiagorik (%40 inguru). Kontuak aldatuz doaz, dena dela: urte bereko eta tamaina beretsuko 3000 eta Elhuyar erkatuta (1996), adostasuna %70 inguruan dabil, lehenak sarrera ezberdin gehiago baditu ere. EUSKALKI-MARKAK. Aukerako bihurtzen dira. Agertzekotan, esanahi trinko bat izan ohi dute: irakurleari abisatzea hitza ez dela orokorra. Hitzen jatorria ez da interesekoa (cf. ulertu), egungo euskaran (idatzian batez ere) daukaten hedadura bakarrik baizik. “OEH paradigma” definitzen Hiztegigintza batuaren hasieratik bertatik aurrerapenak egiten dira euskararen tratamenduan, ikusi dugunez. Lehenengo hiztegi elebakarrak egiteak berak euskara gainerako hizkuntzen parean jartzen hasi beharra ekarri zuen eta, gainera, beste arlo batzuetan (gramatikan, esaterako) normalduz zihoan heinean une batetik aurrera honetan sakontzea errazago bilakatu zen. Dena dela, aise defini daiteke paradigma berria, irizpide eta tekniketan dakartzan berrikuntzengatik. Jakintzat emango dut lehen ordezkaria Sarasolaren HautaL dela eta, beraz, paradigma 1984-1995 bitartean eratuz doala. Urte hauetatik aurrera, berriz, hiru talde egingo ditugu, eta ordezkari bana hartu: (1) paradigmakoak (Elhuyar 1996); (2) ezer erantsi dutenak (3000); (3) paradigmaz kanpokoak (Gereño).
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxlii 1. Irizpideak NOMENKLATURAREN HAUTAPENA. Hiztegigintza batuaren irizpideen arazoa honetan datza, alegia: nola neurtu behar den hitz baten hedadura, erabilera maiztasuna edota nazioartekotasuna. Ikerlanik egin ezean, balirudike hiztegigileek belarriz-edo ebatzi behar dituztela. Erabilera maiztasuna neurtzeko saio bakarra dugu artean, Sarasolaren MaizH (1977-1979), urte bakarreko erakusgarri baten gainean oinarritutakoa. OEH-ak neurbide trinkoagoa eskaintzen du, ordea: literatur tradizioa, hots, hitzak noiztik noiz arte erabili diren, eta non, eta zeinek erabili dituen jakiteko modua. Honegatik, HautaL-ak OEH-aren corpusean oinarritutako lexiko hautaketa egiten du, 1750-1964 epeko literatur tradizioan zehatzago, euskal hitz ohikoak bildu nahiz. Behin honetara helduta, tradizioan agertu ez arren “ezinbestean hartu behar ditugun nazioarteko hitz orokorrak” ere ematen eta finkatzen ahalegintzen da. Elhuyar-ek urte bereko 3000-k baino sarrera ezberdin gutxiago izateko arrazoietako bat OEH (edota HautaL) nomenklaturaren eredu eta bermetzat hartzean datza: izan ere, 3000-ko sarreretatik %40 ez dago OEH-n, sarrera-buru behintzat, Elhuyar-en %20aren aldean. MAILEGUEN TRATAMENDUA. Hiztegi modernoak arauemaile dira maileguei dagokienez: kide jatorrik dutenak baztertutako aldaerak bezalaxe markatuak ageri dira, ikusi bezala. Paradigmako hiztegietan, ordea, hemen ere tradizioak agintzen du: kontuan hartzen da, esaterako, Iparraldeko literatura klasikoan ohikoa izan zen maileguak ordezko berriak ez dituen konnotazioak badituela. Labur esanda, maileguen arteko mailak ezartzeko irizpide finagoak erabiltzen dituzte. 2. Lexikografi teknikak SARRERA SAKABANATZEAREN BUKAERA. Elhuyar eta 3000-ren arteko aldearen bigarren arrazoia honetan datza, alegia, sarreraren kontzeptua fintzean eta sarrera hobeto antolatzean. “Kintana” familiako hiztegi guztietan sakabanatze pixka bat badago: forma jokatuak, aditz perifrastikoak, kolokazioak... sarrera-buru agertzen dira; zenbat eta hiztegia zaharrago, hainbat eta errazago. Berbera edo areago dugu, beraz, HTipia-n eta batez ere LMuj-en. Sakabanatzea, hein batean bederen, euskara-erdara hiztegiak erdara-euskarazkoen alderantzizkoak izateari zor zaio edo, nahiago bada,
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxliii oraindik ere erdal baliokideen menpekoegi (cf. LMuj abataren “abacial”). Hau hiztegi elebakar landuagoekin bukatzen da (HautaL, HiztMod...), OEH-aren izpirituaren haritik: hitza bihurtzen da sarrera-buru, eta honelako guztiak, agertzekotan, sarreraren parte baino ez dira. Beraz, sarrera barruko atalen antolamendua nahiko konplexu bilakatzen da, adierez gainera azpiadierak, esapideak, lexikalizazioak, kolokazioak, elkartu batzuk, etab. ordenatu behar baitira. TERMINOLOGIA ETA AZALPEN TEKNIKOAK. Hiztegigileen profesionaltzeagatik edota euskaraz aritu beharragatik, oro har lexikografi terminologia agertuz doa garai honetako hiztegietan. Paradigmako hiztegietan, sarrerak konplexuago bilakatu ahala, hitzaurrean irizpideak ez ezik, azalpen teknikoak ere agertzen dira, luze (“Sarasola” familia) edo irudien bitartez (“Elhuyar” familia). HOMOGRAFOAK ETA BESTE. Sarrera hobeto antolatzeak beste ondorio bat dauka: homografoak sarrera banatan agertu beharra. Honek nazioarteko hiztegigintzan oso ezaguna den arazoa ekarri du gurera: zer hartu behar den aintzat. Paradigmako hiztegietan halako batasun bat lortu da, esanahi eta kategorian oinarri harturik. ADITZEN FORMA KANONIKOA. Orain arte ez bezala, Hegoaldekoak aditza egoki aurkezteaz kezkatzen dira: batuak bultzatzen duen aditzoina, zalantzak sortzen dituzten aditzizenen formak... hiztegietan islatu behar dira, erabiltzailearen mesedetan. Lehen unean neurriz gaineko isla du joera berri honek: aipatutako forma guztiak, gehi betiko partizipioa, gehi geroaldiko formak, denak sarrera-buru agertzen dira (HTipia, HArau). Harrezkero, hiztegiak lautan banatzen dira honi dagokionez: (a) hiru formak (abaildu, abail, abailtzen) ematen dituztenak (“Sarasola” familia, HBat); (b) hiru formak kasu arazotsuetan bakarrik ematen dituztenak (aberastu, aberats, aberasten), eskuarki abail(du) erako formak baino ez eman arren (Elhuyar 2000); (c) abail(du) erako formak bakarrik ematen dituztenak (“Kintana” familia, “Elhuyar” familiako aurreko guztiak, EuskararakoH); (d) oraindik ere partizipioa huts-hutsean ematen dutenak (Gereño). Bestalde, “Kintana” familiakoek, guztiek aditzoinaren arabera ordenatzen dute aditza, ziurrenik erabiltzaileak espero duten ez bezala.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxliv ADIERAK. OEH-HautaL bikotean lan handia egin da, euskal hitzen adierak ahalik koherente eta zehatzenik bereizteko, eta izan litezkeen irizpideen artean eskuarki kronologiaren arabera ordenatzeko. Lan honi esker, paradigmako hiztegietan adierak gehiago, ordenatuago eta zehatzagoak dira. ORDAINAK. Gaztelania-euskara hiztegien menpekotasunetik eratortzen da alderantzizkoetan erdal ordainak pilatzea. Paradigma berriko elebidunetan, adieren zehaztapenean egindako hobekuntzen kariaz, aukeraketa egiten da eta, behar izanez gero, azpiadierak bereizten. Bestalde, beharrezkotzat jotzen den bakoitzean ordainaren ingurunea ere zehazten da, eta parentesi artean egoki bereizten. GRAMATIKA KATEGORIA. Berrikuntza Sarasola HArau-koa da (1977), hitzaurrean eskaini zuen “Gramatik kategoriak” izeneko gramatika deskriptiboko lanean oinarrizko kontzeptuak finkatu ondokoa. Ohitura hedatu da 1996ko hiztegietatik (3000 eta Elhuyar). Hiztegi berean markatzen da lehenengoz aditzen jokoa da / du, zaio /dio sistemaren bitartez; harrezkero orokortu da. Aldiz, paradigmako hiztegiek bakarrik zehazten dituzte, hala dagokionean, aditzaren lagunak (norekin, zertara...). ERABILERA-ADIBIDEAK. Paradigmaz kanpoko hiztegietan gutxi eta denak-edo asmatuak izaten dira; batzuk erabilerari ezer gutxi laguntzen diotenak. Paradigmakoetan OEH-aren corpusetik hautatuak dira maiz, nahiz zuzenean, nahiz HautaL-aren bitartez; edonola ere, erabilerari begira zuzen-zuzen aukeratuak. EUSKALKI-MARKAK. Ezagutzen dugun joera fintzen da: “Ipar.” eta “Heg.”, edo “batez ere B” bezalako laburdurak erantsi dira, OEH-aren azterlanari esker. HIZKUNTZ MAILAK. HautaL-eko berrikuntzetako bat maila adierazteko markak ezartzea da: zaharkitua, klasikoa, literaturazkoa eta jasoa, alde batetik; herrikoia eta lagunartekoa, bestetik. Elhuyar-ek ere halako zenbait baditu, batzuk oso ondo azalduak: arrunta (“gizabidearen arauek gaitzesten dutena”), herri-mailakoa (“idatziz erabili ohi ez dena”), lagunartekoa eta zaharra.
PROIEKTUAREN AURKEZPENA cxlv IKASLEENTZAKO IRAKURKETAK Sarasola (1977): Gero “OEH paradigma” izango zenaren oinarriak ezartzen eta azaltzen dituen lana. Mitxelena (1984): Maisuak Sarasolaren HautaL-aren aurkezpen gisa idatzi zuen lan bikaina; hiztegi berria testuinguruaren barruan kokatzeko, euskal lexikoak historian zehar izan dituen gorabeheren azalpena eta egun ere sortzen dituen arazoen kritika erabiltzen ditu. |
addi-34a4f907acbb | https://addi.ehu.es/handle/10810/10019 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2013-05-08T08:43:34Z | science | Urgell Lázaro, Blanca | eu | Euskal edizioen historiaz (I): 1936 arteko ediziogintza | Euskal edizioen historia egin gabe dago zeharo. Gauza batzuk ezagunak dira, eta beste batzuk azken urteotan ezagutzen hasi gara. Baina euskal edizioen bilakaeran zer gertatu den azaltzen saiatu den lan orokorrik, ez eta zatikazkorik ere, ez dut nik behintzat ezagutzen.
Eta halaz ere, gai hau antolatzaileek niri egokitu didate. Beraz, aitortuko dut zerotik ia hasi behar dudala, han-hemen bildu ditudan apurrak zuen aurrean aurkeztu eta interpretazio bat emanez.
Interpretazio bat emanez, bai. Zeren eta gaurko egoera ez baita honetaz piska bat dakigunek nahi genukeen bezalakoa. Eta, erran zaharrak dioenez, de aquellos barros estos lodos. Gaur euskal edizioen munduan bizi dugun egoera, euskal edizioen munduak izan duen bilakaerak azaltzen duela uste dut, eta nago antolatzaileek, lan hau egokitu didatenean, beste horrenbeste sinesten dutela.
Beraz, oraingo hitzaldi honetan, eta arratsaldekoan ere, ez dizuet izen eta data zerrenda bat aurkeztuko. Hau ere, egin gabe dagoenez, interesgarria da, noski. Eta honetarako, esku artean daukazuen zerrenda eratu dut, oraino zuzendu eta osatu beharko den zerrenda bada ere.
Baina, asmoz, zerrendatik aurrera egin nahi nuke, gertakari batzuen iraupena eta beste batzuen suntsipenaren kontu eman nahi nizueke.
Argitalpengintza, antzeko gauza guztiak bezala, tradizio baten gainean sortuaz doa. Beraz, tradizio hori nolakoa izan den, zein asmorekin sortu den, zein irizpideren gainean eratu den eta nolako tresna epistemologiko eta mekanikoak erabili dituen, halako galderei erreparatu diet bereziki, gaurko egoeraren sustraiak ezagutzeko asmoz.
∗ Euskal testuen historiaz eta edizioaz (I) UPV/EHUko Udako Ikastaroan emandako hitzaldia (2000-0704). Lan hau UPV 033.130-HA005/98 eta Eusko Jaurlaritzaren PI97/49 proiektuen barruan kokatzen da.
Gerra Zibilera arteko euskal edizioen historia, dena dela, oso konplexua da, garai batzuetan, batez ere XIX. mendearen azken urteetatik aurrera, oso joera ezberdinak elkarrekin bizi izan baitziren.
Lehenengo hurbilketa denez gero, konplexutasuna zertxobait errazteagatik, bi atal nagusitan banatuko nituzke: (1) argitaragaia zerbaiten izenean funtsezko diren alderdietan aldatu izan duten argitaratzaileak; eta (2) argitaraia errespetatu nahi izan duten argitaratzaileak. Halere, oinarrizko sailkapen hau zehazkiago bost taldetan bana daiteke: 1. a) Argitaragaia bizirik dagoelakoan eguneratu dutenak;
b) Euskararen izenean aldatu dutenak;
c) Zientziaren izenean aldatu dutenak; 2. a) Euskal irakurleen eskura jarri nahi izan dutenak;
b) Euskalarien eskura jarri nahi izan dutenak.
Aurretiaz esango dut, liburuez gehiago mintzatuko naizela, euskara zaharraren pusketak baino ez diren testu txikiez baino, bigarren hitzaldian hobeto ulertuko diren arrazoiengatik.
Goazen, bada, bost atal horietako bakoitzari dagokiona kontatzera.
3 1. Argitaragaia funtsezko diren alderdietan aldatu izan duten argitaratzaileak
Baina ez dugu pentsatu behar koxka aldatu bai-ezeko eztabaidan datzala. Aitzitik, argitaratzailearen asmoan datza. Izan ere, filologoak testuaren egileak nahi zukeen bezala aurkeztu nahi luke testua. Eta hau lortzeko, hainbat gertakarik egilearen gogoaren kontra testuan eragin dituzten akatsak edo aldaketak identifikatu eta zuzendu nahi lituzke. Atal honetan aztertu behar ditugun argitaratzaileak, ostera, horretaz bestelako asmoak izan dituzte, testuari eta egilearen asmoari zor zaion errespetuarekin zerikusi gutxi dutenak. Nork bere asmoa izan dute halako argitaratzaileak, eta asmo hori betetzeko, testuaren gainetik igaro dira, inolako kupidarik gabe.
Esan bezala, honelako argitaratzaileak hiru motatan bana daitezke gaingiroki: a) Argitaragaia bizirik dagoelakoan eguneratu dutenak b) Euskararen izenean aldatu dutenak c) Zientziaren izenean aldatu dutenak Lehenengo taldeko argitaratzaileak sarritan izengabeak dira: badakigu norbaitek testua ukitu duela, baina ez nork. Halaz ere, ikustera goazen bezala, testua aztertuez gero, jakin daiteke zein asmorekin egin diren ukituak eta zergatik. Hau izan da euskal testuak argitaratzen hasi zirenetik eragin gehien izan duen argitaratze mota. Honelatsu berrargitaratu dira euskal liburu gehienak historian zehar. Bigarren taldeko argitaratzaileak ez dira gehiegi bereizten lehen taldekoetatik. Bereizgarririk garrantzizkoena hauxe da: izenak ezagutzen ditugu, baita zer-nolako euskararen izenean egin dituzten aldaketak. Honelakoek iritzi finko eta trinkoak baitituzte, zer den benetako euskara eta zer ez, zer den euskaraz ondo idaztea eta zer ez, eta honelako gaiei buruz. Alerik nabarmenenak XIX. mendearen bukaera aldetik eta Gerra arte ditugu, lehenagoko zenbait ezagutzen baditugu ere, ikusiko dugunez.
4 Hirugarren taldean, izen bakar bat aipatuko dut, baina ez nolanahikoa: Bonaparte printzea, euskal argitalpen askoren egilea. 1.1. Argitaragaia bizirik dagoelakoan eguneratu dutenak Atal honetako argitalpenak ulertzeko, gureaz oso bestelakoa den egoeran jarri behar gara. Honelako argitaratzailearen ustetan, argitaratu behar duen liburua bizirik dago oraindik: liburuaren bizitza ez zen bukatu idazleak bukatu zuenean edota inprentak argitaratu zuenean; aitzitik, bere egunetan ere lehenengoz argitaratu zen bezain irakurketa beharrezkoa delakoan, honelako argitaratzaileek sentitzen dute eskubide osoa dutela liburua eguneratzeko. Arrazoi praktikoek gidatu ohi dituzte, ez arrazoi teorikoek. Beraz, liburuak dituen akatsak, ustezkoak zein benetakoak, zuzentzen saiatzen dira; hizkuntzaren alderditik ere, garaian garaiko joera nagusien arabera edo artean hizkuntzak pairatu dituen aldaketen arabera zuzentzen dute; are berridaztera ere irits daitezke. Edukiari dagokionez ere berdin: uste baldin badute zati batzuk soberan daudela, edo liburuak zerbait falta duela, edo zerbait lekuz kanpo dagoela, kendu, erantsi zein lekuz aldatzen dute. Lehenago hiru ezaugarri aipatu ditut: 1) honelakoak izengabeak izan ohi direla; 2) euskal liburu gehienak honela izan direla berrargitaratuak historian zehar; eta 3) hauxe dela gure argitalpengintzaren historian gehien iraun duen joera. Esango nuke pentsatu ohi dugula lehenaz gainerako argitalpenak liburua salgai ipiniaz zer edo zer irabaz zezakeen inprimatzailearen erabakiak izan direla, eta liburuak, hortaz, lehenengo argitalpeneko errakuntzei errakuntza berriak eransteaz gainera ez zuela ezer irabazten. Alabaina, zenbat eta hobeto ezagutzen ditugun, hainbat eta argiago dago sarrienik inprimatzaileak era bateko edo besteko laguntzaile euskalduna izan duela, liburu zaharrean euskaldun batek bakarrik egin zitzakeen aldaketak baitaude, proba zuzenketan jarritako arreta eskasari bakarrik egotz dakizkiokeen hainbat errakuntza berrirekin batera. Adibide bat baino ez. Etxeberri Ziburukoaren Noelak hainbat argitaldi izan zituen XVII eta XVIII. mendeetan zehar. Ezagutzen dugun lehena 1645ekoa da, baina Vinsonek (1891-1898: 67, 15a zb.) uste zuen 1630. urtean edo hurrengoan kaleratutako
5 bat egon zela, eliz baimenak urte hartakoak izanik, hamabost urtez argitaragabe irauteari ezinezkoa baitzeritzan. Orotara zortzi argitalpen ziur ezagutzen ditugu (Vinsonen arabera), 1645.ean hasi eta zehaztu gabe dagoen XVIII. mendeko dataren batera arte. Vinsonen beraren ustez, Etxeberriren liburu hau argitaratzeari utzi zitzaion Cantico spiritualac liburua argitaratzen hasi zenetik. Batak hartu zuen bestearen lekua, beraz, orduko best-seller-en artean; esan gabe doa Cantico-ei egokitu zitzaien handik aurrera berrargitalpen usuak izatea, eta haietako askotan aldaketak, batzuetan handiak, pairatzea. Edonola ere, gurera itzuliaz, egin dezakegu elizkarietan erabiltzen zen kantaliburua zela Etxeberrirena, ez euskal klasiko beneragarri bat, inolaz ere, erabilera zeharo praktikoa zeukan kanta-liburu bat baizik. Hartara, bestelako aldaketekin batera, Vinsonek 15f deritzon argitalpen datagabetik aurrerakoek hiru bertso berri (“Verbum caro”, “Claritates guçia...” eta “Jesus Haurtcho larru...”) erantsi dizkiote Etxeberriren testuari. Inor ez da saiatu hauen jatorria non egon daitekeen ikertzen, dakidalarik. Baina honek adierazten digu ezerk baino argiago liburua bizirik zegoela. Bestalde, Akesolok (1970) egin zuen argitalpen modernoan dioenez, argitalpen guztiak daude hutsez josita. Emango ditudan adibideak, Akesolok bere argitalpenean egin dituen ohar urrietatik atereak dira (bere argitalpenaz arratsaldean hitz egingo dugu). Pentsatzekoa da inprimatzaile erdaldun ez oso arretatsuek egindako akatsak direla. Batzuetan Akesolok erkatu dituen argitalpen guztiek huts bera gordetzen dute: IRAKURKETA AKESOLOREN ZUZENKETA burdiñak zathurik burdiñak zathiturik (1970: 33, 4. oh.). lar elaren quideak izar klaren kideak (1970: 42, 6. oh.).
Edo irakurketa ezinezkoak, burugabeak, eskaintzen dituzte (tamalez, ez dakigu zein zeinena den, hurrenkera ezagutzeko): AKESOLOREN ZUZENKETA IRAKURKETA EZBERDINAK denborak ZIOTSAN bezain ungi zuen troxatu botsan hotsan cuitsan
lehenagoco edicione bera, cofesatceco eta comuniatceco othoitz batçuez emendatua (Xurio 1850 = Vinson 49g). Cantico izpiritualac...ordena hobeago batean emenac eta emendatuac aurthen haiñitz cantica berriez (CantIzp 175? = Vinson 100b). Cantico izpiritualac...guehienac erreberrituac, eta hurren eçagutuac etcirenez emendatuac (1780 = Vinson 100d). Honelako ia guztiak aztertu gabe daude (Etxeberrirenak izan ezik: cf. Atutxa 1999), nahiz eta liburuaren bizitza eta iraupenaren berri ezagutzeko ezinbestekoak izan, eta batzuetan garaian garaiko euskararen berri eman dezaketen.
Irazustaren dotrina interesgarria da, Larramendik bultzatu zuen iraultzaren erakusgarri delako. 1739ko lehendabiziko argitalpenetik 1784kora bitartean egin ziren aldaketak hiru sailtan koka daitezke (Lakarra 1984: xxvii): 1) Erdarakaden ordez, euskal itxura jatorragoko hitzak jarri dira:
Aldaketok 1742ko edizioaren geroztikoak dira, eta Larramendiren hiztegiak zein gramatikak sentiberatasun berri bat zabaldu zutela erakusten digute.
Lehenengo ideia sendotzeko, bi adibide aski ezagun (baina oraingoz aztergabeak) ekarriko ditut: Harizmendik egin zuen Haranbururen berrargitalpena eta Inchauspek egin zuen Axularren Geroko gero-arena.
Aldeak aztertu gabe daude zehazki, baina Villasantek (1964: 12) kontatzen duenez, ezaguna da Inchauspe sinistuta zegoela Axularrek iragartzen dituen bi parteak liburuan bertan zeudela, eta honen arabera berrantolatu zituen kapitulu guztiak, lehengoarekin zerikusi gutxi duen moduan.
Izenburuak “garbitua, chuchendua eta bere baithaco ordenan emana” esanik, eta oraingoz bi aldaketa mota baino aipatu ez dugularik, bildur izatekoa da hizkuntzan ere badaudekeela zenbait aldaketa, baina aztertu artean ez dago jakiterik “garbitua”-ren atalean (maileguak ordezkatuaz) ala “xuxendua”-renean sartu beharko diren. Inchausperen Geroko gero-an bezala, bestelako argitalpenetan ere berrargitaratzaileak zentsura ezarri dio liburuari, “komeni ez diren” gaiak aipatzen dituenean. Villasantek kontatzen duenez (1979: 307-308), emaztegairik gabe geratu zen honegatik Etxepare medikua. Buruchkak liburuak bi kapitulu “arriskutsu” zituen, bata irakaskuntza erlijiosoaren kontrakoa, eta bestea seigarren aginduari buruzkoa, presioengatik ere argitaratu zituenak. Hauek gabe atera zuen, beraz, Lafittek (1941), Etxepareren liburuak “maisu lanak” direla etsita bazegoen ere. Badakigu eta amodio mota asko egon daitezkeela... Bukatzeko, gogoratu behar da liburuak berpiztu izan direla itxura honetan inoiz, zeharo zaharkituak izan arren. Hala gertatu zen, adibidez, Leizarragaren Testametu Berria-rekin (ik. Vinson 3d-g): 1825 eta 1828an San Mateoren ebanjelioa, eta 1828an Testamentua osoki bi aldiz, laurak Baionan, Lamaignère inprimatzailearenean atera ziren. Laurak elkarte protestante ingelesek ordainduta. Fedea hedatzeko, esan gabe doa. Dioenez, kopiarazi zuten Leizarragaren testua, Oxforden eta British Museum-en dauden aleetako batetik, eta euskaldun bat jarri zuten testua zuzentzen. Vinsonen ustez, baxenafartar baten lana da. Eta bi san Mateoak elkarren artean ezberdinak dira, bigarrena hirugarrenean errepikatzen da, baina berriz aldatzen da laugarrenean. Horra hor ikergai polit bat. Urquijoren oharra (Vinson 3g) oso interesgarria da: bere alea baserri batean erosi zuen eta, haren ustetan, baserritarrak katolikoa bailitzan irakurtzen ari ziren.
10 1.2. Euskararen izenean aldatu dutenak Baldintza hauxe da: argitaratzaile berriak euskara onaren eta txarraren artean bereizteko irizpideak izatea, eta argitalpenean erabiltzea. Esan gabe doa lehenengo atalean sartu ditugun berrargitalpenetatik askok, edo batzuek behintzat, honen barruan sartu ahalko liratekeela; zehazkiago, aipatu ditugun izenetatik batzuk (J.I. Arana edo Inchauspe, adibidez), bai baitakigu ezarritako baldintza bete zezaketela. Halaz ere, ahal den neurrian bereizi nahiko nituzke asmo praktikoagatik hizkuntzaren aldetik ere ukitu ziren argitalpenak, hizkuntzaren onean bakarrik edo ia bakarrik pentsatuaz ukitu zirenetatik. Eta hau gero eta nabarmenagoa da 1900. urteak ezartzen duen muga igarotzen dugun heinean. Dena dela, lehenago ere horren zantzuak aurkitu ere aurkitzen dira, literatur hizkuntzaren (edo euskalkiaren) kontzientzia sendotu ahala. Argitalpena ez den arren, Zabalaren Adiciones y correcciones a la obra Urteco domecac del P. Astarloa aipatu beharrekoa da, aukera izan balu, bai baitirudi bere erara berrargitaratuko zukeela. Ez dezagun ahaztu gramatikagile ere izan zela. Eta honelako gauzekin joan ohi da lotuta aipatzen ari naizen fenomenoa. Zabalak hiztegi aldaketak eta gramatika aldaketak, bietakoak egiten dizkio Astarloaren idazlanari; adibide batzuk baino ez (denak eskuizkribuaren lehen orrialdetik hartuak): a) hiztegi aldaketak modu > bide azaldu edo esplicaduric > azalduric eta iracatsiric icasbidiac > dotrina-liburubac gurarija > naiyac b) gramatika aldaketak badator onen bat > onen bat badator leijen > leguijentzat oi dana > doian
Lehena 1928koa da, eta A.S. delako batek (Altubetar Seber ziurrenik) izenpetzen du. Gaia, urte berean agertu berria zen Agustin Basterretxearen bertsoen argitalpen berri bat. Argitalpenaren egilea aita Erroman Galdos dugu, eta izenburua ikustea (Yosukristo Gure Yaunaren Nekaustea) aski da nolakoa den antzemateko.
Galdosek hiru eratara aurkezten du testua: erdian Agustin Basterretxea josulagun bizkaitarrak asmatu zuen moduan eta Kardaberatzek egin gipuzkerazko bertsioan; ezker-eskuin, berriz, A. Galdosek bizkaieraz eta gipuzkeraz berriztatutak.
Hauxe da egilearen asmoa, iruzkingileak dakarrenaren arabera:
orrenbeste izan arren, zazpiko oso bat bakarrik ere, euskera garbizkorik ez dago, guzti-guztietan erderakadaren bat agertzen da-ta. Oyek erderakada guztiok kendurik, Nekauste osoa euskera garbi eta argiz ematea da nere asmo ta gogoa (RIEV 1928: 654).
2 Erreferentzia Sancho el Sabio Fundazioaren katalogoan aurkitu dut, baina oraindik ez dut ikusterik izan.
Istorio hau nahita aipatu dut Irigarayren erreseinatik, idazlearekiko eta haren lanarekiko begirunea ezinutzizkotzat daukan sentiberatasun berri baten lekuko baita. Erreseina, gainera, RIEV-en egina dago, eta geroago ikusiko dugunez, berau izan zen edizio fidelen santutegia liburu zaharrak erre nahi izateraino iritsi zen garai eztabaidatsu hartan.
Baina 1936 baino lehen argitalpenen erregea izan zen talde hau itxi eta bestelako sentiberatasunak aurkezten hasi baino lehen, ezinbestekoa dugu Bonaparteren argitalpen bereziak aipatzea.
3 Ez da kasualitatea izango, bada, Basterretxearen bertsoen edizioa urte gutxi batzuk geroago RIEV-en (1931) argitaratu izana.
Formulaire de prône-ren argitalpenaren izenburuaren arabera, espero genezake Bonapartek, hizkuntza aztertu nahi zuenez gero, egilearen idazkera goitik behera gordeko zuela. Baina, ikustera goazen bezala, hau da guk orain egingo genukeen zerbait. Ez berak egin zuena.
...Bonapartek gipuzkerazkoa, Iturriagaren 1842koa, ez zuelako honek hamabost urte lehenago Ernanin agertu bezala eman, ezpada berak bere gisa ala Uriarten esanera? aldaketa txiki batzu eginik. Bonapartek ere bere mania txikiak baitzituen. Ez zuen, esate baterako, herriak erabiltzen ez zuen eta inork asmatua zen hitzik maite eta Iturriaga orduko hila baitzen, bere gogara egin zuen zenbait aldakuntza. Har badezagu, esate baterako, Lehenbiziko jolasa, aldakuntza hauek antzemango ditugu: Iturriagak ciricoa edo seda dioenean Bonapartek sedabakarrik uzten du eta beste bitan ciricoa bakarrik ageri baita Iturriagarenean, haren ordez seda ezartzen; Iturriagak boltsa edo zorro dio eta Bonapartek bolsa bakarrik uzten du, eta hori bi bider. Gainerako zuzenketak sinpleak dira: Iturriagak baña, lerdia, lirdizco (hutsa ote?) eta pistuco; Bonapartek aldiz bana, lerdea, lerdezco eta piztuco; halaber Iturriagaren -tcen asko –
Camino eta Gómezek aspaldixko (1992) Bonaparteren irizpideen berri emango zutela iragarri arren, tamalez lanaren bigarren zatiak ez du oraingoz argia ikusi. Hala ere, Gómezek adeitsuki laburbildu dizkit Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkariko dotrinen argitaratuak (1869) eskuizkribuekin erkatzerakoan antzeman zituzten joerak. Berak hiru hitzetan utziko luke Bonaparteren jokabidea: bateratzailea, garbitzailea eta zuzentzailea.
Bateratzailea izan zen edukiaren aldetik: erkaketa errazteko parez pare ematen dituen testuak, nahi izan zuen denak eduki berberekoak izatea; hortaz, batean faltan eta bestean soberan zegoena berdintzen ahalegindu zen. Adibidez, Aezkoako eta Erronkariko dotrinen eskuizkribuetan badira galdera bi Zaraitzukoan ageri ez direnak (15): aezkeraz Bada infernu vat vaino gueyago? eta Eta cer gauza dira? (14) eta erronkarieraz Eta iburni bat beino obro dagua? eta Eta cer gaiza dra? (21) galderak, beren erantzunekin batera. Argitalpenean ez dira agertzen (28-29).
Badirudi, beraz, hizkuntzari buruz Printzeak uste zuenarekin zerikusi gehiago duen aldaketa baten aurrean gaudela, alegia, bateratzearekin bat hobesten zuen joskera hautatu zuela, ez halabeharrez, noski, ez eta demokratikoki ere, dakusgunez.
Garbitzailea izan zen hiztegiaren aldetik: edo-z lotutako sinonimoak, ikusi dugu Iturriagarenean ezabatu zituela, forma bietako bat bakarrik hautatuz, eta bestea, bera bakarrik agertzen denean ere, sistematikoki ordezkatu zuela.
Altunaren ulerkera eztabaidagarria da, halere. Bere iritzian, mailegu ustez herrikoia hobesten zuen Bonapartek, inork asmatutako hitzaren kaltetan. Baina, egiatan, nork esan lezake zirikoa eta zorroa asmatutakoak direla?
Garbitzailea dela esan dut, ez garbizalea; lehen adibidean R-k eta Ae-k eguiazcoa bakarrik ematen dute.
Ziurrenik Bonapartek izan zuen bateratzeko eta garbitzeko joera horiek hirugarren joeraren azpikoak baino ez dira. Izan ere, esan dut Bonaparte zuzentzailea ere izan zela. Eta nola? Bada, berriemaileek bidalitako bertsioak bere irizpideen arabera goitik behera zuzenduaz. Suposatu behar dugu euskalki bati buruz edo are hizkera bati buruz eginda zeukan irudiaren arabera zuzendu zukeela lehenik eta behin, eta gainera oro har euskarari buruz zituen iritzieen arabera ere bai. Eskuizkribuak argitaratuarekin erkatzea inor harri eta zur uzteko modukoa da.
Adibide batzuk, gehiegi arakatu gabe aurkituak: Aezkoako dotrinaren eskuizkribuaren lehen orrialdean genitibo singularra bitara agertzen da: -aren eta -ain, baina argitalpenean -ein baino ez:
Zaraitzuko dotrinaren eskuizkribuan Aitagurea-n behin eta berriz bedi agertzen da; ez argitaratuan, ostera:
Lan handia egin zuen, dudarik gabe, Printzeak. Baina lanaren handiak ez luke estali behar, gaurko filologoa ezin daitekeela besterik gabe haren argitalpen “berezi” hauetaz fidatu, ez eta gaurko hizkuntzalaria ere, noski.
2. Argitaragaia errespetatu nahi izan duten argitaratzaileak
Argitaratu behar duen testua berariaz errespetatzen duten argitaratzaileak agertzeko, badirudi gutxieneko baldintza bat beharrezkoa dela: hura den bezala ezagutzera emateak interesa daukala sinistuta egon behar du. Honelako argitaratzaileak agertzeko ziurrenik bide bat baino gehiago dagoen arren, gure kasuan uste dut bi ezaugarri nagusi bildu zirela: 1) Testuekiko urruntasun sentimendua: halakoentzat testu zaharrak ez daude bizirik, fosilduta daude. Antzinako hizkuntzaren lekukoak dira ezer baino lehenago. Klasikoak, zenbaitetan bederen. 2) Gure argitaratzaile hauek “antzina-gauza zaleak” dira, Kirikiñok esango zukeenez. Lehendik ere esan dut honetan bi eratako argitaratzaileak izan zirela, gaingiroki hitz eginez: (a) antzinako liburuak euskal irakurleen eskura jarri nahi izan zituztenak; eta (b) euskalarien eskura jarri nahi izan zutenak. Bi taldeak beste ezaugarri batengatik bereiz daitezke, oso salbuespen gutxirekin gainera: euskal herritarrek euskal irakurlerian pentsatzen dute; atzerritarrek, berriz, euskalariengan. Hau baino argiagoa da, eta erabatekoagoa, Mitxelenak behinola egin zuen bereizketa: Pro domo ari naizelarik, leku agerian ipini nai nuke emen, bearbada alferrik izango ez delakoan, euskalariak izan direla, ez euskaltzaleak ”ofizioz” euskaltzale direnak, beintzat, Etxepareren obra bezala, ainbeste euskal autoreren obrak argitara atera, azaldu eta adierazi dituztenak (Mitxelena [1968]: 12). Gogora dezagun liburuak errespetatuaz argitaratu zituzten euskaltzale bakanbakanak euskararen izenean testuak aldatu zituzten euskaltzaleekin batera bizi izan zirela, euskara kutsatuta ikusi baino hiltzea nahiago zuten Orkaiztegi bezalako euskaltzale itsuekin, baita euskal liburu zaharrak surtara botako zituzkeen Kirikiño bezalako euskaltzale kirtenekin.
17 Orotara, egia esan, ari garen garaian ezin izan dut pare bat izenez besterik bildu herrikideen artean: Archu, Francisque-Michelen laguntzaile aritu zena, eta Azkue. Berriz, “euskalari” izena ongi irabazia daukaten atzerritarrak nahikotxo dira: Lécluse goiztarra aipatu dugu lehenago, eta Francisque-Michel berriki; Linschmann eta Schuchardt ezinutzizkoak dira, eta Vinson, Dodgson, Stempf, van Eys, Webster, Fidel Fita... Hauen arteko salbuespen bakarra, euskalduna ez zen heinean erdibidetsuan bide duguna, Julio de Urquijo dugu. Bereizketak ez du esan nahi lehenek argitalpen txarrak eta bigarrenek argitalpen onak egiten zituztenik. Bai zera. Egiatan bi alderdietan aurkitzen dira onak eta ez hain onak. Aldea asmo, irizpide eta metodoetan datza; ez ondorioaren kalitatean: asmoak ezberdinak izanik, metodoak ere ezberdinak izango dira, eta ondorioak ere bai gehienetan. 2.1. Euskal irakurleen eskura jarri nahi izan zutenak: euskaltzaleak
Euskaltzaleak elkarteak Agirreren Garoa goitik behera aldatuta argitaratu baino nahikoa urte lehenago, Azkuek baliatu eta sustatu zuen izen hori, ezaguna denez, Euskalzale aldizkaria eta Euskalzale liburu bilduma sortuz.
Batean izan zein bestean, esango nuke Azkueren argitalpen guztiek ezaugarri berberak dituztela. Eta ez nuke esan gabe utzi nahi, XX. mendean argitaratzeari utzi ziola ia erabat (Zabalaren alegiak salbu? RIEV 1907-1909), ziurrenik bestelako lan ugariek nahikoa eta sobera lanpetuta izan zutelako.
Argitalpen guztiek ezaugarri berberak dituztela esan dut, baina salbuespen nabari eta ezagun bat egin behar zaio: ahozko testuei ez die testu zaharrei dien begirunea inondik ere gordetzen. Manuel Lekuonak Cancionero popular vasco-ren bigarren edizioaren aurrean gai honetaz jarri zituen hitzetatik batzuk, nik esan nezakeen guztia baino argigarriagoak bide dira:
Zeharo gomendatzekoa da Cancionero-an zehar osteratxoak egitea, Azkuek egiten dituen iruzkin gatz-ozpinduak irakurtzeko.
Baina, zein da, salbuespen honetaz gainera, Azkuek argitaratzerakoan erabiltzen zituen asmo eta irizpideak? RS Euskalzale-n argitaratzen hasi aurretik jarri zuen oharrak argituko digu:
Ahalik eta gehienen begien aurrean jartzea da, beraz, Azkueren asmoa, eta orduan bizirik zeuden tirabira ortografikoen gainetik, Euskalzale-ren bitartez bultzatzen ari zen grafia berrian jartzea. Hori bera egiten du Añibarroren Eskuliburua-rekin ere: grafiaren aldetik berriztatzea, eta besterik ez.
RS ez baita edonolako liburua, dena dela, “Gaztelarrez da prantzesez biurtuko doguz; eta esakune bakoitzai azalgeta labur bat geituko iako”. “Azalgeta” hauetako bat irakurtzeak argi utziko digu zer-nolakoak diren, baita zer-nolako irakurleriarentzat ari zen ere:
Baliteke argitalpenok astiro aztertuez gero, kritika batzuk egin behar izatea; halaz ere, zuzen mintzatuz, aitortu behar dugu bestek ez bezalako lana egin zuela garai hartan.
2.2. Euskalarien eskura jarri nahi izan zutenak: euskalariak
Oso bestelako kontua dugu euskalarien arloan sartzen garenean. Mundu honetan, Azkueren irakurleriak zer esan gutxi dauka. Argitalpenak jakintsuentzat egiten dira, eta jakintsuen aurrean da erantzule argitaratzailea. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako filologiaren eta bibliofiliaren munduan sartzen gara, besteak beste. Eta honegatik, batzuetan Euskalzale-ren irakurleriatik bezain urruti dagoke guregandik ere.
Dena dela, guztiok ados egongo gara orduan sartzen dela filologia euskalaritzaren munduan. Kontsigna testuak diren bezalaxe argitaratzea da, eta argitalpena testuari buruzko ikerlanak egiteko profitatzea. Orduan argitaratzen den testu mordoskari buruzko lanak, gehienak gaur ere ezinutzizko erreferentziak dira.
Dena zatikatzen ari naizenez gero, egin ditzadan hemen ere bi zati:
2) Teknika berriak profitatuaz, ahaleginean faksimileak egitera ematen direnak. Bigarren talde honen adibide bakarra eta aldezle sutsua Urquijo dugu. Besteak beste, faksimile eta antzekoei zien atxikimenduari esker eta sakeletik askatzen jakin zuen diruari esker gorde da Darmstadteko unicum-aren lekuko bakarra den argazki sorta.
Mota honetako argitalpen berri ia guztien ezaugarria da, esan bezala, testua ahalik eta gehiena errespetatzea, den bezala aurkeztea, gero ikertzaileak hari buruzko lanak eta edozertariko iruzkinak egin ahal izateko.
21 eta etsita baitzegoen bertan zeuden zuzenketa eskuizkribatuak Oihenarten beraren eskutik jalgiak zirela. Alabaina, Michelek akats bat egin bide zuen: euskararen ulerpenean laguntza eskatu zion Archuri eta, beti Vinsonen bertsioaren arabera, honi zor zaizkio argitalpenaren 277-305. orrialdeen artean agertzen diren iruzkin harrigarriak (“fort étranges”) eta argitalpenean egin ziren zuzenketa arbuiagarriak.
Vinsonek Harizmendiren Virginaren officioa (1660) berrargitaratu zuen. Argitalpen berriak 75 aleko tirada baino ez zuen izan, eta haietako bakar bat ere ez zen salgai jarri. Bibliofilo kontuak, beraz. Baina ez da hori interesatzen zaiguna, argitalpena nola egin zen baizik. Izan ere, berrargitalpenari ekin orduko Harizmendiren liburuaren ale bakar bat ezagutzen zuen Vinsonek: Bonaparterena izandakoa, honen alargunak eskuzabalki egun batzuez utzitakoa. Eta ale honi hainbat gauza falta zitzaizkion, izenburutik hasita; orotara, oker ez banago, 39 orrialde osorik eta lauren erdia, eta alea bera egoera eskasean zegoen.
Falta ziren orrietako batzuk (8 orotara) eta erdizka baino ez zeudenetarik bi, kopia eskuizkribatu batean (Vinsonek 50 bat urte lehenago egindako kopiatzat aurkezten du) gorde ziren, eta hura baliatu zuen argitalpena osatzeko.
22 Vinsonek egin zuen dataren arabera, eta ez Bodleyan-eko alean dagoen (egiazko) 1660eko dataren arabera.
Urquijoren lanak batzuk bederen hobeto ezagutzen ditugu, besteak beste argitalpen berriak prestatu baitira edota prestatzen ari baitira, eta honen kariaz haren lana kontuz azterkatua eta kritikatua izan da zenbaitetan. Honegatik ere merezi du haren lanari buruz luzexeago hitz egitea. Baina inolaz ere eraikitzen hasi naizen historia honetan Urquijok toki berezi bat dauka. Linchsmann eta Schuchardt-en lanak eta are Vinson batenak, hitzik gabe bezala utzi gaituzte: eurek egina bada, ondo egina izango da. Baina Urquijoren lanak, Gerrak eten bazuen ere, ondorenak izan ditu bere izena daramaten Mintegiaren eta liburutegi aberatsaren bitartez. Mintegiaren altzoan eta liburutegiaren arrimuan egin ziren Mitxelenaren lan filologiko gehienak, eta bertako altxorrari zor zaizkio, neurri handian, Gerra ondoren egin izan diren argitalpen garrantzizkoenak.
Alabaina, faksimilearen sistema paregabea, berrargitalpenik zainduenak ere ezinbestean dituen akatsak zeharo saihesteko aukera ematen duena, alde batera utzi zuen eskuizkribuen lehenengo argitalpenak egin behar izan zituen bakoitzean, eta bakanago bada ere, argitalpen zaharra eskuraezin izan zuenean.
Tartasekin erabateko sinistea eman zaio, beraz, argitaratua hemendik kilometro batzuetara baino ez badago ere. Besterik izan da, ordea, egin zituen eskuizkribu zenbaiten edizioarekin. Izan ere, Lakarrak (1987) frogatu du Oikiako dotrinaren argitalpena (1905-1906) hutsez huts larriz josita dagoela. Argitaratzaile berriak argitaratzaile zaharrak orduan oraindik izan zezakeen eskarmentu txikiari egozten zion:
...ez zen atera ezein ikertzaile erretxin asetzeko eta lasaitzeko moduan. Huts asko da hor; irakurketazkoak bat edo beste, jauziak han edo hemen eta, bereziki arrazoi(tu) gabeko aldaketak (txistukarietan batez ere) dexente (Lakarra 1987: 516). Beharbada Azkue kopiatzaileari egotz dakizkioke, berriz, Zabalaren alegietan suma daitezkeen aldaketak eta hutsak, txiki bezain ugariak. Begi aurrean daukat RIEVekoaren fotokopia, neronek Azkue Bibliotekan gordetzen den jatorrizko testuaren argazkiarekin erkatua, eta gorriz tintatuta daukat, besteak beste argitalpenak ez baititu gorde Zabalak puntua markatzeko lerroro jartzen zituen azentuak. Eta halaz ere, Anjel Zelaietak (1986), Bilboko Plaza Barriraino hurbiltzea larregi iritsita, nonbait, Urquijoren RIEV-eko argitalpena berrargitaratu du. Honetaz gainera, ongi dakit Añibarroren Geroko Gero-arenean ere badirela hutsak, oharkabeko aldaketa txikiak eta are irakurketa txarrak ere. Lehenik esan behar dut, bestetan ez bezala, ez duela edizio irizpiderik inon azaltzen, beharbada ezinbestean, aldizkaria eten zen eta. Etxeberri Sarakoarena bezala egin bazuen, orduan jakintzat eman behar dugu Añibarroren azken zuzenketak letraldatu zituela. Ez du eskuizkribuan diren aldaketen konturik ematen; ohi bezala, ez eta testuan diren huts edo irakurketa zalantzazkoen konturik ere. Ikus ditzagun bere argitalpenaren lehen bi orrialdeak:
Gerra ostean argitaratzaileek aurkitzen duten tradizioa, ikusi dugunez, tradizio gorabeheratsu bat da, kontraesanez betea. Dena dela, hobeto edo txarrago egindako edizio haiek hazitxo bi bederen landatu zituzten geroko belaunaldien buruetan: testu zaharrak euskalari zein euskaltzaleok daukagun altxor miragarria direla, antzinako euskara nolakoa zen jakiteko dagoen iturri bakarra; eta, beraz, errespetuz argitaratu eta berrargitaratu behar direla, ez norberak gura duen modura.
Zein da, beraz, Gerra ostean hartzen den bidea? Arratsaldean ikusiko. |
addi-fd8202960f63 | https://addi.ehu.es/handle/10810/10168 | addi | cc-by 3.0 | 2012-10-05 | science | Etxezarreta Etxarri, Enekoitz | eu | Gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean:Gipuzkoako pertsona nagusien alorra aztergai | Aitai ta amai, irakurtzen eta idazten irakasteagatik (besteak beste)
Lanaren azkenetan, nire eskerronak hona artekoan bidaide izan zaituztedan guztioi.
Balereni eta Mikeli, bidea irekitzen eta egiten laguntzeagatik Anjeli, lehen aukera emateagatik, Juankarri, Alexandriako bibliotekariari, gizarte-ekonomia eta ekonomia solidarioaren oihanean orientatzeko emaniko mapa eta iparrorratzagatik, Aitorri, diziplina ezberdinekoak izanda ere nire tesia irakurtzen hartutako lanagatik eta eginiko ekarpenengatik, Rafari, gizarte-ekonomiaren esparruan gure inguruko erreferentzia nagusietako bat izanik, emaniko azalpen eta orientabide guztiengatik, Felixi, niretzat ezezaguna zen esparru batean sartzeko emandako laguntza ordainezinagatik, Joseba eta Aitorri, zuen eskuzabaltasun eta gertutasunagatik, Itziarri, nirekin partekatutako informazio guztiagatik, Oso bereziki SIIS-eko lagunei; Josebari, bidegurutzean nintzela irtenbide ezberdinak seinalatzen asmatzeagatik eta Aneri, bidalitako erreferentzia eskergagatik, Elkarrizketetan parte hartu duzuen guztiei, Fernando, Ander, Tere, Kontxi, Jose Luis, Eli, Mikel, Iñaki, Nagore, Iñaki, Rafa, Iñigo eta Mari Luzi, zuek zarete istorio honetako benetako protagonistak Inkestak egiten laguntzeagatik (milesker Ainhoa!) eta inkesta erantzuteko denbora eskaini didazuen guztiei Lehen Ategorrietan eta gaur Karlos Santamarian lankide zaituztedan guztiei: Joni, etengabe galdera berriak egiten laguntzeagatik, Mikeli, nire asistentzia teknikoari; Iratiri, Maribiri, Unairi eta Asierri, kaferen bat edo beste zor dizuet oraindik! Tesitzar hau inoiz irakurtzerik opa ez dizuedan lagun eta senide guztiei; Aitziri, (zer egin zure aholkurik gabe?) eta Izturi, hainbeste orri idatzi behar izan diat bai, nahi niana esateko… Iñargiri, goizero bizitza zure ondoan mila bider ederrago esnatzen zaidalako.
0.1 Hasiberriaren zalantza epistemologikoak eta beste
Pertsona nagusien zaintza beharrak asetzeko gizarte-ekonomiak Gipuzkoan egun jokatzen duen papera aztertzeko eginiko doktorego-tesi honek, azken urteetan boladan den gizarte-gai baten, hots, zaharkitze demografikoaren, hurbilketa ekonomikoa izan nahi luke. Bati, ordea, zalantzak ere sortzen zaizkio, hainbeste denbora hartu dion ikerlanak ekonomikotik zer duen pentsatzen jarri orduko, zenbaiten ahotan “ekonomiatzat” jotzen den ezkutuko diziplina horretatik nahiko urrun kokatu beharko baitu irakurleak eskuetan duen lan hau.
Nazioarteko Moneta Funtsak, ortodoxia ekonomikoaren zaindari nagusiak, berriki argitaratua da “bizitza-luzetasunaren arriskuaren” (longevity risk) eragin finantzariei buruzko ikerlan ekonomikoa. Diziplina ekonomikoaren egiteko moduen eredu behar lukeen txosten honetan, honako argudio bidea da jarraitzen dena gutxi asko: azken urteetan mundu mailan eginiko aurreikuspen demografiko okerrek gizartearen zahartze tasaren eta halaber, honi loturiko arrisku finantzarien neurketa okerrak eragin dituzte. Horiek horrela, erretreta prestazioak kudeatzen dituzten erakunde eta gobernuek bere gain hartu beharreko arriskuak (eta konpromisoak) izugarri handituko lirateke: 2050 urterako bizitza esperantza kalkulaturikoa baino hiru urte luzeagoa balitz, zahartzearen kostuak egungoak baino %50 garestiagoak lirateke. Segidan gaixotasunarentzako errezetak: erretiro adina bizi-esperantzaren aldakuntzen arabera doitu (luzatu, alegia), halakorik ezean prestazioak murriztu, eta pentsio planei loturiko “bizitza-luzetasun arriskua” transferitzeko kapital merkatuetara jo, horiek kudeatzeko gaitasun handiagoa dutenen eskuetara, alegia. Eta hori guztia, egun sektore publiko zein pribatua sakoneko desorekan sartua duen ezegonkortasun finantzaria konpontze aldera. Ari duenarekin, “kudeatzeko gaitasun handiagoa duten erakundeez” jarduteak nago hotzikara ere eragin diezaiokeela bati baino gehiagori.
Ekonomia, hortaz, diziplina ekonomiko gisa horretan omen datza: (behin eta berriz oker egiten diren) kalkulu matematikoetan oinarrituriko aurreikuspen ekonomikoei aurre egiteko “neurri teknikoen” proposamenean, hain zuzen ere. Hain “teknikoak” ze kalkulu matematikoetan oinarrituak baitira. Nork eztabaidatu zenbaki eta grafikoen aurka.
Zalantza epistemologikoak, beraz, albo batera utzi eta ekonomia diziplina zientifiko gisa berrinterpretatzeko baliagarriak diren bestelako ikuspegiak landu nahi izan ditugu guk zaharkitze demografikoaren azterketa partikular honi ekiteko. Analisi kuantitatiboari muzin egin gabe, baina honek errealitatea bere osotasunean azaltzeko duen mugez jakitun, hori osatzeko bestelako metodologiak ere jorratuz. Eta konponbide ustez teknikoetatik ahalik eta gehien urrunduz, funtsean politikoak edo ideologikoak diren eztabaidak mahai gainean jarriz, eta horien artean, gure tokia bilatuz. Horixe da datozen lerrootarako prestatua dizuguna, irakurle, on dagizula espero.
Mendebaldeko gizarteen zaharkitze demografikoaren gaiak mota ezberdinetako azterketa eta hurbilketak izan ditu azken urteetan. Guk eginiko hurbilketa ekonomikoa da, baina ez ekonomizista, ez eraginkortasun terminoetan planteatua. Ez da beraz, egun
Egile honek, zaintzaren krisiaren ebazpen atzerakoia gertatzen ari dela aipatzen du, estatuak zein merkatuak bere gain hartu ez dituzten zaintza lanen testuinguruan, etxeguneen baitan eta emakumeen artean birbanatzen ari direla uste baitu ostera ere ardura horiek, emakumeen arteko botere ardatz (etnia, adina) ezberdinen araberako kateak sortuz. Errealitate berri honi, batik bat zaintza lanetan geroz eta pisu handiagoa duten emakume pobre etorkinek sorturiko errealitate horri, “zaintzaren kate globalak” edo “afektuaren kate mundialak” deitu izan zaio, herri aberatsen zaintza beharren externalizazio edo globalizazio prozesu moduan ere interpreta litekeena. Lanaren nazioarteko banaketa berri baten kimuak lirateke, agian. .
Ebazpen atzerakoi honen bestelako alternatibak irudikatzen hasteko, Pérez de Orozco-k zirrikitu bat zabalik uzten du, bere hitzetan “ni-ni” esparru gisa definitua, hau da, ez estatu eta ez merkatuko eragileek osatzen dutena, hirugarren sektorearekin lotu izan dena eta monetazko zein ez monetazko baliabideak uztartzeko gai den esparrua dena. Hor kokatu behar litzateke gure abiapuntua, etorkizun hurbil batean geroz eta ugariagoak izango diren zaintza lan horietarako hirugarren sektore honek ager ditzakeen indarguneen analisian, hain zuzen ere.
horretan ez baita ezer, ez bada beste bi sektoreen ukazioz definituriko esparrua (ez publiko eta ez pribatu kapitalista). Hizkera arruntean, hirugarren sektorea mozkin asmorik gabeko erakundeekin lotu izan bada ere, parekotasun hori zalantzan jarri nahi izan dugu, eta gizarte-ekonomiak, bere gaur eguneko adieran, hirugarren sektorearen etorkizuneko garapenerako zentzu berriak emateko duen gaitasuna aztertu eta kontrastatu nahi izan da lan honetan.
Honek, lehen unetik bertatik gizarte-ekonomiaren berrikuspen kontzeptuala egitea eskatu digu. Horretan eman ditugu tesi honen lehen hiru kapituluak. Maila akademikoan ezarria zegoenaren ildotik, Espainian 2011. urtean onarturiko Gizarte Ekonomiaren Legeak beregain hartzen du gizarte-ekonomiaren definizio zabalagoaren formulazioa. Esparru honek, hortaz, hari lotu izan zaizkion kooperatiba eta elkarteez gain, jarduera ekonomikodun fundazioak ere barnebilduko lituzke egun, baita bestelako enpresa sozialak (laneratze enpresa, enplegurako zentro bereziak eta erakunde singularrak) eta arrantza eta nekazaritza esparruko zenbait jarduera ere. Eta hortaz, definizio berri honek abagunea eman digu, Gipuzkoako pertsona nagusien esparruan zerbitzu hornitzaile diren hiru errealitate nagusiak, hots, fundazioak, elkarteak eta kooperatibak, logika partekatu komun batzuen ikuspegitik aztertzeko.
Doktorego-tesi honen ikergaia hortaz, Gipuzkoako pertsona nagusien esparrura bideraturiko gizarte-zerbitzuetan diharduten gizarte-ekonomiako eragileen analisia da. Esparru honetan oso aspaldikoak diren fundazioen ondoan azken urteetan sortzen joan diren elkarte eta kooperatibak agertzen dira, guztiak ere (azken hogeita hamar urteetan gutxienik) publikoki erregulaturiko jarduera esparru batean garatzen joan direnak, eta beraz, herri-erakundeekiko harremanean ulertu behar direnak.
Aitzitik, gizarte-zerbitzuetan bilatu asmo den eredu komunitarioa egikaritzeko, gizarteekonomiako eragileek gainerako eragile publiko eta pribatuen aurrean bestelako berme ezaugarri batzuk barnebiltzen ote dituzten kontrastatzea izan dugu xede. Berme ezaugarri horiek, gizarte-ekonomiari berezkotzat aitortu izan zaizkion zenbait praktiken ondorio lirateke (funtzionamendu demokratikoa, erabiltzaile eta langileen parte hartzea, barne zein kanpo elkartasuneko mekanismoak, mozkinen trataera komunitarioagoa, etab.), egiazki hala funtzionatuz gero, konfiantzari loturiko zenbait kostu ekidingo lituzketenak, bai erabiltzaileek zerbitzuen kontsumoan eta baita herri-erakundeek zerbitzuen kontratatzaile diren neurrian izan litzaketen kostuak ere.
Lehenik eta behin gizarte-ekonomiaren munduarentzat. Euskal Herrian gizarteekonomiaren adiera oso lotua egon izan da jarduera industrialen esparrura nagusiki, eta hor, Mondragon Taldeak zentralizatzen duen errealitatera. Gizarte-ekonomiaren baitan, zerbitzuen alorra oraindik orain asko arakatu gabeko esparrua da, banaketa, finantza bitartekaritza edo hezkuntza bezalako alorretan bere presentzia duen arren, euskal kooperatibagintzak ez baitu urrats sendorik eman gizarte-zerbitzuen edo “gertutasunezko zerbitzu pertsonalen” esparruetan barneratzeko. Azken hausnarketen ildotik etorkizuneko eremu estrategiko gisa identifikatu den arren, oraindik kontsolidatu gabeko esparru bati buruz ariko ginateke, praktika kooperatiboak birdefinitzea eskatzen duena, eta merkatu horretan ondo kokatua egoteko esperientzia horien elementu bereizgarrien sendotzea premiazko duena.
Era berean, mozkin asmorik gabeko erakundeak trantsizio epealdi batean aurkitzen dira, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornitzaile izateak profesionalizaziorantz edo egitura
enpresarialagoetara jotzera derrigortzen baititu, eta hor iruditzen zaigu guri, gizarteekonomiaren munduak zentzu eta praktika berri batzuk erantsi ditzakeela erakundeotan, besterik gabe merkatuko erakunde huts bilakatzea ekidinez.
Bigarren interesgunea gizarte-zerbitzuen esparruari loturikoa litzateke, ikusiko dugun eran oraindik orain esparru garatu gabea baita, heltze bidean dena, eta bere egituraketa instituzionalean guztiz definitu gabea. Eztabaida puri-purian den une eta eremu batean sartu garela iruditzen zaigu. Zentzu horretan, gizarte-zerbitzuen etorkizuneko ereduaz gogoetatzen hasita, eredu mistoaren eztabaidan bete betean sartzen da gizarteekonomiaren parte hartzearen afera. Sektore publikoaren nahi eta ezko hedapen handiago batekin batera, bestelako eragile pribatu eta informalen parte hartzea ere aurreikusten duen sistema batez dihardugularik, hor, gizarte-ekonomiaren ekarria interesgarria izan litekeela iruditzen zaigu, benetan leial bazaio berezko dituen aipaturiko ezaugarriei.
Azken interesgune bat, nahi bada akademikoagoa, ekonomia diziplina bezala berrinterpretatzeko eginiko saiotik erator liteke. Honela, bestela ezingo litzakeenez, pertsona nagusien zaintzaren gizarte-egituraketa lantzeko, esparru informala ikusgarri egitea izan da lehen eginbeharra. Hau kontuan hartzeak, ekonomiaren mainstream-aren zenbait elementu axiomatiko zalantzan jartzea dakar, besteak beste: soilik monetazko esparrua kontuan hartzea, merkatua jotzea jarduera ekonomikoen kokagune edo agertoki nagusitzat, mozkin asmoa jotzea eragile ekonomikoen leit motiv bakartzat; etab. Ekonomia feminista eta ekonomia solidarioaren ekarrietatik, ekonomia birpentsatzeko elementuak proposatzeaz gain, horiek gizarte-ekonomiako eragileen bitartez praktikan jartzeko dauden aukerak arakatu nahi izan ditugu. Eta era berean, politika publikoen esparruari dagokionez, esparru informalaren garrantzia behar bezala hautemateak, lehentasunak ondo ordenatzen laguntzen duela iruditzen zaigu.
honi loturik egin izan baititut nire orain arteko ikerketa munduko sartu-irten gehienak. Eskertzekoa da, eta eskertu nahi nituzke hargatik, GEZKI-k nire ibilbide laburrean eskaini dizkidan bitarteko materialak, kongresuetarako joateko edo argitalpenak bilatzeko emandako laguntzarik gabe, ezinezkoa izango baitzitzaidan hona arte iristea.
Baina bitarteko materialez gain aurkitzen dira pertsonak beti, baita kasu honetan ere, eta poza besterik ezin nezake adierazi GEZKI barruan eta honen aitzakian ezagutu ditudan pertsonak ondoan izatearren. Zortedun sentitzen naiz horiek guztiek nigana azalduriko gertutasunagatik eta ofizio honetan eman didaten askatasunagatik, nire ikerketa-aldiko joan etorrietan ondoan izan ditudalako beti. Lan akademiko astun hauek basamortuko ibiltariaren lanak izan ohi dira sarri. Ziur naiz honainokoak ez nituzkeela horrela egingo bidelagun izan ditudan kide horien konpainiarik gabe, gidatu egin nautelako sarri, eroraldietan aurrera jarraitzeko bideak iradoki dizkidatelako, eztabaida (noizbehinka sukartsuetan) gizarte-ekonomiari buruzko iritziak freskatzen eta aurre-iritziak gainditzen lagundu didatelako.
Nire burua gizarte-ekonomiaren aztertzaile gisa kontsideratu arren, ikerlan hau nolabaiteko akidura pertsonal baten aterabidea izan zela aipatzea ere ezin esan gabe utzi. Kooperatibagintzaren esperientzia industrialaz eta honi loturiko berrikuntza sistemez zenbait lan egin ostean, nire burua bertan kokatzeko gero eta kontraesan handiagoak eta motibazio ahulagoak sumatzen nituen. Eta hargatik heldu nion oso bestelako sektore bati, gizarte-zerbitzuenari alegia, uste dut gutxik zapalduriko lurralde izatearen lilurak erakarrita edo.
Beti mantentzen ahalegindu naiz, hargatik, kasik bizitzaren aurreko funtsezko jarrera gisa, sinesten dudan horrekiko izpiritu kritiko bat. Kasu honetan ere, gizarteekonomiako eragileek gizarte-zerbitzuen esparruan ager litzatekeen indarguneen analisia ez dut fede itsu batek bultzatuta egin. Kooperatibak edo bestelako enpresamolde alternatiboak, bere horretan helburua baino, bitarteko direla defendatzen dut. Bere horretan balioa (eta ez txikia) duten esperientziak izanagatik ere, horien baliozkotasuna beti ere bestelako erreferentzia marko zabalagoek baldintzatuta baloratu nahi izan dut. Kasu honetan gizarte-zerbitzuen sistema (formal) komunitario baterako eragile egokiagoak diren neurrian kokatu dut nire burua horien alde. Gizarte-ekonomiari loturiko praktika horiek egiazki betetzen diren kasuan nabarmendu nahi izan dut horien baliozkotasuna, horien hutsuneei ezikusirik egin gabe, eta horien kausaz sortzen diren gatazkak diren bezala agertuz. Edo horretan ahalegindu naiz behintzat.
0.3 Tesiaren helburuak eta hipotesiak
Helburu eta azpi-helburuak
Tesi honen helburu nagusia, hortaz, Gipuzkoako pertsona nagusien esparrura bideraturiko gizarte-zerbitzuen hornikuntzan gizarte-ekonomiako eragileek duten esangura aztertzea da. Esangura aztertzeaz gain, beste bi azpi-helburu finkatu dira: lehenik, gizarte-ekonomia bere baitan koherentea den esparru gisa edo logika dispareko eta uztartu ezineko errealitateek osatzen duten esparru gisa hautematen den aztertu nahi izan da; bigarrenik, gizarte-ekonomiak herri-erakundeekin duen harreman modua aztertu da, bereziki gizarte-zerbitzuen egungo eta etorkizuneko eredu mistoan izan dezakeen garrantzia ebazte aldera, gutxienik hiru esparrutan, zerbitzuen finantzazioan, zerbitzuen hornikuntzan eta politika publikoen diseinuan.
1. hipotesia: Gizarte-zerbitzuen esparruan garaturiko gizarte-ekonomiako esperientziek, gizarte-ekonomiaren adiera bera eraberritzea ekarri dute, eta oraingoz barne koherentzia ahuleko nozioa den arren, bere baitako logika ezberdinen arteko elementu komun partekatuak ezartzeko aukerak baditu.
2. hipotesia: Gizarte-ekonomiaren bilakabidea estuki loturik agertzen da honek herrierakundeekin izaniko harremanarekin, pertsona nagusiei bideraturiko gizarte-zerbitzuen eredu mistoaren osaeran izan duen garrantzia eta izango dituen garatzeko aukerak horren lekuko dira.
Bigarren hipotesi hau frogatzeko ere, dokumentazio lana landa lanarekin uztartu dugu. Horrela, gizarte-ekonomia eta sektore publikoaren arteko harremana aztertu duen literatura oparo askoa arakatu ostean, gizarte-ekonomiaren tradizio ezberdinak bakoitza bere ongizate-erregimenaren inguruabarrean kokatu dira, eta gizarte-ekonomiaren egungo bilakaera ongizate-estatuaren krisiaren argitan aztertu da. Hipotesi honen kontraste praktikoa egiteko, gizarte-ekonomiak gizarte-zerbitzuen esparruan sektore publikoarekin, hots, ongizate-estatuarekin orain arte izaniko harremana aztertu da, baita etorkizuneko sistema mistoaren konfigurazioan izan beharreko lekuari buruzko eztabaida mahai gaineratu ere.
0.4 Ohar metodologikoak
osaera eta logika ezberdinak, eta honek herri-erakundeekin duen harremana aztertzeko, ikerkuntza metodo kualitatiboez baliatu gara.
Landa lanaren inguruabarra definitze aldera, berrikuspen bibliografikoa bi gai nagusiren inguruan ardaztu da: lehena gizarte-ekonomiaren definizioari loturikoa, eta bigarrena, gizarte-zerbitzuen analisiari dagokiona.
Bi horien arteko uztarketa bilatzeko, gure hari narratiboak aurkeztu dugun bigarren hipotesia izan du ipar: gizarte-ekonomiaren definizio ezberdinak ongizate-erregimen ezberdinen testuinguruan kokatu dira lehenik eta ongizate-erregimenen berrantolaketaren testuinguruan interpretatu dira gero, bai gizarte-zerbitzuen garapena bera, eta baita gizarte-ekonomiak zerbitzu horietan izaniko parte hartzea eta honen inplikazio teorikoak ere.
Gizarte-ekonomiaren berrikuspen bibliografikoa egiteko, aitortu behar dugu aurretik atzerako bidea dela tesian garatu duguna, nahiz eta idazketan sekuentzia kronologiko baten arabera aurkeztu emaitzak. Hain da horrela, gure abiapuntua edo interesgune nagusia ekonomia solidarioaren marko teorikoa izan baita. Korronte hau gizarteekonomiaren bilakabide (edo haustura) gisa aurkezten da, gizarte-ekonomiako eragile tradizionalek nozituriko isomorfismo prozesu ezberdinak gainditzeko helburuz proposatzen dena. Honela, kooperatiba asko merkatuko eragile huts bilakatu ote diren eta elkarte zein mutualitateak gero eta eragile para-estatalagoak ote diren ustea dutenez, ekonomia solidarioko teorialariek gizarte-ekonomiaren benetako zentzua biziberritzera datozen esperientzia berriak nabarmentzen dituzte, “gizarte-ekonomia berria” edo “enpresa sozial edo solidario” gisa izendatzen dituztenak.
Horiek jarduera esparru berrietan agertzen hasi dira, kasualki ongizate-estatuaren esparrukotzat jo arren honek asetzen ez dituen zenbait esparrutan, gizarte-bazterketan diren pertsonen laneratze enpresetan edo gizarte-beharrizanean diren pertsonei bideraturiko zerbitzuetan, hain zuzen ere. Eta azken honetan txertatzen dira bete betean pertsona nagusiei bideratutako zaintza zerbitzuak ere.
Guk aztergai ditugun esperientziak teorizatzeko marko egokiena izateaz gainera, ekonomia solidarioaren baitan ekonomia bere osotasunean birpentsatzeko elementuak proposatzen dituzten autore andana aurkitu dugu, baita horien proposamenez erakarrita sentitu ere. Hargatik esaten dugu ekonomia solidarioaren erreferentzia izan dela gizarteekonomiaren berrikuspena egiteko baliatu dugun iparrorratz nagusia, nahiz eta beste bi eskolek ere toki garrantzitsua hartu duten gure oinarri teorikoetan: bata gizarteekonomia tradizionalari loturikoa eta CIRIEC erakundearen orbitako autoreek garatzen dutena, eta bestea, mozkinez besteko erakundeei loturikoa, eta ekonomialari neoklasiko anglosaxoien esparrutik datorrena.
Berrikuspen teorikoaren bigarren ardatza gizarte-zerbitzuen analisira gerturatzeko eginikoa da. Aipatu behar dugu, esparru hau bere osotasunean aztertu ahal izateko, ez zaizkigula nahikoak iruditu ongizate-estatuari loturiko azterketak, eta hargatik gainditu nahi izan dugu ikuspegi murrizkor hori esparru informala edo familiarra beren analisian barneratzen duten ildo teorikoak landuz. Bi aipatuko genituzke nagusiki: lehena, ongizate-erregimenen proposamena, Esping-Andersen-ek famatu arren soka luzea ekarri duena eta zaintza-erregimenen proposamena bestea, ongizate-erregimenen berrikuspenetik abiatu eta zaintza formal eta informaleko baliabideak uztartuz garatzen dena. Marko horietan oinarri hartuz hirugarren sektoreko teorialariengandik eginiko berrikuspenak ere aztertu dira, erregimen ezberdinen sailkapen horietan hirugarren sektorearen analisiak barneratzeak sailkapenak aldatuko ote lituzkeen ebazte aldera.
Aipatu behar, literatura mordo hori bilatzeko iturri ugaritatik edan behar izan dugula: nazioarte mailako argitalpen, aldizkari espezializatu, kongresuetako ekarpen eta dokumentu ofizialez gain, gure gertueneko esparruetako argitalpen, txosten, datu-base eta eztabaidarako ekarpenak ere izan ditugu aztergai.
Ikerketa esparruaren zedarritzea eta landa lana
Marko teorikoan gizarte-zerbitzuen analisitik abiatu bagara ere, landa lanerako Gipuzkoako pertsona nagusien esparrua da gure ikerketa esparru gisa hautatu duguna. Gizarte-zerbitzuen esparru eta herrialde konkretu bat hautatzeak baditu bere arrazoiak. Lehena eta argiena, gertutasunarekin loturikoa, Gipuzkoan zentratzearekin erraztasun handiagoa izan baitugu bai datu-base ezberdinak eskuratu eta ustiatzeko, baita kontaktuak bilatzeko eta baita elkarrizketak burutzeko ere. Neurri batean Gipuzkoako errealitatetik eratorritako ondorioak gainerako herrialdetara ere orokortu litezke, baina neurri batean bakarrik.
Eta hargatik gizarte-zerbitzuen esparru konkretu bat hautatzearen arrazoia. Euskadiko gizarte-zerbitzuen gaineko eskumenak nagusiki foru aldundienak izanik, Euskadiren baitan herrialde bakoitzak bere eredu propioa garatu izan duela da 6. kapituluan ondorioztatuko duguna. Honek herrialdeen arteko analisi alderatuak egiteko esparru zabala iradokitzen duen arren, nahiago izan dugu kasu konkretu batean gehiago sakondu. Hiru herrialdeen artean Gipuzkoa hautatu dugu hemen sumatzen baita gizarteekimeneko erakundeekin itunduriko sistema misto baten garapenik handiena, eta beraz, gizarte-ekonomiako eragileen presentzia handiagoa.
Era berean, gizarte-zerbitzuen esparruak giza talde ezberdinetan eragiten du, nagusiki lautan: pertsona nagusietan, desgaitasuna duten pertsonetan, familia eta haurretan eta gizarte-bazterketan diren gainerako kolektiboetan. Guk lehenengo giza taldean zentratzea erabaki dugu, neurri batean tamaina handieneko giza taldea delako (gaur egungo pertsona kopuruz baina baita etorkizunera begirako proiekzioen arabera ere)
baina herrialde arteko analisian gertatuko litzaigukeen eran, gizarte-ekonomiak presentzia molde eta esangura ezberdinak dituelako azpisektore batetik bestera. Honela, gizarte-ekonomiarik indartsuena desgaitasuna duten pertsonen sektorean aurkitzen den arren, sektore hau gehiago landu izan da orain arte, eta hargatik bete nahi izan dugu pertsona nagusien esparruan sumatzen genuen hutsunea.
Landa lana egiteko zein zerbitzu eta zein enpresa hautatu diren, eta zein teknika baliatu diren 7. kapituluan jorratuko dugu sakonago, esan bezala.
0.5 Tesiaren egitura
Tesiak hiru atal nagusi ditu: lehenengo atalean (1.go, 2. eta 3. kapituluak) gizarteekonomiaren berrikuspen kontzeptuala burutuko da, bigarren atalean (4., 5. eta 6. kapituluetan) Gipuzkoako gizarte-zerbitzuen hurbilketa egingo dugu, eta azken atala (7. kapituluan) gorde dugu landa lanaren emaitzak aurkezteko.
1.go kapituluan gizarte-ekonomiaren lehen hurbilketa historiko eta kontzeptuala burutuko da. Hirugarren sektorearen teorialarien baitan bi eskola tradizio nagusi bereiziko dira: bata anglosaxoia, Nonprofit Organizations edo mozkinez besteko erakundeen adieran gorpuztua eta bestea europarra edo frankofonoa, Economia Sociale edo gizarte-ekonomiaren adieran jasoa. Adiera horietako bakoitzaren jatorri historikoak bilatzen ahaleginduko gara lehenik. XIX. mendeko elkartegintza eta kooperatibagintzako esperientzien eskutik garatzen joandako ildo teorikoen oinarriak arakatu ostean, XX. mendeko 70.eko hamarkadan beste mugarri bat ezarriko da, hor hasten baita hirugarren sektorearen teorizazio garaikidea, esan bezala bere bi corpus nagusietan adierazia. Horietako bakoitzaren azterketa xehatua eskainiko da, bi horien arteko analisi alderatu egitearekin batera, Espainian 2011 urtean onarturiko Gizarte Ekonomiaren legeak ekarritako berrikuntzak azalduko direlarik.
dira: bata, mundu anglosaxoitik (batik bat AEBtako teorialarien eskutik) egin diren analisi ekonomikoetan oinarritua, eta bi sektoreen arteko aurkakotasun harremanaren axioma ezartzen duena eta bestea, ikuspegi europarragoa duena eta hirugarren sektorea ongizate-estatuaren ezarpenarekin lotuta ikusten duena. Bigarren horiek EspingAndersen-ek plazaraturiko ongizate-erregimenen marko teorikoa dute oinarri, nahiz eta proposamen honetan hirugarren sektoreari eskainitako arreta eskasa nabarmentzen duten, eta horren berrikuspena eginez sailkapen horiek egokitzen joan dira, horien artean bat nabarmenduko dugularik: Salamon eta Anheier-en gizarte-jatorrien teoria, hain zuzen ere.
6. kapituluan Espainia mailatik Euskadi mailarako jauzia egingo dugu. Lehenik Euskadik Espainiako beste zenbait herrialderen aldean agertzen dituen berezitasunen analisi egingo da, “ongizate-erregimen autonomikoen” azterketa alderatuaren bitartez. Bigarrenik, Euskadi mailako gizarte-zerbitzuen garapenean bizi izandako mugarri nagusiak aztertuko dira, azpiatal hau 2008. urtean onarturiko Gizarte Zerbitzuen euskal Legearen arabera antolatuz. Hirugarrenik, gure landa lanera egokituriko Euskadi mailako azterketa burutuko da, hots, gizarte-zerbitzuen analisia burutuko da baina optika konkretu batetik: zerbitzuen hornikuntzak ageri duen titulartasunaren banaketaren ikuspegitik, hain zuzen ere. Titulartasun publiko, pribatu eta soziala ezberdinduz, eta azken horretan kokatuz gizarte-ekonomiako eragileak (nahiz eta analisian mozkin asmorik gabekoak soilik barneratu ahal izan), Euskadi mailan pertsona nagusien esparruan gizarte-ekonomiak duen presentzia aztertuko da, analisi alderatua burutuz hiru herrialdeen artean eta baita zerbitzu mota ezberdinen artean ere.
7. kapituluan landa laneko emaitzak aurkeztuko dira, hiru metodologia ezberdinen bitartez lorturiko datuak elkar gurutzatuz. Alde batetik sektorearen zifra nagusien gaineko analisi kuantitatiboa egin da, bestalde, gizarte-ekonomiako eragileen zerrenda bat osatu eta horiei igorritako inkestaren informazioa ustiatu da eta azkenik, sektoreko aditu ezberdinekin eginiko elkarrizketen pasarte nagusiak aukeratu dira.
Hiru iturri ezberdin horiek gurutzatuz, kapitulua bost azpiatal ezberdinetan garatuko da: lehenengo landa lana burutzeko baliaturiko metodologia nagusien eta harturiko erabaki nagusien berri emango da; bigarren, sektore zifra nagusiak aurkeztuko dira, datu-base eta dokumentu ofizial ezberdinetan oinarrituz; hirugarren, gizarte-ekonomiaren barne analisi sakonagoa burutuko da, bidalitako inkesta eta eginiko elkarrizketetatik eskuraturiko informazioa uztartuz, eta iradoki dugun 1.go hipotesiaren kontrastea burutuz; laugarren, gizarte-ekonomia eta herri-erakundeen arteko harremanaren analisia burutuko da, finkatu dugun 2. hipotesiaren kontrastea egiteko, hornikuntza, finantzazio eta parte hartze esparruak aztertuz; bosgarren, gizarte-ekonomiak etorkizuneko gizartezerbitzuen ereduan jokatu beharreko funtzioaz eginiko gogoetak plazaratuko dira, gure egungo abiapuntuko analisitik hasi eta orientazio desiragarrien inguruko eztabaidaren giltzarri nagusiak jasoz.
Aipaturiko kapitulu guztien amaieran, kapituluan jorraturiko ideia nagusien laburbilpen sintetiko bat eskainiko da, irakurleari ideiak finkatzen laguntzeko helburuarekin, eta nola ez, tamainako irakurketak beharrezko dituen arnasaldiak eskaintzeko asmoz.
Honela, eztabaida kontzeptualari heldu aurretik, gizarte-esparru honen hurbilketa historiko labur bat egin da, esperientzia horiek beren urrats luzeko ibilbidean, aro historiko bakoitzean eta lurraldearen arabera, ezaugarri ezberdinekin nabarmendu direla ikusiko da. Honela, bi aro historiko nabarmenduko dira: lehena XIX. mendeko mugimendu kooperatiboaren eztanda, eta bigarrena azken mende honetako 70eko hamarkadan bizi izandako birloratzea, non esperientzia berrien agerpenarekin bat, horien inguruko nozioak ere biderkatzen joan baitira.
Behin ikuspegi historiko hori eman ostean, kontzeptualki gizarte-ekonomiaren esparrua lantzen joan diren bi tradizio nagusien definizioa landuko da, lehena anglosaxoia, mozkinez besteko erakundeei lotua batik bat, eta bigarrena, frankofonoa, kooperatiben mugimenduan ardaztua eta gizarte-ekonomiaren adiera modernoaren zutarri teorikoak eskaintzen dituena. Bi ikuspegi horien alderaketatik ondorioztatuko da gehiago dela bi munduok batzen dituena bereizten dituena baino, eta are, ustez eskola bakoitzak berezko eta bereizgarritzat dituen ezaugarriak ere, beste eskolako praktika orokorrekiko oso gertukoak direla.
Gizarte-ekonomiaren XX. mendeko azken laurdeneko berragerpena, aspalditik existitzen den gizarte-dinamika baten espresio berritua baino ez da. Gaiaren inguruan diharduten autore gehienek onartzen dute hala ere, dinamika horiek historian zehar ezagutu diren klase ezberdinetako elkartegintzazko erakundeetan dutela euren jatorria (Defourny eta Develtere, 1999) eta historian eman izan direla lehenago ere gizarteekonomiak indar hartu izan duen aro ezberdinak, nagusiki bat aipatzen bada ere gehien: XIX. mende hastapenetako mugimendu kooperatiboaren eztanda, hain zuzen ere.
Elkartegintza herritarreko esperientziak historia bezain zaharra eta mundua bezain zabala direino, kultura eta sinesmen erlijioso orotan aurki litezke gisa honetako herri mugimendu antolatuak (Defourny eta Develtere, 1999). Ikuspegi zabal eta historiko batetik, hortaz, errealitate honen muinean elkartegintza herritarreko esperientziak aurkitzen dira. Esperientzia horiek guztiek bultzada bera dute oinarrian: giza talderik ahul eta babesgabeen erantzuna, auto-laguntzarako sorturiko elkarteen bitartez, garaian garaiko zailtasun sozioekonomikoei aurre egiteko (Chaves eta Monzón, 2008).
Hala ere, fenomenoaren antzinako formarik behinenak identifikatze aldera, industriaaurreko aro ezberdinetara jo du zenbaitek lehen ernamuinak bilatzeko (Defourny eta Develtere, 1999). Elkartegintzaren lehen sustraiak aurki litezke egiptoarren korporazioetan, greziarren heriotza-erritoak antolatzeko fundazioetan zein erromatar artisauen kolegioetan. Historian gertuxeago, IX. mendetik aurrera hasi ziren herrialde germaniar zein anglosaxoietan lehen lan-elkarte edo gremioak sortzen, eta XI. mendetik aurrerakoak dira ezagunak diren lehen ermandade edo anaitasunak.
Erdi-arotik aurrera, elkarteak mota guztietako forma juridikoekin (ermandade, gremio, karitatezko elkarte, merkataritza-elkarte, etab.) hedatzen hasi ziren mundu zabalean barrena. Esperientzia berri horiek guztiak, Europaren kasuan Elizaren zein Estatuaren kontrolpean jaio ziren, ordena feudalaren instituzio gisa ia, nahiz eta horien garapenean asko eta asko izan ziren erregimenaren monopolio korporatiboa eta egitura hierarkikoa zalantzan jartzen hasi zirenak.
Egungoarekin loturarik zuzenena duen mugimenduaren jatorrietara jo nahi bada, ordea, aro industrialaren hastapenetan eta Frantziar iraultzaren testuinguruan kokatu beharko gara. Industrializazio basatiak gizarte-ordena berrian sorturiko gizarte-disparekotasun erraldoien aurrean eta Frantziar iraultzak bere aldarrietan plazaratutako “elkartzeko askatasun printzipioaren” sozializazioaren testuinguruan ematen hasi ziren elkartegintza modernoaren lehen esperientziak (Moulaert eta Ailenei, 2005).
Ingalaterra izanagatik esperientzia horien jokalekurik nabarmenena, esparru kontinentalean ere hedatu ziren elkar laguntzazko izaera zuten beste hainbat esperientzia
Industria iraultzak ekarri zuen gizarte-ordenaren asalduraren aurrean, gainerako elkartegintza esperientzien gainetik, kooperatiben mugimendua izan zen, beraz, dudarik gabe nazioarte mailan hedadurarik handiena izan zuen fenomenoa, bai eta maila akademikoan analisi esparru landuena ere (Chaves, 1999). Aipatu den bezala, XIX.
Monzón-ek (2003) bat egiten du Defourny eta Develtere-ren analisietan (1999) aipatzen duenean kooperatibagintzaren inguruko teorizazioak azken bi mendeetan literatura ekonomikoan nagusitu diren korronte gehienetatik landuak izan direla.
1.1.2 XIX. mendeko kooperatibagintza literatura ekonomikoaren historian: korronte eta egile nagusiak
Kooperatibagintzaren lehen aro honetako lorpen nagusienak mugimendu kooperatiboaren osaera bera, mugimendu horren ezaugarri komunak teorikoki homogeneizatzeko sorturiko corpus zientifikoa eta kooperatibagintzaren funtzio politikoaren garrantzia ezartzea lirateke, orduko gizarte-eraldaketaren eragile sendoenetakoa bilakatu baitzen.
Tradizio liberalari dagokionean, Monzón-ek (2003) hiru alditako teorikoak ezberdintzen ditu: ekonomialari politiko klasikoak, korronte marginalista eta autore neoklasikoak.
Ez horrela John Stuart Mill-ek, bera baita kooperatibagintzaren aukerez jabetu zen pentsalari liberal klasiko nagusia, batik bat bi aspektutan: produktibitatearen mesedetan eta gizarteko eraldaketa moralaren bultzatzaile bezala. Mill-entzako posible zen enpresa mota horiek sistema ekonomiko osora hedatzea, kapitala lan esku produktiboa osatzen zutenen artean partekatzeak gizarte-justizian hobetzea eta industria-gaietan oro har mesedegarriak ziren ordenamenduak ezartzea suposatzen baitzuen. Aldiz, bere analisian kooperatibagintzaren zenbait muga eta arrisku ere aurreikusi zituen gainerako enpresa kapitalistekiko, nagusiki: zuzendaritza karguetarako pizgarri materialen eskasia,
aurrezki eta inbertsiorako joera apalagoa eta erakunde ez parte hartzailetan bilakatzeko arriskua.
Lehen autore horien atzetik etorri ziren 1870 urte inguruan iraultza marginalistako teorialariak. “Analisi Ekonomiko” modernoaren zutarriak finkatzen hasi ziren eta Ekonomiak zientzia hertsiki ingelesa izateari utziko zion apurka-apurka. Europa kontinentalean bi herrialde izan ziren kooperatibagintzaren analisietan nabarmendu zirenak: Alemania eta Italia.
Alemanian, aro marginalistaren aurreko aro klasikoan teorizazio ekonomikoaren lehen urratsak emanak ziren jada, baina gai kooperatiboa zeharka landua izan zen “Interes Orokorreko Ekonomia”rekin parekatuz. “Eskola Historiko” zahar zein berriko pentsalariek, berrartu egin zuten ikuspegi horixe bera, Roscher, Schaffle eta Wagner bezalako egileen obretan. “Interes Orokorreko Ekonomia”ren baitan, on komunaren ideian oinarritzen ziren enpresa, erakunde eta sistema ekonomiko guztiak barneratzen ziren, eta estatuak merkatu-ekonomiaren erregulazioan zuen garrantzia azpimarratzen zen.
Italian aldiz, bi ildo bereizten dira: liberal zorrotzak, Francesco Ferrera buru eta liberal sozialak, Emilio Nazzani-ren lidergopean. Azken honek, merkatu zein lehiakortasunaren printzipioak alboratu gabe, horien baitan kooperatibek desenplegu arazoak gainditzeko zuten gaitasuna nabarmendu zuen. Horien atzetik, Leone Wollemborg eta Ugo Rabbeno-k hartu zuten lekukotza, beren azterketak enpresa kooperatiboaren izaera bereiziaren aitortzatik abiatuz. Biek ala biek, kooperatiben elkar laguntzazko izaera azpimarratu zuten, bazkideen mesedetan (ez interes kapitalista edota hirugarren pertsonen mesedetan) egituraturiko erakunde gisa ulertuz enpresa horiek. Korronte honetako egile ia guztiek (Rabbeno-ren salbuespen aipagarriarekin) beren ideario liberalei eutsiz adostasuna azaltzen zuten kooperatibak eta estatuaren arteko harremanari dagokionez: ez zen estatuaren egitekoa kooperatiben sustapenerako neurriak hartzea.
Lehenaren kasuan, kooperatiben gaiari arreta handirik eskaini ez bazion ere, langileek enpresan parte hartzeak izan zitzakeen onura ekonomikoak defendatu zituen, besteak beste: ekoizpen-unitateko beharrezko eskulanaren murrizketa, enpleguaren sorrera ala aurrezkirako pizgarriak eskaintzea. Bere hariari tiraka iritsitako egileek ere, kooperatiben gaiari baino areago, langileen parte hartzearen gaiari heldu zioten aurrerantzean ere2.
Azkenik Italian Vilfredo Pareto-ren ekarpena interesgarria izan zen, kooperatibagintza ezeren alternatiba izatetik urrun, lehia inperfektuak sorturiko merkatu-akatsak konpontzeko eragile osagarri moduan ulertzen baitzuen.
2 Bigarren Mundu Gerra ondorengo lehen hamarkadetan kooperatibagintzaren inguruko teorizazio askorik garatu ez zen arren, pentsamendu ekonomikoak arreta berria eskainiko zion autoeraketaren gaiari. Yugoslavia ohian praktikan jarritako sozialismo autoeratuak hauspotu zuen eztabaida honen lekukoa Benjamin Ward-ek hartu zuen, enpresa autoeratuaren teoria ekonomiko baterako lehen urratsak planteatuz. 1970eko hamarkadara arte itxaron beharko zen Jaroslav Vanek-en General Theory of Labor Managet Market Economies gaiaren inguruko erreferentzia nagusia kaleratzeko eta eztabaida analitikoa berpizteko (Monzón, 2003).
Marx-en ikuspegi estatista hori bera gailenduko da gainerako bi hipotesien erantzunean ere: kooperatibak gizarte sozialista eratzeko oinarrizko lanabes izan arren, ekoizpenerako lanabes guztiak estatuan zentralizatuak egon behar lukete, eta beraz ez dagokio estatuari inolako laguntzarik ematea kooperatibei, alderantziz baizik.
Elkartegintzaren fenomenoa garaikideak, garapen eta ezarpen oso ezberdinak ezagutu izan ditu geroztik munduko herrialde ezberdinetan. Evers eta Laville-k (2004) fenomenoaren irakurketa historikoa burutuz, azken bi mendetan hiru epealdi bereizi litezkeela ondorioztatzen dute, elkartegintzak gizartean izan duen “txertatze politikoa” (political embeddedness) ardatz hartuta: lehen suspertze eta instituzionalizazio fase bat, bigarren fase batean sektorearen barneko eragileen garapen dispareko bat sumatzen da, eta hirugarren epealdiak XX. mendeko azken hamarkadatako birloratzeari egiten dio erreferentzia.
Lehen tradizioan, XIX. mendeko Britainia Handian ezartzen joan zena, hiritartasun nozioa oso loturik azaltzen da karitatezko erakundeei, “hiritar onaren” nolabaiteko betebehar morala izango da borondatezko engaiamendu altruista bat izatea. Pérez eta López-ek (2004) aipatzen duten “nobleza obliga” printzipioak indar hartzen du klase altuko populazioaren baitan, baztertutakoekiko filantropia moduko bat praktikara eramanaz. Gobernu viktoriarraren helburua, zentzu horretan, gizartea bere kasa autoerregulatu zedin lortzea zen, nagusiki karitatezko elkarteen bitartez eta gobernuarekiko guztizko autonomia gordez. Karitatezko erakunde horien biderkatzearen bitartez, estatuak bera eta hiritarren arteko “bitartekaritza erakundeak” sortu zituen, gizarteprestazio publikoak bideratzeko.
Aitzitik, tradizio frantziarrari dagokionean, elkarte asko motibazio filantropikoen bitartez jaio arren, mugimendu honek berdinzaletasun errepublikanoaren kutsua izan zuen nabarmen. Rodriguez Cabrero-ren (2003) iritzian, mugimendu honek bi inspirazio iturritatik edan zuen: ekonomia fisiokratikoaren tradiziotik eta elkartasun nazionalaren tradiziotik. Politikari, legelari eta soziologo sonatuen bultzadaz (Leroux, Durkheim, Bouglé, Bourgeois, etab.), elkartasunaren alternatiba indartu zen, ordura arteko liberalismo lehiakor eta estatismo autoritarioen tarteko aukera gisa. Elkartasunaren ideario honek, XIX. mendeko amaierarako berdinen arteko elkartasunaz gain belaunaldi-arteko elkartasun nozioetan ere sakondu zuen, eta hor ezarri ziren zuzenbide sozialaren oinarri filosofikoak, bai eta lehenengo derrigorrezko gizarte-aseguruak ere.
Direnak direla bi tradizio horien oinarri filosofiko-moralak, oso gutxik jartzen dute zalantzan egun elkarrengandik ezberdinak diren bi tradizio paralelo osatzen joan direla. Lehena, britainiarra, gizarte-altruismoan oinarritua eta borondatezko elkarteetan gorpuztua eta bigarrena, frantziarra, elkartasunezko ekonomian oinarritua eta elkar laguntzako elkarteetan gorpuztua (Laville, 2003:13). Beste era batera esanda, lehena
Bi jarduera-logika horien bitartez garatzen joan ahala, bi korronte horiek pixkanakapixkanaka jomuga berbera izan dute: instituzionalizazioan sakontzea. Honela, herrialde ezberdinetan zehar hasi ziren kooperatibak, mutuak edota elkarteak juridikoki eta forma legal bereizi gisa aitortzen, baita sektore publikoarekiko harremanak estutzen ere. Italian esaterako, gizarte-zerbitzuetako elkarte handiena agentzia estatal bilakatu zen. Frantzian elkarteen jardunbide ekonomikoak estatuaren kontrol zorrotzak jaso zituen, atzetik zegokeen elizaren boterea mugatze aldera. Alemanian, Weimarko Errepublikan, estatuak onartu zuen gizarte-zerbitzuen alorrean ongizateko elkarte handiek lehentasunezko papera jokatzen zutela, horiek bultzatzeaz batera zorrozten zuelarik horien gaineko erregulazio eta kontrola ere.
Kooperatibak lehen fase batean gizarte-beharrizanen erantzun gisa hedatu ziren. Bouchard et al-en (2000) irudiko, gerra-aurreko epealdian gutxienik hiru fase ezberdin bereiz daitezke, garai bakoitzaren krisialdi ezberdinei erantzunez, horietako bakoitzean jarduera kooperatibizatua ezberdina izango delarik: lehen une batean, XIX. mendeko erdialdean, gremioetan oinarrituriko lan-erregulazioa desarautzeak sorturiko babes gabeziaren aurrean, elkar laguntzako erakundeak agertu ziren. Bigarren aro batean, XIX. mendeko azken laurdenean, kreditu-eta nekazaritza-kooperatibak indartu ziren,
ekoizle txikiek merkatu geroz eta lehiakorrago batera egokitzeko harturiko estrategia produktibo finantzari gisa. Azken fase bat bereiz liteke, XX. mende hastapeneko krisi sakonak bultzatuta, langile klasearen gutxieneko baldintzak ziurtatzeko eratu ziren kontsumo-eta etxebizitza-kooperatiben ugaltzeari lotuta.
Elkarteei dagokienean ere, horien instituzionalizazioa oso loturik egon da ez bakarrik ongizate-erregimenen tipologiari, baizik eta kritika feministak nabarmenduko duen bezala, horiek emakumearen gizarte-berdintasunari buruz hartu izan duten jarrera politikoari ere (Lewis, 1992). Honela, nabarmen bereizi behar dira zerbitzuen hornidura unibertsala eskaini duten erregimenak monetazko transferentzietan oinarritu direnetatik, horietako bakoitzak emakumeen emantzipazioan dispareko emaitzak sortu baitituzte.
Errealitatea hedatzen joan ahala zabaldu ohi dira horren gaineko azterketak zein diskurtsoak ere. Diskurtso ideologikoen esparruan kokatuz, gizarte-ekonomiak gizartean hartu beharreko leku eta funtzioen inguruko argudioek ñabardura eta ikuspegi ezberdinak azaltzen dituzte, zein den kontuan hartzen dugun korrontea. Hargatik beharrezkoa da azken birloratze horren atzean kokatzen den bulkada ideologikoaren gaineko analisi labur bat eranstea, aztergaiak beharrezko dituen elementuak gehitzeko.
Pérez eta López-en irudiko (2004), lehen aitortza honek bultzada handia jaso zuen XX. mendeko azken herenean mundu intelektualera indar handiz sartu ziren bi ideiei eskerrak: “neokorporatibismoa”ren literatura politologikoa batetik, eta “gizarte zibila”ren inguruko teorizazio berriak, bestetik. Lehen korronte honek, gerora “gobernantza” adierarekin gorpuztuko den ideiaren lehen zutabeak ezarri zituen. Horien iritziz, interes-talde edo elkarteek mendebaldeko gizarteen gobernagarritasunean berebiziko funtzioa betetzen dute. Elkarte horiek, funtsean, gizartea eta estatuaren arteko bitartekaritza lana gauzatzen dute, zenbait interes sektorial (edo lurralde mailako) ordezkatuak izan daitezen bitartekaritza eskainiz, eta bi aldeentzat lotesleak izango diren akordioak ahalbidetuz. Azpimarratu behar da, interes-talde bezala jokatzen duten
elkarteei erreparatzen zaiela nagusiki analisi horietan, mozkinez besteko erakundeak bere osotasunean aintzat hartu gabe, eta elkarte horien rol politikoan zentratuz.
Bigarren eskola bat, lehen honi oso lotua, “gizarte zibila”ren inguruko teorizazio liberal berrien eskutik etorri da. Nagusiki “neokorporatisten” eragina agerikoa den arren, neurri batean horiekiko erantzun kritiko gisa ere uler liteke, nagusiki esatera baitator “neokorporatismoak” oso modu murrizkorrean ulertzen dituela gizarte zibil garaikidearen konplexutasun eta dinamismo berrituak. “Gizarte zibila”ren ezaugarri garaikideak bere izaera pluralean, bere izaera auto-erregulatzailean eta komunitatearen onuran abiarazitako ekimen pribatuetan hezurmamitzen dira ondoen. Adiera honetan beraz, gizarte-ehunaren jardueraren dimentsio bikoitza barnebiltzen da, komunitatearen beharrak asetzen baititu bai merkatuko “esku ikusezina”ren bitartez, eta baita komunitatearen aldeko borondatezko “esku ikusgarri” edo ekinbide altruistaren bitartez ere. Horientzat, beraz, Estatuaren betebeharra “gizarte zibila”ren autonomia errespetatzea da, eta bere egiteko nagusia legedia betearaztera eta ekimen pribatua (egoista zein altruista) libreki garatzeko beharrezko baldintzak ezartzera mugatzen da.
1.2.2 Adieren inflazioa eta 90eko hamarkadatik honako ekoizpen zientifikoaren berrikusketa
“Adieren inflazioa” hori, Sajardo eta Chaves-en (2006) hitzetan, hirugarren sektore honek herrialde bakoitzean izan duen jatorri, garapen eta jokabideei lotua agertzen da, eta adiera horietako bakoitzak sektorearen ezaugarri konkretu baten gainean jartzen du arreta berezia. Adieren ugaltze hori, alabaina, ez da inondik ere eragiketa intelektual neutral moduan ulertu behar, garaturiko kontzeptu bakoitzak “eraikuntza politiko konkretuei erantzuten baitie, egitasmo politiko konkretuen sorkuntza intelektualari,
inondik ere neutraltzat jo ez daitezkeen eragiketei”, hain zuzen ere (Perri6 eta Pestoff, 1993).
Adiera bakoitzak errealitate horien ezaugarri konkretu batzuei soilik erreparatzeak, arazoak sortu ditu ordea ez soilik maila kontzeptualean, baita sektorearen neurketa edo kuantifikazioari dagokionean ere, horietako bakoitzak ezarriko baitu bere ezaugarri nagusien arabera zeintzuk erakunde “sartzen” diren eta zeintzuk ez proposatzen den adiera bakoitzean. Adieren inflazioaren eskutik etorri dira, berebat, sektorearen gaineko nazioarteko ikerketa-lan ezberdinak ere. Lan horietako bakoitzak, esan bezala, sektorea definitzeko irizpide konkretu batzuk defendatzen ditu, eta definizio horietara egokitzen diren eragile sozioekonomikoen esparrua neurtzen du.
Azken ikerketa lerro bati loturik, hain zuzen ere azken urteetan onarpena irabazten ari den Enpresa Sozialaren gai espezifikoa lantzen duten aldizkariak ere azpimarra litezke: alde batetik Impresa Sociale aldizkari italiar aitzindaria eta bestetik urte gutxiko ibilbidea urratu duen Social Enterprise Journal aldizkaria.
Argitalpen eta ikerketa talde horiek guztiak hirugarren sektorearen gaia diziplina ezberdinetatik aztertzen dute, García Delgado-k (2009) baieztatzen duenari eutsiz, hirugarren sektoreak berezkoa baitu diziplina anitzeko izaera hori. Horrela, autore honen irudiko, beharrezkoa da errealitate hau fenomeno historiko eta soziologiko gisa aztertzea, ez soilik zenbait eredu ekonomikoren emaitza gisa. Hori horrela izanik, hirugarren sektorearen inguruko azterketa gehienak hiru arreta guneri erreparatu diete nagusiki: sektorearen jatorri eta funtzionamenduaren inguruko azterketak batetik, sektoreak gizarte zibilaren berpiztearekin duen lotura jorratuz beste aldetik, eta azkenik hirugarren sektorea eta estatuaren arteko harremana plano politikotik aztertzen duena, sektoreak politika publikoetan duen eragiteko ahalmenari erreparatzen diona.
Rodriguez Cabrero-k (2003) ildo berari eutsiz, arreta gune horietako bakoitzak ñabardura ezberdinak hartzen dituela aitortzen du, horien gaineko analisian gailentzen den esparru diziplinarraren arabera. Honela, hiru diziplina zientifiko nagusi nabarmentzen ditu: lehenik zientzia politikoetatik egindako azterketak, elkartegintza eta demokrazia deliberatiboaren arteko harremanetan sakonduz; bigarrenik analisi soziologikoetan, gizarte-beharrizanen eta gizarte-integrazioaren esparruan egungo gizarteetan eratzen ari diren antolakuntza modu berriak hartzen dira ardatz nagusitzat, eta; azkenik, ikerketa ekonomikoak, hirugarren sektoreko eragileen ekoizpen-funtzioak aztertzen dituztenak, bai ez-eraginkorki hornituriko ondasun publikoen esparruan, bai
Elkartegintzaren fenomenoaren eztandak Europan ere modu bertsuan jo zuen, baina Europan, AEBekin alderatuz, fenomeno honek ezaugarri propio eta ezberdin batzuk azaldu zituen, zeinak justifikatzen baitu zenbait autorek defendatzen duten ikuspegi europarraren berezkotasuna (Evers eta Laville, 2004; Defourny eta Pestoff, 2008).
Ikusi dugun moduan, lehen teorizazio lan handiak AEBetan garatu ziren, bertako errealitateari doituriko eskema analitikoak erabiliz, batik bat, elkartegintza anglosaxoiaren bereizgarri diren fundazioetan zentratuak eta “mozkinen banaezintasun printzipioa” dutelarik euskarri teoriko bereizgarri nagusia.
Honela, AEBetako ekarpen nagusiak teoria ekonomikoen esparruan kokatu behar lirateke, konkretuago, eskola neoklasikoaren baitan. Aurreratu dugun gisa, korronte honek bere “gauzatze-akatsen” teorizazioen bitartez, gizarte-ekonomiari hierarkikoki merkatua eta estatuaren menpeko izaera duen funtzio laguntzailea (are salbatzailea) egokitzen diote. Alabaina, Evers eta Laville-k (2004) argudiatzen dute historiak frogatu duela hipotesi hori okerra dela, gainera ezgauza dela errealitate nazional ezberdinetako fenomenoen jatorri historiko eta sozialak hautemateko, eta hortaz, errealitate hau bere osotasunean ulertzeko premiazkoa dela ikuspegi ekonomizista bestelako diziplina soziopolitikoekin osatzea. Funtsean, eta horixe litzateke kritikaren bigarren zatia, enfoke ekonomizista horiek gutxietsi edo alboratu egiten dute gizarte-ekonomiako eragileen
eginkizun sozio-politikoa, elementu garrantzitsua inondik ere gizarte-ekonomia bitartekaritza esparru batean kokatzeko.
Orain arte garaturiko berrikuspen historikoaren ildotik ondorioztatzen da gizarteekonomiari loturiko errealitateek garapen aro ezberdinak ezagutu dituztela, eta horietako bakoitzean adiera ezberdinak nagusitzen joan direla errealitate horiek izendatzeko. Errealitate hori, ekonomia publikoaz eta kapitalistaz aparteko hirugarren sektore batean kokatuz, bi dira espazio hori definitu eta ikertzeko helburuz nagusitu diren adiera nagusiak, bata Gizarte Ekonomiarena eta bestea Mozkinez Besteko Erakundeena. Aurreratu dugun bezala, adiera horietako bakoitzak errealitate honen barneko esperientzia ezberdinengan jartzen dute arreta, lehenak batik bat kooperatibagintzan eta bigarrenak nagusiki elkartegintzan. Hori horrela izanik, adiera bakoitzean ezaugarri ezberdinak hartzen dira aintzat errealitate honen elementu bereizgarriak nabarmentzerako orduan, eta hortaz, garapen teorikoa ere argudio
ezberdinak jorratuz egiten da. Garapen teoriko ezberdin horiek dira jarrian aztertuko ditugunak.
Anheier eta Ben-Ner-ek (2003) gehitzen dute azken hamabost urteetako ekarpenak, ekoizpen teoriko berriak baino, 1975-1985 urte bitartean proposaturiko ildo teoriko ugariak frogatzera etorri diren lan enpirikoak izan direla batik bat. Honela, datu enpirikoen bilketan emaniko aurrerapausoak garrantzitsuak izan arren eta MBEen funtzionamendu eta jatorria ulertzen asko lagundu duten arren, lan enpiriko horiek guztiak duela ia mende laurden proposaturiko kontzeptu ekonomiko berberetan oinarritu izan dira: konfiantza, informazio asimetriak, ondasun publikoak, heterogeneotasun eskaria, transakzio kostuak, etab. Joera honen ondorioz, teoria ekonomiko horiek bestelako gizarte-zientzien diziplinen aldetik (soziologia edo zientzia politikoetatik, kasu) zaharkitutzat jo izan dira eskuarki, balio enpirikorik gabekotzat. Honen ondorioz, MBEen inguruko teoria ekonomiko berrienek (teoria instituzional edo konparatiboek) bestelako gizarte-diziplinetatik ere edaten dutela egiazta liteke.
Ben-Ner eta Gui-ren (2003) iritzian, MBEen gaineko teoria ekonomikoek oro har honako galderei erantzun nahi izan diete: zer egiten dute MBEek, mozkin asmodun enpresek eta gobernu-erakundeek egiten ez dutenik? Mozkin asmodun enpresak bezain efizienteak al dira? Gobernu erakundeek ase nahi dituzten giza talde berberetara iristen al dira? Zerga tratamendu berezirik merezi al dute? Era berean, Steinberg-ek (2006) zehaztuko duen bezala, ekonomia “eskasia egoeratan harturiko erabakien azterketaz” arduratzen deino, teoria ekonomikoek gutxienik bi ikuspegitatik aztertu izan dute hautespen hori: zerk bultzatzen du pertsona bat MBE baten erabiltzaile edo kontsumitzaile izatera, edo zerk bultzatzen du pertsona bat MBE bateko partaide (langile edo boluntario) izatera.
MBEen analisi ekonomikoaren inguruko literaturaren berrikuspena osatu duten autore gehienek bi hurbilketa nagusi bereizten dituzte, hortaz: eskariaren aldeko teoriak batetik, eskola neoklasikoan txertatuak; eta eskaintzaren aldeko teoriak bestetik, lehenarekiko kritikoak (edo osagarriak) direnak zenbait analisi esparrutan (Sajardo, 1996; Sajardo eta Chaves, 2006; García Delgado (dir.), 2009; etab.)5.
a) Eskariaren aldeko teoriak
Lehen hurbilketan, eskariaren aldeko analisietan, kontsumitzaileek beren beharrizanak asetzeko modu arrazionalean MBEen aldeko hautua egitearen arrazoiak aztertu nahi dira. Maila orokorrean, sektore honen existentziaren justifikazio ildo nagusia, gainerako bi sektore instituzionalen (publikoa eta pribatu kapitalista) “gauzatze-akatsen” bitartez azaltzen da, merkatuak ondasun kolektiboak kantitate egokian eskaintzen asmatzen ez duelako eta estatuak ondasun kolektiboak bere hautesleriaren desiren arabera esleitzen dituelako (Steinberg, 2006).
Merkatuko-akatsen teoriaren defendatzaileen aburuz, merkatuak zenbait ondasun eta zerbitzuen esleipenean eraginkortasun akatsak6 azaltzen ditu. Akats horiek, egiazki, merkatuak “lehia perfektuko” egoeratik urruntzen direnean gertatzen dira, hau da, erosleek kontsumitu nahi luketen kantitatea eta ekoizleek ekoitz dezaketena berdintzen dituen orekako preziorik lortzen ez denean. Hansmann-en (1980) analisian “lehia perfektuko” egoerarik ez da lortzen informazio perfektuko egoerarik ez dagoelako, bere “kontratu-akatsen teorian” eskatzaile eta eskaintzailearen arteko informazio asimetrietan kokatzen baititu ez-eraginkortasun honen arrazoiak. Kontratu-akats horiek gertatzen dira zerbitzua ematen den testuinguruagatik, edo zerbitzuaren izaeragatik beragatik,
kontsumitzaileak behar besteko elementurik ez duelako baloratzeko zerbitzu hori egokia den kantitate eta kalitatean eskaintzen ote den. Egoera horietan, zerbitzuaren ekoizleak kontsumitzaileak ordainketaren trukean jaso behar lukeen zerbitzua kantitate edo kalitate apalagoan eskaintzeko aukera (eta motibazioa) izango du (Hansmann, 1980).
Krashinsky-k (1986), bere “Transakzio kostuen” teorizazioan, erosle eta ekoizleen arteko desoreka honen lau egoera zehazten ditu: i) zerbitzuaren onuraduna ezezaguna denean, ii) zerbitzuaren onuradunak feedback desegokia egiten duenean; iii) borondatezko dohaintzak zerbitzu konkretuen kontraprestazioekin lotu ezin direnean (lobby erakundeak, kasu); iv) zerbitzuak oso konplexuak direnean eta kalitate apalak kontsumitzailearentzat arrisku larria dakarrenean (medikuntza-zerbitzuak esaterako).
7 Ondasun kolektibo horiek ez-lehiakide baina baztergarri gisa kontsideratzen dira, hau da, posible da ordaintzen ez duena ondasuna gozatzetik baztertzea, baina ez-eraginkorra izaten jarraitzen du bazterketa horrek, horiek ondasuna gozatzeak ez baitu ez baliabide gehigarririk agortzen ez eta ondasunaz gozatzen duen beste inoren kaltetan jotzen. 8 Steinberg-ek (2006) “mozkinen banaezintasun printzipio” horren egiazkotasuna zalantzan jartzen du, ez baita hori beti nahikoa arrazoi izaten MBEen kudeaketa organoetan dabiltzan pertsonen portaera ezdesiragarriak saihesteko. 9 Salamon eta Anheier-ek (1998) ildo teoriko honen baitan kokatzen dute orobat Ben-Ner eta Gui-k (1993) eginiko ekarpena ere. Egile horiek Hansmann-en kontratu-akatsen abiapuntua partekatuz, hirugarren sektoreko erakundeen egokitasuna ez dute mozkinez besteko izaeran kausitzen, baizik eta erakunde horien gobernu-organoek duten stakeholder osaeran. Egile horiek irudiko, erakunde horiek ekoizturiko eta banaturiko zerbitzuen gaineko kontrola eragile interesatu anitzen kontrolpean egoteak, informazio asimetria leundu ditzake, kasuren batean ekoizlea eta onuraduna pertsona bera izan baitaitezke
erabiltzaileek MBEekiko agertzen duten borondatezko engaiamendua ere (dela dohainen bidez, dela tarifa altuagoak ordaintzeko prestutasuna azalduz) (Ben-Ner eta Gui, 2003).
Bigarren gauzatze-akatsa Burtton Weisbord-ek (1975, 1977, 1988) “Estatuko-akatsen teoriaren” (“ondasun publikoen teoria” bezala ere ezaguna) bitartez aztertu zuena litzateke. Estatuak eskainitako ondasun publikoen kasuan (definizioz ez-lehiakideak eta ez-baztertzaileak diren ondasunak) merkatuko ez-eraginkortasunak kontsumitzaileen aldetik gerta litezke, askok ondasun horiek erabili eta ez ordaintzeko aukera eta motibazioa izango baitute. Ondasun publikoen merkatu-esleipen ez-eraginkorrak justifikatu izan du betidanik ondasun horiek estatuaren bitartez hornitzea. Estatu-akatsen jatorria, aldiz, puntu honetan aurkitzen da: estatuak, eskuarki, “tarteko hautesle”aren preferentziei erantzunez ekoizten ditu ondasun eta zerbitzu publikoak, eta beraz, eskari asegabe bat agertuko du medianaren neurri honetatik bi aldetara aurkitzen diren giza taldeen aldetik. Beste alde batetik, ondasun publikoen ordainketa zerga bidezko ordainketa derrigorra izanik, norbanakoak trukean jasoko duen ondasun publikoaren kantitatea edo hargatik ordainduko lukeena ez da askotan egokitzen zerga bidez ordaindutakoarekin.
Eskariaren aldeko ikerketa horien artean nahitaezkoa deritzogu Salamon-ek (1987) eginiko ekarpenak aipatzeari, merkatuko eta estatuko akatsez gain ohartaraziko baitu MBEek ere badituztela beren egiturazko gabeziak, zeinak horiek ere huts egitera eramaten baititu. Voluntary failures gisa ezagun diren akats horien analisia 2. kapituluan sakonago egingo denez ez gara hemen gehiago luzatuko, nahiz eta interesgarria den aipatzea ekarpen honek Weisbord eta Hansmann-en analisi eskemak iraultzen dituela, hirugarren sektorearen existentzia ez baita aurreko bien gabezien edo “gauzatze-
akatsen” erantzun gisa ulertuko. Aitzitik, enpirikoki frogatua izan da MBEak direla gerta litezken gizarte-arazoen aurrean erantzuten duten “lehen lerroko” eragileak kasu askotan, eta hortaz, horien aldeko eskaria ez da besteen gabeziaz azaltzen ahal, MBEen berezko ezaugarrien bidez baizik.
b) Eskaintzaren aldeko teoriak
Ondorioz, orain arte aipatuaren arabera, MBEn aldeko eskaria (eta hortaz horien existentzia) justifika daiteke eragilerik egokienak direlako bai zenbait ondasun publiko ekoizteko, bai zenbait ondasun kolektibo baztertzaile ekoizteko, eta baita zenbait ondasun pribaturen kontratu-akatsak zuzentzeko ere (Steinberg, 2006). Alabaina, arestian esan bezala, bigarren bloke handi bat osatzen dute eskaintzaren aldetik garaturiko lan teorikoek. MBEen eskaintzaren aldea osatzen dute ondasun eta zerbitzuen hornitzaileek baina baita MBEen organoen gobernantzan eragiten duten stakeholders-ek ere (Ben-Ner eta Gui, 2003).
Eskaintzaren aldeko hurbilketa egiten dutenek, MBEen hedapena ez dute soilik bere aldeko eskari hazkor batek determinaturiko errealitate gisa ulertzen “Hiru akatsen teoriak” (market-state-voluntary failures) hortaz, ez du elementu nahikorik eskaintzen MBEen eskaintza zergatik, zein helbururekin eta zein antolakuntza-ereduren arabera egituratzen den azaltzeko (Steinberg, 2006). Honela, MBEak existitzen dira ez soilik horien aldeko eskari konkretu bat ager daitekeelako, baizik eta eskaintza mota hori emateko motibazio konkretu eta berezi batzuk ere egon badaudelako. Nori bere jarduera-esparrua egozten dion eskaria elementu determinatzailea bada, nola esplikatu jarduera-esparru batean sektore ezberdinetako hornitzaileen koexistentzia? Motibazio eta antolakuntza-eredu horiek aintzat hartu gabe nola jakin zein modutan erantzungo duten MBEek aldaketa politiko, ekonomiko eta teknologikoen aurrean?
Ben-Ner eta Gui-ren (2003) esanetan, teoria ekonomikoarentzat erronka bereziki zaila izan da beren jardueraren ondorioz abantaila material argirik eskuratzen ez duten eragile ekonomikoen motibazioak analizatzea, eta hortik erator liteke teoria ekonomikoak izaniko hutsunearen kausa. Steinberg-ek (2006) gehitzen du teoria ekonomikotik soilik erreparatu izan zaiola efizientziaren aferari, ikuspegi lar instrumental batetik, albo
batera utziz errenta birbanaketarako gaitasuna edo MBEek jokatzen duten paper politiko eta soziala. Eskaintza horren motibazioen atzean, norbanako arrazionalaren kalkulu ekonomikoaz haraindi kokatzen diren aldagai sozial eta politiko ezberdinak ere kontuan hartu behar dira, dudarik gabe.
Hurbilketa horien baitan hiru argudio lerro bereizi daitezke Sajardo eta Chaves-en (2006) irudiko: lehena, erakundeon sustatzaileek interes material hutsez gain bestelako interes idealistak izan ditzaketela azpimarratzen duena, gizarte-prestigioa edo estatus soziala mantentzeko, eragin politikoa irabazteko, etab. (Young, 1983; Rose-Ackerman, 1996); bigarrenik, ekintzailetasun horien atzean gizarte-mugimenduak kokatzen dituztenak daude gizarte-espazio handiagoa eskuratzeko lehian dihardutenak (James, 1987); eta azkenik, kritikarik zorrotzenak teorialari marxisten eskutik heltzen dira, horien iritzian estatua baita MBEen hedapenaren erantzule nagusia, bai modu horretan gizarte-kosturik apenas nozitu gabe bere erantzukizunei bizkar ematen dielako (Seibel, 1989) edota are, gizarte-mugimenduak zerbitzuen hornitzaile bilakatuz, horien funtzio eraldatzailea desmobilizatzea lortzen duelako (Petras, 2000).
Steinber-ek (2006), hari horri tiraka, MBEen teoria osoago bat proposatze aldera, MBEei egokituriko teoria enpresariala eraikitzeko bi aurre-premisa eta prozedura bat finkatuko ditu: i) lehen aurre-premisak ekintzaileen motibazioen esparrua hartuko luke kontuan, sei interes-kategoria ezberdin finkatuz: ondasun kolektiboak hornitzea, kontsumitzaileen preferentziak aldaraztea, konfiantzako eragilea bilakatzea,
birbanaketan laguntzea, errenta abantailak eskuratzea eta bestelako etekin pribatuak erdiestea; ii) bigarren aurre-premisetan ekintzaileen arrakastarako aukerak baldintzatzen dituzten faktoreak jasotzen dira, besteak beste: merkatuko sarrera-kostuak, bestelako eragileen asistentzia lortzeko kostuak, baliabideen eskuragarritasuna eta aldeko erregulazioa izatea. Bi alderdi horiek, motibazio eta aukerek, analisi enpirikoak gauzatzeko (MBEen sailkapen ereduak egiteko) elementuak eskaini, eta hautespenprozeduren ostean sorturiko emaitza posibleak (MBE berria sortzea, zahar bat birmoldatzea, etab.) interpretatzeko lanabesak eskaintzen dituzte.
Nonprofit ikuspegiaren arabera bi dira hirugarren sektorea osatzen duten erakundeen ezaugarri komun printzipalak: “mozkinen banaezintasun printzipioa” eta baliabide boluntarioen mobilizazioa, uler, lan boluntarioa ekoizpenean eta dohaintzak finantzabideetan (Sajardo eta Chaves, 2006). “Mozkinen banaezintasun printzipioak” ez du derrigortzen erakundea mozkinak ez izatera. Izan badituen kasuan, horiek erakundea kontrolatzen dutenen artean banatzea da debekatzen duena, horiek erakundearen helburuak lortzera edota erakundean erabakitze-ahalmenik ez duten hirugarren pertsonen mesedetan bideratu daitezke.
hargatik jasotzen dituzte abantailak fiskalak bai erakundeek beraiek, bai eta erakundeen finantzazioan laguntzen duten pertsona fisiko eta juridikoek ere. Forma juridiko ezagunenak elkarteak eta fundazioak dira, nahiz eta lehen horiek interes publikokoak izateaz gain, interes partikularrekoak ere izan daitezkeen.
Irizpide honek sektorea identifikatzeko zehaztasun handia eskaintzen duen arren, zenbait muga ere baditu, juridikoa den neurrian interpretazio ezberdinei irekia geratzen baita, eta era berean, herrialde eta momentu konkretuei lotzen zaionez, denboran eta espazioan estrapolatzeko arazoak aurkezten baititu (nazioarteko erkaketak egiteko, esaterako).
2.- Irizpide ekonomiko-finantzaria: irizpide honek MBEak sailkatzen ditu beren errenten jatorriaren arabera. Honen harira, MBEak dira beren errenten gehiengoa ez ondasun eta zerbitzuen merkatuko salmentatik, ez eta zerga-sistemaren bitartez hiritarrek modu behartuan eginiko ekarpenetik eskuratzen duten erakundeen multzoa. Modu horretan, MBEen finantza iturri nagusiak bere bazkideen borondatezko ekarpenetan dute jatorria.
Irizpide honek MBEen elementu ekonomiko garrantzitsuak gehitzen dituen arren, esangura murrizten dio sektoreari, MBEtzat jo litezkeen erakunde askok eta askok beren errenten zati garrantzitsu bat sektore publikotik edota pribatutik lortzen baitute, nahiz eta formalki erakunde bereiziak izan. Hargatik, irizpide honek MBEen sektorearen irudi osatugabea ematen du, MBEetako asko eta asko beste bi sektoreetako parte kontsideratzen baititu.
3.- Irizpide funtzionala: irizpide honen arabera, MBEak betetzen dituzten funtzioen arabera definituak geratzen dira. Funtzio horiek ezaugarri ekonomiko eta sozial ezberdinen bitartez definitzen direnez, irizpide honen baitan zerrendatuak izan daitezke MBEei buruzko teorizazio lan gehienen ekarpenak. Guk, ahalik eta ikuspegi eskematiko eta osatuena eskaintzeko, Sajardok (1996) proposatzen duen eskemari eutsiko diogu. Eskema honen arabera, lau dira nagusiki MBEek betetzen dituzten funtzioak:
- Ekoizpen funtzioa: MBEek ekoizpen funtzioan duten parte hartzea azaltzeko hurbilketa ezberdinak egiten dira MBE ikuspegiaren baitan, ekoizpen funtzio hori modu ezberdinetan ulertzen delarik: merkatuko akatsak ematen diren output-en eskaintza gisa (Ben-Ner, 1986; Hansmann, 1980), sektore publikoak eskaintzen ez dituen output kolektiboen eskaintza gisa (Weisbord, 1977), etab. Egonkortze eta birbanaketa funtzioak: Birbanaketa funtzioak MBEen jardueraren esparru ezberdinetan hautematen dira: outputak dohainik edo merkatukoaz azpitiko prezioetan eskaintzen direnean, erabiltzailearen araberako prezio diskriminazioak egiten direnean, edota boluntarioen edota dohaintzen bidezko ekoizpena ahalbidetzen denean. Birbanaketa hori modu bertikalean egin liteke (hirugarrenen mesedetan) ala maila horizontalean, elkar laguntzako erakundeen bitartez. Zenbait autorek (Kramer, 1981; Salamon, 1987) ekoizpen, banaketa eta erregulazioa funtzioak izatez sektore publikoak beregain hartzen dituen funtziotzat jotzen dituztenez, MBEen funtzioa sektore publikoa gizarte-eginkizunen betearazpenean laguntzea dela deritzote. Demokraziaren sustapenean laguntzea: zenbaitentzat MBEak erabaki hartze publikoetan gizartearen parte hartzea mobilizatzeko erakunde egokiak dira. Are gehiago, MBEen baitan sumatzen den aniztasuna bera, bere horretan demokrazia eskolatzat eta gizarte pluralaren erakusletzat jotzen dute (Toquevilleren iturri zaharretik edanez). MBEen bitartez, hiritarrek sektore publikoaren aurrean beren gizarte-aldarrikapen zein interes eta eskubide partikularren defentsa bideratu dezakete. Aldiz, beste zenbaitentzat (Salamon, 1987), MBEek eginkizun horietarako hutsune nabarmenak azaltzen dituzte, beren arazo finantzario eta profesionaltasun gabeziaren ondorioz. - Aitzindaritza funtzioa: MBEen errealitatearen ikuspegi historikotik eratortzen da, erakunde horiek direla gainerakoei aurrea hartzen dietenak gizarte-beharrizanen identifikazioan eta horiek asetzeko erantzunen hornikuntzan.
Irizpide funtzionalaren nazioarte mailako errealitate ezberdinak barnebiltzeko aukerak zabaltzen dituen arren, arrazoi horregatik beragatik azaltzen ditu bere ahuleziarik nagusienak, ez baitu zehaztasun nahikorik ematen kategoria funtzionalak oso irekiak eta aldakorrak izan baitaitezke espazioan eta denboran.
1.3.2.1 Aitzindariak: XIX. mende hastapenetako eztabaidaren giltzarriak
Gizarte-ekonomia lehen aldiz XIX. mende hastapenetako Frantzian azaldu zen. Charles Dunoyer-ek 1830ean Nouveau traité d´economie sociale argitaratu eman zuenean, i. Mozkinen banaezintasun printzipioa betetzen duten erakundeak ii. Izaera boluntariokoak, baliabide boluntarioak mobilizatzeko gaitasuna duten erakunde gisa ulertuta iii. Egitura formalekoak, hau da, instituzionalizazio maila bat izan behar dute, etxegunetako ekonomiek eta gizarte sare informalek ez bezala. iv. Autonomoak eta auto-gobernudunak, gobernu organo propioak eratuak izan behar dituzte eta ezin dira kanpo erakundeen kontrolpekoak izan. v. Izaera pribatukoak, edo sektore publikotik instituzionalki berezitako erakundeak, nahiz eta gradu ezberdinetan finantzazio publikoa jaso dezaketen.
lehenengo bider proposatu zen terminoa egungoaren antzekoa den ezaugarriekin. Aurretik landu dugun MBE ikuspegia baino askozaz ere ibilbide luzeagoa egina duen kontzeptu batez ari gara hortaz, XIX. mende hastapenetako mugimendu kooperatiboaren karira sorturikoa izan arren historian zehar moldaketa ezberdinak ezagutu dituena eta egun ere moldatzen jarraitzen duena.
Léon Walras-en iritziko, gizarte-ekonomia hertsiki loturik zegoen estatuaren jardunbidearekin, bereziki merkatuaren gehiegikeriak erregulatzeko berebiziko papera jokatzen zuen eragiletzat aintzatesten baitzuen. Are, Walras-ek gizarte-ekonomia ekonomiatik justizia sozialera eginiko ekarpen moduan ulertzen zuen (Bidet, 1997). Eta analisi ekonomikoaren hiru esfera ezberdin proposatzen ditu: ekonomia politikoa, aberastasunaren sorkuntza aztertzen duen zientziatzat ulertua, hau da, norbanakoaren interesen mobilizazioari eta norbanakoa eta objektuen arteko erlazioei erreparatuz; ekonomia aplikatua, baliabide ekonomikoen analisi gisa ulertua, naturaren legeei lotua; eta gizarte-ekonomia, aberastasunaren banaketaren zientzia gisa interpretatua (Bidet, 1997).
Chaves-ek (1999) ekarpen horiek bere testuinguru historiko eta sozialean kokatzen ditu, teoria horiek guztiak sortze edo sendotze bidean zen teoria ekonomikoaren eztabaidaren ingurumarian kokatuz, hain zuzen ere. XIX. mendearen hastapenetan pentsamendu ekonomikoaren baitan eztabaida epistemologiko indartsua ematen ari zen, ekonomia, politika, balioak eta erlijioaren arteko erlazioa zirelarik eztabaidaren ardatz nagusiak. Eztabaida horretan gailendu zen korrontea aski ezaguna da teoria ekonomikoan: balioetan neutrala izan nahi zuen zientzia diziplinarra, aztergune nagusitzat elkartruke eta ekoizpen modu kapitalista ezarri zuena.
Ontzat jotako paradigma zientifiko horrekiko ikuspegi kritikoa plazaratuz azaldu ziren beren burua gizarte-ekonomiakotzat izendatu zuten proposamen ekonomikoak, edo “Gizarte Ekonomialarien” ekarpenak (Chaves eta Monzón, 2008:14). Horien aburuz, ekonomia, balio eta erlijioarengandik bereizi ezineko diziplina zen. Era berean, industria-iraultzak suposatutako giza kostu izugarriarekin kezka nabarmena zuten, eta zientzia ekonomikoa kritikatzen zuten izaera sozialeko dimentsio horiengandik urruntzeagatik beren prozesu intelektualean. Are, gizarte-zientzialarien eginbehartzat zuten gizarte-arazoen analisia eta horien konponbideak proposatzea, eta zentzu horretan, gizarte-ekonomiak ekonomia politikoa beste gisa batez egiteko xedea behar zuen (Gueslin, 1987).
Gizarte-ekonomia, beraz, logika dominanteei ihes egiten zieten erakunde eta jardueren analisian zentratu zen gehienik, eta hor ezarri ziren gaur arte iraun duten ezaugarritze instituzionalik nagusiak. Zentzu horretan, mugimendu kooperatiboa izan zen nazioarte mailan “beste” jarduera horien erreferentzia nagusia, eta kooperatibismoaren inguruko teorizazioak izango ziren aurrerantzean gizarte-ekonomiaren adiera aberastu eta sendotuko zutenak. Jarduera-esparru berezi horien analisien ondorioz ezarrita geratu ziren, gizarte-ekonomiaren erdigunean kokatzen diren hiru erakunde nagusiak: kooperatibak, mutuak eta elkarteak.
70eko hamarkadatik aurrera, eztabaida terminologiko berrituaren erdian, gizarteekonomiaren adiera tradizio frantziarreko literaturarekin erlazionatu izan da. Bouchard et al-en (2008) irudiko, GEren ohiko definizioen errepaso bat egiteko, hiru dira tradizio frankofonoan egin izan diren hurbilketa nagusiak: lehena, sektorea osatzen duten eragileen aldetik (Desroche, 1983); bigarrena, jarduera-arauen ikuspegitik (Vienney, 1994) eta hirugarrena printzipio eta balioei erreparatuz (Defourny, 1990).
“sektore publikotik landa, bazkideen arteko eskubide eta betebehar berdintasunez eta funtzionamendu eta kudeaketa demokratikoz jarduten duten erakundeak, erregimen berezia dutelarik jabegoaren eta mozkinen banaketan, urtealdiko mozkinak erakundearen beraren hazkundera zein bazkide eta oro har gizarteari eskainitako zerbitzuen hobekuntzara bideratzen direlarik”. (Monzón, 2006). (itzulpena propioa).
Hirugarren hurbilketa, balio eta printzipioetan oinarritua, Defourny-k (1990) proposatua eta Conseil Wallon de l´Économie Socialek beregain hartu zuena da. Bertan gizarteekonomiako erakundeak lau ezaugarri nagusi partekatzen zituzten erakunde gisara definitzen ziren: i) mozkinaz gaindi, helburua komunitateari edota bazkideei zerbitzuak eskaintzea; ii) kudeaketan autonomiadunak izatea; iii) erabakitze prozesu demokratikoak garatzea; iv) errentak banatzerako orduan pertsona eta lanaren nagusitasuna kapitalaren gainetik (Bouchard et al, 2008; Chaves eta Monzón, 2001; Defourny eta Develtere, 1999).
Adiera honi loturik, argia da gizarte-ekonomiak bere jatorrizko hirutasunari eusten diola, kooperatibak, mutuak eta elkarteak, nahiz eta kooperatibagintza jotzen den hiru horien artean pisu handienekotzat. Gizarte-ekonomiaren ardatz egituratzaile nagusia, hortaz, kooperatiben errealitatea izango da (Barea eta Monzón, 1992), eta bere ezaugarririk bereizgarrienekin, kudeaketak demokratikoa kasu, bat egiten ez duten gainerako zenbait erakunde gizarte-ekonomiaren adieratik kanpo geratuko dira (fundazio pribatuak eta kutsu erlijiosodun elkarteak, esaterako) (Chaves eta Monzón, 2001).
Adierazpen horien bitartez, gizarte-ekonomiako eragileek beraiek ekarpen garrantzitsua egin zuten kontzeptu berriaren eraikuntzan beraien arteko ezaugarri komunak identifikatu eta euren arteko senidetasuna nabarmentzeko izenburu kolektibo hori defendatuz: gizarte-ekonomia (Defourny eta Develtere, 1999). Aurreko adierazpenekiko berritasun handiegirik eskaintzen ez bazen ere, azken adierazpen honetan gizarteekonomiaren adiera zabaltzen zen espresuki fundazioen esparrura, bai eta herrialde ugarietako zenbait forma juridiko zehatzetara ere (Espainiako Lan Elkarteak, adibidez) (Chaves eta Monzón, 2001).
Errealitatean sendotzen ari zen mugimendu horri erantzunez, 1980eko hamarkadatik aurrera heldu ziren gizarte-ekonomia adieraren zutarri homologagarriak ezarri zituzten proposamen garrantzitsuenak. Monzón-en iritziz (2006), hiru mugarri nagusi ditu kontzeptuaren zedarritze prozesuak: CIRIEC erakundeak 90eko hamarkadan abian jarritako nazioarteko ikerketa egitasmoa (Monzón eta Defourny, 1992), Gizarte Ekonomiako enpresen Kontu Sateliteen Eskuliburu Europarra (2006) eta Europako Gizartea eta Ekonomia Batzordearen txostena gizarte-ekonomiaren gainean.
Lehen oinarriak, aipatu bezala, 90eko hamarkada hasieran CIRIEC nazioarteko erakundeak abian jarritako ikerketa egitasmoak ezarri zituen, 10 herrialdetako 20 ikerlarik herrialde guztietako errealitateentzako homologagarriak ziren printzipioak proposatu baitzituen. Horrela, printzipio kooperatiboetan eta Kontabilitate Nazionaleko metodologian oinarri hartuz, gizarte-ekonomia bi azpisektorek osatzen zutela ezarri zen i) Pertsonaren eta helburu sozialaren lehentasuna kapitalaren aurretik. ii) Atxikipen borondatezkoa eta irekia. iii) Bazkideen kontrol demokratikoa (fundazioak salbuetsita, bazkiderik ez baitute) iv) Bazkide erabiltzaileen interesen eta interes orokorraren bateratzea. v) Erantzukizun eta elkartasun printzipioen defentsa eta ezarpena. vi) Autonomia kudeaketan eta botere publikoekiko independentzia. vii) Mozkinen gehiengoa garapen iraunkorra, bazkideen zerbitzuen interesa eta interes orokorraren aldeko helburuetara bideratzea.
(Barea, 1990): i) merkatuko azpisektorea, merkatuan modu berezituan (kudeaketa demokratikoarekin eta kapital ekarpenei lotu gabeko mozkinen banaketarekin) diharduten enpresetan oinarritua, eta; ii) ez-merkatuko azpisektorea, mozkin asmorik gabeko erakunde pribatuak bilduko lituzkeena, salmentara bideratuak ez dauden etxeetarako zerbitzuak eskaintzen dituztenak.
Lehen oinarri horien gainean, Gui-k (1991) gizarte-ekonomiako eragileen aniztasunean berebiziko garrantzia hartzen duten bi kategoria sailkatu zituen: nagusigoa eta onuradunaren kategoriak. Lehenak, enpresan erabakitzeko ahalmena duten gizataldeei erreparatzen dien bitartean, bigarrenak, enpresaren jardueraren onurak jasotzen dituzten horiek aztertzen ditu. Azken kategoria honi loturik, gizarte-ekonomiako eragileen artean badira “interes mutualekoak” (edo elkarren laguntzakoak) zein “interes orokorrekoak” (jardueraren onuradunak bazkideak soilik ala komunitate zabalagoak diren kasuetan)13. Irizpide honek ezartzen duenez, onuradunen kategoria ezin osatu ahal izango da inbertitzaile kapitalistez.
Gizarte-ekonomiaren definizio argi eta zehatza osatze bidean bigarren mugarri garrantzitsua, Gizarte Ekonomiako enpresen Kontu Sateliteen Eskuliburu Europarraren (Barea eta Monzón, 2006) argitalpena izan zen. Lan honek gizarte-ekonomiako merkatuko azpisektoreko enpresak soilik jorratu bazituen ere (kooperatibak, mutualitateak eta antzeko enpresak) zorroztasun handiagoz izendatu zituen Europar Batasuneko ezein herrialdetan gizarte-ekonomiakotzat kontsideratzeko enpresek jarraitu beharreko irizpideak: kontabilitate-irizpideak. Modu horretan, SEC-1995 sistemarekin (European System of National and Regional Accounts) bateragarria izan behar duen metodologiaren baldintza teknikoak ezartzeaz gain, sektorea kontabilizatzeko euskarri sendoak ezarri ziren. Maila kontzeptualean ere aurrerapausoak barneratu zituen, gizarteekonomiako enpresen helburu-funtzioak gainerako enpresa kapitalistekiko berezituz14.
13 Interes mutualeko erakundeetan, nagusigoaren eta onuradunen kategoria bazkide erabiltzaileek osatuko lukete, kapital ekarpenak erakundearen zerbitzuez jabetzeko egiten baitituzte, kapital errendimenduak handitzeko egin beharrean. Aldiz, “interes orokorrekoa” den kasuan, onuradunen kategorian, nagusigoan parterik hartzen ez duten erabiltzaileek ere lekua dute. 14 Atal honetan Gui-ren (1991) kategoria analitikoak berrartu zituzten enpresa kapitalistekiko ezberdintasunak finkatzeko: enpresa kapitalista arrunteko nagusigo eta onuradun kategoriak inbertitzaile kapitalistez osatzen diren neurrian gizarte ekonomiako enpresetan ez. Gainontzean, gizarte-ekonomiako enpresek merkatuan jokatzen duten neurrian, enpresa kapitalisten ekoizpen-funtzio bertsuak azaltzen
a) Merkatuko azpisektorea: multzo honetan kokatzen diren erakundeek, jarraian aipatzen diren ezaugarriak bete beharko dituzte:
- Bazkideen beharrizanak asetzeko sortuak dira, hau da, kasurik gehienetan bazkideak jardueraren erabiltzaileak ere izango dira aldi berean. - Merkatuko ekoizleak dira, merkatuan jokatzen baitute bai beren produktuak prezio esanguratsuetan salduz bertan eta baita ere bertatik lortuz erakundearen baliabide nagusiak. Mozkinak erakundearen bazkide-erabiltzaileen artean banatuak izan daitezke, baina ez bakoitzak egindako kapital ekarpenaren proportzioan, baizik eta bakoitzak egindako lanari lotuta.
dituzte, hau da: balio-sorrera ahalbidetzea ekoizpen prozesu eraginkorren bitartez, emaitzarik onenak baliabiderik gutxienekin lortuz.
Sektore honetako erdigunean kokatzen dira kooperatibak eta mutualitateak, baina baita enpresa-errealitate horiekin antzekotasun nabarmenak dituzten beste zenbait erakunde ere, besteak beste: gizarte-ekonomiako enpresa-multzoak, lanelkarteak, erantzukizun mugatuko lan elkarteak (beti ere kapital sozialaren gehiengoa enpresako langile-bazkideen jabetzakoa bada) zein gizarteratzeenpresak ere. Erakunde bakoitzaren forma juridikoa dena dela ere irizpide bat da guztien gainetik modu bereizgarri eta diskriminatzailean gailentzen dena: kudeaketa demokratikoa, bai erabakitze esparruetan (“pertsona bat, bozka bat”) bai eta mozkinen banaketan ere.
b) Ez-merkatuko azpisektorea: gizarte-ekonomiaren partaidetzat hartzen dira orobat, zenbait erakunde pribatu, batik bat elkarte eta fundazioak, beren zerbitzuak hirugarren pertsonei eskaintzen dizkietenak (familiak, etxeguneak, etab), beren zerbitzuak merkaturatu ditzaketenak baina beti ere prezio ez esanguratsuetan, beren baliabideen gehiengoa dohaintza, bazkideen kuota zein diru-laguntzen bitartez lortzen baitute. Erakunde horiek mozkin-asmorik gabekoak diren neurrian, mozkinik eskuratzekotan, ez dute erakundeko bazkideen artean banatzerik izango. Europako Kontularitza Sistemak (arestian aipaturiko SEC-1995) “instituciones sin fines de lucro al servicio de los hogares” moduan izendatzen ditu eta CIRIEC erakundeak “Gizarte-ekimeneko Hirugarren Sektore” gisa identifikatzen ditu (Tercer sector de acción social).
Ikuspegi normatibo honen bitartez, ikuspegi instituzionalak ekarritako herstura gainditu nahi da, adiera berrian ezaugarri partekatu konkretu batzuekin bat egiten duen zeinahi erakundek kabiera izan dezakeelarik, izan kooperatiba, mutualitate, elkarte ala hiruetako bat ere ez. Ezaugarri partekatu funtsezko horiek jarraian zerrendatzen direnak lirateke (Chaves eta Monzón, 2008):
Kapitulua ixteko, orain arte landu diren bi hurbilketa klasikoen artean antzematen diren antzekotasun eta desberdintasun nagusien inguruko azterketa aurkeztuko da.
Chaves eta Monzón-ek (2001) egindako azterketatik ondorioztatzen da bi ikuspegi horiek, duela urte gutxira arte elkar ezagutu gabe garatu izan diren arren, azken aldiko ekarpen teorikoek bi munduen arteko zubiak eraiki dituztela, elkarren arteko ezagutza eta aitorpenetik abiatuz, bi eskolek partekatzen dituzten elementuetan gerturapen esanguratsuak gertatu direlarik.
Esan bezala, alde batetik Gizarte Ekonomiaren ikuspegia, eta beste aldetik Mozkinez Besteko Erakundeen ikuspegia, biak tradizio eskola ezberdinetatik jaioak dira. Laville-k (2004) zehazten duen moduan, horietako bakoitzak gainera motibazio iturri ezberdinetatik edaten du. Gizarte Ekonomiak, zeina tradizio frankofonotik eratortzen den, barne-elkartasunaren ideia du oinarri, eta eskola honetatik sorturiko erakunde gehienak elkar laguntzakoak dira, hau da, jardueraren bazkideak beraiek dira neurri handienean jarduera horren onuradunak. Beste aldetik, Mozkinez Besteko Erakundeen ikuspegiak eskola anglosaxoia du iturburu, karitatezko erakunde filantropikoetan gorpuzten da, eta elkartasuna bideratzeko formula horiek interes orokorreko formulatzat i. entitate pribatuak dira, hau da, ez sektore publikoaren baitakoak ez eta horien kontrolpekoak ii. formalki egituratuak, hots, izaera juridiko propiodunak iii. erabakitzeko autonomia osoa dute, besteak beste gobernu organoetako ordezkariak aukeratu eta kargugabetzeko, eta jarduera bere osotasunean kontrolatu eta antolatzeko ahalmen osokoak dira iv. atxikipen librekoak, uler, ez derrigorrezko afiliaziozkoak v. bazkideen jarduerak izaniko balizko mozkinen banaketa, egin ahal den kasuetan, ez da egindako kapital ekarpenari lotua izango, baizik eta bazkideek erakundean betetzen dituzten eginkizunen araberakoa vi. jarduera ekonomiko aitortua burutzen dute vii. eta antolakuntza demokratikoa dute (etxeguneei bideratutako zerbitzuetan diharduten ez-merkatuko erakunde boluntarioen salbuespenarekin).
Sakoneko ezberdintasun epistemologiko horien kausaz, ikuspegi bakoitzak darabilen definizio normatiboan ezberdintasun esanguratsuak nabarmentzen dira. Hainbat autorek azpimarratzen du ordea, izan badirela bien arteko puntu komun ugari ere, eta ustezko ezberdintasun horien mugak, askotan nahikoa lausoak edo definigaitzak izan ohi direla (Monzón, 2006; Chaves eta Monzón, 2008; Borzaga eta Defourny, 2001).
Monzón-ek (2006) laburbiltzen duen legez, MBE ikuspegiak hirugarren sektore hau zedarritzeko darabiltzan bost printzipio nagusietatik lau (erakunde pribatuak, formalki antolatuak, erabakitze ahalmen eta atxikipen librekoak) GEren ikuspegiak ere partekatzen ditu. Borzaga eta Defourny-k (2001) eransten dutenez, bi kontzeptuak erakundeen barne egitura eta antolakuntza arauen bitartez definitzen dira, euren errenten jatorritik egin beharrean.
Hala ere, eta kontrakotasunei erreparatuz, MBE ikuspegiak exijitzen duen “mozkinen banaezintasun” irizpidea ez da GE ikuspegian modu berean barneratzen, eta kontrara, GE ikuspegiak aipatzen dituen bi, zehazki demokrazia eta pertsona fisikoei zerbitzatzea, ez dira MBE ikuspegian aintzat hartuak (Chaves eta Monzón, 2008). Hiru elementu horiek dira modu oso orokortuan nabarmentzen diren hiru ezberdintasun nagusiak, hots, mozkinen erabilera, erakundeen gaineko kontrola eta helburuen zehaztapen irizpideak (Borzaga eta Defourny, 2001). Goazen banan bana.
Lehenik, “mozkinen banaezintasun printzipioa” da MBE ikuspegiak ezinbestekotzat jotzen duen irizpide nagusia. Irizpide horrek aplikazio zuzenekoa izaten du zenbait forma juridikoen estatutuetan, nagusiki fundazioetan, eta horiekin identifikatu izan dira MBE ikuspegiak azterturiko erakunde gehienak. MBE ikuspegiak “mozkinez besteko” irizpide hori modu bikoitzean inposatzen du: batetik, erakundeak sorturiko mozkinak ezin dira erakundea kontrolatu, kudeatu edo finantzatzen duten gizabanako edo erakundeen artean banatu. Baina bada beste aldetik, zentzu finalistagoan planteatzen
Arestian aipatu bezala, ordea, GEren ikuspegitik ñabardura esanguratsuak egin izan dira “mozkinez besteko” printzipio horren inguruan. Bereizi egiten dira “non-profit” eta “not-for-profit” adierak, lehen horrek hirugarren sektoreko erakunde esanguratsuak bazter uzten dituela argudiatuta (nagusiki kooperatiba eta mutualitateak) (Chaves eta Monzón, 2001; Defourny eta Develtere, 1999). Aldiz, GEren ikuspegiak, “mozkinez besteko” erakundeak aintzat hartzen ditu (elkarte, fundazio eta enpresa sozialak barne) baina horiez gain, kooperatiba eta mutuak ere barnebiltzen dira.
Zentzu horretan, interesgarria da “mozkin-asmoaren” inguruan GEko ikuspegitik egiten den ekarpena Nonprofit ikuspegiarekin kontrastean jartzea. Chaves eta Monzón-ek (2001) zehazten duten bezala bi modutara uler liteke “mozkin asmorik gabeko” erakundeak izatearen nozioa: helburuen araberako zentzuan ala barne antolakuntzaarauen zentzuan. Nonprofit ikuspegiak, bigarren adiera horri eusten dio, nagusiki “mozkinen banaezintasun printzipioan” oinarrituz. Honela, erakundeak mozkinak maximizatzeko logikatik at dihardutenaren bermea barne-egitura bera da, kanpoakziodunen parte hartzeko motibazioa hozten baitu, erakundeak lorturiko mozkinak legez erakundearen bazkideen artean banaezinak diren aldetik.
Kooperatibak, hortaz, espresuki “mozkinen banaezintasun printzipiorik” ez duten arren, barne arautegi kooperatiboak printzipio horren oso antzekoak diren zenbait baldintzapen barneratuak dituzte.
15 Gazteleraz ere modu antzekoan bereizten dira entidades no lucrativas eta entidades sin ánimo de lucro. Dena den, hirugarren sektoreko eragile horiek izendatzeko termino erabiliagoa da no lucratividad adiera, beti ere “mozkinen banaezintasun printzipioari” lotuta erabiltzen delarik. Euskarazko literaturan aldiz, “Mozkin Asmorik Gabeko Erakundeak” adiera da gehien erabiltzen dena, eta no lucrativas horren zentzuan erabiltzen da, gure iritzian sin ánimo de lucro edota not-for-profit adierekin gertutasuna handiagoa daukan arren. Bi adieren artean garrantzitsuak izan daitezkeen ñabardura horiek jasotzeko, hautatu dugun “Mozkinez Besteko” adiera erabiltzea, “no lucrativas” edo “non-profit” horien zentzuan. Eta nahiz eta testuan zehar nahiko modu bereizigabean erabili den, sektorea aipatzeko “Mozkin Asmorik Gabeko Erakundeak” adiera hobetsi dugu, eta ikuspegi teorikoari erreferentzia egitean “Mozkinez Besteko erakundeen” ikuspegia erabiltzea jo dugu ontzat.
Eta azkenik elkarteen unibertso zabala legoke. Elkarteen artean aurki litezke egiturazko definizioan ezarri diren zenbait ezaugarriekin bat egiten ez duten errealitateak ere, dela autonomoak ez direlako (enpresa edo sektore publikoaren menpekoak izanik), dela atxikipen librerako oztopo nabarmenak jartzen dituztelako (elkarte elitisten kasua), edo dena delakoagatik. Hala ere, juridikoki elkarte gisa inskribatzen direnez, automatikoki MBE gisa kontsideratzen dira.
1.4.2 Kudeaketa demokratikoa
Bi ikuspegien arteko bigarren ezberdintasun nagusia irizpide demokratikoaren aferan ematen da, GE ikuspegiak derrigortzen duena izanik eta aldiz MBE ikuspegiak kontuan ere hartzen ez duela jakitun.
Irizpide hori, GEko merkatuko azpisektorean diharduten ezaugarri bereizle nagusia da, inondik ere (Chaves eta Monzón, 2001). Horren ondorioz, MBE ikuspegiak hirugarren sektorekotzat jotzen dituen erakunde askok, “mozkinez bestekoak” izanagatik ere ez dute funtzionamendu demokratikorik egiaztatzen (ospitale, unibertsitate, erakunde kultural eta artistiko, etab.). Horiek guztiak GE ikuspegiak ez ditu aintzatesten. Alabaina, GEren azkenaldiko zehaztapen terminologikoetan, irizpide honen ezinbestekotasuna erlatibizatzen duen elementu bat barneratu da: GEko ez-merkatuko azpisektorearen barneratzea, hain zuzen ere.
Arestian aipatu bezala, ”Gizarte-ekimeneko hirugarren sektore” gisa izendaturiko borondatezko mozkinez besteko zenbait erakunde GEren parte kontsideratzen dira, nahiz eta funtzionamendu demokratikorik ez egiaztatu, baldin eta beren zerbitzuak etxegune edo gizabanakoen mesedetan eta prezio ez esanguratsuetan eskaintzen badituzte. Erakunde horiek aintzatesten dira “baliagarritasun sozialeko” erakundetzat jotzen diren heinean. GE ikuspegian irizpide demokratikoa irizpide baldintzatzailea den arren, mota honetako salbuespenak onartzeak, anbiguotasuna erantsi dio kontzeptuari. Pentsa liteke, GEren ikuspegiak MBEen inguruko teorizazio lanetara egindako hurbilpen keinu gisa hartu zela erabaki hori, Chaves eta Monzón-ek (2008) aipatzen
Dena den, ez edozein fundazio da GEren parte izateko hautagai. Lehenik eta behin, Espainiako Gizarte Ekonomiaren legean zehazten denez, jarduera ekonomikoa duen fundazioez ariko ginateke nagusiki. Merkatuko jarduera ekonomikorik agertzen ez duen kasuan, maila akademikotik zehazten da soilik hartuko direla aintzat “Gizarteekimeneko hirugarren sektoreko” erakundeak (tercer sector de acción social”), hau da, ez MBE erakunde guztiak bere osotasunean, baizik eta soilik gizarte-ekimenekotzat jotzen direnak. Honela, mozkinez besteko erakundeen tipologiak egiteko baliatzen diren irizpideak aintzat hartuz, erabaki behar litzateke zeintzuk diren gizarte-ekintzakotzat jotzen direnak, batzuk zalantza gutxiago sortu arren (Gizarte Zerbitzuetako erakundeak kasu) beste batzuk zalantzagarriagoak baitira16.
Gizarte-ekintzako elkarteen artean ere, sailkapena apurka-apurka fintzen joan beharra ere nabarmentzen da, zenbait boluntario elkarteren inguruan zalantza gutxiago sortu arren, Monzón-ek aipatzen duen moduan (2010: 51) eztabaida oraindik itxi gabe baitago “aisialdirako eta ordezkaritzarako” elkarteen inguruan. Edozein delarik ere azken sailkapena, irizpide berri hau barneratzeak nolabait leundu egiten du gizarteekonomiaren bereizgarritzat jo izan den ezaugarri nagusiaren eskakizuna, hots, egitura demokratikoa izatearena, antolakuntza-mailako eskakizunak helburu eta misioen araberako eskakizunekin nahasten hasi direlarik.
printzipioan, hain zuzen ere. Esparru honetan ez da aurreko bietan sumatzen den adostasunik ematen. Mozkinak maximotzeari dagokionean, GEn nahiko modu argian finkatzen da hori, mozkinak bazkide guztien artean banatzen baitira. Aldiz, MBEen kasuan, “mozkinen banaezintasun printzipioak” ez die erakundeoi, paradoxikoa dirudien arren, mozkina maximotzeko estrategiak erabiltzea debekatzen, soilik derrigortzen ditu mozkin horiek ez banatzera (Borzaga eta Defourny, 2001).
Eta bigarren zentzu batean, pertsonen zerbitzura egotearen afera dago. Printzipioz, MBE ikuspegiak interes orokorreko erakundeak kontsideratzen ditu eta GEk berriz, elkar laguntzakoak (Laville, 2004). Ñabardurak ordea, zentzu askotan egin litezke, banaketa hori modu puruan gertatzen ez dela ikusteko. Monzón-ek (2006) argudiatzen du MBE ikuspegiak ez duela “pertsonen zerbitzura dauden erakundeen” irizpidea esplizituki jasotzen, eta beraz, izan badirela errealitatean erakundeok kontrolatzen dituzten kapital elkarteen mesedetan diharduten erakundeak. Aldiz, GEko erakundeek pertsonen zerbitzura edota GEko beste egitura batzuen zerbitzura egotea dute xede nagusi (Chaves eta Monzón, 2008). Modu horretan, lehen graduko GEko erakunde gehienen onuradunak pertsona fisiko edo etxeguneak izaten dira, bai kontsumitzaile diren neurrian edo bai enpresari-ekoizle diren graduan.
Azkenik, ezberdintasun bat gehitu daiteke bi ikuspegiok hirugarren sektorearen funtzioaren inguruan duten jarrerari dagokionean. MBE ikuspegiak, hirugarren sektorea estatua eta merkatuaren arteko sektore gisa ulertzen du, eta bere egitekorik nagusiena ez merkatuak (eros ahalmenik gabeko eskari baten kausaz) ez estatuak (finantza publikoen ezintasunaz) ase ezin dituzten gizarte-beharrizan premiazkoen estalduran legoke. Funtzio honen bermea “mozkinen banaezintasun printzipioa” da, eta erakunde horien egitekoa maila asistentzialera mugatzen da.
GEren ikuspegiaren defendatzaileek aldiz, GE ez dute merkatu eta estatuaren artean kokatuko, baizik eta sektore kapitalista eta sektore publikoaren artean (Chaves eta Monzón, 2008). Horien aburuz, hirugarren sektorea ez da bazterreko sektore gisa ulertu behar, beste sektoreen ahulezien erantzule gisa, baizik eta horiekin batera diharduen “baliagarritasun sozialeko polo” bezala posizionatzen da. MBEko erakundeen “norabideko bakarreko elkartasun” jardueren ordez, GEk “elkarrekiko elkartasun” enpresa-ekimenak bultzatzen ditu, karitate balioan zentratu beharrean, demokrazia eta pertsonen lehentasuna aldarrikatuz kapitalaren aurrean. Chaves eta Monzón-ek (2008: 16) baieztatzen duten moduan:
“GEk ez ditu pertsonak laguntza behar duten onuradun pasiboen ikuspegi filantropikotik aintzat hartzen, aitzitik, bere destinu propioaren protagonista aktibo bilakatuko dituen kategoriara altxatzen ditu hiritarrak”(itzulpena geurea da).
Orain arte garatu dugun eztabaida kontzeptualean planteaturiko zenbait galdera ebazten joateko, berriki gure iritzian oso garrantzitsua den gertakari bat eman da, Espainian 2011ko Martxoaren 29ko Gizarte Ekonomiaren legea17 onartu izana, hain zuzen ere. Lege hau aitzindaria da guztiz, ez da gaur arte mundu mailan gisa horretako beste legerik onartu, eta eztabaida kontzeptualari dagokionean, zenbait argibide eskaintzen ditu, nahiz eta, nola ez, beste zenbait galdera berri ere zabalik uzten dituen.
Hargatik ekarri nahi izan dugu lerrootara, maila akademikotik landa emaniko proposamena izan arren, guri dagokigunerako eragin zuzena duen gertakaria baita, eta gainera, orain arte landuriko eztabaidarekin guztiz koherentea den formulazio baten bitartez gauzatu baita.
etorri da, egun Gizarte Ekonomiaren Sustapenerako Kontseilu gisa diharduena (Consejo de Fomento de la Economía Social). Euskadi mailan, berriz, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren baitako Gizarte Ekonomia, Enpresen Erantzukizun Soziala eta Lan Autonomoaren Zuzendaritza da gaur egun esparru hau aitortu, erregulatu eta bultzatzen duen organo administratibo gorena (Bakaikoa et al, 2011). Dena den, egitura administratibo horiek esparru honetan kokaturiko erakunde ezberdinei (nagusiki kooperatiba eta lan sozietateak, baina baita laneratze enpresak eta enplegu zentro bereziei ere Euskadiren kasuan) bideraturiko neurriak hartuagatik ere, ez dute izan esparrua bere osotasunean erregulatzeko gaitasunik, enpresa-mota bakoitzak bere arautegi propioa mantendu izan baitu.
Afera kontzeptualari dagokionez, Legeak dioenez gizarte-ekonomiako erakundetzat jotzen dira bere partaideen interes kolektiboak edo interes ekonomiko eta sozial orokorrak (ala biak) bilatuz, honako printzipioak betetzen dituztenak (4.art.):
Printzipioen mailan orain arte CIRIEC erakundearen baitan proposaturikoetatik gehiegi urruntzen ez den formulazioa dela egiaztatu genezake, legeak dakarrena. Funtsean bi tradizio nagusien lau ezaugarri bereizle komunak jartzen ditu mahai gainean: lehena, izaera demokratikoa, bigarrena mozkinen banaketari dagokiona, hirugarrena, jardueraren onuradunei dagokiona, eta azkena izaera pribatua. Testua arretaz irakurriz gero, hortaz, bi tradizio horietako bakoitzari eginiko keinu ugari antzeman liteke, nolabaiteko printzipio integratzaileak bilatu direlarik merkatuko zein ez-merkatuko gizarte-ekonomiaren eragile ezberdinak kabiera izan dezaten.
Hurbilketa instituzionalari dagokionean ere, legeak bete betean aitortzen ditu ordura arte maila akademikoan gizarte-ekonomiakotzat jotzen ziren erakundeak oro:
Zerrenda honetan, nagusiki merkatuko erakundeen presentzia da nabarmentzen dena, elkarte eta fundazioak aipatzen direnean ere, horiek jarduera ekonomikoa izatea jartzen
Kontzeptuak legean jasotzen duen hedapen honek, gizarte-ekonomiako forma juridikoez aparteko bestelako erakundeak sartzeko aukera ere zabalik uzten duen neurrian, ikuspegi instituzionala baino ikuspegi finalistagoa izatea eskatzen du. Esparru hau, beraz, eragile berriei zabalik uzteak, gizarte-ekonomiaren garapenerako aukera interesgarriak sortzen ditu, baina hein berean, esparru hau guztiz desnaturalizatzea ekar lezakeen barneratze berrien afera ere mahai gainean jartzen du. Estatu mailako zein autonomia-erkidegoetako gizarte-ekonomiako erakundeen Katalogoak osatzen joateko, ebatzi beharreko afera izango da beraz, zein irizpide berri ezartzen diren gizarteekonomiako forma juridikoak hartzen ez dituzten eragile berriak barneratzeko.
2.- Gizarte-ekonomiaren bigarren loratze aldia XX. mendeko 70eko hamarkadan eman zen. Gizarte-ekonomia garai honetan, sistema kapitalistaren alternatibatzat jotzetik urrun, sektore publiko eta sektore pribatu kapitalistaren arteko hirugarren sektore gisa teorizatzen hasi zen. Esperientziak zabaldu ahala garapen teorikoak ere biderkatzen joan ziren, esperientzia horiei loturiko nozioen ugaltze garrantzitsua eman zelarik. Bi dira, hala ere, garapen teoriko horietatik hirugarren sektorearen analisian eskola edo tradizio nagusitzat jo izan direnak gerora: bata, herrialde anglosaxoietan errotua eta mozkinez besteko erakundeen analisian zentratua, eta bigarrena, tradizio frankofonokoa eta gizarte-ekonomiaren adiera modernoa gorpuzten joan dena.
3.- Lehen ikuspegiak, Non Profit Organizations ikuspegiak alegia, tradizio anglosaxoiko karitatezko erakundeen iturritik edaten du, hirugarren sektorea mozkinez besteko erakundeekin parekatzen du, eta hortaz, sektore hori besteengandik bereizteko darabilen irizpide nagusia erakunde pribatuon mozkin asmorik gabeko izaeran ezartzen du. Batik bat ekonomialari neoklasikoen eskutik, erakunde horiek bai merkatu-akatsak eta bai estatu-akatsak gainditzeko agertzen dituzten abantailen inguruan teorizatu da eta eragile horien funtzionamendu ezberdindu eta eraginkorragoaren azken bermea beren mozkinez besteko izaeran finkatzen da, nagusiki. Oro har, beraz, ezaugarri horretan oinarritzen dira zenbait kontsumitzailek erakunde horiek lehenestearen eta baita zenbait ekintzailek gisa horretako erakundeak martxan jartzearen justifikazio teorikoak.
2.1 Sarrera: gaiaren kokapena eta abiapuntua
Gizarte-ekonomia eta estatuaren arteko harremana esparru ezberdinen bitartez gauzatu izan da: baliabide finantzarien eta bestelako baliabideen elkartrukean, esparru araugilean, mobilizazio politikoaren alorrean, etab. Era berean, bi sektoreok ez dute modu isolatuan jokatzen, guztiz baldintzatuak agertzen baitira ekonomia eta merkatu egituren aldaketen aurrean, bai eta etxegune edo tokiko komunitateek era informalean gauzaturiko jardueren aurrean ere. Nolanahi ere, gizarte-ekonomia eta estatuaren arteko erlazioaren analisiak eskuarki bi ikuspuntutatik jorratu izan dira: ondasun eta zerbitzuen horniduran partekatzen duten eginkizunaren analisia batetik, eta bi sektoreon artean finkatzen den harreman eta elkar eragite politikoaren azterketa, bestalde (Smith eta Gronbjerg, 2006).
Lehen ikerketa-lerroaz luze zabal jardun dugu lehen kapituluan. Bigarren ildo nagusia kudeaketa publikoaren esparrutik heldu da, batik bat hirugarren sektorearen “zerbitzu hornitzaile” funtzioan zentratua. Management publiko berriaren eskolek arreta berezia jarri dute zerbitzu publikoen azpikontratazioa hirugarren sektoreko eragileen bitartez egiteak dituen ondorioen gainean (Brandsen, 2004; Osborne, 2008). Elkarrekiko harreman horien analisiak, alabaina, nahiko maila lokalean burutu dira Pestoff eta Brandsen-en (2010) irudiko, zeinak bereziki zailtzen baitu analisi alderatuak egitea nazioarteko ongizate-sistema ezberdinen artean.
Kapituluan sartu aurretik azken argipen kontzeptual bat egitea beharrezkoa zaigu. Gure helburua ongizate-estatua eta gizarte-ekonomiaren arteko analisia egitea izanik, jarraian garatzen dugun kapituluan bi kontzeptu horiek “sektore publikoa” eta “hirugarren sektorea”·adierengatik ordezkatuko ditugu. Lehenak arazo gutxiago sortzen badigu ere, bigarrenaren kasuan ikusi dugu gizarte-ekonomia eta hirugarren sektorea ez direla guztiz pareka litezkeen kontzeptuak, lehena bigarren horren baitako azpi-eskola gisa aztertu baita lehen kapituluan. Era berean, ohiko hizkuntzan hirugarren sektorea mozkinez besteko erakundeekin parekatzen duen adiera denez gehien erabiltzen dena, nahasmena sor liteke hirugarren sektore horrekin zeri buruz dihardugun jakiterako orduan.
2.2 Sektore arteko banaketaren ikuspegi historikoa
2.2.1 Sektoreak zenbatzen: hurbilketa soziologikoa
ongizatearen inguruko teorizazio akademikoak oso lerratuak agertu izan dira tradizionalki ongizate-estatuaren analisian. Modu honetan, estatua bere gizartepolitikako lanabesen bitartez gizarte-ongizatearen baldintzatzaile nagusi gisa hauteman izan da. Parekidetasun honek, epealdi historiko batean bere azalpena izan badezake ere, gizarte-ongizatearen ikuspegi oso murrizkorra ekarri du, analitikoki zein enpirikoki muga garrantzitsuak dituena.
19 Autore ezberdinek argudiatzen dute erakundeak sektore ezberdinetan kokatzeak “ikerkuntza munduko konbentzioei” erantzuten diela gehiago aurkikuntza enpiriko egiaztagarriei baino (Anheier eta Seibel, 1990).
Bestelako gizarte-esparru edo eragile horien inguruan, oinarriko dikotomia bat eta dikotomia horren ebazpen ezberdinak ditugu finean. Funtsezko dikotomia, neurri handi batean eskola neoklasikoaren eraginez planteatua, estatua eta gizarte zibilaren artekoa litzateke. Honela, zenbaiten iritzian, gizarte zibila estatuaren kontrolpetik at kokatzen diren gizarte-instituzioen esparrua litzateke, non barnebiltzen diren merkatua, borondatezko elkarteak eta bestelako esparru publikoak ere (Pérez eta López, 2003). Rodriguez Cabrero-ren irudiko (2004) gizarte-egituren analisia binomio horretan laburbiltzea oso ikuspegi murrizkorra da, historikoki izan diren pentsamendu korronte nagusiek egin duten herrenetik sortua20, eta gizarte industrializatuetako gizarteinstituzio eta eragile ezberdinak zehaztasunez identifikatzeko ezgauza.
Aldebiko ikuspegi hori gainditze aldera proposamen berriak azaldu dira: Habermas-ek (1988) “bizitzaren bi mundu” -esparru pribatua eta publikoa- eta beste bi azpi-sistema - ekonomikoa eta administratiboa- bereizten ditu, eta horien arteko elkarreraginean merkatua agertzen da hirugarren esparru instituzional gisa. García Roca-k (1993) bat egiten du gerora sailkapen hirukoitz horren abiapuntuarekin, eta gehitzen du gizarte zibila anbiguotasun moral eta ideologiko nabarmena duen adiera dela, zenbaitzuk merkatuarekin identifikatzen duten bitartean (neoliberalek), bestetzuk (neokontserbadoreek) senidetasun-esparru edo komunitatearekin parekatzen baitute.
Sailkapenik zehatz eta globalenak Polanyi-k (1944) bere garaian ezarritako “portaera ekonomikoen printzipioen” eskeman hartzen dute oinarri. Autore honek lau portaera ezberdin bereizi zituen, hala nola: elkarrekikotasuna, birbanaketa, etxeko-administrazioa
eta elkartrukea. Gerora, portaera printzipio horietako bakoitzari esparru instituzional nagusi bat egokituz sortu dira sailkapen gehienak. Esate baterako, Rodriguez Cabrero-k (2004) Dekker eta Van den Broek-en (1998) analisiekin bat eginez lau esparru sozioinstituzional bereiztea defendatzen du: komunitatea, merkatua, estatua eta gizarte zibila, beren arteko mugak lausoak izanagatik ere lau jardute-logika nagusitan mugitzen direnak, hau da, lehen-mailako elkartasuna, lehiakortasuna, hierarkia eta borondatezko harremanak, hurrenez hurren.
Ildo beretik, Adelantado, Noguera eta Rambla-k (2000) lau esparruok merkantila, estatala, etxegune-familiarra eta harremanezkoa gisa izendatzen dituzte (azken honetan sartuaz elkartegintzaren esparrua eta bestelako atxikipen komunitarioak), eta esparru bakoitzari jardute-logika propioa ezarri. Baina ohar garrantzitsu batzuk eransten dituzte jarraian, eskemaren baliozkotasuna ukatu gabe berau erlatibizatzera garamatzatenak: lehenik eta behin esparru horien bereizketa soilik kontzeptuala dela diote, mundu errealean lau esparru horiek gainjarrita azaltzen baitira kasu askotan. Bigarrenik lau esparru horien arteko erlazioak ez dira inondik ere iraunkorrak, eite ezberdinak hartu izan dituzte historian zehar. Hirugarrenik, esparru horiek ez lirateke “toki” fisikoekin parekatu behar, askotan egiten den arren, gizarte-ekintzaren “dimentsio” gisa ulertu behar lirateke. Azkenik, pertsonak eta giza taldeak dira lau esparruok zeharka gurutzatzen dituztenak, esparru horietan dauden ezberdintasun-ardatzen bitartez.
Maila analitikoan emandako eztabaida horiek, ariketa intelektual huts izatetik garrantzia berritua eskuratu dute mendebaldeko gizarteetan azken hamarkadetan izaniko garapenaren testuinguruan, bereziki ongizate-estatuen jaiotza, ezarpena eta mende amaierako berregituraketa prozesuen testuinguruan, hain zuzen ere.
Mendebaldeko gizarte modernoak funtzionalki bereiziak diren hiru sektore instituzionaletan egituratuak diren sistema gisa hautematea, ordura arte emaniko gizarteordenaren aldaketaren eskutik etorri da. Zenbait autorek sistema bisektorialetik, trisektorialera emaniko jauzi gisara izendatu izan dute prozesu hau (Pérez eta López, 2003). Funtsean, XX. mendeko garapen sozioekonomikoan eragile nagusi izan diren bi esparruen, hots, merkatua eta estatuaren arteko harreman dialektikoaren emaitza gisa interpretatzen da mende amaierako hirugarren sektorearen berpizte hau.
Gizarte-erregulazio keynesiarrean bi dira eragile instituzional nagusiak, hots, merkatua eta estatua, eta ordura arteko politika makroekonomikoengandik bereiziko duen elementu nagusia estatuari emandako zentraltasuna da (Rodriguez Cabrero, 2003). Estatuaren papera indartua atera zen bai esku hartze ekonomikoari dagokionean, enpresari gisa eta eskari efektiboaren sostengatzaile gisa jokatuz, baina baita alderdi sozio-politikoan ere, elkarrizketa sozialaren funtsezko bitartekari instituzional izateaz gain, belaunaldi eta klase sozialen arteko elkartasunaren zutarri zen gizarte-babeserako sistemen ezarpenean protagonista izan baitzen. Antolaketa instituzional honek ekoizpen modu fordistan eta masa-kontsumoan hartu zuen oinarri, enplegu egonkortasuna eta enplegu beteko egoerak gailendu zirelarik urte luzeetan zehar.
Ekonomia kapitalisten ikuspegi bisektorial honek, merkatua jotzen zuen aberastasunaren sorkuntza mekanismo nagusi gisa, nahiz eta aldaketa ziklikoen menekoa zen neurrian mekanismo inperfektua izan eta sistema porrotera eraman zezakeen estatuaren esku hartzerik izan ezean. Estatua altxatu zen horrela merkatua gobernatu beharko zuen bigarren instituzio gisa, batik bat bi funtzio ekonomiko nagusirekin: ziklo ekonomiko aldakorrak kudeatzeko politika ekonomiko keynesiarrak aplikatzeko eta ongizate-estatuaren zutarriak jartzeko (Pérez eta López, 2003). Ongizate-estatuaren funtsezko ideian, estatuak merkatutik baliabideak eskuratzen zituen irizpide sozialen bitartez birbanatzeko, bai merkatuak asetzen ez zituen gizartebeharrizanak estaltzeko, edo baita (lan) merkatuan parte hartu ezin zuten gizabanakoei gizarte-babesa eskaintzeko ere.
21 Erdialdeko zein Ekialdeko Europa, bien bitartean, sistema sobietarraren itzalpean eta estatuak planifikaturiko ekonomian txertaturik egotean, jarduera ekonomikoa oso-osorik estatuaren eginkizuna zen, sistema unisektorial batean egituratuz, eta jarduteko inolako esparrurik laga gabe merkatuko zein hirugarren sektoreko eragileentzat. Kooperatibak izan ziren zenbait kasutan burua altxa zuten bakarrak, beti ere bere-bereak dituzten zenbait printzipio (atxikipen librea, autonomia, edota antolakuntza demokratikoa, esaterako) guztiz albo batera utziaz (Chaves eta Monzón, 2008).
Ekoizpena, hortaz, nagusiki merkatu ekonomiaren mekanismoen bitartez bideratu bazen ere, estatuak bere mekanismo instituzional eta ekonomikoak indartu zituen gizartebeharrizanak ase, eskari efektiboari eutsi eta ekonomia konplexu baterako gizarteinbertsioaren kostuak sozializatzeko (Rodriguez Cabrero, 2003). Hazkunde jarraitu eta enplegu beteko testuinguru honetan, enpresa pribatuak eta ongizate-estatuak ia hiru hamarkadetan zehar ziurtasun ekonomiko eta politikoko giroa bermatu zuten.
Nolanahi ere, mendebaldeko ekonomia mistoko sistema horiek XX. mendeko azken laurdenean jo zuten hondoa, jazotako krisi ekonomikoaren eraginez. Krisi honek bete betean jo zuen gerra-osteko kapitalismoaren bi zutabe nagusietan: merkatuan eta estatuan. Kasu honetan aldiz, merkatu-akatsengan baino estatuko akatsengan bilatu zen arazoen iturburua, politika keynesiarren eraginkortasuna eta ongizate-estatuaren bideragarritasuna auzitan jarriaz (Rodriguez Cabrero, 2003).
Alde batetik hortaz, estatua merkatua gobernatzeko gaitasunik gabeko instituziotzat jotzen zen, errezeta antizikliko keynesiarrak ez baitziren eraginkorrak izan krisialdi hori gainditzeko. Estatuaren atzerakada hori, izaera liberaleko doktrinen berragerpenarekin batera etorri zen, zeinak protagonismo handiagoa ematen bation merkatuari baliabideen esleipen-prozesuetan. Doktrina neoliberalaren ezarpenak, era berean, berarekin ekarri zuen ongizate-estatuaren ahultzea, gastu publikoan austeritatea predikatzearekin batera gastu soziala izan baitzen, gainerako gastu publikoen artean bereziki murriztu zena. Estatua hortaz, agerian geratu den moduan, ez zen aurrerantzean gai izango krisialdiak sorrarazitako gizarte-beharrizan guztiei erantzuteko.
Ongizate-estatuaren krisiarekin batera etorri da, ondorioz, hirugarren sektorearen mende amaierako berpizkundea. Birloratze hori, zeina gizarte-ekonomiaren eta borondatezko elkarteen bitartez manifestatu baitzen, historikoki hirugarren sektoreak eragin izan duen bi parametroen inguruan lerratu zen: merkatuak batik bat enpleguan sorturiko ziurgabetasunei eta estatuak gizarte-beharrizan berrien aurrean erantzuteko azalduriko ezintasunei erantzunez, hain zuzen ere (Rodriguez Cabrero, 2003:25). Enplegu galerek eta gizarte-bazterketan erortzeko arriskuak, auto-enplegurako dinamika berriak sortu zituen, baita giza talderik kaltetuenak lan mundura gizarteratzeko esperientziak ere. Merkatu-ekonomiako sistemetan22, ez sektore pribatuak, bere mekanismo autoerregulatzaileen bitartez, ezta sektore publikoak ere politika makroekonomiko tradizionalen bitartez, modu egokian asetzea lortzen ez duten gizarte-beharrizan berrien agerpenaren eskutik garatu da hirugarren sektorearen errealitate berritua (Chaves eta Monzón, 2008).
Eraldaketa prozesu honen ondorioz, “gizarte-ongizatearen ekoizpenaren banaketa mistoko” sistema berria argia ikusten hasi zen: ongizate-estatuak bere erregulazio eta finantzazio eskumenak mantendu arren, zerbitzu publikoen hornidura eta kudeaketa hirugarren sektoreko zein merkatuko eragileen esku delegatzen hasi zen. Merkatuak, modu horretan, bere espazio material eta pisu ideologikoa berrindartu zuen eta
2.3 Hirugarren sektorea eta estatuaren arteko erlazioaren ildo teorikoak
Bi autore horien iritzian, hiru dira sektore publikoa eta hirugarren sektorearen arteko harremana aztertu duten eredu teoriko nagusiak: lehenik, “eskaria eta eskaintzaren ereduak” leudeke. Ikuspegi honen bitartez, bi eragileek ondasun eta zerbitzu konkretu batzuen horniduran azal ditzaketen ahulezien aurrean, zein modutan elkar osatu edo ordezkatzen duten aztertzen da, Steinberg-ek (2006) izendaturiko “hiru akatsen teoria” osatuz. Honela, bi sektoreen arteko harremanak “hautu arrazionalen” bitartez adierazten den eskari konkretu baten eskaintza-egitura koordinatu gisa hautematen dira, nahiz eta bi azpi-eredu ezberdin topatu litezke bertan: bi sektoreak merkatuko lehiak gidatzen dituen eragile independenteak dira batzuentzat (merkatu “nitxoen” teoria), edo bi sektoreak kostu eta onura partekatuetako testuinguruan kontratu bidezko transakzio ezberdinen bitartez erlazionatzen dira (teoria transakzionala).
2.3.1 Eskari eta eskaintzaren ikuspegiak
Teoria ekonomikoen artean, alabaina, eskari eta eskaintzaren eredukoak dira gehien nabarmendu direnak eta horiek dira jarraian landuko direnak. Esan bezala, “eskari eta eskaintzaren” ereduaren baitan bi ikuspegi ezberdinduko ditugu: sektoreen arteko independentzia defendatzen dutenak lehenik, “gatazkaren paradigma” (Salamon eta Anheier, 1998) edo “merkatu nitxoen eredua” (Smith eta Gronbjerg, 2006) gisa izendatuak, eta sektoreen arteko elkarmenpekotasuna nabarmentzen dutenak edo “teoria transakzionalak” gero.
Hasteko, teoria horiek guztiak hirugarren sektore honen existentzia, sorrera edo beharraren inguruko argudio bideak lantzen dituzte, guztietan agertzen delarik estatuarekiko “zero sum” erlazioa (Sajardo, 1995). “Jabego eskubideen” doktrina ekonomikoak predikatzen duenaren aurka, (zeinaren aburuz mozkinez besteko erakundeak ez dira merkatuko eragileak, beren mozkinen banaezintasun irizpideak eragile ez-eraginkorrak bilakatzen baititu), lerro honetako ekonomistek mozkinez
besteko erakundeen egokitasuna defendatzen dute ondasun eta zerbitzu konkretu batzuk esleitzeko, merkatu “nitxo” konkretu batzuk asetzeko, bestela esanda (Smith eta Gronbjerg, 2006).
Horien artean Weisbord (1977), Hansmann (1980), James (1986) eta Rose-Akermanen (1996) lanak nabarmendu litezke. Egile horientzat guztientzat, mozkinez besteko erakundeak merkatua zein estatuak ez-eraginkorki esleituriko ondasunak hornitzeko eragile egokienak dira, eta bakoitzak ez-eraginkortasun horren kausak azaltzeko aldagai ezberdinak jorratuko dituzte (merkatu eta gobernu-akatsak Weisbord-ek, kontratuakatsak Hansmann-ek, etab.)
Salamon eta Anheier-en (1998) irudiko hiru dira teoria horien artean bete-betean hirugarren sektorea eta estatuaren arteko harreman moduei erreparatzen dietenak: Weisbord-en “heterogeneotasun teoria”, James-en “eskaintzaren aldeko teoria” eta Hansmann-en “konfiantzaren teoria”.
23 Free rider-aren afera, labur azalduta, merkatu libreak sorturiko esleipen ez-eraginkor bat litzateke. Ondasun publikoen kasuan, norbanakoak ondasun horretaz gozatzeko ordaintzen duelarik, ordaintzen ez duenak ere (free rider-ak) hartaz gozatzeko abagunea sortzen du. Baldintza horietan, merkatuak ez du ondasun hori behar bezainbesteko kantitatean hornitzen, ez eta bataz besteko ongizatea maximotzen ere. Hargatik esku hartzen du gobernuak ondasun horien ekoizpenean, bere zerga-biltze gaitasunarekin ondasunaren kostua hiritar guztien artean partekatzea lor baitezake.
ekoizpena. Premisa honek, bistan denez, preferentzia partekatu zabalen existentzia eskatzen du, eta hortik eratortzen denez, gehiengoak osatzeko zailtasunak ondasun publikoen eskari asegabeak mantentzea dakar. Biztanlerian heterogeneotasun handia antzematen den gizarteetan (kulturalki, etnikoki edo maila erlijiosoan anitzak diren gizarteetan) joera handiago dago beraz “gobernu akats” horiek azaleratzeko.
Eskariaren aldeko teoria horien artean kokatuko litzateke halaber Hansmann-en (1980) “Kontratu-akatsen Teoria”. Hirugarren sektorearen existentziaren jatorria ez du ondasun publikoen aferan kokatzen, ondasun pribatuen bestelako merkatu-inperfekzio batean baizik: kontsumitzaileak pairatzen duen informazio asimetrikotik eratorritako akatsetan, hain zuzen ere. Honen irudiko, kontsumitzaileak hainbat salerosketa burutzeko duen abiapuntua informazio ez-osoko egoera izanik, ez du behar bezala epaitzerik izaten aukera ezberdinen arteko kalitatearen artean24. Funtsean asimetria ekoizle eta kontsumitzaileen artean ematen da, lehenak duen informazio osoagoa baliatuz bigarrenari zenbait transakzio-kostu bizkarreratu diezazkioke eta. Kasu horietan, erosleak prezioaz aparteko bestelako oinarriak baliatzen ditu ondasun/zerbitzuaren kalitatean konfiantza izateko. Bestelako oinarri horien artean kokatuko litzateke hirugarren sektoreko erakundeen “mozkin asmorik gabeko” izaera. Salerosketa horretatik lorturiko balizko mozkinak maximotzea ez denez erakunde horien xedea,
24 Egoera horiek eman litezke ondasun/zerbitzuaren ordaintzailea eta kontsumitzailea/erabiltzailea pertsona bera ez diren kasuan (zaintza zerbitzu gehienen kasua), edota zerbitzuaren beraren ezaugarri konplexu eta hautemanezinak direla medio. Bereziki aplikagarria suerta liteke ikuspegi hau ongizatezerbitzuak aztertzeko, zerbitzu horien kalitate eta eraginkortasuna neurtzeak zailtasunak baititu.
Eskariaren aldeko analisiez gain, azterketa ekonomikoak eskaintzaren aldetik ere egin izan dira, hots, pertsona batek eite horretako erakunde batean langile edo stakeholder gisa parte hartzeko izan ditzakeen motibazioen analisitik (Ben-Ner eta Gui, 2003). Eskariaren esparrua aintzat harturik ere, bigarren corpus teoriko honek argudiatzen du lehen teoria hori osatze aldera, merkatu/gobernu-akatsen teoria baldintza beharrezkoa izanik ere, ez dela baldintza nahikoa hirugarren sektoreko erakundeen garapena azaltzeko. Eskaintzaren esparruko teoriko nagusiak, James-ek (1987) argudiatzen duenez, bigarren baldintza bat ere beharrezkoa da: eskaintza-egitura egokia izatea, alegia, dohaintza indibidualak finantzaketan eta gizarte-ekintzaileen (social entrepreneurs) presentzia horniduran, hain zuzen ere. Gizarte-ekintzaile horiek ase gabeko eskari horiek hauteman eta horiek eskaintzeko pizgarriak izan behar dituzte. Gizabanako horien agerpena, halaber, ez da ausaz ematen den fenomenoa, baldintza historiko eta sozial konkretuen eraginpean ematen baita neurri handiagoan.
Baina zeintzuk lirateke hortaz gizabanako ekintzaileen pizgarri horiek? Merkatu eragileentzat mozkinak maximotzea den bezala, eta gobernu erakundeentzat bozka emaileak bereganatzea, zein lirateke ekintzailea hirugarren sektoreko erakunde bat abiaraztera leramaketen arrazoiak? Bistan da, arrazoiak ez-monetazkoen esparruan bilatu beharko direla. Arrazoi ezberdinen artean James-ek (1987) gehien nabarmentzen
duena erlijio arteko lehiarena da25, beste zenbait autorek bestelako arrazoiak nabarmentzen dituzten bitartean (1.go kapituluan aipatu dugun moduan). Edozein delarik ere ekintzailetasun horren atzen gordetzen den arrazoia, mozkinez besteko erakundeak erakunde egokienak bilakatzen dira batetik, zenbait gutxiengoren eskariak beregain hartzeko duten aukeragatik (gobernuek ez bezala)26, eta eskaintza hori kudeatzeko jatorri ezberdinetako baliabideak (lan boluntarioa, dohaintza pribatuak, dirulaguntza publikoak, etab) mobilizatzeko gaitasun berezia dutelako, bestetik.
Arestian aipatu bezala, hirugarren sektorea eta sektore publikoaren arteko erlazioa landu duten lehen teorizazio lanek bi eragile horien aurkakotasunean oinarritzeak arazo enpiriko eta analitiko sakonak sortzen ditu. Maila enpirikoan balizko hori hankaz gora jartzen duten kasu andana aztertu direlako, batetik, eta maila analitiko batean hiru fenomeno garrantzitsuren aurrean ezikusiarena egin izan delako: i) sektore arteko lankidetzazko harremanen existentziarik ez da mahai gaineratzen; ii) hirugarren sektorearen existentzian gizarte-politiken izaerak duen eragiteko gaitasuna ez da nabarmentzen, eta; iii) hirugarren sektoreak erantzukizun publikoko gizarte-ongizateko esparruetan jokatu izan duen papera ez da aztertzen (Sajardo, 1996).
Hori hala izanik, estatua eta hirugarren sektorearen elkarlanerako beharra, nagusiki Salamon-ek (1987) proposaturiko “borondatezko erakundeen akatsen” teoriak (voluntary failures) justifikatu du. Haren irudiko, merkatuak eta gobernuek huts egiten duten bezalaxe, hirugarren sektoreak baditu berezkoak dituen baldintzapen batzuek, hornidura osorik beregain utziz ez-eraginkortasun egoerak ekar ditzaketenak. Lau dira mugapen nagusiak: i) “ez-nahikotasuna”, zeinak hirugarren sektoreak beren jarduera garatu eta hedatzeko beharrezko duen finantzazioa eskuratzeko gaitasun eskasa
25 James-ek aztertzen duenez, erlijioek tradizionalki agertu izan dute ondasun eta zerbitzu publikoak eskaintzeko interesa, ez hainbeste etekinak maximotzearen xedeari segiz baizik eta ahalik eta erabiltzaile/jarraitzaile gehien erakartzeko helburuarekin. 26 Bigarren tipologia bat osatuko lukete, besterentzako zerbitzuak eskaini beharrean, zerbitzua eskaintzen duen giza taldea zerbitzuaren onuradun nagusia bilakatzen duten mozkinez besteko erakundeak. Autolaguntzako edo self-help tipologiako talde horiek, gizartearen baitatik sorturiko beharrizanak kanalizatu eta auto-hornitzen dituzten erakundeak lirateke, hortaz. García Delgado-ren irudiko (2009), eskaintzaren aldeko teoriek agertzen duten hirugarren sektorearen izaera bikoitz hori, alegia zerbitzu-prestatzaile eta sustatzaile ideologiko izatea aldi berean, da azken aldiko ikerketa lerroen arreta gune nagusietako bat, zeinak aintzat hartzen duen hirugarren sektorearen izaera ekonomikoa, baina baita sozio-politikoa ere.
azaleratzen duen, dohaintzak eskuarki nahikoak ez direnean, finantzazio publikoarekiko dependentzia agertzen baita; ii) “amateurismoa”, lan boluntarioaren bitartez antolaturiko ekoizpenak profesionaltasun ahuleko zerbitzuak sor baititzake; iii) “partikularismoa”, interes-talde konkretu batzuei bideratutako eskaintza izateak, bestelako gizarte-talde batzuen kaltetan eragin baitezake, eta; iv) “paternalismoa”, hirugarren sektoreko eragileek herren egin baitezakete ase beharreko gizarte-beharrizanak identifikatzerako orduan, soilik kontuan har baititzakete beren ikusmiran dauden beharrizanak (edo dohaintzaile pribatuen interesekoak diren horiek), eta ez komunitate osoaren egiazko beharrak.
Hala ere, Smith eta Gronbjerg-en (2006) iritzian, Salamon-en irakurketa hori ez da nahikoa: elkarlanak zergatik eman behar lukeen azaltzen du, ez ordea, elkarlana zein baldintzatan gertatzen den egiazki. Honela, Salamon-en lan aurrekarien atzetik ikerketa mordoa egin da hirugarren sektorea eta sektore publikoaren arteko transakzioen nolakoa aztertzeko, eta ondorio argi gisa bakarra azpimarra liteke: ez dagoela transakzio horiek azaltzeko eredu bakarrik, gobernuaren laguntzak mota askotakoak izateaz gain (zuzeneko diru laguntzak, azpi-kontratazioa, etab.), elkartruke horien bitartez bakoitzak lortzen dituen onura eta kostuak ere, oso disparekoak izan bailitezke kasu bakoitzean27.
27 Ebidentzia enpirikoetatik eratortzen denez, hirugarren sektoreak lankidetza honetatik lor ditzakeen onuren artean leudeke: finantza baliabide egonkorrak eskuratzea, profesionaltasunean hobetzea, eragile politiko bezala legitimotasuna eta “ahotsa” irabaztea, etab. Kostuen artean, ordea, finantzamenpekotasunaren arazoak nabarmenduko lirateke: elkartearen jabeen interesetara beharrean gobernuaren interesetara makurtzea, gobernuaren diru laguntzak eta kontratuak kudeatzeak berekin dakartzan eskakizun administratibo eta burokratikoak betetzearen kostuak, kudeaketa ahalmena arautegi zorrotzengatik baldintzatua izatea, etab. Gobernuaren ikuspuntutik, berebat, hirugarren sektorearekin lankidetzan aritzeak honako onurak ekar lekizkioke: gobernuak berak bestela ekoiztuko ez lituzkeen
Eskari eta eskaintzaren ikuspegiko teoria ezberdinen analisitik honakoa ondoriozta liteke: hirugarren sektorearen abantaila merkatuak zein estatuak eginiko akatsak berdintzeko gaitasunean legoke, guztia merkatu nitxo ezberdinduen lehia testuinguru batean. Lehia ekonomiko eta politiko honen baitan, hirugarren sektorea eta estatuaren arteko harremana, lehia eta elkarlanaren arteko nahasketa litzateke, ondasun eta zerbitzu konkretuak asetzeko bi eragiletako bakoitzak dituen aldeko eta kontrako ezaugarrien arabera. Hiru sektore horien arteko lehia egoerak, nolabaiteko “lanaren banaketa” bat dakar, zeina esan beharrik ez dagoen, oso loturik dagoen gizarte bakoitzaren preferentzia ideologiko eta politikoekin. Banaketa horretan zein sektoreri dagokion zer ekoiztea, zein punturaino diren estatuaren betebeharrak ala eragile pribatuen bitartez hornitzekoak, eta pribatuen artean mozkin-asmodunak ala mozkinez bestekoak diren egokienak, erabakimen politikoaren esparruko aferak lirateke.
zerbitzu espezifikoak eskaini ahal izatea, kostu apalagoetan eskuarki, eta beharrizanei modu azkarragoan erantzunez, tokiko arazoen gaineko ezagutza eta gertutasun handiagoa baitute hirugarren sektoreko eragileek. Neurri berean, gobernuaren erantzukizuna disolbatu egiten da beharrizan publiko ezberdinen aurrean, baita horien aurrean kontuak emateko betebeharra ere. Kostuen aldean, ordea, “agentzia arazoak” aipatzen dira (agency problems): zerbitzua azpikontratatzeak sortzen dituen esleipen eta kontrol arazoak alegia, zerbitzu bakoitzaren hornikuntzarako zein eragile den egokiena ebatzi beharra, emandako laguntzen edo sinatutako kontratuen bidez finkaturiko helburuak behar bezala bete direla egiaztatu beharra, zerbitzuaren erabiltzaileen asetasuna ebaluatu beharra, bai eta eskariaren aldetik emandako aldaketetara egokitu beharra ere (Smith eta Gronbjerg, 2006).
“Gizarte zibila” nozioaren bitartez, estatua eta merkatuaren esparruetatik at kokatzen diren elkarte, talde eta jarduera informalen sarea eman nahi da aditzera. Gizarte zibilaren teorikoen ikuspuntutik, honela, hirugarren sektorea ondasun publikoen hornitzaile funtziotik aztertu baino, demokrazia eta askatasunari ekarpenak egiten dizkieten gizarte-eragileen gisa aztertzen da. Hargatik, horien gaineko analisiak ez dira eraginkortasun ekonomikoaren parametroetan neurtzen, bestelako lorpen sozialen arabera baizik: askatasuna, lankidetza, ardura indibidual eta komunitarioa, hiritarren parte hartzea, eta batik bat, kapital soziala.
Ikuspegi honen baitan bilduko lirateke funtsean hirugarren sektorea hiritarren parte hartzea kanalizatzeko eragiletzat aintzatesten duten egileak, Tocqueville soziologo amerikarraren lan aurrekariak, Hayek ekonomialari austriarraren ekarpenak, edo Nisbet bezalako zientzialari politikoen lanak. Ildo teoriko horiek guztiek gobernua eta gizarte zibilaren arteko sakoneko aurkakotasuna nabarmentzen dute, halako moduz ezen gobernuaren esku hartzea tokiko mailako komunitate eta elkarteen aurkakotzat jotzen baita, edo sinpleki askatasunaren aurkako ekintzatzat (Hayek, 1960). Tradizio toquevilletarraren bi adierazpide garaikide nagusiak, Smith eta Gronbjerg-en (2006) iritzian, komunitarismoaren eta kapital sozialaren ekarpenak lirateke.
Komunitaristei dagokienez, estatua eta hirugarren sektorearen arteko harremana ez da esentzialki oposiziozkotzat jotzen. Aitzitik, gobernuak eta hirugarren sektoreak elkar hartuz jokatzen duten komunitate baten parte diren kidetzat jotzen dituzte hiritarrak. Hiritarren adierazpiderik gertukoena hirugarren sektorea izan arren, gobernuak berebiziko papera joka dezake hiritarrek hirugarren sektorearekiko agertzen duten engaiamendu bizkortzeari dagokionean, eta noski, hirugarren sektoreak modu zuzenean eragin dezake lehentasun publikoen definizioa ezartzen, edo gizarte-programa eta zerbitzuen eskariak kanalizatzen (Barber, 1984).
Kapital sozialaren teorizazioari dagokionean, berriz, Putnam-en (1993) lanetan borondatezko elkarteei berebiziko garrantzia aitortzen zaie kapital soziala indartzeari dagokionean, komunitate edo erregio baten lankidetzazko eta konfiantzazko sareak
Ikuspegi honetako bi ekarpenen puntu komunak laburbiltze aldera, honakoa aipa liteke: gizarte zibila/kapital sozialaren ikuspegiak hirugarren sektoreak gizabanakoen artean elkartasuna sortzeko duten gaitasuna aztertzen du, komunitate loturak era ezberdinetan indartzeko. Gizarte-mugimenduen ikuspegiak aldiz, hirugarren sektoreak gizabanako eta gobernuaren arteko erlazioaren bitartekari gisa eragiteko duen gaitasunari erreparatzen dio. Ondorio nagusi gisa, ikuspegi horiek gobernua eta hirugarren sektorearen arteko erlazioa nola sortu eta aldatzen den aztertzen dute, gizarte bakoitzaren aldaketa politikoen argitan. Lanabes gutxi eskaintzen dute ordea, nazioarteko erkaketak egiteko edo harreman honen denboran zeharreko bilakabidea eskema makroanalitikoen bidez hautemateko. Hutsune horiek betetzera etorri dira ongizate-erregimenen analisia eta ikuspegi neo-instituzionalista, jarraian modu sakonagoan aztertuko direnak.
hirugarren sektoreak jokaturiko paperak zerikusi zuzena duela herrialde bakoitzaren bilakabide historikoarekin, eta konkretuki bilakabide horretan klase sozial ezberdinek izaniko indar korrelazioarekin. Honela, ikuspegi honen arabera, ongizate-estatu eta gizarte-politika ezberdinen existentzia, herrialde bakoitzean klase sozial bakoitzak izan duen eragiteko ahalmenaren argitan hauteman behar litzateke, gizarte-politika bakoitzak klase sozial konkretuen eskariei erantzun eta ondorioz, klase sozial hori bera indartzen amaitzen baitu. Funtsean, klase botereak estatuaren baliabide esleipena baldintzatzen du, zeinak aldi berean berrindartzen baitu klase botere (Smith eta Gronbjerg, 2006)28.
Bestalde, ikuspegi neo-instituzionala estatuaren zentraltasuna nabarmentzen duen ikuspegia da, honen aburuz hirugarren sektorearen tamaina eta iraunkortasunaren aldagai azaltzaile nagusia estatuaren funtzio publikoa baita. Ez beraz soilik gizartemugimenduen eskariz sortua, ez soilik gizarte baten baitako konfiantzazko harremansare eta kapital sozialaren osasunaren arabera ulergarria, ezta norbanakoen eskari arrazionalek baldintzatua ere. Hirugarren sektorearen bizkortasun eta osasuna, hortaz, nagusiki emaitza politiko, legal eta instituzional gisa ulertu behar litzateke, zeina guztiz oinarritua baitago azken buruan, estatuaren egitekoan. Estatuak hirugarren sektorearengan agertzen duen guztizko eragiteko ahalmen honen kausaz, teoriko neoinstituzionalek auzitan jartzen dute orain arte ontzat jo dugun sektore arteko banaketa honen egiazkotasuna. Analisi-eskema honek bat egiten du ongizate-erregimenen ostean indar hartu duen ongizate-teoria berri batekin, welfare mix deituarekin hain zuzen ere. Teorizazio lerro berri horiek ongizate-estatuaren berregituraketa aroan kokatu behar liratekeenez, horien analisi xehatua 3. kapituluan burutzea erabaki dugu.
28 Ohar bedi irakurlea, orain arte jorraturiko teoria ekonomikoek, nagusiki “merkatu nitxoen” ikuspegian azaldu direnek, arreta gunea klase sozialetan jarri beharrean, nagusiki elizaren botereari erreparatu izan diotela. Honela, Weisbord-en (1977) “heterogeneotasun teorian” argi azaltzen da hipotesi nagusia horixe bera dela: zenbat eta handiagoa herrialde bateko aniztasun etniko eta erlijiotsua, orduan eta handiagoa mozkinez besteko erakundeen presentzia, eta eliza katolikoaren boterea estatu-akatsen aurrean. James-en (1987) eskaintzaren aldeko teorian ere ekintzailetasun erlijiotsuak berebiziko pisua du mozkinez besteko erakundeen existentzia azaltzerako orduan. Aurrerago ikusiko dugun gisan, Salamon eta Anheier-ek (1998) banan bana aztertzen dituzte hipotesi horiek, bakoitzaren indargune azaltzaileak ebaluatuz, eta esanda bezala, horien gainetik bestelako aldagai bat ezarriz: klase sozialen arteko botere korrelazioa, hain zuzen ere.
Ezer izatekotan, ongizate-estatua, estatua eta hiritarren arteko harremana sakonki eraldatu duen eraikuntza soziala da, dela hiritarrak norbanako gisa dela gizarte-talde ezberdinetan (klase, belaunaldi, sexu) antolatuta (Leibfried eta Mau, 2008). Ongizateestatua, merkatuak sorturiko ezberdintasunak zuzendu eta gizarte-arriskuak babesten dituen estatu-programen hedapen gisa ulertua (Kaufmann, 2001), azken bi mendetan gora-behera ezberdinak bizi izan dituen eraikuntza soziala da. Lehenengoz Alemanian 1919ko Weimarko Konstituzioaren bitartez lehen gizarte-aseguruak ezarri zirenetik, estatu-nazio ezberdinetan erakundetze prozesu ezberdinak jarraitu izan ditu, Bigarren Mundu Gerra ostean berealdiko hedapena ezagutu zuelarik, harik eta 1970eko erdialdeko petrolio-krisiak berriz kinka larrian jarriko duen arte. Orduz geroztik jazotako zenbait prozesu politiko, ekonomiko eta sozialek (globalizazioa, presio demografikoa, indibidualizazioa, desenplegu altua, gizarte-disparekotasun handiagoa eta uzkurdura fiskala), azkenaldian ikerlari gehienen arreta bereganatu duen galdera zabaldu dute: iraunkorra ote da ongizate-estatua epe luzean?
Lehenek ongizate-estatua industrializazio prozesuaren ondorio logikotzat jotzen dute, beronek ekarritako urbanizazio, populazio hazkunde eta garapen ekonomikoaren aurrean eman beharreko erantzun gisa. Estatuak, honela, industriak sorturiko “gizartebeharrizan objektiboak” asetzeko xedea du, lan-indarra arduratsu eta osasuntsu mantentzeko. Neo-marxisten aburuz, ordea, aurreko ikuspegiak klase ekonomikoen arteko gatazken analisiari muzin egiten dio, ongizate-estatuen eraikuntzaren alderdi politiko eta ideologikoak bazterrera lagaz. Honela, ezinezkoa litzateke estatua klaseharremanen ikuspegitik kanpo ulertzea (Jessop, 2002). Estatuak kapital metaketarako baldintza egokiak bermatzen ditu “lan-eskaintza” esku hartze publikoaren bitartez mantenduz. Azken teoria honengandik gertu dagoen “botere-baliabideen hurbilketa” eskandinaviarrak, ongizate-estatua klase borrokaren emaitza gisa hautematen du, zenbat eta handiagoa izan langile klasearen indarra, orduan eta birbanatzaileagoa delarik estatua29.
“Merkatu-akats” ezberdinen inguruko lanak30 funtsean premisa berberetik abiatzen dira: badira zenbait ondasun merkatuak modu ez-eraginkorrean esleitzen dituenak, eta hau da estatuaren esku hartzearen azken justifikazioa, esku hartze hori merkatu-akats horietako bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar litzatekeelarik (dela erregulazio bidez, dela prezioak subentzionatuz, dela ekoizpen publiko bidez, dela errenta transferentzia bitartez, etab.). “Informazio arazoen teoriek”, kontsumitzaile zein enpresek informazio inperfektuaren kausaz beregain hartu beharreko kostuei erreparatzen diete, eta zentzu horretan estatuaren esku hartzea justifikatzen da ez soilik merkatu desoreken “babes sare” gisa, baizik eta eraginkortasunezko arrazoi teknikoengatik, estatuak merkatu pribatua eraginkorragoa izan dadin lor baitezake.
Azken corpus teorikoa “hautu publiko eta gobernu-akatsen” lanek osatuko lukete. Autoreok, estatuari arestian aipaturiko bi funtzioez gain (merkatu-akatsen zuzentzaile eta errenta birbanatzaile), beste bi funtzio identifikatzen dituzte, gobernuak ezeraginkorrak diren esleipenak egin ditzakeenak: hautesleriaren interesen erantzule eta langile publiko edo burokraten interes partikularren erantzule izatea. Interes partikular horien mesedetan harturiko erabakiak, onura publikoko interesen kaltetan izan litezke, estatuaren esku hartzearen justifikazio nagusia kolokan jarriz.
jasotako ageriko gutxieste honen kausak izan litezke teknikoak (teoria horien esparruak gainditzen dituztelako) edo izan litezke ideologikoagoak.
Barr-ek (2001), esaterako, ongizate-estatuaren teorien zailtasunen artean hiru nabarmentzen ditu: i) estatua ez da ongizate-iturri bakarra; aitzitik, lan merkatua litzateke errenta-sarreren bitartez “ongizate-okupazionalaren” instituzio nagusia, eta atzetik letozke iturri pribatuak (aurrezki indibidual edo borondatezko aseguru pribatuak), borondatezkoak (familia, nagusiki) eta estatua; ii) estatua ez da ongizatehornitzaile bakarra, zerbitzuak publikoki finantzatu arren, estatuak erabaki baitezake modu pribatuan ekoiztea eta eskaria diruz laguntzea ekoizpen pribatuak kontsumitzeko; iii) ongizate-estatu tipologia ezberdinetan, estatuaren zentraltasuna ezberdina da. Autore honen irudiko, beraz, analisia estatuan soilik zentratzea arrazoi teknikoei zor zaio.
Beste zenbait autoreren hitzetan ordea, ezikusi horrek arrazoi teknikoei baino arrazoi ideologikoei erantzuten die. Salamon eta Anheier-en irudiko (1998), ongizate-estatuaren teoriak hirugarren sektorea kasurik onenean bazterreko kategoria gisa aztertu izan du. Are gehiago, teoria horiek guztiek hirugarren sektoreak historikoki zein egungo eztabaida politikoan izan lezakeen esangura ukatzen dute. Horrela, fenomeno hori gizarte-aferei erantzuteko mekanismo aurre-moderno gisa ikusten dute, zeinak bere funtzionaltasuna galtzen baitu merkatu sistemaren sendotzearekin eta estatuaren esku hartzearen hedapenarekin batera. Pentsaera ildo honen baitan, estatuaren hedapena garapen ekonomikoaren azpi-produktua baino ez da, eta harreman hori hala ematen ez den kasuetan soilik (esaterako garapen ekonomiko oparo eta ongizate-zerbitzu publiko eskaseko herrialdeetan) uler liteke mekanismo aurre-moderno horietara jotzea.
Esanak esan, Leibfried eta Mau-k (2008) aitortzen dutenez, ongizate-estatuaren teoriek “egundo arakatu gabeko esparru zabalenetakoa da” hirugarren sektorearena, ikuspegi hau estatua eta merkatuaren arteko dikotomian oinarritua izan delako nagusiki, eta albora laga izan dituelako bi horien artean betidanik egon izan diren bestelako erakundeak, hirugarren sektorekoak alegia.
duena “desmerkantilizazio” kontzeptua da, estatua eta merkatuaren arteko erlazioari erreparatzen diona nagusiki. “Desmerkantilizazio” adieraren bitartez, ongizate-estatuak pertsonen gizarte-eskubideak bermatzeko merkatuko parte hartzeari lotu gabeko moneta-bidezko harremanak zein gradutan ezartzen dituen neurtu nahi da (Ibidem, 1990). Modu horretan, gizabanakoek ongizate-zerbitzuak merkatu mekanismoetatik kanpo jasotzeko duten aukera neurtzen da, horixe baita azken buruan ongizateestatuaren izateko arrazoia eta benetako irismenaren neurria. Gaitasun horrek bi adierazpide ditu: lehena gizabanakoek errentak merkatuaz landa eskuratzeko aukerak dakarrena, eta bigarrena, gizabanakoen eskubide sozialetan oinarrituriko kontsumo prozesuetan zentratua (Adelantado eta Gomá, 2000). Herrialde bakoitzaren “desmerkantilizatze-tasa”, modu horretan, gizarte-politiken hedadura eta intentsitatearen konbinazioz lortzen da, estaldura mailaz gain errenta bermatzera bideraturiko laguntzen zenbatekoa aintzat hartuz.
datza horien elementu bereizgarria. Ez da hortaz arrisku onargarri eta onartezinen arteko bereizketarik emango, eta edozein hiritarrek, bere hiritartasunaren espresio gisa ulertua, behar duen momentuan edozein dela ere bere beharrizan edo errenta maila, hornidura publikoa bermatua izateko eskubide aitortua du. Hornidura publiko honen hedadura dela medio, sistema honek agertzen du “desmerkantilizazio” mailarik altuena, ongizatezerbitzuen hornidura pribatuari ateak itxiz eta laguntza publiko eskuzabalen sistema ezarriz32.
Azken taldea herrialde kontserbadoreek osatuko lukete, Europa kontinentaleko herrialdeek, hain zuzen ere33. Horien funtsezko ezaugarria familiarismoa eta estatusaren segmentazioaren arteko nahasketan legoke. Familiarismoa batik bat Europa hegoaldeko herrialdetan doktrina katolikoak zabalduriko subsidiariotasun ideien kausaz uler liteke, eta funtsean ongizatearen lehen erantzukizuna familia-esparruari dagokiola ezartzen du. Estatusaren segmentazioa, aldiz, gizarte-segurantzaren sistema garatu duten herrialdeetan egikaritzen da, herrialde horien ondare historiko korporatistak administrazio publikoko langileek gainerakoekiko lehentasunezko tratua izatea ahalbidetzen baitu. Zenbait prestazio (pentsioak kasu) gizarte-segurantzaren bitartez eskaintzen diren arren, beste hainbat zerbitzutan (osasuna esaterako) ekimen pribatuak parte hartzen du, neurri handi batean mozkinez besteko borondatezko erakundeen ekimenez. Zentzu batean, eredu liberalarekin antzekotasunak azaltzen ditu arriskuen bazterreko estaldurari dagokionean, ezberdintasun argi batekin: eredu liberalean hornidura publikoa “merkatu-akatsen” kausaz justifikatzen den bitartean, eredu kontserbadorean “familia-akatsen” ondorio izaten da.
Adelantado eta Gomá-k (2000) Esping-Andersen-en analisiak ontzat joz, erregimen horietako bakoitzean aplikaturiko gizarte-politikek herrialde bakoitzaren gizarteegituran modu disparekoan eragiten dutela gehitzen dute. Honela, eredu liberalak errenta ertaineko eta baxuko biztanleen arteko gizarte-polarizazioa dakar, lehen horiek
32 Ongizate politika pasiboez gain, politika aktiboen esparruan ere, esaterako enplegu politiketan eta bereziki emakumeen enplegatze mailetan, inguruko herrialdeek baino datu hobeak agertzen dituzte. Herrialde horiek, alabaina, ez dira kontraesanik gabe garatzen ari, batik bat tentsio fiskal hazkor eta aurrekontu arazoek eraginda, azken urteetan ereduaren berrikuspen sakonak gertatzen ari baitira. 33 Kontserbadore izendapen honek, gutxiespenezko espresioa izatetik urrun, sistema horiek eratu dituen bultzada politikoaren eiteari egiten dio erreferentzia, nagusiki estatismo monarkikoak (Alemania, Austria eta Frantzia), korporatibismo tradizionalak edo gizarte-doktrina katolikoak aurki bailitezke herrialde horien ideologia nagusien artean.
kalitatezko merkatu pribatuetarako sarbidea duten bitartean, azkenak gutxieneko zerbitzutara lotzen baititu. Bestalde, eredu kontserbadoreko gizarte-politikek, gizartesegurantzaren bitartez, lan-kategoria, status eta genero ezberdintasunak instituzionalizatzen dituzte, trataera ezberdindua emanez gizon ala emakume edota langile publiko ala pribatuei. Azkenik eredu sozialdemokrata da, itxura guztien arabera, errenta-egitura eta hierarkia tradizionalak berdintzera gehien jotzen duen eredua.
Are, autore horien iritziz, “desmerkantilizazio” politika horiek bete-betean eragiten dute ongizate-estatu keynesiarraren funtsezko bi jardute-esparruak izan direnetan: gizartebabeserako sistemak, batetik, eta enplegu-politikak bestetik. Gizarte-babesari dagokionez, eredu nordikoa eskubide sozialetan oinarrituriko zerbitzu eskaintza eta errenta-transferentzietan oinarritzen da, zergapetze zuzen eta progresibo batek jasanik, eredu birbanatzaile gisa nabarmenduz. Erregimen kontserbadoreak, aldiz, gizarte-babesa gizabanakoak lan-merkatuarekiko duen posiziora baldintzatzen du, lan-merkatua izanik eskubide sozialen iturburu eta ezberdintasunen arrazoi. Lan-kotizazioek jasaten duten zergapetze eredu bat izaki, eredu bermatzaile gisa izendatzen dute. Azkenik, eredu liberalean gizarte-babesaren onurak errenta-maila baten azpitik egotera baldintzatzen dira, zergapetze maila baxua eta zerbitzu publikoen ordainketa partekatua nahasiz, bazterreko eredu gisa finkatuz.
Gizarte-babes sistema horiek enplegu-politika berezituekin konbinatzen dira. Oro har, esan liteke ongizate-estatuaren gerraosteko eraikuntza bera ere lan-merkatuaren antolamendu fordista baten oinarrian altxa zela, non estatuak bere ekinbidez zein langileriak bere ekintza sindikalaren ondorioz, langileen eskubideen estaltze mailan hobekuntza nabarmenak ezagutu ziren. Alabaina, marko orokor horrek bere ñabardurak azaltzen ditu erregimen bakoitzean. Ezaugarri orokorrei erreparatuz, herrialde nordikoen eredua hitzarmen kolektibo zentralizatu eta zabaleko eredua litzateke. Lan-merkatuaren gaineko erregulazio publikoa ahula da, estatua enplegu beteko egoerak mantentzera mugatzen baita, eta hortaz lan-merkatuko eragileek hitzartzen dituzte enplegu-politikak, ekintza sindikal indartsuko testuinguru batean. Europa kontinentalean ere, hitzarmen kolektiboen estaldura handia izanagatik ere, lurralde zein sektore arteko egoera disparekoagoak aurkitzen dira, baita sindikaltze maila apalagoa ere. Era berean, kasu honetan lan-merkatuaren gaineko erregulazio publikoa oso indartsua da, hitzarmen
kolektiboetan eragiteko ahalmen handia duelarik. Azkenik, herrialde anglosaxoietan, herrialde edo sektoreko hitzarmenen gainetik aurkitzen dira enpresen baitako hitzarmenak, eta sindikaltze maila altua izanagatik ere, hitzarmen kolektiboen estaldura murritzagoa da. Erregulazio publiko hemen ere, gizarte-babeseko sisteman bezalaxe, irismen murritzekoa da.
Zerga bidezkoa
Kotizazio bidezkoa
Zerga eta kotizazio bidezkoa
Biztanleria estaldura modua
Baxua Hitzarmen kolektiboaren egitura Oso zentralizatu eta koordinatua Ez hain zentralizatua eta sektorizatua Deszentralizatua eta zatikatua Hitzarmen kolektiboaren estaldura maila
Altua Printzipio estratifikatzailea
Berdintasunezkoa
Erreproduzitzailea
Dualizatzailea Iturria: Adelantado eta Gomá (2000) (itzulpena geurea)
2.4.2.2 Sailkatzearen arazo metodologikoak eta bestelako proposamenak: eredu mediterraneorik ba al da?
Zentzu honetan, ez da harritzekoa Esping-Andersen-ek proposaturiko hiru munduen sailkapena mota ezberdinetako kritiken galbahetik pasa izana. Lehenik eta behin alderdi metodologikotik eginiko kritikak azalduko zaizkigu, sailkatze ariketa batean erdietsitako emaitzak, azterketa konparatiboan aintzat hartu diren aldagaien araberakoak
direla ohartarazten duena. Egitate metodologiko eztabaidaezina da, gure azterketa ereduan barneratzen ditugun aldagai kopuruak, eta horietako bakoitzari emandako pisuak, modu esanguratsuan alda ditzaketela azterketa bataren ala bestearen emaitzak.
Bestelako kritika ildoei jaramon eginez, ongizate erregimenak hiru, bi, lau edo zazpi “mundu” ezberdinetan sailka ote litezkeen ebazteak mota ezberdinetako eztabaidak piztu ditu. Hemen ere, autoreak haina iritzi aurki genezakeen arren, nagusiki hiru dira gehien errepikatzen diren sailkapen moduak: funtsean bi eredu direla argudiatzen dutenak, hirugarren erdibideko bat existitzen dela argudiatzen dutenak, eta laugarren erregimen baten berezkotasuna defendatzen dutenak.
Lehenengoen artean, zenbait autorek ongizate eredu ezberdinak muturreko bi eredutan banantzearen egokitasuna defendatzen dute. Horien artean legoke, esaterako Chassard eta Quintin-ek (1992) proposatzen duten oinarrizko bereizketa: Beveridge vs Bismarck ongizate sistemen sailkapena Esping-Andersen-en sailkapen hirukoitza, aurretiaz Titmuss-ek (1974) proposaturikoaren birformulazioa baino ez dela argudiatzen duenik ere bada (Abrahamson, 1995; Adelantado eta Gomá, 2000; Leibfried eta Mau, 2008). Titmuss-ek hiru ereduak bazterreko eredua, lorpen bidezko eredua eta eredu instituzionala bezala bereizten zituen, bigarren hori litzatekeelarik Esping-Andersen-ek aurrerago eredu kontinental (edo kontserbadore) gisa izendatuko duena, eta azkenekoa sistema nordiko (edo sozialdemokrata) gisa birbataiatuko duena.
Hainbat autoreren irudiko, beraz, eredu kontinentalean azpi-multzo bat bereiz liteke, Europa hegoaldeko herrialdeek osatzen dutena, eta eredu mediterraneo propio bat egikaritzeko lain ezaugarri propio baduena. Sarasa eta Moreno-k (1995) gai honen inguruan eginiko ekarpenen konpilazioan planteatzen duten galdera nagusia honakoa
Zenbaiten aburuz, hegoaldeko herrialdeek gizarte-ereduaren koordenatu nagusiak partekatzen dituzte eta beraz eredu propio bat osatzen dute, gizarte-babeserako gastu maila apal batek ezaugarritua. Gizarte-gastu apal honek, alabaina, ez ditu herrialdeok eredu anglosaxoira hurbiltzen, alderantziz, erregimen kontinentalerantz garatuko diren herrialde “enbrioiak” lirateke. Sarasa eta Moreno-ren (1995) iritzian aldiz, ez da aski elementurik herrialde mediterraneoek eredu propio bat eta bakarra dutela baieztatzeko, nahiz eta elementu bereizgarri zenbait izan badiren, eta horiek mahai gainean jartzea beharrezkoa den hegoaldeko herrialdeen ekinbide politikoaren orientabideak planteatzeko. Era berean, hegoaldeko herrialdeen alderdi bereizgarri horiek modernizazio hutsarekin disolbatuz joan baino, areagotu edo erreproduzitzera egingo dutela aipatzen dute, esanaz bezala gizarte-babesaren estaldura hedatze hutsak ez dituela besterik gabe erregimen kontinentalean txertatuko.
Herrialde mediterraneoen gizarte-politiken inguruko azterketak bi ikuspuntutatik garatu izan dira. Lehen ikuspuntuak gizarte-politika horien hedadura edo intentsitatea neurtu izan dute, gainerako herrialde europarrekin alderatuz. Bigarren ikuspuntu osagarri batek, gizarte-politikaren ezaugarri horiek bestelako gizarte eta kultur ezaugarriekin harremanetan jarri izan dituzte, gizarte-politiken nolakoa azken horien testuinguruan ulertu behar litzatekeela aditzera emanez.
36 Gizarte-doktrina katolikoaren muinean aurkitzen den printzipio honek edozein gizarte-arazo gertueneko eragileen baitan ebaztea hobesten du. Honela lehen mailako ardura norbanakoarengan legoke. Norbanakoak arazoak bere kasa gainditzeko zailtasunak dituenean, bere hurrengo gertueneko esparruetara joko luke, familia lehenik, familia hedatua edo klana gero eta tokiko gizarte zibileko zein eliza inguruko erakundeak azkenik. Horiek huts eginez gero, merkatuko aseguruen aukera legoke (tamainako erosahalmena duten horientzat soilik dena eskuragarria) eta azken buruan, aurreko guztiek porrot eginez gero estatuaren esku-hartzea beharrezkotzat joko litzateke.
Pentsatzekoa da horratik, ezaugarri kultural, politiko eta sozio-ekonomiko horiek gainerako gizarte-politiken esparruan ere bere itzala edo aztarna utzi izana. Eztabaida liteke, eztabaidatzen denez, elementu bereizgarri horiek soilik herrialde mediterraneoei atxikitako elementuak diren ala ez. Esaterako inork argudia dezake “klientelismo politiko” hori gainerako herrialde europarretan berdin antzekoa dela, gobernu guztiak aurkitzen baitira sarri askotan ondoen antolaturiko presio-taldeen eskakizunetara makurtu beharrean. Esan liteke halaber, familiarismo ezaugarri horiek berdin aurki litezkeela Austrian zein Alemanian, eredu kontinentaleko herrialde erreferentzialetan, alegia. Sarasa eta Moreno-k (1995) ondorioztatzen dute, ezaugarri horien “intentsitate mailan” kokatu behar litzatekeela afera, ezaugarriok inon baino areago agertzen baitira hegoaldeko herrialdeetan. Zenbatean zor zaion egoera hori modernizazio berankorrari eta zenbatean garapen eredu propioei, ikusteke dago.
Zentzu horretan, Pestoff-ek (1999) aztertzen duenez Esping-Andersen-ek lan berriagoetan aipatu izan du hirugarren sektorea, aipamena oin-oharren bidez egiten badu ere. Aitortzen du bere analisi hirukoitzean hirugarren sektorea barneratzeko arrazoiak egon litezkeela, batik bat zerbitzuen horniduran paper garrantzitsua jokatzen dutelako (1999:35). Hala ere, zenbait zailtasun antzematen ditu azterketa hori zehaztasunez egiteko: lehenik, nazioarteko lan konparatiboen urritasuna, zeinak bereziki zailtzen baitu hirugarren sektoreak ongizate-estatuan eginiko ekarpenaren analisi sistematikoa egitea. Bigarrenik, sektore bereizi gisa kontsideratzea ere zalantzazkotzat jotzen du, sektore honetan langileen erdiak soldatapekoak direlako, sektorearen errenta-sarrera nagusiak finantzaketa publiko bitartez bideratzen direlako, eta azken buruan hirugarren sektoreko eragileen jardueraren zati txiki bat soilik delako gizarte-zerbitzuen esparruan kokatzen dena (bataz beste % 40 inguru).
Kapitulu honetako hirugarren atalean, 2.3. puntuan alegia, hirugarren sektorea eta estatuaren arteko harremana nagusiki oposiziozkotzat edo lehiakortzat jotzen duten teoriak nabarmendu dira, bi talde handitan sailkatuz: teoria ekonomiko neoklasikoan lerraturiko autoreak alde batetik, eta kapital soziala eta gizarte-mugimenduen esparruko autoreak bestetik.
Esparru teoriko honetan kokatzen diren autore guztiek ordura arte ontzat jotzen zen harreman tipo bakarraren analisia (gatazkaren paradigma) osatu dute bestelako harreman ereduek ere aintzat hartuz, nahiz eta eredu teoriko horiek guztiak estatu liberalaren testuinguruan kokatzen dituzten. Gerora zenbait autorek (Wolch, Salamon eta Anheier, Seibel, etab.) horixe bera leporatzen diete, funtsean Estatuaren Teoria bat ez izatea, eta harreman eredu ezberdinak soilik estatu liberalaren eszenatokian kontenplatu izana.
Modu argiagoan, sailkapen zehatzago bat eginez planteatzen ditu Abrams-ek (1980) hiru harreman-tipo nagusiak: baterako existentzia (harreman parekidean oinarritua), gatazka (harreman lehiakorra) eta azkenik kolonizazioa (hirugarren sektorearen menpeko egoera bere hiru adierazpidetan: kanpo dominazioa, kanpo jabetzea, eta integrazioa).
Geroxeago Kramer-ek (1981) harreman horiek osatzen ditu herrialde ezberdinen arteko lehen erkaketa lan osatuagoa baten bidez, kontuan hartzen dituelarik testuinguru politiko orokorraz gain bestelako aztergai batzuk ere, hala nola: barne egiturak, finantzabideak, zuzendaritza moduak, etab. Autore honek lehenengo bider aipatzen du harreman horiek ez direla inola ere gauza estatikoak, testuinguru politiko eta ekonomikoaren arabera aldatzen doazenak baizik. Honela, bost harreman klase sailkatzen ditu: i) pribatizazioa (mozkin asmodun erakundeengan ia osorik delegatzea), ii) baimentzea (mozkin asmorik gabeko erakundeetan ia osorik delegatzea), iii) elkartze pragmatikoa (eragile guztien arteko lankidetza puntualak, osagarritasun ezberdinak bilatuz), iv) sektore publikoaren operazioa (non mozkinez besteko erakundeak, oztopo gisa ikusirik, bazterreko papera jokatzen duten) eta v) nazionalizazioa (ardura osorik sektore publikoarengan legokeelarik).
Gladston-ek (1978) bere aldetik, harremanaren bi muturreko espresioak aipatzen ditu (zerbitzuen hornidura osorik merkatuak edo estatuak egitea) eta tarteko “ongizatearen pluralismo” batean kokatzen du bere burua, finantzazio nagusiki publiko batean oinarrituz, hirugarren sektorea eta estatuaren arteko lankidetza formulak defendatzen baititu.
Arestian aipaturiko teoriak oro estatu liberalaren markoan aztertuak izan dira. Wolch-ek (1990) kritikatu duen gisan, teoria horiek herren nabarmena egiten dute eszenatoki posible bakartzat estatu liberala jotzen dutenean. Egile honen iritzian, gidaritza politikoaren ildo ideologikoek berebiziko eragina dute sektore arteko harremanaren nolakoan, nahiz eta ez duen analisi zehatzagorik eskaintzen.
Banaketa funtzionalaren irizpideak gizarte-ongizatearen funtzio publikoetan ardura banaketa ezberdinak finkatzen ditu sektore publikoa eta hirugarren sektorearen artean. Ardura banaketa horiek gizarte-ongizate zerbitzuen horniduran funtsezkoak diren bi esparruren analisian zentratzen dituzte: finantzazioa alde batetik, eta ekoizpena bestetik (Brandsen, 2008).
Lehenik, muturreko bi egoera tipoak definitzen dituzten eredu puruak finkatzen dira, non: i) sektore publikoa den gizarte-ongizatearen hornitzaile hegemonikoa, edo; ii) hirugarren sektoreak betetzen duen paper hegemoniko hori. Bigarrenik, tarteko eredu hibrido edo mistoak ezartzen dira, non era berean beste bi azpi-eredu orokor antzeman
daitezkeen: lankidetza ereduak (funtzio banaketa ezberdinekin) edota eredu dual edo paraleloak (non biak ala biak diren modu bereizian gizarte-ongizate hornitzaile funtzioak betetzen dituztenak). Jarraian aurkezten den koadroak sintetizatzen ditu eredu guztiok.
Koadroa 6: Sektore publikoa (SP) eta hirugarren sektorearen (HS) arteko harreman ereduak irizpide funtzionalaren arabera
Lehen eredutik hasita, sektore publikoaren hegemonia esparru guztietan ematen da: zergapetze sistema orokor baten bidez eskuratuko da beharrezko finantzazioa administrazio publikoak beregain har dezan osorik ongizatearen ekoizpen eta banaketa. Sajardo-k (1995) aipatzen duenaren ildotik, eredu hau eskuarki parekatu izan da ongizate-estatu modernoekin, nahiz eta identifikazio hau okerra izan litekeen kasu askotan. Gaineratzen du Kramer-en (1981) sailkapenean oinarri hartuz eredu hau bi kasutan eman daitekeela: i) hirugarren sektorea sektore publikoak xurgatzen duen kasutan (dependentzia finantzariaren muturreko bertsioa), edo; ii) hirugarren sektorea oztopotzat jotzen denean ongizate-sistema unibertsal eta berdintasunezkoa ezartzeko, eta ondorioz, baztertu egiten denean.
Kontrako muturrean, hirugarren sektorea denean gizarte-ongizatea eskaintzeko nagusitasunezko papera jokatzen duena, finantzazioa, ekoizpen eta banaketa funtzioak beronek hartzen ditu beregain. Sajardo-ren (1995) irudiko eredu hori lau kasutan ager daiteke: i) ongizate-estatua garatu aurreko fasetan, gizarte-babesa publikoki onarturiko eskubidea izan aurretik; ii) esku hartze publikoaren aurkako jarrera ideologiko argia duten herrialdetan; iii) eskariaren heterogeneotasun handiko gizarteetan, non gizartebeharrizanen preferentziak hain diren dispareko eta anitzak ezen ezinezkoa baita sektore publikoak eskaintza sozial tipo bakarra ezartzea; iv) Kramer-ek (1981) ezarritako
Lankidetza ereduak, hirugarren tokian, tipologia askotakoak izan litezke, koadroan ageri den gisan ekoizpen/finantzazio mailan eman daitezkeen konbinaketa ezberdinen arabera, edo baita bestelako irizpideak ere kontuan hartuz: dela eragile bakoitzaren erabakitze gaitasuna, dela zerbitzuen osagarritasun/ordezkagarritasun39 maila, etab. Sajardo-k (1995) ereduen aniztasun hori, Esping-Andersen-en ongizate erregimenen tipologiarekin bateragarria izan liteken sailkapen hirukoitz batean antolatzen du: i) Estatu Kontratu eredua, non sektore publikoak mantentzen duen ardura nagusia, berak erabakitzen duelarik zein punturaino eskaini zerbitzuak eragile pribatuen bitartez, kontratazio zein deszentralizazio politiken bitartez; ii) Itzalpeko Estatu eredua (Wolch, 1990), non ez dagoen eragileen arteko nagusitasun argirik, eta bakoitzak bestearen akats edo ahuleziak osatzera jotzen baituen, eta; iii) Interes Pribatuen Gobernua, non funtzioen banaketa gobernuaren erabakietan eragiteko ahalmena duten interes-talde ezberdinen artean burutzen den.
Lankidetza eredu horiez gain azken eredu posible bat legoke, eredu dual edo paraleloak jasotakoa, non bi sektoreen koexistentzia bereizia ageri den gizarte-ongizatearen eskaintzan. Bi eragileek oso-osorik hartzen dituzte beregain finantzazio, ekoizpen eta banaketa funtzioak, baina nork bere esparruan. Bi eragileen eskaintza paralelo hori, modu baketsu zein lehiakorrean gauzatu liteke.
37 Pribatizazioaren aldeko politikak kontsumitzailearen aukeratzeko aukera handiago baten argudiopean burutu izan dira, batik bat azken bi hamarkadatako politika kontserbadoreen testuinguruan. Honela, eskaintzaileen arteko lehia handitzeak eskainitako outputaren kalitatea hobetzean positiboki eragiten du. Premisa horiek, ordea, enpirikoki oso eskasak suertatu izan dira, teoriak dioenaren aurka estrategia horiek gizartearen estratifikazio eta diskriminazioa baitakarte, eskaintza soilik bideratzen baita errentagarritasun ekonomikoa posible den esparruetan. 38 Arestian aipaturiko Wolffenden Batzordeak, gizarte-ongizatearen hornidura osorik hirugarren sektorearen gain uztearen alde egin zuen, estrategia honek kontsumitzaileen hautatzeko aukerak handitzeaz bat, gizarte-ongizatea bermatu eta sektore publikoaren larregizko burokratizazio eta paternalismoarekin amai zezakeela sinetsita. 39 Osagarritasun/ordezkagarritasun mailen inguruan Kramer-ek (1981) hainbat zehaztapen egiten ditu: zerbitzu osagarrien eredua, sektore publikoak eskaintzen ez dituen zerbitzuak hirugarren sektorearen eskutik eskainiak diren eredua litzateke; ordezkagarritasunak, ordea, bi maila ezberdin leuzkake: hirugarren sektoreak sektore publikoaren zerbitzu berberaren eskaintza alternatiboak egin ditzake, edota zuzenean eskaintza publikoa desagertaraziz ordezko hornitzailean bilaka liteke.
Kunhle eta Selle-k (1992) gai honen inguruan eginiko ekarpenak interesgarria dira bestelako faktoreak ere kontuan hartzen laguntzen duten neurrian. Honela, arestian aipaturiko banaketa funtzionalaren irizpidearekin bat egiten dute finantzazioharremanek sor ditzaketen dependentzia/independentzia egoerak analisian sartuz. Autoreok, ordea, ekoizpenaren esparrua aztertu beharrean, harreman-ikuspegia barneratzen dute beren analisian, sektore publikoa eta hirugarren sektoreko eragileen artean suma litezkeen gertutasun ideologiko/kultural/informalek sor ditzaketen kontaktu eta komunikaziorako erraztasunei erreparatuz.
Hortaz, analisia bi ardatz horietan finkatuz, finantzazioaren esparrua dependentzia/indepentzia ereduetan banatuko litzateke, eta harremanen esparrua gertutasun/urruntasun bektoreen bitartez, hurrengo koadroan laburbiltzen diren lau ereduak osatuz:
eragiteko ahalmena luketen, baina erabakitze eta ezarpen prozesuetan integratuak izan gabe.
a) Ekarpen teorikoaren oinarri enpirikoak
40 Autoreek aitortzen dutenez, nahiz eta 13 herrialderen gaineko datu-base sistematikoa osatzea izan lehen fase batean egitasmoaren xedea, azken buruan datu esanguratsurik lortzerik izan ez zen herrialdeak baztertu ondoren, zortzi herrialde geratu ziren: Ameriketako Estatu Batuak, Britainia Haundia, Frantzia, Alemania, Italia, Suedia, Hungaria eta Japonia. Hungariaren kasurako, herrialdea azterketa egin zen urte sasoian (1990) trantsizio-fase argi batean zela argudiatuta, lorturiko datuen esangura nahikoa ez zela iritzita alderaketa sistematikotik kanpo utzi zuten.
kopuru eta tamaina, modu ezberdinetan neurtua (enplegatu kopurua, jardueraaurrekontua eta boluntario kopurua); eta egitura finantzarioaren osaera (zein proportziotan nahasten diren diru laguntza publikoak, merkatuko salerosketetatik eratorritako etekinak eta dohaintza pribatuak).
Teoria horietako bakoitzaren hipotesi nagusiak nazioarteko datu-bilketaren bitartez kontrastatu ostean, honako emaitzak erdiesten dira41:
a) Heterogeneotasun teoria arrazoizko moduan betetzen da. Teoria honen hipotesi nagusiak herrialde batek gero eta heterogeneotasun etno-linguistiko handiagoa izan hirugarren sektoreko erakundeen kopuru eta tamaina handiagoa behar lukeela adieraziko luke, batik bat hezkuntza alorrari dagokionean. Bai maila orokorrean eta baita hezkuntzaren esparrura mugatuz ere, ebidentzia enpirikoak bi aldagai horien arteko korrelazio positibo esanguratsua frogatzen du. b) Eskaintzaren-esparruko teoria arrazoizko moduan betetzen da. Teoria honen arabera, geroz eta handiagoa izan herrialde batean sumatzen den erlijio arteko lehia, orduan eta handiagoa behar luke hirugarren sektoreko erakundeen kopuru eta tamaina, batik bat hezkuntzaren alorrean. Hipotesi nagusi hori betetzen den arren, hirugarren sektoreko erakundeen finantzazio egituren gainean buruturiko hipotesia ahula dela frogatzen da, teoriatik espero zitekeenaren aurka, erlijio arteko lehia handiagoa den herrialdeetan hirugarren sektorearen sarreretan dohaintza pribatuak suposatzen duten partea handiagoa izatea ez baita frogatua geratzen, are gutxiago hezkuntzaren alorrean. c) Konfiantzaren teoriak datuen sostengu apala eskuratzen du. Teoria honek liokeenaren aurka, ez da apenas korrelazio positiborik frogatzen kontsumitzaileek oro har enpresa pribatuekiko azalduriko konfiantza eskasa eta hirugarren sektorearen eskala handiagoaren artean. Oraindik areago, teoria hau bereziki aplikagarria litzatekeen informazio-asimetria
41 Herrialdez herrialdeko eta hipotesiz-hipotesiko analisi xehatuago bat guztiz aholkagarria den arren, tarte honetan emaitzarik esanguratsuenak jaso dira. Sakonago aztertzeko ikus: Salamon eta Anheier (1998).
nabarmeneko esparrutan, hots osasun eta gizarte-zerbitzuen esparruan, ere ez da frogatzen halako erlaziorik. d) Ongizate-estatuaren teoriak oso sostengu eskasa du nazioarteko datuen aldetik. Teoria honen arabera, hirugarren sektorea fenomeno anakronikoa denez ongizate-estatu garatuen testuinguruan, geroz eta handiagoa izan gobernuek gizarte-ongizatera bideraturiko gastua orduan eta txikiagoa litzateke hirugarren sektoreko erakundeen kopurua eta tamaina. Datuetatik eratortzen denez, per-capita sarrera paretsuko herrialdeetan borondatezko elkarteetan enplegu-tasa oso disparekoak sumatzen dira. Areago, teoria honek baliagarritasun handiena behar lukeen esparrutan, osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuen esparrutan alegia, erlazioa orduan eta ahulagoa da.
Gatazkaren paradigman lerrokatutako teoria ildoen aurka, lehenik eta behin “gizartejatorrien teoriak” estatua eta hirugarren sektorearen arteko elkarlan egoerak nabarmentzen ditu. Aldiz, bestelako elkarmenpekotasuneko argudio ildoen aldean, dela banaketa funtzionalen zein harreman-irizpideko teorizazioen aldean, proposamen honek bi sektoreon arteko elkarlana bideragarri egiten duen inguruabar sozio-historikoaren analisia gaineratzen du. Zentzu horretan, teoria ildo honek ekonomia neoklasikoaren oinarri teorikoak baztertzen ditu: ongizate-zerbitzu nagusietarako merkatua, hirugarren sektorea edo estatua hautatzea ezin da merkatu ireki bateko kontsumitzaileek askatasun osoz harturiko erabaki indibidualen emaitza gisa ulertu. Aitzitik, balizko aukera horiek une eta gune bakoitzaren garapen historikoak guztiz baldintzaturik agertzen dira, tokian tokiko aukera multzo eskuragarriak eredu historikoengatik erabat mugatuak geratzen direlarik (path dependency gisa ezagutzen dena).
Honela, esaterako eredu korporatibistan kokatzen dituen herrialdeetan ez da kasualitatea elizak, aristokraziak eta estatu autoritarioak historikoki mantendu izan dituzten nagusitasunezko posizioak aurkitzea. Alde erantzira, herrialde anglosaxoietako erregimen liberalaren ezarpenean berebiziko garrantzia du herrialde horietan absolutismoak bizi izandako endekapenak eta laisse-faire espirituko burgesiak eskuraturiko nagusitasunak. Erregimen liberal/korporatibista/sozialdemokrataren horietako bakoitzaren oinarrian hiru gizarte-aldagai giltzarriren konbinazio konkretuak sumatzen ditu: langile-klasearen mobilizazio maila, langile-klaseak erdietsitako gizartekoalizio handiagoen maila eta ongizate-horniduraren elementuekiko klase ertainak agerturiko jarrera.
Elizak eta hirugarren sektoreak lotura estua izan dutela ontzat joz gero, espero izatekoa da, elizak eta estatuak Europako historia modernoan jokatu izan duten gatazkaegoeretan murgildua agertzea hirugarren sektorea ere. Honela, elizak estamentu sekularrekin nola halako integrazio paketsua lortu izan duen herrialdeetan, Alemania bismarckiarrean kasu, espero izatekoa den bezala estatu indartsu baten eskutik hirugarren sektore indartsu bat agertzen da, eta kontrako kasuetan, non estatuak elizaren
boterea murriztu edo zokoratu izan duen, espero izatekoa aurkako litzateke, estatuak hirugarren sektorea xurgatu edo baztertu izana, alegia.
Koadroak jasotzen duenari eutsiz, Salamon eta Anheier-ek (1998) Esping-Andersen-ek ezarritako sailkapen hirukoitzari laugarren bat gehitzen diote: eredu estatista, hain zuzen ere.
Lehen eredua liberala litzateke, non gobernuaren gastu apal bati hirugarren sektoreko erakundeen unibertso zabal bat gehituko litzaiokeen. Herrialde horietan gobernuak gizarte-ongizateko esparru zabalak hornitzearen aurkako posizionamendu ideologiko eta politiko argia suma liteke, zeinaren kausaz justifikatzen baita eskaintza hori eragile pribatuen esku geratzea. Era berean, historikoki klase ertain indartsua izan duten herrialdeak lirateke, lan-eremuko eliteen eta langile-klasearen arteko aurkakotasuna apala edo hutsa izan dutenak. Nabarmendu behar, azkenik, hirugarren sektoreko teorizazio nagusiak inguruabar honetatik ekoitziak izan direla.
Bigarren maila batean legoke eredu sozialdemokrata zeinak aurreko ereduaren kontrako konbinazioa agertzen duen: ongizate-politiken sistema hedatua eta hirugarren sektoreko erakundeen egiteko mugatua. Herrialde horietan langile-klasearen mugimendu indartsuak aurki litezke, baita horiek bestelako gizarte-esparruekin lorturiko koalizio esanguratsuak ere. Nolanahi ere, hirugarren sektoreko erakundeen funtzioa ongizate-
zerbitzuen esleipenean oso bazterrekoa izan arren, horrek ez du esan nahiko sektore ahula espero behar denik; aitzitik, hirugarren sektoreko erakundeek oraindik orain presentzia aktiboa dutela egiaztatzen da, ez hainbeste hornitzaile funtzioan, baizik eta gizarte-beharrizan politiko eta sozial ezberdinen kanalizatze erakunde bezala, finean.
Alde batetik eredu korporatibista dago, Esping-Andersen-ek (1990) erregimen kontinental edo kontserbadore gisa izendatu duena. Eredu honetan, estatuak “kausa komuna” egin izan du hirugarren sektorearekin, eta hargatik estatuak babestu izan duen sektorea da gizarte-elite konkretuen babesa eskuratzeko eta gizarte-babes zabalagoen aldarri erradikalak ekiditeko. Herrialde hauetan, hortaz, ez da harritzekoa izango landainguruetako elite eta elizak estatuarekin aliantzak ezarri izana, estatuak gidaturiko gizarte-babeseko politiketan hirugarren sektoreari funtzio esanguratsuak aitortuz. Datuen bitartez frogaturiko egitate horiek mainstream-ak predikaturiko aurkakotasun erlazioak auzitan jartzen ditu, gobernuen ongizate-gastu handiagoa hirugarren sektore zabalago batekin bat etortzen baita.
Azken eredu bat gehitzen diete aurreko hirurei eredu estatista bat zehaztearekin batera. Aldagaien konbinazioak esfortzu publiko apala eta hirugarren sektore apala azaleratuko ditu, ez ordea “espresio minimoko” gobernuaren karira. Izatez estatu indartsuko herrialdeak dira, baina ez herrialde sozialdemokraten gisan langile klasearen aldarrikapenen gizarte-antolakunde gisa, baizik eta estatuaren mesedetan edo elite ekonomikoen mesedetan botere publikoa erabiltzeari muzin egiten ez diotenak.
Behin lau tipologia horiek ezarri ostean, Salamon eta Anheier-ek (1998) proposaturiko “gizarte-jatorrien teoriak” hirugarren sektorea eta sektore publikoaren arteko harremanei gagozkielarik, ez dute harreman bakan eta linealik planteatzen, erregimenaren araberako harreman aldakorrak baizik: erregimen liberal eta sozialdemokratan bi sektoreen arteko aurkakotasun erlazioa da espero behar litzatekeena, halako moduz ezen bataren hazkundeak bestearen kaltetan joko lukeen; kontrara, erregimen korporatibista eta estatistan erlazio zuzena da itxarotekoa, non bataren hazkundeak edo murrizteak zentzu
Bi izanik ere tradizio nagusiak, Rodriguez Cabrero-k (2003) azaltzen duenez ongizateestatuen nazioarteko alderaketa egiteko hirugarren sektoreak duen pisu eta garrantzia instituzionala kontuan hartu duten proposamen bat baino gehiago egin dira geroztik. Sailkapen horiek guztiak, finean, estatua eta hirugarren sektorearen arteko harremana bere alderdi bikoitzetik (politiko eta ekonomikotik) aztertzen duten aldagaien bitartez burutu izan dira.
Aipagarria da, zentzu horretan Sarasa-k (1995) eginiko ekarpena. Autoreak, Gidron et al-en (1992) proposamenak emaitza nahiko kontraesankorrak lortzen dituela esaten du, esaterako “elkarlan ereduko” multzo berean sartzen baititu AEB, Holanda eta Italia, eta “estatuaren nagusitasuneko ereduan” berriz Suedia, Suitza eta Frantzia bezalako herrialde disparekoak. Era berean, Kuhnle eta Selle-ren (1992) ekarpenak sailkapen egokiagoa eskaintzen duela uste du, nahiz eta analisian herren nabarmena egin ez baita kontuan hartzen nork eskaintzen dituen zerbitzuk, eta hortaz, zein motako botere politikoa eskuratzen duten xede horretara bideraturiko talde egituratuek.
Sarasa-k (1995), hortaz hiru irizpide hartuko ditu kontuan: i) zerbitzuak nork finantzatzen dituen; ii) nork eskaintzen dituen; iii) sektore pribatua eta publikoaren artean gizarte-politikak hitzartzeko dauden kanal instituzionalen existentzia eta nolakoa. Sailkapen irizpide horiek ezarrita, Sarasa-k (1995) estatua eta hirugarren sektorearen arteko harremanen lau “tipo-idealeko” eskema proposatzen du, neurri handi batean bateragarria Esping-Andersen-en erregimenekin, baina egiazki zentratuagoa herrialde bakoitzeko hirugarren sektoreko eragileen analisian. Lau eredu horiek jarraian azaltzen direnak dira:
i) Erregimen “renaniarra”: Alemania, Suitza, Herbehereak eta Austria leudeke talde honetan. Bertan, kutsu erlijiosoko hiruzpalau lerro ideologikotan lerrokatutako erakunde pribatu indartsuak ageri dira, oso zentralizatuak eta hierarkizatuak, hirugarren sektorean nola-halako oligopolio egoera bat dutenak. Erakunde horiek izaera ia publikoa dute, funts publikoetatik elikatzen baitira gehienean, eta gizarte-politiketan eragiteko berealdiko
indarra dute, estatu zentralizatuak izateaz gain “subsidiariotasun printzipioaren” 43 arabera kudeatzen baitira. ii) Sistema “eskandinaviarra”: Norvegia eta Suedia lirateke herrialde paradigmatikoak. Bertako hirugarren sektorea ere oso egituratu eta zentralizatua dago, nahiz eta ez den ezberdintasun ideologikoen arabera antolatzen, baizik eta gizarte esku-hartze esparruen arabera. Alabaina, aurreko ereduari kontrajarriz, sistema honetan estatuak du nagusitasunezko papera, bera baita planifikatu, finantzatu eta hornitzen duena. Horrek ez du kentzen, alabaina, estatuak hornidura publikoa elkarte profesionalekin batera itunpean eskaintzea, eta kasu askotan, estatua bera izatea elkarte profesional konkretuen eraketa bultzatzen duena zerbitzu konkretu batzuk asetzeko44. iii) Eredu “mediterraneoa”: Espainia, Frantzia eta Italia kokatuko lituzke multzo honetan. Eredu honetan bi sektoreen arteko harremana “urruneko egokitze” gisa definitzen du. Herrialde horietan tradizionalki elkartegintza altruistan eliza katolikoak berebiziko indarra izan du, batik bat hezkuntza eta gizartezerbitzuetan. Bestelako elkartegintza laikoko espresioak, gizarte-ekonomiako eragileak hain zuzen, nahiko sakabanatuak eta ordezkaritza sendorik gabeak izan dira45. Finantzazioa subentzio publikoen bitartez bideratu izan da, baina kasu hauetan ez da estatua eta elkarteen arteko kanal instituzional sendorik ezarri, zeinaren ondorioz horien arteko harremana sarri gatazkatsua, mesfidatia edo errezeloz betea agertu izan baita, eliza eta estatuaren arteko harreman ez beti adeitsuen (areago, harreman lehiakorren) eraginez. iv) Sistema “iparramerikarra”: multzo honetan Ameriketako Estatu Batuak litzateke erreferentzia nagusia nahiz eta beharrezko zuhurtziarekin jokatuz,
43 Sistema alemaniarra ezaugarritzen duen printzipio honen arabera, estatuak debekatua du gizarteongizateko esku-hartze esparruren batean hornidura publikorik ezartzea, baldin eta lehenago elkarteren bat existitzen bada hori egiten duena. Era berean, alderdi politikoen edo lerro ideologikoen bitartez egituratzen diren elkarte horiek, gizarte-politiketan duten monopoliozko egoera baliatzen dute estatuari etengabeko oposizioa egiteko, eta politika orokorreko gaietan ere eragiteko. 44 Herrialde eskandinaviarretan aldebiko harremana da egiazki ematen dena: gizarte zibiletik eratutako elkarteak izan dira neurri handi batean ongizate-estatuaren garapenean gehien eragin dutenak (Kuhnle eta Selle, 1992), nahiz eta egia izan, orobat, estatua bera izan dela kasu askotan elkarteak sortzea bultzatu duen eragile nagusia. Edozein kasutan, ekimen pribatuko elkarteak eskuarki botere publikoek xurgatuta amaitu ohi dute. 45 Herrialde horietan elizak modernizazioaren aurka jokatutako papera esanguratsua den bezala, esanguratsua da halaber ideologia errepublikazaleak azaldu duen jite estatalista, zeina errezeloz betea baitzegoen nagusiki elizak (baina baita anarkismoak ere) kontrolatzen zuen elkartegintzaren fenomenoaren aurrean. Guzti horrek ekarri du bi sektoreen arteko harremana lehiakorra izatea, mesfidantzaz betea eta klientelismo politikoko kutsua izatea.
bestelako herrialde anglosaxoietara ere heda liteken eredua, Kanada, Britainia Handia, Australia, Zelanda Berria, etab. Bertan hirugarren sektorea identitate etniko eta erlijiotsuen ardatzean egituratzen da, batik bat tokiko mailan. Finantzazioaren zati bat estatuak ordaintzen badu ere, beste ezein eredutan baino iturri garrantzitsuagoak lirateke dohaintza pribatuak eta merkatuko salerosketetatik eratorriak. Azkenik, ez da existitzen inolako onarpen publikorik, ez eta gizarte-politikak adosteko kanal instituzionalik ere46.
46 Herrialde anglosaxoiak eliza eta estatuaren arteko bereizketa zurruna ezarri izan dute betidanik, zeinak ekarri duen gobernu ahuleko sistema izatearekin batera gizarte zerbitzuen esparruan mota guztietako talde komunitario erlijiotsu eta etniko sortu izana. Sistema honetan hirugarren sektoreak inon baino autonomia handiagoa du estatuarekiko.
Proposamen horien guztien artean Laville et al-ek (2001) eginiko analisia nabarmenduko genuke, aurrekoei balio erantsiren bat gehitzen dien neurrian. Autoreok, hirugarren sektorea eta estatuaren arteko harremanak aztertzeaz gain, azken urteetako joera berritzaileen hurbilketa bat egiten dute, bereziki aproposa dena marko teoriko honen 3. kapitulua kokatzen hasteko. Modu oso sintetikoan laburtuta, autoreok erregimen bakoitzean joera berritzaile nagusi batzuk antzematen dituzte: i) eredu unibertsaleko herrialdetan (herri eskandinaviar edo sozialdemokratetan, alegia), estatuaren zentraltasuna auzitan jartzen duen gizarte-zerbitzuen kooperatibizazio prozesu hazkor bat antzematen dute; ii) eredu liberaleko herrialdetan (herri anglosaxoietan, alegia) gizarte-politikaren esparru zabalak esparru pribatuaren (merkantil zein mozkinez besteko) eskutan laga ostean, mozkinez besteko erakundeak gizarte-ekonomiako enpresen formak hartzen hasiak dira; iii) Europa hegoaldeko herrialdetan (eredu dualean), hirugarren sektoreak dimentsio hazkunde nabarmenak bizi izan ditu azken urteetan, batik bat bere esparru tradizionaletan (desgaitasuna duten pertsonen laneratze edo adineko pertsonen zaintza zerbitzuetan) enpresa pribatuen sarrera indartsuk lehia bizia ezarri baitu; eta, azkenik, iv) eredu korporatiboko Europa kontinentaleko herrialdetan ere joera antzekoak agertzen ari dira hirugarren sektore esperientzia berritzaileak agertzen ari baitira zaharren zein haurren zaintza-zerbitzuen esparruan.
Sailkapen proposamen eta azken aldiko prozesu berritzaile horien guztien balorazio orokorra egite aldera, Rodriguez Cabrero-k (2003) ateratako konklusio nagusiekin itxiko genuke atala. Alde batetik, i) jarraikortasun historiko (path dependency) argi bat antzematen da hirugarren sektoreko eragileek azken bi mendetan herrialde bakoitzean izandako bilakabidean, zeina oso-osorik lotua dagoen tokian tokiko ongizate-estatuaren eraikuntza historikoaren garapenarekin; ii) ongizate-estatuaren XX. mendeko azken
laurdeneko berregituraketa prozesuaren baitan, hirugarren sektorearen birloratze eta hedapen izugarri bat antzematen da bereziki gizarte-ekintzako esparruan. Berragerpen hori ez da soilik ekonomikoa izan, gizarte-zerbitzuen ekoizpenaren bidetik, baita instituzional eta politikoa ere, gizarte-erakundetze eta parte hartze formula berriak eskainiz. Eta, iii) mende berrian sartzearekin batera, hirugarren sektoreak bizi izandako loraldia neurri batean moteldu egin dela baiezta liteke, batik bat esparru merkantilak erdietsitako hedapenaren ondorioz, zeinak derrigortu egin dituen hirugarren sektoreko eragileak harreman modu berriak frogatzera enpresa pribatu zein estatuarekin.
1.- Gizarte-ekonomiaren izaera (eta hortaz, definizio) ezberdinak oso loturik agertzen dira honek herrialde bakoitzean (nagusiki) estatuarekiko harremanean izan duen posizio edo botere harremanari. Horixe da gure berrikuspen kontzeptualaren hipotesi nagusia eta lehen hiru atalen bidez frogatzen ahalegintzen ari garena. Estatuarekiko harremanak eraginik baduen ala ez aztertzeko, beraz, beharrezkoa da analisi sektorialak egin dituzten egileetara jotzea, hots, gizarte-ekonomia bere horretan aztertzetik harago, estatuarekiko harremanean aztertu dutenengana jotzea, eta horretara dator bigarren kapitulu hau. Analisi sektorial horietako terminologiara egokitzeko, eta beharrezko argipenak eman ostean, hirugarren sektore adiera hobetsi dugu gizarteekonomia kokatzen den esparru sektorialari erreferentzia egiteko adiera baliagarritzat jota.
2.- Gizarte-ekonomia eta estatuaren arteko harremanaren inguruko analisiak gutxiengo batean aztertu izan dira kudeaketa publikoaren ikerlarien aldetik, eta are gutxiago ongizate-estatuaren teorialarien aldetik. Honela, ongizate-estatuaren teorialarien artean ikusi den bezala, gehienak hirugarren sektorea fenomeno aurremoderno edo anakronikotzat jotzen dute, ongizate-estatuaren garapenarekin batera desagertzera joko lukeen egitate gisa. Bestalde, azken bi hamarkadetan erreferentziazko tokia gorde izan duen ongizate-erregimenen ikuspegiak ere, ezikusi argia egin izan du
3.- Ongizate-estatuaren eta oro har gizarte-ongizatearen analisietan hirugarren sektorea ez aztertzeak sortzen duen hutsunea betetzera etorri dira, hortaz, hirugarren sektoreko teorialariak, nagusiki azterketa guk proposatzen dugun ardatzetik planteatuz: hirugarren sektoreak estatuarekiko izaniko harremanaren ikuspegitik, alegia. Zentzu horretan, eta teoria horiek guztiak bi multzo handitan bereizi behar izanez gero, bi motako ekarpenak nabarmendu ditugu: harreman hori lehiazko harreman gisa ikusten dutenak, batetik, eta elkarmenpekotasun terminoetan hautematen dutenak, bestalde.
4.- Hirugarren sektorea eta estatuaren arteko harremana lehiazkotzat (zero sum) dutenen artean, AEBtako ekonomialari neoklasikoen ekarpenak nabarmentzen dira, 1.go kapituluan azterturiko Mozkinez Besteko Erakundeen ikuspegian lerratuko liratekeelarik gehienak. Horien aburuz, ez estatuak eta ez merkatuak ase ezin dituzten merkatu nitxo batzuk hornitzeko eragile egokiena litzateke hirugarren sektorea, eta hortaz azken hau aurreko bien gautzatze-akatsen ondorioz justifikatuko lukete. Estatuakatsen artean, gizarte oso heterogeneoetan estatuak giza talde guztien beharrizanak asetzeko duen gaitasun faltaren argudioa nabarmentzen da, eta merkatu-akatsen artean, berriz, informazio-asimetrien aferak hirugarren sektoreko erakundeak erakunde garantista edo eraginkorragoak bilakatzen dituela uste da. Bi kasuetan beraz, hirugarren sektoreak beste bi sektoreek estaltzen ez dituzten esparruak beteko lituzke, sektore independentea litzateke hortaz, eta harremana osagarritasun terminoetan ulertu beharrean, lehia terminoetan ulertzen da, uste baita hirugarren sektoreak soilik hartzen duela parte lehen bi sektoreek huts egiten duten kasuetan.
47 Ongizate-estatuaren krisiaren ohiko azalpenen laburpen oso eta argigarria irakur liteke euskaraz Aitziber Etxezarretak EAE-ko etxebizitza sistema eta politika Europako testuinguruan izenburupean eginiko doktorego-tesian (Etxezarreta, 2008)
murritzetik soilik irakurri behar, testuinguru orokorrago baten baitan baizik. Estatuak, beraz, gizarte-babesean atzeraldian sartzeaz bat orain arte ezarritako gizarteongizatearen ekoizpenaren banaketa tradizionalean zuen zentraltasuna galdu du. Honela, azken urteotan banaketa konplexuagoa eratzen joan da, gizarte-egituraren ehuna eraldatu duten aldagaiei (lan-merkatuetako gizarte-zatikatze handiagoa, emakumearen enplegatze progresiboa edo familia eta bizikidetza-unitateen rol berriak, esaterako) merkatuaren protagonismo handiagoa gehitzen zaielarik.
Panorama berri horretan, estatuaren egiteko tradizionalean aldaketak gertatu dira batik bat ekoizpen-funtzioak delegatzearen bidetik, nahiz eta erregulazioa eta finantzazioa neurri handi batean estatuaren eskumenekoak diren oraindik. Ongizate-estatuaren eraispenaz baino, beraz, beronen berregituraketa instituzional eta berrorientatze ideologikoaz hitz egitea egokiagoa litzateke. Berrantolaketa honen muinean Rodriguez Cabrero-k (2004) sakoneko hiru eraldaketa prozesu nabarmentzen ditu: i) ekoizpen sistema fordistaren oinarrien eraldaketa, ii) ongizate-estatuaren barne segmentazioa, eta iii) gizarte-balioen eskala berria.
Metatze-erregimen fordistaren krisia 1973tik aurrera gertatu zen, ordura arteko hazkunde eredua eta lan-merkatuaren antolaketa suntsitzearen eskutik etorri zelarik ongizate-estatuaren eredu keynesiarraren haustura ere. Adelantado-k (2000) sakoneko krisi ekonomiko horren hiru aldagai nabarmentzen ditu: i) eredu teknologikoaren akidura, ekoizpen estandarizatuen errentagarritasun beherakorrek eraginda; ii) eredu energetikoaren krisia, petrolioaren garestitzearen eskutik, eta; iii) lan-eredu fordistaren haustura, lanaren banaketa teknikoa eta espezializazio funtzionalaren eraginkortasun faltak eraginda. Lan-munduko aldagai horiei, beste zenbait gehituko zaizkie: estatuaren diru-sarreren uzkurtzea, krisi fiskala, defizit publikoa eta inflazioa. Aldaketa horien guztien konbinazioak ordura arteko hazkunde ereduaren akidura edo etetea ekarri zuen, eta hedaduraz, baita ongizate-estatuaren funtzionaltasuna auzitan jartzea ere.
ertainarentzat, estatu asistentziala langabe, langile prekarizatu eta pobre gizarteratuentzat, eta estatu-liberala gainerako baztertuen kontrolerako. Lanmerkatuaren zatiketa handiagoak ziurtasun ekonomiko, kontsumo maila eta gizartebabes behar ezberdineko langileak sortu ditu eta horrek bere isla izan du gizartebabeserako sistemen dualizazioan ere. Gizarte-babesaren uzkurdura beraz, ez da soilik politika ekonomiko murrizkorren kausaz izan, baita estatuen baitan eskubide sozialak gauzatzeko eman den gizarte-diferentziazio hazkorraren emaitza ere.
Azkenik, eta hirugarren plano batean, gizarte-balioen aldaketak ere eragin du ongizateestatuaren berregituraketan, balio horiek irizpide kolektibo eta publikoak sostengatzetik, norbanakoaren eta esparru pribatuaren defentsan kokatzera igaro baitira. Ongizateestatuaren izaera burokratikoa modu irekian kritikatua izan da, esku hartze publikorako eredu berriak (deszentralizatuagoak, indibidualagoak, parte hartzaileagoak) proposatzen joan direlarik.
Laville et al-ek (2001) eredu berri honen ezarpenean bi fase bereizten dituzte: lehen fase batean 80ko hamarkadan “tutoretzapeko gizarteratze-erregulazioa” jarri zen abian, bigaren une batean, 90etik aurrera, “erregulazio lehiakor subentzionatu” batetara igarotzeko. Lehenik, beraz, “tutoretzapeko gizarteratze-erregulazio” edo “desenpleguaren trataera sozial” gisa deituriko ongizate-politika horiek gizarte-politika tradizionalaren eta enplegu-politiken tartekotzat jotzen dituzte. Politika horietan, enplegua gizarteratzeko funtsezko elementutzat aintzatesten da, eta estatuaren egitekoa beharrizana duten horiei prestazio eta zerbitzuak eman beharrean, lan-kontratuak eskaintzean datza48. Modu honetan, lehen fase honetan estatua “kontratatzaile” papera betetzera igaro zen, “merkatu sozialak” bultzatu eta horiek lehiatik babestuz eta erakunde publikoez edo mozkinez besteko hirugarren sektoreko eragileez baliatuz langabe horien lan-gizarteratzea bideratzeko.
merkatu “sozialak” sortu eta babestu beharrean, merkatu horiek izaera ezberdineko hornitzaileei (pribatu, publiko, mozkinez besteko) ireki zaizkie, eskaintza beraien arteko lehiaren esku utziaz. Politika publikoak, honela, soilik eskaintzaren gain eragin beharrean (hornikuntza-egiturak sortu eta finantzatuz) eskariaren gain ere eragin nahi dute, kontsumitzaileen eros ahalmenean zuzenki eragiten duten diru laguntzak emanaz. Eskaintzaren aldeko politiketan subentzioak kontratu-bidez eginiko akordioengatik ordezkatzen joan dira. Funtsean, ongizate-estatu eredu berri honek kontsumitzailearen aukeratzeko askatasun handiagoan eragin nahi du, gizarte-prestazioen pertsonalizazioan hobekuntzak sartzeko hornitzaile kopurua (eta horien arteko lehia) handituz eta erabiltzaileen eskaria diruz lagunduz.
Erronka berri horiei herrialde europarretan ia ahobatezko moduan politika pribatizatzaileen bidez aurre egin zitzaien, bi norabide nagusitan eraginez: i) sistema publikoaren berrantolaketa, batetik, esparru honen kudeaketan merkatuko kudeaketa mekanismoak barneratu zirelarik eta; ii) ongizate-zerbitzuen hornikuntzan eragile pribatuak barneratuz bestetik, izan horiek mozkin asmodun ala mozkinez besteko (Ascoli eta Ranzi, 2002). Era berean, eta azken neurri horri lagunduz, hornitzaileen eskaintza handiago baten aurrean aukeratzeko gaitasuna izan zezan, eskari hori
finantzatzera bideraturiko laguntza publikoak ere (zuzeneko laguntza bidez edo kenkari fiskalak medio) martxan jarri ziren.
publikoko zenbait eginkizunen mantenua ere defendatu baitzuen (Giddens, 1999)49. Oinarrizko ideia “ongizate aktiboaren” ideia litzateke, funtsean zera dioena: merkatuko jardueratik sorturiko gizarte-arrisku eta klase-ezberdintasunak merkatuaren bitartez konpon litezke, politika publikoek hiritar guztiek baldintza berdintasunean lehiatzeko oinarriak bermatuz gero.
Azken bi horiek izanagatik ere aplikazio unibertsaleko aspirazioarekin jaiotako bi proposamen indartsuenak, Esping-Andersen-ek (2002) aipatzen duenez harrera hotza izan dute batak zein besteak Europako herrialde gehienetan. Zenbaitentzat lehen proposamena erradikalegia zelako, beste zenbaitentzat berritik ezer gutxi zekarrelako (herrialde nordikoen kasuan Hirugarren Bideari erreferentzia eginez). Funtsean, harrera hotz horren atzean herrialde bakoitzaren berezkotasunen errealitate ekidinezina dago, arestian aipaturiko erregimen bakoitzak beharrizan berriekiko azaltzen dituen abiapuntuko posizio ezberdinen afera, alegia.
Ildo beretik jarraitzen dute autore gehienek balizko “ongizate-politika europar” baten existentziaren ahultasunaz dihardutenean. Paper gaineko hamaika deklarazio, tratatu eta ebazpen ez-lotesleez harago, nekez aurki liteke Europa mailako herrialde guztietan aplikazio zuzenekoa izan den aginpiderik. Gallego et al-ek (2003) Europar Batasuneko gizarte-politikei buruz eginiko analisian bi aro nagusi ezberdintzen dituzte: lehena, 1957tik 1987ra artekoa politika europarren egiturazko ahuleziak ezaugarritzen du, eta bigarrena, batik bat Amsterdam-eko Ituna eta Luxenburgoko enpleguaren gaineko Gailurrak bultzatua (1988-2001), europartze erlatiboko garaitzat jotzen dute, Europar Batasunetik gizarte-politikei loturiko zenbait aurrerapauso eman baitziren.
Honela, gizarte-politika komun horiek batik bat hiru esparrutan eman zirela baieztatzen da: enplegu politikak, gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak eta gizartebazterketaren aurkako politikak, hurrenez hurren. Gizarte-kohesiorako programek ere garrantzia izan dute, aurrekontu garrantzitsuak bideratuz batik bat lan munduratze eta prestakuntza okupazionaleko esparruetara. Egileon irudiko, hortaz, ongizate-estatuek estatuaz gaindiko mailako gizarte-politiken dimentsio europar bat ere badute egun,
estatuen eskumenen kontra doan eredu harmonizatzaileetatik urrun, integrazio estrategiko eta malguagoa bilatzen duten orientabideak markatzen dituena, eta neurri batean neoliberalismoak 80ko hamarkadatik aurrera indarturiko politika pribatizatzaileari nolabaiteko galga jartzen diona (Gallego et al, 2003).
Eztabaidarekin jarraituz, beraz, neurri pribatizatzaileen aldeko joera orokor bat antzeman litekeen arren, herrialde ezberdinen ongizate-politiken balizko konbergentzia hori bi ardatz ezberdinen elkarreraginak definituko duela uste du Esping-Andersen-ek (2002): alde batetik XXI. mendeko beharrizan eta gizarte-arrisku berrien identifikazioak eta bestetik, horien aurrean erregimen bakoitzak duen abiapuntuko posizioak.
Beharrizan berrien esparruan, autoreak lau politika-esparru makro nabarmentzen ditu: familia eta haurren zaintza, genero-berdintasuna, lan-bizitza eta erretiro-aldiko politikak, hain zuzen ere. Lau esparru horietako erronkei aurre egiteko, erregimen bakoitzean orain arte eman den banaketa instituzionalaren (familia, lan-merkatua, estatua) izaerak determinatuko du herrialde bakoitzaren abiapuntuko tokia eta egokitzeko gaitasuna50.
3.1.3 Berrantolaketa instituzionalaren ondorioak: hirugarren sektorea eta sektore publikoaren arteko oreka berriak
50 Banaketa instituzional horretan ongizate-ekoizpena hiru zutabe horietako zeinetan indartu beharko den ebazteko, era berean, bi funtsezko premisa teoriko birformulatu beharra aipatzen du: alde batetik, “hautu instituzionalen” edo “merkatu/estatuko akatsen” teoriak berrikusi beharra dagoela dio, asko aztertu izan baita “merkatu akatsen” inguruan, baina apenas ezer ez “familia akatsei” dagokienean. XXI. mendeko gizarte-arrisku garrantzitsuenek zerikusi zuzena dute familiek gizarte-tentsioak xurgatzeko duten gaitasun edo gaitasun galerarekin, familia-egituren ezegonkortzeak eta presio demografikoak eragindako zaintzabeharrizanen hazkundeak eskaria eta eskaintzaren arteko desoreka berriak sortu baitituzte. Bigarren berrikuspen teorikoa, ongizate-ekoizpena zutabe horietako bakoitzean finkatzeak sortzen dituen “bigarren mailako eraginen” analisia osatzean zentratu behar litzateke, asko idatzi baita estatuaren esku-hartzeak sorturiko eragin negatiboen inguruan eta ezer gutxi ardura osoki familiengan delegatzeak sorturiko eragin negatiboei buruz (Esping-Andersen, 2002) .
Horrela, egitura hierarkikoko estatuaren zentraltasun egoera batetik, deszentralizazio eta delegazio prozesu sakonak eman dira, gizarte-ongizateari loturiko esparruak lehen fase batean tokiko mailako erakundeen ardurapean lagaz. Tokiko mailako zerbitzuen kudeaketa burutzeko estrategia bat nabarmendu da bereziki: merkatu sozialen sorrera eta ondorioz, hornitzaile aniztasun handiagoa zerbitzu horien eskaintzan. Honek, aldi berean, arestian aipaturiko bigarren ezaugarria jarri du kolokan, sektore publiko eta pribatuaren arteko bereizketa zorrotza, alegia. Zentzu horretan, mozkinez besteko zein
mozkin asmodun enpresek hornituriko zerbitzuen ordaintzaile eta erregulatzaile funtzioa betetzera mugatzen dira ongizate-estatuak. Aldi berean, new public management deiturikoaren bitartez, administrazio publikoaren kudeaketan enpresa pribatuari loturiko eraginkortasun irizpideak barneratu dira finantzaketa, inbertsio zein pertsonalaren kudeaketan. Azken ezaugarriari, gizarte zibilaren engaiamendu politikoari dagokionean berriz, azken hamarkadetan gizarte zibilaren parte hartzearen areagotzea nabarmentzen duten ikerketa andana egin da, dela erabiltzaileen parte hartzeari buruz, tokiko mailako ekimenetan, auto-laguntzako esperientzietan zein hirugarren sektoreko eragile ezberdinen bitartez.
Banaketa berri horretan estatuaren zentraltasuna defendatzen dutenen artean kokatzen da Rodriguez Cabrero (2004) ere, azken honi egokituz eskubide sozialen berme-egitura bakarraren funtzioa, nahiz eta gizartean azken urteetan emaniko aldaketek estatuaren kudeaketa pluralista bat martxan jartzea beharrezko bihurtu duten. Gutxienik bi zentzutan emandako aldaketek egiten dute berregokitze hori atzeraezina: batetik, gizarteak beharrizanen pertsonalizazioa eta norbanakoaren hautatzeko aukera lehenesten dituelako (non merkatuak paper berritua jokatuko lukeen hautespen-mekanismo efizientea den neurrira arte), eta bestetik hiritarrek afera komunen gaineko kontrol eta parte hartze handiagoa eskuratu nahi dutelako.
Honela, analisi orokor hau erregimen bakoitzari loturiko errealitateei egokituz, hirugarren sektorea eta sektore publikoaren arteko harreman moduak nola aldatzen joan diren ikusteko, Ascoli eta Ranzi-k (2002) lau joera ezberdin ezberdintzen dituzte:
i) Merkatua gailen den ereduetako herrialdeetan (herrialde liberaletan, alegia) lehenago ere sektore pribatuaren garrantzia handia eta esku hartze publikoa tamaina mugatukoa zen, eta hirugarren sektorea subentzio bidezko neurrien bidez bultzatzen zen. Joera aldaketa, hortaz, hirugarren sektorearen dimentsioan baino, honek estatuarekiko duen harreman moduan eman da, subentzio politiketatik azpikontratazio formuletara jotzen ari baita, formalismo handiagoa ezarriz bai finantzazioan eta baita horniduran ere, eta ondorioz, izaerarik profesionalena duten hirugarren sektoreko erakundeak indartuz bestelako advocacy erakundeen aurrean. ii) Subsidiariotasun ereduan (eredu kontserbadorean), hirugarren sektoreak historikoki jokatu izan duen nagusitasunezko tokia da zalantzan jartzen ari dena, zerbitzu publikoen hornidura lehia publikora irekitzeak kolokan jarri baitu orain arte indarrean zen itun korporatiboa. Honela, erakunde pribatu berrien barneratzea bultzatu da esparru horiek quasi-merkatu
gisara antolatuz, estatuak merkatuok erregulatzeko gaitasun handiagoa duelarik. iii) Estatua gailen den ereduetako herrialdeetan (sozialdemokratetan), pribatizazioa ez da eragile pribatuen parte hartze handiagoaren eskutik etorri (nahiz eta azpikontrataziorako joera handiago bat ere nabarmentzen ari den), baizik eta ongizateko zerbitzu publikoen emaitza eta kostuen inguruko kontrol handiago batetik. Honek, zentzu batean hirugarren sektorearen autonomiaren kaltetan egin du, berau advocacy funtzioetatik zerbitzuen hornitzaile izatera pasaz. iv) Hirugarren sektorea gailen den ereduetako herrietan (hala deitzen diete eredu mediterraneoko herrialdeei, gure iritzian deitura zalantzagarria den arren) mekanismo konpetitiboak barneratzeak herrialde horien partikulartasuna apur baten leundu du, estatuarekiko harremanean gardentasun handiagoa jarriz eta sistemari egonkortasun handiagoa emanez, eta neurri berean, hirugarren sektoreari aitortza instituzional eta legal handiagoa egin zaio,
3.2 Gizarte-ekonomia eta ongizate-estatuaren arteko harremanaren ikuspegi berriak
Ongizate-estatu keynesiarraren krisiak ekarritako berrantolaketa instituzionalak erronka berriak sortu ditu ongizate-estatuaren teorizazio lanen esparruan. Honela, ongizateestatua eta gizarte-ekonomia bi sektore bereizi gisa hauteman izan dituzten ikuspegietatik, bestelako ikuspegietara igaro gara. Estatua eta merkatuaz gain, hortaz, beste bi gizarte-egitura nagusiak ere (esparru informal eta komunitarioa) analisian sartzen hasi dira eta horien arteko harremana modu holistiko eta nahasiagoan planteatzen duten ekarpenak ugaritzen doaz.
Era berean, askoren iritzian azken urteetako bilakabide sozio-ekonomikoaren karira, “sektore” kontzeptu tradizionalak bere gaitasun analitiko eta teoriko ia osoa galdu du, gutxienik hiru fenomeno berriren ondorioz: i) hirugarren sektoreak finantzaketa publikoarekiko duen dependentzia hazkorragatik; ii) tradizionalki hirugarren sektoreak hornituriko zenbait esparrutan (osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak) lehia bizkortu delako gobernuek beren funtzioak pribatizatzearen bidetik, eta; iii) zenbait irabazi asmodun enpresa mozkinez besteko enpresatan bilakatu direlako, edo mozkinez besteko erakunde subsidiarioak ezarri dituztelako (Kramer, 2004).
Zentzu horretan, Kramer-ek (2004) lau paradigma berri proposatzen ditu, sektore arteko mugen lausotze edo konbergentzian oinarritzen direnak, eta ikerkuntza sektorialen osagarri izan litezkeenak: i) giza zerbitzuen politika ekonomikoa (Hasendelf, 1983); ii)
merkatu ekonomiaren ekologia (Hammack eta Young, 1993); iii) neoinstituzionalismoa; iv) sistema ireki eta mistoak. Paradigma horiek guztiek, esan bezala, sektore arteko “zehargarritasunetik” abiatzen dira, bakoitzak bere ikuspuntua jorratuz. Lehen biak gainetik azalduko dira, azken bietan gehiago sakonduko dugularik.
Hasenfeld-en (1983) iritzian, politika ekonomikoaren ikuspegia52 bereziki aproposa da erakundeen zerbitzu hornidura sisteman baliabideak eskuratzeko kanpo baldintzapenek zein modutan eragiten duten ulertzeko, bereziki sektoreartekotasun handia agertzen duten erakundeetan. Giza zerbitzuen politika ekonomikoak osasuna, hezkuntza eta gizarte-ongizatea bezalako esparruen bereizgarritasuna parte interesatuen aniztasunean (multiple stakeholders) kokatzen dute (bezeroak, aholkularitza-erakundeak, elkarteprofesionalak, ordaintzaileak, zuzendaritza organoak, organo erregulatzaile eta legegileak, etab). Honela, giza zerbitzuen horniduran erakunde berean bat egiten dutenez sektore guztietako eragileek (pribatu, sozial zein publikoek) erakunde horien jardueraren analisia egiteko interes talde ezberdinek erakundearen baitan duten botere eta erlazio ekonomiko aldakorrei erreparatu beharko zaie, halabeharrez. Erakunde horiek sektorearteko testuinguru batean beren autonomia mantentzeko estrategia ezberdinak har ditzakete aldi berean eragile ezberdinekin (lehia, elkarlana edota kooptazioa), sektoreei egotzitako jardute-logika puruen premisa hautsiaz.
Merkatu ekonomiaren ekologiatik begiratzen dutenentzat (Hammack eta Young, 1993), publikoa, pribatua eta hirugarren sektoreak merkatu ekonomian elkarmenpekotasun harremana duten nitxo ezberdinak hartzen dituzte. Ikuspegi honen arabera, behin erakundeek kanpo inguruarekiko harremana finkatu dutelarik, erakundeen egiturak berdin antzera jarraitzen du, ia aldaketarik egiteke. Sektore bakoitzak beregain hartzen dituen nitxoaren zergatiak, gizarte-fenomeno historiko sakonagoetan bilatu beharko dira (arestian aipaturiko path dependency-aren ildotik, esaterako elizak eta estatuak mantenduriko harremanetan). Ikuspegi honek, autoreek aitortzen dutenez, soilik du baliagarritasunik erakundeen inguruabarra nahikoa iraunkorra izan den kasuetan, eta
52 Politika ekonomikoaren adiera modu honetan ulertzen da: “politikak” erakunde ezberdinen arteko botere eta legitimitatea nola lortu eta mantentzen den eta gobernantza sistema hori nola ezartzen den begiratuko luke; “ekonomiak” bere aldetik, erakunde horiek beharrezko dituzten baliabideak (funtsak, langileak, bezeroak, etab.) nola eskuratzen dituzten aztertuko luke, baita zerbitzu horien ekoizpen eta horniduran ezarritako lanaren banaketa ere (Hasendelf, 1983).
Sektore arteko bereizketaren aurka egiten du ekarpen neo-instituzionalak ere, baina ikuspegi honen abiapuntuko hipotesia honako hauxe da: hirugarren sektorearen existentzia eta nolakoa bere testuinguru instituzionalaren optikatik soilik uler daiteke (Powell eta Dimaggio, 1991).
Testuinguru instituzional horren osaeran, Smith eta Gronbjerg-en aburuz (2006) ikuspegi neo-instituzionalistak garrantzia berezia aitortzen dio gobernuaren zentraltasunari. Zentzu horretan, publikoa, pribatua eta sozialaren arteko bereizketa sektoriala gobernuek bultzaturiko politika konkretuen emaitza da, gobernuak berak erabaki edo bideratu baitezake erregulazio, zergapetze edo subentzioko politika ezberdinak ezarriz sektoreetako bat ala bestea bultzatu.
Hirugarren sektorearen eta estatuaren arteko elkar-menpekotasun erlazio batera itzuliko ginateke hortaz, bien arteko harremana ez baita hirugarren sektorea sektore independentetzat jotzen dutenek aurreikusiko zuketena izango (zero sum erlazioa, alegia), guztiz aurkakoa baizik: gobernu politikak hirugarren sektorearen aldekoak diren neurrian bizkortzen da bigarrena, eta bigarren honen bizkortzeak lehenengoaren engaiamendu handiagoa eskatzen du trukean. Zentzu horretan ulertu behar dira Skocpol-en (1999) lanak, zeinak frogatu uste izan baitu gizarte-mugimenduen iraunkortasuna estatuak gizarte-eskubide horien mesedetan eginiko politiken araberakoa dela, edo pribatizazio politikek esaterako ez dutela besterik gabe hirugarren sektorearen aldeko pizgarria suposatzen (estatu funtzioak uzkurtzeak hirugarren sektorearen kaltetan jo izan duelako). Bi sektoreon arteko erlazioa, hortaz, sinergiazko eta osagarritasunezkoa litzateke, hirugarren sektoreak nekez eusten baitio erregulazio publiko mesedegarririk jaso ezean, baina ere berean hirugarren sektoreak positiboki eragiteko ahalmena baitu funtzio-publikoen sakontzean.
Bi dira, Evers eta Svetlik-en (1993) irudiko ekarpen honen sorkuntza hauspotu duten eztabaida nagusiak: bata, AEBtako teorikoek hirugarren sektorearen funtzioen inguruan sorturiko literatura (zeinaren errepaso sakona egin baita lan honen lehen eta bigarren ataletan); bigarren eztabaida Ingalaterran pizturiko “ongizatearen pluraltasunarena” litzateke, jarraian sakonduko duguna. Ongizate mistoaren hurbilketa, hortaz, aurreko bi eztabaida nagusi horien berrikuspen kritikoaren emaitza gisa ere interpreta liteke.
Lehen argudio ildoaren aurrean, “mozkinez besteko erakundeen” ikuspegi gisa definitu dugunak, ongizatearen pluraltasunaren eztabaidan lehen ekarpena suposatu zuen, hirugarren sektorearen aitortzarekin, gizarteen ongizatean merkatua eta estatuaz aparteko beste eragile baten existentzia defendatzen baitzen. Lehen ekarpen horiei ondoren eginiko kritikak, eskuarki, beren izaera ekonomizistegian zentratzen dira. Ongizate mistoko teorikoen iritziz, honako ahulguneak nabarmentzen dira lehen ekarpen horietan: i) soilik hartzen da aintzat hirugarren sektorearen eginkizun ekonomikoa, hots, bere zerbitzu hornitzaile funtzioa, bestelako eginkizun politiko edo sozialagoak alboratuz; ii) estatua, merkatua eta hirugarren sektorearen bilakabide historikoaren azterketari oso modu mugatuan edo antzuan erantzuten zaio; iii) hirugarren sektoreko elkarteen eratze-logika eta motibazioak oso modu mugatuan aztertzen dira irizpide soilik utilitaristak baliatzen baitira; eta iv) hirugarren sektoreak estatua eta merkatuarekin dituen harremanak aztertzen diren arren, ez zaio erreparatzen honek sektore informalarekin (etxegune, familia, edo maila komunitarioa) duen harremanari (Evers eta Svetlik, 1993).
Modu orokor batean esanik, ongizate mistoaren teorikoentzat gizarte-ordenaren teoria utilitarista horiek kontsumitzaileen portaera arrazionalaz kanpoko aldagaitzat jotzen dituzte oro har gizarte bakoitzaren esparru moral eta sozialak. Honela, ongizatea hoberenatzeko erabaki-hartze logikoen artean, eraginkortasun eta baliagarritasun irizpideak dira, oroz gain, “hautu instituzional” egokiena hartzeko kontuan hartu beharrekoak. Teoria ekonomiko puru horiek “kanpo eragiletzat” harturiko aldagai horiek, aldagai historiko, kultural eta sozialak hain zuzen ere, horiek dira soziologiaren ikuspuntutik aldagai zentralak, funtsezkoak hirugarren sektorearen bilakabide, funtzio eta esanahiak ulertzeko.
Honela, Wolfenden txostenean lehenengo bider pluralismoaren nozioa agertu zenetik, Johnson-en (1999) iritzian bi dira hurbilketa honek ekarritako berrikuntzak: lehenik, akademiko iparramerikarrek ez bezala, ongizatearen pluraltasun honetan hirugarren sektoreaz gain laugarren bat ere aintzat hartu beharra ohartarazten da, sektore informala, hain zuzen ere. Estatuaren zerbitzuetan zentraturiko ikuspegiek emakumeen bitartez eta nagusiki etxeguneetan emaniko zerbitzuak albo batera utzi izan dituzte (ongizateerregimenen salbuespenarekin). Ikuspuntu honetatik sektore informalak betetako lanaren aitortza egiten da, halako moduz ezen ongizate-estatuaren nozioa sektore publikoko profesionalen ardura izatetik, norbanako eta komunitatean oinarrituriko ardura izatera igaroko baita (Evers eta Svetlik, 1993).
Baina lau esparru instituzional horien existentzia aitortzea baino areago, hurbilketa honen lehen ekarpen nagusia lau horien arteko oreka zertan den aztertzean datza. Oreka berri hori aldakorra izan arren herrialde batetik bestera, garai batetik bestera eta ongizate-zerbitzu batetik bestera ere, azkenaldian eredu eta joera argi batzuk marraztu litezkeela defendatzen da (Johnson, 1999). Honela, ekonomia misto tradizional eta garaikidearen arteko bereizketa argi bat planteatzen da: ekonomia misto tradizionalean gobernua eta hirugarren sektorearen arteko “lanaren banaketa korporatista” bat ematen zen, Alemania delarik eredu honen erakusle nagusia. Eredu garaikidean aldiz aldagai berri bat sartzen da, hornitzaile komertzialena hain zuzen, eta harremanak korporatiboak beharrean, nagusiki lehiakorrak dira hiru eragile horien artean. Harreman hori aztertzeko proposaturiko irizpideak hirugarren sektoreko teorikoen analisietatik hartuko dira (Anheier eta Seibel, 1990), funtsean hiru esparru bereiziz: hornidura, finantzaketa eta erregulazioa (Johnson, 1999:23).
Ongizatearen pluralismoak proposatzen duenaren arabera, joera argi bat antzematen da aipaturiko sistema misto garaikideko eragile nagusien artean: estatuak bere zerbitzu hornitzaile funtzioa asko murriztu du, mozkin asmodun eta mozkinez besteko erakundeen mesedetan. Alabaina, estatuaren funtzioa berrindartu egingo da zerbitzuaren erregulatzaile, ordaintzaile, eta azken buruan kalitatearen ebaluatzaile gisa. Estatua, zentzu horretan, zerbitzu publikoa eskainia izango denaren berme bilakatzen da, baita finantzatzaile nagusia ere: zuzenki hornitu ez arren, bera da hornitzaile pribatuen diru
iturri nagusia, kontratu-bidezko harremanen bidez. Era berean, herrialde anglosaxoietan nagusiki baina baita beste hainbat herrialdetan ere, “aukeratzeko aukera” handitzen duten politikak ezartzen ari dira, hornitzaile kopurua handitzeko eskaintza politikak kontsumitzailearen eros ahalmenean eragiten duten eskari politiken bitartez osatuz.
Pluralismoaren adiera hau, bistakoa denez, eragile ezberdinen arteko oreka modu ezberdinetara irekita agertzen den neurrian, guztiz baldintzaturik dago elementu ideologikoengatik, nagusiki, ideologia bakoitzak estatuaren zentraltasunaz agerturiko jarrerengatik. Johnson-ek (1999) aipatuko dituen sei ideologia politiko nagusiek (erdiko bidea, sozialdemokrazia, marxismoa, eskuin berria, feminismoa eta ekologismoa) jarrera ezberdinak dituzte estatuaren zentraltasunaren inguruan, eta logikaz, nork duen boterea hark finkatu du pluralismo honen izaera. Esparru politiko honetan gehiago sakondu gabe, hurbilketa honek aurrekoarekiko dakarren berrikuntza nagusia azken ezaugarri horretantxe datzala defendatzen du Evers eta Svetlik -ek (1993), bulkada politikoaren garrantzia aipatzean hain zuzen ere, hirugarren sektoreko eta gainerakoen bilakabidearen aldagai nagusitzat.
Hastapenetan aipatu bezala, hurbilketa honek aparteko garrantzia aitortzen dio hirugarren sektoreari bai zerbitzu hornitzaile lanetan eta baita maila kontzeptualean ere. Maila kontzeptualean hirugarren sektorea aparteko sektorea edo sektore independentea izan beharrean, beste hiru sektoreek (estatua, merkatua eta komunitateak) bat egiten duten sektore gisa hautematen da (Evers eta Svetlik, 1993), eta ikuspuntu amerikarrak nabarmentzen duen mozkinez besteko izaeraren garrantzia bigarren plano batean uzten du (Kramer, 2004). Hornitzaile gisa aurresuposatzen zaizkion abantailei dagokienez,
erabiltzaile eta boluntarioen arteko gertutasun handiagoak kontsumitzaileen preferentziekiko adiago egon ahal izatea dakarrela argudiatzen da, eraginkortasun gabe edo maila mugatuan erabilitako baliabideen ustiaketa hobea lortuz. Maila kontzeptualean berriz, ongizate mistoaren hurbilketak hirugarren sektorea kontzeptualizatzeko intuizio batzuk eskaintzen ditu, batik bat honako bi baieztapen hauetan laburbil genitzakeenak:
edo gizarte-zaintza zerbitzuen alorra bestetik (Borzaga eta Defourny, 2001) zenbaitek zerbitzu pertsonal edo gertutasunezko zerbitzu gisa izendatu dutena (Laville, 1993).
Nolanahi ere, dinamika berri horiek bete betean sartzen dira “lehentasunezko ondasunen” ekoizpenean, ordura arte sektore publikoaren erantzukizun izan arren, gizarte-beharrizan berrien eskutik (adineko pertsonen bizi-kalitate eskasa, iraupenluzeko langabezia, etorkin eta gutxiengo etnikoak, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea, etab.) hirugarren sektoreko erakundeen bitartez hornitzen baitira (Chaves eta Monzón, 2008).
Elkar laguntzazko erakunde izatetik, hortaz, engaiamendu zibiko eta politiko eraldatzailearekin jaio dira dinamika berri horiek (Laville, 2004). Sajardo eta Chaves-ek (2006) epaitzen duten moduan, diferentziarik nagusiena ikuspegi honen izaera politikoagoan legoke.
Errealitate horiek ugaritzen joateko arrazoien artean, nagusiki arrazoi ekonomiko zein soziologikoak eskaini izan dira. Lehen horien artean leudeke Borzaga eta Defourny-k (2001) azpimarratzen dituzten elementuak. Horien iritziz, ekimen berri horien agerpenak harreman estua izan du oro har 70etik aurrera Europako herrialde ezberdinetan jasandako hazkunde ekonomikoaren geldialdi eta desenplegu tasen
Joera pribatizatzaile honek emaitza nagusi bat ekarri zuen, gizarte-ekimeneko enpresen ugaritzea ekarri zuena: ongizate-zerbitzuen esparruan finantzazioa eta hornidura bereiztea, hain zuzen ere. Horrela, zerbitzuen erantzukizun finantzarioa esparru publikoak mantendu arren, zerbitzuen hornikuntza enpresa pribatuen eskuetara igaro da, eta hor, tradizionalki mozkin asmoko enpresentzat erakargarri suertatu ez den sektorean, ugaltzen hasi dira arestian aipatu diren gizarte-dinamika berri horiek.
aldarrikatzaileak erantsiz, edo nahiago bada, protesta eta gizarte-kontzientziaziorako erakundeen bitartez jarduera produktiboak abiaraziz.
Modu orokor batean, enpleguan jazotako “tertziarizazio” prozesua ez da manufakturaindustriatik zerbitzuen sektorera emandako desplazamendu batekin azaltzen ahal soilik. Maila sakonago batean ekoizpen sektore osoan elkar bizi diren bi ekoizpen-moduren artean eman da tertziarizazioa: enplegua lan estandarizatuetatik harremanean intentsiboak diren zerbitzuetara igaro da. Testuinguru honetan, hainbat autorek baieztatzen dute zerbitzuen alorra dela egun, eta bereziki “harremanezko zerbitzuena”, enplegu berriak sortzeko gaitasun handiagoa azaltzen duen esparrua..
3.3.3 Gizarte-ekonomia berriarentzat izendapen berria: Enpresa Sozialak
Izatez enpresa-ekimenak diren arren, nekez azal liteke horien sortze motibazioa mozkin asmoaren edota interes material hutsaren bitartez, guztiek ere partekatzen baitute tokiko mailan jarduera ekonomiko bat burutuz demokrazia bultzatzeko nahikundea. Laville-k (2003) “ekintzailetasun zibikoa” deituraren bitartez (civic entrepreneurship) izendatzen
ditu, “elkartasunean oinarrituriko enpresa-ekimen” berri horiek. Gizarte zibiletik, eta partekatzen den “ondasun komunaren” nozioari eskerrak, gizarte-sare ezberdinak osatzen dira, eskainiriko zerbitzuaren erabiltzaile eta prestatzaileak, zein bultzatzaile diren finantzatzaile eta bazkideak inplikatzen direlarik. Hain harreman estuz osatzen dira sare horiek, eskaria eta eskaintzaren arteko eraikuntza partekatu bat gertatzen dela esaten baita, gertuko elkarrizketa bitartez (Lewis, 1992). Modu honetan, eskaintzaileak eskariak azaltzen dituen beharrizan berriak asetzeko sentsibilitate bereziarekin jarduten du, eta eskariak bere beharrak aditzera emateko erraztasunak lortzen ditu.
Ezaugarri horiengatik guztiengatik, autore askok jarduera horiek “gertutasunezko zerbitzuak” bezala identifikatzen dituzte (Sajardo eta Chaves, 2006). Hala ere, ekintzailetasun olde berri honek dituen ezaugarri bereizgarrien inguruko azterketarik zehatz eta xehatuena Social Enterprise edota Enpresa Sozialaren inguruko teorizazio eskolen aldetik etorri da, eta horiexek aztertuko dira jarraian.
Defourny-k (2001) ekintzailetasun berri hau analizatzeko Schumpeter-ek bere obra klasikoan (1934) erabilitako kategoriak berrartzen ditu, oinarrian dagoen talde ekintzaileak aldaketa esanguratsuak eransten dizkie enpresa-egitasmo horiei, berrikuntza ezberdinak sartuz jarraian agertzen diren alderdietan:
Produktu klase berriak: gizarte-ekonomiaren teoria azaltzaile guztiek bere eginkizuna merkatuak zein estatuak ase gabeko esparruetan kokatu badute ere, egun ekintzailetasun berri bat hautematen da, bereziki Europan, ongizate-sistemen krisiari loturik (aurrekontu, eraginkortasun eta legitimitate krisia, aldi berean). Ordura arte estatuaren eskuduntza esklusiboa ziren zenbait zerbitzu, eragile pribatuen bitartez hornituak izaten hasi dira. Bereziki bi jarduera esparru nabarmendu dira: desgaitasuna duten pertsonen
lan integrazioa eta desabantaila egoeran dauden gizataldeentzako zerbitzu pertsonalak (bereziki haur eta adineko pertsonak, baina baita etorkin, errefuxiatu, tratu txarrak jasotako emakumeak, etab.) - Ekoizpen eta antolakuntza-metodo berriak: enpresa sozialen beste bereizgarritasun bat enpresa-egitasmo horietan inplikaturiko eragileen aniztasuna litzateke, partaidetza partekatuko egituretan biltzen baitira soldatapeko langile, boluntario, erabiltzaile, erakunde bultzatzaile zein autoritate lokalak ere. Partaidetza eredu horiek, multi-stakeholders bezala ezagunak, gizarte-ekonomiako erakundeetan baino heterogeneotasun handiagoa izateak, ekoizpen prozesua bera modu ezberdinean antolatzea eskatzen du, parte interesatu ezberdinen arteko lankidetza esparruak eta aliantzak egituratzea eskatzen baitu. - Ekoizpen-faktore berriak: soldatapeko lana lan boluntarioarekin bateratzen duten ekimenak dira enpresa sozialak. Errealitate horrek giza baliabideak kudeatzeko trebetasun berezia eskatzen du. Horretaz gain lan kategoria horietako bakoitzean gertatzen doazen aldaketak bereganatzeko malgutasuna ere eskatzen dio erakundeari, esaterako lan boluntarioak gero eta izaera enpresarialagoa (ez hain boluntario edo militantea) azaltzea, edota soldatapekoak era berean erakundeko bazkide izateak berekin dakar gobernu-organo parte hartzaileak izatea, etab. - Merkatu-harreman berriak: enpresa sozialak tradizionalki familiak eta estatuak bere gain harturiko zenbait zerbitzuen “desfamiliarizazio” eta “desestatalizazio” prozesuei erantzunez jaio dira, zerbitzu horiek merkatu harreman berrien bitartez eskainiz. Tradizioz merkatu elkartrukeen bitartez hornitu ezin ziren zerbitzuak merkatura atera direnean (estatuek buruturiko azpikontratazioen bitartez, edota familien baitan jazotako externalizazio prozesuen ondorioz), enpresa sozialak jarduera esparru horietan kokatu dira, merkatu harreman berriak proposatuz. - Enpresa-forma berriak: enpresa-egitasmo berritzaile horiek Europan zehar hedatzen joan ahala, herrialde ezberdinetan ekimen horietara hobeto egokituko zen legediaren garapena eman da. Horrela, enpresa sozialen artean aitzindari eta erreferentziazkoa den Italian “Kooperatiba Sozial” estatusa onartu zen legalki 1991ean. Horien atzetik etorri ziren 1995ean Belgikako
Aipaturiko izaera berritzaileko elementu horiek, enpresa sozialak gainerakoengandik ezberdintzen dituen ezaugarri nagusia merkatuko, ez-merkatuko eta ez-monetazko egitura hibridoak izatean datza. Hibridazio hori enpresa sozialen alderdi ezberdinetan gauzatzen da: bai parte hartzen duten eragileen aldetik (aipaturiko multi-stakeholders eredua); baita mobilizatzen dituzten finantza baliabideen aldetik (izan litezke merkatuko salmentetatik eratorriak, izan litezke sektore publikotik diru laguntza edo azpikontratazio bidez eratorriak, edo baita norbanakoen dohainen bitartez ere); eta baita baliatzen dituen ekoizpen faktoreetan ere (soldatapeko zein borondatezko langileen bateratzea).
Azken ideia horri loturik justifikatzen da orobat, enpresa horien izaera soziala. Izan ere zer dela eta deitu behar litzaieke enpresa horiei, enpresa “sozial”? Defourny-ren iritziko (2001), Gizarte Ekonomiaren zein Mozkinez Besteko Erakundeen korronte teorikoek proposatzen dituzte izaera sozial hori detektatzeko giltzarri nagusiak, eta hiru dira nagusiki: i) jardueraren helburuei dagokienean, mozkinen peskizan aritu ordez, mozkinen gaineko betebehar jakinak dituzten erakunde izatea, konkretuki nola-halako mozkinen sozializazio bat gauzatu beharra (bai komunitatearen mesedetan edo bai jardueraren garapenean berrinbertituz); (ii) aipaturiko baliabideen hibridazioa, merkatuko, ez-merkatuko, eta ez-monetazko baliabideak erabiltzearren, eta; (iii) antolakuntza mailako ezaugarrietan, erakunde parte hartzaileak diren neurrian, beren erabaki-organo autonomoekin eta bazkideek erabakitze ahalmen parekidea dutelarik, horiek egindako balizko ezein kapital ekarpenengandik apartekoa.
3.3.4 Europa mailako erreferentzia nagusiak
Enpresa Sozial horien inguruko eraikuntza teoriko guztia, pentsatzekoa denez, han eta hemen agertu izan diren ekimen sozio-ekonomikoen behaketa eta analisietatik eratorri izan da.
Europa mailan enpresa sozialek oso garapen disparekoa ezagutu dute herrialde batetik bestera: zenbait herrialdetan azken urtetako hazkundea eztabaidaezina den arren (nagusiki Italia eta Britainia Handian), beste zenbait herritan garrantzia esanguratsua lortu dute baina oso sektore espezifikoetan (esaterako Suedia eta Finlandian haurtzaindegi eta enplegu zerbitzuen alorretan). Beste zenbait herritan, aldiz, bazterreko presentzia dute (Grezia edo Danimarkan) edota ez dira gehiegi bereizten sektore publiko edo hirugarren sektoreko erakunde tradizionaletatik (adibidez Alemanian edo Herbehereen kasuan). Borzaga eta Defourny-ren iritzian (2001), herrialdeen arteko desberdintasun horiek hiru faktore ezberdinen bitartez azal litezke: herrialde bakoitzaren garapen sozio-ekonomikoa, ongizate-erregimena eta sistema legala aintzat hartuz, hain zuzen ere.
Herrialde bakoitzaren garapen sozioekonomikoak eragin zuzena du enpresa sozialen agerpenean: gutxien garaturiko herrialdeetan, gizarte-zerbitzuen karga familia unitateen bitartez estaltzen den neurrian, adierazitako gizarte-zerbitzuen eskaria apalagoa da bestelakoetan baino, eta beraz, enpresa sozialak gutxi garatzen dira esparru honetan, eta gehiago lan merkatutik bazterturiko pertsonen gizarteratze esparruetan. Gizartezerbitzuen eskariak beraz, lotura du herrialdeen maila sozioekonomikoarekin, baina baita horien ongizate-erregimenarekin ere: ongizate-zerbitzuak nagusiki publikoak edo informalak diren herrialdeetan, ez da enpresa sozialen hedapen handirik ezagutu. Aldiz, prestazio bidezko ongizate-sistema garatua duten herrialdeetan, enpresa sozialek testuinguru egokia aurkitu dute ugaltzeko: eskari kaudimenduna batetik, eta hornidura publikoaren gabezia, bestetik. Aldagai horiei, herrialde bakoitzarena propioa den arautegia erantsiz gero, emaitza nazioarteko esperientzi ezberdinen argazkia litzateke.
Kasurik aztertuenak aipatzekotan, hurrengoak aipatu behar lirateke. Frantzian gurasoen parte hartzearekin osatu diren haurtzaindegi zerbitzuak eta helduen edota menpekotasuna azaltzen duten pertsonentzako etxez etxeko laguntza zerbitzuak dira gehien azpimarratzen direnak. Ekimen berri horiek, estali asmo duten beharrizanari erreparatuz gertutasunezko izaera azaltzen dute, bai esparru geografikoari dagokionean baina baita agertzen duten harremanezko elementuen ondorioz ere. Hori dela eta eman izan zaie “gertutasunezko zerbitzuen” izendapena (Laville, 2004).
Gizarte-zerbitzuen kooperatibizazio prozesuaren erakuslerik nagusienak Italiako kooperatiba sozialak dira zalantzarik gabe, dinamika berri horien aitzindari eta erreferentzia nagusi. Borzaga eta Santuari-k (2001) aztertzen dutenez, kooperatiba sozialak 1991ean legalki errekonozituak izan zirenetik, hainbat eta hainbat borondatezko elkarte kooperatibetan bilakatu ziren gizarte-zerbitzuen hornidurara igarotzeko. Nagusiki bi motako kooperatibak bereizten dira, A eta B motakoak, lehenak gizarte-zerbitzu, osasun eta hezkuntza adarretan dihardutenak, eta bigarrenak desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzen diharduten enpresak. Hala ere, nagusiki helduen zaintza-zerbitzuetan diharduten kooperatibak dira kooperatiba sozialak. Kooperatiba horien ezaugarrien artean nabarmentzekoak lirateke, besteak beste: beren jabetza partekatu edo mistoa (langile, erabiltzaile, finantzatzaile zein laguntzaile boluntarioak elkartzen baitira), baliabide finantzarien aniztasuna (merkatuko, ezmerkatuko eta ez-moneztako baliabideak uztartuz) eta beren tokiko eta tamaina txikiko izaera.
Horiekin batera aztertu izan dira Britainia Handiko etxez etxeko zaintza-kooperatibak, tokiko mailako autoritateek abian jarritako azpi-kontratazio (contracting out) edota quasi-merkatu publikoen eraketaren testuinguruan aurkitu baitituzte ugaltzeko baldintzak (Spear, 2001). Autore horrek berak baieztatzen du Britainia Handiko ongizate-zerbitzuen sektorean bi aldibereko prozesu ematen ari direla, hots, lurralde deszentralizazioa, eskumenak udalerri mailara igaroz, eta zerbitzuen azpi-kontratazioa edo pribatizazioa. Testuinguru horretan ari dira ugaltzen enpresa sozial ezberdinak, dela tradizio handiko borondatezko elkarte erraldoien bultzadaz edo dela tokiko mailako kooperatiba txikien ekimenez.
Suediako kasuan, aldiz, azterketa garrantzitsuak egin izan dira halaber gurasoek autokudeaturiko haurtzaindegien gainean (Pestoff eta Brandsen, 2010).
Behin dinamika berritzaile horien konstatazioa egin ostean, eta horien sortze arrazoiak iradoki ostean, egile ezberdinek argudiatzen dute ordura arte hirugarren sektorearen azterketan nagusiak diren bi ikuspegien marko teorikoak zailtasun edo muga nabarmenak azaltzen dituztela ekimen berri horiek bere osotasunean entelegatzeko.
Defourny-ren irudiko (2001), bi ikuspegiek dituzte zenbait zurruntasun dinamika horien berpizkundea ulertzeko, bai beren garrantzia, bai beren forma juridiko ezberdinak eta baita beren motibazio fundazionalak aztertzeko ere. Bi dira honen iritzian muga nagusiak: alde batetik, bai gizarte-ekonomiaren eta baita mozkinez besteko ikuspegiak ere, hirugarren sektore osoa printzipio bateratzaileen bitartez biltzera jotzen dute, izaera anitzeko erakunde multzo bat definizio bakar eta orojakile batean laburtuz. Hautu bateratzaile honen ondorioz, bi ikuspegietatik bat ere ez da partzialki bere definizioarekin bat egiten ez duten errealitateak hautemateko gauza, eta beraz, gaitasunik gabeak azaltzen dira hirugarren sektorea bere osotasunean azal lezaketen “izendatzaile komun” zabalagoak proposatzeko.
Beste aldetik, bi ikuspegiok esentzialki estatikoagoak dira dinamikoak baino, kasurik gehienetan a posterioriko analisietan zentratzen direnak. Metodologia deskriptiboaren erabilera hori ez da sarri askotan lagungarri izaten ekimen ezberdinen azpian ematen ari diren bilakaerak hautemateko, motibazio interesak ulertzeko, etab. Bi ikuspegiek serie historikoak lantzen dituzten arren, dela enpleguaren bilakaera edo bestelako faktore giltzarriak azalduz, estatistika deskriptibo horiek ahulezia berbera azaltzen dute, gehienera ere argazki estatikoen segida bat egiteko balio baitute, ez mugimendua irudikatzeko.
ordezkatzaile edo osagarri izatetik urrun, gainerako bi sektoreekin bat, eta batik bat estatuarekin elkarreraginez garatzen den gizarte gertaera dela uste baitu.
Gizarte-ekonomiaren ikuspegiarekiko mantentzen duen erlazioak aldiz, interpretazio ezberdinetarako ateak irekitzen ditu. Badira, dinamika berri horiek funtsean gizarteekonomiaren jarraipen naturaltzat jotzen dituztenak (Jeantet, 2001), edo funtsean gizarte-ekonomiaren baitako jarduera esparru espezifiko eta mugatutzat jotzen dituztenak (Sajardo eta Chaves, 2006) eta maila praktikora jaitsita, gizarte-ekonomiaren baitakoak direla defendatzen dutenak (Chaves eta Monzón, 2008).
90eko hamarkadan zehar antzeko esperientziak hedatzen joan ziren Europan zehar, nahiz eta legalki izendapen ezberdinekin aitortuak izan. Herrialdeetan zehar ezaugarri bertsuekin sortzen ari ziren esperientzien gaineko analisi alderatuak egin asmoz, 1996an EMES European Research Network delako ikerketa taldea sortu zen, geroztik enpresa sozialaren erreferente teoriko nagusiena bilakatu dena. Politika publikoen esparruan, berriz, Britainia Handiko gobernu laboristak berebiziko bultzada emango zion 2000eko lehen urteetan enpresa sozialaren gaiari, Social Enterprise Unit gobernu organoaren bitartez, sektorearen gaineko ezagutzan sakontzeko eta enpresa molde berritzaile horiek promozionatzeko politikei ekin zielarik.
Behin enpresa sozialaren errealitatea nazioarte mailan modu bereizian errekonozitua izan zelarik, gaiari loturiko eskola eta ikuspegi ezberdinak jorratzen joan dira. Horien guztien artean, guk, EMES sarean bildutako ikerlariek proposatzen duten definizioari
Irizpide ekonomikoak - Ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta salmenta jarduera jarraitua: mozkin asmorik gabeko erakundeen aldean, enpresa sozialen eginkizun nagusia ez da laguntza edo birbanaketazko funtzioetan zentratzen. Aitzitik, jendartearentzat modu jarraituan ondasunen ekoizpenean eta zerbitzuen hornikuntzan jardutea da horien eginkizuna. Jarduera produktiboa da, gainerakoen gainetik, enpresa sozialen izateko arrazoia. - Autonomia maila altua: enpresa sozialak gizatalde batek modu autonomoan eta buruaskian sorturiko ekimenak dira. Finantzazio publikoarekiko dependentzia maila bat ager dezaketen arren, ez dira inolaz ere ezein autoritate publikok ez bestelako erakundek zuzenki ez zeharka kanpotik kudeatuak izango. Jarduera abiatu zein amaitutzat jotzeko eskubide osokoak dira. - Arrisku ekonomiko maila esanguratsua: enpresa soziala abiarazten dutenek, osoki edo partzialki asumitzen dute beren ekimenaren arriskua. Instituzio publikoen aldean, enpresaren bideragarritasun finantzaria bazkide eta langileek beharrezko baliabideak ziurtatzeko egiten duten ahaleginaren araberako da. Gutxieneko lan ordaindua: mozkin asmorik gabeko erakunde gehienen kasuan bezala, enpresa sozialek monetazko zein ez-monetazko baliabideak baliatu ditzakete, lan boluntarioa zein soldatapekoaren bitartez. Alabaina, enpresa sozialaren bitartez buruturiko jarduerak gutxieneko lan ordaindu maila bat izatea du baldintza.
Irizpide sozialak - Komunitatearen mesedetan jarduteko helburu esplizitua:enpresa sozialaren helburu nagusietako bat, komunitatearen edota gizatalde konkretu baten mesedetan jardutea da. Zentzu berean, enpresa sozialen ezaugarrietako bat da tokiko mailan gizarte-erantzukizunaren zentzua hedatzeko asmoa izatea da. - Hiritar talde batek abiarazitako ekimena: enpresa soziala engaiamendu kolektiboaren emaitza da, beharrizan edo aspirazio konkretu bat partekatzen duen gizatalde edo komunitate baten parte diren pertsonengandik sortua. Izaera kolektibo hori denboran zehar mantendua izango da, nahiz eta horrek ez oztopatu modu bateko edo besteko lidergorik izatea (norbanako edo talde txikien lidertza). Kapitalaren jabegoan oinarritzen ez den erabaki-hartze ahalmena: normalki “pertsona bat, bozka bat” printzipioari men egiten dio horrek, edo bederen gobernu organoen bitartez bideraturiko erabakitze prozesuak, eta finean erabakitze eskubideak, kapital ekarpenen araberako banaketarik ez izatea. Honetaz gain, kapitalaren jabeek beren garrantzia izanagatik ere, gainerako parte interesatuekin (stakeholders) partekatuko dituzte erabakitze eskubideak. Izaera parte-hartzailea, jarduerak eragiten dien parte interesatuak barnebiltzen dituena: enpresa sozialen ezaugarri garrantzitsuak dira kudeaketa parte-hartzailea, parte interesatuek erabaki hartzeetan eragina izatea eta erabiltzaile zein kontsumitzaileen ordezkapen eta parte hartzea bermatzea. Kasu askotan, enpresa sozialen asmoetarik bat izaten da tokiko mailan jarduera ekonomikoen bidez demokrazian sakontzea. - Mozkin banaketa mugatua: enpresa sozialen artean kokatzen dira “mozkinak banatu ezinaren” baldintzapean jokatzen duten erakundeak, baina baita mozkinen banaketa mugatua onartzen duten erakundeak ere –kooperatibak, kasu- beti ere mozkinak maximotzeko portaerak bazter utziaz.
Irudia 1: Enpresa soziala, mozkinez besteko sektore eta kooperatiben arteko bidegurutzean
Enpresa sozialek, ordea, arestian aipatu den bezala, bi corpus teoriko horietatik edan arren, horiek errealitate berri hauek hautemateko dituzten mugekin jotzen dute, eta ekonomia solidarioaren ikuspegia osoago baten baitan aztertuz gero hartzen dute benetako zentzu berritzaile bat.
Hala ere, eta ikusmira apur bat gehiago zabalduz, ekonomia solidarioa sostengatzen duen corpus teorikoa zorretan aurkitzen da, neurri handi batean, merkatu-ekonomiaren kritikan XX.eko hastapenetan erreferentziazko egin ziren bi antropologo ekonomikoren ekarpen nagusiekin: Karl Polanyi eta Marcel Maussen lanekin, hain zuzen ere (Laville,
2004). Biek ala biek, XIX. mende erdialdetik nagusitasunez garatzen zihoan merkatuekonomia eta teoria ekonomiko neoklasikoei erantzunez, bi ardatz nagusitan zentratu zuten euren teorizazio kritikoa: ekonomiaren izaera politikoa eta ekonomiaren izaera pluralaren ildotik.
Beste aldetik, eta lehen hari horri tiraka, ekonomiaren izaera plurala edo pluraltasuna da azpimarratzen duten puntua. Honela, teoria neoklasikoak ekonomia modernoa oso modu mugatuan ulertzen du autoreon iritziz: ekonomia lehia perfektuaren balizko zorrotzaren gainean eraikitzen den merkatuaren bitartez kudeatzen da eta auto-erregulatzeko gai da (uler, eskaria eta eskaintzaren arteko prezio bidezko oreka lortzen da merkatuz kanpoko ezein erakunderen esku hartzerik gabe). Are, enpresa modernoa enpresa kapitalistarekin identifikatzen da, zeinaren bitartez enpresa-jabeek beren kapital ekarpenen maximotzea beste helbururik ez baitute beren parte hartze ekonomikoaren motibazioan. Ekonomiaren kontzepzio hertsi honen aurrean, Polanyi-k printzipio ekonomikoen pluraltasuna aldarrikatu zuen, Mauss-ek jabego moduen pluraltasuna gehitu zuen bitartean (Laville, 2004)54.
Oinarri teoriko horien jatorria partekatuz, herrialde ezberdinetako teorialarien bultzadaz garatu izan da azken bizpahiru hamarkadatan ekonomia solidarioaren teorizazioa.
sendotzeko oinarriak jartzen ditu, eta ondorioz, elkartruke horiek interes material hutsetik ulertzen ahalegintzea ariketa antzua da, bere benetako logika eta funtzionamendua ulertzeko ezinbestekoa baita gainerako harreman sozial eta sinbolikoei erreparatzea. 55 “C faktorea” ekonomia solidarioko erakundeei lehiakortasuna damaien faktoreak izendatzeko erabiltzen da, Razzeto-ren aburuz, erakunde horiek kapital, teknologia eta eskulan espezializatuaren alorretan izan ditzaketen gabezien aurrean, elkartasunari lotutako faktoreen abantailekin jokatzen baitute, (denak ere gaztelerazko C letrarekin hasten direnak: comunidad, compañerismo, compartir, colaboración, cooperación,
Lehen maila horretan, beraz, teorialariek ekonomia solidarioa ekonomia bere horretan ulertzeko gako berriak proposatzeko lanabes gisa darabilte, ekonomia birpentsatzeko giltzarriak emanez, dela orain arteko teorizazio ekonomikoen oinarriak zalantzan jarriz edo dela “Beste Ekonomia” (Otra Economía) baterako oinarri teoriko berriak proposatuz (Coraggio, 2011). Ekonomia solidarioren adar hau nagusiki teorikoa litzateke, eta errealitate konkretuen analisietatik abiatu arren maila zabalagoan, ekonomia bere prozesu guztietan (ekoizpen, merkataritza, banaketa, finantzazioa, kontsumoa, etab.) eraldatzeko ekarpenak jasotzen dituzte.
merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat bereziki); iii) ingurugiroarekiko errespetua; iv) lankidetza erakunde barruan zein kanpoan; v) mozkinez besteko izaera eta; vi) inguruarekiko konpromisoa.
Zentzu horretan, ekonomia solidarioko enpresak ez dira, huts hutsean, gizarte-helburuak dituzten jarduera ekonomiko gisa definitzen. Aitzitik, esparru ekonomiko eta sozialaren hedapen gisa agertzen dira, esparru ekonomikoan printzipio ekonomikoen pluraltasuna aldarrikatuz eta esparru politikoan gizartearen demokratizazioaren alde bultza eginez (Martinez eta Alvarez, 2008).
58 Merkatu-ekonomiaren ikuspegi mugatu honen aurrean, autoreok ekonomiaren ikuspegi hedatuagoa izateko hiru jarduera poloen bereizketa proposatzen dute, Polanyi-ren (1944) hiru printzipio ekonomikoetan babes hartuz: i) merkatuko ekonomia: esparru honetan ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta banaketak interes materialei erantzuten die, eta horien elkartrukea merkatuaren bitartez bideratzen da, eskaria eta eskaintza adostasuneko orekara eramaten dituen prezio jakin batean. Eskaria eta eskaintzaren arteko erlazioa kontratu bidez finkatzen da, eta hortaz, prozesu ekonomikoak modu autonomoan gertatzen dira, esan nahi baita, beste inolako ez-merkatuko gizarte-erlazioekin loturarik izan gabe. Ii) ez-merkatuko ekonomia: ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta banaketa estatuak gobernaturiko prozesu eta antolakundeen esku geratzen den esparrua litzateke hau. Ez da beraz merkatuko elkartruke printzipioa esparru hau gidatzen duena. Aitzitik, birbanaketa printzipioa da nagusi, eskubide indibidualen jabe diren norbanakoen mesedetan eraturiko gizarte-segurantza, ongizate edota gizarte-larrialdietarako asistentzia sistemen bitartez. Birbanaketa prozesu horiek sektore publikoaren bitartez gauzatzen dira, zeinak kontrol demokratikoaren pean jokatzen duen. iii) Ez-monetazko ekonomia: ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta banaketa elkarrekikotasun printzipioaren menpe dago. Elkarrekikotasuna, pertsona zein gizataldeen artean elkarren onurarako ezartzen diren erlazioen bitartez ematen da, baldin eta gizatalde horiek erlazio horiek sortzeko esparruetan parte hartzeko erabakia hartzen badute. Ez-monetazko ekonomia oinarrizko ekintza ekonomikoen forma bat da, eta “dohaina”ren (ingelerazko gift edo gaztelerazko don) gizarte-ekintzan gorpuzten da. Alta, dohaina ez da ulertzen altruismoa edota ordainik gabekoa izatearen zentzuan. Dohaina jasotzen duenak, nola-halako askatasuna du, ez baitago berez dohaina itzularaztera behartuko duen kanpo-indarrik. Hala ere, dohaintza harremanak beti ezartzen dira trukean zerbait jasotzeko eskubidea irabaztearen zentzuan. Hortaz, elkarrekikotasunak ez du zerikusirik merkatuko elkartrukeekin, giza harremanei eta botere-harremanei hertsiki loturik azaltzen baita, ez eta birbanaketazko elkartrukeekin, ez baitago inolako kanpo botere betearazle zentralik. Etxeguneetako ekonomia (ekonomia domestikoa) familia unitateei lotuta, eta elkartegintza esparru komunitarioago batean dira gaur egun elkarrekikotasun harremanen adibide esanguratsuenak.
Askunze-k (2007) ekonomia solidarioko enpresa horiek, enpresa sozialak edo enpresa solidarioak, honako esparru hauekin identifikatzen ditu: i) ingurugiroarekiko errespetuzko negozioak, dela birziklatze eta berrerabilpena bultzatuz, dela nekazaritza ekologikoko ustiapenen bitartez); ii) gizarte-bazterketan diren pertsonen integrazioa bilatzen duten enpresak, intsertzio edo laneratze enpresak, hain zuzen ere; iii) bitartekaritza finantzario alternatiboko egitasmoak, banka etikoa, nagusiki, baina baita moneta osagarriak (tokikoak eta sozialak), elkartruke ez-monetarioko egitasmoak (trukeak, denboraren bankuak, ezagutzen elkartruke egitasmoak, etab.); iv) bidezko merkataritzako egitasmoak; v) ekonomia solidarioko merkatuak, non elkartrukatzen baitira oro har orain arte azalduriko ekonomia solidarioko ondasun eta zerbitzu ezberdinak. Ekinbide ekonomiko horiez gain, ekonomia solidarioko eragileek sentsibilizazio lan orokorragoetan ere kokatzen dira, dela kontsumo arduratsuko ohiturak bultzatuz gizarte osoan, dela herri-erakundeen kontratazio eta erosketetarako klausula sozialen aldeko kanpainak eginez, eta baita hiritar guztientzako hezkuntza eta sentsibilizazio esparruetan eraginez.
Laburbilduz, ekonomia solidarioak justizian, lankidetzan, elkar laguntzan eta elkarrekikotasunean oinarrituriko dinamikak piztu nahi ditu ekonomiaren esparru guztietan (ekoizpenean, banaketan, kontsumoan eta finantzazioan), kapitalaren ordez pertsonak eta horien lana jarriaz sistemaren erdigunean, eta merkatuak pertsona guztien ongizatearen eta planetako bizitzaren erreprodukzioaren zerbitzura jarriz (Pérez de Mendiguren, et al, 2009).
Alabaina, merkatu-ekonomiaren funtzionamenduak berebiziko menpekotasuna agertzen du ez-merkatuko zein ez-monetazko ekonomiekiko. Alde batetik sektore publikoak merkatu-ekonomian duen esku hartzea, eta beste aldetik ez-monetazko esparruan familien, batik bat emakumeen esku geratzen diren mota guztietako zaintza lanak,
Arrazoi horiengatik ondorioztatu behar genuke, hirugarren sektorea ere, ukazioz definitu dugun espazioa izatetik, azken urteetako aldaketa hauen karira teorikoki berrikusi beharreko kontzeptua dela, espazio bereizi eta independentea baino, beste espazioen elkartze gune edo ebaketa gisa kokatu behar litzatekeelako.
Irudia 2: Hirugarren Sistema
Gure analisi ikuspegira “hirugarren sistema”ren adiera hori baino hobeto egokitzen da, hala ere, Pestoff (1998) eta honen sokako beste zenbait teorialarik egin duten ekarpena, hirugarren sektorea “ongizatearen triangelua” osatzen duten hiru gizarte-egitura nagusien ebakitze puntuan kokatzen duena, hain zuzen ere. Jarraian agertzen den irudiak jasotzen duen moduan, hirugarren sektorea ez litzateke beste sektoreez aparteko sektore gehigarri bat, baizik eta beste sektoreak bere baitan batzen dituen bitarteko esparrua (Defourny eta Pestoff, 2008).
Irudiak modu grafikoan hirugarren sektorearen (zirkulu margotua) kokapena ilustratzen du sektore publiko, pribatu eta komunitarioaren arteko esparru batean. Tarteko esparru honek hirugarren sektorearen bitarteko izaera azpimarratzen du, ez baita inondik ere esparru isolatu gisa hauteman behar, baizik eta beste hiru sektoreekin etengabeko elkarreraginpean.
Lehen gainezarpen eremua, hirugarren sektorea eta merkatuaren artekoa litzateke. Gainezarpen honen tentsiozko eremuak, merkatuak ezarririko mozkinen maximotze eta hirugarren sektoreak zein estatuak berez dituzten birbanaketa funtzio eta antolaketa demokratikoaren artean sumatzen dira. Kooperatibek gorpuzten dute ondoen tentsio hori, oso-osorik merkatu-arauen arabera funtzionatzen duten arren, gainerako enpresa pribatuen aldean bestelako helburu sozialak erdiestea baitute xede. Aldebikotasun horrek, bereziki kooperatiben baina baita bestelako enpresa sozialen kasuan ere, helburuen desoreka edota antolakuntza mailako atrofiak sortzeko arriskua dakar (Defourny eta Pestoff, 2008).
Azken gainezarpena, hirugarren sektorea eta komunitatearen artean ematen da. Elkar hartze hau, kapital soziala kontzeptuak aztertzen duenez maila askotan formalki egituratu gabeko esparruetan bideratzen da, gizarte zibilaren ekimena baita kasurik gehienetan hirugarren sektoreko erakundeen ernamuinean aurkitzen den bulkada. Gizarte zibileko norbanakoak mozkin asmorik gabeko erakundeetan inplikatu litezke, ez soilik bertako bazkide eginez, baita dohaintza bidezko finantzazioa emanaz edota lan boluntarioaren bitartez ekoizpena lagunduaz ere. Honen emaitza da mota ezberdinetako erakunde mistoak osatzen joatea.
Ongizatearen triangeluak beste gainezarpen txikiago batzuk ere kontenplatzen dituen arren59, aipaturikoak lirateke nagusienak. Ondorioz, hirugarren sektoreko erakundeek gizartearen gobernantza ereduetan duten parte-hartze anitzaren ondorioz, sektore honen behar bezalako ulermenerako, berezitasun aipagarrien kontzientziaren jabe egin beharra dago: batetik, zerbitzu ekoizle izateak damaien izaera ekonomikoaz gain, rol politiko eta sozial garrantzitsu bat ere jokatzen baitute; bestetik, aipaturiko sektoreen arteko bitartekaritza esparrua den neurrian, hirugarren sektoreak bere baitan baliabide nahasketa handiarekin jokatzen baitu, zeinak berarekin dakarren erakunde horiek oso modu anitzean garatzea eta oso forma ezberdinen pean egitea garapenok.
Hirugarren sektorea ongizatearen triangeluko bitarteko sektore gisa interpretatzen duen irakurketa hau nahiko gertu dago, halaber, ekonomia solidariotik eginiko analisietatik. Honela, ekonomia solidarioaren baitan bereziki aipatu da dinamika berri horien izaera plurala, merkatuko, ez-merkatuko eta ez-monetazko baliabideak partekatzeko azaltzen duten gaitasuna dela medio. Horren harira, zenbait autorek defendatzen dute ekonomia solidarioak eskaintzen duen argitze kontzeptualak, ordura arte analisi trisektorialetan oinarritzen ziren teorien marko teorikoak gainditzen dituela, halako moduz ezen jadanik ezin izango baitzaio printzipio ekonomiko bakoitzari sektore bat egokitu, hiru printzipio ekonomikoak eman baitaitezke hiru sektore horietako bakoitzean (Lewis eta Swinney, 2007).
Irudian hiru sektore instituzional bereizi sailkatzen dira eta ekonomia solidarioko praktikak hiru esparru horietan gerta litezkeela defendatzen da.
Honela, sektoreen ohiko ezaugarritzera joz, lehen sektorea, sektore pribatu edo kapitalista, mozkinen eskurapenera orientatua, eta oroz gaindik efizientzia ekonomikoaren logikaren arabera funtzionatzen duena litzateke; bigarren sektorea edo sektore publikoa, hornidura planifikatuan oinarritua eta oroz gaindi ekitate ekonomikoaren logikatik diharduena, eta azkenik; hirugarren sektorea edo sistema, bere baitan biltzen dituena merkatura orientatutako erakundeak, bai eta bestelako Irudia 4: Pearce-en hirugarren sistema eta ekonomia solidarioa
borondatezko erakunde zein etxeguneetako ekonomiak ere, eta oroz gaindi elkarrekikotasun irizpideen arabera diharduena.
3.- Ideologia berri horien ildoei eutsiz han eta hemen aplikaturiko gizartepolitikek norabide antzekoa erakusten dute: estatuaren zentraltasuna ahultzen den neurri berean indartu nahi da eragile pribatuen parte hartzea, eta gizarte-eskubideen estaldura maila uzkurtzen doan neurri berean doa hedatzen esparru informalaren irismena ere. Testuinguru berri honetan, hirugarren sektoreko eragileei oro har aitortza handiagoa egin izan zaie ongizate-zerbitzu ezberdinen hornitzaile izateari begira, eta honek, ezinbestean, hirugarren sektoreko eragileek izaera profesional eta enpresarialagoak hartu behar izatea ekarri du.
bitartekari izaera horrek eragiten du hirugarren sektoreko erakundeen izaera hibridoa bera ere, bere baitan ongizate mistoaren mikro-errealitate bilakatuko bailirateke, merkatuko, ez-merkatuko eta ez-monetazko baliabideak aldi berean ustiatzen dituzten erakundeak diren neurrian. 6.- Errealitate eta teoria berri horiek zerikusi zuzena dute, hortaz, gure iritzian azken bi hamarkadetan gizarte-ekonomiaren esparrutik sortu diren bi korronte berri nagusiekin. Alde batetik enpresa sozialaren ekarpena legoke, honen bitartez aztertzen ari baitira lan merkatutik kanporaturiko pertsonen laneratzean eta gizarte-beharrizanean diren pertsonen zaintza komunitario edo gertutasunezko zerbitzuetan diharduten esperientzia berriak. Esperientzia horiek teorizatzen dituztenen aburuz, ez mozkinez besteko eskolaren bitartez eta ezta gizarte-ekonomiaren eskola tradizionalaren bitartez ere egoki interpreta ezin daitezkeen errealitate berriak dira, sektore berrietan eta planteamendu enpresarial ezberdinekin agertzen ari baitira, eta horrek justifikatuko luke, azken buruan, adiera berri batekin (enpresa sozialarenarekin) teorizatu beharra. Honekin loturik, baina ikuspegi askoz ere makroekonomiko, sistemiko eta eraldatzaileagoa besarkatuz agertu da gizarte-ekonomiaren esparruko bigarren ildo teoriko berria, ekonomia solidarioarena, “beste ekonomia” baterako oinarrizko printzipio berriak ezartzen dituen neurri berean aztertzen baititu ekoizpenean, banaketan, finantzazioan zein kontsumoan bestelako logika eraldatzaileagoen bitartez diharduten esperientziak. 7.- Ekarpen berri horiek gizarte-ekonomian duten txertatzeari dagokionez, 1. kapituluan aztertu dugun Espainiako 5/2011 Gizarte Ekonomiaren legeak argi ezartzen du esperientzia berri horiek denak gizarte-ekonomiaren gaur egungo adieraren baitan sartzen direla, gizarte-ekonomia tradizionala (kooperatibak eta lan sozietateak) eta ekonomia solidarioko enpresen (laneratze enpresak eta bestelakoak) arteko gerturatze bat egiazta daitekeelarik (lehen kapituluan mozkinez besteko erakundeekin egiaztatu den gerturatzearen parekoa). Azken hauek, gizarte-ekonomiari loturiko forma juridikorik hartu ez arren, beren jarduera printzipioengatik gizarte-ekonomiaren parte kontsideratzen dira, eta honek aldi berean dakar, gizarte-ekonomiaren adiera bera ere ikuspegi instituzional zorrotzetik baino bestelako irizpide normatibo edo finalistagoen bitartez zabaltzen joatea.
Gizarte-ekonomiak duen parte hartzea aztertzea da tesi honen ikergune zentrala eta 5. kapitulutik aurrera aztertuko duguna Espainia, Euskadi eta Gipuzkoaren kasurako.
Kapituluan ikusiko dugun moduan pertsona nagusien zaintza lanetan esparru informalak oraindik orain duen esku hartzeak alde ikaragarriarekin gainditzen ditu gainerako gizarte-esparruak, eta beraz, egiari zor, ezin hasi genezake beste modu batez gure ikerlana. Areago oraindik, esparru honen inguruko azterketak oso berriki eta oso bigarren maila batean egin izan dira ekonomiaren diziplinatik, eta zientziaren aldetiko ikusezintasun honek sakon-sakoneko arrazoiak agertzen ditu analisia generoikuspegiaren optikatik eginez gero.
Ikusezintasun hori hautsi eta errealitatea bere benetako neurritan jaso nahi izateagatik batetik, eta errealitate hau kontuan hartzeak gure orain arteko analisian eragin ditzakeen aldaketak kontuan hartzearren bestalde, jorratu dugu jarraian aurkezten den kapitulua.
4.1 Esparru informala: definizioa eta irismena
Esparru formalaren eta informalaren arteko bereizketa hau arestian aipaturiko gizarteegituren analisiarekin gurutzatz gero, eskema modu honetan geratuko litzateke: estatua oinarritzat harturik, lehen bereizketa bat sistema publiko eta ez-publikoaren artean egin beharko litzateke. Herri-erakundeek emaniko prestazioez aparteko esparruan, gainera, bigarren bereizketa nagusi bat legoke modu ordainduan edo ez ordainduan ematen diren zerbitzuen artean. Zaintza pribatu ordainduak jaso litezke merkatuko eragileen bidez baina baita (sarri modu irregularrean) ordainduriko zaintzaile partikularren bitartez ere, eta bestalde, zaintza pribatu ez-ordainduena, esparru informalari dagokiona, bereziki esparru familiarrean eta oso modu bazterrekoan hirugarren sektoreko boluntarioen bitartez (laguntza informalen %0,5 Espainian) ematen da (Rogero, 2010). Eskema osoa, hortaz, jarraian aurkezten dugun irudian laburbilduko litzateke:
negatiboan eragiten duenik zaintzailearengan, askoren iritzian honek asetasun maila altua sortzeaz gain pertsona bezala errealizatzen baititu (IMSERSO, 2005) nahiz eta ez den ahaztu behar beste zenbait kasutan zaintzaileek lan horiek inposaketa moduan bizi izatea (Mier et al, 2007). Kasu guztietan esan genezake zaintzaileek zaintza lanak egonarriz hartzen dituztela, erresignazio puntu batekin alegia, beste erremediorik geratzen ez zaion pertsonaren konformismoarekin. Esparru informala Esparru formala Pribatua Publikoa - Familia - Lagunak, bizilagunak - Boluntario elkarteak - Profesional pribatuak -Zaintzaile partikularrak - Gizarte Zerbitzuak - Osasun Zerbitzuak Irudia 5: Esparru formal eta informalaren eskema
Dena den, eta edozein izanik ere esku hartze publikoaren eragina, gauza jakina da orain arte sektore publikoak, eta bereziki gure gertueneko testuinguruan, bigarren maila batean esku hartu izan duela gizarte-zerbitzuen esparruan, hau da, nagusiki parte hartu izan duela sare familiarren faltan (family failure esango genuke, arestian landuriko market/state failure analisiekin bat eginez) eta baliabide ekonomiko nahikorik izan ez eta sektore informal zein pribatuaren bitartez beren beharrizanak ase ezin izan dituzten gizabanakoak artatzeko. Horixe bera da jarraian frogatuko duguna, esparru informalaren esangura nabarmentzen duten datu orokor batzuk eskaintzeaz batera, argi geratuko baita gurean esparru formala esparru informalaren osagarri dela existitzen den kasuan, ez inondik ere ordezkagarri.
IMSERSO-k gaiari buruz argitaraturiko azken txostenaren arabera (Rogero, 2010), datuak honakoak lirateke Espainiaren kasurako: laguntza pertsonalak jasotzen dituzten pertsona nagusien %89ak zaintza informala jasotzen du, eta horien artean %77,5arentzat zaintza informala da jasotzen duen laguntza bakarra.
Laguntza formala jasotzen dutenen artean, pertsona nagusien %6,4ak laguntza formal pribatua soilik jasotzen du, eta %4ak gizarte-zerbitzu publikoak bakarrik. Hortaz, zaintza formalaren esparruan, etxeko-langileek emaniko laguntza publikoki finantzaturiko gizarte-zerbitzuena halako bi litzateke: hiru pertsonatik bi zaintzaile partikularren bitartez zaindua da eta bat gizarte-zerbitzuetako profesionalen bidez. Baliabide formal eta informalak uztartzen dituzten pertsona kopurua ere oso mugatua da, zaintza informala jasotzen duten pertsonen %8,1ak soilik ordaintzen baitu zaintzaile partikular baten zerbitzuak jasotzeko, eta apenas %3,8ak uztartzen baitu zaintza informala gizarte-zerbitzuekin (Rogero, 2010).
Biztanleria % Guztira 1.292.893 100 Zaintza informala bakarrik 1.001.376 77,5 Zaintza informala eta zaintza formal pribatua 104.787 8,1 Zaintza formal pribatua bakarrik 82.817 6,4 Zaintza informala eta zaintza formal publikoa 48.945 3,8 Zaintza formal publikoa soilik 51.279 4,0 Zaintza formal publikoa eta pribatua 3.689 0,3 Iturria: Rogero, 2010:213 (itzulpena gurea)
Zaintzaile informalen artean bikotea (emazteak nagusiki) eta alabak dira zaintzaile nagusiak (%28ren bueltan bi kolektiboak), baina egiazki alabak dira, bai horiek soilik edo bai bestelako familiarren baten laguntzaz, laguntzarik gehien eskaintzen dutenak (% 40aren bueltan). Zaintzaile nagusien artean nolabaiteko hierarkizazio bat dagoela ondorioztatzen da, hortaz, senidetasun-gertutasunaren arabera: pertsona nagusiak adinean aurrera joan ahala, alabek presentzia handiagoa dute bikoteen aldean, eta horiexek dira ondorioz mendekotasunik handienak dituzten pertsonen zaintzaile nagusiak, horien oso atzetik datozelarik pertsona nagusiaren semea (%5,2), erraina (%5,2), etab.
Era berean, zaintzaile informalek ez dute zaintza formaleko zerbitzuen laguntzaz baliatzeko ohiturarik, guztira zaintza informala jasotzen duten pertsonen %12ak baino ez baitu jotzen horiek zaintza formaleko zerbitzuekin osatzera. Behaturiko beste joera bat da zaintzaile informalaren senidetasun-gertutasuna ahulduz joan ahala hasten dela ikusten bestelako gizarte-baliabideen presentzia handiagoa, hots, zaintzaile nagusia alaba edo emaztea izan beharrean, erraina, suhia, bizilaguna edo laguna dela antzematen den kasuetan. Aurkako muturrean, berriz, zaintza informalik jasotzen ez duten pertsona nagusien %34,4ak zaintzaile partikularra jasotzen du etxean eta %21ak gizartezerbitzuak (soilik %1,6ak bien konbinazioa) (Rogero, 2010).
Zaintzaileen profila guztiz feminizaturik dagoen bezalaxe, pertsona zainduarenak ere emakumearen profilari erantzuten diola ikusten da: zaintza beharrean diren pertsona nagusien %67,5 emakumeak dira, eta horien artetik %57,9ak mendekotasun larria edo guztizkoa du (gizonezkoen %50,1aren gainetik). Laguntza premian diren emakumeen %34,1a soilik dago ezkondua (gizonezkoen %77aren oso atzetik), eta %20,6 etxean bakarrik bizi dira (Rogero, 2010). Datuotatik eratortzen denez, emakumeak dira laguntza premiarik gehien dutenak, bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere, gizonezkoena baino bizitza esperantza handiagoa izatean kolektibo horretan ematen baitira mendekotasun maila larrieneko kasu gehienak.
Azken datu horietatik abiatuz, ondorio ezberdinak atera litezke. Lehenik, esparru informalaren garrantzia hori azken hamarkadan murriztu baino mantendu egin dela esan liteke (IMSERSO, 2005: 3), eta azken boladan, Mendekotasun Legea indarrean jarriz geroztik batik bat esparru informalean emaniko laguntzen kopurua handitzen joan dela baiezta liteke (Cervera et al, 2009). Datuak dira horren testigu. Esate baterako, INE-ren 1999ko “Encuesta sobre Discapacidades, Deficiencias y Estado de Salud” (EDDES- 1999) inkestan ondorioztatzen zenez, graduren bateko mendekotasuna agertzen zuten adinekoen hiru laurdenak gutxi asko, etxe esparruan eta familiarrengandik zainduak izaten ari ziren. Zaintza lan horietan kasurik gehienetan, gainera, zaintzailea zainduaren etxean bertan bizi zela hautematen zen (%61,5), eta zaintzaileak beste etxegune batean bizi ziren kasuan ere, %58 inguru zainduaren alaben kolektiboak osatzen zuten (Rodriguez Cabrero, 2004).
Bigarrenik, eta sarri askotan hain argi esaten ez bada ere, esparru familiarra esatea andrazkoak esatea dela baieztatu behar litzateke, zaintza familiarren esparruan (ere) andrazkoak baitira lan-kargarik handiena beregain hartu dutenak betidanik. Datuak, zentzu horretan, ezin argigarriagoak dira eta azken hamarkadan aldaketa esanguratsurik jazo ez dela egiaztatzen dute. Mendekotasunaren Liburu Zurian IMSERSO erakundeak azken hamar urtetan eginiko inkesten emaitzen bilakaeraren analisia egiten da: 90eko hamarkadan zaintzaile familiar guztien artetik %83 andrazkoak zirela ondorioztatzen bazen (eta horien artetik %61,5ek bestelako inoren laguntzarik jaso gabe), 2004an ehuneko hori apur bat handiagoa zen, %84koa, hain zuzen ere. Arestian aipaturiko zaintzaileen hierarkizazio egoera ere hautematen zen 2004an, lehenik emazteak, ondoren alabak, eta horien atzetik errain, arreba etab. hurrenkera horretan agertzen direlarik zaintzaile nagusien artean (IMSERSO, 2005: 24).
Dena den, 2004an bestelako familiarren laguntza ere jasotzen zuten andrazkoen portzentajea nabarmenki hazi zen (%40 eskas izatetik %66 izatera) eta beste joera bat zen geroz eta indar handiagoz sartzen ikusten zena: etxeko-langile ordainduen bidez (%14) zaintzeko joera, alegia. Azken puntu honetan hautematen zen ziur aski azken hamarkadako joera aldaketarik esanguratsuenetako bat: esparru informalaz gain laguntza formala jasotzen zuten pertsonen erdiek zaintzaile partikularren laguntza jaso izana aitortzen zuten (gizarte-zerbitzuen aurretik), eta herrialde hegoamerikarretako etorkin nagusiki andrazkoen kolektiboa da geroz eta neurri handiagoan zaintza lanen karga bereganatzen ari dena (IMSERSO, 2005:46).
- Ohikoena pertsona nagusiek zaintza informala soilik jasotzea da (%77,5). - Zaintza formal pribatuak soilik ordezkatzen du zaintza informala, azken hori existitzen ez den kasuan eta familiak baliabide ekonomiko nahikorik azaltzen badu (%5,9 kasutan). - Zaintza formal publikoko baliabideen hazkunde garrantzitsua eman den arren azken urteetan, zaintza mota honek are eta kasu gutxiagotan ordezkatzen du
zaintza informala, azken hori existitu ez eta baliabide ekonomiko nahikorik ez den kasuan soilik (%3,7 kasutan). - Azken bi datuetatik eratortzen denez, soilik hamar kasutatik batean (%9,6) ordezkatzen du zaintza formalak informala. Arruntagoa da, alabaina, zaintza formala zaintza informalen osagarri izatea, beti ere patroi konkretu batzuei eutsiz: zerbitzu publikoak pertsona nagusia adinean aurrera joan ahala eta baliabide ekonomiko urriko egoeretan gehiago agertzeko joera izan ohi dute eta zerbitzu pribatuak gehien eskatzen dira hiri-guneetan, status sozial altuagoko eta ezkondurik ez dauden emakumeen aldetik.
Hortaz, ondoriozta genezake zaintzen eredu espainiarra baliabide formal eta informalen osagarritasun eredu bat litzatekeela, ordezkagarritasun eredu bat beharrean. Mekanismo nagusia zaintza informalena da, eta baliabide formaletara jotzen da lehen horiek gainezka egiten duten kasuan soilik (mendekotasun larriko egoeretan, batik bat). Dena den, errealitate nagusia hori izan arren, azken urteetan eta batik bat zaintzaile pribatuen erabilpen geroz eta orokortuagoaren eskutik, baliabide formalek informalak ordezkatzen dituzten egoerak ere hedatzen ari direla hautematen da.
Euskadiren errealitatea aztertzen duten dokumentuetara joz gero, berriki Eusko Jaurlaritzak INGEMAren laguntzaz argitaraturiko Pertsona Nagusien Bizi Baldintzen Inkestan (ECVPM- Euskadi 2010) ere esparru familiarrean emaniko zaintzen nagusitasuna azaleratuko da, nahiz eta estatu mailako datuek baina portzentaje apalagoak eman. Honela, 60 urtetik gorako pertsona ez instituzionalizatuek jasotako laguntza guztien %52 familiarren aldetik jasotzen dute soilik eta %72ak familiarra gehi bestelako laguntza formalen konbinazioa da hautatzen dutena. “Gizarte-babeseko ejertzito ikusezin” hori, nagusiki pertsona nagusien alabek eta geroz eta neurri handiagoan etxeko-langile gisa diharduten emakume etorkinek osatuko luketela ere baieztatzen da, eta hortaz, laguntza familiarraren atzetik %15,3ak etxeko-langile pribatuak kontratatzen ditu61 eta %5,5ak jasotzen du gizarte-zerbitzu publikoren bat
61 Interesgarria da, zentzu honetan, etxeko-lan ordainduei buruz Larrañaga eta Jubeto-k (2008) Euskadiko errealitateari buruz eginiko ikerlanari erreparatzea.
bakarrik. Zaintza mota bat baino gehiago jasotzen duten pertsona nagusientzako, beraz, mota horietako bat familiarra da ia kasu guztietan (%98,9), eta hori usuago osatzen da zerbitzu pribatuekin (%66,5) gizarte-zerbitzuekin baino (%49,8) (Sancho, 2011).
Esparru familiarrean andrazkoen kolektiboak duen presentziaz, halaber, ondorioztatzen da laguntza ematen duten familiarren %63,6 andrazkoak direla, nagusiki zaintza premian den pertsonaren alabak eta neurri apalagoan ezkontidea. Zaintzaile nagusien artean pisurik handiena, hortaz, andrazkoek emaniko laguntzak hartzen du, nahiz eta bigarren mailako zaintzaileen artean gizonezkoen parte hartzea handitzen doala hautematen den azkenaldian (Sancho, 2011: 77).
Datu horiek, Espainiako kasuan legez, jarraikortasun bat agertzen dute denboran zehar, honen antzerako emaitzak lortzen baitziren 2006an Eustat-ek eginiko Estadística de Demanda de Servicios Sociales/Necesidades Sociales 2006 (EDSS-2006) (Eustat, 2006) inkestan ere, nahiz eta analisia mendekotasun egoeran diren pertsonen kolektibo osoari buruz egina egon. Honela, eta (neurri batean) kolektibo ezberdinei bideraturiko datuak alderatzeak eskatzen duen zuhurtziaz jakitun, emaitza berdin antzekoak lortzen direla baiezta liteke: beren etxegunetan diren mendeko pertsonen artean, mendekotasun larriko %62,9 eta mendekotasun apaleko %69entzat beren laguntzaile nagusiak sare informaletatik eratortzen ziren. Horien artetik %46,3ak ez luke laguntza horiez gain bestelako kanpo-laguntza osagarririk jasoko (izan etxez-etxeko laguntza publiko eta pribatuen aldetik). Esparru familiarretik kanpo jasotako laguntza moten artetik ere, etxez etxeko laguntza publiko zein pribatuen pisua antzerakoa zela ondorioztatzen zen (%21,5 eta %25,3 hurrenez hurren) (SIIS, 2007b:122).
Azken ikerlan bat aipatzearren, Aurtenetxe et al-ek (2008) Eusko Jaurlaritzarentzat eginiko Zaintza informala EAE-n: zaintzaileen premiak ikerlanean lorturiko emaitzak aipa daitezke: EAE-n adinekoak zaintzen dituzten zaintzaileen %77 andrazkoak dira (horien %23,68ren kasuan beraiek bakarrik) eta horrez gain ikerturiko zaintzaileen artean %86,3 zainduaren senitartekoak dira, nagusiki seme-alabak (erdiak baino gehiago) eta bigarren maila batean ezkontideak. Zaintzaileen artean ere gehienak, %60, pertsona zainduaren etxean bizi dira. Zaintzailearen profil feminizatu hori bera agertzen da zainduarenean ere: %66,2 andrazkoak dira zaindutako pertsona nagusien artean, eta
Lehen aspektu horri dagokionez beraz, Euskadin ere esparru informalak duen garrantzia gainerako baliabideen oso gainetik dagoela ondorioztatu behar litzateke. Ezaugarri horri bigarren bat gehitu behar litzaioke, kontsultaturiko txosten gehienetan agerian geratzen dena: zaintzaile informalek baliabide formalez egiten duten erabilpena oso mugatua da. Aurtenetxe et al-en (2008) ikerlanean agertzen denez, zaintzaile informalen %80 pasatxok baliabide formalen berri izanagatik ere, %20k soilik eskatu du inoiz zerbitzu horietakoren bat, eta eskaturiko ia ehuneko ehunak jaso du eskaturiko zerbitzua.
Mier et al-en (2007) iritzian, baliabide formal eta informalen konbinaketarako ohitura falta hori oraindik zaintzaile informalen artean oso zabaldua dagoen uste batekin argudia liteke, hau da, pertsona nagusia bere etxean baino hobeto inon zaindua ez dagoenaren ustea, alegia. Kanpoko zaintzaileen laguntza pertsona nagusiaren intimitatearen aurkako erasotzat hartzea ere nahiko inpresio orokortua da. Honi loturik EDSS-2006 inkestan lorturiko emaitzetako batek argi gehiago ere eman dezake, bertan ondorioztatzen baita soilik jotzen dela baliabide publikoetara zaintza lanen ezaugarriek familien baitan tentsio-egoera garrantzitsuak sortze dituztenean, hots, mendekotasun maila larriagoek edo egoera familiar zaurgarriagoek sorturiko tentsio-egoeren konponbide gisa (SIIS, 2007b:132).
Zaintza formalen esparruan, berriz, jasotako laguntzen artean titulartasun publikoko zerbitzuen esangura (izan zuzeneko kudeaketan edo itunduan) eskasa dela eta laguntza pribatu partikularraren atzetik kokatzen dela ikusi da (SIIS, 2007b). ECVPM- Euskadi
62 Nolanahi ere, ikerlan honetan zaintza-ereduan zenbait berrikuntza edo praktika berri indarra hartzen ari direla ere azpimarratzen da, besteak beste honako fenomenoak seinalatuz: i) gizonezkoen inplikazio handiagoa zaintza-lanetan, batik bat 60 urtetik gorakoen artean (%29,5ak laguntzen du moduren batean, nahiz eta zaintzaile nagusia gutxitan izan); ii) zaintzaile nagusi mota berri baten sorrera, modu xumean bada ere: zainduaren etxean bizi ez dena, familiako beste kideekin banatzen duena laguntza eta %94 kasutan kanpoko laguntzaren bat jasotzen duena, publikoa nahiz pribatua; iii) zainduarekin bizi ez diren zaintzaileekin batera, bakarrik bizi diren pertsona nagusien portzentajea ere asko handitu da, Estatuko datuekin alderatuz 1999an %11,4 baino ez zenean (INE, 1999), 2004an %15,4 izatera pasa arren, EAE-n 2006rako %20 baitira bakarrik bizi direnak, lautik hiru andrazkoak horiek ere (gizonezkoen kasuan bikotekidearekiko bizikidetza eredua baita nagusi); iv) azken joera berri bat, lehenago ere aipatu dena, etxeko-langile etorkinen erabilera litzateke, kanpoko laguntzaileen bidez zaintzen diren hiru pertsonatik batek zaintzaile etorkina baitu, eta 90 urtetik gorako pertsonen kolektiboan gehiago baitira zaintzaile etorkina dutenak besteak baino (Aurtenetxe et al, 2008).
Zaintza formalen erabilpen mugatu honek bi arrazoi nagusiri erantzun diezaieke: alternatiba errealen gabeziari edo horien kalitate faltari, batetik, edota zaintza formaletara jotzeko ohitura faltari, bestetik. Lehen horri lotuta, pertsona zainduen asetasun mailen analisian ikusten da emaitza hobeak erdiesten direla laguntza partikularra jasotzen dutenen artean laguntza publikoa jasotzen dutenen artean baino. Areago, kanpoko inolako laguntzarik jasotzen ez dutenek ere (hots, soilik zaintza familiarra jasotzen dutenek ere) balorazio baikorragoa agertzen dute jasotako laguntzaren inguruan laguntza publikoa jasotzen dutenek baino (SIIS, 2007b:124).
Bigarren alor horri heldurik, berriz, pertsona nagusien preferentzien esparruari alegia, EDSS-2006 inkestan ondorioztatzen da mendekotasun-egoeran diren pertsonek gehien lehenesten dituzten gizarte-baliabideak eredu komunitarioko zerbitzuak direla, hots, pertsonak ahalik eta denbora gehienean bere gertueneko esparruan mantentzera bideraturiko laguntzak, hain zuzen ere. Hortik ulertu beharko da pertsona gehienek prestazio ekonomikoak nahiago izatea ezein zerbitzu publiko jasotzea baino; bigarrenik, zerbitzuak eskatzekotan, izaera komunitariokoak eta norbanakoari zuzendurikoak (teleasistentzia eta etxez-etxeko laguntza) dira gehien baloratzen direnak, egoitza espezializatuen eta zaharren egoitzen oso aurretik; hirugarrenik, egoitzen artean, gehien baloratzen direnak aisialdirako zentroak dira, eta ez internamendukoak; azkenik, egoitza-zentroak mendekotasun larriko pertsonen artean eskatzen dira nagusiki (SIIS, 2007b:126).
ECVPM-Euskadi 2010 inkestak ere antzerako preferentziak jasoko ditu lau urte geroago, gehien baloratzen diren bi zerbitzuen artean kokatzen baititu prestazio ekonomikoak eta etxez-etxeko laguntza nahiz eta bi horien artean preferentziak aldatzen doazela egiaztatu adinean aurrera joan ahala: adinean zaharragoek geroz eta gehiago baloratuko dituzte prestazio ekonomikoak, orduan eta erresistentzia handiagoa azaltzen
baitute bere betiko ingurunetik mugiaraz ditzaten. Hargatik, pertsona nagusien %59,8ak bere etxean mantentzea hobesten du eta hoberen baloratzen den arreta modua zerbitzu profesionalak zaintza familiarrekin batera beren etxeetan jasotzeko modalitatea da (%28,5). Etxetik alde egin behar izatekotan, nabarmen hobesten da seme-alabaren baten etxebizitzara desplazatzea egoitzaren batera mugitzea baino (esan bezala are modu agerikoagoan pertsona nagusia adinean aurrera joan ahala) (Sancho, 2011: 80).
Preferentzien esparru honetan, alabaina, diferentzia nabarmenak agertzen dira pertsona zainduen eta zaintzaileen artean. Aurtenetxe et al-ek (2008) analisia zaintzaileen ikuspegitik egiten dutenean ikusten da, zaintzaile informalek oso modu positiboan baloratzen dituztela administrazioak emandako laguntzak, batik bat etxez etxeko laguntza eta egoitza eta eguneko zentroak, eta ez hainbeste zaintzaileei emaniko prestazio ekonomikoak. Horri lotutik, zaintzaileen %28,8ak administrazioaren parte hartze handiagoa eskatzen du, eta esku hartze hori modu mistoan egin dezala gehitu: pertsona zainduarentzako zerbitzu publikoen hornidura hedatuz, batetik, baina zaintzaileei emaniko prestazio ekonomikoak alboratu gabe. Zentzu horretan, EAE-n estatuko datuekin alderatuz administrazioaren aldeko jarrera hedatuagoa dagoela ikusten da, zaintzaileen %56,5k uste baitu horri dagokiola zaintzaren erantzukizun nagusia (izan bakarrik ala familiak lagunduta) eta aldiz %41,3ak hobesten baitu familiaren protagonismo handiago bat, beti ere administrazioaren laguntza subsidiarioarekin kontatuz.
Zentzu horretan, eta orain arte mahai gaineratutako datuetatik ondorioztatzen denez, Euskadiko zaintza eredua ez da arestian azalduriko espainiarraren oso disparekoa, nahiz eta esparru informalaren garrantzia apur bat apalagoa den zerbitzu publikoen estaldura handiago baten ondorioz. Preferentzien esparruan ere, EAE-ko biztanleen aldetik zerbitzu publikoen aldeko eskari handiagoa suma liteke Estatuko datuekin alderatuz, dela berton hedadura publikoa handiagoa delako edo dela horien kalitatearen pertzepzioa hobea delako. Dena den, pertsona nagusien zaintza esparru nagusia, esparru informala dela dudarik ez dago (%72), eta horien osagarri diren zaintza formaleko mekanismoen artean pribatu eta publikoen arteko oreka handiago bat antzematen da, beti ere lehenengo horien aldekoa izanik balantzea. Dena den, inondik inora ere ezingo genuke bi sistemen ordezkagarritasun eredu batez jardun, laguntza formala ia kasu
gehienetan laguntza informalaren osagarri baita, eta oraindik orain nahiko mugatua soilik laguntza formala jasotzen dutenen proportzioa (%21 eskas).
4.2 Ikusezintasuna hautsiz: esparru informalaren analisiaren aurrekari nagusiak eta ekarpen feministen oinarriak
Zaintza informalen inguruan ekonomiaren diziplinatik eginiko analisien berrikuspena egitera doana apenas jorratu gabeko esparru baten aurrean dagoela ohartzen da berehala. Izan ere, zaintza informalaren esanguraren gainean eta zaintzaile informalen egoerari buruz orain oso gutxira arte kasik ez da egin ikerketa esanguratsurik ekonomiaren aldetik.
Lehen azalpen batek, merkatutik pasatzen ez diren jarduerei ekonomiak oro har egin izan dien ezikusiaren argudioa plazaratu lezake, nahiz eta ikusezintasun honek erro sakonago eta egiturazkoagoak dituela baieztatuko duten gaiari heldu dioten autore gehienek. Honela, esparru honen ezaugarri nagusietako bat da horien iritziz teorizazio maila ahul honen arrazoirik nagusiena, hots, betidanik andrazkoek egindako lana izatea, hain zuzen ere.
Zaintzaileen kolektiboan andrazkoak gehiengoa izateak inplikazio zuzenak ditu honen gaineko ikerkuntza jardunean, horiek tradizionalki izan duten botere ekonomiko eta politikoaren gabeziak oztopatu egin baitu horien beharrizanen berri emango duten ikerketa-lerroak sozialki aitortuak eta bultzatuak izatea (Rogero, 2010). Carrasco (2011) oraindik harago joango da, egile honen iritzian zientzia ekonomikoa sistema patriarkalean oinarritu izanak, gizonei sozialki esleituriko lanak unibertsaltzat jo eta andrazkoek eginikoak aintzakotzat ez hartzea ekarri baitu. Beharrezkoa da, beraz, ikergune honen garapen teoriko ahularen zergatietan aztarrika aritzeko, “lanaren banaketa sexualak” ezarritako gizarte-egituraketa baztertzailearen prisma begien bistatik ez galtzea.
IMSERSOk ikergai honen aurrekariei buruz egiten duen analisian, lehen ikerketa aipagarriak aurreko mendeko 70eko hamarkadan kokatu ditu, batik bat AEB, Britainia Handian eta Europa iparraldeko herrialdeetan, eta Espainiara hogei urteko atzerapenez heldu direla aipatzen du (Rogero, 2010). Honela, 90eko erdialdetik aurrera eta batik bat pertsona nagusien mendekotasun egoeraren analisiei loturik agertzen hasi ziren Espainian zaintza informalari buruzko ikerlanik oparoenak, herri-erakunde ezberdinek (horien artean nagusiki IMSERSO berak) bultzaturik eta gaian adituak diren ikertzaile garrantzitsuen eskutik63.
Zaintza informalaren analisia, bestalde, nagusiki bi gai zentralen inguruan burutu izan da Espainian: zaintzailearen profil sozio-demografikoa aztertu izan duten azterlanak batetik, eta zaintza lanek zaintzailearen bizi-kalitatean duen eragina aztertzen dutenak bestetik (Montoro Rodriguez, 1999). Bestalde, teoria ekonomikoa zaintza informalen errealitatera bi optika nagusitatik hurbildu dela baiezta daiteke, “lan ez ordainduen” analisitik eta “denboraren erabilerari” buruzko analisietatik, nagusiki (Rogero, 2010).
Honela, lehen analisi esparru horietan, etxeguneetan egiten den lan ez ordaindua jarduera ekonomiko funtsezkoa dela aldarrikatuko da, sistema ekonomikoaren eraikinak behar dituen oinarriak eskaintzen dituena (Carrasco, 2004). Hortaz, ekonomia bere osotasunean ulertzeko, bi azpi-sistema bereizi behar direla seinalatuko da, bata monetarizatua eta bestea ez-monetarizatua. Gary Becker ekonomialari nobel saridunak 60ko hamarkadan proposaturiko “Etxeguneetako Ekonomia Berria”, etxeguneen funtzio produktiboaren aitorpenean lehen mugarrietako bat izan zen diziplinaren mainstreamaren baitan, eta ildo honi jarraiki etorri dira aurrerantzean ordaindu gabeko lanen balorazio eta kuantifikazio ekonomikoa egitea xede izan duten ikerketa-ildoak (nagusiki Kontabilitate Nazionalaren kontuetan barneratzeko helburuarekin, Kontabilitate Integrala osatzeko (Durán, 1995)).
autorearen “Denboraren Esleipenaren Teoria” (Becker, 1965) jotzen delarik teoria ekonomiko neoklasikoen erreferentzia nagusitzat, nahiz eta gerora hainbat autorek berrikuspen sakona egin dioten hurbilketa horri (Folbre, 2004). Lan ildo honek, zaintza informala zenbatean, zeinek, nola eta zein momentutan ematen den azaleratzea ahalbidetu du, alde batetik, eta zaintzaileei beren denboraren dedikazio horrek beren bizitza kalitatean nola eragiten dien aztertzea ekarri du, bestetik. Espainian erreferentziazkoak dira zentzu horretan CSIC zentroak eginiko inkesta eta ikerlanak, etxeguneetako jardueren banaketari buruzkoak, eta Euskadin Eustat-ek aldiro egiten dituen Denbora Aurrekontuen Inkestak (Rogero, 2010)64.
Orain arte aipatu diren erreferentzia eta ikerketa ildoak oro mugimendu feministaren lan politiko eta akademikoaren fruitu dira. Gizarte-mugimendu honi aitortu behar zaio, beraz, gizarte-egituren analisia genero-ikuspegitik egin izanaren ekarpena, bai eta “lanaren banaketa sexuala” gizartea egituratzeko ardatz nagusi gisa seinalatu izanaren ekarpena ere.
64 Bi lan ildo nagusietako horietako bakoitzaren ereferentzietan sakondu nahi duenak jo beza aipatu txostenera: Rogero, 2010:93-110. Egun lan ildo horietako bakoitzean agertzen diren oztopo, zailtasun eta erronka nagusiak zeintzuk diren jakiteko, ikus Carrasco, 2011:217-221.
Honela, lehen atal batean, teoria ekonomiko feministek diziplina ekonomikoari eginiko zenbait ekarpen jasoko dira, mainstream ekonomikoaren errotikako kuestionamendu bat burutzen dutenak, eta sistema ekonomikoa bere osotasunean eta behar den bezala ulertzeko beharrezkoak diren elementu analitikoak eskaintzeko, kontzeptu ekonomiko giltzarri batzuen berrikuspena proposatzen dutenak.
Teoria ekonomiko feministetatik diziplinari egin zaizkion ekarpen nagusienak aztertzeko Cristina Carrasco autore oparoak eginiko analisietan zentratuko gara nagusiki. Autore honen iritzian, ekarpen feministek kontzeptu ekonomiko nagusiak birplanteatzeaz gain, estatistika ekonomikoak eztabaidatzen, ordaindu gabeko lanak kontuan hartzen dituzten estatistika berriak proposatzen, adierazle berriak asmatzen eta genero-ikuspegia barneratzen duten politika publikoak bultzatzen ere lagundu izan du, besteak beste, (Carrasco, 2011).
Alorrik teorikoenean, ekarpen feministaren ardatzetako bat teoria ekonomikoak darabiltzan kontzeptu eta balizkakoak zalantzan jartzea izan da, horiek andrazkoen ikusezintasunean eta azpiratzean dituzten ondorioez jabetuta. Kuestionatuko duen lehen kontzeptu nagusia lanaren kontzeptua izango da. Carrasco-ren (2011) irudiko teorialari klasiko nagusiek (Adam Smith, David Ricardo edo Marx berak), ekonomiaren analisia ekoizpenaren prismatik eginez, lanari berebiziko zentraltasuna eman zioten, baina lana beti ere lan industrialarekin parekatuz, eta ondorioz, lan indar horren erreprodukziorako beharrezko gainerako lanak beren analisi eskemetatik kanpo utzi zituzten. Zaintza lanen edo orokorrago, ordaindu gabeko lanen ikusezintasunerako bigarren urratsa teorialari
Pentsamendu ekonomikoaren lan ildo berri honek bi inplikazio nagusi izango ditu ordaindu gabeko lanaren bazterketari begira: espazio publiko-ekonomikoa eta pribatu-ez ekonomikoaren bereizketa ezartzea, batetik (lehen horri merkatua egokituz eta bigarrenari esparru familiarra); eta beste aldetik, etxeko lan familiarren esparruan merkatuz kanpoko esparru gisa definitua geratzean, ekonomiaren arreta gune izateari utziko dio. Lana, hortaz, “ekoizpen faktore” huts gisa kontsideratuko da, eta hortik aurrera ezarriko da lana enpleguarekin (soldatapeko lanarekin, alegia) berdintzen duen axioma, lanaren definiziotik kanpo utziz merkatuen ematen ez diren giza jarduera oro.
Industrializazio garaian ezarriko den gizarte-erakuntza honen aurrean, ekonomia feministaren helburua ekonomiaren ikuspegi berria egikaritzea da, gizakien biziraupenerako beharrezkoak diren lan guztiak barnebilduko dituen ikuspegi berri bat proposatzea (Carrasco, 2011). Ikuspegi feministak proposatzen duen metodologia, hortaz, “bizitzaren iraunkortasunaren” kategoria analitikoan laburbiltzen da, hau da, “gizarte bakoitzak giza bizitzaren iraunkortasunaren arazoak ebazteko erabiltzen dituen formen ulermenean” (Carrasco, 2001). Kategoria analitiko hau, era berean, bi oinarrizko premisa teorikoren gainean eraikitzen da: i) ekonomia ez da merkatuetara murrizgarria, hots, ekonomia bizitzaren mantenurako erabiltzen diren monetazko zein ez-monetazko esparruen analisia da, eta kasu honetan, monetazko merkatu-harremanak bigarren plano batean kokatzen dira, eta; ii) generoa ezein sistema ekonomikoren elementu antolatzaile zentrala da, eta hortaz, ezinbestekoa da egitura sozioekonomikoen edozein analisi genero-harremanen optikatik egitea (Pérez Orozco, 2006).
Bigarren oinarri hori gehitzeak ez-merkatuzko esparruaren ikusgarritasuna bilatzea du helburu, baina era berean, bi esparru horien arteko oreka eta desorekak aztertzea ere bai. Ez dira, hortaz, ekonomiak gainontzean proklamaturiko “oreka armoniko”-ko egoera batean egongo bi esparruok, aitzitik, tentsioz beteriko esparruak izango dira, nagusiki bi tentsio esparruk zehaztuta: soldata eta mozkinen artekoa bata (marxisten aburuz sistema kapitalistaren oinarrizko kontraesana dena) eta lanaren banaketa sexualak ezarria bestea (Carrasco, 2011).
zeharkako moduan jaso lezake halako onurarik, baldin eta gizon-langilearekiko senidetasun-harreman finkorik egiaztatzeko gai bada.
Bigarren berrikuspen ildoa, lehenari estuki lotua dena esan bezala, diru laguntzen edo monetazko prestazioei emaniko zentraltasun handiegia zalantzan jartzean datza. Pentsioak, gaixotasunagatiko diru-laguntzak eta desenpleguagatiko diru-laguntzez gain, ongizate-estatuen gizarte-prestaziotan bestelako zerbitzu ugari daude, analisian barneratu behar liratekeenak. Honela, herrialde europarretako gizarte-gastuaren herena, gutxi-gora-behera, espezietan emaniko prestazio horietara bideratua dago, nagusiki osasungintzako zerbitzuak, baina baita, neurri aldakorragoan izan arren, zaintzarakopolitikak zein politika familiarrak ere (Österle, 2009). Azken zerbitzu horien artean leudeke gizarte-zerbitzu gehienak eta konkretuki haur zein pertsona nagusiei emaniko zaintza zerbitzuak ere, genero-ikuspegitik berebiziko garrantzia hartzen dutenak emakumearen egoerari dagokionean (Anttonen eta Sipilä, 1996).
Honela, “desfamiliartzean” positiboki eragin dezaketen neurriak hiru motakoak liratekeela aipatzen du: dirua ematen dutenak, denbora ematen dutenak edo zerbitzuak eskaintzen dituztenak. Ongizate-estatuak, ikusi denez, nagusiki errenta-transferentzien
bitartekoa baliatu du gizarte-beharrizanak “desmerkantilizatzeko”, baina horiek gizartebeharrizanak “desfamiliartzeko” eraginkorrak diren ala ez, ordea, eztabaidagarria litzateke. Esping-Andersen-ek (2000) adierazten du neurriok eraginkortasun mugatua agertu izan dutela emakumeen karga familiarrak arintzeko, gutxienik bi arrazoirengatik: edo ez direlako familia-kideen independentzia ekonomikoa ziurtatzeko kopuruetara inoiz iritsi, edo ez direlako nahikoak izan zerbitzuok merkatuan kontratatzea ahalbidetzeko, merkatuko alternatibak oso modu murriztuan ordezkatu izan baitu familien “autozerbitzu” eredua66.
Puntu honetan sakontzen dute Sarasa eta Mestres-ek (2007) cash or in-kind (eskudirutan ala espezietan) dikotomia aurkezten dutenean ere, azterketa mendekotasuna duten pertsonen zaintza esparruan zentratuz, batak ala besteak mendekotasuna agertzen duen pertsonarengan eta baita zaintzailearengan ere ondorio ezberdinak sor ditzakeen ustean. “Desfamiliartzeari” dagokionean, moneta transferentzien kasurako zaintzaileen aukera kostuak (soldatapeko lanik ez izatearen “diru-galera”) neurri batean leuntzen lagun badezake ere, soilik izango da eraginkorra merkatuko zerbitzuen kostuak ordaintzeko nahikoak diren kantitateetara gerturatzen denean. Kontrako kasuan, emakumeak are gehiago “etxekotzea” ekarriko du. Laguntza horiek, aldiz, familientzako zerbitzu errealen bidez ematen diren kasuan ere, emaitzek zerikusia izango dute zerbitzu horien nolakoarekin, hots, kalitatezko zerbitzuak diren kasuan soilik ordezkatuko dute emakumeen etxegunetako hornidura. Bide batek zein besteak, hortaz, eragin bat ala guztiz aurkakoa izan dezake bere kalitatearen arabera.
66 Zerbitzu horiek merkatu ordezkagarritasun mugatukoak izatea faktore askoren kausaz izan liteke. Carrasco-k (2001) emakume zaintzaile rolari loturiko elementu kulturalak nabarmentzen dituen bezala, Esping-Andersen-ek (2000) “kostuaren gaitza” kontsideratuko du arazo nagusia. “Kostuaren gaitz” hori, oro har zerbitzuek epe luzera azaltzen duten ekoizkortasun eta soldata erlatiboaren arteko harremanean oinarritzen da. Honela, zerbitzuen epe luzeko produktibitatea apalagoa denez ondasunen ekoizpenaren aldean, soldatek erreferentzia horrekiko azaltzen duten ezein aldaketek merkatua hustu dezakete: zerbitzu emailearen soldata produktibitatearen azpitik kokatzen bada, merkatua eskaintzaren aldetik desagertzen da; aitzitik, zerbitzu emailearen ordainsaria bere produktibitatearen gainetik kokatuz gero, eskaria da atzenduko dena.
aldetik letorke hemen, emakumeen azken urtetako enplegu-tasak joera gorakorra izan arren, gizonezkoek oro har etxeko aferei eskainitako ordu kopuruak ez baitu aldaketa esanguratsurik ezagutu67.
Laburbilduz, Esping-Andersen-ek (2000), ongizate-erregimenen berrikuspena “desfamiliartze” irizpidearen bitartez gauzatzeko, kontuan hartuko ditu ongizateestatuaren eskaintza publikoa alde batetik, (nagusiki haur eta nagusien zaintzarako zerbitzu publikoak eta mendekotasuna duen pertsona baten kargu hartzeagatiko familientzako diru laguntzen bitartez), familiaren baitan emandako denbora-esleipenak bestalde, eta merkatuak eskaintzen dituen ongizate-zerbitzu pribatuen kontratazio maila, azkenik. Hiru aldagai horien herrialde-arteko azterketatik, Esping-Andersen-ek (2000) finkaturiko hiru ereduen ezaugarri nagusiak honela laburbilduko lirateke:
67 Fenomeno honen atzean oraindik orain Becker-ek (1965) proposaturiko erabakitze partekatuko eredu neoklasikoa betetzen dela uste du Esping-Andersen-ek (2000:84), zeinaren arabera gizonezkoak lanerrenta handiagoak jasotzen dituen neurrian, familiak bere osotasunean “gehiago galduko” du gizonak etxeko lanen mesedetan bere lan-ordu ordainduei uko egingo balie. Becker-en “Denbora esleipenaren teoria” gerora oso modu zabalean kritikatua izan da zenbait autoreren aldetik, esaterako Folbrek (2004) onartezintzat jotzen baitu emakumeak ez-merkatuko ekoizpenean espezializatzea, aukeren arteko aukerarik hoberen gisa interpretatzea. Horren aurrean bere “Denboraren esleipen okerraren teoria” aurkezten du, zeinetan argudiatzen baitu denbora-esleipen prozesuetan ez direla merkatu lehiakorren balizkakoak betetzen, gutxienik bi arrazoigatik: norbanakoaren erabakiak hartzeko gaitasuna mugatua delako, eta gizarte-instituzioen eraginkortasuna ere mugatua delako. Honela, Folbreren irudiko (2004:7) denboraren esleipen prozesuetan banaketa-gatazkak eta koordinazio-arazoak sortzen dira, halako moduz ezen adostasuna lortzeko ezintasunek norbanakoak nahi lukeena lortzea oztopatzen baituen. Eta gainera, koordinazio arazo horiek konpontzeko sorturiko gizarte-egiturek aldaketarako erresistentzia azaldu ohi dute, nahiz eta modu ez-eraginkorrean aritu.
Honela, zaintza lanetan zentraturiko ezein analisik gutxienik honako elementuak barneratu behar lituzke Jenson-en (1997) irudiko: zaintzailearen identitatea eta bere
gizarte edo senidetasun lotura pertsona zainduarekin (nork zaintzen du?), zaintzaren finantzazioa (nork ordaintzen du?) eta zaintzaren hornidura instituzionala (non zaintzen da?). Bettio eta Plantenga-k (2004) Europako zaintza-erregimenen sailkapena burutzeko, arestian aipaturiko zaintzaren bi esparruak hartzen dituzte kontuan, hots, esparru formala eta informala, eta zaintza-mota horietako bakoitza definitzeko guk aurretiaz erabilitako antzerako irizpideak baliatzen dituzte: zaintza informalen esparruan arautu gabeko eta gehienetan ordaindu gabeko zaintza lanak barnebilduko lirateke eta esparru formalean legez edo bestelako kontratu bidezko erregulazioz arauturiko hornidurak.
Nazioarteko datu orokorretatik abiatze aldera, gizarte-zerbitzuen sistema indartsuak lortu dituzten herrialdeetan ere, zaintzen estaldura nagusia esparru informaleko hornitzaileen bitartez ematen dela esan behar litzateke lehenik. Nazioarteko errealitateen bataz bestekoaren analisitik, aurretiaz Espainia zein Euskadirentzako jaso diren datuen antzekoak lortzen direla ondorioztatzen da: zaintza-lanen %80 inguru esparru informalean ematen direla estimatzen da, eta esparru honetan zaintzaile nagusi batek hartzen du lanaren ardura nagusia, kasurik gehienetan andrazkoa delarik. Zaintzaile gizonezkoak oro har erretiro aldian diren pertsonak dira, andrazkoen kasuan berriz bataz beste 40 eta 50 urte arteko adinean aurkitzen dira, hots, etxetik kanpoko lana eta zaintza-lanak uztartu beharreko adinean (Österle, 2009:52).
Oro har, gainera, herrialde gehienetan esparru formala geroz eta garrantzia handiagoa hartzen joan da azken urtetan, eta politika publikoen pauta komun batzuk ere hauteman litezke: monetazko prestaziotarako eta osasun zerbitzuetarako sistema zentralizatuagoak agertzen badira ere, gizarte-zerbitzuen sistemak deszentralizatuagoak ageri dira, tokiko gobernuei lotuagoak. Era berean, egoitza-zerbitzuetan zentraturiko zaintza-ereduetatik,
joera aldaketa bat ageri da eredu komunitarioagoen alde, eta estatua geroz eta gehiago zerbitzuen (ko)finantzatzaile paperean zentratzen da, zerbitzuen hornidura erreala mozkinez besteko zein mozkin asmodun eragile pribatuen eskuetan lagaz (Österle, 2009:53).
68 Index of informal care intensity delakoa, funtsean bi adierazle ezberdinen arteko konbinaketaren emaitza da: i) alde batetik, egunean gutxienik 2 orduz haur (16 urtetik beherako), gaixo, adineko edo desgaitasunen bat duten pertsonen zaintzan enplegatzen dituzten helduak mendeko pertsonen guztizko kopuruarekin (16 urtez beherako haurrak eta 70 urtez gorako helduak) erlazionatzen duen ratioa, eta; ii) kanpo haurzaintza erregularrik (guraso edo tutore legalez aparteko beste norbaitek eskainia) ordaintzen ez duten etxeguneen portzentaia, haurren bat duten etxegune guztiekiko. Adierazle konposatuaren eraikuntzaren zehaztasun gehiagorako, jo iturri nagusira.
Egileok adierazten dutenez, zaintza informalen intentsitate adierazlearen bitartez lorturiko emaitza batzuk espero izatekoak izan arren, badira beste zenbait ulertzen zailagoak direnak. Lehen horien artean leudeke herrialde mediterraneoak –Espainia, Italia, Grezia- eta Irlanda, zaintza lanetarako esparru informala gehien baliatzen dutenak eta kontrako aldean, Finlandia zein Danimarka zaintza informalen erabilerarik ahulena egiten duten herrialde gisa. Haatik, autoreek aitortzen dutenez, emaitza harrigarria ematen dute Herbehereak eta Britainia Handiak alde batean, eta Portugal eta Frantziak beste muturrean.
Lehen taldekatze proposamen honezaz gain, Bettio eta Plantenga-k (2004), esparru informalaren ezaugarriak ulertzeko funtsezkoak diren beste bi elementuren analisia gehitzen dute: zaintza lanen genero eta belaunaldi arteko ardura banaketaren analisia, hain zuzen ere. Lehen adierazleak, “zaintza ordaindu gabeen belaunaldi-arteko banaketa” adierazleak, egunean gutxienik bi ordu zaintza lanei ematen dizkien heldu guztietatik, 50 urtez gorakoek zein ehuneko duten aztertzen dute:
Grafikoa 2: 50 urtez gorako zaintzaile ehunekoa zaintzaile guztiekiko.
Adierazle honen bitartez, adineko zaintzaileen proportzio handiagoak lortzen dira familia kohesio handieneko herrialdeetan (Europa hegoaldeko herrietan), tarteko posizio batean leudeke Europa kontinentaleko herrialdeak, eta zaintzaile gazteen presentzia handiagoa emango dute herrialde nordikoentzat.
Belaunaldi arteko banaketaz gain, zaintza horniduran dagoen genero disparekotasuna ere zaintza informaleko ezaugarri konstantea da. Kasu honetan proposatzen duten adierazleak haurren zaintzari egiten dio erreferentzia, eta egunean gutxienik bi orduz haurren zaintzan diharduten pertsona helduen artetik horietatik zenbat diren emakumezkoak kalkulatzen du:
Grafikoa 3: Emakume zaintzaileen ehunekoa zaintzaile guztiekiko
Autoreek ondorioztatzen dutenez, hortaz, esparru informalean Europako herrialdeetan aurkitzen diren ezberdintasunek zerikusi zuzena dute horietako bakoitzaren ezaugarri kultural eta historia politikoarekin (Bettio eta Plantenga, 2004).
Egindako lehen sailkapen honen gainean, Pommer et al-ek (2007) elementu kulturalen garrantzia azpimarratzen dute, horiek zaintza ereduekin duten lotura hertsia argudiatuz. Honela, edozein zaintza eredu aztertzeko, autoreok hiru elementu kontuan hartu behar direla diote: lehenik, norengan datzan zaintza beharrizanak asetzeko lehentasunezko erantzukizuna; bigarrenik, nola bideratzen den laguntza publikoa (zerbitzutan ala eskudirutan) eta azkenik, nork duen laguntza publikorako eskubidea (unibertsala ala baldintzatua). Autoreok ondorioztatzen dutenez harreman estu-estua dago hiru aldagai horien artean, izan ere, zaintza beharrak asetzea norbanakoarengan geroz eta zentratuagoa egon (eta ez hainbeste familiarengan) orduan eta handiagoa izango da estatuaren esku-hartzea.
Korrelazio honi beste egitate batek laguntzen dio, “eredu hierarkikoaren” proposamenak plazaratu duena, zeinak dioen familia dela zaintza beharren hornitzaile nagusia eta zaintza formalen sistema soilik aplikatzen da lehen horrek huts egiten duen kasuan (Cantor eta Little, 1985).
Familia agertzen da hortaz, autore ezberdinen analisietatik eratortzen denez, zaintza sistemaren oinarrizko instituzio moduan, eta instituzio honen eraginkortasunaren arabera sartzen dira jokoan bestelako eragileak. Zaintzarako erantzukizun sozialei buruzko lehen lanek, emaitza nagusi gisa, Ipar-Hego Europako herrialdeen bereizketa nagusi bat antzematen dute, familia indartsuko gizarteak izanik hegoaldekoak eta ahulagokoak iparraldekoak (Österle, 2009).
Honela, Millar eta Warman-en irudiko (1996), Herbehereak eta herrialde nordikoetan epe-luzeko zaintza lanak erantzukizun publikokotzat jotzen dira, publikoki finantzatzen direlarik zerbitzu horiek (nahiz eta ordainketa partekatuko sistemak ere egon badauden). Kontrara, Europa hegoaldeko eta ekialdeko herrialdeetan erantzukizun legal nagusia familian datzala ondorioztatzen dute. Hala ere, zenbait herrialdek (Erresuma Batua eta Irlanda, kasu) ipar-hego kategoria horietan sartzeko zailtasun handiagoak ematen dituzte, erantzukizun legala estatuarena izan arren, hornidura publikoaren hedapen murritzagoak familiak oraindik orain zaintza-lanen hornitzaile oso garrantzitsu
bilakatzen baititu. Ondorio antzekoetara iritsiko dira Glaser, Tomassini eta Grundy ere (2004), ipar-hego bereizketa nagusi horrez gain, herrialde bakoitzaren testuinguru propioa ere kontuan hartzekoa dela ikusi baitute, batik bat herrialde bakoitzaren joera demografikoek eta politika publikoen tradizioak definituko duelarik zaintzaerregimenen gizarte-erantzukizun banaketa.
Bigarren, eredu kontinentala legoke. Bertan familia da zaintzaren lehen unitatea, baina osasun arazo larriko gizabanakoek zerbitzu publikoak jasotzeko eskubide legala dute. Eskubide hori zenbait kasutan gizarte-segurantzako sistemaren bidez egituratzen da, (Alemania) hornidura publiko zuzenaren bidez beste zenbaitetan (Austria), hala biak ala biak uztartuz (Frantzia, Belgika). Laguntza publikoa hortaz, eskudirutan zein zerbitzu errealetan bideratzen da, beti ere mendekotasun mailaren arabera eta zenbait kasutan familiaren errenta mailak baldintzatuta (Frantzia). Zaintzaile etorkinen presentziak ere bere lekua du herrialde horietan, baina eredu mediterraneoko herrialdeen aldean, maila askoz apalagoan.
Azkenik, eredu eskandinaviarrean, zaintza beharrean diren pertsonen erantzukizuna sektore publikoarengan datza. Hala ere, Suedian zein Herbehereetan, estatuak ez du zaintzak eskaintzeko betebehar legalik baldin eta beharrean denak gertuko pertsonaren baten laguntza badu eskuragarri. Danimarkan, aldiz, familiak ez du adinekoen zaintzarako betebeharrik, eta jasotako diru laguntzak hornidura publikoaren osagarri gisa kontsideratzen dira. Herrialde horietan diru laguntza publikorik apenas den, eta zaintzaile etorkinen presentzia ere oso bazterrekoa da.
4.4.3 Zaintza-erregimenen proposamena: zaintza formal eta informalen analisian oinarrituriko nazioarteko sailkapenak
Lehen lanetatik abiatuz, Anttonen eta Sipilä-k (1996) bi erregimen-eredu nagusi bereizten dituzte: zerbitzu publikoen eredu eskandinaviarra batetik eta zaintza familiarren Europa hegoaldeko herrialdeen eredua, bestetik. Europako erdialde eta ekialdeko herrialdeentzat eredu argirik ez dute hautemango, eta aipaturiko bi ereduen arteko punturen batean kokatuko lituzkete herrialdeok.
Koadroa 11: Europako zaintza estrategien sailkapena69
Taulan ikus litekeen moduan, beraz, egileok bost multzo nagusi bereizten dituzte:
i.- Lehen taldea zaintza lanak familiarengan osoki delegatzen dituzten herrialdeek osatuko lukete: Italia, Grezia eta Espainiak, hain zuzen ere. Zaintza informaleko adierazleetan balio altuak emateaz batera, zaintza formaleko sistema azpigaratua agertzen dute, oso zentratua pentsio bidezko monetatransferentzietan eta ahulak gizarte-zerbitzuen horniduran70.
ii.- Bigarren taldea Britainia Handiak eta Herbehereak osatzen dute, non zaintza informalak garrantzitsua izaten jarraitzen baitu. Horien elementu bereizlea haur zein helduentzako zaintza sistemen arteko ezberdintasunean legoke: lehena ia
69 Taula honetan pertsona nagusiei bideraturiko zaintza estrategiak soilik jaso baditugu ere, kontuan hartzekoa da autoreek beren analisian haurren zaintzarako estrategiak ere neurtu dituztela, eta beraz, herrialdeen sailkatze hori bi esparru horietan erdietsitako emaitzen sintesia litzateke. 70 Lehen talde honetan Portugal eta Irlanda kasu atipikoak dira. Portugalen kasuan, zaintza formaleko adierazleetan emaitza baxuak eman arren, zaintza informalean ere parekoak lortzen ditu. Autoreek bi azalpen aurkitzen dituzte: emakumeen enplegu-tasa altuek eman dezakete zaintza informalaren datu hori, edo bestela, datuek ez dute sendotasun handirik frogatzen. Irlandaren kasuan, aldiz, zaintza formaleko zenbait alorretan maila altuagoa ematen duen neurrian, “tarteko-bidean” koka liteke lehen talde hau eta bigarrenaren artean.
osoki esparru pribatuan hornitzen den bitartean, bigarrenak esku hartze publikoa izan ohi du.
iii.- Hirugarren taldea Austria eta Alemaniak osatua da. Aurreko bietan bezala zaintza lanak modu informalean gauzatzen dira kasurik gehienean, baina horien kostuak nolabaiteko babes publikoa jaso ohi dute. Baimen eta diru laguntzen adierazleetan, zein adineko pertsonentzako zerbitzuen horniduran erdi mailako balioak erdiesten dituzte. Eredua definitze aldera, publikoki finantzatua den zaintza eredu informala dela esan liteke. Subsidiaritate printzipioak, halaber, indar handia du, zaintza lanen berezko hornitzaile naturala familia esparrua dela arautuz.
iv.- Belgika eta Frantzia laugarren talde batean sartuko dira, non zaintza formaleko esparrua orain artekoena baino askoz garatuagoa aurkitzen den. Baimen bidezko denbora murrizketetan asko sakondu ez den arren, haur zein nagusientzako zerbitzuen eskaintza lehenetsi izan da.
v.- Bosgarren taldea herrialde nordikoena litzateke, zaintza formaleko esparru guztietan tasarik altuenak azaltzen baitituzte. Ezaugarri nagusia sistemaren unibertsaltasuna da, eta familia esparruak paper nahiko apala jokatzen du, estatuaren sustapena jaso beharrean, estatuagatik ordezkatua izan baita.
Irudia 6: Zaintza formal eta informalaren arteko korrelazioak Europa zenbait herrialdetan71
Horrela, autoreek aitortzen dutenez beren sailkapenak Bettio eta Plantenga-renarekin (2004) erabilitako irizpideetan eta emaitza nagusietan antzekotasun argiak izanagatik ere, zenbait ezberdintasun ere nabarmendu behar lirateke. Belgikak zein Frantziak zaintza formalean maila altuagoak eskuratzen dituzte orain (herrialde nordikoen mailakoa gutxi-asko), eta Herbehereak aldiz, zaintza informaleko gradu apalagoa72. Herbehereak, modu horretan, eredu eskandinaviarretik gertuago leudeke, eta kontrara, esaterako Suedia, oraindik ere iparraldeko ereduaren tipo idealean kokatu arren, azken urtetako joeraren ondorioz etxez-etxeko laguntzan behera egin ahala zerbitzu horiek
Hegoaldeko herrialdeen artean, berriz, Greziak familia hedatu mediterraneoaren kasu tipikoa izaten jarraituko luke, baina autoreek Espainia eta Italia Alemaniarekin batera aurkezten dituzte, Grezia eta herrialde nordikoen arteko esparru batean kokatuz. Frantziak eta Belgikak, azkenik, Austriarekin batera, esparru formal zein informalean estaldura zabalak izanik, eredu kontinentalaren kasu paradigmatikoak izaten jarraitzen dute.
4.5.1 Espainiako zaintza-erregimenaren ezaugarri nagusiak: eredu familiarista
Espainia mailako datuen analisian argi ikusi da esparru informalak jokatzen duela nagusitasunezko papera pertsona nagusien zaintzari dagokionean, eta soilik esparru honen osagarri gisa edo honek huts egiten duenean agertzen direla esparru formaleko baliabideak, izan pribatu zein publikoak. Halaber, Espainia Europako gainerako herrialdeekin erkatu izan duten analisietan bi emaitza nagusi agertzen direla ikusi da: batzuen iritziz Espainiak eredu kontinentaleko herrialdeen lorratzari jarraituko lioke nahiz eta herrialde horietan ageri den baliabide formalen hedapen mailarik lortu ez duen (Esping-Andersen, 2000), eta beste batzuen iritziz, Espainiak eredu mediterraneo edo hegoaldeko eredu europar argi bati erantzungo lioke, nabarmen bereiziz hortaz eredu kontinentaleko herrialdeetatik (Bettio eta Plantenga, 2004).
Aurreko atalean ondorioztatu dugun moduan, gure iritzian funtsean dagoen eztabaida eredu mediterraneo propio bat izan badela defendatzen dutenen artean eta aurkakoa uste dutenen artean legoke, eta gu lehen horien artean kokatzen garen neurrian, Espainia argiki eredu mediterraneoko herrialdetzat joko dugu, besteak beste:
- Bestalde, merkatuan diharduten eragileen eskaintzari dagokionez, tradizionalki gizarte-zerbitzuen sektorean ekimen pribatuak, eta bereziki mozkinez besteko sektoreak izan duen protagonismoa baztertu ezineko errealitatea delako (Rodriguez Cabrero, 2004).
Aipaturiko ezaugarri horiek guztiak kontuan izanik, espainiarra ongizate-eredu familiarista batean kokatzen dela ondorioztatzen dute autore gehienek, nagusiki familia egituran eta konkretuago emakumeen lan ikusezinean sustengatua, esku hartze publiko apal batekin eta merkatuaren parte hartze hazkor batekin.
Sarasa eta Mestres-en (2007) iritzian ere espainiar zaintza sistemak Europa hegoaldeko herrialdeen ereduarekin bat egingo luke bete betean, gizarte-babeseko sistema oraindik orain hedatzeke eta zabaltzeke dagoen neurrian. Tabula rasa egoera horren aurrean, autoreek hiru alternatiba ezberdinen artean aukeratu beharra planteatzen dute : i) eredu britainiarra, laguntza publikoa soilik beharrizan larrian aurkitzen diren gizabanakoetara bideratzea, beti ere zaintza lanak merkatuan erosteak dakartzan kostuei aurre egiten laguntzeko; ii) Austria, Alemania edota Luxemburgoko eredua, hots, gizarte-segurantza bitartez kanalizaturiko errenta transferentzien eredua, edota; iii) eredu eskandinaviarra, zaintza zerbitzuen hornidura publikoko azpiegitura sendo batean oinarritua.
Dena den, azken hamarkada honetan Espainian eta baita Euskadi mailan ere gizartezerbitzuen esparruan eman diren aurrerapausoak direla medio, hedadura publikoari dagokionez sistemak baliabide publikoen eskuragarritasun handiagoa bizi izan duela ere errealitate ezkuta ezina da. Zentzu horretan, eta aurrerapauso horien analisia denez datozen bi ataletan sakon landuko dena, ez dugu hemen halakorik aurreratuko, baina soilik utzi nahi genuke agerian aipaturiko sailkapen horiek guztiak izaera dinamikoa dutela, eredu bakoitzaren erreferentzia izan diren herriak (Suedia, kasu) bestelako erregimenetara gerturatzen doazen bezala, Espainiaren kasuan ere azken urtetako lege aldaketek eragin lezakete, gure iritzian, aipaturiko analisietan aldaketa esanguratsurik. Eta lege aldaketek bezalaxe, oraindik denboran gertuago dugun 2008. urtean hasitako krisialdiak eta handik eratorritako zor publikoaren krisialdiak ere, zer esanik ez, eragina izaten ari dira ezarritako ereduan, baina baita ezarri asmo den eredu berriaren garapenean ere
4.5.2 Zaintzaren krisia: ereduaren haustura eta krisiaren ebazpen atzerakoia
Familia esparruko elkartasun eredu hau berregituraketa prozesu sakon batean sartzen ari dela argudiatzen da, hortaz, nagusiki batera etorri diren hiru aldaketen eskutik: i) zaintzaile potentzialen eskaintzan gertaturiko murrizketa eta epe luzeko zaintza beharrizanak dituzten pertsona nagusien kopuru hazkundea, batetik; ii) familia eredu
Autore gehienek aipatuko dute ereduaren haustura nagusiki eskaria eta eskaintzaren arteko desoreka batetik eratortzen ari dela: alde batetik zaintza-beharrizanean den giza taldearen bolumena handitzen ari da (nagusiki gizartearen zahartzearen eskutik) eta bestetik familiek horiek beren baitan artatzeko agertzen duten gaitasuna apalagoa da, bai ugalkortasun-tasa apalagoek bultzatuta baina baita emakumeen lan merkaturatze progresiboa dela medio (IMSERSO, 2005:56). Testuinguru honetan galdera begien bistakoa da: posible al da familiek hartzea orain arte bezala aurrerantzean ere pertsona nagusien zaintzaren ardura nagusia? Eta hala ez bada, nola gertatzen ari da ardurabanaketa berrien prozesu hau? Noren kaltetan eta noren mesedetan ari da gertatzen?
Arestian aipatu bezala, ikuspegi feministaren irudiko sistema ekonomikoa “lanaren banaketa sexualak “ ezarririko eremu publiko eta pribatuen bereizketan garatu izan da, eremu ikusezin eta ikusgarrien “iceberg” egitura horretan. Sistema hori, halaber, egitura familiar nuklear tradizionalaren bitartez egikaritu izan da. Familia nuklear fordista honetan bikote heterosexuala da oinarria, “gizonezko soldata irabazle” eta “etxekoandrearen” gainean eraiki izan delarik bai lan merkatua oro har, eta baita hedaduraz ongizate-estatua bera ere (Lewis, 1992; Sainsbury, 1994). Lan merkatuak hortaz, zaintza
lanez salbuetsitako esku-lan maskulinoa baliatu izan du, eta lan-egoera horren gainean eraiki izan da, halaber, ongizate-estatuaren egitura osoa ere. Emakumeen egoera, eredu honetan, “presentzia ikusezin” gisa deskribatu izan da (Hewitson, 1999), egitura osoa sustengatu izan duen zaintza lanen esparruan kokatzean, lan pribatu ordaindu gabeen eremu ikusezinean jardun baitu.
Zaintza lanen ardura banaketa berria nagusiki bi prozesu kontraesankorren bidetik ematen ari da egileon iritzian: batetik etxeguneen “externalizazio” prozesu bat hauteman liteke (Precarias a la deriva, 2005), non zenbait etxegunetan zaintza lanak kanpo zerbitzuen bitartez (publiko zein merkatukoak) hornitzen hasi baitira eta bestetik, “externalizazio” hori gainerako gizarte-egiturek hartu nahi ez dituzten erantzukizunen testuinguruan ematen ari da, hots, ez estatuak ez merkatuak beregain hartzen ez dituzten erantzukizunen testuinguruan.
Honela, estatuak (kasu honetan espainiar estatuak) ez du egileon iritziz gizarteeskubideen inguruan funtsezko eraldaketarik indarrean jarri, oraindik ere zaindua izateko eskubideak familia-unitateari lotuta agertzen baitira, eta horiez baliatzeko gizarte-baldintzapen hertsiak ezartzen baitira. Gizarte-eskubideen esparru honetan, eskubide urraketak esparru ezberdinetan hauteman litezke: nagusiki ez dago oraindik orain egiazki bermaturik ez: i) mendeko egoeran daudenak zainduak izateko duten eskubiderik; ii) ez osoki zaintza lanetan jarduteko eskubiderik (lan merkatutik denboraldi batez osoki erretiratzeko aukerarik); iii) ez eta ez-zaintzeko eskubiderik ere (Pérez Orozco, 2006).
Beste aldetik, merkatuek enpresa pribatuen eskutik beren protagonismoa handitu dute zaintzen esparruan, nahiz eta honek ez duen berarekin ekarri zaintza lanen gaineko ardurarik beregain hartzea. Merkatuaren protagonismo handiago hau zaintza zerbitzuen
Ez estatuak ez merkatuak beregain hartu ez dituzten arduren ondorioz, analista feministek nabarmentzen dute zaintzaren birbanaketa hori modu atzerakoian ematen ari dela, berriro ere etxeguneen esparruaren gain erortzen ari baita zaintza-lanen ardura banaketa. Birbanaketa berri honek, ordea, ezaugarri berriak azaltzen ditu. Lehenik, arestian aipatu dugun bezala, egun bizikidetza unitateetan eredu eta egoeren aniztasun handiago bat agertzen bada ere, oraindik ere lehentasunezko paper bat jokatzen du “odolezko” familiak zerbitzu horien horniduran. Bigarren, IOÉ Kolektiboak (2001) aztertu duen gisan, birbanaketa honek klase egiturekin erlazio zuzen bat agertzen du, oso ezberdin aplikatu baita errenta altuko edo baxuko etxeguneetan: lehen horiek izan dira beren eros ahalmen handiagoa baliatuz kanpo zerbitzuak erosi ahal izan dituztenak, eta bigarrenei, existitzen diren kasuan zerbitzu publikoen aukera baino ez zaie geratzen.
Edozein izanik ere eredu berria hartzera doan itxura, izan publikoagoa ala pribatuagoa, gauza batek ez dirudi aldatzeko itxura handiegirik duenik: andrazkoen protagonismoak zaintza lanen arduretan. Egiazki, emakumezko kolektiboaren baitan ematen ari da, ematekotan, zaintza lanen aipaturiko birbanaketa hori, zeinak berarekin ekarri duen emakumeen arteko gizarte-disparekotasunak handiagotzea ere. Gizonezkoek, oro har, ez dute zaintza lanen gaineko ardurarik handiagotzen, ez baitute beren soldatapeko lanaren erritmo zein formarik egokitzen zaintza lanei loturiko beharrizan aldakorretara. Emakumeak, hortaz, lehengo ereduko “presentzia ikusezin” egoera hartatik, egoera berrian “presentzia ikusezin bikoitz” batera igaro dira (Izquierdo, 1998), lan merkatuan zein zaintza lanetan aldi berean egotea eta ez egoteak sortzen dituen sufrikario eta mugapenei lotuta.
Ondorioz, zaintzaren krisia ebazteko hartzen ari den modu atzerakoiak arazoak emakume batzuetatik besteetara transferitzea dakarrela ikusten da, beti ere emakumeen arteko botere ardatz ezberdinen bitartez, eta gizonezkoak kate horietatik guztiz kanpo kokatzen direlarik. Kate horiek hain izan litezke luze, zabal eta konplexuak, ezmonetazko esparru domestikoak gainditzeaz gain, nazioz gaindikoak ere izan baitaitezke, zenbait autorek izendatu izan duten “afektuaren kate mundialak” (Hochschild, 2001) edota “zaintzaren kate globalak” (Precarias a la deriva, 2004) ideien ildotik. Kate horien bitartez, zaintzen krisiaren nazioarteratzea ematen ari dela diote, arazoa nazioartera esportatzen delarik beti ere mendebaldearen hegemonia ekonomikoa eta klase, etnia eta generozko botere harreman globalen testuinguruan.
1.- Pertsona nagusiei bideraturiko gizarte-baliabideen artean esparru informalak du, alde handiarekin, lehentasunezko tokia. Espainiako datuek zein Euskadi mailakoek ere ez dute inolako zalantzarik uzten zentzu horretan, nahiz eta Euskadi mailan esparru informalaren erabilera-tasa apalxeagoa antzematen den eskaintza publiko handiago batek eraginda, Espainiaren aldean beti ere.
2.- Esparru informala esatea familia esatea da, eta familia esatea andrazkoak esatea da. Datuek ez dute zalantza izpirik uzten: guztiz feminizaturiko esparru bati buruz ariko ginateke, bai zaintzaileen profilari erreparatuz, baina baita zaintzak jasotzen dituzten pertsonei erreparatuz ere. Funtsean ia beti emakume batek gehiengo batean beste emakume bati emaniko zerbitzuez dihardugu zaintza lanez dihardugunean.. 3.- Esparru informalaren nagusitasun horri bestelako baliabide formalekin egiten den konbinaketa edo uztartze maila eskasa gehitu behar zaio, gutxiengoa baita zaintza informalak jaso eta aldi berean baliabide formaletarako irispidea duena. Baliabide formal horien artean ere aipatzekoa da, proportzionalki garrantzitsuagoak direla zaintzaile partikularretara jotzen dutenak, zerbitzu publikoak jasotzen dituztenak baino, eta azken horien artean, izaera komunitariokoak dira gehien eskatzen direnak, prestazio
ekonomikoak lehenik, eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak zein teleasistentzia, horien atzetik.
4.-Arestian aipaturiko bi datu horiek esparru formal eta informalaren arteko orekari buruzko ondorio honetara eramango gintuzkete: bi horien arteko harremana ez da ordezkagarritasun terminoetan ematen, hots batetik (formaletik) gehiago izateak ez dakar berarekin bestetik (informaletik) gutxiago eskatzea. Zentzu honetan, zorrotzak izanik, harremanak hierarkizazio argi bat agertzen duela aipatu behar da: lehen hornitzailea familia da, eta honek huts egiten duenerako (family failure) jotzen da bestelako baliabidetara. Eredu horren atzean kausa ezberdinak ageri dira (zerbitzu publikoen existentzia edo ezagutza falta, esparru familiarra lehenesten duen beharrizan morala –zaintzailearentzat- edo preferentzia kulturala –zainduarentzat-, etab.) baina dinamikak nahiko orokortua dirudi: ahal den arte etxean (eta etxekoen aldetik) zaintzen da eta baliabide honekin aski ez denean jotzen da bestelako baliabidetara. Areago oraindik, bestelako baliabideak jasotzen direnean ere, horiek ez dute esparru informala ordezkatzen, horren osagarri izan ohi dira gehienean.
mediterraneo bati erantzungo lioke, nahiz eta batzuen iritzian gertuago egon Greziako erreferentzia mediterranear argitik eta besteen iritzian gertuago egon Alemaniako erregimen korporatistatik.
7.- Zaintza erregimen horien sailkapenak edozein izanik ere, eta edozein delarik ere gure kokapena bertan, saio teoriko honen indargunea ez litzateke sailkapenaren doitasunean neurtu behar, sailkatzeko erabilitako irizpideen egokitasunean baizik. Are gehiago, sailkatze lan horiek ikuspegi dinamikoa behar dutela hartu behar litzateke aintzat, etengabeko berrikuspenera behartuak leudeke, hortaz, aldatuz baitoaz herrialde bakoitzean aplikaturiko politika publikoak, baita horiek gertatzen diren testuinguru ekonomiko orokorrak ere. Zentzu horretan, gure kasurako, analisi horietan aldaketa esanguratsuak ekarri dituzten duela gutxiko bi gertaeren aipamena egin da, Espainiako mendekotasun legearen onarpena bata, zeina hurrengo atalean landuko baita, eta 2008ko mundu mailako krisi ekonomikoaren eztanda bestea, zeinaren ondorioen benetako sakontasuna ikusteko denbora beharko den oraindik.
8.- Batzuen iritziz ordea, horien aurretikakoak dira bertoko zaintza ereduaren haustura eragiten ari diren gizarte-fenomenoak, zaintzaren krisiaz dihardutenek aipatzen baitute zaintza eskariaren eta eskaintzaren arteko desoreka ageriko baten aurrean gaudela aspaldi. Desoreka horri lanaren banaketa (sexual) berri (bezain atzerakoi) batekin egiten ari zaio aurre: merkatu zein estatuek beregain hartzen ez dituzten erantzukizunek ereduaren ber-familiartze bat dakarte, eta esparru informalean gizonezkoek azaltzen duten parte hartze eskasak, funtsean emakumeen arteko lan banaketa berri baten aurrean kokatzen gaitu, klase eta etnia ardatzen bitartez gertatzen ari dena eta muga oro gaindituz “zaintzaren kate globalekin” egituratzen ari dena
Kapitulu hau, zentzu horretan, datozen bi kapituluen sarrera gisa aurkezten da, gure helburua azken finean Gipuzkoan (eta Euskadin oro har) egikarituriko gizartezerbitzuen sistemaren analisia egitea baita, bertan gizarte-ekonomiak duen presentziari erreparatuz. Hori behar bezala egiteko beharrezkoa iruditu zaigu analisia bere testuinguruan kokatzea, abiapuntutzat esparru zabalago bat hartuz, hau da, Espainiako Gizarte Zerbitzuen azterketatik abiatuz.
Lana, hortaz, esparrurik zabalenetik hasi eta konkretuenera jaitsiz antolatu da. Lehenik, aztergai ditugun Gizarte Zerbitzuen definizioa jorratu da, eta esparru honetarako hurbilketa bi testuinguru ezberdinetatik egin da: gainerako gizarte-ongizateko esparruekin alderatuz izan duten bilakaera aztertuz aurrena, eta are modu orokorragoan, gizarte-zerbitzuak Espainiako ongizate-erregimenaren ezaugarrien testuinguru zabalean kokatuz, hurrena.
Aipatzekoa da halaber, jarraian garatzen dugun kapituluan ez dugula erantsi 2008ko krisi ekonomikoaren osteko egoeraren inguruko analisirik. Dudarik ez da krisi sakon honek bete betean eragin dien neurrian aurrekontu publikoei, honek zuzen zuzeneko eragina izango duela etorkizuneko gizarte-zerbitzuen sistemaren hedatze eta
egonkortzean. Dena den, bai datuen eskuragarritasun faltagatik (daturik eguneratuenak 2009ko urtealdiari dagozkionak ditugu), baina baita krisiaren benetako irismenak sakoneko analisia eskatzen duelako ere, soilik nabarmendu nahi izan dugu zein zentzutan eragin dezakeen aipaturiko krisiak, bestelako analisi gehigarririk egin gabe.
5.1 Definizioa eta analisi markoa
Kapitulu hau, zentzu horretan, datozen bi kapituluen sarrera gisa aurkezten da, gure helburua azken finean Gipuzkoan (eta Euskadin oro har) egikarituriko gizartezerbitzuen sistemaren analisia egitea baita, bertan gizarte-ekonomiak duen presentziari erreparatuz. Hori behar bezala egiteko beharrezkoa iruditu zaigu analisia bere testuinguruan kokatzea, abiapuntutzat esparru zabalago bat hartuz, hau da, Espainiako Gizarte Zerbitzuen azterketatik abiatuz.
Lana, hortaz, esparrurik zabalenetik hasi eta konkretuenera jaitsiz antolatu da. Lehenik, aztergai ditugun Gizarte Zerbitzuen definizioa jorratu da, eta esparru honetarako hurbilketa bi testuinguru ezberdinetatik egin da: gainerako gizarte-ongizateko esparruekin alderatuz izan duten bilakaera aztertuz aurrena, eta are modu orokorragoan, gizarte-zerbitzuak Espainiako ongizate-erregimenaren ezaugarrien testuinguru zabalean kokatuz, hurrena.
Aipatzekoa da halaber, jarraian garatzen dugun kapituluan ez dugula erantsi 2008ko krisi ekonomikoaren osteko egoeraren inguruko analisirik. Dudarik ez da krisi sakon honek bete betean eragin dien neurrian aurrekontu publikoei, honek zuzen zuzeneko eragina izango duela etorkizuneko gizarte-zerbitzuen sistemaren hedatze eta egonkortzean. Dena den, bai datuen eskuragarritasun faltagatik (daturik eguneratuenak 2009ko urtealdiari dagozkionak ditugu), baina baita krisiaren benetako irismenak sakoneko analisia eskatzen duelako ere, soilik nabarmendu nahi izan dugu zein zentzutan eragin dezakeen aipaturiko krisiak, bestelako analisi gehigarririk egin gabe.
Ez da atal honen xedea Espainiako ongizate-estatuaren garapenaren hurbilketa bat eskaintzea74. Are gutxiago, arestian Europa mailarako aztertu diren ongizate-estatuen eraketa, deseraketa eta berreraketa (Leibfried eta Mau, 2008) prozesuen ezaugarri nagusiak bertan ostera ere errepikatzea. Soilik eskaini nahi dugu lehen argazki bat Espainiako gizarte-zerbitzuen ezarpen berankor eta bukatu gabearen (Rodriguez Cabrero, 2004) errealitatera gerturatzeko, ikusiko baita horixe dela gainerako gizartebabeserako mekanismo instituzionalen artean beranduen eta modurik azalekoenean garatu dena.
i) emakumeek lan-merkatu formalean izaniko sarrera handiagoa, zeinaren eskutik etorriko baitira genero-arteko berdintasunaren aldarriak bai hezkuntzan zein prestakuntzan, eta baita enplegu zein soldata baldintzetan ere; ii) familien baitako eraldaketak, zaintza beharrak dituzten pertsonen kopurua handitzea ekarri dutelarik alde batetik, (mendekotasun egoeran diren pertsona nagusiei dagokienez eta baita haur eta gazteen kasuan ere) eta guraso edo pertsona bakarreko etxeguneen biderkatzea hauteman delarik bestalde; iii) lan-merkatuan gertaturiko aldaketek gizarte-bazterketa egoera berriak sortu dituzte, batik bat desenplegu kontzentraziorik handienak kualifikazio baxuko langileen kolektiboetan ematen direlarik, eta; iv) zerbitzu pribatuen hedapena eta zerbitzu eta prestazio publikoen desarautzea (Moreno, 2009: 27).
“Gizarte-arrisku berri” horien kausaz gizarte-ongizatearen esparru edo “aztarnategi” berriak agertu dira, batik bat bi norabidetan: gizarte-bazterketa egoera berriei erantzuna emateko eta genero-arteko berdintasuna gauzatzeko (Gallego et al, 2003). Izan ere, orain gizarte-talde berriak aurkitzen dira zaurgarritasun egoeran, honek gizartebeharrizanen esparru berriak sortzen dituelarik besteak beste: i) lan ordaindu eta familia-arduren kontziliazio arazoengatik; ii) lan egonkor eta egokia lortzeko beharrezko gaitasun eta prestakuntza ez izateagatik; iii) gizarte-zerbitzuak ez-nahikoak edo desegokiak eskaintzen dituzten hornitzaile pribatuetara jo behar izateagatik (Esping-Andersen, 2002).
Gizarte-beharrizan eta gizarte-politiken bilakabidearen gaineko azaleko berrikuspen honek gizarte-zerbitzuen garapen berankor eta amaitu gabearen azalpenerako giltzarri batzuk eskaintzen dituela iruditzen zaigu. Nagusiki bi aipatuko genituzke: alde batetik,
ongizate-estatuen gizarte-babeserako politiken lehen aroko garapenak bigarren maila batean utzi zuen gizarte-zerbitzuen esparrua, bestelako esparru batzuk lehenetsiz, nagusiki Gizarte Segurantzaren bidezko errenta transferentzien esparrua, eta zerbitzu publikoen bidez hornituriko Osasun eta Hezkuntza sistemak, hain zuzen ere. Hargatik kontsideratu izan da gizarte-zerbitzuen esparrua gainerako sistemen akats eta gabeziak estali beharko zituen esparru gisa (Rodriguez Cabrero, 2004), Espainiako kasuan Gizarte Segurantzaren osagarri gisa eratu baitzen lehen unetik bertatik (Aguilar, 2009).
Izan arrazoi horiengatik ala beste batzuengatik, gizarte-zerbitzuen analista guztiek nabarmentzen dute esparru hau dela Espainian azken tokian eta modurik murritzenean garatu den gizarte-politikaren adarra.
i) Hastapen aroa, 1963-75 urteen artean garatua Gizarte Segurantzaren ezarpenaren ondotik, diktadura frankistak zenbait gizarte-politiken ernamuinak martxan jarri zituen; ii) Gizarte-eskubideen aitorpen aroa, 1976-1982 bitartean espainiar Konstituzioaren onarpenaren bitartez, gizarte-babeserako zerbitzu eta prestazioak hedatuz joan ziren, besteak beste langabezia tasa altuek, industria birmoldatzeek eta biztanleriaren zahartze-prozesu hasi berriak sorturiko gizarte-beharrizanek eraginda;
iii) Zerbitzuen unibertsaltasun aroa, 1983-1993 urte artean gizarte-gastuaren hazkunde indartsuaren bitartez, hezkuntza zein osasun-sistemak eta baita pentsio sistema ere unibertsalak bilakatu ziren, ez horrela gizartezerbitzuak; iv) Ongizate-estatuaren berrikuspen aroa, bai eskariaren aldetik, gizartebeharrizan batzuen larriagotzea (biztanleriaren zahartzea eta desenplegu altuaren iraupena) eta berrien agerpenak (etorkinen fenomenoa, esaterako) estaldura zabalagoa eskatuko duelako, eta baita eskaintzaren aldetik ere, defizit publikoaren kontrol neurriek eta sektore pribatuak zenbait zerbitzu publikoren kudeaketan sartzeko eginiko presioen ondorioz, estatua bigarren plano batera desplazatzeko politika ekonomikoak nagusituko direlako.
Ikusten dugunez, gizarte-zerbitzuak ez dira egiazki garatzen hasiko azkeneko berrikuspen aro horretara heldu arte, 80ko eta 90eko hamarkadetara arte, alegia, bien bitartean gainerako gizarte-babeserako sistemek garapen garrantzitsua ezagutu zuten bitartean. Moreno-k (2009) eginiko analisian ere aurkitzen dira oraintsu aipaturiko joera nagusiak, Espainiako ongizate-estatua osatzen duten lau zutabe instituzionalen mugarri historiko nagusiak aztertzen dituenean:
Era berean aipagarria da, Gizarte Segurantzaren garapenarekin zerbitzu publikoen bidea urratu beharrean, monetazko prestazioen bidea jorratu dela gehiago, gizarte-bazterketan eroritako pertsonen errenta galerak erlatiboki berdintzeko laguntzen bidez. Bi izan dira hastapenetatik gizarte-segurantzaren programa nagusiak, erretretagatiko pentsioa eta desenpleguagatiko diru laguntzak, alegia, eta sortu zirenetik gaur arte ez da hasierako ereduaren berrikuspen sakonik egin: eredu profesionalista, zentralizatua eta kontribuzio bidez finantzatua izaten jarraitzen du (Gallego et al, 2003).
Gizarte Segurantzaren atzetik, Hezkuntza eta Osasun esparruak dira 80eko hamarkadaren erdialdean erregulatu ziren bi esparruak, biak ere kontzepzio unibertsal batean oinarrituak eta hiritarren (hezkuntza eta osasunerako) eskubideen aitorpenarekin bermatuak. Lehenaren kasuan, hezkuntzarako eskubidea eskola publikoaren aldeko gastu publikoaren hazkunde apal baina jarraituarekin bermatu zen, eta aldi berean, irakaskuntza-askatasunaren printzipioa bermatu zen eskola pribatuen sarea kontzertatuz; bigarrenaren kasuan, osasun-sistemaren kasuan, alegia, kontribuzio bidez finantzatutako eredu profesionalista batetik, zerga bidez finantzatutako eredu unibertsal baterako jauzia eman zen 80eko erdialdean, eta sistema zentralizatua izatetik Autonomia Erkidegoek kudeatu eta zentralki koordinaturiko sistema izatera igaro zen (Gallego et al, 2003).
Orain arte aipaturiko gizarte-babesaren bilakabideak espainiar ongizate-estatuari ezaugarri bereizgarri batzuk ematen dizkio, Europan ezarrita dauden bestelako ereduetatik urrundu edo gerturatzen dutena, eta azken buruan, gizarte-zerbitzuen sistemaren konfigurazioa baldintzatzen dutenak neurri handi batean.
EREDU LIBERALA (Britainia Handia) EREDU KONTINENTALA (Alemania, Austria, Frantzia, Luxemburgo) EREDU NORDIKOA (Suedia, Danimarka, Finlandia) EREDU LATINOA (España, Italia, Portugal) Izaera Izaera ASISTENTZIALEKO eredua DERRIGORREZKO ASEGURU PUBLIKOKO eredua Izaera UNIBERTSALISTAKO eredua Izaera ASISTENTZIALEKO eredua Onuradunak Errenta baxuko pertsonen lehentasuna prestazio publikoetan, laguntza baliabide ekonomiko ez nahikoen froga egin ostean bideratzen da. (means-tested) Mendekotasun egoerak babesteko eskubide subjektiboa, edozein delarik ere gizabanakoaren egoera ekonomikoa. Gizarteeta osasunzerbitzuen hedapen gisa ezarria, irispide unibertsalekoa, edozein delarik ere gizabanakoaren egoera ekonomikoa. Nagusiki pobreak eta esparru informaleko sarerik ez dutenak. Laguntza motak Prestazioak mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat (eskudiru zein zerbitzutan) eta lan adinean diren zaintzaileentzat. Laguntzak mendekotasun mailaren arabera, prestazio zein zerbitzu bidez, familien aukeran utziz. Zaintzaileari bideratutako diru-laguntzak, eszedentziak,etab. Nagusiki zerbitzu publikoen hornidura Prestazio ekonomikoak zerbitzuak baino askoz areago. Gizarte-zerbitzu publikoen garapen ahula. Finantzazioa Finantzazioa zerga orokorren bidez eta erabiltzaileen ordainketa partekatuko mekanismoen bidez. Nagusiki Gizarte Segurantzara eginiko ekarpenen eta zergen konbinazio bidez. Erabiltzaileen ordainketa partekatuko maila bat mantentzen da gastu publikoa kontrolatzeko. Nagusiki publikoa, estatuak eta eskualdeadministrazioen artean. Maila apalagoan, erabiltzaileen ordainketa partekatuko formak zerbitzu mota eta erabiltzailearen errenta mailaren arabera. Eskualde mailakoa eta lurralde-desoreka handikoa. Kudeaketa Osasun Sistema Nazionaletik
gizartesegurantza eta tokiko gizarte-zerbitzuetara eskualdatu dira zerbitzuak. Kudeaketa deszentralizatua (eskualde edo tokiko maila). Zentrala eta eskualde mailakoa Deszentralizatua eskualde eta tokiko mailara eta zerbitzuen kudeaketa pribatua. Joera Gastu publikoaren uzkurtzea eta erabiltzaileen ordainketa partekatuaren areagotzea. Mendekotasunaren babeserako aseguru publikoa ezartzeko perspektiba ahula. Estaldura hedatzen joan ahala, sistema defizitarioa bilakatuz joan da. Prestazioak lehenetsi dira, zerbitzuen aldean. Familiaren pisuaren nagusitasuna mantentzen da zaintza jardunean. Kudeaketa tokiko mailara deszentralizatzen doa eta zerbitzuen hornidura pribatua areagotzen, eros ahalmen handieneko gizataldeen eskariz. Zaintza lanak nagusiki familia esparruaren ardurapean jarraitzen du, nahiz eta sistemaren modernizaziorako eta arreta unibertsal egiteko saioak agertzen hasi diren Italian edo Espainian. Iturria: Rodriguez Cabrero, 2004. (geuk moldatua).
Taulan laburbildutakoak izanik eredu nagusiak, kontuan hartu behar da gizartebabesaren konfigurazio partikular bakoitza ez dela bete-betean arestian aipaturiko ongizate-erregimenetako baten ezaugarrietara guztiz doitzen. Espainiar ongizateestatuaren bilakabideak, hortaz, aro ezberdinak izan dituela nabarmenduko da jarraian, horietako bakoitzean eredu ezberdinek hartu dutelarik nagusitasuna, eta hortaz, ezinbestean aurkituko ditugu egungo espainiar ongizate-estatuaren ezaugarrien artean erregimen-ideal ezberdin horietako ezaugarriak nahasturik.
Azken urtetako pribatizazio prozesu hazkor horri erreparatu izan diote beste zenbait egilek ere, tartean Noguera-k (2000), egile honek uste baitu merkatua bera dela azken urtetako ongizate-hornikuntzaren esleipenean tarterik handiena eraman duena: bai etxebizitza hornikuntzan, geroz eta gehiago osasuna eta hezkuntzan, baita haur zein nagusientzako zaintza zerbitzu ezberdinetan (haurtzaindegi edo etxez etxeko laguntzan, esaterako) baina baita orain arte debekatuak zituen zenbait zerbitzuren eskaintzan ere (lan bitartekaritza organoetan, INEM-en kudeaketarako organo autonomikoetan, ospitale, unibertsitate eta eskola publikoetan, etab.). “Bir-merkantilizazio” neurri horiek bide ezberdinetatik planteatzen ari dira: lehenik, arestian aipatu dugun enpresa pribatuen sarreraren eskutik, hornitzaile ordezko edo osagarriak bilakatuz; bigarrenik, erabiltzaileen ordainketa-sistema osagarrien bidetik, zerbitzu publikoen dohaintasunean atzera eginez; eta hirugarrenik, kontribuzio-sistemak mantentzeagatik prestazio ekonomiko nagusien oinarrian, sistema horiek publikoak izanagatik ez baitute inola ere lan merkatuko disparekotasunik konpontzen, are gehiago, lan merkatuak sorturiko gizarte-desberdintasunak areagotu baino ez baitituzte egiten75.
76 Eraldaketak eman dira, esaterako, gizarte-aurreikuspenerako plan pribatuen orokortzearen bidetik, edota desenplegu prestaziotarako eskubidea izateko baldintzen gogortzearen ondorioz (Del Pino eta Ramos, 2009:139).
Noguera-ren (2000) iritzian ere, Espainian, Europan zehar identifikaturiko hiru erregimenen ezaugarriak agertzen dira nahasian: eredu unibertsal/sozialdemokratako programekin batera (osasuna eta hezkuntza), eredu kontinental/kontserbadoreko elementu sendoak ere agertzen dira (kontribuzio bidez finantzaturiko pentsio eta desenplegu diru laguntzak), eta baita eredu asistentzial/liberaleko zenbait aparteko prestazio ere (prestazio ez-kontributiboak, gizarteratzeko gutxieneko errentak, gizartezerbitzuak, lan merkatuko desarautzeak, etab.).
- Zatikatze instituzional handiko sistema, programa ezberdin andana bideratzen baitira gizatalde espezifiko ugarirengana zuzenduak eta estatu zentralak, erregioek zein udalek kudeatu ditzaketenak, maila anitzeko sistemen koordinazio-arazoak agertzen direlarik (Gough, 1997). - Errenten sarrera-segurtasunerako sare publikorik eza, ez baitago baliabide nahikorik gabeko pertsona ororentzat gizarte-prestazioak bermatzen dituen programa nazionalik (Gough, 1997). - Gizarte-laguntzak proiekzio eskasa du gizarte-segurantzaren baitan, eta hirugarren adineko pertsonentzat, gutxitasun fisikoak dituztenentzat, langabeentzat edo beharrean diren familientzat bideratutako diru laguntzak europar bataz bestekoaren azpitik daude (Gough, 1997). Era berean, finantzazio publikodun baliabideen eskaintza, dela egoitza edo eguneko zentroen bidez, dela etxez etxeko laguntza zerbitzuekin, europar bataz bestekoaren oso azpitik kokatzen da, zeinak zaintza lanen erdigunean familia jartzen duen, bereziki emakumeak direlarik mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile funtzioak betetzen dituztenak (Antonnen eta Sipilä, 1996). - Mozkin asmodun enpresen eta ekimen komunitarioaren esku hartze esparru zabala (Sarasa eta Obrador, 1999). - Herri erakunde, sektore pribatu eta elkarte boluntarioen arteko harremana partikulartasun edo irizpidekerian oinarritzen da, eta zerbitzuak ituntzeko kultura eskasa dago (Sarasa, 1995). - Erregio arteko ezberdintasun handiak agertzen dira, bai ongizate-zerbitzuen bolumen zein kalitatean, eta baita kudeaketa ereduetan ere, hego-ipar lurralde zatiketa sortuaz (Italiaren kasuan bezalaxe) eta izaera politiko anitzeko tentsioak sorraraziz, bai esparru sinboliko-nazionalean eta baita baliabideen lurralde arteko banaketa politiketan ere (Adelantado eta Gomá, 2000). - Ongizatearen kudeaketa publikoan izaera klientelarreko mekanismo ugariren iraupena egiaztatzen da, aparatu administratiboek logika aurre-weberiarrak dituztelarik logika arrazional-burokratikoen ordez (Adelantado eta Gomá, 2000).
5.2 Abiapuntua eta lehen urratsak
Gipuzkoako gizarte-zerbitzuen analisirako, berriz, ezinbestekoa izango da eskumen hau erkidego mailara igorri aurretiko Espainiako gizarte-zerbitzuen bilakabide historikoaren testuingurua aztertzea, asko baitira hartatik datozkion ondareak, nahiz eta aurrerago ikusiko denez berezkoak dituen zenbait ezaugarri ere agertzen dituen.
Gizarte-zerbitzuena da, arestian esan bezala, gizarte-ongizateko gainerako esparruekin alderatuz garapenik berankorrena eta eskasena izan duena espainiar estatuan, osasuna, hezkuntza, etxebizitza, gizarte-segurantza eta errenta-bermeen oso atzetik. Hala ere, 80ko hamarkadan jasaniko krisi ekonomikoak “soldatapeko gizartean” sorturiko deskalabruak gizarte-babesaren bi dispositibo nagusiak kinka larrian jarri zituela ikusi da: desgaitasuna duten pertsonen intsertziorako laguntzak eta lan merkatuan barneratutako pertsonentzat (nagusiki gizonezkoak) prestazioak (Adelantado eta Jimenez, 2003). Honek guztiak sistema asistentzialaren gain berealdiko presioa eragin zuen, eta gizarte-zerbitzuak agenda politiko eta akademikoetan barneratzea ekarri zuen.
Espainiako gizarte-zerbitzuen bilakabide historikoaren analisia egiten duten autore gehienek, ordea, 80ko hamarkadaren aurretik beste inflexio-puntu argi bat identifikatzen dute une historiko giltzarri gisa: 60ko hamarkada erdialdea. Erregimen frankistaren azken urteetan kontzepzio aldaketa bat ematen hasi zen. Ordura arte, eta XIX. mendeko hastapenetatik hasita, egungo gizarte-zerbitzuei loturiko hainbat zerbitzu pertsonal eta kolektibo Ongintza Publiko gisa ulertuak ziren, zeinak funtzio argia baitzuen: beharrean ziren pertsonei laguntzea (Casado, 2007).
Aro frankistako azken urteetan, berriz, Opus Deiko teknokratek Espainiako erregimen diktatorialaren nolabaiteko irekiera planteatu zutenean, hasi zen “Ongintza Publikoaren” kontzepzioa “Gizarte-Laguntzako” kontzepzioagatik ordezkatzen. Logika honen barruan ezartzen joan ziren Fondo Nacional de Asistencia Social izeneko lehen funtsa 1960an, zeina zerga bidez finantzatua baitzen edota aurrerago Instituto Nacional de Asistencia Social delakoaren sorkuntza 1974an, zeinak ordura arteko Ongintza Publikoaren eta Falange Espainiarraren Auxilio Social-aren zerbitzuak batu eta bereganatuko zituen (Casado, 2007). Modu honetan, “ongintza” deiturapean elkarte pribatuen zerbitzuak izendatzen jarraitzen dira, baina esku hartze publikoko mekanismo horientzat “gizarte-laguntza” hobesten hasi zen.
Kontzepzio aldaketa honek esku hartze publikoaren ikuspegian eragin zuen, nahiz eta oso modu azalekoan izan. Honela, frankismoaren azken epealdian baliabide ekonomikoen eskasia egiaztatzen zuten biztanleek estatuaren nolabaiteko esku hartzea eskatzeko moduak ezartzen joan ziren, estatuak bere nahikundeen arabera erantzun zezakeena, baina inola ere ez juridikoki ezarritako eskubide objektiboen erantzule gisa.
Prozesu luze hori, ongintzazko ekinbidetik eskubide subjektiboen onarpenera doana, aro ezberdinetatik igaro da Espainian. Lehen une batean, ongintzazko eredutik gizartelaguntzen eredura igarotzea izan zen lehen urratsa, Espainiako trantsizio demokratikoko aroan ezartzen joan zena eta bi ardatz nagusitan egikaritu zena: lehena, sistema publikotzearen ardatzean, erantzukizun eta kudeaketa publikoko sistema baten ezarpen ahaleginean, eta bigarrena, eredu unibertsal baten planteamenduan.
Gizarte-zerbitzuen bilakabidean norabide argietako bat, esan bezala, ongintzazko elkarte erlijiosoetan oinarrituriko karitatezko hornikuntza sistema batetik gizarte-zerbitzuen sare publiko batera igarotzea izan da. Roldán eta García-k (2006) prozesu honen berrikuspen interesgarria burutzen dute, gizarte-zerbitzuen egituratzea aztertzen dutelarik eragile publiko eta pribatuen aro ezberdinetan mantenduriko oreka ezberdinen ikuspegitik. Honela, egileon iritzian honako aro hauek bereiz litezke Gizarte Zerbitzu espainiarren sare publikoaren osatze prozesuan:
kontratatzen hasi ziren langile publiko gisa. Sistemaren publikotze saio honek gizarte-mugimendu laikoen desaktibazioa ere ekarri zuen neurri batean, baita ongintzazko elkarte erlijiosoen urruntze bat ere herri erakundeekiko (nahiz eta azken horiek beren ongintzazko zerbitzuetan jarraitu). - Gizarte-zerbitzuen garapen aroa (1982-1990): Gizarte Zerbitzuen eredu publikoaren ezarpena gauzatu zen, 1978ko Konstituzioak ezarritako lurraldedeszentralizazioan sakonduz, Autonomia Erkidego eta udalerriek lehen mailako protagonismoa eskuratu zuten. Hamarkada honetan bi etapa ezberdin ere nabarmendu litezke: i) 1982-1986 urtealdia, non Autonomia Erkidegoetako Gizarte Zerbitzuen legeak onartu baitziren ikuspegi oso estatalista batekin eta elkarte laikoen garapen mugatuarekin; ii) 1987-1990 urtealdia, non gizarte-zerbitzuen udal-sare publiko baten proposamena gauzatu baitzen, batik bat 1988ko Hitzartutako Planaren eraginez (Plan Concertado de Prestaciones Básicas de Servicios Sociales en las Corporaciones Locales)78.
Roldán eta García-ren (2006) irudiko, hortaz, 60ko hastapenetatik 90eko amaierara arte gizarte-zerbitzuen sare publikoa sortzen joatea izan zen bilakabidearen ardatz nagusietako bat. Adelantado eta Jimenez (2003) bat datoz puntu honetan, horien iritzian epealdi honetan ezker politikoaren kulturan nozio partekatua baitzen gizarte-zerbitzu unibertsal, publiko eta tokiko mailakoen egokitasuna. Argudio horiek, ongintzazko irizpide asistentzialen aurkakoak ziren, nahiz eta nolabaiteko elkarbizitza mantendu sektore horiekin, elkarte erlijiosoak mantendu egin baitziren beren zerbitzu hornitzaile funtziotan.
78 Euskadin ez zen Hitzartutako Plana sinatu, Kontzertu Ekonomikoaren ondorioz kupo bidezko finantzazio mekanismo propioa izateak ez baitzuen hartara behartzen (Casado, 2007).
- 70eko hamarkadan ordura arteko ongintzazko bazterreko ereduaren haustura eman zen, bereziki hiru mugarriren eskutik: Gizarte Segurantzaren baitako gizarte-zerbitzuen hazkundea, gizarte-eskubideen lehen lege-aitortza eta ordura arte gizarte-laguntzaile kontsideratuak zirenen profesionalizazioa, (gizarte-langilearen profila sortuz). - 80ko hamarkadan gizarte-zerbitzuen erakundetze aroa eman zen, gizartebabesaren sistema gehigarri eta berezitu gisa garatzen joan zelarik. Garapen horretan lagundu zuten udal mailako gizarte-zerbitzuetarako sailen sorkuntzak, gizarte-zerbitzuen lege autonomikoen onarpenak edo bestelako Plan Nazionalen ezarpenek ere. Instituzionalizazioan sakontzearekin batera etorri zen gizarte-zerbitzuen helburu eta bitartekoen bir-kontzeptualizazio prozesu bat ere, zeinak ekarri baitzuen ongintzazko ereduaren gainditzea. - 90eko hamarkadaren hastapenetan kontsolidazio erlatiboko aroa etorri zen, zerbitzu publikoen sare zabal baten hedapena ematen hasi baitzen, baina aldi berean ereduaren berrikuspen kritikoa gauzatu zen, sorturiko gizartebeharrizan eta gizarte-bazterketa fenomeno berrien aurrean gizartezerbitzuek azalduriko erantzuteko ahalmen mugatuak bultzatuta eta gizartelangileen lan profesionalaren birplanteamenduaren ondorio. Aro honetan bertan hasi ziren gizarte-ekintzako elkarte zein enpresa pribatu ezberdinak gizarte-zerbitzu berrien eskaintzan sartzen (esaterako etxez-etxeko laguntza zerbitzuetan). - 2000. urtetik hona zabaldu da azken aro bat, non beharrean aurkitzen diren gizarte-talde berrien presioak eraginda, mahai gainean jarri baita zenbait oinarrizko gizarte-prestazio unibertsal bilakatzeko premia, gizarte-zerbitzuen ohiko izaera asistentziala gaindituz. Unibertsaltasuneranzko apustu honek gizarte-zerbitzuen sistema gainerako sistema unibertsalekin parekatzea bilatu du. Era berean, aurreko hamarkadan agertzen hasitako fenomenoaren orokortzea eman da, hau da, elkarte boluntarioek, enpresa pribatuek eta estatuak partekaturiko zerbitzuen hornikuntzarako sistema mistoaren hedapena, alegia.
emandako tesi neoliberalen garaipenaren testuinguruan interpretatzen dute. Tesi neoliberal horien aplikazioa gizarte-politiken esparruan bi ardatz nagusitan mamitu da: gastu publikoaren euspena alde batetik eta zerbitzuen zuzeneko hornikuntzari muzin egitea bestetik. Bi joera aldaketa horiek abagune berria sortu dute ekimen pribatuarentzat, ongintzazko elkarteek, maila komunitarioko ekimenek eta batik bat enpresa pribatu merkantilek beren posizioa berrindartua ikusi dutelarik (Sarasa, 2000).
Gizarte Zerbitzuen sare publikoa osatzearekin paraleloki doan beste prozesua sistemaren unibertsaltasunean sakon nahi izan duen garapen-ardatza da, unibertsaltasuneskariak gizarte-zerbitzuen sistemari erantzukizun publikokoa izateaz gainera bigarren baldintza bat ere jartzen baitio: hiritar ororengana iristea, zerbitzu asistentzialen izaera baztertzailea gaindituz. Argi dezagun hasieratik sistema baten unibertsaltasunak ez duela zerikusirik sistemaren finantzazioarekin, baizik eta sistemaren irismenarekin. Hargatik, sistema bat unibertsala izateak ez du esan nahi hiritarrentzat doako sistema bat denik (hots, guztiz finantzatua publikoki), baizik eta behar duen pertsona ororentzat eskuragarri izango dela, edozein dela ere pertsona horren egoera ekonomiko eta soziala, eta ondorioz indarrean jar litekeen ordainketa partekatuko sistema (Fantova et al, 2005).
79 Nahiz eta egiari zor, Cáritas izan zen urte batzuk lehenago, 1957an termino hori lehenengo bider plazaratu zuena, ongitzazko-ekintza eredu batetik, gizarte-ekintzako eredura igarotzeko beharrezkotzat jotako jarduerei deitu zietelarik gizarte-zerbitzuak (tartean izango dira haurtzaindegiak, kontsumo- kooperatibak, kreditu-kooperatibak, etab.) (Casado, 2007: 112). 80 Honela, Gizarte Segurantzaren baitan sortzen joan ziren lehen Gizarte Zerbitzuak izan ziren: 1968an Servicios Sociales de Asistencia a los Menores Subnormales, 1970ean Servicios Sociales de Asistencia a
Irudian ikus litekeen moduan, hezkuntza sistema da epealdi honetan eredu unibertsal bati erantzuten dion gizarte-esparru bakarra, bai osasunak, bai gutxieneko errentek eta bai gizarte-zerbitzuek eredu dualeko sistema bati erantzuten baitiote. Gizarte-zerbitzuen esparruari dagokionean, bi eredu horiek barnebiltzen ditu: bata asistentziala, non kokatzen baita arestian aipaturiko INAS institutua, eta bigarrena kontributiboa edo ekarpen bidezkoa, Gizarte Segurantzaren baitako INSERSO Instituto de Servicios Sociales delakoaren bidez kudeatu zena, bereziki hirugarren adineko eta desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak gauzatzen zituena (Casado, 2007).
Mekanismo osagarrien planteamendu honek eredu dual bat sortu zuen, Gizarte Segurantzak eta gizarte-laguntzak osatua, bigarren horiek lehenak babesten ez dituen gizabanakoak laguntzea zuelarik helburu. Ongintzazko karitatezko sistema huts batetik, beraz, eredu dual batera pasa zen, non zentraltasuna langileen kontribuzio bidez eraikitako gizarte-babes sistemak zuen, eta era berean gizarte-laguntzako mekanismoak mantendu ziren kontribuziorik egin ahal izan ez zuten (eta beraz gizarte-babesik gabe geratzen ziren) giza taldeen beharrizanak asetzeko (Aguilar, 2009).
Gizarte-laguntzarako mekanismo horien bitartez beraz, nahiz eta eskubide subjektiboen onarpenetik urrun egon oraindik, Gizarte Segurantzaren osagarri den erantzukizun publikoko sistema unibertsal baterako lehen mugarriak ezartzen ahalegindu ziren, nahiz eta oso modu mugatuan lortu.
Urte horietan berberetan iritsi ziren Espainiara unibertsaltasunaren aldeko haizeak, Casado-k (2002) aipatzen dituen “gizarte-zerbitzuen eskola bartzelonarraren” bultzadaz, gizarte-langileen zenbait kolektibok, Kataluniako alderdi sozialistak eta Kataluniako Generalitateak osatu zutena. Ideologikoki sozialdemokratagoa zen haize unibertsalista honek harrera hobea izan zuen lehen unetik bertatik Osasun sisteman, nahiz eta gizartezerbitzuen alorrera hedatzea gehiago kostako den. 1982tik 1992ra Autonomia Erkidego guztietan onartzen joan ziren “Gizarte Zerbitzuen lege” ezberdinek neurri batean jaso zuten izpiritu unibertsalista hori, aipaturiko eredu kontributibo/asistentzial dual hori gainditu asmoz gutxienik bi norabidetan: i) biztanleria osora hedatuz gizarte-zerbitzuen onuradun izateko aukera, errentarik apaleneko sektoreetatik harago, eta; ii) prestazio teknikoen bidea hobetsiz (zerbitzu eta laguntza profesionaletan oinarrituak) prestazio ekonomikoen ordez (Aguilar, 2009). Lehen ezaugarri horrek, ongintzak konpondu ezineko bazterketak eta gizarte-segurantzak sorturiko klasismoa gainditu nahi lituzke; bigarrenak erantzukizun publikoa eta finantzazioa publikoa modu banaezinean planteatzen ditu, kasu honetan Autonomi Erkidegoen eskumenera igaroz (Casado, 2002).
5.3 Bilakaera normatiboa eta lege autonomikoak
Espainiako ongizate-estatuaren ezarpena berezitasun propio bat agertzen du: ongizateestatuaren garapena estatuaren deszentralizazio politiko eta administratiboarekin batera etorri izana, hain zuzen ere (Gallego et al, 2003). Bi prozesu ezberdin baina elkarlotuak dira bi horiek, zeinak maila anitzeko gobernu-egitura bat sortu duten. Egitura honetan, estatua, gobernu autonomikoak eta tokiko gobernuen arteko eskumen eta baliabideen banaketa prozesu luzea eman da, oraino bukatu gabea dena.
Testuinguru honetan, esku hartze publikoak geroz eta hedapen handiagoa izan du bai jardute-esparruen hazkundeari dagokionez eta baita horietan egindako esfortzuaren
intentsitateari dagokionean ere. Autonomia Erkidegoak, zentzu honetan, nagusitzen joan dira gainerako gobernu-mailen aldean gizarte-politikaren diseinatzaile eta aplikatzaile funtzioetan, nork bere eskumen kopuruaren arabera garapen maila ezberdinak ezagutu baditu ere.
Ikusi dugunez, Espainiako 1978ko Konstituzioak ez zuen gizarte-zerbitzuen aipamen bereziturik egin, ezta horietarako eskubide subjektiborik aitortu ere modu esplizituan, nahiz eta artikulu ezberdinetan zeharka bada ere aipamena egite zaion tradizionalki gizarte-zerbitzuen onuradun izan diren giza taldeak babesteko behar konstituzionalari (Roldan eta García, 2006). Era berean, 1978ko Konstituzioak Gizarte Laguntzaren eskumena Autonomia Erkidegoak bereganatzeko aukera zabalik utzi zuen.
Konstituzioaren onarpenarekin batera, zenbaitzuk gobernu zentralak berak “Gizarte Zerbitzuen Esparru-Lege” bat proposatzearen premiazkotasuna defendatu zuten, gerora garatu ziren lege autonomikoen erreferente izango zena. Ez zen halakorik gauzatu. Hargatik, 1982an lehen aldiz Euskadiko Autonomia Erkidegoak bere “Gizarte Zerbitzuen Legea”83 onartu zuenetik, autonomia-erkidegoak izan dira Konstituzioak “Gizarte Laguntza” arautzeko emaniko eskuduntzaren bitartez eta beren autonomia-
83 Euskadiko Gizarte Zerbitzuen 6/1982 Legeak, lehenengo lege autonomikoa den neurrian, gainerako lege autonomikoentzako zenbait erreferentzia ezarri zituen, Casado-k (2007) laburbiltzen dituenez: i) sistema publikoaren ezarpena (1go art.); ii) izaera unibertsalista (2. art.), baina eskubide subjektiboen aitorpenik gabe; beharrizan- esparruen finkapena (informazio eta aholkularitza orokorra, familia, haurtzaro eta gaztaroa, hirugarren adina) (3. art.); aldizkako prestazio ekonomikoak (4. art.); legearen printzipioak: erantzukizun publikoa, elkartasuna, hiritarren parte hartzea, integrazioa, deszentralizazioa, planifikazio eta prebentzioa (5. art.); eskumen-banaketa, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalen artean (6. art.); mozkin asmorik gabeko elkarteen lankidetza (7. art). etab. Aurrerago ikusiko denez jarraian agertu diren lege autonomikoak “molde” berekoak irtengo dira.
Lege autonomiko horiek guztiek Espainiako Alderdi Sozialistaren marka argia eraman zuten, 1984an argitaratu zuen “Gizarte Zerbitzuen Erregimen Publikoa”84 txostenean agertzen ziren printzipioak jasotzen baitira lege horietako askotan, besteak beste: i) helburua hiritar ororen bizi-kalitate mailarik handiena erdiestea da, gizartedesabantailarik larrienak dituzten pertsona eta kolektiboekin esku hartuz; ii) gizartezerbitzuen eredu komunitarioa defendatzen da, zeina esklusiboki erantzukizun publikokoa izango den eta hiritarrarengandik gertueneko herri erakundeetatik bideratuko den, udal mailatik, alegia; iii) elkarte altruista eta boluntarioen jarduerak esku hartze publikoaren lagungarri izango dira, ez ordezkagarri; iv) gizarte-zerbitzuen egikaritzeak antolakuntza modu bat eskatzen du, erantzukizun politiko-erabakitzaileko mailez gain, bestelako parte hartze organoak ere eskainiko dituena (Gizarte- Ongizatearen Kontseilu gisa izendatuak) (Roldán eta García, 2006).
- Erantzukizun publikoaren printzipioa: herri erakundeena da gizartezerbitzuak eskaintzearen azken ardura; Berdintasun eta Unibertsaltasun printzipioak: unibertsaltasunak hiritar guztiak bilakatzen ditu gizarte-zerbitzuen onuradun edo erabiltzaile, horrekin gizarte-zerbitzuen izaera asistentziala gainditu nahian. Nolanahi ere, unibertsaltasunak bere kasa berdintasunik bermatzen ez duenez,
84 PSOE alderdiak 1979an ospaturiko Gizarte Zerbitzuen inguruko Jardunaldi Federaletik bere proposamena fintzen ziharduen, eta bere ideiek eragin handia izan zuten lege autonomiko gehienen konfigurazioan (Casado, 2007; Roldan eta García, 2006). 1984an argitaratu zuen txosten honetan jasoa geratzen dena.
diskriminazio positiboko neurriak ere barneratuko dira gehien behar duten giza taldeen alde; - Deszentralizazio printzipioa: beharrizanen aurreko erantzuna, horiek agertzen diren gertueneko erakundeetatik kudeatuko da, hots, erakunde autonomiko eta tokiko erakundeen aldetik; Normalizazio (edo integrazio) printzipioa: pertsonen bizi-baldintzak normalizatzea bilatuko da, beraien gaitasun pertsonalak hauspotuz eta gizarte-integraziorako ingurugiro egokia eskainiz; - Parte hartze printzipioa: deszentralizazioren ideiarekin loturik, pertsona kaltetuen zein horiek kokatuta dauden komunitatearen parte hartzea bultzatuko da, gizarte-zerbitzuena egitura hertsiki instituzional eta formala izatea ekidinez; - Prebentzio, planifikazio eta koordinazio printzipioak: prebentzioa, bazterketa eragiten duten kausetara bideratzeko lana; planifikazioa, arazo eta beharrizanak detektatzeko, horien joera aurreikusteko, baliabideak lehenesteko, etab; koordinazioa, gizarte-baliabideen dispertsioa ekiditeko eta efizientzian irabazteko.
Lege autonomiko horiekin batera estatu mailatik eratorritako bi lege nagusi ezarri ziren epealdi honetan: i) 1985ko Ley Reguladora de las Bases del Régimen Local deiturikoa, zienak udaletxeek hartu beharreko eskumenak zehaztu baitzituen. Lege honen baitan, besteak beste, 20.000 biztanletik gorako udalerrietan zenbait gizarte-zerbitzu eskaintzeko “betebeharra” finkatu zen eta aldi berean, Foru Aldundiei koordinazio, laguntza eta udal-mailaz gaineko ekintzen eskumena esleitu zitzaien, eta; ii) Plan Concertado para el Desarrollo de Prestaciones Básicas de Servicios Sociales de Corporaciones Locales deritzona, zeinak udalerri guztietan aplikatu beharreko oinarrizko prestazio eta ekipamenduak zehaztu baitzituen (tartean, etxez etxeko laguntza, harrera etxeak, etab. (Casado, 2007).
Lege estatal horiek guztiek lurralde arteko garapen ezberdinduak nola hala koordinatzeko saioak izan ziren, nahiz eta Gizarte Zerbitzuen garapenak lan hori benetan nekeza izan dela egiaztatu, eta ondorioz Autonomia Erkidego guztiek beren
Esan bezala, Roldan eta García-k (2006) “lehen belaunaldiko” lege autonomiko horien atzetik “bigarren belaunaldi” bat ere antzematen dute, Galiziak lehen postuan 1993an Gizarte Zerbitzuen lege berria atera zuenetik, beste 7 autonomia-erkidegotan onartzen joan baitziren legearen bertsio berrituak (Galiziakoaren atzetik helduko ziren Euskadikoa eta Kataluniakoa 1996an). Bigarren txandako lege horiek bestelako testuinguru sozio-ekonomiko bati erantzuten diote eta bestelako inpronta batekin idatziko dira. Guillen eta Vilá-k (2007) argitzen dutenez, ia lege guztien “zioen azalpenean” errepikatzen dira argudio antzekoak: i) gizartean gertaturiko aldaketa sozio-demografikoak eta horiek sorturiko beharrizan berriak: ii) zerbitzu eta prestazio gehigarrietarako eskumen berrien eskualdatzea: iii) ekimen pribatuko erakundeen parte hartze eta paperaren birplanteamendua, eta; iv) bestelako testu normatibo berrien onarpena.
Arestian Adelantado eta Jimenez-ek (2003) aipaturiko tesi neoliberalen garaipen testuinguru batean kokaturik, administrazio publikoa modernizatzearen aldeko korronte berriak barneratzen hasten dira, New Public Management deritzon korrontearen eskutik (Roldan eta García, 2006). Ideario politiko modernizatzaile honek estatuaren defizit fiskala murriztu nahiko du zerbitzuen pribatizazioaren eta desarautzearen bidetik, zerbitzuak bezeroen eskarietara orientatuz eta gobernuz kanpoko erakundeak integratuz zerbitzuen hornikuntzan.
Azken ardatz hori bera izan da, ekimen pribatuaren parte hartzea alegia, bigarren belaunaldiko legeen berrikuntza nagusietako bat, lehen belaunaldiko legeen ezaugarri komun nagusia sare publikoaren ezarpena zela ikusi baita, mozkin asmorik gabeko erakundeei funtzio lagungarri bat onartuz eta mozkin asmodun enpresen gaineko erreferentziarik ere apenas egin gabe. Bigarren belaunaldikoetan, beraz, protagonismo handiagoa eskuratzen dute mozkinez besteko elkarteek, baina agian berrikuntzarik garrantzitsuena mozkin asmodun enpresen aintzatespena izango da, zenbait lege
autonomikotan espresuki aitortzen baita enpresa horiek ere lehiatu ahal izango dutela zerbitzuen hornikuntzagatik (Galiziaren kasua)85, nahiz eta beste zenbaitetan lehentasun argia ematen zaien gizarte-ekimeneko erakundeei (Katalunia, kasu)86.
Baina ez hori bakarrik, gizarte-zerbitzuen liberalizazio eta pribatizazio neurrietan bestelako neurri batzuk ere eragin zuten: i) ekimen pribatuko erakundeen integrazioaren eskutik, zerbitzuen hornikuntza ituntze mekanismoen bitartez gauzatzen hasiko da gero eta gehiago, eta; ii) erabiltzaileei zuzenean egingo zaizkio baliabideen transferentziak eta beraz ordainketa partekatuko moduak onartuko dira zerbitzuen finantzaziorako mekanismo gisa, behin prezio publiko batzuk ezarri ostean erabiltzaileak zerbitzu horien kostuaren zati bat beregain hartu beharko duela onetsiko baita (Roldan eta García, 2006).
Dena den, Roldan eta García-ren (2006) irudiko, lege berri horietan aipamen horiek egin izanaren garrantzia erlatibizatu behar litzateke, ez baitute hainbestean suposatuko lehen belaunaldiko legeekiko errotikako haustura bat. Lege horien bitartez, gizarte-zerbitzuen esparruan betidanik eman izan diren praktika batzuk (hornikuntza pribatua, alegia) arautzeko saioa egin nahi da nagusiki, beti ere aurretiaz ezarritako funtsezko oinarriei eutsiz: erantzukizun publikoa eta ekimen pribatuaren arautze estua. Honela, deigarria da zentzu horretan, lege gehienak nola zuhurtziaz arautzen duten mozkin asmodun enpresen kontratazioa, kontratazio publikoari dagokion erregulazio zorrotza ezartzeaz gain, enpresa merkantilei bestelako inspekzio neurriak ere ezartzen baitzaizkie mozkinez besteko edo gizarte-ekonomiako erakundeei ez bezala, arauen betekizunak behar bezala konplitzen direla ziurtatzeko.
Guillén eta Vilá-k (2007) ematen dute legeen jarraikortasun ideia horren argazkirik osatuena, bigarren belaunaldiko lege horiek berrikuntza batzuk ekarriko dituzten arren, orokorrean lehen belaunaldiko legeek ezarritako oinarrietan sakontzen jarraitu baita. Bi egileon balorazioa, lege autonomiko berrietako esparru ezberdinak aztertuz, honakoa litzateke:
- Gizarte-zerbitzuekiko eskubideen inguruan aurrerapauso nabarmenik ez da jasotzen; - Printzipioei dagokienean, aurreko legeetakoak mantentzen dira eta berri batzuk sartu: atentzio pertsonalizatuarena, ekimen pribatuaren parte hartze handiagoarena eta kalitate eta efizientzia eskakizun handiagoena, besteak beste. - Prestazioen alorrean, lehen aldiz ezberdintzen dira prestazio ekonomikoak (esku-dirutan), teknikoak (zerbitzu profesionalak) eta materialak (espezietan jasotakoak). Gutxieneko prestazioen kontzeptua jasotzen hasiko da. - Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak gehiago zehazten dira, horiek erabaki hartzeetan parte hartzera bultzatuz. Finantzazio arloak oraindik orain argitu gabeko arazo nagusienetakoa izaten jarraitzen du, ez baita zehaztua geratzen nola banatu zerbitzuaren kostuaren ordainketa administrazio publikoaren maila ezberdinen artean. Era berean, etengabeko aipamenak egiten dira ekimen pribatuaren lankidetzari buruz eta baita erabiltzaileek beren errenta mailaren arabera izan beharreko parte hartze ekonomikoaren inguruan ere. - Gizarte-zerbitzuen sistemaren ideia finkatzen hasten da, bai eta sistema hau erantzukizun publikokoa izatearen ideia ere, nahiz eta disparekotasunak agertuko diren sistema hori osatzen duten eragileen artean: batzuetan titulartasun publikoko zerbitzuek soilik osatuko dute sistema, beste batzuetan publiko eta itunduek, eta azken batzuetan diruz lagunduriko erakunde pribatuak ere izango dira sistemaren parte. Lurralde eta funtzio egituraketari dagokionez aurreko legeetan zehazturiko bi mailatako egituratzearekin jarraitu da: oinarrizko zerbitzuak batetik eta espezializatuak bestetik, nahiz eta banaketa hori arrazoi teknikoen ikuspegitik kuestionatua izaten hasiko den. - Eskumenen banaketan joera zentralizatzailearekin jarraitzen da (Autonomia Erkidegoen zentraltasunarekin, esan nahi da), Euskadin izan ezik, non lurralde deszentralizazioaren planteamendutan sakontzen jarraituko baita. - Gizarte parte hartzea bideratzen duten kontseiluen bidetik jarraitzen da, horien aholkularitza-izaera mantenduz.
- Mendekotasunaren afera agertuko da, nahiz eta ez den zentzu horretan prestazio horiekiko eskubide efektiboen inguruan inolako aurrerapausorik emango.
Orain arteko analisian kontuan hartu dugun epealdia estatu mailako lehen legeetatik hasi eta lehen eta bigarren belaunaldiko lege autonomikoen onarpenera artekoa izan da, XIX. mendearen atariko aroa aztertuz, hainbestean. Ikusi dugun moduan, planteamendu zentralista eta publiko batzuetatik abiatu ostean, 1978ko Konstituzioak ezarritako eskumen banaketaren bidetik, gizarte-zerbitzuen garapen autonomiko ezberdinen existentzia egiaztatu da.
Honela, balorazio orokor batetik abiatuz, gizarte-zerbitzuek azterturiko epealdian eraldaketa garrantzitsua bizi izan dutela esan liteke, lehenago indarrean zen eredu asistentzialaren krisiaren ondorio, udal mailako gizarte-zerbitzuen hedapen eta modernizazioa etorri baita hainbat gizarte-beharrizan berrien eskutik (biztanleriaren zahartzea, gizarte-bazterketa forma berriak edota lan-egituran emandako aldaketen ondorio) (Rodriguez Cabrero, 2004). Zentzu horretan, aurrerapauso garrantzitsuak eman dira juridikoki gizarte-zerbitzuen sare publikoa hedatze bidean, sektorean diharduen giza baliabideen kantitatea ere erruz handitu da (nahiz eta modu oso prekarizatuan hedatu diren lanpostuok), eta gizarte-zerbitzuak geroz eta irismen handiagoa dute gizarte-klase ezberdinetako biztanleriaren eskueran izateko (nahiz eta gehien gehienean herritarrik txiroenak izan erabiltzaile nagusiak)87.
87 Egile ezberdinek egindako ikerketatik ondorio paretsuak atera litezke: Casado-k (2002), 1993ko inkesta batean oinarrituz, ondorioztatzen du frogatua geratzen dela hiritar guztiek dutela gizarte-zerbitzuetarako irismena, nahiz eta gizarte-klasearen faktoreak erabilpen hori modu disparekoan definitzen duen: gizartemailan behera joan ahala apalagoa baita gizarte-zerbitzu enpresarialen eskaera eta handiagoa zerbitzu publikoena. Halaber, gizarte-klaserik baxuenen artean agertzen dira mozkinez besteko erakundeek emaniko zerbitzuen erabiltzailerik gehien. Emaitza osagarriak lortzen ditu Rodriguez Cabrero-k (2004) ere, 1998an eginiko inkesta batetik abiatuz zera ondorioztatzen du: familia pobreen ia erdiek jo zutela noizbait gizarte-zerbitzuetara, eta horien artetik erdiek udaletxeko gizarte-zerbitzuetara eta beste erdiek mozkinez besteko erakundeetara (Cáritas eta Gurutze Gorria). Erabiltzaileen lurralde alderaketa gehituz, beste patroi argi bat agertzen da: herrialderik aberatsenetan gizarte-zerbitzu publikoetara jotzen dute txiro gehienek, eta kontrara, herrialderik txiroenetan dira Cáritas eta Gurutze Gorria hornitzailerik nagusienak.
Lorpen horiek, ordea, bestelako argi-ilunak ere azaltzen dituzte, batzuk izaera teknikoagoa dutenak, eta bestetzuk ordea, erdietsi asmo den sistemaren printzipioei eragiten dietenak. Bigarren horietan zentratuko gara atal honetan, gure iritzian ia autore gehienen aldetik gehien errepikatzen diren hiru argudio nagusiak elkarlotuz: i) sistemak ez du oraindik xede duen unibertsaltasunik lortu, hiritar ororenganako irismenik erdietsi ez duen neurrian; ii) sistemak ez du bilatu asmo zuen berdintasunik ere lortu, deszentralizazioaren bidetik errealitate dispareko eta injustuak ager baitaitezke herrialde (eta udal) ezberdinen artean, eta; iii) aurreko bi hutsune horien “jatorrizko bekatua”, neurri handi batean, herri-erakundeen aldetik (legez erantzukizun publikokotzat definitu duten sistema batean) harturiko erantzukizun apalean datza, horien betebehar publikoak ez baitira behar bezala finkatu oraino, eta are garrantzitsuagoa dena, ez baita hiritarren eskubide subjektiborik aitortu eginbehar horien betekizuna galdatzeko.
Hiru argumentu nagusi horiek agertzen dira bai sistema bere osotasunean aztertzen duten egileen aldetik, eta baita, lege autonomikoen analisi alderatua egin dutenen aldetik ere. Lege autonomikoen arteko antzekotasunak eta puntu komunak aztertu ostean, horien hutsuneek ere patroi berberari erantzutea espero izatekoa da. Casado-ren iritzian (2002) hiru dira lege autonomiko horien hutsunerik garrantzitsuenak: i) hiritarren eskubide (subjektibo)en aitortzarik egin ez izana, hiritarrek dagozkien gizartezerbitzuak jasotzea galdatu eta exijitu dezaten; ii) botere publikoen betebeharrik argiro zehaztu ez izana, horien betekizuna ebaluatua eta eskatua izan dadin, eta; iii) berdintasun printzipioa benetan egikaritzeko mekanismorik ezarri ez izana, gizartezerbitzuen “sarrera nagusia” udal mailan ezartzeak, udal bakoitzaren ahalmenaren (eta nahikundearen) arabera utzi baitu oinarrizko prestazioak eskaintzea.
Hiru gabezia horien baturak, azken buruan, planteamendu unibertsalistaren irismena mugatzea ekarri du, hiritarrek eskubiderik ez eta herri erakundeek betebehar galdagarririk ez duten neurrian, zenbait gizarte-prestazioren eskaintza publiko eznahikoak ostera ere erabiltzaileekiko diskriminazio neurriak ezartzea ekarri baitu. Honela, botere publikoetatik baliabiderik gutxien duten gizabanakoekiko lehentasuna ezartzeak, “ongintza publikoko” eskemetan irautea esan nahi du, gizarte-zerbitzuen bazterreko irudian sakonduz88. Udalerri ezberdinen artean gerta litezkeen disparekotasunek ere, bilaturiko unibertsalismoaren eta berdintasunaren aurkako zentzuan eragiten dute nabarmen. Baina nagusiki, unibertsalismori kalterik handiena egingo dion elementua eskaintza publikoaren ez-nahikotasuna da (Casado, 2007).
88 Interesgarria zentzu horretan Aguilar-ek (2010) eginiko ekarpena, gaur gaurkoz gizarte-zerbitzuen sistemak dituen ongintzazko ezaugarrien analisia egiten baitu.
Roldán eta García-ren (2006) berrikuspen kritikotik ere antzerako puntuak nabarmendu litezke. Egileon iritzian, lege autonomiko horien guztien hutsunerik larriena gizarteeskubideen aitortza faltatik eratortzen da, horren ondorio baitira jarraian zerrendatzen diren gainerako hutsuneak oro: i) zerbitzu batzuen onuradun izatea beharrizan-egoera egiaztagarri bati baldintzatua egotea, eta beraz, hiritar ororen irismena baldintzatu egotea; ii) eskaini beharreko zerbitzu eta prestazioen definizio falta eta eskaintza publiko ez-nahikoa egotea; iii) zurruntasun normatiboa, aldakorrak diren beharrizanei behar bezala egokitzea eragozten diena herri-erakundeei; iv) eskubideen egikaritze erreala bermatu ezina, eta; v) beharrizan mota ezberdin guztien estaldura osorik administrazio publikoaren eskaintza publikotik bideratzeko ezintasuna, zeinak ezinbestean derrigortzen dituen merkatuko zein gizarte-ekimeneko eragileak ere (eta neurri handiagoan esparru familiarra) sistemaren parte bilakatzera.
Unibertsaltasunaren gabezia da Aguilar-en (2009) irudiko ere Gizarte Zerbitzuen garapenean gainditu ez den koska nagusia. Autore honek eskubide subjektiborik ezaren afera aipatzeaz gain, bere analisia gainditu gabeko eredu dualaren azalpenean oinarritzen du. Honela, eredu asistentziala gizarte-zerbitzuen esparruan gainditu nahiak ez du esperotako emaitzarik lortu, diru-prestazioak albo batera utzi eta zerbitzu teknikoetan zentratu nahiak ere arrakasta erlatiboa izan baitu. Honela, oraindik orain Gizarte Zerbitzuen bitartez kudeatzen dira lehenago Gizarte Segurantzaren eskumenekoak ziren zenbait Gutxieneko Errenta Bermatzeko Diru Laguntza, bai pentsio ez kontributiboen bidetik bai eta gizarteratzeko gutxieneko errenten kudeaketaren bitartez ere (jarraian agertzen den irudian ikus litekeen moduan).
5.4 Pertsona nagusien zaintzara bideratutako gizarte-zerbitzuen analisia
Esparru konkretu honetan lehen eta orain bat markatzen duen mugarri normatibo argi bat dago, “Norberaren Autonomia Sustatzeko eta Mendetasun egoerako Pertsonei Laguntza Emateko abenduaren 14ko 39/2006 Legea” hain zuzen ere, edo laburrago eta
hizkera arruntean esanda, “Mendekotasun Legea”. Hargatik antolatu dugu atala lege honen aurreko eta osteko egoeraren analisi bereizia eginez.
5.4.1 Mendekotasun Legearen aurreko egoera: pertsona nagusientzako eskainitako gizarte-baliabideak
Mendekotasun Legearen onarpenaren aurretik Espainia mailan pertsona nagusiei bideraturiko gizarte-baliabideen errepasoa egiteko kontuan hartu behar dira, alde batetik Estatu mailan indarrean ziren neurriak, eta bestalde, 80ko hamarkadaz geroztik Autonomia Erkidego bakoitzak bere eskumenak baliatuz ehunduriko gizarte-zerbitzuen hedapena ere.
Lehenengo horien artean leudeke, familia eta lan bizitza konziliatzeko neurri nagusiak, izan eszedentziak, ordutegi murrizketak edota lanaldiaren antolaketa malguak bestelako zaintza lanak burutzeko. Bigarren horien artean mekanismo nagusienak diru laguntzak eta zerga-arinketak lirateke, dela mendekotasun-egoeraren arretak sorturiko gastu gehigarriak edo errenta murrizketak berdintzeko, dela zuzenean zerbitzu pribatuak kontratatzeko. Azkenik, zerbitzuen artean, nagusiki Mendekotasun Legeak ezarritakoak baina baita hori onartu aurretik autonomia-erkidego ezberdinetako gizarte-zerbitzuetan eskainitakoak leudeke, jarraian sakonago aurkeztuko ditugunak.
aipatzekoak dira Pilar Rodriguez Rodriguez (2006) edo Gregorio Rodriguez Cabrero (2004) bezalako autoreek eginiko analisiak. Bigarren honen analisiei helduz, lau tresna nagusi joko ditugu mendekotasun egoeran diren pertsonen beharrak asetzeko gizartebaliabide nagusitzat: i) Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoak; ii) Gizarte Zerbitzuak; iii) zerga-arinketak, eta; iv) zaintzaileari bideraturiko laguntzak, batik bat lana eta familiako bizitzaren arteko kontziliazio neurrietan zentratuak (arestian Castro et al-ek (2008) proposaturiko eskemari eutsiz, lehen eta hirugarren mekanismoek dirua ematen dute, bigarrenak zerbitzuak eta azkenak denbora).
Koadroa 14: Mendekotasunerako gizarte-babeserako zerbitzu eta prestazio ekonomikoak Espainian (2004)
GIZARTE ZERBITZUAK GIZARTE SEGURANTZAKO ETA ERKIDEGO AUTONOMOETAKO PRESTAZIO EKONOMIKOAK ZERGA-ARINKETAK 40/1998 Legea, PFEG zergan FAMILIA-BIZITZA ETA LANA BATERATZEKO 39/1999 LEGEA Etxez etxeko laguntza zerbitzuak eta teleasistentzia Desgaitasun handiagatiko laguntza hirugarren pertsonari Gutxieneko pertsonala: Desgaitasun eta errenta mailaren araberako zergaarinketak Lanaldi murrizketa Eguneko zentroak %75eko desgaitasuna dutenenentzat osagarri ezkontributiboa Gutxieneko familiarra: Desgaitasun eta errenta mailaren araberako zergaarinketak Urte bete arteko zaintzagatiko eszedentzia Egoitza-zentroak Gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko legeak
Babesturiko etxebizitzak %75etik gorako desgaitasuna duen haurraren kargua hartzeagatiko prestazioa
Autonomia Erkidego eta Udaletxeetako laguntza puntualak.
Diru prestazioen esparruan leudeke Gizarte Segurantzako prestazioak eta zergaarinketak. Gizarte Segurantzako prestazioei dagokienean, Rodriguez Cabrerok (2004) helburu oso antzekoak lortzeko diru iturrien aniztasun handiegien arriskuaz dihardu. Prestazio horien izaera ezberdinak alde batetik (kontributiboak zein ez-kontributiboak nahasten baitira) eta helburu duten giza talde bakoitzari dagokion kopuru ezberdinduak beste aldetik, pertsona bakoitzak jaso dezakeen prestazioan diferentzia handiak egotea dakar eta ondorioz, prestazio hori ez da beti onuradunak duen benetako mendekotasun egoeraren erantzun egokira doitzen. Egileak, hortaz, aniztasun hori koordinatu eta gizabanakoaren mendekotasun mailara egokituko den prestazio sistema baten premia seinalatzen du.
pertsona bakoitzaren zerga-aurrezkia bere errenta mailaren araberako izango delako, mendekotasun mailak sorturiko beharrizanen araberakoa izan beharrean. Gainera, zergaarinketaren onuradun izateko zaintzaileak zainduaren etxe berberean bizitzeko baldintza jartzen da, eta honek zaintzaileen %37 inguru onuradun izatetik salbuesten du. Hortaz, zerga-arinketa horiek ekitatiboak ez diren neurrian, horiek gainditu beharra aldarrikatzen du.
Definizio eta helburuak Eskumen-esparrua Atzipen-eskakizunak Prestazioak Zerbitzuaren kudeaketa Finantzazioa Etxez etxeko Laguntza Zerbituza Izaera prebentibo eta errehabilitatzailekoa, onuradunaren etxebizitzan ematen diren teknika eta zerbitzu profesionalak, mendekotasun mailaren bat duten pertsona nagusiei bideratuta.
Helburu nagusia erabiltzailearen autonomia pertsonala handitzea da, bere ohiko ingurunean mantenduz. Tokiko herri-erakundeak: udalerriak eta udalerririk ezean Foru Aldundiak - Erregulazio autonomikoa (eskumena tokikoa izan arren) - Lurraldetasuna: zerbitzua eskatzen deneko udalerriko egoiliar izatea - Mendekotasuna agertzea Arreta pertsonalerako zerbitzuak: eguneroko bizitzako jarduera nagusietarako arreta - Etxearen arretarako zerbitzuak: etxe-garbiketa, erosketa, janak prestatzea, … - Babes psiko-sozialeko jarduerak: entzuketa aktiboa, norbere zaintza, etab. - Babes familiarreko jarduerak: familiarekin lankidetza eta kohesioa indartu. - Harremanak lantzeko jarduerak: bere inguruneko pertsonekin harremantzen lagundu, gizarte-sareen garapena, etab. - Erakunde hornitzaileak: orokorki erakunde pribatuekin itun sistema (kooperatibak, mozkinez besteko erakundeak eta enpresa komertzialak) - Berme eskakizunak: baimen administratiboak, gutxieneko funtzionamendu baldintzak eta pertsonalaren profil profesionalaren ezarpena erregulazio autonomikoaren menpe. - Mistoa: tokiko mailako diru laguntza publikoak eta erabiltzailearen parte hartzea (ordainketa partekatua) - Ordainketa partekatuaren ezarpena: tokiko mailako erregulazio bidez. Telelaguntza Etxez etxeko laguntzaren zerbitzu osagarria. Nagusiki mendekotasun edo ahultasun egoeran eta bakarrik bizi diren pertsona nagusiei bideratua. Tokiko herri-erakundeak: udalerriak eta udalerririk ezean Foru Aldundiak - Erregulazio autonomikoa (eskumena tokikoa izan arren) - Lurraldetasuna: zerbitzua eskatzen deneko udalerriko egoiliar izatea - Beharrizana justifikatzen duten zirkunstantzia pertsonalak betetzea. Eskurik gabeko telefono bidezko laguntza zerbitzua. Erabiltzaileak berekin daraman dispositiboa sakatuz gero, arretazerbitzu zentralarekin konektatzen da. Itun sistema bidez, erakunde hornitzailea etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen duen bera izan ohi da. Unibertsala Eguneko Zentroak Egoitza eta etxebizitzaren artean kokatzen den bitarteko laguntza baliabidea da. Mendekotasuna duen pertsona nagusiari arreta integral espezializatua (profesionala) emateaz batera, familiari aholkularitza eta Herri-erakunde autonomikoak eta tokikoak - Erregulazio autonomikoa - Autonomia-erkidego guztietan eskatzen dira: lurraldetasuna, osasun egoera eta gutxieneko adinari loturiko eskakizunak - Autonomia-erkidego ia guztietan eskatzen dira: mendekotasun egoerak - Oinarrizko beharrizan pertsonal, terapeutiko eta sozialak. Oinarrizko zerbitzuak: garraioa, mantenua, eta eguneroko bizitzako jardueretan laguntza. - Zerbitzu terapeutikoak: gizarte-arreta, psikologiaokupazionala, osasun - Erakunde hornitzaileak: Titulartasun publikoko eta pribatuko erakundeak. Indarrean den itun sistema kudeaketa pribatuko plazen finantzazio publiko partzialean datza. - Berme eskakizunak: baimen administratiboak, gutxieneko funtzionamendu - Mistoa: diru ekarpen publikoak eta erabiltzailearen parte hartzea (ordainketa partekatua) - Ordainketa partekatuaren ezarpena: Ekarpen publikoaren gehienezko kantitatea plazaren kostua edo prezio publikoa da.
beharrezko babesa ematea du helburu agertzea eta balorazioa irizpideak gainditzea. zainketak,… - Familiarekin esku hartze programak: informazioa, aholkularitza, … - Zerbitzu osagarriak: ile apaindegia, podologoa, kafetegia, … baldintzak eta baldintza material, funtzional eta pertsonalak
erregulazio autonomikoaren menpe. Onuradunaren ekarpenaren zenbatekoa bere dirusarreren oinarriaren ehuneko ezberdinak aplikatuz kalkulatzen da. Egoitzak Behin-behineko edo behin betiko ostaturako gerontologia baliabidea da, mendekotasuna duten pertsona nagusiei arreta sozio-sanitario multiprofesionala ematen zaiolarik. Helburua autonomia pertsonala erraztu eta mantentzea da, profesional zein zerbitzuen erabiltzaileei bideratutako programen bidez Herri-erakunde autonomikoak eta tokikoak - Erregulazio autonomikoa - Autonomia-erkidego guztietan eskatzen dira: lurraldetasuna, osasun egoera eta gutxieneko adinari loturiko eskakizunak - Autonomia-erkidego ia guztietan eskatzen dira: mendekotasun egoerak agertzea eta balorazioa irizpideak gainditzea. Zentroaren tamainaren arabera aldakorrak dira. Oinarrizko zerbitzuak eta terapeutikoak eskaintzen dira, mendeko pertsonei bideraturiko programen bidez (osasun arlokoak, terapeutikoak,
zainketa aringarrikoak)
eta familietan esku hartuz. Zerbitzu osagarriak eman daitezke: ile apaindegia, podologoa, kafetegia,… - Erakunde hornitzaileak: Titulartasun publikoko eta pribatuko erakundeak. Espainiako eredua itundutako kudeaketa pribatuarena da. - Berme eskakizunak: baimen administratiboak, gutxieneko funtzionamendu baldintzak eta baldintza material, funtzional eta pertsonalak
erregulazio autonomikoaren menpe. - Mistoa: diru ekarpen publikoak eta erabiltzailearen parte hartzea (ordainketa partekatua) - Ordainketa partekatuaren ezarpena: erkidego gehienek plazaren kostua hartzen dute gehienezko ordainketa publikorako erreferentziatzat, gutxi batzuk ezarri dituzte prezio publikoak.. Onuradunaren ekarpenaren zenbatekoa diru-sarreren oinarriaren ehuneko ezberdinak aplikatuz kalkulatzen da. Ekarpen publikoak erabiltzailearentzat zein hornitzailearentzat suposatzen duen estaldura maila ezberdina da erkidegoaren arabera. Iturria: Dizy et al (2006) (geuk itzulia eta moldatua)
Azkenik, zaintzaileari bideratutako laguntzak, nagusiki familia eta lana bateragarri egiteko irten diren legedietan jaso direnak, oraindik orain oso mugatuak direla ondorioztatzen da, zaintza konpromisoengatiko lanaldi murrizketek zein eszedentziak hartzeko legezko eskubidea izan arren, horrek ondorio ekonomiko kaltegarriak sortarazten baitizkio baimen horien erabiltzaileari (ez delako zaintza-epealdia ordaintzen jarraitzen ez eta Gizarte Segurantzako kuotak ere)(Rodriguez Cabrero, 2004). Ildo bertsuan Carrasco-k (2004) aipatzen du kontzilizazioaren aldeko neurriak neurri batean lan baldintzak malgutzeko prozesu sakonago baten mesedetan probesten ari direla, eta Castro et al-ek (2008) azpimarratzen dute soilik eragin positiboa dutela zirkulu familiarren bat duten pertsonen zaintza beharrak asetzeko, eta ez bestelako egoera pertsonalei erantzuteko. Azkenik, kontziliaziorako laguntza horiez gain, Roldán eta García-k (2006) bestelako esku-hartze programa batzuk ere seinalatzen dituzte, familien zaintza kargak arintze aldera eskaintzen direnak: informazio, orientazio eta aholkularitza zerbitzuak, “atsedenaldi zerbitzuak”, nagusien eguneko egonaldiak gerontologia-zentroetan (Eguneko Zentroen ezberdinak), denboraldi baterako egonaldian egoitza eta bestelako ostatuetan, etab. (denak ere gizarte-zerbitzuen baitan ematen direnak eta beraz, aurrerago jorratuko direnak)
Laguntza publikoen analisiari azken ñabardura bat gehitu behar litzaioke administrazio publikoak mota ugaritako hobariak eskaintzen baitizkie “mendekotasun aseguru pribatuak” (bizitza aseguruak zein gaixotasun aseguruak, nagusiki) kontratatzen dituzten gizabanakoei (Rodriguez Cabrero, 2004), nahiz eta autoreak berak aitortzen duen aukera honek gastu publiko osoarekiko duen esangura nahiko bazterrekoa dela, eta izatekotan aseguru publikoen funtzio osagarria beteko luketela gehienera jota90.
90 Gaiaren inguruan egin diren ikerketek nabarmentzen dute aseguru pribatuak arazoak planteatzen dituztela bai eskariaren aldetik (arazoaren pertzepzio mugatua eta prima altuak) eta baita eskaintzaren aldetik ere (errentagarritasun baxuko biztanleria kanpo uzten duen arriskuaren aurkako estrategia). Honen ondorioz, aseguru pribatuen erabiltzaileen taldea errenta altuko eta arriskuarekiko sentsibilitate altuko biztanleriaren lagin oso murritz batetara mugatzen da.
5.4.2 Mendekotasun Legeak ekarritako berrikuntza nagusiak
Norberaren Autonomia Sustatzeko eta Mendetasun egoerako Pertsonei Laguntza Emateko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak” edo “Mendekotasun Legeak”91, hortaz, orain arte garaturiko gizarte-zerbitzuen analisian beste mugarri bat ezartzen du.
Aipatu behar litzateke lehenik, lege honek ez duela soilik eragiten Gizarte Zerbitzuen esparruan, “mendekotasun egoeran diren pertsonei eragiten dieten alor guztietarako neurriak” jaso nahiko baititu, bestelako gizarte-babes esparruak ere ukituz (esparru sozio-sanitarioa bereziki). Hori hala izanik ere, legeak berak aitortzen du gizartezerbitzuen esparrua dela legearen bitartez erregulatzen dena. Nabarmentzekoa da, halaber, Gizarte Zerbitzuen sisteman txertatu beharreko legea izanik, honen garapen, planifikazio, kudeaketa eta abarrak legez Autonomia Erkidegoen eskumen direla, nahiz eta Estatuak bertan nolabaiteko betekizun eta eskumen batzuk bereganatzen dituen, batik bat sistemaren unibertsaltasun eta berdintasuna bermatze aldera.
Hortaz, esan bezala, “Mendekotasun Legea” ez da izatez lege sektorial bat, eta ezingo litzateke estatu mailako gizarte-zerbitzuen lege batekin ere parekatu, nahiz eta legeak artikulu ezberdinetan ezartzen duen moduan, erregulazio esparru hori Autonomia Erkidegoen Gizarte Zerbitzuen sisteman integratu beharko den. Zentzu horretan, ordura arteko Gizarte Zerbitzu autonomikoetan aldaketa esanguratsuak ekarri ditu bai legegintza aldetik, bai antolakuntza-mailan eta baita finantzazio esparruan ere (Guillén eta Vilá, 2007), eta horrez gain mendekotasun egoeran ziren pertsonei laguntzeko ordura arte ezarritako gainerako mekanismo ezberdin guztiak92, Gizarte Zerbitzuen
91 Legaren jatorrizko izendapen osoa “39/2006 Legea, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasunegoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa” litzateke, erdarazko “Ley 39/2006, de 14 de diciembre, de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las personas en situación de dependencia” itzulpena, nahiz eta gazteleraz erabiltzen den laburdura “Ley de la Dependencia” den neurrian, guk ere “Mendekotasun Legea” hobetsiko dugu aurrerantzean. 92 Nagusiki hiru aipatzen dira Legearen zioen azalpenean: i) aurreko ataletan jorraturiko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Prestazioen Itundutako Plana; ii) Pertsona Nagusi eta Desgaitasuna duten Pertsonen Ekintza Planak; iii) Gizarte Segurantzaren bitartez desgaitasuna duten pertsonei eta pertsona nagusiei bideraturiko prestazio ekonomiko ezberdinak: baliaezintasun handia, hirugarrenei emandako laguntza osagarria kotizatu gabekoentzako baliaezintasun pentsioaren kasuan, edo norbere ardurapean ezintasunen bat duen seme alaba izateagatik ematen den familia laguntza. Era berean, kontuan hartzekoak dira ezintasunak dituztenei berriro hezteko eta birgaitzeko eskaintzen zaizkien gizarte-zerbitzuen arloko laguntzak eta adinekoei laguntzekoak direnak.
bitartez kudeatu eta koordinatu behar dira aurrerantzean, bikoiztasunak ekidite aldera (hartara datoz Legearen zenbait xedapen gehigarri).
“…Hori horrela izanik, eskubide subjektibo bat eratu da, unibertsaltasun, berdintasun eta eskuragarritasun printzipioetan oinarrituko dena, eta horretarako, herritarrei laguntza integrala eskaintzeko eredu bat garatuko da”(IVAP, 39/2006 Legea: 5).
Bigarren ezaugarri esanguratsua, gure iritzian, arestian landuriko bigarren analisiardatzari lotua legoke: sistemaren izaera publikoaren definizioarekin, hain zuzen ere. Ikusi dugunez, gizarte-zerbitzuen ezarpenaren lehen urratsetan sistema publiko bihurtzerantz jo nahi izan bazen ere, 90eko hamarkadan eragile pribatuen sarrera bultzatu zen, eta “Mendekotasun Legeak” azken ildo horri eutsi dio ostera ere. Legeak 3. artikuluan “izaera publikoa” ezartzen badu ere printzipio gisa, gero zerbitzuen hornikuntza bideratzea ez du sare publikoaren egiteko esklusibo gisa jasotzen Honela, “Mendekotasun Legea” egikaritzeko ezartzen den sistemak, AMAS-ek, herri erakundeen parte hartze eta lankidetzarako markoa ezartzen du, horien arteko koordinaziorako organoak sortuz (nagusiki Lurralde Kontseilua), baina ez du baieztatu sistema honek hertsiki publikoa izan behar duenik. Honela, sistemak berak
“…Ez dago zalantzan jartzerik hirugarren sektoreko erakundeak (gizarte-zerbitzuen arloan dihardutenak) aspalditik ari direla lanean mendetasunen bat dutenei laguntzeko, eta familiek eta tokiko erakundeek arlo horretan egiten duten lanari bultzada ematen. Erakunde horiek sare sozial zabala osatu dute mendetasunen bat jasaten dutenak gizarte-bereizkeria izateko duten arriskutik babesteko” (IVAP, 39/2006: 5).
Era berean, legearen 16. artikuluko 2. puntuan, AMAS osatzen duten zentro publiko eta pribatu itunduez diharduenean, hirugarren sektoreko erakundeei lehentasuna ematen zaie gainerako ekimen pribatuko eragileen aurrean: “…Hitzartutako zentro pribatuen erregimen juridikoa eta jarduteko baldintzak autonomia-erkidegoek zehaztuko dituzte. Sarean sartzerakoan, arreta berezia jarriko da hirugarren sektorearekin zerikusia dutenetan” ( IVAP, 39/2006: 24). Artikulu bereko 4. puntuan, berriz ere, hirugarren sektorearen aipamena egiten da, ez hainbeste aurreko puntuan onartzen zaion hornitzaile funtzioa kontuan hartuz, baizik eta bere advocacy funtzioa aintzat hartuz: “…Herritarrek mendetasuna duten pertsonekiko elkartasunezko lankidetza izan dezatela sustatuko dute aginte publikoek, hain zuzen ere boluntarioen elkarteen eta hirugarren sektoreko elkarteen parte hartzearen bidez” (IVAP, 39/2006: 24)93.
Aipa ditzagun, bukatzeko, labur bada ere, “Mendekotasun Legeak” ekartzen dituen berrikuntza nagusiak, horiek Autonomia Erkidegoen eskumenengan duten eraginari bereziki erreparatuz. Arestian aipatu moduan, nagusiki Gizarte Zerbitzuen esparrua da Lege honek erregulatzen duena, eta gainera, Legeak berak azaltzen du ez duela
“bigarren sistema paralelo” bat ezarri nahi, baizik eta AMAS osoki integratu beharko dela Autonomia Erkidegoen Gizarte Zerbitzuetan. Honek guztiak, baliabide berriak sortu ditu gizarte-zerbitzu autonomikoetan, baita esfortzu gehigarriak eskatu ere, finantzazio aldetik zein giza baliabide zein azpiegitura fisikoen aldetik, zeinak azken buruan zerbitzu autonomikoen berregokitzea eskatu duen bai legegintzaren aldetik bai eta antolakuntza mailan ere.
Legeak, lehenik eta behin, eskumen banaketa argia proposatzen du maila anitzeko herrierakundeen artean. Honela, Estatuko Administrazio Orokorra, Autonomia Erkidegoak eta Udal Gobernuen arteko lankidetza bideratzeko, lan banaketa eta koordinazio organo batzuk ezartzen ditu, nagusiki hiru: AMAS-eko Lurralde Kontseilua, Aldebiko Lankidetza Itunak (Estatuko Administrazio Orokorra/Autonomia Erkidego) eta baterako Planak. Eskumen banaketa horrek sistemaren babes-maila ezberdinen estaldurari erantzuten dio (7. artikulua), zeinaren arabera hiru maila ezartzen baitira: Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio onuradun bakoitzari dagokion gutxieneko babesmaila zehaztea eta bermatzea, hots, diruz hornitzea (9. artikulua). Bigarren maila batean, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Autonomia Erkidegoek Itun bidez adostu ahal izango dituzte gutxieneko maila horretatik haragoko babes-neurriak, horien finantzazioan bakoitzak izango duen parte hartzea Itunaren bitartez zehaztuko delarik, baina edozein kasutan, Autonomia Erkidegoen ekarpena gutxienez Estatuko Administrazio Orokorraren parekoa izango da (32. artikulua). Hirugarren maila batean, babes neurri gehiagoren ezarpen eta finantzazioa oso osorik Autonomia Erkidego bakoitzaren eskutan geratzen da.
Aipaturiko Itunak koordinatzeko organo nagusia “Autonomiaren aldeko eta Mendetasunari Arreta eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseilua” izango da (10. artikulua). Lurralde Kontseilu hori da administrazio-arteko lankidetzarako organo nagusia, bertan daude ordezkatuak Autonomia Erkidego guztietako arduradunak bai eta Gobernu Zentralekoak ere, eta bertan adostu behar dira AMAS-aren ezarpenerako funtsezko erabaki gehienak, besteak beste: gutxieneko babes-mailaren intentsitatea, prestazio ekonomikoen baldintza eta zenbatekoak, onuradunek zerbitzuen kostuan izan beharreko parte hartzearen irizpideak, mendekotasunaren baloraziorako organo eta
Orain arte esandakotik argiki ondoriozta daiteke Autonomia Erkidegoek nolabaiteko autonomia galera bat izan dutela beren eskumeneko Gizarte Zerbitzuen arautzean, erabakirik nagusienak Lurralde Kontseiluan sistemako gainerako eragileekin adostuta hartu beharko baitituzte, eta gainera, gutxieneko babes-mailaz haragoko zerbitzuak ere Estatuko Administrazio Orokorrarekin adosturiko Itun bidez garatu beharko baitituzte (Guillén eta Vilá, 2007)
Hala ere, Legeak Autonomia Erkidegoek Gizarte Zerbitzuen esparruan duten eskumenaren aurka jo nahi ez duenez, beroriei dagozkien eskumenen zerrenda luzea ere zehazten du (11. artikulua), gehienak sistemaren kudeaketari loturiko eskumenak direlarik, besteak beste: planifikazioa, ordenazioa, koordinatzea eta gidatzea, balorazio eta arretaren kudeaketa, koordinazio sozio-sanitarioa, Zentro eta Zerbitzuen erregistroa, Arretarako Programa Indibidualen elaborazioa, etab. Udal Gobernuen egitekoaren erregulazioa, paradoxikoki, gizarte-zerbitzuen “sarrera-atea” izan arren eta sistemaren lehen presio-puntuak izanagatik ere, oso modu azalekoan garatzen du Legeak eta horiek kokatuak diren Autonomia Erkidegoen eskumenekotzat jotzen du (13. artikulua).
Eskumen banaketaz gain, Legeak, AMAS-aren bitartez abian jarri beharreko zerbitzu eta prestazioen katalogoa definitzen du, horien arteko lehentasun argia ezarriz zerbitzu publikoen94 alde, (Autonomia Erkidego bakoitzaren Gizarte Zerbitzuen baitan integratuak, esan bezala) eta zerbitzurik eskaini ezin den kasuan soilik banatuko dira prestazio ekonomiko nagusiak, publikoki eskaini ezin den zerbitzu horri lotutakoak, edo bestelakoak95.
94 Aurrerago sakonago aztertuko dugunez zerbitzuen katalogo hori, aurrera dezagun labur labur Mendekotasun Legeak bost zerbitzu nagusi ezartzen dituela: a) Prebentzio zerbitzuak; b) Teleasistentzia zerbitzuak; c) Etxez etxeko laguntza zerbitzuak; d) Eguneko eta Gaueko zentroak; e) Egoitza Zerbitzuak (15. artikulua) 95 Legeak, berebat, hiru prestazio ekonomiko nagusi ezartzen ditu: a) Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoak (17. art.) ; b) Familiakoek eskainitako zaintzarako eta profesionalak ez diren zaintzaileek emandako laguntzarako prestazio ekonomikoa (18. art.) ; c) Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (19. art.)
Legeak puntu horretatik aurrera, arautu beharreko alor ezberdinak jorratzen ditu: mendekotasunaren balorazioa egiteko prozedurak, prestaziorako eskubidea aitortzeko prozedura, finantzazioa, AMAS-aren kalitate eta efikazia bermatzeko neurriak, prestakuntza, informazio sistemak, iruzurraren kontrako ekinbideak, organo aholkuemaileak, arau hauste eta zigorrak, etab. Gure analisi esparruari dagokionean, nabarmendu behar litzateke funtzio horiek guztiak, finantzazio salbu, hertsiki erantzukizun publikokotzat jotzen direla, inola ere eragile pribatuen ardurapean utzi ezinekotzat. Finantzazioaren esparrua arautzerakoan, V. Kapituluan alegia, herrierakundeen parte hartzeaz gain, onuradunen parte hartzea ere kontenplatuko du legeak, ordainketa partekatuko sistemaren alde eginez (doako zerbitzuen eredua baztertuz, hortaz), onuradunak bere egoera ekonomikoaren eta ondarearen araberako parte hartzea izan beharko duela finkatuz, baina baliabiderik gabeko inor ez dela estaldurarik gabe geratuko bermatuz (33. artikulua).
5.4.3 Legearen izaera eta ezarpenaren berrikuspen kritikoa
Asko idatzi eta esan da Mendekotasun Legearen inguruan, 2006ko Martxoan onartu eta hainbat dekretu onartu ostean 2007ko urtarrilen indarrean jarri zenetik gaur arte egin duen bost urte eskaseko ibilbidearen inguruan. Ez da lan honen helburua Mendekotasun Legearen letra eta ezarpenaren96 inguruko analisi xehatua eskaintzea. Soilik erreparatuko diegu sistemaren konfigurazioari buruz eta honen hedapenean agertu diren zailtasun nagusiei buruz diharduten autoreei, autonomia-erkidego ezberdinetan lorturiko estaldura maila, eskakizun eta ebazpen kopurua edo guztizko gastu publikoaren analisiak eta abar alde batera utziaz.
Montalbá-k (2010) oso modu sintetikoan laburbiltzen ditu legeak “izan nahi zuen haren” puntu zentralak: i) sektorializazioaren aurkako legea, Gizarte Zerbitzuen
esparruan ohikoa izan den gizarte-talde konkretuen (haur, gaixo, desgaitu, zahar, etab.) arretarako mekanismoen bilduma izaera gaindituz; ii) zaintzaren erantzukizuna esparru pribatutik atera eta esparru publikoaren eginkizuntzat hartu nahi zuen legea, azken horren izaera subsidiarioa gaindituz (soilik familia-esparruak edo baliabide ekonomikoek huts egiten zieten gizabanakoentzako azken sare gisa ulertua); iii) gizartepolitiken kontzepzio asistentzialista gainditu eta zerbitzuak unibertsal bilakatzera jo nahi zuen legea; iv) eskubide baldintzatua izatetik, hau da, gizarte-egoera konkretu batzuk betez gero (gizarte-segurantzan kotitzatzea, mendekotasun-egoera pairatzea, baliabide-gabezian egotea etab.) aitortutako lege izatetik, eskubide subjektibo izatera, hau da, hiritar orori, edozein delarik ere bere egoera, jatorri edo kondizioa, dagokion eskubide izatera pasa nahi zuen legea.
Lau printzipio orokor horiez gain, feminismoaren baitatik egiten diren irakurketek, legeak mendeko egoeran diren pertsonen arreta-eta erabakitze-eskubidea bermatzeaz gain, beste funtsezko eskubide bat ere bermatu behar lukeela nabarmentzen dute: emakumeek zaintza lanak egin nahi dituzten ala ez (eta nola) aukeratzeko eskubidea, hain zuzen ere (Castro et al, 2008).
Eskubidearen alorretik hasiz, askoren iritzian, Legeak ez du egiazki eskubide subjektiborik ezartzerik lortu. Arrazoiak hamaika izan litezke, baina gehienak eskaintza publiko ez-nahikoaren ondorio lirateke. Batzuen iritziz ez da bermatzen benetako eskubiderik, soilik ziurtatzen delako legez Estatuko Administrazio Orokorrak finantzatzen duen gutxieneko mailarako eskubidea, gainerako zerbitzuak autonomiaerkidego bakoitzaren borondate politikoaren mende utziaz (AMAS-aren Lurralde Kontseiluaren baitan lorturiko hitzarmenetan lorturikoaren arabera) (Guillén eta Vilá, 2007; Arizkuren, 2010); beste batzuk ekimen pribatuaren sarreraren arriskuez
ohartarazten dute, zerbitzu horiek hiritar orok jasotzeko eskubidea kolokan jar dezakeelako (Díaz Velazquez, 2010); beste batzuen iritzian arrazoi nagusia legeak aurreikusitako eskariarentzako nahikoa eskaintzarik ez ematean datza, dela kasu askotan aurreikuspenak motz geratu direlako (Acero et al, 2011; Cervera et al, 2009) edo legeak ez duelako ziurtatzen zerbitzuaren premia duen pertsonak zerbitzua hori izango duenik (Castro et al, 2008).
Eskubide subjektiboaren onarpen mugatuaren afera oso loturik dago bilaturiko unibertsaltasunaren ahuleziarekin. Unibertsaltasun gabezia, nagusiki bi arazoren ondoriotzat hartzen da: mendekotasunaren balorazioan erabilitako baremazio irizpide murrizkor eta nahasiengatik, alde batetik, eta ordainketa partekatuko finantzaziosistemaren ezarpenagatik, bestetik. Lehenarekin hasiz, batzuen iritziz legeak hasieratik albo batera utzi ditu zenbait mendekotasun egoera, esaterako, 0-3 urte arteko haurrentzat estaldurarik ez eskaintzea, etorkinentzako estaldura baldintzatzea edota soilik kontuan hartzea mendekotasun behin betikoak eta ez iragankorrak (Acero et al, 2011; Plataforma por un Sistema Público Vasco de Atención a la Dependencia, 2006). Horren ordez, legeak mendekotasunik larrieneko eta baliabiderik gutxieneko pertsonen leheneste prozedura ezarri du, zeinak leheneste-irizpideetatik kanpo utzi baititu mendekotasun larriko egoerarik egiaztatu ez eta benetako premian aurkitzen ziren gizabanako ugari.
Bigarren argudioak sistemaren balizko doakotasunean egiten du indar, AMAS-aren finantzaziorako ordainketa partekatuko sistema hobesteak urruntzen baitu Gizarte Zerbitzuen alorra Osasuna edo Hezkuntza bezalako estaldura unibertsaleko sistema izatetik. Honela, zenbait zerbitzuren ordainketa eta baita prestazio ekonomikoen zenbatekoa ere, norbanakoaren errenta eta ondarearen arabera kalkulatzeak unibertsaltasunaren irismena kolokan jartzen du (Guillén eta Vilá, 2007). Beste zenbaitentzat ordainketa partekatuko sistema ez da birbanatzailea, errenta ertain/baxuko biztanleriaren aurka egiten duelarik bereziki (Asamblea Feminista de Madrid, 2006). Beste zenbaitentzat klase ertaineko biztanleria da nagusiki pairatzen duena sistema hori, zerbitzu publikoaren truke ordaindu beharreko zatiak eskaera hori desbidera baitezake merkatu informaleko bestelako mekanismoen bidez (eta merkeago) estaltzera zerbitzu
Bada hirugarren argudio bat ere sistemaren unibertsaltasun faltaren arrazoi gisa jartzen dena, sistemaren deszentralizazioa, hain zuzen ere. Legeak autonomia-erkidegoen esku uzten duenez AMAS sistemaren benetako hedapena, autonomia-erkidego bakoitzaren esfortzuaren araberako lurralde-arteko disparekotasun nabarmenak sortu dira (Arizkuren, 2010) eta honi aurre egiteko zenbaitek Estatuko Administrazio Orokorrak hartu beharreko protagonismo handiagoa aldarrikatzen du zenbaitek (Kahale, 2009). Euskadiko testuingurura etorrita ere, Arartekoaren txostenak (Acero et al, 2011) azaltzen duenez eskuduntza nagusia Foru Aldundi eta Udalen eskutan egoteak lurraldearteko desorekak sortu ditu bai herrialdeen artean, eta baita udalerrien artean ere, eta horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak lidergo handiagoa hartu beharko lukeela iradokitzen du, Gizarte Zerbitzuen lege berria indarrean dela probestuz. Agerian geratzen denez, herri-erakundeen maila anitzeko sistema izanik abian jarri dena, etengabeko tentsioak agertzen dira bere ezarpenean joera zentralizatzaile eta deszentralizatzaileen artean.
Legearen “jatorrizko bekatuak” modu horretan laburtu ostean, legearen ezarpenean bertan eman diren zenbait joera eta zailtasunek ere auzitan jartzen dute Legeak “izan behar zuen hura” zein puntutaraino ari den betetzen. Zentzu horretan, espainiar gobernuak 39/2006 legearen garapen eta ezarpenaren ebaluazioa egiteko sorturiko Adituen Taldeak eginiko txostenean oinarrituko gara sistemaren ahulezia nagusiak antolatzeko. Argitaraturiko azken txostenari jarraituz, adituek AMAS-aren lau esparru gatazkatsu nagusi detektatu zituzten (Cervera et al, 2009): i) sistemaren sarbiderako arazoak; ii) emaniko prestazioak; iii) sistemaren koordinazio eta gobernua; iv) finantzazioa.
sarrerarako mekanismoen artean, alegia, Aditu Taldeak errealitate oso disparekoak antzematen ditu eskari kopuruari dagokionez autonomia-erkidego ezberdinen artean, zeina oso lotua dagoen beraien ustez erkidego bakoitzean dagoen gizarte-zerbitzuen kulturarekin, eta jendeak horiengana jotzeko duen ohiturarekin. Baina baita sortzen ari diren balorazio eta tramitazio arazoekin ere, bai izaniko eskaria espero zitekeena baina handiagoa izaten ari delako98 edo bai prestazio horiek guztiak gizarte-zerbitzu autonomikoen bitartez kudeatzeak sistema horiek gainezkatu eta kolapsatu egin dituelako (Acero et al, 2011; Cervera et al, 2009). Edozein delarik ere arrazoia, tramitazio-epeen atzerapenek Legeak aldarrikatzen dituen eskubideak benetan baliatzea eta eraginkorrak izatea atzeratzen du (Acero et al, 2011) eta sistema publikoko zerbitzuen eskatzaile potentzialak merkatu informaleko zerbitzuen eskarira desplazatzea dakar (Castro et al, 2008).
Txosteneko bigarren esparrua da, zalantzarik gabe, gizarte eztabaida nagusiena eragiten ari den gaietako bat: AMAS-aren bitartez azken urteetan emaniko prestazioen ingurukoa, alegia. Joera nagusiak ez du eztabaidarik onartzen: legeak ezarritakoaren kontra, prestazio ekonomikoak dira, nagusiki “Familiakoek eskainitako zaintzarako eta profesionalak ez diren zaintzaileek emandako laguntzarako prestazio ekonomikoa” (edo familiaren barruan zaintzeko prestazio ekonomikoak, FEZPE aurrerantzean), zerbitzu publikoak baina askoz areago garatu direnak. Asociación Estatal de Directoras y Gerentes de Servicios Sociales elkartearen datuen arabera, 2009an Mendekotasun Legearen onuradun izandakoen %65ak prestazio ekonomikoak jaso zituen Espainian, horien artean FEZPE diru-laguntzak gailentzen direlarik nabarmen (Gizarteratuz, 2010). 2011ko lehen seihilekoko datuek joera hori berresten dute, epealdi honetan emaniko laguntzen %54 baino gehiago prestazio ekonomikoak izan baitira (El Pais, 2011-06-27). Arartekoaren txostenak gehitzen du zerbitzu eta prestazio ekonomikoen artetik %41,9 FEZPE laguntzak izan direla EAE-rako 2007-2010 epealdian (Acero et al, 2011: 406).
98 Esaterako, estatu espainiarreko datu orokorrei erreparatuz III Graduko mendekotasun eskaerak Liburu Zurian aurreikusitako zenbakiak bikoiztu egin dituzte (Cervera et al, 2009) eta Euskadiren kasurako, 2007tik 2010eko uztailaren 1 arte mendekotasun egoera onar zedila eskaturiko 98.673 biztanletik 77.352 biztanleri aitortu zitzaion eskaera, Estatuko Administrazio Orokorrak 2007an EAE-rentzat eginiko estimazioan kalkulaturikoa baino 22.808 pertsona gehiago (Acero et al, 2011:404)
2009an emaniko laguntzen %12 besterik ez baitzen Espainian (Gizarteratuz, 2010) eta Euskadirentzako datua paretsua litzateke, %11,88 (Acero et al, 2011:406). Zerbitzu honen eskaintzak, geroz eta eskari handiagoa agertu arren oso garapen murritza izan duela egiaztatzen da (Cervera et al, 2009), Euskadiren kasuan 2007 eta 2008an hazten joan arren 2009an beherakada bat izan zuen eta Aratekoak ere kezkagarritzat jotzen du joera hori, kontuan hartuta herritarrek geroz eta gehiago eskatzen duten zerbitzu bat dela. Azkenik, izaerarik berritzaileena duten eta pertsonaren autonomian modurik positiboenean eragiten duten prestazio ekonomikoak dira, bereziki laguntza pertsonalerako prestazioa, gutxien eman direnak (%2,32 Euskadiren kasuan, ia osorik Gipuzkoan emana)(Acero et al, 2011:406).
Prestazio ekonomikoen bidean sakontzeak ezin uka ondorio nabarmenak dakartzanik, aldeko eta kontrako eraginak sortuz bai herri-erakundeentzat, bai laguntza jasotzen dutenenentzat eta baita laguntza ematen dutenentzat ere. Honela, herri-erakundeen ikuspegitik gastu publikoaren eustean laguntzen du alde batetik, FEZPE prestazio bakoitzak egoitza plaza baten edo 90 orduko etxez-etxeko laguntzaren kostuaren herena suposatzen baitu (Gizarteratuz, 2010-03); baina beste aldetik, mendekotasunaren alorrean sortu litezkeen enplegu berriei negatiboki eragiten die, alde batetik enplegu horiek espero zitekeen erritmoan sortzea oztopatzen ari baita (Gizarteratuz, 2010-06) eta beste aldetik sortu dituen enplegu berriak edo “ezkutuko ekonomian” edo lan-baldintza oso eskasen pean sortzea ekarri baitu99. Azkenik, herri-erakundeek ezin dute prestazio ekonomikoen helmugaren inguruko kontrolik ezarri, eta dirua emaniko helbururako bideratzen den kasuan ere, ezin dute emaniko zerbitzuaren kalitatearen inguruko inolako ikuskapenik burutu .
Zaintzaileei dagokienean, berriz, zaintzaile informalen artean %95 emakumeak diren neurrian, emakumeen zaintzaile papera indartzen jarraitzen du eta emakumeak etxeko
99 Zentzu horretan, hainbat autorek defendatzen dute Mendekotasun Legeak zenbait berrikuntza ekarri dituela zaintzaile informalei emaniko diru-laguntzen bitartez horien lanaren zati baten aitorpen ekonomikoa egiten baita eta horiek Gizarte Segurantzan altan emateko aukera irekitzen baita (Arizkuren, 2010). Dena den, aurrerapen horien norainokoa erlatibizatzera datoz beste hainbat egile, kontratu horiek ez baitira inolako sektoreko hitzarmen kolektibori loturik egiten, ez baitago langile horientzat eskubide sindikalik (Asamblea Feminista de Madrid, 2006), ezarririko soldata ez baita lanbide arteko gutxieneko soldataren %70era heltzen, gizarte-segurantzako babesa erregimen orokorrekoa baino apalagoa delako, eta ez delako ez istripu edo gaixotasunagatiko bajarik aitortzen, ez eta langabeziagatikorik ere (Abasolo, 2010).
zaintza lanetara bideratzen dituen gizarte-jokamoldean sakontzea dakar, emakumeek zaintzak eman ala ez emateko duten eskubidea kolokan jarriz (Castro et al, 2008).
Joera honek eztabaida oso biziak eragiten ditu, zenbaitentzat inboluzio hutsa den bezala (Díaz Velazquez, 2010), beste zenbaitek gizartearen kultura familiarista bati zor zaiola defendituko baitu, edota pertsona nagusien preferentziei lotuko baitie joera hori (Arizkuren, 2010). Beste zenbaitek, ordea, “aukeratzeko askatasunaren” diskurtso hori zalantzan jarriko dute, bestelako kalitatezko eta gertuko zerbitzu publikorik eskaini ezin den neurrian zalantzagarria baita egiazko “aukeratzeko askatasuneko” afera bati buruz aritzea (Castro et al, 2008; Montalbá, 2010). Adituen Taldearen iritziz bi arrazoiek lukete agerturiko eskariaren garapena azaltzeko gaitasuna (Cervera et al, 2009:66) eta Arartekoaren aburuz faktore gehiagok azal lezakete prestazio honen gehiegizko eskariaren zergatia: informazio-kanpainen izaera eta eraginkortasunak, herrierakundeentzat kostu baxuko prestazioa izateak, zerbitzu-sare urria izateak, eta zenbait familiek ordura arte egindako lanean jarraitzeko pizgarri ekonomikotzat ulertu izanak, besteak beste. Zentzu horretan gaineratuko du prestazio ekonomiko hori kasu batzuetan zerbitzuak garatzeko oztopo ere bilakatu dela, bereziki zerbitzuak eta prestazioak bateraezinak izan direnean, baina baita bateragarriak diren kasuan aplikaturiko murrizketek eta prezio publikoek ia guztiz agortu dutelako ere (Acero et al, 2011:410).
Bukatzeko, eta AMAS-aren ezarpenean agertzen ari diren arazo nagusien azken esparruaren aipamena egite aldera, Adituen Taldeak aipatuko du sistemaren gobernu eta koordinazioa ere nahiko afera korapilatsua izaten ari dela, batetik autonomia-erkidegoen gizarte-zerbitzuen sisteman integratu beharreko sistema delako, horrek ekarri dituen eskumen-gatazkak kontuan izanik; bestalde, eremu sozio-sanitarioaren ehundurak ere funtsezko garrantzia duelako; eta azkenik, herri-erakundeen eta sektore pribatu zein hirugarren sektorearen arteko lankidetzan hobetu beharreko esparruak ere nabari direlako (Cervera et al, 2009). Sakonago aztertuko dugu puntu hau Euskadiren testuinguru konkretua aztertzen dugunean.
1.- Espainiako Gizarte Zerbitzuen sistema zerbaitegatik bereizten bada gainerako gizarte-ongizateko zerbitzu nagusietatik (nagusiki Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Segurantzatik) bere garapen berankor eta bukatu gabeagatik da. Espainian lehenik Gizarte Segurantzaren oinarrizko hezurdura eratzen da 60ko hamarkadan, eta Hezkuntzak zein Osasunak 80ko hamarkadan beren sistema propioa garatu bazuten ere, Gizarte Zerbitzuena denbora luzez Gizarte Segurantzaren baitako azpi-atal gisa garatu izan da, lehen lege autonomikoak onartu arte, hain zuzen ere. Ekarpen bidezko dirutransferentziarako sistema batean, hots, Gizarte Segurantzaren sisteman txertatuta sortu eta garatu izanak, berebiziko eragina izan du esparru honen garapenean.
3.-Gizarte Zerbitzuen bilakabide propioak, hortaz, oraintxe aipaturiko ereduen nahasketa bati erantzuten dio. Lehen une batean, sistemak ongintzazko eredu batetik gizarte-laguntzako beste batera jauzi egiten du, Gizarte Segurantzaren babespean egituratuz. 80ko hamarkadatik hona, berriz, sistemaren heltzea bi garapen-ardatzi lotuta ageri da: sistemaren egituraketa publikoari dagokiona bata, eta sistemaren irismen unibertsalari dagokiona bestea. Lehen ardatzak bultzada garrantzitsua ezagutu zuen Gizarte Zerbitzuen egituraketaren lehen aroan, sistema publikoaren zabalkuntza baita
hastapenetako unean bilatzen dena, nahiz eta 90eko hamarkadatik hona sistema misto gisa egonkortu den. Bigarren ardatzak berriz, mendekotasun legearekin ezagutuko du benetako legezko babesa, nahiz eta bere aplikazio erreala oraindik orain zalantzagarria izan.
4.- Gizarte Zerbitzuen sistemak gaur arte egin duen bidearen balorazio orokor bat egite aldera, beraz, esan genezake sektore honek aurrerapauso garrantzitsuak eman dituela sistema propio eta definitu gisa egonkortze bidean. Sistema propio hori, gainera, erantzukizun publikoko sistema gisa definitua geratu da, ongizate-estatuaren laugarren habea izango litzatekeelarik. Sistemaren egituraketa eta eraginkortasunari dagokionez, bai zerbitzu teknikoen lurralde-antolamenduan eta baita zerbitzu mota bakoitzaren espezializazio mailan aurrerapauso nabarmenak eman direnik ezin uka liteke. Hala ere, emaitzen aldetik zalantza gehiago ageri dira sistemak bilatu asmo dituen printzipio nagusiak lortu ote dituen baloratzerako orduan: unibertsaltasuna lehenik, eta berdintasuna eta gertutasuna, ondoren.
5.- Gizarte Zerbitzuen esparruaren baitan guri dagokigun alorrean zentratuz, hots, pertsona nagusiei bideratutako baliabideei dagokienez, sistemak bultzada garrantzitsu bat ezagutu du “Mendekotasun Legearen” onarpenaz geroztik. Ordura arte alor honek gizarte-zerbitzu orokorren bertute eta ahulezia berberak bazituen ere, aipaturiko legeak aurrerapauso garrantzitsuak dakartza gutxienik hiru zentzutan. Lehenik, eskubide subjektiboaren aitortzak sistemaren unibertsaltasunean oinarri sendo berri bat jarri du, nahiz eta irismen unibertsal hori egiazki betetzen ez den ari. Bigarrenik zerbitzuak prestazioen aurretik lehenesteak ere, diru-transferentzien sistema batetik zerbitzuen sistema publiko baterako jauzia adierazi nahi luke, nahiz eta gai honetan ere legeak testuak dioenaren guztiz aurkako garapena ezagutu duen. Hirugarrenik, sistema erantzukizun publiko eta kudeaketa mistoko sistema gisa definitua geratzen da, gizarte-zerbitzuek beren hastapenetan bizi izandako izaera publikoaren aldeko bultzada hori berrorientatuz.
Modu honetan, Euskadik gainerako autonomia-erkidegoen aldean, eta Gizarte Zerbitzuek gainerako gizarte-babeserako sistemen aldean zein kokapen duten ondorioztatuko da, Euskadiko Gizarte Zerbitzuen analisirako erreferentziazko marko interesgarri bat eskainiko digularik.
6.1.1 Alderdi substantiboak eta operatiboak
Arlo substantiboari dagokionean, interesgarria da erkidego bakoitzaren kokapena aztertu aurretik, Gizarte Zerbitzuek beraiek zein kokapen duten ebaztea. Horrela, jarraian agertzen den irudiari erreparatuz ikusiko da Gizarte Zerbitzuen esparrua nabarmen dela ezberdina gainerako gizarte-ongizateko sektoreekiko, eskuduntza mailan diferentzialtasun handiko egoera baitu (7. puntua ardatz bertikalean), erkidego bakoitzak eskuduntza propioa duen neurrian, eta gainera merkatuko eragileen parte hartzea esanguratsua delako azterturiko erkidego guztietan (7. puntua ardatz horizontalean).
Gizarte Zerbitzuak hortaz, azterketa hau burutzerakoan eskubide subjektiborik onartu ez duten neurrian ongizate-estatuko konfigurazioan bazterreko lekua izaten jarraitzen zuten. Ekimen pribatuaren parte hartzea hornikuntza publiko murriztuaren eskasien ondorioz agertzen da, baina modu ezberdinduan: mozkin asmodun enpresak nagusiki eskari kaudimenduneko sektoreetara bideratzen dute beren eskaintza, eta aldiz, gizarteekimeneko elkarteek errendimendu apaleko sektoreetan dihardute, bereziki herri
Bi analisi ardatz horien gurutzaketak Euskadi goiko eta ezkerreko koadrantean kokatzen du, hots, eskumen maila altuko eta politika diferentzial esanguratsuko erkidegoa da alde batetik (6. puntua ardatz bertikalean), eta gehiago lerratzen da oro har kudeaketa hertsiki publikoaren eredura merkatu bidezko kudeaketara baino (2. puntua ardatz horizontalean). Datu horiek, ordea, gure ikerketa objektuari dagokionean merezi dute
Emaitza berdin antzekoak lortuko dira azterketaren maila operatiboa lantzen denean ere. Maila operatiboaren azterketan beste bi adierazle gurutzatzen dira: kudeaketa ereduen izaera batetik (ardatz horizontalean) eta kudeaketan parte hartzen duten gizarteeragileen konposaketa bestalde (ardatz bertikalean). Lehen adierazleak gizarteongizateko zerbitzuen kudeaketa-eredua (antolakuntza-egitura, lan harremanak, kontratazio politikak) propioki sektore publikoarenak diren moldeetan egiten den aztertzen du (eredu publikoa) edo kontrara, sektore pribatuaren kudeaketa-ereduetara gerturatzen den gehiago (eredu pribatua). Bigarrenak aldiz, gizarte-eragileen (publiko zein pribatuen) nahasketa handia duen eredu konplexua jarriko du ertz batean, eta beste ertzean eragile ia guztiak sektore berekoak (publikoak zein pribatukoak) dituen eredu sinplea.
Maila operatiboko azterketa sektorialean gizarte-zerbitzuei dagokien errealitatea ez da gehiegi urruntzen maila substantiboan lorturiko emaitzetatik, hots, esparru hau bereziki nabarmenduko baita gizarte-eragileen eredu konplexuenetakoa izatean (eragile pribatu eta publikoen nahasketa handikoa, alegia) eta sektore pribatuarenak diren kudeaketaereduak agertzean.
Konplexutasun hori gizarte-ongizateko sei esparruetatik bostetan emango da Euskadin (5. puntua ardatz bertikalean), osasungintzan salbu (eredu publiko sinplekoa berau). Era berean, kudeaketa-ereduei dagokienean, gizarte-zerbitzuen esparruan, enpleguan eta hezkuntzan bezalaxe, kudeaketa-eredu pribatuak gailenduko dira, osasuna, etxebizitza eta gutxieneko errentak eredu publikotik kudeatuko diren bitartean (3. puntua, erdibidekoa, ardatz horizontalean).
esparrutan (osasunean, etxebizitzan edo gutxieneko errenten esparruan, esaterako) baina oso modu esanguratsuan Gizarte Zerbitzuen alorrean.
Honek, lehen begiratuan, sistema misto baten existentzia agerrarazten du. Adelantado eta Jimenez-ek (2003:176) sistema misto honen ezaugarri nagusia eragileen arteko halako banaketa funtzional baten bidez azaltzen dute: i) merkatuko enpresak eskari kaudimenduna topa litekeen sektoreetan kontzentratuko dira, esaterako pertsona nagusien egoitza-zerbitzuetan; ii) gizarte-ekimeneko erakundeak, aldiz, mozkin asmorik gabekoak alegia, beren jarduna errentagarritasun ekonomiko ahuleko sektoreetara bideratzen dute, eta; iii) sektore publikoak bere aldetik gutxieneko zerbitzu bat eskaintzen du sektore ezberdinetan, eta eskaintza publiko mugatu hori bestelako eskaintza pribatu batekin osatzen du, normalki prezio publikoen bidezko ituntzea eginez enpresa pribatuekin eta diru laguntzen mekanismoa erabiliz gizarte-ekimeneko eragileekin.
Analisia beti ere Gizarte Zerbitzuen esparrura bideratuz, hautaturiko 7 erkidegoen errealitateak aztertuta ondorioztatuko dute zerbitzu horien erantzukizuna nagusiki familia esparrua eta merkatuko eragileen artean banatzen dela, esparru publikoaren esku hartzearen ahultasunak eraginda neurri handi batean. Gizarte-zerbitzuena, beraz, bere garapenean bilaturiko sare publikoaren ideiatik nahiko urrun geratu dela ondorioztatuko genuke, nahiz eta Euskadiren kasuan eta gizarte-zerbitzuen alor konkretuetan sektore publikoaren eta gizarte-ekimeneko eragileen papera oso garrantzitsua izan dela argudiatuko dugun aurrerago.
Analisi eskema bera Autonomia Erkidegoen esparrura eramanez, Euskadiren erregimena definitzen duten bi erpin nagusiak sektore publikoa eta gizarte-sareak direla ondorioztatzen dute egileok. Euskadiren azken urtetako gizarte-politiken ezaugarri nagusien artean bi leudeke, hortaz: alde batetik sektore publikoaren parte hartze hazkor eta garrantzitsua eta beste aldetik elkartegintzazko ehun indartsu eta dinamiko bat, bai
Azken bi emaitza horiek gurutzatuz espero izateko da, beraz, gure erkidegoan gizartezerbitzuen sistema benetan egituraketa konplexuko sistema bat izatea, bi tradizio ezberdinen uztarketatik egonkortuz joango baita bertoko eredua: alde batetik Euskadin (baita Nafarroan ere) inon baino nabarmenagoa den tradizio publiko eta komunitario sendo bat eta bestalde, gizarte-zerbitzuetan nagusitasunezko papera jokatzen duten erakunde pribatu eta informalen presentzia garrantzitsua.
biak oraintsuagokoak eta Euskadiko esparruko gizarte-zerbitzuen sarea arautzen dutenak: “12/2008 Gizarte Zerbitzuen Legea” eta “18/2008 Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea”, hain zuzen ere.
Lehen lege horren elementu nagusiak eta horien inguruko ikuspuntu kritikoak sakonki aztertu ditugu datozen lerroetan. “18/2008 Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legeari” dagokionean, berriz, gizarte-zerbitzuen esparruan zenbait hobekuntza ekarri arren, soilik eragiten dio prestazio ekonomikoen esparruari, eta ez soilik pertsona nagusiei bideraturiko prestazioei. Honez gain, azken aldiko eskumen eskualdatzeen ondorioz, lege horrek arauturiko prestazio guztiak Enplegu Sailaren baitako Lanbide herri-zerbitzuaren bitartez kudeatzera igaro dira, eta hortaz, Gizarte Zerbitzuen sistemaren baitako prestazio propio izateari laga diote. Arrazoi horiengatik guztiengatik, eta gure ikergaiaren mugak gainditzen dituen legea dela iritzita, jarraian ez dugu lege honen analisirik erantsiko.
erreparatuz: (pertsona nagusientzat) hedaturiko zerbitzu eta prestazio nagusien definizioa, horien esleipenerako herri-erakundeen artean emandako banaketa funtzionala eta egitura horren baitan, ekimen pribatuaren (eta bereziki hirugarren sektorearen) garrantzia eta parte hartze modua.
Esan bezala, 1978ko espainiar konstituzioaren baitako Euskadiko Autonomia Estatutuan jasoa geratzen da gizarte-laguntzaren gaineko eskumen esklusiboa Euskadiko Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokiola. Eskumen horien egikaritzearen ondorioz onartu zen 1982an lehen Gizarte Zerbitzuen Legea, zeinak zerbitzu horien kudeaketa politiko eta administratibo moderno bat proposatu baitzuen, ongintzazko praktika zaharrak gainditu asmoz, eta zenbait printzipio progresistetan oinarritua: botere publikoen erantzukizuna, elkartasuna, parte hartzea, integrazioa, arreta komunitarioa, etab.
Lege hori bere egituratze instituzionalean oso modu nabarmenean baldintzatu zuen Lege berri bat aurki plazaratuko zen ordea, 1983ko Lurralde Historikoen Legea, hain zuzen ere. Lege honek Foru Aldundiei ezarri zien bere lurraldearen baitan gizarte-laguntzari loturiko instituzio komunen gaineko funtzio betearazlea, baita horien antolakuntzarako eta ikuskapenerako beharrezkoak diren araudiak onartzea ere. Oinarri horien gainean joan da gizarte-zerbitzuen euskal sarea hedatzen, 1996an Gizarte Zerbitzuen bigarren legeak (5/1996) marko berri bat proposatu zuen arte.
5/1996 Legeak berrikuntza ugari sartu zituen gizarte-zerbitzuen esparruan, baina denez gain bat aipatzekotan, hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen formalizazioa da, sistemaren oinarrizko unitate eta sarbide nagusitzat ulertuko delarik. Horretaz gain, Legeak Euskadiko hiru mailatako herri-erakundeen arteko funtzio banaketa bat proposatzen du, horietako bakoitzari egokitutako eskumen nagusiak definituz, jarraian agertzen den koadroak laburbiltzen duen bezalaxe:
Koadroa 17: 5/1996 Gizarte Zerbitzuen Legeak ekarritako berrikuntzak Herri erakundea 5/1996 Gizarte Zerbitzuen Legeak egokituriko eskumenak Eusko Jaurlaritza - Eginkizun arauemailea eta ekintza zuzena legez berari dagokion gizarte-zerbitzuen gaian - EAEko gizarte-zerbitzuen Planifikazio Orokorra: lehentasunak ezarri, lurralde desorekak ekidin eta gutxieneko babes mailak bermatu. - Maila ezberdinetako herri-erakundeen zein itundutako ekimen pribatuaren jardueren Koordinazioa - Gizarte-zerbitzuen Ordenazioa: zentroen funtzionamendu arauak, pertsonalaren trebakuntza bermeak eta baimen, itun, homologazio eta ikuskapen arauen ezarpena. - …. Foru Aldundiak - Berezko zerbitzuen gaineko arautegiaren eskumena - Bere lurraldearen baitako gizarte-zerbitzuen Programazioa, beti ere Eusko Jaurlaritzak eginiko planifikazioari doitua eta udalen programazioarekin adostua. - Gizarte Zerbitzu Espezializatuen sorkuntza, mantenu eta kudeaketa - Berezko zentro eta zerbitzuetako programen gaineko kontrola eta ikuskapena - Bere lurraldearen baitako gizarte-beharrizanen azterketa eta zehaztapena. - Udalei zein hitzartutako ekimen pribatuari aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea - Bere lurraldean finkaturiko izaera pribatuko zentro eta zerbitzuen baimen eta homologazioa -… Udalak - Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen sorkuntza, antolakuntza eta kudeaketa - Larrialditako harrera zerbitzuak eskaintzea - Udal gizarte-zerbitzuen programazioa, beti ere Eusko Jaurlaritzak planifikatuari eta Foru Aldundiak programatuari doitua. - Elkartasuna eta hiritarren parte hartzea bultzatu - Udalerri mailako gizarte-beharrizanen antzematea eta ikerkuntza -… Iturria: Sotelo-n (2005) oinarritua (laburpena eta itzulpena gurea)
Berrikuntza nagusietako bat beraz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak udal eskumenekotzat eta Gizarte Zerbitzu Espezializatuak foru-eskumenekotzat bereiztean datza, baina horretaz gain, 5/1996 Legeak beste zenbait berrikuntza ere ekarri zituen: unibertsaltasun eta atentzio pertsonalizatuaren printzipioen aldarria, zerbitzuen finantzazioan erabiltzaileen parte hartzeari buruzko erregulazio zehatzagoa, arau-hauste eta zigor sistema baten ezarpena, etab.
Nolanahi ere, gure ikergai nagusiari dagokionean berrikuntza oso esanguratsua ekarri zuen 5/1996 Legeak: ekimen pribatuaren kontrolerako sistema baten oinarriak zehaztu zituen, baimen administratibo, ikuskapen eta itunerako araudia ezarriz, eta azken honetan, itunen erregulazio markoan, mozkinez besteko erakundeak lehenestea hobesten da efizientzia, kalitate eta kostuen baldintza berdintsuak ematen diren kasuan.
Gainontzean, eta bigarren legea eskumen banaketen argipenerako saio garrantzitsutzat jo badaiteke ere, herri-erakunde inplikatuen iritzian funtzio konkretuak esleitzerako orduan ez zen batere eraginkorra izan. Hargatik onartuko da urte batzuk aurrerago 155/2001 Dekretua, zeinak gizarte-zerbitzuen gaineko funtzioen zehaztapen berri bat
proposatuko baitu. Dekretu berri honek hankaz gora jarri zituen ordura arteko Foru Aldundi eta Udalen arteko funtzio banaketak, eta bi printzipio nagusi ezarri zituen: lehenak, funtzio bakoitza herri-erakunde bakar bati dagokiola ezarriko du (5/1996 legeak onarturiko delegazio eta enkargu prozeduren kaltetan izan gabe); bigarrenak mendekotasun maila ezarriko du eskumen banaketaren irizpide nagusitzat, honela Foru Aldundiena izango delarik aurrerantzean mendekotasun egoeraren bat agertzen duten pertsonentzako arretaren ardura, eta udalena berriz mendekotasunik gabeko pertsonen arretarena.
Horiez gain, Dekretuak funtzio zehatzagoen honako banaketa proposatzen zuen:
Koadroa 18: 155/2001 Dekretuak ekarritako berrikuntzak Herri erakundea 155/2001 Dekretuak ezarririko funtzio banaketa Eusko Jaurlaritza - Oinarrizko Errentaren prestazioa - Gizarte-larrialdiko laguntzen prestazioa - Familia ugariko txartelen jaulkipen eta berritzea Foru Aldundiak
Pertsona nagusiei bideraturiko Gizarte Zerbitzu Espezializatuak - Mendekotasunaren balorazioa - Mendekotasuna duten pertsonen aisialdirako programak - Eguneko Zentroak - Denboraldi baterako egonaldiak - Mendekotasuna duten pertsona nagusientzako egoitzak - Familia-harrera - Ingurune fisikoaren egokitzapenerako eta laguntza teknikoetarako programak - Prestazio ekonomikoen kudeaketa
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak - Informazio, balorazio eta orientazio zerbitzuak - Etxegunetara bideraturiko laguntza zerbitzuak: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, Teleasistentzia, Bizikidetza alternatiboko formulak - Gizarte-prestazioen tramitazioaren kudeaketa: Gizarte-Larrialdiko Laguntzak, Urgentziazko Laguntzak, etab. -…. Iturria: Sotelo-n (2005) oinarritua (itzulpena eta laburpena gurea)
Aipaturiko hiru mugarri nagusi horiez gain, beste bi arautegi ere aipatzea beharrezko ikusi dugu, gure aztergaiarekin duten zerikusi zuzena dela eta: lehena, 40/1998 Dekretua, zeinak gizarte-zerbitzuen hornikuntzan diharduten erakunde, zentro eta zerbitzuen ordenazio arauak zehazten dituen, eta bigarrena pertsona nagusiei zuzenki bideraturiko arautegi sektorialak. Lehen dekretuak, titulartasun pribatuko zentroen gaineko baimen administratiboa, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena erregulatzen ditu, beti ere egiteko hori herri-erakundeen eskumenekotzat joz, eta horien planifikazio eta zerbitzuaren ezaugarrien eskakizunetara hobekien doitzeko berme-baldintzak ezarriz.
- 218/1990 Dekretua, pertsona nagusien egoitza-zerbitzuen gutxieneko baldintza material eta funtzionalak erregulatzen dituena - 1994ko Euskadiko Gerontologia Plana - 4/1998 Dekretua, hirugarren adineko egoitza-zerbitzuen gainekoa (arestian aipaturiko 40/1998 Dekretuarekin aldi berean onartua) - 202/2000 Dekretua, pertsona nagusientzako eguneko zentroen eskakizunak ezartzen dituena. - EAEko Plan Sozio-sanitarioak, 2001ekoa, 2005-2008 artekoa, etab.
Azal ditzagun labur bada ere 12/2008 Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Legea onartu baino lehenagoko diagnostikoaren giltzarri nagusiak.
Lehenik eta behin, 2008. urtera arte Euskadiko Gizarte Zerbitzuetan emaniko bilakabidearen datu batzuk aipatu behar lirateke, sektore honek azken hogei urtetan izaniko berealdiko hazkundearen isla argia baitira. 1988ko oinarri urtetik: i) Gizarte Zerbitzuen esparruan diharduten langile propioen kopurua ia laukoiztu egin da, sei mila pertsona eskasetik ia 23.000 pertsona izatera igaro baita; ii) epealdi berean biztanleko gastua 8,7 aldiz biderkatu da eta gastu horrek BPG-arekiko suposatzen duena %1ekoa izatetik %2,4koa izatera igaro da, hazkunde bereziki nabarmena emanik 2000-2006 urte artean (%40koa, hain zuzen ere); iii) 1994 urtetik hona, egoitzetako plazen estaldura 1,6 aldiz biderkatu da, eta Etxez Etxeko laguntzarena 3,3 aldiz; ii) eguneko zentroena estaldura maila, berriz, ia boskoiztu egin da 1988-2006 epealdian (Gizarte.doc, 29:2, 2009)
Datu horietatik guztietatik ondoriozta litekeenez, gizarte-zerbitzuen esparrua gizartebabeseko esparrurik gazteena izanagatik ere erritmo izugarrian handitu da azken hogei urtean eta hortik eratortzen dira neurri handi batean sistemak gaur egun dauzkan ahulezia nagusiak. Fantova-ren irudiko (2006) lehen horri lotzen zaio esparruak
agertzen duen desegituraketa maila, izan duen hazkunde desantolatuari, alegia. Honela, gizarte-zerbitzuena bere artean gaizki koordinaturiko zatien metaketa gisa handitzen joan dela esaten du. Horrez gain, beste bi elementuk eragiten dute, egilearen iritzian, sektoreak bizi dituen egituratze zailtasunetan: maila anitzeko gobernazioa batetik, eta ekimen pribatuaren (bereziki gizarte-ekimeneko eragileen) parte hartze esanguratsua bestetik.
Dena den, eta legearen aurretiko diagnostikoarekin jarraituz, Fantova-k (2006) argudiatzen du anitzak izanagatik ere antzematen diren gizarte-zerbitzuen inguruko diskurtsoak, badirela zenbait gutxieneko komun adostasun maila zabal bat erdiesten dutenak EAEko gizarte-zerbitzuen esparruan diharduten eragile politiko-ekonomiko eta sindikalen artean. Adostasun zabal hori, egilearen irudiko sistema misto baten egokitasunean oinarritzen da bereziki, non erantzukizun publikoaren zentraltasunarekin batera egokitzat jotzen baita esparru familiarraren parte hartzea, baita gizarte-ekimeneko eta elkarte boluntarioena ere, eta baita erabiltzaileen nolabaiteko parte hartzea ere sistemaren finantzaketan (nahiz eta honek beti behar lukeen eta zein gradutan behar lukeen ez den adosterik lortu); aldi berean, gizarte-zerbitzu pribatuen eta erantzukizun publikoko zerbitzuen kudeaketa pribatuaren gaineko erregulazioa ere beharrezkotzat jotzen da guztien partetik. Sistema mistoaren ezarpenaz gain, adostasun maila altua eskuratzen duen beste puntu bat gizarte-zerbitzuetarako eskubide subjektiboen aitortzaren afera litzateke.
Fantova-k (2006) identifikatzen dituen adostasun eremu zabal horiek urtebete lehenago argitaraturiko eztabaidarako txosten batean dute oinarri, Situaciones y Perspectivas del Sistema Público de Servicios Sociales en la CAPV (2005) txostenean hain zuzen ere, non Euskadi mailako gizarte-zerbitzuetako zenbait aditu esanguratsuk parte hartu baitzuen, 2008an onartuko den Gizarte Zerbitzuen hirugarren legearen aurrekari eta oinarri nagusitzat jo izan den eztabaidarako dokumentuan. Bertan, Fantova-k (2005) koordinatu eta idatziriko hitzaurrean, sistemak ordura arte dituen ahuleziak gainditzeko orientabide nagusiak eskaintzen dira.
Berrikuntza nagusien artean aurki litezke, unibertsaltasunaren aldeko hautua (zeina ez den zerbitzuen doakotasunarekin nahastu behar, zenbait prestaziotarako ordainketa partekatuaren sistema hobesten baita), gutxieneko zerbitzu eta prestazioen Kartera baterako lehen proposamen-zirriborroa, eredu komunitarioan sakontzearen aldeko hautua (Udalei eskumen gehiago emanaz baina baita zaintzaile informalei, boluntarioen elkarteei, eta oro har erabiltzaile eta beren familiei ere), edota gizarte-zerbitzuetarako eskubide subjektiboen aitorpena barneratu beharra nabarmentzen dira.
Gure ikergai nagusiari dagokionean berriz, hau da, Gizarte Zerbitzuen Sistemaren egituraketa publiko/pribatuaren aferari helduz, ordura arteko ibilbidearen analisi kritikoa burutzen da: asko egin bada ere sistema publikoa eta pribatuaren arteko ezberdintze eta argitze bidean, oraindik orain itun-politiketan irizpide eta mugak gehiago argitzeko beharra ikusten da, sistema misto baten konfigurazioan kudeaketa publiko zuzenak gaitasun metatua izatea garrantzitsutzat jotzen baita (Fantova, 2005:27).
bermea bezalako alorretan) eta era berean egonkortasun handiagoa beharrezko direla hautematen dute. Azkenik aipamen berezia egiten zaio gizarte-ekimeneko hirugarren sektoreari, ez bakarrik herri-erakundeekin itundutako zerbitzuen hornitzaile paperean duen presentziagatik, baita erantzukizun publikokotzat jo ez daitezkeen bestelako programa eta berrikuntza-ekimenetarako duen gaitasun bereizgarriagatik ere.
Diagnostiko eta definizio mailan lorturiko adostasun horiez gain, beste zenbait gizarteelementuk bizkortuko dute berrikuntza horiek aplikatzeko lege berri bat premiazkotzat jotzea, 12/2008 Legearen zioen azalpenean jasoak geratzen diren moduan. Horien artean leudeke, batetik 90eko krisi industriala gaindituta XXI. mendeko lehen urteetan bizi izandako abagune ekonomiko oparoaren konstatazioa, zeinak bide eman baitu baliabide gehigarriekin kontatu ahal izateko (jakina, legea onartu eta gutxira lehertutako krisi ekonomikoaren aurreko garaiaz dihardugu). Bestetik, beren autonomia pertsonalean mugapenak dituzten norbanakoen hazkundea eta aldakuntza kualitatibo bat ere detektatu da, nagusiki mendekotasun-egoeran diren pertsonen zaintza beharren hazkundea eta sare informalen ahultze progresibotik eratorria. Bestalde, bestelako kolektibo berri batzuen zaurgarritasun egoera berriak agertzen hasi dira, modu kronikoan luzatzen direnak, besteak beste etxebizitza faltagatik edo lan prekariotasunagatik kolpaturiko gazte, emakume eta etorkinen kolektiboena edota bakartasunean eta isolamenduen bizi diren pertsona nagusiena etab. Azkenik, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren ildoan emaniko aurrerapausoek gizarte-zerbitzuak ere horietara egokitzea eskatzen du, eta egokitzeaz gain eragitea, emakumeen gizarte-integrazioan lagundu eta emakumeei bizkarreraturiko zaintza lanen karga arintzea ahalbidetuz.
6.2.3 12/2008 Legeak ekarritako berrikuntza nagusiak
Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legea, arestian aipaturiko hutsune horiei erantzun asmoz eta gertueneko beste lege batzuek bultzaturiko izpirituari eutsiz ulertu beharko da. Honela, lehenago Mendekotasun Legeak egin bezala, Euskadiko 12/2008 lege honen elementu zentral nagusia gizarte-zerbitzuetarako eskubidea, eskubide subjektibotzat aldarrikatzea izan da. Legeak, halaber, eskubide hori egingarri bilakatzeko bi mekanismo nagusi ezartzen ditu: Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema, batetik, eta honek eskainiko dituen Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoa bestalde.
“erantzukizun publikoko arreta-sare antolatu gisa eratzen du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema, titulartasun publikoko eta pribatu itunduko prestazio, zerbitzu eta ekipamenduaz osatutako sistema gisa, eta pertsona, familia eta talde guztien gizarteratzearen eta autonomiaren alde egitea du xede100; sustatzeko, aurreikusteko, babesteko eta laguntzeko eginkizunak betez gauzatu nahi du xede hori, funtsean pertsonei eta harremanei buruzkoak diren prestazio eta zerbitzuen bidez” (EHAA 246. zk, Zioen azalpena:31847).
“Gizarte-zerbitzuen euskal sistema bat finkatu eta haren xedeak gauzatuko badira, Euskal Autonomia Erkidego osoan prestazio eta zerbitzu berberez baliatzeko aukera bermatzeaz gain, zerbitzuen eta zentro publikoen eta pribatu itunduen sare bat indartu eta sendotu behar da, eta, horretarako, erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuak eskaintzeko berariazko hitzarmenaraubide bat ezarri behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioak eta erakunde pribatuak, batez ere irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimenekoak badira, elkarlanean aritzeko beste formula batzuen kalterik gabe” (EHAA 246. zk, Zioen azalpena: 31846).
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren izaera mistoa aitortu ostean, sistemaren printzipioak (7. artikulua), erabiltzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharrak (913. artikulua), sistemak eskaini beharreko prestazio eta zerbitzuak (II Kap. 14-28 artikulua. ), sistemaren egituraketa (II. Kapitulua, 28-31. artikulua.), planifikazioa (III. Kap, 35-38. artikulua), koordinazio eta eskumen erregimena (III. Titulua), finantzazioa
100 Esaldi honek badu bere garrantzia, gizarte-zerbitzuen kontzeptualizazioan funtsezko aldagai izateaz batera, arestian aipaturiko 155/2001 Dekretuak ekarritako ondorio kaltegarriak gainditzea proposatzen baitu, hitzez hitz esaten baita: “Arlo horretan diren formulaziorik aurreratuenekin bat etorrita, beharrizanei beren izaeraren eta ezaugarrien arabera erantzuteko sistema bat ezartzea hautatu da, gizatalde ezberdinei erreparatuz egituratu beharrean; horrek ez du esan nahi, inolaz ere, gizatalde horiek babesik gabe uzten direnik, edo ez direnik kontuan hartzen, sistemaren esparruaren barruan, eragin ahal dizkieten berezitasunak.” (EHAA 246. zk, Zioen azalpena: 31847). Ikusten denez, Mendekotasun Legeak hasitako ez-sektorializazioaren bidean sakontzen jarraitu da.
Prestazio eta zerbitzuei dagokienez, legeak sistemak eskaini beharreko Katalogo bat ezartzen du (22. artikulua), pintzelada lodiz marraztua izan arren, gehiegi zehaztu gabe horien ezaugarri teknikoak eta eskuragarritasun-irizpideak. Dena den, balorazio orokor bat egite aldera, legeak lehen mailako eta bigarren mailako arretako zerbitzuak definitzen jarraitzen du, lehen horien ia gehiengoa udalen eskumenekoa den oinarrizko gizarte-zerbitzuei egokituz, eta bigarrenak Foru Aldundien eskuetara igaroz.
Zerbitzuei dagokienez, arestian jorraturiko lau zerbitzu nagusiez gain (Tele-asistentzia, Etxez Etxeko laguntza Zerbitzuak, Eguneko Zentroak eta Egoitzak) bestelako zenbait zerbitzu ere definitzen dira, udalen eskumenekoak dira (Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaz gain): i) informazio, balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzuak; ii) pertsona zaintzaileei laguntzeko zerbitzuak; iii) eguneko zein gaueko arretako zerbitzuak, zein iv) bestelako ostatu zerbitzuak ere (harrera-etxe, etxebizitza eta apartamentu babestuak edota etxebizitza komunitarioak), besteak beste. Bestalde, Foru Aldundien eskumenekoak dira (egoitzak eta eguneko zentroez gain): i) mendetasuna, ahalmen-urritasuna, bazterketa eta babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua; ii) atsedenerako zerbitzua; iii) gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua, eta; iv) bigarren mailako arretako beste zerbitzu batzuk ere.
Prestazio ekonomikoei dagokienean berriz, legeak beste bost prestazio nabarmentzen ditu, propioki gizarte-zerbitzukoen esparrukoak liratekeenak: i) gizarteratzea eta/edo autonomia errazteko eta gizarte-larrialdietan erantzuna emateko prestazioak, ii) beren kasa laguntzen dihardutenei sostengua eta ordaina emateko prestazioak. iii) baliabide
teknologikoak eskuratzeko laguntzak; iv) pertsonen zerbitzuetarako prestazioak; v) beste prestazio ekonomiko batzuk. Horietako batzuk Mendekotasun Legeak ezarritako prestazioen antzerakoak diren neurrian, ikusteke dago nola burutuko den bi prestaziosistemen arteko bateratzea.
Katalogoan zehazturiko zerbitzu eta prestazio horien guztien ezaugarriak zehatzago definitzeko eta eskuragarritasun irizpideak ezartzeko legeak Kartera delako baten elaborazioa egitea aurreikusten da eta epemuga bat jarri legea onartzen denetik, zeina arazo teknikoekin zerikusirik ez duten bestelako arrazoi politikoengatik nabarmen atzeratzen ari baita (Gizarteratuz, 02:8, 2010).
Hirugarren lekuan Sistemaren egituraketa da legeak xehatzen duena Euskadiko hiru mailatako herri-erakundeen arteko eskumen banaketa zehaztuz, 1996ko legetik hona ezarrita dagoen eta arestian aipatu den eskema orokorrari jarraituaz: lehen mailako arreta zerbitzu gehienak udalen gizarte-zerbitzuen eskumen lirateke eta bigarren mailakoak Foru Aldundienak. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari bestelako planifikazio zereginak egokitzen zaizkio, nagusiki Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa (35. artikulua) eta Gizarte Zerbitzuen Mapa (36. artikulua) elaboratzea, eta horretan oinarrituz burutuko dituzte Foru Aldundiek zein udalek beren plan estrategiko eta mapa propioak ere.
Planifikazioaren esparruan ekimen pribatu eta publikoaren parte hartzearen inguruko orientabide batzuk ere markatzen dira:
“betiere bermatu egin beharko du zuzeneko kudeaketa publikoaren bidez egingo direla bai sisteman sartzeko prestazioak eta eskaerak lehenengoz jasotzekoak, bai eta kasu-koordinazioari zuzenean lotutako prestazioak ere esku-hartzearen oinarrizko prozedura modura –bereziki balorazioa, diagnostikoa eta orientazioa–.
“(…) plangintzak ezarri egingo du, esparru honetan eta izaera orokorraz ezarriko ere, bai kudeaketa publikoa eta bai gizarte-ekimenaren bidezko kudeaketa beti gailen izango direla Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoan aurreikusitako zerbitzuak eta prestazioak ematean”(EHAA 246.zk., Zioen azalpena: 31848).
Koadroa 19: 12/2008 Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarririko funtzio banaketa Herri erakundea 12/2008 Legeak ezarririko funtzio banaketa Eusko Jaurlaritza (40. artikulua) -(…)erregelamenduak egiteko ahalmena: zentro nahiz zerbitzuen baimentzeak, erregistratzeak, bateratzeak, homologazioak eta ikuskaritzak arautzea, Prestazio eta Zerbitzuen Kartera egitea eta onartzea, erabiltzaileek dohainekoak ez diren prestazioak eta zerbitzuak ordaintzen noiz nola parte hartu behar duten jakiteko irizpide orokorrak arautzea…. - Euskadiko Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuen planifikazioa egitea - Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzen artean dauden prestazioak eta zerbitzuak betetzea, adibidez, tele-laguntza zerbitzua. - Bere eskumeneko zerbitzuen prezio publikoak ezartzea, - Gizarte-ekintzaren hirugarren sektorea sustatzea, bai eta herritarren parte hartzea ere. - Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren koordinazio orokorra, prestazioak eta zerbitzuak Euskadiko lurralde osoan orekaturik garatu daitezen -…. Foru Aldundiak (41. artikulua) - (…) beren zerbitzuak antolatzeko erregelamenduak egiteko ahala - Beren lurraldean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman bere eskumenekoak diren zerbitzuak antolatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan jasota dagoenaren arabera, -(…) bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuak eskaintzea, zuzeneko ekintza-eskumena dela-eta Eusko Jaurlaritzaren esku daudenak izan ezik - Bere eskumeneko zerbitzuen prezio publikoak ezartzea, -Arrisku larrian edo babesik gabe dauden adin gabekoak babesteko dauzkaten eskumenak. - Gizarte-ekintzaren hirugarren sektorea sustatzea, bai eta herritarren parte hartzea ere. (…) - (…)Dagokien lurraldean kokaturik dituzten jabetza pribatuko zerbitzu, zentro eta erakundeak baimentzea, eta beharrezkoa bada, homologatzea, eta, zerbitzu, zentro eta erakunde horiek direla-eta, edo beren titulartasunpekoak direla eta, ikuskaritza-lanak egitea -… Udalak (42. artikulua) -(…) beren zerbitzuak antolatzeko erregelamenduak egiteko ahala - Beren lurraldean, udalei dagokie Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako zerbitzuak, bere eskumenekoak, antolatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan jasota dagoenaren arabera -(…) oinarrizko gizarte-zerbitzuak sortzea, antolatzea eta kudeatzea -(…)Katalogoko lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuak eskaintzea, tele-laguntza zerbitzua izan ezik, Eusko Jaurlaritzaren eskumenpekoa da-eta. - Bere eskumeneko zerbitzuen prezio publikoak ezartzea, - Arriskuan dauden adingabeak babesteko dauzkaten eskumenak - Gizarte-ekintzaren hirugarren sektorea sustatzea, bai eta herritarren parte hartzea ere. (…) -Udal-eskumeneko zerbitzuak emateko zerbitzu, zentro eta erakundeak ikuskatu eta haien gaineko zigor-ahalmena erabiltzea, diren beren titulartasun pekoak, pribatu itunduak, kontratatuak, edo, hala balegokio, hitzarmen pekoak. -…. Iturria: Euskadiko Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legea (EHAA, 246 zk) (geuk laburtua).
Sistemaren egituraketaren azken alorra ekimen pribatuaren esku hartzea erregulatzen duena da (V. Titulua). Oro har, legeak zerbitzuak eskaintzeko lau modu aurreikusten
ditu: zuzeneko kudeaketa, itunak (legean aurreikusitako itun-araubidearen menpe), zeharkako kudeaketa (Administrazio Publikoaren kontratazioko araudiaren menpe), eta hitzarmenak irabazi-asmorik gabeko erakundeekin. Kasu guztietan, zerbitzu eta zentroen baimentze eta homologazioa eta baita lehenengo harrerako prestazioak ere (bereziki balorazioa, diagnostikoa eta orientazioa) kudeaketa publiko zuzenekoak izatera behartzen du legeak, gainerako aspektuetan ekimen pribatuak garaturiko baliabide eta gaitasunak profitatzea hobesten duen neurri berean.
Zuzeneko kudeaketa ez den kasu guztietan, izan itun bidezko modalitatean ala izan zeharkako kudeaketako kontratazio modalitatean101, legeak diskriminazio positiboko neurriak ezartzen ditu:
“administrazio publikoek lehentasuna emango diete, eraginkortasuneko, kalitateko eta kostuko baldintza antzekoak daudenean, irabazizko izaerarik ez duten gizarte-zerbitzuak eskaintzen diharduten erakundeei.”
“(…) erakundearen forma juridikoa alde batera utzita, diskriminazio positiboko neurriak aplikatuko dira, besteak beste, hain ibilbidean, honako neurri hauek benetan aplikatu dituzten erakundeentzat: i) Jardueraren emaitza ekonomikoak (…) zerbitzu eta zentroen etengabeko hobekuntzara bideratu izana; ii) Gizarte-egoera bereziki ahuleko pertsona, familia eta/edo taldeei zuzendutako zerbitzuak eskaintzea edo zentroak kudeatzea; iii) (…)zerbitzuari edo zentroari balioa eranstea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsona, familia eta/edo taldeei zuzendutako beste prestazio, zerbitzu edo jarduera batzuekin lortzeko; iv) (…)pertsonal kontratatuaren ratio ezarriak hobetzea; v) Erasandako pertsonen parte-hartzea eta gizarte-boluntariotzako jarduerak aurreikustea, elkarlaguntzako jardueren bidez, zerbitzuaren edo zentroaren hartzaile diren pertsona, familia eta/edo beharrizanak artatzeko, etab. (EHAA 246 zk, 65. artikulua: 31902).
101 Kontratazio atalean diskriminazio positiboko neurriez gain gizarte-klausulen ezarpena erregulatzen da: “Administrazio Publikoek, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuak kudeatzeko kontratuak esleitzeko prozeduretan, gizarte-klausula batzuk erantsi dituzte. Besteak beste, honi egingo diote erreferentzia klausulok: erakundearen aldetik arreta jarraituko eskakizuna betetzeari, zerbitzuaren izatasunaren arabera zehazten den denboran zehar, antzeko beharrizanak dituzten pertsona, familia eta/edo taldeei, hau da, zerbitzuaren edo zentroaren hartzaile direnen antzeko beharrizanak dituztenei arreta jarraitua, zerbitzu edo zentro horien kudeaketa esleitu nahi bada, eta bereziki aintzat hartuko da zerbitzua eman behar duen eremuan aldez aurretik egon bada” (72.art.).
Halaber, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako erantzukizun publikoko zenbait zerbitzu eta prestazio hitzarmen eta lankidetza akordio bidez eskaintzea onartzen du, (beti ere zerbitzuaren ezaugarriek horiek ituntzea ezinezko egiten duenean), eta horiek soilik irabazi-asmorik gabeko erakundeekin sinatzera behartzen (69, 70. artikulua). Azkenik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Katalogoan sartuta ez dauden beste prestazio eta zerbitzu batzuk sustatzeko legeak diru-laguntzak emateko prozedura ezartzen du, beti ere irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeentzat gordez diru-laguntza horien onuradun izateko aukera (73. artikulua).
Interesgarria iruditu zaigu 12/2008 legeari buruzko analisi hau Fantova-k (2009) eskaintzen duen analisi kritikoarekin amaitzea, sistemaren publikotasunaren inguruan kontuan hartu beharreko eztabaida nagusiak oso modu egokian jasotzen dituela iruditzen baitzaigu.
- Erantzukizun publikoko zerbitzutzat jotzen dira bai titulartasun publikoko zerbitzuak eta baita administrazio publikoek itundutako titulartasun pribatuko zerbitzuak ere. - Titulartasun publikoko zerbitzuak izan litezke herri-erakundeek zuzeneko kudeaketaren bitartez hornituak, edo baita zeharkako moduan ere, ekimen pribatuaren (izaera sozial zein merkantilekoa) parte hartzea bideratuz, bai administrazio publikoen kontratazio araubidearen bidez eta baita irabazi asmorik gabeko erakundeekin eginiko hitzarmenen bidez ere. - Zerbitzu publikoen esparruan argudio eta arrazoi ezberdinengatik lehenetsi egiten da kudeaketa publikoa (zuzenekoa) edo gizarte-ekimeneko erakundeen kudeaketa
Arestian aipatu ditugun puntu horietan nahasmen puntu bat egon liteke erantzukizun, titulartasun eta kudeaketa publikoaren nozioen artean. Fantova-k (2009) horiek ez parekatzearen beharraz ohartarazten du: titulartasunak ez du zerbitzuaren kudeaketarekin edo azpiegituren jabegoarekin zerikusirik, jarduera bat aurrera eramateko eskubidea eta betebeharra da adierazten duena. Hortaz, gizarte-zerbitzuen egituratze publikoaren eskema jarraian agertzen den moduan sailkatu liteke:
Irudia 14: Sistema publikoaren kudeaketa moduak
Egileak jarraitzen du esaten gizarte-zerbitzuen ibilbideagatik eta egungo abagune historikoak eraginda, 12/2008 legeak ere zuzeneko kudeaketa publikoak bazterreko tokia izango duen agertoki batetara garamatzala, ikuspuntu kuantitatibo batetik begiratuta batik bat. Hargatik ondorioztatzen du zuzeneko kudeaketa publikoa kualitatiboki erabakigarriak diren alorretan zentratu behar dela nagusiki, estrategikoki esanguratsuak diren esparruetan, alegia. Bere ustez legeak ezartzen ditu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman ekimen pribatuaren eskuetara delega ezinak diren jarduera eta egiturak (ikus aurreko kapitulua), baina horrez gain, aipatzen du ez dela bilatu behar jadanik ekimen pribatuak eskaintzen duen zerbitzu baten eskaintza publiko paralelorik ezartzea. Kudeaketa publiko zuzeneko masa kritiko nahikoa mantendu beharra aldarrikatzen du erreferentziazko zuzeneko arretaren esparruetan, besteak beste, ezagutzaren kudeaketa esparruetan (ikerkuntza, berrikuntza etab.), eta baita kudeaketa prozesu nagusietan ere (planifikazioa, ebaluazioa, irudiaren kudeaketa, harremanen kudeaketa, etab.) ekimen pribatuaren aurrean posizio berrindartu batekin agertzeko.
Azkenik, hirugarren sektoreari edo gizarte-ekimeneko erakundeen inguruan ñabardura garrantzitsu bat gehitzen du. Nabaria da 12/2008 legea bere artikulatu osoan gizarteekimeneko erakundeak aitortu, babestu eta sustatzearen aldeko erreferentziez beteta dagoela. Honek bete betean bat egiten du gizarte-zerbitzuei eman nahi zaien eredu
Gizarte Zerbitzuak Gizarte Zerbitzuak Erantzukizun Publikoa Erantzukizun Pribatua Titulartasun Publikoa Titulartasun Pribatua, itundua Kudeaketa Zuzena Zeharkako Kudeaketa Kontratazio Publikoko araudi bidez Hitzarmen bidez
komunitarioarekin, pertsona erabiltzailea ahalik eta denbora gehienean bere gertueneko espazioan eta gizarte-harremanen esparruan mantendu nahi izatearen helburuarekin, alegia. Hala ere ñabardura interesgarria egiten du hirugarren sektoreari atxiki izan zaizkion forma juridikoen erabilpenaren inguruan. Egilearen irudiko forma juridikoak geroz eta esangura ahulagoa du kontu guzti honetan, ez baitu inola ere bermatzen berez egotzi behar litzaizkioken gizarte-balioak egiazki eskainiko dituenik. Hori hala da bi prozesu elkarloturen ondorioz: alde batetik gizarte-ekimeneko forma juridikoen erabilpen instrumental eta okerra egiten ari delako errealitate horrekin zerikusirik ez duen eragile zenbaiten aldetik, eta bestalde, gizarte-ekimeneko erakunde asko eta asko progresiboki elkartasunezko erakundeenak ez diren logikez kolonizatuak izaten ari direlako (Fantova, 2009:94). Hargatik bilatu nahi izan da legean forma juridiko konkretu batzuk faboratu beharrean praktika konkretu batzuk (normalki gizarteekimeneko erakundeen praktikei lotu izan zaizkienak) lehenestea, izan forma juridiko bat ala beste.
6.3 EAE-ko pertsona nagusien zaintzara bideratutako gizarte-zerbitzuen datuei buruzko analisia titulartasun publiko-pribatuaren ikuspegitik
6.3.1.1 Biztanleriaren zahartzearen datu nagusiak
Aspaldikoak dira gizartearen zahartze-tasaren joera hazkorraren inguruko analisiak. Biztanleriaren zahartze-prozesu hazkor bat bizitzen ari gara azken hamarkadetan, biztanleriaren piramidearen bi muturretan ematen ari diren prozesu demografikoen baturak eraginda: bizitza esperantzaren hazkundea102 mutur batean (eta honek dakarren hilkortasun-tasaren eustea batetik) eta jaiotze-tasen erorketa bestalde. IMSERSO-k (Díaz Martín, 2009) emaniko azken datuen arabera, honakoa litzateke bi adierazleon azken 30 urtetako bilakabidea:
102 Gizonezkoen bizitza esperantza 1992an 73,2 urtekoa zen eta 2005an 77,2koa; andrazkoen kasuan 1992an 81,6 urtetako bizi esperantzatik 84,3kora igaro da datua (Díaz Martín, 2009: 619).
Grafikoa 6: EAE-ko biztanleria sexua eta adinaren arabera: 2007
Taula 2: Pertsona nagusiak EAE eta Espainian: datu absolutuak 2007
231.981 58,4 Gizonezkoak
Iturria: Informe 2008. Las Personas Mayores en España, (Díaz Martín, 2009) (geuk moldatua) Oharra: ehunekoak ezberdinak dira errenkada bakoitzean; lehen bi errenkadetan pertsona nagusien proportzioa kalkulatzen da guztizko biztanleriarekiko. Azken bi errenkadetan, andrazko zein gizonezkoek pertsona nagusien taldean duten proportzioa kalkulatzen da.
Datuen bilakabidearen azaleko errepaso azkar batek biztanleriaren zahartze-tasaren aldagai nagusiak uzten dizkigu agerian: EAE, duela hogei urte zahartze-tasa apalagoetatik abiatuz gaur egun Espainiako bataz bestekoaren gainetik kokatu da, EAEko bost biztanletik batek kasi 65 urtetik gora baitu egun. Horretaz gain, pertsona nagusien sexuari erreparatuz hamarretik sei andrazkoak lirateke. Datu horri gaineratu behar litzaieke 80 urtetik gorako nagusien portzentajea bikoiztu egin dela ia 2001-2007 epealdian, 56.601 pertsonatik 106.568 igaroz (Arizkuren, 2010).
103 Zahartze indizeak neurtzen du ehun haur eta gazteko zenbat diren adineko pertsonak (Arizkuren, 2010)
haurreko ugalkortasuna jasotzen du. Edozein izanik ere gertakizun den agertokia, pertsona nagusien hazkunde nabarmena aurreikusten da hiru hipotesietan, batik bat 80 urtetik gorakoen adin tartean, zaintza premiarik larrienak agertzen dituen biztanleriatalderik nagusienean, hain zuzen ere (Arizkuren, 2010).
Gizonezkoak
Emakumezkoak
6.3.1.2 Pertsona nagusiak eta zaintza premiak
Biztanleriaren zahartze-joera eztabaidarik onartzen ez duen egitatea izan arren, sarri askotan modu arinegian parekatu ohi da pertsona nagusien hazkundea eta horien zaintza beharren hazkundea, modu inplizituan bada ere gizarte-talde honen gaineko halako estigma ezkorreko planteamendutan jausiz (Larrañaga eta Jubeto, 2008).
Datu objektiboek ordea, aurrez espero gabeko argazki baikorragoak ere eskaintzen dituzte. Esate baterako, Pertsona Nagusien Bizi Baldintzen Inkestaren (ECVPMEuskadi 2010) (Sancho, 2011) ondorioetako bat “Euskadiko pertsona nagusiek biziindar bikaina azaltzen dutela” da, “antsietate eta depresio gutxi pairatzen dute, beren gizarte eta familia-harremanekin asebetetze maila altua dute, kirol asko egiten dute eta komunitatearekiko atxikimendua asko baloratzen dute (…) elkarrekikotasun printzipioa eta zaintza-transferentziak ere aplikatzen dituzte, adibidez beren seme-alaben zaintza104 eta erakunde boluntarioetan parte hartuz” (Sancho, 2011). Datu horiek guztiek azken aldian indartzen ari den zahartze-aktiboaren paradigmaren potentzialtasuna jartzen dute agerian, zentzu horretan bideratutako politika publikoek modu oso nabarmenean eragin bailezakete mendekotasun egoeren agerpenean eragin dezaketen gizarte-egoeren prebentzioan.
Mendekotasun erabatekoa edo larria Mendekotasun gutxienik ertaina Mugapenen bat Sexua Gizonezkoa 27,0 34,2 41,3
Datu horiek esanguratsuak izanagatik ere, pertsona nagusien mendekotasun mailak kolektibo horren datu orokorrekin harremanetan jarriz gero, datuak nabarmen leuntzen direla ikusten da. Arestian aipaturiko ECVPM-Euskadi 2010 inkestaren datu berriagoetatik eratortzen denez, Euskadin 60 urtetik gorako pertsona nagusien artean etxegune familiarretan bizi direnetatik %22,8k soilik du laguntza premiaren bat eguneroko bizitzako jardueraren bat burutzeko, %17,2ak oinarrizko jarduerak105 betetzeko laguntzaren bat behar luke eta %17,9 egoera berean aurkitzen da jarduera instrumentalak106 aurrera eramateko. Berebat, adina eta laguntza premien arteko harreman nabarmena agertzen da, adinean aurrera joan ahala handitzen baitira eguneroko bizitzarako jarduerak burutzeko ezintasun eta laguntza premiak. Honela 80 urtetik gorakoen bi pertsonatik batek laguntza behar du eguneroko bizitzako jardueran bat edo gehiago burutzeko. Laguntza premia horien eskatzaile nagusiak, halaber, andrazkoak lirateke (%27´5, gizonezkoen %16,6aren aldean), baina datu hau errez uler liteke arestian emaniko bizitza esperantzaren datuak eta laguntza-premia handieneko adin-tarteen datuak gurutzatuz: andrazkoak dira, egiazki, laguntza-premia larrieneko adin tartean (80 urtetik gorako tartean) pisurik handiena duen taldea (Sancho, 2011).
105 Oheratu eta iratzarri, dutxatu eta norbere gorputzaren garbiketa zaindu (azazkalak moztu, etab.), arropak jantzi eta erantzi, komun-ontzia erabili eta bakarrik jan (Sancho, 2011:72) 106 Erosketak egin, janaria prestatu, etxeko garbiketak egin, arropa garbitu eta eskegi, telefonoa erabili, medikamentuak administratu eta dirua maneiatu (Sancho, 2011:72).
Ikus liteke emaitza horiek aurretiaz aipaturiko Eustat-ek eginiko EDSS-2006 inkestaren emaitzen ildo bertsuari eusten diotela, inkesta hartatik ondorioztatu baitzen mendekotasun gutxienik mugatuko egoeren bi herenak 75 urtetik gorakoen artean gertatzen direla, nahiz eta datu hori beste batekin osatzea ere beharrezkoa den: 75 urtetik gorakoen ia erdiak beren eguneroko bizitzako jarduerak egiteko autonomia osoa dute oraindik (SIIS, 2007b).
Bestelako datu baseak eta metodologiak erabili arren, INE-k 2008an argitaraturiko Encuesta de Discapacidad, Autonomía personal y situaciones de Dependencia 2008 (EDAD, 2008) txostenean107, eguneroko bizitzako oinarrizko jardueraren bat burutzeko desgaitasunen bat duten pertsonen honako datuak eskaintzen ditu:
Taula 4: EAE-ko 65 urtetik gorako pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko jardueraren bat burutzeko desgaitasuna dutenak, larritasun maila eta sexuaren arabera, milaka pertsonatan (2008)
Laguntzarik gabe Laguntzarekin
Milaka pertsona Ehunekoak Milaka pertsona Ehunekoak
Datuotatik eratortzen denez, 2008an guztira 83.700 pertsona lirateke guztira eguneroko bizitzako oinarrizko jardueraren bat burutzeko desgaitasunen bat luketenak, horietatik %71,4 andrazkoak liratekeelarik. Desgaitasuna duten horietatik %85ak laguntzaren bat jasotzen dute (izan teknikoa, pertsonala edo bien nahasketa) jarduera horiek burutzeko, eta argi geratzen da honek pertsona horien desgaitasuna nabarmen murrizten duela, bereziki guztizko desgaitasuna dutenen artean (44.700 pertsonatik 15.100 pertsonara jaitsiko litzateke kopurua) baina baita oro har bestelako desgaitasun dutenen kasuan ere,
107 EDAD 2008 inkestaren helburu nagusia Autonomiaren aldeko eta Mendetasunari Arreta eskaintzeko Sistemarentzako (lehenago AMAS deiturikoa) oinarri estatistikoa eskaintzea da, baina orain arte INE-k gai berdinaren inguruan eginiko inkesten aldean (1986koa eta 1999koa) bi berrikuntza barneratu ditu: batetik biztanleria instituzionalizatuaren datuak ere barneratu ditu (etxeguneetatik kanpo bizi direnak, egoitza kolektiboetan alegia) eta bigarrenik, Funtzionamendu, Desgaitasun eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapen berria erabili da datuok eskuratzeko. (www.ine.es)
horietako %19ak ia (13.500 pertsonak) neurriren bateko desgaitasunak izan arren zailtasunik gabe burutzen baitituzte oinarrizko jarduera horiek.
6.3.2 Gizarte Zerbitzuen eskaintzaren analisia titulartasunaren eta finantzazioaren ikuspegitik:EAE-ko hiru ereduak
Jarraian aurkezten dugun analisiak, azken hamarkadan gizarte-zerbitzuen esparruan jazo den eskariaren gehikuntzari erantzunez egituratzen joan den sistema publiko-pribatuaren osaerari erreparatzea du xede. Ez ditugu, hortaz, analisian barneratuko zerbitzu horietako bakoitzean lorturiko estaldura mailak, ezta horietara bideraturiko gastu publikoaren zein finantzazio iturrien eta horien urtez urteko bilakabiderik ere, nahiz eta aipatuko ditugun txosten guztietan gaineratzen den mota horretako informaziorik.
Beraz, eskainiko ditugun datuak azken hamarkadako joera orokorren isla gisa baliagarriak zaizkigula uste arren, datuak behar bezala interpretatu beharko dira kasu guztietan, zenbaitetan ekimen pribatuaren benetako parte hartzearen datuak leuntzeko arriskuari aurre eginez, eta beste kasu batzuetan hedadura publikoaren benetako irismena mugatzen duten datuak bere benetako testuinguruan kokatuz.
etxez-etxeko laguntzen kasuan ere, prestazio horien titulartasunaren inguruko analisirik aurkitu ez izana, alegia.
Bigarrenaren kasuan, ordea, etxez-etxeko laguntza zerbitzuen kasuan, alegia, ezinezkoa izan zaigu gure doktorego-tesirako zerbitzu horien titulartasunaren inguruko EAE mailako analisirik topatzea, legez zerbitzua erantzukizun publiko hertsiko esparru batean kokatzen den arren (tokiko mailako oinarrizko gizarte-zerbitzuen esparruan, hain zuzen ere) jakina baita laguntzaren ia zatirik handiena ekimen pribatuko eragileen bitartez ematen dela, eta soilik salbuespenezko kasuren batean udaletxeko gizartelangileen edo hezitzaileen bitartez. Atal honi dagokionean, beraz, soilik arakatuko ditugu Gipuzkoako datuak, landa lanean ustiaturiko datu-baseen analisitik eratorritako datuak, hain zuzen ere.
Azken ohar bat emaitzen aurkezpena egin aurretik: jarraian garatzen dugun atalean iturri ezberdinetako analisiak barneratu ditugunez, iturri bakoitzaren analisia modu bereizian aurkeztea jo dugu ontzat, horietako bakoitzean darabilten metodologia ezberdina den neurrian, zenbait daturentzako emaitza nahiko kontraesankorrak agertuko baitira. Atalaren amaieran datu horien ikuspegi orokor bat ematen ahaleginduko gara.
Arartekoak 2004an argitaraturiko Pertsona nagusiei emandako arreta EAE-n: etxeko laguntza, eguneko zentroak eta egoitza zentroak txostena joko dugu lehen oinarritzat pertsona nagusiei bideraturiko zentroen titulartasunari buruzko errepasoa burutzeko. EAE-rako datuetatik abiatuz, Arartekoak (SIIS, 2004) titulartasun eta kudeaketaren araberako lehen banaketa bat ezartzen du, bi modalitate horien artean konbinaketa
ezberdinak izan badirela agerian utziz. Horrela, jarraian agertzen dugun taulako datuak erdiesten ziren egoitza-zentroentzako:
Taula 5: EAE-ko egoitza-zentroak eta plazak titulartasunaren eta erakunde kudeatzailearen arabera, 2003
Lehen argazki honek egoitza-zentroen osaeraren ikuspegi orokorra eskaintzen du: 2003 urtean kontaturiko egoitza-zentro guztien artean titulartasun publikokoak herena lirateke kasik, bostetik bat mozkinez besteko erakundeenak eta erdiak pasatxo merkataritzako enpresenak. Eskainitako plazei dagokienez, berriz, zentro publikoen eta mozkinez bestekoen tamaina handiagoa nabarmenduko litzateke, ia herenaren bueltan bailegoke titulartasun bakoitzaren pisua (zentro publiko eta mozkinez bestekoak, hortaz, tamainaz handiagoak direla ere ondorioztatu beharko da).
Hortaz, publikoak gehi itunduak plazen %52,9 lirateke eta pribatu hutsak %47,1.
Analisia eguneko zentroen esparrura eramanda, EAE-ko eguneko zentroen %65 eta plazen %60,8 titulartasun publikokoak zirela ondorioztatzen zen, eta beste %13,5 administrazioarekin itundutako plazak zirela kontuan harturik, plazen %75 publikotzat jo zitekeen, egoitza-zentroena baina sare publiko zabalagoa osatuz.
Taula 7: EAE-ko egoitzetako plazak, titulartasunaren eta herrialdearen arabera, 2003
Egoitzen kasuan bezala, lurralde diferentziak nabarmenak dira titulartasunari dagokionean eguneko zentroentzat ere. Arartekoaren txostenetik (SIIS, 2004) eratortzen denez, Araban, eguneko zentroetako plazen %96 plaza publikoak diren bitartean, Bizkaian eta Gipuzkoan, %50 baino zertxobait gehixeago lirateke plaza propioak. Horiei plaza itunduak batuta, eskaintza publiko osoa ez da aldatuko Araban, baina Bizkaian eta Gipuzkoan %54,9 eta %84,9ko proportzioetara iritsiko da, hurrenez hurren. Bizkaian hortaz, eguneko zentroen sare publikoagoa sumatzen da egoitzen sarearekin alderatuz, Gipuzkoan plaza publiko eta itunduen sistema nagusitzen da eguneko zentroetan ere (zentro pribatuetako plazen %68 dira itunduak), eta Araban berriz eguneko zentroen eskaintza plaza publikoen bitartez bideratzen da ia bere osotasunean (SIIS, 2004).
Taula 8: EAE-ko eguneko zentroak, titulartasunaren eta herrialdearen arabera, 2003
SIIS erakundeak Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren enkarguz urtez urte eginiko “EAE-ko Gizarte Zerbitzuen egoeraren inguruko txostenen” errepasoa da jarraian eskainiko dena, nagusiki 2004-2008 epealdia aztertzen duten Txostenena, horietan aurkitzen baita EAE-ko zentroen titulartasunaren inguruko azterlanik interesgarrienetako bat, eta gainera, metodologia bereko txostenak izateak, analisi alderatuak eta bilakaerak aztertzeko bide emango baitigu. Honela, analisia nolabait antolatze aldera, hiru atal nagusi bereiziko dira: i) pertsona nagusiei bideraturiko zentro guztien inguruko azterketa, lehenik; ii) egoitza-zentroen analisia, bigarrenik, eta; iii) eguneko zentroena, azkenik.
Urteroko txostenetan lehen hurbilketa bat egiten da pertsona nagusiei bideraturiko zentroak bere osotasunean aztertzeko. Honela, egoitza-zentroez eta eguneko zentroez gain, analisi horietan bestelako bi ekipamendu nagusi barneratzen dira: zahar-etxeak batetik eta zaharren elkarteak bestetik. Zentro kopuruari dagokionean, gainera, azken bi horiek dira egoitza-zentroen atzetik ugarienak, eguneko zentroak halako hiru eta halako bi, hurrenez hurren. Horien kopurua baino, horien titulartasunaren analisia denez hemen jorratzen dugun afera, has gaitezen horien proportzio banaketa eta bilakaeraren inguruko aspektuak landuz.
Azken urte honetarako datuak behatuz, 1995-2005 urtealdirako marraztu den joera berresten dela esan genezake, nahiz aldaketa modu leunagoan gertatzen joan den: zentro publikoek ia bi puntu portzentualeko galera jasan dute (%39,9tik %38,2 izatera), mozkinez bestekoek ere beheranzko joeran jarraitzen dute baina ez 90eko azken urteetako erritmoan (%39tik %37,9 izatera), eta mozkin asmodunek hazkundearekin jarraitzen dute, nahiz eta 90eko azken urtetako eztandarekin zerikusirik ez duen (%21,2tik %23,9ra).
Arartekoaren txostenean aurreratzen den gisan, bi gauza ezberdin dira zentroen analisia bere titulartasunaren arabera egitea edo analisia finantzazioaren ikuspegitik egitea. Ñabardura garrantzitsua da kasu honetan, herri-erakundeek, lurralde bakoitzean modu disparekoan izan arren, zentroak eta plazak subentzionatzeko politikak baliatzea praktika arrunta baita, bai ituntze-politiken bitartez eta baita norbanakoei zuzenduriko diru-laguntzen bitartez ere. Zentzu horretan, itunduriko zentro eta plazak izaera publikokoak direla ontzat joz gero, titulartasun banaketak emaitza ezberdinak ematen ditu.
Horren isla da jarraian agertzen dugun irudia, zentroak beren finantzazio iturrien arabera sailkatzeko, zentro publikoez gain, publikoki finantzatuak eta finantzazio publikorik gabeak bereizten dituena:
Grafikoa 12: EAE-ko pertsona nagusiei bideraturiko zentroak, finantzazioaren arabera, 2007
Irudiak agertzen duen moduan, banaketa honek zentroen izaera publikoagoa uzten du agerian, zentro publikoez gain (%40 inguruan), finantzazio publikoa jasotzen duten zentroak (%50en bueltan) batuz gero, apenas baitira herri-erakundeen inolako laguntzarik jasotzen ez duten zentroak.
Finantzazio publikoa jasotzen duten zentroak gehiengo osoa izan arren, errealitate nahiko disparekoak antzematen dira lurraldeen arabera, jasotako azken datuen arabera mapa hau azaltzen delarik 2007rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat:
Grafikoa 13: EAE-ko pertsona nagusiei bideraturiko zentroen banaketa, lurraldea eta finantzazioaren arabera, 2007
Datuok arestian aipaturiko titulartasunaren analisiarekin gurutzatuz gero, lurralde bakoitzarentzako emaitza interesgarriak lortzen dira: i) Araban, zentro publikoak erdia baino zertxobait gehiago izan arren, enpresa pribatuen esku dauden zentroak (%22,8) eta finantzaziorik jasotzen ez dutenak (%21,7) tamaina garrantzitsua dute; ii) Bizkaian, zentro pribatuak gehiago dira publikoak baino (%25,2), nahiz eta finantzazio publikorik gabeko zentroen tamaina nahiko txikia izan (%14,2); iii) Gipuzkoan, zentro publikoak erdia baino zertxobait gehiago izateaz gain, mozkinez besteko erakundeen zentroak osatzen dute zentro pribatuen gehiengoa (%36,1), eta gainera, finantzazio publikorik gabeko erakunderik apenas dagoen (%2,6), hortik eratortzen delarik Gipuzkoan betidanik mantendu izan den gizarte-ekimeneko erakundeekin ituntzeko tradizioa.
Ikus dezagun jarraian orain arte marrazturiko joera orokorrak neurri berean ematen diren aztergai ditugun bi ostatu-zerbitzu nagusitan (egoitza-zentro eta eguneko zentroetan, alegia), edo ñabardura aipagarririk antzematen den zerbitzuaren eta lurraldearen arabera.
b) Pertsona nagusiei bideraturiko Egoitza-Zentroak
Egoitza-zentroen titulartasunari buruzko lehen hurbilketa bat egiteko, 1994 urtetik 2007 urtera arte lurralde bakoitzean plaza mota bakoitzak (pribatuak eta publikoak) izaniko garapena taula honetan jasotzen da:
izatetik %65,7 izatera), hala gainerako lurralde guztietarako ere. Hala ere, Bizkaiaren kasurako, 2007-2008 urte arteko diferentziak esanguratsuak direla ikusten da, plaza publikoen %60ko hazkundea ematearekin batera plaza pribatuek betidanik izaniko gailentasuna apur bat leundu baita, nahiz eta ikusteke dagoen joera berri bati zor zaion datua. Araba eta Gipuzkoarentzat berriz, joera argia da: plaza pribatuak dira geroz eta gehiago, Arabaren kasuan plaza guztien herena izatetik ia erdia izatera, eta Gipuzkoaren kasuan aldiz, erdia baino zertxobait gehiago.
Grafikoa 14: EAE-ko egoitza-zentroetako plazen bilakaera, herrialdearen eta titulartasunaren arabera, 1995-2005
Ondoriozta liteke hortaz, egoitza-zentroei dagokienez, 1995-2005 epealdian arestian Arartekoaren txostenean aipaturiko errealitatearen jatorria marratzen dela: Bizkaian egoitza pribatuen proportzioa nagusitu izan da betidanik publikoaren aldean; Gipuzkoan alderantziz, plaza publikoak plaza guztien erdia baino gehiago izan dira beti, nahiz eta azken urteetan lekua galduz joan diren horiek plaza pribatu (itundu)en mesedetan; Araban berriz, plaza publikoen nagusitasunezko eredu batetik plaza pribatuen nagusitasunezko eredu baterantz igarotzear direla dirudi, 1995-2005 epealdian horietako bakoitzak izaniko hazkunde-tasa diferentziala horren testigu izanik (%41eko hazkundea zentro publikoen kasuan eta %233,3koa zentro pribatuentzat).
Arestian egin bezala, ordea, plazen titulartasunaz gain plazen finantzazioaren analisia eginez gero, errealitateak bestelako proportzio batzuk ematen dizkigu. 2004 eta 2005ko datuei erreparatuz, Araban agertzen dira finantzazio publikorik jasotzen ez duten egoitza gehien (%20-%25 inguru); Bizkaian aldiz, apenas dagoen finantzazio publikorik jasotzen ez duen egoitza-zentrorik (%3-%6 artean), nahiz eta zentroen gehiengoak izaera pribatua izan; Gipuzkoan berriz, zentro publikoek eta publikoki finantzatuek osatzen dute egoitzen ia ehuneko ehuna, eta oso bazterrekoa da finantzazio publikorik jasotzen ez duten zentroen kopurua (%1-%3 artekoa, hain zuzen ere). Analisi honi buruz VII. eta VIII. Txostenetan jasotako datuek ere, gutxi asko, konposizio hori bera mantentzen dela baieztatzen dute.
Grafikoa 15: EAE-ko egoitza-zentroetako plazen banaketa, herrialdearen eta parte hartze publikoaren arabera, 2004-2005
Egoitza-zentroen finantzazio moduen inguruan, Gizarte Zerbitzuen egoeraren inguruko V. Txosteneko eranskinean analisi interesgarri bat gehitzen da, geroztik urtez urte modu sistematikoan errepikatu ez dena, baina lurralde bakoitzaren politika publikoen izaeraren isla garbia dena, gure iritzian. Hala, 2002tik 2005 urte bitartean Foru Aldundiek egoitza-zentroetan izaniko parte hartze ekonomikoa zein mekanismoren bidez bideratu izan den aztertzen da, analisia oraingo honetan finantzazio publikoaren hiru mekanismo nagusien arabera burutzen delarik: aldundien plaza propioak sortzera
bideraturiko diru-partidak batetik, aldundiek plaza pribatuak ituntzera bideraturikoak bestalde eta egoitza pribatuetako plaza ez itunduetara sartzeko erabiltzaileei emaniko diru-laguntza pertsonalak kontuan hartuz azkenik.
Grafikoa 16: Foru Aldundien finantzazioa duten guztizko plazekiko egoitzetako plaza propioen portzentajea, 2005
Irudian ikus litekeenez, Arabako Foru Aldundiak esleituriko aurrekontuaren %80 kasi plaza propioak sortzera bideratu izan den bitartean, plazak ituntzeko %20 eskas gordeko da eta erabiltzaileei emaniko diru-laguntzen mekanismoa progresiboki sartzen joango da. Hortik uler liteke, hortaz, arestian aipaturiko finantzazio publikorik gabeko zentroen ugaritasunaren egitatea.
Bizkaiaren kasurako, berriz, arestian aipatu bezala plaza pribatuko egoitzen stocka handiagoa dela kontuan harturik, laguntza publikoa diru-laguntza pertsonaletara bideratu izan da neurri handienean orain arte, %70eko bueltan kokatuz azterturiko urte guztietan. Plaza itunduen esangura, berriz, guztiz bazterrekoa da eta plaza propioena %20aren azpitik kokatzen da urte guztietan. Ondoriorik argiena, hortaz, honakoa litzateke: Bizkaian ia plaza guztiak finantzatzen direla publikoki, baina ez ituntzearen bitartez, norbanakoei emaniko eskupekoen bidetik baizik.
Azkenik, Gipuzkoaren kasuan plaza itunduen mekanismoa gailentzen da besteen gainetik nabarmen, aurrekontu publikoaren %80tik gorakoa izanik urte guztietan, eta diru-laguntzen bidea soilik hasiko da erabiltzen 2005ean, oso modu mugatuan bada ere. Aipatu beharrekoa da, halaber, ituntze-politika hori Gipuzkoan bereziki planteatu izan
Herri-erakundeen parte hartze modu honen analisiari azken bat gehitu behar zaio, hain zuzen ere, horien irismena plazen estaldura mailari dagokionean (kontuan izanik aurreko analisian kanpo geratzen zirela laguntza publikorik gabeko plaza guztiak). Honela, egoitzetako plazen stock osoa kontuan hartuz (publikoki finantzatuak eta ez finantzatuak barne) EAE-rako ehun pertsona nagusiko 1,91 daude finantzazio publikorik gabeko plaza batean, 0,57 plaza publiko batean eta 1,79 plaza itundu batean. Proportzio horiek aldatu egiten dira lurraldearen arabera: Gipuzkoan esanguratsuki handiagoa da Foru Aldundiak finantzaturiko plazen estalduraren proportzioa (%81ekoa, Arabako %41,9 eta Bizkaiko %43,5ekin alderatuz), baina Araban plaza propioen ehunekoak ia laukoiztu egiten ditu Gipuzkoakoak108.
Grafikoa 17: Foru Aldundien finantzazioa duten egoitzetako plazen estaldura maila, 2005
Hiru lurraldeen arreta-ereduak hortaz, bere ezaugarri nagusien arabera, hiru eredu ezberdin gisa kontsolidatu dira: eredu arabarra plaza propioen eskaintza indartsu batean oinarritzen da, eredu bizkaitarrak beharrizanen gehiengoa norbanakoei emaniko dirulaguntzen bidez asetzen du eta eredu gipuzkoarra, gizarte-ekimeneko erakundeekin hitzarmen eta ituntze politiken bidez bideraturiko lankidetza publiko-pribatuko eredu bat izatearren bereizten da.
c) Pertsona nagusiei bideraturiko Eguneko Zentroak
Egoitza-zentroen kasuan ez bezala, eguneko zentroen kasurako ez da arestian landuriko bilakaeraren inguruko daturik eskaintzen. Arartekoaren txostenean (SIIS, 2004) ezartzen den moduan, eguneko zentroen sistema sistema publikoagoa da oro har, bai EAE-ren kasurako eta baita lurralde bakoitzaren kasua aztertuta ere.
2008 urterako, eguneko zentroen erregistroak zentro pribatu eta publikoen honako konposizioa agertuko du:
Taula 10: EAE-ko pertsona nagusiei bideraturiko eguneko zentro eta plazen kopurua, herrialdearen eta titulartasunaren arabera, 2008
Araban, hortaz, sistema ehuneko ehunean zentro eta plaza publikoz osatua dago. Bizkaian ere, egoitza-zentroetan ez bezala, zentro publikoen nagusitasuna hautematen da, eta 2006ko urtetik aldaketa esanguratsua eman dela ikusi da: plazen laurdena izatetik, plazen %60 izatera iritsi dira plaza publikoak. Gipuzkoan, berriz, zentro publikoak pribatuak baina gehiago dira, nahiz eta azken horiek plaza bolumen handiagoa duten. Ondorioz, EAE-rako datu orokorrek eguneko zentroen sistema
publikoago bat ematen dute argitara, bai zentroei dagokienean eta baita plaza kopuruari dagokionean ere.
Berriro ere, titulartasunaren analisia finantzazio iturrien analisiarekin gurutzatuz, analisian bestelako ñabardura batzuk ageri dira. Honela, VI. Txostenean jasoa geratzen den gisan, Arabarentzako ez dago espero ez den emaitzarik, eguneko zentroen %100 publikoki finantzatuak baitira. Gipuzkoarentzat zentro publikoak erdia baino gehiago direla ikusi da, baina horiei publikoki finantzatutako zentroak gehituz, bien artean osatzen da eskaintzaren ehuneko ehuna, eta ez dago beraz finantzazio publikorik jasotzen ez duen zentrorik. Bizkaiarentzat soilik agertzen dira finantzazio publikorik gabeko eguneko zentroak, nahiz eta beheranzko joera agertuko duten jada 2004-2005 urte bitartean (%9,2tik %5,9ra jaitsiz), agian gerora egiaztatu den sistemaren publikotzeko joeraren ernamuina izan litekeena.
Grafikoa 18: EAE-ko eguneko zentroetako plazen banaketa, herrialdearen eta parte hartze publikoaren arabera, 2004-2005
Interesgarria da, zentzu honetan, IMSERSO erakundeak 2009an argitaraturiko datuen analisia egitea, momentuz eskuragarri diren daturik eguneratuenak eskaintzen baititu. Honela, zentroen titulartasunaren inguruko analisia pertsona nagusiei bideraturiko hiru zerbitzu nagusitan aurkitu dugu, hots: zahar-etxeak, eguneko zentroak eta egoitzazentroak. Horietako bakoitzean erregistraturiko zentro eta plazak, 2008 urterako jarraian osatu dugun taulan laburbilduak datoz EAE-rako eta lurraldeka banatuta.
Taulak jasotzen dituen datuak orain arte aipaturiko datuekin alderatuz, zenbait alderditan nahiko bat datozela ikusi den arren, beste hainbat aspektutan emaitza oso disparekoak agertzen dituzte. Datu-base bakoitzaren zehaztapen metodologikoetan sartu gabe, oro har honako ondorio nagusiak aterako genituzke (erkaketa lurraldeka eginez):
Eguneko zentroei dagokienean, Araban sistemak hertsiki publikoa izaten jarraitzen duela ondorioztatzen da, nahiz eta zentro kopuruari dagokionean aldaketa esanguratsuak agertu bestelako datu-baseekin alderatuz. Azkenik, zahar-etxeen kasurako, lehenago honen inguruko analisi zehatzik egin ez bada ere, sarea pribatuagoa dela ikusten da, zeinak zentroen egituraketa, oro har, oraindik ere pribatuagoa egiten baitu.
Eguneko zentroei dagokienez, SIIS-ek azken analisian jasotako joera bera errepikatuko da, irauli egiten baita titulartasun publiko eta pribatuen arteko oreka 2007-2008 urte artean zentro publikoen alde, %60 inguru izatera igaroko baitira. Zahar-etxeen kasuan berriz, sareak nagusiki pribatua izaten jarraitzen duela ikusten da.
Eguneko zentroei dagokienez berriz, datuak nahiko bat datoz orain arte landurikoekin, eta nagusiki publikoa den (%65) sare baten existentzia baieztatzen dute. Zaharren-egoitzen kasurako, paradoxikoki, zentro publikoen nagusitasun osoko sarea ageri da Gipuzkoan, beste lurraldeetan ez bezala.
- Oro har, EAE-rako, lau egoitza-zentrotik hiru pribatuak dira 2008rako, zeinak bat egiten duen gutxi asko arestian agerturiko plaza publiko eta pribatuen analisiarekin. Plaza publikoak beraz, hirutik bat lirateke gutxigora-behera, eta horiei publikoki finantzatutako plaza pribatuak gehitu ostean, finantzazio publikorik gabeko plazen kopurua nabarmen hazten dela ikusten da (%6tik %22ra), nahiz eta alde hori neurri batean zor dakiokeen IMSERSO-k diru-laguntza pertsonalak ez kontuan hartzeari.
Eguneko zentroentzako berriz oreka irauli egingo da, hiru zentrotik bi publikoak baitira oro har, eta plazen erdiak baina gehiago ere bai (arestian landuriko datuen aldean, panorama are publikoagoa agertuko zaigu, beraz). Zahar-etxeei dagokienean, berriz, sistema nahikoa orekatua agertzen da Gipuzkoaren sare gutiz publikoak neutralizatu egiten baititu gainerako bi herrialdeetako sare pribatuagoak.
Laburbilduz, beraz, eta azken analisiak aurreko datuekin bat egiten duten puntu nagusienak nabarmenduz, zentroen titulartasunari dagokionean, egoitza-zentroei dagokienez sistemaren pribatizazioa antzematen da oro har, Bizkaian azken urteko joera aldaketa bat berresten ez den artean sistemak nagusiki pribatua izaten jarraitzen baitu, Gipuzkoan pribatuak gehiago dira publikoak baino eta Araban oreka irauli egin da zentro pribatuen aldera. Eguneko zentroena berriz askoz ere sare publikoagoa da oro har, hertsiki publikoa izanik Araban, eta pribatua baino publikoagoa gainerako bi lurraldetan.
Grafikoa 19: EAE-ko pertsona nagusientzako zentroak, titulartasunaren eta herrialdearen arabera, 2008
Analisia finantzazioaren ikuspegitik eginez, plaza publikoak dira nagusi Araban bai eguneko zentro zein egoitza-zentroetan, nahiz eta azken horietan diru-laguntza publikorik gabeko zentro pribatuen kopurua hazten ari den; Gipuzkoan plazak ituntzeko tradizioa nabarmentzen da hemen ere, eta Bizkaian datuak nahiko kontraesankorrak izan arren, neurri handia batean publikoki finantzatutako plaza pribatuen sistema litzateke patroia.
Grafikoa 20: EAE-ko pertsona nagusientzako zentroetako plazak, titulartasunaren eta herrialdearen arabera, 2008
Titulartasunari buruzko analisian interesgarria iruditu zaigu honi loturiko beste zenbait aspekturen analisia gehitzea, atal honetan lantzen ari garen zentro publiko eta pribatuen bilakaeraren testuingurua ulertzeko elementu garrantzitsuak eskaintzen baitituzte. Nagusiki plaza mota bakoitzak duen bataz besteko kostua da gure analisian barneratuko duguna, eta honekin batera, kostu horri estuki lotuta agertzen diren beste bi aldagai: plaza mota bakoitzean erabiltzaileak beregain hartzen duen kostuaren zatia (edo ordainketa partekatuaren maila) eta langile propio zein azpikontratatuek duten soldata maila.
Grafikoa 21: Plazako gastu totala eta erabiltzaileko ekarpena eurotan 14 plaza baino gehiagoko pertsona nagusientzako egoitza-zentroetan, titulartasunaren eta herrialdearen arabera, 2008
Begien bistakoa denez, plaza motaren arabera bataz besteko kostua asko aldatzen da. Oro har EAE-rako plaza publikoa 1,6 bider garestiagoa da plaza pribatua baino, eta diferentzi aldakorrak dira lurraldearen arabera: Araban agertzen da amildegirik handiena, plaza publikoa pribatua baino hiru bider garestiagoa baita; Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, kostua nahiko parekoa dutela antzematen da.
Lehen datu honi loturik agertzen da bigarrena ere: erabiltzaileen parte hartzea handiagoa izan ohi da (erlatiboki) plazaren kostua txikiagoa den neurrian, eta beraz, plaza pribatuetako erabiltzaileek ordaintzen dute gehien plaza bat eskuratzearren. EAE-ko plaza pribatuan dagoen erabiltzaileak plaza publikoa eskuratu duenak baino gehiago ordaintzen du kasu guztietan Araban salbu. Horrez gain, plaza publikoetan ordainketa partekatuaren maila erabiltzaileentzat %20 inguruan dago Araban eta %30 Gipuzkoan eta Bizkaian, baina aldiz, plaza pribatuetan erabiltzaileak beregain hartzen duen zatia handiagoa da beti: %57 Araban, %62 Bizkaian eta %41 Gipuzkoan.
Eguneko zentroentzat ere analisiak emaitza paretsuak ematen dituela frogatzen da. Plazako eta urteko kostua egoitza-zentroetakoaren aldean askoz baxuagoa da, erdia doidoi (10.844 euro bataz beste, plazen 21.791 eurorekin alderatuz), baina lehen horien kasuan bezala plaza publikoen kostua altuagoa da beti plaza pribatuena baino, Araban izan ezik, plaza pribaturik ez baitago. Erabiltzaileek ordaindu beharreko zatia geroz eta handiagoa da oro har, Bizkaiko kasuan esanguratsuki hazi delarik plaza pribatuetan erabiltzaileak ordaindu beharreko kopurua (ia ehuneko ehuna baita), eta kasu guztietan handiagoa da zenbaki absolututan zein erlatibotan erabiltzaileek plaza pribatu batengatik ordaintzen dutena (SIIS, 2011:27).
Egitate honek inplikazio zuzenak ditu herri-erakundeek zentroen hedapenerako politika publikoetan, bistakoa baita, zentro edo plaza publikoak irekitzea garestiagoa dela, baina gainera bi arrazoigatik da garestiagoa: plazaren kostua bera delako garestiagoa batetik, eta erabiltzaileak ordaintzen ez duen zatia (eta beraz, herri-erakundeek estaltzen dutena) askozaz handiagoa delako termino absolututan plaza publikoentzako plaza pribatuentzako baino.
Plaza publikoen bataz besteko kostua pribatuena baino askozaz handiagoa izateak iruditzen zaigu neurri batean zerikusi zuzena izan dezakeela plaza mota bakoitza hornitzen duten langileen ordainsariekin, lan-kostuen diferentziarekin alegia, are eta gehiago kasu honetan bezala eskulanean intentsiboa den jarduera ekonomiko bati buruz dihardugula jakinda. Datuak ezin argigarriagoak dira zentzu honetan: 2008rako bataz besteko soldata erreala egoitza-zentroetako langile publiko batentzat 52.163 eurotakoa
Lan-kostuen diferentzia nabarmen honek bestelako egitate baten testuingurua azaltzen laguntzen du gainera: langile azpi kontratatuen erabilera orokortua pertsona nagusientzako gizarte-zerbitzuetan. Datuak honakoa diote: gizarte zerbitzuetan diharduten langile guztietatik %65 sektore pribatuko langileak dira eta, ondorioz, %35 sektore publikokoak. Sektore horietako bakoitzak baliatzen duen langile azpi kontratatuen portzentajea askoz altuagoa da, ordea, titulartasun publikoko zentroetan titulartasun pribatukoetan baino: %44,7koa eta %14,5ekoa, hurrenez hurren. Honela, sektore publikoarentzat lanean diharduten langileen (4.157) erdiak baino zerbait gehixeago baino ez dira administrazio publikoko langile propioak (2.216), gainerakoak azpi kontratatuak (1.789) eta oso bazterreko mailan boluntarioak (152) lirateke (SIIS, 2009b:46).
Analisi honekin nolabait amaitze aldera, Arartekoaren (SIIS, 2004) txostenean, ordurako ageri ziren zenbait aspekturen inguruan egiten diren iruzkinak berreskuratzea interesgarria iruditu zaigu, oraintsu aipatu 2007ko egoeraren aurreikusle izatez gainera, sektorearen titulartasunaren banaketan antzematen den bilakaeraren giltzarri azaltzaile nagusietako bi identifikatzen baitira.
Txostenaren gomendio eta balorazioen atalean, ordura arte pertsona nagusiei bideratutako zentroen ezarpenean antzemandako praktika batzuen arriskuez ohartarazten du (SIIS, 2004). Bi esparru dira, nagusiki, Arartekoaren irudiko arazo-iturri nagusi izan litezkeenak: lehena, herri erakundeak itunpeko plazak finantzatzeko ezarritako gehieneko tarifen zenbatekoa litzateke, hori beren zuzeneko kudeaketako zentroetan dituzten plazen kostuak eta tarifekin erkatuz askoz apalagoa dela antzematen baita eta hargatik ondorioztatzen du:
“…baliteke azken batean ondokoa gertatzea: konparaziozko bidegabekeria saihesteko eta gastuak mugatzeko, administrazioek beren langileen bidezko zuzeneko kudeaketari behin betiko uko egitea, eta erantzukizun publikoko plazei (propioak eta itunpekoak) buruzko esku-hartzea baimen, ikuskapen eta homologazio eginkizunetan (plazak itunduz zein aukerako sistemak aplikatuz, adibidez txeke zerbitzuko sistema) baino ez gauzatzea” (SIIS, 2004:409).
Bigarren afera korapilatsua, sektore pribatuko soldata-baldintzei buruzkoa da, Arartekoak ohartarazten baitu indarreko lan-arautegiari lotzen zaizkion arren “zenbait kasutan ez direla Autonomia Erkidegoko bizitzaren kostuaren araberakoak, batez ere egoitza pribatuetako estatu Hitzarmena aplikatzen denean”. Jarraian zera ondorioztatzeko:
“Kontu hori lan arloko zenbait gatazka larriren jatorria da, batzuetan grebara –oso luzea izan daitekeena- jo delarik. Egoera horiek banakako konponbideak, hau da, zentro bakoitzerako itundutakoak, aurkituz joan dira, baina gero eta argiago ematen du konponbidea estatu hitzarmenarekin zerikusirik ez duten sektoreko hitzarmen kolektiboak ezartzearen eskutik etorriko dela” (SIIS, 2004:409).
2.- Euskadiko gizarte-zerbitzuen sistema egituratzeko, gaitasun araugilea nagusiki autonomia-erkidegoaren eskumenekoa izateak, Euskadik bere bilakaera normatibo propioa izatea ahalbidetu du, nahiz eta, ezaugarri nagusienetan ez den bere inguruko errealitateetatik gehiegi aldendu. Sistema, beraz, instituzionalki egonkortzen
eta teknikoki prestatzen joan da Euskadin ere, hazkunde erritmo handia erakutsi duelarik azken bi hamarkadetan batik bat, eta horren ondorioz berandu eta urte gutxian egituraturiko sistema baten desantolaketa eta heldugabetasun ezaugarriak agertzen ditu oraindik orain.
3.- Euskadiko 12/2008 Gizarte Zerbitzuen (azken) Legeak, nolabait behin betiko ezarrita uzten ditu orain arte sistemak jarraitu nahi izan dituen ipar nagusiak, guk hiru ardatz nagusitan laburbilduko genituzkeenak: i) lehenik, eskubide subjektiboaren aitortza, zeinak sistemaren unibertsaltasunean eragin nahi baitu; ii) bigarrenik erantzukizun publikoaren ezarpena, zeinak esparru informalaren nagusitasuna nolabait arintzen joatea bultzatu nahi lukeen; iii) hirugarrenik, sistemaren izaera komunitarioa, pertsona zainduaren gertutasunezko esparrua lehenetsi nahi duena, tokiko herrierakundeei, gizarte sareei eta esparru informalari lehentasunezko garrantzia emanez.
4.- Sistemaren kudeaketari dagokionean ere, 12/2008 legeak ezarrita uzten du zein den lehenetsitako formula: erantzukizun publiko eta kudeaketa mistoko eredua, hain zuzen ere. Kudeaketa misto honetan, zenbait eginkizun hertsiki publikoak izateaz gainera, legeak lehen mailako tokia aitortzen die mozkinez besteko erakundeei, edo hobeki esanda, erakunde horiei egokitu izan zaizkien zenbait praktika egiaztatzen dituzten erakundeei, horien aldeko diskriminazio positiboko neurriak indarrean jarriz. Zeharkako kudeaketa bidezko sistema hori heltze bidean itun-erregimen berri baten proposamena ere egiten du, oraindik indarrean jarri ez bada ere, hitzarmen eta diru laguntza bidezko sistema gainditu eta berme eta egonkortasun handiagoko sistema osatzea bilatuko lukeena.
6.- Euskadi mailako analisia hiru herrialdeen arabera eginez gero, ordea, herrialde bakoitzak eredu ezberdin argi bat duela ondorioztatzen da: Araban zentro publikoen stocka handiagoa da zentro pribatuena baino, eta lehen horiek finantzatzera
bideratzen da esfortzu publikoaren zatirik handiena; Bizkaian aldiz, zentro pribatuak dira orain arte bederen nabarmenki gehiengoa, eta horietako gutxiengo bat baino geratzen ez bada ere laguntza publikorik jaso gabe, esfortzu finantzari publikoa batik bat diru laguntza pertsonalen mekanismoaren bitartez gauzatu izan da; Gipuzkoan amaitzeko, zentro pribatuen stockak dagoeneko berdinduko luke zentro publikoena, nahiz eta horietatik kasik bakar bat ere ez den geratzen laguntza publikorik gabe, eta kasu honetan finantzazio publikoaren zatirik handiena plazen ituntze-politiken bidez gauzatzen da. Eredu horiek jakina dinamikoak dira, eta Araban eta Gipuzkoan hedadura publikoa apurka-apurka esangura galtzen doan bezala, Bizkaian presentzia publiko ia hauteman ezin horretan aldaketak ageri dira azken urteetan. Azkenik, zerbitzuen banan banako azterketatik eguneko zentroak oro har egoitza-zentroak baino publikoagoak direla ondorioztatzen herrialde guztietan.
7.- Titulartasunaren analisian azken aldagai gehigarri batzuk sartzeak orain arteko joeren azalpenean lagun dezakeela iruditzen zaigu. Plaza publikoaren kostua ia bi bider garestiagoa da, oro har Euskadi mailan, plaza pribatuaren kostuaren aldean, herrialderen batean are nabarmenagoa izanik alde hori (Araban, nagusiki). Plazaren kostu diferentzia hori, neurri handi batean lan kostuen diferentziaren bitartez azal liteke, langile pribatuak halako bi baino gehiago kobratzen baitu, bataz beste, langile publikoak. Horrez gain, plaza publikoan txikiagoa da proportzioan erabiltzaileak plaza okupatzeagatik ordaintzen duen zatia, gainerakoa bistan denez, herri-erakundeen gain erortzen delarik. Bi datu horien bitartez ondorioztatzen da, sistemak egun agertzen duen eskari hazkor horri erantzuteko, eskaintza plaza publikoen bidez egitea hainbatez garestiagoa denez, azken urteetako eskaintzaren hazkundea zentro publiko azpikontratatu edo zentro pribatu itunduen bidez sostengatu izan dela nagusiki.
Jarraian aurkezten dugun lan enpirikoak hiru atal nagusi ditu:
Jarraian aurkezten dugun azken kapitulu honetan, beraz, lehen lehenik zenbait azalpen kontzeptual eta metodologiko emango dira, ikergaia zehazteko eta ikerlana aurrera eramateko erabilitako irizpideen azalpen zehaztua emango delarik, bigarren une batean ikerketa honetatik lorturiko emaitzen aurkezpen antolatuari ekiteko.
Marko teorikoaren lehen hiru ataletan luze eta zabal jardun dugu gizarte-ekonomiaren teorizazioari loturiko hainbat aspektu jorratuz. Atal horietan argi ikusi da kontzeptu honek, bere ibilbide luzean, bilakabide ezberdinak izan dituela herrialde ugaritan egikaritzen joan den ongizate-estatuaren arabera, eta halaber, bestelako kontzeptu batzuen gertutasunak eraginda (Mozkinez Besteko Erakundeak, Enpresa Soziala, Elkartasunaren Ekonomia, etab.), horiekin nolabaiteko elkarrizketan garatu izan dela gaur egun dena bilakatu arte.
Azken kapitulu honetan bazter batera lagako dira aurretiaz jorraturiko eztabaida kontzeptual horiek guztiak, hain zuzen ere, landa lana egin beharrak eskatzen baitu planteaturiko eztabaida horiek neurri batean ixten joatea, eztabaidak planteatzetik lehen erantzun batzuk ematera igarotzeko, beraz, gizarte-ekonomia zer den eta zer ez den errealitatearen gaineko analisiekin osatzen joateko, alegia.
Lan hau burutu ahal izateko bi oztopo nagusi gainditu behar izan dira lehenik: zehaztasun kontzeptualaren gabezia, batetik, eta kontzeptu horri loturiko erregistro bakar baten gabezia, bestetik. Behin kontzeptuaren zehaztasun falta honen arazoak konpontzeko elementu berriak proposatu ostean, eta gizarte-ekonomia zer den eta zer ez den definitzeko irizpide argiak finkatu ondoren, irizpide horiek sektoreko enpresen
Zehaztasun kontzeptualaren aferari dagokionean, lehen atalean azalduriko CIRIEC erakundearen garapen eta zehaztapen kontzeptualek nahiko argi mugatzen badute ere gizarte-ekonomiaren esparrua, Espainia mailan 2011ko Martxoaren 29ko Gizarte Ekonomiaren legea109 onartu izana da, zalantzarik gabe, sektore hau zedarritzen joateko mugarri esanguratsuena. Testuari lege izaera emanik gizarte-ekonomia herri-erakundeen aldetik onartua izatera igarotzen da, eta era berean, bere baitako erakunde guztientzat marko juridiko bakarra ezartzen da.
Izaera juridikoen abiapuntuko zerrenda hori ontzat emanik, aztergai dugun lurralde eta sektoreari dagokion delimitazioa da egin behar izan den bigarren saioa. Honela, lan honen aztergaia Gipuzkoako gizarte-zerbitzuen sektorean konkretuki pertsona nagusien esparruan diharduten gizarte-ekonomiako erakundeak identifikatzea izan da.
Lehenik eta behin, Gipuzkoako erakunde bezala kontsideratuak izan dira bai jarduera esparrua eta egoitza nagusia Gipuzkoako lurralde historikoan duten erakundeak baina baita autonomia, estatu edo nazioarte mailako erakundeak ere, baldin eta modu egonkorrean Gipuzkoan kokatzen badute beren jarduera111.
Bigarrenik, azterketa sektorialean soilik hartu dira aintzat pertsona nagusiei bideraturiko zerbitzu edo zentroren bat kudeatzen duten erakundeak. Sailkapen honek, ordea, baditu bere muga eta arazoak. Gizarte-zerbitzuen inguruko estatistiketan bereizi egiten dira erabiltzaileen azpi-taldeak, eta nahiz eta gizarte-talde ezberdin horiek zehazteko irizpide adostu bakarra ez egon112, horien arteko bat izan ohi da adineko pertsonen azpi-taldea. Gure lan honetarako soilik gizarte-talde hori erabiltzaile nagusi duten erakundeak hartu nahi izan dira kontuan. Eta berriz diogu erakundeak direla aztergai izan ditugunak, hemen nahasmenerako esparruak sor bailitezke, erakundeak eta ematen dituzten zerbitzuetako erabiltzaileen artean, gutxienik bi zentzutan: batetik, pertsona nagusiak artatzen dituzten erakunde askok bestelako kolektiboei ere zuzentzen dizkietelako beren zerbitzuak, eta; bestetik, bestelako giza taldeak artatzen dituztenen artean egon litezkeelako pertsona nagusiak ere, esaterako, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen artean, tratu txarrak jasandako emakumeen artean edo desgaitasunak dituzten pertsonen artean ere.
Zentzu horretan, ikerketa esparrua ahalik eta zehatzen zedarritze aldera eta bikoiztasunak ekiditeko, hautatutako erakundeen zerrenda horiek ematen duten zerbitzuaren arabera taxutu da, soilik kontuan hartuz pertsona nagusiei bideraturiko zerbitzuak, eta beraz ontzat jo dugu hautaturiko erakunde horiek beren erabiltzaileen artean, modu apalagoan beti ere, bestelako kolektiboetako kideak ere izatea.
111 Honela, Gurutze Gorria edo DYA bezalako lurraldez gaindiko erakundeak analisian barneratzea ontzat jo dugu. 112 Eustaten gizarte zerbitzuen estatistiketan sailkapena boskoitza da: i) haurrak, ii) emakumezkoak, iii) adineko pertsonak, iv) ezgaitasuna eta v) gizarte-bazterkeria; (http://www.eustat.es/estadisticas/tema_24/opt_0/ti_Gizarte_Zerbitzuak/temas.html#axzz1oLZxZ7qe) Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen Direktorioan, ordea, sailkapenak azpi-talde gehiago dauzka: i) biztanleria osoa, ii) familia; iii) generoa, iv) haurtzaroa; desgaitasuna duten pertsonak, v) gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak eta vi) pertsona nagusiak: (http://www.direktorioa.net/); Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Departamentuko Gizarte Behatokian aldiz, banaketa laukoitza da: i) adin nagusiko pertsonak, ii) ezintasunen bat duten pertsonak, iii) adingabekoak eta familiak eta iv) pobretasuna eta gizartebazterkuntza. Ikus litekeen moduan, beraz, gainerako erabiltzaile taldeak azpitalde ezberdinetan bildu izan badira ere, pertsona nagusiei dagokion taldea bakarra da erabiltzen den informazio-iturria edozein dela ere.
Honela, gizarte-zerbitzuen katalogoan zehazturiko zerbitzu guztietatik113 gure iritzian zerbitzu nagusiak liratekeenak hautatu dira, horietatik hertsiki publikoak direnak baztertuz (esaterako lehen mailako arreta zerbitzu gehienak, etxez-etxeko laguntza zerbitzua salbu). Gizarte Zerbitzuen katalogoan erantzukizun publikokotzat jotako zerbitzu horiez guztiez gain, ikerlan honetarako kontuan hartu nahi izan dira bestelako laguntza-zerbitzu batzuk ere, funtsean publikoki finantzaturiko boluntario elkarteen bidez ematen direnak eta guk “zahartze aktiboaren sustapenerako zerbitzu” gisa izendatu ditugunak.
Laburbilduz, beraz, pertsona nagusiei bideraturiko lau zerbitzu nagusitan oinarritu gara gizarte-ekonomiako erakundeak identifikatzeko: egoitza zerbitzuak, eguneko zentroak, etxez-etxeko arreta zerbitzuak, eta “zahartze aktiboaren sustapenerako zerbitzuak”. Aipatu behar genuke, gure analisitik kanpo utzi dugula tele-alarma edo tele-laguntza zerbitzuaren analisia, zerbitzu honen eskumena Eusko Jaurklaritzarena den neurrian, zerbitzu hori zentralizatua baitago, eta beraz ez du ezarri dugun zedarritze territorialaren baldintza betetzen.
Era berean, boluntario elkarteak barneratzeak zenbait zailtasun gehigarri ekarri dizkio ikerketa esparruaren mugapenari. Lehenik eta behin, hori kontuan hartzea beharrezkoa iruditu zaigu bertan kokaturik baitaude pertsona nagusien laguntza lanetan diharduten boluntario elkarte gehienak, zeinak ezinbesteko erakundeak diren gure iritzirako, elkartegintza gipuzkoarraren benetako argazkia eskaini nahi bada. Horiek kontuan hartu beharrak, ordea, kontzeptualki eta praktikoki zenbait erabaki hartu beharra eragin digu, gure azken lagina behar bezala justifikatua gera zedin.
113 Gizarte Zerbitzuen 12/2008 legean zehazturik dator 22. Artikuluan Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoa. Bertan, lehen mailako eta bigarren mailako arreta zerbitzuen artean honakoak agertzen dira: i) Informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua, ii) Etxez etxeko laguntza-zerbitzua, iii) Gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua, iv) Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua, v) Gizarte-zerbitzuen eremuan partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua, vi) Telelaguntza-zerbitzua, vii) Eguneko arretako zerbitzuak, viii) Gaueko harrera-zentroak, ix) Harrera-pisua; Etxebizitza babestua; Apartamentu babestuak; Etxebizitza komunitarioa, x) Mendetasuna, ahalmen-urritasuna, bazterketa eta babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua, xi) Eguneko arretako zerbitzuak edo zentroak, xii) Gaueko harrera-zentroak. Egoitzak, xiii) Atsedenerako zerbitzua, xiv) Gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua, xv) Autonomia sostengatzeko zerbitzuak, xvi) Familian esku hartzeko eta bitartekaritza egiteko zerbitzuak.
Kontzeptualki, boluntario elkarteak gizarte-ekonomiako erakundeak diren edo ez ebatzi behar litzateke, beraz. Gure iritzian Espainiako Gizarte Ekonomiaren 5/2011 legeak ez du argi uzten hori, bere katalogoan “Jarduera ekonomikoa duten Elkarte eta Fundazioak” soilik aipatzen baititu. Hemen eztabaidarako esparru zabal bat irekitzen da, “jarduera ekonomikoa”rekin legelariak zer ulertzen duen ez baita argi geratzen.
Egoitzak kudeatzen edo etxez-etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen diharduten elkarte eta fundazioak barneratzeko arazorik ikusten ez dugun moduan, horiek jarduera ekonomiko ezaguna baitute, ez da hain argi geratzen boluntario elkarteen kasuan horien jarduna jarduera ekonomiko gisa ulertu behar litzatekeen ala ez, mota ezberdinetako zerbitzuak eskaini arren, horiek ez baitira kontraprestazio ekonomiko baten trukean ematen, eta gainera, zerbitzu horiek ematearren ez baitu inork ordainsaririk jasotzen. Esan genezake, beraz, zentzu zabal batean “merkatutik pasatzen ez diren jarduera ekonomikotzat” jo behar liratekeela zerbitzu horiek guztiak, legeari zorrotz heldurik, beraz, argi geratzen ez delarik gizarte-ekonomiako eragile diren ala ez.
eta aurrerago zehaztuko du:
Zehaztapen honekin bat eginez, beraz, pertsona nagusien “zahartze aktiboaren sustapenean” diharduten boluntario elkarteak dudarik gabe gizarte-ekintzaren (acción social) esparruan kokatu beharrekoak dira, nahiz eta Monzón-ek (2010: 557) hemen ere bi motatako erakundeak bereizten dituen: hertsiki gizarte-ekintzakoak liratekeenak alde batetik, eta “enkontru eta aisialdirako, eragin eta ordezkaritzarako” (encuentro y ocio, influencia y representación) dihardutenak, bestalde.
Lehen horiek dira, egilearen irudiko, gizarte-ekonomiaren identitate irizpideak egiaztatzen dituzten neurrian ez-merkatuko azpi-sektoreko “gune gogorra” (nucleo duro) eta zentzu horretan eztabaidarik onartuko ez luketenak. Bigarrenak, aldiz, aisialdirako edo ordezkaritzarako erakundeak diren boluntario elkarteak, alegia, eztabaidan leudeke oraindik orain114.
Gure azterketa esparruari dagokionez, azken bereizketa hori egitea ez da huskeria, berebiziko eraginak baititu behin-behineko laginaren zehaztapenean, izan ere, boluntario elkarteen artean gutxienik bi motako elkarteak bereizten dira eta: izaera mutualistakoak, alde batetik (horien artean leudeke, nagusiki, erretirodunen elkarteak eta zahar-etxeak) eta hirugarren pertsonen mesedetan diharduten boluntario elkarteak bestetik (guk “zahartze aktiboaren sustapenerako elkarte” deitu ditugunak). Lehen horiek dira, gure iritzian, aisialdi eta ordezkaritza funtzioak beteko lituzketen erakundeak, eta hortaz, lege aldetik zehazten ez diren neurrian eta maila akademikoan eztabaidagai diren neurrian, ikergai honetarako kontuan ez hartzea hobetsi dugu.
114 Eztabaida horiek guztiak, maila akademikoan irekita jarraitu arren, Gizarte Ekonomiaren 5/2011Legearen garapenarekin batera argitzen joango diren eztabaidak dira, batik bat autonomia-erkidego bakoitzak bere Gizarte Ekonomiaren Sustapenerako Kontseiluak eratzen joan ahala espero baita bateko eta besteko katalogoak finkatzen joatea.
2.- Fundazioak: izan fundazio hertsiki pribatuak edo izan parte hartze publikodunak baina kudeaketa pribatukoak (ez fundazio publikoak), sektorean diharduten gizarte-ekintzako fundazio guztiak gizarte-ekonomiako parte lirateke.
3.- Elkarteak: izan jarduera ekonomikodunak edo izan gizarte-ekintzako boluntario elkarteak, sektorean diharduten elkarte guztiak lirateke gizarteekonomiako parte, aisialdi eta ordezkaritzako erakundeak izan ezik (erretiratuen elkarte eta zahar-etxeak, eta erretiratuen ordezkaritza organoak, nagusiki).
7.1.2 Landa lanaren garapena, antolakuntza eta erabilitako ikerkuntza-teknikak
Sarreran aipatu dugun moduan, landa lanean izaera ezberdineko analisiak gauzatu dira eta, ondorioz, horietako bakoitzari egokitutako ikerkuntza-teknikak baliatu dira horretarako.
Gizarte-ekonomiako erakundeek Gipuzkoako pertsona nagusien zaintza zerbitzuetan duten dimentsioa eta banaketa aztertzeko, teknika kuantitatiboetara jo dugu, nagusiki bi motatako informazio iturriak ustiatuz: lehen mailako datuak sortu ditugu erakundeei banan bana igorritako inkesten erantzunetatik, eta bestalde, bigarren mailako analisiak burutu dira jadanik argitaraturiko lan eta estatistiken gaineko azterketak eginez.
Bestalde, landa lanak bigarren ardatz nagusi bat ere izan du, izaera baloratiboagoa duena aurrekoaren aldean, gizarte-ekonomiak gaur egun eta etorkizuneko gizartezerbitzuen sisteman izan beharreko toki eta funtzioen inguruko eztabaidan oinarritu dena. Eztabaida hau behar bezala jorratzeko, sektorean inplikaturiko eragile ezberdinen diskurtsoaren analisia egin da, hartarako ikerketa-teknika kualitatiboez baliatu garelarik. Bi izan dira, halaber, eginkizun honetarako erabilitako informazio-iturri nagusiak: lehenik, gizarte-ekonomiako erakundeei igorritako inkestetan barneraturiko galdera irekiak edo iritzi-galderak, erakundeen datu konkretuez harago zenbait gairen inguruan
horien iritzia zein litzatekeen zehaztea eskatu baitzaie, eta; bigarrenik, sektoreko zenbait adituri eginiko sakoneko elkarrizketa erdi gidatuak, gizarte-ekonomiaz oro har eta honek herri-erakundeekiko harremanean izan beharreko toki eta funtzioez garaturiko diskurtsoak aztertu direlarik.
Nolanahi ere, eta kontuan izanik esparru honetan kooperatiben presentzia oraindik orain nahiko bazterrekoa dela (erakunde kopuruari dagokienean bai bederen, kudeaturiko zentroak kontuan hartuz gero zertxobait garrantzitsuagoa den arren), azterketa kuantitatibo orokorra “mozkinez besteko erakundeen” erreferentziarekin egin da, hori baita bai Eustat-ek eta baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak ere darabilten terminologia. Erakundeen banan banako zerrendekin lan egiteko aukera izan dugun erregistroetan berriz, erakunde horietako bakoitzaren izaera juridikoaren informazioa izan dugunetan, alegia, gizarte-ekonomiarentzat arestian finkaturiko irizpideen arabera egin dira multzokatzeak.
Orokorrean, honako erregistro-datuak izan dira kontsultatu eta kontrastatu direnak:
- Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Gizarte Zerbitzuetako Erakunde eta Zentroen Direktorioa (http://www.direktorioa.net/). Zerrenda honen bitartez, Gipuzkoako lurraldean Egoitza, Eguneko Zentro eta Etxezetxeko laguntza zerbitzuetan diharduten erakunde guztien zerrenda osatu da,
horietatik gizarte-ekonomiari atxikitako izaera juridikoak diskriminatu direlarik. Eustat – Euskal Estatistika Erakundeko Gizarte Zerbitzuen estatistikak Estatistika horien bitartez, Gipuzkoan pertsona nagusien arretan diharduten erakunde guztien analisi alderatua egin ahal izan da, geronek berariaz eginiko eskari bati erantzunez, erakundeon datuak publiko, pribatu eta mozkin asmorik gabeko hiru azpi-taldetan desagregaturik eskuratu direlarik. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika saileko Gipuzkoako Gizarte Behatokia (http://www.behagi.net/). Estatistika horien artean, Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsona nagusien alorrean dituen baliabideen, erabiltzaileen, prestazio ekonomikoen eta gastu orokorren inguruko informazioa jaso ahal izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Zentro eta Erakundeen Foru Erregistroa. Erregistro honen bitartez Gipuzkoan Egoitzen eta Eguneko Zentroen kudeaketan diharduten erakunde guztien zerrenda osatu da, horietatik gizarte-ekonomiari atxikitako izaera juridikoak diskriminatu direlarik. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika saileko “Gizarte-Ekimenerako Laguntza Plana 2010” deialdia. Zentroen kudeatzaile ez diren elkarteen unibertsora hurbilketa egiteko, 2010. urtean Aldundiak diru-laguntzen deialdi honen bidez sostengaturiko elkarteen zerrenda eskuratu da. - Etxez etxeko laguntza zerbitzuan diharduten erakundeen zerrenda osatzeko, Konfekoop erakundeak mendekpotasunaren esparruan kooperatiba berriak sortzeko aukerak aztertzeko SSI eta Promokoop-i eskaturiko ikerlan baterako ustiaturiko zerrenda baliatu da.
Erregistro eta informazio-iturri ezberdin horietatik eskuraturiko gizarte-ekonomiako erakundeen zerrenda osoa, aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Gizarte Politika saileko arduradun (ohi) batekin115 kontrastatu ahal izan da, beronek sektorearen gainean duen zuzeneko ezagutza profitatuz. Honela, erregistroetan eguneratu gabe egon litezkeen datuak zuzentzeaz batera, esanguratsuenak liratekeen erakundeak gure azken
115 Doktorego tesi honetako landa lana egin bitartean pertsona honek Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamenduko kargudun ziharduen, nahiz eta gaur egun, eta tartean izan diren hauteskundeen ondorioz izaniko gobernu-talde berriaren aldaketaren ostean, ez duen gehiago eginkizun hori betetzen.
Aipaturiko erregistro ezberdinak gurutzatuz eta horiek GFAko arduradunen galbahetik igaro ostean, Gipuzkoan pertsona nagusien esparruan diharduten gizarte-ekonomiako 43 erakundeko zerrenda erdietsi da, jarraian azaltzen dugun eran multzokatuak:
- Egoitza zerbitzuetan, Eguneko Zentro eta Egoitzen titular eta/edo kudeatzaile diren 21 erakunde. - Etxez-etxeko laguntza zerbitzuan 11 erakunde. - Bestelako laguntza zerbitzuetan diharduten 11 boluntario elkarte116.
b) Lehen mailako datuen sorkuntza: inkesten diseinua eta jasotako erantzun maila
Behin aztertu beharreko unibertsoaren azken lagina finkatu ostean, erakunde horietara guztietara igorri beharreko inkesta diseinatu da.
Inkesta EHU-k hitzartua duen inkestak egiteko on-line plataforma baten bidez gauzatu da117. Inkestaren lehen bidalketa 2011ko Martxoaren 7an burutu zen eta lehen aldi horretan, mota honetako ikerketetan ohikoa den legez, jasotako erantzun kopurua nahiko apala izan zenez (lagineko erakundeen %31), Martxoaren 21ean bigarren bidalketa bat burutu zen. Bigarren aldi honetan erantzun-maila garrantzitsu bat erdiesteaz gain, on-line bidez erantzuterik izan ez zuten erakundeetako batzuekin inkestak aurrez aurre egitea erabaki zen. Horiez gain, erantzun nahi edo ahal izan ez
zuten gainerako erakundeekin telefono bidezko harremana egin eta horien ezintasuna edo prestutasun falta egiaztatu ostean, inkesta Apirilak 4ean itxi zen. Azken emaitza bezala, inkesta osorik erantzundako erakundeak guztira 26 izan dira (lagin osoaren %60).
Jasotako erantzunak zerbitzuz zerbitzu honakoak lirateke: egoitza zerbitzuren bat (egoitzak eta eguneko zentroak) eskaintzen duten 21 erakundetatik 10 erakundek bete dute osorik inkesta; etxez-etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen duten 11 erakundetatik 7 erantzun jaso dira eta gainerako laginean sarturiko 11 boluntario elkartetatik 9 izan dira inkesta betetzeko lana hartu dutenak. Jarraian taulan laburbildurik inkestan landuriko lagineko enpresen mapa.
Lehen lau ataletako galderak izaera kuantitatiboagoa izan arren, azken bi ataletan galdera zabalagoak egin dira, izaera kualitatiboagoa dutenak, eta sektoreko adituekin egin diren sakoneko elkarrizketekin erlazio zuzena dutenak, emaitza horien guztien aurkezpen bateratua egiteko xedez
Arestian aurreratu moduan, analisi kualitatiboak bi jatorri izan ditu nagusiki: bata, gizarte-ekonomiako erakundeetako arduradunen iritzia jasotzeko balorazio-galderak, eta bestea, sektorean modu baten edo bestean inplikaturiko adituei eginiko sakoneko elkarrizketak.
Inkesten diseinuan barneratu diren balorazio-galdera horien bitartez gai konkretu batzuen inguruan gizarte-ekonomiako erakundeek hartuko luketen posizionamendua aztertu da. Zentzu horretan, eta inkesta galdera itxien bidez egin denez, erakundeok jarritako aukeren artean eman behar izan dituzte beren erantzunak.
Horiez gain, sektorean adituak diren norbanakoei elkarrizketak egin zaizkie. Sakoneko elkarrizketa gehienak 2011ko Martxoa eta Apirila bitartean burutu ziren. Elkarrizketa horien gidoia (1.go Eranskina) prestatzerako orduan, galderak modu irekian eta ahalik eta malgutasun handienarekin egitea hobetsi da, zehaztutako hiru gai bloke nagusien inguruan galdera orokorrak, norbere diskurtsoa garatzeko bide eman dezaketenak, proposatuz.
Zehazturiko hiru gai bloke nagusietan, doktorego tesi honetan jorraturiko hipotesi ezberdinak jaso nahi izan dira: lehenik, analisia gizarte-ekonomiaren errealitatean zentratu da, gainerako gizarte-egituren aldean izan litzaketen elementu bereizgarrien inguruan galdetuz, berau osatzen duten erakundeen arteko tipologia ezberdinetan sakonduz eta horietako bakoitzaren epe motzeko bilakabideak nondik nora jo dezakeen eztabaidatuz; bigarrenik, gizarte-ekonomia eta herri-erakundeen arteko harreman ereduen azterketa egin nahi izan da, harreman horren aspektu ekonomikoak eta bestelakoak jorratuz. Azkenik, Gipuzkoako etorkizuneko gizarte-zerbitzuen sisteman gizarte-ekonomiak izan beharreko tokiaz jardun gara gogoetan, gure abiapuntuko zaintza erregimenari loturiko analisiak burutuz, pertsona nagusien zaintzan jokatzen duten lau gizarte-egitura nagusien (estatua/merkatua/familia/gizarte zibila) arteko orekak orain arte zein modutan egikaritu diren aztertzeko, eta aurrerantzean, azken legeberrikuntzen ondorioz, zein zentzutan alda litezkeen eztabaidatuz.
Era berean, gidoi irekia modu honetan planteaturik, komenigarria iruditu zaigu elkarrizketatuen artean herri-erakundetako ordezkariez eta gizarte-ekonomiako arduradunez gain, bestelako zenbait gizarte-eragile ere barneratzea. Berri-emaileen diseinu hori burutzeko, beraz, oso kontuan hartu nahi izan da inplikaturiko erakunde eta instituzio ezberdinen artean nolabaiteko oreka bat mantentzea. Honela, bai instituzio ezberdinen artean, eta baita instituzio bakoitzaren barruan ere, ahalik eta profil anitzeneko berri-emaileak bilatu dira, nork bere ikuspegitik gara litzakeen diskurtsoak beraien artean ahalik eta anitzenak izateko esperantzan.
Profil aniztasun hori bermatzeko baliatu ditugun irizpideak honakoak izan dira:
- Herri-erakundeetako ordezkarien artean (guztira 5 pertsona): alde batetik hiru mailatako herri-erakundeetako ordezkariak hautatu dira, maila autonomiko (Eusko Jaurlaritza), foru-mailako (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta udal-mailako ordezkariak elkarrizketatuz. Gure ikergaiari dagokionez foru-mailak besteen aurrean izan lezakeen pisu handiagoa dela eta, ordezkari gehiago bilatu dira maila honetakoak. Era berean, ordezkari horien artean bi profil ezberdinetako profesionalak hautatu dira: administrazioko teknikariak batetik, eta arduradun politikoak, bestalde.
- Gizarte-ekonomiako erakundeen artean (guztira 7 pertsona): zehazturiko hiru familia ezberdinetako arduradunak hautatu dira: kooperatibak, fundazioak eta elkarteak. Lehen horien artean, kooperatiba zerbitzu-emaile bateko arduradunaz gainera, kooperatiben inguruko sustapen plataformetako bi arduradun gehitu dira. Fundazioei dagokienez, fundazio hertsiki pribatu bat eta patronatuan parte hartze publikoa duen fundazio pribatu bateko arduradunak barneratu dira. Elkarteen esparruan berriz, elkarte zerbitzuemaile bateko eta boluntario elkarte bateko arduradunak elkarrizketatu dira. - Bestelako gizarte-eragileen artean (guztira 4 pertsona): hiru profil ezberdinetako berri-emaileak bilatu dira: gizarte-zerbitzuetako ikerketa eta dokumentazio zentroetako bi arduradun, ordezkari sindikal bat eta eragile feminista bat elkarrizketatu dira.
Profil horiek aurretiaz zehaztu ondoren, horietako bakoitzari ondoen egokituriko pertsonak hautatzerako orduan Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika saileko arduradun baten lankidetza izan dugu. Pertsona honi eskerrak, profil bakoitzean eskarmentudunak izan litezkeen pertsonen identifikazioa erraztu zaigu, beti ere ekarpen kualitatibo eta esanguratsuak egin litzaketen pertsonak hobetsiz.
Jarraian aurkezten dugun laburpen taulan agertzen dira elkarrizketaturiko 16 pertsonen profilak eta horietako bakoitzari ezarri diogun kodea, landa laneko emaitzen aurkezpenerako kode horiek baitira erabili ditugunak berri-emaileei erreferentzia egiteko.
7.2 Landa lanaren emaitzak (I): sektorearen zifra nagusiak
7.2.1 Artatu beharreko pertsonak eta baliabide publikoak
2010eko Eustat-en datuei erreparatuz, Gipuzkoan pertsona nagusiak 132.857 dira, 65 urtetik gorakoen artean 55.410 gizonezkoak (41,7%) eta 77.447 andrazkoak (58,3%) liratekeelarik. Euskal Herriko Gizarte eta Ekonomiaren atlaseko datuen arabera, 2011an 137.865 lirateke 65 urtetik gorako biztanleak, 57.629 gizonezkoak eta 80.236 andrazkoak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaraturiko Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen II. Foru Mapan (Gizarte Politikako Departamentua, 2008), 2008-2012 urte bitarteko estimazioak jasotzen dira. Bertan, azken urteetan etengabe hazten joan den zahartze-tasari egiten zaio erreferentzia, Gipuzkoako lurraldean (ingurukoetan bezalaxe) batera ematen ari diren bi gizarte-prozesuren ondorioz: bizi-itxaropenaren hazkundea batetik (Gipuzkoan 76,6 urtekoa gizonezkoentzat eta 84,1 urtekoa andrazkoentzat, 2007an) eta jaiotze-tasen murrizketa bestetik. Datuei erreparatuz, azken 25 urteetan zahartze-tasa bikoiztu egin dela ondorioztatzen da, 1981an %9,4 izatetik, 2007an %18,3 izatera igaro delarik, eta ERAKUNDEA AZPI-ERAKUNDEA KODEA ARDURA A. HERRIERAKUNDETAKO ORDEZKARI ETA LANGILEAK Eusko Jaurlaritza A.1. Erkidego mailako politikari goi-karguduna
Pertsona nagusi horien ezaugarriei dagokienez, arestian 6. kapituluan EAE-rako lorturiko diagnostikoaren antzeko emaitzak lortzen dira Gipuzkoarentzako ere: nagusien artean gehiengoa andrazkoak lirateke (%60aren buelta horretan), eta are gehiago 80 urtetik gorako pertsonen artean (2007an %73,4). Horrez gain, andrazko nagusien artetik %25 bakarrik bizi da etxean, Eustat-en datuen arabera, 2006an 27.000 pertsona nagusi bakarrik bizi zirelarik (familia guztien %11) (Gizarte Politikako Departamentua, 2008).
Datu demografiko horiei mendekotasunaren inguruko datuak erantsiz gero, aipaturiko dokumentuan Gipuzkoako pertsona nagusien %12,6ek onartua izango luke mendekotasun mailaren bat 2008rako, mendekotasuna onartutako pertsonen artean gehiengoa liratekeelarik adineko pertsonak gainerako kolektiboekiko (%78 inguru). Lehen datu horiek, ordea, Mendekotasunaren Legea onartu eta bigarren urtera lorturikoak lirateke, legea indarrean jarri eta denbora gutxira, alegia, eta jadanik ordurako eginiko aurreikuspenak gaindituak izan baziren, ordutik hona datuek azalduriko bilakabideak joera bertsua mantendu du.
Gipuzkoako Gizarte Behategiaren datuen arabera (Gizarte Politika Departamentua, 2012), 2009 urterako 131.611 lirateke pertsona nagusiak Gipuzkoan, eta horien artean %10,4 gizarte-zerbitzuren baten erabiltzaile ziren: 5.692 pertsona egoitzetan, 2.036 eguneko zentroetan, 5.277 pertsonak etxez-etxeko laguntza zerbitzuen onuradun eta 6.576 tele-alarma sistemaren erabiltzaile.
- Aipaturiko hiru zerbitzu publikoetan, pertsona nagusien kolektiboa da foru baliabideen hartzaile nagusia (egoitzen kasuan %79,25 eta eguneko zentroen kasuan %64,5), baita erabiltzaile gehien dituen kolektiboa ere. Zerbitzu
horien artean egoitza zerbitzuak eta etxez-etxeko zerbitzua dira eskari handiena azaltzen dutenak, lehen horiek mendetasun maila larriagoa duten pertsona nagusientzat bideratzen direlarik nagusiki. - Aipaturiko hiru zerbitzuetan andrazkoen kolektiboa nagusitzen da, halaber, erabiltzaileen artean, proportzionalki gehiago direlarik etxez-etxeko zerbitzuen aldeko eskaria burutzen dutenak (datua koherentea da etxean bakarrik bizi diren andrazkoen datuarekin). - Gastuari dagokionean, zerbitzurik garestiena egoitza zerbitzuena litzateke, bikoiztu egiten duelarik Foru Aldundiak pertsona nagusi bati eguneko zentro bat eskaintzearren eginiko esfortzuz, eta kasik boskoiztu etxez-etxeko zerbitzuetara bideraturiko unitateko gastua. Oro har, gastua pertsona nagusien kolektibo osoarekiko neurtuz, berdindu egingo lirateke eguneko zentroetara eta etxez-etxeko laguntzara bideraturiko gastuak, bigarren zerbitzu horrek askoz erabiltzaile gehiago izanagatik ere.
Taula 12: Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsona nagusiei bideraturiko baliabideak eta erabiltzaileak, 2009.
Egoitzak, egonaldi iraunkorrak 4.337 Astean zehar 1.395 Urteko arreta orduak 1.247.145 Etxebizitza eta tutoretzapeko apartamentuak 371 Astebukaerak 674 Erabiltzaile eta urteko arreta orduak 236,34 Egoitza, denboraldi baterako egonaldiak 123
Pertsona nagusi eta urteko arreta orduak 9,48 Desgaitasuna duten pertsonak 834 Desgaitasuna duten pertsonak 768
Erabiltzaileak Urtean zeharreko erabiltzaileak 5.692 Urtean zeharreko erabiltzaileak 2.036 Urtean zeharreko erabiltzaileak 5.227 Erabiltzaileak 2009/12/31an 4.256 Erabiltzaileak 2009/12/31an 1.242 Erabiltzaileak 2009/12/31an 4.317 Itxaron zerrendan 2009/12/31an 873 Itxaron zerrendan 2009/12/31an 212
Andrazkoen portzentajea urtean zehar 67,71% Andrazkoen portzentajea urtean zehar 71,27% Andrazkoen portzentajea urtean zehar 76,20% Mendetasun larriko pertsonen portzentajea urtean zehar 80,92%
Mendetasun larriko pertsonen portzentajea urtean zehar 53,52% Gastua Erabiltzaile eta urteko 14.456,57 Erabiltzaile eta urteko 7.246 Erabiltzaile eta urteko 3.096 Pertsona nagusiko 446 Pertsona nagusiko 95 Pertsona nagusiko 92,83 Iturria: Gipuzkoako Gizarte Behatokia (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentua) Oharra: Estaldura maila: 65 urtetik gorako 100 pertsonekiko, erabiltzaile eta urteko kopurua.
Taula 13: Gastu foralaren portzentajea pertsona nagusiei bideraturiko gastu publiko osoarekiko Guztira 73,61 Egoitzak 71,72 Prestazio Ekonomikoak 94,2 Gizarte-arretako zentroak 83,8 Etxez-etxeko laguntza 60,54 Iturria: Gipuzkoako Gizarte Behatokia (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentua)
Taulan ikus litekeenez, esparru batzuetan nagusitasuna ia guztizkoa da (prestazio ekonomikoen kasuan esaterako), eta oro har gainerako zerbitzuetan ere eginiko esfortzu publikoaren zatirik handiena Foru Aldundiarena da, zeina espero izatekoa baita, berau baita esparru honetan eskumendun eta finantzatzeko ardura duen herri-erakunde nagusia.
desgaitasuna duten pertsonen kolektiboak jasorikoa ia bikoiztuz eta gainerakoen halako lau (haurtzaroa) edo halako zazpi (gizarte-bazterketa) izanez. Datu deigarria da, dena den, erlatiboki desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa dela pertsonako laguntza publiko gehien jasotzen duena, absolutuki partida murritzagoak izan arren, kolektiboa ere pertsona nagusiena baino askoz murritzagoa baita.
Erakunde foralaren gizarte-zerbitzuen aurrekontuaren erdia pasatxo adineko pertsonei bideraturiko baliabideak eskaintzeko erabiltzen da, eta horien artean zerbitzurik garestiena (ez hala ere eskari handiena duena) egoitza zerbitzuei bideraturikoena da, prestazio ekonomikoen kostua ia hirukoiztuz eta etxez-etxeko laguntzarena ia boskoiztuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuragarri egin dizkigun daturik eguneratuenen analisiarekin amaituko dugu sektorearen zifren gaineko errepaso labur hau.
Jarraian aurkezten dugun taulan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko Otsaileko datarekin artatutako pertsonen zerrenda agertzen da, horiek jasotako zerbitzu motaren arabera eta pertsona bakoitzaren mendekotasun mailaren arabera. Taula egoki interpretatzeko komenigarria da ohar pare bat aurreratzea:
litezkeela: alde batetik, baloraziorik jaso gabe gizarte-zerbitzuen premian diren gizabanakoen datuak ezkutatuko lirateke, eta bestalde, baloraziorik izan gabe ere, egun artatuak izaten ari diren pertsonen datuak ere jasoko lituzke. Foru Aldundiko arduradunen iritzian, aipaturiko bigarren errore marjina ia baztergarria litzateke, zenbaki orokorrekiko aldaketa ez bailitzateke esanguratsua. Lehenari dagokionez, mendekotasun legearen garapenarekin batera aurrerantzean azalerazten joango den eskari bat izan arren, gaur-gaurkoz ez dago benetako estimaziorik zenbateko horren inguruan. Prestazioz prestazio laguntza jaso duten pertsonen baturak ez du bat egiten guztira balorazio (positiboa) jaso duten pertsona kopuruarekin. Honek azalpen argia du Gipuzkoaren kasuan: diferentzia hori Gipuzkoan pertsona berak aldi berean jaso ditzakeen zerbitzu eta prestazioen bateragarritasunari zor zaio, esaterako, posible baita eguneko zentroetarako asistentzia etxezetxeko laguntzarekin osatzea, edo prestazio ekonomikoa tele-laguntzarekin bateratzea.
Nolanahi ere, eta aurrez egin beharreko zehaztapenak behin eginez gero, jarraian agertzen den taulan 2012ko otsaileko datarekin jasota dauden Gipuzkoako pertsona nagusien esparruaren eskari eta eskaintzari buruzko datu nagusietatik, honakoa ondoriozta liteke:
- Mendetasuna duten pertsonen %68,7 zerbitzu edo prestazio baten (edo gehiagoren) erabiltzaile da, eta %31,3k ez du sostengu publikorik jasotzen. Estaldura maila horrek, halaber, askoz portzentaje handiagoak lortzen ditu pertsonen mendetasun mailaren larritasunean gora egin ahala (3. graduko pertsonen %91 daude artatuak, esaterako). - Eskatu edo jasotako zerbitzuen artean, lehentasunen ordena agerikoa da: gehienek prestazio ekonomikoa jasotzen dute, zehazki %37,2ak (diferentzia handiz FEZPE motako laguntzak izanik eskatuenak); bigarren tokian ageri da tele-laguntza zerbitzua (%17,2), hirugarrengoan egoitza zerbitzuak
(15,5%), laugarren tokian etxez etxeko laguntza (%12,4) eta azken tokian eguneko zentroak (%6)119. - Pertsona nagusiei bideraturiko zerbitzuei dagokienez, desagregazio maila hori onartzen duten zerbitzuetan120, zenbait joera marraz litezke: mendetasun mailan gora joan ahala, egoitzetara bideraturiko pertsona nagusien portzentajea handitzen da; etxez-etxeko laguntzen kasuan, joera justu aurkakoa litzateke, eta tele-laguntzaren kasuan nahiko egonkor mantentzen da erabiltzaileen portzentajea mendetasun maila ezberdinetan. Eguneko zentroen erabilera da, gainerakoen aldean, nabarmenki dimentsio apalagoak azaltzen dituena.
Datu objektiboek azaltzen duten errealitate hori eztabaidaezina den arren, frogatzeke geratzen dena da zerbitzu eta prestazio horietako bakoitzaren erabilera maila zeri zor zaion, pertsona nagusien preferentziari ala zerbitzu publikoen nahikotasun ezari. Alderdi horiek guztiak azterketa kualitatiboaren bitartez aztertuko dira aurrerago.
119 Taulan agertzen diren gainerako zerbitzuak oso kolektibo konkretuei bideraturiko zerbitzu oso espezializatuak dira, eta beraz, zenbaki globalen konparazioan, kolektibo ez oso esanguratsuak artatzen dituztenak, hargatik utzi dira analisi orokorretik kanpo. 120 Ezinezkoa da analisi-maila honentzat, adibidez, prestazio ekonomikoen kasuan onuradunen artean pertsona nagusiak zenbat diren zehazki jakitea, eta paretsu bestelako zenbait zerbitzu espezializatutan ere, Unitate sozio-sanitarioan, kasu. Tele-laguntzan eta etxez-etxeko laguntzan arazo berbera izan dezakegun arren, zerbitzu horiek jasotzen dituztenen artean gehiengo zabala pertsona nagusien kolektibokoak direla suposatuz, balorazio egitera ausartu gara, nahiz eta aipatu moduan, errore marjina baten arriskua guregain hartzen dugun.
GDL: Gizarteratze Diru-Laguntzak
DPE: Desgaitasuna duten Pertsonak Egoitzak
PNEZ: Pertsona Nagusiak Eguneko Zentroak
EELZ: Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua
DPEZ: Desgaitasuna duten Pertsonak Eguneko Zentroak
FEZPE: Familiakoek Eskainitako Zaintzarako Prestazio Ekonomikoa
LPPE: Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa
ZLPE: Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoak
Gipuzkoako pertsona nagusien sektoreko eskari eta eskaintzaren datu orokorrak aztertu ostean, interesgarria ikusi dugu aurreko kapituluan egin bezala, Gipuzkoaren kasu konkreturako eskaintza honetan diharduten eragile publiko, pribatu eta mozkin asmorik gabekoen analisi alderatua burutzea.
Analisian sartu aurretik aipatu beharra dago ezinezkoa izan zaigula analisi alderatu horretan gizarte-ekonomiako erakundeen datuak multzo bakar eta berezituan eskaintzea, estatistika horiek lantzen dituen erakundeak ez baitu halako kategoriarik baliatzen datu bilketa egiteko. Zentzu horretan, atal honetan aurkeztuko dugun datu sorta Eustat-ek, Euskal Estatistika Erakundeak, 2009 urterako eginiko “Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren gaineko Estatistikak” datu-basearen ustiaketa batean oinarritu da, erakunde horri berariaz eginiko eskaera bati erantzunez lorturiko datuetatik, hain zuzen ere.
Analisi alderatuan, hortaz, gizarte-ekonomiari loturiko multzoa mozkin asmorik gabeko erakundeen multzoarekin pareka liteke, baina parekidetasun hau egoki interpretatzeko bi desbideratze mota hartu behar lirateke kontuan: alde batetik, mozkin asmorik gabeko erakundeen baitan badira zenbait erakunde gizarte-ekonomiakotzat jo ez ditugunak, batik bat pertsona nagusien ordezkaritza elkarteak eta aisialdirako zahar-etxeak, eta; beste aldetik, erakunde horiez gain gizarte-ekonomiaren benetako magnitudeak erdiesteko kooperatiben datuak enpresa pribatuen multzotik bereizi eta mozkin asmorik gabekoenei batu behar litzaizkieke. Bigarren errore marjina hori nahiko bazterrekoa dela begitantzen zaigu, bi kooperatiba baitira egun gehitu beharreko erakundeak, nahiz eta horietako batek tamaina handi samarra duen neurrian, zentroen zein langileen banaketan nolabaiteko aldakuntzak sor litzakeen. Dena den, eta jakinik ere mozkin asmorik gabeko merkatuko erakundeen datuak ez direla osorik gizarte-ekonomiari dagozkionak, gure eskutan ditugun datuak lorturiko datu-baseekin ez gurutzatzea erabaki dugu. Lehen errore marjina hori ekiditeko, berriz, datu orokorrez gain zerbitzuz zerbitzuko analisia ere burutu da, hertsiki gizarte-ekonomiakotzat jo beharreko zerbitzuak zeintzuk diren azpimarratuz.
Aipaturikoez gain, aurreko kapituluan adierazi bezala badira bestelako errore marjinak sor ditzaketen aferak, titulartasunaren analisi alderatua burutzean ez baita kontuan hartzen titulartasun pribatuko erakundeak publikoki finantzatuak izan litezkeela (eta ohi direla, Gipuzkoaren kasuan), ezta titulartasun publikoko zentroak erakunde pribatuen bidez kudeatuak izan litezkeela ere.
Eman beharreko argibideak emanik, eta jarraian aurkezten dugun analisiak dituen mugak guregain hartuz, titulartasunaren araberako analisitik honako emaitzak lortu dira.
Lehenik eta behin, gizarte-zerbitzuen esparrua bere osotasunean hartuz gero, hots, pertsona nagusiez gain gainerako gizarte-taldeei bideraturiko zerbitzuak ere kontuan hartuz, Gipuzkoako errealitatean mozkin asmorik gabeko erakundeen ehun garrantzitsu bat izan badela ondorioztatzen da.
Mozkin asmorik gabekoak dira erakundeei dagokienez gehiengoa, eta baita boluntarioak mobilizatzeko ahalmenik handiena dutenak ere. Dena den, kopuruz gehiengoa izanik ere, datu hori ez doa horien kudeaketa ahalmenari lotuta, proportzionalki, erakunde publiko zein pribatuek baino zentro eta langile gutxiago kudeatzen baitute. Finantzazioari dagokionez, lehen taula honetan argi jasotzen da zein punturaino dauden
erakunde pribatuak publikoki finantzatuak eta mozkin asmorik gabekoak pribatuen gainetik.
Grafikoa 22: Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako erakundeen banaketa, titulartasuna eta kudeaturiko zentro-kopuruaren arabera, 2009
Grafikoa 23: Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetako erakundeen banaketa, titulartasuna eta langile kopuruaren arabera, 2009
Iturria: Eustat, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren gaineko Estatistikak, 2009.
Bi tauletan argi jasotzen den bezala, mozkin asmorik gabeko erakundeen gehiengoa 0-5 langile artekoak dira eta zentro bakarra kudeatzen dute. Kontrako muturrean, aldiz, enpresa pribatuak daude, horiek proportzioan askoz gutxiago izan arren, zentro handienen (100 langiletik gorakoetan) kudeaketan gehiengoa baitira. Hala ere, aipagarria da ez direla erakunde pribatuak aldi berean zentro kopuru gehien kudeatzen dituztenak, hain zuzen ere 5 zentro baino gehiago kudeatzen dituztenen artean ia denak publikoak edo mozkin asmorik gabeak baitira.
Datuon interpretaziotik hortaz ondoriozta liteke, gizarte-zerbitzuen esparruan hedadurarik handiena dutenak, hots, eskaririk txikieneko esparruetan ere dihardutenak (eta beraz, zentro kopuru gehien kudeatzen dituztenak) publikoak eta mozkin asmorik gabeak direla (bigarren horiek gehiago), nahiz eta erakundeon tamaina oro har txikia izan. Enpresa pribatuak tamaina handiko erakundeen jabe dira, eta zentro kopuru txikiagoa kudeatzen dute, esan nahi baita, eskari potentzial garrantzitsuko zentroen kudeaketara emanak bizi direla. Mozkin asmorik gabeko erakundeak, orokorrean, erakunde txikiak dira baina erakunde handien artean publikoak baino gehiago dira. Eta azkenik, erakunde publikoen artean tipologia aniztasun handiagoa dago, baina orokorrean txikiak dira eta bost zentro baino gutxiago kudeatzen dituzte aldi berean. 0 50 100 150 200 250 300 0-5 langile 6-15 langile 16-100 langile >100 langile 0-5 langile 6-15 langile 16-100 langile >100 langile Publikoa 70 25 12 4 Mozkin asmorik gabea 175 21 31 6 Enpresa pribatua 5 9 13 8
7.2.2.2 Pertsona nagusiei bideraturiko zerbitzuen eskaintza
Analisi orokorretik pertsona nagusien alorrera igaroz, lau dira Eustat-ek aztertzen dituen zerbitzu edo erakunde-mota nagusiak: i) pertsona nagusien elkarteak, ii) egoitzak, iii) eguneko zentroak eta iv) aisialdirako zentroak edo zahar-etxeak. Lehen argazki bat emateko, titulartasunaren banaketa zerbitzuz zerbitzu honakoa litzateke:
Grafikoa 24: Gipuzkoako pertsona nagusiei bideraturiko zentroen banaketa, titulartasuna eta zerbitzu-motaren arabera, 2009
Iturria: Eustat, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren gaineko Estatistikak, 2009.
Lehen taula honetatik ondoriozta daiteke publikoak direla zentro gehienak, baina zerbitzu bakoitzaren analisi xehatuagoak argazki ezberdinak eskaintzen ditu: elkarteen artean denak, espero izatekoa denez, dira mozkin asmorik gabekoak; beste muturrean, zaharren egoitzak nagusiki publikoak dira titulartasunez, baita eguneko zentro eta zaharetxeak ere, baina horien bilakabidearen analisi berezituak, azpi-talde ezberdinak sortzen ditu. 0 50 100 150 200 250 300 350 400 Guztira Elkarteak Eguneko zentroak eta zahar etxeak Egoitzak Guztira Elkarteak Eguneko zentroak eta zahar etxeak Egoitzak Publikoa 207 0 128 77 Mozkin asmorik gabea 128 83 20 24 Enpresa pribatua 38 0 16 22
Aisialdirako zentroak (zahar-etxeak) 2005 91 10 2009 91 10 Iturria: Eustat, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren gaineko Estatistikak, 2009.
Taulan jasotzen denez, elkarteen eta zahar-etxeen egoera nahiko egonkor mantendu da azken urteetan, lehen horien kasuan denak mozkin asmorik gabeak direlarik, eta bigarrengoak aldiz nagusiki publikoak. Justifikazio teorikoan aipatu dugun moduan, bi erakunde-mota horiek ez lirateke hertsiki gizarte-ekonomiakotzat jo behar, baina badute beren garrantzia elkartegintzari dagokionean pertsona askoren elkargune baitira: elkarteen kasuan 90.971 pertsona nagusi bazkide dira eta zahar-etxeetan 17.189 plazentzako gaitasuna metatzen da.
Lehen bi horiek bazter batera lagata, beraz, egoitza zentroen eta eguneko zentroen kasuan bilakabide ezberdina izan dutela ageri da: lehenengoen kasuan, zentro publikoen hazkunde nabarmena egiaztatzen da (18 zentro berri 2005-2009 urte artean), mozkinez bestekoak bere horretan mantendu direlarik kasik eta enpresa pribatuak ere gehitu egin dira (8 zentro berri). Eguneko zentroekin berriz hazkundea enpresa pribatuen eskutik etorri da (10 zentro berri) gainerakoak bere horretan mantendu direlarik.
Horietako bakoitzaren analisian plaza zein langileen inguruko datuak gehitzeak bestelako argibideak ematen ditu:
Taula 19: Gipuzkoako pertsona nagusiei bideraturiko egoitza eta eguneko zentroak, plazak eta erabiltzaileak, titulartasunaren arabera, 2009
Eguneko Zentroak Zentroak 37 10 16 63 Plazak 739 327 497 1.663 Erabiltzaileak 629 307 390 1.326 Iturria: Eustat, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren gaineko Estatistikak, 2009.
Zentroen titulartasunaren analisia horien plaza eta erabiltzaile gaitasunarekin gurutzatuz gero, ordea, erakunde pribatuena da (mozkin asmodun zein asmo gabe) plaza kopuru handiena, eta beraz, zentro kopuruan gutxiago izan arren, gaitasun handiagokoak direla pentsatu behar litzateke. Egoitzen kasurako jarraian aurkezten dugun taulak egiaztatu egingo luke aipaturiko hipotesia:
Grafikoa 25: Gipuzkoako pertsona nagusiei bideraturiko egoitza-zentroen banaketa, plaza kopurua eta titulartasunaren arabera, 2009
Iturria: Eustat, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren gaineko Estatistikak, 2009.
Titulartasunaren inguruko analisian langile kopuruaren aldagaia sartuz gero, sektore bakoitzaren dimentsioan ñabardura garrantzitsuak barneratzen dira. Pertsona nagusiei bideraturiko zentro guztien (elkarte eta zahar-etxetakoak barne) langile kopuruaren analisiak honako emaitzak ematen ditu:
Publikoa Mozkin asmorik gabea Enpresa pribatua Pertsonala Guztira 436 1.068 1.148 Emakumeak 377 952 1.009 Bertako langileak 415 905 965 Zuzendaritzaadministraziokoak 72 92 109 Zerbitzuetakoak 73 204 250 Osasun arlokoak 228 672 720 Teknika arlokoak 16 51 36 Hezkuntzakoak 10 25 25 Bestelakoak 37 24 8 Iturria: Eustat, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren gaineko Estatistikak, 2009.
Lehen taula honetan erakunde-mota guztietan errepikatzen diren ezaugarri komun batzuk azpimarratu behar lirateke: langile emakumeen gehiengo osoa alde batetik (%86, %89 eta %87 hurrenez hurren), eta; osasun arloko langileen gehiengoa, bestalde, (%50- 60 buelta horretan kasu guztietan). Osasun arloko langileen atzetik (medikuak, osasunlaguntzaile teknikoak, terapeutak, etab) zerbitzuetakoak ageri dira (mantenimendua, ostalaritza-sukaldaritza, garbiketa, etab) eta horien atzetik administrariak eta
zuzendariak, bestelako teknikariak (logopedak, psikomotrizistak, psikologoak, pedagogoak, gizarte-laguntzaileak) eta azken tokian hezkuntza arlokoak.
Datuok, hala ere, sektore publikoko langileen oso kopuru murritza jasotzen dute, zeina ez den inondik inora ere zentro publikoetan diharduen langile kopuruaren isla zuzena, datuotan soilik jasotzen baitira “bertakotzat” jotako langileak, hots, hitzarmen publiko bidez kontrataturikoak. Jarraian erantsi dugun taulan argi jasotzen da, egoitza zein eguneko zentro publikoetan azpikontrataturiko langileak direla bertako langileak baino askoz ugariagoak (bertakoak halako 2,6 eta halako 11,7, hurrenez hurren).
Taula 21: Gipuzkoako pertsona nagusiei bideraturiko zentroetako langileak, zentroarekiko loturaren eta titulartasunaren arabera, 2009.
Eguneko zentroak Langileak guztira 30 145 196 371 Emakumeak 28 124 161 313 Bertakoak* 21 89 117 228 Urteko bataz besteko pertsonal okupatua 30 137 196 363 Boluntarioak 4 32 . 36 Arreta zuzeneko pertsonal azpikontratatua 352 30 25 407
Aisialdirako zentroak (Zahar-etxeak) Langileak guztira 5 1 0 6 Emakumeak 4 1 0 5 Bertakoak* 3 1 0 4 Urteko bataz besteko pertsonal okupatua 5 1 0 6 Boluntarioak 20 85 0 105 Arreta zuzeneko pertsonal azpikontratatua 3 0 0 3 Iturria: Eustat, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren gaineko Estatistikak, 2009.
zentroarekiko kontratuzko lotura duten langileen artean, beraz, gutxiengoa dira langile publikoak. Gainerako elkarte eta aisialdirako zentroetan, aldiz, langile kopurua oso murritza da, funtsean boluntario elkartez osaturiko zentroak bailirateke.
Langileek zentroarekiko duten lotura aztergai hartuz gero, esan bezala, bi motako langileak geneuzkake: zentroan indarrean den (edo diren) hitzarmenarekin lanean dihardutenak (bertakoak) eta azpikontratatuak direnak, eta beraz, hitzarmena zerbitzu azpikontratatua eskaintzen duen erakundearen baitan ezartzen dutenak. Aldagai hori aztertuz gero, bi motako langileen arteko orekak guztiz desberdinak dira erakunde publiko zein pribatua izan: egoitzei dagokienean, mozkinez besteko erakundeetako hiru langiletik bat azpikontratatua da, enpresa pribatuko 4,5 langileko bat da azpikontratatua, aitzitik, zentro publikoko langile publiko bakoitzeko 2,6 langile azpikontratatu daude. Desoreka are nabarmenagoa da eguneko zentroen kasuan: mozkinez besteko 4,1 langileko eta pribatuko 6,4 langileko bakarra litzateke azpikontratatua, eta kontrara, langile publiko bakoitzeko 11,7 dira azpikontratatuak eguneko zentro publikoetan.
Errealitate honek zerikusi zuzena du, EAE-rako kasuan ikusi dugun moduan, zentro bakoitzeko lan-kostuekin, hitzarmen publiko eta pribatuen arteko aldea nabarmena baita. Zentro bakoitzeko gastuen azaleko analisi bat eginez gero, Gipuzkoako kasuan ere agerikoa da alde hori:
Esan dezagun lehenik ez dagoela arintasunez baieztatzerik, ez bederen gastuen analisi xeheagoa burutu barik, erakunde publiko eta pribatuen arteko gastu diferentzia osorik
lan-kostuen diferentziari zor zaionik. Nolanahi ere, gastu arrunten artean, erosketak, kanpo-zerbitzuak eta bestelako gastu-finantzariez gain, pertsonal gastuak izan ohi dira gasturik garrantzitsuenak. Eskulanean intentsiboak diren sektoreetan are eta gehiago, aztergai dugun kasuan bezalaxe. Era berean, zentro publikoetan gutxiengoa da bertako langileen kopurua (%26,6 egoitzetan eta %5,6 eguneko zentroetan). Taulan jasotako gastu arrunten atzean diru-partida ezberdinak eta mota ezberdinetako langileen lankostuak daudela jakinik ere, zentro publikoen gastu arruntak nabarmenki altuagoak dira besteen aldean. Zentro publikoetako langile kopuru totala kontuan hartuz (bertako eta azpikontratatuak), oro har mozkinez besteko eta enpresa pribatuetakoak baino langile gehiagok egiten du lan zentro publikoetan, nahiz eta esan dugun moduan, horien artean gutxiengoa diren langile publikoak. Diferentzia hortaz, osorik lan-kostuen disparekotasunetik eratorriko litzatekeela pentsatzea arriskutsuegia izan badaiteke ere, zentro bakoitzeko bertako langileen bataz besteko ordainsariaren datuak alderatzeak zentzu horretan pentsaraztera eraman gaitzake: 42.006 euro langile publikoen kasuan, 28.094 mozkinez besteko erakundeetako langileena eta 26.698 enpresa pribatuetako langileena.
Atal honetako titulartasunaren analisia amaitzeko finantzazioari dagozkion oinarrizko datuen analisia gehituko dugu, honek irismen publikoaren inguruko datuak areagotu baititzake, titulartasunaren analisitik harago.
Elkarteen kasuan, finantzazio pribatua (%60) handiagoa da publikoaren aldean (%40), eta finantzabide pribatuen artean gehiengo osoa familien kuota
bidez eskuratuko litzateke. Finantzazio publikoaren baitan, udal administrazioak leukake pisurik esanguratsuena. - Zahar-etxeen kasuan, gehienak publikoak izaki, finantzazio publikoa da nagusi, baita mozkin asmorik gabekoetan ere, nahiz eta azken horietan familien kuotek ere garrantzia duten (%42,5 aurrekontu osoarekiko) - Egoitzen kasuan aldiz, finantzazio publikoaren garrantzia desberdina da titulartasunaren arabera: publikoetan, aurrekontuaren %71,7 jatorri publikokoa da, nagusiki Foru Aldundiaren finantzaziopekoa (finantzazio publikoaren %76,8 izanik); mozkinez bestekoetan, finantzazio pribatuak gain hartzen dio publikoari (%53,1 eta %46,9, hurrenkera honetan), bertan banatu egiten delarik erakundeak eta familiek eginiko ekarpena; enpresa pribatuetan ere apur bat handiagoa parte hartze pribatua publikoa baino (%51,6 eta %48,4), eta bigarren partida horretan finantzazioa forala da ia bere osotasunean (mozkinez bestekoetan bezalaxe). Eguneko zentroen kasuan, finantzazio publikoak pisu handiagoa du oro har, gainerako zerbitzuetan baino: erakunde publikoetan %79,8, mozkinez bestekoetan %75,1 eta enpresa pribatuetan %59,3, guztietan Foru Aldundiarena litzatekeelarik finantzazioaren ehuneko ia ehuna. Finantzabide pribatuei dagokienean, familien ekarpenak lirateke iturri nagusia. -
Jarraian aurkezten dugun atalean pertsona nagusien esparruan Gipuzkoan diharduten gizarte-ekonomiako eragileen berri emango da. Hartarako, hautaturiko enpresalaginaren ustiaketatik lorturiko informazioa eta elkarrizketen bitartez lorturikoa gurutzatuko ditugu eta bestelako informazio gehigarriarekin osatuko dugu.
1.- Sorrera urteari dagokionean, bi data mugarriren arabera antolatu ditugu erakundeak: lehenengo Euskadiko gizarte-zerbitzuen legearen aurretik (1982 aurretik) jada existitzen ziren erakundeak batetik, urte horretatik bigarren Euskadiko gizarte-zerbitzuen legea onartu arteko epealdia bestalde (1982-1996) eta ordutik hona sorturiko erakundeak azkenik. Datu orokorretatik gizarte-ekonomian oso aitzinakoak diren erakundeak agertzen dira, guztira 6 erakunde (laginean hautaturikoen laurden bat eskas) bailirateke 1982az aurretik sorturikoak, batik bat egoitzen kudeaketan zentraturiko fundazioak eta elkarte esanguratsuak (Gurutze Gorria eta DYA). 1982-1996 epealdian 9 erakunde berri sortu ziren, nagusiki etxez etxeko zerbitzuetakoak, eta azken epealdian, 1996tik gaur arte sortu diren erakundeen artean 10 leudeke, nagusiki boluntario elkarteez osaturikoak.
2.- Erakunde horiek hartzen dituzten izaera juridikoen arabera, banaketa modu honetan geratuko litzateke:
Grafikoa 26: Gipuzkoako pertsona nagusien esparruan diharduten gizarte-ekonomiako erakundeen banaketa, izaera juridikoaren arabera
Iturria: geuk egina
Argiro ikus litekeenez izaera juridiko errepikatuena elkarteena da, bai boluntario elkarteen pisuaren ondorioz, baina baita etxez-etxeko laguntza zerbitzuan diharduten gizarte-ekonomiako erakunde gehienak (bi salbu) elkarteak direlako ere. Bestelakoen artean Kongregazioak, Ongintza Etxeak eta Erakunde Humanitarioak ageri dira, denak ere elizari loturiko figurak. Bigarren tokian fundazioak leudeke, gehien gehienean egoitza-zerbitzuen (egoitza eta eguneko zentro) kudeaketan dihardutenak eta azken postuan kooperatibak, biak lan elkartukoak. 0 2 4 6 8 10 12 14 Elkartea Fundazioa Gizarte-ekintzako kooperatiba Lan-elkartuko kooperatiba Federazioa Konfederazioa Bestelakoak
3.- Elkarteen fundatzaileei dagokionez, analisiak honako emaitzak ematen ditu:
Grafikoa 27: Gipuzkoako pertsona nagusien esparruan diharduten gizarte-ekonomiako erakundeen banaketa, fundatzaileen arabera
Gizarte-ekonomiak elkartegintzarekin duen loturaren beste adierazpide bat litzateke sortzaileen artean herri-ekimenetik sorturiko erakundeak izatearena gehiengoa. Bigarren lekuan erlijio motibazioa duten erakundeak jarri behar lirateke, horien artean sar bailitezke erakunde erlijiosoek abiarazitako erakundeak baina baita norbanako esanguratsuen testamentu bidez sorturikoak ere, gehienak gerora fundazio erlijiosoetan bilakatutakoak. Hirugarren maila batean leudeke, parekaturik, herri-erakundeetatik abiarazitakoak (3), profesional taldeen eskutik sortutakoak (3) eta enpresa pribatuek bultzatutakoak (3).
4.- Gizarte-ekonomiako erakundeek nagusiki ematen dituzten zerbitzuen analisitik honako emaitzak eskuratu dira: 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Norbanakoak Testamentu bidez Erakunde erlijiosoa Profesionala taldea Herrierakundeak Enpresa pribatua Herritar ekimena Iturria: geuk egina
Grafikoa 28: Gipuzkoako pertsona nagusien esparruan diharduten gizarte-ekonomiako erakundeen banaketa, eskainiriko zerbitzu nagusiaren arabera
Iturria: geuk egina
Orain arte aipaturiko datuekin koherentea den moduan, egoitza-zentroen (egoitza eta eguneko zentro) kudeaketan diharduten enpresak dira gizarte-ekonomiako enpresen gehiengoa, bigarren lekuan daudelarik zahartze aktiboa bultzatzen duten boluntario elkarteak eta horien atzetik etxez-etxeko zerbitzuak ematen dituzten enpresak. Analisi honetan boluntario elkarte batzuk jaso ez izanak emaitzak alda ditzakeen arren, deigarria dena da ze dibertsifikazio maila baxuko erakundeak diren gehienak, bi erakundek soilik bateratzen baitituzte esaterako, egoitzen kudeaketa eta etxez-etxeko laguntza, eta gainerakoak oso zentratuak agertzen baitira jarduera konkretu batean.
5.- Kudeaturiko zentro eta plazen analisitik, eta ontzat emanik datu hauek ez direla zertan bat etorri arestian eginiko analisiekin121, honako emaitza agregatuak eskuratu dira: gizarte-ekonomiako erakundeen bitartez guztira 2.860 pertsona nagusi dira
121 Datu hauek arestian Eustat-en datu-baseen ustiaketatik lorturikoekin bat ez etortzea da zinez espero beharrekoa, arrazoi ezberdinengatik. Lehenik, aztergai dugun unibertsoa ezberdina delako: guk gizarteekonomia aztertuz, kooperatibak enpresa pribatuen sektoretik atera eta hirugarren sektorekoei batu dizkiegu. Bigarrenik, osatu dugun laginak, sarreran aitortu dugun moduan, ez du ziur aski gizarteekonomiaren osotasuna barnebiltzen, eta horri zenbait erakundek daturik erraztu ez izana gehituz gero, errore marjina nabarmen hazi liteke. Hirugarrenik, Eustat-en analisian zentroen titulartasuna da baliatzen den aldagaia, eta guk analisian erakundeen analisia da burutzen duguna. Ezberdintasun honek eragin nabarmenak ditu gure analisirako, bereziki ugariak direlako titulartasun publikoa izan arren erakunde pribatuek kudeatzen dituzten zentroak. Gipuzkoako Foru Aldundiak errazturiko datuen arabera, Foru Aldundiaren jabetzakoak diren 9 zentrotatik 8, erakunde pribatuek kudeatzen dituzte (nagusiki bik, Biharko S.L. eta Gerozerlan S.A.) eta udal jabetzakoak diren laurdena baino ez dira hertsiki publikoki kudeatuak, erdiek kudeaketa mistoa dute (langile publikoez gain azpikontrataturiko langileak dituztelarik) eta beste laurdenak enpresa pribatuen bidez kudeatzen dira osorik. Eta azkenik, atal honetan etxez-etxeko zerbitzuetan diharduten erakundeen datuak ere erantsi dira, Eustat-en datu basean agertzen ez zirenak. 0 2 4 6 8 10 Egoitza zentroen kudeaketa Etxez etxeko laguntza zerbitzua Zahartze aktiboaren bultzatzaileak Aurreko guztiak
artatuak Gipuzkoan, 395 eguneko zentroetan, 1.496 egoitzetan eta 969 etxez-etxeko zerbitzuaren bitartez. Pertsona horien zaintza beharrak 17 eguneko zentroetan, 21 egoitzetan eta 26 herritan eskaintzen den etxez-etxeko zerbitzuarekin estaltzen dira. Etxez etxeko zerbitzuen kasuan, Gipuzkoan kontabilizaturiko 88 udalerritako 26 herritako zerbitzua gizarte-ekonomiako erakundeen bitartez ematen da, herri txiki eta ertainez gain, 10.000 biztanletik gorako zenbait herritan ere dihardutelarik (Tolosa, Pasaia, Hondarribia, Zumarraga eta Elgoibar, esaterako).
6.- Gizarte-ekonomiak enplegatzen duen pertsona kopuruari dagokionez, honako datu agregatuak erdietsi dira: guztira, zerbitzu guztiak batuz, 1.798 pertsonak dihardute soldatapean lanean, horietatik 1.456 direlarik andrazkoak (%81,3). Horiez gain, sektorean 222 langile-bazkidek dihardute kooperatibetan lanean, 214 direlarik andrazkoak (%96). Soldatapeko langileez gain, gizarte-ekonomiaren baitan bazkide eta langile boluntarioak ere barnebiltzen dira giza baliabidetan. Pertsona nagusiei bideraturiko zerbitzuetan diharduten elkarteetako bazkideak guztira 1.923 dira, 1.255 andrazkoak (%65), nahiz eta Gurutze Gorria bezalako erakunde batek milaka bazkide gehiago bilduko lituzkeen (guztira 18.403). Boluntarioei dagokienez, sektorean 1.393 langile boluntarioren lana kontabilizatzen da, horietatik 950 andrazkoak direlarik (%68), nahiz eta berriz ere Gurutze Gorriak bakarrik beste 2.469 boluntario mobilizatzen dituen, horietatik pertsona nagusien alorrean zenbatek diharduen bereiztea ezinezkoa izan zaigularik.
Grafikoa 29: Gipuzkoako pertsona nagusien esparruan diharduten gizarte-ekonomiako erakundeetan andrazkoen portzentajea, pertsonal motaren arabera
a) Zuzendaritza organoak
b) Bazkideak
Iturria: geuk egina
Irudietan jasotzen den moduan, orokorki gutiz sektore feminizatu baten aurrean gaudela ondorioztatzen da, nahiz eta proportzioak ezberdinak diren parte hartze edo lan motaren arabera. Soldatapekoen artean andrazkoen gehiengoak ez du eztabaidarik onartzen, datuak eman dituzten 18 erakundetatik 13tan andrazkoak dira langileen %90 baino gehiago, eta soilik batean dira %70 baino gutxiago (erditik gora izanik, hala ere). Aurkako muturra zuzendaritza organoetan ageri da, “kristalezko sabaia” deritzon fenomenoaren beste adibide argi bat delarik hauxe: hain erakunde feminizatuak izan arren, zuzendaritza organo erdietan emakumeak gutxiengoa dira, eta soilik bost erakundetan dira %90 baina gehiago. Bestalde, bazkide eta boluntarioei dagokienean banaketa paretsuagoa ematen da proportzioetan, esan nahi baita, gizonezkoek ere parte hartze maila handiagoa azaltzen dutela, eta boluntarioen kasuan bereziki, badirudi pertsona nagusien laguntza zerbitzuetarako gizonezkoek ere (gehienean erretiroa 0 5 10 15 ≤50% 50%-70% 70%-90% ≥90% 0 5 10 15 ≤70% 70%-90% ≥90% 0 1 2 3 4 5 ≤50% 50%-70% 70%-90% ≥90% 0 1 2 3 4 5 6 ≤50% 50%-70% 70%-90% ≥90%
8.- Pertsona boluntarioen parte hartzeari dagokionez, sektoreak lan mota hau mobilizatzeko gaitasun garrantzitsua ageri du (guztira 1.393 boluntario), nahiz eta badiren boluntarioen laguntzarik hartu nahi izan ez duten erakundeak ere (guztira 9 erakunde, nagusiki etxez-etxeko laguntza zerbitzuetan dihardutenak). Boluntarioekin lan egin nahi izan ez dutenen artean, arrazoi nagusia soldatapeko profesionalekin lan egitearen aldeko preferentzia litzateke, nahiz eta bestelako argudioak ere baliatu diren: planteatu ere egin ez izana, horiek koordinatzeko baliabide nahikorik eduki ez izana edo denbora baterako konpromisoko lanek ez balio izatearena, besteak beste.
9.- Giza baliabideen azken urtetako joeren inguruan galdetuta, erantzunak nahiko homogeneoak dira: azken urteetan hazkunde bat eman da langile mota guztietan, zer esanik ez soldatapekoenean baina baita boluntario edo bazkideenean ere, zeinak agerian uzten baitu pertsona nagusiei loturiko gizarte-beharrizana dela nabarmen hazten ari dena, eta ondorioz, baita horri erantzuteko mekanismo ezberdinen erabilera ere.
10.- Enpresen datu ekonomikoei dagokienean, inkestan erantzun mailarik apalena izan duten aldagaiak izanik, lorturiko datuak zein punturaino erakusgarriak diren zalantzan jarri behar litzateke, aurrena. Erantzun duten 15 erakundetatik, hala ere, 9 lirateke mikroenpresak, hots, 2 milioi euroko fakturazioaren azpitik dihardutenak; beste hiru leudeke enpresa txikien artean eta azken hirurak enpresa ertainak dira, 10 milioi euroko fakturazioaren gainetik mugitzen direnak (GSR. Koop, Matia Fundazioa eta Gurutze Gorria, hain zuzen ere).
11.- Erakundeen diru-iturrien jatorriaz jasotako erantzunen fidagarritasuna ere auzitan jarri beharrekoa litzateke, jasotariko erantzun askok ez baitute zentzu handirik bere horretan harturik. Dena den, eta ondorio ausartegiak atera nahi izan gabe, hiru profil mota bereziten direla baieztatuko genuke: i) egoitza zerbitzuak eskaintzen dituztenena, batetik, zeinetan pisu garrantzitsuena finantzaketa publikoak baitu (%60-75aren bueltan) baina erabiltzaileen ordainketek ere zati garrantzitsua hartzen duten (%20-35 tartean), ii) boluntario elkarteak, bestetik, finantzaketa publikoaren nagusitasun berbera
edo handiagoarekin (%75-100 tarte horretan) eta non bazkideen kuota eta dohaintzek hartzen duten gainerakoa, eta; iii) etxez-etxekoena azkenik, jasoriko datuetatik ezer ondorioztatzea zaila izan arren, ia bere osotasunean publikoki finantzaturiko enpresak liratekeela suposa litekeelarik. Azken urtetako joeren inguruan, finantzazio publikoa zein propioa (erabiltzaileen ordainketetatik eratorria, nagusiki) handitu edo mantendu egin direla baieztatzen du erakundeen gehiengoak, izan ere gutxi batzuk baino ez dira beherakada antzeman dutenak.
Inkesten emaitza orokorrek azpian aniztasun handiko erakundeen multzo baten existentzia agerian uzten dute, zeinak gizarte-ekonomiak azpi-talde nahiko definituak eta bereiziak dituela ondorioztatzera eraman baikaitu.
Honela, erakundeok eskainitako zerbitzu nagusien arabera, lau logika eta funtzionamendu ezberdinetako azpi-multzo osa litezkeela iruditzen zaigu:
1.- Egoitza-zentroen kudeaketan diharduten fundazioak 2.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuetan diharduten elkarteak 3.- Zahartze aktiboaren bultzatzaile diren boluntario elkarteak 4.- Zerbitzu dibertsifikazio handieneko kooperatiba eta enpresa soziala.
Analisia multzoz multzo eginez gero, barne antzekotasun handiagoko erantzunak erdietsi dira eta hortaz, Gipuzkoako pertsona nagusien esparruan diharduten gizarteekonomiako erakundeen artean bost familia ezberdin bereiziko ditugu:
7.3.2.1 Lares Federazioko fundazioak: Matia Fundazioa
Lehen azpimultzoa, hortaz, egoitza-zentroen kudeaketan diharduten fundazioek eratuko lukete, erakunde kopuruari dagokionez ugarienak dira, eta inkestaren aparteko ustiaketatik honako ezaugarriengatik nabarmendu dira:
1.- Erakunderik zaharrenak dira, batzuk XVIII. mendean sortuak (Zorroaga kasu), besta batzuk XIX.ekoak (Matia Fundazioa eta Mikel Deuna Egoitza, esaterako) eta gainerako gehientsuenak 80eko eta 90eko hamarkadetan sortuak. 2.- Gehienak dira fundazioak edo bestelako izaera juridiko elizkoiei lotuak (Kongregazioak eta Ongintza etxeak). Hortaz, erakunde gehienen fundatzaileen artean erakunde erlijiosoak daude edo norbanako esanguratsuen karitatezko testamendu lagapenak. 3.- Guztiak daude espezializatuak egoitza-zentroen kudeaketan, egoitza edo eguneko zentroen kudeaketan, alegia, eta salbuespen bakarrarekin, erakunde guztiek zentro bakarra kudeatzen dute, izaera lokaleko erakundeak lirateke hortaz. Guztira eguneko zentroetako 292 plaza eta egoitzetako 944 plaza kudeatzen dituzte (gizarte-ekonomiako erakundeek kudeaturiko plaen %73 eta %63, hurrenez hurren). Bi erakunderen salbuespenarekin (Zorroaga eta Matia fundazioak) gehienak erakunde txikiak dira, gaitasun apaleko zentroen kudeatzaile. 4.- Erakunde txikiak izanik gehiengoa, langile kopuruari dagokionez ere 50 langilez azpiko enpresak dira gehienak. Halaber, langile boluntarioen ekarpenak izan ohi dituzte zentro guztietan. Soldatapeko langileei dagokienez, gehiengoak azken urteetan kontratazioak gehitu egin dituztela erantzun dute, eta boluntarioen kasuan gehienetan mantendu egin da pertsona horien kopurua. 5.- Fundazioen gehiengoen (%57) zuzendaritza organo nagusietan (Patronatuan) herrierakundeek ordezkaritza dute, erakunde pribatu izan arren, herri-erakundeei nolabaiteko erabakitze ahalmena bermatzen zaielarik. 6.- Datu ekonomikoei dagokienez, Zorroaga eta Matia fundazioen salbuespenarekin, erakunde gehienek 1,5 eta 2 milioi euro arteko fakturazio bolumena dute eta finantzazio publikoa eta erabiltzaileen ordainketak dira diru iturri nagusiak (bataz beste %65-%35 portzentajetan, hurrenez hurren). Zorroagak bere aldetik, 10 milioiko fakturazioa dauka eta Matia Fundazioa da, oro har, sektore honetako enpresarik handiena 29 milioi euro pasatxoko fakturazio ahalmenarekin.
Egoitzen kudeaketan diharduten fundazio horietako gehienak, laginean hautaturiko hamarretik zortzi, Lares Federazioa (Federación de Residencias y Servicios de Atención a los Mayores –sector solidario-) izeneko bigarren graduko plataforma batean daude elkartuak (http://www.laresfederacion.org/). Estatu mailako plataforma honetan, estatuko autonomia-erkidego guztiak daude ordezkatuak, eta horietako bakoitzean, lurraldean diharduten eta Lares-en printzipioekin bat egiten duten fundazio eta egoitzak elkartzen dira. Euskadi mailan (http://www.lareseuskadi.org), guztira 27 fundazio eta egoitza daude elkartuak Lares-Euskadin, eta Gipuzkoako lurraldean 10 dira guztira (horietatik zortzik erantzun dute guk igorritako inkesta).
Federazio honetako enpresen bereizgarritasuna, horien mozkinez besteko izaeraz gain, “humanismo kristauko balioei” loturiko erakundeak izatearena da, zeinak agerian uzten baitu erakundeok elizarekiko duten gertutasuna. Horrekin batera, federazioak dituen eginbeharren artean, bigarren mailako plataformen ohiko eginkizunez gain (informazio eta aholkularitza zerbitzuak, esperientzia trukaketak, etab.) merkatuaren aurrean eragile bateratu gisa eskala ekonomiak lortzeko baliatzea (kanpo erosketak egiterako orduan, esaterako) eta langile zein herri erakundeen aurrean nolabaiteko ordezkaritza edo “ugazaben elkarte” papera jokatzea leudeke, mota ezberdinetako negoziazioetan fundazio horien interes komunak defendatzeko.
Aipagarria da bestalde, gizarte-ekonomiaren azpimultzo honetan erakunde batek besteen gainetik jokatzen duen lidergo argia: Jose Matia Calvo Fundazioak, (Matia Fundazioak), hain zuzen ere. Erakunde hau da, ez soilik azpimultzo honetan baizik gizarte-ekonomia bere osotasunean harturik ere, sektoreko erakunderik handiena, bai kudeaketa ahalmenari dagokionez eta baita enplegatzen dituen langileen ikuspuntutik ere. Honela, momentu honetan 4 eguneko zentro (107 plaza) eta 4 egoitza (358 plaza) kudeatzen ditu aldi berean, eta 507 langileko taldea du, horietatik %81 behin betiko lankontratuarekin. Aipaturiko zentro horiez gain, Matia Fundazioak bestelako zerbitzu ugari ere eskaintzen du, gaueko zentroak, ospitalea, desgaitasuna duten pertsonentzako zentroa, bizkortze zerbitzuak, familien parte hartzea bideratzeko programak, eta abar luze bat, eta ikerkuntza eta garapenean esfortzu bereziki aipagarria egiten du, Matia Taldearen baitan sorturiko INGEMA Gerontologia Institutuaren bidez122.
122 Informazio gehiago http://www.matiaf.net/caste/index.php eta http://www.ingema.es/ esteketan. 123 Zu eta Biok izeneko beste kooperatiba batek Tolosaldea inguruan etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen du, baita Yurreamendi egoitzan bestelako zerbitzuak eskaini ere, baina guztira lau bazkide kooperatibistak osaturiko kooperatiba da.
Urte batzuk atzera jo behar litzateke mugimendu kooperatiboaren apustu honen jatorria zehazteko: 2001ean Mondragon taldeak ospatu zuen Kontseilu Orokorrak, Osasun Sektorea etorkizuneko sektore estrategiko gisa definitu zuen, eta erabaki horretatik eratorri zen Mondragon Health124 bezalako ikerkuntza eta sustapen plataformaren sorrera. Geroztik mugimendu kooperatiboak etengabe aztertu izan du mendekotasunaren inguruan hedatzen joan den merkatua, bertan kooperatibek izan litzaketen aukera eta erronka nagusiak identifikatze aldera.
Honela, Elkar Ikertegiak 2007an buruturiko azterlan batean, kooperatibak sektorean barneratzeko aukera argiak nabarmendu ziren, nagusiki gizarte gero eta zaharrago batek sorturiko eskari hazkorrak eraginda eta eskaintza pribatua nahikoa ez zela baloratu zelako baina baita herri-erakundeen aldetik emandako bultzada berriak (Mendekotasun Legeak ekarritako konpromiso publikoak medio) finantzazioan aukera berriak sor zitzakeelako ere. Era berean, kooperatibek gainerako erakunde pribatuen aldean izan litzaketen abantailak ere identifikatu ziren: Mondragon talde kooperatiboaren parte izateak ematen dien prestigio eta kaudimena, herri-erakundeetatik zuzenki eginiko aitorpena (bai Mendekotasun Legean eta baita bestelako gizarte-zerbitzuen legeetan ere) eta enplegu kooperatiboaren kalitate eta egonkortasun handiagoa (Elkar Ikertegia, 2007).
Kooperatiben sektoreak, hortaz, herri-erakundeen aurrean izan lezaken eragiteko ahalmenaz baliatuz, eta sektoreko hainbat enpresa pribatuk agertzen zuten kudeatzegaitasun falta probestuz, bi esparru horietatik zerbitzuen kontratazioak eskuratuko lituzkeen enpresa kudeatzaile baten aldeko apustua egin zuen: GSR. Koop, hain zuzen ere.
bildutako MCC Inversiones eta Auzo Lagun) jarri zuten negozioa martxan jartzeko hasierako kapitala, bazkide kapitalista bihurtuz, eta hortik aurrera kooperatibak autonomia finantzaria mantendu beharko luke bazkideen ekarpen eta enpresaren jardueraren bitartez.
Bestalde, GSR kooperatiba, printzipioz hirugarren erakundeen (publiko zein pribatu) titulartasuneko zentroen enpresa kudeatzaile izateko ideiarekin jaio zenez, arazo bat planteatzen zitzaion zerbitzu kontratazioen behin-behinekotasuna eta langile-bazkideen behin-betikotasunaren artean. Afera honi bazkide guztien derrigorrezko subrogazioarekin egin zitzaion aurre, eta subrogazioa ezartzeak, bazkidekooperatibisten lan hitzarmenean aldaketa esanguratsuak egitea ekarri zuen: i) batetik, ohikoa den eran Lagun Aro edo Autonomoen Erregimenpean aritu beharrean, kooperatiba Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean txertatu zen, bazkidetu beharreko langileek gizarte-prestazioetan galerarik nozitu ez zezaten; ii) bestalde, langileak bazkide izateko gutxieneko derrigorrezko ekarpena 2.000 eurotara jaitsi zen; sektoreko langileen eros ahalmen apala bazkide bilakatzeko arazo bilaka ez zedin, eta, iii) azkenik, sarrera-kuota, hau da, bazkideak kooperatibatik baja hartuz gero kooperatibari itzuli beharreko dirua, ahalik eta portzentaje baxuenera jaitsi zen, hasierako ekarpenaren %5ean utziz.
Agerian geratzen denez, GSR. Koop kooperatiba berezi gisa garatzen joan da, sektoreko baldintzei egokitu beharrak eraginda, eta bere apustu estrategikoan zentroen kudeatzaile izatetik, egoitza berrien bultzatzaile izatera ere igaro da, Aretxabaletako egoitza honen erakusle, eraikuntza LKS Injeniería-k burutu baitu GSR-ri egokituz zentroaren kudeaketa. .
1.- Zerbitzuen dibertsifikazio handia lortu du, egoitza zerbitzuez gain, etxez-etxeko laguntza zerbitzua, tele-laguntza zerbitzua, eguneko arreta eta atsedenerako zerbitzuak eta etxebizitza babestu eta komunitarioak ere kudeatzen baititu, ez soilik Gipuzkoan, baita Euskadiko gainerako lurraldeetan zein Euskaditik kanpo ere (Errioxan) 2.- Kudeaturiko zentro eta zerbitzuen zifra nagusiak hauexek lirateke: 9 eguneko zentro (83 plaza okupatuak 119 plazako gaitasunarekin), 9 egoitza (524 plaza okupatuak 630eko gaitasunarekin), etxez etxeko laguntza 3 herritan (130 erabiltzaile), 2 etxebizitza komunitario (28 erabiltzaile) eta 2 etxebizitza babestu (3 erabiltzaile). Guztira 728 erabiltzailek jo dute GSR-k eskainitako zerbitzuren batera, Gipuzkoa zein Gipuzkoatik kanpo. 3.- Langile kopuruari dagokionez, egun GSR-k 410 langile ditu enplegatuak, horietatik 192 soldatapean eta 218 bazkide kooperatibista bilakatuak. Bazkide/soldatapekoen %53ko ratio hori ere nahiko ezohikoa da kooperatiba industrialen aldean, nahiz eta zerbitzuetako kooperatibetan mota ezberdinetako orekak izatea geratzen den. 4.- Datu ekonomikoei dagokionez, urteko 16 milioi eurotako fakturazio bolumenarekin, sektoreko gizarte-ekonomiako bigarren enpresa handienaren tokia hartu du jada, Matia Fundazioaren atzetik.
1.- Erakunderik berrienak lirateke konparazioan, laginean hautaturiko erdia baino gehiago 1996tik hona sortuak baitira, asko mende berriarekin batera. Erakunde hauen artean zaharrenak, boluntario elkarte orokorragoak dira, DYA elkartea eta Gurutze Gorria, hain zuzen ere. 2.- Izaera juridikoan denak dira elkarteak, Gurutze Gorria izan ezik, (Erakunde Humanitario gisa definitua baitago). 3.- Fundatzaileen artean herri-ekimeneko erakundeak izatearren bereizten dira argiki, soilik erakunde batek aitortu baitu herri-erakundeen bultzadaz sortu izana. Normalki, beraz, “gizarte zibil antolatuaren” logikan diharduten elkarteak dira, boluntariotza lanetan zentratuak, kasuren baten salbuespenarekin (trebakuntza konkretuko profesional taldeek osaturiko elkarteen kasua, Lahar Elkargoa bezalaxe). 4.- Elkarte hauek eskainiriko zerbitzuen analisitik, gizarte-zerbitzuen legeak definituriko zerbitzuen artean, “partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua” eta “gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua” dira gehien nabarmendu direnak, horien atzetik datozelarik “atsedenerako zerbitzua”, “autonomia sostengatzeko zerbitzuak” eta “familian esku hartzeko eta bitartekaritza egiteko zerbitzuak”. 5.- Elkarteetan parte hartzen duten pertsonen artean, gehienak boluntario elkarteak izanik, soldatapeko langilerik apenas ageri den. Soilik hiru erakundek aitortu dute soldatapean diharduen langileren bat izatea, alde batetik Gurutze Gorriak (234 langilerekin), bestalde Lahar Elkargoak (esku hartze psikosozialerako gerontologia profesionalen elkarteak 84 langile ditu) eta azkenik Nagusilan-ek (langile bakarra). 6.- Ordaindutako lanetik ez dutena, bazkide eta boluntario bidez osatzen dute elkarteok. Horrela gehienak gizarte-oinarri garrantzitsu baten gainean sortuak dira, 100-200 bazkideren laguntzarekin eta elkarte handienak gehiagorekin: Nagusilan-ek 855 bazkide ditu eta Gurutze Gorriak 13.063. Orokorrean bazkide kopuruaren oso azpitik egon ohi da lan boluntarioak modu egonkorrean egitera animatzen direnen kopurua, tamaina guztietako elkarteak daudelarik: 14 boluntariotik hasi eta 855 boluntariora bitarte. Azken urteetan bazkide kopurua boluntario kopuruaren gainetik hazi dela ondoriozta liteke halaber. 7.- Datu ekonomikoei dagokienez, boluntario elkarte txikiek fakturazio ahalmen apala ageri dute (25.000 eurotik beherakoa). Boluntario elkarteen artean bakarrak gainditzen du langa hori, Nagusilan-ek, eta gainerakoak soldatapeko langileak dituzten elkarteak lirateke. 8.- Diru iturrien jatorriari dagokionez, nagusiki herri-erakundeen subentzio bidez bizi diren elkarteak izan arren, baztergarriak ez diren zenbatekoak eskuratzen dituzte bazkideen kuoten bidez (%10etik %25era bitarte).
Aipatu ditugun elkarteen artean, dudarik gabe, Nagusilan Elkarteak erreferentziazko lana betetzen du pertsona nagusiei bideratutako boluntariotzari dagokionean. Azpimarratzekoa da horien lana hirugarren pertsonen mesedetan diharduten pertsona
boluntarioak baitira, asko eta asko adinean gora joandakoak, gainera. Aspektu horretan bereizten dira gainerako zaharren elkarte eta zahar-etxeetatik, edo gainerako pertsona nagusien ordezkaritza erakundeetatik, “zahartze aktiboaren paradigman” bete betean sartzen direlarik, pertsona nagusien artean boluntariotza lanak kanalizatzeko funtsezko elkartea bihurtuz. Era berean, bestelako elkarte orokorragoen aldean (DYA edo Gurutze Gorria bezalakoak) pertsona nagusien premiak asetzera bideraturiko elkartea delako nabarmendu nahi izan dugu atal honetan.
7.3.2.4 Etxez etxeko laguntzan diharduten elkarteak: Ilarki Elkargoa
Azken talde bat etxez etxeko laguntza zerbitzuetan diharduten elkarteena litzateke. Etxez etxeko laguntza zerbitzuen sektorea bereziki pribatizaturiko sektorea da, oso gutxi baitira udaletxeko gizarte-langileen bitartez zerbitzu hori zuzenean eskaintze dutenak (udalerrien %10 eskas). Beraz, enpresa pribatuen bitartez eman ohi den zerbitzu bati buruz ari gara, non estatu mailako bizpahiru enpresa handik (nagusiki CLECE eta EULEN) ematen baitute udalerririk gehienetako zerbitzua. Hala ere, gizarte-ekonomiari loturiko erakundeek Gipuzkoako udalerrien heren batean dihardute lanean, herri txiki asko baina baita tamaina ertaineko herrietan ere (10.000 biztanletik gorakoetan). Elkarte hauen analisi alderatutik honako emaitzak nabarmenduko lirateke:
1.- Erakunde gehienak 90eko hamarkadatik aurrera sorturikoak dira, gizarte-zerbitzuen legeek ezarritako zerbitzu berri baten garapenak bultzatuta ziurrenera. 2.- Fundatzaileen artean askotariko eragileak agertzen diren arren, nagusiki logika konkretu bati erantzuten dio elkarteon sorrerak: ordura arte zerbitzu horiek eskaintzen zituzten langile (emakume) taldeek auto-enplegurako sorturiko erakundeak lirateke, gehienetan herrierakundeen eskariari erantzunez. Honela, ordura arte modu informalean edo herrierakundeetatik emaniko zerbitzua formalizatzeko mekanismo gisa interpreta liteke elkarte horien sorrera. Hala ere, badira bestelako logika bati erantzuten diotenak ere, mozkin asmorik gabeko elkartetan bilakatu diren enpresa pribatuenak, hain zuzen ere, legeak ezarritako zenbait abantailen onuradun izateko helburuarekin bilakatuak. 3.- Izaera juridikoari dagokionez, gehiengoa elkarteak dira, kooperatiba baten (Zu eta Biok. Koop) salbuespenarekin. 4.- Guztira 744 pertsona artatzen dira, erakunde horietan diharduten 292 langile eta 4 bazkidelangileren bitartez. Gainerako pertsonal motari dagokionez, bestelako elkarteekiko diferentzia nabarmenak ageri dira: oso gizarte-oinarri ahuleko elkarteak dira, bazkiderik gabeko elkarteak batzuk, eta guztira 24 bazkidek sostengatzen dituzte azterturiko 6 erakundeak. Boluntarioen erabilpenari dagokionean ere antzerako emaitzak erdiesten dira, erakunde bakarrak erantzun baitu boluntario bidez osatu izana bere zerbitzua. Boluntarioak ez erabili izanaren argudio gisa, horien lanak baliorik ez izatea edo soldatapeko langileekin aritzearen preferentzia nabarmendu dira. 5.- Datu ekonomikoei dagokienez oso informazio murritza eskuratu da. Erakunde bakarrak osatu du alor hori, eta beraz, hortik guztientzako baliagarri izan litekeen ondoriorik ez ateratzea hobetsi dugu.
Elkarte mota horien artean Ilarki Elkargoa litzateke erakunde adierazgarrienetako bat. Tolosa eta Tolosaldeako beste 10 herritan zerbitzua eskaintzen duen elkartea da, eta “auto-antolaturiko langile taldearen” logikari eutsiko lioke bete betean. Lehenagotik udaletxearen finantzazioari esker lanean ziharduen emakume talde bat dago elkarte honen atzean, une batean eta udaletxearen eskari zuzen bati erantzunez, erakunde formal gisa aritzeko pausoa eman zutelarik. 11 emakumek bazkidek osatzen dute egun elkartea, eta beste 31 langilek dihardute soldatapean elkarte horrentzat lanean.
Gainerakoan, elkarte zerbitzu-emailearen profilari lotu behar litzaioke bete betean, hirugarren sektoreko elkarteek egin ohi dituzten bestelako eginkizun sozialak horien eginbeharrak ez direla uste baitute. Honela, ez dute parte hartzen hirugarren sektoreko plataformetan, ez eta herri-erakundeek planteaturiko eztabaidarako foro eta
kontseiluetan ere, eta gizarte-gaien inguruko sentsibilizazio gaiak ere herri-erakundeen erantzukizun direla uste dute. Boluntario bidezko lanik ez dute egiten, hau ez baita konpromiso egonkor eta uneoro erabilgarri baterako formula baliagarria horien irudiko, eta hortaz, elkarteko langileek beraiek hartu behar izaten dituzten beregain laneko orduez kanpoko bestelako zenbait eginkizun. Elkarte honetako arduradunak elkarrizketatua izan denez, hurrengo atalean garatuko dugu sakonago esperientzia hau.
Erakunde honek Durangon (Bizkaian) du egoitza nagusia, baina Gipuzkoako hiru herritan ere ematen ditu bere zerbitzuak, Mutriku, Deba eta Elgoibarren, hain zuzen ere. Hiru herri horietan 95 pertsonari etxez etxeko zerbitzua eskaintzeaz gainera, azken bi herri horietako eguneko zentroetan diharduen pertsonalaren kudeaketan ere parte hartzen du. Horrez gain, egoitza bat ere kudeatzen du Bermeon eta zaintzaileei laguntzeko zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Guztira 59 langilez osaturiko taldea osatzen du, bi pertsonaz salbu, gainerako denak andrazkoak direlarik.
Bizitzen Fundazioa, Sartu Federazioaren (http://www.sartu.org/) baitan martxan jarritako gizarteratze-enpresa da, gizarte-zerbitzuen esparruan diharduen bakarra, eraikuntza alorrean, haurtzaindegi zerbitzuetan, telekomunikazio komunitarioan, serigrafian, mezularitzan eta abar luze batean diharduten beste laneratze-enpresen artean. Egun, 59 langilek osatzen dute enpresa, gehiengoa lan munduan barneratzeko zailtasunak izan ohi dituzten pertsonak, eta mota honetako enpresa moten bitartez gizarte-helburu bikoitza betetzea bilatu ohi da: zaintza premiak dituzten pertsonen beharrak asetzea enplegatzeko zailtasunak dituzten pertsonei alternatiba profesionalak eskaintzearekin batera.
Sartu Federazioa lau elkarteren bilketatik sortzen da 1988an: Bilboko Gaztaroa Elkartea, Arabako Sartu Elkartea, Donostiako Erroak Elkartea eta Durangoko Zabaltzen Elkartea, eta beren egitekoen artean “gizarte-bazterketaren eta kanporaketaren aurka borroka egitea” nabarmentzen dute, “gizarte-babeserako zerbitzu komunitarioen sare barruko zerbitzu publikotzat” jotzen dutelarik euren burua, beti ere gizarte-zerbitzuen sarean funtzio osagarri bat eginez eta bestelako eragileekin (publiko zein herriekimenekoekin) lankidetzak bilatuz. Gainera, bestelako gizarte-sareetan ere parte hartzen dute, esate baterako REAS-Euskadin, zeina baita Euskadi mailan Ekonomia Solidarioaren esparruan erreferentziazkoa den erakundea.
Elkarrizketak burutzeko erabili dugun gidoi irekian, pertsona nagusien sektorean Gipuzkoan diharduten gizarte-ekonomiako enpresen analisia egiteko atal oso bat planteatu dugu, horien artean izan litzaketen ezaugarri komun eta bereizgarriez gain, enpresa mota ezberdinen arteko elementu disparekoen inguruan ere gogoeta bilatzeko xedearekin. Ohar bedi irakurlea, elkarrizketatuek gehienetan “hirugarren sektore” edo “mozkin asmorik gabeko erakundeak” terminoen bitartez egiten diotela erreferentzia esparru honi, guk aurretiaz “gizarte-ekonomiaren” nozioa hobetsi nahia azaldu arren, oraindik orain bi mundu nahiko bereizi baitira hirugarren sektore tradizionalekoak eta kooperatiben mundukoak. Elkarrizketatuen ideiarik nagusienak, eginiko galdera nagusien gidoia jarraituz aurkezten dira jarraian:
Elkarrizketatuei, lehenik, gizarte-ekonomiako eragileek berezko dituzten ezaugarriei buruz galdegin zaie, ezaugarri horiek modu esklusiboan ote dituzten galdetuz.
Esklusibotasunari dagokionez, eztabaidak nahiko adostasun maila altua lortu du, teorian gizarte-egitura bakoitza ezberdintzeko ezaugarri propio batzuk zehazten diren arren, praktikan ezaugarri horiek maila guztietan aurki baitaitezke:
Berezko ezaugarrien analisian, berriz, emaitzak nahiko disparekoak izan dira, bereziki elkarrizketatu bakoitzak eredu erreferentzial ezberdin bat izan duelako buruan. Hortaz, gizarte-ekonomiarenak berezkoak diren ezaugarriez baino, gizarte-ekonomiako tipologia ezberdin bakoitzaren berezko ezaugarriez jardungo dugu jarraian, horien arteko bat etortze posible edo ezinezkoak aztertuz.
Hiru logika horiek, beraz, fundazioena, kaltetuen elkarteena eta boluntarioen elkarteenak lirateke, pertsona honen irudiko. Fundazio eta elkarteen arteko logika
ezberdinen existentzia, elkarrizketaturiko pertsona askoren ahotan agertu da, lehen horiek logika enpresarialagoekin lotuz eta bigarrenei bestelako ezaugarriak erantsiz:
Pertsona honek tipologia ezberdinen kausa, erakundeetako bakoitzak azpian duen oinarri sozialaren arabera bereiztea proposatzen du, hirugarren sektoreko erakundeen berezko ezaugarriei lotuz gizarte-oinarri sendoa, hots, bazkide kopuru esanguratsua izatearena, eta enpresa zerbitzu-emailearen logikari atxikiz gizarte-oinarririk gabeko erakundeena. Beste honentzat ere, ezberdindu beharrekoa erakundearen orientazioa litzateke, merkatu-orientazioa duen edo auto-eraketaren orientazioa duen bereiziz:
Bereizketa nagusia hortaz, gizarte zibilaren logikari eta merkatuaren logikari jarraitzen dioten erakundeen artean dago, bigarren horiek ongizate-estatuaren perbertsioa direlarik, nahiz eta bereizketa hori modu ideal batean egiterik ez dagoen:
Bestetzuk, ordea, erakundeen logikaren atzean erakundea martxan jarri duten fundatzaileen analisia barneratu beharra ikusiko dute, fundatzaileen motibazio ezberdinak baldintzatuko baitu finean, erakundeak beregain hartuko duen zerbitzu nagusiaren definizioa, eta horrek bere azken izaera:
“Baina nire ikuspuntua da lehen esan deun bezala gaur egun zahar egoitzatan gaudenak lehen izan gea Casas de Misericordia edo holako zerbait, eta beste batzuk zian lekaimearen etxiak, bai, bai, ikastetxe batzuk eta hola, orduan horrek bihurtu dira eh… zahar egoitzak gaur. Orduan horrek gehixenak ginen edo fundaziñoak edo animo de lucro barikuak. Eta ordea etxez etxeko laguntzan sartu diran beste guztiak ero pribatu bezala edo bestela sortutako lagun batzuk tartian enpresa bat aurrera eramateko, adibidez Donostikoak, lehen esan dizuten bezala, Zalako eta Lamiak ziren kooperatiba. Zergatik egin zuten hola? Ba bueno, langile batzuk pixkat hasten dia eta bueno ba guk emango diegu eh erantzuna behar horri… (B4).
Laburbilduz, beraz, hiru esparru nagusi bereiziko lirateke gizarte-ekonomiaren baitan: alde batetik hirugarren sektoreko merkatuko erakundeak, hots, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornitzaile direnak (bi azpi-sektoretan banatuak: egoitza zentroak kudeatzen dituztenak eta etxez-etxeko laguntzan dihardutenak); beste aldetik, hirugarren sektoreko ez-merkatuko erakundeak, boluntario elkarteetan gorpuztuak, eta azkenik, kooperatiben mundua.
7.3.3.2 Hirugarren sektoreko erakunde zerbitzu-emaileak: logika ezberdinak eta ezaugarri lausotuak
Bi logika ezberdin dirateke, hortaz, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornitzaile diren erakundeen artean, etxez etxeko asistentzian diharduten elkarteenak eta egoitzazerbitzuetan diharduten fundazioenak. Elkarrizketaturiko pertsona baten kontakizunak argiro azalduko luke etxez etxeko laguntza zerbitzuetan diharduten auto-enplegu logikatik sorturiko elkarteen logika:
Kontakizun honen bitartez Tolosa eta Tolosaldeako herri askotan etxez etxeko laguntzan diharduen elkarte baten historia jasotzen da, herri-erakundeen babespean handitzen eta egonkortzen joan den erakunde baten historia. Auto-enplegurako logika hori, hortaz, aurretiaz udaletxeko gizarte-zerbitzuen finantzaziopean jardundako zaintzaileen ekintzailetasunari zor zaio, ekintzailetasun hori berezkoa edo behartua izan daitekelarik, behetik gorakoa ala goitik beherakoa, alegia.
Donostiako etxez-etxeko laguntzaren ernamuinetan ere antzeko logikak ageri dira, nahiz eta dimentsio handiagoko merkatu bati aurre egin beharrak dimentsio eta kudeaketa arazoak izan dituzten elkarteen errealitatea ekarri duen sarri:
Elkarte zerbitzu emaileen artean, hortaz, logika eta bilakabide ezberdinak agertuko zaizkigu: beren ezaugarriak mantenduz nolabait egonkortu diren kasuak, merkatu eskakizunei aurre egin ezinak desagerrarazi dituenak, baina baita merkatura egokitu beharrak guztiz eraldatu dituenak ere:
Hirugarren sektoreko erakundeak tradizionalki egin izan dituzten funtzio sozialen galera nahiko agerian geratzen da Tolosaldeako etxez etxeko laguntza diharduen elkartearen kasuan ere:
Azken baieztapen horrek argiro uzten du agerian zerbitzu emaile bilakatu den elkarte baten profila, eta baieztapen oso antzerakoa jaso dugu egoitzen kudeaketan diharduen mozkin asmorik gabeko erakunde bateko arduradun baten eskutik ere:
“Asoziaziñoak pentzatzen det egiten dituztela eh…IVA-rekin eta pixkat abantailak eukitzeko, bakizu, gu gaude exento [fundazioak] eta haiek be bai [elkarteak], guretako gure alde gelditzen da, baina kasu horretan askoz gehiago, zer ba haiek ematen dituzten bere zerbitzuak gehienak dia laboralak, osea eskukuak, eta ez dute sartzen materialak, orduan ez daukozu material horren erosketa bez, orduan ez daukozu ez IVA soportado ez IVA repercutido, ta orduan elkarte bat baldin bada probablemente egingo dute IVA ez aplikatzeko” (B4)
Fundazioen kasurako ere, mozkin asmorik gabeko figura horien erabilpen funtzional edo interesatua nabarmentzen du gehiengoak, herri-erakundeen aurrean posizio hobea lortzeko estrategia enpresarialaren ikuspegitik edota herri-erakundeak zerbitzuak kanporatzeko baliaturiko estrategiaren ikuspegitik:
Hirugarren sektoreko erakundeen artean agertzen diren nolabaiteko erabilpen makurrek, erakunde horiek berezkoak dituzten ezaugarrien aitortza erlatibizatzera darama jende asko.
Honela, elkarrizketatuen artean zenbaitek aitortu izan ditu hirugarren sektorekoenak propioki liratekeen ezaugarriak, diferentzialki hornitzaile egokiagoak bilakaraziko lituzketenak mota honetako zerbitzuetarako:
Ezaugarri propio horien artean leudeke, lehenik, mozkin asmorik gabekoak izatea, baina baita erabiltzaile eta langileen parte hartzea bultzatzea, beharrizan berriak identifikatzeko gaitasuna, katalogoz kanpoko zerbitzu berriak sortzeko berrikuntza gaitasuna, gertutasuna, doakotasuna, etab. Elkarrizketaturiko beste pertsona baten iritzian, hirugarren sektorearen bi ezaugarri nabarmenenak (eta esklusiboki beraienak) gizarte-beharrizanean diren pertsonak artatzea eta beharrizan berriko egoerei erantzuna ematea lirateke:
Azkenik, mozkin asmorik ezak kalitatearen ikuspuntutik zenbait hobekuntza ekarri ere ekar lezake, mozkinak akzionisten artean banatzeko derrigortasunik ez izateak marjina handiagoa eman baitezake mozkin hipotetikoak negozioaren hazkundean eta kalitate hobe batean berrinbertitzeko, baita ikerkuntza eta garapeneko jardueren bidez aurrerapen zientifikoen aplikazioan sakontzeko ere.
“Neri iruditzen zait eh… irabaz asmorik ez eukitzeak gauza batzutan diferentzia markatzen du eta adibidez egoitzen munduan eta hirugarren adinekoen atentzio horretan nik uste dut badaudela diferentzia handi xamarrak irabaz asmorik ez dutenen eta dituztenen artean. Eh, ez da beti, kontu handia eduki behar da horrekin ere bai baina bueno,….aurreratuagoak egongo lirateke zerbitzuan aldetik eta eskaintzen duten arretaren kalitatearen ikuspuntutik. Bueno gero egia da irabazi asmorik gabeko erakunde batzuk ere ba, edo gestio kaxkarragatik edo ez dutelako jakin, ze hor azkenean da langileak ere nola tratatzen dituzun, konflikto handiak eduki dituzte langileekin,
momentu hoietan ez dute batere zerbitzu ona eman, esan nahi dizut…(…) egia da berrinbertsio handia egoten dala ezagutzan eta kontu hoitan eta beraz ikuspuntu horretatik egon liteke nahiz eta ezin dan generalizatu, hori ez da patente de corso (…) (A5)
Asko dira, ordea, hirugarren sektorearen balizko abantaila horiek erlatibizatzera jotzen dutenak, arrazoi ezberdinak tarteko, bai berezkoak dituzten ezaugarri horiek praktikan ematen ez direlako, baina baita sektorea antolatuta dagoen moduan, berezitasun horiek garrantzia galtzen dutelako ere.
Fundazio bateko arduradun baten iritzian, mozkin asmorik ez izateak zenbait arazo ere ekar ditzake, enpresa jarduera arruntagoetan arinago konpon daitezkeenak:
Pertsona kaltetu eta erabiltzaileak integratzeko mekanismo parte hartzaileagoak izatea ere ez da zertan esklusiboki hirugarren sektoreko erakundeen ezaugarri izan, nahiz eta orokorki halako praktiketarako joera bat izan:
Herri-erakundeen ikuspegitik, ordea, halako elementu parte hartzaileen mitifikazioa ere alboratu egin behar litzateke, eta gainera, praktika horiek zenbait albo-eragin kaltegarri ere sor ditzaketela argudiatzen da, zerbitzuaren azken ordaintzaileak herri-erakundeak diren neurrian:
Azken alderdi batetik begiratuta, mozkin asmorik ez izateak lan egoera duinagoak lortzeko baldintzak sor ditzakeenaren inguruan ere, zalantzak dira gehiago:
Batzuen iritzian, ordea, bereizketa bat egin behar litzateke, doktorego-tesi honetan egin dugun bezalaxe, elkar-laguntzako eta hirugarren pertsonak laguntzeko erakundeen artean, jarraian zahartze aktiboaren paradigman kokatzen den boluntario batek ederki espresatzen duen gisan:
Beste batzuen iritzian berriz, herri-erakundeen aldetik jaso izan duen erantzun zabalagoak azalduko luke elkartegintza ehun indartsu baten gabezia:
“Hor ez da egon una iniciativa popular, ez besteetan egon dan moduan. Ba diskapazidadean kontuan gurasoak zialako, ez? familian tokatu zaizu ta orduan hor jartzen zea lanean. Esklusioan munduan zera ideologikoa edo erlijiosoa zegolako. Baina zaharren munduan berriz, zaintzaileak ez dia antolatu, zaharrak ere ez, orduan ez dago hor, instituzioak izan dira ba aitzindari, ez? bueno batez ere, eh? egon dira batzuk baina…eta gero zerbitzu mailan hutsune hori bete nahi izan dute enpresek baina ez zaie oso ondo jun, hori ere egia da, ez Gipuzkoan eta ez kanpoan.” (C2)
Etxez etxeko laguntzako elkarteetan esaterako, boluntariotzak duen funtzionaltasunaz zalantza ugari agertzen dira:
Oso ondo bereizi beharra dago, hortaz, zein zerbitzu eman behar liratekeen profesionalen bitartez eta zeintzuetarako liratekeen osagarri boluntariotzako funtzioak:
“Aber, distingitu egin behar da. Zerbitzuak sekula eztia bolondresen bidez ematen, osea, nik uste dut gizarte-zerbitzuen esparruan bolondresek lan handia egin dutela eta hori inork ez du ukatzen, eta hau ezagutzaren eta lehenengo zahar hauen historian zer esanik ez! baina gaur egun administraziotatik erakundetara edo beste hirugarren sektoreko enpresa hauetara dijoazen diruak ez dijoaz bolondresak eustera, dijoaz profesionalak eustera, eta profesionalak bai ekipo teknikoak, eta bai arreta zuzeneko pertsonak. (…) Nik esango nuke momentu hontan iaia oso gutxi daude zerbitzuak modu profesionalean eman eta aldi berean bolondresak erabiltzen dituztenak etabar, nik uste dut hor konfusio handia dagoela. (…) (A5)
“Ordun honek ezin dute egin pertsona langilia denen lana, zeren eta berez dago beste lege bat, Ley del Voluntariado, hor garbi lagatzen du dana (…). Orduan hementxe [egoitza batean] ze gauzak egiten dituzte? ba, pertsonak laguntza eman denboran, etara paseatzera hementxe edo kalera be bai (…), kartetan pixkat gehiago izateko eta gehiago jolasteko, hospital baten dagonian eta ba pixkat jentiai laguntza emateko…”(B4)
Boluntariotzak bere tokia bilatu beharko du etorkizunean, baina ez erantzukizun publiko zerbitzuen prestakuntzan:
Dena den, eta boluntariotzaren inguruan nahasmen handia izan arren, elkarrizketaturiko pertsona gehienek boluntariotza etorkizunera begira beharrezko elementutzat ikusten dute, gizarte-zerbitzuek bilatu asmo duten eredu komunitarioan bere tokia izango lukeelako, ez zerbitzuen hornitzaile funtzioan, baizik eta komunitatearekiko lotura hori bermatuko lukeen gizarte-mekanismo bezala:
“Kontua da iruditzen zait hor debate faltsua egiten da ze hitz egiten da horretaz [eredu komunitarioaz] ya zerbitzu publiko nahikoak eukingo bagendu bezala, ulertzen? Eta ez da egia. Osea esan nahi dut, guk gure jarrera zen plataforma feministan, eskatu ditzagun zerbitzu publiko nahikoak eta minimo hori dagoenean orduan hitz egingo degu zer egin behar da, bolondresek zer egin behar duten, orduan. Adibidez badaude bolondresen elkarte batzuk (…) zaharren bolondres elkarte batzuk hoiek esaten dute: “guk egiten dugun lana da langileek egiten ez dutena”. Osea eurek oso argi daukie zer egiten duten eta zer ez, ba ni horrekin, non sinatu behar da…ulertzen? Hori da partekatzea, baina zuk ez dozu dana egiten, zuk egiten duzu ba lagundu jendea, egon, bueno ez dakit, pixkat kalitatea emon ezta? bizitza horri. Baina zerbitzu publikoak egon behar dira (C4)
7.3.3.4 Apustu kooperatiboa: logika berriak eta hirugarren sektorearekin uztartze gatazkatsua
Mondragon Taldeko GSR kooperatibaren esku hartzeak, logika berriak sartzen ditu bai enpresa kudeaketari dagokionean baina baita logika kooperatibo ohikoaren baitan ere. Honela, kooperatiben ezaugarri bereizgarriak nabarmentzen dituztenek, bestelako enpresen eta hirugarren sektoreko erakundeen aldean bereizi beharreko enpresak direla defendatzen dute, baina aldi berean, sektorera egokitu beharrak eredu kooperatibo berri bat ezarri beharra ekarri duela baieztatzen dute.
Kooperatibenak propioki lirateeken ezaugarri nagusien artean honakoak nabarmentzen dira:
Balio horien artean parte hartzea, mozkinen berrinbertsioa eta lan gatazkak baretzea nabarmentzen ditu kooperatibaren kudeatzaile nagusiak:
Eta ezaugarri horiez gain, enplegua mantentzea eta eraldaketa sozialerako bokazioa ere nabarmenduko lirateke. Kooperatibenak propio liratekeen ezaugarri horiek zein neurritaraino ematen diren praktikan ere ikusi beharrekoa litzateke, ordea. Izan ere, sektore honetan bereziki, aurreko atalean azaldu dugun moduan, kooperatibak moldaketa garrantzitsuak egin behar izan ditu sektorea kooperatibizatzeko aurkituriko arazoak konpontze aldera. Horrela, arazo horiek identifikatzerako orduan, honako hauek nabarmendu dira:
Praktika enpresarial horiek mantentzeak, bere alde on eta txarrekin, bere berezitasun propio eta bestelako ezaugarri ohikoekin, zenbaiten iritziz logika kooperatiboa hirugarren sektoreko erakundeen logikatik urruntzea dakar:
Kooperatiben ezaugarri bereizgarriak nabarmendu eta balioan jartzen dituztenen aldetik, ordea, kooperatibena hirugarren sektoreko logika batzuetatik gertuago kokatzen dute, ezberdintasun handiagoa ezarriz horiek eta enpresa kapitalisten artean, horiek eta hirugarren sektorearen artean baino:
Dena den, eta aipaturiko ezaugarri sozial horiek beren pisua izan arren, egitasmo enpresarialak izateak ere pisu nabarmena ematen dio izaera kooperatiboari eta beraz, gehiago dira kooperatibak erakunde hibrido gisa definitzen dituztenak:
Azken argudio bide honek zuzenean eramaten gaitu elkarrizketen bidez jorratu dugun bigarren gai-blokera, hots, gizarte-ekonomiak eta herri-erakundeek izan dituzten harremantze moduen analisira.
- Ez dago esklusiboki gizarte-ekonomiarena den ezaugarririk, ezaugarri gehienak partekatzen ditu komunitatea, estatua edo merkatuarekin. - Bi logika nagusi bereizten dira gizarte-ekonomiaren baitan: auto-enplegurako formulak batetik, eta fundazioak, bestalde. Bien arteko aldea, bakoitzak duen oinarri sozialaren arabera neur liteke. Mozkinez besteko erakundeen artean, zerbitzu hornitzaileak eta boluntario elkarteak bereizi behar dira. - Mozkinez besteko erakunde zerbitzu emaileen artean, halaber, bi azpi-multzio bereizi behar dira: alde batetik etxez etxeko laguntza zerbitzuetan dihardutenak, neurri handi batean herrierakundeen ekimenez sortuak izan dira, enpresa egitura bezala arrakasta zalantzagarria izan dute eta ez dira hirugarren sektoreko ezaugarriak mantentzeagatik nabarmentzen; beste aldetik fundazioen multzoa dago, eta salbuespenak salbuespena, argi-ilunez beteriko esperientziak dira, bestelako interesak (enpresarialak, erlijiosoak edo herri-erakundeenak) mozorrotzeko baliaturiko formulak dira. - Mozkinez besteko erakunde zerbitzu emaileek hirugarren sektoreko ezaugarri bereizgarriak nekez egiaztatzeaz gainera, ezaugarri horien egokitasunaren inguruko zalantzak ere agertu dira. - Mozkinez besteko boluntario elkarteei dagokienean, bi ideia nabarmendu dira: (konparatiboki) sare ahula osatzen dutela, alde batetik, eta zerbitzuen prestaziorako baliagarria ez den formula izatea, bestalde. Gizarte zerbitzuena heltze bidean den sektorea izatearen sintoma gisa interpreta liteke boluntariotzaren fenomenoa. - Kooperatibei dagokienean, berezko ezaugarri bereizle batzuk izanagatik ere, gizartezerbitzuetan aritzeak sui generis kooperatibizazio bat egitera derrigortu dituela ondorioztatu da. Honez gain, kooperatibak mozkinez besteko enpresengandik baino, enpresa merkantiletatik hurbilago kokatu ditu elkarrizketatuen gehiengoak.
Gizarte-ekonomiaren eta herri-erakundeen arteko harremanak aztertzerako orduan, lehena bigarrenaren aurrekari izan ote den egiaztatu nahi izan da, hau da, gizarteekonomiak bete ote izan duen ongizate-estatuaren aitzindaritza lan bat. Behin hori aztertuta, gaur egungo harreman bideak aztertzeko hiru esparru ezberdin hartu dira kontuan: i) esparru instituzionala, non gizarte-ekonomiak politika publikoen diseinuan duen parte hartze maila eta modua aztertu nahi izan baita; ii) esparru finantzaria, herri-
erakundeen aldetik ematen diren finantzazio maila eta modu ezberdinen inguruko gogoeta eskatu delarik, eta; iii) bestelako babes eta promozio neurriak.
7.4.1 Gizarte-ekonomiak ongizate-estatuaren aurrekari gisa jokatu izan duen funtzioaz
Ildo horri jarraituz, gizarte-ekonomia ongizate-estatuaren aurrekari ez eze, sortzaile ere izan dela baieztatzen duenik bada:
“Ze balorazioa nik uste det nahiko argi dagoela, hemen izan dira aurrekariak eta ez dakit aurrekariakin nahikoa esaten dan, osea, esan nahi det, sortzaileak, ez?” (C2)
Nahiz eta termino orokorretan aitzindaritzaren ikuspegi hau partekatua izan, beharrezko ñabardurak egitea ere komeni da, gizarte-zerbitzuetako sektore bakoitzaren arabera aitzindaritza horrek bilakabide ezberdinak izan baititu:
Lehen bereizketa bat egin behar litzateke, hortaz, aztergai dugun gizarte-zerbitzuetako alorraren arabera, aitzindaritza horrek izaera eta intentsitate ezberdinak izan baititu. Gureari gagozkiolarik, pertsona nagusien alorrean nabarmenduko da gutxien hirugarren sektore horren presentzia, eta indartsuena berriz desgaitasunaren alorrean:
Ekarpen horietatik ondoriozta liteke, elkarte askok bai jaiotze prozesuari eta bai ezagutza mailari dagokionez sektore publikoarentzat aurrekari eta erreferentzia izan direla, nahiz eta alorraren arabera pisu ezberdina izan. Eta horretaz gain, aitzindaritza honen bilakabideak ikusita, erlazio hori ez litzateke ordezkapen terminoetan interpretatu behar, esan nahi baita, ez litzatekeela eboluzio lineal baten fase ezberdinen segida bezala ulertu behar, non gizarte-ekonomiak ongizate-estatuaren papera hartu izan duen hau existitzen ez zenean, eta desagertzera jo duen behin hori ezarrita gero:
Izatekotan ere, ongizate-estatuaren ezarpenak gizarte-ekonomiaren funtzioen birdefinizio bat eskatzen du, eta ez honen desagerpena.
Sektorea bultzatu eta indartzeko neurri horien artean mekanismo ezberdinak jartzen dira martxan herri-erakundeen aldetik: zerga tratamentu faboragarria, lege mailako konpromisoak, sektorea ordezkatzen duten organo instituzionalen sorrera, etab. (Bakaikoa et al, 2009). Guk kasu honetarako, gizarte-zerbitzuen 12/2008 Euskadiko legeak ezartzen dituen diskriminazio positiboko neurriak jarri ditugu aztergai, 6. atalean aztertu den gisan, neurri horiek legeak aurreikusten dituen finantzazio modu ezberdin guztietan aplikatu beharrekoak baitira, eta berdintasun teknikoko kasuan hirugarren sektoreko erakundeak lehenestera derrigortzen baititu erakunde publikoak.
“Alde al zaude?” galdera planteatu zaie, zuzen zuzenean, landa lan honetan inkesten bidez azterturiko gizarte-ekonomiako erakundeei, eta baita elkarrizketatu ditugun adituei ere.
Lehen horietatik hasita, inkesten emaitzak espero izatekoak dira: gehiengo batek (%72) diskriminazio positiboko neurrien aldeko jarrera hartu du, soilik bi (%9,5) azaldu dira aurka eta gainerakoek ez dute baloratu nahi izan.
Analisia gizarte-ekonomiaren familia ezberdinen arabera burutuz gero, emaitzak ere nahiko koherenteak dira: zerbitzu hornitzaile diren erakunde guztiek, bai egoitza zerbitzuetan dihardutenek eta baita etxez etxeko laguntzan dihardutenek ere, denek batek salbu, baiezko erantzuna eman dute. Salbuespena Matia Fundazioa litzateke, honek aurkako jarrera azaldu baitu. Aldiz, boluntario elkarteen artean bestelako oreka bat ageri da: %62,5-%37,5 dira aldekoen eta baloratu nahi izan ez dutenen portzentajeak. Eta azkenik, kooperatibako arduradunak, aurkako jarrera agertu du.
Aldeko jarrera hartu dutenen artean, galdetu zaielarik zerk justifikatuko lituzkeen diskriminazio positiboko neurri horiek, gehien nabarmendu dena beren mozkin asmorik gabeko izaera izan da, aldearekin gainera, eta horren atzetik jarri dituzte, garrantziaren arabera, beste arrazoi hauek: i) erantzukizun publikoko zerbitzuen hornitzaile izateak ematen dien izaera berezia, ii) gizarte-beharrizan berriak identifikatzeko duten gaitasuna
iii) ez herri-erakunde eta ez enpresa pribatuek kontuan hartzen ez dituzten bestelako funtzio sozial batzuk betetzea (eskubide sozialen defentsa, boluntariotza, etab.), eta azken lekuan, iv) langile eta erabiltzaileen parte hartzea bultzatzen duten erakundeak izatea.
Kontrako jarrera azaldu duten bi erakundeen artean berriz, lehenak (GSR.Koop kooperatibak) erantzun du mozkin asmorik ez izatea ez dela kontuan hartu beharreko aldagai bakarra, langileen parte hartzea garrantzitsuagoa dela, eta bigarrenak aldiz (Matia Fundazioak), mozkin asmorik eza baino, kudeaketa ereduari eta zerbitzuen kalitateari begiratu behar litzaiokeela uste du erakunde bati lehentasuna emateko beste baten aurrean.
Galdera honek, elkarrizketaturiko pertsonen artean mota askotako erantzunak jaso ditu, baina ez da inondik ere adostasun zabalik erdiesten, ez herri-erakundeetako arduradun ezberdinen artean, ez gizarte-ekonomiako eragileen artean ez eta bestelako gizarteeragileen artean ere. Herri-erakundeen artean, aldekoak baino zalantzan direnak gehiago dira, gizarte-ekonomiako eragileen artean ere, gehiago dira zalantzan direnak aldekoak baino eta beraz, interesgarria da ikustea puntu honek ez duela adostasunik sortzen ez harengandik faboratuak izan litezkeenen artean, ezta hori aplikarazi behar dutenen artean ere.
Gizarte-balio erantsi bati buruz dihardu, ekonomikoki neur ezin litekeena eta gizartean betetzen dituzten bestelako funtzio sozial batzuekin lotura leukakeena. Gizarteekonomiako eragileen eta bestelako gizarte-eragileen aldetik, aldiz, aldeko argudioak jatorri ukigarriagoa du, mozkin asmorik ez izatea da gehien nabarmentzen den
ezaugarria, hori eta horrek dakarren guztia, besteak beste, zerbitzuak merkeago eskaini ahal izatea, gardentasuna kudeaketan edo iraunkortasuna lurraldean, modu horretako argudioak azalduko dira mozkin asmorik ez izateari lotuta:
“Zegatik? Gaur egun eta arlo honetan jokatzen ari dira enpresa pribatuak ikusten dutelako ba badagoela aukera bat dirua etarateko, zergatik sartu behar da Mondragon kooperatiba? Ba ikusten duelako hemen badaukala irabazteko zertxobait. Zer pasatuko luke egunen baten iristen baldin bada ba ez dagoela aukera ba lukroa eukitzeko? Hoiek danak irten ein behar dira. Eta aurretik gaudenok? Eta lukro barekuak ba jarraitu eingo degu zeren eta gure esentzia ez da hori, ez da hori eukitzia baizik eta guria da atenditzia jentia, eta ordun gure kontuak egoten dia ero nibelatuta ero galerarekin, eh? Orduan erakutsi egiten degu egoera horretan be bai, gaizki egonda, jarraitu egiten degu lana egiten” (B4)
“Justifikatzen duten argudioak, bat da bueno alde batetik igual sinpleena da baina da rentabilidade ekonomikoa, osea un coste menos que tienen que es el de buscar dividendos para sus accionistas. Hori lehenengoa da, suposatzen da berez merkeago egingo dutela. Eh bigarrena da entidade hauek gehienak hemen zeudela eta hoiek izan direla gauzak mugitzen hasi direnak. Gainea irabaziaren kontua ez da bakarrik diru kontua baizik eta badakigula hauek errotuagoak daudela territorioan, ez? (…) Eta orduan lurraldean errotuta egotea inportantea dala, eta lurraldean errotuta egoteko hirugarren sektorea askozaz ere egokiagoa da. Eta gainera beraiek ondo egin dutela denbora askoan, jendetik askozaz ere gertuago daudela, ez? orduan nik uste det ez dakit ekonomistek esaten duten bezela sinergia asko daudela ez? Eta enpresa pribatuek ez det esaten ezin dituztenik lortu, baina arazo gehiago dazkate lortzeko” (C2)
Azkenik, kooperatiben mundutik gertu dagoen pertsona batek ekarpen interesgarria egiten duela iruditzen zaigu, alde batetik herri-erakundeen aldetik babes neurriak izatearen egokitasuna defendatzen baitu, baina bestalde, bestelako irizpide batzuk gehitu beharra aipatzen du babestu beharreko eragileen definizioa egiteko, eta mozkin asmorik gabeko izaeraren birdefinizio bat proposatzen:
Oso argi mintzo da, zentzu honetan, gizarte-zerbitzuen legearen diseinuan parte hartze eta garrantzia esanguratsua izan zuen pertsonetako bat, argi uzten baitu legeak ez dituela lehenesten mozkin asmorik gabeko figura juridikoak dituzten enpresak, baizik eta tradizionalki hirugarren sektoreari lotu izan zaizkion praktikak egiaztatzen dituztenak, izan enpresa horiek mozkin asmorik gabekoak ala ez:
Diskriminazio positiboko neurrien aldekoen argudioak bildu ostean, aldeko argudioak baino zalantza gehiago dituztenenak jorratuko ditugu jarraian.
Herri-erakundeetako arduradunen aldetik ageri dira nagusiki zalantza gehien, mota horretako neurrien aurrean kontrakotasun argiko jarrerarik ez izan arren, diskriminazio horren nolakoa ondo arautu, definitu eta ikuskatu beharra aldarrikatzen da, eta mozkin asmorik ez izatea ezeren berme ez dela uste da:
Beste eragile batzuentzat ordea, zinez ez da beharrezkoa halako neurri gehigarririk jartzea, jadanik lehenago existitzen direlako herri-erakundeen aldetik kontrolerako bestelako mekanismoak edo sektore hau bultzatzeko bestelako neurriak ere:
“Nik usten det danok jokatzen ai geala nolabait partido berdina, ez? ai gea, konpetitzen ai gea eta esateizut asko izkutatzen dia larruazal horrekin [mozkin asmorik gabekoarekin] negozioak eiteko eta ordun ez nago konforme. Osea nik ustet hobe dala justizia distributibo bat langileen artean eta emaitzak gaixoentzako hobeak izan daitezkeela” (B7)
“…baina es un mal menor, osea esan nahi det, ez baldin badezu hori jartzen legeetan, osea esan nahi det hori da bigilantzia gehiago jartzeko arrazoi bat, eta bueno horren kontsekuentzia bat, baina nik hori pasatzeko arriskua dagoelako ez nuke bestea egin gabe utziko, ez?” (C2)
7.4.3 Finantzazio mekanismoak aztergai: ituntzea, kontratazioa, hitzarmenak eta diru laguntzak.
Gipuzkoan herri-erakundeen eta gizarte-ekonomiaren harreman ekonomikoen argazki orokor bat izateko, arestian aipatzen joan garen moduan, bi motatako ordainketa bideak nagusitu direla esango genuke: alde batetik, zerbitzu hornitzaileen kasuan, erakunde pribatuen zentroetako plazen kontzertazio edo ituntze politika da gehien erabili izan den bidea, eta bestalde, zerbitzu hornitzaile ez diren elkarteekin, hitzarmen edo dirulaguntzen bidea erabili izan da gehiago.
Horrez gain, titulartasun publikoko zentroen kudeaketarako, azken urtetako joera zerbitzu horiek azpikontratatzen joatearena izan da, zuzeneko kudeaketari muzin eginez eta kontratazio publikoko erreglamenduen bitartez, zerbitzuak konkurtsora atera eta hirugarrengoei esleituz. Jarraian deskribatzen da, elkarrizketaturiko pertsona baten ahotan, finantzazio publikoko politiketan gizarte-zerbiztuetan gaur arteko izaniko
ibilbidearen zentzua, diru-laguntzen mekanismotik hitzarmenetara eta hortik ituntze politiketara:
Graziazko mekanismoetatik sistema itundu batetara igarotzeko apustu honetan, elkarrizketatu honek aipatzen duen dekretua gaur gaukoz oraindik argitaratu gabe dago, hain zuzen ere desgaitasunaren alorreko hirugarren sektoreko erakundeek atzera bota nahi izan dutelako, herri-erakundeetako ordezkari batzuen iritzian guztiz desproportzionatua den eragiteko gaitasun bat baliatuz:
Eztabaida honek ere zerikusi zuzena du, beraz, gizarte-ekonomiaren eta herrierakundeen artean sor litezkeen harreman moduen analisiarekin, erlazio horiek izan baitaitezke ordezkapenekoak, osagarritasunezkoak edo kasu honetan bezala, lehiazkoak. Hargatik defendatzen da herri-erakundeetako ordezkari batzuen aldetik kontratazioaren egokitasuna, herri-erakundeei kontrolerako mekanismo errazagoak emateaz batera, ez duelako halako menpekotasunezko loturarik ezartzen herri-erakundeengan zerbitzuaren hornitzailearekiko:
“Gu oso zorrotzak izan gea ikuspuntu horretatik, pentsatzen dugu ardura publikoa defendatzeko kontratu bidez jokatzea hobe genuela, eta kontratu bidez jokatu dugu beti, eta ardura publikoa ez dena, subentzioa da” (A5)
Azken honek aipatzen duenaren ildotik, bereizketa hori funtsezko elementua da eta esango genuke adostasun maila oso zabala lortzen duela elkarrizketaturiko pertsona guztien artean: legez erantzukizun publikoko zerbitzu gisa definituriko zerbitzuak ezin dira diru-laguntzen mekanismoaren bidez ordaindu, eta erantzukizun publikokoak ez diren zerbitzuentzat gorde behar lirateke diru-laguntzak.
“…legeak ekartzen duen gauza bat da kontsolidatu egiten dela los servicios de responsabilidad pública, ez? Ta hor hortako dago katalogoa eta kartera. Ta zerbitzu horiek berdin da nork ematen dituen, pribatuak, publikoak, son de responsabilidad pública, eta zuk daukazu eskubidea erresidentzia batera juteko eta ez da asko inporta norena dan residentzia hori, eta hoiek eukiko dituzte kobertura exigentzia batzuk, ratio exigentzia batzuk, kalitate exigentzia batzuk, eta abar. Ta dirua horretara joango da ze hori da legeak betetzera behartzen duena, ez? Eta gero geldituko dira hortik nik beti jarri det risoterapia tailerrena, ez? Risoterapia tailerrak oso ondo egon daitezke baina ez dira erantzukizun publikoa, ez daude karteran ez daude katalogoan. (…) Hori guk normalean esan dugu dala una maduración del sistema. Sanidadeak eta Edukazioak ere berdina egin zuten, kartera zein da? guk ze zerbitzu prestatzen ditugu? Ba hauek prestatu behar ditugu!” (C2)
Erantzukizun publikoko sistema ezartze bidean argi dago hornitzaileentzat egonkortasun handiagoa eta ordaintzailearentzat (herri-erakundeentzat) kontrol gaitasun handiagoa emango luketen formuletara jo behar litzatekeela, eta beraz, printzipioz eta desgaitasuneko adibidea kenduta, ez dirudi eztabaida handirik dagoenik pertsona nagusien esparruan diharduten eragileen artean: gizarte-ekonomiako erakundeentzat oso interesgarria den bezala da komenigarria herri-erakundeentzat.
Epe motzera bilatu beharreko finantzazio ereduan adostasun handia aurkituagatik, moldatze edo egokitzapen horretan arazoak agertzen ari dira konkurtsoetara aurkeztu beharra onartzea kostatzen zaien elkarteen aldetik, honek egitura enpresarialagoak hartzea eta zerbitzu profesionalagoak eskaintzea eskatzen baitie:
“Orduan ze pasako da beste responsabilidad pública ez dan beste hainbeste zerbitzu oso beharrezkoak zirenekin, ez? Gainera asko daudela eta oso beharrezkoak direla, ez? (…) Baina hor subentzioen kontuan bi gauza hartu behar dira kontuan: egiten den guztia ez da subentzionagarria, (…) hor alde horretatik erakundeen aldetik aldaketa kultural bat egon behar da, eta bigarren aldaketa kulturala da subentzioak ematerako orduan hor enpresak eta kajak hor badaukatela…administrazioak nahikoa dauka ya nik uste det bere responsabilitatea diren zerbitzuak finantzatzen” (C2)
Inkesta bidez lorturiko emaitzen analisiak, ordea, unibertso mugatu baten gainean eginikoak izanda ere, finantzabide berri horietan oraindik egiteko bide asko dagoela ondorioztatu behar litzateke, gizarte-ekonomiako erakundeek lankidetza gehien erakunde publikoekin izaten dutela erantzun baitute, bai zerbitzuen kontratazioan eta baita diru-laguntzen alorrean ere. Aldiz, 6 erakundek baino ez dute baieztatu enpresaren baten zerbitzua kontratatu izana eta 5 erakundek baino ez aurrezki kutxen dirulaguntzak jaso izana.
Gizarte-ekonomia eta herri-erakundeen harremanean azter litekeen azken esparru bat politika publikoen diseinu eta ezarpenerako mekanismo parte hartzaileen existentzia da. Organo horiek Euskadi mailakoak eta Gipuzkoaren esparrukoak dira, nagusiki Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua eta Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Eusko Jaurlaritzaren esparruan eta Pertsona Nagusien Kontseilua, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Atal honetan aztertu nahi izan da, alde batetik, ea gizarte-ekonomiako erakundeek parte hartzen duten aipaturiko organo horietan; beste alde batetik, ze motatako balorazioa egiten duten organo horiez, eta oro har, parte hartze honek zein mailatakoa eta intentsitatekoa behar lukeen, azkenik.
Pertsona Nagusien Kontseiluan. Parte hartzerik handiena zerbitzu hornitzaileak ez diren boluntario elkarteena da, egoitzen kudeatzaileen artean erdiek aitortu dute parte hartu izana eta etxez etxeko laguntzan diharduteneko inork ez du parterik hartu.
Parte hartzea bideratzeko organo egonkorrez gain, erakundeei galdetu zaie ea parte hartu ohi duten bestelako behin behineko foroetan, esaterako Gizpuzkoako Foru Aldundiak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Gipuzkoan nola garatu aztertzeko 20082010 urteen artean antolaturiko Hausnarketa Prozesuan. Aipaturiko prozesuan, inkestaturiko erakundeen erdiek baino ez zuten parte hartu, eta maila kontsultibo batean 7k baino ez, horien artean leudekelarik sektorea osatzen duten familia ezberdinetako erakunde handienak (Matia eta GSR zentroen kudeatzaileen artean eta Gurutze Gorria eta Nagusilan boluntario elkarteen artean, nagusienak aipatzearren).
Bi horien inguruko balorazioa eskatuta, iritziak nahiko banaturik daudela esan behar: herena pasatxok (%38) uste du politika publikoetan eragiteko ahalmen garrantzitsua duten organoak direla, beste heren batek gaitasun mugatua aitortzen die, eta beste heren batek kasik, edo ez du baloraziorik edo ez ditu ezagutzen.
Elkarrizketatuen artean ere iritziak mota guztietakoak dira. Lehenik eta behin, organo horiek izan beharreko funtzioen definizioa zehaztu behar litzateke ondo, zein puntura arte izan behar diren erabakitze-organoak ala kontsulta eta informazio-trukaketarako organoak.
Jakina, hemen eztabaida esparru oso zabal eta mamitsu batean sartuko ginateke, herritarren parte hartzerako mekanismoen ingurukoa edo egungo organo ordezkagarrien funtzioen ingurukoa, eta ez da hori doktorego-tesi honen xedea. Soilik aipatua utzi nahi genuke eztabaida horretan jarrera ideologiko ezberdinak existitzen direla, eta alde batetik, egungo herri-erakundeek herritarren ordezkotza behar bezala betetzen ez dutela uste dutenak daude, eta beste muturrean, parte hartzearen halako mitifikazio bat salatzen dutenak ere badira:
“Hala ere nik orokorrean hartuta hirugarren sektorearen parte hartzea nik esango nuke administrazioan Euskadin alde batetik jarri direla medioak, dexente, eta de hecho nik esango nuke (…) gehiegi ere ematen zaiela, hasteko gu ere hirugarren sektorea izanik. Osea hemen nik uste det parte hartzearen mitifikazio ba dagoela eta del “bottom up” y tal, hemen erabakiak hartu behar ditu administrazioak, eta administrazioak hitz egin behar du batzuekin, hitz egin behar du besteekin, kontutan hartu baina, politika erabakiak hartu behar dituzte politikoek eta teknikoek” (C2)
Hirugarren sektorea herritarren parte hartzerako mekanismo egoki gisa jo eta gobernantza eredu berrien aldeko jarrera dutenen artean ere, herri-erakundeekiko harremanean bi plano ezberdindu beharra nabarmentzen dute, bata teknikoa, zerbitzuen hornitzaile diren erakundeekin eta bestea politikoa, oro har bestelako gizarte-eragile guztiekin:
Bi aipu horiek hirugarren sektoreko bi erakunde ordezkagarrienenak dira, baita handienak ere, lehena zerbitzuen hornikuntza eta bigarrena boluntariotza mailan, eta ikusten denez, balorazioa oro har, baikorra da. Are eta balorazio baikorragoak aurkitu ditugu, halaber, kooperatiben mundutik, herri-erakundeen aldetik interes oso argi bat azaltzen ari direla baieztatzen baitute, mundu kooperatiboak etorkizuneko gizartezerbitzuen sarean parte hartze esanguratsuagoa izan dezan.
“…Baina guzti honetan gu nahiko komodo sentitzen gea eta gainea deituak izaten gea, ta nik ustet gero eta deituago gainea. (…) Ta gainea beste arrazoi bateatik, ta da mundu kooperatiboak konfliktibitate laborala gutxitu egiten du ez? Pribatuarekiko behintzat, ez? eta ordun hori ere balore bat da, ez? administrazioarentzat konfliktibitate laborala gutxituko duen talde bat sartzen bada beti garantia da” (B7)
“Karo, honek dauke abantaila bat eta da bertan lanian dauden pertsonak baldin badia kooperatibistak orduan sortzen da arlo oso zaila eta da eskakizunarena, osea, lan baldintzarena. Zergatik esaten det hori? ba, sektore honetan gaur egun ez dagi ia makinarik pixkat erabiltzeko, (…) hori gaur egun ondio eskuz egiten degu, (…) orduan daude pertsonak pertsonak atenditzeko, pertsona horiek dauke ba bueno bere eskubideak baina batzutan be bai ba…netako gehiegi eskatzen dute, eh ta karo, hori ikusitxa, mundo kooperatibotikan datoztenak hoiek baldin badira sozioak ez dute horrenbeste eskatzen. (…) Hori honerako abantaila da” (B4)
- Desgaitasunaren aldean pertsona nagusien sektorean esangura apalagoa izan duen arren, gizarte-ekonomia ongizate-estatuaren aurrekari argia da, areago gizarte-zerbitzuen sortzaile badela ere esan liteke. Bestalde, zerbitzu publikoen hedapenarekin ez du desagertzera jo, denboran mantendu egin da egoera berrietara egokituz, eta egokitu beharra izango du aurrerantzean ere. - Herri-erakundeetatik hirugarren sektorearen alde ezarritako diskriminazio positiboko neurrien aferak eztabaida bizia pizten du. Mozkinez besteko erakundeen artean balorazio positiboa egiten da oro har, neurri handiagoan zerbitzu hornitzaileen aldetik boluntario elkarteen aldetik baino. Kooperatiben aldetik, berriz, aurkakotasuna agerikoa da. - Adituen artean diskriminazio positiboa defendatzen dutenek erakunde horien gizarte-balio erantsia nabarmentzen dute, mozkin asmorik gabeko izateak zenbait bereizgarri ematen baitizkie: lurraldean txertatuago egotea, zerbitzuak merkeago eskaintzea, gardentasuna kudeaketan, permanentzia denboran, gertutasuna zerbitzuan eta abar. - Adituen artean zalantzak dituztenak ere asko dira: mozkinez bestekotasuna baina ezaugarri garrantzitsuagoak azpimarratzen dituzte batzuek (zerbitzuaren kalitatea, lan baldintzak, enpresa-egitura kaudimendunak izatea, langileen parte hartzea), beste batzuen iritzian ez da beharrezkoa halako diskriminazio gehigarririk ezartzea, eta azken batzuek uste dute ez dela diskriminazio hori praktikara sekula eramango. - Adituen artean kontra daudenen iritziz, neurri horiek hirugarren sektoreko figura juridikoen erabilpen makurra egiteko bidea zabaldu besterik ez dute egiten. - Finantzazio mekanismoei dagokienean, diru laguntzen sistematik ituntze formuletara igarotzearen inguruko adostasun zabala ageri da: herri-erakundeei kontrol handiagoa emateaz gain, gizarte-ekonomiari egonkortasun handiagoa ematen dio. Zalantzak ageri dira, ordea, diru laguntzekiko oso menpekoak diren elkarteen etorkizunaren inguruan. - Parte hartze instituzionalaren aferari dagokionean, oro har gizarte-ekonomiako erakundeek parte hartze altua dutela ikusi da, komunikaziorako kanal formal eta informalak existitzen direlako horretarako eta interesa dagoelako bi aldeen partetik. Eztabaida ordea, parte hartze horren nolakoaren inguruan ageri da: batzuen iritzian egungoak ez dira erakunde parte hartzaileak, kontsultiboak baizik; beste batzuen iritzian desproportzionatua da gizarteekonomiari ematen zaion erabaki edo eragiteko ahalmena.
7.5 Landa lanaren emaitzak (IV): gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren etorkizuneko eredua eztabaidagai: gizarte-ekonomiaren tokia
Doktorego tesi honetan, gaur gaurkoz gizarte-ekonomiaren konposaketa aztertu eta honek herri-erakundeekin dituen harremantze moduen analisia egiteaz batera, prospekzio ariketa txiki bat egin nahi izan da, analisi orokorrari itxiera emateko.
Eztabaida hau nolabait antolatzeko, hiru atal nagusi bereizi dira: lehena gure abiapuntuari dagokiona, hots, egungo errealitatean zein (des)orekatik abiatzen garen aztertu nahi izan da, Gipuzkoako ongizate-erregimenaren analisia egitea proposatuz elkarrizketatuei; bigarrenik, azken urtetan martxan jarritako lege nagusien inguruko analisia eskatu da, lege horiek zein norantzetan eragin duten aztertu nahi eta; azkenik, ereduak zein norantzetara jo behar lukeen galdetu zaio elkarrizketatu bakoitzari, nork bere ideologiatik defendatuko lukeen sistema idealaren erreferentzia aztertuz eta besteenekin kontrastatuz. Hiru atal horietan, noski, arreta berezia jarri zaio oreka horietan gizarte-ekonomiak jokatu beharreko paperari.
bat, eta segurasko ditugula beste erregimenetatik gauza batzuk, bueno erregimen guztiak bezala edo herrialde guztiak bezela, ez? Ez direla exactamente batekoak baizik eta dauzkatela ezaugarriak batekoak eta bestekoak. Gu desde luego argi dagoena da, bueno nik uste det existitzen dela modelo mediterranear bat, laugarren modelo bat, sin duda, eta gu ez geala modelo hortakoak, ez Gipuzkoan eta ez Euskadin orokorrean. Ez gea modelo nordikoa baina modelo nordikotik baditugu gauzak, eta hartzen ari gera gauzak. Ez gea… modelo zentroeuropearra edo korporatista, baina hortatik ba asko daukagu, seguritate sozialak eta sistema kontributiboak horrenbeste pisu daukan neurrian, eh, ba, badaukagu modelo horren parte bat ez? (…) ez gea atera modelo mediterraneotik ere guztiz, ez gea hortakoak baina baditugu ezaugarri asko, (…) ze kulturalki eta familiak daukan pisua eta abar eta abar mediterraneoa da gurea, eta soziologia aldetik, ez? (…) …hirugarren sektorea bai, bai, nik ustet hori bai dela beste ezaugarri inportante bat, gure ezaugarri garrantzitsuenetako bat, eta hori modelo korporatista horren parte bat den neurrian, ba hurbiltzen gaitu Alemaniako modelora, adibidez, argi eta garbi. (…) Gainera gure lekua incluso geografikoki nahiko gurutze zea danez, ba geografikoki hor erdi eh bidegurutze batean gaude, eta maila honetan ere bidegurutze batean gaude. Orduan ba gu nordikotatik pixka bat hartzen hasi gea, eh unibertsaltasuna, eh eskubide subjektiboak, ez? hortik ere hasten ari gara edukitzen ezaugarri batzuk. (…) Estatu mailatik datorkigun araudi guztia, eh, desenpleguko eta pentsiokoa batez ere ba oso korporatista da, hori ere egia da. Egia da hemen apustu bat egin dala eta hori da nordikoen apustu bat estatuaren interbentzioaren aldeko apustu bat egin dala. (…) Igual urrutiena agian egia da modelo liberala, nik uste dut baietz, bueno modelo liberaletik eukiko genuke selektibitate pixka bat, baina ez gehiegi, (…) baina bueno nik uste det modelo hori ez dala gure tradizioan egon eta gero bilakaera politikoa ez doala horruntz, ez? (…) nordikoetaruntz joan gara maila batean, nik ustet, mediterraneotatik ez gea guztiz aldendu, eta askotan gure leku naturala izango litzateke ba hori zentroeuropearra, Alemania, Frantzia.” (C2)
Beste aditu honen arabera, gure erregimenak ezaugarri propioak izanagatik ere, erregimen ezberdinetako elementuen nahasketa bat agertuko da, eta hiru elementuk egingo dute bereizgarri: sektore publikoaren hedapen berantiarrak, familiaren parte hartze handiak eta hirugarren sektorearen pisu esanguratsuak:
Beste azalpen honen bitartez ere argi ikusten da zaintza lanak hornitzeko lehen baliabidea familia izan ohi dela, eta soilik horrek huts egiten duenean (family failure) jotzen duela jendeak baliabide publikoetara:
Zalantza handiagoak sortzen ditu, ordea, gizarte-zerbitzuen sistemaren publikotasunak, ongizate-estatu berantiar baten oinordeko izanik ere, Gipuzkoa mailan estaldura publikoa nahiko zabala dela defendatzen dutenak bat baino gehiago baitira:
Titulartasunetik harago, hau da, zerbitzua noren jabetzakoa den aztertzeaz harago, sistemaren publikotasuna sektore publikoaren benetako irismenaren arabera neurtu behar litzatekeela ondorioztatzen dugu, hortaz, sektore publikoak darabilzkien lanabes ezberdinak kontuan hartuz: prestazio publikoak, zerbitzu publikoak eta zentro pribatuetako plazen ituntze politikak.
7.5.2 Berrikuntza normatiboen norantza: Mendekotasun legearen eta Gizarte Zerbitzuen Euskadiko legearen analisia
Abiapuntuko oinarria aipaturiko hori izanik, interesgarria iruditu zaigu azken urteetako berrikuntza normatiboek zein norabidetan eragin nahi izan duten aztertzea, orain arteko ereduan sakontzea edo hori aldatzen joatea bilatu duten begiratzea, hain zuzen ere. Aipaturiko berrikuntza normatibo horiean artean, gerturapen teorikoan egin bezalaxe, Espainiako 39/2006 “Mendekotasun Legea” eta Euskadiko “12/2008 Gizarte Zerbitzuen Legea” hartu ditugu erreferentzia nagusitzat.
“ Nik uste det lege mailan, Dependentzia legea eta Gizarte Zerbitzuen legearen artean ez dagoela kontraesanik, zentzu horretan bi legeak dira nahiko…incluso esango nuke nordikoak, ze zentroeuroparekin eduki duten desberdintasun handi bat, Dependentzia legea, ta hortan nahiko nordikoa da, ez duela sortu finantzatzeko seguru bat, ez? edo finantzatzeko bide berezi bat (…) nik uste det, unibertsaltasuna, eskubide batzuk garantizatu, apustu teoriko bat gainera zerbitzuen alde, oseake hor ez dago kontraesanik.”(C2)
Bi legeek hortaz, eskubideen unibertsaltasunaren ikuspegitik, finantzaziobideen analisitik, eta zerbitzuen aldeko lehentasunagatik (diru prestazioen aldean), eredu nordikorantz joatea bilatuko lukete. Jakina, bat da legeak dioena, eta oso bestelakoa, benetako aplikazioa. Gizarte-zerbitzuen legearen inguruan eztabaida apalagoa da, bereziki gaur gaurkoz oraindik ez duelako garapen handiegirik izan:
“…guk jarri nahi izan degu zerbitzu sare berri bat baina ez diogu finantzaziorik eman. Ez genuen presio fiskal nahiko, eta gainea ez degu nahi kotizazio eta zerga berriak jartzea, ez? Ordun hor nahiko orijinalak izan gea, ez? Horrela joan zaigu joan zaigun moduan“ (C2)
Garapen maila ezberdina izan du, ordea, Mendekotasun Legeak, eta honen aplikazioak gizarte-eztabaida mamitsua jarri du mahai gainean, ez bakarrik testuan zioenaren kontra, prestazioak garatu dituelako zerbitzu publikoen oso gainetik, baizik eta politika publikoen eite horrek orain arteko ereduan sakontzea ekarri duelako zenbaiten iritziz, bilatu asmo zen eredu aldaketa oztopatuz:
“ Horrek ze ekarri du? Ekarri duna da ba pikareska handia. (…) Ba horrek negozioa estandarizatuta dauden enpresak txikitzen ai da, batez ere dependentzi legeak kalte handiena egiten du ez teleasistencia eta ez residentzi munduan, kalte handiena egiten du etxez etxeko atentzioan. Eta zeaitikan? Ba probokatzen duelako zuzen zuzenean jendeak diru iturri bat lortzen ba familiarra zaintzeko eta askotan edo zaintzen du, ez du zaintzen edo subkontratatzen du bere zaintza, ez?” (B7)
Gizarte-ekonomiako eragileei dagokienean, beraz, diru-prestazioen bideak zerbitzu formalen eskaera uzkurtzea ekarri du eta asko kaltetu ditu, zentzu horretan, sektorean indartzen joateko enpresa pribatu hauen igurikapenak. Herri-erakundeen ikuspegitik, berriz, prestazio publikoen bidea jende gehiagoren premietara iristeko bide errazago eta merkeagoa izan den arren, emaniko azken zerbitzuaren kalitatearen kontrol galera ekarri du. .
Legearen ezarpen kontraesankor honek sakoneko eztabaida oso mamitsuak gordetzen ditu. Alde batetik, eztabaida (itxuraz) teknikoago bat legoke, gizarte-zerbitzuen sistemaren ezarpenerako, prestazioen bidean sakontzeak dakartzan ondorioen inguruan. Baina bada bigarren eztabaida maila bat, kasik kulturalagoa dena, jende askok uste baitu mendekotasun legearen garapen honek berez Gipuzkoan existitzen den preferentzia kultural bati erantzuten diola, hots, pertsona nagusiek nahiago izatea bere etxean eta senideen aldetik zainduak izatea, bere premiak etxetik edo ingurunetik kanpoko zerbitzu publikoen bidez estaltzea baino.
“Gure objetibua da, oaingoz behintzat garbi dakau guk adineko jendiak ze eskatzen dun eta ze nahi dun eta da etxian eotia, ahal dan luzeena, ahal dezun arte, eh? Ezertako gauza etzeanean ordun ba residentzira ba ez dakit baztertzea, hiltzera ezta? Garbi esanda ezta?” (B2)
Bereizketa egin behar litzateke, ordea, etxean zaindua izatea eta etxean inolako kanpo laguntzarik gabe zaindua izateran artean:
Zaintza lanak etxeguneetan emateak sortzen dituen mota ezberdinetako arazoez gain, bada ordea, ustezko preferentzia kultural hori zalantzan jartzen duenik ere:
“Ez, ez nago ados. A ber, hori da espekulatzea pixka bat. Baina pentsatu behar da emakumeek zer egiten duten. Eta emakumeak badoaz zerbitzuetara eskatzera laguntza eta ez zaie ematen laguntza hori. Orduan, nik uste dut nahita erabiltzen ari direla datu hoiek kontra egiteko emakumeen joerari edo. (…) A ber, beste aldetik badago zerbait, eh? ba hori jendeari gustatuko litzaioke etxean egotea…bueno, bale, osea esan nahi dut adibidez, eguneko zentroekin gertatzen da, herri batzutan zabaldu dituzte eguneko zentroak eta jendea ez doia. Orduan hor leku batzutan feministak ere daude kanpainak egiten jendeak ezagutu ditzan, eske jendeak ez daki zer egiten dan, eta jendeak ezagutzen dituenean badoa pozik. Orduan egia da, ba klaro zuk ez badaukazu kultura hori zuk identifikatzen dozu hori eh residentziak eta ez dakit zer eta beldurra ematen dizu. Baina jendeak ezagutzen dituenean zerbitzuak erabiltzen dira” (C4)
Preferentzia kulturala baino, hortaz, zerbitzu publikoen gabezia edo ezagutza falta legoke jendeak prestazio ekonomikoen bidea hobestearen atzean, elkarrizketatu honen irudiko. Hortaz, prestazioen bidea hobeste honek ez lioke egiazki preferentzia batik erantzungo, ez baitago zinez esaterik bi alternatibaren artean aukeratzeko aukerarik dagoenik oraino, eta beraz, errazen eskuratzen den horren aldeko jarrera islatuko luke prestazioen aldeko hautuak:
Aukeratzeko aukerarik izan ezean, zerbitzu publiko nahikorik eta kalitatezkorik garatu ezean, alegia, prestazioen bidetik joaten ari da mendekotasun legearen ezarpena, nahiz eta bide honek ere, onura bezainbat arazo ekar ditzakeen:
Prestazioen aldeko jarrera horrek beraz, ondorio ezkor bat baino gehiago dituela nabarmendu behar litzateke, bai zerbitzuak formalizatzeari begira (izan eskaintza publikokoak ala pribatukoak) baina baita sistema are eta familiaristago batera joz, herrierakundeen erantzukizunekoa den zerbitzu publiko baten kalitatearen eta prestazioaren erabilpen zuzenaren gaineko kontrola galtzen delako:
7.5.3 Etorkizuneko gizarte-zerbitzuen ereduaren inguruko eztabaida: eredu mistoa aztergai
Alde batetik, beraz, hirugarren sektore indartsu baten aurretiazko existentiza, eta beste aldetik, zerbitzu publikoen iraunkortasunaren inguruko zalantzak, bi horiek dira eztabaida hau gidatzen duten giltzarri nagusiak. Beste era batera formulaturik, sistema mistoaren atzean gordetzen diren bi justifikazio nagusiak, bata, ekimen pribatuarekin egin beharreko banaketa funtzional baten argudioa litzateke, eta bigarrena, ereduaren kostua, hornidura publikoko ereduaren iraunkortasunaren gaineko zalantzak eragiten dituena.
Lehen aferari dagokionean, hirugarren sektorea sektore publikoaren aurretik jardun izanak, zenbait abantaila eman dakizkioke zerbitzuan beharrezkoak diren ezagutza eta kualifikazio mailari dagokionez. Zentzu horretan, eredu mistoaren justifikazioa, zentzuzko banaketa funtzional batean oinarritzen da, hots, “bakoitza ondoen egiten dakien horretan” espezializatzearen aldeko argudioetan.
Funtzioen banaketa hori nahiko definitua dago legez, eta nahiko partekatua gainera sektorean diharduten eragileen aldetik:
Banaketa funtzional honek, ordea, arazo bat baino gehiago sortzen ditu sektore publikoarengan, alde batetik ezagutzarekin zerikusia dutenak, baina baita kudeaketarekin loturikoak ere, zeharkako kudeaketaren bitartez sektore publikoaren irismena eta kontrolerako gaitasuna mugatzen baita, kontuan izanik bera dela, azken buruan, emaniko zerbitzuen finantzatzaile eta erantzule nagusia.
“Aber, hemen ez da ondoen egitearen kontua. Ondoen egin behar duzu egitea tokatzen zaizuna! Neri hor definizio hori iruitzen zait oso hirugarren sektorekoa, esan nahi dizut, guk ondo eiten dugu zerbitzua eta administrazioak ez du ondo egiten zerbitzua. Hori hirugarren sektoreak esatea, barkatuko diate baino, nik daukat ardura osoa, sentitzen det. Eta nik kontratatzen baldin badet ardura delegatu egiten det baino delegatu bakarrik, ardura nerea da! (…) Guk dauzkagun ekipoekin eta udaletan bereziki, (…) ezinezkoa da esparru guztietan dagoen jakintza maila, eredu berrien gainean egotea informatuta, ezinezkoa da, ez dauzkazu ekipo teknikoak horretarako hainbestekoak, (…) eta beraz egia da, niretzat hori da daukagun problema, hau da, kanpokoen eskutan utzi behar dugula ezagutzaren espezializazio horren kontua, (…) Baino, hori da kontua, uzten baldin badezu….osea esaten baldin bada “ondoen egiten dutena” hoixe ondoen egiten dutela! eta gainea ondoen egiten dutelako, jarraituko dute ondoen egiten beaiek eta zu gero eta jibarizatuagoa geldituko zea administrazio bezela, ez dezu ezer jakingo horri buruz! Etzea gai izango definitzeko ez beharrak, ez ezerre! ez ze zerbitzu maila, beraz horrekin ezin dezu oso urrutira jun.” (A5)
Zeharkako kudeaketak beraz, arazoak sor ditzake batik bat botere harremanak, bai kudeaketa ahalmenari baina baita ezagutzaren jabetzari loturikoak ere, sektore puiblikotik at desplazatzen dituelako, eta hortaz, sektore publikoaren erregulaziopean diharduten erakundeak izan arren, azkenean sektore publikoak hartu behar dituelako beregain berak erabakitzerik izan gabe finantzaketa eta zerbitzuaren kalitatean eragiten duten hainbat afera.
Hala ere, eta zeharkako kudeaketak aipaturiko arazo hauek sortuagatik ere, asko dira zuzeneko kudeaketa publikoari etorkizunik ikusten ez diotenak, arrazoi ezberdinak tarteko, baina nagusiki lan kostu garestiagoen errealitateak eraginda:
“Gero beste gauza bat dago, eta da, eh zerbitzu hoien kostea. Gipuzkoan ez dela hainbesteko problema baina adibidez Araban oso problema handia da, eta gertatu daiteke izatea. Eta hor hitz egin behar da hor daudela pribilegio batzuk, eh, jasanezinak direnak. Jasanezinak direnak. Langile publiko batek kobratzen duen dirua eta dituen eskubideak eta exijitzen zaion askotan lan konpromisoa, ez det esan nahi denak daudenik hor kafea hartzen egunero, baina ez da, eh… ez dakit nola esan sostenigarria, eh…hemen lanean ari dan langilego guztia langile publikoak dituzten lan baldintzak eukitzea. Goitikan ezin da parekatu incluso presio fiskala danesa izan da ere…” (C2)
Ikusten denez beraz, sektore publikoaen iraunkortasuna zalantzan jartzea, batik bat, sektore honetako kostuei, eta zehatzago esanik, lan-kostuei loturik agertzen da, eredu publikoa eredu mistoa baino askoz garestiagoa dela uste baitute batzuk. Beste zenbaitek, ordea, ezeztatu egingo dute argudio hori:
Azken bi elkarrizketatu horien iritzian hortaz, ez da hain agerikoa eredu azpikontratatua merkeagoa denik, ereduen kontratazioan mozkin asmodun enpresak sartzeak merezi luke bestelako gogoetarik eta gastuen inguruko eztabaida soilik planteatzea ez da zuzena sarreren, hau da, zerga-politikaren inguruko eztabaidarekin loturik ez badoa, bederen.
Edozein delarik ere norberak eztabaida honetan defendatuko lukeen eredua, egiazki ez da guztiz muturreko eredurik planteatzen ari, ez hertsiki publikoa izango denik ez hertsiki pribatua izango denik ere, ezta hertsiki familiarista izango denik ere, eredu mistoak ez baitu esan nahi sektore publikoa guztiz desagertzera doanik, ez eta sistema osorik familiarengan oinarrituko denik, baizik eta oreka bat egon behar duela gizarteegitura guztien artean:
“Bueno nik uste det modelo mistoa ondo dagola, baina modelo mistoak ez du esan nahi modelo publikoa desagertu behar denik. Modelo mistoak esan nahi du egon behar direla plazak publikoak, gestio publikoarekin, eta egon behar direla beste plaza pribatuak gestio pribatuakin, hori da modelo mistoa. Osea modelo mistoa ez da bakarrik batzuk egin inspekzioa eta abar eta besteak prestazioa” (C2)
“Bai, bai, nik uste baietz, batez ere nik uste dut, osea, eske ez dakit nola esan, eske lan asko dago! Lan asko dago eta diru asko behar da. Hori hasteko, orduan ba bueno, ez dakit, pentsatu behar duzu ez duzula lortuko zerbitzu publikoekin bakarrik, familiarekin argi dago ezetz, ez dozula lortzen, eh? Ze gainera eske jendea ez dago ondo zainduta. Familiarekin bakarrik jendea ez dago oso ondo zainduta (…) Orduan estatuak bakarrik segurasko ez orduan guztiok hartu behar dugu parte. Baina klaro tranpa egiten digute instituzioek, egite dutena da bai bai guztiok hartu behar dugu parte orduan orain benga komunitarioa eta…ez, ez, zerbitzu publikoak bebai, ulertzen? Orduan izan behar da dena batera, iruitzen zait niri eh?” (C4)
Etorkizuneko eredu misto honetan beraz, gizarte-egitura guztiak daude deituak parte hartzera, horien artean guk aztergai dugun sektoreak zein etorkizun izango duen jakitea zaila izan arren.
Elkarrizketatuen artean zalantzak ageri dira gehienen aldetik. Nahiko argi dagoena da, gizarte-zerbitzuen sistemak, geroz eta helduagoa eta espezializatuagoa den eremu bat izanik, eta kudeaketa publikoko ereduetatik aldenduta garatzen doala ikusirik, enpresa egitura indartsu eta konprometituen premia izango duela; indartsuak zerbitzu hornitzaile diren neurrian erakunde kaudimendunak izatea eskatuko baitzaie, eta konprometituak ezaugarri oso bereziko sektore batean dihardutelako. Ezaugarri horiek bereganatuz, merkatua enpresa kapitalisten mesedetan garatuko den edo ez den, ikusgai dago.
Egitura geroz eta enpresarialagoak izatea beraz, nahi nahiezko baldintza izango da aurrerantzean gizarte-zerbitzuetan aritzeko, nahiz eta horrek enpresa pribatu kapitalisten mesedetan joko lukeen ez dagoen hain argi, enpresa horietako asko sektorean behin sartuta, atzerako bidean direla ikusten ari baita, arrazoi ezberdinak tarteko: publikoki erregulaturiko sistema batean aritzeak beren mozkin marjinak asko estutzen dituelako, krisi ekonomikoak negatiboki eragin duelako, etab.
“Ze arlo honetan eztago diru askorik, osea ez dago negozio askorik, marjenak txikiak dia, orduan eskala handia badaukazu agian bai, baina enpresa txiki asko itotzen ai dia. Esate bateako momentu honetan dependentziaren legea dala eta eztala asistencia a domicilioko edo etxez etxeko atentzioa ba hainbat enpresa itota daude, itota daude administrazioak ipini ditun arau konkretu batzuk itotzen dutelako gero aukera enpresariala” (B7)
“Ez, ez. Hasieran pentsatzen zuten hauxe izango zala “la letxe”, gaur egun ya danak kejatzen daude (…) horregatikan sartu dira hainbeste enpresa inmobiliarioak, ba karo gaur egun ikusten dute nik dirua sartu det eta ohituta gainera lehen bezela dirua ateratzen… ez dogu ateratzen! Ba orduan hauxe ez dau balio guretako” (B4)
- Pertsona nagusien alorra hiru aldagai nagusik definitzen dute: sektore publikoaren garapen berantiarrak batetik, esparru familiarraren nagusitasunak bestetik, eta gizarte-ekonomiaren pisu erlatiboki garrantzitsuak, azkenik. Hiru ezaugarri horiek eredu mediterraneoko ongizateerregimen batenak dira nagusiki, nahiz eta gurean erregimen ezberdinetako ezaugarriak ageri direla egiaztatu den. - Azken urteetako lege berrikuntzek sistema heldutasunerantz bideratu nahi izan duten arren, alde handia dago testuan ezarrita dagoenetik praktikan gertatzen ari denera. Euskadiko gizartezerbitzuen legeak apenas izan duen oraindik garapenik. Mendekotasun legeak aldiz, teorian bilatu asmo zenaren aurkakoa ekarri du: prestazio ekonomikoen bidean sakontzea zerbitzu publikoen bidea alboratuz. - Etorkizuneko gizarte-zerbitzuen ereduaren eztabaidari dagokionean, erantzukizun publikoko sistema misto gisa definitzen da eredua, funtzioen banaketa argia ezarriz herri-erakundeen eta eragile pribatuen egitekoen artean. Azken horiei zerbitzuen hornikuntza soilik egokitzen zaienez, eztabaida nagusiki zerbitzu publikoen hornikuntza pribatuaren gaiak pizten du. Aditu batzuek banaketa hori eraginkortasun terminotan defendatu arren, beste zenbaiten iritzian kudeaketa osorik eragile pribatuen eskutan uzteak menpekotasun harremanak sortzen ditu herri-erakundeentzat. - Gizarte-ekonomiako eragileek gizarte-zerbitzuen etorkizuneko sisteman izango duten parte hartzearen inguruan, bi aldagai dira nabarmendu direnak: alde batetik egitura enpresarial sendoko eta zerbitzu kalitate oneko erakundeak izateko gaitasunak baldintzatuko du hori, eta bigarrenik, herri-erakundeen engaiamendu handiagoak. Gizarte-ekonomia, beraz, herrierakundeen eskutik eta enpresa egitura sendoagoak bilakatzearen bidetik garatu ahal izango da etorkizunean, enpresa kapitalistek baino aukera gehiagoren jabe den argi ez dagoen arren.
Sektoreko eskari eta eskaintzari dagokionean
1.- Eskariari dagokionez, mendekotasuna aitortua duten pertsonen gehiengoa (%78) pertsona nagusiak direla ikusi da, eta logikoki, herri-erakundeetatik mendekotasunera bideraturiko gastuaren gehiengoa pertsona nagusien esparrura bideratzen da. Azken datuen arabera, Gipuzkoan ia 32.000 pertsona lirateke
mendekotasunari loturiko zerbitzu edo prestazio publiko bat (edo gehiago) eskatu dutenak, eta horien artetik %68ak jaso du bataz beste eskaturiko prestazioa, ehuneko hau handitu egiten delarik pertsonen mendekotasun gardua handitu ahala. Zerbitzu ezberdin guztietan erabiltzaileen artean gehiengoa (lautik hiru, gutxi gora behera) andrazkoak direla frogatu da.
2.- Mendekotasuna duten pertsonen eskariak, baliabide publiko ezberdinak lehenesterako orduan, eredu nahiko argia erakusten du: gehiengoak, herenak gutxi asko, prestazio ekonomikoak eskatzen ditu, nagusiki familiakoek eskainiriko laguntzei bideraturiko diru laguntzak Horien atzetik ageri da, bigarren tokian, telelaguntza zerbitzua, gero egoitza zerbitzua, ondoren etxez etxeko laguntza eta azken tokian eguneko zentroen erabilera, azken biak direlarik hortaz izaerarik komunitarioena duten zerbitzuak. Prestazio horietako bakoitzaren erabilerak pertsona nagusien lehentasunari erantzuten dion ala baliabide publikoen existentzia faltaren ondorio den argitzeke geratzen da. 3.- Eskaintzari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundia da, herri-erakunde guztien artean gastu publikoaren zatirik handiena bere gain hartzen duena, prestazio ekonomikoen kasuan ia ehuneko ehunekoa. Horren ondorio da, Foru Aldundiak gizarteongizatera bideraturiko aurrekontuaren erdia pasatxo, pertsona nagusien esparrura bideratzea. Dena den, finantzazio horren esangura ezberdina da egoitza-zentroen kasuan zentroa pribatua ala publikoa izan: zentro publikoen kasuan finantzazioaren gehiengoa forala izan arren, zentro pribatu zein mozkinez bestekoetan diru iturrien artean portzentualki handiagoa da jatorri pribatuko finantzazio, hots, familien aldetik eginiko ekarpenek suposatzen dutena. 4.- Gizarte-baliabideen titulartasunari dagokionez berriz, erealitate ezberdinak ageri dira zerbitzuaren arabera: egoitzen kasuan, SIIS, IMSERSO eta Eustat-en datuak alderatuz gero diferentzia nahiko nabarmenak ageri diren arren, argazki orokorra egitekotan, plaza kopuruari dagokionez %45 inguru publikoak lirateke, eta pribatuen artean gehienak, ia ehuneko ehuna, itunduak leudeke, hots, osorik publikoki finantzatuak. Mozkinez besteko erakundeek kudeaturiko plazen kopurua plazen herenaren bueltan legoke, gutxi-gora-behera. Eguneko zentroen kasuan berriz, aipaturiko hiru datu-iturrien arabera zentroen %60 publikoak lirateke, eta mozkinez bestekoak %15 eskas. Plaza gaitasunari dagokionean, berriz, publikoak txikiagoak dira,
ziuraski herri txikietan kokaturik egotearren, plaza guztien artean %44,4 soilik kudeatzen baitute eta aldiz mozkinez bestekoak %20 inguru. 5.- Zentroen titulartasunari zentro bakoitzeko langileen analisia gehituz gero ordea, titulartasun publikoaren emaitzak nabarmen apaltzen dira: pertsona nagusien egoitza zentroetan guztira lanean diharduten langileen artean %20 lirateke publikoak, eta %9 eguneko zentroen kasuan. Egoitza zentro publikoetan beraz, langile publiko bakoitzeko 2,6 azpikontratatuak dira, eta eguneko zentroetan, langile publiko bakoitzeko 11 dira azpikontratatuak. 6.- Ondorio orokor bezala, hortaz, Gipuzkoako gizarte-zerbitzuen esparruan elkartegintza ehun indartsu bat izan badela baieztatu den arren, pertsona nagusien esparrura etorrita esangura hori apalagotzen doala ikusten da, zentroen enpresakudeaketa eskatzen duten zerbitzuetan askoz apalagoa baita mozkinez besteko erakundeen garrantzia. Finantzazioari dagokionez berriz, sistemak oro har, nagusiki izaera publikoa izaten jarraitzen duela ere baieztatu behar litzateke, titulartasunean zentro pribatu guztien batura baino apur bat apalagoa izan arren zentro publikoena, finantzaketan ia plazen ehuneko ehuna zuzenki ordaindu edo ituntzeko ohitura mantentzen baita (plazen %2-3 buelta horretan legoke finantzazio publikorik jasotzen ez duten plazen portzentajea). Enpresa pribatuen garrantzia, azkenik, mozkinez bestekoena gainditzera iritsi dela ondorioztatzen da kudeaturiko zentro eta plazei dagokienean azken urteetan izaniko hazkundea dela medio, bereziki gaitasun handiko egoitza zerbitzuetan kontzentratzen delarik horien esku hartzea.
7.- Igorritako inkesta erantzun duten gizarte-ekonomiako 27 erakundeen erantzunetatik, gizarte-ekonomiaren honako datu orokorrak erdietsi dira: guztira 2.860 pertsona dira artatuak gizarte-ekonomiako erakundeen bitartez, Gipuzkoako 21 egoitzetan, 17 eguneko zentrotan eta 26 herritan ematen duten etxez etxeko laguntzaren bitartez. Horretarako, 1.798 pertsona enplegatzen dira soldatapean eta 222 langilebazkide gisara. Horiez gain, gizarte-ekonomiako elkarteetan 1.923 pertsona bazkide dira eta boluntarioei dagokienean, 1.393 boluntarioren lana kontabilizatu da. Lan figura horien guztien artean andrazkoak gehiengoa dira, soldatapeko langileen artean %90tik gora ia kasu guztietan, eta neurri apalagioan bada ere baita bazkide eta boluntarioei
dagokionez ere. Kontrara, zuzendaritza organo gehienetan emakumeen presentzia nabarmen apalagoa da. Enpresen tamainari dagokionean, azkenik, gehiengoa mikroenpresak dira, eta solik hiruk gainditzen dute 10 milioi eurotako fakturazioa, GSR. Kooperatibak, Matia Fundazioak eta Gurutze Gorriak, hain zuzen ere.
8.- Datu orokorrez gain, gizarte-ekonomia logika ezberdinekin funtzionatzen duten bost azpitaldek osatzen dutela ondorioztatu da: i) lehenik, egoitza zentroen kudeaketan diharduten fundazioak, gehienak Lares Federazioan bilduak, Matia Fundazioa delarik erreferentzia nagusia; ii) bigarrenik, GSR kooperatiba, Mondragon taldearen baitakoa; iii) hirugarrenik, zahartze aktiboan diharduten boluntario elkarteak, Nagusilan elkartea buru; iv) laugarren tokian, etxez etxeko laguntzan diharduten elkarteak, Ilarki elkargoa horien artean handiena; v) azkenik, Bizitzen Fundazioa laneratze enpresa, enpresa sozial edo solidario kategoria eman dioguna.
9.- Gizarte-ekonomiaren baitako logika ezberdin horiek ere jaso dira analisi kualitatiboaren bitartez. Izaniko elkarrizketa ezberdinen nola halako sintesi bat egite aldera, hiru multzo ezberdin egiten dira: lehenik, mozkinez besteko erakunde zerbitzuhornitzaileak. Horien artean logika ezberdineko enpresak ageri dira zerbitzuaren arabera, (nagusiki etxez etxeko laguntzan diharduten elkarteen jarduna zentroen kudeaketan diharduten fundazioetatik bereizten da), eta era berean, eztabaida nahiko bizia jaso dugu elkarte horien berezko ezaugarrien inguruan, batzuen irudiko hirugarren sektoreko praktikei lotuak agertu arren, beste askorentzat logika horien erabilpen makurra egiten baita sarri askotan. Bigarren multzo batean leudeke boluntario elkarteak, hirugarren sektoreko logikie lotuagoak baina garrantzia nahiko ahula dutenak pertsona nagusien esparruan desgaitasuneko sektorearekin alderatuz, izan ezintasunagatik ala izan zerbitzu horietarako beharrezkoak ikusten ez direlako. Azkenik, esperientzia kooperatiboa dago, bertako partaideen iritziz hirugarren sektoretik gertuago egonagatik, gainerako berriemaile gehienen iritzian enpres pribatuen logikatik gertuago egongo litzatekeena. Eztabaida horiek luze zabal jorratu dira.
Gizarte-ekonomia eta herri-erakundeen arteko erlazioa
11.- Gizarte-ekonomia eta herri-erakundeen harremanaren beste bi ikuspegi ere landu dira, finantzaria eta harremanezkoa. Harreman finantzarian sistemak mekanismo egonkorragoetara jo beharra argudiatu du gehiengo osoak, diru-laguntzen sistema batetik kontratu edo itun bidezko harremanetara igaro beharra aldarrikatuz. Finantzazio mekanismo mota bakoitzaren onura zein kalteez, aplikazio zein etorkizuneko apustuez, eztabaida interesgarria jaso da. Azkenik, harremanezko esparruari dagokionean, orokorrean nahiko sintonia onean bizi diren bi sektore direla ondorioztatzen da, batzuen irudiko gehiegizkoa ere izaten ari delarik herri-erakundeetatik agertzen ari den sinpatia hori, interes eta motibazio ezberdinak tarteko.
12.- Azken zati batean gizarte-zerbitzuen ereduaren inguruko eztabaida jarri da mahai gainean, bereziki erreparatuz sistema honek etorkizunean behar lukeen osaera instituzional publiko/pribatu/informalaren aferari. Lehenik, egungo abiapuntuaren analisia egitean, esparru informalak duen nagusitasuna nabarmentzeaz gain, sistema publikoak Gipuzkoan duen hedapen zabala ere aitortu izan da, honek erregimen mediterraneo edo korporatibotik, nondik gertuago kokatuko gintuzkeen eztabaidatuz. Bigarrenik, azken urteetako lege berriak zein norabidetan eragiten ari diren ikusi da, teorian direnetik praktikan izaten ari direnera ezberdintasun handiak daudela modu orokorrean baieztatu delarik. Azkenik, gizarte-zerbitzuen eredu mistoa jarri da eztabaidagai, kudeaketa publiko zuzenaren eta zeharkakoaren bertute eta arazoak agertzeaz batera, gehiengoak sistemak derrigorrez mistoa behar duela ondorioztatu du, nahiz eta guztizko adostasunik ez dagoen sistema misto honetan gizarte-ekonomiak izango duen tokiaren inguruan.
Gure argudiatzea ahalik eta modurik ordenatuenean burutzeko, hiru atal bereiziko ditugu: lehenik, gure hipotesiak kokatzen diren testuinguruaren giltzarri nagusiak marraztuko ditugu, bigarrenik, hipotesien kontrastea gauzatuko da, eta azkenik, etorkizunera begira gure aldetik egokitzat jo ditugun zenbait ekarpenen proposamena egingo dugu.
Abiapuntua: bidegurutzeko herria, sektorea eta unea
Gipuzkoako pertsona nagusien esparruan konkretuki, eta gizarte-zerbitzuen sektorean oro har, gizarte-ekonomiak duen tokiaren inguruko gogoeta egiteak ikuspegi zabal batetik abiatzea eskatzen du. Bai gizarte-ekonomia denaren inguruan, eta baita gizartezerbitzuak direnaren inguruan ere.
Honela, Euskadiko gizarte-zerbitzuen analisia ongizate-erregimenen (autonomikoen) prismatik burututa, gizarte-zerbitzuetan oro har nabarmentzen diren bi gizarte-egiturei, hots familia eta merkatuari, Euskadin indartsuak diren sektore publikoa eta komunitatea ere batu behar zaizkiela ikusi da. Gainezarpen horien kausaz, Euskadik gizartezerbitzuen eredu misto propio bat izan baduela ondorioztatu genezake, nahiz eta jakina, ez den inguruko herriekiko isolaturiko eredua.
ez baitute marko hori jo eredutzat, legeetan jasotako intentzioetatik harago ez bederen. Eta jakina, ez gara azken bizpahiru hamarkadetako oldarraldi neoliberaletik salbu, ongizateko esparru horiek guztiak apurka-apurka pribatizatzen joatearen tentsioak etengabeak baitira, dela sektore publikoaren arrazionalizazioaren argudiopean edo dela erabiltzaileen aukeratzeko askatasun handiagoaren aitzakiarekin.
Analisia esparru bakoitzaren garapenaren kronologiaren arabera eginda ere izaera nahasi hori bera ageri da: lehenik gizarte-segurantzaren sistema ezartzeak eredu bismarckiar-korporatistaren lorratzean jarri bagintuen ere, 80ko hamarkadan hezkuntzan zein osasunean emaniko hedapen publikoak bazirudien eredu nordiko baterantz jotzea bilatzen zuela, nahiz eta 90etik aurrera sistema mistoaren ideia izan den nagusitasuna hartzen joan dena. Gizarte-zerbitzuen kasu konkreturako ere ibilbide berdin antzekoa marraz liteke: ongintzazko sistema batetik gizarte-segurantzaren azpisektore gisara instituzionalizatzen hasi zen lehenik, 80ko hamarkadan sistema publiko bilakatzea jo zen helburu nagusitzat, eta 90etik aurrera erantzukizun publikoko sistema unibertsal eta mistoa osatzea izan da erreferentzia nagusia, bai Euskadin eta baita Espainia mailako gainerako herrialde gehienetan ere.
Ongizate-ereduen gainezarpen horiek ulertzeko bi azalpen nabarmendu nahi genituzke: bata, denbora aldetikoa eta bestea eskumenen aferari eragiten diona.
liteke: enplegu politika pasiboetan eskumenik ez eta gizarte-segurantzaren eredu korporatistatik zintzilik dagoen bezala, eskumen osokoak izan dituen esparruetan eredu nordikoagoak bilatu ditu, zerga bidez finantzaturiko zerbitzu unibertsalagoetara joz, bai osasunean eta baita hezkuntzan ere. Analisi alderatuan ikusi dugunez, Euskadin oro har sektore publikoak esangura handiagoa du (Nafarroarekin batera) gainerako herrialdeetan baino, eta pertsona nagusiei bideraturiko gizarte-zerbitzuen analisian ere, oro har Espainiarenak baino irismen publiko handiagoko zifrak agertu zaizkigu.
Euskadiko gizarte-zerbitzuen esparrua, beraz, bai bertoko zenbait ezaugarri ezberdinen kausaz eta baita izaten ari den garapen berantiarra dela medio, funtsean bi eredu nagusiren bidegurutzean dagoela iruditzen zaigu, nora jo eztabaida bizian: osasun sistema (nagusiki) publikoa alde batetik edo hezkuntza sistema publiko-itundua bestetik.
Gizarte-zerbitzuen sistema mistoa dela baieztatzeak gizarte-egitura guztiek parte hartzen dutela esan nahi du, baina ez du ezer zehazten gizarte-egitura horietako bakoitzaren pisuaz.
Horren berri izateko aurkeztu ditugun analisi kuantitatiboek ordea, eztabaidarako tarte gutxi uzten dute: Euskadin, zaintza premian diren 60 urtetik gorako pertsonen erdiek familiarren zerbitzuak baino ez dituzte jasotzen, nagusiki alabek eta ezkontideek emanak, eta %5a baino ez dira zerbitzu publikoak bakarrik jasotzen dituztenak. Baliabide formal eta informalak batera jasotzen dituzten pertsonek, jasotzen duten baliabide formala ez da kasurik gehienetan zerbitzu publiko batetik jasoa, (neurri handi batean etorkinak diren) etxeko-langile pribatuen kontrataziotik lotua baizik.
Baliabide formal horien eskarian ere lehentasun argi bat errepikatzen da bai Euskadi mailarako baita Gipuzkoarako ere: gaur egun gehien gehiena mendetasunagatiko diru laguntzak eskatzen dira, ia osorik familiarrek emaniko zaintza lanengatiko diru laguntzak, eta beraz, publikoki subentzionatua izanagatik ere, funtsean baliabide informal baten erabileraz jardun behar genuke, nola eta ez den diru hori etxeko-langile
partikular bat kontratatzeko erabiltzen. Zerbitzu publikoak eskatzerako orduan, berriz, pertsona nagusiek izaera komunitarioko baliabideak hobesten dituzte, hots, telelaguntza eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak hobesten dituzte egoitza-erregimeneko baliabideen aurretik, eta azken horien artean eguneko zentroak egoitza zentroen aurretik.
Lehenik eta behin, sakoneko (eta agian intentzio txarreko) parekidetasun oker batean dagoke arazoa: ez da gauza bera zaintza komunitarioa eta zaintza familiarra, eta beraz, pertsona nagusiek ahalik eta denborarik gehien bere ohiko ingurunean eman nahi izatea kasu askotan egiantzekoa izan daitekeen arren, horrek ez du esan nahi zaintza horiek, nagusiki, etxekoen aldetik jasoa izan behar direnik.
Okerreko parekidetasun honek, izaera oso negatiboko ondorioak ditu. Alde batetik, familiako emakumeengan berealdiko presio morala eragiten du, uste orokortutzat jotzen baita lehen hornitzaileak familiakoa behar duela, eta gizonok oraindik orain kontuok gureak ez balira bezala hartzen ditugunez (nahiz eta aldaketa zantzuak ere ageri diren), genero arteko zaintza-lanen banaketa hori denboran mantentzea dakar. Bigarrenik,
familien aldetik zaintza lan horiek beregain hartzeko geroz eta zailtasun handiagoak ageri direla argi da, bai familia-unitate ereduen aniztasun handiago baten ondorioz eta baita andrazkoen lan (enplegu) munduratze progresiboak eraginda ere. Zentzu horretan, epe motzera espero behar izatekoa den agertoki bakarra ezkutaturiko babes gabezia egoeren larriagotzea da. Hirugarrenik, herri-erakundeen ikuspegitik, diru laguntza publikoen erabilera zuzenaren gaineko kontrola eta zaintza lan informalen kalitatearen gaineko kontrola galtzen da, are larriagoa dena sistema (legez) erantzukizun publikoko sistema gisa definitu dugun honetan. Etxeguneen baitan gertatzen diren tratu txarrei buruzko azken ikerlanek agerian utzi dute etxe barruko zaintza esparrua ez dela kalitate oneko zaintza eredu baten berme, inondik inora. Eta azkenik, sektorea formalizatzen joateko enpresa pribatuen merkatua garatzea ere oztopatu egiten du, eskari potentziala uzkurtu edo urperatu egiten baitu.
Eztabaida, termino horietan planteatua beraz, eztabaida faltsua dela iruditzen zaigu. Gure iritzian, ingurune familiarrarekiko preferentziak baino, baliabide formalen existentzia, ezagutza edo ohitura faltak baldintzatzen du gehiago egoera hau. Zenbait datu norabide horretan doazela iruditzen zaigu gainera: pertsona nagusiek etxez etxeko zerbitzuak nahiago izan arren egoitza zerbitzuak baino, Gipuzkoan gutxiago dira gaur gaurkoz lehen baliabide horren erabiltzaileak, non eta gainera erabiltzaile potentzialen kopuru handiagokoa den giza talde batean (mendetasun maila apalagoetara bideratzen baita lehena eta kasurik larrienetarako bigarrena).
Hortaz, preferentzia kontu bati baino, lanaren banaketa sexual konkretu bat bultzatzen duen ideologia dago errealitate honen atzean. Eta preferentzia kultural kontu bati baino, etxe esparruaren aldeko hautu bati baino, zinez aukeratzeko aukera gabezia bati erantzuten dio gehiago errealitate honek, zeinari modu bakarrean baino ezin baitzaio erantzun: zerbitzu publikoak biderkatuz, hain zuzen ere.
Baliabide formalen osaera eta azken urteetako joera nagusiak: gizarte-ekonomia bidegurutzean
Euskadi mailan, pertsona nagusiei bideraturiko zentro guztiak kontuan hartuz (eguneko eta egoitza zentroak, zaharren aisialdi elkarteak eta zahar-etxeak), hamar zentrotik lau dira publikoak, beste lau mozkinez bestekoak eta bi pribatuak. Erakunde pribatuen aldean beraz, elkartegintzazko esperientziak gehiago nabarmentzen dira pertsona nagusien esparruan, sektore publikoaren parean kokatuz. Hiru herrialdeen arteko konparaziotik, Gipuzkoan Araban baino zentro pribatu gehiago dagoela ikusi da, eta Bizkaian baino gutxiago. Arabak beraz nagusiki zentro publikoen finantzaziora bideratzen du bere esfortzu handiena. Bizkaiak, orain arte behintzat, eta azken urte gutxian sakoneko aldaketarik eman ez bada bederen, diru laguntza pertsonalen bidea jorratu izan du pribatuak diren zentroetara pertsona nagusiei sarbidea errazteko politika gisa. Gipuzkoako eredua, bi horien aldean, gizarte-ekonomiako erakundeekin itunduriko sistema litzateke, bai erakunde horiek pisu garrantzitsua dutelako baina baita plaza pribatuen ituntze politika izan delako jarraituriko bide nagusia.
Gipuzkoaren kasurako, eta gizarte-ekonomiakotzat jo ez ditugun bi erakunde motak albo batera utzita (hots, zahar-etxeak eta aisialdi elkarteak), egoitza zentro guztietako hamar plazatik 4,5 publikoak lirateke, hiru pasatxo gizarte-ekonomiako eragileek kudeatuak, eta gainerakoak enpresa pribatu kapitalisten zentroetakoak. Eguneko zentroen kasuan, berriz, hamar plazatik sei lirateke publikoak eta 1,5 eskas gizarteekonomiakoak. Etxez-etxeko laguntza zerbitzuan azkenik, Gipuzkoan zerbitzu hau jaso duen lau pertsonatik batek jaso du gizarte-ekonomiako erakunde batek emaniko zerbitzua, gure inkestaren lagineko errore marjinak kontuan hartuz.
Datu hau gizarte-zerbitzuen azken urteetako garapenaren bestelako datu batzuekin gurutzatuz gero, azken urteetako joera nagusia honakoa litzatekeela ondorioztatuko genuke: gizarte-zerbitzuen alorrean urte gutxian pertsona nagusien aldetik eman den eskari gehikuntza oso garrantzitsu bati, herri-erakundeen aldetik hiru ardatz nagusiren bitartez egin zaio aurre: lehenik, prestazio ekonomikoen mekanismoak aktibatzen, bigarrenik zentro pribatuen plazak ituntzen, eta azkenik, zentro publiko berrien irekieraren bitartez, horietako gehien gehienak enpresa pribatu kapitalisten bitartez kudeatuak izaten ari badira ere. Lehen mekanismoak sistemaren familiarismoan sakontzen duela ondorioztatu dugun bezala, azken biek sistemaren pribatizazioan eragin dute, nahiz eta paradoxikoa dirudien arren, sistemaren pribatizazioa ez den eman sektore publikoaren uzkurtzearen eskutik, honen hedapen oso garrantzitsu (eta desordenatu) baten arrimuan, baizik.
Azken urteetan gizarte-zerbitzuen esparrua zabaltzeko abian jarritako estrategia horiek gizarte-ekonomiako eragileei nola eragin ote dieten ebaluatu behar bagenu, erantzunak ezberdinak lirateke eragile bakoitzarentzat. Elementu batean berdintzen dira denak: nagusiki mendekotasun legearen eraginez, zerbitzuen bidea hartu beharrean prestazioen bidean sakontzeak, batetik zaintzen eskaria uzkurtu egin du, urperatu egin du, eta
bestetik eskaintza, formala den kasuan, oso modu irregularrean eta sakabanatuan garatzen joatea ekarri du. Baldintza horiei sektoreko zenbait eragilek aipatzen dituzten erregulazio publikoaren eskakizun zorrotzak gehituz gero, gizarte-ekonomiari esparru honetan garatzen joateko merkatu “normalizatu” bat ezin topatua ekarri dio, eta gizarteekonomiako eragileen gehiengoa trantsizio aro batean kokatu du. Jarraian ikusiko dugu gizarte-ekonomiaren baitako familia bakoitzari nola eragin dieten prozesu horiek.
1.go hipotesiaren kontrastea: gizarte-ekonomia esparru anitza eta barne koherentzia ahulekoa da, nahiz eta egun bizi den trantsizio arotik ezaugarri berezi eta partekatu batzuekin ateratzeko aukerak ageri dituen.
Bai teorikoki eta bai enpirikoki ondorio nagusi honetara iristeko fundamentu nahikoa eskuratu dugula iruditzen zaigu.
Gure gizarte-ekonomiaren berrikuspen kontzeptualaren bitartez ere horixe bera justifikatu nahi izan dugu: gerturatze bat eman dela azken urteetan hirugarren sektoreko bi eskola nagusien artean, mozkinez besteko eta gizarte-ekonomiaren eskolen artean, hain zuzen ere. Eta horrez gain, bestelako esperientzia berritzaile batzuen berri ere eman dugu, enpresa sozial edo solidarioen berri alegia, gizarte-zerbitzuen esparruari oso lotuak ageri direnak eta gizarte-ekonomiarentzako zentzu berriak proposatzeko interesgarriak iruditzen zaizkigunak. Guzti horiek osatzen dute gaur egungo gizarteekonomiaren unibertsoa, lehengoa baina barne aniztasun handiagoa duena, eta logikoki, lehengoak baino barne koherentziarako arazo handiagoak agertzen dituena.
Analisi eskema horiek baztertu eta Salamon eta Anheier-ek proposatutako lanen ildotik ulertu ahal izan dugu hobeto gure gertueneko esparruko gizarte-ekonomiaren osaera eta funtzionatzeko logiken aniztasuna. Honela, gizabanako arrazionalen hautespen indibidualen logikatik baino, jatorri sozial eta historiko sakonagoek sorturiko path dependency fenomenoetatik azaltzen ahal dira hobeki gizarte-ekonomiaren egungo formak, nagusiki bi gizarte-egitura nagusik estatuarekin izandako harremanaren ikuspegitik: langile klasea batetik, eta eliza bestetik, hain zuzen ere. Honela, Sarasa-k dioen moduan eredu mediterraneoko bereizgarri da bi jatorri ezberdineko erakundeen gaur arteko existentzia aurkitzea, bata karitatezko tradizio elizkoiari lotua eta bestea kooperatibagintza laikotik sorturikoa. Bi tradizio handi horiek, bakoitza bere analisi
eskolan txertatua, dira gure iritzian gaur egungo gizarte-ekonomiaren nozio zabalduan elkar topatzeko parada izan dutenak, ez noski, barne koherentzia arazorik gabe.
Lehen talde horren barruan kokatzen dira egoitza zentroen kudeaketan diharduten fundazioak eta etxez etxeko laguntzan diharduten elkarteak. Erakunde hauetan hirugarren sektoreari loturiko praktikak oso ahulduak agertzen direla nabarmendu behar litzateke, apenas gizarte-oinarririk gabeko erakundeak baitira (elkarte asko bazkiderik gabekoak, bestelako gizarte-sareetan txertatze maila baxukoak guztiak ere), zerbitzuen prestaziora guztiz emanak bizi direnak eta boluntario bidezko formulak kasik modu folkloriko batean darabiltzatenak. Erantzukizun publikoko zerbitzuen hornitzaile diren neurrian, eskakizun publikoekiko menpekotasun handia ageri dute, eta sektoreak berak geroz eta gehiago eskatzen die enpresa-egitura profesionalizatu eta kaudimendun gisa garatzen joatea. Zenbaiten aburuz, funtsean herri-erakundeek beren zerbitzuak kanporatzeko eta bere erantzukizunak ekiditeko bultzaturiko esperientziak dira, edo bestelako ikuspegi batetik, konkurtso publikoetara aurkeztu ahal izateko enpresa kapitalista arrunt mozorrotuak baino ez dira.
Era berean batek baino gehiagok uste du berezkoak zaizkien ezaugarri horiek benetan praktikara eramanda ere, zalantzagarria dela horrek egokiago bilakatzen ote dituen zerbitzuon eskaintzaile izateko. Esaterako, denboran zehar, galerak edo etekinak izan, zerbitzua ematen mantentzearen ezaugarria, mozkinez bestekoen aldeko argudio gisa jokatu izan duena beti, nahiko indargabetua geratzen da sektorean indarrean den subrogazio klausularekin, klausula honek gizarte-zerbitzuetako langileari nolabaiteko betiereko egonkortasun bat ematen baitio, kontratatzaile duen enpresan nolanahiko aldaketak emanda ere, baita enpresa zerbitzu emailea bera aldatuta ere. Bai herri-
erakundeen aurrean, eta baita kontsumitzaileen aurrean ere, “mozkinen banaezintasun printzipioa” da duten berme ezaugarri bakarra, beren praktiketan hirugarren sektoreko eragile urardotuak baitira.
Bigarren talde bat osatzen dute boluntario elkarteek. Bere baitan logika ezberdinak ageri dira, batzuk mutualistagoak (zahar etxe eta aisialdi elkarteak) eta bestetzuk altruistagoak edo boluntario argiagoak, baina oro har, pertsona nagusien sektoreak boluntario sare nahiko ahula duela ondorioztatu behar da, ez behintzat desgaitasunaren alorrean ezagutu denaren parekoa. Familiek beraiek ez dutelako gizarte zibiletik abiatutako halako elkartegintza esperientziarik sortzeko beharrik edo aukerarik ikusi, pertsona nagusiak ere orain gutxira arte ez direlako antolatzen hasi, eta zail dagoelako konpromiso maila bat eskatzen duen halako sare zabal bat artikulatzea eta gainera, herri-erakundeek tradizionalki arretarik gehien eskaini izan dien giza taldea direlako, boluntariotzaren esparruari gero eta esparru meheagoa geratzen zaiola dirudi.
Boluntariotzaren afera, neurri batean gizarte-zerbitzuen garapen berantiarraren islarik argiena litzateke, sistema bere heldutasunera iritsi ez denaren seinalerik adierazkorrena. Teorian argi egonagatik erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzan boluntarioen lanak izatekotan funtzio osagarri bat baino bete behar ez lukeela, lan profesionalaren eta lan boluntarioaren arteko banaketak nahasmenak sortzen ditu oraindik ere. Batzuen iritziz boluntarioen erabilpen makurra ere egiten da zerbitzuaren kostuak murriztearren. Beste batzuen iritziz, zenbait funtzio ez daude oraindik guztiz definiturik. Kontua kontu, boluntariotzak nahasmen handiko egoerak sortzen ditu, eta hargatik sektoreak, oro har, boluntariotzaren erabilerari muzin egiten dio, halako estigma ezkor batekin (profesionaltasun gabezia batekin) lotu izan delako tradizionalki.
Horrek ez du kentzen, ezaugarri propio horiek mantentzen ahalegindu arren, funtzionamendu enpresarial argiko erakundea izatea. (GSR) Kooperatiba mozkin igurikapen batzuen ondorioz murgildu da sektorean, eta mozkin eskakizun batzuen arabera funtzionatzen du, eta horiek izan badirelako mantentzen da, ez beraz izpiritu altruista batek bultzatuta. Zentzu horretan, ez litzateke arazo batengatik kalteturiko pertsonak biltzetik sorturiko esperientzia bat, ezingo litzateke “gizarte zibil antolatuaren” logikarekin alderatu, eta elkarrizketatu ditugun aditu gehienen iritziz gertuago legoke enpresa merkantilen praktiketatik, hirugarren sektoreko praktiketatik baino.
Puntu horretan azaldu nahi dugu gure ezadostasuna, eta gure ekarpena, gure ikerlanaren xede nagusia espazio komun hori josten joateko elementu nahikorik badela defendatzea baita. Iruditzen zaigu badela elementu teoriko nahikorik bi mundu horien uztarketa logiko bat egiteko, eta gainera, errealitatean ikusten ari diren zenbait joerek konbergentzia horren gertagarritasuna eta desiragarritasuna iradoki dezaketela.
badituzten mozkin horiek, ikerkuntzara, azpiegituretara, zein lan baldintza duinagoak ahalbidetzera bidera daitezkeen arren, ez baitute legez hartara derrigortzen dituen inolako barne araudirik. Lehen uztarketa prozesu bat, hortaz, teorian bi munduetako bati egokitu izan zaion praktika bat egiazki biek partekatzen dutela defendatzetik etor liteke.
Finean, ez dugu gizarte-ekonomiaren adiera lar edulkoratu eta altruista batean sinesteko aparteko motiborik. Gizarte-ekonomiako eragileak enpresak dira, ezer baino lehen, eta erantzukizun publikoko esparru batean espezializazio maila altuko zerbitzu konplexuak emateko gaituak egon behar dute, bai zaintza lan horietarako langileei eskatu beharreko ezagutza eta prestakuntza mailaren aldetik, eta baita erakundearen kudeaketan eskatu
Eta beraz, aipaturiko arrazoiengatik, bi mundu horiek konbergentziarako esparru zabal bat dutela defendatzen dugu, baina ez tarteko punturen batean elkartuz, gure iritzian norantza argi batekin, sektorea kooperatibizatzearen zentzuan, hain zuzen ere. Hori iruditzen zaigu guri izan litekeela mozkinez besteko erakunde askoren egungo endekatzea ekiditeko aurrerako pausorik logiko eta koherenteena, eta herri-erakundeen aldetik, bermerik handienak eskaintzen dituena.
Gure kasu konkretura etorriz, gizarte-zerbitzuen garapenean ikusi da lehen une batean, 80ko hamarkadan sistema publikoaren zutarriak jartzen hasi zirenean izan bazela ongintzazko elkarteekiko nolabaiteko errezelo bat, eredu hori gainditu beharra defendatzen zuena, eta hartarako, sistema hertsiki publikoa (udal mailako gizarte langileen hedapenaren eskutik) osatu nahi zuena. Dialektika honen atzealdean, eliza eta estatu laikoaren arteko talka ideologikoa suma liteke, funtsean erregimen aldaketa bati begira aurreko diktadura aroan lehen mailako botere faktikoa izaniko elizari botere kuotak kentzen joatea izango delarik orduko sozialdemokraziaren helburuetako bat.
Gizarte-zerbitzuen garapenaren historiak, ordea, ezeztatu egin du sistema batek bestea gainditzea lortu zuenik, ongintzazko elkarte elizkoiak beren jardunean mantendu baitziren eta pixkanaka-pixkanaka, gizarte-zerbitzuen sistema publiko baten aldeko idearioak sistemaren izaera mistoaren onarpenera makurtzen joan baitira, lege autonomiko ezberdinetan jasoa geratzen den legez.
Gizarte-ekonomia eta herri-erakundeen arteko gaur egungo harremanaren marko orokorra, 12/2008 Euskadiko gizarte-zerbitzuen legeak zehatz uzten du ezarrita: bi sektoreok erantzukizun publikoko eta hornidura mistoko sistema baten testuinguruan garatzen dute beren arteko harremana.
Hornikuntza misto honen aitortzak erreferentzia berezia egiten dio hirugarren sektoreari, sektore publikoa eraiki aurretiko eragilea den neurrian eta enpresa pribatu kapitalisten aurrean zenbait berezitasun ager ditzakeen neurrian, horiek aintzat hartu eta babestea
baitu xede. Egituraketa misto honetan beraz, banaketa funtzional argia ezartzen da: azken erantzukizuna publikoa da, herri-erakundeak dira hortaz emaniko gizartezerbitzuen egokitasunaren azken bermatzaile, eta funtzio bermatzaile hori burutzeko eskumen delega ezin batzuk dituzte, nagusiki hauek: zerbitzuen erregulazioa, definizioa, planifikazioa, finantzazioa, baimentzea, ikuskaritza eta ebaluazioa, beti ere kalitatezko zerbitzuetarako hiritar ororen aukera berdintasuna ziurtatzeko.
Herri-erakundeei egokitzen zaie, hortaz, bere erantzukizun publikoa gauzatzeko eginbeharraren artean, zerbitzu guztien kalitate eta unibertsaltasunaren gaineko kontrolerako eskumen osoa, baina ez zaie hornitzaile nagusi funtziorik ematen. Eta hornikuntza hori modu mistoan egiteko, hirugarren sektorearen aldeko diskriminazio positiboko neurriak planteatzen ditu legeak.
Diskriminazio positiboko neurri horiek ordea, ikusi dugu sektoreko eragileen artean erreakzio disparekoak sortzen dituztela. Oro har, gizarte-ekonomiako erakunde zerbitzuemaileak neurri horiekin ados dira (kooperatibak izan ezik) eta boluntario elkarteak ere bai, adostasun maila apalagoarekin bada ere. Aldiz, sektoreko adituen artean aldekoak baina zalantzati gehiago azaldu dira. Gure iritzian hainbat gauza ez dago oso argi.
Lehenik ez dago oso argi hirugarren sektoreko erakundeek, horiei egokitzen zaizkien praktika horiek benetan egiaztatzen dituzten (iraunkortasuna, gertutasuna, lurraldean errotuta egotea, zerbitzuak merkeago eskaintzea), ez baita zehaztu “gizarte-balio erantsi” horiek ebaluatzeko adierazle argirik. Bigarren, ez dago argi diskriminazio hori benetan aplikatuko ote den, legeak klausula hori “berdintasun teknikoko” egoerak ebazteko gordetzen baitu, eta gaitasun tekniko hori xehe-xehe nola puntuatu daitekeenaren inguruan zalantzak izateaz gainera, errealitatea da hirugarren sektoreko erakunde askok ez dutela, gaur gaurkoz, enpresa kapitalistekin lehiatzeko irekitzen diren konkurtso publikoetara aurkezteko joera handiegirik.
Kontsiderazio horiez aparte, gure iritzian garrantzitsua da argi uztea legeak ez dituela hirugarren sektoreko figura juridikoak babestu eta bultzatzen. Zorrotzak izanik, legeak hirugarren sektoreari egokitu izan zaizkion zenbait praktika zaintzearen alde egiten du, besteak beste: mozkinen berrinbertsioa, iraunkortasuna, komunitatearekiko errotzea,
erabiltzaileen parte hartzea, etab. Praktika horiek beraz, bestelako enpresek egiaztatzeko aterik ez du ixten, eta gure iritzian interesgarria hori da, bestelako enpresak faboratzeaz gain bestelako praktika batzuen garrantzia aintzatestea ere ahalbidetu dezakeelako, esaterako lan baldintzak duintzeko konpromisoa edo langileen parte hartzea bideratzeko egiturak sortzea, etab. Gure iritzian, hortaz, interesgarria izan liteke ildo honi eutsiz diskriminazio positiboko neurriak non-profit erakundeetan pentsatuz egin beharrean, not-for-profit erakundeetara zabaltzea, formula kooperatiboa ere aintzat hartua izan dadin.
Hori hornikuntzari dagokionean. Finantzazioari dagokionean, berriz, gizarte-zerbitzuen heltze graduaren beste erakusle bat da egungo finantzazio markoen aniztasuna bera ere. Gizarte-zerbitzuen legeak, ordea, oso argi utzi du helburua zein den: diru-laguntzen moduko formuletatik ituntze-politiketarako jauzia eman beharra dago, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzarako kontratu edo ituntze modalitateak gordez, eta erantzukizun publikokoak ez diren gainerako zerbitzuetarako gordez hitzarmen eta dirulaguntzen bidea.
Iruditzen zaigu afera honek nahiko adostasun zabala lortzen duela pertsona nagusien esparru honetan, desgaitasunean ez bezala, gizarte-ekonomiako erakundeek egonkortasun handiagoa emango diela uste baitute. Bere aldetik, herri-erakundeetako ordezkariek formula horiek zerbitzuen azken bermatzaile funtzioa betetzeko printzipioz lanabes egokiagoak eskaintzen dizkiela uste dute, diru-laguntza edo hitzarmen bidezko harremanek nolabaiteko morrontza egoerak sorrarazten baitizkie hornitzaile pribatuekiko.
Itxuraz denok ados egonagatik, finantzazio markoen aldaketa honek dudarik ez da gizarte-ekonomiako eragileei erronka berriak aurkezten dizkiela: alde batetik, ez dago argi kontratazio eta ituntze modalitateek gizarte-ekonomiako eragileei mesede handiagoa egiten dien gainerako enpresa pribatu kapitalistei baino. Azken urteetako datuek ez dute, behinik behin, joera hori adierazi. Eta bigarrenik, nahiko umezurtz uzten ditu boluntariotzari loturiko elkarteak, erantzukizun publikokoak ez diren zerbitzuetan dabiltzanak alegia, herri-erakundeen esfortzu handiena katalogoan jasotako zerbitzuen finantzaziora bideratua egongo baita, eta beraz, elkarteok beren diru iturrien
Eta azkenik, politika publikoen diseinuan ageri duten parte hartzeari dagokionean ere, gizarte-ekonomiak nahiko pribilegiozko posizioa duela ikusi da. Oro har gizarteekonomiako familia ezberdinek parte hartze bideen eta herri-erakundeekiko harremanaren balorazio baikorra egiten dute, oso bereziki kooperatiben esparruko eragileek, sintonia maila handia topatu baitugu herri-erakundeetako ordezkari eta enpresa horietako ordezkarien atean.
Esparru honetan doktorego-tesi honen ikerketa esparrua gainditzen duten eztabaida oso interesgarriekin aurkitu gara, kasik zientzia politikoetako gaiak direnak, hiritarren eta herri-erakundeen arteko harremantze moduak aztergai dituztenak. Ez gara zentzu honetan nabarmenegi posizionatuko, oinarri teoriko sendoagorik ez dugun artean ez behintzat. Soilik esana utziko dugu gure iritzian ezinbestekoa dela parte hartzearen plano ezberdinak bereiztea. Alde batetik plano teknikoa dago, zerbitzuen hornitzaileek herri-erakundeekin mantendu beharrekoa, eta non gure ustez, erabakigune nagusia herrierakundeen eskuetan mantendu behar litzatekeen, horiek baitira kalitatezko zerbitzuaren azken bermatzaileak. Eta bestalde plano politikoa bereizi behar da, gizarte-politiken diseinuarekin zerikusia duena. Bigarren plano honetan gizarte-ekonomiako eragileek errealitatearekiko gertutasun handiagoa izateagatik, eta beharrizan berriak detektatzeko duten gaitasun handiagoagatik, ekarpen interesgarriak egiteko posizioan direla iruditzen zaigu, eta hemen bai, formatu kontsultiboetatik gobernantzaren ereduko dinamika parte hartzaileetara jauzi egiteak herri-erakundeak freskatzen eta demokrazia biziberritzen lagunduko lukeela iruditzen zaigu.
Kasu guztietan, baina, azken erabakiguneak herri-erakundeetan behar duela defendatzen dugu guk ere, bestenaz, horniduran sistema mistoa izateaz gain, erantzukizunean ere sistema mistoa osatzen joateko arriskuan eror baikintezke, politika publikoak interes partikularrak interes orokorrekin mozorrotzen dituzten presio talde indartsuen morri bihurtu litezkeelarik. Legez erantzukizun publikokoa den sistema batean, erabakigune nagusia sektore publikoan mantentzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, nahiz eta hornikuntzari buruzko eztabaida, beste eztabaida bat izan.
Eztabaida hau zerbitzu publikoen definizio eta irismenaren ingurukoa da, edo termino politikoagoetan esanik, azken urteetan zerbitzu publikoen narriadura eta pribatizazio prozesuek eragindako kezkarekin loturiko eztabaida da. Ez gara, honaino helduz gero, zientziaren edo akademiaren ustezko inpartzialtasun batean ostenduko, eta eztabaida honetan gure iritzian giltzarri nagusiak non kokatzen diren esango dugu jarraian, horietan gure posizionamendua ahalik eta argien utziz, posible zaigun kasuetan, noski.
Lehenik eta behin, doktorego-tesi honen ahaleginik handiena eztabaida honen bertsio sinplifikatura ez mugatzea izan da. Esparru batzuetan aspaldikoa da zerbitzu publikoen aldekoen eta aurkakoen arteko eztabaida, eta gure iritzian, eztabaida bi jarrera horietara murriztea gehiegizko sinplifikazioan erortzea da.
Honela, zerbitzu publikoen titulartasunaren inguruko analisi abstraktu bati ekin baino, nahiago izan dugu ondo aztertu lehenik zein zerbitzu publikori buruz ari garen, gizartezerbitzuei buruz, hain zuzen ere. Esparru honek ezaugarri oso konkretuak ditu, bestelako gizarte-ongizateko esparruez nabarmen bereizten dutena: esparru informalaren betidaniko nagusitasunezko funtzioa alde batetik, zerbitzu publikoen hedapen berantiar eta murritza, bestalde, eta gizarte-ekonomiaren inguruko eragile pribatuen pisu esanguratsua, azkenik. Hiru giltzarri horiek baldintzatzen dute, gure iritzian, eztabaidaren nondik norakoa eta lehentasunak ordenatzen laguntzen dutela ere iruditzen zaigu.
Honela, gizarte-zerbitzuen titulartasunaren eztabaidaren aurretik bi aurre-premisa, bi gainditu beharreko agertoki identifikatzen ditugu guk. Lehena eta garrantzitsuena, esparru informalaren garrantzia iraultzearena da.
Osasunean zein hezkuntzan jadanik gaindituak ditugun eztabaida horiek oraindik orain gizarte-zerbitzuen esparruan gainditu gabekoak direla ikusi dugu. Inor gutxik jotzen du gaur egun beren seme alaben hezkuntza garapenerako instituzio nagusitzat familia esparrua, eta hortik hezkuntza arautuko (eta ez arautuko) baliabideak. Berdin antzera osasunean, konplexutasun maila konkretu bat duten osasun arazoak konpontzeko egituratu dugu osasun sare publikoa. Sozialki zerbitzu publikotzat jotako esparruak dira bi horiek, ez horrela gizarte-zerbitzuena. Gizarte-beharrizan ezberdinean diren pertsonen arreta, oraindik orain, lehenik familiak ase beharreko esparru gisa ulertzen dugu, eta honek arestian aipatu dugun bezala, oso ondorio ezkorrak sortzen ditu bai emakumeen genero disparekotasunari dagokienean, bai mendeko pertsonek jasotzen duten zerbitzua kalitatezkoa dela bermatzeari begira eta baita, esparru hau formalizatzen joateko gutxieneko baldintzak, eskari eta eskaintza formal bat, azaleratzen joateko ere.
Eztabaida honetan lehen mailako egitekoa da, hortaz, gizarte-zerbitzuen formalizazioan positiboki eragingo duten neurriak lehenestea, eta zentzu horretan, mendekotasunaren legearen garapen okerrak sorturiko egoerak ez dira batere desiragarriak. Esparru informalean gehiago sakontzea ekarri duten prestazio ekonomikoen ereduarekin hautsi, eta sistema egiazki formalizatzeko bide eraginkor bakarra dagoela begitantzen zaigu: zerbitzu publikoen eskaintza biderkatzearena, hain zuzen ere. Soilik zerbitzu publikoen gutxieneko eskaintza bat dagoenean izango da egokia gaur egungo hainbat eztabaidari ekitea, besteak beste, zaintzaren eredu komunitarioaren eztabaidari.
Gu geu ere zaintzaren eredu komunitario baten aldekoak baikara, zaintzaren eredu “erresidentzial” bati kontrajarriz. Pertsona nagusiak, hala nahi dute kasuan behinik behin, beren gertueneko esparruan mantentzea ahalbidetuko duen sistema baten aldekoak gara gu ere. Baina gertutasunezko zerbitzu formalen eskaintza publiko nahikorik ez den artean, zentzu horretan jo nahi izateak emakumeen lan karga familiarretan sakontzea baino ez dakar. Zentzuzkoena, hortaz, etxez etxeko laguntza
zerbitzuen eta eguneko zentroen estiloko zerbitzu komunitarioak lehenestea dela iruditzen zaigu, dira laguntza publikoen aurrean.
Jakina denez, zerbitzu horiek eskaintzea diru-laguntzak ematea baino nabarmen garestiagoak da herri-erakundeentzat. Sistema heldu gabe batek gainezka egin dion eskari bati aurre egiteko hobetsitako moduaren testuinguruan uler liteke orain arte eginiko ibilbidea, baina ez epe ertain edo luzera begirako zaintzen gizarte-egituraketa arrazional bati begira. Egituraketa hori zerbitzu publiko eraginkorretan oinarritu beharko da eta beraz, jorratu beharreko beste eztabaida interesgarri batzuei aurre egitera derrigortuko gaitu horrek: nola bilatu zerbitzu berriontzako finantzazio bide gehigarriak (zerga-politika edo gizarte-kotizazioen erreformen bidetik, esaterako), nola egituratu sistema komunitario hori maila anitzeko herri-erakundeen eskumenei dagokienean, eta abar.
Lehen aurre-premisa, beraz, gizarte-zerbitzuen titulartasunaren eztabaidaren aurrekoa, kalitatezko sistema komunitario formal nahiko bat osatzearena litzateke. Bigarren, aurre-premisa, lehen horren ondorio dena, honek eskatzen duen erantzukizun publikoaren handiagotzetik letorke.
Funtsezkoa da beraz, herri-erakundeek zentraltasunezko papera jokatzen jarraitzea. Funtsezkoa baino, legezkoa dela, legez derrigortua dela esango genuke. Erantzukizuna erakunde publikoena da, bai zerbitzuak kalitatezkoa eta nahikoak izatearena, eta baita herritarrek irismen unibertsala izan dezatela bermatzearena ere. Baina puntu honetara helduta (hona arte guk esandakoaren kontra inor gutxi egon daitekeela iruditzen baitzaigu) iritsi ohi dira nahasmenak eta eztabaidaren sinpletzeak.
Bereizi egin behar dira zerbitzu publikoa eta hornikuntza publikoa. Bereizi egin behar diren bezala sistema unibertsala eta sistema publikoa. Zerbitzu publiko bat izan liteke publikoki hornitua noski, eta sistema unibertsal bat osa lezake sistema hertsiki publiko batek ere, bistakoa denez. Baina horiek ez dira aukera bakarrak. Honela, gure inguruneko zerbitzu publiko batean, hezkuntzan hain zuzen ere, hornikuntza mistoko formulak dira gailendu direnak, ikastolen elkarteak eta kristau-eskolek nagusiki osatzen duten sare itundua, sare publikoarekin paraleloki garatzen joan baita. Bestalde, osasungintza, sistema (nagusiki) publiko bezala garatu dugu. Helburua, kasu honetan, bere horretan osasungintza-sare publiko bat garatzea baino, herritarren irispide unibertsaleko sistema bat ziurtatzea da. Osakidetza, osasun zerbitzu publikoa, behar duen pertsona orok, osasun zerbitzu dohainekoa izan dezan ziurtatzeko bitarteko gisa pentsatu zen. Nolanahi ere, indarrean diren azken neurrien arabera, badirudi eredu honen egunak ere amaitzear direla.
Eta zergatik garatu dira, gure irakurketatik behintzat, bi ongizate-sistemok eredu ezberdinei eutsiz? Neurri handi batean sektore publikoaren aurretik elkartegintzari loturiko herri-ekimeneko hornitzaileen existentzia edo existentzia ezak baldintzaturik, gure iritziz. Iruditzen zaigu hau izan litekeela aldagai azaltzaileetako bat. Osasun sektorean herri-mugimenduari loturiko esperientzia bakan batzuen salbuespenarekin (planifikazio familiarreko esperientzia feministak, kasu), ez da herri-ekimenetik sorturiko aurretiazko sistemarik garatu. Gizarte-segurantzako sistema publikoa gizarteaseguru pribatuen hutsegiteen ondorioz sortu zen bezalaxe, sistema publikoa aurretiazko esperientzien akats gisa hedatu da.
Gizarte-zerbitzuen kasuan erdibideko punturen batean geundeke, bidegurutzean, esanda bezala. Zenbait sektoretan elkartegintzaren pisuak sare itundu bat egikaritzeko aukera ematen duen arren (desgaitasunean, kasu), gure alor konkretuan, pertsona nagusien alorrean, nahiko zalantzagarria da elkartegintzak ongarritutako eremu baten aurrean gaudela baieztatzea. Gaur gaurkoz, eremu honetan bi joera nagusi bereiziko genituzke: endekatze bidean diren fundazio erlijiosoen eredua batetik, eta etorkizuneko aukera handiekin sartu den esperientzia kooperatiboa, bestalde. Mugimendu horiei borondatezko elkarteen etorkizunaren gaineko ziurgabetasuna gehitu behar litzaioke.
Errealitate honek, baina, ez du aurreragoko bat ezkutatu behar: erantzukizuna publikoa da. Kalitatezko sistema unibertsal bat osatzea herri-erakundeen ardura da, ez beste inorena. Bigarren aurre-premisak beraz, sektore publikoaren nahi eta nahi ezko protagonismo handiago baten norantzan eragin behar luke. Nola gauzatu ordea, erantzukizun publikoko sistema formal eta unibertsala izan behar duen gizartezerbitzuen sistema? Hortxe kokatzen dugu guk titulartasunaren inguruko afera.
Gure jarrera zein den agertu aurretik, beste zenbait argudio bide kuestionatzen ahaleginduko gara. Lehenik, titulartasunaren eztabaida honi pribatizazioaren bidetik erantzuten diotenena. Sistemaren pribatizazioaren aldeko argudioek, orokorrean analisia kudeaketaren eraginkortasun ekonomikoaren terminoetan burutzen dute, erakunde pribatuak publikoen aurrean erakunde malguagoak eta efizienteagoak direla sinetsita. Gure iritzian ezinezkoa da aurretiazko abantailarik ezartzea inori, ez publikoak eta ez pribatuak ez dira bata bestea baino eraginkorragoak berez, kasuan kasu aztertu behar lirateke.
Baina are gehiago, erakunde pribatuak eraginkorragoak izateko zenbait merkatubaldintza ematea ezinbestekoa da, ekonomialariok “balizkako” gisa deitzen ditugunak: eskaintzaren aldetik, hornitzaile ugariko merkatuetan jardutea, eta eskariaren aldetik, aukeratzeko aukera duten kontsumitzaileak izatea. Baldintza horietan, zerbitzuak gehiegizko preziotan edo kalitate eskasean ematea ekiditeko mekanismoak sortzen dira, lehia egoerak sarturiko “merkatu-zuzenketa” horien bitartez, enpresa pribatu hornitzaileak zerbitzurik egokiena emateko pizgarri nahikoak izango baititu, dela beste hornitzaileen eskaintza hobeen presioz, dela kontsumitzaileen eskaria erakarri nahi eta.
Gizarte-zerbitzuen kasuan, ordea, merkatuok lehia perfektuko merkatu izatetik oso urrun daude. Eskaintzaren aldetik, hornitzaile alternatiboen aniztasun handirik ez dagoelako, eta eskariaren aldetik, gizabanakoak ez, sektore publikoa bera delako eskatzaile nagusia. Sektore publikoak kontratazio irekiko formulen bidez zenbait “merkatu-zuzenketa” sar ditzakeen arren, kontratazio horren nolakoak baldintzatuko du zein punturaino hornitzaile pribatuak nahikoa pizgarri duen kalitatezko zerbitzua emateko.
Lehia errealik gabeko sektorea edo “quasi-merkatua” izanik, sektore publikoak zerbitzua pribatizatzean arrisku nabarmenak hartzen ditu bere gain. Adituekin izaniko elkarrizketetan ere oso nabarmen geratu dira arazo horiek: i) enpresa hornitzaileen monopoliorako joerak erakunde finantzatzaile eta hornitzailearen arteko botere erlazioak irauli ditzake, sektore publikoa eragile pribatuen bezero baino, horien morroi bilakatuz; ii) ezagutzari dagokionean ere, hornikuntza osorik enpresa pribatuen eskuetan uzteak sektore publikoaren eguneratze eta prestakuntza mailan negatiboki eragiten du, ezagutza kanpoan sortzen den neurrian herri-erakundeen irismenetik kanpo geratzen baita, eta honek presioak sor ditzake zerbitzuen definizio eta planifikazioan herrierakundeen eskumenak egoki gauzatzeko; iii) azkenik, finantzazioari dagokionean, sektore publikoa izanik zerbitzuon ordaintzaile nagusia, bere eskumenekoak ez diren zenbait erabakiren kostu gehigarriak bere gain hartu beharrean aurkitzen da sarri, esaterako lan baldintzen inguruko hobekuntzak.
Pribatizazioaren ustezko abantailak badu bere ifrentzua beraz herri-erakundeentzat, kudeaketa-akatsen edo merkatu-akatsen gaineko erantzukizuna bere gain hartzea, hain zuzen ere. Eta ondorioz, elementu horiek guztiak ere kontuan hartu behar lirateke sistemaren eraginkortasuna bere osotasunean neurtzeko, bestenaz, sistemaren eraginkortasun hobekuntza gastu publikoaren murrizketarekin parekatzearen gezurrean eror baikintezke. Eraginkorragoa izatea ez da berdina merkeagoa eskaintzea, gutxiagorekin gehiago egitea baizik.
Gipuzkoan ez da hainbesterakoa alde hau). Honen atzean beste errealitate sarri ahaztu bat egon liteke: zentro publikoetan langile publikoen kopurua gutxiengoa da, gehiengoak hitzarmen pribatuen bitartez azpikontratatzen baitira, eta hortaz, lan kostu osoen baturak ez dira hainbeste aldentzen erakunde pribatuenetatik.
Eredu publiko edo pribatuaren afera beraz, lan baldintzen disparekotasun kontu batera mugatzea ere, larregiko sinplifikazioa dela iruditzen zaigu. Sistema osorik publifikatzeak gizarte-zerbitzuetako langileak oro langile publiko bilakatzea esan nahi badu, honen inplikazioak nabarmenak dira: aurrekontu politiketan ere eragin beharko da, hortaz. Baina kostuaz gain, ziur aski, langile publikoaren funtzioen eta profilen berrikusketa bat ere beharrezkoa izango litzateke.
Guk ez dugu baztertzen aukera hau. Osasungintzan egin den moduan, zentzuzkoa iruditzen zaigu gizarte-zerbitzuen sistemak sistema publiko baterantz jo behar lukeenaren argudioa. Are gehiago, oinarrian elkartegintza ehun indartsurik ez duela jakitun. Baina errealistak izanik, sisteman tamainako iraultza egiteak sakoneko eraldaketak beharrezko lituzkeela uste dugu (lan hitzarmenen esparruan, aurrekontupolitiketan, zerga-politikan, etab.), eta honek bere denbora behar izateaz gain, euskal gizarteko eragile ezberdinen arteko adostasun maila altua eskatuko luke. Eta ez doaz
preseski ildo horretatik, ez orain arte behintzat, klase politikoaren gehiengoaren preferentziak.
Kooperatibak behetik gorako erantzun gisa ulertu izan ditugu beti, mota ezberdinetako gabezien aurrean (izan merkatukoak, izan estatukoak edo izan esparru informalekoak) elkar hartuta abian jarritako ekimen mutualista gisa. Beti ere krisialdi testuinguru batean sortu, biziberritu edo eraberritzen diren egitasmo ekintzaileen logikan sartzen ditugu, gizarte-beharrizan konkretuei egitura enpresarial ahalik eta berdinkideen bidez aurre egiteko saiorik erradikalenak dira, gure iritzian.
Gizarte-elkartasunerako logika komunitario eta tokikoak berreskuratzeko tresna baliagarria izan litekeela iruditzen zaigulako baizik. Auzolanaren kultura, gure herrian sustrai sakonekoa dena, festak antolatzeko, ermiten konponketa edo bideen garbiketak egiteko logika baliagarria den bezala, zaintza-premian diren pertsonen zaintza-sistema gizatiar eta justuago bat eraikitzeko baliagarria izan daitekeenaren susmoa dugu.
Eta mundu akademikotik itxaropenerako bide ematen diguna: kooperatibismoak ez du tesi hau amaitu eta defendatu arte zain egon beharrik izan, hau guztia hala izan daitekeela baieztatzeko. Hona arte idatzi ditugun marko teorikoaren garapen, argudio ezberdinen gurutzatze eta eztabaida ezberdinen beharrik ez du kooperatibak, esaten ahalegindu garen hau guztia errealitate bilakatzeko. Bihar bertan, esaterako, etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko emakume etorkinen lan elkartuko kooperatiba bat sortzea nahikoa litzateke, teorikoki justifikatzen ahalegindu garen hau guztia praktikan guztiz egingarria dela frogatzeko.
11 Koadro, irudi, grafiko eta taulen aurkibidea
Koadroak
Irudiak
Grafikoak
- Mendekotasun graduren bat duten Gipuzkoako adineko pertsonen zein portzentaiari ematen zaizkio arreta zerbitzuak esparru informalean (familian) eta zein portzentaiak jasotzen ditu kanpoko langileren baten (izan publiko, pribatu, edo hirugarren sektoreko) zerbitzuak? - Zeintzuk lirateke sektore horietako bakoitzaren azken urtetako joera nagusiak? - Europa mailan hiru ongizate erregimen eredu nagusi bereizten dira: sistema publiko eta unibertsalekoak, merkatuko eragileetan oinarriturikoak eta familian oinarri hartzen dutenak. Hiru horietako zein eredutan kokatuko zenuke, gaur gaurkoz, sistema gipuzkoarra? - Zeintzuk dira zure ustean, azken lege-araubideen ondorioz (Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legea eta Dependentzia Legea, batik bat) epe motzera sakonduko diren bideak: sistema publikoa bera hedatuko da, erakunde pribatuen parte hartzea handituko da ala esparru informalaren garrantzia handituko da?
- Administrazio publikoaren txosten ofizial askotan gizarte zerbitzuen hornikuntzarako eredu mistoa eratu beharra aipatzen da. Ados al zaude diagnostiko horrekin? Kudeaketa zuzeneko sistema publikoa desagertze bidean doan eredua al da? - Eredu misto honetan, gizarte zerbitzuen zein alor dira administrazio publikoaren esku direnak eta zeintzuk delegatu dira ekimen pribatuko erakundeengan?
- Hirugarren Sektoreak gizarte zerbitzuetan jokatu izan duen paper historikoaz ze iritzi duzu? Ongizate estatuaren aurrekaria izan dela esan al liteke? Gipuzkoako adineko pertsonen zaintza zerbitzuetan diharduten Hirugarren Sektoreko erakundeen barne osaerari buruz, tipologia oso ezberdinak daudela esango zenuke? Zeren arabera dira era batekoak ala bestekoak? - Jarraian Hirugarren Sektoreko erakundeen berezkoak diren zenbait ezaugarri zerrendatzen ditugu: esazu zein balorazio egingo zenukeen horien gainean eta nagusiki Hirugarren Sektoreko erakundeen ezaugarri propioak iruditzen zaizkizun: Mozkin asmorik eza edo etekinen ber-inbertsioa Beste inork (merkatuak, estatuak) asetzen ez dituen beharrak asetzea. Erabiltzaile, langile eta familiartekoen parte hartzea Gizarte-egoera ahuleko pertsonen atentzioa Lan bolondresaren kanalizatzaile Gizarte-egoera ahuleko pertsonen eskubideen aldarrikapena - Adineko pertsonen esparruan pertsona kaltetuen elkartegintzazko ehun indartsu bat badela uste al duzu? Zergatik? - Egia al da Hirugarren Sektoreko erakundeak forma enpresarialetan sakondu ahala bazter batera utzi dituztela adineko pertsonen eskubideen defentsara bideraturiko funtzioak? - Hirugarren Sektoreak epe motzen norantz joko duela uste duzu: desagertzera ala enpresa-egitura profesionalagoak garatzera? Zein etorkizun dute boluntarioelkarteek? - Enpresa kooperatiboei buruzko balorazioa: enpresa merkantil hutsetatik ala hirugarren sektoretik, zeinengandik leudeke gertuago?
a) Finantzaketa ardatza
- Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legeak, “Ekimen Pribatuaren esku hartzea”-ri buruzko 5. Tituluan, irabazi asmorik gabeko erakundeen aldeko diskriminazio positiboko neurriak ezartzen ditu. Ados al zaude horiekin? Zergatik? Finantzazio mekanismoen bilakabideari buruz: zein ondorio dakartza Hirugarren Sektoreko erakundeentzat subentzioetan oinarrituriko politiketatik kontzertazio formuletara igarotzeak? Mesede ala kalte egingo diola uste duzu? - Diru-laguntzen mekanismoak gero eta garrantzia txikiagoa izateak ez al du kolokan jartzen Hirugarren Sektoreko erakunde askoren etorkizuneko bideragarritasuna? - Titulartasun/Erantzukizun publikoko zentro/zerbitzuen zeharkako kudeaketari dagokionean, kontratazio politikak mozkin asmorik gabeko erakundeen mesedetan egin izan dira ala enpresa pribatuen sarrera ahalbidetu dute? Lurraldearen araberako kontratazio politika ezberdinak hautematen al dituzu? Herri erakundeen arteko ezberdintasunik? Emandako zerbitzuaren araberako ezberdintasunik? - Egun Katalogotik kanpo geratu diren hainbat zerbitzu, nagusiki boluntarioelkarteen bitartez eman izan direnak, desagertzeko arriskurik sumatzen al duzu?
Harremanezko ardatza
- Zeintzuk dira zure iritzian Hirugarren Sektoreak herri-erakundeetan parte hartzeko ezarriak dauden parte-hartze organo nagusiak? Horien helburuak eta baliagarritasunaren balorazioa egin ezazu. - Hirugarren Sektorearen ordezkaritza lanik betetzen al duen erakunderik ba al da? - Zein da zure iritzian Hirugarren Sektoreak Gizarte Zerbitzuen Sistemaren ezarpenerako planifikazio eta diseinuan duen parte-hartze maila? |
addi-868b57edf6db | https://addi.ehu.es/handle/10810/10187 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | 2012-04-18 | science | Lazkano Arrillaga, Iñaki | eu | Bigarren aukeraren auzia eta itxaropenaren izaera etikoa Krzysztof Kieslowskiren azken garaiko zineman | Doktore Tesia Bigarren aukeraren auzia eta itxaropenaren izaera etikoa Krzysztof Kieslowskiren azken garaiko zineman Zuzendaria: Iñigo Marzabal Albaina Iñaki Lazkano Arrillaga Leioa, 2012 Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saila LAZKANO-2.indd 1 25/2/12 13:22:36
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saila Doktore Tesia Bigarren aukeraren auzia eta itxaropenaren izaera etikoa Krzysztof Kieslowskiren azken garaiko zineman Zuzendaria: Iñigo Marzabal Albaina Iñaki Lazkano Arrillaga Leioa, 2012 LAZKANO-2.indd 3 25/2/12 13:22:37
17 1. Sarrera 1.1. Zergatik Kieslowski? XX. mendeko azken hamarraldiko zinema zuzendaririk aipagarriena izan zen Krzysztof Kieslowski, zalantzarik gabe. Trois Couleurs (1993-94) trilogiaren –Bleu (1993), Blanc (1993) eta Rouge (1994)– proposamen etiko, estetiko eta gizatiarrak indar handiz astindu baitzuen garaiko zinema mundua, egiazki. Hala, aditu askoren aburuz, Ingmar Bergman eta Andrei Tarkovski maisuen zinema espiritualaren oinordeko bihurtu zen bere zinema. Alta, esteta hutsa zela salatu eta aitortza ukatu zionik ere ez zen falta izan. Eztabaida handia piztu eta kritika zatitu zuen zinemagile poloniarrak, zinez. Frantziako kritikarien artean eragindako haustura gordina da horren erakusgarri. Positif aldizkariak laudatu zuen bitartean, Cahiers du cinéma aldizkariak laidoztatu baitzuen. Hortaz, batzuentzat (Masson, 1994:21) “zinema adimentsua” eta “erretorikoki trebea” zena, beste batzuentzat (Strauss, 1994:62-63), “dekoratu-zinema” eta “inspiraziorik gabeko jolas formala” baino ez zen. Kieslowskiren heriotza goiztiarrak –1996ko martxoaren 13an hil zen bihotzekoak jota–, ostera, polemikaren sugarrak amatatu zituen pixkanaka-pixkanaka. Ez dagokigu guri Kieslowski zinema maisu handia izan zen ala ez epaitzea; hain jarrera kontrajarriak sortu zituen zinemagilearen obraren nondik norakoak aztertzea baizik. Izan ere, eztabaidak eztabaida, ukaezina da Kieslowskiren zinemak aditu, kritikari eta ikusleen artean ere arreta handia pizten darraiela. Ikerketa objektu interesgarria dela, alegia. Are gehiago, oraindik ere bere obra aski ezezaguna dela kontuan hartuta. Kieslowskiren zinemak iceberg baten antza du eta. Ikerketa gehienak icebergaren tontorra irudikatu eta azaltzen ahalegindu baitira, ur azpian ezkutatutako zati ilunari erreparatu gabe. LAZKANO-2.indd 17 25/2/12 13:22:37
19 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA zinemaren estetika berezia nahiz bertan barne munduak erdiesten duen garrantzia ere aipatu bilakaeraren urratsak aintzat hartu gabe ezin direla azaldu frogatzen ahaleginduko gara. Gure hipotesi nagusia, ostera, Kieslowskiren zinemaren barne mekanismoaren funtzionamendua argitzeko saio bat da. Halabeharra Kieslowskiren zinemaren oinarri dela nabarmendu izan da ikerlan eta artikulu anitzetan. Halabeharrak duen garrantzi handia ukatzen ez dugun arren, gure iritziz ez da bere obraren bizkarrezurra. Gai bakar bat baino areago, gai ezberdinak biltzen dituen prozesu bat litzateke Kieslowskiren zinemaren euskarria. Zentzu horretan, errepikapena eta bigarren aukera funtsezkoak dira. Poloniar sasoian, ordea, errepikapenak berarekin dakarren bigarren aukera antzua da ia beti; Kieslowskiren zinemaren gailurrean soil-soilik bizi du arrakasta bigarren aukerak. Protagonistak etikoki zuzena den zerbait egiten duenean, alegia. Orduantxe, halabeharrak babesa eskaintzen dio protagonistari. Ondorioz, bigarren aukera bat du eta erredentzioa lor dezake. Poloniar garaian ez bezala, zilegi zaio itxaropena. Anaitasuna gizabanakoaren itxaropen bakarra dela aldarrikatuz ixten duela Kieslowskik bere zinema gogoeta litzateke azken hipotesia. Elizaren agindu moralek ezin dituzte giza sentimenduak arautu inolaz. Baina burges iraultzarekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Askatasuna eta berdintasuna ezinezkoak baitira gizabanakoaren eremu intimoan. Bere bakardadean bilduta darrai. Patu ilunaren meneko. Testuinguru ilun horretan, itxaropenaren ikur bilakatuko da anaitasuna zinemagile poloniarrarentzat. 1.4. Egitura Ikerketak zazpi atal nagusi ditu. Sarrera labur honek hasiera ematen dio tesiari. Bertan, Kieslowskiren zinema aztertzeko egitasmoaren arrazoiak eskaintzeaz gain, ikerketaren beraren xedeak eta erabiliko den metodologiaren inguruko xehetasunak ere ematen dira. Bigarren atalak, berriz, Kieslowskiren poloniar sasoiko zinemaren ezaugarriak eta bilakaera lantzen ditu. Halaber, herrialdearen testuinguru politiko-sozialak zinema horretan bertan duen eragina ere azaltzen da. Izaera deskribatzailea nagusi den arren, interpretazioari ere leku egiten zaio. Atal ezinbestekoa da, zinez, Kieslowskiren zinemaren bilakaera ulertzeko. Atal horren ostean, pelikulen analisiak dakartzaten atalak datoz. Lau atal dira guztira eta bakoitzak film bana du ardatz. Egitura kronologikoa denez gero, La double vie de Véronique (1991) filmari dagokio lehen analisia. Segidan, hurrenez hurren, Bleu (1993), Blanc (1993) eta Rouge (1994) pelikulen analisiak aurki ditzakegu. Dena dela, aipatu filmen analisiei heldu aurretik, Trois Couleurs deritzan atariko sarreratxo bat dago. Bukaerako atala, noski, ondorioena da. Lau pelikulen analisiak oinarri izanik, dekalogo bat atonduko da bertan. Azken gogoeta horietan, hain zuzen, Kieslowskiren poloniar garaiko filmak ere hartuko dira kontuan. Zuzendari poloniarraren obra continuum bat balitz bezala ulertzen baita, eta horrek, isla zuzena du ondorioak taxutzeko tenorean. Amaieran ere, halakoetan legez, aztertutako bibliografia eta Kieslowskiren filmografia bera ere ageri dira. LAZKANO-2.indd 19 25/2/12 13:22:37
20 SARRERA 1.5. Metodologia Jacques Aumont eta Michel Marie-k (1988:13) filmak analizatzeko metodo unibertsalik ez dagoela, aitortzen dute. Errealitate hori aintzat hartuta, ikerlari orori ezinbestekoa zaio azterketa lan bakoitzean berezko analisi eredu bat eraikitzea. Edonola ere, analisian buru-belarri murgildu aurretik, oinarri batzuk argi izatea komeni da. Metodologia “berezi” horren aitzakiak ezin gaitzakeeta inolaz ere interpretazio “delirante” edo bidegabe batera bultzatu. Gauzak horrela, lehenik eta behin, zein esparrutatik egingo den analisia erabaki behar da. Ikerketa honetan, hain justu, film-testua bera izango da analisiaren objektua. Aukera horrek, logikoki, kultur ikerketen eremutik urrunduko gaitu. Horrek, ordea, ez du David Bordwell-ek (1997:98) nabarmentzen dituen testuinguru-parametroak gutxiesten direnik esan nahi. Kieslowskiren poloniar garaiko zinemari dagokion atalean, kasu, testuinguru politiko eta sozialak berebiziko garrantzia duela ukaezina baita. Dena dela, zinemagile poloniarraren obrak azken aroan duen bilakaera kontuan harturik, testu-analisiaren bidea egokiagoa da. Testu-analisiaren bidetik, hain zuzen, Kieslowskiren “ikus-poetika” islatzen saiatuko gara. Hala, Santos Zunzuneguiren (1994:72) uharari jarraiki, ez dugu analisia ez “forma jolas huts” bezala, ezta “gaikako inbentario huts” modura ere ulertuko. Bat gatoz-eta berarekin edukiaren eremuan islatzen ez den erabaki espresibo edo adierazgarririk ez dela dioenean. Gure iritziz ere pelikula batean gaiak, narrazioa eta forma estu-estu uztarturik baitaude. Alegia, “testuaren izaera bera” osatzen dute guzti-guztiek. Hala, hori guztia kontuan harturik, bi prozesu nagusi izango ditu oinarri abian jarriko dugun metodologia bereziak: deskribapena eta interpretazioa. Lehen urratsean, bere osagai eratzaileetan zatituko genuke filma. Eta, bigarren urratsean, aldiz, aipatu osagai horien artean harremanak sortuko genituzke film-testua osatzeko darabiltzaten mekanismoak ulertu eta azaldu ahal izateko. Finean, Ramón Carmonak (1991:47-48) “ezagutza” eta “ulermena” bezala izendatzen dituen prozesuen aurrean geundeke: “Analisiak bi mugimendu dakartza berarekin: ezagutza eta ulermena. Analisi orok, hain justu, objektua osatzen duten elementuak ezagutzeko gaitasuna eskatzen du. Joskera eta sintaxia ezagutzen ez dugun hizkuntza batean idatzitako esaldi batek zer dion analizatzea ezinezkoa litzateke. Gauza berbera gertatzen da ere film baten kasuan. Pantailan egiten den proiekzioaren denbora-garapenean azaltzen diren elementu ezberdinak bereiztu eta kokatzeko gaitasunarekin erlazionaturik baitago ezagutza hori: pertsonaiak, argiak eta itzalak, koloreak, soinuak, esaldiak, ahots tonuak, eta abar. Ulermenak, bere aldetik, elementu ezberdin horiek euren artean osotasun zabalago baten parte bezala erlazionatzeko gaitasuna dakar berarekin: enkoadraketa, planoa, sekuentzia, film osoa, eta abar”. Nolanahi ere, Alejandro Montielek (2002:28) aitortzen duen moduan, pelikula baten azterketa amaiezina da. Ez du mugarik. Azterketa sakona utopia hutsa baita. Hortaz, analisian aztertuko diren pelikulen osagaien aukeraketa egoki bat egitea ezinbestekoa da. Ikerketa honetan, bananbanan analizatuko diren lau filmetan –La double vie de Véronique (1991), Bleu (1993), Blanc (1993) eta Rouge (1994), hurrenez hurren– aukeratutako eszena eta plano jakin batzuk izango dira aztergai. Pelikula zati horiek oinarri hartuta, film-testuak bere baitan dakartzan gai nagusiak ez ezik, diskurtsoari berari lotutako baliabide formal eta narratiboak ere landuko dira. LAZKANO-2.indd 20 25/2/12 13:22:37
21 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Testu-analisiaren auziaz ari garela, Aumont eta Mariek (1988:46) film analisiari buruz egiten duten gogoeta oparoan nabarmentzen duten idea bat ere oso kontuan hartuko dugu. Alegia, analisi lanari ekiteko unean behar-beharrezkoa dela aukeratutako pelikulen inguruko diskurtso nagusiak ezagutzea errepika ez ditzagun. Kieslowskiren zinemaren alorrean bide berri bat ireki nahi duen ikerketa batentzat urrezko legea da hori, egiazki. Orobat, Kieslowskiren obrari buruz idatzitako lan esanguratsuenak ezagutzea garrantzitsua da ere gure irakurketa bereziaren oinarriak indartzeko. Azterketa objektuari berari buruz egindako beste arrazoibideak kontuan hartuz –euren gogoetak integratuz, ñabartuz edo ukatuz– gure proposamena aberasteko parada baitago. Laburbilduz, testu-analisia oinarri duen metodologia berezia erabiliko dugu Kieslowskiren zinemaren ikerketak berarekin dakartzan erronkei aurre egiteko. Analisi horrek, zehatz-mehatz, hiru ardatz nagusi izango ditu: edukia, forma eta narrazioa. Hala, zuzendari poloniarraren zinemaren gai giltzarriak zehaztu ez ezik, gai horiexek film-testuaren narrazio egituran nahiz irudiaren eremuan ere –arreta berezia eskainiko zaie kode sintaktiko eta ikus zein soinu kodeeizelan adierazten diren azalduko da. Analisi orok bezalaxe, gureak ere bere mugak ditu. Teoria orokor baten peskizan jarduteak xehetasunen garrantzia alboratzea baitakar ezinbestean. Edozelan ere, azterketa honen xedea ez da ikerketa objektuaren behin-betiko irakurketa zurrun bat ezartzea, Kieslowskiren zinemaren esanahi eta estetika sistemaren oinarri nagusiak finkatzea baizik.
3. Poloniar zinemagile garrantzitsuenetarikoa da Krzysztof Zanussi. Kieslowskiren lagun mina izan zen eta haren film ugari ekoitzi zituen TOR Film Studio ekoiztetxearen bitartez. Kezka moralaren zinemaren aitzindari, bere zinema hagitz kritikoa zen sistema komunistarekin. Gerra-legearen ostean, atzerrian egin zuen lan. Oso film onak zuzendu dituen arren, From a far country (1981) pelikulak, Joan Pablo II.a Aitasantuaren “hagiografiak”, egin du ezagun mundu osoan barna. Orduz geroztik, bere zinemaren kutsu katolikoa are eta nabariagoa egin da.
4. Poloniak inoiz eman duen zinemagilerik onena da. Zinema aditu askoren ustez, Ashes and Diamonds (1958) maisulana inoizko hamar film onenen artean dago. Kezka moralaren zinemaren zutabe nagusia izan zen eta gobernu komunista poloniarraren aurkako langile mugimenduaren borroka ezin hobeto irudikatu zuen Man of Iron (1981) enblematikoan. Solidarnosc sindikatuaren aldeko oda hunkigarri horrek Urrezko Palma bereganatu zuen Cannesko Zinemaldian. Wajda, zineman ez ezik, politikan ere nabarmendu da. Komunismoa erori ostean, senatari izatera ere iritsi zen. Bitxikeria gisa, Polanskik, zuzendari bihurtu aurretik, aktore rol txiki bat jokatu zuen bizitzan lehen aldiz Wajdaren A Generation (1954) estreinako filmean.
28 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA erietxetan igaro zituzten haurtzaroa eta nerabezaroa. Erietxe batetik besterako bidaia amaigabe horietan, hain justu, ernetu zen Kieslowskiren irakurzaletasuna. Garai hartan, besteak beste, Dostoievski, Kafka, Shakespeare eta Camus-en liburuak irakurri baitzituen. Zinemaren lilurak ez zuen berandu arte harrapatu, ordea. Nerabe bat baino ez zela izan omen zuen zinemarekin lehen harreman berezia Sokolowsko herrixkan. Sarrera ordaintzeko nahikoa dirurik ez zuenez gero, lagunekin kultur etxeko teilatura igo eta filmak ikusten ahalegintzen zen bertatik. Inoiz gutxitan lortzen zuen, baina, bere xedea. Hala, filmak baino askoz eraginkorragoak bilakatu ziren liburuak bere irudimena hauspotzeko tenorean. Ikasle ona zen arren, oso gazte zela utzi zituen ikasketak; suhiltzaile izatearekin egiten baitzuen amets. Hasi eta gutxira abandonatu zuen suhiltzaile eskola, ordea. Gurasoek, orduan, Varsoviako Antzerki Tekniken Goi Eskolara –Panstwowe Liceum Techniki Teatralnej– bidali zuten. Ikastetxe hartako zuzendaria zuen osaba eta doan irten zitzaion guztia. Irakasle oso onak izan zituen bertan eta, bere irakurzaletasuna indartzeaz gain, antzerkiarekiko nahiz zinemarekiko zaletasuna ere piztu zuten Kieslowski gaztearen baitan. Kieslowskiren zoriona urratu zuen gertakari lazgarri bat jazo zen sasoi hartan, ostera. Izan ere, hogei urteko borroka latzaren ostean, etsi egin zuen aitak; mendean hartu zuen-eta tuberkulosiak azkenean. Aitaren heriotzak arrasto sakona utzi zuen zinema zuzendari poloniarraren bihotzean, zinez. Horren erakusgarri da Przeswietlenie / Erradiografia (1974) dokumental hunkibera. Aita hil zen erietxean bertan errodatutako film horretan, heriotzera kondenatutako gaixo talde baten testigantzak dakarzkigu Kieslowskik. Sufrimendua darie haien hitzei. Malenkonia. Tarteka, baina, baikortasunak zipriztintzen ditu; itxaropenaren ezina ahantzi nahi izango balute bezala. Gazte zendu zen aitari –berrogeita zazpi urte besterik ez zituen hil zenean– zion maitasunaren ordainetan egindako film samina da. Pintura eszenografikoko diplomatura erdietsi ostean, antzerki zuzendari izateko asmoak bereganatuko du Kieslowski. Antzerkiak liluraturik dauka erabat eta Varsoviako Wspolczesny antzokiko jantzi arduradun gisa lan egitera ere iritsiko da. Antzerki zuzendari bihurtu ahal izateko, baina, ezinbestekoa da lizentziaturako diploma izatea. Hala, aurretiko urrats modura, Lodzeko Zinema Eskolan –Poloniako zinema eskolarik entzutetsuenaikastea erabakiko du. Ez du, ordea, aipatu eskolan sartzeko azterketa gaindituko. Beraz, Varsoviako Zoliborz barrutiko Kultura Sailean lana lortu eta poesia idazten hasiko da. Dena dela, zinema eskolan sartzeko beste ahalegin bat egingo du Kieslowskik hurrengo urtean. Baina, tamalez, porrot egingo du beste behin ere. Orduan, artearen historiako irakasle izatea deliberatuko du. Diseinu Eskolak, ordea, ez du asebeteko eta berehala abandonatuko du. Gauzak horrela, soldaduskatik libre geratu eta gero, Lodzeko Zinema Eskolan sartzeko hirugarren eta azken saioa egingo du. Amarengatik izan ez balitz, Kieslowskik ez zukeen Lodzeko Zinema Eskolan sartzeko azterketa gainditzeko azken aukera baliatuko. Bi aldiz kale egin ostean, ez zuen-eta berriz LAZKANO-2.indd 28 25/2/12 13:22:38
Hirugarren saio horretan, hain zuzen ere, lortu zuen Kieslowskik Lodzeko Zinema Eskolan sartzea; 1964an. Ospe handiko zinema eskola zen Lodzekoa, egiazki; bere gerizpean eman zituzten-eta lehen urratsak Andrzej Wajda eta Roman Polanski zinema maisu handiek. Horrezaz gain, Kieslowskiren sasoi berean, besteak beste, Krzysztof Zanussi, Jerzy Skolimowski6 eta Edward Zebrowski7 ere aritu ziren ikasle. Zinema ikusi, ikasi eta egiteko tenorea izan zuen bertan Kieslowskik. Libertate ia osoz. Wladislaw Gomulka8-ren kultur urtzaroan –Krustxev-en politikaren ondorio zena– askatasun politiko eta autonomia artistiko handia izan baitzuen Lodzeko Zinema Eskolak. Hala, hasi eta gutxira, antzerki zuzendari izateko asmoa alboratu eta zinemaren aldeko hautua egin zuen.
6. Wajdaren eskutik sartu zen zinemaren munduan Jerzy Skolimowski. Maisu poloniarraren Niewinni czarodzieje (1960) filmaren gidoia –Jerzy Andrzejewski idazlearen Noc liburuaren egokitzapena– idazteaz gain, filmean bertan rol txiki bat ere jokatu baitzuen. Lodzeko Zinema Eskolan, berriz, Polanski ezagutu zuen eta haren estreinako pelikularen –Knife in the Water (1962)– elkarrizketak idatzi zituen. Zinemagile gisa ere hainbat film zuzendu ditu. Le départ (1967) filmarekin Berlingo Urrezko Hartza irabazi zuen arren, Moonlighting (1982) da, apika, bere lanik onena. 90eko hamarraldiaren hasieran, zinema utzi eta pinturan murgildu zen ia hogei urtez. Duela urte batzuk itzuli zen zinemara Cztery noce z Anna (2008) filmarekin.
8. II. Mundu Gerra amaitu ondoren Polonian osatutako behin-behineko gobernuko kide izan zen Wladislaw Gomulka. Boleslaw Bierut poloniar presidente estalinistak, ordea, 1951. urtean kartzeleratu zuen Moskutik inposatutako ildo politikoari aurre egin ziolako. Hiru urte eman zituen gatibu. 1956ko herri protestek, baina, komunista erreformistak boterera eraman zituzten eta Alderdi Komunistako idazkari nagusi bihurtu zen Gomulka. Askatasun handiko garaia bizi izan zuen Poloniak orduan eta giro hori kultura munduan bertan ere islatu zen. Gobernuaren irekitasunak, ordea, ez zuen luze iraun. Eta, azkenean, boterera bultzatu zuen herriak berak bizkarra eman zion Gomulkari; langile protesten ondorioz kargutik kendu baitzuten 1970ean. LAZKANO-2.indd 29 25/2/12 13:22:38
30 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA 2.1.1. Ordezkaturik ez dagoen mundua eta burokraziaren salaketa Lodzen ikasle zen garaian, Kazimierz Karabasz9 irakasle eta zinemagilea izan zuen eredu eta gidari Kieslowskik. Karabasz, Muzycanci (1958) film labur apartaren egilea, erregimen komunistak inposatutako gizarte irudiarekin kritikoa zen dokumental sozialaren aita izan zen. Kaleko pertsona arruntak ziren, nagusiki, haren filmetako protagonistak; poloniar gizarte ilunaren biztanleak. Finean, errealitatea bere horretan islatuz, sistemaren gordina salatu nahi zuen Karabaszek. Kieslowskik bere egin zituen maisuaren asmoak eta propaganda ofizialak ukatutako mundua islatzen ahalegindu zen ere bere dokumentaletan. Wierzbicki-ri I’m so-so… (1995) dokumentalean aitortu bezala, sasoiko gizarte komunistan ordezkaturik ez zegoen errealitatearen testigantza benetakoa eskaintzea zuen-eta xede: “Mundua zen bezala deskribatu zuen gerra osteko lehen belaunaldia izan ginen, apika. Eta, mundu hura, leku babesgabea zen, zinez. Oso gordina. Mikro-munduak soil-soilik erakutsi genituen. Dokumentalen izenburuek horixe iradokitzen zuten: Eskola, Faktoria, Ospitala edo Bulegoa. Pieza horiek, behaketa horiek, elkartuz gero, garaiko Poloniako bizitza deskriba genezake. Gogorra da deskribatu gabeko mundu batean bizitzea. Pentsa ezazu nola senti zaitezkeen halako egoera batean. Nortasunik ez izatea bezalakoxea da (…). Anaitasuna, berdintasuna eta justizia moduko idealekin bat bizi ginen. Baina halakorik ez zen existitzen. Komunismoak ‘askatasuna’ hitza zerabilen, baina gu ez ginen aske. Ezin zen-eta iritzia publikoki adierazi”. Ikasle sasoian, 1964tik 1968ra bitarte, hiru film labur errodatu zituen Kieslowskik Lodzeko Zinema Eskolan. Urzad / Bulegoa (1966) dokumentalean, burokraziaren erretratu makurra dakar zinemagile poloniarrak. Aseguru Konpainia Nazionalaren Lodzeko ordezkaritzan girotua dago filma eta hiritar arruntak funtzionarioen aldetik pairatzen duen harrera hotza salatzen du bertan. Bi mundu ezberdin dira, egiazki. Hiritarrek, aurpegia izan arren, adierazpen askatasunik ez dute. Administrazioak, aldiz, ahotsa du, baina aurpegirik ez. Ezta gizatasunik ere. Horrenbestez, Karabaszen dokumentalen uharari jarraiki, ordezkaturik ez dagoen errealitate poloniarraren erretratu kritikoa egiten du Kieslowskik. Beste bi film laburretan, berriz, fikziozko bi istorio dakarzkigu zinemagile poloniarrak. Bereziki interesgarria da Tramwaj / Tranbia (1966) estreinako film laburra. Izan ere, Kieslowskiren fikziozko zinemaren ezaugarri anitz aurki daitezke bertan. Zuri-beltzez errodatua dago eta mutua da. Hasierako eszenan party batean dantzan ari diren gazte batzuk agertzen dira eta nouvelle vague frantziarraren kutsua antzeman daiteke. Berehala desagertzen da sentsazio hori, ordea. Festatik irtengo den gazte herabe eta bakartia jarraituko baitu Kieslowskiren kamerak. Kale elurreztatuetan barna ibili ostean, tranbiara igoko da. Eta, hantxe, neska eder batekin egingo du topo. Ez dute elkarrekin hitzik
32 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA film-saila gurutzatzen duen pertsonaia misteriotsua dakar gogora. Ikusi, epaitu baina sekula parte hartzen ez duen gaztea –aingeru hitsa10 deituko duguna–, hain zuzen ere. Hortaz, fikziozko lehen lan horietan, Kieslowskiren zinemaren aurrekariak usnatu daitezke. Ideiak ez daude oraindik behar bezala landuak. Ezta egitura formala bera ere. Halaz guztiz ere, sentimenduak ekintzak baino esanguratsuagoak dira. Zinemagile poloniarrari, gertaera bera baino gehiago, protagonisten barne mundua axola baitzaio. Sentimenduak eta etika, alegia. Alabaina, fikzioaren bidea hartu ordez, dokumentalaren errepidean barruratuko da Kieslowski gaztea urte luzez. Poloniak bizi zuen testuinguru politiko ospel hartan, arestian adierazi moduan, ordezkaturik ez zegoen mundua zelako haren interesgune nagusia. Hots, dokumentalen bitartez botereak berak ezkutatutako errealitatea islatu nahi zuelako. Artean ikasle zela, Zdjecie / Argazkia (1968) lehen dokumental profesionala errodatu zuen Kieslowskik poloniar telebistarako. Karabaszek erakutsitako gerra garaiko argazki batetik atera zuen dokumentala egiteko ideia zinemagile poloniarrak. Argazkian, sobietarrek askatu berri zuten Praga auzo varsoviarreko eraikin bateko patioan bi haur ikus zitezkeen. Fusilak eskuetan eta armada poloniarraren kapela buruan, irribarre egiten zioten kamerari. Argazkia atera zen lekura joko du Kieslowskik. Bizilagunekin hitz egin eta gero, haurrak ezagutu zituen pertsona batekin egingo du topo. Ondoren, erroldari esker aurkituko ditu. Etxean elkarrizketatuko du bata; lanean ari den fabrikaren kanpoaldean, bestea. Anaiak dira biak eta ama galdu zuten argazkia atera zieten egunean. Euren oroitzapen eta gogoetak biluzi ez ezik, argazkiaren aurrean agertzen duten emozioa ere islatuko du Kieslowskik film labur apal bezain hunkigarri horretan. Lodzeko askatasun uhartea bat-batean lanbrotuko da Kieslowskiren azken ikasturtean. Moczar11 Defentsa ministroak intelektual juduen aurkako purga bat abian jarriko du 1968an eta bere politika antisemitak bete-betean astinduko du Lodzeko Zinema Eskola. Horren ondorioz, irakasle judu askok eskola utzi beharko dute. Injustiziaren aurka altxatuko da orduan Kieslowski; ikasleek antolatutako greba eta manifestazioetan hartuko baitu parte. Urte batzuk geroago, juduen aurkako jazarpena irudikatuko du Przypadek (1981) filmean.
11. Mieczyslaw Moczar generalak, Barne ministro zela, juduen aurkako kanpaina bat jarri zuen abian 60ko hamarraldiaren bukaeran boterea bereganatzeko asmoz. Alderdi Komunistaren fakzio nazionalistaren buru zen Moczar eta bere ekimen xenofoboaren xedea alderdian nagusi zen fakzio erreformista ahultzea zen; judu askok kargu garrantzitsuak zituzten-eta bertan. Dubcek-en Txekoslovakiaren komunismo gizatiarrak akuilaturik, ikasle eta intelektual poloniarrak kalera irten ziren 1968ko martxoan gobernuaren purga antisemita salatu eta askatasuna aldarrikatzeko. Errepresioa gogorra izan zen eta, azkenean, milaka juduk Polonia uztera behartuta ikusi zuten euren burua. Lodzeko Zinema Eskola ez zen salbuespena izan. Politika antisemitaren ondorioz, judu jatorriko irakasle askok eskola abandonatu baitzuten. LAZKANO-2.indd 32 25/2/12 13:22:38
33 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Sasoi gogorra da Kieslowskirentzat. Marysia-rekin ezkondu berria, Lodzeko apartamentu batean bizi da harekin. Ez daude bakarrik. Andrzej Titkow12 ikaskidearekin partekatzen dute-eta etxebizitza zinemagile poloniarrak eta haren emazteak. Arazo ekonomiko larriak eduki arren, bere lizentziatura lana bukatuko du: Z miasta Lodzi / Lodzeko hiritik (1969). Lodz hiriari buruzko dokumentala da. Zuri-beltzez errodatua. Errealismo ilunekoa. Lodz hiriaren iragan industrial distiratsua aspaldi amatatu zen eta hondamendi horren irudiak dakarzkigu Kieslowskik. Zinemagilea bera Z miasta Lodzi (1969) film laburraren itzalean zegoen espirituaz mintzo da Krzysztof Kieslowski: I´m so-so… (1995) dokumentalean: “Oso fotogenikoa da Lodz hiria, zikina eta lohia delako. Lodzen beraren hormak dirudite hiritarren aurpegiek. Begietan hutsaltasun dramatikoa dakarten aurpegi hits eta akituak dira; leku berean, inoiz inora mugitu gabe, xahutzen diren bizitzak”. Poloniar proletalgoaren bizipen ilunak islatzen ditu Kieslowskik ikasle sasoiko azken film laburrean. Langileen bizitzak aurri-itxurako eraikinekin nahasi egiten dira etengabe bertan. Arruntak dira oso. Ehungintzan lanean dabiltzan emakumeenak bezalakoxeak. Leihoetatik so egiten duten biztanleenak bezain kolorgeak. Dena den, itxaropenerako zirrikiturik bada. Haurrak jolasean alai aurki ditzakegu-eta hondamendiaren erdian; emoziozko malkoak, fabrikan; irribarreak, parkeko musika ikuskizunean. Proletalgoaren dohakabeko bizitza bere gordinean irudikatu arren, Lodzeko biztanleekiko enpatia handia erakusten du Kieslowskik. Aurri-itxurako eraikinak eta ehungintzako langile bat Z miasta Lodzi film laburrean. Lodzeko Zinema Eskolan diplomatu ostean, sinatu gabeko iragarki batzuk zuzendu zituen zinemagile poloniarrak. Jarraian, WFD13 ekoiztetxearekin lan egiten hasi aurretik, Bylem zolnierzem / Soldadu izan nintzen (1970) dokumentala egin zuen Czolowka
12. Lodzeko Zinema Eskolan ezagutu zuen Kieslowskik Andrzej Titkow. Lagun mina zuen eta ikasle sasoian errodatutako Koncert Zyczen (1967) fikziozko film laburrean rol txiki bat eskaini zion. Poeta eta zinemagilea da gaur egun Titkow. Zinemaren esparruan, bereziki, dokumentalen alorrean nabarmendu da.
13. Komunismoaren garaian, herrialdeko zinema industria guztia –telebista barne– Poloniako Estatuarena zen. Hala, WFDk (Wytwornia Filmow Dokumentalnych / Film Dokumentalen Ekoiztetxea) dokumentalen ekoizpen-kostuak ordaindu egiten zituen. Zinemagileei ez zitzaien eskatzen filmak komertzialak izan zitezen. Zentzu horretan, askatasun handia zuten nahi zituzten gaiak aukeratzeko. Hala eta guztiz ere, zineman eskaini aurretik zentsuraren bulegotik igarotzen ziren film guztiak. LAZKANO-2.indd 33 25/2/12 13:22:38
34 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA ekoiztetxearentzat. Gai militarrekin zerikusirik zuten dokumentalak eta fikziozko pelikulak ekoitzi ohi zituen Czolowkak. II. Mundu Gerran itsu geratutako hainbat lagunen testigantzak biltzen dituen arren, abertzaletasun edo heroitasun zantzurik ez dago Kieslowskiren dokumental gazi-gozoan, baina. Soldadu ohi itsuek euren oroitzapenak, desirak eta ametsak dituzte hizpide bertan. Nostalgiaz eta itxaropenik ezaz blaituta daude haien hitzak. Malenkoniaz. Hori guztia gutxi balitz bezala, Gerra Hotza puri-purian zegoen testuinguru hartan, bakearen beharraz ere egiten da hitz amaieran. Duda barik, soldadutzatik libratzeko bereak eta bi egin zituen Kieslowski antimilitaristaren zigilua dauka filmak. Heroitasun militarraren propaganda ofizialarekin bat egin ordez, bakearen apologia egiten du-eta zinemagile poloniarrak. Etenaldi txiki horren ondoren, ordezkaturik ez dagoen mundua deskribatzen jarraituko du Kieslowskik bere dokumental laburretan. Alegia, sistema komunistaren arima iluna biluzten. Hala, zentsura saihestu asmoz, mikro-munduak islatuko ditu; jende arruntaren bizitzaren bitartez poloniar gizartearen benetako izaera agerian utzi nahirik. Horrenbestez, Urzad (1966) eta Z miasta Lodzi (1969) film laburren salaketak segida izango du Fabryka / Fabrika (1970), Refren / Errefraua (1972) eta Robotnicy ’71: nic o nas bez nas / Langileak ’71: Ezer guretzat gu gabe (1972) gisako lanetan. WFDk ekoitzitako Kieslowskiren lehen dokumentala da Fabryka (1970), eta Ursus enpresaren traktore fabrikan dago girotua. Z miasta Lodzi (1969) filmeko ehungintza fabrikako emakume langileen lekukoa hartzen dute bertan aipatu fabrikako langileek, zinki. Proletalgoa baita protagonista beste behin ere. Txandakako muntaia erabiliz, bi mundu ezberdinetan banatzen du Kieslowskik fabrika. Alde batetik, galdategiko gizonezko langileak daude. Eta, beste aldetik, zuzendaritzako kideak. Langileak lanean ageri dira; plano orokor eta ertainetan. Hitzik ez dago. Fabrikaren zarata besterik ez. Zuzendaritzako bileran parte hartzen ari diren funtzionario eta ingeniarien gelatxoan, aldiz, hitza da nagusi. Eztabaida. Plano orokorrik ez dago. Partehartzaileen lehen planoak baizik. Horrek, preseski, berez dena baino itogarriagoa egiten du giroa. Zuzendaritzako bilera zalapartatsuaren arrazoi nagusia fabrikak bizi duen krisi larria da. Lanabesak zaharkiturik daude eta haien ordezkatzea ezinezkoa da sistemaren beraren traba burokratiko amaiezinen ondorioz. Gauzak hala jarraituz gero, fabrika itxi eta langileak kaleratu beharko dituzte. Hortaz, Urzad (1966) film laburrean burokraziaren gizatasunik eza salatzen bazuen, burokraziaren beraren eraginkortasunik eza bilakatzen da oraingo honetan Kieslowskiren kritika mikatzaren jomuga. Izan ere, Ursus enpresako lantegia fabrika huts bat baino askoz gehiago da. Polonia komunistaren metafora da, alegia. Horrexegatik, burokraziaren aurkako salaketak dimentsio unibertsalagoa bereganatzen du. Przed rajdem / Rallyaren aurretik (1971) film laburrak, oso modu sotilean bada ere, burokraziaren afera ere ukitzen du. Monte-Carloko auto lasterketan Fiat 125 batekin parte hartzeko prestatzen ari diren Krzysztof Komornicki auto-gidariaren eta haren kopilotuaren bizipenak dira dokumentalaren oinarria. Bikotearen ilusioak 70eko hamarraldiko Poloniaren muga ekonomikoekin eta burokraziarekin berarekin egingo du LAZKANO-2.indd 34 25/2/12 13:22:39
35 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA topo, ordea. Amaieran, auto lasterketa bukatzerik izan ez zutela jakingo dugu. Danusia Stokek (1993:240), hain zuzen, porrot hori “Poloniaren arazo ekonomiko eta industrialen alegoria” gisa interpretatzen du. Edonola ere, Refren (1972) da burokraziaren gizatasunik eza indar handienarekin –baina ironia ilunari uko egin gabe– salatzen duen dokumentala. Estatuko ehorztetxe enpresa batera garamatza Kieslowskik bertan eta, egia esan, Urzad (1966) film laburrarekin paralelismo anitz ditu film laburrak. Kasu honetan, baina, funtzionarioen eta herritarren arteko bereizketa nabarmenagoa da oraindik. Estatuko enplegatuen aurpegiak erakusten zaizkigu soil-soilik. Herritarrek, berriz, aurpegirik ez dute. Ahotsa bakarrik. Haien drama eta atsekabea tonuan nabari da. Herritarren tonu samin hori, hain justu, funtzionarioen ahots tonu epel eta errepikakorraren oso bestelakoa da. Maite izandakoen galerak herritarren baitan sortzen duen sufrimenduak oihartzunik ez du funtzionarioen jarrera axolagabean. Automatak balira bezala, hoztasunez, hilkutxen prezioaz edo hobiratzeko arauez hitz egiten baitiete. Burokraziaren izaera kafkiarra eta gupidagabea gogor salatzen du Kieslowskik, zinez. Bukaerako eszenan, aldiz, haur jaioberrien irudiak dira nagusi. Guzti-guztiek dute zenbaki bat. Jaiotza, heriotza bezalaxe, administrazio kontu bat besterik ez da. Gizakiaren beraren existentzia, jaiotzetik heriotzera arte, zenbaki huts bilakatzen da burokraziarentzat. Funtzionarioek soil-soilik dute aurpegia Refren ilunean. Hiritarra zenbaki bat besterik ez da administraritzarentzat. Urte berean, 1972an, Lubin-eko kobrezko meategien inguruko bi dokumental labur estreinatu zituen Kieslowskik: Miedzy Wroclawiem a Zielona Gora / Wroclaw eta Zielona Gora artean eta Podstawy BHP w kopalni miedzi / Kobrezko meategien segurtasun eta higiene arauak. Enkarguzko lanak izan ziren eta ez da bere egiletzaren zigilurik nabari. Robotnicy ‘71: nic o nas bez nas (1972) dokumentalarekin proletalgoaren protagonismoa berreskuratzen du Kieslowskik, ordea. Tomasz Zygadlo, Wojciech Wiszniewski, Pawel Kedzierski eta Tadeusz Walendowskirekin batera zuzendutako film honetan, hain zuzen ere, 1970ean jazotako greba eta istilu larrien osteko Poloniako langilegoaren taupadak islatu nahi zituen. Dokumentalean, nagusiki, meatzariak, industria metalurgikoko langileak eta ehungintzan ari diren emakumeak ageri dira lanean. Baina, horrezaz gain, zer esanik ere badute. Soldata, arau, lan antolaketa eta sistemaren gehiegikeriei buruz ere euren iritzia plazaratzen baitute. Kieslowskiren dokumentalik politikoena da, duda zipitzik gabe. LAZKANO-2.indd 35 25/2/12 13:22:39
14. 1970eko abenduaren 13an, oinarrizko elikagaien prezioa %30 igoko zela iragarri zuen Gomulkak. Haserreari ezin eutsiz, Baltiko itsasoko kostaldeko Gdansk, Gydinia, Elblag eta Szczecin hirietan langile-protesta latzak izan ziren. Armadak tiro egin zuen langileen aurka eta 40 lagun inguru hil zituen. Horrezaz gain, ehunka zauritu eta milaka atxilotu zituzten. Gertaera larri horien ondorioz, kargutik kendu zuten Gomulka eta Gierek-ek hartu zuen haren lekukoa. LAZKANO-2.indd 36 25/2/12 13:22:39
15. XX. mende bukaerako poloniar antzerkigile onenetarikoa izan zen Ireneusz Iredynski. Irratirako eta zinemarako ere hainbat gidoi idatzi zituen. Hain justu, Kieslowskirekin berarekin elkarlanean idatzi zuen Iredynskik Przejscie podziemme (1973) film laburraren gidoia. Kieslowski eta Iredynski goizeko seietan esnatzen ziren gidoia idazteko. Antza, Iredynski mozkorra ez zegoen eguneko tarte bakarra baitzen. Gazte zendu zen Iredynski, 1985ean.
38 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA dokumentalaren eragina handia da filmean. Sarritan, John Cassavetes estatubatuarraren zinema independentearen estiloa dakar gogora pelikulak. Ez bakarrik errodatzeko moduarengatik, baita aktoreek inprobisatzeko duten askatasunarengatik ere. Sasoi honetan zinemagile poloniarrak zuzentzen dituen dokumentaletan bezala, gizakien sentimenduak dira ere Przejscie podziemne (1973) fikziozko film laburraren ardatz. Kasu honetan, ostera, ez dago inongo irakurketa politikorik. Ez dago fitsik ere aipatu maitasun istorio mikatz horretatik haratago. Maitasunaren orbainak baino ez. Gizakiaren sentimenduak biluzteko saio horretan, bere lanik pertsonalenak zuzenduko ditu Kieslowskik hurrengo urtean: Przeswietlenie / Erradiografia (1974) eta Pierwsza milosc / Lehen maitasuna (1974). Film horietan, hain justu, heriotzaz eta jaiotzaz dihardu zinemagile poloniarrak. Gainera, Jacek Petrycki-k (Zawislinski, 1994: 76) –Kieslowskiren argazki zuzendaria aipatu pelikuletan– dioen moduan, kutsu autobiografiko handia dute: “Trenetan igaro zuen haurtzaroa Kieslowskik. Horrezaz gain, sarritan joan ohi zen amarekin aitari bisita egitera; azken honek tuberkulosi gaixotasuna zuen eta. Horixe izan zen Przeswietlenie filmaren inspirazioa. Berak ere alaba bat izan zuen… eta horrek bere irudimena suspertu eta Pierwsza milosc filma egiteko ideia eman zion”. Sokolowsko-ko erietxean, aita zendu zen erietxe berean, girotutako dokumentala da Przeswietlenie (1974) zirraragarria. Hein handi batean, Bylem zolnierzem (1970) dakar gogora; oraingoan ere gizon talde baten testigantza saminak kateatzen baititu Kieslowskik. Tuberkulosiak jota dauden lau gaixo, alegia. Maila formalean ere nabariak dira paralelismoak. Gaixoen aurpegien lehen planoz osaturik baitago ia film osoa. Heriotzaren esperoan dauden gaixo horien adierazpenetan murgildu aurretik, naturaren edertasuna azpimarratzen duten irudiak eskaintzen ditu zinemagile poloniarrak. Basoan zutunik dauden zuhaitzen planoak dira. Lainoen mehatxuak, ordea, heriotzaren itzala iradokitzen du. Iraganaz egiten dute hitz. Nostalgiaz. Ezdeus sentitzen dira. Lan egiteko gai ez direlako. Itxaropena gorde nahi dute, baina beldurra nabari zaie begietan. Esperantza ez galtzen ahalegintzen diren arren, pixkanaka-pixkanaka bizitza agortzen ari zaiela sentitzen dute eta ezinezkoa zaie kezka hori ezkutatzea. Salatu egiten ditu-eta tristeziak. Gaixoen baitan aterpe hartu duen heriotza irudikatzeko saioa da. Patu berbera pairatu zuen aitaren aitorpena jasotzeko modua, nolabait. Aitaren sufrimendua ulertzeko azken eginahala. Heriotzaren eta bizitzaren aurpegiak: gaixoaren itxaropenik eza Przeswietlenie dokumentalean eta aitaren emoziozko malkoak Pierwsza milosc dokudraman. LAZKANO-2.indd 38 25/2/12 13:22:39
39 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Heriotzaren gordintasunetik jaiotzaren zoriontasunera igaroko da Kieslowski Pierwsza milosc / Lehen maitasuna (1974) filmean. Eta, beste behin ere, bere bizitzaren arrastoak aurki ditzakegu bertan. Dokudramaren protagonisten alaba munduratu zen hospital berean jaio baitzen Marta; Kieslowskiren alaba bakarra. Dena dela, Pierwsza milosc (1974) pelikulako bikote gaztearen bizipenak askoz ere gogorragoak izan ziren, ezbairik gabe. Jadzia eta Romek dira filmaren protagonista. Hamazazpi urte besterik ez ditu haurdun geratu berri den Jadziak. Mutil-lagunak, berriz, hogei. Gazteegiak dira eta ez daude ezkonduta. Hala eta guztiz ere, haurra izatea erabaki dute. Une horretatik bertatik guraso izaten diren arte bikotearen bizipen guzti-guztiak jasoko ditu Kieslowskik. Errealismo handiz taxututako pelikula da, zinez. Izan ere, bizitza ez da erraza izango bat-batean heldu bilakatu diren gaztetxo horientzat. Pisu baten beharrean daudenez gero, etxebizitza-kooperatibara joko dute elkarrekin. Baina, hantxe, burokrazia komunistarekin egingo dute talka. Eskatzaileen zerrenda luzea da eta etxea lortzeko hiru urte zain egon beharko dutela adieraziko diete. Hortaz, Jadziaren amonaren pisuko gela txiki batean hasiko dira bizitzen. Lasterrera, polizia bat azalduko da bertan eta erregistraturik ez daudela aurpegiratuko die. Eskolan ere Jadziak jasoko duen tratua ez da samurra izango. Hain gazte haurdun geratu izanagatik notak jaitsi eta desatsegin jokatuko baitute berarekin. Nolanahi ere, maitasunak oztopo horiek guztiak gainditzen lagunduko die. Hunkigarria da, bereziki, Jadzia erditzen deneko unea. Amaren esfortzua, mina, emozioa… ezin hobeto irudikatzen ditu zinemagile poloniarrak. Zirraragarria da ere Romekek amari ospitaletik hots egin eta aita izan berri dela kontatzen dioneko pasartea. Une horretan bertan, telefonoz ari dela, malko batek urratuko dio masaila. Jadziak zein Romekek berak ere kameren presentzia ahantzi dute erabat azken pasarte horietan eta askatasun osoz biluzi egiten dituzte sentimenduak. Bizitzaren aldarrikapena da. Alta, dokudramaren izaera, inon baino ageriago dago Pierwsza milosc (1974) filmean. Hala, esaterako, Jadzia gaztetxoak haurdunaldiaren inguruan ginekologoarekin duen elkarrizketa berregin behar izan zen; hilabete batzuk lehenago gertatu zelako. Beste hainbat eszena ere –lagunekin izandako elkarrizketak, ezkontza nahiz Ewaren jaiotzaaurretik zehazturik zeuden. Eta, hori aski ez balitz bezala, Kieslowskik berak poliziari dei egin zion etxebizitzaren erregistroaren auzia eragiteko. Dokudramaren arrakastak akuilatuta, Ewa-Ewunia egitasmoa jarri zuen abian Kieslowskik. Film berri horretan, Ewa jaioberriaren bizipenak islatu nahi izan zituen haren jaiotzaren unetik beretik erdituko zen egunera arte. Lau urteko lanaren ondoren, ostera, bertan behera utzi zuen film proiektua. Antza, Jadzia eta Romeken egunerokotasuna antzerki bihurtu baitzen; euren bizitzako pelikulan aktore balira bezala jokatzen hasiak ziren-eta biak. Orobat, haien intimitatea urratuko zuen beldurrak sortzen zion kezka etikoak ere bultzatu zuen egitasmo hura abandonatzera. Dena den, Kieslowskiren asmoa berreskuratu nahi izan zuen, nolabait, Wierzbicki-k Horoskop (2000) dokumentalean. 80ko hamarraldian Kanadara emigratu zuten Pierwsza milosc (1974) filmeko protagonistak aurkitu zituen eta Jadziak eta Romekek euren bizitzaren LAZKANO-2.indd 39 25/2/12 13:22:39
40 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA nondik norakoak kontatu zituzten kamera aurrean. Hogei urterekin ama izan zen Ewa ere azaltzen da filmean. Ama-alabak, ia hogeita hamar urte geroago, hunkiturik ageri dira bertan Kieslowskiren dokudramaren aurrean. Azken dokumentaletan, sistema komunistaren barrunbeak agerian uztea bilakatuko da Kieslowskiren zinemaren ardatz. Szpital / Ospitalea (1976) eta Siedem kobiet w roznym wieku /Adin ezberdinetako zazpi emakume (1978) dokumental laburrak, ordea, esparru horretatik at daude. Salbuespena dira. Medikuak eta emakumezko ballet dantzariak baitira, hurrenez hurren, zinemagile poloniarraren interesgune nagusiak. Traumatologia Zerbitzuko larrialdietan lan egiten duen mediku talde baten gorabeherak dakartza Kieslowskik Szpital / Ospitalea (1976) dokumentalean. Gaixoak soil-soilik zeharka agertzen dira bertan. Medikuak baitira protagonista. Lan egiten duten baldintza kaskarren lekuko da ikuslea. Tresneria kirurgiko egokirik ez dute eta mailu arrunt bat erabiltzera derrigortuta daude zenbaitetan. Lanorduak ere amaigabeak dira –31 orduko txandak egiten dituzte– eta kafea besterik ez dute esna mantentzeko. Mediku talde apart horren ardura, nekea eta elkartasuna nabarmentzen ditu zinemagile poloniarrak film latz baina liriko horretan. Anonimotasunean lan egiten duen langile talde horren gizatasunari eskainitako omenaldia da. Kieslowskiren hitzetan, “anaitasunari buruzko pelikula” da Szpital (1976). Bestalde, izenburuak ondo adierazten duen bezalaxe, adin ezberdinetako zazpi emakume dira Siedem kobiet w roznym wieku (1978) dokumentalaren protagonista. Ballet dantzariak dira guztiak. Balletak, baina, bizitzaren beraren metafora dirudi. Atal bakoitzean adin ezberdineko emakumeak baitaude. Osteguna atalean, neskato eder bat azaltzen da dantza ikasten. Ostirala atalean, nerabearen txanda da. Entseguan dago ere baina irakaslearen tonua bortitzagoa da. Larunbata ataleko neska gazteari zertxobait falta zaio perfekzioa lortzeko eta aurpegiko keinuen bitartez nabarmentzen ditu egindako akatsak. Igandea atala ikuskizunaren garaia da. Hala, ballet dantzari helduak bere teknika zaindua erakusten du eszenatokian. Astelehena atalean, gaztaroaren azken sasoian den dantzariaren entsegu gogorraren lekuko gara. Musikarik ez dago. Bere arnas estua baino ez. Asteartea atalean, lehen planoan egoteari utzi dion dantzari beteranoa da ardatz. Asteazkena atalean, azkenik, haur hasiberriei lezioak ematen dizkien irakasle adinduna da oinarri. Azken atal horrek, hain zuzen ere, dokumentalaren egitura ziklikoa uzten du agerian. Eta, bide batez, bizitzaren beraren izaera ziklikoa. Balletak zein bizitzak, euren adin ezberdinetan, esfortzua exijitzen diote-eta gizakiari. Siedem kobiet w roznym wieku (1978), finean, bizitzaren izaera eta denboraren joanari buruzko gogoeta poetikoa da. 2.1.3. Sistemaren erretratu uherra Sistema komunistaren barrunbe ilunak biluzi egiten ditu Kieslowskik azken sasoiko dokumentaletan. Garai honetan, dokumentalez gain, fikziozko filmak ere errodatzen hasiko da. Hala, sistemaren erretratu uherra azken hauetan ere nabarmenduko da. Personnel / Pertsonala (1975), Blizna /Orbaina (1976) eta Spokoj /Lasaitasuna (1976) fikziozko filmak dira horren erakusgarri. Dokumentalen artean, Zyciorys / Curriculum Vitae (1975) LAZKANO-2.indd 40 25/2/12 13:22:39
41 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA dokudrama da, ezbairik gabe, boterearen errai ilunak egokien islatzen dituen filma. Alderdi Komunistaren kontrol-batzordeen barne funtzionamendua agerian uztea zuen xede zuzendari poloniarrak bertan. Alderdi Komunistako kideen portaera aztertzea zen batzorde horien eginkizuna. Kieslowskik Varsoviako Srodmiescie auzoko batzordean girotu zuen filma; hiriburuko batzorde irekienetariko batean. Batzorde horrek Alderdi Komunistak gaizki ikusitako gizon baten portaera aztertzea zen kontua; bere epaiketaren absurdua nabarmen uzteko. Benetako gizon baten bizitza ez deusezteko, Antoni Gralak izeneko pertsonaia bat asmatu zuen Kieslowskik eta haren curriculum vitae-a idatzi zuen. Antoni Gralak batzordearen aurrean eta ebazpenaren zain Zyciorys dokudraman. Kontrol-batzordeko kideek kasuaren txostenak aztertzen dituzten bitartean, aretotik at dago Antoni Gralak. Zain. Kezka disimulatu ezinik. Bere susmorik txarrenak beteko dira aretora sartu eta gutxira. Galdeketa gordina pairatuko baitu. Filma zuri-beltzez dago errodatua eta batzorde aretoaren iluntasuna bortizki apurtzen dute protagonisten aurpegi argiztatuek. Sedizioa eta beste hainbat salaketa leporatuko dizkiote. Gralak, argudioak lagun, errudun ez dela azaltzen saiatuko da. Elizatik ezkontzeagatik eta adulterioagatik ere erasoko dute. Lanean nahiz bizitzan egindako akatsen arrazoi nagusiak maitasuna eta adiskidetasuna izan direla desenkusatuko da. Eta, era berean, fabrikako zuzendaritza negozio ilunetan sartuta dagoela eta beldurra erabiliz eta salaketa faltsuen bitartez langile guztiak isilik mantentzen dituela adieraziko du. Gezurretan ari dela egotziko diote orduan. Dioena frogatzeko modurik ez duela. Segidan, itxarongelan ikusiko dugu Gralak. Bakarrik. Ebazpenaren zain. Azken epaiaren berri emango ez den arren, argi dago errudun joko dutela. Sistema komunistaren irudi iluna dakar Kieslowskik. Ustelkeria da nagusi eta beldurra darabil langileak isilarazteko; testigantza faltsuak, berriz, matxinoen erreputazioa lokazteko. Zyciorys (1975) dokudramaren ildo beretik dabilkigu Kieslowski Nien Wien / Nik ez dakit (1977) dokumentalean. Oraingoan, eskularru fabrika bateko zuzendari ohi baten aitorpen hitsak dira filmaren oinarri. Alderdi Komunistako kide zen fabrikan larrua lapurtu eta merkatu beltzean saltzen zuen langile talde bat zegoela konturatu zenean. Ustelkeria salatu eta haien kontra jo zuen. Ez zen ohartu, ordea, mafia hartan eskualdeko polizia eta Alderdi Komunistako Batzordea ere sartuta zeudela. Ustelkeria salaketa horren ostean, salatua izan zen salatzailea. Testigantza faltsuen bitartez auzipetu zuten. Eta, bukaeran, kondenatua, kaleratua eta jazartua ere izan zen. Zuzendari ohiak errudunen izen-abizenak ematen ditu dokumentalaren pasarte batean. Kieslowskik, LAZKANO-2.indd 41 25/2/12 13:22:39
43 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Sistema komunistaren anatomia ustela deskribatzen darrai Kieslowskik poloniar sasoi dokumentala ixten duten azken bi filmetan: Dworzec / Tren-geltokia (1980) eta Gadajace glowy / Buru hiztunak (1980). Varsoviako tren-geltokian dago girotua lehena. Hantxe paratuta dagoen telebistan berriak ematen ari dira. Alderdi Komunistaren informazio ofiziala da. Propaganda hutsa. Edward Gierek17 mandatariaren gorabeherak eta interesik pizten ez duten hainbat kontu, alegia. Horrezaz gain, “nazioa aurrera bultzatzea betebehar aberkoia da” gisako slogan zuhirinduak ere zabaltzen ditu. Nolanahi ere, bi pertsona baino ez daude telebistari begira. Jendea geltokian barrena sakabanaturik baitago. Sekula iristen ez diren trenen zain daude bidaiari gehienak. Txartelak erosteko ilaretan beste asko. Informazio eske, bakan batzuk. Andenetan agurrak ematen dira. Musurik ere ez da falta. Eta, bien bitartean, tren-geltokiko langileak zorua garbi mantentzen ahalegintzen dira. Deigarriena, ordea, bidaiarien mugimenduak zelatatzen dituzten bideozaintza kameren presentzia da. Etengabea da eta soinu bandarengatik ere azpimarratua dago. Arrazoi du Haltof-ek (2004:13) dokumentala Orwell-en espirituaz blaitua dagoela dioenean. Telebistaren rol alienatzaileak eta bideozaintza kameren presentzia guztiahaltsuak 1984 eleberria dakarkigute-eta gogora. Dena den, telebistaren berriei darien baikortasunik ez da antzematen bidaiarien aurpegietan. Nekea besterik ez. Itxaropenik eza. Albistegietan kontatzen ez duten zerbaiten bila dabiltza. Beste gizarte eredu bat, beharbada. Horixe da, hain justu, Gadajace glowy (1980) dokumentalean elkarrizketatutako poloniar hiritar gehienek eskatzen dutena. Kieslowskik adin eta klase ezberdinetako 40 pertsona aukeratu eta hiru galdera egiten dizkie: “Noiz jaio zinen?, Nor zara? Zer nahi zenuke bizitzan?”. Hitz egiten ikasi ez duen urtebeteko haurrarekin hasi eta gehiago bizi nahi lukeen ehun urteko amonarekin bukatzen du dokumentala. Testigantza ia guztietan poloniar gizartearen aldaketa nahia islatzen da. Ingeniari mozkor batek bakarrik dio ez lukeela ezertxo ere aldatuko. Inplizituki nahiz esplizituki, askatasuna, demokrazia eta bizitza hobe bat izateko aukera eskatzen dute poloniarrek. Ordezkaturik ez dagoen herri horri ahotsa ematen dio Kieslowskik dokumental horretan; sistemak estalitako errealitatea islatuz. Aipatu bi film horiek errodatu ostean, dokumentalak egiteari utziko dio Kieslowskik. Hainbat arrazoi daude erabaki horren atzean. Alde batetik, zentsurarekin eta poliziarekin izan zituen arazoak leudeke. Robotnicy ’71: nic o nas bez nas (1972) dokumentalaren zenbait parte moztu zituen zentsurak. Eta, hori gutxi balitz bezala, poliziak ere pelikula bahitu zuen langile-protestetan parte hartu zuten lagunak identifikatu eta atxilotzeko. Dworzec (1980) dokumentalarekin ere antzeko zerbait gertatu zen. Kasu horretan, ordea, poliziak ez zuen zio politikorik. Ama hil, zatikatu eta gorpuzkiak tren-geltokiko zaindegian utzi zituen emakumearen irudirik ote zegoen filmean jakin nahi zuen eta. Horrek guztiak, baina, min handia eragin zion zinemagile poloniarrari. Zentsuraren mozketekin aski ez balu, bere borondatearen kontra salatari bilakatu baitzuten.
17. Alderdi Komunistako idazkari nagusi bihurtu zen Edward Gierek 1970ean. Komunista liberala zen eta oparotasun handiko sasoia bizi izan zuen Poloniak bere agintaldiaren hasieran. 70eko hamarraldiaren bukaeran, ordea, kanpo zorrak eta defizit komertzialak ekonomiari kalte handia eragin zioten. Hala, 1980an, oinarrizko elikagaien prezioa igotzea erabaki zuen. Eta, Gomulkari gertatu legez, langileak altxatu zitzaizkion. Amaieran, Gdansk-eko protokoloa sinatu zuen Gierekek; langileen aurrean etsiz. Solidarnosc sindikatua legeztatzeaz gain, greba eskubidea ere aitortu baitzien langileei. Handik egun gutxira, kendu zuten kargutik. Urtebete geroago, Jaruzelskik gerra-legea ezarri zuenean, espetxeratua izan zen. LAZKANO-2.indd 43 25/2/12 13:22:39
44 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA Edonola ere, bere filmetako protagonisten intimitatea arriskuan jartzeak zekarzkion arazo etikoek zerikusi handiagoa izan zuten dokumentalak abandonatzeko deliberamenduan, zinez. Hala, esate baterako, Nien Wien (1977) eta Z punktu widzenia nocnego portiera (1977) dokumentalak telebistaz eman ez zitezen bere esku zegoen guztia egin zuen; ez zuen-eta aipatu filmetako protagonistek kalterik jaso zezaten nahi. Ildo beretik, sexua, sufrimendua eta heriotza bezalako bizipen intimoak islatzeko ere erreparo handiak zituen. Positif aldizkariari (1996:16) eskainitako elkarrizketa batean, hain zuzen ere, Kieslowskik berak azaldu zuen dokumentalak utzi eta fikziozko pelikulak soil-soilik egitera bultzatu zuen arrazoi nagusia: “Dokumentalak egiten hasi nintzen. Baina, azkenean, dokumentalak abandonatu nituen gurutzatu ezin ziren mugak zeudela ohartu nintzelako; filmatzen dugun jendeari min egiteko arriskua baitago aipatu mugak apurtuz gero. Orduantxe sentitu nuen fikziozko pelikulak egiteko beharra”. Antzera mintzatu zitzaion ere Danusia Stoki (1993:86) Kieslowski auzi horren inguruan. Benetako malkoen beldur zela aitortu zion zinemagile poloniarrak; malkoak irudien bitartez islatzen zituenean zuzen jokatzen ari ote zen ziur ez zegoela. Horrexegatik erabaki zuen dokumentalak utzi eta fikziozko filmak egitea. Glizerina tanta batzuk aktorearen begietara botaz gero, sufrimenduaren intimitatea urratu gabe, malkoak irudikatzeko aukera zuelako. 2.2. Kieslowskiren fikziozko zinema politikoa Tadeusz Lubelskik 18 (Coates, 1999: 54) fikziozko zinema politikoaren barnean kokatzen ditu Kieslowskik 1975etik 1984ra bitarte zuzendutako zazpi filmak: Personnel / Pertsonala (1975), Blizna / Orbaina (1976), Spokoj / Lasaitasuna (1976), Amator / Afizionatua (1979), Przypadek / Halabeharra (1981), Krotki dzien pracy / Lanaldi labur bat (1981) eta Bez Konca / Bukaera gabe (1984), hurrenez hurren. Bat gatoz berarekin. Politikaren auziak berebiziko garrantzia erdiesten du-eta aipatu fikziozko zazpi pelikuletan. Nolanahi ere, Kieslowskik arrazoi du film horietan guztietan politika gai nagusia ez dela dioenean; Krotki dzien pracy (1981) filmean soil-soilik baita argudioaren ardatz. Ukaezina da, ordea, aipatu zazpi pelikuletan politikak duen rol esanguratsua. Izan ere, zail egiten da oso pelikula horietako protagonistak behar bezala ulertzea testuinguru politikoa kontuan hartu barik; poloniar errealitate soziopolitikoak erabat baldintzatzen baitu protagonista guztien jokamoldea.
48 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA Bednarz zuzendaria, burokrazia komunistaren gatibu. Fabrikako langileen grebak eztanda egin aurretik, zuzendariaren bakardadeaz hitz egingo diete langileek telebistako kazetariei: “Zuzendariak ez daki ezer sekula. Informazio guztia bidean geratzen da beti. Horregatik ezinezkoa zaio egiten dena kontrolatzea. Informazioa blokeatzen duen jende hori guztia erditik kentzen ahalegintzen ari da gure zuzendaria eta, hori dela kausa, haien arreta piztu du”. Elkarrizketa eten ostean, grabatutakoa eskatuko die kazetariei zuzendariaren laguntzaile estalinistak; baimendutako pertsonekin besterik ezin dutela hitz egin argudiatuz. Amaieran, alde guztiek abandonatuko dute Bednarz. Bere ahotsa kontuan ez izateagatik bizkar emango dio herriak. Eta, teknokrata komunistek, aldiz, ez kooperatzeagatik baztertuko dute. Orduan, familian hartuko du aterpe. Boteretik urrun. Gauzak benetan aldatzeko borondatea duen agintaria da Bednarz. Herritarren alde egin nahi du. Langileekin hitz egin eta haien eskaerak aintzat hartu. Alderdiaren interesak eta herriarenak ezkondu. Buruaren eta masaren arteko komunikazioa, ordea, ezinezkoa da; burokraziaren iragazkiak eragozten baitu. Sistemaren logika apurtzen duen unetik beretik, gainera, bakartua izango da zuzendaria. Erabili ezin dutenez gero, bere balioa galduko baitu. Beraz, sistema komunistaren eraberritzearen ezinaz, burokraziaren errai ilunez eta xalotasunaren bukaeraz ere egiten du gogoeta Kieslowskik film interesgarri honetan. Funtsean, burokrazia komunistaren engranajeetan harrapatutako antiheroi idealistaren bakardadeaz eta etsipenaz diharduen pelikula baita Blizna (1976). 2.2.3 ‘Spokoj’: ez lasaitasunik, ezta askatasunik ere Kieslowskik Spokoj (1976) filmak gai politikorik jorratzen ez zuela ziurtatu zuen arren, debekatua izan zen. Pelikularen pasarte jakin batek eragin zuen zentsura. Eszena batean, hain justu, greba egiten dute protagonistaren lankideek; lan egiteari uko egiten baitiote. “Greba” hitza ez da aipatu ere egiten, baina irudiak nahikoa esplizituak dira. Antza, Polonia sozialistan jazotako greba bat zineman irudikatu zen lehen aldia izan zen hura. Sasoiko zentsurak, ordea, ezin zuen halakorik onetsi. Grebaren eszena ez ezik, presoak lanean agertzen direneko irudi batzuk ere kentzeko eskatu zioten Kieslowskiri. Mozketak aintzat hartu ez zituenez gero, Spokoj (1976) pelikulak debekua jaso zuen, eta ez zen telebistan 1980. urtera arte estreinatu. LAZKANO-2.indd 48 25/2/12 13:22:40
49 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Polonia sozialistan greba bat zineman irudikatua izan zen lehen aldia. Zyciorys (1975) dokudramako pertsonaia nagusia berreskuratu zuen zinemagile poloniarrak Lech Borski kazetari eta idazlearen idazki bat oinarri duen film honetan. Antek Gralak, alegia. Oraingoan, baina, Jerzy Stuhr19 aktoreak jokatzen du protagonistaren rola. Desordena publikoengatik kartzelan hiru urte igaro ondoren, kalera irtengo da Gralak. Gazte apala da. Anbizio handirik gabea. Lana, etxea eta emaztea izatearekin egiten du amets. Besterik ez du nahi bizitzan. Irten eta berehala, lana aurkituko du eraikuntzan. Eta, apurtxo bat geroxeago, preso zela ezagutu zuen neskarekin ezkondu eta haren gurasoen etxean bizitzen hasiko da. Zoriontsu izateko bidean dela, ostera, greban jarriko dira haren lankideak; soldata jaitsi baitie nagusiak eraikuntzako materiala lapurtu dutelako ustean. Langileak, ordea, errugabeak dira eta matxinatuko zaizkio. Enpresa buruak, bere aldetik, lapurreta argitzeko ikerketarik ez du egin nahi izango eta gertakariarekin lotura duela iradokiko du Kieslowskik. Testuinguru horretan, erdi-erdian dago Gralak. Nagusiari lana eman izana zor dio, baina lankideekin gaizki jokatzen ari dela uste du. Hortaz, zintzotasunez jokatu eta gauzak konpontzen ahaleginduko da. Baina enpresa buruak manipulatu duela eta lankideak kaleratzeko asmoz dabilela ohartzerakoan, egia guztia aurpegiratuko dio eta haren etxetik alde egingo du. Lankideek, ostera, nagusiarekin tratuetan dabilela eta eskirola dela pentsatuta, gupidarik gabe jipoituko dute etxe atarian. Egurtua izan ostean, odola dariola, “lasaitasuna” aldarrikatuko du. Lasaitasuna eta bakea besterik nahi ez duen gizon baten istorioa dela Spokoj (1976) zioen Kieslowskik. Kutsu politikorik gabeko filma, alegia. Alabaina, sistemak garaiko Polonian hain gurari txikiak zituzten herritarrak ere asetu ezin zituela aitortu zuen: “Gure herrialdeari buruzko filma da Spokoj, gure sistemari buruzkoa. Bertan, nahi duzuna lortzerik ez baita; nahi duzun bakarra telebista bat eta emakume bat bada ere” (Stok, 1993:108). Kontraesan horrek, baina, salaketa politiko argi bat dakar bere baitan. Sistema bera baita gizakiari bizitzeko oinarrizkoena ere ukatzen diona.
20. Gdansk-eko ontzioletan, 1980an, sortutako sindikatu independentea da Solidarnosc. Lech Walesa zuen buru eta sustrai katoliko sakonak zituen. Gerra-legearen sasoian, sortu eta bi urtera, legez kanpo utzi zuen gobernu komunistak. Nolanahi ere, klandestinitatean lan handia egin zuen eta komunismoaren aurkako borrokan ezinbestekoa bilakatu zen Solidarnosc. 1989an legeztatua izan zen berriz ere eta hurrengo urteko hauteskundeetan alderdi politiko bezala hartu zuen parte. Bere garaipenak komunismoaren bukaera ekarri zuen.
21. Solidarnosc sindikatuaren buru karismatikoa izan zen Lech Walesa. Jaruzelskik gerra-legea ezarri zuenean, atxilotua izan zen eta urtebete egin zuen kartzelan. Kalera irten zenean, Gdansk-eko ontzioletara itzuli zen lanera. Hala ere, Solidarnosc sindikatua ez zen 1989ra arte legeztatu. Bakearen Nobel Saria eman zioten Walesari 1983an eta, 1990ean, berriz, hauteskundeak irabazi eta Poloniako presidente aukeratu zuten. Bost urte egin zituen agintean. Politikari lotua jarraitzen du oraindik. LAZKANO-2.indd 53 25/2/12 13:22:40
54 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA Konca (1984) ilunetan, bereziki. Trantsiziozko pelikulak dira biak ala biak; testuinguru politikoaren garrantzia oraindik ere handia den arren, Amator (1979) apartan iragarritako aldaketa gorpuzten hasia baita. Orobat, nabarmentzeko modukoa da oso Przypadek (1981) filmaren narrazio egitura berezia. Hasieran, Witek –Boguslaw Linda–, filmaren protagonista, lehen planoan ageri da eta “Ez” egiten du oihu. Ozen. Oihuka ari dela, gero eta gehiago hurbilduz joango zaio kamera; aho irekiaren iluntasunean galduko den arte. Plano beltz horretan, hain zuzen ere, filmaren izenburua eta zinemagilearen izen-abizenak azalduko dira letra horiz. Bere patua iragartzen duen eszena da. Segidan, hamabi eszena labur eskainiko zaizkigu. Hamabi flash-back kateatu, alegia. Irudi horietan guztietan ageri diren bizipenek Witeken iraganarekin harremana baitute. Protagonistaren oroitzapenak dira. Hilurren orok zendu aurretik gogora omen dakarren bizitza. Jaio zen egun odoltsua, haurtzaroko adiskide minaren agurra, lehen maitasuna, medikuntza ikasle zeneko lehen irudi gordina, Olga –Monika Gozdzik– ikaskidearekin estreinakoz larrua jo zuenekoa, aitaren heriotza eta beste hainbat oroitzapen ere irudikatuko ditu Witeken memoriak. Ikusleari ulertezinak zaizkionak. Filmak aurrera egin ahala, zentzua erdietsiko dutenak. Nolanahi ere, maila narratiboan benetan apurtzaile dena, filmaren baldintzazko izaera da. Izan ere, Witeken bizitzaren hiru bertsio ezberdin eskaintzen dituen pelikula da Przypadek (1981). Abiapuntua berbera da bertsio horietan guztietan. Tren-geltokira lasterka iritsi, txartela erosi eta andenetan barrena korrika hasiko da Witek trena harrapatzeko asmoz. Lehen bertsioan, trena hartu ostean, Werner –Tadeusz Lomnicki– komunista zaharra ezagutuko du eta Alderdi Komunistako kide egingo da. Bigarren bertsioan, aurrekoan saihetsitako mozkorrarekin tupust egin eta trena galduko du. Eta, geltokiko zaindariarekin izandako iskanbilaren ostean, zigortua izango da. Ondoren, kristautu eta oposizioan jardungo du. Azken bertsioan, aldiz, bete-betean joko du mozkorraren kontra. Horren Witek gaztearen bizitzaren hiru bertsioak. Lehen kasuan, komunista izango da. Bigarren kasuan, oposizioko kide. Eta, hirugarrenean, aldiz, mediku lanbidean hartuko du aterpe. LAZKANO-2.indd 54 25/2/12 13:22:41
22. Poznan hiriko Cegielski fabriketan hasi zen langileen altxamendua 1956ko ekainaren 28an. Lan baldintzak hobetzeko protesta manifestazio erraldoi bilakatu zen eta hiriaren erdigunean 100.000 pertsona bildu ziren. Gobernuak tankeak eta soldaduak atera zituen kalera eta sarraski handia jazo zen. Armadak 70 pertsona inguru hil eta ehunka zauritu zituen. Atxilotu kopurua ere ikaragarria izan zen. Langile poloniarrak komunismoaren aurka altxatu ziren lehen aldia izan zen hura. LAZKANO-2.indd 55 25/2/12 13:22:41
57 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Film konplexua da Bez Konca (1984), egiazki. Kanpo eta barne mundua erretratatzen saiatzen den pelikula baita. Alde batetik, kutsu metafisiko handiko atal esanguratsu bat du. Eta, bestetik, dokumental moduan islatzen du gerra-legearen sasoiko poloniar errealitate politikoa. Urszula –Grazyna Szapolowska–, Zyroren alarguna, da pelikulako protagonista. Senarra galdu ostean, harekin maiteminduta zegoela ohartuko da. Ezin baitu hura gabe bizi. Zyroren desagertzearen ondoren, arrazionalki azaltzea ezinezkoak diren izaera metafisikodun gertakariak jazoko dira bere inguruan. Hala, esate baterako, autoa gelditu egingo zaio errepidean Urszulari eta heriotza ekar ziezaiokeen istripu larri batetik salbatuko du horrexek. Pelikulak aurrera egin ahala, senarraren fantasmaren presentzia ere sentituko du alargunak. Urszularen barne munduaz eta sentimenduez gainera, poloniar errealitate politiko gordinari buruz ere mintzo da Bez Konca (1984) filma. Zyroren bezero baten emaztearen deia jasoko du Urszulak. Dariusz –Artur Barcis– du izena haren senarrak eta lantokian greba bat antolatu izanagatik dago kartzelan. Senarra defendatuko lukeen norbaiten bila dabil Joanna –Maria Pakulnis–, etsi-etsian. Azkenean, Labrador –Aleksander Bardini– eskarmentu handiko abokatu beteranoarekin harremanetan jartzeko aholkua emango dio Urszulak. Labrador, ostera, abokatu pragmatikoa da. Gose greba utzi, aldarrikapen politiko oro abandonatu eta kartzela uzteko egin beharreko guztia egiteko adieraziko dio Dariuszi. Bere laguntzaile gazteak –Michal Bajor–, aldiz, kasua politikoki erabili nahi du; sistema zapaltzeko egin duela greba aldarrikatzeko esango baitio presoari. Bi irizpide horien artean kokatuko litzateke, ordea, Zyroren defentsa; Dariuszi Labradorrek ezin hobeto laburbilduko dion ikusmoldea: “Antoni Zyro ez litzateke proben kontuarekin nahasiko, ezta politikarekin ere. Bildutakoen kontzientziei edota bihotzei zuzenduko litzaieke”. Amaieran, bide pragmatikoena hartuko du Dariuszek. Epaitua izango da eta hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarriko diote. Bi urtez atzeratuko dute zigorraren betetzea, baina. Bildutako langile eta lagunen artean isiltasuna nagusituko da. Damutuak ez du zorionik jasoko. Emaztearen eta alabaren babesa soilik. Epaiketaren ondoren, Zyroren amaren etxean lagako du semea Urszulak. Etxera joango da eta bere buruaz beste egingo du. Filmaren azken eszenan, Urszula eta Zyro etxetik irten eta elkarrekin gurutzatuko dute etxe ondoko belardia. Bez Konca (1984) filmak oso harrera txarra izan zuen garaiko Polonian. Kritikak, hein handi batean, ideologikoak izan ziren. Oposizioak bere barne zatiketak nabarmendu eta azken garaipenaren aurrean oso ezkor agertzen zelako salatu zuen filma. Kieslowskik gobernuaren tesien alde egin zuela esan zuenik ere izan zen. Elizak, bere aldetik, pelikulari zerion itxaropenik eza erasotzeaz gain, gogor kritikatu zituen sexu eszenak eta protagonistaren suizidioa. Komunistek, berriz, filma sabotaje antisozialista hutsa zela salatu zuten. Sumindurik eta etsiturik, errotik aldatuko du bere zinemaren izaera Kieslowskik. Poloniar politikatik urrundu eta gizakiaren barne mundura zuzenduko baitu bere kameraren objektiboa aurrerantzean. Zinema ibilbide berri horretan, Bez Konca (1984) filmean LAZKANO-2.indd 57 25/2/12 13:22:41
59 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Gizakiaren barne munduari buruzko gogoeta ardatz izanik, Dekalog (1988) film-saila zuzentzea deliberatuko du Kieslowskik. Krzysztof Piesiewicz gidoigile eta adiskideak proposatutako asmo handiko proiektu horretan, Itun Zaharraren Hamar Agindu moralak oinarri harturik, telebistarako zuzendutako ordubete inguruko hamar film errodatzeko xedea du. Poloniako Telebistak emandako dirua ez da aski, ordea, egitasmoa duintasunez gauzatzeko. Diru-laguntza gehiago lortzeko asmoz, aurreikusitako hamar film horietako biren bertsio luzeak atonduko ditu zinema zirkuiturako. Horrela sortuko dira Krotki film o zabijaniu / Ez duzu hilko (1988) eta Krotki film o milosci / Ez duzu maitatuko (1988). Varsoviako Stowki auzoko Ursynow eraikin multzo grisean daude girotuak Dekalog (1988) film-saileko istorio guzti-guztiak. Tristeak eta bakartiak dira bertako biztanleak. Zoriona saihesten duen errealitate gordin baten gatibu. Patu ilunaren meneko. Gizaki dohakabe horien guztien egunerokotasun ilunean, esan bezala, txertatzen ditu Itun Zaharraren agindu moralak Kieslowskik. Modu horretan, jainkotiar jatorriko lege moralen eta giza existentziari lotutako emozioen arteko kontraesana nabarmen utzi nahi du zinema zuzendari poloniarrak. Aldez aurretik pentsatutako estrategia kontzientea da, duda izpirik gabe. Halaxe aitortu zuen-eta Kieslowskik berak Alberto Crespi kazetariak L’ Unità italiar egunkarian egin zion elkarrizketa mamitsuan: “Ez dut uste Itun Zaharreko hamar aginduek erlijio judu-kristauaren oinarrizko legea osatzen dutenik. Nire ustez, pertsonen arteko harremanak arautzen saiatzen diren ondo idatzitako hamar esaldi besterik ez dira. Eta interesgarriak dira, ezein ideologiak ez dituelako sekula ezbaian jarri. Aginduetatik zerak liluratzen nau: denok justuak direla aitortzen dugun arren, egunero urratzen ditugula. Erakargarriak zaizkit gizakiaren azpildurari buruz ikertzeko aukera ematen didatelako”. Arau moralen eta sentimenduen arteko kontraesan etengabe horretan bizitzera kondenaturiko gizaki oinazetua da, hain zuzen ere, Kieslowskiren unibertso emozional berriaren protagonista. Zinemagile poloniarraren aburuz, ordea, gizakiaren eguneroko bizitza ezin daiteke kristautasunaren oinarrizko printzipioen arabera –ezta bestelako printzipioen arabera ere– arautu. Giza izaerak berak ez duelako halakorik onartzen. Maitasunak edo gizakiaren ahultasunak berak ezinbestekoak diruditen printzipio horiek birrintzen baitituzte. Pentsakera hori frogatze aldera, dilema moral gordinen aurrean jarriko ditu Dekalog (1988) film-saileko protagonistak Kieslowskik. Dekalogoa osatzen duten hamar filmetan –baita Krotki film o zabijaniu (1988) eta Krotki film o milosci (1988) pelikuletan erebizitzaren bidegurutzean harrapatutako gizakiaren arima erdibitua baitu aztergai zuzendari poloniarrak; balore etikoen eta afektuen arteko aukeraren aurrean duda saminean kulunkatzen den gizakia, alegia. Zinemagile poloniarraren susmoak betez, bihotzaren aldeko hautua egingo du gehienetan Dekalog (1988) film-saileko protagonistak. Bekatu ekidiezin horrek –arau moralak hausteak–, baina, sufrimendua ekarriko dio eta zorionetik urrunduko du. Hori guztia gutxi balitz, sasoiko gizarte poloniarrak bizi zuen itxaropenik eza ere arnas daiteke pelikula orotan; film-sailari berari darion existentzialismo iluna areagotuko duen giro itogarria. LAZKANO-2.indd 59 25/2/12 13:22:41
60 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA 2.3.1. ‘Dekalog I’: arrazoia, fedea eta adierazezina dena Existentziaren misterio ezin ebatzizkoaz dihardu Kieslowskik Dekalog I (1988) filmean. Dekalogoko film ia guztietan –Dekalog VII eta Dekalog X filmetan izan ezik– agertzen den aingeru hitsaren –Artur Barcis– irudiekin hasten da pelikula. Izoztutako laku baten ertzean dago; piztutako suaren epelean. Hitzik egiten ez duen arren, nahigabea irakur daiteke haren begiradan. Segidan, denda baten erakusleihoan dagoen telebistari begira ikusiko dugu emakume bat. Irudietan, eskola bateko pasilloetan barrena korrika azaltzen da haur talde bat. Irudiak mantsotu ahala, haur bakarra hartuko du ardatz kamerak. Emakumeak negarrari emango dio jarraian eta telebistan izoztuta geratuko da haurraren aurpegia. Orduan, kontzientziaren sinbolo dirudien aingeru hitsarengana itzuliko da filma. Negarrez ari da hura ere. Ez dakigu, ordea, saminaren edo suaren kearen eraginez ari ote den negarrez. Irudi horien ostean, ia film osoa irauten duen flash-back luze batek aipatu eszenen itzalean ezkutatzen den istorioa azalduko digu. Dekalog film-sail ia osoa gurutzatzen duen aingeru hitsa. Pawel –Wojciech Klata– du izena haurrak. Aitarekin –Henryk Baranowski– bizi da; amak atzerrian egiten baitu lan. Unibertsitatean hizkuntzalaritza klaseak ematen ditu Krzysztof-ek eta ordenagailuak oso gogoko ditu. Pawelek berak ere aitaren zaletasun berbera du eta hark jartzen dizkion fisika eta matematika problemak erraz ebazten ditu konputagailuaren laguntzaz. Egun batean, baina, txakur bat aurkituko du elur artean izozturik. Hilik. Tristaturik, heriotzaren inguruan galdetuko dio aitari. Bihotzak odola ponpatzeari uzten dionean, burmuinera iristen ez denez gero, dena geratu egiten dela, eta horrek, heriotza dakarrela kontatuko dio aitak. Eta, heriotzaren ostean, ezertxo ere ez dagoela. Oroitzapena besterik ez. Erantzun arrazional horrek ez du asebeteko haurra, ostera. Irene izebak –Maja Komorowska–, film hasieran telebistari begira negarrez ikusitako emakume katolikoa, aldiz, arrazoiaren bidez mundua azaldu ezin daitekeela frogatuko dio Pawel ilobari; haurraren ordenagailua ez baita amak zer egiten duen amets jakiteko gai izango. Hala, arrazoiaren gabezien aurrean, fedearen balioa aldarrikatuko du. Fedeak, ordea, ezin ditu galdera guztiak erantzun ere. LAZKANO-2.indd 60 25/2/12 13:22:41
61 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Bizitza ulertzeko bi eredu zurrun horietan artean, zalantzati dabilkigu Pawel gaztetxoa. Ziurgabetasunak, ordea, filmeko pertsonaia guztiak astintzen ditu. Krzysztof, bereziki. Paweli laku izoztura patinatzera joaten utzi aurretik izotzaren lodiera kalkulatu eta arriskurik ez dagoela frogatu duen arren, bertara joan eta lekua ziurra dela egiaztatuko baitu. Hala eta guztiz ere, izotza pitzatu egingo da eta Pawelek bizia galduko du bertan. Iragarritako heriotza baten kronika da, zinez. Metafora ugariren bitartez iragartzen du-eta Kieslowskik Pawelen heriotza. Hotzak hildako txakurra, esne botila izoztua eta istripuaren unean bertan aitaren paper zurien gainean isurtzen den tinta beltza dira horren erakusgarri. Aitak arrazoia ordezkatzen du. Izebak, berriz, fedea. Pawel ttipiaren duda existentzialak erantzuteko aski ez diren bi bizitza eredu. Bukaeran, bere unibertso arrazionala erraustu duen tragediak sumindurik, etxe ondoko elizara jo eta Czestochowa-ko Amabirjin beltzaren erretratua eusten duen aldareari bultza egingo dio Krzysztofek amorru biziz. Ondorioz, kandelen argizaria aipatu erretratuaren gainera isuriko da eta amabirjina negar malkotan egongo balitz bezala irudikatuko zaigu. Eszena hori kontuan hartuz gero, Pawelen heriotza Jainkoaren zigor modura interpreta zitekeen; fedegabeen aurka hartutako mendeku jainkotiar gisara. Krzysztofek ez du-eta ‘Jainkoa gainontzeko guztiaren gainetik maite’. Halakorik ez dago, ordea. Arrazoiaren eta fedearen arteko gatazka duela ardatz dirudi pelikulak, egiazki; aitak eta izebak Pawel ttipiaren arimarengatik mantentzen duten borroka dela filmaren muina. Kieslowski, ordea, urrunago doa. Ez zientziak ez erlijioak ere ezin dutela existentziaren misterioa azaldu aldarrikatu nahi baitu film honetan. Alegia, adieraziezin eta ulergaitz den hori zientziaren edo erlijioaren bitartez azaltzeko giza gurariaren aurka jotzen du bete-betean. Heriotzaren aurrean azalpen guztiak dira-eta antzuak. Semearen heriotza eragin duen gertakaria ulertzeko arrazoizko azalpenik ez dago Krzysztofentzat. Baina, era berean, Irenek berak ere ilobaren heriotzaren zergatia argudiatzeko modurik ez du. Galerak sortzen dion mina onartzea besterik ez du. Gizakiaren barne mundua arautu ezin den bezalaxe, bizitzan azalpenik ez duten fenomenoak ere ezin azalduzkoak baitira. LAZKANO-2.indd 61 25/2/12 13:22:41
63 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA metafora ugari dago. Bereziena, beharbada, Dorotaren senarraren ospitaleko gelako mahaitxoan dagoen marrubi-konfiturako flaskoan eroritako erlearena da. Intsektuak, kostata bada ere, likido itsaskorra atzean utzi eta goilararen kirtena igotzeko erabiliz iskin egiten dio heriotzari. Irudi hori, nolabait ere, Dorotaren senarrak heriotzaren aurka darabilen borrokaren isla benetakoa litzateke. Erlearen metafora: marrubi-konfiturako flaskotik bizirik irteten den intsektuak Dorotaren senarraren patua aurreikusten du. Auzi nagusira itzuliz, mediku zaharrak dilema moralari ematen dion erantzuna litzateke filmeko alderdirik funtsezkoena. Istorioaren benetako giltzarria, alegia. Gezurrezko zina egiten duenean, Itun Zaharraren bigarren aginduarekin hausten baitu sendagileak. Izan ere, jainkotiar legearen arabera, alferrik erabiltzen du Jainkoaren izena. Dioena gezurra dela jakin arren, egia dela zin egiten du eta. Ezin daiteke parametro etiko batetik gaizki jokatzen duenik esan, baina; gizatiarra baita oso bere gezurra. Haurraren bizitza salbatzeko kontatzen du-eta. Hortaz, beste behin ere, Kieslowskik argi uzten du jainkotiar legeak zurrunegiak gertatzen direla gizakien egunerokotasuna arautzeko. Usu, ongia egiteko, jainkotiar legeak apurtzea besterik ez baitago. 2.3.3. ‘Dekalog III’: bakardadearen gordina Gabon-gaueko afarian familiarekin dela, dei bat jasoko du atezain automatikoan Janusz taxi-gidariak –Daniel Olbrychski–. Ewa –Maria Pakulnis– maitale ohia da. Haren senarra desagertu omen da eta hura bilatzeko laguntza eskatuko dio. Gabon-gaua denez gero, eskaerari erreparoak jarriko dizkio. Baina, emakumea negar batean ikusita, hunkituko da eta etsiko du. Taxia lapurtu diotela esango dio emazteari eta Varsoviako gau elurtuan galduko da Ewarekin. Duela hiru urte banatu ziren Janusz eta Ewaren bizitzak; senarrak elkarrekin harrapatu zituen gau batean. Edward jakinaren gainean jarri zuen telefono dei hura egin izanaz salatzen du Ewak Janusz. Maitaleak, ordea, beti ukatu du hori guztia. Baita orain ere. Varsoviako bazter guztiak miatuko dituzte maitale ohiek elkarrekin. Beilatokia, ospitalak, karrika elurtuak… Ez dute inon ere haren arrastorik aurkituko. Hala, apurka-apurka, Ewa gezurretan ari zaiola susmatzen hasiko da Janusz. Jolas bat baino ez dela guztia, alegia. LAZKANO-2.indd 63 25/2/12 13:22:41
67 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA geometriko bat eskuetan duela, gelditzeko keinua egingo dio taxi-gidariari –Jan Tesarz–. Une horretan, Jacek eta aingeru hitsaren begiradak gurutzatuko dira eta, azken horrek, buruarekin ezetz egingo du. Jaceki zuzendutako ukazio keinua da, argi eta garbi. Halaz guztiz ere, gazteak ez dio jaramonik egingo eta taxi-gidaria hilko du. Hilketaren eszena luzea –zazpi minututik gora irauten du zinemarako bertsioan– eta gordina da, zinez eta minez. Soka batekin biktima itotzen ahaleginduko da Jacek aurrena. Segidan, burdinazko barra batekin joko du behin eta berriz. Eta, azkenean, harri batekin kalituko du. Hilketa krudel eta absurdu horrek –Camus-en L’étranger eleberrikoa gogora dakarrena–, baina, bere isla izango du beste krimen hotz eta funsgabe batean. Heriotza-zigorra jaso ostean, modu lazgarri batean hilko baitute Jacek. Polizia talde batek helduko du gaztea, zapi beltz batekin estaliko dizkiote begiak eta, gupida zantzurik gabe, espetxeko gela ilun batean urkatua izango da. Legearen berme guztiarekin egindako estatu krimen makurra da, egiazki. Luzea, basa eta gordina oso. Arbuiagarria erabat. Estatuaren krimen hotza hiltzailearena bezain gordin islatzen du Kieslowskik. Stefania Rimini-k (2000:94) dioen bezalaxe, “heriotza-zigorraren zentzugabekeriari buruzko drama bat baino areago, biolentziaren absurduari buruzko gogoeta aparta da” pelikula; heriotza-zigorra ez ezik, Jaceken hilketa ikaragarria ere gogor gaitzesten baitu. Dena dela, biolentziaren aurkako arrazoibidea nagusi izanik ere, ukaezina da Kieslowskik estatu krimenaren aurrean jarrera oldarkorragoa agertzen duela. Dekalog V (1988) filmean, bereziki. “Ez duzu hilko” agindua hiltzaileari baino gehiago, justiziaren izenean hura hiltzen duen sistemari zuzendua dagoela baitirudi. Halaxe ulertzen du ere Zizek-ek (2006:13): “Dekalog V filmean benetan jasangaitza dena BIGARREN erailketa da (zigorra)”. Pelikularen telebistarako eta zinemarako bertsioen artean aldaketa handirik ez dago, egia esan. Esanguratsuena, duda zipitzik gabe, Dekalog V (1988) filmean Piotr idealistak –Krzysztof Globisz–, Jaceken abokatuak, duen pisu handia litzateke. Adierazgarria da oso bere hitzekin hasten dela filma. Garrantzi handiko hitzak dira. Justiziaren izaera bera ezbaian jartzen dutenak. Heriotza-zigorra irmo gaitzesten dutenak: “…zigorra mendekua da. Krimena prebenitu gabe min egiten bada, bereziki. Nor mendekatzen du legeak benetan? LAZKANO-2.indd 67 25/2/12 13:22:43
69 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Tomek –Olaf Lubaszenko– hemeretzi urteko gazte umezurtza da eta auzoko postetxean egiten du lan. Adiskide baten amaren –Stefania Iwinska– etxean bizi da, eta handik, lapurtutako teleskopio baten laguntzaz, Magda –Grazyna Szapolowska– bizilagun ederra zelatatzen du; maitale andana dituen espiritu askeko artista bat. Hastapenetako begirada lizuna maitasun begirada bilakatu da, ordea. Tomeken maitasun platonikoa bihurtuko baita Magda. Hala, gaztea ez da voyeur huts izatera mugatuko. Maitea ikusteko irrikiz, postetxean jaso beharreko ordainketa-ohar faltsuak bidaliko dizkio, esnea partitzen hasiko zaio eta haren maitasun harremanak ere eten egingo ditu trikimailu irudimentsuak erabiliz. Magdari esnea dakarkion goiz batean, Dekalog IX (1988) filmeko protagonistarekin gurutzatuko da Tomek; adulterioaren biktima den kardiologoarekin, alegia. Ez da seinale txarra izango, baina. Goiz horretan, Magdarekin hitzordu bat erdietsiko baitu. Eta, bere etxea eta maitearena banatzen dituen patioan, aingeru hitsarekin egingo du topo estreinakoz. Pozez zoraturik dago Tomek eta, esne botilak partitzeko orgaren heldulekua eskuetan hartuta, lasterka dabil patioan. Aingeru hitsak bi maleta daramatza eta, harriturik, irribarre egingo dio gazteari. Patioan elkar ikusiko duten hurrengoan, baina, zoriona samin bilakatuko da. Hitzorduaren ostean, Magdak sexualki umiliatua izan berritan, bere buruaz beste egiten saiatuko baita Tomek. Zainak moztuko ditu eta larri eramango dute ospitalera. Une horretan, hain zuzen ere, Dekalog VI (1988) filmean inflexio-puntua gertatuko da. Magdak Tomeken voyeur rola bereganatuko duen bitartean, emakumearen begiradaren objektu izatera igaroko da-eta postari gaztea. Mutilari min egin diolako damu delako ala haren maitasunaren araztasuna aintzat hartu duelako, Tomeken logelako leihoa zelatatzen hasiko da Magda. Egunero. Behin eta berriz. Argiztaturiko pertsianan haren itzala sumatuko duen arte. Hurrengo goizean, postetxera joko du. Hantxe giroturik dago azken eszena, hain justu. Magda eta Tomeken begiradak gurutzatuko dira eta irri egingo du emakumeak. Ondoren, gaztearen leihatilara hurbilduko da Magda, zoriona ezkutatu ezinik. Tomekek, ostera, serio-serio begiratuko dio eta jada zelatatzen ez duela aitortuko dio. Krotki film o milosci (1988) pelikulan, aldiz, bukaera triste eta hotz hori aldatu zuen Kieslowskik, Grazyna Szapolowska aktoreak hala eskatuta. Amaiera berriak pelikularen egitura bera ere aldatzera bultzatu zuen zinemagile poloniarra. Hala, flash-forward batekin hasten da Krotki film o milosci (1988). Bertan, Tomeken ezker eskumutur bendatuaren xehetasun plano bat ageri da. Bat-batean, Magdaren eskua azalduko da; gaztearena laztandu nahirik. Aterpe ematen dion adiskidearen amaren esku zimurtuak eragotziko du kontaktua. Flash-forward horrek, egiazki, Krotki film o milosci (1988) pelikulako azken eszena aurreikusten du. Ospitaletik itzuli eta gero, ohean lo dago Tomek. Magda logelara sartu eta gaztearengana hurbilduko da. Ukitu nahi izango du. Ferekatu. Etxekoandreak, ostera, maitasun keinu hori galaraziko du. Tristaturik, Tomekek bera zelatatzeko erabili ohi zuen teleskopiotik begira jarriko da Magda. Bere burua ikusiko du. Goibel dago eta esnea mahai gainera isuriko zaio. Negar batean hasiko da orduan. Eszena aski ezaguna da. LAZKANO-2.indd 69 25/2/12 13:22:43
71 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA 2.3.7. ‘Dekalog VII’: maitasuna jabetza moduan “Ez duzu lapurtuko” aginduari buruz egiten du gogoeta Kieslowskik Dekalog VII (1988) mingotsean. Zinemagile poloniarrak, ordea, ez du lapurreta arrunt bat oinarri hartuko gaia jorratzeko. Ohi legez, sentimenduak izanen dira tartean. Eta, horrek, hain zuzen ere, berez izan beharko lukeena baino konplexuago bihurtuko du auzia. Araurik zorrotzenak ere nekez hesi baititzake gizakion sentimenduak. Majka gaztea –Maja Barelkowska– haurdun geratu zen hamasei urte besterik ez zituenean. Wojtek-ek –Boguslaw Linda–, institutuko polonierazko irakasleak, larrutik ordaindu zuen bere aitatasuna. Ewak –Anna Polony–, neskaren ama eta institutuko ikasketa buruak, eskola uztera behartu baitzuen. Majkaren galera, ostera, saminagoa izan zen. Eskandalua saiheste aldera, Ania txikiaren jaiotza-agiria faltsutu eta haren alaba legez aurkeztu baitzuen Ewak. Aniak sei urte ditu dagoeneko eta Ewa da ezagutu duen ama bakarra. Haur-antzerki saio baten ostean, Ania besoetan hartuta etxetik ihes egingo du Majkak. Alaba berreskuratu eta Kanadara joateko asmoa du. Ewarengandik urrun. Bidean, Wojteki bisita egingo dio. Peluxezko hartzak fabrikatzen ditu orain neskatoaren aitak eta etxera itzultzeko aholkua emango dio Majkari. Egindakoa aurpegiratzen ari zaiola ikusita, auziaren gakoa laburbiltzen duen galdera egingo du Majkak: “Zeurea dena lapurtu al daiteke?”. Arrazoi du Majkak, egiazki. Alaba, amatasuna eta maitasuna bera ere lapurtu dizkio Ewak. Ania berarekin eramanez, lapurtutakoa berreskuratzea beste asmorik ez du Majkak. Sentimendu kontuetan, baina, ez dago justiziarik. Ewa ama duela uste izanez hazi baita Ania eta egia kontatze hutsagatik ez du bere maitasuna berreskuratuko. Hala eta guztiz ere, bere ihesaldiarekin aurrera jarraituko du Majkak. Amatasunaren inguruko gogoeta mikatz horren gibelean, maitasunaren naturari berari buruzko hausnarketa interesgarria dakarkigu Kieslowskik. Ewak eta Majkak, arras ezberdinak izanik ere, badute-eta zerbait komunean: maitasuna jabetza moduan ulertzea. Ewa erditu zenean, haur gehiago izateko aukera galdu zuen. Horrek, neurri batean, Majkarengandik urrundu zuen. Aniaren bitartez, ostera, amatasun galdua berreskuratzea erdietsi du. Emakume bezala errealizatu da berriz ere. Majkak, bere aldetik, Ewaren aurka mendeku hartzeko darabil Ania. Hortaz, haurra jabetza objektu bat baino ez da bi emakumeentzat. Inork ez baitu Ania ttipiari benetan komeni zaiona kontuan hartu. Ewa eta Majkaren berekoikeria itsuaren erretratu gazi-gozoa da pelikularen azken eszena. Ania berreskuratuko du Ewak tren-geltoki isolatu eta huts batean. Baina, aldi berean, Majka galduko du. Trenera igo eta alaba eta amaren ondotik alde egingo baitu gazteak betirako. Une horretan bertan, Ewaren besoetatik askatu eta lasterka hasiko da Ania; Majka urrun daraman trena harrapatu asmoz. Irudiak hiru emakumeen bakardadea eta tristezia islatzen du. Azken batean, denak dira galtzaile. Lapurreta ez baita zilegi. Are gutxiago, sentimenduak tartean direla. Bukaeran, Ewak eta Majkak, maitasuna, edukitzea baino areago, ematea dela ikasiko dute. Ordurako, ordea, galdua da dena. Beranduegi da. LAZKANO-2.indd 71 25/2/12 13:22:43
72 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA Majka, Ania eta Ewa. Hiru emakume eta bakardea. 2.3.8. ‘Dekalog VIII’: infernu etikoa Flash-back labur batekin hasten da Dekalog VIII (1988) filma. Bertan, gizon batek neskato bat darama eskutik hartuta. Oinez egingo dituzte metro batzuk. Eta, amaieran, eraikin batean sartuko dira. Orduan, ilunak bereganatuko du pantaila. Iraganeko pasarte bat da. II. Mundu Gerra garaikoa. Ezezaguna ikuslearentzat. Intriga, baina, Zofia –Maria Koscialkowskaunibertsitateko irakasle zaharraren Etikaren infernua mintegian argituko da. Klasean, eguneroko bizitzatik erauzitako istorioak aztertzen dituzte Zofiak eta ikasleek. Auzi konplexuak dira oso eta zail egiten da usu aukera etiko zuzena zein den erabakitzea. Dekalog II (1988) filmeko kasua azalduko du ikasle batek. Dorotaren auzia. Zofiak, ordea, gertakaria ezagutzen duela eta haurra bizirik dagoela esanez etengo du ikaslearen kontakizuna. Horixe dela garrantzitsuena, alegia. Une horretan, Elzbieta-k –Teresa Marczewska–, Zofiaren klasea entzule gisa jarraitzen ari den itzultzaile estatubatuarrak, flash-back misteriotsuaren gertakaria kontatuko du. 1943. urtean giroturik dago istorioa. Otsaila da eta nazien mende dago Polonia. Juduen aurkako jazarpena inoiz baino gordinagoa da. Babesik ez duen neskatila judu bat zaintzeko prest azaldu da familia bat, baina bataio-agiria nahi du. Ondorioz, bere aita-ama pontekoak izatea onartu duten gazteen etxera abiatu da tutorearen eskutik haurra. Bikote katoliko gazteak iritziz aldatu du, ostera. Karitatea exijitzen dien Jainko horrek berak testigantza faltsuak egitea eragozten diela esango baitie emakumeak. Antza, ez dute bekatu egin nahi. Elzbietak Jainkoa aipatzen duen unean bertan, travelling bat eginez aingeru hitsa aurkituko du kamerak. Zofiaren ikaslea da eta irakasle zaharrari eskainitako begirada zorrotzak argi utziko du hura dela neskato juduari laguntza ukatu zion emakume katolikoa. Halaber, Zofiaren liburuak itzuli dituen emakumea neska judua dela ere dudarik ez dago. Klasearen ondoren, emakume biak elkarrekin irtengo dira. Heriotza ia ziur batera bidalitako neskato judu hura bizirik dagoelako zoriontsu da Zofia. Elzbietak, baina, azalpen bat behar du. “Ez duzu testigantza faltsurik egingo, ezta gezurrik esango” agindua betetzeagatik haur baten bizitza arrisku larrian jartzeak ez du neurririk. Ezta zentzurik ere. Zofiaren ikasle batek ezin hobeto dioen bezalaxe, kasu jakin horretan, testigantza faltsua ez litzatekeelako bikote katolikoaren printzipioen kontra joango. Zofiaren eta haren senarraren ezetzaren atzean beste arrazoi bat dago. Ezein arrazoik ezin du halakorik justifikatu, ordea. LAZKANO-2.indd 72 25/2/12 13:22:43
73 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Elzbieta zaintzeko prest zegoen familia Gestaporentzat lan egiten zuela jakin omen zuten Zofiak eta haren senarrak. Erresistentziako kide zirenez gero, Elzbietaren haria jarraituz preso har zitzaketela pentsatu zuten. Erakundea bera ere arriskuan jar zezaketela. Hortaz, haurra sakrifikatzea beste biderik ez zuten aurkitu. Geroago, informazioa faltsua eta familia errugabea zirela argitu zen. Baina ordurako mina eginda zegoen. Hala badirudi ere, zortzigarren agindua ez da Dekalog VIII (1988) pelikulako giltzarria. Zofiak eta haren senarrak aipatu agindua ez hausteko aitzakia erabili zuten arren, berau hautsi baitzuten neskatoari eta haren tutoreari gezurra kontatu zietenean; euren ezetzaren atzean zeuden arrazoiak ezkutatu zizkietenean. Zofiaren bekatu etikoa da filmaren auzi benetakoa. Murriren (1998:161) hitzak erabiliz, “giza gupidaren gainetik, arrazoi politikoa lehenestea”, hain justu. Zofiak berak Elzbietari aitortuko dion moduan, ez baitago haur baten bizitza baino balio handiagoa duen ezer. Zofia eta Elzbietaren arteko elkartzea katartikoa izango da, zinez eta minez. Irakasle zaharrarentzat, bereziki. Elzbietaren barkamenak mende erdiz samindu duen infernu etikotik askatuko baitu Zofia. Erredentzioa lortuko du-eta azkenean. Irakasle zaharraren damuak eta egia osoa jakiteak, berriz, atseden espirituala ekarriko diote Elzbietari. Horrenbestez, bi emakumeen zauriak orbainduko dira. Zirkulua itxiko da. Film hasierako flash-back iluneko neska judua da Elzbieta. Zofiaren aitormenak bakea dakarkio. Bere barkamenak, berriz, erredentzioa irakasle zaharrari. Pelikularen azken eszenan, aldiz, babesa eskaini zion jostunari egingo dio bisita Elzbietak. Gestapoko agentea zelako susmopean exekutatua izateko zorian izan zen gizonari, alegia. Jostunak, ordea, ez du gerra sasoiaz hitz egin nahi izango. Haren zauriak itxi gabe darraite eta. Nolanahi ere, dendako erakusleihotik Elzbieta eta Zofiari so egingo die. Babestu nahi izan zuen neskatila bizirik dagoelako eta adiskidetzea posible delako pozik. 2.3.9. ‘Dekalog IX’: inpotentzia, desleialtasuna eta jelosia “Maitasuna bihotzean dago, ez hanken artean”, esango dio Hankak –Ewa Blaszczyksenarrari –Piotr Machalica– ohantzean. Inpotente geratu berri da Roman. Emaztearekin sexu harremanak izan ezin dituenez gero, lur jota dago. Haien arteko maitasuna osoa ez dela sentitzen baitu. Etsiturik, sexu beharrak asetzeko maitale bat bila dezala errango dio emazteari. Hankak, ostera, senarra lasaituko du; inoiz baino maiteagoa duela aitortuz. LAZKANO-2.indd 73 25/2/12 13:22:44
74 KIESlowSKIREn polonIAR zInEmA Nolanahi ere, senarra benetan maite duen arren, Hankak ezin du bederatzigarren agindua bete inolaz ere; ezinezkoa baitzaio pentsamendu eta ekintza lizunak saihestea. Aspalditik du maitale bat. Mariusz –Jan Jankowski– fisika ikasle gaztea, alegia. Romanek harreman horren berririk ez badu ere, emaztea berarekin leiala ez dela susmatzen hasiko da pixkanaka-pixkanaka. Eta, oharkabe, jelosia gaixobera baten mende eroriko da. Hala, etxeko telefonoa zulatu, emaztearen poltsa arakatu eta amaginarrebaren pisuko giltzaren kopia ere egingo du Hanka eta maitalea hantxe oheratzen direla ziur delako. Romanek eta Hankak euren maitasun harremanak osasuntsu jarraitzen duela itxura egiten duten arren, errealitatea oso bestelakoa da. Batetik, jelosiak Roman bereganatu du erabat. Eta, bestetik, senarrari fidela ez izanagatik barneak ausikitzen du Hanka. Piotr Sobocinski argazki-zuzendariak, hain justu, ezin hobeto irudikatuko du protagonisten itxurakeria beira eta ispiluetan haien isla etengabe eskainita. Batak zein besteak, bi aurpegi baitituzte. Agerikoa eta intimoa. Faltsua eta benetakoa. Alde formala eta edukia bikain uztarturik daude Dekalog IX (1988) filmean, egiazki. Hasiera-hasieratik, bikote protagonistaren maitasun harremana pitzaturik dagoela adierazten baitute irudiek. Oso adierazgarria da, esate baterako, Sobocinskik igogailuaren eszenan zelan darabilen argiztapena Roman eta Hankaren artean dagoen amildegia irudikatzeko. Igogailuan elkarrekin dauden arren, argiak txandaka argiztatzen ditu-eta haien aurpegiak. Romanen aurpegia argiztaturik dagoenean, Hankarena ilunpean dago, eta alderantziz. Kieslowskik berak ere muntaketa paraleloa erabiliko du senar-emaztearen barne munduak islatzeko. Kieslowskik igogailuaren eszenan argiztapena darabil Roman eta Hankaren artean dagoen amildegia irudikatzeko. Filmeko eszena esanguratsuenetarikoan, kardiologo jeloskorrak emaztea maitalearekin harrapatzen duenekoan, kamera subjektiboaren erabilera inoiz baino nabarmenagoa da; armairuan ezkutatutako Romanen ikuspegiaren bitartez jasoko baitugu maitaleen elkartzea. Sexu eszenarik ez dago, ostera. Hankak fisika ikasle gaztearekin duen harremana bertan behera utziko baitu. Beranduxeago, senar zelataria armairuan aurkitu eta harekin eztabaida gordina izango du. Ekaitzaren ostean, baina, barea etorriko da. Egia guztia kontatuko diote elkarri eta euren maitasuna berreskuratuko dute. Alta, emaztea berriz ere leiala ez zaiola sinetsita, bere buruaz beste egiten saiatuko da Roman. Bizikleta hartu eta moztutako errepide batetik behera botako du-eta bere burua. Larri zaurituta dela, aingeru hitsa azalduko da bizikleta baten gainean bigarren aldiz. LAZKANO-2.indd 74 25/2/12 13:22:44
82 lA DoUBlE VIE DE VERónIqUE zirriborroarekin. Pelikularen beraren arimarekin, alegia. Roman eta haren emazte Hankaren arteko maitasun harremana da pelikularen ardatz. Kardiologo ezaguna da Roman. Hankak, berriz, aireportuan egiten du lan. Elkar maite duten arren, Romanen inpotentziak kolokan jarriko du bikote harremana. Argumentu nagusiaren itzalean, baina, ezkutatzen da La double vie de Véronique (1991) filmaren benetako funtsa. Medikua eta kardiopatia nozitzen duen gaixoaren arteko elkarrizketa bakanetan. Izan ere, bihotz-arazoak dituen kantari liriko hori da Véroniqueren benetako aurrekaria, eta beraz, La double vie de Véronique (1991) filmaren muina. Ahots ederra du neskak, baina haren bihotz ahulak abeslari izatea eragozten dio. Amak bultzatuta, ospitalera joko du. Ez alferrik, alaba ospe handiko abeslari bihur dadin nahi baitu amak. Horretarako, ordea, arrisku handiko ebakuntza bat egin behar diote. Neskak, aldiz, kantatzea baino, bizitzea du xede. Alta, filmaren amaieran, iritziz aldatu eta ebakuntza egitea erabakiko du. Hala, pertsona ezberdina dela esango dio zirujauari ebakuntza eta gero; jendaurrean kantatu nahi duela aitortuz. Dekalog IX (1988) filmean bihotz-arazoak dituen abeslari gazteak kantatzeko desiraren aurrean hartzen dituen bi jarrera arras ezberdin horiek ordezkatuko dituzte Weronikak eta Véroniquek –Iréne Jacob-ek interpretatuak biak–, hurrenez hurren, La double vie de Véronique (1991) pelikulan. Bi ur tanta bezalakoxeak dira, zinez. Bikiak dirudite. Polonian, Lodz hirian, bizi da Weronika. Frantzian, Clermont-Ferrand hirian, berriz, Véronique. Krakovian, orkestra garrantzitsu batekin abesteko parada izango du Weronikak. Bihotza ahul badu ere, azken muturrera eramango du abesteko pasioa. Eta, kontzertuaren egunean, bihotzekoak jota hilko da eszenatokian. Kantatzearekin ere egiten du amets Véroniquek. Krisi kardiako bat izan ostean, baina, uko egingo dio kantatzeko pasioari. Hortaz, bizitzaren aurrean hartutako bideak ezberdinduko du poloniar bikitik. Pasio oro baztertu eta bizitzaren aldeko hautua egingo baitu. Finean, arestian aipatu legez, Weronika eta Véronique Dekalog IX (1988) filmeko bihotz ahuleko abeslariak hartutako bi bide ezberdinen isla baino ez dira. Weronikak kantatzeko desira ordezkatzen duen bitartean, bizitzaren aldeko jarrera lehenesten baitu Véroniquek. Bakoitzak, ordea, zerbait sakrifikatzen du bere aukeran. Frantziarrak, abesteko grina. Poloniarrak, berriz, bizitza. Dilema existentzial horixe da, hain zuzen, La double vie de Véronique (1991) filmaren ardatza; Zizekek (2006:37) “Misioaren eta Bizitzaren arteko aukera etikoaren gaia” deitzen duen auzia, alegia. Pentsalari esloveniarraren aburuz, une jakin batean bidegurutze baten aurrean jartzen du patuak gizabanakoa. Aldarte horretan dela, ezinbestekoa zaio misioaren eta bizitzaren artean aukera egitea. Misioak, kausak, heriotza dakarkio. Bizitzaren aldeko hautuak, ordea, bigarren aukera bat eskaintzen dio; iraganetik ikasi eta errepikapenaren zein bigarren aukeraren eskutik salbazioa erdietsi baitezake. Edozelan ere, bizitzaren alde egiteak traizio etiko bat dakar ere berarekin. Misioa, bere pasioa, abandonatu egiten baitu protagonistak bizitza lasai baten truke. La double vie de Véronique (1991) filmeko protagonista da Kieslowskirekin antz gehien duen pertsonaia, zinez. Bizitzaren eta misioaren arteko dilemak ere markatu baitzuen LAZKANO-2.indd 82 25/2/12 13:22:44
83 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA zinemagile poloniarra. Kieslowskik, Weronikak bezala, bizitzari baino areago, misioari eman zion lehentasuna. Bere bihotz ahula kontuan hartu barik, zinemaren aldeko aukera egin baitzuen. Horrek, familiatik –alabarengandik, bereziki– urrundu zuen. Bere bizitzaren azken sasoian, ordea, fikziozko bizitzari benetakoari baino denbora gehiago eskaini izanaz kexu zen. Zentzu horretan, Amator (1979) filmeko protagonista da bere dramaren aurrekaria. Kameraren xarmak ere Filip Moszen familia bizitzaren hondamena baitakar. Bitxia bada ere, Kieslowskik berak haren bidea jarraitu zuen hamarraldi bat geroago; errealitatea erretratatu ordez, barne mundua islatzera igaro zenean, hain zuzen. Moszek egin bezala, kamera bere burua filmatzera –gizakion barne mundua islatzera– zuzendu zuen eta. Zinemak ekarri zion ospea baino areago, bizitza bera maite zuela zioen Kieslowskik. Iraganera itzultzerik izan balu, bizitza –eta ez zinema– aukeratuko zukeela uste zuen eta horregatik, sarri-askotan, egindako aukeraz damu zen. Zinema abandonatu eta bizitzaren aldeko hautua egin zuenean, beranduegi zen, ostera. Hala, erretiratu eta gutxira, zendu zen. Weronikaren antzera, ahulegia zuen bihotza. Ez zuen errepikapenak dakarren bigarren aukera baliatzerik izan. Aspaldi hartua zuen misioaren aldeko hautua. Misioaren eta bizitzaren arteko aukeraren aurreko dilema existentzial gordinaren atzean, ordea, beste hainbat auzi esanguratsu ere bada, inongo zalantzarik gabe. Arestian aipatu errepikapena eta bigarren aukera, kasu. Hala, pixkanaka-pixkanaka eta atalez-atal aletuko ditugu auzi horiek guztiak jarraian. 3.2. Politikatik urrun, gizakiaren espiritutik hurbil Poloniako errealitatera estu atxikia dago Kieslowskiren zinema, egiazkiro. Hastapeneko dokumental eta film labur orotan argi islatzen dira haren kezka politiko zein sozialak; baita fikziozko filmetan ere. La double vie de Véronique (1991) pelikula, ordea, inflexio-puntu argia da zuzendari poloniarraren zinema ibilbidean. Une jakin horretatik aurrera, poloniar errealitate politikotik urrundu eta gizabanakoaren espirituaren izurretan iltzatzen baitu begirada Kieslowskik. Alta, ez litzateke zilegi esparru metafisikoaren oldarraldia La double vie de Véronique (1991) filmarekin hasten denik esatea. Bez konca (1984) gordinean, politikaren pisua handia izanik ere, gizakien arteko komunikazio misteriotsu eta enigmatikoaren lehen zantzuak agertzen baitira. Ukaezina da, ostera, La double vie de Véronique (1991) filmean politikak lehentasun izateari utzi egiten diola Kieslowskiren zineman. Izan ere, lehen planoan izatetik testuinguruaren parte izatera igarotzen da. Politikak sasoi berrian duen garrantzi urrian sakondu aitzin, baina, ezinbestekoa da ordura arte zuen presentzia nabarmena ulertzeko argudioak eskaintzea. Kieslowskik berak ondo baino hobeto laburbiltzen du zein zen bere asmoa dokumentalgintzan eta film laburren zuzendaritzan aritutako garaian Luc Lagier zinemagilearen 1966-1988: Kieslowski, cineaste polonais (2005) dokumentalean: “Polonian ordezkaturik ez zegoen mundua islatzea zen interesatzen zitzaidana. Mundu hori deskribatu nahi nuen”. LAZKANO-2.indd 83 25/2/12 13:22:44
85 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA nolabait adieraztearren. Weronikak bere doblearekin tupust egin du. Ustekabeko elkartze hori da, hain zuzen ere, sekuentziaren muina. Manifestazioa gertaera garrantzitsuenaren testuingurua baino ez da. Weronika eta politika: Leninen estatua daraman kamioia, Weronika Internazionala txistukatzen eta Krakoviako plazako manifestazioa, hurrenez hurren. Iritzi berekoa da Kickasola (2004:244-245). Bere zinema ibilbidearen azken urteetan, tokian-tokiko auzi politikoaren inguruko gogoetak alboratu eta mezu unibertsalagoen aldeko hautua egiten duela Kieslowskik dio eta. “Komunismoa Polonian erori osteko Kieslowskiren lehen filma da La double vie de Véronique. Kieslowskik sarri eta hainbat lekutan adierazi zuen Piesiewicz eta bera desilusionaturik zeudela oso politikarekin; haien herrialdean gertatutako aldaketa iraultzaileekin barne. Kieslowskiren gogoetak eta estiloa bera balio unibertsalen eremura igaroko dira amaiera aldera, tokiko politika eta kezka nazionaletatik urrun. La double vie de Véronique filmeko irudi politiko urriek aipatu joera ageri-agerian utziko dute: Komunismo zaharreko estatuaren garraioa neskatilak kalez-kale lasterka eta alai dabiltzala eta Weronikak bere doblea ikusten duenean lehertzen den kaosa. Azken kasu honetan, esanguratsua da Weronika ez dela bere inguruan jazotzen ari den manifestazio politikoaz ohartzen. Egia esan, badirudi Kieslowskik politika darabilela, beste ezeren gainetik, doppelgänger25 mito zaharrari bide egiteko”. Alabaina, hainbat zinema aditu eta kritikari entzutetsuk Véronique frantziarraren eta Weronika poloniarraren arteko harremanaren inguruko irakurketa politiko berezia egin izan dute. Interpretazio horietako batzuk ditu aipagai Marek Haltof (2004:139) unibertsitate irakasle eta zinema ikerlariak: “Kieslowskiren franko-poloniar koprodukzioak –La double vie de Véronique (1991) filmarekin hasten direnak– sarritan Polonia eta Mendebaldeko Europaren arteko harremanaren alegoria gisara interpretatu izan dituzte zinema kritikari batzuek. Maciej Pawlicki zinema kritikariak, kasu, paralelismo bat egin zuen Weronikaren heriotzaren eta Polonia komunistaren amaieraren artean 1991ko Cannesko Zinemaldian (…). Halaber, zinema kritikari poloniar askok nabarmentzen dute Weronikaren (Polonia) akatsez ikasten duelako dela gertaeren bilakaera aldatzeko gai Véronique (Mendebaldeko Europa)”.
89 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA de Véronique (1991) filmaren izenburuak berak ere Véroniqueren “bizitza dobleaz” hitz egiten du. Saltsa mehe eginez, Murrik (1998:182-183) gaiari buruz dioena ere nabarmendu daiteke: “Bizitza bakar bati buruz egiten du hitz La double vie de Véronique filmak. Herrialde ezberdinetan erortzen diren bi izpitan errefraktatutako argia bezalakoa litzateke bizitza bakar hori, eta modu berean argiztatuko luke aurkitzen duena. Txotxongiloen animatzaile Alexandrek idatzitako istorioan bezala, aipatu izpi horiek asinkronikoak dira. Batak besteak baino lehenago ukitzen du lurra, biltzen eta banatzen dituen ‘kristalezko esferaren’ mugimendu hauskorra baldintzatuz”. Halaber, Murriren izpi asinkronikoen teoria oso kontuan hartzeko moduko behaketa batekin indartzen du Haltofek (2004:119): “Kieslowskik hauxe birjaiotze istorio bat dela iradoki nahi duela dirudi. Weronika neguan (heriotza sinbolizatzen du) eta Véronique udaberrian (berpizkundea sinbolizatzen du) aurkezten baititu. Horrek, nolabait, Weronikaren bizipenak bere frantziar doblearenarenak baino lehenago gertatzen direla adierazten du”. McCosker-ek (2001) ere bat egiten du Zizek eta Murrirekin Véronique pertsona bakarra delako ustean. Eta, bere gogoeta babeste aldera, Alexandrek Véroniquek musika klaseak ematen dituen eskolan eskaintzen duen antzezpenaren eszena hartzen du oinarri: “Heriotzaren eta berpizkundearen gaia Véroniquek irakasten duen eskolako haurren aurrean Alexandrek txotxongilo antzezpena egiten duenean errepikatzen da. Bere txotxongiloaren bitartez, ballet dantzari bat irudikatzen du. Dantzan ari dela, lurrera erori eta oihal batekin estaliko dute. Oihala krisalida bihurtuko da; orduan, ballet dantzaria hegalekin azaleratuko da eta tximeleta ala aingeru bat balitz bezala goratuko da, heriotzaren irudia (tximeleta arimaren sinbolo antzinakoa da) zein igoera, berpizkundea eta apoteosiaren irudiekin konbinatuz”. Kutsu erlijioso argia duen interpretazioa dakar McCoskerrek, egia esan. Zentzu horretan, Kieslowskiren zinema parametro kristauen arabera interpretatu izan ohi duen korrontearen barnean koka dezakegu; Carla Barringer Rabinowitz gisako ikerlarien artean, kasu. Dekalogoa edo Jainkoaren hamarkuna oinarri hartuta zinemagile poloniarrak agindu bakoitzeko film bana errodatu zituela kontuan izanik, ez da harritzekoa halako analisiekin topo egitea. Horrezaz gain, ukaezina da kristautasunarekin harreman estua duten beste hainbat elementu ere aurki ditzakegula Kieslowskiren zineman barrena. Hala eta guztiz ere, Kieslowskiren zinemaren azterketa sakona eginez gero, ez dirudi haren zinema ikuspegi kristau zurrun batetik interpreta daitekeenik. Are gutxiago, Zanussi moduko zinemagile katoliko baten aurrean gaudenik. Haatik, arimaren kontzeptuari buruz hitz egitea zilegi litzateke Weronika poloniarraren eta Véronique frantziarraren arteko naturaz gaindiko lotura azaltzeko. Azken finean, bi gorputz ezberdinetan aterpe hartzen duen arima bakarra baita Véronique. Hortaz, McCoskerren kristau kutsuko berpizkundea baino, egokiagoa iruditzen zaigu Maris Poggianek (2002:361) bere tesian fenomenoa izendatzeko darabilen arimen transmutazioa. Platonen arabera, heriotza birjaiotzara daraman bidaia besterik ez baita. LAZKANO-2.indd 89 25/2/12 13:22:45
92 lA DoUBlE VIE DE VERónIqUE ere bat dator hostoei buruzko irakurketa ilun horrekin. Dena dela, pelikularen bukaeran aitaren etxe ondoko zuhaitzaren enborran Véroniqueren eskua erakusten digun xehetasun planoarekin kontrajartzen du hosto lehorren irudi ilun horixe; amaieran bizitza heriotzari gailentzen zaiola nabarmenduz. 3.4. Komunikazio metafisikoa edo oroitzapen ahantziaren zeinuak Gai metafisikoek berebiziko garrantzia erdiesten dute zuzendari poloniarraren filmetan. Kickasola (2004:74-75) bat dator horrekin: “Kieslowskiren zineman, Tarkovskirenean bezala, ongia, gaizkia, espirituaren existentzia, Jaungoikoaren existentzia, bilaketa espirituala, predestinazioa, tentazioa eta salbazioa / erredentzioa bezalako gaiak oso presente daude; testuinguru metafisiko oso baten oinarri direlarik”. Metafisikaren talaiatik uler daiteke, bada, Véroniqueren espiritu hilezkorraren berezitasuna. Zizekek arrazoi du Véronique bakarra dela dioenean. Baina, pertsona bakarra baino, espiritu bakarra da. Filmaren amaiera aldera Véroniquek Alexandreri egiten dion aitortzak argi adierazten du-eta hori: “Bizitza osoan hemen eta beste leku batean egon naizela iruditu zait. Azaltzeko zaila da. Baina badakit… zer egin behar dudan sentitzen dut beti”. Beraz, bi gorputz ezberdinetan aterpe hartzen duen espiritu bakarra da Véronique eta Zizeken gogoeten jite materialistak ukatzen duen komunikazio misteriotsua darabil iragan hurbileko akatsak ekiditeko. Espirituaren hilezkortasunaz hitz egiteak, ostera, ez dakar inolako interpretazio erlijiosorik derrigorrez. Are eta gehiago, dudak ziurtasunak baino pisu handiagoa duenean Kieslowskiren baitan. Zinema zuzendari poloniarrak Wierzbickiri Krzysztof Kieslowski: I’m so-so… (1995) dokumentalean esandakoa da horren erakusgarri: “Erreferentziapuntu bat behar dugu, zerbaitengana jo. Azken helburua izan daiteke edo egiten dugun beste zernahi. Jaungoikoa halako erreferentzia-puntu bat da. Existitzen bada”. Zizekek halakorik onartzen ez badu ere, ukaezina da nolabaiteko komunikazio metafisikorik badela Weronika eta Véroniqueren artean. Weronikak munduan bakarrik ez dagoela aitortzen dio aitari filmaren hasieran. Haren heriotzaren ostean, antzeko sentimendu baten berri ematen dio aitari Véroniquek: “Duela gutxi, inpresio bitxia izan nuen. Bakarrik nengoela sentitu nuen. Bat-batean. Baina ez da ezer aldatu”. Aitak ea norbait bere bizitzatik irten ote den galdetzen dio segidan. Eta, erantzuna, adierazgarria da oso: “Bai, horixe da”. Krakoviako plaza nagusian Véroniquerekin topo egin arte ez da munduan bakarrik ez dagoenaren sentsazioa hezurmamituko Weronikaren baitan. Sentimendu horren egiaztapena baino ez du jasotzen kantari poloniarrak filmean. Bere doblearen arrasto urri izateak badu bere logika, ordea. Weronikaren beraren sakrifizioak gidatuko baititu Véroniquek bizitzan eman beharreko urratsak. Horrexegatik, bi nesken arteko komunikazioa norabide bakarrekoa da, kasik. Weronikak, bere bizitzako esperientzia igortzearen bidez, Véroniqueren jokabidea eta patua bera ere aldatuko baitu. LAZKANO-2.indd 92 25/2/12 13:22:46
93 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Weronika eta Véroniqueren arteko komunikazio metafisikoa maila ezberdinetan gauzatuko da, egiazki. Senaren bitartez, bereziki. Barne ahots batek gidatuko baititu Véroniqueren erabaki eta mugimendu guztiak filmean barna. Protagonistek partekatzen dituzten objektuen arteko harremana ere esanguratsua izango da. Eta, musikak, bere aldetik, aparteko garrantzia izango du. Ez soilik protagonista kantaria delako, Weronika eta Véroniqueren arteko komunikazio metafisikoaren mugarri delako musika baizik. Hala, Van den Budenmayer28 herbeheretar musikagilearen kanta –antzokian bizia galtzen duen unean bertan Weronika abesten ari dena– filmaren beraren oinarri bilakatzen da. Van den Budenmayerren musika piezarekin, hain justu, hasten da Krakoviako kontzertua. Flauta-soloaren ostean, apurka-apurka, orkestraren nahiz abesbatzaren babes sotilaz gailenduko da Weronikaren ahots berezia. Heriotzak betirako itzaliko duen arte. Weronikak azken hatsa eman aurretik abesten dituen hitzak Dante-ren Divina Commedia-ko Paradisuko bigarren kantaren hasierakoak dira: “O, zuek, ni entzuteko irrikiz ene batelaren atzetik txalupa txiki batean zoazten horiek, bira egin ezazue berriz zuen hondartzak ikus ditzazuten! Ez zaitezte ozeanoan barneratu, zeren, beharbada, galduko banintz, nirekin herrestan eramango zintuzketet. Minervak bultzatzen du ene bela, Apolok gidatzen nau eta bederatzi musek erakusten didate bidea…”. Danteren poesia filmeko musika pieza nagusia konposatzeko erabili zuela Preisnerrek dio Kieslowskik. Eta, ideia hori, ez zela berea izan. Harena baizik. Halaber, hitzak antzinako italieraz idatziak daudela eta gaiarekin zerikusirik ez dutela argitzen du zinemagile poloniarrak. Preisnerrek, ordea, bazekien zein zen hitzon esanahia. Paradisurako bidea hartu aurretik, Dantek irakurleari emandako aholkuak dira. Eta, Kieslowskik berak ukatzen badu ere, Danteren hitz horiek badute filmaren argudioarekin harremanik. Izan ere, irakurleei bera jarrai ez dezatela gomendatzen die Dantek. Galduko balitz, haiek ere berarekin galduko liratekeelako. Horren beldur delako. Ez da kasualitate hutsa Weronikaren azken hitzak izatea. Azken finean, horixe baita Weronikaren xedea filmean. Bizitzan hartu duen bidetik urruntzea Véronique. Bere urrats berberak jarraitzeak dakartzan arriskuez ohartaraztea bere doble frantziarra. Van den Budenmayerren abesbatza eta ahots solistarako musikaren oihartzuna ez da Krakoviako antzokian zenduko, ordea. Frantziar atalean, soinu bandaren oinarri bihurtuko da; Weronika eta Véroniqueren arteko komunikazio metafisikoaren entzumen-esparruaren jabe. Bere agertzea, gainera, ez da ustekabekoa inolaz ere. Kieslowskik berak diseinatutako narrazio estrategiaren barnean ulertu behar baita: “Musika maila testual esanguratsu batean darabilen Kieslowskiren lehen filma da La double vie de Véronique, eta, hala, Preisnerren
95 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA bitartekari bat ere behar du. Weronikak utzitako zeinuak aurkitu eta ulertzeko demiurgo baten laguntza ezinbestekoa zaio, alegia. Hala, Rouge (1994) filmean epaile zaharrak jokatzen duen rol bera betetzen du txotxongiloak maneiatzen dituen Alexandre Fabbrik-ek –Philippe Volter– La double vie de Véronique (1991) filmean. Zubigile lana, hain zuzen ere. Protagonistak musika irakasle gisa lan egiten duen eskolan eskainitako txotxongilo ikuskizunaren eskutik lehen astindua emango dio Alexandrek haren arimari. Txotxongiloen bidez antzezten duen ipuina –hil ostean tximeleta gisa berpizten den dantzariaren istorioaVéroniqueren beraren bizitzaren parabola besterik ez baita. Ikuskizuna musika jakin batekin hasten da, baina dantzaria eszenatokian hiltzen denean, supituki aldatzen da eta Weronikaren azken kantak bereganatzen du protagonismoa. Oihalaz estalitako txotxongilo-dantzariaren gorpua tximeleta bihurtu eta gero, Véronique eta Alexandreren begiradak gurutzatu egingo dira eta berpiztearen ideiak Weronikaren arimaren hilezkortasuna iradokiko du. Testuinguru horretan, musikak, beste behin, irudien mezua indartuko du; Weronika eta Véroniqueren arteko naturaz gaindiko harremana nabarmenduz. Véroniqueren arimaren hilezkortasunaren sekretuak biluzi egiten ditu estreinakoz bertan Alexandrek. Baina istorioak hunkitzen badu ere, ez da aski bere iragana, Weronikaren sakrifizioa, uler dezan. Korapiloa aska dezan. Gauerdian jasoko duen telefono dei misteriotsu baten bitartez Weronika eszenatokian zerraldo erori aurretik abestutako kanta entzuteko parada izango du Véroniquek. Hasieran, isiltasuna baino ez dago telefono hariaren bestaldean. Véroniquek telefonoa esekitzeko mehatxua egiterakoan, baina, “ez” erantzungo dio Alexandrek. Eta, jarraian, Weronikak hil aurretik kantatutako abestia entzungo da. Telefonoa eskuetan hartuta, lehen planoan azaltzen da Véronique. Eta, bat-batean, kolore gorriak planoa estaltzen du; eskuineko aldean Weronikaren aurpegia islatuz. Kantari. Oso lausotua ageri da hasieran irudia. Argiago, ondoren. Zendu aurreko unea da. Arnasa ahitzen zaionean, isiltasun une baten ondoren, kantaren doinua entzun daiteke oraindik ere gorri mantentzen den planoan. Segidan, Véroniqueren lehen planora itzultzen gara. Deitu duenari –Alexandreri– mozteko eskatzen dio. Eta, une labur baten ostean, komunikazioa eteten da. Oraingoan, irudiaren babesa darabil Kieslowskik musikak iradokitzen duena azpimarratzeko. Musikaren arrastoa Véroniqueri zuzendua dagoen bitartean, musika eta irudiaren uztartzeak ikuslearen jakinmina asetu nahi du. Weronika eta Véroniqueren arteko harreman estuaz protagonista baino lehen ohartarazi ikuslea. Deiaren ostean, gutun bat bidaliko dio Alexandrek Véroniqueri. Gutuna ireki eta bertan aurkitutako lokarria zakarrontzira botako du. Eta, beste behin, heriotzak ere eten ez duen komunikazio metafisikoa oldarka sartuko da musika irakaslearen bizitzan. Argi itsugarri batek esnatuko du lehenik. Leihora hurbildu eta argi izpiaren jatorria ispilu batekin jolasean ari den gaztetxoa dela ohartuko da Véronique. Haurra, harrapatu dutela konturatzerakoan, etxeko leihoa itxi eta desagertuko da. Baina, argia, ez da etengo. Jatorri jakinik gabeko argia egongelan barrena mugituko da, karpeta berde batean finkatu arte. Karpeta horretatik lokarri bat zintzilikatzen da. Harekin erreparatzerakoan, kantu proban ari zela Weronikak eskuin hatzean kiribilitako karpeta berdearen lokarri berbera irudikatzen duela dirudi Véroniquek. Esanguratsua da. Orduan islatu zen-eta lehen aldiz Weronikaren aurpegian bihotz-gaixotasunak utzitako arrastoa. LAZKANO-2.indd 95 25/2/12 13:22:46
97 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Weronikarekin lotzen duen zilbor-hesteaz. Aipatu eszenaren hasieran, eraztunarekin betileak ferekatuko ditu Véroniquek; heriotzaren bezperan Weronikak egin bezala. Eta, supituki, loak hartuko du. Segidan, iluntze-iraungipen baten ostean, Weronika jolasean aritzen zen gomazko esfera gardenarekin egingo du amets. Eta, haren bitartez, biki poloniarraren unibertsoa gogora dakarren eliza alderantzikatua ikusiko dugu; Weronikak bere gomazko esfera gardenaren bitartez eraikinak ikusten zituen bezalaxe. Lo dela, Alexandre esnatu eta so egingo dio. Hala, bion lehen planoak txandakatuko dira. Hori guztia, soinu bandan Van den Budenmayerren musika entzuten den bitartean; ohi legez, irudiek iradokitutako lotura metafisikoa azpimarraztuz. Hoteleko logelaren bakardadean direlarik, bere bizitzari buruz guztia jakin nahi duela esango dio Véroniqueri Alexandrek. Orduan, poltsa ohe gainean hustu egingo du musika irakasleak. Maitaleak esku artean hartutako objektuen artean, kakaoa dago. Berehala ohartzen gara Weronikarekin lotutako objektu bat dela. Izan ere, kantari poloniarrak kakaoa ezpainetan igurtzi zuen kaleko banku batean krisi kardiako gordin bat jasan eta gero. Beste objektuak bi nesken arteko harremana argiago adierazten du oraindik. Gomazko esfera gardenak berebiziko garrantzia baitzuen Weronikarentzat. Alta, Weronikarekin partekatutako objektu horiek baino areago, argazkiaren zeinua da Véroniqueri berari bere baitako sen eta sentimenduak deszifratzea ahalbidetuko diona. Weronika eta Véroniqueren arteko harreman metafisikoa islatzen duten objektuak: eraztuna, kakaoa eta gomazko esfera gardena. Krakoviara egindako bidaiako argazkietako batean agertzen dela aipatuko dio Alexandrek Véroniqueri. Argazkian Weronika azaltzen da, ordea. Hasieran, ezetz erantzungo dio musika irakasleak. Argazkiko neska ez dela bera, alegia. Baina, Alexandreren sinesgaiztasunaren aurrean, argazkia begiratu eta berokia berea ez dela esango du. Hots, argazkiko neska bera denik ez du ukatuko. Une horretan bertan, Weronikaren argazkiari begira dagoela, urte luzez sentitutakoa ulertuko du azkenean Véroniquek. Bere tristuraren zergatia. Eta, bat-batean, bere doble poloniarraren heriotza aintzat hartu eta negar egingo du. LAZKANO-2.indd 97 25/2/12 13:22:47
98 lA DoUBlE VIE DE VERónIqUE Lekua eta denbora ezberdinak izanik ere, zirkunstantziak berberak dira. Haurrak baino ez zirela galdu zuten ama Weronikak eta Véroniquek eta aitarekin harreman berezia dute; musika atsegin dute eta kantari izatearekin egiten dute amets; bikotekidearen maitasunak ez ditu asebetetzen, eta munduan bakarrik ez daudela sentitzen dute. Hori guztia gutxi balitz, partekatzen dituzten sentimendu, sen eta objektu guztiez gainera, kontuan hartzeko moduko beste hainbat paralelismo ere aurki daitezke. Komunikazio metafisikotik landa, badira Weronika poloniarra eta Véronique frantziarra harremanetan jartzen dituzten hainbat zeinu esanguratsu. Zeinu hauek, nolabait esateko, Véroniqueren bizitza Weronikarenaren errepikapena dela adierazten dute. Hala, esate baterako, mutil-laguna Krakoviara bisitan etortzen zaionean, Holiday hoteleko 287 gelan zain izango duela esaten dio Weronikari. Véroniquek eta Alexandrek, berriz, Parisko hotel batean, 287 gelan, egiten dute maitasuna estreinakoz. Beltzez jantzitako emakume misteriotsua ere haien bizitzetan gurutzatuko da. Weronikaren kasuan, antzokian ikus dezakegu lehen aldiz, orkestra zuzendariak kantu lehiaketa irabazi duela esaten dionean abeslari poloniarrari. Haserre begiratzen dio. Amorrua ezin ezkutatuta. Lasterrera, kanposantuan ikusiko dugu; beltzez jantzita eta esku artean larrosa gorriak daramatzala. Weronikaren hilobira lurra jaurtiko dutenen artean izango da. Véroniquek, aldiz, Parisko Saint-Lazare tren estazioan egingo du topo harekin. Kasu honetan, beltz kolorekoa kapela du soilik eta harriduraz so egiten dio. Neska gaztearen begiradan ere harridura nabari daiteke. Geroxeago, tren estazioko taberna bateko terrazan ageri da emakume misteriotsua, planoaren hondoan. Véroniqueri begira ari zaion arren, haserrearen arrastorik ez da bere aurpegian. Artur Barcis aktoreak Dekalog (1988) film-sailean jokatzen zuen pertsonaia enigmatikoarekin antzekotasunik badu ere, kutsu ilunagoa du La double vie de Véronique (1991) pelikulako emakume misteriotsuak, zinez. Heriotzaren iragarpena dela dirudi Weronikaren kasuan; kantari ibilbidea aukeratu izanagatik harekin erretxinduta dagoela ematen baitu. Polonian erakusten duen haserrea, ostera, harridura bihurtzen da Frantzian. Aldartea ez ezik, janzkera bera ere aldatzen du. Doluzko jantzirik ez du eta. Bere biki poloniarrak ez bezala, kantari ibilbidea alboratu eta bizitzaren aldeko hautua egin duelako Véroniquek, beharbada. Ildo beretik, Kickasolak (2004:249) heriotzarekin ere lotzen du Weronikak etxeko leihotik eta Véroniquek eskolakotik begiztatzen duten emakume adinduna30. “Leihotik Weronikak ikusten duen emakume adindua heriotzaz ohartarazten duen beste zeinu bat da. Kieslowskiren ondorengo film guztietan azalduko da figura hori, zuzendaria bera ere heriotzari buruz gogoeta egitera bultzatuz”.
99 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Paralelismo horiek guztiak Véroniquerentzat antzemangarriak ez diren arren, musika uztera behartu duen senak, Weronikaren kanta hitsak, harekin partekatzen dituen objektu ugariek nahiz Alexandrek hotelean erakutsitako argazkiak ere bere doblearen heriotzaz ohartaraziko dute. Horrexegatik egingo du negar hotelean. Misterioa sumatu dezake. Baina, oraindik ere, ez du erabat argitu. Bere sentimenduen puzzlea osatzeko pieza bakan batzuk falta zaizkio. Misterioaren iluna urratuko duen argia. 3.5. Argia, misterioaren iluna urratuz Filmaren azken-aurreko sekuentziak garrantzi ikaragarria du, zinez. Alexandreren bitartekaritzari esker bere sentimenduak interpretatzeko gai izango da-eta Véronique; Weronikarekin duen komunikazio metafisikoaren zeinuak ulertzeko gauza. Hoteleko eszenaren ostean, elipsi bat dago eta Alexandreren etxean esnatuko da Véronique. Lanpara erraldoi bat du ohe ondoan eta piztuta dago. Ez da xehetasun ezdeusa, inondik ere. Argiak bizitza zein ezagutza ere sinbolizatzen baititu. Iluna eta argia filmaren hasiera beretik kontrajarrita daude. Ezin ahantzi Weronika ehorzten duten une berean lanpara txiki bat piztu eta gazte batekin izaten ari den sexu harremanari bukaera ematen diola supituki Véroniquek. Piztutako lanparatxoaren xehetasun planoa bizitzaren aldarrikapena modu sinbolikoan islatzen duen irudi esanguratsua dela interpretatzen du Kickasolak (2004:251): “Heriotzaren eszenak ia une berean gertatzen ari den Véronique eta gazte ezezagun baten arteko pasiozko sexu eszena eteten du. Véroniquek, ustekabean, haien ondoan dagoen argi bat pizten du. Argi hori zergatik pizten duen da gakoa. Kieslowskik eta Piesiewiczek –gidoigileaez zuten horren inguruan azalpen literalik eman, baina agian lurperatutako Weronika irensten duen iluntasun handiaren aurreko erantzuna da”. Musika irakasle gazteak ez daki zein den bere bat-bateko tristuraren benetako arrazoia, baina senti dezake Weronikaren galera. Hortaz, argia piztea, Kickasolak dioen bezalaxe, bere doblea irensten duen iluntasunaren aurkako erreakzioa da. Baina, era berean, bizi duen arriskuaz jabetu izanaren lehen zantzua ere bada. Ildo berekoa da ere hurrengo eszena. Bi iluntze-iraungipen arteko sekuentzia da, hain zuzen ere. Autoan doa Véronique eta tunel baten iluntasunetik irteten da. Planoa beltz dago hasieran. Eta, apurka-apurka, Véroniqueren soslai iluna antzeman daiteke. Sekuentziaren bukaeran, tuneletik irten eta Véroniqueren aurpegia argi eta garbi ikus dezakegu. Pasadizozko gertaera bat dirudien arren, metafora argia da. Iluntasuna atzean utzi eta argiaren bidea hartzen baitu Véroniquek sexu eszenan izan duen intuizioaren ondoren. Hala, kantari ibilbideari muzin egitea da bere erabakiaren lehen urratsa. Argia protagonista bilakatzen den beste eszena esanguratsu bat ere bada filmean. Véronique esnatzen duen argi izpiaren eszena –aurreko atalean aztertutakoa–, alegia. Bertan, protagonistak misterioa argitzeko hartu duen bide okerra zuzentzen du naturaz gaindiko LAZKANO-2.indd 99 25/2/12 13:22:47
100 lA DoUBlE VIE DE VERónIqUE argi horrek. Karpeta berde batetik zintzilikatutako lokarria argituz, postaz iritsi zaion lokarriaren garrantziaz ohartarazten baitu Véronique. Jarraian, ezkaratzeko zakarrontzira jo eta botatako lokarria berreskuratuko du. Izan ere, lokarria misterioa argitu ahal izateko funtsezko arrastoa da. Argiak, beste behin, ezagutza dakar berarekin. Azken-aurreko sekuentziak film osoa laburbiltzen du, nolabait. Lanpara erraldoiaren argiak Véroniquek film hasieran eteten duen sexu eszenan pizten duen lanparatxoa baitakarkigu gogora. Une horretatik aurrera, argia lagun, heriotza atzean utzi eta bizitzaren bidea hartuko du. Eta, halaber, tristatzen duen misterioa ezagutzen ahaleginduko da. Aipatu sekuentzian ere, ohetik altxa eta Alexandreren etxeko korridoretan barrena galduko zaigu Véronique. Kamera subjektiboaren bitartez, bere begiradaren nondik norakoak jarraituko ditugu travelling mugimenduaz. Alexandreren bila dabil Véronique. Logelatik irten eta, lehen atea gurutzatu aurretik, atean bertan Véroniqueren panpinaren itzala ikus daiteke. Adierazgarria da ere filmaren lehen partean nagusi izan den kolore berde ilunak kutsatzen dituela gela oro. Ez da aukera estetiko hutsa, inolaz ere. Argiak bizitza eta ezagutza sinbolizatzen baldin baditu, berde kolorez tindatutako argazkia heriotzaren sinbolo baita. Misterioa urratzen duen argia: sexu eszena eteten duen lanparatxoa, jatorri misteriotsuko argia eta Véronique gertatutakoaz jabetzen duen lanpara erraldoia. Idziakek La double vie de Véronique (1991) filmean darabilen iragazki bidezko adierazpen kromatiko berezi hori ez da apetatsua, zinki. Narrazioaren tonuarekin eta pertsonaien sentimenduekin baitago zuzen erlazionatua. Zentzu horretan, aurrekaririk bada. Idziakek berak iragazki bidezko adierazpen kromatiko hori estreinakoz erabili zuelako Dekalog V (1988) / Krotki film o zabijaniu (1988) filmean. Dena den, ikerlarien artean oharkabe pasa da adierazpen kromatikoak La double vie de Véronique (1991) pelikulan duen garrantzia. Charles Eidsvik (Woodward, 2009:152) irakasle eta zinemagileak, ordea, auziari merezi duen munta eskaini eta kolore iragazkien garrantzia nabarmendu du Kieslowski´s Visual Legacy artikuluan: “Kieslowskik argi-kolorearen banaketa teknikaren inguruan egindako aurkikuntzarik aipagarrienak Slawomir Idziak argazki zuzendariarekin egin zituen La double vie de Véronique (1991) eta Bleu (1993) filmetan. Bertan, hain justu, kolore iragazkiek islatzen zuten filmetako protagonisten egoera mentala zein gogo-aldartea. Zenbaitetan, La double vie de Véronique (1991) filmean, iragazki hautemanezinek kaleak eta zerua itsusitu egiten zituzten bitartean, Weronika eta beste pertsonaien aurpegiak amultsu argitzen zituzten; Weronikarekiko gure maitasunaren eta hura bizi zen munduaren arteko kontrastea sorrerazi nahi balitz bezala”. LAZKANO-2.indd 100 25/2/12 13:22:47
102 lA DoUBlE VIE DE VERónIqUE kontinente ezberdinetan jaio ziren biak. Batak zein besteak zituzten ile iluna eta begi berdatsak. Bi urte zituztenean eta oinez zekitenean, haietako bat erre egin zen labea ukitzerakoan. Hurrengo egunean, labera hurbildu zuen hatza besteak eta, erreko zela jakiterik ez zuen arren, azken unean erretiratu zuen”. Hotelean argazkiaren bidez Weronikaren berri izan eta urte luzez sentitutakoa ulertu ostean, haren sakrifizioaren benetako arrazoia argituko dio Alexandreren istorioak Véroniqueri. Ipuina entzun ostean, ezagutuko baitu zergatik jakin izan duen beti zein erabaki hartu bizitzan. Zeinu lausoak nahiz komunikazio metafisikoaren koordenatuak ere argi daude behingoz. Zikloa itxi da. Misterioa argitu da. Errepikapenak bigarren aukera bat eskaini diola badaki orain. Weronikak egindako akatsak zuzenduz, biderik egokiena hartu eta zoriontsu izateko aukera izan duela. 3.6. Errepikapenaren izaera jaregilea Errepikapena, hain justu, La double vie de Véronique (1991) pelikularen oinarri ez ezik, Kieslowskiren zinemaren gai-giltzarria ere bada. Izan ere, ikusi bezala, errepikapenaren bitartez egindako akatsak zuzentzeko bigarren aukera bat erdiesten du Kieslowskiren heroiak. Ibilbide ilun eta gordin baten ostean, erredentzioa zilegi da nonbait eta, horrek, itxaropenez zipriztintzen ditu zinemagile poloniarraren azken filmak –aztergai dugun pelikula eta Trois Couleurs (1993-94) trilogiako hiruak–. Eta, ondorioz, haren zinema osoa. Kieslowskiren zinema aztertu duten aditu gehienentzat oharkabe igaro den arren, berebiziko garrantzia du errepikapenak zinema zuzendari poloniarraren filmografian. Halaxe aitortu zuen Kieslowskik berak, bederen, eskaini zuen elkarrizketa batean: “Nire filmak halabeharraren gainean eraikita daudela dioten arren, ez nioke hain garrantzi handia emango horri. Errepikapena, aldiz, funtsezkoa da. Oso interesgarria iruditu baitzait beti. Bizitza honetan gauzak behin gertatzen dira bakarrik, eta aukera bat alferrik galtzen uzten denean ezinezkoa da galdutako hori berriz ere bizi ahal izatea. Ez da posible esperientzia pertsonaletan atzera egitea. Jazotakoa jazo da eta ezin da inolaz ere aldatu. Zineman, ordea, zenbait lizentzia har daitezke eta bizitzeko modua bera ere aldatu. Posible da bizitza hobetzea” (Castro, 1994:38). Ikerlari gutxik erreparatu dio errepikapenak Kieslowskiren zineman duen garrantziari, zinez. Insdorf da salbuespen bakanetariko bat. Horren erakusgarri, Double Lives, Second Chances liburua dugu. Izenburuan bertan egokiro laburbiltzen du-eta egileak berak Kieslowskiren zinemaren mamia. Errepikapenaren eta bigarren aukeraren arteko lotura eta gai horrexek Kieslowskiren zineman duen garrantzi handia baitira gogoetagai bertan. Insdorf, ostera, auziaren ildo nagusiak nabarmentzera mugatzen da. Insdorfek utzitako uharari jarraiki, errepikapenaren auziaren inguruko hausnarketa interesgarri eta esanguratsuenak Zizek pentsalari esloveniar ezagunaren lumatik datozkigu. LAZKANO-2.indd 102 25/2/12 13:22:47
104 lA DoUBlE VIE DE VERónIqUE Horrenbestez, errepikapenaren bitartez, aukera galduetatik ikasiz, bizitza hobetzea posible da Kieslowskiren zinema unibertsoan. Beraz, errepikapena eta bigarren aukeraren auzia maisu poloniarraren zinemaren bizkarrezurra bilakatuko dira La double vie de Véronique (1991) zein Trois Couleurs (1993-94) trilogiako pelikuletan. Poloniar sasoiko filmetan, ordea, nahikoa ezberdinak dira gauzak. Errepikapena Kieslowskiren zineman maiz azaltzen den arren, bere izaera oso bestelakoa da Polonian errodatutako pelikuletan, egiazki. Przypadek (1981) filmean aukera ezberdinak ageri dira. Bizitzaren beraren bertsio arras desberdinak. Egia da, Zizekek argudiatzen duen bezalaxe, protagonista errealitate batetik bestera igaro egiten dela aurrekoaren esperientzia aintzat hartuta. Errepikapenak, ordea, ez dio bizitza hobe bat erdiesten laguntzen. Lehen bi bertsioek etsipenera daramate. Hirugarrenak, berriz, heriotzara. Aurreko bertsioaren akatsak zuzendu arren, emaitza iluna da beti. Aukera guztiak antzuak dira. Eta, horixe da, hain justu, Witek etsitua Véronique eta Trois Couleurs (1993-94) trilogiako protagonistetatik bereizten duena. Errepikapenaren irakasgaia aintzat hartuta ere, ez dela gai aukera berria profitatu eta bizitza hobetzeko. Bigarren aukeraren ideia are eta ilunagoa da oraindik Bez konca (1984) ezkorrean. Antoni Zyro abokatuaren heriotzak bakarrik utzi du Urszula alarguna, eta Jaruzelskiren Polonia itogarrian errealitate gordin eta bakarra dago. Errealitate alternatiborik ez. Galdutako maitasuna berreskuratzeko aukera bakarra bere buruaz beste egitea izango da Urszularentzat. Filmaren amaieran, Antoni eta Urszula ikus ditzakegu zelai batean barrena oinez. Elkarrekin. Maitasuna errepikatzeko, bigarren aukera bizitzeko, bidea izan dute. Prezioa, ordea, altuegia da. Horrenbestez, errepikapenaren eta bigarren aukeraren bidez bizitza hobetzea posible dela ezin esan. Aro poloniarrean errepikapena presente bada ere, bizitza hobetzeko paradarik ez dago. Aurreko akatsetatik ikasi arren, esperientzia hori ez zaie lagungarri Kieslowskiren pelikuletako protagonistei. Benetako aukera berririk ez baitago. Heriotzaren ostean ez bada, noski. Horrek, ordea, bizitzan atzera-martxa sartzerik ez dagoela dakar berarekin. Esperantza kimera hutsa dela. Atzeraezintasun hori Poloniak 80ko hamarraldian bizi zuen testuinguru politiko ilunaren eragina izan daiteke, hein handi batean. Baina, hala da. Bigarren aukeraren efektu zuzentzailea La double vie de Véronique (1991) eta Trois Couleurs (1993-1994) trilogian gauzatuko da soil-soilik. Orduan bakarrik aintzat hartu ahal izango dute aurreko esperientzia Kieslowskiren filmetako protagonistek galbidera eraman dituzten akatsak zuzendu eta zoriona bilatzeko. Alabaina, ñabardurarik egitea ere komeni da auzi honetan. Izan ere, aldaketak ez dira supituki gertatzen normalean. Beti trantsizio epe bat izan ohi da halakoetan. Eta, kasu honetan ere, halaxe da. Dekalog (1988) film-saila baita 80ko hamarraldiko zinema ilun eta existentzialistaren eta 90eko zinema itxaropentsuaren arteko zubia; Kieslowskiren zinemaren bilakaera bertan ematen baita. Julio Rodríguez Chico (2004:179-180) harago doa oraindik. Errepikapenaren eta bigarren aukeraren eremuan Dekalog (1988) bera sartzen baitu: LAZKANO-2.indd 104 25/2/12 13:22:47
105 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA “Istorioen amaiera baino, Kieslowskiren zinemako pertsonaia nagusiek bizi duten bilakaera da garrantzitsuena, aurrera irten eta helmugara iristeko egiten dituzten ahaleginak: Julie, Karol, Valentine, Dorota, Janusz, Hanka, Magda, Zofia, Elzbieta, Roman… guzti-guztiek aurkitzen dituzte euren arazoetan bizitzan sakontzeko aukera. Eta, aukera berriaren ostean, indarberriturik irteten dira maitasun sakon eta benetako bat bizitzeko”. Bigarren aukeraren ideiaren interpretazio zabalago bat eskaintzen du Rodríguez Chicok. Ezin uka daiteke Dekalog (1988) film-sailan bigarren aukera arrakastaz gauzatzen dela zenbaitetan. Dekalog II (1988) filmean, esate baterako. Dorotaren senarrak minbizia du eta hilzorian dago. Bera, berriz, haurdun dago. Espero duen haurra, ordea, beste gizon batena da. Senarra bizirik irteten bada, abortatu egingo du. Hiltzen bada, erdituko da. Bukaeran, senarra sendatuko da eta Dorotak haurra izango du. Nolanahi ere, bigarren aukera arrakastaz gauza dadin, medikuak gezurra kontatu behar izan dio Dorotari. Afera etikoaren pisua handiegia da atal honetan. Bigarren aukera ez da gai nagusia; medikuak nozitzen duen dilema etikoa baizik. Antzeko zerbait gertatzen da Dekalog VIII (1988) filmean. Zofiak neskato judu baten bizia arriskuan jarri zuen nazien aurka borrokan ari ziren partisanoak babesteko. Ia mende erdi geroago, bi emakumeon patuak gurutzatuko dira eta Zofiak iraganeko bekatuak zuritzeko bigarren aukera bat izango du. Baina, oraingoan ere, etikari buruzko gogoeta da nagusi. Hori guztia gutxi balitz bezala, Dekalog (1988) film-saileko atal gehienetan ez dago bigarren aukeraren ideiaren zantzurik. Dekalog I (1989) filmean, lakuaren izotz artean zendu egiten da Pawel. Ez dago errepikapenik. Are gutxiago, bigarren aukerarik. Dekalog III (1988) filmean, berriz, Ewa eta Janusz maitale ohien arteko maitasuna ez da biziberrituko inolaz. Emaztearengana itzuliko da bukaeran Janusz. Bakardadera, Ewa. Patua errukigabea da ere Dekalog V (1988) gordinean. Heriotza zigorra jasoko du Jacek gazteak. Piotr abokatuaren lan finak ez du ordainik izango. Ezinezkoa izango zaio haren bizia salbatzea. Bigarren aukeraren arrastorik ez dago. Itxaropen ezaren samina baino ez; Dekalog VII (1988) filmean Majka alaba eta amarengandik betirako urruntzen duen trenaren irudiak uzten duen sentimendu etsi berbera. Dekalog IX (1988) filma da, ezbairik gabe, bigarren aukeraren ideia egokien erretratatzen duena. Roman eta Hankaren arteko harremana kolokan dago hasieratik. Maitasuna bere osotasunean bizi ahal izateko oztopo handiegia baita senarraren inpotentzia Hankarentzat. Bikotea apurtzen ari diren arazo guztiak elkarri aitortzen dizkiotenean, oraindik ere elkar maite dutela ohartuko dira. Orduantxe, zintzo jokatuko duela aginduko dio Romani Hankak eta neskato bat adoptatzeko nahia ere azalduko du. Emaztearen fideltasunik ezaren susmoak bere buruaz beste egitera bultzatuko du Roman. Saioa ustela izango da eta bizirik irtengo da, ostera. Ondoren, bikotearen arteko harremana are eta gehiago sendotuko da. Bigarren aukera bat izango du maitasunak. Ez da harritzekoa bigarren aukeraren ideia nagusiarekin zerikusirik handiena duen Dekalog (1988) film-saileko atala Dekalog IX (1990) izatea. La double vie de Véronique (1991) eta Trois Couleurs (1993-94) trilogiaren hazia bertan aurki baitaiteke. Murrik (1998:165-166), hain zuzen ere, ezin hobeto argudiatzen du hori: LAZKANO-2.indd 105 25/2/12 13:22:47
107 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA bertsuan askatzen baita. Bertsio estatubatuarra esplizituagoa da, ostera. Horixe da diferentzia bakarra. Europar bertsioan iradokitutako ideia nabarmen azpimarratzen dela estatubatuarrean. Ez besterik. Jatorrizko bertsioan, europarrean alegia, aitaren etxera itzuliko da Véronique. Autoa etxearen kanpoaldean gelditu eta leihatila jaitsi ondoren, zuhaitz baten enborrean jarriko du eskua. Zabal-zabalik. Une horretan bertan, alabaren presentzia sumatuko du aitak. Ikusiko ez duen arren, alaba etxera itzuli dela sentituko du. Hala, enborrean jarritako esku horrekin, sinbolismo handiko irudi horrekin, bukatuko da filma. Estatubatuar bertsioan, aldiz, alaba gertu dagoela sumatu ondoren, etxetik irtengo da aita eta dei egingo dio: “Véronique! Hotz al zaude? Sar zaitez”. Véronique autotik atera eta korrika abiatuko da aitarengana. Hain justu, etxe aurreko belazean egingo dute topo. Eta, orduantxe, besarkada batean bilduko dira. Hortaz, ezin esan estatubatuar bertsioak filmaren bukaera alternatiboa dakarrenik. Inolaz ere. Aitzitik, lehen bertsioaren mezua literalagoa egiten du. Véronique eta bere aitaren arteko elkartzea irudikatzen baitu. Bertsio batean zein bestean, aitaren etxeaz ari da Kieslowski. Aitaren etxeak sinbolizatzen duen ideiaz31, zehatz-mehatz. Baina, bigarren bertsioan lehen bertsioan islatutako mezu berbera helarazi nahi baldin badu zinemagile poloniarrak, zergatik egin bigarren bertsio bat? Jatorrizkoarekin ez al da nahikoa? Aitaren etxearen sinboloaren esanahiaz ez ezik, bigarren bertsioa egitearen arrazoiaz ere argi mintzo da Kieslowski (Stok, 1993:7): “La double vie de Véronique (1991) pelikula New Yorkeko Zinemaldian estreinatu zenean AEBetako ikusleak erabat zurtuta zeudela ohartu nintzen. Zeharo harriturik. Bada eszena bat non Véronique familiaren etxera itzultzen den. Eta, hantxe, aita bizi da. Eszena oso modu enigmatikoan dago egina. Ez da hain nabaria Véronique itzultzen deneko etxea familiarena denik, baina ez dut uste Europan inork hori zalantzan jarriko lukeenik. Amerikan, ordea, jendea nahasita zebilela ohartu nintzen. Ez zeuden ziur neska familiaren etxera itzuli ote zen. Ez zuten argi etxeko gizona haren aita zen ala ez. Eta, horrezaz gain, ez zuten ulertzen zergatik bueltatu zen aitaren etxera Véronique. Europarrontzat, aitaren etxera itzultzea gure historian, kulturan eta ohituretan ere sustraiturik dagoen balioa da. Izan ere, aitaren etxea balio multzo bat biltzen duen leku bat bezala ulertu izan da aspaldidanik eta Odisea-n, literaturan, antzerkian eta artean ere aurki daiteke interpretazio hori. Poloniarrontzat –oso erromantikoak garenez–, bereziki, funtsezko gauza da aitaren etxea gure bizitzetan. Eta, horregatik, bukatu nuen filma halaxe. Berehala ohartu nintzen, ordea, inork ez zuela hori ulertzen Amerikan. Beraz, estatubatuarrei iradoki nien haientzat beste amaiera bat egin beharko nukeela, hura aitaren etxea zela argi gera zedin. Eta, azkenean, horixe egin nuen”.
31. Aitaren etxera itzultzea familiaren supazterrera itzultzea da Kieslowskirentzat; giza nortasunarekin lotutako balio jakin batzuen sinboloa baita aitaren etxea. Europako herrialde ezberdinetan oso erroturik dagoen sentimendua, zinez. Chris Marker-ek Une journée d’Andrei Arsenevitch (1999) dokumental apartan dioenez, etxera itzultzearen ideia ere ezinbestekoa da Tarkovskiren zineman. Hala, zuzendari errusiarrarentzat, bere zineman etengabe ageri den etxe hori, sustraien deia ez ezik, protagonistaren beraren arimaren aterpe ere bada. Kontraesanik ez dago, ordea. Véroniquek, maite dutenen babesa sentitu eta bere arima urratuari atseden eman nahi diolako itzultzen baita aitaren etxera. Horregatik, hain zuzen, filmaren bertsio estatubatuarrean Véroniquek aita besarkatzen dueneko eszenak lotura zuzena du Solaris (1972) filmeko azken eszenarekin. Kris Kelvinek –Donatas Banionis– aita etxe atarian besarkatzen dueneko eszena hunkigarria sentimendu beraren isla delako. LAZKANO-2.indd 107 25/2/12 13:22:48
108 lA DoUBlE VIE DE VERónIqUE Hainbat europar herrirentzat familiaren tenpluaren izaera sakratuaren sinboloa da aitaren etxea. Funtsean, Homeroren garaiko greziarren Itaka hura litzateke. Aitaren etxeak bere baitan biltzen dituen balioen ikuskera kasik erlijioso hori, baina, ez dago hain erroturik AEBetan. Ogibideak hiriz-hiri eta etxez-etxe mugitzera bultzatzen baititu familiak sarri. Hortaz, zaila egiten da europarrok aitaren etxeaz dugun kontzeptua behar bezala barneratzea. Horregatik ezinbestekoa zaio Kieslowskiri familiaren babesa, aitaren maitasuna, modu grafikoago batean islatzea estatubatuar bertsioan; aitaren etxearen sinboloak bere baitan biltzen dituen balioak argi eta garbi irudikatzea. Filmaren bukaerak, ordea, estatubatuar ikusleen artean ez ezik, europar ikerlarien artean ere nahasmena sortu zuen. Véronique amaieran Weronikaren aitaren etxera itzuli egiten dela interpretatu baitzuen batek baino gehiagok. Murri (1998:190) da irakurketa hori dakarren lehena: “Weronikaren etxera itzuli eta bere sustrai poloniarren zuhaitza ferekatzen duenean Véroniquek, haren presentzia nabaritu izan balu bezala erantzuten du aitak. Estatubatuar bertsioan, aldiz, indefinizioa literaltasun bilakatzen da: gizon hori besarkatzera sartzen da Véronique, Weronikaren lekua esplizituki bereganatuz”. Maris Poggian-ek (2002:363) ere irakurketa berari eusten dio bere tesian: “Hurrengo eszena Lodzera garamatza, Véroniquek basoa gurutzatu eta Weronikaren etxera iritsiko da. Hildako gaztearen aitak presentzia bitxi bat sentitzen du frantziar neskatila autotik jaitsi eta eskua zuhaitz baten enborrean jartzen duenean”. Rodríguez Chico (2004:170) haratago doa eta Véroniquek Weronikaren aitari egindako ustezko bisita horri esanahi berezi bat ere ematen dio: “Véroniquek zoriontasunaren bideari hasiera ematen dio hildako neskaren aita ezagutzeko Lodzera bidaiatzen duenean”. Pelikula adi-adi ikusiz gero, halakorik ez dago, inondik ere. Véroniquek bere aitari –Claude Duneton–, eta ez Weronikarenari –Wladyslaw Kowalski–, egiten baitio bisita. Dena dela, pelikularen amaieran Véronique ez dela aitaren etxera itzultzen den bakarra interpretatu daiteke. Inplizituki bada ere, Weronika –bere biki poloniarra– ere itzultzen da-eta berarekin. Aurreko atal batean adierazi bezala, arima beraren bi isla baitira Weronika eta Véronique. Horren erakusgarri, Kickasolak (2004:256) deskribatutako eszena genuke: “Aitaren etxera jotzen du berriz ere Véroniquek. Konpontzaile eta asmatzaile, haren ohantze espirituala legez jokatzen du. Pintura baten inguruan izandako ametsa aitortzen dio orduan Véroniquek aitari, elizadun herrixka bat agertzen denekoa. Pintura, argi eta garbi, Weronikaren aitarena da. Véroniquerentzat berarentzat, ordea, ez dago oso argi zelan ikusi duen aipatu pintura (“amestu behar izan dut”). Pintura hori bera, Weronikaren gomazko esfera gardenaren bitartez erreproduzitua, Véroniqueren kontzientzian errepikatu egiten da. Zergatik? Etxea da Weronikarentzat, eta Véronique bere etxera itzuli egiten da horren bila. Horra familiaren supazterraren deia, gure giza fundazio primarioa eratu zituzten gauza maitatuak”. Horrenbestez, La double vie de Véronique (1991) filmaren europar bertsioaren azken xehetasun planoan Véroniqueren aitaren etxe ondoko zuhaitzaren enborrean zabal-zabalik jarritako eskuaren metaforak ezin hobeto erretratatzen du alabaren itzulera. Aitaren etxera itzultzen baita Véronique. Familiaren supazterrera. Bere sustraietara. Baina, berarekin batera, Weronika ere badator. Finean, Kickasolaren esandakoaren haritik, aitaren etxea LAZKANO-2.indd 108 25/2/12 13:22:48
109 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA berbera baita batentzat zein bestearentzat. Aitak eta etxeak ezberdinak izanagatik, sentimendua bat eta bakarra delako. Hala, delegatzez bada ere, aitaren etxera ere itzuli egiten da amaieran Weronika. Ideia hau askoz ere egokiago islatua dago filmaren estatubatuar bertsioan, ezbairik gabe. Ondorioz, ez da harritzekoa AEBetako ikerlarien artean oharkabe pasa ez izana. Insdorfek, hain justu, filma ixten duen azken planoaren berezitasunean eta iradokitzen duen ideian –Véronique ez ezik, Weronika ere aitaren etxera itzuli egiten dela eta bertan aurkitzen dutela biek bakea– erreparatzen du: “Azken planoak leiho baten bitartez erakusten digu nola Véroniquek aita besarkatzen duen etxearen kanpoaldean – biak pantailaren ezker aldean eta eskuin aldean! Irudia, islatua baino areago, paraleloa da, eta haien aitak besarkatzen ari diren bi alaba ezberdin iradokitzen ditu”. Goiko irudietan, filmaren bukaera europarra ikus daiteke. Behean, aldiz, bukaera estatubatuarra (Insdorfen liburuko argazkiak). Filmaren estatubatuar bertsioan nabarmentzen den bikoiztasun hori, ordea, ez da irudi isolatu bat; estrategia formal kontziente baten gailurra baizik. Izan ere, Kieslowskik leiho, ispilu eta eta mota ezberdinetako beiretan ere protagonisten isla eskaintzen du etengabe filmean barrena. Aitarekin duen solasaldian, esaterako, leiho batean islatzen da Weronikaren aurpegia. Baita Krakovian ere; telefonoz adiskide bati hots egiten dionean. Eta, tranbiaren kristaletan, Antek mutil-lagunak motorrarekin jarraitzen duenean. Halaber, Véroniqueren isla ere sarri azaltzen da Frantzian: liburu dendako erakusleihoan, kafetegiko beiretan, komuneko ispiluan… Hala, protagonisten barne mundua irudikatzeko baino areago, Véroniqueren izaera bikoitza azpimarratzeko darabil isla-jolasa film honetan zinemagile poloniarrak. Kickasolak (2004:262), ildo beretik, filmaren estatubatuar bertsioaren azken planoaz Insdorfek egiten duen irakurketa berresten du: LAZKANO-2.indd 109 25/2/12 13:22:48
115 ‘Trois Couleurs’, demokraziaren idealak gizakiaren esparru intimoan Krzysztof Piesiewiczi otu zitzaion ideia batetik sortu zen Trois Couleurs (1993-94) trilogia filmatzeko egitasmoa. Kieslowskik 80ko hamarraldian ezagutu zuen Piesiewicz eta Bez Konca (1984) filmetik aurrera haren laguntzaz idatzi zituen gidoi guztiak. Piesiewiczek, finean, urte batzuk lehenago Dekalog (1988) film-sailean egindakoa hartu zuen eredu zinema proiektu berria irudikatzeko. Oraingo honetan, baina, kristautasunaren arau moralak baino, Frantziako Iraultzaren idealak txertatu nahi izan zituen gizakiaren esparru intimoan. Horrenbestez, askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna izan zituzten gogoetagai Kieslowskik eta Piesiewiczek gidoia atontzeko egin zituzten bilera anitzetan. Ideia horiek, ordea, testuinguru politikotik at aztertu zituzten. Gizakion eguneroko bizitzan, alegia. Dekalog (1988) film-sailean egin bezala, izaera unibertsaleko printzipioak gizakiaren eremu pribatura eraman zituzten. Eta, bertan, beste behin ere, nabarmen geratu ziren kontraesanak; sentimenduen magalean printzipio etikoen zilegitasuna erlatiboa ei delako. Frantziako banderaren koloreak aukeratu zituen Kieslowskik bere zinema ibilbidea itxi zuen trilogiaren hiru filmak izendatzeko: Bleu (1993), Blanc (1993) eta Rouge (1994), hurrenez hurren. Gauzak horrela, Frantziako Iraultzaren ideal bana ordezkatu zuen kolore bakoitzak. Urdinak, askatasuna; zuriak, berdintasuna; eta, gorriak, aldiz, anaitasuna. Marin Karmitz-ek32 –Resnais, Malle, Godard eta beste hainbat zinema zuzendari handiren ekoizlea– aipatu trilogiako hiru filmak ekoitzi zituen. Horri esker, pelikula horiek egiteko ohi baino aurrekontu handiagoa izan zuen Kieslowskik. Eta, horrezaz gain, MK2 ekoiztetxeak bere filmak egokiro banatzeko aukera ere eskaini zion.
32. Zuzendari gisa eman zituen lehen urratsak zinemaren munduan Marin Karmitz-ek. Orotara, hiru film errodatu zituen: Sept Jours Ailleurs (1967), Camarades (1970) eta Coup pour Coup (1972). 1974an, aldiz, MK2 enpresa sortu zuen eta, orduz geroztik, egile-zinemaren ekoizlerik entzutetsuena da frantziarra. MK2 ez da ekoizpenera mugatzen, ostera. Filmak banatu eta erakutsi ere egiten baititu. Besteak beste, Godard, Resnais, Van Sant, Haneke eta Kiarostami-ren filmak ekoitzi izan ditu Karmitzek. Kieslowskiren alde egin zuen apostu 90eko hamarraldiaren hasieran eta Trois Couleurs (1993-94) trilogiaren film guztiak produzitu zituen. LAZKANO-2.indd 115 25/2/12 13:22:48
123 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Bolatxoa makiltxoan sartzen den une berean gertatzen denez istripua, errudun sentitzen baitu bere burua. Gelditu ez den autoaren aurkako mendekua eragin duela baitirudi. Halabeharraren izaera modu batekoa ala bestekoa izan, ukaezina da berebiziko garrantzia duela filmaren garapenean. Auto-istripua istorioaren abiapuntua bera baita. Gehien maite duenaren galerak bultzatuko baitu Julie askatasunaren muga saminak ezagutzera; maitasunaren egiazko neurria zein den erakutsiko dion barne bidaia makur horretara. Finean, bizitzaren baldintzatzaile tragikoa legez azaltzen da halabeharra. Nolanahi ere, filmaren argumentuaren eragile nagusia izanik ere, ezin esan daiteke halabeharra Bleu (1993) filmaren bizkarrezurra denik, inondik inora. Ez du, behintzat, Rouge (1994) zirraragarrian erakusten duen adinako garrantzirik. Hasieran oldarkor ageri eta narrazioaren nondik norakoak errotik aldatzen dituen arren, berehala aienatu egiten da. Ez da, baina, guztiz desagertzen. Tarteka, kontakizunaren une oso jakinetan, azaleratzen baita. Eta, sotilki bada ere, Julie hitsaren patua baldintzatzen du. Halabeharraren izaera aldaketak harreman estua du Julieren beraren jarrera aldaketarekin. Isolamendutik urrundu ahala, zorionerako bidean babesa eskaintzen baitio Julie atsekabetuari halabeharrak. Iraganaren presentziak estreinakoz apurtzen du alargun gazteak bere inguruan sorturiko burbuila Mouffetard kaleko kafetegian. Juliek bakardadearekin duen hitzordua eteten baitu Olivierrek (Benoit Regent) – senarraren lankidea eta Julierekin maitemindutako gizona–, ustekabez. Luze ibili da haren bila. Baina halabeharrarekin gurutzatu izan ez balitz, ez zukeen aurkituko ziurrenik. Halaxe aitortzen dio, behintzat, Olivierrek: “Hainbat hilabete galdu ditut zure bila, baina oso erraza izan da gero. Nire enplegatuaren alabak zurekin egin zuen topo auzoan. Hiru egun daramatzat hona etortzen”. Bakardadearekin apurtu eta bere hurkoak laguntzen dituen neurrian, halabeharra izanen du bidaide bizitzan Juliek. Eta, arrunki, Olivierren eskutik iritsiko da. Julio Rodríguez Chicok (2004:188), hain justu, ezin hobeto azaltzen du halabeharrak Julie atsekabetuaren alde filmean egiten duen keinu esanguratsuena: “Halabeharraren poderioz, telebista piztua dago eta bere senarrari buruzko elkarrizketa bat ematen ari dira; saioak Julieren arreta piztuko du eta, Olivierrek kontzertua amaitzeko dituen asmoen berri izan ez ezik, ezagutzen ez duen emakume batekin senarrak ateratako argazki konprometitu batzuk ere ikusiko ditu. Filmaren benetako giltzarriaren aurrean gaude, bere lozorrotik esnatu eta, zendutako senarrari dion maitasunak bultzaturik, suspertzen baita Julie”. Bizi duen emoziozko itxialdi makurretik aldentzeko urrats herabe bakan batzuk baino ez ditu eman Juliek. Benetako bizitzara itzul dadin, alargun gaztearen erraiak astintzea deliberatuko du Olivierrek. Horretarako, haren senarrak bukatu gabe utzitako Europako Batasunerako Kontzertua amaituko duela iragartzeaz gain, Patrice bera maitalearekin agertzen deneko argazki batzuk ere erakutsiko ditu aipatu telebista saioan. Senarrak amorantea zuenik ez daki eta, jakin-minak, eguneroko bizitzara erakarriko du berriz Julie. LAZKANO-2.indd 123 25/2/12 13:22:49
125 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA 4.3. Barne munduaren begirada subjektiboa Hurkoarekin eskuzabal jokatu eta halabeharraren babesa lortzeko, ostera, bide luzea egin beharko du Juliek. Bihotza kraskatuko dion auto-istripu lazgarriak are eta gehiago hondoratuko baitu protagonista bere barne munduan. Bere baitan. Nolanahi ere, Julieren barne munduaren begirada subjektiboa pelikularen hasierako irudietan ere nabarmena da. Plano beltz batekin ekiten dio istorioari Kieslowskik. Pixkanaka-pixkanaka, baina, argia sartzen da planoan eta automobil baten gurpila hautematen da. Kamera gurpilaren atzean kokatua dago eta hondoan errepidea ikus daiteke; urdin kolorez –Slawomir Idziak argazki zuzendariak iragazki urdinak darabiltza bertan– zipriztindutako errepidea. Hitzik ez dago. Automobilaren motorraren eta trafikoaren zarata besterik ez. Segidan, piruleta baten bilgarri urdina automobilaren leihatilatik at eusten duen haur baten eskutxoa erakusten du xehetasun plano batek. Haizeak, borroka gogor baina labur baten ostean, berarekin darama azkenean gozokiaren bilgarria. Hurrengo irudietan, aldiz, Anna txikia bihurtzen da protagonista. Autoa tunel ilun batean sartzen da eta neskatoak atzeko leihotik so egiten du. Kontraplanoak haurraren begirada islatzen duen plano subjektiboa dakar. Tunelaren iluntasunean nabarmentzen diren argi urdin, zuri eta gorriez gain, atzetik doazen autoen itzalak ere ikus daitezke. Desitxuraturik. Jarraian, autoa gelditzen da. Anna errepide ondoko belardian barrena doa txiza egitera, eta autotik irteten da aita. Bat-batean, xehetasun plano orojakile batek autoa olioa galtzen ari dela erakusten digu. Plano berean, baina lausoturik, Annaren itzulera ikus daiteke. Orduan entzuten dira lehen hitzak. Julieren hitzak. Aipatu plano horrexek tragedia aurreikusten du. Izan ere, apurtxo bat geroago, autoak zuhaitz baten kontra joko du bete-betean. Filmaren hasiera. Ezbeharra aurreikusten duten urdin kolorez zipriztindutako xehetasun planoak. Auto-istripuaren ostean, iluntze-iraungipenaren ondoren, jarraitutasuna dago maila formalean. Hurrengo eszena, zehatz-mehatz, ohe bilo baten xehetasun plano batekin hasten da. Hondoa, berriz, lauso ageri da. Planoak, egia esan, antz handia du ezbeharra gertatu aurretik autoaren olioaren galera erakusten zuen irudiarekin. Oraingo honetan, ordea, Julie-ren begiaren xehetasun planoak argi uzten du plano subjektiboa dela. Haren begi-ninietan, hain justu, medikuaren irudia islatzen da. Istripuaren ondorengo orduak dira. Ospitalean esnatu da Julie eta ezbeharraren ondorio larrien berri ematen ari zaio medikua. Bat-batean, xehetasun plano berezi horretatik protagonistaren aurpegiaren lehen planora garamatza zuzendariak. Senarra zendu dela jakin eta gero, alabarengatik galdetzen dio Juliek medikuari. Anna txikiak ere bizia galdu duela aitortzen dionean, kamerak enkoadratu egiten du berriz ere ama nahigabetuaren sufrimendu aurpegia. Itxi egiten ditu orduan begiak Juliek, minari eutsi ezinik. LAZKANO-2.indd 125 25/2/12 13:22:49
127 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA ardatz hastapenetan. Hortaz, bere ikuspegi saminaren adierazle diren plano subjektiboak eta protagonistaren beraren lehen planoak txandakatzen dira etengabe pelikularen lehen partean. Eta, irudi ororen artean, aipatu begi-niniaren xehetasun planoa da zirraragarriena. Hala, ospitalean den artean bederen, Julieren ikuspegia nagusituko da maila formalean. Julieren begi-ninia bere barne mundurako ate sinbolikoa da. Bere saminaren isla. Dena den, ospitaleko eszenen artean bada nagusi den estilo subjektibo horren etena dakarren bat. Alabaren heriotzaren berri izan eta gero gertatzen da eta, bertan, bere buruaz beste egiten saiatzen da Julie. Kristal-apurketa batekin hasten da aipatu eszena. Ospitaleko leiho bat hautsi eta erizainaren arreta bereganatzea lortuko du Juliek. Erizaina apurtutako leihoa dagoen korridorean dela, botika-gelara sartu eta pilula batzuk ahoratuko ditu. Handik gutxira, baina, ahotik eskura jaurtiko ditu pilulok eta bere bizitzarekin bukatzeko gai ez dela aitortuko dio erizainari Juliek. Formari dagokionez, ezberdintasun anitz suma daitezke. Plano orokorrak, ertainak eta lehen planoak naturaltasunez nahasi egiten dira-eta eszenak irauten duen tarte laburrean. Juliek protagonista izaten darrai, baina subjektibotasun arrastorik ez dago. Eta, bukaeran, begirada raccord bizi baten ostean, elkarrizketa bat mantentzen dute erizainak eta Juliek. Plano berean daude biak. Ezkerrean, erizainaren aurpegia ikusten da. Eta, eskuinean, berriz, Julie etsiaren eskortzoa. Bere bakardadea leuntzen da une batez, planoa partekatzen baitu gupidaz so egin eta goxo-goxo hitz egiten dion erizainarekin. Eszenaren berezitasuna ez datza soilik maila formalean. Ez horixe. Julie oinazetsuaren suizidio saio ustelak, neurri handi batean, Bez konca (1984) gordina baitakar gogora. Jaruzelskiren erregimenaren sasoi ilunean girotua, alargundu berri den emakume baten nondik norakoak aletzen ditu pelikulak. Bihotzekoak emanda hil da Antoni Zyro abokatua. Urszula emazteak, ordea, ezin du senarraren hutsunea jasan; harekin maitemindurik jarraitzen baitu. Maitasun ezinezkoa da, ostera. Bizidunen munduan, behintzat. Beraz, senarrarekin itzultzeko asmoz, bere buruaz beste egitea erabakiko du Urszulak. Juliek berak ere antzeko egoera bizi du Bleu (1993) filmean; senarra eta alaba galdu baititu auto-istripu ikaragarri batean. Senarraren galera pairaezina zaio. Zendu den arren, Patricerekin maiteminduta segitzen baitu oraindik. Orobat, Anna alabatxoaren heriotza ere ezin du bere egin. Maite zituen pertsonen desagertzeak zentzu guztia kendu dio bere bizitzari, zinki. Hortaz, sufrimendua eramangaitza zaionez gero, bere buruaz beste egitea deliberatuko du. Baina, Urszulak ez bezala, porrot egingo du bere ahalegin ilunean Juliek. Ezinezkoa izango zaio-eta ahoan sartutako pilulak irenstea. Heriotzaren ordez, bizitzaren aldeko hautua egingo du frantziar alargunak. Bizitza hori maitasunik gabekoa izanik ere. LAZKANO-2.indd 127 25/2/12 13:22:49
129 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Aldaketa, azken finean, Kieslowskiren beraren zinemaren eboluzioaren emaitza da. Hasiera batean, Camusen ezkortasun existentzialaren arabera moldatuak daudela dirudi bere pertsonaiak. Gizaki dohakabeak dira, zorigaitzaren mende daudenak. Zinemagile poloniarra gizabanakoaren barne munduan murgilduz joan zen neurrian, baina, esperantzaz jantzi zuen bere arrazoibidea. Une horretatik aurrera, ukatu zitzaien argia ikusteko aukera izango dute Kieslowskiren protagonistek. Eta, beren hurkoarekin eskuzabal izan ahala, erredentziorako eskubidea ere erdietsiko dute. Kristau sustraiak dituen arren, erlijioaren parametroetan baino, gizatasunaren eremuan kokatzen da aipatu itxaropena, baina. Bizitzaren osteko promesik ez baitago. Bizitzan bertan jasotzen dute-eta protagonistok euren bigarren aukera. Urszulak ez du irtenbiderik. Ezta bigarren aukerarik ere. Kieslowskiren zinema Camusen ezkortasun existentzialaren itzalpean zetzan sasoiko pertsonaia baita. Hori dela eta, heriotzaren aldeko hautua egingo du. Juliek, ordea, bigarren aukerarik badu. Besteak beste, Urszularen esperientzia duelako. Eta, ondorioz, heriotza inongo alternatibarik ez dela jakin badakielako. Zizeken hitzak geureganatuz, bizitza alternatiboa biziko du Juliek. Bere buruaz beste egin izan balu, Urszularen patu ilun berbera pairatuko zukeen Juliek. Baina, maitasun ezinezkoaren ordez, askatasuna hautatuko du Juliek. Itxuraz, aske izan daiteke. Askatasun politikoa bermaturik du. Baita ekonomikoa ere. Hala eta guztiz ere, sentimenduen morrontzatik libre bizitzerik bada? Aske izan al daiteke Julie benetan? Dilema horren erantzuna dakar Bleu (1993) filmak, hain justu. Alargun gazteak bizitzaren alde egindako hautuak askatasuna gizabanakoaren eremuan zer-nolakoa den aztertzeko balio izango zaio-eta Kieslowskiri. Askatasunaren ezina frogatzeko, alegia. Nolanahi ere, askatasunaren muga saminei aurre egin aurretik, doluaren gordina sufrituko du Juliek. Bere buruaz beste egiteari uko egin ondoren, senarraren eta alabaren galera bere egin beharko baitu. Suizidio saio ustelak eragindako eten formalaren akabera da. Doluak irauten duen artean nagusi baita Julieren ikuspegi subjektiboa. Horren erakusgarri da doluaren eszenaren hasiera bera. Ospitaleko ohean lo dago Julie. Bere aurpegiaren lehen planoak zaurien arrastoak agerian uzten ditu. Bat-batean, begiak ireki eta kontraplanoan Olivier ikusiko dugu. Kontrapikatu lausoa da, istripu osteko eszenako estreinako planoa bezalakoxea; esnatu berri den Julieren begiradaren isla den plano subjektiboa. Telebista ttipi eramangarri bat ekarri dio Olivierrek Julieri, senarraren eta alabaren hileta ikus dezan. Alargun gaztearen begirada ordezkatzen duen kontrapikatu subjektiboa berriz ere errepikatuko da Olivierrek ospitaleko gela uzten duenean. Oraingo honetan, ordea, irudia ez da lausoa. Gardena baizik. Julie esna eta erne dagoenaren seinale. Jarraian, elipsi ia antzemanezin baten ostean, telebistak eskainitako hiletaren irudiak eta Julieren aurpegiaren lehen planoak behin eta berriz txandakatuko dira. Alargun gaztearen hatz erakusleak ere bitan laztanduko du alabatxoaren hilkutxaren irudia. Amaiera aldera, berriz, Julieren xehetasun planoak eskainiko dizkigu kamerak. Lehenik, haren begi eta sudurraren irudiak. Ondoren, ezpainenak. Saminaren dardara nabari daiteke Julieren ezpainetan; sufrimenduaren zantzuak aurpegiko keinu guztietan. Panoramikak kontrako LAZKANO-2.indd 129 25/2/12 13:22:49
130 BlEU bidea egingo du segidan; mantso, aurpegian gora. Malko batek emakumearen ezpainak gurutzatuko ditu, tupustean. Eta, bukaeran, plano aberrante baten bitartez islatuko du protagonistaren arrenkura Kieslowskik. Zur eta lur utziko du ikuslea azken planoak, egiazki. Minari eutsi ezinik, telebista itzaliko du Juliek. Eta, ondoren, kamerari so egingo dio adi-adi. Interpelazio baten aurrean gaude. Ikusleari zuzentzen zaio-eta protagonista zuzen-zuzen. Hala, une batez bada ere, narrazioaren maila abandonatu egiten du Juliek eta komunikazioaren mailara igarotzen da. Bere sentimenduak partekatu nahi ditu-eta ikuslearekin. Artekaririk gabe. Ezohiko xehetasun planoen bitartez adierazten zaigu Julieren samina. Protagonistak ikusleari egindako interpelazioaz amaitzen den eszena hunkigarria da. Filmaren hasieratik beretik, ikusten, sentitzen eta irudikatzen duen guztia adierazi digu Juliek. Eta, horretarako, plano subjektiboak, xehetasun planoak eta beste hainbat baliabide formal ere erabili izan ditu. Julieren barne munduaren isla izan da bere begirada subjektiboa, zehatz-mehatz esateko. Interpelazioa, testuinguru subjektibo horren barnean, beste urrats bat da. Ez edonolakoa, ostera. Fikzioaren mugak gaindituz, ikusleari zuzentzen baitzaio Julie; sentitzen duen mina bere gordinean biluziz. Ez da bere barne mundua islatzera mugatzen soil-soilik. Sentitzen duen mina ikusleak ere senti dezan nahi du. Bere buruaz beste egiteko adina ausart izan ez denez gero, bizitzari egin beharko dio aurre Juliek ospitaletik irtetean. Alargun baino areago, umezurtz da. Senarraren eta alabaren babesa galdu ostean, bakarrik baitago munduan. Maitasunak libre egiten bazuen, iraganera lotzen du orain. Hortaz, bakardadea eta ahanztura aukeratuko ditu samina saihesteko. LAZKANO-2.indd 130 25/2/12 13:22:50
131 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA 4.4. Bakardadea eta ahanztura: askatasuna xede Sufrimendua jasan ezinik, maitasunari bizkar eman eta askatasunaren bidea hartzea erabakiko du Juliek. Amari zahar-etxera egindako lehen bisitan argi eta garbi aitortuko dizkio bere asmoak: “Zoriontsu nintzen lehen. Maite nituen, eta haiek ere, maite ninduten. Orain, ordea, gauza bakarra egingo dudala ohartu naiz: ezer. Ez gehiago jabegorik, oroitzapenik, lagunik, maitasunik edo loturarik. Tranpak besterik ez dira”. Ondorioz, askatasuna erdiesteko, iraganarekin apurtzea deliberatuko du. Hala, maitasunari muzin egin eta bakardadea hautatuko du Juliek. Bakardadea eta ahanztura. Olivierrekin maitasuna egin eta hoztasunez abandonatuko du hurrengo goizean; bere buruari maitasunik gabe ere bizi daitekeela frogatu nahi izango balio bezala. Eta, ondoren, salgai jarritako etxea utzi eta Parisko erdiguneko auzo batera joko du bizitzera; haurrekin topo egingo ez duen pisu batera. Iragan saminaren itzala sumatuko ez duen lekura. Urruntzea, ordea, ez da aski. Oroitzapenen itzala luzeegia baita. Iraganeko maitasun ezinezkora lotzen duten sentimendu saminekin bukatzeko, bada, senarra eta alaba gogora dakarzkioten gauza guztiak desagertaraziko ditu. Poltsako objektu oro tximiniako suan kiskali eta alabatxoaren piruleta kosk eginez irentsiko du. Era berean, senarrak bukatu gabe utzitako Europako Batasunerako kontzertuaren partitura ere suntsituko du. Gizarte libre batean bizi da Julie. Nahikoa diru du. Erantzukizunik ez. Hori guztia gutxi balitz bezala, iraganarekin apurtzea ere erabaki du. Sentimendu oro lurperatzea, alegia. Aske izateko baldintza guztiak betetzen dituela dirudi. Hala uste du berak, behintzat. Izan ere, maitasuna eta askatasuna bateraezinak dira alargun gaztearentzat. Maitatzeak mendekotasuna dakar-eta berarekin. Mina. Nahigabea. Eta, noski, askatasuna ere galtzea. Maitasuna eta memoria atzean utzi nahi ditu Juliek, zinez. Horregatik hartuko du aterpe ahanzturan. Sufrimendurik gabeko askatasunean bizitzeko, bihotza iraganean abandonatu beharra dagoelako. Hala onartzen du Kieslowskik: “Emozioek eta memoriak sortzen dute presondegia Bleu filmean. Juliek, seguruenik, senarra maitatzeari utzi nahi dio. Halaxe askoz errazagoa litzatekeelako berarentzat bizitza. Horrela, ez lukeelako harekin pentsatuko. Ahantziko lukeelako. Horregatik ez doa hilerrira hura bisitatzera eta ez ditu argazki zaharrak ere sekula begiratzen. Norbait argazki zaharrak erakutsi nahirik hurbiltzen zaionean, ikusi nahi ez dituela erantzuten dio. Hori guztia ahaztu nahi du. Baina posible al da benetan guztia ahaztea?” (Stok, 1993:215). Ahanzturari buruz ari garela, Julieren amaren pertsonaiaz hitz egitea ezinbestekoa da. Geriatriko batean bizi da aspaldi, alzheimer gaitzak jota, eta ez da alaba ere ezagutzeko gai; Marie-France ahizparekin nahasiko du-eta harekin izandako solasaldi bakarrean. Amaren pertsonaia bezain esanguratsua, ostera, bere rola jokatzen duen emakumezko aktorea da. Emmanuelle Riva, alegia. Alain Resnais frantziar zinemagilearen Hiroshima, mon amour (1959) maisulanaren protagonista izan baitzen. Hain zuzen ere, memoriaz eta ahanzturaz sakon hausnartzen duen pelikularen arima bera. LAZKANO-2.indd 131 25/2/12 13:22:50
134 BlEU kaxa batean sartu eta Parisko erdigunean alokatu berri duen etxebizitzara ekarri baitu. Hori guztia gutxi balitz bezala, alabatxoaren oroitzapenak indar handiagoa hartuko du Lucille mutiria bere bizitzan gurutzatzen denean. Ikuskizun erotiko batean egiten du lan Lucillek. Julieren etxebizitza-eraikineko bizilagunek sinadurak bilduko dituzte neska kaleratzeko, prostituta dela argudiatuz. Juliek, baina, ez du agiria sinatuko. Hori dela eta, ez dute etxetik botako. Alargun gaztearen keinua eskertzeko, loreak ekarriko dizkio Lucillek. Eta, haren etxean dela, urdin koloreko lanparari erreparatuko dio: “Haurra nintzenean, hau bezalako lanpara bat nuen. Lanparapean jarri eta eskua altxatzen nuen. Hura ukitzeko adina jauzi egitearekin egiten nuen amets”. Lucillek hitz horiek esaten dituen bitartean, Julieren lehen planoak eskaintzen dizkigu Kieslowskik. Hunkituta dago oso. Baina ez soilik bere baitan alabaren oroitzapena esnatzen dutelako bizilagunaren hitzok; Rouge (1994) filmeko epaile gaztearena epaile zaharraren bizitza paralelo bat den bezalaxe, Lucillena ere zendutako alabaren bizitza paralelo bat izan daitekeela sentitzen duelako baizik. Annak bigarren aukera bat izanen balu bezala, alegia. Lanpara urdina, Julieren alabaren oroitzapenaren metafora. Lucille, alaba zenduaren bigarren aukera? Ama-alaba harreman hori ez da eszena horretara mugatzen, baina. Lanean ari den lokalaren ikusleen artean aita ikusi eta kezkatzen denean, Julieri hots egingo baitio Lucillek gauerdian. Egoera deseroso horretan, amaren babesa behar baitu. Juliek, noski, ez dio kale egingo. Aurreko eszenan, paradoxikoki, Lucille da Julieri laguntza eskaintzen diona. Bizilagun batek utzitako katuak hil ditu Julieren etxean zegoen arratoia34 eta haren kume guztiak. Alargun gaztea ez da etxera joatera ausartzen, ordea. Amatasunaren isla ikusten duelako arratoi sendi horretan; kumeen sarraskiaren irudiak beldurtzen baitu. Gainera, kontzientzia alhatzen zaio. Hortaz, rolak elkartrukatuz, Lucillek lasaituko du Julie. Kickasolak ere (2004:274) gogoeta berbera egiten du Lucille eta Julieren arteko erlazioaz. Alegia, Lucille eta Annaren artean analogia argia dagoela.
135 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA “Lucillek loreak dakartza, Julieren alabatxoaren hiletaren aipamen argia, eta memoriak keinu mingarriak eragiten ditu alargunaren aurpegian. Dena den, interesgarriena Lucillek bizi duen une erabakiorra da. Juliek bere ‘ontasuna erakutsi’ du kaleratze eskaera sinatzeari uko egiterakoan (egia esan, Juliek sinatzeari uko egin dio, ontasunarengatik baino, bere sen itxiarengatik). Ondoren, Julieren beraren haurra dirudi Lucillek. Lanpara da analogia horren oinarri nagusia, baina Juliek beste antzekotasun batzuk aurkituko ditu (esaterako, Lucillen aita ere gonazalea da). Juliek hura zaintzera behartuta ikusten du bere burua. Baina, era berean, Lucillek ere Julie zaintzen du”. Halaber, ama-alaba harreman horren sinesgarritasuna frogatzen duten etsenplu berriak ere eskaintzen ditu Kickasolak. Julie eta Lucille igerileku estalian topo egiten duteneko eszena, kasu. Bertan, Lucille alde egitera doanean, neskato talde bat iristen da eta uretara egiten du jauzi. Lucille eta haurtzaroaren arteko lotura indartzen du irudiak. Eta, era berean, galdutako alabaren memoriak bere atseden lekuak indarrez hartzen segituko duela ere dakarkio gogora Julie etsiari. Iraganaren oroitzapen mingarrien aurkako borrokarik latzena, ordea, ez da objektu urdinen kontrakoa. Filmaren eremu diegetikotik at dago, eta Julieren barne munduan ematen da. Resnaisen Hiroshima, mon amour (1959) maisulan apartan ez bezala, iraganak ez du oraina urratzen flash back luzeen bitartez. Denbora eten eta protagonistaren arima oinazetsura garamatzaten iraungipen geldo eta luzeen itxura du. Eta, gainera, beti, musikaren eskutik etortzen da. Europako Batasunerako kontzertuaren musikarekin, hain zuzen ere. Ospitaleko azken eszenaren ostean gertatzen da iraungitze berezi horietariko lehena. Etxe baten terrazan dago Julie; besaulki batean lo. Kamerak haren lehen planoa eskaintzen du. Eta, bat-batean, Europako Batasunerako kontzertuaren musikak esnatzen du Julie eta planoa urdindu egiten da –musika estradiegetikoa da eta planoa urdintzeko kolore bereko iragazki bat erabilia izan dela dirudi–. Segidan, alboko travelling baten bitartez urrundu egiten da kamera Julierengandik; baina kontrako mugimendua egiten duen beste travelling baten bidez protagonistaren lehen planora itzultzen da berehala. Une labur batez, planoaren urdintasuna eta musika desagertzen dira. Orduan, “egunon” dioen ahots bat entzuten da ikus-eremutik at. Musika berriz ere itzuli eta estreinako iluntze-iraungipen berezia jazotzen da. Ohi baino luzeagoa da eta irauten duen artean musika entzun daiteke. Bere lehen planoa berreskuratzen denean itzultzen dio agurra Juliek informazio eske etorritako kazetariari. Eszena horrek argi erakusten du Julie oinazetsuari ezinezkoa zaiola iraganetik ihes egitea. Bere burua isolatu arren, iraganeko objektu guztiak baztertu arren, memoriak ez dio-eta atsedenik ematen sekula. Iraganari lotua baitago. Orobat, Patrice konpositorearen musika ere berak idatzia dela iradokitzen da aipatu eszenan. Partitura deusestea ez da aski inolaz. Iraganeko noten oihartzunak etengabe asaldatzen baitu bere barne mundua. Hala eta guztiz ere, iraganaren aurkako borrokari eutsiko dio temati. Aipatu eszenan ez ezik, beste hiru kasutan ere nabarmentzen da iraganaren aurkako borroka bere modurik mikatzenean Julieren baitan. Haietariko batean, Antoine gaztearekin kafetegi batean dago. Gaztea auto-istripuaren lekuko izan zen eta ezbeharraren tokian aurkitutako gurutzedun kate bat –Patricek Julieri oparitutakoa– itzuli nahi diolako bildu LAZKANO-2.indd 135 25/2/12 13:22:50
136 BlEU da harekin. Elkarrizketaren une batean zera dio Antoinek: “Zerbait galdetu nahi baldin badidazu... ni bertan egon nintzen…”. Eta, orduan, Juliek “Ez!” erantzuten dio oso tonu gogorrean. Izan ere, Juliek ez du bizitza erraustu dion ezbeharra oroitu nahi. Une horretan bertan, kontzertuaren musikak apurtzen du isiltasuna eta Julieren lehen planoa ilunduz doa. Iluntze-iraungipen luzea da eta musika ez da bukatzen den arte etengo. Aurrekoaren oso antzekoak dira hurrengo bi iluntze-iraungipen bereziak. Azkenurrena, igerilekuan gertatzen da. Ohi legez, igerian dabil Julie bertan. Ur azalera irteterakoan, Lucillekin egingo du topo. Hitz bakan batzuk trukatu ostean, negarrez ari ote den galdetuko dio bizilagunak. Instant horretan, kontzertuaren musika entzun eta iluntze-iraungipena jazoko da. Ondoren, urarengatik dela erantzungo dio Juliek. Azken iluntze-iraungipena, aldiz, Olivierren etxean izango da. Juliek senarrak maitalerik ote zuen galdetu ostean, Olivierrek egia osoa aitortuko du. Eta, segidan, zer egin nahi duen galdetuko dio. Kamerak Julieren –albotik ikusita– lehen planoa dakarkigu. Musikak elkarrizketa eteten du ezustean eta irudia ilunduz doa. Iluntze-iraungipenaren sasoia da. Musika amatatu bezain laster, Julieren lehen planora –aurrez-aurrekoa, oraingoan– itzultzen gara, eta, irri batekin, senarraren maitalea ezagutu nahi duela esaten dio Juliek Olivierri. Musikaz lagundutako iluntze-iraungipen geldo eta luze horiek –Kieslowskik berak (Stok, 1993:215) aitortzen duen modura– Julieren ikuspegi subjektiboaren isla dira. Zinemaren mintzairan, iluntze-iraungipenek elipsi funtzioa betetzen dute arrunki. Kasu honetan, ordea, haien zeregina arras ezberdina da. Ez dituzte-eta eszenak banatzen. Iluntze-iraungipen bakoitza igaro ostean, une berera itzultzen baita narrazioa. Julieren ingurukoentzat etenik ez dago. Julierentzat bakarrik –eta ikusleontzat, noski– pasatzen da denbora. Eta, tarte horretan, iragan saminean hondoratzen da Julie. Igerilekuko iluntze-iraungipen berezia. Julierentzat eta ikusleontzat soilik eteten da denbora. Filmeko beste pertsonaientzat, ordea, etenik ez dago. Bere bakardadean dagoenean ere maiz nozitzen du iraganaren oldarraldia Juliek. Eta, beti, Europako Batasunerako kontzertuaren musikaren eskutik etorri ohi da erasoa. Ospitaletik irten eta etxera bueltatu bezain pronto jazoko da eszena adierazgarrienetariko bat, zinki. Pianoaren aurrean dago Julie aipatu kontzertuaren partitura irakurtzen. Xehetasun plano batek partituraren notak erakusten ditu; urdin tonalitatezko paper zuri batean. Izan ere, kamerak alargun gaztearen begirada islatzen du. Irakurtzen dituen notak argi azaltzen dira pantailan eta, ingurukoak, berriz, lauso. Halaber, Juliek irakurri ahala, partituraren musika entzun daiteke eremu estradiegetikoan. Une jakin batean, xehetasun planoak partitura zuri dagoen partea erakutsiko du. Juliek, ezer idatzirik ez dagoen arren, irakurtzen jarraituko du LAZKANO-2.indd 136 25/2/12 13:22:50
137 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA eta musikak ez du etenik izango. Horrek, argiro, Julie dela musikaren egilea iradokitzen du. Edonola ere, iraganaren mende gelditzen ari dela oharturik, pianoaren tapa erortzen utziko du Juliek eta musika bortizki bukatuko da. Lasterrera, etxearen kanpoaldeko igerilekuaren uraren islak urdinez marraztuko du Julieren aurpegiaren lehen planoa. Alargun gazteak begiak itxiko ditu eta, hala, iraganak erraietan eragiten dion sufrimendua adieraziko du. Zenbaitetan, iraganak eraso egiten duenean, musikarekin batera orban moduko argi urdinak ere azaltzen dira protagonistaren aurpegian; alabatxoaren kristal urdinezko lanparari so dagoenean, kasu. Etxebizitza berriko atea itxi eta eskaileretan gaua pasatzen dueneko eszena da, ostera, horietan guztietan esanguratsuena. Eskaileretan eserita dago Julie, gauaren iluntasunean. Bat-batean, begiak itxi eta musika entzuten hasiko da. Eta, une berean, argi urdinak islatuko dira haren aurpegian. Iraganaren deiari aurre egin asmoz, begiak irekiko ditu eta, tarte batez, musika bukatu eta argiak desagertuko dira. Baina, segidan, begiak itxiko ditu berriz ere eta iraganaren mende eroriko da. Julie, eszenak aditzera ematen duenaren arabera, iraganaren aurkako borroka galtzen hasia dela dirudi. Iraganaren samina oldartzen deneko eszena interesgarrienetarikoa, beharbada, igerilekuan gertatzen da. Gaua da eta, ohi bezala, igerileku estalian igerian dabil Julie. Argiek tonu urdina ematen diote inguruari. Uretatik irteten ari dela, Europako Batasunerako kontzertuko musikak astinduko du beste behin ere alargun gaztearen bihotza. Orduan, atzera egin eta ur azpian sartuko du gorputza berriz ere Juliek. Fetu-jarrera hartu eta eskuekin belarriak estaliko ditu; musikari entzungor eginez. Iraganaren eraso latzari erronka eginez. Adierazgarria da oso eszena. Igerilekuaren metafora biluzten baitu. Julie sarri ikusten dugu igerilekuan. Lau aldiz, zehatz-mehatz. Bitxia dirudien arren, beti bakarrik dabil igerian eta urak eta inguruak kolore urdina dute kirol-instalazioaren argiak direla eta. Kieslowskiren Trois Couleurs (1993-94) trilogiaren sinbolismoaz luze idatzi duen Sigridur Petursdottir-ek (2000:21) halaxe interpretatzen du igerilekuaren metafora: “Bleu filmean lau aldiz doa Julie igerilekura. Bere iraganeko bizitzaren oroitzapenak amatatzeko egiten duela igeri dirudi; kezka sortzen dizkioten sentimenduak garbitzea duela xede. Senarraren musika gogora dakarkion txirula-jotzailea entzun ondoren igeri egiten du estreinakoz Juliek. Orduan, normal egiten du igeri. Antoinerengandik gurutzedun katea jaso eta senarraren azken hitzen berri izan ostean doa igerilekura bigarren aldiz. Bukaeran, igeri egiteari utzi eta hondora begiratzen du. Hirugarren aldian, oldarrean egiten du igeri. Arratoi familiaren atalaren ostean doa; animalia guztiak hil izanagatik kontzientzia txarra du. Bere senarraren maitalearekin topo egin eta gero hurbiltzen da azken aldiz igerilekura. Mina desager dadin nahi du. Igerilekua errealitatetik ihes egiteko darabil Juliek, noski. Uretan sartuta, bere zentzumen guztiak indargabetzen ahalegintzen da. Bere oroitzapenak eta iragana garbitzeko saio etsia da. Igerilekuan ere ihesa ezinezkoa zaio eta”. Arrazoi du Petursdottirrek. Errealitatetik ihes egiteko asmoz doa Julie igerilekura; iraganera lotzen duten sentimenduak araztera. Lasaitasunaren oasia baita igerilekua berarentzat. Bila dabilen bizitza berri horretan aurkitu nahi lukeen bakearen metafora, alegia. Ñabardura bat egin behar zaio Petursdottirren interpretazioari, ordea. Igerilekuan baino, igerilekutik at baita ezinezkoa ihesa. Iragan mingarrira hondoratzen duen musikak igerilekuan erasotzen duen bi aldietan uretatik irten berria baita Julie. Bere babesleku bakarretik at dago. LAZKANO-2.indd 137 25/2/12 13:22:51
138 BlEU Atalaren hari nagusia berreskuratuz, ukaezina da iraganaren aurkako borrokak filmaren zatirik handiena bereganatzen duela. Eta, esan bezala, parte luze horretan hasierakoa baino klasikoagoa da errealizazioa maila formalean. Ahanztura eta isolamendua aukeratu arren, giza harreman ugari ditu-eta Juliek Lucille, Olivier, Antoine eta filmeko beste hainbat pertsonaiekin. Hortaz, irudietan ere objektibotasun handiagoa antzematen da. Nolanahi ere, hasierako eszenen kutsu subjektiboak bizirik dirau. Kieslowskik, baina, bide oso berezia darabil protagonistaren subjektibotasuna adierazteko. Filmaren narrazioa etetea, alegia. Aipatu iluntze-iraungipenekin, musika estradiegetikoarekin, argiztapenarekin nahiz aldizkako plano subjektiboekin ere narrazioa etetea bilatzen du zinemagile poloniarrak. Baliabide horiek guztiak ez dira doakoak, noski. Iraganak Julieren baitan eragiten duen oinazea islatzen baitute. Narrazioaren haustura, ordea, Julie eta ikusleontzat da agerikoa soil-soilik. Sumaezina da beste pertsonaia guztientzat. Kieslowskik protagonistaren sentimenduak –subjektibitatea bera, finean– ikuslearekin partekatzeko duen modua da. Azken batean, erraz aurreikus zitekeen bezalaxe, galdu egin du Juliek iraganaren aurkako borroka. Ahalegindu den arren, ezinezkoa izan zaio-eta konpromisorik gabeko bizitza berri bat eraikitzea; maitasunik gabeko askatasuna dastatzea. Kristal urdinezko lanparak, bukatu gabeko kontzertuaren musikak eta hesi ezinak diren oroitzapenek ere iraganera lotzen baitute, ezinbestean. Horren guztiaren aurka, antzua da ahanztura. Memoriaren zirrikitu orotatik sartzen da-eta iragana. Zorion galduaren malenkonia urdina. 4.6. Iraganaren onespena eta birgizarteratzea Suizidio saio ustelaren ondoren, ahanzturaren bidea hartu zuen Juliek. Senarraren eta alabatxoaren galera jasan ezin zuenez gero, oroitzapenak ahanzturan itotzea deliberatu zuen; iraganik nahiz sentimenduen loturarik gabeko bizitza berri eta bakarti baten aldeko hautua eginez. Hala, mina exorzizatu eta aske izatea zuen helburu. Iraganaren aurkako borroka galduta, askatasunaren ezinaz ohartuko da, ordea. Maitasunik gabeko bizitza askearen hutsaltasunaz, alegia. Maitasunaren beharraz, azken buruan. Senarraren eta alabaren heriotza aintzat hartuta, bizitzea beste aukerarik ez dagoela ondorioztatuko du. Horrenbestez, iragana onetsi eta bizitzan birgizarteratzea erabakiko du Juliek azkenean; horretarako beharrezkoak diren urrats guztiak emanez. Juliek bakardade gordinetik birgizarteratzera ematen duen pausoa filmaren beraren gakoa ez ezik, Trois Couleurs (1993-94) trilogia osoarena ere bada. Bakardadea utzi eta bihotza lagun hurkoari ireki ezean, salbaziorik ez dago-eta gizabanakoarentzat. “Trilogiaren parte bakoitzak protagonista muturreko bakartze batetik besteen onarpenera daraman bidaia du oinarri; erretirotik giza unibertsoan birgizarteratzera daraman bidaia, alegia: Bleu filmeko Juliek ‘munduaren gautik’ ‘agape’-ra egiten du bidaia; Blanc filmeko Karolek, berriz, marjinazio sozialetik (ekonomikoki eta sexualki porrot egitetik, hain justu) aberastasunaren nahiz emaztearen berreskuratzera; eta, Rouge filmeko epaileak, azkenik, behaketa hotz eta ziniko batetik besteekiko kontaktua bilatzera” (Zizek, 2006:65). LAZKANO-2.indd 138 25/2/12 13:22:51
140 BlEU Hurrengo bi eszenak, garrantzi handia dutenik ez dirudien arren, oso esanguratsuak dira. Juliek –kale-musikariaren aholkuei men egin eta gogoeta sakona egin osteanbirgizarteratzeko erabakia hartuko duela aurreikusten baitute. Igerilekuarekin du zerikusia eszena horietako lehenak, hain zuzen ere. Julie azken aldiz bueltatzen da igerilekura; bere babeslekura. Ur azpian murgildu eta, luze egiten diren segundo batzuk igaro eta gero, arnas-estuka urgaineratuko da. Emma Wilsonek (2000:54) aipatu eszenaren irakurketa interesgarria dakarkigu, zinez. Haren aburuz, Julie –bere memoria bezala– “ito, berpiztu eta birjaio” egiten da igerilekuan. Ukaezina da errealitatetik ihes egiteko darabilela igerilekua Juliek. Ahanzturaren uretan hondoratzen baita galeraren aurkako borroka saihesteko. Irteten den bakoitzean, ordea, iraganaren oroitzapenarekin astintzen du musikak. Horrexegatik, igerilekura doan azken-aurreko aldian, ur azpira itzuli, fetu-jarrera hartu eta belarriak estaliko ditu. Ahanzturaren likido amniotikoan bilatuko du babesa, nonbait. Azken bainuan ere ahanzturan hartuko du aterpe hasieran. Ur azpian. Baina, azkenean, ur azalera irtengo da. Ahanzturan ito ondoren, berpiztu egingo da; iraganari aurre egin eta birgizarteratzeko asmoz birjaioko da Julie. Ahanzturan ito ondoren, birjaio eta berpiztu egiten da Julie igerilekuan. Juliek amari egiten dion azken bisitaren eszenak lotura estua du igerilekuarenarekin, egiazki. Funtsean, telebista da-eta amaren igerilekua. Alzheimer gaitza badu ere, ama bera ere ez baitago oroitzapenetatik aske. Bere amnesia selektiboa da, zalantzarik gabe. Marie-France ahizparen galera eta Juliek izandako ezbeharra berariaz ahantzi baititu adineko emakumeak. Beraz, alabaren antzera, min sor liezaiokeen oro ahazten ahalegintzen da. Eta, horretarako, hain justu, telebista erabiltzen du. Murrik (1998:193) dioen modura, “mundutik behin betiko isolatzeko asmoz droga kontziente gisa darabil telebista amak”. Telebista, preseski, gizabanakoaren alienazioaren metafora bilakatzen da. Azken bisita horretan ere telebistaren aurrean baitago ama; funanbulista baten ibilerari so. Irudi hutsalak, sentsazionalistak, dira. Aurreko bisitakoak –puenting egiten ari ziren zahar eta gazteakbezalatsu. Murrik nabarmentzen duen gisan, axolagabe ageri da mundu guztiarekin ama. Baita alabak bizi duen dramarekin ere. Julie ez da amaren gelara sartuko oraingo honetan, ordea. Kanpoan geratuko da. Amari begira. Goibel. Bere irudia leihoan islatzen da; LAZKANO-2.indd 140 25/2/12 13:22:51
141 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA komunikaziorik eza irudikatuz beste behin ere. Tarte labur baten ondoren, buelta eman eta pixkanaka-pixkanaka zahar-etxetik urrunduz joango da gauaren iluntasunean galduko den arte. Isolamenduak, ahanzturak eta konpromisorik gabeko bizitzak axolagabetasunera daramatzatela ulertu berri du Juliek. Eta, tenore horretan, askatasunak ez duela baliorik. Amaren alienazioa da, ezbairik gabe, etsenplurik adierazgarriena. Iraganetik ihesi segituz gero, urte batzuk barru amaren larruan ikusten baitu bere burua Juliek. Hartutako bidearen okerraz jabetu da azkenean. Iragana aintzat hartu eta birgizarteratzea besterik ez dagoela, alegia. Hala, etorritako leku beretik itzuliko da Julie. Amaren patu ilunaz penaturik. Bere baitan itxitako amarekin hitzik trukatzea alferrikakoa delako tristaturik. Maitasunik gabeko bizitza eta ahanztura iraganari aurre egiteko aukera desegokiak direla sinetsita. Zinemagile poloniarraren ustez, axolagabetasuna da, hain zuzen ere, bizitzaren aurrean har daitekeen jarrerarik txarrena. Norberaren baitan ixtea ez baita askatasunaren isla, ezta hurrik ere. Horrexegatik Julie ez da aske maitasunari uko egin eta ahanzturan aterpe hartzen duenean; isolamenduaren babesa bilatzen duenean. Are gutxiago, haren ama. Rodríguez Chicok (2004:111) Juliek bizi duen axolagabetasun inkontziente horren adibide ezin hobea dakar koloreen trilogia osoa gurutzatzen duen eszena sinbolikoaz diharduenean. Edukiontzira botila bat bota nahian dabilen adineko emakumearen eszenaz35 ari gara, noski. Adineko emakumeak botila jaurti ezin duen arren, Juliek ez dio laguntzarik eskaintzen. Ez da borondate kontua, ordea. Eguzkiak –axolagabetasunak bezala– itsutu egiten du alargun gaztea eta ez da jazotzen ari dena ikusteko gai. Begiak itxita dauzka eta bere baitan ere itxita dago. Errealitatetik kanpo. Bere munduan. Bere emoziozko presondegian atxilo. Horren erakusgarri, iraganaren oinazeaz astintzen duen iluntze-iraungipenik ez dago. Zurira-urtze bi baizik. Halaber, ez da bizitzaren beraren iragankortasunaz ere ohartzen; puenting egiten ari diren pertsonen irudiak telebistaz geldo ikusten dituen amaren antzera. Bere baitan itxitako bizitzaren iragankortasuna adierazte aldera, metafora bakan batzuk irudikatuko ditu Kieslowskik. Eguzkiarena da, apika, esanguratsuena. Dena dela, iradokitzailea da ere kafea ukitu eta gutxira ahitu egiten den azukre-koskorraren xehetasun planoa, zinez. Irudi horretan, hain zuzen ere, azukre-koskorrak Julie bere buruaz baizik ez dela kezkatzen erakusten duela dio Kieslowskik (Insdorf, 1999:145). Alegia, bere baitan itxia dagoela oraindik; bizitzaren iragankortasunaz jabetu gabe. Azaldu bezala, baina, axolagabetasuna nagusi zen sasoia bukatu da jada Julierentzat; aipatu igerilekuaren nahiz zahar-etxearen eszena laburrek argi iradokitzen duten moduan.
142 BlEU Isolamendua, ahanztura eta maitasunik gabeko bizitza alboratu eta birgizarteratzeko tenorea iritsi dela jabetu baita azkenean alargun gaztea. Hortaz, senarraren eta alabaren galera bere egin eta benetako bizitzara itzultzeko eman beharreko urrats guztiak emango ditu. Hala, lehenik eta behin, Olivierren etxera joko du Juliek bukatu gabeko kontzertuaren konposizioan lan egiteko intentzioz. Sekuentziaren hasierak kutsu sinboliko handia du. Irekitzen den ate batekin hasten da. Hain zuzen, etxeko atea zabaldu eta Julieri sartzeko esaten dio Olivierrek. Alargun gaztearen birgizarteratzea iragartzen du, nolabait esateko. Serio sartzen den arren, berehala aldatuko baitu jarrera. Eta, irria ezpainetan duela, Olivierrekin batera kontzertu amaitu gabean hasiko da lanean. Xehetasun plano batek Julieren hatz erakusleak urdin-tonuko partiturako noten barrena egiten duen ibilbidea erakutsi ahala entzun daiteke konposatutako musika. Juliek pianoaren tapa erortzen uzten dueneko eszena dakar gogora irudiak. Jarrera arras ezberdina da, ordea. Iraganari aurre egin eta kontzertua bukatzeko asmoz ageri da-eta Julie. Segidan, filmaren inflexio-puntua adierazten duen planoa tartekatzen du Kieslowskik. Plano orokor horretan Julie eta Olivier azaltzen dira. Pianoan dago Olivier. Egongelako sofa gainean eserita, berriz, Julie. Alargun gazteak proposatzen dituen aldaketak piano-musika bihurtzen ditu Olivierrek. Lanean ari direla, plano orokorra lausotuz joango da apurka-apurka; irudia gaizki fokatua geratuko den arte. Denbora tarte batez gaizki fokatua mantenduko da plano orokorra. Eta, orduan, aldaketak proposatzen dituen Julieren ahotsa eta kontzertu bukatu gabearen musika izango dira nagusi. Plano berezi horren bitartez Julieren baitan jazotako aldaketa formalki azpimarratu nahi du Kieslowskik. Une horretan bertan, iraganeko mamuei aurre egin eta bizitzara itzultzeko asmoa gauzatzen hasten baita Julie. Izan ere, Europako Batasunerako kontzertua bukatzea Julieren bilakaeraren lehen urratsa da. Pelikularen inflexio-puntua maila formalean ere nabarmentzen da. Irudia lausotu egiten da, Juliek jasan duen barne aldaketa irudikatu asmoz. Era berean, adierazgarria da oso Juliek birgizarteratzeko erabakia gauzatzen duen unetik beretik aurrera iluntze-iraungipenik ez dagoela. Ezta amaitu bariko musikaren oldarraldirik ere. Julieren barne oinazearen isla zen subjektibotasun formalaren arrasto guztiak bat-batean desagertzen dira, egiazki. Aldaketa formalak, noski, alargun gaztearen giza bilakaerari erantzuten dio. Birgizarteratzeko urratsak ematen dituen heinean, iraganaren oroitzapena bere jite samingarria galduz baitoa. Galera bere egiten hasia da-eta Julie. LAZKANO-2.indd 142 25/2/12 13:22:51
143 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Horrenbestez, filmeko inflexio-puntua den irudi lausotuaren ostean, normaltasun formala itzuliko da Julieren plano ertain batekin. Planoaren ezkerrean ageri da emakumea; musikarekin hunkiturik. Baina, supituki, isiltasuna gailentzen da. Bukaera falta zaio kontzertuari. Amaierara itzultzekoa zen kontrapuntua oroitzen du orduan Juliek eta, ilusioz gainezka, poltsatik partitura zati bat aterako du. Memento bat da. Kontzertua biribiltzeko, Van den Budenmayer gogoan hartu nahi zuela Patricek aitortuko dio Juliek Olivierri. Segidan, Julieren galdera bati erantzunez, abokatuak oraindik ez duela familiaren etxea saldu jakinaraziko dio Olivierrek filmeko protagonistari. Elkarrizketa labur horrek hurrengo sekuentzia aurreikusten du. Juliek Sandrineri –senarraren maitaleari– familiaren etxea erakusten dionekoa, alegia. Ez du hori bakarrik egingo, ordea. Sabelean daraman haurrak Patriceren etxea eta abizena eman behar dituela ere adieraziko baitio. Kickasolak (2004:271), hori guztia kontuan izanik, Julieren erredentzioa zilegi egiten duten bi urrats nagusiak alargun gazteak Olivierrekin elkarlanean kontzertua bukatzeko jartzen duen grina eta Patriceren haurrarekin duen eskuzabaltasuna direla dio. Neurri batean, halaxe da. Nolanahi ere, filmaren azken sekuentzian gauzatuko den erredentzioa eman dadin, beste urrats bat falta zaio: Olivierren maitasuna aintzat hartzea. Pelikula bukatzear dela, Olivierren maitasunak ez du Julieren bihotzean oihartzunik oraindik. Elkarrekin izandako sexu harremanaren bidez, antza, bere bihotza Patricerena izango zela beti adierazi nahi izan zion Juliek; sexuaren eta maitasunaren arteko aldea argi utzi, alegia. Olivierrentzat, ordea, sexu harreman bat baino askoz gehiago izan zen hura. Horrexegatik erosi zuen larrua jo zuteneko koltxoia. Finean, maitasunaren metonimia baita koltxoia berarentzat. Egunen batean, Juliek, sexua ez ezik, maitasuna ere eskainiko dion itxaropena. Azken-aurreko eszenaren bukaera arte ez da itxaropen hori beteko, ostera. Telefonoz hots egingo dio orduan Olivierri Juliek kontzertua amaitu duela kontatzeko. Patriceren egiletza ukatu eta kontzertua Julierena eta berea izan behar lukeela erantzungo dio Olivierrek. Eta, Juliek, bat egingo du berarekin. Gogoeta tarte labur baten ondoren egingo dio dei berriz ere. Oraingo honetan, ea elkarrekin maitasuna egin zuten koltxoian lo egiten ote duen galdetuko dio. Ea oraindik ere maite ote duen. Baietz erantzungo dio Olivierrek. Eta, Juliek, une horretan bertan bere etxerako bidea hartuko duela esango dio. Telefono bidezko azken elkarrizketa horretan etenaldi luzeak daude esaldi bakoitzaren ostean eta Julieren aurpegia ikusteko aukerarik ez dago. Deia bukatu bezain laster, baina, begiak bustita dituela erakusten du haren aurpegiaren lehen planoak. Senarrarengatik sentitzen duena erabat desagertu ez den arren, Juliek iragana atzean utzi eta maitasunari ateak zabaltzea erabaki duela dirudi; birgizarteratzeko ahaleginean hirugarren eta azken urratsa ematea, alegia. Eta, hala, Olivierren itxaropena ere beteko da. Askatasun osoz eskainiko diolako bere maitasuna Juliek amaieran. Azken sekuentziak, hain justu, Julieren erredentzioa islatuko du maitasuna goresten duen plano-sekuentzia luze eta gogoangarri baten bitartez. Iraganaren onespena eta birgizarteratzea errealitate bihurtuko dira. LAZKANO-2.indd 143 25/2/12 13:22:51
144 BlEU 4.7. Maitasunaren garaitza eta erredentzioa Ederra, konplexua eta metaforikoa da Bleu (1993) filmaren epilogoa, zinez. Pelikula ixten duen sei minutuko plano-sekuentzia faltsu36 horretan, hain justu, Europaren Batasunerako kontzertuaren musikak berebiziko garrantzia du. Hitzik ez baitago. Juliek konposatutako musikaren zirrara baino ez. Dena dela, plano-sekuentzia hasi baino apurtxo bat lehenago entzun daitezke musikaren notak. Juliek tinta urdinez zikindutako hatz erakuslea partituraren gainean jartzen duen unetik aurrera, alegia. Xehetasun plano horretatik, alargun gaztearen plano ertain pikatu batera igarotzen da Kieslowski. Ondoren, travelling mantso baten bidez gorantz doa kamera, Julieri alabatxoa gogora dakarkion lanpara urdinaren atzean kokatu arte. Hortik ikusiko dugu emaztea –partitura besapean duela– etxetik irteten. Planoa ez da apetatsua, inondik ere. Juliek iragana atzean uzten duela iradokitzen baitu. Jarraian, lanpara urdinaren atzean kokaturiko kamerak panoramika bat egingo du eskubirantz. Eta, apurka-apurka, irudia ilunduz joango da. Iluntze-iraungipenaren ostean hasiko da filmari amaiera emango dion plano-sekuentzia luzea. Lehenik eta behin, Julie eta Olivier ageri dira. Ohantzean daude; maitasuna egiten. Berezia da irudia oso. Akuario baten barnean dagoela Julie dirudi eta. Ondoren, banan-banan, alargun gaztearekin giza harreman estua izan duten pertsonaia guztiak azalduko dira. Ez segidan, ordea; iluntze-iraungipen luzeen bitartez banatutako sekuentzietan baizik. Julie eta Olivierren maitasun irudien ondoren, Antoine ikus daiteke. Iratzargailua itzali eta esnatu egingo da logelan. Pentsakor, Juliek oparitutako gurutzedun katea eutsiko du ezker eskuko hatzen artean. Amari egokituko zaio txanda berehalaxe. Hasiera batean, haren aurpegiaren islak nabarmenduko dira. Aurpegia bera, gero. Amaren aurpegiaren irudi guztietan, baina, kezka irakur daiteke. Amak begiak itxiko ditu supituki. Eta, hondoan, lasterka doakion erizain baten irudia antzemango da. Lucillek ere bere lekua izango du. Sexu eszena lesbiko baten alboan agertuko da bere aurpegia. Ezker aldea ilunpean du eta serioa da aldartea. Azkenik, haurdun dagoen emakume baten sabelaren xehetasun plano batera iritsiko gara. Sandrine da eta ekografiako fetuari, semeari, irri egingo dio.
145 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Azken plano-sekuentzia luzea. Julieren bihotz-zabaltasunak hunkitutako pertsona guztiak ageri dira bertan. Plano-sekuentzia luze horrek, ordea, egitura zirkularra du. Izan ere, Olivier eta Julieren sekuentziara itzuli egiten da. Filmaren hasiera bera gogora dakarren begi baten xehetasun plano batekin hasten da aipatu sekuentzia, hain zuzen. Olivierren begi-ninian Julieren irudia islatzen da. Biluzik dago. Bere baitan bildua. Iluntze-iraungipen geldo baten ostean, protagonistaren aurpegiaren lehen planoa dakar Kieslowskik. Negarrez ari da. Malkoak masailetatik behera apurka-apurka erortzen zaizkio eta. Halaber, leihoaren aurrean dago Julie. Bere aurpegian, zuhaitz baten adarrak islatzen dira. Baita zeru urdina ere. Triste dagoela dirudi. Gogoeta saminen mende. Baina, bat-batean, irri bat marrazten da haren ezpainetan. Itxaropenaren arrastoa, apika. Julieren aurpegiaren lehen plano horren ondoren, iluntze-iraungipena dator. Eta, amaieran, pantaila urdinaren gainean kreditu-tituluak azaltzen dira Europako Batasunerako kontzertuaren musika entzungai den bitartean. Amaieran, Olivierren begi-ninian islatzen da Julie. Negarrez ari da. Azken planoaren irri herabean itxaropena irakur daiteke. Irudien interpretazio lanari heldu aurretik, ordea, komeni da Europako Batasunerako kontzertuaren kantatari behar bezala erreparatzea; adierazgarria da-eta oso bere edukia. Izan ere, San Paulok korintoarrei idatzitako lehen gutunaren hamahirugarren ataleko ereserkiaren egokitzapen laburra jasotzen du abestiaren testuak: “Aingeruen hizkuntza hitz eginda ere, maitasunik ez badut, durundi egiten duen kanpaia bezalakoa naiz. Iragarpenaren dohaina izan eta misterio zein zientzia oro ezagututa ere, mendi handienak mugitzeko nahikoa fede izango banu ere, maitasunik gabe ez naiz ezer. Maitasuna LAZKANO-2.indd 145 25/2/12 13:22:52
146 BlEU pazientea da, lagunkoia. Guztia jasaten du. Guztia itxaroten du. Maitasunak ez du sekula huts egiten. Profeziek kale egingo dute, hizkuntz gaitasuna amaituko da, ezagutza zimelduko da. Eta, orduan, fedea, itxaropena eta maitasuna geratuko dira soilik; baina horietatik guztietatik handiena maitasuna da”. San Pauloren “Maitasunari ereserkia” testuaren hitzek, ezbairik gabe, harreman zuzena dute irudiek islatu nahi duten mezuarekin. Geoff Andrew (1998:36-37) ere bat dator ikuspegi honekin. Testuak, maitasunaren nagusitasuna azpimarratzeaz gain, filmaren azken plano-sekuentzia luzea nahiz filma bera ere ulertzeko argia dakarrelako. “Inkontzienteki eta nahi izan gabe, bere eskuzabaltasun eta oinarrizko ‘ontasunarekin’ muntaian azaltzen diren pertsonaia guztiak ukitu ditu Juliek: haien bizitzak markatuak izan dira, hobetuak ere harekin izandako topaketak medio, gizatasun komun batean elkartuak haren maitasunarengatik (…). Maitasunak ez du sekula hutsik egiten; mingarria izan daiteke (Blanc filmean bezala), krudela ere, baina arrisku hori ez dugu kontuan hartzen. Giza interakzioa, azken finean, saihetsezina baita”. Murrik (1998:192-193) ere San Pauloren testu grekoak “biziraungo duen giza bertute bakarra agape-a” dela dioenean, maitasunari buruz ari dela dio. Kristau tradizioan ‘karitate’ gisa itzultzen den hitz horrek, sakonean, ‘maitasuna’ esan nahi baitu. Ez da maitasun erromantikoa, ordea. “Axolagabetasunaren aurkako zerbait” baizik. Kieslowskik, azken finean, ezkortasunaren hertsikeria gainditzen du Bleu (1993) filmean nahiz trilogia osatzen duten beste bi pelikuletan ere. Eta, hori erdietsi ahal izateko, “gizakiak bere jardunaren ardura bere egin eta axolagabetasunaren gurpil zoroa apurtzeko duen beharra” erakusten du. Ildo beretik dabilkigu Zizek (2006:59) pentsalari esloveniarra ere Julieren maitasuna kristau parametroak erabiliz interpretatzen duenean. “Tentagarria da Itun Berriaren hiru bertuteei –Fedea, Itxaropena, Karitatea (Maitasuna)egindako erreferentzia inplizitu gisara irakurtzea Trois Couleurs trilogia. Ideia nagusia zera litzateke: Askatasuna-Berdintasuna-Anaitasuna triadak benetan funtziona dezake bakarrik BESTE triadan, Fedea-Itxaropena-Maitasuna hirukoan, babes hartzen baldin badu. Askatasuna benetakoa da soil-soilik Karitatean, besteen maitasun onarpenean, babesa hartzen badu (Bleu filmean, askatasun hotz eta abstraktu batetik maitasunaren askatasun konkretura eta besteengandik hurbil egotera daraman bide guztia egiten du Juliek)”. Gauzak horrela, Juliek bizi duen maitasunak inspirazio kristaua duenik ezin ukatu. Nolanahi ere, gehiegizkoa da “Bleu filmaren bukaera zineman ikusitako une espiritual esanguratsuenetakoa” dela aldarrikatzea. Lloyd Baugh (2006:13) ez da salbuespena, baina. Beste hainbat ikerlarik ere argudiatu du-eta Kieslowskiren zinemaren interpretazio erlijiosoa. Zinemagile poloniarrak, ostera, ez du zinema katolikorik egiten. Maitasunaren ikuskera erlijiosoa baino, maitasunaren ikuskera gizatiarra baitu. Horren erakusgarri, Rodríguez Chicok (2004:114) auziari buruz dioena: “Kieslowskik zioen San Paulok korintoarrei eskainitako hitz horiek aukeratu zituela maitasunaren gaia naturaz gaindiko azalpenik gabe jorratzen zutelako, tratamendu gizatiar hutsez”. Juliek, filmaren bukaera aldera, ulertu du maitasuna dela bizitzara itzultzeko bide bakarra. San Pauloren ereserkiak dioen modura, “maitasunik gabe, ez baita ezer”. Horretarako, LAZKANO-2.indd 146 25/2/12 13:22:52
148 BlEU malkoak dira baizik, bizitzari –bere aniztasun misteriotsu eta asinkroniko osoan– emandako ‘Bai!’ bat. Epifaniaren esperientzia zinemara eramateko saiorik egon izan bada noizbait, hauxe da saio hori. Izan ere, plano panoramiko luze horrek modu zuzenean adierazten du ‘pekatarien arteko elkartasuna’-ren oinarrizko ideia kieslowskiarra” (Zizek, 2006: 75-76). Iraganarekin zituen loturak hautsi ditu Juliek. Kostata hautsi ere. Ahanzturan aterpe hartzeari utzita; iraganari berari aurre eginez. Isolamendua abandonatu eta eskuzabal jokatu du inguruko guztiekin. Antoine, Lucille, Sandrine eta amarekin. Baita Olivierrekin berarekin ere. Ukatu izan dion maitasuna eskaini baitio azkenik. Bizitzari ere baiezkoa eman dio. Bizitzari nahiz maitasunari ere. Maitasunik gabe, inor ez baita ezer. Kieslowskik zioen bezalaxe, maitasuna askatasun desira baino sentimendu gizatiarragoa dela ulertu baitu. Horrexegatik negar egin dezake bukaeran. Bere jokabideak erredentzioa ez ezik, maitasuna dakarkiolako. Zenbait ikerlarik dio Juliek ez duela Olivier maite. Senarrarekin maiteminduta segitzen duela oraindik eta, zentzu horretan, suzedaneo bat dela Olivierren maitasuna. Sandrine ezagutu ostean, senarrarengatik sentitzen zuen maitasun idealizatu hura desagertu da, ostera. Are gehiago, urruntze horren zantzuak lehenago ere suma daitezke. Juliek Antoine-ri bere gurutzedun katea –Patriceren maitasunaren ikurra– oparitzen dionean, kasu. Funtsean, senarraren maitasunaren sakrifizioa ezinbestekoa gertatzen da Julierentzat bizitzara itzuli eta maitasun berri bati ateak zabal diezaizkion. Julieren negar malkoak, finean, ez dira-eta nahigabearen malkoak. Erredentzioa erdietsi ostean, maitatzeko libre den emakume baten malkoak baizik. Eta, bukaerako irriak, maitasun horren benetako izaera biluzi egiten du. Amaierako plano-sekuentziak Kieslowskiren pekatarien arteko elkartasunaren ideia islatzen duela dioenean, errua eta sufrimendua partekatzeagatik elkartuta mantentzen den komunitate bati buruz ari da Zizek. Lagun hurkoa, bere inperfekzio guztiekin, maitasunez onartzen duena. Elkartasun horrek, noski, kutsu kristaua izan dezake. Gizakia, bere ahultasun guztiekin, aintzat hartzen duen maitasuna baita. Baina, arestian adierazi modura, izaera erlijiosoa baino, jite gizatiarra duen maitasuna da. Alabaina, maitasunaren eta askatasunaren artean kontraesanik ez dagoela uste du Haltofek (2004:130). Bere iritziz, Olivierren maitasuna onartu eta inguruko gizabanakoei estimua eta eskuzabaltasuna adierazten dien unean lortzen duelako Juliek benetako askatasuna. Horren aurrean, gizabanakoak duen maitasun beharrak bere askatasuna mugatu egiten duela aldarrikatzen du Kieslowskik. Aske izan baino, maitatua izatea duela xede. Maitatua izan eta maitatzea, hain justu. “Sentimendu ederrak eduki eta maite duzun norbait izanez gero, zeure askatasunaren aurka doazen hainbat gauza egingo dituzu. Horrela ulertzen dut askatasuna trilogiako hiru ataletan. Maila pertsonalean” (Stok, 1993:215). Beraz, sentimenduen eremuan, gizabanakoaren esparru intimoan, ezinezkoa da askatasuna. Maitasunik gabe bizitzea ez baita posible. San Pauloren hitzak geureganatuz, maitasunik gabe ez baikara ezer. Eta, ondorioz, ukaezina da maitasunak baldintzatzen duela gizabanakoaren askatasuna. Kieslowskik, ordea, ez du baldintzapeko askatasun horri buruzko irakurketa ezkorrik egiten. Maitasuna, pekatarien arteko elkartasun gisa ulerturik, zinemagile poloniarraren unibertso ilunaren argi bilakatzen baita Trois Couleurs (1993-94) LAZKANO-2.indd 148 25/2/12 13:22:52
149 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA trilogian. Hala, Camusen itzaletik urrunduko litzateke Kieslowski amaieran; maitasunak berak itxaropenez zipriztintzen baitu bere zinema, azken batean. Zendu aurretik, Piesiewiczekin elkarlanean idatzitako hiru gidoi utzi zituen Kieslowskik: Zerua, Infernua eta Purgatorioa37, hurrenez hurren. Horixe da, hain justu, Juliek Bleu (1993) filmean egiten duen ibilbidea bera. Heriotza eta suizidio saio ustelaren infernua pairatu ondoren, iraganaren aurkako borrokari heldu beharko dio purgatorio gordin bezain amaigabean; eskuzabal jokatuz, jarrera aldatu eta maitasunari atea zabalduko dion arte. Orduan bakarrik erdietsiko du erredentzioa Juliek. Zoriontsu izateko bigarren aukera. Maitasunaren zerua, alegia. Ibilbide berbera jarraitzen dute ere Blanc (1993) eta Rouge (1994) filmetako protagonistek. Isolamenduaren iluntasun hotzetik maitasunaren argira doazkigu; halabeharra lagun, etika eta itxaropena iparrorratz dituztela.
37. Egitasmo berri batean ari zen Kieslowski heriotzak bere atea jo zuenean. Hain justu, Raj (Zerua), Pieklo (Infernua) eta Czysciec (Purgatorioa) izenburuko filmez osatutako trilogia batean zebilen lanean Piesiewiczekin. Zinemagile poloniarrak ez zuen aipatu filmak zuzentzeko asmorik; Rouge (1994) pelikula egin eta gero, zinema zuzendaritza uzteko erabakia hartu baitzuen. Gidoiak idazteko konpromisoa zuen bakar-bakarrik. Edozelan ere, trilogia berri horren lehen partea izkiriatzeko astia baino ez zuen izan. Kieslowski hil ondoren, Piesiewickek berak amaitu zuen proiektua. Gidoi horietako bi, preseski, zinemara eraman ziren XXI. mendeko lehen hamarraldian. Tom Tykwer alemaniarrak errodatu zuen Kieslowskik Piesiewiczekin batera idatzitako Raj (Zerua) gidoia. Filmak Heaven (2002) izan zuen izenburu eta Berlingo Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu zen. Nahikoa harrera hotza jaso zuen, baina. Hiru urte geroago, Danis Tanovic bosniarrak L’enfer (2005) –Pieklo (Infernua)– filmatu zuen. Zinema kritikari poloniarrek gupidarik gabe egurtu zuten filma; bere “hutsaltasun intelektuala” eta “imitazio izaera” gordin salatuz. Antza, belaunaldi berria ez zen Kieslowskiren espiritua berpizteko gai izan. LAZKANO-2.indd 149 25/2/12 13:22:52
153 5. Blanc 5.1. ‘Blanc’ ala berdintasunik eza Bleu (1993) filmean askatasunaren ezina hizpide bazuen, berdintasunik ezaz egiten du gogoeta Kieslowskik Blanc (1993) ilunean. Frantziar Iraultzaren ikurritzaren bigarren aldarrikapena ere antzua gertatzen da-eta gizabanakoaren eremu intimoan. Halaxe zuzentzen zaio epaileari filmaren protagonista Parisko Justizia Jauregian: “Non dago berdintasuna?”. Frantziako Iraultzaren hiriburuan ez, behintzat. Baina ezta Poloniaren bihotzean ere. Agidanez, berdintasunarentzat lekurik ez da gizakion baitan. Ez du berdintasunean sinesten zinemagile poloniarrak, egiazki. Ez berdintasun politikoan, ezta giza eremukoan ere. Aitzitik, berdintasuna gizabanakoaren xede ez dela pentsatzen du. Gizabanakoak, berdintasuna baino, inguruko guztiak azpiratzea bilatzen duela uste baitu: “Berdintasunari buruzko filma da Blanc, baina kontraesan bat balitz bezala ulertua. Guztiok berdin izatea nahi bagenu bezala ulertzen dugu ‘berdintasuna’. Baina pentsatzen dut hori ez dela inolaz ere egia. Ez dut uste inork, benetan, berdintasuna bilatzen duenik. Jendeak berdinago izan nahi du. Polonieraz esaera bat bada: ‘badira berdinak diren batzuk eta berdinagoak diren beste batzuk’. Horixe esaten zen komunismoaren sasoian eta oraindik ere esaten delakoan nago” (Stok, 1993:217). Parisen bizi den ile-apaintzaile poloniar xelebre bat da Blanc (1993) filmaren protagonista. Karol –Zbigniew Zamachowski– du izena eta Dominique –Julie Delpy– neska frantses ederrarekin dago ezkondua. Emazteak ezkontza-eginbideak bete ez izanagatik epaiketara eramango du Karol. Eta, dibortzioa erdietsi ostean, kalean abandonatuko du. Lanik gabe. Dirurik gabe. Duintasun barik. Arrotza da Karol Frantzian, zinez. Ez du hizkuntza behar bezala menperatzen, lekuz kanpo dago erabat eta ez da egoki gizarteratu ere. Antza, horrek guztiak eragin dio inpotentzia. Berdintasunik ezak, alegia. Hortaz, berdintasuna Frantzian zilegi ez denez gero, Poloniara itzuliko da. Hantxe, baina, ez du berdintasunik bilatuko. Txanponaren ifrentzua baizik. Ez du-eta etsiko emazte ohia babesgabe utzi arte. Pasaporterik gabe. Dirurik gabe. Askatasun barik. LAZKANO-2.indd 153 25/2/12 13:22:52
38. Pertsonaren beraren balio absolutua aldarrikatzen duen pentsamendu korrontea da pertsonalismoa. XX. mende hasieran sortu zen Frantzian eta Emmanuel Mounier filosofoa izan zuen ordezkari nagusia. Kristautasunean ditu bere erroak pertsonalismoak eta zenbait adituren ustez, bederen, existentzialismo katolikoaren adierazpena litzateke. Gizaki pertsonalistak eraiki nahi duen gizarte ereduan funtsezkoa da pertsonarenganako errespetua. Hala, gizakiari ezinbestekoa zaio inguruko beste gizakiekin komunikatzea. Komunikazio hori baita Jainkoan sinestera daraman bidea. Mounierren doktrina bere egiten zuela adierazi zuen Piesiewiczek. Politikaren esparruan, kristautasun libertarioan kokatuko lirateke Mounierren ideiak. LAZKANO-2.indd 154 25/2/12 13:22:52
158 BlAnC Román Gubernek (2002:189), bere aldetik, erakustaldiak voyeur-a desegiten duela dio. Hau da, behatua dena behatua izaten ari dela ohartzen denean voyeur-aren ezkutuko begirada ezereztu egiten dela. Azken finean, elkarrekikotasunak plazeraren desaktibazioa dakarrelako. Ez bakarrik voyeur-arentzat. Baita behatua denarentzat ere. Kieslowski, ordea, urrunago doa. Dekalog VI (1988) filmaren bukaera aldera alderantzikatu egiten baita egoera. Tomeken suizidio saio ustelaren ondoren, Magda ederra baita postari gaztearen gelako leihoa zelatatzen hasten dena. Une horretatik aurrera, ikuspuntua aldatzen da. Ikusleak ez du jada vouyeur-aren ikuspegirik. Behatua izan denarena baizik. Mundua emakumearen ikuspegitik bereganatzen hasten da ikuslea orduantxe. Tomeken begirada bere egiten du-eta Magdak. Postari gaztearen desiraren objektu izateari uzten dio eta haren larruan jartzen da. Ideia hau askoz ere hobeto adierazia dago Krotki film o milosci (1988) pelikulan. Dekalog VI (1988) filmaren bertsio luzean, Magdak bere pisuko leihoari so egiten baitio Tomeken gelako teleskopioaren bitartez. Negarrez ikusten du bere burua. Baina, azkenean, esku batek laztantzen du. Tomeken babesak kontsolatu egiten du filmaren akaberan; begirada eta ametsa uztartuz. Blanc (1993) filmean Dominiquek ez du Karolen begirada bereganatzen eta voyeurismoa nagusi da ia film osoan zehar. Hala eta guztiz ere, desegin egiten da ere amaieran. Zentzu horretan, voyeurismoarekin estu lotutako bi eszena adierazgarri aurki daitezke pelikulan. Lehena, voyeurismoaren gailurraren isla da. Besteak, berriz, bere gainbehera dakar. Karolek Mikolaji Dominiqueren pisua erakusten dioneko eszenan voyeur hutsa bilakatu da ile-apaintzaile poloniarra. Emazteak kalean abandonatu du eta haren pisuko leihora so egiten du Karolek. Argiztatutako pertsianan emazte ohiaren itzala ikus dezake. Haren silueta. Irudiek argi uzten dute bion artean ireki berri den amildegia. Baita botere oreka zein den. Izan ere, Dominique goian dago. Eta, Karol, aldiz, behean. Kaletik behatzen du-eta bere desiraren objektua. Beste gizon baten besoetan amaitzen duen emakume ederra. Blanc eta Le Mépris pelikulen arteko antzekotasunak. Protagonistak –voyeur bilakaturik–, leiho salatariei esker, emazteen fideltasunik ezaren lekuko dira. Pelikularen azken eszena, antzekoa dirudien arren, arras ezberdina da. Kartzelaren patiotik Dominique giltzaperatua dagoen ziegako leihora so egiten du Karolek. Aurreko eszena batean erabilitako prismatiko berberak hartuta, bere desiraren objektua behatzen du. Dominique, ordea, behatua izaten ari dela ohartuta dago. Hortaz, Gubernek dioen modura, bere erakustaldiak voyeur-aren ezkutuko begirada ezerezten du. Magdak Dekalog VI (1988) filmean voyeur-aren begirada bereganatzen zuen bitartean, voyeur-aren bihotzaren jabe egiten da Dominique Blanc (1993) filmean. Behatua denak mimika darabil-eta behatzaileari bere maitasuna adierazteko. Hala, maitasuna gailendu ahala, behatu eta behatzaileen arteko desoreka desagertuz doa. Maitasunak berdintzen ditu, vouyerismoarekin berarekin bukatuz. LAZKANO-2.indd 158 25/2/12 13:22:52
160 BlAnC bitxiaren erretratu gupidagabea dakar. Hala, maletaren xehetasun planotik Karol Karolen zangoen xehetasun planora igarotzen da Kieslowski. Ez da aukera apetatsua, inolaz ere: protagonistaren ibilera nekeza adierazi nahi baitu horrelaxe zinemagile poloniarrak. Presa izan arren, traketsa baita oso. Baldar mugitzen da eta. Bat-batean, gelditu egingo da gizona. Galdurik balego bezala. Noraezean ibiliko balitz bezala. Orduan, panoramika baten bitartez bere itxura ikusiko dugu. Burutik oinetaraino. Janzkera arrunta du eta irrigarri samarra da. Lekuz kanpo dago guztiz eta aipatu planoen bidez nabarmen utzi nahi du hori Kieslowskik. Geldialdi labur horren ostean, bere ibilera trabatuari helduko dio berriz ere Karolek. Justizia Jauregiaren atarian, duda-mudan ibili eta gero, jendarme bati zuzenduko zaio epaitegitik zitazio bat duela galdezka. Poliziak sartzeko esango dio eta Justizia Jauregirantz abiatuko da. Eskaileretan gora doala, uso talde bat uxatuko du. Izututako uso bakarti bati begira geratuko da orduan. Eta, supituki, usoak kaka egingo dio gainean; berokia zikinduz. Umiliazioaren hasiera besterik ez da. Halaxe azaltzen du eszena Kieslowskik: “Eszena horrek, hein handi batean, pelikula laburbiltzen du. Usoak izutu egiten ditu protagonistak. Uso horietako bat ihesi doa hegan eta bera, samur irribarre eginez, so geratzen zaio. Kaka egiten dion arte. Une horretan, zoritxarraren biktima ikusten du bere burua. Hain plazer handiz begiratzen zuen, umiliatua sentitzen dela. Blanc filmaren gaia umiliazioa da: gizakiak ez dira berdinak eta ez dute ere berdinak izan nahi. Berdintasuna ere da gaia. Protagonista ezberdina da: hasieratik liluratu egiten da gora egin, ederto izurtu eta min egiten dion norbaitekin. Umiliatua da. Ez bakarrik gorotzarengatik, naturaren aurrean duen xalotasunak ere engainatu duelako baizik” (Blanc DVDaren estrak). Emazteak umiliatuko duen eszena aurreikusten duen pasartea da usoarena, duda izpirik gabe. Epaitegian jasango duen umiliazio gordinaren iragarpena, alegia. Dominiquek dibortzioa eskatuko baitu bertan; senarrak ezkontza-eginbideak bete ez dituela argudiatuta. Bere inpotentzia igarokorra dela azaltzen ahaleginduko da Karol orduan; ezkondu aurretik emaztea sexualki asetzen zuela ziurtatuz. Maite duela esanez. Epaileak ez du gupidarik izango. Ezta Dominiquek ere. Umiliazioa ez da sexuala soilik. Soziala eta ekonomikoa ere bada. Karol atzerritarra da eta ez du frantsesa behar bezala menderatzen. Hori dela eta, epaitegian nozitutako umiliazioa bikoitza da. Bere inpotentzia jendaurrean agerian uzteaz gain, epaitua izaten ari den Karol eta esker txarreko usoa. Umiliazioaren gaia laburbiltzen duen eszena. LAZKANO-2.indd 160 25/2/12 13:22:53
161 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA herrialdearen hizkuntzan bere burua defendatzeko ere gai ez baita. Hori guztia aski ez balitz bezala, ekonomikoki ere umiliatu egingo du Dominiquek; etxerik, lanik eta dirurik gabe kalean abandonatuko baitu Karol emazte ohiak. Karolek pairatzen dituen umiliazio ekonomikoa eta sexuala hertsiki lotuta daudela dio Geoff Andrewk (1998:40-41). Eta, horren erakusgarri, umiliazio ekonomikoa eta sexuala uztartzen direneko eszena esanguratsu bat aipatzen du: “Umiliazioak ez du etenik eta, sistematikoki, nortasuna, konfiantza eta ondasunak kenduko dizkiote Karoli. Autoz aldegin aurretik, epaitegiaren kanpoaldean maleta lurrera jaurtiko dio Dominiquek. Ondoren, bere kreditu txartela galduko du Karolek kutxazain automatiko batean; banketxean, Dominiquek bere kontua izoztu duela jakin eta berehalaxe, guraizez moztuko dio kreditu txartela banketxeko kutxazainak begien aurrean. Une horretan bertan Karolek egiten duen min keinuak, argi eta garbi, kastrazio konnotazioak ditu”. Egia esan, Andrew ez dabil oso oker. Diruaren eta gizontasunaren artean harreman zuzena baitago Blanc (1993) filmean, zinez. Poloniara itzuli eta aberats bihurtzen denean, Karolen behin-behineko sexu inpotentzia desagertuko baita erabat. Aurretik, ordea, beste bi aldiz umiliatua izango da. Lehenik eta behin, ile-apaindegian. Kale hotzetatik ihesi, bertan igaroko du-eta gaua Karolek. Hurrengo goizean, berarekin egingo du topo Dominiquek. Emazte ohia limurtu eta harekin larrua jotzeko ahalegin berri bat egingo du orduan Karolek. Alfer-alferrik, ordea. Dominiqueren mespretxua eta irainak jasateaz gain, korrika eta presaka egin beharko du ihes. Ile-apaindegiko gortinei su eman ondoren, errua Karoli egotzi eta poliziaren aurrean salatuko baitu Dominiquek. Mikolaj adiskidearen aurrean ere umiliatuko du emazte ohiak. Beste gizon batekin oheratzen ari den unean metrora jaitsi eta telefonoz hots egingo dio Karolek, eta emazte ohiak, bere orgasmo oihuak entzunaraziko dizkio hariaren bestaldetik. Minari ezin eutsiz, telefonoa eskegi egingo du. Eta, makinak, bi libera irentsiko dizkio. Sumindurik, bi liberako txanpona itzultzeko exijituko dio metroko kutxazainari. Gogo txarrez bueltatuko dio dirua metroko langileak. Bi liberako txanpona eskuan eta samina bihotzean dituela, Poloniara itzultzeko erabakia hartuko du orduan. Umiliazioa da, egiazki, Blanc (1993) filmaren abiapuntua. Dominiquek Parisen Karol umiliatu egiten baitu maila guztietan. Sexualki, sozialki nahiz ekonomikoki ere. Berdintasunik ezak, hain justu, ahalbidetu egiten du protagonistak pairatzen duen umiliazioa. Poloniara itzultzean, ordea, ez du berdintasuna bilatuko; umiliazioari umiliazioarekin erantzutea baizik. Umiliazioak maitasunik ez dakarrela ulertu gabe. 5.4. Kapitalismo basaren kritika Komunismoa erori berri den Polonian nagusi den kapitalismo basa da Karolen garaipenaren testuinguru makurra. Espekulazioak usteldutako Polonia horixe jokaleku aparta da, zinez, ile-apaintzaile xelebrearentzat; dirua erraz bildu eta galdutako maitasuna berreskuratzeko aukera eskainiko baitio. Karolek “berdinago” izateko borrokan emango dituen urratsak biluzi aurretik, ordea, komeni da Kieslowskik Blanc (1993) filmean sasoiko Poloniari buruz egiten duen erretratu gordinari erreparatzea. Izan ere, Karolen arrakastaren satira ilunaren itzalean kapitalismo basaren kritika gupidagabea ezkutatzen da. LAZKANO-2.indd 161 25/2/12 13:22:53
40. XX. mendeko idazle abangoardista esanguratsuenetarikoa da Witold Gombrowicz. Ferdydurke eleberria da, apika, bere lanik ezagunena; Skolimowskik –30 Door Key (1991)– zinemarako egokitu zuena. Argentinan zela, II. Mundu Gerra hasi zen eta bertan egin zituen bizitzako urte asko. Hantxe idatzi zituen ere bere eleberri eta antzerki-lan gehienak. Absurdua eta nortasun kolektiboaren aurkako kritika ziren bere literaturaren ikur eta satira erabili zuen poloniar historia eta ohiturak salatzeko. Horren ondorioz, zentsura jasan zuen komunismoaren sasoiko Polonian. Azken urteak Frantzian egin zituen Gombrowiczek. Vence herrian hil zen, 1969an. LAZKANO-2.indd 162 25/2/12 13:22:53
164 BlAnC Poloniaren degradazio morala da Kieslowskiren salaketa gordinaren oinarria, egiazki. Trantsiziorik gabeko kapitalismo basak ustelkeria eta itxurakerian hondoratu baitu herrialdea. Polonia berrian diruaren boterea da nagusi: edozer gauza eros daiteke eta. Pasaporteak, gorpuak eta borondateak. Baita protagonistak berreskuratu nahi duen emakumearen maitasuna ere. Den-dena dago salgai. Kickasolaren (2004:290) hitzak geureganatuz, gogor salatzen den kapitalismo basa horren karikatura baino ez da Karol. 5.5. ‘Berdinago’ izateko borroka eta mendekua Berdintasunari eskainitako atalean adierazi moduan, Kieslowskik ez du berdintasunean sinesten. Zinemagile poloniarraren iritziz, berdintasuna ez baita gizakiaren xede. Gizakiak ez du-eta besteen pare egon nahi, gorago baizik. Beste guztiak azpiratu nahi ditu. Horregatik, ironikoki, gizakiak “berdinago” izatea duela helburu dio Kieslowskik. Horixe izango da, hain zuzen ere, Karolen erronka Polonian. “Berdinago” izateko borroka, alegia. Karolek bi gauza soil-soilik eramango ditu berarekin Poloniara: emakume eder baten bustoa eta bi liberako txanpona. Bi objektu horiek balio sinboliko handia dute, benetan. Bata zein bestea, Dominiquerekin baitaude lotuak. Edonola ere, izaera arras ezberdina dute. Emakumearen bustoa Dominiqueren maitasunaren oroitzapen samurra zaion bitartean, bi liberako txanponak emaztearen fideltasunik eza dakarkio-eta gogora Karoli. Izan ere, Bleu (1993) filmeko Juliek ez bezala, Karolek ez du ahantzi nahi. Oroitu baizik. Eta, hori, maila formalean ere argi antzematen da Blanc (1993) filmean. Iluntzeiraungipenek Julie erasotzen zuten oroitzapenen irudiak ukatzen zizkiguten trilogiako lehen atalean. Ahazteko borondatea zen nagusi. Horrexegatik ikusleak ez zuen Julie alargun gazteak irudikatutako oroitzapenetara sarbiderik. Karolen kasuan, halakorik ez dago. Ezkontzaren une zoriontsua islatzen duten bi flash-back ikus ditzakegu eta. Horrezaz gain, Karolen beraren gogoeten berri eskaintzen duten hainbat flash-forward ere aurki genitzake. Emakume ederraren bustoa, hain justu, Dominiqueren maitasunaren metafora argia da. Haren ondoan bizi izandako zorionaren oroitzapena, alegia. Eta, hein handi batean, ezkontzaren flash-back idilikoen funtzio berbera jokatzen du. Dominiqueren maitasunaren memoriak, ordea, ez du kutsu nostalgikorik. Maite duen emakumea gogoan izateko ez ezik, iraganeko maitasuna berreskuratzeko ere ezinbestekoa izango baitzaio bustoa Karoli. Poloniara iritsi eta gutxira, zabortegian jipoitzen duen lapur taldeko kideetako batek bustoa apurtu egingo du. Apurtutako bustoa, nolabait, Karolen eta Dominiqueren arteko maitasun harremanaren beraren isla da. Emazte ohiak harremana apurtu egin baitu. Nolanahi ere, anaiaren etxean aterpe hartu eta berehala, emakume ederraren busto apurtuaren zatitxoak LAZKANO-2.indd 164 25/2/12 13:22:53
166 BlAnC Bi liberako txanpona da Karoli Dominiqueren oroipena dakarkion beste objektu sinbolikoa. Baina, maitasunaren oroitzapena bainoago, traizioaren oroitzapena da. Umiliatu zuen telefono deiaren itzultzea baita txanpona. Hala, Dominiqueren fideltasunik ezaren oroitzapenak sortzen dion oinazeak mendekura bultzatuko du ile apaintzaile poloniarra. Rodríguez Chicok (2004:193-4) argiro azaltzen du hori guztia bi liberako txanponaren esanahiaz gogoeta egiten duenean: “Emaztearen fideltasunik ezak sorturiko umiliazioarengatik Karolek sentitzen duen mendeku desira ordezkatzen duen balio metaforikodun objektu-ikonoa da bi liberako txanpona. Kabinako arduradunari exijitzen dion telefono deiaren itzultzea da, eta ez dio txanpon horri uko egingo bere buru-estimua berreskuratu arte: Dominique Poloniara erakartzea erdiesten duenean, bere nortasuna ordezkatzen duen gorpua datzan hilkutxara jaurtiko du”. Poloniara itzuli eta gutxira, bi liberako txanpona ibaira botatzen ahaleginduko da Karol. Baina, bere harridurarako, esku-azpian itsatsita geratuko zaio. Montaltek (2003:40) dioenez, Karol abandonatu nahi ez duen txanpon hori “bere metamorfosi pertsonalaren benetako zantzu” bihurtuko da. Hots, “arrakasta ekonomikoaren bidea irekiko dion giltza”. Eta, era berean, protagonistak berak emazte ohiaren aurka hartuko duen mendeku latza ere ahalbidetuko du. Bere mendeku desiraren metafora bilakatuko da. Ibai ertzean jazotzen den eszenaren ostean, esku-azpian itsatsitako txanponari begiratu eta irri egingo du Karolek. Eta, jarraian, enigmatikoa zaigun flash-forward esanguratsu bat dakarkigu Kieslowskik. Bi iluntze-iraungipenen arteko eszena labur bat da. Ate bat ireki eta gela batera sartzen da Dominique. Ondoren, atea itxi egiten da; iluntasuna nagusituz. Aurrerago, prozesua errepikatu egingo da. Mahai baten gainean bira eta bira dabilen bi liberako txanpona esku azpian harrapatuko du Karolek. Eskua altxa eta txanponaren ifrentzua ikusiko dugu. Erresumina irakurriko dugu segidan ile apaintzailearen begiradan. Eta, orduantxe, aurrekoarekin antz handia duen beste flash-forward bat tartekatuko du zinemagile poloniarrak. Oraingo honetan, pantaila gurutzatu ahala arropa kenduz doa Dominique logelarako bidean. Iluntze-iraungipen batek eteten du, baina, eszena. Filmaren bukaera aldera bakarrik ohartuko gara aipatu bi flash-forward horiek eszena beraren parte direla. Bere heriotzaren berri faltsua erabilita, Poloniara erakarri du Karolek Dominique. Senar ohiaren ustezko ehorzketatik hotelera itzuliko da modelo ederra une jakin batean. Gelako atea ireki eta biluzten ari dela, argia piztu eta ohean zain aurkituko du Karol. Ondorengo orduetako pasioaren itzalean, ordea, mendekua ezkutatzen da. Hortaz, Dominique hoteleko gelara sartzen deneko eszena aurreikusten duten flash-forward horiek, hain zuzen ere, Karolek irudikatzen duen mendekuaren isla dira. Rodríguez Chicok dioena berrartuz, mendekua gauzatu baino apurtxo bat lehenago askatuko du bi liberako txanpona Karolek. Dominique Poloniara erakarriko duen tranpa prest duenean, alegia. Negozio gizon aberatsa bihurtu da ile apaintzaile poloniarra. Baina hori ez zen bere helburua. Dominique berreskuratzeko bidea baizik. Behin hori ziurtatuta, bere nortasuna ordezkatzen duen gorpua dagoen hilkutxara botako du txanpona. Irudiak kutsu sinboliko handia du, benetan. Keinu horrekin iraganeko Karol inpotente hura ere abandonatzen duela dirudi eta; iragan samina atzean uzten duela betirako. LAZKANO-2.indd 166 25/2/12 13:22:54
167 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Bi liberako txanponak Karolen mendeku desira sinbolizatzen du. Mendekua prest duenean, bota egingo du txanpona. Beraz, mendeku goseak hauspotzen du Karol ile apaintzaileak kapitalismo basaren mende den Polonia ustel horretan barrena arrakasta ekonomikoa lortzeko abian jartzen duen egitasmo maltzurra. Anaiaren ile apaindegiak ez du aski diru ematen. Horregatik, legez kanpoko gaizkileen artera hurbilduko da. Hasiera batean, bizkarzain lanak egingo ditu; aberats bihurtzeko benetako aukera iritsiko zaion arte. Lo dela itxura eginez, nagusiak beste gaizkile batekin edukitako elkarrizketa bat entzungo du Karolek. Inguruko nekazariei iruzur eginez, lur sail batzuk merke erosi eta bertan euren biltegiak eraiki nahi dituzten Hartwig eta Ikea enpresei garesti salduta etekin handiak lortzeko intentzioa dute. Asmo handiko espekulazio horretan aurrea hartuko die Karolek, baina. Eta, nagusiari eta haren kideari txantajea eginez, diru mordoa bilduko du. Ondoren, Mikolaj bazkide hartuta, negozio gizon aberats bilakatuko da Karol. “Berdinago” izateko borroka horrek irauten duen artean, Karolen irudia ere aldatuko da. Zentzu horretan, oso adierazgarria den eszena bat dago filmean. Asmo handiko espekulazioaren lehen lur saila erosi berritan gertatzen da, hain justu. Erosketa eta gero, nekazariaren etxean lo egingo du Karolek. Biharamunean, amabirjina eta Jesus haurtxoa ageri diren koadro baten kristalaren isla erabiliz, ilea orraztuko du. Ez ohi bezala, ordea. Finantza marrazoek orrazten duten eran baizik. Ilea atzera orraztuz. Aurreratze gisa uler daiteke eszena bi arrazoigatik. Batetik, Eliza babes bezala darabilelako nagusiak eta haren bazkideak mehatxu egiten diotenean (herentzia Elizari utzita, negozioa egiteko aukerarik ez lukete izango-eta espekulatzaileek). Eta, bestetik, negozio gizon aberats bihurtzen denetik aurrera aipatu orrazkera erabiliko duelako protagonistak. Bitxikeria hutsa dirudien arren, berariaz egindako zerbait da eta bere garrantzia du. Karolen garaipen ekonomikoaren isla baita bere orrazkera berria. Dominique Poloniara erakartzean, ostera, ohiko orrazkera berreskuratuko du Karolek. Aberastasuna bainoago, emaztearen maitasuna duelako xede. Emaztearen maitasuna berreskuratzeko, berdintasuna lortu ordez, “berdinago” izatea du helburu Karolek. Emaztea baino gehiago izatea, hitz bitan. “Berdinago” izateko borroka gordin hori ahalik eta egokien adierazteko, pelikularen alde formala irudimen handiz atontzen du Kieslowskik. Filmeko protagonista arrakasta ekonomikora daraman bide ilunaren pasarterik esanguratsuenak soil-soilik erakusten baititu. Eta, eginkizun horretan, maisuki darabil elipsia zinemagile poloniarrak. LAZKANO-2.indd 167 25/2/12 13:22:54
168 BlAnC Rodríguez Chicok (2004:120), hain zuzen ere, elipsiak Blanc (1993) filmaren edukiaren eta formaren arteko harremanean duen rol esanguratsuaz dihardu: “Karolek Polonian bizi dituen pasadizoak erritmo hagitz bizkorrean dira kontatuak; pertsonaiaren igoera soziala bezain bizkorra baita narrazioa. Forma eta hondoaren arteko paralelismo hori dirua erraz eta azkar irabazteko modu oro salatzeko baliatzen du Kieslowskik. Horretarako, elipsi ugari darabiltza zinemagile poloniarrak”. Frantziako partea eta Poloniakoa alderatuz gero, narrazioaren erritmoa arras ezberdina da, zinez. Parisen gauzak mantso-mantso igarotzen dira eta argi dago Dominiqueren meneko dela Karol. Polonian, aldiz, narrazioaren erritmoa bizkorragoa da. “Berdinago” izateko borroka, azkarra izanda ere, prozesu malkarra da. Arrakasta ekonomikoaren bidea luzea baita. Hala, elipsi anitzen bitartez prozesuaren pasarterik adierazgarrienak aukeratu eta eskaintzen ditu Kieslowskik. Lur hartu duen zabortegitik, ile apaindegira darama Karol. Hortik, gaizkileen artera. Eta, handik, negozio gizon aberats izatera. Ile apaintzaile txiro izatetik negozio gizon handi izatera igaro egiten da Karol tarte labur batean. Bilakaera hori behar bezala adierazteko zer hobe aipatu elipsiaren erabilera aparta baino. Bi liberako txanpona abandonatzen duen unean bertan, “berdinago” izateko borroka irabazia du. Aberats bihurtu da Karol eta emazte ohia erakartzeko adina diru badu orain. Hori guztia, ordea, flash-forward-en bitartez irudikatu duen mendeku zitalari ekiteko abiapuntua baino ez da. Tranpa prest dago jada. Mendekuaren sasoia da. Zizekek (2006:81-82) dio berdintasunak Blanc (1993) filmean “kontu garbitze” edo mendekuaren zentzu ironikoa duela. Hau da, modurik umiliagarrienean abandonatu zuen emaztearekin kontuak kitatu egiten dituela Karolek. Eta, neurri handi batean, halaxe da. Mendeku gosea maitasuna bezain indartsua baita Karolen baitan ia film osoan zehar. Gainera, aberats egin ostean, Dominiqueren aurka hartuko duen mendekua flash-forward-en bitartez irudikatzen zaigu. Diruak emazte ohia Poloniara erakarriko duela badaki. Dominique harrapatzeko karnata prest dauka, baina tranpa diseinatzea falta zaio. Emazte ohia erakartzeko Karolek erabiliko duen amarrua iragartzen duen eszena adierazgarri bat bada filmean. Ez da flash-forward bat. Aurreratze bat baizik. Baina, azken finean, antzeko eginkizuna betetzen du. Sortu berri duen enpresaren bazkide egiteko eskatzera doakio Karol Mikolaji. Gabonak dira eta adiskideak autoa aparkatu berri du etxe atarian. Erositako opari kaxak biltzen ari dela, Karol hurbilduko zaio eta bere enpresako bazkide egiteko eskaintza egingo dio. Mikolajek pentsatzeko denbora behar duela erantzun ondoren, elkar agurtuko dute. Eszena ez da bertan amaituko, ostera. Autora sartzear dela, bizitegi-auzoko etxe batetik ateratako hilkutxa bat hil-auto batean zelan sartzen duten ikusiko du filmeko protagonistak. Bere autoko atea itxi eta tarte batez harantz begira jarriko da. Karolen aurpegiaren lehen planoa eskainiko digu orduan Kieslowskik. Gertakariak bere baitan bilduko du Karol. Eta, une jakin batean, irribarre txiki bat ere antzemango zaio. Ikusleak ez daki, noski, une horretan bertan Karoli mendekua egiteko modua otu zaionik. Edonola ere, irudi horiek istorioaren garapenean berebiziko garrantzia LAZKANO-2.indd 168 25/2/12 13:22:54
169 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA izango dutela imajina dezake. Lasterrera, Karol emazte ohiaren aurkako mendekuaren prestatze-lanean buru-belarri dabilenean, aipatu irudien irakurketa egokia egin ahal izango du ikusleak. Emazte ohiak Karolen azken telefono deiari muzin egin ostean, mendeku egitasmoa abian jarriko du ile apaintzaile poloniarrak. Bere heriotza antzeztuko du Dominique Poloniara etor dadin. Elipsia erabiliz, mendeku horren prestatzearen atal ezberdinak dakarzkigu Kieslowskik. Lehenik eta behin, notarioaren aurrean ikusiko dugu Karol. Testamentua aldatu eta ondasun guztiak Dominiqueri utziko dizkio. Segidan, Mikolajekin elkartuko da eta emazte ohiari bere heriotzaren berri emateko eskatuko dio. Auto gidaria, berriz, heriotza-agiriaren bila bidaliko du heriotza ofiziala izan dadin. Eta, hori guztia gutxi balitz bezala, merkatu beltzean erosiko du hilkutxan bera ordezkatuko duen gorpua. Azkenik, Mikolajekin hitzordua egingo du Karolek enpresaren bulegoan. Adiskideak, pasaporte faltsu bat eta Hong Kong-era eramango duen hegazkinaren txartela ere emango dizkio. Ehorzketaren ostean, hotelera itzuliko da Dominique. Bertan, aipatu flash-forward-etan irudikatutako eszena jazoko da. Karol bizirik ikusteak harri eta zur utziko du Dominique. Baina, jarraian, elkarrekin oheratuko dira eta larrua joko dute. Biharamunean, ostera, emazte ohia abandonatuko du Karolek. Handik gutxira, polizia azalduko da Dominiqueren hoteleko gelan; Karol hil dutela eta bera dela susmagarri nagusia esanez. Une horretan, Dominiquek bere larruan pairatuko du Karolek Frantzian bizi izandako babesgabetasuna. Pasaportea kendu eta egin ez duen krimen bat leporatuko baitiote. Horrezaz gain, hizkuntza ulertzen ez duenez gero, arazoak izango ditu ere bere errugabetasuna aldarrikatzeko. Babesgabe sentituko du bere burua erabat. Hasiera batean, modelo frantsesak ukatu egingo du guztia; Karol bizirik dagoela argudiatuz. Baina, supituki, senar ohiaren mendekuaren biktima izan dela ohartuko da eta etsi egingo du. Karolen mendekuarekin lotutako lehen flash-forward-a, bigarrena, eta batak zein besteak aurreikusten duten eszenaren amaiera. “Berdinago” izateko borrokak Karolen mendeku gosea asetuko duen arren, bere benetako xedetik urrunduko du; mendekuaren bitartez ezin izango du-eta emazte ohia berreskuratu. Maitasun harremanaren oreka bortizki aldatu du mendekuak; Karolen mende jarriko baitu Dominique Polonian. Paradoxikoki, Karolen mendeku lazgarria gauzatuko bada ere, maitasuna itzuliko da Dominiqueren bihotzera. Kieslowskik (Stok, 1993:217) dioen bezala, Karolek eta Dominiquek elkar maitatuko dute berriz ere: LAZKANO-2.indd 169 25/2/12 13:22:54
172 BlAnC Hala, Karolen ikuspuntua oinarri harturik, kolore zuriak esanahi negatiboa du oso frantziar atalean. Lehenik eta behin, zuria umiliazioaren kolorea da Karolentzat. Zuri koloreko gorotzaz zikintzen du-eta uso batek ile apaintzailearen trajea Justizia Auzitegiaren atarian bertan. Umiliazio hori, hain justu, emaztearen partetik pairatuko duen umiliazioaren metafora da. Epaitegian, epailearen eta bildutako guztien aurrean, Dominiquek –senarraren inpotentzia agerian utzi eta gero– maite ez duela adieraziko baitu. Ezkontza-eginbideak bete ez izanagatik banaketa legeztatu eta gutxira, zuri koloreko komun-ontzi batean oka egiten ikusiko dugu Karol. Halaber, zuri kolorearen presentzia ere adierazgarria izango da epaitegiaren partea ixten duen azken sekuentzian. Agurraren irudia krudela baita oso. Dominiquek Justizia Auzitegiaren aparkalekuan utzitako autoaren kapota ireki eta Karolen maleta zorura botako du. Segidan, agur keinu hotz bat egingo dio eta autoan aldegingo du. Autoaren atzetik irtengo da lasterka Karol. Alferrik, baina. Autoa, noski, zuri kolorekoa da. Kolore zuriaren kutsu negatiboak ez du etenik Parisko beste eszenetan, zinez eta minez. Kalean abandonatua izan eta gero, kutxazain automatiko baten pantailak zuriz idatzitako hitzen bitartez adieraziko dio Karoli bere kreditu-txartela baliogabetua izan dela. Kolore zurikoa ere izango da emazte ohiak poliziari hots egiteko erabiliko duen telefonoa. Ile apaindegiaren sua pizteaz salatuko du-eta Karol. Dirurik nahiz pasaporterik gabe, poliziatik ihesi dabilela, Frantziako hiriburuko metroan hartuko du aterpe ile apaintzaile poloniarrak. Hiriaren azpian, inframunduan, infernuak ere zuri kolorea du. Parisko metroan eskean ibiltzeko aukeratuko duen galeriaren txokoa lauza zuriz bete-betea baitago. Orobat, Karolek metroko zorura botako dituen papel-biribilkiak kolore zurikoak izango dira. Ile apaintzaile gisa irabazitako sari eta tituluak dira guztiak. Frantzian, antza, inongo baliorik ez dutenak. Bere egoera latzetik ateratzeko Karoli lagungarri ez zaizkionak. Horrenbestez, Karolen ikuspegitik bederen, kolore zuriak konnotazio negatiboak dauzka frantziar atalean. Janina Falkowska ere (Coates, 1999:149) – Blanc (1993) filmaren alde kromatikoa kontuan hartu duten aditu gehienak ez bezala– ondorio berera heltzen da: “Kolore zuriak berebiziko garrantzia du Blanc filmean. Kolore horrek, Karolen bizitzaren gordina ez ezik, senar ohiaren sufrimenduarekiko Dominiquek agerian uzten duen axolagabetasun krudela ere sinbolizatzen du. Parisko eszena guztietan senarrak egiten dituen aurrerapen ororen aurrean Dominiquek duen jarrera bihozgabea groteskoa izatera iristen baita”. Ildo horretatik jarraituz, zuri koloreak kutsu positiboa bereganatzen du poloniar atalean Karolen ikuspegia aintzat hartuz gero. Arrazoi du Hiltunenek ikuslearen ikuspuntutik poloniar ataleko zuritasunak hoztasuna eta iluntasuna iradokitzen dituela dioenean. Karolen begiradan, ordea, iluntasun hori argi bilakatzen da. Zabortegi batean zauriturik izan arren, bere lurraldean baitago. Eta, testuinguru horretan, ez da arrotz ezta ezberdin ere sentitzen. Elurreztaturik dago etxerako bidea eta zuria da ile-apaindegiko ataria. Anaiaren lan-uniformea bezalaxe. Anaiak berak dakarkion haragi-saldako edalontziaren modura. Etxeko babesaren kolorea da zuria Karolentzat Polonian egiten dituen lehen asteetan, baiki. Baina hori guztia gutxi balitz bezala, Karolen arrakasta ekonomikoaren bidea ere zuriz dago margotua. Hala, zuri kolorekoa da protagonistak lur sailekin espekulatzeko darabilen LAZKANO-2.indd 172 25/2/12 13:22:54
174 BlAnC baitezake. Bigarren plano zuria, berriz, aurrekoaren ondorio zuzena da. Banatzen zituen arazo nagusia konponduta, maitasunaren atea zabalik dago. Eta, bigarren plano zuri horrek, elkar maite dutela adierazten du. Karolen ikuspegitik ez ezik, Dominiqueren ikuspegitik ere maitasunaren metafora baita zuria. Iraganeko maitasunaren berpiztea sinbolizatzen du. Eztei eguneko flash-back-aren bukaera. Lehen bertsioan, goiko kasuan, Dominiquek, irri eginez, Karoli so egiten dio eta eszena amaitzen da. Bigarren bertsioan, beheko kasuan, elkarri musu ematen diote eta zurira urtze batekin bukatzen da dena. Horrenbestez, kolore zuriaren polisemia bi eremu ezberdinetan islatuko litzateke. Ikuslearen begirada oinarri harturik, Hiltunenek eta beste hainbat ikerlarik ere defendatutako tesia gailenduko litzateke. Argiaren hiriburua litzateke Paris. Ilunaren hiriburua, aldiz, Varsovia. Alabaina, kolore zuriaren polisemia Karolen begirada subjektibotik interpretatuz gero, arras ezberdina litzateke irakurketa. Guztiz aurkakoa, alegia. Kolore zuriaren kutsu negatiboa Parisen ardaztuko bailitzateke. Eta, positiboa, berriz, Polonian. Azken interpretazio hau da, gure aburuz bederen, pisurik handiena duena. Protagonistaren begirada subjektiboaren bitartez ulertzen baita egokien kolore zuriaren polisemia. 5.7. Itxaropena, maitasunaren zubi Galdutako maitasuna berreskuratuko duen esperantzak gidatzen du Karol umiliatua Polonia ilunean barrena. Odisea gordin horretan, itxaropena aldarrikatzen duen eszena adierazgarri bat dago. Karol eta Mikolaj Vistula ibai izoztuaren gainean patinatzen dutenekoa, alegia. Eszena alai eta argitsu hori aurretik metroan jazotako eszena ilun baten ondorio zuzena da, baina. Bertan, bere buruaz beste egin nahi du Mikolajek. Horrek, ordea, bere familia atsekabetuko luke eta ez du halakorik nahi. Beraz, Karol kontratatuko du hil dezan. Suizidioak hilketa itxura izateko, hain zuzen ere. Ile apaintzaileak, ordea, jaurtigairik gabeko munizioa erabiliko du adiskideari tiro egiterakoan. Ondoren, hurrengo bala benetakoa dela esan eta oraindik bere buruaz beste egiteko asmoa ote duen galdetuko LAZKANO-2.indd 174 25/2/12 13:22:55
175 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA dio Mikolaji. Eta, adiskideak, damuturik, suizidioari uko egingo dio. Jarraian, elkarrekin mozkortu eta Vistula ibai izoztuan patinatuko dute. Eszena eder horrexek pelikularen tonu zinikoarekin apurtu egiten duela dio Kickasolak (2004:289). Izan ere, eguzki izpiek argiztatutako bi adiskideen aurpegi alaiek filmaren unerik transzendentalena dakarte. “Preisnerren tangoak eta izotz gainean alai irrist egiten dabiltzan bi gizonen irudiak bizitasun handia ematen diote neguko urmael izoztu bezain argitsuari. Dekalog I filmeko Pawel txikia gogora dakar eszenak; izotzari zion maitasunak gaztetxoari ekarritako bukaera tristea. Eszena hori, ordea, Pawelen erredentzio moduko zerbait litzateke. Bi gizonak lurrera erortzen dira alaitasunak akiturik, eta Mikolajek, berriz ere haur bat balitz bezala sentitzen dela nabarmentzeaz gain, ‘guztia da posible’ oihukatzen du. Une existentzial hori, itxaropenari irekitako leihoa da”. Annette Insdorfek (1999:165) argudiatzen duen bezalaxe, “biak hil egiten dira birjaiotzeko; bigarren aukera bat izateko”. Bizitzak ez du Mikolaj asebetetzen, ez du hainbeste sufritu nahi. Horregatik erabakiko du suizidioaren bidea hartzea. Jaurtigairik gabeko munizioak heriotzaren hatsa dakarkionean, baina, iritziz aldatuko du. Bizitzaren aldeko hautua egingo du. Bigarren aukera bat izango du orduantxe. Karolek ere hil beharko du bigarren aukera hori izateko. Karolek eta Mikolajek ibai izoztuaren gainean mozkorturik patinatzen duteneko eszenan, hain justu, bizitzaren apologia egiten da. Itxaropenaren aldarrikapena. Mikolajek, ostera, beste zeregin esanguratsu bat ere badu Blanc (1993) filmean, zinez; epaile zaharrak Rouge (1994) filmean duen rol bertsua jokatzen baitu; Karolek bere patua aldatu eta bigarren aukera bat izan dezan pertsonaia funtsezkoa da eta. Halabeharrak eragingo du bi etorkin poloniarren elkartzea Parisko metroan. Poloniar melodia nostalgiko bat interpretatzen ari den eskalearen ondora hurbilduko da Mikolaj. Hitz bakan batzuk trukatu ostean, pattarra partekatuko du Karolekin eta penak kontatuko dizkiote elkarri. Adiskide egin eta gutxira, Mikolajek Poloniara modu klandestinoan sartzen lagunduko du Karol. Geroago, ataka etiko zail batean jarriko du ile apaintzailea. Eta, bertatik onik irten ondoren, galdutako maitasuna berreskuratzeko emango dituen urrats guztietan alboan izango du Mikolaj protagonistak; itxaropenaren aldeko borrokan bidelagun aparta. Orobat, Karolen patuarekin eta itxaropenarekin berarekin ere loturik daude filmeko flash-forward-ak. Pelikula hasierako sekuentzia hiru aldiz eteten duen maletaren flash-forward-ak, hain zuzen ere, Karolen itzulera klandestinoa iradokitzen du. Eta, Dominique hotel poloniarreko gelan sartzen deneko unea irudikatzen duten beste biek, berriz, Karol eta Dominiqueren elkartzea aurreikusten dute. Oraingoan, baina, itxaropenak zipriztintzen du protagonistaren beraren patua. Alde batetik, Karoli ezinbestekoa zaiolako Frantziatik Poloniara ihes egitea bigarren aukera bat izateko. Eta, bestetik, aipatu azken bi flash-forward-ek, Karolek Dominiqueren aurka hartuko duen mendekuarekin zerikusirik duten arren, senar-emazte ohien sexu harreman arrakastatsua iragartzen dutelako. Edonola ere, bigarren flashback-a da, duda izpirik gabe, Karol eta Dominiqueren arteko maitasun harremanaren itxaropena hobekien islatzen duena. LAZKANO-2.indd 175 25/2/12 13:22:55
176 BlAnC Rodríguez Chicok (2004:196), hain justu, bigarren flashback itxaropentsu horrek Karol eta Dominiqueren arteko maitasunaren berpiztea dakarrela dio: “Kartzelako maitasun begiraden eszenaren aurretik, senar-emazteen ezberdintasun arazoa konpondu eta posible egin du maitasuna Kieslowskik. Gogora dezagun nola erabili izan zuen ezkontza eguneko flash-back bat Karolen itxaropena elikatzeko irudi bezala: irudi horretan, bere emaztea tenplutik zuriz jantzita irteten zen eta kamerari so egiten zion oroitzapena amaitzen zenean. Orain, Karol heldu egin denez gero, zuzendariak ikuspegia aldatzen digu eta Dominique da ezkontza eguna oroitzen duena; bere baitan suspertu diren une horiek berriz ere bizi nahi izango balitu bezala: irudiak aurreko flash-back-ean baino segundo batzuk gehiago irauten du, Karol azaltzen da eta elkarri musu ematen diote. Horrekin, maitasunaren zirkulua bete dela adierazi nahi du Kiesloswkik”. Bigarren flash-back hori gertatzen deneko testuinguruak berebiziko garrantzia du, zinez eta minez. Dominiqueren hoteleko gelan sartuko dira poliziak eta senar ohiaren heriotzaren susmagarri nagusia dela adieraziko diote. Hasiera batean, guztia ukatu eta Karol bizirik dagoela esango die Dominiquek. Baina, berehala, senar ohiak atondutako tranpan erori dela ohartuko da. Eta, une horretan bertan, eztei eguna oroituko du. Arrazoi du Rodríguez Chicok bigarren flash-back hori aurrekoaren segida dela dioenean. Eszena ez da-eta Dominiquek Karoli eskaintzen dion irriarekin amaitzen; elkarri ematen dioten musuarekin baizik. Dena dela, ezin esan flash-back horrek Dominiqueren ikuspuntua ordezkatzen duenik bakar-bakarrik. Karolen beraren irudi batzuk tartekatzen ditu-eta Kieslowskik aipatu flash-back horretan; biek ala biek ikuspuntu hori berbera partekatzen dutela iradokiz. Halaber, bigarren flash-back-aren aurretik, senar ohiarekin berriz ere maitemindu dela Dominique argi uzten duen beste seinale argi bat dago. Dominiqueren etsipena irudikatzen den unean bertan, uso baten hegal hotsa entzun daiteke eta. Soinu efektu hori berezia da oso, benetan. Blanc (1993) filmean usoak –usoen hegal hotsa, bereziki– sarritan azaltzen diren arren, Karolekin baitaude lotuak beti. Bakardadea eta sasoi zoriontsuen nostalgia ere adierazten dute. Hala, Karolentzat, usoa Dominiqueren galeraren metafora bilakatzen da. Parisko Justizia Jauregiaren eskaileretan umiliatzen du uso bakartiak Karol. Metroan ere azaltzen da uso bat eta, emazte ohia gogoan, ilusioz so egiten dio filmeko protagonistak. Karol bere heriotza sinesgarri egiteko erosi duen gorpuari begira ari dela ere, uso bat entzun eta ikusiko dugu. Hegal hotsa, nagusiki, emazte ohiaren oroitzapena den emakume ederraren bustoarekin dago lotua. Erakusleihoan ikusten duenean, anaiaren etxean musukatzen duenean nahiz haren begiradapean amesgaizto batek esnatzen duenean ere entzun daiteke-eta hegal hotsa. Inguruan, baina, usorik ez dago. Hegal hotsak estradiegetikoa dirudi. Horregatik berezia egiten da oso hegal hotsa Dominiqueren kasuan estreinakoz entzutea. Arrazoia argia da. Lehen aldiz, Karolen larruan da Dominique. Maitemindurik eta bakarrik. Hegal hotsak, berriz, eztei eguna dakarkio gogora. Eliz atarian elkarrekin hegan egiten zuten usoen hotsa. Karol eta bera zoriontsu zireneko sasoia, alegia. Karolek eta Dominiquek partekatzen duten flash-back erromantikoak eta usoen hegal hotsak ere argi uzten dute elkarrekin maitemindurik daudela biak. Rodríguez Chicok dioenaren kontra, ordea, maitasunaren zikloa ez da bete. Izan ere, Karol eta Dominiqueren maitasunak ezinezkoa izaten darrai oraindik. Banaturik segitzen baitute. Presondegiko LAZKANO-2.indd 176 25/2/12 13:22:55
177 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA murruek urruntzen dituzte-eta senar-emazte ohiak. Hala eta guztiz ere, Dominiqueren maitasuna berreskuratu du Karolek. Eta, horrexek, epe laburrera maitasunaren zikloa beteko den itxaropena bizirik mantentzen du. Itxaropen horren isla erromantikoa da Blanc (1993) filmaren bukaera hunkigarria, zinez. Prismatikoak hartuta, kartzelako patiotik Dominique atxilo dagoen ziegako leihora so egingo du Karolek. Emazte ohia, Karol begira ari zaiola oharturik, harekin komunikatzen hasiko da mimika erabilita. Ez duela ihes egiteko asmorik adieraziko dio lehen-lehenik. Eta, irribarre eginez, zigorra bete eta gero, berriz ere berarekin ezkonduko dela aitortuko dio. Ondoren, kamerak Karolen lehen planoa eskainiko du. Ile apaintzaileak prismatikoak jaitsiko ditu supituki. Orduan, travelling mugimendu azkar baten ostean, haren aurpegiaren lehen plano handi bat erakutsiko digu Kieslowskik. Negar batean dago Karol, eta malkoak masailetan behera erortzen zaizkio. Halaz guztiz ere, malko artean bere irria suma daiteke. Itxaropenaren irria da. Elkarrekin maiteminduta daude. Karol eta Dominiqueren arteko maitasuna berpiztu egingo da filmaren azken eszena hunkiberan. Salvador Montaltek (2003:32), beste zinema aditu askok bezalaxe, tristea dela dio Blanc (1993) filmaren amaiera. Karol eta Dominique elkarrekin maiteminduta egon arren, haien maitasuna ezinezkoa delako. Itxaropen zantzurik ez dago haren irakurketan, egiazki. “Karol eta Dominiqueren zoriontasunik eza –maitasunari uko egiteagatik– leihoengatik azpimarratua da. Parisen, itzal antzerki gisara, emazte ohiak beste gizon batekin duen harremanaren berri ematen duenak bere erantzuna izango du Polonian. Bertan, leihotik ere, bere mende izateko kartzeleratu duen senar ohiari begiratzen baitio Dominiquek. Protagonisten banaketaren irudikatze hori aski ez balitz, argiztapena darabil Kieslowskik banaketa beraren sentsazioa indartzeko”. Maitasunaren zikloa betetzen ez bada ere, nekez esan daiteke protagonistek banaturik bukatzen dutela. Fisikoki urrun dauden arren, sentimendu aldetik hurbil baitaude. Are gehiago, elkartuko diren itxaropenaz zipriztindurik dago pelikularen amaiera. Kieslowskik berak ere istorioa ondo bukatzen dela adierazi zuen (Coates,1999:172) elkarrizketa LAZKANO-2.indd 177 25/2/12 13:22:55
178 BlAnC batean: “Istorioa ondo bukatzen da. Happy end moduko bat da. Elkarri gorrotoa izan diote. Dominiquek Karol gorroto zuen. Eta, Karolek, berriz, umiliatu zuelako gorroto zuen Dominique. Baina, amaieran, gorrotoari gailentzen zaio maitasuna”. Karol eta Dominiqueren arteko bikote harremanean maitasunak gorrotoa mendean hartzen duela da esanguratsuena Kieslowskirentzat. Elkar maite dutela, alegia. Horrek, ordea, ez du maitasun harremana ezinezkoa denik esan nahi, inolaz ere. Azken eszenari buruz egindako irakurketa oinarri harturik, Karol eta Dominique elkarrekin itzuli eta maitasunaz gozatzeko bigarren aukera bat izango dutela iradokitzen baitzaigu. Itxaropentsu izateko zantzurik bada-eta filmean. Kartzelako eszenaren aurretik, kasu, anaiak Karoli abokatuak tunelaren amaieran argi bat ikusten duela esaten baitio. Beraz, filmaren bukaeran erredentziorik ez dagoen arren, maitasunaren zirkulua itxiko den itxaropenik bada. Zentzu horretan, Zizekek (2006:66) arrazoi izan dezake Blanc (1993) Stanley Cavell-ek41 “birrezkontza komedia” gisa definitu zuen Hollywoodeko generoari buruz Kieslowskik egindako bertsioa dela dioenean. Batean zein bestean, bigarren ezkontza baita soil-soilik benetako ekintza sinbolikoa. Edonola ere, Rouge (1994) filma da bukaera itxaropentsuaren interpretazioa egokia dela argi uzten duena. Izan ere, aipatu filmaren epilogoan, ferryaren hondoratzetik bizirik irtengo dira Karol eta Dominique. Kartzelan zela, Dominiquek Karoli egin zion promesa bete dela dirudi; maiteminduen itxaropena errealitate bihurtu dela. Alegia, berriz ere ezkondu eta elkar maitatzeko bigarren aukera bat izango dutela pelikularen protagonistek. Eta, oraingo honetan, zalantzarik gabe, maitasunaren zirkulua itxi egin dela esan genezake. Itxaropena maitasun bilakatu dela.
184 RoUgE Baina, benetakoa al da anaitasun hori? Valentine gaztearen anaitasuna eta anaitasunaren kontzeptu klasikoa bera ere zalantzan jarriko ditu epaile zaharrak harekin izango duen elkarrizketa garratz batean: -Joseph Kern: “Zergatik jaso zenuen Rita kaletik?” -Valentine: “Autoarekin harrapatu nuelako. Zauritua zegoen eta odola zerion”. -Joseph Kern: “Abandonatu izan bazenu, kontzientzia alhatuko zitzaizun. Ziurrenik, burua txikitutako txakur bat azalduko litzaizuke ametsetan”. -Valentine: “Bai”. -Joseph Kern: “Orduan, norengatik egin duzu hori?” Valentinek zerbait egin du besteen alde. Baina ez anaitasunarengatik, bere larruan gozo bizi nahi duelako baizik. Anaitasunik ez dago haren jarreran. Horixe da, behintzat, epailearen hitzek islatzen dutena. Hala, Kieslowskik bere alter ego ezkorraren bidez ezintasunaz mintzatzen zaigu beste behin. Anaitasunaren ezintasunaz, hain justu. Anaitasunaren arrastorik ere suma daiteke Valentine eta haren anaia drogazalearen arteko harremanean. Elkarren arteko telefono bidezko elkarrizketan argi ikus daiteke haien artean enpatia handia dagoela. Valentinek droga trafikatzailearen aurrean duen jarrera oldarkorra42 ere adierazgarria da. Anaitasunaren adierazpen hau, ordea, ez da oso agerikoa. Ahulegia da, beharbada, anaitasunaren diskurtsoa bere kabuz egituratzeko. Anaitasun mota horren sinesgarritasuna ezbaian jar lezakeen hipotesirik ere aurki daiteke, baina. Ama eta anaia abandonatu dituen ustea du Valentinek ia film osoan barrena. Horrek —txakurraren harrapatzeak bezala—, kontzientzia alhatzen dio. Beraz, anaitasunak baino areago, errudun kontzientziak baldintzatuko luke bere jokabidea. Anaitasunaren kontzeptuaren anbiguotasunarekin jolasean dabil Kieslowski filmaren tarterik handienean, egiazki. Valentineren ikuspuntuarekin identifikatzen da ikuslea hasieran eta modelo gaztea anaitasunaren eramale dela sinisten du… epailearen argudioek zalantza pizten duten arte: Zein da Valentineren jarreraren benetako zioa? Epailearen ezkortasunak kutsatu egiten du ikuslea. Eta, bukaeran, dudak anaitasunaren ezintasuna aintzat hartzera garamatzala dirudi. Anbiguotasuna saiheste aldera, anaitasunaren izaerari buruzko eztabaida mamitsua prozesu gisa ulertzea ezinbestekoa da. Horretarako, Joseph Kern epailearen eta Valentine modeloaren arteko dikotomiatik abiatu beharra dago. Pertsonaia misantropikoa da epailea. Pertsonaia purua, berriz, Valentine. Film osoan zehar dialektika gartsu batean murgilduta daude biak ala biak. Bi ikuspegi filosofiko ezagunen arteko borrokaren —Rousseau versus Hobbes— parametroen arabera interpretatu behar baita Rouge (1994).
185 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Epaileak ez du gizakian sinesten jada. Maitasunaren traizioa nozitu du. Epaile gisa gizakiaren ankerkeriaren lekuko izan da. Eta, hori guztia aski ez balitz bezala, bera ere mendekuaren gatibu erori da. Gizakia gizakiarentzat otso, beraz. Gizatasunean federik ez duenez gero, anaitasuna entelekia bat baino ez da epailearentzat. Iruzurra besterik ez. Itxaropenik ez dago eta heriotzaren zain geratzea da irtenbide bakarra. Anaitasunaren pertsonifikazioa da, ostera, Valentine xaloa. Gizakiaren ontasunean sinisten du: “Oker zaude. Erabat oker. Jendea ez da hain gaiztoa. Ez da egia”. Gizakia berez ona da eta gaizki jokatzen baldin badu, ahultasunak baldintzatuta jokatzen duelako ei da. Denborak aurrera egin ahala, epailearen ikuspegia nagusituz doa. Valentineren anaitasunaren oinarriak berekoikeriak ustelduta daudela aditzera emateaz gain, anaitasunaren izaera berbera ere ezbaian jartzen baita. Hots, Valentineri errudun sentimenduak barneak ausiki egiten dizkiola eta horrexegatik jokatzen duela jokatzen duen moduan iradokitzen zaigu. Anaitasunaren ezintasunaren egiaztapenaren aurrean gaudela, alegia. Antza denez, dikotomia apurtu egin da, eta, apurka-apurka, Valentine ere bere printzipioak aldatuz doakigu. Inpresio hori ameskeri hutsa besterik ez da, ordea. Irakurketa partzial baten ondorio baino ez. Filmaren une jakin batean anaitasunaren ezintasunari buruzko arrazoibidea nagusi dela dirudien arren, errealitate hori ez baita erabatekoa. Aipatu borroka dialektikoaren estadio jakin bat baizik. Epailearen tesiak lehentasuna erdiesten duela dirudien arren, anaitasuna gailentzen da amaieran. Valentineren anaitasuna berezkoa dela frogatzen baitzaigu. Hots, bere anaitasun sentimendua ez dela jarrera egoista baten ondorio. Barne-barnetik irtendako zerbait baizik. Hala, elkar ezagutu ahala, haren anaitasunaz zipriztinduz doa epailea. Fedea berreskuratzen du, nolabait esateko. Haien artean anaitasuna ernetzen baita. Eta anaitasun hori da, hain justu, filmaren auzi nagusienetarikoa. Edonola ere, anaitasunaren kontzeptua nahasgarria izan daiteke maiz. Monika Maurer-en (2000:86) iritziz, “errukia ere anaitasunaren nozio berri bat” da eta. Ikuspegi hori aintzat hartuz gero, anaitasuna ez litzateke dialektika luze baten ondorio edo prozesu baten azken emaitza izango. Filmaren hasiera-hasieratik legokeelako presente diskurtso filmikoan. Valentinek epaileari errukia ematen diola aitortzen dion unetik, hain zuzen. Valentine eta epailea lotzen dituen anaitasunaren izaera zalantzan jartzen duenik ere ez da falta. Zenbait zinema adituren43 ustez, Valentine eta epailearen artekoa ez omen da anaitasunezko harremana. Maitasunezkoa baizik. Anaitasuna baino areago, maitasun platonikoa omen dagoelako euren artean. Neurri handi batean, hala da. Gure aburuz, baina, maitasun platoniko horretatik anaitasunerako bidea hartzen dute protagonistek filmaren bukaeran. Funtsean, anaitasuna ez al da maitasuna ulertzeko beste modu bat? Paradoxikoki, Koloreen Trilogia gurutzatzen duen eszena enigmatikoenetarikoan antzeman daiteke argien anaitasunaren aldarrikapena. Beira-edukiontzi batera botila bat botatzen saiatzen den edadetuaren eszena errepikarian, alegia. Rouge (1994) pelikularen
190 RoUgE aurkitzen telefonoaren bestaldean. Paralelismoa argia da. Augusteren maitasunak ere ez du-eta erantzunik jasotzen Karinen bihotzean. Arestian aipatu bezala, antzeko zerbait jazotzen da ere Valentine eta mutil-lagunaren artean. Baina teknikoki komunikazioa posible denean ere, inkomunikazioa nagusitu egiten da giza harremanen eremuan. Valentine bihozberak eta haren mutil-lagun Michelek ezin dute elkar ulertu. Eztabaida da euren arteko komunikazio mota bakarra. Hizkuntza ezberdinak hitz egiten baitituzte. Bata, jelosiaren ahotsa da. Bestea, berriz, maitasunarena. Batek neska-laguna maite duela uste du. Besteak, aldiz, mutil-laguna maite du. Euren arteko komunikazioa gatazkatsua da. Telefonoaren hariak ez ditu hurbiltzen. Urrundu baizik. Hots, ikuspuntu tekniko batetik elkarrekin komunikatu ahal izateko erraztasun eta aukera gehiago eduki arren, gero eta gauza gutxiago esaten diote elkarri giza ikuspegi batetik. Giza garapena ez baita teknologiarenaren pareko. Komunikaziorik ezak bakardadera bultzatzen ditu Rouge planetako bizilagunak ezinbestean. Epaile erretiratua eta Valentine modelo gaztea, batez ere. Neska-lagunaren traizioak eta halabeharrak giza harremanen epeltasunetik erbesteratu dute Joseph Kern epailea. Komunikatzeari uko egin eta mundutik bakartu egin da. Hala, teknologia feed-back gisako komunikazio bat erdiesteko erabili beharrean, bere voyeurismoa elikatzeko darabil soil-soilik. Hartzaile hutsa besterik ez da. Informaziorik igortzeko borondaterik ez duelako, jakina. Eta, noski, jarrera horrek bere bakardadea areagotu egiten du. Valentine xaloak nozitzen duen bakardadearen tipologia arras ezberdina da. Modelo gaztea ez da mundutik bakartu bere borondatez. Duen bizierak bakartu du baizik. Lan arrazoiak direla medio, elkarrengandik urrun bizi dira Valentine eta Michel. Bakardade mota hori egun oso arrunta da gizarte modernoan, egiazki. Mutil-lagunarekin dituen telefono-elkarrizketek Valentinek pairatzen duen bakardadea leundu zezaketen arren, teknologiaren dohai komunikatzailea aho biko ezpata bihurtuko da bukaeran. Modelo gaztearen bakardadea arindu ordez, gordinago egingo baitu. Bitarteko teknologikorik gabeko giza harremanak soilik senda dezake bi protagonistok sufritzen duten bakardade gordina. Hortaz, euren arteko giza komunikazio zuzena sendotu ahala, bakardadearen samina desagertuz joango da pixkanaka-pixkanaka. Irakurketa bertsua dakar Dave Kehr-ek (1994) To Save the World artikulu mamitsuan: “Valentine maitalearen itzuleraren zain dago. Epaile erretiratua, berriz, heriotzaren zain. Eurena partekatutako bakardadea da. Baina, bat-batean, zerbait garrantzitsua gertatuko da euren artean. Anaitasuna, beharbada”. Kieslowskirentzat ere ezinbesteko garrantzia du komunikazioak. Hala, komunikazioaren beharraz luze eta sakon mintzatzen zaigu zinemagile poloniarra Murri (1998:11-13) irakasle eta zinema ikerlari italiarrari eskainitako elkarrizketan: “Beharraz baino gehiago, esperantzaz hitz egingo nuke. Komunikazioa posible izan daitekeen itxaropenaz. Ezkorra naizenez gero, ez dut itxaropen gehiegirik. Baina, lantzean behin, esperantza hori ene bizitzan loratu egiten da”. Eta, are gehiago: LAZKANO-2.indd 190 25/2/12 13:22:56
191 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA “Ikerketa edo galdeketa itxurako filmak errodatu ditut ni neu naizelako erantzunak nahi dituena, eztabaidan aritu nahi duena, hitz egin nahi duena. Funtsezkoa da niretzat jendearekin hitz egitea; normalean ahal dudan guztia egiten dut ezagutzen ez ditudan pertsonekin iritziak elkartrukatzeko. Modurik zuzenena da pertsonak euren sasoitik zelan urruntzen diren ulertzeko, isiltasuna benetan hausteko gai diren lurrin berriak zeintzuk diren ulertzeko”. Finean, komunikazioari buruzko kezka eta hausnarketa guztiak Rouge (1994) filmean islatzen ditu Kieslowskik. Teknologiak, gizakien arteko komunikazioa bultzatu ordez, komunikaziorik eza dakarrela dio. Eta, horrek, gizakion isolamendua eta bakardadea areagotu dituela salatzen du. Testuinguru ilun horretan, ordea, bada itxaropenarentzat lekurik. Giza harremanetan oinarrituriko komunikazioa zilegi ez ezik, posible ere badelako. Horrenbestez, filmaren amaieran, epaile erretiratuaren eta Valentine modelo gaztearen patuak Kieslowskiren itxaropen horren ispilu bilakatuko dira. 6.3. Epaile zaharra: jainko ala xakelari? Halabeharrak garrantzi handia du Kieslowskiren zineman; Rouge (1994) filmean, bereziki. Ez alferrik, istripu bat da istorioaren beraren abiapuntua. Autoaren irratia ondo entzuten ez delako oharkabetu eta epaile zaharraren txakur emea autoz harrapatuko baitu Valentinek. Ezbehar horrek, hain zuzen ere, bi arima bakartiak bilduko ditu. Dena dela, istripua halabeharraren ondorio denik ezbaian jartzen duenik ere bada. Valentineren autoko irratiaren interferentziak epaileak berak sortu dituela –ezin ahantzi bizilagunen telefono-elkarrizketak zelatatzeko aparatu bat duela– ere interpreta baitaiteke. Alegia, Kern zaharrak istripua eragin duela Valentine xaloa bere ondora erakartzeko. Hortaz, halabeharraren auziari –luze landuko da aurreragoko atal batean– heldu aurretik, komeni da epaile zaharraren izaerari buruz gogoeta egitea. Jainkotiar botereak ditu ala patua iragartzeko ahalmena du? Jainko ala igarle da? Jainkoaren existentziaren auzia mahaigaineratu egiten du etengabe Kieslowskik bere zineman. Dekalog I (1988) apartan, esate baterako, zientziaren eta erlijioaren arteko dialektikaren muin bihurtzen da. Arrazoiaren eta sinesmenaren arteko borrokaren kausa. Gogoeta espiritual hori, ordea, iluna da usu. La double vie de Véronique (1991) filmaren kasuan, mistikoa izatera ere iristen da. Eta, noski, Rouge (1994) filmean ere ezinbesteko garrantzia bereganatzen du Jainkoaren existentziari buruzko hausnarketak. Kieslowskiren zinemak, baina, ez du erlijio kristauaren ikuspegi ortodoxorik eskaintzen. Zentzu horretan, Krzysztof Zanussi poloniarraren zinema katolikotik urrun dago oso. Izan ere, Kieslowskiren xedea ez da inoiz Jainkoaren existentzia aldarrikatzea; aipatu existentzia horri buruzko eztabaida bultzatzea baizik. Ikuslearen erraietan Jainkoaren existentziari buruzko duda iltzatzea, alegia. Hala, Rouge (1994) –Kieslowskiren beste film batzuk bezala– jainkotasunaren presentzia iradokitzen duten zantzuz dago zipriztindurik. Zantzu horiek sinbolo misteriotsuak LAZKANO-2.indd 191 25/2/12 13:22:57
44. Sofa gainean dago lo Véronique. Supituki, argi batek esnatuko du. Sofatik jeiki eta leihora hurbilduko da. Orduan, ispilu baten laguntzaz eguzkiaren argia bere etxera zuzentzen ari den haur bat ikusiko du ondoko etxeko leiho batean. Véroniquek jolasaren erdian harrapatu duela ikusita, leihoa itxi eta desagertuko da mutila. Baina, berehala, argia berriz ere bere gela ilunean jolasean dabilela ohartuko da Véronique. Leihora hurbiltzean, ordea, ondoko etxeko leihoan haurrik ez dagoela ikusiko du. Argiak bere aurpegi harritua argiztatuko du segidan eta kamera subjektibo batek inguratuko du. Argiaren jatorri jainkotiarra ukaezina dirudi hemen. Leihotik sartzen diren eguzki izpiek Valentine argitzen duteneko eszenan, epailea zein modeloa bera pikatuan erakusten dituen plano orokor batean amaitzen den jainkotiar kutsuko atzera-travelling azkar bat dago. LAZKANO-2.indd 192 25/2/12 13:22:57
194 RoUgE Ildo beretik, Kieslowskiren obra ikertu duten zinema ikerlari askok ere epaile erretiratuaren jainkotasun hori azpimarratu izan dute. Hala, Alain Masson-ek (1994:21) Positif aldizkarian epaile erretiratua “haragitu, samurtu eta heriotzaren grina nahiz maitasunaren egia ere aurkitzen dituen Itun Zaharreko Jainkoa” dela dakar La naïveté du manipulateur artikuluan. Tim Lucas (1995) ez da hain urrun iristen, baina epaile erretiratuak naturaz gaindiko botereak dituela aitortzeko ausardia du, bederen: “Kern epaileak bere jainko-gisako abantaila darabil behin izan zen gizonaren eta inoiz topatu ez zuen neskaren arteko elkartzea posible egiteko”. Epaile erretiratuaren natura gizatiarra ala jainkotiarra ote zen argitzeko eskatu zitzaionean, ordea, zera adierazi omen zuen Kieslowskik: “Une jakin batzuetan epaile erretiratuak, istorioaren hari guztiak gobernatzeaz gain, gertakari guztiak eragin dituela dirudi. Bi aukera daude, baina: epaile erretiratua beste pertsonaiak egingo dutena iragartzeko gaitasuna duen xakelari bat da, edo gertakariak nahi bezala moldatzeko aukera eskaintzen dion botere misteriotsu baten jabe da. Nik, behintzat, lehen aukeran bigarren aukeran baino gehiago sinesten dut” (Castro, 1993:39). Joseph Kern ez da zinema aditu batzuek erretratatzen duten Jainko orojakile, nonahiko eta ahalguztidun hori izango, beharbada. Baina beste pertsonaien mugimenduak iragarri ditzakeen xakelari huts bat baino gehiago dela argi dago. Gertakariak iragarri ez ezik, eragin ere egiten baititu sarri. Hastapenetan, jarrera pasiboa du Kern epaile zaharrak. Itun Zaharreko Jainkoak legez, “guztia jakin arren, ez du ezer egiten”. Gizateriatik urrun, bere oskolean ezkutatzen den voyeur misantropo eta ziniko bat baino ez da. Valentinek bere bihotza ukitzen duen arte, noski. Une horretatik aurrera, bere oskola apurtu eta gizabanakoen bizitzen hariak mugitzen hasiko da. Bigarren aukera bat emango dio bere buruari, Auguste –bere anaia birtuala– eta Valentineren arteko elkar topatzea sustatuz. Horretarako, Auguste eta haren neska-lagunaren arteko harremanaren apurtzea bultzatuko du bere burua salatuz. Izan ere, bere aurkako epaiketan Augusteren neska-lagunari maitalea ezagutzeko parada eskainiko dio epaile erretiratuak. Eta, ondoren, Erresuma Batura bidaiatzeko ferrya har dezan konbentzituko du Valentine. Beraz, etorkizuna iragartzeaz gain, pertsonaien bizitzak ere baldintzatzen ditu bere ekintza zein aholkuen bitartez. Horrenbestez, Kieslowskik dioena dioela ere, epaile zaharrak ukitu jainkotiarrik duenik ezin da zalantzan jarri. Ukitu jainkotiarrik izateak, ostera, ez du ahalguztidun egiten. Dave Kehr-ek berak ere epaile erretiratuaren jainkotasunaren inguruko gogoetak ñabartu egiten baititu To Save the World artikuluan bertan. Zinema kritikariak epaile erretiratua Itun Zaharreko Jainkoa dela dioen arren, haren boterearen mugak agerian uzten ditu; Kieslowskiren eta epailearen artean dagoen paralelismo estua nabarmenduz: “Baliteke bera Jainkoa ez izatea inondik ere, bere burua Jainkotzat hartzen duen gizon bat baizik. Zinemagileek ere hala jokatzen dute sortzen dituzten mundu txikietan murgiltzen dituztenean euren pertsonaiak. Kieslowski bezain setatsu bihurtzen du Trintignantek epaile erretiratua. Hala, ez litzateke zail izango Kieslowski erretzaile bakartia epailearen antzeko etxe batean, egoera berean, irudikatzea” (Kehr, 1994). LAZKANO-2.indd 194 25/2/12 13:22:57
197 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA eta justiziaren arteko harreman antzu hori dikotomia bezala irakur daiteke gehienetan. Justiziaren adiera burokratiko hotz horren gailurra Krotki film o zabijaniu (1988) mikatzean aurki dezakegu. Zizekek (1996:238) argi azaltzen du film horretan Kieslowskik zelan nabarmentzen duen legearen eta justiziaren arteko kontraesana: “Legearen metafora-ren porrota adierazten duelako egiten da hain kezkagarria lege makineria hori lanean erakustea. Hots, zigorra krimenarengatik delako metaforikoki ordezkatua: zigorra ez da krimenak eragindako mina arintzeko ordain justu gisa ulertzen. Lege itxura hartzen duen jatorrizko krimenaren errepikapen zantar bezala baizik”. Jainkoaren aginduak gizartean egokitzeak giza justizia bat ezartzea dakar. Giza justizia horren izaera, baina, zalantzan jartzen du Kieslowskik hizpide dugun filmean ez ezik, Dekalog (1988) ilunaren gainontzeko film guztietan ere. Hori guztia gutxi balitz bezala, giza justiziaren inguruko duda horiek azaleratu egiten dira berriz ere Rouge (1994) filmean. Izan ere, Krotki film o zabijaniu (1988) gordinak islatzen duen lege sistema injustu horrek abokatu gaztearen baitan sortzen duen mingostasunaren zantzuak argi eta garbi suma daitezke Rouge (1994) filmeko epaile erretiratuaren jarrera eszeptikoan. Justiziak eskaini ez dizkion bideak bilatzen baititu egia aurkitzeko ahaleginean. Giza justiziaren ezintasunaz ohartarazten gaitu Kieslowskik bere alter ego etsiaren hitz saminen bidez; epaile erretiratuaren bakarrizketa moduko elkarrizketa hitsen bitartez. Justiziak egiaren errora eraman ez duenez gero, voyeurismoa –telefono bidezko espioitza, alegia– darabil epaile erretiratuak egiaren eremura hurbiltzeko: “Egia esan… ez dakit onen ala gaiztoen aldean ote nengoen. Hemen, behintzat, gutxi gorabehera badakit non dagoen egia. Epaimahai batetik baino ikuspegi hobea baitut”. Epaile erretiratuarentzat –eta Kieslowskirentzat, finean–, ordea, legeak egia eta gezurra non dauden erabakitzeko duen asmo hori giza harrotasunaren erakusgarri bat baino ez da. Horrexegatik epailearen bekatu nagusia besteak epaitu izana da. Eta, bereziki, zer den egia eta zer gezurra epaitu izana. Zentzu horretan, epaile erretiratuak Valentinerekin etxean duen azken elkarrizketa adierazgarria da oso. Bertan, aspaldi errudun zen gizon bat absolbitu zuela aitortuko dio Kern zaharrak modelo gazteari. Haren urratsak gertutik jarraitu zituen errudun zela susmatu zuenean, ordea. Halaxe, gizona ezkondu egin zela, hiru seme-alaba eta biloba bat izan zituela eta bakean bizi zela jakin zuen epaileak. Erredentzioa lortu zuela, nolabait. Birgizarteratu zela. Valentinek ondo jokatu zuela esaten dion arren, kexu da epailea: “Onar dezagun. Askatu nuen. Baina zenbat gehiago –errudun ala errugabeabsolbitu nitzakeen? Zer den egia eta zer ez erabaki ahal izate hutsak orain apaltasunik eza iruditzen zait. Harrokeria”. Giza justiziaren naturari buruzko hausnarketa kritiko hori Rouge (1994) filmeko ardatzetariko bat bilakatzen da, zinki. Legea ez da justiziaren sinonimo ia inoiz. Baina, horretaz gain, zer den egia eta zer den gezurra epaitzea ere ez da zilegi. Gizakia gizaki den aldetik, ez baitu epaitzeko legitimitaterik. Giza justiziaren erlatibotasuna da bere zilegitasun ezaren arrazoietariko bat, hain justu. Testuingurua justizia administratzen duen legeak aintzat hartu ohi ez duen aldagai garrantzitsua baita. Valentine eta epaile erretiratuaren aipatu elkarrizketaren azken pasartea litzateke horren erakusgarri. Bizilagunek epaile zaharraren LAZKANO-2.indd 197 25/2/12 13:22:57
198 RoUgE etxeko leihoak apurtu egin dituzte harrika euren telefono bidezko elkarrizketak zelatatu dituela jakin ostean. Jarrera hori, baina, ez da gaitzesgarria epailearentzat: -Valentine: “Ez al duzu beldurrik?” -Epailea: “Nire buruari galdetzen diot zer ez ote nukeen egingo nik euren larruan egon izan banintz. Eurek egin duten gauza berbera”. -Valentine: “Harriak botako zenituzke?” -Epailea: “Euren lekuan egon izan banintz? Noski baietz! Eta hori ere epaitu ditudan guztiengatik diot. Euren bizitzekin, euren baldintzetan… nik lapurtuko nuke, hilko nuke, gezurretan ariko nintzateke… noski baietz! Eta hori guztia euren larruan ez nengoelako, neurean baizik!” Testuinguruak, noski, gizabanakoaren portaera baldintza lezake. Baldintzak ezberdinak diren heinean, legeak ez baitira berdinak guztiontzat. Hortaz, justiziaren naturak bere zentzu guztia galtzen du. Justua izateari uzten dio, nolabait esateko. Epaile erretiratuaren hitzak haratago doaz, baina. Ezin dira zedarritu testuinguruaren azalpen soilera. Finean, erruduntasun eta errugabetasun ideien artean bereizketak egitea absurdua dela adierazi nahi baitu Kieslowskiren alter ego esperantzabakoak. Sentimenduek ere epailearen zuzentasunean eragin dezakete, giza justiziaren partzialtasuna agerian utziz. Antzokian, Valentinerekin duen elkarrizketa luzean, neska-lagunaren maitalea epaitu eta errudun jo zuela aitortuko dio Kern zaharrak modelo xaloari. Eta, ondoren, erretiroa eskatu zuela. Izan ere, epaia emateko tenorean mendekuak bultzatuta jokatu zuela ulertu zuen epaileak. Bere epaiak ez zuela justiziarekin inongo zerikusirik, alegia. Eta, arrazoi horregatik, epaile izateari utzi egin zion. Epaia legala zen arren, justua ez zelako. Giza justiziaren ezintasunaz egiten du gogoeta sakon Kieslowskik Rouge (1994) filmean; legeak babesturiko justiziaren eta justizia idealaren arteko kontraesan samina biluziz. Testuinguruak, sentimenduek eta bestelako faktore anitzek justiziaren inpartzialtasuna nabarmentzeaz gain, justiziaren beraren izaera ere auzian jartzen dutela islatzen du. Hortaz, gizakiaren arrazoibidea kutsatuegia omen dago egia eta gezurraren artean erabaki ahal izateko. Justizia egiteko, finean. Eta, egoera horretan, justiziak bere esentzia galtzen du… mekanismo legal burokratiko, besterendu eta hotz bihurtuz. Justiziari buruzko aitorpen horiek guztiak Valentineri egingo dizkio epaile zaharrak izango dituzten elkarrizketetan. Bertan, argiak berebiziko garrantzia du. Bere kutsu jainkotiarraz harago, protagonistek bizi duten bakardade iluna ere argiztatzen duelako. Hala, esanguratsua da oso protagonisten hirugarren elkartzea. Elkarrizketaren une jakin batean, epaile erretiratuaren egongela argitzen duen lanpararen bonbilla erreko da eta iluntasunean geratuko dira biak ala biak. Epaileak bonbilla aldatu eta argiak Valentine itsutuko du. Eszenak ezinbesteko garrantzia du, zinez. Argi horrexek –duen izaera jainkotiarraz landa– Valentinek epaileari bere arimaren ateak zabaltzen dizkiola adierazten baitu. Anaia drogazalearen eta amaren ondotik urruntzeak sortzen zion errudun kontzientzia gainditu eta bere bidea jarraitzeko adina indar bildu baitu epaile zaharraren aholkuei esker. Nolanahi ere, argiak Kernen arima iluna ere argiztatu du. Ez bakarrik modelo gazteari justiziari buruzko gogoeta saminak lanpararen argipean biluzi dizkiolako. Valentineren anaitasunak preso zuen eszeptizismo ilunetik askatu duelako baizik. LAZKANO-2.indd 198 25/2/12 13:22:57
200 RoUgE esker bakardadea eta kontzientziako alhadurak baztertu eta patua bereganatzeko kemena erdietsiko du Valentinek. Biek ala biek, azkenean, elkarrekin egingo dute iluntasunetik argirako bidea. Kern zaharrak gizakiarenganako fedea berreskuratuko du. Eta, modelo xaloak, aldiz, maitasuna; epaileak ametsen bidez iragarritako zoriontasuna. 6.5. Halabeharraren jite etikoa Halabeharrak zipriztintzen du Kieslowskiren zinema osoa. Sarri, zipriztindu baino areago, bere zinemaren sorburua da. Benetako kausa. Przypadek (1981) ilunean bezalaxe. Rouge (1994) filmean ere berebiziko garrantzia du. Bertan, halabeharraren irizpenek filmeko pertsonaia ororen bizitzak baldintzatzen baitituzte; banatzeak, gurutzatzeak eta elkartzeak sorreraziz. Hots, halabeharra giza bizitzak zuzentzen edo gidatzen dituen eragile misteriotsu bat balitz bezala agertzen da nonahi eta noiznahi. Kern epaile zaharraren eta Valentine modelo ederraren patuak biltzen dituen auto-istripua da horren erakusgarri argia. Dena dela, aipatu berri den gisara, elkar ezagutu ostean beste mekanismo batzuek bideratzen dituzte iluntasunetik argira. Izan ere, bereziki, Valentine eta Augusteren arteko harremanean du eragin handiena halabeharrak. Goiz azaltzen da halabeharra Rouge (1994) filmean. Epaile zaharraren eta Valentineren patuak gurutzatu eta istorioari berari hasiera ematen dion auto-istripua bera gertatu baino lehenxeago, kalea gurutzatzen ikusiko dugu Auguste. Supituki, liburuak eusten dizkion gomatxoa apurtu egingo da eta zebra-bidera eroriko zaizkio ale guztiak. Libururik mardulena orrialde jakin batean irekiko da. Aipatu orrialdea irakurriko du Augustek. Ondoren, azterketan galdera hori egingo diote. Joseph Kern epaile erretiratuak ere gaztaroan bizipen berbera izan zuela jakingo dugu filmaren amaieran. Kasu batean zein bestean, halabeharrak euren bizitzetan eragina izan du. Orobat, protagonistak eurak ere halabeharrak patuaren taxutzean duen rol esanguratsuaren jabe dira Rouge (1994) pelikulan. Euren patua halabeharraren asmoen mende uztera iristen baitira zenbaitetan; Augustek eta haren neska-lagunak kalera irten ala ez erabakitzeko txanpon bat erabiltzen duteneko eszenan bezalaxe. Amaieran, txanponaren ifrentzua irtengo da eta bikoteak bolatokira joatea erabakiko du. Eszena horrek Krotki film o milosci (1988) filmeko beste eszena ezagun bat dakarkigu gogora. Bertan, Magda eta Tomek elkarrekin irteten dira estreinakoz. Pasieran dabiltzala, zera proposatzen dio Magdak –geltokira iritsi berria den autobusari begira– berarekin maiteminduta dagoen gazteari: “Autobusa harrapatzen baldin badugu, nire etxera etortzen utziko dizut. Harrapatzen ez baldin badugu, ordea, ez zara etorriko”. Beraz, zoriaren jokoaren esku uzten dute film horretan ere protagonistek euren patua. Valentinek berak ere zoriaren jokoari rol esanguratsua eskaintzen dio filmean. Hala, Chez Joseph tabernako txanpon-makina bihurtzen da zoriaren jokoaren sinbolo modelo gaztearentzat. Bere gogo-aldartea eta zoriaren balantza txanpon-makinaren jokoaren emaitzaren araberakoa da. Zoriak Valentineren patua baldintzatu ez ezik, patu hori aurreikusteko ere gaitasuna du. Jokoan galtzaile irteten denean, pozik etxeratzen da. Seinale LAZKANO-2.indd 200 25/2/12 13:22:57
202 RoUgE topo harekin. Ez elkartze46 baten istorio hitsa da epaile erretiratuaren bizitza. Hortaz, bere alter ego gaztearen bidez erredentzioa bilatuko du epaile erretiratuak. Bigarren aukera. Halabeharraren absoluzioa. Halabeharrak, ordea, epaile erretiratuaren patu samin berberaz zigortuko du Auguste ia film osoan barrena. Topaketak sorrerazten ez dituzten gurutzatze antzuz jositako jolas krudel baten biktima izango baita legelari gaztea. Halabeharrak Auguste eta Valentineren arteko topaketa eragotzi egingo baitu behin eta berriz. Hala, ez elkartze hori Rouge (1994) filmaren egitura berean txertatu egiten da: 1) 3:30-3:53: Auguste bere txakurtxoarekin etxera itzultzen dela ikusten dugu Valentineren etxeko leihotik. Valentine telefonoz ari da Michel mutil-lagunarekin eta ez du Auguste ikusiko. Kaleko zarata entzun ez dadin leihoa ixtera hurbiltzen denerako, beranduegi da. 2) 4:08-4:43: Augustek autoa hartu eta kamerak auto gorriaren beraren mugimendua jarraituko du. Modelo gaztearen eraikinaren atarira iristerakoan, ordea, geldituko da kamera. Autoa planotik at irten bezain laster, etxetik irtengo da Valentine tabernara bidean.
46. Gaztaroan Valentine ezagutu ez izana da epaile erretiratuaren tragedia. Augusteren patua ere berbera izanen dela iradokitzen zaigu ia film osoan barna. Valentine eta epaile gaztea bizilagunak diren arren, halabeharrak behin eta berriz eragozten baitu haien elkartzea. Hamaika aldiz daude biak topo egiteko zorian. Baina, azkenean, gutxigatik zapuzten da guztia. Horixe adierazteko, hain zuzen ere, ez elkartze –letra etzanez idatzia– hitza erabiliko dugu testuan. LAZKANO-2.indd 202 25/2/12 13:22:58
203 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA 3) 7:38-7:55: Valentine auto barruan da, semaforoaren argi gorria aldatzeko zain. Zirkulazio-argia berde jartzean, autoa martxan jarri eta abiatuko da. Planoaren izkin aldean desagertzen ari dela, kalea gurutzatuko du Augustek. 4) 15:50-16:31: Alarma baten hotsa entzuten da. Leihora hurbiltzen da Valentine. Bere autoaren alarma da. Auguste ikasten ari da etxean. Alarma entzun eta bere autoarena izan daitekeela pentsatzen du. Leihora hurbiltzen da, eta bere autoarena ez dela ikusten du. Planoaren hondoan Valentine ikusten dugu lasterka, autoaren alarma itzaltzeko asmoz. Augustek, ordea, ez du modelo gaztean erreparatu. Neska-lagunari so dago eta. 5) 18:24-18:30: Tabernatik, Valentinek txanpon-makinaren palankari eragin aurretik, Auguste etxera zelan itzultzen den ikusten dugu erakusleihoko beiraren bitartez. Berriz ere ez dira gurutzatu. LAZKANO-2.indd 203 25/2/12 13:22:58
207 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA asmoz. Ontzi berbera hartu du ere Auguste epaile gazteak; traizioa egin dion emakumearen bila joateko. Ekaitz lazgarri batek urperatuko du ontzia, eta istriputik zazpi lagun soil-soilik irtengo dira bizirik. Euren artean, Auguste eta Valentine. Halabeharrak bion bizitzak gurutzatu ditu estreinakoz eta betirako. Zergatik, baina? Halabeharrak geure bizitzak eraldatu ditzakeen arren, ez du araurik jarraitzen. Berez agertzen da. Onerako zein txarrerako. Bere parte hartze erabakiorraren itzalean ez dago inolako kausarik. Ez du etikarik, alegia. Kieslowskiren unibertso hertsian, ordea, halabeharraren borondatea oinarri etiko jakin batzuen arabera moldatzen da. Zio bat du bere portaerak. Pertsonaien arteko elkartze, gurutzatze eta banaketak erabakitzeko tenorean eredu moral bat kontuan hartuta jokatzen baitu beti halabeharrak. Adierazitakoaren erakusgarri, halabeharraren aseptikotasuna zalantzan jarri zuen Kieslowskik Murrik egindako elkarrizketa batean: “Halabeharra merezi behar den zerbait da, lan gogorraren bitartez irabazi beharrekoa. Halabeharra bizitzan antzematen jakin behar da, etekina atera ahal izan diezaiogun; bere potentzialtasun egoeratik askatzeko beharrezkoak diren premisak sortzen jakin behar da. Gure bizitzaren erabaki guztiak gobernatzen dituen arau orokor bat da” (Murri, 1998: 11). Parametro bertsuetan mugitzen da Irene Ickowicz Kieslowskiren halabeharraren izaera interpretatzeko unean. Are gehiago, urrunago doa oraindik: “Kieslowskirentzat, halabeharra, kasualitatea, bizitzak eskaintzen dituen zirkunstantziak dira. Eta haietarako prest egon behar dugu. Prest ez baldin bagaude, aukera horiek ez baitira iristen. Bere pertsonaiek ez baldin badute euren bizitza hasi bezala amaitzen, ikasi dutelako da. Ikuspegi horretatik, urrun duen mutil-lagunaren jelosiaz kezkaturik dagoen modeloaren bidean gurutzatzen den txakurra tranpa bat bilakatzen da. Protagonista oso bihozbera denez gero, arriskuan den bizitza horri laguntza eskaintzen dio. Ondorioz, bere anaitasuna loratzen da. Modeloa prest dago tranpa horretatik libratzeko eta aurrera jarrai dezake… Ontzian zihoazenen artean zazpi pertsona soilik irteten dira bizirik, tartean modelo gaztea eta epaile gaztea. Zergatik salbatu da neska? Badakigu (bere jarrera gizatiarrarengatik). Zergatik salbatu da epaile gaztea? Azkenean ezin izan zuelako bere txakurtxoa abandonatu” (Ickowicz, 1996). Halabeharraren jite morala ukaezina da Rouge (1994) filmaren istorio nagusia ikerketaren ardatz hartuz gero. Halabeharrak protagonistei bigarren aukera bat eskaintzen die soil-soilik merezi dutenean. Aukera hori erdiesteko etikoki zuzena den zerbait egin dutenean, hain zuzen ere. Anaitasunezko ekintza bat, kasu. Zentzu horretan, Auguste eta Valentineren arteko topaketaren kasua horren paradigma da. 6.6. Errepikapena eta bigarren aukera Bere filmak sinfonia baten mugimenduak balira bezala ulertzen zituela esan ohi zuen Kieslowskik. Arras nabarmena da hori Rouge (1994) filmaren kasuan, zinki. Izan ere, Zbigniew Preisner musikariak soinu bandarako atondutako boleroaren itxura –amaiera LAZKANO-2.indd 207 25/2/12 13:22:59
209 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA omen zituen. Azterketan egin zioten galderaren erantzuna izan zen. Istorioa ezaguna egiten zaigu oso. Auguste gazteak bizipen berbera baitu filmaren hasieran. Zebra-bide bat zeharkatzen ari dela, liburuak eusten dizkion goma apurtu eta ale guztiak errepide gainera erortzen zaizkio. Libururik mardulena orrialde jakin batean ireki egiten zaio. Liburua jasotzerakoan, gazteak esaldi batzuk irakurri egiten ditu. Geroxeago, epaile izateko gainditu beharreko azterketan egiten dioten galdera orrialde hartan zegoela jakingo dugu. Hala, denbora eta espazioa ezberdinak diren arren, bizipena berbera da. Hori guztia gutxi balitz bezala, epaile erretiratuaren eta epaile gaztearen maitasun zauriak ere berdinak direla nabarmentzen zaigu aipatu elkarrizketan. Bihotza apurtu zion emakumea hala erretratatzen du epaile zaharrak: “Unibertsitatean ari zen ikasle. Ni baino bi ikasturte aurrerago zegoen. Ilehoria zen. Fina. Lepo luzekoa. Jantzi argiak zeramatzan soinean. Haren etxean ere argiak ziren altzariak. Sarreran, ispilu bat zegoen marko zuri batean. Ispilu hartan gau batean bere hanka zuriak zabalik ikusi nituen, gizon batekin erdian”. Augusteren neska-lagunaren deskribapena dirudi. Ilehoria da. Fina. Mutila baino bi urte zaharragoa. Eta traizionatu egiten du. Horretaz gain, fideltasunik ezaren irudia berbera da bi kasuetan. Augustek ere maite zuen emakumearen hanka zurien artean gizon bat ikusi baitu. Ez ispiluan. Neska-lagunaren logelako leihoko beiraren bitartez baizik. Epaile zaharraren eta Augusteren maitasun urratu hori ezin hobeto irudikatzen duen metafora bat darabil Kieslowskik pelikulan. Alegia, edalontzi apurtuaren metafora. Aurreko atalean adierazi legez, bolatokian egingo dugu topo estreinakoz edalontzi apurtu batekin. Karin ez da agertu Augusterekin zuen hitzordura eta, azken honek, haserreari ezin eutsiz, garagardo edalontzia hautsi du. Irudiak, zalantzarik gabe, Auguste eta neska-lagunaren arteko harremana apurtuko dela aurreikusten du. Halaber, antzokian epaile zaharrak eta Valentinek duten elkarrizketan ere metafora bera errepikatuko da. Oraingo honetan, baina, modelo gazteak kafea duen plastikozko edalontzi bat hatzen artean apurtuko du senak epaile zaharraren bihotza kraskatu zuen maitasun istorioaren gordina ezagutarazten dion unean bertan. Ukaezinak dira, zinez, paralelismoak. Hori guztia aski ez balitz bezala, haize kolpe baten eraginez epaile zaharraren billar mahaiaren gainera eroriko da udare-likore gorrixkaz betetako edalontzi bat filmaren bukaeran. Valentine eta Auguste daramatzan ferryaren hondoratzea ez ezik, pelikularen hasieran Michelen telefonoaren alboan zegoen alkohol gorrixkadun edalontzia ere gogora dakar horrek. Edalontzi hori –Valentine eta Michelen maitasuna– erori eta hustu da erabat. Horrez gain, irudi horrek ere film osoan barna modelo ederraren eta epaile gaztearen baitan eutsitako maitasuna isuri dela sinbolizatu dezake. Aipaturikoak bezain agerikoak ez diren beste errepikapen batzuk ere antzeman daitezke Rouge (1994) filmean barrena. Idazlumarena, esate baterako, esanguratsua da oso. Epaile erretiratuak bere burua salatzeko gutuna idazteko unean idazluma erabiltzen du lehen une batean. Idazlumak, ordea, ez du tintarik. Antzua da, hortaz, bere saioa. Beraz, amaieran, arkatzez idazten du gutuna. Handik gutxira, neska-lagunak idazluma bat oparituko dio Auguste gazteari azterketa gainditu duela ospatzeko. Apurtxo bat geroago, idazluma berdinarekin astinduko du Augustek neska-laguna eta haren maitalea biltzen direneko LAZKANO-2.indd 209 25/2/12 13:22:59
211 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA “Rouge filmaren gaia baldintzazkoan dago… zer gerta zitekeen Epailea berrogei urte geroago jaio izan balitz?… Hogei urte zituen sasoira itzultzerik balu, atsegina zatekeen? Zenbat zentzuzko gauza egin genitzakeen askoz hobe! Baina hori guztia ezinezkoa da. Horregatik egin nuen film hau. Beharbada, bizitza, bestela –bizi duguna baino hobe– bizi daitekeelako” (Insdorf, 1999: 175). Hitz horiek sorrarazten duten lehen gogoeta zera da: bizitzan gauzak behin gertatzen direla soilik, eta aukera bat ihes egiten uzten baldin badugu, ezinezkoa egingo zaigula jada gauza berbera bizitzea. Ez da posible esperientzia pertsonalen alorrean atzera egitea. Jazo dena jazo delako, eta ezin delako aldatu inola. Iraganaren parte da. Filmean, ostera, askatasun handiagoz joka dezakegu, eta bizi izan garen bezala bizi ordez, beste era ezberdin batean ere bizi gintezkeela aldarrikatu. Bizitza hobetzea posible dela, finean. Horrexegatik, errepikapena Kieslowskiren zineman ezinbesteko garrantzia duen beste gai baten sintoma da filmean: bigarren aukera. Annette Insdorf irakasle eta zinema adituak ezin hobeto laburbildu du hau guztia Kieslowskiren zinema ikertzen duen liburu interesgarri baten izenburuan bertan: Double Lives, Second Chances. Bigarren aukeraren gaia Koloreen Trilogiaren giltzarria da. Blue (1993) filmean, Juliek bizitza alternatibo bat birsortzera behartuta ikusiko du bere burua senarra eta alaba film hasierako auto-istripu lazgarrian galdu ondoren. Blanc (1993) ironikoan, aldiz, Karolek Polonian nortasun eta bizitza berri bat bilatuko du emaztearen mespretxua nozitu eta gero. Dena dela, La double vie de Véronique (1991) da, ezbairik gabe, bigarren aukeraren gaiaren auzian Rouge (1994) filmarekin lotura gehien duena. Weronika poloniarrak eta Véronique frantziarrak elkar ezagutzen ez duten arren, bizitza paraleloak daramatzate. Abestea da Weronika poloniarraren ametsa. Baina ahulegia du bihotza (Dekalog IX filmeko abeslariak bezalaxe). Ametsa beteko duen arren, bizitza galduko du. Bere heriotzak Véronique frantziarraren bizitza aldatuko du erabat. Véronique ederrak ere Weronika poloniarraren osasun arazo berbera du. Baina, honek, senak bultzatuta, kantua utziko du bizi ahal izateko. Desioari muzin egin eta bizitzaren aldeko hautua egingo du, alegia. Weronikak ez bezala, bigarren aukera bat izango du. Rouge (1994) filmean ere bigarren aukerak kausa-efektu prozesu berbera jarraitzen du. Mekanismoa, ostera, konplexuagoa da. Kieslowskik flash-back garaikide48 irudimentsu bat darabilelako egitura narratiboa eraikitzeko tenorean. Epaile erretiratuari duela 40 urte gertatu zitzaion guztia egun Augusteri gertatzen ari zaiola adierazteko flash-back arrunt bat erabil zezakeen. Baina, hori egin ordez, orainaldian garatzen den flash-back berezi bat sortzen du Kieslowskik, epailearen pertsonaia bitan banatuz. Ikuspuntu horretatik, epaile erretiratua eta Auguste gaztea pertsona berdina dira. Epaile erretiratuak bere bizitza zapuztu zuen pertsona egokia aurkitu ez zuelako. Edo, apika, beranduegi egin duelako topo harekin. Valentineri antzokian aitortzen dion bezalaxe: “Harrez geroztik, ez naiz sekula emakume batekin izan. Sinesmena galdu nuen. Edo, beharbada, ez nuen … beharbada zu aurkitu ez zintudalako izan zen”. Augustek, ordea, pertsona egokia –Valentine– aurkituko
215 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA “Kieslowskiren obraren lehen filmetan benetako malkoen beldurra nabarmentzen da, eta bukaerakoetan, fikziozko malkoak dira nagusi. Malko horiek ez dira babes-harresia apurtu eta norbanakoaren sentimenduen bat-batekotasuna erakusten dutenak. Jite teatraleko malkoak dira baizik, berreskuratutako distantziaren malkoak, ‘malko lataratuak’ (…). Berreskuratutako distantzia enuntziazio eta baieztapenaren arteko hutsuneari dagokio: malkoak baieztapen bat dira enuntziazioaren kontrako posizioa adierazten dutenak, zorionarena” (Zizek, 2001:178). Hein handi batean, paraleloak dira Trois Couleurs (1993-94) trilogiako protagonisten ibilbideak. Bakardade gordinetik ihesi, patuaren aurka errebelatu egiten dira-eta guztiak. Horretarako, baina, ezinbestekoa izan zaie aldartea aldatzea; alegia, gatibatzen zituen burbuila existentzialarekin apurtu eta besteen alde egitea. Hortaz, benetako bilakaera etikoa bizi behar izan dute halabeharraren babesa erdietsi, eta, hala, zoriontsu izateko bigarren aukera bereganatzeko. Bidearen bukaerara iristean, negar malkoen bitartez islatuko dute zoriona. Rouge (1994) filmean, epaile zaharrak etxeko leiho apurtutik so egiten du infinitura. Valentineren lehen plano izoztuen artean tartekatzen du haren irudia Kieslowskik. Zoriona igarri daiteke epaile zaharraren ezpainetan, eta malko batek urratzen dio ezker masaila. Kern jaunaren eta Valentineren eskuak banatzen zituen taxiaren kristala apurtu da betirako. Epaile zaharraren leihoa bezalaxe. Auguste eta Valentineren bizitzak gurutzatu dira bukaeran, eta antza, haien arteko maitasunak etorkizunik –Kern epaile zaharrak amestu eta Valentineri kontatutako etorkizun gozoa– badu. Baita Trois Couleurs (1993-94) trilogiako protagonista ororenak ere. Irudi bertsua aurki dezakegu ere Bleu (1993) eta Blanc (1993) filmetan. Trilogiaren lehen partearen azken sekuentzian, hain zuzen ere, alboko-travelling zirraragarriaren amaieran, Juliek –leihotik begira dagoela– negar egiten du. Azkenean, iragan samina –senarra eta alabaren heriotza– aintzat hartu, eta bizitza berri bati heldu dio; Olivierren maitasunari bihotzaren ateak zabal-zabalik utziz. Galera bere egin duenez gero, negar egin dezake Juliek orain. Halaxe ulertzen du irudia ere Rodríguez Chicok (2005:113): “Julieren azken planoa esanguratsua da; haren begi negartsuek maitatzeko eta erabat libre izateko ezintasuna islatzen dute, otzantasunez eta tristeziaz. Bizitzan aurkeztu zaizkion aukeren artean, txarrenen artean onena aukeratzea beste irtenbiderik ez du izan: Olivierren maitasuna suzedaneo bat da, eta oraindik, senarrarekin maiteminduta dagoela dirudi. Senarrari uko eginez soilik, hura sakrifikatuz, itzuli ahal izango da berriz ere bizitzara, ordea. Eta, hala, maitasun berriari leku egingo dio ariman”. Leiho batek ere banatzen ditu Blanc (1993) filmeko protagonistak. Kartzelako barrotedun leiho batetik maite duela adierazten dio Dominiquek Karoli, eta azken honek, negar egiten du. Malko betean. Zehatz eta argi azaltzen digu Annette Insdorfek Karolen malkoen esanahia: “Kamera –Karolek espetxeko patiotik duen ikuspuntua ordezkatuz– kartzelako leihoko barroteen atzealdean den Dominiqueren aurpegiaren lehen planora doa pixkanaka-pixkanaka. Kamerak, zoom-a erabiliz, ‘kendu’ egiten ditu barroteak; Dominique askatzen duela itxura emanez. Haren eskuek eszena txiki bat irudikatzen dute –ez, berak ez du kartzelatik ihes egiteko asmorik; bertan jarraituko du biak ezkon daitezen berriz– eta malkoz betetzen da Karolen aurpegia. Kieslowskik happy end gisa ulertzen zuen bukaera hau; bata zein bestea elkar maite dutela ohartzen direlako” (Insdorf, 1999:160). LAZKANO-2.indd 215 25/2/12 13:23:00
216 RoUgE Hortaz, galdutako maitasuna berreskuratu duelako egiten du negar Karolek. Zoriontsu izateko beste aukera bat duelako. Trilogiako protagonistek kaiolatzen zituen isolamenduarekin apurtu dute eta beste gizabanakoekin harremanetan jarri dira. Haien alde bideratu dituzte bizitzak, eta horregatik, zorionaren laztana senti dezakete azkenean. Bizi izan duten bilakaera etikoak gizatiarrago bihurtu ditu, eta orain, negar egiteko gai dira. Zentzu horretan, Annette Insdorfek (1999:176-177) egindako interpretaziotik hurbil geundeke: “Hiru pelikuletako azken irudiek protagonistek bakardadearen eta etsipenaren aurrean lortutako garaipen gordina erakusten dute. Leiho bat nabarmentzen da haietako bakoitzean: Bleu filmeko kristalaren atzetik Julie eta Blanc filmeko barrotedun leihotik Dominique bezalaxe, epailea ere etxeko leiho apurtutik begira ari da. Aurpegitik isurtzen zaion malkoak bukaeran negar egiteko gai den pertsona dela erakusten du. Kieslowskik guztiak ferryaren hondamenditik salbatu aurretik, haien buruak salbatu zituzten protagonistek beraiek”. Protagonisten negar malkoekin amaitzen dira Trois Couleurs trilogiako filmak. Itxaropenaren malkoak dira. Horrenbestez, hasierako zama existentziala kendu dute gainetik Koloreen Trilogiako protagonistek. Patu saminari iskin egin, eta haien bizitzak berregiteko gai izan dira guzti-guztiak. Bakardadearekin hautsi eta ezinbestekoak ziren urrats etikoak eman dituzte halabeharraren babesa lortzeko. Anaitasunak –maitasunak, zentzu zabaleanbultzatuta, jokabidea aldatu eta besteen alde bideratu dituzte bizitzak. Zoriontsu izateko bigarren aukera da jarrera aldaketa horrexegatik jasotako sari preziatua. Hala, sakonean, Trois Couleurs (1993-94) trilogiako protagonisten malkoak erredentzioaren malkoak dira. Zoriona iragartzen duten malkoak. Itxaropenaren malkoak. LAZKANO-2.indd 216 25/2/12 13:23:01
222 onDoRIoAK Poloniar gizarteko protagonista anonimoen bizitza biluzi ahala, arazo etikoek indar hartuko dute Kieslowskiren baitan, ordea. Izan ere, ez du bere dokumentaletako protagonistek boterearekin inongo problemarik izan dezaten nahi, ezta haien intimitatea urratu ere. Hortaz, haiei min egiteko arriskua saihetsi nahirik, fikzioaren eremura igaroko da Kieslowski. Fikziozko lehen filmetan, ostera, aldaketa nabarmenik ez dago. Dokumentaletan bezalaxe, propaganda ofizialak ezkutatutako errealitate gordina islatu eta sistemaren potret makurra baitakar. Forma zein narrazioari dagokienez, dokumental kutsu handia dute ere aipatu filmek. Personnel (1975) pelikulan, kasu, behaketa kutsuko narrazio moldea da nagusi. Horrezaz gain, eskuko kamera usu erabiltzen da eta giroko eszena eta lehen plano ugari ere aurki daitezke. Dena dela, apurka-apurka, Przypadek (1981) filmetik aurrera bereziki, gizabanakoaren barne munduak are eta leku gehiago bereganatuko du Kieslowskiren zineman. Barne munduak eta politikak izango duten bizikidetza laburra izango da, ostera. Bez Konca (1984) pelikularen ondoren apurtuko baita erabat. Sistemak ez ezik, oposizioak berak ere gogor kritikatuko du-eta aipatu filmaren joera ideologikoa. Une horretatik aitzina, politikatik urrundu eta gizakiaren barne munduan murgilduko da Kieslowski. Horrenbestez, Dekalog (1988) film-saileko filmetan, sentimenduak, etika, halabeharra, patua eta gizakiaren barne munduko beste hainbat auzi izango dira nagusi. Eta, halaber, estetika bera ere edukiaren esanetara jarriko da. Azken aroko zinemak, aldiz, ondare hori bere egingo du, ordura arte nagusitutako existentzialismo iluna itxaropenarekin argiztatuz. Kieslowskiren zinemaren bilakaeraren azken maila izango da. Arestian aipatutako gailurra. Testuinguru horretan, finkatuta daude jada Kieslowskiren zinemaren oinarriak behin betiko. Baina, azaldu moduan, oinarri horiek ez dira hasierakoak –itxuraldatuz baitoaz etengabe–. Ezta bukaerakoak –bilakaera luze baten ondorio direlako– ere. Hala, Kieslowskiren azken aroko zinema aurreko zinema guztiaren bilakaera etengabearen sintesi gisa ulertu behar da. 2. Politika: muin izatetik testuinguru izatera Poloniako errealitate politikoari estu-estu lotua izan zen urte luzez Kieslowskiren zinema. Gauzak horrela, aurreko atalean adierazi legez, bere zinema ibilbidearen hasierako dokumentalen bidez ordezkaturik ez zegoen mundua irudikatu zuen. Hala, errealitatea bere horretan islatuz, sistemaren errai ilunak agerian utzi zituen; proletalgoaren bizitza latza, burokrazia komunistaren ustelkeria eta Poloniak bizi zuen askatasunik eza irudimenez salatuz. Errodatutako fikziozko lehen filmetan, dokumentaletan bezalatsu, salaketa politiko eta sozialak ez zuen etenik izan. Blizna (1976) pelikulan, kasu, sistemaren disekzio hotza egin zuen zinemagile poloniarrak; burokrazia komunista ustelean gatibatutako teknokrata LAZKANO-2.indd 222 25/2/12 13:23:01
225 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA iluntze-iraungipenarekin batera entzuten den musikak iradokitzen digu halakoetan bere iragan saminean hondoratzen dela Julie. Blanc (1993) filmean, ostera, gogoangarria da iragana eta flash-back-en bidez datorkigu. Hortaz, berezitasuna, flash forward-en erabileran legoke. Gertakariak aurreikusteko ez ezik, protagonistaren gogoeten berri emateko ere erabiltzen baititu Kieslowskik. Horrezaz gain, La double vie de Véronique (1991) filmean bezala, protagonistaren subjektibotasunaz zipriztinduta daude objektuak. Hala, emakume ederraren bustoa eta bi liberako txanpona berreskuratu beharreko maitasunaren metafora dira. Gisa horretako objekturik ez da falta Rouge (1994) pelikulan. Ezta plano subjektiborik ere. Dena dela, barne mundu subjektiboaren adierazpena, bereziki, protagonistaren isla etengabearen bitartez ematen da. Valentineren beraren irudia ispilu, leiho eta era guztietako beiretan ere islatzen baita une oro. Beraz, ukatutako errealitatea deskribatzeari utzi eta giza espirituaren misterio eta sekretu ilunetan murgilduko da Kieslowski; berezko lengoaia estetiko eta narratibo baten babesean, beti ere. Hala, amaieran, poloniar sasoiko zinema engaiatuaren lekua bereganatuko du sentimenduen unibertsoak. Edozelan ere, zuzendari poloniarraren zinema berriaren protagonista iraganeko gizaki anonimo berbera da. Ikuspuntua aldatu da soilik. Haren kanpo errealitatea erakustetik haren barne errealitatea islatzera igaro baita Kieslowski. 4. Jainkoaren existentziari buruzko auzia Dekalog (1988) film-sailaren zuzendari izan zenez gero, zinema aditu askok ikuspegi kristau batetik interpretatu ohi du Kieslowskiren zinema. Nolanahi ere, bere pelikuletan Jainkoaren existentziaren auziaz gogoeta egiten badu ere, ezin esan Kieslowskiren zinema katolikoa denik, inondik inora ere ez. Zinemagile poloniarrak ez baitu sekula Jainkoaren existentzia modu dogmatikoan plazaratzen; haren existentzia iradokitzen du bakar-bakarrik. Hein handi batean, Jainkoaren existentziari buruzko dudan kulunkatzen da bere zinema. Dekalog I (1988) da, hain justu, Jainkoaren existentziari buruzko zalantza argien islatzen duen filma. Zientziaren eta erlijioaren arteko dialektika da bertan pelikularen ardatza. Bizitza ulertzeko bi eredu ditu Pawel txikiak. Arrazoia ordezkatzen du aitak. Sinesmena, aldiz, izebak. Eredu horien arteko borroka irudikatuko du filmak. Istripu batean hilko da Pawel, baina. Etxe ondoko laku izoztua pitzatu eta hantxe galduko du-eta bizitza. Semea patinatzera joan aurretik, zientifikoki frogatua zuen aitak laku izoztua ziurra zela. Arrazoiak, bada, ezin du gertatutako ezbeharra azaldu inolaz ere. Fedearen ikuspuntutik ere zaila da oso haurraren heriotza ulertzea. Jainkoaren borondatea esplikatzea, alegia. Zientziak ez du existentziaren misterioa azaltzeko modurik. Baina… ezta erlijioak ere. Babesgabe irudikatzen baitu gizakia Kieslowskik; Jainkoaren existentzia bera ere ezbaian jarriz. LAZKANO-2.indd 225 25/2/12 13:23:01
227 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA existentziaren iradokizun kieslowskiarra. Rouge (1994) filmean, kasu, epaile erretiratuaren atzean Jainkoaren itzala suma daiteke; protagonista ororen patuak antolatzen dituen demiurgoa legez ageri baita bertan Kern zaharra. Finean, Elizaren dogma eta arauak aintzat hartzen ez dituen arren, gizakiak erreferentzia puntu bat behar duela sinesten du Kieslowskik. Eta, erreferentzia puntu hori, hain justu, Jainkoa bera litzateke; bere zineman barna barreiatutako zantzu metafisiko horiek guztiak Jainkoari baitagozkio. Hortaz, egia da azken sasoiko filmetan Jainkoaren existentziaren inguruko zalantza ñabartzen duela zinemagile poloniarrak. Jarrera hori, ordea, anbiguoa da oso. Jainkoaren existentzia iradokitzera iristen bada ere, zalantzari ez dio-eta uko egiten guztiz. Hil aurretik eskainitako elkarrizketa batean aitortu zuena da horren erakusgarri: “Jainkoa gizakiaren erreferentzia puntua izan daiteke… existitzen bada, bederen”. 5. Legearen eta justiziaren arteko dikotomia Justiziari buruzko gogoetak berebiziko garrantzia du Kieslowskiren zineman, egiazki. Gogoeta iluna da, ordea. Legearen eta justiziaren artean amildegi sakon bat dagoela uste baitu zinemagile poloniarrak. Hausnarketa ezkor hori, ostera, ezin da bere osotasunean ulertu Krzysztof Piesiewicz abokatu poloniarraren ekarpen esanguratsua kontuan hartu gabe. Piesiewiczekin berarekin elkarlanean idatzitako gidoiak baitira, zalantza barik, Kieslowskik bere filmetan justiziari buruz eskaintzen duen irudiaren oinarri. Jaruzelskiren erregimenaren sasoi gordinean ezagutu zuten elkar Kieslowskik eta Piesiewiczek. Garai hartan, gerra-legeak urratzeagatik poloniar oposizioko kideek pairatzen zituzten epaiketa bidegabeak salatzeko dokumental batean lanean hasi zen Kieslowski. Egitasmo hartan, Piesiewicz izan zuen aholkulari eta lankide. Azkenean, ordea, ez zuen dokumentala gauzatu. Kamerak aurrean zituztela ikusita, zigorrak arintzen zituztelako epaileek. Eta, horrek, noski, bertan behera utzi zuen salaketa-dokumental haren xedea. Ordutik aurrera, baina, Kieslowskiren film guztien gidoietan hartuko du parte Piesiewiczek. Bez Konca (1984) filma izan zen, hain zuzen ere, Kieslowski eta Piesiewiczen arteko elkarlanaren lehen emaitza. Bertan, justiziaren auzia esanguratsua da; gerra-legearen sasoiko epaiketa politiko bat baita ardatz. Halaz ere, Dekalog V (1988) ilunean aurkituko ditu zinemagile poloniarrak justiziaren inguruan Rouge (1994) pelikulan garatuko duen arrazoibide kritikoaren aurrekariak. Filma, funtsean, heriotza-zigorraren salaketa irmoa da. Protagonistak egiten duen hilketa anker eta absurdua haren exekuzio hotz eta bortitzarekin –legearen berme osoarekin egindako estatu krimena– parekatuko du-eta Kieslowskik. Orobat, heriotza-zigorraren antzutasunaz mintzo da ere akusatuaren abokatu gaztea filmaren hasieran; zigorra mendekua baino ez dela salatuz. Heriotza-zigorra dakarren ebazpena ezagutu ostean Piotr abokatu idealistak arrastaka daraman togaren metaforak, bere etsipena ez ezik, justiziaren egoera ere irudikatzen du LAZKANO-2.indd 227 25/2/12 13:23:01
231 IñAKI lAzKAno ARRIllAgA Dekalog (1988) film-sailean sumatuko dira estreinakoz bizitza hobetzea ahalbidetuko duen bigarren aukeraren lehen zantzuak. Atal batzuetan – Dekalog I (1988) eta Dekalog V (1988) pelikuletan, kasu– etsipena eta heriotza nagusituko diren arren, beste bakar batzuetan –Dekalog II (1988) filmean, adibidez– bigarren aukera moduko bat biziko dute-eta protagonistek. Dekalog IX (1988) litzateke, ordea, bigarren aukeraren ideia argien islatuko lukeen pelikula. Senarraren inpotentziaren eta emaztearen desleialtasunaren ondorioz maitasun harremana hondoratzear izan eta gero, bigarren aukera bat izango du-eta bertan amodioak. Trantsizio epe horren ostean, arestian aipatu gisara, protagonistaren zoriona xede duten errepikapena eta bigarren aukera La double vie de Véronique (1991) eta Trois Couleurs (1993-94) trilogiako filmetan emango dira. Hala, errepikapenari esker, okerrak zuzendu eta bizitzaz gozatzeko bigarren aukera izango dute Kieslowskiren zinemako protagonistek. Narrazio-egiturari erreparatuz gero, azken sasoiko film guztiek –Rouge (1994) filmak salbu– eskema berbera jarraitzen dute. Bi parte ezberdinetan baitaude banaturik. La double vie de Véronique (1991) filmaren kasuan, zinez, bereizketa hori oso argia da. Lehen zatia Polonian dago girotua eta Weronika du protagonista. Bihotza ahul duen arren, kantatzea du pasio bakarra. Eszenatokian hilko da, bihotzekoak jota. Bigarren zatia, aldiz, Frantzian dago girotua eta Véronique du protagonista. Kantua da ere haren grina. Dena dela, kantuari ateak itxi eta medikura joko du lehen bihotz arazoak izan eta berehala. Errepikapenari esker, Weronikak egindako akatsak saihetsiz, bizitzeko bigarren aukera bat izango du. Bleu (1993) zein Blanc (1993) pelikuletan ere narrazio-egitura bera errepikatzen da. Lehen zatian, Juliek ezin du senarraren eta alabaren galera jasan. Beraz, iragana ahantzi eta sentimenduen loturarik gabeko bizitza bakarti batean murgilduko da. Karolek, berriz, emaztea, lana, dirua eta duintasuna ere galduko ditu lehen parte horretan bertan. Bigarren zatian, ordea, batak zein besteak, zoriontsu izateko bigarren aukera izango dute. Egindako akatsetatik ikasi eta errotik aldatuko dute euren bizitza. Juliek iragana aintzat hartu, birgizarteratu eta maitasunari ateak zabalduko dizkion bitartean, galdutako emaztearen maitasuna berreskuratu ahal izango du Karolek. Errepikapena eta bigarren aukera Rouge (1994) filmaren oinarri ere dira. Nolanahi ere, narrazio-egitura oso bestelakoa da bertan. Txandakako muntaia darabil-eta Kieslowskik film ia osoan barrena; Valentine eta epaile erretiratuaren elkartzeak eta Auguste eta haren neska-lagunaren arteko maitasun harremanaren eszenak txandakatzen baititu une oro. Baliabiderik bereziena, ordea, Kieslowskik dakarren flash-back garaikide irudimentsua da. Epaile erretiratuari iraganean jaso zitzaiona gertatzen baitzaio Auguste gazteari filmean. Haren bizitza, funtsean, Kern zaharrarenaren errepikapena da eta. Hala, besteak beste, biek ala biek halabeharraren laguntza izan dute epaile bihurtu dituen azterketan. Horrezaz gain, neska ilehori batekin maitemindu dira eta fideltasunik ezak ere haien bihotzak urratu ditu. Ezbairik gabe, errepikapen horiek guztiek zentzu bat dute filmaren egitura narratiboan. Epaile erretiratua eta Auguste pertsona berdina baitira. Pertsona beraren bi bertsio ezberdin, zehatz-mehatz. Dena dela, epaile erretiratuaren akats berberak errepikatzen LAZKANO-2.indd 231 25/2/12 13:23:01
234 onDoRIoAK 9. Anaitasunaren garaitza Frantziako banderaren koloreak aukeratu zituen Kieslowskik bere zinema ibilbidea itxi zuen trilogia osatzen duten hiru pelikulak –Bleu (1993), Blanc (1993) eta Rouge (1994), hurrenez hurren– izendatzeko. Kolore bakoitzak, hain zuzen ere, Frantziako Iraultzaren ikurritzaren –Liberté, Égalité et Fraternité– ideal bana ordezkatu zuen. Urdinak, askatasuna; zuriak, berdintasuna; eta, gorriak, berriz, anaitasuna. Nolanahi ere, ezin esan Trois Couleurs (1993-94) trilogia ideal horien aldarrikapena denik. Askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna euren testuinguru politikotik at aztertzen baititu Kieslowskik. Dekalog (1988) film-sailean Jainkoaren Hamar Aginduekin egin bezala, gizakiaren eguneroko bizitzan txertatzen ditu-eta Frantziako burges iraultzaren idealak. Giza sentimenduen unibertsoan, zehatz-mehatz. Eta, hala, agerian uzten ditu kontraesanak. Funtsean, gizakiaren barne munduan Frantziako Iraultzaren idealak Jainkoaren Hamar Aginduak bezain antzuak direla frogatu nahi du Kieslowskik Trois Couleurs (1993-94) trilogian. Alegia, eguneroko bizitza, gizakiaren beraren eremu emozionala, ezin dela inolaz ere arautu. Ez kristautasunaren printzipio moralen arabera, ezta demokrazia burgesaren eredu politikoaren arabera ere. Sentimenduen eremuan oinarri etiko oro erlatiboa baita. Hala, askatasunaz baino areago, askatasunaren ezinaz dihardu Kieslowskik trilogiari hasiera ematen dion filmean. Auto-istripu batean senarra eta alaba galdu dituen Julie gaztearen drama baita Bleu (1993) gordinaren abiapuntua. Zorigaitzak, paradoxikoki, askatasuna dakarkio. Aberatsa da eta familia-bizitzako eginbeharrik ez du. Libre da Julie. Beraz, iragan saminera lotzen duten sentimenduak uxatze aldera, etxea salgai jarri eta Parisko auzo ezagun baina urrun batera joko du. Hantxe, bakardadean hartuko du aterpe. Nahigabea besterik ez dakarten sentimenduetatik aske bizi nahi du Juliek; maitasunik gabeko bizitza batek sufrimendutik libratuko duela uste baitu. Ihesak ez du askatasunarekin inongo zerikusirik, ordea. Eta, amaieran, barne bidaia luze eta mingarri baten ostean, maitasunik gabe bizitzerik ez dela jabetuko da. Maitasunik gabeko askatasuna ezinezkoa dela, hain zuzen ere. Orduantxe, askatasunari uko egin eta bihotza zabalduko dio hurkoari. Hortaz, Kieslowskik berak adierazi gisara, askatasunaren aldarri baino areago, giza askatasunaren inperfekzioei buruzko pelikula da Bleu (1993). Askatasunik ezaren aitortza. Askatasuna bezain antzua da berdintasuna, ostera. Izan ere, berdintasunik ezaz egiten du gogoeta zinemagile poloniarrak Blanc (1993) komedia uherrean. Ezkontza-eginbideak ez betetzeagatik epaiketara eraman ostean, diru eta duintasunik gabe abandonatuko du senarra Dominiquek. Poloniarra da Karol eta ez du frantsesa behar bezala menperatzen. Lekuz kanpo dago eta ez da egoki gizarteratu. Antza, horrek guztiak eragin dio inpotentzia. Berdintasunik ezak. Parisko Justizia Jauregian aldarrikatzen duen berdintasuna ez du aurkituko Frantzian, baina. Poloniara itzultzean, ordea, ez du berdintasuna xede izango. Mendekua baizik. Ez baitu atsedenik hartuko emazte ohia bera bezain babesgabe utzi arte. LAZKANO-2.indd 234 25/2/12 13:23:02
236 onDoRIoAK 10. Itxaropena eta erredentzioa Existentzialismo ilunez blai dago Kieslowskiren poloniar sasoiko zinema; zoriontasunik ezaz zipriztindurik baitaude bere protagonista triste eta bakartiak. Patu gordinaren mende. Kieslowskik hain gustuko zuen Camusen literaturaren espirituaz kutsaturik dirudite, zinki; nekez aurki baitaiteke argi printzarik haien arimetan. Hori aski ez balitz, balio etikoen eta sentimenduen arteko kontraesanak are eta saminagoak egiten ditu euren bizitzak. La double vie de Véronique (1991) filmak, ordea, errotik aldatuko du dena. Kieslowskiren zinemako protagonistak bizitza hobetzeko bigarren aukera erdietsi eta baliatuko baitu bertan. Véronique, Weronikaren akatsak saihetsiz heriotzari iskin egin ondoren, aitaren etxera itzuliko da-eta filmaren bukaeran. Hala, Kieslowskik, ordura arte bere zinemari zerion ezkortasunarekin apurtuz, itxaropenez tindatuko du protagonistaren etorkizuna. Nolanahi ere, benetako aldaketa Trois Couleurs (1993-94) trilogian jazoko da, egiazki. Izan ere, iluntasunak argiari leku egingo dio orduan eta Dekalog (1988) film-saileko pertsonaiei ukatutako itxaropenaz argiztatuko ditu Kieslowskik bere azken pelikuletako protagonistak. Itxaropena, ordea, ez da hain erraz lortuko. Aurretik, protagonista orok, bakardade gordina atzean utzi eta patuaren aurka matxinatu beharko baitu. Itxaropena, zinez, Kieslowskiren zinemaren gailurra da. Bere zinema ibilbidea ixten duen auzia. Poloniar sasoiko etsipena gainditu ostean, berebiziko bilakaera etikoa jasan eta bizitza hobetzeko aukera bereganatu dute Kieslowskiren protagonistek azkenean. Erredentzioaren garaia da. Itxaropena aurreikusten duten negar malkoen sasoia, alegia. Iraganarekiko loturak hautsi, isolamendua abandonatu eta eskuzabal jokatu du inguruko guztiekin Juliek Bleu (1993) filmean; maitasuna askatasuna baino sentimendu gizatiarragoa dela ulertuz. Bere bihotzaren giltzak eman dizkio Olivierri eta berriz ere maitatzeko gai da. Karolek, berriz, Dominique kartzelan atxilo den arren, emazte ohiaren maitasuna berreskuratu du Blanc (1993) filmean. Horregatik egingo dute negar. Julie eta Karolen malko katartikoek iradokitako itxaropena ez da Rouge (1994) filmaren bukaera arte gauzatuko, ostera. Mantxako kanalean urperatutako ferryaren hondamenditik bizirik irten direla ikusiko dugun arte, alegia. Bleu (1993) eta Blanc (1993) filmetako protagonistak ez ezik, Valentine eta Auguste ere ezbehar lazgarri horretatik bizirik aterako dira. Haiengatik egingo du negar epaile erretiratuak. Gaztaroan aurkitu ez zuen emakumea aurkitu duelako Augustek. Valentine Augusterekin zoriontsu izango dela amestu duelako. Kern zaharraren eta Valentineren eskuak banatzen zituen taxiaren kristala apurtu da. Epaile erretiratuaren lehen planoa dakarren leihoa bezalaxe. Bakardadea hautsi da. Ez Valentine eta Augusterena soilik. Baita beste guztiena ere. Maitasunaren garaia da. Itxaropenaren garaia. Horixe da, hain zuzen ere, Kieslowskiren zinemaren azken aroa poloniar sasoikotik bereizten duena. Itxaropenaren oldarraldia. Trois Couleurs (1993-94) trilogiako protagonisten malkoak itxaropenaren malkoak baitira. Zoriona aurreikusten duten malkoak. Kristautasunaren printzipio moralek eta askatasunak zein berdintasunak ere porrot egin duten arren, itxaropenaren sugarra bizirik mantentzen baitu anaitasunak. LAZKANO-2.indd 236 25/2/12 13:23:02 |
addi-dbc3fc6e29e6 | https://addi.ehu.es/handle/10810/10408 | addi | cc-by 3.0 | 2013-07-10T09:36:34Z | science | Cuesta Zigorraga, Amaia | eu | Lehen mailako erizain atentzioa Magreb jatorriko immigranteetan | LABURPENA Immigrazioaren fenomenoak errealitate sozio-demografikoa eraldatu du eta osasun zerbitzuetan honen eragina nabaria da, jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonen sarrera ematen ari baita. Erizaintzak kolektibo berrien atentzioan erreparatu behar du, kultura anitzeko gizartea zaintzea erronka bilakatuz. Euskal Autonomia Erkidegoan immigranteek populazioaren zati esanguratsu bat betetzen dute eta hauen gehiengoa magrebtarrak direla oinarritzat hartuz haien osasunean determinanteak diren faktoreak aztertu behar dira. Izan ere, batetik kultura ezberdintasunaren ñabardurek eta bestetik immigrazio prozesu zein ondorengo egoerak kolektibo honen osasunean eta ondorioz zaintzan, eragina izango dute. Erizaintza zainketak orientatzeko, immigrazio prozesua hasieratik ulertuz eta gure lurretan bizi duten osasun egoeraren azterketa orokor bat eginez, gertutasunetik erizainek kulturalki konpetenteak diren zainketak eskainiko dituzte. Bestalde, errealitate berrira egokitzeko zenbait hobekuntzen premia nabari da, ordura arteko osasun sistema zein erizainen dinamika zehazki moldatuz. Erizainen formakuntza espezifikoaren beharra, komunikazio eraginkorra sustatzearen garrantzia eta gizarte multikulturalera egokitutako erizaintza oinarria aztertu eta bultzatzea puntu inportanteak dira. Era honetara, lehen atentzioan erizainek immigrazioarekiko duten atentzioan aurrerapausoak emango dira. Giza eskubideak betetzera iritsi garela esango dugu, osasun-gaixotasun prozesuan gutxiengo talde etnikoen kultura eta bizi estiloa errespetatzen direnean.
“Immigrazioko medikuntza ez da parasito edo birus arraroen medikuntza. Haien sufrimendu, gaixotasuna, medikuntza bera, mina edo heriotza era ezberdinean bizi dituzten gizon eta emakumeen medikuntza da. Haien osasun kultura utzi gabe eta beste bat oraindik ulertu gabe hartzen duten gizon eta emakumeak dira” (1)
1. SARRERA Errealitate sozio-demografiko berri baten aurrean aurkitzen gara. Azken hamarkada honetan migrazioek gora egin dute, kultura anitz elkarbizitzan dauden gizarte bat sortuz. Egoerak ekarritako behar berrien analisi zein hauekiko egokitzapena eskatzen du, bertan erizaintzak paper garrantzitsua betetzen duelarik. Azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) atzerriko etorkinak hartu eta bertan kokatzeko toki moduan sendotu da, estatu espainiarreko gainerako tokietan jarraitutako bide berdinari helduz. EAEn 2012an erroldatutako etorkinen kantitatea %4,1an handitu zen aurreko urtearekiko. Egun, immigranteek populazioaren %6,9a osatzen dute eta estatu mailan zifra are nabariagoa da (%12,1). Gainera, erroldatik at geratzen diren etorkin irregularrak ere kontuan hartu beharrekoak dira, hauek estatuan milioi bat gainditzen baitute. Horri dagokionez, jada 2005 urtean EAEko biztanleriaren erroldak islatzen zuenez, Afrika iparraldetik etorri eta EAEn kokatutako pertsonen ia %40ak ez zuen beharrezko dokumentazioa lurralde honetan bizitzeko.(2) Gure lurraldetan (EAEn), jasotzen ditugun atzerritarrak nazionalitate ezberdin askotakoak badira ere, zenbait herrialdek nagusitasuna dute. Magrebtar jatorrikoak dira gehiengoa (%24,8), hauen artean talde marokoarra da kide gehieneko multzoa. Atzetik latinoamerikarrak datoz, hauek ere portzentaia altuekin.(3) Immigrazioaren arrazoien artean, pisutsuenak lan falta edo hau hobetzeko nahia, bizi kalitate hobeago baten bilaketa eta familia berriz elkartzeko desioa dira.(4) Magreb terminoak Afrikako ipar-mendebaldeko zatiari egiten dio erreferentzia, mediterraneo hertzeari alegia. Magreb hitza “Gharb” errotik dator, mendebalde esan nahi duena. Hasieran Maroko, Aljeria eta Tunisiak osatzen zuten. Gaur egun, Mauritania eta Libia ere Magrebeko lurraldetzat jotzen dira.(5)
Magreb eskualdea bi jatorritako kidez osatuta dago: arabiarrak eta bereberrak. 75 milioi biztanle baino gehiago bizi dira; horietatik gehiengoa arabiarra da. Gutxiengo bereberra sarbide zaileko mendi eta desertuetan bizi da, islam inperioa iritsi aurreko autoktonoak dira eta haien hizkuntza propioa dute. Magrebeko herrialdeetan arabiarra da hizkuntza ofiziala. Erlijioari dagokionez, musulmana nagusitzen bada ere badaude gutxiengo judu, kristau edo afrika subsahariarraren eragina duten erlijioak. Ekonomia arloan, modernizazio prozesuan dago. Mineral, petrolio eta gas natural erauzketa dela eta egun kontinentearen aberastasunaren laurden bat ematen du. Aurretik aipatutako datuak oinarri, gizartean ez ezik osasun zerbitzuetan ere paziente atzerritarren igoera nabaria da, sistema osoarentzat erronka bilakatuz, erizaintzarentzat bereziki. Sektore hau baita, erabiltzaile berri hauen eragina lehen pairatzen duena, osasun zentroak zein Urgentzietako zerbitzuak osasun sistemarako lehen sarrera puntuak izanik.(1) Erizainek gizarte multikultural bat zaintzeko desafioa daukate. Izan ere, kulturak osasuna ulertzeko orduan garrantzi handia du, osasuna erlatiboa zein dimentsio anitzetakoa baita. Hortaz, erizaintzako profesionalak kultura ezberdinetako ezaugarriak kontuan izan beharko ditu osasun eta gaixotasun prozesuan zainketa oso eta holistiko bat eskaini ahal izateko. Immigrazioak eta osasunak duten lotura ukaezina aztertuko da jarraian datozen lerroetan, baita errealitate honetan erizainak lehen mailako atentzioan betetzen duen papera ere. Immigrazioa bere osotasunean lantzetik Magreb komunitatean, hauen nagusitasuna aitzaki, zentratzea bilatuz. Magrebtar bat gure lurraldera iristen den momentutik haren ongizatean eragina duten faktoreetara gerturatuko gara. Immigrazio prozesuak osasunean dituen eraginak errotik analizatuz hasiz komunitate honen ezaugarri esanguratsuenetan sakonduko dugu: ezaugarri sozio-familiarrak, elikadura ohiturak, buru osasuna, erlijioa, sinesmenak eta ohiturak, gaixotasun infekziosoak eta txertaketen nondik norakoak. Honela, magrebtarrak immigrante diren unetik duten osasun egoera orokorraren erradiografia bat eginez. Jarraian, harrera lurraldera iristen direnek pairatzen duten egoera legalari begirada bat emango diogu; osasun sistemaren aldetik jasotako eraginak ikusiz besteak beste.
Behin osasun egoeraren azterketa orokor bat eginda, bigarren bloke batean erizaintzaren situazioa islatuko dugu non orokorrean immigrazioarekin lotuta formakuntza karentzia bat somatzen den, komunikazioaren hobekuntza beharra eta egoerari egokitutako erizaintzaren oinarri bat.
2. HELBURUA Immigrazioaren aurrean, erizaintzak bizi duen eragin ukaezina aztertzea eta irtenbideak bilatzea da hurrengo orrialdeen helburua. Gai zabala izanda, ikerketa zehatzak egiteko beharra dago. Horregatik, alde batetik Magreb komunitatean zentratu naiz populazioan duen nagusitasunarengatik eta baita haien kultura ezberdin zein geure lurretan pairatzen duten egoerarengatik ere. Bestalde, osasun zentroetara murriztuko dut lagina, osasun sistemarako lehen sarrera puntu nagusietako bat da eta atzerritarrekin erizaintzako sektoreak duen kontaktua nabaria baita. Beraz, helburutzat honako hauek proposatzen ditut: Helburu orokorra: - Osasun zentroetan erizaintzako profesionalek magrebtar jatorriko etorkinekiko duten joera ezagutu. Helburu zehatzak: - Magrebtar biztanleriak etorkin den heinean pairatzen dituen osasun arazo nagusiak analizatu. - Kultura ezaugarriek osasun-gaixotasuna binomioan duten eragina ezagutu. - Erizaintzako profesionalek immigrazioaren aurrean aurki ditzaketen zailtasunak ebaluatu. - Immigrazioak sortutako kultura anitzeko gizarte berriaren aurrean erizaintzaren rola eraginkorragoa izan dadin proposamenak helarazi.
3. METODOLOGIA Lan honen garapenerako bilaketa bibliografiko bat egin da hainbat datu base kontsultatuz: PubMed, SciELO liburutegi zientifikoa, Dialnet, CuidenPlus. Honez gain, “Google académico” bilatzailea erabili da, bertatik aldizkari ezberdinetako artikuluak lortuz. Bestalde, web orrialdeak, zenbait liburu edo dokumentu legal ere kontsultatuak izan dira. Lantzen den gaia aktuala izanda eta etengabeko garapen eta aldaketan egonda, eguneratuta zeuden artikuluak aukeratu dira, 2000. urterik atzerakoak zirenak baztertuz. Hizkuntza aldetik, ingelera, gaztelera edo euskaraz zegoen informazioa erabili da. Bestalde, zenbait datu eskuratzeko (demografikoak, osasun sistemaren egoera, legedia…) Espainiar Estatu edo Euskal Autonomia Erkidegoari erreferentzia egiten dioten idazkiak hautatu dira, errealitatea gertutasunetik islatzeko. Bilaketan erabilitako hitz gakoak honako hauek izan dira: magreb, immigrazioa, erizaintza multikulturala, islam. Bilaketa zehazteko AND, OR eta NOT operatzaile boolearrak erabili dira. Aipatutakoaz gain, bilaketa bibliografikotik ateratako informazioa kontrastatu zein ekarpen berriak jasotzeko Donostiako osasun zentro ezberdinetako erizainekin eta magrebtar jatorriko zenbaitzuekin elkarrizketa informalak burutu dira, proiektuaren norabidea markatzen lagungarri izan direnak. Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campusean Erizaintzako Graduan gaiarekin lotura duen eta irakasgaia ematen duen irakaslearengandik bai ikuspuntua zein informazioa lortu da. Hau tutoretza batean elkarrizketa informala eginez zein posta elektronikoz kontaktua mantenduz bideratu da. Aipatutakoekin egungo magrebtarren immigrazio egoeraren inguruan hitz egin da; erizainen egoera eta ematen den atentzioa zein etorkizunerako bilatu daitezken estrategia berriak landuz. Jasotako esperientzia pertsonalak baliagarriak izan dira bai esku artean nuen informazioa egiaztatu, lehen mailako ikuspuntuak ezagutu eta hauek islatzeko nahia pizteko. Lanaren orientaziorako ere jarraipena eraman duen tutore bat izan dut eta bai tutoretzaz zein kontaktu jarraituaz baliatu gara. Lan honek markatuta zituen 150 lan ordu pertsonalak bete ditut bai bibliografia bilatzen, lana transkribatzen edo gidatzeko
lagungarri ziren elkarrizketak egiten. Betiere, hasieran markatutako helburuak betetzera bideratuz.
4.1 ETORKINAK DIREN MAGREBTARREN OSASUN EGOERAREN AZTERKETA OROKORRA Jarraian datozen lerrotan etorkinetan orokorrean eta Magreb kolektiboaren osasunean zehazki eragina izan dezaketen zenbait faktore aztertuko dira. Alor asko hartzen dituen gaia izaki, gai esanguratsu eta propioenak landuko dira. Azterketa orokor bat eginez eta Estatu Espainiarreko biztanleekin konparatuz, espainolek osasun profesionalei egindako bisita kopurua etorkinena baino handiagoa dela esan genezake baita medikamentu kontsumo maila altuagoa dutela ere. Ospitaleko egonaldiei dagokionez, immigranteen kopurua espainiarrena baino %10 baxuagoa da.(6) Aipatutako datu hauek gizarteko zenbait aurreiritzi baliogabetzen ditu; etorkinak hemengo osasun sistemaz abusatzera datoztela besteak beste. Bestalde, espainiarrek asaldura kroniko gehiago pairatzen dituztela ere seinalatu genezake, hauekin prebentzio praktika gehiago aurrera eramaten direla eta immigranteen komunitatearekin alderatuz planifikazio familiarreko metodo gehiago ezagutzen dituztela.(7,8) Zenbait ikerketen arabera(9), immigranteen kolektiboak ezberdintzen dituen nolakotasunak ditu; erikortasun patroi eta osasun zerbitzuen erabilera definitzen dituena. Dena den, autoreak ez dira aipatutakoaren kausaren arrazoian ados ipintzen. Batzuentzat, informazio sisteman sartzeko ageri den informazio falta da oinarria. Beste batzuentzat ordea, ezaugarri sozial eta demografikoek dute garrantzia. Badira faktore kultural edo ekonomikoak azpimarratu nahi dituztenak ere. Argi dagoena da, erreferentzia egin berri diegun faktore guztiek edukiko dutela inportantzia osasuna osatzeko orduan eta hauek dira ondoren aztertuko ditugunak. Guzti honi, etorkin
bakoitzaren ezaugarri pertsonalak gehitu behar zaizkio, bai jatorriko herrialdekoak zein harrera lekukoak ere. Bilaketa bibliografiko zabal bat egin ostean, Magreb kolektiboa behin harrera herrialdera iristen denean osasunean eragin diezaieken faktore komunenak detektatu eta hauek aztertuko ditugu
4.1.1. MIGRAZIO PROZESUAREN FASEAK Migrazioa fase ezberdinak dituen prozesu bezala ulertu behar da. Fase bakoitzak osasunarentzat arrisku ezberdinak dituelarik, osasun profesionalek hauek detektatu zein testuinguruan ipini behar dituzte erantzun indibidualak emateko.(10) Migrazio prozesua hiru fasetan banatu daiteke: - Lehen fasea: pertsona bakarrik eta lan bila etorri ohi da. Une hau izango da zailtasun sozial, kultural, hizkuntzaren aldekoak zein ekonomikoak aurkituko dituena. Lehen etapa honetan nagusiki kontuan eduki beharreko zenbait parametro daude: jatorriko herrialdearen ezaugarriak (elikadura ohiturak, ezaugarri kulturalak…), herrialdeen ezberdintasun ekonomiko eta sozialek sortutako ondorioak (osasun zerbitzuetara sarrera mugatua, formakuntza eskasia…) eta migrazio prozesuari atxikitako asaldurak (neke fisiko zein emozionala, estresa, depresioa, etxebizitza egoera kaskarra...). - Bigarren fasea: kultura berdinen arteko etorkinen taldeak eratzen dira eta talde sozialetan integratzen dira. Etapa honetan hutsune ekonomiko eta sozialek eragindako osasun aldaketak eman daitezke (gaixotasun infekziosoak, nutrizioarekin erlazionatutako deskonpetsazioak…). - Hirugarren fasea: gizarte berrian egokitzapen progresiboa ematen da. Osasun ikuspegitik herrialde hartzailearekin identifikatzen da.(7,11) Hortaz, atzerritarrek harrera herrialdean daramaten denbora eta eduki ditzaketen osasun arazoak erlazionaturik daude. Hau dela eta, osasun profesionalen ikuspegitik etorkinen beharrei erantzun egokia emateko helburuz, kontuan hartu beharreko faktore bat da. Atzerrian daraman denbora kontuan hartuz, bizitzen egon
a) Ezaugarri sozio-familiarrak Lan baldintza prekarioak, legez kanpoko egoera edo egoera legal ezegonkorra, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak, isolamendu soziala eta aurreiritzi etnikoak testuinguru fisiko, instituzional eta soziokultural berrira moldatzean aurkitzen dituzten arazoetako batzuk besterik ez dira. Guzti hauei, gizartearengandik jasotako laguntza urria gehitu behar zaio, espainiarrena baino baxuagoa dena. Zenbait ikerketen arabera, aipatutakoak efektu negatiboa eragiten du osasunean eta estres patogeno maila altuarekin eta osasun pertzepzio txarrarekin lotura zuzena du.(12,13) Marokoarrekin zehazki aurrera eramandako estudio batek(14) Euskal Herrian bizi diren eta Marokon bertan bizi direnen arteko konparaketa bat egiten du. Euskal Herrian bizi direnek haien jatorriko herrialdekoek baino osasun adierazle batzuk hobeto badituzte ere, antsietate eta koadro depresiboak maiztasun handiagoarekin dituztela erakusten du. Esandakoa, estatus sozial eta gizarte sostengu baxuarekin lotuta dago. Lan osasunari ere erreferentzia egin beharko genioke, magrebtarrek pairatzen dituzten lan baldintzak osasun asaldura askoren jatorri baitira. Gehiengoek eraikuntza eta nekazaritzan egiten dute lan. Alde batetik, teknologiaren inguruko informazio faltak arrisku talde bilakatzen ditu. Bestalde, lan baldintzekin erlazioa duten zenbait patologia azpimarratuko genituzke: patologia neurologiko eta arnas arazoak (produktu toxikoekin kontaktu jarraitua izateagatik), sindrome antsioso-depresiboak, lan istripuak eta patologia traumatologikoak. Lan ordu kopuru handia ere osasun zerbitzuetara joateko zailtasuna da, osasun egoeraren jarraipena zailduz.(15) Lehen mailako atentzioan, familiaren erlazio eta egitura aztertzea berebizikoa da, gizarte sostengurako eta estres maila gutxitzen duen faktore nabaria baita. Horrez
gain, informatzeko garaian familiak betetzen dituen rolak ezagutzea ere interesgarria izango litzateke, erizainaren jokabidea bideratzeko. Magreb kolektiboan egitura familiar patriarkarra da nagusi, familia zabal batean oinarriturik dagoena. Tradizionalki, gaixotasunean familia sostengua da baita zainketa espiritualak ematearen arduradun. Hauek errezatu behar baitituzte gaixoa osatzeko Koranak agindutako errezoak. Normalean, aita familiaren ordezkari nagusia izan ohi da; hura ez balego semea izango litzake. Ondorioz, gizona izango da informazioa jaso eta erabakiak hartuko dituena. Emakumea ordea, zainketak emateko arduraduna izango da. Adineko pertsonen irudia ohoretua izaten da. Koranak haien gurasoek aurretik emandako zainketak erantzun eta bueltatzera gomendatzen die. Hau dela eta, komunitate honetan erresidentziak ez daude guztiz onartuta.(16)
b) Elikadura ohiturak Musulmanentzat eta hortaz, magrebtarrentzat, elikadura eta erlijioa guztiz lotuta daude. Islam erlijioaren Koran liburu sakratuak musulmanen betebeharrak biltzen ditu, elikaduraren ingurukoak besteak beste; onarturik dauden (“halal”) eta ez dauden (“haram”) elikagaiak adieraziz. Debekatuta dauden elikagaien artean txerri haragia, “halal” arauak jarraitu gabe sakrifikatzen diren animaliak eta edari alkoholikoak nabarmentzen dira. Musulmanek jarraitu beharreko dietaz gain, bada elikaduran garrantzia duen eta osasun profesionalek kontuan hartu behar duten beste alderdi bat. Koranak Ramadan hilabetean (arabiar ilargi-egutegiko bederatzigarren hilabetea) egin beharreko baraualdiaren inguruko aginduak ematen ditu. Behin pubertaroan sartuta daudenek egingo dute eta baraualdia eguzkia ateratzen denetik sartzen den uneraino mantenduko da. Hala ere, aipatutakoa gaixo larri edo kronikoek, haurdun, edoskitzaroan ala hilekoarekin dauden emakumeek, agureek eta bidaiatzen edo lan gogorrak egiten ari direnek zertan betetzeko beharrik ez dutela ere aipatzen du. Ramadan hilabetean zehar egunez jatea debekaturik egoteaz gain, ez da posible ez edatea, erretzea, perfumeak erabiltzea, sabelera heltzen diren edo otorduak
ordezkatzen dituzten medikamenduak hartzea eta ezta erlazio sexualak mantentzea ere.(17) Hau dela eta, hilabete horretan zehar zenbait tratamendu moldatu beharko dira. Batetik, Ramadanean botikak hartzea erabakitzen duten horiei (jatea eta edatea ekiditean guztiak ados badaude ere, medikazioaren inguruan iritzi ezberdinak ageri dira), tratamendua egunsentia aurretik eta behin eguzkia sartzen den momentuan hartzeko jarraibideak eman beharko zaizkie. Beste alde batetik, atentzio berezia ipini beharko da diabetesa pairatzen dutenengan. Izan ere, egunean zehar mantendutako baraualdiak hipogluzemia jasateko arriskua areagotzen du. Ondorioz, tratamendu farmakologikoan zenbait gomendio kontuan hartzea komeni da: - Goizaldeko baraualdian akzio azkarreko intsulina utzi eta intsulina geldoa mantendu. Intsulina azkarra eguneko bi otorduetan administratuko da. - Ez da intsulina geldoaren dosia kantitate handian jaitsi behar, intsulina gabezia ageri den baraualdiak zetoazidosirako probabilitatea handitzen du. Horrez gain, glukosa aparailua zein pilulak soinean eramatea edo neurrizko ariketa fisikoa egitea hipogluzemiei aurre egiteko osasun profesionalek eman beharreko beste gomendio batzuk dira.(18) Diabetesa ondo kontrolatuta daukaten gehiengoa baraualdia aurrera eramateko gai izango dira. Baina, arriskutzat ikusiko balitz ( bihotzeko edo giltzurrunetako konplikazioak dituztenengan adibidez) argi informatu behar da. Ramadan garaian, baraualdia betetzen dutenak ez dira txertatzera joango. Hau dela eta, txertoa eguzkia ezkutatu arte edo hilabete bukaeraraino atzeratuko da.(19) Migrazio prozesuan zehar, elikaduran ematen dira aldaketa gehien. Hau dela eta, elikaduran eragina duten ezaugarri kulturalak ezagutu eta immigranteek hala nahi izanez gero horiek mantentzen saiatu behar gara; kulturalki egokiak diren zainketak emanez. Garrantzitsua da pazientearen nahiez informatuta egotea (Ramadana beteko duen ala ez, mantendu nahi dituen elikadura ohiturak…), eta honen inguruan informazioa ematea. Azkenik, kontuan izan behar da elikadura ohiturak aldatzea
benetan zaila dela kulturarekiko eta talde sozial batekiko atxikimendua adierazten duelako.
c) Buru osasuna Immigranteen osasuna aztertzeko garaian buru osasuna aintzakotzat hartu beharreko aspektua da. Hortaz, lehen mailako atentziorako ere erronka bilakatzen da, immigranteen artean komunak diren gaitz mentalen inguruan aholkatu, prebenitu eta tratatzeko. Aurretik aipatuta bezala, migrazio fase bakoitzean asaldura ezberdinak ageri direla kontuan izan behar dugu, eragina duten faktoreak klinikoki aztertuz. Etorkinen osasun maila harrera herrialdekoena baina hobea izatetik bertan egotearen poderioz okertzen joaten dela baieztatzen dute zenbait estudiok.(11,20) Beraz, immigrazioa arrisku faktoretzat har dezakegula argi dago zenbait arazo psikologikoren erro bilakatuz. Etorkinen gehiengoari eragiten dion “Ulises Sindromea” azpimarratuko dugu; migrazioaren doluak (familia, hizkuntza, kultura, lurralde, estatus sozialaren doluak) eragindako estres egoera limiteari erreferentzia egiten diona. Behin harrera herrialdera iristean garatuko da eta lau faktore nagusik baldintzatuko dute: bakardadeak (familia atzean uztearen ondorioz), porrot sentimenduak (lan merkatuan sartzeko zailtasunengatik), beldurrak eta bizirauteko borrokak. Situazio honek gaitzak bere kabuz sortzen ez baditu ere, zenbait patologia psikologiko garatzeko oinarri izango da edo ezkutuan mantentzen zeudenak azaleratzeko, trastorno psikotikoak adibidez. Hortik etorriko dira immigrazio kolektiboak gaitz psikotikoetan dituen tasa altuak.(21,22,23) “Ulises Sindromea”ren atzetik etor daitezkeen patologien prebentziorako lan garrantzitsua egin behar du erizaintzak. Hortaz, eduki emozionala duen interbentzio psikoedukatiboa aurrera eramango da aurrerago garatu daitezken patologia psikologiko edo psikotikoak ekiditeko helburuz.(24) Aspektu kulturalak berebiziko garrantzia du prozesu diagnostikoan. Sindrome psikiatrikoak unibertsalak badira ere, hauen espresio klinikoa kulturarekin lotuta baitago.(25) Honen ondorioz, diagnostiko egokia egin ahal izateko pertsonaren kultura
ezagutu beharko da, pairatzen dituen egoera ezberdinak espresatzen dituenean era egokian interpretatu ahal izateko besteak beste.
d) Erlijioa, sinesmenak eta ohiturak Erlijioak osasunaren alorrean zati garrantzitsu bat betetzen du. Hori dela eta, haren konnotazio komunitario zein espresio indibidualari erreparatu behar zaio. Erlijio eta sinesmenek osasuna ulertzeko orduan eragina dute baita gaixotasunarentzat azalpen bat bilatzeko garaian ere. Magreb komunitatearen gehiengoa musulmana den heinean, Koranean oinarritzen ditu bere sinesmenak eta bertatik abiatuko dira osasungaixotasun prozesuaren aurrean hartutako jarrerak. Islama Kristautasun eta Judaismoarekin batera munduko erlijio monoteista nagusien artean dago. Ekialde ertain, Afrika eta Asiako herrialde askotan fede dominatzailea da. Dena den, musulmanak ez dira talde homogeneo bat, izan ere mundu guztian zehar barreiaturik daude. Hortaz, guztien arteko praktika komunak badaude ere, jatorri kultural, politiko, sozioekonomiko eta etniko aniztasuna nabari da. Musulmanen liburu sakratu den Koranak sinestunek bete beharreko zenbait arau markatzen ditu: 1. Fedea: Ala jainko bakarra da eta Mahoma bere profeta. 2. Orazioa: Egunean bost aldiz Mekara orientatuta belauniko errezatu behar da: eguzkia atera aurretik, eguerdian, arratsaldean, eguzkia sartzen den unean eta gauean. Meskitan banatuta ipintzen badira ere, bai gizon zein emakumeek errezorako erritu berdina jarraitzen dute. 3. Ramadan hilabete sakratua bete. 4. Pobreei limosna eman. 5. Bizitzan behin gutxienez Meka-ra erromes joan. Ramadana amaitu eta 70 egunera egin ohi da gutxi gora behera (jadye). Gaixotasunaren kontzeptua, pertsona eta bere fedearen arteko erlaziotik ateratzen da. Gaixotasuna gorputza eta arimaren arteko desoreka bezala ulertzen dute eta erlijioak markatutako arauak ez betetzearen ondoriotzat ere hartu dezakete.
Osasuna eta gaixotasuna terminoak ugariak dira testu erlijioso islamikoetan, Koranean besteak beste. Liburu sakratuan, osasun-gaixotasun kontzeptuak lehenik pertsonaren dimentsio espiritualari egiten dio erreferentzia, hau garrantzizkoena bilakatuz; jarraian aspektu fisikoak etorriko dira. Osasuna musulmanak bere bizitzan zehar duen betebehar bezala ikusten da. Honela, pertsona osasun eta gaixotasunaren arduradun eginez, Ala-k eman dion dohain baten arduradun alegia.(16) Errezoei dagokienez, nahiz eta gaixo dagoena errezatzera beharturik ez dagoen, pazienteak hura betetzearen nahia izatea posible da. Intimitateari errespetua edukitzea oso baloraturik dago, emakumearen aldetik batez ere. Emakumea bere gizona edo gertuko familia ez den beste gizon batekin bakarrik egotea ez dago erlijiosoki onartuta. Hau dela eta, azterketa fisikoan zehar gizona emakumearekin batera egotea gerta liteke. Sexu berdineko profesionalek tratatzea nahiago dutela azpimarratuko dugu; bai emakume zein gizonezkoetan esplorazio fisikorako erakusten duten lotsa altua da. Esploraziorako zailtasunen gehigarri dira janzkeraren inguruan musulmanek dituzten sinesmenak; desioa piztu dezaken jantzi oro debekatuta baitago. Tradizionalenak burutik orkatiletaraino estalita joan ohi dira, aurpegia soilik bistan utzita. Orokorrean mendebaldeko medikuntzan konfiantza daukate. Hala ere, bertara sarrera zaildua dagoenean medikuntza tradizionalerako (medikuntza naturalarekiko errespetu handia dute) zein automedikaziorako joera eduki ohi dute. Haien herrialdean ere medikamenduak eskuratzeko zailtasunak eta hauen prezio altuak aipatutakoetara jotzea dakarte ondoriotzat. Hortaz, tratamenduen jarraipen egokia egiten ari dela ziurtatzea zein medikamenduak eskuratzeko baliabideak erraztea erizaintza aldetik garrantzi handikoa da. Osasun profesionalen aldetik jasotako informazioa ulertu dela aseguratzea ere automedikazioa saihesteko puntu garrantzitsua da.(15) Odol-transfusioak eta organo transplanteak onartuta daude, bizitzaren iraupenerako kolaboraziotzat hartzen baitute. Gorputzaren disekzioa onartzen bada ere (kirurgia plastikoa, ortopedia, autopsiak…), ikerketarako eginez gero baztertuta geratzen da.
Sexuarekin lotura duten kontzeptuez hitz egiteko garaian, gai hau haien kulturan tabua dela aintzat hartu behar dugu; leuntasun eta arreta handiz tratatuz. Honek jarraian aztertuko ditugun ondorio aunitz dakartza atzetik, erizaintzaren intereserako direnak. Gaixotasun sexualak sekretuan eraman ohi dira askotan automedikaziora joaz. Hilekoa ere ez da libreki tratatzen den gai bat. Emakumeak hilekoa daukanean besteei ezkutatzeaz gain, ez du ez errezatzeko, barautzeko, leku sakratuetan sartzeko, erlazio sexualak edukitzeko ezta Korana ukitzeko eskubiderik. Birjintasuna sozialki positiboki baloratzen den auzi nabarmena da. Islamak ezkontza aurreko erlazio sexualak debekatzen ditu, gizartean onartezinak izanda. Honekin lotuta, antisorgailuak erabiltzeko zailtasunak daudela esan behar dugu. Medikuak preskribatzen duenean bakarrik justifikatuta dagoen teknika bat da, osasunarentzat onuragarria den kasuetan erabiliz. Izan ere, jainkoak soilik gurasoei haurrak emateko boterea duenaren aipuan sinesten dute. Tradizionalki, antzutasuna ezkutuan mantentzen zen gai bat izan da. Hala eta guztiz ere, aipatutakoari aurre egiteko espezialistarengana jotzea gero eta ohikoagoa da. Dena den, islamean espermaren ematea debekatuta dago. In vitro teknika eta intseminazio artifiziala gizonaren esperma bakarrik erabiltzen denean ematen da ontzat. Ablazioa ematen ez bada ere (ez du Koranak onartzen eta islamak kondenatu egiten du), gizonezkoen zirkunzisioa erlijioarekin estuki lotuta dagoen erritua da. Honetarako adin zehatzik ez dago baina pubertaroa aurretik egin beharko da. Orokorrean, haurdunaldiaren jarraipen eskasa eramaten da, osasun zentrora haurdunaldia nahiko aurreratuta doanean iristen baitira. Ernaldiaren jarraipen egokia eramateko beharraren kontzientzia eskasa nabari da immigranteen artean. Musulmanek ehun eta hogei egun osteko fetua bizigaitzat hartzen dutela aipagarria da. Beraz, egun horiek gainditzean ematen diren abortu edo heriotzetan, fetua lurperatuta izango da. Hortaz, gurasoei eman beharko litzaieke edo familiak hala egitea eskatu dezake.(16)
Erditzeko garaian, gehiengo batek ospitaleetan egitea nahiago badu ere, zenbaitzuk (%30-40) haien etxetan egiten dute, erizain baten laguntzaz. Gizonak ez du erditzean parte hartzen, ez baita bertan egoten. Momentu hauetan ere, emakumeek sexu berdineko profesionalengatik tratua jasotzea nahiago dute. Jaiotza ondoren, nahiz eta zonalde urbanoetan ohikoa ez izan, badira haurraren plazenta lurperatu nahi izaten dutenak.(8) Erditzearen eta ondorengo zainketak familia batetik bestera aldakorrak izan ohi dira eta normalean emakumeak zuzentzen ditu, haren ardurapean ematen dira. Jaioberriarekin bete beharreko zenbait erritu existitzen dira; haurrari belarrira zenbait bertso errezitatzen zaizkio edo amak tradizioa jarraituz, erditu ondorengo hamar egunetan ezingo du dutxarik hartu. Amuletoen erabilera, bataioa, bildotsaren sakrifizioa edo haurraren burua afeitatzea ere indarrean jarraitzen duten beste zenbait erritu dira.(26) Edoskitzearen aldekoak dira eta familiaren gertuko senideren batek haren haurra edoskitzea ere ohikoa da Magreb kolektiboaren artean. Honez gain, tendentzia orokorra haurrei helduen elikadura behar baino lehen administratzea da; haurraren dietaren inguruan osasun sisteman dauden gomendioekin bat ez eginez. Azkenekoz, haurdunaldian zein ondorengo prozesu guztian zehar erabili ditzaketen etxeko sendagai naturalak aintzat hartu behar dira; zenbait infekzioren sortzaile izan baitaitezke. Heriotza Ala-k zuzenduriko akzio bezala hartzen dute, bizitza eternoaren hasiera izango dena; zoriontasuna eta bakea aurkituko duten unea. Koranak dioenez bizitza heriotza ondoren etorriko den betiereko bizitzarako prestaketa da. Fede handiko familiek heriotza jainkoaren erabakitzat hartuz, hau onartu dezakete. Hala eta guztiz ere, heriotza bizkortu dezaken edozein ekintza mediku onartezina da musulmanentzat; baita eutanasia ere. Gorpuaren errausketa guztiz debekatuta dago, bekatutzat hartzen da.(7,26) Erlijio islamak osasunean duen eragin ukaezina aztertu ostean, arreta handiz tratatu beharreko gaia izan beharko dela nabaria da; komunitate honen tradizioak kontuan izanda hauek errespetatu eta mantentzea sustatuz. Osasun profesionalen
aldetik komunitate zehatz baten eta hortaz Magreb komunitatearen ohitura zein ezaugarri erlijiosoez informatuta egoteak berebiziko garrantzia du, ildo egokitik informatu (sinesmenak urratu gabe) zein sortu daitezken zenbait arazo saihesteko (automedikazioa, gaixotasunen ezkutatzea…). Erlijio eta sinesmenek osasuna ulertzeko ikuspuntu ezberdinei bidea irekitzen dienez geroztik, osasun-gaixotasun binomioa era ezberdinetan tratatu ahal izateko aukerak izan behar ditugu erizainok, pertsona orori zainketak moldatzeko.
e) Gaixotasun infekziosoak Etorkinak gaixotasun infekziosoen eramaile direnaren inguruan aurreiritziak ageri dira, itxura hori baitaukagu gure buruetan. Inportatutako gaixotasunen gehiengoa tropikalak dira eta %15a osatzen dute ordea. Gainera, egoera aproposak ematen ez direnez (bektore eza, klima ezberdina…), hauek transmititzeko arriskua minimoa da. Gehienetan, harrera herrian denbora asko daramaten immigranteek pairatzen dituzte gaixotasun infekziosoak. Harrera herrialdean pasa duten denboran zehar immunitate naturala galdu eta jatorriko herrialdera bidaiatzen dutenean kutsatuak izaten direla eta. Edo immigranteen semeengan ere ematen dira; haien herrialdera immunitate eta profilaxi gabe bidaiatzen dutenean.(1,16,27) Gaixotasun infekziosoak behin harrera lurraldera heltzean pairatzen dituzte; hauek kolektibo honen bizi kalitatearekin zuzenki erlazionaturik daude, higiene faltarekin batez ere. Arnas aparatuko eta digestio sistemakoak izaten dira patologia nagusiak. Higiene faltagatik ageri diren aho zein hortzetako gaixotasunak ere ugariak dira. Gaixotasun infekziosoen artean tuberkulosiak aipamen berezi bat merezi du. Europar Batasuneko herrialde askotan, tuberkulosiaren jakinarazpenetatik erdia baino gehiagok tasa altuak dituzten herrialdetatik etorritako atzerritarrei dagokie. Gure lurraldeko zenbait zonaldetan tokiko populazioaren aldetik beherapen bat nabari da, immigranteen artean igoera sumatzen den bitartean. Gaixotasun hau, ez dago immigrazioaren egoerari horren lotuta, jatorriko herrialdeari baizik; esan bezala askotan bertako pobrezia egoerak transmisiorako baliabideak errazten baititu. Hemengo
lurretan latente zegoen gaixotasun hori garatzea posible izango da bizi duten egoera sozio-ekonomiko kaskarraren ondoriozko higiene faltak bideratuta. Osasun atentziorako zailtasun gehigarri bat dauka; tratamenduaren iraupen luzea alde batetik eta patologiak berak atxikita daraman errefusa soziala, lotsa dakarrena. Erizaintzaren aldetik, esandakoak kontuan hartu eta lantzeaz gain, tuberkulosiak sortzen dituen sintomak gogoraraztea komenigarria izango litzateke lehen bait lehen detektatu eta honen zabalpena saihesteko. Pazientearekin kontaktuan egon direnen artean kimioprofilaxia aurrera eramatea ere lehen atentzioko osasun profesionalen erronka da.(7) Hortaz, immigranteengan tuberkulosiaren kontrola egiteko ondorengo pausuak jarraitu eta aintzat hartuko ditugu; lekuko biztanleriarekin jarraitu beharreko prozesu bera izango dena: 1. Diagnostiko azkarra. 2. Tratamendu egokia bete (gainbegiratuta izan behar den ala ez baloratu). 3. Kontaktuen ikerketa. 4. Arriskuko populazioan tuberkulosi latenteadunek tratamendua bete. Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen inguruan datu iturri ezberdinak tasa desberdinekin ageri dira. Hala ere, Magreb komunitatekoek biztanleria autoktonoaren HIES tasa antzekoak dituztela esan dezakegu, B hepatitis eta sifilian datu altuagoak dituztelarik. Dena den, Magrebeko herrialdetan HIES tasa altuak daude eta urtez urte Euskal Autonomia Erkidegoko tasek ere gora egiten dute. Bestalde, sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen infekziorako populazio ahula dela azpimarratu behar dugu; prostituzioak eta maila sozial baxuak eraginda.(15,28,29)
Euskal Autonomia Erkidegoan orain arte populazio osoarentzat indarrean zegoen BCG txertoa 2013. urtetik aurrera zenbait arrisku taldera soilik murriztuko da. Horien artean, tuberkulosi tasa altudun herrialdetako familiak aurkitzen dira (100.000 biztanleko 40 kasu baino gehiago) edo herrialde horietara 3 astetik goragoko denbora tartean frekuentziarekin bidaiatzen dutenak. Aipatutakoei bazterketa sozial arriskuan dauden familiak, IHESA duten ama edo beste zenbait arriskuzko egoera bizi dutenak gehituzko genizkieke. MOE-aren arabera, Magreb komunitatea arrisku talde hauen barruan dago. Hau dela eta, jaioberriak BCG-z txertatzea gomendatzen da.(30) Txertaketa historiaren berrikustea praktika sistematiko bat izan beharko litzateke; ez pediatria arloan soilik, baita helduen kontsultan ere. Komunitatean indarrean dagoen egutegia izango da erreferentzia eta bertan ematen diren aldaketen jakinaren gainean egon beharko da erizaina. Beste herrialde batetik datozenek EAEko haur edo helduen txerto berdinak jaso beharko dituzte. Txertaketa egokitzapen prozesu berdina jarraituko da egutegiaren jarraipen zuzena ez eramatearen arrazoia aparte utzita; bai hutsegite arrazoiengatik edo beste herrialde batetik etorri izanagatik bada ere alegia. Immigranteekin, eta ondorioz magrebtarrekin, dakarten dokumentazioa baloratuko da, dosien arteko denbora tarte minimoa aintzat hartuz. Hortaz, erizainak honako jarraipenak beteko ditu txertaketa egutegia bete gabe edo hau beranduago hasten dutenek era egoki batean bete dezaten: - Txertatu gabekoak: txertaketa adinaren arabera hasi behar da. - Atzeratutako edo bete gabeko txertaketa: egutegia eguneratu bai adina eta aurretik jarritako dosien arabera. Jarritako dosia baliogarritzat hartzen den dosia da. Ez da berriro ere txertaketa hasiko, etendako momentutik jarraituko da. Dokumentazio falta edo haren baliotasunaren inguruan duda badago, adinaren arabera emango zaio hasiera txertaketa egutegiari. - Elgorri eta hirukoitz birikoaren txertoaren administrazio datan erreparatu behar da, 12 hilabeteen aurretik emandako dosia baliogabetuko da.(31)
4.1.3 OSASUNA ETA LEGERIA Gure gizartean lan egin ala bizitzeko dokumentu legalak eskuratu edo mantentzea, dudarik gabe, magrebtarrek orokorrean agertzen duten kezka nagusienetako bat da, eta ez bakarrik egoera irregularrean daudenak. Paperak lege barnean edukitzeak deportatua ez izatearen segurtasuna ekartzeaz gain, eguneroko kudeaketa eta jarduera ugari errazten ditu zeinak dokumenturik gabeko pertsonetan oztopotsuak izan ohi diren. Honen inguruan milaka egoera ezberdin daude: muga pasa aurretik egoera legala lortzen dutenak, harrera herrialdean lortzen saiatzen direnak, eroskeria tarteko darabiltenak… Lege barruan herrialde berrira sartzea lortu duten ia guztiak aldi baterako baimenarekin datoz eta hau denbora batean iraungitzen da. Dokumentua berritzea ez da erraza izaten ezta beti posible ere; zaila baita egoera lege barruan mantentzea.(2) Legeriak Magreb kolektiboaren osasunarengan duen eragina zehazki aztertzeak merezi du. Immigrante diren unetik, zati handi batek sekzio berezia osatzen du osasun atentzioaren aldetik. Gainera, azken urtetan eman diren erreformek guztiz eragiten diete talde honi. Espainiar Estatuan legeri aldetik azken urtetan osasun turismoa delakoa ekiditeko eman diren aldaketek zuzenean eragiten diete immigranteen kolektiboari. Izan ere, apirilaren 20ko 16/2012 lege dekretuak osasun zerbitzuetara aldaketak ekarri zituen. Ordura arte, estatuko immigrante kolektiboak egoera erregularrean edo ez egon arren, espainiarren eskubide berdinak zituen osasun asistentzia aldetik. Indarrean sartu zen lege berriarekin ordea, baimenik gabeko etorkinek edo erregistratu gabekoek
egoera batzuetan soilik jaso dezakete asistentzia: urgentzia egoeretan, haurdun dauden emakumeek edo 18 urtetik beherakoek.(32,33) Aipatutakoa, bazterketa sozial edo segurtasun ezerako arrazoi bilakatzen den heinean osasunarentzat arrisku faktore gehigarri izan daiteke. Beste alde batetik, osasun sektoreari erreferentzia eginez, dekretu honek osasun profesionalen printzipio etikoak urratzen dituela aipatu behar da; hauen betebeharretako batzuk bizitza mantendu eta sufrimendua gutxiagotzea baitira. Guzti honek begi bistakoa den bezala magrebtarrei eragiteaz gain, osasun zentroetan zailtasunak ekarriko ditu; gaixotasun kronikoen jarraipena eragotziz batez ere. Orokorrean osasun zentroetara gaixotasuna aurreratuta dagoenean joateko ohitura dute eta dokumentu legalik gabekoek gerturatzea saihesten dute deskubritua izan eta aberriratzearen beldurraren ondorioz.(16) Honetaz gain, osasun zentroetan informaturik egotea beharrezkoa da izan ere bertara joko dute Osasun Txartela eskuratu nahi dutenek. Euskal Autonomia Erkidegoan adibidez Osakidetzak ematen duen informazioaren arabera, lehen aldiz asegurantza publikoa eskuratzeko bakoitzak bere osasun zentrora jo behar du. Informazio gisa, aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da: - Erroldatze ziurtagiria. - Nortasun Agiri Nazionala. - Gizarte asegurantzako kotizazioaren agiria. - Adin txikikoek: familia liburua.(34) Magreb kolektiboak gure lurretan pairatzen duten egoera sozialaren eraginez aipatutako dokumentuak eskuratzeko zailtasunak aurkituko ditu. Hau aurretik aipatutako lege berriari lotuz, hein batean osasun atentzioa izateko oztopoak edukiko ditu. Legeriaren atalean gaudela aprobetxatuz, magrebtarrei eragiten dien Erizaintzako Kode Deontologikoko artikulu batzuk berreskuratu nahiko nituzke.(35)
4.2 ERIZAINTZAREN EGOERAREN AZTERKETA OROKORRA Osasun zerbitzuak zein bertako erizainak gizarteko egoera berrira egokitzeko prest egon behar dira; kultura ezberdinak zaintzekora alegia. Erreferentzia kultural ezberdinak dituzten pertsonak elkarbizitzan dauden gizartean, erizaintzako profesionalak modu eraginkor batean komunikatzeko gai izan behar dira. Are gehiago, gaixotasun eta osasun prozesuetako ezaugarri kultural ezberdinak ezagutu eta kontuan hartu behar dituzte. Osasun-gaixotasun prozesuan kulturak gidatutako erantzunak eraikitzen direla kontuan hartu behar dugu; gaixotasuna era konkretu batean bizitzea eraginez.(16) Gaur egungo egoera aztertu eta bilaketa bibliografikoa egin ostean, erizaintzaren arloan kulturalki konpetenteak diren zainketak aurrera eraman ahal izateko faktore garrantzizkoenak aztertuko ditugu: formakuntzaren beharra, komunikazio eraginkorra sustatzekoa eta kultura eta zainketek bat egiten duten erizaintzaren modelo bat oinarritzat hartzearen garrantzia. Honela, kulturalki konpetenteak diren osasun zerbitzuak izango genituzke; gutxiengo etniko baten kideek beren sinesmen kultural eta erlijiosoekin armonian daudela sentitzen dutenean.(36)
4.2.1. FORMAKUNTZA Immigrazioaren fenomenoak erizainengan ikasleetatik hasita du eragina. Izan ere, kulturaren inguruko gaitasunak landu beharrekoak dira; ezagutza berriak eskuratzeko beharra sortuz.(37) Tamalez, gaur egun erizainek duten hezkuntza ez dator egungo egoera multikulturalarekin bat. Erizaintzako profesionalek estatu mailan dauden talde ezberdinen sinesmen eta praktiken inguruan ezagutza minimoak eduki beharko lituzteke.(38) Baina, talde kultural ezberdinen inguruko profesionalen formakuntza espezifiko urriaren ondorioz, askotan gizarte multikultural batean zaintzeko erronkak huts egiten du. Azken urteotan indarrean sartu den Erizaintzako Graduan ere interes gutxi ageri da ikasleek etorkizun batean kultura anitzen artean zainketa egokiak ematen behar izango dituzten tresnak erakusten. Zenbait unibertsitatek aukera askeko irakasgai edo hautazko bezala kulturarekin erlazionatutako gaiak sartu dituzte. Gaur egun egoerak duen garrantzia kontuan hartuz edukia urria geratuz. Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintza Graduan Osasuna, gaixotasuna, kultura eta zainketak delako irakasgai bat indarrean jarri da. Hau da gaiarekin lotura gehientsuen duen irakasgaia zeina 60 orduz lantzen den horietako 40 teorikoak izanda. Bertan, norberaren kulturak osasunean eragina izatearen kontzientzia lantzea da helburua, material espezifikoagoarekin lagunduz. Gipuzkoako campusean irakasgaia ematen duen irakaslearen arabera ere nahiko urri geratzen da irakasgai bakarra eta ikuspegi orokorrekoa soilik edukitzea. Kultura sentsibilitatea erizainen profesionalen aldetik ikasi daiteken arlo bat da. Beraz, formazio espezifikoa aurrera eramatea ezinbestekoa da. Gradu eta posgraduko ikasketetan formatzeaz gain, etengabeko formazioa (lantokietan adibidez) garrantzizkoa da. Azken hamarkada honetan zainketa kulturalean espezializatutako kurtsoak sortzen ari dira, erizaintzaren kolektibotik proposamen berriak helarazten hasi diren bezala.(39) Autore gehienak erizaintzaren formakuntzan aldaketak egin eta bertan tematu behar denean ados daude. Erizaintza zainketetan ageri diren hutsuneak errotik konpontzeko modua izango litzateke.
Magreb komunitateak biztanleriaren zati esanguratsu bat osatzeaz gain, haien kulturak osasunarekin zuzenki erlazionaturik dauden ñabardurak dituela ikusi dugu; erlijioak duen pisu handia esaterako. Bestalde, immigrazioaren ondorioz pairatzen duten egoerak osasunean ondorioak dakartzala agerikoa da. Osasun profesionalak aipatutakoaren gainean egonez, gero patologiak detektatuta eduki eta egoki abordatzea garantizatuko luke.
4.2.2 KOMUNIKAZIOA Immigrazio gehien dagoen herrialdetako esperientziak osasun profesionalek kolektibo honen aurrean duten jarrerak desberdintasunean laguntzen duela adierazten du. Honen arrazoi nagusienak; pazienteak erabakiak hartzeko duen parte hartze urria, komunikatu eta erlazionatzeko ageri diren zailtasunak eta atentzioa indibidualki egin beharrean kolektiboaren pertzepzio orokorrean oinarritzea dira. Gure jatorri kulturalek komunikatzen garen moduan eragina dute. Paziente immigrante batentzat erizaintza sentikorra ez dela edo ezgaia dela pentsatzea ohikoa da; komunikazio erabilera ezberdinengatik gehien bat eta ez ahozko komunikazioaren ondorioz konkretuki. Emandako gomendioak jarraitzea ekiditea honen ondorioetako bat izan daiteke. Komunikazioa errazteko baliabideak behar dira. Honekin autore gehienak ados daude eta nabarmenduenak honakoak izango lidakete: hizkuntza anitzetan dagoen materiala, itzulpengintza zerbitzua eta bitartekari kulturala.(7,27,40) Osasun zerbitzu ezberdinetan eta hortaz osasun zentroetan hizkuntza ezberdinetan dagoen materiala edukitzea ezinbestekoa da non osasun sistemaren funtzionamendua adierazten den, dokumentu administratiboak dauden eta osasun heziketa irakasten den. Material hau eskuragarri egon beharko litzateke eta lurralde bakoitzean presentzia handiena duten kolektiboen hizkuntzan (EAEan magrebtarrek duten nagusitasuna ikusita, arabiarrez edukitzea adibidez gomendagarria da). Itzultzaileei dagokienez, lan honetarako familia kideak erabiltzeak arazoak ekar ditzake. Izan ere, oso gutxitan ezagutzen dute medikuntzarekin erlazionatutako
terminologia eta bigarren hizkuntzarako ez dute guztizko gaitasunik izaten. Hau dela eta, osasun zentroan prestaturik dagoen itzultzaile bat erabilgarri egon ezean, haien komunitateko kide bat bilatzea egokiena izango litzateke. Ahal dela, harrera herrialdeko bai hizkuntza zein kultura menderatzen dituena.(41) Hala ere, lehen atentzioan zerbitzu hau eskaintzea berebizikoa da. Beharrezkoa izango den momentua aurreikusi ezin denez, itzulpengintza zerbitzua telefono bidez egitea izango litzateke modurik bideragarriena. Teleitzulpena delako hau da egun Osakidetzan indarrean dagoena. Bestalde, pazienteen medikuen informe, txertaketa txartelak etab. bezalako osasun dokumentuak itzultzeko zerbitzu bat ere egotea mesedegarria izango litzateke. Era honetan, erizain eta pazientearen arteko ulermena erraztu eta tratamendu zein prebentzioen eraginkortasuna handituko litzateke. Bitarteko kulturalaren figura potentziatu behar da komunitate ezberdinen arteko komunikazioa gauzatzeko. Aipatutakoa pazientearen kolektiboko norbait izan beharko da zeinak haren kultura eta hizkuntza propioa ezagutzeaz gain, harrera herrialdekoak menderatzen dituen. Haren komunitatearengatik errespetatua izatea ere garrantzizkoa izango litzake baita negoziazio gaitasuna izatea ere. Honek, erizain eta pazientearen arteko distantzia gutxituko du komunikazioa errazteaz gain. Bitarteko kulturala indartu behar da osasun zentroetan, beste herrialde batzuetan komunitate ezberdinen arteko zubi eraginkorra dela frogatu da.(40)
4.2.3 ERIZAINTZA OINARRIAK Erizaintza zainketak abordatze holistiko bat izan arte garatu behar dira. Zainketek ikuspuntu kultural bat izan behar dute, erizaintza transkulturalaren ezagutza eta gaitasunak eskuratzea garrantzizkoa bihurtuz. Erizaintzarentzat zainketa transkulturala erronka profesional berria da. Honek, praktika profesionalean eredu biomedikoa oinarritzat hartu ordez, zainketa integral eta holistikoetan zentratuta egotea dakar. Madeleine Leininger (1925-2012) erizaintza transkulturalaren fundatzailea izan zen, kultura eta zainketak elkartzean sortzen den arloarena alegia. Kulturalki
konpetenteak diren zainketak eskaintzea helburutzat du; balore, sinesmen eta praktika kulturalekin koherenteak diren zainketak emanez. Leiningerrek erizaintza transkulturala honela definitzen zuen: ikertzeko arlo formal eta lana zeinak zainketak kulturan, osasun edo gaixotasunarekiko sinesmenetan zein pertsonaren balore eta praktiketan oinarritzen dituen osasuna mantendu edo errekuperatzeko; ezintasunei eta heriotzari aurre eginez.(42) Teoria “dibertsitatea eta unibertsaltasuna zainketetan” (1991) bezala izendatzen du; dibertsitatea (zainketak era ezberdinean praktikatu, ezagutu eta sentitzen dira) eta unibertsaltasuna (zainketetan komunak diren ezaugarriak) baitira kulturaren bi alorrak. Kulturak bizi estilo eta patroiak definitzen ditu eta pertsonaren erabakietan eragina du. Erizaintza eta antropologia elkarlanean ipintzen dituen teoria honek pazientearen ikuspuntu eta praktikak erizainaren ezaguerekin bat egitea indartzen du. Hau da, pertsonen bizipen lokalak ezagutzeko garrantzia azpimarratzen du (émic) gerora kanpoko faktoreekin kontrastatzeko, erizainen praktikarekin alegia (étic). Izan ere, Leiningerrek kultura ezberdinetako pazienteek profesionalei informazioa helarazi zein orienta ditzaketela defendatzen zuen; desio eta nahi duten zainketaz informatuz. Honela, testuinguru ezberdinetako kultura ezaugarriei gerturatze holistiko bat emanez. Eguzki atera berriaren oinarria garatzen du, osasunaren zainketak emateko orduan ikuspegi kulturala duen interbentzioetarako gida dena (II. Eranskina). Hau interpretatzean, borobilaren erditik gorako zatiak gizarteari eta munduaren ikuspuntuarekiko kontzeptuei egiten diola erreferentzia jakin behar dugu. Hauek hizkuntza eta ingurunearen bitartez zainketa eta osasunean eragina dute. Aipatutako faktoreek era berean modeloaren erdialdean aurkitzen diren erizain sistemarengan eragiten dute. Bi erdiak batuta eguzki bat osatzen dute; erizainek zainketak aurrera eramateko eta osasuna baloratzeko aintzat hartu behar duten unibertsoa da. Gizakia haren erreferentzia kultural, gizarte egitura, munduarekiko ikuspuntu, historia eta ingurunearekiko banaezin bezala deskribatzen du. Sexua, adina eta klase soziala faktore emozionaltzat hartzen dira eta erlazionaturik dauden gainontzekoak era holistiko batean baloratuko direla azpimarratzen du, ez independenteki.(38) Teoria honen arabera, erizainen hiru zainketa ezberdin nabarmenduko dira:
- Zainketa kulturalaren zaintze eta mantentzea - Zainketa kulturalaren moldatze eta egokitzea - Zainketa kulturalaren birmoldatze eta berregituratzea(14) Madeleine Leiningerrek haren teoria ezartzearen arrazoiak gogora ekartzea interesgarria da; honela, erizaintza transkulturalaren beharra justifikatuz. 1. Mundu mailan ematen ari diren migrazioek erizaintza transkulturalaren beharra agerian utzi eta handituz doan dibertsitatea ematen ari da. Jatorri nazional, erlijioso, generoarena, orientazioarena, sexual, heziketa edo estatus sozioekonomikoen ezberdintasunei beste zenbaiten artean egiten die erreferentzia dibertsitateak. 2. Identitate multikulturalaren hazkundea eman da eta jendeak osasun profesionalek haien sinesmen kultural, baloreak eta bizi estiloak ulertuko dituztela espero du. 3. Aplikatutako teknologiaren gehiegizko erabilera batzuetan pazienteen balore kulturalekin gatazkan sartzen da. 4. Mundu guztian konflikto kulturalak existitzen dira zeinak osasunaren zainketan eragina duten. Gero eta kultura gehiagok elkarri eragiten diote. 5. Munduko leku ezberdinetara bidaiatu edo lanera doan gero eta jende gehiago dago. 6. Gero eta auzi legal gehiago daude osasun zentroetan konflikto kulturalaren ondorioz zainketetan ematen diren ignorantzia, inposizio edo axolagabekeria dela eta. 7. Emakume eta haurren beharrak kontuan hartzeko eskakizunek ere gora egin dute, genero arazoak suertatuz. 8. Testuinguru ezberdinetan kulturalki ezberdinak diren zainketen beharra hazi egin da. Kulturak berdintasun eta ezberdintasunak dituelaz kontziente izatea funtsezkoa da kulturalki konpetentea den erizain edo osasun profesionala izateko. Honekin, erizaintza transkulturalaren beharraz ohartuko gara, giza ikuspuntu zabal eta holistikoa eskaintzen digun oinarriaz; migrazioak horren ugariak diren gaur egungo gizartean aproposa dena.
5. ONDORIOAK Komunikazioaren eraginkortasunari dagokionez, EAEko zenbait osasun zentrotako erizainekin hitz egin eta nire esperientzia propiotik abiatuz, nahiz eta zerbitzuetan bai hizkuntza anitzetan dagoen materiala zein teleitzulpen zerbitzua egon, beharrezko erabilera ematen ez zaiela ikusten da. Askotan, erizaina bera baita dokumentuak ulertzeko eta osasun kartila eguneratzeko lana hartzen duena, ohitura faltagatik apika. Azkenean, bidean datuak galtzea saihestezina izanik eta gaizki ulertuetara bideratuz. Hortaz, erizainen erantzukizuna da bere zerbitzuan dauden baliabideez informatu eta behar den erabilera ematea. Erabileraren poderioz baita hauek garatzeko modua. Bestalde, gure lurraldean bitarteko kulturalaren figura oraindik indartu gabe dagoela aipatu behar da, esparru hau lantzeke geratzen delarik. Egungo errealitateari egokitutako erizainen formakuntzan aurrerapausoak emateaz gain eta immigranteekin komunikazioa erraztu zein bitartekari kulturalaren potentzia indartzeko beharra egoteaz gain, badaude immigrazioaren ondorioz osasun zerbitzuetan suertatu diren beste zenbait egoera eta hauei aurre egiteko beharra. Gizarte berriaren aurrean erizaintzaren rola eraginkorragoa izan dadin zenbait proposamen helaraztea proiektuaren helburuen artean zegoen. Jarraian, lanean zehar landutakoekin jarraituz, beste zenbaitzuk aipatuko ditut. Berehalako etorkizunean osasun zerbitzuen atentzio eta antolaketarako estrategia berriak planteatzera beharturik gaude. Hortaz, lehen atentzioko osasun ekipoak haren zerbitzuak egoera berrira egokitu zein estrategiak birformulatu beharko lituzke. Lan interdiziplinarra beharrezkoa da; familia mediku, erizainak, gizarte langileak eta osasun arloan aritzen diren komunitateko organismo ezberdinen elkarlana sustatuz.(5) Aurretik ere ikusi baitugu immigranteengan eta Magreb komunitatean zehazki egoera sozio-familiarrak zer nolako eragina duen osasunarengan. Egoera arriskutsu honi osasun zerbitzuetara sartzeko ikusi ditugun zailtasunak gehitu behar dizkiogu. Populazio honi osasun sistemarako sarbidea erraztu beharko litzaioke, osasun arloan diskriminazioa saihestuz. Immigrante kolektiboa Osasun Sistema Nazionalean barneratuta egon behar da, paraleloki doazen edo programa espezifikoak saihestuz. Bestalde, Osasun Sistema Nazionalean sostengu espezializatua aurrera
eraman behar da: gaixotasun konkretuak tratatzeko, osasun txartela eskuratzeko erraztasunak eskaini eta aspektu guztietan kolektibo honen erregularizazioa sustatzeko.(7) Bestalde, osasun zerbitzuetara sartzeko informazioa errazten duten immigrazioen asoziazioen formakuntza bultzatu behar da. Erizaintza aldetik ere, osasunaren heziketaren inguruko kurtso, programa edo laguntza taldeak sustatu beharko lidakete. Badira Magreb kolektiboak komunean dituen zenbait patologia edo egoera. Horiei bideratutako heziketa aurrera eramateak ondorioak gutxiagotuko lituzke. Orokorrean Immigrazio kolektiboaren osasun beharrak adierazten dituen ikerketa zehatzak egiteko beharra ageri da. Baita honekin lotuta, kulturalki egokituta dauden galdetegiak ere. Immigranteari zuzendutako protokolo eta gidak berebizikoak dira, besteak beste, praktika klinikoaren aniztasuna gutxitzeko. Honez gain, immigrazioarekin lotutako erizaintza diagnostikoak ere beharrezkotzat ikusten ditut, behin anitzak diren diagnostikoak detektatuta daudela. Mugikortasun handiak osasun egoeraren jarraipena egiteko zailtasunak gehitzen dituzte. Askotan, historia klinikoaren falta ere nabaria da, hauek eguneratu behar direlarik; beharrezko azterketak eginez eta programak egokituz (txertaketa programak adibidez). Koordinazio intra eta intersektoriala hobetzeko beharra ere ikusten da; historia kliniko bakarra egotea alegia.(27) Baliabideen egokitzapen orokor bat behar dela ikusten da. Urtetik urte gure lurraldetan magrebtarren populazioa hazten doa eta oso beharrezko dugu bai osasun zerbitzuak zein bertako profesionalak prest egotea. “Pertsonak bizi maila egoki bat edukitzeko eskubidea dauka; haren familia, osasuna eta ongizatea ziurtatuko diona eta bereziki elikadura, jantzia, etxebizitza, osasun atentzio eta beharrezko gizarte zerbitzuak” (Giza Eskubideen Deklarazioa. 25.1 artikulua). Bizitza norberaren ondasunik preziatu eta baliotsuena da; hortaz hau babestu, mantendu eta hobetzeko bideak existitu behar dira. Gizartea aldatzen doa, immigrazio fluxua dela eta etengabeko mugimenduan dago eta etorkizunera begira ere
hala jarraituko du. Osasun sistema gizartera egokitzen joan behar da eta erizainek ere betebehar hori dute, eskubide bat izaki. Erizainek norberaren bizi estilora orientatuta egongo diren zainketak eskaintzeko erronka dute, erizaintza transkulturalean oinarritutako zainketak emanez. Immigrante diren magrebtarren ñabardurak lantzea zuen helburutako bat proiektu honek eta Magreb komunitatearen kultura gertuagotik aztertzean, ezberdinak diren pazienteekin topatuko garela ikusi dugu. Hortaz, irtenbide ezberdinak eskaintzeko gai izan behar gara; aipatutakoei egokitutako gaixotasunaren prebentzio eta osasunaren promozioa aurrera eramanez. Izan ere, magrebtarrak etorkin diren momentutik immigrazio prozesuari berari lotutako asaldurez gain behin harrera herrialdean pairatzen duten egoerarekin erlazionatuta daudenak kontuan hartu behar ditu erizainak. Gainera, oasasunarekin elkarreraginean dauden eta kulturarekin estuki erlazionatuta dauden aztertutako faktoreak ezagututa, hauekin lotutako patologiak detektatu eta tratatzea errazagoa izango litzateke. Horretarako, batetik, gutxiengo etniko honen eta beste batzuren inguruko ikerketa gehiago egitea beharrezkoa da; informazio gehiagorekin erantzun zuzenagoak emateko. Bestetik erizainen kolektiboan egoera berrira bideratutako formakuntza espezifikoa sustatzea ezinbestekoa da. Honez gain, osasun sistema errealitate berrira adaptatzea berebizikoa da. Lehenik osasun zerbitzuetako sarbidea erraztuz eta jarraian kultura ezberdinetako jendea atenditzeko prest egonez. |
addi-f924d5bdb70c | https://addi.ehu.es/handle/10810/10415 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2011-02-23 | science | Zapirain Sierra, Beñat | eu | Rol semantikoen etiketatze automatikoa : rol multzoak eta hautapen murriztapenak | Euskal Herriko Unibertsitatea / University of the Basque Country Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila Rol Semantikoen Etiketatze Automatikoa: Rol Multzoak eta Hautapen Murriztapenak Be˜nat Zapirain Sierrak Eneko Agirre eta Llu´ıs M`arquez-en zuzendaritzapean egindako tesiaren txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Informatikan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Donostia, 2010eko urria.
Esker onak Tesi lan honen zuzendari izan diren Eneko eta Llu´ısi nire esker beroenak, azken urte hauetan aurrera eraman dugun kalitatezko lankidetzagatik. Eskerrik asko Stanford unibertsitateko NLP taldeko Mihai Surdeanuri interesa eta laguntzagatik, eta baita Sussex unibertsitateko Diana McCarthyri ere, lankidetza eta begiruneagatik. Eskerrik asko Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako IXA talde osoari, ikerlari berriak prestatzen egiten duzuen esfortzuagatik. Pantaila Gelako Akademikoei: nunc est bibendum (!)
I. KAPITULUA Sarrera Testuen azaleko analisi semantikoak esaldiko predikatuek adierazten dituzten “gertaeren” atributu eta propietateak zehazteko xedea du, “nork”, “nori”, “zer” egin zion, “non” eta “noiz” adieraziz. Predikatuek normalean “zer” gertatu den zehazten dute, eta gertaera osatzen duten gainontzeko osagaiek parte hartzaileak (“nork” eta “nori”, adibidez) eta beste zenbait propietate (“noiz” eta “non”) adierazten dituzte. Rol semantikoen etiketatze automatikoaren helburua, beraz, testu bateko gertaeretan predikatua eta parte hartzaile eta propietateen arteko erlazio semantikoak zehaztea da. Horretarako predikatuarentzat aurretik definitutako rol semantikoak jarraian ikusten den adibidean1 bezala erabiltzen dira. (iturria: Aldezabal et al., 2010). [Agente Nemesiok], [Denbora joan baino lehen], [Paziente Alejandro adiskideari] eskatzen dio [Tema zaindu dezala bere “x” zakurra] Predikatuaren ekintzan parte hartzen duten argumentuek oinarrizko rolak jokatzen dituzte (Agente, Paziente ...); aldiz, ekintzaren propietateak zehazten dituzten hautazko argumentuek rol adjuntuak jokatzen dituzte (Denbora, Norantza...) 1Tesi lan honetan zehar erabiliko ditugun adibide gehienak ingeleserako PropBank corpusetik atera ditugu eta, beraz, ingelesez idatzita emango dira.
2 Sarrera Mota honetako analisiak esaldiaren azaleko errepresentazio semantikoa ahalbidetzen du, esaldiko gertaeren propietateak eta entitate garrantzitsuenen arteko oinarrizko erlazioak adieraziz. Hizkuntzalaritza konputazionala edo, zehazkiago, semantika konputazionala da testuetako predikatu-argumentu egiturak modu automatizatuan detektatzeko ardura bere gain hartu duen zientziaren adarra. Berrogeita hamargarren hamarkadan, hizkuntza prozesatzeko lehen saiakerak egin zirenetik, hizkuntzaren aspektu semantikoak konputazionalki lantzera bideratutako ikerketa lanek, batez ere, lexikoien, gramatiken eta bestelako errekurtso semantikoen eskuzko garapenena izan zuten jomuga (Hirst, 1987; Pustejovsky, 1995; Copestake eta Flickinger, 2000). Baliabide hauek hizkuntzaren analisi semantiko sakonaren oinarri izatea zuten helburu baina, sarritan, eskulan gogorra eskatzen zuten eta oso domeinu zehatzetara zeuden mugatuta. Azken bi hamarkadetan errekurtso konputazionalen ugaritzeari eta ikasketa automatikoko metodoen garapen azkarrari esker, Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (LNP) arlo garrantzitsu askotan aurrerapen handiak egin dira. Metodo hauek egitura linguistiko konplexuak eskulan handiegirik gabe ikasteko bidea ireki zieten hizkuntza prozesatzeko sistemei. Hasieran, analisi katearen egiturari jarraituz, ikasketa automatikoa eta metodo estatistikoak morfologian eta sintaxian aplikatu ziren, eta alor hauetan emaitza positiboak lortu ahala, semantika lantzeko beharraz gero eta gehiago jabetzen hasi zen LNPko ikerketa komunitatea. Briscoe eta Carroll-ek (1997) azpikategorizazio egiturak automatikoki erauzteko egin zuten lanak adibidez, edota aditzak beren azpikategorizazioaren arabera sailkatzeko egin ziren beste zenbait lanek (Merlo eta Stevenson, 2001; Schulte im Walde, 2000) erakutsi zuten metodo konputazional hauek egokiak zirela predikatu-argumentu erlazioak ikasteko. Horrela, azken urteotan, rol semantikoen etiketatze automatikoari begira, rolekin etiketatutako lehen corpusak agertu ziren: FrameNet (Fillmore et al., 2004) eta PropBank (Palmer et al., 2005). Corpus baliabide egokien eta ikasketa metodo eraginkorren etorrerak, beraz, rolen etiketatze automatikoaren garapena ekarri zuen eta, dagoeneko, LNParen barruan ongi definitutako ataza garrantzitsuan bilakatu da. Zeresan handiko ikerketa lan asko egin dira azken urte hauetan gai honen inguruan (Gildea eta Jurafsky, 2002; Surdeanu et al., 2003; Xue eta Palmer, 2004; Pradhan et al., 2005a) eta Senseval-3 (Litkowski, 2004), CoNLL-2004 (Carreras eta M`arquez, 2004), CoNLL-2005 (Carreras eta M`arquez, 2005) eta SemEval-2007 (Pradhan et al., 2007a) bezalako ebaluazio saioek rolak etiketatzeko sistemen arteko ebaluazio konparatibo azpimarragarria eskaini
3 diote ikerketa komunitateari. Gertaera eta predikatu-argumentuen arteko maila honetako analisiak nolabaiteko karga semantikoa duten LNPko hainbat aplikaziotan onurak ekar ditzake. Esaterako, • Galdera-erantzun sistemek galdera egiten den predikatuaren (edo antzekoen) argumentuak bila ditzakete, adibidez, galdera erantzuten saiatzeko (Narayanan eta Harabagiu, 2004; Frank et al., 2007). Modu horretan, Who assassinated JFK? galderaren erantzuna lortzeko aski izango litzateke, adibidez, assassinate predikatuak gobernatutako argumentu egitura batean JFK argumentu “Pazientea” bilatu eta argumentu “Agentea” itzultzea. • Itzulpen automatikoan ere, argumentuak hizkuntza batetik bestera itzultzeko rol semantikoa kontuan har daiteke, rolaren arabera itzulpena ezberdina izan daitekeelako. (Boas, 2002; Fung et al., 2007; Wu eta Fung, 2009a; Wu eta Fung, 2009b) • Itzulpen automatikoaren makina bidezko ebaluaziorako erabiltzen diren zenbait neurri berritzaile kalkulatzeko beharrezkoak diren ezaugarri linguistikoak rolekin etiketatutako egituretatik erauz daitezke (Gim´enez eta M`arquez, 2007; Gim´enez eta M`arquez, 2008). • Testuen laburpen automatikorako, adibidez, predikatuek eta rolen guneek testu baten edukia labur dezakete (Melli et al., 2005) • Informazio erauzketan ere, argumentuen rolen gaineko bilaketek patroi edota erregela ahaltsuagoak definitzen lagun dezakete (Surdeanu et al., 2003). • Textual Entailment edota testuetatik ondorioak erauzteko sistema batzuek rolak etiketatzeko sistemen analisiak kontuan hartzen dituzte beren inferentziak egiteko (Tatu eta Moldovan, 2005; Burchardt et al., 2007). • Hizkuntzaren barneratze goiztiarra aztertzen duten ikerketa lan batzuek, besteak beste, rolak etiketatzeko sistemak erabiltzen dituzte beren ereduak eraikitzeko (Connor et al., 2008; Connor et al., 2009;M. Connor eta Roth, 2010).
4 Sarrera • Irudi bidezko komunikazio sistemek rolak automatikoki etiketatzeko baliabideak erabiltzen dituzte hizkuntza irudietara itzultzeko (Goldberg et al., 2008). Nahiz eta rolak etiketatzeko sistemek mundu errealeko aplikazioetan duten eragina oraindik nahiko mugatua izan, informazio semantikoaren beharra erakusten duten aplikazio askorentzako onuragarria izan daiteke etorkizunean. I.1 Rol semantikoak Rol semantikoek predikatuak zehazten duen gertaeran argumentuek zein paper jokatzen duten esaten digute. Baina zeintzuk dira rol semantiko posibleak? Zenbat dira? Zenbat motatako erlazio semantikoak adieraz ditzakete? Fillmore-ek (Fillmore, 1968) bere “Case for case” ezaguna aurkeztu zuenetik asko ikertu da hizkuntzalaritzan rol semantikoen izaerari buruz. Hala ere, nahiz eta “Agente” edo “Paziente” bezalako rol semantiko garrantzitsuenetan nolabaiteko adostasunak egon daitezkeen, oraindik ere adituen artean ez dago erabateko akordiorik behin betiko rol multzo unibertsal bat zehazteko garaian (Dowty, 1991). Egileen arabera, beraz, egoera ezberdinetarako prestatutako rol multzo zerrenda espezifiko eta luzeak (FOOD, COOK, HEATING-INSTRUMENT, etab.) topa ditzakegu (Fillmore et al., 2004), edo rol tematiko bezala ezagutzen ditugun rol multzo orokorrago eta murritzagoak (Gruber, 1965; Jackendoff, 1972), edota Dowty-k (1991) proposatzen duen Proto-Agent eta Proto-Theme bi roletako sistema. Hizkuntzalariek gai honen inguruan dituzten ikuspegi eta teoria ezberdinek bere eragina izan dute hizkuntzalaritza konputazionalean izaera ezberdineko hainbat rol inbentarioen sorrerarekin (II.1 sekzioan ematen da baliabide hauen berri). Hizkuntzalaritzak rol semantikoen inguruan burututako lan garrantzitsu askok predikatu-argumentu egituren gauzatze sintaktikoak beren azaleko semantika edo rol semantikoen egiturarekin nola erlazionatzen diren deskribatu dute (besteren artean, Grimshaw, 1990; Levin, 1993; Levin eta Rappaport Hovav, 2005). Levinen lanak (1993) hain zuzen, antzeko gauzatze sintaktikoak (alternantziak) dituzten aditzen artean antzekotasun semantikoak daudela zehazten du, onartzen dituzten rol tematikoetan esaterako. Levinek ezaugarri komun horiek partekatzen dituzten aditzak “aditz klaseetan” multzokatu zituen. Klase hauek eta haien predikatu-argumentuen deskribapenak
I.1 Rol semantikoak 5 LNPko hainbat ataza hobetzeko erabiliak izan dira (Habash et al., 2003; Shi eta Mihalcea, 2005), haien artean rolen etiketatze automatikoa (Swier eta Stevenson, 2005). Aditz klaseek, gainera, VerbNet lexikoi konputazionalaren (Kipper et al., 2000) oinarri teorikoak ezarri zituzten. Levinek aditza eta bere gauzatze sintaktikoak lotu bazituen argumentuen semantikarekin, Fillmore-ek bere frame semantics-en (Fillmore, 1976) gertaera semantiko ezberdinekin lotutako hitzak biltzen ditu. Hitz hauek gertaera semantiko espezifikoekin daude lotuta (apply-heat frame semantikora adibidez) eta, ondorioz, baita frame elementu bezala ezagutzen diren rol semantiko zehatzagoekin ere (COOK, FOOD, HEATING-INSTRUMENT etab.). Levinen klaseko osagaiekin gertatzen ez zen bezala, frameetako osagaietan ez da homogeneotasun sintaktikorik eskatzen, baina, horren ordez, informazio semantiko aberatsago eta zehatzagoa eskaintzen dute. Sintaxira orientatutako rol sistemen hurbilpenetan (ikusi PropBank eta VerbNet II.1 sekzioan) rolak bi kategoriatan banatu ohi dira: (1) Argumentuak, aditzaren ezinbesteko posizio sintaktikoak betetzen dituzten erlazioak eta (2) adjuntuak, hautazkoak edota predikatuaren ekintzan hain garrantzitsuak ez diren rolak. Frameen semantikan ere bi multzo bereizten dira: (1) core frame elementuak (COOK, FOOD, ...) eta (2) elementu periferikoak edota frame elementuak (TIME, MANNER, PLACE etab.). Hurbilpen bakoitzak proposatzen duen rol multzoak bere ezaugarri propioak ditu, bai rol kopuruan eta baita rol horietako bakoitzaren semantikan ere. Hizkuntzalari konputazionalen eginkizuna da multzo bakoitzetik eredu konputazionalak sortzea eta baita eredu horien arteko konparaketa eta analisia bideratzea. Tesi lan honetan hain zuzen, PropBank eta VerbNeteko rol multzoen azterketa konparatiboa egiten dugu III atalean. Nahiz eta, normalean, predikatuek aditz forma izaten duten eta, ondorioz, errekurtso konputazional gehienak aditzentzat egin diren, zenbait izen eta adjektibok ere forma predikatiboa har dezakete. Jarraian datorren esaldiko predikatua, adibidez, gift (oparia) da eta, ikus daitekeenez, hiru argumentuz lagunduta agertzen zaigu: giver (emailea), thing given (emandakoa) eta entity given to (nori eman zaion). [giver Her] gift of [thing−given a book] [entity−given−to to John] ... Frameen semantikan aditzak ez diren elementu lexikoak barneratzen dira, esan bezala, egoera semantikoak adierazteko gaitasuna dutelako. Hurbilpen
6 Sarrera sintaktikoak, aldiz, aditzen klaseetan oinarritzen dira soilik beste kategorietako osagaiek ez dutelako, agian, aditzek erakusten duten jokaera sintaktiko garbia erakusten. Rol semantikoen gaineko teoria edo ikuspegi ezberdinen gainean eraikitako baliabide konputazionalen zerrenda eta deskribapena (tesi lan honetan erabiliko direnena zein besteena) tesi lan honetako II.1 atalean egiten da: • Ikuspegi sintaktikoagoa duten baliabideak: PropBank (Palmer et al., 2005) eta VerbNet (Kipper et al., 2000) • Frameen semantikan oinarritutakoak: FrameNet (Fillmore et al., 2004) • Predikatu ez berbalen baliabideak: NomBank (Meyers et al., 2004). I.2 Tesiaren motibazioa Tesi honen ikergai nagusia ingeles hizkuntzarako rolen etiketatze automatikoa da. Esan bezala, konputazionalki behintzat oso gai berria den arren, lan eskerga egin da ataza honen inguruan ingeleserako. Euskararako baliabideen eraketari dagokionez, esan beharra dago Euskal Herriko Unibertsitateko IXA ikerketa taldeak horretan diharduela azken urteotan. Zoritxarrez, tesi lan hau aurkeztu dugun unean, baliabide horiek garapen prozesuan zeuden oraindik eta ezin izan ditugu euskararako prototipo baten eraketarako erabili. Hori dela eta, geure ikerlan guztia ingeleserako eta ingelesezko baliabideak soilik erabiliz egin dugu. Aurreko atalean aurkeztu ditugun eztabaida linguistikoak apur bat albo batera utziz, rolak automatikoki etiketatzeaz hitz egiten dugunean, esaldi bat eta predikatua emanda, bere argumentuak identifikatu eta, predikatuarekin jokatzen duten rol semantikoaren arabera, etiketa bat edo beste esleitzeaz ari gara. Mota honetako predikatu-argumentu egiturak identifikatu eta etiketatzeari azaleko analisi semantikoa esaten zaio. Tesi lan honetan aditz predikatuekin egingo dugu lan. Zergatik rol semantikoak? Zein da rol semantikoak etiketatzeko beharra? Sintaxia eta semantikaren arteko azaleko konexioa bezala ikus ditzakegu rolak, izan ere, sintaxiak harrapa ezin ditzakeen zenbait orokorpen semantiko detektatzeko erabil daitezke. Adibide gisa azter dezagun jarraian datorren esaldiaren argumentu egitura (iturria: Yih eta Toutanova, 2006):
I.2 Tesiaren motibazioa 9 Ezagutza semantikoa rolen etiketatze automatikoan Azken urteotan eraiki diren sistemek mota askotako arkitekturak diseinatu dituzte etiketatze arazoa gainditzeko. Hala ere, definizioz, sistema guztiek funtsezko bi urrats egiten dituzte etiketatzea gauzatzeko: argumentuen identifikazioa eta argumentuen sailkapena. Lehenak, izenak dioen moduan, esaldia eta predikatua emanda, argumentuaren mugak identifikatzean datza, eta bigarrenak, identifikatutako argumentu horiei, aditzarekiko jokatzen duten rol semantikoaren arabera, etiketa bat edo beste esleitzean. Pradhan eta Martinek (2008) adierazi zuten, rolak etiketatzeko sistemek erabiltzen dituzten ezaugarriek eragin ezberdina izan zezaketela ataza batean edo bestean. Zehazki, beren esperimentuekin erakutsi zuten analisi zuhaitz sintaktikotik sistemek erauzten dituzten ezaugarriek batez ere argumentuen identifikazio faserako direla egokiak, baina argumentuen sailkapen prozesurako ez direla hain erabakigarriak. Horrela, ikusi zuten corpus jakin baten gainean eraikitako (entrenatutako) sistemen errendimendua nabariki kaltetua gertatzen zela domeinuz kanpoko corpusak etiketatzen zirenean, eta galera hori ez zegoela sintaxiari -eta beraz argumentuen identifikazioari- lotuta, baizik eta argumentuen sailkapenari.bezala. Sistemek domeinuz kanpoko corpusekin argumentuen sailkapen prozesuan izaten zituzten galerak, besteak beste, argumentuek bere baitan gordetzen zituzten osagai lexikoetan (argumentuen guneetan) zuten jatorria, domeinuz kanpoko corpus horietan osagai lexiko berri edota ezezagunarekin topo egiten zutelako eta, hortaz, ezin zituztelako hitz horiek argumentuen rola iragartzeko erabili. Honekin eta JFKren adibidearekin jarraituz, zer gertatuko litzateke etiketatze sistemak Dallas eta November hitzak ezagutuko2 ez balitu? Ba osagai lexiko horiek ezingo liratekeela argumentuei rol zuzena esleitzeko erabili eta, hortaz, sistemek informazio edota ezaugarri sintaktikoekin soilik erabaki beharko luketela argumentu arazotsu horien rola. Horrela, bi hitzak ezezagunak izanda eta analisi sintaktiko berdina partekatuta, sistemek bi argumentuei rol berbera (zuzena ala ez) esleituko liekete ziurrenik. Tesi lan honen gune garrantzitsuenean argumentuen sailkapen prozesuan eragin negatiboa duten mota honetako arazo lexikoei irtenbidea bilatzen saiatuko gara. Horretarako aztertu eta aplikatu ditugun teknikak hautapen murriztapenak eta hitzen arteko antzekotasun neurriak izan dituzte oinarri. 2Dallas eta November hitzak ezezagunak izango dira entrenamenduko corpusean agertu ez badira.
10 Sarrera Ideiak funtsean honetan datza: Rol semantikoak etiketatzeko sistemak gauzatzeko erabiltzen diren teknika estatistikoek edota ikasketa automatikoko teknikek eskuz etiketatutako baliabideak behar dituzte argumentuak identifikatu eta argumentu horiei zein rol esleitu behar zaien ikasteko. Ikasketa corpus horietan markatzen diren argumentuak eta, zehazkiago, haien guneak hainbat rolekin geratzen dira lotuta. Adibidez, ikasketa corpusaren barnean “in November” argumentua topatuko bagenu TMP rolaz lagunduta, ondorioztatuko genuke “November” izen guneak nolabaiteko lotura izan dezakeela denborazko rolekin. Eta berdin “Dallas” eta lekuzko rolekin. Baina non sartzen dira jokoan hautapen murriztapenak eta antzekotasun neurriak? Demagun orain “in March” argumentua topatu dugula ikasketa corpusetik kanpo. Nola jakingo du sistemak argumentu horri lekuzko rola edota denborazko rola esleitu behar dion ez badu “March” lehenago posizio horretan ikusi? Hautapen murriztapenenek, aipatzen genituen corpus ebidentziak oinarri hartuta, lekuzko eta denborazko argumentuen guneen itxura zein den esango digute. Adibidearekin jarraituz, lekuzko rolak izango dituzten guneak, “Dallas” (“Paris”, “heaven”, “garden”...) itxura izango dute eta denborazko rolekin lotutakoak aldiz “November” (“yesterday”, “August”, “century”...) itxura. Horrela “in March” argumentu berria sailkatzerakoan, WordNet edo antzekotasun distribuzionaleko neurriak erabiliz, bere gunea (“March”) rol bakoitzaren hautapen murriztapenekin alderatu ahalko genuke, zorte apur batekin denborazko rola duten guneetatik lekuzko roletatik baino gertuago dagoela ondorioztatzeko. Esan bezala, gure iritziz, hau izan da ekarpen nagusia baina ez bakarra. Ikus ditzagun bada, ekarpen hori eta gainerako guztiak detaile gehiagorekin. I.3 Ekarpenak Domeinuz kanpoko corpusetan rolak etiketatzeko sistemek erakusten dituzten arazoak aztertzeko helburuarekin hasi genuen tesi lan hau. Helburu handinahia zalantzarik gabe, izan ere, rol semantikoen etiketatze automatikoak ez ezik, lengoaia naturalaren prozesamenduko beste ataza ia guztiek (guztiek ez esateagatik) erakusten dituzte ahuleziak domeinuz kanpo lan egitea tokatzen zainean. Gai horri helduta, beraz, ikerlan asko eraman dira aurrera nahiz eta zoritxarrez (ala zorionez) inork ez duen domeinu aldaketaren handicapa erabat gainditzea lortu. Guk ere, noski, ez dugu rolak etiketatzeko sistemen domeinuz kanpoko errendimendu eskasa guztiz ebaztea lortu, baina arazoa
I.3 Ekarpenak 11 neurri batean ahuldu eta planteamendu eta teknika garbiak erabiliz pausoak aurrera egiteko gai izan gara. Ikus ditzagun jarraian gure ustez, tesi lan honekin egin ditugun ekarpen nagusiak: • PropBank eta VerbNeteko rol multzoen analisi konparatiboa (III. kapitulua): bi rol inbentario konputazional hauen eskuragarritasuna aprobetxatuz eta esperimentu egokien laguntzaz, inbentario bakoitza erabiltzearen abantantailez eta desabantailez eztabaidatu du- gu. Planteatu ditugun esperimentuek erakutsi dute baldintza zailetan PropBankeko rol multzoarekin lan egiten duen sailkatzaile batek baldintza oso antzekotan entrenatutako VerbNet sailkatzaileak baino sendotasun eta orokortzeko gaitasun handiagoa erakutsiko duela, baita domeinuz kanpoko corpusekin ere. • Hautapen murriztapenak eta antzekotasun metodoak rolen etiketatze automatikoan (IV. kapitulua): WordNeteko eta antzekotasun distribuzionaleko metodotan oinarritutako hautapen murriztapenak erabili ditugu informazio lexiko-semantiko soila erabiltzen duten sailkatzaileak eratzeko. Sailkatzaile hauek informazio lexikoa bakarrik erabiltzen duten sailkatzaileek baino errendimendu hobea erakusten dute eta, lexikoa orokortzeko ahalmenei esker, domeinu berrietara hobeto egokitzen dira. • Preposizio-rol eta aditz-rol motako hautapen murriztapenak (IV. kapitulua): bi hautapen murriztapen mota hauek aurkeztu eta konbinatu ditugu, eta rolak automatikoki etiketatzeko ohikoagoak diren aditz-rol motako hautapen murriztapen soilak baino hobeak izan daitezkeela erakutsi dugu zenbait esperimenturekin. Hautapen murriztapen konbinatuak aditz-rol motako hautapen murriztapenak baino egokiagoak dira argumentuak sailkatzeko ezagutza iturri bezala, eta emaitzak, hain justu, nabariki hobetzen dituzte kapitulu honetan proposatuko dugun ebaluazio esperimentalean. • Artearen egoeran dagoen sailkatzaile baten hobekuntza hautapen murriztapenekin (V. kapitulua): Preposizio-rol eta aditzrol motako hautapen murriztapenak rolak etiketatzeko errendimendu altuko sistema batean integratzeko urratsak deskribatzen ditugu kapitulu honetan, emaitzak modu esanguratsuan hobetuz. Lehen aldia da gure ikerketa arloan ataza hau modu arrakastatsuan gauzatzen dela.
12 Sarrera I.4 Tesi lanaren egitura • Lehen kapitulua - Sarrera: sarrera hau. • Bigarren kapitulua - Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera. Kapitulu honetan rol semantikoen etiketatze automatikorako erabilgarriak diren baliabideen azterketa egingo dugu. Horrez gain, rolak etiketatzeko sistema tipikoen arkitektura aztertuko dugu, maila bakoitzak planteatzen dituen arazoak zeintzuk diren eta normalean nola ebazten diren adieraziz. Jarraian, sistemek beren lana egiteko erabiltzen dituzten ezaugarri garrantzitsuenen errepasoa egingo dugu eta, bukatzeko, rol semantikoen etiketatzearen historia laburra eta ataza honek etorkizunean planteatzen dituen erronkak zein diren azalduko dugu. • Hirugarren kapitulua - PropBank eta VerbNeteko rol multzoen arteko azterketa konparatiboa. Rolen etiketatze automatikorako erabil daitezkeen bi rol multzo ezberdinen azterketa konparatiboa egingo dugu kapitulu honetan, bi rol inbentarioen arteko diferentziak zehaztuz, eta bakoitzaren abantaila eta desabantaila teorikoak azpimarratuz. Bukatzeko, rolak etiketatzeko sistema bana eratuko dugu (bat rol multzo bakoitzeko) eta bien errendimenduen azterketa bat egingo dugu corpus/etiketatze baldintza ezberdinetan, domeinuz kanpo ere zein jokaera erakusten duten adieraziz. Horrez gain, VerbNeteko rol tematikoen “filosofia” aplikazio errealetarako egokiagoa dela kontuan izanda, rol tematiko hauek eskuratzeko bide sendoak (edo sendoagoak) proposatuko ditugu. • Laugarren kapitulua - Ezaugarri lexikalak orokortzen: Hautapen Murriztapenak rolen sailkatze automatikorako. Kapitulu honetan rolak etiketatzeko sistemek ezaugarri lexikalekiko duten dependentzia izango dugu aztergai. Dependentzia hauen eragin negatiboa domeinu barneko eta domeinuz kanpoko corpusetan aztertu eta hautapen murriztapenen laguntzaz, arazoa leuntzeko proposamenak egingo ditugu. • Bosgarren kapitulua - Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako. Aurreko kapitulutan lexikoaren orokortzeari buruz ikasitakoa, SwiRL sisteman modu arrakastatsuan integratzeko bideak ikusiko ditugu, hautapen murriztapen bakoitzak isla dezakeen informazio semantikoa sailkatzaile eta meta-sailkatzaileen laguntzaz modu eraginkor
II. KAPITULUA Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera Azken urteotan aurrerapauso handiak egin dira lengoaia naturalaren prozesamenduko arlo gehienetan, baina urrun gaude oraindik esaldien esanahi zehatza adierazteko gai izatetik. Puntako teknika estatistikoak eskuz etiketatutako corpus masa handien gainean aplikatzeari esker, baditugu dagoeneko esaldien analisi sintaktiko erabilgarriak egiten dituzten analizatzaile sintaktiko (parser) sendoak. Hala ere, parser hauek ez dira gai esaldi baten parte hartzaile semantikoak modu egoki batean identifikatu eta haien arteko erlazio semantikoak ezagutzeko. Ikus dezagun adibide sinple batekin: Kevin broke the window 1 The window broke2 Sintaxiak argi esango digu lehen esaldian the window osagaia aditzaren objektua dela, eta subjektua bigarrenean; baina ez da gai izango objektu eta subjektu horiek aditzarekiko jokatzen duten rol semantikoa bi adibideetan berdina dela adierazteko. 1Kevinek leihoa puskatu zuen. 2Leihoa puskatu zen.
16 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera Analizatzaile sintaktikoek azaleko semantikarekiko erakusten dituzten gabeziak gainditzeko berebiziko garrantzia izan zuten semantikoki etiketatutako baliabideen agerpenak. FrameNet (Fillmore et al., 2004) eta PropBank (Palmer et al., 2005) bezalako corpus semantikoen sorrerak rolak automatikoki etiketatzeko prototipoen ugaritzea ekarri du azken bost urteotan. Gildea eta Jurafsky-k (2002) beren “Automatic Labeling of Semantic Roles” lan aitzindarian FrameNeten oinarritutako SRL sistema automatiko baten deskribapena egin zutenetik, asko izan dira LNP munduko ikerlariak beren interesa eta esfortzua gai zirraragarri eta erlatiboki berri honetara bideratu dutenak. Pizkunde honetan berebiziko garrantzia izan zuten CoNLL-2004 (Carreras eta M`arquez, 2004) eta, batez ere, CoNLL-2005ean (Carreras eta M`arquez, 2005) egin ziren ebaluazio saioek. Hurrengo azpiataletan sakonago aztertuko ditugun saio haiek PropBanken entrenatutako hogeita hamar bat SRL sistema eta haien arteko analisi konparatiboa eskaini zioten LNP- ko ikerlari komunitateari eta, oraindik ere, ingeleserako SRL sistema berrien errendimendua ebaluatu eta konparatzeko erreferente izaten jarraitzen dute. Kapitulu honen helburua rolen etiketatze automatikoa ikergaiaren errebisio global bat egitea izango da. Inolako zalantzarik ez dago ikerkuntzan ekarpenak egiteko eman beharreko lehen urratsa ikergai konkretu baten uneko egoera orokorra ezagutzea dela, eta horri ekingo diogu hurrengo ataletan zehar. Kapitulu honen egitura ondokoa da: rolen etiketatze automatikoan erabiltzen diren baliabide semantikoak aztertuko ditugu hasteko II.1 atalean. Zehazki, FrameNet, VerbNet eta PropBank baliabideak ikusiko ditugu, baina azken honetan zentratuko dugu gure atentzioa batik bat, PropBank baita, askogatik, rolen etiketatze automatikoko sistemak entrenatzeko gehien erabili den baliabidea. SRL sistemei dagokienez, II.2 atalean oinarrizko sistema orokor baten deskribapena egingo dugu. Besteak beste, sistemek erabiltzen dituzten ikaste estrategia eta arkitekturen errepaso bat egingo dugu, eta baita ohikoak diren ikasketa ezaugarriena ere. Errendimendu altuko sailkatzaileen adibideak ere jarriko ditugu sailkatzaile arrakastatsuenek jarraitzen dituzten bideak/estrategiak azaltzeko asmoz; eta bukatzeko, II.4 atalean, CoNLL-2005eko ebaluazio saiora aurkeztu ziren sistemen analisi kualitatibo bat egingo dugu, erakutsi zituzten ahulezia nabarmenetan arreta ipiniz eta tesi lan honetan oinarri izan diren ikerlerroak identifikatuz eta justifikatuz.
II.1 Rol semantikoak eta baliabideak 17 II.1 Rol semantikoak eta baliabideak Hiru dira ingeleserako rol semantikoekin etiketatuta aurki daitezkeen baliabide ezagunenak: PropBank (Palmer et al., 2005), VerbNet(Kipper et al., 2000) eta FrameNet(Fillmore et al., 2004). Baliabide edo inbentario hauek, bakoitzak bere filosofiari jarraiki, rol semantikoen etiketatze automatikoan erabilgarriak diren rol eskemak definitzen dituzte, bakoitzak bere ezaugarriekin, bere ahulezia eta abantailekin. Eskema erabiliena PropBank da, bost roletako eskema sinple bat definitu eta ikasketa automatikoa eta teknika estatistikoak aplikatzeko oso egokia den corpus bat semantikoki etiketatzen duelako. VerbNetek Levinen (Levin, 1993) klaseetan oinarritutako aditzen hierarkia bat planteatu eta klase bakoitzeko aditzek joka ditzaketen 23 rol tematikotako eskema orokor eta independente bat definitzen du formalki, baina nahiz eta rolen erabilerari buruzko adibide erreal asko ematen diren, ez dira sistema automatikoak entrenatzeko nahikoak nahiz eta, aurrerago ikusiko dugun moduan, SemLink bezalako errekurtsoekin gabezia hau gaindi daitekeen. FrameNetek bizitza errealean gerta daitezkeen hainbat ekintza edo gertaera semantikoki deskonposatzen ditu frame elements izeneko rol semantiko multzo zabal batekin eta, VerbNetek bezala adibide erreal asko etiketatuta ematen dituen arren, ez du, berari dagokion azpiatalean azalduko dugun arrazoiengatik, rol semantikoak entrenatzeko ezagutza iturri gisa arrakasta handirik lortu. II.1.1 Proposizioen bankua: PropBank PropBank corpusa Penn Treebank IIko (Marcus et al., 1994) egitura sintaktikoen gainean eraikitako geruza semantikoa da. Zehazkiago, treebankeko Wall Street Journal3 sekzioko aditzak (milioi bat hitz guztira) predikatuargumentu egiturekin eta rol semantikoekin hornitzen ditu. Horretarako erabiltzen duen rol multzoa “teorikoki neutrala” dela esaten da, definitzen diren rolek ez dutelako teoria linguistiko jakinik jarraitzen. Horrela, aditz guztien argumentuak etiketatzeko beti rol multzo berbera erabiltzen den arren, aditzaren arabera rol-label bakoitzaren interpretazio semantikoa ezberdina izan daiteke (beren esanahia aditzarekiko menpekoa da beraz). 3WSJko testuez gain, Brown corpusa ere etiketatzen ari dira.
20 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera beraren adiera ezberdinen artean ere gerta daitezke. II.4 irudian adibidez, “to kick” aditzaren hirugarren PropBank adieraren roleseta ikus daiteke, eta bertan zehazten diren rolen esanahiak ez dute II.3 irudiko deskribatzaileekin bat egiten nahiz eta aditz lema berbera etiketatzeko erabiltzen diren. PropBanken, nolabait esateko, frameset batek aditzaren “PropBank adiera” islatzen du. PropBank adiera hauek ez dira zertan bat etorri behar aditz jakin baten balizko adiera xeheagoekin, frameseten arteko bereizketa ez baita aspektu semantikoetan soilik oinarritzen eta sintaxia ere kontuan hartzen delako. Horrela, gaur egun, 3,300 aditz inguru tratatzen dira PropBanken. Framesetak (“PropBank adierak”) 4,500 inguru dira, eta horrek batez beste, 1.36ko polisemia dakar. Corpusa PropBankek Penn Treebankeko nodo sintaktikoei frameseteko rol semantikoak (eta rol adjuntuak) esleitzen dizkie. Rol semantiko bat ez da zertan nodo bakarrera lotuta agertu behar, kasuaren arabera, aditz argumentua nodo batek baino gehiagok osa dezaketelako. PropBank corpusa proposizioen kodeketa bat da, hau da, corpuseko lerro bakoitzean aditz bat eta bere argumentuen posizioak kodetzen dira treebankean duten nodo-posizioaren arabera. Nodo sintaktiko (edo argumentu) horietako bakoitzari dagokion rola esleitzen zaio. Ikus dezagun corpuseko adibide lerro bat: brown/cf/cf01.mrg 13 24 encounter.01 - 16:1*21:0*25:0-ARG1 22:1-ARG0 23:0-ARGM-MOD 24:0-rel 26:1-ARGM-LOC Goiko lerroa PropBankeko proposizio baten kodeketa adibidea da. Zehazki, Brown corpuseko “cf” sekzioko “cf01.mrg” fitxategiko “13”. sententziaren analisi zuhaitzari dagokiona. Analisia II.5 irudian ikus daiteke. Sententzia bakarrean aditz bat baino gehiago eta, hortaz, beste hainbeste proposizio aurki ditzakegu. Adibidean kodetzen den proposizioaren gunea (aditza) “24”. nodoan dago kokatuta, eta jokatzen duen frameseta “encounter.01” da. II.5 irudian ondo ikusten da nodoak nola kodetzen diren. Nodoak 0tik aurrera zenbatzen dira eta zuhaitz sintaktikoko hostoekin (urdinez irudian) egiten dute bat. Posizioaz gainera, nodoaren sakoneraren beharra dago nodo hostoaren gurasoei ere erreferentzia egin ahal izateko. Horrela, “6:0” identifikatzaileak, 6. nodo hostoari egingo dio erreferentzia 0 sakoneran (irudian (NN course)) eta “6:1” identifikatzaileak berriz, nodo horren gurasoari ((NP (DT the) (NN course))). Adibideko proposiziora itzuliz, kodeketak
II.1 Rol semantikoak eta baliabideak 23 badira izen argumentuetarako iragarpenak ere egiten dituzten rolak etiketatzeko sistemak. Tesi lan honetan, dena dela, aditz predikatuetan zentratu gara soilik. II.1.2 FrameNet Berkeley FrameNet6 (Fillmore et al., 2004) proiektuak ingeles hizkuntzarako baliabide lexiko baten eraketa du helburu duela urte batzuetatik hona. Izen, adjektibo eta aditzen inguruko informazioa bildu eta haietako (adiera) bakoitza frame semantiko delako egituretara lotzen ditu corpus ebidentziez lagunduta. Frame semantiko bat ekintza, gertaera, edota objektu bat eta haren parte hartzaile guztiak deskribatzen dituen egitura kontzeptuala da. FrameNet datu baseak frame semantikoen eta unitate lexikoen (hitz adieren) deskribapenak gordetzen ditu haien errepresentazio sintaktiko eta semantiko posibleez (valences) lagunduta. Frame semantikoek eskematikoki errepresentatzen dituzte egoerak (Fillmore, 1976), haien parte hartzaileak eta joka ditzaketen rol kontzeptualak. FrameNeten aurki dezakegun frame bat, adibidez, apply-heat delakoa da. Frame semantiko honek erreferentzia egiten dioten unitate lexiko jakin batzuek gordetzen ditu bere baitan (bake, boil, brown7 etab.) eta, jarraian datozen adibideetan ikusiko dugun moduan, COOK (sukaldari), FOOD (janari), eta HEATING INSTRUMENT rolak edo frame elementuak baliatuz, egoera edo prozesu baten deskribapena egiten du. [COOKMatilde] fried [FOOD the catfish] [HEAT.−INSTR.in a heavy iron skillet]. Goiko adibidean, apply-heat frame semantikoaren instantzia bat ikus daiteke etiketatuta. Frameari erreferentzia egiten dion unitate lexikoa (kasu honetan aditza) fried (frijitu) da, eta gauzatzen diren frame elementuak edo rolak goian aipatu ditugun berberak dira (II.1). FrameNeten frame elementuak frame semantikoekiko menpekoak dira eta horregatik frame elementuen kopurua izugarri handia da. Horri eskuz etiketatutako adibide kopuru eskasa gehitzen badiogu, rolen sakabanaketa handia eta adibide etiketatuen urritasuna dela eta, zailtasunak topa ditzakegu baliabide honi teknika estatistikoak aplikatzeko garaian. Hala eta guztiz ere, datu basea handituz doa eta ez da baztertu behar, noski, etorkizunean FrameNeten 6http://framenet.icsi.berkeley.edu/ 7Bake, boil eta Brown elementu lexikoen adierak euskaraz, labean egin, egosi eta txigortu dira hurrenez hurren
24 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera Frame elementua Deskribapena eta Adibidea CONTAINER Janaria (FOOD) berotzeko erabiltzen den edukiontzia. Adib.: boile potatoes [CONT AINER in a medium-sized pan] COOK Janaria berotzeko erabakia hartzen duena. Adib.: [COOK Kevin ] sauteed the garlic in butter FOOD Sukaldariak (COOK) berotzen duen entitatea. Adib.: Suzy usually steams [F OOD the broccoli] HEATING INSTRUMENT Janaria berotzeko erabiltzen den tresna. Adib.: Jim browned the roast [HEAT −INST. in the oven] Taula II.1: FrameNeteko Apply-heat frame semantikoa jokatzen duten frame elementuen (rol) deskribapenak eta adibideak. Adibideetan agertzen diren frameko unitate lexikoak (lexical units) letra lodiz agertzen dira markatuta. oinarritutako sailkatzaile lehiakorrak eraikitzeko aukera, izan ere, gogora dezagun, Gildeak eta Jurafsky-ren lan aitzindarian (Gildea eta Jurafsky, 2002) rol multzo honekin lan egiten zuen sailkatzaile baten deskribapena ematen da. Gaur egun FrameNetek, 10,000 unitate lexiko gordetzen ditu. Haietatik 6,000, 800 bat frame semantikoetan aurki ditzakegu, 135,000 adibidez lagunduta. II.1.3 VerbNet VerbNet aditzen lexikoi konputazionala da non portaera sintaktiko eta semantiko berbera duten aditzak hierarkikoki antolatutako klase sistema batean antolatzen diren. Klase hauek Levinen aditz klaseetan oinarritzen dira eta ezaugarri komunak dituzten aditzak eta haien argumentuak gordetzeaz gain, aditzen informazio sintaktikoa eta semantikoa ere ematen dute. Argumentu multzoa klaseko aditzek jokatzen dituzten rol tematikoen eta haien gainean definitutako hautapen murriztapen orokorren zerrenda da. Informazio sintaktikoak rol tematikoak argumentu sintaktikoetara lotzen ditu, eta predikatu semantikoek frame sintaktikoak zehazten duen gertaerako (event) parte hartzaileak fase bakoitzean (start, during, end edo result) deskribatzen ditu. Gaur egun, VerbNetek 274 klase nagusi ditu. Guztira 3769 aditz (5257 adiera) biltzen dituzte, haien jokaera 23 rol tematikorekin deskribatuz. Ikus ditzagun VerbNeteko hierarkiako klaseen osagaiak banan-banan:
II.1 Rol semantikoak eta baliabideak 25 Rol tematikoak VerbNeteko klaseetan definitzen diren aditz argumentuak rol tematikoekin etiketatzen dira. VerbNeteko rolek PropBankeko argumentu zenbakituek baino informazio semantiko aberatsagoa ematen dute. Argumentu zenbakituekin gertatzen ez den bezala, rol tematikoen interpretazio semantikoa ez da aditzaren menpekoa eta, horregatik, PropBankeko framesetetan ikusi dugun moduan, VerbNeten ez da beharrezkoa aditz klase bakoitzeko rolen esanahia behin eta berriz definitzea. Guztira, helburu orokorreko 23 rol tematiko de- finitzen dira: • Actor: komunikazio ekintzak adierazten dituzten klaseetan erabiltzen dira, bi argumentuak (objektu/subjektu) semantikoki simetrikotzat har daitezkeenean (Actor1, Actor2). • Agent: oro har, bizidun subjektuak dira baina makinak edota borondatea erakusten duen edozer izan daiteke. • Asset: ordainketak eta antzeko diru trukaketak edota aldaketak adierazten dituzten klaseek erabiltzen dute. Rolak “moneta” currency hautapen murriztapena du. • Attribute: aldatzen ari den zerbaiten ezaugarria. • Beneficiary: ekintzetatik etekina ateratzen duen entitatea. • Cause: aditz psikologikoekin eta gorputzeko aditzekin lotutako klaseak erabiltzen dute. • Location, Destination, Source: kokapen espazialerako erabiliak – Location: helburu ezezaguna, jatorria edo lekua adierazteko. – Destination: norantz jakina edo mugimenduaren amaiera puntua. – Source: mugimendu baten hasiera puntua. • Experiencer: kontziente den, edota zerbait esperimentatzen ari den parte hartzailea adierazteko. • Extent: klase bakarrean erabiltzen da, indizeen bariazioa edota aldaketa baten gradua adierazten du.
26 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera • Instrument: tresna bezala erabiltzen diren objektuak. Aldaketak eragiten dituzten objektuak. • Material and Product: Build eta Grow klaseetan erabiliak. – Material: eraldaketa baten hasiera puntua. – Product: eraldaketa baten emaitza. • Patient: modu batera edo bestera ekintza baten ondorioak jaso dituzten parte hartzaileak. • Predicate: osagai predikatiboa erabiltzen duten klaseetan erabilia. • Recipient: transferentzia baten helburua. • Stimulus: Experiencer parte hartzaileetan nolabaiteko erantzuna eragiten duena. • Theme: posizio batean edo posizio aldatze baten parte hartzaileak. • Time: Begin-55.1 klasean denbora adierazteko. • Topic: komunikazio aditzek “hizpide” darabiltena. VerbNeteko hautapen murriztapenak VerbNeteko hautapen murriztapenak EuroWordNeteko (Vossen et al., 1997) goiko mailetako kontzeptuetan daude oinarrituta (ikusi II.7 irudia) eta hierarkikoki antolatzen dira, batez ere is-a moduko erlazioak baliatuta (WordNeten bezalaxe). Hautapen murriztapenak VerbNeteko zenbait klasetako rol tematikotara lotzen dira modu bitarrean. Horrela, rol tematikoek [+location,region] moduko hautapen murriztapenak izan ditzakete adibidez, rol horrekin etiketatutako aditz argumentuak lekuzko argumentu bat -baina ez lurralde eremu bat- adierazi behar duela zehazteko. Frame sintaktikoak VerbNeteko frame sintaktikoek klaseko aditzek baimenduta dituzten errealizazioak (gauzatzeak) deskribatzen dituzte lengoaia sinple eta labur batean.
II.1 Rol semantikoak eta baliabideak 27 Irudia II.7: VerbNeteko hautapen murriztapenak (iturria: Kipper et al., 2000). Klaseko kideen gauzatze iragankorrak (transitive) deskribatzen dituzte adibidez, gauzatze iragangaitzak, baimendutako preposizio sintagmak, eta baita Levinek deskribatutako hainbat alternantzia ere. Frame sintaktikoak rol tematikoen nolabaiteko hautapen murriztapen sintaktikoak dira, rol bakoitzak gustukoen dituen posizio sintaktikoak definitzen dituelako klaseko aditzek baimenduta duten gauzatze bakoitzerako. Horrez gain, aditzaren posizioa zehazten dute rol tematikoekiko eta baita aditzaren
II.1 Rol semantikoak eta baliabideak 31 wwssjj//0000//wwssjj__00000011..m mrrgg 0 8 join.01;VN=22.1-2 0:2-ARG0[Agent] 7:0-ARGM-MOD 8:0-rel 9:1-ARG1[Patient1] 15:1-ARGM-TMP wwssjj//0000//wwssjj__00000022..m mrrgg 0 16 name.01;VN=29.3 16:0-rel 0:2*17:0-ARG1[Theme] 18:2-ARG2[Predicate] wwssjj//0000//wwssjj__00000011..m mrrgg 1 10 publish.01;VN=26.4-1 10:0-rel 11:0-ARG0[Agent] (5) (4) (3) (2) (1) Irudia II.8: SemLink etiketatzearen adibidea. Lerro bakoitzak aditz bat eta bere argumentuen etiketatzea ematen digu core roletan eta rol tematikotan. (1) Treebankeko fitxategiaren izena, sekzioaz lagunduta. (2) Sententzia eta Terminala: sententzia zenbakiak fitxategiko zenbatgarren esaldia den esaten digu; terminal zenbakiak aditza kokatzen du esaldiko nodo sintaktiko edo terminalen artean 0 tik hasita. (3) Aditza. (4) Aditzaren PropBank framea eta VerbNet klasea. (5) Esaldiko aditzaren eta argumentuen identifikazioa eta etiketatzea. Aditza “rel” bezala agertzen zaigu, eta core argumentuak urdinez eta haien rol tematiko baliokidea kortxete artean. Argumentu bakoitzak analisi zuhaitzean hartzen duen posizioa adierazten du haien aurretik datorren terminal zenbakiak. II.1.4 Beste hizkuntzetarako errekurtsoak Nahiz eta ingelesa den rolak etiketatzeko sistemak eraikitzeko errekurtso semantiko gehien dituen hizkuntza, gainontzeko hizkuntzak ere ari dira, batzuk besteak baino azkarrago, beren errekurtso propioak eta sistemak (Hajiˇc et al., 2009) eraikitzen. Besteak beste, badira txinera helburu duten sistema lehiakorrak (Xue eta Palmer, 2005; Sun et al., 2009), eta gaztelera eta katalana helburu dutenak (M`arquez et al., 2007). Datozen urteetan, aurrera egiten ari den Euskal PropBanken (Aldezabal et al., 2010) garapenarekin batera, euskararentzako lehen etiketatzaile semantikoak garatzeko asmoa ere badugu. Euskarari dagokionez, zehazki, IXA taldea Euskal PropBank proiektuarekin, Basque Dependency Treebank delako corpusa etiketatzen ari da PropBankeko predikatu-argumentu eskema egokitu batekin. Corpus hau 300,000 hitz inguruz osatuta dago eta haietatik, dagoeneko, maiztasun altuko 62 aditzen proposizioak aztertu eta etiketatu dira (42,000 hitz inguru) Aldezabalen (2004) ehun euskal aditzen gaineko azterketa sakona oinarri hartuta. Jarraian beste hizkuntzetarako garatu diren PropBank moduko errekurtsoen zerrenda ematen da: • Chinese PropBank http://verbs.colorado.edu/chinese/cpb/
32 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera • Korean PropBank http://www.ldc.upenn.edu/ • AnCora corpus: Spanish and Catalan http://clic.ub.edu/ancora/ • Prague Dependency Treebank: Czech http://ufal.mff.cuni.cz/pdt2.0/ • Penn Arabic TreeBank: Arabic http://www.ircs.upenn.edu/arabic/ Aipatzekoa da FrameNeterako errekurtsoak ere ari direla beste hizkuntzetarako garatzen (http://framenet.icsi.berkeley.edu/). II.2 Rol Semantikoen Etiketatzaile automatiko baten arkitektura Orain arte, rolen etiketatze automatikoaren inguruan egindako lan nagusiaren zati handi bat ikasketa automatikoan eta metodo probabilistikoen laguntzaz egin da. Atal honetan rolen etiketatze automatikoaren hurbilpen gainbegiratuen errepaso orokor bat egingo dugu, maizen erabiltzen den hurbilpena delako eta arrakasta izan duelako gaia jorratzen duten ikerlarien artean. Azter ditzagun, bada, rolak automatikoki etiketatzeko sistema tipiko horien arkitekturak eta ikasketa ezaugarri garrantzitsuenak. II.2.1 Rolen etiketatze automatikoa urratsez urrats Rol semantikoen etiketatze automatikoaren helburua esaldi bat eta p predikatua emanda, p-ren argumentu guztiak identifikatu eta jokatzen duten rol semantikoaren arabera etiketa bat edo beste esleitzea da. Sistema gehienek lau urrats nagusi bereizten dituzte beren arkitekturan: 1. Inausketa: sistemen ikasketa errazteko helburuarekin, p predikatuaren argumentu izan ez daitezkeen hitz konbinazioak baztertzean datza.
II.2 RSE automatiko baten Arkitektura 33 2. Argumentuen identifikazioa: esaldia eta p predikatua emanda, pren aditz argumentu kandidatuak esaldiko sintaxiaren laguntzaz identifikatzea. 3. Argumentuen sailkapena: identifikazio fasean detektatutako argumentu kandidatuei rol etiketa bat esleitzea aditzarekiko jokatzen duten rol semantikoaren arabera. 4. Puntuazio globala (joint scoring): sailkatutako argumentuekin, predikatuaren argumentu egitura orokor egoki bat sortzea. Urrats hauek rolak etiketatzeko sistema baten eginbeharrekoak islatzen ditu baina, noski, egile eta sistemaren arabera urrats batzuk soberan egon daitezke, besterik gabe jarraitutako estrategia zehatzak ez duelako urrats horren beharrik edota, besterik gabe, ez delako, kasuan kasu, urrats konkreturen bat inplementatzea erabaki. Dena dela, esan bezala, hauek dira inplizituki edo esplizituki sistema gehienek jarraitzen duten arkitektura. Ikus dezagun gertuagotik. Inausketa Aditzaren argumentuak jarraituak edo ez-jarraituak izan daitezke. Argumentu jarraituak elkarren ondoan dauden hitzen segida batez osatuta daude eta ez-jarraituak berriz, elkarri jarraian ez dauden hitzen segida biz edo gehiagoz. Ondoren datorren esaldian argumentu jarraien eta ez-jarraien adibideak ikus ditzakegu: [One troubling aspect of DECs results]Arg1, [analysts]Arg0 said, [was its performance in Europe] 12C−Arg1 Adibide esaldiko predikatua letra lodiz markatuta dagoen “to say” (esan) aditza da. Aditz horrek PropBankeko Arg0 eta Arg1 rolekin markatuta dauden bi argumentu ditu, lehena jarraia eta bigarrena, Arg1 eta C-Arg1 etiketekin leku ezberdinetan markatuta dagoena, ez-jarraia. Rol semantikoen etiketatzearen arazoa, besterik gabe, hitz kateei rol semantikoak esleitzea bezala plantea daiteke, baina, noski, esaldiko hitz kateen 12Esaldiaren esanahia euskaraz honako hau da: “DECeko emaitzen aspektu arazotsu bat, esan zuen analistak, Europan izan duen errendimendua da”.
34 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera konbinazioa hain handia izanda eta kontuan hartuta, gainera, argumentu ez jarraituak ere baditugula, soluzio bideraezintzat jotzen da argumentuen bilaketa espazio handiegi (hitz konbinazio gehiegi) eta desorekatu bat (konbinazio gehienek ez dute argumentuen mugekin bat egiten) suposatuko lukeelako. Horrela, beharrezkoa da hitz kate posibleen (edo argumentu kandidatuen) kopurua txikitzea, argumentuekin bat egingo ez duten hitz kateak filtratu eta ikaste-etiketatze arazoa samurtzeko. Filtratze edo inausketarako esaldiaren zuhaitz sintaktikoan oinarritzen diren erregela heuristikoak erabili oi dira, izan ere, PropBank corpusean behintzat, argumentuen %95ak bat egiten duelako nodo sintaktiko batekin (analisi sintaktiko automatikoa erabiltzen denean, argumentuen %90ak). Inausketarako erabiltzen den heuristiko ezagunena Xue eta Palmerrek (2004) proposatzen dutena da. Honela dio: • Lehen urratsa: predikatua uneko aldagaitzat hartu eta zuhaitz sintaktikoan bere maila berberean dauden osagai sintaktikoak bildu, koordinatuta dauden horiek izan ezik. • Bigarren urratsa: uneko aldagaia bere gurasoarekin eguneratu, eta errepikatu lehen urratsa, goiko mailako nodo nagusira iritsi arte. II.9 irudian esaldi koordinatu baten analisi zuhaitza ikus daiteke. “To warn” aditzaren (VBD) gainean bi urratsetako heuristikoa aplikatuz gero, biribilduta ikus daitezkeen nodoak hautatuko genituzke soilik bere argumentu kandidatu bezala (eta beraz, esaldiko beste hitz kate posible guztiek ez lukete iragazkia gaindituko) Argumentuen identifikazioa Inausketa iragan duten argumentu kandidatuak oraindik eta gehiago filtratzeko egiten den urratsa da argumentuen identifikazioa. Bere helburua, beraz, analisi zuhaitzeko nodoei modu definitiboan “argumentu” edo “ez argumentu” estatusa ezartzea da eta, horregatik, ezaugarrien ingeniaritzari dagokionez, normalean, ezaugarri sintaktikoekin entrenatzen diren sailkatzaile bitarrak (Arg vs. Null) erabiltzen dira inausketa urratsean detektatutako argumentu kandidatuak benetan argumentuak diren ala ez erabakitzeko. Argumentuen identifikazio prozesuaren albo ondorio onuragarri bat argumentu kandidatuen kopurua murriztea lortzen duela da. Honek eragin zuzena izango du rolak etiketatzeko sistema osoaren errendimenduan eta baita eraginkortasunean ere.
II.2 RSE automatiko baten Arkitektura 35 Irudia II.9: Inausketa algoritmoaren aplikazioa esaldi koordinatu batean (iturria: Xue eta Palmer (2004)). Argumentuen sailkapena Argumentuen sailkapen prozesua aurreko iragazpen guztiak gainditu dituzten argumentuek (modu independentean) rol posible bakoitza jokatzeko duten probabilitatea zehaztean datza. Horrela, funtzio probabilistiko bat edota ikasketa automatikotik eratorritako puntuazio funtzio bat erabiliz, argumentu kandidatu bakoitzeko rol semantiko posibleen distribuzio probabilistiko bat edo puntuazio multzo bat lortuko dugu. Argumentuen sailkapena egiten duten sailkatzaileek argumentua edota argumentu horretatik erauzten diren ezaugarriak emanda, n rol posibleetarako distribuzio probabilistikoa ematen dute (sailkatzaile n-tarrak dira). Horrela, arg argumentu kandidatua eta sailkapenerako ezaugarriak erauzteko feat funtzioa emanda, honakoa betetzen da13: 13Sailkapena egiteko hautatutako metodoa probabilistikoa ez denean (ikasketa automatikoko algoritmoak adibidez), ez da distribuzio probabilistikoa itzultzen, pisuak baizik. Dena dela, pisu hauek, probabilitateetara erraz bihur daitezke behar izanez gero, softmax (Bishop, 1995) funtzioaren laguntzaz, adibidez
36 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera X ri∈Roleset P(ri|feat(arg)) = 1 (II.1) non Roleset multzoa, corpusak baimentzen dituen rolak diren (PropBank corpusaren kasuan adibidez,{Arg0, Arg1, ..., AM-TMP, AM-LOC ...}) Ataza honen alderik garrantzitsuenetariko bat ezaugarrien ingeniaritza da. Beharrezkoa da ezaugarri multzo aberats eta esanguratsu bat definitzea ataza modu arrakastatsu batean aurrera eramateko. Puntu honetan, berebiziko garrantzia dute ezaugarri sintaktikoek baina, argumentuen identifikazioan ez bezala, Pradhan eta bestek (2008) argitzen duten moduan, ezaugarri semantikoak funtsezkoak eta garrantzitsuagoak izan daitezke (argumentuaren gunea, aditzaren lema...). Argumentuen identifikazioa eta sailkapena bi pausotan egin beharrean urrats bakarrean ere integra daitezke ikasi beharreko n rol etiketei “null” etiketa gehituz (argumentu kandidatua argumentua ez dela esateko aukera kontuan hartzeko). Hala ere, bi urrats hauek modu banatuan egiteak bere abantailak ditu, izan ere, sailkatzailearen errendimendu orokorra hobetzeko egokia da ataza bakoitzerako ezaugarri multzo ezberdin bat definitzea, ataza batean eragin positiboa duten ezaugarriek kontrako eragina izan dezaketelako bestean (Pradhan et al., 2005b). Horrez gain, lehenago ere esan dugun bezala, argumentuen identifikazio eta sailkapen prozesuak bereiztea rolak etiketatzeko sistemaren efizientziaren hobetzea dakar, identifikazio fasean argumentu kandidatuen multzoa txikitzeak sailkapen prozesu astunagoaren arintzea baitakar. Puntuazio globala Rolak etiketatzeko sistema tipikoek egiten duten laugarren urratsa puntuazio globala edo joint scoring delakoa da. Ataza honen helburua argumentuen sailkapen prozesuan esaldiko argumentu bakoitzerako egindako iragarpen lokalak modu trinko batean konbinatzea da, bukaeran esaldiaren baleko argumentu egitura sendoa emateko. Urrats honetan predikatu beraren argumentuen arteko dependetziak, murriztapenak eta beste zenbait aspektu linguistiko ustia daitezke. (Koomen et al., 2005) eta (Punyakanok et al., 2004b) lanetan adibidez, esaldiko etiketatze globalak bete beharreko hainbat murriztapen definitu eta betearazten dira:
II.2 RSE automatiko baten Arkitektura 37 • Debekatu gainjarritako edo habiratutako argumentuak. • Core argumentuak ezin dira errepikatuta azaldu. • R−rol erreferentziazko argumentu rola badugu, orduan rol argumentua ere egotea beharrezkoa da. • C − rol jarraipen argumentua badugu, orduan rol argumentua egotea beharrezkoa da. rol argumentua gainera, C − rol argumentuaren aurretik azalduko da. • Predikatuaren arabera, zenbait rol debekatuta egongo dira. Horrela, PropBankeko rolekin ari bagara, “stalk” (zelatatu) aditzak adibidez, soilik Arg0 eta Arg1 core argumentuak izango ditu baimenduta. Beste egile batzuek rolak etiketatzeko oinarrizko sistema batek ematen dituen n soluzio globaletan bilaketak egin eta emaitza hobeak lortzeko saiakera arrakastatsuak egin dituzte. (Toutanova et al., 2005), (Haghighi et al., 2005) eta (Toutanova et al., 2008b) lanetan adibidez, soluzio globalen gaineko re-rankinga egiten da SRL sistema batek sortutako n soluzioen artean hoberena aukeratzeko. Eredu probabilistikoak ere erabili izan dira irteera egituratua lortzeko. Adibidez: eredu generatiboak (Thompson et al., 2003), etiketatzaile sekuentzialak (M`arquez et al., 2005; Pradhan et al. 2005c), eta Conditional Random Fields-en aplikazioa zuhaitz egituretan (Cohn eta Blunsom, 2005). Sistemen konbinazioa Rolak etiketatzeko sistemen arkitektura orokor honen aspektu garrantzitsu bat sistemen konbinazioa da. Sistema gehienek konbinazioaren abantailak erabiltzen dituzte sendotasunean hobetu, estaldura handitu eta analisi sintaktikotik datozen erroreen eragina ahalik eta gehien gutxitzeko. Sistema ezberdinen arkitekturak aztertu eta gero, konbinaziorako ohikoak diren osagaiak identifika ditzakegu: 1. Ezaugarri bereziak dituzten rolak etiketatzeko sistema ezberdinen irteerak (Pradhan et al., 2005c; Surdeanu et al., 2007)
38 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera 2. Etiketatze sistema beraren hainbat irteera, sarrerako anotazioa (analisi sintaktiko ezberdinak batez ere) edota ikasketa algoritmoko barne parametroen aldaketatik lortzen direnak (Koomen et al., 2005; Toutanova et al., 2005). Konbinazioa, puntuazio funtzio globalen laguntzaz, esaldiko etiketatze (edo argumentu egitura) posibleen artean onena aukeratzea bezain sinplea izan daiteke. Askotan, soluzio osoak baino, haien zati fidagarrienak konbinatzen dira emaitza bezala esaldiaren etiketatze osoa lortzeko helburuarekin. Konbinazio sistemaren konplexutasunaren arabera beharrezkoa izan daiteke ikasketa automatikoa erabiltzea. Dena dela, konbinazio estrategia sofistikatu eta eraginkorrenak barneratzen dituzten sistemek, 2-3 puntutako hobekuntzak lortzen dituzte normalean, nahiz eta esfortzu konputazional handiaren eraginez sistemen efizientzia orokorra kaltetuta gertatzen den. Salbuespenak Orain arte aurreko azpiataletan deskribatu dugun arkitektura tipikoa sistema gehienek eta lehiakorrenek jarraitzen dutena da. Hala ere, arkitektura horretan, egileen arabera, bariazioak aurki ditzakegu azaldutako fase batean ala gehiagotan, eta baita sistemaren etiketatze estrategia orokorrean ere. Horrela, dagokion atalean aipatu bezala, sistema batzuek argumentuen identifikazioa eta sailkapena urrats bakarrean integratzen dute (M`arquez et al., 2005; Surdeanu et al., 2007 laneko “model 3” sistema). Beste hurbilpen batzuek, adibidez, sententziako predikatu guztiak batera etiketatzen dituzte, predikatuen arteko dependentzia posibleei etekina ateratzeko asmoz. Hala ere, hurbilpen hauen konplexutasuna handia da eta emaitzak ez dira erabakigarriak (Carreras et al., 2004; Surdeanu et al., 2007). Badira hurbilpenak ere sintagmetan oinarritutako sintaxi tradizionalaren ordez dependentzietan oinarritutako analisi sintaktikoa oinarri hartzen dutenak (Johansson eta Nugues, 2007), eta baita analisi sintaktikoa eta rolen etiketatzea urrats batean egiten dutenak ere (Musillo eta Merlo, 2006; Merlo eta Musillo, 2008; Surdeanu et al., 2008; Hajiˇc et al., 2009). II.3 Ezaugarrien ingeniaritza Argumentu kandidatuak errepresentatzen dituzten ezaugarriak aurreikustea eginkizun garrantzitsua da rolak etiketatzeko sistema baten eraketa proze-
II.3 Ezaugarrien ingeniaritza 39 suan. Aditza eta argumentu kandidatua (≈ nodo sintaktikoa) emanda, hiru motatako ezaugarriak erauzten dira orokorrean argumentuen sailkapen prozesuari aurre egiteko: 1. Argumentu kandidatuaren eta bere testuinguruaren ezaugarriak adierazten dituztenak. 2. Aditz predikatua eta bere testuingurua adierazten dutenak. 3. Argumentu kandidatuaren eta aditzaren arteko erlazio sintaktiko edota semantikoak jasotzen dituztenak. Gildea eta Jurafskyk (2002) bere lanean definitu zuten rol multzoa gaur egungo sistema moderno gehienek barneratzen dute. Oinarrizko ezaugarri hauek modu honetan egiten dute bat goian aurkeztu dugun sailkapenarekin: 1. Sintagma mota, kandidatuaren izen-gunea eta kategoria. 2. Aditzaren lema, boza eta aditzaren azpikategorizazio patroia. 3. Argumentu kandidatuaren posizioa aditzarekiko (“aurretik” edo “ondoren”), eta bien arteko loturan aurki daitezkeen sintagmen zerrenda (syntactic path). Ezaugarrien ingeniaritza landu duten ikerketek Gildea eta Jurafskyren ezaugarri multzoa ezaugarri esanguratsu berriekin edota existitzen zirenen barianteekin hornitu dute. Ezaugarri multzo handiekin lan egiteko ahalmena duten ikasketa automatikoko algoritmoak erabiliz, zenbait egilek argumentu kandidatua eta bere testuinguruaren adierazpena ezaugarri berriekin hornitu dute. Ezaugarri horietatik aipagarrienak honako hauek dira: argumentuaren lehen eta azken hitzak (eta haien kategoriak), hitz zakuak (argumentu kandidatuan ager daitezkeen adjektiboena, izenena...), eta kandidatua definitzen duten goiko mailetako elementu sintaktikoen zerrenda. Kandidatuaren guraso eta arrebetatik ere orain arte azaldutako ezaugarriak erauzteko saiakerak ere egin dira (Pradhan et al., 2005a; Surdeanu et al., 2007). Beste egile batzuek, aldiz, motibazio linguistiko zehatzak jarraituz ezaugarri berriak ere definitu dituzte. (Surdeanu et al., 2003) lanean adibidez, argumentu kandidatuaren gunearen content word delako kontzeptu orokorrago bat eta entitate labelak ere gehitzen dituzten ezaugarri multzoan. Xue eta Palmerrek (2004) frame sintaktiko (syntactic frame) ezaugarria diseinatu zuten aditzak eta
40 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera argumentuak esaldi osoko egitura sintaktikoan kokatzeko. Ezaugarri hauek guztiek oinarrizko ezaugarri multzoarekiko hobekuntza esanguratsuak ekarri dituzte. Uneko osagaia eta predikatuaren arteko loturari dagokionez, Gildea eta Jurafskyk proposatutako syntactic path delakoaren bariante ugari proposatu dira hainbat lanetan (sakabanaketa gutxitzeko orokorpenak egitea, sintaxi partziala erabiltzea osoa beharrean etab.). Tesi lan honen ekarpenetako bat kandidatua eta aditzaren arteko lotura semantikoa adierazten duten “bateragarritasun” ezaugarrien definizioa (Zapirain et al., 2007; Erk, 2007; Zapirain et al., 2009) eta aplikazioa (Zapirain et al., 2010) da. Ohikoa da ere, orain arte ikusi ditugun ezaugarrien arteko konbinazioak egitea, batez ere, ikasketarako erabilitako metodoak linealak direnean. Puntuazio orokorra eta konbinazioaz arduratzen diren moduluek ezaugarri multzo aberats bat definitzeko aukera handiagoa dute soluzio kandidatu osoak eta argumentuen arteko dependentziak hartzen baitituzte kontuan. (Toutanova et al., 2008a) lana norantz honetan egindako lan aipagarrienetariko bat da. Egileek soluzio oso hoberena hautatzeaz arduratuko den ranker modulua entrenatzeko kandidatuaren argumentu egitura kodetzen duten patroiak erabiltzen dituzte string-ekin. Ezaugarri hauen gainean egiten dituzten aldaerek (sakabanaketa gutxitzeko zenbait orokortzerekin) oinarri sistema baten emaitzak modu esanguratsuan hobetzen dituzte. (Pradhan et al., 2005c) eta (Surdeanu et al., 2007) lanetan, oinarrizko SRL sistemen fidagarritasunak kodetzen dituzte ikasketa automatikoan oinarritutako konbinazio sistema bat trebatzeko. Tesi lan honetan antzeko teknika bat erabiltzen dugu V.2.2 kapituluan. Rolak etiketatzeko sistemek erabili oi dituzten ezaugarri ezagunen deskribapen zehatza egiten da III.2.2 atalean. II.4 Rol semantikoen etiketatze automatikoaren historia laburra Semantikoki etiketatutako corpusen agerpenarekin batera, rolak etiketatzeko lehen sistema automatikoak agertu ziren. Gildeak eta Jurafskyk (2002) beren sistema probabilistiko aitzindaria FrameNet ereduan eraiki zutenetik asko izan dira beren sistema propioa garatzeko pausoa eman dutenak. Rolen etiketatze automatikoan iraultza ekarriko zuen CoNLL-2004 (Carreras eta
II.4 RSEAren historia laburra 41 M`arquez, 2004) eta CoNLL-2005 (Carreras eta M`arquez, 2005) ebaluazio saioak baino lehen, baziren dagoeneko bidea finkatzen hasitako sistema bakan batzuk: • Aipatutako Gildea eta Jurafskyren lanen antzera, eredu probabilistiko garbiekin eraikitako sistemak (Gildea eta Palmer, 2002; Gildea eta Hockenmaier, 2003) • Entropia Maximoan oinarritutakoak (Fleischman eta Hovy, 2003) • Eredu sortzaileetan oinarritutako ereduak (Thompson et al., 2003) • Erabaki zuhaitzak (Surdeanu et al., 2003, Chen eta Rambow, 2003) • Support Vector Machines delakoak (Hacioglu eta Ward, 2003, Pradhan et al., 2003) Beste hainbat egilek beren esfortzuak sistemek zuhaitz sintaktiko osoekiko erakusten zituzten dependentziak ahultzera bideratu zituzten (Hacioglu eta Ward, 2003; Pradhan et al., 2003. Bide horretatik jarraitu zuen CoNLL2004 ebaluazio saioak. Bertan, PropBank corpusarekin lan egiten zuten 10 sistemek hartu zuten parte, eta etiketatzea egiteko sintaxi partzialak eskaintzen dituen baliabide sintaktikoak soilik erabili zituzten. Parte hartzaileek etiketatze ataza modu askotara planteatu zuten, ikasketa automatikoko osagai eta etiketatze estrategia ezberdinak erabiliz. Hala ere, aurretik ezagutzen ziren sistemekin alderatuta, ikasketa algoritmoei dagokienez behintzat ez zen berrikuntza nabaririk ikusi. Taldeetako bik, entropia maximoa erabili zuten beren sistemak entrenatzeko (Baldewein et al., 2004; Lim et al., 2004). Beste bi taldek (Higgins, 2004; Williams et al. 2004) Brill-en errore bidez gidatutako transformazioa erabili zuten, eta beste bik, memorian oinarritutako ikasketa (van den Bosch et al., 2004; Kouchnir, 2004). Gainontzeko lau taldeek, bektoretan oinarritutako ikasketa metodoak erabili zituzten: SVM (Hacioglu et al., 2004; Park et al., 2004), perzeptroia (Carreras et al., 2004) eta SNoW (Punyakanok et al., 2004a). Etiketatze estrategiei dagokienez, CoNLL-2004 ebaluazio saioko parte hartzaileek laburbilduz honako hauek jarraitu zituzten. Lehen hurbilpenak rolen identifikazioa zuzenean BIO sekuentzien etiketatzearen barnean burutzen du. Bigarrenak, arkitektura tipikoan erakutsi dugun bi fasetako estrategian bezala, identifikazio eta sailkapen prozesutan banatzen du ataza; eta hirugarrenak, iragazketa eta etiketatzean.
42 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera Irudia II.10: CoNLL-2005 ebaluazio saiorako prestatutako corpusaren lagina. ConLL-2005 ebaluazio saioak, 2004ko edizioak bezalaxe, PropBankeko rolen etiketatze automatikoa izan zuen helburu, baina aurreko saioarekiko berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen: • Sintaxi osoaren ekarpenak ebaluatu ahal izateko, 2004ko edizioan ez bezala, sarrerako informazioan zuhaitz sintaktiko osoak gehitu zituzten. • Entrenamenduko corpusa nabariki handitu zuten sistemek corpus handietara egokitzeko zuten gaitasuna ikertu eta ikaste kurben bidez entrenamendu corpusen tamaina egokia zehazten saiatzeko. • Sistemek ezaugarri ezberdinetako corpusetan zuten jokaera aztertzeko PropBank erara etiketatutako domeinuz kanpoko Brown corpusaren lagin txiki bat erabili zuten sistemak testatzeko. Guztira, etiketatze estrategia ezberdinak inplementatu zituzten hemeretzi sistema aurkeztu ziren ebaluazio saio honetara. Oro har, rolak etiketatzeko sistema tipikoek egiten duten moduan, estrategia gehienak hainbat prozesuren kateaketa bezala planteatu ziren. Zuhaitz sintaktikotik argumentu kandidatu desegokiak kanporatzeko aurreprozesu edo inausketarako, sistema gehienek II.2.1 atalean deskribatu dugun Xue eta Palmerren (2004) bi urratsetako algoritmoa erabiltzen dute, baina badira (Pradhan et al., 2005a) lanean definitzen diren “inausketa leuna” (soft pruning) delakoa erabiltzen dutenak ere. Salbuespenak (M`arquez et al., 2005) lanean edota (Lin eta
II.4 RSEAren historia laburra 43 Smith, 2005) lanean deskribatzen diren sistemak dira. Lehenak egitura sintaktikoak BIO tokenetan sekuentzializatzen ditu eta bigarrenak analizatzaile bat erabiltzen du zuhaitz sintaktikoak, aditza eta bere argumentuak egitura lau batean bilakatzeko. Argumentuen sailkapen eta identifikazio faseak ere, arkitektura tipikoan deskribatu dugunean azaldu bezala, sistema gehienek bi fase independentetan burutu zituzten, baina badira fase bakarrean burutzen dituztenak ere. Proposizioen iragarpenetan habiratzeak eta gainjartzeak ekiditeko asmoz, sistema askok neurriak hartu zituzten. Emaitza onenak lortu zituzten sistemek konbinazioa eta puntuazio orokorra erabili zuten zuhaitz sintaktiko ezberdinetatik eratorritako etiketatzeak modu egoki batean, habiratzerik eta gainjartzerik gabe biltzeko. CoNLL-2005 sistema onenek %80 inguruko F1 balioak lortu zituzten, eta ordutik hona nekez hobetu dira emaitza horiek nahiz eta hori lortzeko anbizio handiko saiakerak egin diren (Punyakanok et al., 2008; Toutanova et al., 2008a). Ebaluazio saioko sistemen emaitzei erreparatuta ikus daiteke argumentuen identifikazio ataza dela sistemen errendimendu galeraren arrazoi nagusia, izan ere, sistemek %81 inguruko estaldura neurriak lortzen dituzte ataza horretan baina aldiz, zuzen identifikatutako %81 horietatik %95ari, rol zuzena esleitzen diote batez beste. Gainera, sistemek, oro har, emaitza hobeak lortu zituzten core motako argumentuetan (>%80 F1 balioak) argumentu adjuntuetan baino (<%60 F1balioak). Aditzen frekuentziei so eginez, analisiek erakutsi zuten sistemek maizen agertzen diren aditzen argumentuak maiztasun urriko aditzenak baino hobeto sailkatzeko ahalmena erakusten zutela. Sistema onenaren eta txarrenaren arteko diferentzia 14 puntu absolutu ingurukoak izan zen WSJko test corpusean, baina 9 puntura murriztu zen Brown corpusera salto egitean. Azken corpus honetako test saioan sistema guztiek (baina batez ere WSJ corpusean emaitza onenak lortu zituztenak) 10 puntu inguruko galerak izan zituzten beren F1 neurrietan. Tesi lan honetan, besteak beste, domeinuz kanpoko korpusetan sistemek jasaten dituzten erorketa aipagarri hauek izango ditugu hizpide. SemEval-2007an PropBankeko eta VerbNeteko rolekin esperimentuak egiteko ebaluazio saioak proposatu ziren. Haietako batean hitzen adiera desanbiguazioa eta rolen etiketatze automatikoa ataza bakarrean egitea planteatu zen (Pradhan et al., 2007b), eta beste batean, VerbNet eta PropBank rolekin etiketatutako 50 aditzen gaineko esperimentuak egin ziren. Tesi lan honen hasieretan ginen orduan eta “VerbNet vs. PropBank” ataza horretan aurkeztu genuen sistemak (Zapirain et al., 2007), lehen postua lortu zuen parte
44 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera hartzaile guztien aurretik14. Nahiz eta testeko datu basea oso murritza izan, esperimentuek erakutsi zuten zenbait baldintzatan posible zela VerbNeteko eta PropBankeko etiketatzaileekin antzeko errendimendua lortzea. FrameNeteko rol multzoarekin egindako ebaluazio saio eta esperimentuak, normalean, frame semantikoen azpimultzo batekin egin izan dira. Senseval2003 ebaluazio saioan adibidez, Gildea eta Jurafskyk (2002) egin zuten lana errepikatu eta hobetzeko asmoarekin (Litkowski, 2004), FrameNeteko 40 frame semantikoekin egindako esperimentuetan parte hartzaileek bi ataza burutu behar izan zituzten: (1) argumentuak emanda, zein frame elementuri (edo roli) zegokion adierazi (argumentuen sailkapena), eta (2) esaldia emanda, argumentuen identifikazioa eta sailkapena egin. Sistema onenek %92ko F1 neurriak lortu zituzten lehen atazan, eta %83koak bigarrenean. SemEval-2007 ebaluazio saioan rolen etiketatze automatikoko hainbat ataza proposatu ziren, haien artean FrameNeten oinarritutako bat. Ataza hau Senseval-2003koa baino errealistagoa zen ez baitzen inolako frame azpimultzorik ematen. Atazaren helburua testeko esaldien gainean argumentuak identifikatu eta zegokien rolekin etiketatzea zen. Horrez gain, parte hartzaileek esaldiaren semantika, frameekin eta rolekin etiketatutako argumentuekin eratutako grafoen bidez adierazi behar izan zuten. Esperimentuetarako erabili zen datu multzoak FrameNet lexikoitik kanpo zeuden frame semantikoak zituen. Parte hartzaileen emaitzak orokorrean kaxkarrak izan ziren %60ko prezisio eta %30eko estaldura neurriekin. CoNLL-2008 (Surdeanu et al., 2008)eta CoNLL-2009 (Hajiˇc et al., 2009) ebaluazio saioek, beste ikuspuntu bat eman zioten ordura arte rolak etiketatzeko bide nagusiari. Ebaluazio saio hauetan, esaldien dependentzia sintaktiko eta semantikoen etiketatze bateratua proposatu zen ingeles hizkuntzarako (2008an) eta beste sei hizkuntzetarako (2009an: katalana, gaztelera, ingelesa, txekiera, alemana, japoniera eta txinera). Sistema parte hartzaile gehienek, dena dela, arkitektura sekuentzial bat jarraitzeko izan ziren diseinatuak (batez ere 2008ko saioan) eta gutxi batzuek besterik ez zuten atazaren antolatzaileek sustatu zuten motibazio bateratuarekin gauzatu. Alegia, esan daiteke bi ebaluazio saiootan, sistema gutxi batzuek jorratu zutela benetan dependentzia sintaktiko eta semantikoen etiketatze bateratua, eta aipatzekoa da ez zirela sistema bateratu hauek izan, hain zuzen, emaitza onenak eskuratu zituztenak. CoNLL-2009 saioan, sistema bateratu onenak hirugarren 14Parte hartzaileen kopurua guztira 2 taldetakoa izateak, zalantzarik gabe, txapelketan lortutako rankingari begira behintzat, gauzak erraztu besterik ez zituen egin.
II.4 RSEAren historia laburra 45 postua lortu zuen sailkapen orokorrean (Gesmundo et al., 2009). II.4.1 Gaur egungo erronkak Ikusi dugu, gaur egun, rolak etiketatzeko sistemek errendimendu maila ona erakusten dutela esperimentu kontrolatuetan %80 inguruko F1 balioak lortuz. Emaitza oso onak dira, baina oraindik ere, egoeraren balorazio kritiko bat eginez, etorkizunean erantzun beharreko hainbat galdera etor dakizkiguke burura (M`arquez et al., 2008): 1. Zein da rolen etiketatze sistema sendoak egiteko beharrezko sintaxi maila egokiena? CoNLL-2004 eta CoNLL-2005 ebaluazio saioetako esperientzia aztertuz, ikusi dugu azaleko sintaxia erabiltzen duten sistemek, sintaxi osoa erabiltzen dutenak baino emaitza kaxkarragoak lortzen dituztela oro har. Dena dela, gogora dezagun, CoNLL-2005eko sistemek sendotasun arazo larriak erakusten zituztela domeinuz kanpoko corpusen gainean test ariketak egiten zituztenean eta, beraz, argitzeko dago erorketa horrek zenbateraino duen zerikusia erabilitako sintaxi mailarekin. 2. Sintaxitik haratago, zein modutara erabil daitezke WordNet, izen entitateak edota FrameNeteko frame semantikoak rolak etiketatzeko sistema sendoagoak lortzeko? Rolen etiketatze automatikoa ataza semantikoa ere bada, baina oraingoz ez da baliabide semantikoek gordetzen duten informazioa (VerbNeteko klaseak, Frame semantikoak, WordNeteko hautapen murriztapenak...) erabiltzeko saiakera seriorik egin. 3. Zenbaterainoko abantailak eskain ditzake metodo ez-gainbegiratu edota ahulki gainbegiratutakoen garapenak? SRL sistema gainbegiratuak entrenatzeko beharrezko corpusak ekoiztea oso garestia da. Hala eta guztiz ere, CoNLL-2005 ebaluazio saioko esperientziak erakutsi digu corpus jakin batzuetan entrenatutako sistemek ez dutela beren lana ongi egiten corpusa aldatzen zaienean. Metodo ez-gainbegiratuetan al dago domeinu arteko bateraezintasunen konponbidea? 4. Zein da corpus ingeniaritzak rolen etiketatze automatikoa hobetzeko jarraitu beharko lukeen bidea? Mugarik ba al du? Sistema ezgainbegiratuek gehiegizko egokitze arazoak dituzten sistema tradizionalak hobetzen lagunduko al dute?
46 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera 5. Corpusekiko independentzia maila baxua erakusten duten sistemak hizkuntza batetik “corpusik semantikorik” gabeko beste hizkuntza batera migratzeko aukerak zein dira? Jakina da hizkuntza guztiek ez dutela beren corpus semantikoa garatzeko baliabide ekonomikorik. Baina zein mailataraino da beharrezkoa corpus erraldoi bat sortzea? Atzerriko hizkuntza batean entrenatutako sistemak egokitu al daitezke beste hizkuntzetara “egokitze corpus” txikiago eta merkeen laguntzaz? 6. Zein da rolak etiketatzeko sistemek ikasi beharko lituzketen rolak? Alegia, zein da rol semantikoen multzorik “onena” eta zergatik? PropBankeko core argumentuak? VerbNeteko rol tematikoak? FrameNeteko frame elementuak? Besterik? 7. Zein da rol semantikoen etiketatze automatikoak lengoaia naturalen prozesamenduko beste atazak (itzulpen automatikoa, galdera erantzun sistemak, bilatzaileak...) hobetzeko eskaintzen dituen aukerak? Galderak egin eta erantzunak bilatzea izan da tesi lan hau eta orokorrean edozein ikerketa lan aurrera bultzatu duen motorra. Dena dela, ez beza irakurleak espero goian planteatutako galdera guztien erantzuna topatuko duenik jarraian datozen kapituluetan. Bizitzeko eman zaigun denborarekin gertatzen den bezala, ikerkuntza egiteko denbora ere finitua izaten da eta tesi lan hau inprentara bidaltzea erabaki genuen egunean, galdera horietako zenbaiten erantzuna sumatu besterik ez genuen egiten. Zehazki, honako hauetara bideratu ditugu gure lana eta arreta: • VerbNet eta PropBankeko rolen azterketa enpirikoa. Bi rol multzo hauek nolabait uztartu dituzten lanak (Loper et al., 2007a; Yi et al., 2007) eta ebaluazio saioak (Pradhan et al., 2007b) egin dira dagoeneko. Guk geuk bi rol multzoekin etiketatutako baliabideak aprobetxatuz, gaia sakondu nahi izan dugu bi rol multzoekin lan egiten duten sailkatzaile gainbegiratuak trebatuz eta, besteak beste, haien sendotasuna eta corpus berrietara egokitzeko gaitasuna ebaluatuz. • Domeinuz kanpoko rolen etiketatze automatikoaren errendimendu baxuaren azterketa eta soluzio posibleen identifikazio eta inplementazioa.
II.4 RSEAren historia laburra 47 Gai honen inguruan, Pradhan, Ward eta Martinen lanak (2008) rolen etiketatze automatikoko sistemen domeinuz kanpoko portaeraren azterketa sakon bat egitea izan zuen helburu. Guk geuk, jatorri ezberdineko baliabide semantikoak (antzekotasun distribuzionala eta hautapen murriztapenak) modu berritzaile eta eraginkor batean erabiliz, bertan planteatzen diren zenbait hipotesi baieztatu edota baloratzeko saiakera aurkeztuko dugu.
48 Rolen etiketatze automatikoa: artearen egoera
III. KAPITULUA PropBank eta VerbNeteko rolen azterketa konparatiboa PropBank eta FrameNet bezalako corpus semantikoen sorrerak rolak automatikoki etiketatzeko prototipoen ugaritzea ekarri du azken bost urteotan. Gildea eta Jurafskyk (2002) beren “Automatic Labeling of Semantic Roles” lan aitzindarian FrameNeten oinarritutako SRL sistema automatiko baten deskribapena egin zutenetik asko izan dira LNP munduko ikerlariak beren interesa eta esfortzua gai zirraragarri eta erlatiboki berri honetara bideratu dutenak. Pizkunde honetan berebiziko garrantzia izan zuten CoNLL-2004 (Carreras eta M`arquez, 2004) eta, batez ere, CoNLL-2005ean Carreras eta M`arquez, 2005 egin ziren ebaluazio saioek. Arestian aipatu bezala, saio haiek PropBanken entrenatutako hogeita hamar bat SRL sistemen arteko analisi konparatiboa eskaini zioten LNPko ikerlari komunitateari, eta oraindik ere ingeleserako SRL sistema berrien errendimendua ebaluatu eta konparatzeko erreferente dira. Semantikoki etiketatutako corpusen ezaugarriek rolak etiketatzeko sistemak eta hauek aurrera eramateko beharrezko ikerketa baldintzatzen dute. Izan ere, jakina da PropBankeko rol zenbakituen (Arg0, Arg1,...) propietateak eta VerbNeteko rol tematikoenak (Agent, Theme, Actor, ...) ez direla berdinak eta, hortaz, baliteke, rol multzo ezberdin horiekin lan egingo duten
50 PB eta VNeko rolen azterketa konparatiboa sistemek ere, besteak beste, propietate, abantaila-desabantaila eta ahalmen, ezberdinak ere izatea. Gaur egun, PropBank da SRL sistemak garatzeko corpus semantiko erabiliena. PropBank handia da, zabala, oso egokia, edo egokia baino, oso praktikoa sistema automatikoak erosotasunez eraikitzeko. Gainera, sintaxi konputazionalean erreferentzia den Penn Treebank corpusaren WSJ zatiko aditz argumentuak semantikoki etiketatzeak nolabaiteko estandar estatus inplizitua eman dio corpus honi rolekin lan egiten duten ikerlarien artean. Horri guztiari PropBanken oinarritu ziren CoNLL-2004 eta CoNLL-2005eko ekimen arrakastatsuak gehitzen badizkiogu, ez da harritzekoa PropBank corpusarentzat izatea, zalantzarik gabe, lehen postua corpus semantiko erabilienen rankingean. PropBank corpusari egiten zaizkion kritiketako bat erabiltzen duen rol multzo zenbakituari dagokio. Aurrerago ikusiko dugun moduan, rol zenbakituen esanahia aditzarekiko menpekoa da eta horrek rol zenbakituak oinarri dituzten SRL sistemen orokortzeko gaitasuna eta eramangarritasuna kolokan jar ditzake, batez ere entrenamendu corpusa txikia eta ez adierazgarria denean. Aldiz, hasiera batean behintzat, egokiagoak dirudite teoria linguistikoan hain ezagunak diren rol tematikoak (Agent, Beneficiary, ...), beren esanahiek aditzarekiko menpekotasunik erakusten ez dutelako, eta rol multzo mugatu eta trinko bat osatzen dutelako. Hori dela eta, teorian behintzat, SRL sistemen eramangarritasuna eta orokortzeko gaitasuna hobetzeko potentziala dutela esaten da. PropBankeko rolak VerbNeteko rol tematikoetara bihurtzen dituen SemLink mapaketari esker posible da bi rol multzo ezberdin hauekin azterketa enpirikoak eta analisi konparatiboak egitea; eta hori izango da, hain zuzen, atal honen xede nagusia. Zehazki, honakoak izango ditugu aztergai: • Rol tematikoak eta argumentu zenbakituak ikasketa automatiko edota teknika estatistikoak erabiliz ikasteko aukerak eztabaidatuko ditugu. Ezaugarri eta berezitasun propioak dituzten bi rol multzo izanda, trebatuko ditugun sailkatzaileek ere bere “izaera” eta ezaugarri propioak izango dituzte. Horretarako garrantzitsua izango da bi rol multzoen arteko diferentziak azpimarratzea (III.1 atalean). • PropBank eta VerbNeteko rol sailkatzaileen sendotasuna aztertzea domeinu aldaketetan eta predikatu ezezagunetan. Bi rol multzo ezberdinetan trebatutako sailkatzaileak edukita posible da sailkatzaile bakoi-
III.1 Corpus semantikoak eta rol multzoak: ikuspegi kritikoa 51 tzaren alde positiboak eta negatiboak konparatiboki aztertzea. Zehazki, bi sailkatzaileak SRL munduan bereziki konplikatuak diren eremutan probatuko ditugu: domeinu aldaketetan eta aditz ezezaguneko testuingurutan (III.3 atalean). • VerbNeteko rol tematikoak PropBankeko notaziotik abiatuta lortzeko aukerak. Badirudi PropBanken argumentuen rola adierazteko erabiltzen den notazioa ez dela egokiena aplikazio errealen ikuspegitik. Izan ere, argumentu zenbakituen interpretazio semantikoa aditzaren adierari hertsiki lotuta dago eta, askotan, batez ere mundu errealeko aplikazioetan, datu hori ez da eskuragarri egoten. Hori dela eta, semantikoki independenteak diren rol tematikoak interesgarriagoak izan daitezke. Horregatik, rol hauek lortzeko bi bide ezberdinen arteko konparaketa egingo dugu: (1) VerbNeteko rolak zuzenean lortzea VerbNeteko rol sailkatzailearekin eta (2) PropBankeko rolak VerbNeteko rol tematikoetara bihurtzea SemLink erabilita (III.4 atalean) II kapituluan rol multzo garrantzitsuenen deskribapen zabala eman dugun arren eta tesi lan honen irakurketa ez jarraiak errazteko helburuarekin, hurrengo lerroetan esperimentuetarako erabili ditugun rol multzoen ezaugarriak errepikatuko ditugu berriro ere, bien arteko ezberdintasunetan eta propietate berezietan arreta berezia ipiniz. III.1 Corpus semantikoak eta rol multzoak: ikuspegi kritikoa III.1.1 PropBank: teorikoki neutrala PropBank corpusa Penn Treebank IIko (Marcus et al., 1994) egitura sintaktikoen gainean eraikitako geruza semantikoa da. Zehazkiago, treebankeko Wall Street Journal sekzioko aditzak predikatu-argumentu egiturekin hornitzen ditu, eta horretarako erabiltzen duen rol multzoa “teorikoki neutrala” dela esaten da, alegia, ez dela inolako teoria linguistikorik erabiltzen aditzargumentu horiek rolekin etiketatzeko irizpide gisa. Esan bezala, PropBankeko rol multzoa core-argument izeneko argumentu zenbakituek (Arg0, Arg1, ..., Arg5) osatzen dute. Aditz bakoitzaren framesetak, aditzak baimenduta dituen rolak zerrendatzen ditu (adibidea) eta horrez gain rol bakoitzaren semantikaren deskribapen “askea” ere ematen du egituratu gabeko hizkuntzan.
III.2 Esperimentaziorako baliabideak 55 VerbNeteko rol sailkatzailea eta PropBankekoa corpus baldintza berdinetan trebatuta egotea. Gainera, bi sailkatzailek ikasketarako erabiliko dituzten ezaugarriak ere berdinak edo oso antzekoak izan behar dira, bien arteko errendimenduaren diferentzian rol multzo bakoitzaren izaera berezituaren abantailak eta desabantailak ikus daitezen soilik, azken batean hori baita aztergai izango duguna. III.2.1 Datu multzoa Esperimentu hauetan erabiliko dugun corpusa CoNLL-2005eko ebaluazio saioan erabili zen berbera da. SRL sistemak trebatzeko 02-21 PropBank sekzioak erabiliko dira eta sistemen garapen eta testerako, 24 eta 23 sekzioak hurrenez hurren. Sarrerako datuetatik informazio morfologikoa eta Charniak parserraren zuhaitz sintaktikoak hartuko dira kontuan, baina ez entitateak. Dakigunez, CoNLL-2005eko corpus honetako aditz-argumentuak PropBankeko rol zenbakituekin daude etiketatuta soilik. Horregatik, beharrezkoa gertatzen da SemLink mapaketa erabiltzea rol zenbakitu horiek rol tematikoetara bihurtzeko. Zoritxarrez, gure lanean erabili genuen SemLinken 1.0 bertsioak ez du PropBankeko proposizio eta argumentu guztien itzulpena egiten. Horregatik, corpus homogeneo bat eduki eta esperimentuen emaitzak ahalik eta gutxien baldintzatzeko asmoz, VerbNet rolekin %100ean etiketatuta ez zeuden proposizio guztiak corpusetik atera genituen. Erabaki honen ondorioz, jatorrizko corpusaren %56arekin geratu ginen sistemak entrenatu eta ebaluatzeko. Corpus berri honetan, 50,000 proposizio geratzen zaizkigu sistemen entrenamendurako, eta guztira 1,709 aditz (1,505 aditz-lema) ezberdinek gobernatutako proposizioak aurki ditzakegu. Tamaina eta aberastasunari erreparatuz, uste dugu corpusa egokia dela rol multzoen sendotasuna eta aditzetik aditzera ezagutza orokortzeko gaitasunari buruzko ondorio sendoak ateratzeko. Domeinuz kanpoko corpusetan ere neurtu nahi izan dugu rol multzoen egokitasuna eta errendimendua. Horretarako domeinuz kanpoko Brown corpusa erabili dugu (testerako). Corpus hau, PropBank proiektuaren barnean etiketatu zuten argumentu zenbakituekin. Hortaz, “PB vs. VN ” azterketa konparatiboan barneratu ahal izateko, berriro ere, SemLinken laguntzaz, Brown corpuseko argumentu zenbakituen %55a rol tematikoetara bihurtu genuen.
56 PB eta VNeko rolen azterketa konparatiboa III.2.2 SRL sistema Erabiliko dugun oinarrizko SRL sistemak etiketatze prozesua Entropia Maximoko Markoven Eredu baten moduan errepresentatzen du (Maximum Entropy Markov Model). Sistemak sintaxi osoa erabiltzen du sarrera testutik sekuentziako osagaiak aukeratzeko, eta aldi berean Begin/Inside/Outside (Hasieran/Barnean/Kanpoan) (BIO) labelekin etiketatzen ditu, errendimendu altuko sailkatzaileak eta ezaugarriak erabiliz. Sistema honek emaitza onak lortzen ditu CoNLL-2005 corpusaren gainean eta baita SemEval-2007ko SRL azpiatazan (Zapirain et al., 2007). Datuen errepresentazioa Ikasketa automatikoaren bidez SRLa bezalako arazo bati aurre egin nahi diogunean, ikaste eta etiketatze prozesuak errazteko helburuarekin, sarrera corpusaren errepresentazioa aldatzea komenigarria izaten da. Esperimentu hauetarako erabili dugun sailkatzaileak sarrera testuko egitura sintaktikoetatik BIO tokenak erauzten ditu etiketatu beharreko proposizio guztietarako (Surdeanu et al., 2007) lanean etiketatzaile sekuentzialarentzat egiten den moduan. Token sekuentzial hauek sententziako perpausetako mugak kontuan hartuz erauzten dira, ondoren, prozesu berean, BIO labelekin etiketatzeko. Token bakoitzari jarri beharreko labela aditz-argumentu batekiko duen posizioak zehazten du: tokena argumentuaren hasieran badago, B labela emango zaio; barnean badago berriz, I; eta tokena ez bada argumentu baten parte, O etiketa. Aurreprozesu honen ondoren, hasierako corpusa token multzo trinko eta erabilerraz batean bilakatzen da. BIO-token sekuentzialen errepresentazio honen beste abantailetako bat da, sistemaren predikzio gainjarriak eta habiratuak ekiditen dituela, eta gai dela bere errepresentazio banatuaren bidez osagai sintaktiko batez baino gehiagoz osatutako argumentuak erraz detektatzeko. Esan bezala, BIO tokenak perpauseko analisi zuhaitzetik erauzten dira. Hauek dira horretarako jarraitzen diren urratsak: 1. Esaldia gainjartzen ez diren hainbat segmentu ez habiratutan banatzen da, egitura sintaktikoak ezartzen dituen mugen arabera. 2. Segmentu bakoitzean osorik aurki ditzakegun osagai sintaktiko jarrai guztiak (habiratuta eta gainjarrita daudenak izan ezik) token bezala
III.2 Esperimentaziorako baliabideak 59 Irudia III.3: III.2 irudiko esaldiaren bi proposizioen BIO errepresentazioa. Erabilitako egitura sintaktikoaren arabera tokenizazioa ezberdina da. Sintaxi partzialaren tokenizazioa PP (Partial Parsing) zutabeek erakusten digute, eta Sintaxi osoarena, FP (Full Parsing) zutabeak. Token bakoitza III.2 irudian dagokion osagai sintaktikoaren zenbakiarekin eta rol semantikoarekin dago markatuta. – Uneko osagaiari dagozkion ezaugarriak: • Mota eta gunea: Collinsek (2003) guneak erauzteko proposatutako erregelen bidez erauziak. Adibidez, lehen elementua PP motako argumentua bada, jarraian datorren NParen argumentuaren gunea erauziko da. Adibidez, III.2 “in the U.S.” (EBetan) osagaiaren mota PP da baina bere gunea U.S. izango da in preposizioa izan beharrean.
III.2 Esperimentaziorako baliabideak 61 – Uneko osagaiaren testuinguruari dagozkion ezaugarriak: • Uneko osagaiaren aurreko eta ondorengo hitzak eta PoS labelak. Adibidez, III.4 irudiko “last year” argumentuaren aurreko hitzetik “maker”/NN erauziko genuke, eta hurrengotik, “sold”/VBD. • Aurreko eta ondorengo osagaietatik uneko osagaiari dagozkion ezaugarri guztiak ere erauzten zaizkie, segmentu berekoak badira bederen. – Osagaia eta predikatuaren arteko erlazioari dagozkion ezaugarriak: • Posizio erlatiboa, Distantzia (hitzetan eta chunk kopurutan), habiratze maila osagaiarekiko (perpaus kopurutan): Adibidez, irudiko “in the U.S.” osagaia predikatuaren ondoren (after) agertzen da, 2 hitzetako distantziara edo chunk bakarreko distantziara eta bere habiratzen maila 0 da. • Posizio erlatibo bitarra (osagaia aditzaren aurretik ala ondoren dagoen). • Osagai bidea (Constituent path):Gildea eta Jurafskyk 2002 definitu zuten bere lanean. Adibidez, III.4 irudiko “The luxury auto maker” eta “sold” predikatuaren arteko osagai bidea NP ↑ S ↓ VP ↓ VBD • Sintaxi partzialeko bidea (Partial parsing path): Carreras et al.-ek 2004 azaltzen dute ezaugarri hau. Adibidez, NP + PP + NP + S ↓ VP ↓ VBD bideak, uneko NP osagaitik aditzera dagoen bidea erakusten du. Eskuinetara PP bat eta ondoren NP eta S bat topatuko genituzke. S osagaitik behera VP bat eta horren azpian, azkenik, aditza. Sintaxi partzialeko bidea goiko Osagaien bidearen antzekoa da baina goiko mailatara jauzi egiten duten up mugimendurik gabe. Horren ordez sintaxi maila berean ezker (-) eskuin (+) mugimenduak baimentzen dira. • Frame sintaktikoa (syntactic frame) Xue and Palmer-ek (2004) deskribatzen duten moduan: frame sintaktikoak sententziaren egituraren deskribapena ematen du aditza eta uneko argumentua oinarri hartuta. Adibidez, “sold” predikatua eta “in the U.S.” argumentuaren arteko frame sintaktikoa NP NP vp NP pp da (bertan aditza (vp) eta uneko argumentua (pp) letra xehez nabarmenduta agertzen dira eta baita haien posizio erlatiboa ere).
62 PB eta VNeko rolen azterketa konparatiboa – Ezaugarrien konbinazioa: Entropia Maximoko sailkatzaileari (ikusi hurrengo atala) ahalik eta probetxu gehien ateratzeko asmoz, aurretik azaldutako hainbat ezaugarriren arteko konbinazioa ere egiten da, Xue eta Palmerrek (2004) modu arrakastatsuan egin zuten moduan. • Aditza eta Sintagma mota • Aditza eta posizio bitarra • Aditza eta gunea • Aditza eta PropBank framea • Aditza eta VerbNet klasea Entropia Maximoko Markoven Ereduak Esperimentuetan erabiliko dugun sailkatzaileak etiketatze prozesua Entropia Maximoko Markoven Eredu (MEMM) baten moduan errepresentatzen du. MEMMak etiketatze sekuentzialerako erabiltzen diren eredu diskriminatiboak dira eta P(sn|sn−1, o) probabilitate lokala modelatzen du, non o obserbazioaren testuingurua den. MEMM bat emanda, egoera (s) sekuentzia (S) probableena hurrengo espresioak ematen digu: S = argmax n Y i=1 P(si | si−1, o) Goiko formulismoak ere balio du proposizio bateko rol sekuentzia modelatzeko: rol etiketak S sekuentziako (edo proposizioko) s egoeretara (state) izango genituzke konektatuta, eta o obserbazioak puntu horretan erauzitako ezaugarriak izango lirateke. Rol sekuentzia probableena beraz, Viterbi algoritmoak emango ligukeen egoera sekuentzia probableena izango litzateke. Algoritmo hau da ohiko Markoven Eredu Ezkutuak (Hidden Markov Models deskodetzeko erabiltzen dena. Probabilitate baldintzatu lokal guztiak Entropia Maximoko sailkatzaileak 5 ematen dizkigu. Hainbat murriztapen hartzen dira kontuan sekuentzia probableena bilatzeko orduan: 5http://mallet.cs.umass.edu
III.3 Rol multzoen orokortzeko gaitasuna 63 1. Core argumentuak ezin dira errepikatuta azaldu sekuentzian (berdin rol tematikoekin) 2. R-X (erreferentzia) edo C-X (jarraipen) moduko rol bat badugu sekuentzian, X rola egotea ere beharrezkoa da 3. I-X moduko token baten aurretik beharrezkoa da B-X ala I-X motako token bat egotea. 4. Proposizioko aditza eta bere PropBank adiera emanda, argumentu zenbakitu batzuk soilik egongo dira baimenduta sekuentzian (aditz batzuek, adibidez, ezin dute Arg2 argumenturik izan). 5. Proposizioko aditza eta bere VerbNet klasea emanda, rol tematiko batzuk soilik egongo dira baimenduta sekuentzian (aditz batzuek, adibidez, ezin dute Instrument rolik izan) III.3 Rol multzoen orokortzeko gaitasuna Rol tematikoen eta argumentu zenbakituen sailkatzaileen arteko konparaketa egiteko bi ebaluazio ingurune definituko ditugu hasteko: “SemEval” eta “CoNLL”6. Lehenengo testuinguruan, SemEval-2007ko SRL atazan egiten zen bezalaxe, sarrerako corpusean eskuragarri dagoen informazio guztia erabiltzen dugu sailkatzaileak entrenatzeko, baita aditzaren PropBank adiera eta VerbNet klasea ere. Azken ezaugarri horiek dira hain zuzen ere, ebaluazio ingurune honi bere berezitasuna ematen diotenak, izan ere, gainerako ezaugarriak ez bezala, hauek eskuz etiketatuak izan direlako eta, beraz, ez genituzkeelako edozein testutatik erauzterik izango ebaluazio erreal batean. Kontuan izanda, hortaz, aplikazio erreal eta automatikoetan adierari buruzko informaziorik ez genukeela izango, sistemen ebaluaziorako testuinguru errealago bat definitzea beharrezkoa da aurrera eraman nahi dugun azterketa konparatiboak gutxieneko balio bat izan dezan. Helburu horrekin definitu genuen bigarren ebaluazio ingurunea, non, argitzen duen bezala, CoNLL2005eko ebaluazio irizpide berberak hartzen dituen. 6SemEval eta CoNLL ebaluazio inguruneek Semeval-2007 eta CoNLL-2005eko ebaluazio inguruneei egiten diete erreferentzia
64 PB eta VNeko rolen azterketa konparatiboa Sistemek lehenengo ebaluazio ingurunean lortzen dituzten emaitzak III.1 taulan ikus daitezke. Asmatutakoak, huts egindakoak eta ahaztutako argumentu kopurua ematen da, eta baita balio horiei dagozkien precision, recall eta f-score balio tipikoak ere. F1 balioentzako esangura tarteak ere erakusten dira sistemen arteko diferentziak estatistikoki esanguratsuak diren ala ez zehazteko balio dutenak 7. zuzen gehiegi faltan prezisioa estaldura F1 F1 core F1 adj. PropBank 6,022 1,378 1,722 81.38 77.76 79.53 ±0.9 82.25 72.48 VerbNet 5,927 1,409 1,817 80.79 76.54 78.61 ±0.9 81.28 71.83 Taula III.1: SemEval testuinguruko emaitzak PropBankeko rol multzorako (goian, PropBank lerroan) eta VerbNeteko rol tematikoetarako. Sailkatzaile bakoitzak guztira asmatutakoak (zuzenak) gehiegizko aurreikuspenak (gehiegi) eta ahaztutakoak (ahaztuak) ikus daitezke balio absolututan eta baita prezisio, estaldura eta F1 neurri tipikoak ere. PropBankerako emaitzak apur bat hobeak dira VerbNetekoekin alderatuta. Baliteke honen arrazoia multzo bakoitzaren rol kopuruan egotea. Izan ere, VerbNeteko rolak gehiago dira PropBankekoen aurrean eta horrek VerbNeteko sailkatzailearen zailtasunak areagotu beharko lituzke. Hala ere, kontuan hartuta bien arteko diferentziak ere ez direla horren nabariak eta, esan bezala, atazak zailagoa izan beharko lukeela, VerbNeteko emaitzak nahiko konpetenteak dira, eta ausartu gintezke esatera, ondorioz, rol tematikoek multzo kontsistente eta ikaserrazago bat osatzen dutela, agian aditzetik aditzera egonkorragoak direlako. CoNLL ebaluazio ingurunean (ikusi III.2 taulan), PropBank sailkatzaileak apur bat behera egiten du, nahiz eta aurreko inguruneko emaitzekin alderatuta, diferentziak ez diren estatistikoki esanguratsuak. Bestalde, rol tematikoen 1.6 puntuko erorketa esanguratsua da eta horrek VerbNeteko sailkatzaileak aditzaren adierarekiko izan dezakeen sentsibilitate handia erakuts dezake, izan ere, gogora dezagun, ebaluazio ingurune honetan sailkatzaileak ez daude eskuz etiketatutako aditz adierak erabiltzeko baimenduta. Sailkatzaileek aditzaren adiera bi modutan erabiltzen dute “SemEval” ingurunean: (1) ezaugarri arrunt bezala eta (2) rol sekuentzia probableena 7Bootstrap resampling (Noreen, 1989) bidez kalkulatutako tarteak. Tarte hauetatik haratago dauden sistemen emaitzak positiboki ala negatiboki esanguratsuak dira %95 ziurtasunarekin
III.3 Rol multzoen orokortzeko gaitasuna 65 zuzen gehiegi faltan prezisioa estaldura F1 F1 core F1 adj. PropBank 5,977 1,424 1,767 80.76 77.18 78.93 ±0.9 81.64 71.90 VerbNet 5,816 1,548 1,928 78.98 75.10 76.99 ±0.9 79.44 70.20 Taula III.2: CoNLL testuinguruko emaitzak PropBankeko rol multzorako (goian) eta VerbNeteko rol tematikoetarako. Sailkatzaile bakoitzak guztira asmatutakoak (zuzenak) gehiegizko aurreikuspenak (gehiegi) eta ahaztutakoak (ahaztuak) ikus daitezke balio absolututan eta baita prezisio, estaldura eta F1 neurri tipikoak ere. zuzen gehiegi faltan prezisioa estaldura F1 F1 core F1 adj. PropBank 5,972 1,434 1,772 80.64 77.12 78.84 ±0.9 81.49 71.50 VerbNet 5,746 1,669 1,998 77.49 74.20 75.81 ±0.9 77.60 71.67 Taula III.3: CoNLL testuinguruko emaitzak, 5. murriztapena kontuan hartu gabe, PropBankeko rol multzorako (goian) eta VerbNeteko rol tematikoetarako. Sailkatzaile bakoitzak guztira asmatutakoak (zuzenak) gehiegizko aurreikuspenak (gehiegi) eta ahaztutakoak (ahaztuak) ikus daitezke balio absolututan eta baita prezisio, estaldura eta F1 neurri tipikoak ere. Viterbi bidez bilatzeko murriztapen bezala. Baliteke VerbNet sailkatzailearen emaitzek “CoNLL” ingurunean duten erorketa , hain zuzen, 5. murriztapen horren ahultzeak ekartzen duela. Izan ere, SemEval inguruneko aditzen adierei esker, 5. murriztapen horrek asko laguntzen du sekuentziako rol baimenduen multzoa txikitzen eta, era berean, sailkatzailearen lana errazten. CoNLL ingurunean aldiz, aditz bakoitzak jasan ditzakeen rol tematikoak gehiago dira (%60 batez beste) eta horrek VerbNet sailkatzailearen lana nabariki zailtzea eta emaitzen erortzea dakar. Hipotesi honen aldeko frogak eskuratzeko beste esperimentu multzo bat egitea lagungarri gerta daiteke. CoNLL ebaluazio ingurunean sailkatzaileak martxan jarri eta 5. murriztapen hori erabiltzea debekatzen badiegu, neurtu dezakegu zenbaterainokoa den mesedegarria sailkatzaile bakoitzarentzat aditzaren (edota aditz adieraren) rol posibleak jakitea. III.3 taulako “CoNLL setting (no 5th)” lerroan ikus daiteke, PropBankeko emaitzen erorketa txikia den bitartean, VerbNetekoek erorketa garrantzitsuak eta estatistikoki esanguratsuak jasaten dituztela. Datuen beste ikuspegi bat emateko asmoz, sailkatzaileek ebaluazio ingurune bakoitzean argumentuetan eta adjuntuetan orokorrean lortzen dituz-
66 PB eta VNeko rolen azterketa konparatiboa ten F1 emaitzak ematen dira emaitza taula guztietako azken bi zutabeetan. PropBanken ikusten da, SemEval ingurunetik CoNLL ingurunera, emaitzak gradualki okertzen direla bai core eta baita argumentu adjuntuentzako ere. VerbNeten aldiz, erorketa nabariagoa da rol tematikoetan (3.7 puntu) adjuntuetan baino. Azken hauen erorketa PropBankeko adjuntuen oso antzekoa da. Emaitza hauen arabera, aditzaren adiera eta frameari 8 buruzko informazioak garrantzi handiagoa du VerbNet sailkatzailean PropBankekoan baino, izan ere, informazio horrek core argumentuei eta rol tematikoei eragiten die batez ere, eta ikusi dugu, VerbNeten, PropBanken ez bezala, aditzak jasan ditzakeen rol tematiko posibleak zehazteak asko laguntzen diola sailkatzaileari bere lana egiteko garaian. Honen arrazoietako bat, bi rol multzoen izaera berezituan egon daiteke. Gaur egungo SRL sistemen oinarrizko ezagutza sintaxitik dator batez ere, eta ez argumentuen ezaugarri semantikoetatik. Horrek PropBank sailkatzailearen alde egin dezake, argumentu zenbakituek lotura estua baitute aditz-argumentuen sintaxiarekin, rol tematikoek baino gehiago. Testuinguru sintaktikoari soilik erreparatzen badiogu beraz, errazagoa da Arg0-5 argumentuen artean bereiztea, Theme edota Topic bezalako rol tematikoen artean bereiztea baino. Bistan da, rol tematiko askoren arteko ezberdintasuna semantikoa dela batez ere, eta nekez lortuko dugula haien artean bereiztea ezaugarri sintaktikoak hartzen baditugu jakintza iturri nagusi bezala. Emaitzetan gehiago sakontzeko lagungarri gertatzen da III.9 taulan agertzen zaigun rolez rol banatutako ebaluazioa. Bi sailkatzaileek maiztasun handieneko roletan duten errendimendua oso antzekoa da. Arg0-k %88.49 lortzen du, eta bere rol tematiko baliokideek, Agent eta Experiencerrek, %87.31 eta %87.76 hurrenez hurren. Arg1-ek %79.91 lortzen du eta haren VerbNeteko baliokideek, Theme, Topic eta Patient-ek, %75.46, %85.70 eta %78.64 hurrenez hurren. Emaitzak aditz maiztasunaren arabera ordenatzen baditugu (III.8. taula) ikus dezakegu bai PropBank eta bai VerbNeten emaitzak okertu egiten direla aditzaren maiztasunak behera egiten duen heinean. Oro har, PropBankeko emaitzak hobeak dira maiztasun tarte guztietan altuenean izan ezik 9. Sekzio honetan zehar ikusi ditugun emaitzen arabera, VerbNeteko rol tematikoak ahulagoak dira sailkatzailearen sendotasuna eta orokortzeko gai8Rol framea aditzak baimenduta duen rol multzoa da. Datu hau, PropBankeko framesetan eta VerbNeteko klaseetan ematen da 9Maiztasun tarte altuenak aditz bakarra hartzen du kontuan (say)
III.3 Rol multzoen orokortzeko gaitasuna 67 tasunaren aldetik behintzat. Hurrengo puntuetan azterketa sakonago bat egingo dugu, arazo edo fenomeno hau gertuagotik ikusi eta ezagutzeko. III.3.1 Aditz ezezagunetara orokortzeko gaitasuna Printzipioz, PropBankeko core rolak (Arg0-5) aditzarekiko menpekoak dira, hau da, aditzaren arabera interpretazio semantiko bat edo beste jasotzen dute. Beste modu batera esanda, aditz bakoitzaren framesetean zehazten da argumentu zenbakitu bakoitzaren interpretazio semantikoa eta, hortaz, ezin daiteke, adibidez, bi aditz ezberdinen Arg2 argumentuek esanahi berbera izango dutenik esan. Dena dela, lehenago aipatu dugun moduan, PropBankeko bi rol usuenak, Arg0 eta Arg1, kontsisteteak dira ia beti aditzetik aditzera, beren interpretazio semantiko orokorra Agent eta Patient direlako, hurrenez hurren, kasurik gehienetan. Bestalde, VerbNeteko rol tematikoak guztiz independenteak dira aditzarekiko eta hortaz, beren esanahia ez da aldatzen aditzetik aditzera (Instrument bat, adibidez, beti da Instrument eta ez du bere esanahi orokorra aditzarekin aldatzen). Era berean, PropBanken framesetekin bezala, VerbNeteko aditz bakoitzak baimendutako rolen eta haien arteko konbinazio posibleak zerrendatzen ditu klase bakoitzean. Azpi-atal honetan egingo ditugun esperimentuekin, rol multzo bakoitzean entrenatutako sistemek aditz ezezagunen aurrean duten jokaera aztertuko dugu. Arazo hau ezin da inolaz ere artifizialtzat hartu oso ohikoa baita testeko datuen artean entrenamenduko adibiderik ez duten aditzak aurkitzea. Hasiera batean aditzarekiko duten independentziagatik espero daiteke VerbNeteko label semantikoen sailkatzaileak sendotasun ona erakustea aditz ezezagunen argumentuak etiketatzeko garaian. Bestalde, ezin dezakegu ahaztu aditzari buruzko informazio semantikoaren gabeziak kontuan hartzeko moduko kalteak eragin ditzakeela VerbNeteko sailkatzailean. Esperimentu honetarako, aditz ezezagunen test-multzo bat osatu genuen entrenamendu corpuseko 10 aditzen adibideekin. Aditzak ausaz aukeratu ziren eta, noski, esperimentuak hala eskatzen zuenez, beren proposizio guztiak entrenamendu corpusetik ezabatu ziren. Hauek dira aditz ezezagunen testerako aukeratutako aditzak: allow, approve, buy, find, improve, kill, produce, prove, report eta rush. Emaitzak III.4 taulako azken lerroan ikus daitezke. Entrenamenduko datu multzoa beste esperimentuetan erabilitakoa baino txikiagoa denez, emaitzak ezin dira beste esperimentuetako emaitzekin zuzenean konparatu.
68 PB eta VNeko rolen azterketa konparatiboa zuzen gehiegi faltan prezisioa estaldura F1 F1 core F1 adj. PropBank 267 89 106 75.00 71.58 73.25 ±4.0 76.21 64.92 VerbNet 207 136 166 60.35 55.50 57.82 ±4.3 55.04 63.41 Taula III.4: Aditz ezezagunen gainean egindako esperimentuen emaitzak, PropBankeko rol multzorako (goian) eta VerbNeteko rol tematikoetarako. Sailkatzaile bakoitzak guztira asmatutakoak (zuzen) gehiegizko aurreikuspenak (gehiegi) eta ahaztutakoak (faltan) ikus daitezke balio absolututan eta baita precision, recall eta F1 neurri tipikoak ere. zuzenak gehiegi ahaztuak precision recall F1 F1 core F1 adj. PropBank 5,557 1,828 2,187 75.25 71.76 73.46 ±1.0 74.87 70.11 VerbNet 4,679 2,724 3,065 63.20 60.42 61.78 ±0.9 59.19 69.95 Taula III.5: Aditzetik eratorritako ezaugarririk gabe egindako esperimentuen emaitzak, PropBankeko rol multzorako (goian) eta VerbNeteko rol tematikoetarako. Sailkatzaile bakoitzak guztira asmatutakoak (zuzen) gehiegizko aurreikuspenak (gehiegi) eta ahaztutakoak (faltan) ikus daitezke balio absolututan eta baita precision, recall eta F1 neurri tipikoak ere. Emaitzek diote PropBankeko sailkatzailearen errendimendua VerbNetekoa baina askoz hobea dela (15 puntuko aldea dago bien artean) eta, hortaz, aditzari buruzko informazioak berebiziko garrantzia duela rol tematikoak egoki markatzen laguntzeko. Azken ondorio hau baieztatzeko helburuarekin gauzatu genuen hurrengo azpiatalean deskribatzen dugun esperimentua. III.3.2 Aditz ezaugarriekiko sentikortasuna Esperimentu honekin rol multzoen sentikortasuna neurtu nahi dugu sailkatzaileek aditzetik eratorritako informaziorik erabiltzen ez dutenean. Horretarako, entrenamendu eta testeko datu multzoetatik aditzari erreferentzia egiten dieten ezaugarri guztiak ezabatu genituen: aditzaren forma, lemma, aditzaren PoS labela, eta aditza agertzen den ezaugarri konbinatu guztiak (ikusi III.2.2 atala) Emaitzak III.5 taulan ikus daitezke. PropBankek 5 puntutako erorketa gogorra jasaten du baina VerbNetek, 15 puntuko jaitsiera dramatikoarekin, oraindik gogorragoa. Erorketa hauek gertuagotik azter ditzakegu III.9 taulako rol label indibidualen erorketei erreparatuta. “CoNLL setting” eta “no verb features
III.3 Rol multzoen orokortzeko gaitasuna 69 setting” zutabeen arteko diferentziek erakusten digute rol bakoitzak testuinguru erreal batetik, aditzik gabeko testuinguru batera pasatzean jasoko lukeen erorketa. Emaitzen arabera, badirudi Arg0 eta Arg1 rolek nahiko ongi erantzuten diotela aditzari buruzko informazio gabeziari; ez hain ongi, ordea, Arg2 eta Arg3 rolek. Azken bi rol hauek testeko datu multzoan duten maiztasun absolutua erlatiboki txikia denez, PropBanken erorketa orokorra ez da nabariki kaltetua gertatzen. VerbNeten erorketak sarraski itxura handiagoa dauka aditzen ezaugarriak galtzen direnean. Rol tematiko usuenei erreparatuz, ikus daiteke Experiencer, Agent eta Topic rolek, 1, 10 eta 12 puntu galtzen dituztela CoNLL testuinguruko emaitzekin alderatuta. Baina beste roletarako erorketak oraindik gogorragoak dira (Theme eta Patient adibidez, 23 eta 50 puntu erortzen dira hurrenez hurren). Interesgarria da ikustea adjuntu motako rolek emaitza oso antzekoak lortzen dituztela bai PropBankeko sailkatzailearekin eta baita VerbNetekoarekin ere. Horrela, III.5 taulako azken bi lerroek argi eta garbi erakusten dute core argumentuak eta rol tematikoak direla sailkatzaileen errendimendu galeran erantzukizun handiena dutenak. Badirudi, Arg0 eta Arg1 argumentuek aditzetik aditzera erakusten duten kontsistentzia dela PropBanken sendotasunaren sekretua. Gainera, emaitzen arabera beti ere, bi argumentu hauek nahiko erraz detekta daitezke lexikalizatu gabeko ezaugarri sintaktikoetan oinarrituta, hau da, aditza eta uneko argumentuaren gunea ezagutu gabe. Bestalde, Arg2-5 argumentuen artean bereizteko aditzaren azpikategorizazioari buruzko informazioak garrantzi handiagoa dauka eta ondorioz, informazio honen gabeziak edo kalitate txarrak kalte egiten die. VerbNeteko rol tematikoen arteko ezberdintasuna aldiz semantikoagoa da askotan sintaktikoa baino, eta badirudi ale xeheko bereizketa horrek kalte egiten diela ebaluazio testuinguruaren baldintzak “gogorrak” direnean. Ez dirudi, adibidez, Agent eta Experiencer rolen artean bereizteko, sintaxia oso lagungarria denik, ezta Theme-Topic-Patient rolen artean bereizteko ere. Aditzaren gaineko informazioaren gabeziak ezaugarri semantiko garrantzitsuak galtzea dakar eta testuinguru horretan zailagoa gertatzen da VerbNeteko sailkatzailearen lana PropBankekoarena baino. Normalean Subjektu/Objektu funtzio sintaktikorik ez duten rolen artean ere (Recipient, Source, Product, Stimulus... zaila gertatzen da ezaugarri semantikorik gabe rolen artean bereiztea.
70 PB eta VNeko rolen azterketa konparatiboa III.4 Mapaketa VNeko rol tematikoetara Aurrerago aipatu bezala, PropBankeko rolen interpretazioa aditzaren adieraren araberakoa da, eta hori NLPko aplikazioentzako arazo bat izan daiteke, rolari bakarrik erreparatuta ezin baita zehazki jakin zein funtzio semantikoren aurrean gauden. Hori jakinda, egokia izan daiteke esaldiak VerbNeteko rol tematikoekin etiketatzeko bideak aztertzea, izan ere, jakina da dagoeneko, VerbNeteko rol tematikoek aditzaren beharrik ez dutela beren esanahia neurri batean ezagutarazteko, eta horrek, zalantzarik gabe, esportaziorako produktu interesgarriagoan bilakatzen ditu. Bi dira rol tematikoak eskuratzeko aztertutako bideak: (1) esaldia VerbNeteko rol tematikoen sailkatzailearekin zuzenean etiketatzen eta (2) PropBank sailkatzailearen irteera (argumentu zenbakituak) SemLinkeko PropBank-VerbNet mappingaren bidez rol tematikoetara itzultzea. Lehenengo hurbilketaren emaitzak baditugu dagoeneko III.2 eta III.1 tauletan. Bigarren hurbilketarako besterik gabe PropBankeko rol zenbakituak rol tematikoetara itzuli behar ditugu SemLink erabiliz. SemLinken, rolen arteko mapaketa aditzez aditz egiten denez, beharrezkoa da aditzaren adiera (kasu honetan, bere VerbNet klasea) ezagutzea rolen bihurketa egiteko. Demagun allow aditzaren proposizio bat dugula testeko corpusean eta bere VerbNet klasea 29.5 dela. Orduan, SemLinkeko hurrengo sarrera erabiliko genuke proposizioko Arg0 eta Arg1 argumentuak Agent eta Predicate rol tematikoetara bihurtzeko. <predicate lemma="allow"> <argmap pb-roleset="allow.01" vn-class="29.5"> <role pb-arg="1" vn-theta="Predicate" /> <role pb-arg="0" vn-theta="Agent" /> </argmap> </predicate> Proposizio bakoitzeko aditzaren adiera lortzeko bi modu aurreikusi ditugu: (1)sarrerako datuetan eskuz jarrita dagoen VerbNet klasea zuzenean hartzea (alegia, beti VerbNet klase zuzena erabiltzea itzulpena egiteko) edota (2) VerbNet klasea desanbiguatzeko sailkatzaile baten bidez. Eskuz jarritako VerbNet klaseekin lortutako emaitzak III.6 taulan ikus daitezke. Emaitza hauek SemEval testuinguruan VerbNet sailkatzaileak lortutakoekin alderatzen baditugu, ikus dezakegu 0.5 puntu hobeak eta, hortaz, estatistikoki ez esanguratsuak direla.
III.4 Mapaketa VNeko rol tematikoetara 71 Test on WSJ guztira core adj. PropBank to VerbNet (hand) 79.17 ±0.9 81.77 72.50 VerbNet (SemEval setting) 78.61 ±0.9 81.28 71.84 PropBank to VerbNet (MF) 77.15 ±0.9 79.09 71.90 VerbNet (CoNLL setting) 76.99 ±0.9 79.44 70.88 Taula III.6: VerbNeteko rol tematikoak eskuratzeko hainbat hurbilpenen emaitzak WSJ test corpusaren gainean. “PropBank to VerbNet (hand)” lerroan, mapaketa eskuz etiketatutako VerbNet klaseekin egitean lortzen diren emaitzak ikus daitezke, eta “PropBank to VerbNet (MF)” lerroan berriz, maiztasun maximoko klaseekin lortzen direnak. “VerbNet (SemEval setting)” eta “VerbNet (CoNLL setting)” lerroak (ikusi III.1 eta III.2 taulak), mapaketa eta rol tematikoen zuzeneko sailkapenaren arteko konparaketa errazteko jarri da. Hurbilpen bakoitzaren F1 balioak azken hiru zutabeetan ikus daitezke. “guztira” zutabean argumentu guztien (core+adj) gaineko emaitzak ikus daitezke; core eta adjuntuekin lortutako F1 balioak berriz, izen bereko zutabeen azpian. Lehenengo hurbilpena mundu errealeko baldintzetara pixka bat gerturatzeko, bigarren esperimentuan eskuz etiketatutako VerbNet klasea baztertu eta maiztasun maximoko sailkatzaile bat erabili genuen aditzaren klasea asmatzen saiatzeko 10. Harrigarria badirudi ere, VerbNet klase usuena hartzearen accuracy-a %97a da. allow aditzaren kasuan, maiztasun handieneko klasea 29.5 da beraz goiko adibidean ikusi dugun SemLink sarrera berbera erabiliko genuke aditz horren proposizio guztiak itzultzeko. III.6 taulako 2. lerroan (“PropBank to VerbNet (MF)”) aditzaren klase usuena erabiliz lortutako emaitzak erakusten dira (eta baita konparaziotarako lagunduko digun CoNLL settingeko VerbNet sailkatzailearen (“VerbNet (CoNLL setting)”) emaitzak ere). Eskuz etiketatutako VerbNet klasea (“PropBank to VerbNet (hand)”) erabiltzearekin alderatuta, erorketa nabaria da. Hala ere, ez da diferentzia garrantzitsurik ikusten baldintza berdinetan entrenatutako VerbNet sailkatzailearekiko (“VerbNet (CoNLL setting)”). III.7 taulako azken bi lerroek aztertzen ari garen rol tematikoak lortzeko bi hurbilpenen domeinuz kanpoko emaitzak erakusten dituzte. Diferentziak, 10Testeko aditz baten klasea, aditz horrek entrenamendu korpusean maizen hartu duen klase berbera izango da
72 PB eta VNeko rolen azterketa konparatiboa Test on Brown guztira core adj. PropBank to VerbNet (MF) 64.79 ±1.0 68.93 55.94 VerbNet (CoNLL setting) 62.87 ±1.0 67.07 54.69 Taula III.7: VerbNeteko rol tematikoak eskuratzeko bi hurbilpenen emaitzak domeinuz kanpoko Brown corpusaren gainean. “PropBank to VerbNet (MF)” lerroan, mapaketa maiztasun maximoko klaseekin egitean lortzen diren emaitzak ikus daitezke. “VerbNet (CoNLL setting)” lerroa (ikusi III.2 taula), mapaketa eta rol tematikoen zuzeneko sailkapenaren arteko konparaketa errazteko jarri da. Hurbilpen bakoitzaren F1 balioak azken hiru zutabeetan ikus daitezke. “guztira” zutabean argumentu guztien (core+adj) gaineko emaitzak ikus daitezke; core eta adjuntuekin lortutako F1 balioak berriz, izen bereko zutabeen azpian. Freq. PBank VNet Freq. PBank VNet 0-50 74,21 71,11 500-900 77,97 75,77 50-100 74,79 71,83 > 900 91,83 92,23 100-500 77,16 75,41 Taula III.8: F1 balioak entrenamenduko aditzen maiztasunaren arabera. kasu honetan, garrantzitsuak eta estatistikoki esanguratsuak dira mapaketaren hurbilpenaren alde. VerbNeteko sailkatzaileak ez du, beraz, PropBankekoak domeinuz kanpoko corpusetan erakusten duen sendotasuna berdintzerik lortzen. III.5 Erlazionatutako lanak Dakigunaren arabera, rol multzoen arteko konparaketa egiten duten beste bi lan aurkeztu dira gutxienez nazioarteko kongresuetan. Gildea eta Jurafskyk (2002) FrameNeteko frame elementuak rol tematiko abstraktuen (hau da, Agent, Theme edota Location) bezalako rol orokor batzuen multzo batera bihurtu zituzten eta ondorio gisa beraien sistemak rol horiek emaitzetan inolako degradaziorik eragin gabe erabil zitzakeela adierazi zuten. Li, Loper eta Palmerren (2007) azterketa lotuago dago gure lanarekin. Haiek ere PropBank eta VerbNeteko rol multzoak alderatu zituzten, bai-
III.5 Erlazionatutako lanak 73 na beren interesa PropBankeko Arg2 argumentura bideratu zuten. Haien lanaren arabera, sailkatzaileek Arg2 argumentuetan izan oi duten errendimendu eskasa nabariki hobetu daiteke entrenamenduko Arg2 instantziak rol tematikoetan oinarritutako beste azpimultzoetan antolatuz gero (adibidez, Arg2-Instrument, Arg2-Stimulus...). Egileen arabera, VerbNeteko rolak aditzetik aditzera kontsistenteagoak direnez, rol tematikoek entrenamenduko instantzia multzo egokiagoak dituzte PropBankeko rol zenbakituek dutenarekin alderatuta. Horrela, Arg2 bezala, semantikoki heterogeneoak diren argumentuak rol tematikoen arabera berrantolatuz gero, sailkatzaileak arazo gutxiago izango lituzke ikasketa garaian eta horrek Arg2 argumentuaren emaitzak igoko lituzke, domeinu eta aditz ezezagunekin batez ere. Artikuluan, egileek beren ideiak aldeko emaitzekin laguntzen dituzte. Yi eta besteek egiten dutenaren kontra, guk ez dugu gure azterketa Arg2 argumentura zuzendu, eta besterik gabe bi rol multzoak bere horretan konparatu ditugu inolako nahasketarik gabe. Lotura estuagoa du gure lanarekin Merlo eta Vanderplasek (2009) beranduago aurkeztu zuten lana. Hauek ere PropBank eta VerbNet rol eskemen arteko azterketa konparatiboa egin zuten baina, guk ez bezala, informazio teorian oinarritutako metodo orokorrago bat jarraituz. Laburbilduz, (Loper et al., 2007b; Yi et al., 2007; Zapirain et al., 2008a, b) lanetan azpimarratzen dena berresten dute entropia, mutual information, eta antzeko neurri ezagunak abiapuntu hartuz. Aipatzekoa da, Merlo eta Van der Plasen ondorio batek ez duela guztiz bat egiten guk tesi atal honetan eta (Zapirain et al., 2009) lanean plazaratutako batekin. Egileek, ustekabean, III.2, III.4, eta III.5 tauletako informazioa interpretatzeko beste modu bat topatu eta VerbNeteko rolak, oro-har, rol ezezaguna asmatzeko ataza orokorrean (CoNLL testuinguruan) PropBankeko rolak baino “hobeak” izan daitezkeela adierazten dute, guk kontrakoa esan genuen bitartean. Ondorio horretara iristeko errorearen ratioaren erredukzioa (ERR) izan zuten kontuan. Haien kalkuluen arabera, VerbNeteko sailkatzailearen ERRa txikiagoa da rolak etiketatzeko “CoNLL testuinguru” orokorrean (ikusi III.2). Merlo eta Van der Plasen metodoa eta ondorioa oso interesgarriak iruditzen zaizkigun arren, badirudi apur bat haratago jotzerik ere badagoela planteatzen duten arrazonamenduan: sistema baten ERRa erreferentzia puntu edo oinarri sistema (baseline) batekiko kalkulatzen da, eta beraz, balio erlatibo bat dela esan daiteke (abiadura eta denbora magnitude fisikoak bezala). Egileek beren kalkuluen erreferentzia puntu bezala eskema bakoitzaren rolen maiztasunean oinarritutako sailkatzaile sinple bat hartzen dute. Haien erabakiz, sailkatzaile horrek
III.6 Ondorioak 75 ere, gure ustez, zalantzak egon litezke ERRa kalkulatzeko kontuan hartutako oinarri sistema hau egokiena den ala ez erabakitzeko orduan. Egia da, hasiera batean behintzat, metodoak “bidezkoa” dirudiela, izan ere VerbNeteko rol tematikoen kopurua core rolena baino askoz handiagoa da eta zentzuzkoa dirudi pentsatzeak VerbNeteko rolekin lan egiten duen edozein baseline sistemak core rolekin baino emaitza kaxkarragoak atera beharko lituzkeela. Tamalez, horrek ez du esan nahi bi sistemen arteko diferentzia Merlo eta Van der Plasek proposatzen dutena izango denik, eta beraz, gure ustez, ERRa kalkulatzeko kontuan hartu diren erreferentzia puntuak, kalkuluak eta gainontzeko ondorioak ere alda litezke. Gure ustez, VerbNeteko baseline oinarri sistemaren zailtasuna ez da Merlo eta Van der Plasek proposatzen duten sistemarena bezain handia. Egia da, VerbNeten rol gehiago daudela eta sailkatzaileak horien guztien artean erabakitzeko lana hartu behar duela, baina egia da baita ere, VerbNeteko rol guztiak ezin direla aditz guztien argumentuekin azaldu eta beraz, atazaren zailtasuna ez dela hasiera batean pentsa litekeen bezain altua. Honek esan nahi du, egileek hautatutako oinarri sistema ez dela, agian, egokiena, eta merezi duela, gutxienez, kontuan hartzea beste oinarri sistema “bidezkoagoak” ere ezarri daitezkeela ERRa kalkulatu eta ondorioak ateratzeko. III.6 Ondorioak Kapitulu honetan, emaitza lehiakorrak erakusten dituen sailkatzaile baten jokaera aztertu dugu bi rol multzo ezberdinekin lan egiten duenean (Prop- Bankeko rol zenbakituak eta VerbNeteko rol tematikoak). Sailkatzailearen errendimendua hainbat ebaluazio inguruneetan ebaluatu dugu, besteak beste, aditzari buruzko informazioa gehitu edo kentzen den inguruneetan, aditz ezezagun edota maiztasun baxuko aditzekin, eta domeinuz kanpoko corpusetan. Esperimentuen emaitzen arabera, ikusi dugu sailkatzaileak PropBankeko rolekin lan egiten duenean errendimendu hobea erakusten duela aipatu ingurune guztietan eta, beraz, bere sendotasuna VerbNeteko rolak erabiltzen dituenean baino handiagoa dela. Bestalde, kontuan hartuta NLPko aplikazioen ikuspegitik VerbNeteko rolak interesgarriagoak direla, bi modutara saiatu gara rol tematikoak eskuratzen: (1) Sailkatzailea VerbNeteko roletan zuzenean trebatzen eta (2) PropBankeko sailkatzailearen irteera SemLinkeko mapaketa erabiliz rol tematikoetara itzuliz. Bi hurbilpenek antzeko emaitzak ematen dizkigute WSJko
IV. KAPITULUA Ezaugarri lexikalak orokortzen: Hautapen Murriztapenak rolen sailkatze automatikorako Aurreko kapituluetan ikusi dugun moduan, SRLko sistema tipikoek etiketatze prozesua bi fasetan egin oi dute: argumentuen identifikazioa eta argumentuen sailkapena. Lehena, ataza sintaktiko bat da batez ere, eta aditz baten argumentuak heuristiko sinpleen bidez (Xue eta Palmer, 2004), edota sailkatzaile berezituen laguntzaz identifikatzean datza. Bigarren ataza ataza semantikoagoa da eta bertan, aurreko fasean identifikatutako argumentu bakoitzari rol semantiko bat esleitzen zaio. Zeregin horretarako oso lagungarriak izan daitezke sailkatzaileak erabiltzen dituen ezaugarri lexiko-semantikoak, batez ere aditzetik eta sailkatu beharreko argumentuaren gunetik eratortzen direnak (ikusi III.2). Ezaugarri hauekin gertatzen den sakabanaketa (sparsity) fenomenoaren eraginez, (corpus txikietan batez ere), gaur egungo SRL sistemek entrenamenduko lexikora gehiegi egokitzeko (overfitting) joera erakusten dute eta, neurri handi batean horregatik, domeinuz kanpoko corpus edota datu sorta berrietara zailtasun handiekin moldatzen dira (Pradhan et al., 2005b).
78 Ezaugarri lexikalak orokortzen: HMak RS automatikorako SRL sistemek domeinuz kanpoko ingurunetara egokitzeko erakusten dituzten zailtasunen adibide garbi bat CoNLL-2004 eta CoNLL-2005eko ebaluazio saioek eman ziguten. Bertan ikusi ahal izan genuen rol etiketatzaileek oso emaitza onak ematen zituztela domeinu barruko datu multzoak etiketatzeko garaian, baina, aldiz, beren errendimendua larriki kaltetua gertatzen zela testeko corpusak domeinuz kanpokoak zirenean. Hau da, sistemak WSJ domeinuan entrenatu eta probatzen baziren, %80 inguruko F-score neurriak lortzen ziren; baina, aldiz, sistema horiek berak domeinuz kanpoko Brown corpusa etiketatzeko erabiltzen baziren, 10 puntutako galera larriak izaten zituzten batez beste. Aurreko kapituluan SRL sistemen errendimendu galera honen arrazoiak aztertu ditugu. Pradhan et al.-ek (2008) erakutsi zuten errendimenduaren degradazioa argumentuen sailkapen prozesuan gertatzen zela batez ere eta, gainera, ezaugarri lexikalen sakabanaketa proposatu zuten galeraren arrazoi nagusienetako bat bezala. Egile berberek (2007b), ezaugarri ezberdinek SRLko ataza bakoitzean duten eragina aztertu ondoren, ikusi zuten aditza eta argumentuaren gunea bezalako ezaugarri lexikalek berebiziko garrantzia zutela argumentuen sailkapen prozesuan. Hori guztia kontuan hartuz, pentsa daiteke atributu lexikalen sakabanaketak edota beste degradazioren batek negatiboki eragingo lukeela argumentuen sailkapen prozesuan eta, ondorioz, baita SRL sistemen errendimendu orokorrean ere. Atal honetan, hautapen murriztapenak erabiliko ditugu SRL sistemen dependentzia lexikala gutxitzen saiatzeko. Hautapen murriztapenek aditzek “gustuko” dituzten argumentuei buruzko ezaugarri semantikoak isla ditzakete eta horregatik, maiztasun baxuko edota ezezagunak diren ezaugarri lexikalak1 orokortu eta ezaugarrien sakabanaketa gutxitzeko erabilgarriak izan daitezke. Horrela, gorago aipatu ditugun arrazoiengatik, pentsa dezakegu hautapen murriztapenek ezaugarri lexikoen kalitatea handitu eta argumentu sailkatzaileen errendimenduan positiboki eragiteko ahalmena dutela. Ezaugarri lexikalek argumentuen sailkapen prozesuan duten garrantziaren adibide bat hurrengo esaldiekin jar daiteke: 1Ezaugarri bat ezezaguna dela diogu, entrenamendurako datu multzoan agertu ez bada. Era berean maiztasun baxuko ezaugarriak entrenamendurako corpusean maiztasun urria duten ezaugarriak dira.
79 JFK was assassinated (in Dallas)Location2 JFK was assassinated (in November)Temporal3 Bi esaldiek egitura sintaktiko berbera partekatzen dute, eta beraz ezaugarri lexikalek (“Dallas” eta “November” hitzek) berebiziko garrantzia dute bi argumentu adjuntuen artean bereiztu ahal izateko (Dallas-Location, November-Temporal). Baina, zer gertatzen da etiketatu beharreko testu batean, adibidez, “in Texas” (Texasen) edota “in Autumn” (udazkenean) bezalako espresio berriekin egiten badugu topo? Zer gertatzen da espresio horietako bat bera ere ez bada entrenamendurako datuen artean azaldu? Ba orduan SRL sistemak ezingo lituzkeela argumentu horien ezaugarri lexikoak kontuan hartu sailkapena egiteko; eta ezaugarri horiek dira, hain zuzen, aurrerago ikusiko dugunaren arabera, argumentuen sailkapen prozesuan gehien eragiten duten ezaugarriak. Hautapen murriztapenek ezaugarri lexikoen kalitatea hobetzeko gaitasuna izan lezakete. Atal honetan erakutsiko dugu aditzek beren rolak betetzeko “izaera semantiko” konkretua duten argumentuak aukeratzeko joera erakusten dutela, alegia, rol bakoitzerako beren hautapen murriztapen konkretuak –beren preferentziak– badituztela, eta, hortaz, posible dela aditza eta argumentuaren gune semantikoa ezagututa bien arteko rola ere zein izan daitekeen jakitea. Horrela, “to assassinate” aditzaren bi argumentutan “Dallas” eta “November” izen guneak aurkitzen baditugu, gehienok pentsatuko genuke “Dallas” gunea lekuzko argumentuarena dela, eta “November” gunea berriz, denborazko argumentuarena. Izan ere, “to assassinate” aditzaren hautapen murriztapenak ezagutzen ditugu, eta badakigu bi gune horiek nekez topatuko luketela lekua beste rol batekin etiketatutako argumenturen batean. Munduari buruz dugun ezagutzak erraztu egiten ditu horrelako asoziazioak. Era berean, aditzek roletarako dituzten hautapen murriztapenak automatikoki sortuz, rol sailkatzaileek beste ezagutza iturri semantiko bat izango lukete beren inferentziak egiteko garaian. Beraz, WordNet eta antzekotasun distribuzionaleko neurrietatik eratorritako hautapen murriztapenak erabiliz, posible litzateke ezaugarri lexikoen arteko antzekotasun semantikoak bilatu eta topatzea. Horrela, sailkatzaileek III.2 atalean ikusi ditugun ezaugarri lexikoez gain, antzekotasun semantiko horiek ere erabili ahalko lituzkete argumentuak modu sendoago batean sailkatzeko. Goian jarritako adibidearekin jarraituz, antzekotasun neurriak 2JFK Dallasen hil zuten. 3JFK maiatzean hil zuten.
80 Ezaugarri lexikalak orokortzen: HMak RS automatikorako baliatuz, “Autumn” eta “November” guneen arteko antzekotasun semantikoa neurtu eta, agian, oso antzekoak direla esateko gai izango ginateke. Ziur aski, gainera, hitzok aditzaren argumentu jakin bateko hautapen murriztapen berbereko kide izan daitezkeela pentsatu eta ondorioz gune ezagunaren rol berbera (Temporal) esleituko genioke gune ezezaguneko argumentuari. Hori posible balitz, sailkatzaileek ez lukete guztiz galduko “Autumn” edota “Texas” bezalako ezaugarri lexiko ezezagun baina garrantzitsuen eragina, eta zentzu horretan argumentu sailkatzaileen sendotasuna eta errendimendua hobetzeko aukerak izango genituzke. Hurrengo ataletan, WordNet eta antzekotasun distribuzionalean oinarritutako hautapen murriztapenen eredu ezberdinak modu automatikoan lortzeko hainbat metodo sakonki aurkeztu eta rolen sailkatze automatikoko ataza erreal batean ebaluatuko ditugu. IV.1 Aurrekariak Hautapen murriztapenen sorkuntza automatikoa erlatiboki gai zaharra da eta modu askotara eta arazo askoren gainean aplikatu izan da urteetan zehar. Baina atal honen helburua ez da hautapen murriztapenen historiaren errebisio sakon bat egitea izango eta soilik gure lanarekin lotutako erreferentziak aipatuko ditugu. Resnikek (1993) sintaxian ohikoak diren zenbait anbiguotasun arazo konpontzeko (izen konposatuak, koordinazioa, PP-attachment) WordNetetik eratorritako hautapen murriztapenak erabili zituen. Resniken ereduan, p aditzak gobernatutako r posizio sintaktiko batean, w0 izen gune posiblearentzako hautapen murriztapena, SRes(p, r, w0), ondoren datorren bezala formulatzen da: SRes(p, r, w0) = maxc0∋w0 P(c0|p, r)log P(c0|p,r) P(c0) P c∈C P(c|p, r)log P(c|p,r) P(c) (IV.1) Zenbakitzaileak w0 gunea eta c0 klase semantikoaren arteko egokitze maila neurtzen du. Izendatzaileak P(C) eta P(C|p, r) distribuzioen arteko entropia erlatiboa gordetzen du, non C klase semantiko guztien multzoa den. Klase semantiko bakoitzaren probabilitatea bere kideen (c) maiztasuna erabiliz estimatzen da. Tesi honetako IV.2.1 atalean, Resniken ereduaren berrinplementazio bat (Agirre eta Martinez, 2001) erabiliko dugu WordNeten
IV.1 Aurrekariak 81 oinarritutako HM ereduetako bat modelatzeko. Brockman eta Lapatak (2003) Resniken hautapen murriztapenak, Lin eta Aberen (1998) MDL metodoa, Clark eta Weir-en (2001) hurbilpena eta maiztasunetan oinarritutako beste hainbat ad-hoc metodo erabili zituzten (aditz,funtzio-sintaktiko,izen-gune) hirukoteentzako pisuak eman, eta gizaki batek egingo lituzkeen balorazioen pisuekin alderatzeko. Resniken hautapen murriztapenen emaitzak hoberenak izan ziren klaseetan oinarritutako metodoen artean, baina ez ziren probabilitate baldintzatuko eredu lexiko sinple batek ematen zituenak baino askoz hobeak. Maiztasunen kontaketa sinpleen emaitzak ere oso onak izan ziren. Antzekotasun distribuzionala ere erabili izan da anbiguotasun sintaktikoaren arazoa gainditzen saiatzeko. Pantel eta Linek (2000) oso emaitza onak lortu zituzten Linen antzekotasun neurria (Lin, 1998) erabiliz. Egileek, nahiz eta esplizituki adierazi ez zuten, hautapen murriztapenen eredu distribuzional bat erabiltzen ari ziren ezaugarrien sakabanaketaren eragina leundu eta anbiguotasun sintaktikoa gutxitzeko. IV.4 irudian, besteak beste, egileek erabilitako antzekotasun formula ikus daiteke (simLin). Linen antzekotasun neurriarekin osatutako thesaurusa publikoa da4. Antzekotasun distribuzionaleko xehetasunak IV.2.2 atalean ematen dira. Hautapen murriztapenak Rol Semantikoetara aplikatzeko ideia apur bat berriagoa da eta, guk dakigula, Gildea eta Jurafsky (2002) dira lehenak eta bakarrak. Egileek beren lan aitzindari honetan, besteak beste, argumentuen izen guneak orokortzen saiatu eta gune ezezagunentzako irtenbideak bilatu zituzten FrameNeteko roletan oinarritutako SRL sistema bat hobetzeko asmoz. Hiru teknika azpimarra daitezke haien lanean: • Clustering distribuzionala: egileek, rol semantiko jakin batekin etiketatuta egon daitezkeen guneak topatzeko, antzeko egoeratan azaltzen diren izenen clustering bat egiten dute corpus zabal batetik abiatuta. Rol jakin batekin etiketatuta agertzen diren hitzak, cluster edo multzo berekoak izan zitezkeenaren ideia jarraitzen dute egileek. Horrela NP argumentuetako guneak haien cluster klaseekin ordezten dituzte, guneen estaldura areagotu eta sakabanaketa gutxitzeko. • WordNeten hierarkia semantikoaren erabilera: metodo hau clustering distribuzionalaren antzekoa da baina kasu honetan, argumentu guneak automatikoki sortutako cluster edo multzotan sailkatu beharrean, 4http://www.cs.ualberta.ca/~lindek/downloads.htm
82 Ezaugarri lexikalak orokortzen: HMak RS automatikorako WordNeteko hierarkiaren barnean kokatzen dituzte. Test multzoan gune ezezagun batekin topo egiten dutenean, hau ere hierarkian kokatu eta hiperonimia erlaziotatik gora egiten dute harik eta gune ezagun bat (edo haren ahaideren bat) topatu arte (McCarthy, 2000). Gune ezezagunak, orduan, topatutako adibidearen rola hartzen du. • Bootstrapping etiketatu gabeko datuetatik: gune lexikoen estaldura hobetzeko egileek egiten duten azken saiakera, besterik gabe entrenamendu multzoa datu berriekin zabaltzea da. Datu horiek, hori bai, ez dute gold standard rolik. Horren ordez, etiketatzea jatorrizko corpusarekin entrenatutako sailkatzailearekin egiten dute. Teknika hauen erabilerarekin sailkatzailearen errendimenduan oso hobekuntza txikiak lortu zituzten, gurea bezalako lanei ateak irekita utziz. Hurrengo ataletan, esperimentu zerrenda osagarri bat burutuko dugu, FrameNet baino rol multzo erabiliago baten gainean lan eginez (PropBank), Gildea eta Jurafsky-k baino hautapen murriztapenen sorta aberatsago bat erabiliz, eta domeinuz kanpoko analisia ere eskainiz. Badira SRLaren testuinguruan kokatuko genituzkeen beste hainbat lan baina, oro har, sasi-atazak ebaztera bideratutako lanak izan dira. Erk-ek (2007), Pantel eta Linek (2000) aurkeztutakoa gogorarazten duen hautapen murriztapen eredu distribuzional bat aurkeztu zuen. Eredu honek w0 hitza, p aditzak gobernatutako r rola duen argumentu batean egoteko joera jarraian azaltzen den bezala kalkulatzen zuen: SPerk(p, r, w0) = X w∈Seen(p,r) sim(w0, w) · weight(p, r, w) (IV.2) non sim(w0, w) hitz baten (w0) eta hitz ezagun baten (w) arteko antzekotasuna den, Seen(p, r) p predikatua eta r rola duten entrenamenduko argumentuen guneak diren, eta weight(p, r, w) w hitzaren pisua den. Erken lanean oinarrizko eredua antzekotasun distribuzionaleko hainbat neurrirekin instantziatzen zen, besteak beste Linen antzekotasunarekin eta baita Jaccard eta kosinuaren neurriekin ere (ikusi IV.4 irudia). Instantzia hauek guztiak desanbiguazioko sasi-ataza batean ebaluatzen ziren, non helburua rol bati hobekien egokitzen zitzaizkion hitzen artean aukeratzea zen. Gaur egun, hautapen murriztapenekin erabiltzeko aproposak diren hainbat antzekotasun neurri daude eskuragarri. Pad´o eta Lapatak (2007) adibi-
IV.2 Hautapen Murriztapenen ereduak 83 dez, antzekotasun distribuzionaleko eredu multzo zabal baten gaineko azterketa aurkeztu zuten. Antzekotasun eredu guztiak eraikitzeko baliatu zuten softwarea eskuragarri dago sarean5. Ikusiko dugun moduan, gure azterketan goian aipatutako teknikak eta antzekoak erabiliko ditugu, baina aurreko lanek ez bezala, hautapen murriztapenak ataza erreal batean aplikatzeko moldatuko ditugu eta ez gara sasi-ataza batean zentratuko ereduen ebaluazioa egiteko garaian. IV.2 Hautapen Murriztapenen ereduak Hurrengo azpi-ataletan tesi lan honetarako eraiki ditugun hautapen murriztapenen deskribapen zehatza egingo dugu. Erabiltzen duten errekurtsoaren arabera, bi multzotan banatuko ditugu:(1) WordNeteko hautapen murriztapenak eta (2) distribuzionalak. Jarraian, aditz-argumentuak rolekin etiketatzeko eredu baten proposamena egingo dugu eta eredu hori izango da esperimentazio fasean, hautapen murriztapenak bata bestearekin konparatu eta guztien ebaluazio orokorra egiteko erabiliko duguna. Hautapen murriztapen distribuzionalekin alderatzen baditugu, WordNeten oinarritutako hautapen murriztapenen desabantaila nagusietako bat eskuz eraikitako errekurtsoen (WordNet) beharra dutela da. Muga honek negatiboki eragingo du hautapen murriztapen sistemaren estalduran eta baita bere orokortzeko gaitasunean ere, jakina baita eskuz eraikitako errekurtsoetan eta batez ere WordNet bezalako taxonomia batean, maiz nabaritzen direla hitzak faltan. Ondoren azalduko ditugun ereduekin aditzek beren rolak jokatzeko baliatzen dituzten argumentuentzako hautapen murriztapenak modelatuko ditugu. Horrela, p aditza (edo preposizioa, ikusi IV.2.3 atala) eta r rola emanda hautapen murriztapenak definituko ditugu. Hautapen murriztapen horietako bakoitzak p aditzaren gidaritzapean, r rolarekin ikusitako argumentu guneak gordeko ditu, edozein argumentu nominal emanda, bere w0 gunea zenbateraino egokitzen den zehazteko. Hori da oinarria. Hortik abiatuta, WN eta HM distribuzionalek egokitzapen hori modu batera ala bestera egingo dute. WordNeteko hautapen murriztapenek adibidez, argumentu gunearen synsetak erabiliko dituzte egokitzapena egiteko, eta eredu distribuzionalek, ikusiko dugun moduan, hainbat antzekotasun neurri. 5http://www.coli.uni-saarland.de/~pado/dv.html
84 Ezaugarri lexikalak orokortzen: HMak RS automatikorako IV.2.1 WordNeten oinarritutako Hautapen Murriztapen Ereduak WordNet klaseak erabiltzen dituzten ereduei dagokienez, dagoeneko aurkeztutako Resniken eredua ez ezik (IV.1 ekuazioa), WordNet sakoneran eta synseten maiztasunean oinarritutako metodo propio eta sinpleago baten inplementazioa ere egin dugu (SPwn) azpiatal honetan. Resniken ereduan oinarritutako HMak Resniken ereduan oinarritutako hautapen murriztapenak kalkulatzeko Agirre eta Martinezek (2001) aurkeztu zuten Resniken ereduaren berrinplementazioa erabili dugu. Konkretuki, egileek word-to-class izendatzen duten WordNeteko eredua moldatu dugu v aditzak r rolerako gustuko dituen argumentu guneen hautapen murriztapenak eratzeko. Word-to-class ereduarekin, egileek, p aditzaren r erlazio gramatikalean, si hitz adiera (synseta) zenbateraino egokitzen den adierazten dute. Horretarako, W(si|p, r) pisu funtzioa definitzen dute: W(si|p r) = X s∈hypers(si) P(si|s) × P(s|p r) = X s∈hypers(si) ˆfr(si, s) ˆfr(s) × ˆfr(s p r) fr(p r) (IV.3) Formulako maiztasunen kalkulua IV.1 irudiko kontaketen bidez egiten da. Bi motako maiztasunak ikus daitezke formuletan: fr(si) eta ˆfr(si). Lehena maiztasunaren kontaketa zehatza da (corpusean si synsetari dagokion hitza agertzen delako eta konta dezakegulako) eta bigarrena, estimatua (corpusean si synsetari dagokion hitzik ez dugulako eta bere hiperonimoen agerpenekin estimatu behar dugulako). IV.4 formulan s synsetaren estimazioa bat egiten da bere hiponimoen agerpenean oinarrituz. Zatitzailea ondoko baldintza betetzeko aplikatzen den normalizatzailea da: X s⊇si P(si|s) = 1
88 Ezaugarri lexikalak orokortzen: HMak RS automatikorako simJac(w, w0) = |T(w) ∩ T(w0)| |T(w) ∪ T(w0)| simcos(w, w0) = Pn i=1 ⃗Ti(w)⃗Ti(w0) qPn i=1 ⃗Ti(w)2 qPn i=1 ⃗Ti(w0)2 simLin(w, w0) = P (r,v)∈T(w)∩T(w0) I(w, r, v) + I(w0, r, v) P (r,v)∈T(w) I(w, r, v) + P (r,v)∈T(w0) I(w0, r, v) Irudia IV.4: Azterketa honetan erabilitako antzekotasun distribuzionaleko neurriak. Jac eta cos dira, hurrenez hurren, Jaccarden eta kosinuaren antzekotasun neurriak adierazteko erabiltzen diren izenak. T(w), w hitzarekin batera agertzen diren hitzen zerrenda da (w hitzaren antzeko hitzak adibidez, thesaurus batek ematen dituenak), ⃗Ti(w), w hitzarekin batera agertzen diren hitzen bektoreko i. osagaiak duen pisua da, eta Linen formulari dagokionez, I(w, r, v), w eta r, v osagaien arteko mutual information (Hindle, 1990) balioa da. IV.2.2 Hautapen Murriztapen Distribuzionalak Esperimentuetan erabiliko ditugun Hautapen Murriztapen Distribuzionalak ez dira eskuz sortutako baliabideetatik erauzten, automatikoki eraikitako baliabide konputazionaletik baizik. Zehazki, antzekotasun distribuzionaleko bi thesaurus ezberdin erabili ditugu HMak sortzeko: 1. Linen (Lin, 1998) Antzekotasun distribuzionaleko thesaurusa. Zenbait kazetaritza-corpusen gainean Linen antzekotasun formula aplikatuta sortzen da. 2. British National Corpusetik ad hoc erauzitako thesaurusa. Horretarako Pad´o eta Lapataren (2007, 179. orr.) softwarea erabili genuen egileek aipatzen duten parametrizazio optimoarekin: hitzean oinarritutako espazioa, testuinguru ertaina eta 2,000 oinarri elementu. Antzekotasun neurriak, Jaccard, Lin eta kosinuaren formularekin kalkulatu genituen. Thesaurusak hitz bakoitzaren antzeko hitzak zerrendatzen ditu pisu batez lagunduta (gero eta pisu handiagoa, gero eta antzekoagoak izango dira hitzak jatorrizko hitzarekiko). Bi hitzen arteko antzekotasuna neurtzeko, beraz, aski da thesaurusean hitz horietako bat bilatu eta, adibidez, antzeko
IV.2 Hautapen Murriztapenen ereduak 89 hitzen zerrendan beste hitzak duen pisuari erreparatzea. Hiru dira hautapen murriztapen distribuzionaletarako probatu ditugun antzekotasun motak: 1. Linen baliabidearekin gertatzen den bezala, thesaurusa asimetrikoa bada, w1 eta w2 hitzak emanda, beren antzekotasuna (edo sim) ezberdina izango da thesaurusa atzitzeko erabili den hitzaren arabera. Hau da, sim(w1, w2) ̸= sim(w2, w1). Gauzak horrela, simth bi antzekotasunen arteko batez bestekoa bezala definitzen dugu10. 2. Hitzen arteko antzekotasuna neurtzeko beste aukera bat bigarren mailako antzekotasuna erabiltzea da. Bigarren mailako antzekotasuna kalkulatzeko, hitzen thesauruseko sarrerak erabiltzen dira jatorrizko hitzen ordez. Horretarako IV.4 irudiko T(w) eta ⃗Ti(w) osagaien definizioa aldatu behar da soilik. Bigarren mailako antzekotasunean, T(w) diogunean, w hitzaren antzeko hitzak (alegia, thesauruseko w sarrera) esan nahi dugu eta ⃗Ti(w) diogunean sim(w, i). Antzekotasun mota honi simth2 esango diogu hemendik aurrera. Jaccard (simth2 Jac edota kosinuaren simth2 cos formuletan aplikatu dugu bigarren mailako antzekotasuna. 3. BNCko thesaurusa ez da asimetrikoa, eta bertan IV.4 irudiko kosinu eta Jaccarden formulak erabili dira bere horretan. Corpus honetarako beraz, simJac eta simcos definitu ditugu antzekotasun neurri bezala Gauzak horrela, hautapen murriztapen distribuzionaletarako egokitzapen funtzioak definituko ditugu, bat antzekotasun neurri bakoitzeko. Horrela, orain arteko izendegi berbera erabilita, w0 izen gunea p aditzeko r rolera zenbateraino egokitzen den jakiteko funtzioa, Erk-ek bezala, honela definitzen dugu: Ssim(p, r, w0) = X w∈Seen(p,r) sim(w0, w) · freq(p, r, w) (IV.10) non sim(w0, w) hitz baten (w0) eta hitz ezagun baten (w) arteko antzekotasuna den (ikusi aukera posibleak IV.1 taulan), Seen(p, r) p predikatua eta r rola duten entrenamenduko argumentuen guneak diren, eta freq(p, r, w), w hitza p aditzaren gidaritzapean r rolarekin etiketatutako argumentu guneetan zenbatetan agertu den. 10w1 eta w2 hitzak emanda, simth = (sim(w1, w2) + sim(w2, w1))/2.
90 Ezaugarri lexikalak orokortzen: HMak RS automatikorako Antzekotasun neurria Thesaurusa simth Lin Lin simcos kosinua BNC simJac Jaccard BNC simth2 cos kosinua (2 maila) Lin simth2 Jac Jaccard (2 maila) Lin Taula IV.1: Antzekotasun distribuzionaleko neurriak adierazteko sinboloak eta kalkulatzeko erabili diren thesaurusak WordNeten oinarritutako ereduek ez bezala, antzekotasun distribuzionaleko teknikek ez dute eskuz eratutako errekurtsoen beharrik hitzen arteko antzekotasuna neurtu ahal izateko. Corpusak behar dituzte, besterik ez; eta corpus horiek dira antzekotasun distribuzionaleko ereduaren hitz estaldura -alegia zein hitzen arteko antzekotasunak emateko gai den- eta orokortzeko gaitasuna finkatuko dutenak. Honek domeinu berrietara egokitzeko erraztasuna ematen die eredu hauei, jatorrizko corpusak corpus zehatzagoekin aberastuz, eraldatuz edota besterik gabe, ordeztuz. IV.2.3 Preposizioentzako Hautapen Murriztapenak Aditzen hautapen murriztapen ereduez gain, preposizioen hautapen murriztapenekin ere esperimentuak egitea egokia da. Litkowski eta Hargraves-en lanak (2006) erakutsi zuen preposizioek ere, aditzek bezala, HMak gordetzen zituztela bere baitan, bereziki argumentu adjuntuetan agertzen zirenean. Zoritxarrez, aditz argumentuak sailkatzerako garaian ezin daiteke besterik gabe jakin sailkatu beharreko argumentu hori corea edo adjuntua den eta, beraz, alferrik egindako lana izango litzateke adjuntu edo core rolentzako hautapen murriztapen eredu bereziak prestatzen ibiltzea, inoiz ez baikenuke zehazki jakingo zein HM multzo aplikatu beharko genukeen argumentu jakin baten gainean. Horren ordez, hautapen murriztapenak argumentuaren funtzio sintaktiko ezberdinen arabera zatitzea ideia ona izan daiteke. Gure datu multzoen gainean beharrezko neurketak egin eta gero, ikusi genuen NP argumentuen %5ari soilik egokitzen zitzaiola adjuntu motako rola; alegia, NP motako argumentuek core izateko joera handia zutela, eta hortaz argumentuak beren funtzio sintaktikoaren arabera banatzea, “core vs. adjuntu” ba-
IV.4 Esperimentazio ingurunea 93 2007; Pad´o et al., 2007) ebaluazio sistema propioak proposatu dituzte, baina guk dakigula, gu gara lehenak hautapen murriztapenak zuzenean argumentuak sailkatzeko ataza erreal batean aplikatzen. Horrela, aditz argumentuen mugak soilik markatuta dituen esaldi bat emanda, atazaren helburua argumentu bakoitzari bere rola esleitzea izango da. Esleipen hori egin ahal izateko hautapen murriztapenak sailkatzaile moduan erabiliko ditugu, alegia, aditza eta argumentu baten gunea soilik emanda, hautapen murriztapenak baliatu beharko ditugu argumentuaren rola asmatzen saiatzeko. Beste modu batera esanda, esaldiko argumentu gune bakoitzari hobekien egokitzen zaion rola itzultzea izango da eginkizuna, eta hautapen murriztapen horiek izango dira hain zuzen argumentu gunearen eta rolaren arteko egokitzapena neurtzeko erabiliko direnak. Beraz, p predikatua eta w0 argumentu gunea emanda, rolen hautaketarako R erregela honela definituko dugu: R(p, w0) = arg max r∈Roles(p) SP(p, r, w0) (IV.11) SP(p, r, w0)-k w0 gunea r rolera zenbateraino egokitzen den adierazten du (ikusi IV.7,IV.9 eta IV.10 ekuazioak). Kontuan hartu SPwn denean argmin erabili behar dugula argmax beharrean. IV.4 Esperimentazio ingurunea Atal honetan, hautapen murriztapenak ebaluatuko ditugu argumentuak sailkatzeko ataza erreal batean, IV.3 puntuan adierazi den bezalaxe. Horrez gain, aditz-rol eta preposizio-rol motako hautapen murriztapen erabilera konbinatua aditz-rol hautapen murriztapenak soilik erabiltzearekin alderatuko dugu. Esperimentu hauetan erabilitako datu multzoa, berriro ere, CoNLL-2005eko antolatzaileek prestatutako berbera da (ikusi III.2). Datu multzo honek PropBankeko hainbat sekzio multzokatzen ditu eta baita Brown Corpuseko zati bat ere. PropBankeko 02-21 sekzioak hautapen murriztapenak sortzeko erabiltzen dira eta 23. sekzioa testerako. Brown Corpusa domeinuz kanpoko testa egiteko erabiltzen da baina bere tamaina txikia dela eta SemLinkeko instantziekin aberastu genuen PropBank eta VerbNeten arteko azterketa konparatiborako egin genuen modu berberean (ikusi III.2). Lan honen helburua argumentuen sailkapena (eta ez identifikazioa) denez, argumentuen identifikatzeko PropBankeko gold informazioa erabili da. Hautapen murriztapenak argumentu ez nominalekin lan egiteko gai ez
94 Ezaugarri lexikalak orokortzen: HMak RS automatikorako direla jakinik, soilik izen gunea duten NP eta PP argumentuak izan dira kontuan esperimentu hauek egiteko. Entrenamenduko sekzioetatik 140,000 argumentu nominal inguru erabiltzen dira hautapen murriztapenak modu gainbegiratuan erauzteko, eta testerako 8,000 argumentu inguru, bai domeinu barneko testerako eta baita domeinuz kanpokorako ere. Hautapen murriztapen bakoitzaren errendimendua prezisioa, estaldura eta F1 neurri estandarren arabera erakusten da. Aipatzekoa da HM ereduetako batek ere ez duela inolako rol predikziorik egiten argumentuaren gunea hitz ezezaguna denean (alegia, hitza taxonomian edota thesaurusean agertzen ez denean). Gertaera hau WordNeten oinarritutako ereduetan gertatzen da eredu distribuzionaletan baino gehiagotan hitzen estaldura txikiagoa izaten delako eskuz eratutako errekurtsoetan. Konparaketarako helburuarekin “baseline” eredu bat definitu dugu ezaugarri lexikalek, bere horretan, argumentuak klasifikatzeko duten ahalmena neurtu eta hautapen murriztapenek ekarriko lituzketen hobekuntzak hobeto identifikatzen laguntzeko. (p, w0) aditz eta argumentu gune bikote bat emanda, baseline ereduak w0 gunea duten argumentuek p aditzaren gobernupean kasu gehienetan hartu izan duten rola bueltatzen du. Hau da. R(p, w0) = arg max r∈Roles(p) freq(p, r, w0) (IV.12) non freq(p, r, w0) entrenamendurako (p, r, w0) hirukoaren maiztasuna den. “Baseline” Eredu honi “lexikal” esango diogu diogu hemendik aurrera. Maiz agertzen ez diren argumentuen guneekin berdinketak gerta litezke maiztasunarekin rol batekin ala beste batekin. Kasu horretan, maiztasun altueneko rola itzultzen da. IV.5 Emaitzak eta analisia Hautapen murriztapenen eredu bakoitzak rolak sailkatzeko atazan lortzen duen emaitza IV.3 taulan ikus daiteke. Taula honek bi zutabe nagusi ditu: (1) Verb-role SPs izeneko bat eta (2) Preposition-Role and Verb-Role SPs izeneko beste bat. Lehenengo zutabeak argumentu guztiak aditz-rol motako HMekin etiketatzean lortzen diren emaitzak erakusten ditu, eta bigarrenak, NP eta PP motako argumentuak hurrenez hurren aditz-rol eta preposizio-rol motako hautapen murriztapenekin tratatzeak ematen dituen emaitzak bistaratzen ditu. Gorago aurreikusi dugun moduan, emaitzei erreparatuz gero,
IV.5 Emaitzak eta analisia 95 Verb-Role SPs wsj-test Brown prec. rec. F1 prec. rec. F1 lexical 70.75 26.66 39.43 59.39 05.51 10.08 SPRes 45.07 37.11 40.71 36.34 27.58 31.33 SPwn 55.44 45.58 50.03 41.76 31.58 35.96 SPsimJac 48.85 46.38 47.58 42.10 34.34 37.82 SPsimcos 53.13 50.44 51.75 43.24 35.27 38.85 SPsimth2 Jac 61.76 58.63 60.16 51.97 42.39 46.69 SPsimth2 cos 61.12 58.12 59.63 51.92 42.35 46.65 Taula IV.2: Aditz-rol motako Hautapen murriztapenentzako emaitzak WSJ (ezkerrean) eta Brown corpusentzat bistan geratzen da argumentuen funtzio sintaktikoaren araberako hautapen murriztapenak erabiltzeak (IV.3) hobetu egiten dituela emaitzak argumentuak sailkatzeko atazan, bai WSJ-n (WSJ-test zutabea) eta baita domeinuz kanpoko corpusean ere (Brown zutabea); zenbait kasutan, zutabetik zutabera, aldea 10 puntu baino handiagokoa da. IV.2 eta IV.3 tauletako “Lexical” izeneko lerroak baseline sistemaren emaitzak ematen ditu. Hurrengo bi lerroak WordNeten oinarritzen diren metodoei dagozkie, hau da Resnik (SPRes) eta WordNet (SPwn) metodoei. Jarraian datozenak metodo distribuzionalenak dira: BNC corpusetik eratorritako thesaurusa abiapuntu hartuta erauzitako SPsimJac eta SPsimcos hautapen murriztapen ereduak eta Linen thesaurusetik erauzitako sakonera bikoitzeko SPsimth2 Jac eta SPsimth2 cos ereduak. “Lexical” metodoak prezisio neurri onenak ematen ditu kasu eta datu multzo guztietan. Honek, Pradhanek (2008) beste bide batzuetatik erakutsi zuen bezala, agerian uzten du ezaugarri lexikalen garrantzia argumentuen sailkapen prozesuan. Gogora dezagun metodo honek argumentu guneak eta aditzaren lema soilik erabiltzen dituela rola aurkitzeko garaian (inolako aldaketa edota orokortzerik gabe) eta horiek aski zaizkiola prezisio neurri oso altuak erakusteko. Hala eta guztiz ere, bistan da, prezisio altua ematen duen metodo honek ere recall edota estaldura neurri oso baxuak ere ematen dituela aldi berean. Estalduraren erorketak hain zuzen, ezaugarri lexikalen arazo garrantzitsu bat uzten digu agerian: ezagutza orokortzeko gaitasun eza eta
96 Ezaugarri lexikalak orokortzen: HMak RS automatikorako Preposition-Role and Verb-Role SPs wsj-test Brown prec. rec. F1 prec. rec. F1 lexical 82.98 43.77 57.31 68.47 13.60 22.69 SPRes 63.47 53.24 57.91 55.12 44.15 49.03 SPwn 65.70 63.88 64.78 60.08 48.10 53.43 SPsimJac 61.83 61.40 61.61 55.42 53.45 54.42 SPsimcos 64.67 64.22 64.44 56.56 54.54 55.53 SPsimth2 Jac 70.82 70.33 70.57 62.37 60.15 61.24 SPsimth2 cos 70.28 69.80 70.04 62.36 60.14 61.23 Taula IV.3: Aditz-rol eta preposizio-rol hautapen murriztapenen emaitzak WSJ (ezkerrean) eta Brown corpusentzat ezaugarrien sakabanaketa larria. Esan dugun moduan, ezaugarri lexikalak bere horretan garrantzitsuak dira argumentuen rola zein izan daitekeen asmatzeko; baina horretarako beharrezkoa da ezaugarri horiek entrenamendu multzoan agertzea eta hori, domeinuz kanpoko estaldura baxuak erakusten duen moduan, ez da beti posible izaten. WSJ corpusean, esaterako, argumentuen guneen %48a lexiko ezezaguna da eta Brown corpusean aldiz, %80a. “Lexical” metodoaren estaldura gainditzeko beharrezkoa da ezaugarri lexikal ezagun eta ezezagunen arteko konexio semantiko bat egitea, azken hauek, nolabait, sailkatze prozesurako erabilgarriak izan daitezen. Adibide batekin azaltzeagatik, garrantzitsua da, gauzak ongi egin nahi baditugu behintzat, to drive [a car] (kotxea gidatu) eta to drive [a truck] (kamioia gidatu) bezalako argumentuen arteko antzekotasuna kontuan hartzea, ezaugarri lexikalen sakabanaketak eta ezaugarri lexikal ezezagunek estalduran eragiten dituzten sarraskiak ahalik eta neurri handienean ekiditeko. Eta hori da, hain zuzen ere, hautapen murriztapenak egitera datozena. Hautapen murriztapenek ezaugarri lexikal ezezagunak lexiko ezagunarekin12 “lotzen” dituzte antzekotasun neurrien laguntzaz, eta gai dira entrenamenduko datuetan ikusi ez den lexikotik abiatuta, ezagutza semantiko erabilgarria erauzi eta argumentuak hobeto sailkatzeko. Emaitzek hori diote behintzat. Prezisioaren 12Lexiko ezaguna, entrenamendu multzoko argumentuen gune nominalek osatzen dute. Lexiko hau rol konkretuetara egoten da lotuta, nahiz eta ez den modu unibokoan izaten. Horrela, lexiko ezezaguna ezagunarekin lotzen dugunean, roletara ere lotzen dugu.
IV.5 Emaitzak eta analisia 97 galera txiki baten truk, 30 puntutako irabaziak ere ikusten dira hautapen murriztapenak erabiltzen dituzten ereduen estalduran eta baita F1ean ere. Adibideekin jarraituz, kontuan hartu hurrengo argumentu guneak: doctor, men, tie, shoe.13 Gune horietako bat bera ere ez da agertu entrenamenduko multzoan to wear aditzaren argumentu baten gune bezala, eta beraz ezaugarri lexikoek ez lukete adibide praktikorik izango argumentu gune ezezagun horiei rol zuzena esleitzeko garaian. Hautapen murriztapenekin aldiz, gai gara doctor eta men guneak dituzten argumentuei Arg0 rola esleitu eta tie eta shoe guneak Arg1 motako argumentuenak direla erabakitzeko. Hautapen murriztapenak Hautapen murriztapenen eredu bakoitzari begiratuta ikus daiteke WordNeten oinarritutako SRes eta Swn direla emaitza kaxkarrenak ematen dituztenak, batez ere domeinuz kanpoko corpusetan. Metodo hauen erorketa nagusiki estalduran ematen da, ziur aski, WordNetek berak duen hitzen estaldura baxuak eraginda. WordNeteko metodoek WSJ corpuseko argumentu guneen %85erako iragarpenak egiten dituzten bitartean, metodo distribuzionalek %99rako egiten dute. Brown corpusean, WordNeteko metodoak %81era jaisten dira eta distribuzionalak %95era. (errore ortografikoak dituzten lemetarako ez da iragarpenik egiten, ezta aditz ezezagunetarako. Metodo batek argumentu baten iragarpena egin dezan honako baldintzak bete behar dira: • Argumentuaren aditza ezaguna izan behar da. Hau da, testeko argumentu baten aditza ez bada entrenamenduko adibideen artean agertu, ezin da aditz ezezagun horren argumentuentzako iragarpenik egin, besterik gabe bere hautapen murriztapenak ezin izan ditugulako entrenamendu fasean ikasi. WSJ corpusean aditz ezezagunak ia %1a dira eta Brown corpusean berriz %4. Adibideak: excise (ezabatu), fry (frijitu), croak (korroka egin), mash (purea egin) etab. • Aditz argumentuaren guneak ezaguna izan behar du WordNeten (WordNeteko metodoekin ari bagara) ala thesaurusean (Lin edo BNC thesaurusean, metodo distribuzionalekin ari bagara). Thesaurusak erraldoiak dira eta ez da batera ohikoa testeko argumentu guneak ez aurkitzea (zenbakiak, laburdurak, izen propioak eta antzeko berezitasunak barrabarra aurki daitezke). WordNeteko metodoek ordea, zailtasun handia13doktore, gizonak, gorbata, zapata.
98 Ezaugarri lexikalak orokortzen: HMak RS automatikorako goak izaten dituzte hitz guztiak taxonomian topatu eta iragarpenak egiteko. WordNeten ageri ez diren hitzen artean, besteak beste, laburdurak (Inc., Corp, ...) eta marka izenak (Texaco, Sony, ...) topa ditzakegu. Antzekotasun motak Bigarren mailako antzekotasun distribuzionala erabiltzen duten ereduak dira, oro har, emaitza onenak ematen dituzten HM metodoak, bai prezisio eta baita estalduraren aldetik ere. Guk dakigula, gu izan gara lehenak antzekotasun metodo hau hautapen murriztapenen modelatzera aplikatzen eta badirudi lehen mailako ereduen alternatiba sendoa dela. Emaitzetan ikusten denez, aplikatutako ereduen errendimendu erlatiboa mantendu egiten da bi domeinutako datu multzoetan eta horrek erabilitako metodoen sendotasunaren aldeko ideia bat eman diezaguke. WordNeteko hautapen murriztapenak Aipatzekoa da gure WordNeteko metodo sinpleak ere Resniken eredua gainditzea lortzen duela bai WSJ corpusean eta baita domeinuz kanpo ere. Resniken ereduak maiztasun handieneko rolak aurreikusteko joera izaten du, baina gure metodoak rol multzo zabalago baterako iragarpenak egiten ditu. Resniken ereduko pisu sistemaren eraginez, maiztasun urriko rolen pisuak ez dira maiztasun oso altuko rolen pisuekin lehiatzeko gai, eta horregatik maiztasun handieneko rolen aldeko aurreikuspenak egitera jotzen du gehienetan, maiztasun urriko rolak (adjuntuak batez ere) neurri handi batean albo batera utziz. Gure metodoa, zehazki, nolabaiteko diskriminazio hori gainditzeko diseinatu da, synset espezifikoei oso maiz agertzen direnei baino pisu handiagoa emanez (ikusi IV.2.1 sekzioa), eta emaitzek, partzialki den arren, bide zuzena hautatu dugula erakutsi digute. Resniken eta WordNeteko prototipoaren errendimenduaren azterketa konparatiboa egiteko IV.4 eta IV.5 taulak kontsulta daitezke. Lehenengoan bi HM ereduek WSJ test corpusean lortzen dituzten emaitzak ikus daitezke eta bigarrenean, Brown corpusekoak. Tauletan, oro-har, WordNeteko prototipoak rol gehienetarako eta batez ere adjuntuetarako aurreikuspen hobeak egiten dituela ikusten da. Thesaurusak: BNC eta Lin BNC corpusaren gaineko antzekotasunerako softwarea (Pad´o eta Lapata, 2007) eta Linen thesaurusaren arteko lehiari dagokionez, badirudi biekin
IV.6 Ondorioak 101 IV.6 Ondorioak Enpirikoki erakutsi dugu, WordNeten eta antzekotasun distribuzionalean oinarritutako hautapen murriztapenak gai direla SRL sistema tipikoetan hain garrantzitsuak diren ezaugarri lexikalak orokortu eta, beren izaera propioa dela eta, ezaugarri horiek pairatzen duten halabeharrezko sakabanaketaren arazoa leuntzeko. Horretarako, CoNLL-2005eko esperimentazio ingurune estandarrean planteatutako sailkapen prozesu errealista bat definitu eta hainbat hautapen murriztapen metodo ezberdin jarri ditugu lehian. Metodo guztiek erakutsi dute beren gaitasuna ezaugarri lexikal tipikoen baitan gordetako ezagutza semantikoa orokortu eta neurri batean ala bestean, argumentuen sailkapena hobetzeko. Esperimentu hauek kontuan hartzeko igoerak erakutsi dituzte azaldutako metodo guztien recall eta F1 neurrietan. Hautapen murriztapenak eratzeko metodoen artean WordNeten eta antzekotasun distribuzionalean oinarritutakoak aztertu ditugu. WordNet metodoek prezisio neurri onak erakutsi dituzte, baina distribuzionalekin alderatuta estaldurarekin lotutako hainbat gabezia ere erakutsi dute. Hautapen murriztapenak sortzeko bigarren mailako antzekotasun metodo berri bat proposatu da. Metodo honek orokorrean emaitzarik onenak eman ditu neurri eta corpus guztietan. Esperimentu hauen emaitzei erreparatuta pentsa daiteke hautapen murriztapenetan oinarritutako lexikoaren orokortze teknikak oso erabilgarriak izan daitezkeela SRL sistema oso baten ezaugarri lexikoak sendotu eta bere errendimendu orokorra hobetzeko, batez ere entrenamenduko adibideak urriak direnean edota sistema domeinuz kanpoko corpus baten gainean aplikatu nahi denean. Kontuan hartuz SRL sistemek domeinuz kanpoko corpusetan izaten dituzten errendimendu galerak guztiz justifikatuta dago noranzko horretan aurrerapenak ekarri ditzaketen bideak ikertzea, eta hauxe izango da, hain zuzen, hurrengo ataletan egingo duguna.
V. KAPITULUA Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako Aurreko kapituluan aipatu dugu SRL sistemek aditz argumentuak sailkatzeko (argumentuei rola esleitzeko) darabiltzaten ezaugarri garrantzitsuenak esaldiko lexikotik eratortzen zirela, hau da, aditzaren forma/lema eta argumentuaren gunetik. Ikusi dugu, bestalde, ezaugarri horiek beren mugak ere bazituztela eta, bereziki, sakabanaketa larria erakusten zutela domeinuz kanpoko corpusetan. Sakabanaketa hau gainditu eta ezaugarri lexikoen kalitatea hobetzeko asmoz, hautapen murriztapenetan oinarritutako hainbat metodo aurkeztu ditugu aurreko atalean (IV.2). Argumentuen sailkapenerako ataza baten gainean egindako “in vitro” esperimentuek erakutsi digute hautapen murriztapenak gai direla ezaugarri lexikoen sailkatze ahalmena modu esanguratsuan hobetu eta, ustez behintzat, rolen etiketatze automatikoko sistema osoak “in vivo” hobetzeko. Kapitulu honetan, hautapen murriztapenak erabiliko ditugu artearen egoeran dagoen SwiRL (Surdeanu eta Turmo, 2005; Surdeanu et al., 2007) rol etiketatzailearen lexikoa orokortu eta bere errendimendua hobetzeko. Alde batetik, aurreko kapituluan azaldu ditugun hautapen murriztapenak bananbanan SwiRL izeneko rol sailkatzaile batean integratzeko bidea aztertuko dugu; bestetik, kontuan hartuta hautapen murriztapen bakoitzak bere be-
104 Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako rezitasun propioen eraginez errendimendu hobea ala okerragoa erakutsiko duela rol batean edo bestean, hautapen murriztapenak erabiltzen dituzten hainbat SwiRL sailkatzaileren arteko konbinazioa egingo dugu, sailkatzaile horietako bakoitzaren abileziak “metasailkatzaile” bakarrean biltzeko asmoz. V.1 Hautapen Murriztapenak SRL sistema batean integratzen Esperimentu hauetarako SwiRL1 etiketatzailea hautapen murriztapenek eskaintzen diguten ezagutzarekin hornitu dugu. V.1.1 SwiRL SwiRL artearen egoeran dagoen rolen sailkatze automatikorako sistema oso bat da. Bere berezitasunetako bat, esaldi bateko aditz argumentu bakoitza osagai sintaktiko bakarrarekin lotzen duela da, nahiz eta hau ez den beti posible izaten, adibidez, esaldirako ematen den analisi sintaktikoa okerra delako edo besterik gabe, sintaxia zuzena izanda ere, aditz argumentua osagai sintaktiko batean baino gehiagotan zatituta dagoelako (Surdeanu eta Turmo, 2005). Esaterako, Charniak-en parserrak ematen dituen analisietan aditz argumentuen %90 soilik lotzen da osagai sintaktiko bakarrarekin. Oso interesgarria da egileek arazo horiek gainditzeko planteatzen dituzten irtenbideak baina ez dagokigu guri hemen horiek guztiak azaltzea. Izan ere, arazo “sintaktiko” horiek argumentuen identifikazio faseari lotutakoak dira, eta guk hautapen murriztapenen laguntzaz argumentuen sailkapena da hobetu nahi duguna. Horregatik, ataza horretan lortuko ditugun hobekuntzak ahalik eta hobekien isolatu eta aztertzeko SwiRLek argumentuak identifikatzeko darabilen modulua desaktibatu eta zuzenean eskuz identifikatutako gold argumentuak erabiliko ditugu sailkapena egiteko. SwiRL sailkatzailearen aldeko apustua egiteko zehazki honako ezaugarri hauek hartu genituen kontuan: • ConLL-2005 txapelketako sistema ez konbinatu onena izan zen. Horrek sailkatzailearen maila altuaren ideia bat eman diezaguke. 1http://www.surdeanu.name/mihai/swirl/
V.1 HMak SRL sistema batean integratzen 105 • Rolen etiketatze prozesu osoa bi fase ezberdinetan planteatzen du: (1) argumentuen identifikazioa eta (2) argumentuen sailkatzea. Zatiketa honek analisia errazten du, sailkatze prozesurako planteatuko ditugun hobekuntzak identifikazio fasean sor daitezkeen interferentziarik gabe aztertu ahal izango ditugulako. • SwiRL kode irekiko sailkatzaile bat da eta, beraz, aldaketak egin eta ezagutza iturri berriak gehitzeko (ezaugarriak, analizatzaileak...) oso aproposa da. • Argumentu osoekin lan egiten duen sailkatzailea da. Hautapen murriztapenak rol sailkatzaile “tradizional” batean integratzeko, oro har, III kapituluan aurkeztutako BIO sailkatzaileen ordez, argumentu osoekin lan egiten duen sailkatzaile bat erabiltzeri egokia deritzogu. SwiRL vs. BIO Argumentu zatituek (III.2.2 sekzioan aurkeztu ditugun BIO argumentuak adibidez), esaldiko sintaxiaren arabera, argumentu bat token segida baten bidez irudika dezakete. Horrela, token horietako bakoitzak bere izen-gune propioa izango luke eta, hortaz, IV.3 atalean ikusi dugun bezalaxe, hautapen murriztapen ereduek rol aurreikuspenak egingo lituzkete token horietako bakoitzarentzat. Hau arazo bat izan daiteke, izan ere, argumentuko token bakoitzerako aurreikuspenak eginez, hainbat aurreikuspen izango genituzke argumentu bakarrerako. Aurreikuspen horiek, noski, kontraesankorrak izan litezke eta horrek hautapen murriztapenen fidagarritasunaren kontra egingo luke. Gauzak horrela, hautapen murriztapenak sailkatzaile batean integratzeko, SwiRL bezala argumentu osoekin lan egiten duten sailkatzaileak hobesten ditugu, sailkatzaile hauek argumentuen benetako izen-guneekin lan egiten saiatzen direlako eta, hortaz, gune horietatik abiatuta, hautapen murriztapenek aurreikuspen fidagarriagoak (eta bakarrak) egiteko aukera izango luketelako. Ikus dezagun arrazonamenduaren adibide bat: V.1 irudian rising predikatua eta consumer prices bere Arg1 argumentua ikus ditzakegu. Argumentu osoekin lan eginez gero, consumer prices osorik islatuko genuke ikasketa/etiketatze adibide bakarrean. Argumentu adibide indibidual horren aditz ezaugarria rise (igo) izango litzateke eta bere gunea, prices (prezioak). Hautapen murriztapenei kontsulta eginez gero,
V.2 HMen integrazioa SwiRLen 107 V.1.2 Ezaugarriak Ikasketarako ezaugarriei dagokienez, SwiRL-ek ezaugarri tradizional guztiak modu zabalean inplementatzen ditu (Surdeanu et al., 2007). Oro har, SwiRLek erabiltzen dituen ezaugarriak bost multzotan bana daitezke: (a) argumentu kandidatuaren barne egituraren berri ematen duten ezaugarriak, (b) argumentuaren testuingurutik erauzitako ezaugarriak, (c) helburu aditzaren propietateak deskribatzen dituzten ezaugarriak, (d) predikatuaren testuingurutik erauzitako ezaugarriak, eta (e) predikatua eta argumentuaren arteko distantzia neurtzen duten ezaugarriak. V.1.3 SwiRLen ikasketa eredua SwiRL sailkatzailea Adaboost ikasketa algoritmoa (Freund eta Schapire, 1995) oinarri hartuta garatu da. Adaboostek, pisu bidezko bozketaren eskema erabiliz, hainbat sailkatzaile edo erregela sinple konbinatzen ditu sailkatzaile sendo eta indibidual bat sortzeko. Gure kasuan, erregela sinple horiek 3 sakonerako erabaki zuhaitzak izango dira. Sailkatzaile horiek sekuentzialki ikasten dira pisudun adibideetatik abiatua. Pisu horiek dinamikoki egokitzen dira ikasketa iterazio bakoitzean, aurretik ikasitako erregelen arabera. One-vs-all moduko sailkatzaile bat eraikitzea izan da helburua. Lehenago ere esan dugun moduan, sailkatzaileak ez du argumentuak identifikatzen ikasiko sailkapen prozesura bideratuko baitugu gure ikerketa. Horrela, gold argumentuak bakarrik sailkatuko ditugu datu multzoko 24 rol usuenak erabiliz. V.2 HMen integrazioa SwiRLen Hautapen murriztapenak rolen sailkapen prozesuan integratzeko bi modu aztertuko ditugu guztira. Lehena, bistakoena, SwiRLek entrenatzeko erabiltzen duen ezaugarri multzoa Hautapen Murriztapenek egiten dituzten aurreikuspenekin zabaltzean datza. Bigarrena, emaitza onenak emango dizkiguna, apur bat sofistikatuagoa da eta hainbat SwiRL ereduren eta Hautapen murriztapenen arteko meta-sailkatzaile bat egitean datza.
108 Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako V.2.1 SwiRL-i ezaugarriak gehitzen Aurreko atalean ikusi ditugun hautapen murriztapenak SwiRLen integratzen ditugunean “SwiRL-HM” sistemak sortzen ditugu. SwiRL-ek entrenatzeko edo testerako erabiltzen duen argumentu (adibide) bakoitzaren gainean Hautapen Murriztapenak aplika ditzakegu, aditzetik eta argumentuaren gunetik abiatuta argumentuaren rola aurreikusteko (ikusi IV.3 atala). SwiRL eta HMak integratzeko bide bat, beraz, HMen aurreikuspen horiek SwiRLek entrenatzeko eta sailkatzeko erabiltzen dituen adibideetan ezaugarri multzoan txertatzea da. Modu horretan, SwiRLek, bere lana egiteko garaian, aditza eta argumentuaren gunetik erauzten diren ezaugarri lexikalez gain, sakabanaketarako joera txikiagoa izango duten HM aurreikuspenak ere izango ditu eskuragai. Izatez, HMen aurreikuspenak ezaugarri semantikoak dira, dakigun moduan, argumentu gunearen eta aditzaren arteko erlazio semantikoari buruzko informazioa ematen digutelako. Hortaz, argumentuen sailkapen prozesuan, bai aditzak eta baita guneak ere duten pisua eta garrantzia kontuan izanda, pentsa liteke HMen laguntzaz aditza eta gunetik eratortzen ditugun ezaugarri berri hauek ere, neurri txikiagoan behar bada, beren eragina izango dutela argumentuen sailkapenean. Era berean, aurreko ataleko HM ereduen errendimenduak gora egin ahala, suposa dezakegu hobeak izango direla SwiRL-HM sistema integratuaren emaitzak, HM ezaugarriek pistak ematen dituztelako sailkatu beharreko adibide bakoitzaren rolari buruz, eta, jakina, pista horiek gero eta hobeak izateak sailkatzailearen lana erraztea ekar dezakeelako. Inplementatuta ditugun HM eredu bakoitzeko SwiRL-HM sistema bat eratu dugu. Hauek dira eredu bakoitza sortzeko burututako pausoak: 1. SwiRLek entrenatzeko erabiltzen dituen adibideen gainean HMak aplikatu adibide horietako bakoitzaren rolaren aurreikuspen bat izateko. Horretarako adibide bakoitzaren ezaugarrien artean aditza eta argumentuaren gunea erabiltzen dira. Honela, an edozein argumenturen aurreikuspena, IV.3 atalean aurkeztu dugun formulak ematen digu R(p, w0) = arg max r∈Roles(p) S(p, r, w0) (V.1) p eta w an argumentuarekin lotutako aditza eta gunea dira eta S unean uneko HMa. Entrenamenduko argumentuen HM iragarpenak lortzeko
V.2 HMen integrazioa SwiRLen 109 beharrezkoa da cross-validation teknika aplikatzea. Gogoratu, hautapen murriztapen ereduak entrenamenduko datuetatik sortzen direla, eta hortaz ez dela zilegi adibide horiek hautapen murriztapen berdinekin tratatzea, emaitzak, testeko adibideetarako lortuko genituzkeenekin alderatuta, oso distortsionatuta aterako liratekeelako. Horregatik, entrenamenduko korpusa n=5 zatitan zatitzen dugu. Lehen n-1 zatiekin hautapen murriztapenak eratu eta n. zatiko argumentuen rolak iragartzeko erabiltzen ditugu. Prozesu hau n aldiz errepikatzen dugu harik eta entrenamenduko argumentu guztiak etiketatuta ditugun arte. 2. Behin entrenamenduko argumentu guztien HM iragarpenak egin direla, argumentu bakoitzak jaso duen iragarpena bere ezaugarrien artean txertatuko da. 3. Entrenamenduko datuak unean uneko ikasketa automatikoko metodoarekin (ikusi V.1.3 atala) ikasten dira. Emaitza bezala lortzen dugun rol sailkatzaile eredua SwiRL-HM eredua izango da. Guztira 6 SwiRL -HM sailkatzaile sortu ditugu dagokion atalean aurkeztuko diren esperimentuak egiteko, sailkatzaile bat HM eredu bakoitzeko (SPwn, SPRes, SPsimth, SPsimJac, SPsimcos, SPsimth2 Jac, SPsimth2 cos). Entrenamenduko adibideekin ikasitako SwiRL-HM ereduak testeko argumentuen gainean aplikatzeko, besterik gabe, goian azaldutako prozedura berbera erabili behar da. Alegia, testeko adibide bakoitzerako hautapen murriztapenen iragarpenak kalkulatu behar dira. Iragarpen horiek ezaugarrien artean txertatu ondoren, posible da entrenamenduko datuekin ikasitako SwiRL-HM eredu bakoitza testeko adibideak sailkatzeko erabiltzea. Adibidea: Ikus ditzagun, urratsez urrats, V.2 irudiko esalditik abiatuta, HMak SwiRL sailkatzailean gehitu eta SwiRL-HM eredu bat sortzeko jarraitu beharreko prozesuaren xehetasunak: 1. Esaldiko egitura sintaktikoaren arabera, lehenik eta behin, SwiRL-ek aditza eta haren lau argumentu identifikatuko lituzke (irudian gorriz). 2. Argumentu horientzako adibide bana sortu eta V.1.2 atalean aipatutako ezaugarri guztiak ateratzea izango litzateke hurrengo pausoa (ikusi V.3 irudia).
110 Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako Irudia V.2: “The luxury auto maker...” esaldiaren zuhaitz sintaktikoa eta azaleko analisi semantikoa (gorriz). 3. Lehendik eratutako hautapen murriztapenak erabiliz, argumentu horietako bakoitzerako aurreikuspenak egingo ditugu ondoren. Horretarako, lehenago aipatutako R(p, w0) funtzioa erabili besterik ez dugu egin behar. p osagaiak, NP argumentuen kasuan, aditzaren lema hartuko du (sell) eta PP argumentuen kasuan berriz, preposizioaren balioa (in). w0 osagaiari dagokionez, argumentu bakoitzerako bere gunearen lema hartuko du. PP argumentuen kasuan, barnean gordeta dagoen NP osagaiaren gunearen lema hartuko da. Horrela, argumentu bakoitzerako, hautapen murriztapen ereduak hurrengo iragarpenak egingo lituzke: R(sell,maker)=Arg0 R(sell,year)=AM-TMP R(sell,car)=Arg1 R(in,U.S.)=AM-LOC 4. Hautapen murriztapenen bidez argumentu guztien iragarpenak egin eta gero (entrenamendu2 eta testeko argumentu guztientzako), iragarpen bakoitza dagokion argumentuaren ezaugarrien artean txertatuko dugu “HM:” etiketaz lagunduta (V.4 irudian, urdinez). 2Gogoratu entrenamenduko adibideen aurreikuspenak egiteko cross-validation teknika erabili behar dela
112 Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako bat. Bestalde, alternatiba honetan proposatzen den lez, hautapen murriztapenek argumentu baten gainean egiten dituzten aurreikuspen guztiak argumentuaren ezaugarrien artean txertatzeak gutxienez arazo bat ekar lezake: aurreikuspena egin duen HMaren arabera, txertatutako aurreikuspen asko kontraesankorrak izan daitezke eta informazioaren interferentzia horiek sailkatzailearen lana zail dezakete esperimentazio fasean ikusiko dugun moduan (ikusi V.5 irudia). Demagun, adibidez, hiru hautapen murriztapenen iragarpenak (HM1, HM2 eta HM3) SwiRL-HM bakarrean integratu nahi ditugula. Hona hemen, hautapen murriztapen bakoitzak V.3 irudiko argumentuetarako egingo lituzketen iragarpenak: RHM1(sell,maker)=Arg0 RHM2(sell,maker)=Arg1 RHM3(sell,maker)=Arg0 RHM1(sell,year)=AM-TMP RHM2(sell,year)=AM-TMP RHM3(sell,year)=AM-LOC RHM1(sell,car)=Arg1 RHM2(sell,car)=Arg0 RHM3(sell,car)=Arg0 RHM1(in,U.S.)=AM-LOC RHM2(in,U.S.)=AM-LOC RHM3(in,U.S.)=AM-LOC Hautapen murriztapenaren arabera, ikusten da argumentu beraren gainean egiten diren iragarpenak kontraesankorrak izan daitezkeela. Horrela, iragarpen horiek guztiak SwiRL bakarrean integratu nahiko bagenitu, ikasketako moduluak zailtasunak izango lituzke interferentzia horien guztien artean bere lana egiteko (ikusi V.5 irudia). Hau, noski, mota honetako SwiRL-HM sailkatzaileekin esperimentuak egin eta emaitzak ikusi ondoren atera dugun ondorio bat besterik ez da. Izan ere, erabiltzen den ikasketa moduluaren arabera, ustezko interferentzia hauek modu egoki batean tratatuak izateko aukerak egon litezke. Dena dela, SwiRL sistemako ikasketa modulua ez da arazo honekin modu arrakastatsu batean borrokatzeko gai; eta horregatik, seguruagoa dirudi HM bakoitzeko SwiRL-HM bakarra sortu eta ondoren guztiak, HMen aurreikuspenekin batera, meta-sailkatzaile batekin konbinatzea. Horrela, SwiRL-HM bakoitzak dagokion HMaren propietateak bereganatuko lituzte (beste HMen ezaugarrien interferentziarik gabe) eta metasailkatzaileak, azkenik, SwiRL-HM bakoitzaren onurak identifikatu eta biltzeko eginkizuna izango luke. V.2.2 Sailkatzaileen arteko meta-sailkatzailea SwiRL-HMen irteerak eta hautapen murriztapenen aurreikuspenak konbinatzeko metasailkatzaile bitar bat erabiliko dugu. Lehenago ere, SRL sistema ezberdinak konbinatzeko erabili izan da teknika hau (Surdeanu et al., 2007)
V.2 HMen integrazioa SwiRLen 113 Arg0 type:chunk elem:pNP head:POS:N head:maker... HM1:Arg0 HM2:Arg1 HM3:Arg0 AM-TMP type:chunk elem:pNP head:POS:N head:year... HM1:AM-TMP HM2:AM-TMP HM3:AM-LOC < Predicate > Arg1 type:chunk elem:pNP head:POS:N head:cars... HM1:Arg1 HM2:Arg0 HM3:Arg1 AM-LOC type:chunk elem:pPP head:POS:IN head:in... HM1:AM-LOC HM2:AM-LOC HM3:AM-LOC Irudia V.5: SwiRL sistemak entrenatzeko erabiltzen dituen argumentuen adibideak. Urdinez, adibide bakoitzari, HM ereduen hainbat iragarpen (kontraesankor) txertatu zaizkio. SwiRLeko ikasketa modulua ez da horrelako interferentziekin modu arrakastatsuan lan egiteko gai. eta izaera ezberdineko aurreikuspenak modu erraz eta eraginkor batean konbinatzeko bidea ematen du. Meta-sailkatzailearen sarrera SwiRL-HM eta HM indibidualen irteeretatik eratortzen da. Zehazki, irteera horietako bakoitzetik, datum delako bat sortuko da meta-sailkatzailearentzat. SwiRL-HMak eta HM ereduak bezalako sailkatzaile arruntentzat datum-ak aditz argumentuak diren bitartean, meta-sailkatzaile bitarraren datum-ak argumentu horientzat aurreikuspenak egin dituzten sailkatzaileen aurreikuspenak izango dira. Horrela, 6 + 6 oinarri sistema konbinatu nahi baditugu (6 SwiRL-HM eredu eta 6 HM), aditz argumentu bakoitzeko, meta-sailkatzaileak 12 datum izango ditu. Metasailkatzailea entrenatzeko datum horietatik 0 ala gehiago zuzenak izango dira (+1 labela izango dutenak), datum horiei dagozkien jatorrizko sistemek, kasuan kasu, aurreikuspen zuzenak eman badituzte; eta gainerako datumak (−1 labela) okerrak izango dira. Meta-sailkatzaileak ez du, beraz, jatorrizko aditz argumentuaren rola aurreikusten ikasiko. Horren ordez, jatorrizko argumentuaren gainean aurreikuspenak egin dituzten oinarri sistemetatik, zeinek egin duen bere lana hobekien esango digu. Alegia, testeko datum-a emanda, meta-sailkatzailearen lana datum hori zuzena (+1) ala okerra (−1) den erabakitzea izango da. Adibidea (datumak): Demagun bi SwiRL-HM sistema eta HM eredu bat konbinatu nahi ditugula meta-sailkatzailearekin: SwiRL-HM1, SwiRL -HM2 eta HM. Entrenamendu multzoko argumentu bakoitzeko hiru datum sortuko dira beraz, hiru direlako konbinatu nahi ditugun oinarri sistemak. Demagun orain, argumentuetako baten rola Arg2 dela. Demagun baita ere, SwiRL-HM1 sistemak eta HM ereduak Arg2 rola aurreikusi dutela argumentu horretarako
114 Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako +1 SwiRL-HM1:ARG2 SwiRL-HM2:AM-LOC HM:ARG2 -1 SwiRL-HM1:ARG2 SwiRL-HM2:AM-LOC HM:ARG2 +1 SwiRL-HM1:ARG2 SwiRL-HM2:AM-LOC HM:ARG2 Irudia V.6: Argumentu berari dagozkion hiru datum, bat sailkatzaile bakoitzeko. Lehen datuma SwiRL-HM1 sailkatzaileari dagokio, bigarrena SwiRLHM2 sailkatzaileari eta azkena, HM ereduari. Datum bakoitzaren labela (+1/-1) gorriz agertzen da. Labelaren ondoren, ezaugarri zerrendako 1) puntuko ezaugarriak (beltzez) eta haien balioak (urdinez) ditu erantsita. eta SwiRL-HM2 sistemak berriz, AM-LOC lekuzko rol adjuntu okerra. Hortaz, argumentu horretarako, esan bezala, hiru datum sortuko genituzke. Haietatik bik (SwiRL-HM1 eta HM) aurreikuspen zuzena eman dutenez, dagozkien datumek +1 labela izango dute meta-adibidean, eta SwiRL-HM2 sistemari dagokionak berriz, −1 labela. Datum bat hortaz oinarrizko sailkatzaile (SwiRLHM ala HM) bati egongo da lotuta eta, funtsean, labelak sailkatzaile horrek lana ongi ala gaizki egin duen kodetuko du. Meta-ezaugarriak Metasailkatzailea entrenatu eta datum berriak sailkatu ahal izateko beharrezkoak dira ezaugarriak. Guztira hiru motatakoak izan daitezke datum bakoitzerako erauzi ditugunak: 1. Sarrerako ereduek (SwiRL-HM sailkatzaileek eta HM ereduek) argumenturako ematen dituzten rol aurreikuspen guztiak. Ezaugarri hauek, sistema bakoitzak egiten dituen aurreikuspenak ezagutu eta beren fidagarritasuna neurtzeko bidea irekitzen diote meta-sailkatzaileari. Goiko adibidearekin jarraituz, datum bakoitzean sailkatzaile bakoitzaren aurreikuspenak gehitu beharko genituzke (ikusi V.6 irudia). 2. Datumarekin lotuta dagoen oinarrizko sailkatzailearen rol berbera proposatu duten sailkatzaile kopurua. Honek meta-sailkatzaileari bozketa moduko erregelak ikasten laguntzen dio. Rola sistema bakarrak proposatu badu “kop>0” ezaugarria gehituko da datumean; bi sistemak egin badute, “kop>0” eta “kop>1” etab. Adibidearekin jarraituz, ezaugarri hauek gehitu ondoren, datum zerrendak V.7 irudiko itxura izango luke.
V.2 HMen integrazioa SwiRLen 115 +1 SwiRL-HM1:ARG2 SwiRL-HM2:AM-LOC HM:ARG2 kop>0 kop>1 -1 SwiRL-HM1:ARG2 SwiRL-HM2:AM-LOC HM:ARG2 kop>0 +1 SwiRL-HM1:ARG2 SwiRL-HM2:AM-LOC HM:ARG2 kop>0 kop>1 Irudia V.7: V.6 irudiko adibideari 2. puntuko ezaugarriak gehitu ondoren (urdinez), datumek izango luketen itxura +1 SwiRL-HM1:ARG2 SwiRL-HM2:AM-LOC HM:ARG2 kop>0 kop>1 SwiRL-HM1+HM -1 SwiRL-HM1:ARG2 SwiRL-HM2:AM-LOC HM:ARG2 kop>0 SwiRL-HM2 +1 SwiRL-HM1:ARG2 SwiRL-HM2:AM-LOC HM:ARG2 kop>0 kop>1 SwiRL-HM1+HM Irudia V.8: V.7 irudiko adibideari 3. puntuko ezaugarriak gehitu ondoren, datumek izango luketen itxura 3. Datumarekin lotuta dagoen oinarrizko sailkatzailearen rol berbera proposatu duten sailkatzaileen zerrenda. Ezaugarri honek, sailkatzaileen arteko konbinazioei etekina ateratzen laguntzen dio meta-sailkatzaileari. V.8 irudian ezaugarri hau erantsi ondoren, adibideko datumek izango luketen itxura ikus daiteke. V.8 irudiko lehen eta azken datumak berdinak dira nahiz eta jatorrizko sailkatzaile ezberdinei dauden lotuta (gogoratu SwiRL-HM1 eta HM ereduei lotuta daudela hurrenez hurren). Dena dela, ohar moduan aipatu behar da, nolanahiko sinplifikazioak egiteko tentazioa ekidin beharra dagoela, metasailkatzailea trebatzeko erabiliko dugun ikasketa ereduak kontuan hartzen baititu adibide errepikatuak. Ikasketa eredua Meta-sailkatzaile bitarra inplementatzeko Support Vector Machines (SVM) erabili dugu. SVMak oso aproposak gerta daitezke sailkatzaile bitarrak sortzeko, eta zalantzarik gabe, beren sendotasuna eta efizientzia dela eta, gero eta erabiliagoak dira Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan ikasketa automatikoaren bidez izaera oso ezberdineko atazak ebazteko. Asko idatzi da SVMeei buruz 90. hamarkadan publikoki aurkeztu zituztenetik (Cortes eta Vapnik, 1995; Vapnik, 1999) eta ez diogu, beraz, ikasketa automatikoko teknika konplexu honi buruzko azalpenak emateari ekingo . Sarean hainbat eta
116 Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako hainbat SVM inplementazio topa ditzakegu. Guk meta-sailkatzailea trebatzeko SVM-Light3 pakete ezaguna erabili dugu, kernel polinomial koadratikoa erabiliz eta C parametroa 0.001ean ezarriz (garapenerako corpusaren gainean hill-climbing motako doitze esperimentuak egin ondoren). Gogora dezagun meta-sailkatzailea trebatzeko erabiltzen diren datuma eta ezaugarriak hainbat sailkatzaileren irteeretatik erauzten direla. Horregatik, entrenamendu argumentuen gainean oinarrizko sailkatzaileen aurreikuspenak ere behar ditugunez, beharrezkoa da entrenamenduko aurreikuspen horiek cross-validation teknika erabiliz lortzea. Horretarako, entrenamenduko corpusa n zatitan banatzen dugu. Aurreikuspenak egin behar dituzten SwiRL-HM sistemak eta HM ereduak lehen n-1 zatiekin entrenatuz, n. zatia modu “garbi” batean etiketatzea lortzen da (ez baita egokia, jakina, etiketatzea entrenamenduko adibideetan egitea). Behin entrenamenduko n zatiak eredu eta sistema guztien aurreikuspenekin etiketatu direla, posible da guztia bildu eta meta-sailkatzailea entrenatzea. Testeko corpusa etiketatzeko erabiltzen diren sistemak eta ereduak entrenamendu corpus osotik abiatuta ikasten dira cross-validation teknikarik erabili gabe. Meta-sailkatzaileak eratzeko beste hainbat aukera Orain arte azaldu dugun meta-sailkatzailea sinplea baina arrakastatsua da. Dena dela, ez da tesi lan honetan kontuan hartu dugun aukera bakarra. Bi multzotan bana ditzakegu aztertu ditugun meta-sailkatzaileak: • Gainbegiratu gabeko meta-sailkatzaileak: multzo honetan bozketan oinarritutako meta-sailkatzaileak ditugu. Guztira, bi bozketa sistema planteatu ditugu: 1. Bozketa sinplea: SwiRL-HM eta HM ereduen arteko bozketa. Testeko argumentu bakoitzeko, sistema bakoitzak (SwiRL-HM edo HM) bere kandidatuaren (iragarpenaren) aldeko bozka ematen eta meta-sailkatzaileak boto gehien jaso duen labela itzultzen du. Sistema hau oso sinplea da baina errendimendu baxuko HM ereduek kalte egiten diote emaitza globalari, besterik gabe, kalitate baxuko boto asko ematen dituztelako. 2. Bozketa ponderatua: sistema bakoitzaren botoen kalitatea berdina ez denez, bakoitzari pisu bat ematen zaio bozketan. Pisu hori, 3http://svmlight.joachims.org
V.3 Esperimentazio ingurunea 117 botoa eman duen sistemaren prezisio orokorraren araberakoa da (garapeneko corpusaren gainean lortutako prezisio indizeen araberakoa). Modu horretan, meta-sailkatzaileak sistema indibidual onenen botoak lehenetsiko ditu, kaxkarrenen aurretik. • Meta-sailkatzaile gainbegiratuak: bozketan oinarritzen direnak ez bezala, sailkatzaile hauek gainbegiratutako informazioan oinarritzen dira (zuzenean ala zeharka) beren sailkatze ereduak sortzeko. 1. SwiRL-HM moduko meta-sailkatzailea: aukera hau V.2.1 puntuan aurkeztu dugunaren oso antzekoa da baina oinarri sisteman, hautapen murriztapenen iragarpenak ezaugarri moduan txertatzeaz gain, SwiRL-HM sistemen iragarpenak ere txertatzen dira behar bezala kodetuta. V.2.1 atalean deskribatzen dugun sistema bezala, hau ere one vs. all moduko Adaboost sailkatzailea da. 2. Meta-sailkatzaile “arrunta”: V.2.2 atalean sakonki aztertu dugun 3 ezaugarritako meta-sailkatzaile arrunta. SVM sailkatzaile bitar moduan ikasten da. 3. Meta-sailkatzaile “aberastua”: meta-sailkatzaile arruntaren berdina da baina SRLko ezaugarri tipikoekin (adibidez, aditzaren lema, argumentuaren gunea...) aberastua. Horrela, metasailkatzaileak datumetan, V.2.2 atalean aipatutako 3 metaezaugarriez gain, beste zenbait ezaugarri (askoz ere sakabanatuagoak bestalde) izango lituzke iragarpenak egiteko. SVM sailkatzaile bitar moduan ikasten da. V.3 Esperimentazio ingurunea Esperimentu hauetarako, berriro ere, CoNLL-2005eko SRL atazan eskaini zen datu multzoa erabili dugu. HMak, SwiRL-HM ereduak eta meta-sailkatzailea beraz, 02-21 sekzioetatik ikasi dira. Testerako 23. sekzioa erabili dugu eta parametroak doitzeko garapen corpuserako berriz, 00 sekzioa. Domeinuz kanpoko corpus bezala, aurreko ataletan bezala, SemLinken atzigarri dagoen Brown corpusa erabili dugu.
118 Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako corpus Meta-adibideak pos. (neg.) 1 mota 2 mota 3 mota train 1,824,498 %62 (%48) %56 %33 %11 test (WSJ) 104,689 ? (?) %51 %39 %10 test (Brown) 105,911 ? (?) %52 %37 %11 Taula V.1: Meta-sailkatzailea entrenatu eta testatzeko datuak corpusaren arabera ordenatuta. “Meta adibideak” zutabeak, meta-corpus bakoitzak duen adibide kopurua azaltzen du. “Pos (neg)” zutabean, adibideetatik zenbat diren positiboak (+1) adierazten da; parentesien artean, negatiboak (−1). Azken 3 zutabeetan, adierazten da meta-sailkatzaileak erauzten dituen ezaugarri guztietatik zenbat diren 1 motakoak, 2 motakoak edota 3 motakoak (ikusi V.2.2 atala). Gure esperimentuen helburua argumentuen sailkatze prozesua hobetzera zentratuko denez, datu multzoko gold argumentuekin egingo dugu lan. Horrez gain, HMek gune nominalekin soilik lan egin dezaketela kontuan hartuta, mota horietako argumentuekin zentratuko gara soilik. Guztira, entrenatu eta HMak modu gainbegiratuan sortzeko 141,000 argumentu geratzen dira. Garapena eta testerako 5,000 eta 8,000 argumentu, hurrenez hurren, eta azkenik domeinuz kanpoko Brown corpuserako 8,100 argumentu. Metasailkatzaileak entrenamenduko corpus estandarreko argumentu bakoitzeko, 12 datum ikasten ditu, bat konbinatzen den sistema bakoitzeko. Beraz entrenamendu eta testeko adibide multzoa 12 aldiz handiagoa izango da metasailkatzailearentzat (ikusi V.1 taulako “Meta-adibideak” eta “pos (neg)” zutabeak). Tamainak, noski, eragin zuzena du ikasteko edota etiketatzeko denboran. Horrela SwiRL-HM ereduak ordu gutxi batzutan ikasten diren bitartean, meta-sailkatzailearen datuak ikasteko 170 ordutako lan konputazionala behar izan dugu QuadCore Xeon X5460 (3160MHz, 32GB) makina batean. Meta-sailkatzaileak erauzten dituen ezaugarrien distribuzioari dagokionez, V.2.2 atalean azaldu ditugun “1 motako” ezaugarriak dira gehienetan azaltzen zaizkigunak. Ikusi V.1 taula xehetasunetarako. V.4 Emaitzak eta analisia V.2 taulan azaldutako bi konbinazio metodoen errendimendua konparatzen da SwiRL sailkatzailearenarekin. Emaitzak core (Core zutabean) eta adjuntuentzat (Adj zutabean) ematen dira eta baita guztiak batera ere (All).
V.4 Emaitzak eta analisia 119 SwiRL-HM sistema bakoitzari dagozkion emaitzak taulako “+SP∗” lerroetan ematen dira. Gogora dezagun, SwiRL-HM sailkatzaileak SwiRL oinarri sistemari HMetatik erauzitako ezaugarriak gehituz sortzen direla. Hortaz, ezaugarri horien jatorrizko HMaren arabera “+SP∗” lerro bat izango dugu. Esperimentuetan erabilitako HMak IV.2 atalean ikusitako berberak dira eta bakoitzetik erauzitako ezaugarri semantikoen errendimendua IV.3 taulan ikus daiteke. Guztira 6 hautapen murriztapen eredutatik erauzi ditugu SwiRL oinarri sistemari banan-banan txertatu beharreko ezaugarriak. Horrela, taulan ikus daitezkeen 6 SwiRL-HM ereduak eratu ditugu : • SwiRL + SPRes: WordNeten oinarritutako Resniken hautapen murriztapenen aurreikuspenak barneratzen dituen SwiRL-HM sistema. • SwiRL + SPwn: WordNeten gainean lan egiteko eratu genuen HM sistema prototipikoaren aurreikuspenak barneratzen dituena. • Swirl + SPsimJac: BNC corpusetik erauzitako thesaurusaren gainean Jaccarden antzekotasun neurria aplikatuz erauzten diren ezaugarriak txertatuta dituen SwiRL-HM sistema (antzekotasun zuzena erabiltzen duena, lehen mailakoa). • Swirl+SPsimcos: Aurrekoaren antzekoa, kosinuaren antzekotasuna erabiltzen duena Jaccardenaren ordez. • Swirl + SPsim2 Jac: Linen antzekotasun thesaurusean 2. mailako antzekotasuna Jaccard neurriaren bidez kalkulatzen duen HMaren aurreikuspenak txertatuta dituen SwiRL-HM sistema. • Swirl+SPsim2cos: aurrekoaren antzekoa, baina kosinua erabiltzen duena Jaccard beharrean. Emaitzen taulan ikus daiteke SwiRL-HM ereduak orokorrean oinarrizko SwiRL sistema baino hobeak direla bai domeinu barnean (WSJ) eta baita domeinuz kanpo ere (Brown). Hala ere, hobekuntzak txikiak dira eta estatistikoki ez esanguratsuak. Bestalde, meta-sailkatzaileari dagokionez, “meta” lerroan ikus daitekenenez, emaitzak hobeak eta estatistikoki esanguratsuak dira %99ko ziurtasunarekin 4. Domeinu barnean errore murrizketa %14.07 da eta domeinuz kanpo, %11.67. 4Ausaz aukeratutako 100 adibideren gaineko t-probaren arabera
120 Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako Azkenik, core eta adjuntuei dagokienez, bietan ikus daiteke hobekuntza oinarri sistematik meta-sailkatzailearen emaitzetara. Aipatzekoa da, domeinuz kanpo, adjuntuen igoera (5.64 puntu absolutu) core argumentuena (1.78 puntu) baino nabariki handiagoa dela. Espero zitekeen zerbait da hau, izan ere, core argumentuen gehiengoa Arg0 eta Arg1 roletan banatzen da eta hauen artean ezberdintzeko erabilgarriagoak izan daitezke ezaugarri sintaktikoak (adibidez, objektu vs. subjektu modukoak). Bestalde, argumentu adjuntuen rola bereizten laguntzeko ezaugarri sintaktikoak ez dira coreetarako bezain esanguratsuak eta hortaz, kasu hauetan sistemak HMek ematen diguten informazioari atarramendu handiagoa ateratzen ikasten du. SwiRL oinarri sistemaren eta meta-sailkatzailearen emaitzak rolez rol aztertzen baditugu, argi ikusten da hobekuntzak nabariak direla azkenaren alde ia rol guztietarako. Meta-sailkatzailea gai da beraz, SwiRL-HM sistemen berezitasunak eta bertuteak ezagutu eta haien iragarpenen artean “seinale positiboa” topatzeko. Horren froga dira V.3 eta V.4 tauletan ikusten diren emaitzak. Lehen taulan, SwiRL oinarri sistemak eta meta-sailkatzaileak WSJ corpusean lortzen dituzten emaitzak ikus daitezke eta, bigarrenean, Brown corpusean lortzen dituztenak. Emaitzen tendentzia gorakorra nabaria da oinarri sistematik meta-sailkatzailera, baina badira salbuespen batzuk. AM-TMP argumentu adjuntu garrantzitsuarekin emaitzak hobeak dira WSJ corpusean SwiRL sailkatzailearentzat (gutxigatik bada ere) baina ikusten denez, gauzak erabat aldatzen dira Brown corpusean, meta-sailkatzailearen onerako. Oro har, core argumentu garrantzitsuetan (maizen agertzen direnetan, alegia, Arg0, Arg1, Arg2 eta Arg3 roletan) hobea da meta-sailkatzailea bi corpusetan (Arg4 rolean erorketa jasaten du Brown corpusean estaldura galera baten ondorioz). Eta gauza berbera gertatzen da rol adjuntu garrantzitsuekin (AM-TMP, AM-DIS, AM-CAU, AM-LOC...) Meta-sailkatzaile “alternatiboen” errendimendu eskasaren analisia V.2.2 atalean aipatu ditugun meta-sailkatzaile alternatiboek ez dute emaitza lehiakorrik ematen. Garapen corpusaren gainean soilik egindako esperimentutan ikusi genuen bozketa sinpleko emaitzak bereziki txarrak direla eredu guztiak konbinatzen direnean (SwiRL oinarri sistemaren azpitik geratzen da, distantzia handira). Lehenago iradoki dugun bezala, bozketa sinplean errendimendu oso ezberdineko sailkatzaileak (SwiRL-HM eta HM ereduak)
V.5 Ondorioak 123 gula (guk ala Adaboosten oinarritzen den ikasketa moduluak) etekinik ateratzen jakin. • Meta-sailkatzaile “aberastuak”, gogora dezagun, hiru ezaugarriko meta-sailkatzaile arruntari SRLko ezaugarri tipikoak gehitzen dizkio emaitzak hobetzeko asmoz, baina honek ere ez du ezer positiborik lortzen. Garapeneko corpusaren gainean egindako esperimentuek erakutsi zuten aditzaren lema bezalako ezaugarri bat soilik gehitzeak emaitzak SwiRL oinarri sistemarekiko okertu besterik ez zituela egiten. Metaezaugarrien alboan (ikusi V.2.2 atala) aditzaren lema edota argumentu gunea bezalako ezaugarriak oso sakabanatuta daude, eta badirudi sailkatzailea nahastu besterik ez dutela egiten. Meta-sailkatzaile “alternatiboekin” egin ditugun esperimentuak ez dira arrakastatsuak izan. Aitortu beharra dago gertaera honek ez gaituela ustekabean harrapatu (bozketan oinarritutako metodoen erabilera arinagatik batik bat) baina esperimentuok tesi lan honen emaitza partzial negatiboen zerrendan bere tokia topa dezakete, nahiz eta, noski, ez diogun atea ixten metodo hauekin (ala hauen bertsio sofistikatuagoekin) errendimendu altuko sailkatzaileak lortzeari. V.5 Ondorioak Rolak modu egokian sailkatzeko SRL sistema tipiko gehienek erabiltzen dituzten ezaugarri sintaktikoez gain, beharrezkoak dira ezaugarri semantikoak. Hala ere, aditza eta argumentuen gune nominaletatik erauzten diren ohiko ezaugarriak ez dira nahikoa eta beharrezkoa da horien sakabanaketa gaindituko duten beste ezaugarri semantiko osagarriak garatzea. Guk ezaugarri horiek tesi lan honetarako aurkeztutako Hautapen Murriztapenak erabiliz sortu ditugu eta erakutsi dugu horiek baliatuz rolen sailkatze automatikoa modu esanguratsuan hobetzerik badagoela. Hautapen murriztapenak artearen egoeran dagoen sailkatzaile baten hainbat barianteetan integratu ditugu ezaugarrietan oinarritutako teknika erraz bat erabiliz. Ondoren, meta-sailkatzaile bitar sinple baten laguntzaz, bariante horien eta hautapen murriztapenen gaitasunak identifikatu eta aprobetxatu ditugu NP eta PP argumentuen sailkapen ataza errealista baten emaitzak domeinu barnean eta domeinuz kanpo nabarmen hobetzeko.
124 Hautapen Murriztapenak Argumentuen Sailkapenerako Oro-har, puntako SRL sistema baten sailkatze ahalmena hobetu dugu ezaugarri lexiko-semantikoen sakabanaketaren albo ondorio tipikoak hautapen murriztapenen bidez gutxituz.
VI. KAPITULUA Ondorioak eta etorkizuneko lanak Lengoaia naturalaren prozesamenduan zeresan handia eman du azken urteotan rolen etiketatze automatikoak. Tesi lan honetan ikusi dugu esperimentu kontrolatuetan ingeles hizkuntzarako sistema onenek %80 inguruko F1 neurriak emateko gai direla PropBankeko corpusaren gainean lan egiten dutenean. Hala ere, errendimendu ikusgarri hauetatik haratago, ikusi dugu oraindik ere argitu gabeko zenbait puntuk inguratzen dutela ataza, eta zenbaitzuetan argi apur bat egiten saiatu gara. Domeinuz kanpoko corpusen rolen etiketatze automatikoa izan dugu ikerlan honen abiapuntu nagusi, izan ere, emaitza lehiakorrenak ematen dituzten sistemek ere erorketa aipagarriak jasaten dituzte mota honetako corpusetan. Arazo hau hobeto ulertzeko helburuarekin bere sustraietara bideratu dugu gure ikerketa, hipotesiak planteatuz eta esperimentu sorta egokien bidez, ekarpenak egiteko. PropBank eta VerbNet arteko konparaketa PropBank corpusean oinarritutako sailkatzaileekin egin dugu lan batik bat corpus egokia eta oso erabilia delako mota honetako sistemak eraikitzeko.
126 Ondorioak eta etorkizuneko lanak Hala ere, PropBankek erabiltzen duen rol multzoari egiten zaizkion kritikak eta erakusten dituen mugak kontuan hartuz, erabilera konputazionalerako egokia den beste rol multzo batekin, VerbNeteko rol tematikoekin, ere trebatu ditugu sistemak, izaera ezberdineko bi rol multzo hauekin lan egiten duten sailkatzaileak kondizio esperimental berezietan alderatzeko asmoz. Lan honen berri, III kapituluan ematen dugu. Bertan entropia maximoko markoven eredutan oinarritutako sailkatzaile sekuentzial eta lehiakor bat trebatzen dugu rol multzo bakoitzean, ondoren, bere errendimendua testeko ingurune ezberdinetan ebaluatzeko. Sailkatzaileak rol multzo bakoitzarekin lortzen dituen emaitzak aztertuz honakoak ondorioztatu ditugu: • VerbNeteko sailkatzailearen sentsibilitatea handiagoa aditzetik eratortzen diren ezaugarriekiko: aditza eta aditzetik eratorritako ezaugarriak oso garrantzitsuak dira rolak sailkatzakeko garaian. Horregatik, ikasketa eta testeko corpusetatik aditzaren inguruko ezaugarri hauek ezabatzen ditugunean, normala da sailkatzaileen errendimendua jaistea. Hala ere, ikusi ahal izan dugu aditzaren inguruko informazioak batez ere VerbNeteko sailkatzailean duela eragina, PropBankekoak ez bezala, VerbNeteko sailkatzaileak errendimendu galera esanguratsuak erakusten baititu aditzetik eratorritako ezaugarriak ezabatzen direnean. Gertaera honen arrazoia sinplea izan daiteke: PropBankeko rol zenbakituak “sintaktikoagoak” diren bitartean, rol tematikoak semantikoagoak dira. VerbNeteko sailkatzaileak sintaktikoki patroi oso antzekoak jokatzen dituzten rol semantiko ezberdinen artean bereizteko gaitasuna erakutsi beharra du, eta zailtasunak topatzen ditu aditzaren inguruko informaziorik topatzen ez duenean. Izan ere, VerbNeteko rol tematikoen artean diferentzia sintaktikoez gain, diferentzia semantiko finak ere badira (Patient/Theme, Agent/Actor) eta askotan, rol baten ala bestearen aldeko apustua egitea aditzak ematen digun informazio semantikoaren araberakoa izaten da. Zenbait aditzek, esaterako, ez dute Agent rolik onartzen baina aditzaren informaziorik gabe, eta bestelako informazio semantikorik gabe, ezinezkoa gertatzen zaio rol tematikoen sailkatzaileari hori jakitea. • PropBankeko rol sailkatzaileak hobeto sailkatzen ditu aditz ezezagunak: Askotan ikasketa corpusean agertu ez diren aditzen argumentuak sailkatu behar izaten dituzte rol sailkatzaileek. Aditz hauek onartzen duten rol multzoari buruzko informazioa zein den jakitea, beraz, ikasketa corpusetik kanpo lortutako ezagutza iturriren batean kontsultatu
127 beharreko zerbait da. Iturri horien laguntzarik gabe, VerbNeteko sailkatzaileak, PropBankekoak baino zailtasun handiagoak erakusten ditu etiketatze lana modu egokian egiteko eta ondorioz, ikasketa corpusak zehazten duen ezagutza orokortzeko ahalmen mugatuagoa erakusten du. Hau azaltzeko proposatu dugun arrazoietako bat, VerbNeteko rol tematikoen arteko diferentzia semantiko finak eta zenbait aditzentzako bereziki definitzen diren rolak dira. Rol tematikoen artean diferentzi semantiko finak zehazten dira definizioz eta horregatik, rol horien aukeraketan berebiziko garrantzia du aditzak, berak definitzen baititu askotan sintaktikoki oso antzekoak izan daitezkeen bi rolen artean zein aukeratu behar den. PropBanken kasuan ez da antzekorik gertatzen, aditz guztiek rol etiketa berdinekin egiten dutelako lan eta, horregatik, bere errendimendua ez da VerbNeteko sailkatzailearena bezain beste degradatzen aditz ezezagunekin lan egiten duenean. • PropBankeko rolen sailkatzaileak hobeto etiketatzen ditu domeinuz kanpoko adibideak: PropBank eta VerbNeteko rol sailkatzaileek domeinuz kanpoko adibideekin aritzeko abilezia neurtu genuen Brown corpuseko zenbait adibiderekin esperimentuak eginez. Ikusi genuen, zalantzarik gabe, mota horretako adibideekin hobea zela, kasu honetan ere, PropBankeko sailkatzailea VerbNetekoa baino. Honen arrazoia aurreko puntuetan azaldutakoak eman liezaguke, domeinuz kanpoko corpusetan, ohikoagoa izaten delako aditz ezezagunak edota maiztasun gutxikoak aurkitzea eta, esan bezala, mota horretako adibideekin VerbNeteko sailkatzaileak errendimendu galera garrantzitsuak izaten ditu. Gaur egungo sailkatzaileek rolen etiketatzea gauzatzeko erauzten dituzten ezaugarriekin eta erabiltzen dituzten ikasketa teknikekin ez dirudi erraza denik VerbNeteko sailkatzaile eraginkorrak sortzea. Hala ere, sailkatzaile hauek uneko mugak onartzen ditugun bezala, onartzen dugu baita ere, LNP- ko aplikazioen aldetik behintzat, rol tematikoak PropBankeko argumentu zenbakituak baino interesgarriagoak izan daitezkeela eta, horregatik, tesi lan honetan rol tematikoak lortzeko bi bide ezberdin proposatu ditugu: • VerbNeteko rol tematikoen sailkatzailea zuzenean erabili: rol tematikoekin etiketatutako corpusa abiapuntu hartuz, sailkatzaile bat entrenatu eta testeko adibideak zuzenean sailkatzaile horrekin etiketatzea.
128 Ondorioak eta etorkizuneko lanak • PropBankeko rolak SemLink erabiliz rol tematikoetara itzultzea: PropBankeko rol zenbakituekin etiketatutako corpusa abiapuntu hartuz, sailkatzaile bat entrenatu eta testeko adibideak rol zenbakituekin etiketatzean datza. Ondoren, SemLinkek PropBankeko roletatik rol tematikoak lortzeko eskaintzen digun mapaketaren laguntzaz (eta aditzaren VerbNet klasea desanbiguatu ondoren), rol zenbakituak rol tematikoetan bihurtzen dira. Ikusi dugu domeinuz kanpoko adibideekin mapaketaren hurbilpenak ia modu esanguratsuan gainditzen duela VerbNeteko sailkatzailea, nahiz eta WSJ corpusean bi hurbilpenek emaitza antzekoak lortzen dituzten,. Hautapen murriztapenak eta haien aplikazioa Gainontzeko kapituluetan gure arreta zehazki rolak etiketatzeko sistemek osagai lexikalekiko (argumentuen gunea eta aditzekiko) erakusten duten gehiegizko dependentzia aztertu eta soluzioak proposatzera bideratu dugu. Ikusi dugun moduan, osagai lexikoak etiketatzerako garrantzitsuak diren arren, ezaugarri multzo handiegia osatzen dute eta, ondorioz, sistemek beren sakabanaketa handia sufritzeko joera erakusten dute, domeinuz kanpoko corpusetan batez ere. IV atalean, WordNeten eta antzekotasun distribuzionalean oinarritutako hautapen murriztapenak diseinatu ditugu. Hautapen murriztapen hauek, rolak etiketatzeko ataza erreal batean jarri ditugu lehian, sistemek darabiltzaten osagai lexikoak modu eraginkorrean orokortzeko gaitasuna erakuts zezaten. Guztira bi motako antzekotasun neurritan oinarritutako hautapen murriztapenak diseinatu ditugu: • WordNeten oinarritutako hautapen murriztapenak: bi metodo inplementatu ditugu: Resniken hautapen murriztapenak (IV.2.1 atala) eta synseten sakoneran oinarritutako metodo sinple bat (IV.2.1). • Antzekotasun distribuzionalean oinarritutako hautapen murriztapenak: erabiltzen duten thesaurusaren (BNC-n oinarritutako bat edo Linen thesaurusa) eta antzekotasun neurriaren arabera, hainbat metodo definitu ditugu (ikusi IV.2.2 kapituluan). Emaitza onenak Linen thesaurusarekin eta Jaccard eta kosinuaren 2. mailako antzekotasun neurriekin lortu ditugu.
129 WordNeten oinarritutako antzekotasun neurriek estaldura arazoak erakutsi dituzte batez ere antzekotasun distribuzionalean oinarritzen direnekin alderatuta (IV atala). Dena dela, erakutsi dugu aditza eta argumentuen guneak ematen diguten informazioa osa daitekeela hautapen murriztapenen laguntzarekin, eta, hortaz, argumentuen guneek ezaugarri forma hartzen dutenean erakusten duten sakabanaketaren ondorio negatiboak gutxitzeko aukerak egon badaudela. Hautapen murriztapen diseinuari dagokionez, gure esperimentuetarako egokiak diruditen bi multzo ezberdin probatu ditugu: (1) aditz-rol motako hautapen murriztapenak eta (2) aditz-rol eta preposio-rol motako hautapen murriztapenen erabilera konbinatua (argumentuaren sintagma motaren arabera). Orokorrean, bigarren erabilerak lehenak baino emaitza hobeak eman dizkigu argumentuen sailkapen prozesuan eta, horrela, preposizioak modu bereizian tratatzeak argumentu adjuntuak hobeto sailkatzea ekar dezakeela erakutsi dugu (ikusi IV.2.3 atala). Lexikoaren orokortzean egindako saiakeren benetako balioa egiaztatzeko hautapen murriztapenak eta antzekotasun distribuzionaleko neurriak artearen egoeran dagoen sailkatzaile batean integratu ditugu lehen aldiz gure ikerketa arloan (V. kapitulua). Hautapen murriztapenek, erabiltzen dituzten antzekotasun metodoen edota thesaurusen arabera, zenbait orokortze hobeto ala okerrago egiten dituztela ikusi dugu. Horregatik, hasteko, hautapen murriztapen bakoitza sailkatzaile bakarrean integratu dugu, beste hautapen murriztapenen interferentziak erabat ezabatzeko. Jarraian, sailkatzaile horien gaitasunak meta-sailkatzaile batean biltzen saiatu gara, sailkatzaileen konbinaziorako ikasketa automatikoko metodoak erabiliz. Sailkatzaile indibidualekin eta meta-sailkatzaile konbinatuarekin egindako esperimentuek erakutsi dute hautapen murriztapenak lexikoa orokortzeko aproposak izateaz gain, rolak etiketatzeko sistemak sendotu eta hobetzeko ere gai direla. Horrela, sistema meta-konbinatuak modu esanguratsuan hobetzen du hautapen murriztapenik erabiltzen ez duen jatorrizko sistema. Ikusi dugu gainera, hobekuntza horiek domeinu barneko corpusekin nahiz domeinuz kanpokoekin gertatzen direla eta, beraz, hautapen murriztapenen integrazioak modu egokian hornitzen dituela sailkatzaileak informazio semantiko erabilgarriarekin.
130 Ondorioak eta etorkizuneko lanak VI.1 Etorkizuneko lanak Ikuspegi konputazional batetik, rolak etiketatzeko sistemen garapen prozesua laburra izan da eta, ondorioz, asko dira etorkizunean ataza honen inguruan egin beharreko lanak eta erantzun beharreko galderak. Tesi lan honetan aurkeztutako ikerkuntzari dagokionez, etorkizunari begira, jarraian zehazten diren lerroak jorratu nahiko genituzke: 1. Hautapen murriztapenek rolak etiketatzeko sistema osoetan izan dezaketen eragin positiboaren azterketa sakonagoa. Tesi lan honetan ikusi dugu hautapen murriztapenak modu egokian erabiliz gai garela rolak sailkatzeko sistemak modu esanguratsuan hobetzeko. Hala ere, oraindik ez daude erabat argi hobekuntza horren alderdi guztiak eta uste dugu zentzu horretan egindako azterketa kualitatiboek gure ikerketa hedatu eta lerro berriak identifikatzeko balioko duela. 2. Tesi lan honetan hautapen murriztapenak sortzeko deskribatu ditugun tekniken sinpletasuna gure ikerketaren alderdirik interesgarrienetarikoa da gure ustez. Sinpletasuna interesgarria dela diogu, alde batetik esperimentuak berregiteko erraztasunak ematen dituelako eta bestetik, ez duelako, bestelako filtratze tekniken edo antzekoen bidez, zeharkako ezagutza (edo kutsadura) iturriren eraginik sartzen esperimentuetan. Hautapen murriztapenak gordinik probatu ditugu, gehigarririk gabe, rolak etiketatzeko sistemetan duten eragina ahalik eta modu garbienean irits dakigun. Hala ere, hautapen murriztapenak eratzeko bide “sofistikatuagoei” ala ez hain gordinei ez zaie atea itxi behar, noski, eta etorkizunean bide berri hauek aztertzea izango da gure helburuetako bat. 3. Esperimentuetan erabili ditugun hautapen murriztapenak PropBankeko roletarako modelatu ditugu. Uste dugu tesi lan honetan argi utzi dugula ikerlerro honetan PropBankeko rol multzoa dela erabiliena zalantzarik gabe, eta alderdi horretatik behintzat justifikatuta dagoela erabaki hori. Hala eta guztiz ere, III. kapituluan batez ere aipatu dugun moduan, badira aplikazioetarako interesgarriagoak izan daitezkeen rol multzoak, eta hortaz, haientzako ere hautapen murriztapenak sortu eta ebaluatzea etorkizunean kontuan hartzeko helburua izan behar da.
VI.1 Etorkizuneko lanak 131 4. VerbNeteko rol tematikoek mundu errealeko aplikaziotarako erakuts dezaketen egokitasunarekin jarraituz, beharrezkoa da rol tematikoen sailkatzaile eraginkorragoak sortzeko esfortzuak bideratzea. Posible al da VerbNeteko sailkatzaileekin PropBankeko rol zenbakituen sailkatzaileek erakusten duten errendimendu maila erdietsi edo hobetzea? 5. Gure beste lehentasunetako bat euskarazko testuak etiketatzeko sistema bat sortzea izango da, eta horretarako eraketa prozesuan den EusPropBank (Aldezabal et al., 2010) corpusa hartuko dugu oinarri. Euskararako sistema honen garapenak planteatzen duen erronka nagusia eta erakargarriena, sailkapenerako sistema gure hizkuntzaren berezitasunetara egokitzea da. Egokitzapen honek, bestalde, tesi lan honetan beste hizkuntzetarako garatu ditugun errekurtso semantikoak probatzeko aukera emango digu, hizkuntzen arteko errekurtso linguistikoen trukaketan ikertuz eta lan eginez. Ez dago zalantzarik norantz honetan egiten diren ikerketak oso baliagarriak izan daitezkeela errekurtso handirik gabeko hizkuntzentzako.
132 Ondorioak eta etorkizuneko lanak |
addi-747414a58d3b | https://addi.ehu.es/handle/10810/10418 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2013-07-01 | science | Oruetxebarria Fernández de la Peña, Osane | eu | Zelan neurtzen dira Rn-ko multzoak ? | Zelan neurtzen dira Rn-ko multzoak ?
1 – IRAKASGAIAREN TESTUINGURA “Analisi Funtzional” irakasgaia Matematikako lizentziaturako 4. mailan ematen den enborrezko irakasgaia da. Lehen lau hilabetean ematen da, 6 ECTS kreditu kopurua du, kopuru honi presentziazko 4 ordu astero egokitzen dionik. Irakasgai honetarako komenigarria da Riemannen integrazio teknikak eta propietateak menperatzea. Gainera, kontuan izan behar dugu POI metodologiaren ezarpena egingo den baldintza bereziak, zeren eta 12-13 ikasturtea irakasgai honetarako emango diren klaseetako azken urtea izango da. Hori dela eta, ikasle kopurua 30 ingurukoa izatea espero da, kopuru hau egokia izanik POI motatako metodologia bat ezartzeko. Alde batetik, ikasturtearekin batera doazen ikasleak matrikulatuko dira, eta bestetik, irakasgai honen klaseak hartzeko azken aukera dutenak. Ikasleen profilaren aldetik, talde heterogeneoa izatea espero da. Egoera honek sor ditzakeen arazoak ekiditeko, taldeak egiterakoan mota bitako ikasleak egotea bermatuko da.
Graduko Gaitasun orokorrak (CG, T (zeharkakoa), E (espezifikoa)) CG_1(T). Matematikako arlo desberdinen helburua, metodoak eta erabilgarritasuna ezagutu eta oinarrizko kontzeptuak eta emaitzak jakin. CG_2(E). Matematikako arlo desberdinetako teorema klasiko batzuen frogapen zehatzak ezagutu. CG_3(T). Funtsezko eta noizbehinkako propietateak desberdindu abstrakzioa eginez eta testuinguru abstraktu horretan arrazonamendu matematikoa erabiltzen jakitea. CG_4(T). Oinarrizko kalkuluko trebetasunak erabiliz, Matematikako problemak ebatzi; beste problema batzuetarako, ebazpena planifikatuz eskuragarri dauden tresna, eta denbora eta baliabideen murrizketen araberan. CG_5(T). Problemen definizio eta ebazpenetan lortutako ezaguera eta analisirako eta abstrakziorako gaitasunak aplikatu emaitzen soluzioak aurkitzeko, bai testuinguru akademikoetan zein profesionaletan. CG_8(T). Lengoai matematikoa erabili eta ulertu. Ezaguerak, prozedurak, emaitzak eta ideia matematikoak komunikatu, idatziz zein ahoz. CG_9(T). Ondoko ikasketei autonomiarekin aurre egiteko beharrezkoan diren ikaskuntzaren gaitasunak garatu. CG_10(T). Matematika arloko baliabide bibliografikoko bilaketa-tresnak erabili.
1.4) Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak
CA_1 – Neurriaren teoria eta Lebesgueren integrazioaren oinarriak eta teknikak ezagutzea. CA_2 – Neurria eta integrazioaren ideiak erlazionatu. CA_3 – Konbergentzia monotonoa, Konbergentzia menderatua, Fatouren lema, Fubiniren teorema eta aldagai-aldaketaren teoremak ezagutzea eta erabiltzea. CA_4 – Banach eta Hilbert espazioak ezagutzea. Adibide nagusien sailkapena egin, bereziki segida eta funtzioen espazioen kasuak.
6 1.5) Graduko gaitasun orokorrak eta irakasgaiaren gaitasunen arteko erlazioa
POI metodoa lehen eta bigarren gaietan ezarriko da, hau da, Multzoen neurriak eta Lebesgueren integralekin lotutako gaietan. Metodo honen aplikazioa egiteko 15 astetik 6 aste erabiliko direla aurreikusi da (3 aste lehen gairako eta beste hiru aste bigarrenerako), hau da, irakasgaiaren % 40a. Ondoko taulan, POI metodologia ezartzeko presentziazko eta presentziarik gabeko ordu kopuruaren estimazioa agertzen da
5 ordu (1 presentzialak eta 4 presentzia gabekoak) 1 ordu presentzialak Urriaren 19a GUZTIRA % 40a 60 ordu (24 presentzialak eta 36 presentzia gabekoak) 24 ordu presentzialak 2012ko irailaren 10etik urriaren 19a
Hari eroaletzat planteatzen den galdera hurrengoa da: Zelan neurtzen dira Rn-ko multzoak ? Irailaren 1etik abenduaren 31ra Tokomi Yamura eskultore japoniarra bere lanaren atzera begirako erakusketa aurkezten ari da Bilbon. Aldi berean eta erakusketak irauten duen bitartean bere lan bat egingo du Guggenheimen aurreko zabaldegian. Lana amaitu ondoren museoak duen bilduma iraunkorraren partea bihurtuko da. Lan hori egiteko artistak 10 metroko luzeradun aldeko metalezko xafla hartu du. Erakusketaren inaugurazio egunetik, irailak 1a, Tokomik txaparen alde bakoitza hiru zati berdinetan banatzen du, bederatzi karratu aldekideak lortuz eta erdikoa kentzen du. Gelditzen diren 8 karratuekin eragiketa errepikatzen du egunero, hau da, bederatzi karratu aldekidetan banatu eta erdikoa kendu.
Lana, prozeduraren errepikapenaren emaitza izango, prozesu hau erakusketaren azken eguna arte errepikatuko delarik.
Ander eta Miren eskultore japoniarraren erakusketa ikustera joan diren Matematikako 2. mailako bi ikasle dira. Museotik irteterakoan artista lanean dagoela konturatzen dira, hurbildu egiten dira eta beraien artean komentatzen ari dira.
9 - Ander: hau hasieran 10 metroko karratua zen, ezta ? - Miren, bai, hori entzun dut. - Ander: Ba, doan martxarekin abenduaren 31rako ez da kentzeko txaparik geldituko. - Miren: ez horixe, ziur nago zerbait geratuko dela. - Ander: Baina zerbait geldituko dela diozuena, abenduaren 31taz ari zara ?, nik esan nahi dut infinitu egun eta ostean zerbait geldituko litzatekeen ala ez … - Miren: Eta zer esan nahi duzu “infinitu egun” horiekin ? - Ander: ba, ez dakit oso ondo … Tokomi, bikotea interesaturik dagoela ikusirik hauengana hurbiltzen da eta elkarrizketan hasten da: - Tokomi; Zelan bikote?, azalpenik behar izan ezkero beldurrik gabe galdetu, ez? - Ander: Geure buruari galdetzen genion ea zenbat xafla geldituko den eskulana amaitzen denean. Mirenek zerbait geldituko dela dio, baina nik ez dut argi ikusten. - Tokomi: galdera hori hainbat alditan egin didate hemen nagoenetik. Sentitzen dut, baina ezin dizuet erantzun. Egingo banu ez legoke ezustekorik baina emango dizudan azken orduko berria izango da. Ideia hauxe da. Erakusketa amaitzen denean Arte Ederretako ikaslek nik egindako lanarekin jarraituko dute limitera iritsi arte. Zenbat geldituko da orduan ? Zein izango da, zuen ustez, xaflaren azalera urtarrilaren 1ean ? eta zenbat neurtuko du denbora pasatu ahala? - Miren: hori zen Anderrek komentatzen zuena. Bere ustez abenduaren 31an ez da ezer geldituko baina egia esan ez daukagu argi. Eta zu, irakasgai honetan matrikulatutako ikaslearen ikuspuntutik, zer uste duzu? Ander eta Mirenek planteatzen dituzten galderen aurrean, zer erantzungo zenuke?
Problema hau ebatzi ondoren lortutako gaitasunak honako hauek izango lirateke: CA_1: Neurriaren teoria eta Lebesgueren integrazioaren oinarriak eta teknikak ezagutzea. CA_2: Neurria eta integrazioaren ideiak erlazionatu. CA_3: Konbergentzia Monotonoa, Konbergentzia Menderatuaren teoremak eta Fatouren lemak ezagutu eta erabili.
10 3.2) Graduko gaitasun orokorrak, irakasgaiaren gaitasunak eta ikaste-emaitzen lotzen dituen taula
3.3) Ikaste-emaitzak eta egindako ekintzak erlazionatzen duen taula Hurrengo taulan ekintza bakoitzean lantzen diren ikaste-emaitzak agertzen dira, laburpen bezala.
Ekintza 1.1 Ekintza 1.2 Ekintza 1.3 Ekintza 1.5 Ekintza 2.6 R_2: Multzo baten edukiaren kontzeptua ezagutu Ekintza 1.1 Ekintza 1.2 Ekintza 1.3 Ekintza 1.4 Ekintza 1.5 Ekintza 2.6
12 R_3: Neurria eta edukiaren kontzeptuak desberdindu Ekintza 1.2 Ekintza 1.3 Ekintza 1.5 Ekintza 2.6 R_4: Multzoen neurriak eta edukiak kalkulatu Ekintza 1.2 Ekintza 1.3 Ekintza 1.4 Ekintza 1.5 Ekintza 2.6 R_5: Multzo ezagun batzuen Lebesgueren neurria kalkulatu Ekintza 2.6 R_6: Lebesgueren Zero neurriko multzo batzuk identifikatu
Ekintza 1.4 Ekintza 1.5 Ekintza 2.6 R_7: Neurria eta integrazioaren kontzeptuak erlazionatu Ekintza 2.1 Ekintza 2.2 Ekintza 2.5 Ekintza 2.6 R_8: Funtzio desberdinen Lebesgueren integralak kalkulatu
Ekintza 2.2 Ekintza 2.3 Ekintza 2.4 Ekintza 2.5 Ekintza 2.6 R_9: Lebesgueren integralak eta limitearekin lotutako teorema nagusiak aplikatzen jakitea Ekintza 2.3 Ekintza 2.4 Ekintza 2.5 Ekintza 2.6
EKINTZA 1.1 Presentziazkoa Denbora estimatua: ordu bat
Ekintza mota: c1, c3, c4, c5, c7 Ikaste-emaitzak: R_1, R_2, R_6, R_7 Test moduko 5 galdera dituen eta beste galdera irekia duen froga bat ematen da. Galderak erantzun behar dira 40 minututan. Denbora pasatu ondoren irakasleak lanak batuko ditu, erantzun zuzenak eman eta emaitzak komentatuko dira. Irakasleak egindako ariketak bilduko ditu eta sortutako dokumentuak 1.2 ekintzaren abiapuntutzat balioko du. Ekintza 1.2: Problema baten aurkezpena
EKINTZA 1.2 Presentziazkoa Denbora estimatua: ordu bat
Ekintza mota: c2, c3, c4, c5, c7 Ikaste-emaitzak: R_1, R_2, R_3, R_4 Hau presentziako eta taldeka egingo den ekintza bat da. Talde bakoitzean hiru ikasle egongo dira, bat bozeramailea izango delarik, besteak denbora hartuko du eta hirugarrenak idazkariarena. 1. zatia: 10 minututan irakur ezazue 1.1 ekintzan lortutako emaitzak eta ondorioak idatzi. Denbora pasatu ondoren talde bakoitzak bere ondorioak azalduko ditu. 2. Zatia: Irakurri ondoko testua eta bertan identifikatzen dituzun ideia matematikoak eman. Irakur ezazu ondoko testua eta zerrendatu bertan identifikatzen dituzun ideia matematikoak.
15 Irailaren 1etik abenduaren 31ra Tokomi Yamura eskultore japoniarra bere lanaren atzera begirako erakusketa aurkezten ari da Bilbon. Aldi berean eta erakusketak irauten duen bitartean bere lan bat egingo du Guggenheimen aurreko zabaldegian. Lana amaitu ondoren museoak duen bilduma iraunkorraren partea bihurtuko da. Lan hori egiteko artistak 10 metroko luzeradun aldeko metalezko xafla hartu du. Erakusketaren inaugurazio egunetik, irailak 1a, Tokomik txaparen alde bakoitza hiru zati berdinetan banatzen du, bederatzi karratu aldekideak lortuz eta erdikoa kentzen du. Gelditzen diren 8 karratuekin eragiketa errepikatzen du egunero, hau da, bederatzi karratu aldekidetan banatu eta erdikoa kendu.
Lana, prozeduraren errepikapenaren emaitza izango, prozesu hau erakusketaren azken eguna arte errepikatuko delarik.
Ander eta Miren eskultore japoniarraren erakusketa ikustera joan diren Matematikako 2. mailako bi ikasle dira. Museotik irteterakoan artista lanean dagoela konturatzen dira, hurbildu egiten dira eta beraien artean komentatzen ari dira. Ander: hau hasieran 10 metroko karratua zen, ezta ? Miren, bai, hori entzun dut. Ander: Ba, doan martxarekin abenduaren 31rako ez da kentzeko txaparik geldituko. Miren: ez horixe, ziur nago zerbait geratuko dela. Ander: Baina zerbait geldituko dela diozuena, abenduaren 31taz ari zara ?, nik esan nahi dut infinitu egun eta ostean zerbait geldituko litzatekeen ala ez … Miren: Eta zer esan nahi duzu “infinitu egun” horiekin ? Ander: ba, ez dakit oso ondo …
16 Tokomi; Zelan bikote?, azalpenik behar izan ezkero beldurrik gabe galdetu, ez? Ander: Geure buruari galdetzen genion ea zenbat xafla geldituko den eskulana amaitzen denean. Mirenek zerbait geldituko dela dio, baina nik ez dut argi ikusten. Tokomi: galdera hori hainbat alditan egin didate hemen nagoenetik. Sentitzen dut, baina ezin dizuet erantzun. Egingo banu ez legoke ezustekorik baina emango dizudan azken orduko berria izango da. Ideia hauxe da. Erakusketa amaitzen denean Arte Ederretako ikaslek nik egindako lanarekin jarraituko dute limitera iritsi arte. Zenbat geldituko da orduan ? Zein izango da, zuen ustez, xaflaren azalera urtarrilaren 1ean ? eta zenbat neurtuko du denbora pasatu ahala? Miren: hori zen Anderrek komentatzen zuena. Bere ustez abenduaren 31an ez da ezer geldituko baina egia esan ez daukagu argi. Eta zu, irakasgai honetan matrikulatutako ikaslearen ikuspuntutik, zer uste duzu? – Eman zerrenda batean testuan aurki daitezken ideia matematikoak.
Ekintza 1.3: Txosten bat egitea
EKINTZA 1.3 Presentziazkoa Denbora estimatua: 5 ordu
Presentziazkoa Denbora estimatua: 10 ordu
Entregatzekoa: Txostena
Irakasleak 1.2 ekintzatik sortutako ideiak talde osoari azalduko ditu eta errepasatu ere bai, ea ikaste-behar guztiak identifikatuta dauden. Horretarako, modu informalean, honen antzeko galderak botako ditu: Zer ulertzen duzue edukieraz? Zer uste duzue dela neurria edo neurtzea? Non definitzen da neurri bat ? Modu desberdinak baina baliokidetan defini daiteke ? Edukiera eta neurriaren arteko erlaziorik dago? Zeintzuk dira propietateak ? Neurtzeko era lekuaren independentea al da ? Kontzeptu hauek finkatu ondoren multzo eta beraien neurrien adibideka eman (tarte bat, zenbaki arrunten multzoaren neurria, zenbaki arrazionalen multzoaren, eta abar) Talde bakoitzak txosten bat egin beharko du, non formalki problema egituratzailetik agertutako galderei erantzuna eman behar zaien. Irakasleak agertutako galderek txostenak izan behar duen informazioaren gidoi bezala balio dute. Txostenean azaldu behar diren atal teorikoak honako hauek dira:
17 1. Aurkibidea 2. Sigma-aljebraren definizioa. Propietateak. 3. Lebesgueren kanpo-neurriaren definizioa. Propietateak. 4. Kanpo-neurrian oinarrituz, Lebesgueren neurriaren definizioa (Caratheodoryren Teorema). 5. Neurriaren definizioa funtzio bat bezala. 6. Propietateak. 7. Multzo baten edukiera. Erlazioa multzo baten neurriarekin. 8. Multzoen eta bere neurria eta edukieren adibideak 9. Bibliografia Txosten hau egiteko, taldeak nahi duen materiala erabil daiteke (gidan emandako bibliografia, interneteko helbideak, beste ikasturteko apunteak, eta abar). Presentziazko orduetan irakasleak sortzen zalantzak erantzungo ditu, eta beharrezkoa izan ezkero, taldeen lana bideratzeko ere erabiliko dira. Azkeneko presentziako bi orduetan taldeek lanaren aurkezpena egingo dute, guztien artean gai oso azalduta geldituko delarik. Aurkezpena egingo duenaren hautaketa ausazkoa izango da. Horretaz gain, talde bakoitzak bere txostena irakasleari emango dio. Txostena egitea eta azaltzeak puntu bateko balioa du irakasgaiaren azken ebaluazioan, ondorengo irizpideak jarraituz: Aurkezpena: Idazkeraren garbitasuna eta argitasuna Dokumentuaren koherentzia (ordena jarraitzen da) Lengoai Matematikoaren erabilera: Idazkeraren zuzentasuna Ahozko adierazpenaren zuzentasuna Txostenaren edukiak: Gidoian aipatutako atal guztiak agertzen dira Propietateen frogapenak agertzen dira Aurkezpena: Zuzena eta argia izan da Irakasleak eta ikasleek egindako galderei erantzun zuzena ematen zaie.
Ekintza 1.4: Vitaliren multzoaren eta Cantoren multzo hirutarraren azterketa
EKINTZA 1.4 Presentziazkoa Denbora estimatua: ordu bat
Entregatzekoa: Txostena
Ekintza mota: c2, c3, c7, c8, Ikaste-emaitzak: R_2, R_4, R_6 Taldeka egiteko ekintza presentziala da, bertan puzzleren teknika erabiliko delarik. Jarraian, teknika hori zertan datza azaltzen da: Talde bakoitzean 4 pertsona egongo dira, 2 A motako deituko ditugunak eta beste bi B motakoak. A motako ikasleek, bakoitza bere aldetik baina taldearen barne, dokumentu bat irakurri beharko dute (Cantoren multzoari buruz, hain zuzen ere)
18 eta B motakoak beste testu desberdin bat (Vitaliren multzoari buruzkoa). Hau egiteko 10 minutu izango dute eta apunteak har ditzakete. Denbora hori pasatu ondoren, ikasleak 4 pertsonaz osatutako taldetan berrantolatuko dira, orain partaide guztiak mota berekoak izanik (A motakoak edo B motakoak), hau da, guztiek testu berdina irakurri dute. Eraiki diren talde berrietan, bakoitzak irakurritakoa azalduko du, guztion artea zalantzak argituz eta testua ulertuta gera dadin. Azalpen hau 15 minututan egingo da. Hurrengo pausua hasierako taldetara itzultzea da, eta 10 minututan A motako ikasleek euren testua azaldu behar diete B motako ikasleei eta alderantziz, ager daitezken zalantzak argituz. Ekintza hau banakako ebaluazioa batekin amaitzen da. Ikasle bakoitzak irakurgai biekin lotutako galdetegia bati erantzun beharko dio. Galdetegian zortzi galdera egongo dira, egia ala gezurra erantzuteko. Ebaluazio irizpideka honako hauek dira: 0 eta 5 arteko erantzun zuzenak => 0 puntu 5 baino gehiago erantzun zuzenak => 0,12 puntu
Ekintza 1.5: Ariketak egitea eta zuzentzea. Ikasitakoari buruzko hausnarketa
EKINTZA 1.5 Presentziazkoa Denbora estimatua: ordu bi
Bakarka Entregatzekoa: egindako ariketak
Ekintza mota: c6, c7, c8, c9, c11 Ikaste-emaitzak: R_1, R_2, R_3, R_4, R_5, R_6 Lehen zatia: Jarraian agertzen diren ariketatik hiru ebatzi ondoko irizpideak jarraituz: a. Ariketa bat egiteko aukeratu 1 eta 2ren artetik. b. Ariketa bat egiteko aukeratu 3 eta 4ren artetik. c. 5. Ariketa egitea derrigorrezkoa da. Bigarren zatia: Ariketak zuzendu ondoko irizpideak jarraituz: a. 1 eta 2 ariketen ebazpen zehatza (bietatik bat soilik egin behar da): 0,1 puntu b. 3 eta 4 ariketen ebazpen zehatza (bietatik bat soilik egin behar da): 0,1 puntu.
19 4.2) Bigarren Gaia: Integrazioa eta bere propietateak Ekintza 2.1: Problema baten aurkezpena eta txostena egitea
EKINTZA 2.1 Presentziazkoa Denbora estimatua: 6 ordu
Presentziazkoa Denbora estimatua: 7 ordu
Entregatzekoa: Txostena
Ekintza mota: c1, c2, c3, c4, c5, c6, c7, c8, c9, c11 Ikaste-emaitzak: R_7, R_8 Ekintza hau taldeka egiteko presentziazko zein presentzia gabeko lana da. Batek bozeramailearen papera egingo du eta besteak denbora neurtu eta notak hartu. Lehen zatia: 10 minututan lehen gaiko azken ekintzaren hausnarketak irakurri eta zuen ondorioak atera. Honen ondoren hausnarketa komunean jarriko dira eta ideiaren bat falta bada irakasleak mahai gainena jarriko du. Bigarren zatia: 1.5 ekintzaren 5. galderaren erantzuna ezezkoa izan bada, esan zeintzuk izan daitezken ikaste-betebeharrak erantzuna baiezkoa bihurtzeko. Hasierako erantzuna baiezkoa izan bada, irakasleak ikasle bat aukeratuko du azalpena eman diezaion klase osoari. Hirugarren zatia: Riemannen integrala eta multzo baten azalera edo bolumenaren arteko erlazioa ezagututa, antzeko zerbait defini genezake Lebesgueren neurrirako, hau da, nola definituko genuke neurtzeko modu berri honi dagokion integrala ? Laugarren zatia: aurreko hiru ataletatik ateratako ondorio guztiak aurkeztuko dira ea ikaste betebehar guztiak identifikatuta dauden ala ez bermatzeko, errepaso baten bidez. Sortutako informazioarekin talde bakoitzak txosten bat egin beharko du, non formalki agertutako galderei erantzuna eman behar zaien. Irakasleak agertutako galderek txostenak izan behar duen informazioaren gidoi bezala balio dute. Txosten hau egiteko, taldeak nahi duen materiala erabil daiteke (gidan emandako bibliografia, interneteko helbideak, beste ikasturteko apunteak, eta abar). Presentziazko orduetan irakasleak sortzen zalantzak erantzungo ditu, eta beharrezkoa izan ezkero, taldeen lana bideratzeko ere erabiliko dira. Azkeneko presentziako bi orduetan taldeek lanaren aurkezpena egingo dute, guztien artean gai oso azalduta geldituko delarik. Aurkezpena egingo duenaren hautaketa ausazkoa izango da. Horretaz gain, talde bakoitzak bere txostena irakasleari emango dio. Txostena egitea eta azaltzeak puntu bateko balioa du irakasgaiaren azken ebaluazioan, ondorengo irizpideak jarraituz: Aurkezpena: Idazkeraren garbitasuna eta argitasuna Dokumentuaren koherentzia (ordena jarraitzen da)
20 Lengoai Matematikoaren erabilera: Idazkeraren zuzentasuna Ahozko adierazpenaren zuzentasuna Txostenaren edukiak: Gidoian aipatutako atal guztiak agertzen dira Propietateen frogapenak agertzen dira Aurkezpena: Zuzena eta argia izan da Irakasleak eta ikasleek egindako galderei erantzun zuzena ematen zaie
Ekintza 2.2: Konbergentzia Monotonoa eta Konbergentzia Menderatuaren teorema eta Fatouren lemaren azterketa eta aplikazioa
EKINTZA 2.2 Presentziazkoa Denbora estimatua: 2 ordu
Entregatzekoa: Laburpena
Ekintza mota: c5, c6, c7, c8 Ikaste-emaitzak: R_8, R_9 Modu presentzialean eta hiruko taldetan egin beharreko ekintza bat da, taldekide bakoitzak zenbaki bat duelarik (Taldekide 1, Taldekide 2 eta Taldekide 3) Lehen zatia: 10 minututan, taldeko partaide guztiek 1 Testua irakurriko dute. Denbora hori pasatu ondoren, Taldekide 1-k irakurritako testua azalduko die beste biei, beste hamar minututan zehar. Bigarren zatia: 10 minututan taldeko partaide guztiek 2 Testua irakurriko dute. Taldekide 2-k irakurritako testua azalduko die beste biei, beste hamar minututan zehar. Hirugarren zatia: 10 minututan taldeko partaide guztiek 3 Testua irakurriko dute. Taldekide 3-k irakurritako testua azalduko die beste biei, beste hamar minututan zehar. Laugarren zatia: taldekide guztien artean, 4 Testua irakurri eta aztertu. Ondoren laburpen txiki bat idatzi ondoko galderei erantzunez: Enuntziatu 1, 2 eta 3 testuetan agertzen diren teoremak, emaitzak ateratzeko beraien balditzetan agertzen diren desberdintasunak azpimarratuz Konbergentzia Monotonoaren Teoreman, uste duzu baldintzaren bat alda daitekeela eta antzeko emaitza lortu? Fatouren Teoremaren frogapenean, zein da erabiltzen den teorema ? Non erabiltzen da? Demagun Konbergentzia Monotonoaren Teoremaren baldintzak betetzen dituen funtzio segida dugula. Posiblea da limitearen integrala infinitua izatea? Demagun Konbergentzia Menderaturen Teoremaren baldintzak betetzen dituen funtzio segida dugula. Posiblea da limitearen integrala infinitua izatea?
27 Ekintza 2.3: Konbergentzia Monotonoa eta Konbergentzia Menderatuaren teorema eta Fatouren lemaren azterketa eta aplikazioa
EKINTZA 2.3 Presentziazkoa Denbora estimatua: 2 ordu
Presentziazkoa Denbora estimatua: 5 ordu
Entregatzekoa: egindako ariketak
Ekintza mota: c6, c7, c8, c9, c11 Ikaste-emaitzak: R_7, R_8 Ekintza hau taldeka egiteko lan bat da, non lana burutzeko ordu presentzialak eta presentzia gabekoak dauden. Lehen zatia: ondoren agertzen den zerrendako bi ariketa ebatzi. (ordu bat) Bigarren zatia: ariketak zuzendu, ariketa bakoitzaren balioa azken notako 0,1 puntukoa delarik kontuan hartuz (ordu bat).
Ekintza 2.4: Riemannen integrala eta Lebesgueren integralaren arteko erlazioa
Entregatzekoa: Egindako ariketak
Ekintza mota: c6, c7, c8, c9, c11 Ikaste-emaitzak: R_7, R_8, R_9 Ekintza hau taldeka eta ordu ez presentzialetan egitekoa da. Lehen zatia: Irakurri eta aztertu ondorengo testua. Bigarren zatia: Ondoko zerrendako bi ariketa ebatzi, irizpide hauek jarraituz: 1 eta 2 ariketen artean bat aukeratu, eta 3 eta 4 ariketen artean bat aukeratu. Ariketa bakoitzaren ebazpen zehatzak 0,1 puntu balioko ditu irakasgairen azken notarako. Talde bakoitzak irakasleak finkatutako egunean entregatu beharko ditu ariketak, honek zuzen eta taldeei bueltatu ditzan.
29 Ekintza 2.5: Ikasitakoaren laburpen froga
EKINTZA 2.5 Presentziazkoa Denbora estimatua: ordu bat
Entregatzekoa: Moodle galdetegia
Ekintza mota: c7, c8, c9, c10, c11 Ikaste-emaitzak: R_1, R_2, R_3, R_4, R_5, R_6, R_7, R_8, R_9 Azken ekintza hau ordenagailu gelan egin beharreko banakako ekintza da. Sortutako dokumentu guztiak erabili ahal izango dira. Banaka, http://moodle3.ehu.es/mod/quiz/attempt.php?id=344635 helbidean agertzen den galdetegiari erantzun ezazu. Lortutako notaren haztapena egingo da, kalifikazio maximoa 0,2koa dela kontuan izanik.
TALDEAREN FUNTZIONAMENDURAKO ARAUAK 1. Batzar guztietara joateko konpromisoa hartzen dugu, bertan parte hartuz. 2. Tokatu zaigun lanaren zatia sasoiz egiteko eta aurkezteko konpromisoa hartzen 3. dugu. 4. Sortu daitezken arazoak ahalik eta hoberen konpontzen saiatuko gara. 5. Gure taldekideen ideiak onartzen eta eztabaidatzen konprometitzen gara. 6. Taldekideren bat bi bider baino gehiagotan bileretara ez badator edo ez badu 7. lana egiten taldetik kanporatua izango da. 8. Jarrera desegokiak kanporatzea inplikatzen du. 9. Gure akats guztiak zuzentzen eta onartzen konprometitzen gara.
Izena:
Izena:
Izena:
Izena:
Lana entregatzeko orduan sasoiz egin du
Egin duen lana ona izan da
Giro ona mantentzen saiatu da talde lana bultzatzeko
Hurrengo batzarreko data eta ordua:
Taldea: Ekintzaren izenburua:
Taldeko dokumentazioaren balorazioa: (0tik 10era): Alde positiboak:
1. Zehaztasuna 1 2 3 4 5 2. Lengoai matematikoaren erabilera zuzena 1 2 3 4 5 3. Edukien egitura zuzena 1 2 3 4 5 4. Adibideak ematen dira 1 2 3 4 5 5. Lortutako emaitzak aztertzen dira 1 2 3 4 5 6. Informazio iturriak ematen dira 1 2 3 4 5
Taldeko dokumentazioaren balorazioa: (0tik 10era): Alde positiboak:
Jarraitutako metodologiak, beste metodoekin konparatuz, ikasten zenbat lagundu dizun baloratu: gutxiago berdin gehiago askoz gehiago Baloratu nola metodologiaren erabilerak lagundu dizun hurrengo kasuetan: (“1” oso gutxi, “2” gutxi, “3” nahiko, “4” asko) Eduki teorikoak ulertzen 1 2 3 4 Teoria eta praktikaren arteko erlazioa lortzen 1 2 3 4 Irakasgaiaren edukiak eta ikuspegi globalaren arteko erlazioa lortzen 1 2 3 4 Irakasgaiarekiko interesa eta motibazioa handitzen 1 2 3 4 Planteatutako lanari buruz nire kabuz ikertzen 1 2 3 4 Egoera erreal baten aurrean erabakiak hartzen 1 2 3 4 Arazoak konpontzen edo egoera errealei soluzioak ematen 1 2 3 4
Zerbait aldatuko zenuke? Hobetzeko proposamenik ba al duzu? |
addi-5d6aa0c1bdce | https://addi.ehu.es/handle/10810/10801 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | 2013-10-07T08:59:26Z | science | Oronoz Anchordoqui, Maria Belen | eu | Josanton Artze “Harzabal”: inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979) | Koldo, Itsasne eta bidean bultzaka datorren Eluska beti nerekin…
VII.1. Liburuak, monografikoak eta erakusketak………………….485 VII.2. Artikuluak (egunkari eta aldizkarietakoak)………………….495 VII.3. Elkarrizketak……………………………………………………………503
I. Sarrera Sarrera gisa, tesia egitera bultzatu ninduten arrazoien berri emango dut, oinarritzat hartutako hipotesiarekin eta helburuarekin batera. Gero, ikuspegi metodologikoaz jardungo dut, soziologia literarioen eta Ikasketa kulturalen azalpenarekin. Hirugarren atal batean tesia gauzatzeko erabiliko dudan lanproposamena azalduko dut, zehaztasunez. Eta amaitzeko lanaren eduki nagusiak edo egitura agertuko ditut. I.1. Motibazioa, hipotesia eta helburua I.1.1. Motibazioa
Nerabe nintzela izan nuen lehen harremana Artzeren olerkigintzarekin. Oroitzen dut eskolarekin poetaren ikuskizun batera joan ginela eta nola txundituta geratu nintzen: diapositibak, argi-jolasak, hainbat bozgorailuetatik irtendako hots zein doinuak, antzezpen berezia, ikusleriarekin elkarbanatutako asmakizun-jokoak…Hura guztia berria nuen eta harrigarria. Esango nuke, datak kontuan izanik, Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona ikus-entzutezkoa zela, orduan zenbait gipuzkoar ikasleri zuzendutako egitasmoa. Gerora eskolan irakurritako olerkitxoez gaindi, Ortzia lorez, lurra izarrez (1987) izan zen amari erosteko eskatu nion lehen liburua. Gaitza zen hain gaztea izanik halako liburu sakona ulertzea, baina bere idazkeran bazen zerbait erakarri ninduena. Sentipenez mintzo naiz, zeren argi dut hori dela denon mundua birarazten duena eta literatura zer da, bada, sentipen mundua baino? Areago olerkigintza, kanpo-munduak barneratzean jaiotzen diren hitz-loratuak.
I. Sarrera 10 Hunkitu ninduten olerki haiek, patua-bide, beste bat-bateko agerpena izan zuten ene bizitzan aurrera. Ikasketak amaitutakoan Ez dok Amairu taldeari buruzko ikerlana egiteko aukera zoragarria suertatu zitzaidan1 eta horrelaxe izan nuen JosAntonio Artze (Usurbil, 1939) eta bere obra berezia osoki ezagutzeko aukera.
Egia da, ordurako “metafisika bideetan murgilduta” zebilela olerkaria, aldaketa espiritual erabatekoa pairatu zuela, hasierako joera konprometitu eta esperimentala neurri handi batean alderatu eta sinesmenaren barnebihurguneetan sakontzen hasia zela. Hala ere, Ez dok Amairu musikariartisten taldea ikergai nuenez, garai historiko arras berezia ezagutzeko parada izan nuen, orduan gure olerkariak euskal literaturan zabaldutako ildo aitzindaria aztertzekoa. Zertan izan zen aitzindari Artze? Esango nuke, joera esperimentalean. Artelanak dira 60. eta 70. hamarkadetako lanak, poesia agertzeko espresio-bide berrien bilaketa: Zumetaren hainbat marrazki, poema-objektuak, idazkerak orriaren espazioan hartutako lerratze ugariak (hizki-tamaina desberdinak, bertikalki, zirkuluan, mailakatuta, atzekoz-aurrera, zenbakiekin ezkutatuta…), zakuz eginiko liburu-azalak, zenbaki nimiñoen kode landuak, eta abar. Baina poesia konkretuaren bilaketak bazuen atzean mezu konprometitua, olerkaria ez baita nehoiz espresio hutsean galdu. Mundu mailan zein Euskal Herrian bizi zen egoeraren aurrean hartutako konpromisoa islatzen zuten lehen aldiko Artzeren olerkiek. Uste dut askorentzat JosAnton Artze garai hartan iltzatuta geratu dela, alegia, batzuentzat orduko lana hainbat kaligrama, esaldi estereotipatu eta ereserki-kantuetara murriztu izan dela, eta ale hauetaz gaindi gutxik ezagutzen dutela bere obraren garapen eta aurpegianiztasuna. Ikerlan honen ekarriak bere txikitasunean Artzeren poesia omendu nahiko luke, batik bat hastapenetakoa, zeren nahiz eta Ez dok Amairun egindako lanarengatik saritua izan, euskal literaturan merezi duen lekua eman ez zaionaren susmoa daukat.
Artze berak askotan aitortua da lehen aldian “kanpotik barrura” ikusten zuela (“Harzabal”) eta, aldaketa espirituala jasan ostean, bigarren alditzat jotzen denean “barrutik kanpora” aldatu duela bere ikuspegia (“Hartzut”). Hau da, Artze gazteak inguratzen zuen errealitatea islatzen zuen bere lanean, garai eta lekuarekin zuen lotura agertzen zuen nolabait; ostera, heltzaroan barne-munduen arakatzean bere begirada aldatu du, inguratzen duen guztia barneko iragazietatik igaroaz eta erlijio bideetan sakonduaz. Bere goitizenek agertu nahi izan dutenez: zabal egotetik zutitzera igaro da, zerumugak eskaintzen zion horizontaltasuna ikustetik Jainkoaren bilatzeak ekarri dion bertikaltasunera. Lehen aldiko izengoitiari dagokionez, badut ohartxo bat: lehenengo liburuan eta ondorengo bikietan “Harzabal” gisa sinatzen du eta Bide bazterrean hi eta ni kantari, laugarren liburuan, berriz, “Hartzabal” gisa. Hau da, t kontsonantea tartekatu du, bigarren aldiko goitizenean agertuko dena:”Hartzut”. Artzek ñabardura oro zaintzen duenez, nire ustez hau ezin daiteke nahasmendu bezala interpretatu, batbateko zerbait bezala. Aitzitik, poeta jada lehen aldiko azken liburuko goitizenean bigarren aldirako urratsak ematen ari da.
Lehen aldi deitu izan denean Artze berak aitortutako “kanpotik barrurako” prozesu hori egiaztatzea da nire helburua, hau da, nire hipotesia edo abiapuntua testuinguruak “Harzabal”en lehen aldiko olerki-liburuetan zuzenki eragin zuela da, hori da frogatu nahi dudana.
Horretarako ingurunearen isla hori bi ispiluetan bilatuko dut, konpromisoarenean eta esperimentazioarenean. Era berean garaiarekiko konpromisoan, bi adierazpide desberdinduko ditut, bata testuinguru unibertsalagoarekin lotzen duena eta, bestea, bere herrian errotzen duena: Kontrakulturaren eragina eta Euskal Herriak frankismopean bizi zuen erresistentzia kulturalaren zantzua. Ikerketa ildoa zehaztu eta gero, ikermateriala ere mugatu dut. Jakina denez, JosAnton Artzek olerkigintza ardatz
I. Sarrera 12 hartuta olerki-liburuetatik haratago egin du lan, hainbat ikusentzunkizunetan (bakarka zein elkarlanean), diskoen grabazioan, kantaldietan, argazki liburuei testua ipintzen, arte-erakusketetan, eta konta ezinezko proiektu ugari eta ezberdinetan. Halako corpus zabalean olerkiliburuak aztertzea erabaki dut, argi dago zergatik: funtsean horiek direlako bere bakarkako espresioa, bere bakarlana, eta horietan topa daitekeelako olerkariaren muina. Gainerako kolaborazio eta lanek olerkiak dituzte abiapuntu, oinarriaren luzapenak dira.
Esandakoak laburbilduz, ikerlanaren helburua aipatutako hipotesia frogatzea izango da, hots, inguruneak lehen aldiko olerki-liburuetan (19691979) eragin duela baieztatzea eta nola eragin duen aztertzea, konpromisoa eta esperimentazioa ardatz harturik.
Hauen guztien artean, jada azaldu dudan hipotesia frogatu eta helburua betetzearren, literatur lana eta gizartea lotzen dituzten metodo kritikoetan jarri dut arreta. Zehazki literatur testuaren arlo formalak, pragmatikoak, estrukturalak, semantikoak…ikergai dauzkaten hainbat metodo alde batera utzita, batetik, soziologia literario deitutakoak ikertu ditut eta, bestetik, testua testuinguru zabalagoan txertaturik dagoen diskurtso gisa ulertzen duten beste metodo batzuk, bereziki Ikasketa kultural edo Kulturalismo deitutakoa.
Georg Lukács izan zen pentsaera marxistarekiko urruntzea eragin zuen lehen kritikoa, soziologia literarioen ildoa zabaldu zuen lehenbizikoa, berak literatura eta estiloaren kontzepzio berria bilatzen zuen gerrateek eraldatutako europar errealitatearen ereduan. Hortaz, soziologia literarioak mendebaldeko europar kulturan pentsamendu marxistak edukitako eboluzioaren ondorio izango dira, beste korronte ideologiko garaikideekin gurutzatzean edukitako garapenaren ondorio. Urrundu arren, bere abiapuntua Marx eta Engels-en lehen testuak izan ziren, hauek aztertu eta moldatzea, baita Hegel filosofoaren ideiak ere.
Alde batetik, jakina denez, ideologia marxistak “islaren teoria” deitu izan dena defendatzen du funtsean, oinarri ekonomikoak edo Azpiegiturak eragin zuzena duela Gainegituran (kultura, eta ondorioz Artea, legoke honen barnean), eta beraz, aldaketa ekonomikoak gertatuz gero, aldaketa kulturalak egongo direla. Lukács-ek, Marx-ek bezala, Artea eta Literatura Gainegituran zeudela pentsatzen zuen, baina hark ez bezala, horiek oinarri baten “isla” soila ez zirela uste zuen, gizabanakoaren gaitasun sortzailearen emaitza baizik. Bestalde, Hegel-ek gizabanakoek beren izaera gizarte eta zibilizazioan txertatuta eskuratzen zutela zioen.
Gauzak horrela, irudimen poetikoa eta idazlearen pentsaera oinarrizkoak dira literatura sorkuntzan eta kanpo-errealitatearen irudia izango dira. 1920an Lukács-ek Eleberrigintzari buruzko teoria argitaratu zuen liburu gisa, bertan Errealismo kritikoa deitu zuena defendatuz. Bere ustez, eleberri errealistak gizartearen arazo eta aurkajartzeak agertu behar ditu, gizabanakoa korapilatsua eta zaila denez gero. XIX. mendeko burgesen eleberri errealistak gizartearen osotasuna ederki azaltzen zuen kritikoarentzat, hau da, bizitzaren konplexutasun eta aberastasuna.
Walter Benjamin-ek “Artelana erreprodukzio teknikoaren garaian”15 artikuluan (1936), erreprodukzio-bideek artelanaren balioa aldatu zutela dio (gramofonoa, telefonoa, irratia eta zinea aipatzen ditu), hau da, XX. mendera arte sorkuntza artistikoa burgesiaren mende egon bazen, erreprodukzioaren bitartez artelanaren nahi adina kopia egiteko gaitasunak berau gehiengoari hurbildu zion, antzinako berezitasun edo bakantasuna galduta. Horrela, sorkuntza artistikoa praktiko bilakatzen da, eta ez ditu obra bakar eta bereziak bilatuko (erabilera praktiko horien artean, politikoa egon daiteke, adibidez: propaganda). Hori guztia horrela izanda, Benjaminek ez du begi onez ikusten orduko gizarte garaikidearen erreprodukzio teknikorako gaitasuna.
60. hamarkadan Estrukturalismoaren eraginez joera marxistek bide berriak zabaldu zituzten. Bai Estrukturalismoak bai Marxismoak gizabanakoa eta gizartea lotzen zituzten baina era desberdinean; marxistentzat gizabanakoa sare sozialean zuen funtzioaren arabera definitzen zen eta estrukturalisten ustez, alderantziz, gizarte-sareak eragiten zuen gizabanakoaren ekintza eta joeretan. Horrela, Lucien Goldmann pentsalari errumaniarra izan zen berak “kulturaren soziologia estrukturalista genetikoa” deitu zuenaren sortzailea, edota izendapena sinplifikatuaz, “Estrukturalismo genetikoa”-rena. Goldmann-en ustetan, gizarte-errealitatea beti ari da eraldatzen, ez da estatikoa, egituratze eta desegituratze-prozesuak gertatzen dira eta horiek guztiak adimen-mailaketa jakinetan islatzen dira; literatur lanak adimen-mailaketa horiek agertuko lituzke, ez litzateke “jenio bakarraren” ekoizpena. Artelana gizatalde zehatz baten adierazpen estetikoa izango litzateke, bere munduaren ikuspegiaren adierazle, hortik “genetiko” izenondoa; nahiz eta kolektibitatea izan artelanaren sortzailea, errumaniarraren esanetan artistak askatasuna izango luke irudimen-munduak asmatzeko.
Marxismo estrukturalistaren ildotik, baina Goldmannen alde hegeliarrari kontrajarrita, Louis Althusser filosofo frantziarra gizarte “egitura desegituratuaz” mintzo da. Althusser-entzat gizarte-egiturak ez du oinarri edota helbururik, ez zentzu orokorrik, egitura hauek autonomoak diren maila ezberdinek osatzen dituzte. Ideologia eta Zientzia kontzeptuak bereizten zituen gainera, eta azken hau lehenaren gainetik ezartzen, zeren beretzat Zientzia gizarte eraldatzea bideratuko duen jakituria zen eta Ideologia, berriz, egitura soil bat. Artea, berriz, bien artekoa; ez da Zientzia, sekula ezingo duelako errealitatearen ezagutza zehatza eman, eta ezta Ideologia ere, ez duelako zuzenean gizarte-klase baten pentsaera adieraziko. Arteak ahalbideratzen du gizabanakoak bere burua errealitate bati lotuta ikustea, gizartearen oinarri ideologikoak dakartza gogora. Althusserrentzat artelanak askea izan behar du, ez du botere-egituren mende egon behar (marxisten propagandatik urruti).
Aipatua bildu ostean, soziologia literarioak desegokitzat jotzen ditut Artzeren lehen aldiko obra ikertzeko metodo gisa, oro har esanda, ikuspegi mugatua eta zaharkituegia ematen dutelako. Hona arrazoi batzuk:
- Gizartea egitura edo atal desberdinetan (Gainegitura eta Azpiegitura) banatuta dagoen izaki modura ulertzea ez da zilegi; gutxiago oraindik, arlo ekonomikoa gainerakoei gailentzen zaiela agertzea. Marxismoak eta harengandik eratorritako soziologiek mantendutako zatikatze honek ez du zentzurik gizarte modernoan, kultura ezin baita beste arloen mende dagoen izaki bezala ikusi, testuinguru sozial zein politiko zabalagoan txertaturik dagoen harilkatze konplexuagoa bezala baizik. Gainera, kulturak gizataldeek denboran zehar emandako urratsen aztarna jasoko luke, ez da izanen une historiko puntualari erantzuna, atenporala da, denboraren gainetik dago.
- Beste kontua da, bere askatasunean gizabanakoak konpromisoa aukeratzea, gizatalde edo egoera baten aurrekoa, baina sekula ezin da artista konprometitua izatera behartu (marxistek, batik bat Stalinen agintepean, egin bezala). Giza-eskubideen aldeko kontzientzia unibertsalak hurkoaren askatasuna defendatzen du funtsean,
19 elkartasuna bultzatzen du baina bestea errespetatuz. Marxismoak zein Soziologiek gizataldeak multzo mugatu eta itxitzat jotzen zituzten, ideia batzuen mendekotzat.
- Gizabanakoa errealitatetik haratago eramango duen irudimenaren jabe ere bada, ez daiteke XIX. mendean Mendebaldean nagusitu den joera zientifiko eta logikoetara mugatu. Bizi-esperientzia eta egoera ugariak azaltzeko, baliabide ugariak beharko ditu, horiekin esperimentatu beharko du, adierazpide egokienaren bila. Gizabanakoa konplexua bada, oparoa, bere artelanak ere hala izango dira.
Horrela, Soziologiak aurrerapausoa izan baziren ere, Artze ikertzeko metodoak zabalagoa, aberatsagoa eta garaikideagoa izan behar du.
Eta metodo desberdinak aztertu ostean, aipaturiko bigarrena aurkitu nuen: Ikasketa kulturalak edo Kulturalismoa. Honek ekoizpen kulturala sortu den testuinguru zabalagoan txertaturik aztertzen du. Metodoa hobeto azaltzearren, lehenik bere sorrera eta garapenaren berri emango dut eta, ondoren, kulturaren definizioa, ezaugarriak eta baliabideak azalduko ditut. Has nadin, bada.
Bigarren Mundu Gerra amaitua zen eta Britainia Handian helduen alfabetatzea izan zen gerraondoko berreraikitzea abian jartzeko baliabideetako bat. Nahiz eta iraultza industrial eta demokratikoak gizarte aldaketa nahiko azkar eragin, oraindik ere gerraurreko politika klasistak bizirik zirauen.
Hoggart sortzailearen liburua alfabetatzearen indarraz mintzo zen, nola honek zein telebistaren eraginak langileria berri baten sorrera ekarri zuen, kontsumitzeko gaitasuna eta aisia ezagutuko zuena. Garai hartan, komunikabideak amerikar masa-kultura Britainia Handian nabarmenki hedatzen hasi ziren eta Birminghameko intelektualok gehiengoaren kulturak langilerian zuen eragina ikertzen hasi ziren.
Williams The Long Revolution-en britainiar gizartearen iraultzez mintzo da, nola industrializazioak, demokratizazioak nahiz kultur aldaketek aitzinerantz lerratu duten herria. Hona liburuan aipatutako zenbait aldaketa: lurrun bidez funtzionatzen zuten oihal inprimagailuak, trenbideen garapena, egunkari eta eleberri sentsazionalisten hedapena, irakaskuntza-programa zabalak… Honekin guztiarekin langileriaren egoera izugarri aldatzen da, balio berrien bila hasten da, gizabanako izateko nahia pizten zaio. Liburuan Britainia Handiak orduan pairatutako aldaketen azterketa sakona egiten du Williamsek, baita gizabanako berriaren zein inguratzen duen gizartearena ere. Azaldutakoen artean, honakoa dio The Long Revolution-en:
“Nahiz eta izaera sozial edo joera cultural amankomunak egon, gizabanako bakoitzaren gizarte-historia eta harreman-sarea bakarra izango da, aparta” .
Gizartean bizi duen egoera konformista eta inkonformistan, gizabanakoak aldi desberdinak igaro ditzakeela azaltzen du Williamsek: partaidea (gizartea onartzen duena), mendekoa (gizartearen mende dagoena, nahiz ez onartu), zerbitzaria (uste du baduela aukera baina ilusio hutsean bizi da), hezigaitza (gizartearen kontra bere arauak ezarri nahi ditu, baina hori gizarte barruan egiten du), iraultzailea (arauak puskatzen ditu eta ez da gizarte-partaide sentitzen), erbesteratua (gizartearen aurka dago, baina borrokatu beharrean, ihes egiten du) eta eskalea (gizartea errefusatu arren, ez du borrokatzen, ez du balorerik, ez adorerik). Adibidez, nerabeek
I. Sarrera 22 hezigaitz, erbesteratu eta eskale aldiak igarotzen dituzte, partaide edo zerbitzari bilakatu aurretik.
“Beraz, egun demokrazia hezitzaile eta partehartzailearen alde egin behar dugu, bere adiera eta bitartekoak serioski landu, horrela ekintza iraultzaile hau hedatuko dugu, oraindik ezagutzen ari garen gizarte-lotura eta zentzuan”.
E. P. Thompson bakearen alde borrokatu zen historialaria izan zen eta Ingalaterrako langile-klase berriaren sorrera eta definizioz jardun zuen bere The making of the English working class18 (1963) liburuan. Bertan klase kontzeptua definitu zuen, marxisten eta soziologoen definizioetatik urrun, giza-harremanetan eta historian zehar sortzen den egitura sozial eta kulturala dela esanez. Beretzat langile-klasea eta goi-mailakoa, esate baterako, iturri beretik datoz baina burututako ekintzek gune kultural ezberdinetara mugatu dituzte. Adibide bat jartzearren, mekaniko batek bere gune kultural edo lekuaren kontzientzia hartzen badu, beste ekintzak bete ditzake dukesa batekin harremanetan jarri nahi badu, gizartean betetzen duen lekua alda dezake. Horregatik, kultura denon artean osaturiko esperientzia eta ekarpen multzoa da, irabazle zein galtzaileek osatzen dutena. Azkenik, Thompsonek herriaren masa-kultura ez du gertakari berritzat jotzen, alderantziz, garapen historikoa eduki duela dio; beretzat, historia ez da mugatua, bizigabea, baizik eta gure arbasoek bizi izandakoa gordetzen du bere baitan, gure ondorengoek ere baliatu ahal izango dutena.
Hoggart, Williams eta Thompsonentzat masa-kultura Kapitalismoaren mende dagoen produktu artifizial eta mekanikoa da, baina uste zuten honek herri klaseak oraindik ez zituela “xurgatu” eta beren pentsaeraren oinarriak berreskuratu nahi zituzten askatzeko.
Aitzindarion ostean, Stuart Hall soziologo eta kritiko jamaikarrak Ikasketa kulturalen bigarren alditzat jotzen dena zabaldu zuen, berrikuntza nabarmenak ekarriaz Kulturalismora. Birminghamen lan egin zuen 60. eta 70. hamarkadetan,. Ingalaterrako langile-klasea ikasketa-gune gisa baztertu eta kultura elitistaren aurkaritzat subkultura gertakariak aztertzen hasi zen (generoa eta arraza aldagai bezala hartuta). Esan bezala, Kulturalismoaren aitzindarien joera humanista baztertu eta psikoanalisitik zein teoria sozialmarxistatik eratorritako eredu estrukturalista jarraitu zuen Hallek, Birmighameko zuzendaritza hartzean. Herri-kultura/goi-kultura bikoizketa eten beharra zegoen 70. hamarkadan zehar hedatzen ari ziren agerpen kultural berriei, iraultzei, erantzuteko. Louis Althusser filosofo frantziarrarengandik Ideologia kontzeptua jaso zuen eta Antonio Gramsci italiarrarengandik Hegemonia
- Gizartearen funtsezko Ideologia baliabideek (Zuzenbidea, Erlijioa, Hezkuntza eta Familia) baldintza ekonomikoek adina garrantzia dute. - Kultura ez da baldintza ekonomikoen mendekoa, ezta independientea ere. - Ideologiak ez du “gezurrezko kontzientzia” sortzen, aitzitik, gure esperientzia eta bizi-egoera interpretatzeko oinarria ematen digu. Ideologiak gure kultura sortzen du, baita garenaren kontzientzia ere.
Bestetik, Antonio Gramscirentzat Hegemonia gizartea batuta mantentzen duena da, indarra erabiltzeko beharrik gabe. Goi-klaseek botere ekonomikoaz gaindi, buruzagitza intelektual eta morala eskuratzean
I. Sarrera 24 gertatzen da hau. Ideia, balore eta usteak ez dira “gainetik” inposatzen eta ez dira kasualitatez, naturalki, garatzen, klaseen artean negoziatzen dira adostasunen eta desadostasunen bitartez. Hegemoniaren aldeko borroka kulturan gertatzen da, bere funtsezko ardatza da.
80. hamarkadan Ikasketa kulturalen hirugarren belaunaldiaz hitz egiten da eta horiek mundura hedatzeaz. Margaret Tatcherren “Eskubi Berria” gobernuratzearekin batera, pribatizazio politikak eta merkatuaren liberalismoa finkatu ziren. Gobernu kontserbadoreak hiritarrengan desberdintasun sozial, erlijioso eta etniko oro ezabatu nahi izan zuen eta klasismoak eta arrazismoak banatutako gizartean emakumeak eta beltzak onartu ziren. Gauzak hala, kulturalistek “homogeneizazio kultural” honen aurka egin zuten eta talde gutxituen balore identitario eta etnikoak aginte kulturalaren kontra nola sortu eta mantentzen ziren ikertzen hasi ziren, hots, subkultura deitutakoetan sakondu zuten; aitzitik, sexualitatea, arrazak edota industria kulturala ikergai zituzten lanak apurka desagertzen hasi ziren. Era berean, ikerketa ildo berri hauek iparramerikarren interesa piztu zuten, haiek ere Ronald Reagan agintariaren peko jarrera hegemoniko eta bateratzailea pairatzen hasi baitziren. Ikasketa kultural estatubatuarrak sortu ziren, britainiarren erabat ezberdinak. Gerora, batez ere Kanadan, Australian, Frantzian eta Indian lekuan-lekuko ezaugarriekin garatu izan dira Ikasketa kulturalak 80. eta 90. hamarkadetan. Batzuek politikan zuten interesa, besteek azterketa estetiko eta testualetan. Aurreraxeago bakoitzaren berri emango dut laburki.
Stuart Hallen aipamenarekin bukatzeko, 1991an berriz ere Ikasketa kulturalak berrantolatu zituen, testuinguru politiko eta soziala aldatzearekin bat. Lau berrikuntza jaso zituen Hallek:
Ikasketa kultural britainiarrek bi ezaugarri nagusi izan dituzte. Alde batetik, gai ugari eta bereziak ikertu izan dituzte, esate baterako: gazte subkulturak, telebistako hainbat programa, emakumearen zein gizonaren irudia, sexualitatea, museoetan iragana nola adierazten den, zientziaren eraikuntza soziala, eta abar. Beste aldetik, beti izan dute kutsu politikoa, kultura eta botere mota ezberdinen arteko harremana ulertzeko baliabide eta estrategiak eman nahi izan baitzaizkie hiritarrei, harremanaren kontzientzia izan dezaten.
Era berean, kritika zorrotzak egin izan zaizkie britainiarrei. Hona aipagarrienak:
- Lekuan-lekuko gaiak aztertu izana leporatzen zaie, “anglozentrista” izatea; hona gai batzuk: klase bereizketa, arraza eta sexua, hiritartasuna eta subkulturak, eta abar. Gainera, gizarteko arlo baztertuez mintzatu arren (langileak, emakumeak, beltzak eta beste talde gutxituak), ikerlanok gehienetan erdi-mailako gizaseme zuriek egin izan dituzte, horrek dakarren ikuspegi murrizketarekin.
I. Sarrera 26 esatean. Baina Marxismoak talde agintariak eta mendekoak bereizten bazituen, Kulturalismoarentzat kulturan soilik mantentzen dira desberdintasun horiek. Bigarrenik, batzuentzat marxisten materialismo historikoa bere egin dute kulturalistek; hala ere, historia eta kultura bereizita ulertzen dituzte azken horiek, kulturak historiari eta egitura sozialei forma ematen baitie.
Orain, sintetikoki, lehen aipatutako tokian-tokiko aldakien berri emango dut. 80. hamarkadaren erdialdean, Estatu Batuetan Ikasketa kulturalak sortu ziren. Hasieran, politikarekin eta identitateekin konpromisoa hartu zuten eta, esaterako, ohikoa zen komunikabideak aztertzea herri-kulturetan zuten eragina ulertzeko (lehendik ere halako ikerketak egin zirenez, instituzio iparramerikarrek laster onartu zituzten ikerketa ildo berriak eta profesionalak sortu ziren). Neurri handienean semiotika eta teoria literarioaren arlotik jasotako hizkera teknikoa sortu zen eta, jaiotzan ez bezala, diziplina bilakatu ziren ikasketa horiek. Bestalde, Estatu Batuetan ez zegoenez Britainia Handian adinako ezkerraldeko intelektualik, Ikasketa kulturalek hastapean edukitako politikarekiko lotura ere galdu zuten. Honi posmodernoek Marxismoari egindako kritikak (ekonomiari lotuegia, eurozentrista, sinplista, irreala… izatea) eta mundu mailan 1989an gertatu zen komunismoaren erorketa gehituz gero, Ikasketa kultural estatubatuarrak Marxismo kritikotik ia erabat urrundu zirela esan daiteke. Testu azterketa orokorregiak eta ikergune jakinik gabekoak egin izana leporatu diote askok Kulturalismo
27 estatubatuarrari, batik bat aitzindari britainiarrek; adibide bat jartzeko, amerikarrek esanahi jakinik gabeko “objektu kulturalak” sortzen zituzten eta beren ustez hartzaileek balioa eman behar zieten objektuei, beren behar sozialen arabera eraldatuz.
Ikasketa kulturalak Estatu Batuetara eta Kanadara aldi berean iritsi ziren eta bigarren honetan ere komunikabideen ikerketa-arloan finkatu ziren. Dena dela, Kanadak bere ezaugarri bereziak ditu: hain lur-eremu zabalean biztanle gutxi dago eta, gainera, hiru kultur-talde ezberdinetakoak (ingelesez mintzo direnak, frantsesez eta bertako indigenak). Hala, kanadiar Kulturalismoaren ikergunea bertako abertzaletasuna izan da, autodefinizioa, era honetako planteamenduekin: hain jatorri anitzeko jendea nola bil daiteke nazio bakarrean? Nola jasan ditzake kanadiar kulturak estatubatuarraren erasoak?
Australian Britainia Handiko Ikasketa kulturalak ia bere osotasunean onartu zituzten eta, hemen ere, komunikabideen alorrean zein Ikasketa zinematografikoen alorrean lekutu ziren. Hain zuzen, 70. hamarkadan gobernuak bertako zinemagintzari dirulaguntzak luzatu zizkion aberriaren irudi “egokia” emateko, bai Australian bertan, bai atzerrian ere. Gauzak horrela, europar historia koloniala indartzen zuten filmak nagusitu ziren eta ocker films deitutako film abertzale gogorragoak baztertu zituzten. Ikasketa kultural australiarrek aberriaren izaera aztertu izan dute filmen bitartez.
60. hamarkadan Frantziak deskolonizatze-prozesua jasan zuen (Vietnametik kanporatu zituzten edota Afrikan Aljeria galdu zuten) eta horrek hausnarketa bideak zabaldu zituen, 1968ko iraultzarekin batera. Asko dira Europa ekialdetik nahiz Afrika iparraldetik Frantziara iritsitako etorkinak. Hasieran asimilazio politika baliatu zuen gobernuak, alegia, kanpotarren kultur maila igo eta hauek “frantsestaraztea”, baina politika horren porrotaren ostean elkarreratzea jarri zen abian, hau da, atzerritarren kulturei “leku” gehiago ematea. Azkenean, frantziar kultura atzerritarrenen gainetik dagoen ustea hedatu da denboran. Zer da Frantzia aberri gisa? Nortzuk dira
I. Sarrera 28 frantsesak? Eta zein ezaugarrik bereizten dute frantziar gizartea (sexuak, geografiak, arrazak, klaseak)? Horiek izan dira frantziar Kulturalismoaren galdera nagusienak.
Asiako hegoaldean Ikasketa kulturalek garapen garrantzitsua ezagutu dute, bereziki Zientziaren Ikasketa kulturalen arloan. Zenbait ikertzailek modernitatea kritikatu zuten 70. hamarkadan, baita Mendebaldeko Zientziaren Arrazionalismoa ere. Mumbaiko Zientzia eta Teknologiaren aldeko talde abertzaleak 80. hamarkadan beste intelektual batzurekin batera, ezagutza oro partehartze politikoaren baitakoa zela defendatu zuen.
- Ikasketa “subalternoak”: Antonio Gramsci filosofo italiarrak erabili zuen lehenengoz “subalterno” izendapena klase kontzientziarik ez zuten talde gutxitu eta menderatuak definitzeko. Delhiko Unibertsitatean, “subalternoak” ingelesen aurka altxatutako nekazari matxinatuak dira, hots, orokorrean esanda: “herria”. “Subalternoek” Indiako biztanleriaren elitetzat har daitekeen gutxiengoa eta herria osatzen duen gehiengoa
29 demografikoki bereizten dituzte. Indiako historia koloniala irakasten dute eta nekazari kontzientzia “subalternoa” eragin nahi dute.
Eskola ugaritasunaz gaindi, Asiako hegoaldeko Kulturalismoak baditu beste bi ezaugarri: Mohandas Karamchand Gandhiren ekologismoa eta ingeles hizkuntzaren eragin eta ezaugarriak Indian.
I. Sarrera 30 berriz, dokumentu idatzi zein margotuak soilik kontuan hartzeko arriskua, gizarte-bizitzatik at egotekoa; eta, amaitzeko, “sozialak” Artea eta ikaskuntza prozesua gizartearen benetako interesen gezurrezko isla bezala ulertzeko arriskua, “azpiproduktu” bezala. Williamsentzat kulturaren teoriak bizitzaren elementu ororen arteko harremanak aztertu beharko lituzke.
Bestalde, Eredu eta Sentipenaren egitura kontzeptuak bereizten ditu. “Eredua”, kultura zehatz batek daukan giza-izaera da, jarraitzen duen ildoa. “Sentipenaren egitura”, berriz, garai jakin bateko kulturak dituen biziesperientzien ondorioa da. Horrela, belaunaldi batek “eredu kulturala” ikas dezake aurreko belaunalditik baina bere “sentipenaren egitura” beti berezia eta bakarra izango da.
Gainetik, taldeen arteko erlazioa bortxakeria eta borrokan oinarritu behar dela uste du Jamesonek, elkarbizitzeko taldeok elkarrengandik bereizteko beharra daukatelako, bakardadean beren izaera edo kontzientzia propioa garatzen dutelako. Elkarren arteko harreman horri “artikulazio” deritzo.
- Kultura tradiziozko gizarteetan: Natura menderatzea izango litzateke kulturaren helburua. Horregatik gizaki primitiboa edo zibilizatu gabea Inguruak menderatuta biziko litzateke, ez litzateke autonomoa.
- Kultura Modernitatean: Aldatzen eta garatzen ari den gizartean hiru dira giza jardueren esparru nagusiak: politikoa, soziala eta ekonomikoa. Hauetan komunitate-kultura (boterea “gizartearena” denean) eta gizaki zibilizatuaren kultura (norberaren bereizgarritasuna lortzeko taxutua) bereiz daitezke.
Euskal kultura hiru logika horien arabera nola garatu den agertzen du. Adibide modura, ahalik eta laburren bilduko ditut esandakoak:
- Tradiziozko gizarteetan, euskal kultura osotasuna zen, “bizimoduen, jardueren, esaeren eta sineskeren bilduma koherentea”. Gizaki primitiboa Naturaren mende bizi zenez iraupena ziurtatzea zen kulturaren egitekoa eta belaunaldiz belaunaldi igorria zen. Gure kasuan, mende luzetan ahozko kultura eduki dugu.
- Modernitate ostean edo Postmodernitatean, merkatuaren garapenak kontsumo-kultura deitua ekarri zuen batetik, ekonomian oinarria zuen kultur produktuen eredua, eta bestaldetik homogeneizazio honen aurrean beren izaera defendatu nahi zutenen identitate-borrokak gertatu ziren, beren bizi-estiloaren kudeatze autonomoa aldarrikatzen zutenena. Beraz, kulturaren eginkizuna hazkuntza litzateke, euskal kultur osagaien ekoizpena, eta hori dela-eta Apodakarentzat egokiagoa da kulturgintzaz mintzatzea kulturaz baino, horixe sistema baino gehiago ekintza edo ekoizpena bihurtzen baita.
Agertu dudanez, kulturaren egitekoa bilakaera historikoarekin batera aldatuz joan da, dinamikoa delako, beti eraikitze-prozesuan baitago. Gainera, kultura ez da kontzeptu abstraktua izanen, beti gizakiari loturik ulertu behar da, eguneroko bizitzan naturalki sortzen baitu edo baitugu, zeren denok gara kultur egileak, dinamizatzaileak. Kultura ez da nehoiz berez izango, gizakiak izanaraziko du, asmatuko du, eta asmatzeko era berezi horretan, estiloan, egongo dira desberdintasunak, bakoitzaren kultur ereduak.
Kulturaren azalpenarekin amaitzeko, Modernitate garaiko kultura eta Modernitate ostekoa erkatzen dituen aipamena ekarriko dut. Hona Apodakaren esana20:
33 “Labur esanda, Modernitatean kultura identitatearen erresuma izan omen da, Postmodernitatean diferentziarena da. Edo hobe esan, modernizazioan estatu-, klase- edo herri-kulturak identifikatu beharra zegoen, banaka eta bereiz eraiki beharra, eta jendeak haiekin identifikatu beharra zuen norbait izatekotan (kultura molde horiek jende molde baizik ez ziren). Gaur, berriz, kulturak nahasi behar dira, elkar kutsatu eta elkarri lotu, kulturetan bizi barik, “kulturartekotasunean” bizi behar dugu, hots, diferentziak bizi gaitu, diferentziaren nahiak”.
Aipamenean argi eta garbi azaltzen du bi garaien arteko kultura kontzeptuaren ezberdintasuna: Modernitatean berezitasuna eta Modernitate ostean, aitzitik, bereizitasuna. Modernitatean herri-nortasunaren edo identitatearen adierazlea zena, gizarte kapitalistaren kontsumismoak produktu bihurtu zuen, ondarea edo ondasuna, ekonomiaren mendekoa eta honek kulturen homogeneizazio edo berdinketa ekarriko zuen, lehengo nortasunaren galera, kulturartekotasuna. Globalizazioaren kontsumopean asimilatuak, akulturizatuak, izan diren herriek diferentzia bilatuko dute, galdutako izaera berreskuratzea nolabait. Kultura gizabanakoak bere inguruko errealitatearekin duen elkarrizketa eta elkarreragina denez (beraz, inguruarekin batera eraldatzen dena), esan daiteke egun ez dagoela gizaki librerik, Globalizazioaren atzaparrek ez baitiote gizabanakoari talde identitario bati lotzeko aukerarik ematen, herriak ekonomiaren beharretara makurtzen baitituzte oharkabean. Slavoj Zizêk ikerlariak Globalizazioa eta kulturartekotasuna ikergai dituela, aipaturiko ustegabeko asimilazioari kolonizazioaren paradoxa deritzo21 :
“Hasiera batean Kapitalismoa Estatu-Nazioaren eremuan kokatuta zegoen eta nazioarteko merkataritzak bultzatzen zuen; beraz, kolonizazio harremanak aurrera jarraitzen zuen, zeinetan kolonizatzaileak herri kolonizatua ekonomikoki, politikoki eta kulturalki menderatu eta esplotatzen zuen. Prozesuaren azken aldian kolonizazioaren paradoxarekin egiten dugu topo,
Eta kulturaren definizio anitzak eman eta gero, Ikasketa kulturaletara itzuliko naiz bere ezaugarriak emateko.
Kulturaren definizioak hain zabalak eta anitzak izan arren, Ikasketa kulturaletara itzulita, hauek badituzte ezaugarri bereziak, beren garapen edo ibilbidean zehar nabarmenduak. Hona nagusienak:
- Ikasketa kulturalentzat kultura ez da bere testuinguru sozial eta politikotik bereizita dagoen izaki autonomoa, alderantziz: testuinguruan txertaturik ulertu behar dugu bere konplexutasunean eta osotasunean.
- Kultura ikergunea izateaz gaindi, kritika eta ekintza politikoa kokatzen diren lekua ere izanen da. Ikasketa kulturalek helburu intelektual eta pragmatikoa izango lukete aldi berean.
35 - Kulturalismoak leku bakoitzeko kulturaren ezagutza intuitiboa eta ezagutza-bide unibertsalagoak batuko lituzke, hots, kulturaren ikuspegi ezberdinak lotuko ditu ahalik eta ikuspegi zabalena edukitzearren.
- Badakigu Ikasketa kulturalek Marxismoaren iturritik edan zutela, batez ere sorreran, eta horregatik konpromiso politikoa dakartela beren baitan. Berez Kulturalismoa botere egituren funtzionamendua ulertzen saiatzen dela aipatu dut lehen ezaugarri gisa, zehazki gizarte kapitalista industrializatuetan, baina egitura hauek aldatzen ere saiatzen da, eragilea izaten.
Ikasketa kulturalen ikuspegi zabaltasuna egokia jotzen dut nire ikerlanerako; gauzak horrela, aztertuko ditudan hiru ataletako bakoitzerako (Kontrakultura, euskal Kultur Frontea eta Esperimentazioa) lan-ildo zehatz bat erabiliko dut. Baina zein da, zehazki, Artzeren lehen aldiko olerki-liburuak ikertzeko luzatzen dudan lan-proposamena?
Hiru lirateke pausoak: hasteko, JosAnton Artzeren liburuak sortu zireneko testuinguru orokorra aztertuko dut; ondoren, poetaren lehen aldiko lana deskribatuko dut (liburuak eta beste) ezaugarri orokorrak ezagutarazteko; eta hirugarren urratsean, aztertutako testuingurua olerkiliburuetan nola islatzen den agertuko dut, azken hau nire ikerlanaren gunea.
Ikuspegia, berriz, Ikasketa kulturalena izango da, zeren testuinguruak eta, zehazki, botere-egiturek kulturan edukitako eragina ikertzen dute. Kontrakulturaren kasuan, Kapitalismoa litzateke botere-egitura eta Kultur Frontearen kasuan diktadura; lehenengoa mundu mailakoa eta bigarrena lokalagoa, Espainian zein Euskal Herrian pairatua. Bien aurrean poetak konpromisoa izan zuen abiabide, ekintza politikoa, Kulturalismoak izan duen bezala. Ikasketa kulturalen baliabideak azaltzean, argitu dut hauek ez dutela metodo jakin bat jarraitzen,“antidiziplina” direla nolabait, aztergaiaren arabera arlo bateko edo besteko azterbidea hautatu izan dutela. Nik ere hala jokatuko dut. Kulturalismoaren ikuspegia mantenduaz, aztertuko ditudan hiru ataletako bakoitzean ildo bat jarraituko dut. Hona aukeratutako bideak:
Pentsaera kontrakulturalaren eragina aztertzeko Andrés López Ibarrondoren lana hartuko dut abiapuntu22, ikuspegi zabala izanagatik, ez baitzaio garai eta leku jakinari lotzen (60. hamarkada eta AEB).
1) Hazkunde ekonomikoak sortutako gizarte teknokrata eta kapitalistaren baloreei kritika, gizabanakoaren duintasuna galtzea eragin duten baloreak.
2) Aginte-egitura zapaltzaile ororen aurka gizabanakoaren askatasuna defendatzen da eta hurkoa norberaren ikuspegitik begiratzen; ondorioz, giza-eskubideen aldeko kontzientzia unibertsala sortzen da. Kapitalismoaren aurrean, aukerako egiturak sortzen dira, adierazgarrienak: aukerako mass-mediak edo autokudeaketa baliabideak.
3) Askatasun bideetan gorputzak izaera propioa hartzen du, Mendebaldean hainbeste eragin izan duen moral judeo-kristauaren itxituratik ihesi: askatasun sexuala, erotismoa, eta abar.
4) Gizabanakoak errealitatea aztertzeko Mendebaldeko kulturaren arrazoia baztertu eta berau bide irrazionalagoen bila abiatzen da: Ekialdeko erlijio eta sinismenak, antzinako zibilizazio primitiboak berbizitzea eta hauei lotuta berrinterpretazio historikoak, irudimen eta jolasaren erabilera, eta abar.
5) Gizabanakoa bere jatorrizko izaeraren bilaketan Izadira errespetuz gerturatzen da: Ekologismoa edota Naturalismoa erabiliz, baita lurraldea antolatzeko modu berri eta ez hain kaltegarriak ere.
1) Lurraldetasuna: Giza-taldeak esparru fisiko zehatza behar du bere kultur nortasuna garatzeko, tokian-tokiko geografia eta ezaugarri naturaletara egokituko da.
2) Oroimen historikoa: Herri-nortasunak oroimen historikoaren beharra du bere ildo edo jarraibideak finkatzeko, ibilbide kulturalean aurrera segurantzaz jokatzeko. Atzera begiratu behar dugu aurrera egiteko, horrela, Kultur Frontearen tradizioa eta modernotasuna batzearen asmoa hemen aztertuko dut. Artzerengan txalapartak agertuko luke asmo hori, baita herri-ahozkotasunari eginiko hainbat erreferentziek ere (gogoan izan J. M. Lekuonaren hitzak poetak lehen olerki-liburua argitaratu zuenean: “ahozko poesiaren kimu-berritzea”).
3) Identitate-kontzientzia: Taldearen giza-ezaugarrien eramaile izatearen sentipena da, beste herritarren aurrean honi bere izaera finkatzen lagunduko dion ezaugarria. Sentipen honek taldearekiko konpromisoa hartzera eramango du taldekidea. Abertzaletasun berriaren sorreran euskara izan zen nazio-identitatearen funtsa, euskarak egiten baikaitu euskaldun. Honekin batera, puntu honetan aztertuko dut batasunaren kontzeptua, euskaldun guztiek izan behar baitzuten ekintzaile naziogintza modernoaren eraikuntzan. Azkenik, gure hizkuntzak jasaniko zentsura olerkietan nola islatu den agertuko dut, honen eragina.
39 Dakigunez, esperimentazioa Kontrakulturak nahiz euskal Kultur Fronteak izan zuten joeretako bat izan zen, alegia, garaiari zegokion ezaugarria. Honetaz gain, JosAnton Artzeren bilaketa grinaren emaitza ere bazen, poesia idazteko beste modu batzuen ikertzea. Hori bai, beti mezua izan duen espresioa izan da berea, zerbait esan eta elkarbanatu nahi izan duena, poetak aitortu duenez:”inoiz ez nauk esperimentalista hutsa izan”.
Arlo esperimentala aztertzeko metodo egokiaren bila eta poesia esperimental zein konkretuaren sailkapen batzuk ikertu ostean, azkenik zentzumenetan oinarritzen den oinarrizko azterketa egitea erabaki dut. Zergatik? Metodo honek eremu zabalena hartzen duelako bere gain, orokorrena delako, hots, ñabardura guztiak biltzeko aproposena. Ikuspoesia, entzun-poesia eta ukimen-poesia bereiziko ditut; beste bi zentzumenak, dastamena eta usaimena, liburu euskarrian adieraztea oso zaila izanik.
Esperimentazioari dagokion atal honetan azterketa liburuz liburu garatuko dut, ez Kontrakultura eta euskal Kultur Frontea ikertzerakoan egin bezala lehen aldiko olerki-liburuak orotara hartuta. Arrazoia? liburu bakoitzak plastikoki edo esperimentalki izaera berezia daukala eta nahiz ezaugarri komunak eduki beraien artean arras desberdinak direla.
1) Ikus-poesia: Ikusmenaren bidez jaso daitezkeenak bilduko ditu bere baitan. Espazioaren erabilera adierazkorra (poesia konkretuaren berezko ezaugarria), letren tamaina eta forma, koloreen erabilera eta argazki, irudi eta hondoena azalduko ditut puntu honetan.
2) Entzun-poesia: Olerkariaren ustez poema irakurri edo errezitatzea izango litzateke irakurleari berau eskaintzeko modu berezko edo naturalena. Hala egitea, noski, ikuskizunetan zilegi da eta ikusleriarengana gerturatzeko baliabide gisa erabili izan du beti poetak. Liburuetan, ordea, disko baten laguntza bidez ez bada, ezinezkoa da
I. Sarrera 40 errezitatzea. Lehen olerki-liburuak badu olerki batzuk jasotzen dituen diskoa, besteek ez. Gainerako olerki hauetan irakurleak berak jarri beharko du ahotsa, bereziki poema fonetikoetan, hoskidetasunarekin jolasten dutenetan. Hitzen edo hotsen errepika, oihartzuna, izan zen fonetismoaren barruan olerkariak egindako aurkikuntzetako bat. Beraz, hoskidetasun aldetik bereziak diren poemak bilduko ditut atal honetan (askotan euskarak berezko dituen soinuak hautatzen ditu).
3) Ukimen-poesia: Logikoki ez dira asko sail honetan sartu ahal diren olerki edo elementuak, liburu euskarriaz ari garenez. Hots esperimentazioan gertatu bezala, ukimena lantzeko askoz egokiagoak izaten baitira ikuskizunak. Olerki-objektu deitu ditudanak edota paper eta material desberdinen erabilera hartuko ditu atalak, azken finean bere zentzu osoa jasotzeko ukituak izan behar dutenak.
Jarraian lanaren egitura azalduko dut.
Sarrera honen ostean, ingurua aztertuko dut (II). Hau dagoeneko adierazitako hiru ardatzen arabera egingo dut.
Hasteko, mundu mailako gertaera historiko, politiko zein sozialak, eta hauei eman zitzaien erantzun kontrakulturala definituko dut, bere ezaugarriekin. Euskal Herriko giro politiko, sozial eta kulturala agertuko dut era berean eta geurean “kontrakultura” noiz eta nola agertu zen. Bigarrenik, euskal Kultur Frontea eta, zehazki, Ez dok Amairu taldearen lana ekarriko ditut. Jorge Oteizaren Quosque tandem…! (1963) liburuaren muina eta eragina, eta Juan Mari Lekuonak JosAnton Artzeren lanaz zein herriahozkotasunaz garaian esandakoak nabarmenduko dira. Hirugarrenik, batik bat poesian gertaturiko esperimentazioaz mintzatuko naiz, hamarkada haietan mundu mailan, Espainian eta euskal lurretan, oro har, bizi zen egoeraz eta poesia konkretuaz. Geurean 1972an Iruñean ospatu ziren Arte Garaikidearen Nazioarteko Topaketak papereratuko ditut, gertakari berezi eta bakana izan baitziren, errepikatzeko gaitza.
Inguruaren ezaugarri guztiok ezagutu eta gero, poetaren lehen aldiko lanaren deskribapen osatua burutuko dut hirugarren atalean (III).
Alde batetik, bakarlanean taxututako olerki-liburuen eta ikusentzunkizunaren berri emanaz eta, beste aldetik, elkarlanean egindako lan nagusienak azalduaz. Lau izan ziren argitaratutako liburuak: Isturitzetik Tolosan barru (1969), Laino guzien azpitik eta Sasi guztien gainetik (1973) ale bikoitza eta Bide bazterrean hi eta ni kantari… (1979); bakarra ikusentzunkizuna: Hitzez, hotsez eta… (1978). Maiz liburuotako olerkiak baliatuz aparteko bi emankizunetan parte hartu zuen olerkariak: Baga, biga, higa sentikaria (1969-1972) Ez dok Amairu taldearekin eta Ikimilikiliklik
Nahiz-eta corpus gisa olerki-liburuak soilik hautatu, garrantzitsua deritzot garaiko lan osoaren azalpena emateari, liburuok testuinguru zabalagoan ulertzeko, artistak ahalik eta zehatzen zertan jardun zuen jakiteko.
Azkenik, ingurua ezagututa eta, besteen artean, olerki-liburuen ezaugarriak papereratuta, inguru horrek liburuetan izaniko eragina azalduko dut, ikerlanaren gune eta aportazioa izanen den laugarren atalean (IV). Ikuspegi kulturala baliatuko dut atal honetan, ezaugarriak honen baitan aukeratuaz. Azalpenak emateko orduan ahal den guztietan jatorrizko olerkiak ekarriko ditut, eskaneatuta, arras garrantzitsua iruditzen baitzait erreferentzia erreala edukitzea, batez ere esperimentazioaz mintzo naizela.
43 Bibliografiari dagokionez, Joxe Ramon Zubimendik bibliografia aipatzeko proposatzen duen eredua24 oinarri bezala hartu dut liburuetan eta zenbait artikuluetan. Artikulu batzuetan diot, ez denetan, zeren hiru eratakoak topatu ditut: liburuetan txertatuta dauden artikuluak, aldizkarietakoak eta egunkarietakoak. Liburuetako artikuluetan liburuak aipatzeko eredua osatzen du eta aldizkarietako artikuluetan ale zenbakia proposatzen du; bi kasu hauetan Zubimendiri jarraituko diot. Ez, ordea, egunkarietakoetan. Zergatik? Hauetan egunkariaren ale zenbakia ezagutzea zailagoa gertatu ohi delako eta nahiago izan dut data oinarritzat hartu; gainera, Zubimendik ez du bereziki egunkarietako aipuak nola egin behar diren argitzen.
JosAnton Artze 1939ko apirilaren 6an jaio zen Usurbilen. Mutiko erne eta ezinegona, hamasei urtetan oinarrizko ikasketak utzi eta Merkataritza Zuzenbide ikasketei ekin zion, aita orduantxe hil zen eta etxeko martxarekin jarraitu behar zen. Idazleak gustukoa izaten zuen bere kasa ibiltzea, irakurriaz, musika entzunaz, noizean behin idatziaz... Gauzak horrela, hogeita bat urterekin etxetik alde egin zuen, Jose Luis Zumeta lagun, vespa baten gainean eta Estokolmora iristeko asmotan. Ez zion amari baimenik eskatu, jakin baitzekien hark ez ziola emango. Jesus Mari anaiari burkoaren azpian agur eskutitza jarri zion eta beragan sinesteko eskatu. Bazuten mundua ezagutzeko gogoa, baina poetaren esanetan bizitzan aurrera ateratzeko gai zen frogatzea zen asmo nagusia, etxetik urrun bere kasa moldatu ahal zuen ikustea. Lehen geldialdia Parisen; asmoa: diru pixka bat irabazi eta Iparraldera iristeko bigarren eskuko autoa erostea.
Zumetak oroitzen du25 hiru donostiar topatu zituztela Fantziako hiiburuan: Jose Antonio Sistiaga, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose Mari Ortiz. Han ezagututako margolari iparramerikar eta europarrak ere aipatzen ditu (Cobra, Staël, Pollock, de Kooning, Chagall…) eta nola berritasun haiek
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 46 sakonki eragin zuten beragan. Giro bohemioa Parisen. Baina uste baino gaitzagoa zen irautea, zeren hamaika lanetan aritu arren (paper bilketan, klarionaz zoruan marrazten...), irabazitakoa aise xahutzen zen jaki eta ostatuarekin eta lehendik zeukaten baino diru gutxiagorekin geratzen ari ziren. Zirt edo zart egiteko beharrean, vespa berean bidea jarraitzea erabaki zuten. Iraileko hotzak Suediarako bidaia gogortu zuela oroitzen du poetak.
Estokolmon lauzpabost hilabete zeramatela, Zumetak Euskal Herrira itzuli behar izan zuen eta Artze bakarrik geratu zen. Handik Londresera joan zen, berriz motorrean, eta pare bat urtez-edo izan zen bertan. Ez omen zuen ia irakurtzen, egunerokoan asti gutxi izaki, baina zine asko ikusi bai, astean hamar bat film (Erregimenarekin ezin ikus zitekeenak). Bizitzan lehenengoz bakardadea zer zen ezagutu zuen bertan, benetako bakardadea jendetzaren erdian. Giro honetan bere olerkari sena esnatu zuen gertaera dakar Artzek gogora26:
“Egun batez, ohitura nuen amari bere urtebetetzean oparitxo bat bidaltzeko, eta urte hartan dirurik ez nuenez, olerkitxo bat idaztea pentsatu nuen. Zein olerki? Pentsatu nuen bera haritz batekin irudikatzea (...). Amari nola idatzi? Euskaraz, amak ez baitzekien ongi erdaraz... eta horrela aurkitu nuen hizkuntza, eta herria “.
Ordurarte hainbat hizkuntza zertxobait ikasteko aukera izan zuen, frantsesa Parisen, suediera Estokolmon, ingelesa Londresen... Baina etxean errotzen zuen hizkuntza aukeratu zuen azkenik: euskara. Horregatik aitortzen du hizkuntzari loturik herria aukitu izana.
Amarentzako olerkitxoa Isturitzetik Tolosan barru olerki liburuan jaso zuen, Lizarra orrialdean hain zuzen, “gure ama” izenarekin:
Olerkiaren amaieran, hizki ñimiñoz eta parentesi artean, bere esnatzearen lekuko ondokoa ipini zuen Artzek :
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 48 Beste lekutan ere izan zen poeta: Portugalen, Salamancan... Ama gaixotu zitzaien eta orduan itzuli zen sorterrira. Jesus Mari soldaduskan zegoen. JosAntonek hogeita bost urte zituela hil zen ama eta, bost urtez kanpoan ibili ostean, etxean geratzeko erabakia hartu zuen. eta sasi guztien gainetik... olerki liburu bikian, ohikoa zuen umore ironikoa baliatuz gurasoei barkamena eskatu zien, apika gazte garaiko “erokeriak” sufriarazi zituelako.
Etxeratzea (1964) aukera izan zen, erroetara itzultzeko aukera finean. Gure herriak bizi zuen egoera latzaren aurrean jarrera konprometitua hartu zuen olerkariak. Beranduago egindako elkarrizketa batean honakoa esan zuen27:
“Lan egiteko unea iritsia zen eta leku bat aukeratu beharra zegoen, herri bat, izaera bat, hizkuntza bat, elkarbizitzeko jendea. Bidegurutzera iritsitakoan bizilekua aukeratu nuen, lantokia, zergatik, zeinekin eta zertarako “.
49 II.2. Itzuleran: konpromisoa eta esperimentazioa
Artzek kanporantz begiratu zuen aldian (1959-1964) aldaketa sozial eta politiko nabarmenak gertatzen ari ziren mundu mailan, hamarkada arras berezi bati hasiera ematen ari zitzaion. Airean suma zitekeen giro “iraultzaileak” eragin zuzena izan zuen gure idazlearengan, gerora bere lanetan aurki daitezkeen ezaugarriak kontutan hartuta. Nahiz eta, jakina, aire berriok euskal “irla”ra nekez ailegatu, Espainiak Frankoren agintepean jasaten zuen diktadura zela medio. Munduan askatasuna oihukatzen zen bitartean, geurean debekua ahoak ixten saiatzen zen. Dena den, hemen ere gertakizun garrantzitsuak eman ziren, erresistentzia kultural dei dezakegunean, gerorako habeak finkatuko zituzten ekintzak.
Hortaz, lehenik mundu mailako gertaera sozio-politiko nagusiez mintzatuko naiz eta hauen aurrean emandako erantzun kontrakulturalaz. Ondoren, gure herriko egoera agertuko dut.
Kontrakulturaren ardatzak ulertzeko, ezinbestekoa da maila politiko eta sozialean garai hartan eman ziren gertaera konkretuak aipatzea. Hala izanik nagusienen aipua egingo dut, baina hauetan gehiegi geratu gabe, ez baitira azterketaren muina.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 50 Kuban 1959an Fidel Castrok, Ernesto Guevarak eta “Uztailaren 26ko mugimendua”-k Batista agintaria boteretik bidali zuten, inperialismoaren aurka eta komunismoaren izenean Kubako Iraultza gauzatuaz. Honen oihartzunean hamaika gerrilari mugimendu sortu ziren Ertamerika eta Hegoamerikako mendietan. Ez da ahaztu behar Uruguay, Txile, Mexiko eta Costa Rica zirela erregimen demokratikoa zuten herrialde bakarrak.
Mexikon gizarte ezberdintasunak gero eta nabarmenagoak zirenez, hainbat ikasle Díaz Ordaz presidentearen aurka altxatu ziren protestan. Honek 1968ko urriaren 2an hiriburuko Ttlatelolco Plazan ospatu zen manifestazio baketsua neurrigabeki zapaldu zuen; ejerzitoak 500 persona hil zituen eta beste hainbeste zauritu.
Bestalde, AEBn John Fitzgerald Kennedy presidente izendatu berriak, lehen hitzaldian “muga berri”-ez hitz egin zuen, hau da, gerra ostean gizarte berri bat sortzeaz, giza eskubideak bermatzeaz.
Martin Luther King apaiza izan zen beste mugarri bat, honek beltzen eskubideen alde borroka bakezale sutsua hasi zuelako. Geroago, indarkeria lagun zuen beste mugimendu erradikalagoa sortuko zen apaizak zuen asmo berarekin, Black Power izenekoa.
Bi aitzindariok hil zituzten: Kennedy 1963ko azaroaren 22an eta Luther King 1968ko apirilaren 4an. Mundu osoan hedatu zen nahigabea.
Asian, Kruschov Errusiako agintariari politika sozialfaxista egitea leporatu zioten, komunismoaren ardatzak berrikustea. Kubako “misilen krisia”-n elkarrizketa eta ulermena erabili zituen Kennedyrekin eta, itxuraz, Partidoak ez zion jarrera bakezalea barkatu; 1964ko urrian “Pravda” edo parlamentutik kaleratu zuten. “Muga berria”-ren beste ordezkari bat baztertuta.
51 Txinan, bestetik, Mao Zedong bere “iraultza kultural”-aren alde ari zen lanean (1966). Kruschovekin zituen harremanak puskatu zituen, aipatutako berrikusketa joerarengatik, eta bakarbidean txinatar komunismoaren garra itzaltzen joan zen, 1969an “liburu gorria” itxi arte.
Eta Vietnam. Iparraldeko altxamendu komunistak menperatzeko Kennedyk guda estrategietan jakitunak bidali zituen. Erresistentzia uste baino askoz handiagoa zen eta hurrengo presidenteak, L. B. Johnsonek, presioa gogortu zuen aurrerapen teknologikoak zibilen sarraskiak burutzeko baliatuz. Azkenik, Richard Nixon presidentearekin biolentzia zentzugabe hark bere puntu gorena lortu zuen: Diem Bien Phu hego Vietnameko agintaria akatzeko estatu golpea, gerra kimikoa eta My Laiko sarraskia (1968ko martxoan) gertatu ziren. Watergate eskandaluak Nixonen dimisioa ekarriko zuen aurrerago.
AEBn jendea kalera irteten zen gerraren amaiera eskatuaz, manifestazioetako ahotsa inoiz baino ozenagoa zen; ahaztezina da 1967ko apirilean New Yorken 100.000 pertsona bildu zirela. Protesta mugimenduok ikasle unibertsitarioen artean sortu ziren batik bat; gerra ezagutu ez zuen belaunaldi gazte honetako intelektualek munduaren beste ikuspegia zuten, korronte ideologiko berriaren hazia ereiteko baldintza egokiak zeuzkaten.
Afrikan, antzinako kolonial sistema desegiten hasi zen, 1960 aldean apurketak bere gailurra lortu zuelarik. Halere, ez zen benetako askapena, kolonialismo berri baterako iraganbidea baizik: Neokolonialismoa. Urteetan Europako herrialdeek bere beharren arabera egituratu zituzten estatuok, lehengaiak ekoizteko eta eskulan merkea eskuratzeko batik bat, eta orain ez zieten hain errez alde egiten utziko. Europar ”plangintzatik kanpo” zeuden independentzia saiakerek boikota pairatzen zuten: estatu kolpeak, barneborrokak tribuetan, lehengaien prezioen beherakada, eta abar. Lider independentista ugari desagertarazi eta hil zituzten garai hartan: Patricio Lumumba, Ben Bella, Kwame Nkrumah, Modibo Keita... Zibil ugari ere hil ziren.
Kruschov errusiar presidenteak PCUSen XX. Biltzarrean (1956) Stalinen irudiari kritika gogorrak egin zizkion. Orduan ateak ireki zitzaizkien Checoeslovaquiako berritasun nahiei eta Alejandro Dubce izendatu zuten Partiduko idazkari nagusi. Honek, halaber, komunismoaren berrikusketa proposatu zuen, “sozialismoaren askatasunaren” pentsamoldea.
Askok mesfidantzaz hartu zituzten aldaketa hauek eta PCUSeko Komite Zentralak, bildu ondoren, Checoeslovaquia mugimendu komunistarentzat mehatxua zela esan zuen, etsaiak zirela. Halere, Dubcek Yugoslaviako agintari Tito eta Errumaniako Ceaucescu bere alde izan zituen. Hauek ezin izan zuten ezer egin, “Varsoviako hitzarmen”-ean beste herri batzuk lagun (Ekialdeko Alemania, Bulgaria, Hungria eta Polonia) errusiar tankeak Pragara sartu baitziren, 1968ko abuztuan. Pragako gazte askok erresistentzia gogorra egin zuten eta “Pragako udaberria” deitutakoa sortu zen.
Parisen, 1968ko martxoaren 22an Nanterreko unibertsitatean Vietnamgo gerratearen aurkako protesta ekitaldia antolatu zuten ikasleek. Ezin sumatu zuten hark ekarriko zuena. Dekanoak polizia deitu eta sei antolatzaile atxilotu zituzten, tartean Daniel Cohn-Bendit alemaniar ezaguna. Hori dela eta, egun berean 150 ikasleek protesta areagotu zuten Irakasle Kontseiluko gela bereganatuaz. Ikasleen protestari langile mugimenduarenak jarraitu zion, baita burgesia edo klase ertainarenak ere. Batzearen arrazoiak bi ziren funtsean: seme-alabekiko elkartasuna agintarien aurrean eta lanpostu profesionalen egoera hobetzeko nahia. De
53 Gaulle jeneralak erdi eta eskuin alderdien laguntzaz hauteskundeak irabazi zituen eta polizia bortizki oldartu zitzaien manifestariei. Azkenik, De Gaullek erreferenduma galdu zuen eta Georges Pompidouk hartu zuen agintearen lekukoa. Ordurako udara zen eta badirudi oporraldiak amets eta utopiak ahaztarazi zituela. Mugimendua naturalki disolbatu bazen ere, jada mundu mailan bere zantzua utzia zuen, hau ezabaezina; horregatik “porrot ederra”z mintzo dira batzuk.
Bitxikeria: Parisko “Maiatzeko Iraultza” deitu izan dena egiatan martxoan gertatu zenez, “Martxoaren 22ko mugimendua” bezala ezagutu zen orduan (22-M laburduraz grafittietan).
Mundutik itzuli txikia egin ostean, argi dago “iraultza” zegoela airean, altxamenduak zeudela arrazoi desberdinak bide: inposatutako agintarien aurka, zaharkitutako botere egituren kontra (arrazakeria, komunismoa edota kolonialismoa), gerratearen zapalkuntzaren kontra... Hitz batean: bidegabekerien aurka bazegoen giza eskubideen aldeko kontzientzia unibertsala.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 54 gizarte teknokratak eragindako krisialdiari erantzuna izango zen, inposatutako bizimoduaren aurrean beste bideak bilatuko zituena, gizabanakoaren askatasuna ekarriko zuten bide irrazionalagoak. Roszak amerikarrak bere gizartean Kontrakultura mugimendua gaztediaren gutxiengo batek bultzatzen zuela uste zuen (unibertsitateetako giro intelektualean murgiltzen ziren gazte pribilegiatuek), eta gazte hauen inguruko heldu batzuek; beste gazte asko mugimendutik kanpo ikusten zituen orduan (1970ean): kontserbadoreak, liberalenak beste muturrean, eskola marxistetatik eratorritakoak zein militante beltzak. Roszakek denok batzeko beharra zekusan, ”Kontrakultura zelako gizarte teknokrataren atzaparretatik ihes egiteko itxaropen bakarra”.
Mario Maffik Underground deritzo mugimenduari. Honek gizakia bere izaera naturalean berreskuratu nahi omen zuen, zapaltzen zuen teknologia agortzailearen aurrean29. Funtsezko izate horren bila antzinako zibilizazioetara jo zuten kontrakulturalek edota Ekialdeko lurralde urrunetara. Adibidez, maya, azteka edota inka zibilizazioek gizabanakoen arteko harreman desberdinak proposatzen zituzten, sarritan hitzezkoak ez ziren komunikabideak erabilita (peyotl, yagé eta honddo “sakratuen” bitartez ia telepatikoa zen komunikazioa lortzen omen zuten hauek). Edo Ekialdeko zibilizazioek munduaren oso bestelako ikuspegiak zeuzkaten, irrazionalismoa ardatz: naturaren bat-batekotasuna onartzen zuten, logika eta orden-eza, Ni-a guztiarekin lotzen zuten...Yog-a, zen-a edo tao-a ziren joera nagusiak. Historian eginiko bilaketan asmoa ez omen zen aipatutako zibilizazioak ezagutzea, berbizitzea baino. Horretaz gain, Maffik mementoko gizarte manipulatzailearen aurkako kultur iraultza ere egin nahi zela dio, gizabanakoaren duintasuna errespetatuko zuena, hiritik eta industrializaziotik urrutiratu eta nekazal guneetan, naturarekin bat, garatuko zen bizimodu berria bilatzen zen.
55 Baina sistemaren kontrako borroka irabazteko Underground-ak hasieratik edukitako lau anbiguotasun gainditu behar zituela ikusten zuen Maffik:
Ezin daiteke mugimendua belaunaldien arteko borroka gisa ulertu, akats larria litzateke hau. Egia da, maila psikologiko-kulturalean gaztediak aldaketarako joera handiagoa izan dezakeela, baina maila politikoan gaztedia hala izateagatik iraultzailea dela esatea arriskutsua da. Ez dira bi mailak nahasi behar.
Benetako iraultzak kulturala izan behar du. Maffik ikusten zuen gizartearen azaleko egituran egindako aldaketak denborarekin sistemak xurgatuak izaten zirela, hasieran iraultzaile gertatzen ziren ekintzak azkenik sistemarekin elkarbizitzen amaitzen zutela. Horregatik mugimendu kontrakulturalek sistemaren egitura aldatu beharko lukete, iraunkorrak izateko.
Gizartearen barnean beste “aukerako gizartea” eraiki beharko litzateke, aukerako egitura sozial eta kulturalak batuko lituzkeen oinarri komun baten beharra zegoen, denok batera iraultza bultzatzeko. Esan bezala, sistemak xurgatuak izateko duten arriskuaren aurrean, elkarteok bizirauteko egituretan bilakatzea beharrezkoa zen.
60.ean jaiotako mugimenduak bere bidean aurrera egin ahala aldaketak izan zituen. Maffik Underground izendapena ez zuen apropos jotzen 70. hamarkadan, eta ordukoari Movement jarri zion. Bigarrenak zekarren alde nagusia, ezker joerako konpromiso politikoa zen, hau da, orduko gertaera sozialek bultzatuta amerikar gizarteko talde zapaldu eta txiroenek, gutxiengo arraza-taldeek, indarkeria-eza eta indibidualkeriak baztertu eta borroka politikoari ekin zioten, denak elkartuta. Honen adibide garbia arraza beltzaren borroka izan zen, Pantera Beltzen jarrera oldarkorrarekin. Esan daiteke, kultura mundutik arlo politikora iragan zela mugimendua, erradikalizazioa ezagutu zuela. Bakarkako jarrerak alderatu eta batuta Movementa iraultza bidean abiatu zen.
Orokortasun hauetaz aparte, artearen alorrean Undergroundak mugarriak gainditu zituela oroitzen du Maffik. Pintura, antzerkia edota zinemagintza elkarrekin nahasten ziren (John Cage-ren happeningetan bezala) eta, gainera, ikusleriaren parte hartze aktiboa ezinbestekoa gertatzen zen. Ikusleria arduradun, eragile, adierazle, sortzaile... izan zedin lortu nahi zuten, artista-ikusle mugak apurtu. Artea denona zen, ez espezializatua, eta egunerokotasunaren barnean txertatzea zen helburua.
57 Jolasa izan zitekeen ikusleriarengana gerturatzeko baliabidea, orduko artista kontrakulturalek maiz erabilia. Adibidez, ezker mugimenduetakoek jokaera hau ez zuten ulertzen, beraientzat jolasa indibidualista, nartzisista eta burgesa zelako.
Maffiren ekarrian, azkenik mass-medien garrantzia azpimarratuko dut. Bere ustetan komunikabideak funtsezkoak izan ziren mugimenduaren garapenerako, bi zeregin nagusirekin: mugimenduaren barnean informazioa hedatzeko, harremanak mantendu eta indartuaz, eta kontrainformazioa emateko, hots, sistemak gizarteari gorde edo eraldatzen zizkion datuak zuzen emateko. Underground-aren komunikabideak aukerako prentsa, irratia, telebista, komikia eta graffittia izan ziren (Parisko iraultzan hainbat paretetan mezu iraultzaileak zabaltzeko erabilia).
- Kontsumo gizartea ukatzea.
- Elkarbizitza kooperatiboa.
- Askatasun erotikoa.
- Mendebaldeko pentsamoldea orekatzen duen Ekialdekoa jaso izana.
- Droga psikodelikoak erabiltzea pertzepzioa zabaltzeko.
- Rock musikaren ekarria energia askatzaile gisa.
Ondoko ezaugarriak izango dituzte nartzisistek:
- Azkarrak, hedonistak eta irudimen handikoak dira.
- Perfekzioa bilatzen dute.
- Munduaz duten ikuspegia ezartzen dute.
- Zaila suertatzen zaie maitatzea eta maitatuak izan nahi dute. - Beren balio sistema oso aldakorra da. - Ez dute erru-sentipenik.
59 - Ingurukoen oniritzia behar dute. - Osasun-kezka gehiegizkoa daukate. - Beste zerbait izateko fantasia bizi dute. - Beren burua agertzea maite dute, keinu eta jazkeran adibidez…
Ken Goffmanek historian zehar izandako mugimendu kontrakulturalak ikertuaz ikerketa zabala egiten du32. Timothy Leavy aktibista eta Harvardeko psikologia irakaslearen hitzak bereganatuaz, Goffmanek gizarte aske batean Estatuak gizabanakoari ezin diola bere askatasun mentala lortzea galerazi esaten du, gizabanakoak bere kontzientzia bideratzeko eskubidea duelako. Hau litzateke Kontrakulturaren muina. Goffmanentzat Kontrakultura konteplaziozkoa eta barnekoa da, ez aktibista: “norbera alda dadila eta horrek uneren batean aldatuko du mundua” eta ez “aldatu mundua eta horrek zu aldatuko zaitu”. Gizakiak bere jarrera, barnekoa, aldatuz gero, ingurua aldatu ahal izango du.
Ikerlariak Kontrakultura mugimendu ugari bereizten ditu denboran eta leku ezberdinetan: arrazionalistak (Ilustrazioa esaterako), zeintzuk adimen askatasuna bilatzen zuten; arrazionalista ondorengoak (Erromantizismoa eta Surrealismoa esaterako), zeintzuk gizakiak bere buruari ezarritako mugak gainditzea bilatzen zuten; edo traszendentalak (Budismo Zen-a, Taoismoa edo Sufismoa esaterako), zeintzuk izpirituaren askatasuna bilatzen zuten.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 60 Bestalde, XX. mendean 60. hamarkadako hazia ereingo zuten beste mugimendu aurrelariak ere egon zirela argitzen du, beste “tribu” kontrakulturalak, eta hauen birpasa egiten du. Horrela, 40. hamarkadan hipsterak aipatzen ditu, bebop musikaren inguruan bildutako bohemioak, arrazakeriarik gabekoak, zuriak zein beltzak; 50.ean, berriz, beat belaunaldi ezaguna legoke, aginte ororen aurka bakarrizketa literarioan zebilena, road movietan; azkenik, 60.ean “diggers” eta hippyak zeuden, droga kontsumoan edota psikodelian oinarrituak, adimena askatzearen aldekoak. Azken hauen asmoak urrunago zihoazen, giza eskubideen askatasuna baitzen bilatutakoa, pentsamendua eta izpiritua libro egitea. Utopiak eta ametsak bultzatuta galduko zen mugimendua, idealismotik eromenera igaroaz.
Mark Kurlanskyk zehazki 1968. urtea aztertzen du33.Beretzat urte honetako altxamenduek helburu bera zuten, aipaturiko giza eskubideen kontzientzia unibertsala. Protestak bat-batean sortzen ziren, inongo antolakuntzarik gabe, agintari edota ideologia zehatzik gabe. Lau eragile ikusten ditu garai honetako manifestazioetan: giza eskubideen aldeko mugimenduaren sorrera, aurrekoaren arras desberdina zen belaunaldia, (aginte oro ukatzen zuena), munduko gerrateen aurkako jarrera eta telebistaren garrantzia (orduan nahiko berria zenez, oraindik ez zegoen hain kontrolatuta). Honek ere, Maffik bezala, komunikabideen nagusigoaz hitz egiten du, zehazkiago telebistarenaz. Telebista bidezko berrien zabalkundean bi ekarri egon omen ziren: bideo zintaren agerpena eta satelite bidezko igorpena.
61 William Burroughs kontrakulturazaleak hala baieztatzen zuen orduan:
“Edozein talde iraultzailek egin beharreko lehenengo gauza komunikabideez jabetzea da. Komunikabideak bere agintepean dituenak, herria bere gain hartuko du. Eta hau egun horrela da historikoki inoiz baino gehiago”.
Eta irudimena. Erresistentzia bakezalea izan dadin, eta ez indarkerian oinarritua, irudimen handia behar da. Kurlanskyk SNCC taldekoak (Student Nonviolent Coordinating Committee) goraipatzen ditu bere irudimenezko ekintzengatik zein ausardiarengatik. Beste askoren eredu izan omen zen iparramerikar taldea. Berkeley edota Pariseko graffittietan ipintzen zuenez: “irudimena boterera!”.
Azalpena amaitzeko, Andrés López Ibarrondo aipatuko dut, autore ezberdinak aztertu ostean mugimenduaren oso irudi zehatza ematen duelako, orain arte esandako asko laburbiltzen dituen irudi biribila. Lehenik, kontzeptua definitu aurretik zera argitzen du: ez zaiola ohiko garai eta lekuari lotu, alegia, 60.hamarkada eta AEB; alde batetik, garai honen aurreko eta ondorengo ezaugarriak ere kontutan hartzen ditu eta, bestetik, gehiago kokatzen da Europan Amerikan baino. Beraz, zabaltasun horretan honako definizioa dakar:
- Gizarte kapitalistaren printzipioen aurka, Sozialismoaren bidetik aukerak bilatzen ditu mugimenduak. Edota, haratago eginez, bi sistema hauek ukatzen ditu, eguneroko bizitzaren iraultza bilatuaz.
- Eta gizabanakoak nortasun krisia bizi du. Sistemak gizabanakoa itotzen du, bere balioak galtzen ditu, norabiderik ez du. Ondorioz:
1) Gorputzak izaera propioa du:
- Auto-jabetza eskubidea (feminismoa, homosexualitatea). Norberaren gorputza aurkitu eta askatzea (nudismoa, askatasun sexuala, desioa eta gozamena berreskuratzea eta moraltasun judu-kristaua ukatzea). - Gorputz-adierazpena. - Gorputza zaintzeko sendagailu berriak.
2) Arrazoiaren nagusigoa desagertzen da ezagutza-bide bezala:
- Errealitatea aurkitzeko beste bideak (droga, psikodelia, Ekialdeko korronteak, transzendentzia gosea). - Errealitatea adierazteko beste bideak (zientzia-fikzioa, artea). - Denboran orainak hartzen du indarra. - Erokeriaren beste ikuspegi bat (arrazoiaren aurkako jarrera gisa ulertzen da).
63 4) Gizarte-ekintza modua aldatzen da:
5) Naturarekin harreman mota berriak sortzen dira:
- Ekologismoa. - Naturalismoa. - Urbanizatzea eta lurraldetasuna. - Teknologia.
Orain ez dut puntu bakoitzean sakonduko, nire asmoa argazkia ateratzea delako (JosAnton Artzeren lana aztertzean gehiago landuko dut gaia, tesiko IV. atalean zehatz esateko).
Esandakoek Kontrakultura mugimenduaren usaina eman digute mundu mailan, baina sarreran azaldu dudanez, Euskal Herrian bizi genuen egoera oso bestelakoa zen eta, ondorioz , gure ezaugarriak bereziak izan dira.
Aurrenez 60. hamarkadaz mintzatuko naiz, hau baita sortze edo ereinaroa, ostera 70. hamarkadaz aritzeko. Aipatu berri dudanez, diktadorearen heriotzak nolabaiteko mugarria jarri zuen maila politiko eta kulturalean, bi hamarkadak desberdinduko zituena. Oroitarazten dut JosAnton Artze “Harzabal” zeneko garaia 1969tik 1979raino luzatu zela.
Euskal Herriak 50. hamarkada bukaeran sekulako garapen industriala eduki zuen, bertako diru-laguntza pribatuari eta enpresen dinamikari esker (euskal lurra estatuak bere garapen-politikatik kanpo utzi baitzuen). Probintzia bakoitzak bere garapena izan zuen, ezaugarri propioekin: adibidez, Bizkaian Bilboko portuaren inguruan untzigintza enpresa ugari sortu zen; Gipuzkoan metalurgiak izan zuen indarra, barreiatutako enpresekin; Araban, metalurgiaz gain kimika eta eraikuntzak zuten pisua; eta, azkenik, Nafarroan industria metalurgikoa batik bat Iruñea inguruan biltzen zen.
Kontua da, industriaren hazte izugarriak baserritik hirirako pausoa ekarri zuela, lan egoera hobearen bila jendeak mendialdea utzi eta hiriguneetarantz jotzen baitzuen. Baserri munduaren gainbehera gertatu zen, honek bere baitan zeuzkan balioen galerarekin, eta hiritartzeak gizarte kapitalistaren agerpena ekarri zuen, aisialdia bezalako balioekin (ordu arte pentsaezina). Hiri askotan superpopulazio arazoak izan zituzten, lurraren banaketa arazoak, eta aldi berean eraikuntzaren kalitatea oso kaxkarra izan zen, hainbeste jende hain denbora murritzean hartzeko beharrak bultzatuta.
Ez zen bertako jendea soilik mugitu, kanpotik ere sekulako jendetza etorri zen: immigrazioa. Adibide bat jartzearren, 1961-1970 tartean, gurean eskulan gehiena sartu zen garaian, 275.000 pertsona etorri ziren, euskal biztanleria guztira % 44,38 hazi zelarik.
Baserriaren hustuketarekin batera erlijio-krisia ere etorriko zen, sekularizazio prozesua. Ezaguna da baserriko giro tradizionalean Elizak jaso izan duen babes historikoa. 70. hamarkada amaieran Elizak ez zuen 50. hamarkada amaieran zuen pisua, esaterako. Hala ere, irakaskuntzak batez ere erlijiozkoa izaten jarraitzen zuen; herriko unibertsitarioen erdiak (orotara 25.000 ikasle inguru) erlijiozko hezkuntza jasotzen zuen, Deustu edo Nafarroako unibertsitateetan. Geroago, unibertsitateen irakaskuntza eskaintza zabalduko zen, lan-eskaera berriei erantzuteko, teknikari eta profesionalak sortuaz.
Bestalde, jada 1953an Elizak Erregimenarekin sinatutako Konkordatua oroitu behar da; honekin Elizak babes moral eta politikoa eman zion diktadurari, bere ondoan jarri zen. Gertaera honek kleroaren zati bat Elizaren aurka jarri zuen, esan dezadan gutxiengo ausarta. Hauetako asko euskal mundukoak ziren (urte askoz Seminarioak izan baitziren baserri munduko hainbatek goi ikasketak burutu ahal izateko aukera ), orduan frankismoaren alde egitea gure kulturaren kontra egitea baitzen. Apaiz ausartenek Elizaren boterea euskal kulturaren alde ere baliatzen zuten. Esaterako, gogora dezagun Ez dok Amairuko Julen Lekuona, orduan apaiza zena, “Eliza pobria / danontzat hobia” abesten.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 66 Hiritartzea, Erregimenarekin batzea... eta Juan San Martin idazle eta euskaltzaleak II. Kontziliotik aurrera estamentuak jasandako irekiera aipatzen du sekularizazioaren beste arrazoi bat bezala34:
“Oraingo gazteen ezkerraldeko joerak ere badu bestelako arrazoirik. Euskal kultura eta euskal literaturaren mogimenduan ari diren gazte ezkertiarrak, eskumetaren semeak dira gehienak, seminarioetatik irtenak ez direnak. Eliza hierarkia eta estadu boteretsua elkarturik urte askotako joera itsuaren ondorioz sortutako erreakzioa, egonezina da; bestetik, berriz, II. Kontzilio (1962tik ondoren) ondorenak berarekin ekarri duen erlijio krisiaren seme. Erlijioak, bere barne izan dituen aldakuntzekin, bi era nagusitara ebaki zituen joerak, mentalitatez prekontziliar eta poskontziliar direnak; bestetik, bere zentsura irekiagoa jarri zuen, honekin mila tabu erori ziren eta anitzek ordurarte entzun edo irakurri ez zituen gauzak entzutera eta irakurtzera heldu zen. Egiatzat ziren kontzeptu asko jarri zituen zalantzan, eta dudetatik sortutako kezka urduriak sakabanatzen hasi. Hemendik, askok ezkerraldera ihes egitea. Eta ez dago dudarik, honek ere lagundu zuela mentalitate irekiagoaz girotzen eta bultzatzen 64 gizaldia deitzera etorri dena”.
Irekierak askori ideia berriak ezagutzeko aukera eman zien eta, ondorioz, “ezkerraldera ihes egin” zuten. “64ko gizaldia” aipatzen du San Martinek. Aurreraxeago azalduko dut nola 1969an “Uhin berri” izeneko liburua kaleratu zuen, zeinetan konpromiso soziala bizi izan zuten poetez mintzo zen. 1964 urtearen garrantziaz ere arituko naiz, muga gisara.
Gizarte industrial eta kontsumistagorako iraganbideak aldaketa politikoak ekarri zituen. Gertaera aipagarriena ETAren sorrera izan zen, 1959an.
67 1960an Jose Antonio Agirre lehendakaria atzerrian hil zen, eta berarekin EAJ-PNVk bizi izan zuen “urrezko aroa”. ETAren esanetan, EAJ-PNVren “pasibitate eta antzutasun politikoari erantzun gisa” sortu ziren, “aktibismo eragilea” proposatuaz.
Errealitate sozio-ekonomiko berriari egokitzen zitzaion abertzaletasun modua bilatu behar zela zioten, oinarri ideologiko berriak behar zirela. Federiko Krutwig-ek erbestetik “Sarrailh de Ihartza” goitizenez idatzitako Vasconia. Estudio dialéctico de una nacionalidad (1963) izan zen orduan ETAk jarraitutako gidaliburua. Sorreran (1959-1962) “mugimendu abertzale, independentista, demokratiko eta akonfesional” bezala izendatu bazuen bere burua, aurrerago langile mugimendura gerturatu zen, frankismoaren aurka borrokatzeko langileriak izan zezakeen indarraz ohartu zelako, eta “obrero eta sozialista” ízatera igaro zen. Hirugarren munduko abertzaletasunean oinarritutako gerrillarien eredua hartu zuen, ekintza-errepresio eskemaz baliatzen dena: ekintza gerrillari baten ondorioa Estatuaren errepresioa izango da eta horrek herriari zapalduta egotearen kontzientzia emango dio.
Baina Gurutz Jauregik aitortu bezala, hirugarren munduko eskema iraultzaileak ezin balio zezakeen hain industrializaturik zegoen herriarentzat; hori omen zen ETAren drama nagusia35. Horrela, V. Asanbladan (1966) borroka armaturantz bideratu zen taldea eta “askatasun nazionalerako mugimendu sozialista” izendatu zuen bere burua. Zehazki lau frontetan banatu zen: militarra, politikoa, kulturala eta langileriarena.
Ondorioz, 1967an frankismoaren sinbolo eta eraikin ofizialen kontrako kanpaina hasi zuen ETAk eta Estatuaren errepresioa jaso zuen herriak ordainetan. Gauzak horrela, 1968ko abuztuaren 2an, Irunen, Melitón Manzanas polizia komisarioa hil zuen ETAk.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 68 Erregimenak “salbuespen egoera” ezarri zuen orduan Gipuzkoan (1968); 1967ko apirilaren 22an dagoeneko Bizkaian ezarria izan zen eta 1969ko urtarrilaren 25ean Espainia osoan ezarriko zen. Hortaz, urte haietako giroa arras nahasia zen, ikasle eta langileen protestak, poliziaren errepresioa...
Halako giroan, politikak bizimodu orokorra erabat baldintzatzen zuen eta, nola ez, kulturaren mundua. Zein egoera bizi zuen euskal kulturak garai hartan?
Ez zen giro leuna. Diktadurak euskal kulturaren adierazpide oro bere iragazitik igaroarazten zuen, alegia, zentsurak guztia kontrolatu nahi zuen. Ez zen diktaduraren lehen urteetako itxitura, baina gertutik jarraitzen zen euskal munduarekin zerikusia zuen edozer, gustukoa ez bazen zapaldu eta mugak jartzeko.
“Duela 30 urteko belaunaldiak ez balio sasoitsu ereiteari ekin, egun ezingo genuke hizkuntzan, literaturan, musikan, arte ederretan, irakaskuntzan, komunikabideetan, eta abarretan izandako aurrerakuntza izugarriaz gozatu”.
Arlo ugaritan erein ziren haziak.
Euskarari dagokionez, gerra ondoan batasunerako saiakerak ugariak izan ziren, gipuzkera edota lapurteran oinarritutakoak batik bat (R. M. Azkue, J. Zaitegi, J. Etxaide, F. Krutwig, L. Villasante, E. Erkiaga...). Zaharrenez gain, idazle gazteenek ere ilusioz heldu zioten proiektuari. Bilkuren artean erabakigarriena Arantzazuko Santutegian 1968ko urriaren 3tik 5era egin zena dugu, honetan egungo euskara batuaren zutabe nagusiak finkatu zirelako. Ez zen nahikoa euskal lurretan barrena elkar ulertzea, euskara batua bizitzaren arlo orotara zabaldu behar zen. Beste alde batetik, hiritartze-prozesuak baserri giroa kaltetzean, euskara ere kaltetu zuen. Hiri handietako inmigranteek ez zekiten euskaraz eta bertaratutako askok ere hura mintzatzeko ohitura galduko zuten. Euskara ahultzen hasi zen eta abertzaletasun era berriaren zutabe bilakatu zen. Euskara Batuaren sorrerarako bilkura Arantzazun izan zela aipatu dut oraintxe. Horren harian komentatuko dut gure herriko Elizak euskararen aldeko jokaera izan zuela oro har, esan bezala apaiz asko baserri mundutik baitzetozen, bertako kulturatik. Jokaera hau nabarmena izan zen 1968an Gobernadore Zibilek ikastolak legeztatu ala ixteko manua eman zutenean; Elizak ikastolei bere babesa eman zien eta baldintzak ere jarri zituen.
Gerra aurrean izan ziren ikastola gutxi batzuk, Elbira Zipitria edo Julita Berrojalbiz bezalako andereño ausartei esker. Baina 60. hamarkada arte ez zen ikastolen mugimendua finkatu eta indartuko. Datuak ematearren, 1960. urtean hiru ikastola zeuden soilik; 1965ean, jada, hamazazpi ziren; eta 1975ean, ehun eta hirurogeita sei izatera heldu ziren. Aurrerapauso ikaragarri hau herriaren konpromiso eta babesari zor zitzaion batik bat, irakasleen lan eskergari zein banakako eta enpresa batzuen diru-laguntzari,
Ikastolak baino beranduxeago, 1966ko urtarrilaren 28an, Euskaltzaindiak alfabetizazio-kanpainak egiteko proposamena luzatu zien Rikardo Arregi, Juan San Martin, Iñaki Beobide eta Mikel Lasari. Helburu bikoitza izanen zuten kanpaina hauek: euskaldunak alfabetatzea (euskara batua jaio berria baitzen) eta erdaldunak euskalduntzea37. Hasieran irakasleek sortutako taldetxoak zeuden, baina batez ere Rikardo Arregiren gidaritzapean mugimendua indartu zen eta aurrerago euskara ikasteko metodoak ere argitaratzen hasi ziren: Euskera Irrati bidez (Jon Oñatibia, 1965) edo Euskera, ire laguna! (Patxi Altuna, 1967). Dena dela, euskarazko Unibertsitate bat ez izateak garaiko kultur-sorkuntza lana dezente mugatzen zuen.
Aldizkari eta egunkarietan, Zeruko Argia eta Anaitasunak izan zuten garrantzi berezia, bata gipuzkoarra eta bestea bizkaitarra. Lehena, erlijioaldizkaria izaki, 1963an bihurtu zen astekari eta garaiko kulturaren erreferente izan zen, idazle ugarik bertan parte hartzen zutelarik, zaharrek eta gazteek. Bigarrenak, aurrekoak baino ibilbide irregular eta aldakorragoaz (1953-1982), 70. hamarkadan ezagutu zuen bere “urrezko aroa”, euskarazko argitalpen nagusia izan baitzen. Gainerako guztien antzera, zentsuraren guraize zorrotzak pairatu behar izan zituzten hauek, zeintzuk hainbat berri modu zehatzean ematea galerazten zieten, era orokorrean eta itzulinguruka ematera behartuaz. Jakina da, zentsurak ofiziala ez zen hizkuntza edota ideologia orori egiten ziola itzal, gure kasuan euskal usaina zuen edozeri (aurrerago ikusiko dugunez, baita gure poetaren lanei ere ).
71 Aipamena merezi duten beste aldizkariak: kultura munduan, Jokin Zaitegiren Euzko Gogoa edo RSAPen Egan; literaturan, Jon Mirande eta Txomin Peillenen Igela. Euskaldun heterodoxoaren aldizkaria (1962-1963); hizkuntzalaritzari dagokionez, Euskaltzaindiaren Euskera, Koldo Mitxelenaren ASJU ( Anuario del Seminario Julio de Urquijo ) edota Iruñako Principe de Vianaren Fontes linguae vasconum; eta bukatzeko, Jakin hilabetekaria, zeinetan gizarte zientzia eta humanismoaren eremuko lan interesgarriak kaleratzen ziren.
Ahozkotasunaz edo bertsolaritzaz ari garela, 60. hamarkadan sekulako berpizkundea ezagutu zuen honek, lehiaketek eta bertso-liburuek egin zutelarik zilegi aipatu bulkada.
Gerra ondoko lehen urteetan ezin zen inongo lehiaketarik ospatu. Alfontso Irigoien suspertzailearen eskutik, lehen txapelketa 1960ko abenduan ospatu zen, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, irabazle “Basarri” eta bigarren “Uztapide”. Honen ostean beste batzuk etorriko ziren. Zentsura ere kantaldiotan izaten zen ezkutuan, ikusleriaren artean nahastuta, bertsolerroak jasotzen baitzituzten paperean.
Artzek bertsolari hauetako batzuen aipamenak dakartza beren liburuetan eta garbia da euskal ahozko literaturaren tradizioak beragan izandako eragina.
Estetikaren munduan gertuxeago, antzerkigintza zein zinemagintzaz mintzatuko naiz orain.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 72 Idazle, antzezle eta zuzendariei dagokienez, garaiko azpiegitura erabat amateura zen. Gainera, zentsurak ez zion arreta berezirik ipintzen, ez zuelako jende gehiegi erakartzen.
Iparraldean antzerki taldeak Elizaren inguruan biltzen ziren, txikiak ziren baina oso aktiboak; adibidez, Zuberoan Pastoral eta Maskaradek loraldia ezagutu zuten. Hegoaldean, zutik zirauen gerra aurreko talde bakarra Iztunde-Eskola zen. 1953an berau Toribio Altzagaren eskuetatik Maria Dolores Agirreren eskuetara iragan zen, era xume baina eraginkorrez erreferente bihurtzeraino. 1960an, euskal antzerkigintza berritzeko asmoz eta Iztunde-Eskolari aukera bezala, Jarrai antzerki taldea sortu zen Donostian, Iñaki Beobideren zuzendaritzapean.
“Garai hartan Donostian bazeuden bi antzerki talde euskaraz antzezten zutenak. Batetik, Euskal Iztundea zeritzana, Maria Dolores Agirrek zuzentzen zuen taldea eta Donostiako Udalak lagunduta aritzen zena; horren parean, bestetik, gauzak beste era batera egin nahian sortu zen Jarrai taldea. Beste antzerki mota bat jendeari hurbildu ahal izateko, itzulpenera jotzen genuen askotan, eta garai hartan zeresan handia eman zuten antzezlanak egiten ziren”.
73 Lehenengoek autore klasikoak zerabiltzaten eta bigarrenek, gazteenek, modernotasun bideak aztertzen zituzten, atzerriko antzerkiak taularatuaz. Euskal antzerkigileen artean Antonio Maria Labaien eta Gabriel Aresti dira aipatzekoak. Bestalde, Jarrai taldeaz gaindi, baziren joera berritzaileko beste antzerki taldeak ere, ez hain ezagunak, Goaz edo Geroa esaterako.
Antzerkian ez bezala, zinemagintzan edota telebistan zentsurak bere indarra erabiltzen zuen. Euskal zinemagintzaren hasieran, azpiegiturarik ez zegoenez, lan-egitasmo xumeak burutu ziren; adibidez, Basterretxea eta Larrukertek Pelotari (1963) eta Alquézar (1964) laburmetraiak egin zituzten.
Pelotari filmak euskal pilotaren ikuspegi ezberdina ematen zuen, angelu okertuak, kolore deigarriak... apika Oteizak hainbestetan aipatutako frontoi “metaforikoak” gogoan (Ez dok Amairuren lehen ekitaldien amaieran eman ohi zen filma). Alquézar filmak, bestetik, izen bereko Aragoiko herrian Aste Santuak nola ospatzen zituzten agertzen zuen, paisaiaren edertasuna, karriken xarma, sinistunen emozioa... Lanokin trebatu ondoren, erronka handiago bat piztu zitzaion Basterretxea-Larrukert bikoteari: Euskal Herriko izaera eta bizitza islatuko zuen ordu eta erdiko filma sortu nahi zuten. Orduko zapalkuntza zela-bide, ezinezkoa zen inongo diru-laguntza publikorik eskuratzea, horregatik bazkidetza bidezko kudeaketa erabaki zen. Berriz ere konpromisoa eta kontzientzia lagun, 2200 bazkide lortu zituen egitasmoak. Bi urtetan euskal lurretatik hara eta hona ibili eta gero, Ama Lur film ospetsua osatu zuten, gure kulturako hainbat irudien lekukotasunekin. Zentsura igarotzeko moldaketak egin ostean, 1968ko uztailean Donostiako zinemaldian estreinatu zuten, lehiaketatik kanpo eta arrakasta itzelaz.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 74 Zoritxarrez, saiakera hauek guztiek ez zuten jarraipenik izan, 1968-1970 urte bitarteko giro politiko nahasiak euskal zinemagintzaren garapena oztopatu baitzuen.
Liburugintzan oro har eta, noski, literaturan, hamarkada oparoa izan zen 60.ekoa. 50. hamarkadako lehortearen ondoren (esaterako, 1950ean hamasei liburu besterik ez zen kaleratu, edota 1958an hogeita zortzi), euskal liburugintzari bide emankorragoak zabaldu zitzaizkion, argitaletxe berriei esker, besteak beste. Adibidez, Itxaropena argitaletxeak Kuliska sortaren bitartez idazle zahar eta gazteak ezagutarazi zituen; Estornes-Lasa anaien Auñamendi etxeak, batez ere euskal gaiko liburuak kaleratzen zituen gazteleraz; Antonio Zabalaren Auspoa aipatu dut, ahozkotasunarekin lotutako lanekin; edota hamarkada amaieran idazle gazteen aldetik sortutako Lur argitaletxea.
75 Euskal poesia modernorantz lehen aurrerapausoak Jon Mirande idazle zuberotar-paristarrak eman zituen. Moraltasunaren zutabe nagusiak astindu zituen Kristautasuna eta bere sinboloak arbuiatuz, “itsuskeriaren estetika” aldarrikatu zuen, ironia eta satira bitarteko. Baudelaire eta Poe zituen iturri, baita Nietzscheren “izpiritu heroikoa” ere. Europako aire berriak ekarri omen zituen gure literaturara bere Kristautasunaren aurkako jarreraz eta ikuspegi horrek aurkari ugari ekarri zizkion. Arestian aipatu dut bere herrikide Txomin Peillenekin batera Igela. Euskaldun heterodoxoaren aldizkaria (1962-1963) kaleratu zuela. Olerkigintzan jardun zuen funtsean, nahiz eta 1970ean, Gabriel Aresti olerkariaren laguntzaz, bere eleberri bakar eta polemikoak argia ikusi: Haur besoetakoa.
Gabriel Aresti ere aipatu dudanez, noan berarekin. Azken ikerketa baten arabera39 hiruzpalau aldi bereiz daitezke Arestiren lanean: Bizkaitarra argitaratu zuenekoa (1959-1960), Maldan behera idatzi zuenekoa (1959), Zuzenbide debekatua nagusitzen den iraganbide-aldia (1961) eta “harriaren hirukoa” deitu izan dena idatzi zuen azken aldia (Harri eta herri (1964), Euskal Harria (1967) eta Harrizko herri hau (1970)).
Lehen aldian bizipen biografiko eta pertsonalak abiabide bertsolaritza eta herri lirikaren tajukera erabili zituen, “euskara klasiko eta kultotik ahozko bizkaiera herrikoi batera iraganez” (Ibon Sarasolaren esanetan).
Bigarren aldi arras ezagunean Maldan behera idatzi zuen, Euskaltzaindiaren “Loramendi Saria”-ren garaile (1959). Unamunoren poesia, T. S. Elioten olerkiak eta Nietzsche-ren Zaratustraren eraginpean sinbolismoz beteriko olerki luze eta egituratua idatzi zuen (1904 bertso bi zatitan banatuta). Joanes protagonistak salbatzailearen mitoa adierazi nahiko luke (Bibliarekin paralelismoa garbia izanik), mendi gailurretik jeitsi eta herriarengana gerturatzen den salbatzailea; kontua da herriak ez duela
Iraganbidetzat har daitekeen aroan, formalki Maldan behera poematik hurbil dagoen Zuzenbide debekatua sortu zuen, nahiz eta gai aldetik poesia sozialera gerturatu, konpromiso politiko argiagoa azaldu. Aldi honetan ere idatzi eta argitaratuak dira: 200 puntu, Ezkutu banatan saltzeko bertsoak eta Dukat banatan saltzeko bertsoak.
Azkenik, jakitun batzuen ustez (Ibon Sarasola, esaterako) Maldan behera poema luzearekin pairatutako porrota zela-medio, Gabriel Arestik bere olerkigintza berplanteatu zuen eta gizartearekiko konpromisoak “harriaren hirukoa” idaztera eraman zuen, honekin herri mailan sekulako arrakasta erdietsi zuelarik. “Harria”-k egoera politiko latzaren aurrean “erresistentzia” edo “gogortasuna” adieraziko luke; bestalde, gure kulturarekin antzinatik oso loturik dagoen materiala litzateke. Bide batez, esan dezadan orduko giro sozial nahasian hainbat idazlek hautatu zuela poesia sozialaren bidea, Arestik bazuela testuinguru bat; geurean Blas de Otero, Gabriel Celaya edo Ángela Figueroa dira aipagarrienak edo ozeanoaz bestalde, León Felipe, César Vallejo, Pablo Neruda... izenda daitezke. Bertakoen artean Blas de Otero poeta bilbotarrak izan zuen Arestirengan eragin handiena. Oteroren ustez, poeta eta gizona bat dira, gutxiengoen “balizko dorre”tik jaitsi eta gehiengo zabalarekin bat egin behar du. Poeta herriaren ahotsa denez, honek jasaten dituen injustiziak salatzen ditu bere hitzaren bidez, ez da jada lirikotasun hutsean galtzen. Poesia gizartea etorkizun hobera lerratzeko tresna edo baliabidea izanen da: “poesia mailu bat da”. Modu berean Arestik poetak herriaren “profeta” izan behar zuela pentsatzen zuen. Hori dela-eta, bere lanaren aldi sozialeko idazkera garbia eta ulergarria izan zen, herriarengatik eta herriarentzat. Liburuetan ikasitako euskara landu zuen, xamurtu eta erraztu, edonork uler zezan. Koldo Izagirrek euskara batuaren kalitatea, neurri batean, Arestik hizkuntzari emandako
77 trataerari zor diogula dio40:“Arestik euskara ikasi behar izanari esker daukagu egun euskara estandar bat. Aurreraxeago dio “liburuetatik datorren aurreneko euskal idazlea dela”, euskal literaturan izan baitzuen hizkuntza lantzeko abiapuntua. Koldo Izagirrek Arestiren euskara goraipatzen duen gisan, denboran atzerago Koldo Mitxelenak esaten zuen Maldan behera euskara batuaz idatzi den lehengo obra izan zela41. Gainera, jakina da Euskaltzaindiak 1968an Arantzazun ospatu zuen Biltzar arras ezagunean, Koldo Mitxelena eta Gabriel Arestik euskara batuaren auzian jarrera bera izan zutela, bereziki “h”-aren ortografia arauei dagokionean.
Harri eta herri izan zen “hirukoa”-ren liburu arrakastatsuena (1962an jada idatzia zegoen eta 1964 arte ez zuen argia ikusi). Eguneroko bizipenak abiabide dena zen olerkigai eta espresioan bertso libreak indarra hartu zuen. Lehenengo liburuaren arrakasta ostean, Euskal Harria-k zentsura latza jasan zuen, ehun eta hogei olerkitatik hirurogeita hamar soilik argitaratu ahal izan baitziren (1986 urte arte ez zuen argitaratze osoa ezagutu). Eta azken liburuan, Harrizko Herri Hau, bigarrenean zentsuratutako hainbat olerki ezagutzera eman zituen Arestik , hori-dela eta nahiko anakronikoa gertatzen da. Arestian “Harria”-ren sinbolismoaz mintzatu naiz. Honek Frankismopeko “erresistentzia” adierazteaz gain, aldi berean Jorge Oteizari keinu bezala ere uler daiteke, zehazki garai hartantxe euskal kulturaren bazterrak astindu zituen Quosque tandem...! (1963) liburuari, bertan ertilariak euskal artearen jatorria neolitiko garaiko harrespiletan bilatzen baitzuen. Hain zuzen Harri eta herri lehen liburuan “Profeta bati (Jurgi Oteitzari azaldu nahirik)” olerkia aurkitzen dugu. Olerki luzexkan gauza ugari aipatzen ditu: Oteizaren eskultura ulergaitza zaiola, Arantzazuko apostoluak, olerkariaren bakardadea, poeta prestu eta doilorraren arteko bereizkuntza, bere poesia ulerkor eta merkea dela, Euskal Herriko egoera... Arestik aitortzen du Oteiza ez duela
“Ez du ezagutzen, baina, hala ere, badu berarekin atxikimendu bat: fariseuen – hain zuzen bere eskulturak jartzea debekatu dutenen - aurka agertuko da Aresti, eta horretan da euren arteko lotura”.
“(...) usadioa ukatu gabe berritzaile izatearen dohaina, edo, hobe esan, usadioaren funts politikoa eguneratzearena.
Gogora dezagun, JosAnton Artze 1964ean itzuli zela Euskal Herrira Europako bidaiatik eta, hain zuzen, urte hau jotzen dute batzuk gure kulturaren zabaltze urtetzat. Felix Maraña ikerlariak urte honetan erregimenak “25 urte bakean” izendaturiko urtemuga ospatzen zuela gogoratzen du44, ondorioz “Elkarbizitza Lege-proiektua” onartu zuelarik. Lege honek kultura munduari bideak zabaldu omen zizkion, zertxobait, argitaletxe eta egitasmo berriei ateak zabalduaz. Marañak legeaz gain urte honek ekarri zituen beste funtsezko gertakizunak dakartza bere artikuluan, orduan Ibon
79 Sarasolak idatzitako hitzak berreskuratuaz45:
“1964 urtean gerra aurreko euskal abertzaletasunaren ideiek proposamen berrietarantz bira egiten dute. Ondorioz, ikuspegi literario eta kulturalak bere historian izandako iraultzarik garrantzitsuena jasaten du. Gainera, 1964an kaleratu zen Harri eta herri eta Baionako bilkuran idazleek euskararekiko sentsibilitatea adierazi zuten, euskara kultur-hizkuntza bilakatzekoa”.
Gauzak horrela, 60. hamarkadan munduko egoera zein Euskal Herrikoa ezagutu ondoren, baiezta daiteke geurean Kontrakultura mugimenduak ez zuela neurri berean eragin. Munduan zabaltzen ari zen aire freskoak ezin zuen euskal lurretara sartu, diktadurak ateak itxita zeuzkanez. Hala ere, zirrikituren batetik aire kolpe txikiak barneratu ziren.
“1968 urtea Frantziako Maiatzean amaitu zen Iraultza gozagarrien erreferentzia urtea da. Utopien porrot ederrak, aitzitik, ez zuen parekotasunik eduki Euskadin. Egiazki, ez zuen inolako oihartzunik izan, nahiz eta inguruko gizarteetan islatu. Eta nahiz iraultza haien aldekoak suertatu, Euskal gazte unibertsitarien zein intelektualen kezkek beste norabidea zeukaten.
“Errepika ezina den urte horretan Euskadik ere bere “68ko Maiatza” bizi zuen, baina hau nahiko berezia eta narratsa izan zen, bizi behar izan genituen gertakizunak bereziak eta narratsak izan baitziren. Ilusio urte honetan, dohain nabarien eztandaren ondoan, sakrifizioa edota eskuzabaltasuna esaterako, akats eta gabeziak azaleratzen hasi ziren gure gizartean, tolerantziarik eza eta egozentrismoa esaterako”.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 80 Jauregiri arras narratsa iruditzen zaio gure “Maiatza”, desberdina, eta alde onak zein txarrak ikusten dizkio: zapalkuntzak eragindako konpromiso eta erresistentzia eskuzabalaren alboan, tolerantzia eza dakusa. Berarentzat oraindik goiz da urte haietako ondorio garbiak ateratzeko.
Eta berriz Jon Kortazar ekarriaz; honek ere garbi baieztatzen du gurean krisialdiaren zantzuak oso bestelakoak izan zirela, bi ezaugarrirekin48 :
Abertzaletasun kontzeptua berreraikitzen dugu diktadorearen kontra eta gurean Elizak krisi bikoitza bizi duelako: sekularizazioa, seminarioak hustutzen baitira bokazioa galduta, eta beste Eliza mota baten aldarrikapena (oroitu Julen Lekuonaren “Eliza pobria”). Gauzak horrela, Kortazarrek irizten dio Artzek zerikusi handiagoa duela Europako krisialdiarekin Euskal Herrikoarekin baino (nahiz eta bere mezua euskal egoerari oso loturik egon). Bi datu ematen ditu esandakoaren erakusgarri49:
Eta hamarkada bereziarekin bukatzeko, Jose Luis Lizundia Askondo euskaltzainak Jose Mari Satrustegiren omenez egindako hitzaldia ekarriko dut50. Garaiko azterketa zorrotza egin eta gero, bere ustetan honen ezaugarri orokorrak izan zirenak ematen ditu, erabat apropos. Hona:
Diktadurak azken urteetan zabaldu zituen “zirrikituen” aipamena egiten du, hala nola, 1964ko prentsa legea, urte bereko elkarteak legeztatzeko legea, “texto refundido” delakoa irakaskuntzan... Euskal kulturgintza arnasbide hauetaz guztietaz ederki baliatu zela dio, posibletasuna bere egin zuela.
Gerra aurrean kultura baserri giroan garatzen bazen, industrializazioaren eraginez bizitza hirietan gauzatuko da. Testuingurua aldatu da: ikastolak, kantaldiak, prentsa eta elkarte mundua...
Euskalgintzaren eta herriaren alde lan egiten zutenek beraien artean zeukaten interkomunikazioaz ari da, elkarren eskutik ibiltzeaz.
Maila ideologikoan euskaltzale guztiek batuta lan egiten zuten, diktadura zen etsai bakarraren aurka.
Nire ustez batasuna izan zen ezaugarririk bereziena, bakoitzak bere arloan lan egiten zuen baina gero denek elkarturik. Honi lotuta, garaian hain ohiko izan ziren jaialdi, Kultur Aste edo Hamabostaldiak aipatuko ditut azaletik. Hauek herrietako jai edo ospakizunen inguruan antolatzen ziren normalki eta bertan kantaldiak, dantzaldiak, antzerkiak, erakusketak... egin ohi ziren egunetan zehar. Hasieran egun bakarrekoak ziren baina, arrakasta ikusita, luzatu eta garatu zituzten. Orduko partaide batzuk oroituaz: Jarrai antzerki taldea, Juan Antonio “Urbeltz”en inguruan Argia, Goizaldi edo Folklore 21 dantza taldeak, Zur-ots poeten bilkura, Gaur eskultoremargolariak, Ez dok Amairu, eta abar.
Lehen Euskal Astea Usurbilen ospatu zen Udarregi bertsolariaren omenez, 1966ko maiatzean. Bigarrena, berriz, JosAnton Artze antolatzaile, aholkulari eta bultzatzaile zuena, Zaldibian egin zen, 1967an, eta Juan Inazio Iztuetari eskainia. JosAnton berak ekitaldi hura emozioz oroitzen du Jesus Mari anaiaren liburuan, bereziki txalaparta jo zutenekoa; zer hobeto, protagonistaren hitzak jasotzea baino51:
“Zaldibiako aste horretan Euskal artisten Eskolakoek parte hartu zuten elkarrekin lehenengoz: han izan ziren Argia dantza taldea, Ez dok Amairu, Jarrai antzerki taldea eta Gaur pintore eta eskultoreena. Liburu eta diskoen azoka ere izan zen. Iturengo joaldunak lehenengoz etorri ziren Gipuzkoara. Txalapartariek azken egunean hartu zuten parte, eta han ziren Jesus eta JosAnton ere. “Lau edo bost txalapartari bikote bildu ginen, eta herria inguratzen zuten mendi tontorrean jarri, bakoitza bere tontorrean”, oroitu du
Giro berezia, euskal erroak airean eta sinbiosia. Lehen aldiz Euskal Eskolakoak eta lehenengoz ere zanpantzarrak; handik aurrera asko izan ziren.
Hamarkada gertaera politiko eta sozial indartsuarekin hasi zen, Burgoseko Epaiketa ezagunarekin. Abenduan Epaimahai militar batek hamasei ETAkide jujatu zituen, bederatziri heriotz-zigorra ezarri zien eta gainerakoei 518 urtetako gartzela. Berehala hasi ziren protestak kaleetan, greba zein manifestazioak, komunikabideek eztanda egin zuten... Erregimenak “salbuespen egoera” ezarri zuen herrian, gerora Estatu osora zabaldutakoa, eta indar-erakustaldiak egin zituen. Baina kanpoaldean ere entzun ziren protesta ahotsak eta Nazioarteko presioari esker, abenduaren 30ean Frankok heriotz-zigorrak kendu zituen. Ordutik aurrera Erregimenak indarra galdu omen zuen.
Epaiketak herriaren askatasun egarria areagotu zuen, kontzientzia politikoa piztu zuen, eta kanpoaldeko babesa jasotzean diktaduraren aurkako kolpea izan zen. Juan Pablo Fusik dioenez52:
“Burgoseko Epaiketak benetako inflexio-puntua jarri zuen: eskualdean frankismoak izan zezakeen goraldi politikoaren amaiera ekarri zuelako”.
Hauek lirateke hamarkadaren lehen aldia markatu zuten gertakari edo mugarriak. 60.ean hasitako ereiteak diktadorea hil bitartean jarraitu zuen, baina nik esango nuke “borroka politikoa” areagotu zela, edota bereziki ezker abertzalearen politikak guztia “kutsatzen” zuela. Hilzorian zegoen Erregimenak bere “azken kolpeak” eman nahi zituen, baina herriak askatasunaren atea gertu zekusan eta gogor erantzuten zion errepresioari. Beraz, lehen bosturtekoan etsai beraren aurkako elkartasun borrokak iraun zuen, askatasun grinak; baina bigarrenean gauzak asko aldatu ziren trantsizioaren eta giro politiko berriaren etorrerarekin.
Jakina denez, Franco hil ondorengo lehen hilabeteetan Arias-Navarrok segitu zuen presidente, baina aldaketari aurre egin ezinik, 1976 hasieran kargua utzi zuen. Orduan, erregeak Adolfo Suárez, UCD partidukoa jarri zuen. Espainiako lehen hauteskunde demokratikoak irabazi zituen gerora Suárezek, gehiengo nabarmenaz.
Herria txoratzen zegoen, hainbeste urteetako zapalkuntza ondoren azkenean askatasuna ailegatzen ari zen. Honen adierazle izan ziren beste gertakariak: 24 orduak Euskaraz jaialdi erraldoia Donostiako Belodromoan (1976), ikurrinaren legeztatzea Hego Euskal Herrian (1977), preso politikoei amnistia ematea (1977), Bai Euskarari jaialdia Euskaltzaindiaren eskutik (1978)... eta Gernikako Autonomi Estatutua-ren onarpena Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat, baita Euskal Autonomi Erkidegoaren sorrera ere (1979).
Horrela, bigarren bosturtekoan maila politikoan emandako aldaketa hauek guztiek, oso garrantzitsuak eta azkarrak, kulturgintzaren munduan eragin zuzena izan zuten. Joxe Ramón Etxebarria kazetariak aitortzen duenez53:
“Nahastuta zegoen erabat militantzia politikoa eta militantzia kulturala”.
Adibidez, ohikoa zen kantaldietan ikurrinaren presentzia, euskaltzale eta abertzale izatea nahasten zen. Hori dela-eta, aurreko hamarkadan ibilbide kulturala hasi zuten kantari asko egoera berriaren aurrean “ixilik” geratu ziren (azalduko dudanez tartean Ez dok Amairu taldea, 1972an agortua).
Politikaren indarrak ordu arteko batasuna puskatzea ekarri zuen.
Aipagarria da Elebitasunaren Dekretua. Askoren dinez, Dekretu honen ondorioz bereizketa iritsi zen euskalgintzaren mundura, onerako izan beharrean txarrerako izan zen. Hauteskunde demokratikoak eta gero, erakundetze-prozesua hasi zen, arlo ezberdinetan taldeak sortzen hasi ziren. Erakunde gehienen atzean talde politikoak kokatu omen ziren, eta hortik aipatutako bereizketa. Adibide argiagoa ipintzearren, aipatu berri dudan artikuluan Joxe Ramón Etxeberriak garaiko prentsa munduan gertatutakoak dakartza gogora54:
“70eko hamarkadako azken urteak borroka urteak bezala ikusten ditut. “Zeruko Argia”k eta “Anaitasuna”k krisi sakona izan zuten. “Anaitasuna”k desagertze bidean amaitu zuen hamarkada eta, azkenik, 80ko hamarkadaren hasieran desagertu zen. Aldizkaria azken urteetan Iker taldeak argitaratzen zuen eta ni arduratzen nintzen horretaz. Guretzat elebitasunaren sarrera oso kaltegarria izan zen. Baina ez “Egin” eta “Deia” sortu zirelako bakarrik. Astekari mordoa sortu zen orduan: “Punto y Hora”, “Herria”, “Garaia”, “Ere”...
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 86 Guk horiek “elebidun” deituta ere azkenean erdaldundu egingo zirela eta bide egokia hori ez zela pentsatzen genuen. Euskara hutsezko aldizkarien aldeko apustua egin genuen eta denborak arrazoia eman zigun: aldizkari horiek denak desagertu egin ziren. Gaur egun geratzen den bakarra euskara hutsezko apustua egin zuena da: “Argia” ”.
Euskara hutsezko gehienak desagertu eta elebidunak sortu, giro politikoaren islak, garaia igarotakoan desagertu zirenak. Egia esan, aipatutako egunkari-aldizkariak begiratzea besterik ez dago, langileen mugimenduen, ekitaldi politikoek... orduan zeukaten zamaz ohartzeko. Diseinua ere aldatua zen, “erasotzaileagoa”, orduko Cambioren modura - oroitzen du Garmendiak.
Erakundetzeak profesionalizazioa ere ekarri zuen arlo askotan, kulturgintzan profesional izatea eta poliki-poliki aurreko hamarkadako elkartasun sentipena desagertzen joan zen, bakoitzak bere aldetik egiten zuen lan. Militantziatik profesionalizaziora.
“Hamarkadako lehen partean askatasun egarria nagusitu zen eta hamarkada bukaera emaitzak lortzeko garaia izan zen, ikastolak legeztatu, gau eskolak, klandestinitatetik egitura batzuetara pasa (... ). Hamarkada hasierako solidaritate garaiaren ordez, kontraposizioz amaierako sektarismoa eta eszisioa jarriko nuke. Alderdi edo talde politikoetatik, zatiketa hura gizarte osora zabaldu zen. Lehen etsai bakarra zegoen eta hori faltatakoan gauzak zaildu egin ziren”.
Arestik “profeta” deitu zuen, Mitxelenak “akullatzaile”... argi dago Jorge Oteizarik gabe garai hartako ingurune kulturala ez zela izango izan zena. Orduko mugimendu desberdinen batasun-eragile bezala aritu zen lanean, berak Kultur Fronte deitu zuenaren aitzindaria izan zen eta maila ideologikoan hainbat zutabe ipini zituen. Koldo Mitxelena handiak hala deskribatzen zuen Quosque tandem...! liburu-enblematikoaren kaleratze urtean55:
“Orrelako akullatzaile baten premian geunden, gure buruari ederretsiz lizunduko ezpagiñan. Aruntzago, gorago, bulkatu nai ginduzke, eta bultzada gogorren bearrean gara lozorrotik irten eta norabait mugitzeko. Argi eta garbi mintzatzea –gerta ala gerta- zer den ere erakusten digu eta ezta ori irakaspen makala izkuntza gogoeten estalki biurtu dugun frankorentzat...”.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 88 1957an Sao Paulon ospatutako IV. Eskulturaren Nazioarteko Biurtekoan lehenbiziko saria eskuratu zuen bere “Proposamen esperimentala” obrarekin, horrela bere lana mundu mailan ezagutzera emanaz. Onarpen erraldoiaren ostean Oteizak hartutako erabakia nahiko harrigarria suertatu zen, berak egindako makina bat gauzen antzera: 1959an eskultura utzi zuen.
Esperimentazio artistikoaren aroa amaitutzat ematen zuen, bere mementoan Kandinsky, Malevich edota Mondrianik egin bezala eta orain herriaren behar estetikoen alde lan egiteko unea zuen. Jorge Oteiza berak bilakaera natural modura azaldu zuen eskultore lanaren bukaera57:
“Artea hasi bezala amaitzen da. Baina alderantziz. Gauzak hasi ziren modura bukatzen dira. Baina hasieran mintzatua eta adierazgarria zena, ixila eta jasotzekoa izango da gero. Hasierako teknika espazioaren osatzearena da. Artistak espazioa oinarritzat hartu eta bertan gauzak jartzen ditu. Bukaeran, artistak espazioa hustuko du, gauzak kenduaz edo gauzen alderdi tenporalsubjektiboena agertuaz, denborak landu eta gizakian zein errealitatean uzten duen funtsa agertuaz”.
Eskuzabaltasuna ageri da erabakian, erabat arrakastatsua izan zitekeen ibilbide pertsonala alderatu eta konpromisoa lagun herriaren beharrekin bat egin baitzuen, bere ustetan artistak eginbehar soziala baitzuen helburu: artearekin jasotako hezkuntza artistikoa gainerokoei, herriari, igortzea, gizaki berri eta hobeago bat sortzeko. Hain zuzen, 1958an utzi zuen Madril behin betirako Euskal Herrian sustraitzeko, hainbeste urtez bizitoki izan zuen Irungo Iparralde Ibilbidean. Bertan lekutu zen herriaren alde lan egiteko, sei urte beranduago JosAnton Artzek egin bezala.
Eskulturari azken agurra Lesakako Agiña mendian eman zion, Aita Donostia musikariaren omenez eraikitako lanarekin. Jada Sao Pauloko Biurtekoan aurkeztu zuen maketa oinarri, Luis Vallet arkitektuarekin omenezko monumentua eraikitzeko enkargua jaso zuen. Horretarako
89 hautaturiko lekua arras berezia zen, Agiña mendiaren magalean antzinatik zetzan cromlech edo harrespila ondoan. Valletek kapera txiki bat eraiki zuen eta, Arestik bere olerkian dion bezala, Oteizak lurrarekin hitz egin zuen. Ameriketako erbestean Kolonbiako Alto Magdalenan ezagutu zituen Kolon aurreko eskulturetan bezala, harrespila haiek jatorrizko kultura baten lekukotzat hartu zituen jenioak.
“Euskal arima izpiritual eta sortzailea agertzen zuen estatua hutsa. Gure arima sekretuan bizi da, isiltasunean”.
Heriotzari zioten beldurrari aurre egiteko eta Jainkoarengandik gertuago sentitzeko eraikitako babesgune izpiritualak ziren harrespilak, hustutako zirkuluak. Era berean, Aita Donostiari eskainitako monumentua ere bere artearen hustuketaren teoriaren azken mugarria zen, alegia, artelanaren bidea bukatu izanaren adierazlea. Esan daiteke Oteizaren azken eskultura izan zena, euskal artearen hastapeneko eskulturaren, harrespilaren, alboan kokatzen dela Agiñan, biak espazio huts sakratuak. Dena den, Quosque tandem…! liburua azaltzean sakonduko dut euskal artearen estiloan.
Ertillari-lanak utzi arren, Arantzazuko Santutegia berreraikitzeko itzuliko zen aurrerago Oteiza. Baseliza sute batean oso egoera txarrean geratu zelaeta, Pablo Lete aitari Santutegia berreraikitzeko proiektua enkargutu zioten frantziskotarrek. Estatu mailako deialdi irekia egin zuen Letek, Francisco Javier Sáenz de Oiza eta Luis de Laorgarena arkitektuak izanik garaile. Biak arkitektura arrazionalistaren jarraitzaileak izanda, abangoardia uztartzen zuten tradizioarekin, eta oinarrizko egiturak klasikoak izan arren (gurutze latindarreko planta, kaperak alboetan, buruan absidea…), formalki eraikin berritzailea proposatu zuten, bi dorreekin eta azalera guztian arantza gisako harrizko piramideekin, arantza artean agertu zen amabirjinaren omenez. Santutegiaren itxura erabakita, 1951 eta 1952an hura janzteko artisten bila
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 90 hasi zen Lete, artista gazte eta berritzaileez osatutako lan-taldea bildu arte: Jorge Oteizak sarrerako frisoko eskulturak, Nestor Basterretxeak kriptako margoak, Carlos Pascual de Larak absidekoak eta Agustin Ibarrolak sarrerako portikokoak, Eduardo Txillidak sarrerako ateak, leihoetako beirak Javier Martínez de Eulate frantziskotarrak, eta abar. Arantzazuko taldea izendatu zuten hura eta gure arte modernoaren sorreraren sinbolo bihurtu ziren. Beren berezitasuna honakoa: taldean lan egitea proiektu abangoardista beraren alde, ideiak elkarbanatuaz. Baina testuingurua zena izaki, laster agertu ziren proiektuaren kontrako ahotsak, halako modernotasuna arte erlijiosoa sortzeko orduan egokia ote zen eztabaidatzen zuten Eliza katoliko espainiar kontserbadorearenak. Gauzak horrela, santutegiaren sustatzaile eta defendatzaile sutsuena, Lete aita, hegazkin istripuan hil zen 1952an eta lehendik frantziskotarrek jasaten zituzten presioek, azkenean, lana bertan behera uztea erdietsi zuten, noski, Vatikanoaren laguntzaz. 1954ean obrak eten ziren, arte erlijiosoaren arauak betetzen ez zirela argudiatuaz .
Esan moduan, Oteizak sarrerako bi dorreen artean egongo zen frisoko eskulturak egiteko enkargua jaso zuen. Bertan hamalau apostolu jartzea erabaki zuen artistak; “zergatik hamalau?” galdetzen ziotenean,“gehiago kabitzen ez direlako” erantzuten zuen berak. Hau da, kopuruak ez zuen inolako garrantzirik oriotarrarentzat, kontzeptua zen inportantea: hutsik zeuden apostoluek beren izpiritua eskaintzen zieten herritarrei, Santutegiko atepetik igaroko ziren guztiei. Gainera, apostoluak ez ziren estatikoak, hieratikoak, elkarrekin hizketan ariko balira bezala dirudi, erabat dinamiko, taldea osatuaz. Ezagunena den erantzun honetaz aparte, beste bat ere eman izan zuen Jorgek: “Jendeak ez daki apostoluak begiratzen. Hortxe hamabi apostoluak daude, gehi zu eta ni neu, Ebanjelioaren arabera geroni ere apostoluak beharko baikinen”. Hormaren goialdean, pietatea ipintzea erabaki zuen artistak, hiruki erako konposizioa osatzen zuela.
91 Lan hau guztia 1953an hasi zuen artistak, urtebete beranduago proiektua zapuztu zuten arte. Oteizari nahigabe handia ematen zion bere hamalau apostoluak errepide ertzean, elurpean, ikusteak eta bere olerki askotan islatu zuen tristura hori, batez ere Existe dios al Noroeste58 olerkiliburuko “Androcanto y sigo” ataleko poemetan:
* Ez dut olerkia itzuliko bere jatorrizko balio poetikoa gorde dezan
Olerki hau Arantzazuko Andra Mariari eskaintzen dio eta bere azpititulua “errepideko apostolu-harrien aldeko balet”-a da; gainera, liburuaren lehen orrialdean Santutegiko argazkia dator, oin-orri honekin: “Arantzazuko Santutegian (Gipuzkoa) 1954ko urtarrilaren 29tik otsailaren 12ra, elurrak oztopatuta eta lanean jarraitzeko Erromaren eragozpenak kanporatuta”.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 92 Baina hamalau urte geroago, frisoko apostolu adina, 1968an, proiektua berriz martxan jartzeko aukera egon zen eta hasieran aukeratutako artistei berriz dei egin zitzaien, tartean gure jenioa. Proposamena luzatzean, lehenengo erantzuna ezetza izan zen, dakigunez orduantxe utzia baitzuen eskultura Oteizak. Hala ere, herrigintzaren izenean konbentzitzea lortu zuten eta hainbeste urtetan atzean utzitakoa berregin zuen, lan aski zaila! Lan filosofiko eta hezitzailean murgilduta zebilen garai hartan, hasieran esanguratsuagoa iruditu zitzaion fatxada bere horretan uztea, apostoluen frisoa iltzatzeko burdinak airean, hutsik, hustasuna mintzo zedila. Baina, kontraesanak alderatuta, bide ertzean zetzaten apostolu zailduak berreskuratzea erabaki zuen azkenean eta hasierako proiektuari eustea: hamalau apostoluak eta amabirjina pietatean. Hain zuzen azken hau egokitu zuen, gertakari sozial bat salatu asmoz; laguna zuen Txabi Etxebarrieta ETAkidea Frankoren poliziak hil zuen orduan eta pietateak seme hil berriaren gorpua oinetan duen amaren irudia agertzen zuen haren omenez.
Oteizak herrigintza hiru sailetan berezi zuen: artistikoa, unibertsitarioa eta erlijiosoa. Hiru arlo horietan lan egin behar zen errepresioaren kontra.
Besteak ukitu bazituen ere, propioki berea zuen arloan aritu zen suspertzaile modura, arlo artistiko edo estetikoan. Honetan kokatuko litzateke lehen aipatu dudan Quosque tandem...! Ensayo de interpretación estética del alma vasca liburu iraultzailea59. Izenburua erabat argigarria da: pentsalariak euskal estiloaren interpretazio estetikoa egin nahi du. Orduan garaikidea zen euskal estiloaren erroak historiaurreko harrespila neolitikoan bilatzen zituen, lehen aipatu bezala. Hona liburuaren kontrazalean berak emandako argibideak:
93 “Egungo arte garaikidean sortzen ari den sentsibilitatearen eta arte zein bizitzarako euskal herriak oinordekotzan jaso duen estilo zaharraren arteko loturak agertu nahi ditut lan honetan (estilo zahar hori iluntasunean galtzen ari delako, hazten ari den erruduntasun intelektualaren harian galtzen). Uneotan arteak duen izaera eta helburuen azalpen argia eman nahi dut (geronentzat). Orain eta hemen gure Euskal Herrian bizi dugun egoera azaldu behar dut, beharrezkoa eta larria den ulermen honetarako daukagun jarrera ezkor eta harrigarria salatuaz”.
Dena bizi zuen pasio eta dramatismoaz euskal estiloa ulertzeko “behar larriaz” mintzo da eta herriaren pasibotasuna salatzen du. Gure estiloa “hirugarren estilo” bezala sailkatzen zuen. Mendebaldeko kulturek irizpide estilistiko bikoitza omen zuten: estilo klasikoek espazioaren garrantzia azpimarratzen zuten beren ordenu geometrikoan, eta estilo barroko edo erromantikoek, berriz, denboran zuten oinarria. Hauen ondoan, “hirugarren estiloa”-k espazioa eta denbora batuko lituzke eta Neolitiko garaiko harrespilan jada lortua zen.
Arte garaikideak galdutako estilo hau berreskuratu beharko luke Oteizaren ustez, euskal gizabanakoari eta herriari bere muin estetikoa ematen dion estiloa berriz ekarri. Hizkuntza eta harrespila bera dira berreskurapenean Oteizak proposatutako bi baliabideak. Euskararen barneegituran gure estiloaren izaera definitzeko ardatzak omen daude, euskaldunaren adimen egituraketaren eta espresiobidearen berri ematen dutenak. Euskara aztertzeko, Chicagoko Unibertsitateko Friedrich antropologo-hizkuntzalariaren metodoa jarraitzen omen zuen, hitzen etimologian ahalik eta atzerana joaz erroetan jatorrizko kultura zein hizkuntza topatzeko. Bestetik, harrespila ez litzateke heriotz-monumentua Oteizarentzat, aitzitik, adiera erlijiosoa luke. Harrespilaren barne-hutsuneak espazioaren hustuketa adieraziko luke, egileek hutsunea bakartu nahi omen zuten eta haren ikuslea hartzaile bilakatu, aktibo, berak artelana osa zezan. Hortaz, euskal harrespila txikia hasierako humanismo existentzialistaren adierazlea litzateke, balio espiritualekoa.
Espazioaren hustuketan, hutsunean, isiltasunean... ikusten zuen oriotarrak eskulturaren balioa. Lourdes Iriondo kantariak orduan sentiberatasun handiaz deskribatu zuen artista-pentsalariaren ikuspegia: mendia begiratzean guk haren profila ikusten dugu; Oteizak, berriz, zerumuga. Jenioa ez omen zuen ia inork ulertzen.
Quosque tandem...! liburuak bazter guztiak astindu zituen kaleratu zenean, aldeko zein kontrakoak aztoratuaz; askok bat egin zuten Oteizarekin, haren aldamenera gerturatu ziren. Finean, tradizioa eta modernitatea lotzeko ideia hedatu zuen, izaera garaikidea aurkitzea baina erroetan oinarri, berak zioenez arraunlarien antzera, bizkarrez arraunean atzera begira, aurrera egiten baitute.
Batasunaren beharra aldarrikatzen du eta saiakeraren aurrean porrot egin izanaz kexu da ondorengo elkarrizketan60:
“Bakoitza bere alderditik dabil. Euskal errealitatearen benetazko analisia sakon baten faltan gaude. Taldetxoetako ekintza arruntetan gelditzen gara. Ez dakigu Euskal Herria zer dan. Helbururik ezean galduta gabiltza. Batasunaren beharrean aurkitzen gara! Bakoitzaren ideologi estu eta ttipiak baztertuta, batu egin behar dugu. Lanean, helburuan, bat izan behar dugu. Geure lanak batasun begiaz ikuspegitu behar ditugu. Eta analisia jator batek eraginda arduratu behar dugu. Ni aspertu naiz. Neure itxaropen bakarra zuek gazteok zinaten baina gazteriak huts egin du. Eta orain norengan itxaro behar dut? zaharrengan? utikan!...”.
Kontutan izan behar da, elkarrizketa hau Gaur taldea sortu ondorengoa dela (1966) eta, ondorioz, Euskal Arte Garaikidearen Eskola deituko dudanaren porrotaren ostekoa.
95 Euskal Arte Garaikidearen Eskola Oteizak Kultur Frontearen arlo estetikoan zeukan egitasmo nagusia izan zen. Esan dut euskal estiloaren muinaren bila zebilela, hura definitu nahian, eta Eskola honen helburua horixe izango zen; hau da, mugimendu estetikoaz gain mugimendu etikoa ere bazen.
Baina egitasmo hutsa izan zen ala errealitea?
Garaiko protagonisten hamaika iritzi irakurri ostean, Oteiza berarena tartean, baiezta dezaket asmo hutsean geratu zela. Zailtasuna euskal estetikari zegozkion zeinu estilistiko propioak bilatzean zetzan, hau da, Oteizak tradizioaren oinarri sakonenak galdu gabe, euskal artea modernizatzeko nahia zuen. Hala ere, abangoardia estetikoek berezkoa izan ohi dute “izaera indibidualista zein ukapenezkoa”61 eta honek ezin zuen bat egin gure “profetaren” batasun asmoarekin. Abangoardiaren bakantasuna orduko konpromisoaren batasunaren aurrean. Jada hasieratik entzun zituen Oteizak bere ingurune hurbilean aurkako ahotsak, esate baterako Eduardo Chillidarena, honek Eskola baten izatea ukatzen baitzuen, bere ibilbidearen alde.
Hastapenetan, Eskolaren egitasmoa aurrera eramaten Ibarrola bizkaitarrak zein Basterretxea gipuzkoarrak lagundu zioten Oteizari. Asmoa euskal probintzietako bakoitzean artista desberdinekin erakusketak sortzea zen eta azkenean denak Iruñean biltzea erakusketa batua egiteko, Euskal Artisten Unibertsitatea osatzeko. Gipuzkoan sortu zen lehen taldea: Gaur. Pintore eta eskultoreek osatutako taldearen jaiotzak, hortaz, Euskal Arte Garaikidearen Eskolaren jaiotza izan behar zuen.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 96 Lehen erakusketa 1966ko apirilaren 29an egin zuten, Donostiako Barandiaran Erakustokian, eta astebete beranduago sortze-agiria kaleratu zuten62:
“Agiri honekin gure ertillari guziei dei egiten diegu, guziok baturik gure oraingo jokaera erabaki dezagun denok buru ta biotz batuarekin lan egiteko. Donostiako GAUR talde onek Erakusketa au zabaltzen du, ertillari gipuzkoar guziak alkartzeko ta denekin gure erakuntza sendotzeko. Erakusketa au bereala aldatuko da Bilbo´ra. Gasteiz´era ta Iruñe´ra, erabakiak aztertzeko ta osatzeko. Bilbo´n Bizkai´ko taldearekin batera egingo degu erakusketa. Gero Gasteizén Araba´ko ertillarien lanak auekin bilduko ditugu erakusteko; ta guziok Iruñe´ra alkarren ondoan agertuko gera. Euskalerriko ertillarien erakusketa egiñaz. An erabakiko ditugu EUSKAL IKASTOLA onen oinarriak eta aurrerako asmoak mugatuko dira bide batez. Gure Araudi ta geroko egitekoak ere, tinkatuak utziko ditugu bertan”.
Eta Bilbotik Gasteiza, Orain taldearekin elkartzeko: Mieg, Ortiz de Elgea, Fraile, Echeverria, Schommer argazkilaria... Hemen amaitu zen ibilbidea. Gasteizko taldeak ez zuen joera ezberdinetako artistek osatutako erakusketarik nahi eta pintore abstraktuen aukeraketa egin nahi izan zuen. Erakusketako antolatzaileek hartu zuten erabaki baztertzailearen aurrean Oteiza eta Ibarrolak alde egin zuten. Dena den, erakusketa burutu zen,
97 arabarrak eta zenbait gipuzkoar tartean, baina Euskal Arte Garaikidearen Eskolaren egitasmoa bertan behera geratu zen. Hurrengo geldialdia, Iruñeakoa, ez zen sekula egin eta bertan Danok taldea ere ez zen inoiz eratu, Pedro Manterola eta Isabel Baquedano aurrelari. Iparraldean Baita taldeak ere (nahiz eta hastapeneko agirian ez aipatu) ez zuen sortzea lortu.
Esan dudanez, abangoardismoaren joera indibidualistak puskatu zuen egitasmoa, egoera politikoaren zailtasunei lotuta63:
“Proiektua hasieratik gaitzetsita zegoen, zeren Euskal Eskola elkarte profesional hutsa zen edota abangoardiako talde elitista; berehala egiaztatu zen bezala, ezinezkoa zen bi gauzak batera aurrera eramatea”.
Proiektua hasi eta urtebetera desegin zen gutxi gora behera, hortaz, batzuek agian esango dute Euskal Arte Garaikidearen Eskola urte horretan existitu zela, niretzat egitasmoa ez zenez hasiera batean Oteizak planteatu moduan gauzatzera iritsi, ez daiteke Eskola egon zenik esan. Orduko iritzi batzuk jasoko ditut orain, Eskola honen ezintasuna agertzen dutenak.
“Euskal Arte Garaikidearen Eskola delakoaren historia mito bat da. Nik uste dut eskola hori ez dela nehoiz existitu. Oteizak izena jarri zion, baina formalizatu zen talde bakarra Gaur gipuzkoarra izan zen”.
Oteizak nahigabeak eraginda esaten zuenez:
Bizi zela “akullatzaile” urduriak proposaturiko hainbat proiektu, egindako hainbat lan, bertan behera geratu ziren, eta Euskal Eskolarena beste bat izan zen, porrotaren sentipen tragikoa bere gain hartua zuen. Bere bizitzako azken urteetan umoretsuki hala esan omen zuen:
Beste hitzetan, ezin daiteke Iraultzarik burutu utopiarik gabe eta bera beti bizi izan zen utopian, hegan egin nahian, sekula ezer gauzatzea lortu gabe. Bitxikeria gisa, bere porroten artean ikerketa estetikoen institutu edo estetika konparatuaren laborategia sortu nahi izana egon zen. Irunen urte askoz bizi izan zenez, 1961ean bertan emandako hitzaldi batean luzatu zuen proposamena; 1979an eta 1982an Nestor Basterretxearekin batera bi saiakera egin ostean, proiektua bertan behera geratu zen.
Hamaika proposamen aurrera eramatea lortu ez bazuen ere, argi dago Oteizak orduko euskal kulturaren berreskuratzean dinamizatzaile bezala izan zuen garrantzia, giro berezia sortu baitzuen bere inguruan, kulturzaleabertzaleak harremanetan jarri zituen konpromisoa-bide batasuna lortu zuen. Jenio handi eta eskuzabalak hala aitortzen zuen umiltasunez:
Euskal Arte Garaikidearen Eskolarekin bukatzeko Juan Plazaola ekarriko dut. Honek azaldu berri dudan eztabaida agertzen du artikulu batean, ondorio bera aterata, eta nahiz eta benetan Eskolarik ez izan onartzen du gure artistek badituztela ezaugarri komun batzuk, atzerrikoen ikuspegitik Eskola izendapena erabiltzera eraman dezaketenak. Oteizaren asmoa ez bete arren, beretzat badaude euskal artisten sena agertzen duten ezaugarriak66. Hona zerrendatuta:
- Lurrarekiko lotura estua. - Gure geografiarekiko zaletasuna, hamaika artisau zigilutan islatua. - Mitoak eta urrunagoko errealitateak adierazteko zeinu eta sinboloak erabiltzea, adibidez hilarri edo kutxetan. -Bizitzaren aurrean benetakotasuna eta zorroztasuna, zeinari pragmatismo soil bat dagokion; adibidez, arkitekturan sendotasunaren, ekonomiaren eta edertasunaren aldeko apustua.
Eta Estatu espainiarrera ere ailegatu ziren kantari berriak, diktadurak orduan utzitako zirrikituetan zehar. 1959an entzun ziren lehen ahotsak, Dúo dinámico bikotearen eta José Guardiola katalanaren eztarrietatik. Aipatuak “ahots ofizialak” ziren nolabait, hau da, Erregimenak baimendutakoak; telebista eta irrati publikoetan zabaltzen ziren eta ez zuten zentsurarik.
“Ofizialen” beste muturrean, benetan kontrakultural dei daitezkeenak ere sortu ziren. Bigarren hauek indarrean zegoen diktaduraren aurrean berpizkunde kulturala bultzatzen zuten, zapaldutako nortasuna berreskuratzea. Estatuan Kantagintza Berriko talde aitzindaria Els Setze Jutges katalanena izan zen, 1961eko abenduaren 19an Bartzelonako CICFen
Eta katalanen atzetik euskaldunak. Geurean orduan bazeuden aire berriko abestiak entseatzen zituzten hainbat bakarlari eta talde, orduan oraindik indarrean zirauen tradizio klasikotik at, alegia, koroetan abesteko ohituraz kanpo. Tradizio klasikoa ahots polifoniarena zen, musikari klasikoen kantutegietan oinarritzen zena: Usandizaga, Guridi, Sorozabal... Zortzikoteak edo laukoteak ohikoak ziren ordura arte, Kantagintza Berriak zekarren bakarlariaren aurrean. Hona, zehatz-mehatz, Xabier Leteren ahotik67 Ez dok Amairu taldeak jaso zituen eragin musikalak (aurreraxeago Nazioartean aipatutako izen batzuk barne):
Eragin hauek onartuta daude. Gainera, ez da ahaztu behar orduan hauetako batzuk Euskal Herrira ekarri zituztela Ez dok Amairukoek, jendeak beren lana ezagutzeko: 1968ko abuztuaren 22an zein 1970eko abuztuaren 13an Atahualpa Yupanqui argentinarrak Donostian abestu zuen edota 1971ko otsailaren 9an Pete Seegerrek.
Ez dok Amairuren atzetik Estatuan hurrengoa Madrilgo Canción del Pueblo izan zen, 1968an. Ipar Ameriketako People´s songs taldearengandik jaso zuten izena, haien omenez, eta gazteleraz egindako Kantagintza Berriaren bultzatzaile izan ziren. Andaluzia, Valentzia, Asturias, León, Aragoi, Murtzia, Extremadura eta beste eskualde batzuetan izan zuten eragina.
Berriz Euskal Herrira etorriaz, joera berriengatik interesa erakutsi zutenen artean bi izen dira aipagatzekoak: Nemesio Etxaniz eta Mixel Labéguerie.
Lehenengoa, apaiz azkoitiarra, ez zen propioki kantaria, bere ekarria erritmo modernoetan murgiltzen zen lehen kantutegia kaleratzea izan zen: Kanta kantari (1951). Liburuaren hitzaurrean bere kezka agertzen du: kanpotik sartzen ari ziren aire berri eta erdaldunen aurrean (batik bat irrati, zine eta dantzaldien bidez) euskarazko Kantagintza Berria sortzea, geure kantu zaharrak gazteek baztertzen zituztela ikusita. Bi modutara sor zitezkeen: doinu zaharrei letra berria jarriaz edo osoki euskal kanta berriak sortuaz. Ez dok Amairuren lehen bileretan zegoen Etxaniz.
Bestea, Euskal Kantagintza Berriaren lehen bakarlaritzat jotzen da. Kanboko mediku eta alkatea, Frantziako Asanblada Nazionaleko diputatua eta Enbata hilabetekari abertzalearen sortzailea, bere aisialdian gitarra jo eta abestea maite zuen. Horrela, oharkabean, Enbata aldizkariko bilkuretan kantaldiak ematen hasi zen eta disko txiki bat eman zuen argitara Baionako Goiztiri etxearekin (1963). Azalean ikurrina zeraman diskotxoak lau abesti soil zekartzan: Aurtxo aurtxoa, Primaderako liliak, Gudari eskualdunaren kantua eta Bakearen urtxoa. Bigarren diskoa 1964ean etorri zen, berriz lau kantaz eta berriz Baionatik; hemen topatuko dugu bere abesti ezagunena: Gazteri berria (Piarres Larzabalen letrarekin). Labéguerie-ren lanak oihartzun izugarria izan zuen mugaz bestalde, diskoak altxorrak bailira erosi eta ezkutatzen zituzten, klandestinoki.
103 Taldeetan Azkoitiako Los Contrapuntos boskotea zegoen, Luis Iriondo irrati-esataria tartean, edota Bilboko Robles-Arangiz sendiak bi talde eman zituen: Soroak eta Ainarak, lehenengoak lau anaiak eta bigarrenak lau ahizpak.
Bakarlarietan Jose Antonio Villar zegoen, Arrasate orkestinarekin ye-ye abestiak dantzalekuetan kantari. Lourdes Iriondo dagoeneko 1964ko maiatzaren 6an estreinatu zen Aizarnako “Gaztedi Egun”-ean, oharkabean ia, lagun batek mesedea eskatuta (berak opera ikasketak baitzituen printzipioz). Benito Lertxundi oriotarra, berriz, 1965eko martxoan La Voz de España egunkariak antolatzen zuen Artista Berrien Lehiaketan bigarren lekuan geratu zen. Julen Lekuona, Aizpurutxoko apaiza, bere kasa aritzen zen anaiek sortutako kantuak eta beste agertzen. Han eta hemen bazeuden agerpenak.
Girotze hau ezinbestekoa da Ez dok Amairu taldearen sorrera ulertzeko, aurrez lurra ongarrituta baitzegoen. Zein berrikuntza ekarri zuen, orduan, taldeak? Lehen aipatutako berpizkunde kultural edo konpromisoaren kontzeptua eta batasunaren ideia ere (Oteizaren Kultur Frontean, arlo artistikoan, txertatuta).
Mikel Laboa mediku-kantaria izan zen taldearen sorreran “lehen harria” jarri zuena. Kontua da, Laboa orduan Bartzelonan ari zela mediku lanetan, Santa Creu i San Pau ospitalean. Han ezagutu zuen lehen aipatu dudan Els Setze Jutges talde kataluniarra, Nova Cançó Catalana deituaren aitzindaria, baita Oteizaren Kultur Frontearen ideia ere. 1965eko maiatzean Oteizak Bartzelonako Unibertsitatean euskal ikasleei emandako hitzaldian egon zen Mikel; hona hitzaldiaren izenburua: “Artea, kontzientzia hartzeko eskola politikoa”. Esana dut, Oteizarentzat hezkuntza artistikoa funtsezkoa zela gizartean eta hori zela, bere ustetan, trebatutako artistaren zeregina. Halakoak esan zituen hitzaldian68:
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 104 “Arteak mundua eraldatzen duela baieztatu ohi du arte kritikak, baina benetan eraldatzen duena ez da mundua, artista bera baizik. Artista gizaki libre bihurtzen du eta hezkuntza estetikoa da (artista libreak eraldatu eta transmititzeko obligazioa duen hori) gizakiari askatasuna ematen diona, eta askatutako gizaki horiek dira errealitatea eraldatu behar dutenak. Entzun iezadazue: heziketa estetikorik gabe, egon ziur, beste edonolako heziketak politikoki osatugabeak izango dira”.
1964ko abuztuan Laboa Donostiara itzuli zen, bertako ospitale probintzialean lanean jarduteko, 1965eko udazkenera bitarte. Euskal Herrian igarotako denbora horretan bere lehen diskoa kaleratu zuen, Iparraldeko Goiztiri argitaletxearekin (1964) eta garaiko kantari zein artistekin harremanetan jarri zen. José Mari Iriondok gogoratzen du lehen bilera Zarauzko hotel bateko kafetegian egin zutela, 1965eko urriaren 13an69. Han zeuden: Lourdes Iriondo, JosAnton Artze eta bera. Azpeitiako bigarren bilera batera Julen Lekuona, Mikel Laboa, José Antonio Villar, Benito Lertxundi, Imanol Urbieta... agertu ziren.
Horrela, han eta hemen lanean ari zen jendea egitasmora gerturatu zen: Irigarai anaiak, Jesus Mari Artze, Kepa Garbizu, Juan Mingo, Félix Sarasola, Jean Paul Arregi, Luis Bandres... Oskarbi, Yoloak edota Biurriak taldeak. Noski, hauek denboran aurrera gehitzen joan ziren eta gehienak ailegatu ahala bazihoazen, kolaborazioak ziren; esaterako, Oskarbi taldekoak jaiotzan izan ziren, taldearen argazki ezagunean ageri dira, eta 1966-1970 tartean partaide izan ziren.
105 desager dadin eta hamabigarrena eta gero, engainuz berarekin eramateko, deabruak hamahirugarrenaren berri galdetzen dio. Martinek “ez dok amairu” esatean deabrua uxatzen du. Izenak zoritxarra aldentzeko indarra adierazi nahi du, garai hartan euskal kulturak bizi zuen “begizkoa” desagertarazteko nahia.
Irudia edo logotipoa, bestalde, Remigio Mendiburu eskultoreak sortu zuen: txalaparta bat (1961). Artze anaiek txalaparta “isiltasunetik” berreskuratu eta jendaurrera taularatu zuten, berritasun kutsua eman nahian.
Lehen kantaldia 1966ko urtarrilaren 9an egin zuten Hernanin; bigarrena urtarrilaren 23an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Jarrai antzerki taldeak antolatuta; eta hirugarrena izan zen aurkezpen ofiziala, Irungo Amaia Antzokian martxoaren 6an. Hirugarren kantaldi honen hasieran Xabier Letek taldea aurkeztu eta izena azaltzearren Martin Errementariaren ipuina irakurri zuen, gero bakarlari eta taldeek banaka beren saioak egin zituzten eta, amaitzeko, Pelotari film laburra ipini zuten, orduan askotan egin bezala. Hona aurkezpenean zeudenak: Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Benito Lertxundi, Julen Lekuona, Artze anaiak txalapartaz, Jose Antonio Villar, Bat eta bi taldea eta Oleskariak zortzikotea. Erabateko arrakasta izan zen, aurrerantzean edukiko zutenaren iragarle.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 106 Jada 1965eko abuztuan egindako elkarrizketan Mikel Laboak argi zekusan taldearen zeregina 70:
“- Uste duzu aski dala abesti zaharrez baliatzea, gaur eguneko musika bat lortzeko? - Abesti zahar hauek oso gutxik ezagutzen dituzte, nik uste dut beharrezkoa dela jendeari ezagutu araztea. Gainera hori lehendabiziko pausoa da, bigarrena berriak eratzia litzake”.
Abesti zaharrak berreskuratu eta berriak sortu, tradizioa eta berritasuna batzea; bestela esanda, erro zaharreko abesti berriak sortzea.
Honakoa ere esan zuen:
Noski Euskal Abesti Berria sortuko zela, erritmo berriekin eta gai mamitsuekin, gizarteari loturikoa.
Lourdes Iriondo aitzindariak hala esan zuen71:
“-´Ez dok Amairu´ taldekoa zerala entzun det. Esango al zenidake mesedez,´Ez dok Amairu´zer den? - Ba, ara. Euskal abestia galdutzen ari zala konturatu giñan. Aspalditik, gazte jendeak irrati eta telebisioan entzuten zituen abestiak kantatzen zituan. Gauz
107 onen arrazoia zein ote zen pentsatzen jarri giñan, eta iritzi batera iritxi giñan: euskal gaztediari etzaizkiola abesti zaharrak aski. Boga-boga ez dala aski. Gaztediak garaiko abesti berriak behar dituala. Eta ontaz konturatu giñanean, euskal abeslari guztiak batu giñan eta ´Ez dok Amairu´ taldea sortu genuen”.
Garaiko beharrari erantzunez sortu ziren, beraz.
“- Hik´Ez dok 13´ taldearen manifestua idatziko bahu, zer esango hioke munduari? - ´Ez dok 13´taldearen gogoa, hitz bitan esateko, lehengo euskal musika berria egitea duk. Denak esperientzi berri batean sartu gaituk eta esperientzi berri hortan bide bat billatu nahiean gabiltzak; (...) Nola nahi dela ere gure taldeak duen gauzarik inportanteena, gure herriari zenbait mensaje ematea duk, eta hortan dago, ala uste diat, ´Ez dok 13´taldearen bereizkuntzarik jatorrena. Bestaldetik gure nahia, ´Ez dok 13´ren espiritua, euskal mobimendu berri bat sortzea duk; espektakulu bat bakarrik ez dadilla izan, bizitzeko era bat ere bai”.
Laboak esan bezala, Kanta Berria bai, baina gai “mamitsu”ekin, herriari “zenbait mensaje” emanaz. Julen Lekuonak protest song egiten omen zuen bere hastapenetan, hala esaten zuen aipatutako artikuluko titularrak, eta bere lehen diskoetan (“Egia 1” eta “Egia 2”) abestien gaietan hau nahiko argi zegoen. Garaiarekin konprometitua izateaz gain, “bizitzeko era bezala” definitzen zuen taldea, zeregin hau muturreraino eramanez.
Amaitzeko, Xabier Letek zenbait taldekideren zeregina zehazten du eta taldearen ideologiaren nondik norakoak argitzen73:
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 108 “Hor pisua, erreflexio artistiko bezala Joxean Artzek izan zian, bera huen zuzendari artistikoa eta berak markatzen zituen lineak jarraitzen genizkian guk. Politikoki, beste pertsona batzuk hituen taldeari koherentzia eman ziotenak, taldeari halako ideario bat aportatu ziotenak, eta hoien arteko bat Joxe Angel Irigaray izan huen. Ideario politiko aldetik hezi eta influentziatu egin zian honek, influentziatu, ez onerako, ez txarrerako. ELAko jendea huen hau, eta uste diat Ez Dok Amairu ideoloji horren inguruan ibili zela. Abertzaletasuna, ideietan eta konportamendu pertsonaletan irekitasun bat, kutsu progre bat, bestetan oso abertzalea, oso antiespainolista, gehiegi batzuetan. Irigarayk erreflexo politiko bat aportatu zian, hori duk taldea ideolojikoki armatu zuena”.
Antolatzaile lanetan Nekane Oiarbide eta Maite Alonso aritu ziren.
Ekarri berri ditut orduko egunkarietako aipamenak. Zein izan zen orduko komunikabideen zeregina Euskal Kantagintza Berriaren sorreran?
Esan dudanez, Zeruko Argia eta Anaitasuna ziren orduan euskalgintza munduko egunkari-aldizkari aitzindariak, hots, euskarazko bakarrak; gainerako gehienek Erregimenaren interesei erantzuten zieten (nahiz eta bi hauek ere zentsuraren iragazitik igarotzera behartuta egon). Hauek hedatzaile papera izan zuten batik bat, mugimenduaren berri eman zuten hasieratik: protagonisten elkarrizketak argitaratzen zituzten, jaialdiak iragartzen, kaleratutako diskoak agertzen... Jendeak bazuen interesa eta hauek asetzen zuten.
Hedabide idatziez gaindi, herri irratien zeregina ezinbestekoa izan zen. Irrati publikoak diktaduraren aldekoak zirenez, lekuan-lekuko irrati abertzale txikiagoek lan eskerga egin zuten. Loiolako Herri Irratia jarri behar da hedatzaile lanetan buru. Jose Mari Iriondo esatari eta eragile zuen irrati hau
109 izan zen taldea ezagutzera ematen lehenbizikoa. Oraindik diskorik grabatuta ez zeukatenean, irratira eraman eta abestiak bertan grabatu zituzten, ondoren aireratzeko. Jaialdien berri ere hemen ematen zen eta esatariak askotan aurkeztu izan zituen gure kantariak. FMa sartu zenean Loiolako Herri Irratiak arazoak izan zituen emititzeko, garaiko egunkariek adierazten dutenez, baina herriaren babes eta konpromisoari esker, diru-laguntza eta akziodunen bitartez aurrera egin zuen. Beste irrati batzuen aipua ere ekarri behar da: Donostia zein Bilboko josulagunen irratiak, Arrate Irratia, Segurako Irratia, Tolosako Irratia, Berueteko Irratia edo R. Club del Norte.
“- Eta taldearen emanaldiak prestatzen hasi zinen... - Bai. Hasiera batean oso konplikatua zen. Xehetasun asko ziren tartean! Jaialdi baimenak eskatzea bera ere ez zen lan motza. Gobernadorearen baimena: Idazkia, hiru pezetako poliza eta guzti. Horretarako, Informazio eta Turismo bulegora joan behar zen; alegia, beste idazki bat, “kantuen bisatua” eskatuz, zentsurak kantak onar zitzan. Gainera, beste instantzia bat, bisatua eskatuz, eta interpreteen datuak erantsi, eta, azkenik, kantak, euskarazko hitzak eta gaztelaniazko itzulpenak barne. Kantari bakoitzak, adibidez, sei kanta emango bazituen, hamasei aurkeztu behar ziren, seguru zen-eta batzuk ukatu, zentsuratu egingo zituztela. Baziren kanta batzuk beti ukatzen zituztenak...”.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 110 Tramiteak, baimenak, letrak eta itzulpenak... zentsura “itolanak” eginaz. Inkisidore haien trabak gainditzen ikasiko zuten, ze erremedio, baina egia da zuzenean kantarien ekoizpena baldintzatzen ez bazuten ere, beren lanak “moldatzera” behartzen zituela. Adibide gisa, Artzek onartzen du “Arrano beltza” olerkiaren hasieran (Laino guzien azpitik, 1973) data pila jarri zituela tartean Nafarroaren historian garrantzitsuak izan zirenak ezkutatzeko. Laboaren “Gernika” kantuan ere data mordoaz baliatu zen Artze ezkutaketara jolastuaz. Edota Mikelen “Gure bazterrak” zentsuratua izan zen, ilun samarra zeritzotelako.
Kantagintza Berriaren lehen urteetan zentsura nahastuta bazebilen ere, ezustekoaren aurrean oraindik ez baitzuen plangintzarik, hurrengo urteetan gogortuz joan zen, baliabideak ikasi zituen. Gero eta gehiago, letragileek hizkera metaforikora jo zuten. Oztopo horietaz guztietaz aparte, kantari “profesional” gisa aritzeko txarteltxoa behar zuten gure taldekideek: “circo, variedades y folclore” agiria. Nahiko irrigarria egiten zait baimenaren izena eta apur bat lotsagarria ere bai, hain eremu zabala zaku berean sartzea ere! (zer ikusteko ote du zirkoak kantagintzarekin?). Oiarbidek anekdota bitxia kontatzen du Artze anaien inguruan: Donostiako Perlara joan omen ziren txalapartarekin azterketa ditxosozkoa egitera, eta han jo beharrekoaren partiturak eta izenburuak eskatu zizkieten; izenak inprobisatuaz, “Loreak mendian ederragoak dira” eta “tema 2” esan zieten eta bat-batekoa zela argitu zuten, ez zegoela partiturarik; epaimahaia aho bete hortz geratu zen lehen joaldia eta gero, esanaz: “epaimahai honek ez du bigarren derrigorrezko konposizioa entzun beharrik, ez da beharrezkoa. Baina, faborez, bigarren konposizio hori interpretatzeko eskatuko dizuegu, goza gaitezen, beraz jo ezazue “Loreak mendian ederragoak dira”. Agiria eskuratu zuten Artzetarrek, arrakastatsu.
“Musika ez zen zentsuratzen, letra, esaten zen zati ideologikoa zaintzen zuen zentsura ofizialak, zentsura musikalik ez zegoen, nahiz eta gero gizartearen kondizionamenduak hori mugatu. Kantariak ere batzutan hor enkortsetatu egiten dituk, batzuk ausartagoak dira, besteak denbora askoan formak hausteko beldur izaten dira. Testoaren zentsura handia zegoen, gainera garai hartan kantu guztiek información y turismotik pasatu behar zuten eta sellatu egiten zituzten edo ez. Gogorra huen. Nere disko bat kaleratu eta gero zentsuratu ziaten, eta kanta hartan irratian botatzerakoan esaldi batean isilunea jartzen zuten”.
Gauzak horrela, gure kantari batzuk (Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Julen Lekuona...) debekatuta egon ziren Gobernu Zibilaren aginduz, ezin izan zuten abestu Bizkaian bost urtez eta Gipuzkoan hiru urtez; presioa, beraz, aldi batean asko gogortu zen.
“Zentsura informazio publikoa manipulatu eta mugatzeko botere politikoak erabiltzen duen bitartekoa da, adierazpen askatasuna eta ekintza kulturalak esparru ideologiko ofizialen itxituran sartzen dituena. Giza askatasunaren aurkako arma da, hortaz. Bere zeregina guztion ongizatea eta lege, orden zein moraltasun publiko eta pribatua defendatzea dela esanaz zuritzen du bere burua; baina benetan agintarien interes edo pribilegioak defendatzen ditu, baita agintariok mantentzen dituzten egitura sozial, politiko eta ideologikoak ere. Nahiz eta bere asmoa hiritarra heztea eta kultura onbideratzea izan, bere egiazko ondorioa pobretzea izaten da ( ... )”.
Bere ezaugarriak ondokoak izan ziren:
- Zentsura bera zentsuratua izaten zen, hau da, ez zuen bere izatearen arrastorik uzten, isilpekoa zen. Adibidez, testuetan ezin zitezkeen zentsoreak egindako zirriborro eta marrak esplizitoki agertu, zentsuratutakoa zuriuneek ordezkatzen zuten.
- Ez zegoen zentsuraren lege idatzirik, nahiz eta gerra garaian edo gerra-ondo hurbilenean gutxieneko araudia egon. Zentsore bakoitzaren zentzu egokiaren eta arduraren esku uzten zuten agintariek egitekoa. Isildu nahi zen zerbait arautzeak ez zuen zentzu handiegia.
-Zentsura Erakundea autonomoa ez zenez, zentsura paralelo izendatutakoak egoten ziren; hauek beste Ministerioetatik zetozen gehienetan (Barne Ministeriotik edo Justiziakotik), baina baita talde politiko eta faktikoen edo banakakoen eskutik ere. Talde faktikoetan Eliza izan zen zentsura paraleloa indarrez egin zuena, bereziki dotrina eta moral kontuetan.
- Azkenik, zentsurak ezabatu eta galerazteaz aparte, baloratu ere egiten du. Literaturan oso nabarmena omen zen hau, obra baloratzen zuten zentsoreek, eta askotan obraren idazlea ere bai.
Gero, Torrealdaik bereziki euskal zentsuraz hitz egiten du, alegia, euskal gaia zuten lanetan edo euskaraz idatzitakoetan burutu zen zentsuraz. Hona euskal zentsuraz esaten dituenak labur:
113 - 1963tik aurrera euskaraz idatzitako lan orok Gipuzkoako Ordezkaritza Probintzialaren eskuetatik igaro behar zuen ezinbestez; ez Ordezkaritza Zentralak ezta Bizkaia zein Arabako Ordezkaritzek ere ez zeukaten euskaraz zekien zentsorerik. Zentsore euskaldunak gutxi zirenez, beren gain geratzen zen lanaren ardura guztia, esan nahi dut inork ez zuela egiaztatu edo begiratzen.
- Frankismoarentzat euskara “B motako hizkuntza” zen, “hondakinhizkuntza”; baserritar eta nekazariek beren artean komunikatzeko zerabilten hizkuntza soil bezala ikusten zuten euskara, irakatsi erlijiosoak emateko erabili ahal zena asko jota. Erregimenak ez zuen onartzen euskara batua, euskarak kultura mailan erabilia izateko gaitasuna edukitzea. Horregatik, euskara herritarra onartzen zuen baina euskara batua eta kultuagoa gaitzesten.
- Euskarazko lanen zentsoreek ikuspegi politikoa zuten abiapuntu. Oso zorrotzak ziren euskaltasunaren adierazleekin; adibidez, zazpi probintziak marrazten zituzten mapak automatikoki baztertzen ziren, edo Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria izendapenak. Ikuspegia ezkorra zen hasieratik.
Garaiko zentsurari buruzko azalpen hauek baliagarriak suertatuko dira JosAnton Artzeren lanek jasan zutena ulertzeko.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 114 Bilakaera naturalaren ondorioa izan zen profesional egitea, baina militantzia garai hartan askori kosta zitzaion hori ulertzea. Lehen urteetan gure kantarien lana oso gogorra zen, batetik bakoitzak bere ogibidea zeukan bizirauteko eta, bestetik, musika proiektuari gero eta denbora gehiago eskaini behar zioten. Arrakastak eta herriaren eskaerak, lan gehiago egitera eraman zituen derrigorrean eta 1970 aldean iritsi zen profesionalizatzeko unea. Iskanbila ekarri zuen gertaerak, zeren jende askok ezin zuen ulertu kantariek beren lan kulturalarengatik kobratu behar izatea, uste zuten militantziak musu-truk izan behar zuela. Xabier Letek egungo begiradaz aski garbi azaltzen du orduan taldeak zeukan ikuspegia: ”profesionalizazioaren aldarrikapena artistaren estatus sozialaren duintasunari zegokion, ez jarrera korporatibo-ekonomikoari”; alegia, helburua kalitatezko Kantagintza Berria osatzea zela, ez dirua irabaztea.
- Kantaldiak emateko leku aproposagoak behar ziren, azpiegitura egokiagoak; ezin zen hasierako moduan edonon abestu.
- Molde sendo eta iraunkorrak izateko beharrezkoa zen profesional egitea, amateurtasunaren bidea ez baitzen luzea. Lanean izan behar zen profesionala, ez dirua irabazten.
- Ikastolaren aldeko hamaika jaialdi emana zen taldea. Ikastolen etorkizuna ezin zitekeela jaialdiotan bildutako diruan oinarritu argitzen zuten, baizik eta denen arteko elkarlana behar zela.
115 - Taldeak ez zuen herriaren “jazarbide” erraza bilatzen, hau da, txalo zein oihuak pizten zituen aldarrikapen soila. Lan serioa nahi zuten, landua, arinkeriarik gabekoa, benetako balioak zituena.
- Talde izaera aldarrikatzen zuten, “indibidualkeriak“ alboratuta: bakoitzak taldea aberasten zuen eta taldeak bakoitza.
Nik uste azken puntu honetan egon zela, batez ere, taldearen arrakastaren gakoa, elkarlanean bide berriak bilatzean.
Bigarren gertakizuna taldearen desagerpena da.
Dakigunez, 1970eko abuztuan taldeak Baga, biga, higa sentikaria estreinatu zuen Portugaleten, taularatu zuten benetako elkarlana (sentikarian tesiko hirugarren atalean sakonduko dut). Antagonikoa badirudi ere, taldea batuen zegoen unean hasi ziren barne-zirrikituak. Hausduraren lehen urratsak 1969 amaiera aldean eman omen ziren, orduan hasi baitziren, Leteren hitzetan78 “pluralismo anaikor aberasgarri bezain idealista batetik hausketa nabarmen batetara zeraman pausoa azkar bezain arinki” ematen. 1971ko urrian barne-krisia areagotu zen, eta denbora luzean egoera moldatzen saiatu arren, 1972ko Eguberrietan-edo desegin zen taldea. Oraindik orain desegitearen aipamenak zauri zaharrak zabaltzen ditu taldekide batzuengan, denek ez daukatelako gertatu zenaren ikuspegi bera. Arrazoiak arrazoi, oro har esan daiteke “inguruaren eraginez” sortu zen taldea era berean agortu zela. Esplikatu dut 70. hamarkadan gauza ugari aldatzen hasi zirela euskal gizartean eta politika eta kultura estu lotuta zeudela.
“-Zergatik banandu zen Ez Dok Amairu? Garai hartako gizarteak gauza erradikalagoak eta zuzenagoak behar zituelako izan liteke? - Ez, ez. Horrek ez zuen zerikusirik izan. Gu baino erradikalagorik izan al da ba?”
Era berean, taldearen sorreratik hainbat urtetara, zehazki hamar urte igaro zirenean, Xabier Leteri egindako elkarrizketa batean bitxiak iruditu zaizkidan hitzok topatu ditut 79:
Kazetariak orduko taldeen izaeraz itauntzen dio, garai latzak direla aipatzen dute eta ez dagoela elkartasunik. Orduan Letek bere itxaropena agertzen du, baina itzulerak planteamendu berrien inguruan izan beharko lukeela argitzen.
Lehenengoek gehiago landuko zuten folk musika, herri tresnetan oinarritua; bigarrengoek, berriz, Sentikariarekin hasitako bidea jarraitu zuten, esperimentazioarena edo aurpegi-anitzeko ikuskizunarena (musika, poesia, irudiak, soinuak...).
Beste aldetik, Ez dok Amairu talde aitzindaria desagertu zen baina arrasto ederra utzi zuen, 1965-1970 urteetan hauen “itzalpean” talde eta bakarlari pila sortu baitziren, Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren talde eragilea izan zela baieztatuaz. Euskal probintzia guztietan sortu ziren
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 118 antzekoak (agian Gipuzkoan gehixeago). Batzuk gerora ibilbide artistiko joria izango zuten, gutxiengoak noski, eta besteak sortu ahala garaiarekin desagertuko ziren.
Jose Ramón Belokik kontatzen digu nola Euskal Kantagintza Berriaren mugimenduan denborarekin merkatuak zabaldu ziren, diskoetxeak aldatu eta salmentak izugarri ugaldu81:
Adibidez, 1960-1964 urte bitarteetan euskal diskogintza orokorrean Kantagintza Berriaren fenomenoari % 6,8 eskaintzen bazitzaion, 1975-1976 urteetan %70, 3 eskainiko zitzaion.
Euskal Kantagintza Berriaren sorrera izan zena azaldu ondoren, urte batzuk beranduago Ez dok Amairu taldeko bi poetek egin zuten azterketa komentatuko dut, Xabier Lete eta JosAnton Artzek.
119 Letek esandako kontu interesgarrien artean, hasieran Kantagintza Berria “hutsune bat betetzeko asmoarekin” sortu zela dago82. Kultur Fronte zabalagoan txertatzen du, Oteizaren asmo barruan, eta orduan kantarien lana bikoitza izan zela esaten:
- Berreskuratze politiko eta kulturala. - Eta euskal estetika eszenikoa osatzea.
Berreskuratzea zuten komunean eta zentzu horretan zegoen politizatuta, partaideen artean ideologia anitzak zeuden-eta. Ez zegoen inongo programa politikorik, ez ildorik: “zerbait izan bazen, mugimendu nahiko espontaneo bat izan zen (ez baitu esan nahi irrazional edo helbururik gabekoa)”. Lehen kantaldietara jendea euskaraz abesten entzuteagatik joaten omen zen, inongo helburu politikorik gabe, eta letretan azaltzen ziren eduki sozialekin bat egiten zuelako. Nazioartekoa zen humanismo existentzialaren barruan kokatzen du Letek fenomenoa eta Iriondok Viet nam-go gerraren aurka abesten zuela oroitzen du, edota Julen Lekuonak Martin Luther King goraipatzen zuela. “Zapalduen aldeko mezu bat” zen kantariok jaurtitakoa.
Gero, Kantagintzak bere jaiotzan jaso zituen kritikak ekartzen ditu. Alde batetik, ordu arteko kantagintza tradizionalaren defendatzaile sutsuengatik jasotakoak, hainbat joera estetiko, erlijioso, moral edo politiko kolokan jarriko ote ziren beldurra zeukatelako. Hauek Euskal Kanta Berria “iskanbila, gusto txar, zarpailkeria eta pesimismoz” josita zegoela zioten. Beste kritikak, “sozial-inperialismoa deitua izan den ezker konbentzional erdaldunduaren eritziemaileek” egiten zituzten; hauen ustez fenomenoa “xobinismo nazionalista burges ttikia” zen. Batzuk ala besteek oztopoak jarri bazituzten ere, Letek dio herriaren onespena jaso zuela eta “horrekin aski eta gehiegi” izan zuela.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 120 Azkenik, kantari eta herriaren, entzuleriaren, arteko harremanean lau aldi ikusten ditu Letek: lehena, errekuperazioan bat eginik egon zirena; bigarrena, asperdura eta kritika egon zirenekoa; kantaldi masiboak antolatu ziren garaia; eta funtzionaltasun politikotik askatzen saiatu ziren garaia, 70. hamarkadako bigarren adian, “banderen garaian”.
“Beste gerra bat galtzeak, gerra honetan burrukatu zutenen ondorengoak izateak, faxioak eta inperioak ezarritako zapalkuntzak, gure hizkuntza eta kulturaren egoera desesperatuak, mundu eta denbora honetan bizitzeak, eta abar, eta guzti honi nolabaiteko erantzun bat eman beharrak, esan dezakegu, bultza duela mugimendu hauen sortzea”.
Joxe R. Belokik berritasuna zertan datzan galdetzean (tematikan, estetikan ala bietan) Artzek “egitura zaharreko kantuak” direla erantzuten dio, tradizioaz egoki baliatu behar dela, “gaiak zerbait aldatu arren”. Tradizioa eta bide berriak ongi lotu behar direla azpimarratzen du (Oteizaren funtsa), eta nola denak ez diren horretan trebeak. Horregatik Ez dok Amairuren muina taldea sortu zenean honakoa izan zen: “ezagutzen ez genuen gure herriaren kantakeraz eta kantugintzaz jabetu eta, tankera historiko horren bidez, garaiari zihoazkion kantak sortzea”. Batak taldea aberasten zuen eta taldeak norbera.
Lete eta Artze funtsean poetak dira, kantari edo musikari lanetan aritu baziren ere. Juan Mari Lekuona bera ere olerkaria izan da, sentsibilitate handikoa, euskalgintzaren munduan ikerketa lanak egiteaz gain. Hain zuzen, Juan Mari Lekuonak mugimenduak ibilbide luzexka egina zuen aldian poesiagintza eta kantagintza lotu zituen artikulu zoragarrian84 (kontuan izan behar da hasieratik ezagutzen zuela taldea Juan Mari Lekuonak, hainbat letra sortzen lagunduaz, eta Julen anaia taldekide).
Lehenik, poeta eta kantaria lotzen dituena azaltzen du. Hona esandakoak:
- Bitoriano Gandiagak poesia irakurtzean “mezuak bihotzerako bidea zuzenago bilatzea” omen zuen helburu. Hala ere, nahiz eta poemak sentipenen bila irakurri edo kantatu, Lekuonak uste du “poetaren zatirik ezaugarrienak, beharbada onenak, kantatu gabe gelditzen direla”.
- Poeta eta kantaria lotu ostean, zehazki kantautorea zer den definitzen saiatzen da Lekuona. Hiru funtsezko baldintza eskatzen omen zaizkio kantautoreari: “poetaren harikoak, musikalariaren alorrekoak eta kantariaren mailakoak”. Nortasun poetiko propioa izan behar du, oraindik gehiago: herri poetaren dimentsioa (kantaldiak herriaren aurrean baitira gehienetan). Gainera, musika gaietan, hein batean behintzat, eskolatua izan behar du: musika sena eduki, konposatu eta gauzatu. Amaitzeko, abesteko trebea behar du izan, eztarriz zein deklamazioz, musikaltasun osoz espresatzeko gai.
- Baldintza hauen berri eman ondoren, “kantautoretza nahiko bide estua” dela onartzen du eta zenbait poeta eta musikarien arteko sinbiosiaz hitz egiten. Poeta-kantari bikoteen artean, Lete-Valverde edota Artze-Laboa aipatzen ditu.
123 c ) Poesia sailkapen batzuk eta tradizioaren arrastoa
- Euzko-gogoa aldizkariaren inguruan bildutako poeta taldea: Monzon, Zaitegi, S. Mitxelena, Iratzeder, Mirande, Erkiaga, N. Etxaniz, Otsalar eta abar.
Azken “zailtasun garai” horretan sartu du gure olerkaria. Hala deitzen du arlo politiko eta sozialean euskaldunon jarrera gogortu egin zelako, ondorioz errepresio handiagoarekin. Aldi berean, giro berriak bi eratako zentsura ekarri omen zuen: administrazioak ezarritakoa eta herriak bere eskakizunekin ipinitakoa. Zaila zen sorkuntza artistikoa herriak eskatzen zuenarekin, entzun nahi zuenarekin, lotzea. Hala irizten zion Lekuonak: “Beraz, ez da harritzekoa garai honetan zenbait poeta isildu izana; eta beste zenbait, berriz, poema bide berrietatik saiatu izana, orain ikusiko dugunez, ezkutuagoko hizkuntza kurubil eta landuagoan”.
- Sinbolismorako joera. Adibidez, Gandiagaren “Txakolinaren ospakuntza 1 eta 2” edo Zulaikaren “Adanen poema amaigabea”.
- J. A. Artzeren joera, poesia esperimental eta espazial izenekoa, “gure artean inork ez bezala landu eta erabili duena. Isturitzetik Tolosan barru, eta laino guzien azpitik...eta sasi guzien gainetik izeneko liburuak aparteko gauza dira, bere osoan, gure urteotako olerkigintzan.
Kontrakulturaz ari nintzela agertu dut 1964. urtearen berezitasuna, alegia, urte honetan espainiar Erregimenak sorturiko lege batzuen bidez gure kulturarentzat gertatu zen arnas hartzea (“25 urte bakean” ospatzen zituenez). Gabriel Arestiren Harri eta Herri-k zein Baionako euskara batuaren aldeko bilkurak lagunduta, askok mugarria ipintzen dute urte honetan. Hain zuzen, Juan San Martin idazleak Uhin berri 85 olerki-antologian berak “64ko belaunaldia” deitu zuena bildu zuen (1964tik 1969rako olerkiak). Gure olerkariaren izena bertan dago eta honela definitzen du taldea:
125 Hortaz, garaiko bidegabekerien aurrean sufritzen eta protestatzen duen belaunaldia da 64koa. Finean, Lekuonak beranduxeago, 1968tik aurrera, “zailtasun garaia” deitu zuena.
Xabier Letek bere bilkuraren86 hitzaurrean nahigabe politikoaz hitz egiten du, erlijio krisiaz eta literatura existentzial-mikatzaren agerpenaz. Literatura honek klase ezberdintasunen aurka nahiz giza-zapalkuntzaren aurka protestatzen zuen. Letek sarreran agertu ditudan garaiko bi poeta adierazgarriak aipatzen ditu poesia berriaren aitzindari bezala: Jon Mirande eta Gabriel Aresti. Hauetaz guztietaz dagoeneko hitz egin dut 60. hamarkadako gertaerak azaltzean.
- Azkenik, Espainiako 27ko belaunaldiaren sinbolismo eragina nabari da oraindik, nahiz eta aurrekoena bezain nabarmena ez izan.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 126 idazle askok baino kultura literario handiagoa dute honetakoek eta aitzindarien lana ezagutzen dute. Batzuek poesia berria egin nahi dute baina aurrekoa baztertu gabe, herri poesia edo ahozkotasunaren bidetik. Hauen artean izen bakarra aipatzen du Letek: JosAnton Artze. Tradizioa eta berritasuna batzea, Oteizaren Kultur Fronteak zuen ildoetako bat.
Euskal testuinguruarekin aurrera jarraitu baino lehen eta zenbait erreferente espainiar aipatu ditudanez, Espainiako egoera ekarriko dut bi hitzetan, gurean eragina izan zuelako. Esango nuke Estatuan poesiak pairatutako ibilbidea antzekoa izan arren, kronologikoki lehentxeago gertatu zela. Gurean Arestik Harri eta herri 1964ko mugarrian argitara eman bazuen, euskaraz poesia sozialaren lehen agerkunde indartsua, gazteleraz egindako poesian Blas de Otero eta Gabriel Celaya “50eko belaunaldian” sartzen dituzte, dezente aitzinago. Laburbiltzeko, 60.enean Espainian hiru bide jarraitzen ziren poesian:
- García Hortelanok bere antologia ezagunean (1978) “50eko belaunaldia” deitu zuenaren poesia soziala, aipatu berria. Aurreko urteetako klasizismo eta formalismoaren aurka zeuden eta poesia gizartea aldatzeko tresna gisa ulertzen zuten. Gai sozial eta politikoak zeuzkaten hizpide eta irakurlego zabalari zuzentzen zitzaizkien (oroitu Blas de Otero:“a la inmensa mayoría”). Olerkari batzuk: Blas de Otero, Gabriel Celaya, José Manuel Caballero Bonald, Carlos Barral, Jaime Gil de Biedma, José Agustín Goytisolo, Gloria Fuertes...
“Aurreko poesiaren kontra, ez bakarrik jarraipenekoa, baita didaktikoa edo politikoki konprometitua ere, artearen autonomia aldarrikatzen duten interes ezberdinetako poeta gazteek poesiak berez duen balio absolutua gorde nahi dute eta poema objektu burujabetzat jotzen dute: beraz, poema ideia edo sentipenak igortzeko material literarioa izan beharrean, zeinu edo sinboloa izango litzateke”.
Olerkia ez da bitarteko edo baliabidea, bere baitako balioa du.
Hauek aipatu beharrean nago, Artzeren azken olerki-liburua 1979koa denez, eta hau zuelako ingurumaria.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 128 Letek Artzez egindako aipamenera bueltatuta (tradizioa gehi berrikuntza), zeintzuk lirateke honek herri tradiziotik jasotako ezaugarriak?
Oteiza berriro ekarriaz, Quosque tandem...! mugarri-liburuan biltzen duen definizioa jasoko dut lehenik. Hainbeste miresten zuen Aita Donostiaren hitzak bere egiten ditu, honek izandako ikasketa klasikoak baztertu eta ahozkotasunean gure arimaren sentsibilitatea bilatu zuen. Hala zioen88:
“Euskal herri olerkariak beren artean harreman berezirik ez duten ideiak lotzen ditu. Bere poesiak kanpoko gauzei argazkiak ateratzen dizkie, gero barnekoetara igarotzeko (...). Nire ikerkuntza folklorikoen hasieran uste nuen lotura gabeko adierazpen hauek agian kantariaren oroimen txarrean geratutako antzinako poemen zatiak zirela, lehen enbor batetik jausitako adarren antzekoak. Baina gero ohartu naiz prozedura hau –aikais japoniarrak oroitarazten dituena– herri poesiaren ezaugarririk nabarmenena dela”.
129 Lekuona bera poeta izaki, Oteiza poeta miresten zuen, euskal poesiari handitasuna eman ziola uste baitzuen. Alderantziz ere gertatzen zen, Oteizak Lekuonak herri ahozkotasunean egindako lan eskerga miresten zuen, eskertzen, gure hizkuntza eta kulturaren erroen bilaketan jator aritu zelako.
Nik uste Lekuona bera izan zela Artzerengan ahozkotasunaren ezaugarriak deskribatzen lehena, Isturitzetik Tolosan barru lehen liburua kaleratzean halakoa esan baitzuen90:
Ahozko poesia zertan datzan ezagutzeko, bere ezaugarri nabarmenenak agertuko ditut, berriro Juan Mari Lekuona maisuaren ildoari jarraiki. Bi modutako ezaugarriak bereizten ditu: soziokulturalak eta literarioak.
1) Ikuslego-entzulegoa:
Herri artistak ikuslego-entzulegoaren aurrean eta bere parte hartzearekin osatzen du lana. Publikoak artista abestuaz, dantzatuaz, antzeztuaz... lagun dezake, bera ere sortzaile izanik. Horregatik ahozkotasunaren emaitza herri altxorra izanen da, kolektiboa, denek sortua eta denentzat dena.
Ahozko herri literatura tradizio gordailua da: egitura literario zehatzen ildoa darrai, herriaren teknika eta baliabideak, eredu eta legeak, hiztegi eta esaera zaharrak... gordeko baititu. Artista tradizioaren lekukoa bada, herriak honek bizirauteko beharrezko sentsibilitatea izango du.
Artista herriaren ikuspegia ematen saiatuko da, esan bezala bera izango da lekukoa edo kolektibitatearen interpretaria. Zeregin horretarako dohain bereziak izan beharko ditu, literatur sentsibilitate handia, memoria eta sorkuntzarako gaitasuna.
Bat-batekotasuna izango da artistaren beste ezaugarrietako bat; herriak ez ditu aurrez prestatutako lanak onartuko, espontaneo izateak grazia eta naturaltasuna ematen baitio. Herriaren unean-uneko parte hartzearekin batera.
Idatzia ez denez, memoria garatzea eskatzen du ahozkotasunak, ahoz aho igorri ahal izateko hainbat egitura ikasi eta gordetzea.
1) Irudi eta ideien mugikortasun handia:
Ahozko herri literaturan artistak erabilitako egitura literarioak musika zein metrika labur eta zehatzari egokitzen zaizkio. Gainera, literatura idatzian ez bezala, ahozkoan irudi eta ideiak erritmo azkarrean mugitzen dira artistaren buruan, saltoka ziztu-bizian. Irudiok lau era desberdinetan higitzen dira:
- Elisio ugariren bidez. - Prozedura erretorikoak erabili gabe. - Logika eta denbora ordenua errespetatu gabe. - Irudien artean itxurazko lotura logikorik izan gabe.
Ez dira teknika klasikoak erabiltzen, adierazpen abstraktua ahalbidetzen duten baliabideak baizik: hitzen eta formula zehatzen errepikapena, onomatopeia eta estilizazioa... Gauzak horrela, memoria eta batbatekotasunak ez diote lekurik uzten, adibidez, egitura zail eta konplexuei.
Ahozko testua irekia da, denboran irauteko beharrezko aldaketak paira ditzake: garaian garaiko ezaugarrietara egokitzea, zatiren bat zehaztu edo aldatzea... Hau guztia igorlearen esku legoke, bere sentsibilitate eta oroimenaren esku. Esaterako, altxorraren iragaitea tradizioa ahula den testuinguruan emanez gero, euskalki aldaketa egiten bada, edota igorlea oroimen gutxikoa izatea kaltegarria da iraupenerako.
Ezaugarriok Lekuonak kantautoreari eskatu behar zaizkion baldintzen definizioarekin bat egiten dute, poeta, musikalari edota kantariari dagozkien ezaugarriekin. Artzek batez ere prozedura ludiko-koral deituak baliatuko ditu, zehazki erritmoan, soinuen adierazkortasun berezian eta hitzen esanahi bakunean oinarritzen diren dekorazio olerkiak. Herri poesiako hoskidetasun jolas hauek poesia fonetikoaren esperimentaziotik gertu leudeke finean, olerkariak guztiak nahasian eta lotuta erabiliko ditu.
Hala ere, JosAnton Artzek tradiziotik ez zuen bakarrik ahozko poesiaren arnasa jaso, lotu gabeko osagai eta artifizio erritmikoarekin bat eginik, txalapartaren soinua ere jaso zuen. Nire ustetan bi alderdi hauek zurrun lotuta daude, hau da, ahozkotasuna eta txalapartaren erabilera, ezaugarri komunak dituztenez: erritmo librearen erabilera intuitiboa. Tradizioaren iturritik sortutako bi zorrotada.
JosAnton Artzek txalapartaz duen lehen oroitzapena zortzi urte zituenekoa da (1947); oroitzen du Usurbilgo jaietan plazan entzun izana eta zein bitxia iruditu zitzaion. Ostera, herrira itzulitakoan berriro topatu zuen. Aurkikuntza ez zuen bakardadean egin, Jesus Mari anaia izan zuen hasieratik lagun. Basterretxea eta Larrukerten Pelotari (1963) filman entzun eta oroitu
133 zutenetik, 1966 aldean, Artzetarrak betirako harrapatu zituen tresnak. Ez dok Amairun eman zuten jendaurrean ezagutzera eta “berreskurapen kulturalaren” sinbolo bilakatu zen nolabait (ez zen kasualitatea Mendiburuk taldearen logotipotzat aukeratu izana). Bi txalaparta-bikote izan zituzten anaiek irakasle: Lasarteko Sasoeta baserriko Miguel eta Pello Zuaznabar eta Astigarragako Erbetegi-Etxeberri baserriko Asentsio eta Ramon Goikoetxea. Hain zuzen, Zuaznabar anaiak izan ziren Ez dok Amairuren lehen bi emanaldietan txalaparta taularatu zutenak, 1966ko urtarrilaren 9 eta 23an Hernani eta Donostiako Victoria Eugenian. Hirugarrenean, zeinetan taldea ofizialki aurkeztu zen (Irungo Amaia Aretoan urte bereko martxoaren 6an), Artze anaiek hartu zuten lekukoa. Jada laugarren ekitaldian, Zumarragan martxoaren 19an, traje eta gorbataz jantzita azaldu ziren Jesus Mari eta JosAnton, txalapartaren berreskuratzeari kutsu modernoa emateko asmotanedo (modernotasun asmoa ez zuten janzkeran soilki adierazi, aurrerago abangoardiako musikarekin harremanetan jarri baitzuten txalaparta).
Txalaparta berez ez da musika tresna bera, baizik eta honek sortzen duen hotsa. Teknikoki bi jole egon ohi dira, ttakuna edo erritmoa finkatzen duena eta herrena edo lehenengoak markatutako erritmoa jarraitzen duena. Gainera, egun material desberdinen gainean jotzen da, eboluzioan esperimentatu izanaren ondorioz (egurra, harria, burdina, beira, izotza edo ura....). Jesus Mari Artzek gogoratzen du nola Zuaznabar anaiek ohol bakarraren gainean jotzen zuten, gainera beti haltzaren ohola zerabilten. Beraiek, bide berriak urratzen, bi edota lau ohol erabili zituzten eta egur mota zein material ugariak. Bestalde, erabilerari dagokionez uste edo hipotesi ugari dago. Batzuentzat lan-erritmoa da: garai batean baserrietan argoma (basalandare arantzatsu eta zimurtsua) xehatzeko erabili ohi ziren labanekin lotua, edota sagarra txikitzeko baliatutako egurrezko “mailuekin” (Baztanen kirikoketa izena jasotzen duena). Beste batzuek, hauen artean Juan Mari Beltrán txalapartari ezagunak, jaialdiekin lotzen dute, ospakizunekin: sagardoa egina zenean dastaketara deitzeko edota ezkontzadeialdirako; maiz adarra jotzen zen txalapartaren aurretik, Lasarten adibidez.
Azkenik, Antxon Agirrek lan-deialdi bezala erabilia izan dela dio. Bere esanetan patroiak eskifaiari itsasoratze-deia egiteko erabiltzen zuen, Hondarribian adibidez. Artzetarrek berreskuratu zutenean Oria eta Urumeako bailaretan bakarrik jotzen zen.
“Txalaparta beti da inprobisazioa, guk ez dugu pieza jakiñik jotzen eta horregatik esan liteke txalaparta barrengo sentipenen agerkunderako tresna bat dela poesia poetarentzat dan lez. Era huntan pausu bat eman dugu eta gure joaldiak hunela izaten dira: lehenbizi poesi bat esan eta poesi horrek neri adierazten ditena, nere barnean sortzen dituen gogoetak txalaparta bidez adierazi; orduan poesi hori tema bat izango da ta ni tema horren gaiñean mintzatuko naiz txalapartaren bidez. Beraz txalaparta inprobisazio huts eta jatorra da. Eta hori horrela izanik, txalaparta izan diteke adibidez protesta-bide edo gaurko abeslariak erabiltzen dituzten beste gai horiek adierazteko bide. Jakiña, ikusiko duzun bezela hunek entzulea txalapartaren esan-nahia jasotzeko gai izatea eskatzen du eta hau ez da lortzen behin edo bitan entzunaz; izkutuko lokarri batek batu behar ditu txalaparta jotzaillearen eta entzulearen gogo-bihotzak. Beraz, nirekin ados egongo zera txalaparta jotzea erti bat dela eta ertia danez, erti hori txastatu nahi bada erti begirada batekin ikusi beharko dela esatean, museoko kuadro batekin gertatzen dan bezela”:
Bai interpretazio sakona! Beraien arteko elkarrizketa izateaz gain, Artze anaiek poesia eta musika ere lotzen zituzten beren emanaldietan, haien arteko elkarrizketa ere bazen aldi berean. JosAntonek olerkia irakurtzen zuen eta Jesus Marik hura txalaparta bidez interpretatu; baina hirugarren partaide aktibo bat ere aurreikusten zuten: ikusleria-entzuleria. Honi txalaparta bidez igorritako mezua ulertzea eskatzen zioten eta horretarako trebatua izan
135 behar zuen. Ez dok Amairuko testuinguruan mezua gizarte egoeraren aurreko protesta izan zitekeen. Jatorrizko erabileratik haratago arte bilakatu nahi zuten txalaparta gure anaiek.
“Bien arteko elkarrizketa antzekoa da. Nik nire kideari utzitako tartea berak niri uzten dit. Gu anaiak gara eta erakutsi zigutenak ere anaiak ziren (...). Txalapartak “zaldiaren trosta” ere esan nahi du, orduan oinarrizko erritmoa zaldiaren trostaren antzekoa da, ezta?...” ttakun, ttakun, ttakun”.
“Gero, izan daitekeenaren hipotesiari dagokionez, herriko testuinguru kulturalean, zaldiak mitologikoki izugarrizko garrantzia izan du. Gizontasunaren sinboloa zen, zezena eta bisontea emetasunarena ziren bitartean. Zaldia hemengo haitzuloetako marrazki guztietan ageri da, eta lehen tokian gainera. Dantzan azaltzen da gehienetan. Zuberoako maskaradetan, Berrizeko ezpata-dantzan... Zaldia leku guztietan dago. Gero, dei ezazu txalaparta edo “zaldi trosta”. Irrintziak hau jotzean botatzen ziren, eta honek pentsatzera garamatza txalapartaren bidez plastikoek pinturekin edota dantzariek dantzarekin lortu nahi zuten gauza bera lortu nahi zela, soinuaren eremuan”.
Berriz txalaparta adierazpide artistikoa, baina oraingoan haitzuloetako zaldiaren irudiarekin lotzen du JosAntonek, bere gizontasun eta indarrarekin, euskal erroekin. Lehen liburuaren izenburuan Isturitz aipatzea ere bide beretik joanen da, haitzulo honetan egindako aurkikuntzei lotuta, zehazki musika tresna zaharrenen agerkundeari (hezurretan zizelkaturiko txirulak...).
Beste elkarrizketa batean, JosAntonek berriz egiten du musika-tresnaren eta euskalduntasunaren arteko lotura. Zaldia islatzeaz gain, bere ustetan jotzeko moduak egiten du berezi txalaparta93:
“Txalaparta –esan zigun– berezko euskal instrumentua da. Egia da, munduan zehar badaudela antzekoak. Londresen hauek ikasteko aukera izan nuen eta txalapartarekin ezaugarri komunak zituen Japoniako tresna batekin egin nuen topo. Baina benetan duen izaera interpretatzeko moduak ematen dio, beste guztien desberdina baita. Hasteko, txalaparta jotzean ez da danborraren modura egiten, kolpeak ematen dira. Gizakiak makilak sortu zituenean, ezbairik gabe hatzen luzapen bezala sortu zituen. Baina txalapartaren kasuan makilak ez dira hatzen luzapen bezala erabiltzen, baizik eta ukabilenak bezala –esandakoa, jotzeko era sendoak emango liguke aditzera-. Ukabilen erabilpenak euskaldunen izaera barnerakoiarekin bat egingo luke”.
Aurrekoaren antzera hipotesi interesgarri eta bitxia. Bestalde, Londresen perkusioa ikasi izana aitortzen du elkarrizketan.
Txalapartaren aurkezpen txiki hau bukatzeko –aurrerago zehaztuko baititut Artzetarren emankizunak -, txalaparta funtsean sentipen edo emozioa denez, Bernardo Atxagaren testu zoragarria ekarriko dut94. Tresnaz daukan lehen oroitzapenak Rikardo Arregiren hiletara darama, 1969an, hilerrian entzun zituelako estreinakoz gure anaiak; ostera, oroitzapen horren haria Jesus Mari Artzeren heriotzarekin lotzen du, 2002an. Txalaparta eta heriotzaren lotura, finean.
“Perkusioaren alorrekoa izanik, txalapartak bazuen, noski, beste soinuekin nahasteko berezko dohainik, baina bere ibilera oso desberdina izango zen Artzetarrak izan ez balira; ez balute izan, bi anaiak, Rikardo Arregiren hileta egunean erakutsitako fedea eta gogoa. Beraiek aldatu zuten txalaparta tokiz, beraiek kokatu zuten beste adierazpen sistema batean; beraiekin bete zen
Artzetarren “ekarri metafisikoa” gogoan Jesus Mariri omenaldia egiten dio Atxagak, honek - anaiarekin hasieran eta bere kasa geroago – txalaparta izan baitzuen bidaide bizitzan. Artze anaiek EHU-UPVren “urrezko domina” jaso zuten 2000ko otsailaren 2an, Mikel Laboa eta Benito Lertxundirekin batera; horrela, hasieran Ez dok Amairu taldean eta, gero, bakarka egindako ibilbidea omendu nahi izan zitzaien.
Artzek tradiziotik ahozkotasuna zein txalapartaren erritmo askea berreskuratu bazituen, esana dut esperimentazioa izan zuela bere poesian bigarren lan-ildoa. Jakina da, 60. hamarkadako askatasunak, gurean zeuzkan mugekin, esperimentatzea zekarrela bere baitan. Badirudi, Europako bidaian ez zuela giro kulturalean gehiegi sakondu, bizibeharrak ez baitzion aisialdirik uzten; baina herrian finkatzean Oteizarekin egin zuen topo, harekin eta inguruko hainbat artistekin.
Jorge Oteizak beti izan du esperimentatzeko joera; hala esaten zuen: “esperimentatzeko balio ez duen hizkuntza, ez da benetako hizkuntza”. Honek bere artista lanean etengabeki zabaldu ditu bideak, bai eskulturan bai poesian. Hainbat “proposamen esperimental”, hutsunearen teoriak, klera tailerrak... edota ikus-poesiarekin izandako harremanak –Existe Dios al noroeste olerki-liburuan bereziki -. Arlo unibertsitario edo erlijiosoan ere bila aritu zen, ikastola esperimental deitzen zituenak edota Arantzazuko Elizaren proiektu berritzailea. Zer esanik ez, Euskal Arte Garaikidearen Eskolaren egitasmoan.
Artista ugariren artean murgiltzen zen poeta; esango nuke bera izan zela Ez dok Amairukoen artean pintore eta eskultoreekin harreman estuena izan zuena. Giro artistikoaren adierazgarri beste pasadizo bat ekarriko dut. Dirudienez, 1964 aldean Donostiako Udalak Gipuzkoako Artisten Elkarteari dirulaguntza kendu zion Gastronomia Kofradiari emateko eta honen aurrean, protesta moduan, artista talde batek (poeta ez zen urrun ibiliko) happening “eroa” antolatu zuen elkartean: txuleta eder bat jan zuten. Bitxikeria honek oihartzuna izan zuen garaiko prentsan, haiek nahi bezala.
Giro horretan jaio zen Isturitzetik Tolosan barru (1969), gure literaturarentzat apurtzailea eta abangoardista suertatu zena. Idazkerarekin esperimentatu zuen poetak, ikus-poesiarekin, baita olerkien irakurketan ahotsarekin ere, entzun-poesiarekin. Hasier Etxeberriak lehen “objektu multimedia”tzat jo zuen, “artearen diziplina ezberdinak ikutzeko asmoa
JosAntonek kontatzen duenez, idazten hasi zenean bere buruari galdera ugari egiten zizkion: zertarako idatzi? Nola idatzi?...
“Idazten hasi nintzenean nire buruari galdetu nion: Nola idatzi behar dut? Nola bete behar dut espazioa? Eta horrek eragiten du nire idazkera mugitzea. Ez dut bakarrik ezkerretik eskubira idazten, edo lerro bat bestearen azpian... Neure buruari galdera egiten diodalako da hori (...). Galdera horren aurrean bila eta bila aritzen naiz. Noski, ez dut besteek egindakoa egin nahi, besteek egin ez dutena baizik”.
Berria sortu nahi du eta bila darrai. Bilaketan orriaz aparte mikroa ere lagun izango du, liburuak dakarren disko txikiak erakutsi legez, ahotsarekin eta soinuekin jolasten baitu. Bilaketa pertsonala da, ikasitako guztia zalantzan jartzera daramana, bere buruari “zergatik” galdetzen dio guztiaren aurrean97 :
Modua jartzen du zalantzan, baina bere abiapuntua beti bera izanen da: poesia. Etengabe artearen beste alorrekin harremana izango du - kantagintzarekin, musikarekin txalaparta bidez, edo pinturarekin –, baina ez da haien eremuetan sartuko, poesiaren mugarrietatik egingo du lan. Aurreko elkarrizketan esan moduan:
Gainera, aitortzen du poesia idazten hasi izana prosa berarentzat oraindik konplexuegia zelako, ez zuelako gaitasunik. Bere ustez, prosan idatzi ahal izateko lehenbiziko hizkuntza poetikoa menperatu behar da (Trecet eta Morenoren elkarrizketan) :
“Poesia idazten hasi nintzen prosaz idazten ez nekielako. Poesia baino konplexuagoa iruditzen zait. Prosan idatziko dut hizkuntza poetikoa menperatzean. Nire ustetan prosak poesiak baino ikuspegi zabalagoa eskaintzen du”.
Esperimentatu baina mezu konprometituak bidaliaz; bere hizkera ez da itxia, konplexua, izango, “herriak” uler dezan nahi duelako, horregatik argia eta ulerterraza izan dadin bilatuko du.
Egia da, 60. hamarkada bereziak ikerkuntza errazten zuela, ez bakarrik maila ideologikoan zabaldu ziren ateengatik (“askatasunik gabe ez dago sormen edo benetakotasunik eta, beraz, ezta abangoardiarik ere99”), baita teknologiak pairatutako garapenarengatik ere. Teknologiaren aurrerakuntzak aurkajarritako bi eragin eduki zitzakeen: zapaltzailea eta sortzailea. Lehenik, gizakiaren lan-mundua mekanizatzeak honentzat deshumanizazioa ekar zezakeen, hots, giza-balioen zapalkuntza gizarte kapitalistaren produkzioaren mesedetan. Hau zuen teknologiak alde iluna, Artzek hain maisuki Isturitzetik Tolosan barru liburuko urdiain orrialdeko ikus-olerkian agertua, bere dinez lehen olerki esperimentala. Bigarrenik, gizakiak teknologia bere onurarako erabil zezakeen, bera osatzeko, sorkuntza artistikoan beste baliabidea izan zitekeen. Hau da orduko artista ugarik hartutako bidea: bide sortzailea. Esate baterako, Fernando Millánek
“Magnetofono, oszilagailu edota beste aparailu batzuen bidez soinua ezagutzen hasi zen (...). Aldi berean, abangoardietan hain ezaguna ez den beste fenomenoa garatzen hasi zen, garrantzitsua: giza ahotsaren erabilera, Stockhausten edo Luigi Nogo bezalako musikarien eskutik edo poeten aldetik. Poetek lehen abangoardietan egin ziren lan bereziak jaso zituzten, poesia fonetiko izendatutakoatik (... ) ”.
Gure olerkariak ere aurrerapen teknikoak baliatu zituen: soinuak grabatu ostean ahotsarekin nahasten zituen, ahoskatzea indartzen zuen hizkuntzaren hoskidetasuna ikertzeko, bozgorailu desberdinak probatzen zituen soinuaren iturria banatzeko, Baga, biga, higa sentikariarekin fokoak erabiltzen hasi ziren edota Ikimilikiliklik bidekidekariarekin diapositiba proiektorea gehitu zuten edota batik bat lehen liburuan diseinua izugarri zaindu zuen –irudiak sartu, koloreak, letra forma eta tamaina ezberdinak...-.
JosAnton Artzek hasierako poesian alderdi bisual zein fonetikoarekin esperimentatu zuen batez ere, nahiz eta ukimenaren arloa ere zertxobait landu –paperen edo azalen egituretan- . Alderdi literarioaz gain, musikan ere bilaketan jardun zuen, txalaparta bitarteko.
Oraingoan, idazleak berak lehengo hiru liburuak kaleratu ondoren eta Holandan Nazioarteko Ikus-poesia Erakusketan parte hartu eta gero eman zuen definizio zabala ekarriko dut101:
“Poesia konkretua poesia esateko eta idazteko beste era bat da. Zaila definitzen. Hortan dabiltzanak ere ezin dute bat egin bera definitzen. Izen asko eman zaizkio: ikusteko poesia edo poesia bisuala, poesia konkretua, poesia fonetikoa, poesia esperimentala... Ohizko, ohiturazko idazteko era hori alde batera utzi eta beste era batzuk bilatu dituztenen... lana dela poesia konkretua, esan genezake”.
“Poesia esateko eta idazteko beste era bat” zen Artzerentzat Poesia konkretua. Egia da, Poesia konkretua “zaku handi bat” izan dela ikerlari askorentzat, joera esperimental ezberdinak bertan sartu izan direla nahasian, mugimendu bezala 50. hamarkadan simultaneoki Brasil eta Alemanian sortu zen arren. Kontua da, Poesia konkretuaren planteamenduak hainbat poeta esperimentalek onartu zituztela, ikus edo entzun poesia egiten zutenek adibidez, eta horregatik sartu izan direla
- Harreman natural, sinboliko eta objektiboak ukatzen dira. - Ideia abstraktuak objektu bilakatzen dira. - Lerroa eta azalera izango dira espresio artistikoaren funtsa, baita, bigarren maila batean, kolorea ere. - Oinarrizko elementu geometrikoak erabiliko dira (biribilak, karratuak, hirukiak…) eta hauen arteko tentsioak bilatuko. Maiz eraikin arkitektonikoak gogoratzen dituzten formak sortuko dira. Forma gailentzen zaio koloreari eta koloreak planoak izanen dira.
Hortaz, artearen mundutik abiatuta, olerkigintza konkretuak hizkuntza “zerbait konkretu” bezala ikusiko du, berezko izaera duena, ez sinbolikoa. Adierazle eta adierazia bereizi ordez, batzen saiatuko da. Ordu arteko bertso erako poesiaren ondoan, errima eta neurria habe zuen poesia gramatikalaren alboan, orrialdeko espazioak izaera funtzionala izanen du, olerkia han edo hemen ipintzeko aukera emanaz edota hizkuntza
145 elementuak ez direnak gehitzeko.
Gainera, hizkuntza eta gizartearen harreman gabezia abiapuntu, konkretistek garaian hedatzen ari ziren masa komunikabideez baliatuz idazle eta irakurleen hurbilketa eragingo duen hizkuntza berria sortu nahi zuten. Hizkuntza berri horretan hitzak, esalditik askatuta, forma autonomoak izango dira, eta bisualitatea izango dute adierazpide.
Hitzen autonomia aldarrikatuaz, poesia hizkuntzaren eremuetatik haratago barreiatuko da, tradizionalki apoetiko izan diren arloetara: kartela, argazkia, objektuak, ekintza edo happeningak... Olerkiak irakurlea harritzea bilatuko luke, mezu labur, zuzen eta bat-batekoak sortuaz.
Ezin uka daiteke JosAnton Artzek betidanik entzuleria-ikusleriairakurleriarekiko adierazi duen begirunea. Honekin esan nahi dut, hartzaileak bere sorkuntza artistikoan parte hartzaile izan direla, aktiboak. Finean, olerkiak irakurtzeko joerak entzuleriarekin elkarbanatzeko asmoa adierazten du, poetak hausnarketa bidez aurkitutakoa besteei eskaintzekoa. Artzeren ustez, irakurleak interpretaria behar du izan eta, hortaz, ez litzateke bidezkoa hizkera zail edo hermetikoa erabiltzea; olerkiek sentimendu edota ideiak iradoki behar dituzte. Gauzak horrela, entzuleriaikusleria-irakurleriarekiko agertzen duen loturak bere lana nolabait baldintzatzen duen galdetzen diot poetari; garbi erantzuten dit ezetz, baina beretzat garrantzi handikoa dela. Ez dok Amairun hasi zen Artze emankizunetan lanean eta gerora taularatze joerarekin jarraitu du, taldeka ala bakarka, diziplina artistiko ezberdinak lotuaz poesia abiabide. Amaia Iturbide olerkari eta ikerlariak modu beretsuan dakusa Usurbilgoaren asmoa: hilik dagoen testua errezitatzean bizitza ematen dio. Bi helbururekin errezitatzen du poetak Iturbideren ustez: olerkiaren ulergaiztasuna ulergarri bihurtzeko eta urruntasuna hurbiltzeko.
JosAntonentzat olerkiak beti esan edo kantatzea izango litzateke egokiena, bizirik ematea entzuleriak sentitu ahal izateko, eta horretaz gain idazten badira, hobe. Gure hizkuntzaren tradizioa batik bat ahozkoa izanda errezitatze edo kantatzea izango litzateke trasmisioan ohiko bidea. Olerkariak ahozkotasunari egiten dio gorazarre pentsakera honekin103”:
“Dena dela, olerkia esan edo kantatu egin behar litzatekek beti, idatzita ematea hilda ematea bezala duk. Bertsolariek egiten duten bezala egin behar litzatekek, kantuz eman. Gero, idatziz ere eman nahi izan ezkero, bale, baina gero, ez lehenago hilda eman eta gero hura bizitzen saiatu, orain egiten dugun gisan.
147 adibidez). Ondorioz, poesian testuaren eta orrialdean honek jasotako kokapenaren artean lotura mota bereziak sortzen hasi ziren.
- Jada XX. mendeko abangoardien berrikuntzak eragindako hirugarren aldia; Futurismoa, Letrismoa, Imaginismoa eta bertso librearen esperimentazioa sartzen dira aldi honetan.
- Eta 50. eta 60. hamarkadetan poesia konkretu izendapenez garatutako mugimenduak; hauek eta gero poesia semiotikoa edo poesia zibernetiko berria bezalako joera modernoagoak aipatzen ditu Pinedak.
“Olerkiaren ikus-elementuak funtsezko bilakatzen direnean, mimoaren oinarrizko osagai izanik, eta hauek desagertu edo aldatuz gero testua ulerkaitza izango balitz, edo desagertuko balitz, orduan ikus-poesiaz mintza gaitezke. Beraz, ikus-poesia testuaren itxura fisikoaren baitan egongo litzateke eta itxura hori ez litzateke poemaren oinarria soilik izango, bere izaera propioa baizik”.
XX. mendeko abangoardia mugimenduak komentatuko ditut azaletik; hauen artean Letrismoa, Happening deitua eta Poesia konkretua izan ziren kronologikoki aitzindariak eta, ostera, Espazialismoa, Poesia visiva eta Poesia semiotikoa agertu ziren.
Letrismoa Isidore Isouk sortu zuen Parisen, 1946 inguruan. Hizkia edo letra osagai burujabetzat hartzen zuten, ahozko hizkuntzatik independentea, bere kasa material poetikoa dena (arlo grafiko zein entzutezkoan). Maurice Lemaitrek mugimenduaz idatzitako liburu-sarreran zera zioen:
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 148 “Lettrie edo Letrismoak letrak txikitu eta beren izaera propioa ematea onartzen du, ustu eta zentzu osoko obra bilakatzeko”.
“Kanpoaldetik ikusita, happening-a guztia sartzen den zaku handia da, “bizitza bezalakoa” izan nahi duelako. Hain zuzen, happening-a abangoardia klasiko europarren aurrean amerikarrek ematen duten erantzun bortitza da eta, aldi berean, europarren sintesia”.
Aitzindarien bi guneotan 50. hamarkada hasieran hizkuntzaren arlo materiala azpimarratzen saiatu ziren, sintaxia soilik espaziala izanik. Pignatarik 1955ean Ulm-era egindako bisitaldian bi taldeak harremanetan jarri ziren eta Poesia Konkretua mugimendua sortu zuten. Ondorengo bi hamarkadetan, 1963tik aurrera batez ere, izen honek diziplina ezberdinetako (artea, musika, semiotika...) artista eta teorikoak bildu zituen bere baitan, zenbait ezaugarri komunekin; esan dut izen honen pean berez ezberdinak diren hamaika joera biltzen direla:
“(...) poesia konkretua: bertsoaren (erritmo eta forma unitatea) ziklo historikoa itxita, formen garapen kritikoa adierazten duen ekoizpena, espazio grafikoa egitura adierazle gisa ulertzen hasiko da poesia konkretua; espazioak ahalmena izango du: denboraren linealtasuna soilik garatu ordez, espazio eta denboran kokatutako egitura izango da. Hortik ideogramaren garrantzia, ikussintaxiaren edo espazialaren ikuspegi orokorretik hasi eta elementuak elkarren ondoan jartzean oinarria duen zentzu zehatzeraino (fenollosa-pound), hizketaldi loturarik gabe”.
Alegia, espazio grafikoak mintzo propioa izango du, poemaren adierazle funtsezkoan bihurtuko da, ordu arteko euskarri hutsaren zeregina, linealtasuna, baztertuta. Adierazle grafiko-bisualak kodetzen dituzte, hauetan
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 150 esanahia txertatzen. Hain zuzen, iragakiek komunikabideetan harturiko gehiegizko pisua salatzen dute eta iragarkien esparrutik honakoak hartzen dituzte bere indar sortzailea dela-eta: bisualitatea, azkartasuna eta begi kolpe bakarreko mezua.
Aurrerago, Espazialismoa Frantziako hiriburuan Pierre eta Ilse Garnierrek sortu zuten; “Manifieste pour une poésie nouvelle visuelle et phonique” (Les lettres, 29. zbk., Paris, 1963) du izenburu lehen idazkiak. Hitzaren hoskidetasuna, ikuste-gaitasuna eta objektualitatea ikertzen zituen korronteak; adibidez, hitzen errepikapen hutsean oinarrituriko testuak sortzea izan zuen ekarri aberasgarrienetakoa.
gertatu bezala). Komunikabideak gogor kritikatzen zituzten eta horretarako hauek erabilitako bitarteko berberak baliatzen zituzten: irudia eta hitza.
Bukatzeko, Poesia semiotiko izendapena gehiago dagokio kontzeptuari berari mugimenduari baino; hau da, izendapenak oso eremu zabala biltzen du bere baitan: sortzaileak hizkuntza zeinuak batu eta ekintza artistikoaren bitartez sistematizatzen ditu.
Jada esan dudanez, adierazle grafikoen autonomia aldarrikatzen du Letrismoak eta hizkiak sorkuntza abstraktuak eskuratzeko elementu plastiko bezala erabiliko ditu. Oro har, Letrismoak adierazia baztertzen du, baina zenbaitetan grafia eta bere erreferentea harremanetan jartzen dira.
Hau ere azaldua. Izen honen pean esperimentazio joera ezberdinak sartu badira ere, berez hitzaren autonomia bilatzen du korronteak, esaldiaren testuingurutik atera eta bere gaitasuna baliatzea batez ere ikus-arloaren bitartez. Mezuaren fonetika, sintaxia eta semantika hitzaren eta bere ikusgaitasunaren menpe izango dira; hartzaileak esanahi anitzeko jolasek sortutako mezuak deskodetzeko ahalegina egin beharko du batzuetan. Konkretistek poesia eta gizartea hurbildu nahi zituzten, hizkuntza poetikoa bere eremu tradizionaletik haratago eraman eta zeinuen hizkuntza kultural orokorragoan txertatu.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 152 - Poema-objektuak eta instalazioak:
Surrealisten objet trouvé delakoetan dute jatorria poema objektuek, eta geroago dadaisten ready-made eta kontzeptualisten eragina jaso zuten. Objektuari bere jatorrizko balioa kentzen zaio, normalki erabilerak markatua, eta balio poetiko bat ematen. Denek dugu gogoan, esaterako, dadaistek komun bat itzuri eta artelan gisa aurkeztu zutenekoa, ikusleriaren erabateko harridura sortuaz. Joan Brossa izan da estatu mailan esperimentazio mota honetan lan handiena egin duena; horrela, 1986 aldean, objektuak betetzen zuen espazioan gero eta gehiago sartu zuen, inguru edo espazio honi esanahia emanez, instalazioak sortuaz. Esanahi poetikoa ez du objektuak soilik izanen, beronek betetzen duen espazio osoak baizik (60ko hamarkadan neo-dada eta pop mugimenduek environments izendatutakoekin helburu bera zuten).
Azken sailkapena Joxe Azurmendirena izango dut, Isturitzetik tolosan barru liburuko hitzaurrean Juan San Martinek aipatzen duen artikulua berreskuratuaz107. Informatiboa suertatzen zen artikuluan, Azurmendik entzun-poesia, ikus-poesia eta hitzak bere balioa galtzen dueneko poesia bereizten ditu. Hona esandako argigarrienak:
“Ikus-poesian ez dago esan beharrik, ikus-faktoreak dira erabakitzaille, ta ez sintaxia-ta desintegratzerakoan bakarrik, idazkuntza bera munta-berritzeko ere baizik”.
Hitzaren berezko balioa berreskuratzen da, balio-berritzeko bideak bilatzen. Artikulu informatibo honek adierazten du orduan euskal literaturaren munduan poesia esperimentala nahiko ezezaguna zela.
Nazioarteko abangoardia mugimenduak eta sailkapen ezberdinak azaldu ditut... Eta Espainiako irlan zer ?
Beranduago, 60. eta 70. hamarkadetan, erregimenak utzitako zirrikituetatik aire berriak sartzen hasi ziren eta, askatasun egarrian, poeta batzuk ordu arte inposatutako neoklasizismoaren aurka oldartzen hasi ziren oroitu Castellet-ek novísimos deitutakoak nola hasi ziren olerkien autonomia aldarrikatzen, 1965 aldean-. Zirrikitu horietako batetik 1962 bukaeran abangoardien mezulari bat sartu zen Espainiara, Uruguay-tik etorria: Julio Campal.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 154 Honek aire berrienen hedatzaile-lana egin zuen, han eta hemen harremanak eginaz, hitzaldiak emanaz, taldeak sortuaz. Fernándo Millán poeta-ikerlariak hala dio ezagutu zuenaz108:
“Nire ustez garrantzitsuena informazioa biderkatu eta zabaltzeko eduki zuen gaitasuna izan zen, orduan gertatu ohi zenaren alderantziz”.
Adibidez, gurean bazen Espazialismoarekin lotura izan zuen poeta bilbotar bat: Enrique Uribe. Honek Pierre Garnier frantsesarekin harremana zuen eta berataz esaten da atzerrian ikus-poesia kaleratu zuen lehen olerkari espainiarra izan zela. 1963an Garnierren Les Lettres aldizkarian bere lana argitaratu zuen eta hurrengo urtean Times aldizkariaren literatur gehigarrian; gainera, poesia esperimentalaren nazioarteko erakusketa baterako hautaturiko lehen olerkari espainiarra izan zen Uribe, 1967an New Yorken ospatu zen Anthology of Concrete Poetry erakusketarako. Julio Campalek Pierre Garnier ezagutu zuen Uriberen bitartez eta biek, uruguaitarrak eta bilbotarrak, Bilboko Grises Erakustokian estatuko lehen poesia berriaren erakusketa antolatu zuten 1965eko urtarrilean, Poesia konkretua izendatua; honetan 9 herrialdetako 16 olerkariek hartu zuten parte, tartean Uribe bera eta Angel Crespo Espainiaren ordezkari. Fernándo Millánek Uribez hauxe dio:
155 Gerora, Campalek beste bi erakusketa antolatuko zituen Espainian: Zaragozan, M. Labordetaren Nazioarteko Poesiaren Bulegoak lagunduta Poesia foniko, bisual, espazial eta konkretua erakusketa, 1965eko azaroan, eta zabalena Madrilen, Juana Mordó Erakustokian egindako Abangoardiako Poesiaren Nazioarteko Erakusketa, 1966eko ekainan. Esan dut Campal 1962an ailegatu zela Espainiara; bertan lanean aritu zen 1968 arte, hil arteraino. Iritsitakoan bertako giroa tradizionala zen, neoklasikoa, berak aldarrikatutako joera esperimentalekin bat ez zetorrena; horregatik gaitza zen beretzat argitaratzea, askok bere jarrera kritikoa ez baitzuten maite. Campalen lanean olerki diskurtsibo edo tradizionalak aurki daitezke, esperimentazio kaligrafiko edo kaligramen ondoan. Espainiaratu eta berehala Problemática 63 taldea eratu zuen Madrilen, berarekin hildakoa.
Lehena, 1966 amaieran sortu zen Ignacio Gómez Liañoren eskutik; bere helburua joera ezberdinetako artistak bildu eta artea eguneroko bizitzarekin konprometitzea zen. Esperimentazio poetikoaren alorrean oso aktiboki lan egin zuten.
Bigarrena, 1968an sortu zen eta Fernándo Millánek, taldekide adierazgarrienak, manifestuan gerraondoko espainiar olerkigintzaren kontra egin zuen, ikuspegi eta esanahirik ez izateagatik. Gizarte kapitalistaren mito eta irudiak deusezteko edota esanahiaren arloa zein bisuala gainditzeko mitogramak sortu zituen Millánek.
Taldearen manifestuak gisa honetakoan jasotzen zituen (15 puntu guztira):
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 156 “7ª - Objektu oro galkorra da. Ekintza oro berreskuraezina. Olerki oro publikoa. ( ... ) 9ª - n.o. izateko ez da aski esatea: ukatu behar da. 10ª - Originaltasuna ez da asmatzen: esperimentatzen da. ( ... ) 12ª - Gazteleraz egindako literatura makala indartzeko n.o. errezeta: hondoan soilik forma dago. ( ... ) 14ª - n.o. poesiak espero du esperimentazio artistikoa merezi duten guztien eskuetan lehertzea”.
Uruguaitarraren isurian jaiotako hauetaz guztietaz gaindi, jada 1964ko azaroan Juan Hidalgo, Walter Marchetti eta Ramón Barcek Zaj taldea sortu zuten, John Cage amerikarraren planteamenduak abiapuntu. 1958an Darmstadt hiri alemaniarrean, Musika Berrien IX. Jaialdian, Hidalgo eta Marchettik Cage ezagutu zuten David Tudor-en bitartez. Cagek bi musikariok ekintzen munduan barneratzen ditu (happenings) eta orduan lantzen ari ziren musika konkretuaren planteamenduak zalantzan jartzen dituzte. Milanen biltzen jarraitu zuten eta Zaj proiektuaren aurreneko lehen bi lan berriak sortu zituzten: Hidalgok “A letter for David Tudor” eta Marchettik “Música para piano nº 2” (biak 1961ekoak). Aurrerago taldea Madrilen finkatu zen, Ramón Barce lagun (1970 aldean honek taldea utziko zuen eta Esther Ferrer donostiarra taldekide bezala finkatuko zen). Eta zer zen Zaj? Manifestuan emandako definizioak nahiko eroak dira, edozein definizio baztertu nahi dutenak: “Zer da zaj? Zaj zaj da, zeren zaj ez da ezzaj” edo “Zaj taberna baten antzekoa da; jendea sartzen da, ateratzen da,
“ Zaj jakin nahi ez duzuen hori baina badakizuena da, egin nahi duzuen hori baina egiten ez duzuena, ulertu nahi ez duzuen hori baina ulertzen duzuena, esan nahi duzuen hori baina esaten ez duzuena, pentsatu nahi ez duzuen hori baina pentsatzen duzuena, gozatu nahi duzuen hori baina gozatzen ez duzuena, beldurtzea nahi ez duzuen hori baina beldurtzen zaituztena, irudikatu nahi duzuen hori baina irudikatzen ez duzuena, izan nahi ez duzuen hori baina zaretena, eman nahi duzuen hori baina ematen ez duzuena, hausnartu nahi ez duzuen hori baina hausnartzen duzuena, nahi duzuen hori...baina ez..., nahi ez duzuen hori...baina...beti berriz hasten dena”.
Zaj taldeak garai garrantzitsuena 1964 eta 1973 urte bitartean izan zuen, ekitaldi ugarirekin, nazioarteko abangoardian erreferente bilakatuaz; kontzertuak, idazketa eta gutun-artea landu zituzten batez ere aldi honetan. Amerikako Fluxus taldearen espainiar kidetzat hartu izan da Zaj. Hidalgo kideari harremanaz galdetu ziotenean honakoa esan zuen: “Buster Keaton eta Marx anaiek duten harremana daukagu”. Baina, egia da bi taldeon kideen artean harreman estuak izan zituztela, elkarlanak barne.
Zaj-kontzertuak etcétera edo ekintza laburren jarraipena ziren, kontzertu tradizionalekin zerikusirik ez zutenak. Juan Hidalgo kontzertu izendapena erabiltzen hasi zen, batez ere frankismoaren zentsura
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 158 saihesteko. Artea bizitza bihurtu nahi zuten edo bizitza artea. Horrela, etcétera-k bere testuingurutik kanpo ikusleriari eskainitako bizitzaren eguneroko atalak izanen dira, keinuak, idatzitako esaldiak, isiluneak, objektuen toki-aldatze eta erakustaldiak... erabiltzen zituzten hauetan; baliabide oso urriak zerabiltzaten, ez zuten azpiegitura handien beharrik. Etcétera emanaldiek oso egitura zehatza zuten eta ez zioten inprobisazioari biderik ematen, ezta ikusleriaren parte hartzeari ere; Hidalgok pentsatzen zuen ikusleriak ez zuela beharrezko egitura teknikorik gauza interesgarriak burutzeko, eta onartzea ala gaitzestea zuela aukera bakarra. Ferrer-ek ere artea beretzat egiten duela aitortzen du, ikusleria ez zaiola inporta; hark askatasuna izango du nahi duena egiteko, geratzeko, aldegiteko, oihukatzeko...111 Horrela, ekitaldi abangoardista hauen aurrean erreakzioak denetarikoak izaten ziren: haserreak, txistuak eta oihuak, aspertzea, irribarre histerikoak... Kritika ere hasieran oso galduta zegoen. Espainian idazkera abangoardistak izandako gorakadan ere parte hartze indartsua izan zuen taldeak, beheraxeago aipatuko ditudan hainbat idazle katalandarrekin elkarlanean, Joan Brossarekin esaterako. Azkenik, gutunartean edo mail-art izendatutakoan taldeak hartzaileei proposamen ugariak luzatzen zizkien: testuak, ipuinak, etxean kontzertuak egiteko gidak, poemak, zorion-eskutitzak, egutegiak, gurutzegramak, erakusketak, gonbidapenak... 1964-1970 bitartean igorri zituzten itxura zainduko hainbat eskutitz-kartoi.
159 bultzatzeaz gain, elementu figuratibo eta sinbolikoak erabiltzen zituztelako. Azken hauen artean ere bazeuden desberdintasunak, adibidez Brossa, Viladot edo Alejok poesia esperimentala sistemaren aurkako protesta bide gisa ulertzen bazuten, Cirlotentzat esperimentazioa bide mistikoa zen, sakratua ezagutzera zeramana. Denak esperimentalistak bai, baina aukera anitzekoak.
Beraz, 60. hamarkadan Espainian poesia konkretuaren oinarriak finkatzen hasi zirenerako, kataluniar olerkigintzak bere ibilbide propioa egina zuen. 1965ean lehen liburu osoki esperimentalak kaleratu zituzten Katalunian: Joan Brossa eta Antoni Tàpiesen Novel.la eta Guillem Viladot eta Leandre Cristòfolen Nou plast-poemes, biak elkarlanak. 1971n, aurrerago, estatuko poesia konkretuko lehen erakusketetako bat ospatu zuten Leridan, Pétite Galerie de l´Alliance Française aretoan; Brossa, Viladot edo Josep Iglésias del Marqueten lanak zeuden bertan ikusgai. Aipatutako azken biek Lo Pardal argitaletxea ere sortu zuten beren lanak argitara emateko (1970); liburu bakoitza artelantzat jotzen zuten, kasu bakoitzean forma eta edukia egokituaz.
“La escritura en libertad egiteko aukera agertzean, nik ez dut poesia esperimentalaren antologiarik egiten, argitaletxeak ipinitako azpizenburuak esaten duen bezala, nirea saiakera da, azken hogei urteetan artearen, poesiaren eta musikaren munduan gertatutakoa azaldu nahi zuen saiakera”.
Ehun eta berrogeita zazpi autore biltzen zituen lanak, hauetako hamalau espainiarrak; mugarri bat finkatzeko asmoa zuen, kultura ofizialetik at zegoen ildo esperimentalaren garaia amaitzen zuena.
Honetaz guztiaz gaindi, poesia esperimentalaren eta ikus-poesiaren inguruko hainbat Topaketa eta Jardunaldi egin ziren estatuan, esaterako:
Egia da, maiz bai kritikoek edo baita olerkariek ere joera esperimentalak baztertu izan dituztela, arrarotasun bezala ikusi izan direla, harrera ezkorra izanik; halere, 90. hamarkadan egindako hainbat antologia eta berrargitaralpenek uste hau aldatu dela erakusten dute, poesia esperimentalari bere balioa ematen hasi zaiola.
Julio Campal eta Enrique Uribek 1965eko urtarrilean Bilbon egindako Poesia Konkretua Erakusketa aipatu dut dagoeneko. Beraz, Campal gurean ere izan zen bere mezua zabalduaz; hain zuzen, Jorge Oteiza berak gonbidatu zuen uruguaitarra Donostiako Barandiarán Erakustoki ezagunean zuzendari gisa parte hartzera, 1966an. Erakustoki honek “Arte
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 162 Garaikidearen Erakustoki Ekoizlea” izena jaso zuen eta garaiko esperientzia artistiko berrienak bultzatu eta hedatzea izan zuen helburu. Dionisio Barandiarán eraikitzailearen mezenasgoari esker zabaldu zen eta erregimenaren aurkako artistak, honek zeukan artearen ulermenaren kontrakoak, laster gerturatu ziren bertara. Campal berak zuzendari zela hala agertu zuen bere asmoa: “Erakustoki komertziala baino zerbait gehiago izatea nahiko nuke, zentzu industrial, sozial, diseinuzkoa izatea, balio estetikoa eta soziala duen edozein produktu extra-artistiko baliatzeko”. Erakustokiarena baino zentzu zabalagoa eman nahi zion, hortaz. Ez dok Amairuko artistak handik igaro ziren, hitzaldiak eta beste emanaz; Artze anaiek euskal musika tresnen inguruko erakusketa egin zuten. Dena dela, argitu nahi dut ekintza gehienak gaztelaniaz antolatzen zirela.
Jorge Oteizak ahozko hizkuntza eta ikusmenari dagokiona batu behar zirela pentsatzen zuen, elkartzea aberasgarria zela. Hona Félix Marañak gogoratzen dituen hitzak113:
“Soinuen ahozko mundua espazioan hitzek eta irudiek duten jolas plastikoarekin aberasten ari da. Maiakovski bezalako poetakideen errusiar mugimendu futuristan gehienak lehendik pintoreak ziren; (...)”.
Oteiza diziplinartekotasunaren alde zegoen erabat eta Barandiarán Erakustokiak antolatutako erakusketak babesten zituen. Campalek hemengo beste poetekin egin zuen lan poesia konkretuaren erakusketak prestatzen. Horien artean Juan Carlos Aberastúri, “Ocarte”, poeta gaztea aipatzen da Donostian. Felipe Muriel Durán ikerlariak “Ocarte”z esan zuen “euskaraz lan egin zuen lehenengo poeta esperimentala“ izan zela. Gogoratu, Juan Carlos Aberastúrik, Enrique Uribe eta Jokin Díez euskaldunekin, N.O. taldean parte hartu zutela 1968an.
- 1966ko abuztuan zabaldutako Poesia konkretu eta espazialaren astea, zeinetan Campalek “hitzaren, hizkiaren, collagearen edo zeinuaren barne egitura eta indar semantikoa jasotzen zuten abangoardiako eskolen berrikusketa” egin nahi zuen.
Bi poesia aste hauetan poesia fonetikoak entzun ziren. Gainera, bigarrenean lehen aldiz Pêche de nuit film fonetikoa aurkeztu zuen Campalek (Henry Chopin poetarena, Luc Peire margolariarena eta Terj Wick zinemagilearena); beranduago Bilbao eta Gasteizera eramango zuen filma.
Beste aldetik, beranduago, 1967-1968 urteetan, Zaj taldekoek Euskal Herrian beren kontzertu famatuak eman zituzten114. Hiru hiriburutan egon ziren, hona:
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 164 - 1972ko ekainaren 28an Iruñeako Arte Garaikidearen Topaketetan (hau aurrerago azalduko dut). Sistiagak taldearen emanaldiaren bideoa grabatu zuen.
Esther Ferrer partaidea donostiarra zen eta taldean Sistiagaren bidez sartu zen, bere lehen ikuskizuna San Telmokoa izanik; Alberto Schommer argazkilaria ere euskalduna zen (Orain edo Zaj taldeetan aritua), eta Zajekoei bideo txiki bat grabatu zien Iruñean. Baziren harremanak.
Gure poetak Barandiarán-eko esperientzia ezagutu zuen –noski, bertan erakusketa egin zutela esan dut -, Campalen lana ere bai, ziurrenik baita aipatutako euskal idazle batzuen lana ere. San Telmon orduan ez zen izan, baina Zaj taldeko Hidalgo eta Marchetti ezagutu zituen, baita Schommer eta Sistiaga ere. Ez du oroitzen zein une zehatzetan, baina bai orduko giroan ezagutu zituela. Artista esperimental hauetaz gaindi, jarraian agertuko ditudan 1972ko Iruñeako Nazioarteko Topaketak baino lehen, pisuko beste
165 musikari abangoardista batzuk ezagutu izana aitortzen du: John Cage handia, Steven Reich edota Luis de Pablo. Azken hau Mendiburuk Madrilen egindako erakusketa batean ezagutu zuen. Hain zuzen, zizelkari euskaldunak erakusketa honetan lehenengoz brontzezko txalaparta eskultura aurkeztu zuen eta inaugurazio egunerako Artze eta Zuaznabartarrak gonbidatu zituen txalapartari. Aldi berean Luis de Pablori ere bertaratzeko eskatu zion, jada orduan musikari prestijiotsu eta ezaguna; Mendiburuk musikariaren iritzia ezagutu nahi zuen euskal musika tresnaren inguruan eta hau txundituta geratu zen joaldien ostean. Han sortu zen Luis de Pablo eta Artzetarren arteko harremana.
Gauzak horrela, JosAnton Artzek joera esperimentalen hamaika ordezkari ezagutzen zituen, ziurrenik hauek bera murgiltzen zen euskal pintore zein eskultoreen giroan sartuta zeudelako. Aipatutakoak 1972ko ekitaldi harrigarriaren aurretik ezagutzen zituen. Harrigarria irizten diot, zeren orduan diktadurak bere aldekoa ez zen edozein agerpen zapuzten zuen eta, jakina da, bai antolatzaileek baita partehartzaile gehienek ere bere burua antifankistatzat jo zutela. Orduko euskal artisten mezenas ezaguna, Juan Huarte Beaumont, proiektuaen atzean zegoelako izan zen hau zilegi, bere botereak Iruñeako Udalaren zein Nafarroako Foru Aldundiaren babesa eskuratu zuelako. Dena dela, Topaketak hasi aurreko egunetan erregimenaren aldekoek presio izugarria egin zuten hauek bertan behera uzteko, baina ez zen hala gertatu nazioarteko prentsa lekuko zenez eskandalurik ez sortzeko. Hortaz, jarrera ofizialak anbiguoak ziren, aldekoak eta kontrakoak.
1972ko ekainaren 26tik uztailaren 3a Arte Garaikidearen Nazioarteko Topaketak ospatu ziren Iruñean, ALEA taldeak antolatuta eta, esan bezala, Nafarroako Foru Aldundiak zein Iruñeako Udalak lagunduta, Juan Huarte Beaumont-en babesari esker. Hasiera batean egitasmoa Juan Huartek Luis de Pablori egindako enkargua izan zen: urte horretako apirilean bere aita Felix hil zen eta ekitaldi berezi baten bitartez omendu nahi zuten. Une horretantxe de Pablo Jose Luis Alexancorekin ari zen lanean eta arlo artistiko desberdinetako ekintzak prestatzen hasi ziren elkarrekin. Artistak deika hasitakoan erantzuna izugarria izan zen, gehienak prest zeuden ekitaldietan parte hartzeko, jarrera erabat baikorra zuten. Gauzak horrela, ezustean, hasieran omenaldi txiki bat izando zena handituz eta handituz hasi zen, elurrezko bolak lez. Lehen asmoak lau egun irauten zituen eta gerorakoak zortzi.
Maiatzaren 31n ALEA taldeko Luis de Pablok eta J. L. Alexancok hitzaldi bat eman zuten nafar hirian Topaketen berri emateko. Nazioarteko Topaketa hauek Estatuko komunikabideetan ez zuten inongo oihartzunik eduki, ez prentsan, ezta garaiko albistegi ofizialean, NODOan, ere. Erregimenaren berriemaile zen azken honetan ez azaltzea arraroa gertatzen zen, Huarte Beaumont sendia behin baino gehiagotan agertua zelako, diktadurak babestutako hamaika ekintza aurkezteko. Nafarroako adierazpideetan ere aipamenak nimiñoak ziren, hala tamainaz nola garrantziaz. El Pensamiento Navarro-n eginiko aipuak azalekoak izaten ziren, inolako inportantziarik ez zuten beste berrien alboan (oroitu diktaduraren aldeko egunkaria zela hauxe, “Jainkoa-Aberria-Erregea” goiburuduna). Atzerriko prentsan bertakoan baino zabalkunde handiagoa izateak erregimenaren aldeko hainbat haserrarazi zituen, askoren iritziz hori diktaduraren ahuleziaren seinale baitzen, irekitze-sintoma nabarmena.
167 Zeruko Argiak egindako elkarrizketa batean Luis de Pablo antolatzaileak horrela azaltzen ditu Topaketen helburuak115 :
“- Zer elburu lortu nahi dituzute topaketa hauekin?
- Egungo artea herriarengana urbiltzea da, lortu nahi gendukeena. - Zer ulertzen duzu herriarengana urbiltzearekin? - Herria badaezpadako kontzeptu bat da. Guk ez dugu maixu bezala herriaren aurrean agertu nahi; herriarekin bat eginda bizi nahi dugu. Artea biltzen eta estutzen duen hipermeablezko koraza zahar eta astun hori autsi nahi degu. Eta artea zer dan agertu eta erakutsi nahi diogu herriari. Horregatik, Topaketa hauek ez dira elite batentzat antolatuak izan, herriarentzat baizik. Hortik, agerketen erakusketen eta saioen sarrerarik ordaindu behar eza”.
“Artea herriarengana gerturatzea” zen helburu nagusia eta “artista errealitatea erretratatzen duen kamara bezalakoa” izango zen, elkarrizketan aurreraxeago esaten zuenez. Hala saiatu ziren ALEAkoak eta Iruñeako zoko guztiak “Artearen izenean” hartu zituzten: zitadela, Labrit pilotalekua, Nafarroako Museoa, “Tres reyes” hotela, Sarasate pasealekua, Avenida, Príncipe de Viana eta Carlos III. zinemak, harresiak, Gayarre antzokia, Santo Domingo eliza... zortzi egunez artearen adar desberdinak hirian zehar zabaldu ziren (hasierako proiektua lau egunetarako bazen ere). Topaketen edukiak biltzen zituen116 liburuko hitzaurrean, antolatzaileek hiriaren aukeraketa era honetan justifikatzen zuten (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez): bertako hiritarrek tradizionalki jaialdietan parte hartzeko izan duten ohituragatik eta hiriak duen tamaina aproposagatik. Gainera, hiriak euskal kulturaren tradizioa nolabait gordetzen zuela pentsatzen zuten, sinbolo antzeko bat zela, eta kutsu honi arte garaikideari hurbilketa gehitu nahi zioten.
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 168 Beraientzat funtsezkoa zen artea bere mementoaren isla izatea eta sortzaileak bere lana ikusleriari eskaintzea, gerturatzea. Gauzak horrela, antolatzaileek nabarmentzen zuten beste ezberdintasuna: Topaketak artistak beraiek eratuak zirela, barrutik eginak zeudela, nahiz eta dirulaguntza pribatuari esker izan. Gainera, ez zuten gure hurbileko artegintza soilik ekartzeko asmoa, Mendebaldekoa alegia, munduko zoko urrunagotatik ekarriko zituzten artistak: adibide argiena Afrika, Amerika eta Ozeaniako musika taldeak ziren. Hitzaurrean aurkeztutakoarekin amaitzeko, Topaketek orduan hirurogei urte bete zituen John Cage maixu amerikarrari omenaldia egin nahi zioten, arte esperimentalaren munduan egindako aitzindari eta hedatzaile lanarengatik.
Egunkariko beste albiste batean117 Santiago Amon Euskal Artearen Erakusketako antolatzaileak artea herriarengana gerturatzeko asmoa berriz agertzen du, zehazki, Arantzazuko proiektuaren inguruko eskola aipatzen du zeregin honetan aitzindari.
“Lehenik honoko hau: Ez dago egun Iturrino eta Artetaren garaietan bezala hizkuntza homogeneorik. Orduan irudigintza-forma berdina zeukaten denak, gaur ordea arte eta hizkuntza bereiziak ditu probintzia bakoitzak (Literaturan gertatzen den bezala esango nuke nik) ( ... ). Hirugarrenez: Euskal artista bakoitza bere bidetik dijoa eta egoera hau tamalgarria da benetan. Ez dute elkar ezagutzen eta ez dute batak bestearen lanaren berririk. Badira gaur Euskalerrian Euskal eskola batetarako beharrezko diren baldintzak (Herriaren kontzientzia eta Etniari dagozkion arte formen jabetasuna) bainan bakarka dabiltza artistak”.
169 Hizkuntza anitzak izatea aberasgarria gertatzen da, baina Amonek bakarkako ibilbidea salatzen du, bakoitza bere aldetik ibiltzea, Oteizak bezala.
Itxuraz gonbidapena ukatu zuen Oteizak... arrazoia? Iván López Munuerak Oteizak Chillidarekin zituen liskarrei egozten die asistentzia falta118. Eduardo Chillidak Topaketetara joateko baietza eman zuen eta hala egin zuen; dena dela, kontu bitxia gertatu zen bere lanarekin: Nafarroako Museoan bere eskultura deskargatu behar zuenean, oso antzekoa zen beste bat bazegoela ikusi zuen (Ramón Carrera eskultore gaztearena) eta ez zuen bertan ipini nahi izan, berriz eramanez. Gerora, Chillidak gertakari hau azaltzeko emandako prentsaurrekoan aitortu zuen bere asmoa ez zela Topaketak boikoteatzea izan eta trukean hainbat grabatu eta lan grafikoa erakutsi zituen.
Ez dok Amairu taldea ere ez zen Iruñean izan, nahiz eta Baga, biga, higa sentikaria emateko gonbidatu zituzten, baina ordurako taldeko barnegiroa urratzen hasia zen.
Berrogeita bat ekitaldi garatu ziren zortzi egunetan eta hainbat espaziotan, aberatsa zen programazioa. Aipatu berri dudan Iván López Munuerak bere artikuluaren hasieran adierazgarria den argazki hau dakar:
“1972ko ekainaren 2an John Cage Iruñeako Ziutatelako Arma Aretoan zehar korrika ari zen, leher eginda, mikrofono batera iritsi eta garrasi egiteko. Egun batzuk lehenago, Shusako Arakawak eta Madeleine Gins-ek, Carlos Alcolea lagun, honakoa oihukatzen zuten Isidoro Valcárcel Medinak sortutako egitura tubularrez betetako pasealekuan barrena: “Rafonc debería ser Opiscas, también Opiscas debería ser Rafonc” (Franco debería ser Picasso, también Picasso debería ser Franco). Bitartean, jantzi loratuak eta lore bat eskuan zeramatzaten hainbat korrikalari, tartean Robert Llimós beren “sortzailea”, iskanbila publikoagatik atxilotzen zituzten; berehala askatu zituzten espresaera artistikoa zela ohartuta. Haien ondoan, ikusleriak lerro luzeak egiten zituen Lugán-ek putetxe batera konektatutako telefono kabinan sartzeko. Une berean, José Miguel Prada Poolek egindako plastikozko kupula puzgarrietan Dennis Opphenhein-ek bere etxeko teilatuan grabaturiko bideoak ikus zitezkeen; Eduardo Chillidak tona pila bat zituen eskultura bueltan zeraman “arazo izpiritualak” zirela-bide; Zaj-ekoek kandela pizten zuten Nazioarteko Irratia piztuta; Keralako Kathakalia makilatzen zen; Tres Reyes hoteleko batzar aretoan konputagailu batek koadroak inprimatzen zituen; Steve Reich eta Laura Dean-ek ordu luzeetan dantzatzen zuten; eta “Charlotte eta Veronique” edota “Mutil guztiek Patrick de Godard dute izena” filmak proiektatzen ziren Dziga Vertov, Buñuel eta Man Ray-ri eskainitako emanaldietan”.
Aipu luzea da honakoa baina, nire ustez, ederki islatzen du Topaketak izan zirena, ekitaldi aniztasuna eta nazioarteko lekukotza.
Hitzaldi, erakusketa edota emanaldi guztion artean ondokoak azpimarratuko nituzte Artzerentzat izan ahal zuten interes edo loturari begira: Euskal Arte Garaikidearen Erakusketa (Nafarroako Museoan), forma plastiko eta entzutezkoen belaunaldi automatikoa deitua (“Tres reyes” hotelean), azken urteetako grabazio plastiko eta musikalen proiekzioak (Avenida zinematokian), film esperimentalak (Príncipe de Viana zinematokian), Zaj kontzertua (Gayarre antzokian), soinu muntaientzako proposamen eta zuzendaritzak (kupula pneumatikoan), ikus-poesia eta fonetikoa (kupula pneumatikoan), Luis de Pablo eta J. L. Alexancoren “etendako bakardadea” emanaldia (zitadelan) edota John Cage-ren “happening” kontzertua ( Ziutatelako Arma Aretoan).
Hain zuzen aipatutako azken honetan geratuko naiz, poetak “Laino guzien azpitik” liburuan eginiko eskaintza dela-eta. Olerki fonetiko hau eskaintzen dio:
Luis de Pabloren bitartez Willoughby Sharpekin, Avalanche aldizkariaren zuzendaria, kontaktuan jarri ziren eta honek eraman zuen Cage Iruñeara. Programako nazioarteko artista entzutetsuenetakoa zen, zalantzarik gabe, urte asko baitzeraman esperimentazioaren arloan puntapuntan, happening-en sortzailea izanik. Aipatu dut Topaketek Cage omendu nahi zutela, baita Zaj taldeari zegokion ohore hau azkenean bertan behera geratu zen. Jakina da “Zaj kontzertuak” gehienetan ikusleriak ez zituela ulertzen, arras probokatzaileak suertatzen ziren esperimentazioan eta erreakzioak ere neurriz gainekoak ziren, irainekin hasi eta erasoekin amaitu arteraino; hain zuzen hori gertatu zen Iruñean: ikusleak haserre bizian jarri
II. Inguruaz: kanpotik barrurantz 172 ziren taldekideekin eta, azkenean, segurtasuna zela-eta, omenaldia ez zuten gauzatu.
John Cage hasiera-hasieratik Topaketekin konprometitu zen, lehen egunetik ahal izan zuen ekintza guztietan hartu zuen parte eta komunikabideetan ere azaltzen zen. Azken hauek diktadurapeko herrialde batean antolatzen ziren ekintzotan nolatan parte hartzen zuen galdetu ziotenean, hauxe izan zen Cage-ren erantzuna: “Nixon-en Amerikan antzezten badut, ez dut ulertzen zergatik ez Frankoren Espainian”. Aurreraxeago gehitu zuen: “Badakit arazoak daudela, baina ez zaizkit politika eta protesta interesatzen. Gizartea da axola zaidana eta aldatu nahiko nuke, baina ez naiz protesta ekitaldi bat egitera konprometituko”.
Bere ikuskizuna hasiera batean Labrit pilotalekuan egingo zen, ekainaren 2an arratsaldeko seietan, baina gero Ziutatelako Arma Aretora aldatzea erabaki zen. “62 Mesostics Re Merce Cunninghan” izeneko kontzertuak (1971koa) bi zati zituen, bata grabatutakoa eta bestea zuzenekoa; lehena Dabid Tudor musikariaren konposizio elektronikoa zen. Bigarrenean, Tudorrek pianoa jotzen zuen bitartean, Cagek agertokitik barrena korrika egiten zuen, mikrofono batetik bestera, eta esaldi solteak, fonemak edo oihuak jaurtitzen zituen. Kontzertuan baliatutako ikus-olerkiek gure olerkariak “Sasi guztien gainetik” liburuan argitaraturiko familiaren inguruko poema konkretuak dakartzate gogora. Egia da ikusleen gehiengoak ez zuela ekitaldia ulertu eta, batik bat, bertaratutako artistek txalotu zutela. Hori bai, Cage bera oso gustura aritu zen:” Nik ahotsa soilik erabili dut. Atzo erabili eta gaur galdutakoa (…). Happening-ean gustuko dut antzoki erreal batean gertatzea. Elkarri begiratzen diogu, baina izate bakarraren parte gara. Eta hori gure egunerokoan gertatzen da. Ikusteko gauzak badaude, entzutekoak, eta elkarrekin doaz harreman zuzenik eduki gabe, ideia pertsonalak adierazi gabe. Ez ditut ideia propioak agertu nahi, baizik eta neure burua aldatu nahiko nuke bizitzarekiko jarrera zabalagoa izatearren, ona edo txarra izan daitekeen pentsatu gabe. Txarra bada,
Olerkariaren inguruko kideetan, Zumeta eta Sistiagak Euskal Arte Garaikidearen Erakusketan hartu zuten parte, edo Balerdik eta, berriz, Sistiagak film esperimentaletan... Bereziki Topaketetarako J. M. Prada Poole arkitektuak haizezko kupula pneumatikoa altxatu zuen, hamasei metroko altuera zeukan eta hamabost mila metro koadroko zabalera; kupula pneumatiko hau Topaketen sinbolo izatea omen zen asmoa, bertan gauzatzen baitziren ekintza esperimental eta modernoenak. Hala ere, Tomás Llorens kritikoaren ustetan119, kupula hirigunetik oso urruti ipini zuten eta topaleku izan behar zena bereizleku bihurtu zen, “Garaipen arku” batean. Topaketen antolaketa falta kritikatzen zuen aipatuak.
Artzek poeta konkretu hauek seguraski ez zituen Iruñean ezagutu, berak Topaketetan txalapartari bezala hartu baitzuen parte, ez poeta bezala, eta haiek ere ezin zezaketen euskaldunaren olerki-lanaren berri izan. Hala ere, kuriosoa da nola aurrerago haiekin atzerrian topatzen den.
Topaketekin jarraituz, Artze anaiek ekainaren 27an, asteartea, arratsaldeko zazpietan jo zuten Nafarroako Museoko patioan, aitzineko aldiz bakarka. Jatorrizko Euskal Musika bezala aurkezten zen emanaldia eta, Nazioarteko Topaketak zirenez, jende askok entzungo zuen lehenengoz txalapartaren soinua.
Aurkezpen liburuan txalapartari buruzko azalpenak ematen dira, jatorria, erabilera, materiala eta jotzeko-moduari buruzkoak; azalpen laburron azpian JosAntonen ikus-entzun-olerki bat dago, txalaparta irudikatzen duena, hotsa grafikoki papereko espazioan banatuta adierazten duena (“ttakun-tta-kun-tta-tta-kuntta-kun...”).
Baina Topaketetan liskarrak ere izan ziren. Batetik, Dionisio Blanco margolariaren obra bat antolatzaileek zentsuratu omen zutelako eta, bestetik, “Equipo Crónica”-ren ikuskizun batean ikusleariak eduki zuen erantzun zakarrarengatik, hainbeste hilabeteetan egindako maché paperezko ehun eskultura deseginez.
Beraz, Topaketen garrantzia ukatu gabe, arte kritikari edo artista baztuk egindako kritikak ekarriko dituit.
Edorta Kortadi artista eta kritikariak Topaketen ostean egindako kritika gogorra egin zuen120. Beretzat larriena antolatzaileek mezenas izan zirenak gehiegi kontuan hartu izana da:
“Topaketa hauek eratzerakoan goitik behera egin da lana, herria kontuan hartu gabe”.
Hasieran Luis de Pablok agertzen zuen asmoa, hortaz, artistak antolatzaile eta protagonista izatearena, ez zen bete Kortadiren ustez. Diruaren aurrean makurtu omen ziren ALEA taldekoak, artistei merezi zuten heldutasuna aitortu gabe, beldurtu omen ziren. Bestalde, Topaketak talde txikien artean egin zirela aitortzen du, ez maila zabalagoan, espero zen bezala. Euskal artisten arteko elkarrizketa falta salatzen du, “txorakerismo” ugari egon zela, baita autokritika falta ere; hala dio:
Hala eta guztiz ere, Topaketak positiboak izan zirela esanaz amaitzen du artikulua, artea herriratzeko lehen pausua izan zirelako eta informazio asko ezagutzera eman zutelako. Ekitaldi guztiak doan izan ziren herriak parte hartzeko eta hala gertatu omen zen, guztiek gainezka egin zuten. Beste kontua da, abangoardiako arteak bere gain duen izatea abstraktua dela-eta hau ikus-entzuleriak zein neurritaraino uler zezakeen... artea eta herria “fisikoki” hurbildu ziren, baina artea ez zen berez “hurbilgarria”.
Izan ziren beste kritika asko. Esaterako, Victoria Conbalia Dexeus kritikariak artista abanguardista katalanen ez partehartzea oroitzen du eta edozein ekitaldi publiko-kulturaletan bete beharreko baldintzak orduan ez bete izana salatzen: ez zen benetako azpiegiturarik egon, ez antolatzaileen arteko barne-koherentziarik, ezta ekintzetan askatasunik ere (filmak zentsuratu zirela dio, obrak kendu, artistak bidali, eta hitzaldi-mahainguruek ordu beteko denbora mugan kontolpean zeudela).
Bestalde, Pere Portabella zinegile katalanak Topaketetara joateko gonbidapenari arrazoi politiko-ideologikoak zirela-medio uko egin ziola kontatzen du 2004ko ekainean egindako elkarrizketa batean:
Kritikekin amaitzeko, Topaketetan parte hartu zuten Javier Ruiz eta Fernándo Huici artista gazteek, urtebete beranduago, esperimentalismoarekiko nekatzea onartzen dute beren liburuan121; nekatze-sentsazio hau orokorra izango zen 70. hamarkada erdialdean Espainiako nahiz Nazioarteko artista esperimentalengan.
Eta erasoak. Ekainaren 26ko ilunabarrean,Topaketen hasiera egunean, lehergailu batek Sanjurjo generalaren monumentuaren atal bat puskatu zuen. Hortik aurrera erregimenaren aldekoak mesfidati agertu ziren ekintzen aurrean, asko gauzatu aurretik kenduaz. Berriz, ekainaren 28an Gobernu Zibilaren ondoan aparkatuta zegoen kotxe batek eztanda egin zuen, zauritu bat eraginez.
Batzuek ondorioztatzen dute ekintzok ETA-k burutu zituela, hau hasieratik egon zelako Topaketen aurka: burgesiaren aldekoak izateagatik” eta “langileei lapurtutako diruarekin” eginak izateagatik. Jakina da, Huarte Beaumont sendia Iruñea inguruko lantegi gehienen jabea zela eta orduan Imenasa lantegiko langileak greban zeudela beren eskubideen alde. Dena den, itxuraz nehork ez zituen boikot ekintzok bere gain hartu.
Aldiz, baieztatuta dago 1973ko urtarrilean ETA-k Huarte Beaumont sendiko kide bat bahitu zuela, berrogeita hamar milioiko erreskatea eskatuaz trukean. Kide hori askatutakoan Huartek ALEA taldea disolbatu zuen eta berriz Topaketak berrantolatzea ukatu zuen (bi urtero egitea izan zuten asmoa).
JosAnton Artzeren lehen liburuaren agerpenak ezustekoa eragin zuen euskal literaturan, sekulako berrikuntza izan zen. Olerki-liburuaren egitura benetan deigarria izateaz gain, objektu plastikoa izanik bere baitan, eduki aldetik poesia konkretuaren lanketa ere iraultzailea zen. Bere bilaketa grinari jarraiki olerkariak bazuen berritzaile izatearen kontzientzia, ez zuelako lehendik egindako ezer ekarri nahi. Juan San Martinek liburuaren hitzaurrean orduan esan bezala:“ez da erraza izanen liburu honi kidekorik aurkitzea”. San Martinek dagoeneko agertu ditudan bi lan-ildo nagusiak aitortzen dizkio liburuari:“sentidu plastikuzkoa eta fonetika-doinuzkoa”, alegia poesia konkretu deitua, eta “lehengo eskolak alde batera ez uztea”, tradizioari eustea. Hala ere, San Martinek uste du lehendabiziko ildoa gailentzen dela: “honetatik landu du bere gehiena”. Deskribapen zehatza egiten duen hitzaurrean, beste batzuen artean San Martinek idazleak irakurleriarengana gerturatzeko ageri duen nahia aipatzen du, eta beste artista batzuen parte hartzea. Euskalduna irakurzale ez izatea ukatzen du San Martinek, bere ustetan hezkuntza kontuak daude baieztapen horren atzean, eta JosAnton Artzeren saiakera goraipatzen du, liburua irakurleari entretenigarri eta atsegin izan dakion saiatzen delako. Bestalde, Artze egile eta eragile nagusia izan arren, beste artisten lana ere erakusten zuen liburuak: “Zumetaren dibujoa, Forkadaren zenbait burutapen, Mikel Garayren liburu-arkitektura eta
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 180 Iñaki Nuñezen musika”. San Martinek ez ditu izen guztiak aipatzen, baina den-denak beren buruen argazkiek lagunduta hitzaurrearen aurreko orrialdean ageri dira, collagean lotuta marrazki horizontal segida osatuaz.
Lehendik argitaraturiko artikuluan123 Lekuonak “apaindurazko poesiaren mentalidade eta teknika” erabiltzea edota “kopla zaharren egitura eta legeetan” mugitzea aitortu zion liburuari ahozkotasunaren barnean.
Hemen Artze bertsolariekin erkatzen du Lekuonak, hauen izaera zirikatzaile eta ironikoarekin; hitz-jokoak edo atsotitzak oso modu aproposean erabiltzen omen ditu, beren baitan gordetzen duten herrijakituriaz ederki baliatuaz.
Hiru gaiotan kutsu kontrakulturalekoak daude eta herrian sustraitutakoak.
5.- “Mugaketak eta arrixkuak: ( ... )”.
Bi dira Lekuonak liburuari ikusten dizkion arriskuak: alde batetik, ikus eta entzun-poesiaren eremuetan gehiegi barneratu eta “azal hutsean” geratzea, hau da, esperimentazio hutsean mezua baztertzea; eta beste aldetik, poesia herrikoiaren aldeko apustuan gaiak sakontasunik gabe lantzea. Bi arrisku hauek, hortaz, poesiaren esanahiari dagozkio, sakontasuna galtzeari. Dena den, gure poetak beti izan du mezua igortzeko asmoa, argi izan du esperimentazio hutsa saihestea.
a) Liburu azaleko irudi, hizki eta zenbaki collagea
Lehen begi kolpean azala deigarria eta orijinala gertatzen da, tamaina desberdinetako irudi, hizki zein zenbakien nahaspila.
Irudiak denetarikoak dira, azal eta kontrazaletik, kanpoaldetik eta barnealdetik zabaltzen dira. Lekuak, pertsonak eta pertsonaiak, abereak, loreak, disko-azalak, liburuak... irudikatzen dira, hondo grisean eta hiru koloretan: gorria, urdina eta bien nahasketa den granate antzekoa. Antzinatea eta modernotasuna batzen saiatzen da collagea, euskal historia, literatura, tradizioa, artea... islatzen ditu. Liburuaren asmo esperimentala azaletik bertatik argi azaltzen da. Koloreetan gorria da nagusiena eta, nire ustetan, gure kulturarentzat onuragarri izan direnak agertuko lituzke; gero, urdina dator eta honek, kontraz, kaltegarriak adieraziko ditu; azkenik,
Hizkietan, tamaina eta berriz kolorea gertatzen dira bereizle.
Liburuaren izenburua, autorearen goitizena eta generoaren zehaztapena zuriz nabarmentzen dira: isturitzetik tolosan barru / “harzabal” / neurthitzak. Izenburuaren erdian kokatzen den hitzaren bokalak gorriz markatuta daude: tOlOsAn; honekin bokalen izaera propioa azpimarratu nahiko luke, ikuspoesiaren bidetik.
Beste hizkietan, “Pierre de LANCRE” (urdinez) eta “MATALAS” (gorriz) izenak daude batetik. Lancre urdinez Ipar Euskal Herrian hainbat errugabe akabatu zituen inkisidore frantsesa izan zelako, kaltegarria, eta Matalas gorriz, Zuberoan laborarien eskubideen alde eta nobleen aurka borrokatu zuelako, onuragarria; biek ere Iparraldean eragina izan zuten XVII. mendean.
185 jasotzen da (Linguae vasconum primitiae, 1545), “urbasa” orrialdeko hitzikasketak.1 (1968) olerki fonetikoa, Bereterretxeren khantoriko bigarren ahapaldia (XV. mendekoa; gertaerak 1434-1449 bitartekoak dira ) eta Oi laborari gaixoa! kantu herrikoia. Sexuaren ikuspegi naturala, hots-jolasa eta hizkuntza bera, lirikotasuna edo nekazari xumeen lana baloratzea aldarrikatu nahiko luke olerki eta balada atalokin poetak.
Urdinetan, Bereterretxeren khantoriko hamabigarren ahapaldia eta Aramaioko Eresia (1443) daude. Biek gure lurretan Erdi Aroan bizi ziren Banderizoen Gudak dakartzate gogora, Guda Eresien atalak dira; lehenengoan traizioa litzateke gaia, nola Leringo konde agramontarrak Bereterretxe beamontarrra engainuz akabatu zuen eta bigarrenean mendekua, nola Martin Bañes ganboatarraren alargunak (Sancha Ochoa Ozaetak) mendekua nahi duen bere senarra hil duen Mendiola oñaztarraren kontra, Aramaiori su eman nahi dio. Azkenean, memoria historikoa berreskuratzen du Artzek eta zehazki sentipenak agertzen dituzten eresi zatiak aukeratzen ditu, anaien arteko guda haiek ekarri zuten dolumina du gogoan, galtzaileen aldean jarriaz, erahilketaren aurreko ezintasuna eta mendeku nahia ekarriaz.
Bukatzeko, kontrazaleko zenbakiek Laino guzien azpitik (1973) liburuko “Arrano-beltza“ olerki sarreran ageri direnak oroitarazten dizkigute. Olerki honetan Artzek euskal gertaera historiko bat dakar gogora: Jaengo Navas de Tolosan Antxo VII “Indartsua” Nafarroako erregeak Alfontso VIII. Gaztelako erregea Espainiatik mairuak bidaltzen nola lagundu zuen. Poetaren interpretazioa oso kritikoa da, zeren borroka hartan Nafarroak bere foruak eta duintasuna galdu zituela irizten dio eta Gaztelarekiko saldukeria salatzen du, guztia Errekonkistaren izenean. Hori dela-eta, olerki hasierako datak nafar historiako data madarikatuak dira, herriak bere independentzia galdu zuelako hauetan eta aipatutako borrokan (1212) bere armarriko kateak eskuratu zituelako. Isturitzetik Tolosan barru liburuaren kontrazaleko zenbakiok, data hauek, urdinez daude, eta hauetariko batzuk azaldutako
Collagea abangoadiek sortutako baliabidea izan zen, zeinetan hainbat “errealitate zati” beren testuingurutik ateratzen diren “beste errealitate” bat sortzeko. JosAnton Artzek euskal kulturaren zatiak biltzen ditu, antzinakoak eta garaikideak, era horretan euskal izatearen argazki ahalik eta osatuena emateko. Collagea funtsean ekoizpen bisuala da, ikusmen bidez igorria.
“Artistak azaleko zatiak biltzen ditu testuinguru desberdinetatik eta hauek jatorrizko esanahia galtzen dute, ikusmenaren eremura mugatzen dira eta halako beste zatiekin topo egitean mundutik at egongo den errealitatea sortuko dute, sorkuntza hutsa izango dena ( ... )”.
Liburuko orrialdeetan sartuta bi olerki biltzen dituen paper beltz tolestagarria dago. Papera destolestean horizontalki zutik geratzen den kaxa itxura hartzen du, lau pareta altxatzen dira eta hauetan “nortzuk dira libro” (ori orrialdea) olerkia dago eskuz idatzita; zabalik dagoela, oinarrian edo azpian beste olerkia geratzen da, erronkari orrialdekoa, izenbururik gabea. “nortzuk dira libro” olerkiak, beraz, lau atal izanen ditu, horma bakoitzean bat, lau istorio ezberdin kontatzen direlarik; hala ere, atal guztiek amaieran esaldi bera daukate:”mundu hontan horrelakoak sentitzen dira libro”.
“hil eta gero.../ zerraldoa: dirurik ez ordaintzeko / harrak: mamirik ez jateko / purgatorioa: otoitzik ez zeruratzeko / inpernua: lekurik ez sartzeko / HUTSAREN HUTSA HUTSEAN / horrelakoak ote dira mundu hontan libro?”.
Erlijioaz eta heriotzaren kontzeptuaz ari da; bizitza honetan izan behar dugu “libro”, hil ondoren ez baitago ezer, ez dugu heriotza ondorengo “bizitza” itxaron beharrik “libro” izaten saiatzeko. Zoriontasuna eta askatasuna, biak bat, bizi dugun bizitza honetan daude, ez beste inon.
Parisko 68ko iraultzan herriaren testigantza jasotzen zuten graffitiak dakarzkigu oroimenera idazkera modu honek, adierazpen askatasunaren adierazle zirenak125:
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 188 Esperimentazioari, automatismoari eta iraultzari keinua egiten dio Artzek, artea eta bizitza batzeari.
Kaxa-beltzak Oteizaren kutxa metafisikoekin zerikusia duen susmoa daukat, omenaldi antzekoa-edo ez ote den. Landutako gaiek ere lotura izango lukete Oteizarekin, askatasuna eta euskal izate primitiboa, eta honako esaldia erabat iradokigarria da (gainera, poetak hizki larriz ipintzen du): “HUTSAREN HUTSA HUTSEAN”.
Irakurtzeko hautatzen dituenen artean badira klasikoagoak edo esperimentalagoak. Esperimentaletan irakurketa oso adierazgarria da, markatua, nabarmena (adibidez, “zzzta-ren maitasun kantua” olerkian). Entzumena gozatu eta errazteko musika darabil, euskal musika-tresna tradizionalekin jotakoa (alboka, txistua, soinu-txikia eta txalaparta) edo konputagailuarekin sortutako elektronikoa. Emaitza belarrietan zehar barneratzen den doinu eta olerkien konbinazio atsegina da, dudarik gabe garaiko joera esperimentaletara garamatzana.
Aipatu nahi dut, nola Isturitzetik Tolosan barru liburuaren berrargitalpenean (2007), jatorrizko Itxaropena moldiztegiaren eskutik, gauza bakarra aldatu den: lehen disko txikia zena egun, ezinbestez, CDa da. Aldaketa hau erabat logiko eta ulergarria da, soinuaren kalitatea hobetze aldekoa. Dena dela, moldiztegikoek CDa aurreko disko txikiaren itxuraz jantzi dute, kolore laranjaz eta hizkiak era berean inprimatuz. Errezitaturiko olerkien ordena aldatzen da, diskoan bigarren aldean zeudenak hasieran irakurtzen ditu CDan eta lehen aldean zeudenak, berriz, ostean. CDak lehendik ezinezkoa zen berrikuntza dakar: lau minutu eta erdiko bideo txiki bat. Bideo honetan Artzek hiru olerki berri ekartzen dizkigu, aurrekoen berrinterpretazioa, eta hauetan argi geratzen da poetak pairaturiko pentsaera aldaketa. Hauek dira berritutako olerkiak: “Txoria txori”, “Kate motz eta luzean” eta “Maite duena”. Etxetik irakurtzen ditu olerkiok, intimitatetik, sakonki arnastuaz, eta berriro gugana hurbiltzeko asmoz. Bideoaren baliabidearekin, lehenik ikus-olerkietara mugatzen zen zentzumenak bide zabalagoak dauzka aurrean. Olerkion esanahia, edo esanahi aldaketa, hobeto ulertzeko lehenik papereratuko ditut, gero azaltzeko.
“Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen aldegingo, baina honela ez zen berriro txoria izango eta nik… txoria nuen maite.
Lehen zatian, hau da, jatorrizkoan, askatasunaren kontzeptua agertzen du, txoritasunean irudikatua, zelan horren izenean maite diogunari batzuetan uko egin behar diogun. Gehitzen duen bigarrenean, askatasunaren gainetik maitasuna gailentzen da, eta maitatutakoari ihes egiten uzteak eragiten dion saminak ez du betetzen, ez dirudi prest sufrimendua pairatzeko; “behar” aditzaren erabilerak iradokitzen du esandakoa:“ezin hurbilago behar dudana” / “urruntzen ikustearen saminak ni poztu behar”. Badirudi askatasunaren ondoan maitasuna hobesten duela, eta nahiz eta maiteari ihes egiten utzi behar, askatasuna beharrezkoa zaiolako, ez du nahi, horrek ez du asebetetzen.
191 2) “Kate motz eta luzean lotutakoak”:
“Bai, noski, baduke motzak bere ahotsa, baita luzeak ere bere, ez pentsa, eta lakatza, kate motzean lotutakoak badaki, pantasia haunditan ibiltzeko, aukerarik ez duela, ezta ere, ordea, luzean lotutakoaren gisa, luzeak daramaion askatasunarekin jolasean, askatasuna lepoan trabatu eta itoko duen arriskuarekin, horregatik, kate luzean lotutakoei, katea luzatu aurretik, luzearen luzea zertarako den norbaitek erakustea, ez al litzateke guztiz komeni? Gehienek ez baitute askatasunarekin zer egin jakiten gero, askatasunak aske izatera behartzen baititu eta egiaz aske izan nahi duenik, gutxi baino gutxiago baitago munduan.
Gehienentzat askatasuna ez baita umeak bezala, nahi dutena eginez
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 192 ibiltzea besterik, eta ez, behar dutena eginez askatasun batera iristea, gizakia osoki gizaki izateko ezinbestekoa. Gehienek katearen luzea lepoan lotu eta sabaiko habe garaienetik zintzilikatzeko besterik balio ez duela uste baitute, horretarako baizik edo antzeko zerbait egiteko erabiltzen ez dutenez, gero eta maizago ikusten dutenez, askatasunak beste zerbaitetarako balio duela, norbaitek argiro erakutsiko balie, ez lieke mesede makala egingo”.
Esango nuke, “askatasun lillura” olerkiaren aldakia dela honakoa. Irati orrialdeko olerkian, libro dela pentsarazten diotenaren aipua egiten da, kaiolako ateak zabaltzen dizkiotenarena baina kate motz eta astun batez lotuaz. Honakoan askatasunaren inguruko hausnarketa egiten du, zertarako balio duen, zer egin hura lortutakoan. Hala ere, poeman kateez hitz egiten da uneoro, alegia, balizko askatasunaz. Kate motzean lotutakoak bere errealitatea ezagutzen du, bere mugen kontzientzia badu; aitziik, kate luzea duenak benetan libro dela sinesten du, baina ba al daki zer egin askatasun horrekin? Nola baliatu? Poetak dio egiazko libertatearen zentzua ez dela ezagutzen, egungo gizarteaz ariko da seguruenik, eta gizakia gizaki oso izan dadin hori ezagutu behar duela, irakatsi behar zaiola.
Ez da olerki jakin baten berrinterpretazioa, baizik eta lehen liburuetan maiztasunez ageri den ideia edo sinesmen baten beste ikuspegia. Aurrerago Kontrakulturaren eragina azaltzean ideia zabalduko dut, baina iragankortasunaz mintzo da. Bai taoistek, bai budistek, bizitza eta heriotza ziklo osagarri gisa ulertzen zituzten; Budak bizitza-sekuentzia segidaz hitz egiten zuen, hots, hil ondoren berriz jaiotzeaz, nahiz eta jarraipen horretan materiak bere forma aldatu. Egungo ikuspegitik, Artzerentzat maitasuna da kate-begi horiek guztiak lotzen dituena, bizitzara argitu aurretik zein hil ostean
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 194 gugan dagoen benetazko iraunkortasuna. Beste modura esanda, maitasunik gabe ziklo bitalek ez dute zentzurik, ez dira izango.
Kaxa beltzarekin batera oleki objektutzat joko nuke gurpil-olerkia, bi hauek paper euskarritik irteten den egitura fisikoa dutelako. Diskoa aurreko barne-azalean badator, gurpila liburuaren atzeko barne-azalean josita egongo da, agian lehenengoaren “oihartzun” gisa. Beste olerki batzuetan poetak jolasari keinuak egiten badizkio, honetan bere muturrera darama asmo ludikoa. Orlegiz nabarmendutako gurpil-olerkia azalaren azpian sartuta dago eta hiru zulotxo dauzka jolastu eta olerkia irakurri ahal izateko. Goiko irekiduran ezkerretarantz seinalatzen duen gezitxoa dago eta honek irakurleari agertzen dio egin beharreko lana. Gurpila ezkerretarantz higitu ahala beheko bi biribiletan aldi berean itxura zirkularra duen olerkia agertzen da; goian galdera eta behean honen erantzuna, bost konbinaziotan:
195 “Zerria zertarako? Agintari egiteko / agintaria zertarako? Nagusia gordetzeko / nagusia zertarako? Herria larrutzeko / herria zertarako? Periara joateko / peria zertarako? Zerria erosteko”.
Herri-ahozkotasunaren baliabideak erabilita, esaldien amaiera eta hasiera errepikatzen ditu egitura simetrikoetan, gizarte estamentuen kritika zorrotza eginez: nagusia eta herriaren arteko lotura amaigabea puskatu nahiko luke. Gurpiltxoari nahi adina bira eman diezaioke irakurleak eta konbinazioak beti berdinak izango dira, goikoa eta behekoa kateatuta daude bukaerarik ez duen espiralean. Barne-azalaren ezkerraldeko orrialde zurian gurpil-olerkia interpretatzeko gakoa aurkitzen dugu:
Berriz kutsu herrikoia eta ironia: “askatasun gehiegi”. Gurpila lotura da eta bestaldean askatasuna... Nola puska daiteke etengabea dirudien espirala? Irakurlea hausnarketara bultzatu nahi du olerkitxoak.
e ) Kolaboratzaileak, hitzaurrea eta kredituak erdialdean
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 196 Beste ez-ohiko ezaugarria, hauek guztiak normalki liburuaren aurreko barne-azalean eta hasieran agertzen direlako. Gainera, ez datoz edonola: argazki collagez eta koloreztatuta. luzaide orrialdearen ostean, gutxi gorabehera liburuaren erdialdean, kolaboratzaileak aditzera eman nahi dituen orrialdea dago. Goialdean poetaren aurkezpena egiten duen testu txikia dator, orlegiz nabarmendua: bidaiaz mintzo da, herriarekiko konpromisoaz, bilaketaz...Orri erdian olerki-liburuko hamaika laguntzaileren buruen argazkiak daude, zuri-beltzean, horizontalean elkarri lotura, bata besteari gaineratuta collagean. Eta behealdean, hizki txikiz, laguntzaileon izenak eta zeregina zehaztuta:
Denak maila berean jartzen ditu, ez dago bata bestea baino hizki larriagoz, eta azkena idazlea bera; honekin umiltasunez erakusten du liburua askoren lanaren emaitza dela, ez berea bakarrik. Poetaren izena badago baina ez argazkia. Egungo berrargitaratzean laguntzaile hauetako batzuk berriz gogora ekarri zituen Artzek126.
Jarraian dagoeneko aipatu dudan Juan San Martin “Euskaltzaindikoa”ren hitzaurrea dago, hiru orrialdekoa eta nahiko zehatza, “1969ko ekainaren lehenengoa“ data daramana. Berezitasun bakarra amaieran hitzaurre-egilearen argazkia dakarrela da, aurrekoak bezala burua agertuaz zuri-beltzean.
Eta diskoaren kolaboratzaileak eta kredituak. Aurretik olerki-liburua osatzen lagundu zutenak azaldu baditu, orain diskoa sortzen lagundu dutenak agertzen ditu, era ezberdinean. Musikarien izenak hizki xehe eta txikiz datoz zerrendatuta, konputagailu musika elektronikoa egin zuen Pietro Grossirena izan ezik, hauxe lehen lerroetan hizki larriz idatzita baitago (laguntzaile italiarrari pisu gehiago ematen diola dirudi, atzerrian grabatu izanaren zailtasuna agertu nahian-edo). Izenez gain diskoaren eta olerkiliburuaren moldiztegiak azaltzen ditu, lehena Donostiako Columbia eta bigarrena Zarauzko Itxaropena. Eta argitaratzailea, egilea bera (lehen aldiko liburu guztietan bezala). Hemen ere musikarien argazki-collagea egingo du poetak, baina oraingoan bere burua agertuko da. Aurreko konbinazioaren ondoan, hau ilunagoa da, zuri-beltzean eginda dago baina argazkiak ez dira batere garbiak, marra lodiz osatuta daude. Zenbait aurpegi ezagutzea zaila da. Hemen ere esker ona agertu nahi du Artzek.
f ) Mapa-aurkibidea eta toki-izendapenak orrialdeak markatzeko
Artzeren liburua ibilbidea da, Isturitzeko kobazuloetan hasi eta Tolosa hirian bukatzen dena, euskal antzinatetik modernotasunerako bidaia iniziatikoa. Hainbestetan aipatu dudanez, euskal erroak eta berrikuntza lotzeko asmoa ageri du izenburuak berak. Eta bidaia honetan poetak hamaika herri, hiri, eskualde zein mendi zeharkatzen ditu, euskal izatearen bila. Esan nahi dut, orrialdeak ez daudela zenbatuta, ez dituela zenbakiak erabiltzen hauek markatzeko, baizik eta aipatutako tokiak direla orrialdeen erreferentzia. Leku hauek guztiak olerkien aipamenekin batera nahiko nahasgarria gertatzen den aurkibidean biltzen ditu olerkariak, mapa-aurkibide dei dezakegunean. Hau disko txikiaren ondoan datorren kartoi mehe eta orlegia da, solte dagoena.
199 Aurkibidean toki-izenak hiruki ñimiño batek markatzen ditu eta hauek beren artean marra lodi eta beltz batez lotzen ditu Artzek; marrak, aldi berean, ibilbidearen norabidea markatuko duten geziak dauzka. Lekuek kartoian hartzen duten kokapena gutxi gora-behera lekutze geografiko errealari dagokio, noski, ez da erabat zehatza. Hirukitxoen azpian izenak daude eta hauetatik olerkien izendapenera bideratuko gaituzten marra meharragoak aterako dira. Marra mehe hauek elkarrekin gurutzatzen dira behin eta berriro eta, aldi berean, ibilbideko beste marra lodiarekin ukitzean...orduan bai sortzen dela nahaspila! Leku izenak letra xehez daude idatzita, abiapuntua eta helmuga salbuespen: ISTURITZE eta TOLOSA. Olerki-izendapenak, aitzitik, hizki larriz. Esango dudanez, gutxi batzuk izenburuak dira eta besteak erreferentziak.
Bestalde, ordenari erreparatuz gero, ohartuko gara aurkibidean jarraitutako hurrenkera ez datorrela bat liburuko orrialdeek jarraitutakoarekin. Adibidez, aurkibidea isturitzen hasten da eta tolosan bukatzen, liburuko izenburuak esan bezala, baina orrialdeen hurrenkeran tolosa hirugarrena da eta isturitze azkena; beraz, alderantziz.
Gainera, aurkibidean ez dira kolaborazioak, hitzaurrea eta kredituak ageri, ez baitaude inongo leku-izenekin markatuta; hau logikoa da, zeren hauek ez dira olerkiak. Edota ori eta erronkari orrialdeetako olerkiak, kaxabeltzan daudenak, liburuan orrialde artean sartuta datoz, edozein lekutan, solte daudenez. Azkenik, leku-izen batzuen ordena bietan ezberdina da. Argiagoa izatearren, honatx aurkibidean eta liburuan toki-izendapenek jarraituriko ordenak, beren desberdintasunekin:
201 ezin jarraitu duena, bere atzaparrak ateratzen hasia dena. Bi olerkiek bake edo askatasun faltsuaz ari dira. iruñea, uhitzi eta tafalla orrialdeetako olerkiak ere askatasunaren gaiak lotzen ditu, zehazki, gizakiaren askatasunak. Lehenengoan, ardozalekeria salatzen du, honek gizakia “linbo” egoeran murgiltzen duelako, bere askatasuna lainotuaz; bigarrenean, adimenik gabeko gizon “zapaldua” deskribatu eta kritikatzen du, sekula aske izango ez dena; hirugarrena, ezaguna, amarekiko askatasunaz ari da, gorputzarekin batera adimenaren zilbor-hestea ere eten beharko litzatekeela. Eta bozate eta oñati orrialdeetako poemek komunean dute orri bikoitzekoak izatea, zeren gaia hauetan desberdina da: bozaten bizi den artean maitatuko duen euskaraz hitz egiten digu olerkariak eta oñatin gizarteko hamaika jokaera hipokrita “madarikatzen” ditu. Gauzak hala, orden desberdineko bost olerkiek askatasuna dute gaia eta gainerako biek euskara eta hipokresiaren madarikatzea. Olerkiok ez dira bereziki azpimarragarriak, hauen gaiak besteetan ere errepikatzen direlako. Agian inprenta kontuengatik aldatu dira ordenak...
Aurkibidearekin aurrera, honetan olerkien izendapenak aurkitzen ditugu. Artzek liburuko hirurogeita hamabi olerkietatik hamazazpiri bakarrik jartzen die izenburua. Horrela, liburuan izenburuak soilik agertuko dira, hizki xehez, eta aurkibidean izenburuak eta olerkien hasierako hitzak jasoaz hauei erreferentziak, denak batera, hizki larriz, inongo bereizketarik egin gabe. Liburuan hizki larriz agertuko den izenburu bakarra, salbuespena, arestian aipatu dudan tafalla orrialdekoa da: GOGO ETA GORPUTZAREN ZILBORHESTEAK.
Izendapen hauek argi ikustearren hona liburuko poema guztien zerrenda (izenburuak hizki xehez eta aipamenak larriz):
32 - EZaren korrika saioa (zokoa) (mapa-aurkibidean ez dago)
Liburuko hiru olerki-sailak ere markatu ditut; lehenengoak ez du izenbururik eta beste biek bai (“taupadak” eta “hiru adiskide”). Noski, sailak sortzen ditu olerkiek beren artean lotura tematikoa daukatelako: hasierako laurak abertzaletasuna dute lotura, euskal izaeraz mintzo dira; hurrengo laurek ere bai, baina zentzu politikoago batean, zapaldutako herriaren askatasun nahia aldarrikatuaz; azken hiruek, berriz, “hiru adiskideek” (Markox, Joxe eta izengabe batek) bizitzaren aurrean hartutako jarrera deitoragarriak salatzen dituzte, sexuaren naturaltasuna ukatzea, koldarkeriaren izenean ez borrokatzea eta boteretsuen ondoan zapaltzaile bilakatzea.
Koloreen erabilera semantikoaz aparte, orrialde batzuen luzera da liburuko beste ezaugarri deigarri bat. Zehazki bost olerkiek aparteko luzera daukate, lauk bi orrialderen tamaina izanik eta beste batek hiruena. Hauek liburuan tolestuta sartzen dira. Denetan espazioarekin jolasten du olerkariak, ezker-eskubi, goi-behe, kokatzen ditu hizki zein esaldiak. Hona olerki luze hauek:
urdiaineko GIZONA TA LANA TA.... kaligrama famatua da hiru orrialdekoa, honetan industriako makineria adierazi nahi duten marrazki ikusgarriak egiten ditu hizkiekin. Hauek ere aurrerago aztetuko ditut.
Lehen liburuaren deskibapenarekin amaitzeko, eta edukien maila ikutuaz, olerkariak bertan lantzen dituen gaien zerrendaketa emango dut (hauetan aurrerago sakonduko dudanez) eta eskaintzak aipatuko. Hona, beraz, gaiak orokorrean: euskalduntasuna, gizarte kritika, askatasuna, bizitzaren defentsa, naturarekiko errespetua, sexua eta maitasuna, esperimentazioa, eta beste batzuk. Gaiotan agertu ditudan hiru ildoak argiak dira: Kontrakulturaren eragina, herri kontzientzia eta esperimentazio joera.
Lehenengoa argia da, etxekoei bere esker ona agertzen die jasotako babesarengatik, bereziki bere anaia kuttunari, Jesus Mariri. Bigarrena, aitzitik, ez da hain garbia. Ez da kasualitatea ohar hau argitaratze-datuen azpian jartzea; ironia eta samintasuna nabari zaiei hitzoi eta kakotxen artean “aurrerakoi” deitzen dituen teknikalari horiekin iskanbilaren bat izana iradokitzen du. Agian liburua kaleratu ahal izateko dirulaguntza eskatu zien autoreak eta haiek ukatu zioten. Ez dakit.
Eta jada liburuaren deskibapenetik kanpo baina, finean, bere izateari lotuta, zentsuraren eragina azalduko dut. Aipatu ditut orduko diktaduraren zentsurak zeuzkan ezaugarri nagusiak, adibidez, nola 1963tik aurrera euskaraz idatzitako liburu orok Gipuzkoako Ordezkaritza Probintzialaren eskuetatik igaro behar zuen edo euskara B mailako hizkuntzatzat jotzen zela, bigarren mailakoa alegia. Zer gertatu zen Isturitzetik Tolosan barru liburuarekin eta zentsurarekin?
Berriz Torrealdai maisuarengana joko dut, honek orduko datuak biltzen dituelako127. Liburuak eta bere autoreak zentsore-irakurleen eskutik kritika gogorrak jaso arren, hau azkenean kaleratua izan zen (“isiltasun
207 administratibo” formularekin). Jose Artetxe zentsoreak horrelakoak esan zituen bere informean:
“Donostia, otsailaren 19 (1970). Orain gutxi euskarazko olerki-liburu bat kaleratu da, liburu paganoa, ikonoklasta eta erlijio aurkakoa. Luxuzko edizioa, diskoa barne. Vasconian bizi dugun erlijioaren aurkako beste eraso saiakera bat. Gauza harrigarriak ageri dira euskaraz. Gaur goizean, liburudenda baten aurretik igarotzean autorea ezagutu dut. Bere liburua zabalik zegoen eta erakuslehioko leku nagusia hartzen zuen. Bere argazkia ere han zegoen badakit nor den – pentsatu dut nirekiko. Hala da, askotan zerbitzatu nion liburutegian. Azkenean, beti gaizki amaitzen genuen. Berea egiten zuen lotsagabeki, besteak aintzat hartu gabe. Bere jarrerak, itxurak, aire goibelak, bere izakerak urduritzen ninduen, nire onetik ateratzen. – Badakit nor den esaten nion nire buruari bulego bidean. – Gizagaixoa! – Bizitzaz zein ideia okerra duen. Beragan pentsatuaz barre egiten nuen. Liburu horregan pentsatzen igarotako suminak desagertzen zirela sentitzen nuen.– Gaixoa! Bizitza ez da berak uste duena. Errukia sentitzen dut”.
Ezin subjektiboagoa izan Artetxek bere memorietan idatzitako iritzia, liburua bera baloratu baino gehiago autorea bere irizpide itxien baitan epaitzen zuen.
Batzuen nahiaren kontra eta editore zein kolaboratzaileen laguntza sutsuari esker liburuak argia ikusi zuen.
JosAnton Artzek hurrengo erditzean bikiak ekarri zizkigun, adar bereko adaxkatzat har daitezkeen bi liburuki, sorginen hitzek hegaldaturik eta Zumetaren txorien babesean iritsi zitzaizkigunak. “Artzek laino guzien azpitik..., eta sasi guztien gainetik... argia eta iluna bereizteko idatzi dituelako susmoak harturik nago”- dio Amaia Iturbidek128. Jon Kortazarri, berriz, diseinu bikoitzak disko bikoitzen joera oroitarazten dio129.
Zein da ekarri berriaren berezitasuna? Edo, beste erara esanda, zerk bereizten ditu kimu berri hauek eta aurretik loratutakoa?
Oraindik liburuok osatzen ari zela, argitara eman aurretik, Anaitasunak egindako elkarrizketa batean honen guztiaren berri dakarkigu poeta berak130:
“ - Molde berdinetan aterako ahal duk liburu berri hori? - Ez. Oraingoan liburua xumeagoa izango duk. Lehengoarekin produktoreek diru asko galdu ziaten (nahiz eta zenbait “aingeruk” liburua garestiegia zela esan), eta ez duk erraza diru galtzailerik aurkitzea”.
Komatxo artean aipatzen dituen “aingeruak” agian lehen liburu amaierako eskaintzan aipatzen dituen “teknikalari aurrerakoi” berberak dira, hau da, oztopoak jarri zizkiotenak, kritikatu zutenak. Lehen liburuko poduktorea, Xabier Unzurrunzaga, berriz bikien produktorea izango da eta hauetan M. Herriondo gehitzen zaio.
209 Beraz, formalki Isturitzetik Tolosan barru baino “xumeagoak” dira liburu berriak, plastikoki hainbesteko edergarririk gabeak. Hauek ez dute disko txikiaren laguntzarik, ez gurpil moduko poema biribil edo kaxa beltzarik, ezta mapa-aurkibiderik ere. Orrialdeak ez daude zenbaturik eta ez dute inongo leku-izenik edo erreferentziarik, bata bestearen atzean dator besterik gabe. Espazialtasunarekin jolasten jarraitzen du poetak, kaligrama eta irudiekin, zenbakiekin, negatiboekin... eta begietatik sartzen zaigun estetika hori oraingoan Zumetaren ehunka txoriek indartua dator.
“Zumetaren txoriok irrintziak ditugu, eztarri hautsiak, geziak, zorionak eta zoritxarrak, mota guztietako mugak, jostorratzak, uso zein beleak, kate askeak, apoak eta zuloak, zikiroak eta uso apalak, zuhaitzak, xomorro hegalariak, puzzle zatiak, oihuak zeruan...Txoriak eta, era berean, destxoriak”.
Iturbideren deskripzio eder hau ekarriaz, txoriak eta beren negatibo diruditen destxoriak liburuko orrialdeetan zehar hegan dabiltza, benetan bizirik baleude bezala, nortasun propioko izakiak. Ez dut uste kasualitatea denik...zergatik txoriak? Garaiko testuinguruan, Ez dok Amairu taldean esaterako, sinbologia oso bereziarekin erabiltzen zen txoriaren irudia: askatasunaren adierazle edo ordezkaria zen.
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 210 Ohikoa baino tamaina handixeagoa duten liburuon azalak zaku-oihalez bilduta datoz, kartoizkoak dira eta txori protagonistak erakusten dituzte koloretako pintzelkadez margotuak: Laino guzien azpitik... liburuko azalean kartoizko oinarrian horia, beltza eta zuria zertzeladetan banatzen dira eta Sasi guztien gainetik... liburuan, aldiz, horia, urdina eta zuria erabiltzen ditu Zumetak. Hauetan, barneko orrietan ez dugu inongo kolore edo irudirik topatuko, txoriez aparte, soilagoak dira.
Kuriosoa da bigarren liburuki amaieran jasotzen den idazlearen argazkia: Jose Mari Zabalak egindako honetan olerkaria aurrera begira ageri da, marretako elastikoa jantzita eta artista keinuaz (atzealdean argazkilariaren bisaia dirudiena azaltzen da lanbrotsu).
Liburuaren barne-muinari zertxobait helduz, aipaturiko xumetasunean orrialdeak ez markatzeaz gain, eta ondorioz inongo aurkibiderik ez egiteaz gain, olerki gehienek ez dute izenbururik jasotzen. Horrela, Laino guzien azpitik liburuan berrogeita hamasei olerkietatik zazpik soilik dute izenburua eta Sasi guztien gainetik liburuan, bestetik, hirurogeita hamabitik bik; orotara, ehun eta hogeita zortzi poemetatik bederatzik bakarrik dute izenburua. Zenbaitzutan izenburutzat har daitekeena orrialdearen goialdean kokatzen du poetak eta bestetan izenburua dirudiena ez dago goialdean, olerkitik gertuxeago baizik.
• OHARRA: Aipamenak egitean bikietako olerkien erreferentziaren bat izatearren hurrenez hurren zenbatu ditut eta parentesi artean jarri dut zenbakia.
Eta orrialdearen goialdean kokatu ordez olerkitik gerturago daudenak, itxuraz honekin bat eginez:
Bestalde, aipatu nahi dut olerkiz kanpoko paratestuetan badaudela eskaintzak eta sinadura antzekoak (bigarren hauek soilik Sasi guztien gainetik liburuan). Eskaintzak olerki hasieran ipintzen ditu eta sinadurak amaieran. Hona:
Eskaintzak:
Eskaintzetan orduko esperimentazioan ezagunak ziren izenak topatzen ditugu, baina hori aurrerago komentatuko dut.
Bi liburuetan hiru olerki “tolestagarri” daude, hots, bi edo hiru orrialdeko tamaina daukaten olerki luzeak; hiruak dira esperimentalak. Laino guzien azpitik liburuan poema fonetiko bat topatzen dugu (34), hiru orrialde hartzen ditu eta “i” bokalean du oinarria; bokal hauxe gorriz nabarmentzen du poetak eta goi-behe aldean orlegiz arinagoak diren kontsonanteez inguratzen du, horrela sekuentzia horizontal luzea sortuaz. Sasi guztien gainetik liburuan bi orrialdeko beste poema foniko bat, zehazki Isturitzetik Tolosan barru-ko “ZETA-ren maitasun kantua (hots ikasketak)” (barkoixe) olerkiaren bilakaera edo garapena: “ZETA zaharraren maitasun kantua” (61). Izenburuak agertu bezala olerki honetako “ZETA” zaharragoa da, aurreko olerki hartu eta osatu egiten du poetak atal berriak gehituta; nire ustetan sexu harremana iradokitzen dute bi olerkiek era onomatopeikoan. Hirugarren olerkia, Sasi guztien gainetik liburukoa ere, ez da fonetikoa, bisuala baizik, edo hobeki esanda letrista (70). Liburuaren azken aurreko olerki bikoitz honetan, aurretik hasitako hizki-jolasarekin jarraitzen du; liburu erdialdean eginiko hizki-serieak laburragoak baziren, honetan badirudi guztiak bildu nahi dituela. Hondo beltzean forma eta tamaina desberdineko hizki zuriak jartzen ditu poetak, denak elkarrekin lotuta handik edo hemendik, eta denek familiako hainbat izen osatzen dituzte: ama, osaba, aita, izeba, seme, anaia... Liburuko azken olerkiari begira eta gure idazleak esperimentazio hutsa maite ez duela jakinda, nahiko argia da olerki letrista hau familiari omenaldia dela.
Eta liburuetako gai edo edukiei dagokionez?
“- Zeintzuk dira liburuaren berezitasunak? - Olerkiak helduagoak direla; denborak ba duela zer adierazterik; haria tinkoago luzatzen dela... Aurreko zenbait saiaketa, oraingoan, aidean uzten ditiat. Horrek ez dik esan nahi, ordea, baztertu ditudanik. - (...) - Zertaz baliatu haiz, poema hauk egiteko? - Gehien bat erabili dudan gaia zera duk: bizitzari aurre eman nahi diotenen eta heriotza bizitzea dela uste dutenen arteko burruka edo sintesia. Arazo hau zenbait alorretan tratatu diat, nola lanean, maitasunean, hala paisajean,familian, karrikan... - (...) - Oraingoan bakarrik ibili haiz, edo zer laguntza izan duk? - Gaur eta inguru honekin egin ditiat poemak. - Zer da hiretzat ingurua? - Gizarte honetako gizakumeak, etxe aurreko eliza, kaleetako zuloak
Olerkiak helduagoak dira, garatu edo landuagoak, gertatu ohi denez; lau urte igaro dira lehen liburua argitara eman zuenetik eta denbora horretan olerkari lanetan jardun du Artzek arduratsu, hartutako bidea jarraitzeari ekin dio, Ez dok Amairu taldearen ingurua izanik horretarako hautatua. Aurrekoan bezala hauetan ere inguruaren eragina nabarmena da, herriarekiko konpromisoa.
Azkenik, liburuon etorrera zela-eta Edorta Kortadik idatzi zuen artikulu ezagunean ideia hau bera baieztatzen du132:
“Harzabalen poesia ez da bat-batekoa, soila eta intuizio azkarreko poesia, landua eta egituraduna baizik”.
“Lehena, aberastu egin ditu, bai tipografiaren aldetik bai esperimentazio aldetik, bere irudi moldeak. Arazoa, baina, ez dago arlo horretako poemetan, hotsaren eta irudiaren indarra ez duten poema normaletan baino. Horietan ere aurrerapausu nabarmena nabari zaio Arzeri, erritmo gordina nabari baizitzaion lehen liburuan; leundu egin du honetan, eta bere espazialtasunak eskaturiko paralelotasunaren agerpena malguagoa da bikoitz honetan”
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 216 Irudi molde aberatsagoak, erritmo leunagoa eta paralelotasunaren agerpen malguagoa. Bere teknika ikasi eta landu du Artzek, erraztasun eta malgutasun handiagoaz sortzen ditu olerkiak. Kaligramak marrazten jarraitzen du eta orri zuriaren espazioan hitzak zintzilikatzen, gora-behera, ezker-eskuin, sentipenak eskatu bezala. Letren tamainarekin ez du hainbeste jolasten, nahiko uniformea baita liburu osoan, letra larria eta txikia kontrastatzen ditu soilik, aparteko orri batzuen letra irudiak salbuespen (inprenta eta edizio kontuak ziurrenik, “xumetasuna”). Negatiboan inprimaturiko hitzak dakartza oraingoan, ispilu baten isla bailiran eta baita zenbaki konbinazioez osatutako poema klabeak ere, letrak ordezkatu eta erritmo bereziak sortuaz. Estrofak ezkutatzen ditu, paradoxak bilatzen, umore eskatologikoa baliatzen, ironiarekin jarraitzen...Poetak gizarte modernoaren deshumanizazioan, gero eta materialistagoa den gizartearen kritikan, hizkiak osatzera animatzen du irakurlea :“liburu honi falta zaion zatia / beha ezazu, / hor, zure etxean nonbait gorderik dago”. Eten puntuz jositako orrialde bat ere eskaintzen dio irakurleari berak osa dezan.
Baliabide hauek guztiek lehen begi kolpean ordenu ezaren itxura ematen dute, espaziorekin harat-honat jolasteak, mugikortasunak, aldaketak.
Bizitzaren muinari berari dagokion gaia da, filosofikoa, eta Kontrakulturaren hari ez hain ikustezinek eusten dutena: bizitza bizi beharra dago, amodioaz, naturaz, geure gorputzaz... inguruaz gozatu behar dugu; hil ondoren ez dakigu zer dugun zain, bizitzarik ez apika, askok sinetsi moduan:
“batzuk / bizitzaren atarian / hasten dira hiltzen. / besteek / heriotza ostean / espero dute bizitzea”.
Kristautasun tradizionalak ezarritako zenbait dogma edo uste “sakratu” hankaz gora jartzen ditu Artzek, ez du zerura joan nahi (“dioten bezala / urlia / sandia / berendia / holako eta halako / eta beste hura / zeruan badaude / nik ez, /otoi / ez dut zerura joan nahi”) eta bizitzak luzatzen dizkigun hainbat galderen erantzuna gugan bilatzea, geure izatean, aldarrikatzen du birritan (“zugan dagoke / zugan datza / egia osoa / zugan eta oroan / oroan eta zugan / oroan”).
“ a) - Biziari eta lurreko gauzei amodioa. b) - Kreaturetaz gozatzea eta zerura joan nahi eza. d) - Kristautasun historikoak zapaldu dituen gorputz erotikoaren alderdiak altza nahia. e) - Erantzukizunera eta denen partizipaziora deia. f) -Eguneroko gertakizunen azterketa: lana, dirua, sexoa, Miramar, Larraitz, Navas de Tolosa, Jon Mirande... g) - Numeroak hitzaren lekua betetzen duen gizarte bati erasoa, gizarte honetan hitza irakurtezina eta ulertezina gertatzen baita, gizonak ez baitu irakurtzen ez ulertzen: atzekoz aurrera poemak, numeroak, eskuz idatziak...”
Inguratzen duen guztiari amodioa, ateismoa, erotismoa, konpromisoa, egunerokoak, historia berrikustea edo gizartearen deshumanizazioa dira gaiak Kortadiren dinez, eta poesia foniko, espazial, sozial edo amodiozkoa hauek hartutako formak.
Esandakoari zer edo zer gehitzekotan, Jon Kortazarrek dakarren aldaketaren ideia jasoko dut. Bere ustez Artzeren lanean euskal gizarteak jasan berri zuen aldaketa izugarria islatzen da, baserri mundutik hiritarrera eman zen pausoa. Aurrean duen mundu ordenatua desegin eta orden eza jabetzea du asmoa: “Berea birsortuz ari den mundu bat da; berak aldatuz doan mundua agertu nahi du” 134.
219 Aldaketa hori adierazteko erabiliko ditu hain hizkuntza ugariak, baliabide ezberdinak. Kortadik aipatutako gaiak dakartza ondoren Kortazarrek, molde desberdinez emanak: elkartasuna, gizartearen deshumanizazioa, euskal historiaren berrinterpretazioa, askatasuna, inguruarekiko lotura mistikoa eta maitasuna.
Neronek lehen liburuan topatutako gai berak aurkitu ditut hauetan ere, haren jarraipena diren neurrian: abertzaletasuna, gizarte kritika (berrinterpretazio historikoa hemen sartuz), erlijioa, askatasuna, bizitzaren defentsa, naturarekiko errespetua, sexua eta maitasuna, esperimentazioa, eta beste gai batzuk.
Eta bikiok ere diktaduraren kontrolpean argitaratuak izan zirenez, hemen ere zentsuraren aipamen egingo dut. Hastapenekoak zentsoreirakurleen kritikak gainditu bazituen, ez zen gauza bera gertatu hauekin, urte bat pasata “bahituak” izan zirelako. Artzek oroitzen du “incitación a la rebelión armada” izan zela egotzi zioten salaketa gogorra eta nola Chamorro epailearekin Madrilera eraman zuten epaiketara. Antonio Barbadillo delako zentsore buruak aurretiazko sekuestroa indarrean jarri ez zela esan arren, Artzeren etxea miatua izan zen liburuen bila; hala ere, poetak zerbait sumatzen zuen eta bere liburuak salbu jarri zituen lagunen etxean, Asentxio Hondarzabal eta Leopoldo Zugazarenean. Liburu bakoitzak bere zentsuratxostena izan bazuen ere, pare bat alditan-edo tratamendu berdinaz agertzen dira paperetan; adibidetzat hona Antonio Albizu zentsorearen irakurketa135:
LAINO GUZTIEN AZPITIK ETA SASI GUZTIEN GAINETIK Biak ulertzeko oso zaila den euskaraz idatzita daude. Bertako sentipenek erresumina eta gorrotoa dariete eta Euskal Herriarekiko maitasun gaixobea eta aiherra igorri nahi dute. Nabarmentzekoa nola inoiz ez den Euskal Herria izen zahar eta loratsua aipatzen, ezta Euzkadi izen iraultzailea ere”.
Autoreak ederki ezagutzen omen zituen izenok aipatzeak ekarri ahal zizkion arazoak eta horregatik saihesten zituen; argi dago zentsurak obraren sortze-lana erabakitzen ez bazuen ere, neurri batean bere forma baldintzatzen zuela. Albizuk Laino guzien azpitik liburuan 216 lerro markatu zituen, zortzi poema edo poema zatitan ikusi zuen delitua: “Beharra zer den”, “Arraultzak!”, “Arrano beltzarekin”, “Eta baldin”, “Bateonbati”, “Askatuko zaituen”, “Ai! Katalin”, “Ikusiko duzu” eta “Ai! Galileo”. Sasi guztien gainetik liburuan, bestalde, hasieratik gogorragoa izan zen zentsorearen epaia: “Erreinuko oinarrizko printzipioak erasotzen ditu”. Dena dela, lerro gutxixeago markatu zituen Albizuk, 192 lerro beste zortzi olerkietan banatuta: “Harrak hilkutxan bezala”, “Halako...”, “Bakea”, “Goizean goizik...”, “Galdu dutenekin...”, “Lehenago ere baziren...”, “Nik ez dut...”, “Nahiz eta heriotza...”
Liburuak 1973ko urrian inprimatu ziren eta zentsurak 1975eko urtarrilaren 27an bahiketatik askatu zituela ageri da orduko prentsan 136:
Diktadorea hila zen, trantsizioa hasia eta giro politikoa puri-purian zegoen. Ordurako Artzek ibilbide luzea egina zuen, bai Ez dok Amairu barnean baita bakarka olerki-liburuekin ere. Baga, biga higa sentikaria (19691972) eta Ikimilikiliklik bidekidekaria (1974-1978) egin ostean, alegia, beti ikus-entzunkizunen arloan talde-lana egin eta gero, poetak halako esperientzia bat bakarka burutzeko gai zen frogatu nahi izan zuen eta hala sortu zuen Hitzez, hotsez eta... ikus-entzunkizuna. Izenburuari begira, espektakulua hitzen, hotsen eta... beste zerbaiten konbinazioa zela ondorioztatzen dugu; eta nahiz eta bisualitatea izenburuan ez agertu, ikusentzunkizunean diapositiben proiekzioak ere baliatzen zituen. Hain zuzen, lau diapositiba proiektagailurekin Zumetaren txoriak hormetan zehar barreiatzen zituen eta zortzi bozgorailuekin ikus-entzuleak inguratu eta soinua banatzen zuen, ahotsarena eta beste hainbat soinu. Izenburuaz ari naizela, urte pila igarota Artzek `hitz´eta `hots´kontzeptuez eman zuen azalpen arras sakona azaltzeari interesgarria deritzot, bere esnaldiaren zantzua nabaria duten azalpenak. Hain zuzen, horretarako Maiatz aldizkarian jasotako elkarrizketa bat ekarriko dut, honetan Mixel Etxekopar artista eta lagunak “Xiberoko Botza” irratian JosAnton Artze eta Eñaut Etxamendiri egindako elkarrizketa kudeatu eta zuzendu zuen137.
Huts´a isiltasunaren berdina izango litzateke, izenda ezin daitekeena izendatzeko erabilia;`hotsa´ ere azken honetatik eratorria denez, oraindik forma gabea litzateke.`Hots´ak forma hartzen duenean, jada `hitz´a izango dugu; hau da, gure bihotzak isiltasunaren bidez hitz egiten digu, formarik gabe, eta isiltasun horri adimenaz forma ematean hizkuntza, hitza, sortzen dugu. Azken urratsak,`hats´ak, biziaren sortzea edo arima adierazten du
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 222 euskaraz, bizitzeko behar-beharrezkoa duguna; “hastapena” hitza hemendik eratorria izango zen. `Hitz´a ezin daiteke esan `hats´ik gabe, izpiriturik gabe.
Laburbilduaz, `hots´ak forma gabea adierazten du, ixiltasuna, bihotzak esandakoa eta `hitz´ak, berriz, adimen bidez horri forma ematea; esanezinaren eta esatearen arteko lotura, nolabait ixiltasun eta hitz munduaren artekoa. Seguruenik orduan izenburuak ez zuen hain zentzu sakona, azalpenok gerorako hausnarketaren emaitza izango dira.
Gauzak horrela, 1978ko apirilaren 5 eta 6an Artzek ikus-emankizuna estreinatu zuen Donostiako EUTGn, bertako ikasleek gonbidatuta. Estreinaldian izan zen Iñaki Zubizarreta kazetariak emankizunaren kontakizun zehatza egin zuen138. Kazetariaren narrazioa oinarri hartuta ikusentzunkizuna pausoz pauso azalduko dut.
• JosAnton bere mahaitxoan, mikroa aurrean, eta gela bozgorailuz zein proiektorez inguratuta. Sarreran “ohar bat eta bi sentimendu” idatzita zeuzkan orria banatzen zitzaien ikus-entzuleei, hastapeneko hausnarketa eragiteko, zetorrenaren prestaketa gisa:
2 – goizero / gure etxera / ogia ekartzen duten bezala / gogoarentzat ere /
Hasieratik ikus-entzuleei eskainitako oharrek berriz agerian uzten dute olerkariak hainbatetan izan duen elkarbanatzeko joera, eskuzabaltasuna, gerturatzearen beharra.
223 • Hasi da emankizuna: heriotzaren inguruko olerkia eta, ondoren, telebistako hitzak, hilen panegirikoak eta ezkontza albisteak era bereziz errezitatuak:
“Nahiz eta heriotza... / nere hortzetan itzaliko den azken / antsia / beste batetan / loratuko den / lehen irria / izango da”
• Aurreko tartea doinu solemnez amaitu eta beste batean sartuta, soinu, hots eta txalapartaren giroan poetak gizarte honetako sexu bixiaren kritika adierazten du, “txori txikia nintzelarik” olerkiaren birmoldaketa eginez:
• Arraunen soinu erritmikoan bizitzari bultzada ederra, ura eta arraunen arteko talkan:
“ura eta gizona, ur bizietan gizona bizkor...”
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 224 • Eta oihartzunetan “zu” eta “su”aren poema fonetikoa entzuten da, Isturitzetik Tolosan barru-ko “hots ikasketak: NO ta TO (txalaparta 1)” poema hain zuzen:
• ZETA zaharraren “maitasun kantua” fonetismoarekin jarraitzeko... ; eta berriro ura eta arrauna; ondoren, xoxo beltzaren kantu herrikoia “doinu hunkigarriz”:
• Adarraren eta txalapartaren tartea oraingoan: Zuaznabar anaiak beren txalapartari bizitza kontatzen eta, geroxeago, Artze trikiti doinuko kopla intentziodunak errezitatzen, “erritmo bizi eta dantzakorrez”. Pikareska erako kopla biziak:
“Xalbador: izkutuan uzten zuenak / gehiago adierazten zuen / agerian ematen zuenak baino”.
• Txalapartaren azken doinua eta “botere mota guztien kritika espresakorra”:
“`goikoek´ beti damaiguten zapalkuntza orokoa. Botere politiko, ideologiko, elijioso eta era guztietakoek damaiguten zapalkuntza”.
• Hitz-jolasen eta poesia fonetikoaren tartea oraingoan:
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 226 • Jolasak jarraitzen du, baina “Arrano beltza” poemaren berrinterpretazio historikoaz eta KRAZIA edo botere guztien kontrako hitz ironiko eta jostakorrekin:
• Eta emanaldiaren azken aldera, berriz ere bizitza eta heriotzaren “poema adigarri” bat: “poemaren momentu desberdinak batera entzuten dira oihartzun misteriotsuetan eta hotsen artean, une batean poetaren ahots soila geratzen delarik, bizitze eta heriotzaren arteko elkar hizketa barnekoi eta isiltsuan, maitea tarteko duela”:
“hegaletan darama heriotzak bizitzaren lorea... heriotza onartzean naharoki loratzen zait bizitza”
• Poema luze eta adigarriari jarraiki Zanpantzarren oihu erritmikoan kanpai hotsak poliki poliki, gizonen oihu alai eta biziak tarteko:
“kanpai-heriotza, kanpai alaiak, gizonen oihu eta festak...”
• Eta emanaldia bukatzeko hotsak, oihartzunak eta hitzak jolas librean:
Aurreko olerki-liburuetako poemak erabiltzen zituen, jatorrizko bertsioan edo berrinterpretatuak, baita olerki berriak ere; hauek guztiek betiko ardatzak jarraitzen zituzten: garaiko gizartearen kritika eta zenbait jarrerarekiko konpromisoa, ahozkotasunaren baliabideetan oinarria, abertzaletasuna eta esperimentazioa (zehazki fonetikoa). Argi dago emankizun landua zela, ordu arte ikasitakoak biribildu eta haietan sakontzen zuela. Horregatik, esango nuke alde teknikotik ez zekarrela berrikuntza handirik, lehendik ikasitako baliabide bisual eta fonikoak erabiltzen zituelako, ekarria gehiago izan zen heldutasun aldekoa. Inguruarekiko jarrera kritikoa gogortu zuen eta bikietan hasitako bizitza eta heriotzaren inguruko hausnarketarekin aurrera jarraitu zuen. Bestalde, ikus-entzunkizunean bakarka aritzean esango nuke ikusleria-entzuleriarekin harremana estutzea bilatzen zuela, gehiago gerturatzea, bere lana bihotzetik bihotzera eskaini nahi zuen. Urte batzuk emango zituen ikuskizunarekin, azken liburuaren sortzearekin batera ziur aski. Beranduago Argian emankizunaz egindako mahainguru batean139 egokia deritzodan ondoko iritzia eman zuen parte hartzaile batek:
“Perfektoa” hitza ez dut gustuko baina bai bete-betea edo osatua zela esatea, bilakaera eta heldutasunaren adierazle.
Zenbaki ñimiñoek osatzen dituzte orrialdeak, zenbait trazu edo marratxoez lagunduta irudi iradokitzaileak marrazten, eta guri begira daude denak, jakin-minak beharrezko loturak egiteko zain. Gainerako liburuetan eta ikuskizunetan Artzek “bestaldean” dagoenari, alegia, irakurle edo ikusentzuleari, parte hartze keinuak egin badizkio, lan honetan keinua eskaera oso bilakatzen da: irakurleak zenbakitxo guztiak lotu behar ditu hauen atzean ezkutatzen den olerkia irakurri ahal izateko, liburua osatu behar du. Ez ote da gehiegizko ahalegina? Patxadaz eta pazientzia handiz hartzekoa bai, behintzat. Jon Kortazarrek esan bezala140:“amanuense lana eskatu zaio irakurleari, lehenik, eta ez interpretariarena”. Artzek 1979ko maiatzaren 10ean Gotzon Alemanen omenez eginiko Kultur Hamabostaldian Lizeoan aurkeztu zuen liburua eta bere egitasmoa arrazoi politikoekin nahasi zuen 141: “`Belarrien ertzera kontatzeko gauzak´ dituen liburu honi tranpatxo bat jarri dio Harzabalek:´Faxistek eta alderdi politikoek Herria ume bat bezala kontsideratzen dute. Nik hori ez diat onartzen. Horregatik, irakurleak ere zerbait liburuan berea izateagatik, egin diat honela´”.
Faxistek eta politikoek zuten jarreraren aurrean Artzek herriarekiko begirunea agertu nahi du osatzeke dagoen liburu hau eskainiaz, bere heldutasuna onartu nahi dionez. Zenbakitxoen atzean olerkiak ezkutatzea, aurretik bikiekin izaniko bahiketa esperientziaren ostean, zentsura saihesteko estrategia izan zitekeela pentsa daiteke, baina ez dut uste, zeren argitaratzen denerako diktadorea hilik dago eta trantsizioa indarrean, ez zegoen hainbesteko presiorik.
229 Horrela, lan bikoitza egin behar du irakurleak: lehenik zenbakitxo guztiak batuaz hizkiak ekarri behar ditu paperera eta, liburuaren testua betaurrean osatua duenean, testu hau irakurri eta interpretatu behar du. Bi modutan izango da aktiboa hartzailea: sortzaile eta interpretari gisa.
Liburuaren kontrazaleko testua hartzen badugu, ikusiko dugu nola bertan ordu arte poetak kaleratutako lau olerki-liburuen izenburuak biltzen diren:
Zergatik biltzen ditu izenburu guztiak olerki bakarrean? Ba al zuen aldi bat ixten ari zenaren kontzientzia? Zikloa ixteko asmoa al zuen?
Elkarrizketa batean Artzek aitortu du142 liburua irakurleari osatzeke ematean, bere asmoa honengana hurbiltzea izan zela, izenburu amaiak esan bezala: “Hi eta Ni kantari”. Irakurlearekin harreman poetikoa sortu nahi zuen.
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 230 Hizkirik ez erabiltzean gero eta latzagoa zen egoera politiko-sozialak bere lana ixiltasunerantz lerratu zuen itaundu diot olerkariar. Hori ez omen zen bere asmoa (aipatu berri dudanez irakurlea partehartzaile aktibo bihurtzea baino), baina egungo irakurketatik orduan pairatu zuen munduaren ikuspegi aldaketa liburu honetan nabarmen daitekeela erantzuten du.
Kontuak kontu, liburu bitxia izan zen, aurretik kaleratutakoekin erkatuz gero ziur aski arrakasta gutxien izan zuena, bai irakurle eta bai kritikoen aldetik. Arrakasta ezaren arrazoi nagusia azaldutakoa izango da, hots, irakurleari eskaturiko gehiegizko partaidetza.
Forma aldetik, besteetan bezala hemen ere ez dugu orrialde zenbaturik topatzen. Alfabetoko hizkiez baliatzen da Artze zenbakien ordez, euskal alfabetoaz: ohiko latindar alfabetotik c, ñ, q, v, w eta y hizkiak kentzen ditu eta ts, tx eta ts gehitzen. Lehenik alfabeto arrunta darabil, hau da, a hizkitik z-raino, esandako aldaketak medio, eta hau agortzerakoan bokalen eta gainerako hizkien konbinaziora jotzen du, esaterako: aa, ab, ad... az; ea, eb, ed... ez; ia, ib, id.. ii (ez da “iz” konbinaziora iristen, “ii” orrialdearekin amaitzen da liburua). Tartekatzen diren orrialde zuriek ez dute inolako hizkirik. Bikien antzera, honek ere ez du aurkibiderik, ez hitzaurrerik.
Gainera, orrialde ororen ukimena ez da berdina; badira paper leunagoz, lauagoz, egindako orriak, ukimen latzagoa, kroskadunagoa, zimurragoa, dutenen ondoan. Olerkariaren joera esperimentala aditzera ematen du berriz honek, zentzumen oroz baliatzeko nahia, pertzepzio osotuenera iristekoa: ikusmenarekin jolasten dute olerki bisual-espazialek, entzumenarekin ikuskizunetako hots, doinu edo hitz nahasiek, ukimenarekin testura ezberdineko orri hauek... Olerkia geureganatzeko sentitu behar dugu, ez soilik adimen eta bihotzean, zentzumen ororekin egin behar dugu gure, hobeto asimilatu edo barneratzeko. Orduko kazetari baten dinez 143:
231 “Begiratu papera, koloreak, orrialdeen forma eta posizioa... ez dago detaile bat ere galtzerik. Hau ez da irakurtzeko liburu bat, idazteko, ikusteko, ukitzeko eta ia ia usaitzekoa, baizik”.
Ahal izango balu orrialdeak usain ezberdinez jantziko lituzke Artzek.
Olerkiak, derrigorrean, beste liburuetakoak bano laburragoak dira, teknikoki mugak baitzeuzkan (zenbakitxo guztiak eskuz egin zituen eta, orrialde bakoitzeko olerki bat osatzen zuen, salbuespenak salbuespen).
Koloreak, paper motak eta egitura desberdinak (bertikalean daude denak) zenbait orrialde lotzen ditu, olerki bat bera osatzen dutenak. Ertzetan zati gorria daramaten orrialdeok (koloreztatutako orrialde bakarrak), hizkiak ere gorriak dituztenak, gai bakarra lantzen dute: heriotza, bizitzari lotuta. Bizitza gozatzeko, bere osotasunean ulertu eta disfrutatzeko, heriotzaren izatea onartu behar dugu, bestela ez gara benetan biziko, ez dugu bizitzaren zentzu egiazkoa ezagutuko. Bi olerkiok berreskuratuko ditut argitzeko:
bizitzaren lorea
heriotza onartzean
naharoki loratzen zait bizitza”
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 232 Zenbait erlijiok zabaldu izan duen ideiaren kontra, Artzek orduan pentsatzen zuen bizitza bakarra zela, behin bizitzekoa.
Heriotza eta bizitzaren gaiari lotuta ageri da maitasunarena; edo maitasun gaia bakardadearekin batera. Aipaturiko olerkiaz gain, bakardadea da, ene ustetan, liburuan nabarmentzen den beste gaia: pertsonaia anitzen ahotan nahiz jokaeratan jendez beteriko hiri handietan, maiteak ohean utzitako hutsaldian, berotzen ez duen suaren alboan...bakardadea orrialde ugarietan arnasten da usain malenkoniatsuaz. Errealitatea da, gure izateak berak dakarren ezaugarria, baina zenbaitzuetan onartzeko zaila gertatzen dena. Adierazgarria da liburuaren azken orrialdeak gai hau ekartzea: olerkariaren ahotsak gure bakardadea arindu nahi du, “izartxo bat dakarkit gure gaura, xoriño bat gure bakardadera” eta bere altzoan babesten gaitu amets guztien iturburura eramanez, gure bakardadetik erreskatatu nahiean bezala. Esanguratsuenak poemaren azken hitzak:
Aurreko lanen ildotik doaz gainerako gaiak: gizarte eta erlijio kritika, sexuan errepresioa baztertzea askatasunaren alde, naturaren defentsa, euskara... Kontrakultura ez dabil urrun, berriz herri olerkarien ironia eta pikareska, hitzen jolasa, eta gero eta nabarmenagoa den bikoizketaren aldeko joera, hots, egitura bikoitzez baliatzekoa (bizitza / heriotza).
Bukatzeko, irakurleari egindako ohartzat har daitezkeen honakook:
eta ateak zabaltzen dizkidatenean
etxekoei so geratzen naiz
besteren etxera sartzera
“ zure eta neure etxe arteko bidea
ez dit gehiago uzten
Artzek ez du irakurlearen lurretan sartu nahi, ez da bere etxera sartzen ausartzen, eskua luzatzen dio, bide erdia egiten, eta hortik aurrerakoa irakurlearen baitakoa izango da. Jakina da aspaldiko joera duela hau eta honen adibidea da am orrialdeko olerkia ia modu berean dakarrela Sasi guztien gainetik liburuan (66) (“zabaldu” aditzaren ordez “ireki” darabil eta “geratu”-ren ordez “gelditu”). Zergatik erdibidean? Irakurlearekiko begiruneagatik, aitortzen duenez. Berak eskainitakoa jasoko duenaren itxaropenean agurtzen da, irakurleak eta biok “bihar” bidegurutzean topo egingo dutelakoan. Azaleko izenburuak ere irakurle-idazle harremanari erreferentzia egiten diola uler daiteke:
1970eko abuztuan estreinatu zen lehenengoz Portugaleten eta, esan bezala, 1972ra bitarte iraun zuen, taldea desegin arte. Izena Mikel Laboaren “Lekeitio 2” kantutik datorkio; bide esperimentalak urratu nahian sortutako abestiek markatzen dute “Lekeitio”-en ildoa eta izendapenak haurtzaroan Laboak Lekeitioko portuan entzuten zuen arrantzaleen mintzoa, ahoskera, oroitarazi nahi du. On Manuel Lekuonaren Ahozko Euskal Literatura liburutik bi dekorazio olerki jaso eta batu zituen Laboak, tradizioa musikatuaz, eta emaitza egun hain ezaguna den Baga, biga, higa abestia izan zen, Sentikaria izendatzeko erabilia.
Ikuskizun osoa eskaintzeko asmoa ageri zuten: kantua, poesia, antzerkia, dantza...dena zetorren zurrunbiloan nahasita. Alde estetikoa (janzkera, keinuak, mugimenduak...) nahiz teknikoa (soinua, espazioa, fokoak...) zaintzen zituzten. Esango nuke formalki euskal antzerki tradizionala dakarrela gogora, Zuberoako antzerkigintza zaharrena (pastoralak kasu), hartan bezala kantua, dantza tradizionala, musika, gorputz-adierazpena… lantzen zirelako. Aitzitik, edukiari dagokionez, garaiko gizartearen kezkak, arazoak, islatzen saiatzen zen: gizona zertarako heldu da mundura, askatasuna, errepresioa, abertzaletasuna, euskara... Mikel Laboak orduan azaltzen zuen144:
Formari dagokionez, berriz, hasierako egituraketa zeharo aldatu zuten. Jada ez ziren eskenatokian lehengo moduan azaltzen, hau da, bakoitzak bere errepertorioa jo eta hurrengoari txanda luzatuz, banakako lana eginaz. Sentikarian ez zuten norbanakoen multzoa izan nahi, batak bestearen ekarria osatzeko asmoa zuten, bakoitzaren lana bestearekin lotzekoa. JosAnton Artzek, artean taldearen zuzendari artistikoetako bat zenak, “bilduma” ala “batasun” ote ziren itauntzean ederki zehazten du egitasmoa145:
- Begira, pundu hontaz ez diot oraindik iñori itzegin eta benetan interesgarria da. Gu, lehen urratsak ematen ari gara. Zuk esaten duzun batasun hori ez da oraindik lortu. Hortarako lan asko, ikaragarri, egin behar da. Batasun hori sortzea oso zaila da. Horregatik ‘Baga, biga’k gauza lortu baino urrats bezala du bere garrantzia. Aukeratu dan bidea da inportanteena. Gauza aundirik ez da lortu oraindik. Egin dana, gauza oso xinplea izan da”.
Sentikaria batasunerantz emandako urratsa zen, oraindik “gauza sinplea” baina ekarri artistikoak integratzeko lehen pausoa. Oroitu behar da garai beretsuan hasi zirela profesionalizazio bideetan, proiektu artistikoari duintasuna eman nahian lanordu osoaren bila. Elkarrizketatzaileak gaiaren inguruan galdetzen dio eta bitxikeria modura poetak erantzuten dio Sentikariaren hogeita laugarren saioa arte ez zutela inolako sosik jaso, antolaketan xahutzen zen irabazitakoa. Gero, uste faltsuak-edo baztertzeko, elkarrizketatzaileak zuzenean galdetzen du ea saioko artista bakoitzak zenbat
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 236 diru irabazten duen, jendartean diru asko irabazten zutela zabalduta zegoelako… Artzek ez du erantzuteko inolako arazorik: bostehun pezeta bakoitzak. Baina gero lanean igarotako ordu pilaren adibidetzat Donostian egindako saioa jartzen dio: arratsaldeko bostetan prestaketekin hasi eta goizeko ordu bietan oraindik lanean. Beti antzera gertatzen omen zen. Profesional izatea serioski hartzen zutela aditzera eman nahi du poetak, denbora pila ematen zutela lanean herriari produktu duinak eskaintzeko. Horrela, beste elkarrizketa batean, Iruñean ikuskizuna eman zutenekoan, Artzek aipatzen du nola Sentikaria estreinatu baino lehen hamar hilabete igaro zituzten prestaketa lanetan.
Sentikariaren deskribapena egin aurretik eta esandakoak azpimarratzearren, hona esku-programan taldekideek ziotena:
“Egun ez duzu betiko eran egiten genuen jaialdirik idoroko. Egun, gisa berri batez azaltzen gaituzu. Orain arte, kantari baten atzetik bestea zetorrelarik zoan jaialdia. Hau, emanaldien egiteko era bat da; eta ez dugu baliosa ez denik esaten, ez eta gutxiagorik ere. Sakonkiago egin behar direlakoan gaude, eta guk jarraituko dugu egiten. Bainan egun, behar baten barrenean aurkitzen gara; atzokoan funtsatua eta oinarri biharkoarena (... ). Pentsatzen dugu, egungo antze-lana ez dela hainbat xoil-xoilik batek egin lezakeana, nola elkarrekikoa. Hain zuzen, honek esan nahi du gure eginkizunaren ardatz eta funtsa: elkarren arteko egintzatan, aske sortutako lana; norberaren nortasunaren billa joan nahi duena. Biderik egokiena delakoan gaude”.
“Elgarren arteko ekintzak”- horiek ziren sentikariaren muina.
“Oraingo honekin, beste lotura batez azaldu nahi ukan ditugu, azken denbora honetan egindako kantu, olerki eta abar; hari bati darraikiola, ikuskizunbatuago eta osatuago bat sortu nahian. Herri batekoak izateak, garai honetako giroan bizitzeak, eta xede berdintsuekin lan egiteak, uste dugu, halako batasun bat ematen diotela gure ekintzari; bai eta ere uste dugu, batasun hori nabaritu behar litzatekeela nahiz taldekoaren, nahiz bakoitzaren agerpenetan”.
Herri eta garai jakinaren parte izateak eta, ondorioz, xede bera edukitzeak batzen ditu guztien ekintzak, hori da denon lana iruten duen haria.
Sentikaria sortzera taldea ibilbide naturalaren ostean ailegatu zen, baina egia da beste lekuetako esperientziak kontuan hartu zituztela, ez ziren hutsetik sortu. Benito Lertxundik orduan aitortzen zuen146:
“Baga, Biga, Higa egiteko beste herrialde batzuetako irizpide artistikoak kontutan hartu genituen, ahal genuen neurrian. Beranduago joera hura puskatu zen, nahiz eta sortzen ari ziren zenbait kantarik oraindik bide hura jarraitu. Esan nahi dut errespetatzen zutela, Ez dok Amairuk oraindik bazuela eragina eta ildo haiek gordetzen zirela, denborarekin galtzen hasi baziren ere”.
Bestalde, Mikel Laboa berak hala esan zuen 148:
“Herri musikaren erroak bilatu eta eguneratzeaz gain, eduki garaikidea duen ikuskizuna sortu nahi dugu, euskal gizartearen isla izango dena –nahiz hondo tradizionala eduki– eta gure ideia zein musikarekin batera aurrera joko duena (...). Gure esperientzia ez da berria. Antzeko mugimenduak egon dira XV. mendean edo Berpizkundean, eta egun AEB edo Ingalaterran. Abestia mistifikatzean, jendeak bere erroak bilatu izan ditu eta folklorera (nolabait deitzearren) itzuli izan da herri musikaren bila”.
Mikelek antzinako esperientziak zein garaikideak aipatzen ditu; beraz, taldeak bazuen beste leku eta garaietan musika munduan egiten zenaren informazioa, bazuten mugimendu edo korrontearen kontzientzia, alegia, desertuan ez egotearena.
HOLTZ goitizenekoak sentikariaren interpretazio arras sakon eta zorrotza egin zuen, Artzek aipatutako giroan kokatuz hura zentzu metaforiko osoarekin ulertzen saiatu zen. Hortaz, honen azalpenak izango dira nirearen oinarri149.
1. Baztango mutil dantza:
Taldekide guztiek lehenik Baztango mutil dantza dantzatzen zuten taula gainean, zirkulua osatuz. Sentikaria amaieran berriz dantzatzen zuten eta, gisa honetan, sinbolikoki jaialdia irekita uzten zuten, zirkulua itxi gabe. Bestalde, dantzatzeak girotzea zekarren, gerora egingo zituzten ekintzetarako prestatzea; Artzeren hitzetan: “gorputz-berotze, gogoaren barrura biltze”.
Entzuten zen doinuak, txistuak, dantzaren adierarekin osoki bat egiten omen zuen, giro sentibera eta ezkorra sortuaz, gizonaren barruko garrasi bat.
Ume jolas edo hitz-joko soil honek sinbolikoki giza-askatasunaren arazoa dakar. Txoriaren adierazpiderik jatorrena kantatzea da, baina bizia galtzen badu, nola kantatu? Gizona txoria bezala maiz lotuta bizi da, askatasunik gabe, heriotzera kondenatuta. Txalapartaren erritmo azkarra entzuten da eta honek desesperazio kutsua ematen dio galderari: zer egin askatasunik gabe?
Berriro txoriaren eredu zaharra. Txoriaren erabateko askatasunak gizakiari inbidia sortzen dio eta horregatik honekin parekatu nahi du bere burua; konparazio honekin benetako alaitasuna sentitzen du gizakiak.
Berriz txoriak eta zoriona. Izadiaren alaitasuna eta gizon-emakumeen arteko harremanak konparatzen dira, askatasun bide bezala agertuak. Emakumea ez da objektua izanen, gizonarekiko loturan bere askatasunaren seinale baizik. Baina azken bertsoek agertuko dute gizakiak ezin duela askea izan, bere nahiaren eta errealitatearen artean borroka latza bizi duela. Bizitzeko beldurra dauka eta “arras bankarrot egin nian” azken hitzek amaiera tragikoa adierazten dute. Tobera entzuten da.
Txori gehiago eta berriz libro izan nahia; bere kaiolaren hertsitasunean kanpoa desiratzen du txoriak, gizakiaren antzera.
Hemen legoke jaialdiaren muinetako bat eta doinuek, ahotsek, girotzen dute egiten den galdera: zergatik bizi da gizona? Zertan datza bizitzaren funtsa? Leteren olerkiko galdera ezin daiteke zentzu arrazionalean eta jaialdiko girotik at ulertu, ez da abortoaz edo antisorgailuen erabileraz mintzo, ezta sexu harremanetaz... horiek guztiak bigarren mailako gaiak dira. Ez dago erantzun jakinik, bizipena bera da erantzun bakarra, praktika, zeren azken estrofan esaten denez: “bizitzak ez du, ordea, ezer ere galdetzen”.
Lourdes Iriondoren ahotsean aurreko poesiaren luzapena litzateke honakoa. Bizitzako ekintzarik funtsezkoena da maitasuna, erabat asetzen ez dena, haizeak berarekin daramana. Maitasunarekin amatasuna lotzen dugu, amak haurtxoarekiko daukana. Baina hori ez al da emakumearen ama izatearen mitoa? Ama izatean eta gizonaren esklabu bilakatzean, emakumeak bere izatea ukatzen du gizartean. Emakumeak gizartearen egituraketa klasikoan bete izan duen papera kritikatzen da.
Badirudi azken bi bertsoetako “haize krudel” eta “o, jantzi zuri” terminoek adiera tragikoa dutela: gizona halakoa da eta kitto, bere bizitza galderak eginez lainotzen du. “Haizea” patua da, zorigaiztokoa, eta “jantzia eranztea” berriz, bizi duen egoera gorrotatzea. Ez dago irteerarik, Sartre eta Camus-en mundu hertsia da.
Gizarteak sexu kontuetan agertzen duen hipokresiari kritika bortitz, garratz, mingots, triste, ironiko eta zinikoa. Gizonaren askatasuna, maitasun librean adierazia, gizarteko sexu-tabu horiek guztiek ukatzen dute, jokabide ohiko eta ustelek. Nagusien, zaharren, elizaren... sexu moral faltsua gogor kritikatzen da eta barre egiten zaio. Agian azal hutsean geratzen den publikoak barre egiten du ateraldiekin. Ustez Laino guzien gainetik liburuko olerkia litzateke (7).
Bizitzaren arrazoia bilatzeak sortutako kezka dela-eta, gizakiak ihes egin nahi du, irteeraren bat bilatzen saiatzen da. Hala ere, ihesean atean zirrikitua ikusten du, bere buruaren ahalmenaz jabetzen da. Behin bakarrik bizi behar duenez gizakiak bizitzea suertatu zaiona aprobetxatu behar du, bizitzaz
Hamar minutuko atsedenaldiaren ostean bigarren zatia hasiko zen.
Tobera eta koplak, arin eta jostagarriak. Eliz ezkilen deiaren bitartez publikoaren atentzioa bereganatzen dute. Bertsoek eliza katolikoak duen sexu moral hertsiaren kritika egiten dute zirikan eta jostaketan. Elizak eta bere apaizek ez dute zertan gizarteko sexu-harremanetan eskurik sartu behar. Gizakiaren askatasunaren aldeko deia berriro. San Martin, Santa Agedak… Eliza adieraziko lukete.
Leteren olerki hau Pio Barojari eskainia dago. Elizaren egiturek gizaaskatasuna ito dute eta honen aurkako altxamendu oihua jaurtitzen da olerkian. Altzateko Jauna Euskal Herriaren antzinako irudia izanen da, kateatuta bizi den herriarena baina inola ere konformatzen ez dena, iraultzarako prest dagoena.
Denok berdintzen gaituen gizarteari kritika, gizabanakoa irensten duenari. Patxadaz bizitzea, ohiturak gordetzea, kezkarik ez sortzea... eskatzen zaigu artaldean.
Egoera triste honetan denok elkartu beharra daukagu herri bat osatzeko, askatasuna defendatu eta bakea bilatzeko. Lehen aldiz itxaropena agertzen da. Lehen parteko etsipenetik begiak irekitzen hasten da gizakia eta azkenik borrokarako deia egiten da, egitura ororen aldatzea ekarrko duen borroka.
Ordu arte gorantz eginiko bidea zena une honetantxe tragedia, etsipena, tristura eta beheratzea bilakatzen da.
Jaialdiaren muina egon daiteke puntu honetan, hau baita unerik baikor eta sozialena. Usoa gertatzen ari denaren profeta da eta kritika dakar: Euskal Herria ustelduta dago, gure gizartea iharrik dago. Eta lur jota gauden une honetan, tragediaren erdian, esperantzaren argia pizten da.
Baina lehengo esperantzak baditu itzalak eta berriz etsipena dator, erantzun emozionala da, ez arrazionala. Gizonak ez daki zertarako den, iraun besterik ez du egiten, hasi bezala bukatuko du, sekula ezin lasaiturik. Txalaparta entzuten da aspertutako gizakiaren atzean.
Lanaren, makinaren, diruaren, gosearen, zigorraren... guztiaren zama izugarriaren azpian, non da gizona? Gizonaren garraisi ozena entzuten da, gero eta larriagoa, eta horrela bukatzen da jaialdia, Isturitzetik Tolosan barru-ko kaligrama ezagunenarekin. “Baga, biga, higa”... formula magiko ilunaz publikoari bizitzarako deia luzatzen zaio, dei sakratua, erlijiozkoa. Eta Baztango dantzak berriz jaialdia bizitzarako zabalik uzten du.
Bigarren partea, berriz, gizakiaren eguneroko bizitzaren azalpen argia litzateke, konkretua.
HOLTZ delakoak azalpenak errepikatzearekin nahiko argi utzi du zein zen bere ustetan Sentikariaren mezu, muina edo galdera: zein zentzu duen bizitzak gizonarentzako. Galderen bila ari dela aurkajarpenetan eta etsipenean erortzen da gizakia, errealitatearen eta idealizazioaren arteko talka dago. Bilaketan askatasuna lortzea beharrezkoa du, kateatzen duen gizartearekiko libre izan nahi du eta honi kritika latza egiten dio (adibidez,
Idazleak uste du mugimendu existentzialista eta nihilistak batez ere gazteengan sekulako eragina dutela. Eta bizitzaren tragediari aurre egiteko itxaropen printzak piztean, borrokarako nahia agertzean, orduan sortzen dela poesia sozial edo politikoa, jaialdiari dagokiona.
Tolosako Leidor antzokian ikusi zuen sentikaria HARANBURU-TIK ezizenekoak eta laudorioak besterik ez zituen honentzat150:
Edukiari buruzko kritika hauen ondoren, Edorta Kortadik arlo estetikoari dagokionean egin zuen beste kritika zehatzagoa aipatuko dut151:
- Musikari dagokionean, eta batez ere instrumentuetan, asmatu omen zuten. Ugariak ziren erabilitako tresnak: txistua, ttunttuna, gitarra, flauta, tobera, txalaparta, esku-soinua eta musu-kitarra.
- Argiak ez omen zuen garrantzi handirik, gehitu edo gutxitzen zuten taula gaineko artistari zuzenduta. Kortadiren ustez askotan ilunegi geratzen zen agertokia, ikuskizunaren aire malenkoliatsu edo tristea areagotuaz.
247 - Euskaldunok berezkoa omen dugu gorputz-espresio zaildua; zenbait mugimenduen adierazpenetan motz geratzen omen ziren taldekideak.
- Abestiak poetizatu egiten omen ziren, esanahi sakonagoa hartuaz. Gainera, herriari zuzentzen zitzaizkionez molde herrikoiak erabiltzen zituzten beren adierazpenetan. Elkarrizketa batean JosAnton Artzek esaten zuen taldeak euskal tradizioko kantak “berkreatu” egiten zituela, hots, “itxura garaikidea emanaz nortasun berezi batez bersortzen zituela”. Hona “berkreatutako” abesti batzuk: Xoxoak galdu du, txorietan buruzagi, arranoak bortuetan, belatzarena, txoriñoa kaiolan...
- Amaitzeko, Kortadik uste zuen ikus-entzuleria halako arte adierazpen osotuetara ohiturik ez egotean urrun gera zitekeela; dena dela, publikoak sentituz osa zezakeen ez ezagutzearen gabezia hori.
Kortadik ikuskizunaren balantze baikorra egin zuen, sakona eta serioa zeritzon, landua eta ondo zaindua; “rezitalditik jailadirako pausoa” eman omen zuten eta ondo eman gainera. Arte kritikoak ikusten du iraganbide batean zeudela Ez dok Amairukoak, “atzokoaren eta biharkoaren arteko borrokan”. Lehengoarekin erkatuta pausoa emana zuten etorkizunerantz, baina zein ote zen hurrengo urratsa? Zailtasuna lortutako ekoizpen osoa hobetzean zetzan.
Eta Sentikariaren aurka gogor ekin zutenak ere egon ziren. Esaterako, Iruñeako Gayarre antzokian aurkeztu eta gero, M. Ordoqui Ibañez kazetariak “Ez dok Amairu, ikuskizun onartezina” izenburuko artikulu latza idatzi zuen152. Bertan esandakoen artean, sentikariak “ikusmolde pansexuala” zabaltzen zuela, “gure herriaren bizitza kristaua suntsitzen zuela” edo “Euskal Herria herri tristea, itxaropenik gabekoa, hltzorian zegoena, kateatua” adierazten zuela. Artikulu amaieran eta haserre doinuarekin Iruñeako Udalari eskaera
Katalunian 1971ko martxoaren 29, 30 eta 31n izan ziren Bartzelonako Romea antzokian, astelehenetik asteazkenera, eta arrakasta izugarria lortu zuten; egunetik egunera gero eta jende gehiago joaten omen zen, kalean lerro luzeak osatuaz, asko sarrerarik eskuratu ezinean geratzen zelarik. Sentikaria ikusi ondoren Julio Manegatek honakoa idatzi zuen El Noticiero Univesal egunkarian:
“Ikuskizuna atsegina, maitakorra, patetikoa, dramatikoa, lirikoa eta oso
hunkigarria izan zen. Eta, noski, hau guztia hitz erdirik ere ulertu gabe eta
pertsonal eta taldekoa aldi berean”.
Manegatentzat Sentikaria benetako Sentikari izan zen, tutik ulertu gabe dena ulertu baitzuen. Artzeren antzera honek ere sentikaria bide bezala ikusi zuen, norbanakoaren eta taldearen garapena adierazten zuena.
Sentikariaren bi disko handi grabatu zituzten Fernándo Larruquert eta Jose Luis Zabalak, Urnietako salestarren eskolan egindako zuzeneko emanaldia. Hasieran sei kantuk zentsura igarotzea lortu ez bazuten ere, gero EDIGSA diskoetxearen laguntzari esker hau gainditzea lortu zen. Baina oztopo gehiago bazen: itxuraz talde politiko batek eraginda, taldekide batek ez zuen ongi ikusten bi kanturen argitaratzea: Lourdesek abestutako Gabriel Arestiren olerki bat eta JosAnton Artzeren beste bat. Bilera bat egin zen diskoak kaleratu ala ez erabakitzeko; bozketa ondoren, gehiengoa kaleratzearen alde atera zen, baina ez denak. Adostasuna erabatekoa ez zenez, azkenean argitara ez ematea erabaki zen. Gertaera puntual honek ireki zuen taldearen desegitearen lehen pitzadura. 1971ko urrian koka genezake Ez dok Amairuren barne krisiaren hasiera eta 1972ko Eguberrietanedo desegitea. Hilabete guztiok bilerak eginez igaro zituzten, hitz eginez, eztabaidatuaz, irtenbide posibleen bila.
Oraindik egun zauriak zabaltzen dituen desegitearen gaia azaltzeko, guztia zuzenean bizi izan zuen taldekide baten hitzak ekarriko ditut, zentzudunak eta nahiko objektiboak iruditzen zaizkidalako; hona Benito Lertxundik bere liburuan desegiteaz dioena153:
“Hirurogeita hamargarren hamarkadaren bukaeran, zenbait taldekideen artean nekezia seinaleak agertu ziren. Eta indar sozial eta politiko batzuen eskutik gaiaren kontrola bere gain hartzeko saiakera egon zen. Taldearen eragina eta izaera indartzen zihoan neurrian, harengan eraginiko presioa areagotzen zen. Gertaeren ibilbide naturala zela eta, gauzen berezko garapenarengatik, logika hutsarengatik finean, Ez dok Amairu ahitzen hasi zen, norabide desberdinetan barreiatzen. Ez dut uste egoera azaltzeko ´errudun` jakinik topatu behar
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 250 denik: besterik gabe, gauzak hala gertatu ziren. Kontuak kontu, bere zeregin historikoa burutu ostean, pentsatzen dut Ez dok Amairu bere hedadura guztian baloratu beharko litzatekeela, izan zituen gabezia eta mugekin (musika eta estetikaren arloan, batez ere ); neurri batean onuragarria eta normala izan zen taldekideen artean banakako aukerak sortzea, Euskal Kantagintza Berriaren mugimenduak aurrera egin zezan, gara zedin, hurrengo urteetan ikusi bezala”.
Inguruaren beharrei erantzunez sortu zen talde eta mugimendua eta ingurua aldatzean honek barne muinean ikutu zuen, bere zikloari amaiera emanaz.
Hona zehazki lanaren banaketa: JosAnton Artze (gidoilaria eta txalapartaria), Mikel Laboa (kantaria), Jose Mari Zabala (kitarra) eta Jesus Mari Artze (txalapartaria anaiarekin) bide batetik abiatu ziren; Jose Luis Zabala, Bixente Karda (bi hauek ahots teknikariak) eta Jose Luis Zumeta margolariaren laguntzaz (azken honek jaialdien afixak egiten zituen, edota txorien marrazkiak proiektatzen zituen ikuskizunetan).
Lehenik, Sentikaria urteetan izaniko talde-lanaren emaitza zen, Ez dok Amairu osatzen zuten artista guztiek beren sortze-lana biltzen zuten taula gainean, eta mezu sakona igortzen zuten orduko gizartearen kritika soziala eginaz; Bidekidekarian funtsean hiru lagunek egiten zuten lan, Artzetarrek eta Laboak, beraien artean konplizitate izugarria lortu zutelarik, eta gai sozialekin lanean jarraitzen zuten (aurretik baliatutako zenbait olerki berriz errepikatzen ziren).
Bigarrenik, Sentikarian arlo artistikoa zaintzen hasi baziren (fokoak erabiltzen, jazkera, kalitate hobeagoko bozgorailuak eta mikroak...), Bidekidekarian aurretik ia erabili ez zuten baliabide indartsua aurkeztu zuten: diapositiben proiekzioa. Ikus-poesia adierazteko erarik aproposena bilatu zuten, zuzenean oihaletan edo hormetan proiektatzea. Bikietan ikuspoesiaren eremuan gehixeago barneratzen joan zen JosAnton Artze eta Bidekidekarian joera hau islatuko da. Hizkiak zein Zumetaren txoriak proiektatzen zituzten negatiboan; lan handia hartzen zuten, diapositibak neurtu, moztu eta gero negatiboan ematen zituzten, horrela hizkiak argitsu ikusten ziren eta gainerakoa ilunduta (bestela diapoen ertzak ikustean itsusia omen zen efektua). Sentikarian oso gutxi erabili zuten diapositiben
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 252 baliabidea, teknika ez zegoen hain aurreratua. Diapositibez aparte, grabatutako musika eta hotsak ere erabiltzen zituzten berrian.
Herri tradizioan errotutako olerkiak izaki, aurreko ikuskizunean bezala honetan ere herriari omenaldia egiten zioten nolabait, sustraiak oroitarazten.
Sentikariarekin egin bezala, Bidekidekariaren barne-egitura azalduko dut, nola osatuta zegoen ezagutzeko154. Sarreratxoa egiten omen zuten eta gero jaialdia hiru saiotan bereiz zitekeen.
253 • Sarrera gisa girotzeko oihuak eta deihadarrak...eta ikusleriaentzuleriari zuzendutako olerki lagunkoia:
gorrotatzen gaituzte
maitatzeagatik
“oinarria ez dago tinko
gaurko zanpatuak
Etorkizun hobeago baten esperantzan bizi gara. Baina hobera jotzeko, ezinbestekoa izango da gizonki lan egitea, izerdiz eta indarrez, lanak aske egingo baikaitu (berehala ohartzen gara nola Artzeren bizitza ikuspegia aldatzen hasia zen, lanaren deshumanizazioaren kontzeptua). Sistemak langile eta borrokalariren bat zapaltzen badu, herriak zapaldutakoa lagunduko du, berarekin elkartuko da:
“Galdu duenarekin elkartuko naiz
sekula ere ez,
jokatu ez duenarekin”.
Eta lehen saioa, sentikorrena, amaitzen da. Hurrengora iragaiteko Laboak beste bi kantu eder abestuko ditu: “Besterik ezagutu ez eta” eta “Maite ditut maite”. Aurrekoak bezala hauek ere JosAntonenak, bikietatik jasoak.
• Laboaren sei abesti eta Artzeren hiru poema. Zati honek ez omen dakar aurrekoarekin konparatuta berrikuntza berezirik. Mikel Laboak abestutakoen artean Leteren “Izarren hautsa” indargabe eta motel geratzen dela irizten dio bidekidekaria azaltzen duen kazetariak eta, alderantziz, “Nahiz eta heriotza” kantua oso ederra dela, bizitzari egindako kanturik ederrenetakoa:
lehen irria izango da”.
Eta JosAntonek errezitatutakoen artean “Eskirolaren kanta” aipagarria, bere egunerokotasunarengatik eta berritasunarengatik.
• Ikuskizunaren gailurra da amaiera, txalaparta, diapositibak eta abestiak konbinatzen dituelako. Hitzak hormetan islatzen dira, arrak eta emeak jolasean:
Eta txalapartaren erritmo askatzailea azkarki:
Bukatzeko, Laboaren “Gernika” abesti dramatikoa eta esperimentala. Txoriak leku guztietan, abestiarekin erortzen dira heriotz-txoriak; baina jeiki beharra daukate:
Bidekidekariaren azalpen orokor honek egiten zutenaren irudia ematen digu eta lehendik esanikoa baieztatzen: formalki edo baliabide teknikoen aldetik garapena egon bazen, hondo edo mezuari zegokionez arestiko bide konprometituan segitzen zutela, agian ez hain iluna.
alferrikako artifizioak eta histrionismoak baztertzea, sustraietara itzultzea eta
neurria, batez ere neurria, eta uste diat jarrera horrek markarik utzi ziola
taldeari”.
Sustraietara itzultzea eta neurria izan ziren ikuskizunen ekarriak.
Baina Ikimilikiliklik-en saioetan baten bat aipagarria baldin bada, hori 1976an Veneziako Biurtekoan egindakoa da. Biurteko hau kultur arloan orduan mundu mailan egiten zen artista ospakizunik garrantzitsuenetakoa zen, Sao Paoloko Biurtekoarekin eta Milango Hiru urtekoarekin batera. Veneziako Biurtekoaren antolatzaileek urte hartan “ingurua” jarri zuten langaitzat, baina Euskal Herriari zegokionean “Antifaxista artea” zehaztapena egin zuten; argitu behar da antolatzaileen komisioa osatzen zuten gehienak Komunista Alderdikoak zirela. Hauek Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida hautatu zituzten gure herria errepresentatzeko. Bi artista handiek komisiokoen aurrean baldintza bakarra jarri zuten: euskal artistak batzarre bidez aukeratuak izango zirela eta ez kanpotik behatzez aginduta. Horrela, Donostian hainbat bilera egin zituzten gure artistek eta erabakia hartu: Biurtekora HERRI bezala aurkeztuko zirela, gurean bizi zen problematika zehatzarekin.
“Amnistia denontzat” lemapean, euskaldunek ekitaldi ugari burutu zituzten hiru egunez Basterretxeak diseinatutako 15x7 aretoan: gure herriaren egoera islatzen zuten filmen aurkezpena (Ama Lur ezaguna eta J. M. Zabalaren Axut, Sistiagaren Ere erera baleibu icik subua aruaren edo J. A. Rebolledoren Arriluce film esperimentalak ), “Ortzi”k gure herriko historiari buruzko hitzaldia eman zuen, eta mahaingurua bideratu edo Ikimilikiliklik
257 bidekidekaria ezagutzera eman zuten Scuola grande di San Giovanni Evangelistan, erabateko arrakasta lortuaz. Euskaldunei prestatutako etorrera harrigarria izan zen: Veneziako San Giovanni plazan pankarta izugarria jarri zuten “Amnistia total per il popolo basco” esaldiarekin eta bi mila karteletik gora itsatsi zituzten hirian zehar euskaldunen aurkezpena egiteko. Gainera, Veneziako alkateak euskaldunen ordezkaria hartu zuen udaletxean eta gure herriarekiko elkartasuna agertzeko Espainiako erregeari “erabateko amnistia” eskatuaz telegrama igorriko ziola esan zuen jendaurrean. Hemengoek ikurrina oparitu zioten eta udaletxeko aretoan ipini zuten.
Xehetasun hauek emanaz, agertu nahi dut orduan Euskal Herriak bizi zuen egoera politiko-soziala zein zen, garai nahasia zela, borroka aldia, eta testuinguru latzak artearen mundua ere kutsatzen zuela. Politika eta kultura nahasten ziren.
JosAntonek oroitzen du italiarren harrera beroa eta beren harridura topatu zutenaren aurrean: “ekitaldi panfletarioa izango zela uste zuten, eta harrituta geratu ziren”156. Telesforo Monzónek egin zuen euskaldunen aurkezpena “oso sakona, dotorea eta jasoa, ohi zuenez”.
Giò Alajmok II Gazzetino egunkarian (1976-X-26 ) Bidekidekariaren kritika zoragarria egin zuen157. Musika berria eta euskara zaharra konbinatzen omen zituen ikuskizunak, ikusleria-entzuleriari sekulako dimentsio musikala eskainiaz. Onomatopeia fonetikoak aipatzen zituen, Mikelen gitarra akustikoaren erritmo geldoa eta sirenak ziruditen oihu luzeak “Gernika” abestian, baita Zumetaren txori krudelak noranahi proiektatuta. Scuolako laurehun pertsonek elkartasun txalo luzea egin zuten ikuskizuna amaitzean.
“Ikimilikiliklik-en euskal kulturak bere antzinatea eta oraina batzen ditu, interpreteak bertsolari eta abeslariaren tradizioan errotzen direlarik. Urte eta erdi baino gehiagoz Euskal Herria zeharkatu dute, alderik alde bere geografia ibiliaz, eta orain paretak apurtuz gainerako lurralde eta herrietarantz barreiatu behar dute. Tamalgarria izango litzateke hain bizirik eta helduta dagoena lana bere baitan itxita hiltzea”.
Hain zuzen hona Veneziako Biurtekoan aurkeztutako programa eta parte hartzaileen izenak:
Venezia ondoren atzerrian Parisko La Mutualité ospetsuan izan ziren, aipatutako programa berarekin. Kanpoan ez, baina gurean sortu ziren arazoak, Bidekidekariak Sentikariaren bide bera hartu baitzuen. Honekin esan nahi dut, arrakastak kanpo eraginen esku-sartzea ekarri zuela, berriz ere politikaren eragina. JosAntonek hala oroitzen du anaiaren liburuan159:
“Orduan jendea biltzeko ia-ia beste aukerarik, beste gunerik ez zegoenez, mitin politikoak egiteko baliatu zituzten batzuek gure emanaldiak. Emanaldia eteten zuten aldarriak egiteko, eta sekulako iskanbilak sortzen zituzten”
Batzuk kantaldiak mitinekin nahasten hasi ziren eta horrek artistak aspertu eta nekatu zituen, beren lana bertan behera utziaz.
Isturitzeko haitzuloetatik zetorren zaldiaren trosta, euskal izatearen ukabilkadak, irrintzi arteko jai deialdia, anaien arteko elkarrizketa poetikoa... txalaparta gauza ugari izan zitekeen. Zuaznabar eta Goikoetxeatarren lekukoa hartu eta “traje eta gorbataz” jantzi nahi izan zuten txalaparta Artze anaiek, alegia, etorkizunerantz begira berreskuratze kulturalaren sinbolo bihurtu zuten. Esan dut jendaurreko lehen joaldia 1966ko martxoaren 19an egin zutela Zumarragan, Ez dok Amairuren hastapenetan eta sekulako arrakastaz. Gero, hamaika saio etorriko ziren eta Artzetarrak doinua ikasi eta barneratzen joango ziren denboran. Gogoratzekoa da Zaldibiako kultur astean (1967) mendi gailurretatik eta egunsentian suak pizturik hainbat txalapartari bikotek sortutako giro berezia.
Dagoeneko 1968ko otsailean Artze anaiek lehen txalaparta disko txikia grabatu zuten Bartzelonan (hasieran “Arza anaiak” izena erabiltzen zuten). Urte berean Ez dok Amairu taldearen ekintzak bultzatzeko sortu zen HERRI GOGOA-EDIGSA zigiluarekin kaleratu zuten; oroitu Donostiako diskoetxeak kataluniar EDIGSAren babesa jaso zuela hasieran, hamabigarren diskoan bakarka lanean hasi arte, eta horregatik Bartzelonako musika estudioetara joaten zirela, gurean oraindik ez baikenuen. Beraz, disko txiki bat grabatu zuten, lehen txalaparta diskoa, eta gero Bartzelonako Romea antzokian astebetez zuzeneko emanaldiak eman zituzten hango Pau Riba, Francesc Pi de la Serra eta Raimon abeslariekin. Perkusio-tresnak txalo itzelak jasotzen zituen zihoan lekuan.
Baga, biga, higa sentikariarekin txalapartaren lanketan jarraitu zuten, baita Lesakan tobera jotzen ikasi ere (Batista zaharrari, “Erbia” delakoari eta Hernaniko Dionisiori ikasi zioten). Tobera eta txalapartaren oinarri erritmikoa bera da, egurra egurraren kontra, baina tobera sagarrak lehertzeko mazo antzekoekin jotzen da, helduleku luzeagoa dutenekin.
Ez dok Amairu amaitzear zegoela, 1972ko ekainaren 27an Iruñeako Nazioarteko Arte Topaketetan eman zuten hurrengo ikuskizun aipagarria. Nafarroako Museoko patioan jo zuten Artze anaiek antzinako euskal musika tresna bezala aurkezten zena eta, ohikoa zutenez, ikusmin handia sortu zuten entzuleriarengan. Nazioarteko Topaketa zenez, aukera ederra zen gure mugetatik kanpo tresna ezagutarazteko. Jakina denez, beranduago beste iharduera batzuetara bideratuko zituzten harremanak gauzatu zituzten Iruñean: Zaj taldeko Juan Hidalgo eta Walter Marchetti musikariekin edota antolatzailea zen Luis de Pablo musikagile ezagunarekin (egiazki honekin lehendik topo egina zuten).
Ikimilikiliklik bidekidekariaren lanketan buru belarri sartuta zeudela (1974-1978), Hidalgo eta Marchettirekin lehen txalaparta disko luzea grabatzera joan ziren Milanera. 1975eko irailean Milango CRAMPS RECORDS diskoetxearekin “Diverso” bilduma estreinatu zuten Artzetarrek Ricordi estudioetan grabatuaz, abangoardiako musika bildumak egiten ziren hemen (John Cagenak, adibidez). Tresna jotzen ikasi zutenetik denbora igaroa zen eta joaldi tradizionaletik urruntzeko gaitasun handiagoa hartzen hasi ziren, libreki esperimentatzeko gaitasuna; hau bidekidekarian garatzen zuten eta Milanen ere inprobisazioaren askatasunean aritu ziren. Diskoetxeko arduradunek lotura ikusi zuten txalapartaren eta orduan AEBetan puntako musikariek egiten zuten musika errepikakorraren artean. Grabazio garaia zekarren diskoaren izenburuak, Txalaparta´75 iraila, eta hiru joaldi biltzen zituen: txalaparta Tamalommb (14´15”), txalaparta Proseco (4´30”) eta txalaparta Ticina (17´10”). Deitura hauek guztiek, izenburuak egin bezala, nongotasuna edo jatorria adierazten zuten. Juan Hidalgo Kanarietako TAMARA herrian jaioa zen eta ikuskari lanetan aritu zen Walter Marchetti, berriz, Lombardiakoa zen, hortik LOMMB; beraz, lehen joaldia bi artista hauei omenaldia da. Sagardotegiak bertsolarien eskolak zirenez eta haiek edaria omentzen zuten moduan, Artze anaiek grabazioaren atsedenaldietan dastatzen zuten PROSECO bertako edari txinpartatsua omendu nahi izan zuten. Azkenik, TICINA Milango ibaia da eta grabazioak iraun zituen
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 262 hamabost egunetan hura inspirazio iturri izan omen zuten. Diskoa grabatu ostean Milango Area pop musika taldearekin emanaldi batzuk eman zituzten jendaurrean, Milanen bertan edo Vogheran...
Libre sentitu ziren, espresio askean. Diskoa ez zen Euskal Herrian argitaratu, ezta Espainian ere; horregatik egunkariko elkarrizketan JosAntonek aipatzen du inorrek interesik izanez gero beraiek Milandik diskoak ekartzeko prest daudela, enkargutzeko aukera ematen dute.
60. hamarkadaren bukaeran Remigio Mendiburu eskultoreak erakusketa egin zuen Madrilen eta bertan Ez dok Amairuren logotipoaren oinarri den “txalaparta” eskultura aurkeztu zuen. Hori zela-eta, Zuaznabar txalapartariak eta Artzetarrak bertara deitu zituen joaldiak egiteko, jendaurrean musika-tresna agertzeko. Luis de Pablo ere han zegoen, inaugurazioan hitz batzuk esan eta lehenengoz instrumentuaren doinua entzun zuen. Iruñeatik jada ezaguna zuen txalaparta.
Nazioarteko musikagintzan hainbat sari jasoak zituen ordurako de Pablok eta Zurezko olerkia kontzertua sortu zuenean idazkera aleatorio edo malguaren azterketan ari zen, musika aske eta inprobisatuaren bideetan esperimentatzen; 70. hamarkadan idazkera finkoago baterantz joko zuen. Kontua da, dinamika horretan zebilela Bonneko udaletik “Neue musik für kinder” abangoardiako musika jaialdirako kontzertua enkargutu ziotela.
De Pablo garai hartan Kanadan zegoen ikastaro bat ematen, hain zuzen Otawatik Vancouverreko bidaia eginez; eskimal indioek egur eta hezurrez egiten zuten artea azaltzen zuen aldizkaria heldu zitzaion orduan esku artera eta hala piztu omen zitzaion enkargututako kontzerturako ideia161:
“Indiarren musika agertzen zuen lana egitea pentsatu nuen. Interesa objektiboa zen, zeren teknologia baliatzeko gaitasuna daukagunen zeregin etikoetako bat gizakiaren hondare kulturala gordetzea da eta, gainera, ni Amerikan agertze nabarmena daukan herrialde batetik nator. Ohitura horiek eta perkusio zein ahotsak nahastuko zituen lana egitea bururatu zitzaidan, basotik emandako paseotxoa bezala, gure ahotsa emango diogun basoa”.
Egurra oinarrian zuen kontzertua izango zen, basoaren ahotsa, eta horretarako txalapartarien ondoan lau perkusionista (txinatar kutxekin, egur zatiekin, egur koilarekin eta danborrekin, hiru xilofonorekin, marinbekin...) eta zortzi ahots (bi soprano, bi kontralto, bi tenore eta beste bi baxu) ipiniko zituen. Ordubete irauten zuen kontzertuan Artze anaiek hiru bat-bateko joaldi tartekatzen zituzten, bakoitza hamar minutu ingurukoa, gainerako perkusionista eta ahotsek partiturak zeuzkaten bitartean. Luis de Pablok ulertu zuen txalapartaren funtsa inprobisazioa zela, ez zela era neurtuan jotzen, ez zuela partiturarik. Artzetarrek kontzertu honen aurretik beste bi musikagileren proposamenak jaso zituzten, Juan Urteagarena (orduan sortzen ari zen Kortsarioen Meza lanean parte hartzeko) eta Antton
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 264 Larraurirena (beste abangoardiako lan baterako); baina autore hauek erritmo jakin batean jotzeko eskaria egin zieten, txalapartak bere erritmo propioa duela ulertu gabe eta horregatik ezezkoa eman zieten. Wolfrang Fromek 1976an estreinatu zuen Zurezko olerkia, astebetez eman zuten eta arrakasta itzelez; geroztik Paris, Estoril, Madril, Saintesen, Getafen...eman zen jendaurrean. Obrarekin txoratuta 1992an Jose Luis Temes musikagileak grabazioa egin zuen; orduan hamaika arazo tarteko ezin izan zuen diskoa kaleratu, baina beranduago SGAE elkarteak plazaratzea lortu zuen. Baina jatorrizko interpretazioaz gain, beste taldeek ere interpretatu dute de Pabloren lana; adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzaz 2001ean kaleratu zen Enrique Azurza musikagileak zuzendutako lana, Kea ahots taldea, Javier Odriozola, José Ramón Alberdi, Javier Area eta Jesús Mª Garmendia perkusionistak eta Hodei Lizaso eta Sergio Lamuedra txalapartariak bitarteko, 2000ko abuztuaren 22an zuzenean egindako kontzertua. Esan daiteke egun oraindik bizirik dirauela Zurezko olerkiaren izpirituak.
Eta txalaparta emanaldi nagusienen aipuekin bukatzear, beste bi ekarriko ditut: “24 Orduak Euskaraz” eta “Bai Euskarari” jaialdiak.
Diktadorea hil ondorengo garai nahasietan euskal kulturaren berrindartze mugimendua puri-purian zegoen, aldarrikapen oihuek indar handia hartu zuten. Testuinguru honetan eratu ziren bi jaialdi erraldoi eta ahaztezinok, biak ere gure hizkuntzaren babeserako eta, luzapenez, gure kulturaren finkapenerako.
Lehena, 1976ko martxoaren 27an egin zen Donostako Udal Kirol Jauregian, Loiola eta Donostiako Herri Irratien dirulaguntza eta babespean; aspalditik zuten ideia martxan jarri omen zuten “eskualdekako hizkuntzen dekretua” ezagutu ondoren, euskarari dagokion eremua eman nahi zioten.
Belodromoa poliziaz inguratuta egon zen jaialdiak iraun zuen denboran. Bertaratutakoen artean Artze anaiak, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Gontzal Mendibil eta Xeberri, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Gorka Knörr, Jean Mixel Bedaxagar, Pantxoa eta Peio, Laja eta Iturbide, Sakabi eta Egañazpi, Lupe, Oskarbi, Iturengo ttuntturroak edo Baztango mutil-dantzariak zeuden. Egun osoan zehar mahainguruak, kronikak, elkarrizketak, bertsoak eta musika saioak programatu zituzten antolatzen zuten Herri Irratiek. Adibidez, mahainguruen gaiak euskalduntze-alfabetatzea, poesia, Aranzadi elkartea eta ikerkuntza, euskal folklorea, komunikabideak eta euskara, Euskal Herriko ekonomia, margogintza eta eskulturgintza, liburu argitaralpenak, antzerkia, eleberria eta saiakera, bertsolaritza, kantagintza eta diskogintza, irakaskuntza...ziren. Agertutako guztiak zuzeneko emanaldian igortzen zituzten Loiola eta Donostiako Herri Irratiek. JosAnton Artzek zutabe ttiki batean kontatzen du martxoaren 27an bizi izandakoa, nola herria izan zen benetako protagonista, nola dena haren inguruan biraka zebilen. Kontakizunaren zatitxo bat hona162 :
“ Bestalde, kantariek eta musikalariek ez zuten ohiko protagonismorik; jendea ere ez zen betiko pasibotasunean egon, edota kantariak agintzean, beroni koro eginaz, partehartze engainagarri batean sartu. Jendeak berak aukeratzen zuen noiz eta zer kanta, nori argia biztu bere barruko su pindarren adierazpen bailiren, nori kantuz lagundu eta nori kontrakantua egin beste kantu batez. Esan diteke, nolaerabait, kantarien egitekoa jaialdiaren dinamikari eustea zela, behin eta berriz kanta eta musikaren bidez jendeari beste hainbat bide sumaraziz”.
Bukaeran, erdarazko egunkarien isiltasuna salatzen du eta agian haiek izango direla isilduak iragartzen du (hau da, dekretuak euskarari herriaren babesean bide emango diola uste du, erdarazko komunikabideei lekua janaz). Hona esandakoak:
Bigarrena, eta aurreko ereduari jarraiki, 1978ko ekainaren 17an egin zen Bilboko Santimamiñe zelaian eta Euskaltzaindiak antolatuta. Donostiako hainbat parte hartzaileek berriz bere babesa eskaini zioten euskarari eta euskal kulturari: JosAnton eta Jesus txalapartari, Mikel Laboa, Gorka Knörr, Xabier Lete... ; eta berriak ere egon ziren: Antton Valverde, Oskorri, Urko, eta abar. “Bai Euskarari” jaialdiak ere arrakasta izugarria izan zuen, futbol zelaia leporaino bete zen: berrogei mila pertsona inguru. Anekdota gisa, Juan San Martinek mikrofonotik bonba mehatxua jaso zutela jakinarazi zuen, baina Mikel Laboak “zaude lasai” abestu zuen eta jendea oihuka, saltoka, hasi zen, beldurrik ez zuela agertu nahian. Euskaltzaindiak handik hilabete batzuetara jaialdiko grabazioaren diskoa kaleratu zuen.
Txalaparta saioak han eta hemen, baten zein bestearen alde, baina beti ere anaia arteko elkarrizketa sakonean, ttakun eta herrenaren odolezko konplizitatean. Dena dela, Artzetarrei ailegatu zitzaien artistikoki bereizteko unea. Hori Ikimilikiliklik bidekidekaria amaitzean izan zen (1978an). JosAntonek bazuen poesia eta sormen lanetan murgiltzeko nahia, gainera Hitzez, hotsez eta... ikuskizuna (1978) gauzatzea jada buruan zuen. Hori dela-eta familiako harategiko lana utzi zuen poesiari eusteko, aurretiaz Jesusi bere asmoaren berri emanez. Jesus Mari Artzek ere bazuen bide artistikoari ekiteko nahia, bere kasuan txalapartari bezala, baina noski zeregin hau beste ogibideekin konbinatu behar izan zuen. Txalaparta abiapuntu perkusioaren munduan barneratu zen Jesus Mari Artze eta asko esperimentatu zuen bere bizitzan zehar, materialekin, jotzeko moduarekin, bateriarekin, eliz-dorreetan ere ezkilak jo zituen... Txalapartak barnetik heldu zionetik artista desberdinekin kolaboratu zuen Jesus Marik, irakaskuntza lanetan jardun, Kirikoketa taldean parte hartu, “Sakanatik Arbaila Ttipira” diskoa kaleratu....
267 Eta nahiz anaia bakoitzak bere bideari heldu, inoiz ez zioten elkarrekin jotzeari utziko, ezin baitzuten beraien arteko elkarrizketa eten.
JosAntonek poesian benetako bakarbidea hasi zuen.
Hasteko, Internationale Visuele Poëzie erakusketa Holandako Ultrecht eta Amsterdan hirietan, 1975eko uztailaren 11tik abuztuaren 11ra, nahiko xelebrea iruditzen zait. Ez dago argi nondik sortu ziren Nazioarteko Erakusketa honetan parte hartzeko harremanak, baina han izan zen gure poeta baskelanden izenean. Ikus-poesiaren erakustaldi honetan munduko bazter ezberdinetako 156 poetek hartu zuten parte; J. R. Beloki kazetariak idatzitako artikuluan163 ondoko izenak aipatzen ditu bilkuraren “zabaleriaren eta goi mailaren froga” bezala:
Esana dut, hauetako izen batzuk hiru urte lehenago (1972) Iruñean egin ziren Nazioarteko Arte Topaketetan ageri direla, hain zuzen: Carlfriedich Claus, Arrigo Lora-totino edo Paul de Vree. Olerkariak baieztatzen du poeta konkretuok ez zituela Iruñean ezagutu, ez zuela kupula pneumatikoan egindako “Ikus poesia eta poesia fonetikoa” erakusketa ikusi. Beste bide batetik, lehenik olerkariari Amsterdanen burutuko zuten Artxibategi baterako lanak eskatuz eskutitza bidali zioten etxera, Artzek eskaeraren jatorria ezagutzen ez zuela, eta geroago Poesia Konkretuaren Erakusketetan parte hartzeko bigarren gonbidapena luzatu zioten. Hala dio poetak aipaturiko elkarrizketan:
Erakusketa hauek egin zirenerako JosAntonek ikus-poesiaren alorrean nahikoa esperimentatua zuen, lehen olerki-liburuan hasitako joera bikietan sakondu baitzuen, edo Ikimilikiliklik bidekidekarian proiektore bidez erakutsi. Bere poesiagintzak paper zuriaren aurrean egiten zituen galderak erantzun nahi omen zituen, ikasitako guztia zalantzan jarriaz, idaztearen zergatiez galdetzen zuen:
III. Poesia ardatz: sortze-lanaren deskribapena 270 hutsaren – zuri-zuri eta huts-hutsaren – aurrean ikusten duzu eta…zer dala ta hasi behar dut ezkerretik eskubira idazten eta ez goitik behera edo punta batetik bestera edo… nik dakit nola… Hutsune horren aurrean nik neure historia aztertzen dut, hau da, ikasi ditudan gauza guztiak zalantzan jartzen ditut, zergatik? Galdetzen dut. Zergatik paper batean idatzi, zergatik paper zurian edo berdean edo orian, zergatik makinaz, zergatik ordena batean, zergatik liburu itxuran…urrats guztiak zalantzan jarri…”.
“Beste” lan berezia, JosAnton Artzeren Laino guzien azpitik liburuko “Arrano beltza” olerkian oinarritutako kamara koroentzako kantata da, 1977an Agustín González Azilu musikagile nafarrak estreinatua. Musikagile honek hizkuntzen adierazpen indarra ikertu izan du, hizkuntza bakoitzak izan ditzakeen aukera fonetiko-musikalak. 1971n Musika Sari Nazionala eman zioten bere “Oratorio panlingüístico” lanarengatik , zeinetan euskara eta gaztelaniaren hoskidetasuna ikertu eta konparatzen zituen; denboran honen atzetik sortu zuen “Arrano beltza” kantata. Azilurentzat euskarak hoskidetasun indar berezia du, zeren mendeetan soilik mintzatua izan den hizkuntza izaki, horrek bere sonoritatearen garapena eragin du, bere hotsak indartzea, “bere baitan perkusio tresna” bilakatuaz musikagilearen esanetan. Iruñeako Aurrezki Kutxak Aziluri enkargutu zion lana eta 1975eko udazken eta 1976ko udaberri bitartean sortu zuen “Arrano beltza” kantata. Lehen irakurketatik asko interesatu zitzaion nafarrari Artzeren olerkia, batetik euskararen adierazle mailaren indarra agertzen zuelako eta, bestetik, adieraziak mezu sakona igortzen zuelako. Musikaren bitartez Aziluk adierazle eta adieraziaren arteko oreka bilatu nahi zuen, elementu akustikoak nabarmentzen zituen olerkiak berez zuen indar sinbolikoarekin berdintzeko. Oroitu nola “Arrano beltza” olerkia Artzek Nafarroaren historian beltzak izan diren datak zerrendatuaz hasten duen, bere independentzia galtzera eramango zuten zoritxarreko data-mugarriak. Jaengo Navas de Tolosako borroka (1212) aipatzen du ere, zeinetan Nafarroako Antxo VII. Indartsua erregeak Gaztelako eta Aragoikoekin bat egin zuen musulmanak penintsulatik bidaltzeko, Birkonkistaren azken garaipena izango zen hura; hain zuzen,
271 Antxo VII. Indartsuak borroka irabazi zuenetik Nafarroako banderaren irudia aldatu zuen, ordu arteko Arrano Beltza kendu eta egungo kateak, esmeralda eta koroa jarri zizkion (kateak errege mairuaren denda inguratzen zutenak dira, antxok bere ezpataz borrokan apurtuak, esmeralda erregearen turbantetik ostu zuen eta koroa gurutzearekin kristautasunaren agerle). Arrano beltza ordezkatzeak erregearen “saldukeria” agertuko luke Artzerentzat, orduraino izaera propioa izan zuen erreinuak kristautasunaren izenean foruak galdu zituelako. Azkenik, XV. mendeko “Bereterretxeren kanthoria” aipatzen du olerkiak bide beretik, gurearen kaltetan eta atzerritarren mesedetan jokatu izana. Olerkiaren adieraziak, hortaz, pisu izugarria zuen, euskal jokabide historikoaren kritika edo salaketa kutsua. Iruñeako kamara koroak interpretatu zuen Aziluren obra, Luis Morondoren zuzendaritzapean, eta 1977ko urtarrilaren 14ean estreinatu zen Gayarre antzokian, kritika eta publiko aldetik sekulako arrakastaz. Geroago hainbatetan erakutsi izan da jendaurrean eta grabatu ere bai. Lanaren indar espresiboak atentzioa ematen du, nola ahotsek fonetikoki nabarmentzen duten hizkuntza, nola tartekatu eta batzen diren… hogei minutuko obra esperimentalak harridura sortzen du gutxienez.
Beste hamaika elkarkidetza-lan izan zituen poetak, arlo artistiko desberdinetako sortzaileekin. Azken bat aipatzearren, poetak 1977an Sigfrido Koch argazkilariak kaleratutako Gure lurra argazki bildumari hitza jarri zion. Koch donostiar argazkilariak, alemaniar jatorrikoak, nazioarteko ikasketak izan zituen eta, era berean, bere lana Europako hainbat tokitan burutu izan du. Nazioarteko argazkilari entzutetsuak Euskal Herriari lan ezberdinak eskaini dizkio, gure geografiatik irudi ugariak bildu ditu, eta horietako bat izan zen Gure lurra, Artzeren olerkiez edertua.
Hauek dira lehen aldian gure olerkariak egindako “beste” elkarlan horien aipamen azpimarragarrienak, nahiz eta esan bezala, asko eta asko izan.
Ezer baino lehen, eta tesiko lehen zatian eginiko azalpenak gogoraraziaz, argi dago 60. hamarkadan mundu mailan gertatu zen Kontrakulturaren fenomenoak ñabardura berezia izan zuela gurean, orduan Euskal Herriak diktaduran bizi zuen itxituraren ondorioz. Oro har, Kontrakultura hazkunde ekonomikoak ekarritako gizarte kapitalista eta teknokratari erantzuna izan bazen, gure “irlan” krisialdiak bazeuzkan ezaugarri konkretuak; batetik diktaduraren aurka erresistentzia politikokulturala sortu zen, euskal abertzaletasun berria ekarriaz eta, bestetik, Elizak krisialdia pairatu zuen, Seminarioen hustuketarekin eta Eliza mota berri baten aldarrikapenarekin (“Eliza pobria”).
JosAnton Artze sorterrira 1964 urtean itzuli zen eta itzuleran errotzea izan zuen aukera, “herri bat eta hizkuntza bat aukeratuaz” bere esanetan. Ez dok Amairu taldean hasi zuen militantzia lana, aldi berean bere olerkari senari bide emanez, bai arlo sozialean bai esperimentalean. Aberriarekiko konpromisoa garbia izanik, mugimendu kontrakultural unibertsalaren arrastoak aurki daitezke poetaren lanean, neurri batean gure mugetatik kanpo bizitako aldiaren agerle; esaterako, Jon Kortazarrek gehiago lotzen du Europako krisialdiarekin, Euskal Herrikoarekin baino. Nik esango nuke, mundu mailako erantzun kontrakulturalaren funtsa gure egoera zehatzari aplikatzen diola, nolabait.
Azterlanaren oinarrian egongo da ikuspegi kulturalista, inplizituki, konpromiso politiko-soziala eta kapitalismoaren zein masa kulturaren kritika elkarbanatzen baitute poetak eta metodoak, biak garaikideak izanik.
Bukatzeko, sailkapen orotan gertatzen denez, esan dezadan askotan ez dela erraza gaien mugak markatzea, olerki batean bat edo beste gailentzen den zehaztea, badakigu, azkenean, norberaren irizpidea izan ohi dela gidari.
Beste kontua litzateke, koldarkeria-bide gezurra aukeratzea, eta gezurrarekin batera, noski, ezjakintasunean bizitzea. Ondokoan ardoa, hots, mozkorkeria, izango da errealitatetik ihes egiteko koldarraren aukera, hain zuzen gezurrean galdutako gizatasuna itzuliko diona:
Gezurraz gaindi, balore berrien artean indarkeria legoke, egituraketa berrian iraun ahal izateko hurkoa zapaldu beharko da askotan, lanpostua gordetzeko edota besteen “errespetua” irabazteko. Erabat grafikoa suertatzen da markina orrialdeko “itxuraldatze (66, abenduak 14.)” olerkia; bertan, Joxe sistematikoki zapaldua da eta gutxiesten duten aldi bakoitzean,
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 276 berarekin identifikaturiko aberearen tamaina txikitzen doa, baita aberearen izena idazteko erabilitako hizkiarena ere (behia > zerria > ardia > oiloa > zingurria). Narrazioaren amaieran Joxe desagertzen da, “arratoi batek irensten du zingurria delakoan”. Joxeren “akatsa” bortizkeria erabiliaz ez erantzutea izan da eta dinamika horretan ez sartu izanagatik “irensten” dute.
277 Bada lehen aipatutakoaren ezberdina den beste Joxe bat, dinamika zapaltzailean sartzea erabakitzen duena, eraldatzea, eta zintzoa izatetik “armiarma” izatera igarotzen dena:
Zintzoek ez dute, hortaz, lekurik gizarte kapitalista eta konpetitiboan, galtzaile izanen dira beti. Ahulenak ere, emakume zein haurrak, baztertuak dira:
Eta ahulen artean eroak arras “izorrakoi” gertatzen dira askorentzat eta “izorratu” egiten dituzte:
Poeta beti ahulenen alboan jarriko da eta denok gizaki garen aldetik, berdintasunaren alde egingo du. Ondorengoan mutiko atzeratu batek eguzkiaren berotasuna bilatzen duen bitartean, bere auzo “normalek” ez dakite errainuen goxotasuna baloratzen eta autoa garbitzen dihardute, igurtziaren igurtziz, bizitzaren edertasuna antzeman gabe. Bi jarreren arteko kontrasteak mutikoaren sentiberatasuna areagotzen du:
“aurreko etxeko
leiho baten atzean
emeki bere eskuekin hizketan
Gizakumeak, onenak ala txarrenak, balioa izanen du, lurra simaurtzeko besterik ez bada ere okerrenean jarrita:
ortzea izarreztatzeko
ez da gizakumerik
lurra simaurtzeko
Baina nahiz eta txiki zein ahulenen alde egin, olerkariak garbi agertuko du bizitzan borrokatzearen aldeko jarrera, beti saiatu beharra dago, beti jokatu behar da, galdu arren. Ondokoa Bertolt Brech-i eskaintzen dio:
Hala ere borrokatzeko beharrik ikusten ez duenak ez du borrokatuko. Horixe da Kapitalismoaren hegemonia, gizabanakoa, bera ohartzeke, irensten baitu, bere sistemaren partaide egiten. Finean, gizakiaren manipulazioa bideratzen du.
ezagutu nuenean.
gau txakurrek
etxetik eraman zutenean
eta zer itzuli didate!
ezkontzaren atarian…
Eta dirua, gizarte kapitalistaren funtsezko balorea den dirua, abiabidea eta helmuga. Klaseak aberastasunak bereizten ditu, itxuraz mugiezinak diren estamentuak, ustez patuak berak erabakiak, Artzerengan uler daitekeenez. Isturitzetik Tolosan barru-ko zandoina orrialdeko olerki ezagunean hala dio portugaldar batek:“- kakak diru egingo balu, gu, behartsuok ipurdian zulorik gabe jaioko giñukek”. Umore eskatologikoa, olerkariak ironizatzeko maiz erabilia, egia gordintasunean aditzera emateko. Higiezintasun hori bera adieraziko luke, adibidez, Isturitzetik Tolosan barru ko gurpil-olerkiak, elementu bakoitzak izango baitu bere zeregina gizarte egituraketan, bira eta bira sekula aldatuko ez diren funtzioak. “HARRIAREN IZENEAN” errepika modura darabilen olerkiak ere idei bera islatzen du, alegia, hainbat agindu betetzera behartuta gaudela gizartean, harria bezala betikoa eta egonkorra izan nahi duen egituran (SGG, 11). Gainera, klase bereizketa nabarmentzearren hipokresia nagusitzen da maiz, balore faltsuak hedatzen dira. Portugaldarra mintzo den olerkiaren jarraian dator barakaldo orrialdekoa eta “bitxidun atso lepo zuriaren” hitzak jasotzen ditu oraingoan: “- eskaleen beharra dago munduan, bestela norengan egingo genduke karitatea?”. Karitatea egiten duenak ez luke, printzipioz, eskalerik nahi, ezta?
281 Azkenean, ekonomiaren nagusitasuna agertzean edota klase edo estamentuen mugikortasun eza azaltzean, poetak ideia marxista zaharkituok ironikoki kritikatzen ditu. Gizarteak ez luke horrelakoa izan behar.
Zapalduek ere ez dute beraiek baino okerrago daudenen alde egingo, ez dago elkartasunik, bakoitzak suertatu zaion gizartean iraun behar du, ondokoari erreparatu gabe. Berekoikeria nagusitzen da. Honakoak ez du galdera ikurrik, baina bai galdera egitura, agian erretorikoa delako:
estatu zapaltzaileetako
eta ezkon aberats bati
orduan seiñora izango za
koilare eta guzti”
Aberatsez aparte, politikariak, Eliza eta militarrak aipatzen ditu olerkariak goi-estamentuetan; hauek guztiak haur baten malkoen aurrean hunkitzeko gai ez dira izango:
“bankuetxeak blai
kardenalak bezain ekumenikoak
eta poliziak bezain internazionalak
Hiria kapitalismoaren bizimodu berriak ekarritako gehiegikeriaren ikurra izango da, kontsumismo gunea da eta, hortaz, adiera ezkorra izango du poetarentzat. Oroitu nola 60. hamarkadan gurean emandako industrializazio prozesuak hirien hazte izugarria ekarri zuen, batetik etorkinak bertaratu ziren eta, bestetik, hemengoek ere baserritik hirirako pausoa eman zuten, denak lan bila. Hiriak izan ziren hauen guztien biltoki, neurririk gabe eraiki zen eskulanari ostatu emateko. Adibide gisa, “hiri” hitza aipatzen ez duen arren, bilbo orrialdeko “kea eta kedarra” olerkiak bizimodu berria ezin hobeto islatzen du, Kapitalismoaren mekanismo itogarriari gizabanakoa lotzen dion bizimodua, gizakiak berezkoa duen askatasuna galaraziaz.
Raymond Williams kulturalistak, bere El campo y la ciudad obran lanaren espezializazioaren eraginez herri/hiri bereizketa hasi zela dio, Kapitalismoak mugara eraman zuen bereizketa; herrian artisauen eskulana emango zen eta hirian buru-lana, nolabait esateko. Bereizketa hori gainditzeko modu bakarra, berau ukatzea dela uste zuen Williamsek eta horretarako ekintza soziala bultzatu behar dela. Herri zein hiri, biak dira gizakiaren bizitoki, herriak berak sortuak eta herriarentzat.
Hiria eta bere garapenak ekarritako asfalto, ormigoi eta plastikoak izaki bizi oro inolako gupidarik gabe azpian arrapa dezake; hiriak gune naturalak zapaltzen ditu:
Eta hiria bakardadea ere izango da, non gizabanakoaren izaera estalita egonen den berau inguratzen duen jendetzaren erdian (irudi klasikoa hauxe):
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 286 Esate baterako, hiri bateko, kale bateko, etxe bateko, emakume bat hain sentitzen da bakarrik non bere logelako argia itzaltzen dioten bertan dagoela ahaztuta, negarrez ari dela ohartu gabe. Irudi honekin bakardadearen sentipena mugaraino darama poetak, zeren inor benetan bakarrik sentituz gero besteak ezingo du hura ikusi ere egin eta azkenean ahaztu egingo du. Hona bukaera:
Hiriaren bestaldean, antzinako balore tradizionalen adierazle, herri giroan, baserria legoke. Baserriaren defentsa sutsua egiten du Artzek, beretzat euskal izatearen sustraiak egongo baitira bertan. Noski, baserria ez da soilik eraikina, bizimodu baten isla baizik:lurrarekiko eta ohiturekiko lotura, autokudeatzea, amarengan oinarria zuen familia-antolaketa, arbasoekiko errespetua, sinesmenak, ahozko trasmisio kulturala… Baserriak euskaldunok mendeetan edukitako bizitzaren ikuspegia gordetzen du. Gauzak horrela, XIX. mendean sortu eta luzaroan iraun zuen ondoko bikoizketak: hiri-kultura modernoa, unibertsala eta erdarazkoa VS. baserri-kultura tradizionala, traketsa eta euskarazkoa. Bai euskararen etsaiek, baita XIX. mendeko foruzale eta euskaltzale askok ere ideia hau babestu izan dute, agian oharkabean, gure kulturaren modernizazio naturala galeraziaz. Artzerentzat euskaldunon jatorria mundu tradizionalean dago eta garaikide izateko azken honetan errotu behar dugu. Gehienetan irudi edo sinboloak erabiltzen ditu poetak mundu hau irudikatzeko, ohiko ironiarekin bat: oiloak, euliak edota k.k. komorduak.
Oilarraren indarra, presentzia, harrotasuna… denak erne daude hark zer egingo, eta beldurra ere badute. Agian mundu tradizionalari egindako erreferentzia honek ezkutuan jarraitzen duen indar gisa agertu nahi du hura, hego haize egun berezi batean azaldu eta eraso egin dezakeena.
Ez dakit baserrian, baina bai bide ertzetan “baztertutakoak” bizi ohi dira. Nahiz eta hauek erret-bideak eraikitzen lagundu, ez daude idatzitako historia ofizialean eta gizarteko “mantenu lanak” ixilean betetzen dituzte, trukean inolako ohorerik jaso gabe:
Baina, “baztertuok” beren patua nahiago dute agintzea baino, ezkutuan bizi eta suertatu zaien zeregina betetzean askatasuna aurkitzen jakin izan dute eta naturarekin bat egiten. Aske sentitzen direnez ez dute beharrik inolako legerik idazteko, instintiboki, berez, antolatzen dute beren bizitza. Ibiltzea dute gogoko, ez esertzea, agintari gehienek egin bezala, hau da, bizitza dinamikoa, aldagarria, dela uste dute, ez estatikoa eta mugiezina.
Atalaren hasieran aipatu dudan gizatasun galera lanaren bitartez bideratuko du merkatu kapitalistaren mekanismoak. Alegia, lana ez da izanen ogibide hutsa, elikatu ahal izateko baliabidea, horren ordez nagusi direnek langile apalak menderatu eta manipulatzeko erabiliko dute, gizarte kapitalistaren mantenurako ezinbestekoa izango da lana. Batzuk ongi bizitzeko besteek sufritu behar. Ideia hau behin eta berriz aurkituko dugu olerkietan. Artzeren kaligrama ezagunenak grafikoki ezin hobeto agertu zuen egoera hau (Isturitzetik Tolosan barruko urdiaineko “gizona ta lana ta…”):“gizona” hitza “makina” eta “lana” hitzez inguratuta, hauen artean galdua eta gutxietsia, ezdeusa. Makina bat marrazten dute hitzek, lanaren mekanizazioaren alderdi negatiboena adierazteko eta hitzak loturik ageri dira “kate” amaitezina osatuaz: “nork lotu zaitu / nork lotu zaitu etorkizun gabeko gurdi horreri?”.
Lan egitea ez da aukera izango, inposaketa baizik, eta hori ongi daki don Jose Maria nagusi zapaltzaileak. Berari bost axola zaio langileak zoriontsu ez izatea, “aingeru sexo gabeak” gura ditu ahalik eta gehien zapaltzeko, haietaz profitatzeko, horregatik dira urrezkoak bere “deabru” adarrak. Hautatutako zatietan azalduko dut olerki luzea:
291 uste dut honek itxaropena-edo adieraziko lukeela, gizaki eta lanaren katea puskatzeko aukera badagoela. Olerki honek hainbat aldaki izan ditu denboran; esaterako, Sasi guztien gainetik liburuan (46) berriz ageri da ondokoa gehituta:“zahartzaroaren beldurrez / gaztaroa ezagutu gabe”. Bere olerkigintzaren bigarren aldian ere olerki hau berregituratua izan da, baina honetan adiera aldatu diolarik: lana sakrifizio gisa ulertzen du, guraso batzuek (bereziki amak) beren seme-alaben mantenurako eginiko ekintza modura.
Hain ezagunak ez diren beste bi olerkirekin amaituko dut, biak Sasi guztien gainetik liburukoak. Batean (44), lanaren itsutasuna agertzen da, hots, egitura kapitalistak nola langilea lanaren morroitzapean engainatzen duen, hausnarketarako atsedenik eman gabe eta gezurrezko dominekin, bere benetako egoeraz jabe ez dadin:
Domina ere ez da urrezkoa, aitzitik, urreztatutako aluminiozkoa da… horrek engainua areagotzen du! Gainera, domina jasotzen duena bakarrik ez da engainatua, beste langileek ere pairatzen dute iruzurra, sariduna eredu modura jartzen zaielako.
Aitzitik, bigarren poeman (43), badirudi langileak baduela bere egoeraren kontzientzia eta diruaren truke behar dena “ipur-miazkatzeko” prest dagoela, duintasuna galtzeko prest. “Morroi” batzuen saldukeria salatuko luke olerkariak honetan:
Izenburu erabat argigarria: “astazakil ezezagunaren hilobiaren aurrean eresia”. “Astazakil”-a diruaren izenean bizitzaz gozatzen jakin ez izanagatik eta “ezezaguna” berekoikeriaz inoren maitasuna eskuratu ez izanagatik.
Botere egitura politiko eta ekonomikoek gizakia manipulatzen dute beren mesedetan eta, ondorioz, honek askatasuna oihukatzen du, bai berea, bai bere hurkoena. Inposatutako egitura berriaren aurrean, beste aukerako osaerak bilatuko ditu: bakezaletasuna, elkarbizitza kooperatiboa, bakardadean hurkoarekin batzea edota aukerako mass-mediak.
Autoaren hoztasun metalikoaren alboan, amonatxoaren goxotasuna maite du eta autoaren abiaduraren alboan, amonatxoaren patxada (“xarraka xarraka”). Teknologiaren gizatasun eza salatzen du.
Azkenik, lehen liburuko disko txikian ageri den musika. Konputagailu bidezko musika elektronikoa baliatzen du olerki irakurketetan hondo gisa edota irakurketen arteko tarteetan, euskal tresna herrikoiekin batera (alboka, txistua, txalaparta, soinu-txikia). Modernotasun eta tradizio nahasketa irakurritako olerkietan ere badago, esan nahi dut, olerki “arrunten” ondoan, fonetikoak ere ahoskatzen dituela. Kontrakulturaren musikan garrantzitsuena ez zen mezua, ez zen ulertzea, sentitzea baino. JosAnton Artzek konputagailuen teknologia era onuragarrian erabili zuen, Italiako “computer music-transcrizioni e elaborazioni di Pietro Grossi” estudioarekin elkarlanean. Maiz, Kapitalismoak teknologiaz egindako erabilera ezkorra kritikatu izan da, adibidez, lantegietako makinek gizabanakoaren eskulanaren kontra ekarritako mekanizazioa. Baina kontrakulturalek teknologia ez zuten etsaitzat hartzen, hainbat artistentzat giza-sormenaren kidea zelako, adierazpenerako baliabide hagitz positiboa. Gizakiak teknologia bere onurarako baliatu behar du eta ez alderantziz, teknologiak ezin dezake nehoiz gizakia menderatu.
Bukatzeko, komunikabide erraldoien aurrean gure poetak hasieratik gorde duen ezaugarria: autokudeaketa. Jakina denez, inprentaren sorrerak inflexio-puntua ezarri zuen argitalpen-mailan, kopiatzeko gaitasun masiboak produkzioa gehiengoari hurbildu ziolarik. Walter Benjaminek “Artelana erreprodukzio teknikoaren garaian” (1936) lanean teknologiari alde txarra ikusten ziola esan dut, beretzat inprenta artelanaren bakantasuna desegingo
295 zuen munstroa baitzen, hots, Kapitalismoak bere alde baliatuko zuen tresna. Bestaldean, autokudeaketa legoke, honek artista beraren esku uzten baitu artelanaren hedapenaren gainean hartu beharreko erabaki oro, beste inork bere lana “manipula” dezan galeraziaz. JosAnton Artze bere liburu guztien egile eta editorea izan da, hasieratik bukaeraraino, inprenta lana zein ñabardura oro autoreak berak zuzendu dituelarik. Gainera, lehen lau liburuak artelanak izanda, oso garrantzitsua zen poetak ekoizpen lan guztia bideratzea, berak bere obra zehatz-mehatz, nahi bezala, sortzea. Lehen liburuak, esaterako, lan izugarria eduki zuen osaeran, oso zehatza; batetik liburu beraren sortzeak eta, bestetik, bere disko txikiarenak (hortik hitzaurrean lankide guztioi luzatutako eskerrak). Bestalde, ez dugu ahaztu behar, liburuok kaleratu zirenean diktadurapeko zentsuraren itzala edonon gaineratzen zela eta ezin zela ekoizpena edozeinen esku utzi.
Oro har, komunikabide hegemonikoen aurka artistak izandako jarrera kontrakulturala, desobedientziarekin lotuta dago, apurtzaile izatearekin, askatasunarekin.
Askatasunaz ari naizela, poetarengan txoria izango da honen sinbolo esanguratsuena, lehen olerki-liburuan maiz present egonik, hurrengo bikietan ere Zumetaren marrazki anitzetan haragitua. JosAnton Artzeren olerkiek agertzen dutenez, gizarte molde berrietan txoria baztertua edo engainatua izango da, nahiz eta ez duten suntsitzea lortzen, bere burua gogor defendatzen duelako edo urrunera ihes egitea lortzen duelako .
Bikietan beste bi txorirekin egiten dugu topo, biak kaiolaratuak eta biak kaleko askatasuna amestuaz. Hauen kasuan ez dago askatasun-iruzurrik; batak azkenean askatasuna ezagutzen du eta ez du maite, eta besteak ez du lortuko.
Azkar ohartzen da kaiolaz kanpoko bizitza ez duela nahi, beldurrez bizi baita ehiztari eta harrapakariengatik eta hotzez, gosez eta egarriz barrote arteko erosotasuna oroitzen du. Damutzen da ihes egin izanaz: “zoin gaizkiago naizen, hobeki ustean”.
Bigarrena (SGG, 50) herri kantuan dator eta ez du ihes egitea lortzen. Kaiola barrutik beste txorien askatasuna desio du eta txoriok ohartarazi nahi ditu daukaten zorteaz:“libertatia zuiñen eder den!”.
297 Bestetik, “gure uxo xuria” ikus-olerkian (ITB, larrainotza) hainbesteko zapalketa ezin jasanik, uxoak bere burua ahal bezala defendatzen du, mokoa zorroztu eta atzaparrak ukabilkatuz. Ez da uxo doilorra, bere izatea arriskuan ikusita bizirautearen adoreak indartutakoa baizik.
Eta azken txori ezaguna, hauxe Mikel Laboaren ezpainetan eresi bihurtua, santimamiñe orriko “txoria txori”. Askatasuna ez da inoren jabetza, txoriari hegoak moztuz gero bere txoritasuna, berezko izaera, kenduko diogu, hegan egin ahal izateak ematen baitio hegaztiari nortasuna. Askatasun kantua izanik, maitasun kantutzat ere har daiteke hau, edota askatasunarekiko maitasun abestitzat; txoria joaten uzteak harekiko maitasun neurrigabea adieraziko luke, hura ondoan preso eduki baino urrun eta aske eduki nahi izateak. Ez dok Amairu taldearekin eresi bihurtu zen kantua, Frankismoaren atzaparpean herriak bere egin zuen eta gerora belaunaldiz belaunaldi igorri da, garai hartako erresistentzia kulturalaren lekuko.
Eta lehen liburuan “zuldar eta lipu” deitzen zuena, Laino guztien azpitik liburuan “putza” deitzen du:
“Putza” bota ezean, isiltasuna garrasi bortitzez apurtu ezean, “minbizi” bihur daiteke, erreprimitzeak barrena itotzea izanen baitu ondorio. Badirudi olerkia inguratzen duten txoriek ere irrintzia jaurtitzen dutela, goruntz begira daude-eta, barrenak ustutzen.
Ironiaz gainezka, Isturitzetik Tolosan barru-ko uhizi orrialdean gizon berria proposatzen da, munstro hutsa (“begi eta aurpegi gabea”, “beso motza eta lurrari josia”), inolako sentimendurik gabea (“poltsikuan ezarriko bihotza”), erabat mekanikoa (“barruan sartuko diot erloju ttipi bat”). Ezaugarriok dauzkatenek arrakasta izaten omen dute gizarte berrian. Esan bezala, ironia izugarria da, hau ez baita beste olerkietan proposaturikoa, kontrakoa baizik.
299 Beste olerki ezagun batek (ITB, tafalla) birsortzea askatasun bideetatik proposatzen du, hau da, norbanakoak izaera propioa izan nahi badu “GOGO ETA GORPUTZAREN ZILBOR HESTEAK” eten behar ditu. Hain zuzen, bi kateon bestaldean amaren irudia legoke eta berarengandik askatu ezean norbanakoak ezingo du bere bidea urratu. Askatasuna izango da izaki berriaren giltza.
Askatasuna bizitzeko era da, norberaren beharrei erantzuna. Beharra sentitzen ez duenak, ordea, ez du askatasuna bilatuko eta ezjakintasunean biziko da:
artzainez
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 300 JosAntonek ez du inoiz hurkoa ahaztuko, bere izatearen parte baita. Hain zuzen, Bide bazterrean hi eta ni kantari… olerki-liburua hurkoari eskainia dago: NI:olerkaria/HI:hurkoa. Irakurleari edo besteari egindako keinuak ugariak dira, emozionalki hurbilketa bilatzen du, eskua luzatu eta bere maitasuna eskaintzen dio. Hona bi olerkien berridazketa, ia aldaketarik gabe: (SGG, 66)
“neure olerkiez ateak kax-kax jotzen ditut, eta ateak zabaltzen dizkidatenean etxekoei so geratzen naiz geldirik besteren etxera sartzera ausartu gabe”
301 “zure eta neure arteko bidea erdiraino ibiltzen saiatu naiz;
ez dit gehiagora uzten bihar bilduko gara bidegurutzean zu eta ni”
(LGA, 5 eta atzeko azalean)
eta nire altzoan eramango zaitut
“sasi-emakume bati eskutitza eta bera maitatzeak sortu dizkidan buruhausteak” olerki luzean (ITB, bermeo) ni lirikoak barrenak hustutzen ditu, maitasunak itsuturik trukean ezer jaso gabe guztia eman izana aitortzen dio maitaleari eta gertaera horrekin zenbat sufritu duen; onena ezinezko maitasuna betirako ahaztea izango da. Nahiz eta trukean samina jaso, maitasuna den guztia ematea bezala ulertzen du poetak, sakonki eta garbitasunez.
utz ezazu hori.
eta bihotzak,
- higana hurbiltzeak bezainbat
- ezin dut gehiago.”
Maitea ez dagoenean, bakardadea nagusitzen da eta hotza:
soil eta bakarrik.
Bera inoiz utziko dute, eta besteetan berak ez du ikusten jakingo maitatua dela, ohartzeke maitasunak ihes egingo dion arte:
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 306 Maitatuaren begiak ez ezik maitatzen duenarenak ere argitzen dira, desioak bultzatuta-edo.
Eta emakumearekiko adierazitako maitasuna, haren biran dagoen oro maitatzeko bidea da, guztiarekin bat egiteko modua. Irudi klasikoak dira gaua eta ilargia, maitale gehienek haien konflizitatea bilatu baitute betidanik:
Maitasunarekiko duen ikuspegi poetikoaren bestaldean sexu-askatasuna dagoela esango nuke. Mendebaldean Kristautasunaren eraginez finkatutako joera moralista baztertu eta kritikatu, eta norberaren gorputzaren ezagutza xede duen sexu askea aldarrikatzen du poetak, naturala, jostaria, plazerra bilatzen duena, ez zikina edo ezkutukoa. Adierazpenean erabilitako naturaltasun hori batzuetan gordin xamarra gertatzen dela gehituko nuke. Oroitu J. M. Lekuonak Isturitzetik Tolosan barru liburuaren ezaugarriak azaltzean aipatu zuen hirugarrena: “Pikareska moduko filosofi errikoia”.
Lehen liburuak azalean dakarren collagea begiratzea besterik ez dago aker paganoen alboan ageri diren bikinidun neskatxak ikusteko eta sexuaren aurrean azaltzen duen jarrera irekiaz ohartzeko. Batzuetan Elizaren hipokresia kritikatzean aipamen esplizituak egiten ditu.
Esate baterako, “hillotzaren bizitzea” olerkian (ITB, kalagorri) Satanak hirutan proposamen lizunak egiten dizkio neskatxa gazte bati, baina honek (ustezko bertutea gordetzearren) hirutan errefusatzen du. Azkenean: neskatxa, jada zahartuta, damu izango da gaztetasunean edukitako aukera ez aprobetxatu izanaz:
“Intxaur ustelak” (ITB, aoitze) poemako neskatxari beste hainbeste gertatzen zaio: erantzi beharreko urteak, gazte denekoak, janzten igarotzen dituelako. Arroparen zenbatzea-bide neskatxaren jarrera garbizalea umoretsu kritikatzen du.
Markox izeneko pertsonaiak ere izaera ahula, zalantzatia eta beldurtia du. Lehen liburuan sexu-harremanik eduki gabe hiltzen da:
Eta azken liburu honetako mojari egunak luze egiten zaizkio gaueko amets lizunen zain (BBHNK, ets):
bortxatzen zutela
ametsetan zein luze zitzaizkion
Honekin guztiarekin sexua naturala dela azaldu nahiko luke poetak eta inongo sinesmenek, ez beldurrek, ezin dutela estali edo ukatu berezkoa dugun sena.
Beste bi olerkiotan harremana badagoela nahiko garbi dago, nahiz eta ez den zuzen-zuzenean esaten. Gainera, bietan hoskidetasun-jolasean aritzen da poeta.
Poema batean, “hustu” eta “puztu” aditzekin bi sexu generoen arteko olgeta agertzen du:
Bizitza azaltzeko arrazoitik at dauden bide berrien bilaketan, olerkariak Mendebaldeko kulturan hainbesteko eragina izan duen erlijio kristauaren kritika zorrotza, maiz ironikoa, egiten du. Ez dugu ahaztu behar Espainian diktadorearen garaian Elizak boterearekin izan zuen lotura estua, ezta Seminarioen hustuketa ekarri zuen sekularizazio prozesua ere. Honengatik guztiagatik, ordu arteko sinesmenak kolokan jarri eta urruneko kulturetara (Ekialdeko erlijioetara edota antzinako sineste zaharretara) jo zuen poetak, ezagutza egarria asetzeko erantzunen bila.
Bestalde, irudimena arrazoiaren beste muturrean egongo litzateke, jolasarekin batera. Artzek hasieratik erakutsi du jolasarekiko joera, bai olerkiliburuetan, bai ikus-entzutezkoetan. Esango nuke jolasa irakurle/ikuslearengana gerturatzeko aitzakia gisa erabiltzen duela.
Kristautasunari egindako kritikan, alde batetik sinboloak edo adierazle nagusiak zalantzan jartzen ditu eta, beste aldetik, historikoki Jainkoaren izenean burututako bidegabekeriak salatzen ditu (Ameriketako konkista, Inkisizioa edo hainbat erregeren arteko gudak), gertaera historiko horien beste ikuspegia emanez.
Erlijioek ezarritako dotrinen itxitura erakutsi nahi da eta honek dakarren jarrera hipócrita: ezin daiteke hurkoaren jokaera dotrinaren arabera neurtu eta epaitu, norberarena modu berean egiten ez denean, finean, bat bera sozialki ongi ikusia izateko. Faltsukeria hori “madarikatu” behar da, ez hainbat jokaera natural.
Errukia, karitatea eta bakea bezalako kontzeptu erlijiosoen alde bikoitza umoretsuki aditzera ematen du “Larraitz 2” olerkian (LGA, 48). Kontzeptuok zapaltzaileek erabiltzen dituzte zapalduekiko, zapalketa horretan beren burua zuritzeko. Baina egunen batean zapalduek elkar batuta erantzuten badute, hala entzungo ei ditugu zapaltzaileak, aieneka: “ai! nere juaneteak”.
Eta izenburuari erreparatuz, bada azaldutakoak aurrelari duen beste poema bat: “71. AETRU NEREGERRE OTSIAK / LARRAITZ, Picasso, Cinc d´Oros.1” (LGA, 46). Larraitzeko gertaera dakar olerkiak, argazki eta guzti. 1971ko azaroan, San Iñazio bezperan, Enarak taldeak kantaldia antolatu zuen Larraitz mendian eta bertara Ez dok Amairuko partaide batzuk gonbidatu zituen. Jaialdi ostean, “El Pensamiento Navarro” egunkariak gertaeraren inguruko gezur pila zabaldu zituen: akelarrea izan zela, bakanala, jendea maitasunean ibili zela, eta abar.
Badirudi gertaera hura oinarri harturik eginak direla bi olerkiok eta Kristautasuna defendatzen dutenen jarrera itxuratia dutela hizpide. Azken hauek “zapaltzailearen ezpata odoleztatua mihiarekin xukatzeko gai” dira, baina neska-mutilek “agerian” elkar maitatzen badute “sua darie”, hots, boterearen sarraskiak onartzen dituzte baina maitasunaren agerpen publikoa arbuiatzen. Irakurketa nahiko zuzen batean “zapaltzailearen ezpata odoleztatua mihiarekin xukatzeko gai” diren horiek Frankismoaren aldekoak direla ondoriozta daiteke, hau da, euskal agerpen kultural ororen aurka zeudenak, “El Pensamiento Navarro”-ko kazetari batzuk?
Linboa, infernua eta zerua bezalakoak ere agertzen dira olerkietan.
Linboa ekintza ezarekin identifikatzen da, zain egotearekin, ezerezarekin. Ni poetikoak nahiago du infernua, linboa baino:
Hobe zer edo zer gaizki egitea, borrokatzea, ez saiatzea baino, lehendik azaldu dudan bezala. Urbia orrialdeko olerkiaren izenburuan ere ageri da kontzeptu hau:“linboaren kalteak”. Bertan jarrera pasiboa edukitzea salatzen da, bizitzan askatasuna, jakituria, maitasuna… bilatzen ez saiatzea, hau da, linboan bizitzea.
Jesusen sortzea ere zalantzan ipintzen du ondorengoarekin:
zure beldurrak aldendu ote zituen
Ahuldadea ezin daiteke Jainkoen sortze eta onarpenarekin estali, ezin da mirakuluen zain eternalki egon, haiek salbatzeko zain: (SGG, 54)
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 318 Historikoki, erlijioen izenean hainbat sarraski egin izan da, Jainkoa aitzakia hartuta; gainera, maiz konkista edo kolonizazio hauek heroien balentria gisa jasotzen dituzte historia liburuek. Olerkariak ekintza zapaltzaileok baztertzen ditu, nolabait historia berrinterpretatuz.
Esaterako, “Usurbilgo gizon ospetsuak.1” olerkian (ITB, tolosa), Francisco de Echevestek Ameriketako indiarren aurka eginiko sarraskia ematen du ezagutzera, Nola honek odolez zikindutako diruarekin Usurbilgo Eliza Nagusiaren dorrea eraikitzen lagundu zuen. Pertsonaia honen berri gaztelaniaz ematen du, entziklopedikoa dirudien paratestu laburrarekin, herritarrek ezagu dezaten nor izan zen eta zer egin zuen. Gaztelania nahita aukeratu du, garai hartan Ameriketara hondamendia eraman zuen herrialdearen hizkuntza izanagatik.
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 320 Eliza katolikoak “mozorrotutako” beste “gezur historiko” bat Inkisizioarena da. Poetak Iparraldeko geratakariak dakartza gogora, nola deabruaren aitzakian Bordeleko Parlamentuak hainbat errugabeen erreketa agindu zuen:
Azken honi lotuta, Isturitzetik Tolosan barru liburuaren azaleko collagean Pierre de L´Ancre inkisidore frantsesaren izena eta itzala dirudiena ageri dira urdinez; itzalean inkisidorea soka batetik zintzilik, urkatuta, dago. L´Ancreren irudia akerrek eta emakume erdi bilutsiek inguratzen dute.
Liburu bikien izenburuek ere sorgin-esanak dakartzate eta paganismoari erreferentzia asko eta asko daude.
Laino guzien azpitik… liburuan bada Jon Mirande olerkari zuberotarrari zuzendu eta eskainitako olerki luze bezain ederra (47). Bertan olerkaria defendatzen du “inkisidore frustratuen” erasoetatik, Jainkoaren kontra izan zuen jarrerak sortutako etsaiak gogoan; hala ere, inkisidore edo erretzaileen bestaldean “igelaren kantu ozenak xaramelatzen dituzten jendeak” aipatzen ditu, hots, poetaren aldekoak, noski, bera ere tartean. Igela Miranderen olerki ezagunean ageri da, ilargia irensten duela, eta badakigu euskal mitologian sorgin-ikasle zirenek zaindu beharrekoa zela, botere magikoa zuela, nolabait.
Liburuari halako sarrera ematea euskal antzinate paganoari omenaldi garbia da.
Identifikazio garaikide horiek puskatu nahi ditu poetak, hori ez baitagokio gure aspaldiko kulturari, aitzitik, Kristautasunaren eraginez sortutakoak izanen dira.
Eta antzinako irakaspenen artean, borroka egiten jakitea ere badago (SGG, 59). Haiek ere eduki omen zituzten harresiak eta askatasun mugak, “borroka luze luzean egotziak”. Gure arbasoak “baino eskasago izan ez gaitezen”, beraien borrokari eutsi behar diogu, ondorengo duinak eduki. Beretzat, borrokatzean datza euskal identitatearen ezaugarrietako bat.
Azkenean, gure antzinate paganoan sustraiak bilatzean Oteizak eta bere kultur mugimenduak defendatutako habeetako bat mantentzen du Artzek: iraganean ondo sustraituta aurrera egin beharra.
Eta erlijio irrazionalen bilaketari dagokionez, Andrés López Ibarrondoren esanetan Kontrakulturan eragin handiena izan duten Ekialdeko pentsamoldeak yoga, tao-a eta zen-a izan dira. Bestalde, taoismoa izan da Espainian gehien hedatutako ideologia, baita Artzerengan arrasto nabariena utzi duena ere. Arrasto hau bigarren aldiari ateak ireki zizkion liburuan aurkitzen dugu batez ere (Ortzia lorez, lurra izarrez), nahiz eta lehen garaiko liburuotan ere hausnarketa izpiak egon.
Taoismoak Budismo zen-ean eragin zuzena izan zuen eta, dakigunez, yoga edo meditazio traszendentala bilatzen zuten ariketa fisikoak ohikoak ziren Ekialdeko hainbat erlijio edo sinesmenetan. Azken finean, korronte guztiok elkarrekin gurutzatzen ziren. Txinan taoismoak hiru korronte eman zituen, eta hauen artean taoismo erlijioso deitutakoan ch´i kontzeptua topatzen dugu, Artzeren hats-a oroitarazten duena. Ch´i delakoak bizitzaren energia adierazten du, taoa edo bidea (errealitate gorenera iristeko modua, edota giza bizitza erakusten duena). Ch´i horren bidez bizitza barneratzen zuten taoistek. Beren helburua energia horren isuria ahalik eta gehien
323 areagotzea zen, materiaren bitartez (t´aichi chuan) edo meditazio sakonaren bitartez. Gure olerkariarengan hatsak antzekoa adierazten du: bizi-nahia edo bizitzeko beharrezkoa den energia.
Baina kontzeptu honetan Laino guzien azpitik… liburuan barneratuko da. Hitzen hoskidetasun jolasean (ts kontsonanteaz) olerki beraren aldakiak emango dizkigu: lehen hiruak ispilu eran, alegia, atzekoz aurrera (LGA 4, 8 eta 12) eta laugarren bat hizki-tamaina handiagoaz, beltzututa eta era arruntean idatzita (LGA, 20). Batetik bestera doa kontzeptua osatu edo argituaz, azkenean laburbiltze antzekoa egiten duen poema emateko (esan bezala, hizki mota bereziaz eta tamaina handixeagoz bere garrantzia azpimarratuta):
Hats egitean, berau hartu/barneratu beharko genuke, ondoren harekin bat eginez hats izateko. Hala ere, prozedura ez litzateke hiru pauso horietan geratuko (egin, hartu eta izan edo ukhan); horretaz gain hatsa besteei ere eman beharko genieke. Honek guztiak gure atsegina eta atsedena ekarriko luke: bizitza arnasaren bidez benetan barneratu eta besteekin elkarbanatu. Poema amaieran hizki zintzilikatuez ageri den “hatsbeherapen!” terminoak ariketa edo arnasketa bitalistaren azken jomuga adieraziko luke nire ustetan, meditazioaren une gorena, bizitza sakonki arnastu izanaren seinalea.
Sasi guztien gainetik liburuan zentzu berarekin topatzen dugu terminoa. Berriro ispiluaren baliabide esperimentala erabiliaz, olerkia lau zatitan banatzen du (bi orrialde desberdinetan dator poema, 28 eta 29). Bi izenondorekin erabiltzen du izena: hats eztia eta hats lainhoa. Bietan esentzia adierazi nahiko luke, izakiei beren nolakotasuna ematen dien indarra; indar goxoa eta eguratsarekin batzen gaituena.
Ch´ia barneratutakoan, pertzepzio gorena lortutakoan, orduan ezagutzen omen da Egia, Zoriona eta Boterea taoisten ustez. Gure poeta ere Egiaren bila abiatzen da hizki-jolasean eta berriz poema seriatua eskaintzen digu (SGG 19, 25 eta 34). Hirugarren olerkiak aurreko biak biltzen ditu eta bukaera emanaz
“Egia gugan dagoke/datza” eta ez da inorena, jakina, ororena baizik. Guztia erlatibizatzea, bikoiztasunen aurkako joera, taoisten beste ezaugarri adierazgarria da. JosAnton Artzek Egia kontzeptuaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du eta inoiz hau aurkituz gero, isiltasuna izango da azken emaitza. Egia ezagutzen dugunean ez dugu gehiago hitz egiteko beharrik edukiko eta isiltasun hori izanen da, hain zuzen, gure mintzorik ozenena. Isiltasuna meditazio edo argitzearen azken emaitza da. Eta isiltasunari lotuta HUTSA, Oteizak hainbeste ohoratzen zuen osotasuna.
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 326 Berriz jolasean (HUTSA, HATSA, HOTSA), poetak HUTSA izateko nahia agertzen du, bere hausnarketaren azkenean ezerezarekin bat egitekoa:
Olerki honen atzetik sinbolo bat dator, trazuen norabidea ikusita txinatarren yin eta yang-a oroitarazten duena, aurkarien osagarritasuna edo balio ororen erlatibizatzea agertzen duen sinbolo tradizionala. Egia erlatiboa bada, HUTSA edo isiltasuna eta HOTSA ere bai.
Esandakoen ostean, garbi dago Artzek sutsuki egiten duela bizitzaren alde, asko maite duela. Gainetik, bizitzaz bere mementoan gozatu behar da, orainari bere indarrean heldu behar zaio, ez gaitezke ezeren esperoan bizi (linboan). Oraina disfrutatzea Kontrakulturaren ezaugarri bat izan da, erromantikoen ideia jasoaz. Hori dela eta, gure olerkariak zain egotea kritikatzen du:
Hemen ere Ekialdeko korronteen oihartzuna sumatzen da. Taoistek bizitza eta heriotza ziklo osagarriak direla uste dute, osotasun baten barnean, ez dira aurkariak. Era beretsuan, Buda iragankortasunaz mintzo zen (anicca: izatearen lehen seinalea), bizitza-sekuentzien segidaz. Baina iragankortasuna ez da gaizki ulertu behar. Gurpil-kate horretan materiak bere forma aldatzen du, nahiz esentzia bera mantendu, borondatea erabat askea baita, gorputzaren mugetatik kanpo. Poetak elkarrizketa batean esaten duenez164:
Hona bizitza eta heriotzari buruzko hausnarketa honen adibide bat:
“noiz eta geroago
orduan eta osokiago
ikusten dut
hiltzean
jaiotaurreko egoerara? gogoz egiten diren gauzei
Bide bazterrean hi eta ni kantari… liburuan marjin gorriko orrialdeetan, ukipen desberdineko paperetan eta bertikalean idatzita, bizitza eta heriotzari buruzko olerki luzea dator. Artzek zortzi zatitan ematen du olerkia eta orrialde bakarra markatzen (etx), nahiz eta gainerakoak zenbatu (k, m, n, s, aj, ak eta ig hizkiak eduki beharko zituzten, baina ez ditu ipintzen). Igorritako ideiak bi dira nire ustez: heriotza bizitzaren zati bat dela (eta hau hala onartu behar dugu, bizitza bera onartu ahal izateko) eta bizitzako une bakoitza gozatzen ikasi behar dugula. Azkenean, ideia hauek ez dira berriak, aurreko olerkiliburuetan ere agertzen baitira, baina gaia sakonkiago lantzen du laugarrenean eta formalki ere poema nabarmenduta dago, liburuko olerki nagusiena izanik.
Dagoeneko aipaturiko kontzeptuak ageri dira poema luzean: orainaz gozatu behar da, bizitza eta heriotza osotasun beraren zatiak dira, bizitzazikloen iragankortasuna eta Naturarekiko batasuna. Esandakoak oso garrantzitsuak direnez, zilegi da olerkia osorik berreskuratzea. Hona:
heriotzaraino bizitzen
azkenekoa balitz bezala
bizitzearen bizitzez
heriotza heriotzaren gain pilatuz
eraikiz bizitza”
bizitzaren lorea.
heriotza onartzean
naharoki loratzen zait bizitza.”
neguak eguzkia
“noiz eta heriotzaren itzala
orduan eta
argitzenago zaidala bizitza
bizitzaldiari
izaten naiz, maitea
biziki bizitu nahiz
ez nezakeen, bizitzari lotzean,
heriotza bezain
heriotza kokaturik
loreek ez dute zuretzat
eta gaua gardentzen,
harkaitzak mintzatzen zaizkizu
eta errekatxoek
kontatzen dizkizute
etx
Olerki hau poetaren aldaketaren seinale nabaria da, transzendentalismo bideetan pairatutako esnaldi erlijiosoaren aurrekaria, “Harzabal”-etik “Hartzut”-erako igarobidearen iragarlea. Hurrengo olerki-liburuan, Ortzia lorez, lurra izarrez, munduko erlijioetan sakondu zuen (Kristautasuna, Budismoa, Islamismoa, Induismoa, Judaismoa, Txamanismoa… ikertuaz). Erlijioak gizakiaren jakite-gosearen aurpegi anitzak lirateke (“eguzki berak gaitu berotzen”) eta aurkarien batuketa baliatuko zuen poetak aberastasun hori agertzeko.
Eta irudimena zein jolasa, biak esperimentatzeko joerari lotuta, poetak lehen liburutik agertutako ezaugarriak. Marrazkiak, argazkiak, irudiak, forma psikodelikoak, azaleko collagea, gurpil-olerkia, kaxa beltza, herri musika zein ordenagailu bidezkoaren soinu bitxiaz osatutako diskoa, eta abar. Benetan aberatsa izan zen Artearen erakustaldia lehen obran. Gerokoetan, jada azaldu dudanez, presentzia hau murriztu zen: bikietan Zumeta bere txoriekin du lankidetza bakar baina esanguratsua eta laugarren olerki-liburuan, bakarka dihardu zenbaki nimiñoak osatzen. Irudimenari lotuta dagoen jolasa, formalki hagitz nabarmena izateaz gain, olerkietan maiz erabilitako ironia eta umore garratzean ere presente dago. Honetaz aparte, irakurlearengana gerturatzeko asmoa erakutsi du betidanik, artistarekiko egon daitezkeen mugak puskatuaz, baina gai honetan esperimentazioari dagokion atalean barneratuko naiz.
Jakina da, industrializazioaren garapenak eta, ondorioz, hazkunde ekonomikoak Izadia etekin-iturri gisa begiratzea ekarri zutela. Izadia menderatu nahi du gizakiak bere onura materialerako. Horrela, Mendebaldeko kulturan Izadia etsai antzekotzat hartu izan bada, Ekialdeko erlijioetan Harekiko adiskidetzea, maitasuna, bilatu izan du beti gizakiak. Adibidez, taoistek Izadiarekin armonia bilatzen zuten, bertan integratzea, izaki guztiok baikara batasun kosmikoan osotasun beraren partaide, denok osatzen baitugu
Gizakiak bere ingurua zapaltzen badu, dena bere zerbitzura jartzen badu, nolatan izango du hurkoarekin elkarbizitzeko gaitasuna?
Osotasun beraren parte garenez, inguratzen gaituzten elementuak (zuhaitzak, abereak, eguzkia, illargi ta izarrak, arraiak…) errespetatu behar ditugu, gure parekotzat jo, bestela geure burua errespetatzeko gai ez garela erakusten ari gara.
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 334 lan mekanizatua…). Era berean, baserria Naturarekiko errespetuari lotzen dio eta, bestaldean, hiria Izadiaren deusezpenaren sinboloa da. Kapitalismoaren zerbitzuan hirien hazkundea neurrigabekoa izan zen geurean 60. hamarkadan, lantegietarako eskulana pilatzen zen hirietan, ingurune naturala hormigoi eta asfaltoz estaltzeko beldurrik gabe (Bilbo izan daiteke adibide adierazgarri bat).
Hain zuzen, orduan sortzen ari ziren neurrigabeko hirien bestaldean, mugimendu naturalistak gizakiaren neurriko urbanizatzea proposatzen zuen, zeinetan deszentralizazioa bilatzen zen, eskualde autonomoen berpiztea, gizakiaren partehartze aktiboa, teknologia “leunagoen” erabilera (ez hain suntsigarria), eta abar.
Alderantziz, ingurunea zaintzen ez bada, geure izaeraren kontra jotzen dugu, geure burua kaltetzen. Oria ibaiaren hondamendian poetak gure herriaren degradazioa dakusa, industrializazioaren eta diruaren mesedetan ingurunea eta nortasuna usteltzen utzi izana. Hona olerki luzexkaren amaiera:
Izadiarekiko erabateko batasuna adierazteko sarritan IZAN aditzaren erabilerara jotzen du:
Olerki honetan gizakia Izadiaren “haur” da eta hala izanda “ezagueradun” eta “izendun” bilakatzen da.
Eta Izadiaren barneratze izpiritualaren puntu gorena, ikustezina ikusteko gaitasunean datza. Hona Mikel Laboa handiaren ezpainetan hain ezagun egin zen olerkia:
Lanbroek ezkutaturikoa “barne-begiekin” ikusten du poetak eta horrela inguratzen duena maite duela sentitzen du. Irudi zoragarria hauxe.
Azkenik, beste honetan Izadiaren elementuekiko identifikazio edo izatean “parabisuaren pareko” sentsazioa edukitzera iristen da. Olerkia hiru zatitan aurkezten du: sarrera edo girotze lana egiten duten lehen biak (izan/jakin; LGA 16 eta 42) eta azkena (LGA, 53). Azken honek mezua igorriko du: Izadia jakin eta izatean ez du beste parabisurik beharko.
Abereak sutsuki defendatzen ditu gizakiaren aldetik jasotzen dituzten erasoen aurrean, ahul eta txikienak zein itxuraz indartsuago diruditenak, denak errugabeak direlako giza-zapalkuntzaren aurrean. Laino guzien azpitik… liburua izaki ttikienei barkamen-otoitza luzatuz zabaltzen du, barkamenaz gain ulermena eskatzen dielarik:
Eta odolaren gorritasunaz tindatutako basurdea ezin ahaztu (ITB, azkoitia). Anaiatzat hartzen du eta lehenengo basa-borrokalaritzat; begi mesfidati eta eroekin heriotzari so, euskaldunen traizioa begiratuz hiltzera doa. Esango nuke basurdea euskal izatearekin identifikatzen duela, beste abereak ez bezala, eta bere ehizatzea gure jatortasunaren galeraren irudia dela.
Natura defendatzeaz aparte, bere edertasuna lirikaz gainezka kantatzen du. Sortutako irudiarekin eta olerkiaren bertikaltasunarekin jolastuaz, zutikako zuhaitzen ederra goraipatzen du:
Beste zuhaitza, haritza, amaren iruditzat hartua, Londresetik sentitzen zuen herrimina irudikatzeko, ama eta lurra batuaz (olerki hau dagoeneko JosAnton Artzeren aurkezpena egitean ekarri dut; ikus 47. orrialdea).
Lanaren lehen puntuan inguruaz mintzo nintzela, gure herrian 60. eta 70. hamarkadetan diktaduraren itxituran bizi genuen egoeraz luze aritu naiz. Testuinguru historikoa benetan berezia zen, zeren batetik industria garapen izugarriak etorkinak ekarri zituen gurera lan bila, bertakoek ere baserritik hirirako urratsa eman zutelarik, eta bestalde, Elizak hainbeste urtetan mantendutako estatusa galdu zuen, krisiaren ondorioak Seminarioen hustuketa nahiz Eliza berriaren aldarria izanik.
Frankoren agintealdiko lehen urteak gaitzak izan ziren oso, ilunak eta itxiak, Espainiak europar testuinguruan aliatu faxistak bilatzen zituen eta askatasun oihu txikiena ere berehala ixildua izaten zen (euskarak asko sufritu zuen urteotan, espainiar hizkuntza nazionalaren izenean debekua latza baitzen). Erregimenak hogeita bost urte betetzean (1964 aldean ipintzen da muga) ateak zertxobait zabaldu ziren eta aire fresko apur bat sartu zen gurera eta orduan landatu ziren egungo euskal kulturaren lehen haziak. Noski, klandestinoki, arlo pribatuan alegia, ofizialki diktadurak kateak lasaitu arren, ez zituelako askatu. Aski ezagunak dira haziok: ezkutuko pisuetan hastapeneko ikastola txikiak, euskarari etorkizuna ziurtatuko zion euskara batuaren sorrera, Rikardo Arregiren gidaritzapeko alfabetizazio-kanpainak, Zeruko Argia edota Anaitasuna egunkariak, Itxaropena edota Auñamendi argitaletxeak, Jarrai antzerki berriaren taldea, Pelotari edota Alquézar film arrakastatsuak, Jon Mirande edota Gabriel Aresti poeta moderno erraldoiak, Arantzazuko Santutegia altxatzea, Ez dok Amairu poeta-kantarien taldea, eta abar. Arlo askotan erein ziren haziak eta gehienetan maisuki. Ekintza hauetako askoren atzean orduko kultur pizgarria, xaxatzaile nekagaitza, denak lotzen zituen sustatzailea: Jorge Oteiza. Oroitu gurera 1958an bueltatu zela Madrildik, bertan erroak sakon finkatu eta herrigintzan lan egiteko, batik bat berari zegokion alorrean, artistikoan. Quosque tandem…! (1963) liburu iraultzailearekin askoren
341 barrenak ukitu eta hunkitu zituen. Hainbat alorretan barrena irundako ideien anabasa zen liburua, orrialde zenbakirik ere ez zuena, herritarren gogoetetan eragin nahi zuen kontzeptuen zurrunbiloa. Baiezta daiteke liburu honek abertzaletasun berriaren zenbait zutabe ipini zituela, euskal estilo zein nortasunaren bilaketan. Euskal kultura berpizteko abangoardia eta modernitaterantz begiratu behar zen Oteizarentzat. Gazteengan eragin omen zuen gehienbat, hala ikusten zuen orduan Mario Onaindiak Oteizaren ekarria165:
Abertzaletasun tradizionalaren mugak hautsi omen zituen liburuak, testuinguru berriari erantzuteko gaitasuna zuen abertzaletasun berria ekarriaz.
Atxagak gehitzen du Oteizak euskal kulturaren ikuspegi erabat esentzialista eta erromantikoa zuela, zilegizkoa arlo artistikoari dagokionez, baina ideologikoki Fundamentalismorako bidea eman zezakeena. Hau guztia 2005ean Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan emandako hitzaldian aitortu zuen.
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 342 Oroitu Jorge Oteizarentzat artistak betebehar soziala zuela, artearen bitartez ikasitakoa gainerakoei irakastea, heziketa estetikoaren bidez gizabanako hobeak sortzea. Lan horretarako, kultur ekintzaile orok batu behar zuen, guztiok euskal Kultur Fronte bakar eta indartsua sortuaz, garaiko etsaia zen diktaduraren aurka. Hortaz, naziogintza ekintzailea edo militantea zen proposatua, denon artean sortu beharrekoa, soilik konpromisoa-bide gauza zitekeena. Ez zen izango marxisten kontzepzio “antihumanitarista”, ez zegoen botere egitura arauemaile bat euskal herritarra eginbehar sozialera bultzatuko zuena, aitzitik, bakoitzaren esku zegoen kulturarekiko konprometitzea, orduan hainbesteko beharra zuen landari ekitea (oroitu “kultura” hitzaren etimoa “landatzea” dela). Esan bezala, naziogintza berri hau euskal erroetan finkaturik egongo litzateke, gure benetako izatearen bila antzinatera, harrespila neolitikora hain zuzen, jotzen baitzuen jenio oriotarrrak. Tradizioa eta berrikuntza lotzea izan zen euskal Kultur Frontearen ardatzetako bat. Raymond Williams-en kontzeptuak baliatuz hala esan daiteke: “eredu kulturala” ikasi behar genuen, euskal jatorrian bilatu, garaian bizitako “sentipenaren egitura” bereziaz janzteko.
Eugenio Arraiza soziologoak herri-nortasun izendatzen du batzuk identitate deitzen dutena, hau da, herri bat halako egiten duten ezaugarrien multzoa. Kultur ezaugarriok, etengabe aldatzen ari den inguruko errealitatearen eta norberaren nortasunaren arteko elkarrizketaren ondorio izanen dira, testuinguruaren eta izaera pertsonalaren arteko elkarreragina nolabait. Gurean hiru nortasun-eredu ikusten ditu: euskalduna, espainola eta frantsesa. Bi estatu eta, ondorioz, bi hizkuntza “erraldoien” artean bizi izanak euskal nortasuna bazterrekoa, mugakoa eta azpikoa bilakatu omen dute.
Nortasun-ereduek badituzte hala definitzen dituzten ezaugarriak, une historiko bakoitzaren arabera egokitzen direnak, baita gizabanakoengan indar eta modu desberdinean eragin dezaketenak ere. Hona Arraizak azaldutako nortasun ezaugarriak:
343 1) Lurraldetasuna: Talde identitario baten eraketan lehenbiziko ezaugarri garrantzitsua da. Giza-taldeak esparru zehatza behar du bere kultur nortasuna garatzeko.
2) Oroimen historikoa: Herri-nortasunak oroimen historikoaren beharra du bere ildoak, jarraibideak, finkatzeko, ibilbide kulturalean aurrera segurantzaz jokatzeko. Jakina da, oroimen historikorik gabeko herria iragana errepikatzera behartuta egonen dela eta, beraz, iragan horretan eduki ahal izan dituen gatazka edota akatsak. Jorge Oteizak esan gisara, atzera begiratuz egin behar dugu aurrera, arraunlariek bezala. Tradizioa eta modernotasuna batzearen ideia puntu honetan aztertuko dut. Hain justu, Artzetarrek berreskuratutako txalapartak sinbologia hori zuen, gure antzinatetik jasoa molde berriaz emateko. Bestetik, argi dago Juan Mari Lekuonak azpimaratu zuenez, gure olerkariak euskal ahozko tradiziotik edan duela, bertsolarien edota baladen aipamenak aurki baitaitezke bere lanean, artifizio herrikoien erabilera, euskara erraza, eta abar.
3) Identitate-kontzientzia: Taldearen giza-ezaugarrien eramaile izatearen sentipena da, gizabanakoari beste herritarren aurrean bere izaera finkatzen lagunduko dion ezaugarria. Finean, talde bateko partaide izateak, talde horren aldeko ekintzaile bilakatuko du herritarra, konpromisoa sentituko du. Aipaturiko abertzaletasun berriaren sorreran, taldeari identitate-kontzientzia emateko baliatu zen funtsezko ardatza hizkuntza izan zen, euskara. Esaterako, Koldo Mitxelena maisuak hainbatetan uztartu zituen euskara eta euskal kultura, euskarak euskaldun egiten gaituelako ideia zabalduz (erdarak erdaldun egin gaituen bezalaxe). Euskarak markatu du, eta markatzen du, gure identitate nazionala, gure nazioaren muina. Gauzak horrela, diktadurapean gure hizkuntza zapaldua izan zen, herri-nortasuna desegiteko asmoz, eta horretarako erabilitako baliabide garrantzitsua zentsura izan zen. Ofizialki ezkutatua zen zentsurak olerkarien lana
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 344 mugatzen zuen ezinbestez, baita hauei loturik zeuden kantariena ere. Abertzaletasunaren zantzu oro nolabait ezkutatu edo mozorrotu beharra zegoen, debekua saihesteko. Zentsuraren eragina aipatuko dut hemen. Honekin batera, Oteizak hainbestetan desiatutako batasunaren kontzeptua ere agertuko dut, euskaltzale guztien batasuna.
“60ko hamarkadan apurtu egin zen Eusko Pizkundearen espirituarekin eta pentsamendu-ildo berriak agertu ziren euskaraz ere. Hamarkada horretan mamitzen da euskara eta euskal identitatea modernizatzeko ahalegin eta asmo arin eta maiz desordenatua ere. Garaikoak dira modernotasunari egozten zaizkion ezaugarri nagusiak, euskarazko lehenengo agerkuntzak: hiri-kultura, pentsamendu laikoa eta kultur jarduera politizatzea. Orduko abertzaleek abertzaletasuna berritu nahi izan zuten arraza eta arraza bezalako kontzeptu objektibo baina itxiak bertan behera utziz. Euskal herritar eta euskaldun izatea norberaren izanasmo eta egitasmotzat jo zuten (…)”.
Fredric Jameson kulturalistaren ustearen arabera, talde sozialak beste taldeekiko gatazkan definitzen dira, borroka eta bortxaketa harremana medio gizataldeak besteekiko kontrakotasunean bere muina bilatu behar du. Diktadurarekin euskal identitatea galbidean ipini zen eta arrisku horren aurrean biziberritzeko saiakerak espontaneoki sortu ziren, “arinak eta maiz desordenatuak” izanik Apodakaren dinez. Giroaren bortizkeriak eragin zuen, beraz, abertzaletasunaren berritze eta birdefinitzea.
345 Modernotasunari egotzitako ezaugarrietan lehena, hiri-kulturarena, euskal baserritarraren irudiari lotuta legoke. XIX. mendean sortu zen hiri/herri bikoiztasuna, lehenengoa erdarazkoa zen kultura modernounibertsalaren ordezkari gisa eta bigarrena euskarazko kultura tradizionaltraketsaren ordezkoa. Sabino Arana izan zen bikoiztasun hau apurtu zuena euskal abertzale modernoaren irudiarekin, erroak tradizioan izanda euskaldun berria hiritarra zen aldi berean, modernoa, eta euskal baserritarraren irudia mantentzen zuen. Gurean baserritara izan da inguruko nazionalismoengandik bereizi gaituen ezaugarrietako bat, nazioidentitate eraikuntza berrian nabarmenarazia.
Pentsamendu laikoaz dagoeneko jardun dut, Seminarioen hustuketak eta Eliza berri baten eskaerak eragindako joera. Jakina da diktadura aldian Elizak boterearen babesean izan zuen laguntzaile edo konplize papera bere krisialdirako erabakigarria izan zela.
Garai hartan ereindako hazien uzta jaso dugu gerora, nahiz eta 1975ean diktadorearen heriotzarekin zein trantsizio politikoarekin testuingurua aldatu eta askoren dinez euskal kultura batasunetik bereizketara igaro. Diktaduran arlo pribatuan hainbesteko ilusioz eginiko lanak arlo publikoan indarra galdu zuen, beste arrazoi batzuen artean politizatuegia, bideratuegia edo, akaso manipulatuegia, izanagatik. Kulturalismoak ikertu moduan, inguruko baldintza politiko-ekonomikoak aldatuz gero kultura ere aldatzen da, guztia baitago hertsiki lotuta.
- Lurraldegabetzea: Kulturak lurralde propiorik gabe geratzen ari dira, batez ere migrazio fenomenoarengatik. Jendea ez da bizitokian geratzen, hainbat arrazoiengatik (funtsezkoena ogibidea) munduan barreaiturik bizi da. Etorkin askok desnazionalizatzea pairatuko dute, beren lurraldetzea galdutakoan urteetan pilatutako kultur altxorra galduko dutelako, nazio-erreferentea izan dutena. Komunikabideek hartu dute lehen kulturak betetzen zuen espazioa, komunikabide globalek, mundu osoarentzat berak direnek; horrela, kultura diseinu antzekoa bihurtu da, moda, “erosi eta desegitekoa”, kontsumitua izateko “kultur produktua”. Globalizazioaren aldekoek jendearen barreiatzeari unibertsaltasuna deitzen dioten bitartean, aurkakoentzat unibertsal izatea bakoitzak bere bizitokiko nortasuna gordetzea izango litzateke.
- Gobalizazioa: Herri-kulturak kultura globalaren izenean zapaltzen dira, eta txikienak errespetatzen direla iruditu arren, poliki-poliki asimilatzen dira, hegemonia deitutakoan. Slavoj Zizek ikerlariak dio kulturartekotasuna Kapitalismoak egun txikienen xurgatzea erdiesteko baliatzen duen ideologia dela, oharkabean nazioarteko komertzio boteretsuek kolonizatzaileen modura kultura ahulenak kolonizatzeko darabiltena.
- Hibridazioa: Kultura ezberdinak nahasi egiten dira, beren benetako izate edo funtsa galduta.
Arestian aipatu dut nola hainbat gai elkarrekin gurutzatzen diren eta beti ere ez dela erraza izaten mugarriak jartzea. Adibide bat jartzeko, gai kontrakulturalen barnean gizabanakoaren askatasuna esplikatu dut, hori ere orduko Euskal Herriko egoerari dagokion gaia izanik; edota bide berrien bilaketan euskal antzinatera egindako itzulera agertu dut, era berean hau naziogintzaren eraikuntza berrian oinarrietako bat izanik. Honekin guztiarekin esan nahi dut, gurutzatze batzuk saihestearren hautatu dudala Arraizaren eskema, ikerketa sinplifikatze aldera.
Londresetik itzuleran “herri bat, izaera bat, hizkuntza bat, elkarbizitzeko jendea” hautatu behar izan zuen poetak, bere hitzak erabiliaz, hitz batean: konpromisoa. Ondoko olerkian galdera botatzen du, baina erretorikoa, argi baitago erantzuna:
Inguruari dagokionez, naturako elementuak aipatzen ditu (mendi, euri eta haizeak), irudiari kutsu erromantikoa-edo emanaz. Eduardo Apodakaren kultur garapenaren aldiak oroituaz, lehenik tradiziozko gizarteetan kultura definituko luketen Izadiko zenbait osagai zerrendatzen ditu eta, ondoren, herria kontzeptuarekin batera Modernitateko kulturara egiten du iraganbidea, komunitate-kulturara. Antzinate naturala eta herri garaikidea uztartzen ditu, nolabait. Erantzuna “ez” da, noski, inguruneak mugatuko baitu gizabanako bakoitza edo, alderantziz, gizabanako bakoitza inguruaren baitan egokituko delako. Olerkiaren orrialde-izendatzeak ere laguntzen du aipatu dudan erantzuna baieztatzen: amaiur. Ez da kasualitatez jarritako izena, jakin baitakigu Amaiur zer izan den gure herriko historian, atzerritarren menderatze-saiakeran erresistentzia sinboloa, geure lurrari bere horretan eutsi nahia. Beraz, lekutzea garbia da, lurrarekiko lotura estua.
Sasi guztien gainetik liburuaren atzeko azalean datorren olerki luzean hainbat gai aipatzen dira: hurkoarekiko hurbiltasuna, egia aurkitzea, borrokatzeko batasuna… Eta azken ahapaldian hauxe dio:
“Inguruarekin bat” egiten du, “borrokan”, eta inguru hori ez da geldoa, estatikoa, baizik “etengabeko higiduran” ari da. Kontrazalean jarritako olerkiak garrantzi berezia izanen du poetarentzat.
Maiz, lurra = AMA parekatzea egiten du:
Olerkariak aitortua da Londreseko erbestean amari zorionak opa zizkion batean, euskaraz idazterakoan aurkitu zuela bere herri-nortasuna (ITB, lizarrara orrialdeko poematxoa). Hala, ama eta herria lotzen ditu. Olerki honetan lurraren hurrengo identifikazioa da herria. Kontran, lurrik ez duenak ez du amarik izanen, umezurtza izanen da. “Ama = lurra = herria” parekatzean gizakiaren hiru erro adieraziko ditu, “humanoa = naturala = soziala”; agian ordena aldagarria da, ez dut uste parekatzean garrantzi
Orduan zapaldutako gure kultura igorpenik eduki ezean galtzeko arriskuan zegoen eta hori da poetak aldarrikatzen duena, “euskera” izanik nortasun-kulturalaren ezaugarri funtsezkoena. Eugenio Arraizak esan bezala, aspaldian jasotzen dugu “manipulatutako elikadura”, bi estatu eta bi hizkuntza artean bizirauten dugularik. 60. hamarkadan asko eta asko hizkuntzaren bitartez euskal kulturara gerturatu ziren, arrazoi desberdinak zirela-medio, euskara ez zekitenek hura ikastean erroetan barneratu nahi izan zuten, euskaraz bizi ez denak nekez gara baitezake euskal nortasuna. Poetak uste du amaren zereginen artean dagoela kultur altxorraren igorle izatea eta gero norberak erabakiko du honi heldu ala ez, baina amak ezin dio oinordekoei eskubide hori ukatu. Euskara hautua izanen da, baina transmisioa, berriz, betebeharra.
Ama haritzarekin erkatu zuen, eta herriarekin, ba, ondorengoan herria sahatsa izanen da; ez ordea edonolako sahatsa, “sahats amildua” baizik:
Olerkia ez dator bakarrik, baditu bi kide: ezkerraldean hilarri baten marrazkia, hondo gorrian trazu orlegiz egina, eta azpialdean honako paratestua: “gure herrian lehenik loratzen / dan landarea, sahatsa da”. Biak ere abertzaletasunaren adierazleak.
353 AMA = lurra (haritza/sahatsa) = herria. Hauek dira lurraldetasuna agertzeko darabiltzan erkatze batzuk. Oraintxe aipaturiko zuhaitzei lotuta, hots, Izadiari beste klasiko honetan lurrarekiko batasuna erabatekoa da, Baztan eskualdearekikoa zehazki, egunsentiaren lehen izpiekin batera ingurunea poetarengan barneratzen hasten baita, “emeki, emeki”:
Argitasun fisikoak argitasun izpiritualera eramango du.
Esandakoak laburbilduaz: Artzek lurra barnean sentitzen du, bere identitatearen zatia da, jatorriaren adierazlea, sustrai humanoa, soziala eta naturala izango dituena bere baitan.
Eta lurraldetasunarekin zerikusia duen azken aipua, Isturitzetik Tolosan barru liburuko aurkibidea. Bigarren atalean liburua xehetasunez azaldutakoan, aurkibidearen egituraz hitz egin dut, nola zenbakien ordez, euskal herri, hiri, eskualde zein mendien izenak baliatzen dituen orrialdeak markatzeko, nola liburua Isturitzeko kobazuloetako antzinatetik Tolosa hiriko modernotasunera doan bidaia iniziatiko modura planteatuta dagoen, hain zuzen, euskal izatearen bila. Kasu honetan ere, lurra izatearekin hertsiki loturik dago, zeren leku bakoitzean idatzitako olerkiek bere herria eta bere burua ezagutzeko balioko diote poetari, une horretan herriaren arazoak bere eginez, inguruarekin etengabeko higiduran eraldatzen ari denez. Ikaskuntza ibilbide horretan artea du bidaide, poesia hain zuzen, Isturitzeko kobazuloetako hezurrezko xirulak eta euskal historiaurreko artearen hainbat agerle abiapuntu eta Tolosa hiri berriko azokako gurpilpoema helmuga. Hiriari dagokionez, Izadia zapuzten duen garaiko eredua kritikatzen du poetak, neurrigabean hazia, kutsakorra, Kapitalismo basatienaren agerlea. Dena dela, euskal abertzaletasun berriaren lekutze gisa ere uler daiteke hiria, euskaldungoak osa ditzakeelako beste gisako euskal hiriak, Tolosa kasu.
Historia idazten duenak erabakiko du nola kontatu, egia beti erlatiboa denez. Gauzak hala, JosAnton Artzek gure herrian antzinean izandako gertaerak berreskuratu eta beste ikuspegi batekin ematen ditu, gure herria borrokalari gisa erakutsiaz eta aspaldikoak eredutzat hartuaz. Erreferentzia historiko nagusiak bikietan daude eta bi kasuetan izan ezik, hauek ez dira zehatzak. Oro har, etsaiez mintzo dira olerkiak, gure herria menderatzeko asmoz bertaraturiko atzerritarrez. Ondoko bi kasuak dira konkretuak: Jaengo Navas de Tolosako borroka (LGA, 35) eta Napoleonen tropena (SGG, 31). Jakina, hemen euskal historiako gertaerez ari naiz, ze mundu mailako gertaera historiko batzuk dagoeneko Kontrakulturaren atalean agertu ditut, Ameriketako kolonizazioarena edo Afrikakoarena, kasu.
“Arrano-beltza” izeneko olerkiak (LGA, 35) Jaengo Navas de Tolosako borroka (1212) dakar gogora, zeinetan Nafarroako Antxo VII “Indartsua” erregea Gaztelakoari batu zitzaion Errekonkistaren izenean mairuak Espainiatik kanporatzeko. Almohaden aurka borroka irabazi arren, Nafarroak galdu zuela dio olerkiak, bere independentzia eta foruak galduaz eta egun armarriak dauzkan kateak eskuratuaz:“atzerritarrentzat atzerrian gerla irabazi / eta Herrian Nafarroa galdu”. “Bereterretxeren kanthoria” herri balada gogora dakar poema honek amaieran, etsaien traizioaren beste adibidea. Hona azken hitzak:
Beste olerkiak badu aurrekoaren antza (SGG, 31). Hemen ere borroka galtzea oroitzen du, nola Napoleonen tropek sarraskia egin zuten gurean eta nola “bortxaz ikasi behar ukhan dugun”. Aurrekoan ez bezala, beldur sentipena azpimarratzen du honetan, ironia eta umorez, ohikoa denez:
Fredic Jameson-ek uste zuen giza-taldeen arteko harremanek bortxakeria eta borrokan oinarritu behar zutela, era honetan talde bakoitzak bere burua berdefinitzen duelako. Artzek gatazka historiko guztiok gogoratzean hori eginen luke, euskalduntasunaren defentsa, gure izatea lekutzen duen lurraren defentsa sutsua.
Aditzondoak erabiltzen hurrengoa (SGG,4), ez da aipatua bezalakoa, ez da orokorra, ez da edozein etsaiez mintzo, Inkisizioak Lapurdin burututako sarraski historikoa hartzen baitu olerkigai. Parisko inkisidoreek bideratuta Bordeleko Parlamentuak hainbat euskal emakume erretzeko agindua eman zuen, sorginak ziren susmoak hartuta. Erlijioa aitzaki egin izan diren astakeriak oroitarazten ditu poetak (olerki hau Kontrakulturaren arrastoaz ari nintzela aipatu dut).
Kontrakulturaren ezaugarriak azaltzean (IV.1.), euskal kulturaren antzinate paganoa berreskuratzeaz mintzatu naiz. Asaba zaharrak Aitor, Santimamiñe-ko aita ehiztaria, zikiroak, sorginak… ekartzen dituzte gogora olerkiek. Kontua ez da haien oroitze hutsa, baizik eta etorkizunera herrinortasun propioaz begiratu ahal izateko elementu paganootan errotzea.
Geure herriaren alde “denbora eta leku honetan” borrokatu behar dugu, “geuk” egin beharrekoa da, bestela ez baitu nehork egingo eta egin gabe geratuko da; gure ondorengoei ezin diezaiekegu zeregin hori utzi, agian ezingo dutelako gauzatu (LGA, 43).
Baina “sendatzeko benetan gaitza” omen da “gure gaitza” (SGG, 6). Hitzjoko eder honekin borrokaren zailtasuna agertu nahi du poetak. Ulergaitz samarra suertatzen den olerki honetan, euskalduntasunaren adierazleak “zikiroak” dira, gainera “lerroz lerro aidean dabiltzanak iparraldetik hegoalderuntz” eta alderantziz. Oso identifikazio kuriosoa da hau eta barregarria hegaldatzeko ematen dien gaitasuna, ala ironikoa? Beno, kontua da euskaldunok ez dugula garaiari egokitzea lortzen. Hala dio olerkiaren zati honek:
Naziogintza berria oinarritzeko erroen bilaketan herri-ahozkotasuna aipatua dut eta Juan Mari Lekuonak maixuki egindako lana. Lekuonak Oteizaren obra miresten zuen eta Quosque tandem! liburuan esandakoak ederki ezagutzen zituen. Ez da ahaztu behar Jorge Oteizari eskainitako mintegi batean parte hartu zuela Donostian (Oteiza euskal esteta eta mitologitzaile), honako hitzaldia bertan argitaraturik: “Herri poesia eta Oteizaren ulerkuntza estetikoa”(1986).
Herri-ahozkotasuna euskal estilo osoaren zatia izango litzateke, gure ezaugarri bereizlea, eta ahozkotasun honen ordezkari nagusia bertsolaria izango da oriotarraren dinez. Gauzak horrela, poemaren koherentzia gaiaren tratamendu tenporalez, entzumenekoaz eta era subjektiboz lortzen bada, poema euskal estiloari egokituko zaio.
“Euskal poetaren eredutzat bertsolaria jartzen digu; eta honek bere eragina izan du bertsolaritzan. Hala ere, aipatu nahi genuke, bertsolaria ezezik ahozko poesigintzaren kapitulu guztiak sartzen direla Oteizaren ikuspegian: koplak, dekorazio olerkia, baladak eta erromantzeak…Eta ez hori bakarrik, Oteizak zerikusi handia izan duela, ez euskal kantugintza berriarekin bakarrik, baita 70eko hamarkadako poesia idatziarekin ere. Hamarkada honetako poeta adierazgarrienetakoek, hala nola B. Gandiaga, X. Lete, J. Artzek (ezagunenak aipatzekotan), arreta berezia diete ahozko formei, eta Oteizak badu zeresanik poeton jarrera estetiko zabalean”.
Bi eragin aitortzen ditu: alde batetik, Oteizak 70. hamarkadako zenbait poetarengan edukitakoa eta, bestetik, poeta hauek herri ahozkotasunetik jasotakoa. Izen horien artean, nola ez, JosAnton Artze dago.
Juan Mari Lekuonak ahozko poesiaren ezaugarriak sailkatzerakoan, alderdi soziokulturalak eta alderdi literarioak bereizten ditu. Lehenengoek entzuleria eta igorpen lana hartzen dute kontuan, alegia, gizarteak testuaren sorreran izaten duen parte hartzea: ikusleri-entzuleriak testuaren sorreran izan ahal duen eragina, igorleak bere gain hartutako herri altxorraren testigantza, testuaren ekoizpenean bat-batekotasuna eta igorlearen oroimen aparta. JosAntonen olerki-liburuak, jakina, idatziak direnez, ezin alderdi soziokulturalak aintzakotzat hartu, gizarteak ezin duelako aktiboki olerkien sorreran eragin.
Hala ere, Lekuonak herri-poesian aurkitzen dituen alderdi literario gehienak Artzeren olerkietan ageri dira, nahiz eta ez neurri handian.
Hona euskal ahozko poesiaren alderdi literarioak:
1) Irudi eta ideien mugikortasun handia
Maiz sentimendu eta ideiak azaltzeko herri-olerkariak irudi batetik bestera azkar egiten du jauzi, bat-batekotasun horretan bere buruak azkartasunez funtzionatzen du, eta ondorioz loturak ez dira beti logikoak gertatzen. Olerki idatzietan asti gehiago izan ohi da lotura arrazionalak bilatzeko. Manuel Lekuonaren ustez irudi eta ideien mugikortasuna lau modutan gertatzen da: elisio ugari eginaz, baliabide erretorikoak ez erabiliaz, jarraipen logiko eta denborazkoa puskatuaz eta irudi eta gaiaren arteko lotura logikoa galduaz.
Artzeren olerkigintza idatzia denez, gertaera hau ez da ohikoa izanen. Hala ere, esperimentazioan topa daitekeela esango nuke, hain zuzen esperimentatze fonetikoan. Hoskidetasun-jolasean sortzen dituen hitz-andana luzeetan, batetik bestera azkar salto egiten du, soilik entzumena lagun, arrazoizko loturak egin gabe. Bada adibide mordoxka: Isturitzetik Tolosan barru-ko “ZETA-ren maitasun kantua (hots ikasketak)” (barkoixe), “atxik hitza hitz” (gorbea) edo “hitzen ikasketak” (tolosa), Sasi guztien gainetik liburuko “ZETA zaharraren maitasun kantua” (61), Laino guzien azpitik liburuko “i” bokalaren sekuentziak edo liburuko azken olerkia (56). Halako olerkiak hotsjolasean intuitibo xamarrak direnez, arestian aipatutako ezaugarriak gordeko lituzkete, alegia, elisioak ohikoak dira, ez dago baliabide erretorikorik, jarraipen logiko-tenporala apurtzen da edota irudiak ez zaizkio beti gaiari lotzen.
Herri-olerki eta kantuek denboran iraun dezaten lau osagai hartu izan dira kontuan: errima, erritmoa, kantua eta gorputz-adierazpidea. Olerki idatzietan azken biak ezin daitezke gauzatu.
Olerkietan gora-behera bila eta bila ibili ostean, baieztatzen dut gure poetak batez ere bertso librea erabiltzen duela eta inoiz errima antzekorik badago, hau asonantea dela edo elementuen errepikapenean oinarritutakoa. Ez ditu molde klasikoak jarraitzen, ez silabak neurtzen, bere hoskidetasunak berezkoak dira (hitz osoan edo bere amaierako sonoritatean dute funtsa, oihartzun gisako batean) eta erritmoa ere naturala gertatzen da, barnekoa, esanahi unitateetan oinarritua, txalapartaren erritmo askea bezalakoa.
3) Klasikoak ez diren baliabideak
Berriz ere trasmisioari begira, herri-olerkiek ezin ditzakete egitura klasiko konplexuak, zailduak, jarraitu; alderantziz, beraien iraupena ziurtatuko duten funtsezko egitura intuitiboak, maiz bat-batekoak, izan behar dituzte oinarri. Erraz oroitu eta ahoz aho igorri ahal izateko, herri-olerkiek bitxien antzekoak
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 364 izan behar zuten, txikiak eta ongi osatuak. Hitzen edota formulen errepikatzea, onomatopeiak eta estilizazioa izango dira erabilitako oinarrizko baliabideak
Errepikapenaren baliabidea nahiko maiz darabil eta adibide pila aurki daiteke. Esaterako, Mikel Laboaren ahotsean hain ezagun egin zen Baztan eskualdeari eskainitako olerkian (LGA, 37), “Baztan” hitza azken hiru bertsolerroetan errepikatzen da, sakontasun bila. Edo Sasi guztien gainetik liburuan, errepikatze-baliabidea hitzaren tamaina handitzearekin konbinatzen du olerki pare batean, guztia hitza nabarmentzearren: 11. olerkian “HARRIAREN IZENEAN” esaldia da behin eta berriz errepikatua, “EZ” aditzondoak lagunduta eta 26. olerkian, “bakea” hitza da errepikatzen dena, beltzutua, olerkiaren amaian bere tamaina bereziki azpimarratuaz. Beste adibide bat aipatzearren, Isturitzetik Tolosan barru liburuko “eten gabe ozen esateko leloa” olerkian (oñati orrian), “madarikatua” hitzaren oihartzunerrepika etengabea seriatua da, leloa bihurtzeraino, errosario-otoitzaren oroitza. Azken poema honetako bukaera ekarriko dut adibide:
Bide bazterrean hi eta ni kantari liburuan ere honen adibide asko dago.
365 Onomatopeiek ere bizitasuna eta erritmoa ematen diote olerkiari, eta JosAnton Artzek asko erabiltzen ditu. Laino guzien azpitik liburuko 15. olerkian oiloa oroitarazten duen onomatopeia, ero batekin identifikatzen du:
Azkenik, estilizazioa edo osagaien elisioa ez da oso ugaria. Nahiz eta sarritan herri-hizkera erabili, laburdurekin esaterako, esaldiak eta esanahiunitateak nahiko osatzen ditu, adiera garbia emanda. Esperimentatzean erabiliko du batez ere hitzen ekonomia. Dena dela, “ohiko” olerkietan ere badira adibideak:
Errepikapen, onomatopeia eta estilizazioaz aparte, deikiak, interjekzioak, herri-espresioak edo esapide zein atsotitzak aise aurkitzen dira, oroimena erraztuko duten baliabideen artean.
367 4) Testua irekia da, aldaketak pairatzeko prestatua
Ahozko tradizioan testuak herriaren altxortzat jotzen dira, azkenean herria baita hauen sortzaile eta igorlea. Ahoz ahoko iraganbidean igorle bakoitzaren aldaketak jasotzen dituzte testuok, gogoak ez dituelako jaso bezala oroitzen edo une horretantxe igorleak bere sormen artistikoa-bide osatu nahi dituelako. Noski, paperean idatzitako testuek ez dute aukera hau ematen, ezinezkoa da. Baina puntu hau aipatu nahi izan dut, zeren JosAnton Artzek irakurlea beti hartu izan du oso kontuan, baita egun ere.
Bukatzeko, nik uste herri-ahozkotasunaren ezaugarri guztiok dezente nabarmenagoak direla poetaren ikus-entzunkizunetan, hauetan ikusleriaentzuleriarekin erlazio estua bilatu izan duelako aspaldidanik, bere parte hartzea eraginez, olerkiak ahotsez biziaraziz, erritmo eta doinuak markatuaz, musikatuaz, gorputz-espresioa indartuaz, edo inprobisatuaz.
Dirudienez, prozedura hauek baliatzen dituzten olerkitxoek historiaurrean eduki dezakete jatorria eta euskararen funtsezko erroekin izango lukete lotura. Hitzen hoskidetasunean oinarritzen dira, kantuan zein dantzan, eta hala izanik sarritan arte modernoarekin erlazionatzen ditugu. Prozedura hauen barnean bereziki dekorazio olerkia gailentzen da, nahiz eta badauden kontuan hartu beharreko beste baliabide poetiko batzuk: egitura paraleloak, errepikak, zenbatzeak eta elkarrizketa errimatuak.
Erritmoa, hitzen sonoritatea, kantua eta gorputz adierazpidea zutabe, itxuraz esanahi argia ez duten olerkiak dira. Sentipenetan, alegia, olerkiaren indar iradokitzailean dute funtsa.
Eta ahapaldiko azken bi hitzekin atzetik datorrenarekin egiten du lotura: “XORRO GOXO GOXOAAAAK!” eta “XOMORRO BIXI BIXIAAAK!”. Testuinguruan nahiko garbi geratzen da iradokitako adiera, hots, hala gizaseme nola emakumezkoaren sexu-organoak. Gainerako hitzak antzekotasun fonetikoan sortzen ditu, jostaketan aritzeko asmamen hutsak dirudite.
Egitura paralelo hauek gehienetan garapen narratiboa izaten dute eta ezusteko amaiera harrigarria.
Trikitixak erabili ohi du errepikaren baliabidea. Bertso erdiak edo osoak behin eta berriz errepikatzen dira eta ahapaldia amaitzear dagoenean berriz hasierara itzultzen da. Era honetan ironia (“trikitia”-n hain ohikoa) azpimarratzen da eta adierazpide beraren ñabardura desberdinak antzeman ahal daitezke (ahapaldi hasieran edo bukaeran egon), edo errepikapenaren bidez ideia nagusia indartzen da.
1.4. Zenbatzeak
Efektu poetiko ezberdinak lortzeko baliatzen dira zenbatzeak. Ez dira sekuentzia soilak, baizik eta gehienetan kutsu magikoa izan ohi dute, errima jostariak lagun. Sasi guztien gainetik liburuan hona olerki bati Artzek eginiko sarrera (51):
Olerki amaieran zenbatzea atzekoz aurrera egiten du tonu berean, errimak asmatuta:
Beste batzuetan ere olerkariak zenbakiak erabiliko ditu, baina ez jarraipena mantenduta, ez kutsu ludiko-magiko honekin. Esate baterako, Isturitzetik Tolosan barru liburuko “intxaur ustelak” (aoitze) poeman zenbakitzea ironiaz baliatzen du, “hogei ta bost” urteko neskatxa batek purutasun-hipokrita “estaltzeko” darabilen arropa gehiegikeria salatzeko. Gainera, zenbatze hau zenbakiak bere horretan ipiniaz burutzen du, alegia, hauek idatzi gabe, eta lortzen duen “pilatze-efektua” oso nabarmena da.
373 Laino guzien azpitik liburuan (9) zenbatzea antzeko efektua lortzeko erabiliko du, hau da, pilatze edota astuntasuna adierazteko. Kasu honetan denboraren iragaitea da markatu nahi duena: zer edo zeren esperoan dauden sinestunei kritika zorrotza egiten die, itxaroten denbora luzeegia egoteagatik. Hasieran enumerazioa idatziz eta jarraian egiten du, hogeita sei arte, eta gero zenbakiak modu aleatorioan gainjartzen dituela dirudi:
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 374 Liburu berean Navas de Tolosako guda gogoratzen duen olerki ezaguna dago (35), baina honetan zenbakitzeaz baino gehiago daten zerrendatzeaz hitz egin behar da. Olerkariak aitortua da data ezberdinen jarraipen luzea zentsoreak nahasteko erabili zuela, sinbolikoki, tartean gure herriarentzat historikoki garrantzitsuak izan direnak mozorrotzeko.
Herri tradizioan elkarrizketa errimatuak dira prozedura ludiko-koraletan erabilitako beste bitartekoa. Elkarrizketa hauek erritmo bizkorra eduki ohi dute, galde-erantzun labur eta errimatuekin (zertarako?/horretarako), errepikapenekin, itzulinguruekin… Olerki-liburuotan ez dut halako eredurik aurkitu. Elkarrizketa arruntak badauzka, baina ez kutsu magikodun errimatuak
Arruntetan Isturitzetik Tolosan barru liburuko “hillotzaren bizitzea”, kalagorri orrialdean, edo Laino guzien azpitik liburuko “Mesias jatorra”-rena dira aipagarriak, 11.ena; lehenengoan Satana da hizlarietako bat eta bigarrenean Mesias.
2. Irudien erabilera poetikoa
Juan Mari Lekuonaren esanetan, oraintsu arte irudien erabilera poetikoa egiten zuen olerki motari “kopla zar” deitu izan zaio. Baina batetik, koplak ez dira irudien baliatze berezi horretara soilki mugatzen eta, bestetik, beste olerki genero batzuetan ere burutzen da irudien erabilera poetikoa, baladetan nahiz bertsolaritzan, adibidez. Lekuonak bi ardatzok mugatuko ditu definizioan: a) irudi eta mezuaren arteko koherentzia eza. b) irudien erabilera tradizionala.
“Kopla zar”-en sortzaileek uste zuten bi izenek elkarren antzeko soinua baldin bazuten beraien adierek ere antzekotasunen bat izan behar zutela; adibidez, izarra, lizarra edo bizarra izenek sonoritate bera izanik, dardarkariak, beraien esanahiek ere nonbait eduki beharko lukete lotura. Manuel Lekuonak ideia hau jaso zuen bere ikerkuntzen ostean.
Gure olerkariaz ari naizela, lehen aipatu dut ideia eta irudien mugikortasuna batez ere arlo esperimentalean gertatzen dela. Esperimentazio fonetikoan hitzen antzeko hoskidetza bilatzen du eta horren arabera aukeratzen ditu, batetik besterako iraganbidea erraza, armoniotsua, musikala, delarik. Hitz gehienek esanahia izaten dute, nahiz eta tartean behin esanahi gabekoak sortzen dituen zubi lanak egiteko. Agian, jolasean, gure tradizioak bilatzen zuen kutsu magikoa bilatzen du poetak ere. Honen adibide izango da Isturitzetik Tolosan barru liburuko “atxik hitza hitz” poema (gorbea). Hona hasiera:
Beste batzuetan hautaturiko hitz guztiek izanen dute esanahia, baita beraien arteko loturek ere, hau da, olerkiaren osotasunak. Biziki ederrra iruditzen zaidan honetan sorkuntza iradokitzen da:
Maitasun kantuetan irudi eta sinbolo tradizionalak erabili ohi dira. JosAnton Artzeren maitasun olerkiak era askotakoak dira: maitasun urrunak, maitasun lizunak, ezinezko maitasunak, maitasun apurtuak, eta abar luzea. Hauetako batzuetan irudi tradizionalak erabiliko ditu eta besteetan bereziagoak, gehiago iruditeria pertsonalago bati lotuak.
Eta Sasi guztien gainetik liburuko olerki hau (65) girotzeko sarrera erabat lirikoa erabiliko du:
“itsaso eta ilargiaren” irudi ia estereotipatua.
Ondorioz, batzuetan iruditeria tradizionala erabiliko du, baina kasu gehienetan ez “olerki tradizionalak” atontzeko, adiera eta molde klasikoak dituztenak, baizik eta bere estiloz bustitzeko, bere moldeetara egokitzeko.
3. Olerkigintza narratiboaz eta bertsolaritzaz
Juan Mari Lekuonaren sailkapenean olerkigintza narratiboa (funtsean baladak) eta bertsolaritza ere ageri dira. JosAntonek ez ditu landuko, bai ordea, aipatuko.
“Bereterretxeren kanthoria”-ren eta “Urtsuako kantua”-ren oihartzunak jasotzen ditu poetak dakigunez, euskal baladak nolabait omenduaz, zeren zatiok bere horretan olerkietan txertatuaz iragana literalki papereratzen du, berri edo modernoagoak diren bere olerkiekin konbinatzeko.
Bestalde, ez du bereziki bertsorik sortzen, ez ditu molde tradizionalen neurri eta errimak erabiliko, nahiz eta herri bertsolariaren pikareska, umore eta ironia, poema askotan antzematen den. Ez ditu bertsolarien egiturak, baina bai tonua. Isturitzetik Tolosan barru liburu hasieran “Xenpelar” eta “Udarregi”-ri omenaldi txiki bat egiten die, hurrenez hurren; nik uste beraien bertso bana berreskuratzen dituela poetak eta, gainera, orri goialdean hauen bizitzari buruzko datuak dauzkan paratestu txiki batzuk ipintzen ditu.
IV.2.3. Sentimenduaren kontzientzia
Nortasun-ereduen aurkezpenean dagoeneko identitate-kontzientziaz hitz egin dut, giza-talde bateko partaide izatearen sentipena dela azalduaz. Hala izanik, puntu honetan euskalduntasun sentimenduaz, batasunaren kontzeptuaz eta zentsuraren eraginaz arituko naiz.
“Euskal herritar eta euskaldun izatea norberaren izanasmo eta egitasmotzat jo zuten”.
Abertzaletasun berriaren eraikuntzan bakoitzak libreki egin behar zuen aukera, diktaduraren manipulazio eta zapalkuntzarekin kontrastatuaz, azken honek beti gizabanakoa behartzen baitu, bortxatzen.
EHU-k Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Artze anaiei urrezko domina eman zienean (2000ko otsailaren 2an), Anjel Lertxundik nostagiaz betetako “Ni, gazte sentimental” hitzaldia eman zuen. Beste kontu askoren artean, euskararekiko egin duen hautuaren zergatia azaltzen saiatu zen:
“Urte haietan euskaraz baino hobeto moldatzen nintzen gaztelaniaz, etxeko giroa ez nuen batere euskaltzalea.
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 380 Gaur, Zergatik euskaraz? Galdetzen didatenean, badakit orduan bezalako indarra eta egiatasuna dutela errepresio frankistarekin zer ikusia duten erantzunek: eskolan jasandako deskulturizazioa, euskara, herri oso baten galtzeko zoria…
Eta idazle izan nahi zuen gazte sentimental honek euskararen inguruan ikusten zituen, eta ez gaztelerarenean, kemena, mugimendua, berritu-nahia eta aurrera begiratzeko gogoa…”
381 “a. Taldearen partaide izatearen kontzientzia argi-argia. b. Taldearen bizitzan parte hartzearen esperientzia. Parte hartzeak gogobete behar du bai gizabanakoa bai taldea bera. c. Taldearen zuzendaritza orokorrean parte mugatua, baina erreala eta atsegina, hartzearen kontzientzia, bai harentzat bai beste kideentzat”.
Ondorioz, ezaugarriok dauzkaten gizabanakoen taldea nazioa izango litzateke. Gainera, nazio ezaugarriok ez dira modu berean sentitzen estatu txikietan edo handietan. Txikietan banakakoen parte hartzea garrantzitsuagoa da, beharrezkoa, protagonismo handiagoa hartzen du; zeresanik ez nazio-identitate hori mehatxupean baldin badago, geurean Frankorekin gertatu bezala.
Menbershiparen ezaugarriok irakurri eta berehala, Ez dok Amairu datorkit burura. Ezaugarriok nazio-identitateari dagozkio baina nik uste gure kantari-olerkari taldearentzat ere baliagarriak direla. Batak taldea osatzen zuen eta taldeak norbera; oso sakona zen taldekideek zuten partaidetza kontzientzia, eta erabat aktiboa. Dakigunez, Baga, biga, higa sentikarian sentipen honek bere puntu gorena lortu zuen, begien aurrean “fisikoki” gauzatu zelarik, nolabait esateko.
Isturitzeik Tolosan barru liburuko andia orrialdeko “gizakumeak eta besteak” poeman poetak oso argi adierazten du euskalduntasuna aukera dela, ez dagoela menturaren baitan:
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 382 Ez da aski herri batean jaiotzearekin, herri horretakoa izatea hautatu behar da, abertzaletasun kontzientzia hartu behar da.
Dakigunez, euskara izan da euskalduntasunaren muina. Berriz andia orrialdeko olerkira itzulita:
Hitz jokoa egiten du marratxoa baliatuaz: “eusk-era”; hizkuntza geronen izatea oinarritzen duen era edo modua dela dio.
Asko dira euskarari eskainitako olerkiak. Isturitzeik Tolosan barru liburuko bozate orrialdean ahobetez aitortzen du euskararekiko maitasuna eta beharra, baita bizi den artean harekin gordeko duen konpromisoa. Poema luzexka hau hizkuntzari zuzenduriko maitasun-olerki antzekoa da:
Olerkia aurrera doan neurrian hizkuntza geure izate paganoarekin harremanetan ipintzen du poetak, Urtzi aipatzen, naturako hainbat elementu, sorginak… hau da, euskara arbasoekin lotzen gaituena litzateke, haiek igorritako nortasun-sinboloa, zeinarekin aurrerantzean konprometitzea beharrezkoa den izan garenari eusteko.
Bide bazterrean hi eta ni kantari liburuan, oraintxe azaldutako maitasunaz gaindi, euskarak iraun ahal izateko buruaren beharra ere baduela agertzen du olerki batek, bihotz hutsarekin ez baikoaz inora, hizkuntzaren iraupenerako estrategiak eta baliabideak ere sortzea beharrezkoa da. Olerki hasiera eta bukaerako errepikatze hirukoitzak, oihartzun antzekoak, “euskara” eta “gehiago” adierak beraien artean lotzen ditu, mezua indartuaz:
euskara
bihotzak aldiz
gehiago
Euskara gaixo dagoela aitortzen du Isturitzeik Tolosan barru liburuko urdaxuri orrialdeko apoak. Olerki bitxi bezain ulergaitzean apo “jakintsuak” oroitarazten digu aspaldidanik bizi dugun eritasuna, besteen “aberastasunagatik” geurea den hizkuntza galtzen uzten ari garela. Uste dut apoak zentzu sinboliko garbia duela, sorgin zein aztiek beren ikasketetan lagun zuten eta beti izan da jakintasunaren adierazle. Antzinate paganoaren mezularia izango da nolabait, kontzientzia pizgarria, ezagutzen dugun baina ikusi nahi ez dugun errealitatea dakarrena.
385 Olerkiaren bigarren zati batean, gaixotasuna aitortu ostean, itxaropenari ateak irekitzen zaizkio: “su garra” berriz piztuko dugu eta “gezurra” uxatuko, geure “gogo-bihotzak” suspertzeraino.
Euskara ez dago soilik gaixo, gaixoa ere bada… biraorik ez izanagatik. Hain zuzen, lehen liburuko “euskera gaixoari” poeman biraorik ez izana salatzen da, hori ere hizkuntza orok beharrezkoa baitu. Interjekzioek tonu dramatiko-umoretsua ekarriko dute (“ooooo! euskera dohatsua / ooooo! euskera garbia”) eta euskara kultura eta akademikotasunaren aitzakian birao gabea egin nahi izan dutenen jarrera hipokrita salatzen du, zehazki erlijio mundutik datorrena. Euskarak ez du “praille-zintzilikarioen gisan” hizkuntza lehorra izan behar, kalekoa, bizia, aberatsa, biraoduna izan behar du, “puta ezpainetan” ere erabilia izateko, denon altxorra izatearren. Euskararen “birao askatasuna” aldarrikatzeko olerki hau, Bartzelonako “new york” kabaretetik idazten du mezua indartzeko, adierazpen askatasuna nabarmena izanen den lekutik.
Eta abertzale guztien batasuna. Nazioa Menbership delakoen taldea da alegia, nazio-sentipena daukaten gizabanakoen batasuna. 60. hamarkadan geure kulturaren erabilera politiko eta diskurtsibo-identitarioa gauzatu zen, asmatu, bere desegitea saihestu nahi bazen. Diskurtsoaren gakoak, hots, euskal identitatearen erroak, euskara eta batasuna izan ziren, esan dudanez. Batasun horretan denok berdinak izan behar dugu, elkarrekin identifikatuaz, etengabe eraldatzen eta berritzen ari den kulturan eragile eta hartzaile izanik, ekoizle eta erabiltzaile. Euskaldunak elkartuaz, nazio-elkartasun berezia eginaz, inguruko beste kulturetatik bereizten genuen geure burua. Oteizak batasunaren aldarri sutsua egin zuen eta geure krisia edo porrotak herri-langintza ez betetzeari egozten zizkion.
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 386 liburuaren eta diskoaren sorreran parte hartu duten guztiak aipatu nahi izan zituen poetak, bere lan-taldea agertu, artelana guztien sormen-ekoizpen gisa ulertuaz, guztiontzat osatua. Barne-hitzaurrean Juan San Martinek esan moduan:
“Aipatutakoez aparte, egileak ez du egile bakarra agertu nahi, eta bere laguntzaileei luzatzen die eskua, tokia eskeiniaz, edergarriak egin dizkionagatik inprimatzailera arte. Behar bada, agertu nahirik, gaurko munduan zer gutti dan persona soila bera inguratzen duen gizartea gabe”.
Azken esaldian testuinguratzen du gizartearen batasun joera, hau da, 60. hamarkadako ezaugarritzat jotzen du.
Liburu bikiak ere elkarren osagarri dira, baturik daude, eta honen agerle idazleak izenburuan sorgin-esapidea zatitzen du, puntu jarraiak izanik haria.
Edo liburu guztiotan ageri duen irakurlearenganako hurbiltze-nahia ere, batasun gogoaren beste agerkizuna izango litzateke. Bigarren pertsona singularra erabiliaz irakurleari zuzenduriko olerki zehatzak, edo makina bat keinu (jolasak, olerki-objektuak, diskoa, azken liburuko sotzaile-lana…).
Ez dut bereziki batasunaz mintzo den olerki espliziturik aurkitu, baina bai hainbat olerkietako aipamen eta erreferentzia ugariak:
Aipamen guztiok mezu berbera dute: batu behar dugu geure herria osatzeko eta orduko “etsaien” aurka borrokatzeko; “etsai” terminoa, bai espainiar erregimenaren aldekoentzat eta baita gizarte kapitalistateknokrataren aldekoentzat erabiliko du, bi mailatan. Borrokan bakea eta bizitza defendatzen ditu, hilez gero ez baitago borrokatzerik:
Eta zentsura. Ez dok Amairuri buruz hitz egindakoan dagoeneko eman ditut zentsuraren definizioa eta ezaugarriak, Juan Mari Torrealdai kritikaria gidari. Esparru ideologiko ofizialetan adierazpen askatasuna mugatzeko botere politikoak erabilitako bitatekoa dela azaltzen du ikerlariak.
Kantaldiek, diskoek, irrati emanaldiek, egunkariek…denek pairatzen zituzten zentsuraren artazi zorrotzak. Noski, esan dudanez baita Artzeren lehen aldiko olerki-liburuek ere. Euskara, orduko abertzaletasunaren funtsezko habe bilakatua, “B motako hizkuntza”-tzat jotzen zuten diktadurako zentsoreek, “hondakin-hizkuntza”-tzat, eta hala izanik euskaraz idatzitako oro zen susmagarria. Herri euskara onartuagoa zen, tradizionalki Elizak bere dotrina zabaltzeko erabilia izan baitzen. Aitzitik, euskara estandar izan nahi zuenari, batuari, susmo txarra hartzen zioten, hau abertzaletasun berriaren egitasmoari lotuta ikusten zutelako.
Hortaz, euskarazko lanen zentsoreek ikuspegi politikoa izaten zuten abiabide. Ez zen idatzitakoa bakarrik zentsuratzen, edota ebaluatzen, maiz idazlea bera ere izaten zen isilarazia. JosAntonen lehen liburua, azkenik kaleratua izan bazen ere (“isiltasun administratibo” formulapean), Jose Artetxe zentsoreak gure olerkariari buruzko iritzi oso pertsonala agertu zuen, harekiko mespretxu argia zein errukia erakutsiaz. Hurrengo bikiak zentsurak ez zituen pasatzen utzi eta hauek 1973ko Gabonetatik 1975eko urtarrilaren 14 arte bahituak izan ziren, “matxinada armatuaren zirikatzea” aldarrikatzen omen zutelako. Poetak hainbat ale ezkutatzea eta hedatzea lortu zuen, eta Madrilera eraman zuten epaiketara. Antonio Albisu zentsoreak azpimarratu
389 zuen nola bikiotan idazleak ez zituen “Euskal Herria” edota “Euzkadi” hitzgakoak aipatu, honek ekar zekiozkiokeen arazoak ezagutzen zituelako.
Beraz, argi dago zentsurak ez zuela poetaren lana zuzenki baldintzatu, baina bai hura “moldatzera” behartu, kontuan hartzeko eragilea izanik baldin eta idatzitakoa herriari helarazi nahi bazitzaion. Batzuetan hainbat termino isildu behar ziren eta besteetan hauek mozorrotu, sinboloak bide, daten anabasa bide, edota hainbat trikimailu erabilita.
Azken liburua 1979an argitara eman zenez, ez zuen zentsuraren eragin zuzena jasan. Franko hila zen eta 1977ko ekaineko hauteskundeak ospatuak, demokraziarako iraganbidea hasia, ondorioz. Hala ere, urteok nahasiak izan zirela esana dut, askatasun usainean aldarri politikoak hasiak zirenez, oro politikak kutsatzen zuenez. Laugarren poesia-liburua kaleratutakoan JosAnton Artzek ere arrazoi politikoak baliatu zituen: faxista eta politikoek herria umetzat omen zeukaten eta berak ez, berak honekiko begirunea izanda irakurleak osatzeko liburua eskaintzen zuen. Herriak bazuelako bere olerkiak azaleratzeko nahikoa heldutasun.
Nik uste batez ere bikietan nabarmentzen dela zentsuraren eragina, alegia, neurri batean hark eraginiko “moldatze-beharra”. Jakina da lehen liburuaren eta bikion arteko ezberdintasunetako bat, lau urte igaro ostean bere ideologia bermatu eta hizkuntza poetikoa landu izana dela. Bitarte horretan Ez dok Amairun gero eta konpromiso handiagoaz lanean jardun zuen poetak eta gero eta gertuago sentitu zituen zentsuraren atzaparrak. Logikoki, kantaldietan zentsura saihesteko estrategiak ikasi zituen eta hauek bere poemetan islatzen dira, zeren poema asko argitaratu aurretik emanaldietan agertuak izan ziren.
Laburbilduaz, konpromiso ideologiko gero eta estuagoak bere hizkera lantzera eramango zuen, bai pentsaera gero eta definituagoa zuelako baita “etsai” edo “zapaltzaileen” mehatxuari itzuri egiteko ere. Batik bat bi termino horiek erabiliko ditu espainiar diktaduraren aldekoei erreferentzia egiteko.
Laino guzien azpitik… liburuan zentsuraren eragina azaltzen duten olerki zehatzenak aurkitu ditut , hona:
Benetan zehatza da olerkiaren aipamena, izenburuak argi adierazten duenez, baita ondoan lagun duen argazkiak ere, Larraitzeko gauaren gertaeraz ari baita. Agertua dudanez, Ez dok Amairuk Larraitzeko mendian eman zuen kantaldia egunkari batzuetan “akelarre” antzera deskribatua izan zen (“El pensamiento navarro”-n), interes politikoak medio gezur eta astakeria franko idatzi zituzten. “itsumutugor” bihurtuko direnak diktaduraren aldeko zentsoreak dira, begiak “tximistargituko” eta belarriak “burrunbaz
391 gainezkatuko” zaizkienak, “sua eskatuko” dutenak, sexu-askatasuna aitzakiatzat kantaldiari buruzko faltsukeriak hedatu zituztenak.
Liburuko azken aurreko olerkiak ere zentsoreen jarrerari aipu zehatzak egiten dizkio. Gainera, olerki hau atzekoz aurrera idazten du poetak, agian irakurketa zailagoa egiteko?
“mintzatzen garen bezala
mihiak orratzez zulatu dituzte
garen herrikoak
garen garenekoak izan nahi dugulako
bizi nahi dugulako
bizi garelako ezin gintezkealako beren bazka izan
Hilobi Nagusietako
kolore guztietako zomorroek
bat egiten dute
Hizkuntzari dagokionean “mihiak orratzez zulatu dizkigute” da, zalantzarik gabe, irudi garbiena. Gainerakoan, debeku orokorragoaz ari da, hau da, diktadurapean herri gisa bizitzen galerazten zigun debekuaz, geure lurrari mugarriak jartzen zizkionaz, hilobian lurperatuta nahi gintuenaz. Finean, zentsura herri gisa bizitzen debekatu nahi zigun beste tresna bat izan zen.
Bere lehen olerki-liburuarekin JosAnton Artzek orduko euskal literaturara ekarri iraultzailea egin zuen, “sentidu plastikuzkoa eta fonetikadoinuzkoa” zeukan produktua sortu baitzuen Juan San Martinen hitzetan, hau da, ekoizpen esperimentala. Jakina da, mugimendu kontrakulturalak gizarte teknokrataren aurkako askatasun aldarrikapenaren barnean esperimentazioa bultzatzen zuela, errealitatearen beste ikuspegiak bilatzea; bestalde, gurean ere, 1964 urteko irekialdiaren ostean, hainbat artista esperimentazioaren bideak jorratzen hasia zen (Oteiza, Zumeta, Sistiaga, Balerdi, Julio Campal Donostiako Barandiaran Erakustokiko lanarekin…). Honekin guztiarekin poetak bizi izan zuen garaiak zein testuinguruak esperimentazioa ezaugarrietako bat izan zuela adierazi nahi dut eta ziur aski gure poetak joerok, ekintza asko, ezagutu izan zituela. Zeren Victoria Pineda ikerlariak esaten duen moduan: “askatasunik gabe ez dago sormen edo benetakotasunik eta, beraz, ezta abangoardiarik ere”; eta 60. hamarkada berezian askatasuna airean suma zitekeen, noski, gehiago gure mugetatik kanpo, baina ez dezagun ahaz Artzeren gazte bidaia Europan zehar. Nahiz eta Artzek eraginok jaso, bere lana ibilbide propio eta bereziaren emaitza izan zela uste dut.
Ikasketa kulturalek kultura bere gizarte testuinguruan txertaturik ulertzen dute, eta gure olerkariaren kasuan hala izan da, nahiz eta betidanik izan dituen artista garaikideengandik bereizi dituen ezaugarri biziki pertsonalak. Orduko bere bilaketa poetikoan, gure kulturan tradizionalki jarraitu izan diren hamaika pauso zalantzan jarri zituen: “zergatik paper batean idatzi, zergatik paper zurian edo berdean edo horian, zergatik makinaz, zergatik orden batean, zergatik liburu itxuran… urrats guztiak zalantzan jarri”. Euskarriak, baliabideak, moduak… ipini zituen kolokan, baina espresabide bakarraren zerbitzutan: poesia.
Poesia eta adiera, bere poesiak beti mezua izan duelako, bihotzetik bihotzerako bidea urratu nahian, baita kontzientziak astindu nahian ere, esperimentazio gordinetik urrun. Sentipen eta ideia horiek igortzeko modu berriak probatu nahi izan ditu.
Modu horiek 60. hamarkada bereziko aurrerakuntza teknikoak baliatu zituzten. Orduko inprenta aurrerapenak (maketazio, hizki mota edota tamaina, kolore… kontuetan), musika elektronikoa nahiz bozgorailu edo akustika hobetzeak, irudien proiekzioa nahiz argiaren erabilera anitzagoak… hauek guztiak bere mezuaren mesederako profitatu zituen, teknikaren baliatze erabat positiboa gauzatuaz. Gogoratu nola poesia konkretuaren sortzaileek mass mediak hizkuntza gizarteari hurbiltzeko erabili nahi zituzten, poesia eta irakurlea gerturatzeko, hitzak forma autonomo gisa aldarrikatuz eta bisualitatea izanik adierazpide nagusia. Masa komunikabideen erabilera hau, hots, giza sentipen eta ideien igorpenerako, literaturaren hedapenerako, gizarte kapitalistak jatorrian eginikoarekin kontrajarrita zegoen, honek bere botere edo egituraketa mantentzeko zerabilen-eta.
Eta sarreratxo honekin amaitzeko, zein sailkapen baliatuko dudan?
Tesiko bigarren puntuan poesia konkretuaren zein poesia esperimentalaren sailkapenak agertu ditut (2.1.3.). Hauen inguruan hausnartu ostean, zentzumenetan oinarria izanen duen sailkapena egitea erabaki dut. Poesiak, adierazpide edertasuna bilatzen duen hizkuntza izanik, komunikatzea du helburu, eta artistak bere mezua emateko ikertzen dituen era ezberdinetan zentzumenak hartzen ditu oinarri (Artze berak “ikusteko poesia” eta “poesia fonetikoa” bereizten zituen poesia konkretuaren hedapen zabalaz mintzo zela). Gauzak horrela, ikus-poesia, entzun-poesia eta ukimen-poesia bereiziko ditut. Gainerako bi zentzumenak, hots, dastamena eta usaimena, liburu euskarrian adieraztea ia ezinezkoa dela uste dut, nahiko gaitza. Finean, nik hautaturiko sailkapenak Juan San Martinek garai hartan egindako sailkapen arras sinplearekin du antz handiena, nire ustetan honek bere barne hartzen baitu esperimentazioaren eremu zabalena. Bestalde, poesia konkretua bezalako izendapena sarritan orokorregia gerta daiteke olerkiak sailkatzeko orduan, poemaren berezko ezaugarriak lauso daitezke. Honengatik guztiagatik ere hautatu dut zentzumenetan funtsa duen sailkapen modua, garbiagoa deritzotelako.
Oroitu, poesia konkretua “poesia esateko eta idazteko beste era bat” bezala definitu zuela Artze berak 1975 aldean, eremu zabalegia hartzen duen definizioa. Noigrandes talde aitzindariaren manifestuak jasotakoa nahiago dut nik, alegia: “espazioak ahalmena izango du: denboraren linealtasuna soilik garatu ordez, espazio eta denboran kokatutako egitura izango da”. Ondorioz, poesia konkretuaren berezitasuna espazioari balioa ematea izango da, hau modu adierazgarrian erabiltzea. Hain zuzen, hori da
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 396 gure olerkariak egiten duena: olerkia bera, nahiz bere lerroak, ezker-eskuin, gora-behera, ipintzea erabakitzen duenean espazioarekin mintzo zaigu, ez da zoriaren erabakia, baizik eta poetak kontzienteki adieraren mesedetan hartutakoa. Espazioaren erabilera, ikus-poesia deitu dudanaren barruan kokatuko dut, hutsuneekin edo kokapenarekin jolastean, bisualitatearekin jolasten baita azkenean, hau da, espazioaren banaketa edo ordenua ikusmenak jasotzen du. Espazioaz gaindi, letren tamaina eta formarena, koloreen erabilera eta argazki eta irudiena sartuko ditut ikus-poesiaren barnean.
Entzun-poesian, bestetik, olerkiak irakurtzean edota errezitatzean egileak eman nahi dien indar iradokitzaile berezia hartuko dut kontuan. Artzeren esanetan, olerki oro irakurria edo kantatua izatean biziarazten da, eta honek izan beharko luke poema jasotzeko modu berezko eta naturalena. Ikuskizunetan hau lantzen du bereziki, baina liburu euskarrian zailagoa suertatzen da. Poetaren ahotsa soilik diskoan grabatuta jaso daiteke eta, bestela, irakurlea bera izango da olerkiak berak gidatuta ahotsa ipiniko duena. Jolas fonetikoak dauzkaten poemetan, berezko joera ahots goran irakurtzea izaten da, modu horretan poetak igorri nahi digun mezua hobeto jasoko dugulakoan.
Fonetismoaren ikerketan, oihartzuna aurkikuntza zoragarria izan zela aitortu zuen garaiko elkarrizketa batean Artzek:
“Nik banekien oihartzuna bazegoela, baina aurkikuntzaz mintzo naizenean baliagarria den zerbaiti buruz ari naiz… Hori kristorena izan da, esaten ari naizunez. Zazpi urte daramat bere testuinguruan errepikatzen diren gauzak idatziaz, hitzak desegin behar direla ohartu naizelako, zerez eginda dauden jakiteko. Honen atzetik nenbilen, baina sekula ez nuen imajinatu fonetikoki zer izan zitekeen”.172
Azkenik, ukimen-poesia aipatu dut. Honen barnean, olerki-objektu deitu ditudanak zein paper eta material desberdinen erabilera sartuko ditut, zaku-oihalez egindako liburu azalak kasu. Poesia objektu bilakatzeari dagokionean, Artzek esperimentatzeko aukera handiagoa ikuskizunetan izaten zuen, fonetismoarekin gertatu bezala. Adibide gisa, garai hartan batez ere John Cagek landutako instalazio edo poema-objektuak ikuskizunetan sortzea errazagoa eta logikoagoa zen. Ikimilikiliklik bidekidekarian proiektatzen zituzten argizko hizkiak, adibidez, objektutzat har daitezke, baita nire ustetan txalaparta bera ere, zeren mezua doinuak igorria izan arren, instrumentuak berak ere bazuen esanahi poetikoa. Dena den, ukimen-poesia honek liburu euskarrian badu agerpen sinbolikoren bat.
Hauek guztiak, hau da, ikus-poesia, entzun-poesia eta ukimen-poesia, behin eta berriro elkarrekin gurutzatzen dira, nahasten, bateratzen, esperimentazioa deritzogun sare zabalean. Adibidez, espazioarekin jolas dezake poetak eta aldi berean hoskidetasunarekin, edota paper motarekin eta simultaneoki kolorearekin.
Hau dugu, zalantzarik gabe, lehen aldiko olerki-liburuen artean esperimentatzeko baliabide gehien erabili zuena, zentzu horretan aberatsena eta apurtzaileena. Aipatu dudanez, lehen liburu honekin “produktoreek diru asko galdu zuten”, poetaren hitzetan, eta hurrengoak formalki “xumeagoak” izatera lerratu zituen gertaera horrek; itxuraz, ekoizleek ez zuten uste adina etekin atera, nahi adina liburu saldu. Hortaz, lehen liburuan olerkariak apostu handia egin zuen, lan-talde zabala zuen atzean. Batetik, liburuak berak laguntzaile mordoa zeukan: Luis Mari Zulaika, Jabier Market eta Jabier Unzurruzaga ekoizle; Iñaki Nuñezek soinua; Mikel Garaik arkitektura; Jose Luis Zumetak bi marrazki (orduña eta gernika orrialdetakoak); Mikel Forkadak bi moldaketa (errenderia eta oihartzun orrialdetakoak); Frank Otsoa, Fernando Larrukert eta Jose Luis Zabalak grabaketak; eta, aipatutako azkenak aldi berean argazkiak. Bestetik, liburuak zekarren diskoak ere bazuen bere musikari-talde propioa: Luis Bandresek alboka eta txistua, Bixen Beltran eta Iñaki Nuñezek txistua (azken hau ere konputagailu lanetan aritu zelarik), Alejandro Tapiak soinutxikia eta Artze anaiek txalaparta. Argitaratzaileak ere desberdinak ziren, liburuarena JosAnton Artze bera, Zarauzko Itxaropena moldiztegian moldatuta, eta diskoarena Columbia, Italiako Pietro Grossi estudioetan ekoitzia.
Sortze-prozesu guztia poetak berak bideratua izan zen, artelan osatua eskaini nahi baitzion irakurleari, ardura osoa hartuaz bere baitan. Obra apartekoa eta mugatua zen, bai egituratzeari zegokionez bai argitaratzealeei zegokionez ere. Garaian gero eta ohikoagoa zen produkzio joera masifikatuaren bestaldean, gure autoreak berezitasuna bilatzen zuen, artelanen ezaugarri nabarmenetakoa.
Birritan esan dut, gure olerkariak tradizioan sustraiak sakon izanik esperimentatu izan duela, alegia, Oteizaren Eskola-k jarraituriko ildoan “atzera begira aurrera eginez”. Juan San Martin hitzaurre-egileak nahiz Juan Mari Lekuona jakitunak aitortu diote liburuari euskal kulturan errotuta egotea, baita bide berriak urratzeko asmoa ere. Lekuonarentzat batik bat “ikusmenaren legezko estetika bideak” lantzen ditu, bere ustetan poesia konkretuaren bidetik, eta San Martinek “konkrezioa, plastizidade, fonetika, ritmoa” aipatzen ditu, “adierazpen osoagoa lortzearren” baliatutako tresna gisa. Nire ustez, lehen begi kolpean liburuaren ekarri deigarriena estetikoa da, bisuala, koloreak, formak, collageak, espazioaren erabilera… Fonetismoaren lanketa, logikoki, mugatuagoa suertatzen da. Logikoki diot, zeren liburua funtsean paperezko euskarria izanik, askoz zailagoa da entzutezko alderdia lantzea. Hala izanik, disko edo CD-ak zailtasun hori gailentzen lagundu nahiko luke, irakurleari zeregin hori errazten. San Martinek eginiko hausnarketa deigarria da, zeren “adierazpen osoagoa” egitea, irakurzaletasuna sustatzearekin lotzen du; hau da, beretzat euskal irakurleari “liburu atseginak” eskaini behar zaizkio zaletasuna bultzatzeko, kulturalki hain urria dugun ohitura indartzeko, eta orduan eta baliabide gehiago erabili horretarako hobeto, plastizidadea eta soinuzko arterioak erabiltzen badira askoz aberasgarriago.
Argi dago espazioaren erabilera adierazkorra burutzen duela poetak. Olerkiaren esanahi-unitateak interesatu bezala banatzen ditu, batzuetan hitzak bakarka isolatzen ditu lerroetan, besteetan paragrafoak edota interesik badu olerkia multzo oso bezala ematen du. Esanahi-unitate hauek orrialdean ezker-eskubi edo gora-behera higitzen ditu, eta batzuetan lerro hasiera guztien marjina eskuin aldean dago edo ezker aldean bestetan. Testuaren mugikortasuna beti ere esanahiari lotuta dago, hots, olerkiaren
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 400 alderdiren bat indartu nahi badu besteengandik bereiziko du espazialki. Normalki, begiz jotzen lehenak ezker aldean eta goi aldean dauden atalak izango dira.
Tamainari dagokionean, batetik letra larria eta xehearen erabilera dago eta, bestalde, hauei ematen dien tamainarena, handiagoa edo txikiagoa, nahiz eta bi baliabideek helburu bera izan, esanahia azpimarratu edota mezua indartzea.
Gehienetan letra larria olerkian hitz bat edota hitz multzo bat nabarmenarazteko erabiltzen du, hots, hizki xehez idatzita dagoenaren ondoan begiz joa izateko. Erabilera honen adibideak asko dira:
Aipaturiko hauen guztien artean, erabilera aproposenetakoa urdiain orrialdeko kaligraman egiten du, honetan GIZONA lan hitzaz osatutako lantegi itxurako anabasan galduta ageri baita, eta nahiz eta hizki larriz idatzita egon bere ingurunean txiki- txiki ageri da. Poetak oroitzen du olerki hau abesbatza batek kantatu zuenean, nola koruak lan hitza behin eta berriz errepikatzen zuen bitartean bakarlari batek ahots lotsatiz GIZONA hitza tartekatzen zuen, olerkian bilatutako efektua nabarmenduaz.
Aparte bereizitako hitz edo hitz-multzo hauez gaindi, badira bi olerki osorik letra larriz idatziak:gernika eta larrainotza orrialdeetakoak. Lehena eskuz idatzia da, marrazkia tartekatuaz; bigarrenak, gure uso xuria-ri eginiko galdera jasotzen du. Biotan olerki osoa maila berean dago, ez du atalik nabarmentzen.
Eta bukatzeko, aurkibidean zein disko txikian ere larri/xehe baliabidea erabiltzen du. Aurkibidean, olerkien izenburuak hizki larriz idazten ditu, aitzitik, orrialdeenak xehez. Diskoan, alderantziz, orrialdeak dira larriz datozenak eta izenburuak xehez. Hau guztia jolas modura interpretatzen dut, kontzeptu batzuk besteen ondoan bereizteko baliabide modura.
Bestetik, hizkien tamainaz ari garela, ez dira hitzak edo elementuak azpimarratzen, baizik eta testuak, paragrafoak edo olerki osoak, alegia, ez dira elementu soilak beren testuinguruan nabarmenduak, baizik eta esanahi unitate zabalagoak.
Tamaina txikia batik bat olerki ez direnekin erabiltzen du, hau da: liburu hasiera eta bukaerako eskaintza eta eskertzan, amaierako copy rightean, aurkibidean, poemen orrialdea markatzen duten izenetan, burdigaia, tolosa, fox, pabe, lizarrara eta hiruri orrialdeetako paratestuetan, erdialdean poetaren datu biografikoak ematean (orlegiz), baita liburu eta diskoaren egile-taldea ematean ere. Iruñea orrialdeko “zigiluan” ere, letra tamaina oso txikia darabil, kolore gorrian, ondoko testuarekin:” ardoa erretenean / erretenean ardoa – ardoa zorrotenean / zorrotenean ardoa”. Olerkiak ez direnez, bigarren mailako informaziotzat jo daitezke.
Bada olerki bakar bat, zeinetan tamaina txikia erabiltzen duen oso era adierazgarrian: markina orrialdeko “itxuraldatze (66, abenduak 14.)”. Honetan Joxek pairatutako itxuraldatzea adierazteko, abere ezberdinen tamaina letra tamainarekin konbinatzen du: hasieran behia da, hizkitamaina handiz; ostean txerria, tamaina txikixeagoz; gero, ardia, oiloa eta, azkenik, zingurria. Azken fase honetan hizki-tamaina nimiñoa da, Joxeren eraldatzean txikitasuna adierazteko, eta nola zingurri izandakoan arratoi batek irensten duen.
Eta tamaina handia, zandoina, barakaldo, burdigaia eta zugarramurdi orrialdeetako poemekin erabiliko du. Lehen biek behartsu eta aberatsen arteko desberdintasuna agertu nahi dute, eta aipatutako azken biak, berriz,
403 gure arbasoak eta erroak errespetatzeko beharraz mintzo dira. Ez dut uste tamainaren baliabidearekin idazleak gaioi besteei baino garrantzi handiagoa eman nahi dienik, besterik gabe olerkiaren mezua indartu nahi du.
Tamaina handiena, noski, liburuaren izenburuak eta egilearen goitizenak darama.
a.2.2.) Letrekin sortutako irudiak
Ondarru orrialdean Oria ibaiari eskainitako poeman, ibaiaren hainbat ezaugarri zerrendatu ostean (positibo eta negatiboak), amaieran ezkorren laburbiltzea egiten du: “ORIAODOLABELDURRAGOGORKERIAMAKURKERIA”. Hizki hauek guztiok uraren korronteak eramanak bezala, pilatzen dira, marearen gora-beheran, egur zatiak ala zaborra lez.
Oñati orrialdean ere metaketa gertatzen da, baina ezberdin, errosario aleen sekuentzia lehenik (“madarikatua” hitzarekin) eta silabaka errepikatzea azkenik: “MADARIKATUA MADARIKATU BEHARRRRRA”. Azken errepikatzeak aurreko seriearen oihartzun efektua biribiltzen du, mezuari indarra ematen. Diskoan JosAnton Artze berak irakurtzen du aipaturiko olerkia, izugarrizko eraginkortasunez.
Barkoixe orrialdeko “ZETA-ren maitasun kantua (hots ikasketak)” poeman ere, amaiera aldean, hizkiak erorraraztearen efektua baliatzen du, gainera ez edozein hitzekin, baizik eta “zirriztan” terminoarekin. Iradokitakoak indar bikoitza hartzen du horrela, adierazlea eta adierazia erabat lotuta egonik.
Ondoko bietan espiral eta kiribilketek amaigabearen sentipena igorri nahi lukete, baina batean bukaera garbiarekin eta bestean bukaerarik gabe; errenderia eta oihartzun orrialdeetako ikus-olerkiez ari naiz.
Lehenengoan, gizarteko hamaika alorretan ni poetikoari emandako agindu espirala ageri da, hatz erakuslea gidari delarik grafikoki tamaina eta mota ezberdinetakoak diren hizkiek birbilaren gunera garamatzate, hertsirik dagoen ukabileraino; ukabilaren atzeko leihatila zabaldu eta:”PUUUMM…”. Leherketa “NI”ak jasandako presioaren emaitza da, nortasun-zapalketaren ondorioa.
Bigarrenean, orrialdearen izenarekin bat eginez (oihartzun), ni poetikoak lagun mordoa agurtzen du eta “agur” hitza hainbat izenekin nahasten da, orrialdearen espaziotik at doan kiribilkatze bihurrian. Esan bezala, “agur” hitzaren errepikak nahiz izenen lerrokada luzeek oihartzun efektua sortzen dute, eta izenen artean tartekatzen dituen puntu jarraiek edota antzeko ikurrek segidaren sentipena areagotzen. Espazioarekin, hizkien tamaina eta formarekin eta grabitatearekin jolasten du poetak emaitza gustagarria, ulerterraza, erabat bisuala, lortuaz.
Eta kiribilkatze edo biribiltze jolasekin amaitzeko, “gure uso xuria” olerkia aipatu behar (larrainotza). Honetan olerkia ez da kiribil jarraian ematen, alegia, adiera-unitate txikiagoetan, esaldietan, gertatzen dira biribiltzeak, eta unitateok beraien artean gurutzatu edo mozten dira. Poema zatitua egonda, hiru galdera garbi bereizten dira bertan (nork? / zerk? / izan zeran?), ezkerraldetik hasi eta eskuinalderantz-gorantz garamatzan hizkidantzan; horrela, azken galderak ez du galdera ikurrik eta poema irekita geratzen da, erantzunak airean. “Hatzaparren ukabilkatzea” aipatzen du olerkiak eta, hain zuzen, bere itxurak usoaren haserrea eta ezintasuna igortzen digu gorantz zein beherantz biltzen diren arku erdiekin, ukabilkatzearen uzkurtzearekin. Gure herriak orduan bizi zuen zapalketaren aurrean usoa haserre, gorri, dago, ezintasunaren ezintasunez, bakezalea izanik ezer egin ezinik.
Eta letren tamainaz ari nintzela dagoeneko aipatu arren, formalki hain berezia den urdiain orrialdeko kaligrama hemen ere ezin aipatu gabe utzi. Hiru irudi marrazten ditu bertan olerkariak, nahiko abstraktuak, lantegi bat eta bertako makinak iradokitzen dituztenak. Irudiok identifikatzeko orduan, hauetan gailendutako hitz edo kontzeptuek laguntzen digute, esate baterako, lantegiaren irudian “lana” hitza da behin eta berriz errepikatua edota makinaren irudian, hain zuzen, “makina” hitza; bi irudion tartean dagoen hirugarrenean, “lana”, “makina” eta “gizona” hitzak neurri berean ageri dira, hots, lantegi eta makinaren bitarteko iragan irudia-edo izango litzateke, bien artean “gizona” lotura sartzen duena.
“EZaren korrika saioa”-n (zokoa) ez ditu letrekin formak marrazten, baina ezta ohiko moduan ematen ere. Poema atzekoz aurrera ematen du, ispilu eran, eta irudi konkretu bat ez marraztu arren bere itxurarekin esperimentatzen du. Gauzak horrela, atal honetan aipatzen dut, nahiz eta zehazki ez dagokion honi.
a.3.) Kolorearen, irudi / argazkien eta hondoen erabilera adierazkorra
Maiz bi kontzeptuok nahasten dira, alegia, irudi/argazki asko koloreztatuta daude, nahiz eta ez denak. Bi baliabideok olerkiaren mezua indartzeko erabiliko ditu, poemaren osagarriak izanen dira.
Hauek guztiak nolabait sailkatzearren, alde batetik koloreztatutako irudi-argazki eta hondoak azalduko ditut eta, beste aldetik, zuri-beltzean daudenak.
a.3.1.) Koloreztatutako irudi / argazki eta hondoak
Irudi / argazkiak
Gehienbat argazkiak edo hauen negatiboak baliatzen ditu, grafikoki baliabide zuzenenak izanagatik, ez da deus interpretatu behar, esanahia argia da. Hona nabarmenenak:
- Liburuaren azal eta kontrazaleko irudien collage-a:
Basurde beraren argazkia bikoiztuta dakar eta gorriztatuta, odolaren sinbolo. Begiak dira argazkian eraldatutako gauza bakarra: ezkerraldekoak begi zorrotzak dauzka, bere etxea osten dion gizakiari mesfidati begiratuko balio bezala; eskuinaldekoak espiral biribilak dauzka begietan, zeren bere gainean inprimatutako testuak esan bezala: “begiaren odola so heriotzari”. Bi argazkietan gurutze bat dago marraztuta, basurdeak destatzen dituen eskopetaren ikusmirarena. Argazkiek olerkiaren hondoa osatzen dute eta mezua biribiltzen, azpimarratzen.
Sahatsak euskalduntasuna adierazten du olerkiaren arabera eta moztua, amildua, izan da gure herrian; ikurrinaren hiru koloreak aipatzen dira poeman: paretaren zuria, ebakitakoan sahatsaren odolaren gorria eta amildutakoan, jausten den zelaiaren orlegia. Gero, sahatsaren omenez poetak ipinitako hilarrian, soilik orlegia eta gorria ageri dira (orlegiz
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 410 paganoak diruditen marrazkiak dauzka, iraganaren seinale). Jose Luis Zumetaren marrazkia da. Honetan ere poemaren mezuaren eta irudiaren arteko lotura erabatekoa da (abertzaletasunaz mintzo nintzela papereratu dut).
- egilaz orrialdeko biribil apurtua:
Honakoan poetaren aukera olerkia biribil gorri batez inguratzea da eta irudi hau mezuaren adierari lotzen badiogu indar espresiboa izugarria da. Nire ustez birbilak osatu gabeko bizitza sinbolizatzen du, ama zein izebak “lanaren amoreagatik” bere osotasunean bizitzen jakin ez dutena. Baliabide soil horrekin mezuaren indarra amaigabeki areagotzen da.
Ohiko hondo zuriaz gaindi, beste hiru kolore darabiltza: orlegia, gorria eta beltza. Bestalde, olerki ez direnetan, hots, diskoan eta aurkibidean, hondoak laranja eta orlegia dira. Kolore guztiok adiera klasikoa izango dute, hau da, orlegiak lasaitasuna-edo igorriko luke, erdibideko gaman, gorriak indarra edo larritasuna eta beltzak, kaxa itxura hartzen duen poeman, kobazuloaren ilunpea (azken hau hurrengo azpiatalean aipatuko dut).
Ezker zutabeko hizkiak zuriz daude eta eskuinaldekoak beltzez; bi zutabeek komunean zazpigarren lerroa daukate eta honek hondotzat marra zuria. Kontsonante frikariekin jolasean (s, z eta x) txalaparta joaldia interpreta daiteke, ttakun eta herrena adierazten duten zutabeen artean, eta bigarren maila batean emaumezkoaren (NO) eta gizonezkoaren (TO) arteko harremana. Hondo orlegiak lasaitasuna, oreka, ematen dio konposizioari.
Liburuko lehen olerkia da, eta hau hizki-tamaina handiari eta hondo gorriari lotzen badiogu, mezu indartsua da igorri nahi duena: gure arbasoen legea bete dadila! Nik uste liburuaren tonua edo ildoa markatzen duela lehen mezu honek, euskal paganismoaren ildoa, eta hala izanik kolore gorriak badu zentzua deiki modura, begietan eman nahi luke lehenik eta gero kontzientzian.
413 a.3.2.) Zuri-beltzean dauden irudi / argazki eta hondoak
Irudi / argazkiak
Kasu honetan argazkiak paratestu eta olerkietatik kanpo geratzen den informazioa emango luke, hau da, ez da aipatutakoen osagarria. Gainera, izkribu moldearen argazkia ulertzeko, bertsolariaren bizitzaren berri izan behar da. Baserritarra eta artzaina izaki, ez zuen eskolara joateko beta eta aukerarik izan, hots, ez zekien ohiko moduan irakurri eta idazten, baina bazituen hainbat bertso gogoratzeko baliabide propioak: ikuiluko buztinezko hormetan makilaz argazkian ageri diren arrastoak egiten zituen. Arrasto hauek luzera eta lodieraz, itxuraz, hain antzekoak izanda, inork ez du ulertzen nola bereizten zuen informazioa bertan, nolatan oroitu ahal zituen hamaika bertso. Hortan datza “Udarregi”-ren izkribuen misterioa eta xarma.
Olerkiaren mezuarekin bat eginik, eskuak identitatea edo jatorria adieraziko luke, iragandako bizitza, eta guztia loturik dagoenez etorkizuna ere bai. “Bihotzari taupadak geratu zaizkio”-nez, erro sentimentalak (bihotza) eta identitarioak antzinatean bilatzen ditu ni poetikoak, antzinate paganoan, Aitorren seme izanik.
Honetaz aparte, liburutik at dagoen egituran, kaxa beltzan, dago eskuz idatzitako beste olerkia, ori orrialdeko “nortzuk dira libro” poema, paperezko kaxaren lau hormetan eta zoruan zehar idatzia. Hasteko, orrialde izendatzeak poema hau zerbait mingarria bezala aurkezten du eta marrazkia bera, testua barnean duela, nahasia eta abstraktua suertatzen da. Ez da erraza irakurtzeko, testua mailakatuta dagoelako, hizki mota eta
415 tamaina desberdinekin. Jose Luis Zumetarena da marrazkia, eta ziur aski baita idazkera ere. Badirudi marrazkiak poemak aipatzen duen “barruko mintz hori” adieraziko lukeela, “zuldarrez eta lipuz” beteta dagoena, “urrunen dagoen izarrera ttustatua” dena. Bi atal bereizten dira, batetik marrazkia eta testua nahasian ageri duena, anabasa, olerkiaren mezu negatiboa daramana, eta bestea, behealdean dagoen testu hutsa, positiboa, “zuldar eta lipua izar argi” bilakatzen denekoa.
AITOR dakar eta naturako elementuak, hots, berriz antzinate paganoa eta azken galdera: “izan eza… / izan ote…?”. Honekin naturaren gurtzean sortutako jainkoak errealitate bezala planteatzen ditu. Laburbilduz, hondo beltza arbasoen haitzuloa da, erabat kontzienteki hautaturiko kolorea.
Ezer baino lehen, honakoa argitu nahi dut: ez dira gauza bera bokal edota kontsonante esperimentazioa eta erritmoa. Artzeren olerki gehienek dute barne-erritmoa, baina bestalde, hotsekin jolastea maite du, antzeko hoskidetasuna duten bokal edo kontsonante sailak osatuaz eta, aldi berean, erritmo berezia lortuaz. Jolasaren hautematea irakurlearen esku geratzen da, hiru olerkien kasuan poetaren errezitatzeak lagunduta. Bost olerki joko nituzke fonetikotzat, osorik ala zatiren batean; gainera, batzuen izenburuan poetak esperimentatzearen berri ematen du, “hots ikasketak” edo “hitzikasketak” kontzeptuen bidez. Olerki fonetiko hauetako batzuk ikusolerkitzat ere jo daitezke, alegia, aurreko sailean aipatu ditut, baina esan dudanez esperimentazioan joera desberdinak gurutzatzea ohikoa da. Bost hauetatik hiru errezitatzen ditu Artzek disko osagarrian; horiek komentatzen hasiko naiz.
Lehenengo olerkia errezitatzeko orduan (bosgarrena CDan) bi zati bereizten ditu poetak: lehenengo zazpi lerroak eta gainerakoa. Hasieran, ezker zutabeko lehen zazpi lerroak irakurtzen ditu eta jarraian eskuin zutabeko lehen zazpiak, bi zutabeek komunean daukaten zazpigarren lerroraino: “zugan suharturik”. Lerro honek, esan dudanez, hondo zuria du, besteek ez bezala, nabarmenduta dago; hortaz, ondoriozta daiteke poemaren gakoa bertan dagoela, bi zutabeek bertan bat egiten dutelako. Nire ustez maitasun olerkia da hau, “zura erretzeaz” da mintzo, “zugan suhartzeaz”, eta aipatu lerroan bateratzen dira bi maitaleak, “NO ta TO”, gizasemea eta emakumea. Olerkia irakurtzen ari dela, hasiera aldean, ur hotsa entzuten da hondoan, zazpigarren lerroko esaldira heldutakoan erretze hots bilakatua. Erretze horretatik aurrera bi zutabeak gurutzatu
417 egiten dira, alegia, poetak bata bestearen segidan irakurriko ditu, ez ezker eta eskuin zutabe gisa, baizik eta lotuta. Txalapartaren metaforari lotzen bagatzaizkio, hasieran bi mintzo direnak gerora erritmo berean elkartuko dira, mintzo bakarra osatuaz, doinu bakarra jotzeko, NO ta TO, TTAKUN eta HERRENA, eme eta arraren maitasun batzea.
419 Hirugarrenean, orduko gizartean poetak bizi zituen hainbat jarrera hipokrita eta bidegabekeria salatzen ditu, eta madarikatzen. Bere madarikazioari errosario kate-begien itxura ematen die, goitik behera eta ezker-eskuin irristatzen diren kate-begiak, ahots gorako (hizki larriz) biraoan amaitzeko. Disko txikian olerki hau ez da osorik errezitatzen, bosgarren estrofatik aurrera baizik (hau da, “madarikatua / biotzaren tokian / makinak ipintzen saiatzen haizena” lerrotik aurrera). “Nere ama hil zait” eta “ZZZetaren maitasun kantua” olerkien artean interpretatzen du Artzek atal hau. Bestetik, diskoko kantuen ordena azaldu nahi duen testuan, lehen eta bigarren aldeko edukiena, “leloak” bitan ageri da; diskoan ez dago bitan, ezta testuan aipatutako ordenean ere. Zergatik ez du olerki hau osorik errezitatzen? Arrazionalki ez dut erantzunik aurkitzen, itxuraz errezitaturikoak ez baitu errezitatu gabe utzirikoak baino garrantzi gutxiago; hortaz, arinagoak suertatzen diren erantzunak datozkit burura: agian 33 birako diskoan osorik aipatzeko lekurik ez zegoelako? Ez dakit. Poema honen berezitasun edo fonetismoa errepikapen seriatuan dago, “madarikatua” hitzaren oihartzun sakonean. Mezuaren indarra hemen biltzen da, gizarte jokabide desegoki horien guztien salaketa gogorrena eginez eta formalki otoitzaren errepikatzearekin ironizatuz. JosAnton Artzeren ahots sakonak seriatzearen erritmoa ederki markatzen du.
Urbasa orrialdean, TX, TZ eta TS kontsonanteekin eta hauek daramatzaten hitzen adierarekin jolasten du: HOTZA / HOTSA / HATSA / HATZA / HITZA / HITSA / HUTSA eta UTZI. Olerkiari sarrera onomatopeia jostagarri batez ematen dio: OTX! ATX! UTX! Hitz hauek guztiak hizki larriz nabarmentzen ditu, gainerako testuaren ondoan, beren indarra areagotu asmoz. Sei hitzek bikoteak osatzen dituzte, paronimoak dira, eta beste bi bakarrik daude; baliteke “hitz-ikasketak” izenburua horregatik jarri izana, kontsonante bakarrak esanahi ezberdinez janzten dituen hitzon berri eman
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 420 nahi duelako. Olerkia jolas hutsa da, hotsen dantza, baina beste zenbait poemetan egin bezala, olgetarako geure hizkuntzak hain berezko dauzkan kontsonanteak aukeratzen ditu, euskararen bereizgarriak.
Tolosa orrialdean, jolasa hitz gehiagoren artean ematen da, goitik behera datozen hitz-zerrenden jarraipen luzean. Honetan ere “hitzen aldaketak” izenburua garbia da: hitz bat abiapuntu, hurrengoa bokal edota kontsonante bat gehitu zein kenduz ekartzen baitu (adibidez: iz– izotz-izor– izo-gizon-gizen-izen-izan-izar, eta abar). Gehienak hitz osoak dira, adieradunak, eta baten bat erro hutsa. Lehen begi kolpean bertsolariek beren lanerako gauzatzen dituzten errimadun hitz-zerrenda luzeak ekartzen dizkidate gogora. Sekuentziazio honetarako berriz ere “euskal” kontsonantean hautatzen ditu: s , z , x , ts , tz , tx , h eta r-a (baina dardarkari gogorra, hitz bukaeran edo bokalez jarraitua). Gure hizkuntzaren hiztegi aberastasuna aditzera ematen du poetak bere jolas erritmikoan. Hitz batzuk elkarrekin lotzen dituzten puntu jarraiei ez diet aparteko garrantzirik ematen, aleatorioki ipini dituela uste dut, horiek gabe ere hitzen arteko lotura argi ikus daitekeelako. Merezi du olerkia osorik papereratzea:
Lehen liburuaren osaeran material ezberdinen erabilera ez da deigarria, hau da, barruko orriez gain kartoia erabili zuen azal, kontrazal, aurkibide eta gurpil-olerkian, gogorxeagoa den euskarria. Kaxa beltza deiturikoa paperezkoa da, erraz tolestu, destolestu eta gordetzeko. Zer dela eta egin zuen aurkibidea kartoiez eta aparteko formatoan, hots, liburutik kanpo? Agian mapa izaera eman nahian-edo, liburuan zehar bideratuko gaituen gako gisa; hasieratik bukaerarako bidea ordenuan jarraitzeko beharrik gabe, nahi izanez gero edozein olerki lekuaren arabera zuzenean aurkitzeko. Dena dela, hizki nimiñoak, gurutzatzen diren lerro anabasak, mordoilokeria igortzen digu, ez da lehen begiradan erraz uler daitekeen aurkibidea, begietara gerturatu eta poliki arakatu behar da, zer edo zer ulertzeko. Liburu barnean hainbestetan baliatutako orri destolestagarriaren baliabidea ere erabil zezakeen aurkibidearen kasuan, hizki handiagoa, garbiagoa, inprimatzeko. Diskoa ez denez liburua, nahiz eta liburuaren osagarria izan, biniloa ezin daiteke liburu euskarriaren materialtzat hartu.
Olerki-objektuak bi dira, oraintxe aipatu berriak: kaxa beltza eta gurpil-olerkia. Bietan irakurlearen parte hartzea behar da irakurriak izateko, batean kaxa egitura destolestuaz altxatzeko eta, bestean, biraren biraz poema irakurtzeko. Kaxa-beltzean bi olerki daude, kanpoan erronkari orrialdekoa eta barnean ori orrialdekoa. Bi poemen artean ez dut lotura zuzenik ikusten, kanpokoak jatorri pagano batetako elementu mitologikoak aipatzen dituelako eta barnekoak, berriz, bizitzan “nortzuk diran libro”, bizitzaren gogortasunaren inguruko hausnarketa izanda. Irakurleak lehenik kanpokoa irakurri behar du eta ostera barnekoa, kaxa destolestean kanpokoa behean, oinarrian, geratzen baita. Gurpil-olerkia sinpleagoa gertatzen da ulertzeko, galdera-erantzuna egituraz sorgin-gurpila da.
Lehen liburuarekin erkatuta, hurrengo bikiok formalki edo plastikoki “xumeagoak” direla onartu zuen poetak argitaratze unean egindako elkarrizketa batean, dirudienez tartean diru galera kontuak-medio. Itxura umilagoaren ondoan, ideologikoki helduagoak diren poemak ekarri zituen. Liburuok argia ikusi zutenean (1973), ingurunea ez zen 60. hamarkadako bera; gurean giroa politizatuagoa zen, bortitzagoa, amaitzear zegoen diktadurak azken kolpeak zuzentzen zizkion euskal kulturari. Burgoseko Epaiketa izan zen hamarkada hasierako funtsezko gertakaria, jasaten ari ginen zapalketa aurrean Frankismoari sekulako iraulia eman ziona, hots, gurean itxaropena zabaldu zuena. Eta, noski, honek guztiak badu bere isla olerki-liburuotan. Orrialdeetan harat-honat barreiatzen diren txori, eta destxoriak, esate baterako, airean suma zitekeen askatasunaren lekukoak lirateke. Hurbilagoan, Ez dok Amairuren desagerpena ere berraipatu nahi dut (1972an), hau ere testuinguruaren gogortasunari lotuta. Eta gogortasun horretan, zentsurarena, ez baita ahaztu behar bi liburuok 1973ko urritik 1975eko urtarrilera “bahituak” izan zirela.
Eta sasi guztien gainetik liburuaren kontrazalean benetan adierazgarria den poema luzea ipini zuen Artzek. Laburbilduaz, irakurlearen konpromisoa eskatzen du poetak, gu guztiongan datzalako etorkizuna aldatzeko giltzarria, zorion eta maitasunarena, gu etengabeki aldatzen ari den ingurunean txertatuta gaudelarik. Hona bi zati esanguratsu:
Lehenengo zati hau beltzez dator eta olerki zabalago baten amaiera da (dagoeneko aipatu dut).
etorkizunaz jabetzeko ahala
mundua mugierazten duen indarra
den guztia garrerazi lezakean
Bigarren hau, ostera, zuriz dator, nabarmenduta. Liburu barnean dagoen olerki sail baten biribiltzea litzateke (SGG, 19, 25 eta 34. olerkiak). Honekin esan nahi dut poetak mezuari garrantzi handia ematen diola: gugan bilatu behar dugu zorion eta maitasunaren giltzarria. Liburuko sailean egiaren bilaketaz ere mintzo da, horretan ere geu izanik gunea.
Hortaz, ideologikoki olerki gordinagoak topa daitezke hauetan, teknikoki erritmo landuagoaz, zeren denbora igaro ahala olerkari gisa trebatuagoa zegoen. Eta joera esperimentalari dagokionean, zer? Forma aldetik liburuok ez dute diskorik, ez aurkibiderik, ez orrialdeak markatzeko baliabiderik, ez poema-objekturik, olerki gehienek ezta izenbururik eta koloreak liburu azalean eta olerkiren batean du agerpen soila. Oinarrizkoago gertatzen diren baliabideak erabiliiaz Artzeren esperimentazioa emarian dator, naturalagoa da, erraztasun handiagoarekin igorria, nolabait
425 esatearren. Ez da lehen liburuan bezain deigarria, ez ditu hainbeste forma, kolore edota irudi/argazki, baina bilaketa aberatsa suertatzen da, esperimentazioa nabarmena da. Liburuok kaleratu aurreko urtean, 1972ko ekainean, Iruñean ospatu ziren Nazioarteko Arte Garaikideen Topaketetan bizi izandakoak ere bere aztarna utzi zuen bikietan, baita eskaintza esplizituak ere: Décio Pignatari-ri (LGA, 22) edo John Cage-ri Iruiñekoagatik (LGA, 25). Poeta joera esperimentaletan murgilduta zegoen beste bi adierazle, Ikimilikiliklik bidekidekaria (1974-1978) edota Holandako Internationale Visuele Poëzie (1975) izango lirateke, denboran geroago emanak.
Proiektu beraren bi atal diren liburuok, noski, badituzte ezaugarri komunak, ideologikoki zein formalki, baina esperimentazioari dagokionean bakoitzean nagusiki joera bat dakusat: Laino guzien azpitik liburuan alderdi fonetikoa lantzen du, “i” bokalaren sekuentziazioari emandako poesiaandanaz, eta Sasi guztien gainetik liburuan alderdi bisuala.
Lehen liburuan egin bezala, bikiotan espazioaren erabilera adierazkorra burutzen du. Olerkia nahi bezala zatitzen du, bere esanahia indartze aldera, esanahi-unitateak (hitzak, esaldiak, paragrafoak…) han-hemen banatzen ditu, ezker-eskuin edo gora-behera. Liburuek tamaina handi xamarra edukita, poetak jolasteko espazialki leku gehiago du, ez dago olerkiak orrialde desberdinetan zatitzera behartuta. Erabilera honen adibide garbi bat Laino guzien azpitik liburuko 3. olerkia izan daiteke: esaldiak osatzen dituzten hitzak nahiko bereizita daude eta honek poemari erritmo geldoa ematen dio, lasaia. Espazialki beste olerki berezia, liburu bereko 7. olerkia da, “sexuaren merkatua” iradokitzen duen poema; testuaren banaketak irakurketa goitik behera eta ezkerretik eskuinera egitera garamatza, isurian.
Espazioaren ohiko erabilera honetaz aparte, JosAntonek Sasi guztien gainetik liburuan letra zein hitzak espazioan hegan egongo balira bezala ipintzen ditu, tamaina handiagoa ala txikiagoa hartzen duten letra eta hitzak, mota edo tipo desberdinetakoak. Hondo ilunean letrek bolumena hartzen dute, elkarri lotuta gainjartzen dira, kateatuaz, ala aske dabiltza, hegaz bezala, izarrez haratagokoa dirudien espazio galduan. Jolasa da, baina olerkariarengan ohikoa denez, ez jolas hutsa, hizki eta hitz hauek guztiek sendia adierazten baitute. Lehenik eta nagusiena, ama, gero: anaia, arreba, ahizpa, osaba, aita… Irudiera hauetan espazioak oinarrizko zeregina du, kokalekua da, poesia konkretuak emandako ahalmena dauka. Nire ustez, ikus-poesia da bete-betean, espazioa begiek ordenatzen dutenez. Hona adibide batzuk:
Goiko bi hauetan hizkiak elkarri lotuta daude, hitzak edo hitz-kateak sortuaz.
Hona aurretik dagoena:
Itxura denez, lehenik gurasoei barkamena eskatzen die, ez dakit, agian bizitzan edukitako jarrera asaldatzaileagatik, eta gero umore beltza darabil (ezin hobeto esan…), txiste antzekoa eginez. Bera izanen da “seme beltza”? Ziur aski. Honekin guztiarekin esan nahi dut, ikus-olerki hauek familiari omenaldi gisa uler daitezkeela, bere bizitzako aldi batean alderatu zuena gero berriz, herriarekin batera ziurrenik, topatzeko. Baliteke egindako zenbait gauzetaz damutzea.
Aipatu berri ditudan olerkiotan, hondo beltza da olerkariak hautatzen duen espazioa eta honek autonomia maila handia ematen die han-hemen aireratzen diren hizkiei, batzuetan bakarka, besteetan hitzak sortzeko kateatuta. Hizkiok espazioan zehar barreiatzen dira, hartaz jabetzen, lekuak izaera propioa ematen die nolabait. Antzekoa gertatzen da zenbait hitzjokoekin. JosAntonek hizkuntzarekin eta, ondorioz, silaba eta letrekin, berriz jolasten du konbinazio desberdinak iradokiaz. Hizkiak, tipografia eta tamaina berezia dutenak, era batean ala bestean espazialki kokatuaz adierarekin jolasean dabil.
Laino guzien azpitik liburuan 21. eta 22. olerkiak adibide argiak dira:
Lehenengoan, “minbizi” eta “bizimin” konbinazioak dira iradokitakoak, gaixotasuna eta bizitzeko grina, paradoxa garbia. Badirudi bizitzen ikastearen inguruko hausnarketa bultzatu nahi duela ikus-olerki honetan ere. Orrialdeetan aurreraxeago, 31. olerkian, konbinazioa berriz errepikatzen du:
Hemen jada bi hitzak osatuta ematen dizkigu, ez daude mailakatuta edo gainjarrita, ez diote irakurleari hauek kontrajartzeko saiakerarik eskatzen; gainera, ez du erabiltzen hauek idazteko letra tipo eta tamaina ezberdinik, ez dute bolumenik. Nire ustetan iradokizun indarra asko galtzen da, bisualitatea ez da hain eraginkorra; agian, olerkitxoa errepikatzean poetak diferentzia hori bera eman nahi digu aditzera, hots, testu bera modu batean ala bestean ipini bere eraginkortasuna, mezuaren indarra, asko aldatzen dela.
Sasi guztien gainetik liburuan bada azaldutakoaren antzeko hirugarren hitz-joko bat, hona:
Laino guzien azpitik liburuko 21. ikus-olerkian erabilitako baliabide bera erabiliko du honetan: tipografia eta tamaina bereziko letra eta silabak irakurketa anitza egin ahal izateko moduan ipintzea. Gauzak horrela, “gu”, “lan” eta “lagun” hitzak irakur daitezke. Egia esan, mezua ez dut garbi ikusten, agian Kapitalismoak zekarren lanaren gizatasun ezaren aurrean, Artzek hau humanizatu nahi du, lanean elkarrekin jarduten dutenak “lagun” bihurtuz. Azkenean, beste paradoxa bat.
Ispilu-olerki mordoa dago bi liburuotan. Isturitzetik Tolosan barru liburuan “EZaren korrika saioa” (zokoa) dago, bakarra, baina hauetan esperimentazio bide horrekin jarraitu du hainbat olerkiri aplikatuaz, era ezberdinetan. Ez da espazio erabilera kontua, baizik eta hizkien norabidearena, hau da, ezkerretik eskuinera idatzi ordez, eskuinetik ezkerrera idazten ditu. Ispilu-olerkiok sailak osatzen dituzte gehienetan.
Laino guzien azpitik olerki-liburuan, 4. , 8. , 12. eta 20. olerkiek saila osatzen dute. Lehenengo hiruak alderantziz idatzita daude eta azkena, aurrekoen laburbiltzea dirudiena, ez. Hona:
Azaldu dut Artzerengan “hats egin” aditzak hartzen duen adiera, bizitza bere sakonenean gozatu eta bizitzearekin du harremana, arimaraino ailegatu arte arnas hartzearekin. Agian, hasieran irakurlearen arreta bilatzen du testua atzekoz aurrera idaztean, bukaeran esanahia berbildu eta era argiagoan emanaz.
Liburu honen amaiera aldean, beste bi ispilu-olerki daude, desberdinak dira, landutako gaiek lotura eduki arren. 54. olerkian, hiru lerroko sarreratxo bat egiten dio olerkiari, gaia aurkezteko-edo, eta jarraian atzekoz aurrera idazten du, onomatopeia eta errepikapenekin jolasteaz batera. Gizatasuna eta maitasuna defendatu eta kantatzeagatik, eraso bortitza jasotzen duten horietaz mintzo zaigu poeta, ixilaraziak eta zakurren bitartez ihes eginaraziak direnetaz.
kantatzen dugulako
ixilerazten gaituzte ehizari bide
zakurrak eta koska gure ipur-mamiak dastatzen” (LGA, 54)
Hurrengo poema luzexka osorik dago alderantziz (LGA, 55); honek ere erasoez hitz egiten digu, baina gure herria jasalea dela argitzen du, ez da aurrekoa bezain orokorra. Erroak mozten dizkigute, gure lurrei mugak jartzen, mihiak orratzez zulatzen, deserriratzen. Hemen ere hitz multzoak errepikatu eta osatzen ditu, mezua indartze aldera. Hona jatorrizko poemaren hasiera eta, ondoren, olerki osoa era irakurgarrian ipinita:
“zuhaitzak xut zuhaitzak xut, erroak tinko zuhaitzak xut, erroak tinko, odola bero beharrezko zaizkigulako haizkoraren ahoaren gozoza ezagutu dute gure zainek geuk i geuk irabazia geuk geure geure nahi
besteen irabazietan ez dugu ez dugula ez dugulako ez dugulako parterik nahi larrutzen gaituzte maitatzeagatik gorrotatzen handik harako handik harakoa ez delako gure herria gure herria hemen hemen hasi eta ez delako inon bukatzen mugaz gurutzatu dizkigute lurrak eta ortzeak eta zabaldu zabal zabalik ifernurako bideak mintzatzen garen bezala mintzo garelako mihiak orratzez zulatu dizkigute Sakanan garen herrikoak garen herrikoak izan nahi dugulako desherriratuak gara geure herrian bizi nahi dugulako bizi, bizi garelako ezin gintezkealako beren bazka izan Hilobi Nagusietako kolore guztietako zomorroek bat egiten dute gure hilobietan muguetak eta krabeliñak jartzeko”
Sasi guztien gainetik liburuan, 28. eta 29. olerkiak elkarri lotuta daude, zeren testu bera baliatuta isladen-jolasa modu ezberdinetan gauzatzen du. Olerkiok arretaz begiratuz gero, lau atal bereizten dira biotan, bi goialdean, ezker-eskubi, eta beste bi behealdean, ezker-eskubi.
28. olerkiari dagokionez, goiko bi zutabeetan testu bera errepikatzen da eta bi kasuetan ulergaitza da, eskubitik ezkerrerantz idatzita baitago. Beheko bi zutabeek goiko testu bera errepikatzen dute, baina azkenetik aitzinera idatzita, hau da, goiko zutabeetan azken lerroa behekoetan lehen lerroa izanik; behekoetan ere testua ez da irakurgarria, eskubitik ezkerrerako norabidean baitago hau ere. Beraz, olerki beraren isla laukoitza ematen digu poetak, erabat simetrikoa den ikus-jolas honekin. Azalpen korapilatsu hau argitzeko, hona poema:
29. olerkian, 28. olerkiko banaketa laukoitza mantentzen du, baina honetan goialdeko ezker zutabeari eta behealdeko eskuinekoari “bira eman” die poetak, hots, ezkerretik eskubirantz idazten ditu, ulertu ahal izateko.
Laburbilduz, 28. eta 29. poemetan olerki beraren aldaki edo bariazioekin esperimentatzen du, testuaren norabidearekin (eskubitik ezkerrerantz eta ezkerretik eskubirantz idatziaz) eta ordenuarekin (hasieratik bukaerarantz eta atzekoz aurrera). Egia esan, ulertzen diren ataletan ordenuak ez du poemaren adiera gehiegi aldatzen, esanahi beretsua gordetzeko moduan atondu baitu Artzek olerkia. Hauxe litzateke
439 mezua: hatsaren funtzio garbitzailea. Benetan hats egiten ikasten badugu, gure arima zilez sentitzen, “gure ekaitzek ez dute bihotzetik iragan” beharko, bizitza bere garbitasunean arnastuko dugu. Oroitu, “hats egiten ikastea”, Laino guzien azpitik olerki-liburuko ispilu-olerkien sailean (4, 8, 12 eta 20. olerkiak) erabili zuen gai berbera dela, alegia, ez da kasualitatea izanen gai honen inguruan hausnartzeko egituraketa esperimental hau aukeratzea.
“jendearen aurrera azaltzeko
eskubiderik ez dugunok
Lehenengo pertsona plurala erabiltzen du poemak eta baztertuei egiten die erreferentzia: “jendearen aurrera azaltzeko eskubiderik ez dugunok”. Baztertuak “zu” entzuten… nor ote da “zu”? Finean, marjinatuei egindako omenaldi txikia da, hauek ere badutelako itxaropena edukitzeko eskubidea.
(LGA, 38) Beste honetan, berriz, bokalak dira goitik behera isurian datozenak (u, o eta luzeena i) eta hori poemaren esanahiari lotuz gero sinbolikoa da, eskatologikoa ere esango nuke. Bertikaltasunak “lurrari itzulitako fruituak” adierazi nahi ditu, alegia, grabitatearen indarra.
441 Laino guzien azpitik liburuan bada bertikaltasun eta horizontaltasuna maisuki gurutzatzen dituen olerki ezagun bat. 13. olerkiaren amaieran gurutzea irudikatzen du “HILKO” hitza baliatuaz.
Poemaren indarra amaiera grafiko-sinbolikoan zentratzen da, bere bizitza bizitzen ez dakiena oharkabean “HILKO” da, berriz sortu arte. Gurrutzearen sinboloak Kristautasunaren oihartzuna dakar. Mikel Laboak olerki hau musikatuaz sortu zuen kantu ezagunean, “HILKO” aditza bitan errepikatzen du bukaeran, azpimarratzeko.
Sasi guztien gainetik liburuan poema oso bat ipintzen du Artzek bertikalki edo, hobeto esanda, zutik. Oraindaino aipatutako adibideetan goitik behera zeuden poemak, hau behetik gora egongo da, sigi-saga eginez, aipatzen dituen zuhaitzak hazten diren gisan (olerkia aurretik papereratu dut, ikus 362 orrialdea). Hizkien norabideak eta errepikak olerkia biribiltzen dute, forma eta edukiaren arteko lotura zoragarria eginez. Olerki hau bera bi olerki aurrerago (SGG, 33), era horizontalean dakar berriz, baina mezuaren indarra asko murrizten da, ez da hain eraginkorra.
Letren tamaina edota tipologia, hitz bat edo batzuk gainerako testuaren ondoan nabarmenarazteko ohiko baliabidea da. Inoiz testu edo olerki osoak eduki ahal du tamaina handiagoa, kasu horretan mezua indartzea bilatuko du ziurrenik, bere osotasunean. Baliabide hau ikusmenaren bidez jasotzen dugunez, atal honetan aipatu behar da. Adibide pila topatzen dugu bikiotan, baina pare bat ekartzearekin aski da. Sasi guztien gainetik liburuko 16. poeman, “bakea” hitza nabarmentzen du, beltzututa eta handixeago; era berean, errepikapenak indartzen du.
Amaieran, mezua biribiltzeko hitzaren tamaina handitzen du.
Berriro Sasi guztien gainetik liburuan, zeren hemen daude adibide gehienak, 6. poeman esaldi bat dago indartua: “sendatzeko / benetan gaitza / gure gaitza”. Aldi berean hitz-joko den honek olerkiaren esanahia biltzen du, alegia, gure herriaren “gaixotasun” edo arazoa konpontzea “gaitza” edo zaila suertatzen dela, ez dakigula garaiari egokitzen.
a.2.3. ) Letren ordezkatzea
Letrekin saiakuntzak egiteaz gain, hauek ordezkatzera ere iristen da poeta. Noski, ordezkatze hau gauzatzea maiz ez da zilegi, irakurleak ezingo zuelako olerkiaren mezua jaso, baina sinbolikoki bi olerkietan burutzen du.
Bata, Laino guzien azpitik liburuko 6. olerkia da, zeinetan hizkien ordez zenbakiak ipintzen dituen. Edorta Kortadik garai hartako artikulu batean esan bezala, “Numeroak hitzaren lekua betetzen duen gizarteari erasoa” agertu nahiko luke honek. Itxuraz, zenbaki bakoitzak letra bat ordezkatzen du, baina halako numero-sekuentzia luzean gaitza da azpian egon daitekeen kodea asmatzea. Zergatik uste dudan kodea dela? Ze ahapaldi bakoitzeko lerro pareen bukaeran zenbaki berdinak errepikatzen dira: lehenengoan 16, bigarrengoan 63, hirugarrengoan 78 eta laugarrenean 51. Guztia zenbatzeko beharraren kritika den olerki numerikoaren alboan, Zumetaren txoriak ageri dira hegan, erabateko horizontaltasun armonikoan, kontsumismoarekin kontrastean, askatasuna aldarrikatuko balute bezala. Hona:
Bestea, Sasi guztien gainetik liburuko 49. olerkia da. Honetan puntuek hartzen dute hizkien lekua, sinaduran izan ezik: “Irakurleak”. Hortaz, irakurleari zuzendutako olerkia da, poetak bere liburuan parte hartzera deitzen du, puntutxoen ordez poema idaztera. Horrela, adierarik ez duela dirudien olerki honek sekulako esanahia hartzen du.
a.3. ) Kolorea, irudiak, argazkiak eta hondoak
Bikiok formalki eta bitarteko teknikoen aldetik apalagoak izanik, ez dute apenas kolorerik erabiltzen. Liburuen kartoizko azal eta eta kontrazalean ageri da kolorea, gainera ez azalera osoan, partzialki baizik. Laino guzien azpitik liburuko azalean urdina, zuria eta horia agertzen dira eta kontrazaleko olerkia hizki urdinez idatzita dago. Bestetik, Sasi guztien gainetik liburuko azalean beltza, zuria eta horia dira erabilitakoak eta kontrazaleko olerkia gehienbat beltzez idatzita dago, zuriz dagoen ataltxo bat izan ezik. Bigarren liburuaren azala ilunagoa da, beltzak nahiko leku hartzen duelako. Ez dut uste azal eta kontrazalotan kolorearen erabilera adierazkorra denik, zentzu jakin bat duenik, konbinazio estetiko hutsak dira.
Gainerakoan, bai Jose Luis Zumetaren txoriak, bai argazkiak (Laino guzien azpitik liburuan 46. olerkian “Larraitzeko kontzertuarena” eta Sasi guztien gainetik bukaeran J. A. Artze eta J. M. Zabalarena), bai bikien bigarren liburukiko ikus-olerkien hondoak, den-denak zuri-beltzean daude.
Liburuok ez dute diskorik eta horrek esan nahi du irakurlearen esku geratzen dela olerki fonetikoen interpretazioa, berak jarri behar duela erritmoa eta ahotsa. Laino guzien azpitik izango da, esan moduan, entzunpoesiarekin saiakuntza gehien egiten duen liburua, hainbat olerki fonetiko topatu baititut bertan, “i”-ri eskainitako sekuentzia nagusi. Sasi guztien gainetik liburuan, bestalde, hiru poema ulertzen ditut fonetismoaren barnean. Hauen guztien artean, esanahia duten poemak eta esanahi gabekoak bereizten ditut.
Laino guzien azpitik liburuko “i” bokalaren sailak hamar olerki hartzen ditu (25. poematik 34. poemaraino). Lehen olerkiaren goialdean “John Cageri Iruñekoagatik” eskaintza irakurtzen dugu, ez dakit zehazki 25. olerkiari dagokion edo sail osoari. “i” bokala abiapuntu, hitzen segidak sortzen ditu JosAnton Artzek; hauetako hitz batzuk esanahia daukate, besteak onomatopeiak dira edo tartean badaude inongo esanahirik ez dutenak ere. Jarraipen honetan hitz batetik besterako iraganbidea emeki egiten du poetak, natural edo erraza gertatzen da, antzeko hotsa duten hitzak ipintzen dituelako elkarren ondoan. 31. olerkiak izan ezik, gainerakoek ez dute osorik hartuta esanahirik. Hona saileko adibide pare bat:
Beste olerkia, liburuko azkena da (LGA, 56). Honek ez du bokal bakar bat oinarri, baizik eta bost bokalak eta kontsonante batzuk ere bai. Hitzandana luzea da, aldaki pila bat erabiltzen ditu goitik beherako isurian. Jolas horretan orrialdearen lehen erdiraino zutabe bakarrean “jaisten” dira hitzak eta hortik aurrera bi zutabe adarkatzen dira. Zazpi hitz edo hitz-multzotan, gainera, hitzak atzekoz aurrera idazten ditu, ispilu eran (hauexek gezi batekin markatu ditut). Honek ez du aparteko interpretaziorik ez baitira esanahi berezia duten berbak, ludikoa dirudi. Aurreko entzun poemetan gertatu bezala, osorik hartuta konbinazioek ez dute esanahi jakina ematen, nahiz eta hitzek banaka adiera izan. Hona olerkiaren hasiera:
“orru basati bat botatzeko
ez beharrik
bere bizitzan inoiz ukhan.
berak egindako kakartean
bizitza dela dion
usteltzearen heriotza epelean
Lan hori egin ostean, poemak esanahi garbia du, eskaintzarekin argitua: “Edipo berriari”. Markoxen jarreraren berri ematen digu, nola ez duen bizitza bere indarrean bizitzeko ausardiarik, ez beharrik, eta “poliki-poliki” bere burua suntsitzen duen. Eskaintzari erreparatuz gero, Markox bere amari erabat lotuta egonagatik hori gertatzen zaiola ondorioztatu ahal dugu, amarekiko “gogoaren zilbor-hestea” eteten jakin ez duelako. Etxetik gero eta beranduago alde egiten duten gazteei kritikatzat har daiteke.
“HUTSA-HATSA-HOTSA” hitz paronimoekin egiten du jolasa, beragan ohikoak diren hitzak, traszendentalismoarekin lotzen dituenak. Lehen liburuan jada ageri ziren eta Laino guzien azpitik liburuan “hatsa”-ren kontzeptua olerki multzo batean, zein beste hainbatetan, ageri da. Poema honetan Jorge Oteizari omenaldi txikia sumatzen dut (“HUTSA…izan nahi baitut”) eta korronte orientalei keinua, atzetik “ying-yang”-aren sinboloa dirudiena jarri zuenez.
Lehen olerki-liburuarekin erkatzen baditugu, bikiok ez dute aparteko baliabiderik, esan nahi dut liburuaren egitura fisikotik at dagoen inongo egiturarik (ez diskorik, ez mapa-aurkibiderik, ez poema-objekturik…). Liburu trinkoak dira, tamaina handi xamarrekoak, irakurtzeko erraz eusten direnak. Ukimenari dagokionez gutxi esperimentatu du hauetan, bakarrik azal eta kontrazalari egin daiteke erreferentzia. Kartoizkoak dira, leunak, txoriak kolore apur batekin grabatuta dauzkatela eta, deigarriena, liburuek hegalean daukaten zaku-oihala da. Kartoi marroiarekin konbinazioan, zaku-oihal latzak baserri giroaren ukitua eman nahiko lieke liburuei nire ustez, euskal jatorriaren ukitua aldi berean. Liburuok estetikoki hala atonduaz, landainguruarekin identifikatu nahi ditu, geure erroekin, lurretik sortuak izango balira bezala. Honetaz aparte, orrialde destolestagarriek merezi dute aipamena, hiru poemetan erabilitakoak (LGA, 34; SGG, 61 eta SGG, 70), guztiak olerki esperimentalenak izanik. Azal eta kontrazala ukitzean latz xamarrak gertatzen badira ere, barneko orrialdeak leun-leunak dira.
Esperimentalki liburu honen ekarri nagusia idatzita ez egotean datza. Poetak zenbaki ñimiño mordoa eskaintzen dio irakurleari, berauek lotuaz hizkiak, poemak, osa ditzan. Hortaz, itxura berezia dute orrialdeek, zenbakitxo mordoiloa eta olerkariak berak eginiko hainbat trazu ikusten baititugu barreiaturik (trazu hauek, gehienetan, zenbaki bidez adierazi ezin direnak lirateke). Adibide moduan azken olerkiaren hasierako hitzak, osatu aurretik eta ondoren:
Idazleak irakurleari ematen dio hitza, berarekin “bide bazterrean kantatzera” gonbidatzen du, aurreko liburuetan eginiko hurbilpen-keinuak mugaraino eramanez. Horrela, irakurleak bere gain lan bikoitza hartu beharra dauka: lehenik olerki guztiak osatzea eta, ondoren, hauek interpretatzea. Zergatik irakurleari hainbesteko eskaera? Olerki-liburua aurkeztu zuen denboran arrazoi politiko-sozialak ematen zituen, hau da, politikari eta faxistek umetzat hartzen zuten herriari hitza eman nahia, berari zion begiruneagatik. Gogora dezagun, liburu hau argitaratua izan zenean (1979) jada diktadorea hila zela eta trantsizioa indarrean, giroa nahiko nahasia zelarik, hainbeste urteetan ukatutako eskubideen alde borrokatzen zuelako herriak.
Irakurlearengana gerturatzearren hautatutako formulak hainbat “muga” ipiniko dizkio liburuari forma aldetik; adibidez, ispilu-olerkiak sortzea arras zaila izango da edota hitz-zerrenda luzeez osatutako poema fonetikoak ere bai. Olerkiak era honetan eta eskuz sortzean, esate baterako, luzera mugatzen da, aukera batzuk ixten dira.
Aipatutako berezitasunaz aparte, estetikoki liburu nahiko soila da, hau da, ez du diskorik, ez aurkibiderik, ez aparteko osagarririk, ez irudirik, ez argazkirik eta poetak bi kolore bakarriik erabiltzen ditu (nahiz eta irakurleak, nahi izanez gero, hizkiak osatzean gehiago erabili ahal zituen). Itxura apala izan arren, liburu orekatua dela uste dut, poetak zehaztasunak zaindu dituelako eta eduki aldetik ez delako astuna, nahiko laburra da eta hariari aise eusten dio. Ideologikoki, aldi baten itxitura adierazten du, ingurunearen eragina gailendu zen lehen aro batena; olerkiotan jada antzematen da poeta bere barnean bila hasten dela, arlo sozio-politikotik traszendentalago batera iragaten. Barne-bilaketaren erakusgarri bizitza eta heriotzaz mintzo den olerki sakabanatua da, marjin gorriz nabarmendua. Dena dela, ziur aski JosAnton Artzeren elkarbanatze-mezua ongi ulertu ez zelako-edo, arrakasta eskasa izan zuen liburuak.
Olerkariak baliatutako teknikak bisualki olerkien bi irudi eskaintzen dizkigu: zenbakitxoak elkarrekin lotu aurrekoa eta ondorengoa. Lehenengoa, estetikoki deigarria da, iradokitzailea funtsean, baina bigarrenak soilik izanen du zentzua eta olerki balioa.
Bestalde, marrazki, irudi eta argazkiak erabiltzeko aukera bazuen eta ez du baliatu, agian teknika hau erabiliaz orrialdeak espazialki eskaintzen zion gune osoaren beharra zuelako. Guztiaren ondorio izango da aipatu dudan soiltasuna, edo zuritasuna ere esan daiteke. Gauzak hala, hona arlo honetako ezaugarriak:
Ei-ej orrialdean testua orrialdearen goi eta behe aldean banatzen du, erdialdean hutsune zabala utzita, semantikoki etenaldi funtzioa egiten duen hutsunea. Era berean etena eragiten dute puntu jarraien luzapenek. Hona:
telebistak…………………arraintxoentzat ontziak egiteko
Jarraian dagoen orrialdeko ek orrialdeko olerkiak gezi itxura hartzen du:
457 Geziak gonbidapen zuzena agertzen du, zeinaren mutur-muturrean hitzik garrantzitsuena, olerkiaren gunea, ipintzen duen: ”olerkiak”.
Poetarentzat olerkiak ez erotzeko terapia dira, bere barnea askatzen laguntzen diotelako.
Mezuak umore-eskatologikoa du, azalekoa, eta isurketez ari denez (“txistua bota” eta “pix egin”), hizkiak hala jartzen ditu, goitik beherako isurian. Baliabide hau liburu honetako beste olerki batzuetan erabiltzen du (p orrialdean, adibidez), baina ez hain egoki. Aurreko liburuetan ere erabili izan du.
Ezer baino lehen, eta hausnarketa gisa, liburu honetan zenbakiek ez dituztela letrak ordezkatzen esango dut (bikietako olerki batean gertatu moduan), baizik eta zenbaki hauek direla letrak sortzeko bidea, eman beharreko urratsa. Beraz, zenbaki eta letrak elkarren osagarri izango dira; gainera, orrialdeak markatzeko zenbakien ordez letrak aukeratzen ditu. Alde honetatik, osagarritasun horrek armonia ematen dio osotasunari.
Olerki gehienetan horizontala da, ezker eskubiko norabidean. Jada aipatu dut ispilu-olerkiak eta halakoak sortzeko zailtasuna, ia ezintasuna. Bertikalean idatzita dagoen olerki nagusia bizitza eta heriotza mintzagai dituen olerki luzea da, norabide honekin nahiz gorriztatutako marjinarekin bereizia. Baina badira bertikalean idatzitako beste olerki batzuk: tz-u-x, au-ax eta ib-id. Dena den, nahiz eta olerki luzeena bezala bertikalean idatzita egon, ez dira norabide berean irakurriko; marjin gorriko poema liburuaren kanpoalderantz irakurriko da eta aipatutako besteok barrualderantz. Bestetik, ez da kasualitatea izango bertikalean idatzita dauden beste olerkiotatik bi orrialde bikoitzekoak izatea eta hirugarrena hiru orrialdeetakoa. Bertikaltasunak ematen dion segida aprobetxatzen du poema luzeagoak idazteko (nahiz eta hau beti ez den horrela, badituelako lau poema orrialde bikoitzekoak eta horizontalean idatziak: e-f, ef-eg ,ei-ej eta ib-id ).
Ez du hizki larria liburu osoan zehar erabiliko, izen berezien hasieran izan ezik. Horregatik hitz bat edota hitz-multzo bat nabarmenarazi nahi badu, tamaina handixeagoan idatziko du, kasu honetan horrek duen zailtasunarekin. Zertan datza tamaina handixeagoa egitearen zailtasuna? Ba, poetak hizkiak zuzenean idazten ez dituenez, zenbakitxoen bidez baizik,
ar orrialdea
Esan daiteke liburuak oro har ez duela kolorerik, orrialdeen zuritasuna izan ezik. Olerkien abiapuntua diren zenbakitxo gehienak, eta hauekin batera markatuta datozen zeinuak, beltzez egiten ditu poetak, baina honekin ez du irakurle-osagilearen aukeraketa mugatu nahi, hau da, olerkiak lotzen dituenak edozein kolore hauta dezake horretarako, ez ezinbestean beltza.
IV. Ikerkuntza: inguruaren eragina olerki-liburuetan 460 Salbuespena marjin gorriko olerkia eta liburuaren kontrazala dira, hauetan olerkariak zenbakiñoak gorriz egiten baititu. Azkenik, liburuko lehen orrialdea eta azken biak beltzak dira, aurrekoei hirugarren kolore bat gehituz.
Beltzarekin liburuari sarrera eta amaiera ematen zaio. Hona amaierako bigarren orrialdea, honetan datu teknikoak zuriz idatzita daude:
Datu hauez aparte, beste hitz bat bi bider osoki idatzita ematen digu Artzek: “hartzabal” (liburu hegalean beltzez eta aurreko azalean gorriz). Honekin, eta laburbilduz, hiru kolore erabiltzen ditu: zuria, gorria eta beltza. Hauei nahi den beste edozein tonu gehitu ahal izango dio irakurleak.
Esango nuke liburu honetako esperimentazio fonetikoak zerikusi gutxi duela aurreko liburuetakoarekin. Esate baterako, hemen ez ditugu bokal edo kontsonante jakinen inguruko hitz zerrenda luzeak topatuko, zeintzuetan poetak esperimentatzeko gunea bazuen, honetatik hartara iraganez jolasteko. Bikien antzera ez du diskorik, hortaz ezta olerkariaren zuzeneko interpretaziorik ere. Logikoki, zenbakitxoen formulak asko mugatzen du
461 fonetismo jolasa, ez baitira zilegi zerrendaketa luzeak edota beste hainbat joera. Honen guztiaren aurrean errepika edo oihartzunaren baliabidea nagusitzen dela esango nuke. Olerki askotan hitz bat edo batzuk errepikatzen ditu hots-efektu berezia lortzearren; aldi berean errepikatutakoa memorian errazago gordeko da gainerakoa baino, azpimarratua da. Hona adibide argienak:
f orrialdea
et orrialdea
p orrialdea
Besteetan errepika ez da soila, baizik eta hitz-joko bat hartzen du bere baitan. Hona beste olerki batzuk:
e orrialdea
ex orrialdea
ez orrialdea ia orrialdea
Lehenengoan oilo edo oilarraren kukurrukua iradokitzen da eta bigarrenean hondakin organikoa, bikietan egin moduan. Ez dut bigarren mailako irakurketarik ikusten.
ep orrialdea
Liburuko paperaren osaera bereziki zaindu duela egileak esango nuke. Paper leuna da, ukimen goxokoa, itxuraz artisau eran egindakoa, eta datu teknikoetan bi mota erabili izana ageri da: bata azalerako (elduako kalpartsoroenean egina) eta bestea liburu barrurako (berrobiko s. joserenean egina). Logikoki, azalerako erabilitako papera lodiagoa da eta tonu horixkagoa duela dirudi.
Gazte zela, europar lurretara irtendakoan, JosAnton Artzek orduan gure herriak bizi zuen hertsitasunean ezagutu ezingo zituenak ezagutzeko aukera izan zuen. Alegia, mugimendu kontrakulturalaren lehen ahotsak entzuteko aukera izan zuen, garai hartan munduan zehar hedatzen hasia zen gizaeskubideen aldeko kontzientzia unibertsala sentitzeko aukera. Hainbat iraultza gertatzen ari zen munduko zoko ugaritan, aldaketa gogoa bizi zen eta jendea kalera irteten zen protestan, kantautoreek gitarra eta ahotsa zituztelarik aldarrika-bide. Hau guztia bizi ostean, lauzpabost urte beranduago diktadurara itzuli zen eta garbi dago gurean bizi zen askatasun gabeziak beragan sortu zuen erreakzioa: herriarekiko konpromiso sutsua.
Hori dela-eta lehen aldiko liburuetan defendatzen duen balio gorena askatasuna izango da nire ustetan (txoriaren irudian haragitua). Askatasuna bizitzako arlo guztietan: gizartearekiko askatasuna, sistema kapitalistarekiko askatasuna, arrazoiarekiko askatasuna, sexu-askatasuna, zenbait komunikabideen manipulazioarekiko askatasuna, eta abar. Finean, gizabanakoa bere jatorrizko izatetik urruntzen duena errefusatzen zuen, bere gizatasuna ebatsi ahal dion guztia baztertu eta kritikatzen. Baina, kontuz! Askatasunak benetakoa izan behar du, ez ustezkoa edo faltsua (maiz “aske garela sinestarazten omen digute” eta ez dugu katerik, “kateak itsusiak baitira hilotzen gorpuetan”).
Bestalde, zer aldarrikatzen eta defendatzen du hasierako olerkiotan?
Inguruarekiko harreman globalean, gizabanakoak bere erroak bila ditzan defendatzen du, bai Izadiarekin lotzen dutenak, baita bere lurrarekin, hau da, azkenean jasotako hondare kulturalarekin. Izadia errespetatzea sorlekua errespetatzea izango da, gure arbasoengandik jasotakoa ondorengoentzat gordetzea.
Eta maila pertsonalagoan, gizabanakoak bere barnea araka dezan nahiko luke, sakon “hats egin” eta den guztiarekin batzea. Horretarako lehenik “gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak” eten beharko ditu, amasortzailearekiko lehen loturak, eta ondoren gizarte loturak, hurkoa gutxietsi
467 eta gaitzesten duten jokabideak baztertuaz. Giza-izate benetakoaren bilaketan Mendebaldean gailendutako arrazoia baztertu eta Ekialdeko erlijio eta sinesmenetara joko du, edo antzinako zibilizazio primitiboetara, hauetan Naturarekin harremanetan espiritualitatea bilatzen baita. Izate naturalean sexua garbia da, gizakiak izaki den aldetik berezkoa duen joera, ez da zenbaitek dakusan moduan zikina edo lotsagarria. Sexua eta maitasuna, bereziki emakumearekiko. Emakumeak goxoki maite ditu, maiz idilikoki, eta nolabait bere Ingurune osoa maitatzen ikasteko “bitartekoak” dira. Eta bizitza/heriotzaren hausnarketa. Lehen liburuan trazu batzuk ageri dira, bikietan gaian sakondu zuen eta azken liburua izango da gaian gehien barneratzen dena. Bizitza bere horretan aprobetxatu behar dela pentsatzen du poetak, jaso eta sentitu bezala, faltsukeria eta jarrera hipokritak ahaztuta. Bereziki gaztaroa da gartsuki bizi behar dena, ohartzeke bizitza aurrera baitoa eta ez duelako atzera bueltarik (“nere ama hil zait…”).
Diktaduraren gogortasunak eta gure herriak 60. hamarkadan pairatu zituen aldaketek urte luzetan mantendutako egituren apurtzea ekarri zuten, krisialdi sakona eragin zuten euskal gizartean. Abertzaletasun berriaren sorrera krisialdi honi erantzuna izan zen, abertzaletasun tradizionala euskal nazio-kultura bilakatzeko saiakera. Bakoitzaren konpromisoa bilatzen zuen honek, bakoitzaren “militantzia”, kontziente eta ekintzaile izatea. Era horretan, kultur-taldekide guztien batasunak hainbat hazien ereitea ekarri zuen, denboran arras emankorrak gertatu diren haziak.
Jorge Oteizak Quosque tandem! (1963) liburuarekin bazterrak harrotu zituen abertzaleen artean, euskal-izate edo arimaren sustraitzea antzinako harrespila neolitikoetan bilatzen zuelako, gure artearen sorrera aurrehistoriako hutsune haietan amaitutzat eman zuelako. Gisa horretan, iragana eta oraina lotzen zituen, izan garena eta garena, atzera begira aurrera egiten duten arraunlarien metafora. Gainera, euskal abertzaletasun berriaren indartze eta hedatzean arestian aipatutako batasuna funtsezkotzat jotzen zuen oriotarrak eta hau batez ere berari zegokion arloan gauzatu zuen, arlo estetikoan, Euskal Arte Garaikidearen Eskolaren egitasmoa-bide. Gaur izeneko margolari-ertillarien eskola edo Ez dok Amairu kantari-poetena izan ziren bere “batasun-ekarrietako” batzuk. JosAnton Artzek artista ugarirekin harremana zuen eta Ez dok Amairu-ko taldekidea izanik, Oteizarekin eta bere ideologiarekin harremana izan zuen. Euskal Arte Garaikidearen Eskola egitasmo hutsa izan zen, abangoardia estetikoek berezkoa izan ohi duten “izaera indibidualista eta ukapenezkoa” ez baitzen Oteizaren batasun asmoarekin osagarria. Edo beste modura esanda, balizko Eskolaren barneko taldeek beren aldetik funtzionatu zuten baina ez Eskola oso eta bateratu moduan. Aldiz, euskal Kultur Fronte terminoa baliagarria da, orduan gure kulturaren alde lan egin zuten hamaika erakunde izendatzeko.
Gauzak horrela eta Eugenio Arraiza ikerlariak orduko euskal nortasunaren ezaugarritzat jo dituenak oinarri hartuta (lurraldetasuna, oroimen historikoa eta identitate-kontzientzia), ondokoak aurkitu ditut poetaren lanean.
Amak hastapeneko jatorria adierazten du, gizatiarra, eta kulturalki bere zeregina igorpena izango da, horrela geure nortasuna aukeratzeko ahalmena izan dezagun (hala egin ezean, ama “emagaldua” litzateke). Transmisiokatea eteteak kulturaren galera ekarriko luke. Izadia, etengabeko borroka eta higiduran dagoen Ingurune naturala da eta geroni haren “parte” izanik, aldaketa hauetara egokitu behar dugu biziraupena ziurtatzeko. Izadiarekiko identifikazioak batez ere zuhaitzaren bidez egiten ditu JosAntonek: haritza, sahatsa, orokorrean… Ni poetikoak Izadiarekiko hurbiltasunean erabateko bateratzea bilatzen du, maiz argiaren bitartez batasun espiritualera eramango duena (Baztango lurrean, adibidez). Eta herriak gizartea adieraziko du, kultura beraren barnean dagoen gizabanakoen multzoa. Herria fisikoagoa gerta daiteke, esaterako lehen liburuko aurkibidean osatutako bidaian (euskal herri, hiri, mendi zein eskualdeetan zehar, antzinako Isturitzeko kobazuloetatik Tolosa hiri modernoraino), edo sentimentalagoa (herriagatik bizitzea askoz ederragoa da, beragatik hiltzea baino).
Herrialde gisa historia oroitu behar dugu iraganeko “akatsak” etorkizunean ez errepikatzeko. Hainbat gatazka historiko dakartza olerkariak gogora: Jaengo Navas de Tolosakoa, Napoleonen tropen sarrera, Lapurdin Inkisizioak egindako sarraskiak, Francisco de Echevestek Ameriketako indiarren artean isuritako odol eta negarra, edo “Bereterretxeren kanthoria” eta “Urtsuako kantua” baladetako aipamenak. Hauetan guztietan borrokak
V. Ondorio orokorrak 470 galdu genituen, bortxakeria eta heriotza ageri dira, berriz errepikatu behar ez lukeen sufrimendua. Eta esandakoez aparte, atenporalak diruditen beste aipamenak ere egiten ditu: “banan banan” eta “poliki poliki” gurera sartzen ari diren “etsaiez” mintzo baita. Gertaera historikoei erreferentzia izan daitezke edo orduan indarrean zen diktadurari, azkenean “etsaien” inbasioen aurrean erne egotea eskatzen du. Borroka egitea euskal-izatearen ezaugarritzat jotzen du eta horretan saiatzea baloratzen; aitzitik, koldarkeria eta errendizioa deitoratzen ditu. Gainera, borroka garai bakoitzari dagokio, ezin daiteke ondorengoentzat utzi, bestela, hasieratik galduta legoke.
Juan Mari Lekuonak Isturitzetik Tolosan barru olerki-liburuaz esan zuen “aozko poesiaren kimu berritzea” zela, “apaindurazko poesiaren mentalidadea ta teknika” eta “kopla zaarren egitura ta legeak” azaltzen zituela. Jorge Oteizak Quosque tandem…! liburuan aitortu zuen herri olerkariaren ezaugarri nabarmenetakoa beren artean harreman berezirik ez duten ideiak lotzea dela, aikais japoniarrak oroitarazten zizkioten loturak. Kutsu magikodun lotura horien bila aritu naiz, hau da, Juan Mari Lekuonak lehen liburuari aitortutako ahozko poesiaren ezaugarri horiek lehen aldiko liburu guztietan bilatu ditut. Horretarako Lekuona berak bildutako ahozko poesiaren ezaugarriak eta sailkapena izan ditut abiapuntu.
Ahozko poesiaren alderdi literarioei dagokienez (alderdi soziokulturalak ezin baitaitezke olerki idatzietan agertu), oro har ez dira neurri handian ematen: irudi eta ideien mugikortasun handia (1) ez da ohikoa, esperimentazio fonetikoan ematen dela esango nuke, bokal eta kontsonante olgetan; artifizio erritmikoa (2) ere ez da normalean ematen, errepikapen edo hoskidetasunean oinarritutako bertso librea nagusitzen delako; klasikoak ez diren baliabideen artean (3), berriz, errepikapena (maiz oihartzun erakoa) eta onomatopeiak arruntak dira, baina ez hizkuntzaren estilizazioa (deikiak, interjekzioak, herri espresioak eta esapide nahiz atsotitzak ere erabiliko ditu hauez gaindi); bukatzeko, olerkiak idatziak direnez, ezin ditzakete aldaketak
Identitate-kontzientzia giza-talde bateko partaide izatearen sentipena da, hortaz, emozionalki hautatzen da zein taldeko menbership izan nahi den. Euskaldun sentipenaren muinetako bat den euskara, altxor moduan dakusa poetak, gorde eta oinordekoei iragan beharrekoa, eta horregatik euskara “bizia” aldarrikatzen du, herritarrek egunero erabil dezaketena (biraoduna, esate baterako). Batasuna dagoeneko aipatu dut, abertzaletasun berriaren beste giltzarria; etengabe eraldatzen ari den kulturan euskaldun orok batu beharra zuen, eragile-aktibo izanik, elkarrekin lan egiteko. Esan bezala Artzek aspaldidanik bilatu ditu elkarlanerako esparruak eta beti oso aintzakotzat hartu ditu besteen aportazioak. Amaitzeko, zentsura. Ez zuen artistaren lana zuzenean baldintzatzen, baina maiz lan hori “moldatzera” behartzen zuen: “arriskutsu” izan zitezkeen kontzeptuak isilaraziaz, sinbolismora joaz, terminoak mozorrotuaz, eta hamaika trikimailu erabiliaz. Gainera, zentsore askok ikuspegi politikoa zutenez, askotan artista bere pentsaerarengatik epaitzen zuten, ez soilik bere lanarengatik. JosAnton Artzeren olerki-liburu
V. Ondorio orokorrak 472 bikiak hilabete luzez “bahituak” izan zirela badakigu edota lehen liburuarengatik zentsore batek poeta gogor epaitu zuela, nahiz eta ez debekatu. Ez dok Amairu-ren barnean ere mila traba eta galera bizi izandakoak dira.
Euskal nortasunaren ezaugarri hauek guztiak lehen aldiko liburuetan aurki daitezke; nahiz-eta neurri txikiagoan azken liburuan, honek beste norabide bat markatzen zuelako. Bai Baga, biga, higa…sentikarian eta Ikimilikiliklik bidekidekarian, bai Hitzez, hotsez eta… bakarkako ikusentzunkizunean, euskal kulturaren ezaugarriak presente egon dira, ez soilik eduki aldetik, baita eszenan erabilitako baliabideen aldetik ere: lehenengoan Baztango mutil-dantza elkarrekin dantzatzen zuten; bigarrenean hainbat kantu herrikoi taularatzen, Laboaren ahotsa lagun; edota hirugarrenean zanpantzar, kanpain-hots edo arraunlarien grabazioak entzun zitezkeen. Eszenifikazio hauetan denetan ezin ahantzi dugu txalaparta, birritan Jesus Mari Artze anaiarekin erabilia, bere sinbolismo indartsuarekin (adarra, alboka, dultzaina, txistua… bezalako beste euskal tradizioko instrumentuak ere erabili izan ditu).
JosAnton Artzek landutako joera esperimentala poesia konkretuaren barnean kokatu izan da. Brasilen eta Alemanian aldi berean 50. hamarkadan sortutako mugimendu honek hitzaren autonomia bilatzen zuen, bere izaera propioa azpimarratzea, eta batik bat espazio grafikoan murgiltzen zen, ikuspoesian (Victoria Pineda ikerlariak, esate baterako, poesia konkretua ikuspoesiaren barnean sailkatzen du). Ikus-poesiaz aparte, entzun-poesia landu izan du gehienbat gure poetak (ukimen-poesian saiakera xumeagoak egin baditu ere).
V. Ondorio orokorrak 474 Lehen aldiko liburuak esperimentalki ezberdinak dira eta horregatik bereizita ikertu ditut, aurreko bi ataletan ez bezala (Kontrakultura eta euskal Kultur Fronteari dagozkion ataletan lau olerki-liburuak batera ikertu ditut). Ikus-poesia, entzun-poesia eta ukimen-poesia izan dira aztertutako arloak.
Isturitzetik Tolosan barru olerki-liburua esperimentalki aberatsena da, neurri batean baliabide gehien erabili izanagatik (gainera, gehienek bisualitatea oinarri dutela esango nuke). Ikus-poesiari dagokionean, esanahiunitateak espazialki bereizten ditu (hitzak, paragrafoak edo olerki osoa); hizki mota eta tamaina desberdinak darabiltza (sarritan era adierazgarrian); baditu kaligramak; argazkiak eta irudiak olerkien osagarriak dira mezuaren indarra areagotuz; edo azken hauek askotan koloreztatzen ditu, gehienetan koloreen adiera klasikoa gordeta (hondoak edo irudi/argazkiak egon daitezke koloreztatuta, azal-kontrazal eta barne-azaletako collageak ahaztu gabe).
Deigarriena gertatzen den alderdi bisualaz gaindi, lehen liburu honetan entzun-poesiak ere badu bere lekua. Osoki bost olerki fonetiko aurkitu ditut, gainera askoren izenburuan esperimentazioaren berri ematen digu Artzek; hauetako batzuk poetak diskoan errezitatzen ditu, bere interpretazioarekin ulermena erraztuaz. Olerki osoan zehar esperimenta dezake ala bakarrik atal batean. Bokal nahiz kontsonanteekin aritzen da jolasean, adiera osotuagoa duten poemak sortzeko edo hitz-zerrendaketa luzeak osatzeko; kontsonanteen kasuan, behin eta berriz euskararen bereizgarri diren frikari txistukariak (s, z, x) eta afrikariak (ts, tz, tx) omentzen ditu.
Eta ukimen-poesiaren alorrean, gurpil-olerkia edo kaxa beltza aipa daitezke, irakurriak izateko irakurlearen partehartze “digitala” eskatzen dutenak. Material aldetik, orrialdeen papera eta azal, kontrazal, barne-azal, gurpil-olerki zein aurkibideko kartoia dauzkagu. Materiala aukeratzeko irizpidea praktikoa izatea da nolabait, agian mapa-aurkibidearen salbuespenarekin; azken honetan kartoia erabiltzean agian aparteko euskarriaren balioa eman nahi diolako, mapa itxuran.
475 Hurrengo bikietan, Laino guzien azpitik eta Sasi guztien gainetik, baliabide askoz urriagoak erabili zituen, estetikoki “xumeagoak” dira (nahiz ideologikoki olerki landuagoak eta erritmo leunagokoak eduki). Ez dute diskorik, ez aurkibiderik, ez inolako poema-objekturik, ez orrialdeak markatzeko baliabiderik, ezta olerkietan izenbururik eta kolorearen erabilera oso murritza da. Esperimentalki liburu bakoitzean joera bat nagusitzen dela esango nuke: Laino guzien azpitik liburuan alderdi fonetikoa gehiago lantzen du eta Sasi guztien gainetik liburuan, berriz, alderdi bisuala.
Ikus-poesian, espazioaren erabilera adierazkorra burutzen jarraitzen du, interesatu bezala esanahi-unitateak orrialdean banatuaz. Gainera, Sasi guztien gainetik liburuan hizkiak hondo ilunean ipiniko ditu (elkarri loturik ala solte), era honetan espazioa hizkiei bolumen antzekoa eta autonomia emateko baliatuaz. Ispilu-olerki deitu ditudanak lehen liburuan baino gehiago lantzen ditu, alegia, hizkiak eskubitik ezkerrerantz idazten dituzten olerkiak. Olerki osoa ipin dezake “alderantzizko norabide” honetan ala bakarrik atal bat. Norabide kontutan, horizontalki idazteaz gain poema apur batzuk bertikalki ere idazten ditu, osoki edo zati batean (kasuren batean bertikaltasuna poemarekin bat dator, aski adierazgarria da, “zutik dauden zuhaitzen” bertikaltasuna azaltzen duenean kasu). Aurreko liburuan bezala, hitz bat edo batzuk nabarmenaraztearren hizki-tamaina eta estilo ezberdinak erabiltzen ditu. Eta aurreko liburuan ez bezala, hizkiak ordezkatzera iristen da bi kasuetan: olerki batean zenbakiek hartzen dute haien tokia (kodetuta egonik) eta beste batean puntu jarraituek (irakurleak haiek betetako tokia olerki batekin ordezka dezan). Bisualitatearekin amaitzeko, koloreak agerpen eskasa du, azal eta kontrazalean: Laino guzien azpitik liburuan urdina, zuria eta horia erabiltzen ditu (kontrazaleko hizki urdinez gain) eta Sasi guztien gainetik liburuan beltza, zuria eta horia (kontrazaleko hizki beltzez eta zuriez gain). Ez dirudi kasu hauetan koloreen erabilera sinbolikoa denik, ezer berezirik adierazten duenik. Olerki bakarrean sartu zuen kolorea: Laino guzien azpitik liburuko “i” bokalarenean, bokal eta kontsonante sekuentzia luzean “i” gune-bokala azpimarratzeko gorriz koloreztatu zuen (LGA, 34).
Eta Bide bazterrean hi eta ni kantari, lehen aldiko azken olerki-liburua. Liburu honen esperimentazio-saiakera idatzia ez egotean datza, alegia, lehen begi kolpean jasotzen duguna zenbaki ñimiñoen unibertsoa da. Horrela, irakurleari lan bikoitza eskatzen zaio: lehenengo zenbakiñoak lotuz liburua osatu behar du eta gero, berau irakurri eta interpretatu. Baliteke formulazio original baina nekagarri hau-bide, JosAnton Artzeren liburuen artean arrakasta eta oihartzun gutxienekoa izatea. Estetikoki oso liburu apala da, izatez eta kolorez, azala eta kontrazala zuriak baitira, orrialdeekin batera; beltza erabiliko du zenbakitxo gehienak egiteko eta gorria olerki nagusiaren marjinean zein honetako zenbakitxoetan. Irakurleak nahi izanez gero kolorea erabil dezake hizkiak sortzerakoan, hori aukera librea litzateke. Ez du diskorik, ez aurkibiderik, ez irudi/argazkirik, ezta inongo gehigarririk ere. Gainera, hizkien ordez zenbakitxoak ipintzen dituen moduan, zenbakien ordez hizkiak erabiliko ditu orrialdeen hurrenkeran. Aitortu beharra dago, liburua osatzeko era berezi honek “muga” teknikoak jarriko dizkiela hainbat
477 poemen egiturei; adibidez, ispilu-olerkiak gauzatzea ia ezinezkoa izango da, baita hots-jolasean zerrenda luzeak osatzea ere.
Aurreko liburuetan egin lez, honetan ere espazioaren erabilera adierazkorra burutuko du esanahi-unitateen banaketarekin. Olerki gehienak horizontalki idatzita daude, salbuespen batzuekin: marjin gorriko poema nagusia eta beste lau olerki. Hala ere, hauek guztiak beren artean bereizi zituen poetak, zeren olerki nagusia liburuaren kanpoalderantz irakurtzen da eta beste lauak barnealderantz. Hemen ere tamaina desberdina erabiliko du hitzak edo hitz-multzoak nabarmentzeko, kasu honetan horrek duen zailtasunarekin (zenbakiñoekin tarteak ongi neurtu beharra). Ikusalderdiarekin amaitzeko, zenbakitxoez aparte zenbait trazu jada beltzez markatuta ematen ditu (marrazteko zailenak gertatzen direnak); liburuaren aurreko azalean goitizena (Hartzabal) osorik eta beltzez idazten du eta hegalean osorik eta gorriz.
Fonetismoari dagokionean, ez du aurreko liburuetako entzun-poemarik sortuko. Honetan errepika edo oihartzuna izango da erabiliko duen baliabide garrantzitsuena.
Eta ukimenaz ari garela, paper birziklatua erabiliko du, leuna. Bi mota aipatzen ditu kredituetan: bata liburuko orrialdeetakoa, eta bestea, lodiagoa, azal eta kontrazalekoa.
Ondorioz, Ikasketa kulturalen ikuspegia erabilita (ikus I.2.2. ataleko d) Ikasketa kulturalen ezaugarriak saila) nire hasierako hipotesia baieztatzen dut: bai, testuinguruak eragin zuzena izan zuen JosAnton Artzeren lehen aldiko olerki-liburuetan. Tesiaren hezurduran jarraitutako hiru ildoek (Kontrakultura, euskal Kultur Frontea eta joera esperimentala) bere lehen lau olerki-liburuetan eragin zutela argi dakusat eta zein modutan egin zuten agertu dut. Gauzak hala, nire tesi-txostenaren helburua beteta geratzen da.
JosAnton Artze ez zen 70. hamarkadan iltzatuta geratu, orduko “Harzabal” bigarren aldi bateko “Hartzut” izatera iragan zen, bere buruari ipinitako ezizenek adierazten digutenez, bilakaera sakona eduki zuen bere izaeran eta honen isla zuzena jaso zuten bere ondorengo lanek. Tesiko helburuaz mintzo nintzela agertu dudanez, bilakaera horretan mundua “kanpotik barrurantz” ikusi ordez, “barrutik kanporantz” ikustera igaro zen, alegia, gaztaroan inguruneak bere mundu ikuskeran eragin nabarmena izan baldin bazuen, heltzen hasitakoan barne munduetan murgildu zen, bide metafisikoagoetan. Munduko erlijio eta sinesmenen azterketa sakona izan zuen arakatze espiritual horretan bidelagun, hausnarketa pertsonal izugarrira eraman zuen berrikusketa. Hala izanik, munduaren ikuskera berria ikasten jardun zuen aldi honetan bere poesiagintzan ixiluneaz hitz egiten da (19791987), nahiz eta ikuskizunekin eta beste zereginekin lanean jarraitu. Bizitzaren ikuskera aldaketa hau jaso zuen lehen olerki-liburua Ortzia lorez, lurra izarrez (1987) izan zen, Patziku Perurena ikerlari eta idazlearen ustetan173 “poema liburua baino areago, atsotitz, errefrau edo sententzi liburua”. Izenburuak iragarri moduan, bikoiztasunarekin jolasean dabil liburu osoan zehar, oximorona edo aurkarien batuketa izanik bere espresabiderik garbiena. Ildo metafisikoetan barrendu zen honetan bere zibilizazioa errefusatu eta herri tradizionalen jakinduria ikertzen du egiaren bila, gizakiaren kultura oro batuko dituen unibertsaltasunaren bila. Paradoxak, hitz jokoak, simetria, kontrajarpenak, eta abar izango ditu hizkera sinbolikoaren adierazpide. Gaiak aginduko du eta forma indarra galtzen joango da, horrela
Ikuskera aldaketaren lehen lekukoa izan zen liburu honen mezuaren berri eman nahi izan dut, bigarren alditzat jotzen denaren atea zabaldu zuelako, honekin hasitako joerak hurrengoetan jarraitu duelako. Olerkariaren zeregina “ikustezina den hori ikusi” eta gero besteekin elkarbanatzea dela aldarrikatzen du ordudanik174:
Ortzia lorez, lurra izarrez liburuak agertutako aldaketak aurrekaria izan zuen, poetak 1982an estreinatu zuen Gizon haundi bat da mundua eta mundu ttiki bat da gizona ikuskizuna. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Gipuzkoako hamalau herritako ikastetxeetan barrena eman zuen aipatua, 14-15 urteko gaztetxoentzat euskara ikasgaiaren barnean emandako esperientzia gisa planteatuta. Hona orduan egunkari batek jasotakoa175: “Obra orokorki harturik, ideia baten inguruan mamitzen da espektakulua: bikoiztasuna edo aurkakoak diren hitz-jokoen bidez bizitzaren kontzepzio pertsonala ematea”. Beraz, argi dago ikuskizunean azaldu zuen ikuspegi berria zein baliatu zuen metodoa (aurkarien batzearena) urte batzuk geroago Ortzia lorez, lurra izarrez liburuan beste egitura batekin aditzera eman zituela. Teknikoki ikuskizun aski osatua zen, lau diapositiba-proiektagailu eta
Hamabi urte beranduago (1994ko urrian), Gizon haundi bat da mundua eta mundu ttiki bat da gizona ikuskizunean erabilitako olerkiak frantsesera itzuli zituzten Edurne Alegria eta Aurelia Arkotxak, Donibane-Lohitzuneko Iratze argitaletxean argitara emanaz.
Aipatutako urte hau arras emankorra izan zuen, zeren frantseseko itzulpena kaleratzeaz gaindi, poemaldi-kontzertu bat eta poemaldi bat estreinatu zituen elkarlanean, lehena azaroan eta bigarrena abenduan.
Goñiko zaldunaren elezaharra ikuskaria Ezpeletan eman zuten lehen aldiz 1994ko azaroaren 5ean (lehen asmoa irailaren 17an Hazparnen ematea izan zen, baina istripu txiki bat bide atzeratu zuten), olerkaria Jesus Mari Artzerekin txalapartan aritu zen eta olerkien irakurketan, Beñat Axiari kantuan eta Jean Schwarzek musika zinta batekin parte hartu zuen. Zaldunaren tragedia irudiz, alegoriaz eta ametsez beterik taularatu zuten artistek, batik bat bere arima salbatu nahian igarotako sufrimendua edo bekatuaren erredentzioa izanik ikuskariaren gunea. Goñiko zaldunak bere emaztea desleiala zela uste zuen eta gau batez, jelosiaz beterik, bere gurasoak lo zirela akabatu zituen emaztea eta haren maitalea zirelakoan; ordutik zazpi urtez bakarrik ibili zen Aralar mendiko magaletan, burdin zati izugarriak oinetan josirik zeuzkala zigor gisa. Herritarrak laguntzeko Aralarko herensugea hil zuenean hasi zuen salbaziorako bidea.
“Hari geldiak eta hari mugikorrak behar dira oihala egiteko, hots, irazkia eta bilbea. Bilbeak estali egiten du irazkia, baina irazkia ere beharrezkoa da bilbeari eusteko. Kosmosa ere modu berean dago egina. Batetik, lege finkoak daude, aldatzen ez direnak, eta bestetik aldakorrak, mugikorrak. Hau da, batetik alderdi zehatza dago, matematikoa, eta bestetik, alderdi musikala”.
Sinbolismoaren ildotik, “izarrez egindako cromlech baten barnean (biribilean ipinitako argizarien erdian) larrosa ireki bat eskutan zuela (bihotz loratu edo garatuaren irudia) ikuskizunaren olerki nagusiena errezitatzen ageri zen poeta. Poeman gizonaren bihotza mundu honetan kabitzen ez dela zioen, azkengabetasunaren egarrian dela. Irudiz betetako poemaldian koloreek ere asko esaten zuten, gerora argitaratu zuen liburuan Hegaldi Beltza, Hegaldi Gorria eta Hegaldi Zuria deituko zituen atalak bereizteko. Ezkortasunetik itxaropenerako bidea egiten zuten koloreok.
Liburua aipatu berri dut. Lau urte beranduago (1998) Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat liburuak argia ikusi zuen, CD batek lagunduta. Liburua Andoaingo Zubi Zurubi argitaletxearekin kaleratu zuen eta CD-a Usurbilgo Irudi-Ots estudiotan grabatu, Migel Garai eta Edurne Koch-ekin; Jose Luis Zabalak teknikari lanak egin zituen, baita “soinuen tajuketan” lagundu ere. Paperean emanaldiko olerkiekin batera, beste osagarri batzuk ipini zituzten, baita emankizuneko argazki, ohar labur eta azalpenak ere; CD-an, bestetik, liburuko olerkiak, emankizuneko txalaparta saioa eta Naturako hainbat soinu jasotzen ziren. Adierari dagokionez, Hegaldi Beltzean bakardadea da nagusi, nola mundura bakarrik jaiotzen garen, guk horren aukerarik egin gabe, eta gero bakoitzak bere bidea hautatu behar duen; Hegaldi Gorriak zoritxarreko gizarte modernoa
Eta hamarkada amaitu baino lehen, beste bi ikuskizun kolektibo aurkeztu zituen poetak. Biotan Mixel Etxekopar eta Beñat Axiary musikariak izan zituen asmokide (Ninh Lê Quan-en laguntzarekin). Bata Harria eta herria izan zen (1997koa), Mixel Etxekoparri oturik Xuberoako Gortainen urtero egiten duten Xiru festibalerako prestatu zuten lana. Etxekoparrek xirulak, klarinetea eta zenbait hots egin zituen, Axiaryk perkusioa eta ahotsa ipini zituen, Ninh Lê Quan-ek ere perkusioa, Jérôme Thomas txerpolaria zen eta Iñaki eta Iñazio Perurena zuzenean harria jasotzen aritu ziren. Itxuraz, 1997ko kolaborazio hauek abiapuntu, bi urte beranduago (1999) sortu zen bigarren ikuskizunaren egitasmoa: Oihana auhenka. Donostian antolatuko zuten Plaza festibalerako eskaera izan zen azken hau eta aurreko ikuskizuneko zenbait partaideez gaindi (Mixel Etxekopar, Beñat Axiary eta Ninh Lê Quan), Jesus Mari Artze txalapartaz, Claude Barboff margolaria, José Le Piez eskultorea (musika egiten du bere eskulturekin) eta Jose Bikondoa eta Alfontso Gorosterazu xuberotar aizkolariek hartu zuten bertan parte. Ikuskizunok Izadiari omenaldi gisa ulertzen ditut, harria eta zura (zuhaitzak) bitarteko poetak gure lurra, izaera eta ohiturak, taularatu nahi ditu.
Eta berriz ikuskizun batetik loratzen den beste liburu bat. 2001ean Oihana auhenka izenburupean ikuskarian agertutako basoa papereratzen saiatu ziren, oraingoan ere CD batek lagunduta. Gizakia eta zuhaitza parekatuz zabaltzen du liburua olerkariak, lotura hori liburu osoan zehar gordeaz, zeren orri bakoitzak zuhaitz baten izena darama, eta txori batena (70 izen orotara). Gizabanakoak bere ingurune naturalarekin duen lotura hala azaltzen zuen JosAntonek elkarrizketa batean177:
VI. Etorkizuneko lanak 484 “Oihanean askoz gertuago sentitzen da gizakia, barnera begira jartzen da, eta hor topatzen du bakea. Adarska eroriak, hostoak, txoriak. Denek euren lekua dute oihanean. Gizakia, dagoenean dagoena, leku guztietan dago inora joan gabe. Gizakiaren lekua dagoen toki hura da, erabat egoten denean”.
“Adarska eta hosto” horiek ere libururatu nahi izan zituen poetak, Xabin Egaña marrazkilariaren lan bereziak lagunduta; honek oihanetan zehar ebakitako enborretan grabatzen zituen marrazkiak. Bestalde, testua maiz Artze berak eskuz idatzia da eta hiru hizkuntzetan emana (euskara, gaztelania eta frantsesa, Juan Garzia Garmendia eta Edurne Alegria Aierdi itzultzaileen laguntzaz, hurrenez hurren).
CD-ak 1999ko azaroaren 12an Donostiako Kursaalen egin zuten emanaldia zuzenean jasotzen du eta 77 minutu inguruko iraupena dauka. Liburua bezala, Plaza jaialdia antolatzen zuen Jazzle-k argitara emana da.
Ordutik aurrera, JosAnton Artzek lanean dihardu, egunero idatzi eta hausnartuz, bere olerkari “zereginean”. Olerki mordoa dauka idatzita, ideia eta sentipenak zurrunbiloan barneratzen zaizkio etxean, eta hauek guztiak antolatzen, armonikoki lotzen, igarotzen ditu ordu luzeak. Poemak lotura poetikoz. Agian aurki bere azken lana kalean ikusteko aukera izanen dugu eta gozatzekoa. Lan honekin zabaldu dudan atea zeharkatzera gonbidatzen dut edonor, olerkariaren lanaren mezu eta sakontasunak hala merezi duela uste baitut, ate asko baitaude hemen irekitakoaren ostean.
VII. Bibliografia VII.1. Liburuak, monografikoak eta erakusketak Lehenik, hona ikergai izan ditudan olerki-liburuak:
- ASKOREN ARTEAN: Aho bete doinu, euskal musikagintzaren iragana, oraina eta geroari buruzko elkarrizketak, Eragin, Donostia, 2001. |
addi-c8ff888c27a5 | https://addi.ehu.es/handle/10810/11161 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2013-12-16 | science | Macías Muñoz, María Olga | eu | Errespetatzen ditugu haurren eskubideak? | Errespetatzen ditugu haurren eskubideak?
3 3 1) SARRERA Koaderno honetan jaso da ikasleek zer lan egin behar duten Gizarte Zientziak eta bere Didaktika I irakasgaiko praktiketan. Lan hau AOI metodologian oinarrituta dago, arazoetan oinarritutako ikaskuntzan. Koaderno honetan ikasleak arazo egituratzailearen planteamendua topatuko du eta galdera eragile nagusiak, eta baita lan honi ekiteko kontuan izan behar dituzuen aurretiko gogoeta batzuk ere. Jarraian, jarduerak eta hauetako bakoitzean landu behar dituzuen atazak agertuko dira eta, azkenik, jardueren kronograma. Lanerako materiala bai Moodle bidez, eta bai Praktika koadernoan helaraziko zaizue. 2) AURRETIKO GOGOETAK IKASLEARENTZAT Lan honetako jarduerak lantzen hasi aurretik, gogoeta batzuk egingo ditugu aurretik ikasleek egin beharreko zereginen inguruan. Gogoeta hauek atal hauei buruzkoak dira: arestian aipatutako ikaskuntza-helburuak lortzeko jarraitu beharreko pausoak; planteatutako arazoa lantzeko beharrezko informazioa bilatzeko jarraibideak; arazoa didaktikoki ebazteko egin behar duten erantzukizun- eta ekintza-banaketa; ebaluazioirizpideak; eta, azkenik, garatu beharko dituzten azpi-arazoak eta horien araberako jarduerak:
2.1.- Ikasleek goian azaldutako ikaskuntza-helburuak lortzeko jarraitu beharreko pausoak: Arazoa definitu eta termino eta kontzeptuak argitu. Arazoaren zatiak identifikatu: zer gertatu da, nortzuk daude inplikatuta, nolakoa da eragindako pertsonen inplikazio-maila. Aktore nagusiak identifikatu: segregazioaren subjektua, zein elementu dira segregazioaren alde egiten dutenak eta zein ez (ikasleak, irakasleak, GE, hezkuntza- eta gobernu-erakundeak). Arazoa denboraren ikuspegitik aztertu (ekintzen gertaera, eta alde edo aurka hartutako erabakiak). Aktore desberdinek arazoaren aurrean dituzten erreakzioak aztertu. Nola egiten zaio aurre eta/edo nola saihesten da. Arazoko datuak ordenatu, gidoi orientagarri honen arabera: - Aurrekariak: 1. Gertaeren historia (Gertaerak, denborazko jarraipena). 2. Jokabidearen mapa: eragindako arloak (familia, gelako taldea, irakasleak, GE, erakundeak, ingurune sozio-kulturala).
4 4 3. Segregazio erlijiosoa ekarri duten gakoak. - Inplikatutako subjektuak: historia familiarra, testuinguru soziokulturala, nortasuna, subjektuaren edo esku-hartze taldearen baloreak (elkarteak, irakasleak, erakundeak…) Erantzun-mailak: ezagutzazkoak, afektibo-emozionalak, moralak, sozialak. - Ondorioak. 2.2.- Informazio-bilaketa: Irakasgaiko gaietan agertzen den oinarrizko bibliografia eta internetgrafia erabiliko da. Beste baliabide batzuk: liburutegiak, haurtzaroa eta gizaeskubideei buruzko GKE, landuko den gaiaren inguruko ikerkuntza zientifikoak, gaiarekin zerikusia duten prentsako albisteak, erlijio islamikoa praktikatzen duten pertsonei elkarrizketak, hezitzaileei…
2.3.- Erantzukizunen banaketa eta arazoaren irtenbide didaktikoan egin beharreko ekintzak: Taldekideen erantzukizuna atazen aurrean, taldeko bertako kideek egindako talde osoaren ebaluazioan egiaztatuko da. Arazoaren analisi funtzionala egingo da honako alderdi hauek adieraziz: arazoaren formulazioa, lan-hipotesiaren planteamendua; jokabide giltzarriak eta aldagai aipagarriak, esku-hartzearen diseinua (esku-hartzearen helburuak eta estrategiak); emaitzak; jarraipena. Arazoa konpontzeko ekintzak.
2.4.- Jarduerak: Sei dira ikasleak landu beharko dituen jarduerak. Jarduera bakoitzaren koadroan adierazi dira iraupena, landuko diren gaitasunak, lortu nahi diren helburuak eta entregagaiak. Zenbait jarduera ataza desberdinetan banatuta daude. Bai jardueretan eta bai atazetan, bakoitzaren helburuak adieraziko dira eta jarraitu beharreko lanprozesua ere bai. Ikasleek jarduera bakoitzerako erabiliko duten materiala eta bakoitzean jardun beharreko denbora ere agertuko da.
5 5 1. Koadroa. Ikaslearentzako jarduerak (enuntziatua)
GALDERA ERAGILEAK IKASLEEN DEDIKAZIOA 1 JARDUERA Badakigu sortzen zaizkigun arazoen aurrean hausnartzen? Ezagutzen dugu gure ingurune soziala? Gai gara identifikatzeko bizi garen gizartearen eraikuntzan elkarreragiten duten elementu desberdinak? 4 ordu presentziazkoak 2:30 ordu ezpresentziazkoak 2 JARDUERA Ezagutzen ditugu haurren eskubideak? Errespetatzen ditugu haurren eskubideak? Nola inplikatzen gara hauen defentsan? 10 ordu presentziazkoak 0:30 ordu ezpresentziazkoak 3 JARDUERA Nola sortu da arazoa? Zein neurri hartu dira alde edo aurka? 2 ordu presentziazkoak 0:30 ordu ezpresentziazkoak 4 JARDUERA Zein dira arazoarekiko erreakzioak? Zein irtenbide planteatzen dira? 6 ordu presentziazkoak 0:30 ordu ezpresentziazkoak 5 JARDUERA Zein erantzun eman arazoari? 4 ordu presentziazkoak 3:30 ordu ezpresentziazkoak 6 JARDUERA Zer ikasi dugu? 5 ordu presentziazkoak 1:30 ordu ezpresentziazkoak
6 6 3) JARDUERAK 1 JARDUERA 1 JARDUERA: Badakigu sortzen zaizkigun arazoen aurrean hausnartzen? Ezagutzen dugu gure ingurune soziala? Gai gara identifikatzeko bizi garen gizartearen eraikuntzan elkarreragiten duten elementu desberdinak? IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak / 2:30 ordu ez-presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona). ATAZAK: 1.1. ATAZA. AOIren aurkezpena (30 minutu presentziazkoak). 1.2. ATAZA. Arazoaren aurkezpena (30 minutu). 1.3. ATAZA. Planteatutako arazoa definitu eta sorrarazi duten kausak ezarri (1 ordu presentziazkoa eta 2 ordu ezpresentziazkoak). 1.4. ATAZA. Ezagutzen dugu gure ingurunea? (2 ordu presentziazkoak eta 2 ordu ez-presentziazkoak). ELKARRIZKETARAKO EGUNKARIA (30 minutu ezpresentziazkoak). BALIABIDEAK Ikaslearen Koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. (1.1., 1.2. eta 1.3 Atazak) Iturri bibliografikoak, internet, ahozko iturriak. (1.4. Ataza) ENTREGAGAIAK Planteatutako arazoaren definizioa eta sorrarazi duten kausen hipotesiak (paper-zorroa) (1.3. Ataza). Ingurune sozialaren deskribapena (paper-zorroa) (11.4. Ataza)
Lanaren helburua: Jarduera honetan ikasleei gogoraraziko zaie zertan datzan elkarlana arazoebazpeneko metodologia (AOI) erabiltzean, izan ere, puntu hau luze eta zabal landu baita irakasgaia aurkezteko egin den ordu eta erdiko eskola magistralean. Eskola honetan irakasgaiaren xehetasunak azaldu dira eskolen antolaketari dagokionez, ordu eta erdiko eskola magistralak, eta baita lan-antolaketari eta arazoen ebazpenerako metodologiari dagokionez ere. Lan-prozesua: Jarduera honetan, irakasleak ikasleari esplikatuko dio zer den AOI metodologia, zertan datzan taldeko elkarlana, zer motatako ebaluazioa izango den eta ikasle bakoitzak elkarrizketarako egin beharko duen Egunkaria.
1.- Zer da AOI metodologia? AOI metodologia inplementatuko den irakasgaiak, Gizarte Zientziak eta bere Didaktika I, 6 kreditu ECTS ditu. Gure asmoa da horietatik 3,1 kreditu, 31 ordu, irakasgai honetako praktika guztiei dagozkienak, aipatutako metodologiaz lantzea. Praktikak 25-30 pertsonako taldeetan egingo dira eta presentziazko ordutzat hartuko dira. AOI metodologia inplementatzean irakasgaiko praktiketan, elkarlaneko ikaskuntza landuko dugu. Ikaskuntza mota hau estrategia didaktiko bat da, eta gela talde txikietan antolatzen du (kasu honetan 4 kidekoa bakoitza); bertan, ikasleek modu koordinatuan lan egiten dute ataza akademikoak ebazteko eta euren ikaskuntza garatzeko. Egoera honetan parte-hartzaileen helburuak lotuta daude, “bakoitzak bere helburuak besteek eurenak lortuz gero soilik lortu ahal izango dituelarik”. Gainera, gogoan izan behar da elkarlaneko ikaskuntzak bereziki hauetatik ateratzen duela onura: edozein taldetan dauden pertsonarteko harremanen potentzial hezigarria; sozializazio eta integrazio baloreak, oso hezigarriak; eta gatazka sozio-kognitiboa
8 8 ikaskuntzaren elementu gisa. Ondorio gisa, esan dezakegu AOI metodologia oinarritzen den elkarlaneko ikaskuntzak ikasle guztien inplikazioa eskatzen duela; ikaslea-taldea elkarrekintza (indartsua) ikaslea-irakaslearen (ahula) ordez; eskolauzteen murrizketa; ikaslearen asebetetze handiagoa eta irakasgaiarekiko jarrera positiboagoa; ikaskuntza-estilo desberdinen egokitzapena; emaitza akademiko hobeak; lan-mundurako prestaketa; eta, azkenik, irakasleei heziketa-helburuak hobetzen laguntzeaz gain (ikaskuntza-prozesuaren behaketa), irakasleek ikasleez duten pertzepzioa ere hobetu egiten da. Aldi berean, Gizarte Zientziak eta bere Didaktika I irakasgaiaren gaitasunen barnean, ikasleek planteatutako arazo egituratzailearen bidez landu behar dituztenak, balore sozial batzuk ikastea dago, aurrerago euren lehen hezkuntzako ikasleei igorri beharko dizkietenak. Ikaskuntzaren hurbilketa eraikitzaile batetik, AOIn oinarritutako metodologiak irakasle-ikasketetako ikasleari lagundu egiten dio berari dagokion kulturaren eduki edo jakintzen (ber)eraikuntza esanguratsua egiten. Ikasle hauei planteatuko zaien arazo egituratzailea osatzen duten jarduera desberdinen bidez, esku-hartze hezigarriak estimulatu egiten ditu eduki adierazgarri eta testuinguruan kokatuei buruz pentsatzera eta jardutera. Planteamendu honi dagokionez, irakasleak gogoan izan behar du ikaskuntza esanguratsua hainbat baldintza asebeteta soilik gertatzen dela: ikaslea gai izatea ez-arbitrarioki eta substantzialki erlazionatzeko informazio berria ingurune sozialaren bidez dituen aurretiko ezagutza eta esperientziekin; eta ikaskuntza-materialek edo -edukiek esanahi potentziala edo logikoa izatea. Kontuan izan behar da praktiketan egingo diren jarduerak, aurrez, eskola magistraletan testuinguruan kokatuta ikusiko direla. Eskola hauek 2,4 kreditu dira, presentziazko 24 orduren pareko. Ikasle bakoitzak astean 2 orduko praktika-jarduera egingo du. Landuko den arazo egituratzaileak irakasgai honetako gaitasun guztiak bilduko ditu; beraz, ezin da integratu gai espezifiko baten barnean. Eskola magistraletan emango diren azalpenek erreferente praktiko bat behar dute, ikasleei irakasgaiko edukiak barneratzen lagunduko diena. Arazoen ebazpenak ekintza-esparru bat eskaintzen du eta, honen bidez, ikasleek sendotu egin ditzakete ezagutza kontzeptual horiek eta gizarte zientziekin zerikusia duten lan-prozedura batzuk ikasi; eta, azkenik, kontzeptu eta prozedura hauek unibertsitateaz kanpo eguneroko elkarbizitzan baliagarri izan dakizkiekeen jarrera batzuk garatzeko aukera eman diezaiekete. Euskal Herriko egungo errealitateari lotutako arazo egituratzaile baten bidez eta, zehazki, bere hezkuntza alderdiarekin, Irakasle-ikasketetako ikasleak etorkizunean irakasle gisa garatuko duen postuan jar daitezke. Galderak planteatuko zaizkio eta erantzuna informazioa bilatuz, hipotesiak eginez eta emaitzak planteatuz eman beharko die.
9 9 2.- Nola antolatuko dira lan-taldeak? Taldeko elkarlana da AOI metodologiaren oinarria. Horregatik da hain garrantzitsua taldeen antolaketari hasieratik ekitea, kide guztiak lanerako egoerarik onenean egon daitezen. Koaderno honetan dagokigun inplementazioan, taldeak 4 pertsonak osatuko dituzte. Printzipioz, irakasleak askatasuna emango die ikasleei egoki iruditzen zaien moduan egiteko taldeak. Irizpide desberdinak sortuz gero banaketari buruz ikasleen artean, irakasleak erabakiko du taldearen antolaketa, egokiena iruditzen zaion irizpidea erabilita, esate baterako, zerrendako ordenari jarraitzea edo ausazko beste irizpideren bat. Taldeak egonkorrak izango dira AOIren inplementazio osorako. Taldekideen artean desadostasunak sortuz gero, irakasleak irtenbiderik egokiena bilatuko du. Behin osatuta, taldeak bai helburu pertsonalak eta bai taldearenak ezarriko ditu. Honen arrazoia zera da: batetik, helburu hauek oso garrantzitsuak direla taldeari indarrak kontzentrarazten dizkiolako eta, bestetik, motibazio-iturri ona direlako. Kide bakoitzak taldean toki bat izatea eragiten dute, eta taldeak kideen beharrak asebete ditzan laguntzen dute. Taldea eraginkortasunez funtzionatzen ari dela egiaztatzen ere laguntzen dute. Talde-lana sustatzeko tresna on bat zera da, taldekide bakoitzak ikaskuntza-kontratu bat sinatzea taldean eta betetzeko hitza ematea. Segidan, taldeko ikaskuntzakontratu hori aurkeztuko dugu, taldekide bakoitzak sinatuko duelarik, baina salbuespen batekin: talde bakoitzeko partaideak izango dira bete behar dituzten oinarrizko arauak ezarriko dituztenak eta baita hauek ez betetzearen ondorioak ere. Kurtsibaz adierazi dira arau eta zigor horien adibide batzuk.
10 10 Taldeko ikaskuntza-kontratua Bigarren lauhileko honetan talde batean hartuko dut parte Gizarte Zientziak eta bere Didaktika I irakasgaiko praktiketarako. Ikaskuntza-jardueretan taldean eraginkortasunez parte hartzeko konpromisoa hartu dut eta ahaleginduko naiz, nola edo hala, honakoa egiten: Ikasleek oinarrizko arau batzuk betetzeko adostasuna agertuko dute, adibidez: … … … … Aurreko arauak betetzen ez baditut, honakoa egingo dugu konpentsatzeko: Ikasleek zenbait ideia eta zigor aipatuko dituzte, adibidez: … … … …
Ikasleei fitxa hau betetzen utziko zaie eta gero irakasleak gelako pantailan azalduko du eredua adibide eta guzti, ikasleek ideia berriak hartu eta kontratua formalizatu ahal dezaten. Behin sinatuta, kontratu hau irakasleari emango zaio taldearen izena eta taldekideen datuak jasotzen dituen fitxa batekin batera: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta argazki bat.
3.- Elkarrizketarako Egunkaria Taldeko elkarlanaz gain, ikasle bakoitzak Elkarrizketarako Egunkari bat egin beharko du. Bertan, egin dituzten jardueren inguruko hausnarketak idatziko ditu. Jarduera hau ikasleak honako galdera honi erantzun diezaion pentsatua dago: Badakigu sortzen zaizkigun arazoen aurrean hausnartzen? Ikasle bakoitzak ikaskide batekin trukatuko du egunkaria. Hark irakurri eta erantzun egingo die oharrei iruzkin eta galderekin. Jarduera mota hau, elkarrizketarako Egunkaria, bitarteko formal bat da ikasleek beren pentsamenduak idatziz jasotzeko. Egunkari hauek bereziki eragingarriak izan daitezke egileek badakitenean beste pertsona batek, gai hau interesatzen zaionak, irakurri eta bere oharrei erantzun
11 11 egingo diela. Egunkari hau irakasgaiko azken paper-zorroan sartuko da. Prozedura honako hau da: 1.- Ikasle bakoitzak ez-presentziazko ordu erdi bat eskainiko dio jarduera amaitzean. Guztira, ikasle bakoitzak ez-presentziazko hiru ordu sartuko ditu elkarrizketarako Egunkaria egiten. 2.- Lan-jarduera bakoitzeko, ikasleak Word dokumentu bat irekiko du eta bi gelaxkako taula egingo du, bat eskuinean eta bestea ezkerrean. Egileak ezkerrean idatziko du eta irakurleak eskuinean. 3.- Egileak landu berri duten jarduerarekin erlazionatutako iruzkin eta galderak idatziko ditu, eta data eta sinadura jarriko dio. 4.- Egileak irakurleari bidaliko dio dokumentua, honek oharrak irakurri eta erantzun egingo du iruzkin, iradokizun, erantzun, galdera, eta abarrekin, data eta sinadura jarrita. 5.- Egileak taldearen azken txostenean jarriko ditu fitxa hauek eta irakasleari entregatuko zaio ebaluatzeko.
12 12 Fitxa eredua elkarrizketarako Egunkarirako
Idatzi landu berri duzuen jarduerarekin zerikusia duten iruzkin eta galderak:
Irakurri ezkerreko oharrak eta erantzun iruzkin, iradokizun, erantzun, galdera, eta abarrekin:
Lanaren helburua: Jarduera honen bidez esplikatuko da zertan datzan ikasleek landuko duten arazoa.
Lan-prozesua: Segidan, lehendabizi, arazo egituratzailea eta bere galdera eragile nagusiak planteatuko dira eta, ondoren, ikasleek zein ataza egin behar duten definituko da. Arazo egituratzailearen planteamendua
Arazoaren Izenburua: Errespetatzen ditugu haurren eskubideak?
Galdera eragileak: Ezagutzen dituzu haurren eskubideak? Nola inplikatzen gara beren defentsan? Errespetatzen ditugu haurren eskubideak? Zergatik ez dira betetzen? Zein neurri har ditzakegu bete daitezen? Nola erreakzionatzen dugu betetzen ez direnean? Nola erantzun arazo honi?
Yasminak 6 urte ditu, Bilboko Villar Palasi Ikastetxe Publikoan Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikaslea da. Bere gurasoak etorkinak dira, marokoar jatorrikoak, eta udaro jaioterrira joaten dira oporretan. Ikasturte honen hasieratik, Yasmina txadorrarekin joaten da eskolara, aurpegiaren parte bat eta ilea estaltzen dizkion oihala. Tradizioaren arabera, emakume musulmanek jantzi egin behar dute pubertarotik aurrera. Gelan zenbait arazo sortu dira ikaskide batzuen aldetik, txadorra integrismo islamiarrarekin identifikatzen baitute. Guraso Elkarteko ordezkariek zuzendariarengana jo dute zuzendaritzak neurriak har ditzala eskatzera. Haien ustez, ikastetxe publiko batean ez dira onartu behar inongo erlijioaren kanpoko erakustaldiak eta, are gutxiago, emakumearen izaera iraintzen duen praktika izanik, askatasun pertsonala murrizten dion jantzia erabiltzera behartuz. Irakasleen klaustroak ere erabaki bat hartzeko eskatu dio zuzendaritzari, uste baitute 6 urteko haur batek txadorra erabiltzeak haurren berdintasuneskubideak urratzen dituela hezkuntzaren eta integrazio sozialaren aurrean.
Egoera honi erantzun nahian, ikastetxeko zuzendaritza neskaren gurasoekin jarri da harremanetan. Hauek diote haurrak txadorra nahi duelako janzten duela, eta ez gurasoek inposatuta, gurasoen esanetan, neskatoa “oso erlijiosoa baita”. Gurasoek aktiboki hartzen dute parte mezkita eta eskola koranikoa eraikitzea helburu duen plataforma islamiar batean, eskola kokatuta dagoen auzoan, biztanleria islamikoa geroz eta sendoago dagoen auzoan. Zuzendaritzak dagokion hezkuntzako agintariengana eta Arartekoarengana ere jo zuen. Hezkuntza ikuspegitik, ez dago arau edo legerik ikasle batek, duen adina duela, gelan txadorra erabiltzea zigortzeko aukera ematen duenik. Bere aldetik, Arartekoak uste du neskatoari txadorra jantzita joaten uzteak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko bigarren artikulua urratzen duela.
Ikasleek jarduera desberdinak garatu beharko dituzte, zentroak jarraitu beharreko jarrera zein den justifikatuko duen txosten bat lantzera zuzenduak. Galdera eragileen bidez, ikasleak gaiaren alderdi desberdinak lantzen joango dira, arestian aipatutako txostenean bateratzeko.
16 16 1.3.ATAZA: 1.3. ATAZA.: Planteatutako arazoa definitu eta sorrarazi duten kausen hipotesiak ezarri IRAUPENA 1 ordu presentziazkoa eta 2 ordu ez-presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana BALIABIDEAK Ikaslearen Koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa ENTREGAGAIAK Planteatutako arazoaren definizioa eta sorrarazi duten kausen hipotesiak (paper-zorroa)
Lanaren helburua: Planteatutako arazoa definitu, arazo honetan agertzen diren terminoak eta kontzeptuak argitu, eta sorrarazi duten kausen hipotesiak ezarri. Lan-prozesua: Lan hau egiteko, ikasleak arazo egituratzailearen planteamendua irakurriko du, eta kontuan izango ditu 1.3. atazan egindako lanaren emaitzak. Lan honetarako, taldea bi bikotetan banatuko da. Bikote bakoitzak arazoan agertutako termino eta kontzeptuak definitu eta argituko ditu. Amaitutakoan, bi bikoteen azalpen komuna egingo da landutako puntuez, idatzi egingo dute eta, ondoren, taldekide guztiek eztabaidatuko dituzte arazoa sorrarazi duten kausen hipotesiak. Eztabaida honen emaitza idatzi egingo da.
Lanaren helburua: Arazo egituratzailea kokatzen den ikastetxearen ingurune soziala ezagutu (auzoa, hiria)
19 19 Beraz, lan-prozesua honakoa da: taldekide bakoitzak puntu hauetako bat landuko du eta jasotako informazioa bi foliotan jasoko du. Gero, kide bakoitzak gainerakoei azalduko die garatutako puntua eta taldekide guztien artean egingo dituzte lanaren azken ondorioak. Lan honek gehienez 10 orri izango ditu.
20 20 2 JARDUERA 2 JARDUERA: Ezagutzen ditugu haurren eskubideak? Errespetatzen ditugu haurren eskubideak? Nola inplikatzen gara hauen defentsan? IRAUPENA 10 ordu presentziazkoak eta 30 minutu ez-presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona) ATAZAK 2.1. ATAZA. Arazoaren zatiak identifikatu: zer gertatu da, nortzuk daude inplikatuta, nolakoa da eragindako pertsonen inplikazio-maila (3 ordu presentziazkoak). 2.2. ATAZA. Nola inplikatzen gara haurren eskubideen defentsan? (1 ordu presentziazkoa). 2.3. ATAZA. Unibertsalak dira haurren eskubideak? Haurren eskubideak beste kultura batzuetatik ikusita (4 ordu presentziazkoak). 2.4. ATAZA. Arazo egituratzailearen aktore desberdinak identifikatu (2 ordu presentziazkoak). Elkarrizketarako egunkaria (30 minutu ez-presentziazkoak)
BALIABIDEAK Praktika-koadernoko irakurgaiak, campuseko fotokopiagailuan aurkituko dituzte. (2.1. ea 2.3. Atazak) Ikaslearen koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa (2.4. Ataza) Rol-jokoa (2.2. Ataza) ENTREGAGAIAK Haurraren eskubideen dekalogoa eta arazoaren identifikazioa (paper-zorroa). (2.1. Ataza) Rol-jokoaren ondorioen koadroa (paper-zorroa). (2.2. Ataza) Eztabaidako datuen orria (paper-zorroa). (2.3. Ataza) Eztabaida baloratzeko orria (paper-zorroa). (2.3. Ataza) Arazoko aktoreak identifikatzeko orria (paper-zorroa). (2.4. Ataza) Gertaeren eta giza elkarreraginaren sekuentziazko katea (paperzorroa). (2.4.)
22 22 2.1. ATAZA: 2.1. ATAZA: Arazoaren zatiak identifikatu: zer gertatzen da, nortzuk daude inplikatuta, nolakoa da eragindako pertsonen inplikaziomaila IARUPENA 3 ordu presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana BALIABIDEAK Praktika-koadernoko irakurgaiak, campuseko fotokopiagailuan aurkituko dituzte ENTREGAGAIAK Haurraren eskubideen dekalogoa eta arazoaren identifikazioa (paper-zorroa)
Lanaren helburua: Arazoaren zatiak identifikatu: zer gertatu da, nortzuk daude inplikatuta, nolakoa da eragindako pertsonen inplikazio-maila. Lanerako materialak: Ikasleek irakurtzeko material hau izango dute, irakasgaiko praktika-koadernoan aurkituko dutelarik: - ONU. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. - UNICEF. (2010) Haurren Eskubideak. Ezinbesteko hamabi arau haurtzaro zoriontsua izateko. Ikasmina. Bilbo. - Haurraren Eskubideen Konbentzioa (1989) Lan-prozesua: 1.- Taldea bi bikotetan banatuko da eta bikote bakoitzak honako jarduera hauek egingo ditu: 1.- Goian adierazitako testuen irakurketa. (1 ordu presentziazkoa) 2.- Irakurritako testuak komentatu (15 minutu presentziazkoak) 3.- Haurraren oinarrizko hamar eskubideen dekalogoa garatu (15 minutu presentziazkoak) 3.- Bi bikoteek egin duten dekalogoa batera jarriko dute eta lauren artean azken dekalogoa egingo dute (1/2 ordu presentziazkoa). 3.- Taldeak aurrez irakurritako UNICEFen testua hartuko du eredutzat, eta galdera hauek eztabaidatuko ditu: (1/2 ordu presentziazkoa).
23 23 Zein dira planteatutako arazoan betetzen ez diren eskubideak? (=Zer gertatu da?) Nortzuk daude inplikatuta? Nolakoa da eragindako pertsonen inplikazio-maila? 4.- Taldeak idatziz zehaztuko ditu aurrez eztabaidatutako puntuak: zein dira betetzen ez diren eskubideak (zer gertatu da), nortzuk daude inplikatuta eta nolakoa da eragindako pertsonen inplikazio-maila. (1/2 ordu presentziazkoa). Entregagaiak: Haurraren eskubideen dekalogoa eta arazoaren identifikazioa (paper-zorroa).
Lanaren helburua: Taldekideak arazoko protagonista nagusiekin identifikatuko dira: Yasminaren ama/aita, neskatoaren irakaslea eta ikastetxeko zuzendaria. Lan-prozesua: 1.- Hiru taldekide arazoko protagonista nagusiekin identifikatuko dira: Yasminaren ama/aita, neskatoaren irakaslea eta ikastetxeko zuzendaria. Laugarren kideak moderatzailearena egingo du. 2.- Taldekide bakoitzak lau roletako bat beteko du (aita/ama, irakaslea, zuzendaria eta moderatzailea), zozketan aukeratuta. Hiru protagonistetako lehena hasiko da eta, bere burua aurkeztu ondoren, bere ideiak bota eta arrazoitu egingo ditu ahalik eta zehatzen (Yasminak txadorra eskolara eramatearen alde edo aurka). Kide bakoitzak 5 minutu izango ditu hizketarako, guztira 15 minutuko azalpena. Moderatzaileak bermatuko du taldekideak denborara eta hitza errespetatzeko arauetara mugatzea. 3.- Rol-jokoaren ondoren, elkarrizketa egingo da taldekideen artean (15 minutu). Elkarrizketa bakoitza zentratu behar da ikasleek egindako rolen interpretazioetan, beren ekintzen motibazioetan eta horien ondorioetan. Koadro batean idatziko dituzte hiru ondorio nagusiak (ikusi behean eredua). 4.- Hurrengo pausoa ikasleek berriro rol-jokoa funtzio berak hartuta antzeztea da, baina funtzio hauek euren ideiekin birdefinituz (15 minutu). 5.- Antzezpen hau amaituta, beste elkarrizketa bat izango dute (15 minutu), eta motibazio berriak eta hauen ondorioak aztertuko dituzte. Koadroan idatziko dituzte elkarrizketa honen 3 ondorio nagusiak. Ondoren, arrazoituko dute zein den errespetutsuena haurren eskubideekiko.
25 25 Rol-jokoaren emaitzak jasotzeko orria:
2 Ondorioa
3 Ondorioa
Entregagaia: Rol-jokoaren ondorioen koadroa (paper-zorroa).
26 26 2.3. ATAZA: 2.3. ATAZA: Unibertsalak dira haurren eskubideak? Haurren eskubideak beste kultura batzuetatik ikusita. IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak honela banatuta: Filma ikusi: 2 ordu presentziazkoak Talde-lana pelikularen inguruan: 1 ordu presentziazkoa Eztabaida: 1 ordu presentziazkoa MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona). BALIABIDEAK Praktika-koadernoko irakurgaiak, campuseko fotokopiagailuan aurkituko dituzte. ENTREGAGAIAK Eztabaidako datuen orria (paper-zorroa). Eztabaida baloratzeko orria (paper-zorroa).
Lan-prozesua: 1.1.- “Buda explotó por vergüenza” filma ikusi. (2 ordu presentziazkoak) 1.2.- Lan hau egiteko, irakasgaiko praktika-koadernoko materiala irakurriko da. Filmari buruzko informazio orokorraz gain, bertan tratatutako gai desberdinak hartzen dituen galdetegi bat ere landuko da (1 ordu presentziazkoa). 1.3.- Lau ikasleko taldea bikotetan zatituko da eta bakoitzak rol bat hartuko du argudiatuz defendatzeko, batetik, filmean ageri den integrismo islamikoaren ikuspegitik eta, bestetik, mendebaldeko sistema demokratikotik, zein printzipiok agindu behar duten lehen hezkuntzan. Erabilitako argudioak bi koadrotan adierazi beharko dira, behean agertuko den bezala (presentziazko ordu erdia eztabaidarako eta presentziazko ordu erdia emaitzak idazteko).
Eztabaidako datuak jasotzeko orria: 1 Argudioa
Adibideak Aurkako argudioak 2 Argudioa
Adibideak Aurkako argudioak 3 Argudioa
Adibideak Aurkako argudioak
Eztabaida baloratzeko orria:
Argudio sinesgarriak eta arrazoituak erabili dituzte Hizketarako txanda errespetatu dute Aurkako iritziak errespetatu dituzte A Taldea
Lanaren helburua: 2.2. jardueran, rol-joko baten bidez landu dira gurasoen, irakasleen, eta ikastetxeko zuzendaritzaren motibazioak gatazka sorrarazi duen gaiari dagokionez, Yasminak txadorra jantzita eramatea gelan, hain zuzen. Praktika honetan, arazoan parte hartzen duten aktore guztiak identifikatuko dira. Lan-prozesua: 1.- Taldekideek koadro batean identifikatuko dituzte arazoko aktore desberdinak, gizabanako edo presio-talde bakoitzaren ezaugarriak eta eskola-egituraren barneko funtzioak definituko dira (1 ordu presentziazkoa). Lan hau bi fasetan egingo da: lehenengoan, taldea bi bikotetan banatuko da eta bikote bakoitzak arestian aipatutako ataza egingo du (1/2 ordu presentziazkoa), jarraian, bi bikoteek bateratze-lana egiteko eta paper-zorroan sartuko den koadro komuna egiteko (1/2 ordu presentziazkoa). Arazoko aktoreak identifikatzeko orria:
2.- Gertaeren eta giza elkarreraginen sekuentzia-katea (1 ordu presentziazkoa): taldekideek ikus-mapa egingo dute arazo egituratzailean ematen den logika sekuentzialarena eta giza- elkarreraginarena. Ikasleek arazoaren puntu zehatzak identifikatuko dituzte progresio ordenatu eta koherente batean kokatzeko. Entregagaiak: Arazoko aktoreak eta gertaeren eta giza elkarreraginen katea identifikatzeko orria.
Lan-prozesua 1. Lan honetarako, ikasleek lau laguneko taldeetan lan egingo dute. Planteatutako arazoa protagonista desberdinen ikuspuntutik aztertu beharko dute, honela, arazoekin eta erabakitzeko aukerekin ohitzeko. 2. Ikasleek datu zehatzak ordenatuko dituzte, prozedura analitikoak aplikatu, galderak artikulatu, gertaera nabarmenei buruz hausnartu, ondorioak atera eta arazoaren konponketari bide emango dioten ekintzak gomendatu. Segidako galderek gidatzat balio dezakete analisi hau fokatzeko: a. Zein da arazoa? b. Zerk eragin ahal izan du arazoa? c. Zein argudio eman daitezke hipotesi desberdinak babesteko edo baztertzeko? d. Zein neurri hartu dira alde edo aurka? e. Zer ondorio atera daitezke? Zer gomendio egin daitezke? 3. Ikasleek idatzizko txostena prestatuko dute eta bertan zera aurkeztuko dute: arazoaren ebaluazioa, erabaki-aukerak, beraiek ikusten dituzten bezala, eta gomendioak erabakia hartzeko. Entregagaia: Idatzizko txostena arazoaren ebaluazioaz, erabaki-aukerez eta erabakia hartzeko gomendioez (Paper-zorroa).
32 32 4 JARDUERA 4 JARDUERA: Zein dira arazoarekiko erreakzioak? Zer irtenbide planteatzen dira? IRAUPENA 6 ordu presentziazkoak eta 30 minutu ez-presentziazkoak MODALIDAD Talde-lana (4 pertsona) ATAZAK 4.1. ATAZA. Zein dira kultura aniztasunak ikasgelan sortzen dituen gatazkekiko erreakzioak? (4 ordu presentziazkoak) 4.2. ATAZA. Nola erreakzionatzen dute inplikatuek Yasminak gelara txadorra eramateak sortutako arazoaren aurrean? (2 ordu presentziazkoak) ELKARRIZKETARAKO EGUNKARIA (30 minutu ezpresentziazkoak) BALIABIDEAK “La Clase” filma (4.1.Ataza) Filmari buruzko lan-materiala, praktika-koadernoan dago eta campuseko fotokopiagailuan aurkituko dute. (4.1. Ataza) Prentsa digitala. (4.1. Ataza) Ikaslearen Koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. (4.2. Ataza) ENTREGAGAIAK Filmari buruzko galdetegia (Paper-zorroa). (4.1.Ataza) Prentsa digitalari buruzko lana (Paper-zorroa). (4.1. Ataza) Arazoko aktoreen erreakzioak eta planteatutako arazoak identifikatzen diren orria. (Paper-zorroa) (4.2. Ataza)
33 33 4.1. ATAZA: TAREA 4.1: Zein dira kultura aniztasunak ikasgeletan sortzen dituen gatazkekiko erreakzioak? IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak: Filma ikusi: 2 ordu presentziazkoak Talde-lana filmari buruz: 1 ordu presentziazkoa Prentsa-lana: 1 ordu presentziazkoa MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona). BALIABIDEAK “La Clase” filma Filmari buruzko lan-materiala, praktika-koadernoan dago eta campuseko fotokopiagailuan aurkituko dute Prentsa digitala
Lanaren helburua: Jarduera honetan “La Clase” filma ikusiko da. Film honen argudioa Paris kanpoaldeko ikastetxe batean gertatzen da, eta bertan kultura aniztasunak gatazkak eragiten ditu. Film honetan, zera erakusten zaigu: nola sortzen den arazo hauetako bat, protagonistak, hauen erreakzioak eta gatazka ebazteko sortzen diren proposamen desberdinak. Lan-prozesua: 1.1.- Jarduera hau burutzeko, ikasleak praktika-koadernoan duen materiala irakurriko du. Filmari buruzko informazio orokorra irakurtzeaz gain, filmak tratatzen dituen gai desberdinak landuko ditu taldeak (1 ordu presentziazkoa). 1.2.- Taldekideek prentsa digitalean bilatuko dituzte kultura aniztasunagatiko eskolagatazkaz ari diren bi albiste. Hauen inguruko iruzkin labur bat egingo dute, folio batekoa (protagonistak eta gatazka desberdinetan jokatzen duten papera). (1 ordu presentziazkoa).
35 35 4.2. ATAZA: 4.2. ATAZA: Nola erreakzionatzen dute inplikatuek Yasminak gelara txadorra eramateak sortutako arazoaren aurrean? IRAUPENA 2 ordu presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona). BALIABIDEAK Ikaslearen koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. ENTREGAGAIAK Arazoko aktoreen erreakzioak identifikatzen diren orria eta planteatutako irtenbideak.
Lanaren helburua: Jarduera honetan, ikasleek arazoko aktoreen erreakzioak eta planteatutako irtenbideak identifikatuko dituzte. Lan-prozesua: 1.- Taldekideek koadro batean identifikatuko dituzte arazoko aktoreen erreakzioak eta planteatu dituzten irtenbideak (40 minutu presentziazkoak). Arazoko aktoreen erreakzioak eta planteatzen dituzten irtenbideak identifikatzeko orria:
2.- Talde bakoitzeko kide batek (irakasleak hautatua) gainerako gelakideen aurrean aurkeztuko ditu koadroan jasotako datuak. Talde bakoitzeko kideak interesgarri iruditzen zizkien besteen ideia edo ekarpenak idazten joango dira (20 minutu presentziazkoak). 3.- Taldea azken koadroa egiteko bilduko da. Koadro honetan, beste taldeetako ordezkariek aurkezpenean bildutako ekarpenak ere sartuko dituzte (1 ordu presentziazkoa). Entregagaia: Arazoko aktoreen erreakzioak eta planteatu diren irtenbideak identifikatzen diren orria.
37 37 5 JARDUERA 5 JARDUERA: Zer erantzun eman arazoari? IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak eta 3:30 ez-presentziazkoak. MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona) ATAZAK 5.1. ATAZA. Yasminaren kasuari buruzko Ikastetxearen Txostena idatzi (4 ordu presentziazkoak eta 2 ordu ez-presentziazkoak). 5.2. ATAZA. Eztabaida blog baten bitartez Yasminaren kasurako aurkeztutako irtenbideen inguruan (1 ordu ez-presentziazkoa). ELKARRIZKETARAKO EGUNKARIA (30 minutu ezpresentziazkoak). BALIABIDEAK Rol-jokoa. (5.1. Ataza) Ikaslearen koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. (5.1. Ataza) Eztabaida Blog baten bitartez. (5.2. Ataza) ENTREGAGAIAK Ikastetxearen txostena Yasminaren kasuari buruz. (5.1. Ataza) Talde bakoitzak Blogean emandako iritziak, beste bi lan-taldek planteatutako irtenbideen inguruan. (5.2. Ataza)
38 38 5.1. ATAZA: 5.1. ATAZA: Yasminaren kasuari buruzko ikastetxearen txostena egin. IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak eta 2 ordu ez-presentziazkoak. MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona). BALIABIDEAK Rol-jokoak. Ikaslearen Koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa.
Lanaren helburua: Ataza honetan gelako taldeak Yasminaren kasuari buruzko ikastetxearen txostena egingo du. Txosten hau egiteko taldekideek arazoko datuak ordenatu beharko dituzte: aurrekariak; inplikatutako subjektuak, erantzun-mailak; ondorioak. Jarduera honen bidez, ikasleak ikastetxeko zuzendaritzaren tokian jarriko dira eta ebazpen-estrategia desberdinak proposatu beharko dituzte, planteatutako arazoari irtenbidea emateko eredu desberdinak barne. Jarduera honetan, ikasleek lortutako emaitzak aztertuko dituzte, aurreko jardueretan bota dituzten hipotesiekiko koherentzia eta gelan ikasitako ezagutzak aztertuz. Beraz, lan honen helburua ikasitakoaren berrelikadura da. Ikastetxeko zuzendaritza gisa prestatzen duten txostenean ondorioak justifikatu beharko dituzte, kontuan izanda horrekin ez dela itxitzat emango arazorako beste irtenbide mota bateranzko bidea. Lan-prozesua: Ikastetxeko zuzendaritzaren txostena egiteko, lan-taldeak pauso hauek jarraituko ditu: Arazoko datuak honako gidoi orientagarri honen arabera ordenatuko dira: - Aurrekariak: 1. Gertaeren historia (Gertaerak, denborazko jarraipena) 2. Jokabide-mapa: erasandako alorrak (familia, gelako taldea, irakasleak, GE, Erakundeak, ingurune soziokulturala). 3. Arazoa ekarri duten gakoak.
39 39 - Inplikatutako subjektuak: historia familiarra, testuinguru soziokulturala, nortasuna, subjektuaren edo esku-hartze taldearen baloreak (elkarteak, irakasleak, erakundeak…) - Arazoan inplikatutakoen erantzun-mailak: ezagutzazkoak, afektiboemozionalak, moralak, sozialak. - Ondorioak. - Ikastetxeko zuzendaritzak planteatutako arazoaren irtenbidea.
Lanaren helburua: Behin txosten hau amaituta, Blog batean sartuko da talde bakoitzak ikastetxeko zuzendaritzaren tokian jarrita landu duen arazoaren irtenbidea. Talde bakoitzak Blog honetan aintzat hartu beharko ditu beste bi lan-taldek planteatutako irtenbideak. Jarduera honen bidez, ikasleek beste taldeek planteatutako irtenbideak aztertuko dituzte eta irtenbide hauen kritika eraikitzailea egingo dute, ahaztu gabe planteatutako arazoak ez duela eskaintzen irtenbide bakarra, ezta itxia ere. Lan-prozesua: Lan-talde bakoitzak irakasleak sortutako Blog batean sartuko ditu Ikastetxeko Zuzendaritzaren Txostenean Yasminaren kasuaren inguruan lortutako ondorioak. Segidan, talde bakoitzak beste bi lan-talderen ondorioen ebaluazio kritikoa egingo du; ondorio hauei iruzkin, iradokizun, erantzun, galdera, eta abarrekin erantzungo die. Irakasleak talde bakoitzaren iruzkinak ebaluatuko ditu. Entregagaia: Talde bakoitzak Blogean jarritako iritziak beste bi lan-taldek planteatutako irtenbideei buruz (Paper-zorroa).
41 41 6 JARDUERA 6 JARDUERA: Zer ikasi dugu? IRAUPENA 5 ordu presentziazkoak eta 1:30 ordu ez-presentziazkoak. MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona) ATAZAK 6 JARDUERA: Zer ikasi dugu? (5 ordu presentziazkoak eta 1 ordu ez-presentziazkoa). ELKARRIZKETARAKO EGUNKARIA (30 minutu ezpresentziazkoak). BALIABIDEAK Orain arte arazoaren ebazpenean landutako material guztia. (6 Jarduera) Ikaslearen koadernoko materiala, irakaslek Moodle plataforman zintzilikatutakoa. (6 Jarduera) ENTREGAGAIAK Arazoaren ebazpeneko amaierako paper-zorroa. (6 Jarduera.)
Lan-prozesua: Ikasleek paper-zorroa egingo dute eta taldeak bertan zera sartuko du: Arazoaren Glosarioa: kontzeptu nagusiak, definizio eta erreferentzia eta guzti. Taldeak antzemandako ikaskuntza-beharren zerrenda. Zer ikasi behar izan duten eta zer ikasi den. Erabilitako informazio-iturriak eta informazio-bilaketaren emaitzak. Informazio-mota desberdinen artean bereizi eta iturri hauei buruzko asebetetasun-maila zehaztu. Arazoko bost galdera giltzarri. Galderen ebazpen argudiatua, orain arte egindako jarduera desberdinetan zehar bildutako datuetatik eskuratutako erantzunekin. Arazoko datuen sailkapena. Arazoaren analisi funtzionala egin, protagonista bakoitzaren erantzukizunak eta ekintzak azalduz. Taldearen ebaluazioa eta taldekide bakoitzaren auto-ebaluazioa. Elkarrizketarako egunkariak.
Entregagaia: Aurrez aipatutako material guztia arazoaren ebazpeneko amaierako paper-zorroan sartuko da eta irakasleari entregatuko zaio.
43 43 4) JARDUEREN ETA ATAZEN LABURPENA Jarraian, ikasleak egin beharreko jardueren eta atazen laburpena agertuko da. 1 JARDUERA 1 JARDUERA: Badakigu sortzen zaizkigun arazoen aurrean hausnartzen? Ezagutzen dugu gure ingurune soziala? Gai gara identifikatzeko bizi garen gizartearen eraikuntzan elkarreragiten duten elementu desberdinak? IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak / 2:30 ordu ez-presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona). ATAZAK 1.1. ATAZA. AOIren aurkezpena (30 minutu presentziazkoak). 1.2. ATAZA. Arazoaren aurkezpena (30 minutu). 1.3. ATAZA. Planteatutako arazoa definitu eta sorrarazi duten kausak ezarri (1 ordu presentziazkoa eta 2 ordu ezpresentziazkoak). 1.4. ATAZA. Ezagutzen dugu gure ingurunea? (2 ordu presentziazkoak eta 2 ordu ez-presentziazkoak). ELKARRIZKETARAKO EGUNKARIA (30 minutu ezpresentziazkoak) BALIABIDEAK Ikaslearen Koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. (1.1., 1.2. eta 1.3. Atazak) Iturri bibliografikoak, internet, ahozko iturriak. (1.4. Ataza) ENTREGAGAIAK Planteatutako arazoaren definizioa eta sorrarazi duten kausen hipotesiak (paper-zorroa) (1.3. Ataza) Ingurune sozialaren deskribapena (paper-zorroa) (1.4. Ataza)
45 45 2 JARDUERA 2 JARDUERA: Ezagutzen dituzu haurren eskubideak? Errespetatzen ditugu haurren eskubideak? Nola inplikatzen gara hauen defentsan? IRAUPENA 10 ordu presentziazkoak eta 30 minutu ez-presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona) ATAZAK 2.1. ATAZA. Arazoaren zatiak identifikatu: zer gertatu da, nortzuk daude inplikatuta, nolakoa da eragindako pertsonen inplikazio-maila? (3 ordu presentziazkoak). 2.2. ATAZA. Nola inplikatzen gara haurren eskubideen defentsan? (1 ordu presentziazkoa). 2.3. ATAZA. Unibertsalak dira haurren eskubideak? Haurren eskubideak beste kultura batzuetatik ikusita (4 ordu presentziazkoak). 2.4. ATAZA. Arazo egituratzailearen aktore desberdinak identifikatu (2 ordu presentziazkoak). ELKARRIZKETARAKO EGUNKARIA (30 minutu ezpresentziazkoak).
46 46 2.1. ATAZA: 2.1. ATAZA: Arazoaren zatiak identifikatu: zer gertatzen da, nortzuk daude inplikatuta, nolakoa da eragindako pertsonen inplikaziomaila IRAUPENA 3 ordu presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana BALIABIDEAK Praktika-koadernokoa izango den materiala, campuseko fotokopiagailuan aurkituko dute. ENTREGAGAIAK Haurraren eskubideen dekalogoa eta arazoaren identifikazioa (paper-zorroa) 2.2. ATAZA: 2.2. ATAZA: Nola inplikatzen gara haurren eskubideen defentsan? IRAUPENA 1 ordu presentziazkoa MODALITATEA Talde-lana / bakarka BALIABIDEAK Rol-jokoa ENTREGAGAIAK Rol-jokoaren ondorioen koadroa (paper-zorroa) 2.3. ATAZA: 2.3. ATAZA: Unibertsalak dira haurren eskubideak? Haurren eskubideak beste kultura batzuetatik ikusita. IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak honela banatuta: Filma ikusi: 2 ordu presentziazkoak Talde-lana filmari buruz: 1 ordu presentziazkoa Eztabaida: 1 ordu presentziazkoa MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona). BALIABIDEAK Praktika-koadernokoak izango diren irakurgaiak, campuseko fotokopiagailuan aurkituko dituzte. ENTREGAGAIAK Eztabaidako datuen orria (paper-zorroa). Eztabaida baloratzeko orria (paper-zorroa).
47 47 2.4. ATAZA: 2.4. ATAZA: Arazo egituratzailearen aktore desberdinak IRAUPENA 2 ordu presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona) / Talde arteko lana BALIABIDEAK Ikaslearen Koadernoko materiala eta irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. ENTREGAGAIAK Arazoko aktoreak identifikatzeko orria (paper-zorroa). Gertaeren eta giza elkarreraginen sekuentziazko katea (paperzorroa).
49 49 4 JARDUERA 4 JARDUERA: Zein dira arazoaren aurreko erreakzioak? Zer irtenbide planteatzen dira? IRAUPENA 6 ordu presentziazkoak eta 30 minutu ez-presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona) ATAZAK 4.1. ATAZA. Zein dira kultura aniztasunak ikasgeletan sortzen dituen gatazkekiko erreakzioak? (4 ordu presentziazkoak) 4.2. ATAZA. Nola erreakzionatzen dute inplikatuek Yasminak gelara txadorra eramateak planteatzen duen arazoaren aurrean? (2 ordu presentziazkoak) EKARRIZKETARAKO EGUNKARIA (30 minutu ez-presentziazkoak) BALIABIDEAK “La Clase” filma (4.1. Ataza) Praktika-koadernoko filmari buruzko lan-materiala, campuseko fotokopiagailuan aurkituko dute. (4.1. Ataza) Prentsa digitala. (4.1. Ataza) Ikaslearen Koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. (4.2. Ataza) ENTREGAGAIAK Filmari buruzko galde-sorta (Paper-zorroa). (4.1. Ataza) Prentsa digitalari buruzko lana (Paper-zorroa). (4.1.Ataza) Arazoko aktoreen erreakzioak eta planteatzen dituzten irtenbideak identifikatzen diren orria. (Paper-zorroa) (4.2. Ataza)
50 50 4.1. ATAZA: 4.1. ATAZA: Zein dira kultura aniztasunak geletan sortzen dituen gatazkekiko erreakzioak? IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak: Filma ikusi: 2 ordu presentziazkoak Filmari buruzko talde-lana: 1 ordu presentziazkoa Prentsa-lana: 1 ordu presentziazkoa MODALITATEA Alde-lana (4 pertsona). BALIABIDEAK “La Clase” filma Praktika-koadernoko filmari buruzko lan-materiala, campuseko fotokopiagailuan aurkituko dute. Prentsa digitala
4.2. ATAZA: 4.2. ATAZA: Nola erreakzionatzen dute inplikatuek Yasminak gelara txadorra eramateak planteatzen duen arazoaren aurrean? IRAUPENA 2 ordu presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona). BALIABIDEAK Ikaslearen Koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. ENTREGAGAIAK Arazoko aktoreen erreakzioak eta planteatzen dituzten irtenbideak identifikatzen diren orria.
51 51 5 JARDUERA 5 JARDUERA: Zer erantzun eman arazoari? IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak eta 3:30 ordu ez-presentziazkoak. MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona) ATAZAK 5.1. ATAZA. Yasminaren kasuari buruzko ikastetxearen txostena egin (4 ordu presentziazkoak eta 2 ordu ez-presentziazkoak). 5.2. ATAZA. Eztabaida Blog baten bidez Yasminaren kasuari aurkeztutako irtenbideei buruz (1 ordu ez-presentziazkoa). ELKARRIZKETARAKO EGUNKARIA (30 minutu ezpresentziazkoak). BALIABIDEAK Rol-jokoa. (5.1. Ataza) Ikaslearen Koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. (5.1. Ataza) Eztabaida Blog baten bidez. (5.2. Ataza) ENTREGAGAIAK Ikastetxearen txostena Yasminaren kasuaz. (5.1. Ataza) Talde bakoitzak Blogean jarritako iritziak beste bi lan-taldek planteatutako irtenbideei buruz. (5.2. Ataza)
5.1. ATAZA: 5.1. ATAZA: Yasminaren kasuari buruzko Ikastetxearen Txostena IRAUPENA 4 ordu presentziazkoak eta 2 ordu ez-presentziazkoak. MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona). BALIABIDEAK Rol-jokoak. Ikaslearen Koadernoko materiala eta irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa.
53 53 6 JARDUERA 6 JARDUERA: Zer ikasi dugu? IRAUPENA 5 ordu presentziazkoak eta 1:30 ordu ez-presentziazkoak MODALITATEA Talde-lana (4 pertsona) ATAZAK 6 JARDUERA: Zer ikasi dugu? (5 ordu presentziazkoak eta 1 ordu ez-presentziazkoa). ELKARRIZKETARAKO EGUNKARIA (30 minutu ezpresentziazkoak). BALIABIDEAK Orain arte arazoaren ebazpenean landutako material guztia. (6 Jarduera) Ikaslearen Koadernoko materiala, irakasleak Moodle plataforman zintzilikatutakoa. (6 Jarduera.) ENTREGAGAIAK Arazoaren ebazpenaren azken paper-zorroa. (6 Jarduera)
5) JARDUEREN KRONOGRAMA Jarraian, jardueren taula eta bere inplementazio-data agertuko da. 2. Koadroa. Jardueren taula eta bere inplementazio-data
Ez-presentziazko 3 ordu guztira, ezpresentziazko 30 minututan banatuta sei jardueretako bakoitza amaitzean.
3h 30 m (egunkaria) 6 Jarduerako Paper-zorroa maiatzaren 2025eko astean entregatuko da.
57 57 7) EBALUAZIOA Gizarte Zientziak eta beren Didaktika I irakasgaiaren ebaluaziorako, zera izango da kontuan: 1.-. Irakasgaiko amaierako azterketaren emaitza. Azterketa proba teoriko-praktiko globala izango da programaren edukiei buruz. Azterketa honen balioa irakasgaiaren %60 da. 2.- Arazoen ebazpenean oinarritutako (AOI) lanaren balorazio globala. Lan hau irakasgaiko praktika guztien gain inplementatuko da. Lan honen balioa irakasgaiaren %40 da.
Irakasgaiko praktiken ebaluazioa metodologia aktiboen AOI ereduaren arabera eginda honetan zentratuko da: talde-lana, entregagaiak edo paper-zorroak, elkarrizketarako egunkaria, auto-ebaluazioa eta baita bakarkako eta taldekako tutoretzak ere. Azkenik, ikasleak prozesuaren amaieran AOIri buruz egingo duen inkesta ebaluagarria ere gehituko da. Beraz, praktiken ebaluazioak bi zati ditu: 1.- Ikaslearen ikaskuntzaren ebaluazioa eta hauek ditu barne: a.- Irakasle tutorearen ebaluazioa: prozesua eta lan idatzia ebaluatuko ditu. b.- Ikasleen ebaluazioa: auto-ebaluazioa, ebaluazio-kidetza eta taldearen ebaluazioa 2.- Ikaslearen iritziaren ebaluazioa.
Ikaslearen ikaskuntzaren ebaluazioari dagokionez, honela baloratuko da: amaierako notaren %30 ikasleen ebaluazioari dagokio eta gainerako %70 irakasleari. Jarduera bakoitzeko entregagaiak edo paper-zorroak irakasleari entregatuko zaizkio bukatu ahala eta lanaren kronograman adierazitako datetan. Guztira sei jarduera dira eta ikasleek paper-zorro bat entregatuko diote irakasleari landutako jarduera bakoitzeko. Guztira sei paper-zorro edo entregagai dira AOI lanean zehar egin beharrekoak. Jarduera eta ataza bakoitzean adieraziko da hauetako bakoitzari paper-zorrorako zein eduki dagokion. Praktiken amaierako nota ikasleek entregatu beharreko sei paper-zorroen balio osoaren batez bestekoa gehi tutoretzei dagokien balioaren emaitza da. Tutoretzen balioa %4 da AOIren balio osoaren gain eta praktiken balio osoa aipatutako balio
58 58 osoaren %36 da. Beraz, paper-zorro bakoitzari dagokion balioa %6 da eta bertan sartutako atazen balioa guztien batez bestekoaren emaitza izango da. 4. Koadroa. Irakasgaian egin beharreko jardueren balorazioa portzentajeetan
Bere balorazioaren portzentajea irakasgai osoarekiko
Espezifikazioak Irakasgaiko amaierako azterketaren balioa %60
AOIren ebazpenerako lanaren balioa guztira %40 Amaierako notaren %30 ikasleen ebaluazioari dagokio. Amaierako notaren %70 irakaslearen ebaluazioari dagokio. Tutoretza formatiboen balioa %4
Jarduera bakoitzaren balioa %6 Ataza bakoitzaren balioa izango da, jarduera bakoitzaren balioa zati jarduera horretako atazen kopurua.
AOI lanaren balioa guztira %40 Laneko jardueren balioa Guztira %36 Jarduera bakoitza %6 Tutoretzasaioen balioa %4
59 59 Kontuan izan behar da Herritartasunerako Heziketako gaitasunen ebaluazioak prozesu bat suposatzen duela. Prozesu honetan marko teorikoa inskribatzeaz gain, kontuan izan behar dira planteatzen diren galderekiko aurretiko jarrera, prozedura- eta jarrera-alderdien ikaskuntza-prozesua bera, eta baita ikaskuntza honen emaitza bera ere. Tutoretza bidezko ebaluazio formatiboak jarduteko esparrua eskainiko digu prozesu hau ebaluatzeko. Beraz, tutoretza bidezko ebaluazio formatiboa talde bakoitzeko hiru bilerarekin egingo da, bat hasieran bigarren astean, arazo egituratzailea aurkeztu ondoren. Tutoretza honen bidez, talde bakoitzaren abiapuntua ezarri ahal izango dugu lanari ekiteko, ba ote den egiturazko arazorik taldearen osaketan eta gaiari buruzko aurretiko ezagutzan. Bigarrena, praktikak hasi eta hilabete eta erdira egingo da taldearen lan-bilakaera ikusteko, irakasleak aztertzeko zein jarduera egin dituzten eta lanarekiko zer jarrera duten. Era berean, ikasleek euren lanari buruzko ikuspegia agertuko dute, zer zailtasun topatu dituzten, orain arte zer ikasi duten… Hirugarren talde-tutoretza praktikak bukatu baino bi aste lehenago egingo da. Saio honetan, irakasleak ikuspegi orokorra agertuko du talde-lanaz eta zenbait ildo proposatuko ditu taldearen ibilbideaz eta elementuak paper-zorro orokorra aurkezteko. Azken tutoretza honetan, ikasleek taldearen martxaz hausnartuko dute, praktiketako amaierako paper-zorroa osatzeko zer zailtasun ikusi dituzten adieraziko dute eta iritzi pertsonala eman AOIren inplementazioan zehar ikasi dutenaz (edukiak, prozedurak, jarrerak). Azkenik, esan behar da tutoretza-saioetara joatea nahitaezkoa dela eta bere balioa AOIren balio osoaren %4 dela. 5. Koadroa. Tutoretza formatiboen eta hauen inplementazio-daten taula
-Ikasleen aurretiko ezagutzak finkatu. - Egiturazko arazoak zehaztu. - Ikasleen gaiari buruzko aurretiko ezagutzak zehaztu. - Zalantzak adierazi lanaren hasierako planteamenduaz eta taldearen antolaketaz - Gaiari buruzko hasierako ezagutza azalduko dute. 2. BILERA (7. ASTEA)
- Hausnarketa taldearen martxaz, egin dituzten jarduerez eta lanarekiko jarreraz. Ikasleek ikaskuntzahelburuetan zer aurrerapen egin dituzten zehaztu. - Beren lanaren ikuspegia agertu, zer zailtasun topatu dituzten… - Ikaskuntza-helburuetan zer aurrerapen egiten ari diren adieraziko dute.
- Ikuspegi orokorra aurkeztuko da talde-lanaz. - Zenbait gogoeta proposatuko dira taldearen martxaz eta elementuak amaierako paper-zorroan aurkezteko. Ikasleek ikaskuntzahelburuetan zer garapenmaila lortu duten zehaztu. - Talde-martxaren bilketa, zer zailtasun dituzten amaierako paper-zorroa osatzeko. -Esango dute zer pertzepzio duten ikaskuntza-helburuak lortu ote dituzten edo ez.
Gainera, kontuan izan behar da ebaluazioa ez dela prozesu lineala, baizik eta AOIren lan-etapa desberdinetara egokitzen dela. Honela, hasierako ebaluazioa egingo dugu, bigarrena formatiboa eta hirugarrena sumatiboa. 1.- Hasierako ebaluazioa: Hasierako ebaluazio edo ebaluazio diagnostiko honetan, AOIn landuko den gaiaren aurre-kontzeptuak ebaluatuko dira. Ebaluazio honetan dago 1 Jarduera; 1.1 Atazak eta 1.2. Atazak aurretiko informazioa ematea beste funtziorik ez dute, 1.3. Ataza eta 1.4 Ataza soilik ebaluatuko dira. Azken bi ataza hauetan, arazo egituratzailearen definizioa eta arazo hau gertatzen den ingurune sozialaren deskribapena landuko dira. Beraz, gai hauek ikaslea planteatutako arazoaren azterketan sartuko dute ikuspegi kontzeptualetik eta metodologikotik. 2.- Ebaluazio formatiboa: Ebaluazio formatiboan sartuko diren jarduera batzuek ikasleen lanaren jarraipena eskatuko dute, hau da, tutoretza formatiboa, eta beste batzuek ikasleek egingo dituzte eta planteatutako arazoaren tratamendura zuzenduak daude, ebatzi aurretik. Ondorioz, ebaluazio formatibo honetan 2 Jarduera, 3 Jarduera eta 4 Jarduerari dagozkion paper-zorroak sartuko dira. 3.- Ebaluazio sumatiboa: Ebaluazio sumatibo edo bildumazkoaren barnean arazoaren ebazpena landuko da eta lan honek ikuspegi formatibotik ikasleentzat ekarri dituen ondorioak. Gainera, ebaluazio honen barnean ikasleek egin beharreko autoebaluazioa eta koebaluazioa ere egongo dira. Beraz, ebaluazio honetan sartuko da: 5 Jarduera, ikasleek txosten bat aurkeztuko dute arazoaren ebazpenarekin; 6 Jarduera, ikasleek gogoeta egingo dute ikasi dutenaren inguruan; Elkarrizketarako egunkaria, bertan, ikasleek lan-prozesu osoari buruz hausnartu dute; eta, azkenik, ikasleen autoebaluazioa eta koebaluazioa.
61 61 Irakasleak egingo duen lan idatziaren ebaluaziorako adierazleak hauek dira: Adierazitako atal guztiak behar bezala sartu izana idatzizko txostenean. Taldeak jarraitutako prozesua arazoetan oinarritutako ikaskuntzara egokitu izana. Ordena, koherentzia eta logika ideien aurkezpenean. Zentzu kritikoa, sormena eta heldutasuna. Moduluko irakasgai desberdinetako ekarpenen zehaztapena. Informazio-iturri desberdinen erabilpena. Zuzentasun linguistikoa. Puntualtasuna lana entregatzean.
Taldeak egingo duen lanaren autoebaluaziorako adierazleak hauek dira: 1.- Bere ikaskuntzaz: Erabilitako informaziotik, kontzeptu-eduki egokiak atera ditu argi eta zehatz. Gogoeta argudiatuak egin ditu egoera bakoitzean agertutako eztabaidetan, kontsultatutako datuak kontuan hartuta. 2.- Taldean izandako parte-hartzeaz: Talde-bileretara joan izana Talde-eztabaidetako inplikazioa. Taldean egokitutako zereginak bere gain hartzen eta betetzen izandako ardura.
Laburbilduz, AOI metodologia jarraituz burututako irakasgaik praktikak ebaluatzeko aintzat hartuko diren elementu adierazleak honako hauek dira:
ELEMENTU ADIERAZLEAK Jarrera Heziketa-prozesuko eragile guztiei dagokienez (irakaslea, ikasleak, taldea, auto-irudia) Materiari, atazei, irakaskuntzaikaskuntza prozesuari dagokionez. Garapen pertsonalari dagokionez: dedikazioa, parte-hartzea, aurrerapena, zentzu kritikoa, gaitasunen lorpena, auto-exijentzia. Atazak betetzea Puntualtasuna, dedikazioa, zorroztasuna, sakontasuna, ikerkuntza, analisia, zehaztapena, exekuzioa, proiekzioa, orijinaltasuna, koherentzia, zuzentasun eta egokitzapen linguistikoa. Atazen antolaketa Erantzukizuna eta erantzukizun-kidetza. Lan-prozesua Kolaborazioa eta parte-hartze aktiboa, informazioa bilatu eta kudeatu, hipotesiak formulatu, irtenbideak bilatu, ezagutza eraiki, gogoeta, analisi kritikoa, justifikazioa. Lanaren emaitza Informazioa bilatzen, sailkatzen eta aztertzen menperatzea. Garapen koherentea, zuzentasuna eta egokitzapena terminoak erabiltzean.
Ikasleen autoebaluaziorako, ikaskideek egingo duten ebaluaziorako eta taldearen ebaluaziorako segidako formularioak emango zaizkie ikasleei. Formulario hauek guztiak irakasgaiko amaierako paper-zorroan sartuko dira. Lehendabizi, taldekide bakoitzak bere ebaluazioa egingo du segidako formularioa erabiliz:
63 63 7. Koadroa. Autoebaluaziorako formularioa ikaslearentzat
Izena: Taldearen izena:
Prestatuta nengoen taldeari ekarpenak egiteko
Gainerakoei entzuten nien
Entzuten du
Ekarpenak egiten ditu
Besteak errespetatzen ditu
Segidako gaitasunak erakusten ditu…
Komunikazioa
Ikasleek egin beharreko ebaluazioa errazteko, honako ebaluazio-irizpide hauek ere emango zaizkie: 9. Koadroa. Taldekideek egin beharreko ebaluaziorako irizpideak Irizpide positiboak Irizpide negatiboak Erregulartasunez joaten da taldebileretara Bileretara joaten da, eta ez du alde egiten bukatu arte, denborazko plangintzaren arabera lan egiten du, aktibo eta erne egoten da, eta malgua da bileren tenporizazioan Zenbait bileratara joateari utzi dio, sarritan berandu iristen da, bukatu baino lehen alde egiten du, gaiz kanpoko pare-hartzeak egiten ditu, eta ez du jarrera serioa bileretan
Ideiak botatzen ditu Bileren aurretik pentsatzen du gaietan, taldeak onartzen dituen ideia praktikoak ematen ditu, gainerako kideen iradokizunetan oinarritzen da Bileretara gaia prestatu gabe joaten da, ez du ideia baliotsurik ematen, eta besteenak baztertzeko joera du, horien gainean eraiki ordez Atazarako materiala bilatu, aztertu eta prestatzen du Egingo zuela esan zuena egiten du, materiala ekartzen du, ikerkuntzalanaren bidezko zatia egiten du eta materiala aztertzen eta ebaluatzen laguntzen du Ez du ikertzen. Ez du egiten hitz emandakoa. Ez da atazan sartu eta informazioa besteek bila dezaten utzi du Taldeari behar bezala funtzionatzen laguntzen dio Pertsona arteko diferentziak taldetik kanpo uzten ditu, badu interesa taldearen funtzionamendua aztertzean eta gatazkak lantzean, rol desberdinak Ez du ekimenik, zer egin behar duen esan zain egoten da. Beti rol bera hartzen du, zirkunstantziak direnak direla, gatazken motiboa da, eta ez dago prestatuta taldearen funtzionamendua gainbegiratzeko
65 65 hartzen ditu beharren arabera, taldea bide zuzenetik joan dadin laguntzen du, jarrera ona eta malgutasuna du, baina atazan zentratuta Taldeko beste kideak animatu eta babestu egiten ditu. Beti prest dago besteei entzuteko, parte-hartzera animatzen du, elkarlangiroari laguntzen dio, taldekideei eragin diezaiekeenarekiko sentibera, behar bereziak dituzten taldekideei laguntzen die
Ataza bukatzeak beste ezerk ez du kezkatzen, bere iritzia inposatzen du eta ez dio kasurik egiten besteenari. Besteen beharrekiko sorgor da eta ez du laguntzen ikaskuntza-prozesua. Ekarpen baliotsua du amaierako produktuan. Badu borondatea gauza berriekin saiatzeko. Ekarpen garrantzitsua egin du, bere ekimenak ditu, fidagarria da eta kalitatezko lana egin du Ez du zereginik bere gain hartu nahi, ez du erantzukizunik hartzen, ez da fidagarria (taldeak beraren lana egiaztatzen joan behar izan du), eta bere ekarpena mugatua izan da eta kalitate txarrekoa.
Taldearen ebaluazioari dagokionez, bi formulario desberdinen bidez egingo da: bat ikasle bakoitzak beteko du bakarka eta bestea taldekide guztiek elkarrekin. 10. Koadroa. Talde-ebaluazioaren formulazioa ikasle bakoitzak bakarka egiteko 1.- Oro har, nolako eraginkortasunez egin du lan taldeak ataza honetan? Gutxiegi Nahikoa Ongi Bikain 2.- Lau taldekideetatik, zenbatek hartu dute parte aktiboki denborarik gehienean? Inork ez Batek Bik Hiruk Lauk 3.- Lau taldekideetatik, zenbat zeuden guztiz prestatuta jarduerarako? Inor ez Bat Bi Hiru Lau 4.- Jarri taldean ikasitako zerbaiten adibide zehatza, bakarrik jardunda ikasiko ez zenuena.
1. Taldeak ordutegi eta leku finkoak ditu asteroko bileretarako (esan zein diren baiezkoan).
2. Taldekide guztiak joaten dira bileretara eta ordutegia errespetatzen dute (pertsonalizatu gabe).
3. Taldekide guztiek errespetua erakusten dute besteekiko, eta arreta eskaintzen diete hitz egitean edo iritzia agertzean.
4. Jarduera bakoitzean eztabaidatu eta adostu egiten da jarraitu beharreko lan-plana, eta bada moderatzaile edo antolatzaile lana egiten duen kide bat.
5. Jarduera bakoitzean elkarrekin eztabaidatzen dira topatutako zailtasunak eta ariketa bakoitzaren edo aztergai bakoitzaren planteamendua.
6. Baterako jardueretan bukatu ezin diren lanen banaketa berdintasunez egiten da eta adostasunez.
8. Kide guztiek aktiboki eta gogo onez hartzen dute parte talde-jardueretan.
9. Aipatu zuen taldearen elkarlaneko jardueraren hiru alderdi positibo.
13. Izendatu talde-funtzionamendua hobetzeko egingo dituzuen hiru ekintza:
Iruzkin gehigarriak (formatu librea). |
addi-1704e6ff2b67 | https://addi.ehu.es/handle/10810/11167 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2013-12-17 | science | Jodra Llorente, Susana | eu | Grafika Teknologikoa | 3 3) Proiektuaren helburuak
5 5). Entregagaien zerrenda eta behin behineko emaitzak
18 2. Eranskina. erakusketa proiektua eta dossierra ebaluatzeko errubrika
2) Eszenatokia arte multiplearen edo anitzaren inguruan urtero antolatzen den feriaren barnean artista berrientzat edo hasi berrientzat TENTACIONES izeneko alorra dago. Urtero curator gonbidatuak gai bat proposatu eta artistek, gaiaren inguruan eta arte multiplearen barnean erabil daitezkeen baliabide zabalak direla medio, erakusketa bat egiteko proiektua aurkeztu ahal dute. Antolatu beharreko espazioa eta gaia oinarria izanik, zuen taldeak bertan erakusketa interesgarri bat aurkezteko proposamen bideragarria egin behar du.
Betekizunak Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko beharrezko betekizunak: Grabatua eta Inprimaketako teknika desberdinak erabiltzea eta elkarren artean konbinatzea (Copy-grabatua, transferra, fotoxilografia, serigrafia). Irudiak eraldatzeko programa informatikoak erabiltzea, ad. Photoshop. Baliabide analogikoak eta digitalak era sortzailean erabiltzea eta konbinatzea. MULTI-TRANS-INTERdisziplinaritatea jorratuz. Teknikak sormenerako tresnak dira, sormenaren esku, ez dute hau muagtu edo eragotzi behar.
3) Proiektuaren helburua Proiektu honekin lortu nahi duguna, ikas helburuak, ze gaitasunak bereganatuko dituzue
4 Proiektua burutzeko garatuko diren edukiak honako hauek dira: eremu analogikoak (teknika grafikoetako baliabideak) eta digitalak (irudiak garatzeko programa informatikoak eta bestelako baliabideak) konbinatzen direlarik: Behin proiektua bukatu ondoren honako ikas helburuak lortu edo bereganatuak izango dituzue: - Sorkuntza grafikoan parte hartzen duten teknika, baliabide eta sistema desberdinak erabili eta menperatzea - Sorkuntza artistikoko prozesuetan eremu grafiko analogikoak eta digitalak elkartu. - Inprimaketako sistema desberdinak erabili eta bestelako prozesuekin bateratu, esperimentazioari eremu zabala utziz. - Proiekturako egokienak diren baliabideak, euskarriak eta formatu egokienak aukeratu eta guztien artean aurrera eraman - Taldeka lan egin eta proposamenak bateratu - Proposamena garatu eta publikoki aurkeztu, horretarako egokienak diren euskarriak analogikoak edo digitalak erabiliz.
Gaitasuna Zehatzak G1. Sormen grafikoak parte hartzen duten teknika, baliabide eta sistema desberdinak ezagutzea eta erabiltzen jakitea. G2. Sormen artistikoko prozesuetan eremu grafiko digitalak elkartzeko gai izatea G3. Inprimaketako sistema desberdinak ezagutu eta bestelako prozesuetan bateratzeko gai izatea
Zeharkako gaitasunak G4. Taldean lan egin eta parte hartzeko gai izatea, hartu emanak bultzatuz. G5. Egindako lana eta lortutako emaitzak, beharrezko baliabideak erabiliz, publikoki aurkeztu eta defendatzeko gai izatea
3. mailarekin erlazionaturiko gaitasunak C3. Gertaera artistikoak eta hauek sortzen diren testuinguru sozialaren artean dagoen erlazioa modu kritikoan ulertzea.
5 C4. Teknika bakoitzarentzat prozedurazko beharrezko baliabideak erabiltzea: Pinturako, Eskulturako, Irudigintzako, Argazkigintzako, Ikusentzunezko eta Baliabide Teknologikoko eremuetan propioak diren prozesuak, prozedura eta materialak. C5. Proiektu artistiko jakintza-alor bakanekoak eta jakintza-alor anitzekoak planteatzeko eta garatzeko gai izatea
4) Metodologia Ikasgaia bi ataletan banatzen da. Lehenengoan, hemen aurkeztu dugun taldeka proposaturiko erakusketa proiektu bat aurrera eraman beharko da. Horretarako teoria eta praktika lantzen joango gara, sortzen diren beharrei aurre eginez. Lana gidatzeko hainbat jarduera eta entregagaiak burutu beharko dira, ebaluaketa jarraia izango delarik. Sormenaren eremu zabalean lankideki arituz talde bakoitzak emaitza desberdinak lortuko ditu. Era honetan proiektu interesgarriagoa burutzeko gai izango zarete Ikasgaiaren edukiak proiektua asmatu eta aurrera eraman ahal izateko sortzen diren behar eta zalantzen arabera taldeka landu, txostenak prestatu eta klasean aurkeztuko dituzue (pdf). 8 asteko lana izango da, astero ordu bat mintegia klasea banaturik edo 2 ordu mintegi denok elkarrekin, eta 3 ordu tailer industriala dutelarik (4-5 ordu presentzial). Guztira 32 ordu presentzial eta 48 ez presentzial. Tailerreko ordu praktikoak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko (bertan soilik izango bahi dituzue eskura makinak eta material konkretuak), ezinbestekoa izango da klasetik kanpo lana antolatzea eta garatzea. Taldearen bilerak maiztasunez programatu eta antolatzea ezinbestekoa izango da. Hobe bilera laburrak eta eraginkorrak izatea, kideak eginbeharreko lana eginda eramanda, luzeak eta denboran oso banatuak izatea baino.
Taldeen eraketa Taldeak 3 ikaslek osatuko dituzte. Zeuen artean ados jarriko zarete taldeak eratzerako orduan. Ikasgaia mintegietan eta tailerrean banatuta izanik, taldeko partaideak mintegi berean egon beharko dira. Ala ere, klasearen dinamika eta ikasle kopuruaren arabera mintegiak bateratzea posiblea izan daiteke, denen artean adostu ondoren Taldeen eraketan arazoak izango balira, irakasleak azken hitza edukiko du, hurbiltasun geografikoa eta ikasleek aukeratutako ildo akademikoa kontutan izanik (ikaslearen fitxa)
6 Taldearen parte izatea onartzean, hartzen duzuen elkarrekiko konpromisoa argi izan behar duzue. Elkar lana ala izango dela ziurtatzeko zeuen artean irizpideak ezarri eta konpromisoa sinatu beharko dute (kontratua).
Taldean lankideki aritzea Taldean aritzea, ez du esan nahi lana banatzea solik. Proiektua aurrera atera ahal izateko lankideki aritu beharko zarete. Hau egiaztatzeko eta ikasgaiaren gaitasunak lortu dituzuela egiaztatzeko aurkezpenak, dossierrak eta testa erabiliko ditugu, baina baita talde bakoitzarekin izandako elkarrizketetan azalduko diren jarrerak eta joerak ere aztergai izango dira. Ikasgaia gainditzeko minimoak honako hauek dira: jardueretan aparte hartzea, entregagai guztiak epean eginak eta aurkeztuak izan behar dira, klasera joatea derrigorrezkoa da.
Lankideki aritzeko beharra eta gomendioak 1. Hasieratik proiektua aurrera ateratzeko, lan kopurua dela eta, elkarren beharra izango duzuela argi izan behar duzue (interdependentzia positiboa). Hau puzzlearen bitartez ere egiaztatuko dugu. 2. Bilerak. Rolak ezarri eta aldatuz joan beharko duzue; hiru izanda, idazkaria, inplikatzailea eta denbora neurtuko duena (interdependentzia positiboa). 3. Talde kideen artean betebeharrak banatu arren denak denaren jakinpean egon behar dira, testak eta aurkezpenetan edozeini galdetu ezkero denak erantzuteko gai izan beharko dira. Bakoitzak duen aurre ezagutza eta trebetasunak talderen jakinpean izango dira, honela taldea eratzean bakoitzak eman dezakeena aztertuko dute (banakako eskakizuna). 4. Taldeka elkarrekin lan egitean, bai gelan baita kanpoan ere, zuen arteko interakzioa bultzatuko da (interakzioa). 5. Talde lanaren autoebaluaketaren bitartez, taldearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa egiten da (talde hausnarketa). 6. Talde barruan sortutako arazoak eta zalantzak argitzeko antolatutako tutoretzetan trebetasun interpertsonalak landuko dira.
Klaseko jarduerak Ikasi eta ikasketa emaitza egokienak lortzeko egin beharreko jarduerak 3 taldetan banatzen dira, ikasgaiaren edukiak denboran zehar garatzen diren heinean burutuko direnak. 1. Klaseko lehen egunean: Aurreko ezagutzen galdetegia irudiak euskarri bezala erabiliz egingo da; grafikaren inguruko azterketa kritikoa, plastikoa eta teknikoa.
7 Proiektuaren eszenatokia aurkeztuko da eta hau aurrera eramateko zer dakigun eta zer ikasi behar dugun erabakiko dugu. Ikasketako helburuak zehaztuko dituzte. Taldeak eratu eta ondo aritzeko jarduerak antolatuko dira (eraketa, konpromisoa, bileren aktak, ebaluaketak, etab).
2. Ikasgaian zehar Taldeka proiektua garatzeko jarraitu beharreko pausoei buruzko eztabaida eta klasean talde bakoitzak zelan egingo duen azalduko du. Gaien araberako informazio bilaketak (puzzlea erabiliz,CD eta Koadernoan) Talde osorako, bilaketen inguruko eztabaida gidatu, galderak eginez eta taldeka erantzunez (taldeko batek guztien izenean erantzun beharko du, honela banakako eskagarritasuna neurtu ahal izango dugularik). Taldeak burututako ariketen karpeta. Lankide Foroak arazoak eta zalantzak argitzeko (moodle). Bereganatutako ezagutza teknikoa eta teorikoa taldeko ahozko galdetegia Proiektuaren inguruko talde bakoitzaren Brainstorming (CD eta koadernoan bildu) Informazio eta baliabideen iturriak kolaboratiboki eratzea (web loturak, programak, tresnak, katalogoak, berriak, ea) Jarduera kooperatiboa: triptikoa (klasekideei beren proiektua aurkezteko eskura emango dioten inprimakia: bertan testu laburtua eta irudiak erabiliz era erakargarri batean beren proiektua azaldu beharko dute; nolabait beren erakusketa sustatu eta ezagutzera eman aurkeztu baino lehen). Proiektuaren bitarteko egoeraren aurkezpena, lanaren antolakuntza, arazoak, egutegia, ea.
3. Azkeneko klaseetan Proiektuaren azken emaitzaren aurkezpen publikoa. Klase kideen balorazioa. Norberaren ebaluaketarako galdetegia. Garatutako koadernoa, karpeta eta DVD edo CDa (barnean, proiektuaren memoria eta proiektuaren garapenari dagozkion dossierrak egongo dira, baita proiektuaren aurkezpenak, pdf edo Powerpointean DVD edo CD batean ikus entzunezko materiala, bilaketak, ea, bilduko dituztelarik) ere. Hauek kurtsoan zehar osatuz joan beharko dira.
Proiektuari dagozkion gaitasunak jardueretan bereganatu dituzuela egiaztatzeko entregagaiak ebaluatuko dira.
8 Sortzen diren gaiak zeuen kabuz garatuz joango zarete, gero klasean aurkeztu eta eztabaidatzeko. Klase kideen parte hartzea bultzatzeko, gaiak aurkeztean aurkezleek klase kideei galderak egingo dizkiete.
5) Entregagaien zerrenda eta behin behineko emaitzak B-bakarkako entregagaiak T-taldeko entregagaiak Asteroko entregagaiak antolatuko dira. 1. astea - Taldekide bakoitzaren aurre ezagutza (fitxa) B - Taldeak antolatu (adostasuna, kontratua prestatu eta sinatua) T - Irudi, iturri eta baliabideen bilaketen lehen emaitzak (artxibategi digitala).T 2. astea - Proiektua aurrera eramateko eta garaiz aurkeztu ahal izateko eginbeharren egutegia (ordu ez presentzialetan klase kanpo egingo diren talde bilerak zehaztuz) T - Lehenengo galdera eragilearen inguruko aurkezpena (txostena pdf ) T - Proiektuaren lehen ideien aurkezpena (Brainstormingaren emaitza, aurre irudiak eta behar tekniko eta materialen aurkezpena) T 3. astea - Aurreko klasean sortutako galderen inguruko aurkezpena (txostena, koadernoa eta artxibategi digitala osatuz) T 4. astea - Proiektuaren bitarteko egoeraren aurkezpena T - Aurreko klasean sortutako galderen inguruko aurkezpena (txostena, koadernoa eta artxibategi digitala osatuz) T 5. aste - Tailerrean burututako lan praktikoen karpeta T 6. astea - Ez dago entregagairik 7. astea - Ez dago entregagairik 8. astea - Triptikoa. T - Proiektuaren azken emaitzen aurkezpen publikoa T - Dokumentazioa osoa (aurkezpen definitiboa, karpeta, CD edo DVD, koadernoa) - Bakarkako eta taldearen ebaluaketa. B (+ ERAGIN inkesta)
9 Entregagaiak epe barruan eramatea eta aurkeztea ezinbestekoa da. Alde batetik, ebaluaketa jarraia egin ahal izateko, baina baita lana zer moduz doan jakiteko. Behin behineko emaitzak ezagutu daitezke eta zuzenketak egin, beti ere ikasi eta hobetzeko asmoarekin.
6) Ebaluaketa eta notak jartzeko jarraituko diren irizpideak Ebaluaketa jarraia izanik, ikasleak hobetuz joango direla espero da. Entregagaien garrantzia edo nota kopurua handituz joango da, ikasgaia garatu ahala, garrantzitsuena proiektuaren aurkezpena eta azken emaitza izanik (dossierrean bilduko dena). Ebaluaketa jarraia egiteko eskubidea izango dute, klasera joatea derrigorrezkoa dela eta parte hartu behar dutela argi izanik. Ikasketa helburuak lortu dituztela egiaztatzeko Entregagaiak erabiliko ditugu, baina baita tutoretzetan izandako elkarrizketak ere. Talde bakoitzarekin hiru saio izaten ahaleginduko gara, bai proiektuari dagozkion arazoak eta zalantzak argitzeko eta bai taldearen dinamikari dagozkionak ere. (OHARRA: Tutoritzako orduak ez dira klase partikularrak) Entregagai batzuk ikasgaia ulertu eta ezagutza bereganatu duzuela egiaztatzeko irizpideak dira. Entregagai hauek ikasteko ariketak bezala ulerturik, proiekturako egokitu eta hobetu daitezke. Era honetan ezagutza bereganatu eta landutako gaiak zuenganatu duzuela egiazta dezakegu, askatasun osoz tresnak, baliabide teknologikoak eta materialak beren helburua den proiekturako maneiatu eta eraldatu dezakezuelako. Entregagaien arabera hauen kalitatea neurtzeko parametro desberdinak errubriken bitartez erabiliko dira: kalitate plastikoa, proposamen berritzailea, ongi ikertua, iturrien aberastasuna, erabilitako baliabideen aniztasuna, interesa, ikasitakoa bereganatzea egiaztatzea, beren kabuz lan egiteko gai izatea (tailerrean eta tailerretik kanpo), ea. Proiektuak, ikasgaiaren erdia hartzen du, baina azken notaren erdia suposatzen duen arren, burutua eta gainditua izan behar da ikasgaiaren hurrengo atalari aurre egin ahal izateko. Taldekide guztiak nota bera izan dezakete, baina talde lanean arazoak izan baldin badira, nota taldekide bakoitzarentzat desberdina izan daiteke. Hau neurtzeko edo egiaztatzeko tutoritzako bilerak, 9. eta 10.eranskinak erabiliko ditugu. Proiektua dagokion epean arrazoi indartsu batengatik (gaixotasunak, arazo teknikoak, ea) ezin bada aurkeztu, aurkezpena 2 aste atzeratu ahal izango da; baina ez da inoiz ikasgaiaren amaieran aurkezteko aukerarik izango. Derrigorrezkoa da beste klasekideen aurkezpenean izatea eta parte hartzea, besteen lanari gureari adina errespetu izango diogu beti.
10 Notak Bilaketen txostenak eta bitarteko egoera (1 puntu) Egutegia, proposamenak eta bitarteko aurkezpena (1 puntu) Karpeta, ariketa praktikoak (2 puntu) Triptikoa edo diptikoa, proiektuaren azken emaitza eta aurkezpen publikoa (4 puntu) Dokumentazio digitala eta koadernoa (2 puntu) Ahozko galdetegia (+ edo -) negatiboa izanik errepikatzeko aukera izango da
7) Proiektuaren plangintza Klaseko egutegitik aparte, proiektua aurrera eraman ahal izateko hasieratik talde bakoitzak egutegi bat antolatu beharko dute.
1. ASTEA — Ikasgaiaren programaren aurkezpena — Aurreko ezagutzen galdetegia irudiak euskarri bezala erabiliz egingo da; grafikaren inguruko azterketa kritikoa, plastikoa eta teknikoa) Ikasleen fitxa bezala erabiliko da. (aurkeztu beharrekoa) — Tadeen eraketa. Taldea adostu eta ondo aritzeko jarduerak antolatuko dira (eraketa, konpromisoa, bileren aktak, ebaluaketak, ea) aurkeztu beharrekoa — Proiektuaren eszenatokia aurkeztuko da: hau aurrera eramateko zer dakite eta zer ikasi behar dute? — Taldearekin konpromisoa adostu (kontratua eratu eta sinatu) — Galderen zerrenda prestatu (zein jakintza eta trebetasunak behar dituzte proiektuari aurre egiteko). — Klase orokorrerako, bilaketen inguruko eztabaida gidatu egiteko, galderak prestatu, taldeka erantzun ahal izateko
Hurrengo asterako — Erakusketarako zein proposamen egiteko ideiak bota eta batekin geratu beharko dira (Brainstorming). Klasean aurkeztu ahal izateko beharrezko ikus entzunezko
— Ikasketako helburuak zehaztuko dituzte. Beharrezko betekizunetatik sortutako galderak klasean landu beharreko gaiak izango dira. Puzzlearen bitartez prestatu beharko dute (puzzlea zertan datza azaldu) — Beren aldetik galderarik sortzen ez bada hurrengo klaserako prestatu beharrekoa: 1. Galdera eragilea. Zertan datza copy-grabatua? Photoshoparen bitartez irudiak garatuko ditugunez, nola egiten dira hautaketak eta zatiketak? — Talde bakoitzari koadernoa emango zaie materiala prestatu — Egutegia antolatu eta adostu beharko dute (hurrengo asterako) entregagaia
2. ASTEA — Proiekturako lehen ideia eta jarraituko duten egutegia edo lan plangintza aurkeztu beharko dute koadernoan sartu (entregagaia) — Taldeka proiektua garatzeko jarraitu beharreko pausoen eztabaida eta klasean talde bakoitzak azaltzea — Lankide Foroak arazoak eta zalantzak argitzeko (moodle) — Informazio eta baliabideen iturriak laguntzaileki eratzea (web loturak, programak, tresnak, katalogoak, berriak, ea)
Hurrengo asterako — Praktikarako materiala eta irudiak prestatu — Galdera eragilea landu edo sortutako bestelako galderak puzzlearen bidez landu (rolak ezarri eta bileraren txostena egin)
— Sortutako galdera eragilearen taldekako aurkezpena eta eztabaida.Copy-grabatua: teknika, tresna, material eta baliabideen erakusketa praktikoa eta taldeen praktika. (txostena) — (2. galdera eragilea edo beraiek azaldutako gaia: Zertan datza transferra, fotoxilografia eta irudi modularra?)
3. ASTEA — 2. galdera eragilearen taldeko aurkezpena eta eztabaida. — Zalantzak argitu — Praktikarako materiala eta irudiak prestatu
Hurrengo asterako — Galdera eragilea landu edo sortutako bestelako galderei buruzko puzzlea (rolak aldatu eta bileraren txostena egin) — Tailerrean eta ordenagailuetan lan praktikoa burutzea
— Tailerrean lan praktikoa (matrizeak eratu eta estanpatu) — (3. galdera eragilea: Zertan datza serigrafia eta zer suposatzen du irudiak tramatzea? klasetik kanpo hurrengo asterako lantzeko) — Hurrengo asterako proiektuen lehen asmoak aurkeztu behar dituzte, horretarako beharrezko ikusentzunezko euskarriak erabiliko dituzte. Dokumentatu eta gaien inguruan ikertu behar dute. Talde bakoitzak gutxienez 5 galdera prestatu behar ditu beste taldeei egiteko.
4. ASTEA ERAGIN tutorearen bisita — Proiektuen lehen asmoen aurkezpen publikoa Taldeko proiektuen erreferenteak eta baliabideak aurkeztu.
— Proiekturako beharrezko baliabideak mugatu eta teknika egokitu. — Erreferente artistikoen zerrenda osatu (10 artista 10 irudi, erreferente bibliografikoak, web, proiektuaren parte bat izango da, dokumentazioaren parte digitalki) — Karpeta osatu eta estanpazioak bukatu
— 3. galdera eragilearen aurkezpena taldeka puzzlea — Tailerrean eta ordenagailuetan lan praktikoa burutzea
— Talde lana (proiektua garatzeko beharrezkoa dena argazkiak atera, estanpatu, inprimaketa digitala, filmatu, ea)
Hurrengo asterako — Aurkezpenen pdf eta bileren txostenak aurkeztu — Proiekturako tailerretan eta ordenagailuetan lana — Taldeak klasean burututako praktiken karpeta bitarteko azterketa (entregagaia)
6. ASTEA — Jarduera laguntzailea: triptikoa (klase kideei beren proiektua aurkezteko eskura emango dioten inprimakia, bertan testu laburtuta eta irudiak erabiliz era erakargarri batean beren proiektua azaldu beharko dute; nolabait beren erakusketa sustatu eta ezagutzera eman aurkeztu baino lehen) — Serigrafiako tailerrean kuatrikromiak bukatu eta irudi berriak prestatu — Triptikoa prestatzen joan — Talde lana (proiektua garatzeko beharrezkoa dena argazkiak atera, estanpatu, inprimaketa digitala, filmatu, ea) — Proiektuarekin jarraitu, aurkezpen publikoa prestatu eta dokumentazioa garatu Hurrengo asterako Talde lana (proiektua garatzeko beharrezkoa dena argazkiak atera, estanpatu, inprimaketa digitala, filmatu, ea) — Quizz. Ahozko talde galdetegi lehiaketa — Proiekturako tailerretan eta ordenagailuetan lana
7. ASTEA Proiekturako tailerretan eta ordenagailuetan lana — Proiektua bukatu — Aurkezpenerako beharrezko materiala eta espazioa prestatu — Taldearen ebaluaketako galdetegia Proiekturako tailerretan eta ordenagailuetan lana
Proiektua garatzeko beharko dituzten materialak, liburuak, aldizkariak,… eta beraiek sortutakoak 8.1) Irakasleak eskura jarriko dituenak Proiektua eta gaien inguruko galdera eragilea eta eszenatokia Euskaratutako hiztegi teknikoa eta materiala Prozeduren aurkezpen teoriko praktikoen adibideak Bibliografia orokorra Aldizkariak eta bestelako argitalpenak Linkak: Calcografía Nacional, World Printmakers, ….
OHARRA. Baliabide guzti hauek moodle plataforman eskura izando dituzue. Bertan egunero klasean zer gertatuko den eta klasetik kanpo burutu beharreko lanaren adierazleak argitaratuko dira, behin klasea izan ondoren. Elakarrekin kontaktuan egoteko foroa erabiliko da, baita dokumentuak konpartitzeko eta tutoritzetarako datak ezartzeko.
8.2) Ikasleek taldeka prestatutakoa Gaien inguruan ikasleek prestatutako aurkezpenak edo txostenak (moodle plataformara igo eta klase kideekin konpartituko dituztenak) Bilaketen artxibo digitala: sarean bilaketak Link-ak, bideoak, ea Bibliografia zehatza Erreferente artistikoak Ikus entzunezko materialak
Bestelako material aipagarria, berezia edo interesgarria: ekitaldi artistikoak, lehiaketak, elkarteen informazioak, tailerrak, ikastaroak, ea
Lortutako maila Irizpidea 3 Bikaina 2 Nahikoa 1 Gutxi Puntu kopurua Irakasleak emandakoaz gain informazio osagarriaren bilketa
10% Ikasleek informazio osagarria bildu dute, iturri elektronikoak edo inpreso ugariak erabiliz. Iturri horiek aipagarriak eta egokiak dira. Behar bezala adieraziak eta izendatuak. Ikasleek informazio osagarria bildu dute, iturri elektronikoak edo inpresoak erabiliz. Kasu gehienetan hauek aipagarriak eta egokiak izan dira. Izendatzean informazioa falta da. Ikasleek informazio osagarria bildu dute, iturri elektronikoak edo inpreso gutxi erabiliz. Kasu gehienetan hauek ez dira ez aipagarriak ezta egokiak ere. Betegarri bezala daude. Ez dira izendatzen.
Analisiak Bitarteko egoera 10% Ikasleek bildutako informazioa analizatu dute eta lana burutzeko daturik aipagarrienak atera dituzte. Ikasleek bildutako informazioa analizatu dute eta, gehienetan, lana burutzeko daturik aipagarrienak atera dituzte. Ikasleek bildutako informazioa ondo analizatu ez dutenez ez daukate lan praktikoa burutzeko datu nahikorik.
Sintesia Egutegia 10% Ikasleek datu aipagarriak modu logikoan antolatu dituzte, ideia nagusien arteko lotura asko eginez. Ikasleek, orokorrean, datu aipagarriak modu logikoan antolatu dituzte, ideia nagusien arteko lotura batzuk eginez. Ikasleek datu aipagarriak bigarren mailakoetatik banandu ez dituztenez, dossierra oso nahasia da.
Lortutako maila
Dokumentazioa (analogikoa eta digitala) 30% Ikasleek osatutako dokumentazioan proiektuak jasan duen garapena azken emaitzaraino ongi eta argi azaltzen du. Ongi dokumentaturik dago eta ondo antolatua Formatua proiektuari ongi egokitua
Ikasleek osatutako dokumentazioan proiektuak jasan duen garapena azken emaitzaraino orokorrean argi azaltzen du. Dokumentazioa ondo dago eta nahiko antolatua Formatua proiektuarekin egokitzen ahalegindu dira Ikasleek osatutako dokumentazioan proiektuak jasan duen garapena azken emaitzaraino ez da ondo azaltzen, nahaspilatsua eta eskasa da Ez dago ondo dokumentaturik, gaizki antolatua Formatua ez dator proiektuarekin bat, edozein modutan aurkeztu dute
40% Lortutako emaitza ona, berritzailea eta interesgarria da. Ongi asmatua, garatua eta burutua. Ikasgaian landutako baliabide teknikoak eta materialak ongi erabili dituzte. Lortutako emaitza ondo dago. Gatatzea eta burutzea lortu dute. Ikasgaian landutako baliabide teknikoak eta materialak erabili dituzte. Lortutako emaitza ez da espero zena. Gutxi pentsatua eta behar adina denbora sartu gabe Ikasgaian landutako baliabide teknikoak eta materialak ez dituzte nola erabili jakin izan.
3. Eranskina: Taldearen karpeta praktikoa ebaluatzeko errubrika
Lortutako maila
Irizpidea 3 Bikaina 2 Nahikoa 1 Gutxi
20% Denak elkarlanean aktiboki aritu dira. Denen artean irudiak aukeratu, matrizeak eratu eta estanpatu dituzte. Interes handia erakutsi dute. Gehienak elkarlanean aktiboki aritu dira. Irudiak aukeratzerakoan ez dira guztiz ados jarri, arazoak egon dira matrizeak eratu eta estanpatzean. Interesa dute. Taldekide batzuk askotan ez dira tailerretik azaldu ezta eskuak zikindu ere egin. Ez dute elkarrekin erabakiak hartu. Ez dute inolako interesik.
Aukeratutako eta landutako irudiak
20% Irudi propioak erabili dituzte, proiekturako bideratuak. Lan prozesu bakoitzera ongi moldatu dituzte. Irudiak ahutzean arazoak egon dira. Lan prozesu bakoitzera nahiko ondo moldatu dituzte. Edozein irudi hartu dute, inolako interesik gabe. Lan prozesu bakoitzera ez dituzte bat ere moldatu
Trebetasun teknikoa 20% Euskarri desberdinetan eta baliabide bakoitzean ongi moldatu dira. Matrizeak eratzeko eta estanpatzeko gai dira. Euskarri desberdinetan eta baliabide bakoitzean moldatu dira. Matrizeak eratzeko eta estanpatzeko gai dira. Euskarri desberdinetan eta baliabide bakoitzean ez dira moldatu. Matrizeak eratzeko eta estanpatzeko ez dira gai.
Lortutako maila
Irizpidea 3 Bikaina 2 Nahikoa 1 Gutxi
Estanpen edo inprimakien kalitatea eta txukuntasuna 20% Konposaketak anitzak eta interesgarriak dira. Teknika guztietan estanpazioak garbiak dira.
Konposaketak desberdinak dira eta ahalegina dago Ia teknika guztietan estanpazioak garbiak dira.
Konposaketak sinpleak dira eta inolako ikerketarik gabekoak. Teknika guztietan estanpazioak nahiko zikinak dira.
Beren kabuz lan egiteko gaitasuna 20% Baliabide analogiko eta digitalak ondo ezagutzen dituzte. Tresnak eta materialak ongi izendatzen dituzte. Karpeta ongi antolatuta eta garatuta dago
Baliabide analogiko eta digitalak ezagutzen dituzte. Tresnak eta materialak arazoren batekin izendatzen dituzte. Karpeta antolatuta dago. Baliabide analogiko eta digitalak ez dituzte behar bezala ezagutzen. Tresnak eta materialak ez dituzte behar bezala izendatzen. Karpeta ez dago antolatuta.
Lortutako maila
10% Aurkezpena argia, eta logikoa da, eta ondo egituratuta dago. Entzuleek arrazoiketa erraz jarraitu ahal dute. Orokorrean aurkezpena argia eta logikoa da, eta ondo egituratuta dago. Aspektu batzuk ez daude oso argi. Entzuleek aurkezpena jarraitzeko arazoak dituzte. Ideia batzuk ez daude bat ere argi. Egitura ez da nabaritzen eta ideia batetik hurrengora saltoak ematen dira.
10% Aurkezpen-maila entzuleentzat aproposa da. Hizlariak ideiak erritmo egokian aurkezten ditu. Ez du irakurtzen. Taldearen aurrean eroso dago eta denek entzun ahal dute. Aurkezpen-maila entzuleentzat orokorrean aproposa da. Erritmoa, noizbehinka, azkarregia edo geldoegia da. Nabaria da hizlaria ez dagoela eroso eta entzuleek batzuetan entzuteko arazoak dituzte. Aurkezpeneko alderdi batzuk entzuleentzat sinpleegiak edo zailegiak dira. Entzulea ez dago bat ere eroso eta entzuleek oso adi daudenean baino ez dute entzuten. Informazio gehiena irakurtzen du.
20% Erabilitako errekurtsoek kalitate oneko aurkezpena sortzen dute.Modu profesionalean prestatuta daude: aukeratutako letraren tamaina egokia da. Informazioa ondo antolatuta dago eta gaia ulertzen laguntzen du. Lanaren alderdirik nagusienak zeintzuk diren erraz bereizten da. Erabilitako errekurtsoek kalitate oneko aurkezpena sortzen dute. Aukeratutako letraren tamaina egokia da. Garrantzizko informazio guztia ez da sartu.
Errekurtsoak kalitate eskasekoak dira edo txarto erabiltzen dira. Letra txikiegia da, irakurtzea zail eginez. Informazio gehiegi sartu da. Bigarren mailako informazioak pisu gehiegi dauka. Entzuleek aurkezpena ulertzeko arazoak dituzte.
10% Hizlariak kontzeptu eta teoriarik nagusienak modu zehatz batean azaltzen ditu, bibliografiarik aipagarrienean eutsiz, eta praktikarekin lotuz. Hizlariak kontzeptu eta teoriarik nagusienak orokorrean modu zehatz batean azaltzen ditu, Noizbehinka praktikarekin lotzen ditu. Kontzeptu eta teorien azalpena ez da zuzena ezta osorik ere. Ez da saiatzen teoria praktikarekin lotzen. Entzuleek aurkezpenetik gutxi ateratzen dute.
Oharra: Atal bat bete gabe uzten bada 0 batekin baloratuko da. Lortutako maila
Irizpidea 3 Bikaina 2 Nahikoa 1 Gutxi
10% Aurkezpeneko informazioa (izenak, gertaerak) zehatza eta osoa da. Ez dira akats handirik egiten, baina entzuleriak urduritasuna edo hankasartzeren bat nabaritzen du. Gaia ezagutzen duen entzule baten arreta deitzeko akats nahikorik egiten dira. Honek entzundako informazio guztia zehatza den zehaztera behartzen du.
10% Esaldiak osorik daude eta aurkezpena jariakorra da. Hitzak kontuz aukeratu dira adierazi nahi denaren arabera .Ez dira akats gramatikalik egiten. Orokorrean esaldiak osorik daude eta aurkezpena jariakorra da. Salbuespen gutxiekin hitzak adierazi nahi denaren arabera aukeratu dira. Entzuleek aurkezpena jarraitu ahal dute baina akats gramatikalek eta hizkuntza arruntak arreta galarazi diete. Esaldi batzuk bukatu gabe daude eta erabilitako hiztegia ez da egokia eta nahiko mugatua da.
Ahozko interakzioa
10% Hizlariak kontzeptuak argitzen eta sakontzen ditu eta galderak erantzuten ditu. Beharrezkoa denean azaldutakoaren laburpena egiten du. Orokorrean hizlariak bai kontzeptuak sakontzen eta argitzen dituela eta galderak erantzuten dituela.
Galderak modu desegoki batean erantzuten ditu.
Taldeko interakzioa 10% Taldekideen arteko aldaketa modu antolatu batean egiten da, aurkezpena gelditu gabe. Taldekideen arteko aldaketa modu nahiko antolatu batean egiten da Taldekide batzuek ez dute parte hartzen aurkezpenean.
5. Eranskina. Triptikoa edo diptikoa ebaluatzeko errubrika
Lortutako maila Irizpidea 3 Bikaina 2 Nahikoa 1 Gutxi Puntukopurua Informazioaren antolakuntza
30% Informazioa ondo antolatua dago. Proiektuaren ideia, garapena eta emaitza ongi azaldu eta laburtzen du. Informazioa antolatua dago. Proiektuaren ideia, garapena eta emaitza azaldu eta laburtzen du. Informazioa ez dago ongi antolatua. Proiektuaren ideia, garapena eta emaitza ez dira behar bezala azaltzen edo laburtzen.
Maketazioa
20 % Irudiak eta testua era ulergarri eta erakargarri batean kokatu dituzte Erakusketa ikusteko jakin mina pizten du. Irudiak eta testua era ulergarri batean kokatu dituzte. Nahiko arrunta. Erakusketa ikusteko jakin mina ia pizten du. Irudiak eta testua ez daude era ulergarri eta erakargarri batean kokatuta. Nahaspilatsua da. Ez du erakusketaren gain inolako interesik sortzen.
Oso ondo egina eta bukatua. Baliabide egokiak erabili dituzte. Ondo egina eta bukatua. Baliabideak behar bezala erabili dituzte. Ez dago behar bezala egina. Ez dituzte eskura dauden baliabideak erabili.
Itxura eta originaltasuna 30 % Modu erakargarri batean azaltzen da. Formatu eta euskarri berezia eratu dituzte Proiektuarekin bat dator. Modu berezi batean azaltzen ahalegindu dira. Formatu eta euskarria arruntak dira Proiektuarekin bat dator. Ez dute ezer berezirik egiten ahalgindu. Ez dator bat proiektuarekin
Lortutako maila Irizpidea 3 Bikaina 2 Nahikoa 1 Gutxi Puntukopurua Asistentzia
20% Gehienak, denak ez badira, taldeko bileretara joaten dira. Gehienak bilera gehienetan egoten dira. Joan ezin badira besteei esaten diete eta haiekin ados jartzen dira lan egiten jarraitzeko. Taldekide batzuk askotan ez dira bileretara etortzen eta ez dituzte besteak informatzen.
20% Taldeak burutu behar diren zereginak ondo definitu ditu, geroko beharrak aurreikusiz. Taldekide guztiek aktiboki parte hartzen dute, bai proiektuaren definizioan baita horren jarraipenean ere. Zereginak modu informalean definituta daude baina taldekide gehienek ulertzen dituzte. Gehienek parte hartzen dute baina proiektuaren jarraipena gutxitan egiten da. Zereginak ez daude definituta eta taldekide gutxik parte hartzen dute. Ez da egiten inolako jarraipenik.
Taldekide bakoitzaren rolen definizioa. 20% Taldekide guztien rolak ondo definituta daude eta denek ulertu dituzte. Taldekide bakoitzak besteei bere rola azaltzen die. Taldekideen rolak informalki definitu dira eta denek ez dituzte ulertzen. Taldekide batzuek ezin dizkiete besteei haien rolak azaldu.
Ez dago bat ere argi zein den bakoitzaren ardura.
Lortutako maila
Irizpidea 3 Bikaina 2 Nahikoa 1 Gutxi
Erabakia hartzea
20% Erabakia hartzeko prozedura argi eta ondo dokumentatuta dago. Hauek ere dokumentatzen dira baita horiek hartzeko jarraitutako prozesua eta taldekideek hartutako konpromisoak ere. Erabakia hartzeko prozedura modu informalean ezarri da eta ez da guztietan erabiltzen. Taldekide guztiak ez daude tartean sartuta.
Erabakia hartzeko prozedura erabiltzen ez denez, modu indibidual batean hartzen dira eta ez dituzte islatzen taldeko pentsamendua ezta nahiak ere.
20% Taldekide guztiak begirunez tratatzen dira. Denek besteen ideiak entzuten dituzte, besteen lana. Guztien lana aintzat hartzen da. Denek besteei laguntza eskatzen diete eta beharrezko galderak egiten dizkiete Orokorrean taldekide guztiak errespetatzen dira nahiz eta batzuen iritziek pisu handiagoa izan. Besteen lanaren errekonozimendua ez dago planifikatuta. Pertsona batzuek ez daukate besteei laguntza eskatzeko konfiantza nahikorik. Taldekideen arteko harremana kooperatiboa baino lehiatsu eta indibidualista da eta taldekide guztiek ez dute laguntza jasotzen.
Fakultateak eskaintzen dizkigun fitxak erabili beharrean honako hauek bete eta erabiliko ditugu. Klaseko lehen egunean ikasle bakoitzaren “erretratu” zehatz batetara hurbiltzeko ondoko fitxa hau bete dezazuen eskatzen dizuegu.
Izena eta abizenak:
Minorrik egingo duzu ? Zein eta zergatik ?
Pisuan edo etxean egonda, ordenagailu propioa duzu ? PC edo MAC?
Inprimaketa analogikoa eta digitala aipatzean zeri buruz ari garela iruditzen zaizu?
Proiektua taldekide guztien konpromisoa berarekin aurrera eraman ahal izateko kontratu bat prestuko duzue. Lehenengo taldeari izena jarriko diozue, identifikatzeko eta taldea eratzeko adostu beharreko lehen pausoa izango delarik. Ondoren kontratuak izango dituen puntuak edo atalak ezarriko dituzue. Honek hamar eta hamabi puntu bitartean izango ditu (ez bat gehiago ez gutxiago). Bertan, zuen hitzekin eta denen adostasunarekin, elkar lanean aritu ahal izateko hartu beharreko konpromisoak, beharrak eta nahiak adieraziko dituzue. Adibidez: asistentzia, bileren maiztasuna eta iraupena, arazoak sortu ezkero nola jokatuko duzue, sartu edo erabiliko duzuen denbora eta dirua berdina izatea, ea.
Kopia bana aterako duzue eta denok sinatuko duzue. Irakaslearentzako kopia bat ere aterako duzue, honek guztietan “notario gisa” sinatuko du, bat berarentzat gordez.
Kontratu hau zeuentzako da. Irakasleak ez du ebaluatuko. Ezartzen dituzuen puntuak errealistak izan daitezen ahalegindu behar zarete. Adibidez, bileretara 100% asistentzia eskatzea ezinezkoa da, arazoak izan ditzakegu, berandu iritzi, ea. Ongi aritzeko eta nolabait lan dinamika bat hartzeko arauen gida bat da, errespetua eta gisabidetasuna ezinbestekoa izango delarik. Taldeko norbait epeak betetzen ez baditu edo erabakitako lana egin ez badu, aurrera jarraitzeko bidea edo aukera adierazi beharko duzue.
Denak ez gara berdinak eta artisten artean elkarlana oso zaila suerta daiteke. Baina ideia, lan egiteko era eta izaera desberdinak ditugun arren, elkarrekin eta elkarrengandik ikasi dezakegu elkarren osagarri bilakatuz. Hemen aukera paregabea duzue, aprobetxatu eta aurre ideiak alde batera utzi.
Taldearen izena:
Beti Maiztasunez Noiz behinka Gutxitan Asistentzia eta bileren antolakuntza
Taldekideak berandu irizten dira, bukatu baino lehen joaten dira edo ez dira sekula agertzen.
Ez dago agendarik edo egunean landu beharreko gaien gida.
Taldekidea ez dituzte betebeharrak egiten eta bileretara prestatu gabe doaz.
Parte hartzea eta rolak
Errolak banatu eta bete dira
Erabakiak hartzeko prozesua
Erabakiak hartzeko prozesuan arrazoiak argudiatu eta dokumentatu dira
Lana ez da antolatzen. Ez dakite zeintzuk diren betebeharrak eta erantzukizunak
Taldekideen arteko harremana Taldekide batzuk taldean gustora ez daudela argi adierazten dute eta giro txarra sortzen dute.
Eztabaidetan ez diote elkarri entzuten.
34 10. Eranskina. Taldekideak ebaluatzeko inprimakia Inprimaki honetan agertzen diren galderen bitartez, talde lanean pertsonen aldetik azaldutako arazoak azpimarratu eta etorkizunean ekiditzeko nahiarekin egiten da. Asmoa ez da kidea nolabait salatzea, baizik eta lantaldean aktiboak eta kooperatiboak izan diren kideak identifikatzea, hau da ondo aritu direnak eta nortzuk ez. Pentsatu behar duzue, behar bezala aritu ez direnak taldeari kalte egin diezaiotela. Taldearen izena:
Ikaslearen izena:
Goian emandako erantzunen arabera batez besteko emaitza
Primerakoa Lankide oso langilea eta oso lan ona egin du. Oso ondo Adostutako lana beti bete du, oso ondo prestatua eta lankide ona da.
35 Ondo Normalki adostutako lan bete du, ongi prestatua eta kooperatiboa edo laguntzailea da. Nahiko Maiz adostutako lana egin du, baina gutxi prestatua eta kooperatiboki aritzeko arazoak ditu. Gutxi Batzuetan ez da bileretara azaldu, ez da prestatzen edo ez du lana bukatu. Ez- nahiko Askotan ez da bileretara etorri. Azaldu denean ez ditu betebehar guztiak egin edo gutxi prestatu da. Onartezina Gutxitan lan egin du eta ia ez du parterik hartu, berekoia. Guztiz onartezina Ez du parte hartu, oso berekoia eta errespetu gabea. |
addi-17f48e8eeb61 | https://addi.ehu.es/handle/10810/11170 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2013-12-20 | science | Beobide Pacheco, Garikoitz | eu | Gai naiz kimikari baten zereginik oinarrizkoenetakoa gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu, bere erreaktibotasuna eta propietateak arakatuz? | 3 1.1. Irakasgaiaren alderdi orokorrak eta testuingurua Irakasgaia: ESPERIMENTAZIOA KIMIKA EZ-ORGANIKOAN Gradua: Kimikako Gradua Mota: Oinarrizko Modulua, Nahitaezkoa Kurtsoa: 2. Aldia: urtekoa (1. eta 2. lauhilekoak) Kredituak: 6 ECTS Deskribapena: Irakasgai honek praktika multzo bat hartzen du barnean. Praktika hauen helburua da ikasleak ikuspegi zabala lortzea kimika ez-organikoko sintesimetodoez, elementu eta konposatuen erreaktibotasunaz, eta ondorioak ateratzea konposatuen identifikazioari eta ezaugarriei dagokienez. Horretarako, hamar esperientzia praktikok osatutako gai-zerrenda proposatu nahi da. Gai hauek ikasgelako eta laborategiko praktiken bidez eta mintegien bidez landuko eta osatuko dira. Testuingurua: Bistan denez, kimikako graduaren izaera esperimentala eta kimikan graduatutako profesional baten profila direla-eta, ezinbestekoa da oinarri sendo bat izatea kimika esperimentalari dagokionean, hurrengo egoera akademiko eta profesionalei aurre egiteko aukera emango diena. Ikasleak ikasturtean zehar garatuko dituen ezagutza eta trebetasunek, gainera, oinarriak emango dizkiote autonomoki eta lan-metodologia bikainarekin (prozedurak, substantzia kimikoen maneiua, segurtasun neurriak) planifikatzeko eta garatzeko etorkizuneko egoera profesionalak, esate baterako, prozesu kimiko industrialekin edota teknikaren egoerari buruzko ikerketekin zerikusia dutenak.
4 1.2. Kredituen banaketa eta graduko proposamenaren irakaskuntza-modalitateak
Gelako eta laborategiko praktikak paraleloki egingo dira eta modu koordinatuan: laborategiko praktika bakoitzaren aurretik, astebete lehenago, gelako praktika egingo da. Laborategiko praktikaren saio bakoitzak 4-5 h iraungo du; mintegiek eta gelako saioek, berriz, ohiko 50 minutu. Gelako eta laborategiko praktika-saioak bi aste inguruko maiztasunez egingo dira. 5 mintegiak urte osoan zehar banatuko dira (2 lehen lauhilekoan eta 3 bigarrenean); honela, gelako eta laborategiko bi praktikasaiori mintegi bat egokituko zaio. Lehen lauhilekoan irakasgaien % 45 emango da eta bigarrenean gainerako %55 (pixka bat alda daiteke laborategien okupazio eta antolaketaren arabera).
Programa teorikoa honako hamaika gai hauek osatzen dute:
2 Gaia: Magnesioa, Aluminioa eta Boroa. Magnesioaren eta aluminioaren erreakzioak. B(OH)3ren prestaketa.
4 Gaia: 15 Taldeko elementuak. Elementuen erreaktibotasuna. Amoniakoa eta azido nitrikoa lortzea laborategiko eskalan. Elementuen erredox propietateen berrikusketa. HNO3ren ekintza taldeko elementuetan.
Gelako eta laborategiko praktikak paraleloki egingo dira eta hamar saiotan antolatuko dira. Saio bakoitzean, gelako praktika bakoitzak laborategiko praktika bat izango du
6 lotuta. Lehen lau saioak lehen lauhilekoan izango dira, eta hurrengo seiak bigarrenean. Jarraian, saio bakoitzaren deskribapen laburra jasoko da.
1 Saioa. 2 eta 13 taldeetako elementuen erreaktibotasuna Deskribapena: Magnesioaren eta aluminioaren erreakzioak. Azido borikoa lortzea. 2 Saioa. 14 taldeko elementuen erreaktibotasuna Deskribapena: Oinarrizko beruna lortzea. Eztainu- eta berun-oxido eta hidroxidoen prestaketa oxidazio-egoera desberdinetan. 3 Saioa. 15 taldeko elementuen erreaktibotasuna Deskribapena: Erreaktibotasuna eta erredox propietatea. Amoniakoaren eta azido nitrikoaren sintesia laborategiko eskalan. HNO3rekiko erreakzioa. 4 Saioa. 16 taldeko elementuen erreaktibotasuna Deskribapena: Sodio eta hidrogeno peroxidoen propietate nagusiak. Sufreanioien erreaktibotasuna oxidazio-egoera desberdinetan. 5 Saioa. 17 taldeko elementuen erreaktibotasuna Deskribapena: Kloro eta iodoaren erredox propietateak. Haluro anioien erreaktibotasuna. 6 Saioa. Trantsizioko elementuen erreaktibotasuna: Titanioa Deskribapena: Titanioaren erreakzio nagusien eta oxidazio-egoera desberdinen analisia. 7 Saioa. Trantsizioko elementuen erreaktibotasuna: Vanadioa. Deskribapena: vanadioaren erreakzio nagusien eta oxidazio-egoera desberdinen analisia. 8 Saioa. Trantsizioko elementuen erreaktibotasuna: Kromoa eta manganesoa Deskribapena: kromoaren eta manganesoaren erreakzio nagusien eta oxidazioegoera desberdinen analisia. 9 Saioa. Trantsizioko elementuen erreaktibotasuna: Burdina, kobaltoa eta nikela. Deskribapena: Burdinaren, kobaltoaren eta nikelaren erreakzio nagusien eta oxidazio-egoera desberdinen analisia. 10 Saioa. Trantsizioko elementuen erreaktibotasuna: Kobrea eta 12 taldeko elementuak. Deskribapena: Kobrearen erreakzio nagusien eta oxidazio-egoera desberdinen analisia. 12 taldeko elementu eta konposatu nagusien erreaktibotasuna.
MINTEGIEN PROGRAMA Mintegien programa 5 saiokoa da. Horietatik 2 lehen lauhilekoan emango dira eta 3 bigarrenean. Lehen saioa lan-metodologiaren, segurtasunaren eta laborategi kimiko
8 1.4. Graduko eta irakasgaiarekin erlazionatutako moduluaren gaitasun orokorrak Graduko gaitasun orokorrak (CG) Graduko gaitasunak, bere izaera (espezifikoa/zeharkakoa) eta MEC gaitasunekiko erlazioa.
CG1. Kimikako gaitasunak izan eta ulertu, alor honetako alderdi teorikoak eta praktikoak. (Espezifikoa; MEC1) CG2. Egoki maneiatu eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak, batetik, beste arazo batzuk aztertze aldera eta, bestetik, horiek konpontzeko estrategiak planteatze aldera. (Espezifikoa: MEC1 MEC2) CG3. Segurtasunez maneiatu material kimikoak, eta substantzia kimikoen erabileran eta laborategiko prozeduretan dauden arriskuak ezagutu eta baloratu. (Espezifikoa; MEC2 MEC3) CG4. Prozesu eta proiektu kimikoak planifikatu, garatu, kudeatu eta kontrolatu, laborategi akademikoetan eta industrialetan ohikoak diren teknikak eta ekipoak erabiliz. (Zeharkakoa; MEC2 MEC3) CG5. Emaitza esperimentalak eta informazio zientifikoa analizatu eta interpretatu erabakiak hartzeko, planteatutako arazoaren alderdi teknikoak eta etikoak aintzat hartuta. (Zeharkakoa; MEC3 MEC5) CG6. Taldean lan egiteko eta arazoak diziplina anitzeko testuinguruetan ebazteko gaitasuna erakutsi. (Zeharkakoa; MEC2 MEC4)
Oinarrizko Moduluaren gaitasun orokorrak (CM) Oinarrizko moduluaren gaitasunak, bere izaera (espezifikoa/zeharkakoa) eta graduko gaitasunekiko erlazioa (CG). CM1. Kimika fisikoaren printzipioak ulertu eta maneiatu, eta bere eragina prozesu kimikoetan (Espezifikoa; CG1, CG2 eta CG5) CM2. Elementu kimikoen eta beren konposatuen (bai organikoak eta bai ezorganikoak) egitura, propietateak, prestatzeko metodoak eta erreakzio kimikorik garrantzitsuenak ezagutu (Espezifikoa; CG1, CG2, CG3, CG4, CG7) CM3. Batetik, laborategian sintesiko prozesu bakunak eta konposatu kimikoen karakterizazioa planifikatzeko eta egiteko gaitasuna, segurtasunez eta teknika egokiak erabiliz; bestetik, kimikako arlo desberdinetan behaketa
9 esperimentaletatik sortutako datuak ebaluatzeko eta interpretatzeko gaitasuna (Espezifikoa; CG2, CG3, CG4, CG5) CM4. Kimikako oinarrizko printzipioak eragiketa kimiko industrialetan eta instalazio kimikoen proiektuetan aplikatzeko gaitasuna
1.5. Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak
Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak eta bere harremana graduko gaitasunekin (CG eta CM).
CE1. Behar bezala burutu substantzia ez-organikoen manipulazioa eskatzen duten prozesu kimikoak, bai metodologia alderdiei dagokienez, eta bai laborategiko segurtasunari dagokionez. (CG3, CG4) (CM3) CE2. Substantzia ez-organiko baten ezaugarri/propietate nagusiak identifikatu eta karakterizatu (azidotasuna, erredox egonkortasuna, itxura, disolbagarritasuna, egoera, toxikotasuna, arriskuak…) datu bibliografikoetan eta/edo funtsezko saiakuntzetan oinarrituta (sugarren saiakuntzak, konplexuen formazioa, erreakzio selektiboak, pH…). (CG1) (CM1) CE3. Dokumentazioa eta ezagutzak erabili elementu edo substantzia ezorganikoen erreaktibotasun hipotetikoa aurreratzeko, eta hipotesi hau berretsi behaketa esperimentaletatik ateratako ondorioen bidez. (CG2, CG4) (CM1, CM2, CM3) CE4. Antzekotasunak eta diferentziak ezarri talde bereko edo talde desberdinetako elementuen jokaera kimikoan eta erreaktibotasunean. (CG1, CG2) (CM2) CE5. Interes akademikoa eta industriala duten elementu eta konposatu ezorganiko bakunak prestatu sintesi-bidezidor desberdinen bidez (metalak lortu bere oxidoetatik abiatuta, koordinazio-konposatuak prestatu, oxidoak prestatu). (CG1) (CM4) CE6. Zuzen idatzi, laborategiko koadernoaren eta txosten formalaren itxuran, kimika ez-organikoko saiakuntzetako prozedura esperimentalen eta emaitzen deskribapena. (CG5) (CM3)
Azken urteotan zehar, kimika ez-organikoa saiakuntza praktikoen bidez irakasteko ohiko modua, praktika-gidoiak ematea izan da, bertan jarraitu beharreko prozedura ongi zehaztuta egonik eta ikasleak jarraitzeko erraza izanik, ezinbestean pauso bakoitzean egiten duenaren zergatian pentsatu beharrik gabe. Analogiaz, sukaldeko errezeta bati jarraitzearen parekoa litzateke. Alabaina, honek ez dio erantzuten etorkizuneko ibilbide profesionalean aurkituko duen errealitateari, izan ere, ez baitzaio inolako errezeta edo prozedurarik emango, baizik eta berak bilatu beharko du edota, hala ez bada, sortu. Gainera, kimika ez-organikoa (edo kimika, oro har) zabalegia eta konplexuegia da buruz guztia ezagutzeko, edo besterik gabe, irakasgai batean egindako saiakuntza batzuetan oinarrituta.
Beraz, ikasleak ikasgai-zerrendan agertzen diren ezagutzak jasotzeaz gain, garrantzitsua izango da hainbat gaitasun garatzea, hurrengo kurtsoetan edo etorkizuneko ibilbide profesionalean arrakasta izan dezan bermatzeko. Ondorioz, etorkizuneko graduatuak dokumentatzen jakin beharko du (iturri bibliografikoak), informazio erabilgarria aukeratzen, eta informazio hori eta bere ezagutzak erabiltzen, saiakuntza esperimental bat diseinatzeko eta bertan jarraitu beharreko prozedura proposatzeko. Gainera, emaitza esperimentalak behatzeko eta aztertzeko gaitasuna garatu beharko du, ez bakarrik emaitzak berak zuzen baloratzeko, baita bere aurreikuspenen (abiapuntuko hipotesiak, erreakzioak eta proposatutako produktuak) eta planteatutako diseinuaren gaitasuna epaitzeko ere, ongi daudenak, okerrak eta hauen zergatiak identifikatuz. Beraz, irakasgaiko ikasgaiak arazoen ebazpenaren bidez landu nahi dira, eta ikaslea ikaskuntza prozesuaren erantzunkide egin eta buruaski bihurtuko duen metodologiaren bidez, etorkizunean kimika esperimentalaren arloan izango dituen erronkei arrakastaz aurre egin ahal izan diezaien.
AOI honen diseinua (2-4) gaietan aplikatuko da, lehen lauhilekoan emango direlarik eta irakasgaiaren %30 izanik. Aipatu behar da 1. gaiaren atal labur bat ere barne duela sarrera-gai gisa. Atal hau metodologia esperimentalaren eta metodo zientifikoaren arteko harremanari buruzkoa da, eta kasu honetan, gainerako gaiei bide emango dien arazo-egoera aurkezteko balio du. 2-4 gaietan, ikasleak 2 eta 13-15 taldeetako elementu eta konposatuen erreaktibotasuna eta propietateak ulertu beharko ditu, aurrez paperean planteatu dituen erreakzio hipotetikoak egiaztatze aldera laborategian burutuko dituen esperimentuak planifikatzeko. Halaber, beharrezkoa izango da laborategiko lanaren metodologiari dagozkion segurtasun neurriak ulertzea eta aplikatzen jakitea, substantzien manipulazioak eta/edo saiakuntza kimikoek berekin dituzten arriskuak identifikatuz eta prebenituz.
11 Hiru gai hauek lantzeko arazo-egoera egituratzaile bat planteatuko da, eta honek hiru azpi-arazo izango ditu. Hauen helburua da ikasleek dokumentazio egokia eta kimika ez-organikoari buruzko ezagutzak erabiltzea; batetik, substantzia ez-organikoen erreaktibotasuna aurreratzeko eta, bestetik, erreaktibotasun hipotetikoa ebaluatu ahal izateko moduko prozedura esperimentala garatzeko. Gai hauek biltzen dituen arazo egituratzailea gelako, mintegietako eta laborategiko praktiketan landuko da, 2012/2013 ikasturteko lehen lauhilekoan.
GL bakoitza amaitzean, ikasleak beste ez-presentziazko jarduera bat jasoko du, irakasleari entregatuko dio eta hurrengo mintegian berrikusiko da. Programazio honek eta klaseen arteko espazioak ez-presentziazko jardueraren zama nahiko modu homogeneoan modulatzeko aukera emango diote ikasleari.
13 3 ARAZO EGITURATZAILEA 3.1. AOI gaien sekuentzia arazo egituratzailetik abiatuta “Gai naiz kimikariaren zereginik oinarrizkoenetakoa gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu, bere erreaktibotasuna eta propietateak arakatuz?”
AOI honen diseinua hiru gaitan aplikatuko da (2-4). Lehen lauhilekoan emango dira eta, gutxi gorabehera, irakasgaiaren %30ri dagozkio. Gai hauetan, ikasleak 2 eta 1315 taldeetako elementu eta konposatuen erreaktibotasuna eta propietateak ulertu eta aurreratu beharko ditu, aurrez paperean planteatu dituen erreakzio hipotetikoak egiaztatze aldera laborategian burutuko dituen esperimentuak planifikatzeko. Puntu honetan, ikasleak buruaskia izan beharko du bere proposamenaren gaitasuna kritikoki ebaluatzeko eta baliozko irtenbide edo hipotesia lortzen lagunduko dioten ondorioak ateratzeko. Halaber, beharrezkoa izango da laborategiko lanaren metodologiari dagozkion segurtasun-neurriak ulertzea eta aplikatzen jakitea, substantzien manipulazioak eta/edo saiakuntza kimikoek berekin dituzten arriskuak identifikatuz eta prebenituz.
Nahiz eta gai bakoitzean elementu edo substantzia kimikoen familia bat landu, paralelismo handia dago hauetako bakoitza garatzerakoan. Paralelismo honetatik abiatuta, hiru gai hauei heltzeko, arazo egituratzaile bat planteatuko da egoera komun batekin, eta honek testuinguruan kokatutako hiru azpi-arazo izango ditu berekin. Puntu komuna honetan datza: arazo egituratzaileak, eta baita azpi-arazoek ere, helburutzat dute ikasleak trebetasun batzuk gara ditzala, gai izan dadin, modu buruaskian, substantzia ez-organikoen erreaktibotasuna aurreratzeko eta arakatzeko, dokumentazioaren eta behaketa esperimentalaren laguntzaz. Arazo egituratzaileak inplikatzen duen gaitasun-eredu hau komuna da kimika ez-organikoko esperimentazio gehienerako eta, beraz, 2-4 gaietako ikaskuntza-helburuak lortzeko ez ezik, ikasgai-zerrenda guztian eta etorkizuneko bizitza akademiko eta profesionalean aplikatzeko ere balioko dio.
Arazo egituratzailea honako egoera honen esparruan planteatuko da: BASFek, nazioarte mailako ospea duen substantzia kimikoen ekoizle eta hornitzaileak, akats bat egin du etiketatzean, nola lagun diezaguke erreaktibotasun kimikoa arakatzeak arazoa ebazten? Egoera honetatik abiatuta, ikasleak kimika ez-organikoaren arloko esperimentaziorako metodologia eraikitzen joan beharko du (Arazo-egoera egituratzailearen aurkezpena =>1 gaia), planteatutako azpi-arazoak (1-4 jarduerak) sekuentzialki ebatziz (2 Gaia => 1 azpi-arazoa; 3 Gaia => 2 azpi-arazoa; 4 Gaia =>3 azpi-arazoa). Planteamendu hau 1 Irudian jaso da.
1 Irudia. AOIren bidez landutako gaiak.
3.2. Arazo egituratzailearen justifikazioa.
Arazo egituratzaileak, azpi-arazoetako bakoitzak bezala, erronka luzatu nahi die graduko ikasleei ea gai izango liratekeen kimikari baten funtziorik nagusienetakoa burutzeko, eta, zehazki, kimikari ez-organiko batena:
“Gai naiz kimikari baten zereginik oinarrizkoenetakoa gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu, bere erreaktibotasuna eta propietateak arakatuz? ”
Historikoki, mota honetako erronken ebazpena izan da kimikari baten profila definitzen duen ezaugarri nagusietako bat, eta, jakina, hala izaten jarraitzen du gaur egun. Arazo egituratzaileak proposatzen duen erronka hau eszenario batean kokatzen da. Bertan, egoera profesional hipotetiko bat deskribatzen da, eta espero da kimikan graduatutakoa gai izatea, bere ezagutzak eta gaitasunak erabiliz, hainbat esperimentu diseinatzeko eta burutzeko, ondoren zenbait substantzia ez-organikoren erreaktibotasuna eta propietateak aztertu ahal izateko, berauek identifikatzeko helburuz. Arazoaren xedea da ikaslea arazoko pertsonaiaren tokian jar dadila eta
15 asimila dezala egoera erreala izan litekeela. Beste modu batean esanda, arazoaren helburua da ikasleek ulertzea etorkizunean antzeko egoera bat bizi izan dezaketela kimikako graduatu gisa, eta, beraz, beharrezkoa dela arazo honi arrakastaz, modu buruaskian, aurre egiteko behar diren bezalako ezagutzak eta trebetasunak bereganatzea. Azken batean, ikaslearengan jarrera aktiboa sustatuko duen giroa sortu nahi du, bere prestakuntzaz arduraraziz, gaiaren helburuen ikaskuntza adierazgarria lortzeko eta kimikari batengan funtsezkoak diren gaitasunak garatzeko.
Arazo egituratzaile hau 1-4 gaien hari gidaria izango den eszenarioan kokatuko da. 1 irudian ikus daitekeenez, gai bakoitzari atea irekitzen dio, azpi-arazo bat edo egoera bat planteatuz. Arazo egituratzaileak jaurtitzen duen erronkaz gain, gai bakoitzerako planteatzen den azpi-arazoak ikasleen interesa piztu nahi du, ikasiko dituzten substantzien aplikazio teknologiko edo industrial batzuk erakutsiz. Egoera horretatik abiatuta, hainbat jarduerari egin beharko diote aurre eta, pixkanaka, 2,13,14 eta 15 elementu-multzoetako elementu eta konposatuen erreaktibotasuna ezagutuz joango dira, laborategiko oinarrizko zenbait eragiketa gogoratuko dituzte, eta kimika ezorganikoaren esperimentazioan oinarrizkoa den dokumentazioarekin harremana izango dute. Geroago, jarduerek azpi-arazo bakoitzari erantzuteko gauzatu behar duten esperimentua diseinatzen eta egiten lagunduko diete. Azpimarratu behar da, lehen jardueretan, ikasturte hasiera eta graduko 2. mailako lehen esperientzia praktikoa izanik, irakaslearen gidari lana nahikoa garrantzitsua izango dela prozesuan zehar. Hala ere, azpi-arazoetan aurrera egin ahala, ikasleak pixkanaka autonomia handiagoa lortuko du planteatutako arazoak ebazteko, izan ere, azken batean, helburu hori planteatzen du arazo egituratzaileak.
4. IKASKUNTZAREN HELBURUAK, EMAITZAK ETA EBALUAZIOA 4.1. Gaitasunak, ikaskuntzaren helburuak eta ikaskuntzaren adierazleak
2 Taula. Ikaskuntza-helburuen, ikaskuntza-adierazleen eta gaitasunen arteko harremana. Ikaskuntza-helburuak Ikaskuntza-adierazleak
Erlazionatutako gaitasunak1 2 eta 13-15 taldeetako elementu eta konposaturik oinarrizkoenen erreaktibotasuna ulertu, aurretiko ezagutzetan eta dokumentazioan oinarrituta. O1 *2, 13, 14 eta 15 taldeetako oinarrizko elementu eta konposatuen erreaktibotasuna aurreratu, laborategiko erreaktibo komunen aurrean jartzen direnean. I1 CE2 CE3 CE4 CM1 CM2 CG1 CG2 CG4 CG6 *Kimika ez-organiko esperimentalean oinarrizkoa den bibliografia arintasunez eta zuzen erabili. I2 Esperimentuak diseinatu eta gauzatu 2 eta 13-15 taldeetako elementu eta konposaturik oinarrizkoenen erreaktibotasuna zehaztasunez aztertzeko, eta aurreikuspen teorikoak esperimentalekin alderatzeko. O2 *Zuzen manipulatu substantzia ez-organikoak. I3 CE1 CE3 CE5 CE6 CM2 CM3 CG3 CG5 CG6 *Kimika ez-organikoko sintesi- eta saiakuntza-metodoa burutu. I4 *Behaketa esperimentaletan aurreikusitako erreaktibotasuna ebaluatu. I5 Hausnartu esperimentuaren diseinuaz, abiapuntuko hipotesiaz, eta behaketa esperimentalez ondorio adierazgarrietara iritsiz, laborategiko koaderno eran edo txosten formal modura islatzeko. O3 *Laborategiko koadernoa (eta txostena) idatzi, erabilitako konposatu, erreaktibo, material eta metodo/saiakuntzen terminologia espezifikoa erabiliz. I6 CE1 CE6 CM3 CG2 CG5 CG6 *Laborategiko koadernoa (eta txostena) idatzi, behar bezala deskribatuz kimika ez-organikoko prozedura esperimentalak, emaitzak eta ondorioak. I7 1: 1.4 eta 1.5 atalak ikusi gaitasunen kodeen baliokidetasunerako
17 4.2. Jarduerekiko harremana eta ebaluazioa
Irakasgaiaren azken notari dagokionez, “arazoetan oinarritutako ikaskuntza” (AOI) metodologiaren bidez landutako gaiek %30 hartzen dute (3 Taula).
3 Taula: noten banaketa, azken notaren gainean ehunekoetan adierazita AOI gaientzat eta AOI ez direnentzat.a Gaiak Ebaluazio-mota Pisua azken notan AOI gaiak (2(1)-4 Gaiak) AOI jardueren ebaluazioa %30 AOI ez diren gaiak ( 5—10 Gaiak) Azterketa %28 Laborategiko praktikaren garapena Laborategiko koadernoa Galderen ebazpena %42 a: Irakasgaia gainditzeko azken nota gutxienez 5 izango da 10etik, eta atal bakoitzekoa 4 gutxienez (AOI jarduerak, azterketa, AOI ez diren jarduerak). Segidan, AOI gaien arteko harremana, jarduerak eta ikaskuntzaren ebaluazioa jasoko dira ( 4–6 Taulak). 1, 2 eta 3 gaietan, lehen jarduerak (1 eta 2 Gaiak:1.1-2.5 jarduerak; 3 Gaia: 3.1-3.5 jarduerak) ez dira ebaluagarriak; ikaskuntzaren ebaluazioa, berriz, modu jarraituan egingo da azken hiru jardueretan (1 eta 2 Gaiak: 2.6-2.8; 3 Gaia: 3.6-3.8). Honen arrazoia zera da: jardueren lehen blokeak presentziazko denboraren %18 hartzen du eta oso jarduera laburrek osatzen dute, helburua ebaluagarri den azken jarduerablokeari bide ematea izanik. 4 azpi-arazoan, 4 Gaiaren ingurukoa, azken jarduera-bloke ebaluagarriaz gain (3.53.7), ebaluazio gehigarri bat dago lehen jarduera-blokean (3.3) eta ikasleak bakarka egingo du. Beharrezkoa da nabarmentzea azken jarduera-bloke ebaluagarriak, beti, aurrez definitutako ikaskuntza-adierazle guztiak dituela berekin.
18 Entregagaiei pisua emateko garaian, kontuan izan beharreko bi ardatz daude. Lehendabizikoa entregagai-mota da, bigarrena ebaluatzen diren gaitasunen eta ikaskuntza-adierazleen arteko jarraipena da. Lehen ardatzari dagokionez, azken jarduera-blokea 3 entregagaik osatzen dute. Lehena taldeka egingo dute eta arazoa ebazteko proposamenean datza. Bigarrena bakarkakoa da eta laborategiko koadernoan datza. Hau da pisu handiena duen entregagaia, ikasleak bertan jaso behar baitu, xehetasun handiz, egindako lanaren eta ikasitakoaren zati handi bat. Blokeko azken entregagaia taldeka egingo dute, eta esperientziaz hausnartzeko eta ikaskuntza osatzeko balio du. Bigarren ardatzak ulertzen du eskuratutako gaitasunak eta ezagutzak hobetu egin behar direla ebatzitako jarduera bakoitzarekin; ondorioz, entregagai-mota bakoitzaren portzentaje-balioa handituz joango da pixkanaka, jarduera bakoitza ebatzita. Ebaluagarri ez diren jarduerak ez dira entregatuko, ez eta ebaluazioan kontuan hartuko ere. Alabaina, ikasleek jarduera hauei buruzko zalantzak argitu ahal izango dituzte tutoretza-orduetan
19 4 Taula. 2 Gaia: atala, jarduera, galdera, ebaluazioa, ikaskuntzaren helburuak (O), ikaskuntzaren adierazleak (I) eta gaitasunak (CE). Gaia/Atala Jarduera Galdera/Testuingurua Ebaluazioa, modua eta portzentajezko balioa a O I CE GELAKO PRAKTIKAK 1.Esperimentaziorako sarrera 1.1 “Gai naiz kimikariaren zereginik oinarrizkoenetakoa gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu, bere erreaktibotasuna eta propietateak aztertuta?” Ez-ebaluagarria O1 I1, I2 CE2 CE3 CE4 2 Gaia. 2 eta 13 taldeak 2.0. Ezaugarri orokorrak 2.1 Identifika ditzakegu magnesioa, aluminioa, eta boraxa itxuran oinarrituta, edota komenigarriagoa da bere erreaktibotasuna aztertzea? Ez-ebaluagarria O1 I1 CE2 CE4
2.1. Magnesioaren eta aluminioaren erreakzioak 2.1.1. Azidoekiko erreakzioak 2.2 Bereiz daitezke magnesioa eta aluminioa azidoekin nola erreakzionatzen duten aztertuta? Ez-ebaluagarria O1 I1 CE2 2.1.2. Baseekiko erreakzioak 2.3 Bereiz daitezke magnesioa eta aluminioa baseekin nola erreakzionatzen duten aztertuta? O1, O2 I1, I2, I4 CE1 CE2 CE3 2.1.3. Aluminioaren izaera anfoteroa 2.4 Bereiz daitezke magnesioa eta aluminioa hidroxido batzuek agertzen duten izaera anfoteroa aztertuta? O1, O2 I1, I4 CE1 CE2
20 garapena esperimentala egin CE6 Esperientziaren txostena 2.8 Txosten formal bat egin ITPko jardunprotokolorako 1.3 Entregagaia: Prozedurari buruzko txostena Modua: Taldeka (2). Nota: %5 O1, O3 I2, I7 CE3 CE6 a: Portzentaje-balioa AOI osoari dagokio; bere balioa ezagutzeko irakasgaiaren azken notaren gainean %30 haztatu behar da.
5 Taula. 3 Gaia: atala, jarduera, galdera, ebaluazioa, ikaskuntzaren helburuak (O), ikaskuntzaren adierazleak (I) eta gaitasunak (CE). Gaia/Atala Jarduera Galdera/Testuingurua Ebaluazioa, modua eta portzentajezko balioa a O I CE GELAKO PRAKTIKAK 3 Gaia. 14 Taldea 3.0. Ezaugarri orokorrak 3.1 Zenbateraino da lagungarria substantzien itxurari begiratzea karbonoaren, eztainuaren eta berunaren ohiko formen artean bereizteko? Ez-ebaluagarria O1 I1 CE2 CE4
3.2. Berunaren eta eztainuaren erreakzioak 3.2.1. Berunaren eta eztainuaren azidoekiko erreakzioak 3.3 Bereiz daitezke eztainua eta beruna azidoekin nola erreakzionatzen duten aztertuta? Ez-ebaluagarria O1 I1 CE2 3.2.2. Berunioiaren(II) eta eztainuaren erreakzioak(II) 3.4 Bereiz daitezke eztainua(II) eta beruna(II) baseekiko erreakzioak, erredox propietateak edo bere prezipitatuak aztertuta? O1, O2 I1, I2, I4 CE1 CE2 CE3 3.2.3. Berun(II) eta eztainu(II) hidroxidoen izaera anfoteroa
6 Taula. 4 Gaia: atala, jarduera, galdera, ebaluazioa, ikaskuntzaren helburuak(O), ikaskuntzaren adierazleak (I) eta gaitasunak (CE). Gaia/Atala Jarduera Galdera/Testuingurua Ebaluazioa, modua eta portzentajezko balioa a O I CE GELAKO PRAKTIKAK 4 Gaia. 15 Taldea 4.0. Ezaugarri orokorrak 4.1 Zenbateraino da lagungarria substantzien itxurari begiratzea nitrogenoaren, antimonioaren eta bismutoaren ohiko formen artean bereizteko?
Jarduera ebaluagarri guztiak jarritako epeetan entregatu beharko dira, jarduera bat justifikatu gabe atzeratzeak eragin dezake irakasleak %10eko zigorra jartzea atzeratutako egun bakoitzeko, edota %100ekoa atzerapena errepikatzen denean. Entregagai bakoitzerako ebaluazio-irizpideak 4 Taulan jaso dira. Ebaluazio-irizpide bakoitzari 1etik 10erako puntuazioa emango zaio, bakoitzaren betetze-mailaren arabera. Jardueraren azken puntuazioa irizpide bakoitzari emandako puntuazioen batez besteko gisa lortuko da. 4 Taula. Ebaluazio-irizpideak. Entregagaia Modua Ikaskuntzaadierazleak Ebaluazio-irizpideak 1.1Entregagaia 2.1Entregagaia 3.1Entregagaia Taldeka I1, I4 *Gertatzen diren erreakzioen ebazpen zuzena eta osoa. *Erantzuna talde edo izaera bereko elementuen erreaktibotasunantzekotasunetan eta -diferentzietan oinarritzen da. *Identifikatzen ditu erreaktibotasun- diferentziak elementu beraren espezie desberdinetan. *Irtenbidearen justifikazioa erreaktibotasunaren diferentzietan eta beha daitezkeen fenomenoetan oinarritzen da. * Identifikatzen du saiakuntza jakin bat aurrera eramateko behar den prozedura esperimentala. 1.2Entregagaia 2.2Entregagaia 3.2Entregagaia
Bakarka I3, I4, I5, I6 * Substantzien manipulazio zuzenaren deskribapen zehatza, metodologia eta segurtasun ikuspegitik. * Sintesian eta saiakuntzetan jarraitutako prozedura esperimentalari buruzko deskribapen zehatza. * Deskribatu du behatutako fenomeno esperimentalaren eta aurreikusitako erreakzioaren arteko lotura, inkongruentziak identifikatuz, egonez gero. * Laborategiko koadernorako zehaztutako atal guztiak ditu, baditu ilustrazioak eta hizkuntza zuzenez eta lanak eskatzen duen terminologia zientifikoa erabiliz idatzita dago. 1.3Entregagaia 2.3Entregagaia 3.3Entregagaia
Taldeka I1, I2, I7 * Galderen erantzun zuzena eta ongi justifikatua. * Erreakzioak zuzen eta modu osoan idatzita daude. * Erantzunak hizkuntza zuzenez eta lanak eskatzen duen terminologia zientifikoa erabiliz idatzita daude. * Erantsi du erabilitako bibliografia. 3.0Entregagaia Bakarka I1, I2 * Gertatutako erreakzioen ebazpen zuzena eta osoa. * Galderen erantzun zuzena eta ongi justifikatua. * Dokumentazio egokira jo du substantzia kimiko ez-organikoen erreaktibotasunari eta propietateei buruzko datuak biltzeko.
26 6. AOI JARDUERAK 6.1. Sarrera 3 eta 4 ataletan azaldutakoaren arabera, jarraian, 1-4 gaiak garatzeko planteatutako jarduerak deskribatuko dira ikaslearen eta irakaslearen koadernoetarako. Jarduera bakoitzerako, 1 Taulan agertzen den bezala aurkeztuko da informazioa: 1 taula. Jardueren deskribapen generikoa. JARDUERA ZK Jarduera zentratzen den gai edo gai-zerrendako puntua Lan-modua: Bakarka, binaka, taldeka (4-6 ikasle), talde osoan Aurreikusitako denbora: Presentziazkoa (p) eta ez-presentziazkoa (np) Denbora erreala (gutxi gorabehera.):1 Jarduera egindakoan betetzeko Jarduera-mota:2 1 Mota Ezagutzen aurre-testa, ikasleen abiapuntua adierazten du. 2 Mota Egoera/arazo bat aurkeztuko du, ikasleek landu behar duten gaiaren berri izan dezaten. 3 Mota Ikasleak jardueretan murgilduko dituen egoera-arazoak izan dezakeen interesa aurkeztuko du. 4 Mota Ikasleek arazoaren planteamendu kualitatiboa egin dezaten eragingo du, hipotesiak egitera bideratuz, formulak edo legeak zuzenean aplikatu ordez. 5 Mota Esplizitu bihurtuko ditu ikasleen aurreiritziak. 6 Mota Ikasleei ebazpen-estrategia desberdinak proposaraziko dizkie, lege eta printzipioen aplikazioa barne. 7 Mota Lortutako emaitzak azterraraziko dizkie, botatako hipotesiekiko eta gelan ikasitako ezagutza-multzoarekiko koherentzia aztertuz. 8 Mota Honen helburua ikasitakoaren atzera-elikadura da, gaia amaitu arte itxaron gabe. Ebaluaziorako jarduera izan daiteke. 9 Mota Ebaluazioa, arreta jarriko du ikasleek euren ondorioen paragrafo justifikatzaileak idatzi behar izatean, eta idatzizko adierazpena baloratuko du. 10Mota Garapen profesionalean garrantzitsuak diren aplikazio teknologikoetan jarriko du arreta. 11Mota Ebaluazio-mota desberdinak (galdera, test-ondokoa, arazo irekia) eta ebaluazioirizpideak definituko ditu, ikaskuntza-adierazleen arabera.
Deskribapena:2 Ikaslearen koadernoan deskribatuko da, modu narratzailean eta xehetasunez,
1 Jarduera ez-presentziazkoa den kasuetan ikasleak irakasleari emango dio informazio hau, jarduera bakoitzak eskatzen duen denboraren kontrola eramateko. 2 Irakaslearen koadernoan soilik.
27 nola gauzatuko den jarduera, nola amaituko den eta ea ebaluazio-jarduera den. Garapena: Ikaslearen koadernoan azalpen orokor batzuk emango dira, eta ebazten joan behar duten jardueren deskribapena aurkeztuko da. Irakaslearen koadernoan jarduera bakoitza nola joango den lantzen deskribatuko da (denborak eta bateratze-lanak).
28 6.2. Jardueren programazioa 2 Gaia. Gaien, jardueraren, galderaren, ebaluazioaren, eskolaren (S, GA, GL edo ez-presentziazkoa), presentziazko denboraren (p) eta ezpresentziazkoaren(np) arteko erlazioa Gaia/Atala Jarduera Galdera/Testuingurua Ebaluazioa, modua eta portzentajezko balioa Eskola p np GELAKO PRAKTIKAK 1. Esperimentaziorako sarrera 1.1 “Gai naiz kimikari baten zereginik oinarrizkoenetakoa gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu bere erreaktibotasuna eta propietateak aztertuta?” ------------------------------------- S[1] 15 min
2.1. magnesioaren eta aluminioaren erreakzioak 2.1.1. Azidoekiko erreakzioak 2.2 Bereiz daitezke magnesioa eta aluminioa azidoekin nola erreakzionatzen duten aztertuta? ------------------------------------- GA[5] 12 min
2.1.2. Oinarriekiko erreakzioak 2.3 Bereiz daitezke magnesioa eta aluminioa baseekin nola erreakzionatzen duten aztertuta? GA[5] 10 min
2.1.3. Aluminioaren izaera anfoteroa 2.4 Bereiz daitezke magnesioa eta aluminioa hidroxido batzuek agertzen duten izaera anfoteroa aztertuta? GA[5] 10 min
2.2.2. Trimetil boratoaren formazioa eta identifikazioa LABORATEGIKO PRAKTIKAK
Ez-presentziazko jardueretan guztira: 8 h
30 3 Gaia. Gaien, jardueraren, galderaren, ebaluazioaren, eskolaren (S, GA, GL edo ez presentziazkoa), presentziazko denboraren (p) eta ezpresentziazkoaren(np) arteko erlazioa Gaia/Atala Jarduera Galdera/Testuingurua Ebaluazioa, modua eta portzentajezko balioaa Eskola p np GELAKO PRAKTIKAK 3 Gaia. 14 Taldea 3.0. Ezaugarri orokorrak 3.1 Zenbateraino da lagungarria substantzien itxurari begiratzea karbonoaren, eztainuaren eta berunaren forma elementalen artean bereizteko? ------------------------------------- GA[7] 9 min
3.2. Berunaren eta eztainuaren erreakzioak 3.2.1. Berunaren eta eztainuaren azidoekiko erreakzioak 3.3 Bereiz daitezke eztainua eta beruna azidoekin nola erreakzionatzen duten aztertuta? ------------------------------------- GA[7] 8 min
3.2.2. Berunioiaren(II) eta eztainuaren(II) erreakzioak 3.4 Bereiz daitezke eztainua(II) eta beruna(II) baseekiko erreakzioak, erredox propietateak edo bere prezipitatuak aztertuta? GA[7] 17 min
Ez-presentziazko jardueretan guztira: 8 h 10 min
32 4 Gaia. Gaien, jardueraren, galderaren, ebaluazioaren, eskolaren (S, GA, GL edo ez presentziazkoa), presentziazko denboraren (p) eta ezpresentziazkoaren(np) arteko erlazioa Gaia/Atala Jarduera Galdera/Testuingurua Ebaluazioa, modua eta portzentajezko balioaa Eskola p np GELAKO PRAKTIKAK 4 Gaia. 15 Taldea 4.0. Ezaugarri orokorrak 4.1 Zenbateraino da lagungarria substantzien itxurari begiratzea nitrogeno, antimonio eta bismutoaren forma elementalen artean bereizteko? ------------------------------------- GA[10] 12 min
4.2. Antimonioaren eta bismutoaren erreakzioak 4.2. Antimonioaren eta bismutoaren erreakzioak 4.3 Bereiz ditzakegu bi elementu metalikoak beren erreaktibotasuna eta erredox propietateak aztertuta? 3.0 Entregagaia: arazoa ebazteko proposamena Modua: Bakarka (1). Nota: %15 GA[10] 16 min
Ez-presentziazko jardueretan guztira: 8 h
33 6.3 1-2 Gaiak Gai naiz kimikariaren zereginik oinarrizkoenetako bat gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu, bere erreakzioak eta propietateak aztertuta?”
Garapena Egizue 1.1.1 atalaren bakarkako irakurketa, eztabaidatu taldean segidan planteatutako galdera (1.1.2), eta bildu zuen ondorioak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratzelana eginda amaituko da.
Industria kimikoaren alorrean, BASF multinazionala enpresa liderretako bat da mundu mailan. 110.000 langile ditu 6 administrazio-zentrotan eta 335 ekoizpen-zentrotan banatuta. BASFek produktu kimiko aukera zabala lantzen du. Enpresa eta ikerketa-zentro ugariri saltzen die, oso arlo desberdinetan lan egiten dutenei, esate baterako, automobilak, aeronautika, erregaiak, energia berriztagarriak, ingurumenaren babesa, konputazioa, osagai elektronikoak, etab. Nolanahi ere, bezero hauek balio ekonomiko eta teknologiko handiko produktu eta aparatuak garatzen dituzte BASFek banatutako lehengaiez. Arrazoizkoa da bezeroek sortutako produktuen kalitatea, zuzenean, erabiltzen dituzten lehengaien araberakoa izatea eta, beraz, lehengai hauek guztiz fidagarriak izan behar dute, konposizioa eta ezaugarriak zehaztasunez ezagutuz. Azken puntu honetan datza BASFen arrakasta, hau da, fabrikatzen eta banatzen dituen erreaktibo eta produktuen ezaugarriak eta kalitatea berrestean.
Baina giza erroreak konstante unibertsala dira eta ez da hauetatik libre dagoen enpresarik. Hain zuzen ere, BASFek Tuteran duen lantegian, biltegiko arduradunak, oharkabean, errore bat egin du erreaktibo kimikoak dituzten ontzi batzuk etiketatzeko prozesu automatizatua programatzean. Bi egun igarota, arduraduna bere huts egiteaz ohartu da, eta konturatu da ez dakiela ontziak ongi etiketatuta dauden. Zoritxarrez, zalantzaz etiketatutako erreaktiboak dagoeneko bidali dira eskaera egin duten enpresetara eta ezin du gertaeraren berri eman besterik egin.
BASFen ospe ona jokoan dagoela ikusita, zuzendaritzak irtenbide azkarra topatu du: bertako ikertzailerik gaituenekin (zu horien artean) taldetxo bat osatu eta enpresa bakoitzera joan bidalitako produktuak aztertzera eta identifikatzera. Zientzialari-taldearen lehen bileraren ondoren, erabaki duzue karakterizaziorako ekipo aurreratuak ez erabiltzea, duten kostuarengatik eta garraiatzeko zailtasunagatik. Beraz, erreaktiboak identifikatu ahal izateko, proposatu duzue substantzia bakoitzari buruzko informazioa emango dizueten erreakzio eta prozesu kimikoen bidez
“Gai naiz kimikariaren zereginik oinarrizkoenetako bat gauzatzeko: materia eta bere izaera ezagutu, bere erreaktibotasuna eta propietateak aztertuta?”
1.1.2. Aipatu bezala, enpresa bakoitza bisitatu eta arazoa ebatzi aurretik, jarduketaprozedura (esperimentua burutzeko prozedura) idatzi behar dugu, guztiz fidagarria, bertan deskribatuko direlarik egin beharreko saiakuntza edo erreakzioak eta enpresa bakoitzean erabili beharreko balioztatze-metodoak3. Abiapuntua arazoa da, baina nola iritsiko gara jarduketa-prozedura horretara?
3 Balioztatze-metodoak esan nahi du nola balioztatuko dugun saiakuntza bakoitzaren emaitza zuzena edo okerra den. Adibidez, “erreakzioa gertatuz gero, gas koloregabe bat askatuko du”; beraz, balioztatze-metodoa burbuilak behatzea izango da erreakzioa gertatzen denerako, eta ez behatzea erreakzioa gertatzen ez denerako. 4 Lan zientifiko batek jarraitu beharreko bidea definitzeko garaian, beharrezkoa da metodo zientifikoaren oinarrietan funtsatzea; egin gauza bera jarraituko duzun lan-metodologia definitzeko.
36 Identifika ditzakegu magnesioa, aluminioa eta boraxa itxuran oinarrituta, edota komenigarriagoa da beren erreaktibotasuna aztertzea? 2.1 JARDUERA 2 Gaia. 2 eta 13 taldeen erreaktibotasuna: magnesioa, aluminioa eta boroa. Lan-modua: Taldeka (4) Aurreikusitako denbora: 15 min (p) Denbora erreala (gutxi gorabehera.):
Garapena Egizue 2.1.1. atalaren bakarkako irakurketa, eta landu taldeka ºsegidako galderak. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
Enpresaren deskribapena: ITP enpresa lider globala da, teknologia altuko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzte motor aeronautiko eta industrialen merkatuan, produktuaren biziziklo osoan. ITP abiazio zibilaren eta Europako Defentsa Partzuergoen (EUROJET, EUROPROP, MTRI)programa garrantzitsuetako bazkide da eta hauetan erreferentziazko bazkideak ditu, hala nola, Rolls-Royce, GE, P&W, Snecma eta Honeywell.
ITPren egoitza Zamudioko plantan dago, 1991n inauguratu zen eta bere generoko modernoenetakoa da, turbinen osagaiak fabrikatzera zuzendua. 130.071 metro koadroko azalera du guztira eta eraikitako azalera 33.002 metro koadrokoa da.
Erreaktiboen erabilera: Mg(s) eta Al(s) aleazio (Al-5086) arin eta korrosioaren aurrean sendoa prestatzeko dira, Boeing 787 hegazkin-modelo berriaren erreakzio-motorrak garatzeko erabiliko dena. Boraxa azido borikoa prestatzeko erabiltzen da, metanolekin
37 nahastuta oso likido lurrunkorra (Teb = 68 ºC) sortzen duena, aleazioaren gainazalean oxido-geruza fin baten osaketa murrizteko erabilia, motorreko piezak konformatzeak eskatzen duen tratamendu termikoaren ondoren, honela estetika ona lortzeko. Oharra: Arazoa ebazteko ITPra bidalitako erreaktibo berak dituzu, eta baita laborategiko erreaktiboak eta ohiko materiala ere.
38 2.1.2. Ezagutu eta sailkatu bidalitako erreaktibo bakoitza, taldearen eta izaeraren arabera.
Magnesioa
Formula Taldea Erreaktiboaren izaera Elementuaren izaera Itxura eta propietate fisiko nagusiak
2.1.3. Hiru substantzia hauek bereiz daitezke itxuraren arabera?, posible da itxurari begiratuta identifikatzea, aukera gehiago daudenean edo substantzia-multzo handiagoa daukagunean?
2.1.4. Taldea eta oinarrizko ezaugarriak (izaera) kontuan hartuta, antzekotasunak erakutsiko dituzte erreakzionatzeko garaian, edota modu desberdinean egingo dute?
2.1.5. Beraz, identifika daitezke erreakzioak eta osatzen dituzten konposatuak aztertuta?
40 Identifika daitezke magnesioa eta aluminioa azidoekin nola erreakzionatzen duten aztertuta?
2.2 JARDUERA 2 Gaia. 2 eta 13 taldeen erreaktibotasuna: Magnesioa, aluminioa eta boroa.
2.1. Magnesioaren eta aluminioaren erreaktibotasuna
Eztabaidatu taldean segidako galderak, bildu zuen erantzunak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
Baldintza estandarretan, magnesioak eta aluminioak erreakzionatzen dute azido diluitu baten aurrean, esate baterako, HCl (aq)? Egiten badute, idatzi erreakzioak.
2.2.2. Saiakuntza-hodi batean magnesio edo aluminio zati batzuk jartzen baditugu 1 – 2 mL urekin eta HCl (aq) gehitzen badiegu, aurreko erreakzioen arabera, deskribatu saiakuntza-hodian ikusiko zenukeen fenomenoa kasu bakoitzerako.
42 Bereiz daitezke magnesioa eta aluminioa baseekin nola erreakzionatzen duten aztertuta?
2.3 JARDUERA 2 Gaia. 2 eta 13 taldeen erreaktibotasuna: Magnesioa, aluminioa eta boroa.
2.1. Magnesioaren eta aluminioaren erreaktibotasuna
Eztabaidatu taldean segidako galderak, bildu zuen ondorioak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
2.3.1. Azidoekiko erreakzio zuzenak ez du utzi bi elementuak bereizten. Hala ere, ideia ona da Al3+ eta Mg2 katioien erreaktibotasuna aztertzea, metal bakoitzaren oxidaziotik sortuak. Baina balitekeenez metal osoak ez erreakzionatzea, saiakuntza-hodiak oraindik hondar solidoak izango ditu, nola banatuko zenituzke soluzioak katioietatik? a) Zentrifugatu
2.3.2. Mg(OH)2ren eta Al(OH)3ren disolbagarritasun-konstanteak 1.8x10-11 eta 1.3×10–33 dira, hurrenez hurren. NH4OH(aq)ren uretako disoluzioaren tanta batzuk gehitzen badizkiogu, zer gertatuko litzateke Mg2+ eta Al3+ bi uretako disoluzioetan? Idatzi erreakzioak eta deskribatu laburlabur kasu bakoitzean ikusiko zenukeena. Prezipitatuak badaude, identifikatu bere kolorea, laborategi orotan eskuragarri dagoen kimika-eskuliburuaren laguntzaz (Handbook of Chemistry).
44 Bereiz daitezke magnesioa eta aluminioa hidroxido batzuek aurkezten duten izaera anfoteroa aztertuta?
2.4 JARDUERA 2 Gaia. 2 eta 13 taldeen erreaktibotasuna: Magnesioa, aluminioa eta boroa.
2.1. Magnesioaren eta aluminioaren erreaktibotasuna
Eztabaidatu taldean segidako galderak, bildu zuen ondorioak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
2.4.1. Definitu duzu mi metalen hidroxidoak prestatzeko bidea, baina nahastuta izango duzu urarekin eta beste erreaktibo batzuekin saiakuntza-hodi baten barnean. Hidroxido hauen izaera gehiago aztertu nahi baduzu, uretako disoluzioan geratzen diren erreaktibo hondarretatik banantzea komeniko da. Teknika hauen artean zein hautatuko zenuke helburu horretarako? d) Zentrifugatu
h) Bereizketa kromatografikoa
2.4.3. Ondorioz, bi metalak bereizi ahal izango dira, beren hidroxidoak prestatzen baditugu eta berauen izaera anfoteroa aztertzen badugu?
2.5 JARDUERA 2 Gaia. 2 eta 13 taldeen erreaktibotasuna: Magnesioa, aluminioa eta boroa.
Eztabaidatu taldean segidako galderak, bildu zuen ondorioak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
2.5.1. Boraxa (Na2B4O5(OH)4.8H2O) boroan dagoen forma mineral bat da. Erabilera anitzak dituen erreaktibo arrunta izateaz gain (esate baterako, gehigarri gisa erabiltzen da detergenteetan, hortzetako pastetan, beiran), boroaren konposatu ugari prestatzeko erabiltzen da, geroago beste funtzio batzuk betetzen dituztenak. BASFeko zuzendaritzak helarazi dizun ITPko erreaktiboen erabilerari buruzko fitxan, boraxaren erabileraren adibide bat ere aipatzen da. Honek gogorarazi dizu zure adiskide batek, zuziekin akrobaziak egiten ibiltzen denak, bere ikuskizunari kolore gehiago emateko sugar berdea lortzen duela erregai gisa trimetilo-boratoaren (B(OCH3)3) soluzio bat metanolen erabiliz. Konposatu honetan sugar-proba egitea oso baliozkoa litzateke konposatua identifikatzeko. Baina nola iritsiko naiz konposatu horretara? Honi erantzuteko, lehendabizi, honako ariketa hauek landu beharko dituzu.
2.5.2. Azido borikoa (B(OH)3) ere erabilera ugariko substantzia da (antiseptiko, intsektizida, piroteknia…). Azido borikoa prestatzeko hainbat modu daude, baina, ohikoenetakoa, boroaren iturri natural baten bidez, boraxa adibidez, egitea da. Honela, azido borikoa prezipitatu forman lortzen da azido kontzentratu bati borax ase eta epelaren disoluzio batekin erreakzionarazten bazaio. Boraxez asetako soluzio bat duen saiakuntza-hodi batean oinarrituta, deskribatu erreakzioa eta azido borikoa prestatzeko eta isolatzeko prozedura (erabili Greenwood-en “Chemistry of the elements”). Ez da beharrezkoa erreakzioa doitzea.
47 2.5.3. Ikus dezakezunez, boroaren kimika nahikoa konplexua da; beraz, dokumentazio egokiaren laguntza funtsezkoa da. Kasu honetan, erabili Shriver-en “Inorganic Chemistry” (2009) liburutik ateratako dokumentazioa trimetilo-boratoa lortzeko balio duen erreakzioa proposatzeko (ez da beharrezkoa erreakzioa doitzea) eta deskribatu jarraituko zenukeen prozesu esperimentala.
Gidoia egin abiapuntuko hipotesian oinarrituta 2.6 JARDUERA 2 Gaia. 2 eta 13 taldeen erreaktibotasuna: Magnesioa, aluminioa eta boroa.
Eztabaidatu eta ebatzi taldean segidako galderak. Entregatu zuen proposamena irakasleari. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
Identifika ditzakegu magnesioa, aluminioa eta boraxa itxuran oinarrituta, edota komenigarriagoa da bere erreaktibotasuna aztertzea? Nola?
Erantzuteko, egin lehen zirriborroa zuen abiapuntuko hipotesiarekin. Bertan deskribatuko dituzue, labur-labur, behatuko dituzuen erreakzio eta fenomenoak (burbuilak, berdisoluzioa, koloratzea…) eta balioztatze-elementu gisa balioko dute. Gehitu fluxu-diagrama bat, proposatutako prozesu osoa agertuko duena. Zirriborro hau ariketa praktikoa baino lau egin lehenago entregatuko duzue, eta irakaslearekin bilduko zarete taldearen tutoretzan, dokumentu honi buruz eta hurrengo atalaren gidoia egiteari buruz eztabaidatzeko.
2.6.2. Nahiz eta zuen abiapuntuko hipotesia etorkizun handikoa izan, ezinbestekoa da proposamen hau zuen laborategian egiaztatzea; izan ere, akatsen bat egin baduzue, zuzendu ahal izango duzue BASFen arazoarentzat behin betiko irtenbidea eduki aurretik. Laborategira jo aurretik, gidoi bat egingo duzue eta saiakuntza egiteko erabiliko duzue. Gidoiak puntu hauek izango ditu: Helburua Materiala Erreaktiboak (ezaugarri nagusiak, arriskuak eta segurtasun-neurriak) Prozedura esperimentala puntuak edo atalak argi ezberdinduz, abiapuntuko hipotesian azaldutakoaren arabera.
Dokumentazio lagungarria: moodle plataforman zerrenda bat aurkituko duzu laborategian eskuragarri dauden material eta erreaktiboekin.
2.7 JARDUERA 2 Gaia. 2 eta 13 taldeen erreaktibotasuna: Magnesioa, aluminioa eta boroa.
2.7.1. Irakaslearekin batera, alderatu zuen gidoiak gainerako ikaskideenekin erroreak zuzentzen saiatzeko eta saiakuntza-irizpideak bateratzeko, nahiz eta nolabaiteko malgutasuna izan daitekeen.
2.7.2. Ekin saiakuntza esperimentalari zuen gidoiari jarraituz. Idatzi ahalik eta xehetasunik handienez jarraitutako prozedura esperimentala eta behatutako fenomenoak. Saiatu azaltzen behatutako fenomenoen eta gertatutako erreakzio edo eraldaketen arteko harremana.
2.7.3. Azken saiakuntza, ikaskide batek akats bat egin du prestatu duzuen gidoiaren argibideak jarraitzean, eta sodio-hidroxidoa gehitu du zuzenean bi metalen gainean, ikusiz magnesioak berdin jarraitu duen bitartean aluminioak erreakzionatu egin duela. Errepikatu saiakuntza eta atera zure ondorioak.
50 2.7.4. Funtzionatu du? Oraindik garaiz zabiltza zuzentzeko! Hitz egin irakaslearekin eta entregatu zure koadernoa amaitutakoan.
2.8 JARDUERA 2 Gaia. 2 eta 13 taldeen erreaktibotasuna: Magnesioa, aluminioa eta boroa.
2.8.1. Saiakuntza esperimentalak zure abiapuntuko hipotesia edo hasierako proposamena berresteko aukera eman du, eta, gainera, egon zitezkeen akatsak edo aurreikusi gabeko eragozpenak zuzentzeko. Orain txosten formala idazteko unea da. Zuk eta zure ekipoak BASFen egoitzan egon beharko duzue gainerako arazoei aurre egiten, egin duzuen lanaz kanpoko pertsona bat bidaliko delarik ITPra. Beraz, idatziko duzuen txostenak behar den guztia jasoko du eta zehatz-mehatz esplikatuta, pertsona horrek ezin hobeto errepikatu eta ITPra bidalitako erreaktiboen arazoa ebatzi ahal izateko moduan; beraz, txosten batean jasotzen diren ohiko atalez gain, jarraitu beharreko prozesu esperimentalaren eta saiakuntza bakoitzeko emaitzaren balioztatzearen fluxu-diagrama moduko eskema bat gehituko duzue.
2.8.2. Galdera osagarriak aztertutako substantzien erreaktibotasunari buruz
a) Erreaktiboak biltegiratzeko edo tratatzeko baldintzak alderdi garrantzitsua dira (adib. hezetasuna, oxidatzaileak egotea, tenperatura…). Magnesioaren eta aluminioaren erredukziopotentzial estandarrak kontuan izanda, zein metal oxidatuko da errazago? Arrazoitu zure erantzuna.
Entregatzeko epea: praktika egin eta bi astera.
53 6.4.3 GAIA Zenbateraino da lagungarria substantzien itxurari begiratzea karbonoaren, eztainuaren eta berunaren ohiko formen artean bereizteko?
Garapena Irakurri bakarka 3.1.1 atala, eztabaidatu taldean segidako galderak eta bildu zuen ondorioak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
Enpresaren deskribapena: BERNARDO ECENARRO, S.A., Pintura eta Estaldura Berezien fabrikazioan espezializatu da, zehazki, Industria, Ibilgailu Industrial eta Automobil Berpintaketaren esparruan. Gaur egun, enpresa hau Europako fabrikatzaile nagusienetakoa da Sistema Tintometriko Industrialen eta Automobil Berpintaketarako eta Industriarako Pinturak ekoizten. Enpresak 14.000 m2 baino gehiagoko azalera eraikia du, honela banatuta: Lehen Gaia Biltegiratzeko planta, Ekoizpena, Ontziratzea, Laborategiak, Bulegoak eta Prestakuntza Zentro bat guztiz ekipatuta.
Eskatutako erreaktiboak eta bere erabilera: Minioa (Pb3O4), berun(II)-oxidoa (PbO), kearen beltza (C). Nahiz eta berun-pinturen erabilera legeak mugatuta eta araututa egon, minioak eta berun-oxidoak (II) aukera ematen dute iraunkortasun handiko eta korrosioari aurre egiteko moduko inprimazioak garatzeko. Hain zuzen ere, erreaktibo hauekin bi inprimazio mota garatzen ditu enpresa honek. (1) Lehendabizikoa minioa erabiliz prestatzen da eta miniozko inprimazioek duten ohiko laranja kolorea du. Bigarrena inprimazio berria da, I+G departamenduak garatua da eta oxido plunbosoak eta kearen beltzak (kolore beltza ematen dio) osatua dago. Lehenengo inprimazioa baldintza oso korrosiboen pean dagoen makinaria industrialean erabiltzen da, eta ez da inolako arazorik izan azken urteotan. (2) Bigarrena (PbO eta C-z osatuta), garapen-fasean dago eta 400ºC-an lan egiten duen labe industrial batean aplikatu nahi da.
55 3.1.2. Lehen jakinarazpenean, biltegiko arduradunak, bere akatsaz hausnartu ondoren, ondorioztatu du aukerak murritzak direla. Esan dizu etiketen akatsaren ondorioz, minioaren (Pb3O4) lekuan PbO2 egon litekeela eta PbOren ordez SnO edo MgO. SnO eta MgO oxidoak hidratatuta eta ezpurutasunak dituzte hortaz duten kolorea zuria eta horixka artean egon daiteke.
Beraz, ezagutu eta sailkatu bidalitako erreaktibo bakoitza, taldearen eta izaeraren arabera. "Handbook of Chemistry" liburua erabili:
Formula Taldea Sustantziaren izaera (metala, gatza, oxidoa...) Itxura (kolorea, solidoa...)
3.1.4. Mg izan ezik, XII. taldeko elementuak dira C, Pb eta Sn. Aurreko sustantziek antzekotasunak agertuko dituzte erreakzionatzeko garaian edota modu desberdinean egingo dute?
3.1.5. Beraz, sustantzia hauek identifika al daitezke beren erreakzioak eta osatzen dituzten konposatuak aztertuta?
Zergatik karbonoak (C) metal-oxido baten deskonposizioa eragin dezake bere forma elementala sortzeko? 3.2. JARDUERA 3 Gaia. 14 taldearen erreaktibotasuna: karbonoa, eztainua eta beruna.
Irakurri bakarka 3.2.1 atala eta eztabaidatu taldean 3.2.2 eta 3.2.3 galderak, zuen erantzunak proposamen labur batean jasoz. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
3.2.3. Eztainu(II) oxidoak eta magnesio(II) oxidoak antzeko moduan joka lezakete karbonoan aberatsak diren substantzien aurrean. Beraz, jakin daiteke BASFetik PbO, SnO edo MgO bidali dugun, labean osatu den solidoaren itxura aztertuta?, edota komenigarriagoa da osatutako substantzien erreaktibotasuna aztertzea?
58 Bereiz daitezke eztainua eta beruna azidoekin nola erreakzionatzen duten aztertuta?
3.3. JARDUERA 3 Gaia. 14 taldearen erreaktibotasuna: karbonoa, eztainua eta beruna.
3.2. Berunaren eta eztainuaren erreakzioak
Eztabaidatu taldean segidako galderak eta bildu zuen ondorioak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
Baldintza estandarretan, eztainuak eta berunak erreakzionatu egiten dute azido diluitu baten aurrean, esate baterako, HCl(aq) edo HNO3(aq)? Egiten badute, idatzi erreakzioak, formatzen diren produktuen egoerak adieraziz.
59 3.3.2. Saiakuntza-hodi batean eztainu edo berun zatiak jarriz gero 1-2 mL urekin, eta HCl (aq) edo HNO3(aq) gehitzen badiegu, aurreko erreakzioen arabera, deskribatu kasu bakoitzerako saiakuntza-hodian behatuko zenukeen fenomenoa.
60 Bereiz daitezke eztainua(II) eta beruna(II) baseekiko erreakzioak, erredox propietateak edo prezipitatuak aztertuta? 3.4 JARDUERA 3 Gaia. 14 taldearen erreaktibotasuna: karbonoa, eztainua eta beruna.
3.2.Berunaren eta eztainuaren erreakzioak
3.2.2. Ioi berunaren(II) eta eztainuaren(II) erreakzioak
Eztabaidatu taldean segidako galderak eta bildu zuen ondorioak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
3.4.1. Azidoekiko erreakzio zuzenak ez du hiru elementuak bereizteko aukerarik eman. Baina erreakzio horretatik osatzen diren espezieen erreaktibotasuna (Sn(II), Pb(II) eta Mg(II)) aztertzeak lagun diezaguke. Hala ere, jarraitu aurretik, kontuan izan behar da balitekeela metal osoak ez erreakzionatzea, eta saiakuntza-hodiak oraindik hondar solidoak edukiko ditu. Nola isolatuko zenituzke katioien disoluzioak? h) Zentrifugatu
(c) Ondorioz, hidroxido guztiak anfoteroak dira?
3.4.3. Bi katioien artean bereizteko modu arrunta berauen gatz baten prezipitazioa da. Jakinda Sn(II) eta Pb(II) ioduro-ioiekin prezipitatu egiten dutela urezko inguruan, osatu erreakzio hauek eta erabaki prezipitatuen kolorea “Handbook of Chemistry”ren laguntzaz.
64 Berun-oxido desberdinak alderatuz gero, bereiz daitezke erreaktibotasunean dituzten diferentziak aprobetxatuta?
3.5 JARDUERA 3 Gaia. 14 taldearen erreaktibotasuna: karbonoa, eztainua eta beruna.
Irakurri bakarka 3.5.1 eta 3.5.2 atalak. Eztabaidatu taldean 3.5.3 galdera, jaso zuen ondorioak proposamen labur batean eta jarri batera irakaslearekin eta gainerako ikaskideekin. 3.5.4 atalaren ebazpena ere taldean egingo duzue eta ez-presentziazko moduan. Ezinbestekoa izango da irtenbideaz hausnartzea hurrengo jarduerari ekin aurretik.
3.5.1. 3.4 jardueran irtenbide bat topatu duzu PbOko etiketatzearen arazoa ebazteko. Orain Pb3O4 PbO2tik bereizteko modua proposatzea dagokizu. Koloreen arteko diferentziak sor ditzakeen zalantzak direla medio, metodo kimikoetan oinarritzea erabaki duzu.
3.5.2. Miniozko pinturen egonkortasunari buruzko ohar batzuk gainbegiratzean, irakurri duzu azidoek erasotzen dituztenean aska dezaketela uretan disolbagarria den beruna(II), horrek ingurunearekiko lixibiazioa errazten duelarik, kutsadura arazo larria eraginez (beruna(II) oso toxikoa da). Txostenak dioenaren arabera, HCIrekin erreakzionatzean minioaren beruna erabat Pb(II)-ra erreduzitzen da, kloro-gasa askatuz. HNO3rekiko erreakzioan, berriz, berdisolbatu egiten da neurri batean soluzio koloregabea osatuz Pb(II) eta hondartzat berun(IV) oxidoa utziz.
65 3.5.3. Minioa (Pb3O4) Pb(II) eta Pb(IV)ren oxido mistotzat jo badaiteke, proposatu PbO2rentzat aurreikusten duzun erreaktibotasuna HCl eta HNO3ren aurrean.
3.5.4. Nola ezberdinduko zenituzke bi oxidoak? Proposatu proba edo saiakuntza bat.
66 Gidoia egin abiapuntuko hipotesian oinarrituta 3.6 JARDUERA 3 Gaia. 14 taldearen erreaktibotasuna: karbonoa, eztainua eta beruna.
Garapena Eztabaidatu eta ebatzi taldean segidan planteatutako galderak. Entregatu zuen proposamena irakasleari. Jardueraren garapenak irakaslearekin tutoretza izango du, hasierako emaitzak gainbegiratzeko helburuz. Jarduera hurrengo laborategi-praktikan amaituko da irakaslearekin bateratze-lana eginda, praktikari ekin aurretik.
a) Benetan labeko pinturan osatutako metal-itxurako solidoa kearen beltzaren eta oxido metalikoaren arteko erreakziotik dator? b) Pintura aztertzea oso konplexua izan daitekeenez, Bernardo Ecenarroren plantan bertan har dezaket zuzenean labean osatutako solido metalikoaren lagina; baina aurretik…gai naiz Sn, Pb eta Mg artean bereizteko saiakuntza kimikoen bidez? c) Nola bereiz dezaket Pb3O4 eta PbO2 artean?
Erantzuteko, egin zirriborro bat zuen abiapuntuko hipotesiarekin. Bertan erreakzio doituak eta lotutako fenomenoak (burbuilak, berdisoluzioa, kolorazioa…) deskribatuko dituzue, balioztatzeelementu gisa balioko dutelarik. Gehitu fluxu-diagrama bat proposamen bakoitzerako prozesu osoa eskeman laburbilduko duena. Zirriborro hau ariketa praktikoa baino bi egun lehenago entregatuko duzue, eta irakaslearekin elkartuko zarete tutoretza-saioan, dokumentu honetaz eta hurrengo atalaren gidoiaz eztabaidatzeko.
3.6.2. Zuen hipotesia landu ondoren, proposamen hau laborategian egiaztatzeko unea da; izan ere, akatsen bat egin baduzue, zuzendu ahal izango duzue BASFen arazoarentzat behin betiko irtenbidea eduki aurretik. Laborategira joan aurretik, gidoia egingo duzue. Gidoiak honako puntu hauek jaso behar ditu: Helburua Materiala Erreaktiboak (ezaugarri nagusiak, arriskuak eta segurtasun-neurriak) Prozedura esperimentala argi eta garbi bereiziz puntuak edo atalak, abiapuntuko hipotesian azaldutakoaren arabera.
Dokumentazio lagungarria: Moodle plataforman zerrenda bat aurkituko duzu laborategian eskuragarri dauden material eta erreaktiboekin.
3.7. JARDUERA 3 Gaia. 14 taldearen erreaktibotasuna: karbonoa, eztainua eta beruna.
3.7.1. Irakaslearekin batera, saiakuntza-blokeka konparatuko ditugu zuen gidoiak gainerako ikaskideenekin erroreak konpontzen eta saiakuntza-irizpideak bateratzen ahalegintzeko, nahiz eta nolabaiteko malgutasuna egon. Lehen blokea oxido metalikoaren kearen beltzarekiko erreakzioari dagokio (arrazoi praktikoengatik PbO erabiliko dugu). Bigarren blokean, berriz, hiru metalen (Mg, Pb, Sn) erreaktibotasuna aztertzeko moduaz eztabaidatuko da. Azkenik, hirugarren blokea Pb3O4 eta PbO2 berun-oxidoetan zentratuko da. Praktika egiteko, Bernardo Ecenarrora bidalitako erreaktiboen lagin identifikatu gabeak emango zaizkizu. Horietako bakoitzaren konposizioa identifikatu beharko duzu.
3.7.2. Bloke bakoitzaren inguruko eztabaidaren ondoren, dagokion saiakuntza esperimentalari ekingo diozue, zuen gidoiari edo taldean adostutakoari jarraituz. Idatzi ahalik eta zehatzen laborategiko koadernoan jarraitutako saiakuntza esperimentala eta behatutako fenomenoak. Saiatu azaltzen behatutako fenomenoen eta gertatutako erreakzio edo eraldaketen arteko harremanak.
3.7.3. Funtzionatu du? Zerbait espero ez bezala joan bada, oraindik zuzentzeko moduan zaude! Hitz egin irakaslearekin eta entregatu zure koadernoa amaitutakoan.
70 Sendotu zure ezagutzak eta argitu zure proposamenari buruzko zalantzak.
3.8.1. Saiakuntza esperimentalean zehar, hainbat zalantza sortu zaizkizue, eta momentuan ez duzue erantzunik topatu. Zuen karguarengatik daukazuen erantzukizuna aintzat hartuta, ezin da zalantza izpirik ere egon zuen proposamenaren inguruan; izan ere, edozein ustekabe edo akatsek eragin bailezake enpresaren prestigioan eta, noski, zuregan ere.
Erantzun, ondorioz, abiapuntuko proposamena egiterakoan eta saiakuntza esperimentala egiteko garaian argitu ez diren galderei.
(1) Idatzi berriro berun metalikoa PbO eta Cren bidez lortzeko erreakzioa, honako galdera hauei erantzuteko. (a) Zer erreakzio mota da? Zer gertatzen zaie erreaktiboei? (b) PbO/Pb eta C/CO erredukzio-potentzialak kontuan izanda, espontaneoa da? (c) Zergatik da beharrezkoa berotzea?
(2) Egindako saiakuntza esperimentalean ikusi duzuen bezala, Pb(s) HNO3(aq)rekin tratatzean, metalak erreakzionatu egiten du Pb(NO3)2 (aq)ren disoluzio koloregabe bat emateko. Alabaina, oharkabean, ikaskide bat nahastu egin zen eta HCI(aq) gehitu zuen metala erasotzeko, eta emaitzatzat disoluzio eta prezipitazio zuria lortu zuen. Azaldu azken emaitza hau.
(4) Laborategian ikusi duzunaren arabera, Pb-ri HNO3,rekin erreakzionaraztean gas marroi bat askatzen da. Zure proposamena erreakzio honetan izan da NO(g) espezie gaseosoaren eta koloregabearen eraketa. Hasiera batean pentsa zenezake akats bat egin duzula zure proposamenean. Baina M. Bodenstein-en eredu zinetikoaren arabera, NOk erreakzionatu egiten du oxigenoarekin giro tenperaturan. Azkeneko hau kontuan hartuta, bururatzen zaizu azalpenen bat NOren O2rekiko erreakzioak gas marroi bat askatzea justifikatzeko?
71 (5) Eztainuarekin eta berunarekin egin dituzun esperimentuen arabera, azaldu (II) eta (IV) oxidazio-egoeren egonkortasunaren arteko diferentziak.
Entregatzeko epea: praktika egin eta bi astera.
72 6.4.4 GAIA Zenbateraino da lagungarria substantzien itxurari begiratzea nitrogenoaren, antimonioaren eta bismutoaren ohiko formen artean bereizteko?
Garapena Egizue 4.1.1 atalaren bakarkako irakurketa eta eztabaidatu taldean segidako galderak. Jaso zuen ondorioak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
Enpresaren deskribapena: CIC microGUNE Ikerketa Kooperatiboko Zentroa da. Aliantza zientifiko-teknologikoaren eredu berri bihurtzeko helburuz sortu zen, ikerketa bikaina burutzeko mikroteknologien esparru estrategikoan, eta bere emaitzekin Euskal Herriko enpresa-sektorearen lehiakortasun-maila igotzen laguntzeko. CIC microGUNEk bere ikerketa top-down (“goitik behera”) izeneko estrategiaz burutzen du, hau da, orain arte neurri makroskopikoan ekoiztu denaren erreprodukzioa eskala txikian; azken batean, teknologia miniaturatzea du helburu (aparatuak, osagaiak, motorrak…), mikratik nanometroetaraino doan eskalan.
(1) Lehenengoa gas baten eiekzioaz propultsatutako mikromotorra da, eta “aireko
73 mikro-ibilgailu” bat eraikitzeko erabiliko da. Bere neurri txikiak eta bertikalki hegan egiteko aukerak egoki bihurtzen dute dispositibo edo ibilgailu arruntentzat sarbide zaila duten zonaldeetara iristeko.
(2) Bigarren gailua bihotzeko gaixoek eraman behar izaten dituzten nitroglizerinazko pilulak ordezkatzeko da. Bigarren prototipo hau automatizatuko nitrogeno monoxido (NO) mikro-dispentsadorea da, bihotzetik hurbil kokatuta. Gai da bihotz- hutsegite bat antzemateko eta berehala NO (hodi-zabaltzailea) dosi bat emateko, bihotzaren erritmoa berriro erregulatuz.
Bi gailuak BASFek CIC Microgunera bidalitako erreaktiboekin ekipatuta egongo direla. Erreaktibo hauek modu kontrolatuan erreakzionarazteko eta behar diren gasak in situ sortzeko bidali dituzte.
Beraz, ezagutu eta sailkatu bidalitako erreaktibo bakoitza, taldearen eta izaeraren arabera.
Formula Taldea Elementuaren izaera Itxura eta propietate fisiko nagusiak
4.1.3. Substantziak bereiz daitezke itxuraren arabera?
(d) Komentatu Bi eta Sb-ren arteko antzekotasunak eta diferentziak.
Irakurri bakarka 4.2.1 eta 4.2.2 atalak eta eztabaidatu taldean 4.2.3 eta 4.2.5 galderak, zuen ondorioak proposamen labur batean jasoz. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
4.2.1. CIC microGUNEra bidalitako substantzien erreaktibotasuna aztertzeko helburuz, nitrogenoaren Frosten diagramei begirada bat botatzea erabaki duzu. Alabaina, diagramari begiratuta zaila iruditzen zaizu nitrogenodun sustantzien (NaNO2 eta (N2H5)2SO4) erreaktibitatea ziurtasun osoz zehaztea. Ondorioz, erabaki duzu CICera deitzea erreaktiboen erabilerari buruzko informazioa eman diezazuten, eta ea horrela informazio baliagarria eskuratzen duzun.
Lehen hautagaia hidrazinaren deribatu bat da ((N2H5)2SO4). Hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerratik ongi ezaguna da hidrazinaren eta bere deribatuen erabilera propultsatzaile gisa suzirietan eta erreakzio-motorretan. Kasu honetan, gas propultsatzailea sortzeko, oxidatzaile baten (esate baterako, KIO3 edo KI3) bidezko hidrazonioaren oxidazioan oinarrituko dira.
76 Bigarren hautagaia sodio nitritoa da, kloruro amoniakoarekin (oxidatzailea) erreakzionaraztean gas propultsatzailearen eiekzioa lortzen delarik.
4.2.2. CICekin izan duzun elkarrizketa oso lagungarri izan da, baina ez duzu astirik izan datuak zehaztasunez idazteko. Bete idatzita dituzun erreakzioetan geratzen diren hutsuneak eta datuak.
Oharra: kasu guztietan lortzen den gas propultsatzailearen espeziea berbera da. Espezie hau koloregabea da, eta egonkortasun termodinamikoko putzu batean erortzen da Frosten diagramaren arabera.
77 4.2.3. Kolorea identifikatu duzun substantziak salbu, gainerakoak koloregabeak badira, deskribatu erreakzio bakoitzean behatuko zenukeena. Kolore aldaketak behatzea lagungarri izan daiteke bi sustantziak bereizteko?
(b) inguruneren batean desproportziona daiteke espontaneoki? Baiezkoan, idatzi gertatzen den erreakzioa.
Oharra: Erabili Frosten diagrama eta eman dizuten dokumentazioa galderei erantzuteko.
78 Bereiz ditzakegu bi elementu metalikoak beren erreaktibotasuna eta erredox propietateak aztertuta?
Irakurri 4.3.1 atala eta ebatzi bakarka segidako galderak. Behin atal guztiak osatuta, entregatu zure emaitzak irakasleari.
4.3.1 Ahaztu egin zaizu galdetzea Sb(s) eta Bi(s)ri zer erabilera emango dioten, eta ez zaizu egokia iruditzen berriro dei batekin molestatzea lehen lagundu dizun CICeko ikertzailea.
4.3.2 Liburuaren egileak zehazki jaso zituen erreakzioak, Paracelsoren gisako alkimistek deskribatutako prozesuak azaltzeko. Zehazki, gure kasuari dagokionez, erreakzio hauek erakusten ditu:
(b) Adierazi erreakzio bakoitzaren izaera
Eztabaidatu taldean segidako galdera, jaso zuen ondorioak proposamen labur batean. Jarduera irakaslearekin bateratze-lana eginda amaituko da.
4.4.1. Aurreko jardueratik deduzitu duzu azido nitrikoa oso lagungarri izango dela Sb(s) eta Bi(s)ren erreaktibotasuna aztertzerakoan. Alabaina, biltegira joan zara eta azido nitrikoa bukatuta dago. Berehala testatu nahi badituzu metaletako erreakzioak, eta azido sulfurikoa eta nitrato sodikoa badituzu, nola prestatuko zenuke laborategian azido nitrikoa? Deskribatu erabiliko zenukeen erreakzioa, materiala eta muntaia esperimentala.
Garapena Eztabaidatu eta ebatzi taldean segidako galderak. Entregatu zuen proposamena irakasleari. Jardueraren garapenak irakaslearekiko tutoretza-saioa izango du hasierako emaitzak gainbegiratzeko helburuz. Jarduera hurrengo laborategi-praktikan amaituko da, irakaslearekin batera jarrita, praktikari ekin aurretik.
a) Zein erreakzio eta fenomeno elkartuk utziko didate hidrazonio-sulfatoaren eta nitrito sodikoaren artean bereizten? b) Sb(s) eta Bi(s)ren kimika aztertzeko, azido nitrikoa behar dut, nola prestatuko dut? c) Nola lagun diezadake “algarot”aren eta “bismoklita”ren sintesiak Sb(s) eta Bi(s)ren laginen artean bereizten?
Erantzuteko, egin lehen zirriborroa zuen abiapuntuko hipotesiarekin. Bertan, erreakzioak (doitu gabe) eta fenomeno elkartuak (burbuilak, berdisoluzioa, kolorazioa…) deskribatuko dituzue, balioztatze-elementutzat balioko dutenak. Sartu proposamen bakoitzerako prozesu osoa eskeman adieraziko duen fluxu-diagrama. Zirriborro hau ariketa praktikoa baino lau egun lehenago entregatuko duzue, eta irakaslearekin bilduko zarete talde-tutoretzan, dokumentu honetaz eta hurrengo atalaren gidoiaz eztabaidatzeko.
4.5.2. Zuen hipotesia egin ondoren, proposamen hau laborategian egiaztatzeko unea da; izan ere, akatsen bat egin baduzue, zuzendu ahal izango duzue BASFen arazoarentzat behin betiko irtenbidea eduki aurretik. Laborategira joan aurretik, gidoi bat egingo duzue eta saiakuntza egiterakoan erabiliko duzue. Gidoiak puntu hauek jaso behar ditu: Helburua Materiala Erreaktiboak (ezaugarri nagusiak, arriskuak eta segurtasun-neurriak) Prozedura esperimentala puntuak edo atalak argi bereiziz, abiapuntuko hipotesian agertutakoaren arabera.
82 Dokumentazio lagungarria: Moodle plataforman zerrenda bat aurkituko duzu laborategian eskuragarri dauden material eta erreaktiboekin.
4.6.1. Irakaslearekin batera, saiakuntza-blokeka alderatuko ditugu zuen gidoiak gainerakoenekin, akatsak zuzentzen eta saiakuntza-irizpideak bateratzen ahalegintzeko, nahiz eta nolabaiteko malgutasuna egon. Lehen blokea hidrazonio-sulfatoaren eta nitrito sodikoaren artean bereizten lagunduko diguten erreakzioei dagokie. Bigarren blokean azido nitrikoaren sintesiari helduko zaio. Azkenik, hirugarren blokean, Sb(s) Bi(s)tik bereizteko aukera emango dizuten erreakzioak landuko dira. Praktika gauzatzeko CIC Microgunera bidalitako erreaktiboen identifikatu gabeko laginak emango zaizkizu. Bakoitzaren konposizioa identifikatu beharko duzu.
4.6.2. Bloke bakoitzari buruzko eztabaidaren ondoren, dagokizuen saiakuntza esperimentalari ekingo diozue zuen gidoiko edo talde osoan adostutako gidoiko prozedurari jarraituz. Idatzi ahalik eta zehatzen laborategiko koadernoan jarraitutako prozedura esperimentala eta ikusitako fenomenoak. Ahalegindu behatutako fenomenoen eta gertatutako erreakzio edo eraldaketen arteko harremana esplikatzen.
84 4.6.3. Funtzionatu du? Zerbait espero bezala joan ez bada, oraindik zuzentzeko garaian zaude Hitz egin irakaslearekin eta entregatu zure koadernoa amaitutakoan.
85 Sendotu zure ezagutzak eta argitu zure proposamenari buruzko zalantzak.
3.8.1. Formalismoei jarraituz, doitu laborategian egin dituzun erreakzio guztiak eta adierazi beren izaera (erredoxa, azido-basea,…). Erredox erreakzioen kasuan, egizu doiketa ioi elektroiaren metodoaz.
3.8.2. Berriro ere, saiakuntza esperimentalean zehar, hainbat zalantza sortu zaizue, eta une horretan ez duzue erantzunik aurkitu. Zuen karguarengatik duzuen ardura kontuan izanda, ezin da inolako zalantzarik egon zuen proposamenaren inguruan, izan ere, edozein ustekabek edo hutsegitek eragin baitezake enpresaren prestigioan eta, zehazki, zuregan.
Erantzun, ondorioz, abiapuntuko proposamenean eta saiakuntza esperimentala egiteko garaian argitu ez diren galderei.
(1) NaNO3 ren eta NH4Cl ren arteko erreakzioan N2 sortzen da.
(a) Idatzi erreakzioa eta identifikatu nitrogenoaren oxidazio-egoera nitrogenatutako espezie bakoitzean.
(b) Ondorioz, bi erreaktibo ditugu eta hauetan nitrogenoa oxidazio-egoera desberdinetan aurkitzen da, bien arteko erreakzioak produktu bat sortzen du nitrogenoa oxidazio-egoera bakarrean dagoela. Zer izen du erreakzio mota honek?
86 (4) Azido nitrikoaren sintesian ikasitakoa kontuan hartuta, planteatu nola prestatuko zenukeen amoniakoa NH4Cl eta NaOH erabiliz.
(5) Gauzatutako erreakzioen arabera, komentatu III eta V oxidazio-egoeren egonkortasuna N eta Bi-rentzat.
3.8.3. Jakinarazi berri dizute biltegian beste bi ontzi daudela gaizki etiketatuta, enpresa bakar batera ere bidali gabeak. CIC Microguneko kasuan landutako talde bereko elementuak direnez, konfiantza duzu zeure buruarengan eta arazoa berehala konpontzea erabaki duzu.
(a) Lehen ontzia Na3PO4 da, baina biltegiko arduradunak dioenez, etiketatze-arazoa dela-eta Na2HPO4 izan liteke.
(a3) Gatzak disolbatzen badituzu, pHaren neurrian oinarri zaitezke zein gatz den zehazteko? Justifikatu zure erantzuna pKaren balioetan eta hidrolisi-erreakzioetan oinarrituta.
(b1) Zehaztu kasu bakoitzean ikusiko zenituzkeen fenomenoak, zeinetan oinarrituko zinatekeen zein substantzia den erabakitzeko (erreaktibo guztien kolore a ezagutu beharko duzu).
(b2) Zein da KI-k KI3k duten zereginaren arteko diferentzia? Idatzi beraien erredox erdierreakzioak azaltzeko.
Entregatzeko epea: praktika egin eta bi astera. |
addi-64762ecb7cf4 | https://addi.ehu.es/handle/10810/11175 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2010-02-19 | science | Arregi Orue, Joseba Iñaki | eu | Laugarren mundua: herri indigenen erbeste ekintza, onespen eta aldaketa eragile nazioarteko harremanetan 1992-2007 | ESKERRAK Dotorego tesia ezer baino gehiago lan luzea, gogorra eta neketsuak da, eta lan pertsonalaren ondorio dela uste bada ere ezin uka askoren laguntza eta inspirazioa aurkitzen dela lan eskerga honen gibelean. Lehenik eta behin euskera, euskal kultura eta oro har kultura gutxituekiko errespetoa eta maitasuna erakutsi zidaten Arregi-Orue familiako sendi guztiei. Euren artean aipamen berezia Eustaquia Ureta zenari berak erakutsi baitzizkidan Anbotoko Mariri buruzko hainbat istorio geroxeago indigenen mundua hobeto ulertzeko balio izan didatenak. Nire guraso diren Iñaki Arregi eta Mª Teresa Orue eta Mireia eta Rikardo anaiarrebei inoiz gutxi ulertu ez duten bidai luze honetan lagundu egin nautelako. Iowako lagun guztiei, baina bereziki mundu berri batekiko atea zabaldu zidan Roz Frank katedradunari eta, batez ere, Meredith McKinley andereari berak erakutsi zidalako herri indigenen garrantzia oso eurozentrikoa nintzen garai batetan. Baita ere Xabier Bilbaori eta luzaro lagun eta sostengu izan dudan Ana Lopez Loiarte andereari. Arlo akademikoan ezin ahantzi Iñaki Agirre zena, euskeraz gai berri eta ezezagun bati buruzko tesia bere zuzendaritza pean egitera animatu ninduelako. Ildo beretik jota esker anitz Iñaki hil ondoren tesiaren zuzendaritza bere gain hartu zuen Jose Luis de Castrori, berak emandako aholkuak eta azaldutako argibideak asko hobetu dutelako esku artean duzuen bertsioa. Baina nire eskerrik beroenak bihotz-bihotzez Joseba Agirreazkuenagari. Karreran bere marka uzten duen irakasle horietarikoa izateaz gain, neuk pertsonalki bizi nuen garai zail eta ilun batean aurrera segi eta hasitakoa amaitzera animatu ninduelako. Berari esker ezina ekinez egina bihurtu da, berak tesiaren zuzendaritza bere gain hartu zuelako, funtsezkoak diren argibideak eman eta lanean zeuden puntu indartsuak hobeto azaltzen lagundu nauelako. Berarekin izandako elkarrizketak eta berak esandakoak beti dira hausnarketarako gonbitea eta mundu akademikoan zenbat gelditzen zaidan ikasteko erakusten duten horietarikoak. Eta azkenik baina ez azkena inolaz ere nire semean den Hodei Arregiri eta Markel eta Izaro nire lobei herri txikiek duten baloreaz jabetuko direlakoaren esperoan.
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -31. AURKEZPENA 1992tik 2007ra doan epe historikoan indigenek aurreko 500 urteetan izan ez duten ikusgarritasuna lortu dute mundu mailan. Euren presentzia eta diskurtsoa nabaria izan da Amerikako Aurkikuntzaren 500. Mendeurrenean (1992), Garapen Iraunkorra (GS) munduratu zuen Errioko Gailurrean (1992), Giza Eskubideei Buruzko Vienako Mundu Konferentzian (1993), Herri Indigenei Nazioarteko Urtean (1993) eta hauei zuzenduriko hamarkadan (1994- 2004), matxinada Zapatistan (1994) edota Seattle, Genova ala Porto Alegreko Globalizazioaren Aurkako Biltzarretan, bai eta Arrazismo eta Xenofobiaren Aurkako Durban-eko Bileran (2001) edo Rio de Janeiro-ko 10 urteren osteko Johannesburg-eko II Mundu Gailurrean (2002), Tunezko Informazio Gizarteari buruzko (2005) Gailurrean, eta, azkenik, Balin (2007) Klima Aldaketari buruzko Gailurrean. Biltzar hauetan sorturiko goi mailako dokumentuetan herri indigenak presente egon dira. Honetaz gain asko dira batez ere Latino Amerikan euren konstituzioetan herri indigenei mota bateko edo besteko aipamenak egin dietenak. Gauza bera esan dezakegu Bolivian gertatutakoaz non indigena militante bat presidentea izatera heldu den. Baina zalantzarik gabe, are inportanteagoa da guretzat 2007an gertatukoa, hain zuzen, herri indigenen eskubideak onartu zituen aldarrikapen unibertsala ontzat eman zuela NBEko Batzar Nagusiak. Gertakizun guzti hauek indigenek mundu mailan lorturiko protagonismoaren isla dira eta orain urte batzuk ezinezkotzat ematen genituen, zalantzarik gabe. Aipaturiko nazioarteko gailur eta biltzar hauetatik atera diren goi-mailako dokumentu guztietan herri indigenei aipamena egin zaie. Aipamenok herri indigenen eta nazioarteko gizartearen artean egon den historia luze eta gatazkatsuan mugarri bat markatu dute zalantzarik gabe. Are gehiago, herri indigenek nazioartean jasan duten isiltasuna, isolamendu eta presentzia ezaren amaiera-puntuaren aurrean gaudela esan daiteke. Aldaketa puntu honetan kokatzen dugu lan honen hasiera. Herri indigenen agerpena nazioarteko subjektu politikoa bezala, gatazka eta tentsio luze baten isla baita. Batetik botere kolonialek eta Estatuek eragindako domestikazioa (Martinez, 1999) eta ikusezintasuna dugu eta, bestetik, herri indigenek hauen aurka buruturiko erresistentzia luzea. Erresistentzia Laugarren Munduaren sorreran eta herri indigenen nazioarteko proposamen eta praktika politikoaren muinean aurkituko dugu. Errealitate honek galdera interesgarri batzuk planteatzen dizkigu ¿Zergatik hainbeste urte nazioartean izan gabe eta euren errealitatearen estalketa gertatu ondoren berriz agertzen dira XX. Mendeko 90ko hamarkadan?. ¿Zergatik ematen da 90. hamarkadan eta ez lehenago?. ¿Zeintzuk dira Laugarren Munduaren agenda politikoak planteatzen dituen gai nagusiak?. Ikerketa lan honek aipatutako galderei erantzun bat eman nahi die: noiz galderari
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -4erantzutearekin batera zergatik eta zertarako gertatzen den nazioarteko mobilizazioa argituz. Indigenei buruz mintzatzen garenean oso zaila da indar kolonizatzaile ezberdinek sorturiko irudi eta estereotipoak gainditzea. Estalketaren alde eraikitako1 diskurtsoa oso hedatua eta ondo errotuta dugu gure artean. Diskurtso honen ondorio nagusia herri indigenen ikusezintasuna da (Spicer, 1992:47), ikusezina diogu indigenei balorerik gabeko kulturak kontsideratu eta gainera ez zaielako pareko nazio estatusik2 onartu. Irudi nagusi honen arabera indigenak barbaroak, periferikoak, basatiak, primitiboak eta modernotasunaren aurrekoak bezala aurkeztuko zaizkigu. Hau da desagerturiko indioa (vanishing indian) delakoaren diskurtsoa (Deloria, 1999; Arregi 1994). Honi jarraituz herri indigenak estali (Dussel, 1996) edota ezkutatu egin dituzte. Indigena ikusteko ezintasuna Estatuek praktikaturiko domestikazioaren (Martínez, 1999) edota Estatuan integratzeko (Duneway, 2003) estrategiaren ondorioa dugu. Ondorioz, indigenak diskurtso eta praktika politiko nagusitik kanpo gelditu dira, bai Estatu barneko zein nazioarteko politikan. Deskribaturiko indigenak ikusteko ezintasuna gobernu eta populuaren artean ez ezik akademiko, GKE, nazioarteko aholkulari, eta gobernuetako teknikarien artean ere gertatzen da. 1950tik aurrera indigena “garapen arazoa” bezala agertzen zaigu definituta (Rodríguez-Piñero, 2005). Izan ere, garapenari buruzko pentsamendu nagusiak laguntzaren onuradunen artean dagoen kategoria bezala erabiltzen du indigena, euren miseria, marjinaltasuna eta beharra azpimarratzen direlarik (Arregi, 1993). Horrexegatik Estatuaren politiken objektu eta bere politika asimilatzaileen helburu bezala agertu zaigu orain gutxi arte. Hauxe baita indigenei oraingoz toki askotan aplikatzen zaien ikuspegi nagusia. Modu batean ala bestean, indigenak kanpoko aktore eta prozesuen eragina pasiboki jasaten dituzten objektu bezala agertzen dira, ukatu egiten zaie euren garaikidetasuna, modernotasuna, autonomia eta subjektu politikoa direnik. Are gehiago, euren kultura tradizionala, lokala eta estatikoa bezala irudikatuko da eta errez ondorioztatu da euren ezintasuna mundu modernoan integratzeko. Ikuspegi honek ez du aintzat hartzen herri indigenen aktoretza, ekimen politikoa, ezta, are gutxiago, beraiek pairaturiko erasoen aurrean buruturiko erresistentzia. Gauzak horrela, ez da harritzekoa, orain gutxi arte, herri indigenen esperientzia ikerketa akademikoan hain gutxi agertzea. Hala ere, gauzak zertxobait aldatzen doaz, emeki-emeki eta herri indigenak eta euren aktoretza politikoa ikergai bihurtu dira azken bi hamarkadetan. Aktoretza indigena hau Latino Amerikan bereziki iragarri da (Martí i Puig 2000; Stavenhaguen,
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -51997; Bonfill-Batalla 1981; Díaz-Polanco 1996) eta gizarte mugimendu berrien barruan kokatu. Latino Amerikako kasuan herri indigena zehatzei edo konfederazio zein erakunde pan-indigenei loturiko ikerketa ugaritxo aurki ditzakegu azken bolada honetan. Ikerketa monografikoak eta tokian tokiko mugimenduei buruzkoak nagusi dira. Gatazka etnikoa edo mobilizazio politikoa aztertzen dituzten ikerketak gehien bat antropologo, soziologo eta politikako adituen lana izan dira. Antropologoek nortasun indigena berriaren agerpena, tradizio/modernotasunari eta giza eskubideei loturiko gaiak ukitu dituzte. Soziologoek, aldiz, mobilizazio indigenaren nolakotasunak, agenda eta antzekoak, eta politologoek, berriz, Estatu zein nazioarteko markoek eskainitako aukerak eta planteaturiko eragozpenak aztertu dituzte. Jorraturiko gaiak mobilizazio etnikoa, ohiko lurren galpena, ekosistemen ustiaketa, lurralde indigenen militarizazioa, genozidio,etnozidio eta gainerako giza eskubideen bortxaketa; etab. Gainera, ikerketa asko erdaraz dago baina ikerlari amerikanoek sortua. Espainian herri indigenei buruzko ikerketa, gehien bat, historialari eta antropologoen gauza da (Gómez, 2001), eta soziologo eta politologo gutxi batzuk sartzen ari dira orain gutxi. Tokian tokiko mobilizazio indigenari buruzko ikerketa loratzen hasi bada ere ezta antzekorik gertatzen nazioartean indigenek buruturiko mobilizazioa helburu duen ikerketarekin. Izan ere, indigenek sorturiko nazioarteko mugimendu pan-indigena, berarekin lorturiko ikusgarritasuna, eta indigenen eskaerak aurkitzen dituen oztopo eta aukerak ez dira horrenbeste ikertu. Honen arrazoia zera dugu: herri indigenak Estatu barneko arazotzat kontsideratu direla oraintsu arte. Indigenekin loturiko ikerketan, oro har, maila tokian-tokikoa nazioarteari gailendu zaio. Ikerketan eta euren ondorengo literaturan eremu lokalak duen pisua indigena aborigen edota autoktono bezala identifikatzeko orduan antzeman daiteke. Honelako definizioek pisu handiagoa ematen diote lokaltasunari. Gainera, bakoitzak testuinguru eta diskurtso historiko zehatzei egiten die erreferentzia. Esanak esan, orain ulertu dezakegu zergatik herri indigenen nazioarteko esperientzi garaikideak -ez duen horrenbesteko interesik sortu akademikoen artean (Werther 1992; Sobero Martínez, 2003). Gauzak aldatzen hasi dira, eta mundu anglofonoan gero eta gehiago dira herri indigenen nazioarteko mobilizaziori erreparatzen diotenak. Nazioarteko abokatuak, aritu internazionalistak, antropologoak, soziologoak eta politologoak ari dira bidea zabaltzen, gehien bat (Anaya 2006; Churchill 2003; Kingsbury 1998; Pritchard 1998; Smith 1999; Wilmer 1993; Thornberry 1991). Egindako ikerketek kasu zehatzak aztertu dituzte eta nazioarteko zuzenbide berriak giza eskubide, ekologian ala garapen arloetan eskaintzen dituen aukerez zein oztopoez arduratzen dira. Hala ere, aipaturiko egile hauek oso gutxitan erreparatu diote herri indigenen
6 Azpimarraketa gurea izan da. 7 1993an Gregg Morris-ekin izandako elkarrizketa pertsonala. 8 Gure ustez esaldi honek ez du zer ikusirik euskaldunon azken 500 urteko errealitate historiko eta gaur egungoarekin. Era berean ezin dira konparatu indigenek euren sortzaile-jainkoarekin eta biziaren sarearekin dituzten harreman eta lokarri sakonak eta konplexuaklos geuk ditugunarekin. Harreman konplexu hau gaur egundo agenda ekologikoaren eta “Ama Lurra” defentsatik haratago doa eta ez dator bat euskal gizartearen sektore batzuk aldarrikatzen duten agenda garaikidearekin.
12 Bide Daes (1996) eta (1997). 13 Herri hauek autodeterminazio hau kolonialismo kasuetara mugatu nahi dute, herri baltikoen eta Sobiet boterearen pean zeuden beste nazio berrien kasuan kontrakoa erakutsi badu ere. 14 Populazio deitura oso deskriptiboa da, munduko edozein giza taldea da populazioa eta, noski, honi ez dagozkio inolako eskubiderik nazioarteko legedian. 15 Diskriminazioa eta inposaketa diote NBEren Kartan herri guziei dagokien berdintasuna eta autodeterminatzeko eskubidea ukatzen zaielako eta eurok euren burua definitzeko gaitasuna mugatu nahi delako kanpotik inposaturikoari lehentasuna emanez. Herri indigenek historikoki pairatu egin dituzte kanpotarrek egindako definizioak, hauek ezkorrak, partzialak eta zapalkuntza zein desitxuratze politiko-kulturala burutzeko balio izan dutelako.
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -16- berean HIGEAren onuradunen kopurua murriztu nahi da (Sanders, 1999). Historian hainbat aldiz gertatu den bezala “indigena” zein den eta honi zer eskubide dagozkion ez indigenek erabakitzen ari dira. Hau horrela da nazioarteko sisteman eta bere erabaki esparruetan Estatuek dutelako nagusitasuna. Maila lokalean eztabaida honek ez du izateko arrazoirik. Aldiz, nazioartera egiten duenean eta herrien arteko eztabaidaren testuinguruan gai potoloa bihurtzen da. Are gehiago eskubideak baldin badaude jokoan. Esaterako NLE 169. hitzarmenean, “herri indigena” deitura honekin batera ohar mugatzaile bat agertzen da. Oharrak argi uzten du bere erabilerak ez duela kategoria honi nazioarteko zuzenbidean onartzen zaizkion eskubideen onarpena suposatzen. Joera honen beste adibidea dugu 1993an onarturiko “UN International Year of the World Indigenous People”. Ahalegin sendoa egin da “herriak” izenburua saihesteko. Indigena eta Estatuek topo egin duten foro guztietan eztabaida gertatu egin da. Estatuen beldurra antzua zela erakutsi zen 2002ko Johanesburgoko Aldarrikapenak eta berari loturiko Ekintza Planak “herri indigenak” deitura erabili zutenean16. Hau horrela onartu zen eta 100 Estatu buruek baietsi zuten. Hala ere, eztabaida honek herri indigenekin loturiko praktika politikoa eta eztabaida akademikoa baldintzatu du 2007an Nazio Batuetako Batzar Orokorrak Herri Indigenen Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu duen arte. Izenburuan nabaria den moduan, Laugarren Munduarentzat erreferentzia den dokumentu honek Herri Indigenak dio eta ez Populazioak aurreko bertsioek zioten bezala. Era batean zein bestean, definizio eta herri ala populazio deitura erabiltzeko hika-mika ikuspegien arteko talka sakon baten erakuslea da: Batetik Estatuak eta bere aldekoak, bestetik erakundeak indigena eta bere aliatuen aurka. Definizioaren arazoari heltzeko eginiko lehenengo saioen artean, zalantzarik gabe, Martínez Cobosek bere ikerketan egindako definizioa daukagu. Bera da beharbada onartuena gaiari buruzko literaturan. Bertan kolonialismoa baino lehen hantxe bizi ziren kulturekin harreman zuzena izatea ala hauen ondorengoa izatea17, berezko etnikotasuna mantentzea, bazterkeria pairatzea zein gizarte aginte gunetatik at egotea aipatzen dira. Baita ere euren kulturak mantentzeko eta euren ohiko kultura, lurraldeak, baliabideak eta sistema politikoak zein honi lorturiko nortasuna ondorengoei helarazteko desio sendoa edukitzea. Hauek erabiltzen ditu
18 Definizio hau gehien aipatzen dena dugu herri indigenei buruzko bibliografian. 19 Indigenak hemen europarrak ez diren guztiak izango dira. Hemen kolonizatzaile kolonizatuaren arteko botere harremana, hasierako kapituluetan deskribatu duguna, ezberdinen arteko izango da eta egitura sozial etnokratiko baten barruan gertatuko da. 20 Intelektual indigenek gogor kritikatu egin dute ikuspegi mugatzaile hau, ordezko ikuspegi bezala barne kolonialismoarena bultzatuz. Hirugarren kapituluan defendatu dugun bezalaxe historian zehar independentzia lortu berria duten Estatu askok herri eta kultur aniztasunaren gainean sistema eta praktika politikoa eraiki beharrean euren jauntxo kolonialek erabilitako ikuspuntu, praktika eta politika zapaltzaileak eta askotan, “garapena” bihurturiko behialako “ozindentalizazioarekin” gertatu den bezala, helburu berberak bereganatu ditu. 21 Asia ala Afrikako gobernuek ikuspegi honi helduko diote eta denak indigenak direla mantendu. 22 Martinez-ek Cobos-i egindako kritikan bere definizioan talde ezberdin asko kabitzen direla dio eta bereizi behar direla “gutxiengoak” (bertan gutxiengo etnikoak ala Estaturik gabeko herriak egonik) eta “herri indigenak” dio. Bere ustez bereiztu behar dira kolonialismo historikoak buruturiko urruneko lurren okupazioa eta Estatu modernoek burutu duten hurbileko lurren okupazioa. Bereizitasun honek noski ondorio latzak izango ditu “herri indigenek” eta “gutxiengoek” zabaldu dituzten eremuak eta prozesuak nazioarteko mailan eta, batez ere, NBEren mailan zeharo ezberdinak direlako. 23 Azkenean errelatoreak salatu nahi duena zera da Estatuek zapalduriko hainbat taldeek herri indigenen taldera jo dutela besterik ez dutelako ala aukera gehiago ikusi dituztelako prozesu honetan “gutxiengoen azpibatzordean” baino. Bere jarrera kontrakoa da eta zalantzarik gabe “herri indigenen” izaera dutenei bakarrik partaidetza eta lege prozesu berriaren onura mugatzea eskatzen du. Jarrera honek “herri indigenen nazioarteko mugimenduak” mantendu dituen unibertsaltasun eta berdintasun printzipioekin topo egiten du.
24 Martinez-ek hirugarren munduko Estatu berriek euren osotasuna zaintzeko duten mandatuaren alde jotzen du eta esan balkanizazioa eragotzi behar dela esan. Jarrera honen defentsa E/CN.4/Sub.2/1999/20:89 paragrafoan ikusten da argi eta garbi. 25 Txinak ez du Tibet ala Taiwan-eko herri indigenen kasua NBEan tratatzerik nahi eta argi utzi du bere jarrera Taiwan-etik etorritako ordezkarien partaidetza Lantaldean behin eta berriz oztopatu duenean. Saio honen atzean herri hauek euren kasuak nazioarteko iritziaren begitik at mantentzeko gogoa dago, jakin badakitelako herri indigenen egoera aldeko hainbat GKE eta erakundearen interesa erakarri egingo lukeela eta hauexek bizi duten egoera aztergai eta eztabaidagai bihurtu. Publizitate ezkor hau saihesteko asmoz, herri indigena batzuei laguntza eman, baina kategoria honetan sartu daitezkeen herriak bere lurretan daudenik ukatzea izango da erabilitako estrategia. 26 Ikuspegi honetan Cojti-k (1997) hain sutsuki kritikatzen zuen “ur´-gatzituaren” teoriaren isla ikusten da. Kolonialismo historikoarekin lotuz herri indigenak identifikatzeko irizpide historiko-geografiko bat bultzatzen da eta ukatu egiten da deskolonizazioaren ondoren sorturiko Estatuetan indigenak egon daitezkeenik ala barne kolonialismoaren antzeko fenomenoak izan daitezkeenik. Kasu honetan noski Afrika eta Asia kanpo gelditzen dira eta kolonialismo europarra historikoki jasan duten herrietara eta zonaldeetara mugatzen da definizioa. 27 Auzi eta etengabeko eztabaida honi buruzko nondik-norakoak hobeto ulertzeko bide Thornberry (1995), Kingsbury (1997), Alfredsson (1993), Daes (1995).
29 Erizpide hau 169 Hitzarmena indarrean jartzen denean berplanteatu egingo da. 30 Hemen herria nazio zentsuan ulertuko dugu.
31 Apustu hau eta honi loturiko eskubidea NLEaren 169 Hitzarmenean aitortzen da eta herri indigenak zer diren arrotzek definitzeko dugun joerarekin amaitzeko ahalegin inportantea dugu.
34 Manuelen handitasuna nazioartea errexistentzia indigenak jorratu behar zuen beste eremu bat zela ikustean eta trasmititzean datza. Manuel eta Deloriak bi liburu inportanteak idatzi zituzten nazioarteko beharraz baina zalantzarik gabe Manuelena gertatu zen eragin handiagoa izan zuena. Gainera Manuelek geroxeago Laugarren Munduak jorratu eta erabili dituen argudio batzuk planteatzen ditu. Horretan sakontzeko bide Dyson (2004).
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -29- 4. IKERKETAREN HELBURUA Indigenek abian jarritako mugimendua interes berezikoa dugu, gaur egungo nazioarteko sistemaren oinarri ideologiko/normatiboei erronka egin dielako, eta herri indigenek gorpuzten duten ikuspegi alternatiboa erakusten digulako. Euren ustez askatasuna, berdintasuna, giza eskubideak, autodeterminazioa edo garapena moduko kontzeptuak berraztertu behar dira, eta ez da bidezkoa eliteen ikuspegia eta berari loturiko diskurtso nagusia inposatzea, besterik gabe. Izan ere, gure historian sustrai sendoa duen kulturen arteko talka honek begien aurrera dakarkigu bai kulturen arteko gatazka bai kooperazio eta elkarlanari loturiko kulturen arteko solasaldia. Are gehiago, historian lehenen aldiz, modernotasunean oinarrituriko aktore eta erakundeak ezmodernotzat jo izan dituzten diskurtsoak kontuan hartzen ari dira. Modu honetan kulturen arteko solasaldia gauzatzeko eta harreman berriari hasteko parada zabaldu egiten da, Manuel-ek zioen bezala . Beraz, doktorego tesi honen helburu nagusia Laugarren Munduak nazioarteko erkidegoan 1990tik aurrera lorturiko ikusgarritasunaren gakoak eta irabazitako espazio berriak zabaltzen dituen ekintzarako markoak eta euren aukerak aztertzea da. Horretarako mugimendu honen jatorria, bere agenda, bere egite politiko nagusia zer eremutan zentratu den (issue arenas) erakutsi nahi dugu. Azken finean nazioarteko aktore berri honek gauzaturiko jarduera politikoaren inplikazioak zeintzuk diren argitzeko asmoz. Inplikaziok oso inportanteak direla uste dugu, batez ere, Europar Batasunaren barnean zein Euskal Elkarte Autonomoan herri indigenekin lanean jarri nahi duten guztiontzat. Hasierako puntua hauxe da: herri indigenak mendeetan Estatu-nazioen politikaren eraginez ezkutuan egon ondoren gaur egun euren ikusgarritasuna eta nazioarteko aktoretza berreskuratu egin dutela. Gertakizun honek herri indigenekin aritzeko jarduera-eremua goitik behera aldatzen du. Indigenak ez-indigenen jardueren ohiko objektuak izatetik subjektu eta partaide aktiboak izatera igarotzen direlako (Barsh, 1994), euren eskubide eta aukerez inoiz baino kontzienteago izanik. Esperientzia indigena honen testigantza eskaini nahi dugu Estatu gabeko herriek nazioarteko periferiatik zentrora egindako bidaia delako, eta mendeetan estalduak eta ikusezinak izan direnak nazioarteko aktore bezala agertu zaizkigulako, ozen eta indartsu euren ahotsa eta ikuspuntua helaraziz. Beraz ondokoa lortu nahi dugu: - Laugarren Munduaren sorrera posible egin zuten faktoreak zeintzuk izan ziren agertu eta aktore berri eta indartsu bezala bere hazkuntza nola gauzatu den erakustea. Honekin 1990ko hamarkadan indartsu hazi den mugimendu honen etnogenesia deskribatzea dugu helburu. - Herri indigenek pairaturiko kolonialismo uhin ezberdinak zeintzuk izan diren ikertzea.
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -30Deskribapen honetan kolonialismo modu garaikideei erreparatuko zaie, bereziki Garapen Sostengarriarekin lotuta daudenei, hauek Laugarren Munduaren eskubide intelektualak eta bestelakoak urratzen dituztelako. - Laugarren Mundua gaur egungo nazioarteko politikan agertu den nazioarteko aktore berri bat bezala aurkeztea. Aktore kolektibo berri hau Estatu gabeko nazioek osotzen dute, eta eurak bizi diren Estatuekiko nahiz guztiak bere baitan elkartzen gaituen nazioarteko gizartearekiko euren Estatusa eta harremana “vis a vis” berriz negoziatu nahi dute. - Euren protagonismo politikoaren bitartez 90ko nazioarteko agendan aldaketa sustatzaile izan direla erakustea. Baita ere erakutsi nahi dugu Giza Eskubideen zein Ekologiaren mugimendu berritzaile honek egindako ekarpenak. - Nazioarteko mugimendu berritzaile honek duen agenda hobeto ulertzeko hainbat irizpide eskaintzea. Ikerketa honetan egile, protagonista eta erakunde indigenei emango zaie lehentasuna. Gainera erakutsi egingo da agenda indigenak dituen inplikazioak Europatik, Espainiatik ala Euskaditik herri indigenekin aritzeko asmoa duten aktore ezberdinentzako. - Aztertu herri indigenek irabazitako nazioarteko garrantzia, hau dela eta erakunde eta botere politiko ezberdinek ekimen instituzionalak martxan jarri dituztelako. Ekimen hauetan herri indigenek gorpuzten duten berezitasunaz jabetuz, propio diseinatu eta indigenak egindako eskaerei erantzun dien ekimenak biltzen dira. - Azkenik, herri indigenekin aritu nahi duten aditu zein arituei marko eta lanabes teoriko batzuk eskaintzea. Helburua estereotipo zahar eta berriak gainditzen laguntzea, hain zuzen alterofilia eta alterofobiaren artean mugitzen diren horiek. Laugarren Mundua erakustea erresistentzia historia luzea izanik gaur egungo gizartea ondo ulertuz oso era dinamiko eta sormen handiz ari den aktore politikoa baita. Jakin badakigu aipaturiko helburuak gehiegizkoak direla, eta horrexegatik esaten dugu hauexek gure azterketan izango duten tratamendua eta eskainiko ditugun erantzunak egokia izango dira, batzuetan, beste batzuetan, aldiz, ez horrenbeste. Edonola ere, geure helburu generikoa ikerketa alor berri bat definitzea eta mugatzea da, honek eskaintzen dituelako aurrerantzean sakontzeko adar asko. 5. HIPOTESIAK - Mundu osoko indigenen historia eta gaurko egoera, bai gizabanako mailan nahiz talde mailan, baldintzatu duen kolonialismoa hiru epe historikoetan gauzatu dela esan genezake: 1) euro-kolonialismoa 2) errepublika inperialak eta 3) Globalizazio Harrapakeria. Kolonizazio esperientzia hau mundu mailakoa eta belaunaldien arteko erakusle etnikoa bihurtu da
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -31- indigenentzat, Laugarren Munduaren sorreraren oinarri-oinarrian aurki dezakegularik. Beraz Laugarren Mundu bere osotasunean eta trinkotasunean ulertzeko edozein ekimenak errealitate honi erreparatu behar dio, bera baita kanpora joateko (push factor) nagusia. - Laugarren Munduak Estatuen periferiatik nazioarteko zentrora egindako bidai miresgarria protagonizatu du. Bere garaiko semeak direlarik, Laugarren Munduak isolamendua heriotza dakarrela ikusirik, mendeetan zehar garaturiko erresistentzia estrategiei kausa indigenaren internalizazioa gehitu diote. Era honetan estreinakoz egindako nazioarteratze kolektiboa protagonizatuz, apurtu egin du indigenak Estatuen objektu/meneko direla dioen diskurtso historikoarekin. Laugarren Munduak eraiki du tradizio eta modernotasuna konbinatzen dituen diskurtso berri bat, eta nazioarteko presioa erabili du bere eskubideak baliarazteko, baita honek ahalbidetzen dituen ekintza-eremuak nazioarteko sistemaren babesaz profitatzeko. - Laugarren Munduak irabazitako onarpen eta partaidetzarako espazio berriak, Nazio Batuen Erakundearen mailan batik bat, beste indigena asko erakarri dituzte nazioartera, erakarpen faktoreak (pull factors) bihurtuz. Espazioak zein onarpenak ez dira norbaitek emanak paradiplomazia indigenak irabaziak baino. Nazioartean lorturiko indar berriaz profitatuz eta euren aldeko plataformak erabiliz, indigenek euren eskubideen aldeko nazioarteko sare bat eraiki dute, arau egile ekimenetan (standard setting) parte hartzen dutelarik. Nazioarteko ekimen honekin herri indigenen eskubide, indibidual eta kolektiboen aldeko iritzi eta nazioarteko marko garantista berria eraikitzea erdietsi dutelarik. - NBEren mailan egindakoa bai giza eskubideen bai ekologiaren inguruan zentratu da. Bi eremu hauek indigenen ekimen eremuak (issue arenas) izateaz gain, gaur egungo nazioarteko agendan auzi inportanteak ere badira. Espezializazio honen bidez Laugarren Munduak nazioarteko gizartea bikain ezagutzen duela erakutsi du eta gai izan dela bere aportazioa hobeto non kokatu asmatzeko. Nazioarteko agendan eta europar pentsamenduan zeuden kontzeptuez jabetuz eta berriz interpretatuz lortu egin dute orain gutxi arte eurenak, eta aditu apur baten intereseko ziren gaiak, auzi globalak bihurtzea. Agenda indigenaren muinean autodeterminazio defentsa aurkitzen dugu. Hala ere, autodeterminazio indigenak ez da tradizionalismo antimodernistaren defentsa hutsa, edota isolamendu etnikoaren aldeko. Are gutxiago, Estatu independente baten bila dabilen indarra. Autodeterminazio indigenaren atzean harreman berriak ezartzeko eta aldaketa prozesuak modulatzeko gaitasunaren eskaera dago. Harreman politiko, kultural, ekonomiko eta sozial berria kodependentzian, subiranotasun konpartituan, elkarren onarpenean eta munduko herri indigena, Estatu eta nazioen arteko kooperazioan oinarriturik dagoena.
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -32- 6. IKERKETAREN EGITURA Ikerketa honen oinarrizko egitura bi bloke tematikoek osotzen dute. Lehenengo blokeak, historikoa izanik eta II. III. eta IV. kapituluetan garatua, herri indigenen eta ez-indigenen arteko harremana baldintzatu duen marko kolonialaren historia laburra eskainiko du, eta honek ezarritako zapalkuntza patroi nagusiak aurkeztuko. Horretarako azterketa sozio-historikoa eta analitiko deskriptiboa erabiliko dugu. Kapitulu bakoitzak uhin kolonialista bakoitzaren azterketa burutuko du. Bigarren kapituluan konkista eta gizarte etnokratikoaren zabalkundearen historia labur bat eginez, egundaino heldu eta herri indigenekin izandako harremanak baldintzatzen dituzten jarrerak eta diskurtsoak zeintzuk diren azpimarratuko dugu. III. kapituluan kolonialismo errepublikanoak erabilitako estrategiak, argudioak eta indigenei eragindako ondorioak aurkeztu eta aztertuko ditugu. Kapitulu honetan AEBko esperientziari, honek herri indigenenganako politikak zein herrien irudia eraikitzeko orduan izandako garrantziagatik, emango diogu lehentasuna. IV. kapituluan garrantzi handia emango zaio XXI. mendean inportanteak izango diren natur baliabideekin loturiko kolonialismo mota berriei (Garapen Iraunkorraren mozorropean daudenak zein bioteknologiari). Bigarren blokeak erreparatu egingo dio nazioarteko aktore berriaren sorrerari eta nazioartean egindako lanari. V., VI. eta VII. kapituluetan, mobilizazio indigenaren historia eta bera posible egin duen nazioarteko marko instituzionala aurkeztuko dugu, ikuspegi deskriptiboanalitiko batetik. Kapitulu hauetan hautaturiko metodologia historiko-interpretatiboa dugu, eta nazioarteko mugimendu indigenek nazioarteko mugimendu sozialen teoria eta praktikara ekartzen duten berrikuntzari erreparatu nahi diogu. V. kapituluak herri indigenek abian jarritako HIKEren historia laburra aurkeztuko du, bere garapenean izandako helmuga nagusiak markatuz. Helburua izango da argi uztea nazioarteko erkidegoan, XX. mendearen azken herenean, indigenekiko jarreran gertaturiko eboluzioa, neurri handi batean, HIKEren ondorioa dela eta ez nazioarteko erkidegoak egindako oparia. VI. kapituluak HIKEk giza eskubideen eremuan egindakoak aztertuko ditu. Historikoki hemen aurkitzen dugu HIKEren ekimen eremu nagusi bat. Ahalegin honetan aurkitzen diren aukerak eta, gaur egun, ugariago diren oztopoak ikusiko ditugu. Gure egitekoan erreparatu egingo diogu asimilazioaren arbuiatzeari, kultur indigenen balioztapenari, autodeterminazio eta baliabide indigenen gaineko kontrolari buruzko ika-mikari. VII. kapituluan indigenentzat hain lagungarria izan den Garapen Sostengarriari (GS) helduko diogu. Herri indigenek GSri egindako kontribuzioa eta honek egindako aitorpena aztertuko ditugu. Garrantzi handikotzat dugu kapitulu hau azken urteotan lurralde indigenen okupazioa garapenaren izenean gertatu delako. Gainera, ekologia eta biziaren sarearekiko
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -33- harremana agenda indigenaren bihotzean dagoen gaia da. Zalantzarik gabe funtsezko gaia dugu hau. 1990tik aurrera eta nazio eraikuntzarekin hain estu loturiko "desarrollismo"ari alternatiba egiten dion GSk indigenen agendak aldarrikaturiko hainbat gai eta ikuspuntu integratu ditu bere proposamenean. Hortxe ditugu segurtasunaren definizio berria, herri lurren sistemaren defentsa, talde eskubideak, dezentralizazio eta partaidetza zein indigenen ekarpenari eta garrantziari egindako aitorpena. Kapitulu honetan indigenek hainbat foroetan izandako partaidetza aztertuko dugu. Era berean, GSn nagusitu den aitorpen instrumentalak dituen arriskuak eta mugak aipatuko ditugu. Azkenik, Estatuek GSa garatzeko nazioarteko hainbat ekimenetan indigenen partaidetza eragozteko jarritako oztopoei zuzenduko diegu gure analisia, horretarako biopirateria eta ohizko jakituriaren gaineko eskubideen inguruko eztabaidan zentratuko garelarik. 7. METODOLOGIA Gure tesian mugimendu pan-indigenaren analisi sozio-historikoa burutuko dugu eta ikuspegi pan-indigenistatik egindako hurbilketa garatuko dugu. Ikuspegi konstruktibista bat erabiliz, aztertu egingo dugu 1990ko nazioarteko mobilizazio pan-indigena baldintzatu eta posible egin duen testuinguru politiko, ekonomiko eta soziala. Konstruktibismoak proposamen interesgarri bat eskaintzen digu, aktoreak izaki sozialak bezala ikusten dituelako, eta uste duelako nortasunak inguruko gizartearekin elkarreragiketan sortzen direla. Nortasuna ez ezik euren interesa ere beste aktore batzuekin dituzten harremanak baldintzatuta sortuko da. Aktoreen arteko harremanei ematen zaien garrantzia oso egokia da guretzat Laugarren Mundua ikertzeko orduan. Laugarren Mundua sozialki eraikia den nazioarteko mugimendua eta nortasuna dugu, historikoki aldakorra, besteen aurka definiturikoa, eta garatu egin den nazioarteko testuinguru eta une historiko zehatz batean garatua. Laugarren Munduaren ekintzek bizi gareneko nazioarteko gizartea erreproduzitu eta aldatu egiten dute. Hau horrela da Laugarren Mundua Estatu eta nazioarteko beste aktoreekin (multinazionalak, GKE, nazioarteko erakundeak) gatazkan dagoelako. Gatazka Estatuen diskurtso nagusiari eginiko etengabeko interpelazio batean oinarritzen baita, eta hau da aurkituko duguna nortasun indigena eta berorren mobilizazioaren muinean. Aurrean dugun aktorearen nortasuna eta agenda, hain zuzen ere, Estatuarekin , modernotasunarekin eta garapenarekin izandako esperientzia ezkorraren seme dira. Eta ezin dugu ahaztu sarritan esperientzia hau kolonialismo eta inperialismori lotuta agertu dela. Dinamika honek erakutsi egiten digu, batetik, aktore indigena eta Estatuaren artean dagoen tentsioa, eta, bestetik, aktore kolektibo indigena eta Estatuek sorturiko nazioarteko egituraren arteko tentsioa. Tentsioak eta aukerak, ezin baititugu ahaztu, gogoratu behar Laugarren Mundua 70eko hamarkadan nazioarteko erkidegoak bizi dituen aldaketez aprobetxatuz jaio zela, bereziki Giza Eskubideen alorrean eman zirenei lotuta. Aukera-leiho hauek posiblea egin zuten bere jaiotza, eta ezarri egin zituzten oinarri berriak Estatuen diskurtso nagusia eta euren jokaera
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -34- kuestionatzeko eta aldatzeko. Era honetan lortu egin dute herri indigenen izaera eta egoerari buruz nazioartean, baita ere Estatu barneko eliteek zituzten jarrerak eta joerak aldatzea, modu positibo batean. Giro honetan loratzen da Laugarren Munduaren: bere nortasun eta irudi propiorekin, diskurtso eta agenda politiko aldizkako batekin. Bere jaiotza eta bilakaeran Estatua eta nazioarteko gizartea derrigorrezko partaideak dira. Konstruktibismoak ahalbidetzen digu zibilizatu eta basatien arteko dikotomia estudiatzea, honek baldintzatu egin duelako indigena kategoria hau sortu zenetik. Honela Laugarren Munduaren sorrera ikusiko dugu proposamen antihegemonista bezala, nazioartean egindako ibilbidea, eta aldaketa agentea moduan egindakoa, honek aurretik nazioarteko erkidegoan ezagunak ez ziren erantzun eta aitorpen positiboak eragin dituelako (aldarrikapenetan, konbentzioetan, etab.). Gainera, testuinguruari, harremanen izaerari aitortzen zaio aldakortasuna eta bizitasuna eta, azkenik, nazioarteko erkidegoa gobernatzen duten balore eta arauei emandako garrantzia oso egokia iruditzen zaigu paradiplomazioa indigenarentzat oso garrantzitsua delako. Aktoretza hau posible egin duen prozesua aztertzeko orduan, nahiz agenda eta paradiplomazia indigena deskribatzeko orduan, metodo ilustratibo-analitikoa erabiliko dugu, eta bibliografia pan-indigenari, intelektual (aditu) zein aktibista (aritu) indigenek egindako lanei eta ikuspuntuei, emango zaie lehentasuna. Modu honetan ahots indigena erabili nahi dugu nagusiki mugimendu indigena eta bere proposamen aldizkakoa aztertzeko orduan. Honetarako, indigenek egindako aldarrikapenak, adierazpenak, idatziak, liburuak eta antzekoak erabiliko ditugu, eta hauetariko asko Internet-en aurkituko ditugu ohiko bibliografian baino gehiago (Seton, 1999). Literatura pan-indigenaren azterketa honekin batera ikerketa enpirikoa ere burutuko dugu. Batetik, NBEra joan eta bertan parte hartzen duten aktore indigenekin elkarrizketak burutu ditugu zuzenean zein Interneten bitartez. Bestetik, metodo enpiriko hau eta elkarrizketa sakon erdi egituratuak erabili ditugu Euskadiko ordezkari politikoen eta auzi indigenetan berezitu diren GKEekin. Ikuspegi pan-indigena honetan, herri indigena eta ez-indigenen arteko harremana kolonialista modura ikusi eta barne kolonialismoarekin lotu izan dute. Jatorri kolonial honek baldintzatu egiten ditu nazioarteko erkidegoak eta beraren kide diren Estatuek indigenekiko dituzten harremanak, ikuspegiak eta politikak. Si pueblo, nación, soberanía, autodeterminación y todo su etcétera siguen significando lo mismo que durante el tiempo de constitucionalismo colonial, nunca acabará de salirse del mismo no cesarán de operar tales palabras como mecanismos de jerarquía supeditación entre grupos humanos incluso cuando este efecto constitucionalmente se está negando (Clavero,1994:87). Harreman hau aldatzeko, indigenek derrigorrezkoa ikusi dute nazioarteko politikan parte
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -35- hartzea, gero eta mundializatuago dagoen errealitatean ahal den neurrian euren onerako baldintzatzeko, dagoen marko normatiboa aldatzen ahaleginduz. Laugarren Mundua aztertzeko orduan diziplina-askotariko hurbilketa erabiliko dugu gure diziplinak nazioarteko harremanak duten joera estatozentrikotik aldentzeko, gehien bat. Gauzak horrela, historian, soziologian (ethnic studies), zientzia politikoetan, antropologian, nazioarteko zuzenbidean, geografia politikoan eta nazioarteko harremanetan aurkituko dugu gure saioa burutzeko beharrezkoak ditugun iturriak. Diziplina askotasun honek indigenen errealitateari heltzeko erabilitako ikuspegi, teoria eta hurbilketa teoriko-praktikoen aniztasunaren isla dugu. Aniztasun honek batzuetan kontrajarriak diren definizio edo ikuspegien berri emango digu. Hau horrela gertatzen da diziplina bakoitzak emandako informazioa zatikatua, diziplina bakoitzari mugatua eta bakoitzean nagusi diren teorien isla delako. Askotasun honen lekuko dugu herri indigenen deskribapena egiteko aurkitzen dugun izen ugaritasuna: gutxiengoak, tribuak, talde etnikoak, nazioak, nazionalitateak, etab. Definizio hauek guztiek Estatuarekiko erreferentzia dute eta indigenek historian zehar pairatu duten egoera kolonialen erakusle dira. 8. BIBLIOGRAFIA Laugarren Mundua aktore berria delako Euskadin eta Espainian honi buruzko bibliografia lortzeko zaila egin zaigu. Eskuragarri dugun bibliografia gehiena historia eta antropologiari buruzkoa da, eta tokian tokiko herri indigenak aztertzen ditu. Gainera testu hauek Hego Amerikan kokatzen dira eta ez dago ikuspegi zabalagoa duen bibliografia askorik. Giza Eskubideen alorrean kokatzen diren argitalpenak gehitzen badoaz ere, oso zaila egin zaigu Nazioarteko Harremanei lotzen zaion bibliografia aurkitzea. Gauzak horrela eta ikerketaren diziplinen arteko izaera kontuan harturik aipaturiko bibliografiaz gain beharrezkoa izan dugu NBEra Populazio Indigenen Lantaldean informazioa jaso eta elkarrizketak egiteko, eta Iowako Unibertsitatera (AEB) joatea. Liburu eta artikulu akademikoez gain beharrezkoa izan da herri indigenak bultzaturiko aldarrikapenak irakurtzea, baita nazioarteko lege testuak, NBEko txostenak (bereziki Populazio Indigenen Lantaldean egindakoak), eta Interneten erakutsitako artikuluak, liburuak, elkarrizketak eta erreportajeak. Interneten aurkitzen den literatura oso interesgarria da Laugarren Munduaren sorrera eta zabalkunde, neurri handi batean, honekin loturik dagoelako. Herri indigenek Interneten duten presentzia muga historiko bat ezartzen du, apurtu egiten duelako inposaturiko ukazioa, marjinaltasuna eta ikusezintasuna nagusi izan duen aro historiko batekin. Ekintza paradiplomatikoari eta berorrek izandako arrakastari esker gainditu egin da irudi tradizional eta ezkorra. Ostera, honekin eta Interneten izandako presentziarekin irudi positibo, moderno, garaikide, aktibo eta kreatibo bat sustatu da. Gainera, Internetek lagundu egin du izugarri giza
LEHENENGO KAPITULUA: GAIAREN GARRANTZIA GAURKO NAZIOARTEKO TESTUINGURUAN -36- eskubideen kultura eta errealitatea zabaltzeko eta herri indigenen eskubideez jabetzeko. Berorren bitartez herri indigenen arteko koordinazioa, ikuspegi eta esperientzien trukaketa, arazoak ezagutarazi eta ametsak, diskurtsoak, agendak eta antzekoak hobetu eta elkartrukatu dira Era honetan lortu egin da, oso ezberdinak eta elkarrengandik oso urrun dauden herrien artean homogeneizazio eta diskurtso kohesio altua lortzea. Errealitate hau dela medio, herri indigenak helburu dituen edozein ikerketak kontuan hartu behar du berek duten presentzia eta garapena Interneten (Seton, 1999). Geuk hau hartu dugu aintzakotzat eta ikertu egin dugu herri indigenek egindakoa ziberdiplomazia kasu interesgarria delako (Arregi, 2006), eta bertan aurki daitezkeelako egile indigenak, euren pentsamendu eta ahotsekin egindakoa, eta hori aldendu daitekeelako nazioarteko beste aktoreek egindakoarekin.
BIGARREN KAPITULUA: KOLONIALISMO HISTORIKOA: ZAHARRAREN ERRAUTSEN GAINEAN ERAIKITAKO MUNDU BERRIA -38- SARRERA Herri indigenen gaur egungo egoera eta euren agendan nagusi diren autodeterminazioaren, kultur askotasunaren zein aniztasun biologikoaren aldeko ahaleginak ezin dira ondo ulertu 1492an hasitako Aro Kolonialari erreparatu gabe (Martínez Bringas, 2003). Europako erresumek buruturiko kolonizazioak Amerikan bizi ziren herrien aurkako lehenengo oldartze erraldoia ekarri zuen. Gaur egun herri indigenak nozitzen ari diren era guztietako bazterketa eta etengabeko krisialdia konkista garaian hasitako mendetasun prozesu eta inposaturiko bereizkeriazko egituraren ondorioa dugu (Seed 1992; Niezen 2003). Beraz, kapitulu honen xede nagusia Europako botereek kultur askotasuna eta natur aniztasuna kontrolatzeko eraikitako gizarte ereduaren ezaugarri nagusienak aurkeztea da. 1. OPAROTASUNAREN KONTINENTEA Europarrak Ameriketara heldu zirenean aniztasun handiko kontinentea aurkitu zuten. Gizarte oparotasunari dagokionez, adibidez, Ameriketako Iparrean ehiztari-biltzaileak edota nekazaritza zein arrantzan aritzen ziren herriak zeuden. Ostera, Erta eta Hego-ameriketan kokatu ziren giza kontzentrazio nagusienak. Inperio hauek egitura finkoak eta oso garatuak zituzten eta arteetan, zientzian nahiz teknologian lorpen aurreratuenak erakusten zituzten36. Amerikatako kolonizazioak bi zibilizazio kontaktu intimo eta eskapaezinean jarri zituen. Honekin batera indigena eta europarren arteko harreman dialektiko bati eman zitzaion hasiera. Harreman hau garrantzi handikoa da aktore etnikoek nazioarteko harremanetan izan duten presentzian interesa duen ororentzat. Elkartze honen historiak askotasun etniko eta biologiko konplexu zein ezezagun batekin izandako talkaren berri ematen digu. Baita ere gabezi batena: bestea den indigena, ezberdina izan arren, berdina bezala, bere eskubideekin propioekin, ikusteko ezintasuna (Todorov 1992:42). Hau horrela zen ordukoek berdintasuna euren antzekoa izatearekin parekatzen zutelako, eta ezberdina zenari eskubiderik ukatu, eta zibilizatu (gu) eta basatien (besteak) arteko hierarkia ezarri zitzaielako (Padgen 1993; Todorov 1992; McGrane 1989). Todorov-en esanetan, jarrera bikoitz hau bere horretan dirau eta Laugarren Munduak pairatu izan duen egoeraren muinean dago. Orduko Ameriketako kulturek erdietsiriko maila politikoa, soziala, kulturala, ekonomikoa
BIGARREN KAPITULUA: KOLONIALISMO HISTORIKOA: ZAHARRAREN ERRAUTSEN GAINEAN ERAIKITAKO MUNDU BERRIA -39- eta teknologikoa altuak ziren. Errealitate hau hobeto ikusteko bertako gizarteek eraikitako hiriei erreparatuko diegu eta ondoko datua kontuan hartu: kontinenteko populazioaren37 zati handi bat hirietan bizi zela, garaiko Europan bezalaxe Gure europar pentsamendurako sofistikazio eta modernotasunaren eramaile diren hiriak izatea garrantzizkoa da egiten ari garen hausnarketarako. Biztanle gehienak hirietan bizitzea eta nekazaritza (Wright, 1994) zein merkataritzari bere ahalegin handiena dedikatzea ez zen Erdi- eta Hego-Ameriketan gertatu soilik, Iparraldean Cahokia eta Etowa-ren kasuek (Sturtevant, 1991) hirien inguruan sorturiko herri indartsuak bazirela erakusten dute. Adibidez, Etowa-k 40.000 biztanle zituen eta XIII. mendean Cahokia-k garaiko London edota Paris adina biztanle zituela gogorarazten digu (Wright, 1994:117). Hirien existentziak ondo erakusten du Europarrak heldu zirenean kontinentea beteta zegoela eta bertan herri, nazio eta inperio osoak zeudela, bakoitza bere historia eta gizarte egiturarekin, eta jakintzarekin. Era berean, ageriko gauza da kontinente hartan pilaturiko giza esperientzia luzea eta konplexua zela, hainbat arlotan. 2. KONKISTATZAILEEN GARAIA: GURUTZEA ETA EZPATA XV. mendearen amaieran egon bazegoen lurralde berrien konkista laguntzen zuen nazioarteko testuingurua. Errege zein elizarako lurrak, aberastasunak eta mirabe berriak lortzea herri eta nazio kristau-zibilizatuen betebehar ia sakratua zela uste zuten garai hartakoek. Euren ikuspuntutik, konkistarako gerra haiek, hau da, orduko erresuma fedegabeen kontra egitea, zilegia zen (Taylor, 1987). Beraz, arrazoi politiko-ekonomikoek38 bat egin zuten garaiko konkista bultzatzeko39 (Zinn, 1980) orduan. Lurralde berrien konkista40 bide lasterra zen banakoen ondarea eta Estatuen boterea handitzeko. Orduko gizarteek ondo ulertzen zuten hau41. Praktikan, gizarte oso baten ekimena
BIGARREN KAPITULUA: KOLONIALISMO HISTORIKOA: ZAHARRAREN ERRAUTSEN GAINEAN ERAIKITAKO MUNDU BERRIA -40- eta indarra mobilizatzeko ahalmena zuen konkistaren ideiak. Ameriketako oparotasunari buruzko kondairak arin zabaldu ziren eta biztanleen aberastasun gogoa piztu egin zuen. Beren buruetan Amerika urregorri eta oparotasun amaiezinaren lurra zen, eta maila soziala hobetzeko aukera eskaintzen zion bere herrian pobrezian zegoen edonori42. Konkista posible egin zuen beste faktore bat ekintza militarrari aplikaturiko aurrerakuntza teknologikoa dugu. Orduko europar potentziek botere lehiaketan jaioak ziren eta izan bazuten euren nagusitasuna segurtatzen zuen teknologia43, bai eta antolamendu eta produkzio sistema hobeago bat (Martinez, 1999). Maila teknologikoan aurreratuago egonik eta nagusitasun militarra edukirik44, zein gaixotasuna zabalkuntza (Crosby 1986; Man 1994), posible izan zuten guda zelaian askoz ugariagoak ziren arerioak menderatzea eta konkista burutzea (Feagin, 1989). 3. ERLIJIOA: KONKISTAREN INDAR LEGITIMATZAILEA Botere eta aberastasunaren egarriarekin batera erlijioa ere garrantzi handiko faktorea dugu. Are gehiago, Aita Santuak emandako legitimazioa funtsezkoa izan zen Ameriketako kolonizazioaren lehen uhina ulertzeko, bera baitzen orduko erresuma kristauek osotzen zuten nazioarteko erkidegoaren burua. Urruneko lurren konkista bultzatzeko lehen kasua Nikolas II.ak 1452an Portugaleko Alfonso V.ari eman zion “Romanus Pontifex” Bulan aurkitu dezakegu. Berorren arabera, kristauek deklaratu zieten jentil herriei guda, eta espresuki bultzatu ziren herri jentilen konkista eta kolonizazioa. Aita Santuaren erabaki honek itsasoz bestaldeko herrien konkistarako pizgarria gertatu zen. Muga bakarra lurraldeak beste erresuma kristau baten esku ez egotea zen. Beraz, Hanke-k (1949:60) dioen bezalaxe, konkistan “Dios y ganancias” lotu ziren. Ildo beretik jo zuen 1493ko “Inter Cetera” Bulak. Bertan Espainia eta Portugaleko erresumek Aita Santuaren babesa lortu zuten aurkituriko lurraldeak konkistatzeko eta gerora aurkitu zitezkeen lurren gaineko jabegoa eskuratzeko. 1493ko Tordesillas-eko Hitzarmena izan zen Eliza eta erresumen arteko aliantza honen lehenengo nazioarteko fruitua. Itun honek Espainia eta Portugaleko botere eremuak finkatu zituen. Eremu mugaketarekin batera, Aita Santuak sinaturiko hitzarmen honek konkistaren legeztatzea ekarri zuen Ameriketako lurralde osoa “Terra Nullius” deklaratu zuenean. Era honetan Erregeak mirabe berriak irabazten zituen eta Aita Santuak kristauak. Horrela, ezpata eta gurutzearen arteko aliantza onetsi zen (Williams 1990;
(Ibid:125). 42 Garaiko gizarte mailakatzea zela-eta, Amerika mendeetan zehar izan da alternatiba aterabide argirik ez zuten “segundones”entzat. Familiako ondare guztia seme zaharrenarentzat izanik besteek konkistan aurki zezaketen lanbide aproposa. 43 Gogoratu behar dugu Berpizkunde garaian egindako aurkikuntzen abantaila zutela orduko europarrek eta aurkitu zituzten herriek ez zutela zaldirik ez erroberarik, ez eta burdinarik eta hain erabakigarria gertatu zen bolborarik ezagutzen. Honen aurrean, orain europarrek mendeetan zehar garaturiko “erabateko guda estrategia” eta taktikak, aurkikuntza zientifikoaren laguntza zutenak, ez zuten mailako aurkakorik aurkitu. Herri indigenen arma eta guda moduak ez ziren gauza izan oldartzea gelditzeko. 44 Guda egiteko orduan modernotasunak erakutsi duen nagusitasuna, zientziaren erabileran oinarritua (medikuntzatik, antropologiara), euren haragian jasan zuten herri indigenek (Todorov, 1992), eta horrela jarraitzen du izaten herri indigenen eta Estatuen artean dagoen gatazkan.
50 Esan badugu ere herri indigenak direla gizarte piramidearen beheko aldean aurkitzen direnak ez dugu ahaztu behar talderik baxuena esklaboek osotzen zutela, eta hauetariko gehienak jatorri afrikarra zutela. Beltzek osatuko dute beraz gizarte honetan dagoen mailarik baxuena. 51 Gizarte etnokratikoaren presioa zela eta, haustura herri indigenen artean gertatuko da, eta gelditzen ziren gorengo klasearen kideak hirietan gelditzen diren bitartean, beste askok landa inguruan kokaturik zeuden indioen errepubliketara jo zuten. Hirietakoak nortasun indigena berri bat sortuko dute eta gizarte berriarekin kontaktu estuago izan. Herrietan aldiz, kontaktua mugatu egin zen eta herri bakoitza barrurago sartu bere munduan (Varesse,1996b). Hhurrengo mendeetan gertatuko ziren matxinada indigenen buruak hirietatik atera ziren gehien bat sistemak behar duen eskulana herrietatik ateratzen zen bitartean. 52 Mundu-sistema nagusia izatera helduko zenak derrigorrezkoa zuen lan indar handia erabiltzea kontinenteak zituen baliabideak ondo ustiatzeko. Ekonomi eta gizarte berriaren beharrei erantzuteko, indigena gehienak nekazari bihurtu zituzten, eta euren eginbehar nagusienetariko bat eskulanaren beharra zenean hura hornitzea zen. Gizarte indigenetan zeuden klase eta bereizkuntzak ezeztatu eta meatzetan eta “hacienda” berrietan lan egitera derrigortu zituzten. Lan gogorrenak eta sinpleenak egitera behartu zituzten, eta mestizoak jarri zituzten idazkaritza edo burokrazia lanak egiten. “Encomienda” eta “mita” bezalako gizarte instituzio kolonialak horretarako erabili ziren. 53 Gazteleraren inposaketa helburu politikoa zuen eta horrela deskribatzen: “La castellanización del Indio a través de la enseñanza religiosa constituyó desde siempre un objetivo estratégico de la Corona. Pero enseñar el castellano a los indios también significa hacerlo más apto para convivir con los españoles y aculturarlos más fácilmente” (Esteva, 1989:169).
hau kasu gehienetan ikusten da eta oso gutxitan agertuko zaizkigu eurek euren burua izendatzeko erabiltzen duten izena. 64 Hasiera batean lehenengo Kolonoek deskribaturiko kontaktuetan indigenak baketsu agertzen badira ere, ondoren, eta inperioen kasuan batez ere, egindako giza sakrifizioak aipatuko dira basakeriaren lekuko. 65 Sepulveda inoiz ez zen Ameriketan egon eta ezagutzen zituen indigena bakarrak Sevillako esklabo-azokan ezagutu zituen (Morris,1992). 66 Jarrera honek erabateko arrakasta izan zuen XIX. mendeko errepublikar konkistaren garaian, eta kolonialismoak bultzaturiko zientzia biologizistak ideia hauen bertsio berri eratu zuen. Iraganeko gauza ez dela esaten digu Amazoniaren konkistan ere ikus dezakegu (< ez da ulertzen esaldia). Spicer-ek (1992) kolonialismo eta Estatuaren ideologiarekin lotuta ikusiko du ikuspegi etnozida eta etnozentriko hau. 67 Diskurtso zapaltzaile gordinarekin loturik bi irudi aurkituko ditugu: batetik, “txerriak edo abereak” eta “sasi gizonak” edo basatiak zirela aldarrikatzen zuena, eta bestetik, gizonak bai bazirela baina basatiak izanik esklabutza zegokiela esaten zutenak. Honetan gehiago sakontzeko bide Restall, 2003 eta Wilson. 1999. 68 Egile honek irudi escora ondo deskribatzen du pasarte honetan: “Esta gente de su naturaleza es ociosa e viciosa, e de poco trabajo e melancolicos, e cobardes, viles e mal inclinados, mentirosos e de poca memoria e de ninguna constancia”.
BIGARREN KAPITULUA: KOLONIALISMO HISTORIKOA: ZAHARRAREN ERRAUTSEN GAINEAN ERAIKITAKO MUNDU BERRIA -48- parekatuz (Morris, 1992). Behin eta berriz indigenak Europako behialako jentilekin parekatuko dira (Williams, 1990), beren kulturari edozelako balorea ukatuz eta zibilizazio kolonialaren ongitasuna defendatuz. Diskurtso hau zabaltzen ari zen une berean konkistatzaileek eta kolonoek herri indigenen jakinduriaz baliatuko dira konkista bultzatzeko: euren janariak, sendagaiak edota jakintza geografikoaz baliatuz (Herlihy & Knapp, 2003). Herri indigenen irudi estatikoa hedatzeko orduan, atzerapen teknologikoa azpimarratu eta kultura hauek ezagupen sofistikaturik ez zutenik eta berari loturiko garapena ezagutu ez zutela azpimarratzeko70 idazteko sistemarik ez izatea71 leporatu zaie. Atzerapenaren beste erakusle bat Naturarekiko menekotasuna izan da. Hau da Natura gizonaren nahietara makurtzeko nahiaren eza (Martínez de Bringas, 2003). 5.1.1 Hobekuntzaren Mitoa: Kolonoaren Indar Eraikitzailea Izaera basati eta atzerapen teknologikoarekin batera, kolonoek buruturiko hobekuntzaren mitoa agertuko zaigu diskurtso kolonialean. Hau oso inportantea izan zen bereziki XVII eta Ilustrazio garaian, XVIII. Mendean, Ipar Amerikan egindako konkista defendatzeko ahaleginetan. Ipar Ameriketako kasuan ez ditugu Hegoaldean bezala inperio handiak aurkituko, beren inguruarekin harreman estuan ari ziren talde txikiak baino. Peet-ek (1991) talde hauek komunismo primitiboan arituz, natur baliabideen ustiaketa talde egituran burutzen zutela gogorarazten digu. Gizarteen arteko kontrastea handikoa gertatu zen europarrentzako, eta hauek gizarte basati primitiboak zirela ondorioztatu zuten. Mundua gobernatzeko zientzia garatzen ari zen garai honetan. Mostesquieu eta Adam Smith-ek munduaren ikuspegi hierarkizatua defendatu zuten (Keal, 2003), non europarrok goian eta indigenak behean baitzeuden (Clavero, 1994). Locke-k eta Adam Smith edota beste batzuk bide beretik jarraituz Estatuen modernoen oinarri zen gizarte hitzarmena sinatu aurretik ziren erkidego naturalekin identifikatzen zuten Ipar Ameriketako indigenak, era honetan desjabetzea eta konkistarako bideak prestatuz (Martínez Bringas 2003; Niezen 2003; Keal 2003). Bere zibilizazio Natura gobernatzeko gaitasunean zentratzen zuten Europarrontzat Naturarekiko harreman estua basatiaren marka zen. Euren
72 Azkenean basati deitura ere erlatiboa eta etnozentrista dugu. Jakin badakigu ustiaketa intentsiboa jaso zuten lurraldeak eta ekosistemak krisialdian sartu zirela. Lur basati ala ereiteko lurren arteko definizioa zeharo kulturala da, eta zerikusi handia du ekosistema bakoitzean kultura bakoitzak duen teknologiarekin. Azkenean teknologia kultura bakoitzak duen jakinduria eta esperientziaren ondorioa izango da. XVIII. menderako Naturak berreskuratu egin zituen gizonak erabilitako hainbat lur Ameriketako toki askotan. Kolonizazioak, hasiera batean, bere interesa nekazaritza gune handietan eta lan esku franko zuten tokietan kontzentratu zuen. Hemen kontzentratzeko beste arrazoi bat da bertan tokiak eta eguraldia eurek ezagutzen zutenaren antzekoa zela. Konkista guztien marka izan da konkistatzaileek eurek ezagunak zituzten produktuak ereiteko apropos ziren lurretara eta euren teknologia aplikatzea onartzen zuten tokietara jo zutela. Adibidez, inguru tropikaletan, herri indigenen ustiaketa lurrak baziren ere, ez zuten ustiaketarik burutu teknologia eta jakintza falta zitzaielako. Horregatik, eurek ustiatu ezin zituzten lurrak askotan lur basati izendatu zituzten. Gauza bera gertatu zen Iparraldeko basoetan. Honetaz gehiago jakiteko, vide Cronon (1983), Quin (1977), Vecsey &Venables (1980), Jennings (1975). 73 Grindere-n (1996) Ameriketan zegoen populazioa finkatzeko orduan ustez historialarien eta demografoen artean dagoen eztabaidak badu zerikusirik, genozidioaren proportzioez aritzeaz gain, lurrak okupatzeko erabiliriko diskurtsoarekin. Lurrak hutsik zeudela eta populazio oso txikiak zirela esan ondoren kontrakoa onartuko balitz teoria tradizional hau kolokan geldituko litzateke.
BIGARREN KAPITULUA: KOLONIALISMO HISTORIKOA: ZAHARRAREN ERRAUTSEN GAINEAN ERAIKITAKO MUNDU BERRIA -50- inolako jabetza eskubiderik, eta, beraz, ez zegoela inolako arazorik, ez moralik ez legalik, lur haiek eskuratzeko. Ostera, indigenen ikuspegitik, ondasuna eta aberastasuna lurrak ematen zituen fruitu, landare edota bertan bizi ziren animalietan zegoen. Jabegoa berentzat ekosistemak ematen zituen fruituen gaineko zerbait zen. Hau argi eta garbi ikusten da ekosistemei emandako izenetan: fruituekin lotuta daude eta erabilerari egiten baitiote aipamena (Cronon, 1983:65). Indigenen ikuspegian jabegoa taldearena-herriarena zen eta ezin zen inolaz ere saldu74, erosi edo besterendu (Manuel, 1974). Cronon-en arabera, indigenek bazeuzkaten azokak eta elkartruke anitz burutzen ziren kostalde eta barruko herrien artean, baina honek ez zuen zerikusirik Europarrek zituzten merkataritza egitura sendoekin. Indigenek herri mailan kontsumitzen zituzten naturak ematen zizkien fruitu asko. Hauen balioa elikagai izatean zetzan, edota herriko jendeak zituen beharrak asetzeko gaitasunean, eta gauza gutxi erabiltzen ziren gizarte Estatusa markatzeko. Elkartrukea zegoenean ere, printzipio honi jarraitu zioten eta beste herri indigenekin janaria edo euren beharrak asetzeko tresnak aldatzen zituzten. Dena dela, ez zuten gauza hauen pilaketa handiegirik izaten ez zegoelako inolako gizarte pizgarririk honetan aritzeko. Herri indigenek erabili eta ustiatu egiten zuten ingurunea euren gizarteek zituzten beharrei erantzuteko. Ahalegin honetan ezagupen sistema eta ustiaketa iraunkorrerako teknologia eta modu konplexuak sortu zituzten, baina kolonoek ez ziren gauza izan hauek errekonozitzeko eta preziatzeko75. “Terra Nullius”k indigenek produzituriko jakinduriaz jabetzea ere ekarri zuen, baita ere hauek euren ekosistemekin mendeetan garatu zituzten harreman konplexuen ukazio eta ezkutatzea (Herlihy & Knapp, 2003). Europarrek beren kontzeptu kultural eta ekonomikoen arabera ikusi eta balioztatu zuten mundu berria. Garrantzi eta balio handia ematen zieten Europako merkatuetan saldu zitezkeen gaiei76. Testuinguru honetan jabego pribatua eta honi loturiko etekina bihurtuko ziren jainko.
BIGARREN KAPITULUA: KOLONIALISMO HISTORIKOA: ZAHARRAREN ERRAUTSEN GAINEAN ERAIKITAKO MUNDU BERRIA -51- Mundu ikuskera honetan lurraren jabegoa helburua bihurtu zen77. Lurraren hobekuntza printzipioak indigenen jabego eskubide naturala gainditzeko eta indargabetzeko balio zuen (Cronon 1983; Korman 1996). Ikuspegi hau nagusia zen garaiko Estatu-gizon zein intelektualen artean78. Esate baterako Locke, Hobbes edo De Vattel-ek indigenen lurrak Terra Nullius (vacant lands) deklaratu ondoren, defendatu zuten bertan lurra ereiteak jabego eskubidea ematen zuela (Williams 1990; Anaya 1996). Lurren ustiaketa eta hobekuntza merkatu balioa79 ateratzeko izango da, eta hau zibilizazioaren aurrerakadaren erakusgarria izanik, hobeturiko lurren gaineko jabegoa bermatzen zuen (Martínez Bringas, 2003). Gizarte berriaren aurrerakada baso eta oihanen konkistan ikus daiteke islaturik. Basoaren konkista eta ustiaketak aurre hartu zion naturarekin aritzeko beste “ustiaketa sistema zibilizatuei”, hots, abeltzaintza, nekazaritza, larru ehiza, etab80. Ondorioz, baso ustiaketa kolonizazioaren eta zibilizazioaren. Eragindako aldaketak zibilizazioaren marka bihurtu ziren eta garai hartan inork gutxik hartu zuen prozesu hura deforestaziotzat are gehiago, basoaren eta basa bizitzaren konkistaren erakuslea zen, zibilizazio modernoan sartzea markatuz. 6. BASATI ONARI LOTURIKO ERRUKIZKO MENDERAKUNTZA Sepulveda-k zabalduriko ikuspegiari aurre egin eta zapalduen eskubideez kezkatu81 eta gizatasunezko legeekin82 bat zetorren indigenen gaineko gobernu baten alde agertu zirenak ere83. Hauen artean bai lehenetarikoa izateagatik bai Palacios Rubios-i kontra egin ziolako aipamen berezia merezi du Matias de Paz-ek (Morris, 1992). Bi hauen arteko ika-mika "Burgoseko debateak" izenaz ezagutzen da. Giza eskubideen historian toki berezia merezi du,
equivalencies wich could be accumulated, no matter what the resource involved, to become indicators of wealth and social status.....European markets...erected a shrine to the Unattainable Infinite Needs. Those needs were determined not only by the local communities which became established in colonial New England but by all distant places to which communities sold goods” (Cronon, 1983:166). 77 Lurraren jabegoa eta kolonizazioa sustatzen zuen ideologia nagusitu zen Ilustrazioarekin zibilizazioren motorra eta aktore nagusia gizabanako libre eta lur jabea izango da: “En líneas generales los recién llegados y sus sucesores conceptualizaron (y conceptualizan) la tierra como un valor esencialmente patrimonial, objeto de una apropiación individual exclusiva y, como tal, transmisible a otras personas según el deseo del titular, fuente de riqueza material y base de poder político y económico (Martínez,1999:218 parr.). 78 Intelektual europarren eboluzioz jabetzeko eta europarron nagusitasuna nola sartu zen diskurtso zientifikoan jabetzeko bide Smedley (1999). 79 Gogoratu behar dugu merkatal kapitalismoaren garaian ari garela eta Europako merkatuetan saldu zitezkeen gaiak zirela preziatuenak. 80 Naturaren konkistan gizonekin batera eurek ekarritako abere, landare eta mikro organismoek parte hartu zuten. Ardiak, zaldiak, txerriak eta behiak nekazaritzan erabilitako zuhaitz eta landareekin batera hazteko baldintzak aurkitu zituzten tokietan nagusitu ziren bertako espezien gainetik askotan. 81 Hanke-k (1949) dioskunez, indioen gabeziak eta beren zibilizazio falta argudiatzen zuen ikuspegiaren aurka ahalegin asko egin ziren, baina defentsa saio famatuena Bartolome De Las Casas-ek burutu zuen. Kolonia aroan bakan batzuek idatzi franko egin zituzten gaizki zer zegoen, errudunak nortzuk ziren, gaizki egindakoa konpontzeko zer zen beharrezkoa adieraziz. Las Casas-ek defendatu egin zuen indigenen gizatasuna eta euren gaineko gobernua kristauei zegokien modu egokian burutzea eskatu zuen. Gizakia bai, baina gizaki basatiari zegokion izaera ikusi zuen Las Casas-ek indigenengan eta gehiegikeriak mugatzeko errege babesa eskatu eta lortu zuen berentzat. 82 Juan Ferrer-ek Mexikoko arkeologia aztertu eta tratatu bat idatzi zuen, behin betirako indiarrak izaki ez arrazionalak eta jakinduri gabekoak zirela esaten zutenen aurka, eta salaketa hau betirako erauzteko. Domingo Santo Tomasek ildo beretik jo eta indiar hizkuntzen edertasuna eta oparotasun-zailtasunak aztertu zituen. Ikerketa hauek indigenen gizatasuna eta gizarte konplexutasuna erakutsi nahi zuten, eta gizatasun honi zegokion gobernua eskatzeaz batera indigenak basatia zirela zioen diskurtsoaren sinplekeria erakutsi. 83 XVI mendean, kolonizazioa hasi bezain laster, indigenekin egindako gehiegikeriek kontrako jarrerak harrotu zituzten. Burgoseko debateak izeneko eztabaidarekin Montesinos eta Matias Paz-ek indigenen gizatasuna defendatu zuten, errexistentzia egiteko zeukaten eskubidearen alde eta esklabutza eta lur desjabetzearen aurka atera ziren. Egile hauek Juan Lopez de Palacios Rubios-ek bultzaturiko “requerimiento”ren aurka ere aritu ziren. Lopez de Palacios Rubios-ek indigenen aurkako Guda Santua eta Aita Santuaren Bulak emandako lurraldeetan zeuden gizarteen konkista aldarrikatzen zuen. Desadostasun hauek Las Casas, eta Sepulvedaren arteko eztabaidaren aurrekaritzat jotzen ditugu.
84 Vitoria-k Aita Santuaren bula ezin zela indigenen gizatasuna edo euron lurren gaineko jabegoa ukatzeko erabilia izan argudiatu zuen. Eta ukatu egin zuen, Pazen argudioekin bat eginez, Kristauek inolako eskubiderik zutenik “Guda Zuzena” indigenen aurka aldarrikatzeko. Honekin Vitoria Konkista Eskubideak aldarrikatzen zutenen aurka altxatu zen. Vitoria indigenen herri izaera onartu eta hauek lurraldeak borondatez egindako hitzarmen baten bidez eskualdatu zezaketela esan zuen lehenengo europarra da. 85 Zibilizazio kristauaren nagusitasuna eta saihestezintasuna Las Casas eta Vitoriaren diskurtsoaren parte zen. Ikuspegi honek bizirik dirau. Las Casasen ikuspegi gizatiarragoaren antzeko zerbait aurki daiteke indigenismoaren ideologian zein gaur egungo talde ekologistetan zein garapen alternatiboaren inguruan mugitzen diren askoren artean. Erlijioa, noski, kasu askotan ez da gai nagusia, baina bai honen tokia hartu duen modernizazio gogoa, edota Garapen Iraunkorra bultzatzeko gogoa. Azkenean, europarrek indigenei buruz izan duten irudia beti mugitu da arbuioaren eta idealizazioaren artean. Idealizazio bidetik Rosseau eta beste batzuk jo zuten. Euren ustez indigena naturatik gertu bizi ziren eta sinpletasuna, askatasuna eta sentsualitatea gozatzen zuten. Mundu modernoak honekin amaitu zuen.
90 Gure eztabaidarako modelo honek izandako eragina inportantea da hitzarmen asko sortu zituelako eta hitzarmen hauetan onartu egiten zelako sinatzaile diren nazio indigenen askatasuna eta subiranotasuna. Erresuma espainolak ere Cherokee eta Mapuchekin XVIII mendean sinatu zituzten hainbat hitzarmen. 91 Botereen arteko borroka gauza ezaguna zen herri indigenentzat. Batzuetan parte hartu eta euren interesa defendatzeko erabili zuten. Kuna indigenek eta
Misquito-ek, adibidez, Espainiar Inperioaren aurka erabili zuten euren etsai ziren kortsarioekin bat eginez euren lurraldea inbasiotik at mantentzeko. XX. mendean berriz, AEBekin bat egingo dute euren lurraldeak eta kultura defendatu nahian. Beste kasu batzuetan, Iparraldeko herriek potentzia europarrekin, Britaina Handiarekin eta Frantziarekin, sinatu zituzten hitzarmenak eta euren botere borrokan parte hartu, XVIII. mendean batik bat. 92 Interesgarriak dira Johansen-ek (1982 eta 1990an) idatzitako lanak non Iroquesek Benjamin Franklin eta AEBko beste aita-fundatzaileengan izan zuten eragina aipatzen den. Honek erakutsi egiten du harreman eta elkartruke indartsua zegoela indigena eta ez indigenen artean.
BIGARREN KAPITULUA: KOLONIALISMO HISTORIKOA: ZAHARRAREN ERRAUTSEN GAINEAN ERAIKITAKO MUNDU BERRIA -56- Indigenek herri subiranoen artean sinaturiko hitzarmenak zirela uste bazuten ere, eguneroko praktikak kontrakoa erakutsi zien. Indigenek hitzarmena sinatu ondoren ez ziren gauza izan euren lurren eskualdaketa-prozesuen gaineko kontrola bermatzeko (Wilmer 1993, Keal, 2003, Watson, 1992). Izan ere, sinaturiko hitzarmenek okupatzaileek egindako eskualdatzeak zilegi egiteko balio izan zuten. Gainera, kolonizatzaileen ikuspegitik, indigenek erregearen babesa onartzen zuten momentuan euron subiranotasunari uko egiten zioten. Babes honek erresumaren lege eta agintearen meneko bihurtu zituen herri indigenak. Horrela gauzatu zen domestikazioaren lehen fasea. Lur sail berrien gose zen koloniarentzat indigenen lurrak hazkunde eta zibilizazioren aurrerakadarako behar-beharrezkoak ziren. Gose honi gehitu behar diogu beste faktore bat: XVIII. mendean jaiotzear zegoen Europako erresumek osotzen zuten nazioarteko erkidegoak, “nazio zibilizatuen familian” deitua, herri indigenak barbarotzat hartu zituen, ez zituen bere barruan onartu, eta, are gehiago ukatu egin zien euren kideei onartzen zitzaizkien eskubideak (Wilmer 1993, Keal, 2003, Watson, 1992) Nazioarteko erkidegoan ez kide moduan ez egoteak erabat kaltegarria gertatu herri indigenentzat. 1763an Iparraldean Britainia Handiko erregeak onarturiko legedia, kolonizazioa mugatu eta herri indigenen lurraldeen osotasuna onartzen zuena, maiz aipatzen da Ameriketako Iraultzaren93 zioen artean (Hall 2004; Dennis 2003 , Clavero 1994; Landaburu 1998).
93 Iraultzaile eta leialistek mantentzen zituzten ikuspegiei buruz, eta hauek indigenak nola ikusten zituzten jakiteko interesgarria da Hall (2004) eta Dennis (2003).
HIRUGARREN KAPITULUA: ESTATU KOLONIZAZIOA ETA MUGAZ BESTALDEKO LURREN KONKISTA -58- SARRERA Deskolonizazio prozesuaren lehen uhinak erabat aldatu zuen XIX. mendeko mapa geopolitikoa. Era berean indigenen menderakuntzarako baldintza berriak ezarri zituen. Aro historiko berri honetan, herri indigenen menderakuntza liberal, kapitalista eta industriala den gizarte modernoaren94 izenean gertatuko da (Lillian, 1997), eta aktore zapaltzaile-kolonizatzaile berria Estatua izango da. Errepublika berriak sortu ziren Europar pentsamendu eta modeloari jarraituz95, eta ondorioz garaiko “nazio zibilizatuen familian” kide bezala sartu ziren. Estatu berrien eraikuntza Erregimen Zaharrarekin lotzen zituzten herri indigenei96 kendutakoaren gainean eraikiko da97 “winners take all mentality” (Clay, 1993). Garaiko errepublikanoentzat ezinezkoa zen indigenen eta errepublikanoen arteko elkarbizitza (Diaz-Polanco, 1991). Bai maila intelektualean zein populuaren artean arraza zuriaren nagusitasunaren printzipioa oso hedatua zegoen, (Stafford, 1994). Ondorioz onartu egiten zen indigenak desagertu egin behar zirela gizarte modernoaren hedapenaren ondorioz, hau XIX. mendeko pentsamendu nagusia bihurtu zen indigenekiko harremanak bideratzeko orduan. State-Building nation-destroying process, a process founded on the belief that indigenous peoples and states can't coexist (Cultural Survival, 1993:66). Europarren esperientziari jarraituz, errepublikek hautaturiko Estatu-eraikuntza modeloek inperioen “zentro-periferia” logika difusionista bati jarraitu zioten (Dowd, 2005; Pino-Robles 2002). Zentroko gizartea konparatiboki aurreratuagoa izanik eta bitarteko nahikoak ukanez bere proiektua periferian98 dauden herriei inposatzeko gai izango da (Ferro, 1997). Askatasunaren diskurtsoa erabiliko da herri indigenak zapaltzeko eta domestikatzeko. Funtsean Estatu berrian zurien eta kultura euro-amerikarraren nagusitasunaren gainean eraikiko baita (Wong, 1999). XIX. mendeko Estatu berrientzat bai beren mugen finkatzea, bai aginte egitura, merkatu zein hezkuntza sistema komuna sortzea premiazko arazoak bihurtu ziren. Honekin batera nazio nortasun berriaren sorrera eta finkatzea. Ondorioz, Estatu nazionalismoak bultzatuta gailenduko
94 Industriala erabiltzen dugu liberalismoak eta sozialismoak bat egin zutelako modernotasunaren garapenak suposatzen dituen hainbat puntuekin. Puntu hauetan Naturaren ustiakuntzan, industrializazioa bultzatzeko saiakeran zientziaren nagusitasunean, historiaren ikuspegi lineala eta gizartearen sekularizazioa defendatzerakoan bat etorriko dira. Baita erregimen zaharreko edo atzeratutzat zuten gizarte sistemen aurka guda egiterakoan. 95 Ez zen egon berrien artean aurreko Estatu indigenen eredura itzultzeko inolako asmorik. Denek ideia liberalei heldu zieten euren Estatuak egiteko orduan. “La ideología del Progreso y el positivismo en que se va a manifestar el liberalismo en América Latina a partir de la mitad del siglo XIX, y también el desarrollismo del siglo XX, van a seguir las mismas pautas el indio es un vestigio, un remanente (no lo dice pero se piensa: vergonzoso, una tara que hay que terminar de la mejor manera posible para entrar plenamente en la modernidad o el desarrollo donde nuestro futuro glorioso se asemeja a Francia e Inglaterra (hasta la Primera guerra mundial), a Estados Unidos (de entonces para adelante)” (Landaburu, 1998:87). 96 Hemen zaharra bi zentzutan erabiliko dugu. Batetik, Sistema Zaharrarekin loturiko egitura politiko-sozialak. Iraultzaren aurkakoak zirenak eta iraultza burgesa borrokatu zutenak. Bestetik, gizarte modernoaren garapen ildoarekin bat ez zetozen europarrak ez diren mota guztietako giza egiturak. Ikuspegi lineala izanik modernoak aurreko zaharra ordezkatu behar zuela mantentzen baitzuen. 97 Maila metaforiko batean europarrok antropofagoen antzera jokatu dugu herri indigenekin. Etsaia hil ondoren bere gorpua jan bere izpirituaren indarra guregan izateko. Errepublikarrek bultzaturiko asimilazioa neurri batean honen itxura du. Borrokatu, irabazi eta jan bestea eta bestearena zena guregan modu aprobetxagarrian txertatzeko. Zibilizazioen arteko antropofogia honetan harreman guztiak hil ala biziko borrokaren kodeen burutuko dira. 98 Periferiako gizarteek teknologia primitiboa dute, bizi irauteko nekazaritza praktikatzen dute, industrializazio gutxi daukate eta nekazal populazioak dira gehiengo, hizkuntza eta erlijio minoritarioak praktikatuko dituzte eta euren gizarte egitura talde partaidetzan eta ez meritokrazian oinarrituko dute (Keating, 1998:6).
99 Egon egon ziren jarrera honen aurka aritu zirenak. Adibidez, Latino Amerikan hasiera batean, San Martin aitzindari errepublikanoak indigenen eskubideak onartu bazituen ere, euren eragin eremuak propioak ohiko lege sistema eta hizkuntza onartuz, Bolibar-en etorrerak itxaropenarekin amaitu zuen. Bolibar-ek eredu jakobino zentralistari gorpuztu eta San Martinen-ek egindako kultur aniztasunaren aldeko apustua ezetsi zuen. (Wright,1994). Bolibar-ek 1812ko Cadiz-ko konstituzioaren ereduari jarraitu eta bide jakobinoa hautatu zuen. Ondorioz, indigenak errepubliken meneko bezala txertatu zituzten eta euren aurkako bazterketa gogortu egin zen. 100 Nazio-estatuaren ideologiaren barnean zegoen garai honetan nazio bakoitzari Estatu bat zegokiola zioen ideia. Nazionalismoa hein handi batean inperioek suposatzen zuten egitura nazio anizdunen aurka garatuko da XIX. mendearen zehar eta XX. mendean inperioen zatiketarekin izango du bere garaia. XX. mendeko hasieran 25 baldin baziren munduan zeuden nazio Estatuak zerrenda ia 200 izatera heldu da aurreko mendean.
101 Honetaz eta indigenen ikuspegi bat izateko bide Brown (1970) eta Marienstrans (1982). 102 Herri indigenek bizi dituzten arazoak konpontzeko beharrezkoa da Estatuarekin negoziatzea eta neurri batean Martinez-en txostenak gaur egungo harremanak eta hitzarmenak abiatzeko aspaldiko tratatuen bideak zer erakusten zuen ikusi behar zuen. Bertan Martinez-ek aurreratu egiten du hitzarmenak eta euren betetzea herrien arteko konfiantza sendotzeko tresna bezala ikusi zituztela herri indigenek eta Estatuen jokabide historikoa konfiantza hau apurtu duela konfiantza zegoen tokian susmoa eraginez. 103 Miguel Alfonso Martinez Jaunak Giza Eskubideen Batzordearen barruan dagoen Herri Indigenoaren Lan taldearen aginduz herri indigenek sinaturiko tratatuak ikertu ditu dokumentuaren erreferentzia honako hau da E/CN.4/Sub.2/1999/20. Hitzarmenen gaurkotasuna defendatzearen bidea herri indigenek, batez ere Ipar Amerikakoek nahiz Australia edota Zelanda Berrikoek NBEan erabilitako borroka bidea izan da eta interes handiz itxoin egin da aditu honen txostena.
104 Modernotasuna tradizionalki berrikuntza, teknologia, ezagupen zientifikoen eta mendebaldeko balore eta ikuspegien hedatzearekin lotuta ikusi da, honetaz gain ezagupen zientifikoan oinarrituriko hezkuntza sistema baten ezartzearekin lotu da. Aldaketa guzti hauek Europan izan zuten euren jatorria eta euren promozioari loturiko herriek
HIRUGARREN KAPITULUA: ESTATU KOLONIZAZIOA ETA MUGAZ BESTALDEKO LURREN KONKISTA -63- Handiko erreferentetzat zutenentzat (Sosa, 2007) ekonomia berriaren helburuak oztopatzen zituen edozein sinismen ala ohitura kulturala desagerraraztea zen105 helburua. Modernotasunaren gustuko ez zirenak uxatu eta bultzaturiko balore berriak gizabanako liberal eraikitzailearenak izango dira (Stavenhaguen, 1990). Breully (1987), Heckman (1983) eta Noguerol-ek (1999) deskribatu dute modernizazioaren osagarri etnozida hau. Etnozidioaren kultura gizarte errepublikanoaren eremu guztietan gertatuko da, baina are nabariagoa izango da eremu Estatu erakunde, erakunde erlijiosoetan eta hezkuntza mundua. Estatuak behar beharrezko zuen industrian aritzeko ezinbestekoa zen hezkuntza sistema bateratu bat, ezagupen zientifikoan oinarritua eta errepublika berriaren nortasun nazionala, sinboloak, kultura komuna eta hizkuntza nazional106 sustatzeko balio zuena (Sosa 2007; Stavenhaguen 1990; Keating 1998; Spicer 1992; Wilmer 1993). Estatuek indigena zen guztia ukatzerekin batera kultura nazionala eta industrializazioa bultzatzen zuten estrategiak ezarri zituzten. Hots, nekazaritzan aldaketa teknologikoa eraginez, maila politikoan aginte politikoa arrazionalizatuz eta zentratuz, ahaidego lokarrien apurketa sustatuz; bai eta gizabanakoen aurrerakuntzarako meritokrazia jarriz; ohiko kulturaren tokian alfabetizazioan sustatuz, zein zenbaki kulturan oinarri duen ezagupen zientifikoa ezarriz. Hauekin batera indigenentzat hain inportantea zen natura eta erlijioaren arteko lokarria apurtu egingo da, erlijio indigenak debekatu, euren toki sakratuetan sartzea murriztu egingo da. Azkenik natura neurri ekonomikoetan bakarrik balioztatuko duen ikuspegia eta balore sorta bat ezarri zen. Are gehiago, harreman hau gabezi eta garapen gabeko kulturen erakusle bezala sustatu zen. Finean, herri indigenek gorpuzten zuten aniztasuna Estatuaren areriotzat ikusiko zen, bere asimilazioa107 xedea izanik. Francis Leupp´s komisionatuak zioen bezala: indigena betirako hiltzea baina gizona salbatzea (kill the Indian, spare the man) formulari atxikiz (Churchill, 1997:245). Beraz talde nortasuna suntsitu eta gizarte nagusiaren gustuko den gizabanako domestikatua sortu. Asimilazio politikari “the great pulverazing engine for breaking the tribal mass” (Ibid.)·deitu zitzaion. Estatuak ez zuen konpetentzia egin ziezaiokeen herri nortasunaren arrastorik onartu. Berdintasuna, hazkuntza ekonomikoa eta modernotasunaren leloari helduz errepresio zuzena, zeharkako gobernuak, indoktrinazioa ideologikoa, asimilazio soziala,
lorturiko sistema eta garapen maila lortu nahi da imitazio prozesu baten bitartez. 105 Ikuspegi eboluzionista arrakasta gehiago izango du 60. Hamarkadan Rostow-ek bere bost garapen garaiak proposatzen dituenean mundu mailako gizarteen garapena esplikatzeko orduan. Teoria honek Marx-ek planteaturiko eskemari erantzunez gizarte guztiek jarraitu beharra zeukaten modelo lineal bat asmatuko du. Modelo honetan gizarte tradizionalak hasierako garaian aurkituko dira eta Estatuaren lana garapena aireratzeko behar dituen neurriak hartuz garapen garaiak erretzea izango da. Ekonomia, kultura eta sistema politiko sozialaren zilegitasunaren aldeko borrokan hezkuntza eta zientziek garrantzi handia izango dute garapenaren eta modernotasunaren suspertzaile eta bultzatzaile bihurtuko direlarik. 106 Hizkuntza komunaren izatea berebiziko garrantzia du merkatu eta errepublikaren burokraziak duten beharrei erantzuteko. Bi hauen mugikortasun handiko jendea behar dute eta behar ere euren lanak egiteko eta komunikatzeko gauza direnak, euren jatorrizko kultura edota jaioterriari erreparatu gabe. Ezaugarri hauez gain hizkuntza komuna kultura eta nortasun komuna sartu ahal izateko bitarteko apartekoa da 107 XIX. mendean barne kolonialismoarekin lotuta garatu zen prozesua findu egin da XX. mendean eta “manifest destiny” maila unibertsalera heldu da mundusistema berrian. Behialako etnozidioa findu eta etnofagiaren garaira heldu gara. Hau ulertzeko bide eta Díaz-Polanco (2005) eta Patzi, (2006).
115 Ustiaketa nola burutu zen ikusteko bide basoaren ustiaketa kolonialak aztertzen duen Tucker (1983). 116 Kontzeptu hau 70. hamarkadan izandako giza eskubide eta antikolonialismoaren aldeko mugimenduak zirela eta ikuspegia aldatu eta onartu egiten da aniztasun etnikoa duten errepublika berrietan boterea eskuratu duten taldeek izan dezaketela jarrera eta jokaera inperialistak. Kontzeptu hau aurkeztu eta garatu zutenen artean aipagarriak dira Pablo González Casanova eta Rodolfo Stavenhagen mexikarrak. Hauek egindako proposamenei jarraitu egin zieten arazo indigena estudiatu duten idazle indigena eta ez indigena askok. Dependentziaren teoriaren moldaketa bat dela kontsideratu behar dugularik. Kontzeptu honetan zapalkuntza ekonomikoarekin batera zapalkuntza eta esplotazio kultura ere aztertzen dira. Kontzeptu honi heldu diote geroxeago idazle indigena batzuk zein Ipar Ameriketan indigenen kasua aztertu duten idazke ez indigenak. Paine-k (1977) Ipar Ameriketako indigenei aplikatuz “welfare colonialism” kontzeptua erabili zuen USAko eta Canadako Estatuek egin dutena deskribatzeko. Gartrell-ek (1981) bide honi jarraitu dio beste batzuen artean. Gaur egun, Afrikara ere, zabaldu da bere aplikazioa bide Abaga (2005) y Kabunda (2005).
121 Hirugarren Munduko nazioek nazioarteko erkidegoan euren indarra ezartzeko eta aktoretza irabazteko gaitasuna erreferentea bihurtuko da herri indigenentzat. Gainera. arrazismoaren aurkako eta garapenaren aldeko borrokan herri hauetan laguntza eta aldeko jarrera aurkituko dute indigenek. 122 Nazio-anitzak ziren Estatuetan Estatuaren oinarria den nazio bakarra eraikitzeko politikak ezarriko dira eta “herri indigenen” izaera lurralde nazionala puskatzeko mehatxuekin parekatuko da. Homegeneizazio kulturala bultzatzeko saiakera honek Estatu eta herri indigenen arteko gatazkak piztuko zituen munduan zehar. Indonesiako kasua honen adibide dugu baina antzekoa gertatuko da Bangla Desh-en.
LAUGARREN KAPITULUA: EKONOMIA GLOBALAREN SARRERA KOLONIALISMOA -76- beste askorentzat ordea, desarrollismoaren ikurra. Brasil natur baliabideetan aberatsa izanik garapen duen Estatuaren mitoa gorpuztu du. Gainera, aldaketak klimatikoaren beldur garen garai honetan bertan dagoen oihana estrategikoa da munduko klima-oreka mantentzeko. Amazoniak hain zuzen azken mugaren kondaira mitiko-tragikoa erakusten digu eta bertan kolonialismo historiko eta berriaren trazak aurkitu egiten direlako aukeratu dugu kasu interesgarri gisa131. Gainera Amazonian gertaturikoa, munduko beste tokietan, ohian tropikalen konkista prozesuetan gertaturikoaren berri emango digu132. Azken lau hamarkadetan Amazonian basoko milaka akreak birrindu egin dituzte, eta urtegi erraldoiak, mehatsak, errepideak, petrolioa bilatzeko zuloak, plantazioak etab. zabaldu egin dira nonahi (Clay 1998; Berraondo 2006). Honekin milaka indigenen birkokatzea gertatu da, Amazonia osotzen duten Estatuen errealitatean asimilatzeko ahaleginean. Amazonian aplikaturiko garapen programek lurraldearen errealitate demografikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala errotik aldatu egin dute. Aktibitate ekonomiko berriak sortu dira. Hauek deituta kolono populazioak bertaratu dira hiriak eta herri moderno berriak oihanean barrena eraikiz. Baina hasitako kolonizazio honek arrazoi ekonomikoak eta sozialak ez ezik politikoak ere erabiliko ditu. Amazoniako lurraldeari, “azken muga” (last frontier) tratamendua aplikatu zitzaion, hau da, zibilizaziorik gabeko basa lurra eta bere kolonizazioa nazio eraikuntzaren parte garrantzitsu bat (López, 2006) kontsideratu zen133. Hau horrela da Amazoniako konkista etekin ekonomiko ugari eskaintzeaz gain, herri xeheak zituen arazo ekonomiko eta sozialei aterabide berri bat eskaini zielako, Amazoniako konkistak pobre ziren nekazariei lurra eskaintzen zien aberatsen lurrak ukitu gabe134. Kolonizatzaileen135 begietan lur asko eta jaberik gabekoa zegoen. Bertara joan eta hartu. Hau da enpresa gizon eta pobre askoren buruan zegoena. Gobernuak bere bitarteko guztiak erabili izan ditu kolonizazio prozesua bultzatzeko, enpresa gizonak erakartzeko eta Amazonia kolonoen
138 Garai honetan nolabait industrian nahiz merkataritzan erabiliko lehengaiak bizigabeak izan dira baina egoera hau zeharo aldatu egingo da XX. mendearen azken zatian garaturiko bioteknologiaren industriak direla eta. Industri berri honek bizidunak erabiliko ditu lehengaitzat egile batzuk “bizitzaren industria”ren beharrak asetzeko. Honek kolonialismo mota berri bat sortu du. 139 Hemen Hardin-en teoriaren aplikazioa eta bertan dagoen etnozentrismoa ikus daitezke. Etnozentrismo honen arabera kultura batzuk ez dira gai izango kontserbazio ekologikoa modu egokian burutzeko, eta kontserbazioa mendebaldeko jakintza, teknologia eta kudeaketa moduak erabiliz burutuko da. Gobernuek ikuspegi hau erabiliz kanpoko GKE ekologistekin bat egiten dute, euren laguntza eta babesa gauzak ondo eta egoki egin direla bermatzeko. Kasu hauetan dirua ez ezik irudiaren hobetzea dakar nazioarteko GKE bat erabiltzea natur babeslekuen kudeaketa burutzeko.
144 BBKren 8J artikuluak munduko biodibertsitatea mantentzeko herri indigenen ohiko jakinduriaren garrantzia aipatzen du eta asko dira biodibertsitatea mantentzeko ahaleginetan herri indigenen jakinduria txertatzen saiatuko direnak. Saiakera hau gainera partaidetzarako modelo bat izan daiteke bi tradizioen arteko elkarketa dakarrelako. Baina bi jakinduri sistemen arteko harremana zelan burutzen den jakitea inportantea da. Kasu honetan argi dago arrotzen sistema zientifikoa gainetik dagoela eta ez dagoela ezagupenak partitzeko eta elkartrukatzeko berdinen arteko komunikazioak behar duen oinarria, ezta aldeko jarrera minimo bat ere. 145 Egoera honek ohiko kulturarentzat eta bere usadioentzat hil ala biziko egoera suposatzen du. Baliozkoa dena arrotzek ez badute baieztatzen euren errespetua ziurtatuz desagerrarazi daitekeelako. 146 Mendetasuna zientzia arloan ez ezik giza zientzietan nahiz zuzenbide mailan ikaragarria izango da, baita lurraldeen mugak eta antzekoak egiteko orduan.
147 Irakurri 7.E/CN.17/1999/L.6 turismo eta garapen sostengarriarekin loturiko gaiak nazioarteko garapen proiektuetan nola uztartzen diren ikusteko. Eta kultur aniztasuna zein turismoaren gaineko ikuspegiak eta planak nolakoak diren jakiteko bide UNEP eta CDBrekin bibliografian agertzen diren WEB hestekak. Bertan dokumentu interesgarriak aurkitu daitezke gai honekin lotuak. Turismoaren alde baikorrak zein ezkorrak komentatzen dira bertan. Aipaturiko dokumentu hauek turismoa, GI eta kultura uztartzeko nazioarteko erakundeek erabiltzen dituzten erizpideak agertzen dituzte. 148Turismo etnikoaren inguruan emandako esperientzi positiboen eta alde baikorren nahiz ezkorren testigantza eskuratzeko bide Young (1995) Jonhston (1998), Carling (1998), Trask, (1998), Novellino (1999). 149 Honen adibide bat hemen Euskadin dugu: Euskadi Irratian Roge Blasco-k zuzentzen duen “La Casa de la Palabra” programak kanpoko kulturei buruzko informazioa bidaiaren ikuspegi eta esperientziatik eskaintzen da. Blasco-k beste programa bat zuzentzen igandero “Levando Anclas” bigarren honetan bidaiarien esperientziak eta abenturak dira kulturak baino inportanteago. Programa hauek hamar urte baino gehiago iraun dute irratian eta edozein euskaldunak munduko kulturei buruzko berriak lortu ditzake, azkenean modu honetan mundua gure etxetxoan sartzen zaigulako. 150 Hortxe dugu Kubako kasua. Bertako gobernuak apustu gogorra egin du turismoan oinarritutako estrategia baten alde, eta hau dute kanpoko dibisak lortzeko modu garrantzitsuenetariko bat. 151 Gobernuek turista eta turismoan ari diren multinazionalak erakartzeko asmoz errepideak eta hotelak zein baliabide turistikoen promoziorako nazioarteko programetan sartu dira, hots, GATS ( General Agreement on Trade and Services). 152 Errioko Jarraipenerako Komisioak 2002 nazioarteko eko-turismoaren urtea izendatu du. Aurten Turismo eta Garapen Sostengarriari buruzko lan programa bat.
Bertan herri indigenen iritzia txertatzeko ahalegina egin nahi da. Helburua turismoa eta garapen estrategiak lotzen dituzten nazioarteko nahiz nazio mailako proiektuak diseinatzea da. Nazioarteko lana Estatu nahiz udal zein lurralde mailan gertaturikoa baldintzatzeko asmoz egiten da. Bestalde, Nairobin egindako den Biodibertsitateari Buruzko Konbenioaren Partaideen Konferentziaren Bileran Turismoa ere izan zen tratatuko diren gaietariko bat. Helburua ingurugiroa bermatzea eta mantentzea ez ezik beraren erabilera sostengarria eta sorturiko etekinen banaketa justua lortzeko bideak arakatzea da. Hiru helburu hauek lortu ahal izateko beharrezkoa da alderdi guztiak adosturiko eta konpromisoa lortuko dituen hitzarmena erdiestea non alde zientifikoekin batera alde sozialak, kulturalak eta ekonomikoak lotzea interes handikoa gertatzen den. 153 Munduko Merkataritza Erakundea eta GATS (Merkataritza eta Zerbitzuetarako Hitzarmen Zabalak) ere garrantzi handia eman diote mota honetako turismoari, garapen sostengarria bultzatzeko orduan. Baina nazioarteko multinazionalen etorrerak bertako industri turistikoaren eta enpresari txikien aurka doa eta erraztu egiten du bertako kapitalen kanporaketa. Beraz, aginduriko etekina ahaltsuen eskuetara pasatu da eta tokian tokiko biztanleek eta kulturek jasan behar izan dituzte kulturen eta ingurugiroen aniztasuna esplotatzen duen turismo mota hau. 154 Nazioarteko Moneta Fondoak turismoa jarri zuen bere egitura doiketak bultzatzeko estrategien artean, modu honetan bere laguntza eskatzen zuen herriak bere ekonomia mundu ekonomian txertatzeko ahaleginari jarraitzeko liberalizazioa bultzatu, merkatua zabaldu eta nekazaritzan oinarrituriko ekonomia gainditzeko estrategiak jarri behar zituen tokian. Helburua manufaktura eta zerbitzu gizarte bat sortzea eta helburu hau erdiesteko turismoa bihurtuko da bultzatu beharreko ekonomia sektorea, miloi asko eskuratzen direlako eta kanpoko zorra ordaintzeko bidea ematen duelako (Chavez, 1999) 155 Garapen planak eta turismoak inoiz gutxi erreparatzen baitiote herri indigenen kultura eta sentimenduei euren planak diseinatzeko orduan. Askotan lurralde sakratuak, euren praktika eta tradizio erlijiosoa euren baimenik gabe egiten da euren eskubideen bortxaketa eginez (Daes, 1997 84-86 parr.). 156 Turista eta indigenen arteko gatazka hau turismoa dagoen toki guzietan aurkituko da. Alaskan, esate baterako, antzekoa gertatzen da arrantzaren gainean. Indigenek bizitzeko eta arrotzek aisialdirako behar dutelako, hori bai arrantzaren %96 arrantza komertzial ala deportibora zuzenduta dago (IWGIA,2000:19-21). 157 Horrela deskribatzen du Trask-ek: First came hiking tours, they wanted to see the wildlife so the hiked onthe pig trail where we hunt. The pigs were driven from their regular habitat because of expanding human use of the trails. Then they needed campgrounds, clearing and building their “accomodations” destroyed wild areas where we gathered plants for cultural uses. Next they decided to take the shoreline and refused to allow us to fish (aip. Ibidem:9). 158 Turismoaren bidez Mendebaldeak bereganatu eta modan jarri dituen ohitura indigenen artean “surf” ala “puenting” kirolak aipatu daitezke.
LAUGARREN KAPITULUA: EKONOMIA GLOBALAREN SARRERA KOLONIALISMOA -85- azal argiago duten pertsonak erakutsiko dira. Honelako portaerekin euren burua eta kultura aurkezteko eskubidea bortxatu egin da (Alia & Bull, 2005). Euren kulturatik zer eta nola erakusten den kanpotarrek erabakitzen dute. Modu honetan euren irudiaren gaineko kontrola galdu egiten da169. Turistari moldaturiko gezurrezko errekreazio kultural honetan, ezer gutxi adierazten zaie turistei, gaur egun, herri indigenek bizi duten errealitateaz, arazoez eta gaur egungo egoeraz. Ostera, jarraitu egiten da irudi “tradizional”170 bat eskaintzen, modernotasunarentzat harrigarriago gertatzen diren berezitasun kulturalak azpimarratuz.171 Turismoaren eraginez arrotzen moduek sarrera izango dute eta gizarte egituraren krisialdia sortzen da, euren inguru, kultur172, ekonomia173 zein gazteei asko eginez, batik bat min.174. Gazteek jasoko dute nortasun krisia eta euren burua ohiko eta berriaren artean harrapaturik aurkituko dute. Gainera turismoak sorturiko ekonomian sartu egiten dira eta, baita turismoaren inguruan sorturiko gaizkile ekonomian175 ere. 4. BIOPIRATERIA: ALTXOR BERDEAREN BILA Chambers-ek (1983) Ohiko Jakinduria (OJ) sistema oro hartzailea dela dio. Bertan kontzeptu, sinismenak eta pertzepzioak aurkituko ditugu, baita ere herrien jakinduria mantentzeko, pilatzeko, eskuratzeko, handitzeko eta igortzeko sistema bat. Gainera, Ojk
169 Turismoaren barnean alde baikorrak badaude ere, herri indigenek prozesu honen kontrola galtzen dutenean batik bat, gertaturiko alde ezkorrak benetan kezkagarriak bihurtzen dira. Turismoak prozesu bezala erakargarria egiteko beharrezko azpiegiturak eraikitzeko herri indigenen giza eskubideen bortxaketa gertatzen da. Giza Bortxaketa hau lurralde okupazioa gertatu ondoren turismoarekin loturiko ekimenak hasten direnean ematen da. Sorturiko kalteak ohiko bizimodua aldatu egingo dute eta arrotzen zein bertakoen arteko baliabide natural zein kulturalen gaineko borroka hasiko da. Herri indigenak galtzaile aterako dira borroka honetan hots, beharrezko janariaren eskasia, etxebizitzaren eta ereiteko lurraren eskasia, derrigorrezko birkokapena eta komunitate osoen toki aldatzea, gazteen eta umeen artean eragindako prostituzioa, eta lan zein eskubide politikoen ukazioa jasan beharko dutelako. Halaber, ondorioak epe luzerako bereiziki kaltegarriak izan daitezke euren kultura, ekologia eta ekonomientzat eta baita eurek bizi direneko Hirugarren Munduko Estatuentzat. Osasunean ere, ondorioak bereziki larriak izango dira: sexualki kutsaturiko gaixotasunak direla eta hala geuk eramandako beste motako gaixotasunak zabaldu egiten direlako. Historikoki gure gaixotasunek herri indigenengan izandako kaltea nolakoa izan den ikusi dugu aurreko kapituluetan. Honetaz gain, turismoak bizkortu egiten du krisialdi soziala eta familien apurketa zei belaunaldien arteko gatazka. Umeen hezkuntzari oztopoak sortzen dizkio, eskola uztera bultzatu eta kalean turismoan sorturiko ekonomian ahalik eta lehenik aritzera bultzatzen ditu beste kultura baten baloreetara erakarriz eta honek sorturiko esplotazioa mekanismoetara erakarriz (droga trafikoa, prostituzioa etab.) 170 Indigenari buruzko irudia idealizazio eta mesprezu gorriaren artean mugitu da. Kasu honetan idealizazioa izango da kaltea sortuko duena eta indigena exotikoa (gure kulturari kuriosoenak ala kontrajarrienak egiten zaizkion pasarteei garrantzia emanez), indigena ekologikoa (indigenak zahar-zaharra industrializazio aurreko bizimodu eta jakintza baten gordailu bezala agertuko, eta “homo ecologicus” horren gorpuztea delarik) edota indigena magikoa (ia indigena asko chamanak dira eta drogak edota beste bitartekoak erabiliz kultura modernoak ahaztu dituen dimentsioetara heldu daitezke, erlijio holistiko baten profeta berriak izanik) bilatzeko eta kontsumitzeko gosea izango du. Beraz, turistak maite dituen kulturaren pasarte ala zati batzuk bultzatuko dira arrotzek kontsumitu dezaten eta beste batzuk aldiz galdu egingo dira eskaerarik ez dagoelako. Ohikoa birdefinitu egingo da arrotzak eskatutakoari erantzuteko. Geuk herri indigenei ditugun hainbat estereotipoen komentarioa ikusteko bide Virella (1999). 171 Toki sakratuen erabilera turismorako kultura indigenari norainoko iraina den ikusteko bide Daes-ek (1997) idatzitakoa bereiziki 39. Paragrafoan. 172 Kultur galtze hau nabariagoa da hizkuntzaren kasuan, etxekoa alboratu eta kanpoko hizkuntzei garrantzi ematen zaielako. Honek berebiziko inpaktua izango du kulturan eta komunitatearen bizitzan euren ohiko kohesioa apurtu egingo delako. 173 Nekazari eta arrantzaleen ekonomia batik bat dira kolpatuenak bi talde hauek naturarekiko duten mendetasuna erabatekoa delako eta proiektu turistikoak diseinatzen direnean nekazaritzarako erabiliko lurrak eta itsaso eremuak turismoak behar dituen golf zelaiak ala beste edozein azpiegitura garatzeko erabiltzen direlako. 174 Gazteak lehen deskribatu dugun bezalaxe dira modu latz-latzean turismoaren alde ezkorrenak arinago jasotzen dituztenak. Prostituzioa, droga kontsumoa, kontsumismoa, ohiko lanen eta kulturaren arbuioa dira gazte indigenen artean aurkitzen diren ondorioak. Askok alkoholismoan, droga trafikoan ala kontsumoan edota prostituzioan erortzen direlarik dirua eskuratzeko asmoz. 175 Droga kontsumoa eta lizunkeria ekartzen dute hainbatek:“Tourist bring with them Western ways. The illegal propagation, sale and use of marijuana and hashish flourishes in response to tourist demands. Other tourist activities, like swimming nude drinking alcohol, offend local people and violate their taboos. Commercialism and other western values weaken the social fabric (Carling, 1986).
LAUGARREN KAPITULUA: EKONOMIA GLOBALAREN SARRERA KOLONIALISMOA -86- berebiziko garrantzia izan du orain arte munduko biodibertsitatea mantentzeko, eta etorkizunean ere ezinbestekoa gertatuko da (Sinngh, 1997). OJ zertan datzan antzemateko hobe dugu hura mendebaldeko ezagupen zientifikoarekin kontrajartzea (Semali. & L.Kincheloe (1999). Ezagupen zientifikoa eskura erreza da, liburuetan zein beste euskarrien bitartez, munduko edozein bazterrean komunikatzeko edota irakasteko erreza izanik (Seini, 2003). Nekazarien jakinduria, ostera, ez da arrotzentzako eskura erreza, literatura etnografikoan. kode antropologiko itxian, aurkituko dugun informazioa da, estudiatuz bakarrik eskura daitekeena (Warren, 1989). Beste aukera bakarra, nekazaritza inguruan egitea, bertan behaketa eginez eta bertakoen irakaskuntza sistemak erabiliz, soilik ikasi daiteke. Toki zehatza izate honek bere abantailak eta mugak ditu. Azken boladan, tokian tokiko ekosistemei loturiko ezagupena kulturen iraupenerako argudioa bihurtu da. Beraz, OJren abantaila toki batean behatu daitekeen horretan aurkituko dugu. Bertako herrientzat garrantzitsua izanik, euren bizitzak era zuzenean baldintzatzen duen informazioan du oinarria. Warren-en (1994) iritziz, OJk ingurumenaren funtzionamenduari buruzko ikuspegi sistemiko eta oro hartzailea eskaintzen digu. Ezagupen sistema honek dimentsio asko ukitzen ditu linguistika, medikuntza, psikologia klinikoa, botanika, zoologia, etnologia, ekologia, nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza besteren artean, (Shahidullah, 2007). Adibidez, medikuntzan, osasun aditu indigenek medikuntza modernoaren periferian ari dira euren eginkizuna burutzen. Arrantza, baso kudeaketa, ur baliabideen kudeaketa eta abere zaintzan ere tokiko aditu asko aurkitu daitezke, abilezia handia eta informazio egokia dutenak izanik. Aditu hauexek burutzen dituzten lan asko zientifiko modernoek egiten dutenarekin dute antza: eurek berezitu, izena eman, inguruan daudenak kontuan harturik deskribatu, klasifikatu, behatu, konparatu, aztertu, esperimentatu egiten dute eta aurreikuspen lana egiten saiatzen dira (Chambers, 1983). Brundtland txostenak (1987) herri indigenek, euren ingurumena mantenduz munduko aniztasun kulturala eta biologikoa sostengatzeko egindako kontribuzioa onartzearekin batera, herri indigenen ekosistemen balorea eta ohiko jakinduriaren garrantzia aitortu zuen. Mendeetan zehar, euren ohiko kulturen balorea ukatuta ikusi ondoren, lehenengo aldiz, bai herri indigenek bai euren kulturei nahiz naturarekin harremana ulertzeko moduari balorea nola aitortu zaien ikusiko dugu. Munduko zientifikoen artean OJrekiko dagoen interesaren lekuko da Garapen Iraunkorra lortzeko OJ ezagupen zientifikoarekin modu sinkretiko batean konbinatuz gero herri indigenen eta munduko gizarte guztien onurako izan daitekeela uste dute askok. OJ-k mendebaldeko zientzia teknika sostengarriagoetara jotzeko ahaleginean lagundu dezake eta industri bioteknologikoak lortu dezakeena handitu, erraztu eta arindu.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -94SARRERA “Never believe the myth of the vanishing Indian” James Anaya Nazioarteko Gizartearen historia hasiera-hasieratik herri indigenekin lotuta egon dela ikusi dugu bigarren kapituluan. Sepulveda eta Las Casas-asen arteko eztabaida ospetsuak Lege Naturalaren “Natural Law” hasiera markatu zuen. Lege Naturalaren garai honetan herri indigenen berezkotasunaren eta euren eskubideen onarpen mugatua gertatuko zen (Anaya, 1996 eta 2003, Niezen 2003, Thornberry 2002; Keal 2003; Panzironi 2006), eta honek muga historiko markatu zuen nazioarteko Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanetan. Aurreko garai hau amaitu egin zen XIX. mendeko errepublika berriek eta Europako botere kolonialek nazio eraikuntzari eta kolonialismoari hasi ziotenean. Aipaturiko garai bi hauetan herri indigenen berezko definizioak eta ikuspegiak garatu ziren. Hauexek indigenen eta europarrak ez zirenen egoera moral eta legalari buruzko debate sutsu eta sakonen ondorioa izan ziren (Williams, 1993). III. kapituluan errepublikanoaren garaian, herri indigenek gradualki galdu egin zuten aurretik onartzen zitzaien naziotasuna. Hau horrela gertatzen da “Nazioen Familian” kide izateko sarrera irizpideak askoz zorrotzagoak egin zituztelako. Nazioen Familian ez egoteak Estatuek sustaturiko konkista eta dominazioaren objektu bihurtu zituen. Kultura euro-amerikanoa barneko nahiz urazandiko Estatuen kolonizazioaren bidez munduratu egin zen. Beraz, zuzenbide positibistaren garaia deitu den honetan nazioarteko gizartearen oinarri den Estatuen eraikuntza, herri indigenen konkista eta okupazioarekin (Korman, 1996), domestikazioarekin (Martínez, 1999), birkokapenarekin, asimilazioarekin eta herri indigenen bazterkeriarekin batera gertatu zen. Aldi berean gertatu ziren nazio eraikuntza eta desegitea (Clay, 1993). Alde batetik, inposatu egin zen Europako zibilizazioa eta bere egitura politiko, ekonomiko, sozialak eta kulturalak, bestetik, bultzatu egin zen “barbaroen” desagerpena. Indigenei Nazioarteko Harremanen historian ez zaie jaramonik egiten eta desagertu egiten dira bere gune nagusitik (Woo, 2003). Horrexegatik diogu nazioartean ere errealitate ezkutua direla herri indigenak, eta hauek pairaturiko konkista eta domestikazioaren esperientzia (Niezen, 2003). Herri basati eta zibilizatuen artean ezartzen den muga erradikala, dikotomikoa eta gaindiezina da, eta gaur egun jarraitzen du munduko osoko herri indigenen errealitatea eta existentzia bera ere mugatzen. Mendebaldeko zientzia positibistak ere barneratu egin du zibilizatu eta basatien arteko haustura hauxe (Clay, 1993). Izan ere, honek ezartzen duen sistema politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta ezagupenen arteko hierarkia mendebaldeko filosofiaren izaerazko osagaia da (Melody, Murdock & Wilmer, 1994). Adibide bat, aurreko kapituluan ikusi dugun bezala mendebaldeko ezagupena zientzia eta objektibotasunarekin identifikatzen da. Hau dela mendebaldeko Estatuek kontrolatzen duten nazioarteko erakundeen bitartez jabego intelektuala babesten duten legeen babesa izango du. Ostera indigenen jakinduria mitologikoa, zientziaren aurrekoa, subjektiboa, kolektiboa eta
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -95sinismen pilaketa bezala ikusiko da. Hau garrantzi gabekotzat jotzen delako ukatu egiten zaio inolako lege babesa duenik. Guzti honen aurka altxatuko da Laugarren Mundua. Zorionez Nazioarteko Zuzenbide Positiboaren garaia bukatu egin zen II. Mundu Gerla amaitzearekin batera. Gerla ostean garai berri bati eman zitzaion hasiera, bertan nazioarteko gizarte berri bat, humanoagoa dena agertzen da, non giza eskubideen errespetua eta arazo globaleei emandako konponbide kolektiboa bilatzen den (Del Arenal 2002). Nazioarteko giza eskubideen aldeko mugimendu baten agerpenak animatu egin zituen bai gizabanakoak, bai Estatu gabeko nazioak, gutxiengoak eta herri indigenak berdintasuna, diskriminazio eza eta berezko gizarteen partaide bezala dagozkion eskubide kolektiboak errebindikatzera, eta nazioartean babespen berezia, autogobernua eta toki propia eskatzera (Kincaid, 2001:135). Aldaketa garrantzitsu hauek gertatu baziren ere Guda Hotzaren garian, Estatuek nazioarteko politikan paper zentrala izaten jarraitu zuten. Baina Sobiet Batasuna desagertu ondoren gertatu ziren aldaketekin batera berriz agertu ziren aurretik “izoztuak” bezala zeuden arazoak. Hauen artean arazo etnikoen agerpenak eztabaida sutsuak eragin zituen gure diziplinan. Hau dela-eta, gobernuak ez ziren aktore berrien existentzia onartu zen. Hala eta guztiz ere, nazioarteko gizarte garaikidea jarraitzen du, batez ere, gauza guztien gainetik Estatuen gizarte bat izaten, eta gure diziplinan Estatua darrai analisi unitate nagusia eta nazioarteko harremanen aktore zentrala izaten (Arenal 2002; Barbe 2003). Horregatik mintzatzen gara gure diziplinak duen estatozentrismoaz. Horrela da aurreko hamarkadetan egondako debateak izanda ere, ia ezina egiten baitzaie ondorengoa. ...introducir la consideración de otros actores en los esquemas analíticos utilizados desde las distintas aproximaciones. Se proclama su existencia y a continuación pasan a ser ignorados de nuevo, porque no se han elaborado esquemas analíticos integrados (García Segura, 2005:63). Eragozpen hau are deigarriagoa egiten da gatazka etnikoen kasuan (Brubaker, 1998), zeren eta gure arloko paradigma nagusiek gatazka etnikoen ikerketa periferikotzat jo dutelako (Fenton, 2004), edota sarriago Estatuak nagusi duen nazioarteko status quo arentzat mehatxu bezala. Ikuspegi estatozentrikoa nagusi izanik, gobernu ez diren aktoreek aitzindari dituzten gatazkak, errekurtso politiko, teknologiko edo militar gutxi erabiltzen dituztelako ez dute adituen interesa harrapatzen (Gurr & Harff, 1994). Ondorioz ez dituzte aipatzen munduko mehatxuei buruzko zerrendetan. Edota aipatzen dituztenean beti Estatuaren ikuspegitik heltzen diote arazoari, horrexegatik interes gehiago dago independentzia eta Estatu berri baten sorrera helburu duten mugimendu etnonazionalistetan (Niezen, 2003). Laugarren Munduak, gatazka konponketarako bide baketsua erabiltzen dituztelako eta independentzia helburu ez dutelako ez dute horrenbesteko interesik erakartzen (Tulley 2002; Niezen 2003). Eragozpenak existitzen dira nazioarteko mugimendu berritzaile honen berezitasunak ondo harrapatzeko. Laugarren Munduak ukatu egiten ditu Estatua/Estatu gabekoa, subirano/ez subiranoa antzeko kategoriak, era berean
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -96- integratu egiten ditu autodeterminazioa bezalako XIX. mendeko printzipioak baina aldi berean Estatu independente baten eraikuntza ukatuz, ostera autodeterminazioa dauden Estatuen barnean gauzatzeko apustua eginez. Proposamen hau interes handikoa deritzogu benetan nazio arteko harremanetan interesa duten guztientzako. Era berean jakin badakigu ere ez dela horren interesgarria izango Estatuen arteko harremanetan adituak diren askorentzat, hauek estatozentrismoaren gatibu izanik kezka handiz ikusten dutelako etnonazionalismoaren loratzea (Griffiths & Sullivan, 1997). Izan ere, ukaezina da nazionalismoa, bere agerpen ezberdinetan, gora doan fenomenoa dela, bai nazioarteko zein nazio barneko ikuspuntu batetik (Rule, 1992). Arrazoi hau dela eta, gure diziplinak ezin dio ikusezinarena egin. Horrexegatik herri indigenen nazioarteko harremanetan zein Zientzia Politikoetan duten presentzia eskasa oso kritikatua izan da, bereziki Laugarren Munduko kideen aldetik (Melody, Murdock & Wilmer 1994; Inayatullah & Blaney 2004). Egile hauek azpimarratu egin dute zientzia positibistatik esandako askok zama etnikoa dutela: hain zuen ere, salatu egiten dute Estatuek osotzen duten gizarte nagusiaren ikuspegitik menderakuntza etnikoa eragiten duten harremanak ez direla erakusten. Egoera honekin amaitzeko Laugarren Munduak herri indigenen ikuspegia txertatzea proposatzen du, eta bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean, menderakuntzazko eta bazterkeriazko esperientzietatik eraikitzea ikuspegi berri bat. Zorionez, 80ko eta 90ko hamarkadetan gertaturiko eztabaida sakonek Estatuak aktore bakarra moduan zuen monopolioarekin apurtu dute, horrexegatik orain Estatua ez diren beste aktore berrien existentzia onartzen delarik. Askotasun honen barruan Estatuen arteko Nazioarteko Erakundeak (NZ), adibidez Europar Batasuna, Erakunde Transnazionalak (ET), Nazioarteko Gobernu Kanpoko Erakundeak (GKE), askapen mugimenduak, Estatu gabeko nazioak, gutxiengo etnikoak eta herri indigenak, elkarteak176 eta nazioartean ari diten gizabanakoak. Gaur egun onartu egiten da nazioarteko harremanak ez direla bakarrik Estatuen artekoak eta beren monopolio hutsa. Soka honi jarraituz eskola ingelesaren ordezkaria den Bullek gaur egungo gizarteak Erdi Aro berri baten antza duela diosku. Egoera berri honetan 1) Estatuen integrazio erregionala, 2) Estatu batzuen zatiketa, 3) Bortxa pribatuaren indartzea 4) nazioarteko erakundeek duten indar berria eta handia (enpresak, GKEak, mugimendu politikoak, gizate mugimenduak, etab. eta, azkenik 5) munduaren batasun teknologikoa. Ezaugarri hauek aitortzea Estatu kanpoko aktoreen garrantzia errekonozitzea suposatzen du, baita ere aktore hauek nazioarteko gizarteak bizi dituen aldaketa eta hausturak eragiteko duten garrantzia (en García Segura, 2005:63). Ibáñezek (2005:129), ildo berari jarraituz, nazioarteko gizarte post-internazionala den baten aurrean gaudela diosku
176 Categoría honetan Der-Derian-ek “antidiplomacia” deitzen dituenak daude, eta hauei gehitu behar zaie elkarte profesionalak, interes ekonomikoa duten taldeak eta erakunde erlijiosoak.
177 Idazle honek aktore kategoría Estatuarekin lotzen du eta alternatiba bezala polity erabiliko du. Polity bakoitzak badu nortasuna, instituzionalizazio maila bat, iherarkia eta helburu politikoak lortzeko mobilizazioa eragiteko gaitasuna.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -98- 1. NAZIOARTEKO AKTOREA BERRIA: ¿PRE ALA POST MODERNOA? Aurreko kapituluetan erakutsi dugun moduan, herri indigenen konkista eta kolonizazioa, bereziki XIX. y XX. gertaturikoa, herri indigenen “domestikazioa” (Martínez, 1999) ekarri zuen. Domestikazioak zera suposatzen du historian zehar hainbat hitzarmenetan nazio bezala aitortu ziren herriak, esate baterako Iroquesak, (Woo, 2003), nazioarteko agertokitik desagertu egiten direla (Anaya, 1996), eta Estutuen menpeko izatera pasatu. Hau prozesu konplexu eta etengabea da, gehien bat XIX. mendean gertatu zena, baina munduko herri indigenekiko diskurtso nagusi eta praktika nagusiaren parte izatera helduko dena XIX, (Tilley, 2002). XIX. mendean Ameriketako indigenei aplikaturiko estigma munduratu egiten da globaliza eta bihurtu egiten da orduko nazioarteko gizartean baztertzeko irizpide bat (Daes, 1996). Honen arabera erabateko aitorpen politikoa eta nazioarteko Zuzenbideak berari sor zaizkion onurak eta babesak bakarrik errekonozituko zaizkio “nazio zibilizatuei (Del Arenal, 2001-2002). Eskubide guztiak dituen “gizarte zibilizatu” eta ia eskubiderik gabeko munduko “basatien178” arteko hika-mika. Orain dagoen “West”eta okzidentalizaturiko Estatuen sorta (193 estados), “Rest” (Laugarren Mundua eta gutxiengo nazionalak) aurka bertsio aurreratu bat delakoaren aurka. Zibilizatu eta basatien arteko haustura erradikal hau herri indigenek pairatu duten nazio eraikuntza eta zabalkunde koloniala prozesuen mamian aurkituko da, baita hauei loturiko XX. mendeko garapen politiken barruan. Halaber II. Mundu Gerraren nazioarteko gizartearen muinean aurkituko dugu. Guda osteko deskolonizazioak mugarri historiko bat ezarri zuen, neurri batean Estatuen nazioarteko gizartearen humanizazioa eta unibertsalizazioa gertatuko da179. Gure ustez aipaturiko unibertsaltasuna hau ez da ez zuzena ez osoa, Estatuak bakarrik hartzen dituelako aintzat. Estatuen ordena da, Estatuek sortua Estatuentzako, eta Estatua jarraitzen du erreferentzi nagusia izaten. Laugarren Munduaren agerpena Estatu eta Estatu gabeko herri indigenen arteko berdintasun, diskriminazio ezaren printzipioak jartzen ditu mahai gainean. Era honetan gaur egungo nazioarteko gizarte heterogeneo eta konplexua gertuago egongo litzateke aldarrikatu duten unibertsaltasun erreal horretatik. Hau da nazioarteko gizartearen unibertsalizazioa Laugarren Munduak bere deskolonizazioa burutu eta nazioartean toki propioa lortzen duenean gertatuko da. Gauzak horrela, Laugarren Munduaren existentziak arazo interesgarri bat planteatzen
180 Ekintza glokala diogu bertan maila globalean hasitako prozesuak eta aktoreak maila lokalarekin elkartu, nahastu eta elkarreragiketan aritu direlako. Kasu honetan maila lokaleko aktoreak nazioartekotasunetik etorritako arazoei aurre egin beharko diete, eta honetarako eskuragarri dituzten estrategia eta baliabide guztiak erabiliko dituzte. Errexistentziarako saiakera honetan nazioarteko laguntza eskuratzea eta arazoei ahalik eta ikusgarritasun gehien ematea da jorratzen diren alorretariko bat. Paradiplomazia Laugarren Munduko herriek XX. mendean planteaturiko borroka glokalaren ezaugarri bat da eta nazioarteko aktoreekin izandako kontaktuak, bidaiak, komunikabideetan egindako agerpenak erabili egin dituzte indigenak (Burger,1990). Gainera glokaltasun hau behetik-gorako fenomenoa da. Kontzeptu hau ekonomia globalean erabili da eta multinazionalen ala nazioarteko aktoreen politikak maila lokalean sorturiko errealitateaz hitz egiteko baina Laugarren Munduak planteaturiko kasuak goitik-beherako globaltasunari erantzun egiten dio eta alternatiba egin. 1970an ekologistek erabilitako "think global act local" leloa orain 90ko hamarkadan “etxean eta munduan pentsatuz bietan jokatu” bihurtu dute eredu indigenek. Eredu honek glokalismo solidarioa bultzatzen du eta gai da gizarte zibilaren mundu mailako sistema berria eskatzen duten indarrekin bat egiteko, hots, Seattle ala Chiapas-eko kasuek erakusten duten bezalaxe. Esperientzia honek gaur egun dugun nazioarteko erkidegoari baztertuen boza ekarri eta aniztasunaren enbidoa planteatzen die. 181 Jesus Alemancia-rekin, Parlamentu Kunako teknikariarekin 1999an Valentzian izandako elkarrizketa batean indigenak eurentzat eskatzen dutena munduko herri guztientzat eskatzen dutela esan zidan. Gainera jakin badakite euren herrietan jokoan dauden auziak munduko beste askorentzat inportanteak direla. Zentzu honetan kontzientzia globalista ikaragarria dute. Bere ustez globalismoaren oinarrian lokalismo solidarioak daude. Egoera eta borroka lokal askoren arteko harreman sistemikoan aurkituko dugu indigenek eta bere laguntzaileek ehunduriko elkartasun sare globala. Euren borrokaren globalismoan mila borroka lokalen arteko elkartasuna aurkituko dugu beraz. 182 Tesis honetarako Laugarren Mundua erabiltzen dugunean herri indigenei soilik erreferitzeko erabiliko dugu eta kanpoan utziko ditugu Estatu gabeko nazioak ala nazio-herriak. Baita ere Laugarren Mundua zentzu ekonomikoan ulertu dituzten egileak. Are gehiago Laugarren Mundua herri indigenek HIKE burutzeko erabiltzen duten nortasun eta praktika pan-indigenari erreferitzeko erabiliko dugu eta ez tokian tokiko mobilizazioaz hitz egiteko. Maila honetan herri indigena zehatzez mintzatu beharko ginateke eta honek gure tesiaren helburuen gainetik dago. Dena dela, gure ustez Laugarren Munduaren interpretazioa zentzu zabalean nazio eta herri indigenak besarkatuko lituzke bere baitan. 1993an Glen Morris-ekin Iowako Unibertsitatean izandako elkarrizketa batean “we indigenous peoples” eta “you nation peoples” erabili zuen. Geuk ontzat ematen dugu bereizketa hau ez baitugu uste euskaldunok Europako indigenak Manuel-en sentsuan garenik, Europako herri zaharrena baizik. Seton (1999), Ryser (1992) edo Nietchmnan (1985)-ek herri indigena eta nazio herrien arteko elkarreragiketaren garrantzia planteatzen badute ere argi utzi behar dugu aktore ezberdinak direla. Manuelen definizioari atxikitsuz, ez dugu uste Euskaldunak indigenak garenik ez baitugu izadiarekin herri indigenek duten harremana eta gure ekonomia zeharo industriala delako. Manuelen definizio honek, kapitulu honen 13 orrian dagoena, kanpoan utziko gaitu eta gure ustez euskaldunak beste munduei egotzitako portaerarekin zer ikusirik gehiago dugu. Hala ere, Laugarren Munduaren teoriak nazio eta indigenak herrien arteko elkarreragiketarako markoa eskaintzen du. Elkarlana garapen gaietan ez ezik maila politikoan eta nazioarteko politikan eman daitekeela uste dugu. Definizio ezberdin hauetaz jabetzeko bide Grigss (1992) eta Satyendra (2006). 183 Chief Manuel-ek 1974an aurkezturiko kontzeptu honek gure nazioarteko analisiaren aldaketa burutzera eramaten gaitu. Nazioarteko bibliografian azken 50 urteetan nagusi izan den Hiru Munduen existentziari “Laugarren” hau lotu beharko diogu. Laugarren mundu honetan herri indigenak aurreko munduak osotzen duten Estatuen barruan bizi direnak ditugu. Herri hauek Naturarekin harreman berezia izango dute eta euren subiranotasuna eta iraupen kulturala erdiesteko autodeterminazioaren beharra defendatzen dute (Seton,1999:NET). Mehatxu pean bizi diren kulturen arteko elkartasuna eta autodeterminazioaren helburua da konpartitzen dutena eta helburu hauek erdiesteko nazioartekora joko dute indigena eta ez indigenentzat mundu justuago bat egin asmoz. Paradiplomazia “Laugarren Munduak” nazioarteko erkidegoan merezi duen tokia erdiesteko tresna izango da.
184 Teoria kritikoak eta World System teoriak erabilitako zentro-periferia analisiak inportanteak badira barne-kolonialismoa aztertzeko ez zaigu nahikoa iruditzen; gai ekonomikoak inportanteak izanik balore ekonomikoa ez duten auziak garrantzi handikoak direlako herri indigenentzat. Mundializazio ekonomikoa nagusi den une honetan herri indigenen borrokak balore ez ekomikoen garrantzia eta beren aldeko borroka planteatzen digu. Bizitza, herrien eta kulturen balioa termino ekonomikoetan kontsideratzen duen globalizazio harrapakeriaren aurkako mugimendu alternatiboa dugu Laugarren Mundua. Laugaren Munduaren teoria hurbilago dago botere-gatazka modeloetatik (Feagin, 1980). Modelo honetan botere harremanari eta honen ondorioz sorturiko gizarte sailkapen ekonomikoari emango zaio garrantzia. Bide Blauer (1972) 185 Historia laburra bada ere mundu mailako ikuspegia eskaini nahi dugu Laugarren Munduak egiten duen mundu mailako apustua ikus dadin. Gainera, herri indigenen mobilizazioaren historia egiteke dago eta dagoena Estatu ala erregio mailan egindako historia dugu. Inoiz gutxi agertzen zaigu nazioarteko ekintza komunaren eta bere aktoreen historia. Are gehiago, Estatu espainolean herri indigenei buruz nagusi dugun bibliografia antropologian ala historian aurkitzen du bere iturria eta Latino Amerikako herri indigenei buruzkoa dugu. Hau dela eta, guretzat indigenen auzia kolonialismo historikoarekin loturikoa da. Inoiz gutxitan agertzen dira Europa (Samiak eta Groenlandiako Inuitak), Afrika, Ozeania ala Asiako herriak indigenak bezala deskribatuta eta, bai, aldiz tribuak bezala. Geuk joera honekin apurtu eta egon badagoela nazioarteko eta mundu mailako den mobilizazio indigena erakutsi nahi dugu. Gure ustez egiteko dago nazioarteko prozesu nagusien historia eta baita NBEren mailan gertatutakoaren historia non gertaturiko prozesuen, tentsioak eta protagonista agertzen diren.
186 Zalantzarik gabe Tecumseh dugu aparteko pertsonaia konfederazio edo mugimendu pan-indigena sendoa eraikitzeko egindako ahaleginagatik. Antzindari honek ondo ezagutzen zuen zurien gizartea eta bere asmoa izan zen Estatu indigena bat eraikitzea. Tecumseh-ren asmo honek gainditu egiten zuen Pontiac ala Little Turtle-k lehenago osoturiko aliantza militar pan-indigenen planteamendua. Bere ideia Amerikarren eta Kanadako Britainarren arteko Estatu tapoia sortzea zen. Horretarako beste nazio indigenekin kontaktuan jarri eta ingelesen aliatua izan zen 1812ko Amerikarren aurkako gerlan. Tecumseh-ren apostuaren funtsean Britaina eta AEB arteko gerlaren ekidinezintasuna zegoen. Zoritxarrez 1795ko Jay-ko tratatua sinatu ondoren ingelesek argi utzi zuten indigenak apoiatzeko politika amaitua zela. Hau horrela izan zen zen 1812ko gerlan eta Tecumseh bakarrik utzi zuten. Aliatuak EABren armaden esku gelditu ziren eta ez zitzaien ezinbestekoa zen hornizio eta laguntza eman. Horerela amaitu zen Ipar Amerikan Estatu indigena eraiketzeko ahalegin hau. Ipar Ameriketako indigenentzat Tecumseh-ren oroimena eta bere batasun pan-indigenaren aldeko deialdia indarrean dirau eta zalantzarik gabe mugimendu pan-indigenaren imaginario sinboliko-politikoan toki berezia du. 187 Bere asmoa eta herri indigenen defentsa sutsua egungo mugimendu indigenentzat inspirazioa izaten jarraitzen du eta lortezinezko batasun pan-indigenaren ikurra bihurtu da . 188 Mezu honetan aipatutakoak gaurkotasuna handikoak izaten jarraitzen dute XX. mendean petrolio ala beste mineralen bila doazen multinazionalak aurrean dituzten herri indigenentzat. Genozidio, etnozidio eta ekozidioa XIX mendean zein XX.enean auzi nagusiak dira herri indigenentzat eta euren mobilizazioaren azpian aurkituko ditugu han eta hemen.
189 Garai berrietara moldatzeko gaitasunaren lekuko dugu Sequoyah-ren kasua. Txeroki honek alfabeto bat asmatu zuen eta hura izan zen jatorri europarra ez zuen lehenengo alfabetoa Iparraldean. Txerokiek euren tradizioak eta medikuek erabiltzen zuten jakinduria gordetzeko. bide Sturtevant (1991). 190 Cherokee, Choctaw, Chickasaws,Creeks, eta Seminole ziren konfederazio hau osotzen zuten nazioek
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -107- amaiera eman zion. 1778tik 1871ra bitartean sinaturiko hitzarmenak nazioartekoak izateari utzi zioten (Wilmer 1993, Martínez 1999, Minde 1995), AEBren ustez. 4. XX MENDEAN: HERRI INDIGENAK IRAUTEKO BORROKAN XIX. mendearen amaieran eta XX. gizaldiaren hasieran ikusiko ditugu euren egoera zuzentzeko nazioartera jotzeko lehenengo ahaleginak. Sanders-ek (1980), dioskunez Maoriek 1882, 1884, 1914 eta 1924 saiatu egin ziren Bretainia Handiko errege-erreginekin batzartzen kolonietako gobernuekin zituzten auzietan bitartekaritza burutzeko. 1909an British Columbiako Nishga herriak jo zuen Britaina Handiko Erregearengana bere bitartekaritza ala Judicial Comite of the Privy Council delakoena lortzeko, azken hau Inperio Britainiarrean zegoen azken eta gorengo apelazio gortea zen. Kasu guztietan ahaleginek huts egin zuten, etxera itzultzeko eta euren arazoak bertako gobernuekin hitzartuz konpondu zezatela esan zitzaien. Adibide hauek, kale egin bazuten ere, jo muga bihurtu ziren geroxeago Laugarren Mundua bihurtuko zen horrentzat, erakutsi egin zutelako hirugarren instantzia baten aurrean eztabaidatu zitezkeela gaiak, eta hauek aliatu potentzialak izan zitezkeela, kasu hoberenean, edota txarrenean tokian tokiko gobernuak baino ulerkorragoak. XX. mendeko lehenengo hamarkadetan herri indigenen borrokaren ardatz nagusia lokala191 bazen ere Nazioen Ligaren jaiotzarekin batera nazioarteratzeko lehenengo ahaleginak ikusiko ditugu. Ligaren sorkuntzaren inguruan zegoen proposamen idealistak herri indigenen interesa erakarri zuen. Bertan bakea sustatzeko eta nazioarteko zuzenbideak gidatuko zuen orden berria eraikitzeko gogoa plazaratu zen. Honetaz gain, autodeterminazioari buruzko Wilson presidentearen proposamenaren 5. artikuluak indigenen arreta piztu zuen192. Ligaren sorreran gutxiengoen193 auzia garrantzi handikoa izan zen, eta argi zegoen honelako egoerak konpontzeko prozedura bereziak ezarri behar zituela nazioarteko erkidegoak. Honetaz jabetuz, 1923an Chief Deskahe Irokesak194 eta Chief Ratana Maoriak negoziazioa eta
191 Mendearen hasieran herri indigenen eskubideak defenditzeko Estatu mailako erakundeak sortu ziren, AEBtan, Kanada, Australia, Zelanda Berrian eta Eskandinabian. Adibidez, AEBko indigenek 1900ean AEBko indigena guztiak batu eta euren interesa banaka baino taldean hobeto defendatuko zuen “The Society of American Indians" sortu zen. Geroxeago, "National Congress of American Indians" (1940) eratu zen eta ondoren "National Indian Youth Council"(1961) agertu zen. Talde hauei esker euren kulturarekiko maitasuna eta harrotasuna garatu eta sendotu egin zen eta pan-indigenismoak behar zituen oinarriak ezarri. Honekin batera Estatu mailako aitzindaritza sortzeari ekin eta hezkuntza zein lanarekin loturiko gaiekin aritu ziren. Saiakera honetan gizon gorriaren eskaera eta ideologia politikoa garatzen joan zen eta eskubide zibilen defentsa, hezkuntza, lege laguntza eta arautegiaren aldaketaren inguruan zentratu zuten euren egitekoa. Baita burujabetzarako eskubidea defendatu desobedientzia zibila bultzatu egin zuten ere. Lan politiko honen ondorioz egun nazioarteko mugimendu indigenaren parte diren hainbat argudio eta ikuspuntu jorratu egin ziren. Gizon gorriaren ideologiaren mamian Europar kulturaren kritika zorrotza burutuko da eta kritika honetan inguruarekin loturiko kosmos-ikuskera indigenak garrantzi handia hartuko du 192 Puntu honek honela zion. “Strict observance of the principle that in determining all such questions of sovereignty the interests of the population concerned must have equal weight with the equitable claims of the government” (Ryser,1992:NET). 193 I GMren osteko giroan gutxiengo nazionalen auzia garrantzizko gaia bihurtu zen. Giro honetan gutxiengoen eskubideak babestu beharraren kontzientzia hasiko da emeki-emeki zabaltzen nazioarteko erkidegoan eta areagotu egingo dira gutxiengoen aldeko ahaleginak. 194 Garrantzizkoa da Irokesak honelako ekimen paradiplomatikoa egitea, historikoki eurek nazioarteko harremanetan, XVIII eta XIXan aktoreak izan zirelako eta Frantzia nahiz Britaina Handiarekin eta euren ondorengoekin hitzarmenak sinatu zituzten. Aliatu izaera galdu ondoren interesgarria da ikustea nola nazioarteko maila jo zuten laguntza bila, hein handi batean nazioarteko erkidegoaren moduak, hala hobe esanda, behialako moduak ezagutzen zituztelako, eta nazioarteko legedian itxaropena zutelako egin zuten. Irokesak pasaporteak eraman zituztela esatea eta onartu egin zituela Suizako gobernuak esan ere. Gauza bera gertatuko da 1977an
195 Deskaheren kasua oso interesgarria da Estatuaren sinboloak eta erretorika erabili zuelako Ginebran, eta, are gehiago, eskaini egin zuelako Inglaterrak aliatuak zirelako berekin sinaturiko itunak nazioartekoak zirela frogatzeko ebidentzia historikoa. Bide Corntassel (2008), Nizen (2003), Woo (2003) Schneider & Furmanski, Tilley (2002). Egile hauek diotenez, bai britanikoek, zein frantzesek nahiz holandesek Iroquesak naziotzat aitortu zituzten, garaiko diplomaziaren arauei segituz, Lege Naturalaren (Law of Nations). Barruan. 196 Nazioen Liga sortu baino lehen Maoriak saiatu egin ziren inperioren goi mailako boterea zen koroara jotzen bere bitartekaritza eskatzeko eta Zelanda Berriko gobernuari presioa egiteko modu bezala. Antzekoa egin zuten Kanadako baina ez zuten inolako konponbiderik lortu. Honetaz gehiago jakiteko bide Cooper” (2004:NET).
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -109- the question of whether the Haudenosaunee Confederacy was a state. Even though Deskaheh was not successful inside the League of Nations, his demands were heard and respected by labor unions and citizens of Europe. He began a tradition inspired indigenous peoples to continue their efforts to ensure equality in everyday life and to participate in the international process of building a culture of peace and human rights based on the rule of law (Cooperb:NET). Estatuen artean lortu ez zuten arrakasta Suizako gizarte zibilarekin eta botere lokalekin lortu zuten (IITC, 1997). Baina gobernuekin zuten gatazka konpontzeko, euren hitzarmenak balioztatzeko ahaleginean, nazioarteko gizartearen laguntza eta bitartekotza lortzeko ahaleginak alegia, porrot egin zuen. Hala ere, porrot politikoa mugarri sinbolikoa bihurtu zen eta erreferentzia bihurtu. Argi gelditu zen Wilson-ek aldarrikaturiko autodeterminazioa ez zela indigenentzat egina. Hala ere, bere mezuaren burrunbak indigena askorentzat inspirazioa izan zen. Hau buruan nazioarteko arautegia eta gobernua sortu nahi zuten erakundeetan parte hartu behar zutela ikusi zuten indigenek. II MG osteko testuinguruak ez zuen gauzak asko aldatu. Aliatuen printzipioak biltzen zituen eta NBEren Kartaren aurrekaria den Atlantic Charter –ek autodeterminazio eskubidea eta deskolonizazioa bultzatzeko deliberoa erakutsi zuen. Roosvelt-ek modu honetan Wilson presidentearen idealismoari jarraipena emanez (Von Laue, 1987). Gainera, naziek eramandako politikaren eraginez arrazismoaren kondena eta minorien babesa printzipio bezala bultzatuko da nazioarteko erkidego berrian (Weyler 1984, Niezen 2003), nazio eta gizabanako guztien berdintasuna defendatuz. Ondoko NBEren sorrera eta Giza Eskubideen Aldarrikapenak tokian tokiko mugimendu indigenen arreta erakarri zuen. Erakunde hauek testuinguru berria sortu zuten eta giza eskubideen defentsa eta promoziorako egitura berria ezarri, baita ere euren babesa ziurtatzeko jarraipen mekanismoak Era berean, 50. hamarkadan garatuko den eskubide zibilen eta deskolonizazioren aldeko borrokek nazioarteko garaiko ordenuaren zutabeak gogor astindu zituen. Bi prozesu hauek gutxiengo etnikoek bizi zuten kultura zapalkuntzari buruz kontzientzi berri bat sortu zuten. Beste alde batetik asimilazio politiken porrotak tribu eta herri ezberdinak batzen zituen nortasun berrien loratzea ekarri zuen (Minde 1999, Jull 1998, Niezen 2003). Hala ere, 50. hamarkadan indigenek ez zuen lortu nazioarteko erakundeen aldetik inolako aitorpen berezirik. Mende honetan bigarrenez, nazioarteko legearen babesak kanpo utzi zituen indigenak, eta koloniek bizi zuten arazoaren konponbiderako autodeterminazioa agintzen zen bitartean, indigenentzat garapena defendatzen zen, Latino Amerikako Estatuak horrela aldarrikatuta (Rodríguez-Piñero, 2005). Aipaturikoa gertatzen zen bitartean, Hopiek nazioarteko testuinguru berrian giza eskubideen eremuari loturiko aukera berriak zabaltzear zeudela ikusi eta berauek aprobetxatzeko borondatea agertu zuten. Hopiek 1950an Truman presidenteari euren eskaerak eta salaketak NBEra eramateko abisua egin zioten (Weyler, 1984:213).
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -110- 4.1 1960KO URTE GARRATZAK: INDIGENISMO GIZATIARRAREN HAMARKADA Laugarren Munduak tokian tokiko, Estatu, Erregio, eta kontinentetako erakunde, gobernu zein gizabanako indigenak biltzen ditu bere baitan. Laugarren Mundukoek mugimendu etniko handi baten kide dira nazioarteko politikan parte hartzeko, euren artean kontaktuak dituzte sarri askotan, eta nazioarteko eremutan, NBE mailan bereziki, modu koordinatuan borrokatzen duten nortasun agenda komuna garatu dute. Prozesu guzti honen hasiera 60. hamarkadan aurkituko dugu mundu mailan emandako borrokei jarraituz eta, batez ere, giza eskubideen eta eskubide zibilen alde zein arrazakeriaren kontra gertaturiko borrokei jarraituz197. Ezin dugu ahaztu 60ko hamarkadako mundu ekonomiak ala lasterketa militarrak beharrezkoak zituzten baliabide estrategikoak lortzeko mundu mailako lasterketa hasiko da198. Hau dela eta, herri indigenen eskubideen defentsa gehien bat lurraldearen inguruan, erreserba ala “ayllu”-aren inguruan kokatuko da. Lehenengo munduko indigenak AEBtan199, Kanada, Australian200, Zelanda Berrian ala Eskadinabian201) kulturaren defentsan eta arrazakeriaren aurkako eskubide zibilen aldeko mugimenduetan inspirazioa aurkituko dute (Minde, 1995). Toki guzi hauetan erakunde indigenak sortuko dira euren eskubide zibilak defendatzeko eta tokian zeudenak indartu. Aldi berean, orduan bizi zen deskolonizazio prozesua izango dute beste erreferente nagusia. Lurra eta kulturaren defentsaren inguruko mugimendu hauetan hasi zen “gizon gorriaren” ideologia garatzen.
197 Giza eskubideen aldeko borrokak hobekuntza asko sortu zituen AEBtako gutxiengoentzat. Hobekuntza honek arlo ezberdinetan erabateko eragina izan bazuen ere, hezkuntza lorturiko aurrerapena izango da aparteko garrantzia izango duena. Ordura arte hezkuntza murriztua zuten taldeek talde nagusiak bereak zituen baliabideetan parte hartzen hasi ziren, Iparraldean honek indigenen sarrera unibertsitate zein gainerako ziklo guzietan suposatuko du. Hezkuntzan izandako hobekuntzak erakunde gaitasun politikoaren sendotzea ekarri zuen euren ahalmen politikoa indartu egin zelarik. Delgadok (1996:2) gogoratu egiten digu hamarkada honetan zein hhurrengoan izandako eskubide zibilen aldeko borrokari esker orain 70 institutu daudela gai indigenei buruz ikerketa egiten eta zuzendari indigenak dituztenak. Ikasketadun indigena hauek HIKEren sustatzaileak bihurtuko dira eta aktore paradiplomatiko nagusiak izango ditugu. Hobekuntza honekin batera hamarkadaren amaiera aldean hirietako indigenek sorturiko erakunde berriak sortuko dira, hhurrengo hamarkadan protagonismo handia irabazi zuelako aipatu egin behar dugu 1968an sorturiko American Indian Movement. 198 Hamarkada honetan indarrean zegoen hazkuntza ekonomikoa eta blokeen arteko gatazkak beharrezkoa egin zuen natur baliabideen ustiapena. Uranio eta antzeko mineral estrategiakoen ustiaketa martxan jarriko da. Ordura arte lur agortuak kontsideratuta zeuden herri indigenen lurraldeetan honelako mineralak aurkitu egingo dira eta euren lurraldean zeuden baliabideak eskuragarri egiteko legediak bultzatzen hasiko dira. North American Power Alliance (NAWAPA) aipatu daiteke bertan Kanada eta AEBtako ibai eta lakuen ustiaketa industriala burutzeko hitzarmena adostuko da (Morris,1992:NET). Herri indigenen erreserbetan zeuden lurraldeak ez indigenak ustiatzeko ahaleginak biderkatu egingo dira. Lur indigenetan dauden baliabideak (mineralak, zura, nekazal lurra, aisialdirako errekak, urtegi erraldoiak egiteko ibaiak eta inguruko lurrak etab) esplotatzeko ahaleginak laguntzeko legedi federala erabiliko da AEBtan eta Kanadan. Azken honetan gobernuak herri indigenen naziotasunarekin amaitzeko “White Paper” delako ekimena jarriko du martxan. Gobernuak bultzaturiko ekimen honen arabera herri indigenak zuten nazio tratamendu berezitua bertan behera utzi eta Kanadako Estatuan ondo txertaturiko gutxiengo izatera pasatzen ziren. Ondorioz euren lurren gaineko kontrola galdu egiten zen eta ez indigenen partaidetza erraztu. Politika honek 1930ko hamarkadan AEBtan Indian Reorganization Act-ek egindakoa errepikatu nahi izan zuen: gobernu indigena tradizionalekin amaitu, Estatu egituran kokaturiko gobernuak bultzatu, erreserba sistema akabatu, lurraren jabego pribatua sustatu eta indigenak hirietara bultzatu. AEBtan zein Kanadan herri indigenen kontrako mobilizazio sendoa jarri zuen martxan (Feagin,1989). Munduko toki askotan hasiko dira herri indigenak euren lurralde eta kulturaren alde mobilizatzen. Modernotasunaren oldartzea benetan gogorra zenean errexistentzia egitea posiblea zela frogatzen zuten adibideak loratzen hasi ziren, batez ere Lehenengo Munduan. 199 Hamarkada honetan National Congress of American Indians eta National Indian Education Association biak erakunde pan-indigenak aurkituko ditugu errexistentzia zibilarekin loturiko ekimenak bultzatzen zein epaitegietan borrokatzen, euren eskubideak eta sinaturiko hitzarmenetan agertzen zirenak defendatzeko. 200 Australian ere 1966an Gurinji herriak protesta eta manifestaldiak egin zituen bizi zuen egoeragatik protestatzeko. Gertakizun honek bertako herri indigenen mobilizazioaren hasiera suposatuko du. 201 Norwedia, Suiza, Dinamarka eta Finlandiako Samiak bateratzeko ahaleginak sendotu egin ziren eta Northern Sami Council Sortu 1957an. Erakunde hau mugengandiko erakunde nazional indigena dugu. Antzeko prozesuak eman ziren beste tokietan. Erakunde hauek izango dira nazioarteko ekimenaren bidea prEstatuko dutenak
202 Gure ustez egoera historiko hauek eta eurak sorturiko testuinguruek baldintzatu egin zuten Lehen Munduko eta Hirugarren Munduko erakundeen kultura eta mobilizatzeko modua. Hego Ameriketako mugimendu indigenak ezkerraren unibertsoan mugituko dira batik bat, eta horrela jarraituko dute 70ko hamarkadan benetako mugimendu indianista agertu arte (Caravantes,1997). Aldiz Lehen Munduko herri indigenak aldeko testuingurua aurkitu zuten erakundeak sortzeko eta kontaktuak, konferentziak eta abar egiteko. Eurok gobernu demokratikoen moduekin eta GKEkin kontaktuak sendotu egin zituzten mobilizaziorako eremuak bertan zituztelako. Arrazakeria eta giza eskubide zibilen aldeko mugimenduaren geruza eta babesa inportantea gertatu zen askapen mugimendua prestatzeko. Hirugarren Munduan aldiz, honelako kultura demokratikoa faltan zegoen. Mobilizatzea bizitza jokatzea izango da. Hau dela eta, herri indigenen eskubideen aldeko borroka askotan garapenarekin loturiko gaien inguruan aurkituko dugu ezkutaturik. Garapena eta mobilizazio politika lotuko dituen gaietariko bat lurraldearen defentsa izango da. 203 Garai honetan gai hauez arduratzen direnak gehien bat erakunde kristauak izango dira hala Eliza Katolikoarekin nola Eliza protestanteekin loturikoak. Honetaz gain akademikoak eta antropologoak zein institutu indigenistetan daudenak euren kezka erakutsiko dute. Garai honetan ardura hau indigena ez kontaktuei buruzkoa zen gehien bat. Ahulagoak ikusten zituzten eta behialako kontaktuek izan zituzten ondorio genozidak II GM osteko munduan errepikatzea ez zen bidezkoa askorentzat. Indigena ez kontaktuaren irudia Amazoniako herriek osotuko dute gehien bat. Zibilizazio modernoaren frontera berri honetan geziak erabiliz autodefentsan ari ziren indigenen garrasiak hainbat euroamerikarren bihotzak ukitu zituen.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -112- bereziki, hil ala biziko borroka gertatu zen askorentzat eta genozidioaren eta etnozidioaren errealitateak GKE ekintza piztu zuen batez era eliza kristauekin loturikoak (Puig, 2004)204. Iraupen kulturala eta herri indigenen lurrak babesteko eskubidea garrantzizko auzia bihurtu zen Iparraldeko GKE batzuentzat (Coates, 1996). Euren laguntzari esker, Shuar-ek lehenengo konfederazioa sortuko dute eta nazioarteko kontaktuak eduki euren lurrak eta kultura defendatzeko asmoz. Kasu honetan Shuar herriak lokarri etnikoa erabili zuen ahaidegoetan banaturiko komunitate ezberdinen arteko ekintza batasuna eragiteko. Gainera, Shuar herriak trebezi handia erakutsi zuen euren helburuak erdiesteko ahaleginean erakunde ez indigenak konprometitzeko (Weiss 2000; Stavenhagen 1997). Shuar-ak agertzen dira askotan globalismo harrapakeriaren aurka herri indigenen mobilizazioa kode etnikoan burutu zuen lehenengo kasu bezala (Morris, 1992). Hamarkada honetan “indigenismoa”, hau da, aktore ez indigenen nagusitasuna izango dugu herri indigenen eskubideen aldeko borrokan nagusi. Esker oneko antropologoak, akademikoak eta kristau elizen erakundeak dira protagonista. Eurok egindako ahaleginak indigenak bizi zireneko Estatuetan “gutxiengo” integratuak lortzeko egin ziren. Borondate oneko indigenista hauek mundu modernoaren inposaketa ekidinezina zela uste zuten, eta saiatu egin ziren prozesuaren gogortasuna moteltzen. Estatuetako erakunde bereziak, nazioarteko garapen erakundeak, NLE eta antzekoak izango dira euren egoeraz arduratuko direnak. Hala ere, NBEan giza eskubideez arduratzen diren erakundeak ez dute indigenen ardurarik izango. Mundu mailan herri indigenen egoera “garapen arazoa” eta giza eskubideei dagokionez barne arazoa izaten jarraituko du. Garai honetan indigena miseria gorrian bizi denaren irudiarekin lotuta ikusiko dugu gehien bat. Beraz, indigena garapen eta ongizate politiken “objektuak izango da. Politika hauek euren salbaziorako asimilazioa bultzatzen zuten eta modernotasunaren aurrean irtenbiderik ez zegoela mantentzen zuten. Gauzak horrela eginbeharrekoa trantsizioa ahalik eta hobeto, biguna egitea zen. Jarrera honi Ryser-ek (1986) “gezur izugarria” deitu dio eta konkista eta menekotasuna arrazionalizatzeko eta bultzatzeko tresna izan dela diosku. Hamarkada honetan indigenentzako gutxiengoei sor zitzaien errespetua eskatzen zen, baina errespetu hau gizabanako mailan eta Estatuen ardura bezala ikusten zen. Inolaz ez herri ezberdin bati zor zitzaion errespetua. Indigenismoaren ikuspegitik indigenak euren egoera hobetzeko ekimen ezberdinen
204 60ko eta 70ko hamarkadetan Brasilen beste edonon baino larriago emango da kultura eta herri indigenen desagerpena. Bortxa, kutsadurak ala gaixotasun ezezagunek sorturiko kalteek ordura arte gizarte modernoarekin kontaktu gutxi izan zuten herriak ia desagerrarazi egin zituzten. Honelako egoerak garapenaren aplikazioarekin kritikoak ziren hainbat sektoreen aldeko ekintza piztu zuen kristau mugimenduak hasiko dira herri indigenen organizazioa bultzatzen.
205 Mendebaldetzarrok indigenak “askatzeko” izan dugun joera, erlijio, politika, ekonomian eta ekologian aurkitu daiteke. Gura askapena euren menekotasuna eta triskantza izan da askotan. Subjektu zuria, meneko indigena harreman hau puskatzeko mugimendua sendotu egin zen hamarkada honetan eta “subjektu indigenaren” agerraldia nazioarteko politikan hasiko da. 206 Gertakizun honek berebiziko garrantzia izan zuen herri indigenentzat eta eredu honi jarraituz AEBtan Council of Energy Resources Tribes (CERT) sortu zuten beren baliabideak hobeto kudeatzeko. Hala ere, ez zuten lortu espero zuten fruitua eta gobernuaren kontrolpean erori zen (Feagin,1989; Morris, 1992).
207 Aurreko hamarkadan herri indigenen eta askatasun mugimenduen arteko harremanak egon ziren eta indigenenek beste kontinente batzuetan zegoen PanAfrikanismo ala Pan-Arabismoan inspirazioa aurkituko dute. Alor honetan azpimarratu egin beharko genuke Joseph Manuelek 1971 Nyererekin izandako elkarrizketa non buruzagi indigena honek batasuna lortzeko gomendio jaso zuen.www.wcis/fwdp/international/wcip.txt). 208 1975ko Helsinkiko Aktan herri indigenei erreferentzia egiten zaie. Erreferentzi hau gutxiengoen eskubideez arduratzen den VII. printzipioan eta eskubide berdintasunaz zein autodeterminazioaz arduratzen den VIII. printzipioarekin lotuta aurkituko ditugu. AEB-ek onartu egin zuten herri indigenekin izandako harremanak VIII. printzipioari begiratuz egingo zirela. Gertakizun honek berebiziko garrantzia izango du eta herri indigenekiko nazioarteko jarreraren aldaketaren hasiera markatzen du. Modu honetan AEBek giza eskubideei buruz hitz egiteko euren gobernuaren eta indigenen gobernuekin arteko negoziazioei ekiteko nazioarteko konpromisoa hartu zuen Helsinkiko akordioei helduz eta bere markoan lan eginez herri indigenek lortu egin zuten 1979an AEBtako herri indigenei egoerari buruz txosten bat kaleratzea. Bide .www.wcis/fwdp/international/fwp20884.txt. Txosten honetan herri indigenek bizi zuten egoera tamalgarria aipatzen da eta euren giza eskubideekiko Errespetua eskatu. Modu honetan herri indigenen egoera EEBB giza eskubideen egoera kritikatzeko gaia bihurtuko da eta erabili egingo da potentzien arteko gatazkan giza eskubideekin loturiko gaiak jorratzen direnean Gainera bertan gogoratu egiten da Helsinkiko akordioetan EEBBak herri indigenekin izandako harremanetan autodeterminazio eskubidea gidatzat erabiliko dela eta eurekin izandako harremanak ez direla gutxiengoei zuzenduriko ataletan jarritakoari tratatuko esaten da. Beraz, onartu egiten da hemen gutxiengo kategoria ez dagokiela. Onarpen honek giza eskubideekin loturiko ekintza politikoa bultzatu zuen.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -117zion Cobos Jaunari. Bestetik, iraultza isil honen beste pasadizo garrantzitsu bat Kariben gertatu zen. Elizen Mundu Batzarrak (WCC), 1971an Barbadosen herri indigenekin loturiko gaiak aztertzeko elizak, antropologoak eta mota guzietako adituak batu zituen. Biltzar honen emaitza nagusia Barbados I delako aldarrikapena213 izan zen, bertan herri indigenak bizi zuten egoera kolonialetik askatzeko deialdia egin zen eta salatu egin ziren orduko Estatuek, erlijiosoek eta antropologoek izandako erantzukizuna zapalkuntza honetan214. Gainera, aldarrikapenak herri indigenek euren bide propioa egiteko eta autogobernua izateko duten eskubidea ere defendatu zuen. Honetaz gain, Barbados I-k indigenak euren askapen borrokaren protagonistak zirela eta eurei lehentasuna eta ahotsa eman zitzaiela ondorioztatu zuen. Ondorio hauek eragin handikoak gertatu ziren herri indigenentzat. Batetik, “euren aldeko zurien” eta gizarte zibilaren egitekoak birdefinitu egin zituelako, bestetik garrantzi asko eman zitzaiolako herri indigenen protagonismo politikoa bultzatzeari eta euren ahotsa entzunarazteko bideak sortzeari. Finean, historikoki eraikitako herri indigenen gabezia konpontzeko beharrezkotzat ikusi zen herri indigenek euren boza eta euren diskurtsoa berreskuratzeko laguntza eskaintzea. Neurri handi batean indigenen irudia, errealitatea eta diskurtsoak transmititzen zituen "borondate oneko zuriaren” protagonismoarekin (Dussel, 1988) amaitzea erabaki zen. Hain zuzen ere, Europara ala munduko beste eskualdetara etortzeko eta euren errealitatea eta itxaropenak zuzenean helarazteko bideak lantzea suposatzen zuen. Nazioarteko gizarte zibil eta indigenen arteko elkarlanaren hasiera markatu zuen Barbados I –ek. Honek sorturiko dinamikak posiblea egin zuen gizarte zibilak eskainitako bitartekoak erabiliz erakunde indigenak sortzea eta Europa zein AEBtara bidaiak egitea215. Aurrez aurreko harremanak bultzatu egin ziren. Garai honetan gizon gorriaren ideologia zabalduko zuen salaketa diskurtso politikoa izan zen nagusi. Indigenek “errudun sentimendua” eta erromantizismoa bultzatu egingo dituzte, laguntza eta mota guzietako bitartekoak eskuratu nahian. Anayak (1991) azpimarratu egiten du herri indigenen nazio izaera azpimarratzen duen diskurtsoaren garrantzia. Diskurtso honen arabera, nazio izate horri dagozkion eskubideak onartu behar zaizkio eta gaur egun bizi duten egoeragatik ordainak zor. Diskurtso honekin batera, giza eskubideekin loturiko diskurtsoa bultzatzen hasiko dira eta talde eskubideak eskatzen. Hamarkada
213 Herri indigenen gaietan adituak direnek 1971ko biltzar honetan kokatzen duten nazioarteko herri indigenen protagonismo politikoaren hasiera, biltzar honetan herri indigenek euren ahotsa propioa izan behar zutela defendatu zelako. Ikuspuntu honek apurtu egin zuen urte askotako praktikarekin non gobernuek, politikoek, antropologo eta intelektualek indioen arazoez kezkatu eta hitz egiten zuten. Herri indigenen ordezkapena bultzatzen zuen indigenismo honen ordez herri indigenen protagonismoa, partaidetza zuzena eta ahotsa defendatuko dira. Indigena bere orainaldiaren eta etorkizunaren protagonista eta subjektua izango da. Atzean geldituko dira objektu soila zeneko garaiak. Proposamen honek ondorio benetan iraultzaileak izan zituen eta erakunde zein politiko indigena berrien agerpena ahalbidetu zuen. 214 Kritika honekin Latino Amerika osoan oso hedatuta zegoen indigenismoaren kritika zorrotza egin zen. Ia Latino Amerikako Estatu guziek 1940an Pazcuaron adosturiko printzipioei helduz Instituto Indigenistaren bat zeukaten. Barbados-eko aldarrikapenak eginkizun indigenistaren alde krudelenak azaldu zituen eta herri indigenen protagonismoa lagunduko zuen diskurtsoa ezarri zuen eta honen aldeko praktikarako gonbitea egin. 215 Buruzagi indigenen garai izango da. Herri ezberdinetako aitzindariak Europara joko dute euren kasua aurkezteko. Herri indigenen naziotasunaren diskurtsoa indartsu entzungo da garai honetan. Buruzagi hauek hitz jario eta indar sinboliko handikoak izango dira, Ipar Ameriketako indigenen kasuan batik bat. Iparraldeko indigenak izango dira aitzindaritza izango dutenak ekintza paradiplomatikoan.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -118- honetan paradiplomazia indigena bideratzeko erakunde bereziak sortuko dira, hasiko dira kanpora joten, nazioarteko interesa erakartzen, nazioarteko gizarte zibilarekin harremanak sendotzen, eta NBEren mailan lehenengo harremanak izaten. 4.2.1 Laugarren Mundua: paradiplomazia indigenaren agerpena Barbados I-ek berebiziko oihartzuna eta eragina izan zuen Ipar Ameriketako, eta Europako216 zirkulu akademikoetan217, batez ere herri indigenekin lanean ala ikerketan ari ziren antropologo eta euren erakunde profesionaletara heldu zelako. Prozesu luze honetan berebiziko garrantzi izan zuen 1972an ekologiarekin loturiko Estokolmoko Munduko Gailurrean gertaturikoak218. Bertan Kanadako ordezkaritzan partaide George Manuel zegoelako eta gainera beste 10 Hopi buruzagiek parte hartu zutelako. Hauek Hirugarren Munduko Estatua lortu berria zutenen laguntza eta elkartasunaren bila joan baziren ere, aurki behialako kolonialismoaren aurkako buruzagiak, Estatu gizonak bihurtu zirela, eta “modernotasunarekin” konpromiso erradikala zutela ikusi egin zuten. Bertaratu zirenak Hirugarren Munduko gobernuen teknologi, zientzia eta industrializaziorako grina ikusi eta euron balore izpiritualez eta Natura errespetatzeko euren diskurtsoaz nola trufatzen ziren ikusi egin behar izan zuten. Indian leaders learned much about the nature of international politics, and with whom they could align” (Weyler, 1984:213). Weyler-ek dioskunez esperientzi honen ondorioz Hirugarren Mundukoak ahaztu eta mugimendu etnonazionalistei begira hasi ziren aliatu berriak eta egokiagoak bilatzeko, aipaturikoen artean euskaldunak geundelarik (Manuel,1974:11). 4.2.2 Indigenen aldeko erakundeen sorrera 1970ko hamarkadan Amazonaseko herrien inguruko kezka izan zen nagusi mundu mailan (Coates,1996; Ekins,1992) eta zonalde honetan bizi diren herri indigenak laguntzeko burutuko dira hainbat ekimen. Copenhaguen-en IWGIA sortuko da. Bere helburua herri indigenek mundu mailan bizi duten egoeraren ikerketa plazaratzea izanik. London-en Survival International219 sortuko da, herri indigenak pairatzen dituzten gehiegikeriak eta praktika genozidak salatzeko.
216 Caravantes-ek (1999) ondo dioen bezala herri indigenen diskurtsoak lehenago eta indartsuago onartu zen Lehen Mundukoen artean Hirugarren ala Bigarren Mundukoen artean baino. Etnikotasun indigenak Nazioarteko gizarte zibilean eta Lehen Munduko gobernu batzuen artean aldeko jarrera piztu zuen. Errealitate honek esplikatu egiten du gaur egun bizi dugun egoera non nazioartekoan irabazitako indarra ez du parekorik aurkitzen maila lokalean. Toki askotan indigenek maila lokalean aurrean duten egoera eta errealitatea etnokratikoa izaten jarraitzen du. 217 Ameriketako Iparraldean gertaturiko eskubide zibilen aldeko mugimenduak posible egin zuen hamarkada honetan funtsezkoa izango den “Intelligentsia” indigenaren sorrera. Unibertsitate mailako hezkuntza munduan sartzeak, gutxiengoentzat ezarrita dauden programetaz baliatuz, posiblea egingo du, emeki-emeki herri indigenen auzietan (Native Studies) delako lerro akademikoak garatzea. Horrela euren profesionalak trebatu zituzten arazoei hobeto erantzun ahal izateko. Ipar Ameriketako indigenentzat unibertsitatearen ateak zabaltzea garrantzi handikoa gertatu zen, batez ere, abokatu indigenen trebakuntza ahalbidetu zuelako eta hauek sinaturiko tratatuen defendatu trebatu zituztelako. Apurka-apurka profesional hauek pilaturiko esperientzia NBEra saltoa egiteko balioko du. 218 Bide “Declaration of the United Nations Conference on the Human Environment” (1972). 219 Hasiera batean erakunde hau Latino Amerikako herrietara dedikatzen zen baina ondoren mundu osoko herrietara zabaldu zien euren ahalegina.
220 Cultural Survival-ek garapen ekonomikoa bultzatzeko gobernuen planak eta “fontera”ren zabalkundeak kontuan harturik burutuko du bere lana. Saiakera guzi hauen lana nagusiki Amazonian kokatu zen. 221 IITC sorrera 1974an Hego-Dakotan egindako batzarrean gertatu zen. Bertan ia 98 nazio indigenetako 5000 ordezkari bildu ziren. IITC sareak sortzeko, koalizioak egiteko, informazio zabaltzeko eta maila lokalean, erregionalean, nazionalean nahiz nazioartekoan herri indigenen partaidetza bultzatzeko asmoarekin sortu egin zen. Ordutik hona IITC nazioarteko partaidetza handia izan du esparru honetan aitzindarien artean aurkituko dugularik. 222 Erakunde hauek bereiztu egin ditugu euren asmoen artean fronte pan-indigena zabala sortzea eta kanpo ekintza komuna egitea zutelako helburu. WCIP-k argiago erakusten du bere izaera pan-indigena bere mezua eta egitekoa munduko herri indigena guziei luzatzen dienean. 223 Moravcsikek aldiz, barruan zein nazioartean ondo posizionatuta egonik barneko zein nazioarteko aktoreak mobilizatzeko gaitasuna duen pertsonari egiten dio erreferentzia. Honek gaitasuna izango Estatu barnean blokeaturik dauden auziak berplanteatzeko nazioarteko sostengua lortzeko.
224 Joseph-ek bere bidaietan kontinente ezberdineko herri indigenekin izan zuen kontaktua eta Irokesen eta Maorien nazioarteko esperientzia gogoratuz eta 1971an Nyererek emandako aholkuari jarraituz munduko indigenen arteko batasuna sortzeko ahaleginari ekin zion. Joseph-ek Estokolmoko 1972ko Konferentzian Kanadako ordezkaritzaren partaidea ere izan zen eta ikusi egin zuen ekologiak eta eko-garapenak irabazten ari zen indarra. Baita nazioarteko erkidegoan GKEen presentzia eta indarra areagotzen ari zela eta hainbat gaien inguruan NBEak aholkularitza Estatusa eman ziela. Berak biltzen zuen nazioarteko esperientzi hau pan-indigenismoari eskaini zion. 225 Kontzeptu honi buruz bide Grigs (1992) eta baita McFarlane (1993); Manuel& Posluns (1974); Wilmer, (1993). 226 Laugarren Munduaren definizioak aldiz honi heltzen dio hasieratik nazio izaerari. Hau da Estatuen barruan dauden nazioak dira eta praktikan nazio arrotzak balira bezala tratatu dituztenak. Nazio izaera honetan datza gakoa. Laugarren Munduko deialdia Estatuarekin banaka zein nazioarteko Estatu sistemarekin herri indigenekin duten harremana berriz negoziatzeko egiten da. Proposamena Estatu nazioanizdunak sortzea eta bidea autodeterminazioa litzateke. Hamarkada honetan nazioarteko erkidegoan buruturiko HIKEren helburu bat gutxiengo izateari utzi eta herri indigenen nazio izaera errebindikatzea izango da. Garai honetan nazio diskurtsoa nagusitu egingo da: galduriko nazio izaera, iraganeko eta garaiko genozidioa eta etnozidioak eta kolonialismo berria izango da nagusi.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -121munduko herri indigenek osotzen zuten Laugarren Mundua227 aurkeztu zen. Aktore berri honek beste blokeekiko independentzia eta bere izaera eta eskaeren berezitasuna aurkeztu zion nazioarteko erkidegoari. 1975an Kanadan Herri Indigenen Nazioarteko Konferentziaren ondorioz WCIP-Herri Indigenen Munduko Batzarra (HIMB)-228 sortu zen. Port Albert-en indigenen ordezkaritza zabala egon zen, gobernu ordezkari batzuk eta komunikabideak. Konferentziak ondoko gaiak aztertu zituen 1) NBE mailan zuten ordezkaritza, 2) Herri Indigenen Mundu Batzordearen fundazio gutuna 3) herri indigenen egoera politiko, sozial, ekonomiko eta justiziazkoarekin loturiko auziak 4) nortasun kulturalaren bermatzea eta 5) herri indigenen lurra eta lurraldearen babesa. Erakunde hau IITCrekin batera HIKEren gune eta erreferente nagusia bihurtuko delarik. Nazioarteratzeko prozesu honetan beste urrats inportante bat NIBC-ek NBEren aholkulari statusa jaso zuenean gertatuko zen, munduko horrelakorik jasotzen zuen lehenengo erakunde indigena izanik. NIBC-ek zuen NBEren aholkulari statusa HIMB-ri pasatu egin zion eta Port Alberni-en erabakitako autodeterminazioa erdiesteko konpromisoa hartu zuen honek. NBEren sorrera aldarrikapenean esandakoa kontuan harturik “We the indigenous peoples of the world…vow to control our destinies” aldarrikatu zuen WCIPek. Gaur egungo NBEn nagusi den Estatuen arteko sistema benetako nazioarteko sistema bihurtzeko mundu mailako mugimendua martxan zegoen. Herri Indigenen Munduko Batzarra agertzearekin batera, aipatzekoa da ere beste nazioarteko sustatzaile baten lana. Jimmie Durham, eskultore cherokeea, 60. eta 70, hamarkadetan Ginebran bizi zena. Bere emazteak Elizen Mundu Batzarrarentzat lan egiten zuen eta mundu osoko askapen mugimenduekin zuen harremana adibidez Hego Afrikako Kongresu Nazional Afrikanoarekin SWAPOrekin, etab. 1974an American Indian Movement delakoarekin bildu eta International Indian Treaty Council (IITC)229 sortzeko konbentzitu zituen (DunbarOrtiz, 2006). AEB barruan AIM, mugimendu indigena erradikalak, pairatzen zuen egoera gogorra lehuntzeko modu bat legez ikusten zen nazioartera jotzea. Durham-en proposamenak bat egin zuen Deloriak ere defendatzen zuen nazioartera jotzeko beharrarekin (Dyson, 2004), ondorioz 1975an sortu zen paradiplomaziarako erakunde indigena hau. Bere helburu nagusietarikoa
227 Nazioarteko bibliografian Hirugarren Munduak berea duen aniztasuna arazoz beterikoa gertatu da. Antzeko gauza gertatzen zaigu Laugarren Munduarekin eta beste hirurekin kontrastatzeko ahaleginean Estatua ez izatea, (nahiz eta Pazifikoan egon indigenek zuzenduriko Estatuak egon), eta Naturarekin lotura bereziki inportanteak iruditzen zaizkigu egoera zeharo ezberdinak bateratzen dituzten ezaugarriak kontuan hartzeko orduan. 228 Kontseilu honek mundu mailako herri, erakunde eta banako indigena asko batuko ditu bere baitan. Koordinadorak erakunde erregionalak koordinatu zituen mundu mailako herri indigenen partaidetza bultzatzeko asmoz. Sorturiko erakunde erregionalak hondoko hauek izan ziren Central American Regional Council, South American Regional Council, South Pacific Regional Council and the Inuit Circumpolar Conference. 229 Mindek (2007) aipatu egiten digu mugimendu indigenari buruzko bibliografian Iparramerikarrek eta IITC-k izandako nagusitasuna. Aldiz beste mugimendu batzuek izan duten garrantzia gutxietsi egin da: Esate baterako HIMBk izandako garrantzia eta adibidez Samiek ala Noruegako gobernuak izandako, Sander-ek defendatu egin duena, ez da hainbeste aipatzen. Gainera, IITC izandako partaidetza, Minderen ustez (2007) gai zehatzetara mugatuagoa izan da, baita geografikoki mugatuagoa. Minderen aburuz Manuelek sustaturiko mugimendua benetan globala eta moderatuagoa izanik bide posibilistak hobeto aprobetxatu ditu. IITC aldiz posizionamendu gogorragoak izan ditu “herri indigenen naziotasuna eta honi dagozkion eskubideak” azpimarratuz.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -122- AEBren kontra lotsaren politika (policy of embarrassment) erabiltzea (Minde, 2007:18-19). Mundu osoko indigenak bat egin zuten Laugarren Munduaren ideiarekin, eta nortasun pan-indigena bezala erabili zuten euren gobernuekin negoziatzeko, baita nazioarteko sistemari bere babesa eskatzeko eta bizi zuten egoera ekonomikoak, sozialak, eta kulturalak hobetzeko eskatzeko (Gartrell, 1986). Honi jarraituz batzarrak, aldarrikapenak batzar paraleloan antolakuntza gertatu zen edonon. Guzti hauen bidez nortasun berri eta agenda pan-indigena amankomuna garatu zen. NBEren mailako presentzia indigena handitu egingo da 1977an IITC-ak aholkulari izaera jaso zuenean. Bi erakunde hauek bihurtu ziren HIKEren aitzindariak, koordinatzaile eta bultzatzaile nagusiak hamarkada honetan. HIKEA koordinatzeko eta egituratzeko nazioarteko, erregio mailako ala gai zehatzen inguruetan egindako konferentziak eta bestelako ekintzak erabili zituzten. Erakunde hauek pan-indigenismoaren mundu mailako erreferentea bihurtu ziren, eta paradiplomazia eta nazioarteko prozesuetan partaidetza bultzatzea izango du helburu nagusia230. Partaidetza eta presentzia bultzatzeko modua herri indigenen arazoak tratatzeko nazioarteko konferentziak sustatzearena izango da. Konferentzi hauek GKE ez indigenekin batera egingo dira. Era honetan Manuel-ek (1974:261) esandakoa eredu bihurtuko da ”I have set down here our own needs as Indian peoples for the Fourth World. We know that we cannot move very far in that direction unless you (non-Natives) also choose to move” eta finkatu egingo dute HIKEren ezaugarri garrantzitsu hau. Paradiplomaziari esker, gizarte zibilaren erakundeekin lan eginez, informazio berria publikatu, giza eskubideetan berezituriko erakunde eta beste aktoreekin nahiz akademiarekin loturiko zirkuluetan debatea bultzatuz, gobernuen politikak, proiektu eta jokaerak kritikatu egin ziren. Honela, herri indigenen arazoak, euren eskaerak eta gero eta hobeto antolaturiko proposamenak nazioartean egin ziren. Honekin batera, GKEek lagunduta, biderkatu ziren nazioartera egindakoak. Esate baterako, Amazoniako hainbat aitzindari indigenak aukera izan zuten euren egoera aztertzen zuten konferentzi ezberdinetan parte hartzeko. Wisconsin-eko Unibertsitateak 1977an Barbados IIan antolaturiko bigarren biltzarrean231 zein 1978an Arrazismoa eta Arraza Bazterkeria konbatitzeko Nazio Batuen Konferentzian eta Baliabide Natiboen Kontrola eta Nazioarteko Korporazioen problematika aztertzeko konferentzian parte hartu zuten (Morris, 1992). Konferentzi honetan, lehenengoz, “herri indigena” izena erabili zen
230 Asmo honen sendotasuna eta giza eskubideen alorrean bultzatu behar zen ekimena zela argi zuten herri indigenek. Honen lekuko 1977an Kirunan, Suediako Samien lurraldean, WCIP-ek onarturiko aldarrikapena dugu bide WCIP (1977). Bertan herri indigenek pairaturiko giza eskubideen bortxaketak salatzeko, NBEan eta nazioarteko erkidegoan giza eskubideez arduratzen diren erakundeetara eramateko deialdia egiten zaie munduko aitzindari indigenei. Baita NBEari fondo bat sortzeko deialdia egiten zaio beraren aurrean zein beste erakunde zein nazioarteko epaitegien aurrean euren kasuak aurkeztu nahi dituzten indigenei laguntzeko. Kirunako aldarrikapen honetan hhurrengo hamarkadan Populazio Indigenen Lantaldeak landuko duenaren aurrekari bat aurkitu daiteke. 231 Gure ikuspegitik Barbados II aurrekoa baino interesgarriagoa da bertan partaidetza indigena izan zelako. Aurrekoan ez zen horrelakorik gertatu.
232 Pasadizo honek garrantzi sinboliko handia du mende hasieran gertatu zen bezalaxe Suizak onartu egin zituelako pasaporteak eta munduko herri indigenen artean Irokesak direlako Estatua berriz izateko gogoa errebindikatzen duten gutxienetarikoak. Irokesak tesi honen hasierako kapituluetan erakutsi dugun bezala aparteko kasua dira eta bere garaian konfederazio politiko indartsua zirela ez dago ukatzerik, ezta domestikazio politikari egindako errexistentzia.
235 Egile hau Nikaraguako kosta Atlantikoan bizi diren indigenetan (mismitos, sumos, ramas). aditua izanikEste aper handia jokatu zuen AEB eta Sandinisten arteko gatazkan. Junta Sandinistak indigenak nola tratatzen zituen auzia bihurtu zen. Hau zela eta, Reagan administrazioak laguntza politiko eta militarra eskaini zien indigenei.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -128- nazioarteko erkidegoaren laguntzaren bila. Latino Amerikan aurreko hamarkadan gertaturiko gatazkei Asiako, Ozeania ala Afrikakoak gehituko zitzaizkion. 1989an estreinakoz erakunde afrikar baten partaidetza ematen da Moringe Ole Parkipuny, Tanzania masaiak Populazio Indigenen Lantaldean parte hartu zuenean (Hodgson, 1994). Amazoniarekin batera Asiako basoen defentsa munduko herri indigenen eta ekologisten ikurra bihurtuko da. Testuinguru honetan aniztasun ekologikoa mantentzeko kultur aniztasunak duen garrantzia gizarte zibilaren printzipioen artean sendotu egingo da. Akademia mailan OJri garrantzia ematen hasiko zaio eta Brundtland txostenak erakusten duen bezalaxe, ingurumen eta gizarteen arteko harremanari, kulturaren garrantzia ingurumena mantentzeko zein partaidetza eragiteko orduan batik bat gehituko zaio. 1970ko indigenen mobilizazioa nazio errebindikazioan zentratu bazen ere 1980 hamarkadan nazioarteko agendan agertzen ziren gaiei loturiko lana burutu zuten. Indigenak argi ikusi zuten nazioarteak bizirauteko beharrezko laguntza eman zezakeela. Hain zuzen ere, euren ahotsa kanpoan entzunarazteko eta kanpotik laguntza eta baliabide gehiago erakartzeko gaitasuna bihurtuko da mugimendu indigena garaikidearen marka (Niezen, 2003). Aurreko hamarkadan pilaturiko esperientzia aprobetxatuz, indigenek nazioarteko erakundeen mailan parte hartzea sendotu egin zuten. Nazioarteko sistema gobernatzen dituzten sistema normatiboa ezagutzeko eta erabiltzeko balioaz jabetu eta trebeziaz erabili zuten. Erakunde indigenak Herri Indigenen Eskubideak defendatzeko nazioarteko aldarrikapen baten beharra defendatzen hasiko dira239. Aurreko hamarkadako Kirunan erabakitakoari helduz, Martinez Cobos, NBEko adituak, egindako txostenaren bidetik joz eta giza eskubideekin loturiko beste tresna juridikoei erreferentzia eginez euren eskaerak planteatu zituzten240. Kontinente guztietan, euren indarra hobetzeko asmoz, herri indigenak Estatu mailako erakundeak ala erregio mailakoa erakunde pan-indigenak sortzen hasiko dira.Erakunde berri hauek nazioarteko gizartean aktore aktiboak diren erakunde-kideak izango dira. (Martí i Puig 2004, Pieck 2006), Latino Amerikan aldiz erregio mailako erakunde pan-indigenen sorrera ikusiko dugu. Aurreko hamarkadan sorturiko erakundeak “Confederación de Naciones Indígenas de la Amazonia Ecuatoriana (CONFENIAE)”, “Asociación Indigena de la Selva Peruana (AIDESEP), “Consejo Regional Indigena del Cauca (CRIC), “Confederación Indigena del Oriente Boliviano (CIDOB), UNI (Brasil) eta hamarkada honetakoak Organización Nacional de
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -129- Indígenas de Colombia (ONIC) bateratu egingo dira eta Confederación de Organizaciones de la Cuenca Amazónica (COICA)241 (1984) sortu zuten. Herri Indigenen Munduko Batzarrak hamarkada honetan egindako lana ikaragarria izan zen. Manuelek bost kontinenteetan zehar bidaiatu eta bertako indigenekin aritu zen (Sanders, 1980). WCIP-ren inguruan bilduriko erakundeek 1980an herri indigenek genozidio, ekozidio eta etnozidioaren salaketa burutu zuen “Bertrand Russel Tribunala”242 antolatu zuten. Bertan herri indigenek pairaturiko genozidio, etnozidio, ekozidio eta gainerako bortxaketen nahiz errudunen deskribapen gordina egin zen. Laugarren Munduak lortu egin zuen Noruegaren laguntza Russel Tribunal-aren ostean. Honekin batera Groenlandiako gobernuak emandako laguntza eta sostengu intelektuala oso inportantea izango da. Eta honetan Laugarren Munduak ordu arte ezezagunak zituen mailetara heltzeko gai izango zen (Minde, 1995). Garai honetan mugimendu indigenak egindako nazioarteko aliantzek lagundu egin zioten euren indar politikoa sendotzen eta globalizazio harrapakeriaren ondorio ezkorrei aurre egiten (Weiss, 2000). Urte bat geroxeago 1981an UNESCO-k Meeting of Experts on Ethno-Development and Ethnocide in Latin Amerika burutu zen Costa Rican. Biltzar honetan etnozidioren salaketa eta etnogarapenaren aldeko apustua eginez. Hau garrantzi handikoa suertatu zen herri indigenek pairatzen duten errealitateari heltzen ziolako. Ordu arte, asko ziren etnozidioaren existentzia ukatzen zuten adituak eta asimilazioa zen jarraitu beharreko politika ofiziala. UNESCOren bilera asimilazioa zalantzan jarriko eta alternatiba gisa etnogarapena defendatu zuen. Urte berean GKEek antolaturiko International NGO Conference on Indigenous Peoples and the Land. Indigena asko bildu ziren hemen 1977ko biltzarrean baino gehiago eta lehenengo aldiz Laugarren Mundua” bezala NBEan aurkeztu zuten euren burua (Pino-Robles, 1999). Giza Eskubide eta Ekologiarekin loturiko gaiak eztabaidatu zituzten: energi, mineral, nekazaritza industriekin, jaki ala nazioarteko droga trafikoarekin loturiko gaiak, alegia. Urte honetan ere garrantzi handiko beste gertakizun bat gertatu zen Douglass Sander, eta Manuelen aholkulari eta zuzenbide irakasleak, Herri Indigenen Munduko Batzarraren bilera batean nazioarteko Konbentzio baten zirriborroa aurkeztu zuenean, hau da herri indigenen eskubideak zaintzeko nazioarteko estandar baten proposamena egin zen lehenengo aldia (Minde, 2007:27). Konbentzioa Estatuek eta herri indigenek onartu beharko zutelarik. HIKEren beste bi mugarri 1982an gertatuko dira. Lehenengoa, Banku Mundialak euren
241 Erakunde hau osotzen duten erregio mailako erakundeei buruz eta egindako lanari buruz gehiago jakiteko bide COICA http://www.satnet.net/coica/. 242 Tribunal honek indar morala izan zuen gehien bat eta “Bertrand Russell Tribunal on the Rights of the Indians of the Americas” deitu zen. Herri indigenekiko mundu libreak izandako jokaera eta praktikak salatu eta giza eskubide mailan bere nagusitasuna zalantzan jarri zen. Indigenek bizi zuten egoera latza eta larria mahai gainean jarri zen eta giza eskubideen alorrean aditu eta aritu ziren guztien atentzioa erakarri zuen. Txosten honetan mundu osoko indigenek pairatzen duten bortxaren salaketa eta giza eskubideen aldeko eskakizuna entzun zen El Salvador, Guatemala, Bolibia eta Txileko gobernuen kondena egin zen. Bide www.wcis.org/fwdp/international/ russell.txt.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -130- Tribal Policy243 onarpena izan zen. Dokumentu honetan herri indigenei eskubide batzuk onartu egiten zaizkie. Era honetan Bankuaren politika barruan zegoenez maileguak eskatzen zituzten gobernuei presioa egiteko beta aurkitu zuren indigenek. Nahiz eta Tribal Policy honek kutsu asimilazionista izan, garapen proiektuek herri indigenengan duten ondorio genozidak, etnozidak eta bestelakoak saihesteko borondatea agertu zuen. Bankuak honelakoak saihestea iradokitzen zaie Bankuaren zerbitzuak eskatzen dituzten gobernuei. Horrenbesteko garrantzia duen erakunde batek martxan jarritako ekimena dugu hau eta hemendik eratorria den arautegiak parada eskainiko die indigenei euren Estatuei presioa egiteko nazioarteko legedia eta iritzi publikoa erabili zuten indigenek. Garrantzi handiko beste mugarria 1982an NBEk, herri indigenek egindako presioei zein berak aginduriko Martinez-Cobos-en txostenari erantzunez, Populazio Indigenen Lantaldea (PIL) onartu244 zuenean gertatu zen. Era honetan urteetan NBEren aldetik indigenek pairaturiko interes eza amaitu egin zen. PILk Laugarren Munduaren partaidetzarako, euren arazoez arduratzeko eta hauei erantzuteko nazioarteko legedia egiteko saioan parte hartzeko atea zabaldu zuen. PIL HIKEren bilgune nagusia bihurtu zen eta herri indigenen ekintza paradiplomatikoa sendotzeko, sustatzeko zein koordinatzeko balioko245. Ahalegin honetan herri indigenek, aldeko hainbat GKE ez indigenen laguntza izan zuten246.GKE hauen lana funtsezkoa bihurtu zen NBE mailako HIKE aurrera eraman ahal izateko. PIL sortu zenetik, indigenen ekimen nagusia eremu honen inguruan kokatu da, bere locus
243 Banku Mundialaren 1982ko “Tribal Policy-k” argi uzten du mailegu bat lortzeko gobernuek bete behar dituzten baldintzak eta kezkatuta azaltzen da indigenek garapen proiektuak eragozteko eta Bankuaren irudia zikintzeko daukaten ahalmenaz. Multinazionalek nazioarteko erkidego eta, batez ere, NBE erabiltzeko zuten ahalmenaren jabe izanik, indigenak hasi ziren nazioartera jotzen, multinazionalen papera salatzen eta euren eragin ezkorra mugatzeko beharra defendatzen. Hamarkada honetan inoiz baino gehiago, Banku Mundiala, Nazioarteko Moneta Fondoa eta gainerako nazioarteko erakunde finantzieroek zein multinazionalen laguntzarekin Estatuek buruturiko garapen proiektuan aurka bideratuko da mobilizazio indigena. 244 Lehenengo aldiz, munduko “herri indigenek” nazioarteko gizartearen gune nagusia den NBEren mailan euren arazoak eta ikuspuntuak plazaratzeko eta nazioarteko prozesuetan zuzenean parte hartzeko parada izango dute. Prozesu honetan erabateko izan zen Augusto Willensen, Guatemalako ordezkariaren papera (Clavero,1994). Berak defendatu egin zuen herri indigenen auziak aztertzeko aparteko talde bat sortzea. Ordura arte indigenen arazoak gutxiengo eta talde etnikoen foroetan tratatzen ziren. Willensen-ek herri indigenak aparteko entitateak izanik euron arazoak bereziak zirela eta defendatu zuen NBEren aldetik azterketa berezia merezi zutela.. 1982an gertaturiko lehen bileran zeuden 30 lagunek 1999an 1000 inguru hartu zuten parte. Partaidetzan ikusten dugun igoera handi-mandi honek bertan trataturiko auzien garrantziaren eta hauexek tratatzeko prozesuak eta metodologia zabalak lorturiko arrakastaren erakusleak dira. 80ko hamarkadan Lehen Munduko erakunde eta herri ordezkaritzak ziren nagusi NBE mailako partaidetzan. Erakunde hauekin batera Europa ala Ginebra inguruan bizi ziren banako indigenen partaidetza eman zen (Stavenhaguen, 1995). 245 Partaidetza eta negozia bideratzeko indigenek proposaturiko printzipioak zeintzuk diren jakiteko bide http://www.cwis.org/fwdp/international/82-11964.txt. Bertan Giza eskubideen Batzordearen E/CN.4/Sub.2/AC.4/1982/R.1 dokumentuaren kopia aurkitu daiteke. 246 HIKEaren historia eta bere arrakasta ezin izango genuke ondo ulertu GKEek, hots, “World Council of Churches” (WCC) ala “Asociación Internacional de Juristas”, IWGIA, Survival, Cultural Survival, Anti Slavery Society eta antzekoen laguntzari erreparatu gabe. Erakunde hauek baliabide ekonomikoak, teknikoak, paradiplomatikoak eta juridikoak eskaini egin dizkio Laugarren Munduari. Hasieratik herri indigenak nazioarteratzeko ahaleginean bultzatzaile eta laguntzaile izan ditugu. Eurek lortu dute auzi indigenak nazioarteko zein tokian-tokiko komunikabideetan eta agenda politikoetan egotea eta bultzatu egin dute herri indigenen nazioarteko partaidetza NBEren erakundean batik bat. Helburu honekin HIKE bultzatzeko eta zabaltzeko erregio mailako konferentziak eta mintegiak burutu egin ziren. Aipamen berezi merezi du WCC-k urtero Lantaldea bildu baino lehen burutzen duen biltzarra non bertaraturiko herri indigenek elkar ezagutzeko eta tratatu behar diren auzien aurrean komunezko estrategiak lantzen dituzten. Bilera hauetan “Caucus Indigenaren” hazia aurki dezakegu. Honetaz gain, WCC eta WCIP arteko elkarlana iraunkorra izan da. 1980tik elkarlan hau erakunde kristau honen eta herri indigenen arteko solasaldiaren testuinguruan kokatu behar da eta berau giza eskubideak oinarri dituen mundu justuago baten aldeko ahalegin komunean. Elkarreragiketa honetan kokatzen da HIKEa eta herri indigenen nazioarteko mugimendua, zibilizazioen arteko elkarrizketa burutzeko kode ezberdin eta aurrerakoiak ezartzen direlarik. Honelako prozesuek garrantzi handia dute zibilizazioen arteko elkartopoa historikoki bortxarekin konpondu nahi izan direlako eta indartsuen nagusitasuna inposatu delako herri indigenen eta ez indigenen arteko elkarrizketan. Ostera, hamarkada honetan GKE eta gizarte zibilaren erakunde ez indigenek buruturiko esperientzia giza eskubideen unibertsaltasuna oinarri izanik, 500 urtez luzatu den harremanaren kode nagusiak berdefinitzeko parada eskaintzen du.
247 Lantaldea gertatzen bitartean Areto Nagusiaren alboko kafetegian burutu egiten da lobbya. Herri indigenek bertan izaten dute parada euren gobernuekin, GKEkin ala beste indigenekin aritzeko eta asmo, kezka eta proiektuak eztabaidatzeko. Sare paradiplomatikoa neurri handi batean hemen ehuntzen da. 248 GKEen papera oso inportantea izaten jarraituko du. NBEren mailan horietariko batzuk aholkulari statusa izango dute eta posible izango dute herri indigenei buruzko NBEren mailako eztabaidetan partehartzea. Honetaz gain, paradiplomazian aritu ahal izateko herri indigenak beharrezkoa duten diru laguntzak euren bitartez lortzen dituzte. Horretaz gain, lan politikoa egiten dute herri indigenen egoera eta agenda bultzatzeko, euren kasua mundu industrializatuaren politiko eta gizarte zibilari ezagutarazteko. Erakunde hauek NBEren mailan duten aholkulari statusa ezinbestekoa gertatu zitzaien herri indigenei Lantaldearen hasierako fase batean zein NLE 169. Hitzarmenaren negoziazioan euren partaidetza eta prozesuen jarraipena ziurtatzeko. 249 Honelakoak aipatu egiten dituzte Dahl & Gray (1997), baina 1999an neuk pertsonalki aukera izan nuen Genevan Mapuche eta Txileko gobernuaren ordezkari baten arteko bilera batean egoteko, lekuko gisa hain zuzen. Garai hartan Mapuche-ak borrokan ari ziren auren lurretan eraiki nahi ziren urtegien aurka. Bilera hau ezinezkoa zen Txilen egitea eta itzuli ondoren ordezkaritza honetan zegoen Jose Linqoqueo abokatuak arazoak izan zituen justiziarekin. 250 Neuk 1999an eta 2000ean egindako bisitaldietan parada izan dut une hunkigarriak ikusteko non egoera larri-larrian zeuden herri indigenen ordezkariak bertara jo zuten laguntza eta babesaren bila. euren biziraupena arriskuan jartzen zuen egoera bat konpontzeko laguntza eskuratu asmoz. Eurek konponbidea bertan zegoela uste zuten eta miresteko den idealismoa erakutsi zuten. Zoritxarrez NBEren funtzionamendua eta egitura diplomatikoa ez dago une hunkigarrietarako prest eta laster ikasten dute bertan ez dagoela konponbidea. Hala ere, balore sinboliko eta katartiko ikaragarria du honek .
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -132- (issue-arena) delakoetan parte hartuz Laugarren Munduak Estatuak baldintzatzeko gaitasuna garatu zuen, lobby ekintzak eginez, eta arazo indigenak helburu duten txostenak bultzatuz. Era berean biderkatu egin ziren proselitismoa egiteko aukerak eta sare indigena zein aldekoak (Stavenhaguen, 2006). Geroxeago informazio elkartrukatzea eta estrategia komunen garapena etorriko zen Hau “Transnacional Advocacy Networks” delakoen ezaugarria izanik (Keck & Sikkin, 1998),. Gauzak horrela, hamarkada honetan NBEren mailan HIKEren ahalegina Herri Indigenen Giza Eskubideen Aldarrikapena (HIGEA) sortzeko errebindikazioaren inguruan zentratu zen251. Honekin batera bultzatu egingo dira herri indigenentzat garrantzitsuak diren gaien inguruko txostenak. Hauen artean aipagarriak dira herri indigenek pairaturiko arrazakeria aztertzen zuen txostena252. Honek jorraturiko bide beretik jo zuten beste txosten batzuk eta arrazakeriaren aurkako aktibismoa Laugarren Munduak jorraturiko ekimen-eremua bihurtu zen. Hasierako mezu politiko sendoak ezagutarazteko ahaleginak tokia utziko dio gai zehatzetan253 zentraturiko askoz ere teknikoago eta proposamenak egiteko254 zen ekintza paradiplomatikoari. Euren eskubideak errebindikatzeko hamarkada honetan praktikan jarritako agitazio politikoa eta legala konbinatzen duen HIKE jarri zen martxan (Sanders, 1980:NET). HIMBk Panaman 1984an egindako bileran Camberran onarturiko Sanders-en zirriborroa onartu zen, bertan 17 artikuluez osaturiko proposamena onartu zelarik. Panaman adostutakoari jarraituz, 1985an NBEren mailako lanaren nondik norakoak argitu asmoz Declaration of Principles on the Rights of Indigenous Peoples255 onartu zuten NBEren mailan parte hartzen ari ziren erakunde indigenek eta aldeko GKEek. Nazioarteko eremuan izandako partaidetzak, zein ekologista, akademiko eta garapen alternatiboaren aldeko aliatuekin egindako lanak lagundu egin zuen herri indigenen aktoretza
251 1982tik 1987ra Aldarrikapenaren zirriborroan kontzentratuko ziren Genevan joandako erakundeen ordezkariak. Partaidetza urte hauetan nahiko mugatua izan zen 1982 eta 1983an 15 erakunde inguru hartuko dute parte (Berraondo,1999:93). Bizi zituzten erasoaldiek amaiera emateko paradiplomazian arituko diren herri indigenek nazioarteko erkidegoak ontzat hartuko zuen araudi baten proposamena bultzatu nahi zuen. WCIP eta IITC-ek ildo honetatik jo zuten herri indigenen partaidetza bultzatzeko ahalegin handiak eginez. Zirriborroan herri indigenek pairatzen zituzten arazoei erantzuteko legedia bultzatu nahi zen. Zirriborroan beraz, genozidio, etnozidio, herri indigenen bortxa eta jazarkundearen aurkako neurriak, autodeterminazioa eta herri izaeraren bultzada, eskubide kultural, erlijioso, ekonomiko eta sozialak zein lurraldearen gaineko zein ekosistemarekiko harreman berezia defendatu ziren. 1985an Panaman prozesu hau laguntzeko Herri Indigenak eta Giza Eskubideak izeneko dokumentua baietsi zen. Prozesu honetan zehar indigenek nazioarteko legediaren azterketa sakona burutzen dute eta euren eskaerak NBEren hizkuntza eta kontzeptuak erabiliz burutuko dute proposamen hau. Honelako goi mailako saikera burutzea errazagoa egingo zitzaien Lehen Munduko indigenei, eurentzat lege bidea eta hitzarmenen inguruko defentsa ezaguna egiten zaielako. EEBB, Kanada, Australia eta Zelanda Berriko indigenei sinaturiko hitzarmenen defentsa euren errexistentzia bidea izan da mendean zehar. Aldiz, Hirugarren Munduko indigenek ez zuten nazioarteko lege sistemarekin aritzeko horrenbesteko esperietzirik ez prestutasunik. 252 Honen adibidea E/CN.4/1989/22 arrazismoaren gaiari heltzen dion txostena dugu. Ondorengo txosten gehiago gai honi loturikoak egingo dira hurrengo hamarkadan eta XXI. mendeko lehenengo astean. 253 Anayak (1991) esan egiten digu herri indigenen nazioarteko mugimenduan bi diskurtsoen existentzia aurkituko daitekeela. Bata, galduriko “nazio” izaera gogoratzen duena eta honi nazioarteko erkidegoan dagozkion eskubideak errebindikatzen duena eta galdutakoaren erreparazioa esaktzen duena. Bestea, indigenek pairatzen dituzten auzi zehatzei heltzen diena. 1990ko hamarkadan indartsuagoa izango da auzi zehatzei helduz naziotasunaren izaera defendatzen duena. 1980an ikusten den diskurtsoak gogorrago heltzen zion “nazio eskubideei” eta ondorioz Estatuen jarrera kontrako jarrera aurkituko dugu nagusi. Autodeterminazio eta “herriak” deitura onartzearen aurkako jarrera izango dugu nagusi Estatuen aldetik. 254 Diskurtso politiko gogorrari utzi eta asko hasiko dira garapena eta ekonomiari lotzen zaion autodeterminazioa defendatzen. Kultura, osasuna eta lur eskubideekin zein hauen gestioarekin loturiko gaiak garrantzia irabaziko dute. Honek ez du suposatzen “nazio diskurtsoari uko egiten zaionik”, baina planteaturiko estrategia arazo puntualekin eta beren gestioarekin lotuta egongo da. 255 Bide U.N. Doc. E/CN.4/Sub.2/1987/22 Annex 5
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -133- politikoa eta euren kulturaren balorearen aldeko iritzia sortzen. Hamarkada honetan akademian zein nazioarteko instituzioetan jatorria duen herri indigenen aldeko literatura indartsua agertuko da. Bertan herri indigenen kasua giza eskubide mailan baina batez ere, euren ohiko jakinduriak ingurumenaren babeserako zuen garrantzia hasi ziren modu indartsu batean zabaltzen. Sutherland-ek (1995) aipatu egiten du herri indigenek gobernu eta akademikoekin landuriko kontaktuak erabat baldintzatu egin zutela ekologiarekin loturiko nazioarteko agenda. Egile honen ustez eragin hau are nabariagoa da ohiko jakinduriari loturiko debate eta ikerketan. Adibide gisa, munduko etnobotanikoak, biologoak, biokimikoak eta indigenekin bateratu zituen First International Congress of Ethnobiology. Biltzar hau Brasilgo Belen-en egin zuten eta bertan indigenen ohiko jakinduria erabiltzeagatik konpentsazioaren bat jaso behar zutela defendatu zen. Honelako batzarrek indigenak hamarkada honetan sare epistemiologikoekin, aktibista zein gobernuekin aliantzak sortzeko eta gai zehatzei loturiko nazioarteko sare zabalak lortzeko gaitasuna erakusten digute. Herri indigenen aktoretza politikoa, euren kulturaren balorea munduko biodibertsitatea mantentzeko nahiz euren kulturaren jarraipena bermatzeko bai HIGEAren proposamenean zein 1989an UNICEFek bultzaturiko Haurren Konbentzioan aurkituko ditugu. Munduko umeentzat hain garrantzitsua den konbentzio honetan lortu egin zen haur indigenei euren kultura mantentzeko zuten eskubidea bere 30. artikuluan aitortzea. Artikulu hau NBEren mailan herri indigenei zuzenduriko lehena da (Burger, 1999) eta ama kulturaren aldeko eskubide hau garrantzitsua da euren umeak jasan dituzten politika asimilatzailei aurre egiteko. Herri indigenen aktoretza eta kulturen aldeko hamarkada honetan gertaturiko beste sona handiko beste gertakizuna NLEren 169 hitzarmenaren onarpena izan zen. 4.3.1 169 Hitzarmena: Hamarkadako Aurrerakuntza Nagusiena Aurrerako aipatu dugun bezala, NLEk bultzaturiko 107 hitzarmenak munduko herri indigenen egoera zertxobait hobetu zuen, baina asimilazio bidean jartzeko gomendioa berebiziko mehatxua suposatzen zuen herri indigenentzat. Indigenenentzat asimilazioa heriotza zen. Jokoan zegoena horren garrantzitsua izanik mugimendu indigena asko mehatxu honi aurre egiteko sortu ziren. Garapen prozesuaren hastapenak birplanteatzeko, euren herri izaera defendatzeko, politika eta proiektuetan aldaketa eragiteko, asimilazioa uxatzeko nahiz honen ordez kultura eta herri/nazioen arteko elkarrizketa ezartzeko lan politikoari hasi zioten. Ezaugarri asimilazionistarekin batera indigenek ez zuten maite 107ak gobernuei euren arazoen gainean nahiz euren etorkizuna erabakitzeko zuten erabateko boterea. Beraz, asimilazioaren aurka eta burujabetasunaren zein deszentralizazioaren aldeko mugimendua sustatu zuten hamarkada honetan. Deskribatu dugun bezalaxe, euren presentzia eta eragina indartu egin zen nazioarteko
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -134- eremuan, gobernuen arteko erakundeen artean zein gobernuz kanpokoen artean. 1986an WCIP-ek etnozidioaren aurkako jarrera hartu, 107ren eragin ezkorra salatu eta konbenioan aldaketa eskatu zuen (Anaya, 1996). Goi mailako eztabaidatan modu zuzenean izan ez bazen ere, langile sindikatuen bidez ala gobernu ordezkaritzetan parte hartuz lortu egin zuten euren ikuspuntuak mahai gainean jartzea (Tomei, 1997). NLEak zegoen egoeraz jabetuz, 107 hitzarmena berraztertzeko kontsulta batzuk egin zituen, batez ere, Latino Amerikan eta indigenek hauetan parte hartu zuten. Hala ere, inportantea da argitzea indigenen partaidetza eskasa izan zela eta zeharkako bideak erabili behar izan zituztela euren ikuspuntuak balioztatzeko. Baina arrakasta izan zuten komunikabide eta gizarte zibilarekin asimilazio politikaren ondorio ezkorrak erakusten, horrela Nazioarteko Lan Erakundea (NLE) bere jarrera birplanteatzera eramanez. Horrexegatik 169 sorreran zegoen ebaluazio lantaldera ordezkari indigena batzuk gonbidatu zituen. Khosravi-ren (2006: 13-14), arabera 107 hitzarmenaren aurkako kritika eta aktibismo asko Lantaldean sortu ziren. Honi erantzunez NLEk adituen batzorde bat deitzea erabaki zuen, eta hemen sartu ziren. Herri Indigenen Munduko Batzarra eta Survival International lehen aldiz parte hartu zuten nazioarteko foro batean aditu bezala. Honetaz gain egon egon ziren langileen ordezkaritzat lagunduta indigenak ikusle bezala (Tomei, 1997). Gobernuen, langile ordezkarien eta enpresa ordezkarien arteko negoziazioen ondorioa izan zen 169 ituna. Hitzarmen honek aurrekoaren hizkuntza asimilazionista arbuiatu eta kulturen arteko errespetu eta duintasunaren alde egiten du (Ibid.). Ondorioz NLEk 1989an herri indigenen eskubideak aitortzen zituen 169. hitzarmena256 onartu zuen257. Modu honetan NBEren familiako erakunde nagusi batek herri indigenek egindako ekintza paradiplomatikoaren fruituak onartu eta txertatu egin zituen nazioarteko garrantzi handiko itun258 batean. Indigenen partaidetza eskasa izan bazen ere, ituna herri indigenen eskubideak onartzen dituen maila gorenena duen ituna izanik, hurrengo hamarkadan gertaturiko hainbat errebindikazio indigenen protagonista izan da (Anaya, 2006), Estatu zein nazioarteko aktoreekin izandako negoziaketetan erreferentzia bihurtu delarik. Latino Amerikako hainbat herrietan herri indigenen presioei erantzunez euren aldaketa konstituzionaletan aintzakotzat hartu zuten hitzarmen hau259, eta indigenen egoera hobetzeko ahalegin askotan protagonista izan dugu. 169aren inguruko prozesuan parte hartuz Laugarren Munduak bere presentzia eta
260 Irabazitako garrantziaren froga 1986an COICA-k Right Livelihood Award (Nobel Alternatiboa) jaso zuenean aurkitu dezakegu. Sari honek erakunde indigena honi ikusgarritasuna eman zion eta bere statusa mundu osoko GKE guztien aurrean goratu. Hau gertatu ondoren COICAko burua zen Evaristo Nkuag-ek aurkera izan zuen Banku Mundialaren buruarekin elkartzeko. Guzti honek erakutsi egiten digu nola 80ko hamarkadan herri indigenen presentzia eta aktoretza onarturiko zerbait zela garapen, giza eskubide eta ekologiarekin lan egiten zuten nazioarteko aktoreen artean. Hala ere, 1989ra arte ez dira eurei espresuki zuzenduriko itun ala hitzarmenetan euren aktoretza politikoa eta euren herri eskubideak onartzen.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -137- Munduak bere partaidetza eta kontribuzioa gauzatzeko bide berriak aurkitu zituen. Aurreko hamarkadan egindako lanari esker, gatazka zein hondamendi ekologikoa prebenitzeko bibliografian areagotu egin zen euren presentzia, nazioarteko ahaleginean derrigorrezko partaide bezala aipatzen zirelarik Era horretan akademiko eta adituen artean aurreko hamarkadan lortutako eragina handitu egin zen (Sutherland 1995; Davis 1998). Garai honetan aurreko hamarkadan hasitako bake prozesuek aurrera egin zuten eta bakea ikusiko dugu Salvador, Guatemalan, Nikaragua Bangla Desh, Timor-en ala Perun. Munduan zehar demokraziaren haizeak joko indartsu jo zuen eta diktadura anitz erori ziren. Hainbat tokietan gobernu demokratikoak izango ditugu diktadurak ala etnokraziak zeuden tokietan. Txile, Hego Afrika, Filipinak ala Indonesian, gutxi batzuk aipatzeagatik dira prozesu honen lekuko. Demokraziaren hedapenak mobilizaziorako aukera berriak sortu zituen herri indigenentzako (Dunaway, 2003). Nazioarteko testuinguru berri honek Laugarren Munduaren mobilizazioa erraztu egin zuen eta posiblea egin Mexikon. Bolibia, Txilen, Ekuador ala Guatemalan, herri indigenek irabazitako protagonismo politikoa. Testuinguru berri honi eta aurreko hamarkadan herri indigenen aldeko nazioarteko lortutakoari jarraituz eta herri indigenek egindako barne presioari erantzunez, Latino Amerikako Estatu bakar batzuek herri indigenen eskubideak konstituzio aldaketak egin zituzten, gehien bat eskubide kulturalak, sustatu nahian: Nikaragua (1986), Brasil (1988) Ekuador (1994 eta 1998), Nikaragua (1995), Kolonbia (1991), Mexiko (1992 eta 2001), Guatemala (1992), El Salvador (1992), Paraguay (1992), Peru (1993), Bolivia (1994), Argentina (1994), Bolivia (1994), Venezuela (1994) eta Australian (1992). Modu batean ala bestean, herri indigenen eskubide kulturalak eta zabalera ezberdineko lurraldearen gaineko eskubideak onartu ziren, baina oso gutxitan onartu ziren Estatuaren nazio aniztasuna edota lurraldeen gaineko kontrola ala gobernu autonomoak (Gonzalez, 2007). Hamarkada honetan herri indigenek gorengo ikusgarritasun politikoa irabazi zuten, eta euren aktoretza nazioarteko erkidegoan, baina bereziki NBEren baitan finkatu da. Aurreko hamarkadetan egindako presio politikoari erantzunez NBEak herri indigenen partaidetza ahalbidetzeko bideak eta ekimenak bultzatu zituen hamarkada honetan. Hau dela eta, HIKEren loratzea ikusiko dugu, inoiz baino gehiago, eta inoiz baino sarriago agertuko baitzaizkigu indigenak nazioarteko aferetan parte hartzen. Nazioarteko partaidetza honek aurreko hamarkadetan egindako ahalegina sakondu eta biderkatu egin zuen. Gainera hamarkada honetan indiotasuna mundu mailako nortasuna eta arazoa bihurtuko da. Aurreko hamarkadetan ezagunak egin zaizkigun aktoreei Afrika (Murunbi, 2004) eta Sobiet Batasuna (Shapovalov, 2005) izandakoaren herri indigenak gehitu zitzaizkion. Modu honetan, Laugarren Munduaren agenda eta identitate kolektiboa mundu mailako fenomenoa bihurtu zen eta kontinente guztietara
262 Mundu mailan Laugarren Munduak lorturiko hedapena eta bere barruan dagoen aniztasunaren gestioa ezinezkoa litzateke teknologi berriak egon ez balira. Gainera indigenak ciberdiplomazia ondo ulertu eta praktikatu egin dutela esan genezake. Guzti honek apurtu egiten du indigena tradizional eta isolatuaren estereotipoa. Bide Arregi (2006), Bollier (2003), Mills (2002), Crawford & Bray-Crawford (1995). Arquilla. & Ronfeldt-ek (2001) sartu egiten dituzte herri indigenak euren Netwar kontzeptuan. 263 Aurreko hamarkadan hasitako prozesuei jarraituz hamarkada honetan indigenen partaidetza NBEren mailan askoz propositiboagoa izango da eta ikusiko da teknikari indigenen lana. Segun ze arlotan abokatu, biologo, ingeniari ala soziologo zein antropologo indigenen partaidetza ikusiko dugu. Guzti hauek NBEren terminologia hizkuntza eta prozeduratan aurrekoak baino jajoagoak izango ditugu.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -139- Helburu hau erdiesteko negoziaketa eta presio politikoa izan zen264. HIKEren helburu nagusia nazio, Estatu eta nazioarteko erakundeekin negoziazioak burutzea. Honen helburua herri indigenen arazoei hobeto erantzuten dien nazio barneko nahiz arteko marko normatibo eta politikoa berria lortzea izanik. Hamarkada honetan negoziazio politikoa tresna eta helburua izango da. Indigenek mundu akademikoan, nazioarteko gizarte zibilaren eta nazioarteko adituen artean aliatuak lortu bazituzten ere, argi zuten nazioarteko eta Estatu barneko sektore nagusiekin elkarrizketa eta negoziazioa beharrezkoak zirela. We can not let the confrontation of the past dictate the shape of the future. Government to government, we can work together toward a better tomorrow (Bill Frank Jr., Nisqually Indian, aip. Burger, 1990:144). Printzipio honi jarraituz herri indigenek euren ikuspuntua aurkezteko balio handikoak izan ziren foru ezberdinetan parte hartu zuten hamarkada honetan. NBEren babespean antolaturiko txosten, ikerketa, tailer265, konferentzi eta antzekoek aukera ezin hobeagoak eskaini die herri indigenei euren ahotsa entzunarazteko eta euren prestakuntza266, erakunde sendotasuna zein euren partaidetza nazioarteko erkidegoan hobetzeko. Era berean, berei zuzenduriko ekimenen kopurua herri indigenek irabazitako presentzia eta garrantziaren testigu bihurtu dira. Gainera, NBEren mailan gauzaturiko partaidetza beren arazoak konpontzeko negoziaketa eta nazioarteko legediaren alde egindako konpromisoaren froga bihurtu da. Negoziaketa eta legearen errespetua beraz, izango dira eurek bizi dituzten arazo larriak konpontzeko bidea kasu berezietan matxinada, hots, Chiapas, Chittagon Hill Trucks ala Burman zein Papua Guinea Berrian. 1990ko hamarkadan ia ezinezko gertatuko zaigu giza eskubideez, ekologiaz, garapenaz, sakontze demokratikoaz eta gobernu egokiaz (Cleveland, 1993; Martí i Puig, 2004), justiziaz, kultura aniztasunaz, gatazka etnikoaz (Gurr, 1994), demokraziaz eta nazioarteko gizarte zibilaz hitz egitea herri indigenei erreferentzi egin gabe (Dunaway, 2003). “Laugarren Munduaren” presentzia biderkatu egingo da hamarkada honetan eta inoiz baino gehiago izango dira nazioarteko politikan zabalduriko leihoak. Hauek euren arazoak eta proposamenak kaleratzeko
264 Tesis honetan zehar erakutsi egin dugu Laugarren Munduaren borroka giza eskubideekin lotuta eman dela. Indigenek beste nazio eta banakoei onartzen zaizkien eskubide berdinak eskatu dituzte: Herri indigenengan modu batean ala bestean eragina izan duten konbentzioen zerrenda nahiko zehatza http://fletcher.tufts.edu/multi/humanRights.html helbidean aurkitu daiteke. Beste baliabide asko giza eskubide eta ekologiarekin lotuta http://www1.umn.edu/humanrts/ helbidean aurkitu daitezke. 265 1991an Groelandian bilduriko aditu talde batek herri indigenen autodeterminazio esperientziak aztertu zituen; 1992 Txilen Garapen Sostengarriari egiten dioten kontribuzioa aztertzeko bildu ziren, 1996an Kanadan lurren gaineko eskubide eta eskaerekin loturiko esperientzi praktikoen azterketa burutu zen. Geroxeago beste mintegi asko antolatu dira gai zehatzei heltzeko. Mintegi hauetan herri indigenek parte hartu egin dute euren arazoak, itxaropenak eta proposamenak adituei komunikatuz. Modu honetan lortu egin dute hauek txosten ofizialaren parte izatea eta erabakiak hartzeko prozesuan presente egotea. Era honetan herri indigenen agenda paradiplomatikoan garrantzizko diren auziak agenda diplomatikora pasatu dira. Mintegi hauek gaiak hobeto jorratzeko, egokiago prestatzeko eta partaidetza bultzatzeko egiten dira. 266 NLEak zein ekologia ala giza eskubide mailan egindako konbentzioekin loturiko formakuntza ala kapazitazio programak oso garrantzitsuak izan dira herri indigenen prestakuntza eta gaitasun politikoa eta administratiboa hobetzeko. Gainera Lantaldearen inguruan bertan biltzen den mugimendu pan-indigenak gizarte zibilaren taldeekin batera NBEan hobeto aritzeko formakuntza kurtsoak antolatu ditu. Ekimen hauen ondorioz herri indigenen nazioarteko ordezkaritzak inoiz baino prEstatuago ikusiko ditugu euren arazoak ala eurengan eragina izango duten auziak nazioarteko foroetan debatitzen direnean parte hartzeko. Formakuntza nahiz kapazitazio programen adibide bezala 169 Hitzamenaren inguruan antolaturiko ekimen sorta aipatu behar dugu. Hitzarmen honek jarraitzen du gai indigenetan erreferentzi nagusia izaten eta bere eragina bultzatzeko egindako ahaleginek erakunde zein ordezkaritza indigenen gaitasuna eta prestakuntza dezente hobetu dute. Honelako nazioarteko hitzarmen eta prozesuen inguruan gertaturiko ekimenei erreparatu gabe ezin izango ondo ulertu gaur egungo mobilizazio indigena garaikidea.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -140- aprobetxatuko dituzte herri indigenak267. Hamarkada honetan NBEren mailako partaidetzak puntu altuena lortuko du 1999an 1000 pertsona inguru bildu zirenean PILan 17. Saioan. Modu honetan euren ekimenez aurreko hamarkadan sorturiko esparru politiko hau sendotu eta finkatu egingo da. Aurreko hamarkadetan prozesua hasi zuten erakunde historikoekin batera, maila lokaleko GKE indigenak ala herri indigenen ordezkaritzak ikusiko ditugu hamarkada honetan nazioarteko politikan esku hartzen. Lehenengo Munduko eta Amerikako ordezkaritzek prozesuan zuten erabateko nagusitasuna osotu egin zen Asia, Afrika eta Pazifiko eta Sobiet Batasuna zenaren ordezkarien partaidetzarekin. Errealitate honek mugimenduaren izaera dinamikoa erakusten du eta enbido egin NBEn europar botereen kolonizazio historiakoa eta “indigena” lotzen dituzte definizioei. Indigenek “ ur gatzituaren” printzipioari kritika gogorra egin, berau bertan behera uztea eta “barne kolonizazioa” integratzen duen kontzeptu berri baten beharra defendatu dute (Cojti,1997). Barne kolonialismoaren kontzeptuak intelektual ez indigenen lanetan ere aurkituko dugu. Hots, Stavenhaguen-ek (1990) erabili egingo du herri indigenen egoera mundu mailan deskribatzeko eta hurrengo hamarkadan egile ezberdinek Afrikako (Kabunda 2005, Caranci,2005) egoera deskribatzeko erabili egin dute. Nazioarteko oihartzuna ukan eta nazioarteko sarea eraikitzeko balio zuten ekimenen artean aipagarria da 1991an UNESCO-k Otawan egindako “500 urteak baino aruntzago izpiritua sendotzen” biltzarra. Bertan 800 partaide bildu ziren eta Ameriketako ordezkariak ez ezik Filipinas, Australia, Eskandinabia, Errusia eta Afrikako ordezkariak egon ziren. Bertan bildutakoek etnozidioa, akulturazio, hezkuntza elebidunarekin eta kulturen arteko harremanei buruz mintzatu ziren. UNESCO-k zabaldutako bide honi jarraituz San Cristobal de las Casas-en (1991) eta Oaxacana-an (1993) hezkuntza eta kulturarekin loturiko gaiak aztertu ziren. Honekin batera, Munduko Bankuak 1991an 4.20 herri indigenekiko politika berria onartu egin zuen268. Arautegi honek herri indigenen definizioa eskaini, partaidetza eskubidea defendatu eta euren lurretan Banku Mundialak lagunduriko proiektuak daudenean “Herri Indigenen Aldeko Garapen” planak izatea agindu zuen. Gainera, ondorio ezkorrak sahiesteko eta baita ere babesa emateko gogoa erakutsi egin zituen eta mekanismoak ezarri egiten ditu proiektuen inguruko prozedura guzietan herri indigenak integratzeko. Erabaki honetan pisu handia izan zuten 1980ko hamarkadan Bankuak berak bultzaturiko proiektuen aurka mundu mailan egindako
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -141- mobilizazioak. Geroxeago, bide honi heldu zioten Banku Interamerikanoak eta beste nazioarteko finantza erakundeek. Hau garrantzi handikoa gertatu zen honelako erakundeek kontuan hartu dituztelako herri indigenen aldeko nazioarteko. Herri indigenen nazioarteko presentzia eta ikusgarritasunari dagokionez, 1992a izango da, ezbairik gabe, arrakastaren urtea, Urte honetan Ameriketako Aurkikuntzaren Bosgarren Mendeurrenaren aurkako inguruko mobilizazioak gertatu ziren. Espainia eta Batikanorentzat fundazio mito inportantea ospatzen zen eta honek ekarri egin zuen indigenen mundu mailako erantzuna, Ameriketan handiagoa izan bazen ere. Gogoratu egin behar dugu 1977ko konferentzian indigenek eskatu egin zutela urriaren 12a “Nazioarteko elkartasun eta Doluminaren eguna izandatzea” (Ortiz-Dunbar, 2004). Herri indigenek eta euren erakundeek, horietariko asko ekintza honen inguruan sortutakoak, protagonismoa lortu eta politiko zein munduko komunikabide guztien arreta lortu zuten (Van Cott, 1996). Mendeurrenaren inguruan prEstaturiko ospakizun zein salaketak herri indigenen partaidetza izan zuten. Gertakizun historiko honen inguruan buruturiko hausnarketa kolektibo honetan kulturen arteko komunikazioari atea zabaldu eta historia ofizialari kritika egin zitzaion. Zapalduen ikuspuntua, euren ahotik entzutea posiblea izan zen269. Aurreko hamarkadetan herri indigenek giza eskubide eta ekologia uztartzen zituztenak ekimenaren fruituak mundu mailako onarpena lortu zutenean270. Urte honetan hasten da euren gorengo eta presentzia eta aktoretza nazioarteko harremanetan benetan gauzatu egin zen. Munduak aurpegi indigenak, mezu indigenak eta protagonista indigenak ikusi zituen, lehenengo aldiz agenda global berriaren auziak eztabaidatzen NBEko foro batean eta Estatu ordezkarien aurrean. Herri indigenek, eurek egindako kritikak eta proposamenen bidez, garapenaren norabidea eta ingurumenarekin zuen modernotasunak harremana aldatzeko debatean protagonismoa irabazi zuten. 1992ko Errioko Munduko Gailurretik271 hasita, eta honetatik eratorriak diren Konbentzio eta ekimen272 guztiek modu batean ala bestean herri indigenen paperaren aitorpena eta euren
269 Urteurrena ofiziala ospatzeko prEstaturiko ekintzek erantzuna jaso zuten “Aurkikuntzaren” ideologiarekin ados ez zeuden indarren aldetik. Indigenek diskurtso ofizialaren handitasun eta balorazio positiboaren aurrean euren esperientziaren testigantza jarri zuten. Urte honetan aukera izan genuen ikuspegi ezberdinetatik azken 500 urte hauetan europarrek eta euren ondorengoek egindakoaren balorazio anitza eta aberatsa izateko. Aldi honetan herri indigenen ahotsa eta ikuspuntua ozenki entzun zen. Honetaz bide Morris (1992) ala Cultural Survival Quartely-ren (1992) Speaking for Ourselves: Native Americans Look Ahead at the Columbus Quincentennary 16 (3). 270 Urte honetan mundu mailako indigenen artean kontaktuan areagotzen direnean indiotasuna ulertzeko ikuspegi ezberdinen batasuna sortuko da. NBEan nahiz komunikabideetan herri indigenen nortasun eta agenda pan-indigena agertuko dira protagonista. Urte honetan lorturiko arrakastak inspirazio handikoak izango dira mundu osoko indigenentzat eta mugimenduaren indar berria eta nazioartekotasuna lau haizeetara zabaldu zuten. 271 Brudtland txostenak (1987) iradokitakoari jarraituz herri indigenen errekonozimendua gauzatuko da. Aitorpen honek aurreko NBEren mailan 50 urteetan pairaturiko presentzia faltarekin amaituko du, eta herri indigenen balore eta kulturen aldeko delibero inportanteena dela esan daiteke. Hemendik eratorriak diren Konbentzio eta akordio guziek printzipio honi lotuko zaizkio. 272 Hemen Biodibertsitateari Buruzko Konbentzioa (1992), Eguraldi Aldaketari Buruzko Hitzarmena, Basoei buruzko Hitzarmena ala Desertizazioaren Aurkako Hitzarmenak herri indigenen partaidetza beharrezkotzat jo zuten euren helburuak lortzeko orduan.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -142- partaidetzaren beharraz aritu ziren. Lorturiko nazioarteko errekonozimendu honek sendotu egin ditu ekologiarekin loturiko gaiak, HIKE-ren ardatz nagusietako bat izatera pasatu zelarik. Gailurrean lorturiko arrakastaren atzean, Kari-Oca-ko biltzar indigena eta paraleloan egindako “Lurraren Gutun Indigena”273 zegoen. Rio-n GSaren nondik-norako nagusiak eztabaidatzeko eta negoziatzeko Estatu buru, diplomatiko, aditu eta antzekoak bildu ziren bitartean, Kari-Oca-n indigenak eta gizarte zibilaren ordezkariak bildu ziren, GSri buruzko eztabaida honi euren kontribuzioa egiteko274. Mobilizazio indigena honen ondorioz Errio-tik ateratako Agenda 21-ek bere 26. artikulua275 “herri indigenei” eskaini zien, euren garrantzia eta egokitasuna munduko arazo ekologikoak tratatzeko eta prebenitzeko orduan goraipatuz. Hau gutxi balitz, gailur honetan lehenengo aldiz ordezkari indigena batek plenariori hitza zuzentzeko aukera izan zuen (Burger 1997; Minde 1995; Anaya 1997). Garapen eta ekologia bateratzen zituen GSan indigenak nazioarteko estrategietan aktoreak bezala agertu ziren lehen aldiz. Gainera, Erriotik eratorriak diren itun eta dokumentuetan euren kulturen balioa, natura kudeatzeko trebetasuna aitortu egiten da, indigenen auto garapena bultzatzeko eta euren eskubideak bermatzeko deialdia eginez. Modu honetan GSa bultzatzeko politika eta programen (major group) bihurtuko dira. Beraz, indigenak lagundu eta indartu beharreko aliatu bezala agertuko zaizkigu. Lur eskubideak eta kulturaren balioa sustatzeko nazioarteko deialdia hedatuko da. Ondorioz, nazioarteko legedia zein printzipio hauek integratzen dituzten Estatu mailako legediek indigenak babesteko mandatua bere gain hartu zuten. Historian zehar behin eta berriz euren kulturen balioa ukatuta ikusi ondoren indigenek nazio industrializatuei zer kontribuitzerik badutela ikusi zuten munduko Estatuek, beren nazioarteko sistemak eta berau osotzen duten erakundeek276. Arlo honetan ezaguturiko arrakasta aprobetxatuz ekologiarekin lotuta zabaltzen ari zen eremu horretan benetako presentzi eraginkorra izateko gai zehatzei loturiko nazioarteko erakunde indigenak sortu ziren, adibidez, basoen defentsan zentraturiko mundu mailako, International Alliance of Indigenous –Tribal Peoples of the Tropical Forest sortu zen. Erakunde honek Laugarren Munduaren ideologiari jarraituz biopolitikarekin loturiko arloetan erregio mailako erakundeak, GKE eta adituak bilduko ditu bere baitan. Sortu zenetik arlo honetan
273 Kari-Oca-ko aldarrikapena herri indigenek zein ekologistek egindako ondorengo aldarrikapenentzako erreferentzia bihurtu da herri indigenen kosmos-ikuskera, iritzia eta proposamena plazaratzen duelako. Kari-Oca-n gertaturiko foroa herri indigenen mugimendu paradiplomatikoaren indarraren froga lehenengoetarikoa izan zen eta arazo larri baten inguruan mundu mailako gailur batean euren ahots eta partaidetza propiorekin presente zeuden lehenengo aldia. 274 Estatu ala NBEren mailako bilerak gertatu baino lehen biltzar indigenak egiteko ohitura eredua bihurtuko da. Eredu honi jarraituko zaio bai Munduko Elizen Kontseiluak lagundurik Lantaldea urteko bilera hasi baino lehen egindako Caucus Indigenan. Biltzar indigena hauek gai nagusiak eta jarrera nagusiak eztabaidatzeko egiten dira, Biodibertsitateari Buruzko Konbentzioaren inguruan sorturiko Foru Indigena dinamika berdina jarraituko du. 275 Dokumentu hau http://www.ecouncil.ac.cr/indig/legislation/english/chap26en.htm lortu daiteke. 276 Herri Indigenen balioa GSa bultzatzeko orduan eta euren OJren garrantziaz jabetzeko aurreko kapituluetan aipaturikoez gain bide Krieger (2008), UNEP (1992),United Nations ((1994), Warren (1994).
277 Vienan buruturiko Giza Eskubideei buruzko Mundu Konferentzian hasita euren bizitza baldintzatzen duten eremu eta prozesu guzietan herri indigenen partaidetza bultzatu zen. Geroxeago, 1994an El Cairon izandako Populazio eta Garapenari buruz Nazioarteko Konferentzian eta 1995an Copenhaguen egindako Gizarte Garapenari buruzko Mundu Gailurrean zein Pekin-eko Emakumeen Mundu Konfetentzian ala 1996an Estambul-en buruturiko Giza Asentamenduen NBEen Konferentzian (Habitat II) herri indigena eta ez indigenen arteko harreman adiskidetsuen defentsa egin zen eta ezarri garatu beharko printzipio bezala herri indigenen kulturak, bizi moduak eta mota guzietako beharrak asetzeko neurriak hartzeko deialdia luzatu gobernu eta nazioarteko nahiz GKE guziei. 278 Vienako deklarazioa http://www1.umn.edu/humanrts/instree/l1viedec.html helbidean lortu daiteke.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -144- arreta eta interesa erakartzeko. Gura errealitatea bihurtu zuen NBEk 1993ko urtea zeregin honetarako izendatu zuenean. Urte honen xede nagusienetarikoa herri indigenek bizi zuten arazoei aurre egiteko nazioarteko kooperazioa sendotzea zelarik. Jorraturiko alorrak giza eskubideak, ingurumena, garapena, hezkuntza eta osasuna izan ziren eta aukeraturiko slogana “Herri Indigenak: Aliantza Berria”. Honetaz gain, Rigoberta Menchu urte honetarako NBEren borondate oneko enbaxadorea izendatu zuten. Honekin batera, 1993an ere, 48/163 ebazpenean NBEko Batzar Orokorrak onartu egin zuten 1995-2004 hamarkada herri indigenen hamarkada izendatzea. Hamarkada honen helburua, herri indigenekin nazioarteko kooperazioa bultzatzea zen. Era honetan herri indigenek pairatzen zituzten arazoei (giza eskubideen, osasun, ingurumena eta garapenaren alorrean batik bat) aurre egin ahal izateko. Hamarkada honi laguntzeko Hamarkadarako Borondatezko Kontribuzioen Fondoa sortu zen. Fondo honetan UNDPren ordezkari bat, hiru gobernu emaileen ordezkariak, Populazio Indigenen Lantaldearen Burua eta Herri Indigenen bost ordezkariak biltzen dira ordudanik. Honetaz gain, komunikazio eta kontzientizazio mailan laguntzeko Abuztuaren 9, herri indigenen nazioarteko eguna bezala izendatu zen. Baina seguruenez benetako mugarria HIGEaren azken zirriborroa onartu zenean lortu zen. Justu hau onartuta gero, 1994an WCIP inguruko jendeak beste herri eta ordezkari indigenekin batera HIGEAri alternatiba egiteko Herri Indigenen Nazioarteko Konbentzioa proposatu zuten. Alternatiba hau indigenek propio buruturikoa da279. HIGEA azpibatzorde mailan 1993an onartua izan ondoren 1995an zirriborroak bere bidea jarraitu zuen. Giza Eskubideen Batzordeak talde berezia sortu zuen HIGEAren proposamena eztabaidatzeko. Estatuen eragina berehala sentiarazi zen. Hasieratik prozedurak luzatu, negoziazioak bihurritu eta indigenen partaidetza eta Estatuek onartutakoa berridazteko intentzioa azaldu zuten. Zirriborroaren osotasunaren defentsa HIKEren beste ardatza bihurtu zen hamarkada honetan. Bestalde 1995an Herri Indigenen Foru Iraunkorra sortzeko lehenengo bilera egin zen Copenhaguen-en eta Laugarren Munduak partaidetzarekin. Foru Iraunkorraren iradokizuna NBEren sistema indartzeko eta Laugarren Munduaren partaidetza gauzatzeko beste pausu inportante bat zen, NBEtik kanpo 1996an Copenhaguen-en Visions Abya Yala delako nazioarteko erakunde eta ordezkari indigenen bilera gertatu zen. Amerikako herri indigenen ordezkariek aukera izan
279 2006an NBEko Batzar Nagusiak HIGEAren onarpena urte betez atzeratu ondoren, eta HIGEA aldarrikapena izanik duen aholku Estatusa eta inolaz ez derrigortasuna aipatuz, batuzk hasi ziren konbentzio baten beharra aipatzen. AIpaturikoa nazioarteko konbentzioa bihurtuko litzateke 30 partaide sinatuko balute Konbentzio honen testua eta aurreko historiari buruz bide (1981) www.wcis.org /fdwp/international/intconv.txt eta www.wcis.org /fdwp/international/icrinsum.txt.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -145- zuten Europako herriei, zuzenean, NBEren mailan zein Estatu bakoitzean gertatzen ari ziren prozesuei buruzko informazioa emateko. Bilera hau garrantzi handikoa izan zen egungo arazo eta prozesuei erantzuteko herri indigenek euren proposamenak kaleratu zituztelako. Jorraturiko gaien artean autodeterminazio eta lurraldetasuna, biodibertsitatea eta jabego intelektuala, hezkuntza eta kultura, izpiritualtasuna eta erlijioa, emakumea, nazioarteko hitzarmenak, nazioarteko kooperazioa eta garapena, komunikazioa, osasuna eta ohiko sendakuntza egon ziren. Bilera honetan trataturiko gaiak eta ikuspuntuak bilduz bertan “Copenhaguen-eko aldarrikapena280 atera zen. Bertan Laugarren Munduak buruturiko HIKEren ardatza diren gaiak eta aurkitu daitezke, baita ere nazioartean aritzeko proposamenak eta lan ildo nagusiak ere. 1997an aitzindari indigenak NBEren giza eskubide sisteman trebatzeko programa onartu egin zen. Modu honetan prozesuaren bultzatzaile izango den belaunaldi berri baten kapazitazioa hobetzeko egin zen eta Afrika, Asia zein Sobiet Batasuna izandako ordezkarien partaidetza bultzatu egingo da. 2000tik gaurdaino NBEren programa honen barruan eta Eusko Jaurlaritzaren finantziazioaz, Deustuko Unibertsitatean Latino Amerikako aitzindarientzat trebatze saio berezia egiten da gazteleraz Programa de Formación en Derechos Humanos para Pueblos Indígenas de Latinoamerica izenarekin. Hasierako formakuntza Bilbon jaso ondoren azken saioa Genevan burutuko dute, NBE sistema eta bere inguruko GKEen artean, trebakuntza amaituko dutelarik. Ingelesez bakarrik irakasten zen programa hau 2006an gazteleraz, frantsesez eta errusieraz egiten da munduko toki ezberdinetan. 1999 HIKEk bultzada handia jaso zuen Miguel Alfonso Martinez Estudio sobre los tratados, convenios y otros acuerdos constructivos entre los Estados y las poblaciones indígenas indigenek sinaturiko hitzarmenei buruzko txostena aurkeztu zuenean. Txosten honetan Martinezek domestikazio politika gogor kritikatu egin zuen. Martinez-ek argi utzi zuen indigenekin sinaturiko tratatuak nazioartekoak zirela eta direla indargabetu aldebakarki. Izan ere, egindako subiranotasun indigenaren ukapena legegabekotzat eman zuen eta gogoratu Hawai antzeko kasuak daudela. Hawai deskolonizaziorako herrien artean egon beharko lukeela zion Martinez-ek. Azkenenik, azpimarratu egin zuen sinaturiko hitzarmenak ahalmena handia dutela indigena eta ez indigenen artean XXI. mendeko harremanak bideratzeko. 1992an hasita herri indigenak NBEk antolaturiko nazioarteko mundu mailako gailur inportante guztietan presentzia izan zuten, eta eremu honetan sorturiko aldarrikapena eta ekintza programetan aipatuak izatea lortu zutelarik. Hots, Vienako Giza Eskubideei buruzko Konferentzia
280 HIKEren barruan gai ala egoera zehatzen aurrean egindako aldarrikapenek aukera eman digute herri indigenen presentzia politikoaz eta beren jarreraz jabetzeko. Hauetariko batzuk Jaurlaritzak ateratako “Derechos de los Pueblos Indígenas” liburuan aurkitu daitezke. Copenhaguen-ekoarekin batera Kari-Ocakoa (1992) GSari buruz; Mataatuakoa (1993); Jabego intelektual eta Kulturalari buruz; Phoenix (1995) Giza Genomari buruzkoa. Liburu honetan aurkitzen ez diren beste batzuk Leticia (1997) basoei buruzkoa eta Seattlekoa (2000) urtekoa izan daitezke. Kasu guzietan herri indigenek garrantzizko mailako gaien aurrean euren jarrera agertu dute.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -146(1993), El Kairoko Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia (1994); Copenhagueneko Gizarte Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia; Beijingeko Emakumei buruzko 4. Nazioarteko Konferentzia; Arrazismoari, Arrazakeri, Xenofobia eta Intolerantziari buruzko Durbaneko Mundu Konferentzia (2001); Johanesburgoko WSSD Gailurraren (2002) eta Tunezko Informazio Gizarteari buruzko Mundu Konferentzia dira aipagarrienak. Aipaturiko kasu hauek nazioartean duten presentzia eta euren alde zabalduriko iritzi eta joeraren erakusleak dira. Nazioarteko biltzarretan izandako partaidetzarekin batera, aipatzekoak dira indigenek egindako aldarrikapenak, adibidez, 1996an Copenhague-ko aldarrikapenak aurretik jorraturiko bidetik abiatu eta osotu egin zituen aurretik gertaturikoak: hala nola Kari-Oca-koa (1992) Garapen Sostengarriari buruzkoa, Mataatua-koa (1993) jabego intelektualari, biopirateria eta eskubide kulturalei buruzkoa; Phoenix-koa(1995) Giza Genomari buruzkoa, Leticia-koa (1997) basoei buruzkoa, Seattle (2000) eta Bonn (2004) klima aldaketari buruzkoa. Paradiplomazia indigenaren arrakasta honek, NBEren adituek bultzaturiko aldaketarekin batera, eraman egin zituen NBEren sistemaren barruan dauden hainbat erakunde herri indigenekiko euren politika eta ekimen ereduak berriz aztertzera. Adibidez, WIPO, UNESCO, UNDP, WHO, Nazioarteko Moneta Fondoa edota Munduko Bankuak eta bere kideak (Banco de Desarrollo Iberoamericano, Banco de Desarrollo Asiático) polítika bereziak bultzatu zituzten. Halaber Europear Batasunak edota Amerikako Estatutuen Batasunak bat egin zuten nazioarteko joera honekin. Nazioartean lorturiko onarpenek hainbat Estatu 169 ituna sinatzera eraman zuten. Kanada, Australia eta Zelanda Berrian “Terra Nullius”, alboratzeko ekimenak hartzen dira. Era berean lege ekimen berriek “Native Title” errekonozitzen dute Herri Indigenekin negoziatzeko beharra eta itun zaharren inguruan kontzentzu berriak lortzeko apustua. Horretarako akordio berriak ala gaurkotze formula juridikoak erabili daitezkeela defendatzen da. Itunen bidea erabiliz Estatu, erregioetako gobernu, multinazional eta herri indigenen arteko gatazkak bidera daitezke (Martínez, 1999). Hala ere, Estatuek nahiago dute akordio berrietara heltzea. Hau horrela da Itunetan “nation-to-nation” Estatusa onartzen delako, eta horrek atea zabaltzen duelako nazioarteko zuzenbidearen bidea jorratzeko (Short, 2003). Aipaturiko bidetik abiatuz, Latino Amerikako hainbat konstituzio berriek herri indigenei zuzenduta daude eta eskubide kultural batzuk onartu zatzaizkien. Asian ere Filipinas, Kanpuchea eta Malasiako gobernuek legedi berria eta aurrerakoiagoa jarri zuten martxan, herri indigenei nolabaiteko aipamenak eginez. Europan (Noruega) eta Errusian ere herri indigenen singularitatea onetsi zen. Afrikan Etiopia, Camerun, Uganda, Argelia eta Hego Afrikan antzeko ekimenak sustatu ziren. Herri indigenak onartzeko joera honek bere isla izan zuen nazioarteko itunetan eta hainbat prozesuetan. Hala eta guztiz ere, aitorpen hauetariko asko oso mugatuak dira herri
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -147- indigenak gutxiengo nazionaltzat dituztelako eta euren eskubideak Estatuek emandako zerbait bailitzan. 1990ko hamarkada honetan gertaturiko aurrerapenik handienak, hala ere, hondoko bi hauek dira Herri Indigenen Aferen Foro Iraunkorraren (hemendik aurrera HIFI) sorrera (2001) eta Giza Eskubideen Batzordearen Barruan Afera Indigenen Errelatore baten izendapena (2002). Bi eremu berri hauen onarpenak indigenek nazioarteko erkidegoan lorturiko onarpen mailaren zein NBEren egituran gorengo mailan kokatzeko gaitasunaz testigantza eskaintzen digu. 5. FORO IRAUNKORRA: PARTAIDETZA INDIGENARAKO MEKANISMOA NBEren mailan herri indigenak partaidetza iraunkorra eta NBEren mailan ahalik eta gorenen izateko aspirazioa aspaldiko kontua da. Kapituluaren hasieran Deskaheh –en esperientzia dugu aitzindari eta aurrekaria, gero 1980ko hamarkadan eta 1991ko Nuukeko mintegian egindako eskaerak aipatu ditzakegu. Eskaera honek Laugarren Munduak duen nazioarteko erkidegoaren aldeketarako (system transforming) ekimenerako, funtsezko auzia da. Honelako gune batek nazio eta Estatu ordezkarien presentzia eta elkarlana ahalbidetzen duelako, batik bat. New institutions which permit direct, coequal participation of nations and states are now essential for the construct of a new international political order (Ryser, 1993:NET). Foroaren ideiaren gibelean, NBEren mailan erakunde sektore eta batzordeen artean banatuta dauden herri indigenei buruzko ekimena, programak eta abarren koordinazioa sustatuko zuen gunea lortzea zen. Hau HIKEren helburu nagusietariko bat bihurtu zen 1990ko hamarkadan281. 1993an Vienan izandako Giza Eskubideei buruzko Mundu Konferentzian Danimarkako ordezkaritza zuen Groelandia-ko gobernuaren ordezkariak Herri Indigenen Foro Iraunkorraren alde (HIFI) deklarazioa egin zuen282. Konferentziak ekimen hau onartu eta bere bideragarritasuna aztertzeko deialdia zabaldu zion NBEri. Urte berean NBEak 48/163an Batzar Orokorrak erabaki egin zuen Giza Eskubideen Batzarrari gai honi lehentasuna ematea. Honek, bere aldetik, 1994an eskaera luzatu zion PIL-i gai hau aztertu zezan. Foruaren bideragarritasuna aztertzeko 1995an lehenengo tailerra egin zen Copenhaguen (Danimarkan). Bertan 21 gobernu ordezkari, 21 ordezkari indigena eta 2 aditu independenteak hartu zuten parte. Tailer honetan erabili egin zen Daes eta Stavenhaguen adituek prestaturiko txostena283 eta Foroan gai nagusiak definitu ziren: NBEren egitura mailan non kokatu; non
281 Prozesua jarraitu ahal izateko bide IWGIA (1999), IWGIA (1997), IWGIA (2000). 282 Kasu honetan paradiplomatikoa baino herri indigenen kontrolpean dagoen gobernu ez zentral baten ekintza dugu hau. Dena dela, Foroaren historian bere partaidetza garrantzi handikoa izan da. Honetan gehiago sakontzeko eta ikusteko bertako gobernuak egindako proposamena bide E/CN.4/1995/141. 283 Txosten honetan hausnarketa egin, gai nagusiak eta modeloak partaidetzarako deskribatuko dira bide E/CN.4/Sub.2/AC.4/1995/7/Add.2.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -148- izango zuen egoitza; nortzuk, zenbat eta zer zonaldetakoak izango ziren partaide indigenak, nolako iraupena izango zuten karguan; zer gai eta nolako mandatuarekin tratatuko zituen; zer prozedura jarraitu beharko zuen Foroak eta, azkenik, nola finantzatuko. Honetaz gain, Foroa nazioarteko erkidegoan Laugarren Munduaren presentzia ziurtatzeko bidea eta indigenak partaide zireneko gatazka konponbiderako tresna zela azpimarratu zen. Una revolución pacífica en la cual las Naciones Unidas, con el establecimiento del Foro Permanente para los Pueblos Indígenas, reconoce a los mismos como pueblos diversos fortaleciendo así la unidad de los estados individuales y creando una nueva agenda para la coexistencia pacífica (Petersen, 1999:11). Danimarkan iradokitakoari jarraituz 1995an Azpibatzordeak, bere 47. Saioan, HIFI sortzeko proposamena plazaratu zuen. Bere mandatuari buruz giza eskubide, garapena, ingurumen, osasuna, hezkuntza eta kultura sartzea kontsideratzea defendatu. Zuen. Mandatua HIFI-k NBEko egituran izango duen tokiaren arabera erabakiko zela argudiatu zen ere. Mandatuaren zabalera argitzeko azterketa bat eskatu zen, NBEren mailan honetaz arduratzen diren beste erakundeekin topo ez egiteko. Urte berean, Batzar Orokorrak bere A/51/493 dokumentuan onartu egiten zuen ez zeudela NBEren egituran herri indigenei buruzko gaietan aritu ala interesa dutenen arteko informazioa bultzatzeko mekanismoak. Are gehiago, Idazkari Nagusiak herri indigenen partaidetza eraginkorra bermatzeko prozedura egokirik ez zegoela onartu zuen (Henriksen, 1997:15). 1997an bigarren tailerraren aurretik Indigenek Foru Iraunkorrari buruzko Herri Indigenen Lehenengo Mintegia egin zuten Temucon. Bertan egoeraren analisia egin ondoren proposatu egingo dira ondokoak: HIFI NBEren egituran ahalik eta toki altuenean kokatzea; herri indigenen partaidetza zabala eta gobernuek dutenen parekoa izatea; eta eskubideak kulturalak, zibilak, politiko, sozialak, ekonomikoak, osasuna, emakume eta haurren eskubideak, garapena, hezkuntza; gatazka konponbidea eta NBEren sistemarekin aktibitatea koordinatzea izatea bere mandatuan. 1997an bigarren Lantaldea Santiagon (Txilen) egin zen. HIFI bultzatzeko prozesuan proposamen zehatzak egiteko borondatea agertu eta ECOSOCra pasatzea erabaki zen. Lantaldeak onartu egin zuen mintegian indigenek erabakitakoa. Hori bai proposatu egin zen partaidetza, mandatua zein banaketa geografikoari buruzko azterketa egitea, herri indigenak non bizi diren eta hauen ordezkaritza zabala nola hobeto bermatu zitekeen jakiteko284. 1998an HIFIri buruzko Herri Indigenen Bigarren Mintegia Ukupseni-Iskardup (Kuna Yala, Panaman) burutu zen. Bertan adosturiko proposamenak aurrekoan erabakitakoari eutsi eta aurreko mandatuari gehitu egin zizkion ondokoak: biodibertsitatea, Estatuen aniztasuna kulturala
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -149- aitortzeko konstituzio erreformak, gatazken prebentzioa, legedi nazionalaren araudia, bizitzeko eskubidea, hondamendien inpaktua eta emergentziak. Honetaz gain, partaidetzari begira begirale eta partaideen arteko bereizketa onartu zen. Erakunde eta aditu indigenak partehartzeko aukera bai baina botoa emateko aukerari ezetza eman zitzaion. 1998/20an Batzarrak onartu egin zuen Txilen tratatutakoa eta Lantalde berezi bat sortzea prozesua aztertzeko. Urte berean, gaia aztertzeko Asiako Herri Indigenek bilera bat burutu zuten Indoren (India). Bertan idazkaritza independente bat sortzeko proposamena egin zuten. Halaber, Artikoko Herriek Ginebran bildu eta Deklarazio bat plazaratu egin zuten gai honekin lotuta. Mandatu zabala izatea, ECOSOC-i proposamenak, txostenak eta gomendioa egiteko ahalmena izatea etab. Proposatu zen. Halaber, eskatu egingo da HIFI NBEren mailan herri indigenekin loturiko gai guztien koordinazio gune nagusia izatea. AITPN-k, Sami Kontseiluarekin eta Auzi Indigenen Nazioarteko Taldearekin batera, herri indigenen jarrerak eta hauen iradokizunak bilduko zituen txosten bat jarri zuten martxan. 2000. urtean helburu honekin Copenhaguen bildu egin ziren ordezkari indigenak eta onartu “Recomendaciones del Sector Indigena sobre la Creación de una Foro Permanente para Pueblos Indígenas en el Sistema de Naciones Unidas”285. Bertan talde nagusiei eta begiraleen partaidetzari buruz proposamenak egin ziren. Gobernu ordezkariek onartu egin zuten dokumentu hau ondoko lanerako oinarri bezala. Ondorengo negoziazioetan Chakma-k (2000) salatu du herri indigenen ikuspuntuak ez zirela kontuan hartu, eta Lantaldearen presidenteak gobernuekin egindako negoziazioei lehentasuna eman ziela. Egile honek laguntzaile286 eta azpitaldeen sorrera partaidetza zentzu faltsua sortzeko erabili zela dio. Finean, gobernuekin izandako negoziazioa zela erabakigarriena estaltzeko estrategia zela salatu du idazle honek. 5.1 GIZA ESKUBIDEEN EREMUTIK HARATAGO Gobernuentzat indigenek egindako proposamenetan mandatuaren inguruko eztabaida eta preseskiago gatazka konpontzeko mandatuarekin loturikoak dira puntu gatazkatsuenak287 (Chakma, 2000). Baita ere, herri indigenen eskubideak errespetatzeko Estatuetako legediak ikustatzeko asmoa. Guda Hotzaren osteko munduan Estatu barneko gatazka etnikoak nagusi
285 Bide E/CN.4/AC.47/2000/86 286 Eraginkortasuna mantentzeko zereginen agenda banatzea eta taldeka aztertzea proposatu zen. Talde Bakoitzean gobernu ordezkari eta ordezkari indigena bat laguntzaile bezala egoteko deliberoa hartu zen. 287 1999ko Abuztuan Genevan nengoelarik Espainiako Gobernuaren ordezkariak eskatuta eta berari itzulpena egiteko eskatuta parada izan nuen honi buruzko gobernuen arteko batzar informal batean parte hartzeko. Batzarra ingelesez zen. Agertu ziren gaien artean gatazka prebentzioarena, herri indigenen ordezkaritzarena eta Bangla Desh-eko zein Malasiako ordezkariek planteaturiko “herri izaerarena” izan ziren. Hauen artean larriena askorentzat herri indigenak NBEren tresnak erabiliz muga barneko gatazketan parte hartu dezaketela. Askok ez zuten horrelakorik ikusi nahi. Nahiz eta indigenek defendatu kasu honetan txostenak eta iradokizunak egitea besterik ez zela gobernuek, ez zuten honetan amore eman nahi.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -150- direnean Laugarren Munduak bultzaturiko eskaera honek gobernuen alarmak piztu zituen. Gobernuek HIFI-k gatazka prebenitzeko eta konpontzeko mandatua izateak Estatu subiranotasunaren aurkako mehatxutzat hartu zuten. Finean, gobernuek ez dute nahi NBEan, Estatuen kontrolpean dauden egituran, Estatu ez den norbaiti euren arazoetan sartzeko aukera ematerik. Honelakoak “Laugarren Munduaren” aldeko nazioarteko interbentzioari ateak zabaldu egingo bailizkioke eta Estatu subiranotasuna eta honi loturiko botere hegemonikoa mugatu. HIGEArekin gertatutakoaren antzera HIFIren mandatua murrizteko Estatuen ahalegina etengabea izan zen. Testuinguru honetan eztabaida goria egon zen ordezkariak288 hautatzeko prozeduraren inguruan. Estatu batzuek aukeraketa Estatuen zeregina eta ahalmena izatea defendatzen zuten, eta planteatu egiten zuten Lantaldearen parte hartzen duten askoren “errepresentazio falta”. Jarrera honek ordezkaritza batzuen zilegitasunaren arazoa planteatzen zuen. Errepresentazioaren zilegitasunaren auzia ez da Estatuek oztopatzeko asmaturiko zerbait, existitzen den kezka legitimoa289 baizik. Errealitate hau aitzakotzat harturik, Estatu batzuek planteatu zuten ordezkaritza indigenak Estatuen baimena izatea. Honek beto boterea suposatzen zuen Estatuen partetik. Jarrera honen bultzatzaile sutsuen artean garaiko Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan genuen. Espainiako ordezkariak NLEren modeloa defendatu zuen bere proposamena bultzatzeko. Honetan Estatuek ordezkaritzak kontrolatzeko botere asko dute eta honelako posibilitatea ez zitzaien indigenei gustatu. Gobernu espainoleko ordezkariaren jarrerak eta egindako presioak erakunde indigena eta GKEen kritika zorrotza eragin zuen290 (Chakma, 1999:419). Indigenek egindako kritikaren arabera proposamen espainolari jaramon eginez gero gobernuaren jarrera sustengatzen ez duten ordezkari indigenek ezin izango lukete parte hartu. Gainera, Afrika eta Asiako herri indigenak baztertzeko bidea zabalik geldituko litzateke. Indigenek ordezkaritzaren auzia bideratzeko ekimenak garatu zituzten eta errepresentatibitatearen auzian euren berezko prozedurak kontuan hartuz proposamen zehatzak
288 ECOSOCeko presidenteak izendatuko ditu ordezkari indigenak eta ECOSOC gobernuak izendaturiko adituak. 289 Jesus Alemancia, Kuna Parlamentuaren teknikariak prozesu paradiplomatikoaren inguruan ezkarrizketan ari ginela “indiota” kategoria aipatu zuen. Indiotak sustraiak eta jatorrizko kultura eta errealitatearekin harremana galdu baina, gehien bat, nazioarteko erakundeetan parte hartuz eta Europan ala Amerikan bizirik auzi indigenen kontura arituz bizimodua lortzen zuteneii egiten die erreferentzia.Aktore paradiplomatiko honek izan ditzakeen ordezkaritzaren zilegitasuna pil-pilean daukagun gaia dugu. Noren ordezkariak dira indioteak. Lantaldean herri indigenen izenean hitza hartzen duten askok nortzuk dira?, Noren interesa defendatzen dute?. Galdera hortxe dago eta XXI mendean gaudelarik herri indigenei dagokie euren “ordezkaritzaren auziari heltzea. Ipar Ameriketako herri indigena batzuen kasuan argi dago “herri ordezkaritzak” direla eta mandatu nahiko zehatzak daudela. Gauza bera gertatzen da Samien kasuan. Kasu hauetan ohiko aitzindariak herri mailako auzien ardura mantentzen duten bitartean, gazteagoak diren teknikoak nazioarteko auziez eta sareak egiteaz arduratuko dira, baina erabaki politikoa herri ordezkari politikoen mailan dirau. Banaketa hau nazioarteko politikak suposatzen duen konplexutasunari erantzuteko egina zen eta ahalegin paradiplomatikoaren espezializazioa suposatzen du mugimendu eta herri indigena guztientzat. Hala ere, esan beharra dago urte hauetan NBEren mailan zein nazioarteko politikan aritzeko trebezi handia bereganatu duten indigenak aurkitu dezakegula. Hauek hainbat GKE ala gobernuen laguntza eta faborea lortu dute eta euren presentzia zein eragina ezin da ukatu. Ahalegin paradiplomatikoaren barruan asko dira eta aditu mailan kontsideratu egin beharko genituzke. Aditu indigenak izatea ez du suposatu behar herri indigenen interesa automatikoki defendatzen dutenik, ezta honen aurkariak eta gobernuen meneko direnik. 290 Kritika hauek zirela eta Azpibatzordean zegoen Espainiako gobernuko ordezkariak jarrera zabalagoa aurkeztu eta Lantaldeaean gertatutakoa ordezkariaren jarrera pertsonala eta inolaz ere gobernuarena islatzen zuela esan zuen.
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -152- eskubideen alorretik haratago mugitu behar dela, eta Giza Eskubideen Batzordearen mandatutik at dauden esparruak ere ukitu behar dituela. Esate baterako, ospitale baten eraikuntza WHO/OMS ala UNDP/PNUDren ardura izan daiteke eta honelako bat lortzeko ez litzateke jo behar Giza Eskubideen Batzordera osasuna izateko eskubide betetzea eskatuz. Hau bide luzeegia litzateke garapenarekin loturiko zerbait lortzeko. AIFI honelako kasuei arinago erantzuteko koordinazio gunea izan nahi du. Proposamen honen arabera, Lantaldea giza eskubideen gaietan gehiago zentratuko litzateke eta HIFIrekin koordinazio izango luke. Bataren sorrera estu zergatik bestearen desagerpena ekarri behar. Baina aurre ikusten da oldartze bat, Estatuen aldetik, Lantaldeak ezarritako prozedura zabal eta demokratikoarekin amaitzeko. AIFI-ren onarpenarekin, beraz, espero daiteke Lantaldea desegiteko ahaleginen bat. Funtzio bikoizketa eta aurrekontu eskasia erabiliko dira Lantaldearen mandatuarekin amaitzeko. Dagoeneko AIFI bihurtzen ari dela HIKEren gune nagusi izan daiteke eta Lantaldea egoera agoniakoan dagoela esan daiteke. Genevatik New Yorkerako pisu politikoaren aldaketa nabaria da.. ... once the Permanent Forum has been established and has held its first annual session, the Council will make a decision concerning the continued functioning of the Working Group on Indigenous Populations and conduct a review of all existing mechanisms, procedures and programmes within the United Nations concerning indigenous issues with a view to rationalizing activities, avoiding duplication and overlap and promoting effectiveness (Economic and Social Council 2000:8 parr.). Estatuen asmoaz era da, oso deserosoa egin zaien Lantaldearekin eta bere dinamikarekin amaitzea (Morris,1998). Indigenek Lantaldea aldeko erabaki sendoa hartu zuten eta positiboa ikusi. Herri indigenek bizi dituzten arazoak konpontzeko eta bere eskubideak babesteko nazioarteko normatiboa egiteko funtzioa (Giza Eskubideen Batzordeak, gero ECOSOC, eta Batzar Orokorrak onartu beharko dituenak) funtsezkoa izaten jarraitzen du. Erakunde indigenek Lantaldea eginbeharrean laguntzeko ohitura hartu dute eta eraginkorra ikusten dute. Gainera, AIFIren lana, aditu indigena eta ez indigenek ECOSOCi aholku eman koordinatzea eta informatzea delarik, konplimentatu egiten duelako indigenen ustez. Urtero 2002tik aurrera 10 egunez bildu egiten dira New Yorken AIFIren partaide diren 16 adituak, gehi herri indigenen ehunaka ordezkari, GKE eta gobernu ordezkariak. Lehenengo batzarretik urteko batzarrek gai nagusi bat izango zutela erabaki zen. Hala ere, honekin batera herri indigenentzako interesgarriak ziren beste gai batzuk ere sartuko zirela erabaki zen. Trataturiko gaiak ondokoa hauek izan dira: 2003an Gazteri eta Haur indigenak; 2004an emakume indigenak eta 2005an milenioko garapen helburuak (I eta II); azkenik 2006an milurtekoaren garapen helburuak: milenioko garapen helburuak birdefinituz ikuspegi indigena batetik. Urte honetan honetaz gain aztertu egin ziren Estatu eta gizarte zibilaren arteko partaidetza, herri indigenak eta ongizate erakusleak, herri indigenak eta emigrazioa, BBKren aditu taldeari eta etekinak partitzeko legedia zein herri indigenen eskubideak. PILean gertatu zen bezala herri indigenak euren artean eta GKE zein gobernu
V KAPITULUA: ETXEAN PENTSATUZ MUNDUAN JOKATU: XX. MENDEKO NAZIOARTEKO POLITIKAREN AKTORE BERRIA -153- ordezkariekin biltzeko, negoziatzeko, gai zehatzei heltzeko, egindako lanak eta dituzten kezkak aurkezteko, martxan dauden programak presentatzeko etab. balio die. Batzarrekin batera lantaldeak eta mintegi bereziak egin izan dira. 2004an herri indigenei buruzko datu berezituei buruz, 2005an Ohiko Jakinduriari buruz eta, bestea, aurretik egindako oniritzi aske, oso eta informatuari buruzkoa. Azkenik 2007an tailer bereziak antolatu dira klima beroketa eta ingurugiroa aztertzeko, eta indigenek aurkezturiko ekimenak aztertzeko, baita ere aitzindari indigenekin osoturiko aholkulari taldeari buruz eta NBEn duen paperari. Tailer berezien eremuan Foroak erakutsi duen gaitasuna indartu egiten du bere lana eremu berezitu legez, eta erakutsi egin du bere indarra gai indigenak NBE mailan zein nazioarteko politikan sustatzeko. Foroak beraz lortu egin du ekimen indigenaren locus nagusia bihurtzea eta PIL292ekin gertatzen zen bezalaxe biltzargune aproposa bihurtu da, bertan gai indigenetan ari diren aktoreek informazioa, ikuspuntuak, ekimenak elkartrukatu dezakete eta euren agendak ezagutarazi.. Gainera, Foroak lortu egin du bere egitekoan txertatzea PIL eta Gai Indigenetarako Errelatore Berezia, Rodolfo Stavenhaguen lehenago eta James Anaya293 orain. Bere koordinazio lana dela eta komunikazio kanalak zabaldu egin dira NBEren sistemaren barruan gai indigenetan ari diren beste erakundeekin. Koordinazio berri honek lehen ez zegoen informaturiko partaidetza mekanismo baten existentziaz testigantza eskaintzen digu. Era honetan herri indigenek aukera daukate euren presentzia sentiarazteko, eta bideak zabaltzen ditu euren proposamenak baldintzatu dezaten NBEk hartu eta euren bizitzetan eragina duten hainbat erabaki. Gainera HIGEAren onarpenak eragina izan du Foroaren egitekoan, bere presidentea Tauli-Corpuz-ek (2008) dioen bezala, HIGEA bere lana burutzeko markoa izango da, eta indigenentzako nazioarteko gizartean dauden aukerak biderkatu egiten dira. 5.2 JATORRIZKO PROPOSAMEN INDIGENAK AURKITURIKO OZTOPOAK Herri Indigenek lortu arren Estatus propio baten onarpena, baita euren agendaren auzi batzuk, giza eskubide eta ekologiarekin lorturikoak batik bat, huts egin dute gatazka prebentzioan eta konponbidean parte hartzeko orduan. Hau oso larria da gatazka asko eta asko indigenak dituztelako sufritzen, eta hainbat kasuetan legedi terrorismoaren aurkako erabiltzen delako euren eskubideak zapaltzeko. Erakutsi dugun bezala anitz gatazka dira Laugarren Munduaren geografian gertatzen direnak. Ordea, gutxi dira gatazka hauetan prebentzio, bitartekaritza ala konponketan aritzeko aukerak. Hau horrela da, historikoki euren errebindikazio historikoa izan
292 Giza Eskubideen Kontseiluak bere 6/36 ebazpenean erabaki egin zuen aditu talde bat izatea, euren betebeharra Kontseiluari herri indigenen eskubideei buruz aholkuak emateko. Talde hau 5 aditu independienteek osotzen dute. 293 James Anaya 2007tik aurrera Errelatore berria da.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -158- Are gehiago, gaur egun nazio arteko zuzenbidearen barruan esparru berezia izatera, eta NBEren erakundearen egituran toki propio izatera heldu dira. Nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubide unibertsalak babesten dituzten hitzarmen nagusiek herri indigenen egoera kontuan hartu, eta euren defentsaren ardura hartu dute euren gainean. Zalantzarik gabe, XX. mendeko azken herenean buruturiko mobilizazioari esker herri indigenek lortu dute nazioarteko politikan aktore bihurtzea, eskubide bereziak merezi duten talde bezala onartuak izatea (Stavenhaguen, 2006)), euren agendaren inguruko eztabaida piztea, euren partaidetzarekin euren arazoak konpontzeko legedi berria bultzatzea, eurentzat propio sorturiko programa eta erakundeak izatea, eta azkenik, herri indigenekin loturiko gaiak, NBEren eta bere sistemaren kide diren erakundeen, ardura berezia bihurtzea (Burger, 2006). Adibidez, WIPO, UNESCO, UNDP, UNEP ala Munduko Bankuaren antzeko erakundeak herri indigenen eskakizunei erantzuteko ahaleginak egiten ari dira296 errekonozimendu joera indartsu honi atxikiz (Garcia Alix, 2006). Partaidetza eta kulturen arteko elkarrizketa, giza eskubide unibertsalen inguruan garaturikoa, Laugarren Munduak lorturiko presentzia eta indarraren testigantza eskaintzen digu. Ekimen eremu honetan egindako lanaren bitartez indigenak gai dira kolonialismoaren uhin ezberdinak kendu diotena berreskuratzeko oinarri sendoak jartzeko. Honelakoen artean aipatu behar ditugu herri/nazio izaera, kultur/herri harrotasuna, autonomi ekonomiko, politiko, kultural eta erlijio osoan autonomia, lurralde eta ekosistemen gaineko kontrola, subiranotasuna, euren kultura euren etorkizuneko belaunaldiei pasatzeko gaitasuna Deskribatu dugun errealitate berri honek aukera franko eta erronka ugari planteatzen dizkio bai Laugarren Munduko kide eta bai ikertzaileei zein giza eskubideez arduratzen diren guztiei. Kapitulu honetan giza eskubideen aldeko egindakoak eta erronka zein nazioarteko legearen ikuspegitik sortzen diren oztopoak aztertu nahi ditugu. 1. GIZA ESKUBIDEAK ETA HERRI INDIGENAK: IKUSPEGI HISTORIKO LABUR BAT Hasiera hasieratik herri indigenak eta giza eskubideak estuki lotuta aurkitzen ditugu historian eta giza eskubideei buruzko bibliografian. 1492an Europarrak Ameriketako kostaldeetara heldu ziren momentutik konkistak sorturiko gehiegikeriek idazle eta pentsalari europarren kezka piztu zuten297. Ondoko mendeetan gutxi batzuk izan ziren herri indigenen
296 Herri indigenek lortu egin dute NBEko sistemaren erakunde hauek programa bereziak eta mota ezberdinetako ekintzak martxan jartzea herri indigenek planteatzen dituzten arazoei hobetu erantzun ahal izateko. Asmo hauek zertan diren jabetzeko bide A/54/487/Add.1 eta A/54/487. 297 Hauexei mugak jartzeko eta konkistari loturiko bortxa krudela ezabatzeko ahaleginak egin ziren. Herri indigenen gizatasunaren alde zein izaera honi zegozkion eskubideen alde atera ziren pentsalarien artean aipamen berezia merezi dute De las Casas, nazioarteko harremanen alorrean bereziki maitaturiko Francisco de Vitoria ala Hugo Groetius (Berraondo, 1999). Idazle hauek sutsu aritu ziren herri indigenen gizatasuna eta euren lurraldeen gaineko eskubideak defendatzen, hauek zalantzan jartzen ziren garai latz eta gogorretan. Euren ahaleginak herri indigenen eskubideen onarpen mugatu bat ekarri zuen, nazioarteko Zuzenbidean “Lege Naturala” bezala ezagutzen dena (Keal, 2003).
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -159- eskubideak defendatuko zituztenak eta euren sona eta eragina ez zen, inolaz ere, aurrekoen parera heldu. XIX. eta XX. mendeko lehenengo erdian Errepublika berrien Estatu interesa nagusi izanik, nazioarteko legedia kolonizazioa defenditzeko eta zilegia egiteko bitartekoa bihurtu zen. Zuzenbide positiboaren garaian (Del Arenal, 2002) aurreko babesak desagertu egin ziren (William 1990; Morris 1992a; Wilmer 1993; Clavero 1994; Anaya 1996). Zapalkuntza, konkista eta kolonizazioa helburu zuen egitura honetan, indigenak domestikatuak eta desjabetuak izan ondoren, nazioarteko zuzenbidearen bazterretara botatzen zituzten, herri eskubiderik gabeko “basatiak” kontsideratu zituztelarik (Tilley, 2002). I Munduko Gerraren ostean sortu zen Nazioen Ligak gutxiengo nazionalak Europan babesteko mekanismoak ezarri zituen. Covenant of the League of Nations delakoaren 22 artikuluak argi utzi zuen kolonietan bizi ziren populazio indigenen ongizatea herri zibilizatuen betebeharra zela “a sacred trust of civilisation” zela. Beraz Estatu kolonialei emandako “jagoletza”. Horretarako ezarri egin zen urtero gai honi buruz txosten bidaltzeko beharra. Hala ere, ez zen kontsideratu Estatuetan bizi ziren indigenak honelakoaren onuradunak zirenik. Giro honetan, 1923an Irokesek eta Maoriek euren itunak baliarazteko egindako ahalegin paradiplomatikoak porrot egin zuten, bosgarren kapituluan deskribatu dugun bezalaxe. Hala ere, Ligarekin lotuta zegoen Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE) indigenak langileak kontsideratuz, pairatzen zituzten esklabutza antzeko egoerak salatu eta edozein langileari zegozkion eskubideak aitortu egin zizkien. Honek indigenen aldeko gutxieneko lege markoaren hasiera-puntua markatzen du (Rodríguez-Piñero, 2005). Honelako tresna juridikoen existentziak indigenei babesa eskaini eta eman zien pairatzen ari ziren egoera tamalgarriei aurre egiteko gutxieneko babesa. Herri indigenak bezala ez bazen ere, langile ororen egoera hobetzeko onarturiko nazioarteko legediak euren alde jokatu zuen, eta gizabanako orori dagokion babesa eman (Rodríguez-Piñero 2005). 1.1 GIZA ESKUBIDEAK ETA NAZIOARTEKO ORDEN BERRIA Nazioarteko Zuzenbidean emandako benetako iraultza 1948an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zenean gertatu zen (Del Arenal, 2002). Aldarrikapen honek, mundu mailakoa izanik, historikoki herri indigenei inposaturiko europarren nagusitasuna zein honi loturiko inperialismo kulturala salatu eta kolokan jarri zituen (Minde, 1995). Gainera, aldarrikapenak298 nazioarteko legediaren nagusitasuna ezarri zuen printzipio bezala eta posiblea egin Estatuaren erabateko nagusitasuna mugatuko duen nazioarteko fiskalizazio sistema. Guzti
298 Aldarrikapenak aldeko onak baditu ere herri indigenen ikuspegitik muga sendoak ere erakusten ditu. Batetik, gizabanakoa zentroan jarriz talde eskubideak errez onartzen ez dituen ikuspegia ezartzen duelako eta mundu ikuskera eta balore europarrak gehien bat islatzen dituelako, beste kulturen tradizioari ateak itxiz.
299 Giza Eskubideen Aldarrikapena sinatu duten Estatuek helburuak lortzeko euren borondatea agertu dute eta honek ez du, inolaz ere, suposatzen legedia berehala aplikatuko denik eta Estatuak horren bermatzaile bihurtzen direnik. Giza eskubideen aplikazio eza adierazteko baldintza egokiak ez daudela edo lege zein mekanismo instituzionaletan dauden akatsak aipatzen dira. Hau dela eta NBEak bitarteko ezberdinak (batzorde bereziak, txostenak, aholkuak etab) jarri zituen indarrean partaide ziren Estatuetan giza eskubideekiko errespetua ikustatzeko (Stavenhagen,1999:80). 300 Herri indigenei egindako erreferentziak esklabutza, derrigorrezko lana eta menekotasuna eta antzekoekin lotuta agertuko dira. 1926an Nazioen Ligak onarturiko esklabutzaren aurkako Konbentzioak ez zuen horrelakorik aurreikusten. Esklabutzaren Aurkako Batzorde Bereziak 50ko hamarkadan egindako hainbat txostenetan herri indigenen kasuak agertu ziren, bizi zuten egoerari buruz kezka sortuz. 301 Konbenioen garrantzi handia du onartu ondoren derrigorrez aplikatzeko mandatua dagoelako. Ez da beste tresna juridikoen kasuan legez, aplikazioa borondatezko konpromiso morala dela ezer baino gehiago. Gainera konbenio hau euren eskubideak defendatzeko munduko herri indigena guztientzat lanerako tresna bihurtu zen pairatzen dituzten egoera latzei aurre egiteko gutxiengo bitarteko eskainiz. Hitzarmen honetan herri indigenen garapen kulturala, ekonomikoa eta soziala sustatzeko gonbitea luzatzen da. Gainera, integrakuntza bultzatzeko indarraren erabilera debekatuko da (2. art, 4. par.). Ohiko legea kontuan hartzeko beharra aipatu (art. 7), eta ohiko kultura, usadioak eta erlijioa kontuan hartzea eskatuko da ere (4. art,).
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -161erakundeetan nagusi ziren Estatuen iritzia islatuz Nazioarteko Lan Erakundeak ere asimilazioa302 garapen helburua zela zioen ikuspegia onartu egin zuen 107 Konbenioan303. Itun honek indigenak kolonia aurreko kulturekin lotzen ditu, eta ukatu egiten du inolako eboluzio edota kanpotarren kulturetatik maileguak egon direnik (Sobero Martínez, 2003). Gainera, 107 itunak “sasi tribala” deituriko kategoria onartzen du. Hemen ez kultura indigenean ezta Estatukoan ere integraturik ez dauden gizabanako zein taldeak aurkituko genituzke (Gomez, 2006) Hauek akulturazio prozesu baten biktima dira eta mundu bien arbuioa eta bazterketa pairatzen dute. Arazo larri hauek konpontzeko asmoz eta “atzerapen indigenari” behin betiko konpontzeko asimilazioa defendatuko da. Gauzak horrela 1940 eta 1960 bitartean “hiritartasun unibertsala” printzipioari loturiko politikak jarri ziren martxan. Hauek ez zuten onartzen Estatu eta gizabanakoaren artean tartekorik zegoenik. Are gehiago, Estatu indartsuak erdiesteko asmoz, integrakuntza eta kultur homegeneizazioa defendatu ziren. Errepublika berriek indartsu ekin zioten politika asimilazionista gogorrak bultzatzeari. Nazioarteko garapen politikek eta giza eskubideen aldeko politikek aurrera egin zuten neurrian, “herri indigenak” kategoria teknikoa bihurtu zen garapen politiken onuradunak identifikatzeko. Guzti hau herri indigenen existentzia kolonia garaitik etorritako problematzat zuen marko kontzeptual eta normatibo baten barruan garatu zelarik (Stavenhaguen, 1990). 2. 1960-1990. ALDEKO MARKO BATEN ERAIKUNTZA Indigenak modu zabal batean eta ororentzat euren eskubideak babesten dituzten giza eskubide mailan garrantzitsuak diren hitzarmenak erabili egin dituzte euren presentzia eta lana sendotzeko. Ondoan aipatuko ditugun hitzarmenek ez dute berezko aipamenik ezta eskubide berezirik aipatu ere, baina indigenak euren mesederako erabili eta euren inguruan mugitu izan dira. 1960ko NBEren Batzar Nagusiaren 1514 ebazpenak zabaldu egin zuen bidea ondokoa esan zuenean: “herri guztiek dute autodeterminaziorako eskubidea” bere 1. artikulua: Honek lehen aldiz Europako Estatu sistematik at zeuden herriak ere hartzen zituen bere baitan, eta argi utzi zuen eurak euren garapen soziala eta kulturalaren nondik-norakoak askatasunean erabakitzeko libre zirela. Hala ere, 1960 eta 1970 autodeterminazio eskubidearen aplikazio
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -162- errealak ez zituen indigenak ukitu. Hau horrela izan zen deskolonizazioa Estatu kolonialek ondo kudeaturiko prozesua izan zelako. Eta muga kolonialen barruan eraiki zirelako Estatu berriak. Hori bai gobernu kolonialen, arrazismo eta apartheid delakoaren kondena indigenen mesederako gertatu zen. Afrikako herrien independentzia eta Gizarte Eskubideen aldeko borroka USAn eta Europan inspirazioa izan ziren herri indigenentzat (Sanders, 1981). Gainera urte hauetan berdintasuna guztion artean sustatzea zen kezka nagusia, eta Estatuek bermatu behar zuten hau. Estatu barruan integrazioa berdintasunean zen lelo nagusia eta horretarako bereizkeria prebenitzeko ahalegin handiak egin ziren. Testuinguru honetan Arrazakeria eta Bereizkeria prebenitzeko marko juridikoan hasiko dira herri indigenen aldeko lehen urratsak ematen. 1965ean onarturiko Arrazakeria Ezabatzeko Konbentzioan herri indigenen egoerari aipamen txiki bat egin zitzaion (Minde, 1995). Giza Eskubideen Idazkaritza-Human Rights Secretariat (hemendik aurrera Secretariat) gutxiengoen egoeraz kezkatzen hasi zen. NBEren mailan Giza Eskubideei buruzko azpikomisioa (hemendik aurrera azpikomisioa) izan zen gutxiengoen egoeraz kezkatzen hasi zena. Gai hauek aztertzeko errelatoreak bidali egin ziren eta posiblea izan zen Estatuak kritikatzea giza eskubideak bortxatzen zirenean. Azpikomisioa Estatuek izendaturiko adituez osoturik zegoen. Nahiz eta diplomatikoak ez izan Estatuak kritikatzeko ahalegin gutxi egin ziren. Praktikan Secretariat eta Errelatoreak egindako lanek atea zabaldu zuten gutxiengoen arazoak aztertzeko. Indigenen egoera aztertu zeneko lehenengo kasua 1966-70ra Hernan Santa Cruz diplomatikoak egindako txostenean gertatu zen. Diplomatiko txiletar honek minorien bereizkeri ekonomiko, sozial eta kulturalari buruz idatzi zuen indigenak aipatuz. Allenderen gobernuak indigenek egindako lurraldearen gaineko eskaera batzuk bultzatu zituen (Minde, 2007) eta Santa Cruz onartu egin zituen aipamen batzuk egitea (Santa Cruz, 1966)304. Baina txiletarrak ez zituen gutxiengoengandik bereiztu eta asimilazioa defendatu zuen euren “atzerapena eta miseria” konpontzeko bidea bezala. Dena dela txiletarrak zabaldu egin zion bidea gutxiengoen txostenetik independentea izango zen herri indigenei buruzko txosten propio bati, (Minde, 2008). Aldi berean, deskolonizazioaren seme ziren Estatu berrien artean gutxiengoek ez zutela babes berezirik merezi defendatzeari eta euren mugen barnean horrelakoak zeudenik ukatzeari ekin zioten Estatu independiente bihurturiko kide berri askok. 1966an Eskubide Politiko eta Zibilak zein Eskubide Ekonomikoak, Sozialak eta
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -163- Kulturalak onartzen zituzten konbentzioak onetsi ziren305 (hemendik aurrera EPZESK/ICCPR). Herri indigenen kasuan Konbentzioaren 27. artikulua izan da ekimen gehien ahalbidetu duena. Artikulu honek gutxiengo etnikoek euren nortasuna babesteko eta mantentzeko eskubidea dutela dio eta bidea zabaldu zuen eskubide kulturalen aitorpenerako306 eta indigena kasko erabili dute artikulu hau euren eskubideak baliarazteko. In those States in which ethnic, religious or linguistic minorities exists, persons belonging to such minorities shall not be denied the right, in community with the other members of their group, to enjoy their own culture, to profess and practice their own religion, or to use their own language . Garai honetan indigenek “gutxiengoei”307 aitortzen zaizkien eskubideei helduko dizkiote308 nagusia ziren asimilazio politikei aurre egin asmoz. Hauek baitziren sistemak zabalik uzten zizkien zirrikitu bakarrak309. 27. artikuluak zabaldu egin zituen luzaroan indigenentzat itxita egon diren arlo politikoak eta kulturalak. Bide batez, herri indigenen eskubideak banaka zein taldeka defenditzeko310 parada eskaini zien. Errealitate honek sortu zuen talde eta banakoen arteko elkarreragiketa bat, herri indigenen kasuan ekintza politikoa eta nortasuna baldintzatuko duena. Etnikotasuna eta giza eskubideak311 estuki lotuta agertuko dira euren nortasunean, diskurtsoan eta praktika politikoan. Indigena kolonizazioak sorturiko markoaren eta mekanismoen biktima eta giza eskubideen bortxaketa pairatuko duen baztertua izango da. Era honetan nortasun indigena, oro har, eta Laugarren Munduaren definizioa giza eskubideen bortxarekin eta berari kontra egiteko erresistentziari lotuta aurkituko dugu (Daes, 1996). Hemendik aurrera, indigenek HIKE gauzatzerakoan giza eskubideen hizkuntza erabili egingo dute euren diskurtsoa egiteko. Gehiago esateko, nazioarteko legediari egindako
305 Urteetan pentsamendu nagusia izan den iritziari jarraituz gizabanakoaren eskubideak onartzea nahikoa zela guztien eskubideak defendatzeko eta, beraz, ez zela behar talde bakoitzari zezenduriko eskubide sorta berezia sortu behar uste baitzuten Estatu, erakunde eta aditu gehienek. Ikuspegi hau 80ko eta Haurren Eskubideen Konbentzioaren onarpenarekin kolonka jarri zen. 306 Are gehiago, askok ez zegoela giza eskubideei buruz hitz egiterik ez bada herri indigenen egoera hobetzen defendatu zuten, bereziki Ameriketako kontinentean. Zaila da giza eskubideen errespetuaz hitz egitea herri indigenek Ipar Ameriketan zein Hegoaldean Estatu zein interes pribatuen eskutik jasaten dituzten gehiegikeriei erreparatu gabe (Stavenhagen, 1990; Amnesty International 1992; Churchill,1992 &1993). 307 27. artikuluan esandakoa banakoei dagokien eskubidea da eta inolaz ez herri/talde eskubide bat. 1984ko Lubicon Lake Band decision delakoak argi utzi zuen hau. 1984an Lubikon Lake Bandeko chief B. Ominayak salaketa egin zuen Kanadak multinazionalei euren lurretan petrolioa eta gasa esplotatzeko baimena eman zienean bere autodeterminazio eskubidea bortxatu egin zuela aldarrikatuz,. Horretarako EPZESKK/ICCPR kobentzioei heldu zien. Giza Eskubideen Batzordeak 1990an erabaki egin zuen berari zegokiona eta Konbentzioek babesten zutena banakoaren eskubideen bortxaketa zela eta ezin zutela onartu autodeterminazioaren bortxaketari lotzen zitzaion salaketa bat. Hala ere 27. artikuluari helduz bai onartu egin zuela kasu honetan horrelako erabakiek ondorioak dituztela eta bortxatu egiten duela 27. artikuluarekin loturiko kultura mantentzeko eskubidea. Honek argi erakutsi zuen EPZESKK/ICCPR ez zela bide egokia talde eskubideak balioarazteko eta bai aldiz gizabanakoei kulturarekin lotuta zegozkion eskubideak balieztatzeko. Antzekoa ikusten da Sandra Lovelace v. Canadaren kasuan non emakume indigena batek borrokatu eta lortu egin zuen bere tribu nortasuna mantentzea ez indigena batekin ezkondu ondoren. 308 90an berezko tokia lortu duten herri askok 60an “gutxiengo” bezala definitzen zituzten euren buruak beste aukerarik ez zegoelako. 309 Nazioarteko Zuzenbideak izan duen jarrera ondo deskribatzen du Anayak: “International practice has tended to treat indigenous peoples and minorities as comprising distinct but overlapping categories subject to common normative considerations (Anaya, 1996:100). 310 Giza eskubideen defentsarako erakundeen inguruan hitzaldi, konferentzi eta giza eskubideen sustapenerako lantaldeak zein kurtsoak eta antzekoak antolatzea ahalbidetzen du. Ekintza guzi hauek, askotan kanpotarren laguntza eta presentziarekin burutzen direnak parada eskaintzen diete herri indigenei espazio publikoa irabazteko, euren borrokaren zilegitasuna erakusteko, kanpoan honek erakartzen duen aldeko jarrera eta interesa plazaratzeko, esperientziak elkartrukatzeko, beharrezkoa denean nazioarteko erakundeen laguntza eta babesa eskatzeko eta euren borrokaren eskaeran globala den kausa eta prozesu batekin lotzeko 311 Hasierako hiru kapituluetan erakutsi dugun bezala, historikoki garapena, giza eskubideak eta ekologiak estu estuki lotuta aurkitzen ditugu. Lurralde eta bertako ekosistema bat garapen helburua bihurtzen denean, konkista eta okupazioa jartzen dira martxan. Prozesu honek bertan bizi diren herri indigenen eskubideen bortxaketa eragiten du. Honen ondorioz, sorturiko gatazka ustiaketa sisteman eta ingurugiroan ondorio ezkor larriak sortzen ditu. Guzti hau esperientzi eta nortasun indigenaren marka bihurtu da jada.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -164- erreferentziak eta berau mantentzeko konpromisoa diskurtso indigenaren ezaugarri garaikide eta berria bihurtuko da. Hori bai, mendebaldeko tradizioari jarraituz garatu den nazioarteko zuzenbidearen hainbat kontzeptu hartu eta esanahia aldatu egin zaie ikuspegi eta eskaera indigenei nazioarteko giza eskubideen diskurtsoan tokia egiteko. Jabetze honen adibide ditugu autodeterminazio, nazio, lurralde, garapen, genozidio, arraza bereizkeriaren eta jabego antzeko kontzeptuak. Indigenek honen definizioa zabaldu egingo dute euren eskaera eta honi dagokion nazioarteko aitorpen eta bermea posiblea egin dadin. Hori bai euren eskubideen defentsa egiterakoan eskaera “herri” eta ez “banako indigena” bezala egingo da. 2.1 1970ko hamarkada: herri indigenak indarra hartzen Hamarkada honetan erakundearen barnetik zein kanpotik, herri indigenek eta GKEek312, egindako lanari esker, Nazio Batuen Erakundea zuzenki eta espresuki herri indigenen arazoez arduratzen hasi ziren. Prozesu honetan inportanteak izan ziren aditu ez indigena batzuek egindakoak. Ateak zabaldu zituztenen artean aipamen merezia egin behar Secretariat delakoan lan egiten zuen Augusto Willemsen Díaz, guatemaldarrak. Honek Samiekin harremana hasi zuen eta 1971an Giza Eskubideen Batzordearen bilera batean Carlos Garcia Bauer-ekin kontaktatu zuen. Bauer Giza Eskubideen Aldarrikapenaren aita horietariko bat zen, oso errespetatua beraz. Honek lortu egin zuen herri indigenei buruzko txosten berrian inidgenak gutxiengoen saku berean sarturik ez egotea. Are gehiago lortu egin zuen herri indigenek pairatzen zuten diskriminazioari buruzko txosten bat sustatzea. Bere aburuz, Azpikomisioko adituek eta ez Batzordeko diplomatikoek burutu behar zuten lan hau. 27. artikuluari jarraituz Azpibatzordeak gutxiengoen eskubideei buruzko ikerketa agindu zion Caportorti-ri, berak 1977an amaituriko txostenean indigenen kasua aztertzeko beste ikerketa bat behar zela idatzi zuen. Txostena beraz diskriminazioari buruz eta herri indigenei buruz zen, ez
312 Herri indigenen kulturak asimilatzeko iritzia handia bazen ere munduko Estatu guzietan 60ko hamarkadan asko izan ziren herri indigenek egindako ahaleginak eta borrokak honi aurre egiteko. Borroka bide honek bere fruituak eman zituen 70ko hamarkadan. Herri, bailara, herrialde, Estatu, erregio nahiz nazioarteko mailan talde erlijioso, ekologista eta giza eskubideen defendatzaileekin egindako kontaktuek indigenen jarrera, diskurtso eta mugimendua sendotu egingo dute. Gainera herri indigenak gai izango dira elkarri laguntzeko, koordinaturiko ekintzak martxan jartzeko eta guzti hau nazioarteko komunikabideen bidez nazioarteko nahiz tokian tokiko iritzi publikoari helarazteko. Helburu hauek lortzeko nazioarteko erakunde Pan-indigenak sortu ziren eta hauen bidez nazioarteko sareak sortu, informazioa elkartrukatu, ekimen bateratuak prEstatu eta eskaerak zein hauek bideratzeko agenda komun bat eratu zuten. Honi jarraituz gobernu zein nazioarteko lobbya eta presioa egingo dute. Gainera, honelako ekimenek AEBtan nahiz beste tokietan eskubide zibilen alde gertaturiko mugimendu eta sareen laguntza jaso zuten. Honek posiblea egingo zuen kontzientzi bateratu bat eta eremu berri sortzea ekimen politikoa eta giza eskubideen borroka aurrera eramateko. Hau lortzeko laguntza handikoak nazioarteko GKE batzuk giza eskubideen alorrean, ekologian ala garapen kritikoan zein eliza eta ezkerreko mugimenduetan ari zirenak (komunitate epistemikoak); Auzi Indigenen Lan Taldea, Survival International, Indigenei Buruzko Ikerketen Zentroa, Mundu Dokumentazioaren (IGWIA) Laugarren Mundua Proiektua (Four World Project). Erakunde hauek paper aparta izan zuten informazioa pilatzeko, tratatzeko eta hedatzeko ahaleginetan, jendeari gertakizun eta auzi nagusiei buruzko informazioa eskaintzeko orduan, gobernuak eta nazioarteko erakundeak informatuz, komunikabideekin lan eginez herri indigenentzat garrantzi handiko ziren gaiak trata zitzaten eta nazioartean nahiz naziobarnean lobby egiteko orduan. Ekologistak ere herri indigenen aldeko plataforma honen euskarri inportantea izan ziren. Aspalditik begirale lana burutu dute eta garapen izenean burutu izan diren hainbat proiektu zapaltzaileen salaketa egin egin dute ere. Urteetan zehar ekologistek ulertu eta garatu egin dute herri indigenekin aliantza bat. Ekologistek indigenak integratu egin dituzte zonaldeak eta natur baliabideak zaintzeko estrategietan. Azkenik, hamarkada hauetan giza eskubideen defentsan berezituriko hainbat erakunde lotu egin zaizkio herri indigenen borrokari. Amnesty International eta beste batzuek salatu egin dute herri indigenek pairatzen duten bortxa, pobrezia, bazterketa, genozidioa (Guatemalaren kasuan batik bat) eta etnozidioaren aurka.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -165- garai hartan politikoki oso konplexua zen “gutxiengoei” buruz (Minde, 2007). Horrela herri indigenei NBEren ateak zabaldu egin zitzaizkien eta indigenak gutxiengoetatik bereiztea lortu zuen Willemsen Díaz-ek (Díaz Córdova 2002). Beraz, Arrazismo eta bereizkeriaren aurkako erakundeak izan ziren, giza eskubideez arduratzen direnen artean indigenen auziez estreinakoz arduratuko zirenak. Euretako erralatore batek bere txostenean erakutsitako kezka eta deskribaturiko egoerak ECOSOC-en interesa piztu zuen (Díaz Córdova, 2002). Kezkari jarraituz Azpibatzordeak eta Batzordeak euren prozesuari hasi ECOSOC-ek hain famatua egin den Martínez-Cobos-en txostena egiteko agindua eman zuen. 1971ko maiatzaren 21ko 1389 (L) ebazpena onartuz313. Erabaki honen ondorioz, ECOSOC-ek herri indigenen giza eskubideen mailan Estudio del problema de la discriminación contra las poblaciones indígenas mugarria eta erreferentzia bihurtu den txostena agindu zion 1972an Gutxiengoen Babespenerako eta Bazterkeriaren Prebentziorako Azpibatzordeko Martínez-Cobos Jaunari. Cobos-ek hamahiru urte eman zituen txostena burutzeko, Willemsen Díaz-ek txosten honetan lan ikaragarria egin zuelarik (Minde, 2008). Txostenean herri indigenak munduko talde ahulenak izaten jarraitzen zutela baieztatu ondoren, herri indigenen definizio bat eskaini eta aztertu egin zuen nazioarteko erakunde eta GKEek indigenekin egindako lana arlo honetan. Ondorioen artean eskatu egiten da giza eskubideen eremuan aurkituriko bazterkeriaren ezabaketa, indigenak bermatzeko neurriak hartzea eta indigenei zuzenduriko berezko ekimen berezirako eremuak sortzea. Adituak aipaturiko interes handiko eremuen artean hondoko hauek izendatzen dira: osasuna, etxebizitza, hezkuntza, hizkuntza eta kultura, erakunde sozial kultural eta politikoak, lurraren erabilera, lana, eskubide politikoak, eta eskubide eta usadio erlijiosoak nahiz justiziaren aurrean beharrezko berdintasuna bermatzeko alegia. Hamabi ale dituen txosten potolo honek herri indigenek bizi duten egoera, bazterkeria, orduko egoera, igurikapenak eta giza eskubideen mailan NBEan egindakoak aztertu zituen. Cobos txostena ekimen indigenen ardatza eta inspirazioa bihurtu zen ondoko aditu eta aritu askorentzat. 1974an Esklabutzaren aurkako hitzaldi batean Willemsen Díaz herri indigenei buruzko lantalde baten beharraren eta sorreraren proposamena egin zuen (Minde, 2008). Aldi berean, Azpibatzordean 1974an sorturiko Esklabutzari buruzko Taldeak herri indigenen kasua izan zuen aztergai. Talde honek 1977tik 1980ra egindako saioetan indigena askok jasaten zituzten gehiegizko lan baldintzak aztertu zituen eta baieztatu egin zuen horrelako asko sarritan nozitzen zituztela. Mendebaldeko kontzientzia ikaratu egin zuen beste kasu bat
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -166- Txilen gertatu zen. Pinotxeten diktadurak maputxeak bereziki kolpatu zituen eta euren lurrak pribatizatu. Gertaturikoak kezka handia sortu zuen orduko nazioarteko erkidegoan. Gutxiengoen Babespenerako eta Bazterkeriaren Prebentziorako Azpibatzordeak 1975an Txilen gertaturiko giza eskubideen bortxaketa aztertzeko “ad hoc” sorturiko taldeak Mapuchen kasua salatu zen. Honi jarraituz 1978an NBEko Batzar Orokorrak Mapuchen aldeko ebazpenak onartu zituen314 eta indigena hauen aurkako gehiegikeriak salatu egin ziren. Urte honetan bertan arrazismoa borrokatzeko egindako Mundu Konferentziak315 ere herri indigenen egoerari heldu zion. Hain zuzen ere Minde-k (1997:21) hemen kokatzen du Laugarren Munduak hasitako instituzionalizazioaren hasiera. Konferentziak herri indigenak euron kultura, lurraldea eta ekonomia mantentzeko zuten eskubideak onartu zituen eta euron baliabideak ez zutela inork hartu behar aldarrikatu zuen bere 21. artikuluan (Gupta, 1999). Ekintza planak Estatuek hainbat arlotan indigenen eskubideak onartzea eskatzen zuen: hala nola, hizkuntza eta nortasun etnikoa erabiltzeko, euren erakundeak erabiltzeko etab. Beste puntu erabakigarria ondokoa da: Estatuek indigenak euren ahotsez hitz egiteko eta euren esperientziak elkartrukatzeko errepresentatiboa zen nazioarteko erakunde bat erraztu eta lagundu behar zutela. Ordutik hona herri indigenen eskubideak NBEren giza eskubideen gaineko lanerako ardura bihurtu ziren (Ibid:22). Aslak Nils Sara, Samia, Noruegako ordezkaritzan egonik paper inportantea jokatu zuen afera hauek defendatzeko eta NBEren makinarian txertatzeko orduan. Konferentzia honetatik aurrera herri indigenak eta gutxiengoak bi kategoria ezberdinetan aztertu ziren. Arrazoi nagusia ondokoa izanik nazioarteko Zuzenbideak ondorio ezberdinak dituela herri indigenentzako eta gutxiengoentzako. Erabaki hauek lagungarriak gertatu zaizkien arrazismoaren aurpegi berria salatzen zuelako eta herri indigenen eskaerak onartu egin zituelako bereziki lagungarria izan zen indigenentzat. En las dos Conferencias Mundiales para Combatir el Racismo y la Discriminación Racial, convocadas por las Naciones Unidas en Ginebra en 1978 y 1983, se debatieron aspectos de la discriminación contra los pueblos indígenas y se incluyeron principios y medidas apropiados en las resoluciones y programas de acción. Algunos de estos principios se consignan en el proyecto de declaración universal sobre los derechos de los pueblos indígenas. En seminarios organizados en el marco de los Decenios de la Lucha contra el Racismo y la Discriminación Racial, en particular en Ginebra en 1979 y en Managua en 1981 se han tratado cuestiones de derechos humanos que afectan a los pueblos indígenas (ONU, 1998:18). 2.2 1980ko Hamarkada: Zabalduriko Bidea Sendotzen Hamarkada honetan presentzia eta partaidetza indigena giza eskubideei buruzko
314 Bide A/33/1 75: 4 parr. eta 1979ko abenduko 17ko A/34/1. 315 Konferentzi honetan 125 Estatu bildu ziren. Konferentzia honek onarturiko 20 eta 21. paragrafoan aipamen zuzenak egiten zaizkio gutxiengo etniko eta herri indigenen kasuei. 27. Paragrafoak nazioarteko ekintza programa bat proposatzen du eta herri indigenei espresuki zuzenduta ez badago ere aplikagarria gertatu zen herri indigenentzako
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -167- debateetan sendotu egin zen, indigenei bereziki zuzenduriko foroak eta ekimenak biderkatzearekin batera. Presentzi hau Laugarren Munduaren ahotsa eraman zuten erakunde indigenez gain, ezin izango ondo ulertu berriz ere nazioarteko aditu ez indigenen eta aldeko gobernuen paperari316 erreparatu gabe. Norwediako gobernuak aprobetxatu egin zuen 1981an Giza Eskubideei buruzko Dibisioak Lantalde bat sortzeko zuen asmoa. Noruegak Asborj Eide, aditua Azpibatzordearen kidea izateko. Eide ordezkari eta NGEkin batera Willemsen Diaz lagundu egin zuten Lantaldearen mandatua eta hau NBEren sistema barruan aurrera egiteko (Eide, 1987). Ahaleginak arrakasta izan zuen eta Laugarren Munduaren partaidetza zuzena NBE mailan 1982an finkatu egin zen Azpibatzordearen barruan Populazio Indigenen Lan Taldea317 (Populazio Indigenen Lantaldea /Populazio Indigenen Lantaldea, hemendik aurrera Lantaldea) sortu zenean318. Bere lehendabiziko presidentea Asborj Eide zelarik. Aurreko kapituluan aipatu badugu ere gogoratu egin behar dugu 1977ko GKE ezberdinek antolaturiko NBE mailako konferentzian aipatu egin zela PIL sortzeko proposamena. Hau Draft Declaration of Principles for the Defense of the Indigenous Nations and Peoples of the Western Hemisphere delakoan aurkitu dezakegu (Garcia-Alix & Borras, 2006). Sortu zenetik hau izan da nazioarteko mugimendu pan-indigenaren gune nagusia izan da, bai partaidetza zein ekimenaren aldetik. Laugarren Munduak izan duen “think-tank” garrantzitsu hau indigenek eraikitako nazioarteko sarearen kokaleku nagusia izan da, mundu mailako sarea berorren inguruan garatu delarik. Baita ere, herri indigenek giza eskubideak sakontzeko egindako kontribuzioa hemen mamitu da neurri handi batean. Zalantzarik gabe, Lantaldearen sorrerak indigenak “gutxiengo” kategorian mantentzeko Estatu ahaleginaren porrota markatu zuen, indigenei dagokien toki propioaren eta bere berezitasunaren errekonozimendua suposatu zuelarik. Gutxiengoei zuzenduriko taldea eta Lantaldea azpibatzorde beraren bi adar izango dira, garapen paralelo baina berezituak izango dituztelarik. Lantaldearen sorrerak kolonialismo harrapakeria eta herri indigenen arteko gatazka kudeatzeko eta birbideratzeko aukera suposatu zuen hasieratik. Kulturen arteko hizketaldiaren kokaleku nagusia bihurtu zen319. Gobernuak lotsaraziz “shame politics” (Minde, 1995) edota
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -168- Lantaldearekin lan eginez, herri indigenek euren eskubideak defendatzeko negoziazio eta nazioarteko lege bidea hautatu egingo dute, NBEri bitarteko eta babesle Estatusa emanez320. Gogoratu egin behar dugu Lantaldearen helburuak ondokoak direla321 - Herri indigenen giza eskubide eta oinarrizko askatasunei babespena eta sustapenari dagozkion Estatu mailako gertaerak ikustatzea. - Herri indigenen giza eskubideei dagozkion nazioarteko arauak egitea, kontuan hartuz munduko herri indigenek egoera eta igurikapenei dagokionean dituzten antzekotasun nahiz ezberdintasunak. Autodeterminazioa eta baliabideen gaineko kontrola afera nagusiak izanik Laugarren Munduaren agendan eta Lantaldeak zuen legegile izate honek hainbat Estatuen ardura eta kezka piztu zuen. Horrexegatik, indigena kategoria honen onuradunak zeintzuk ziren mugatzeko (Sanders, 1991) oldartzea hasi eta hortxe hasi zen “peoples” eta “people” arteko eztabaida antzu bezain gordin hura. 1983an Batzar Orokorrak Nazio Batuen Erakundearen Herri Indigenentzat Borondatezko Kontribuzioen Fondoa onartu zuen. Honen betebeharra erakunde eta ordezkari indigenei laguntza ematea Lantaldearen saioetara joan ahal izateko. Era honetan erakunde indigena zein herri ordezkaritzen partaidetza posiblea egin zen eta parekorik ez duen prozesua bizkortu egin zen. Lantaldearen eta Fondoaren existentziak ahalbidetu egin du herri indigenen partaidetzaz zabala eta orain gutxi arte ezaguna izan dena NBEren mailan. Azpibartzordeko aditu eta partaideek arauak moldatu egin zituzten herri indigenen partaidetza ahalik eta zabalena posiblea egiteko. Beste batzordetan aholkulari Estatusa duten erakundeak bakarrik egon daitezke. Kasu honetan partaidetza zabalari ateak zabalduz erakunde indigenak, banako indigenak, akademikoak eta abar parte hartu egin dute Lantaldearen batzarretan. Lantaldearen lehenengo saioak aipaturiko garapenen jarraipen funtzioan zentratu ziren. Argitu beharra dugu Lantaldea ez zela salaketak burutzeko tokia eta ez zuela “gertutarikoak argitzeko” (fact-finding) inolako funtziorik. Hala ere, Lantaldea osotzen zuten adituek hasierahasieratik onartu egin zuten herri indigenen bizitzaren benetako esperientziak jasotzea hainbat kontzeptu argitzeko lagungarria izan zitekeela, baita ere arauk egiteko orduan. Hau dela eta, indigenen partaidetza funtsezko gertakizuna izan da Lantaldearen historian. Modu honetan lortu
nations, and organizations (Cultural Survival, 1993:4). 320 Eztabaida eta negoziazio saio guzietan herri indigenek partaidetza zabala izan dute. Beraz, indigenek euren eskubideak babestu asmoz eta beren igurikapenak gorpuzteko nazioarteko lanabesaren sorkuntzan aktiboki parte hartu dute. Paratidetza hau bai lobby eginez eta onesten zena euren interesekin bat datorrela ziurtatzeko asmoarekin burutu da. Partaidetza aktibo eta propositibo honetan datza berrikuntza eta mugimendu pan-indigenak giza eskubideen alorrean egindako kontribuzioaren indarra 321 Hauek hasierako hastapenak baziren ere, lantaldearen mandatua handitu egin da eta ikerketa bereziak egiteko ahalmena jaso du: herri indigenen eta Estatuen artean sinaturiko itun, hitzarmen, eta antzekoen azterketa (1989), ondare kultural eta intelektualari dagokiona (1992) edota herri indigenek lurraldearekin duten harremana aztertzen duena (1997).
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -169- egin da herri indigenen esperientzia historikoaren eta gaur egungo egoeraren eta errebindikazioen ezagutza hobea izatea. Ulerpen honek Lantaldea herri indigenen eskubideen estandarra egiteko markoa izatea posible egin du. Gertaturiko gertakizun/garapenen jarraipena Lantaldearen funtsezko egiteko bat izaten jarraitzen du gaur arte. 1982tik 1994ra Lantaldearen egitekorik printzipalena HIGEAren zirriborroa bultzatu izan zen. 1985 Azpibatzordeak Batzar Orokorrak onartuko zuen HIGEA idaztea eskatu eta onartu zen Eide (2006). Hau lortu ondoren gai zehatzei planteatzeari eta aztertzeari heldu zion lantaldeak. Landuriko gaien artean ondoko hauek aipagarriak dira: osasuna eta herri indigenak, herri indigenak, ingurumena eta garapen jasangarria; hezkuntza eta hizkuntza; herri indigenak eta lurrarekiko euren harremana; haur eta gazte indigenak; herri indigenak eta garapena izateko duten eskubidea. Azken urteetan jorraturiko gaian hauek izan dira herri indigenak eta globalizazioa, herri indigenak eta gatazka konponketa; herri indigenak eta euren jakinduriaren babes nazionala eta nazioartekoa, eta azkenik, helburu militarretarako indigenak ez diren autoritate, talde ala banakoek egindako herri indigenen lurraldeen okupazioari buruzkoa. 1989an ECOSOC-ek baimena eman zion Azpibatzordeari Miguel Alfonso Martínez errelatore berezia izendatzeko. Martinez-en betebeharra herri indigenek Estatuekin sinaturiko itunak, hitzarmen, eta bestelako akordioak aztertzea zen eta iradokitzea hauexek Estatuen eta indigenen arteko gaur egungo harremana birbideratzeko zeukaten gaitasuna322. Iniziatiba honek onartu egin zuen historikoki indigenentzat hain garrantzia izan den tratatuen auzia. Baita ere, tratatuek gaur egun harremanak bideratzeko ala berriak eraikitzeko orduan duten potentziala. 1989an Haurren Eskubideen Konbentzioak gizabanakoa ez den talde baten eskubideen babespenerako espreski sorturiko hitzarmenak bere 30. artikuluan ume indigenek euren kultura mantentzeko duten eskubidea zuen bere baitan323. Tradizio etnozidari aurre egiteko bitartekoa jarri zen indigenen eskuetan eta bultzada eman zitzaion kultura propioa indartzeko eta suspertzeko ekimenei. Hezkuntza elebiduna eskatzen zuten mugimenduek nazioarteko legediaren bultzada izango dute eta honekin loturiko bitartekoak. UNICEF-ek 2003an Haur Indigenei Buruzko Eskubideei buruz antolatu zuen debate bat. Geroxeago, beste hitzarmen orokorrekin gertatu den bezala, Haurrei Eskubideei Buruzko Komiteak 2005an aurkezturiko txostenetatik bederatzitan egiten zaie erreferentzia indigenei.
322 Eztabaida sutsuak sortu dituen txosten honen aurkezpena 1999an gertatu zen Ginebran. Txostenak hitzarmenak egin zituzten herri indigenen nazio izaera azpimarratzen du, eta sinaturiko hitzarmenen nazioarteko izaera defendatu. Hawairen kasua bereziki aipatu eta gaur egun arte hizpide bihurtu den Afrika eta Asiako herri indigenen ukazioa, definizio historiko-geografiko bat erabiliz, defendatu zituelako. 323 Eskubide hau oso inportantea da historikoki asimilazio politiken barruan hezkuntza erabiliz eta familiatik ala jatorrizko komunitatetik aldenduz umeak erabili direlako kultura indigenak errausteko ahaleginean. Askotan umeak hezitzeko ahaleginak jatorrizko kulturarenganako mesprezua eta lotsa sortzea zuelako helburu. Artikulu honek politika asimilazionista guzia kolonka jartzea eta kultur bakartasuna aldarrikatzen zen politiketan kultur aniztasunaren aldeko apustua egitea garrantzi handiko lorpena da. Gainera kontuan hartu behar dugu haurrak etorkizuna eta honekin loturiko biziraupena bermatzeko garrantzi handiko taldea direla eta eurek bereziki jasaten dituztela etnozidio eta giza eskubideen zein kultura indigenen gainean eragindako erasoak. Hau dela eta 2000. urteko PILeko saioak Hitzarmenari eta Haurren zein gazteen gaia izan zuten aztergai nagusia.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -170- Giza eskubideei loturiko foro hauetan parte hartuz lobia egiteko aukerak biderkatu egiten dira eta GKEen ala aditu akademikoen interesa erakartzeko nahiz mundu mailako komunikabideei gertatutakoa jakinarazteko parada ematen die. Gainera 1235 prozeduraren bitartez aurkezturiko salaketa eta txostenen inguruko informazioa publikoa izanik, komunikabideengana heltzeko eta hedatua izateko aukera asko ditu. Modu honetan nazioarteko iritzi publikoaren begi eta belarrietara heltzen delarik. Batzorde hauetan antolaturiko ekintzetan partehartzeaz gain hamarkadan zehar Lantaldeak egindako txostenetan hartu dute parte324. Era honetan NBEari bere egitekoa hobeto egiten laguntzen dioten bitartean, herri indigenek pairatzen dituzten egoera larriak eta eurak konpontzeko egiten dituzten eskaerak, gomendioak eta proposamenak bertan daudela ziurtatu egingo dute adituen txostenek. 2.3 LNE 169 Hitzarmenaren Inguruko Hausnarketa Batzuk 1989an onarturiko garrantzi handiko hitzarmen honek herri indigenen eskubideen mailan erreferentziazko dokumentua dugu325. Zalantzarik gabe une honetan NBEren sistema maila altuena duen herri indigenen aldeko aldarrikapena da. Gainera, itunek duten indar eraginkorra duen (García-Romeu et alia, 1998:20) lanabes juridiko inportantea dugu. 107 hitzarmenak helburu zuen “asimilazioaren” arbuiatzea eta indigenek duten euren burua auto definitzeko eskubidearen onarpena dira, besteak beste, hitzarmen honek egindako ekarpen interesgarri eta aipatuenak. 169 itunak Laugarren Munduak bultzaturiko kontzentzua bere indarraren erakuslea da. Kontsensuz berri hau autonomia eta burujabetzaren aldeko errebindikazio indigenaren inguruan eraiki zelarik” (Gomez, 2006:135). 169 itunak 1980an gertaturiko iritzi eta pentsamoldeen iraulketa sakon bat erakusten du. Iraulketa hau 90. hamarkadan gertaturiko aldaketen aitzindaria izango da bidea zabaldu zielako garapen paradigma alternatiboari. 1970an bizi zen desarrollismoari eta berari loturiko asimilazioari egindako kritika, askotan indigenek bultzaturikoa, posiblea egin zuen 169 itunaren bultzada. Beste arrazoien artean 107 itunak zuen kutsu asimilatzailea gainditzeko.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -171- 1982an Lantaldea sortu zenetik, 107326 itunari egindako kritikek kezka sortu zuten LNE mailan. Ondorioz 1985an ekin egin zion debatea eta berrikusketari, honen ekarpen nagusiena 169 itun berria izan zelarik (Rodríguez-Piñero, 2005). 1986an, horretarako sortu zen aditu taldeak 107 birpentsatu egin behar zela ondorioztatu zuen “integrakuntza/asimilazioarako” joera “ezegokia” zelako (Sobero Martínez, 2003:18). Herri Indigenen Mundu Batzordeak eta Survival International estrainekoz hartu zuten parte aditu bezala horrelako nazioarteko foru batean (Khosravi 2006). Hauekin batera ikusle bezala, langileen ordezkariek lagunduta, beste indigena batzuk egon ziren. (Tomei, 1997). Adituok indigenen igurikapenak integratzea eta Estatu kopururik ahalik eta altuena onartu behar zuela itun berria ondorioztatu zuten. Horrela bakarrik onera egin baitezake Laugarren Munduaren egoerak (Khosravi 2006). Gainera, adituok asimilazioaren bazterketa, kulturen arteko errespetu eta elkarbizitzaren alde egin zuten, eta lurren gaineko eskubideak zein populazioen tokialdatzeak ikertzearen alde agertu ziren. Ordezkari indigenek bere aldetik defendatu egin zuten herriak zirela eta horrela izan behar zutela onartuak eta ukatu egin zuten populazioa berei deitzea (Niezen, 2003). Hemen hasiko da hortik aurrera indigena eta ez indigenen artean edozein eztabaida baldintzatu duen gaia. 1988an LNEk 107 ituna berrikusteko konferentzia bat konbokatu zuen. Aurretik kide diren Estatu guztiei galdeketa bat bidali zitzaien, proposatzen ziren gaien aurrean zuten jarrera aldez aurretik ikusteko. Hasieratik herri vs populazioen arteko gaia gatazka pizten duen horietakoa zela agertu zen. Estatuen aldetik argi gelditu zen Laugarren Munduaren autodeterminazioa aurreratuko zuen edozein testu. Jarrera honen lekuko dugu Suediarena. Estatu honek proposatu egin zuen formula bat, zera esanez: “herri” izena erabiltzeak ez zuela suposatzen herri indigenei autodeterminazio indarrean jartzeko eskubidea (Sobero Martínez, 2003:21 aip.). Gainera bai Estatuetako zein enpresarien ordezkariek uko egin zioten “herria” erabiltzeari langileen ordezkariak, adituek eta ikusle indigenek esaten zutenaren kontra. Egoera gogor honetan “Caucus Indigena”327-k aldarrikapen bat egin zuen autodeterminazioaren erabilerak inolako Estatu apurketarik ala independentzia suposatzen zuenik (Barsh, 1990). Blokeo giro honetan onartu egin zen “herriak” erabiltzea indigenei deitzeko, baina gehitu egin zitzaion famatua egin den gehigarri bat non argi esaten den autodeterminazio eskubidea eta herri kategoriari nazioarteko Zuzenbidean onartzen zaizkion eskubideak ez dituela suposatzen. (Sobero Martínez, 2003:24n aip.). LNEk klausula hau erabili zuen eztabaida hau NBEren eskuetan uzteko, bera delako foroa eta berari baitagokio eztabaida honen inplikazioak argitzea.
328 Tirabiren kasuan hortxe dugu 3. artikuluan herri indigenen lurrak itzultzeko beharraz aritzen dena. Herri indigenei garapen politiken barruan kendutako lurraldeak itzultzeko mandatua mugatzeko ahaleginak egin zituzten hainbat gobernuk. Adibidez, hortxe dugu Guatemalako kasuan artikulu hau mugatzeko hartutako erabakia non bertako gobernuak hitzarmena onartzeko barneko legediaren nagusitasuna aplikatzen zion artikulu honi. Modu honetan oztopatu egiten da lurraldeen itzulera. Honetaz gehiago jakiteko bide García-Romeu et alia. (1998), Tomei & Swepston (1995), Swepston (1990), Van de Fliert (1994). 329 Hitzarmena sinatzen den momentutik aplikatzeko derrigortasuna ezarri egiten da eta derrigorrezkotasun honek bere isla aurkitu behar du Estatu barneko legedian. Hitzarmenak gobernuek herri indigenekin harremanak izateko orduan bete beharreko arautegia ezartzen du 330 15 artíkuluak azpimarratu egiten du kontsultaren beharra batez ere baliabideen jabea Estatu demean eta honen ustiaketa lurralde indigenetan dagoenean.. 331 Artikulua 6 (1) a da.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -173- konpentsazioa ematera behartzen ditu gobernuak. Kontsultaren auziak Estatu askoren beldurrak piztu zituen. Askok beto boterea ematen zitzaiela indigenei uste baitzuten eta hau euren subiranotasunari horma jartzea zela iritzi zioten. Esan dugun bezala Estatuen arteko dokumentua izanik irakurketa erradikalek ez dute tokirik. Gomez-ek (2006) argitzen digunez, honek zera suposatzen du Estatuek ezin dituztela aldebakarki aplikatu indigenen eskubideak eta askatasunak bortxatuko dituzten neurriak (Ibid:143). Kontsulta inguruan hautsak harrotu dituen debate bat dago aplikatu beharreko metodologiari eta honen ondorioei buruz. Onartu egiten da kontsentimendua Laugarren Munduarekin izan beharreko harremanaren ardatza dela eta hau errespetu, informazio eta partaidetza printzipioen gainean eraiki behar dela. Kontsulta auzian aldarrikapenak puntu honetan esplizituagoa da, derrigortasuna markatuz. …no es explicito en el consentimiento previo, la Declaración, en cambio si explicita que los Estados deben obtener un consentimiento informado para la aprobación de cualquier proyecto que afecte a las tierras de los PIs, territorios y otros recursos. Lo que sí establece el Convenio 169 es que los PIs como propietarios de las tierras y los gobiernos como dueños de los recursos necesitan tener consultas (Gómez, 2006:). Lurraldearekiko eskubideak hitzarmenaren beste atal garrantzitsua osotzen dute. 14 artikuluan Estatuak ezin dituela herri indigenen lurrak “bereak”332 besterik gabe deklaratu egiten da333 eta herri indigenen lurren erabilera motak334 errespetatzeko deia egiten du. Espresuki deia egiten zaio Estatuari ez indigenek egindako lurralde okupazioak saihesteko eta zigortzeko335. Era berean herri indigenek euren lurretan dauden baliabideekiko dituzten eskubideak errespetatu behar direla ezartzen du eta hauen erabileran, administrazioa eta kontserbazioan parte hartu behar dutela baietsi egiten da. Nazioarteko hitzarmen garrantzitsu honek defendatu egiten du, bere 15.artikuluan, garapen sostengarritik eratorriak diren onuretan partaidetza izatea, ekosistemak kudeaketan eta kontserbazioan partaide izatea, eta herri mailan sorturiko industri eta ohiko lanen iraupena. Hori bai lurralde hauetan lur azpian dauden baliabideak Estatuaren monopolioa izaten jarraituko dute. Hari beretik jarraituz, indigenek euren lurraldearekin duten lotura berezian oinarrituriko erlijio eta balio kulturalekiko begirunea eskatu egiten du ere. Beraz, lurraldea, natura eta kultura modu estu-estuan lotuta agertzen zaizkigu hitzarmen honetan. Herri indigenen diskurtsoan argi esan da euren lurraldearekiko eta bertan dauden baliabideekiko duten jabego eskubidea urratu egiten denean, honekin loturiko aniztasun kultural eta biologikoaren galpena gertatu dela. Lelo honi jarraituz 169 hitzarmenak lurraldeak, natur baliabideak eta nortasun indigena lotu egiten ditu
332 Garrantzi handikoa dugu erabaki hau historikoki Estatuak bereak egin dituelako herri indigenen lurralde asko eta tradizionalki, bai neoliberalismoak zein marxismoak, euren lurraren gaineko legedietan bultzatu egin dutelako Estatuaren rol hau. Lurraldearen aurkako politika hauek etnozidio, genozidio eta giza eskubideen bortxaketaren hasieran eta mamian aurkituko ditugularik. 333 14. Artikuloa 334 Articulo 17 lurra izateko modu tradizionalak komentatzen ditu. 335 18. Artikuloa
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -174- harreman estu eta trinko batean. Era berean kultur askotasun eta biodibertsitatearen artean dagoen harremana onartu egiten da eta euren ohiko jakinduriaren garrantzia eta berau babesteko neurriak (Sutherland, 1995) hartu behar direla baieztatzen da. Onartu egiten da herri indigenek lurraldearekin eta Naturarekin duten harreman propio eta berezia336, baita kultura eta erlijioaren baloreak. Hari honi jarraituz Itunak indigenen hizkuntza, kultura, erakunde, nortasun eta erlijioen baloreen aitorpena egin337 eta Estatua hauek babestera derrigortzen du. Hitzarmenak euren instituzioak, bizimoduak, nortasuna, hizkuntza eta erlijioa mantentzeko eta sendotzeko eskubideak onartu egiten ditu eta garapen politikak definitzeko orduan herri indigenak kontuan hartzera derrigortu egiten du. Honetarako herri indigenei erabateko aitorpena eta errespetua erakutsi behar zaiela esaten du: euren balore, praktika sozialei, kulturalei, erlijioso eta espiritualei zein euren instituzioei. Honetaz gain, kontsulta printzipioa ezartzen du herri indigenengan eragina izango duen edozein neurri administratiboa hartu baino lehen. Halaber, defendatu egiten du kasu hauetan herri indigenen partaidetza eta oniritziaren beharra udalerri, herrialde nahiz Estatu mailan gauzatzea. Errespetua, informazio eta partaidetza printzipioak ezarri egiten ditu indigenekin aritzeko irizpide nagusi bezala. Prozesu luze honetan herri indigenek arrazistatzat hartu zuten autodeterminazioa ukatzen zien klausula (IWGIA, 1989:201) eta honek kontradikzioan zegoela 3.1 eta 35 itun beraren artikuluekin, hauek herri indigenei eskubide berdintasuna bermatzen dielarik. Gainera, azpimarratu behar dugu bizia piztu zuten artikuluen artean hortxe ditugu 13-19 doazenak eta 23; bertan lurralde eta bere baliabide naturalak zein kulturalen gaineko eskubideak dituztela hizpide, baita ere jabego intelektualarekin loturikoak338. Nahiz eta hasiera batean erakunde indigenek ituna kritikatu bertan ez zutelako partaidetzarik izan, erakunde indigenek, batik bat Hego Ameriketakoak, euren errebindikazioen artean sartu eta arrakastatsuak izan dira euren gobernu batzuk onartzera bultzatu dituztenean (Anaya, 2006). Hala ere, ezin ukatu Itunak duen kutsu estatozentrista. Estatua baita da Itunean dauden eskubideen onarpena lortu behar duena. Eta agertzen diren artikulu asko intentzioen deklarazio bat direlako, ez direlako bete (Gomez 2006; Anaya 2006), eta betetzea lortzeko erreklamazioetara jo behar izan da. Gainera indigenak jarraitzen dute partaidetza zuzenerako
341 Herri Indigenen giza eskubideen sustapenerako garaturiko tresnak lantaldeak, mintegi bereziak, konferentziak koordinazio eta lan politiko egiteko bitarteko garrantzitsuak izan dira. Gailurrak, txosten bereziak eta antzekoak harremanak eta komunezko iritziak zein euren ikuspegiak bultzatzeko parada eskaini die. Baita ere, nazioarteko agendan hauek kokatzeko aukera eskaintzen die. Mintegien artean Ginebran 1989an arrazakeriaren gaia aztertzeko, 1991an Groelandian autogobernuaren inguruan izandako esperientziak izan zituzten aztergai; 1992an Herri indigenak eta Garapen Sostengarriaren arteko harremana aztertzeko mintegia egin zuten Txilen; 1996an Kanadan Adituen Mintegi berezi bat egin zen Lurralde Indigenen gaineko Eskubideak eta Errebindikazioak aztertzeko.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -177- prozedurak hasten dituztenak. Izaera propositibo hau oso garrantzitsua da342. Ildo honi jarraituz, Laugarren Munduak hamarkadan zehar Lantaldeak egindako txostenetan hartu dute parte343. Era honetan NBEri bere egitekoa hobeto egiten laguntzen dioten bitartean, herri indigenek pairatzen dituzten egoera larriak eta eurak konpontzeko egiten dituzten eskaerak, gomendioak eta proposamenak adituen txostenean daudela ziurtatu egingo dute344. Izaera aktibo hau babes orokorreko hitzarmenen inguruan dauden komiteek eskainitako mekanismoetan ere ikusiko dugu. Adibidez, 1966ko Eskubide Politiko eta Zibilen Hitzarmenarekin loturikoa da Giza Eskubideen Komitea. Estatuek noraino sinatutakoa bete duten jakiteko jarraipen-lana burutzen du komite honek. Estatuek hitzarmena sinatu eta hurrengo urtean txosten bat bidali behar diote Komiteari. Hurrengo txostenak Komiteak eskatzen duenean igortzen dira. Eskaera hau bost urtero egiten da. 2005ko hitzarmenaren parte diren Estatuek aurkezturiko 15 txostenetan 3 erreferentzia egiten zaizkio herri indigenei. 2006ko Komiteak egindako gomendio orokorretan ere 27. mugimendu askatasunari buruzkoa ala gutxiengoen eskubideei buruzkoan aurkitu daitezke (Burger, 2006:124). Komiteak begirale funtzioa betetzen du eta bere lana betetzeko hiru mekanismo ditu: goiz alerta, Estatuen arteko salaketen azterketa eta partikularrek egindako salaketen azterketa. Indigenek mekanismo hauek maiz erabili dituzte eurek sufrituriko bortxaketak salatzeko eta hauek prebenituko dituen proposamenak jakinarazteko. 1997an Arraza Bereizkeriaren Ezabaketarako Komiteak Gomendio Orokorrak 23 zenbakiarekin Indigenous Peoples izeneko kapitulua onartu zuen. Bere 4. eta 5. parrafoak oso inportanteak gertatu ziren indigenen herri izaera onartu autogobernua onartu ziren (Eide, 2007:50). Komite honekin ere indigenek harremana izan eta lana egin dute. Historikoki hau erabili egin dute maiz euren egoera salatzeko eta Estatuen politika nazioarteko erakundeen begietara ekartzeko (Eide, 2007). Adibide gisa, aipatu behar dugu ondokoa: Arraza Bereizkeriaren Ezabaketarako Komiteak 2005an jasotako 16 txostenetatik 6k erreferentzia egiten
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -178- diete indigenek bizi dituzten egoerei. Komiteak egiten dituen gomendioen artean 23. herri indigenen eskubideei buruzkoa da eta 24. herri indigenei ala talde etniko, arraza ala gutxiengoek bizi dituzten egoerari buruzkoa dena, indigenak aipatzen ditu (Burger, 2006:124). Halaber, Genozidioaren Aurkako Aldarrikapenak345 espresuki egiten die erreferentzia herri indigenei. 3.1 Giza Eskubideen Batzordea eta Errelatore Berezia 1996an Giza Eskubideen Batzordeak auzi indigenak bere atentzioa merezi zuen gaia zela onartu eta erabaki zuen arreta bereziko 23. puntua bere agendan izendatzea. Ordura arte herri indigenen gaiak Azpibatzorde mailan aztertzen baziren orain Batzordearen maila altuagoan ere tratatuz. Gauzak horrela ekimen indigena Azpibatzordearen ondoko puntuetan zentratuko da: 6. (askatasun eta giza eskubideen bortxaketa), 4. (gertakizun berrien azterketa), 5. (arraza diskriminazioa), 7. (orden ekonomiko berria eta giza eskubideen sustapena), 15. (Herri indigenen aurkako diskriminazioa). Aldiz, Batzorde mailan 12. (giza eskubideen bortxaketa), 17. (azpibatzordearen txostena) eta 23. (auzi indigenak) izango dira ekimen gune nagusiak. 2000 urtean ECOSOC-ek Afera Indigenentzako Foru Iraunkorra-ren sorrera onartu eta 2001an Giza Eskubideen Batzordeak herri indigenentzako errelatore berezi bat egotea baietsi egiten zuen346. Errelatore berria herri indigenen aurka egiten diren eskubide bortxaketak prebenitzeko ahaleginean beste indar bat suposatzen du giza eskubideen bortxaketa, deskribatzeko, honetaz informazioa pilatzeko, informazioa elkartrukatzeko eta horrelakoak prebenitzeko eta gertatzen denean horrelakoak konpontzeko nazioarteko legedia egiteko. Gainera, errelatore berezi honek ahalmena du bortxaketa kasuetan bat bateko ekintzari hasteko eta kasua ezagutzeko bisitaldiak egiteko. Lehenengo txostenean347 garapen programa erraldoiek herri indigenengan dituzten ondorioa aztertu zituen batetik, eta bestetik, herri indigenak eta taldeen oinarrizko eskubide eta askatasunak aztertu zituen. Bigarren txostenak348 justizia administrazioan herri indigenak dituzten arazoak eta herri indigenen zuzenbide konsuetudinarioa aztertu ziren. Hirugarrenak, hezkuntza sisteman partaide izateko herri indigenek dituzten eragozpenak eta jasotako hezkuntzaren kalitatea aztertu ziren. 2006ko txostenak herri indigenen eskubideak babesteko emandako konstituzio erreforma izan zituen aztergai349. Herri eta Estatu ezberdinei egindako bisitaldiak ere ekimen inportanteak izan dira. Bisitaldiek aukera berezia eskaintzen dute tokian tokiko errealitatea ezagutzeko, eta euren xedea
362 Dagoeneko 169 hitzarmenarekin batera herri indigena askok euren negozizioak burutzeko orduan erreferentzi dokumentu bezala erabiltzen dute.
363 Osagaiak diogu baliabideak erabiltzeak europarrok naturari emandako bitarteko izaera islatzen duelako. Bizirauteko bitartekoak badira ere naturaren osagaiekin
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -182- aipatzen dira: euren artean lurralde eta baliabideekin loturiko eskubideak, jabego intelektuala eta kulturala, eta ingurumenaren babespena eta segurtasun ekologikoa. VII. Atalean (31-36 art.): Artikulu hauek herri indigenen erabaki eremuaren eraikuntzarekin lotuta aurkitzen ditugu, autodeterminazioa zehazteko bidean egin beharrekoa jorratuz. Landutako auzien artean partaidetza eta hiritartasuna erabakitzeko eskubidea, erakunde eta lege egiturak, beste herri batzuekin harremanak, eta Estatuekin sinaturiko itun, hitzarmen eta antzeko bestelakoen aitorpena VIII Atalean (37-41 art.): Estatuek eta NBEk zein bere sistemarekin loturiko beste erakundeek aldarrikapena indarrean jartzeko mekanismoak. Eta amaitzeko IX. Atalean (42-45art.): Aldarrikapenaren zabalera eta mugak tratatzen dira HIGEAk herri indigenek bizi duten egoera kaxkarra birbideratzeko eta munduko beste Estatu, nazio ala GKEkin aritzeko gutxieneko marko normatiboa da. Bertan adosturiko minimoak agertzen dira eta honek ez du, inolaz ere, suposatzen etorkizunean garatu daitezke eskubide berriei uko egiten zaienik. Aldarrikapen hau herri indigenek bizi dituzten arazo eta itxaropenei heltzen die, euren esperientzian oinarrituta daude eta euren partaidetza zuzenaren eta negoziazio gaitasunaren ondorioa. Horrelako partaidetza prozesurik NBEren mailan ezta beste inon aurkitzea (Burger, 1997). HIGEAk herri indigenen nazioarteko agendan agertzen diren puntu nagusiak bilduko ditu bere baitan. Honetaz gain, badu beste ezaugarri garrantzi-garrantzitsua HIGEAk bere baitan biltzen ditu beste hitzarmenetan agertzen diren printzipioak eta artikuluak, jada nazioarteko Zuzenbidean onarturik daudenak. Hau funtsezkoa gertatzen da aldarrikapena izanik betetzeko derrigortasunik normalean ez badago bai kasu honetan aipaturiko berezitasuna dela-eta. La excepción se da cuando una declaración repite principios existentes de derecho internacional o contiene normas de derecho nacional consuetudinario, y es por ello de carácter obligatorio, al menos respecto a la (s) disposición (es) relevante(s) (MacKay, 1999:53). Garrantzizko kontsideratzen dituzten gaiekin batera indigenek egindako proposamenak agertuko zaizkigu364. Hauen artean egon badaude kutsu indigena berezkoa dituztenak, hots, 7. artikulua etnozidioaren kondena egiten duena. Genozidioarena kondena agertu egiten da beste
indigenek duten harreman erlijioso eta izpirituala garrantzitsuegia da baliabide izaera ekonomikoa duen deitura erabiltzeko. Kritika bezala esan beharra daukat ikerlari askok dituzten formazio liberal edota marxistaren ondorioz ez diotela behar duen garrantzia ematen erlijiori herri indigenak ikertzen dituztenean. Gure ustez Hirugarren Munduan, oro har, baina herri indigenen kasuan bereziki euren izpiritualtasuna euren borroka eta ekintza politikotik ezin da banatu, erlijioa eta nortasuna estu-estuki lotuta daudelako. Zoritxarrez, askorentzat izpiritualtasunaren gaia bigarren mailakoa izaten jarraitzen du. Hau akats bat litzateke kosmos-ikuskera indigenan nortasuna, lurraldeak, ustiapena, autodeterminazioa etab elkarri lotuta eta banaezinak direla, behin eta berriz, esan dutelako indigenek. 364 Proposamenak ekintza paradiplomatikoaren ondorioak dira eta gehien bat “Caucus Indigenaren” fruitua. 80ko hamarkadan PILen tratatukoa lantzeko saioak hasi baino lehen eta saioa zirauen artean bilerak indigena eta ez indigenen artean egiten ziren. 90ko hamarkadan aldiz “Caucus Indigena” bat sortuko da protagonismoa eta komuneko jarrera indigena lortu asmoz. Caucus honek Lantaldearen Presidenteari adosturiko erabaki ofizialak aurkeztu zizkion non eurentzat ezinbestekotzat ziren gune kritikoak agertzen ziren. Era honetan HIGEA izan behar zituen arauei buruzko mezu gardena bidali zien partaide ez indigenei.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -183- testu juridikoetan baina ez etnozidioarena (Burger, 1997:105). Honetaz gain, beste dokumentuetan agertzen ez den izaera kolektiboa du eta azpimarratu egiten du negoziazio, kontsulta eta “adostasunaren” balioa herri indigenak eta Estatuen arteko harremanak gidatzeko printzipioak bezala. HIGEA nazioarteko erkidegoa gobernatzen duen egituraren birmoldaketarako proposamena ere da, horretarako Estatu gabeko herrien partaidetza zuzenagoa defendatzen duelarik. Munduko nazioek suposatzen duten errealitate anizduna kontuan hartzea eta aniztasun hau txertatzeko nazioarteko erakundeen birmoldaketa bultzatzea proposatzen da. Honetarako eta benetako kulturen arteko hizketaldiari ekiteko eta elkarrenganako errespetua bultzatzeko proposamena biltzen da aldarrikapenean. Iraganeko gaizki egindakoak gainditzeko eta nazioarteko legean eta elkar errespetuan oinarrituriko lankidetzari ekiteko proposamena da. Aurrean dugun proposamena giza eskubideen errespetuan, unibertsaltasunean, berdintasunean, diskriminazioaren ezean, eskubideen arteko elkarloturan eta banaezintasunean oinarrituta dago (Anaya, 1999). Orden berri bat ezartzeko ez bada daukaguna hobetzeko indigenen kontribuzioa NBEko goi karguek 2002. urtean egindako AIFIren lehen sesioan emandako sarrera hitzaldietan Mary Robinson eta Kofi Anan-ek aitortu egin zuten herri indigenek euren partaidetzaren bitartez nazioarteko erkidegoari hobekuntza ekarri diotela. Baita ere, NBEri bere helburuak erdiesteko egin diezaioketen kontribuzioa azpimarratu zuten. Indeed, you have rights, needs and aspirations that can and must be addressed by the world Organization. And you have knowledge, vision, values, skills and many other attributes that can help us at the United Nations, and indeed all of humankind, to achieve our long-sought goals of development and peace. (Secretary-General Kofi Annan, 2002) HIGEAn bildutakoa aldaketa sakona suposatzen du nazioarteko sistemarentzat, Herri indigenen eskaera eta eurek egindako proposamena mundu askoz demokratago, partizipatiboago, ekologikoago egiteko proposamena da, eta bat egiten du gizarte zibilaren zein nazioarteko World Government antzeko mugimenduen partaideekin (Kothari, 1991; Falk, 1991; Adam & Kingsbury, 1991). Hala ere, herri indigenen eskaerak hainbat Estatuentzako mehatxu zuzena dira. CANZUS taldekoek (Kanada, AEB, Australia, Zelanda Berria), Japon, Txina Frantzia ala Brasil365 ez datoz bat aldarrikapenak planteatzen dituen hainbat artikuluekin, euren subiranotasunaren gainean mugak jarri eta hau konpartitzera bultzatu egingo lituzkeelako366. 1987tik 1993ra egindako presio paradiplomatikoari esker 1994an azpibatzorde mailan HIGEAren onarpena lortu egin bazuten ere, ondorengo bidea oztopoz josita agertu da. Ezin ahaztu biak PIL eta Azpibatzordearen
365 Artikulu bakoitzaren aurrean Estatuen jarrera zein den ikusteko bide Barsh (1996). Idazle honek aditu zein aritua dugu HIGEAren inguruko eztabaidatan eta berak egindako deskribapena beste egileek egindakoa baino zehatzagoa dugu. Gray-k (1996) ere saiakera bat egin du Estatuen jarrera deskribatzeko baina Barsh-enak artikuluz artikulu aztertzen ditu. 366 Mehatxatutzat ikusten diren artikuluak bereziki autodeterminazioarekin eta baliabideen gaineko jabego eta erabilera eskubideekin lotuta daude.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -186- diren eskubideekin? Ordezkari batzuei erauzitako akordioak guztion onespena bezala erabili dezakete Estatuek? orduan zer egin?. Egoera ezta izan erreza. negoziazioetan sartzea testua berridazteko atea zabaltzea baitzen. Ordezkari maximalistek zirriborroaren onarpena zegoen bezala eta aldaketarik gabe onartzea defendatzen zuten. Posibilistagoak (Artic Circle, Tetebba eta Samiak) zirenak gaur egungo nazioarteko sistemaren mugak eta errealitateak kontuan izanik hartu-eman etikoari heltzeko proposamena egiten zuten. Kontuan hartuta eztabaidan parte hartzen ez bazen Estatuek eurena egingo zutela, proposatu egiten zen harreman etiko bat aldarrikapenaren mamia ahalik eta hobeto Batzar Nagusira heltzen zela ziurtatzeko. Helburua Estatua heztea eta erabakiak hartzeko orduan herri indigenen ikuspegia eta alternatibak kontuan izatea zen. Coulter-ek (1997:NET) eta bere erakundeak proposaturiko bide posibilista ekintza etiko batean oinarritzen zen non Estatuei argi utziko liekete paradiplomatiko indigenek ez dutela negoziaziorik burutuko, eta ez daudela prest eskubideetan inolako mugarik onartzeko. Modu honetan aldarrikapena hobetzeko eta sendotzeko eztabaidak bai baina ez negoziaziorik. Ikuspuntu hau mantentzekotan aldarrikapena sendotzen zituzten hobekuntzak bakarrik onartzeko asmoa zegoen. Eztabaidan aritzeko lan taldeak antolaturiko bileretan parte hartzea eta Estatu ordezkariekin banaka zein taldeka lobby egitea izanik. Egon bazegoen ahalik eta sostengu zabalena lortzeko beste arrazoi bat. HIGEA nahiz eta aldarrikapena eta ez konbentzioa izan, sostengu zabalekoa izateak aukera gehiago ematen ditu “customary law” bihurtzeko (Anaya, 2006). Laugarren Munduak honetara zuzendu zituen ahaleginak. Gauzak horrela Giza Eskubideen Batzordean (GEB) 1995tik gertaturiko eztabaidan urteetan onarturiko artikulu bakarrak bi izan ziren 5. eta 43. Bi hauek banakoen eskubideekin loturik ditugu. 15, 16, 17, 18 artikuluen kasuan (kultura, hezkuntza, informazioa eta lan munduarekin loturiko eskubideak) adostasunerako bidea nahiko jorratu zen 2001ko saioan 1, 2, 44, 45 artikuluak (giza eskubideekin loturiko hastapen orokorrak dira eta beste lanabes juridikoetatik datozenak) eta 12, 13, 14 (kultura, eta tradizioarekin loturikoak) eztabaidatu egin ziren adostasun ala jarreren hurbiltze bat bideratzeko. Garrantzi handiko artikulu hauekin batera ezadostasunak eta konpontzeko zailak gertatzen zirena autodeterminazioa (3. Art.) eta natur baliabideen kontrol gainekoak (25-30) ziren batik bat. Egoerak ez zuen hobera egin ondoko bi urteetan. 2002tik 2003ra Norwediako gobernuak aurkezturiko proposamena non autodeterminazioa zehazteko Estatuen batasunari buruzko artikulua gehitzen zen aurrera egin zuen Estatu honek aitzindaritza hartu zuen neurrian. Baina benetako aldaketa 2003an Copenhaguen egin zen Tailer batean bide posibilista jorratzen ari ziren indigenak batu ziren. Negoziaziorako malgutasuna eta HIGEAren kontra ziren Estatuak isolatzeko eta aldekoak
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -187- laguntzeko deliberoa hartu zen. Halaber autodeterminazio eskubidea eta herri indigenen eskubide kolektiboak ezin zirela negoziatu adostu zen. Gainera Estatuen proposamenak artikulu zehatzei lotuta eztabaidatu ziren Honek 1994koa zegoen bezala jarrerarekin apurtzea suposatu zuen (Åhrén, 2007:91) eta indigenek argi ikusi zuten Batzordera bidaliko zen testua Chavez-ena izango zela, Estatuen erabateko adostasuna lortu ezean. Copenhaguen-go bilerari jarraitu zion Montrealen egindako beste bilera batek. Hemen argi gelditu zen erregio indigena guztietako ordezkaritzak parte hartzen zutela ekimen honetan. Ordutik aurrera posibilistek “Montrealgo Taldea” bezala ezagutu ziren. 2004an 1994-2004 Populazio Indigenen Aldeko Hamarkadaren helburu nagusienetarikoa zen HIGEAren onarpena ez zen lortu. Urte honetako abenduan HIGEA aurrean zituen oztopoak horren handiak izanik eta hamarkadak lorturiko helburuak hain xume-xumeak 2005eanNBEk Bigarren Hamarkada onartzeko erabakia hartu zen, honen helburuen artean HIGEAren onarpena espresuki aipatu zelarik369. 30. urteko debate luzean aritu ondoren indigenek onarpenerako bidea eta berorri loturiko prozesua trabaturik zeudela ikusi zuten argi eta garbi. Blokeoak sorturiko tentsioa eta frustrazioa salatu asmoz indigenek gose greba bat antolatu zuten Genevan hainbat Estatuek jarritako oztopoak salatuz, eta HIGEAren onarturiko proposamena indargabetzeko eta berridazteko saiakerari aurre eginez. Hala ere gauzak mugitzen hasiak ziren Norwediako gobernuak, beste Estatuekin eta Eskandinabiako indigenekin batera (Samiak eta Groelandiako Gobernu autonomoa), proposamen bat landu zuen HIGEAren bertsio berria CRP 1 izenez ezagutu dena. Bertan 1994ko HIGEAri egindako hainbat emendakinak onartu egin ziren jatorrizkoak baino hobeagoa zirelako. Ondorengo negoziaketetan CRP 1 erabili zen. Honek Estatu eta indigenen arteko elkarlana erraztu zuen eta negoziazioa aurrera bultzatu (Åhrén, 2007). Aurrera pausua Sami Council eta Sami Parlamentarian Council CRP 5 aurkeztu zutenean eman zen, honek negoziazioetan itzal handirik izan ez bazuen ere bai indigenen artean bultzatu egin zen eta erdietsi ere ordezkaritza indigenak euren hitzekin proposaturiko testuak bidaltzea (Ibid, 2007:96). CRP 5 Estatuek egindako CRP 1 delakoari egindako alternatiba indigena bezala ulertu dezakegu. Azkenean, 2005an Norweadiak harturiko aitzindaritzari Guatemala eta Mexiko gehitu zitzaizkion eta gauzak aurrera egin zuten ustekabeko moduan. Indigena eta Estatuen370 kontsultak areagotu egin ziren eta azkenik urte honetan HIGEAren inguruko blokeoa gainditu
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -190- Geneva eta New York-en kontaktuak izan zituzten, Estatu Afrikarrekin eta HIGEAren aldeko Estatuekin, hauek “co-patrocinadores” bezala ezagutzen zirenak. Afrikarrek zituzten kezkei erantzuten aritu ziren, baina argi utzita ez zutela aldaketarik onartuko jatorrizko testuan. Giro honetan ekimen pedagogiko interesgarri bat burutu zen HIGEAren alde, sostenguak lortzeko eta zeuden oztopoak bidetik kentzeko385. Ahalegin paradiplomatiko honen alde jokatu zuen faktore inportante bat honako hau zen: ustez “Afrikarren jarrera” ez zen Estatu guztiena, Hego Afrika, Kamerun eta Zambia aldeko botoa eman eta Argelia, Ghana, Marruecos, Nigeria, Senegal eta Tunez abstenitu egin baitziren. Debatea gertatu zenean NBE Estatu batzuk HIGEAren alde agertu eta kontra zeudenen jarrerari aurka egin zioten. Baina horrelako asmoek ezin izan zuten nabaria-nabaria zen gertakari baten eragina aldatu: ia Afrikako Estatu gehienek ez zuten parte hartu HIGEAren inguruko eztabaida luzean, eta HIGEAren puntu batzuen inguruan zalantzak eta beldurrak zituzten. Beldur eta kezka hauek Aide Memoire386, izeneko dokumentuan bildu ziren. Kezka hauek Batasun Afrikarren 2007ko urtarrileko biltzarrean batu ziren eta deia egin zien Afrikako Estatuei onarpenaren kontrako botoa ematera387. Egoera sakonki aztertu ondoren Laugarren Munduak argi ikusi zuen Afrikarren kezka asko ezjakintasunaren ondorio zirela388 Aide Memoire delakoari erantzun asmoz, Afrikako 6 adituez osaturiko talde batek, IWGIAren laguntzarekin, New York-era joan ziren 2007ko apirilean, 19 enbaxada afrikarrak bisitatu asmoz eta HIGEAri buruz eztabaidatzeko. Halaber. IWGIA-k Foroarekin batera mahai inguru bat antolatu zuen Afrikako Estatuek zituzten ordezkaritza finkoekin eta beste Estatu batzuetako ordezkaritzekin. Ekimen guzti hauekin batera. “Afrikako Herri Indigenen Koordinazio Komiteak” (IPACC) antolatu egin zuen Aide txostenari erantzun kritiko389 bat, Afrikako Estatuen kezkei erantzunez. Indigenek antolaturiko presio arrakastatsu honen ondorioz, Giza Eskubideei buruzko Komisio Afrikarrak HIGEAri buruzko eztabaida izan zuen 2007ren maiatzean Ghana-n egindako 41. saioan. Komisioak HIGEAren aldeko botoa eman zuen Afrikako Giza Eskubideen kartarekin bat zetorrela kontsideratuz. Gainera adituez osoturiko delegazio batek bisita egin zien Kamerun, Erta Afrikako Errepublikari, Kongoko Errepublikari eta Burundiri HIGEAren aldeko jarrera sustatuz. 2007aren maiatzean, Estatu afrikarrek NBEko Batzar Orokorreko presidentari HIGEAri egindako emendakina sorta bat aurkeztu zioten, bertan 30 aldaketa baino gehiago agertzen
391 HIGEAn agertzen ziren hainbat artikulu euren konstituziaren hainbat artikuluen aurka zegoela esan zuen.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -194- kategoria nori aplikatzen zaion asko zaindu dute (McKay, 1999)392, eta indigenak “gutxiengoen” boltsa berean sartzen saiatu dira (Thornberry, 2002), eskubide kolektiboak daudenik ukatzen eta eskubide indibidualak bakarrik aplikatzen saiatu dira (Alvarez 2006; Oliva 2005). 2) eskubidearen erabilera nori onarten zaion ondo mugatzea “ur gatzituaren printzipioa” aplikatuz. Clavero-k (1997) gogoratzen duen bezalaxe asko dira diotenak autodeterminazio eskubidea kolonia diren herriei bakarrik aplikatzen zaiela, edota okupazio atzerritarra noziturik giza eskubide bortxaketa izugarriak pairatu dituztenei (Daes, 2002). Horrela herri indigenak dagoen tokietan Estatu independenteak sortzeko betarik ez zabaltzeko ahalegina (Clavero, 1994) burutzen da autodeterminazio eskubidearen ikuspegi mugatzailea nagusituz393 (Clavero, 1998). Hari honi jarraituz, Estatuek herri indigenen eta gutxiengo nazionalen autodeterminazioa gatazka eta Estatu apurketarekin lotzen saiatu egin dira (Brubaker,1998) euren jarrera ezkorra justifikatzeko. Honen arabera herri indigenei autodeterminazioa onartuz gero “domino efektua“ (Conversi, 1993) gertatu eta nazioarteko orekarentzat ondorio kaltegarriak izango lukeen “balkanizazioa” edota Moynihan-en “pandemonium” (1993) delakoaren atarian geundekeela iragarri dute. Errealitate hau kontuan harturik, argi dago autodeterminazio eskubidearen aplikazioa oso zaila394 gertatzen dela, salbuespenak salbuespen, egun dugun nazioarteko erkidego honetan. Indigenek ikuspegi hau azken bi hamarkadan gertatutakoa ikusi ondoren bere horretan mantentzea zaila dela argudiatzen dute (Ryser 1993; Morrison 1992; McLaughlin 1995; Léger 1994; Lipschutz 1992), eta salatu egiten dute eskubidea ukatu egiten zaiela gertatu ez den balizko apurketa baten izenean. Praktika politikoak bere errealitateak sortzen ditu eta Estatuaren parte izan zirenak gaur egun Estatu berriak dira, hots, Mendebaldeko Timor, Kosovo. Horrexegatik indigenek burujabetasuna indarrean jartzeko eskubidea aldarrikatu dute, nahiz eta jakin aditu askoren ustetan burujabetasuna/subiranotasuna Estatuek bakarrik dutela esan (Alvarez, 2008). Estatuen ikuspegi mugatzailea eta katastrofista izateaz gain, gehiegikeri bat eta oinarri gabeko analisia dela uste du Conversi-k395 (1993), eta Laugarren Munduak beti kontsideratu dut traba egiteko ekimen baten aurrean gaudela396. Laugarren Mundua kreatibotasun handiarekin
399 Cornassel-k (2003) honekin bat egin eta nazio, Estatuarekin batera herritasuna/peoplehood onartzea proposatzen du honek hobeto erantzuten baitio Laugarren Munduaren errealitateari 400 Gatazka prebentzioa gai inportantea da herri indigenen agendan eta autodeterminazioarekin estuki lotuta aurkitzen dugu. Gatazka hauetan indigenak eta euren populazio zibilak dira biktima gehien bat Guatemala, Timor, Peru, Kolonbia eta beste hainbat kasuetan horrela erakusten digute. Bortxa Estatuek, gerrillek zein kolonoek jarri dute martxan eta herri indigenek euren iraupenerako duten arrisku larriena da. HIGEAn bortxatik eta genozidio zein etnozidiotik aske daudela ziurtatzeko hainbat artikulu aurkituko ditugu. Gatazka prebentzio aktiboari lotuta defendatzen dute autodeterminazioa.
VI. KAPITULUA: HERRI INDIGENAK GIZA ESKUBIDE UNIBERTSALEN BIDETIK -197- herri indigenekin zeuzkaten harremanak izendatzeko. Hau dela eta Batzordeak eskatu egin zien Estatu hauei informazio gehiago barne autodeterminazio politikei eta onuradunei buruz. Elkartruke hauen bitartez, diosku aditu honek, 1966ko konbentzioaren 1 eta 27 artikuluak lotzen zituen barne autodeterminazioari buruzko kontzientzia zabaldu egin zen. Aurrerakuntza honetaz jabetzen ziren indigenak baina ez zuten alboratu nahi Estatu batek bere populazio indigena gizagabeki tratatzen duen kasuetan Estatuarekin apurtzeko aukera. Gainera Daes-ek (2000:67) beste arrazoi boteretsu bat mahai gainean jarraitzen du: autodeterminazioarekin negoziatzeko indartsua den posizio batetik heldu behar diotela Estatuarekin duten harremanari uste dute indigenek. Posizio honetatik konfiantzazko harremana garatu dezaketela Estatuekin pentsatuz. Baina ez dute ahazten Estatuekin izandako harremanetan nagusi diren porrotak, eta ikasi egin dute Estatuengan ezin dela konfiantza askorik izan. Gainera Estatu batzuekin akordiotara heldu direnean hurrengo Gobernuak hauek bertan behera utzi ditu. Ikasi egin dute gobernuak eta baita konstituzioak aldatu daitezkeela eta negoziaturikoak ezerezean gelditu. Horrexegatik bilatzen dute nazioartean ospe eta oihartzuna duen autodeterminazioan bilatu dute euren interes eta posizioaren bermea. Funtsean Estaturen blokeari aurre egiteko eta zinez eta borondate honez negoziatzera behartzeko tresna da autodeterminazioa. Honen bidez, nazioarteko bitartekaritza bilatzen da Estatuaren hegemonia mugatzeko eta parekoen arteko paktua sustatzeko. Estatuak ez badu negoziaziorik nahi eta blokeatzen edota fede txarrez egiten badu negoziazioa hau horrela ikusi eta horrela geldi dadila munduaren aurrean bilatzen dute indigenek. Helburua beraz, Estatu naziobakardunetik Estatu nazioanizdunera pasatzea da. Hemen datza gakoa, Caucus Indigenak argi erakutsi duen bezalaxe. Eztabaida osoa ezin da inolaz ere artikulu batean finkatuz egin, HIGEAn agertzen diren artikulu guztiak bere osotasunean hartuta interpretatu behar dela defendatu zuten401. Are gehiago, autodeterminazio eskubidea sailetan eta auzietan apurturik HIGEA osoan dago barreiaturik. Honetaz jabetuz, herri indigenek proposamena egin diote nazioarteko erkidegoari aniztasun etnikoa kudeatzeko bide berriak proposatuz. Independentzia bilatzen dutela diotenei kodependentziaren402 debatea proposatu diete; hau da, Estatuekin pareko bezala jokatuz, beraiekin batera munduak bizi dituen arazoei aurre egiteko eta elkar bizitzeko marko berria eraikitzea403.
406 Beto botere honetan datza Estatuek euren subiranotasunean onartzen ez duten beste muga bat. Euren ustez Estatu barneko talde bati gobernuak egindako garapen planak gelditzeko boterea gehiegizkoa iruditzen baitzaie. Bestalde, betorik gabe gehiengoaren interesa aitzakiatzat erabiliz gobernuak euren planak inposa diezazkieke indigenei. Hau horrela izan delako historian eta ondorioak tamalgarriak gertatuz indigenen eskubideak behin eta berriz urratu direlako beto boterea hain garrantzitsua dugu. LNE 169ak ezarri egiten du kontsulta egiteko beharra nahiz eta jarraitu botere nagusiena Estatuari onartzen. 407 Horrela definitu dugu, modu zabalean, Laugarren Munduan aurkitzen dugun herri aniztasuna handia delako eta bakoitzak bere arazo, egoera eta tradizioari moldaturiko bidea aurkitu beharko duelako. Konplexutasunaren adibide bezala esan herri indigena askok ahaidegoan ala komunitatean aurkitzen dutela autoidentifikazio nagusiena eta zatiketa dela nagusi. Ondorioz, kasu batzuetan autonomia eskatzen denean udal mailan eskatu dute batzuk pan-indigenistak direnean erregio mailakoa eskatzen duten bitartean. Autonomiaren eskakizunak planteatzen dituen konplexutasuna zehazteko orduan Yanner-ek (1998) Mexikoko kasua aztertuz erakutsi du. Hemen errealitate indigena modernotasunak sorturiko nazio-Estatu kategorietan itzultzeko zailtasuna ikusten da.
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -203- “The Master of Life has appointed this place for us to light our fires, and here we shall remain.” Tecumseh (Shawnee) SARRERA HIKEk azken hamarkadan serioski jorraturiko beste eremu nagusia ekologiarekin eta lurralde tradizionalen gaineko eskubidearekin lotuta dago. Lurraldea, kultura, jakinduria, gizartea, politika eta erlijioa estuki loturik daude herri indigenen mundu ikuskeran. Herri indigenen ustez ez-indigenen definizioak eta kategoriak ez dute euren kulturek ekosistemari eskainitako garrantzia eta konplexutasuna islatzen. Indigenentzat biodibertsitatea bizidunen aniztasuna baino askoz gehiago da. Beren ustez dagoena zera da: gizaki, beste bizidunen eta ez bizidunen arteko “bizitzaren sarea” (Rovillos, 1999). Kontzeptu honen arabera guztien arteko elkarreragiketa estua dago eta partaide bakoitzak besteekiko betebeharrak ditu. Betebeharrek jatorri erlijiosoa dute. Beraz, naturarekiko harremana kulturala izateaz gain erlijiosoa ere bada. Ez-indigenek inoiz gutxi hartuko dituzte kontuan dimentsio hauek gehienetan erabilera ekonomikoetan ala ekologikoetan gelditzen direlako. Aldiz, ez indigenen ikuspegian ez da horrela gertatzen eta gizon eta lurraldearen arteko banaketa arlo askotan antzeman daiteke. Indigenen ikuspegian bat eta bera dena ez indigenen kategorietan banatzeko joera nabari-nabaria da giza eskubideen kasuan, horren isla HIGEA bera delarik. Eskubide politiko, kulturari loturiko ohizko jakinduria eta lurraldearen gaineko jabetza eta erabilera eskubideak “native title”, atal ezberdinetan zatikatuak agertzen dira (Corntassel, 2008). Denbora asko eta lan eskerga sendoa behar izan dute indigenek egin gauza euren aldera alda daitezen. Euren irudiaren aldaketa eta kontribuzioaren onespena posiblea egin duen kontzientzia aldaketaren hasiera 1972an Estokolmoko Mundu Konferentzian proposaturiko eko-garapenean aurkitzen da. Aurki proposamen berri honen mamiari heldu zioten indigenek. Ekintza eremu indigena berri honen sorkuntzan eta garapenean funtsezkoa izan zen George Manuel. Manuelek konferentzi honetan parte hartu zuen Kanadako gobernuak bidalitako ordezkaritzan (Sanders, 1987). Esperientzi honek biziki kolpatu zuen eta 1974an “Laugarren Mundua”ren ideia bota zuenean, Naturarekin indigenek duten harreman bereziaren garrantziaz jabe zen. Bai bere proposamenean bai geroxeago egindako aldarrikapenetan ere izadiarekiko harremana indigenen benetako markatzaile etnikoa bihurtu da (Arregi, 1993) honetan aurkitzen dugularik Laugarren eta beste Hiru Munduen arteko ezberdintasuna (Manuel, 1974) nagusiena. Manuelen proposamenean herri indigenen nortasuna, iraupena zein autodeterminazioa euren lurra eta lurraldeekin era estu-estuan loturik agertzen da. Auzien arteko harreman trinko hau Laugarren Munduaren agenda eta praktikan agertzen delarik. Bosgarren kapituluan ikusi dugun bezala 80ko hamarkadan indigenek protagonismo
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -204- handia izan zuten politika ekologikoan. Ez dago ukatzerik ekologistekin egindako aliantzak ezinbestekoak izan direla HIKEren presentzia eta indarra esplikatzeko. Elkarlan hau 1970an hasi eta hurrengo hamarkadetan sendotu egin zen, bosgarren kapituluan deskribatu dugun moduan. Indigenak “environmental justice” izeneko AEBko mugimenduaren sorreran aurkitu ditzakegu (Minde 1995) eta 1970ko hamarkadan hasita talde ekologistekin kontaktuak areagotu egin ziren. Hau dela eta, gizon gorriaren ideologian funtsezkoa den izadiarekiko harremana ekologisten interesa harrapatu zuen. Adibidez, Laugarren Munduaren diskurtsoan, ingurumen arrazismoa “environmental racism”410 eta ekozidiaren salaketa protagonismo berezia izan dute aspaldidanik eta horrela dirau gaur egun (Bullard, 2004:iii). Laugarren Munduak Estatuaren ahalegin desarrollistarekin loturiko paradigma zibilizatzailearen okerrak411 eta mugak azpimarratu ondoren, honek eragindako miseria eta triskantza ekologikoa412 ekiditeko orduan zeukan ahulezia erakutsi zuen (Vickers, 1983). GSren inguruan herri indigenak, ekologistak, giza eskubideen defendatzaileak eta garapen alternatibo baten aldekoak bateratu egin ziren. Gauzak horrela, Laugarren Munduko agenda ikerlari, politiko, diplomatiko, aditu eta GKE-en (komunitate epistemologikoak eta transnational advocacy networks) delakoen mahaietara heldu da. Are gehigo asko dira hasi direnak indigenekin batera GS gauzatzeko bidea jorratzen. Gizarte zibileko ordezkari hauek aldaketa defendatzen zuten gobernu eta nazioarteko erakundeekin bat egin zuten, honela GS-aren sustapenerako mundu mailako koalizio zabala sortuz. Indigenek garapen prozesua, bere baloreak, estrategiak, politikak eta praktikak birdefinitzeko deia zabaldu zuten413, eta, zalantzarik ez, GSren agerpenerako bidea prestatu zuten. Ahalegin honen isla nazioarteko erakundean egindako diskurtso, estrategia programa eta praktika politikoen aldaketan aurkitu dezakegu414. Maila honetan paradigma aldaketa batetaz hitz egin daiteke. Laugarren partaidetza eta eragina handia
415 Errio-ko Gailurrean bertan Garapen Sostengarriarekin loturiko eremuak herri indigenen kanpo ekintzarako eremuak bihurtu dira. Munduko biodibertsitatea ekologikoa zein kulturala babesteko egindako nazioarteko ahaleginetan herri indigenen partaidetza aurkitu daiteke. 416 Aurrekarien artean aipatu behar dugu Estokolmo-ko 1972ko Giza Inguruari buruzko Biltzarra, baita 1972an iraultzailea gertatu zen Erromako Klub-ak, “Meadows txostena” hazkuntza zero defendatzen zuena. Urte berean Mesanovic eta Restel-en txostena, honako hau moderatuagoa atera zuen Klubak; geroxeago Carter Presidenteak eskatuta “Global 2000” txostena atera zen 1980an.
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -206- txostenean emandakoa da417. Askoren ustez zehaztasun gutxikoa dugu definizioa418; aldiz, beste batzuen ustez, honetan datza bere abantaila. Zehaztasun falta honek joko politikorako aukera handiak eskaintzen ditu: gehien bat beharrak zeintzuk diren eta nola beteko diren ez delako esaten (Vivian, 1992). Gainera Estokolmoko Biltzarrean nagusi izan zen ekonomia419 vs ekologia eztabaidari buelta emanez, ekonomisten eta ekologisten arteko akordioa posiblea egin duelako irabazi du horrenbesteko arrakasta. Kontzeptuak garapenaren muga420 ekologikoa421 onartu eta belaunaldien arteko berdintasunari422 erreparatuz garapen prozesuaren berrantolaketa burutzeko beharra ezarri du. GSren iturria zen Brundtland txostena kontraesanez423 beteta agertzen bada ere, eta betiko negozioa itxura berde batekin askotan egiten dela424 onartuz, aitortu egin behar diogu lortu egin zuela GSren ideia nazioarteko erkidegoan zabaltzea, eta nazioarteko erakundeen nahiz banku multilateralen agendan egotea. GS definitzeko, ulertzeko eta lantzeko hamaika modu daude baina prozesua findu duten artean aipagarriak dira guretzat tokian tokiko kulturaren baloreei erreparatu diotenak. Era honetan ingurugiroa mantendu duten kulturak daudela erakutsi da eta kultura hauen iraupena guztion mesederako izan daitekeela onartu ere. Modu honetan ekonomia klasikoan, politika liberalean eta garapen teorian banakoaren eta ekonomia liberalaren aldeko erabateko apustua orekatu egiten da. Helburu sozialak eta gizarte interesa agertu eta
417 Honela dio honek; “The development that meets the goal of the present without compromising the ability of future generations to meet their own needs” (WCED, 1987:43). 418 Garapen eta Sostengarria hitzak aho ezberdinetan eta esanahi kontrajarriekin erabiltzen delako gauzak bere tokian jartzeko bide IUCN et alia (1991). 419 Gailur honetan Indira Ghandi-k egindako kritikari jarraituz arazo ekologikoa Lehen Munduko Estatuek Hirugarren Munduko Estatuen bilakaera ekonomikoa eragozteko erabilitako trikimailua zela pentsatu zuten askok. 90. hamarkadan krisialdi ekologikoaren seriotasunari buruzko informazioa ukaezina zen eta hemen eskaintzen dugun bibliografiak erakusten duen bezalaxe aldaketen beharra Hirugarren Munduko herri mugimenduetatik dator. Ondorioz, kalte ekologikoak gizataldeei oinazea dakarkiela argi gelditzen da. 420 Hazkuntzaren mugak zehazteko orduan munduko bizitza mantentzeko naturak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideen kalitatea denbora jarraituan mantentzeko segurtasunezko baldintzek markatuko dute. Kontzeptu honi sostengarritasuna deituko zaio eta bere mugak pasatuz gero ekosistema batek porrot egingo du eta bizitzarako hain garrantzitsuak diren zerbitzuak eskaintzeari utzi. Bide Pearce & Tunner (1990); IUCN et alia (1980) eta (1997) bide BBKek ematen duen definizioa ere. 421 Printzipio hau gorde asmoz GSak proposatu egin du baliabide naturalei balore ekonomiko bat ematea, euren garrantzia gorpuztu eta plazaratzeko asmoz. Ekonomia tradizionalean natur baliabideei gehienetan eta balore ekonomikoa ez bazuten zero kostua ematen zitzaien. Modu honetan triskantza ekologikoak ez zuen islarik aurkitzen proiektu bat martxan jarriko zen ala ez erabaki behar zuen kalkulu ekonomikoan. Hau aldatuz eta balore ekonomikoa emanez kontserbaziorako pizgarriak lortuko dira eta baita baliabide ekonomikoak sortu natur sostengarritasuna eta pobreziaren gutxitzea lortuko duen politika ekonomikoen arrazionalizatzea. Bide Williams (1989); Lowrance (1986). 422 Ideia honekin belaunaldien arteko elkartasunaren printzipio ezartzen da GS-ren hastapen inportanteenetariko bat bezala. Printzipio honen onarpenak berebiziko garrantzia izango du herri indigenentzat euren kulturetan bizirik iraun duen printzipioa delako. Erabaki baten ondorioak hartzeko orduan zazpi belaunaldi kontatzen dituzte Ipar Amerikako indigenek erabakiaren inpaktua neurtzeko orduan. Ikuspuntu hau GS-ri buruzko idatzi askotan Brundtland Txostenean barne ikusi daiteke. GS-ak aipaturiko etika berria bilatzeko eta deskribatzeko orduan askotan herri indigenen erlijio edota ikuspuntuari heltzen zaio. Hau dela eta kultura indigenak begirunez ikusten hasi gara eta zabaldu egin da mundu mailan indigena ekologikoaren irudia. 423 Lehenengo kontraesana izenean aurkitzen da, ingelesez "to develop" zer ikusirik handiagoa du eboluzioarekin hazkuntzarekin baino. Hazkuntzaren ideia produkzio eta betiko ikuspegi neoklasikoarekin zer ikusirik gehiago du. Beste kontraesan bat teknologian duen erabateko fedean aurkitu dezakegu. Txostenak esan esaten du krisialdi ekologikoa gure produkzio sistemaren eta erabilitako teknologiaren ondorio dela, baina konpontzeko orduan zientzia eta teknologia gehiago agintzen digu. Nekazaritza munduan batik bat oso eztabaidagarria da hori, Hirugarren Munduko nekazarientzat batez ere. Bestetik, jarraitzen du oso antropozentrikoa izaten 424 Hazkuntza berdeari egindako kritikei buruz gehiago jakiteko bide Corea (1990), Ekins (1991), Holmberg (1991), Starke (1990), Bandopadhyay& Shiva (1988), Esteva (1992), Hallen (1988).
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -209- agenda 21rekiko atxikimendua berretsi egin zen eta herri indigenen alde egindako aitorpen erradikalena egin We reaffirm the vital role of indigenous peoples in sustainable development Esaldi honetan gizateriaren ongizaterako beharrezkoak diren GS, herri indigenak eta euren ingurumenak, intimoki lotzen dira. Giza eskubideekin gertatu den antzera, indigenen ongizatea demokrazia mailaren erakuslea den legez, indigenen partaidetza GSren erakuslea bihurtu da ere. Harreman honen azterna World Summit on Sustainable Development. Plan of Implementation431 delakoan aurkitzen da: pobreziaren aurkako atalean indigenentzat euren ekosistemekiko sarrera izatea zein garrantzitsua den aipatzen da (6e eta 6h parr.); ekoturismoaren garapenean formazio eta partaidetza sustatzea beharrezko ikusi; (41) BBKrekin loturiko partaidetza eta laguntza tekniko-ekonomikoa aipatzen dira, baita ere etekinetan indigenak partaide egiteko beharra; basoak (43) eta meatzari (44) buruzkoetan indigenen partaidetzaren beharra azpimarratzen da ere; indigenen osasun sistema eta jakinduria (58) sustatzeko konpromisoa eta OJ errespetatzen duen ikerketa egiteko deialdia egiten da (103). Honelako hurbilketa teorikoak praktikara eraman direla ikus dezakegu Mundu Gizarte Foroaren 2009ko Brasilgo Amazonian egindako biltzarrean, non herri indigenak, biodibertsitatea eta aldaketa klimatikoak lotu egin diren. Biltzarrean herri indigenak eta euren partaidetza gai nagusietariko bat izanik (Oxfam, 2009). Indigenei egindako berezko erreferentzien beste adibide interesgarri bat “ Zalantzarik gabe onarpen hauek indigenen agenda garatzeko aukerak indartu egin ditu, baina ezin dugu ahaztu aitorpen instrumentalak bere alde iluna duela, eta mehatxu serioak ere planteatzen dizkiola Laugarren Munduari. Aitorpen instrumentalak garrantzitsua izanik bere arriskuak ditu: (i) errealitate indigenaren aitorpen mugatua eta zatikatua da, zientziak baiezta dezakeena eta praktikara eraman daitekeenari soilik ematen dio garrantzia (Chambers, 1983), (ii) Aitorpena, gainera, gizarte modernoak aurredefinituriko alorretan gertatzen da, ezer gutxi aipatzen delarik indigenek jasandako errealitate historikoaz ala egungo egoeraz (Arregi, 2006), (iii) irudi ekologistak, Basati Onaren idealizazioa den neurrian (Dumoulin, 2005). gehiegizko igurikapenak sortu ditzake (Hames, 2007), (iv) azkenik herri indigenen ikuspegi esentzialista eta estatikoa zabaltzen du (Smith, 1999) goratzen dituena, kultura tradizional-primitiboak modernotasunarekin kontaktu gutxi dituztenak (Arregi, 2006). Izan ere, azken bi hauek bereziki arriskutsuak gerta daitezke. Herri indigenen aldeko laguntza ezerezean gelditu daitekelako igurikapenak ez badira betetzen, ala herri indigenen errealitatea bestelakoa denean432; hau da, zer gertatuko da herri indigenak ez direnean hain efizienteak, ez dutenean eskaintzeko ezagupenik
433 Laugarren kapituluan komentatu ditugu kolonialismo mota berriak eta nola geratu diren horrelako kasuak. 434 Antzeko salaketa Biodibertsitateari Buruzko Konbenioaren 8J eta 10C artikuluen inguruan ikusi daiteke. Biodibertsitateak duen garrantzia dela eta Lehen Munduak neurriak hartu ditu hura mantentzeko baina herri indigenei inolako eskubide ala etekin aitorpena egin gabe. Bioteknologiaren garapenak zein biodibertsitatearen garrantzia munduko oreka ekologikoa mantentzeko handia izanik sortu diren mehatxu berrien deskribapena laugarren artikuluan ikusi dugu. Ekologiak etorkizuneko mundua egituratzeko daukan garrantzi hau dela eta nazioarteko konbenioa zein GATT TRIPetan toki berezia eskaintzen zaio honen gaineko Lehen Munduaren kontrola ziurtatzeko. 435Leonor Zalabata Torres Colombia-ko Santa Martako Arhuaco-en buruzagi bat eta "Confederación Indigena Tayrona y al Movimiento de Autoridades Indígenas de Colombia"-ko partaidea ere. Cesar Gaviria Presidenteak "Comisionada para el Ordenamiento Territorial" kargua eman zion. Aipamena berak Vitoria-Gasteiz-en 1995ko azaroan "Colombia: Pueblos Indígenas" izeneko hitzaldian egin zuen. 436 Desarrollismoaren ondorio ezkorrenak nekazari pobreak, herri indigenak, hirietako langabetuak eta Lehen Munduko gutxiengoak dira gehien nozitzen dituztenak. Garapen planetan gobernu eta beste aktore ekonomikoen epe laburreko ikuspegiak topo egiten du nekazari eta herri indigenen ikuspegiarekin. Hauexek dira gero ondorio ezkorrenak jaso dituztenak. 437 Kasu honetan kezkagarriena da natura eta honek eskaintzen dituen bizitzarako ezinbestekoak gertatzen zerbitzuen narriadura. Adibidez, jakiak ereiteko erabilitako teknologiak lur soroaren aberastasuna mantentzeko baldintzak hondatu egin ditu, deforestazioa bultzatu, erregai fosilen ustiapena eragin, siketeria eta lur agortuak ekarri eta urrunera joatera derrigortu ditu nekazal biztanle asko (O’Connor,1987:7). Guzti honen kritika eta ekimena kasu askotan herri indigenen esku egon da, hots, Indian emandako Chipko mugimendua ala Ekuadorreko Amazonian ala Nigerian petrolio enpresan aurkako Shuar ala Ogonien mugimenduak.
438 Brundtland txostenak zein Munduko Bankuak (1992) ingurugiroaren babeserako garrantzizko eremuak deskribatzen dituzte: ura, aide kutsadura, hondakin solidoak eta arriskutsuak, lurra eta ingurumena, aldaketa atmosferikoak eta baso eremuak. 439 Ikuspegi desarrollistan aitorturiko Naturaren balio gehien bat ekonomikoa izan da eta alboratu egin dira Naturak ekosistemarik zein gizateriari eskaintzen dizkien beste mota batetako dohaineko zerbitzuak.Baso naturalak zein aldatuak gizateriari zerbitzu ederrak eskaintzen dizkio: batetik, lurreko bizitza posible egiten duten laguntza sistemen osagarri bat da; bestetik, atmosfera eta klima erregulatzeko ezinbestekoak gertatzen dira. Adibidez, baso borealak azpi zonak berotu egiten dituzte beroa erakartzen duten masa iluna sortzen dutelako. Baso tropikalen eragina are handiagoa dugu atmosferaren zirkulazio sistema gidatzen laguntzen dutelako, euri patroi orokorrak baldintzatuz eta beroa zonalde tenperatuei beroa banatuz. Honetaz gain, basoak tokian tokiko klima epeldu egiten du umeltasuna eraginez eta zonalde berean basorik ez duten tokietan baino egonkortasun handiago duten tenperaturak sortuz. Tenperaturan eragina izateaz gain ziklo hidrologiakoa erregulatu, lurzorua muturreko higaduratik babestu, eta ibaien siltazio ahalmena murriztu eta ibai emariaren abiadura moteldu eta moderatu egon daitezkeen goraldiak eta ibaian gerta daitezkeen beste aldaketa arriskutsuak prebenitzen lagundu egiten du. Gainera lur emari eta ibaietan honelakoak eginez arrainen existentzia eta birsorkuntza posiblea egiten dute (IUCN, UNEP, WWF,1991:122). 440 Ikuspegi honen arabera gizarte baten aurrerakada edota garapena zer ikusirik estua dute kontsumorako zuzenduriko gizarte baten hazkuntzarekin. 441 Ikuspegi honen arabera Estatua izango da botere politikoa egituratzeko modu zilegi bakarra eta egokia. 442 Mundua ulertzeko eta antzemateko modu zilegi bakarra dela dioen ikuspegia litzateke. Ikuspegi honen arabera beste tradizio guztiak sineskeriak ala jakintza sistema aurre zientifikoak lirateke.
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -217- The ethnic thrust of the Fourth World Movements is characterized by the attempt of indigenous peoples to retain and regain control over what traditionally was theirs to control before states were created or imposed upon them (Ibid.:10). Hau horrela da mendeetan zehar basoan aurkituriko eta berak emandako fruituak balore handikoak izan baitira munduko gizon aberats zein txiroentzat458. Hazkuntza ekonomikoak eta biziraupeneko ekonomiak baliabide berdinen gainean burutzen dute euren lehiaketa (TauliCorpuz, 1999), eta aberatsek behar dituztenak txiroek behar dituztenen lepotik lortzen dira. Borroka, beraz, hazkuntza eskakizunen eta bizirauteko eskakizunen artean; baliabideak erabiltzeko modu sostengarri eta ez sostengarriaren artean eta zilegiak ala makurrak diren moduen artean (Shiva, 1989:1225) gertatzen ari da. Hazkuntza garapen modeloak aberastasuna gutxientzat eta gehiengoarentzat bizirauteko ezinbestekoa duten ekosistemaren larrialdia ekarriko du (Parajuli, 1990). Talde ezberdinek eurentzat beharrezkotzat diren baliabideen gainean kontrola ezartzeko borrokak piztu du maila lokalean, erregionalean, nazionalean zein nazioartean gatazka. Gatazkaren muinenen baliabideekiko harremana ulertzeko, beraiek ustiatzeko modu kontrajarriak egongo dira (Rodriguez, 2000, Spence 1999): eurak eskuratzeko eskubidea nork duen, zer baldintzatan, nola eta nor profitatuko den erabakitzeko orduan sortutakoak gehien bat (Simpson, 1997; Villena 2000). Weiskel-ek (1989) dioen bezalaxe ez dago nekazaritza osteko mundu mailako gizartea egiterik, eta nekazari herrien aurkako mundu mailako erasoa izan da hazkuntza politikak egin duen akats handienetariko bat459. Desarrollismoaren predikamenduei460 jarraituz garapen bidean dauden Estatuek muga barneko ekosistemen ustiaketa intentsiboa bultzatzerakoan triskantza erraldoia eragin dute ingurumen mailan461. Naturaren ustiaketa intentsibo hau gauzatzeko eraikitako urtegi, arrantxo, meatzea eta nekazal enpresak ezer gutxi hobetu dute pobreen egoera, bai aldiz, lortu dutela eragindako triskantza ekologikoaren kaltetuenak izatea462. Indigenen egoera hobetu beharrean basoaren ustiaketa desarrollistak desjabetze eta pobreziazko zurrunbilo zoro baten gatibu bihurtu
458 Gizarteen garapenerako ezinbestekoak gertatu diren onura eta zerbitzuak basoetatik datozkigu. Basoak ekosistema konplexuak dira eta aniztasunez beterikoak ditugu eta giza taldeei erabilera anitzeko produktuak eskaintzen dizkie. Adibidez, munduko errenta baxuena duten herriek kontsumitzen duten energiaren iturburua egurrean aurkitu dezakegu. Honetaz gain, basoak beharrezko bazka jateko animaliak eta barazkiak, senda belarrak, fibrak, larruak, olioak, gomak, kautxu, latex, eta egurretik ez datozen beste hainbat produktu eskaintzen dizkigu. Produktu hauek berebiziko garrantzia dute basotik bizi diren eta bizirauteko ekonomia praktikatzen duten Hirugarren Munduko populazioentzat nahiz Lehen Munduko hainbat enpresentzat, aurreko kapituluan ikusi dugun bezalaxe (IUCN, UNEP, WWF,1991:132). 459 Hazkuntza garapen modeloaren ikurra izan den Iraultza Berdeari egindako okerrez jabetzeko bide Chadler (1986). 460 Munduan nazioarteko garapen prozesuari esker gailendu den ikuspegi desarrollista homozentriko nagusiak natur baliabideak garapen prozesua bultzatzeko erregai bezala kontsideratu ditu eta hauen balio ekonomikoari soilik eman dio garrantzia. Ikuspegi honek mundu osoko hainbat herri indigenek emandako erabilera balioak ukatu egiten ditu eta natura, bere fruituak, zerbitzuak eta balioa ezartzeko ikuspegi murritza bultzatu du. 461 Mundu aberatsak bere bizimodua mantentzeko urruneko lurraldeetan kokaturiko baliabideekiko mendetasun handia du eta bertan burutzen da ustiapena eta ondorengo inpaktua sorturiko narriadura ekologiakoa. Egoera honek garai kolonialetan aurkitzen du bere sorburua (Bandyopadhyay & Shiva,1988). 462 1972ko Hirugarren Munduko diskurtsoan pobrezia zela benetako kutsadura esaten zen eta arazo ekologikoa garapena erdietsi ondoren bakarrik izango zuela garrantzia defendatzen zen. Baina errealitatearen poderioz narriadura ekologikoak pobreak aberatsak baino indartsuago jotzen dituela onartu behar izan dute Hirugarren Munduko Estatuek. Kutsadurak euren edateko ura pozoitu, ereiteko lurrak agortu, istripuak eta hondamendiak, zein osasun gutxiko bizi baldintzak eta gaixotasunez jotako egorak eragin dituelako
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -218- ditu463. Brundtland Txostenak, modernizazio, desjabetze464, pobrezi eta ingurumen narriaduraren arteko harreman argia dagoela erakutsi dute465. Ingurumenarekin izandako ohiko harremana mantendu ezinak gauzak larriagotu egin ditu krisialdi kultural eta soziologikoa piztuz (Parajuli, 1990). Gogoratu egin behar dugu munduko herri indigena eta nekazari askok inguruko natura eta basoetan aurkitzen dituztela bizirauteko behar dituzten hainbat jaki eta lehengai (Shiva, 1997b). Honetaz gain euren nortasuna, kultura eta erlijioa basoari lotuta egoten da (Colchester,1999). Desarrollismoaren estrategiek sorturiko desjabetzeak eta ohiko ekosistemak gobernatzeko gaitasunaren galpenak pobreek eragindako gain esplotazioa esplikatzen dute (Vivian, 1992). Are gehiago, krisialdia desjabetzea eta herri lurrak gobernatzeko eta kudeatzeko ohiko sistema aplikatzeko ezintasuna gertatzen denean ematen da. Ohiko lurrekiko eta bertan dauden baliabideekiko sarrera debekatzen denean ez dago lurrak eta ekosistema bere horretan mantentzeko pizgarririk466, hauen jabetza eta etekina Estatuari ala industri pribatu bati zein edozein aktore arrotz bati pasatu zaiolako (Esteva, 1987 & 1992). Hau da benetako zilegi lurren tragedia (tragedy of the commons). Beraz, bizi kalitatearen txartzea eta jaistea gertatzekotan ingurumenak nozitu egingo luke jendeak bizirauteko ahaleginean egindako triskantzaren ondorioz. Era berean, ingurumen garbi eta sendo batek bere inguruan dituen populazioen bizi maila bermatu eta hobetu egingo luke (Scott & Howe, 1992). 2.1.3 Herri Lurrak eta Gobernu Indigenaren Garrantzia Zilegi lurren sistemak mundu mailan duen garrantziari erreparatu dio GSk. Hirugarren Munduan egindako ikerketa askok baieztatu egin dute munduan zehar zilegi lurren sistema eta jabetza komunitarioa nagusi direla (Fahrenhortst, 1992:71). Paradigma desarrollistaren ikurra izan den zilegi lurren tragedia delakoa baztertuz, GSren aburuz, zilegi lurren sistemak ez du inolaz suposatzen sarrera eta baliabideen eskuragarritasuna libre direnik, ezta gain esplotaziorako bide laburrena denik. Are gehiago zilegi lurren tragedia sisteman honen krisialdi, besteganatze eta
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -219- pribatizazioa gertatzen direnean ematen da (Vivian, 1992). Hau aldatzeko eta indigenak GSan partaide eta kide bihurtzeko beharrezkoa da: (1) ingurumena gain esplotatzera behartzen duten faktoreak ezagutzea eta aldatzea; (2) txikizio ekologikoari buelta emango dioten pizgarri eraginkorrak identifikatzea eta aplikatzea (Shiva 1988; Chambers 1983); (3) tokian tokiko egoera eta baldintzak ezagutzen dituzten udal mailako instituzioak sustatzea eta (4) tokian tokiko populazioaren partaidetza laguntzen duen planifikazio prozesua bultzatzea. 3. GARAPEN SOSTENGARRIA INDIGENENTZAKO MARKO ALTERNATIBOA GSren arrakasta maila lokalean, edota hobe esanda mila maila lokaletan gertatutakoaren ondorioa izango da. Maila lokala, beraz erabakigarria gertatzen da GSren aldeko planifikazioan. Bertako jendea, bere indarra, sormena eta energia ez badira harrapatzen ez dago GSri buruz hitz egiterik. Argi dago proiektuek porrot egingo dutela beharren identifikazioa eta garaturiko estrategiek komunitateen baloreen, euren pertzepzio ala lehentasunen aurka egiten badira (Rodriguez, 2000). Hau dela eta deszentralizazioaren aldeko apustua GSren hastapen nagusien artean aurkituko dugu (Villena, 2000). Honen aldeko lege marko467 berri bat egitearekin deszentralizazioren468 eta komunitatearen partaidetzaren469 aldeko apustu zabala egin da470. Hau gutxi ez balitz nazioarteko mailegu zein garapen erakundeek bat egin dute honekin euren politikaren osagai ofiziala izanik. Nazioarteko adituek tokian tokiko ekosistemak hobeto kudeatzeko orduan maila lokaleko komunitateak direla aproposenak argi dute eta hauek urruneko teknikoak baino hobeto egin dezaketela ere dakite (Warren, 1994). Partaidetzaren aldeko apustu honek aldaketa sakona suposatzen du garapenaren planifikazioaz arduratzen diren guztientzat. Goitik-beherako
471Partaidetzaren kontzepzioa eta mugak modu ezberdinean ulertzen dira. Adibidez, GSren ikuspegi instrumentalista bultzatzen dutenak nahikoa dute ikuspegia txertatzearekin baina eurentzat eta proiektuak jarri dituen helburuak hobeto betetzeko bada soilik. GSa giza eskubidea dela diotenek aldiz partaidetza garapen proiektuak nozitzen dituzten guztiek duten eskubidea dela diote (WCED,1987:330). 472 Dagoneko 169 Itunak horrelakoak onartzen ditu, baina interesgarria iruditzen zaigu ekologiarekin loturiko erekundeek kaleraturiko dokumentu batean aurkitzen
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -221- bere eguneroko segurtasuna bermatzeko nahikoa badu, epe luzerako igurikapena eta ikuspegia hobetu eta ingurumenaren gainean presioa askatu egingo da. Beste abantaila bat honako hau dugu: herri lurren sistema, bere ustiaketa eta jabego eskubideak herri ala komunitate bati aitortuz gero, arrotzak ez direla sartuko eta talde barrukoek bakarrik erabiliko dutela bermatuko da (Colchester, 1999). Hau herri indigenentzat eta tokian tokiko komunitateentzat positiboa da onartu egiten delako ingurumen ala baliabide zehatz batekiko mendetasuna duten herriek interes komertzial soila dutenek baino ikuspegi luzeago bat mantentzen dutela kudeaketa eta ustiaketa burutzeko orduan473. Arrazoi hauek direla medio, indigenak GSa bultzatzeko estrategietan integratzeko beharra nazioarteko hainbat aktore esanguratsuek defendatu dute. Bosgarren kapituluan aipatu egin dugu nola “Agenda 21”k bere 26. kapituluan indigenen lehentasunezko taldea (major group) izendatu eta indigenen partaidetza aktiboa sustatzeko bitartekoak jarri behar direla ezartzen duela. Jarrera instrumentalista hau nazioarteko finantza erakundeen kasuan argiago ikusiko dugu beste inon baino. Partaidetza eta herri indigenen aldeko apustua garapen proiektuen helburua hobeto erdiesteko bidetzat aipatu da; gainera aurreko hamarkadetan erakunde hauentzako hain kaltegarriak izan diren gatazkak ekiditeko eta beren inguruko kritika indargabetzeko bideak iradokiz. Honek jarrera aldaketa erraldoia markatzen du, esate baterako, Banco Interamericanok bere idazkietan zera defenditzen du: (i) herri indigenak kontsultatzeko beharra zein proiektuen identifikazio, diseinu, analisi, aplikazio eta ebaluazio faseetan integratzeko eta euren partaidetza bultzatzeko beharra (ii) herri indigenen lurraldeak babestuko dituzten neurriak hartzeko (iii) herri indigenekin lan egiten eta laguntzen dituzten duten GKE agentzien eta erakunde indigenen sendotze instituzionala burutzea (iv) ingurumena mantentzeko eta erabilera sostengarria sustatzeko ahaleginetan herri indigenak aliatu bezala kontsideratzea474 (Deruyttere, 1997). Indigenek lorturiko presentzia eta nazioarteko onarpenari erantzunez, nazioarteko GKE ekologisten artean oso garrantzitsu diren IUCNk 1995an eta WWFk 1997an kontserbazio eta herri indigenei buruzko aitorpenak eta politika jarri zituzten martxan. Ekimen hauetan herri indigenen eskubideekiko errespetua eta euren partaidetza bultzatuko dela onartuz. Blauert & Guidi-k (1992) gai honi helduz erabilera eskubideak nahiko ez direla azpimarratzen dute eta hauek hutsean geldituko direla jabego eskubiderik ez badago. Nazioarteko erakunde (Munduko Bankuak, 1992) eta GKE ekologista askok (IUCN; WWF, 1991) bereganatu egin dute ikuspuntu
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -222- hau: jabego eskubideen aitorpenak ingurumenaren erabilera egokiagoa eta ondorio ekologiko baikorragoak ekarriko ditu (Martínez, 2006). 1996an IUCNk 169 hitzarmenaren nahiz HIGEAren balorea onartu egin zuten, gainera euren lanerako erreferentziazko dokumentuak izendatu zituzten, era horretan herri indigenen eskubidekiko errespetua eta aldeko jarrera erakutsiz. Erabaki honek garrantzi testimoniala nahiz erreala handia du IUCN mundu mailan babes zonaldeak sortzeko eta kudeatzeko irizpideak ezartzen baitu. 1997an WWFk Declaración de Principios sobre los Pueblos y la Conservación onartuz herri indigenekin aritzeko prozedura ezarri zuen. Erabaki honek bidea zabaldu die beste GKE eta gobernuei deszentralizazio eta partaidetza bideari ekiteko. Erakunde guzti hauek bat datoz indigenen partaidetza egia egiteko ezinbestekoa dela ondoko puntuak kontuan hartzea: herri indigenen erabaki eremua onartzea, euren egitura eta instituzio politiko eta sozialen aitorpena egitea, eta errekonozitzea eurek zilegitasuna eta autoritatea dutela lege indigenak indartzeko eta euren ondare kulturala eta lurraldeak zein bertan dauden ekosistemak babesteko. Modu honetan posiblea da garapen estrategia eta erabakiak bat etortzea bertako kultura eta beharrekin eta ez kanpoko eta urruneko norbaiten nahiekin475. Hau lortuz gero kolonialismo berdearen arriskuak uxatu egingo lirateke behin betiko eta benetako GSren aurrean geundeke (International Alliance of Indigenous-Tribal Peoples of the Tropical Forest, 1996:14). Deszentralizazio eta partaidetza sustatzeak zera suposatzen du bakoitzaren kultura eta nortasunaz harro egonik auto garapena bultzatzen duten egitura eta politikekin, modu koordinatu batean lan egitea, komunitateek eta munduak nozitzen dituzten arazoak konpontzeko (Paz, 1991). Dena dela, aurreko kapituluan argi gelditu den legez, bai 169 Itunak baina are argiago HIGEAk honelako printzipioak onartu eta bere testuan uztartu ditu, autodeterminazio eta autogobernurako bidea zabalduz. Are gehiago, seigarren kapituluan erakutsi dugun bezala XXI. mendean eraiki nahi den harreman berria autodeterminazioan oinarria behar du iraganeko akatsak ez badira errepikatu nahi behintzat. 4. GARAPEN SOSTENGARRIRAKO PROPOSAMEN INDIGENA Munduan nagusitu den GS proposamena osotu asmoz, Laugarren Munduak berau nola ulertzen duen eta praktikara eramateko proposamena egin du askotan. Kari Ocatik hasita 2002an Johanesburgon antolaturiko mundu gailurrera arte, indigenek euren iritzia eta ikuspegia plazaratu
475 Diskurtso berri hau oso aproposa gertatzen zaie herri indigenei euren ohiko naturaren gaineko kudeaketa sistemen aitorpena eta bultzada suposatzen duelako eta euren ohiko gobernu sistemaren aitorpenerako eta sustapenerako bidea prestatzen duelako. GSarentzat hain garrantzitsua den helburu eta oreka ekologikoaren eskutik, ohiko kultura eta gobernuaren indartzea defendatu eta sustatu egingo delako. GSak bultzaturiko baliabideen gaineko partaidetza bat dator herri indigenen autodeterminazioa eta etnogarapenaren inguruko proposamenetan lurralde eta baliabideen gaineko kontrolari ematen zaion garrantziarekin.
477 Modu honetan ideologia eta jakinduri joerak zuzentzen duen komunitate epistemologikoaren barruan eragina lortu dute. Aipaturiko GKE erakunde hauek joerak definitzeaz gain, NBEan aholkularitza statusa dute eta nazioarteko erabaki asko baldintzatzeko ahalmena dute. Beraz, biopolitika mailan, printzipioen inguruan, nazioarteko gizarte zibilaren artean autodeterminazio eskubidea onartu egin dela esan genezake.
478 Honen arabera indigenek eskubide demokratikoa eta gaitasuna izango lukete elikagaien produkzioa, distribuzioa eta kontsumoa baldintzatzeko eta ziurtatzeko eurak populuen tradizio eta gogoari jarraituz egiten direla (Alangui, 2000:17). 479 Laugarren kapituluan kolonialismo berriarekin loturiko kapituluan turismo eta "new age" antzeko mugimenduen jarraitzaileek “jatortasun indigena” kontsumitzen dutela esan dugu. Zenbat eta jatorrago, garbiago, gardenago are atseginagoa egingo zaigu produktu kulturala. Gauzak horrela, sekretuaren gaia kulturen arteko harremanaren funtsezko gaia izan behar da hau. Indigenek askotan ez dakite euren kulturaz egindako erabilerak nolakoak diren eta bilatzen dutenean iraingarria gertatzen zaie. Gai hau are inportanteagoa da OJrekin lotzen dugunean. 480 Informazioa usadioei, praktika zehatzei zein toki zehatzei lotuta agertu daiteke. Balio kulturalari buruzko informazioa ezinbestekoa izan daiteke zonalde babestua izendatzeko, duen balore kulturalagatik nahiz ekologikoagatik, baina indigenek sekretua apurtzea debekaturik dutelako ala informazioa askatzean jendearen jakingura piztuko duelako askotan esangura bereziari buruzko informazioa ez ematea erabakitzen dute. Evatt-ek dioskunez benetan arazo potoloa dela eta ikuspegi kultura anitza hartzearen beharra azpimarratzen duena dugu hau.
484 Zientzia eta OJren artean konponezin arradikala dela nagusi diote Shiva-k (1997) eta deep ecology korrontean dauden beste askok. Sistema kontrajarriak eta elkarren aurkakotzat dituzte. Aldiz, RAFI antzeko zentroek elkarlana defendatu eta praktikatu egiten dute. 485 Honen berri Jesus Alemancia Kuna Parlamentuko idazkariak eman zidan izandako elkarrizketa batean. Kunek ikerketa eskubideak saldu egiten dizkiete hainbat unibertsitatei biodibertsitateari buruzko ikerketa egin dezaten. Ikerlariaren gidariak eta laguntzaileak soro-lanea egiten dutenak Kuna dira, eta ikerketa burutu ondoren eurek guziaren kopia jasotzen dute. Ondorioak aztertzeko lagun dituzten unibertsitateekin jartzen dira dira kontaktuan eta horrela euren lurraldean dagoen balore zientifikoaren informazioa berri-berria izaten dute.
486 Informazioa zentzu zabal batean erabiliko dugu, batzutan ekosisteman aurkitzen den zerbaiten erabilerari buruzkoa da, ohiko erabiltzaileek emandakoa, baina beste batzutan informazioa hau ale baten itxura izango du (bertan harrapatu den landare, ala animali zein mikroorganismo baten ale bat).
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -232“Intellectual Terra Nullius” argi eta garbi kolonizazio berri baten kasuaren aurrean gaudela dio. “Intellectual Terra Nullius” tokian tokiko landare eta baliabide biologikoak “basatiak” bezala definitu ondoren kolonizatzaileei487 hauetatik eratorriak diren produktuen gaineko jabegoa488 lortzeko erabiltzen denean gertatzen da. Aurreko jabegorik egon dagoela ez baita onartzen, ezta aurreko ezagupena (prior art) dagoenik. Finean bigarren kapituluan Cronon-ek deskribatzen zuen prozesuaren antzekoa gertatzen da, berriz ere, XXI. mendeko zientzia, teknologia eta zuzenbidea erabiliz ekosistema eta baliabide indigenen gaineko konkista bermatzeko. TRIP modeloak biopirateria sustatu, euren eskubideak urratu, OJren talde izaera ukatu, biodibertsitatearen narriadura eta pobretzea bultzatu, baliabide, lurralde eta ekosistemen krisialdia eragin, eurekin loturiko kultura eta herriak krisialdira eraman, eskura errazak izandako baliabideen kontzentrazioa ekarri, jateko gaien (food security) gaineko kontrola euren eskuetatik kendu eta, oro har, bizitza kalitatearen jaitsiera ekarri du. TRIPei aurre egiteko saiakera franko burutu dute indigenek. Honen aurka herri indigenek euren burujabetza ezartzeko eskubidea defendatzen dute; eurek izan dituztelako beren jakinduria zaintzeko, zabaltzeko, sustatzeko, berritzeko eta bortxaketak zigortzeko lege sistema propioa (International Alliance of Indigenous-Tribal Peoples of the Tropical Forest, 1999:40). Erresistentzia honen ardatz nagusia BBKk ahalbidetzen dituen aukera apurrak aprobetxatzea, eta berau erabiltzea TRIPei aurre egiteko. BBKren inguruan indigenek errekonozimendu eta errepresentazio politikoa ahalbidetzen duen nazioarteko plataforma bat lortu dute-eta. Honekin batera TRIPek berak Estatuei zabaltzen dien leihoa aprobetxatu dute indigenek: TRIP “sui generis” sistemaren ideiari heldu eta Estatuak sistema hau definitzea euren jabegoa babestu ahal izateko eskatu dute, baita ere nazioarteko foroetan, teorian eta praktikan ganoraz defendatzeko aukera gauzatzea. Herri indigenek tokian tokiko gobernuaren489 laguntzarekin “sui generis” bezalako aitorpenik490 lortu ezean, mendebaldeko ikuspegia errealitate hegemonikoa bihurtu
487 Kasu honetan Natura basatiarekin gertatzen zen legez, merkatu balioa lortzen den unean, hau da ekonomian saldu daitekeen produktua ala lehengaia denean emango da kolonizazioa. Basatia dena kolonizatzailearen ekimenaren, lanaren eta hobekuntzan ondorioz bizimodu zibilizatuan sartuko da eta bere kontribuzioa egin. 488 BBKak gaur egun Estatuen kontrola eta interesa bermatzen dituen hainbat klausula eta gatazkorrak gertatzen diren ikuspuntuak ditu. Indigenak beldur dira hauek aprobetxatuz Estatuek beste Estatuekin ala enpresa zein GKEkin egindako negoziaketak euren kalterako gerta daitezkeelako. Adibidez, konbentzio barruan tradizioa aipatzen denean beldur dira Estatuek egin dezaketen erabileraz, irudi estatiko bat bultzatuz euren kulturen eta eskaeren modernotasuna ukatu dezaketelako. Sostengarria” da kezka sortzen duen beste definizio bat. Zeinek definitzen du sostengarritasuna eta zergatik eman behar zaio pisu gehiago Estatuek, enpresek ala kanpoko zientifikoei egindako definizioei indigenek egindakoei baino. Adibidez, bat kontserbazionistek egindako ahaleginetan ikus daitezke hainbat kasuetan euren ahaleginak espezie zehatzetan zentratzen dira eta ez euren ekosisteman hainbeste. Indigenek aldiz ekosisteman zentratzea eskatzen dute. Beste puntu gatazkorra BBKak ezartzen duen biodibertsitateari buruzko informazioa trukatzeko derrigortasunean datza. Informazio hau askotan izaera sekretua du herri indigenentzat eta ezin da askatu eta, horrela egitekotan, arau zorrotzak zein betebeharrak daude informazio hau erabiltzeko. BKKak honelakorik ukatu eta bere publikotasuna defendatzen du nahiz eta jakin publikoa egin bezain laster, honen gainean lan eginez, produktu berriak sortu eta patentatu egin daitezkeela herri indigenei ezer tokatzen ez zaielarik. 489 Tokian tokiko gobernuek ere paper zaila dute honelako legedi egoki bat lortzeko ezinbestekoa gertatzen delako bio-teknologiarekin loturiko prozesu guzietan eskarmentu handia izatea eta ongi ulertzea industri bakoitzak duen perfil zientifiko, teknologiko eta komertziala,baita ere mota honetako kontratuak ezagutzea eta menderatzea. Guzti hau ez da erreza izaten Hirugarren Munduko gobernu askorentzat eta multinazionalek abantaila izaten dute negoziazioak burutzerakoan 490 Ukazioa da hemen eredu nagusia: “Los regímenes de derechos de propiedad intelectual incluidos en el GATT niegan la innovación llevada a cabo por millones
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -236- baliabide hauetan dute ekonomia mundialean jokatzeko beta bakarra. Ondorioz, Estatuek mugatu eta eragotzi egingo dituzte indigenek euren lurrengan eskubideak errespetarazteko saiakerak. Estatu jarrera hau nabaria da GS bideratu eta gorpuztu duten konbentzio eta foro ezberdinetan. 1992tik hasita Rio de Janeiro-n iturburua izan zuten BBK (1992), GSri buruzko Batzordea (1992), Basoei buruzko Gobernuen arteko Panela493 (1992), Desertifikazioa konbatitzeko Konbentzioa494 (1992) eta bestelakoak HIKEren atentzioa erakarri dute. Honelako tresna juridikoen inguruan nazioarteko prozesuak zabaldu egin dira eta herri indigenek bertan egoteko ahalegin handia egin dute. Hala ere, diskurtso eta aitorpen mailan lorturiko presentzia indigenak ez du horrenbesteko islarik izan GS garatzeko nazioarteko foroetan eta hauei loturiko hainbat esparruetan Estatuek maiz eragotzi egin dute Estatu ez direnen aktoreen partaidetza eta hau indigenen kalterako gertatu da sistematikoki. Estatuek nazioarteko prozedurak erabili egin dituzte partaidetza indigena ukatzeko eurentzat estrategikoak diren gaietan eta lurralde zein ekosistemen gaineko kontrola kategoria honetan sartzen dira. Gogoratu besterik ez dago HIGEAren kontra CANZUSen jarreran baliabideen gaineko kontrolaren ukazioak izan duen indarra. Estatu eta indigenen arteko tirabirak, gatazka eta elkarlana erakusteko BBKri loturiko COP sisteman gertaturikoa aztertuko dugu. 1994ko COP1, Bahamaseko Nassaun, lehenengo bileran indigenen partaidetza urria izan zen ordezkari gutxi hurbildu zirelarik. 1995ko COP2, Indonesiako Jakartan egin zen bilera. Indigenen partaidetzak gora egin zuen eta 8J artikuluaren esanahi eta inplikazioei buruzko eztabaida informalak gertatu ziren. Indigenek eskatu egin zuten partaidetza librea izatea. Biltzarrak onartu egin zuen COP3k 8J artikulua azter zezala egindako eskaera. 1996ko COP3, Argentinako Buenos Aires-en egin zen. Indigenek ordezkaritza inportantea biltzea lortu zuten gehienak Hego Ameriketatik hurbildu zirelarik. Bertaratutakoak serioski organizatzen hasi ziren eta bultzatu egin zituzten erakunde indigenen errepresentazio ofizialak. COP3 erabaki zuen 8Jri buruzko tailer bat egitea 8Jri buruzkoa. Ildo beretik 8Jri loturiko lantalde bat sortzeko. Lantaldeak sortzeko aipaturiko jarrera honi jarraituz, berrikuntzen artean, lehenengo aldiz, Bioaniztasunari Buruzko Nazioarteko Foruna/International Indigenous Forum on Biodiversity (BBNF) egin zela aipatu behar dugu. Orduz geroztik COPekin loturiko biltzarra egin baino lehen BBNFren bilera gertatu izan da COPen indigenek bultzatuko duten estrategia adosteko.
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -238- emakume indigenek lortu egin zuten emakumeei buruzko neurriak sartzea egindako proposamenean. 2000ean Keniako Nairobin egindako COP5 biltzarrean, 8Jri buruzko lantaldearen egin beharra luzatu egin zen. 8J aplikazioari buruzko ekintza plana onartu zen ofizialki, nahiz eta honek terminologia eta inplikazio legalei buruzko eztabaida sutsua gainditu behar zuen. Hau Sevillako proposamenaren mamiari lotuz proposamen egituratuago bat kontsideratu behar dugu. Halaber, BBNFk COPen aholkulari izaera jaso zuen. Hau gutxi ez balitz, 8Jartikuluarekin loturikoez gain, COPek harturiko beste erabaki batzuk indigenen parte hartzearen aldeko eskaerak, onetsi ziren. Aipamen hauen bidez indigenen presentzia biderkatu egin zen. Amaitzeko, 8Jri buruzko lantaldeari beste lantalde bat gehitu zitzaion ”Sarbide eta Etekinei Buruzko Lantaldea”. 2002. “8Jri Buruzko ad hoc Lantaldea”ren bigarren bilera egin zen Montrealen. Ordezkari indigena azpibatzordeetan zein zuzendaritzaren lagunak delako aholkulari mekanismoan izendatu ziren, OJ estatusa eta joera nagusiak deskribatzeko agindua eman zelarik. Halaber, inpaktu soziala, kulturala eta ekonomikoa neurtzeko irizpide eta prozedurak aztertuko zituen txostenaren eskema landu zen. Baita ere, partaidetza mekanismoak eta bitartekoak definitzeko lana burutu zen. Eztabaida gogorraren kapituluan aipatu beharra dugu indigenek eskaturiko “jakinaren gainean aurretik emandako baietza ” (free, prior and informed consent). Honek eztabaida sutsuak ekarri zituen, inpaktu ekologikoa, soziala eta kulturala baldintzatzeko prozedurak definitzen ari zirenean. 2002. COP6 Holandako The Haguen gertatutakoak indigenen partaidetza eraginkorraren froga dira COP6 harturiko 32 erabakietatik 17k erreferentzia egiten zieten herri indigenei, hauen artean trebakuntza eta partaidetzaren garrantzia azpimarratzen direlarik. Gainera, OJri buruzko lehenengo eskema findu egin zen, onetsi eta bere faseari hasteko prest utzi. Era berean, inpaktu ikerketa kulturala, ekonomikoa eta soziala burutzeko gida arauak “gomendioak” bihurtu zituen COPk. Halaber, OJ babesteko bitartekoetan ikerketarekin jarraitzeko bultzada eman zen. BBNFk modu aktiboan parte hartu zuen “Baliabideen Genetikoetan Sarbide izateko Bonneko Orientabideei eta gai izen ziren herri indigenen “eskubidedunak” bezala definitzeko eta ez “onuradun edota interes talde soila” bezala, ordu arte nazioarteko dokumentuetan egiten zen bezala. Amaitzeko, “Bioaniztasunean Sarbide Izateko Gaitasuna Handitzeko eta Etekinak Partitzeko Ekintza Plana” egitea erabaki zen. Alde negatiboan, OJren erregistro zein data bankuak izateko beharrari indigenek egindako erreferentzi guztiak erabakietatik kanpo utzi zituen COP6k. Halaber, jakinaren gainean
VII. KAPITULUA: HERRI INDIGENEN EKARPENAK GARAPEN SOSTENGARRIAREN ERRONKAN -239- emandako informazio printzipioa gatazka piztu zuen eta eztabaida sutsuak eman ziren alde zein kontra. Baita ere, BBNFk aholkulari Estatusa jasotzea. OJri buruzko talde honek aholkulari izaera badu ere, negoziazioetan parte hartzeko eta ikuspuntu indigena helarazteko balio izan du. Arrakasta honek HIKE sendotu eta euren bizitzetan ondorio larriak izango dituzten prozesuetan partaidetza segurtatzeko balio izan du495. 8Jri buruzko Lantaldeak egindako lanari esker, 2005an eta VII/16 E, 4(d) parragrafoan harturiko erabaki bati erantzunez Idazkaritzak ahokulari talde informala eratu zuen. Honen egitekoa COP-8an berriztatu zelarik. Lantalde honetan herri indigenen zein tokian tokiko komunitateek ordezkariak zituzten, horrela egindako Txosten Trinkoan euren ikuspuntuak txerta zitezen. Ikuspuntu hauek beti ere ohiko jakinduriaren zaintzari buruzkoak izanik. Era berean onartu egin zen txostenaren azterketa kolegiatua egitea indigenen zein tokian tokiko komunitateekin batera (Comisión de Derechos Humanos del Distrito Federal, 2007). Laugarren Munduak Lantalde honen bitartez etengabeko lana egin du hitzarmenen negoziaketetan parte hartzeko. Egindako kontribuzioen artean aipagarria dugu, bai hezkuntzaren balorea zein indigenen ikuspegia erakusten duelako, borondatezko Akwé: Kon printzipioak, COP7an onarturikoak (VII/16 F Erabakia). Bertan argi uzten da beharrezkoa dela herri indigenen lurretan proiektu bat hasi baino lehen honen inpaktua maila ekologiko, kultural zein sozialean kontuan hartzea. Lantalde eta Konbentzioaren dinamikari jarraituz biodibertsitatearekin loturiko gaiak jorratzen jarraitu du Laugarren Munduak, zeregin honetan hitzarmenari buruz Idazkaritzari komentarioak, ikuspuntuak eta proposamenak helaraziz, bereziki herri indigenei eragin egiten dieten asuntoetan. 2006an COP8 Curitiban, Brasilgo herrian egin zen. Indigenek hazkunde ekonomikoaren eta karbono isurien trukaketaren alde egindako apustua gogor kritikatu zuten, baita ere biofuela lortzeko mundu mailako uzten hazkundea. Era berean basoen kontribuzioa onartzen zen unean herri indigenek hauek mantentzeko egindakoa, euren eskubideak errespetatzea eta partaidetza areagotzea eskatu zuten. Indigenek OJren babesa hobetzeko eta hortik etorritako onurak partekatzeko eta euren eskubideak hobeto babesteko deia egin zuten. Kontuan hartu behar da Brasilgo gobernuak bioproduktuen jatorria erakusteko beharra eta onurak partekatzeko nazioarteko sistema baten bultzatzaile nagusienetariko bat dela. Asmoak asmo indigenek ez zuten
495 90ko paradiplomazioa burutzen duten ordezkaritza indigenak prestakuntza handikoak ditugu. Giza eskubide alorrean eta ekologian lehentasun handiko gaietan jaioak eta GKEekin lanean arituz lortu egingo dute euren ikuspuntua bultzatzea eta euren proposamenak kontuan hartuak izatea. Lurraren gaineko herri eskubideak, kulturen balioa, etnogarapena, partaidetza eta kontsultaren inguruko gaiak mundu osoko GKE nagusiek zein nazioarteko erakundeek onartu egingo dute. Aurreko hamarkadan eztabaidagarriak ziren ikuspuntuak 90ko GSaren aldeko agendaren osagarriak izango dira. Ekologian inon baino argiago ikusiko da kontribuzio indigenaren balioa eta euren eskaeren garrantzi globala.
TESIAN ERABILITAKO SIGLAK 1. Gaur egun herri indigenek ezagutzen duten “garapen eskasia eta miseria” ez dira berez izandako bilakaeraren ondorioa, kolonialismo uhin ezberdinak eragindakoak baizik. Garai bateko herri indigenak eta euren ondareak konkistatu, okupatu eta domestikatu ondoren, indigenak arrotzen kontrolpean dauden marko eta erakundeen eraginpean bizitzera behartu dituzte. Garai batean gizarte libreak zirenak Estatuen “auzi domestikotzat” kontsideratuz indigenak isolatu eta ezkutatu dituen “isiltasunezko harresia” eraiki izan dute Estatuek. 2. Indigenek kolonialismo uhin ezberdinei erresistentzia egin diete, estrategia ezberdinak erabiliz historian zehar. Horien artean aipamen berezia merezi du nazioartean propio aritzeko sorturiko Laugarren Munduaren kasuak. Modernotasunaren adituek globalizazio eta asimilazioaren poderioz indigenak desagertuko zirela iragarri bazuten ere ez da horrelakorik gertatu. Are gehiago gaur egungo entitate politiko indartsuak dira. Testuinguru honetan Estatuek eraikitako “isiltasunezko harresia” apurtzeko estrategia bezala ulertu behar dugu Laugarren Munduaren sorrera eta ekintza. Bere agerpen indartsuak nazioarteko eta batez ere NBEren mailan egindako lanak zera erakusten digu: aktore geopolitiko berri baten existentziaren aurrean gaudela. Mugimendu honek Europako mesogobernuen kasuan ez bezala, paradiplomaziaren adibide garbia gorpuzten du eta erresistentzi indigenaren alderdi berria erakusten digu. Funtsean, Laugarren Mundua paradiplomazia praktikatzeko propio sorturiko mugimendua da, kutsu antikolonialista, pan-indigenista eta autodeterminista sendoa duena, eta ekintza sinbolikoa burutzeaz gain, helburu praktikoa aldarrikatzen duena: euren halabeharraren gaineko kontrola eskuratzea eta kolonialismoaren ondorio ezkorrak betiko uxatzea. 3. Erbestera jotzeko arrazoien artean ondoko hauek aipatu behar ditugu: (1) gaur egun indigenek pairatzen dituzten eraso eta arazo gehienak nazioartean dute euren iturburua; (2) NBEren aginteak herri indigenak ere besarkatzen ditu, ezin baita bereizkeriarik onartu berdintasun unibertsalaren printzipioa urratu gabe; (3) NBE mailan onartzen diren itun, hitzarmen tratatu nahiz erabakiek inpaktu handia dute herri indigenengan; eta (4) Indigenen kontzientzia, hau da Estatuekin nahiz beste nazioarteko aktoreekin duten borrokan mundu osoko buruzagi eta mugimendu indigenek ontzat eman dute euren auziaren nazioarteratzea, honek euren errebindikazioak eta egoera ezagutarazteko balio baitezake. 4. Ezin izango genuke Laugarren Munduak lorturiko arrakasta ulertu ziberdiplomazia indigenari erreparatu gabe. Horrela Estatuek eraikitako
ONDORIOAK -244- isiltasunezko harresia apurtu eta indigenak munduko plazara itzuli dira, Interneten aurkitu eta kontaktatu daitezkeelarik. Era honetan klik bat eginez posiblea dugu ikustea lurraldeak, populazioak, gobernuak eta nazioarteko aktore anitzekin harremanak izateko gai diren herriak direla. Honek guztiak posiblea egin digu Laugarren Munduak egindako lanaren arrastoak jarraitzea, eta lortu egin du herri indigenen irudi garaikidea, baikorra eta aktiboa sustatzea. Horrela apurtu egin da mendeetan nagusi izan dugun estereotipoarekin non indigenak gizaki primitibo, isolatuta, sinple eta errudimentarioa bezala irudikatzen den 5. Nazioartean egindakoari esker herri indigenak ez indigenen ekimenaren objektu soila izatetik XXI. Mendean nazioarteko estandar politiko eta juridikoen sorreran subjektu aktibo izatera pasatu dira, eta NBEren mailan estreinakoz gertaturiko prozesu benetan demokratikoa jarri du martxan, non, HIGEAren onuradun lehenak eta zuzenak parte hartu duten nazioarteko mekanismo horren eraikuntzan. Errealitate honek aukera ematen digu Estatu gabeko nazioek sorturiko Nazioarteko Harremanei buruzko diskurtso eta praktika aldizkakoaz jabetzeko, hau sistemaren periferiatik eta Nazioarteko Harremanetan nagusi diren diskurtsoetatik kanpo egin delako. 6. Prozesu honetan Laugarren Munduak tradizio euroamerrikarraren kontzeptuak bereganatu eta esanahi berri bat eman die. Hau nazioarteko eliteekin izandako harremanak gidatzeko parametro kontzeptual komunak ezartzeko ahalegin bezala ulertu behar dugu. XX. azken bi hamarkadetan eta XXI. lehenengoan indigenek planteatzen dituzten ikuspegi eta errebindikazioak gaur egungo munduaren lengoaia, jakintza eta arazoak islatzen dute. Beraz, ez da inolaz ere onartu antzinako egiturak eta gizarte isolatuak defendatzen dituzten “basatiak” direnik. Indigenek, beraz, nazioarteko Zuzenbidea, ekologia ala teknologi berriak erabili dituzte globalizazioaren ondorio ezkorretatik babesteko, eta nazioarteko babesa merezi duen kategoria bezala aitortua izateko Era honetan nazioarteko Zuzenbidea garatzeko kontribuzioa egin dute, modu berean, euren diskurtsoa, presentzia eta eragina maila lokalean handitzea erdietsiz. 7. Era honetan Laugarren Munduak Estutuekin hizketaldia saioa zabaldu du. Hau ez dago tokian tokiko edo Estatu mailako zuzenbidean oinarriturik giza eskubide unibertsalen gainean baino. Ekimen honetan Laugarren Munduak eraman du iniziatiba eta Estatuek erantzun egin diote indigenen markaturiko agendari. Beraz, zalantza izpirik gabe, esan dezakegu: munduko indigenek Estatuekin duen harremana birbideratzeko ahalegin serioa burutu dute, euren eskubideak
ONDORIOAK -245- babestuko dituen nazioarteko marko berri bat eraikitzea azken helburua izanik. Horrela ulertu behar dugu indigenen partaidetza giza eskubideen alorrean eta HIGEA bera. Marko honen garrantzia handia da Estatuen eliteei informatzen baitie XXI. mendean Estatu barruan bizi diren entitate etnikoak nola ulertu eta eurekin nolako harremanak izan behar dituzten. Foro Iraunkorraren eta HIGEAren onarpena abiapuntu inportanteak dira norabide zuzenean. Orain aurrean dagoen erronka nazioarteko lanak sortu dituen ildoak nola sendotu eta sakondu da, eta maila globalean lorturiko lokalean nola uztartu herri indigenen burujabetza sustatzeko asmoz. 8. Laugarren Munduak nazioartean izandako partaidetzak interesgarria oso den fenomeno bat erakutsi digu: gobernu indigenek propio ez dira horrenbeste nabarmendu eta paradiplomazia indigena gehien bat GKE eta norbanako indigenen lana izan da. Hauek nazioartean eta bereziki NBEren sistemaren barruan sortu diren aukerak eta baliabideak aprobetxatuz, burutu dute lana, modu eraginkor batean. Horietariko batzuk harremana dute herri indigenekin eta gobernu tradizionalekin, baina beste askok ez dute horrelakorik, aditu ala aritu indibidualak izanik, euren burua ez inor besterik ordezkatzen dute. Hala ere, “indiotas” ala “red tie Indians” deitzen dituzten hauek lortu egin dute ospe handia Estatuek, nazioarteko erakundeek edota GKEk sorturiko sareez eta aukerez baliaturik. Hauek “de facto” bihurtu zaizkigu indigenen aurpegi eta ahotsak. Horrexegatik ahal izan dute paradiplomatiko indigena bezala euren burua aurkeztea eta jokatzea, era berean euren buruarentzat errealitatean ez duten errepresentazioa aldarrikatu dutelarik. Kasu gehienetan oso deserroturik dauden profesionalak dira. Errepresentazio faltaren arazoa larria bada ere, are larriagoa bihurtzen da kontuan hartzen badugu gobernu kolonialek luzaroan erabili dituztela botere hegemonikoen aldeko indigenak. Gainera, ezagunak dira Estatuek nazioarteko foroetan euren politikak bultzatzen dituzten indigenak sartzeko egin dituzten ahaleginak. Honetaz gain, bai nazioarteko erakundeek, multinazionalek zein nazioarteko GKEek joera dute nazioarteko funtzionamendua ondo ezagutzen duten indigenak kontratatzeko. Hauek bihurtzen dira “de facto” indigena ofizialak erakunde zehatzei lotuak agertzen direnak. Arazoa horren larria izanik Estatuek erabili egin dute errepresentazio ezaren auzia ordezkaritza indigenak, batez ere “Caucus Indigena”ren lana kuestionatzeko. 9. HIGEAren onarpenak inoiz baino beharrezkoago egiten du indigenen tokian
ONDORIOAK -246- tokiko gobernu eta erakunde errepresentatiboen lana sustatzea. Honek zera suposatzen du lan sendoa egin behar dela nazioartean gertaturiko aurrerapenak ezagunak egiteko herri indigena bakoitzean, hauek barneratu daitezen udal eta erregio mailan. Horrela efektu biderkatzailea sustatuko da eta herri indigenen hobekuntza bultzatu. Hau horrela behar du izan orain arte nazioartean lorturiko aurrerakadak ez baitu herri indigenen ongi izatea nabarmenki hobetu. 10. Ekologiak nazioarteko agendan lorturiko garrantzia dela-eta, herri indigenen erakusle etniko nagusi bat, Naturarekin duten harremana hain justu, mendeetan atzerapenaren markatzailea eta era guztietako kondena ekarri diena, postmodernitatearentzat kategoria positiboa bihurtu da. Nazioarteak ontzat eman du ez dagoela planetaren biodibertsitatea mantentzea kultura askotasuna ezabatzen bada. Indigena eta kontserbazioa lotzen dituen irudia indigenek sustatu dute asko bere indar politikoa erabiliz. Gauzak horrela herri indigenak aliatu estrategiko moduan agertzen dira nazioarteko dokumentu askotan. Hala ere, honek badu bere alde iluna: indigenek Naturarekin duten harremana zentzu esentzialistan ulertu eta irudikatu da, harreman honen funtsean dagoen elkarreragiketa ahaztuz. Izan ere, ekosistema indigenetan dagoen biodibertsitatea herri indigenek euren inguruekin izandako harremanaren ondorio da. Hau gizonek sortua eta mantendua da, eta ez behin betiko ezaugarri kulturala. Aldiz kutsu esentzialista aitorpen instrumentalean aurkitzen da: inpaktu gutxiko kultura kontserbazionistak bezala eta tokian tokiko “in situ” estrategietan aliatu bezala deskribatzen direnean. Instrumentalismo honek agenda eta agente arrotzekiko dependentzia handia sortzen du, berriz ere. Arriskua zera da, indigenak Estatu eta nazioarteko erakundeen interesen objektua bihurtzea. Hau diogu alor honetan erreferentziazko diren dokumentu eta prozesuetan ez direlako agertzen, erreferentzia txikiez aparte, euren eskubideen inolako babesik. Eskubideak onartu ezean aitorpen hutsak gelditzen dira. Kasu honetan berriz ere indigenak eta euren kulturak erabiliak izan daitezke ekologikoaren itxura duten baina benetan lapurreta kulturala diren politikak sustatzeko. 11. Ekologiaren eremuan indigenek arrakasta handia lortu dute euren lurraldeetan dagoen biodibertsitaea nazio indigenen kudeaketa iraunkorraren ondorioa dela frogatu dutenean. Gainera gai izan dira tokian tokiko agendak kezka globalekin lotzen, horrela lortu dutelarik eskubide indigenen aldeko borroka garrantzi globaleko joera bihurtzea. Ildo honi jarraituz, indigenen autodeterminazioan oinarrituriko etnogarapenaren aldeko jarrera handitzea lortu dute. Izan ere,
ONDORIOAK -247- Estatuek zein nazioarteko beste edozein aktoreek euren lurraldeetan egiteke dagoen edozein proiektu hasi baino lehen aurrez egindako kontsulta, informazio osoa emanik eta askatasunean eginikoa, ziurtatu behar da. 12. Autodeterminazio zein etnogarapenerako ezinbestekoa gertatzen da ondare indigenaren babesa eta batez ere OJren gaineko eskubideak ezartzea. Horrela bakarrik amaitu daiteke egun nagusi dugun “Terra Nullius Intellectualarekin”. Soka honi tiratuz, OJ babesteko sistema propio eta eraginkorrak behar dira indartu, “sui generis” delako bideari jarraituz. Horrela OJtik eratorriak diren era guztietako abantailak etnogarapenerako eta herri iraupenerako erabili daitezke. Zoritxarrez indigenen aldeko babes sistemarik ez dugu egun indarrean, eta COP zein beste eremuetan indigenen alde egindako ahaleginak Estatuen kontrako jarrerarekin egin dute topo. Historikoki Estatuek indigenen ekimenak mugatu edota moteltzeko egindako saioak hamaika izan dira, aldiz, aurrerapausoak gutxi. 13. Ekimen paradiplomatikoa jarraitzen dion edozein saiakerak kontuan hartu behar du autodeterminazio indigenaren printzipio korapilatsua. Estatuek mantentzen duten jarrera klasikotik urrunduz esan genezake autodeterminazio indigenak ez duela independentzia bilatzen, Estatu multinazionalen sorrera baizik. Gaur egungo mundu konplexuan botere autonomo sendoak erdiestearen aldeko apustua egin dute, Estatuen zein nazioarteko gizartearen aldetik nagusi den nazio bakardun Estatuen aldeko erabateko apustua kritikatuz. Finean, autodeterminazio indigenaren helburua Estatuarekin maila politiko, kultural eta ekonomikoan harreman berri bat hastea da, non interdepentzia nagusitzen den eta subiranotasuna mugatua eta konpartitua izan daitekeen. Bere aplikapenean sormena, imajinazioa, malgutasuna eta tokian tokiko errealitate politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalari erreparatzen dion eskubide kolektiboa erabili nahi da. Helburua kooperazioa eta elkarrizketa oinarri duen mundu orden berri batetara heltzea da non Estatuek eta Estatu gabeko nazioek gai diren herri askotasuna integratzeko eta gatazkak saihesteko. Era honetan herri indigenak sortu egin dute autodeterminazioa subjektuen artean kategoria berri bat: Estatu barnean autodeterminazioa burutzen dutenena. Kategoria honek bereizi egiten ditu independentzia helburu duten Estatu gabeko beste herrien kasutik. Ondorioz, herri indigenekin egindako edozein kooperazio estrategiak herri indigenen berezitasuna hartu behar du hasiera puntutzat. Halaber, komuneko helburuak erdiesteko aliantza baten terminoei jarraituz egin behar da, beti ere agenda indigena eta euren autodeterminazio eskubidea errespetatuz eta biak batzen
ONDORIOAK -248- dituen Herri Indigenen Eskubideen Aldarrikapena (HIGEA) erreferentetzat izanik. 14. Laugarren Munduak Estatuekin orain arte izandako harremanaren aldaketa sakona bilatzen du, horrela kolonialismoaren ondorioekin behin betirako amaitzeko. Ezin ahaztu HIGEA kolonizazioaren kalteekin bukatzeko egindako tresna dugula. Are gehiago, kalteak eta gaizki eginak konpontzeko asmoz erreparazioa erdiesteko ekimenak eta pairaturiko diskriminazioarekin amaitzeko neurriak hartzeko deia egiten du HIGEAk. Erdietsi nahi den harreman berrian Estatuen joera bateratzaileak murriztu (Nazio-Estatutik) eta askotasunari onespena egiten dion egitura nahi da (Nazio/Herrien Estatura), era honetan baliokideak eginez bai Estatuen interesa bai euren kultura eta hizkuntzen babesa eta autogobernua. Laugarren Munduaren ustez itun berriak bere isla izan behar du gaur egungo nazioarteko harremanetan Estatuen Mundutik Herrien Mundura pasatuz. Bide honetan sakonduz arkitektura berri batez hitz egiten da, egun nagusi den Estatu hegemoniatik urrun dagoena eta apustu serioa eginez autonomia, dezentralizazio, koordinazio eta subsidiarizazioaren alde. Aktore berri honek defendatzen du berdintasuna, diskriminazio eza, autodeterminazioa, elkarbizitza eta kooperazioa ardatz nagusiak direla XXI. mendean ditugun erronkei aurre egin ahal izateko. 15. Nazioarteko partaidetzak ondokoa ahalbidetu die herri indigenei: (1) Euren berezitasunaren eta nazioarteko aktore politikoa izatearen onarpena erdiestea (2) Eurak bizi diren Estatuetako gobernuak, nazioarteko erakunde edota bestelako aktoreak salatzeko aukera eta urraketak prebenitzeko legedia sustatzea, honetarako HIGEA eta 169 itunak ontzat hartu direlarik; (3) indigenak gutxiengo kategoriatik bereiztea, nazioarteko Zuzenbideak propio eta berezia den kategoria bat bezala errekonozitua izatea, (4) euren eskubide eta arazo espezifikoak eztabaidatzeko eremu propioak sortzea, NBEn partaidetzarako espazio hauek beren interesekoak diren gaietan euren presentzia nahiz kontribuzioa iraunkorra ziurtatzen dutelarik (5) mundu osoko indigenekin kontaktatzea eta esperientziak elkartrukatzea euren herrietan marko juridiko berriak eta politika eraginkorrak susta daitezen; (6) nazioarteko aliantza zabalak sortzea beste gobernu, erakunde, sare epistemologiko edota aktibistekin; (7) nazioarteko legediarekin kontaktuan egon eta horrela ikasi dutena aplikatzea, era honetan posiblea egin dutelarik euren lurraldeetan aktore eta legedi lokalak eboluzionatzea euren alde (8) baliabideetan urri diren herri indigenak euren arazoak konpontzeko nazioarteko
KRONOLOGIA 1919. NLE eratzen da. 1945. NBE sortzen da. 1946.NBE sistemaren kidea bihurtu zen. 1948. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen NBEko Batzar Orokorrak 1953. NLEk estreinakoz herri indigenei buruzko txostena argitaratu zuen "Indigenous Peoples: Living and Working Conditions of Aboriginal Populations in Independent Countries." 1957. NLEk Populazio Indigena eta Tribalei dagokien 107 Ituna onartu zuen. 1962. Arraza Bereizkeriaren Ezabaketarako Batzordea eratu zuen NBEk. 1965. Arraza Bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Konbentzioa onartu zuen NBEko Batzar Orokorrak. 1966. Eskubide Politiko eta Zibilen Nazioarteko Ituna onartu zuen NBEko Batzar Orokorrak 1966. Eskubide Ekonomiko, Kultural eta Sozialen Nazioarteko Ituna onartu zuen NBEko Batzar Orokorrak. 1966-70. Hernan Santa Cruz diplomatikoak egindako txostenean indigenei propio zuzenduriko txosten baten beharra azpimarratzen du. 1971. Martínez Cobo. Errelatore Bereziari herri indigenen egoerari buruzko txostena idazteko agindua eman zitzaion. 1977. GKEek lagunduta lehendabiziko aldiz egin zen herri indigenen aurkako bereizkeriari buruzko nazioarteko konferentzi bat herri indigenei buruz. 1978. NBEko Batzar Orokorrak Mapuchen aldeko ebazpenak onartu zituen. 1979. Emakumeen kontrako Bortxakeriaren Aurkako Konbentzioa. 1982. Populazio Indigenen Lantaldea sortu zen Giza Eskubideei buruzko Batzordearen barruan. 1981-84. Martínez Coboren txosten trinko eta mardula argitaratu zen 1984. Torturaren aurkako Konbentzioa onartu zen. 1985. Populazio Indigenak laguntzeko NBEren Borondatezko Fondoa eratu zen. 1987. Eskubide Kultural, Ekonomiko eta Sozialen Batzordea sustatu zen 1989. NLEk Herri Indigenei buruzko 169 Ituna onartu zuen.
KRONOLOGIA -253- 1989. Haurren Eskubideei Buruzko Konbentzioa onartu zen. 1992. Rio de Janeiron Lurraren Gailurra burutu zen eta honekin loturiko Agenda 21. 1993. PILk HIGEAren zirriborroa onartu zen. - NBEk izendatu egin zuen 1993 Populazio Indigenen Urtea. - Vienan Giza Eskubideei buruzko Mundu Konferentzia egin zen. Bertan Foru Iraunkorraren aldeko aldarrikapena egin zelarik. - BBK onartu zen. 1994. Giza Eskubideei buruzko Batzordearen Azpibatzordeak HIGEAren zirriborroa onartu zen. - NBEren Batzar Orokorrak izendatu egin zuen 1995-2004 Munduko Herri Indigenen Hamarkada. 1995. HIGEAri buruzko Lantaldea sortu zen Giza Eskubideei buruzko Batzordean. 2000. Afera Indigenentzako Foru Iraunkorra onartu zen NBEren egituraren barnean 2001. Giza Eskubide eta Asunto Indigenei buruzko Errelatore Berezia izendatu zen. 2007. PIL desagertu eta Herri Indigenen Eskubideen Gaineko Adituen Mekanismoa sortu zen. 2007. HIGEA onartu zuen NBEren Batzar Orokorrak. |
addi-7670e4616389 | https://addi.ehu.es/handle/10810/11252 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2013 | science | Pérez de Viñaspre Garralda, Olatz | eu | SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko aplikazioa | SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko aplikazioa Egilea: Olatz Perez de Vi˜naspre Garralda Tutorea: Maite Oronoz Anchordoqui Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterreko titulua lortzeko bukaerako proiektua 2013ko otsaila Sailak: Lengoaia eta Sistema Informatikoak, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala, Euskal Filologia, Elektronika eta Telekomunikazioak.
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 1/80 1 Proiektuaren definizioa Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterreko tesi-lan honen helburua, medikuntzaren domeinuko sare semantiko baten euskaratze erdi-automatikoa definitzea eta garapenaren lehen urratsak ematea da. Aipatutako sare semantikoa SNOMED CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms) medikuntza-arloko ontologia da, hain zuzen ere. Ontologia hori medikuntza-arloan orain artean egin den terminologia eleanitz ulergarriena kontsideratzen da, eta bere garapenak elkarreragingarritasun semantikoan aurrerapauso bat suposatu du. Nolabait esateko hizkuntza eta sistema desberdinen arteko dokumentu klinikoen adierazpen eta interpretazio automatikoa eta anbiguotasunik gabea ahalbidetuko duen hiztegi normalizatua da, hiztegi sarreren arteko harremanak zehaztuta daudelarik. Ontologia horren abantailez gain, SNOMED CT euskaratuz gero, ontologia honi loturik dauden UMLS (Unified Medical Language System) moduko beste hainbat baliabide semantiko atzigarri izango ditugu gure hizkuntzan. UMLS, medikuntza munduan dauden terminologia desberdinak batzeko, AEBko Medikuntzako Liburutegi Nazionalak sortutako proiektu bat da. Bere helburua, biomedikuntza eta osasungintzako terminologia “ulertuko” balute bezala jokatzen duten konputagailu sistemen garapena erraztea da, hizkuntzaren mugetatik at. Berau, SNOMED CT baino askoz ahaltsuagoa bada ere, SNOMED CTren euskarazko bertsioarekin nahikoa litzaiguke proiektu honen baliabideak gure hizkuntzan erabili ahal izateko, SNOMED CT modu independentean erabil daitekeen arren, UMLSko Metathesaurus moduluaren parte baita. SNOMED CT euskaratzeko hainbat ataza garatu ditugu eta euskaratzeaz arduratuko den sistemaren oinarriak ezarri ditugu. Alde batetik SNOMED CT bera aztertu dugu (3.1 atala), bere ezaugarrietan sakonduz, eta eskuragarri dauden ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioen arteko aldeak nabarmendu ditugu. Azterketa honen helburua, SNOMED CTren zein bertsio izango genukeen abiapuntu zehaztea izan da. Beste aldetik, SNOMED CTren terminoak aztertu ditugu, hauetan eman daitezkeen patroiak aztertuaz (3.2 atala). Modu honetan Itzultzaile Automatikoek izan ditzaketen gabeziak identifikatu ditugu, baita hauen ekarpenak ere. Analisiaren atalarekin bukatzeko, SNOMED CT eta Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren arteko mapaketa sakonki aztertu dugu (3.3 atala). Aplikazioaren diseinuari dagokionean (4 atala), aplikaziorako definitu dugun algoritmoa azalduko dugu 4.1 atalean. Ostean 4.2 atalean terminologia eskakizunei aurre egiteko moldatu dugun eXtended Markup Language (XML) lengoaiako estandar bat (TBX) definituko dugu; eta azkenik, aplikazioaren klase-diagrama azalduko dugu. Esan bezala, aplikazioaren diseinuan definitutako lehenengo urratsak inplementatu ditugu master-tesi honetan, eta egindako hurbilpena 5 atalean zehaztuko dugu. Horrela, lehenengo emaitza batzuk jaso ahal izan ditugu eta 6 atalean erakutsiko ditugu. Azkenik, lan honen ondorioak eta etorkizuneko lana zehaztuko ditugu 7 atalean. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 2/80 1.1 Motibazioa Euskara normalizazio-fasean dagoen hizkuntza izanik, hainbat alor espezifikoetan honen erabilera mugatua da, eta osasungintzaren arloa muga hauen barnean koka dezakegu. Osasun-langile euskaldunak Osakidetzako osasun-zentroetan barra barra aurkitu badaitezke ere, domeinuan dauden gabeziak medio, euskara erabiltzeko arazoak dituzte. Gabezien artean terminologia glosategi osatu baten falta nabaria da. Honen haritik, SNOMED CTk gabezia hori ase dezake, bere baitan medikuntzako terminologia zabala jasotzen baitu. Honetaz gain, SNOMED CTk osasun-alorreko informazioa kudeatzeko eta erauzteko abantaila asko ematen dizkigu. Gainera, SNOMED CTren eleaniztasunak informazio erauzketa eleanitza ahalbidetzen du, euskararako dagoen baliabide eskasiari aurre egiten lagundu dezakeena. Euskara moduko hizkuntza gutxitu baterako sare garrantzitsu honen bertsio bat izateak ere motibatzen du lan hau. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 3/80 2 Aurrekariak Atal honetan, lehenik eta behin, SNOMED CT ontologia kokatuko dugu gure lanaren oinarria da-eta (2.1 atala); jarraian Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaz hitz egingo dugu, honen euskarazko banaketa eskura dagoelako (2.2 atala) eta sailkapen honen eta SNOMED CTren arteko mapaketari buruz (2.3 atala) ere arituko gara; azkenik TZOS tresnaren inguruan arituko gara, honen glosategien inguruan, hain zuzen ere (2.4 atala). Eskura izan ditugun euskarazko hiztegi elebidun eta espezializatuak ere aipatuko ditugu atal honetan (2.5 atala). 2.1 SNOMED CT SNOMED CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms) medikuntza alorreko ontologia zabala da. Besteak beste, osasun-txostenetan aurki daitezkeen kontzeptuak, deskribapenak eta erlazioak barnebiltzen dituen ontologia da. Medikuntza-arloan orain artean egin den terminologia eleanitz ulergarriena kontsideratzen da, eta bere garapenak elkarreragingarritasun semantikoan aurrerapauso bat egiten du. Nolabait esateko hizkuntza eta sistema desberdinen arteko txosten klinikoen adierazpen eta interpretazio automatikoa eta anbiguotasunik gabea ahalbidetuko duen hiztegi normalizatua da, hiztegi sarreren arteko harremanak zehaztuta daudelarik. Kontzeptuak deskribapenen bitartez definitzen dira eta termino baliokideak elkartzeko ere balio dute. Kontzeptuak identifikadore batekin adierazten dira eta deskribapenetan definizio zein termino baliokideak agertuko dira. Erlazioen bitartez kontzeptuen arteko harremana zehazten da, egitura hierarkikoa emateaz gain (“is a” harremana) beste harreman motak ere adierazten direlarik (causative agent motakoak adibidez edo kausa adierazteko harremana). Horrela, SNOMED CT hierarkiatan banatzen da, 2.1.3 atalean ikusiko dugun bezala. Hiru elementu hauek ikus ditzakegu 1. adibidean. Kontzeptua: 38907003 Deskribapenak: Varicella (disorder) Varicella Chicken pox Varicella infection Erlazioak: Varicella | Is a | Viral disease characterized by exanthem Perinatal varicella | Is a | Varicella Varicella | Causative agent | Human herpesvirus 3 Varicella | Pathological process | Infectious process ... 1. adibidea: SNOMED CTren elementu ezberdinak HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 4/80 Bere jatorrizko hizkuntza ingelesa da, eta honentzako 300.000 kontzeptu baino gehiago definituak ditu, baita hauei dagozkien 1.000.000 deskribapen baino gehiago ere. Deskribapenak kontzeptuei dagozkien termino baliokideak dira, alde batetik definizio deskribatzaileak ditugularik (definizioa bera identifikatzeko balio dutenak), eta bestetik, definizioen sinonimoak daudelarik, jarraian ikusiko dugun bezala. SNOMED CTk gaur egunean erabilera zabala du mundu osoan zehar. Hainbat hizkuntzetarako bertsioak daude eskura edota garatze-lanetan, hala nola, holandesa, frantsesa, gaztelania,... Lan honen motibazio nagusia SNOMED CTren euskaratze erdi-automatikoa egitea da. Izan ere, SNOMED CTren terminoen ezagutzarekin, Itzulpen Automatikoko hainbat teknika erabili nahi dira, ahalik eta zatirik handiena automatikoki itzuli ahal izateko. SNOMED CT beste hizkuntzetara itzulia izan da, zenbaitetan eskuz (danieraren kasu, Petersen (2011)), beste batzuetan itzulpen automatikoa eskuzko itzulpenarekin konbinatuz (txinera adibidez, Zhu et al. (2012)), edota itzulpenean laguntzeko metodo automatiko bat erabiliz (frantsesaren kasuan, Abdoune et al. (2011)). Ataza honetan IHTSDOk argitaratutako SNOMED CTren itzulpenerako gidalerroa (Høy (2010)) ondo aztertu eta gomendioak jarraitzea garrantzitsua da. 2.1.1 Deskribapen motak Bi deskribapen mota bereizten dira SNOMED CTn: Fully Specified Name (FSN), eta Synonym. • Fully Specified Name: Kontzeptua identifikatu eta bereizteko erabiltzen diren deskribapenak dira. Ez dira osasun-txostenetan aurkitzen diren terminoak. Orokorrean terminoari jarraiki parentesi artean kategoria semantikoa adierazten duen semantic tag deiturikoa zehazten zaio. 2. adibidean “Myocardial infarction (disorder)” FSNaren kategoria semantikoa disorder litzateke. • Synonym: Osasun-txostenetan aurkitu daitezkeen kontzeptuen deskribapenak dira hauek. Kontzeptu bakoitzerako gutxienez sinonimo bat zehazturik dago eta bi etiketaren arabera sailkaturik daude: Preferred eta Acceptable. – Preferred Term: Hobetsitako sinonimoa adierazten da etiketa honen bitartez. Kontzeptu bakoitzerako hobetsitako termino bakarra egon daiteke, hizkuntza edo dialekto bakoitzerako bat. 2. adibidean “Myocardial infarction” litzateke Preferred Terma. – Acceptable Synonym: Gainerako sinonimo guztiak dira, hau da, hobetsitakoak ez diren sinonimo guztiak. Kontzeptu bakoitzak nahi adina sinonimo izan ditzake, baita bakar bat ere ez. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 7/80 2.1.2 Argitalpen bertsioak SNOMED CT sei hilean behin eguneratzen da, baita bere itzulpenak ere (gaztelaniazkoa kasu). Bertsio guztiak AEBetako Medikuntza Liburutegiak banatu egiten ditu doan, eta erraz jaso daitezke bertan erregistratuta egonez gero. Hurrengo lerroetan ikusiko dugun bezala, SNOMED CTren data konkretu bateko banaketan bertsio ezberdinak aurki daitezke. Hala nola SNOMED CTren ikuspegi zein formatu ezberdinek eragindako bertsioak izango dira, baina aukeraketaren arabera SNOMED CT beraren edukian eragina nabaria izango da. 2.1.2.1 Formatu ezberdinak: RF1 eta RF2 Release Format 1 (RF1), SNOMED CTren lehenengo argitalpenetik erabilitako formatua da, hau da, 2002. urtetik aurrera. 2012 urtean zehar RF1 formatua Release Format 2rekin ordezkatua izan zen. RF2 SNOMED CTren erabiltzaileen eskaerengatik sortua izan da. Izan ere, RF1 formatuan hainbat ahultasun aurkitu izan dira, egituraketari dagokionean, eta honi erantzuteko RF2k sendotasun eta trinkotasuna eman dio. Adierazpide logikoan urratsak emateko ere erabili da formatu aldaketa, ontologiekin lan egiteko aukera zabala emanaz. RF1ean, hiru fitxategi daude SNOMED CTren muinean: Kontzeptuak, Deskribapenak eta Erlazioak. RF2ra igarotzean aldiz, fitxategi kopurua dezente igotzen da, baina fitxategi bakoitzaren edukia mugatuagoa da. Adibidez, Kontzeptuen fitxategian kodeak eta metadatuen kodeak bakarrik agertuko dira, eta Deskribapenen fitxategira jo beharko dugu Kontzeptu baten FSNa ezagutzeko. Izan ere, termino irakurgarriak fitxategi honetan bakarrik aurkituko ditugu, eta gainontzeko fitxategi guztietan, Erlazioak, Kontzeptuak, Crossmapak eta Dialekto ezberdinen informazioa duten fitxategien kasu, metadatu edota Kontzeptuen kodeak baino ez zaizkigu agertuko. Aipatu beharrik ere ez dago, gure lanetarako RF2 bertsioa erabiliko dugula, RF1 desagertze-bidean egoteaz gain, ahulagoa baita. 2.1.2.2 Ikuspegi ezberdinak: Full, Snapshot eta Delta RF2rekin batera, SNOMED CT hiru ikuspegi ezberdin eskaintzen hasi da: Full, Snapshot eta Delta. Ikuspegiak SNOMED CTren zein zati erakutsiko den zehazten du. • Full: Inoiz argitaraturiko osagai guztiak barnebiltzen dituen ikuspegia da. Inoiz osagairen bat “aktibo” egoeratik “ez-aktibo” egoerara pasatu bada, osagai horren bi sarrera agertuko dira ikuspegi honetan: “aktibo” zegoenekoa eta “ez-aktibo” bilakatu zenekoa. Osagaien bilakaera aztertzeko baliagarria da. • Snapshot: Osagai bakoitzeko bertsio bakarra erakusten du ikuspegi honek, argitalpenaren unera arte argitaraturiko bertsiorik gaurkotuena. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 8/80 • Delta: Aurreko bertsiotik uneko bertsiora aldatutako osagaiak bakarrik erakusten dituen ikuspegia da. Eguneraketak egiteko baliagarria da, SNOMED CT osoa berraztertu behar izan gabe. Hiru ikuspegi hauetatik gure lanerako Snapshot ikuspegia erabiliko dugu, osagai bakoitzeko bertsio berrituena erakusten duelako eta bertsio zaharkituak alde batera uzten direlako. Horrela, osagai gaurkotuak itzuliko ditugu, eta hemendik aurrerako bertsioetan, Delta ikuspegian agertzen diren osagaiak itzuliz gure Euskarazko SNOMED CT bertsioa eguneratuta mantenduko dugu. 2.1.3 Hierarkiak RF2 formatua ezarri denetik, SNOMED CTk bi erro Kontzeptu ditu, gerora horien azpian 2 hierarkia garatzen direlarik. Lehenengoa metadatuak egituratzeko erabilitako hierarkia da: Root Metadata Code. Azken honetan, SNOMED CT beraren informazioa egituratzen da, Fully Specified Name, Preferred, Acceptable, Current... moduko elementuen bitartez. Bigarren hierarkia, SNOMED CTren edukia antolatzeko erabiltzen da: Root Concept Code. Honen barruan 19 goi mailako hierarkia definitu dira (Top level hierarchies), 1. taulako ezkerreko zutabean ikus ditzakegunak (Clinical Finding/disorder, Organism, Body structure...). Eduki-hierarkia hauetan SNOMED CT osatzen duten Kontzeptu guztiak barnebildurik daude, bakoitza dagokion hierarkian antolatuta. Hierarkia bera egituratzeko SNOMED CT Erlazioak erabiltzen dira, “is a” Erlazioaren bitartez, umeak gurasoari erreferentzia egiten diolarik. Itzulpen-lanetarako hierarkia bakoitza ezagutzeak berebiziko garrantzia dauka, izan ere, hauen ezaugarrien arabera taxonomia erabili beharko da, edota ingelesezko jatorrizko terminoa utzi. Beste batzuetan, hobetsitako terminoa taxonomikoa izango bada ere, sinonimoak euskaratzea beharrezkoa izango da, Organism hierarkiaren kasu (3.1.4 atalean sakonduko dugu gai hau). Hierarkia hauen itzulpenerako argipenak Høy (2010) txosten teknikoan ematen dira. SNOMED CTk dituen hierarkien terminoen adibide bana erakusten dugu 2. taulan. Hierarkia bakoitzak dituen semantic tagen arabera eman ditugu adibide horiek. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 10/80 2.2 Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena (GNS-10) Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena gaixotasunak sailkatzeko irizpideak eskaintzen dituen Munduko Osasun Erakundeak sortutako nazioarteko sailkapena da. Irizpide hauen bitartez, gaixotasunei kode estandar bat edo gehiago esleitzeko aukera ematen zaie, hizkuntza eta herrialde guztietan berdina izango dena. International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems jatorrizko ingelesezko izena dauka eta 10. bertsioa da (ICD-10) gaur egun indarrean dagoena. World Health Organization (WHO) erakundeak banatu duen azken berrikustea 1992. urtean. Euskal Herrian UZEIk euskaratu zuen eta 1996an argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak. Gaur egun Espainiako Osasun Ministeritzak GNS-9 bertsioa erabiltzen du informe klinikoen diagnostikoak sailkatzeko eta GNS-10 heriotza-kausa sailkatzeko. 1. irudian adibide bat erakusten dugu. Bertan “antropodoek sortutako sukar birikoak” ikus ditzakegu eta hauen arabera “dengearen sukar” gaixotasunari “A90” kodea esleituko genioke. 1. irudia: GNS-10aren adibide bat WHO erakundea GNS-11 bertsioa lantzen hasia da jada, eta berau garatzeko oinarri ontologikoa SNOMED CT da. Hortaz, esan dezakegu GNSren 11. bertsioak SNOMED CT izango duela oinarri. 2.3 SNOMED CT eta GNS-10en arteko mapaketa Hurrengo lerroetan 2012ko abuztuan IHTSDO erakundeak ofizialki zabaldutako SNOMED CT eta GNS-10ren arteko mapaketa dugu mintzagai (Organisation (2012)). Mapaketa honek ontologiaren eta sailkapenaren arteko mapaketa erdi-automatikoa eskaintzen du, zeina WHOk (GNSren sortzailea) eta IHTSDOk (SNOMED CTren kudeatzailea) balioztatua HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 11/80 den. Mapaketa honen helburua SNOMED CT Kontzeptu baten esanahia identifikatuz, Kontzeptuaren GNS-10 espazio semantikoaren tokirik aproposena aurkituz eta GNS-10 sailkapen kodea(k) esleituz, SNOMED CT Kontzeptuaren eta GNS-10 kodearen/kodeen arteko esteka sortzea da. Horrek SNOMED CTren itzulpena eskainiko digu GNS-10 dela-medio. GNS sailkapenak eta SNOMED CTk oso egitura ezberdina daukate. Azken finean, bata gaixotasunen sailkapena izatera mugatzen den bitartean, besteak ontologia batek eman dezakeen sakontasuna barnebiltzen du, medikuntzako arloko kontzeptu ezberdinak era hierarkikoan sailkatuaz. Garrantzitsua da mapaketaren norantza aipatzea: SNOMED CT Kontzeptuen GNS10 kode baliokideak ematen ditu. Mapaketa hau egiteko, SNOMED CTren testuinguru falta bere gain hartzen du parekatzeak. Denera 19.293 SNOMED CT Kontzeptu parekatu dira, bakoitzarentzat 0tik 19ra GNS- -10 kode esleitu direlarik. 0 kasua berezia da, garapen kontuetarako erabiltzen dutena, eta orokorrean esan daiteke bat eta hiru artean egoten dela parekatze kopurua. Azalpena ulergarriago egiteko, hemendik aurrera, mapaketa hitza mapaketa osoari erreferentzia egiteko erabiliko dugu, eta parekatzea hitza Kontzeptu bakoitzaren mapaketa zehatza adierazteko. Mapaketan parte hartzen duten Kontzeptuetarako denera 27.167 parekatze definitu dira. Kontzeptu hauek hiru hierarkia ezberdinetakoak dira: Clinical findings (disorders 23.393 parekatze eta findings 3.171), Events (184 parekatze) eta Situations with explicit context (413 parekatze). Mapaketa honen sakoneko analisia 3.3 atalean egiten dugu, mapaketaren egitura aztertuz, honen zailtasun eta arazoak ulertzeko. 2.4 Terminologia Zerbitzurako On-line Sistema (TZOS) Terminologia Zerbitzurako On-line Sistemak (Arregi et al. (2010)) terminoak jasotzeko ingurunea, jasotako informazioa gordetzeko eta prozesatzeko baliabideak eta kontsultetarako eta elkarrekintzarako interfazea eskaintzen du. Hau da, domeinu ezberdinetako terminoak lantzeko eta zabaltzeko zerbitzua eskaintzen du. Unibertsitateko adituak (irakasleak kasu honetan) euren jarduera aurrera eramateko beharrezkoa duten euskarazko terminologia sortzen eta eguneratzen dabiltza etengabe. Orain artean, terminologia mailan egindako esfortzu guztia ikasgaiaren baitan geratzen zen, zabalkunde berezirik izan gabe. Terminologia lan horri zabalkundea emateko intentzioz sortu zen TZOS besteak beste. TZOSen sortzaileek terminologia jarduera kolektibo gisa ulertzen dute, eta bide horretan TZOSek bitartez terminologia-sortzaile potentzialen komunitateari rol aktiboagoa eskaini nahi diote. Elkarlaneko terminologia (collaborative terminology) deitu izan zaion molde horretara hurbiltzeko saioa da, nolabait. TZOSen baitan Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat fakultatetako irakasle elkarlanean ari dira euren jakintza arloko glosategiak osatzeko. Glosategi hauen erreferentzia hizkuntza euskara bada ere, beste hizkuntzekin termino-ordain pareak osatu dituzte. Horrela, hiztegi funtzioa ere barnebiltzen du. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 12/80 Master-tesi honi dagokionean, bio-zientzien inguruko glosategiak interesatzen zaizkigu, hala nola, anatomiako glosategia, farmaziakoa, eta abar. Gaur egun glosategiak bukatu gabe daude, eta oraindik garatze fasean dagoen anatomiako glosategiko bertsio ez-bukatua erabili dugu. Horrela, glosategiaren zati bat erabili ahal izan dugu aplikazioaren garapen- -fase honetan. Anatomiako glosategiaren 7.017 sarreretatik, 2.576 sarrera bakarrik izan ditugu erabilgarri. 2.5 Hiztegi espezializatuak SNOMED CTren euskaratze honetarako, hainbat hiztegiren laguntza izan dugu. Bio-zientzien domeinuko hiztegiak bilatu ditugu, eta baita arloka sailkatutako hiztegi espezializatuak ere. Bi multzotan sailkatu ditzakegu batu ditugun hiztegiak: gaztelania-euskara hizkuntzen artekoa bakarrik, eta ingeleseko ordaina ere duten hiztegiak: • Ingelera-gaztelania-euskara: – Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa: izenak dioen bezala, zientzia eta teknologiaren hiztegi bat da hau, Elhuyarrek garatua. Hiztegiaren izateko arrazoia da zientzia eta teknologiari buruzko erreferentzia-informazio fidagarri, landu eta eguneratua eskaintzea, modu zehatz, argi eta ulergarrian, eta erabiltzaile-multzo zabala gogoan hartuta. Besteak beste, medikuntzako, biokimikako, biologiako, anatomiako eta psikiatriako alorrak aurki daitezke. – Erizaintzako Hiztegia: EHUko Euskara Zerbitzuak eta Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak argitaraturiko hiztegi honetan, erizaintzan erabiltzen diren hainbat termino aurki daitezke. Bertan euskarazko hiztegiaz gain, Gaztelania-Euskara (4.155 sarrera), Ingelesa-Euskara (4.671 sarrera) eta Frantsesa-Euskara hiztegi elebidunak daude. – GNS-10: 2.2 atalean ikusi dugun bezala Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak eskuragarri daude. • Gaztelania-euskara – Drogei buruzko hiztegia: Drogamendekotasunei buruzko Dokumentazio Zentroak 2002. urtean kaleratutako hiztegi honetan, gaztelaniako terminoen euskal ordainak izateaz gain, hauen definizio elebiduna ere eskaintzen du. Drogari eta drogaren munduari nolabait dagozkion adierazpenak biltzen ditu. – Administrazio Sanitarioko Oinarrizko Hiztegia: Osakidetzak eta UZEIk kaleratutako hiztegia da, zeinetan izenak dioen bezala osasun alorreko administraziorako oinarrizko terminoak datozen. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 13/80 3 Analisia Atal honetan hiru azterketa mota egin ditugu. Alde batetik SNOMED CTren ezaugarriak eta honen gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioen azterketa alderatzailea egin dugu, SNOMED CT euskaratzeko jatorri bertsioa zehazteko asmoz (3.1 atala). Bestetik, SNOMED CTren terminoak aztertu ditugu eta hauen gainean itzulpen automatikoak izan ditzakeen ekarpenak eta gabeziak identifikatu ditugu (3.2 atala). Azkenik, SNOMED CT eta GNS- -10ren arteko mapaketaren analisia egingo dugu 3.3 atalean. 3.1 SNOMED CT: Gaztelaniazko eta Ingelesezko bertsioen azterketa Gure helburu nagusia SNOMED CTren sakoneko azterketa izan da, bere indarguneak eta ahulguneak identifikatuz. Azterketa honek SNOMED CTren zein zati edo hierarkia itzuli behar ditugun lehenik erabakitzen lagunduko digu, baita zein izan behar den jatorri hizkuntza ere (ingelesa edo gaztelania). Gainera, SNOMED CTren ikuspegi errealista izaten ere lagunduko digu. 3.1.1 Abiapuntua SNOMED CTk bertsio ezberdinak ditu eskura, 2.1 atalean azaldu dugun moduan. Azterketarekin hasi aurretik, erabiliko dugun SNOMED CT bertsioen ezaugarrien errepaso azkarra egingo dugu: • Formatua: RF2. • Ikuspegia: Snapshot. • Bertsioa: SNOMED CTren ingelesezko nazioarteko banaketa 2012ko urtarrilaren 31koa; gaztelaniazko banaketa, banaketa internazionalean oinarritua dena, 2012ko apirilaren 30koa. • Definizioak: Soilik aktibo dauden Deskribapenak hartu ditugu kontuan, euren Kontzeptuaren egoera alde batera utzita. SNOMED CTren inplementazio-gidan aktibo ez dauden Kontzeptuak eginkizun historikoetarako baliagarriak dira, aurretik noizbait aktibo egon baitira. Hurrengo ataletan honako atazak dira aztertuko ditugunak: 1. SNOMED CTren zenbaki orokorrak, hala nola, Fully Specified Name kopuruak, Sinonimoen batezbestekoak, eta abar (3.1.2 atala). 2. Dialektoen eragina Sinonimoetan (ingelesezko bertsioan) (3.1.3 atala). 3. Preferred Termen (PT) gabezia gaztelaniazko bertsioan (3.1.4 atala). HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 22/80 3.1.9 Ondorioak Aurreko ataletan aztertutako elementuak kontuan izanik eta egindako irakurketak kontuan izanik, atera dezakegun lehenengo ondorioa itzulpenerako jatorri bertsioa zein izango den: ingelesezko bertsioa. 3.1.6 atalean ikusi dugun bezala, ingelesezko bertsioak konplexutasun gutxiago erakusten du terminoen konplexutasunari dagokionean. Horrela egitura sinpleagoekin ontologiaren portzentaia altuagoa itzul dezakegu. Gainera, 3.1.1 atalean ikusi dugun bezala, gaztelaniazkoa ingelesezko bertsiotik sortua da, eta 3.1.7 eta 3.1.4 ataletan ikusi dugun moduan, horrek terminoen gaineko gabezia dakar. SNOMED CTren hierarkia aukeraketa egiterako garaian, 3.1.8 atalean ikusi dugun bezala Clinical Finding/disorder eta Procedure hierarkiak populatuenak izanik, hauek itzultzen hasi beharko ginateke. Irizpide honi jarraiki, Organism eta Body structure hierarkiak izango lirateke zerrendan hurrengoak. Dena dela, 3.1.4 atalean Organism hierarkiari buruz esan dugunaren harira, Preferred Terma ez itzultzearen irizpidea zehazten du IHTSDOk, baizik eta izen taxonomikoa erabiltzearena. Itzulpenerako bertsio egokiena ingelesezkoa dela erabaki ondoren, itzulpen automatikorako baliabideak aztertzeari ekingo diogu, hauen euskarazko ordainak sortzeko asmoarekin. Aurrera jo aurretik, azalpenak argiago egiteko ingelesezko zein gaztelaniazko terminoei jatorri-termino edo termino deituko diegun bitartean, euskarazkoei ordain deituko diegu. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 23/80 3.2 Euskarazko ordainen sorkuntzarako Itzulpen Automatikoaren ekarpen eta gabeziak Azterketa honetan medikuntzako domeinuan izen sintagmak itzultzeko Itzultzaile Automatikoak (IA) dituen gabeziak aztertu ditugu. Azterketa hau hurrengo atalean (4.1 atala) azaltzen dugun algoritmoa diseinatzeko oinarria izan da, gure helburua terminoen ordainak lortzea baita, IAk eskaintzen dizkigun abantailak baliatuz. 3.2.1 Atazaren aurkezpena Gure hasierako planteamendua hierarkia hauen egitura aztertzea izan da, honen bitartez terminoen itzulpen automatikoa egiteko patroiak definitu asmoz. Hasieratik lan zama handia izango zela bagenekien ere, azterketarekin aurrera joan ahala, hilabeteak hartu zitzakeen ataza zela ohartu ginen. Horren ondorioz, “Finding” hierarkiako 45.125 termino multzokatu ditugu, eta itzulpena era automatikoan egiteko erraztasun gehien dituzten multzoak aukeratu ditugu. Multzokatze hori eskuz egindako lana izan da eta egitura antzekoa duten terminoak elkartuz egin dugu. Ataza honen zailtasunaz jabetzeko adibide bat aurkeztuko dugu jarraian (6. adibidea). Termino taldea: Adverse reaction to <X> <X>ren esanahaia: sendagai baten izena Termino bat: Adverse reaction to aspirin Terminoaren hierarkia: Finding (Aurkikuntza) Gaztelaniazko ordaina: Reacci´on adversa a la aspirina 6. adibidea: Termino multzo baten adibidea Termino honen gaztelaniazko baliokidea berehalakoa izan badaiteke ere (“Reacci´on adversa a la aspirina”), euskarazko baliokidea sortzeko hainbat aukera edota zalantza sortzen zaizkigu. Termino multzo hau “Finding” hierarkiari dagokio, eta hortaz terminoa sintoma bat da. Aurreko adibidearekin jarraituz, 7. adibidean, informatikari, hizkuntzalari zein medikuen ekarpenetatik lortutako euskal ordain hautagaiak erakusten ditugu. Terminoaren ordain hautagaiak: (Adverse reaction to aspirin) 1. Aspirinaren aurkako erreakzioa 2. Aspirinarekiko aurkako erreakzioa 3. Kontrako erreakzioa aspirinari 4. Aspirinaren albo ondorio kaltegarria 5. Aspirinaren erreakzio kaltegarria 7. adibidea: Adverse reaction to aspirin terminoaren ordain hautagaiak HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 24/80 Adibideko ordain hautagai bakoitzaren inguruan sortu zaizkigun kezka edo zalantzak aipatuko ditugu jarraian: 1. Aspirinaren aurkako erreakzioa: Aspirinaren ezaugarria dela dirudi, eta ez gaixoaren sintoma bat. 2. Aspirinarekiko aurkako erreakzioa: Determinatzaileekin arazo linguistikoak daude: -kiko -ko parea ez da egokia. 3. Kontrako erreakzioa aspirinari: Nominalizazioetan ez da datiboa erabiltzen, soilik genitibo eta lokatiboa erabiltzen dira. 4. Aspirinaren albo ondorio kaltegarria: “Albo ondorio”ren zuzentasun eta zehaztasuna zalantzagarria da. 5. Aspirinaren erreakzio kaltegarria: Jakintzat ematen da erreakzioa kaltegarria dela, baina terminoak berak ez du hori zehazten. Adibide zehatz horretan, lehenengo aurkeztu dugun izen sintagma litzateke medikuak proposaturikoa (aspirinaren aurkako erreakzioa), eta linguistikoki zuzena dela ziurtatu digute hizkuntzalariek. Hortaz, gure proposamena berau litzateke Preferred Term gisa azaltzeko. Dena dela, aurretik aipaturiko SNOMED CTren egitura gure alde daukagu horrelako egoeretan, linguistikoki balizkoak badira nahi ditugun guztiak barnebiltzeko aukera ematen baitigu SNOMED CTk, Sinonimoen bitartez. Hortaz, ikusi dugun bezala terminoen euskarazko baliokideen sorkuntza ez da berehalakoa eta aditu ezberdinen iritzia jaso behar dugu hauek ondo sortzeko. Domeinu honetarako adituak medikuak eta hizkuntzalariak izango dira. Egitura antzekoa duten terminoen multzokatzea eskuz definitutako erregela batzuk proposatzeko egin genuen, gero hauek automatikoki aplikatzean lortutako emaitzen gaineko hausnarketa aurkezteko asmoz. Baina erregelak automatikoki aplikatzeko modua ez da berehalako lana, hainbat tresnen erabilera eskatzen baitigu: hiztegi elebidunak, sortzaile linguistikoa,... Hauek guztiak Matxin itzultzaile automatikoan barnebilduta daude Mayor et al. (2011). Matxin erregeletan oinarrituriko itzultzaile automatikoa da. Hortaz, guk hutsetik sortutako tresnak definitzen hasi aurretik jadanik eskura ditugun tresnen emaitzak aztertu ditugu, eta gure esku egon daitezkeen hobekuntzak txertatzeko hastapenak prestatu ditugu. Hortaz, egindako lanari probetxua ateratzeko, ingelesez dauden Kontzeptuetatik abiatu gara, hauek baitira multzokatuta ditugunak. Alde batetik, IXA taldeak garatutako Matxin erregeletan oinarritutako itzultzaile automatikoa erabili dugu; eta bestetik Googleren Translate tresna erabili dugu, zeina estatistikan oinarritutako itzultzaile automatikoa den. 3.2.2 Estatistikan oinarritutako IA Googleren Translate tresna interneten dauden testu paraleloetan oinarritzen da estatistika hutsaren bitartez itzulpen automatikoa egiteko. Hainbat hizkuntzen arteko itzulpenak HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 25/80 eskaintzen ditu eta euren artean ingelesa eta euskararen arteko itzulpenak eskaintzen ditu. Googleek ez du erabiltzen dituen teknikei buruz berri ematen, hortaz ez dakigu era garbian itzultzaile hauen funtzionamendua zein den. Aipatzekoa da Googleek euskara bezalako hizkuntz gutxituekin darabilen politika: hizkuntza bakarrarentzat sortzen du itzultzailea, ingelesa gure kasuan, eta beste hizkuntzaren baten itzulpena egiteko, adibidez gaztelaniatik euskarara, lehenik ingelesera itzultzen du eta ostean ingelesezko itzulpena euskaratu egiten du. Hau horrela izanik, ingelesa ez den beste edozein hizkuntzarekin egindako itzulpenen kalitatea asko jaisten da, itzulpen erroreak metatu egiten baitira. Harrigarria da erro itzulpena ingelesa-euskara izatea, izan ere gure ezagutzak dio testu paralelo gehiago egongo direla gaztelania-euskara parerako ingelesa-euskararako baino. Dena dela, euskararen itzultzailea oraindik Alpha bertsioan dago eta horregatik jarraian erakutsiko dugun bezala emaitzak ez dira oso erabilgarriak. Aurkitu dugun tresna honen arazo nagusia deklinazioa da. Adibidez, “Bleeding from hip” terminoa itzultzeko, ez da “from” itzultzeko gai izan eta “Aldakako from hemorragia” izan da proposaturiko itzulpena. Ikus daitekeenez, tresnak ez du “from” preposizioaren itzulpena aurkitu euskararentzat, ez baita konturatu euskaraz hau deklinazioaren bitartez adierazitako hitza dela. Antzeko egoera aurkitu dugu “to” eta “at” preposizioekin. Honetaz gain, itzultzaile honek beste eragozpen bat sortzen digu: guk izen sintagmak itzuli nahi ditugu, baina itzultzaileak esaldiak dira itzultzen dituenak. “Born in Andorra” izen sintagmaren kasuan “Andorran jaio zen” itzultzen du. Ikus daitekeenez esanahiean eta linguistikoki zuzena bada ere, izen sintagma izatetik esaldi bilakatu du. Lehenago aipatu dugun estatistika hutsaren erabilerak beste motako ondorioak ere ekarri dizkigu: ordena. Nahiz eta euskara ordena libreko hizkuntza izan, askatasun hau sintagmen artean ematen den ezaugarria da, eta ez sintagma barruan. Google Translate tresnak ingelesezko ordena mantentzen du askotan sintagmaren barruan, euskararen ordena beste bat izanik. Adibidez, “Blood group AB” sintagmaren itzulpentzat “Odol-talde AB” ematen du, “AB odol-talde” izan beharrean. Alabaina, dena ez da negatiboa. Sintagma batzuen itzulpenak esperotakoak baina hobeak izan dira 8. adibidean ikusi daitekeenez bezala. Lack of <X> egitura duten terminoen itzulpenak: Terminoa: Lack of emotional response Ordaina: Erantzun emozionala ez izatea Terminoa: Lack of energy Ordaina: Energia eza Terminoa: Lack of exercise Ordaina: Ariketa eza 8. adibidea: Lack of <X> egitura duten terminoen itzulpenak estatistikan oinarritutako IAren bidez HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 26/80 Ikus daitekeenez, adibideko sintagmak dezente sinpleak badira ere, interesgarria da nola jatorri egitura berdinari, itzulpen egitura ezberdinak esleitzen dizkien (“ez izatea” eta “eza”). Adibideak ugariak dira, bai aldekoak eta bai kontrakoak, baita itzultzen jakin ez dituenak ere, eta ingelesez utzi dituenak ere. 3.2.3 Erregeletan oinarritutako IA Matxin gaztelaniatik euskararako lehenengo Itzultzaile Automatikoa da, IXA taldeak garatua. Erregeletan oinarritutako Itzultzaile Automatikoa da, hau da, teoria linguistikoetan zein hiztunen erabileran oinarriturik definitu diren erregela finko batzuetan oinarrituta dago. Erregela hauek jatorrizko testua jasotzen dute, eta hobekien egokitzen zaion erregela multzoa aplikatuz, testuaren euskarazko bertsioa osatzen du Matxinek. Orain arte gaztelaniatik euskarako itzulpenak bakarrik egiten bazituen ere, berriki ingelesa-euskara itzulpen erregelak lantzen hasiak dira IXA taldean. Itzultzaile Automatikoa hastapen prozesuan badago ere oso tresna interesgarria da gure lanerako, erregela berriak definitzea ahalbidetzen digulako, beharrezkoak diren baliabide linguistikoak barnebilduta izanik. Aurreko Itzultzaile Automatikoaren kasuan bezala (3.2.2 atala), hainbat egitura antzekoa duten termino multzoak tresna hau erabiliz itzuli ditugu, eta hauen emaitzak aztertu. Erregeletan oinarritutako IA izanik, egitura linguistiko berdina duten termino guztientzat, erregela berdinak aplikatuko dizkio. Hau abantaila handia da termino berriak sortzeko, talde osoaren egitura baita eztabaidatu beharko dena, eta ez banan banakako terminoak. Hau da, behin egitura definiturik, multzo osoarentzat baliagarria izango da. Tamalez, sistema hastapenetan dagoenez, ezin diogu oraindik benetako zukua atera. Dena dela, zenbait egituratan emaitza interesgarriak eman dizkigu hurrengo adibideetan ikus daitekeen bezala (9. adibidea). Terminoa: Lack of exercise Ordaina: Ariketaren falta Terminoa: Loss of appetite Ordaina: Jateko gogoaren galera Terminoa: Pain in upper limb Ordaina: Goiko gorputz-adarrean oinazea 9. adibidea: Egitura ezberdina duten terminoen itzulpenak erregeletan oinarritutako IAren bidez Adibide hauetan ikus dezakegunaz gain, Matxinek beste abantaila bat eskaintzen digu: hitza ezagutu ala ez, deklinatu egiten du. Medikuntza bezalako domeinu batean, hitz tekniko asko ez dira itzultzen, baina hizkuntzaren ezaugarri linguistikoetara moldatu behar dira. Hortaz, zenbaitetan hiztegian ez agertzearen gabeziari etekina atera ahal izango diogu. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 27/80 Aipatu dugun bezala, Itzulpen Automatikorako metodologia honek, gure beharretara egokituriko erregelak definitzea ahalbidetzen digu. 10 adibidean agertzen diren erregelen antzekoak definitu ahalko genituzke, formatu egoki bat emanaz (hauek definizio posible bat baino ez dira): "Blister of <X> without infection" -> "Infekziorik gabeko baba <X>[INE]" edo "Baba <X>[INE], infekziorik gabe" edo "..." 10. adibidea: Erregelen definizioak Erregela hauetan ere, aukera bat baino gehiago definitu ditzakegu, sinonimo bezala erabili ahal izateko SNOMED-CT egiturari jarraiki. 3.2.4 Ondorioak Itzultzaile Automatiko hauen gaineko proba lan honetan eragin zuzena izan du jatorri hizkuntzak. Ingelesezko Kontzeptuak izanik itzulitakoak, ez dugu Kontzeptu hauen baliokideak diren gaztelaniazko terminoekin probarik egin. Azken horiek eskura ditugu eta interesgarria litzateke hauekin ere probaren bat egitea. Alabaina, SNOMED CTren gaztelaniazko bertsioaren terminoen egitura ez da ingelesezkoa bezain sendoa 3.1 atalean ikusi dugun moduan. Erregeletan oinarritutako Itzultzaile Automatikoak (Matxin), domeinuari egokitzea ahalbidetzen digu, (Alegria et al., 2011) artikuluan erakusten den bezala. Izan ere domeinu orokorreko hainbat balizko hitz eta izen sintagma medikuntzaren domeinura aplikatuz gero, zuzentasuna galdu egiten da. Horregatik, Matxin domeinuari egokitzeko urratsak eman beharko ditugu, besteak beste, Elhuyarren Zientzia eta Teknologia Hiztegia integratuz. Google Translate tresnak aldiz, termino proposamenak sortzeko ataza honetan ez dirudi gehiegi lagun diezagukeenik. Izen sintagma barruko hitz solteak itzultzeko hainbat hastarna ematen badizkigu ere, izen sintagma bere osotasunean itzultzeko arazoak ditu. Hortaz, adituari zenbait kasu konkretutan laguntzeko erabili ahal izango dugu tresna hau, inoiz ere ez automatikoki itzulpenak proposatzeko. Ondorio orokor gisa esan dezakegu, SNOMED CTren terminoen egitura dela medio, itzultzaile automatikoak erabili aurretik termino sinpleak beste metodo batzuk erabiliz itzultzeko aukera aztertu beharko dugula, eta azken aukera gisa Itzultzaile Automatikoen itzulpenak erabili. Izan ere Matxinekin lan egiten hasi aurretik honen ingeles-euskara bertsioa findu beharko da, oraindik orain, hastapenetan baitago. Gainera, hiztegi espezializatuak eskura ditugu terminoen euskaratzearekin hasteko. Itzultzaile Automatikoen azterketa egin ostean, SNOMED CT eta GNS-10ren arteko mapaketaren analisia egingo dugu hurrengo atalean. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 33/80 3.3.2 Ondorioak Ikusi dugun moduan, parekatzeak ez dira kasu guztietan bat batekoak. Hau guztia kontuan izanik, eta gure atazaren helburuei jarraiki, garatuko dugun sistemarako baliokide gisa har daitezkeen parekatzeak bakarrik izan ditugu kontuan. Horretarako honako irizpide guztiak betetzen dituzten parekatzeak erabiliko ditugu: • mapGroup: mapGroup bakarra dutenak. • mapPriority: lehentasun altuena dutenak. • mapCategory: egokiro sailkatuta daudenak, Map source concept is properly classified balioa dutenak. • mapRule: baldintzarik ez dutenak, TRUE balioa dutenak. Irizpide hauei jarraiki, 15.099 parekatze ditugu erabilgarri, “zuzeneko” parekatze gisa kontsideratu daitezkeenak. Parekatze hauek, eta 2. atalean aipatutako hiztegi espezializatuak, SNOMED CTren ingelesezko bertsioa euskaratzen hasteko erabiliko ditugu, Itzultzaile Automatikoek oraindik dituzten galerak ikusi ostean. Euskaratzerako, hau da, euskal ordainak lortzeko, diseinatutako aplikazioaren atal nagusiak azalduko ditugu jarraian (4. atala). HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 34/80 HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 35/80 4 Diseinua Aplikazioaren diseinuarekin zuzenki lotuta dauden hiru atal aztertuko ditugu hurrengo lerroetan. Lehenik aplikaziorako diseinatu dugun algoritmoa azalduko dugu. Jarraian, TermBase eXchange (TBX) formatuaren egokitzapena deskribatuko dugu. Eta azkenik, aplikazioaren eskakizunetara egokitzen den klase-diagrama aurkeztuko dugu. 4.1 Aplikazioaren algoritmoa Atal honetan SNOMED CTren terminoak euskaratzeko helburuarekin definitu dugun algoritmoa deskribatzen da. Gogoan izan behar dugu, SNOMED CT Kontzeptuetan oinarritzen dela, eta hauek errepresentatzen dituzten terminoak direla guk euskaratu nahi ditugunak. Azken finean, algoritmo honen bitartez, euskal ordainen sorkuntza edota itzulpena deskribatuko dugu, gerora SNOMED CTren euskaratzeko aplikazioan integratuko dena. 4.1.1 Algoritmoaren testuingurua Euskal ordainen sorkuntzarako algoritmo honek ez du terminoaren jatorri-hizkuntza kontuan hartzen, ez eta ordainaren egokitasuna ere. Bi ataza horietaz aplikazioaren beste atal bat arduratu beharko da. Aplikazioak ingelesezko nahiz gaztelaniazko baliabideak jasota, terminoaren jatorri-hizkuntza jakinik baliabide egokienak igorri eta abiatu beharko ditu algoritmoaren funtzionamendua zuzena izan dadin. Hortaz, jarraian erakusten dugun algoritmoan ez zaio jatorri-hizkuntzari inolako erreferentziarik egingo. Hizkuntzaz gain, kontuan izan behar dugu sorturiko euskarazko ordainak, ordain-hautagaiak izango direla. Hauen zuzentasuna adituen esku geldituko bada ere (medikuak zein hizkuntzalariak), aplikazioak gure esku dagoen guztia ahalbidetu beharko du. Tartean, ordain-hautagaiaren erabilpena corpus espezializatuan aztertu beharko du aplikazioak, eta honen arabera konfiantza maila ezberdina emango zaio ordain-hautagaiari. Honetaz gain, adituei ordain-hautagaia balioztatzea eskatuko zaienean, honen agerpenen adibideak corpusetik erauzi beharko ditu. Gainera, SNOMED CTren Kontzeptu bakoitzaren zein termino itzuliko diren erabaki beharko du aplikazioak, baita hauen ordainen errepikapenak egiaztatu ere. Izan ere, sinonimo asko dituen Kontzeptu batek euskal ordain errepikatuak sor ditzake. Erabilgarri ditugun baliabideak kontuan izanda, hainbat terminoetarako euren definizioa ere, eskura izango dugu. Definizio hauekin zer egingo dugun ere erabaki beharko da. Izan ere, nahiz eta SNOMED CTn horretarako tokirik ez izan, oso interesgarria izan daiteke definizio hauek SNOMED CTrekin lotzea. Algoritmoa deskribatzen hasi aurretik, kontuan hartu behar dugu algoritmoak sarrera gisa termino bat jasoko duela eta horren ordaina lortzen saiatuko dela. SNOMED CT eta GNS-10ren arteko mapaketak aldiz Kontzeptu mailan egiten du lan. Hau horrela HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 36/80 izanik, algoritmoa martxan jarri aurretik SNOMED CT eta GNS-10ren arteko mapaketa eta ordainen esleipena eginda egongo da. 4.1.2 Algoritmoaren deskribapena Hurrengo lerroetan definitzen den algoritmoak, ingelesezko edota gaztelaniazko jatorrizko terminoak euskaratzea du helburu. Zenbaitetan terminoaren euskal ordain bakarra lortuko bada ere, algoritmoa ordain ezberdinen zerrenda itzultzeko diseinatuta dago, baliabide ezberdinetatik elikatuz euskal ordain egokiena sortzeko. Algoritmoan erabiliko ditugun baliabideak azalduko ditugu aurrena. ItzulDB oinarrian TBX XML estandarra duen datu-basea da eta 2. irudian ikusten dugun moduan eratuta egongo da. Bertan osasun arloko hainbat hiztegi eta Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren 10. bertsioaren (GNS10) euskarazko itzulpena egongo dira integraturik. Dena dela, egitura honek ItzulDBren hasierako egoera deskribatzen du bakarrik, algoritmoa aurrera egin ahala osatuz joango baita, sortzen diren itzulpen-pare berriak txertatuz joango baikara. Itzulpen pare berri hauek atalase bat gainditzen duten ordain-hautagaiak izango dira jatorri-terminoarekin parea osatzen dutelarik. Adibidez, “abortus” jatorri-terminoaren ordain-hautagaiak “abortu”, “abortatze”, “haur-galtze” eta “hilaurtze” izango lirateke, guztien artean parekatze bakarra osatzen dutelarik. 2. irudia: ItzulDBren eskema Itzulpen pareez gain, hainbat gramatika erabili beharko ditugu. MorDBn maila morfo- HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 38/80 3. irudia: Algoritmoaren eskema HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 41/80 4.2 Aplikaziorako egokitutako TBX formatua TermBase eXchange (TBX) eXtensible Markup Languagea (XML) oinarritutako estandar ireki bat da informazio terminologikoa egituratzeko erabiltzen dena. Datu terminologikoa darabilten prozesu ezberdinak jasotzeko diseinatuta dago, hala nola analisiak edo errepresentazio deskribatzailea. TBXren eginkizun nagusia datu terminologikoa trukatzea dela esan daiteke. Etiketatze eredu unibertsala eskainiaz, enpresa eta erakunde ezberdinek ez dute TBX euren barne datu terminologikoa kudeatzeko bakarrik erabiltzen, elkarren arteko truke eta banaketarako ere erabiltzen dute. TBXk datu-kategorien bitartez datu terminologikoa egituratzen du. Datu-base terminologikoetan datu-kategoriak kudeatzeko TBXk bi modulu ezberdin eskaintzen ditu, biak XMLz zehaztuta. Lehenengoak erabiltzaileari oinarrizko egitura zehazten ahalbidetzen dion bitartean, bigarrenak datu-kategorien gaineko murrizketak zehazteko eta identifikatzeko formalismoa eskaintzen du. Lehenetsitako datu-kategoria multzo bat eskaintzen du TBX, era honetan erabiltzaileak banatzaileei kontsultatu gabe datuak interpretatzeko aukera dauka. Dena dela, TBX formatua malgua da eta erabiltzaile talde bakoitzak, bere eskakizunak kontuan hartuta, datu-kategoria propioak defini ditzake, haien beharretara egokitutako TML (Terminological Markup Language) bat definituz. Gure kasuan 2.4 atalean azaldutako TZOS sistemarentzat egokitutako TMLaren interpretazio bat egin dugu gure datu terminologikoak egituratzeko. Gure jatorrizko formatua ez da TBX hutsa izan, baizik eta TZOS sistemarentzat egokitutako formatua (2.4 atala). Alde batetik SNOMED CTren errepresentaziorako definitutako TBX formatua azalduko dugu (4.2.1 atala). Bestetik, 4.2.2 atalean ItzulDBren egitura sinpleagora egokitzen den formatuaren berri emango dugu. Izan ere, SNOMED CT euskaratzeko datu-base batean gordeko dugu. Hortaz bi datu-base izango ditugu: SNOMED CTrena eta itzulpen-pareena (ItzulDB). SNOMED CTren datu-basean euskaratzerako beharrezko den Kontzeptuetako informazioa egongo da gordeta, tartean ingelesezko zein gaztelaniazko Sinonimoak. Gainera, SNOMED CTko terminoen euskarazko ordainak lortu ahala datu-base horretan txertatuko ditugu. ItzulDBn aldiz, baliabide lexikoetatik erauzitako termino-ordain pareak egongo dira bakarrik, SNOMED CTren informaziorik agertzen ez delarik. 4.2.1 SNOMED CTrentzako TBX formatua Atal honetan, TBX formatuan bertan adierazi eta gorde beharreko informazioa identifikatu eta kodetzeko hartutako irizpideen berri emango dugu. Aurretik esan bezala, SNOMED CT gordetzeko formatua izango da hemen aurkeztuko duguna, baina euskal ordainak lortu ahala, SNOMED CTn datu-base honetan gordeko ditugu, euskarazko SNOMED CT ingelesezko zein gaztelaniazko bertsioekin batera gordeaz. Horretarako, XML dokumentuaren goiburukoa alde batera utziko dugu eta gorputzean jarriko dugu arreta. Izan ere, goiburukoan dokumentuari buruzko azalpenak agertzen dira (izenburua, adibidez), eta gorputzean datuak gordetzen dira. Hurrengo azpiataletan elementu bakoitzari emango zaion interpretazioa azalduko dugu, hau da, erabiliko diren HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 43/80 – conceptOrigin: SNOMED CTren Kontzeptu-identifikadorea gordetzeko erabiliko dugu. Aurreko adibideari jarraiki (4. irudia), 292044008 balioa du, hori baita “aspirin adverse reaction” terminoarekin lotutako Kontzeptuaren identifikadorea. • descrip elementuaren datu-kategoriak termEntry barnean: – subjectField: SNOMED CTren Kontzeptuaren hierarkia eta semantic taga adierazteko erabiliko dugu. Hierarkia hauek adierazteko A.1 eranskineko 24. taulan kode-baliokidetzak erakusten ditugu. 4. irudiko balioak (010 eta 011) Clinical Finding/disorder hierarkiari eta “disorder” semantic tagari dagozkie. – definition: Kontzeptua bera deskribatu eta ulergarri egiten duen adierazpena gordetzeko erabiliko dugu, antzeko Kontzeptuetatik bereizteko balioko diguna. Hemen helburu berdina duen SNOMED CTen Fully Specified Name (FSN) erabiliko dugu, ingeleseko bertsioarena hain zuzen ere. Adibidean, “Aspirin adverse reaction (disorder)”. – explanation: euskal hiztegietan agertzen diren Kontzeptu honen definizioak agertuko dira. Irudiko adibideko Kontzeptua ez denez hiztegietako sarrera bat, ez dugu horren definiziorik gorde. Jarraian azaltzen den datu-kategoriak transGrp elementuaren barnean multzokatuko dira, bakoitza elementu ezberdin bati lotuko zaiolarik. Berezitasun honetaz gain, transakzioak adierazteko datu-kategoria eta elementu hauek termino mailan ere erabiliko ditugu, hortaz, jarraian azalpen orokorra emango dugu, berezitasunak argi utziaz. • transGrp elementuaren elementu eta datu-kategoriak (hauek ez ditugu irudian topatuko): – transac transactionType: transakzio beraren mota adierazten du, aldaketa, sorkuntza, inportazioa edo onarpena izan den. Jaso ditzakeen balioak eta euren azalpena A.2 eranskineko 26. taulan aurkitzen da. Kontzeptuen kasuan beti inportazioak izango dira, kontzeptuak SNOMED CTtik jasoko baititugu, eta berdina jatorri-terminoekin. Euskal ordainak izango dira balio ezberdinak jasoko dituztenak. – transacNote responsability: datu-kategoria honek transakzioa burutu duenaren ardura adierazten du. A.2 eranskineko 27. taulan definiturik dauden ardura ezberdinak agertzen dira. Sorkuntza edota inportazio motako transakzioetan arduraduna beti kudeatzailea izango da (admin), aplikazioaren esku egongo baitira transakzio mota hauek. Dena den, gure eginkizunerako transakzioa egin duen pertsonaren izena ere gordetzea interesatzen zaigu, eta hortaz, datu-kategoria honen bigarren agerpenak arduradunaren izen-abizenak agertuko dira. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 48/80 6. irudia: Euskal ordain baten zuhaitz egitura HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 49/80 • termCompList Elementu honetan informazio linguistikoa bilduko dugu. Jarraian elementu eta datu-kategoria ezberdinak azalduko ditugu: – Bi motako termCompList erabiliko ditugu: ∗ termElement: terminoa osatzen duten hitzak edo hitz multzoak gordeko direla adierazteko erabiltzen da. ∗ morphologicalElement: terminoa osatzen duten morfema esanguratsuak gordeko direla adierazteko erabiltzen da. 6. irudiaren adibidean termElement motako termCompLista definitu dugu. – termCompGrp elementuaren bitartez terminoa osatzen duten zati ezberdinak identifikatzen dira, zatia bera zehaztuz eta honen termino jatorria identifikatuz: ∗ termComp: terminoaren zatia zehazten du. Hitz osoak izan daitezke, edota hitz-erroak (sorkuntza morfologikoan erabili direnak). 6. irudiari dagokionean, bi zati ezberdindu ditugu: “aurkako erreakzioa” eta “aspirinaren”. ∗ admin conceptOrigin: zein den jatorrizko terminoa identifikatzen du. Honetarako SNOMED CTko jadanik sortutako beste Deskribapen baten identifikadorea erabiliko da, eta hau ez balego, horren ItzulDBko sarreraren identifikadorea. Beti ere euskarazko termino bati egingo dio erreferentzia. Adibidearekin jarraituz, “aurkako erreakzioa” ItzulDBn gordeta dagoen termino bati lotuta dago (“it678912”) eta “aspirinaren” zatiak aldiz SNOMED CTko beste termino bati (“eu953018”). • admin elementuaren datu-kategoria gehigarriak: – entrySource: ordaina lortzeko erabili den bidea adierazten duen kodea da. A.2 eranskineko 29. taulan kode hauen esanahia adierazten da. 6. irudian “sintaxi mailako erregelei” egiten die erreferentzia (102 kodea). – conceptOrigin: ordain hau sortzeko erabili d(ir)en terminoaren identifikadorea. Kontzeptu mailako itzulpenak egingo direnez, identifikadore hau jatorri-terminoaren tig elementuaren identifikadorea izango da. Adibidean, 5. irudiko ingelesezko jatorri-terminoari egiten dio erreferentzia (“en432156011”). • descrip elementuaren datu-kategoria: – context: Medikuntzako adibidetegitik edota Corpusetik jasotako adibideak. Hasiera batean medikuntzako adibidetegitik bakarrik erauziko ditugu. Terminoaren testuingurua eta erabilera aztertzeko baliagarria zaigu. 6. irudiko ordainaren erabilera kasurik ez dugu gorde. Terminoaren zatiak bereizteko beharrak, SNOMED CTren itzulpenean eguneraketak egiteko nahiari erantzuten dio. Termino batzuen itzulpenak egiteko aurretik itzulitako SNOMED CTren termino-ordainak erabiliko ditugunez, zati mailako harremanak gorde HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 51/80 4.2.2 Itzulpen-pareen datu-baserako TBX formatua Diseinatu berri dugun TBX formatua itzulpen-pareen datu-basea (ItzulDB) egituratzeko ere erabiliko dugu. Dena dela, aurreko atalean zehaztutako elementu eta datu-kategoria gutxi batzuk erabiliko ditugu termino-ordain pareak gordetzeko. Parekatzea jatorri-hizkuntzaren termino bakoitzeko egingo da, adibidez, ingeleseko termino bat eta berari dagozkion ordainak. Ez ditugu jatorri-hizkuntzako sinonimoak kontuan hartu, bilaketa gako bakarra izateko, eta horrela, bilaketa azkarragoa eta sinpleagoa izan dadin. Parekatze bakoitza termEntry elementu baten barruan gordeko da, eta identifikadorea “p” letraz hasi eta jarraian zenbatzaile bat joango da. 28. adibidean ItzulDBren parekatzen baten adibidea ikus daiteke. Parekatzearen barruan elementWorkingStatus datu-kategoria esleituko zaio, berau hiztegietatik erauzi den ala beste nolabait sortua izan den adierazteko. Terminoak adierazteko aldiz, langSet elementuaren barruko tig elementuak erabiliko ditugu, terminoaren hizkuntza adierazita utziz. tig elementuak ntig elementuen antzekoak dira, baina sinpleagoak. Hauek identifikatzeko parekatzeen estrategia berdina erabiliko dugu, baina “t” letra erabiliz hasieran (“t13”, adibidez). Jatorri-terminoen kasuan, terminoa eta honen termino normalizatua erabiliko dugu, term elementua eta sortKey datu-kategoria erabiliaz. Ordainentzat aldiz, informazio gehigarria gordeko dugu, hala nola, elementWorkingStatus datu-kategoriaren bitartez, ordain horren konfiantza maila neurtuko dugu, eta entrySourceren bitartez iturburua zein izan den gordeko dugu. Hiztegietan dauden parekatzeen kasuan, terminoen idazketan hiztegi ezberdinek ez dituztenez irizpide berdinak jarraitu, hauen termino normalizatua gordeko dugu bakarrik, baina iturburua gordetzearekin batera, honen jatorrizko parekatzea gordeko dugu. 12. taulan ikus dezakegunez, ZT Hiztegiak eta Anatomiako glosategiak termino guztien lehenengo letra minuskulaz idazten duten bitartean, Erizaintzako Hiztegiak terminoaren eta lehen ordainaren hasierako letra larriz idazten du. Hiztegia Jatorri-terminoa Euskal ordainak ZT Hiztegia abdomen abdomen Anatomiako glosategia abdomen abdomen Erizaintzako Hiztegia Abdomen Abdomen, sabelalde 12. taula: Hiztegi ezberdinen sarrerak “abdomen” terminorako HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 53/80 4.3 Klase-diagrama Atal honetan aplikazioa garatzeko diseinatutako klase-diagramak azalduko ditugu. Hasiera batean 7. irudiko diagrama diseinatu genuen. 7. irudia: Aplikazioaren diseinurako hasierako klase-diagrama HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 54/80 Bertan XML dokumentuetako ezaugarri eta elementu guztiak objektuetara eramaten genituen, baina horrela, ez genituen XML dokumentuak kudeatzeko abantailak aprobetxatzen: sinpletasuna eta azkartasuna. Era honetan klase-diagrama berri bat egin genuen, oraingoan erabiliko genituen teknologiekin bat egiten zuelarik. Aplikazioan XML dokumentuak etengabe irakurri eta aldatzen ari garenez, zentzuzkoagoa dirudi XML dokumentuak prozesatzeko dauden teknologiak erabiltzea. Horrela, objektuak sortzen eta ezabatzen ibiltzea aurrezten dugu. Hau horrela izanik, XML dokumentuak Java lengoaian kudeatzeko JDOM teknologiaren abantailez baliatzea erabaki genuen, eta horrela, diseinu berri bat egin genuen. Aplikazioan inplementatutako klase-diagrama 8. irudian ikus daiteke. Bertan ItzulDB kudeatzeko klaseak eskemaren goiko aldean kokatu ditugu, eta SNOMED CT kudeatzekoak beheko aldean. Hizkuntzei dagokienean, ezkerreko aldean erdarak kudeatzeko objektuak definitu ditugu, hau da, jatorri-terminoak kudeatzeko objektuak, eta eskuineko aldean aldiz, euskal ordainak kudeatzekoak. Kasu honetan datu guztiak XML dokumentuetan geldituko dira, eta objektuen bitartez XML dokumentu horietako informazioa jasoko dugu. Horrela klase-diagrama asko sinplifikatu zaigu, objektuen arteko harremanak gutxituz. Klase-diagrama bi zatitan bana dezakegu, alde batetik ItzulDB kudeatzeko zatia izango genuke, eta bestetik SNOMED CT kudeatzeko zatia. Klase bakoitzaren funtzio nagusia azalduko dugu jarraian: • ItzulDB: ItzulDB bera kudeatzeko objektua izango da. Besteak beste, ItzulDB hasieratzeko beharrezko informazioa erauziko du hiztegietatik. • ItzulDBTBX: ItzulDBren XML dokumentua kudeatzeko objektua izango da. Parekatze baten bilaketa edota ItzulDB klaseak emandako informaziotik XML dokumentua sortzea izango dira klase honen ataza nagusiak. • TerminoTBXItzulDB: ItzulDBren jatorri-terminoen gaineko informazioa eskuratzeaz arduratuko da. • OrdainTBXItzulDB: ItzulDBren ordainen gaineko informazioa eskuratzeaz arduratuko da. • Snomed: SNOMED CTren kudeaketaz arduratuko da. SNOMED CTren bertsio berri bat kargatzeko aplikazioei deitzeko eginkizuna izango du, baita GNS-10 eta SNOMED CTren arteko mapaketa egiteko ardura ere bai. Honetaz gain, SNOMED CTn termino berri bat gorde nahi denean, klase honek SNOMED CTren identifikadore balizkoa sortu beharko du (IHTSDO (2012)). • SnomedTBX: SNOMED CTren XML dokumentuak kudeatuko ditu. Besteak beste, fitxategiak sortu edota ordenatu. Kontzeptuak, terminoak eta ordainak kudeatzeko klaseetara lotura egitea ahalbidetuko duen klasea ere bada. • KontzeptuTBX: Kontzeptuari loturiko informazioa eskuratzeaz gain, ordainak txertatzeaz arduratuko da klase hau. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 55/80 8. irudia: Aplikazioaren diseinurako klase-diagrama definitiboa • TerminoTBXSnomed: SNOMED CTko jatorri-terminoen gaineko informazioa eskuratzeaz arduratuko da. • OrdainTBXSnomed: SNOMED CTko ordainen gaineko informazioa eskuratzeaz arduratuko da. • OsagaiaTBX: Ordain barruko zati edo morfemak kudeatzeaz arduratuko da. • TBX: Klase estatiko honek TBX formatuarekin zerikusia duten eragiketak egiteko tresnak eskaintzen ditu, XML dokumentuak kudeatuko dituzten beste klaseek erabil ditzaten. Besteak beste elementu berri bat TBX formatu egokian sortzea izango da honen eginkizun nagusia. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 56/80 HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 57/80 5 Inplementazioa Orain arte deskribatu dugun aplikazioaren hastapenak inplementatu ditugu. ItzulDB eta SNOMED CTren XML dokumentuak prest izanik, euskal ordainak lortzeko lehen urratsak eman ditugu. Inplementazioari dagokionean, Java lengoaiaz idatzi dugu aplikazioa. Lengoaia horri lotuta, XML dokumentuak errepresentatzeko JDOM (Hunter eta McLaughlin (2012)) liburutegia erabili dugu. Liburutegi horrek, dokumentuari zuhaitz egitura ematen dio eta horrela elementuz-elementu arakatzea era erraz eta eraginkor batean egitea ahalbidetzen du, XML dokumentuetan irakurketak, aldaketak eta idazketak sinplifikatuz. Diseinaturiko XML dokumentuen konplexutasuna (4.2 atala) oztopo izan da JDOMek eskaintzen dituen bilaketa sinpleak egiteko garaian. Diseinatutako XML dokumentuen atributuen erabilpen zabalak, bilaketak egiteko garaian deserosotasunaz gain errekurtsoen erabilpen zabala dakar. Honi aurre egiteko, JDOMek berak erabat integratuta dakarren XPATH erabili dugu. XPATH (XML Path Language) XML dokumentua arakatzeko eta prozesatzeko adierazpenak eraikitzea ahalbidetzen duen hizkuntza da. Atributu gabeko testuan bilaketak eta hautapenak egiteko adierazpen erregularren ideia antzekoari jarraitzen dio. Izan ere, XPATHek XML dokumentuaren egitura hierarkikoa jarraituz bilaketak eta hautapenak egitea ahalbidetzen du, honen elementuen atributuak kontuan hartuaz. Lehenik, SNOMED CT eta GNS-10ren arteko mapaketa inplementatu dugu, Kontzeptu mailako mapaketa izanik, algoritmoaren aipatutako urratsekin hasi aurretik inplementatzea erabaki dugu. Izan ere, algoritmoa terminoak itzultzeko diseinatuta dago, eta ez Kontzeptuak. Algoritmoari dagokionez lehenengo pausoa inplementatu dugu orain arte. Ordainak lortzeko lehen urrats hauen inplementazioa ez da konplexua izan, aurretik egindako diseinuari esker, bilaketa eta parekatzeak bat batekoak izan baitira. Dena dela, aipamen berezia merezi du inplementazioan baliabide ezberdinen prestaketak ekarri dituen arazo eta erabaki hartzeak. Hurrengo ataletan bi baliabide nagusiak (ItzulDB eta SNOMED CTren XML dokumentua) sortze bidean sortutako gorabeherak azalduko ditugu. 5.1 Hiztegiak eta GNS-10 itzulpen-pareen aberasketan Itzulpen-pareen datu-basea (ItzulDB) 2.5 eta 2.4 ataletan aztertu ditugun hiztegi zein glosategietatik osatu dugu. Hasiera batean ingelesezko SNOMED CT bertsioa bakarrik izango dugunez itzulpenak egiteko iturburu, ingelesezko ItzulDB sortu dugu, eta gaztelaniazkoa inplementaziorako prest gelditu bada ere, ez dugu gaztelaniazko datu-basea sortu. Era honetan, ingelesezko ItzulDBa osatzeko, Erizaintzako Hiztegia, ZT Hiztegi Entziklopedikoa, Anatomiako glosategiaren lanerako bertsio bat eta euskarazko zein ingelesezko GNS-10ak erabili ditugu. Hiztegiak erabili ahal izateko hauen aurre-prozesaketa egin behar izan dugu. Erizaintzako Hiztegiaren kasuan PDF formatuan eskuragarri dago bakarrik, eta bi zutabetan egituratuta egonik honen TXT formatura itzulpena ez da bat-batekoa izan. Formatu alHAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 58/80 daketa horretarako jatorrizko formatua zatikatu egin dugu, eta ostean zati horien formatu aldaketarako Calibre aplikazioak eskaintzen duen formatuen aldaketarako tresna erabili dugu. Tresna horrek adierazpen erregularren erabilera ahalbidetzen duenez, hiztegia TXT formatura itzuli ahal izan dugu. Dena dela, nahiz eta hiztegi guztiek TXT formatua izan, hiztegi bakoitzaren egitura oso ezberdina da bata bestearengandik. Hala nola, hiztegi batzuk termino sarrera bakoitza letra larriz idazten dute, honek berezkoa izan ala ez. Beste batzuk aldiz, berezko letra larriak bakarrik erabiltzen dituzte, entitateak edota laburdurak adierazteko, adibidez. Irizpide ezberdin hauek ItzulDB aberastea zaildu egiten dute, termino berdinaren bi idazketa ezberdin genituelako kasu askotan. Honi aurre egiteko ItzulDBn termino normalizatuak gordetzea erabaki dugu. Nahiz eta horrela entitateen berezitasunak galtzen ditugun, erredundantzia ekiditen dugu eta baliabideen optimizazioa lortzen dugu ere. Erizaintzako Hiztegiak eta ZT Hiztegiak euskal terminoen definizioak ematen dituzte. Dena dela, definizio horiek ez datoz termino-ordain pareekin batera, eta hortaz definizioen aberasketa aplikazioaren azken faserako uztea erabaki dugu, algoritmoaren atal guztiak bukatu ostean gauzatzeko. GNS-10ari dagokionean, eskura daukagun ingelesezko GNS-10 bertsioa ez dago erabat osatua, hainbat terminoren falta dago. Sarean eskuragarri dauden beste GNS-10 fitxategiak aztertu ditugu eta hauen egitura ez dator guk dugun GNS-10ren egiturarekin bat. Terminoen osaeran aurkitu ditugu arazo handienak, terminoak adierazteko beste formatu bat erabiltzen baitute. Azkenean, SNOMED CT eta GNS-10en arteko mapaketa erabili dugu ingelesezko GNS- -10ko hutsuneak betetzeko. Mapaketan GNS-10en ingelesezko terminoak ere agertzen dira eta hauen idazketa gure ingelesezko GNS-10 bertsioaren oso antzekoa denez, berauek erabili ditugu ingelesezko GNS-10 elikatzeko. Horrela, ia 500 parekatze gehiago erabilgarri izan ditugu ItzulDB elikatzeko. Kontraesan bakarra aurkitu dugu elikatze hau burutzeko garaian: gure GNS-10 AEB- ko ingelesez idatzita dago, eta mapaketarena Britainia Handiko ingelesez. Kontraesan honek aldiz, berehalako konponketa dauka, 3.1 atalean ikusi dugun bezala bi dialektoen Sinonimoak jaso baititugu itzulpenerako. Hortaz, mapaketaren kasuan kode bidez egingo dugunez nabarituko ez bada ere, hiztegi gisa erabiltzean ere ez digu arazorik sortuko, termino baten parekatzea aurkitzen ez badu, bere sinonimoa den beste terminoa aurkituko duelako. Dialektoen aldaketaren kasu baten adibidea erakusten du 29. adibideak. SNOMED CT terminoak: US ingelesa: Gastric hemorrhage BH ingelesa: Gastric haemorrhage GNS-10ko terminoak: Ingelesezko GNS-10: Gastrointestinal hemorrhage, unspecified Mapaketa: Gastrointestinal haemorrhage, unspecified 29. adibidea: AEB eta BHko ingelesen erabilera GNS-10n eta SNOMED CTn HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 60/80 5.2 SNOMED CTren egokitzapena SNOMED CTren analisia egiteko erabili ditugun irizpide antzekoak erabili ditugu SNOMED CTtik terminoak erauzteko (3.1 atala). Alde batetik RF2ren Snapshot banaketa erabiliko dugu, eta bestetik, aplikazioa inplementatzeko garaian eskuragarri zeuden SNOMED CTren azken bertsioak erabili ditugu: ingelesezko nazioarteko banaketa 2012ko uztailekoa da, eta gaztelaniazko banaketa 2012ko urrikoa. Hau da, analisikoa baino bertsio berriagoak. Deskribapenen kasuan ere aktibo daudenak hartu ditugu oinarri gisa. SNOMED CTren egitura kontuan hartzen badugu eta 3.1 ataleko ondorioei jarraituz, berau hierarkiaka banatu dugu. Banaketa honen bitartez SNOMED CTren tamaina txikiagotzea lortzen dugu eta XML dokumentuen kudeaketa arintzea. Aplikazioa lehen aldiz exekutatzen denean (edo SNOMED CTren bertsioa eguneratzen dugunean), lehenik eta behin SNOMED CT hierarkiaka banatu egingo du, ostean 4.2.1 atalean ikusi dugun bezala, SNOMED CT XML dokumentuan gordetzeko. Horrela hierarkia bakoitzeko XML dokumentu bat izango dugu, nahiz eta dokumentu ezberdineko identifikadoreen artean bateragarritasuna mantendu den (ez dira identifikadorerik errepikatu). Clinical Finding/disorder hierarkiaren kasuan banaketa semantic tagaren arabera egin dugu, hierarkia hau populatuena izanik, bere tamaina handiegia zelako ordenagailuaren memorian kargatzeko. Hau horrela izanik, “disorder” (“alterazio”) semantic taga duten Kontzeptuak alde batetik gorde ditugu, eta “finding”ak (“aurkikuntzak”) bestetik. Dena dela, hierarkiaka banatzeak arazo berri baten sorrera ekarri digu: kontzeptu guztiak ez daude SNOMED CTren Erlazioen fitxategian. Izan ere, hierarkiak zuzenki banatu ahal izateko SNOMED CTren erro kontzeptutik abiatuz, ontologia osoa zeharkatu dugu hierarkia bakoitzaren Kontzeptuak sailkatuz. SNOMED CTren Erlazioak aztertu ditugunean semantic tag biren kasua eskuz aldatu behar izan dugu, namespace concept eta record artifactena hain zuzen ere. Bi hauek metadatuen erro Kontzeptuari loturik agertzen zitzaizkigunez hasiera bateko zenbakietan ez ziren agertzen. Horrela, 13. taulan hierarkien banaketari esker lortu ditugun kopuru errealak erakusten ditugu, banaketa egin gabeko zenbakiekin alderatuz. Ikus daitekeenez Kontzeptu asko galdu egiten dira, ia 100.000 Kontzeptu hain zuzen ere. Galera honen arrazoia Kontzeptuen aktibo egoeran datza. Gogora ekartzen badugu 3.1 atalean esaten zena, Deskribapena aktibo egon arren, posible da horri dagokion Kontzeptua jadanik aktibo ez egotea. Hori da 100.000 Kontzeptu horien kasua. Hortaz, zeharka bada ere, ez ditugu aktibo dauden Deskribapen guztiak kontuan hartu, baizik eta Kontzeptu aktiboetatik abiatu gara, egitura sendoa duen SNOMED CT euskaratu ahal izateko, ahulguneak alde batera utziaz. Gaztelaniazko terminoen daturik ez dugu lortu, gaztelaniazko Sinonimoak bakarrik gehitu baitizkiogu SNOMED CTri. Diseinuari jarraiki (4.2 atala) ingelesezko SNOMED CT da oinarria, eta berau gaztelaniazko SNOMED CTrekin osatu dugu. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 63/80 6 Emaitzak Atal honetan aplikazioaren lehenengo hastapenetan lortutako emaitzak aurkeztuko ditugu. Alde batetik emaitzen alde kuantitatiboa erakutsiko dugu, itzulpen kopuruen informazioa emanaz (6.1). Bestetik, aplikazioak sortu dituen ordainen adibideak emango ditugu, zenbakiak alde batera utziaz (6.2). 6.1 Emaitzak zenbakitan Jarraian, lortu ditugun emaitzen taulak erakutsiko ditugu. Atal honen baitan “Clinical Finding/disorder”, Procedure eta “Body Structure” hierarkie dagozkien emaitzak erakutsiko ditugu, bukaeran gainontzeko hierarkien emaitzen batura azalduko delarik. Bi taula motatan antolatu ditugu emaitzen datuak. Alde batetik, emaitza orokorrak ematen dizkigun taula daukagu (14. taula, adibidez). Bertan hiztegiekin lortutako parekatze kopurua jasotzen dugu, hau da, ItzulDBko zenbat parekatze egon diren jasotzen dugu. Honetaz gain SNOMED CT eta GNS-10en arteko mapaketaren bitartez egindako parekatze kopurua ere jasotzen dugu (ikus “GNS-10 mapaketan” lerroa mota honetako tauletan). Hiztegien kasuan, alde batetik, orokorrean zenbat terminoren parekatzea lortu den erakusten dugu, eta bestetik, zehazki hiztegi bakoitzetik zenbat ordain lortu diren. Azal dezagun hori 14. taulan erreparatuta, “disorder” semantic tagari dagokion taula horretan, 2.953 gaixotasunen termino parekatu dira hiztegiekin, baina lortutako ordain kopurua handiagoa da, 3.718 hain zuzen ere (“Ordain kopurua” zutabearen batura). Honen arrazoia, parekatzeen bitartez termino bakoitzarentzat ordain bat baino gehiago egon daitekeela da. 30. adibidean ikusi daitekeen moduan, “Microcephaly” ingelesezko terminoaren ordaina hiztegi ezberdinek ematen dute, nahiz eta ordaina berdina izan. Horrela, hiru hiztegiren ordaina izan arren, parekatze bakarra gertatu da. Ingelesezko terminoa: Microcephaly Ordaina: mikrozefalia Iturburu hiztegiak: ZT Hiztegia Erizaintzako Hiztegia GNS-10 30. adibidea: Parekatze bakarrean hainbat hiztegi Gainera, parekatze bakar gisa ere kontatu ditugu, jatorri-termino berdina duten hiztegietako sinonimoak, hau da, 31. adibidearen kasuan Erizaintzako Hiztegiak hiru ordain sortuko ditu “Leprosy” terminoarentzako eta ZT Hiztegiak bi, parekatze bakarra izan arren. Guztira hiru ordain lortu dira iturri desberdinetatik, baina SNOMED CTko termino bakarra itzuli da. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 65/80 Aurkitutakoak Itzulitako terminoak Portzentaia Hitz bakarrekoak 884 % 22,23 (3.977) Bi hitzekoak 897 % 4,41 (20.319) Hiru hitzekoak 501 % 1,98 (25.213) Lau hitzekoak 264 % 1,29 (20.398) Hitz gehiagokoak 407 % 1,08 (37.539) Denera 2.953 %2,75 (107.446) 15. taula: Clinical Finding/disorder hierarkiaren “disorder” semantic tagaren emaitzak jatorri-terminoen hitz kopuruka. “Finding” (aurkikuntza) semantic tagaren emaitzei erreparatzen badiegu (16. eta 17. taulak), “disorder”n jaso ditugun emaitzak baino baxuagoak lortu ditugula nabaria da. Hitz bakarreko terminoen portzentaia mantendu bada ere, gainerako terminoetan beherakada nabaria izan da, eta horrela Kontzeptuen %6,54a baino ez dugu euskaratzea lortu. Horren arrazoia, terminoen izaeran datza, oso termino espezializatuak dira, domeinura egokitutako hiztegi batean ere agertzen ez diren terminoak. Aurkitutakoak Ordain kopurua Parekatze kopurua Hiztegietan - 560 ZT Hiztegia 332 - Erizaintzako Hiztegia 339 - Anatomiako Glosategia 10 - GNS-10 193 - GNS-10 mapaketan - 1.878 Kopurua Portzentaia Ordainak denera 2.575 - Kontzeptuak denera 2.172 %6,54 (33.204) 16. taula: Clinical Finding/disorder hierarkiaren “finding” semantic tagaren emaitzak. Aurkitutakoak Itzulitako terminoak Portzentaia Hitz bakarrekoak 382 % 22,21 (1.720) Bi hitzekoak 79 % 0,90 (8.821) Hiru hitzekoak 28 % 0,23 (12.034) Lau hitzekoak 19 % 0,18 (10.552) Hitz gehiagokoak 52 % 0,30 (17.440) Denera 560 %1,11 (50.567) 17. taula: Clinical Finding/disorder hierarkiaren “finding” semantic tagaren emaitzak hitz kopuruka. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 66/80 Procedure hierarkiari dagokionean SNOMED CT eta GNS-10en arteko mapaketaren falta nabaria da. 3.3 atalean aztertu dugun moduan, mapaketa honen izaerak ez ditu prozedurak parekatzen, gaixotasunen sailkapen bat baita, eta ez prozedurena. Horrela, hiztegien ekarpen urriarekin, Kontzeptuen %0,51a bakarrik itzultzea lortu dugu. Aurkitutakoak Ordain kopurua Parekatze kopurua Hiztegietan - 297 ZT Hiztegia 278 - Erizaintzako Hiztegia 197 - Anatomiako Glosategia 4 - GNS-10 4 - GNS-10 mapaketan 0 Kopurua Portzentaia Ordainak denera 362 - Kontzeptuak denera 271 %0,51 (53.049) 18. taula: Procedure hierarkiaren emaitzak. Aurkitutakoak Itzulitako terminoak Portzentaia Hitz bakarrekoak 259 % 13,43 (1.929) Bi hitzekoak 35 % 0,37 (9.425) Hiru hitzekoak 3 % 0,02 (15.908) Lau hitzekoak 0 % 0,0 (16.914) Hitz gehiagokoak 0 % 0,0 (37.893) Denera 297 %0,36(82.069) 19. taula: Procedure hierarkiaren emaitzak hitz kopuruka. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 67/80 Jarraian 20. eta 21. tauletan Body structure hierarkiaren emaitzak erakusten ditugu. Kasu honetan Anatomiako Glosategiaren ekarpena bereziki aipagarria da, 1.981 ordain ematen baititu. Horrela, hitz bakarreko terminoen portzentai oso altua itzultzea lortu dugu, %37,30 hain zuzen ere. Aurkitutakoak Ordain kopurua Parekatze kopurua Hiztegietan - 2.391 ZT Hiztegia 1.616 - Erizaintzako Hiztegia 978 - Anatomiako Glosategia 1.981 - GNS-10 384 - GNS-10 mapaketan 0 Kopurua Portzentaia Ordainak denera 3.848 - Kontzeptuak denera 2.201 %7,08 (31.105) 20. taula: Body structure hierarkiaren emaitzak. Aurkitutakoak Itzulitako terminoak Portzentaia Hitz bakarrekoak 1.004 % 37,30 (2.692) Bi hitzekoak 1.050 % 9,12 (11.519) Hiru hitzekoak 266 % 2,12 (12.575) Lau hitzekoak 61 % 0,56 (10.903) Hitz gehiagokoak 10 % 0,05 (21.631) Denera 2.391 %4,03 (59.320) 21. taula: Body structure hierarkiaren emaitzak hitz kopuruka. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 68/80 Azkenik, gainerako hierarkien emaitzak taula bakarrean elkarturik emango ditugu. Clinical Finding/disorder, Procedure eta Body structure hierarkiak itzuliz hasiko ginela esan dugu 3.1 atalean. Dena dela, aplikazioaren-garapen fase honetan ditugun baliabideak gainerako hierarkietara zabaltzeak ez digu lanik suposatzen, eta emaitza interesgarriak lor ditzakegu. Hortaz, jarraian erakusten ditugun 22. eta 23. tauletan hierarkia horietako emaitzak batuta agertzen dira. Aurkitutakoak Ordain kopurua Parekatze kopurua Hiztegietan - 3.014 ZT Hiztegia 3.186 - Erizaintzako Hiztegia 1.426 - Anatomiako Glosategia 144 - GNS-10 60 - GNS-10 mapaketan - 436 Kopurua Portzentaia Ordainak denera 4.311 - Kontzeptuak denera 3.178 %7,08 (31.105) 22. taula: Gainerako hierarkien emaitzak. Aurkitutakoak Itzulitako terminoak Portzentaia Hitz bakarrekoak 2.428 % 9,22 (26.327) Bi hitzekoak 526 % 0,82 (64.477) Hiru hitzekoak 41 % 0,13 (32.873) Lau hitzekoak 6 % 0,03 (23.233) Hitz gehiagokoak 13 % 0,04 (29.986) Denera 3.014 %1,70 (176.886) 23. taula: Gainerako hierarkien emaitzak hitz kopuruka. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 69/80 6.2 Emaitzak adibidetan Atal honetan, emaitzen adibide batzuk emango ditugu. Ikus dezakegunez, 30. adibidean termino bakarrarentzat hainbat hiztegik ordain berdina eman dute. Kasu hau oso maiz gertatu da, 32. adibidean ere ikusi daitekeen bezala. Ez dira beti hiztegi berdinak ordain bera ematen dutenak, hauen artean aldaketak egoten dira. Normala den moduan, “Microcephaly” alterazioa, gaixotasunen sailkapenak itzuli du, eta, “Metatarsus” gorputz zatia, Anatomiako Hiztegiak. Ingelesezko terminoa: Microcephaly Ordaina: mikrozefalia Iturburu hiztegiak: ZT Hiztegia Erizaintzako Hiztegia GNS-10 30. adibidea: Parekatze bakarrean hainbat hiztegi Ingelesezko terminoa: Metatarsus Ordaina: metatartso Iturburu Hiztegiak: ZT Hiztegia Anatomiako Hiztegia Erizaintzako Hiztegia 32. adibidea: Ordainean egitura aldaketak. Hiztegiek askotan ordainak ematerako garaian bat egiten badute ere, beste askotan ez dira bat etortzen, hiztegi bakoitzaren ekarpena beharrezkoa eginez. Gainera, 31. adibidean ikusi dugun bezala, termino bakarrarentzat ordain ezberdinak jaso izan ditugu, zenbaki orokorretan agerian ikusi dugun moduan (parekatzeak baino ordain gehiago baitaude). HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 70/80 Ingelesezko terminoa: Leprosy 1. ordaina: legen beltz Iturburu hiztegiak: Erizaintzako Hiztegia 2. ordaina: legen Iturburu hiztegiak: ZT Hiztegia Erizaintzako Hiztegia 3. ordaina: legenar Iturburu hiztegiak: ZT Hiztegia Erizaintzako Hiztegia 31. adibidea: Parekatze bakarrean hainbat ordain GNS-10en sortze data dela eta (1992), gaur egungo Euskaltzaindiaren hainbat arau betetzen ez direla ohartu gara, 33. adibidean ikus dezakegunez. Horrek arazo bat sortzen digu ordainen sendotasunean eta ongi aztertu beharko dugu gertaera hauen kasuistika, konponbidea aurkitu ahal izateko. Ingelesezko terminoa: Hemiplegia GNS-10: hemiplejia ZT Hiztegia eta Erizaintzako Hiztegia: hemiplegia 33. adibidea: GNS-10en eguneratze falta. Terminoen egitura aldaketak ere aurkitu ditugu, GNS-10ari lotuta (ikus 34. adibidea). Egitura honek ez ditu termino izateko irizpideak betetzen, tartean “,” bat txertatzen duelako. Adibideari jarraiki, horren ordain zuzenetako bat “kanpoaldeko goiko ezpaina” litzateke. Ingelesezko terminoa: External upper lip Ordaina: goiko ezpaina, kanpoaldea Iturburu Hiztegia: GNS-10 34. adibidea: Ordainean egitura aldaketak. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 72/80 HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 73/80 7 Ondorioak eta etorkizuneko lana Atal honetan master-lan honen ondorio nagusiak aipatuko ditugu (7.1 atala), eta etorkizunerako gelditu zaizkigun atazen azalpena emango dugu (7.2 atala). 7.1 Ondorioak Lehenik eta behin, master-tesi honetarako ezarri genituen helburuak bete ditugula aipatu beharra dago. Batetik, SNOMED CT euskaratzeko aplikazioaren diseinua bere osotasunean egin dugu, eta bestetik, aplikazioaren hastapenak inplementatu ditugu. Aplikazioaren diseinuari dagokionean, TBX formatuaren egokitasuna frogatu dugu aplikazioaren inplementazioaren lehen urrats honetan. Emaitzen atalean ikusi dugun bezala (6 atala), aplikazioaren hastapenak izateko, emaitza itxaropentsuak jaso ditugu. Honek aurrera jarraitzeko bidea irekitzen digu, algoritmoan zehaztutako urratsak inplementatzeko, hain zuzen ere. Aipatu beharra dago, emaitzak esperotakoak baina dezente hobeak izan direla, hiztegien ekarpena eta GNS-10 eta SNOMED CT arteko mapaketaren ekarpena balio handikoa dela erakutsiaz. Mapaketari dagokioenean, GNS-10aren baitan gaixotasunak aurkitzeaz gain, sintomak, ez-ohiko aurkikuntzak eta kanpo-arrazoia duten zauriak ere barnebiltzen dituenez, SNOMED CTren gaineko ekarpena handia izan da. Dena dela, txosten honetan agerian utzi dugun bezala, ez da ataza erraza hemen aurkeztu duguna. Algoritmoan zehazten den urrats bakoitzak aldez aurretik egin beharreko lan handia dakar, linguistikoa zein informatikoa, eta bidelagunen beharra azaleratu zaigu. Izan ere, oraindik algoritmoaren urrats asko inplementatzeko gelditzen zaizkigu. Medikuntzaren domeinurako euskarazko baliabide lexiko osatu eta bateratu baten hastapenak egin ditugu, gerora osasungintzako langileek erabili ahal izan dezaten, eta horrela, euskararen erabilera osasungintzan sustatu dadin. Oraindik lan asko egiteke badago ere, hastapen honek motibazio gehigarria ematen du baliabide lexiko honen osatzeari begira. Azkenik, aplikazioak sortu dituen (eta sortuko dituen) euskal ordainek adituen, hizkuntzalarien eta medikuen, berrikuspena beharko dute, gure ezagutza ez baita nahikoa horien zuzentasuna bermatzeko. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 74/80 7.2 Etorkizuneko lana Etorkizunerako lan asko gelditu zaizkigu mahai gainean, nahiz eta jadanik mami askoko lana burututa egon, eta garrantzitsuena dena, aplikazioaren diseinu osoa eginda egon. TBX formatudun XML dokumentuari dagokionean, hiztegietako definizioak txertatu gabe gelditu dira. Hainbat definizio eskuratu baditugu ere, hauek ez dira XML dokumentuan txertatu. Ezta adibidetegitik jaso behar genituen erabilera-kasuak ere. Bi eginkizun hauek aplikazioaren azken faserako uztea erabaki dugu. Lortu ditugun ordainen gainean irizpideak zehaztu behar ditugu, eta beharrezkoa denean ordain hauek aldatu beharko ditugu, hala nola, GNS-10ek ematen dizkigun ordainen lexemak lortzea eta berauek gordetzea. SNOMED CTren terminoen artean medikuntza-alorreko terminoez gain, hiztegi orokorreko sarrerak ere aurki ditzakegu, adibidez, “Speaks” edota “Speaks fluently” (biak Clinical Finding/disorder hierarkiakoak). Termino hauek ez ditugu hiztegi espezializatuetan aurkituko, bai ordea hiztegi orokorretan. Hau horrela izanik, hiztegi orokor bat txertatzea aztertu behar dugu, honen onurak eta arazoak zehaztuz. Horretarako Elhuyar Hiztegia daukagu integraziorako prest. Hiztegiekin jarraituz, EuskalTerm hiztegi espezializatua eskuratu nahi dugu, hau ere aplikazioan txertatzeko. Hiztegi honetan ere, bio-zientzien domeinuko alorrei dagozkien terminoak bakarrik erabiliko genituzke. Aplikazioari 4.1 atalean azaldutako algoritmoaren garatu gabeko funtzionalitateak gehitu behar dizkiogu, hala nola, sorkuntza morfologikoa, sintaxi mailako erregelak edota itzultzaile automatikoen egokitzapena. Gainera, ordainen erabilera aztertzeko, domeinuko Corpus baten beharra daukagu, ordain hauen erabilerarekin batera, hauen gaineko konfiantza maila esleitu ahal izateko. Eta sortutako ordainen gaineko zuzenketa eta balioztatzea egiteko interfaze bat garatu beharko dugu, adituek interfaze horren gainean lan egin dezaten. Interfaze hori garatze-bidean dago. Honetaz gain, 4.2 atalean diseinatu dugun bezala, elkarren arteko dependentziak dituzten terminoen arteko eguneraketak egiteko atala inplementatu beharko dugu; adibidez, adituek “aspirina” terminoa zuzenduko balute, demagun, “azido azetilsaliziliko” terminoarengatik, zuzenketa honek “aspirinaren aurkako erreakzio” terminoan eragina izan dezan. Eguneratze honetan ez dugu terminoen ordezkatzea proposatzen, baizik eta termino berri baten gehikuntza egitea, adituek balioztatu arte. Bukatzeko, ordainen sorkuntzari dagokionean (sorkuntza morfologikoa zein sintaxi-mailakoa), aholkularitza eskainiko diguten adituak ere beharko ditugu. HAP masterra
SNOMED CT euskaratzeko aplikazioa 76/80 HAP masterra |
addi-14644429223e | https://addi.ehu.es/handle/10810/11253 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2012 | science | Agirrezabal Zabaleta, Manex | eu | BertsoBot: lehen urratsak | BertsoBOT: lehen urratsak 8/61 Testu hau hainbat ataletan bereizi dugu. 2. atalean, irakurlea gai honetan murgiltzeko, artearen egoera zein den azaltzen da, orain arte eta gaur egun garatze-bidean dauden lanetan oinarrituta. Honen ondoren, eskura ditugun eta erabili ditugun baliabide batzuk aurkeztuko ditugu, modu laburrean. Gero, bertsolari-sistema osoaren arkitektura zein den plazaratuko da. Bilatzaile semantikoaren barrenak aztertu ondoren, goian aipatu ditugun ariketak nola burutzen dituen azaltzen da. Amaitzeko, gure sistemen ebaluazioa eta ondorioak erakutsi ondoren, etorkizunean jorratuko ditugun adarrak azalduko ditugu. Bertsolaritza: jendaurreko ekintza soziala Euskal Herrian bertsolaritza da ahozko literaturaren erakusgai behinena. Bertsolaritza ahozkotasunean eta bat-batekotasunean oinarritzen da, nahiz eta azken urteotan bertsolaritza idatziak nabarmen egin duen gora. Bertsolaritzaren inguruan asko idatzi bada ere (Gartzia et al., 2001), (Amuriza, 1981a) eta (Amuriza, 1981b) liburuak nabarmenduko nituzke. Aipatzekoa da baita 2011 urtean Asier Altunak zuzendutako “bertsolari” filma5 6. Bertso bat zer den ulertzeko, Xabier Amurizak bertso batean emandako definizioa irakurtzea besterik ez dago: Neurriz eta errimaz kantatzea hitza horra hor ze kirol mota den bertsolaritza Definizio horretan ikus daitekeen legez, bertsoa neurtuta eta errimatuta egiten den jardun kantatua da. Bertsotan, neurtzea esaten denean hiru elementuri egiten zaie erreferentzia: lerro kopuruari, lerro bakoitzeko silaba kopuruari eta lerro batzuek beste batzuekin errimatu egin behar izateari. Hona hemen adibide bat: 5IMDB: http://www.imdb.com/title/tt2058583 6Trailer: http://vimeo.com/9355066 HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 9/61 Iparragirre abila dela (10) askori diot aditzen (8) eskola ona eta musika (10) hori hoiekin zerbitzen (8) ni ez nauzu ibiltzen (7) kantuz dirua biltzen (7) komediante moduan (8) debalde festa preparatzen det (10) gogua dedan orduan (8) Xenpelarren bertso klasiko honetan argi ikusten da aurreko definizioaren funtsa. Aipatu beharra dago bertso honek darraien neurria zein den: bederatzikoa, handiaren moldekoa, sei puntuz. Honenbestez, bederatzi lerro izango ditu bertsoak eta handiaren moldekoa izatean, handien egituraren antzekoa izango du (lehen lau lerroek eta azken biek bategiten dute handien silaba-egiturarekin)7. Gainera, sei lerrotan agertuko zaigu errimatzeko beharra; kasu honetan, bi errimako multzoak daude (A eta B): 2, 4, 5 eta 6. lerroek elkarrekin errimatzen dute (A) eta 7. eta 9.ak ere bai (B). Errima-patroiak gorriz eta urdinez markatuta daude. Horretaz aparte, lerro bakoitzeko silaba-kopurua ere neurriak zehazten du (kolore berdearekin adierazia). Neurri egitura hau, bertso-saio eta ekitaldietan ohikoa da. Hala izan zen, adibidez, 2011 urtean Gipuzkoan jokatu zen Gpuntua txapelketan, izan ere, ariketa batean neurri hori, eta espreski Xenpelarren bertso honen doinua, erabili behar izan zuten. Bertsotarako neurrien inguruan irakurri nahiz gero, gomendagarria da (elkarteko ikerkuntza taldea, 2009) liburua. Neurri batek ezarritako mugak, lehen adierazi bezala, maila konputazionalean tratatu ditugu arbel digitalaren proiektuaren baitan. Bertan, silaba-kontatzaile bat ezarri genuen, horrela bertso bateko lerroak idatzi eta berehala, silaba kopuruak ea egokiak zirenentz adierazten zuen aplikazioak. Gainera, errima-bilatzaile bat jarri genion, euskararen morfologiaren deskribapenean (Alegria et al., 1996) oinarrituz, eta emaitzetan agertuko ziren hitzek gehienez bi atzizki izango zituztelarik. Azkenik, Euskal WordNet-en (Pociello, 2008) oinarrituta, sinonimo-bilatzaile bat ere txertatu genuen. Baina bertsolaritza, ahozkotasunean oinarritzen den jendaurreko ekintza da. Beraz, ez da nahikoa izango bertsoak sortzea, sortutako poema horri performance bat gehitu beharko zaio. Horretarako, bertsoak sortzeko lanari beste lan batzuk gehitu behar izan zaizkio, hala nola, robot itxurako gorputz fisiko bat eta ahots sintetizatu bat. 7Neurri handietan lerro bakoitiek 10 silaba izaten dituzte eta bikoitiek 8 HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 11/61 2 Artearen egoera Poesia-sorkuntza automatikoaren inguruan hainbat lan egin dira urte hauetan. Horietariko askok ikasketa automatikoa (IA) baliatzen dute. Teknika estatistikoek hizkuntzaren prozesamenduan aurrerapauso handia suposatu dute, izan ere, automatizatzen lagundu dute duela gutxi arte eskuzkoa zen lana. Bertsoak sortzerakoan bertsolaria ezin da metrikaz zuzenak diren esaldi soilak sortzera mugatu. Entzulea erakartzeko hainbat teknika erabili beharko ditu, hala nola, baliabide literarioak, txisteak ... Ikertzaile batzuk sormen konputazionalaren inguruan egindako lanek garrantzi handia izan dute. Ondorengo ataletan, sorkuntza poetikoaren eta giza-sormenaren inguruan egin diren lan batzuk aipatzen dira: 2.1 Oulipo eta Alamo Sorkuntza poetikoaren automatizazioaren garaia XX. mendean hasten da, informatikaren garapenarekin batera. Diziplina honen aitzindaritzat, idazle eta matematikari frantziarrak jotzen dira. Matematika, konbinatoria eta literatura bateratzeko bilkuren ondorio izan dira Oulipo eta Alamo bezalako taldeak. Talde hauek, matematika eta literatura bateratzen dituzte poesia modu automatikoan sortzeko. Hainbat lan egin badituzte ere, nabarmenena edo ezagunena Rimbaudelaires da. Haien hitzetan, honen emaitzak ez dira ez Rimbaud eta ezta Baudelaire-en poesiak, bien arteko konbinazio bat baizik. Lehenik eta behin, Rimbaud-en poesia hartzen dute oinarritzat eta ondoren bertako izen, aditz eta adjektiboak Baudelaire-en testuetako hitzekin ordezkatzen dituzte. 2.2 Pablo Gervas Mundu honetara jauzi egiten duen edonork, interneten bilaketa batzuk eginda, topo egingo du zientzialari honekin. Gervasek lan zerrenda handia dauka poesia sorkuntza konputazionalaren eremuan, eta hemen lan horietako bi aipatuko dira. HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 12/61 2.2.1 WASP Sistema honek (Gerv´as, 2000) sarrera gisa hitz zerrenda bat eta esaldi patroi batzuk emanda, poema multzo bat itzultzen du. Poema hauek. Sortu eta test8 (Generate & test) metodoaz egiten du lan. Honen emaitzak metrikaren ikuspegitik perfektuak dira, baina ikuspegi linguistikotik, eskas samarrak eta zentzu gutxikoak. (Ca˜nas eta Tard´on, 2010) liburuan WASP erabilita sortutako poema baten adibidea agertzen da (gazteleraz): Yunques ahumados Sus muslos se me escapaban como Peces sorprendidos La mitad llenos de alas. Con la sombra levanta La arquitectura del humo Un pie de m´armol afirma Su casto fulgor enjuto 2.2.2 ASPERA Honek (Gerv´as, 2001) kasu bidezko arrazoitzearen9 (case-based reasoning) metodoa erabiltzen du lan egiteko, eta NASAren Clips erregela-sisteman dago garatuta. Gerv´asen arabera, poesia-sorkuntzak bi pauso nagusi ditu: adierazi nahi den mezuaren sorkuntza eta mezu horren edertzea, baliabide ezberdinak erabilita. Bizitza errealean, pauso hauek batera egiten ditugu konturatu gabe, baina, Gerv´asen iritziz, soilik bigarrena da konputazionalki garatu daitekeena. Sistema hau gai da, mezu arrunt batetik abiatuta, mezu poetiko bat lortzeko. Honako datuak eman behar zaizkio sistemari poesia sortzeko: estilo poetikoan adierazi nahi dugun esaldia, poemak jarraitu beharreko egitura metrikoa, egitura metriko horrekin bat datozen kasu batzuk (hauek kasuen corpusean egon beharko dira) eta poeman erabili ahal izango liratekeen hitz solte batzuk. Bere lan-pausoak kasu bidezko arrazoitzearen urratsak dira: Lehenik eta behin, corpus batean mezu horrentzako case berezitu bat berreskuratzen da (Case retrieval), hau da, adierazi nahi den mezuaren antzeko esaldi bat bilatzen da. 8Sortu eta test: Problemak ebazteko metodo bat da. Metodo honen arabera, problemei soluzioak bilatzen zaizkie eta horiek probatu. Zuzenak ez diren kasuan, zuzenketa batzuk aplikatu eta berriro probatzen dira soluzioa topatu arte. 9Eranskinetan kasu bidezko arrazoitzearen teknikaren azalpen bat dago. HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 13/61 Hau egin eta gero, aukeratu den case horren esaldi poetikoko POS10 etiketen egitura jarraituta, hitz berriak jarrita, esaldi berria sortzen da (CBR Reuse Step), esaldi poetikoa, alegia. Sortzen den zirriborroa erabiltzaileari erakusten dio, hark ebaluatu edo zuzentzeko (CBR Revise Step). Amaitzeko, sortutako (eta kasu batzuetan zuzendutako) poema hau analizatu eta corpusean txertatzen du, gero lehen urratsean baliatzeko (CBR Retain Step). Hau hobeto ulertzeko, Gerv´asen adibide batekin azalduko dugu. Suposa dezagun, poema bihurtu nahi dugun esaldia, gazteleraz, hau dela: bebed los vasos de vino antes de que el camarero cierre Esaldi honen hitzen kategoria morfosintaktikoa ateratzen da lehenik: bebed/VLPM2P los/ARTDMP vasos/NCMP de/DET vino/NCMS antes/ADVT de/DET que/CQUE el/ARTDMS camarero/NCMS cierre/VLPM2P Gure esaldiaren antzekoak bilatzen dira kasuen corpusean, baina abstrakzio maila bat lortu ahal izateko, kategoria morfosintaktiko antzekoa11 duten kasuak berreskuratzen dira. 1 irudian ageri den kasua berreskuratzen da; izan ere, bere POS etiketen zerrenda eta hasierako esaldiaren POS etiketen zerrenda oso antzekoak dira. VLPM2P ARTDMP NCMP DET (NCMMS) ADVT DET CQUE ARTDMS NCMS VLPM2P VLPM2P DET ARTDMP NCMP DET ARTDFS NCMFS ADVT DET CQUE ARTDMS NCMS VLPM2P Beraz, kasua berreskuratu da. Kasua berreskuratzean poemaren bukaerako egitura morfosintaktikoa definituta gelditzen da. Honen ondoren, POS etiketen lekuan beharrezko hitzak jarri beharko ditugu, horretarako hasieran aipatutako hitz solteen zerrenda erabiliko dugu. 2 irudian dago ikusgai hitz zerrenda hori. Behin hitzak jarrita, berrikuspen atalerako ordua da. Sistemak itzuliko zukeen poema 3 irudian ikus daiteke. 10Part-Of-Speech, kategoria morfosintaktikoa 11Oraingoz soilik egitura-antzekotasuna neurtzen du. Intentzioa dute antzekotasun semantikoarekin lan egiteko. HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 17/61 3 Eskura ditugun baliabideak Atal honetan, gure lanetarako baliagarriak izan diren baliabideak zerrendatu eta azalduko ditugu. 3.1 Hizkuntzalaritza konputazionalaren inguruko lanak Bertsolaritzaren inguruan lan asko egin diren arren, atal honetan, hizkuntzalaritza konputazionalarekin erlazionatutako lan batzuk ere nabarmenduko ditugu. Gehienbat, euskara edo bertsolaritzarekin erlazionatutako lanak agertuko dira, baina kasu batzuetan, lan eleanitzak ere aipatuko ditugu. 3.1.1 Euskararen deskribapen morfologikoa eta honen foma bertsioa Lan honetan (Alegria et al., 1996), euskararen morfologia deskribatzen da egoera finituko teknologia erabilita, Xerox-en (Beesley eta Karttunen, 2003) tresnekin. Aurrerago foma (automatak eta transduktoreak konpilatzeko tresna ireki bat) garatu zuen Mans Huldenek (Hulden, 2009) eta hau erabilita, euskararen deskribapen morfologikoa foma formalismora pasatu zuten (Alegria et al., 2010). Honi esker garatutako lanik garrantzitsuenetarikoa, Xuxen15, euskararako zuzentzaile ortografikoa (Agirre et al., 1992) izango litzateke. Honetan oinarritzen da lan honetan erabili dugun errima-bilatzailea ere, “bertsotarako arbel digitala” proiektuaren baitan garatua. 3.1.2 BertsolarIxa Euskarazko lehen errima-bilatzaile informatikoa16 (Arrieta et al., 2001). Esan daiteke honekin eman zirela bertsolaritza eta hizkuntzalaritza-konputazionala biltzen zituen lehen urratsak. Bere oinarrian atzekoz aurrerako sorkuntza morfologikoa erabiltzen du, egoera finituko teknologietan oinarrituta. Atzekoz aurrerako sorkuntza morfologikoa egiteko, euskararen deskribapen morfologikoa alderantzikatu behar izan zen. Gainera, errimak bilatzerakoan, emaitzak multzokatu egiten ditu. Adibidez, “ena”-rekin errimatzen duten hitzak bilatuz gero, “pena” eta “eskema” bezalako hitzak itzultzen ditu. Baina gainera, gai da [“adjektibo” + “ena”] motako emaitzak itzultzeko. Honen lehen bertsioa Bertol Arrietak garatu zuen, eta gero, Oihan Odriozolak hobetu egin zuen. 15http://www.xuxen.com 16ixa2.si.ehu.es/bertsolarixa/nagusia.html HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 18/61 5 irudia: BertsolarIxa web-aplikazioaren interfazea 3.1.3 Bertsolaritzaren datu-basea Xenpelar Dokumentazio Zentroak bertsolaritzarekin erlazionatutako orotariko materialaren bilketa eta katalogazioan egin du lan17. Ondorengo azpiatalean dagoen “Bertsotarako arbel digitala” proiekturako berebiziko garrantzia izan du, izan ere, haiek dute katalogatuta Joanito Dorronsorok bildutako bertso-doinutegiaren (Dorronsoro, 1995) bertsio digitala. Doinutegiaz gainera, bilduta dauzkate bertsolari txapelketa nagusietako bertsoen transkripzioak, eta bertsoen sorkuntzarako giltzarri izan dira hauek. 3.1.4 Bertsotarako arbel digitala BertsolarIxa-ren inguruko hariei tiraka, Aitzol Astigarragaren ideia batean oinarrituta sortutako web-aplikazioa (Agirrezabal, 2011). Bertsotan ikasteko balio du eta bertsotarako ohiko neurri eta doinuak barneratuta dauzka, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren eskutik. 17http://bdb.bertsozale.com HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 19/61 6 irudia: Bertsolaritzaren datu-basea Tresna honek, gainera, silaba-kontatzaile bat, errima-bilatzaile bat, errima-egiaztatzaile bat eta sinonimo-bilatzaile bat ditu bere baitan. Une honetan, arbel digitala bertso-eskolentzat eskuragarri jartzeko prozesuan gabiltza. Tresna baliagarria izango da hezkuntza inguruneetan, batez ere bertsolaritzaren transmisiorako. Gainera, etorkizunean hainbat modulu hobetzeko intentzioa dago: hala nola, arbelean idatzitako bertso bateko izenak, adjektiboak ... aztertuta, doinua automatikoki esleituko duen doinu-asignatzaile bat. 7 irudian web-interfazearen irudi bat dago ikusgarri. Bertso-abeslaria “Bertsotarako arbel digitala” proiektuaren baitan, bertsoa eta honen kantatzea uztartu ziren, honetarako Aholab Signal Processing Laboratory18 ikertzaile taldearen inplikazioa berebizikoa izanik. Aholab taldeak, euskarazko ahotsaren tratamenduarekin egiten du lan, eta haien lanetako bat, euskarazko Text-To-Speech sistema baten garapena da (Hernaez 18http://aholab.ehu.es HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 20/61 7 irudia: Bertsotarako arbel digitalaren interfazea et al., 2001). Bertsotarako doinuak erabilita, sistema honi (Erro et al., 2010) aldaketa batzuk egin eta makinak bertsoak abestea lortu da. Abesteko modulua web-zerbitzu gisa eskaintzea izan da proiektu honen barruan egin den ekarpen nagusia. 3.1.5 Informazioaren berreskurapena Arantxa Otegik, 2012an, defendatutako doktorego-tesiaren (Otegi, 2012) ikerlerro nagusia informazio-berreskurapena izan da eta honi hedapen semantikoak egin diezaiokeen ekarpena. Bere emaitzak Berbatek 19 proiektuaren demoetan daude ikusgarri. Emaitza nagusia euskararako bilatzaile semantiko bat izan da, non behar den kasuetan hedapen semantikoa erabiltzen duen bilaketaren estaldura handitzeko (sinonimoak, hiperonimoak, hiponimoak ...). Oinarrian mg4j bilaketa-motorea erabiltzen du, bai bilaketak eta baita indexatzeak egiteko. Lan honetan oinarritu gara bertsoen bilatzaile semantikoa garatzeko. 3.1.6 Egoera finituko teknologia Egoera finituko teknologia erabili da proiektu honetako lan batzuk garatzeko. Horretarako erabili dugun softwarea foma20 (Hulden, 2009) da. Foma egoera finituko tresna multzo bat da, eta Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan asko erabiltzen da, hala nola, analisi eta sorkuntza morfologikoan. Bereziki erabilgarria da morfologia aberatseko hizkuntzetan, adibidez, euskara. 19http://www.berbatek.com 20http://foma.googlecode.com HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 21/61 8 irudia: Bilatzaile semantikoaren demoaren interfaze nagusia 3.1.7 Egoera-finituko silabizazioa Mans Huldenek 2006an egindako lanean (Hulden, 2006), egoera finituko teknologia erabilita, hitzen silabizazioa egiteko sistema bat garatu zuen21. Lan honen arabera, silaba bakoitza hiru zatiz osatua dago, onset, nucleus eta coda. Beraz, erregela ezberdinak erabilita, silaba bakoitzeko atalak hiru gelaxketako batean sartuta, hitzen silabizazioa egiten da. Lan honekin silaba-kontatzailea birprogramatu dugu. Honetarako, ingelesezko bertsioari aldaketa txiki batzuk egin behar izan dizkiogu euskararako baliagarria izateko. Orain artean, Aitzol Astigarragak perl-ez garatutako bat bageneukan, eta intentzioa dugu bien 21Silaba-banatzaile honen oinarrizko bertsioa foma.googlecode.com helbidean dago eskuragarri. HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 24/61 4.1 Burmuina Bi azpiataletan dago banatuta atal hau. Lehenik eta behin, sorkuntzarako oinarrizkoak diren corpusak nola antolatu ditugun azalduko da. Honen ondoren, bertsoak sortzeko bide ezberdinak erakutsiko ditugu. 4.1.1 Corpusen antolaketa Lan honen garapenerako bi corpus ezberdin erabili ditugu. Lehenik eta behin, Xenpelar Dokumentazio Zentroak bildu eta sailkatutako bertso bilduma, Euskal Herrian egin diren bertsolari txapelketetako bertsoez osatua. Beste alde batetik, Euskaldunon Egunkaria euskarazko hedabidearen corpus bat ere eskura izan dugu eta erabili dugu23. Corpus bakoitzari erabilpen berezi bat eman zaio, eta horretarako egitura berezitu bat eman behar izan zaio. Bertsoen corpusa, testu modura eskuratu eta haren XML bertsio bat sortu dugu, horretarako TEI5 etiketatze-araudi estandarra erabilita. Corpus honetan, bertsoen transkripzioekin batera, hainbat metadatu daude, hala nola, bertso-saioaren lekua eta data, saioaren informazioa, bertsoaldiaren egileak, burututako ariketa, etab.. 10 irudian TEI5 araudia erabilita etiketatutako bertsoaldi bat dago. Bertsoak eskuz moztuta daude espazio gehiegi har ez dezaten. Euskaldunon Egunkariaren corpusari dagokionez, testu hutsezko corpusa oinarritzat hartuta, galbahe bat ezarri eta corpus berri bat sortu du Aitzolek. Silaba-kontatzaile automatiko batekin, corpuseko albisteetan ager zitezkeen silaba-egitura berezi batzuk erauzi ditu, 7 + 6 silabako egiturakoak hain zuzen (neurri txikien egitura). Egitura horiek erauzita eta bertsoen corpuseko zortziko txikiko estrofekin konbinatuta, 20.000 estrofa inguruko corpus bat lortu da. Azpian zortziko txikiko corpusaren hamar lerroko lagin bat dago. Argi ikusten da 7 + 6 silabako egitura jarraitzen duela. Bertako azken hitza da bilatuko den oina. Astea ez umore ta ez pazientzi Zerbait merezi zuan neskatxa lirainak zerbait merezi gendun orren mutil finak probatu al dituzu beraren ezpainak garizuman gaudenik ez leike ahantzi Ederki gozatuaz musu ta mingainak Buelta egin eta bagatoz onuntza nerbiuak pakean ez didate utzi Nere kolpea ez da gaur izandu hutsa Hola ibiltzen gera batetik bestera 4.1.2 Bertso-sorkuntza lanak Lan honetan bertso-sorkuntzari buruz aritzen garenean, bertsoen berreskurapenaz ari gara kasu gehienetan. Honekin esan nahi dena zera da, ez dugula hutsetik bertso zentzudunak 23Corpus honekin lortutako emaitzen meritu osoa Aitzol Astigarragarena da. HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 26/61 sortzeko sistema bat garatu. Ariketa berezi batzuei bertso batzuekin erantzuteko gai den sistema bat egin dugu. Sortutako bertsoak, aurretik bertsolariek egindako bertsoak edo estrofa ezberdinak konbinatuta sortutako bertsoak izango dira orokorrean. Aukera ezberdinak daude bertsoak berreskuratu edo bilatzeko. Batetik, bilaketa semantiko aurreratuak daude, non hitz bat bilatuta, bere lema eta senide semantikoen gainean ere bilaketak egiten diren. Bilaketa hauen inguruko datu gehiago 5.2 atalean ematen dira, aurrerago. Baina bilaketa aurreratuetaz aparte, batzuetan interesgarriak izan daitezke string parekatze soilak. Adibidez, lau oinak emanda bertso bat itzultzea nahi denean. Oinen gainean bilaketak egiteko, 7 + 6 silabako estrofez osatutako corpusa erabili dugu, eta bertan, sei silabetako lerroan behar dugun oina bilatu (lerroko azken hitza). Gerta daiteke oin batzuekin estrofarik ez topatzea. Hori gertatzen denean, bi estrategia ezberdin erabil daitezke; bertsorik ez kantatzea24 edo edozein hitz edo soinurekin doinua kantatu eta bukaeran oina botatzea. Hona hemen bigarren irtenbidearen adibide bat: la la la la la la la la la kokakola 4.2 Kantuaren modulua Jakina da bertsolaritza ahozko literaturaren adierazpen bat dela. Beraz, bertso-sorkuntza lanei kantatzeko gai den modulu bat gehitzea nahitaezkoa da. Horretarako, 3.1.4 atalean aipatutako bertso-abeslariaren modulua gehitu diogu, baina hori modu erdi-automatikoan erabili ahal izateko, hobekuntza nagusi bat egin behar izan diogu. Orain artean, abeslariaren lana, laborategiko lan bat izan dela esan daiteke, izan ere, probatu ahal izateko zerbitzari batera konektatu eta script berezi batzuk exekutatu behar ziren. Une honetan, zerbitzari gisa erabil daiteke modulu hau web interfaze baten bidez25, eta aukera dago gainera, perl bezalako programazio lengoaia baten bidez, bertso idatzi bat bidali eta wav fitxategi bat eskuratzeko. Hona hemen script horrek beharko zukeen oinarrizko zatia: my $ua = LWP::UserAgent->new; my $req = $ua->request(POST ’http://aholab.ehu.es/users/manex/abestu.php’, Content_Type => ’form-data’, Content => [ bertsoa => $bertsoa, melodia => $melodia[$zenb], 24Ostrukaren algoritmoa 25http://aholab.ehu.es/users/manex HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 29/61 5 Inplementazioa Proiektu honetan poesia-sorkuntza automatikoaren egoera aztertu eta ikertzeaz gain, poesia-sortzaile bat garatu da. Inplementazio lanek bi zutabe nagusi izan dituzte bertso-sortzaile automatikorako bidean. Batetik, egoera finituko teknologia erabilita egindako garapenak daude. Bestetik informazioaren berreskurapena eta semantika bateratzen dituen lanak. 5.1 Egoera finituko teknologia bertsolaritzan Hasieran aipatu dugun bezala, aurretik garatuta geneukan lan bat egoera finituko teknologia erabilita berrinplementatu dugu. “Bertsotarako arbel digitala” proiektuaren lanetako bat errima-egiaztatzaile baten garapena izan zen. Aurten, masterreko irakasgai baten barruan, errima-egiaztatzailea foma konpilatzailea (Hulden, 2009) erabilita garatu dugu. PHP lengoaiaz garatutako bertsioaren oinarria silabizazioa zen. Bertan, bi hitzek errimatzeko bete beharreko gutxieneko baldintza honakoa zen: bi hitzen azken silabak hoskideak izan behar ziren. Honetaz gain, azken aurreko silabetako bokala berdina bazen, orduan errimaren kalitatea ona zen, bestela pobre xamarra, baina egokia. Errima-egiaztatzailea eta errima-bilatzailea modu independentean garatu genituen, eta horren ondorioz, bilatzailearen emaitzetan agertzen ziren hitz batzuk, ez ziren onargarriak egiaztatzailearen arabera. Hori ekiditeko, errima-egiaztatzailean eta bilatzailean teknologia bera erabiltzea erabaki genuen eta une honetan horrela daukagu garatuta, egoera finituko teknologia erabilita. Errima-egiaztatzaile berriaren oinarria errima-patroiak dira. Honen oinarrizko script-a 11 irudian ikus daiteke. Lehenik eta behin, sarrerako bi hitzen (landa-ganba) errima-patroia identifikatzen da, eta gainerako guztia ezabatu (rhympat erregela). Errima-patroiak erauzitakoan (anda-anba), bertsotan erabiltzen diren erregela fonetikoak aplikatzen zaizkie hauei (phoRules erregela). Azken hauek, ordezkapen erregela batzuk dira eta sarrera gisa “p”, “t” edo “k” letrak dituen zerbait jasoz gero, adibidez, “PTK” karaktere-katearekin ordezkatuko dugu (<aNMBDGRa>-<aNMBDGRa>). Honi esker, hoskideak diren kontsonanteen abstrakzio bat egingo dugu. Amaitzeko, foma-n erabilgarri dagoen eq(X, Left, Right) funtzioa erabiltzen da. Funtzio honek, X tranduktorea aplikatzen dio sarrerako string-ari. Emaitza horrek, Left eta Right elementuez (kasu honetan < eta >) bereizitako bi kate izango ditu, gure kasuan errima-patroi bakoitza. Horiek berdinak baldin badira, kate berbera itzuliko du, bestela ez du onartuko (gure adibidean, aNMBDGRa agertzen denez alde bietan onartu egingo du). 12 irudian errima-egiaztatzailearen pausoen eskema bat ikus daiteke. Bertsolaritzan orokorrean, silabak kontatzen eta errimak egiaztatzen nahiko filosofia HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 33/61 gogoan daukat lehen aldia txirrinduaren gainean Kasu honetan ere, oso erlazionatua dago “bizikleta” hitzarekin. Baina, karaktere-kateak ezberdinak direnez bertso hau ezingo genuke berreskuratu. Zer egin daiteke bertso hau itzultzeko? Euskal Wordnet bezalako ezagutza-base lexikal bat (Pociello, 2008) erabilita, bertsoko lemen sinonimoak, hiperonimoak, hiponimoak, etab. lortuko ditugu (hedapen semantikoak), eta gero horien gainean ere bilaketak egin. Bilaketak azkarrak izan daitezen, bertsoetako hitzak, hitzen lemak eta haien hedapen semantikoak indexatu egin ditugu. Lematizazioak, hedapen semantiko guztiak eta indexatzeak egiteko, Arantxa Otegik bere doktorego-tesirako garatutako script batzuk erabili ditugu. Horiei aldaketa txiki batzuk eginda, bertsoen berreskurapenerako erabiltzea lan erraza izan da. 5.2 irudian informazio-berreskurapeneko tresnen egitura nagusia ageri da, baina bertsolaritzaren inguruko adibide batekin. Kontsultaren formulazioa (AMONA eta MOZKOR) Indexazioa Parekatzea Kontsulta amona AND mozkor Indizea Dokumentuak Dokumentuak Zein zen AMONA bati eta MOZKOR bati buruzko bertso sorta hori? Batetikan korrozka bestetik herrena oia okupatu du hori da txarrena ez da pinta kabala honek dakarrena kaltzontzilorik gabe 15 irudia: Bertsoen bilatzaile semantikoaren egitura Dokumentuen indexatzea hiru pausotan egiten da. Lehenengo pausoan indexatu beharreko dokumentu zerrenda eskuratzen da. find bertsoenDirektorioa -type f > bertsoFitxZerrenda.files Behin dokumentu zerrenda hau dugula, berau collection motako fitxategi batean sartzeko ordua da. Pauso honetan dokumentuek izango duten egitura ere definitu egin HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 36/61 Oraintxe aipatu bezala, hitz bateko 24 bilaketa egin ditu Bertolek bilatzaile semantikoan. Argi erakusten dute emaitzek, batez ere Precision at 5 neurrikoek, hitz bat baino gehiagoz osatutako bilaketa terminoekin emaitza kaxkarragoak lortzen direla. Aipatzekoa da baita bilatutako hitzen kategoria: izen arruntak, adjektiboak eta aditzak. Orokorrean izenekin emaitza hobeak ematen ditu, gehienbat Euskal WordNet-en aditz eta adjektiboak baino gehiago daudelako. HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 38/61 horiei dagozkien estrofak uztartu eta bertso bat itzultzen du. Kasu honetan, bertso-sorkuntza lan bat egiten da. Lau hitz emanda, oin horiek errespetatzen dituen bertso bat lortzen da. 4.1.2 atalean azaltzen den bezala, posible da oin batekin estrofarik ez aurkitzea. Hori gertatuz gero, “la” silabez betetzen da estrofa eta bertsoBOT-ek bertsoa botatzen du. Aurreko ariketarekin bezala, honentzako ere interfaze grafiko bat inplementatu genuen, FLLXpress lehiaketaren aitzakiarekin. 17 irudian ikus daiteke lau oinak idazteko leihoa eta bertan agertzen den “Bota bertsoa!” botoia sakatuta, bertsoa kantatzen du Tartalok. 17 irudia: Oinak emanda bertsoa kantatzeko sortutako interfazea. 6.3 Corpusen gaineko bilaketa adimenduna: hitza emanda Bilaketa adimenduna egiteko, 5.2 atalean azaldutako bilatzaile semantikoa erabili da. Lehenago esan bezala, honi esker, hitz bat emanda, sistema bertso bat itzultzeko gai da. Beraz, bertso-saioetan ohikoa den gai bati erantzuteko prest dagoela esan genezake. Ebaluazioaren atalean, bilatzaile semantikoaren beraren ebaluazio bat ere aipatzen da, beharrezkoa ikusi baita hau bere horretan ebaluatzea. Bilatzaile semantikoak, mg4j bilaketa motorea erabiltzen du. Arantxa Otegik prestatutako kodetik abiatu gara. Kasu batzuetan java kodeari aldaketa txiki batzuk ere egin behar izan dizkiogu, terminal bidez berreskuratutako bertsoak jaso ahal izateko, adibidez. 6.4 Bertso-sorkuntza automatikoa: bertsoa gai librean BertsoBOT-ek burutu dezakeen azken ariketa hau, oraindik esperimentala da. Egia da bertso-sorkuntza egiten duela, hau da, gai librean, unean uneko bertso bat botatzeko gai HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 39/61 dela. Honek duen arazoa zera da, ez duela perpausik osatzen, baizik eta hitzak (izen, adjektibo, aditz ...) ausaz gehitzen ditu. Metrika aldetik, artearen egoerako beste lan batzuen gisara, bertso perfektuak sortzen ditu. Erabilitako errimak ere errima onargarriak dira, (Amuriza, 1981b) lanaren arabera27. Etorkizuneko gure helburua hemen sortutako bertsoak koherente eta zentzudunagoak izatea da, bai gramatikaltasun aldetik, bai pragmatikaren aldetik, eta baita poetikotasunaren aldetik ere. Azpian ageri den bertsoa, “Iparragirre abila dela” bertsoaren neurrian dago eginda. hurbildu lehen naiz gutxiago gera hiru badakizu giro bela korrika luzaro benetan jan dagokizu zuk gainetik dugula bera zuk txapitula barruan prest dakarzkizu gerora orduan beharko bi ein baina itzuli pisu Ebaluazioa BertsoBOT-en ebaluazioa burutzeko bide ezberdinak daude, hala erakutsi digute artearen egoeran dauden lan batzuek. Gure kasuan, ebaluazio bat, robot eta giza bertsolarien arteko bertso-saioak izan zuen harrera ona izango litzateke. Robotak saioan kantatu zituen bertsoak28 egokiak izan ziren, hau da, orokorrean, lekuz kanpoko gauzarik ez zuen egin. Bertso klasikoa abesterakoan, aipagarria da, bertsoren bat azkarregi kantatu zuela. Hori helarazi ziguten entzule batzuek. Honek ez digu asko ardura, izan ere, kantatze- -abiadura aldagarria da. Oinak emanda bertsoa abesteko ariketaren kasuan, hasieran robota ez zen bertsoa botatzeko gai izan. Kontua da, bi oin baino gutxiago aurkituz gero corpusean, bertsorik ez kantatzea erabaki genuen, arraroa baita lau estrofako bertso batean “la”-z betetako hiru estrofa entzutea. Edozein hitz emanda, erantzuteko estrofa bat izateko, une honetan daukagun zortziko txikien corpusa berrelikatu eta handitzea da soluzioa. 27“Bertsotarako arbel digitala” proiektuko errima-bilatzailea erabiltzen du. 28Eranskinetako B atalean bertso hauen transkripzioak daude ikusgai. HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 40/61 Hirugarren ariketan, hitza emanda bertsoa kantatzerakoan, konexio arazo bat izan genuen. Arazo hori gure garapenetik at gertatu zen, hau da, ez zen gure kontua izan. Baina beste aukera bat eman zitzaionean, ariketa gisa, “ikasle” hitza eman zitzaion eta bertso egoki bat bota zuen. Hutsetik sortutako bertsoaren kasuan, ez zen arazorik egon. Bertsoa ez zuen inork ere ulertu, baina oraindik modu esperimentalean jarri genuen ariketa hori, aurrez jakinda zentzu gutxiko zerbait kantatuko zuela. HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 41/61 7 Ondorioak eta etorkizuneko lana Lan honetan, bertso- edo poesia-sorkuntza automatikoan lehen urratsak eman dira. Aurretik egindako beste lanetan eta informazioaren-berreskurapenean oinarrituta, bertsoen corpus batetik hauek berreskuratzeko bilatzaile semantiko bat ere egin da. Corpus hau da, TEI5 etiketatze-araudi estandarra erabilita etiketatu dena. Gure lanak hiru modulutako arkitektura bati jarraituz egin ditugu, bertso-sorkuntza atala, testu-kantu bihurketa atala eta mugimenduen atala. Hemen aurkeztu den lanaren muina, lehen atalean dago, hau da, guk bertsoen sorkuntza automatikoan egin (eta egingo) dugu enfasia. Horretaz aparte, BertsoBot-en lau gaitasun-maila ezberdin ere plazaratu ditugu lan honetan: Bertso klasikoa kantatu, oinak emanda bertsoa kantatu, hitza emanda bertsoa kantatu eta hutsetik sortutako bertsoa kantatu. Gainera, aurretik egindako lan bat – errima-egiaztatzailea– berriro inplementatu da, egoera finituko teknologia erabilita. Etorkizunean lan asko dago egiteko, eta lan hauen ondorio izango dira garatuko diren bi doktorego-tesiak. Hona hemen lanetako batzuk: Egoera finituko teknologien haritik, oraindik errima-egiaztatzailea fintzeko daukagu. Adibidez, “errima” eta “filma” hitzek, errima-patroi ezberdinak dituztenez, ez dute errimatzen gure azken egiaztatzailearen arabera. Kasu horretan, “l” soinua, hitz horretan oso garrantzitsua ez denez, bi hitz horiek errimatzen dutela esan genezake. Beraz, soinu edo fonema ez garrantzitsu horien detekzioa, errima-egiaztatzailearen baitan, izango litzateke etorkizuneko lanetako bat. Urte honetan semantikaren inguruan urrats batzuk eman diren arren, etorkizunean sintaxi eta pragmatika jorratzeko intentzioa dugu. Denok dakigu, bertso eta poemek gramatikaltasun eta metrika hertsitik haratago, esanahi bat eta munduari buruzko jakinduria dutela. Beraz, hauek maila konputazionalean aztertu nahi ditugu, eremu horretako tesi ezberdinak aztertu eta bateratuaz. Baina, semantikaren inguruan aurten lan egin izanak ez du esan nahi bere bide guztiak agortutzat eman ditzakegunik. Semantikaren adarrek oraindik zabalik darraite eta horiek ere aztertuko ditugu. Ikasketa automatikoko teknika berritzaileenak erabiliko ditugu. Ikasketa automatikoa, artearen egoerako lan gehienek erabiltzen duten teknika da, azken urteotan gorakada nabarmena izan duena. Ikasketarako, hainbat atributu ezberdin erabiliko ditugu, bertsoen corpusetako patroi morfosintaktikoak, bertso bakoitzeko izen, aditz edo adjektibo kopurua ... Bertsolaritza gure zutabe nagusietako bat izanagatik ere, ez ditugu bestelako adierazpen literario batzuk alboratuko, hala nola, poesia arrunta, haikuak, ipuinak, etab. HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 42/61 IXA taldean garatu diren eta artearen egoeran dauden lanen ildotik (Aldabe et al., 2006), bertsolaritzaren inguruko ariketak automatikoki sortzeko sistema baten garapena da beste aukera bat. Hau bertso-eskolekin elkarlan estuan egingo genuke. Bertso-playground jokua sortzeko intentzioa dugu, non bertso bat erabiltzaile ezberdinen artean osa daitekeen eta honen arabera puntuazio ezberdinak eskuratuko dituen erabiltzaile bakoitzak. Hizkuntzari dagokionez, nagusiki euskararen inguruan lan egingo dugu, baina, gure helburu nagusia, testu poetikoak idazteko gai izango den sistema eleanitz bat sortzea da. Honetarako, garrantzi handia izango du aurtengo uztailean Donostian egin zen FSMNLP29 kongresuan aurkeztutako (Novak et al., 2012) lanak. Goian aipatu diren lan guztiei, robotika lanak txertatu behar zaizkio. Honetarako, Robotika eta Sistema Autonomoak taldearekin batera egingo ditugu lan asko, eta bereziki, Aitzol Astigarragarekin. 29Finite-State Methods And Natural Language Processing HAP masterra
BertsoBOT: lehen urratsak 43/61 Eranskinak A Kasu bidezko arrazoitzea Kasu bidezko arrazoitzea, orotariko problemak ebazteko metodo bat da, zeina aurretik ebatzitako problemetan oinarritzen den. Lau urrats ditu kasu bidezko arrazoitzeak, berreskurapena, berrerabilpena, berrikuspena eta gordetzea. Berreskurapena: Arazo bat emanda, memorian gordeta dauden antzeko kasu bat berreskuratu. Kasu baten elementuak honako hauek dira: arazoa, honen ebazpena eta beharrezkoa balitz soluziora iristeko oharrak. Berrerabilpena: Berreskuratutako kasua uneko beharretarako moldatzen da pauso honetan. Berrikuspena: Behin soluzio bat izanda, mundu errealean soluzio hau probatu ea onargarria den eta beharrezkoa balitz, zuzendu. Gordetzea: Ebazpena gure arazoarentzako modu egokian moldatu ondoren, hau kasu berri modura gorde etorkizuneko arazoetarako lagungarri izango delakoan. Adibidea 30 Adibide honetako protagonistak, Fred-ek, ahablazko (ar´andano) krepeak egin nahi ditu, baina zoritxarrez, ez daki hauek prestatzen, sukaldari hasiberria delako. Badaki, ordea, krepe arruntak egiten. Krepe arruntak egiteko metodoa izango da berreskuratuko den kasua. Krepeak ahablekin egin nahi dituenez, nolabait aldatu egin beharko du errezeta, nonbait fruituak gehitzeko, hau berrerabilpen atala izango da. Suposatuz, ahablak ore bustiaren gainera bota dituela, Fred-i ez zaio gustatu oreak hartu duen kolore urdina, beraz, berrikuspen atalean, fruituak gehitzeko orea lehortzea itxarotea proposatuko du. Behin hau eginda, Fred-ek bere errezeta berria gorde egingo du, eta horrela hurrengoan jakingo du ahablazko krepeak egiten. 30Iturria: English Wikipedia HAP masterra |
addi-263025441a97 | https://addi.ehu.es/handle/10810/11318 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2017-04-24T16:38:03Z | science | Oficina Técnica del Repositorio | eu | ADDI Akademikoan GRAL bat osatzeko gida | Argibideak GRAL ADDI-ra igotzeko
4. DSpaceren izena eta pasahitza aukera erabiltzen bada, lehenengo eta behin pasahitza sortu behar da eta horretarako sakatu “Ahaztu egin al zaizu zure pasahitza?” botoian.
8. Lanaren izenburuaren esteka sakatu ondoren, informazio hau agertzen da eta “Berrekin” botoian klik egin behar dugu:
9. Zure lana erdi deskribatuta dago eta osatu behar duzu falta den informazioa. Prozesu hau hasi ondoren ezinezkoa da hizkuntzaz aldatzea, datu guztiak ezabatuko liratekeerako.
10. Lana deskribatu ondoren, lehen pdf fitxategia bidali behar da. Fitxategi bakoitzari buruzko deskribapen laburra idatz daiteke (Sarbidea – Memoria- etabar). Fitxategien izenak laburrak eta zuri gabekoak izan behar dira.
11. Fitxategi gehiago gaineratzeko, “Igo fitxategia eta erantsi beste bat” botoia erabili behar da eta hurrengo pantaila joateko “Hurrengoa” botoian sakatu. 12. Fitxategi guztiak ADDIra igota daudenean, datu guztiak egiaztatzeko geldiunea egingo da. Zuzen baldin badaude, hurrengoa sakatu. Bestela, atzerantz joan gaitezke, beharrezkoa den puntura.
13. Bukatzeko, kudeaketa lan guztiak amaitutakoan ADDIk dokumentua heda dezan lizentzia onartzeko eskatuko digu programak. GAURen konfidentzialtasun klausula bat dagoela adieraziz gero, lana artxibatu egingo da, baina ez da modu publikoan hedatuko.
14. Bidalketa bukatu da. Une horretan sistemak zuzendariari mezu bat bidaliko dio, horren berri emanez berak birpasatzeko.
Zure ikastegiak emandako epea duzu Gradu Amaierako Lana baliozkotzeko, eta horrela Epaimahaiko kideek defentsa eguna baino aurrerapen nahikoaz jasoko dute.
Zuzendaria mezuan dagoen estekan sartu eta identifikatu behar da. 16. Identifikatu ondoren pantaila agertzen zaio:
17. Zuzendariak deskribapena eta fitxategiak zuzenak direla uste badu botoia “Onartu” sakatu behar du. Honek lana defendatzeko prest dagoela esan nahi du eta ikasleak mezu hau jasoko du. Mezua dagoen estekan sartzen bada, bere GRALa ikusiko du.
18. Zerbait zuzena ez bada, zuzendariak ezezteko du zergatia azaltzen.
19. Orduan ikasleak bere igorpena onartuta ez dagoen mezua jasoko du eta berriro sartu behar izango da akatsak zuzentzeko, bere zuzendariak ontzat eman arte. Estimad@, Jaun/Andrea,
Zure igorpena ez da ezabatu. Bera eskuratu eta zuzendu ahal duzu ondoko gune honetan: |
addi-180bc1ee25ae | https://addi.ehu.es/handle/10810/11997 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-03-04 | science | Iriondo Hernández, Aitziber | eu | Muskizen dagoen petrolio-findegiak behar ditu: IDEIA BERRIAK | 1. Irakasgaiaren testuingurua Atal honetan “Petrolio-Findegia eta Petrokimika” irakasgaiaren aspektu desberdinak deskribatzen dira. 1.1. Irakasgaiaren ezaugarri orokorrak “Petrolio-Findegia eta Petrokimika” irakasgaia ondorengo taulan ikus daitekeenez, Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko irakasgai bat da eta gainera hautazkoa. Baina graduko memorian agertzen den moduan, ikasleek behin “Baliabide Energetikoak, Erregaiak eta Lehergaiak” modulua aukeratuta, moduluari dagozkion irakasgai guztiak egin behar dituzte. Hortaz, “Petrolio-Findegia eta Petrokimika” irakasgaia aipatutako moduluan nahitaezkoa bihurtzen da.
Ostegunak: 11:30-13:30 (mintegiak) Titulazioa: Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua Modulua: Baliabide Energetikoak, Erregaiak eta Lehergaiak Kurtsoa (lauhilabetekoa): 3 (2) Mota: Hautazkoa (modulua aukeratuta, nahitaezkoa) ECTS kredituak: 6,00 (150 orduen baliokidea) Taldeak: Euskarazkoa eta gaztelaniazkoa 1-10 asteak 11-14 asteak
Muskizen dagoen petrolio-findegiak behar ditu:
Eskatzen da (pertsonak): Esparru teknikoa Iniziatiba Lan-taldeko eta sortze gaitasuna Arduratsua eta parte-hartzailea Lan egiteko gogoak
5 2.2. Proiektuaren testuingurua Gaur egun jasaten ari garen egoera ekonomikoa dela eta, Petronor findegiko zuzendariek departamentu berri bat eratu dute “Hobekuntza eta Optimizazioa” deiturikoa. Bertan egingo den lanaren helburua da ideak berriak sortzea, lehengai eta prozesuen esparruan, Petronor findegia lehiakorragoa bihurtzeko. Meatzaritza eta Teknologiaren Ingeniarian graduatu berria zara eta Muskiz-eko Petronor findegiak zu bezalako langile bat behar du sortu duen departamentu berrirako. Bestalde, Espainiako finketa-sektorean aitzindari den enpresa batean sartzeko aukera izatea eta gainera argitaratutako baldintzetan, pasatzen utzi ezin den abagune oso interesgarria da. Beraz, zure hautagaitza aurkeztu egin duzu. Elkarrizketa egiteko deitu zaituzte eta honetara aurkeztu zara. Bertan, Petronor findegiko zuzendariak zure lana zein izango den esan dizu kontratatua izanez gero: 1. findegian bestelako lehengaiak erabiltzea (proiektuaren 1. enkargua) 2. findegiko prozesu desberdinak hobetzea edota optimizatzea (proiektuaren 2. enkargua) 2.3. Gai-zerrenda Ondorengo taulan agertzen diren gaietatik, Sarrera eta Petrolio findegia blokeak bakarrik metodologia berriarekin garatu egingo dira. 1. Taula. “Petrolio-Findegia eta Petrokimika” irakasgaiaren gaiak. Euskarazko taldea Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (PiOI) 1. GAIA. Petrolioaren jatorria eta konposizioa I. SARRERA 2. GAIA. Petrolio gordinen ebaluazioa 3. GAIA. Findegien orokortasunak 4. GAIA. Konbertsio prozesuak I (cracking termikoa, katalitikoa, steam, ..) II. PETROLIOFINDEGIA 5. GAIA. Konbertsio prozesuak II (erreformatua, polimerizazioa, isomerizazioa, alkilazioa, eterifikazioa) 6. GAIA. Desulfurazio prozesuak Metodologia Tradizionala (lanak) 7. GAIA. Industria petrokimikoa III. PETROKIMIKA 8. GAIA. Sintesi gasaren eratorriak 9. GAIA. Olefinen ekoizpena. Etileno, propileno eta C4-en eratorriak 10. GAIA. Aromatikoen ekoizpena. BTX aromatikoen eratorriak 11. GAIA. Polimeroen teknologia
6 2.3.1. Enkarguen garapenaren deskribapen laburra Atal honetan laburbilduko da nola garatu behar den enkargu bakoitza. 1. Enkargua: findegiko lehengaietan aditua izatea. Talde bakoitzak petrolio-gordin mota bat aztertuko du (nola sortu, nola lortu, konposizioa, ezaugarriak, nola eta zernolako produktuak lor daitezkeen). Taldekideen enkargu-zatia ebaluatu ondoren eta enkargua osoa osatuta, taldekide bakoitzak beste taldeen lanak ebaluatuko ditu. Nahiz eta petrolio-gordin desberdinak egon edo talde desberdinetan sailkatu, guztiek daukate antzekotasun handia. Beraz, ikasle guztiek petrolio gordinari buruzko oinarrizko orokortasunak, ezaugarriak, petrolio-prozesaketa orokorra, etabar, landuko dituzte. Hau horrela izanda, talde/ikasle bakoitza, antzerako lana egin duenez, besteen lana ebaluatzeko konpetentea izango da. 2. Enkargua: findegiko prozesuetan aditua izatea. Talde bakoitzari petrolio-findegiko prozesu zehatzak banatuko zaizkio. Egokitu zaizkien prozesuen informazio desberdina (orokortasunak, erreakzioak, eragiketa baldintzak, prozesuaren aldagaiak, prozesuunitate motak) lan idatzi batean bildu beharko dute. Taldekideen enkargu-zatia ebaluatu ondoren eta enkargua bera osatuta, taldekide bakoitzak beste taldeen lanak ebaluatuko ditu eta beste taldeek deskribatutako prozesuentzako hobekuntzak proposatu beharko ditu, ondoren hobekuntza proposamenak taldeka bilduz. 2.4. Lan karga eta proiektuaren iraupena Proiektuak 2. lauhilabetekoaren lehenengo astean hasi, eta posiblea bada, 10. asterarte iraungo du. Beraz, guztira 10 aste erabiliko dira proiektua garatzeko. Aste bakoitzeko ordu presentzialak eta ez-presentzialak erabiliko dira. Hortaz, ikasleek 9 ordu, 3 presentzialak eta 6 ez-presentzialak, aste bakoitzeko erabiliko dituzte proiektuaren bi enkarguak garatzeko. Guztira, beraz, 90 ordu izango dira. Nahiz eta zaila izan ordu ez-presentzialak kontrolatzea, propasatzen da ikasleek beraien kabuz ordu hauen zenbaketa eramatea eta entregatzea, gutxi gora behera kanpoko inplikazioa zein den jakiteko. Bi enkargu direnez, lehengo 3 aste erabiliko dira proiektuaren 1. enkargua garatzeko eta ondorengo 6 aste erabiliko dira 2. enkargurako. Hala ere, plangintza apurtuz gero, 11 asteko ordu guztiak eta 12 asteko mintegiko ordu bakarra erabil daiteke. Plangintza aldaketa honek ez du aldaketa handirik suposatzen irakasgai osoaren garapenean. Proiektu osoaren pisua azken notan %75-koa izango da. Aipatutako ehunekotik, %40-a 1. enkarguari dagokio eta %60-a 2. enkarguari. 3. Metodologia eta ebaluazio sistema 3.1. Jarduera motak Jarduerak eta entregagaiak erabiliko dira ikasleek enkarguak garatu dezaten eta gaitasun desberdinak eta ezagutzak ebaluatzeko, hurrenez hurren.
7 Jarduera eta entregagai desberdinak 5. Taulan (ikusi plangintza atala) kontsulta daitezke. Bertan agertzen diren jardueren zergatia ondoren azaltzen da. I. Ikaskuntza beharretara heltzeko erabiliko diren jarduerak: √ egoera eragilearen banatzea (ikaslearen gida moodle-en eskuragarri utzi) √ bideoen ikuskapena √ braimstorming-a Bideo desberdinak eta braimstorming teknika erabiliko dira idea desberdinak sortarazteko eta hauetatik abiatuz ikasketa beharretara heltzeko. II. Enkarguak garatzeko erabiliko diren jarduerak: √ informazio bilatu/analisatu/bildu eta itzuli (beharrezkoa baldin bada) √ enkarguen aurkibide indibidualak prestatu eta horietatik abiatuta taldeka aurkibide orokorra adostatu. Honen bidez jakin daiteke ikasleek indibidualki ikasketa beharrak jaso dituzten ala ez √ indibidualki enkargu-zatiak garatu (V. Eranskina-Enkarguen arau minimoak) eta garatutako zatiko 3 galdera prestatu √ enkargu osoa osatu (V. Eranskina-Enkarguen arau minimoak) √ enkargu-zatiak eta enkargu osoak irakurri/zuzendu/ebaluatu, errubrika desberdinak (VI, VII eta VIII. Eranskinak) erabiliz Jarduera hauek proposatu dira proiektuan proposatutako enkarguak betetzeko. III. Bestelako jarduerak: √ eranskin desberdinak bete, orokorrean ebaluaziorako (errubrika desberdinak), taldeak sortzeko (I. Eranskina-Ikasleen informazio pertsonala) eta talde giroaren segimendua (IV. Eranskina-Taldeko funtzionamenduaren jarraipena) egiteko erabilko direnak √ aktak (III. Eranskina-Akta eredua) prestatu beharrezkoa den momentuan, batez ere, arazoak sortuz gero jakinean egoteko √ koebaluazioa egin, zeren honekin taldeka eginiko enkargu osoetatik nota indibiduala aterako da √ hobekuntza proposamenen txosten indibiduala eta aurkezpena taldeka egin. Honekin ikasleak behartzen dira finketa prozesuei buruzko enkargu desberdinak sakonki irakurtzera/analisatzera √ metodologiari buruzko inkesta bete 3.2. Entregagaiak eta probak Irakasleari entregatu behar zaizkion ebaluaziorako entregagaiak eta bestelakoak 2. Taulan laburtuta datoz. Hauek dira derrigorrez entregatu behar direnak, metodologia inplementatutako irakasgai atalak gainditzeko. 2. Taulan ere ezagutza minimoen kontrola agertzen da, eta ebaluaziorako erabiliko diren entregagai hauek garatzeko egin beharreko jarduera nagusiak.
8 2. Taula. Metodologiari dagozkion entregagai eta jarduera desberdinak PiOI metodologia Ebaluatzekoak Bestelako Entregaiak Jarduera (zer egin ebaluatuko direnetara heltzeko) Indibiduala Taldea Enkargu (1. eta 2. ) zatia Aurkibide indibiduala Aurkibide osoa Koebaluazioa Aktak Informazioa bilatu Idatzizko lana garatu Galderak proposatu - Enkargu (1. eta 2.) osoa - Informazioa bateratu Idatzizko lana osatu Analisi kritikoa Errubrika /ekarpenak Lanak zuzendu/ebaluatu - Hobekuntza proposamenak (2. enkargua) Txostena Aurkezpena Informazioa bilatu Hobekuntzak proposatu (txostena) Hobekuntzak bateratu Aurkezpena prestatu Ezagutza minimoen kontrolak - Lanak zuzendu/ebaluatu Hobekuntzak proposatu - Entregagai desberdinetatik aipatzekoak dira errubrikak eta hobekuntza proposamenen aurkezpena. Errubrikak erabiliko dira: √ irakasleak enkargu-zati indibidualei eta enkargu osoei nota bat jartzeko √ ikasleek indibidualki taldekideen enkargu-zatiak eta beste taldeen enkargu osoak baloratzeko. Errubrikak (VI, VII eta VIII. Eranskinak) betetzeak eta bertan ekarpenak egiteak ikasleak behartzen ditu lan desberdinak sakonki irakurtzera/analisatzera/ebaluatzera. Ikasleek betetako errubrika desberdinak, bai taldekideentzako, bai beste taldeentzako, analisi kritiko indibiduala ebaluatzeko erabiliko dira Hobekuntza proposamen aurkezpenari dagokionez, irakasleak aurkezpen egunean bertan esango die talde desberdineko taldekideei nork/nortzuk aurkeztuko duen/duten. Badira bestelako entregagaiak, baina hauek ez dira ebaluaziorako kontuan izango. Bestelako entregagai hauek ondoren zerrendatzen dira: I. Orokorrak: √ informazio pertsonala (I. Eranskina-Ikasleen informazio pertsonala), erabiliko da ikasle taldeak osatzeko √ taldeko konpromisoa (II. Eranskina-Taldeko funtzionamendua bermatzeko arauak)
II. ERANSKINA-Taldeko funtzionamendua bermatzeko arauak Taldearen izena: Taldekideen izenak (parentesi artean ikasleen rolak aipatu beheko 1. puntua jarraituz):
Funtzionamendu arauak: 1. Rolak banatu: - Koordinatzailea (kexak, proposamenak, ideiak, iradokizunak ... batu,batzarrak proposatu eta antolatu, gai-zerrenda landuz, taldekide guztiak parte hartzen dutela ziurtatu, ...). - Idazkaria (batzarretan tratatutako gaiak, sortutako idei berriak, lan banaketa ... akta batean bildu). - Egiaztatzailea (sortutako dokumentu guztiak ontzat eman eta bildu (pendrive batean), eta irakasleari entregatu beharrezkoa denean). 2. Taldea klasetik kanpo bilduko da adierazitako ordutegian eta lekuan, proiektatutako jarduerei (lanak garatu, batzarrak, ...) erantzuna emateko, beharrezkoa baldin bada. 3. Batzarrak egin aurretik prestatu behar dira batzarrean tratatuko diren puntuak (irakurketa, lan zatiaren entregatzea, lanaren garapenean oztopo bat topatu duzu eta gainditzeko taldekideen laguntza behar duzu, ...). 4. Lan edo zereginen banaketa ahalik eta zuzenena izango da. 5. Taldeko koordinatzaileak estutasun egoera bat somatzen baldin badu, taldeak berak konpondu beharko du, baina egoera hau taldeak gainditu ezin badu, orduan berehala esango dio irakasleari. 6. Taldeek irakasleari enkarguei buruzko galderaren bat egin nahi badiote, lehenengo galdera erantzuteko informazioa bilatu behar dute gutxienez bi bibliografia iturrietan.
III. ERANSKINA-Akta eredua Taldeko partaideak biltzen direnean edozertarako batzarreko akta/txosten bat sortuko dute. Bertaratutakoak: Eguna: Hasiera ordua: Bukaera ordua: Tratatu diren puntu/gaien zerrenda:
Aipatzekoak (adostutakoa, ideia/proposamen berriak, inpresioak, ondorioak, lan banaketa, zuzenketak, ....):
IV. ERANSKINA-Taldeko funtzionamenduaren jarraipena Taldearen izena:
0-inoiz 1-batzuetan 2-askotan Taldekideek kontratuan sinatutakoa jarraitzen dute
Taldekideak batzarretara doaz
Batzarrak asko luzatzen dira taldekideren batek ez daramalako lana eginda
Gai-zerrenda guztiz ez da tratatzen eta puntu asko ondorengo batzarrerako uzten dira, arazo desberdinak agertzen direlako (taldekideren baten ez agertzea, gauzak argi ez ditugulako, …)
Taldekide bakoitzak argi dauka zer egin behar duen
Gaiari buruzko ideiak proposatzen dira
Lanen banaketa bidezkoa izan da
Taldekide bakoitzak bere zeregina egiten du
Taldea finkatutako egutegira lotu da
Enkargu desberdinen lan-idatziek izan behar dute: 1) Azala: Lanaren titulua Taldearen izena Taldekideen izenak Irakasgaiaren izena eta kurtsoa 2) Aurkibidea (hemen ere agertu behar dira atal bakoitzaren orri zenbakia) 3) Egitura aldetik: Sarrera Garapena Ondorioak Bibliografia. Bibliografia banatu egingo da liburuetan, artikuluetan eta link interesgarrietan. 4) Orriaren marjinak: Ezkerrekoa: 3,5 cm Eskumakoa: 2,5 Goikoa: 3 cm Behekoa: 2 cm 5) Orriak zenbatuta 6) Taulak eta irudiak zenbatuta: Taulen zenbakiak taularen goiko partean jartzen dira beraien izenburuarekin Irudien zenbakiak irudien beheko partean jartzen dira beraien izenburuarekin 7) Bibliografia (arauak bibliografia adierazteko): 7.1. Monografiak eta kongresuak. Abizenak, Izena. Liburuaren izenburua. Argitalpen zenbakia. Argitalpen lekua: Argitaletxea, urtea. Orri kopurua. Ad.: Martin Vega, A. Las fuentes de información general. Gijón: Trea, 1995, pp. 37-57 7.2. Monografia zatiak eta kongresu bateko txostenak. Abizenak, Izena. “Kapitulu edo zatiaren izenburua”. Argitalpen zenbakia. Argitalpen lekua: Argitaletxea, urtea. Argitaratutako obra zatiaren orri tartea. 7.3. Ikerketa lanak eta ez argitaratutako tesiak. Abizenak, Izena. Tesiaren edo lanaren izenburua. Lan mota (doktore tesia edo ikerketa lana). Argitaratu duen erakunde akademikoak. Lekua. Urtea. Argitalpen zenbakia. Argitalpen lekua: Argitaletxea, urtea. Argitaratutako obra zatiaren orri tartea. 7.4. Aldizkari artikulua. Abizenak, Izena. Lanaren izenburua. Aldizkariaren izenburua. Urtea, zenbakia, eta bolumena. Orri kopurua. 7.5. Interneteko dokumentuak. Aurreko dokumentu desberdinak bezala, baina ondorengoa gehituz: [Linean]: Erabilgarria: URL helbidea [Kontsulta aaaa/mm/dd] |
addi-78606f9e8ebb | https://addi.ehu.es/handle/10810/11999 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-03-04 | science | Ipiñazar Petralanda, Izaskun | eu | Goi Finantza Kontabilitatea | 3.2- Arazo egituratzailea
Koaderno honen bidez, Goi Mailako Finantza Kontabilitatea ikasgaian, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza inplementatzeko beharrezko jarraibideak aurkeztuko dira. Gai hauetan egingo da: 2 Gaia “Sozietate Anonimoaren (S.A.) eta Erantzukizun Mugatuko Sozietateen (E.M.S.) Eraketa”; 3 Gaia: “Kapital-zabalkuntzak” eta 4 Gaia “Kapital-murrizketak”. Ikasgaiaren ildo nagusiak aurkeztuz hasiko gara, ondoren, aipatutako gaietarako, arazoetan oinarritutako metodologiaren aplikazioan zentratzeko.
Irakaskuntza Modalitate bakoitzeko orduak Eskola Magistralak Gelako Praktikak Mintegiak GUZTIRA 42 9 9 60 Oharra: eskola saioak 90 minutukoak izango dira.
Goi Mailako Finantza Kontabilitatea ikasgaia Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako GRADUKO 2. kurtsoan ematen da eta ikasgai ardatza da. Ikasleek, aurrez, “Kontabilitaterako Sarrera” eta “Finantza Kontabilitatea” ikasi dute 1. mailan; badituzte, beraz, aurretiko oinarrizko ezagutzak.
3) Gaitasunak Titulazioaren gaitasun orokorrak ikasgaiarekin zerikusia dutenak: Iturri desberdinetatik datorren informazioa bilatzen, identifikatzen, aztertzen eta sintetizatzen jakin, gaitasun kritikoaz enpresaren egoera eta aurreikus daitekeen etorkizuna baloratzeko, epai arrazoituak egiteko eta erabakiak hartzeko izaera ekonomiko-enpresarialeko gai garrantzitsuen inguruan. (G003- MEC3). Edozein txosten argi eta koherentziaz egin, eman eta aurkeztu enpresa barruko alderdi eta egoerei buruz eta beste enpresa eta merkatu batzuetako egoera jakinei buruz (erabaki egokiak hartzen lagunduko dutenak), bai publiko espezializatuari eta bai ez espezializatuari. (G004-MEC4). Ikaskuntza-trebetasunak garatu autonomia-maila altua lortzeko, bai ondorengo ikasketei ekiteko, eta bai auto-prestakuntzari begira, aldaketak eta berrikuntzak etengabe bizi izaten dituen esparru honetan. (G005-MEC5).
Ikasgaiaren gaitasun espezifikoak: Trebetasunik zehatzenak eskuratu kontabilitate-ereduaren funtzionamenduaz. Kontabilitate-eragiketa desberdinen ulerkuntzan sakondu ondare garbia zehazteko. Finantza-tresnak gauzatzen diren kontabilitate-eraginak aztertu. Ezagutu zein den araudi aplikagarria, enpresek egin ditzaketen ondare garbiaren eragiketak baloratzeko eta kontabilizatzeko.
5 4) Ikasgaiaren irakas-metodologia orokorra Eskola Magistralak: Oinarrizko kontzeptuen, tresnen eta tekniken azalpena eta garapena, guztiak ere ikasleak ezagutu beharrekoak, jarritako ezagutza-helburuak lortze aldera. Gelako Praktikak: Arazoak eta suposaketak proposatu eta ebatzi, eskola magistraletan landutako kontzeptuak finkatzeko helburuz. Horretarako, suposaketa praktikoak proposatuko dira; batzuk eskola orduetan ebatziko dira eta beste batzuk gelatik kanpo ebatziko ditu ikasleak. Mintegia: Taldekako lana. Bertan, ikasleek benetako enpresa baten Urteko Kontuen Memoria aztertuz, ikasgaian azaldutako edukiei buruzko informazioa aplikatuko dute kontabilitate idazpenak berreraikitzeko. Horretarako, ezinbestekoa da eskola magistraletan emandako materia menperatzea, teoria mailan.
5) Ikasgaiaren ebaluazio-sistema Ikasgaia gainditu ahal izateko, honako probak eta lanak hartuko dira kontuan: Idatzizko azterketa. Ariketa praktikoak ebaztea (ariketak, kasuak edo arazoak) ARAZOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA APLIKATU DUTEN TALDEETAN SOILIK HARTUKO DA KONTUAN ARIKETEN EBAZPENA. Talde-lana Lanen aurkezpena Aurreko frogak honela ebaluatuko dira: Proba Azalpenak Idatzizko azterketa, garatzekoa %70eko balioa izango du, eta ikasgaian jorratutako gai desberdinak agertuko dira. Bi azterketa/kontrol egingo dira. Ariketa praktikoen ebazpena PUNTU BATEKO balioa izango du (%10). Gehienez, metodologia berria aplikatutako gai bakoitzeko praktika bat egingo da eta gutxienez bi. Puntuazioa, egindako ariketetan lortutako notaren batez bestekoarekin lortuko da. Talde-lana eta aurkezpena
%20ko balioa izango du. Puntuazioan kontuan izango da egindako lana (idatzizko txostena) eta bere aurkezpena. Aurkezpenean irakasleak/ikaskideek galderak egin ditzakete. Ezinbestekoa izango da azterketa idatziak gainditzea atal guztien batuketa egiteko eta ikasgaia gainditzeko.
2) Arazo egituratzailea
Enpresa bateko bazkideek bere eraketan jarritako hasierako kapitalean, eman daitezke aldaketak?
PLANTEAMENDUA: Sozietate anonimoak eratzen direnean, ondarea (enpresaren aberastasuna kontabilitate-balioan islatzen duen partida) kapital sozialak eta primak osatua dago, akzioak bere balio nominalaren gainetik jaulki badira. Kapital kopuru hau balio finkoa da. Enpresa bere jarduera gauzatzen joan ahala, une jakinetan, zenbait proiektu burutu nahi izango ditu, esate baterako: merkatuan hedatu, merkatu berrietara ireki, produktu berriak fabrikatu, ekoizpen-maila handitu, higiezin berri batean inbertitu, etab. Proiektu hauek aurrera eramateko finantza-baliabideak behar dira. Beste batzuetan, enpresaren bilakaera ez da ona izan eta, agian, galerak pilatu ditu aurreko urteetan, finantza- eta ondare-desoreka egoeran aurkituz. Kasu hauetan, enpresaren jarduerarekin jarraitu nahi izanez gero, nahitaezkoa da finantzabaliabideak lortzea. Arrazoia edozein izan daitekeelarik, enpresak finantza-baliabide hauek eskuratzeko dituen aukera desberdinak aztertu nahi dira, aukera bat kapital soziala gehitzea edo murriztea izanik.
GAITASUN ESPEZIFIKOAK: Arazoetan oinarritutako ikaskuntzaren inplementazioak bilatzen du ikaslea, metodologia aktiboen bidez, gai izatea, aurkeztutako planteamendu eta arazo egituratzaileari dagokionez, honako ondorio hauetara iristea:
8 Sozietateek gehitu eta murritz dezaketela euren kapital soziala, aldaketa hauek egin ahal izateko arrazoiak eta betebehar legalak ezagutuz. Sozietateek, finantza-baliabideak behar dituztenean, zorpetzeko aukeraz gain, beste bide batzuk ere badituztela, esate baterako, kapital soziala gehitzea. Azken batean, ikasleak gai izan behar du: 1- Finantza-baliabideak behar izanez gero, zorrera edo bere baliabideetara joan daitekeela jakiteko. 2- Kapitalaren gehikuntza kontabilizatzeko. 3- Kapitalaren murrizketa kontabilizatzeko. 4- Kapital-partidaren zenbatekoa interpretatzeko (bazkideen ekarpena) enpresen Urteko Kontuekin lan egiten dutenean, eta baita enpresak burututako prozesua ere.
3) Ebaluazio-sistema “JARDUERAK” atalean adierazitako jarduera ebaluagarriak, kasu honetan hiru, irakasleak “praktikak” atalean beharrezko joko dituen entregaien zati izango dira. Ikasgai osoan, ikasleak entregaiak egingo ditu, baina hiru gai hauetan gai bakoitzeko bat egingo da eta ebaluatu egingo dira. Hiru ebaluagarrien puntuazioaren gehiengoa 1 izango da eta ikasle bakoitzak egindakoekin batez besteko nota kalkulatuko da. Hala ere, nahitaezkoa izango da azterketa/kontrol idatziak egitea eta gainditzea.
2-3-4 gaietarako diseinatutako jarduerak mota hauei dagozkie:
Jardueramota TA-C2 Egoera-arazo bat planteatzen du ikasleak landuko duten gaiaz jabetu daitezen. TA-C3 Ikasleak jardueretan murgilaraziko dituen egoera-arazoak izan dezakeen interesa aurkezten du. TA-C6 Ikasleei ebazteko estrategia desberdinak proposarazten dizkie, lege eta printzipioen aplikazioa barne. TA-C8 Helburutzat ikasitakoaren berrelikadura du, gaia bukatu arte itxoin gabe. Ebaluazio-jarduera izan daiteke.
Mintegiko lanerako: ikasleak beraiek izango dira taldearen osaketa erabakiko dutenak, eta lehen Mintegia igarota, ez da aldaketarik onartuko, ezohiko egoeretan izan ezik.
Enpresa bateko bazkideek bere eraketan jarritako hasierako kapitalean, eman daitezke aldaketak?
Hasiera batean, Enpresen Kapital Sozialarekin zerikusia duen araudia eta eratu zeneko ondarea ezagutu behar da.
Ikaskuntza emaitzak: Materia: Baldintza Ekonomikoak Sozietate Anonimo bat eta Erantzukizun Mugatuko Sozietate bat eratzeko: kapital sozialaren gutxieneko zenbatekoa; tituluen harpidetza Akzioen titulartasunak ematen dituen eskubideak Akzio motak Akzioek izan ditzaketen balio desberdinak: Balio Nominala; Jaulkipen Balioa; Kotizazioa; Balio Teorikoa Akzioen gutxieneko ordainketa Ordainketak egiteko aukerak: Monetarioa eta Ez-monetarioa Kontabilitate- idazpenak
Zeharkakoak: IKTeak menperatu informazioa bilatzeko Talde-lana Hizkuntza teknikoa menperatu
Emaitzen Adierazleak: Jarduera guztiek helburu berak dituzte, nahiz eta maila desberdinean.
12 1. JARDUERA Presentziazkoa eta Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu Bakarka eta 3ko taldeetan Jarduera-mota: C2, C3, C6 Jarduera hau bateratze-saio labur batez amaituko da.
Presentziazko lana: Hiruko taldeetan komentatu ideia nagusiak, ondorioak laburbilduz. Gauza bera adibide praktikorako. Taldeak izan ditzakeen zalantzak irakaslearekin argituko dira.
Garapena: Bakarka eta ez-presentziazko moduan, dokumentua irakurriko duzue eta adierazitako kontzeptuak laburbilduko dituzue. Adibidea ere ebatziko duzue. Ondoren, gelan eta 3ko taldeetan, 20 minutuan eztabaidatuko dituzue landutako kontzeptuak, eta beste 30 minutuan bateratze-lana egingo da ikasle guztien eta irakaslearen artean. Adibidearekin prozedura bera jarraituko da: 3ko taldeetan balizko irtenbidea eztabaidatuko da 20 minutuan eta bateratze-lana beste 20 minutuan.
TESTU BATEGINA IRAKURRITA, ADIERAZI KONTZEPTU HAUEK: Sozietate Anonimoa eta Erantzukizun Mugatuko Sozietatea eratzeko Baldintza Ekonomikoak: kapital sozialaren gutxieneko zenbatekoa; tituluen harpidetza Akzioen titulartasunak ematen dituen eskubideak Akzio-motak Akzioek izan ditzaketen balio desberdinak: Balio Nominala; Jaulkipen Balioa; Jaulkipen Prima; Kotizazioa; Balio Teorikoa Akzioen gutxieneko ordainketa Ordainketak egiteko aukerak: Monetarioa eta Ez-Monetarioa Kontabilitate-doikuntzak
Bi bazkidek, proportzio berdinean, IREKI, S.A. sozietatea sortu dute 3.000.000€ko kapitalarekin (BN= 10€, parean). Ordainketa honela egin da: 1) Lehen bazkideak dagokion legezko gutxienekoa ordaindu du eskudirutan. 2) Bigarren bazkideak 200.000€tan tasatutako orube bat eman du eta legezko gutxienerako falta zaion zenbatekoa eskudirutan ordaindu du. ESKATZEN DENA: kontabilizatu, modu sinplifikatuan, sozietatearen eraketa eta egin Egoera Balantzea.
Lagun talde batek SORTU, S.A. enpresa sortzea erabaki du, 300.000 akzio jaulkituz balio nominalaren %120an (BN= 5€). Legeak adierazitako minimoa despoltsatuko da. Jaulkipenaren gastuak (eskriturak, erregistroa, etab) 2.000€ izan dira. ESKATZEN DENA: kontabilizatu, modu sinplifikatuan, sozietatearen eraketa eta egin Egoera Balantzea.
14 2. JARDUERA Presentziazkoa eta Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu Bakarka eta 3ko taldeetan Jarduera-mota: C2, C3 Jarduera hau bateratze-saio batez amaituko da
Garapena: Ez-presentziazko lanean ariketak ebatziko dituzue. Ondoren, gelan, 3ko taldeetan 45 minutuan, proposamen desberdinak eztabaidatuko dituzue, azken 45 minutuetan bateratze-lan batez amaitzeko ikasle guztien eta irakaslearen artean.
Bi anaik GEMELOS, S.A. sozietatea sortuko dute. Kapital Soziala 50.000.000€, akzio kopurua 5.000.000 eta BN 5€. Jaulkipena parean egin da. Anai bakoitzak erdia harpidetzen du. 1. Anaia zaharrenak, dagokion despoltsapena eskudirutan egiten du eta legeak eskatutako minimoan gauzatzen du. 2. Anaia gazteak bere enpresa jarriko du. Enpresa hau txikia da eta mendiko bizikleten piezak egiten ditu. Negozioaren egoera balantzea ekarpena egiten den unean honakoa da:
Merkatal Erregistratzaileak izendatutako adituaren arabera, negozioaren arrazoizko balioa 25.000.000€koa da. Egoera Balantzea aztertuz, ondorengo gainbalioak onartu dira (balioespenak adituak egin ditu eta bazkide biek onartu dituzte): Lurrak 3.000.000€. Eraikuntzak 1.000.000€. Negozioaren gainontzeko balioa Merkataritza Fondoari egotziko zaio.
GUZTIRA 490.000 GUZTIRA 490.000 PRIMARIA sozietatea merkatal erregistratzaileak izendatutako adituak 800.000€tan balioetsi du. Lurretan 50.000€ko eta eraikuntzetan 75.000€ko gainbalioak onartu dira. Despoltsatu gabe geratzen den zenbatekoa inbertsio finantzarioen bidez egingo da lau urteko epean.
Bigarren bazkideak legeak adierazitako minimoa eskudirutan despoltsatzen du. Gainontzekoa, eskudirutan ere, hurrengo ekitaldi hasieran egingo da.
ESKATZEN DENA: Eragiketak kontabilizatu beharrezkoak diren kalkuluak eta azalpenak emanez.
3. JARDUERA Presentziazkoa eta Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu Bakarka eta 3ko taldeetan Jarduera-mota: C2, C3 Jarduera hau bateratze-saio batez amaituko da
Garapena: Ez-presentziazko lanean ariketak ebatziko dituzue. Baliteke, galderaren bat erantzuteko “Finantza Kontabilitatea” ikasgaian emandako kontzeptuak gogoratu behar izatea. Ondoren, gelan, 3ko taldeetan 45 minutuan, proposamen desberdinak eztabaidatuko dituzue, azken 45 minutuetan bateratze-lan batez amaitzeko ikasle guztien eta irakaslearen artean.
Hiru lagunek “TRIO DE AMIGOS, S.A.” sozietatea eratuko dute aldibereko eraketa prozeduraren bidez. Kapital soziala 27.000 titulu arruntekin osatuko da bakoitzaren balio nominala 10€ izanik. Jaulkipena %230ean egingo da. Tituluak ondorengo proportzioan harpidetuko dira: Lehenengo bazkideak 20.000 akzio. Legeak adierazitako despoltsapen minimoa eskudirutan egingo du. Beste bi bazkideen kasuan, bakoitzak 3.500 titulu. Despoltsapena diruzkoa ez den ekarpenekin gauzatuko da. Batek eraikuntza bat emango du, merkatal erregistratzaileak izendatutako adituak 80.000€tan balioetsiz. Besteak inbertsio finantzarioak emango ditu, merkatal erregistratzaileak izendatutako adituak 60.000€tan balioetsiz. Gainontzeko despoltsapenak eskudirutan egingo dira.
ESKATZEN DENA: 1) Aurreko eragiketak kontabilizatzea. 2) Sozietate berriaren Egoera Balantzea osatzea. 3) Ondorengo galderak erantzutea, erantzuna arrazoituz: a) Despoltsapena eskudirutan egiten duen bazkidearen kasuan, akzioak beste bazkide bati %210ean saltzea erabakiko balu: Salmenta legez kontrakoa izango litzateke? Kontuan izan salmenta balio nominalaren gainetik egiten dela eta hasierako partaidetza-proportzioa apurtu egiten dela.
17 b) Dibidendu pasiboaren ondoren, despoltsapena eskudirutan egiten duen bazkideak akzioak hirugarren bati %95ean saldu dizkio. Beste bi bazkideek salatu egin dute tituluak ezin direlako balio nominalaren azpitik saldu eta gainera, guztiz despoltsatu gabe daudelako. Ondo jokatu dute bazkide bi hauek?
20X0ko urtarrilaren 1ean, lau bazkidek CUATRO S.A. sozietatea sortzea erabakitzen dute. Hasierako kapitala 4 milioi eurotakoa izango da, 10€ko balio nominaleko akzioekin. Akzioak lau bazkideen artean proportzio berdinean harpidetuko dira eta 20€tan jaulkituko dira. Bi bazkidek, dagokien despoltsapena diruzko ekarpenean egingo dute legeak adierazitako minimoan. Beste bi bazkideek, aldiz, DOS, S.A. sozietatearekin. Sozietate honen Egoera Balantzea une honetan: EGOERA BALANTZEA, DOS, S.A. Aktiboa Ondare Garbia eta Pasiboa AKTIBO EZ KORRIENTEA
Despoltsatu gabe geratu diren zenbatekoak eskudirutan egingo dira eta oraindik ez da data zehatzik zehaztu. Ekitaldi bukaeran, ekitaldiko emaitza 100.000€takoa izan zen eta ahalik eta dibidendurik gehiengoa banatzea erabaki zen (indarrean dagoen legearekin bat etorriz) administrazio kontseiluan.
ESKATZEN DENA: 1) Enpresaren eraketa-idazpena egin, zenbateko ezberdinei buruzko azalpenak emanez. 2) Ekitaldi bukaeran akzioen balio teorikoa zein den adierazi. 3) Emaitzaren banaketaren idazpena proposatu. Azaldu zenbateko bakoitzaren arrazoiak eta kalkuluak (ekitaldi bukaeran I+G 20.000€koa zen). 4) Bazkide bakoitzari dagokion dibidenduaren kopurua adierazi. 5) 20X1eko Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera-Orria egin.
I. Jasotako gastu eta sarrerak guztira II. Bazkide eta jabeekin eragiketak 1. Kapital-zabalkuntzak 2. (-) Kapital-murrizketak 3. Ftza pasiboak OG bihurtzea 4. (-) Dibidenduen banaketa 5. Akzio edo partaidetza propioekin eragiketak (garbiak) 6. Negozio konbinazio baten ondoriozko OG gehikuntza (murrizketa) 7. Beste zenbait eragiketa bazkide eta jabeekin III. Beste zenbait OGko eragiketa
I. Jasotako gastu eta sarrerak guztira II. Bazkide eta jabeekin eragiketak 8. Kapital-zabalkuntzak 9. (-) Kapital-murrizketak 10. Ftza pasiboak OG bihurtzea 11. (-) Dibidenduen banaketa 12. Akzio edo partaidetza propioekin eragiketak (garbiak) 13. Negozio konbinazio baten ondoriozko OG gehikuntza (murrizketa) 14. Beste zenbait eragiketa bazkide eta jabeekin III. Beste zenbait OGko eragiketa
Enpresa bateko bazkideek bere eraketan jarritako hasierako kapitalean, eman daitezke aldaketak? Elkarteen eraketako ondare-konposizioa ezagututa, kapital sozialaren gehikuntza egiteko egoerak aztertuko dira.
Ikaskuntza-emaitzak: Materia: Kapital sozialaren zabalkuntza bultzatzen duten arrazoiak Kapital sozialaren zabalkuntza egiteko baldintza legalak: primak, lehentasunezko harpidetza-eskubideak… Kapital sozialaren zabalkuntza egiteko modalitateak: akzio-kopurua handitu; Balio Nominala aldatu Ordaina: diruzkoa; ez diruzkoa; kredituak konpentsatzeko; erreserbak kapitalizatu… Akziodun zaharrari babesa: prima; lehentasunezko harpidetza-eskubidea Kontabilitate Doikuntzak
Zeharkakoak: IKTeak menperatu informazioa bilatzeko Talde-lana Hizkuntza teknikoa menperatu
Emaitzen Adierazleak: Jarduera guztiek emaitza berak dituzte helburu, nahiz eta maila desberdinean.
21 5. JARDUERA Presentziazkoa eta Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu 3ko taldeak Jarduera-mota: C2, C3, C6 Jarduera hau bateratze-saio labur batez amaituko da
Presentziazko lana: Komentatu, hiruko taldeetan, adibidearen ondorioak eta laburpenaren edukia. Taldeak izan ditzakeen zalantzak irakaslearekin argituko dira.
Garapena: Bakarka eta ez-presentziazko moduan: a) PALABRA S.A.ren egoera aztertuko duzue eta balizko irtenbideak idatzi. b) Testu legala irakurriko duzue aipatutako kontzeptuak laburtuz. c) CREATIVIDAD sozietatearen kasua egingo duzue. Ondoren, 30 minutuan, gelan eta 3ko taldeetan aurreko erantzunak eztabaidatuko dituzue. Segidan, 60 minutuan, eztabaida irakaslearen eta ikasle guztien artean egingo da. Alderdi batzuk ez dira agertzen araudian, beraz, irakasleak beharrezkoak iruditzen zaizkion arloen azalpen laburra egingo du.
2015eko urtarrilaren 1ean, PALABRA, S.A. enpresak, merkatura produktu berri bat atera nahi du. Behar den finantzazioa 500.000 eurokoa da. Madrilen beste egoitza bat irekitzeko aukera ere aztertzen ari da, eta egindako balioestapen kalkuluen arabera, gutxieneko inbertsioa 2.000.000 €koa litzateke. ENPRESA HONEK NOLA FINANTZATUKO LITZATEKE AIPATUTAKO PROIEKTUAK?
22 Kapital sozialaren gehikuntza egiteko modalitateak: akzio-kopurua handitu, Balio Nominala aldatu Ordaina: diruzkoa; ez-diruzkoa; kredituak konpentsatzeko; erreserbak kapitalizatu… Akziodun zaharra babestu: Prima; Lehentasunezko Harpidetza Eskubidea
Zein da akzio bakoitzaren balio teorikoa zabalkuntza egin ondoren? Zergatik? Zer gertatu da balio teorikoen artean? (zabalkuntzaren aurretik eta ondoren). Zergatik?
Partaidetza politikoa
Akziodun berri batek, 10€ ordainduz, _______ balioa daukan akzioa eskuratzen du.
23 6. JARDUERA Presentziazkoa eta Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu 3ko taldeak Jarduera-mota: C2, C3 Jarduera hau bateratze-saio batez amaituko da
Garapena: Ez-presentziazko lanean ariketak ebatziko dituzue. Ondoren, gelan, 3ko taldeetan 45 minutuan proposamen desberdinak eztabaidatuko dituzue, azken 45 minutuetan bateratze-saio batez amaitzeko ikasle guztien eta irakaslearen artean.
CREATIVIDAD, S.A. sozietatean (aurreko jardueran landutako sozietatea): 100 akzio zahar dituen akziodunari zenbat eskubide dagozkio? Eta, zenbat akzio berri harpidetu ditzake? Lehentasun Harpidetza Eskubidearen zenbatekoa kalkulatu. Sozietatearen akziodun zahar batek 100 akzio ditu. Azaldu zenbat eskubide dagozkion eta zein izango den bere ondarea kapital-zabalkuntzara baldin badoa eta zein, ez badoa. Akziodun berri batentzat, akzio bat erosteak ze kostu adierazten du?
BONANZA, S.A. sozietatearen bazkideen batzar orokorrak 9.600.000€ko kapital-zabalkuntza egitea onartu du. 960.000 titulu berri igorriko dira (BN= 10€, zaharren berdina). Zabalkuntza egiteko proportzioa: 25 akzio zaharren truke 12 berri emango dira. Akzio berriak %60 liberatuak daude, erreserba libreen bidez, eta gainontzekoa eskudirutan despoltsatuko da.
24 Eskatzen dena: 1. Kapital-zabalkuntza egin aurretik, zein zen kapital sozialaren zenbatekoa? 2. Kontabilizatu zabalkuntzaren eragiketa.
INICIATIVA S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntza kontabilizatu. Datuak hauek dira: KS = 5.000.000€, (BN = 5€; 1.000.000 tit.; despoltsapena 100%. Kapital-zabalkuntza BN 10€ra handituz egingo da. A) Despoltsapenaren %50, eskudirutan egingo da. B) Despoltsapenaren gainontzeko %50, lur batzuen bidez egingo da. Lurren balioa merkatal erregistratzaileak izendaturiko adituaren arabera 2.500.000€koa da.
7. JARDUERA Presentziazkoa eta Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu 3ko taldeak Jarduera-mota: C2, C3 Jarduera hau bateratze-saio batez amaituko da
Garapena: Ez-presentziazko lanean ariketak ebatziko dituzue. Ondoren, gelan 3ko taldeetan 45 minutuan, proposamen desberdinak eztabaidatuko dituzue, azken 45 minutuetan bateratze-saio batez amaitzeko ikasle guztien eta irakaslearen artean.
CARTAS Y REYES, S.A. sozietatearen Bazkideen Batzar Orokorrak 150.000€ko kapitalzabalkuntza onartu du. Horretarako balio nominal berdineko (10€) 15.000 akzio berri igorriko dira. Zabalkuntza egiteko proportzioa: 5 akzio zaharren truke berri bat emango da. Jaulkipena %105ean egingo da. Jaulkipenaren %50 liberatuta egongo da (erreserba legalarekin -legeak onartutako zenbatekoan- eta borondatezko erreserbarekin). Gainontzekoa diruzko despoltsapenarekin harpidetuko da.
ESKATZEN DENA: 1) Kalkulatu ondorengo zenbatekoak, beharrezkoak diren azalpenak emanez: a. Zabalkuntzan erabili ahal den erreserba legalaren zenbatekoa.
26 b. Zabalkuntzan erabiliko den borondatezko erreserbaren zenbatekoa. c. Akziodun berri batek, akzio berria harpidetzeko despoltsatu beharrekoa. Azaldu harpidetza eskubideari dagokion zenbatekoa (akziodun zaharrari ordainduko zaiona) eta akzioari dagokiona (sozietateari ordainduko zaiona). d. Akziodun zahar batek, akzio berria harpidetzeko despoltsatu beharrekoa. Azaldu harpidetza eskubideari dagokion zenbatekoa (akziodun zaharrari ordainduko zaiona) eta akzioari dagokiona (sozietateari ordainduko zaiona). 2) Zabalkuntzaren eragiketa kontabilizatu 3) Zabalkuntza ondoren enpresaren ondare garbia zein den adierazi eta kalkulatu akzio bakoitzaren balio teorikoa. 4) 20X1eko Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera-Orria egin.
I. Jasotako gastu eta sarrerak guztira II. Bazkide eta jabeekin eragiketak 1. Kapital-zabalkuntzak 2. (-) Kapital-murrizketak 3. Ftza pasiboak OG bihurtzea 4. (-) Dibidenduen banaketa 5. Akzio edo partaidetza propioekin eragiketak (garbiak) 6. Negozio konbinazio baten ondoriozko OG gehikuntza (murrizketa) 7. Beste zenbait eragiketa bazkide eta jabeekin III. Beste zenbait OGko eragiketa
I. Jasotako gastu eta sarrerak guztira II. Bazkide eta jabeekin eragiketak 8. Kapital-zabalkuntzak 9. (-) Kapital-murrizketak 10. Ftza pasiboak OG bihurtzea 11. (-) Dibidenduen banaketa 12. Akzio edo partaidetza propioekin eragiketak (garbiak) 13. Negozio konbinazio baten ondoriozko OG gehikuntza (murrizketa) 14. Beste zenbait eragiketa bazkide eta jabeekin III. Beste zenbait OGko eragiketa
Garapena: Ez-presentziazko lanean ariketak ebatziko dituzue. Zalantzarik izatekotan, irakasleak tutoretzetan argituko ditu.
GUZTIRA 100.000 GUZTIRA 100.000 ESKATZEN DENA: 1.- Ondarearen informazioan oinarrituz, egiaztatu enpresa hau oreka finantzarioan dagoen eta izan ditzakeen ondorio legalak.
2010/12/01ean egiteko zeuden despoltsapen guztiak egiten dira. 2.- Kontabilizatu eragiketa.
2011/03/01ean, sozietatearen desoreka finantzarioaren aurrean, kapital-zabalkuntza bat egitea erabakitzen da. Horretarako, bi bazkideek proportzio berdinean harpidetuko dituzte 1.000 akzio berri (parean, BN=10€). Bazkide batek legeak adierazitako minimoa eskudirutan despoltsatzen du. Beste bazkideak SUDAFRICA, SA sozietatearen 600 akzio ematen ditu (BN= 5€). MUNDIAL sozietateak akzio hauek epe laburrean negoziatzeko bezala sailkatzen ditu eta 5.000€tan balioetsi ditu aditu batek. Zabalkuntzaren gastuak 2.000€. 3.- LHEren balioa kalkulatu. Azaldu zer esan nahi duen LHEak, eta bere ikurrak (positiboa edo negatiboa). 4.- Kontabilizatu kapital-zabalkuntza. 5.- Osatu 2001ko Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera-Orria.
I. Jasotako gastu eta sarrerak guztira II. Bazkide eta jabeekin eragiketak 1. Kapital-zabalkuntzak 2. (-) Kapital-murrizketak 3. Ftza pasiboak OG bihurtzea 4. (-) Dibidenduen banaketa 5. Akzio edo partaidetza propioekin eragiketak (garbiak) 6. Negozio konbinazio baten ondoriozko OG gehikuntza (murrizketa) 7. Beste zenbait eragiketa bazkide eta jabeekin III. Beste zenbait OGko eragiketa
I. Jasotako gastu eta sarrerak guztira II. Bazkide eta jabeekin eragiketak 8. Kapital-zabalkuntzak 9. (-) Kapital-murrizketak 10. Ftza pasiboak OG bihurtzea 11. (-) Dibidenduen banaketa 12. Akzio edo partaidetza propioekin eragiketak (garbiak) 13. Negozio konbinazio baten ondoriozko OG gehikuntza (murrizketa) 14. Beste zenbait eragiketa bazkide eta jabeekin III. Beste zenbait OGko eragiketa
Garapena: Ez-presentziazko lanean ariketak ebatziko dituzue. Zalantzarik izatekotan, irakasleak tutoretzetan argituko ditu.
HOGEITAMAIKA, SA, sozietatea 2 bazkideren artean (proportzio berdinean) sortu zen enpresa da. 2010ean ondorengo Egoera Balantzea aurkeztu zuen: EGOERA BALANTZEA, HOGEITAMAIKA 31, S.A. Aktiboa Ondare garbia eta Pasiboa AKTIBO EZ KORRIENTEA
2011/03/01ean, kapital-zabalkuntza bat egitea erabakitzen da. Horretarako, bi bazkideek proportzio berdinean harpidetuko dituzte 1.000 akzio berri (BN=10€ eta jaulkipena parean egiten da). Bazkide batek eskudirutan despoltsatzen du dagokion guztia. Beste bazkideak ondasunak ematen ditu eta aditu batek 5.000€tan balioetsi ditu. Guztia despoltsatu behar denez, diferentziarik balego, dirutan egingo da. 1. Kontabilizatu kapital-zabalkuntza. 2. Adierazi sozietatearen ondarea, kapital-zabalkuntza egin aurretik eta ondoren. 3. Zein da akzioen balio teorikoa zabalkuntza aurretik? Eta ondoren? 4. Kalkulatu LHEren balioa. 5. 90 akzio zahar dituen akziodunak, zabalkuntzara joan nahi badu, zein despoltsapen egingo du? Zein izango da bere aberastasuna? 6. 90 akzio zahar dituen akziodunak, zabalkuntzara joan nahi ez badu, zein izango da bere aberastasuna? 7. Akziodun berri batek 90 akzio berri erosi nahi baditu, zenbat ordaindu behar du? Eta nori ordainduko dio?
I. Jasotako gastu eta sarrerak guztira II. Bazkide eta jabeekin eragiketak 1. Kapital-zabalkuntzak 2. (-) Kapital-murrizketak 3. Ftza pasiboak OG bihurtzea 4. (-) Dibidenduen banaketa 5. Akzio edo partaidetza propioekin eragiketak (garbiak) 6. Negozio konbinazio baten ondoriozko OG gehikuntza (murrizketa) 7. Beste zenbait eragiketa bazkide eta jabeekin III. Beste zenbait OGko eragiketa
I. Jasotako gastu eta sarrerak guztira II. Bazkide eta jabeekin eragiketak 8. Kapital-zabalkuntzak 9. (-) Kapital-murrizketak 10. Ftza pasiboak OG bihurtzea 11. (-) Dibidenduen banaketa 12. Akzio edo partaidetza propioekin eragiketak (garbiak) 13. Negozio konbinazio baten ondoriozko OG gehikuntza (murrizketa) 14. Beste zenbait eragiketa bazkide eta jabeekin III. Beste zenbait OGko eragiketa
Enpresa bateko bazkideek bere eraketan jarritako hasierako kapitalean, eman daitezke aldaketak?
Elkarteen eraketako ondare-konposizioa ezagututa, kapital sozialaren murrizketa egiteko egoerak aztertuko dira.
Ikaskuntza Emaitzak: Materia: Kapital sozialaren murrizketa bultzatzen duten arrazoiak: desoreka finantzarioa eta beste batzuk. Kapital sozialaren murrizketa egiteko baldintza legalak eta kapitalmurrizketaren helburuak: ordainketak itzultzea; zintzilik dauden ordainketak barkatzea; dibidendu pasiboak kentzea; oreka finantzarioa bilatzea… Kapital sozialaren murrizketa egiteko modalitateak: akzio kopurua murriztea; Balio Nominala aldatzea Hartzekodunen aurkaritza-eskubidea Akordeoi-eragiketak Auto-zorroa Kontabilitate-doikuntzak
Zeharkakoak: IKTeak menperatu informazioa bilatzeko Talde-lana Hizkuntza teknikoa menperatu
Emaitzen Adierazleak: Jarduera guztiek emaitza berak dituzte helburu, nahiz eta maila desberdinean.
33 11. JARDUERA Presentziazkoa eta Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu Bakarka eta 3ko taldeetan Jarduera-mota: C2, C3, C6 Jarduera hau bateratze-saio labur batez amaituko da
Ez-presentziazko lana: a) Irakurri Kapitaleko Sozietateen Legearen (Errege Dekretu Legegilea 1/2012, BOE 161 zk.) Testu Bategineko 317-345 artikuluak, Kapital Sozialaren murrizketaren ingurukoak (akzioak eta bere balioa), eta aipatutako kontzeptuen laburpena egin. b) Aztertu adibide praktikoak kapital-murrizketaren eragiketak kontabilizatuz.
Presentziazko lana: Komentatu hiruko taldeetan ideiarik garrantzitsuenak, ondorioak laburbilduz. Beste hainbeste adibide praktikoetan. Taldeak izan litzakeen zalantzak irakaslearekin argituko dira.
Garapena: Bakarka eta ez-presentziazko moduan, dokumentua irakurri eta adierazitako kontzeptuak laburbilduko dituzue. Adibideak ere ebatziko dituzue. Ondoren, gelan eta 3ko taldeetan 20 minutuan, landutako kontzeptuak eztabaidatuko dituzue eta beste 30 minutuan, bateratze-saioa egingo da ikasle guztien eta irakaslearen artean. Adibideekin prozedura berari jarraituko zaio: 3ko taldeetan balizko soluzioa eztabaidatuko da 20 minutuan eta bateratze-lana beste 20 minutuan.
TESTU BATEGINAREN IRAKURKETA EGINDA, ADIERAZI KONTZEPTU HAUEK: Kapital sozialaren murrizketa bultzatzen duten arrazoiak: desoreka finantzarioa eta beste batzuk. Kapital sozialaren murrizketa egiteko baldintza legalak eta kapital-murrizketa baten helburuak: ordainketak itzultzea; zintzilik dauden ordainketak barkatzea; dibidendu pasiboak kentzea; oreka finantzarioa bilatzea... Kapital sozialaren murrizketa egiteko modalitateak: akzio kopurua murriztea; Balio Nominala aldatzea. Hartzekodunen aurkaritza-eskubidea. Akordeoi-eragiketak. Auto-zorroa.
34 ALEGRIA S.A. sozietateak 10.000.000€ko kapital soziala dauka. %20an murriztea erabakitzen dute, zirkulazioan dauden akzioen balio nominala txikituz, horrela bazkideek egin gabeko despoltsapenengatik dituzten zorrak eliminatu egiten direlarik. Kontabilizatu eragiketa zenbatekoak azalduz.
ILUSION, S.A. sozietateak 10.600.000€ko kapital soziala dauka. Ez dauka emaitza positiborik eta daukan erreserba bakarra Legezko Erreserba da 400.000€ko zenbatekoarekin. Zenbatean murriztu ahal izango du kapitala gehienez erreserba legala sortzeko egiten bada?
35 12. JARDUERA Presentziazkoa eta Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu 3ko taldeak Jarduera-mota: C2, C3 Jarduera hau bateratze-saio labur batez amaituko da
Garapena: Bakarka eta ez-presentziazko moduan, egoera guztiak ebatziko dituzue. Ondoren, gelan eta 3ko taldeetan 45 minutuz, proposamen desberdinak eztabaidatuko dituzue, eta azken 45 minutuetan bateratze-saio bat egingo da ikasle guztien eta irakaslearen artean.
AMISTAD, S.A. sozietateak bere sozietatearen 200.000 akzio eskuratzen ditu. BN= 20€ eta eskuratze kostua 2.400.000€. Ondoren akzioak amortizatzea erabaki da. Kontabilizatu eragiketak.
PAZ, S.A. sozietateak 200.000 akzio propio eskuratzen ditu. BN= 10€ eta eskuratze kostua 2.400.000€. Hilabete batzuk beranduago, akzioen erdia 1.500.00€tan saltzen du, salmenta gastuak 200.000€ izanik. Gainontzeko akzioak kapitala murriztuz amortizatu egiten dira. Kontabilizatu eragiketak.
Bilbo, ekainaren 10 Administrazio Kontseiluko Presidentea Aztertu galdera hauek (Oharra: Akzio guztiek balio nominal berdina dute eta bat zenbakitik aurrera zenbatuta daude): 1. Zein izango litzateke akzio bakoitzaren balio nominal berria 1. puntuan? Kontabilizatu eragiketa. Nolakoa izango litzateke egoera, 1. puntuan proposatutako murrizketaren 250.000 € erreserba legala hornitzera bideratuz gero? Kontuan izan, erreserba kontu honen saldoa, murrizketaren aurretik, 300.000 €koa zela. Kontabilizatu eragiketa.
36 2. Zein izango litzateke kapital sozial berria 2. puntuan? Kontabilizatu Eguneroko Liburuan 2. Puntuaren eragiketa guztiak. Horretarako, kontuan izan burtsan 200.000 titulu eskuratu direla 1.224.000 €ren truke; izan ere, gainerako 47.682 tituluak sozietatearen zorroan zeuden ekitaldi honen hasieratik eta balantzean 238.410 €ko balioa zuten.
37 13. JARDUERA Presentziazkoa eta Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu 3ko taldeak Jarduera-mota: C2, C3 Jarduera hau bateratze-saio batez amaituko da
Garapena: Bakarka eta ez-presentziazko moduan, egoera guztiak ebatziko dituzue. Ondoren, gelan eta 3ko taldeetan 45 minutuz proposamen desberdinak eztabaidatuko dituzue, azken 45 minutuetan bateratze-saio batez amaitzeko ikasle guztien eta irakaslearen artean.
Hornitzaileak
A. X1 ekitaldiko otsailaren 15ean, bazkideen batzar orokorrak, azken ekitaldietako emaitza negatiboak eliminatzeko administratzaileek aurkeztutako egitasmoa onartu du: kapitalzabalkuntza: parean akzio berriak; 2 akzio zaharren truke bat berria; %75ean liberatuta; %100ean despoltsatu beharra. Halaber, bazkideen batzar orokorrak ekitaldiko emaitzak aurreko ekitaldietako emaitzetara eramatea ere onartu zuen.
38 2. Kontabilizatu eragiketak. 3. Akziodun berri batek zein kostu izango du zabalkuntzaren %10a eskuratzeko? Suposatu, beharrezkoak diren eskubideak lortzen dituela. Nori ordaindu beharko dio? Titulu berri bakoitzagatik ordaintzen duen balioa, zerekin dator bat? 4. Administrazio kontseiluak hasiera batean %100ean liberatuak izatea pentsatu zuen, baina arazo legalak ikusita ez zuten aurrera eraman. Ondo egin zuen? Zergatik?
OHARRA: ondorengo B eta C atalak egiteko, akzioak %75ean liberatuta daudela suposatuko da. B.- X1eko uztailaren 1ean, bazkideen batzar orokorrak, balio nominala gutxituz kapitalmurrizketa onartu zuen, galera guztiak estaltzeko. Erreserba legala, legeak onartzen duen minimoan mantentzea erabakitzen da. ESKATZEN DENA: 5. Eragiketa kontabilizatu. 6. Kalkulatu Balio Nominal berria. 7. Erreserben %100a konpentsatu izan balitz, zein da balio nominal berria?
OHARRA: C atala egiteko, erreserba legalean legeak adierazten duena mantenduko da. C. X1 urtean, LUZ sozietateak ez zuen esperotako emaitza lortu. Gainera, ekonomiaren atzerakada ikusita etorkizun txarra sumatzen da. X1 urtean 450.000€ko galerak izan ziren. ESKATZEN DENA: 8. Komentatu enpresaren egoera X1 urtean eta zer aholkatzen duzun (itxiera, kapitalmurrizketa…). Azaldu zergatiak.
14. JARDUERA Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora 90 minutu
Garapena: Ez-presentziazko lanean ariketak ebatziko dituzue (URIBITARTE eta PIO BAROJA). Zalantzarik izatekotan, irakasleak tutoretzetan argituko ditu.
Egoera honen aurrean aurreko ekitaldiko itxierara arte metatuta dauden galerak saneatzea erabaki du (46.500 €). Honetarako, kapital soziala murriztuko du, erreserba legalean legez ahal den gehiena mantenduz. Hala ere aldez aurretik bere esku dauden baliabideak lortzen saiatuko da. 2. Kapitala murriztu aurretik, zer egin dezake? 3. Kapitaletik murriztu behar den zenbatekoa kalkulatu eta eragiketa kontabilizatu. 4. Kapital-murrizketaren ondorengo ondare-egoera komentatu eta enpresan bestelako arazo legalik ote dagoen adierazi.
40 1) Enpresa honen ondare-egoera behar bezala komentatu. 2) Enpresa honek kapital-murrizketa bat egin nahi du. Bazkideei despoltsapenak ez galdatzeko, ahal den neurrian akzio propioak erabili nahi ditu. Arazo legalik al dago? Eragiketa kontabilizatu eta azaldu murriztapen legalak. 3) Kapital-murrizketa baino lehen eta ondoren, zein da akzioen balio nominala eta balio teorikoa? Eta enpresaren ondarea?
Segidako jarduera ikasgaiko gainerako gaiekin batera doa eta etengabe landuko da lauhilekoan zehar mintegietan eta ez-presentziazko moduan, lauko taldeetan.
16. JARDUERA- MINTEGIAK Ez-presentziazkoa Aurreikusitako denbora: 5eko taldeak Jarduera-mota: C7
Garapena 4 pertsonatako taldea osatu eta hautatu burtsan kotizatzen duen eta, aldi berean, bere kapital soziala aldatu duen sozietate baten Urteko Kontuak. 4 pertsonako taldeek, Mintegi klaseetan, irakasleak emandako azalpenak jarraituz hautatutako enpresaren txosten bat egingo dute. Mintegi bakoitzerako lan zehatza egin beharko da: enpresaren aurkezpena (bere jarduera, nongoa, etab.), urteko kontuetako Egoera Balantzea eta Galdu Irabazi Kontuak azaldu, Ondareko Elementuak azaldu, kapital-zabalkuntza edota murrizpena azaldu, mozkinen gaineko zerga azaldu, aktibo eta pasibo finantzarioak azaldu, etb. Kronograma eta mintegi bakoitzerako lana lehenengo mintegian azalduko da. Azkeneko mintegian lan guztiaren aurkezpen laburra egin beharko da gainerako taldeen aurrean. Aurkezpenean bai irakasleak bai beste taldekideek galderak egin ditzakete. |
addi-09e8cc9fa2d5 | https://addi.ehu.es/handle/10810/12438 | addi | cc-by-sa 4.0 | 2014-05-12T14:56:48Z | science | Martínez Corral, Unai | eu | Kontrol esparruan ikasketa eta garapenerako oinarrizko ingurune praktiko, ireki eta askea | 1. Sarrera 1.1. Helburuak 1.1. Irudia: Pierre St. Martin ingurunearen helburu, atal eta tresnak. Azterketa eta ulertzea argitzeko, eta proiektuaren izaera praktikoak aginduta, abstrakziomaila gorenetik hasita eta erregistroetara heldu arte urratsez-urrats azalduko dira aldaketak. 1.2. irudiak adierazten du proiektuaren mamiak zein esparru hartzen duen egituraren, jokaeraren eta inplementazio fisikoaren ikuspuntuetatik. Badago Pierre St. Martin ingurunean zeharkako proiektu bat, informazioaren sostenguak baldintzatzen dituenak: inguruneari dagozkion dokumentazio eta iturri guztiak, ahal den heinean, estandarrak diren formatuetan gordeko dira, ez denboraren poderioz hedatuenetan. Besteak beste, irakurleak eskuartean duen dokumentua egiteko LATEX5 baliatuz Bilboko IITUEen Karrera Amaierako Proiektuak aurkezteko jarraitu beharreko maketazio-argibideak betetzen dituen txantiloia egin da6. 5itsas.ehu.es/workgroups/latex 64B. eranskinean ITSASeko web-gunean LATEX lan-taldearen Euskaraz atalean txantiloiaren txostena dago. Anie - Memoria 1-2 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Sarrera 1.2. Abiapuntua urratsen gainbegiralea, pazientziaren etengabeko apologian. 2008tik hona garatutako proiektu guztietan8 kideekin lana koordinatzeko, eta nirea antolatu eta planifikatzeko hainbat plataforma erabili izan ditut, esaterako, sourceforge.net (ZTPK, OHKIS, ohkis-gtk), laforja.rediris.es (BµC), lokalean instalatutako Subversion (Acher) edo Dropbox (SDM). Anieren garapenerako sourceforge.net erabiltzen da, OHKIS eta ohkis-gtk gordetzen dituen proiektu berdinean (nahiz eta web-gune nagusian adierazgarri berezirik ez egon): ohkis.sourceforge.net Sostengua ematen duen Allura9 plataformak esparru berdinean web-gunea, fitxategien bertsiokontrola egiteko Git edo Subversion, eztabaida-guneak, tiket-kudeatzailea, wikia, etab. biltzen ditu. 1.3. Irudia: Garapenean erabilitako Subversion zerbitzarira egindako bidalketak ( commit - ci). Benetako denborak ezartzen dituen mugak errespetatuz begizta itxian aritzen den kontrolagailuaren garapena helburu zuen lana Galiziatik bueltan hasi nuen, 2010eko irailean. 1.3. irudian argi ikus daiteke beste proiektuetan emandako denborak garapenean izan duen eragina. Urte luze batez metodologia barneratzen eta ezagutza-gabeziak osatzen eman ostean, azken bederatzi hilabetetan pilatu dira kodearen garapena eta dokumentazioa egitea. Bi urte baino gehiagoren buruan proiektuak hainbat moldaketa izan ditu, eta bitartean egin izandakoek izaera orraztu dute. Desagertzear dagoen nik egindako ikasketa-planean Sistema Digitalak lerroa hiru ikasgaiek osatzen dute: 1. Eragingailu Logiko Programagarriak Dituzten Sistema Digitalak 2. Ordenagailu Pertsonalaren Erabilera Paneleko Instrumentazioan 3. Sistemas Digitales en la Medida y Control de Procesos Industriales Txostenetan idatzitakoa alde batera utzita, ikaslearentzat azkeneko bi ikasgaietan landutakoen arteko erlazioa zuzena eta argia da. Bietan erabiltzen da Labview eta erraz antzematen 8Ikus 4A. eranskina. 9sourceforge.net/projects/allura Anie - Memoria 1-4 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Sarrera 1.3. Deskribapen orokorra dira instrumentazio birtualaren eta kontrol-teoriaren arteko lotuneak. Oso abstrakzio-maila altuko ingurunea izanik, ordea, hardwarearekiko erreferentzia-zuzena galtzen da, fedea lantzera behartuz. Proiektu honek lehenengoaren eta hirugarrenaren arteko zubia izan nahi du, benetako denboran aritzeko mugak maila baxuan aztertzeko aukera emanez, eta datuen kudeaketan egin beharreko aukeraketa kritikoak plazaratuz. Aldi berean, Pierre St. Martinen baitan, gehiegizko espezializazioaren ondorioz hezkuntzan zentzugabeko oztopoa deritzodan gabezia bete nahi du: sistema elektroniko digitaletan ingeniaria izan nahi duen ikasleak aldi berean FPGAk, mikrokontrolagailuak, mikroprozesadoreak eta elkarren arteko komunikazioa maila baxuan ulertu eta kudeatzeko gai izatea. 1.3. Deskribapen orokorra 1.4. Irudia: Sistemaren osagai nagusiak eta elkarren arteko funtsezko informazio-fluxuak. 1.4. irudiak adierazi bezala, sistema bost oinarrizko osagaitan deskribatu da funtzionaltasunaren arabera: Timing: txartelaren 50 MHz-eko erloju seinalean oinarrituta, FPGAk dituen DCMak eta kontagailuak erabilita, beste osagaiek behar dituzten maiztasunetako seinale periodikoak sortzea. Man: erabiltzaileak sistema kudeatu (erreferentzia-seinalea sortzea) eta aldagaiak ikuskatzeko interfazeen kudeaketa (sakagailuak, kodetzaile birakaria, LCD, VGA, etab.). Anie - Memoria 1-5 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Sarrera 1.4. Metodologia eta erabilitako tresnak Input: plantaren kontrolatu nahi den aldagaia irakurtzea eta kontrolagailuaren berrelikadura seinalea sortzea. PID: kontrolagailua. Output: PIDaren irteeraren arabera eragingailuaren agindu seinalea sortzea (DAC, PWM, etab.) Plantaren arabera sarrerako/irteerako osagai ezberdinak inplementatzea beharrezkoa bada ere, azterketa kasu guztietako sistemek hainbat osagai komun dute: aukeratutako txartelaren erlojuan oinarritutako maiztasun ezberdinak sortzea, esaterako. Hori dela eta, azterketa kasua edozein dela ere moldaketa errazteko, plantarekiko menpekotasunik ez dituztenak (PID, Man -LCD eta VGA barne- eta Timing) banaturik landu dira. Azterketa kasuak garatzean planta zehatzek behar dituzten gehikuntzak egin dira, izaera modularrari eskerrak. 1.4. Metodologia eta erabilitako tresnak 1. Begizta osatzen duten elementuen modelo matematikoak aztertzea, aukeratzea eta parametroak identifikatzea. 2. Konputagailuz burututako simulazio numerikoaz sistema osoaren modeloa balidatzea eta PID kontrolagailu jarraitua doitzea. 3. PID kontrolagailu diskretuaren egitura aukeratzea eta laginketa-maiztasunaren ikasketa burutzea. 4. Arkitektura ezberdinetan kalkuluak koma finkoan egiteko adierazpenak aukeratzea. 5. Bit-zehatza eta ziklo-zehatza den simulazio ingurunean modelo ezberdinen erantzunak konparatzea. 6. Sintesirako, mapa egiteko eta diseinua inplementatzeko software ingurune integratuan PID kontrolagailua VHDL lengoaian deskribatzea. 7. Sistema osatzeko, egoera finituko makinetan (M´aquina de Estados Finitos, MEF, edo Finite State Machine, FSM ) eta erregistroetan oinarritutako modulu periferikoak deskribatzea: kodetzaile inkremental birakariak, PWM modulagailua, H-zubia babesteko logika, VGA, LCD... 8. Sistema balidatzea (a) HW/SW co-simulation (blackbox). (b) HW-in-the-loop (HIL) (blackbox). (c) Sistema erreala balidatzea (parametroen identifikazioa, doiketa eta azkeneko frogak). Anie - Memoria 1-6 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Sarrera 1.4. Metodologia eta erabilitako tresnak Sistema osoa Digilenten10 Spartan3E Starter Kit txartel bakarrean inplementatu baino lehen, azterketa arindu eta errazteko, simulazioan oinarritu da garapena; eta begizta osatzen duten elementuak identifikatu eta modelatu dira horretarako. Modeloak Laplaceren S domeinuan baliatuta, Mathworksen11 Matlab/Simulink ingurunean PID kontrolagailua doitu da. Modelo jarraitutik abiatuta, eta beti erreferentzia- izanik, kontrolagailuaren egitura diskretua eskuratu da, Z planoan adierazita. Modelo digitala osatzeko laginketa-maiztasuna eta koma finkoko aritmetikak agindutako hitz-luzerak ezarri dira. Xilinxen12 System Generator bitartez, Matlab eta ISE/ISim lotuz, liburutegiko blokeak zein idatzitako VHDL kodea erabilita deskribatutako kontrolagailuen erantzuna aztertu da. Erreferentziarekiko erantzunen konparaketa oniritzitakoan, tresna berdinak medio, hardware ko-simulazioa burutu da helburuko plataformarekin. Sistemak helburuak bete ditzan plantarekiko menpekotasunik ez duten moduluak VHDL lengoaian deskribatu dira (LCD, VGA, sakagailuak, kommutadoreak, etab.). Azterketa kasuaren, Alecop, S. Coopren MV541 maketaren, araberako sarrerako/irteerako osagaiak egin dira azkenik, eta plantaren araberako doiketa eta parametrizazioa ezarri. Hauekin, alde batetik oinarrizko sistema (VGA gabekoa) eta bestetik aukera guztiak dituena sintetizatu dira. Inplementazioek ezarritako helburuak eta azterketa teorikoan adierazitako mugak betetzen dituztela baieztatu ostean, eta praktikan kontrola zuzena izanik, emaitzak aztertu dira (hala nola, erabilitako azalera eta prozesatze abiadura mugak). Azkenik, System Generatoren kodea zuzenean sortzeko aukeraren inplementazioaren emaitza zuzenean VHDL lengoaiaz garatutakoarekin konparatu da. 1.5. Irudia: Garapenerako erabili den Xilinxen Spartan3E Starter Kit txartela. 10www.digilentinc.com 11www.mathworks.com 12www.xilinx.com Anie - Memoria 1-7 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Sarrera 1.5. Dokumentazioaren antolaketa 1.5. Dokumentazioaren antolaketa Araua jarraituz dokumentu bakoitzak dagozkion aurkibide eta zerrenda osoak dituenez, 0. Dokumentuak lehen mailako atalak baino ez ditu adierazten, irudi eta taula guztien zerrendekin batera. 1. Dokumentuak azaldutako metodologiak agindutako ordenean lantzen ditu jarraitu diren urratsak: Teknikaren egoera aurkeztearekin batera, azterketa eta garapena modeloen simulazioan eta hardware ko-simulazioan oinarrituko dela ondorioztatuz, helburuko plataforma gisa Spartan3E FPGA aukeratzearen arrazoiak agertu dira lehenengo. Abio puntua argi, plantak identifikatu eta hauen portaera modelatzen duten adierazpen matematikoak lortzeko prozedurak azaldu dira. Zuzeneko motor baten erantzuna adierazten duen transferentzia-funtzioa adibide gisa erabiliz, eta Matlab/Simulink softwarea baliatuz, blokeez osatutako denbora jarraituan begizta itxiko sistema osoaren modeloaren garapena azaldu da. PID kontrolagailuak izan ditzakeen egituren arteko hautaketa burutu eta S planotik Z planora bihurketa egin da. Denbora diskreturako aldaketak atxikitzailea gehitzea behar du, eta daudenetan ZOH motakoaren hautaketa arrazoitzen da ondoren. Era berean, atxikitzailea aginduko duen laginketa-maiztasuna baldintzatzen dituztenak aztertu dira, benetako denboran arituko den sistema garatu dela kontuan izanda. Kontrolagailuaren ereduzko parametroak ezarri dira oinarrizko sistema erabilgarria osatzeko. Kontrolagailuaren barne eragiketak koma finkoan burutzearen zergatia argudiatu eta Xilinx/System Generator baliatuz sistema barnean erabilitako hitz-luzerak aztertu dira ere, zehaztasunean eta portaeran berebiziko garrantzia baitute. Xilinx/ISE softwarea erabiliz eskuratutako modeloa VHDL lengoaian deskribatzeko jarraitutako pausuak erakutsi dira. Proiektu honen zutabe garrantzitsua Z planoan adierazitako transferentzia funtzioak hardwarera bihurtzea izanik, zehaztasun osoarekin azaldu da kontrolagailuaren deskribapena. Hardware-in-the-loop bitartez simulatu eta aurreko guztiekin eta oinarrizko denbora jarraituko ereduarekin konparatu da, bihurketa pausu ezberdinetan emandako aldaketek eragindako portaera ezberdintasunak aztertzeko. Zehaztapenak betetzen dituen kontrolagailua egina, Xilinxen Spartan3E Starter Kit garapen txartelak eskainitako baliabideez, autonomia, modularitatea, hiztunkeria eta erabilerraztasun baldintzak betetzeko garatutako osagaien deskribapenak esplikatu dira: LCD, VGA, sakagailuak, etab. Edozein plantarekin erabili daitezkeenak, beharreko parametroak aldatuta. Azterketa kasuetan, eskuragarri dauden sentsore eta eragingailuetan oinarrituta, planta ezberdinak kudeatzeko ebatzitako sarrerako/irteerako osagaiak eta VHDL lengoaian eraikitako logikak deskribatu dira. Planta aurreko ataletan adierazitakoen arabera modelatu eta identifikatu da, PID kontrolagailua doitu eta laginketa-maiztasuna ezarri, eta parametroak aldatu dira. Azterketa esperimentalen bidez garatutako sistemaren portaera zuzena dela egiaztatu da. 2. Dokumentuak azterketa kasu bakoitzean plantaren identifikatutako modeloa eskuratzeko jarraitutako pausuak (hartutako neurketak eta egindako kalkuluak) azaltzen dira. InplementaAnie - Memoria 1-9 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Sarrera 1.5. Dokumentazioaren antolaketa zioen ezaugarri zehatzak ere biltzen ditu: egikaritze denbora, erabilitako azalera eta xahututako potentzia. Bertan azaltzen dira garapenerako zerbitzariaren erabilera-estatistikak, Subversion bertsio-kontrol-sistemarenak eta Allura tiket-kudeatzailearenak. Irakurleak sistema osotasunean eta maila baxuenean aztertu ahal izateko 3. Dokumentuan erabilitako iturriak daude komentatuta, bai Matlab scriptak, bai VHDL deskribapenak. 4. Dokumentuan Pierre St. Martin inguruneari dagozkion zehaztasunak eta lizentzien hitzezhitzeko kopiak daude. 5. Dokumentuan edukien eta iturrien erabilerarako baldintzak azaltzen dira. Aldi berean, erabilitako iturri eta baliabideen jatorria aitortzen da bertan. Baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoek osatzen dute dokumentua. Garapenean emandako denboraren eta erabilitako tresnen zein gailuen aurrekontua 6. Dokumentuan dago adierazita. Proiektuaren egitura dela eta, bi zerbitzu ezberdinen agiriak eskaintzen dira: garapen osoa eta azterketa kasu berria lantzea. Iturri, maila eta izaera orotako biltegi bibliografikoa bildu da 7. Dokumentuan, landutako esparruak duen garrantziaren, historiaren eta gaurkotasunaren adierazgarri. Ezagutza ezberdineko irakurleek ere erregistro ezberdinak eskura izan ditzaten. Azkenik, dokumentuokin banatutako CDak aurreko guztiak biltzen ditu: Simulink modeloak, VHDL eta M iturriak, inplementazioen txostenak, testu eta irudien iturriak, lizentzien kopia, txantiloiaren iturriak, etab. Era berean, aipatutako web-gunean proiektuaren fitxategi guztiez gain, aldiro emandako aldaketak daude eskuragarri. Anie - Memoria 1-10 Bilboko IITUE - UPV/EHU
2. Teknikaren egoera eta ebatzien azterketa ˚ Astr¨om eta Murrayk [5, ch. 1] bikain azaltzen dute berrelikatutako sistemen eta kontrolaren garrantzia, naturan aurkitu daitezkeen prozesu biologikoetatik hasita eta espazioan dabiltzan Curiosity13 bezalako makinak barne. Laplaceren S espazioan transformatuen bitartez definitutako kontrol klasikoan PID kontrolagailuak berebiziko garrantzia izan du, egitura sinplea izanik baliabide gutxiko inplementazio erraza behar duelako. Honen adierazgarri da autore gehienek atal zehatzak garatzea, aipatutako ˚ Astr¨om eta Murrayk [5, ch. 10] esaterako, edo Kuok [6, ch. 10]. Sistema digitalen agerrerarekin eta hauekin lotutako teknologiaren garapenarekin batera izaera diskretua duten egoera-espazioan (state-space) modelatzeko sistemak agertu dira, kontrol moderno deritzoten metodoak bilduz eta Z plano diskretuan. Hainbat urtetan kontrol digitalak PID jarraituen egitura zurrun eta sinpleak balio ez zuen sistema konplexuetan erabili izan dira soilik. Egun, ordea, PID elektroniko gehienak teknologia digitalean eskaintzen dira. Honek komunikaziorako moduluak integratzea edo diseinuak parametrizatzea ahalbidetzen du. Aldi berean funtzio konplexuagoak ere garatzeko aukera eskaintzen dute, hala nola, auto-doiketa (autotuning) edo urrunetiko ikuskapena. Espazio jarraituari buruzko eskuragarri dagoen bibliografia eta ikerketak baliatu ahal izateko, eta aldi berean integrazio eta parametrizazioa bermatzeko, kontrolagailu jarraituaren erantzun baliokidea duen sistema digitala garatu da. Baliokidetasuna eta kausalitatea ziurtatzeko, benetako denbora kontzeptuak ezarritako mugak bete dira, laginketa eta egikaritze denbora baldintzatzen dituztenak. Mikroprozesadoreak (x86/PPC/ARM), automata programagarriak (PLC), mikrokontrolagailuak, FPGAk eta osagai diskretuetan oinarritutako diseinuak erabiltzen dira kontrol begiztak inplementatzeko. Sistema handiagoekin integrazioa denek bermatzen badute ere, baliabideen eta beharreko potentziaren ikuspuntutik ezberdintasun handia dago. Inplementatzeko FPGA plataforma aukeratu da, azkeneko hauek, lan-abiadura maximoa eta konputazio ahalera aintzat hartuta. Autonomiaren ikuspuntutik, baliabideen beharra presente izanik, mikrokontrolagailuak edo ARMak ere maila berean daude. Baina, horiek ez bezala, FPGA sistemek kontrol begiztan abiadura handiagoak erdiestea ahalbidetzen dute, hardware konfiguragarritasuna baliatuz, egitura finkoa baino paralelismo fisikoa indartuz. Arduino proiektuko PID liburutegiak14, adibidez, 200 ms inguruko laginketa-maiztasunak jartzen ditu eredutzat, eta proiektu honetan 1 ms-tik beherakoak erdiestea da xedea. 13en.wikipedia.org/wiki/Curiosity_(rover) 14playground.arduino.cc/Code/PIDLibrary Anie - Memoria 1-11 Bilboko IITUE - UPV/EHU
3. Plantaren modelatzea eta identifikazioa Proiektuaren garapena modeloen simulazioan oinarritu den heinean, landutakoek errealitatearekin ahalik eta erlazio zuzenena izan dezaten berebiziko garrantzia du modeloak lortzeko prozedurak aztertzeak. Aguado et. alek [8] azaldu bezala, prozesuen identifikazioa deritzon terminoak, baldintza berdinetan (sarreran aldagai multzo berdina izanik) kontrol automatikorako zehaztasun nahikoarekin sistema erreal baten irteera aldagaien erantzuna errepikatzen duen modelo matematikoaren egitura eta parametroak lortzeko algoritmo, teoria eta ikerketak biltzen ditu. Ikuspuntuaren arabera, prozesuen helburuak ezberdinak izan daitezke. Honela, diseinu eta garapenean zehar balioztatzeko prozesuaren simulazioa burutzeaz gain, online edo airean deritzen kontrolagailuen parametroak identifikazio jarraituaren emaitzen arabera moldatu daitezke (autotuning). Era berean, zenbait algoritmotan etor daitezkeen seinaleen balioak aurreikusteko erabiltzen dira, hala nola, Smithen predictora. Helburuen arabera identifikaziorako metodo anitz daude. Oinarrizkoa azterketa analitikoa da: prozesuaren erlazio fisiko-kimikoak oinarri ditu eta ekuazio zinematikoak, dinamikoak, masa balantzeak, energia balantzeak, etab. aztertzean datza. Honela, modelo konplexuak eta ez-linealak lortzen dira askotan, eta prozesuaren teknologiaren ezagutza handia eskatzen du. Identifikazio esperimentalak, ordea, sarreran seinale ezagunak (maila sarrerak, maldak, sinusoidalak, inpultsuak, sasiausazko sekuentzia bitarrak...) erabilita modeloa epe laburragoan lortzea ahalbidetzen du. Identifikazio esperimentalak praktikan arazoak sortu ditzake informazioa eskuratzeko plantaren funtzionamendua asaldatu behar delako. Badaude eragina zeharo murrizten duten metodoak, baina zenbaitetan ezineskoa gertatzen da prozesua gelditu barik saiakuntzak burutzea. Era berean, modelo deterministikoak eskuratzen dira, eta ondorioz, ez dituzte kanpoko asaldadurak (zarata) kontuan hartzen. Proiektuaren helburua kontrol-sistemaren hardware garapena izanik, plantaren identifikazioa zeharkakoa da; eta egin den lehenengo azterketa kasua korronte zuzeneko motorra duen maketa denez, saiakuntza esperimentalek zehaztasun nahikoa ematen dute. Sistema txertatuan baliabideen erabileraren optimizazioa gogoratuz, hauetan sinpleena maila sarrerari erantzuna da. Laplaceren S domeinuan adierazitako esponentzial eta senoidalen bidez osatutako lehen eta bigarren ordeneko modelo anitz lortu daitezke erantzuna aztertuz. 3.1. Lehen ordeneko transferentzia funtzioa Korronte zuzeneko motorra egitura fisikoak baldintzatuta izaera integratzailea izateagatik27, begizta irekian egonkorra da eta erantzunaren izaera esponentziala da. Lehenengo ordeneko 27Aldaketa bortitzei erantzun azkarra ematen ez diena. Anie - Memoria 1-14 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4. Kontrol-sistemaren modeloa egitea Kontrol-sistema baten helburua planta ezagun batek nahi den erantzuna ematea da. Begizta irekiko sistema baten bitartez egin daiteke hori, zeinetan kontrolagailuaren irteera erreferentziaseinalearen arabera zuzenean aldatzen den; edo begizta itxiko kontrol-sistema erabili daiteke, honetan irteera ezartzeko erreferentzia ez ezik plantaren irteera, berrelikadura seinalea, ere kontuan hartzen delarik. Berrelikadura ezinbestekoa da plantaren irteera nahi den erantzunetik gertu mantentzeko, nahiz eta asaldurak edo plantaren dinamikan edozein aldaketa eman. Egun koste baxuko kontrolerako gailuak eskuragarri izatean erabilera zeharo hazi da, eta geroz eta aplikazio gehiagok (kontsumorako elektronika produktuek esaterako) erabiltzen dute berrelikadura. erreferentzia P Kontrolagailua Planta Asaldurak irteera Irakurketa − 1.7. Irudia: Oinarrizko berrelikatutako kontrol-sistema. Ohiko berrelikatutako kontrol-sistema 1.7. irudian agertzen da adierazita. Sistema osoaren portaera elementu bakoitzaren aukeraketa zuzenaren menpekoa da. Kontrolagailuaren garapenerako, irakurketa zein eragingailuen dinamikak ez dira kontuan hartu, eta edozein kasutan plantaren barnean aztertu dira kasu praktikoetan. Garapenean zehar arazoak murrizteko eredu planta gisa korronte zuzeneko motor baten transferentzia-funtzio arrunta erabiltzea aukeratu da. Hau, plantaren dinamikaren ikuspuntutik, zeharo sinplea denez, azterketa eta frogatzea erraztu ditu. Diseinatutako kontrolagailua egonkorra eta eraginkorra dela ziurtatzean, egin beharreko aldaketak egin dira planta zehatzak kontrolatzeko (azterketa kasuetan ikus daitekenez). Laplace-ren S domeinuan adierazitako lehenengo mailako transferentzia funtzio batek (1.1) beteko du eredu plantaren funtsa. 0, 94 0, 116s + 1 (1.1) Posizio kontrola egiteko xedez, plantaren transferentzia funtzioari irabazia (K = 0.83) eta integrazio funtzioa (1 s) biderkatu zaizkio eta emaitza (1.2) izan da planta gisa erabili dena. 0, 94 0, 116s + 1 · 0, 83 · 1 s = 0, 7802 s(0, 116s + 1) (1.2) Anie - Memoria 1-16 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4. Kontrol-sistemaren modeloa egitea 4.3. Jarraitua diskretua bihurtzea (S → Z) eta, sistema digitalak aztertzeko Laplaceren S planoan arituz gero, praktikan sistemak ez du analisi teorikoak emandako erantzuna beteko. Kuok [6] azaltzen duenez, Z transformatuak diferentzia linealetan ekuazioak eta datu diskretu edo digitalak dituzten sistema linealak ebazteko operatzeko metodoa osatzen du. Atal erreal zein irudikariak dituen z aldagai konplexua baliatuz, domeinu errealeko zenbaki sekuentzia Z domeinu konplexuko adierazpen gisa azaltzen du. Transformatuaren hirugarren teoreman aurkeztu bezala, atzerapenak adierazteko operadorea z−n da, non n laginketetan adierazitako atzerapena den. Groutek [10, p. 501] gogoratzen duenez, balio bat laginketa-periodo batean gordetzen duen elementua erregistroa da, sistema digitalen oinarrizko memoria elementua. Hau dela eta, kontrol digitaleko sistemetan eta datuak lagintzekoetan, y(t) seinalea Fs maiztasunarekin irakurtzen da, lagindutako aldiunetan seinalea adierazten duen denbora sekuentzia osatuz. Lagin arteko denbora tartea, Ts, konstantea izanik, eta benetako denboran jasoz gero, diferentzietan ekuazioak erabiliz landu daitezke datuak, aljebra matriziala medio. Kontrolagailu ahalik eta fidagarriena erdiesteko, esparru honetan egindako garapenak baliatu dira Laplaceren S domeinuko adierazpenak hartuta deskribapenaren izaera diskretura moldatzen direnak lortzeko. Batetik besterako bihurketa zehatza ez denez, aldaketa burutzeko aplikazioaren eta beharrizanen arabera zenbait ekuazio ezberdin erabiltzen dira [10, p. 516]: Euler edo Forward difference, Backward difference eta Tustin edo bilinearra. erreferentzia P ZOH PID ±12 0,7802 0,116s2+s posizioa e u y − 1.11. Irudia: Azterketarako erabilitako sistemaren modelo diskretua. Denboraren azterketa ikuspuntu diskretutik burutzeko, Simulinkeko sistema osoaren modelo orokorra aldatzea ezinbestekoa da. Kontrolagailua inplementatzeko gailua edozein dela ere, datu diskretuak prozesatzeko behintzat fabrikatzaileak adierazitako tartean balio finkoa izan beharko dute. Laginketaren ostean eta PID kontrolagailua baino lehen atxikitzailea jarri da (1.11. Irudia), lagindutako datuetan oinarrituta laginketa arteko seinalearen izaera baldintzatuko duena. Helburu honetarako erabili ohi direnak Zero-Order Hold, First-Order Hold eta Fractional-Order Hold dira [11]. Lehenengoak azken laginketaren balioa finko mantentzen du berritu artean, beste biek deribatuan oinarrituta hurrengoan irakurriko den balioa aurretiaz erdiesten saiatzen diren bitartean. Nahiz eta Ugalde et al.ek [12] azaldu bezala zenbait helburutarako FROH atxikitzaileen erabilerak erantzuna hobetu dezakeen, proiektu honen izaera oinarrizkoa denez ZOH motakoa erabili da. Begizta sistemaren laginketa-maiztasunaren (Fs) ezarrera azaltzean adieraziko denez, planta banda-zabalera baino zeharo azkarrago ikuskatuko da. Ondorioz, Ts tarteetan seinaleak balio berdina mantenduko duela suposatu daiteke, elementu mekanikoen aldaketa abiadura ahaleraren azpitik egoteagatik. Anie - Memoria 1-20 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4. Kontrol-sistemaren modeloa egitea 4.4. Laginketa-periodoaren azterketa (Ts) oszilakorra dutela, eta hobetutako maila erantzunean oinarritutako prozedurarekin konparatzen ditu. Seborg et al.ek [19, p. 535] aurrekoak eta begizta irekian oinarritutako beste hainbat prozedura biltzen dituzte. Hala ere, Zito et al.en [20] adierazitakoarekin bat, ez dago edozein plantarako erantzun ona ziurtatzen duen hedatutako proposamenik. Modelo jarraituaren irabaziak doitzean jarraitutako prozedura errepikatuz gero, iterazioetan oinarritutako optimizazio prozedurak lau aldagai aztertu beharko lituzke, eta baliteke irabaziei esleitutako balioak aldatzea. Garapenen osoan zehar sistemaren modelo jarraitua erreferentzia denez, 1.4. taulan adierazitakoak mantenduz, Ts bakarrik aztertu da. Erabat banatu dira, beraz, jarraituan burututako doiketa eta diskretuan ezarri beharreko laginketa-maiztasunaren aukeraketa. 0.1 1 10 −40 −20 0 Hz dB −3 (−3db, 0.88Hz) 0.1 1 10 −150 −100 −50 0 Hz deg 1.14. Irudia: Modelo jarraituaren banda-zabaleraren azterketa begizta itxian eta 1.4. taulan adierazitako doiketak erabilita. Shannon zein Nyquisten arabera [21] Fb banda-zabalera barnean mugatutako seinale baten laginak bakarrak dira baldin, soilik baldin, laginketa-maiztasuna 2 · Fb baino handia bada. Hortaz, edozein seinale analogiko lagintzeko maiztasunak honen banda-zabaleraren bikoitza izan behar du, behintzat, aztertutakoa berreraiki ahal izateko. Honela ez bada, ˚ Astr¨omek [18, sec. 6.7] azaltzen duen alias efektua izan daiteke irakurketetan. Wescottek [22] egindako azalpenean ondorioztatzen denez, hainbat faktore izan behar dira kontuan eta ez da erraza askotan oinarri teorikotik abiatuta praktikan inplementatu beharreko maiztasuna ezartzea. Designing for Absolute Time Response atalean Wescottek real-time sistemetan lagindutako seinalearen itxuraz gain honen bidean ezartzen diren atzerapenek ere berebiziko garrantzia dutela adierazten du. Ondorioz, laginketa-maiztasuna handitu ahala fase atzerapena (1.15) adierazpenaren arabera murrizten dela kontuan hartuta, banda-zabalera baino Anie - Memoria 1-26 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4. Kontrol-sistemaren modeloa egitea 4.4. Laginketa-periodoaren azterketa (Ts) 10 − 20 aldiz maiztasun handiagoz gain-lagintzea gomendatzen da. Θdelay = Fp Fs π [rad] (1.15) Era berean, Santina et al.en [14] gaiaren azterketa bikainean banda-zabalera baino 10 − 40 aldiz maiztasun handiagoa proposatzen dute. Plantaren irteera modelatzeko lehen eta bigarren ordenako sistemak erabilita baldintza zehatzetan Franklin et al.ek [16] proposatutakoaren, 0, 08 < Tsω0 < 0, 3 (ω0 rad s -tan adierazita), berdina dela ondorioztatzen dute. Bertan adierazten denez, kontrol-sistema digital baten helburu nagusia irteerak sarrera jarraitu dezala izanik, diseinatzaileak berrelikadura kontuan izanik begizta itxian sistemaren banda-zabalera Fcl zein den aztertzea da zentzuzkoena. Senekoa da laginketa-maiztasunak duen Fclren menpekotasuna, sistema osoaren banda-zabalera erreferentziaren maiztasun handienak eta begiztan txertatutako elementu guztiek baitute eragina, eta ez plantak soilik. Nahiz eta, oraingoan ere, berebiziko garrantzia duten plantaren identifikazio zuzenak eta modelo egokia izateak. Simulink inguruak linealizazio tresnak izanda, eta adierazitakoak aintzat hartuta, zuzenean sarrerako linealizazio puntua sortu da erreferentziaren puntuan eta irteerako linealizazio puntua plantaren irteeran. Control Design tresna sortako Linear Analisys erabilita33 sistemaren frekuentzia erantzuna adierazten duen Bode diagrama lortu da (1.14. irudia). Autore ezberdinek34 egindako proposamenetan ordezkatu da 0,88 Hz edo 0, 88·2π = 5, 529 rad s mozketa-maiztasuna, tartea zeroan35 hasten denez banda-zabalera dena (1.7. taula). Wescott 10 · Fcl < Fs < 20 · Fcl (8, 8 − 17.6) [Hz] Santina et al. 10 · Fcl < Fs < 40 · Fcl (8, 8 − 35, 2) [Hz] Franklin et al. ω0 0,3 < Fs < ω0 0,08 (18, 43 − 69, 1) [Hz] 1.7. Taula: Autore ezberdinek proposatutako laginketa-maiztasunak (Fcl =0,88 Hz). Nahiz eta taulan adierazitako emaitzei begira 20 Hz inguruko laginketa-maiztasuna zuzena den, autore guztiak bat datoz simulazioa eta froga ezberdinak egitea gomendatzean. 10X baino gutxiago ez erabiltzea ere guztiek adierazten dute, eta hortik aurrera behar izatekotan handitu daitekeela. Modelo jarraituarekin konparatuta maila sarrerari erantzuna aztertu eta gutxi gora behera Ts-ren zein balioetarako berdintzat jo daitezkeen ikusteko Shannonen frekuentziatik hasi eta BW · 100 arteko zenbait laginketa-maiztasun ezarri dira. 1.15. irudian ikusi daitekeenez, Shannonen frekuentziarekin kontrola ez da onargarria. Bandazabalera baino bost edo hamar aldiz handiagoko maiztasunekin ezberdintasun handia antzematen da, adibide plantarako kontrola onargarria izanik (gainditze nahikoarekin, baina onargarria). 333A. eranskinean bihurtu, simulazioak burutu eta emaitzak gordetzen dituen save bw.m scripta dago. 34Franklin et al.ek behintzat 20X proposatzen dute, eta ondorioz ez da Wescotten proposamenarekin bateragarria. 35Sistemak sarrera konstantea denean ere erantzungo du, errorea seinaleak maiztasunik ez duenean. Anie - Memoria 1-27 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4. Kontrol-sistemaren modeloa egitea 4.6. Koma finkoan hitz-luzeraren azterketa azterketan iragazitako modelo jarraituak beste bien arteko emaitza ematea. Maila sarrerari hiru erantzunak aztertuz oso antzekoak direla ikusi daiteke (1.17. irudia). Modelo diskretuak (1.14) egonkortze denboraren %30-era arte jarraituaren (1.4) erantzun berdina ematen du, eta %35-etik aurrera iragazitako jarraituarena (1.17). Proiektuaren helburua kontrolagailua inplementatzea denez eta agertutakoak aintzat hartuta, iragazitako modelo jarraitua erabili da azterketa zehatzagoetan erreferentzia gisa. Adarrak banan-banan aztertuta, proportzionalak hiru modeloetan berdinak direla ikusi daiteke. Integratzailean, aldiz, bihurketa burututakoan antzemandako errorea agertzen da modelo jarraituen eta diskretuaren artean. Deribatzaileari dagokionez, diskretuaren iragazketa argi antzematen da. 4.6. Koma finkoan hitz-luzeraren azterketa Orain arte egindako froga eta azterketa guztietan Simulinkek eskainitako blokeak erabili dira, Laplaceren S domeinuan -(1.4) eta (1.17)- zein Z planoan -(1.14)-. Kalkuluak, ondorioz, makina zehaztasunarekin36 egin dira, programak eta ordenagailuak ahal duten zehaztasun handienarekin. Helburua sistema deskribatzea denez, kalkuluak burutzeko erabiliko den aritmetikaren egitura definitu behar da. Whitworth et al.ek [24] IEEE 754: Standard for Binary Floating-Point Arithmetic37 estandarrean bildutako koma finkoa eta koma higikorra izeneko adierazpen moduen arteko ezberdintasunak azaltzen ditu. Frantz et al.ek [25] egindako konparaketan ondorioztatu bezala, egun kostu eta erabilera aldetik ezberdintasun gutxi dago biak darabiltzaten txertatutako zirkuituetan. Koma higikorra aritmetika erreala, zehaztasun handia edo tarte dinamiko zabalagoa behar dituzten erabileretan hobesten da. Aurrekoak behar ez dituztenetan orokorrean koma finkoa erabili ahal delarik. Lernerek [26] proposatutako azterketa eta azaldutako adibideek argi uzten dute proiektu honen helburu den kontrolagailuak ez duela koma higikorreko aritmetika erabilerarik eskatzen. Are gehiago, FPGAk sintesiaren araberako egitura izanik, tarte dinamikorik gabeko eta hain eragiketa sinpleak burutu behar dituen kontrolagailua koma finkoan inplementatzeak azalerari begira silizio gutxiago behar du eta kontsumoa ere txikiagoa da. Paraleloan deskribatzeko aukera erabilita kalkuluak azkarrago burutzen ditu. Koma finkoan arituta, seinaleen hitz-luzeraren azterketa ezinbestekoa da, interpretazioa zuzena izan dadin. Helburu hori lortzeko Simulinkek Data Type Conversion izeneko blokeak eskaintzen ditu. Seinale batek bloke hori zeharkatzean formatua aldatuko du. Programak koma finkoan lan egiteko formatua ezaguna du, eta hitz-luzera eta komaren kokapena ezartzea eskaintzen ditu. Zenbait ataletan, plantaren blokerako sarrera kasu, seinalea double motakoa izan behar da, eta aldaketa horiek ere kontuan hartu behar dira. 36Makina zehaztasuna: floating point eta double precision. 37http://grouper.ieee.org/groups/754/ Anie - Memoria 1-30 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4. Kontrol-sistemaren modeloa egitea 4.6. Koma finkoan hitz-luzeraren azterketa Aldi berean, Xilinx ISE Design Suiteak System Generator baliabidea du, Matlabek eta aipatutako Suiteak simulazioak batera egin ditzaten. Aplikazioak instalatu eta konfiguratu ondoren, Simulinkeko liburutegian System Generatorekin lan egiteko Xilinx Blockset, Xilinx Reference Blockset eta Xilinx XtremeDSP Kit bloke sorta berriak agertu dira. Horiek erabilitakoan, eta System Generatorekin lan egiteko argibideak jarraituta [27], simulazioak burutzean Xilinxen aplikazioak dagozkion blokeek egin beharreko kalkuluak burutzen ditu, eta Matlabek Simulinkeko blokeek egin beharrekoak. P In ref iref In feed ifeed z−1 P I · Ts 2 P P z−1 P P D Ts Out o Gateway AddSub Register Mult ref feed proout difact intsum intmult intout intrem difpre derdif derout − 1.18. Irudia: PID diskretuaren (1.14) Simulink modeloa Xilinx Blockset erabilita. System Generatorek eskainitako baliabideak erabiltzean simulazioak bit-zehatzak eta ziklozehatzak dira [28, p. 17], hau da, simulazioak hardwarearen erantzunak38 aurkezten ditu. Ondorioz, garapenari begira emaitza zehatzagoak eskaintzen ditu Data Type Conversion blokeek baino. Simulink blokeek ez bezala, System Generatorek eskaintzen dituen blokeak erabiltzeak, zenbait bloke bereziren gehikuntza eskatzen du: System Generatoreko blokeak dauden modelo bakoitzean tokena, bloke berezia, jarri beharra dago, Xilinxen aplikazioak burutu beharreko kalkuluak daudela adierazteko eta Simulinkekin komunikatzeko beharreko parametroak ezartzeko -nahiz eta lehenengo froga hauetan ezer konfiguratzeko beharrik ez izan-. Bestetik, aplikazio biek kudeatu beharreko seinaleen arteko konexioa dagoen puntu guztietan datuak bihurtzeko blokeak gehitu behar dira. Kontrolagailuaren sarreretara heltzen diren double motako seinaleak Xilinxen aplikazioarentzat ezaguna den koma finkoko formatura bihurtzeko Gateway In blokeak erabili dira39. Irteeran, aldiz, Gateway Out blokea gehitu da, kontrolagailuaren koma finkoko irteera doubleera bihurtzeko. 38Blokeak nola sintetizatuko diren kontuan hartzen du, inplementazioaren osteko atzerapenak arbuiatuz. 39Bloke honetan laginketa-maiztasuna adieraztean, honek orain arte erabilitako sistemaren erreferentzia-modelo diskretuan (1.11. irudia) Zero Order Hold blokeak betetzen zuen funtsa ordezkatzen du. Beraz, ez da horrelako blokerik jarri behar. Anie - Memoria 1-32 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4. Kontrol-sistemaren modeloa egitea 4.6. Koma finkoan hitz-luzeraren azterketa dira, laginketa-maiztasunaren eragina kontuan hartzeko. Atal proportzionalean, irabazia izanik, ez dago moldaketaren beharrik. Deribatzailea laginketa-periodoaz zatitu da, eta integratzailea, aldiz, biderkatu. Kalkuluak eskuz egin behar ez izateko, frogak egin bitartean modelo guztien parametroak aldi berean aldatu ahal izateko eta, aldi berean berdinak izango direla ziurtatzeko, balio zehatzen ordez koefizienteak kalkulatzeko adierazpenak jarri dira Mult blokeetan. 1.4. taulan agertzen diren parametroak erabili dira, Matlab lan-inguruneko aldagai gisa definituz. Honela, aipatutako aldagaiak (P, I, D edo/eta Ts) aldatuz gero zuzenean aldatuko dira balioak modelo guztietan eta dagozkion blokeetan. System Generatoren blokeen zehaztasuna mugatuta dagoenez (hitz-luzera ezarria baitute) konstanteek izango duten balioa ez da zehatza izango, baizik eta hitz-luzera horrekin adierazi daitekeen gertukoena40. Hainbat froga burutu ondoren, 1.8. taulan adierazten diren konfigurazioak erabili dira. Sarrerako hitz-luzera 12 bitetan ezarri da, koma bitarra zortzigarrenean kokatuta. Hortik aurrerako blokeen irteeretan zehaztasunik galdu gabe eta baliabide ahalik eta murritzenak erabiltzea ahalbidetzen duten konfigurazioak aukeratu dira. Ikus daitekeenez, batutzaile/kentzaile guztietan Full zehaztasuna erabili da. Horrek, sarrerek luzeera berdina izanik, irteerak bit bat gehiago izango duela kalkulatzen du. int out batutzailea da irteera erabiltzaileak definituta duen bakarra. Berrelikadura positiboa duenez, windup efektua jasateko arriskua dauka, edo berdina dena, denbora oso txikian balio oso altuak hartzea. Horregatik, bit bat gehiago jarri da eta overflow egotekotan irteera saturatzeko adierazi. Batutzaile honek integrazio memoriaren funtsa betetzen du: irteeran hitz-luzera handiagoa jarriko bagenu, integrazio denbora luzeagoa izango litzateke; laburtzean, aldiz, integrazioa laburragoa litzateke. Biderkatzaileetan, bestetik, zehaztasun osoa aukeratu da eta konstanteentzat emaitzak balio zehatzetik asko ez aldentzeko izan beharreko hitz-luzerak adierazi dira. 1.9.a taulan hitz-luzera mugatua izateagatik konstanteek izan beharreko balio zehatzarekiko zenbateko diferentzia duten adierazten da. Ezarritako konfigurazio eta baldintzekin, programak 1.9.b taulan agertzen diren irteerako seinaleak definitu ditu. VHDL kodea idazterakoan bertan batutzaile bik osatzen duten funtzioa adierazpen bakar batean egin da, eta biderkatzaileen irteeren baldintzak aldatu dira. Baina, momentuz, taulan adierazitakoak dira eredu. Maila sarrerari erantzunari dagokinez eta 1.19. irudiak adierazten duenez, modelo diskretuaren portaera berdina du. Biek iragazitako modelo jarraitua baina erantzun zertxobait hobea dute, gaindiketa txikiagoarekin eta erantzun iragankor azkarragoarekin. Nahiz eta hitz-luzera mugatu, parametroekin adierazpenak askatu eta Xilinxen bloke zehatzak erabilita, azkeneko modelo honek modelo jarraituarekiko duen ezberdintasuna diskretu izateagatik dela iritzi daiteke, egindako pausu guztiek eragindako erroreak oso txikitzat hartuz. 40Kalkulua eta hurbilketa programak berak egiten du aldagaien balioak hartuta eta adierazpenak askatuz. Anie - Memoria 1-34 Bilboko IITUE - UPV/EHU
5. Kontrolagailua deskribatzea (VHDL) System Generatorek DSP blokeak erabilita, hau da, VHDL kodea sintetizatzeko erabiliko den softwareak eskainitako blokeak erabilita, VHDL lengoaia erabili gabe eskuratu daitekeen simulazio fidagarriena eskuratu da. Horrek kontrolagailuaren barne egituraren bloke funtzionalak eta horien arteko loturak eskaintzen ditu. VHDL deskribapena egiteko egitura berdina erabili da erreferentzia gisa, aurreko atalean egindako azterketaren ondoren eskuratutako hitz-luzeren datuak ere erabilita. 5.1. Liburutegiak VHDL seinale mota eta izaerek bortizki mugatutako lengoaia da. Murata et al.ek [29] adierazi bezala, honen ondorioz lengoaiaren konpilazio zein sintesia seguruak dira, hau da, ez ditu emaitza ezegokiak eman ditzaketen operazio zein bihurketak egiten. Deskribatutako kodeak inplementatu nahi diren funtzioak bete ditzan, beraz, ezinbestekoa da seinale motak eta hauen operadoreak definitzen dituzten liburutegi eta paketeak ezagutzea. VHDL lengoaiaren definizio estandarrak batzen dituen liburutegia IEEE da. Oinarrizko std ulogic eta std ulogic vector motak eta hauen ebazpena diren std logic eta std logic vector definizioak std logic 1164 paketeak biltzen ditu. Zeinudun eta zeinurik gabeko seinaleak erabili behar direnez, aurrekoen asebetetakok diren signed eta unsigned definitzeko bi aukera daude. Nahiz eta industrian std logic arith berezko estandarra izan, Lewisek [30] argitu bezala operadore aritmetikoak eta konparatzekoak baino ez ditu. numeric std paketeak aurrekoez gain operadore logikoak definitzen dituenez, eta IEEE Std 1076-2008 estandarraren parte denez, hau erabili da. Proiektuaren garapenean IEEE Std 1076-1993 estandarra jarraitu da. Honetan numeric std ez da estandarraren parte, baina bai bateragarria. Aldi berean, kargatutako paketeak ez du std logic vector seinaleekin operazio aritmetikoak zein konparatzekoak egiteko aukerarik ematen. 2008ko estandarrean batutako baina 93koan banaturik dagoen std logic unsigned paketeak unsigned gisa hartzea ahalbidetzen du. Proiektuaren helburu nagusia ikasketa izanik, azkeneko pakete hau ez da kargatu. Honen ordez, diseinatzaileak bereziki adierazi beharko du sistemak noiz aztertu behar dituen std logic vector seinaleak unsigned bezala. Hau dela eta, erruz erabili dira castingak interpretazioa adierazteko. Bishopek [31] aurkeztutako VHDL-93 arabera sintetizatu daitezkeen paketeek azkeneko berrikuspenetan gehitutako fixed float types eta fixed pkg erabiltzea ahalbidetzen du. Erabiltzaile gidak [32] azaltzen denez, hauen bitartez esplizituki adierazi daiteke seinale batean koma bitarraren kokapena. Definizioak, baina, komak bektorearen tartearen barruan egon behar duela argitzen du. Honen ondorioz, erabiliko diren aldagaien eskalak geroz eta ezberdinagoak izan orduan eta informazio esanguratsurik gabeko bit gehiago erabiliko dira. Aritmetikaren ikuspuntutik kontrolagailuaren egitura oso sinplea denez, bereizgarriak ez diAnie - Memoria 1-37 Bilboko IITUE - UPV/EHU
5. Kontrolagailua deskribatzea (VHDL) 5.3. Arkitektura balioak mugatu eta saturatzea (moztean informazio baliagarria galduko baikenuke). Nahiz eta aukera honek kontrolagailua lineala den tartea mugatzen duen, oversampling handia erabiltzen denez, horren ondorioz gerta litezkeen diferentziak behar baino gehiagotan lagindu eta, hortaz, zuzenduz konpentsatzen direla onartu da. Osagai gisa deklaratutako saturazio blokea baliatuz, intoutek adar integratzailearen biderkatzailearen irteera baino iremrem bit gehiagora saturatzen da. Generic motako parametro honek, beraz, kontrolagailuaren integrazioak aurreko balioak kontuan hartzeko zenbateko ahalmena duen adierazten du. Beste era batera adierazita: funtzio integratzaileak zein pisu izango duen sistemaren dinamikan. iremremek natural eta positiboa izan behar du. Kontrolagailuaren irteera eta eragingailuak eragindakoa berdinak izan behar duten neurri berean, kontrolagailuaren barneko adarrek irteerarekin bat egin behar dute. Hau dela eta, irteeraren hitz-luzera batugai luzeenaren arabera definitu da. Egoera honetan baliteke, adar integratzailea saturazioan egonik, proportzionala eta deribatzaileekin baturak ahal baino erantzun handiagoa eskatzea [35]. Nahiz eta oraingoan efektua zeharo txikiagoa izan, hau ere ekiditeko, berriz ere erabili da saturatzeko osagaia. Honela, adar integratzaileak beti izango du irteera saturatzeko aukera, baina emaitza mugatuta egongo da, eragingailuaren ahaleraren arabera lan-tartean mantentzeko, eta praktikan eman daitezkeen erantzunak adierazteko. 5.3.4. Koma bitarrak lerrokatzea Batuketa zein kenketa aritmetikoak burutzean, hitz-luzerei buruzko aurretiaz adierazitakoez gain, seinale guztien koma bitarrak toki berean egon beharko dute -eragiketa hamartarretan gertatzen den bezala-. Hiru adarrek sarrera berdinak izanik (r eta y), irteerako baturan termino bakoitzaren irteerak duen komaren kokapena konstanteak baldintzatzen du. Honela, erreferentziako seinalearekiko komaren desplazamendua pbp, dbp eta ibp parametroek adierazten dute, hurrenez hurren. Informazio esanguratsuena babesteko, seinaleak eskumara baino ezingo dira mugitu, garrantzi gutxien duten bitak galduz. 1.20. irudian agertzen denez, shift right eragilea erabili da parametroek eragindako desplazamendua atzera egiteko. Ahalik eta informazio gutxien galtzeko, desplazamendu txikiena jasan duen adarra hartu da erreferentzia gisa. VHDL lengoaiaren 2008 baino lehenagoko bertsioek minimoa kalkulatzeko funtziorik ez dutenez, erabiltzaileak adarren koefizienteen komaren kokapena adieraztean minimoa (minbp) zein den adieraziko du. Sarrerako seinaleen kokapen berdina nahi izatekotan, 0 adieraziko da. Deskribapenean komaren zuzenketa biderketa burutu bezain laster eragiten da, irteerako batuketan egin ordez. Nahiz eta adar proportzional zein deribatzailean bi aukerek emaitza berdina eman, integratzailearen kasuan premiazkoa da seinalea saturatu baino lehen egitea. Honela ez balitz, saturazio maximo eta minimoa komaren zuzenketaren arabera aldatuko lirateke, modulua txikituz hain zuzen ere. Anie - Memoria 1-44 Bilboko IITUE - UPV/EHU
6. VHDL deskribapenaren ko-simulazioa 6.1. Blackbox Kontrolagailua VHDL lengoian deskribatuta dagoela, erantzuna aurrekoekin aldaratuta nolakoa den aztertzeko, System Generatorek eskeinitako liburutegietako Blackbox blokea erabili da. Bloke horrek Simulink barneko bloke baten barnean VHDL kodea estekatzea ahalbidetzen du. Kodea Xilinxen ISEk aztertu eta sintetizatzen du, eta sarreren araberako irteerak bidaltzen dizkio Simulinkeri. Bloke hau erabili baino lehen, aurreko atalean deskribatutako kodean zenbait aldaketa burutu dira, aplikazioen arteko komunikazioa, eta ondorioz simulazioa, zuzena izan dadin: Erloju seinaleak eta horren gaitzeak m aurrizkia izan behar dute. Identifikatzaileak aldatu dira. Sarrerak/irteerak std logic vector motakoak izan behar dira. Sarrerei/irteerei m aurrizkia gehitu zaie, std logic vector motara aldatuz, eta aldi berean aurreko izenak dituzten signed motako seinaleak definitu dira, hurrenez hurren lotuz. Simulazioan indeterminazioek eragindako erroreak ekiditzeko, seinale guztiak deklaratzean :=(others=>’0’) abiarazte sententzia adierazi da. Gateway In blokeek sarrerak erregistratzen dituztenez, i ref eta i feed zuzenean esleitu zaizkie ref eta feed seinaleei, atal sekuentzialetik kanpo. Barruan utziz gero, bi aldiz eragingo genuke z−1 eta ondorioz k−1 eta k−2 laginketekin burutuko genituzke kalkuluak. Horrek portaera okerragotuko luke. Seinaleak simulaziorako balio zehatz batekin abiarazi direnez, srst sarrera eta honen eragina kendu dira. Hitz-luzeraren lehenengo azterketan ez bezala, kontrolagailua VHDL lengoaian deskribatzean koefizienteak banan banan aztertu daitezke, aurrezarritako blokeen aukerek mugatu barik. Honela, zortzi biteko hitz-luzerarekin balio zehatzetik %1 baino gutxiago aldentzen diren emaitzak lortu dira (1.11. taula). Hau dela eta, aurreko modeloarekin aldaratuta biderkatzaileen osteko seinale guztien hitzak laburragoak izango dira. Ko-simulazioa burutzeko Blackbox blokeak konfigurazio .m funtzioa duen fitxategia behar du. Blokea modeloan sartzean programak zein VHDL fitxategi esleitu nahi den galdetzen du, eta adierazitakoan konfigurazio fitxategi bat sortzen du. Arkitektura sinpleekin eta hitz-luzera zehatzeko deskribapenekin, zuzenean hartzen ditu parametro guztiak. Garatutako kontrolagailuaren kasuan, osagai bat izanik eta erabat parametrizatuta egonik, beharrezkoa da konfigurazio funtzioa osatzea. 3B. eranskinean moldatutako VHDL iturriak eta hurrengoetan oinarrituta osatutako konfigurazio funtzioa azaltzen dira: Anie - Memoria 1-46 Bilboko IITUE - UPV/EHU
6. VHDL deskribapenaren ko-simulazioa 6.1. Blackbox PID Fix 12 8 Fix 12 8 Fix 8 0 Fix 8 0 Fix 8 0 ref feed Kp Ki Kd Fix 22 10 Out o Gateway Blackbox Reinterpret 1.21. Irudia: Blackbox blokea erabiltzeko kontrolagailuaren modeloa (Kp = 24 eta Ki = Kd = 91). Arazo hori ekiditeko, System Generatorek ematen duenn Reinterpret blokea erabili da. Honek seinale mota eta formatua adieraztea ahalbidetzen du, Simulinkek biten pisua ezagutu dezan, beste blokeek balio zuzenak jaso ditzaten. Output Arithmetic Type aukeran Signed (2’s comp) hartu da, eta koma bitarra non dagoen adierazi44. Seinaleak behar bezala interpretatzean programek VHDL kodea erabilita modeloaren funtzionamendua simulatzen dute. 1.22. irudiak adierazten duenez, honen emaitza, System Generator blokeekin egindako modeloak emandakoa eta modelo diskretuarenak oso antzekoak dira. Seinaleak begi hutsez aztertuta berdinak direla esan genezake, baina gaindiketa gertatzen den tartea begiratuz VHDL modeloak txikiagoa duela ikusten da, aurrekoen erantzuna zertxobait hobetuz. Antzemandako diferentziak ulertzeko, parametroen adierazpenean zein kudeaketak egin diren aldaketak izan behar dira kontuan. 1.9.a eta 1.11. taulak konparatuz balio teorikoarekiko errore erlatiboa erdira txikitu da adar integratzailean, eta zortzi aldiz handitu deribazioaren kasuan, betiere guztiak azkenekoan %0, 1-etik behera mantenduz. Aldi berean, koma bitarra kokatzeko jarraitutako logikak eta parametroak adierazteko erabilitako hitz-luzeraren mugaketak, lerrokatzean mozketa bultzatzen du. Nahiz eta hitz-luzera mugatu, parametroekin adierazpenak aldatu eta eskuz egindako VHDL deskribapena erabilita, azkeneko modelo honek modelo jarraituarekiko duen ezberdintasuna funtsean diskretu izateagatik dela iritzi daiteke, egindako pausu guztiek eragindako erroreak oso txikitzat hartuz (%0, 5-tik behera). 44Irteeren koma bitarra (8) + minbp = 10 Anie - Memoria 1-48 Bilboko IITUE - UPV/EHU
7. Spartan3E Starter Kit Plantaren arabera sarrerako/irteerako osagai ezberdinak inplementatzea beharrezkoa bada ere, azterketa kasu guztietako sistemek hainbat osagai komun dute: aukeratutako txartelaren erlojuan oinarritutako frekuentzia ezberdinak sortzea, esaterako. Hori dela eta, plantarekiko menpekotasunik ez dituztenak baina sistemaren autonomia bermatzeko ezinbestekoak direnak azalduko dira atal honetan; alde batetik baliabide minimoak eta bestetik aukeran dauden osagai guztiak. Azterketa kasuak garatzean, planta zehatzek behar dituzten gehikuntzak (txartelaren sarreren/irteeren kudeaketari dagozkienak) landuko dira. Hurrengo atal eta azpiatalen azalpenean aurrekoekiko diferentzialak adieraziko dira, hau da, zer aldatu den. Sistema osotasunean ulertzeko, beraz, ezinbestekoa da aurrekoak aztertzea. 7.1. s3etiny: oinarrizko sistema 3C. eranskinean azaltzen diren VHDL iturrietan ikusi daitekeenez, sistema funtzionaltasunaren arabera bost oinarrizko osagaitan deskribatu da: Timing clk Man btn rot vga lcd Input PID Kp, Ki, Kd Output 1.23. Irudia: Sistemaren osagai nagusiak eta elkarren arteko funtsezko informazio fluxuak: erlojuak (marrak), ikuskatzekoak (puntuak) eta kontrolagailuaren sarrerak/irteerak (solidoa). Timing: Txartelaren 50 MHz-eko erloju seinalean oinarrituta, FPGAk dituen DCMak eta kontagailuak erabilita, beste osagaiek behar dituzten frekuentzietako seinale periodikoak sortzea. Man: Erabiltzaileak sistema kudeatu (ref seinalea sortzea) eta aldagaiak ikuskatzeko interfazeen kudeaketa (sakagailuak, kodetzaile birakaria, LCD, VGA, etab.). Input: Plantaren kontrolatu nahi den aldagaia, y, irakurtzea eta kontrolagailuaren berrelikadura seinalea, feed, sortzea. PID: Aurreko ataletan deskribatu eta landutako kontrolagailua. Anie - Memoria 1-50 Bilboko IITUE - UPV/EHU
7. Spartan3E Starter Kit 7.1. s3etiny: oinarrizko sistema LCD Bestetik, sistemaren aldagaiak ikuskatzeko txartelak duen 16x2 LCDa kudeatzeko sistema garatu da. Alde batetik datuen aurkezpena kontrol begiztarekiko guztiz banatzeko, eta bestetik LCDaren kudeaketan aldagaien moldaketa/prestaketak eta gailuan idazketa ezberdintzeko, kudeatzailea osagai bereizietan deskribatu da. Sarrerak/irteerak LCDaren komunikazio protokoloarekin [37, ch. 5] bat etor daitezen LCD osagaiak hiru egoera finituko makina (ingelesez Finite State Machine) eta hauen elkarlanerako beharreko logika bateratzen ditu. Honetan ere RAM memoria bat deskribatu da, buffer gisa jokatuko duena. LCDaren ageriko memoriak adina helbide ditu RAMak, nahiz eta 2D matrizea den, eta ez 3D-koa. AUTO abiarazte osagaiak aginduta, makina orokorrak gailua konfiguratzen du lehenik (SETUP) eta ondoren etengabe idazten (WRITE) ditu RAMeko hitzak (erdia lerro batean eta erdia bestean). LCDMAN osagaiak, berriz, kontrolagailuak darabiltzan aldagaiak eta irteera zuzenean jasotzen ditu, eta beharreko moldaketak burutu ostean RAMan idazten ditu. Moldatzea BCDra bihurtzean eta ondoren LCDaren karaktere taularen [37, fig. 5-4] arabera osatzean datza. Sarrera diren 14 biteko zeinudun (biko osagarrian) seinaleen pisu handieneko bitaren arabera hauen balio absolutua adierazten duten seinaleak sortu dira. Ondoren, BCD zifra bakoitzeko lau biteko moldatutako shift register (bcdshift) bana erabilita aurrekoa jaso eta 16 biteko BCD seinalea ematen duen osagaia deskribatu da (bintobcd) [39]. 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 R E F : 0 0 0 0 P I D O U T V A R : 0 0 0 0 0 0 0 0 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 1.27. Irudia: LCDMAN, 16x2 LCDaren aurkezpen nagusiaren antolaketa: ref ( r), var ( y/feed) eta out ( u). Karaktere taulan adierazitakoen arabera, bihurketaren emaitza diren BCD zenbakiak erabilita, sarrerako seinaleen zeinua aintzat hartuta eta datuak izendatzeko testua gehituz, 1.27. irudiak adierazten duen antolaketa deskribatu da. Bestetik, sistemaren autonomia bermatzeko, txertatutako sistema osoa izanik, erabiltzaileak (eta ez diseinatzaileak parametro eta generic seinaleen bitartez) zenbait aukera konfiguratzeko izan dezan, LCDa eta zenbait sakagailu baliatuz menua deskribatu da: LCDMENU. Honek REF eta LCDMAN osagaietan du eragina, hau da, menua aktibatzean, inmenu seinaleak balio logiko altua hartzean, erreferentzia-seinalea sortzen duen kontagailua ezgaitzen da -en ataka zerora finkatuz- eta LCDMAN en berrabiarazte seinalea aktibo mantentzen da. Aldi berean LCD osagaiak (LCDRAM ek ondorioz) ez ditu LCDMAN en addr, data eta load seinaleak jasotzen, baizik eta LCDMENU renak. Osagai hau FSM batek osatzen du, sarrerak/irteerak aldatzeko dagokion logikarekin. Bi Anie - Memoria 1-55 Bilboko IITUE - UPV/EHU
7. Spartan3E Starter Kit 7.1. s3etiny: oinarrizko sistema Nahi ez diren aldaketa anitz horiek garbitu eta sistemara bakarra bidaltzeko iragazi gisa shiftregister batean oinarritutako s3etiny debounce osagaia deskribatu da. clk0 1k erloju seinaleak aginduta eta 4 biteko luzera izanda 10ms-ko lau laginketa jarraituk balio altua izan behar dute, hau da 40ms-tan gertatu daitezkeen erreboteak ez ditu irakurtzen. Iragazi guztiak bateratzeko s3etiny btndeb osagaian sakagailu bakoitzeko s3etiny debounce instantzia bat deskribatu da. 7.1.3. Normalizatzea Aipatutako bost atal nagusiez gain, hauen arteko datu fluxua kudeatzeko zeharkakoa den parametrizatutako normalizazio osagaia (s3etiny norm) deskribatu da. Alde batetik erreferentzia (nref), aldagaia (nvar) eta irteera (nout) seinaleen hitz-luzera eta balio tarteak moldatzen ditu honek, atal ezberdinen baldintzak betetzeko. Bestetik, erregistroak ezartzen ditu eta laginketamaiztasuneko erlojuan oinarrituta sekuentziatuta berritzen ditu. Sekuentziari dagokionez, clk10 erlojuarekin clk pid = clk adq · z−1 definitu da, laginketaerlojuak goranzko aldaketa duenean INPUT atalean laginketa burutzeko 1 clk10ms emanez, kontrolagailuak lagindu baino lehen. MAN ataletako osagaiek ez dutenez aldi berean lagintzen, normalizazio osagaiaren barnean kontrolagailuak egiten duen aldi berean erregistratzen dira sarrerak. Moduluen berdinketarako irteera ataka bakoitzeko konstante bana definitu da, konstante guztiek luzera berdina izanik (nwl generic parametroak definituta): Osagaiaren ataka guztien luzera beste osagaietan erabilitako generic berdinek baldintzatzen dituztenez, horiek baliatuz eta resize eta shift right funtzioen bitartez konstantearekin biderketan overflowrik gertatzen ez dela ziurtatuz, irteeraren luzerara moldatu eta konstantearen koma bitarraren kokapena zuzentzen du. Honela, kontrolagailuaren funtzionamendu zuzenerako, erreferentzia eta aldagai seinaleen eskalak berdintzen dira eta luzera berdineko seinaleak bidaltzen zaizkio, nahiz eta bereizmena ezberdina izan. Aldi berean, identifikazioa egitean erreferentzia ezberdinak sortzeko edo beste edozein egoeratan begizta irekian aritzeko, ref seinaleak zuzenean irteera agintzeko aukera egon dadin open ref seinalea sortzen du osagai honek. LCDan aurkezteko seinaleei dagokionez, lehenago azaldu denez, moduluak 13 bit izan behar ditu gehienez. 7.1.4. UCF NET "clk" LOC = "C9" |IOSTANDARD=LVCMOS33; NET "clk" TNM_NET=clk; TIMESPEC TS_clk=PERIOD "clk" 20 ns HIGH 40%; NET "rot (0)" LOC="K18" |IOSTANDARD=LVTTL |PULLUP; NET "rot (1)" LOC="G18" |IOSTANDARD=LVTTL |PULLUP; Anie - Memoria 1-58 Bilboko IITUE - UPV/EHU
7. Spartan3E Starter Kit 7.2. s3e: osagai guztiak Bigarren geruzan, irudikatu nahi den aldagai bakoitzeko (erreferentzia -dref-, INPUT atalean irakurritakoa -dvar- eta OUPUT atalera bidalitakoa -dout-) s3e vgashift osagaiaren instantzia bat deklaratu da. Parametrizatutako osagai hau ataka multzo bikoitzeko RAM batean oinarritutako shift-registera da (1.35. irudia). Multzo batek datuak idatzi zein irakurtzeko atakak ditu, eta FSM batek aginduta tg seinaleak maila altua hartzen duen bakoitzean eskumatik hasita eta era sekuentzialean datuak ezkerrera posizio bat mugitzen ditu, lehenengoan sarrerako datu berria idatziz. Egitura dela eta, berritze prozesuak behintzat zutabe kopurua · 2 erloju ziklo behar ditu. Beste multzoak, irakurketa atakak baino ez dituenak, zutabe seinalearen arabera dagokion helbidearen datua irakurtzen du eta aurreko helbidean irakurritakoarekin batera lerroak adierazitako balioarekin konparatzen du. Aktibo dagoen lerroa bi datuen artean badago edo bietako edozeinen berdina bada, puntua irudikatzen du. Zutabe seinalearen balioa 25 MHz-eko maiztasunarekin aldatzen denez, VGASYNC osagaian ikusi denez, multzo honek laginketa-maiztasun berdinarekin egin behar du lan, eta berez hsync seinalearen izaera sekuentzialaz baliatzen da irakurketa logika erregistro batez sinpletzeko. RAM clka cea load addra da qa clkb ceb addrb qb FSM ce load addr state clk tg clk2 tg logic Z−1 d ′1′ Z−1 < = < = line xor or MUX v ′0′ waiting? MUX −1 = 0 column 1.35. Irudia: VGASHIFT, ataka multzo bikoitzeko RAM batean oinarritutako shift-registera, column eta line seinaleen arabera edukia aztertzen duena. Idazketa FSMak lau egoera ditu: init, clear, do shift eta waiting. Sistema abiarazi zein berrabiaraztean lehenengoan mantentzen da tg seinaleak maila altua izan arte. Maila aldaketa ikusitakoan, clear-era aldatzen da, eta bertan RAMaren helbide guztietan zeroak idazten dira jarraian do shiften lehenengo desplazamendua burutuz. Egindakoan, waiting egoeran mantentzen da eta tgek berriz maila altua duen bakoitzean do shiftera aldaketa errepikatzen da eta waitingera buelta. Osagaiak datu esanguratsuak dagokien kokapenean dituen egoera bakarra waiting da beraz. Horregatik multiplexadore baten bitartez irteera zerora finkatu da RAMeko datuak mugitzen diren egoera guztietan. Ataka multzo biek erloju seinale berdina dutenez, bi edo lau lerro oso irudikatzeko behar den denbora tartean maila baxuan mantentzen ditu irtee- Anie - Memoria 1-63 Bilboko IITUE - UPV/EHU
7. Spartan3E Starter Kit 7.2. s3e: osagai guztiak hfout <= to_unsigned(lmax ,8) when vout >lmax else vout; Azkeneko geruza, beraz, alderanztailea da, zeinuaren arabera aldatuko du dagokion aldagaiaren aurkezpen kolorea. s3e vgasignshift osagaia moldatutako s3e vgashifta da, irudikatuko diren aldagaiek beste zutabe (helbide) dituena 45 eta datuen hitz-luzera hiru bitekoa delarik. Idazketa eta desplazamendurako ataka multzoaren logika berdina du, era eta aldi berean mugitu behar baitira vgashift eta vgasignshift osagaietako datuak, irteerak bat etor daitezen. Honetan, aldiz, ez dago bigarren multzoari lotutako logikarik, RAMeko datuak columnen arabera irakurtzen ditu soilik. layer wl source component 0 3 - Atzeko planoaren kolorea g 1 1 SGRID vgasimpgrid Koadrikulak, kolore bakarra dvga 2 3 SREF/SVAR/SOUT vgashift Grafikoak, hiru kolore qsign 3 3 SIGN vgasignshift Zeinuak, hiru kolore 1.15. Taula: DATA osagaiko geruza seinaleen jatorria eta izaera. 1.14. taulan adierazitako kolore kodeak aztertuz eta atzeko planoari kolore beltza (000) esleituz, red-magenta, green-yellow eta blue-cyan bikoteetako lehenengo elementuek maila altuan bit bakarra dutela ikusi daiteke, eta bigarrenek bi. Azaldutako geruzei dagozkien seinaleen jatorria eta izaera laburbiltzen dituen 1.15. taulak adierazitakoarekin bateratuz, eta dvga seinalea zuzenean hartuta, ref, var eta out seinaleen balio positiboei bikoteen lehenengo koloreak esleitu zaizkie, hurrenez hurren. Eta balio negatiboei bikotearen beste kolorea, qsign seinalea dvgarekin bateratuz eta kolore kodeekin bat egiteko biten kokapenak moldatuz. Hirugarren geruza bigarrenarekin bateratuta izanik, koadrikula gehitzea baino ez da falta. Datuen azpian irudikatu dadin, eta ez hauen gainetik, grafikoen seinaleak atzeko planoaren kolorea adierazten duenean baino ez da irudikatuko, eta egitean kolore zuriz (111) izango da. smask <= dvga and qsign; svga <= dvga or smask (1 downto 0)&smask (2); vga <= (others => ’1’) when dvga="000" and g=’1’ else svga; Gertaera zehatzak momentuan behar beste denborarekin aztertu ahal izateko VGA kudeatze sistemaren azkeneko elementua switch osagaian oinarritutako PAUSE da. Honek sakagailu bati eragitean VGAMAN en tg seinalea gaitzen edo ezgaitzen du. Ezgaituta dagoenean vgashift eta vgasignshift osagaiak ez dira berritzen, eta ondorioz monitorean irudi estatikoa agertzen da. Gaitu bezain laster berriz ere mugitzen dira grafikoak, geldirik egondako denboran izandako aldaketak agertu barik. PAUSE: anie_switch port map ( clk0_1k ,btndeb (2),srst ,vtge ); ivtg <= (not vtge) and vga_tg; 45Grafikoek zabalera ezberdinak izango balituzte, parametro ezberdineko instantziak deskribatu beharko lirateke. Anie - Memoria 1-65 Bilboko IITUE - UPV/EHU
8. Azterketa kasuak 8.1. Korronte zuzeneko motorra rra egokia izateagatik aukeratu da. Honela, kontrol sinplea behar duen plantan, deskribapen ezegokiaren ondorioz egon litezkeen arazoak antzeman daitezke, eta aztertutakoak praktikan zuzenean jarri. Kaptadoreak maketan ikusgai egoteak eta hainbat izateak ere, helburu akademikoa duen proiektu honetan aukera anitz eskaintzen ditu. Konexioak aurreko aldean izanik, argi adierazita, eta fabrikatzailearen fidagarritasunarekin, muntaia zeharo errazten da, txertatutako sistemaren garapenerako denbora gehiago utziz. 8.1.1. Interfazeak aukeratzea eta muntaia egitea Aldagaia irakurtzea Maketak eskaintzen dituen kaptadoreetan sinpleena kodetzaile inkrementala da. Honek bi seinale baino ez ditu, sarrera digitalen bitartez zuzenean irakurri daitezkeenak, eta abiadura zein posizio kontrolerako inplementatu beharreko logikak zeharo sinpleak dira. Kodetzaile absolutuak seinalea kopuru bikoitza du, sarrera digital kopurua bikoitza eskatuz. Abiadura zein posizio kontrolerako inplementatu beharreko logikak ere oso sinpleak dira. Baina inkrementalarekin konparatuz, honen bereizmena askoz txikiagoa da. Kaptadore erresistiboak seinale analogiko bakarra ematen du. Inkrementala erabilita baino seinale gutxiago behar ditu, eta abiadura zein posizio kontrolerako logiken konplexutasuna absolutuaren parekoak dira, modulu aldetik antzeko izaera baitute. Baina, sistema digitala izanik, AD bihurgailuaren beharrak bitarteko beste gailu bat eskatzen du, antzeko bereizmena izateko. Horrek kontrol begizta korapilatzen du, eta neurketak zuzenak izan daitezen bitarteko etapa beharrezkoa izan daiteke. Bestetik, lineala ez denez, eman liratekeen kuantizazio erroreak aztertu behar dira. Takogeneradoreak ere seinale analogiko bakarra ematen du, eta abiadura kontrolerako baino ez da baliagarria. Seinalea mugimenduaren menpekoa da, ez du posizioak agintzen aurrekoekin gertatu bezala. Halere, seinale jarraitua izanik, kodetzaileek baino bereizmen zeharo hobea du. Txertatutako sistema azaleraren ikuspuntutik ahalik eta txikiena mantentzeko kodetzaile inkrementala aukeratu da, beraz, kontrol begiztarako. Aldi berean, plantaren identifikaziorako saiakuntza soila egin behar denez, takogeneradorea baliatuko dugu zuzenean osziloskopiora konektatuz. Irteera atontzea Artaloytiak [41] adierazten duenez, elektronikaren ikuspuntutik korronte zuzeneko motorrak eragiteko hamaika aukera daude, zeinetan eraginkorrenak potentziako kommutadore elektronikoz (transistore bipolarrak, IGBTak eta gehienetan MOSFETak) osatutako bihurgailuetan oinarritutakoak diren. Laneko modua kommutazioa izanik, bihurgailuan ematen diren galerak oso txikiak dira bihurgailu linealekin konparatuz, azkeneko hauek tarte aktiboan egiten baitute lan. on egoeran kommutazio osagaiak oso tentsio jauzi txikia du, nahiz eta korrontea oso handia Anie - Memoria 1-69 Bilboko IITUE - UPV/EHU
8. Azterketa kasuak 8.1. Korronte zuzeneko motorra izan. offen, aldiz, nahiz eta tentsio jauzia oso handia izan, zeharkako intentsitatea mikroampere ingurukoa da, edo txikiagoa. Edozein egoeratan osagaietan galerak oso txikiak dira, potentzia handiko aplikazioetarako egokiak izanik. Kommutadore elektronikoz osatutako zubi osoko lau koadranteko CC/CC bihurgailuek (Hzubiek) Pulse Width Modulation (PWM) teknika bitartez kontrolatzeko aukera eskaintzen duenez, motorearen desplazamenduaz gain noranzkoa ere kontrolatu daitekeenez, eta sistema digital batez PWM motako seinalea sortzeko beharreko logika sinplea eta azkarra izanik, halakoa erabili da. Muntaia Spartan-3E Starter Kit txartelaren fabrikatzaile berdina den Digilenten PmodHB3 moduluak, 2 A eta 12 V-eko H-zubia eta kodetzaile inkrementalaren sarreretarako bi buffer bateratzen ditu. Planta den motorraren ezaugarriak gogoratuz, tentsio maximo bera dute, eta H-zubiak korronte izendatua baino 2 0,6 = 3, 34 aldiz handiagoa jasan dezake. Moduluaren erreferentzia-gidak [42] adierazten duenez, kontrol txartelaren J1 eta J2 konektoreekin bateragarria den 6 pineko konektorea du. Kable egokia erabiliz gero, J4 konektorea ere erabili daiteke. Motorra eta elikadura iturria moduluan adierazitako konektoreetara konektatu dira zuzenean. Kodetzaileko seinaleak bufferak iragateko dagozkien pinetara konektatu badira ere, ez dira fotodiodo eta fototransistoreak moduluak eskainitako pinekin elikatu. Txartelak 3,3 V-eko tentsioarekin egiten du lan. Nahiz eta PmodHB3 moduluak 3, 3 − 5 V tartean funtzionatu, maketako osagaiek 5 V behar dituzte. Horregatik motorrarentzat erabilitako elikadura iturri bereko zirkuitu digitalak elikatzeko irteera erabili da sentsoreetan. 8.1.2. Input Maketaren gidako [1, pp. 24-34] azalpen zehatza jarraituz, kodetzaile inkrementalaren A eta B sentsoreen seinaleak erabilita eta inpultsu kopuru berdina izanik irakurketa logikaren arabera bereizmena bikoiztu edo lau aldiz handitu daiteke. Irakurketa modua Oinarria sentsore bakar bat erabiltzea eta goranzko aldaketak aztertzea da (X1), maketak ezaugarrietan adierazitako inpultsu kopurua irakurriz. Sentsore bakarraren goranzko eta beheranzko aldaketak aztertuz gero (X2), inpultsu bikoitza irakurtzen ditu, ondorioz gailu berdinak izanik logika soilik aldatuz bereizmena bikoizten da. Bi modu hauek, ordea, ezin dute norabidea zein den adierazi, erreferentzia bakarra izategatik. Azkeneko aukera bi sentsoreen goranzko zein beheranzko aldaketak aztertzea da (X4). Bien arteko kokapena oinarrizko bereizmen tartearen erdia bada, 1.36. irudiko kronograman adierazi Anie - Memoria 1-70 Bilboko IITUE - UPV/EHU
8. Azterketa kasuak 8.1. Korronte zuzeneko motorra Iragaziak aldaketa bortitzak leuntzen dituenez, begizta itxian erreferentzian maila aldaketei erantzunek gainditze handiagoa izan dezakete, kontrolagailuak benetako abiaduraren %50−100 artean jasotzen baitu. Hala ere, laginketa-maiztasuna begiztaren banda-zabaleraren arabera ezarriz gero eta askoz azkarragoa izanik, kontrolak berak zuzendu dezake. 8.1.3. Output 1.37. Irudia: PmodHB3 moduluko H-zubiaren en eta dir seinaleen araberako egoerak. CC-CC bihurgailu baten transistoreak kommutatzeko aukera errazenetarikoen artean frekuentzia finkoan on eta off egoeren iraupena, hau da, lan-erregimena aldatzea da. Pultsu zabaleraz modulatutako bihurgailuak dira hauek, ingelesez, Pulse Width Modulation (PWM). Sistema digital batez halako modulazioa kontagailu bakarra eta zenbait konparadore erabilita egin daiteke, eta horregatik hainbat abantaila aurkezten ditu Artaloytiak [41]. Hala nola, lan-erregimena %0 eta %100 artean aldatzeko aukera; maiztasuna, kommutazio denbora eta sekuentzia, etab. aldatzeko malgutasuna) edota plantak jasotzen duen bataz-besteko balioa lan-erregimenarekiko linealki proportzionala izatea46. PmodHB3 modulua modu bipolarrean lan egiteko dago prestatuta: lau transistoreak bi kommutazio pare gisa hartzen ditu, binaka kommutatzen direlarik. Testuan [41] azaldutako PWM sorrerarako prozedura orokorrek pare bakoitza gaitzeko seinale bana darabilte, alderantzizko balioko bi seinaleren iraupenaren bitartez aldi berean modulua eta noranzkoa kudeatuz. Honela, lan-erregimena %50era ezartzean plantak ez du korronterik jasotzen, %0 eta %100 balioek noranzkoa batean eta bestean maximoa esleitzen dutelarik. 46Transistoreetan tentsio jauziak mesprezatuz eta kommutazioa ideala dela onartuz. Anie - Memoria 1-73 Bilboko IITUE - UPV/EHU
8. Azterketa kasuak 8.1. Korronte zuzeneko motorra Kontroleko seinaleak sortzea errazteko, eskeman ikusi daitekeenez eta 1.37. irudiak azaltzen duenez, Digilenten moduluan bi and eta not batez osatutako logikak kudeatzen ditu kommutazio pareak eta ataka banatan eskaintzen ditu lan-erregimena eta noranzkoaren kontrola. Honela OUTPUT atalak kontrolagailuaren irteeraren moduluarekiko, balio absolutuarekiko, proportzionala den PWM seinalea sortuko du, antiphase prozedurarekiko bereizmena bikoiztuz. clk pwm erlojuak agindutako, dc wl luzerako eta muga maximoan ezarrita duen counter osagaia oinarri, modulua luzera bereko dc seinalearekin konparatzen da. ≤ motakoa irteerak (0, 100] tarteko lan-erregimenak izango ditu. Agindua zero denean irteera ere halakoa izateko, = 0 motako bigarren konparadorea gehitu da, 1.38. irudian ikusi daitekeenez, irteera maila baxuan finkatzen duena. s3etiny counter.vhd FF = +1 en clk srst D Q max ≤ = 0 MUX ′0′ ′1′ MUX pwm ′1′ clk pwm dc 1.38. Irudia: dc lan-erregimeneko eta clk pwm 2dc wl maiztasuneko PWM seinalea sortzea. Planta eragingo duen H-zubiak anplifikatutako PWM seinalearen maiztasuna, beraz, clk pwm erlojuaren eta irteeraren bereizmenaren menpekoa da, (1.21) adierazpenak baldintzatzen duenez. Ondorioz, bereizmena hobetzeko luzera handitzen goazen heinean, modulazio-maiztasun berdina mantentzeko erlojuaren maiztasuna handitu behar da. Egun txartelek dituzten erloju maiztasunekin bereizmen nahikoa lortu daiteke. Esaterako, garatutako sistemak 50 MHz-eko erlojua izanik, 20 kHz modulazio-maiztasuna izateko luzera maximoa 50 MHz 20 kHz = 2500 = log2 dc wl 11 bitekoa da. Hala ere, bereizmena hobetzeko H-zubiaren elikadura tentsioak ere kontrolatu daitezke, Artaloytiak proposatu bezala. Fo = Fpwm 2dc wl duty-cycle = unsigned(dc) 2dc wl − 1 · 100 2dc wl = Fo Fpwm = unsigned(dc) · 100 duty − cycle + 1 (1.21) Modulazio-maiztasunak motorrak periodoa osotasunean antzeman dezan nahikoa izan behar du, hau da, atal mekanikoen erantzun-ahalera baino azkarragoa izan beharko dute maila baxuko egoerak. Begizta irekian plantaren banda-zabalera aztertuz egin da kalkulua, eta kontrol begiztaren maiztasuna ezartzerakoan egin bezala modulazioa behintzat hamar aldiz handiagoa ezarri da. Honela lan-erregimenarekiko linealki proportzionala den bataz-besteko elikadura antzemango duela ziurtatzen da. Anie - Memoria 1-74 Bilboko IITUE - UPV/EHU
8. Azterketa kasuak 8.1. Korronte zuzeneko motorra Aldi berean, bibrazioak eta matxurak ekiditeko modulazioak motorraren erresonantzia-maiztasuna baino handiagoa izan beharko du. Fabrikatzaileak ezaugarri-orrien bitartez adieraziko du maiztasunen arabera zein eragin eman daitekeen. Aurrekoak eta modulazio-maiztasuna handitu ahala elikaduraren osagai alternoa murrizten dela aintzat hartuta, ahal bezain handi ezartzea litzateke ideala. Haatik, bereizmena bermatzeaz gain, maiztasunak handiak kommutazioan galerak ere handitzen ditu. Laburbilduz, bandazabalera eta erresonantziak ezarritako murrizketak betetzen dituen maiztasun txikiena ezarri da. PmodHB3 moduluaren dir seinalea and ate batera bestera baino lehenago heltzen denez (not ateak eragindako atzerapenagatik), aldatzean glitchak agertu daitezke. enek maila baxua duen bitartean bi kommutazio pareak moztuta daude eta ez dago inolako arriskurik. Maila altua duenean, aldiz, eta pareetako bat behintzat on dagoenean, dir aldatuz gero bi pareek not atearen atzerapenak iraun bitartean egoera berdina hartzen dute (1.39. irudia) [4, pp. 34-35]. 1.39. Irudia: PmodHB3 moduluaren ate logiken glitchak. diren goranzko aldaketan bi kommutazio pareak on jartzen badira, V Mek zirkuitulaburra egiten du H-zubiak zehar, transistoreak errez. Modulua babesteko, beraz, sistemak beharrez dir aldatu bitartean maila baxuan jarri beharko du en. Nahiz eta beheranzko aldaketetan erretzeko arriskurik ez egon (bi pareak off jartzen direlako), noranzko aldaketa edozein dela ere prozedura jarraituko du anie hbridge osagaiak. 1.40. irudiak PWM osagaiaren irteera en in gisa hartuta eta kontrolagailuaren noranzkoa dir in bezala, txartelaren irteerak zuzenean kudeatzen dituen FSMaren fluxu diagrama aurkezten du. Sarrerak clk hb erlojuaren arabera lagintzen ditu eta noranzkoan aldaketarik ez dagoen bitartean zuzenean esleitzen ditu seinaleak. Aldatzean, aurreko balioa mantentzen du en ezgaitu baino lehen, eta noranzkoa bi laginketetan behintzat egonkorra bada act seinaleak noranzko berria hartzen du. Aldatu eta egonkortu bitartean, ezgaituta mantentzen da H-zubia. process(clk ,srst) begin if rising_edge(clk) then dir_ipre <= dir_in; pre <= act; Anie - Memoria 1-75 Bilboko IITUE - UPV/EHU
8. Azterketa kasuak 8.1. Korronte zuzeneko motorra azalera eta baliabideak eta xahututako potentzia. Nahiz eta Spartan-3E egun Xilinxek eskaintzen duen FPGA familia zaharrena izan47, garatutako diseinuek azalerari begira %12 − 21 bitartean behar dute soilik. Potentziari dagokionean 0,25 W baino gutxiago behar dute, tentsio maximoa 3,3 V-ekoa izanik. 8.1.8. Abiadura-kontrola gauzatzea Bilboko IITUEko APESek duen laborategian proiektuaren balidazioa gauzatu da. Sostengu digitalean, emandako CDan edo vimeo.com/unaimartinezcorral orrialdean, egindako frogen bideoa dago eskuragarri, funtzionalitate guztiak laburbilduz. Jarraian horren bideo-kapturak azaltzen dira: 47Logikaren garapenera zuzendutako kostu baxuko familia gisa azaltzen da. Anie - Memoria 1-80 Bilboko IITUE - UPV/EHU
8. Azterketa kasuak 8.1. Korronte zuzeneko motorra VGAn aurkeztutako marra bertikalen arteko banaketa 100 pixelekoa dela jakinik, eta laginketamaiztasuna 10 ms-koa denez, segundo bat adierazten dutela ondorioztatu daiteke. Grafikoetan praktikan motorrak 1,5 s inguruko egonkortze-denbora duela ikusi daiteke. 1.18. taulan adierazitako doiketaren helburuetatik gertu ez badago ere, erabilitako erreferentzia-seinalea mailakoa bainoa aldapa izan dela hartu behar da kontuan. Aldi berean, bideoak grabatzean erabilitako maketa ez da garapenean erabilitako bera izan, baizik eta berdina. Anie - Memoria 1-81 Bilboko IITUE - UPV/EHU
9. Ondorioak Proiektuaren garapenean emandako hilabetetan ikasitakoa balioestean, memorian agertzea zaila direnak dabiltza garunean bueltaka. Ezinezkoa izango litzateke hitz hauek idaztea zeharkako tresnak diren sourceforge.net orrialdeko Subversion eta Allura barik. Euskarriaren optimizazioa, aldiz, LATEX eta Texmaker-ek ahalbidetu dute. Dia, GIMP, Inkscape eta QtikZ erabili dira irudi eta diagramak egiteko. Eta BibTeX izan da erreferentzia bibliografikoen kudeatzailea. Matlab/Simulink eta ISE/System Generator-ekin batera, aipatutako tresna guztiak aldi berean erabili izana, eta horrek behartuta planifikazioa jarraitzeko eta baliabideak kudeatzeko prozedurak ikasi izana dira ondorio preziatuenak. Sarreran adierazitako helburuei begira (1.1. atala), kontrolagailu jarraituaren erantzun baliokidea duen kontrol-sistema modularra, txertatuta eta autonomoa erdietsi da, Matlab/Simulink, ISE/System Generator eta VHDL lengoaia medio Spartan3E Starter Kit txartelean inplementatu da eta, MV-541 maketa azterketa kasu, kontrola gauzatu da. Aurrezarritako metodologia jarraituz atal bakoitzaren aurretiko azterketa teorikoa burutu da, izaera anitzeko hamaika erreferentzia bibliografikotan aurkitutako laguntzari eskerrak. Bildutakoen sintesia egituratu da irakurketa zuzena errazteko eta argi banatuta ager daitezen azterketa teorikoa eta garapen praktikoa. Kontrolagailu diskretuaren egituran eta VHDL deskribapenera zuzendutako prozeduretan arreta handiena jarri bada ere, plantaren modelo ahalik eta egiazkoena lortzeko argibideak garatu dira. Ezaugarriei dagokionean, bi inplmentazio garatu dira: anie-tiny eta anie. Batak LCDa, lau interruptore eta lau sakagailu biltzen ditu, PWM/H-zubia eta kodetzaile inkrementala medio, korronte zuzeneko motorraren kontrola ahalbidetzeko. Bigarrenak, berriz, VGA irteerara konektatutako edozein pantailan 640x480 eta 60 Hz-eko benetako denboran berritutako grafikoa aurkezten du. Bi sakagailu gehiagok kudeatzen dute anie: grafikoa hobeto aztertu nahi izatekotan geldi mantentzeko eta pantailak irudiak ondo agertzen dituen ziurtatzeko hiru patroi ezberdin aurkezteko. Normalizatuta eta norantza kontuan izanik agertzen dira bietan erreferentzia-seinalea, kontrolatu nahi den aldagaia eta kontrolagailuaren irteera. Bietan ere kontrola begizta irekian zein itxian egiteko eta kodetzailearen bereizmena (X1, X2 edo X4) aldatzeko aukera eskaintzen da. Parametrizazioari esker doiketa eta sarrerako/irteerako osagaiak aldatzeagatik burutu beharreko moldaketak azkar egin daitezkeela ziurtatu da, eta garapenean erabilitako iturri guztiak daude eskuragarri ahal den heinean erabilera errazteko. FPGAren %12 − 21 azalera hartzen duten sistemak direnez, hardwarea aldatzeko beharrik gabe, sistema hazteko baliabide ugari daude erabilgarri. Hainbat PID darabiltzaten egitura konplexuagoek edo txertatutako mikrokontrolagailuek tokia dute kasu konplexuagoetara moldatzeko, adibidez. anie-tiny eta anie konparatuz, benetako denboran aldagaiak grafikatzen dituen Anie - Memoria 1-82 Bilboko IITUE - UPV/EHU
9. Ondorioak 9.1. Wishlist VGA sistemak baliabideen %10 inguru hartzen duela ondorioztatu daiteke, beste proiektuetan integratzeko aproposa izanik. Kontrolagailuak, berez, 36 flip-flop, 6 batutzaile/kentzaile, 4 konparadore eta 3 biderkatzaile baino ez ditu erabiltzen. Potentziari dagokionean, 0,25 W baino gutxiago xahutzen dute egoerarik txarrenean, xedean autonomoak izanik baterien iraupena bermatuz. Nahiz eta kontuan hartu behar den, aldakorrak edo ezinbestekoak ez direnez, kalkulu horrek ez dituela kontuan hartzen plantari dagozkion kontsumoak, ezta monitore edo LCD pantailarenak. Azterketa kasu izan den maketak eta aukeratutako sarrerek/irteerek erabat mugatzen dute sistemaren eraginkortasuna. Lehenengo hurrenerako egokia bada ere, ez du abiadura handiko kontrolik ahalbidetzen. Hau dela eta, ez da sistemaren ahalera osoa frogatzeko paradarik egon. Zuzena bada ere, horren planta motela kudeatzeko zeharo geldoagoak diren plataformak erabili daitezke. 9.1. Wishlist Etengabean hobetzeko irrikak bultzatuta, aurrekoa eta beste hainbat osatzeko hau da aurkeztean autorearen etorkizunerako gurari zerrenda: Azterketa kasuak – Daudenekin egin daitezkeen ariketak osatzeko modulu berriak garatzea. – Kasu berriak lantzea. Mikrokontrolagailu eta mikroprozesadoreekin elkarlana – Komunikazioa – Hardwarea Autonomia – Erabiltzailearen kudeaketa hobetzeko moduluak hobetzea/garatzea. – Gailu periferiko berriak erabiltzeko moduluak garatzea. Dokumentazioa – Trebatzeko gidak, praktikak, laburpenak, etab. idaztea. – Formatu elektroniko dinamikoak baliatuz trebakuntzarako baliabideak sortzea. Pierre St. Martinen baitan, elektronikan ingeniaritza ikasleentzat ikasgai ezberdinetan ikusitako ezagutza teoriko banatuak elkarrekin aztertu eta barneratzeko bidea nahi du izan. Behin eta berriz gurpila asmatu ordez, urte batetik bestera egindako garapenak integratuz. Bide batez, taldeen tamaina dela eta maiz behar bezala garatu gabe geratzen diren zeharkako konpetentzien jabetze-prozesua bultzatuz. Hala nola, proiektu zehatzak osotasunean egokitzea edo paraleloan Anie - Memoria 1-83 Bilboko IITUE - UPV/EHU
9. Ondorioak 9.1. Wishlist dabiltzan eta klase bereko kideak ez diren garatzaileekin, urruneko tresnak medio, talde-lana burutzea. Azken lerroak profitatuz, nahiz eta proiektuarekin erlazio zuzena ez izan, beti laguntza adi eta zintzoa eskaini duela gogora, I˜nigo Oleagordia Aguirreri esker onik beroenak. Koldori, bidai luze honetan karburoari eutsi dion gidariari, mirespen osoa. Anie - Memoria 1-84 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Korronte zuzeneko motorra 1.1. Plantaren modelatzea eta identifikazioa 1.1.3. Sarrerako/irteerako osagaien modeloak aurkeratzea H-zubia eta PWM modulazioaren eragina modelatzeko, Mathworksen adibideetan eskuragarri dauden Controlled PWM Voltage eta H-Bridge blokeak erabili dira. Darabiltzaten seinaleak fisiko motakoak izanik, beste elementuekin batera erabiltzeko Simulink PS Converter blokeak jarri dira, formatu aldaketa eginez. 2.2. Irudia: Modeloak: PWM modulazioa eta H-zubia. 1.1.4. Modeloen parametroak ezartzea Hainbat saiakuntza ezberdin burutu direnez, modeloei esleitu beharreko parametroen balioak, (2.1), lortzeko batazbestekoak kalkulatu dira, 2.3. taulak biltzen duenez. Hauek (2.2)en ordezkatuz, 2.4. taulako transferentzia funtzioak lortu dira. K α β γ dc 0, 93 200 ms 145 ms 80 ms pwm 0, 922 280 ms 200 ms 110 ms 2.3. Taula: α, β eta γ denbora konstateak: 2.1. eta 2.2. tauletako emaitzak oinarri. 2.3. irudiak plano jarraituan adierazitako lau transferentzia funtzioen erantzunak aldaratzen ditu. Osziloskopiaren irudiei begira, FOPDT modeloak erabiltzea ondorioztatu da, hauek baitira gertukoenak. Bestelako blokerik gehitu gabe prozesu osoaren modelo gisa erabiltzeko FOPDTpwm edo DFOPDTpwm zuzenena litzateke. Aurreko azpiatalean adierazitako blokeekin, ordea FOPDTdc erabili da, H-zubiaren eragina bi aldiz kontuan ez hartzeko. 2.4. irudiak aukera biak konparatzen ditu. Bertan antzeman daiteke H-zubiak erreferentzia-seinalearen hedaduran eragindako atzerapena (berdez). Honek, planta osoaren banda zabalera murriztuko du, eta doiketak atal deribatiboaren ezarpena baldintzatuko du, hori baita atalik azkarrena. Anie - Neurketak eta kalkuluak 2-3 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Korronte zuzeneko motorra 1.1. Plantaren modelatzea eta identifikazioa 0 0.1 0.2 0.3 0.4 0.5 0.6 0.7 0 0.1 0.2 0.3 0.4 0.5 0.6 0.7 t(s) y 2.4. Irudia: Konparaketa: H-zubia eta PWM modulazio bitarteko FOPDTdc (gorria) eta DFOPDTpwm (urdina). Anie - Neurketak eta kalkuluak 2-5 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Korronte zuzeneko motorra 1.2. Kontrol sistemaren ezaugarriak FPGA familiaren ezaugarri orrietan begiratuz gero [36], erdietsitako balioak adierazitako mugen barnean daudela ikus daiteke, eta koherenteak direla. Atal honetan azaldutako emaitzak Xilinxen ISE inguruneko tresnen bitartez eskuratu dira: inplementazioan sortutako txostenak zein PlanAhead Floorplanner edo Xilinx XPower Analyzer. Formatuaren mugak direla eta, laburpena baino ez da azaltzen hemen. Sostengu digitalean txosten osoak aurkitu daitezke. Xehetasun txikiagoak aztertzeko eranskinetan azaldutako iturriak baliatuz ISE ingurunean proiektua eginez gero, tresna guztiek bereizmen osoko informazioa emango dute. Anie - Neurketak eta kalkuluak 2-12 Bilboko IITUE - UPV/EHU
2. Garapenerako zerbitzariaren estatistikak 4A. eranskinean azaldutako proiektu osoaren aurrekarietan aipatutakoek adierazten dutenez, sei garapenetatik lautan software garapenerako bertsio-kontrol sistema erabili izan da: sourceforge.net : ZTPK, OHKIS eta ohkis-gtk laforja.rediris.es : BµC lokala : Acher Lehenengo bietan, bertsio-kontrolaz gain, beste hainbat baliabide daude eskuragarri, hala nola, baimen ezberdineko hainbat erabiltzaileen kudeatzailea, web-gunea, banaketa zerrenda, erroreen konponketa eskaera eta jardueren jarraitzailea (trackera), edota foroak. laforja.rediris.es plataforma sourceforge.neten oinarrituta egoteagatik bigarrena aukeratu da Anieren garapenerako. Proiektu honek OHKISen hainbat atal dituenez, eta ohkis-gtk ere zerbitzari eta proiektu berdinean gordeta dagoenez, eskaera berria egin ordez ohkis.sourceforge.net erabili da. Honetan, hiru erabiltzailek hartu dute parte guztira. elkanok eta jbarastek, soilik eta hurrenez hurren, ohkis-gtk eta auto proiektuak landu dituztenez, txosten honetan ez dira horiei eta soilik horiei dagozkienak adierazi5. Jarraian orokorrak eta autoreari, opositivo erabiltzaileari, dagozkionak aurkezten6 dira: 2.1. Subversion 5Estatistika osoak ikusteko, jo proiektuaren zerbitzariko erregistro irekietara. Tresna zehatzak: statsvn, gource, allura... 62009 urteko jarduerak OHKIS proiektuari dagozkio, 2010eko irailera bitartekoak ohkis-gtk atalari, eta ordutik gaurrerakoak Anieri. Anie - Neurketak eta kalkuluak 2-13 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4A. Pierre St. Martin Produktu industrial eta teknologikoekin sinbiosian bizi garen heinean, energia elektromagnetikoa eta mekanikoa bihurtzen, moldatzen eta darabilten makinak edonon aurkitu ditzakegu; eta fidagarritasuna bermatzeko ezinbestekoa dugu makinek momenturo espero diren irteerak eta lan erregimenak mantentzea. Helburu hori erdiesteko beharrekoak aztertzen dituen arloan (kontrola eta erregulazioa deritzona) makinari, berarekin elkar eragiteko irakurketa eta elikadura gailuekin batera, planta deritzo. Honek duen erantzun dinamikoaren arabera, agindutako balioak emateko behar duen denbora, egonkortu arteko tarte iragankorrean izango duen erantzuna, eta egoera egonkorrean izango duen zehaztasuna aldatu egingo dira. Erantzun hori ez du makinaren egiturak baldintzatuko soilik; fabrikazio prozedurek, denbora eta erabileraren erruz agertutako deribek, funtzionamendu erregimena edo kargaren aldaketa eta beste hainbat faktorek bultzatutako asaldurek erantzuna balio izendatutik eta teorikotik aldenduko dute. Badaude egitura dela eta irteeran zehaztasuna beti mantentzen duten plantak, urratsez urratseko motorra esaterako. Horrek begizta irekian kontrol fidagarria izatea ahalbidetzen du, baina aldi berean, beste makina batzuekin aldaratuz, egituraren konplexutasunak mantenua garestitzen du. Hainbat aplikaziotarako, aldiz, nahiz eta funtzionamendu egonkorra izan, ez dugu begizta irekian fidagarria den makinarik. Azkenik, baditugu begizta irekian ezegonkorrak diren eta ondorioz kontrola ezinezkoa duten plantak, hala nola lebitadore magnetikoak. Azkeneko hauek egonkortzeko eta egonkorrak direnen erantzuna hobetzeko begizta itxiko sistemak erabiltzen dira. Sistema hauetan plantaren irteerak kontrol logika berrelikatzen du eta berau baliatuz kontrolagailuak erabiltzaileak eskatutako erreferentziarekiko diferentzia kalkulatu eta zerora bultzatzen du irteera aldatuz. Kontrolagailuaren egitura eta parametroek erantzun iragankor zein egonkorra baldintzatzen dute, aplikazioaren beharretara moldatuz. Erregulazioa eta kontrola edonon aurkitu ditzakegu egun, ordenagailuen oinarri diren disko gogorrak birarazten dituzten motorretatik hasita eta elektrizitatearen banaketa kudeatzen duten instalazioak barne; garraioen abiadura finkatzaileak, edozein prozesu industrialeko zinta zein biltegien likido maila neurtzaileak, mota guztietako robotak eta bukaezina litzatekeen zerrenda gehitu dezakegularik. Era berean, kalitatearen kudeaketan prozesuak berrikusi eta optimizatzeko ezinbestekoa dugu plantaren lan erregimena eta baldintzak ezagutzea (kontsumoa, esaterako). Datuak biltzeko erabiltzailearekin interfazeak izan behar ditu kontrol sistemak. Ingeniari batek, beraz, zentzu batean zein bestean, inoiz halako sistema erabili beharko du: kontrolagailuaren egitura diseinatzea ez bada, planta aztertuz diseinurako baldintzak ezartzea, bere parametroak ezartzea edo integratua duen makinaren bat erabiltzean. Hamaika esparrutan ezinbestekoa izanik, teknikoak gerturatzeko kritikoa dugu erakargarria den ikasketa eta garapen ingurunea. 4Aa. Helburua eta hedadura Azaldutakoekin bat, hau dugu proiektu honen helburu nagusia: Hurbiltzeko bide ezberdinak jarraitu dituzten ingeniari eta teknikoentzat kontrol, erregulazio eta komunikazio esparruetan ikasketa eta garapenerako oinarrizko eta abstrakzio maila baxuan dokumentatutako ingurune praktiko, ireki eta askea sortzea. Anie - Eranskinak [ingurunea] 4-1 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4A. Pierre St. Martin 4Aaa. Diseinurako baldintzak Bigarren mailako helburu gisa jokatzen duten ezarritako diseinurako baldintzek helburua nagusia mugatzen dute: • Modularra: planta aniztasuna eta ondorioz inplementatu daitezkeen sistemen arteko ezberdintasunak direla eta, aldaketetan denborarik ez galtzeko argi banatuta agertu behar dira atalak eta ahal den heinean elkarren arteko data fluxua mugatzea. Honek ere, ikasketa eta trebakuntzarako izanik, banakako aztertzea ahalbidetzen du, sistema osotasunean ezagutzeko beharrik gabe. • Real-time: ezegonkorrak diren plantetan bereziki, kontrol begiztak egoera aldaketa guztiei erantzuna behar denean emango duela ziurtatu behar da. Hortaz, determinismoa azaltzen duen “benetako denbora” kontzeptuak ezarritako mugak bete behar ditu. • Txertatua: lekua txikia eta energia iturriak murritzak diren esparruetan kontrola gauzatu behar denean, erabilitako baliabideek berebiziko garrantzia dute eta kontsumoak zeharo baldintzatzen du produktuaren bideragarritasuna. Erabilera zehatz bakoitzerako sistemaren egitura bereziki egokitzean, beharrezkoak diren baliabideak erabiltzen ditu, eta soilik beharrezkoak direnak. • Autonomoa: beste edozein sistemarekin komunikazioa ziurra edo finkoa ez bada, ez da onargarria kontrol begizta gaitasunik gabe uztea. Beraz, isolaturik ibiltzeko eta erabiltzeko gai izan behar da. • Hiztuna: behar izatekotan maila altuagoan ezarritako beste sistema batek, edo urrunean dagoenak, kontrol begiztaren egoera ikusi eta moldatzeko aukera txertatua izateak ezartzen dituen mugen osagarria da. • Erabilerraza eta argia: doiketen arabera finkatutako egituraren funtzioak osatzeko deskribapenak parametrizatua izan behar du. Honek, trebakuntza denbora aurrezteaz gain, hardwarea sakonean ezagutzen ez duenari ere diseinuan moldaketa txikiak egiteko aukera ematen dio. 4Ab. Berezitasunak agindutako banaketa Nafarroako iparraldean, Zuberoa, Frantzia eta Huescarekin mugan, bada Belagua izeneko Erronkariko Ibarraren bazterra. Mendian gora, Laskunerako1 bidean, leize, haitzulo eta lurrazpiko hamaika ganbarek osatzen dute Pierre St. Martin sistema miresgarria. Mila hirurehun metro baino gehiagoko sakonera du (munduko sakonenetakoa), ehun kilometrotik gora batzen dituzte galerien luzerek. Espeleologian nahitaezko erreferentzia diren Haroun Tazieff, Marcel Loubens eta Norbert Casteret frantsesek, beste zenbaitekin, aurreko mendean bertan aurkitu zuten Europako ganbara handiena, 200x120 metro inguruko azalera duena eta sabaia 100 metroko altuerara. Azalaren gainean, era berean ikaragarria den Larrako karsta2, txundigarri bezain beldurgarria. Erdian, lur azpia non hasten den itxuragabetzen duen kaosak inguraturik, Anie mendia (2507m); nahiz eta mugetatik at egon, euskaldunontzat, sakratutzat jo izan dugun heinean, badu izen berezia: Au˜namendi, toponimiak aginduta ahuntzen mendia. Hego-mendebaldean, kilometro eskas batera, nahiko zabalagoa den eta garaiera galtzen duen A˜nelarra (2357m) dugu nafarren mugaren adierazgarri. Pierre St. Martinetik abiatuta Aun˜namendira zein A˜nelarrara norabidean, urrunetik karstean zeharreko bidea igartzeko ikuspuntu bikaina ematen du Arlas3 (2044m) tontorrak. 1Franstsesez eta ofizialki Lescun 2Kareharrizko goi ordokia esan nahi duen Alemanaren mailegua dugu, jatorria Italia-Eslovenia inguruko Carso/Kras eskualdean duena. 3Ipar euskal herrietako mendirik garaiena eta euskal herri guztietan hirugarrena. Anie - Eranskinak [ingurunea] 4-2 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4A. Pierre St. Martin Sinbiosia gogora, antagonismoaren aldarrikapenean banaketa geologikoarekin analogia eginez, garatu nahi den Pierre St. Martin ikasketa eta garapenerako inguruneak kontzeptualki lau atal nagusi ditu, bakoitzak proiektu bana osatzen duelarik, besteekin lotutakoa baina independentea. Zenbaki eta hitzak ulertzen dituzten ezizenen banaketa ezagutza esparruaren arabera egin da, nahiz eta ingeniari baten heziketan nahastea maiz ezinbestekoa izan. • Anie → hardware garapena Kontrol begizta osatzen duten gailuak identifikatu, modelatu, garatu, deskribatu, doitu, batu eta praktikan kontrola gauzatzea. • A˜nelarra → kontrol sistema aurreratuak Hardware eta softwarea aldi berean diseinatuz (hard-soft co-design) kontrol begiztaren baldintza teknikoak hobetzea. • Arlas → informatika aplikazioak Urruneko gailu baten bitartez kontrol begiztaren informazioa jasotzeko xedez, edo honen funtzionamendua kudeatzeko, software aplikazioaren garapena. • Larra → (tele)komunikazioak Anie, A˜nelarrak eta Arlasek elkarren artean komunikatzeko protokoloa eta bakoitzean integratzeko argibideak. Badago lotura bistaratzen duen zeharkako bosgarren proiektu bat, informazioaren sostenguak baldintzatzen dituenak. Ezagutzak hedatzeko bidea behar duela sinetsiz, eta nahi baino gehiagotan bide horretan hainbat dirusari ordaintzeko beharra edo bereziki ezarritako oztopoak aurkitu izanagatik, Pierre St. Martin inguruneari dagozkion dokumentazio eta iturri guztiak, ahal den heinean, estandarrak diren Anie - Eranskinak [ingurunea] 4-3 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4A. Pierre St. Martin formatuetan gordeko dira, ez denboraren poderioz hedatuenetan. Besteak beste, eskuartean duzun dokumentua egiteko LATEX4 baliatuz Bilboko IITUEen Karrera Amaierako Proiektuak aurkezteko jarraitu beharreko maketazio argibideak betetzen dituen txantiloia egin da.5. 4Ac. Aurrekariak Karrera Amaierako Proiektua izanik, ezinbestean azken urteotan hainbat esparrutan jorratutakoak, eta guztietan ikasitakoa, biltzen ditu honek. Horrenbesteren adierazgarri sintetikoa denez, zenbaitekin zuzeneko lotura argiak ditu. Hona hemen Pierre St. Martin eta Anie proiektuen bidea eraiki dutenetan jatorri adierazgarrienak: 2005 - Vumeter / LCD / ReoBus MODPC.com orrialde eta taldeko kideen argibideak jarraituz (Nahiko izeneko erabiltzailearenak bereziki), beste zenbait orrialdetan6 aurkitutakoak oinarri, eta Ikastolako Teknologia irakasleak eta eskolazainak emandako material eta erraztasunei eskerrak, eskuz egindako insoladorarekin ordenagailua ikuskatu eta kudeatzeko plaka diseinatu, egin eta muntatzea. Disko gogorraren jarduera adierazteko LM3914 ZIak agindutako 20 LED, LPT ataka medio informazioa aurkezteko Nokia 3310 sakelakoaren pantaila, eta haizagailu eta argiak kudeatzeko kommutadore eta erresistentzia aldakorretan oinarritutako zirkuitua biltzen dituena [2]. Trebakuntzak: Araututako hezkuntzak ikusi ez baina ahalbidetzen dituen zeharkako aukerei onura ateratzea. Zirkuitu analogiko, digital eta mistoei lehen hurreratzea. Zirkuitu elektronikoak egiteko diseinu, fabrikazio eta muntaketa prozedura ezagutzea. 2008 - ZT Praktiketako Kalkuluak (ZTPK) Diego Cano Lagneauxen laguntzarekin eta Informatikaren Oinarriak ikasgaian jorratutakoetan sakontzeko, C lengoaian eta interfaze grafikorako curses liburutegia baliatuz idatzitako programa7, Zirkuituen Teoria ikasgaiko praktiketan ikusitako saiakuntzen emaitzekin burutu beharreko kalkuluak egiten dituena. Trebakuntzak: Software garapenerako sourceforge plataforman gordetako bertsio kontrol sistema erabiltzea. Programazio modularra eta funtzioen banaketa. Funtzio zehatzak burutzeko liburutegiak bilatu eta erabiltzea. Interfaze grafikoa eta menuak garatzea. 4http://itsas.ehu.es/workgroups/latex 54B. eranskinean ITSASeko web gunean LATEX lan taldearen Euskaraz atalean eskuragarri dagoen txantiloiaren txostena aurkitu daiteke. 6eurobotics.org, pcpaudio.com, hardcore-modding.com, shilmar.com eta maxoverclocking.com 7ztpk.sourceforge.net Anie - Eranskinak [ingurunea] 4-4 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4B. Karrera Amaierako Proiektuak idazteko txantiloia 2007 urtean zehar I˜naki Silanesek, Universidad del Pa´ıs Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko11 ITSAS Software Libre Taldeko kideak, LATEX eta OpenDocument formatuetan Unibertsitatean gazteleraz, euskaraz zein ingelesez Karrera Amaierako Proiektuak zein Doktorego Tesiak aurkezteko txantiloiak eskaintzeko helburuarekin Plantillas para Proyecto de Fin de Carrera lan taldea12 osatu zuen. 2010 urtean Digna Gonz´alez eta Unai Martinezek lan talde berrian13 I˜naki Silanesen lana LATEX erabiltzeko hainbat argibide, erreferentzia, aurkezpen eta abarrekin bateratu zuten eta material bera baliatuz zenbait ikastaro eman. Idazleak, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan14 Karrera Amaierako Proiektua euskaraz idazteko orduan eskuragarri zeuden txantiloiek premia15 guztiak asetzen ez zituztenez, aipatutako lan taldeetan bildutakoak oinarri, eskuartean duzun txantiloi berria egin du. 4B.1. taulak I˜naki Silanesek eskainitakoekiko ezberdintasun nagusiak biltzen ditu. Hizkuntza Formatua Klasea I˜naki Silanes EU LATEX itsas pfc.cls book oinarri ES EN OpenDocument Unai Martinez EU LATEX report config fitxategietan moldatuta 4B.1. Taula: I˜naki Silanesen txantiloiekin konparaketa. Horietaz gain, hurrengo berrikuntzak ditu honek: Kapitulu, atal, azpiatal, azpiazpiatal, irudi eta taulak zenbakitu eta izendatzean zenbakia azaltzen da lehenengo, puntu ordinala ondoren eta hitza azkenik. babelek basque aukeratzean ezatzen duen data komandoaren ordez gaur sortu da. Kapituluen izen gisa Dokumentu ezarri da. BI-IITUEko web gunean soilik DOC formatuan eskuragarri dauden txantiloiak erabili dira Kapitulu/Dokumentuen portadak diseinatzeko. Atalen goiburuak aldatu dira. Ikurren Zerrenda gehitu da. BI-IITUEko arautegiak eskatu bezala, UNE 157001-2002 araua erreferentzia izanik banatu da edukia. Hala ere, txantiloi honek ez du araua betetzen. Karrera Amaierako Proiektuen helburu nagusia hezkuntza eta ikastea izanik, edukia aurkitzea eta dokumentuen banakako azterketa errazteko diseinuan zenbait erabaki ezberdin hartu dira: 11www.ehu.es 12itsas.ehu.es/workgroups/plantillas_proyecto_fin_de_carrera 13itsas.ehu.es/workgroups/latex 14www.industria-ingeniaritza-tekniko-bilbao.ehu.es 15www.industria-ingeniaritza-tekniko-bilbao.ehu.es/p229-content/eu/contenidos/normativa/euiti_ bi_pfc/eu_nor_gral/normativa_gral_fin_carrera.html Anie - Eranskinak [ingurunea] 4-7 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4B. Karrera Amaierako Proiektuak idazteko txantiloia – Dokumentuen ordena aldatu da eta zenbait ezabatu. – Portadak ez daude zenbakituta. – Orrialde, irudi, taula eta ekuazioen zenbakitzea kapitulu bakoitzean berrabiatzen da. – Zenbakitzea 0an hasten da. – Aurkibideen orrialdeak zenbaki erromatarrez daude adierazita. – Eranskinen dokumentuan atalak alfabetoz izendatzen dira. – Goiburu eta orri oinen edukiak tokiz aldatuta daude eta dokumentu, atal zein azpiatalen arabera berritzen dira. Hau dela eta, araua betetzeko config karpetako fitxategietan moldaketak egin behar ditu txantiloiaren erabiltzaileak. Emaitza zuzena izan dadin hainbat aldiz konpilatu behar da lana, hurrengo ordena jarraituz: PDFLaTeX + BibTeX + PDFLaTeX + PDFLaTeX Atal eta azpiataletan aldaketa asko egitean, tarteko fitxategiak edo fitxategi laguntzaileak (.aux, .mtc, .mlf, .mlt, etab.) ezabatzea komeni da, aurreko katea exekutatu baino lehen. 4Ba. Txantiloia osatzen duten fitxategiak Txantiloia osatzen duten fitxategien egitura azaltzen da atal honetan, kokatzeko ezinbestekoak direnak adieraziz. Azterketa zehatzagorako ikus 4Bb. atala edo jo aitorpenetan adierazitako iturrietara. main.tex Txantiloriaren fitxategi nagusia, document deklaratu eta beste guztiak kargatzen dituena. dedicatory.tex Memoriaren portadaren hurrengo orrialde hutsean adierazten den eskaintza. intro.tex Memoriaren lehenengo atalaren edukia, Sarrera. license.tex Memoriaren bigarren atalaren edukia, Lizentzia eta aitorpenak. state.tex Memoriaren hirugarren atalaren edukia, Teknikaren egoera. sty titlepg.tex Portada nagusiaren edukia. sty head.tex Portada guztien goiburuaren diseinua. sty who.tex Portada guztien oinaren diseinua. symbols.tex Ikurren Zerrendaren edukia. Anie - Eranskinak [ingurunea] 4-8 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4B. Karrera Amaierako Proiektuak idazteko txantiloia bibliography.bib Erreferentzia bibliografikoak BibTeX en arabera. images/ logo.png Portada nagusian erdian agertzen den logoa. ehu.png Portaden goiburuan ezkerrean agertzen den logoa. euiti.png Portaden goiburuan eskuinean agertzen den logoa. ychart.tikz Ereduzko Y-grafikoa TikZ bitartez deskribatua. config/ config.tex Konfigurazio fitxategi nagusia, kargatzen denean lehena eta pakete guztiak kargatzeaz gain hainbat komando (ber)ezartzen dituena. config basque.tex Nahiz eta babel paketea erabili, euskaraz hainbat gauza formatu egokian adierazi daitezen moldaketak. config hdr.tex Portaden atzeko planoko diseinua (laukizuzena) eta atalaren arabera goiburu eta oinen edukia moldatzea. config index.tex minitoc paketeak eskainitako funtzioetan oinarrituta DOtls eta DOmtls komandoak sortzea eta aurkibideen marjinak doitzea. config titles.tex Kapitulu, atal eta azpiatalak aldatzean izenburu berriak eskuratu eta aldagai ezagunetan gordetzea. secta/ secta main.tex Ereduzko atal baten fitxategi nagusia. images/ mod closedloop.tikz Ereduzko irudi bat. mod cont lum.tikz Ereduzko irudia ekuazio batekin batera. s3etiny lcd.tikz Beste irudi bat. sectb/ sectb main.tex Ereduzko beste atal baten fitxategi nagusia Anie - Eranskinak [ingurunea] 4-9 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4B. Karrera Amaierako Proiektuak idazteko txantiloia cond tec.vhd Baldintza teknikoak atalaren edukia. cond eco.vhd Baldintza ekonomikoak atalaren edukia. cond comp.tex Osagaiak eta ezaugarriak atalaren edukia. 4Bb. Txantiloiaren oinarrizko erabilera Txantiloiaren erabilera zuzena da, hau da, dauden fitxategietan edukia beste edozein LATEX dokumentutan egin bezala idaztearekin nahikoa dugu. Erabilitako paketeek ezarri litzaketen mugak izan behar ditugu kontuan, eta berriren bat kargatzekotan ordenari erreparatu behar diogu. Bete beharreko baldintza bakarra dago: goiburuetan azpiatalak ondo adierazi daitezen titlesubsection erabili behar da subsection ordez16. Kodea garbi mantendu eta itxurari dagozkionak ahal den heinean banaturik mantentzeko hainbat fitxategi daude config karpetan eta main.tex fitxategian zenbait komando berri agertzen dira. Jarraian hauek azalduko dira, kapitulu zein atalak moldatu, gehitu zein kentzeko prozedura adierazteko. main.tex \documentclass[a4paper,titlepage,10pt,oneside]{report} report klasea dugu oinarri, alde bakarrekoa, DIN A4 formatuarekin. article erabili nahi izatekotan, minitoc paketeari dagozkion (do)minitoc, (do)minilof eta (do)minilot aginduen kudeaketa aldatu beharko litzateke (ikus config.tex eta config index.tex), paketearen dokumentazioan adierazitakoen arabera. Pakete hori erabiltzen ez bada, aldaketa zuzena da. Orriaren tamainari dagokionez, aldatzekotan kapitulu eta atalen orrietan distantziak berrikusi beharko lirateke (ikus config titles.tex). Letraren tamaina aldatzean ere baliteke aldaketa txikiak somatzea. \usepackage{import} \inputfrom{./config/}{config.tex} Azpikarpetatan dauden fitxategiak kargatu eta hauetan kokapen erlatiboak erabili ahal izateko import paketea kargatu da lehenik, eta honekin config karpeta barruko konfigurazio fitxategi nagusia. \begin{document} \DOpresetDOtitlepg Dokumentua hasi eta berehala config.tex fitxategian definituta dagoen DOpresetDOtitlepg komandoak euskaraz aurkezpena zuzenena izan dadin beharreko komandoak exekutatzen ditu, zenbakitzearen eta gaien aurkibidearen sakontasuna ezartzen ditu, kapituluen zenbakitzea zeroan abiarazten du, minitocek eskatutakoak exekutatzen ditu, portada aurkezten du eta orrialde berri batean hasteko prestatzen du dokumentua. 16GNU/Linuxen grep erabilita zuzenean egin dezagu bihurketa. Anie - Eranskinak [ingurunea] 4-11 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4B. Karrera Amaierako Proiektuak idazteko txantiloia Kapitulu bakoitzean aurkibideak eta zerrendak aurkeztea ahalbidetzen duen paketea kargatzea eta hainbat parametro ezartzea. Hauen artean garrantzitsuena setcounterminitocdepth dugu, aurkibideek aurkeztuko duten sakontasuna adierazten baitu: 0-kapitulua, 1-atala, 2-azpiatala, 3-azpiazpiatala edo 4-paragrafoa. Besteek letra mota ezartzen dute eta zerrenden inguruko lerroak ezabatzen dituzte. \newcommand{\DOpresetDOtitlepg}{ \ordref \setcounter{secnumdepth}{3} \setcounter{tocdepth}{1} \addtocounter{chapter}{-1} \dominitoc[e] \dominilof[e] \dominilot[e] \input{sty_titlepg} \clearpage\pagestyle{body} } Dokumentua hasi eta berehala config basque.tex fitxategian definitutako ordref komandoak euskaraz elementuen izenak ondo adierazi daitezen moldaketak burutzen ditu. Atalak zenbakitzeko erabiliko den sakontasuna adierazten da ondoren (3-azpiazpiatala), eta aurkibide nagusiak aurkeztuko duena (1-atala). Kapituluen zenbakitzea zeroan hasteko izendatuari bat kentzen zaio. minitocek eskatutako komandoak adierazten dira, izenbururik gabe aurkezteko parametroarekin ([e]). config index.tex fitxategian ikus daitekeenez izenburuak banaturik sortzen dira, lan osoaren estiloa mantentzeko. Portada aurkezten da azkenik, eta berehala orrialde huts berri batean estilo orokorra ezarri. 4Bc. Lizentzia eta aitorpenak Txantiloi hau hurrengo lizentziaren arabera eskaintzen da: Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 (CC BY-SA 3.0) Egin ditzakezunak: Banatzea Kopiatu, banatu eta hedatzea Moldatzea Lana egokitzea eta eratorriak egitea Merkataritza helburuekin erabiltzea Hurrengoak bete bitartean: Aitortzea Lanaren iturria aitortu behar da, Unai Martinez Corral eta ITSASi erreferentzia eginez, eta itsas.ehu.es/workgroups/latex orrialdea aipatuz (baina lan eratorriek edo lanaren erabilerek hauen babesa dutela adierazi barik). Anie - Eranskinak [ingurunea] 4-16 Bilboko IITUE - UPV/EHU
1. Baldintza orokorrak 1.3. Aitorpen zuzenak Hurrengoak bete bitartean: Aitortzea Lanaren iturria aitortu behar da, Unai Martinez Corral eta Koldo Basterretxea Oyarzabali eta APES taldeari erreferentzia eginez, eta ehu.es/apes orrialdea aipatuz (baina lan eratorriek edo lanaren erabilerek hauen babesa dutela adierazi barik). Berdin partekatzea Lan hau moldatu edo egokituz gero, edo lan eratorririk sortzekotan, egindakoa banatzeko honetan erabilitako lizentzia berdina erabili behar da. 1.3. Aitorpen zuzenak Hurrengoak eta aipatutako erakundeen zein hauek garatutako produktuen logotipo eta irudiak haiei dagozkie, eta bakoitzak adierazitako baldintzen arabera banatzen dira: 4C./4D. eta 4E. eranskinetako edukia Free Software Foundation, Inc. eta Creative Commons Corporation erakundei dagozkie, izenburuek adierazi bezala, eta zuzenean kopiatu dira iturrietatik (goiburu eta orri oinak moldatuz, soilik). 1.5. irudia [37] dokumentutik kopiatu da, eta Xilinx, Inc. erakundeari dagokio. 2-2. ataleko Subversion zerbitzariaren estatistiken grafikoak StatSVN 8 programarekin egin dira eta zuzenean itsatsi. 2.1. irudiko edukia Tektronix MSO2024 osziloskopioarekin sortu da eta zuzenean itsatsi, Tektronix, Inc.9 erakundeari dagozkio. 2.2. irudia Simulink inguruneko Mathworks, Inc. eradundeak eskeinitako osagaiak moldatuta egin da. 2-1.2.2. atalean adierazitako sintesi txostenek Xilinxen ISEk eskainitako Synthesis Reporten informazio esanguratsuena biltzen dute. 3B. erankineko box pid config.m fitxategiak Simulink/System Generator ingurunean Matlabek Blackbox blokea erabiltzean zuzenean sortutakoa du oinarri. 1.4. irudiko maketa eta 1.36. irudiko encodera [1] dokumentutik hartu eta moldatu dira, eta Alecop, S. Coop. erakundeari dagozkio. 1.37. eta 1.39. irudietako eskemak Digilent, Inc. erakundeak [42] dokumentuarekin batera eskaintzen duen eskema moldatuta egin dira. The Noun Project10: Laptop and iPhone iconoci, Sync P.J. Onori, Robot Luis Prado, Network Jerry Wang, Time Richard de Vos, Puzzle Dmitry Baranovskiy, Conversation S´ebastien Desbenoit, Memory Andrew J. Young, Data United Nations OCHA 8statsvn.org 9tek.com 10thenounproject.com Anie - Baldintzen agiria 5-3 Bilboko IITUE - UPV/EHU
2. Baldintza administratiboak Proiektu honetan, eskaera egiten den momentutik, salmentan ematen diren hurrengo baldintzak onartu beharko dira. Hauen edozein eraldaketak, legezko eragina izan dezan, idatziz egin beharko da eta onarpenena jaso beharko du. Proiektua onartua izanez gero, saltzailea ez da derrigorturik egongo lana bere osotasunean egitera, baina bai zeharo bukaturik lagatzera. Honetarako subkontratatutako beste enpresa bati eman ahalko zaizkio proiektuaren zati batzuk. Edozein moldaketa nahi izanez gero, proiektua eta aurrekontua onartuta daudelarik, aurretik pentsatu gabe zegoen aparaturen bat edo hobekuntzaren bat egin behar bada, konstruktorearen jakinaren gainean jarri beharko da, baina argi geratu behar da ez dela saltzailearen konpetentzia hobekuntza edo material hauen horniketa egitea. Proiektua bukaturik dagoenean, bertaratutako Erakunde Ofizial batek ikusi eta konprobatu beharko du edozein erreklamazio eginez. Proiektu eta suministroen prezioak eta jornalak ere moldaketak izan ditzakete eskaera egin eta entregatu bitartean, aurrekontuan azaltzen diren materialen balioetan eta jornaletan moldaketak egon daitezke. Eskaera egin zen eguneko prezioak izango dira eman beharrekoak. Zerga guztiak denborekin deribak izaten dituzte, hauek eskalearen edo konstruktorearen kargupean geratzen dira. Hauek euren artean duten kontratuaren araberakoa izango da. 2.1. Kontratistaren betebeharrak muntaketan Proiektuaren dokumentuek eta planoek dioten bezala obra burutu dadin egin beharreko lanak egitera derrigortua dago kontratista, baita Ingeniari Teknikoaren indikazioak jarraitzera ere. Egindako errakuntzak moldatu beharko dira indemnizazio eskubiderik izan ez arren. Nahi izanez gero Ingeniariak onartu dezake hala ondo dagoela uste badu. Aldi berean, Ingeniariak askatasun osoa izango du berari iruditzen zaion edozein moldaketa txiki egitera. Muntaketa egin bitartean elektrizitate instalazioan edozein arazo egongo balitz, konstruktorea derrigortua dago hauek konpontzera, honetarako pertsonal espezializatua izango duelarik. Segurtasuna eta garbitasunari eta langileen esperentzia faltari dagokionean ere, kontratista izango da arduradun bakarra. Neurri berdinak aplikatuko dira obran sartzen diren pertsonal baimenduarekin. Gaur egungo legearen arabera beharreko guztiak izango ditu bere langileen segurtasunari eta ezbeharrei dagokionean, honela lehen sorospenak erraztu beharko ditu. 2.2. Inspekzioak, baimenak eta erantzukizunak Proiektu honen hedadura dela eta, Industriatik pasatu beharko da, ikasia eta onartua izan dadin. Hau instalazioa egin aurretik egin beharko da eta honekin ordaindu beharrekoak enpresa konstruktoreak ordaindu beharko ditu. Enpresako konstruktoreko teknikoen lanean eta Ingeniari Teknikoaren direkzioan, ez du inoAnie - Baldintzen agiria 5-5 Bilboko IITUE - UPV/EHU
2. Baldintza administratiboak 2.3. Konpetentzia jurisdikzionalak lako ardurarik izango enpresak ezbeharrei eta hirugarren batzuei eginiko beste kalte batzuei dagokionean. Erosleak beharreko babes guztiak izango ditu ezbeharrik gerta ez dadin. Gertatuz gero, enpresa edo pertsona bera izango dira arduradunak. Enpresako teknikoek ezin izango dute konpromisorik izan enpresaren izenean. Honetarako kasu bakoitzerako desberdina den idatzizko dokumentua beharko du. 2.3. Konpetentzia jurisdikzionalak Elkarrekin egindako akordio bategatik aurretik esandako baldintzetako bat aldatu edo kenduz gero beste guztiak ordu-arteko balioarekin geratuko dira. Anie - Baldintzen agiria 5-6 Bilboko IITUE - UPV/EHU
3. Baldintza teknikoak 3.1. Muntaiaren baldintzak, abioa eta funtzionamendua Sistemak era egokian funtzionatzeko oinarrizko elementua FPGA da. Ondorioz, sistema era egokian eta arintasunez funtzionatu dezan honen ezaugarriak minimo bat gainditu behar dute. Memorian erabilitako Spartan3E baino baliabide gutxiago dituen gailu batekin ez da ziurtatzen sistemaren funtzionamendua, ez bakarrik egokiro funtzionatzea baizik eta sistemak ez funtzionatzea. Honetaz gain instalatua izango den tokian beste sistema elektroniko gehiagorekin izatean ez ditu betebehar garrantzitsu gehiago armairuan leku bat izatea baino, eta honek txartelak behar duen elikadurarako sarrera bat izatea baino. Proiektua bere osotasunean funtzionamenduan jarri aurretik, berrikuspena egin beharko da ezbeharrak gerta ez daitezen. Egin beharreko frogak egin beharko dira funtzionamendua egokia izan dadin. Era berean, erabiliko den material guztiak fabrikatzaileek egindako kalitate probak gaindituak izango ditu (baldintzarik txarrenetan). Proiektua martxan jarri aurretik, egoera normala baino altuagoekin egin beharko dira proba guztiak elkarkonektatuz eta sistemaren portaera egokia dela ikusiz. Hau denbora luzez utziko da eta haiek aukeratutako erabiltzailearen edo Ingeniariaren aurrean egingo da. 3.2. Erabilera eta mantentze baldintzak Txartelari dagokion atalean beronen erabilera eta mantentzea pertsonal espezializatuaren esku geldituko da. Bai bere hardwareari dagokionez eta baita beronekin lotua dagoen konfiguragarritasunarekin. Honek zera esan nahi du: hardware funtzionamendu eskasaren aurrean zerbitzu teknikoari deitu beharko zaiola, eta berau izango dela FPGA birkonfiguratu dezakeen bakarra. Hardware elektronikoari dagokion mantentzea ere pertsonal espezializatuaren esku geldituko da. Beronen funtzionamenduan arazoren baten aurrean zerbitzu teknikoari ditu beharko zaio, eta honek baino ez du gaitasuna izango osagai elektronikoak aldatzeko, aldatu beharreko kasuan, edo berauen konexioak konpontzeko, kasuan kasukoa. Anie - Baldintzen agiria 5-7 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4. Baldintza ekonomikoak 4.1. Muntaia: epea eta garantia Muntaketa osoa 10 eguneko luzapena izan dezake, hauek gaindituta, instalazio osoa muntatuta eta probatuta egongo dela ziurtatzen da. Proiektuaren jasotzaileak ez du eskubiderik izango eskaera deusezteko aurretik ezer esan gabe. Aurretik esatekoak idatziz egin beharko dira eta enpresara helduarazi. Eskaera deuseztatzea ez da gauzatuko hirugarren deuseztatze abisua bidali arte, hauen artean 15 eguneko epea utziko da atzerapena enpresaren errua denean. Ezin izango zaio alde saltzaileari indemnizazioa eskatu atzerapenak direla eta, baldin eta eskaera gauzatzerakoan, hala estipulatua eta onartua izan bazen zigor moduan. Enpresak urte beteko garantia eskaintzen du (instalazio osoaren bukaera eta berrikuspena egin ondorengo epea) proiektuan azaldutako edozein elementuren funtzionamendu ezegokia bada, proiektuan dagoen errakuntza betegatik. Hau gertatuz gero enpresa derrigortua dago elementua edo errakuntza zuzendu edo ordezkatzera ahalik eta denbora epe laburrean. Deskribapenei dagokionean, garatzaileak material bidea erraztuko du. Jakin behar da erabilera normalerako materialak eta manufaktura erruz garbi daudela entregatze epetik 90 egunetara. Honen froga agiria izango da egin beharreko kopia bat. 4.2. Konpetentziak, tarifak eta ordainketarako baldintzak Instalatzea eta muntaia egin ahal izateko Elektronikako 1.Ofiziala beharko da. Ez-ohiko orduei dagokionez, jornalak, likidazioa, etab., enpresa instalatzailea egingo da kargu ez baitira hasierako baldintzetan sartzen. Dietak ez daude kontabilizaturik, ezta ere egonaldiak, garraioak, etab. Honelako guztiak enpresa instalatzailearen esku geratuko dira. Lan ordutegia 8 ordukoa izango da. Ordainketa bankuko transferentzia baten bidez egingo da. Kontratuan bestelakorik agertzen ez bada. Ordainketa egiteko baldintzak hurrengoak dira: 1. Proiektua onartuz gero, eraikitzaileak %20ko fidantza ipini beharko du. Honela egingo da enpresak idatzizko dokumentu batekin kontrakoa esan ezean. 2. Bigarren ordainketa totalaren %30koa izango da, eta materialak entregatu eta instalatzea bukatzerakoan egin beharko da. 3. Hirugarren ordainketa totalaren %50-koa izango da eta Proiektu osoa bukatzetik aurrera 90 eguneko epean egin beharko da. Anie - Baldintzen agiria 5-8 Bilboko IITUE - UPV/EHU
4. Baldintza ekonomikoak 4.3. Aseguruak eta sorospideak Ordainketa bakoitzeko agiri bat entregatuko da norbaitek kontratua apurtzekotan nolako klausulekin. Entregatzean atzerapenak egonez gero instalatze guztia gelditu beharko da atzerapena 15 egun baino gehiagokoa baldin bada. Hau gertatuz gero atzerapenen interesak ordaindu beharko dira. Totala ordaintzen ez den bitartean instalatutako material guztia edo instalatzeke dagoena enpresarena dela argi utzi behar da. 4.3. Aseguruak eta sorospideak Desplazatu beharreko langileak behar bezala aseguraturik egongo dira eta kontratua izango dute diru-laguntza, aseguru, oporrak, etab.-ekin. Bezeroa, bai jabegoa edo bai eraikitzailea, derrigortua dago ezbeharren bat gertatuz gero lehen sorosteak erraztera. Zerbait gertatuz gero, hauen garraioa, eta larria izanez gero, zauritua ospitale edo larrialdietara eramatea ere hauen erantzunpean geratzen dira. Anie - Baldintzen agiria 5-9 Bilboko IITUE - UPV/EHU |
addi-a71800a7273d | https://addi.ehu.es/handle/10810/12438 | addi | cc-by-sa 4.0 | 2014-05-12T14:56:48Z | science | Martínez Corral, Unai | eu | Kontrol esparruan ikasketa eta garapenerako oinarrizko ingurune praktiko, ireki eta askea | 1. Helburuak 1.1. irudiak adierazten duenez, Anie proiektua ingurune handiagoa den Pierre St. Martinen atala da, eta ondorengoa da helburu nagusia: Benetako denborak aginduta, kontrolagailu jarraituaren erantzun baliokidea duen kontrol-sistema digital modularra, txertatua eta autonomoa FPGA batean inplementatzea eta kontrola gauzatzea. Zehaztasunean behera, prozedura kronologiko teorikoak bigarren mailako hurrengo helburuak ezartzen ditu: • Korronte zuzeneko motorra [1] azterketa kasu, plantaren modelo ahalik eta egiazkoa lortzea (sarreren/irteeren moduluak barne). • Kontrolagailua doitzea eta modelo diskretuarekin ezberdintasunak aztertzea. • Autonomia bermatzeko, monitorizazio eta kontrolerako modulu periferikoak deskribatzea (VGA, LCD, etab.). • Sistema parametrizatu eta erabilerraza garatzea. • Arkitektura ezberdinak konparatzea: konbinazional hutsa, erregistroetan oinarritutakoa, VHDL kodea, System Generator blokeak, mikrokontrolagailu/mikroprozesadoreak... Ingurunearen diseinurako baldintzen arabera, erabilera errazteko, ahal den heinean, sistemaren osagai guztiak parametrizatuta daude. Trebakuntza-denbora aurrezteaz gain, hardwarea sakonean ezagutzen ez duenari diseinuan moldaketa txikiak egiteko aukera emateko. Azterketa eta ulertzea argitzeko, eta proiektuaren izaera praktikoak aginduta, abstrakziomaila gorenetik hasita eta erregistroetara heldu arte urratsez-urrats azalduko dira aldaketak. 1.2. irudiak adierazten du proiektuaren mamiak zein esparru hartzen duen egituraren, jokaeraren eta inplementazio fisikoaren ikuspuntuetatik. Badago Pierre St. Martin ingurunean zeharkako proiektu bat, informazioaren sostenguak baldintzatzen dituenak: inguruneari dagozkion dokumentazio eta iturri guztiak, ahal den heinean, estandarrak diren formatuetan gordeko dira, ez denboraren poderioz hedatuenetan. Besteak beste, irakurleak eskuartean duen dokumentua egiteko LATEX1 baliatuz Bilboko IITUEen Karrera Amaierako Proiektuak aurkezteko jarraitu beharreko maketazio-argibideak betetzen dituen txantiloia egin da2. 1itsas.ehu.es/workgroups/latex 2A. eranskinean ITSASeko web-gunean LATEX lan-taldearen Euskaraz atalean txantiloiaren txostena dago. Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko apirilaren 14a 1
2. Deskribapen orokorra 2.1. Irudia: Sistemaren osagai nagusiak eta elkarren arteko funtsezko informazio-fluxuak. 2.1. irudiak adierazi bezala, sistema bost oinarrizko osagaitan deskribatu da funtzionaltasunaren arabera: • Timing: txartelaren 50 MHz-eko erloju seinalean oinarrituta, FPGAk dituen DCMak eta kontagailuak erabilita, beste osagaiek behar dituzten maiztasunetako seinale periodikoak sortzea. • Man: erabiltzaileak sistema kudeatu (erreferentzia-seinalea sortzea) eta aldagaiak ikuskatzeko interfazeen kudeaketa (sakagailuak, kodetzaile birakaria, LCD, VGA, etab.). • Input: plantaren kontrolatu nahi den aldagaia irakurtzea eta kontrolagailuaren berrelikadura seinalea sortzea. • PID: kontrolagailua. • Output: PIDaren irteeraren arabera eragingailuaren agindu seinalea sortzea (DAC, PWM, etab.) Plantaren arabera sarrerako/irteerako osagai ezberdinak inplementatzea beharrezkoa bada ere, azterketa kasu guztietako sistemek hainbat osagai komun dute: aukeratutako txartelaren erlojuan oinarritutako maiztasun ezberdinak sortzea, esaterako. Hori dela eta, azterketa kasua edozein dela ere moldaketa errazteko, plantarekiko menpekotasunik ez dituztenak (PID, Man -LCD eta VGA barne- eta Timing) banaturik landu dira. Azterketa kasuak garatzean planta zehatzek behar dituzten gehikuntzak egin dira, izaera modularrari eskerrak. Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko apirilaren 14a 3
3. Metodologia eta erabilitako tresnak 1. Begizta osatzen duten elementuen modelo matematikoak aztertzea, aukeratzea eta parametroak identifikatzea. 2. Konputagailuz burututako simulazio numerikoaz sistema osoaren modeloa balidatzea eta PID kontrolagailu jarraitua doitzea. 3. PID kontrolagailu diskretuaren egitura aukeratzea eta laginketa-maiztasunaren ikasketa burutzea. 4. Arkitektura ezberdinetan kalkuluak koma finkoan egiteko adierazpenak aukeratzea. 5. Bit-zehatza eta ziklo-zehatza den simulazio ingurunean modelo ezberdinen erantzunak konparatzea. 6. Sintesirako, mapa egiteko eta diseinua inplementatzeko software ingurune integratuan PID kontrolagailua VHDL lengoaian deskribatzea. 7. Sistema osatzeko, egoera finituko makinetan (M´aquina de Estados Finitos, MEF, edo Finite State Machine, FSM ) eta erregistroetan oinarritutako modulu periferikoak deskribatzea: kodetzaile inkremental birakariak, PWM modulagailua, H-zubia babesteko logika, VGA, LCD... 8. Sistema balidatzea (a) HW/SW co-simulation (blackbox). (b) HW-in-the-loop (HIL) (blackbox). (c) Sistema erreala balidatzea (parametroen identifikazioa, doiketa eta azkeneko frogak). 3.1. Irudia: Garapenerako erabili den Xilinxen Spartan3E Starter Kit txartela. Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko apirilaren 14a 4
Anie - Laburpena 3. Metodologia eta erabilitako tresnak Sistema osoa Digilenten3 Spartan3E Starter Kit txartel bakarrean inplementatu baino lehen, azterketa arindu eta errazteko, simulazioan oinarritu da garapena; eta begizta osatzen duten elementuak identifikatu eta modelatu dira horretarako. Modeloak Laplaceren S domeinuan baliatuta, Mathworksen4 Matlab/Simulink ingurunean PID kontrolagailua doitu da. Modelo jarraitutik abiatuta, eta beti erreferentzia- izanik, kontrolagailuaren egitura diskretua eskuratu da, Z planoan adierazita. Modelo digitala osatzeko laginketa-maiztasuna eta koma finkoko aritmetikak agindutako hitz-luzerak ezarri dira. Xilinxen5 System Generator bitartez, Matlab eta ISE/ISim lotuz, liburutegiko blokeak zein idatzitako VHDL kodea erabilita deskribatutako kontrolagailuen erantzuna aztertu da. Erreferentziarekiko erantzunen konparaketa oniritzitakoan, tresna berdinak medio, hardware kosimulazioa burutu da helburuko plataformarekin. Sistemak helburuak bete ditzan plantarekiko menpekotasunik ez duten moduluak VHDL lengoaian deskribatu dira (LCD, VGA, sakagailuak, kommutadoreak, etab.). Azterketa kasuaren, Alecop, S. Coopren MV541 maketaren, araberako sarrerako/irteerako osagaiak egin dira azkenik, eta plantaren araberako doiketa eta parametrizazioa ezarri. Hauekin, alde batetik oinarrizko sistema (VGA gabekoa) eta bestetik aukera guztiak dituena sintetizatu dira. Inplementazioek ezarritako helburuak eta azterketa teorikoan adierazitako mugak betetzen dituztela baieztatu ostean, eta praktikan kontrola zuzena izanik, emaitzak aztertu dira (hala nola, erabilitako azalera eta prozesatze abiadura mugak). Azkenik, System Generatoren kodea zuzenean sortzeko aukeraren inplementazioaren emaitza zuzenean VHDL lengoaiaz garatutakoarekin konparatu da. 3www.digilentinc.com 4www.mathworks.com 5www.xilinx.com Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko apirilaren 14a 6
5. Garapenerako zerbitzariaren estatistikak sourceforge.net : ZTPK, OHKIS eta ohkis-gtk laforja.rediris.es : BµC lokala : Acher Lehenengo bietan, bertsio kontrolaz gain, beste hainbat baliabide daude eskuragarri, hala nola, baimen ezberdineko hainbat erabiltzaileen kudeatzailea, web gunea, banaketa zerrenda, erroreen konponketa eskaera eta jardueren jarraitzailea (Trackera), edota foroak. laforja.rediris.es plataforma sourceforge.neten oinarrituta egoteagatik bigarrena aukeratu da Anieren garapenerako. Proiektu honek OHKISen hainbat atal dituenez, eta ohkis-gtk ere zerbitzari eta proiektu berdinean gordeta dagoenez, eskaera berria egin ordez ohkis.sourceforge. net erabili da. Honetan, hiru erabiltzailek hartu dute parte guztira. elkanok eta jbarastek, soilik eta hurrenez hurren, ohkis-gtk eta auto proiektuak landu dituztenez, txosten honetan ez dira horiei eta soilik horiei dagozkienak adierazi9. Jarraian orokorrak eta autoreari, opositivo erabiltzaileari, dagozkionak aurkezten10 dira: 9Estatistika osoak ikusteko, jo proiektuaren zerbitzariko erregistro irekietara. Tresna zehatzak: statsvn, gource, allura... 102009 urteko jarduerak OHKIS proiektuari dagozkio, 2010eko irailera bitartekoak ohkis-gtk atalari, eta ordutik gaurrerakoak Anieri. Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko apirilaren 14a 14
7. Ondorioak Proiektuaren garapenean emandako hilabetetan ikasitakoa balioestean, memorian agertzea zaila direnak dabiltza garunean bueltaka. Ezinezkoa izango litzateke hitz hauek idaztea zeharkako tresnak diren sourceforge.net orrialdeko Subversion eta Allura barik. Euskarriaren optimizazioa, aldiz, LATEX eta Texmaker-ek ahalbidetu dute. Dia, GIMP, Inkscape eta QtikZ erabili dira irudi eta diagramak egiteko. Eta BibTeX izan da erreferentzia bibliografikoen kudeatzailea. Matlab/Simulink eta ISE/System Generator-ekin batera, aipatutako tresna guztiak aldi berean erabili izana, eta horrek behartuta planifikazioa jarraitzeko eta baliabideak kudeatzeko prozedurak ikasi izana dira ondorio preziatuenak. Sarreran adierazitako helburuei begira (1. atala), kontrolagailu jarraituaren erantzun baliokidea duen kontrol-sistema modularra, txertatuta eta autonomoa erdietsi da, Matlab/Simulink, ISE/System Generator eta VHDL lengoaia medio Spartan3E Starter Kit txartelean inplementatu da eta, MV-541 maketa azterketa kasu, kontrola gauzatu da. Aurrezarritako metodologia jarraituz atal bakoitzaren aurretiko azterketa teorikoa burutu da, izaera anitzeko hamaika erreferentzia bibliografikotan aurkitutako laguntzari eskerrak. Bildutakoen sintesia egituratu da irakurketa zuzena errazteko eta argi banatuta ager daitezen azterketa teorikoa eta garapen praktikoa. Kontrolagailu diskretuaren egituran eta VHDL deskribapenera zuzendutako prozeduretan arreta handiena jarri bada ere, plantaren modelo ahalik eta egiazkoena lortzeko argibideak garatu dira. Ezaugarriei dagokionean, bi inplmentazio garatu dira: anie-tiny eta anie. Batak LCDa, lau interruptore eta lau sakagailu biltzen ditu, PWM/H-zubia eta kodetzaile inkrementala medio, korronte zuzeneko motorraren kontrola ahalbidetzeko. Bigarrenak, berriz, VGA irteerara konektatutako edozein pantailan 640x480 eta 60 Hz-eko benetako denboran berritutako grafikoa aurkezten du. Bi sakagailu gehiagok kudeatzen dute anie: grafikoa hobeto aztertu nahi izatekotan geldi mantentzeko eta pantailak irudiak ondo agertzen dituen ziurtatzeko hiru patroi ezberdin aurkezteko. Normalizatuta eta norantza kontuan izanik agertzen dira bietan erreferentzia-seinalea, kontrolatu nahi den aldagaia eta kontrolagailuaren irteera. Bietan ere kontrola begizta irekian zein itxian egiteko eta kodetzailearen bereizmena (X1, X2 edo X4) aldatzeko aukera eskaintzen da. Parametrizazioari esker doiketa eta sarrerako/irteerako osagaiak aldatzeagatik burutu beharreko moldaketak azkar egin daitezkeela ziurtatu da, eta garapenean erabilitako iturri guztiak daude eskuragarri ahal den heinean erabilera errazteko. FPGAren %12 − 21 azalera hartzen duten sistemak direnez, hardwarea aldatzeko beharrik gabe, sistema hazteko baliabide ugari daude erabilgarri. Hainbat PID darabiltzaten egitura konplexuagoek edo txertatutako mikrokontrolagailuek tokia dute kasu konplexuagoetara moldatzeko, adibidez. anie-tiny eta anie konparatuz, benetako denboran aldagaiak grafikatzen dituen VGA sistemak baliabideen %10 inguru hartzen duela ondorioztatu daiteke, beste proiektuetan integratzeko aproposa izanik. Kontrolagailuak, berez, 36 flip-flop, 6 batutzaile/kentzaile, 4 konparadore eta 3 biderkatzaile baino ez ditu erabiltzen. Potentziari dagokionean, 0,25 W baino gutxiago xahutzen dute egoerarik txarrenean, xedean autonomoak izanik baterien iraupena bermatuz. Nahiz eta kontuan hartu behar den, aldakorrak edo ezinbestekoak ez direnez, kalkulu horrek ez dituela kontuan hartzen plantari dagozkion kontsumoak, ezta monitore edo LCD pantailarenak. Azterketa kasu izan den maketak eta aukeratutako sarrerek/irteerek erabat mugatzen dute Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko apirilaren 14a 27
Anie - Laburpena 7. Ondorioak sistemaren eraginkortasuna. Lehenengo hurrenerako egokia bada ere, ez du abiadura handiko kontrolik ahalbidetzen. Hau dela eta, ez da sistemaren ahalera osoa frogatzeko paradarik egon. Zuzena bada ere, horren planta motela kudeatzeko zeharo geldoagoak diren plataformak erabili daitezke. 7.1. Wishlist Etengabean hobetzeko irrikak bultzatuta, aurrekoa eta beste hainbat osatzeko hau da aurkeztean autorearen etorkizunerako gurari zerrenda: • Azterketa kasuak – Daudenekin egin daitezkeen ariketak osatzeko modulu berriak garatzea. – Kasu berriak lantzea. • Mikrokontrolagailu eta mikroprozesadoreekin elkarlana – Komunikazioa – Hardwarea • Autonomia – Erabiltzailearen kudeaketa hobetzeko moduluak hobetzea/garatzea. – Gailu periferiko berriak erabiltzeko moduluak garatzea. • Dokumentazioa – Trebatzeko gidak, praktikak, laburpenak, etab. idaztea. – Formatu elektroniko dinamikoak baliatuz trebakuntzarako baliabideak sortzea. Pierre St. Martinen baitan, elektronikan ingeniaritza ikasleentzat ikasgai ezberdinetan ikusitako ezagutza teoriko banatuak elkarrekin aztertu eta barneratzeko bidea nahi du izan. Behin eta berriz gurpila asmatu ordez, urte batetik bestera egindako garapenak integratuz. Bide batez, taldeen tamaina dela eta maiz behar bezala garatu gabe geratzen diren zeharkako konpetentzien jabetze-prozesua bultzatuz. Hala nola, proiektu zehatzak osotasunean egokitzea edo paraleloan dabiltzan eta klase bereko kideak ez diren garatzaileekin, urruneko tresnak medio, talde-lana burutzea. Azken lerroak profitatuz, nahiz eta proiektuarekin erlazio zuzena ez izan, beti laguntza adi eta zintzoa eskaini duela gogora, I˜nigo Oleagordia Aguirreri esker onik beroenak. Koldori, bidai luze honetan karburoari eutsi dion gidariari, mirespen osoa. Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko apirilaren 14a 28
A. Karrera Amaierako Proiektuak idazteko txantiloia 2007 urtean zehar I˜naki Silanesek, ITSAS Software Libre Taldeko kideak, LATEX eta Open- Document formatuetan Unibertsitatean gazteleraz, euskaraz zein ingelesez Karrera Amaierako Proiektuak zein Doktorego Tesiak aurkezteko txantiloiak eskaintzeko helburuarekin Plantillas para Proyecto de Fin de Carrera lan taldea24 osatu zuen. 2010 urtean Digna Gonz´alez eta Unai Martinezek lan talde berrian25 I˜naki Silanesen lana LATEX erabiltzeko hainbat argibide, erreferentzia, aurkezpen eta abarrekin bateratu zuten eta material bera baliatuz zenbait ikastaro eman. Idazleak, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan26 Karrera Amaierako Proiektua euskaraz idazteko orduan eskuragarri zeuden txantiloiek premia27 guztiak asetzen ez zituztenez, aipatutako lan taldeetan bildutakoak oinarri, eskuartean duzun txantiloi berria egin du. Hurrengo berrikuntzak ditu honek: • BI-IITUEko web gunean soilik DOC formatuan eskuragarri dauden txantiloiak erabili dira Kapitulu/Dokumentuen portadak diseinatzeko. • UNE 157001-2002 araua erreferentzia izanik banatu da edukia. Hala ere, txantiloi honek ez du araua betetzen. Karrera Amaierako Proiektuen helburu nagusia hezkuntza eta ikastea izanik, edukia aurkitzea eta dokumentuen banakako azterketa errazteko diseinuan zenbait erabaki ezberdin hartu dira: – Dokumentuen ordena aldatu da eta zenbait ezabatu. – Portadak ez daude zenbakituta. – Orrialde, irudi, taula eta ekuazioen zenbakitzea kapitulu bakoitzean berrabiatzen da. – Zenbakitzea 0an hasten da. – Aurkibideen orrialdeak zenbaki erromatarrez daude adierazita. – Eranskinen dokumentuan atalak alfabetoz izendatzen dira. – Goiburu eta orri oinen edukiak tokiz aldatuta daude eta dokumentu, atal zein azpiatalen arabera berritzen dira. Hau dela eta, araua betetzeko config karpetako fitxategietan moldaketak egin behar ditu txantiloiaren erabiltzaileak. • Kapitulu, atal, azpiatal, azpiazpiatal, irudi eta taulak zenbakitu eta izendatzean zenbakia azaltzen da lehenengo, puntu ordinala ondoren eta hitza azkenik. • babelek basque aukeratzean ezartzen duen data komandoaren ordez gaur sortu da. • Kapituluen izen gisa Dokumentu ezarri da. • Atalen goiburuak aldatu dira. • Ikurren Zerrenda gehitu da. 24itsas.ehu.es/workgroups/plantillas_proyecto_fin_de_carrera 25itsas.ehu.es/workgroups/latex 26www.industria-ingeniaritza-tekniko-bilbao.ehu.es 27www.industria-ingeniaritza-tekniko-bilbao.ehu.es/p229-content/eu/contenidos/normativa/euiti_ bi_pfc/eu_nor_gral/normativa_gral_fin_carrera.html Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko apirilaren 14a 35 |
addi-ebd370584024 | https://addi.ehu.es/handle/10810/12438 | addi | cc-by-sa 4.0 | 2014-05-12T14:56:48Z | science | Martínez Corral, Unai | eu | Kontrol esparruan ikasketa eta garapenerako oinarrizko ingurune praktiko, ireki eta askea | Gaien Aurkibidea Gaien Aurkibidea i 1. Proiektuaren helburuak 1 2. Deskribapen orokorra 3 3. Metodologia eta erabili beharreko tresnak 4 4. Informazio-iturriak 7 Lizentziak eta aitorpenak 8 A. Karrera Amaierako Proiektuak idazteko txantiloia 9 Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko martxoaren 9a i
1. Proiektuaren helburuak 1.1. irudiak adierazten duenez, Anie proiektua ingurune handiagoa den Pierre St. Martinen atala da, eta hau dugu helburu nagusia: Benetako denborak aginduta, kontroladore jarraituaren erantzun baliokidea duen kontrol sistema modularra, txertatua eta autonomoa FPGA batean inplementatzea eta kontrola gauzatzea. Zehaztasunean behera, prozedura kronologiko teorikoak bigarren mailako hurrengo helburuak ezartzen ditu: • Korronte zuzeneko motorra [1] azterketa kasu, plantaren modelo ahalik eta egiazkoa lortzea (sarrera-irteera moduluak barne). • Kontroladorea doitzea eta modelo diskretuarekin ezberdintasunak aztertzea. • Autonomia bermatzeko, monitorizazio eta kontrolerako modulu periferikoak deskribatzea (VGA, LCD, etab.). • Sistema parametrizatu eta erabilerraza garatzea. • Arkitektura ezberdinak konparatzea: konbinazional hutsa, erregistroetan oinarritutakoa, VHDL kodea, System Generator blokeak, mikrokontroladore/mikroprozesadoreak... Badago Pierre St. Martin inguruneko atalen arteko lotura bistaratzen duen zeharkako proiektua, informazioaren sostenguak baldintzatzen dituenak: inguruneari dagozkion dokumentazio eta iturri guztiak, ahal den heinean, estandarrak diren formatuetan gordeko dira, ez denboraren poderioz hedatuenetan. Besteak beste, eskuartean duzun dokumentua egiteko LATEX1 baliatuz Bilboko IITUEen Karrera Amaierako Proiektuak aurkezteko jarraitu beharreko maketazio argibideak betetzen dituen txantiloia egin da2. 1http://itsas.ehu.es/workgroups/latex 2A. eranskinean ITSASeko web gunean LATEX lan taldearen Euskaraz atalean eskuragarri dagoen txantiloiaren txostena aurkitu daiteke. Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko martxoaren 9a 1
Anie - Bideragarritasuna 1. Proiektuaren helburuak 1.1. Irudia: Pierre St. Martin ingurunearen helburu, atal eta tresnak. Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko martxoaren 9a 2
2. Deskribapen orokorra 2.1. irudiak adierazi bezala, sistema funtzionaltasunaren arabera bost oinarrizko osagaitan deskribatuko da: • Timing: txartelaren 50Mhz-eko erloju seinalean oinarrituta, FPGAk dituen DCMak eta kontadoreak erabilita, beste osagaiek behar dituzten frekuentzietako seinale periodikoak sortzea. • Man: erabiltzaileak sistema kudeatu (ref seinalea sortzea) eta aldagaiak ikuskatzeko interfaseen kudeaketa (pultsadoreak, kodifikatzaile birakaria, LCD, VGA, etab.). • Input: plantaren kontrolatu nahi den aldagaia, y, irakurtzea eta kontroladorearen berrelikadura seinalea, feed, sortzea. • PID: kontroladorea. • Output: PIDaren irteeraren arabera, u, eragingailuaren agindu seinalea sortzea (DAC, PWM, etab.) 2.1. Irudia: Sistemaren osagai nagusiak eta elkarren arteko funtsezko informazio fluxuak. Plantaren arabera sarrera-irteera osagai ezberdinak inplementatzea beharrezkoa bada ere, azterketa kasu guztietako sistemek hainbat osagai komun dute: aukeratutako txartelaren erlojuan oinarritutako frekuentzia ezberdinak sortzea, esaterako. Hori dela eta, edozein izanik moldaketa errazteko, plantarekiko menpekotasunik ez dituztenak (PID, Man -LCD eta VGA barne- eta Timing) banaturik landuko dira. Azterketa kasuak garatzean, planta zehatzek behar dituzten gehikuntzak egingo dira, izaera modularrari eskerrak. Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko martxoaren 9a 3
Anie - Bideragarritasuna 3. Informazio-iturriak Sistema osoa Xilinxen3 Spartan3E Starter Kit txartel bakarrean inplementatu baino lehen simulazioan oinarrituko da garapena, azterketa arindu eta errazteko. Begizta osatzen duten elementuak identifikatu eta modelatuko dira horretarako. Modeloak Laplaceren S domeinuan baliatuta, Matlaben4 Simulink ingurunean PID kontroladorea doituko da. Jarraitutik abiatuta, eta beti erreferentzia izanik, kontroladorearen egitura diskretua eskuratuko da, Z planoan adierazita. Modelo digitala osatzeko laginketa maiztasuna eta koma finkoko aritmetikak agindutako hitz luzerak ezarriko dira. System Generator bitartez Matlab eta Xilinx lotuz, liburutegiko blokeak zein idatzitako VHDL kodea erabilita deskribatutako kontroladoreen erantzuna aztertuko da. Erreferentziarekiko erantzunen konparaketa oniritzitakoan, tresna berdinak medio, hardware ko-simulazioa burutuko da helburuko plataformarekin. Sistemak helburuak bete ditzan plantarekiko menpekotasunik ez duten moduluak VHDL lengoaian deskribatuko dira (LCD, VGA, pultsadoreak, kommutadoreak, etab.). Azterketa kasuaren araberako sarrera-irteera osagaiak egingo dira azkenik, eta plantaren araberako doiketa eta parametrizazioa ezarriko da. Hauekin, alde batetik oinarrizko sistema (VGA gabekoa) eta bestetik aukera guztiak dituenak sintetizatuko dira. Inplementazioek ezarritako helburuak eta azterketa teorikoan adierazitako mugak betetzen dituztela baieztatu ostean, eta praktikan kontrola zuzena izanik, emaitzak aztertuko dira (hala nola, erabilitako area eta abiadura mugak). Azkenik, System Generatoren kodea zuzenean sortzeko aukeraren inplementazioaren emaitza garatutakoarekin konparatuko da. 3.2. irudiko fluxu-diagramak garapenerako proposatutako metodologia adierazten du eta bertan aurreikusi ditzakegu burutu beharreko kalkuluak: azterketa kasu bakoitzari dagozkien identifikazioa, modeloa eskuratzea, kontroladorea doitzea eta laginketa maiztasuna ezartzea; sarrera-irteeren inplementazioa eta kontroladorearekin batera, sintesi tresna ezberdinez osatuko direnak. Izaera pedagogikoa aintzat hartuta, garapenean zehar erabiliko diren zenbait tresnen estatistikak ere adieraziko dira. 3www.xilinx.com 4www.matlab.com Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko martxoaren 9a 5
A. Karrera Amaierako Proiektuak idazteko txantiloia 2007 urtean zehar I˜naki Silanesek, ITSAS Software Libre Taldeko kideak, LATEX eta Open- Document formatuetan Unibertsitatean gazteleraz, euskaraz zein ingelesez Karrera Amaierako Proiektuak zein Doktorego Tesiak aurkezteko txantiloiak eskaintzeko helburuarekin Plantillas para Proyecto de Fin de Carrera lan taldea5 osatu zuen. 2010 urtean Digna Gonz´alez eta Unai Martinezek lan talde berrian6 I˜naki Silanesen lana LATEX erabiltzeko hainbat argibide, erreferentzia, aurkezpen eta abarrekin bateratu zuten eta material bera baliatuz zenbait ikastaro eman. Idazleak, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan7 Karrera Amaierako Proiektua euskaraz idazteko orduan eskuragarri zeuden txantiloiek premia8 guztiak asetzen ez zituztenez, aipatutako lan taldeetan bildutakoak oinarri, eskuartean duzun txantiloi berria egin du. Hurrengo berrikuntzak ditu honek: • BI-IITUEko web gunean soilik DOC formatuan eskuragarri dauden txantiloiak erabili dira Kapitulu/Dokumentuen portadak diseinatzeko. • UNE 157001-2002 araua erreferentzia izanik banatu da edukia. Hala ere, txantiloi honek ez du araua betetzen. Karrera Amaierako Proiektuen helburu nagusia hezkuntza eta ikastea izanik, edukia aurkitzea eta dokumentuen banakako azterketa errazteko diseinuan zenbait erabaki ezberdin hartu dira: – Dokumentuen ordena aldatu da eta zenbait ezabatu. – Portadak ez daude zenbakituta. – Orrialde, irudi, taula eta ekuazioen zenbakitzea kapitulu bakoitzean berrabiatzen da. – Zenbakitzea 0an hasten da. – Aurkibideen orrialdeak zenbaki erromatarrez daude adierazita. – Eranskinen dokumentuan atalak alfabetoz izendatzen dira. – Goiburu eta orri oinen edukiak tokiz aldatuta daude eta dokumentu, atal zein azpiatalen arabera berritzen dira. Hau dela eta, araua betetzeko config karpetako fitxategietan moldaketak egin behar ditu txantiloiaren erabiltzaileak. • Kapitulu, atal, azpiatal, azpiazpiatal, irudi eta taulak zenbakitu eta izendatzean zenbakia azaltzen da lehenengo, puntu ordinala ondoren eta hitza azkenik. • babelek basque aukeratzean ezartzen duen data komandoaren ordez gaur sortu da. • Kapituluen izen gisa Dokumentu ezarri da. • Atalen goiburuak aldatu dira. • Ikurren Zerrenda gehitu da. 5itsas.ehu.es/workgroups/plantillas_proyecto_fin_de_carrera 6itsas.ehu.es/workgroups/latex 7www.industria-ingeniaritza-tekniko-bilbao.ehu.es 8www.industria-ingeniaritza-tekniko-bilbao.ehu.es/p229-content/eu/contenidos/normativa/euiti_ bi_pfc/eu_nor_gral/normativa_gral_fin_carrera.html Bilboko IITUE - UPV/EHU 2013ko martxoaren 9a 9 |
addi-9e128f7ede95 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13383 | addi | cc-by-sa 4.0 | 2014-10-17 | science | Mendibil Apezteguia, Itsaso | eu | Twitter Kopy | Gradu amaierako lana moduan ”Twitter Kopy” sortuko dut. Aplikazio honen helburua, Twitter sare sozialean erabiltzaile batek publikatu dituen Tweeten kopiak egitea da. Horrez gain, kopien kudeaketa errez bat izatea da helburu. Honekin lortzen dugu gure ordenagailuan bertan gure Twitter kontuan ditugun komentario guztien babes kopia bat izatea. Proiektu hau aurrera eramateko, aurretik ikasitako ezagutzak erabiliko dira. Gainera, ikasi beharreko kontzeptu berriak ere sartzen joango gara, adibidez, interfaze grafikoen erabilera edota sare sozialaren APIa. Esan beharra dago aplikazio hau idazmahaiko ordenagailu batentzat pentsatuta dagoela, hau da, telefono mugikor batean ezin izango da erabili. 1.2 Aplikazioaren helburuak
Atal honetan proiektuaren helburua nagusiak zeintzuk diren zehaztuko ditugu, hain zuzen ere, lau izango dira. Lehenengo helburua gure aplikazioa Twitter zerbitzariarekin kontaktuan jartzea da. Bigarrena, erabiltzaileak Twitterren duen kontuaren iruzkinak,hau da,edozein tweet mota, lortzea eta kopiak egitea datu basean, babes kopiak lortuz. Hirugarrena, babes kopia horien kudeaketa erraz bat lortzea. Bukatzeko, laugarren helburua, gure aplikazioa hizkuntza desberdinetan egoteko aukera ematea. 1.3 Deskribapen orokorra
Proiektu hau behar bezala ulertzeko eta ezagutzeko, proiektu osoa oinarritzen den sare sozialaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea ezinbestekoa da. Horregatik, Twitter kontzeptuaren azalpena emango da.
2006.urtean sortutako sare sozial bat da Jack Dorseyren eskutik, eta urte horretan uztailean kaleratu zuen. Gaur egun, Twitter web orrialdea ez dago pertsona baten izenean erregistratua, Twitter.Inc konpainia sortua dago eta horren izenean dago Twitter produktua. Kalera irten zen momenturik aurrera, arrakasta irabazten joan zen eta ez Estatu Batuetan soilik, baizik eta mundu osoan ere, gutxi gora-behera gaur egun 500milioi erabiltzaile dauzka erregistratuta sare sozial honek.
Twitter sare sozial eta microblogging zerbitzu bat da. Twitter erabiltzen dituztenak iruzkinak idatzi egiten dituzte haien profiletan denek irakurri ahal izateko.
Idatzitako iruzkin horiek gehienez 140 karaktere izan ahal dituzte eta tweet izena daukate. Tweet bat idatzi ezkero erabiltzailea tuiteatzen ari dela esan ahal dugu.
Tuiteatu ahal izateko Twitterren erregistratua egon behar zara, perfil bat sortuz, iruzkinak bakoitzak bere profilean idazten dituelako. Baina, tweetak irakurtzeko soilik, ez zara zertan erregistratuta egon behar, kontuan eduki behar dugun gauza bakarra da tweet hori idatzi duen pertsonaren perfila publikoa izan behar dela, horrela bada, ez dugu arazorik izango pertsona horren tweetak irakurtzeko .
Zeinen arrakastatsua den ikusteko interneten aurkitutako datu batzuk azalduko dira. Egun batean idatzi ahal diren tweet kopurua 65miloikoa da eta kudeatzen diren bilaketen eskaera kopurua 800.000koa da. Hau dena kontuan hartuta, Twitter beste izen batekin ere ezaguna da “Interneteko SMS”. Nahiz eta mundu osoan erabiltzen den web orrialde bat izan, esan beharra dago, herrialde batzuetan web orrialde hau zentsuratuta dagoela, esate baterako, Iranen, Txinan, Hego Korean, denbora batez, Egipton eta duela gutxi Turkian ere hauteskundeak direla eta. Twitter kontzeptuarekin bukatzeko, ezinbestekoa da jakitea zenbat tweet mota dauden eta zeintzuk diren haien arteko diferentzia, aplikazioa honetan hauek izango direlako protagonistak: tweetak, retweetak, faboritoak, mentzioak eta mezu zuzenak. Tweetak, norberak idatzitako iruzkinak dira, bestetik retweetak ditugu, RT izenaz ezagunak, hauek edonork idatzitako tweetak dira baina, erabiltzaile batek berdina tuiteatu nahi baldin badu, kopiatu egin beharrean retweeteatu egingo du, iruzkin berdina izango da baina benetan nork idatzi duen azalduko da iruzkinean bertan, beraz erabiltzaile baten retweeta ez da erabiltzaileak berak idatzitako iruzkina izango. Tweet bat faboritoa motaren barruan sartzen da faborito marka daukanean. Hau da, erabiltzaile batek edonoren tweet bat gustuko baldin badu edo garrantzitsua den iruzkin bat baldin bada baina retuiteatu ez nahi baldin badu, orduen faborito moduan markatzeko aukera dauka baina, honek ez du esan nahi erabiltzaile horren tweet bat denik. Bestetik, mentzioak, hauek beste erabiltzaile batek idatzitako tweet bat izango da baina diferentzia da lagun batek iruzkinean zure perfileko izena jarri duela beraz, zuri aipatu dizuten iruzkin bat da, kasu honetan, web orrialdeak iruzkin baten zure izena jarri dutela esango dizu.
Bukatzeko, mezu zuzenak daude. Hauek pribatuak izango dira, besteak berriz publikoak dira, hauek ezin izango ditu inork ikusi, bakarrik idatzi duen pertsonak eta jaso duen pertsonak, e-mail bat izango balitz bezala. Beraz, bidalitako mezuak egongo dira baita jasotako mezuak ere. Hauek ere besteak bezala 140 karaktere besterik ez dute izango.
Proiektu honen ideia Twitterraren erabileragatik etorri zen. Hain arrakastatsua den sare sozial baten oinarritzen den aplikazio bat egitea ideia oso ona iruditu zitzaidan. Horregatik, tutorearekin bilera bat izan nuen ideia guztia azalduz eta proiektua onartu zidan. Twitter ideia ondo ulertuta edukita, orain "Twitter kopy" aplikazioaren helburuak azalduko ditugu, aurreko atalean aipatutakoak sakonago aztertuko ditugu. Aplikazioa hau hiru partetan banatu dezakegu, lehenengokoa konexioa, bigarrena babes kopiak eta azkenik ezarpenak. Hasteko, eta garrantzitsuena, aplikazioa Twitter zerbitzariarekin konexioa egitea da. Erabiltzen duen protokoloa nahiko berria da eta ez dute aplikazio askok erabiltzen baina gero eta gehiago ezartzen ari da web orrialdeen munduan. Protokolo mota honekin, OAuth protokoloa, identifikazioa askoz ere seguruagoa da. Konexioa eta identifikazioa egitea lortzen bada, hurrengo helburu nagusia identifikatuta dagoen erabiltzailearen tweet mota guztiak lortzea da, babes kopia lortuz. Babes kopia eginda dagoenean haiekin egin daitekeen guztia hurrengoa izango da:
Kasu honetan,ez Twitter web orrialdean bezala, bilaketak programatuak egongo dira beraz, erraztasun handiago batekin bistaratu ahalko ditugu nahi ditugun tweetak. Data eta tweet mota konkretu bat emanda bilaketa egingo da edo bestela denak ikusteko aukera ere emango da. Datu basean gordeta dauden komentarioak esportatzeko aukera ere izango dute Excel artxibo batera baita alderantzizkoa,hau da, esportatuko datu horiek inportatzea datu basean gordez.
Babes kopiak alde batera utzita, aplikazioren ezarpenekin jarraituko dugu. Honen barruan ere pare bat gauza izango ditugu: Aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera. Estatistikak ikusi. Datu pertsonalak ezabatu.
Hizkuntza aldatzera goazenean 4 hizkuntza desberdin izango ditugu gure esku, Euskara, Gaztelera, Ingelesa eta Alemana. Euskara eta Gaztelera hemen, Euskal Herrian, ditugun bi hizkuntza ofizialak direlako, ingelesa munduan zehar lehen hizkuntza delako, eta bukatzeko Alemana, gehien erabiltzen den hizkuntzen artean dagoelako. Estatistikak, egin diren babes kopien araberakoak izango dira. Bi estatistika mota egongo dira, lehenengokoa kopuru zehatzak erakutsiko dizkigu,tweet mota desberdinen kopurua eta Twitter kontuan ditugun lagun eta jarraitzaile kopurua. Bigarrenak, portzentaiak, tweet moten arabera portzentaiak erakutsiko ditu. Bukatzeko, datu pertsonalak ezabatzen direnean, kautotuta dagoen erabiltzailearen erregistro osoa ezabatuko da. Erabiltzaile horrek egin dituen babes kopia guztiak ezabatuko dira baita datu basean dauden datu pertsonalak (izena, pasahitza eta tokenak ) ere.
"Twitter kopy" aplikazioaren arkitektura lokala izan arren zerbitzari baten menpe egongo da, hain zuzen ere Twitter zerbitzaria. Lokala izango da, ordenagailuan bertan instalatuko den programa bat delako baina zerbitzari hori ezinbestekoa izango da aplikazio honentzat. Arkitektura hau ondo azaltzeko 3 bloke nagusi azaldu beharra dago. Hirurak ezin bestekoak izango dira aplikazioa bere osotasunean funtzionatzeko.
Irudia 1: Aplikazioaren arkitektura
Irudian ikusten den moduan, alde batetik, Java blokea daukagu, hau da, aplikazioa programatzeko erabili dugun lengoaia, bestetik Twitter sare sozialaren zerbitzaria eta bukatzeko datu basea. Proiektuaren helburuetan azaldu dugun moduan, gure aplikazioak Twitter sare sozialeko komentarioen babes kopiak egiten ditu, horregatik Twitter zerbitzaria behar dugu. Zerbitzaria eta Java blokeak konektatzeko Twitter APIa erabili dugu, deskargatu behar izan dugun bertsioa "Twitter4j" liburutegia izan da. Hemendik deskargatu daiteke: http://twitter4j.org/en/index.html#download
Twitter zerbitzaritik lortutako informazio guztia, bai komentarioak bai datu pertsonalak, gordetzeko datu base bat sortu dugu, taula desberdinekin. Datu base hau sortzeko MySQL plataforma erabili da. MySQL plataforma Javarekin konektatzeko MySQL connector liburutegia erabili da, honekin Javatik datu base horretako datuak sartu eta hauek aldatu edo ezabatu ahal izango dira. Hurrengo URLetik lortuta liburutegia: http://dev.mysql.com/downloads/connector/j/ Hiru bloke hauek azalduta, esan beharra dago, Javan beste liburutegi batzuk ere erabili behar izan direla, aplikazioak dituen funtzionalitate desberdinak lortzeko. Aplikazioan ikusten diren egutegiak eta estatistikako grafikoak jartzeko edota datu basean gordetako datuen esportazioa egiteko. Egutegiak erabili ahal izateko, JCalendar liburutegia erabili dut. Honela erabiltzailearentzat errazagoa izango da eguna kokatzea. Liburutegia hau lortzeko URL hau oso erabilgarria izango da: http://sourceforge.net/projects/jcalendar/
Grafiko estatistiko desberdinak diseinatzeko JFreeChart liburutegia erabili da. Forma erraz batean mota ezberdineko grafikak egitea posiblea da. Hemendik deskargatutakoa: http://www.jfree.org/jfreechart/ Bukatzeko, datuak datu basetik Excel artxibo batera esportatzeko erabili den azken liburutegi hau jxl izan da eta URL hau erabili dugu deskarga egiteko: http://www.quicklyjava.com/jexcel-jar-download/
Egingo diren klase guztiak, 3 multzotan banatu ahal ditugu, batetik datu basean aldaketak egingo dituzten klaseak, bestetik erabiltzaileak ikusiko dituzten pantailen klaseak eta bestetik klase laguntzaile guztiak. Hau ikusita "Model View Controller" patroia erabiliko dela esan ahal da. Patroi hau erabilita, etorkizunean aplikazioan aldaketak egin nahi baditugu edo errorerik balego, aldaketak egitea errazagoa izango da.
MySQL: Datu basea kudeatzeko tresna da. Honekin, taulak modu grafiko batean sortu eta eraldatu ahal izango dugu. Konkretuki erabilitakoa MySQL Workbench 6.0 Community Edition. Ubuntu: Programatzeko erabiliko den sistema eragilea, erabilitako den bertsioa Ubuntu 13.04 izango da. Windows: Dokumentazioa prestatzeko erabiliko den sistema eragilea izango da, konkretuki, Windows 8. Visual Paradigm for UML 10.2: Klase diagramak irudikatzeko erabiliko den herraminta. Balsamiq Mockups: Interneten bidez, gure aplikazioaren interfazea modu erraz batean egiteko balio duen tresna da.
1.6 Proiektuaren norainokoak
Ikerkuntza:
Erabiliko diren tresna batzuk ezezagunak direnez, fase honetan,haien inguruko informazioa bilatuko da.Proiektua egiteko erabilgarria den informazioa batuko da eta bertan gertatu ahal diren arazoak ezagutzen saiatuko gara. Gainera, antzekoak diren aplikazioak bilatuko ditugu proiektua egiteko ideiak lortzeko.
Ikaskuntza:
Fase honetan, aurreko fasean, ikerkuntzan, bilatutako informazioa barneratuko da. Guztiz berriak diren kontzeptuak ikasi beharko dira eta ezagunak direnak eguneratuko dira. Hori lortzeko programa moduluak egingo dira, gure programan erabili ahalko ditugunak nahi izanez gero.
Kasu honetan, ezagutza batzuk barneratuta dauzkagunean soilik, aplikazioa nola egingo den analizatuko dugu. Gertatu ahal diren arazoak ere planteatuko dira eta haiek konpontzeko modua. Pare bat erabaki hartu beharko
ditugu fase honetan, alde batetik erabiliko diren tresnak eta bestetik, gure aplikazioaren funtzionalitate desberdinak eta baldintzak.
Aurreko faseko diseinua eta algoritmo guztia kodera moldatuko da. Aurretik pentsatutako moduluak ere gehituko dira baita prozesuan bertan sortutakoak ere.
Nahiz eta proiektua garatzen gauden bitartean probak egiten joan, fase hau egitea ezinbestekoa izango da. Azken probak egin beharko ditugu kodean edozein arazo dagoen konprobatzeko, horrela bada arazo horiek konpondu beharko dira. Probak egingo dira dena ondo egon arte. Fase honetan, kontutan izan behar dugu gure kodea ulergarria eta arinena izan behar dela.
Proiektu hau burutu ahal izateko erabiliko dugun bizi zikloa prototipo desberdinetan oinarritutakoa izango da. Hain zuzen ere, esan ahal da, bizi ziklo iteratibo eta inkrementala erabiliko dela, aurreko prototipoei funtzionalitate berriak gehituz.
Lehen prototipoa: Lehenengo prototipo hau, OAuth protokoloari zuzendutako protokoloa izango da. Honetan, gure aplikazioa Twitter zerbitzariarekin kontaktuan jartzeko egin beharreko guztia kontutan hartuko da. Beraz, hemen egingo diren funtzionalitate nagusiak, kautotzeko eta erregistratzeko metodoak izango dira.
Bigarren prototipoan, zerbitzariarekin kontaktua lortu eta gero, babes kopiak egiteko funtzionalitatea gehituko zaio, baita Babes Kopiak borratzeko funtzionalitatea ere.
Babes kopiekin bukatzeko, egindako kopiak Excel artxibo batera esportatzeko eta inportatzeko metodoak burutuko dira.
Azken prototipo honetan ezarpenak gehituko dira, alde batetik, hizkuntza aldatzeko aukera, bestetik, estatistikak ikusteko aukera eta bukatzeko datu pertsonalak borratzeko aukera. Horrez gain, maketazioa ere buruko da, aplikazioari bukaera emateko.
Ataza honetan LDE diagrama jarriko da, honekin antolatu den lana era eskematiko batean azalduko da.
Irudia 2: LDE 1.zatia
Irudia 4: LDE 3.zatia Irudia 3: LDE 2.zatia
Deskribapena: Ataza honetan lan egingo den inguruneari buruzko informazioa eta burutuko den aplikazioaren antzekoak diren programak bilatuko dira ideiak hartzeko.
Deskribapena: Hurrengo atazetan beharrezkoa izango den Erabilpen-kasua eta Domeinuaren Ereduak egingo dira.
Irteerak/emangarriak: Erabilpen kasuen diagrama eta domeinuaren eredua.
Deskribapena: Zeregin honetan proiektua burutzeko beharrezkoak izango diren tresnak aukeratu egingo dira baita ordenagailuan instalatu ere.
Deskribapena: Analisi atazari dagokion dokumentazioa idatziko da.
Deskribapena: Ataza honetan programatuko den aplikazioaren egitura diseinatuko da, hau da, aplikazioak izango dituen pantaila desberdinen zirriborroa egingo da.
Irteerak/emangarriak: Aplikazioaren pantailen zirriborroak.
Deskribapena: Sinpletasuna, modulartasuna eta efizientzia lortuz aplikazioa inplementatzeko modua aurkituko da.
Sarrerak: Aplikazioaren diseinuko zirriborroak.
Irteerak/emangarria: Paperean egindako kodearen zirriborroa.
3.3.- Dokumentazioa (15 ordu) Deskribapena: Diseinuari dagokien informazioa guztia dokumentatu egingo da.
Sarrerak: Diseinuari dagokion guztia.
4.1.- Tresnen erabileraren ikasketa (30 ordu) Deskribapena: Instalatutako tresnak erabiltzen ikasiko dira, tresna bakoitzaren abantaila eta mugak ezagutuz.
Beharrezko baliabideak: Ordenagailua Tresna bakoitzaren informazioa
Irteerak/emangarria: Jasotako ezagutza.
Deskribapena: Ataza honetan, proiektua egiteko erabiliko den Twitter APIa, Twitter4j, ezagutzeko proba batzuk egingo dira aplikazio txikiak eginez, posibilitateak eta mugak ezagutuz.
Irteerak/emangarria: APIaren gaineko ezagutza eta probetan egindako aplikazio sinpleak.
Deskribapena: Diseinuan egindako taulak eta erlazioak MySQLan sartuko dira datu basea sortuz, geroago aplikazioak erabili dezan.
Deskribapena: Datu basearekin erlazionatutako guztiaren dokumentazioa egingo da.
Sarrerak: Datu baseari buruzko informazioa guztia.
Irteera/emangarriak: Datu basearen dokumentazioa
Deskribapena: OAuth protokoloa erabiltzeko informazioa barneratu eta nola funtzionatzen duen ikasi.
Irteera/emangarriak: Protokoloaren ezagutza.
Deskribapena: Lehenengo prototipo hau burutzeko, prototipo honi dagozkion funtzionalitateak edo modulu berriak gehituko zaizkio, OAuth protokoloaren ingurukoa.
Deskribapena: Ataza honetan lehenengo prototipoari dagokion interfaze grafikoa programatuko da. Erabiltzailearentzat erraz ulertzeko interfaze bat izatea ahaleginduko gara.
Sarrerak: Egindako interfazeetako zirriborroak.
Deskribapena: Prototipo honi dagokion dokumentazioa egingo da.
Deskribapena: Lehenengo prototipoari funtzionalitate berriak gehituko zaizkio, kasu honetan, babes kopiak egiteko eta borratzeko funtzionalitateak.
Deskribapena: Ataza honetan bigarren prototipoari dagokion interfaze grafikoak programatuko dira. Erabiltzailearentzat erraz ulertzeko interfaze bat izaten ahaleginduko da.
Deskribapena: Bigarren prototipo honi dagokion dokumentazioa idatziko da.
Sarrerak: Bigarren prototipoarekin erlazionatuta dagoen guztia.
8.1- Aplikazioaren inplementazioa (55 ordu)
Deskribapena: Bigarren prototipoari funtzionalitate berriak gehituko dizkiogu. Kasu honetan, modeloak eta taulak programatuko dira datu basean dagoen informazioa erabiltzaileari erakutsi ahal izateko.
Deskribapena: Hirugarren prototiporako beharrezkoak diren interfaze grafikoak inplementatuko dira oraingoan. Erabiltzailearentzat erraz ulertzeko interfaze bat izatea ahaleginduko da.
Sarrerak: Hirugarren prototipoari buruz dagoen guztia.
Deskribapena: Datu basean dagoen informazioa Excel artxibo baten esportatzeko eta inportatzeko informazioa barneratu.
Sarrerak: jxl liburutegiaren dokumentazioa.
Irteerak/emangarria: jxl-ari buruzko ezagutza.
9.2.- Aplikazioaren inplementazioa (40 ordu)
Deskribapena: Laugarren prototipoari dagokion inplementazio egingo da. Kasu honetan, esportatu eta inportatu funtzionalitateak.
Deskribapena: Laugarren prototiporako beharrezkoak diren interfaze grafikoak inplementatuko dira oraingoan. Erabiltzailearentzat erraz ulertzeko interfaze bat izatea ahaleginduko da.
Deskribapena: Prototipo honi dagokion informazio guztiaren dokumentazioa egingo da.
Sarrerak: Laugarren prototipoari buruz dagoen guztia.
Deskribapena: Estatistika tuplan agertu behar diren estatistika desberdinak egiteko informazioa barneratuko da.
Sarrerak: JFreeChart liburutegiaren informazioa
Irteerak/emangarria: Estatistikak egiteko ezagutza.
Deskribapena: Aurreko prototipoari azken funtzionalitate berriak gehituko zaizkio prototipo berri hau gauzatu ahal izateko.
Irteerak/emangarria: Bosgarren eta azken prototipoaren inplementazioa.
10.3.- Interfaze grafikoaren inplementazioa (15 ordu) Deskribapena: Bosgarren prototipoa egiteko beharrezkoak diren interfaze grafikoak inplementatuko dira oraingoan. Erabiltzailearentzat erraz ulertzeko interfaze bat izatea ahaleginduko da.
Sarrerak: Aurretik egindako interfazearen zirriborroa.
Deskribapena: Aplikazioari azken begirada emango zaio interfaze, botoi eta beste elementu grafiko batzuetan dauden erroreak zuzentzeko.
Irteerak/eramangarriak: Bukaera hobeagoa duen azken aplikazioa.
Sarrerak: Testatu gabeko aplikazioa.
Irteerak/emangarria: Testatutako aplikazioa.
Deskribapena: Aurreko atalean aurkitutako erroreak konponduko dira. Kodea berrikusi eta efizienteagoa egingo da. Sarrerak: Araztu gabeko aplikazioa.
Irteerak/emangarriak: Araztutako aplikazioa.
Deskribapena: Azkeneko ataza honetan, proba egiterakoan sortutako arazoak eta konponketak idatziko dira dokumentazioa sortuz.
Irteerak/emangarriak: Proba fasearen dokumentazioa
1.7 Egutegia eta lanaren antolaketa
Atala honetan urtean zehar lan egingo diren egunak aurreikusiko dira. Egutegi honetan, ataza bakoitzean sartuko diren orduak kontuan edukiko dira eta entrega eta defentsa egunak markatuko dira.
5 ordu baino gutxiago
Memoriari eta aplikazioari azken errepasoak egin.
Aurreko ataletan antolatutako lana Gantt diagrama batean ikusiko da.
Hasiera data 2013ko irailaren 30a izan zen eta bukaerakoa 2014ko maiatzak 16a, entregatzeko epea baino egun batzuk lehenago. Hau pentsatuta dago zuzendariak proiektua gainbegiratzeko epaimahaiari entregatu baino lehen, errorerik balego konpondu ahal izateko.
Proiektua egiten hasi baino arinago arriskuen analisi bat egitea ezinbestekoa da. Proiektuan zehar arazoak gertatzea oso arrunta da, eta aurretik gertatu ahal diren arazo guztiak, edo gehienak, kontutan hartzen badira planifikazioan, gertatuz ezkero konpontzea errazagoa izango da eta denbora gutxiago galduko dugu. Horrela sortu ahal diren eragozpenak murriztuko dira. Kontutan hartu direnak hurrengoak dira:
-Deskribapena: Proiektuan lan egitea kanpoko arrazoi batengandik, adibidez, arazo familiarrak, gaixotzea etab. -Prebentzioa: ez dago prebentziorik kasu honetan. -Kontingentzia plana: Planifikazioa aldatu beharra. -Probabilitatea: baxua/ertaina. -Eragina: Planifikazioa atzeratuko da. Alde batetik proiektuaren amaiera data atzeratu egingo da edo hori ezinezkoa baldin bada, orduan, denbora labur batean planifikatutako orduak gehituko dira.
-Deskribapena: Errore informatiko bat dela eta lan guztia edo atal bat galtzea, disko gogorra apurtu delako, argia joan delako eta ez dugulako gorde etab. -Prebentzioa: Babes kopiak egitea, egunero ez bada astero gutxienez baten, eta aldaketak egiterakoan nahiz eta txikiak izan gordetzea. -Kontingentzia plana: Lana berriro egin beharra, eta denbora galduko denez, planifikazioa aldatu beharko da. -Probabilitatea: baxua. -Eragina: Amaiera data atzeratu daiteke edo ordu gehiago sartu beharko dira galdu den informazio guztia lortzeko.
-Deskribapena: Klasean erabili ez diren tresnaren bat erabiltzeko beharra ikustea eta nola funtzionatzen duen ikastea. -Prebentzioa: Aurretik ikasteko orduak behar direla kontuan hartu planifikazioan. -Kontingentzia plana: Planifikazioa aldatu beharra. -Probabilitatea: ertaina/handia -Eragina: Amaiera data atzeratzea edo planifikatutako lan orduak gehitu.
-Deskribapena: Erabiltzen ari den softwarea bat batean errorea ematea, lizentzia arazoak, etab. -Prebentzioa: dena eguneratuta izatea eta dena ondo instalatzea edukitzea. -Kontingentzia plana: Planifikazioa aldatu beharra. Denbora galduko da gertatu den errorea konpontzen. -Probabilitatea: ertaina/handia. -Eragina: Amaiera data atzeratzea.
-Deskribapena: edozein gauza dela eta sartu behar diren orduak ez sartzea. -Prebentzioa: Planifikazioa egiten den momentuan kontutan izatea. -Kontingentzia plana: Planifikazioa aldatu beharra. -Probabilitatea: handia -Eragina: Data konkretu batentzako planifikazioan finkatutako helburuak ez lortzea.
6.ARRISKUA: Egindako zer edo zer berriro egin beharra ikustea
-Deskribapena: Egindako metodo bat, beste era batera egiteko beharra ikustea, lehenengo eran ordenagailuak denbora asko tardatzen duelako edo zer edo zer kontutan hartu ez dugulako. -Prebentzioa: Planifikazioan ataza bakoitzari denbora tarte gehiago ematea. -Kontingentzia plana: Planifikazioa aldatu beharra. -Probabilitatea: ertaina/handia -Eragina: finkatutako helburuak pentsatutako datan ez bukatzea.Dena atzeratzea.
Proiektuaren garapena zenbat iraunduko duen kalkulatuta, Ingeniaritzako Gradua ikasketak dituen analista-programatzailea batek orduko zenbat kobratu dezakeen jakitea besterik ez da falta. Demagun kobratutakoa orduko 25€ direla.
Proiektu hau garatzeko erabili den hardwarea 899€-ko balorea duen ordenagailu portatil bat izango da. Produktu honen erabilera intentsiboa egingo denez, amortizazioa kalkulatzea ezinbestekoa da:
Ordenagailuaren kasuan erabilpen denbora %100 izango dela suposatzen da, eta proiektuaren iraupena 8 hilabetekoa izango dela kalkulatu denez, hau da urtearen %66´67, orduan amortizazioaren gastua orotara, hurrengoa da:
Atal honetan proiektua egiteko behar den softwarea kontuan izango da. Kasu honetan gastu totala 0€ izango da. Erabiliko diren ia programa guztiak dohainik deskargatuta egongo dira interneten bidez.
Irudia 7: Erabilpen kasuak
Irudia 8: Erregistratu kasua
Aktorea: erabiltzailea(aktore nagusia)
Deskribapena: Erabiltzailea aplikazioan sartzean aukera desberdinak izango ditu, haietako bat erregistratzea izango da. Aukera honetan, erabiltzailea gure aplikazioan sartzeko erregistroa egingo du. Aplikazioan sartzeko pasahitza bat sartzea eskatuko zaio erabiltzaileari, pasahitza ondo dagoela egiaztatzeko bi aldiz eskatuko zaioa pasahitza berdina. Horretaz gain, Twitterren erabiltzen duen izena eskatuko zaio hori izango baita aplikazio honetan erabiliko den
erabiltzailearen izena eta identifikazioa. Azkenekoz, esteka bat agertuko da Twitter sare sozialean sartzeko, beraz, Twitterren kautotu beharko da erabiltzaileak. Hau egitea ezinbestekoa izango da Twiterrek erabiltzailearen kontura sartzeko baimena dagoela ziurtatzeko. Twitterren kautotzean 7 digituko pina lortuko da eta hori da aplikazio honetan eskatuko den pina. Hori dena egin ondoren bi aukera izango dituzu, adostea edo irtetea. Adostean, datuak gordeko dira, erregistratuta geldituz eta Menu nagusira helduz. Irten botoia sakatuz, erregistroa ez da egingo eta "Kautotu" pantailara itzuliko da.
Aurrebaldintza: Aplikazioa zabaldu eta "Erregistratu" botoia sakatu.
Postabaldintza: Erabiltzailea erregistratuta egongo da eta hemendik aurrera aplikaziora sartu daiteke pausu hau egin gabe, bakarrik izena eta pasahitza jarriz.
Gertaera fluxua Normala: 1.- Erabiltzailea: Erregistratu botoia sakatuko du. 2.-Sistemak: Erregistratzeko formularioa pantailaratuko du. 3.- Erabiltzailea: eskatutako datuak sartuko ditu. 4.- Erabiltzailea: "Ados" botoia sakatuko du. 5.-Sistema: Datuak konprobatu eta gordeko dit. Menu nagusiko pantaila aterako du.
Erabiltzailea: "Irten" botoia sakatuko du.
Sistemak: Ez dira datuak gordeko eta kautotu pantaila aterako du.
5.urratsa: datuak konprobatu eta zer edo zer falta bada:
1.-Sistemak: Errorearen berri emango du, ez dira datuak gordeko eta
erabiltzaileak falta diren datuak sartu beharko ditu, erregistroa egin ahal
izateko. 5.urratsa: daturen bat txarto baldin badago:
2.-Erabiltzailea: errorea eman duten datuak aldatu eta "ados" botoia
Irudia 9: kautotzeko kasua
Aktorea: erabiltzailea
Deskribapena: Aplikazio honetan kautotzeko, Twitterren erabiltzen den izena (horretarako Twitter sare sozialean erregistratuta egon behar zara) eta aplikazio honetan erabiltzaileak ezarritako pasahitza beharko da. Beraz, erabiltzailea aplikazio honetan erregistratuta baldin badago bere izena aukeratu ahalko du dagoen desplegablean. Hori egin ondoren, bere pasahitza sartzean "sartu" botoiari sakatu eta pasahitza ondo sartu bada aplikazioaren Menu Nagusira sartuko da, bestela leiho horretan geratuko da pasahitza ondo sartu arte. Aplikaziotik irteteko aukera ere egongo da "Irten" botoia sakatu ezkero.
Aurrebaldintza:Erabiltzailea batek kautotu ahal izateko erregistratua egon behar da.
Posta-baldintza: Erabiltzailea bere kontuan sartuta egongo da.
Gertaera fluxua Normala: 1.-Erabiltzailea: Aplikazioa zabaldu. 2.-Sistema: Kautotzeko pantaila zabaldu. 3.- Erabiltzailea: bere izena hautatu, pasahitza sartu eta "Sartu" botoia sakatu. 4.- Sistemak: izena eta pasahitza bat egiten duten konprobatuko du. 5.- sistemak: Menu Nagusiko pantaila irekiko du. Alternatiboa: 3.urratsa:"Irten" botoia sakatu ezkero aplikazioa zarratuko da 4.urratsa: izena eta pasahitza bat egiten ez badute.
Sistemak:Errorea mezua erakutsiko du pasahitza txarto dagoela azalduz.
Babes kopiak egin
Irudia 10: babes kopiak egiteko kasua
Aktorea: erabiltzailea Deskribapena: Twitter sare sozialean idatzitako komentario guztien babes kopia egiteko balio du kasu honek. Aukerak hurrengokoak dira: orain arte idatzitako guztiaren kopia egitea, egindako azken kopiatik gaur egunera Twiterren erabiltzaileak dituen berrien kopiak egitea, eta azkenekoz, bertoko egunean idatzitako guztiaren kopiak egitea. Horrez gain, zein motako komentarioak kopiatu nahi diren aukeratu beharra dago: tweetak, retweetak, faboritoak, mentzioak, bidalitako mezu zuzenak edo jasotako mezu zuzenak.
Gertaera fluxua Normala: 1.- Erabiltzailea: "Babes Kopiak Egin" botoiak sakatu. 2.-Sistemak: Babes kopiak egiteko formularioa pantailaratu. 3.- Erabiltzailea: formularioa bete beharko du, tweet motak eta nondik norako kopiak egin nahi dituen. 4.-Erabiltzailea: "Kopia egin" botoia sakatu. 5.-Sistemak: aukeratutakoarekin bat eginez kopiak egingo dira datu basean. 6.- Sistemak: Mezu baten bidez, kopiak ondo bukatu direla azaldu.
Alternatiboa: 4.urratsa: "Irten" botoia sakatu ezkero ez dira kopiak egingo ,pantaila horretatik irtengo da Menu Nagusiko pantailara itzuliz. 5.urratsa: eskatutako informazioa beteta ez badago.
Irudia 11: babes kopiak esportatzeko kasua
Aktorea: Erabiltzailea
Deskribapena: Aplikazioaren datu basean gordeta dagoen informazioa Excel orrialde batera pasatzea, .xls batera. Zein motako datuak esportatu nahi diren markatu beharra dago, baita artxiboak jasoko duen izena eta gordeko den lekua ere.
Aurrebaldintza: Kautotuta egotea eta datu basea beteta egotea.
Gertaera fluxua Normala: 1.- Erabiltzaileak: "Babes kopiak esportatu" botoia sakatu. 2.-Sistemak: Dagokion formularioa pantailaratu. 3.-Erabiltzailea: Datuak bete, artxibo izena, gordetzeko lekua, eta zein informazio nahi den gorde. 4.-Erabiltzailea: "Esportatu" botoia sakatu. 5.- Sistemak: esportazioa egingo du eta fitxeroa zabaldu. Alternatiboa: 3.urratsa: datu guztiak sartu ez badira.
Sistemak: Menu Nagusira itzuli, esportazioa egin gabe.
Irudia 12: babes kopiak ezabatzeko kasua
Aktorea: erabiltzailea Deskribapena: Datu basean dauden datuak borratzeko aukera ematen dizu kasu honek. Zein motako tweetak ezabatu nahi dituzun sailkatu behar dituzu. Aurrebaldintza: Kautotuta egon behar zara. Postbaldintza: Aukeratutakoa datu basetik ezabatuko da. Gertaera fluxua Normala: 1.-Erabiltzailea: "Babes kopiak ezabatu" botoia sakatu. 2.-Sistema: Babes kopiak borratzeko formularioa pantailaratu. 3.-Erabiltzailea: Zein motako tweetak ezabatu nahi dituen zehaztu. 4.-Erabiltzailea: "Ezabatu" botoia sakatu. 5.-Sistema: Erabiltzaileak tweetak ezabatu nahi dituela ziurtatuko da mezu bat ateraz. 6.-Erabiltzailea: Adostu "Bai" sakatuz. 7.-Sistemak: Eskatutako ezabatuko du. 8.-Sistema: Dena ondo joan dela azalduko du mezu batez. Alternatiboa: 6.urratsa:
Erabiltzaileak: Ekintza ezeztu "Ez" sakatuz. 7.urratsa
Sistemak: ez du ezer ezabatuko eta pantaila berdinean geratuko da.
Irudia 13: babes kopiak ikusteko kasua
Aktorea: erabiltzailea
Deskribapena: Menu nagusiko beste aukera bat da. Hemen, erabiltzaileak datu basean gordeta dituen datu guztiak ikusteko aukera izango du. Alde batetik, zein motako tweetak ikusi nahi diren aukeratu behar da, denak ikusteko aukera ere egongo da. Bestetik, datak jartzeko aukera ere egongo da, egun batekoak soilik, hilabete batekoak urte osokoak eta abar. Kasu honetan bi botoi egongo dira "Bilatu" eta "Irten"."Irten" botoiak Menu Nagusira itzultzen du kopiak ikusi gabe. "Bilatu" sakatu ezkero hautatutako tweetak pantailaratuko dira taula bitan, mezu zuzenak(bai bidalitakoak, bai jasotakoak) batean eta tweetak(tweet, retweet, faboritoak eta mentzioak) bestean. Kasu horretan ere botoi bi agertuko dira taulekin batera, "Irten" eta "Esportatu", lehenengoarekin "Babes Kopiak Ikusi" pantailara eramango dizu berriro beste kontsultaren bat egiteko aukerarekin. "Esportatu" sakatu ezkero egindako bilaketaren esportazioa egingo da Excel orri batera.
Gertaera fluxua Normala: 1.-Erabiltzailea:"Babes kopiak ikusi" botoia sakatu. 2.-Sistemak: formularioa pantailaratuko du. 3.-Erabiltzailea: Zein egunetik zein egunera ikusi nahi diren kopiak erabakiko du, baita ikusi nahi diren tweet motak. 4.-Erabiltzailea: "Bilatu" botoiak sakatu. 5.-Sistema: Eskatutakoa bilatu eta pantailaratu(iruzkinen testua, data, etab.) 6.-Erabiltzailea: "Irten" botoia sakatu.
Erabiltzailea: Irten botoia sakatu.
Sistema: Menu Nagusira itzuliko da bilaketa egin gabe. 5.urratsa: Eskatutako daturen bat ez da jarri.
Sistema: Esportazioa egingo du eta pantailatik irtengo da hasierako
Konfigurazioa.Hizkuntza aldatu
Irudia 14: hizkuntza aldatzeko kasua
Aktorea: Erabiltzailea
Deskribapena: Hemen erabiltzaileak aplikazio osoko hizkuntza aldatzeko aukera izango du. 4 hizkuntza izango ditu aukeratzeko: euskara, gaztelera, ingelesa eta alemana. Hizkuntza hautatu eta gero hiru aukera izango ditu, bat "Aplikatu" botoia, bi "Ados" botoia eta bukatzeko "Irten" botoia. Hasteko, "Aplikatu" botoia sakatu ezkero,aplikazio osoko hizkuntza aldatuko da baina pantaila berdinean mantenduko da konfigurazioaren beste aukerak ikusten jarraitzeko. Bigarren botoia, "Ados" botoia, sakatu ezkero honek hizkuntza aldatu eta gainera Menu Nagusira pantailara eramango da. Azkenekoz, "Irten" botoiak egingo duena da, nahiz eta hizkuntzaren aukeraren bat sakatu, ez du aldaketa gordeko eta Menu Nagusiko pantailara joango da.
Postbaldintza: Hizkuntza aldatu egin da.
Gertaera fluxua Normala: 1.- Erabiltzailea: "Konfigurazioa" botoia sakatu. 2.- Sistemak: konfigurazio pantaila erakutsiko du. 3.- Erabiltzailea: "Hizkuntza" tupla hautatu. 4.- Erabiltzailea: Nahi duen hizkuntza aukeratuko du aplikazio osorako. 5.- Erabiltzailea: "Ados" botoia sakatuko du. 6.-Sistema: Hizkuntza berria gordeko du datu basean eta "Menu Nagusira" itzuli. Alternatiboa: 5.urratsa:
1.1-Erabiltzailea: "Aplikatu" botoia sakatu.
1.1.-Hizkuntza berria gordeko du datu basean eta pantaila berdinean
1.2- Hizkuntza gorde gabe "Menu Nagusira" itzuliko da. Konfigurazioa.Estatistikak ikusi
Irudia 15: estatistikak ikusteko kasua Aktorea: Erabiltzailea
Deskribapena: Datu basean gordeta dagoen informazioaren estatistika batzuk egingo dira hemen. Bi grafiko desberdin sortuko dira.Tweet mota bakoitzaren kopuru totala erakusten duten grafikoak. Lehenengokoan, kopuru zehatza pantailaratuko du, bigarrenak portzentaiak. Dauden babes kopia guztien kopurua zehatza eta portzentaiak ikusi ahal dira eta baita denbora tarte batean dagoen ere. Beraz, erabiltzaileak tarte denbora bat aukeratu beharko du edo bestela "denak" aukera hautatu orokorrean dagoen informazioa kontutan hartzeko.
1.-Sistema: Menu Nagusira itzuliko da.
Irudia 16: datu pertsonalak ezabatzeko kasua
Aktorea: Erabiltzailea
Deskribapena: Funtzionalitate honekin erregistroa borratzea lortuko da, hau da, datu basetik erabiltzaileari lotuta dagoen informazio guztia ezabatu egingo da, taula guztietatik. Baita bere izenean dauden tweet mota guztiak eta token zenbakiak ere.
Postbaldintza: Erabiltzailea ez da erregistratuta egongo aplikazio honetan. Berriro erabili nahi izan ezkero, erregistratu beharko da, lehenengo aldian egin zuen bezala.
Gertaera Fluxua Normala: 1.- Erabiltzailea: Menu Nagusian dagoen "Ezarpenak" botoia sakatu. 2.-Sistema: Ezarpenak pantailaratuko ditu. 3.-Erabiltzailea: Ezarpeneko aukeretan "Datu pertsonalak" tupla sakatu. 4.Sistema: Erabiltzailearen datu pertsonalak pantailaratuko ditu. Erabiltzailearen izena, Consumer Token zenbakia eta Consumer Token Secret zenbakia. 5.- Erabiltzailea: "Ezabatu" botoia sakatu. 6.-Sistemak: Mezu bat erakutsiko du erabiltzaileak datuak borratzeko seguru dagoen galdetzeko. 7.-Erabiltzailea: Ados dagoela adieraziko du "bai" botoia sakatuz. 8.-Sistemak: Datu guztiak ezabatuko dira.
Erabiltzailea: "Irten" botoia sakatu.
Erabiltzailea: "Ez" botoia sakatzea. 8.urratsa:
Erabiltzailea aldatu
Irudia 17: erabiltzailea aldatzeko kasua
Aktorea: Erabiltzailea
Deskribapena: Aplikazio hau erabiltzaile bat baino gehiagorentzat pentsatuta dago, beraz, kautotuta dagoen erabiltzailea kontutik irten nahi badu, beste pertsonaren bat bere kontura sartu ala izateko, aukera hau hautatu beharko du. Menu Nagusian dagoen "Erabiltzailea aldatu" botoia sakatuz bere kontutik irtengo da. Sistemak mezu bat aterako du ziur dagoela egiaztatuz.
Aurrebaldintza: Erabiltzailea kautotuta egon behar da.
Postbaldintza: Kontutik irten da eta beste batek sartzeko aukera izango du.
Gertaera Fluxua Normala: 1.- Erabiltzailea: "Erabiltzailea aldatu" botoia sakatu. 2.-Sistema: Abisu mezu bat aterako du, ziur irten nahi dela egiaztatzeko. 3.-Erabiltzailea: "Bai" botoia sakatu. 4.- Sistema: Kautotzeko pantaila aterako du, beste erabiltzaile batek sartu ahal izateko. Alternatiboa: 3.urratsa:
Erabiltzailea: "Ez" botoia sakatu. 4.urratsa:
Sistema: "Menu Nagusian" mantenduko da.
Irudia 18: aplikaziotik irteteko kasua
Aktorea: erabiltzailea
Aurrebaldintza: Aplikazioa irekita egotea.
Postbaldintza: aplikazioa bere osotasunean zarratuko da.
Gertaera fluxua Normala: 1.- Erabiltzailea: "Irten" botoia sakatu 2.-Sistema: Aplikazioa zarratu. Kasu hau, bi leku desberdinetatik gertatuko da, bai "Menu Nagusitik" bai "Kautotu" pantailatik. Beste pantaila guztietan ere Irten botoia egongo da baina kasu hauetan aurreko pantailara itzultzeko izango da.
Hona hemen "Twitter kopy" aplikazioari dagokion domeinuaren eredua. Esan beharra dago, aplikazioa erabiltzeko datu base hau instalatuta egon behar dela. Suposatuko da datu base hau beti instalatuta dagoela.
Klase diagrama erakutsiko da atal honetan, honekin klaseen arteko erlazioak hobeto ulertuko dira eta baita pantailen artekoa ere. Honekin hurrengo atalean egongo diren sekuentzia diagramak hobeto ulertuko dira: Aplikazio honen klaseak 3 zatitan banatu daiteke, lehenengo eta behin pantailak, bigarrenak datu basera sartzen diren klaseak eta bukatzeko klase laguntzaileak. Visual Paradigmen irudikatu den sekuentzia diagrama oso handia denez, ondo ikusteko hainbat zatitan banatu da: 1.Klase laguntzaileak: Irudia 20 klase laguntzaileak
"Lag", "Lag_mezuak", "Tabla" eta "Tabla_mezuak" klaseak "Bentana" klasean irudikatu behar diren taula biak egiteko behar izan dira. "GrafikoakBarra" eta "GrafikoaGaztaia" klaseak, estatistiketan sortzen diren bi grafiko desberdinak sortzeko erabili dira. "Tokenak" eta "Consumer" klaseak erregistroa eta kautotzea egiten direnean erabili dira, informazioa erraztasun handiagorekin mugitzeko. "URLabel" klasea, erregistroa egiterakoan pantailan agertzen den URLaren esteka sortzeko erabili da. Barra motako grafikoa egiterakoan, erabiltzaileak zenbat lagun eta jarraitzaile kopurua dituen beharrezkoak dira, hauek lortzeko "Lagunak" klasea dago. Lehenengo multzoarekin bukatzeko "MugaGainditu" klasea dago, honek babes kopiak egiterakoan limitera heltzen denean honek, horren berri emango du, Exception klase bat da. Pantaila eta kontsulten artean erlazio asko daude, pantailak diren klaseak datu basearen barruan sententzia desberdinak egiten dituzte. Multzo bi hauek batera irudikatuta egongo dira baina oso handia geratzen denez, honen irudikapena irudi desberdinetan azalduko dira.
Irudia 21: klase erlazioak
1.zatia: Pantailak diren hiru klase ikusten dira, "KopiakBorratu", "GrafikoOrokorra" eta "Bentana". Dagoen laugarren hori, "HizkuntzaAldaketa" da, klase hau pantaila guztiekin erlazionatuta dago, honek aplikazioaren hizkuntza kontrolatzen du. Grafiko orokorraren pantaila hurrengokoa da:
Irudia 22: 1.multzoaren erlazioak Irudia 23Grafikako pantaila
2.zatia: Honetan, pantaila bat, bi kontsulta eta tweet motak lortzeko klaseak agertzen dira. "BabesKopiaEgin" pantaila da, izenak esaten duen bezala, erabiltzaileak nahi dituen babes kopiak egiteko aukera ematen duen pantaila izango da. "OrriakKontrolatu_kontsulta" eta "TweetenKontsultak", datu basera egingo diren kontsultak egiteko erabiltzen diren klaseak dira, eta bukatzeko "TweetDenak", honetan, erabiltzaileak eskatu dituen kopiak lortuko ditu APIaren laguntzarekin.
Irudia 26: bigarren multzoko klase erlazioa
3.zatia: Kasu honetan, "MenuNagusia" ikusten da, hau beste pantaila bat da, erabiltzailea aplikazioan kautotzen benean edo erregistratzen denean pantaila honetara joango da eta hemendik edozein pantailara joateko aukera dago. Irudia 27: babes kopiak egin pantaila Irudia 28: hirugarren multzoko klase erlazioa
"Aplikazioa" klasea "singleton" bat da, eta honen atributuak twitter aldagaia eta pantaila guztiak dira. Bukatzeko, "NireModeloa_mezuak" klasea, "Bentana" pantailan agertzen den mezuen taula egiteko modeloa da. Menu Nagusiaren pantaila hurrengokoa da:
Irudia 29: menu nagusiko pantaila
Irudia 30: laugarren multzoaren klase erlazioa
4.zatia: Zati honetan, 2 pantaila eta 3 kontsulta agertzen dira. Kontsultak "ExportatuKontsulta", "BabeskopiakExportatu" klaseak egiten dituen kontsulta desberdinak dira, "Estatistikak_kontsulta", estatistikaren barruan egiten diren kontsultak dira, eta "Erregistro_kontsultak",erregistroa egiterakoan egin behar diren sententzia guztiak egiteko klasea izango da, kasu honetan datuak sartzeko erabiltzen da. Pantailak berriz, "BabeskopiakExportatu" eta "Erregistratu" dira. Hurrengo irudietan pantailak ikusteko aukera dago: Babes kopiak esportatzeko pantaila:
Erregistratzeko pantaila:
Irudia 32: erregistroa egiteko pantaila Irudia 31: babes kopiak esportatzeko pantaila
5.zatia: Kasu honetan, 3 kontsulta ikusi ahal dira, "Borratu_kontsulta" datu baseko tweet mota desberdinak borratzeko balio duena, "HizkuntzaAldaketa_kontsulta" erabiltzailea zein hizkuntzatan nahi duen aplikazioa ikusteko balio du eta "MezuZuzenak_kontsulta" mezu zuzenen gainean kontsulta desberdinak egiteko erabiliko da. "NireModeloa" tweetei buruzko taula egiteko modeloa izango da. Bukatzeko DBKud, honek datu basea kontrolatuko du, existitzen diren kontsulta guztiak honi deituko diote nahi den informazioa lortzeko.
Irudia 33: bosgarren multzoaren klase erlazioa
6.zatia: Zati honetan, MezuZuzenak klasea dago, hemen mezu zuzenen kopiak egiteko behar den informazioa lortuko da. "Logina" pantaila ikusten da, eta honek egiten dituen kontsulta guztiak "Logina_kontsultak" klasearen barruan egongo dira. Loginaren pantaila hurrengokoa da(kautotzeko pantaila): Kautotzeko pantaila hurrengokoa da:
Irudia 35: kautotzeko pantaila
Irudia 34: seigarren multzoaren klase erlazioa
7.zatia: Zatiekin bukatzeko, hemen bi pantaila daude eta horietako kontsulta klase bat. "TwetakIkusi" eta "Konfigurazioa" pantailak dira, lehenengokoan aplikazioak dituen ezarpen desberdinak ikusteko aukera emango ditu, bigarrenak berriz, datu basean egin diren babes kopiak ikusteko aukera emango du. Bukatzeko "konfigurazioaKontsulta" "konfigurazioa" klaseak egiten dituen kontsulta desberdin guztiak dituena. Pantailen irudiak hurrengokoak dira (konfigurazioan 3 tupla desberdin daude, hirurak jarriko dira):
Irudia 36: zazpigarren multzoko klase erlazioa
Konfigurazioa.Hizkuntza aldaketa
Irudia 37: hizkuntza aldatzeko pantaila
Konfigurazioa. estatistikak ikusi Irudia 38: estatistikak ikusteko pantaila
Irudia 39: datu pertsonalak borratzeko pantaila "TweetakIkusi" pantaila:
Irudia 40: tweetak ikusteko pantaila
Atala honetan, "Twitter kopy" aplikazioaren sekuentzia diagrama batzuk azalduko dira. Erakutsiko diren metodoak, zailenak, denbora gehien behar izan dutenak edo garrantzitsuenak izango dira. Hasteko,erregistroa egiteko behar dugun metodoaren sekuentzia diagrama azalduko da. Metodo hau burutzen ez bada, gure erabiltzaileak ezingo du aplikazioa erabili. Metodo hau, bi zatitan banatzen da, alde batetik, erregistro pantaila, eta bestetik, "Erregistroa Bukatu" botoia sakatzean zer gertatzen den ikustea.
Erregistro pantaila garrantzitsua da, ez da interfaze sinple bat besterik ez. Pantaila honetan, esteka bat agertzen da, non erabiltzailea sartu behar den OAuth protokoloak behar dituen pausuak jarraitzeko. Esteka hori sortzeko pausu desberdin batzuk egin behar dira Twitter APIa erabilita. Beraz, erabiltzaileak metodo honetan egin behar duena da, lehenengo botoia sakatu, formularioa bete (pausu honetan esteka erabili beharko du) eta bukatzeko azken botoia sakatu, "Erregistroa Bukatu" botoia. Hurrengo irudian azaldutako bi zatiak kontutan edukita egindako diagrama ikusiko dugu.
Irudia 41: erregistratu sekuentzia diagrama Funtzionalitatearen diagrama hau laburbilduta dago, oso handi gelditu denez, multzoak egin dira, orain azalduko direnak. Lehenengo zatian ikusten den bezala, erabiltzailea botoia sakatu, Consumer zenbakiak lortuko dira eta URLaren helbidea lortuko da (requestTokena lortu). Hau bukatzean, erabiltzaileak formularioa bete beharko du eta azken botoia sakatuko du, "Erregistroa bukatu". Honetan gauza asko edukiko dira kontuan, datu guztiak sartu diren edo ez, sartutakoak ondo daudela konprobatuko da, eta dena ondo baldin badago OAuth protokoloa jarraituko dugu, bukatzeko erregistroa egingo da, hau da, erabiltzailearen datu guztiak datu basean gordeko dira, erabiltzailea erregistratuta geldituz. Multzo nagusi horiek, hurrengo sekuentzia diagrametan ikusiko dira.
Consumer zenbakiak lortu: Consumer zenbakiak, aplikazioa identifikatzeko zenbakiak dira, beraz beti izango dira berdinak eta datu basean gordeta egongo direnez kontsulta sinple bat eginez lortuko dira.
Honetan, URLa sortuko da, horretarako, aurreko multzoan lortutako consumerrak bidali behar dira Twitter zerbitzarira, honekin behar den guztia hasieratuko da, twitterFactory aldagaia, twitter aldagaia eta requestToken lortzean URLa lortuko da. Lehen esan den bezala, URL hau aldi baterako bakarrik sortua dago, horregatik dira hain garrantzitsuak consumer zenbakiak hauek zein aplikazioarekin lanean hari garen esango dio eta gero sortutako URLa gure aplikazioarentzat bakarrik egingo da.
Irudia 44: OAuth protokoloari lotutako sekuentzia diagrama Kasu honetan, lortutako pina eta requestTokenarekin, Twitterrek dena ondo dagoela konprobatuko du, erabiltzaileak aplikazio honetan sartzeko baimenak eman dituen ikusiko du eta horrela izatekotan erabiltzailea identifikatzeko zenbaki biak pasatuko ditu.
Irudian ikusten den bezala, hemen erregistroarekin bukatuko da, datu guztiak lortuta eta ondo daudela konprobatu eta gero, erabiltzailearen datuan taula desberdinetara sartuko dira, bai izena eta pasahitzak aplikazio honetara sartzeko, bai token zenbakiak ere, Twitter zerbitzarira sartzeko baimena dagoela ziurtatzeko. Erregistroa ondo baldin badoa, erabiltzailea Menu Nagusira joango da, horrela ez bada, datuak txarto sartu direlako izango da eta berriro sartzeko aukera emango da. Beste aukera bat erabiltzailea jadanik erregistratua egotea da, kasu honetan kautotzeko pantaila zabalduko da izena eta pasahitza sartu dezan.
BabesKopiaEgin() Bigarren metodo honetan, erabiltzailearen Twitter kontuko iruzkinen babes kopiak egiteko behar den guztia azalduko da:
Irudia 47: babeskopiaEgin()-ren sekuentzia diagrama Hasteko, suposatuko da erabiltzailea Menu Nagusian dagoela, beraz, "Babeskopiak egin" botoia sakatuko du eta dagokion pantaila irekiko da. Erabiltzailea formularioa bete eta "kopia egin" botoia sakatuko du. Lehenik eta behin, arraia hutsik dagoen konprobatuko da, kopia berria baldin bada hutsik egongo da, amaitzeko kopia bat baldin bada beteta egongo da. Beraz, arraia betetzeko egingo den gauza bakarra da, erabiltzaileak hautatu dituen tweet moten izenak arraian sartuko dira. Eta gero arrai hori errekorrituko da horien kopia eguna hasieratzeko(Orriak_kontrolatu taulan dagoen data aldatuko da).
Irudia 48:"arraia utzik badago bete" multzoa azaltzen duen sekuentzia diagrama Honen ostean, arraia berriro errekorrituko da oraingoan izena irakurriko da jakiteko zeinen kopiak egin nahi diren. Tweetak, faboritoak, RTak edo mentzioak jartzen baldin badu, kopiakEgitenHasi() metodoari deituko zaio, mezu zuzenak baldin badira mezuak_kopiakHasi() metodoari deituko zaio. AukeraBete() metodoan, kopiak egiten hasi baino lehen hurrengokoa egingo da: String motako aldagai bat hasieratuko da. Erabiltzaileak tweet motak aukeratu egingo du baina horretaz aparte, nondik norako kopiak egin nahi dituen ere aukeratu beharko du, hau da, gaurko tweeten kopiak, tweet guztiak edo azken kopiatik orain arte idatzitako tweeten kopiak, eta hori da aldagai honetan gordeko dena. Kopia berria baldin bada, interfazetik hartutako aukera gordeko da, kopia zaharra baldin bada datu basetik hartuko da.
Irudia 49: kopiaEgitenHasi()-ren sekuentzia diagrama paginaBete() multzoan, egin zen azken kopia zein orrialdekoa zen konprobatuko da,Twitterren okupatzen duen orrialdea. Kopia guztien kopiak egitea aukeratu baldin bada orduan orrialdea 1 izango da. StatusBete() metodoan eskatutako tweet motak kargatuko dira datu basean gorde ahal izateko hurrengoko pausuan.
Irudia 50: StatusBete()-ren sekuentzia diagrama kopiakEgitenHasi() metodoarekin bukatzeko arraian daukagun iruzkin bakoitza datu basean gordeko dugu, lehenengo kopia eguna lortuko da jakiteko gorde
nahi den edo ez, adibidez, gaurko kopiak bakarrik nahi baditugu kopia egiten hasi zen eguna iruzkina idatzi zen egunarekin konparatuko da, gainera baliteke kopia zahar bat izatea eta gaurko eguna orain dela bi astekoa izatea. Baldintza gertatzen bada orduen iruzkinaren kopia egingo da bestela ez, eta bukatzeko gorde den azken id lortuko da katxeoa egin ahal izateko.
BabesKopiaEgin() metodoarekin bukatzeko mezuak_kopiaHasi azaltzea geratzen da. Nahiko berdina da kodea, aldatzen diren gauzak deiak dira, baina berdin estrukturatuta dagoenez, aldaketa horiek zeintzuk diren azalduko dira. Hasteko, lehenengo aldaketa,TweetDenak erabili beharrean MezuZuzenak klasea erabiliko da. Adibidez, aukeraBete() forma berdinean egingo da baita paginaBete() ere.Aldaketarik nabarmenera, Status bete izango da, baldintza berdinak edukiko ditu baina kasu honetan deiak hurrengoak izango dira: erabiltzaileak jasotako mezuak aukeratu dituenean, getDirectMessages() izango da erabiliko den metodoa.
Atal honetan inplementazioa egiten joan den unean sortu diren arazoak eta hartu diren erabakiak azalduko dira. Arazo eta aldaketa gehienak prototipoetan gertatuta direnez, prototipoka banatuko ditugu azalpenak. Gainera, datu basearekin izandako trabak ere azalduko dira. Lehenengo prototipoa OAuth protokoloarekin erlazionatutako atala da eta hemen inplementatutakoa erregistroa eta kautotzeko funtzionalitateak dira. Hasiera batean, kautotu funtzionalitatea egin zenean, "propiertis" bat erabiltzen zen protokolo honek behar dituen lau zenbakiak irakurtzeko, baina ohartu ginen erabiltzaile bat baino gehiagorentzat denez aplikazioa, Token zenbaki biak, hau da, erabiltzailea identifikatzeko zenbakiak, etengabe aldatzen joango zirela, beraz, Token zenbakiak datu basean gordetzea erabaki zen. Honek ere arazo bat ekarri zuen, kodea zegoen moduan egonda, propiertisetik lehenengo bi zenbakiez gain beste biak irakurtzera ahaleginduko da eta ez daudenez, orduan errorea ematen du. Arazo hau ikusita, azken erabakia 4 zenbakiak datu basean gordetzea izan zen, beraz propiertisa ezabatu genuen eta segituan datu basetik datuak lortzeko agindua emango zaio errorea konponduz. Esan beharra dago, erabaki hauek aldaketa asko ekarri zituztela, adibidez domeinuaren ereduan,geroago azalduko diren aldaketak, eta klase diagraman, klase laguntzaile berriak sortzeko beharra ikusi zen, Token eta Consumer klaseak hain zuzen. Kautotu funtzioaren barruan, beste arazo bat egon zen. Lehenengo erabiltzailea aplikazioan sartzerakoan ez zegoen errorerik dena ondo zihoan, arazoa bigarren erabiltzailea sartzen zenean zetorren. Aplikazioan kautotzean pasahitza ondo sartuta, Menu Nagusira eramaten zion dena ondo zihoala zirudien, baina datuak aurreko erabiltzailearenak ziren eta kopiak egiten hastean aurreko erabiltzailearen kontuaren iruzkinak kopiatzen zituen. Proba desberdinak egin eta gero, azken erabakia, "singleton" klase bat sortzea izan zen. Honekin, erabiltzaile bakoitzeko twitter atributu bat bakarrik egongo da, baten bakarrik instantziatzen den klasea. Hau da, aplikazioa martxan dagoenean twitter instantzia bakarra egongo da, erabiltzailea aldatu ezkero, instantzia hori berriro hasieratuko da modu pribatuan klasearen barruan, eta ez da berri bat sartuko. Singleton klase honen izena "Aplikazioa" da, twitter atributuaz aparte, pantaila bakoitzeko atributu bat egongo da, hauek ere aplikazio osoan aldi batez instantziatutakoak izango dira, horrela ez dira pantaila bereko instantzia asko definituko. Erregistratzeko funtzionalitatean ere hainbat arazo egon dira estekarekin. Honen helburua, Twitter web orrialdera joatea da, baina ez denek ezagutzen
duten orrialdera, baimenak emateko orrialdera baizik. Hori bai erabiltzailea Twitterren kautotu behar da gure aplikazioari baimena emateko eta pina bat lortzeko. Pina horrekin zerbitzariak erabiltzailea dela ziurtatuko du. Orrialde horren URL a sortzeko, aplikazioaren Consumer eta Consumer token zenbakiak behar dira Twitter zerbitzariak zein aplikaziotik datorren jakiteko. Esteka hau beraz, momentuan sortzen den URL bat izango da, eta gainera aldi baten erabiltzeko bakarrik sortua dago. Horregatik, erabiltzaileak pina txarto sartu ezkero gure aplikazioak beste URL bat sortu beharko du. Hasiera baten errorerik egongo ez balitz bezala programatu zen baina, hori ezinezkoa da, beti arazoren bat gerta daiteke. Hau aldatzea lan handia izan da, eta hasieran pentsatu zen baino ordu gehiago sartu dira prototipo honetan. Kautotzeko eta erregistratzeko funtzionalitateak elkarrekin erlazionatuta daude, baten arazoak eduki ditugunean bestean ere aldaketak egin behar izan ditugu eta alderantziz. Bigarren prototipoa Lan gehien eman duen prototipoa bigarren hau izan da. Hemen erabiltzaileak aukeratutako tweet moten kopiak egingo dira, baina ez hori bakarrik, tweet motaz gain, erabiltzaileak nondik norako kopiak nahi dituen esan behar du. Bi baldintza hauek oso garrantzitsuak dira, APIak tweet mota bakoitza lortzeko metodo bat daukalako, beraz, inplementazioan kontuan izan behar da zein motako tweeta nahi den aplikazioak dagokion deia egiteko. Gainera, erabiltzaile horren profilean idatzi diren iruzkin guztiak nahi baldin badira erreza da lortzea dei sinple bat eginez, baina azkeneko kopiatik nahi baldin bada, egin zen azken kopiaren identifikatzailea eta profilean okupatzen duen orrialdea jakin behar da deia egin baino arinago. Horrez gain, limiteak dituenez, egiten diren dei kopurua ere kontutan izan behar da. Baliteke eskatutako kopia kopurua asko izatea eta Twitter zerbitzariak ez ditu deia gehiago egiten utziko limite horretara heltzean, beraz, kopiak ez dira bukatuko eta beste egun batean jarraitu beharko da. Hau dena kontuan izatea nahiko zaia izan da, eta ordu asko sartu dira. Azaldutako zailtasunaz gain, datekin arazo asko egon dira. Twitter zerbitzaritik lortutako edozein iruzkinen data Date motakoa da. Javak ez ditu arazoak eduki horretarako baina bai datu basean gordetzeko. Hasiera batean, String mota bezala jarri zen dataren atributua, baina horrela ezin zen daten konparaketak egin, beraz, Date motara aldatu ziren atributu horiek. Honekin ere arazoak egon ziren, aplikazio honentzat garrantzitsua da iruzkinen dataz gain ordua jakitea, eta mota honekin bakarrik eguna lortzen zen, horregatik azkenean DateTime motara pasatu genuen. Mota honekin arazo txiki bat zegoen Javatik MySQLera pasatzerakoan eta hainbeste proba egin eta gero azkenean FROM_UNIXTIME() erabili da. Honi, milisegundotan dagoen aldagai bat pasatu behar zaio horregatik, Javan dugun Date motako aldagaiari getTime() eta emaitzari /1000 eginez, azkenik, nahi dugun informazio era lortzen dugu
datu basean interesatzen den informazio zehatza gordetzeko. Honekin nahi ditugun konparaketa desberdinak egin ahal ditugu, baina hauek egiteko erabiltzen diren datak milisegundoetan egon beharko dira. Datuak datu basera sartzerakoak datekin izan ditugun arazoaz aparte, testua ere zailtasun bat eduki zuen. Hau hasierako probetan ikusi zen, ' zeinua zeukan testu bat datu basean sartzerakoan errorea ematen zuen MySQL sintaxiaren errorea. Beraz, hori konpontzeko testu osoan zehar agertzen diren ' zeinu guztiak hutsune batengatik aldatuko dira, replace(" ' "," ") metodoa erabilita. Atributuen moten arazoekin jarraitzeko, iruzkinen identifikatzailearekin ere erroreak lortzen ziren. Lehenengo ideian, id atributua String motakoa jartzea izan zen, askotan identifikatzaileak zenbakiz eta letraz osatuta daudelako, beraz, mota hau jartzea ohikoena zela ikusi zen. Baina, lehenengo probak eginez ikusten zen gordetzen ziren zenbakiak negatiboak zirela, beraz, ondo aztertu eta Twitteren erabiltzen diren identifikatzaile guztiak Long motakoak direla ikusi zen. Aldaketa hori aplikatzea erabaki zen eta arazoa konponduta geratu zen, gordetzen ziren identifikatzaileak zenbaki positiboak ziren.
Hirugarren prototipoa Prototipo honetan, tweet moten bilaketetan oinarritzen da. Funtzionalitate honek datu basean dauden iruzkinak pantailaratuko ditu, hain zuzen ere erabiltzaileak aukeratutako motak. Honetan, arazo txikiak egon dira, alde batetik, interfaze arazo batzuk, bestetik, sententzien antolaketak. Hasiera batean, ez zen lortzen agertu beharreko bi taulak JFrame berdinean kokatzea botoiekin batera, azkenean tutorearen azalpen batzuk eta ordu gehiago batzuk sartu eta gero helburua lortu zen. Sententzien antolaketa konpontzeko, azkenean, arrai bat erabili da. Arraian ikusi nahi diren tweet moten izenak jarriko dira eta bakoitzeko sententzia bat egin da. Laugarren prototipoa Laugarren honetan, aldagai motak izan dira arazo larrienak edo denbora gehien behar izan dituztenak. Iruzkinak Excel artxibora pasatzeko funtzionalitatea ez da oso zaila izan kontuan hartuta tutorial asko daudela interneten, hauei eskez, lana askoz errazagoa izan da, dauden adibideak jarraituz. Izan diren arazoak, modeloan egon dira. Datu basetik data hartzerakoan eta Excelera pasatzerakoan kodeko errorea zegoen. Hasieran, Date motako aldagaia definitu zen baina errorea ematen zuen, geroago,Datetik DateTimera aldatu zen eta azkenekoz, Timestamp erabilita nahi zen helburua lortu zen.
Esportazioarekin bukatzerakoan, inportazioaren funtzionalitatea egitea zentzu askorik ez zuela ikusi zen, beraz, inportatu funtzionalitatea kentzea erabaki zen. Denbora izatekotan, gehitzeko funtzionalitate moduan geratuko zela erabaki zen. Bosgarren prototipoa Ezarpenak egiterakoak, ez dira arazo asko egon. Honetan, hiru funtzionalitate nagusi daude. Lehenengokoa, Datu Pertsonalak ezabatu funtzionalitatea, bigarrena estatistikak eta bukatzeko hizkuntza aldaketa. Datu pertsonalak ezabatu metodoan ez dira arazoak egon, datu basean borratzeko sententziak besterik ez dira izan, azken finean karreran zehar praktikatutako gauza bat. Bigarren metodoan, arazo batzuk egon dira interfaze grafikoarekin. Zehaztutako helburua, zeuden bi grafikoak JFrame berdinean agertzea zen. Arazoak egon ziren hori lortzeko baita grafikoen tamaina definitzeko, baina, azkenean lortu zen. Metodo honetan ez zen arazo larregi egon baina estatistikak egiteko erabili den liburutegiaren funtzionamendua ikasteko zegoen. Klasean erabili ez den liburutegi bat da baina interneten dagoen informazioarekin eta tutorialekin ez da zaila izan. Arkitekturan esan den moduan, erabilitako liburutegia JFreeChart izan da. Azken aukeran, ezarpenen barruan, hizkuntzen aldaketa da. Egon den arazo bat eta konpondu ez duguna, momentuan bertan hizkuntza aldatzea da, hau da, hizkuntza aldatzea lortzen da baina, benetako aldaketa hurrengo pantailara goazenean burutzen da. Kautotzeko eta erregistratzeko kasuetan, oraindik erabiltzailea ez da kautotu, orduen ez dakigu zein hizkuntzatan nahi duen, horregatik, pantaila bi horien hizkuntza ausaz aukeratu da, kasu honetan euskaraz jarri da. Erabiltzailea kautotzen den unetik, berak aukeratutako hizkuntza agertuko da. Domeinuaren eredua(Datu basea) Atal honetan proiektua hasi zenetik ideia finalera heldu arte entitate erlazioak izan dituen aldaketak aztertuko ditugu. Zeintzuk izan diren aldaketak eta horren zergatia.
Irudia 52: domeinuaren ereduaren 1.ideia
Ikusten den moduan, Tweetak, Mentzioak, Faboritoak eta RT taulak herentzia moduan daude Tweet taula nagusitik. Hasiera baten denak komentarioak direnez eta informazioa berdina dutenez horrela egitea ideia ona zela ikusi zen.
MezuZuzenak taulan agertuko den informazioa azken finean “Tweet” taulan agertzen den antzekoa da, baina Twitterrek berak ere klase desberdin batean banatzen dituenez, berdina egitea erabaki zen. "Tweet" eta "MezuZuzenak"n taulen arteko desberdintasun nagusiena irakurle kopurua da. Gainera, informazioa guztiz berdina ez denez aplikazio honetan desberdintasun hori ere isladatzea erabaki zen.
Denbora pasa ahala, tweet batek bi motatan sailkatu ahal zela erreparatu zen, hau da, erabiltzailearen lagun batek komentario bat idatzi du eta bere izena jarri duenez bere Twitter kontuan mentzio moduan agertuko da, eta gustatu zaion tweet bat izanez gero faborito moduan markatu du, orduan, tweet hori mentzioa izanda, faboritoa ere izango da, beraz, horren “Id”a errepikatu egingo zen datu base honetan gorde ezker. Mentzioen kopia egiterakoan gorde egingo zen baina faboritoen kopia egitean “Id” hori taulan jadanik existitzen denez, ez zen gordeko beraz, mota baten moduan besterik ez zen sailkatuko. Horretaz aparte herentzia kentzen baldin badugu eta bakoitza taula independente bat izango balitz, testu berdina bi taula desberdinetan egongo litzateke edo gehiagoetan, hau da, informazioa errepikatuta agertuko litzateke gure datu basean lekua okupatuz. Ondorioz, honen analisia egin ondoren horrela planteatu zen erlazio entitate berria:
Irudia 53: domeinuaren ereduaren 2.ideia
Bigarren honetan, tweet mota guztiak taula berdin batean sartu dira “Tweet” taulan eta or atributu moduan tweet mota guztiak daude, tweetak, RTak, faboritoak eta mentzioak. Oraingoan, 4 atributu hauen mota ENUM(„bai‟,‟ez‟) izango da, orduan, kasu honetan informazioa ez da errepikatuko eta tweet bakoitza mota bat baino gehiago izateko aukera izango du.
Ikusi ahal den beste aldaketa bat konfigurazioa da. Lehen babes kopiak manualak edo automatikoak izango diren markatu beharra zegoen baina momentuz, manualak besterik ez egitea erabaki zen. Automatikoarekin erlazionatuta zeuden atributuak kendu egin dira. Honetaz aparte, konfigurazioaren barruan beste aldaketa batzuk egin ditugu. Consumer key eta consumerkey Secret taula honetatik kendu eta beste taula desberdin bat sortu da atributu bi horiek sartzeko besterik ez, "KonfigurazioApp". Erabaki hau egin da zeren eta bi zenbaki hauek beti berdinak izango dira, nahiz eta erabiltzailea aldatu, aplikazioa identifikatzeko zenbakiak direlako. Aurreko era erabiliz, erabiltzaile bakoitzerako informazio hori egongo litzateke eta ez direnez zenbakiak aldatzen, informazioa errepikatuko lirateke. Beraz, AccesToken eta Acces Token Secret gehitu dira “Konfigurazio” taulan “Erabiltzailea” taulatik kenduz, bi zenbaki hauek erabiltzailea identifikatzeko direlako eta hauek bai aldatzen direla pertsona bakoitzeko, eta ordena bat eramateko konfigurazioaren barruan hobeto egongo direla pentsatu zen.
“Erabiltzailea” taulako "gogoratu" atributua ere kendu da. Gogoratu honekin lortzen zena, erabiltzailea kautotzen dagoen momentuan bere izena jarriz, automatikoki pasahitza jartzea zen, azken finean, gaur egun, aplikazio askotan gertatzen dena. Hasiera baten gogoratu hori desaktibatuta egongo litzateke segurtasuna dela eta, horregatik pasahitza automatikoki jartzearena ez da inoiz lehenengoko aldian gertatuko, baizik eta bigarren alditik aurrera, erabiltzaileak aktibatzen badu soilik. Geroago, aplikazioa segurtasun gehiago izan ditzan,
pasahitza datu basean gordetzean zifratzea pentsatu zen, beraz, datu base honetan ez da pasahitza segituan gordeko, gordeko dena hash bat izango da, beraz, gogoratu hori ezin da erabili, web guneetan gertatzen den moduan, hemen ez dago cookien laguntza. Hau ikusita erabaki bat hartu beharra zegoen, beraz,segurtasunari garrantzia gehiago ematen zaionez, gogoratu aukera hori kentzea erabaki zen eta pasahitza SHA1ekin zifratzea.
Orain arte egindako aldaketa guztiak ondo zeuden baina, funtzionalitate berriak inplementatzen, informazio berria gordetzeko beharra ikusi zen. Azken entitate erlazio honetan, taula berri bat gehitu zaio. Taula honetan egindako azken kopiaren data gordetzen da beste datu batzuekin batera(kopia zein egunetan hasi zen edo azken iruzkinaren identifikatzailea). Honekin aplikazioaren lana errazten dugu. Hau da, aplikazioak kopia egin baino arinago erabiltzailea nolako tweet motak kopiatu nahi dituen galdetzen du baina, baita ere, gaurko kopiak, kopia guztiak edo azken kopiatik gaur arte sortu diren tweet berrien kopiak, beraz, azken kopia derrigorrez jakin beharko dugu kopiak zein egunetik hasi behar diren jakiteko. Gainera, esan dugun moduan, Twitter APIak limiteak dauzka, limite hori pasatzerakoan ezin dira tweetak lortzeko metodoen deia gehiago egin. Hau kontuan hartuta, adibidez,azken kopiatik hona egiten baditugu kopiak azken data hartuko dugu deiak data horretatik hasteko eta ez hasieratik, alferrikako deiak egingo zirelako eta ez ziren inoiz kopiak burutuko beti limitera helduko zelako. Gainera, kopiak eskatu ziren egunera arte egingo dira eta ez kopiak bukatuko diren eguna arte.
Irudia 54: domeinuaren ereduaren azken ideia
Atal honetan kodean egindako proba desberdinak azalduko dira. 3 motako probak egin dira ziurtatzeko dena ondo funtzionatzen duela. Asteko kodea egiten joan ahala debuggerra erabili da, jakiteko kodeak nahi zena egiten zuela probatzeko, horrela ez bazen, arazoa non zegoen ikusteko lagundu duen teknika bat izan da. Bestetik, JUnitak erabili dira. Kasu honetan, datu baseari eskatutako datuak ondo eskatuta daudela ziurtatzeko. Egin diren JUnitak datu basera sartzen diren klase guztietan egin dira, hain zuzen ere Select sententzia egiten dituzten kontsulta guztiak. Hurrengo klaseekin probak egin dira: Erregistro_kontsultak klasea, hemen konprobatu() metodoa probatu da, jakiteko erabiltzaile bat erregistratuta dagoen edo ez. Estatistikak_kontsulta klasea, kasu honetan bi metodoetan egin dira probak, bat kopuruaLortu() eta bi mezu_kopuruaLortu(), hauek tweet mota desberdinetatik zenbat iruzkin dauden zenbatuko da estatistikak egin ahal egiteko. HizkuntzaAldaketa_kontsulta klasea, honetan, hizkuntzaLortu() metodoarekin lan egin da, erabiltzaile konkretu batek zein hizkuntzatan nahi duen aplikazioa jakiteko proba izan da. MezuZuzenak_kontsulta klasea, hemen mezuaDago() metodoa probatuko da, mezua datu basean gordeta dagoen ikusiko da, mezu horren identifikatzailea eta erabiltzailearen izena pasatuz. OrriakKontrolatu_kontsulta klase, honetan, azkenOrrialdea() metodoa landuko da, tweet mota desberdin bakoitza datu basean gorde den azken iruzkinaren web aplikazioan okupatzen duen orrialdea zein den konprobatuko da. TweetenKontsulta klase, kasu honetan probatuko den metodoa konprobatuErrorea() da. Honek, egindako azken kopia ondo bukatu bazen edo limitera heldu bazen azalduko digu. Bukatzeko, informatikari buruz ezer ez dakien pertsona bati, aplikazioa erabiltzeko eskatu zaio, interfazea intuitiboa den ala ez frogatzeko. Beste alde batetik, proba hau egiten, pentsatu ez diren baldintzak sortu ahal direlako. Hiru proba diferente hauek eginda, errore asko konpondu ahal izan dira.
6 KUDEAKETAREN AZTERKETA 6.1 Bilerak Ataza honetan tutorearekin izandako bileren aktak agertuko dira. Hain zuzen ere, 18 bilera izan dira kurtso osoan zehar. Esan beharra dago, galdera puntualak eta txikiak izan direnean posta elektronikoa ere erabili dela. Akta hauetan, eztabaidatu diren gaiak eta izan diren arazo batzuk azalduko dira besterik ez, hartutako erabakiak eta arazo larrienak, inplementazio atalean azaldu baitira. 1.akta Data: 2013/10/8 Ordua: 16:00 Lekua: EUITI Iraupena: ordu 1 Koordinatzailea: Itsaso Mendibil Lana: Twitter kopy proiektua Ez etorriak:
Bertaratuak: Juanan Pereira Varela Itsaso Mendibil EZTABAIDATUTAKO GAIAK: Erregistroa egiteko behar den estekarekin arazoak, aldi baterako bakarrik funtzionatzen duenez, erregistroa egiterakoan errorea baldin badago, berriro estekan sartzean errorea ematen du. Kautotzean erabiltzen den pasahitza zifratzeko aukera komentatu da. PROIEKTUAREN AURRERAPENAK AZKENENGO BILERATIK: Kautotu funtzionalitatea funtzionatzen du baina funtzionalitate txiki batzuk falta dira. HURRENGO BILERARAKO ZEREGINAK: Kode arazoak konpondu,pasahitza zifratu eta erregistroarekin jarraitu. HURRENGO BILERAREN DATA ETA GAI-ZERRENDA: 2014/01/30
Bertaratuak: Juanan Pereira Varela Itsaso Mendibil EZTABAIDATUTAKO GAIAK: Aldaketa batzuk egin ondoren erregistroaren funtzionalitatean erroreak daudela ohartu gara eta aplikazioaren hizkuntza aldatzerakoan ere arazoak daude.
PROIEKTUAREN AURRERAPENAK AZKENENGO BILERATIK: Aplikazio osoaren hizkuntza aldatzean ez dago errorerik, guztiak konponduta daude. HURRENGO BILERARAKO ZEREGINAK: Erregistroa konpondu bileran egindako aldaketekin eta bilatutako informazioarekin. HURRENGO BILERAREN DATA ETA GAI-ZERRENDA: 2014/03/6
Bertaratuak: Juanan Pereira Varela Itsaso Mendibil EZTABAIDATUTAKO GAIAK: Proiektuaren laburpena zuzendu, komentatu eta inplementazioan egin behar diren proba buruzko galdera batzuk, Junit hain zuzen ere. PROIEKTUAREN AURRERAPENAK AZKENENGO BILERATIK: Memoriaren ataza asko eginda. Babes kopiak egin funtzionalitatea bukatuta. HURRENGO BILERARAKO ZEREGINAK: Aplikazioa geratzen diren detaileak inplementatu eta memorian geratzen diren atazak egin. HURRENGO BILERAREN DATA: azken bilera izan da.
Memoriako atal honetan, ataza bakoitzean benetan sartutako orduak ikusiko dira. Planifikatutakoa eta errealitatean gertatutakoa bat egiten duten konparatuko da. Egon den desbideratzea aztertuko da modu objektiboan.
Taulan ikusten den moduan, orokorrean planifikazioa egon den denboraren desbideratze osoa 22 ordukoa izan da. Atalka aztertzen baldin bada denboraren planifikazioa, desbideratze handiena inplementazioan eman da. Prototipo bakoitza aztertu ezkero, ikusi daiteke aldaketa handiena lehenengo, laugarren eta bosgarren prototipoetan izen dela. Azkenean, 6 ordu gutxiago iraun du proiektua, inplementazioan pentsatutakoa baino pixka bat gutxiago behar izan dugu, baina orokorrean esan ahal dugu planifikazioa ona egin dela.
Hobeto ikusteko grafiko bat egin da:
Behin puntu honetara iritsita, azken hilabete hauetan egin den lanaren ebaluazioa bat egitea besterik ez da falta. Hasiera batean zehaztutako helburu gehienak lortu dira. Twitter zerbitzariarekin konexioa egitea lortu da, honekin OAuth protokoloaren erabilera ikasten lagundu nau. Gainera gero eta erabiliagoa den protokolo bat da eta etorkizunean ondo etorriko zaidala uste dut, etorkizuneko beste aplikazio batzuentzako. Twitter APIa erabiltzeak beldur asko ematen zidan hasiera batean, honelako API batekin ez nuelako inoiz ere lan egin, baina interneten informazio asko dago eta pertsona asko laguntzeko prest daude. Liburutegi berriak erabili ditut, eta nire kabuz horri buruz zer edo zer ikasteak asko pozten nau. Arazo batzuk izan ditut egia esan baina azkenean helburua lortu dut, adibidez, Excel artxibora esportatzerakoan datuak edo estatistikarekin grafikoak egitea. 8 hilabeteetan sortutako aplikazio honekin asko ikasi dut. Java lengoaia hobeto ezagutu dut. Hasiera batean nuen beldurra gainditu dut eta etorkizunean beste proiektu batzuekin seguruago sentituko naizela uste dut. Nahiz eta proiektuaren helburu guztiak, edo ia guztiak, lortu eta aplikazioa bukatu, esan beharra dago, hasieratik hasi beharko banintz hainbat gauza desberdin egingo nituela. Alde batetik, planifikazioa egiterakoan denbora gehiago emango nioke kodearen diseinuari, honela programatzerakoan sartu ditudan ordu asko aurreztuko nituzke. Aldaketa asko izan dira datu basearen barruan, eta hori hasieratik dena ondo ez pentsatzeagatik gertatu da, beraz, inplementazioa hasi baino arinago, funtzionalitate guztientzako behar izango diren atributuak eta haien motak ondo finkatuko nituzke. Ez dut arazo larregi eduki memoriarekin baina, bai esango nuke arinago hasi beharko nintzela eta egunero pare bat gauza egitea honi buruz. Ondorioz, planifikazioa ondo pentsatzea ezinbestekoa da proiektu on bat egiteko, gainera saldu behar den produktu bat baldin bada eta epe tope bat baldin badago. Orokorrean, pozik nago egin dudan lanarekin, nahiz eta hasieran apur bat galduta egon azkenean nahi izan dudan aplikazioa egitea lortu dut.
Nahi izan dudan aplikazioa egitea lortu dut, baina esan beharra dago, denbora gehiago izatekotan funtzionalitate gehiago sartuko niokeela eta aldaketa bat baino gehiago egingo nituzkeela. Alde batetik, Twitterren oinarritzen den aplikazio bat denez, ez legoke txarto Twitterrek ematen dituen funtzionalitate batzuk gehitzea, adibidez, aplikaziotik bertan, tweet mota desberdinak idatzi ahal izatea eta Twitter web orrialdean bertan publikatuta gelditzea. Bestetik, funtzionalitate txiki batzuk gehituko nituzke, adibidez, grafikoen irudiak ordenagailuan bertan gorde ahal izatea, hizkuntza gehiagoetara pasatzea eta baita hasi egin nuen inportatu funtzionalitatea amaitzea. Bukatzeko, erabilgarritasuna ere kontutan hartuko nuke, orain dagoen aplikazioaren interfazea oso sinplea da eta ez oso intuitiboa, erabiltzailearentzat erresagoa den interfaze bat. Erabiltzailea non dagoen jakiteko path antzeko bat jartzea ondo egongo litzateke, zein pantailan dagoen jakiteko eta nondik pasatu den dagoen lekura heltzeko eta bukatzeko aurreko pantailetara klikatu ezkero automatikoki joatea nahiz eta aurretik pantaila asko izan. Honekin batera, taulen diseinua ere kontuan hartuko nituzke, nahiz eta zutabe bakoitza mugitu ahal izan, hobeto egongo litzateke bakoitza behar duen tamaina izatea eta ez denak berdinak eta mugitu beharra egotea. Pantaila berdinean, esportatzeko aukera dago, baliteke hori ere aldatzea oso intuitiboa ez delako. Aldaketa guzti hauek kontutan izanda, jendeak aplikazioa erabiltzeko prest egongo litzakeela uste dut, interes handiko aplikazioa bat izan ahal da.
Webguneak
Twitterri buruzko informazioa:
APIaren adibide batzuk:
“Arakatu” botoia sortzeko orrialdea, JFileChoose:
Liburutegiak |
addi-be5c4fdc37e6 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13391 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-10-17 | science | Elezcano Bilbao, Ander | eu | Izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra | 1. SARRERA Gaur egun, urrutiko kontrola duten ibilgailuak oso arruntak dira eta jende askok modu ezberdinetan erabiltzen ditu. Hainbat eratako ibilgailuak daude: kotxeak, hegazkinak, helikopteroak. Energia sistema ezberdinak erabiltzen dituztenak. Proiektu honetan izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikor bat eraikiko da. Plataforma honek aurrera, atzera, eskumara eta ezkerrerako mugimenduak egingo ditu urrutiko aginte baten bidez bidalitako aginduen arabera. Plataforma mugikor hori beldar gurpilez mugitzen den plataforma bat izango da. Bi beldar gurpil izango ditu eta horietako bakoitza motor batez mugiaraziko da. Mugimendua ez da zuzenean motorretatik beldar gurpilera transmititzen, motor bakoitzak dagokion engranajeari transmitituko dio mugimendua. Bi engranaje tren izango dira beldar gurpil bakoitzean, eta azkenik mugimendua beldar gurpil bakoitzari transmitituko zaio. Proiektu honen elementu nagusia Arduino izango da eta honen bidez plataforma edozein norabidetan mugitzeko motorren kontrola gauzatuko da. Honez gain, izpi infragorriaren bidezko kontrolaz ere arduratuko da Arduino. Beraz, bukaeran plataforma mugikor bat izango dugu eta urrutiko agintearen bidez nahi izango den norabidean mugitu ahal izango da.
2. PROIEKTUAREN HELBURUAK Proiektu honen helburua robot mugikor baten plataforma txiki bat eraikitzea izango da Arduino Due erabiliz. Plataforma eraikitzen den heinean sortuko diren eragozpen eta arazo guztiak aztertuko dira. Dispositibo hau urrutiko kontrol baten bidez emandako aginduak betetzeko gai izan beharko da. Beldar-gurpilak dituen plataforma, aurrera, atzera, ezkerrera eta eskumara mugituko da bidalitako aginduaren arabera.
Helburu orokorraz gain, proiektuaren bidez graduan zehar eskuratutako konpetentzia espezifiko eta zeharkakoak praktikan jarri nahi dira. Horien artean, honako hauek: • Dispositibo elektronikoen programazioari loturiko konpetentziak, kasu honetan mikrokontrolagailua. • Dispositibo elektronikoen muntaia eta diseinuari loturiko konpetentziak, kasu honetan prototipo bat eraikiz praktikan jarriko direnak. • Proiektu baten idatzizko eta ahozko aurkezpenarekin loturiko konpetentziak. Hauek oso garrantzitsuak eta ezinbestekoak dira ideiak era ulergarri eta argi batean adierazteko bai proiektuaren dokumentazioan, bai proiektuaren defentsan.
3. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA Proiektu honen bidez Arduino-k aurkezten dituen oztopoak aztertuko dira, beldar-gurpilez mugitzen den robot baten plataforma txikiaren bidez. Adibide praktiko honen bidez, plataforma txiki honek edozein norabideetan mugitzeko ahalmena izango du. Honetaz gain, infragorriz funtzionatzen duen urrutiko kontrola gehituko zaio. Urrutiko aginte baten bidez plataformari aginduak bidaliko zaizkio nahi den norabidean mugitzeko. Aurretik aipatu bezala, proiektu honen helburua plataforma mugikor bat eraikitzea izango da, gerora beste ikasle batzuek funtzionalitate berriak garatu ditzaten plataforma honetan oinarrituz. Guzti hau posiblea da, Arduino erabil-errazak eta malguak diren hardware eta softwaretan oinarritutako kode irekiko prototipo elektronikoen plataforma bat delako. Izan ere, diseinatzaileentzat bideratua dagoela esan daiteke, hobby gisa eta ingurune interaktiboak edo objektuak sortzeko interesa duenarentzat.
Arduino plakarekin elkarreragina izango duten dispositiboak honako hauek izango dira eta bakoitzak bere zeregina izango du: Arduino Due : erabil-errazak eta malguak diren hardware eta softwaretan oinarritutako prototipoak sortzeko elektronika irekiko plataforma da. Kit infragorria: Kit honen bidez eraikiko den plataforma mugikorra kontrolatu ahal izango da urrutiko aginte baten bidez. Arduino plakaren bidez lortuko dugu kontrola posiblea izan dadin bertan konexioak burutuz. L293D driver-a: Driver hau plataforma mugikorra mugiaraziko duten DC motor biak kudeatzeko erabiliko da.
Orain arte hainbat eta hainbat inplementatu dira Arduinon oinarriturik, baina oso interesgarria eta erabilia denez, proiektu hau eraikitzea erabaki da. Hau da, beldar-gurpilak dituen plataforma txiki bat inplementatuko da, kontuan izanik Arduinok izan ditzakeen mugak eta eragozpenak proiektuaren garapenean.
6. BETEKIZUNAK Lehenik eta behin aipatu, proiektu hau ez dela bezero partikular baten eskakizuna. Hau da, beldar-gurpilak dituen plataforma mugikorraren garapena graduan zehar eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko izango da. Oinarrizko betekizuna garatutako modeloaren funtzionamendu egokia izango da.
7. ALTERNATIBAK 7.1. ALTERNATIBEN ANALISIA 7.1.1 HARDWAREA 7.1.1.1. Arduino Arduino, erabil-errazak eta malguak diren hardware eta softwaretan oinarritutako prototipoak sortzeko elektronika irekiko plataforma da. Erabiltzaile kopuru handiago bati elektronika eskuragarriago egiteko, bai maila ekonomikoan eta bai konplexutasun mailan, Arduino jaio zen. Alde batetik, hezkuntzarako pentsatu zen, ikasle guztiek materiala eskuratzeko aukera izan zezaten. Bestetik, elektronika munduan hasi nahi zuen jendearentzat inolako ezagutzarik gabe. Arduino bi printzipiotan oinarritzen da: Wiring-en oinarritutako Arduino Programming Language. Mikrokontroladoreentzat kode irekiko programazio esparrua da, software multiplataforma idazten ahalbidetzen duena konektatutako dispositiboak, objektu interaktiboak, eremuak edo esperientzia fisikoak kontrolatzeko. Ideia kode-lerro batzuk idaztea izango da eta osagai elektronikoak konektatzea.
Processing-en oinarritutako garapen eremua, Arduino Development Environment. Irudiak, animazioak eta elkarrekintzak sortu nahi dituzten
pertsonentzako kode irekiko programazio lengoaia da. Software zirriborro koaderno gisa erabiltzeko garatuta dago eta ikusmen testuinguru batean ordenagailu programazioa irakasten du. Aipatu bezala, Arduino hardware libreko ingurumenean oinarritzen da. Honi esker edozein pertsonak proiektu bat sortzeko aukera izango du osagaiak erosiz edo zuzenean plaka erosiz, inolako lizentziarik gabe. Mikroprozesadorea programatzeko beharrezko softwarea dohainik deskargatu daiteke Arduinoren web orrialdean. Arduino mikro batez eta sarrera/irteera ataka jakin batzuez, analogiko zein digitalak, horniturik dagoen plaka bat da. Guzti honi esker, aldakortasuna eta kostu baxua bertute bat izatea ahalbidetzen da. Arduinok beste abantaila bat ere aurkezten digu, multiplataforma izatea. Honi esker, programa anitzekin komunikatzeko gai da. Garapen eremua ondorengo sistema operatiboetan deskargatu daiteke: Windows, Mac eta Linux. Android dispositiboekin komunikatu daiteke. Arduino plaka ezberdinak daude: Arduino UNO: Arduino UNO Atmega328 mikroprozesadorean oinarritutako plaka elektronikoa da. 14 sarrera/irteera digital ditu (horietako 6 PWM irteera bezala erabili daitezke), 6 sarrera analogiko, 16MHz-ko durundatzaile zeramikoa, USB konexioa, elikadura konektorea, ICSP goiburua eta berrasieratze botoia. Mikrokontrolagailua funtzionamenduan jartzeko nahikoa da USB kablearen bidez ordenagailu batera konektatzea edo AC-DC egokitzaile edo bateria baten bidez elikatzea.
7.1.1.2. Raspberry pi Raspberry pi fundazioak Erresuma Batuan garatutako kostu baxuko plaka konputagailua (SBC) da. Helburu nagusia konputagailuen zientzia ikastetxeetan irakastea da. Diseinuak System-on-a-chip Broadcom BCM2835 du, honek ARM1176JZF-S prozesadore zentrala (CPU) du 700 MHz-etan ( firmwareak “Turbo” modua du eta erabiltzaileak 1GHz-eko overlock-a egin dezake bermerik galdu gabe), Video Core IV prozesadore grafikoa (GPU) eta 512 MB-eko RAM memoria nahiz eta merkaturatzean 256 MB ziren. Diseinuak ez du disko gogorrik ezta egoera solidoko unitaterik, SD txartel bat erabiltzen du biltegiratze iraunkorrerako. Ez du elikadura iturririk ezta karkasarik. Raspberry-k plakaren bi modelo merkaturatzen ditu, A eta B. Funtsean berdinak dira baina A modeloak, USB konexio bat du eta ez dauka Ethernet konektorerik. B modeloak aldiz, bi USB konexio ditu eta Ethernet 10/100 Mb konektorea. Modelo bien arteko beste desberdintasun bat prezioa da, nahiz eta oso eskuragarriak izan eskaintzen dituzten aukera guztiak kontuan izanik. Modelo bietan teklatuak edo saguak bezalako periferikoak konektatu daitezke USB portuaren bidez. A modeloan ordea, USB egokitzaile bat konektatu daiteke Wi-Fi seinaleak hartzeko eta honela hari gabeko sareetara eta Internet sarera sarbidea izateko. Dispositibo hauek duten eragozpen nagusia barne erloju falta da, horregatik dispositiboak ordua eskatuko du pizten den bakoitzean. Badaude dispositibo batzuk denbora errealeko erlojua gehitzen dutenak, DS13047-a adibidez. Hasiera batean Raspberry plakek 256 Mb-eko RAM memoria zuten (128 Mb CPUarentzat eta 128 Mb GPU-arentzat) baina memoria urria zen hainbat zereginetarako. Gaur egun 512 Mb-eko RAM memoria dute eta nahi den konfigurazioa aukeratu daiteke CPU eta GPU-aren artean memoria banatzeko. Dispositibo hauek 2.mailako “caché” memoria bat dute 128Kb dituena eta nagusiki GPU-ak erabiltzen duena. Erabilitako arkitekturaren ondorioz, ARM-en 6. bertsioa, zenbait Linux sistemek bateraezintasunak aurkezten dituzte, esaterako Ubuntuk.
Raspberry-ren B modeloak, 15 pineko MIPI CSI portua du erabiltzailearentzat. Gaur egun, Raspberry irudiak hartzen dituen kamera batean lan egiten ari da. Merkaturatu zen lehenengo modeloa 100 mA-ko korrontea emateko gai zen. Sarritan ez zen nahikoa izaten dispositibo batzuk elikatzeko, hauek HUB USB elikadura propioarekin konektatzen ez baziren. Garapen etengabean dauden plakak direnez, hasieran zituzten mugak gainditu, eta gaur egun 1,1 A-ra mugatuta dago korrontea fusible orokorraren eta transformadore elektrikoaren kapazitatearen arabera.
7.1.1.3. Wiring Mikrokontroladoreentzat kode irekiko programazio marko bat da Wiring. Mikrokontrolagailuak plaka anitzetara konektatuta dauden dispositiboak kontrolatzeko software multiplataforma idaztea ahalbidetzen du, honela kode sortzaileak, objektu interaktiboak, ingurune edo esperientzia fisikoak sortzeko. Wiring hizkuntza bereizgarria eta erabil erraza da, plataformak dituen funtzio, aldagai eta konstanteei esker. Programazioaren egiturak edo Sketch-ak ere bereizgarria egiten du. C++ ezaugarriak gehitu ahal zaizkio prototipoak eta objektuak sortzeko, edota makina lengoaia eta AVR mikrokontrolagailuaren konpiladorearen ezaugarriak. Guzti honi esker malgutasun handia lortzen da proiektu konplexuen garapenean. Liburutegien garapena edo programaturiko liburutegien erabilera eskaintzen du: Serbomotorrak, Serial komunikazioa, LCD pantailak, GPS eta beste osagai asko erabiltzeko. Hizkuntza honen egitura orokorra bi funtzio nagusiz osatzen da: void setup() eta void loop(). Jarraian funtzio bakoitzaren ezaugarriak deskribatuko dira.
preziatua da sortzen duen kodearen eraginkortasunagatik eta sistemen softwarea sortzeko programazio lengoaia ospetsuena da. Aplikazioak sortzeko ere erabili ohi da.
Maila erdiko lengoaia da, baina dituen ezaugarrietako asko behe mailakoak dira. Maila altuko lengoaiek dituzten egitura tipikoak ditu, baina lengoaia eraikuntzen bidez maila baxuko kontrola ahalbidetzen du.
Konpilatzaileek lengoaiaren hedapenak eskaintzen dituzte. Hauek, kode mihiztatzailea eta C kodea nahastea ahalbidetzen dute edo zuzenean memoriara edo dispositibo periferikoetara sarbidea izatea ahalbidetzen dute.
Oso posiblea da C abstrakzio-maila baxuan idaztea, izan ere, C lengoaia, lengoaia desberdinen arteko bitartekari bezala erabili zen. Jatorrian C lengoaia programatzaileengatik programatzaileentzako garatu zen.
Hala ere, hain handia izan da lortu duen ospea zeren jatorrian sortua izan zeneko sistemen software programaziotik urrundutako testuinguruetan erabiltzen da. Ezaugarri nabarmenak: Lengoaia sinpleko nukleo bat du gehituriko funtzionalitate garrantzitsuekin, liburutegiek emandako funtzio matematikoak eta artxiboen maneiua. Modu anitzez programatzeko aukera ematen duen lengoaia oso malgua da. Erakusleen bidez maila baxuko memoriara sarbidea. Junturen bidezko prozesadorearen etendurak. Funtsezko hitzen multzo txikia.
Gaur egun ordea, ez da kode mihiztatzailean programatzen, C edo C++ lengoaian programatzen da gehienbat. Puntu hau irizpideetan kontuan izan behar da, baina ezin dugu ahaztu graduan zehar lortutako ezaguerak puntu hau bezain garrantzitsuak direla.
Orokorrean, C lengoaian sorturiko programa batek ondorengo atalak ditu: Aurre-prozesadorerako zuzendaritzak. Datu moten definizioa. Aldagaien adierazpena. Funtzioen definizioa.
Jarraian C lengoaia osatzen duten atal desberdinak azalduko dira. Edozein programak “main” izeneko funtzioa izan behar du, programa mugitzen denean programaren kontrola hartzen duen funtzioa da. Iruzkinak: C-n iruzkinak ondorengo sekuentziarekin hasten dira ‘/*’ eta honako sekuentziarekin bukatu ‘*/’. Sekuentzia bi hauen artean idatzitako guztia konpilatzaileak alde batera uzten du. Programa batean iruzkinen erabilera beharrezkoa da behar diren azalpen guztiak emateko eta honela programa ulergarriagoa egiteko. %50-%50 (kode-iruzkin) proportzioa ere onargarria da.
Aurre-prozesadorerako zuzendaritzak: konpilazio etapa bi fasetan egiten da: lehenengo aurre-prozesadorea iturri kodeak dauzkan zuzendaritza guztiez arduratzen da. Ondoren, itzulpen etapa objektu kodera. Aurre-prozesadorerako zuzendaritza guztiak ‘#’ karaktereaz hasten dira. ‘#include’ zuzendaritzak aurre-prozesadoreari artxibo horren edukia argumentu bezala zuzendaritzan txertatzeko esaten dio, ondoren konpilazioa burutzeko.
Funtzioen definizioa: funtzio guztiak lehenik eta behin erantzun mota ezarriz definitzen dira (‘void’ funtzioak ez du erantzunik emango bere betetzearen emaitza bezala. Erantzun motarik zehazten ez bada, lehenetsia izango dugu eta honek balio oso bat itzuliko digu). Erantzun mota finkatu ondoren, izena ezarri behar da (‘main’ funtzioak esanahi berezia du, programaren kontrola hartzen duen funtzioa da hau exekutatzen ari den bitartean). Ondoren, kakoen artean eta komaz bereizita dauden argumentuak jarriko dira (nahiz eta funtzioak argumenturik ez jaso). Azkenik funtzioaren gorputza giltzen barnean sartu behar da.
Funtzioak deitzeko, funtzioaren izena idatziko da eta jarraian kakoen artean idatzitako argumentuak. Funtzioak emaitza bat erantzun moduan ematen badu, esleipen bateko eskumako aldean erabil daiteke.
7.1.2.2. Java Java, Sun Microsystems konpainiako (gerora Oracle-k bereganatu zuen konpainia ) James Gosling-ek garatu eta 1995. urtean argitaratu zuen programazioa lengoaia da. C eta C++ hizkuntzen sintaxietatik du jatorria, baina horietako edozeinek baino maila baxuko erraztasun gutxiago ditu. Java aplikazioak orokorrean edozein Java makina birtualetan (JVM) funtzionatzen duen byte code-az (Java klasea) konpilatzen dira, konputagailuaren arkitektura kontuan izan gabe. Java, inplementazioarekiko ahalik eta mendekotasun gutxien izateko programazio lengoaia orokorra, klasetan oinarritutakoa eta objektuei zuzendutakoa da. Javaren asmo nagusia aplikazio garatzaileek programa behin idatzi eta edozein dispositibotan exekutatu dezatela da (ingelesez WORA bezala ezaguna da, “write once, run anywhere”),hau da, plataforma batean exekutatua izan den kodea ez da berriz konpilatu behar beste plataforma ezberdin batean exekutatzeko. 2012. urtetik aurrera Java programazio lengoaia ospetsuenen artean dago, batez ere web bezero-zerbitzari aplikazioetarako 10 milioi erabiltzaile izanik.
Sun konpainiak 1991. urtean Java konpilatzailearentzako jatorrizko erreferentziaren inplementazioa, makina birtualak eta liburutegiak garatu zituzten, ondoren 1995. urtean lehen aldiz argitaratzeko. 2007ko maiatzetik aurrera, Java komunitateak ezarritako prozesu espezifikazioak betez, Sun konpainiak bere teknologiaren gehiengoa GNU Lizentzia Publiko Orokorraren azpian lizentziatu zituen. Batzuek Sun-en teknologia hauetarako txandakako inplementazioak garatu dituzte, esaterako GNU-ren Java konpilatzailea eta GNU Classpath.
7.1.2.3. Processing Processing Javan oinarritutako garapen gune integratuko kode irekiko porgramazio lengoaia da, erabil erraza eta irakaskuntzarako eta diseinu digitaleko proiektu multimedia eta interaktiboak sortzeko egokia da. MIT Media laborategian sortu zen, John Maeda-k zuzendutako Aesthetics and Computation Group taldean, Ben Fry eta Casey Reas kide zituela.
Processing, Software jabearen ordezko erreminta bezala garaturik dago diseinatzaile eta artistengatik. Tokiko aplikazioetarako nahiz web aplikazioetarako (Applets) erabili daiteke. GNU GPL lizentzipean banatzen da.
1976. urtean sortu zen National Instruments-en eskutik MAC makinetan funtzionatzeko, baina 1986. urtean merkaturatu zen lehenengo aldiz. Gaur egun, Windows, UNIX, MAC eta GNU/Linux plataformentzat eskuragarri dago.
Azken bertsioa 2012koa da, eta erabilera ezin hobeak diru. Aldi berean erabil daitezke kode irekian, azken generazioko RF tresna baten firmwarea diseinu bat burutzeko eta tresna bereko goi mailako programazioa.
LabVIEW-rekin garatutako programak tresna birtualak deitzen dira (VI-ak) eta hauen jatorria tresnen kontroletik zetorren, nahiz eta gaur egun asko zabaldu den elektronikako edozein arlotarako. LabVIEW-ren lema nagusia hauxe da: “Potentzia Softwarean dago”. Lema hau nukleo anitzeko sistemekin indartu egin da. Bere helburuen arteko bat, edozein motako aplikazioen garapenerako denbora murriztea da (ez bakarrik Proba, Kontrol eta Diseinuko eremuetan) eta beste bat, edozein eremuko profesionalei informatikan sarrera emateko aukera. LabVIEW-ren bidez mota guztietako software eta hardwarekin konbinatu daiteke, datu eskuratze txartelak, PAC, hardware desberdinak.
Bere ezaugarri garratzitsuena erabil erraza dela da. Programatzaile profesionalek zein programazio ezagupen gutxiko pertsonek, ohiko lengoaietan beraientzat ezinezkoak izango liratekeen programa nahiko zailak egiteko baliagarria da. LabVIEW-eko programak tresna
7.1.3. Modelazio eta simulazio programak: 7.1.3.1. Proteus Diseinu programen eta simulazio elektronikoaren konpilazioa da. Bi programa nagusi ditu, ISIS eta ARES, eta VSM eta Electra moduluak. . ISIS programak plano elektrikoa osagarri desberdinekin, oinarrizko erresistentzietatik mikroprozesatzaile edo mikroprozesadoreetaraino, diseinatzeko aukera ematen du. ISIS-en egindako diseinuak denbora errealean egin daitezke, VSM moduluaren bitartez. Osagaiak kokatzeko eta editatzeko tresnarekin (ARES), zirkuito inprimatuaren plakak fabrikatu daitezke
7.1.3.2. Fritzing Fritzing diseinu askeko automatizazio programa bat da. Diseinatzaile eta artistei, prototipoetatik amaierako produktuetara pasatzen laguntzeko erabiltzen da. Fritzing, Processing eta Arduino oinarri pean sortu zen. Diseinatzaile, artista, ikertzaile eta afizionatuei Arduino plakan oinarritutako prototipoak dokumentatzeko aukera ematen die eta zirkuito inprimatuetako eskemak sortzeko, ondoren fabrikatuak izan daitezen. Web gune osagarri bat du zirriborroak eta esperientziak partekatzeko, eztabaidatzeko eta fabrikazio kostuak murrizteko baliagarria dena.
7.1.4. Urrutiko kontrola 7.1.4.1. Argi infragorria Infragorriak (IG) edo izpi infragorriak argi ikusgaiaren azpitik kokatzen diren uhin elektromagnetikoak dira. Erradiazio infragorria edo IR erradiazioa, erradiazio elektromagnetiko eta termiko mota bat da. Honen uhin luzera argi ikusgaiarena baino handiagoa da, baina mikrouhinena baino txikiagoa. Argi ikusgaiak baino maiztasun txikiago du eta mikrouhinena banino handiagoa.
Argi infragorria uhin luzeraren arabera sailkatzen da, ondorioz: Infragorri hurbila (800 nm-2500 nm). Infragorri ertaina (2.5 µm-50 µm). Infragorri urruna (50 µm-1000 µm) . Hormak ezin dituzte zeharkatu eta zuzen hedatzen dira (norabidezko transmisioa), ondorioz igorgailuak eta hargailuak lerrokatua egon behar dute. Infragorrietan ez dago segurtasun arazorik, ezin baitituzte paretak zeharkatu. Gainera, infragorriak erabiltzeko baimenik ez da behar, irrati-uhinetan ez bezala.
7.1.4.2. Bluetooth Bluetooth irrati-maiztasun bidez gailu desberdinen artean ahotsa eta datuak transmititzeko haririk gabeko komunikazioa ahalbidetzen duen mundu-mailako estandarra da. Helburuak:
Gailu mugikorren eta finkoen komunikazioa erraztu. Kableak eta konektoreak baztertu. Norberaren etxeko gailuen artean sinkronizazioa erraztu. Sare pertsonalak (PAN) sortzea ahalbidetu. 7.1.5. Motorrak 7.1.5.1. DC motorrak Korronte zuzenaren energia, errotaziozko energia mekanikoan bihurtzen duen dispositiboa da DC motorra. Gaur egun errail batzuen gainean trakzioa eragiten duten motorrak daude, hauei motor linealak deitzen zaie. Industria mailan gehien erabiltzen ziren motorrak ziren abiadura, pare eta posizioaren kontrol errazagatik. Bere aldakortasunari esker, aplikazioen kontrolean eta prozesuen automatizazioetan erabiltzen da. Gaur egun ordea, bere erabilera jaitsi egin da AC motor asinkronoek antzeko kontrola eskaintzen dutelako prezio hobean. Korronte zuzeneko motorren ezaugarririk nagusiena, hutsetik karga osora doitzeko aukera da. Eragozpen nagusia mantenua da, oso garestia. DC motorra bi alderdi nagusiz osatuta dago: estatorea eta errotorea. Estatoreak, orokorrean zilindrikoa denak, euskarri mekanikoa ematen dio aparatuari eta hutsa da erdigunean. Estatorean poloak aurki ditzakegu, iman iraunkorrak edo Burdinezko nukleo gainean kobrezko hariz harilkatuak izan daitezkeenak. Errotorea orokorrean zilindrikoa izaten da, harilkatua eta nukleoduna non korrontea bi eskuilen bidez iristen den. Iman iraunkorreko errotorea duten CC motorrak ere eraikitzen dira aplikazio berezietarako. Irudia 1 : DC motor baten funtzionamendua
DC motor baten funtzionamendu eskema dugu ikusgai aurreko irudian. Motorra errotorearen hiru posiziotan ikus daiteke euren artean 90 ˚ desfasaturik. 1,2: eskuilak. A,B: delgak. a,b: A eta B delgetara konektatutako harilaren aldeak.
Lorentz-en indar legearen arabera, eroale batetik korronte elektrikoa igarotzen denean eta hau eremu magnetiko batean barneratzean, eroaleak eremu magnetikoak eta korronteak sortutako planoarekiko perpendikularra den indarra jasaten du, eskumako eskuaren legea jarraituz.
Errotoreak hainbat eroale ditu banaturik periferiatik. Biratu ahala, korrontea eroale egokian aktibatzen da. Errotorearen kontrako muturrean, aurkako noranzkoa duen korrontea aplikatzen da indar garbia konpentsatzeko eta indar momentua handitzeko. Motor bateko indar elektroeragile induzitua, indar lerroen mozketaren ondorioz eroaletan sortzen den tentsioa da. Motor baten abiaraztean sortzen diren korronte tontorrak, motorra geldirik dagoenez indar elektroeragilerik ez dagoelako eta harilak erresistentzia puru bat bezalaxe jokatzen duelako gertatzen dira. Eskuilen bidez eremu neutroko haril guztiak zirkuitulaburtzen dira. Makinak bi polo baditu, bi eremu neutro izango ditugu. Beraz, eskuila kopurua makinaren polo kopuruaren berdina izango da. Hauen posizioak poloen lerro neutroekin bat egin behar dute.
Korronte zuzeneko motor baten biraketa noranzkoa, harilketetatik igarotzen den korrontearen noranzkoaren araberakoa izango da. Biraketa noranzkoa aldatzeko, eremu magnetikoa edo korronte sortzailea alderantzikatu behar dira. Eskumako eskuaren erregela erabiliz motorraren biraketa noranzkoa eta indarraren noranzkoa determina ditzakegu. Erregela hau honela interpretatzen da: hatz lodiak korrontearen norabidea adierazten du, hatz erakusleak eremu magnetikoaren fluxuaren norabidea eta hatz luzeak indarraren norabidea eta ondorioz biraketa noranzkoa. Korronte zuzeneko motorrak eta sorgailuak funtsean berdinak dira, desberdintzen dituena erabilera da. Honek zera esan nahi du, alde batetik, motor bateko errotorea biratzen badugu karga zirkuituan energia sortuko da. Bestetik, tentsio bat aplikatzen bada indar mekanikoan bihurtu beharko litzateke. Kasu bietan induzituak induktoreak sortutako eremu magnetikoa jasaten du. Korronte zuzeneko motorrak errotore harilkatuez eta estatore harilkatuez edo iman iraunkorrez eraikitzen dira. Estatorea harilkatua bada, harilkatu biak lotzeko konfigurazio desberdinak daude: seriea, paraleloa eta shunt edo konposatua. Hiru kasu hauetan, konektatuta dauden erari egiten die erreferentzia izenak.
7.1.5.2. Urratsez urratseko motorrak Orokorrean motorrekin izaten den lehenengo esperientzia jostailuetan erabiltzen diren DC motorrekin izaten da. Motor hauek abiadura handian biratzen dute. Motor hauek ibilbide mugatu bat egin dezaten, esaterako bi bira, ezinezkoa suertatzen da. Hasieran motorrek ez dute ezaguna den abiadura batean biratzen, ondorioz abiarazte denbora kalkulatu behar da inertziak berehala abiadura nominala lortzea eragozten duelako. Elikadura kentzen zaienenean ere, biratzen jarraitzen dute inertziaren ondorioz. Hau horrela, urratsez urratseko motorrak jaiotzen dira, DC motorrek dituzten eragozpenak ezabaturik. Eskuilarik gabeko motor elektrikoak dira. Normalean mota honetako motorretan harilkatu guztiak estatorearen parte dira eta errotorea iman iraunkor batez osatuta dago. Iman hori, hortzak dituen zilindro mekanizatua edo material magnetiko bigunaz egindakoa izan ohi da.
Motor hauetan kommutazioa kanpo kontroladore elektroniko baten bidez egiten da. Kontroladore honen bidez motorraren biraketa abiadura aukeratu daiteke. Motorra finko mantentzeko errotorea blokeatu daiteke eta baita motorra zatiki kontrolatu batean birarazi. Gehienek abiadura handietan biraraztea eta posizio kontrolatuetan momentuan gelditzea ahalbidetzen dute. Urratsez urratseko motorrek ez dute libreki biratzen, hauen izenak esaten duen moduen, urrats txikiak emanez biratzen dute. Urratsez urratseko motorrek motor pare handia ematen dute abiadura txikietan. Geldiarazte parea ere aipatzeko da, izan ere, posizio batean finko mantenduko da behin gelditu dugula. Motorraren erabilera egokia izan dadin, kontroladoreak zehaztutako sekuentzia batean pultsu elektrikoak bidaliko ditu motorraren harilkatu desberdinetara. Ezin daiteke motorra zuzenean elikatu. Zehaztutako sekuentziaren ordena alderantzikatuz, biraketa noranzkoa aldatzea lortuko da. Sekuentziaren ordena egokia ez bada, motorrak ez du era egokian biratuko, hau da, burrunbatu egingo du edo baliteke biratzea baina era oso trauskil eta irregularrean. Hau ikusita, argi geratzen da urratsez urratseko motorrak martxan jartzea ez dela batere erraza gainontzeko motorrekin konparatuz, elikatuz soilik funtzionatzen dutenak. Kontroladore baten beharra dago, honek aurrerapen eta biraketa noranzko seinaleak hariletara bidaltzeko pultsu sekuentzia baten bihurtu behar ditu. Motor hauek bi kategoria nagusitan banatzen dira: iman iraunkorra edo erreluktantzia aldagarria. Bien arteko konbinazioa ere existitzen da, hibrido izena duena. Iman iraunkorrekoak gehien erabiltzen direnak dira, esate baterako inprimagailuetako paperaren aurrerapenean. Hauen izenak esaten duen moduan, eremu magnetikoa sortzen duen iman bat dute funtzionamendu egokirako. Erreluktantzia aldagarrikoek Burdinezko errotore bat dute, zeinek erresistentzia txikiagoa duen eremu magnetikoak igarotzean. Erreluktantzia aldagarriko motor bat pausagunean dagoenean, errotorea libre geratzen da. Beraz, kargan dagoenean ezin izango da pausagune posizio aurreikusi. Motor hauek ezin dira erabiltzaileak nahi duen momentuan geldiarazi.
Motor hibridoek aurreko motor mota bien ezaugarri onenak batzen ditu. Estatore multihortzdunekin eta iman iraunkorreko errotoreekin sortzen dira. Motor estandarrek 200 hortz dituzte estatorean eta 1.8 gradutako urratsetan biratzen dute. Dituzten ezaugarri onak direla eta, aplikazio askotan erabiltzen dira. Iman iraunkorreko urratsez urratseko motorrak bi motatan bereizten dira: polobakarrak eta bipolarrak. Jarraian mota bakoitzak dituen ezaugarrietako batzuk azalduko dira. Urratsez urratseko motor polobakarrak Bikoiztutako harilketak dituztenez kontrolatzeko errazagoak dira. Eskema errazteko ordea, erdiko hartunea duen harilkatu bat marrazten da. Berez estatoreko ardatzeko bi harilkatu ditu kontrako muturrez elkarturik. Era honetan bietako edozein elikatzean, batak bestearekiko eremu magnetiko alderantzikatua sortzen du. Ohiko konexio eskemak erdiko hartune biak lotzen ditu eta motorraren elikadura positibora konektatzen ditu. Potentzia kontrolatzeko zirkuituak harilak masara konektatzen ditu modu sekuentzialean. Urratsez urratseko motor polobakarraren pultsu sekuentzia deskodegailu bat duen bi biteko kontagailu baten bidez kontrolatu daiteke. Urratsez urratseko motor bipolarrak Mota honetako motorrek kontrol eta potentzia zirkuituen beharra dute, baina gaur egun ez da arazo bat, zirkuitu konplexu hauek zirkuitu integratuetan sinplifikatuta daudelako. Kontrakorrontea saihesteko potentzia osagairen (diodoa edo transistorea) bat gehitu behar da soilik.
Motor hauen konfiguraziok korronteen bidalketa behar du motorra alde batera edo bestera biratu dezan. Honetarako beharrezkoa da H zubia erabiltzean haril bakoitzean. H zubia gutxienez 6 transistorez osaturiko zirkuitua da. Jarraian urratsez urratseko motorrekin partekatzen dituzten ezaugarriak azalduko dira:
Tentsioa: motorraren karkasan inprimaturik dator balioa, nahiz eta askotan funtzionamendu egokia lortzeko tentsio altuago baten bidez elikatu behar den. Ondorioz gain beroketa jasango du motoreak bere bizitza laburtuz. Erresistentzia: harilketetako erresistentzia determinatzen da, honek motorrak kontsumituko duen korrontea adierazten du. Honek lan abiadura maximoan eragina dauka. Graduak: normalean hau izaten da motor hauek aukeratzeko ezaugarri nagusia. Urrats bakoitzeko zenbat gradu biratuko duen definitzen du. Graduak adierazten badira, baina ez bira bakoitzean emandako pausu kopurua, orduan 360 zatituko dugu emandako graduekin eta pausu kopurua lortuko dugu. Motorrek gradu tarte handia dute (0.72˚-90˚), balio honi motor bereizmena deitzen zaio.
7.1.5.3. Serbomotorrak Serbomotorrak korronte zuzeneko motorren antzekoak dira, baina hauek euren operazio tarteko edozein posiziotan kokatzeko eta posizio horretan egonkor mantentzeko ahalmena dute. Motorrak eraldatzea posiblea da hauen mugimendu tarte mugatua ezabatzeko. Honen ondorioz motorren gaineko kontrola gutxituko da, baina indarra, abiadura eta inertzia baxua mantenduko dira. Honengatik maiz erabiltzen dira robotikan eta irrati bidezko kontrolean. Serbomotorra motor, erreduzitzaile eta kontrol zirkuitu batez osatuta dago. Energia kontsumo murriztua dute. Serbomotor batek behar duen korrontea tamainaren araberako izaten da eta normalean fabrikatzaileak adierazten du kontsumitzen duen korrontea. Erreduzitzailea, potentziometro batez eta abiadura murrizteaz eta motorraren gaineko kontrola handitzeaz arduratzen den engranaje multzo batez osatuta dago. Potentziometroaren bidez berrelikadura ematen da eta honela motorrak bere kokapena zein den jakingo du kontrola hobetuz. Serbomotorren kontrola burutzeko pultsu zabaleran oinarritutako modulazioa (PWM) erabiltzen da. Orokorrean 50 Hz-tako maiztasunean lan egiten da, periodoa 20 ms-takoa izan dadin. Serbomotorraren barneko elektronikak PWM seinaleari erantzungo dio.
Serbomotorrak 0.5 eta 1.4 milisegundo tarteko seinalea jasotzen badu erlojuaren noranzkoan mugituko da eta 1.6 eta 2 milisegundo tarteko seinalea jasotzen badu, erlojuaren kontrako noranzkoan mugituko da. 1.5 milisegundok egoera neutroa adierazten du. 7.2 AUKERAKETA IRIZPIDEAK: Ondorengo atalean proiektua eraikitzeko erabiliko diren dispositiboen parametroak aztertuko dira, aukeraketa egokia burutu ahal izateko.
Irisgarritasuna Produktura izan dezakegun irisgarritasuna kontuan izan behar da. Zenbat eta irisgarriagoa izan, orduan eta errazago eta azkarrago eskuratuko dugu nahi dugun produktua. Azken hau oso garrantzitsua da proiektu bat gauzatzeko orduan denbora murrizteko.
Malgutasuna Diseinuan aldaketak egitea baimendu behar du sistemak. Hau da, aplikazioak behar izanez gero, handitze moduluak erabiliko dira aplikazio berdinerako. Dispositiboa ordezkatzeko aukera ere egon behar da. Honek lan aurrezpen handia ekarriko du.
Kontsumoa Frogak egiteko erabiliko diren plaken kontsumoa kontuan izan beharreko puntu garrantzitsua da. Plaka hauek pilekin edo sare elektrikora konektatutako elikatzaile batekin lan egiten dute eta aurrekontua garestitu dezakete.
Potentzia Kalkulu ahalmena edo potentzia oso garrantzitsua da. Izan ere, denbora tarte berdinean eragiketa gehiago edo instrukzio konplexuagoak gauzatuko direlako.
Funtzionalitatea Proiektuan zehaztutako helburu bakoitza era egokian garatzeko izan behar dira aukeratuak elementuak. Etorkizunean garatuko diren aplikazioetarako eraginkorra izatea ere positiboa da.
Sentikortasuna Sentikortasun maila, hau da, prozesuan zehar agertzen diren arazoen aurrean emango duen erantzuna, adibidez: interferentziekiko oso sentikorra izatea, materialen hauskortasuna dela eta apurtzea eta abar. Honek kostu gehigarriak ekar ditzake.
Ezaguera Garapen eta diseinurako faktore oso garrantzitsua, aurretiaz ikasitako edo lan egindako guztia izango da. Abantaila handia izango da ezagutza jakinak izatea kostuak aurrezteko.
Komunikazioak Dispositiboak PC-arekin edo beste periferiko batzuekin komunikatzeko duen ahalmena komunikazio protokoloak jarraituz.
8. SOLUZIOAREN DESKRIBAPENA: Aurreko atalean proiektuan erabili daitezkeen software eta hardware aukeren analisia egin da. Aukeraketa irizpide bat jarraitu da eta honi esker gure proiektuari gehien komeni eta proiektu-itxaropenei gehien hurbiltzen zaion produktua aukeratu da. Lehenik eta behin Arduino plakaren erabilera finkatu da (1.Taula). Raspberry PI plakarekin antzekotasun handiak dituen plaka da Arduino. Arduino aukeratu da duen malgutasunagatik eta bereziki edozein aplikaziotan duen erantzun abiaduragatik. Arduinok I/O pin kopuru handia eskaintzen du eta ahal den heinean aplikazioak edo dispositiboak gehitzeko aukera ematen du. Bai Arduino bai Raspberry PI oso maneiagarriak dira. Arduino plakei erreparatuz, Arduino Due plaka aukeratu da, nahiz eta garestiagoa izan. Arduino Due-k Arduino Uno-k baino baliabide gehiago eskaintzen ditu eta gauzatuko den proiekturako egokiagoa izango da. Programazio softwareari dagokionez, Processing aukeratu da (2. Taula). Aurretik 7.1.2 Software atalean aipatu bezala, Processing Arduinoren software propioa da. Software hau C++ hizkuntzan oinarritzen da eta graduan zehar hizkuntza honen ezagutzak jaso direnez, ez da hizkuntza ezezaguna. Funtzionaltasuna erabatekoa da, hau da, erabiltzaileak programazioaren atal batzuk ahatz ditzake garatzen ari den aplikazioan gehiago zentratzeko. Diseinu softwarea erreparatuz, Fritzing aukeratu da. Nahiz eta Proteus programarekin denbora errealean simulazioak egin daitezkeen, Fritzing aukeratu da kasu honetan eskema elektrikoak egiteko soilik erabiliko delako. Arrazoi honengatik aukeratu da eta gainera librea eta erabil erraza da.
9. MEMORIA DESKRIPTIBOA: 9.1 HARDWAREA Aurreko atalean aipatu bezala, erabiliko den hardwarea Arduino izango da, Arduino Due zehazki. Gama bereko gainontzeko Arduino giuztiak bezalaxe, garapen ingurune eta mikroprozesadore batean oinarritzen den plataforma librea da. Due, ARM teknologian oinarritutako lehenengo Arduinoa da. 32 biteko programagarria den ARM CortexM3 mikrokontroladorean oinarritutako plaka da. Erabiltzaileentzako kalkulu ahalmena handitzen du eta era berean programazio lengoaia ahalik eta bateragarrien mantentzen du programa asko plataforma honetara migratu ahal izateko. Arduino, objektu interaktibo autonomoak garatzeko edo ordenagailu softwarera konektatzeko erabili daiteke. Hardware libre denez, bai diseinua bai distribuzioa, edozein eratako proiektu gauzatzeko erabili daiteke inolako lizentziarik gabe. Hau del eta, oso aukera egokia da ikasleentzat edota edozein motako proiektu egiteko prest dauden pertsona trebeentzako elektronika arloan.
Ondorengo irudian aurretik aipatu eta erabiliko den Arduino Due plaka dago ikusgai.
3.3V: erreguladoreak sortutako 3.3V-eko hornikuntza. Korronte kontsumo maximoa 800mA-koa da. Erreguladore hau SAM3X mikrokontrolatzailearentzako elikadura iturria da. GND: Lur pinak. IOREF instrukzioa: pin honek mikrokontrolatzaileak operatzen dueneko tentsio erreferentzia ematen du. Ezkutu konfiguragarri baten bidez, IOREF pinaren tentsioa irakur daiteke eta honen arabera elikadura iturri egokia aukeratu edo irteerako tentsio transduktoreak egokitu 5V edo 3.3V-etan lan egiteko. Memoria SAM3X-ak kodea gordetzeko 512Kb-ko flash memoria dauka (256 Kb-ko bi bloke). Abio kargatzailea, Atmel fabrikan aurrekargaturik dago eta ROM memoria baten biltegiratzen da. 96Kb-eko SRAM memoria bi multzo jarraietan banaturik (64Kb eta 32Kb). Erabilgarria den memoria guztira (Flash, RAM eta ROM) zuzenean sar daiteke helbideratze baten bidez. Ezabatze botoiaren bidez SAM3X-eko Flash memoria ezabatzea posiblea da. Ezabaketa prozesua burutzeko, ezabatze botoia sakaturik mantendu behar da segundo batzuk igaro arte txartela elikatzen dagoen bitartean. Sarrerak/Irteerak I/O digitalak: 0-53 54 pin hauetako edozein sarrera edo irteera moduan erabili daiteke ondorengo funtzio hauen erabilera kontuan izanda, pinMode(), digitalWrite() eta digitalRead(). Funtzionamendu tentsioa 3.3V . Pin bakoitzak 3mA edo 15mA-ko korrontea eman dezake larakoaren arabera edo 6mA edo 9mA korrontea jaso. 100KOhm-eko pull up erresistentzia du. Pin batzuek funtzio zehatzak dituzte. Seriea: 0 (RX) eta 1 (TX) 1 seriea: 19 (RX) eta 18 (TX) 2 seriea: 17 (RX) eta 16 (TX) 3 seriea: 15 (RX) eta 14 (TX) TTL datuak seriean jasotzeko (RX) eta igortzeko (TX) erabiltzen da. 0 eta 1 pinak USB-to-TTL chips Serial Atmega16U2 pinetara konektatuta daude.
TWI 1: 20 (SDA) eta 21 (SCL) TWI 2: SDA1 eta SCL1 Wire liburutegia erabiliz TWI komunikazioa. Sarrera analogikoak: A0-A11 bitarteko pinak. Arduino Due plakak 12 sarrera analogiko ditu eta hauek 12 biteko bereizmena eskaini dezakete (4096 balio ezberdin). Beste Arduino plaka batzuekin bateragarria izan dadin, irakurketen bereizmenaren balio lehenetsia 10 bitekoa da. ADC-aren bereizmena aldatzea posiblea da analogReadResolution() funtzioaren bidez. Sarrera analogikoen pinek jasan dezaketen tentsioa 0V-3.3V bitartekoa da. Tentsio maximoa (3.3V) gainditzen duen aplikazioak SAM3X txipa apurtuko du. AREF pina SAM3X-ren erreferentzia analogikoaren larakora konektatuta dago. DAC1 eta DAC2 analogWrite() funtzioaren bidez 12 biteko bereizmena duten benetako irteera analogikoak ematen dituzte pin hauek. Hauen bidez audio irteera bat sortu dezakegu audio liburutegia erabiliz.
AREF Sarrera analogikoentzako erreferentzia tentsioa. analogReference() funtzioarekin erabiltzen da. Komunikazioa Arduino Due-k instalazio jakin batzuk ditu ordenagailu, beste Arduino edo beste mikrokontroladore batekin komunikatzeko, eta baita mugikor, tablet, kamera bezalako dispositibo desberdinekin. SAM3X-ak TTL serie komunikazioa burutzeko UART hardware bat eta hiru USART hardware eskaintzen ditu. Programazio ataka ATmega16U2-ra konektatuta dago, honek softwarearentzako COM ataka birtuala ematen du konektatuta dagoen ordenagailu batean (dispositiboa antzemateko, Windows makinek inf artxiboa beharrezkoa dute. OSX eta linux makinek aldiz, COM ataka bezalaxe antzemango dute automatikoki). 16U2-a, SAM3X-aren UART hardwarera konektatuta dago. RX0 eta TX0 pinek USB serie komunikazioa eskaintzen dute ATmega16U2 mikrokontroladorean programazioa burutzeko. Arduino softwareak dakarren monitoreari esker datuak txartelek bidali daitezke. RX eta TX LED-ak dir-dir arituko dira datuak txipetik transmititzen ari diren bitartean eta ordenagailu ATmega16U2 USB konexioa ematen den bitartean (baina ez 0 eta 1 pinetako serie komunikaziorako). USB ataka natiboa SAM3X-ra konektatuta dago. USB bidezko serie komunikazioa ahalbidetzen du. Honek serie konexioa ahalbidetuko du ordenagailuko Serial Monitorearekin edo beste aplikazio batzuekin. Ordenagailu batera konektatutako USB sagu edo teklatua berdindu ditzake. Funtzio hauek erabili ahal izateko teklatu liburutegiko erreferentzia orrialdeak aztertu behar dira. USB ataka natiboak host USB eran joka dezake konektatutako periferikoentzako, sagua, teklatua eta mugikor adimentsua adibidez. Funtzio hauek erabili ahal izateko usbhost erreferentzia orriak aztertu behar dira. SAM3X-ak TwI eta SPI komunikazioak ematen ditu. TWI busaren erabilera sinplifikatzeko Arduino softwareak Wire liburutegia erabiltzen du. SPI komunikaziorako ordea, SPI liburutegia.
Programazioa Arduino softwarearen bidez Arduino Due programatu daiteke. SAM3X-a zirriborroz kargatzen da, hau beste Arduino plaka batzuetan aurki daitezkeen AVR mikrokontroladoreen desberdina da, izan ere, flash memoria aurretiaz ezabatua izan behar da berriz programatu ahal izateko. SAM3X-a ROM memoria batek kudeatzen du eta behin exekutatzen da txipeko flash memoria hutsik baldin badago. Programazioa burutzeko edozein USB ataka erabili daiteke baina programazio ataka erabiltzea gomendagarria da txiparen ezabaketa era ikusita: Programazio ataka: ataka hau erabili ahal izateko Arduino IDE-n “Arduino Due ( programazio ataka)” aukeratu behar da. Programazio ataka (korronte zuzeneko elikadura hartunetik hurbilen dagoena) ordenagailura konektatu behar da. Programazio atakak 16U2-a txip bezala erabiltzen du eta SAM3X-aren lehenengo UART-era (RX0 eta TX0) konektatuko du. 16U2-ak bi larako dauzka SAM3X-eko “Reset” eta “Erase” pinetara konektatuta. Programazio atakaren irekiera eta itxiera 1200bps-ra konektatuta dago, honek SAM3X txiparen ezabaketa eragiten du. Arduino Due plakan programatzeko ataka hau gomendatzen da. Ataka natiboan ematen den ezabaketa baino fidagarriagoa da eta nahiz eta MCU-a izorratuta egon funtzionatuko du.
Ataka natiboa: ataka hau erabili ahal izateko Arduino IDE-n “Arduino Due (USB ataka natiboa)” aukeratu behar da. USB ataka natiboa zuzenean dago SAM3X-era konektatuta. Honetarako USB ataka natiboa (reset botoitik hurbilen dagoen ataka) ordenagailura konektatu behar da. Programazio atakaren irekiera eta itxiera 1200bpsra konektatuta dago, honek flash memoriaren ezabaketa eragiten du. MCU-ak funtzionatzen ez badu, baliteke ezabaketa prozesua ez ematea.
9.2 SOFTWAREA Mikroprozesadorean kargatutako kodea Arduino programazio ingurunean sortu da. Programazio ingurune hau Javan programaturik dago eta Arduino programazioa C++ hizkuntzaren oso antzekoa den hizkuntza batean egiten da. Programatzeko orduan eskaintzen dituen erraztasunei esker, edozein pertsona gai da programa erraz bat sortzeko nahiz eta programazio hizkuntza honi buruz ezaguera minimoak izan. Gainera, Arduinoren web orri ofizialen badago foro bat ( http://arduino.cc/ ), non erabiltzaile ugari dauden gainontzeko erabiltzaileei sortutako arazoei soluzioak eskaintzeko prest. Edozein programazio lengoaiatan edozein kode sortu nahi denean, liburutegiak erabiltzea oso ohikoa izaten da. Liburutegia fitxategi batean gordetako kode segmentu bat da. Fitxategi hau aurretiaz kodean programaturiko aginduak exekutatzeko erabili daiteke. Honi esker, liburutegi bat proiektu ezberdinetan erabiltzea lortzen dugu eta horrela ez da kode berdina behin eta berriz idatzi behar. Kode hauei esker kanpo dispositiboak era errazean kontrolatu daitezke.
9.3. DISEINUA EGITEKO SOFTWARE-a Zirkuituaren diseinua garatzeko erabiliko den softwarea edo programa Fritzing izango da. Fritzing diseinu elektronika libreko automatizazio programa da. Fritzing, Arduino eta Processing-en printzipio pean sortu zen. Programa honi esker Arduninon oinarritutako prototipoak dokumentatu daitezke eta zirkuitu inprimatuen eskemak sortu, gerora fabrikatzeko nahi izanez gero. Software honek ondorengo lan eremuak eskaintzen ditu: Proiektuaren bista: eremu honetan zirkuitu birtuala diseinatu eta eraikitzen da. Hiru eratan egin daiteke: protoboard, PCB edo Eskema.
Eskemaren leihoa: protoboard gainean eraikitzen den zirkuitua erakusten du. Oso praktikoa da zirkuituen ikurrak erabiltzen ohiturik dauden erabiltzaileentzako. PCB bista: zirkuitu inprimatuen produkzioa gauzatzeko, diseinua eta dokumentazioa egitea ahalbidetzen ditu. Beraz, zirkuitu inprimatuaren eskema ikustea posiblea litzateke norbaitek proiektu hori aurrera eraman nahi izango balu. 9.4 APLIKAZIOAREN DESKRIBAPENA Proiektu honetan izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra burutuko da. Aplikazio honek hainbat gailu elektroniko ditu funtzionaltasun desberdinekin. Hauek guztiak beharrezkoak izango dira helburua lortu ahal izateko eta graduan zehar barneraturiko ezagutzak erakusteko. Proiektua jostailuzko hondeatzaile batetik abiatuko da. Hondeatzaileari pala eta kabina kenduko zaizkio eta txasisa eta beldar gurpilak erabiliko dira. Ondoren metakrilatozko kabina bat eraikiko da, kabina bezala erabiltzeko eta gerora burutuko diren konexioak begiz ikusi ahal izateko. Behin karrozeria atalarekin bukatzen dela, motorren kontrola lortu beharko da. Bi DC motor erabiliko dira eta horietako bakoitzak beldar gurpil bat mugiaraziko du. Motorrak ez du zuzenean beldar gurpila mugiaraziko, hau da, engranaje tren bat egongo da beldar gurpil bakoitzean eta motorrek mugimendua engranaje tren bakoitzeko lehenengo engranajeari transmitituko dio. Ondoren mugimendua engranaje tren osoa transmitituko da beldar gurpiletara iritsi arte. Motorren kontrola burutzeko driver baten laguntza izango da, L293D zirkuitu integratua hain zuzen ere. Diseinu atalean sakonago aztertuko da baina bi H zubi dituen zirkuitu integratua da eta motor bien norabideak kontrolatzeko egokia. Honi ezker bi motorren mugimendua kontrolatzea posible izango da eta horrela aurrera, atzera, eskumara eta ezekerrerako mugimenduak lortzea posible izango da plataforma mugikorra mugiarazteko. Hasiera batean plataformaren mugimendua pultsadoreen bidez aginduak bidaliz burutuko da. Hauek simulazioa egiteko soilik erabiliko dira. Behin simulazioa zuzena denean izpi infragorriz kontrolatzeko pausuak emango dira.
dagokion ekintza burutuko du plataforma mugikorraren mugimendua sortuz. Ondorengo irudian muntatu beharreko zirkuitua dago ikusgai.
Irudia 3: Zirkuitua bere osotasunean |
addi-f2df9afe30ed | https://addi.ehu.es/handle/10810/13391 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-10-17 | science | Elezcano Bilbao, Ander | eu | Izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra | 1.SARRERA Burutuko den proiektu honetan Arduino plaka erabiltzerakoan sor daitezkeen arazo desberdinak aztertuko dira. Proiektu honetan zehazki Arduino UNO plaka erabiliko da. Horretarako adibide praktiko bat garatuko da, non proiektuaren garapenean agertzen diren eragozpen eta traba guztiak gaindituko diren. Adibide praktiko hau izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra izango da. Aplikazio honek, funtzionaltasun desberdineko gailu elektroniko ugari dauzka. Hauek guztiak beharrezkoak izango dira helburua betetzeko eta eskuratutako ezaguerak erakusten dituen aplikazioa garatzeko. Erabiliko den elementu nagusia Arduino UNO plaka izango da. Bertan sortutako programa grabatuko da eta honek berari konektatuta dauden gainontzeko gailuei pasako die. Beste elementu garrantzitsu bat izpi infragorri bidezko kontrola burutzeko osagaiak izango dira. Hauen bidez plataforma mugikorraren erabateko kontrola burutuko da urrutiko aginte baten bidez. Urrutiko aginte honek ondorengo botoiak izango ditu erabilgarri plataforma mugiarazteko: On_Off_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra piztu eta itzali egingo da, L293D zirkuitu integratua gaituz eta ezgaituz. Aurrera_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra aurrera mugiaraziko da. Atzera_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra atzera mugiaraziko da. Eskumara_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra eskumara mugiaraziko da. Ezkerrera_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra ezkerrera mugiaraziko da.
Irudia 1: Zirkuitu osoaren eskema
2.ERABILIKO DIREN DISPOSITIBOAK 2.1. ARDUINO UNO Garatuko den proiektua Arduino UNO plakan oinarrituko da, hau da, elementu funtsezkoa izango da eta analisi egokia burutu beharko da.
Arduino, erabil-errazak eta malguak diren hardware eta softwaretan oinarritutako prototipoak sortzeko elektronika irekiko plataforma da. Arduino bi printzipiotan oinarritzen da: Wiring-en oinarritutako Arduino Programming Language. Mikrokontroladoreentzat kode irekiko programazio esparrua da, software multiplataforma idazten ahalbidetzen duena konektatutako dispositiboak, objektu interaktiboak, eremuak edo esperientzia fisikoak kontrolatzeko. Ideia kode-lerro batzuk idaztea izango da eta osagai elektronikoak konektatzea.
Processing-en oinarritutako garapen eremua, Arduino Development Environment. Irudiak, animazioak eta elkarrekintzak sortu nahi dituzten pertsonentzako kode irekiko programazio lengoaia da. Software zirriborro koaderno gisa erabiltzeko Irudia 2: Arduino UNO
garatuta dago eta ikusmen testuinguru batean ordenagailu programazioa irakasten du. Jarraian ikusgai dugun irudian Arduino UNO plakaren atal desberdinak ikus daitezke, ondoren zehatz mehatz azalduko direnak. Arduino UNO plakaren kontroladorea ATmega328-a da, 14 pin digital ditu eta horietako 6, PWM irteera bezala erabil daitezke.
0 eta 1 pinak ezin daitezke sarrera eta irteera bezala erabili, kanpo komunikazio seriala gauzatzeko gordeta daude.
Irudia 3: Arduino UNO plakaren ezaugarriak
Arduino UNO plakak hainbat LED ditu. Horietako bat pizte LED-a da, beste bi (Rx eta Tx) serial komunikazio LED-ak dira eta azkena LED erakuslea. Azken hau oso garrantzitsua da, izan ere, programa bat osatu daiteke berarekin, hala nola, LED-a piztu edo LED-aren dirdira gauzatuz. LED honen kontrola burutzeko 13 pina erabili behar da.
Elikadura Jack-a kanpo elikadura iturrientzako erabil daiteke. Arduino plaka martxan eduki nahi bada ordenagailura konektatuta egon gabe, 9V-eko bateria baten bidez egingo da.
6 pin analogiko daude (A0-A5), oso garrantzitsuak dira sentsoreak erabili nahi badira, izan ere, sentsorean dagoen tentsioa ikus daiteke. Pin hauek irteera bezala konfiguratu daitezke nahiz eta ez oso gomendagarria izan.
3.3V eta 5V-eko pinak dauzka, orokorrean plakak kontrolatzen dituen beste dispositibo batzuk elikatzeko.
2.2. IR CONTROL KIT IR infragorria, merkea eta erabil erraza da proiektuari kontrol harigabea gehitzeko. Kit honek argiaren uhin ikusgaitza kontrolatzeko beharrezko materiala dakar, proiektua urrutiko kontrolaz kontrolatzeko. Aginduak bidaltzeko urrutiko aginte txiki, sinple eta kostu baxukoa diseinatu da. Urrutiko aginte honek, lau norabidetako botoiak, pizte botoia eta hiru aukerako botoi (A,B eta C) ditu.
Kit honek ondorengo osagaik dakartza: Sparkfun etxeak diseinatutako infragorri bidezko urrutiko kontrola. Infragorri bidezko urrutiko kontrolerako CR2025 txanpon zelula pila. 38 kHz-tako bi errezeptore. 950 nm-tako bi LED infragorri 330 Ω-tako erresistentziak. . Irudia 4: IR Control Kit
LED infragorri hauek, aurretik elektronikan ikusitako LED sinpleen berdinak dira. Izan ere, LED hauek igortzen duten argia 950 nm-tako uhin luzerakoa da, ikusmen eremutik kanpo dagoena. Ikusmen eremua 390 – 700 nm bitartekoa da.
Gizakiak ezin dezake LED hauen argiztapena ikusi, baina edozein LED arruntek bezala funtzionatzen dute. Bi hanka dituzte: Anodoa (hanka luzea) eta Katodoa. Gutxi gorabehera 1.5V-eko tentsioa dute eta 50mA-ko korronte maximoa. Espezifikazio gehiagorako datu orriak aztertzea komeni da. Irudia 5: LED infragorria Irudia 6: Erresistentziak
LED guztiek bezalaxe, IR LED-ak korrontea mugatzeko seriean konektatutako erresistentzia bat behar du. Hauek 330 Ω-eko erresistentziak dira IR Control Kit honek dituenak. 5V-eko elikadura batekin, LED honetatik igaro behar den korrontea 10mA-koa izan behar da gutxi gorabehera. Korronte hori egokia da operazio seguruak garatzeko.
Nahiz eta TSOP38238 IR errezeptoreak transistore sinplea dela ematen duen, zirkuitu paregabea da, argi demodulatzaile integratua hain zuzen ere. Hiru pin dauzka: 1. pina: irteera datuak lortzeko pina. 2. pina: lurrera konektatzeko pina. 3. pina: errezeptorea elikatzeko pina. Ondorengo irudian azaltzen den moduan:
Dispositibo honen irakurketa burutzeko irteerako maila logiko altu eta baxuko pultsuen kontaketa egin behar da eta hauen iraupena neurtu. Informazioa gehiago biltzeko TSOP38238 datsheet-a kontsultatu behar da eranskinetan atxikita dagoena.
2.2.3. IR URRUTIKO AGINTEA Sparkfun etxeak diseinatutako urrutiko agintea. Urrutiko aginte honek 32 biteko kode bakar bat igortzen du botoi bakoitzeko. Kodeak ondorengo irudian ikus daitekeen moduan banatuta daude:
Nola elikatu? IR urrutiko kontrola ez dator bateria batekin horniturik, baina IR Control Kit-ak pila bat dakar. Pila kokatzeko eremua urrutiko kontrolaren atzeko aldeko azpiko
Irudia 10: Urrutiko agintea eta dagokion kodeketa
partean dago. Hau kokatzeko tapa kendu eta pila bertan sartuko da, ondore tapa berriz ere itxiz. Pilaren parte positiboa (+) beheko aldera begira dagoela sartuko da.
Beharrezko materialak: Gure proiektuan argi infragorri bidezko kontrola burutzeko jarraian aipatuko diren osagaiak beharko ditugu. Arduino plaka erabili dugu IR-tik jasotako datuak transmititzeko eta interpretatzeko. Arduino UNO plaka eta berau programatzeko ingurunea. Hardware konexio burutzeko plaka. Plakan konexioak burutzeko beharrezko materiala. IR errezeptorea. Elementu hauek guztiak kontuan izanda burutuko da argi infragorri bidezko kontrola. Jarraian osagaien azterketa burutuko da.
Irudia 11: Urrutiko agintearen elikatzea
2.3. DRIVER-A 2.3.1. FUNTZIONAMENDU OROKORRA H zubia izena hartzen duen eskema ondorengo irudian ikus dezakegu. Izen hau hartzen du transistoreen banaketa dela eta. Korronte zuzeneko motoreen kontrola burutzeko konfigurazioa erabiliena da.
Irudia 12: H zubia
H zubiak motorren noranzkoaz gain, geldiarazte sistema desberdinak ere eskaintzen ditu. Hau horrela, motorra modu dinamikoan gelditzea ahalbidetzen du, gelditze azkar bat eskainiz. Beste gelditze modu bat motorraren borneen artean zirkuitulabur bat eragitean datza, honela gelditze elektromagnetiko bat lortuko da. Motorraren borneak zirkuitulaburtzeko era erraza da: Aurrera = Atzera = 0. Beste gelditze teknika oso azkar bat motorraren muturretan tentsioa alderantzikatzea da, berau gelditu arte. Zenbat eta potentzia handiagoko motorra izan orduan eta gutxiago gomendatzen da teknika hau burutzea.
Aurrera = Atzera = 1 konbinazioa eragotzi egin behar da Q2, Q3, Q4 eta Q5 transistoreek iturriaren borna positiboaren eta lurraren arteko zirkuitua itxi egiten dutelako eta ondorioz gainkorronte bat sortuko da kolektore eta emisorearen artean transistoreak suntsituko dituena. Nahiz eta iturriak babesa izan, kalte garrantzitsuak jasan ditzake.
Badaude egoera hori galarazten duten zirkuituak eta hauek “interlock” izena hartzen dute. Ate logikoetan oinarritzen diren zirkuituak dira ondorengo irudian ikus daitekeen moduan.
Irudia 13: H zubia ate logikoekin Irudia 14: L293D zirkuitu integratua
Integratu honek lau zirkuitu dauzka bere barnean eta potentzia erdiko kargak (motor txikiak eta karga induktiboak) maneiatzea ahalbidetzen du. Ondorengo irudian integratuaren pinen diagrama ikus daiteke.
L293D zirkuitu integratuak karga induktiboek sortutako korronte alderantzizkoetatik babesteko diodoak dituzte. Honako ezaugarri elektrikoak ditu:
Banako zirkuituak era independentean erabil daitezke edozein motako kargak kontrolatzeko, motorren kasuan biraketa noranzkoa kontrolatzeko. Zirkuitu hauetako edozeinek H zubi erdia konfiguratu dezake. Beraz, zirkuitu integratu honen bidez bi H zubi konfiguratu daitezke eta honela bi motor kontrolatu ditzakegu bi noranzkoetan, gelditze azkarrarekin eta PWM bidezko abiadura kontrolarekin. Ondorengo irudian H zubi bakoitzaren diagrama sinplifikatua ikus dezakegu.
Sarrerak TTL mailekin bateragarriak dira nahiz eta erabilitako motorren tentsioa TTL mailekin bateragarriak ez izan. Hau posiblea izateko zirkuitu integratuak elikadura pin banatuak ditu, bata logika (Vcc25V) elikatzeko eta bestea karga (Vcc14.5-36V) elikatzeko. TTL seinale baten bidez irteerak binaka gaitu daitezke. 1 eta 2 zirkuituak 1,2EN seinalearekin gaitzen dira eta 3 eta 4 zirkuituak aldiz, 3,4EN seinalearekin. Gaitze seinaleen bidez zirkuituak era errazean kontrolatu daitezke eta ondoren azalduko den PWM bidezko abiaduraren kontrola ere errazten dute. Irteerek gaitze seinalea maila logiko altuan dagoenean funtzionatuko dute. Baldintza hau betetzen denean, irteerak aktibatuta egongo dira eta hauen balioa sarreraren araberakoa izango da. Gaitze seinaleak maila logiko baxuan daudenean, irteerak deskonektaturik eta inpedantzia altuan daude. Ondorengo irudian motor baten noranzkoen kontrola ikus dezakegu H zubia erabiliz.
Irudia 16: L293D zirkuitu integratuaren barne zirkuituak
DC motorren biraketa abiadura kontrolatzeko, motorraren elikadura tentsioa kontrolatuz egiten da. Hau posiblea izateko linealki lan egiten duten dispositiboen bidez egiten da( irudia). Nahiz eta sistema sinplea izan, ez da era egokiena motorraren abiadura kontrolatzeko. Arazo nagusia elementu aktiboan galtzen den energia da, transistorean hain zuzen ere.
PWM edo pultsu zabaleraren araberako modulazioa, pultsu digitalen bidez zirkuitu analogikoak kontrolatzeko teknika bat da. Pultsu digitalen zabalerak eta frekuentziak zirkuituari aplikatuko zaion potentzia baldintzatuko du.
PWM-arekin lan egitean asko erabiltzen den terminoa lan-zikloa (Duty-Cicle) da. Lan zikloa seinale digitalaren pultsuaren zabalera eta periodoaren arteko erlazioa da. 𝐷 =𝑡/𝑇 Non: • D= Lan-zikloa. • t= Seinalearen tarte positiboa (pultsu zabalera). • T= Seinalearen periodoa. Lan-zikloarekin seinale digitalaren forma alda dezakegu eta horren bidez gure zirkuituari transmitituko diogun energia (tentsioa, korrontea) kontrolatu dezakegu, hau da, zabalera desberdinak dituzten pultsu digitalen errepikapenarekin tentsio eta korronte desberdinak lortuko ditugu. Zenbat eta lan zikloa handiagoa izan transmititutako energia handiagoa izango da pultsuaren zabalera handiagoa izango delako.
Proiektuan ondorengo konexioak emango dira irudian ikus daitekeen moduan. Irudia 20: PWM erabilera L293D zirkuitu integratuarekin Irudia 21: L293D konexio irudia
Taula honen bidez motorren kontrola nolakoa izango den azaltzen da.
2.4. DC MOTORRAK Korronte zuzenaren energia, errotaziozko energia mekanikoan bihurtzen dute. Korronte zuzeneko motorren ezaugarririk nagusiena, hutsetik karga osora doitzeko aukera da. Eragozpen nagusia mantenua da, oso garestia dena. DC motorra bi alderdi nagusiz osatuta dago: estatorea eta errotorea.
Irudia 22: DC motorra
Gure proiektuan garrantzi handia izango dute, izan ere, gure plataforma mugiaraziko duten gailuak bait direlako. Plataforma mugikorra bi beldar gurpilez mugituko da eta beldar gurpil bakoitza mugiarazteko motor bana erabiliko dugu. motorrak gure plataformako atzeko aldean egongo dira kokaturik karkasa baten barnean sarturik irudian ikus daitekeen moduan.
Mugimendua beldar gurpilei transmititzeko engranajeen bidez egingo da ondoren azalduko den moduan. Irudian ikus daitekeen moduan, motorrek biraketa ardatzean engranaje moduko bat dute, plastiko zuriz eginda dagoena. Ardatz horri esker engranaje tren bat sortuko dugu, ondoren azalduko da zer den engranaje tren bat, eta mugimendua engranajeetan zehar hedatuko da beldar gurpilen mugimendua gertatu arte. Plataforma aurrera mugitzeko, motor biek erlojuaren kontrako norabidean biratu beharko dute eta atzerako mugimendua egiteko ordea, erlojuaren norabidean biratu beharko dute motor biek. Eskumara biratzeko aldiz, eskumako motorra gelditu egin beharko da eta ezkerreko motorra mugimenduan jarri. Horrela plataforma eskumara hasiko da biratzen. Ezkerrera biratzeko ordea, ezkerrean kokatuta dagoen motorra gelditu beharko da eta eskumako motorra martxan jarri. Horrela ezkerrera biratuko du plataformak.
Engranaje bidezko transmisioak duen abantaila nagusia polea bidezko transmisioaren aurrean, irristapen eza da. Honi esker, transmisioan zehaztasuna lortzen da. Gure proiektuan erabiliko ditugun engranajeak plastikoz osaturikoak dira.
Motorraren atalean azaldutako ardatzean duen plastikozko engranajeak ardatzarekin batera biratuko du. Horrek irudiko engranaje txikian eragingo du mugimendua transmitituz eta engranaje txikiak aldi berean engranaje handiari mugimendua transmitituko dio. Engranaje handi hori ardatz bati lotuta dago eta engranaje handiaren mugimenduaz ardatza Irudia 24: Engranajeak
mugitzea lortuko da. Ardatz beldar gurpilen mugimendu ardatza da eta ondorioz beldar gurpilen mugimendua gertatuko da.
Irudia 25: Pultsadorea
3. MUNTAIA Jarraian aipatu ditugun elementu guztiak proiektuan nola kokatuko diren azalduko da. Horretarako eraikitzeko jarraitu diren pausuak azalduko dira. Plataforma mugikorra jostailuzko hondeatzaile baten txasisa izango da. Hondeatzaile hau beldar gurpilez mugitzen da eta beldar gurpil horien mugimendua kontrolatuko da.
Ez da hondeatzaile osoa erabiliko, hau da, beharrezkoak diren elementuak soilik erabiliko dira. Hau dela eta, hondeatzailearen pala eta kabina kendu egingo dira. Behin hau eginda, beldar gurpilak eta txasis zati bat geratuko dira irudian ikus daitekeen moduan.
Hondeatzailearen kabina, metakrilatoz eginiko kutxa batekin ordeztuko da. Kutxa hau txasisaren gainean kokatuko da. Metakrilatoz osaturiko kutxa gardena denez, posiblea izango da barnean egingo diren konexio guztiak ikustea. Kutxa hau irekitzea posiblea Irudia 26: Hondeatzailea Irudia 27: Hondeatzailearen txasisa
izango da goiko aldean kokaturiko bi bandei esker. Honi esker tapa ireki eta aldaketa txikiren bat egitea posiblea izango da.
Behin txasisa izanik motorren kontrolarekin hasiko gara. Horretarako protoboard batean ondorengo zirkuitua osatuko dugu aurretiaz azaldutako elementuez baliaturik eta baita beste material batzuez: • Arduino Due plaka Irudia 28: Metakrilatozko kabina Irudia 29: Txasisa
Lehenik eta behin frogak egiteko muntaia burutu da, txasisean sartu aurretik funtzionamendu egokia izan dezan. Hau da, Arduino programan motorrak kontrolatzeko programa bat sortuko da. Programa horren funtzionamendua Irudia 30: Motorren kontrolerako zirkuitua
eraikitako zirkuituan frogatuko da eta behin funtzionamendua egokia denean, plaka batean finkatuko da txasisean kokatzeko. Froga hauek burutzeko Arduino UNO plaka ordenagailuko USB kablearen bitartez elikatuko da. Funtzionamendu egokia lortu denean ordea, Arduino UNO plaka hondeatzailearen kabinan kokatuko da eta bertan 9V-eko pila baten bidez elikatuko da. Irudian ikus daitekeen moduan hiru pultsadore erabiliko ditugu. Pultsadore hauek simulazioa burutzeko soilik erabiliko dira. Funtzionamendu egokia lortzen denean pultsadoreak alde batera utziko dira eta hauen bidez lortzen dena, izpi infragorri bidezko urrutiko aginte baten bidez egingo da. Lehenengo pultsadorearen bidez bi motorrak piztu edo itzaliko dira, bigarren pultsadorearen bidez bi motorrei aurrera eta atzera mugitzeko agindua bidaliko zaie eta hirugarren pultsadorearen bidez eskumara eta ezkerrera mugitzeko agindua. L293D zirkuitu integratuari esker, bi DC motorren kontrola lortuko da. Zirkuitu integratu hau bi modutan elikatu behar da: • 16. pina 5v-ekin elikatu behar da eta tentsio hori Arduino UNO plakatik aterako da. 5V hauek logika elikatzeko erabiliko dira. • 8. pina 4.5-36V bitarteko tentsioaz elikatu behar da eta tentsio hori 9V-eko pilaren bidez emango da. H zubia erabili ahal izateko barne zirkuituak gaitu behar dira eta hau enable seinaleen bidez egiten da. Gaitze seinaleak 1. eta 9. pinetan konektatu behar dira. 3 eta 6 pinak alde batetik eta bestetik 14 eta 11 pinak zirkuitu integratuaren irteerak izango dira. Bertan, DC motorrak konektatuko dira. Motor horien kontrola sarrera pinetatik sartutako kontrol seinaleen bidez egingo da, eta pin hauek 2, 7, 15 eta 10 pinak izango dira. Gainontzeko pin guztia masara konektatuko dira. Honek guztiak nahi den moduan funtzionatzen duenean, guztia plaka batean eraikiko da zehaztasun guztiarekin.
Guztia muntaturik dugunean, hurrengo pausua txasisean bakoitza bere tokian kokatzea izango da. Lehenik eta behin motorrak finkatuko ditugu txasisean. Hauek kabinaren azpian kokatuko dira. Motorrak karkasa baten barnean daude eta hauek engranaje trenaren gainean kokatuko dira. Engranajeak izkutaturik geratuko dira karkasaren ondorioz. Motorrek mugimendua transmitituko die engranajeei eta hauek beldar gurpilak mugiaraziko dituzte.
Irudia 31: Plakan inplementatutako zirkuitua Irudia 32: DC motorren kokapena txasisean
Motorrak kokatuta daudenean, Arduino UNO plaka eta zirkuitua elikatzeko 9V-eko pilak ere kabinaren azpian kokatuko dira.
Motorrak eta pilak kokatuta daudenean, Arduino UNO plaka eta konexioa plaka metakrilatoz egindako kabinan kokatuko dira. Horrela motorrak eta pilak kabinaren azpian kokatuta geratuko dira eta ez dira ikusiko.
Irudia 33: Pilen kokapena txasisean Irudia 34: Txasisean zirkuitua kokatuta
Guztia muntatuta dagoenean muntaian bertan simulazioa egingo da mugimendu guztiak betetzen dituen baieztatzeko. Dena betetzen bada azkeneko pausuarekin hasiko da.
Azkenik infragorri kontrola sartuko da, horretarako errezeptorea soilik erabiliko da. Aurretik errezeptorearen atalean, egin behar diren konexioak azaldu dira. Hau kontuan izanik ondorengo muntaia osatu beharko da. Errezeptorearen lehenengo pina Arduino plakako hamabigarren pinera konektatuko da. Pin hau oso garrantzitsua da, izan ere, bertatik jasoko dira urrutiko aginteak bidaliko Irudia 35: Errezeptorearen muntaia
dituen kodeak. Kode hori Arduinok ulertu eta dagokion ekintza burutuko du, gure kasuan dagokion motorren mugimendua. Guzti hau posiblea izateko, Arduino programan liburutegi berri bat instalatu behar da. Liburutegi berri honen instalakuntza hurrengo puntuan azalduko da zehaztasun handiagoz. Behin bi atalek independienteki era egokian funtzionatzen dutela ikusten denean, biak batuko dira eta programa urrutiko kontrola posible izateko aldaketa txiki batzuk burutuko dira gerora azalduko den moduan. Bukaeran izango dugun muntaia ondorengoa izango da.
Azken muntaia hau txasisaren barnean kokatuko dugu bere osotasunean eta urrutiko agintearen bidez kontrolatu ahal izango da hondeatzailea. Irudia 36: Zirkuitu osoaren muntaia
4.LIBURUTEGIAK 4.1. LIBURUTEGIEN ESANAHIA Liburutegiak, programen funtzionaltasuna handitzea ahalbidetzen duten C edo C++ hizkuntzetan idatzitako artxiboak dira. Arduino-rako egindako programa batetik deituko den kode fitxategi bat da, zeregin zehatz bat egiteko deituko dena. Artxibo hauen helburu nagusia programatzailearen lana erraztea da, hau da, funtzio konplexuagoak sortzeko orduan, kode guztia idatzi behar ez izatea. Liburutegi asko daude Ardunino-ren funtzionaltasuna asko handitzen dutenak, esate baterako GPS baten sortzea, SMS mezuen bidalketa; LCD pantailak maneiatzea eta abar.
Existitzen den liburutegi bat erabili nahi bada, Programa leihoan klik egin eta bertan Importar Librería aukeratu behar da. Bertan hainbat liburutegi egongo dira aukeratu ahal izateko. Honek # include zuzendaritza sartuko du liburutegi karpetako (.h) goiburua duen fitxategi bakoitzean. Zuzendaritza honek, liburutegian definitutako konstante eta funtzioak programan egon daitezen ahalbidetzen du. Irudia 37: Liburutegien instalakuntza
Horrez gain, Arduino plakan kargatu edo konpilaketa burutuko den momentuan, liburutegiko kodearen eta programaren bateratzea agintzen du. Posiblea da liburutegiak sortzea edo hirugarren pertsona batek sorturiko liburutegiak erabiltzea. Proiektu honetan hori gertatzen da, plataforma mugikorra kontrolatzeko erabiliko den kit infragorriak liburutegi berezi bat behar du. Liburutegi hori lortzeko lehenik eta behin deskargatu egin behar da eta ondoren deskonprimatu. Ondoren ezaguna den karpeta batean izango dugu.
Orokorrean bi artxibo daude, bata “.h” eta bestea “.cpp”. Ondoren Arduino karpeta irekiko da. Irudia 38: IRremote master liburutegia
Behin karpeta hau irekita dagoela, liburutegi karpetan sartu eta beharrezko liburutegia bertan itsatsiko da.
Liburutegiak ondo funtziona dezan izenak dituen ‘-‘ kendu egin beharko dira ez dituelako onartzen. Behin kenduta, Arduino IDE berriz abiaraziko da eta liburutegia kargatu dela ikus daiteke. Irudia 39: Arduino karpeta Irudia 40: Arduino liburutegia
Programa batek liburutegi baten beharrik ez duenean, goiburuko # include zuzendaritza ezabatu eta liburutegia erabiltzeari utziko dio. Honen bidez liburutegiaren eta programaren bateratzea saihestuko da eta Arduino plakan erabilitako tokia murriztuko da.
4.2. LIBURUTEGIAREKIN IZANDAKO ARAZOA Programa konpilatzean eta Arduino UNO plakara bidaltzean ez da inolako arazorik sortzen, baina urrutiko aginteaz aginduak bidaltzean, errezeptoreak jaso egiten ditu baina ez dira betetzen. Hau konpontzeko Arduino UNO-ren erlojuekin konpondu beharreko puntu bat dago. Kasu honetan, PWM seinalea Arduinoren Timer1 erlojuaren bidez sortzen da. Oinarrian kontagailu bat da, 0-tik 255-rarte zenbatzen duena. Beraz, 128-ko PWM seinale bat nahi bada, kontagailua maila logiko baxuan zenbatzen hasiko da 0-tik 128-ra heldu arte. Momentu horretan maila logiko altuan jarriko da 255-era iritsi arte. Prozesua berriz errepikatuko da, eta horrela pultsu seinale bat lortuko da, nahi den PWM seinalea hain zuzen ere. Kasu honetan ordea, erabiltzen ari den liburutegiak Timer2 erlojua erabiltzen du eta horren ondorioz ez du zirkuituak funtzionatzen. Horretarako liburutegiko IRremoteInt.h fitxategian aldaketa txiki bat egin behar da. Timer2 erlojua alde batera utziko da Timer1 erlojuarekin soilik lan egiteko, ondorengo irudian ikusten den moduan.
Aldaketa txiki hau egin ondoren programak ongi funtzionatuko du eta urrutiko agintearen bidezko aginduak beteko dira. Hau da, motorrak urrutiko aginteak bidalitako noranzkoetan mugituko ditu motorrak.
Irudia 42: IRremoteInt.h fitxategia
6.PROGRAMAZIOA 6.1. KODE OROKORRA Arduino programazioan erabiltzen den hizkuntzaren egitura oso sinplea da, eta bi zatiz osatuta dago. Bi zati hauek beharrezkoak dira eta intrukzio blokeak dituzte euren barnean. Jarraian programa baten zati nagusien eskema orokorra ikus daiteke.
setup() komandoaren bidez pinen konfigurazioa jasotzen da eta loop() komandoan aldiz kodea osatzen da, hau da, bere barnean programa egongo da eta ziklikoki exekutatuko da. Funtzio bi hauek ezinbestekoak dira programak era egokian funtziona dezan.
setup() funtzioak aldagaien adierazpena jasoko du. Programan lehendabizi exekutatuko den funtzioa da eta behin bakarrik exekutatuko da. pinMode-a konfiguratzeko erabiltzen da, hau da, sarrera eta irteera pinen lan modua konfiguratzeko, serie komunikazioa gauzatzeko eta abar. Hau horrela, programa batean sartu beharra dago nahiz eta exekutatzeko adierazpenik ez izan. loop() funtzioa, setup() funtzioaren segidan doa eta etengabe exekutatuko den kodea darama (sarreren irakurketa, irteeren aktibazioa eta abar). Ziklikoki exekutatuko da, beraz plakan etengabe sortzen ari diren ekintzei erantzungo die. Arduino programa guztien nukleoa da funtzio hau lan gehiena egiten duelako. Jarraian setup() eta loop() komandoen barnean dauden funtzioak azalduko dira. Funtzioa, kode bloke bat da zeinek izena eta instrukzio bloke bat dituen eta exekutatuak Irudia 43: Kode orokorra
izango dira funtzioa deitzen denean. Erabiltzaile funtzioak ekintza errepikakorrak egiteko eta programa laburtzeko erabili daitezke. Funtzioak “type” balio batekin adierazten dira. Balio hau funtzioak bidaliko du, esate baterako zenbaki oso bat bidaltzen duenean funtzioak “int” erabiliko du. Funtzioak inolako baliorik bidaltzen ez badu, “void” (Funtzio hutsa esan nahi du) idatziko da hitzaren aurrean. Funtzioak itzuliko duen datu mota adierazi ondoren, funtzioaren izena idatziko da eta beharrezkoa bada, funtzioa exekutatzeko pasatu behar diren parametroak idatziko dira kakoen artean. 6.2. KODEA Lehenik eta behin aurretik aipatu dugun liburutegia kargatuko dugu izpi infragorri bidezko kontrola posiblea izan daiten.
Jarraian erabiliko ditugun aldagaiak adieraziko dira. Aldagai bakoitzari Arduino UNO plakan dagokion pina ere adieraziko da.
Irudia 44:Liburutegien ezarpena Irudia 45: Aldagaien adierazpena
enable1 eta enable2 aldagaik driver-a gaitzeko eta ezgaitzeko erabiliko dira. Input1, input2, input3 eta input4 aldagaien bidez driver-era seinaleak igorriko dira motorrak mugiarazteko. onOff, aurreraAtzera eta eskumaEzkerra aldagaiak pultsadoreekin erabiltzeko izango dira. Simulazioa gauzatzeko soilik erabiliko dira, izan ere, proiektuaren helburua urrutiko aginte baten bidez kontrola burutzea delako. egoera aldagaia gero ikusiko den moduan, pizte eta itzaltze aginduak betetzeko erabiliko da. Izpi infragorri bidezko kontrola burutzeko ondorengo aldagaiak finkatu behar dira.
Lehenik eta behin datuak eskuratzeko pina ezarriko da RECV_PIN izena duena eta Arduino UNO plakan hamabigarren pina egokituko zaio. Ondoren objektu hartzailea sortuko da IRrecv motako irrecv aldagaiaren bidez. Bukatzeko decode_results instrukzioaren bidez urrutiko aginteak bidalitako kodeak gordeko dira.
Hurrengo pausua setup() funtzioa programatzea da. Bertan erabiliko diren pinak sarrera edo irteera bezala konfiguratuko dira. Hau egiteko nahiko da pinMode (pinaren_izena, INPUT/OUTPUT) idaztearekin, honela argi geratuko da zein pin konfiguratu den irteera bezala eta zein sarrera bezala. Irudia 46: IR funtzioak
Pinak konfiguratzeaz gain, pin bakoitzean hasierako balio bat ezarri daiteke analogWrite eta digitalWrite funtzioen bidez. Serial.begin(9600) komandoaren bidez datuen transmisio abiadura ezartzen du bit segunduko. irrec.enableIRIn(); funtzioaren bidez errezeptorea abiaraziko da eta irrec.blink13(true); funtzioaren bidez hamairugarren LED-ak dir-dir egingo du datuak transmititzen direnean izpi infragorria ikusezina delak giza begiarentzat. Irudia 47: setup() funtzioa
Bukatzeko irrec.resume(); funtzioaren bidez hurrengo kodea jasotzeko prest jarriko da errezeptorea. |
addi-2e4d617ef57c | https://addi.ehu.es/handle/10810/13391 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-10-17 | science | Elezcano Bilbao, Ander | eu | Izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra | T102. Aukera ezberdinak aztertu eta erabaki finala. Aurreko atalean aukeratutako aukera ezberdinak aztertuko dira eta azkenik aukera finala egingo da.
Eskuratutako errekurtso eta ezagutzekin bat eginez, erabiliko diren gainontzeko materialen aukeraketa burutuko da, hala nola, elikadura iturria, motorrak, materiala eta abar.
T202. Proiektuaren egituraren konfigurazioa. Muntaia egiteko beharrezkoak diren moduluak aukeratuko dira. EDE LK AZEA ELGBA EU 3 egun 24 ordu / pertsona H2 H1 EU202 Taula 11: T202
LP4. Simulazioa Proiektu osoa simulatu egiten da eta denak funtzionamendu egokia duela baieztatzen da. EU4 EDE LK 2 egun 16 ordu / pertsona Taula 17: EU4 T401. Simulazioa eta erroreen ezabatzea. Proiektua bukatutzat eman aurretik erroreen erabateko zuzenketa egin behar da. EDE LK AZEA ELGBA EU 2 egun 16 ordu / pertsona H2 H1 EU401 Taula 18: T401
Kodea Izena Deskribapena EU1 Proposamen desberdinen inguruko informazio bilaketa eta azken erabakia. Lan pakete honen bidez informazioa bilatuko da eta aukera ezberdinen artean bat aukeratuko da. T101 Proiektu posible desberdinen bilaketa. Informazioa bilaketa. T102 Aukera ezberdinak aztertu eta erabaki finala. Aurreko aukerak aztertuko dira eta bat aukeratuko da. T103 Proba plakaren aukeraketa. Behin proiektua aukeratu dela, proiektu gauzatzeko plaka egokia aukeratuko da. Taula 22: 1. Entrega unitatea
T202 Proiektuaren egituraren konfigurazioa. Eraikitze aukerak aztertu ondoren proiektua osatzeko. T203 Programaren egituraren konfigurazioa. Sistema kontrolatzen duen programaren egitura.
Proiektuaren garapen osoa burutuko da.
Programaren kodea idatziko da.
Proiektua bere osotasunean simulatzen da eta funtzionamendua egokia dela baieztatzen da. T401 Simulazioa eta erroreen ezabatzea.
Proiektua bukatutzat eman baino lehen, erroren ezabaketa egin beharko da.
Proiektuaren kudeaketa eta dokumentazioa egiten da.
Baliabide materialei dagokien aurrekontua proiektuan bi mila zazpiehun (2.700,00 €) eurokoa izango da. |
addi-50a46d114c75 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13391 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-10-17 | science | Elezcano Bilbao, Ander | eu | Izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra | 1. HELBURUA Proiektu honen helburu nagusia, izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikor bat eraikitzea da. Erabiltzaileak urrutiko aginte baten bidez plataforma nahi duen norabidean mugitzeko aukera du. Dokumentu honetan proiektuaren garapen eta inplementazioan indarrean egongo diren baldintzak aurkezten dira. Bi aldeei dagozkien aspektu eta baldintzak jasoko dira.
2.1. GIZA BALIABIDEAK Aplikazioaren garapenerako beharrezkoak diren pertsonek honako profil hauek bete beharko dituzte: Proiektu burua, proiektuaren zuzendaria, antzeko proiektuetan esperientzia duena. Bere zeregin nagusiena proiektuaren garapena kudeatzea izango da, epe eta helburuen betearazpena ziurtatuz. Ingeniari teknikoa, mikrokontrolatzaileen arloko ezagutzekin. Bere zeregin nagusiak proiektuaren diseinua, beharrezkoak diren programen sorrera eta proiektua montatzea izango dira.
2.3. DOKUMENTU EUSKARRIAK Ondoren, proiektua bukatzean bezeroari entregatu beharreko dokumentuak aurkezten dira. Dokumentu hauetan proiektuan eginbeharreko lanak eta indarrean egongo diren baldintzak zehazten dira. 1. DOKUMENTUA – Memoria: Proiektuaren memorian, berau gauzatzeko eman behar diren pausuak jasotzen dira. Dokumentua proiektuaren laburpen labur batekin hasten da eta ondoren bere gauzatzearekin espero diren helburuak azaltzen dira. Ondoren, bere onura tekniko, ekonomiko eta sozialak ezartzen dira eta erabilitako garapenerako aukera desberdinen aurrean hartutako irtenbidea deskribatzen da. Inposatutako espezifikazioak eta proiektuaren garapenerako antzemandako beharrak ere jasotzen ditu eta baita azken diseinuko laburpen txiki bat. Azkenik lan plangintza eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak ere jasotzen ditu. 2. DOKUMENTUA – Diseinua: Atal honetan programaren eta bere modulu desberdinen diseinua eta garapena egingo dira eta baita modeloa osatzeko beharrezkoa den periferiko garrantzitsuenaren funtzionamendu moduaren eta egituraren laburpen txiki bat. 3. DOKUMENTUA – Lan plangintza eta aurrekontua: Dokumentu honetan proiektua gauzatzeak duen kostu ekonomikoa zehazten da. Baliabide materialen kostua eta giza baliabideenak desberdintzen dira. Era berean lan plangintza zehazten da, Gantt diagrama batekin lagunduta.
4. DOKUMENTUA – Baldintzen plegua: Dokumentu hau da eta bertan deskribatzen dira proiektuaren inplementazio kontratuan parte hartzen duten aldeek onartu behar dituzten baldintzak. Baldintza hauek proiektuaren garapena gidatuko dute. 5. DOKUMENTUA - Eranskinak: Instalazioan erabilitako osagaien informazioa lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri orriak.
3. EGINBEHARREKOAK Proiektu honetan garatuko diren lan-paketeak deskribatzen dira. LP1. Proposamen desberdinen inguruko informazio bilaketa eta azken erabakia Lan-pakete honen helburua eginbeharreko proiektu posibleen inguruko informazioa biltzea eta aukerak aztertzea da. Azkenik, egingo den proiektua aukeratuko da. LP2. Aplikazioaren diseinua Erabili beharreko osagaiak zuzenki aukeratuko dira, hau da, periferikoen, materialaren eta programaren egituraren konfigurazioaren inguruan erabakiak hartzea.
LP3. Garapena eta muntaia. Programa osoa eta modulu desberdinen programazioa burutzea aukeratutako softwarearen bitartez.
LP4. Simulazioa Bukatutako garapenaren simulazioa eta sortutako akatsen garbiketa. zuzena egiaztatzea. LP5. Proiektuaren kudeaketa Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioko ekintzak.
4. BALDINTZA EKONOMIKOAK 4.1. PROIEKTUAREN KOSTUA “Izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra” proiektuaren garapenerako aurrekontua hamalau mila ehun eta hogeita hamahiru euro eta hamabi zentimokoa (14.133,12 €) izango da, zergak kontuan izan gabe. Kontratu honetan ezarritako lanetatik aparte egin beharrekoak bezeroari komunikatuko zaizkio eta aparte fakturatuko dira, proiektugileak aintzakotzat hartzen badu. 4.2. ORDAINKETA ERA Enpresa kontratugileak 2000 €ko lehen ordainketa bat egingo du proiektu hau sinatzen denean, bere adostasuna emanez. Lehen ordainketa jaso eta 2 hilabeteko epean 10.000 €ko bigarren ordainketa bat egingo da. Hirugarren eta azken ordainketa bat egingo da, 2.133,12 €koa, egindako lanak jasotzerakoan.
5. HARTZEKO BALDINTZAK ETA PROBAK Atal honetan proiektua entregatzerakoan egiaztatu beharreko baldintzak zehazten dira. Garapenen egiaztapenarekin ekiteko, egin beharreko proba multzo bat zehaztu da eta 1. Dokumentuan, memorian, jasotzen diren espezifikazioen betetze zuzena egiaztatuko da. Hemen jasotako probak sistema onartzeko oinarria izango dira, baiana garapenaren arduradun den langilegoaren irizpidearen arabera proba gehigarriak ere enkargatu ahal izango dira. 5.1. BETETZE ETA ENTREGA EPEAK Lana 2014ko Irailaren 11an entregatu beharko dira, hau da proiektua bukatu eta 4 egunetara. Plangintza bi aldeek sinatu ondoren edozein egokitzapen edo aldaketa egin ahal izateko bi aldeek onartu eta eztabaidatu beharko dute. Horretarako dagokion aldaketa eranskinetan eta kontratuan jarri beharko da eta proiektuaren kostu osoaren balorazio estimatuan ere. 5.2. PRODUKTUAREN GAINEKO USTIAPEN ESKUBIDEAK Proiektuaren emaitza gisa garatzen diren tresna eta metodologia bezeroan erabateko jabegokoak izango dira. Garatuko den tresnaren jabego intelektuala eta erabilera eskubidea bezeroarenak bakarrik izango dira, baina ikerketa taldea egilekide moduan izendatzearen eskubide morala errespetatuko da.
6. LEGE ETA KONTRATUKO BALDINTZAK 6.1. HARTZE-AGIRIAK Zerbitzuen behin-behineko hartzea zerbitzu horiek egin ondoren egingo da eta horretarako bi aldeek sinatu beharko dute Behin-behineko Hartze-Agiria. Agiri hori sinatu ondoren hasiko da erreklamazioak egiteko dagoen bi asteetako epea. Epe hori pasatu ondoren eta kontratistak zuzendu beharreko akatsak jakinarazi ez baldin baditu, Behin-betiko Hartze-Agiria sinatuko da. Agiri hau sinatu ondoren dokumentu honen Berme-baldintzen atalean ezartzen diren baldintzen berme-epea jarriko da martxan. 6.2. EROSKETA ETA MANTENTZE KONTRATUAK “Izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra” proiektuarekin lotuta dagoen softwarearen garapenaren funtzionamendua egiaztatu ondoren bi aldeek Erosketa Kontratua sinatuko dute. Kontratu honetan eskaintzen diren mantentze-baldintzak dokumentu honen Mantentze-Baldintzak deituriko 7. Atalean agertzen dira. 6.3. BEZEROAREN ERANTZUKIZUNAK Bezeroak kontratatutako zerbitzu guztiei dagokien indarreko arautegi legal osoa betetzeko ardura izango du, erabiltzeko baimenak eta lizentziak barne eta baita egindako garapenaren jabego intelektual eta konfidentzialtasunari dagozkien arautegia ere. Erosleak ez du produktuaren jabegoaren gaineko inolako titulartasunik erosten, beharrezkoak diren ekipoen instalazio-baimena ezean.
Eroslea ez dago baimenduta produktuen kopiarik edo egokitzapenik hirugarrengoei banatzeko, saltzaileak espresuki baimentzen ez badio. 6.4. PROIEKTUGILEAREN ERANTZUKIZUNAK Proiektuaren garatzailea proiektuaren exekuzioan ezarritako epeak betetzera konprometitzen da. 6.5. KONTRATUAREN IRAUNGIPENA Kontratua iraungiko da bere bukaera edo amaiera iritsi delako edo tartean dagoen alderen baten ebazpenagatik. Honako hauek izan daitezke ebazpenak : Baldintzen Pleguko klausulak ez betetzea. Alde baten merkataritza-sozietatearen zuzendibe-nortasuna iraungitzeagatik, ondarea beste entitate batetara pasatu ezean. Aldeen arteko akordioa. Alde batek porrot edo ordainketa-etendura aitortzeagatik. 6.6. GATAZKEN EBAZPENA Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeinei uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaile-administrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira.
7. MANTENTZE BALDINTZAK Mantentze-Kontratu bat egin ahal izango da bai prebentiboa eta baita zuzentzailea. Mantentze prebentiboak urteroko berrikuspen bat ekarriko du berarekin. Funtzionamendu egokia ziurtatzeko eta bere iraupena luzatzeko beharrezkoak diren operazioak bi mailatakoak dira: 7.1. MANTENTZE PREBENTIBOA Mantentze prebentiboko plangintzak honako operazioak biltzen ditu: ikuste-ikuskapenak, ekintzen egiaztapena eta instalazioarekin lotuta dauden beste batzuk. Operazio hauek instalazioaren funtzionamendu, prestazio, zaintze eta iraunkortasun baldintzak muga egokien barnean mantentzea ahalbidetzen dituzte. Instalazioaren mantentze prebentiboak urteroko bisita bat ekarriko du berarekin. Egiten diren mantentze operazio guztiak dagokion mantentze-liburuan erregistratu beharko dira. 7.2. MANTENTZE ZUZENTZAILEA Mantentze-zuzentzailaren plangintzak bere bizitza baliagarrian zehar sistemaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko beharrezkoak diren operazio guztiak biltzen ditu. Mantentze hau pertsonal tekniko kualifikatuak egin behar du instalazio-enpresaren erantzukizunaren pean.
8. BERME BALDINTZAK Hirugarrengoei balizko erreklamazioaz utzi gabe, instalazioa baldintza orokor hauen arabera konponduko da muntaia edo edozein osagaien akatsengatik matxura bat duenean. Bermea bertan behera geldituko da erabilera desegokia denean, hau da, sistemaren administrazio gidaliburuan ezarritakoarekin bat ez datorrenean. Bermea instalazioko kontratistaren alde aitortzen da dagokion berme-ziurtagiriaren bidez eta instalazioaren entregan egiaztatzen den datarekin. Proiektua egiteko kontratatutako enpresari dagokio azken produktuaren bermea urte batez. Epe horretan eguneroko erabilpenean sortutako edozein arazo konpontzera eta tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko zerbitzu teknikoa eskaintzera konprometitzen da. Berme-epea eraginkorra izango da sistemaren azken hartzetik. Bermea bertan behera geldituko da ezarritako mantentze-arauak jarraitu ezean edo hirugarren batzuek aldaketak egin dituztela egiaztatzen bada.
9. KONFIDENTZIALTASUN AKORDIOA 9.1. SARRERA Kontuan izanik lanak eta probak egiteko bezeroak garapen-enpresari emandako informazioak garrantzi estrategiko eta bereziak dituela, bi aldeen arteko lankidetza esparru bat zehaztuko da informazio horren pribatutasuna ziurtatzeko. Alde bakoitzak du edo izan dezake, ikerketa proiektu, antolaketa, tresnen sorrera, prozesuen definizio, e.a.-i dagokien nolabaiteko “informazio konfidentziala”.
Bi aldeek aitortzen dute informazio konfidentzial hori lagatzailearen kontabilitateaktibo bat dela eta bere erabilera desegokiak edo baimenik ez duten pertsonen erabilerak eragin kaltegarria izango luketela bere berezko balioan. Beraz, bi aldeen artean eremu publikokoa ez den zenbait informazio tekniko eta komertziala trukatu daiteke beti ere akordio honen termino pean eta aurretik aipatutako gaien testuinguruan. Bi aldeek informazioaren konfidentzialtasuna babestu nahi dute hurrengo gaietan: prozedura eta produkzio-prozesuetan. Exekuzio, ebaluaketa, hobekuntza eta eguneratzerako definizio, betebehar eta beharren inguruan. Lankidetza proiektuak aurrera eramateko beharrezkoa den edozein informazio. 9.2. INFORMAZIO KONFIDENTZIALAREN DEFINIZIOA “Informazio konfidentziala" edozein modutan emandako edozein informazio, datu tekniko edo Knowhow-a da. Bertan sartzen dira, nahiz eta ez era mugatuan, konfidentzial edo erreserbatu moduan identifikatutako informazio dokumentatua, makinan prozesatzeko prest dagoen informazioa, euskarri fisikoetan dagoen informazioa, informazio ezkutatua eta prototipo teknikoak. Ahoz edo ikusmen bidez transmititutako informazioa, informazio konfidentzialtzat hartuko da. Lagatzaileak horrela identifikatzen badu, lagatzaileak konfidentzial edo isilpeko informazio moduan markatzen badu edo jasotzaileari ahozko transmisioa egin eta hogeita hamar (30) eguneko epearen barruan transmititzen bazaio. 9.3. KONFIDENTZIALTASUN AKORDIOA 9.3.1. Informazioaren trataera: Akordio honen aurretik edo bere iraupenaen zehar, edozein modutan erositako informazio tekniko edota komertzialaren inguruan (aurrerantzean “informazio” bezala aipatuko dena), beti ere proiektuarekin zerikusia duenak, bi aldeak honetara konprometitzen dira:
a) Informazioa proiektuaren helbururako bakarrik erabiltzera. Aldeek ezin izango dute informazioa erabili bakoitzaren interesetarako edo lagatzailearen interesen kontra. b) Informazioa beraien langileei bakarrik transmititzera, beti ere beharrezkoa den neurrian eta proiektuaren helburuetarako behar baldin badute. c) Informazioa hirugarrengoei ez ezagutaraztera, lagatzaileak idatziz baimendu ezean eta edonola ere akordio honetan jasotako konfidentzialtasun baldintzekin bat etorriz. d) Informazioa idatziz edo irakurgai izan daitekeen edozein formatutan ez kopiatzera ezta erreproduzitzera, bidezkoa izan ezean. e) Azpikontratatutako lana bukatzean, jasotzaileak eman edo erositako informazio guztia (planoak, edonola irakur daitezkeen formatuak, idatzizko materiala, kopia guztiak barne) bueltatzera eta baimendutako eran gordetako informazio guztia ezabatzera. f) Jasotzailea aldez aurretik aipatutako betebeharrak betetzeko arduraduna da, bere langileen izenean eta langile batek proiektuan garatu behar dituen lanetarako behar duen informazioa baino gehiago jasoko ez duela ziurtatu behar du. g) Lagatzaileak baimentzen badio, jasotzaileak jasotako informazioa hirugarren bati eman ahal izango dio beti ere hirugarren horrekin akordio honen antzerako bat sinatzen badu, bai luzeran eta bai terminoetan.
9.3.2. Informazio murriztuaren trataera berezia: a) Jasotzaileari “Murriztu”, “konfidentzial” edo antzerako terminoekin sailkatutako informazioa transmititzen zaionean, jaso duela adierazi beharko du eta sarrera mugatua duen leku apartatu, ziur eta konfidentzialean mantenduko du eta zirkulazio dokumentuan adierazitako pertsonei bakarrik kopiatu edo ezagutaraziko die.
b) Faxen bidez transmititutako informazioak konfidentziala den trataera jasoko du, kontrakorik esaten ez bada eta aurreko puntuan esandako betebeharrak bete beharko ditu jaso izanarena izan ezik. c) Informazio mugatuaren edozein betebeharren huts egitea edo haustura larritzat hartuko da eta akordio honen ez betetzea suposatuko du. Beraz, bere haustura edo bukaera. 9.3.3. Baztertzeak Informazioa aldez aurretik ezarritako ez-ezagutarazte eta ez-erabilerako baldintzei lotua egongo da, eremu publikokoa izan arte, akordio honen haustura izan ezean edo fede oneko hirugarren batek jaso ezean. Esandakoa gertatuz gero, aipatutako baldintzen aplikazioa etengo da berariazko informazioetarako. Honetaz gain, kasu hauek ere baztertzeak izango dira: Jasotzaileak jasotako informazioa aldez aurretik ezagutzen zuenaren ebidentzia izatea. Izkutuko informazioa eskatzen ez duen hirugarrengo baten bidez jasoa eta fede txarrez edo indarrean dagoen legeria urratuz erosi edo ezagutarazi gabekoa izatea. Administrazio-ebazpena, epai-errekerimendua.
9.3.4. Jabego-eskubideak Akordio honek ez ditu patenteen eskubide, egile-eskubide edo indarrean egon daitekeen beste edozein industria jabegoko eskubideren lagapen zehatzik edo inpliziturik suposatzen. Proiektuaren esparruan aldeen artean emandako informazioa lagatzailearen jabegoan egongo da eta horrela adieraziko da, aipatutako jabegoa markatuta agertu edo ez.
9.3.5. Aldeen harremana Akordio honek ez du aldeen arteko merkataritza-elkartasunik edo merkataritza-lankidetzarik suposatuko eta horregatik aldeek espresuki adosten dute akordio honen helburu bakarra bere iraunaldian zehar trukatu dezaketen informazio konfidentziala babestea dela. Alde batek ere ez du hartzen besteari informazio konfidentziala emateko agindurik. Informazio konfidentzialaren horniketaren erabakia jatorriz bere jabegokoa den aldearen nahierara izango da. Alde bakoitzak ordaindu beharko ditu akordio honen inguruan sortutako kostu eta gastu guztiak, konfidentzialtasun akordioko hausturaren atalean ezarritakoa kenduta. 9.3.6. Konfidentzialtasun akordioaren haustura Akordio honen haustura edozein aldetik izan daiteke eta alde biengandik akordioaren edo bi aldeen artean ezarritako erosketa aginduen bukaeratzat hartuko da, aldeen arteko konpentsaziorik gabe eta aldez aurretik hartutako eskubideei edo lege-ekintza egokien jarduteari kalterik egin gabe.
9.3.7. Aplikatu beharreko legeria Akordio honen iraunaldian sor daitekeen edozein edukiekiko zalantza edo aplikazioen inguruko desadostasun akordioa sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira Baldintzen Plegu honetako Gatazken Ebazpeneko atalean ezarritakoaren arabera. Kontratuaren interpretazioan edo aldaketan sor daitezkeen auziak, kontratua sinatu zen lekuko Epaitegietan edo Auzitegietan ebatziko dira, aldeei egokitu ahal zaien beste edozeini uko eginez. Beraz, hauen esku uzten da epaileen eta epaile-administrazioaren izendapena eta aldeek hauen laudoa onartzera behartuta egongo dira.
9.3.8. Iraunaldia Akordio honen iraunaldia 25 urtekoa izango da, aldeek beste epe bat ezartzen ez baldin badute, eta proiektuarekin batera sinatzen den egunean sartuko da indarrean. 9.3.9. Gehigarria. a) Kontratu honek aipatzen duen negozioaren salmenta edo transferentziaren kasuan izan ezik, akordio honenpeko aldeen eskubideak ezin izango zaizkio esleitu edo transferitu edozein pertsona, enpresa edo korporaziori, beste aldearen berariazko adostasun idatzia aldez aurretik izan ezean. Adostasun hori ezin izango da atzeratu edo ukatu nahierara. b) Akordio hau euskarii baten edo gehiagotan sina daiteke (faxeko kopiak barne hartuz) eta bakoitza jatorrizko bezala estimatu edo onartu ahal izango da. c) Akordio hau izango da aldeen artean egon daitekeen bakarra bertan aipatzen den gaiari buruz eta ezin izango da aldatu aldeek izendatutako ordezkarien arteko berariazko akordio idatzia ez baldin badago. Akordio honen zehaztapenak ez dira artxibatuak izango konfidentzialtasun informazioarekin zerikusia duten inolako hitzengatik edo goiburuko partikularengatik. d) Akordio honek balizko lotura izan dezake bi aldeek ondoren har dezaketen Epe Luzeko Akordioarekin. Akordio berri hori oraingo merkataritza harremanen jarraipena izan daiteke etorkizunean. |
addi-f397f8588014 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13391 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-10-17 | science | Elezcano Bilbao, Ander | eu | Izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra | Burutuko den proiektu honetan Arduino plaka erabiltzerakoan sor daitezkeen arazo desberdinak aztertuko dira. Proiektu honetan zehazki Arduino UNO plaka erabiliko da. Horretarako adibide praktiko bat garatuko da, non proiektuaren garapenean agertzen diren eragozpen eta traba guztiak gaindituko diren. Adibide praktiko hau izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra izango da. Aplikazio honek, funtzionaltasun desberdineko gailu elektroniko ugari dauzka. Hauek guztiak beharrezkoak izango dira helburua betetzeko eta eskuratutako ezaguerak erakusten dituen aplikazioa garatzeko. Erabiliko den elementu nagusia Arduino UNO plaka izango da. Bertan sortutako programa grabatuko da eta honek berari konektatuta dauden gainontzeko gailuei pasako die. Beste elementu garrantzitsu bat izpi infragorri bidezko kontrola burutzeko osagaiak izango dira. Hauen bidez plataforma mugikorraren erabateko kontrola burutuko da urrutiko aginte baten bidez. Urrutiko aginte honek ondorengo botoiak izango ditu erabilgarri plataforma mugiarazteko: On_Off_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra piztu eta itzali egingo da, L293D zirkuitu integratua gaituz eta ezgaituz. Aurrera_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra aurrera mugiaraziko da. Atzera_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra atzera mugiaraziko da. Eskumara_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra eskumara mugiaraziko da. Ezkerrera_Botoia: Botoi honen bidez plataforma mugikorra ezkerrera mugiaraziko da.
2. PROIEKTUAREN HELBURUAK Proiektu honen helburua robot mugikor baten plataforma txiki bat eraikitzea izango da Arduino UNO erabiliz. Plataforma eraikitzen den heinean sortuko diren eragozpen eta arazo guztiak aztertuko dira. Dispositibo hau urrutiko kontrol baten bidez emandako aginduak betetzeko gai izan beharko da. Beldar-gurpilak dituen plataforma, aurrera, atzera, ezkerrera eta eskumara mugituko da bidalitako aginduaren arabera.
3. HELBURU PERTSONALAK Helburu orokorraz gain, proiektuaren bidez graduan zehar eskuratutako konpetentzia espezifiko eta zeharkakoak praktikan jarri nahi dira. Horien artean, honako hauek: • Dispositibo elektronikoen programazioari loturiko konpetentziak, kasu honetan mikrokontrolagailua. • Dispositibo elektronikoen muntaia eta diseinuari loturiko konpetentziak, kasu honetan prototipo bat eraikiz praktikan jarriko direnak. • Proiektu baten idatzizko eta ahozko aurkezpenarekin loturiko konpetentziak. Hauek oso garrantzitsuak eta ezinbestekoak dira ideiak era ulergarri eta argi batean adierazteko bai proiektuaren dokumentazioan, bai proiektuaren defentsan.
4. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA Proiektu honetan izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra burutuko da. Aplikazio honek hainbat gailu elektroniko ditu funtzionaltasun desberdinekin. Hauek guztiak beharrezkoak izango dira helburua lortu ahal izateko eta graduan zehar barneraturiko ezagutzak erakusteko. Proiektua jostailuzko hondeatzaile batetik abiatuko da. Hondeatzaileari pala eta kabina kenduko zaizkio eta txasisa eta beldar gurpilak erabiliko dira. Ondoren metakrilatozko kabina bat eraikiko da, kabina bezala erabiltzeko eta gerora burutuko diren konexioak begiz ikusi ahal izateko. Behin karrozeria atalarekin bukatzen dela, motorren kontrola lortu beharko da. Bi DC motor erabiliko dira eta horietako bakoitzak beldar gurpil bat mugiaraziko du. Motorrak ez du zuzenean beldar gurpila mugiaraziko, hau da, engranaje tren bat egongo da beldar gurpil bakoitzean eta motorrek mugimendua engranaje tren bakoitzeko lehenengo engranajeari transmitituko dio. Ondoren mugimendua engranaje tren osoa transmitituko da beldar gurpiletara iritsi arte. Motorren kontrola burutzeko driver baten laguntza izango da, L293D zirkuitu integratua hain zuzen ere. Diseinu atalean sakonago aztertuko da baina bi H zubi dituen zirkuitu integratua da eta motor bien norabideak kontrolatzeko egokia. Honi ezker bi motorren mugimendua kontrolatzea posible izango da eta horrela aurrera, atzera, eskumara eta ezkerrerako mugimenduak lortzea posible izango da plataforma mugikorra mugiarazteko. Hasiera batean plataformaren mugimendua pultsadoreen bidez aginduak bidaliz burutuko da. Hauek simulazioa egiteko soilik erabiliko dira. Behin simulazioa zuzena denean izpi infragorriz kontrolatzeko pausuak emango dira. Izpi infragorriz kontrola burutzeko IR errezeptore bat sartu beharko da zirkuituan. Errezeptore horrek urrutiko aginte batek bidalitako aginduak jasoko ditu eta Arduino plakara bidali. Arduino plakak bidalitako aginduak deskodetu eta
dagokion ekintza burutuko du plataforma mugikorraren mugimendua sortuz. Ondorengo irudian muntatu beharreko zirkuitua dago ikusgai.
Irudia 1: Zirkuituaren eskema osoa
Irudia 2: Muntaia osoa
Hau guztia kontuan izanik, “Izpi infragorriz kontrolatutako plataforma mugikorra” proiektua burutzeko kostua hamalau mila ehun eta hogeita hamahiru euro eta hamabi zentimokoa (14.133,12 €) izango da |
addi-5b39eb3be5e4 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13404 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2014-10-20 | science | Uranga Iturrioz, María José | eu | Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio historikoa Gipuzkoan. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko. | Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saila Doktoradutza-tesia Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio historikoa Gipuzkoan. historikoa Gipuzkoan. historikoa Gipuzkoan. historikoa Gipuzkoan. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo Praktiketako gaitasunen diseinua egungo Praktiketako gaitasunen diseinua egungo Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko. beharrei egokitzeko. beharrei egokitzeko. beharrei egokitzeko. Zuzendariak: Pilar Gil Molina eta Jose Maria Urkia Etxabe Egilea: Mari Jose Uranga Iturriotz © Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) - Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (UPV/EHU) - University of the Basque Country - Editorial Service (UPV/EHU) - ISBN: 978-84-9082-040-7
II Eskerrak eman nahi dizkiet Amari, izan zinenagatik Alabei, hainbeste erakusteagatik Senarrari, entzuteagatik Naturari, emandako guztiagatik Erizaintzako zainketa jardunean gogoz eta goxo aritu ziren eta ari diren guztiei, hainbeste pertsonei laguntzeagatik Erizaintzako ikasketen antolaketan parte hartu duten ikasleei, erizainei eta irakasleei, elkarlanean hobekuntzaren bidea zabaltzeagatik
Erizaintzako prestakuntzaren ebolu Erizaintzako prestakuntzaren ebolu Erizaintzako prestakuntzaren ebolu Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio historikoa zio historikoa zio historikoa zio historikoa Gipuzkoan. Gipuzkoan. Gipuzkoan. Gipuzkoan. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko.
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
2.2. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa V-XV mende artean
2.3. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XVI-XVIII mende artean
2.4. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XIX mendean
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
1. eranskina Erizaintzako gaitasun orokorrak Graduko oinarrizko 5 gaitasunekin gurutzatuta………....
…………..376 9. eranskina Diplomaturako praktika klinikoak kalifikatzeko erabiltzen ziren ebaluazio orriak
…………….377 10. eranskina Diplomaturako praktika klinikoak kalifikatzeko erabiltzen ziren ebaluazio orriak
...……100-102 9. taula Donostiako EUEko Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-plana enborrezko materiak eta irakasgaiak kurtsoka eta jakintza-arloak (2000-5-18)………………..
..………….114 11. taula Donostiako EUEko Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-plana irakasgai guztiak (hautazkoak eta aukera askekoak barne) kreditu kopuru eta motarekin (2000-5-18)……………………………………....
……….115-116 12. taula Graduko titulazioen oinarrizko trebakuntzaren arloak eta materiak…………………………………………
……………177 26. taula 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Erizaintzako Prozesua; Erizaintza-Diagnostikoa………………………..
……………178 27. taula 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Erizaintzako Prozesua; Planifikazioa……………………………………...
…..………..187 32. taula Ezinbesteko ikasketa-emaitzak: Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana……………………….
.…….213-214 41. taula Osasun-Hezkuntza emateko izan beharreko ezagutzak……………………………………………………..
…..….280-281 76. taula Ebaluazio-orria: ikasketa-emaitza espezifikoak; Onkologia. Eguneko ospitalizazioa………………………..
….…..284-285 78. taula Ebaluazio-orria: ikasketa-emaitza espezifikoak; Etxeko ospitalizazioa…………………………………….…
…..……….307 90. taula Erizaintzako filosofiaren bilakaera eta eragina zainketetan eta ikasketetan………………………….….…
……..…176 37. irudia Emaitzak, emaitzen arabera: Erizaintza-Prozesua; Balorazioa ………………………………………………….……
….……..176 38. irudia Emaitzak itemaren arabera: Erizaintza-Prozesua; Erizaintza-Diagnostikoa ………………………………….….
….…….177 39. irudia Emaitzak, emaitzen arabera: Erizaintza-Prozesua; Erizaintza-Diagnostikoa ………………………………….….
….……..179 41. irudia Emaitzak, emaitzen arabera: Erizaintza-Prozesua; Planifikazioa ……………………………………………………
…….….181 44. irudia Emaitzak itemaren arabera: Erizaintza-Prozesua; Ebaluazioa ………………………………………………………
………...182 45. irudia Emaitzak, emaitzen arabera: Erizaintza-Prozesua; Ebaluazioa ………………………………………………………
………...184 48. irudia Emaitzak itemaren arabera: Lanbidea garatzea ……….….. ….…….186 49. irudia Emaitzak, emaitzen arabera: Lanbidea garatzea ………….. ………...186 50. irudia Ezinbestekoak itemen arabera: Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana …………………………
…….….189 51. irudia Ezinbestekoak emaitzen arabera: Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana ………………………..
…….…189 52. irudia Ezinbestekoak itemen arabera: Ekipoan lan egitea …..….. ………...191 53. irudia Ezinbestekoak emaitzen arabera: Ekipoan lan egitea ..….……….191 54. irudia Ezinbestekoak itemen arabera: Erizaintza-Prozesua …...………..192 55. irudia Ezinbestekoak emaitzen arabera: Erizaintza-Prozesua… ………193 56. irudia Ezinbestekoak itemen arabera: Lanbidea garatzea ……….. ………...194 57. irudia Ezinbestekoak emaitzen arabera: Lanbidea garatzea …..………..194 58. irudia Prozeduren emaitzak: Bizi-konstanteak…………………..… ………...196 59. irudia Prozeduren emaitzak: Asepsia……………………………….. ………...196 60. irudia Prozeduren emaitzak: Gorputzaren higienea eta larruazalaren zainketa………………………………………...
….…….311 76. irudia Erizaintzako ikasketen eboluzioa Gipuzkoan……………… ….……..319 77. irudia Erizaintzako Graduak ematen dituen aukerak……………….…….322 78. irudia Osasun zainketak garatzeko beharrak, trebakuntza garatzearekin eta erizaintzaren corpusaren garapenaren erlazioa…………………………………………..
…..…….327 79. irudia Irakaskuntza-ikasketa prozesuaren eredu aldaketa……..…..……331 80. irudia Teoria eta praktika practicumari esker uztartuta………...….…….336 81. irudia Teoria eta praktikaren integrazioa gaitasunetan oinarrituta………………………………………………………
1. 1. 1. 1.1. 1. 1. 1. Sarrera Sarrera Sarrera Sarrera Batzuk diote Erizaintza bokaziozko jarduera dela, beste batzuk, berriz, ezetz. Baina, ziurrenik guztiok ados egongo ginateke esango bagenu heziketak eta izaerak eragin handia dutela erizaina izateko erabakia hartzeko garaian. Erizaintzarekin lotura dut azken 27 urtetan. Erizaintza ikasi nuen erizaintza lanbidean aritzeko. Erizaintzako Diplomaturako ikasketekin lanbidean jarduteko oinarria jaso nuen baina lanean arituz ikasi nuen gehiena. Unitate/zentro askotan lanean aritu izanak erakutsi zidan arlo askotaz jakin behar dela lana ongi egiteko eta erizaintzako jarduera desberdina dela zahar egoitza batean, osasun-zentro batean edo ospitale batean, eta ospitalean ere, asko aldatzen dela unitate batetik bestera (kirurgiako unitateak, larrialdiak…). Baina, badago zerbait leku guztietan garrantzia handia duena; pertsonarteko harremanak, hain zuzen ere. Erizain gisa asistentzian 8 urtetan aritu ostean, erizaintzako irakaskuntzan murgildu nintzen, probatzearren. Prestakuntzaz irakaslea ez nintzenez; berehala sentitu nuen irakaskuntzarako metodologiak ikastearen beharra. Halere, uste dut erizaina izateak eta lan horretan urteetan aritu izanak asko lagundu zidala ikasleei erizaintza jarduera irakasteko. Erizaintzako irakaskuntzan aritzeak aukera eman dit erizaintzako zainketetaz eta irakaskuntzaz hausnartzeko; sortu zaizkidan hainbat galderei erantzuna bilatu nahian: osasuna “munduko ondasuna” den gizarte batean, zergatik erizaintzako ikasketak beste lanbide askorenak baino denbora laburragoan egin izan ohi dira?; zergatik dira erizainak eta zaintzaile gehienak emakumezkoak?; zergatik ospitaletako unitate batzuetan erizain lana antolatzen dute erizain-jardueretan oinarrituta, gaixoen zainketa integrala helburutzat hartu gabe?; zergatik ikertzen da hain gutxi erizaintzan?; zergatik erizaintzako zenbait irakaslek ez dute erizaintzako prozesua aipatu ere egiten irakaskuntza prozesuan, hainbat erizain asistentzialek egunero erabiltzen dutenean?; zergatik erizain batzuk
erizaintzako metodologia aplikatu beharrean, zainketa interdependenteak egitera mugatzen dira?; zergatik ez da uztartzen gehiago teoria eta praktika?; zergatik ditugu zailtasunak irakasleek eta erizain instruktoreek ikasleek egiten dituzten praktika klinikoak ebaluatzeko garaian?; zer irakatsi behar zaie ikasleei?, zer ikasi behar dute?, nola?, noiz?, nola jakin ikasle bat erizaina izateko prestatuta dagoela? Galdera horiei erantzuteko erizaintzaren sustraietara jotzea garrantzitsua dela iruditzen zait; aurrekoa ezagutzea lagungarria izaten delako egungo egoera ulertzeko eta etorkizuna prestatzeko.
1.2. Helburuak 1.2. Helburuak 1.2. Helburuak 1.2. Helburuak
Lan honen helburuak dira: 1. Erizaintzako prestakuntzak Gipuzkoan izan duen eboluzio historikoa aztertzea, Europan izandako eboluzioarekin lotuz. 2. Europar Unibertsitate Eremu berria sortzeak eragin dituen aldaketen testuinguruan, Donostiako Erizaintza Unibertsitate Eskolan egindako praktiketako gaitasunen diseinua deskribatzea eta aztertzea.
Lan hau egiteko, hipotesi hauetatik abiatuko gara: 1. Garai desberdinetako gizartearen beharrek eta pentsamoldeek eragina dute erizaintza-zainketetan eta ikasketetan. 2. Erizaintza-ikasketen eboluzioa eta erizaintza-zainketena lotuta daude. 3. Erizaintzaren garapena herri batzuetatik besteetara hedatu egin da. 4. Praktikak erizaintzaren prestakuntzan berebiziko garrantzia izan du betidanik.
Aipatutako helburuak eta hipotesiak kontuan hartuta, lan honen lehenengo zatian osasun/erizaintza zainketak eta ezagutzak/ikasketak batera aztertuko dira; garai/mende desberdinetan eta leku desberdinetan, bereziki Europan eta Gipuzkoan. Erizaintzako ikasketetan praktikak izan duen lekua aztertuko da ere. Hurrengo zatian, Europako Unibertsitate Eremu berriaren testuinguruan, Gipuzkoan egindako erizaintzako ikasketen praktiken diseinua deskribatuko da. Bukatzeko, aurkeztutako informazioarekin hipotesiak eztabaidatuko dira eta ondorioak atera.
Lan hau egiteko informazioa iturri hauetatik lortu da: 1. Bilaketa bibliografikoa eginez. 2. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Titulazio Batzordeko bileretatik eta artxibategietatik. 3. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Praktika Batzordeko bileretatik eta artxibategietatik. Bilaketa bibliografikoa eginez Informazioa lortu da dokumentazio iturri primarioetan eta sekundariotan. Iturri primarioek informazio originala ematen dute; horien artean ditugu liburuak, monografiak, aldizkarietako artikulu originalak, web-orri ofizialak. Iturri sekundarioen bidez iturri primarioetako informazioa lor daiteke (datu-baseen bidez, esaterako). Iturri primarioei dagokienez, bilaketa-leku hauek erabili dira: 1. Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko Liburutegia. 2. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Liburutegia. Weborrialdea honakoa da (ikus 1. irudia):: http://millennium.ehu.es/*baq
1. irudia: UPV/EHUko liburutegiaren bilaketa-orrialdea
2. irudia: Osakidetzako liburutegiaren bilaketa-orrialdea
Iturri sekundarioei Iturri sekundarioei Iturri sekundarioei Iturri sekundarioei dagokienez, bilaketa bibliografikoa ondorengo datubaseetan egin da: 1. CUIDEN datu-basean (ikus 3. irudia): Index Fundazioak sortutako datu-basea da. Espainiako eta Iberoamerikako publikazio asko biltzen ditu (erizaintzaren historiakoak, zainketei buruzkoak, espezilialitate desberdinetakoak). Dohainik da. Web-orrialdea honakoa da: http://www.doc6.es/index/
3. irudia: CUIDEN datu-basearen bilaketa-orrialdea
2. DIALNET datu-basean:, Errioxako Unibertsitateak 2011. urtean sortutako gaztelerazko datu-basea da (ikus 4. irudia). Egun 56 unibertsitatek parte hartzen dute proiektu horretan, Euskal Herriko Unibertsitatea barne. Osasun arlo desberdinetako dokumentuak aurki daitezke datu base horretan (erizaintzakoak, medikuntzakoak, psikologiakoak). Dohainik da. Web-orrialdea honakoa da: http://dialnet.unirioja.es
4. irudia: DIALNET datu-basearen bilaketa-orrialdea
3. COCHRANE PLUS datu-basean: datu-base horretan erizaintzako eta medikuntzako hainbat gaiei buruzko errebisioak agertzen dira. Ebidentzia zientifikoan oinarritzen da. Dohainik da. Web-orrialdea honakoa da: http://www.update-software.com/Clibplus/ClibPlus.asp 5. irudia: Cochrane Plus datu-basearen bilaketa-orrialdea
Aipatutako iturriez gain, informazioa lortu da Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Titulazio Batzordeko dokumentaziotik eta Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Praktika Batzordeko dokumentaziotik. Esan behar dut, Titulazio Batzordean eta Praktika Batzordean parte hartu dudala Titulazio berria eratzeko prozesu osoan eta horrek asko lagundu didala Titulazioaren egitura ulertzeko. Bide batez, eskertu nahi dut Donostiako Erizaintzako Unibertsitateko Eskolako Zuzendaritzak eta irakasleek emandako laguntza.
2.1. Osasun 2.1. Osasun 2.1. Osasun 2.1. Osasun----zainketak eta osasu zainketak eta osasu zainketak eta osasu zainketak eta osasunnnn----ezagutzaren transmisioa ezagutzaren transmisioa ezagutzaren transmisioa ezagutzaren transmisioa IV. mende arte IV. mende arte IV. mende arte IV. mende arte
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
2.1.1. Herri primitiboetan 2.1.1. Herri primitiboetan 2.1.1. Herri primitiboetan 2.1.1. Herri primitiboetan Gizakiak neurriak hartu behar izan zituen gaixotasunei aurre egiteko eta biziraupena ziurtatzeko. Herri primitiboetako gizakiek naturako beste animaliek egiten zutena behatzen zuten eta haietatik ikasten zuten: animaliek zauriak mihiztatzen zituztela ikusten zuten; hantura zuten gorputz-atalak uretan sartzen zituztela; zenbait belar janez gero, hesteak garbitzen zituztela, etab. Baina, behaketa ez zen nahikoa gaixotasunei aurre egiteko. Gaixotasunak hainbat sorburu zituela jabetu zen gizakia eta tratamendu desberdinak ematen hasi zen. Herri primitiboetako gizakiak naturaren osagai bat bezala ikusten zuen bere burua eta beste osagaiei (zuhaitzak, mendiak...) gizakiaren ezaugarriak eta gaitasunak ematen zizkion. Horrela, gertaera naturalen (gaixotasunak barne) sorburua uler zezaketen gizakiek. Izpiritu zintzoetan eta gaiztoetan sinesteak tratamenduen garapenean eragina izan zuen. Gaixotasunak sendatzeko, haien sortzaileak ziren izpiritu gaiztoen aurka aritu behar zela pentsatzen zuten. Hala, erritoak eta konjuruak erabiltzen hasi ziren tribuek. Denbora aurrera zihoan heinean, hainbat sintoma izpiritu jakin batzuk eragindakoak zirela pentsatu zuten. Izpiritu gaiztoak kanporatzeko hainbat teknika erabiltzen zituzten; horietako zenbait gaur egun erabiltzen diren teknika batzuen antza dutela esan daiteke: gaizkiak hartutako gorputz atalean behin eta berriz kolpatzen zuten izpiritu gaiztoa kanporatzeko, belarrekin goitikak eragiten zituzten izpiritu gaiztoa ahotik kanporatzeko, eta garezurrean zuloak egiten zituzten han zeuden izpiritu gaiztoak
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
kanporatzeko. Izpirituak erretzeko sua, goritutako tresnak eta kataplasmak erabiltzen zituzten. Bainu hotzak, baraua, usain txarrak, eragindako izertza eta gorreria sor zezaketen soinuak ere erabiltzen ziren sorgindutako gorputzetatik deabruak kanporatzeko. Gainera, sendatzeko gaitasuna pertsona batzuen esku zegoela pentsatzen zen. Sendatzaileak aukeratutako pertsonak ziren eta izpirituekin harremana izateko, prestaketa denbora bat behar izaten zuten. Sendatzaile, petrikilo, belagile edo sorgin horiek, oro har, gizonak zirela pentsatzen da. Sendatzaile horiek prestigio maila altua izaten zuten tribuaren barnean (ikus 6. irudia).
Herri primitiboetan osasun-zainketak egiteko magia, erlijioa eta sendabelarrak nahasten zituzten eta sendatze-funtzioaren espezializazioa ematen hasi zela esan daiteke; belagileak baitziren gaixotasunaren sorburu magikoa identifikatzen zutenak. Eta ez hori bakarrik, ongia eta gaizkia
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
eragiteko magia erabiltzen ikasi behar zuten sendatzaile horiek. Magia zuriarekin izpiritu zintzoen laguntza lortu nahi zen eta izpiritu gaiztoak kanporatzea. Magia beltza egitean izpiritu gaiztoak erabiltzen ziren etsaiei gaixotasunak eta hondamendia eragiteko. Praktika horiek guztiak erritu edo zeremoniatan egiten ziren eta sendatzaile, belagile edo petrikilo horiek pertsona sakratuaren (apaizsendagile) kategoria hartu zuten. Sendatzaileak garatzen zihoazen heinean, tribuko beste kide batzuk, emakumezkoak oro har, zauriak sendatzen eta sukarra jaisten ikasi zuten; sendabelarren eta osasun-zainketen ezagutzaren jabeak ziren. Emakume jakintsu horiek belarrak jasotzen zituzten, haien ezaugarriak ezagutzen zituzten eta gaixoen zaintzaileen funtzioa (erizainen funtzioa) bete zuten historiaurrean (Donahue, 1988). Osasun-zaintzaile horien (erizainak) eta sendatzaileen (apaizsendagileak) arteko erlazioa nolakoa zen ez dago argi; ez dugu aurkitu daturik esateko tratamenduaren erabakia talde horietako baten ardura zela eta tratamendua ematea bestearena. Silesek (1999) hiru taldetan bereizten ditu herri primitiboetako zaintzaileak: emakume zaintzaileak, belagileak eta sorginak. Tribuaren biziraupenaren arduraduna emakumea zela dio. Emakumea arduratzen zen hainbat zainketetaz: haurdunaldia, erditzea, edoskitzea, ume-hazkuntza, sua eta elikagaiak, jantzia hotz-berotik babesteko, loaldi-atsedena, etab. Belagileek sendabelar eta errituen ezagutza bereganatu zuten beste norbaitek erakutsita, eta sorginek, berriz, ezagutza horren jabe ziren
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
jaiotzatik; ez zuten ikasia, baizik eta hildako pertsona baten ezagutza herentziaz jasotzen zuten. Osasun-zainketen ezagutza transmititzeko ez zegoen inolako instituzio berezirik herri primitiboetan. Osasun-ezagutzaren iturriak hauek ziren: natura gurtzea eta behatzea, animaliak behatzea, eta erremedioak emanez ezagutza enpirikoa lortzea. Osasun-ezagutzaren transmisioa honela lortzen zen: eguneroko biziraupena ziurtatzeko egiten ziren zainketen behaketa eginez; osasun-zaintzaileek ezagutza bata besteari ahoz transmitituz; etorkizuneko belagileek errito zeremoniak behatzen zituzten; eta, belagileek bata besteari ere ahoz transmititzen zieten ezagutza.
2222.1.2. Antzinako zibilizazioetan .1.2. Antzinako zibilizazioetan .1.2. Antzinako zibilizazioetan .1.2. Antzinako zibilizazioetan Antzinako tribuak nomadak ziren eta eguraldi ona eta lur emankorrak zeuden lekuetara emigratzen zuten. Metalekin lan-tresnak egiten hasi ziren, hainbat animali etxe-abere bihurtu zituzten eta lurra lantzen hasi ziren. Geroago, tribuak nomada bizimodua utzi eta artzain eta baserritar gisa bizitzen hasi ziren. Tribuen mugimendua, oro har, Europako eta Asiako erdialdetik Mediterraneoko itsasertz epelerantz, India eta Txinarantz izan zela pentsatzen da. Mediterraneo itsasora isurtzen zituzten ibaien ertzetan bizi zen gizaki kopuru handia. Hala, Mediterraneo itsasoaren alde batera aurkitzen diren lurraldeak ekialdekoak bezala ezagutzen dira; eta, beste aldera aurkitzen direnak, berriz, mendebaldekoak direla esaten da.
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Gaixotasunak sendatzeko, jabetza arazoak konpontzeko eta genero bakoitzaren funtzioa zehazteko, magia, sineskeriak eta erlijioa erabiltzen ziren lehenengo zibilizazioetan (herri primitiboetan bezala). Sinesmena eta erlijio-mitoak medikuntzaren oinarri ziren, eta gaixoen tratamenduaren eta sendatzearen arduradunak erlijio-buruak ziren. Gaixotasuna jainkoen haserrealdiaren ondorioa zela pentsatzen zen. Arrazonamendua eta magia nahasten ziren gaixoen tratamenduetan; erlijioerritoak tratamenduen aurretik edota ondoren erabiltzen ziren. Ezagutza enpirikoa garatzen jarraitu zuten. Sendagile sekularrak osasun-zainketen arduradun nagusiak izatera pasatu ziren (apaiz-sendagileen funtzioa hartuz); batez ere, zibilizazio greziar eta erromatarrean. Zientzia garatzen hasi zen eta horrek eragin handia izan zuen medikuntzaren hainbat alorretan: diagnostiko-metodoetan, eta gaixotasunen sailkapenetan, besteak beste. Historiak datu gutxi gorde ditu antzinako zibilizazioko gaixoen zaintzaileei buruz. Gaixoen zainketa ohiko zeregina izan arren, osasunzaintzaile (erizain) funtzioa betetzen zutenei buruz datu gutxi izatearen arrazoia izan daiteke historiak ez ohiko gertaerak erregistratzen dituela.
Egipto Egipto Egipto Egipto 5000 urte inguru dituzten Egiptoko dokumentuek (k.a. 3000) garai horretako datu batzuk ematen dituzte: idazkera-sistema irudietan zegoen hasera batean oinarrituta, eta gero hieroglifikoetan; idatzi formalak tintarekin pergaminozko erroilutan (papiroak) idazten zituzten, edo bestela, harrian tailatzen zituzten.
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Ebers papiroa (ikus 7. irudia), Tebasen 1874. urtean aurkitua, munduko medikuntzako liburu zaharrena eta osatuena dela aitortu izan da. Gaur egun ezagunak diren gaixotasun asko eta haien sintomak deskribatzen ditu papiro horrek. Gainera, landareetatik, animalietatik eta mineraletatik eratorritako 700 sendagai baino gehiago eta horiek prestatzeko modua zehazten ditu. Ahoz egiten ziren konjuruak ere deskribatzen ditu. Smith papiroak (ikus 8. irudia) Egipton kirurgiak maila altua zuela azaltzen du (Siles, 1999).
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Papiro horietan hiru elementu agertzen dira: magia, erlijioa eta gaixotasunen eta tratamenduen deskribapena. Hiru jainkoek babesten zuten gorputzaren eta izpirituaren ongizatea: Isis-ek gaixoei laguntzen zien, Horus-ek medikuntza ikasi zuen eta profeziaren jabe zen, eta Osiris-ek hiltzen zirenen arimak epaitzen zituen. Hainbat tenplu eraiki zituzten jainkoak babesteko. Tenplu horietara gaixoak ere joaten ziren apaizsendagileen tratamendua jasotzeko. Tenpluko apaiz emakumeek osasunzainketak ematen zituztela pentsatzen da. Obstetriziako lanak, berriz, emaginen ardura ziren (Donahue, 1988). Egiptoarrek piramide ugari eraiki zituzten, hilezkortasunaren ikur gisa. Gorpuak enbaltsamatu egiten zituzten eta horretarako hainbat gai erabiltzen zituzten (usai atsegina zuten belarrak, erretxina, etab.).
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Egiptoarrek behaketa eginez 250 gaixotasun baino gehiago identifikatu zituzten eta sendagaiak eta prozedura ezberdinak erabiliz (kirurgia barne) hainbat tratamendu ematen zituzten. Bendajeak egiten oso trebeak ziren, momia bakoitzarekin milaka metro benda erabiltzen baitzuten. Gainera, antzinako Egiptoarrek osasun-publikoa babesteko hainbat neurri hartu zituzten: higienea, ariketa fisikoa eta sexu-harremanak arautu zituzten; eta, garrantzia handia eman zieten gorputzaren higieneari, arroparen garbiketari, uraren horniketari, hustubideei eta hiltegien inspekzioari.
Babilonia Babilonia Babilonia Babilonia Nilo aranean zehar Egiptoko zibilizazioa garatzen ari zen garai berean Tigris eta Eufrates ibarretan (gaur egungo Irak) Mesopotamia (grekoz bi ibaien artean esan nahi du) garatu zen. Medikuntzako tratamenduetan magia, erlijioa eta zientzia nahasten ziren. Zenbaitetan gaixoak azokara eramaten zituzten, pasadizoz gerturatzen zirenen aholkuak jasotzeko; esperientzian oinarritutako aholkuak. Babiloniarrek hainbat gaixotasun eta asaldura deskribatu zituzten: sukarra, zorne-zorroak, bihotzeko eta larruazaleko gaixotasunak, eta ikterizia, esaterako. Hammurabi Kodeak (K.a. 2000) legedi zibila eta kriminala arautzen zituen: maileguak, jabetza-eskubideak, umeen adopzioa, osasun-publikoa, sendagileen soldatak eta tratamenduaren ondorioz kalteak eraginez gero, sendagileei ezarri beharreko zigorrak (Siles, 1999).
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
India India India India Aztarna arkeologikoen arabera, Indiako lehenengo zibilizazioak (K.a. 2500-1500) hiri garrantzitsuak eta kultura aurreratua garatu zituen. Hirietan bainu publikoak, hustubide-sistemak, lurpetik ura ateratzeko putzuak, merkataritza-dendak, gela asko zituzten eraikinak eta adreilu erregogorrez egindako tenpluak zeuden. Tenpluetan hindu erlijioaren jainkoak gurtzen zituzten indiarrek, jainko horien artean, osasunaren jainkoak aurkitzen ziren. Vedas izeneko dokumentuetan (K.a. 1600) osasunaren, gaixotasunen eta zaurien aipamenak egiten dira; gaixotasuna jainkoen haserreak eragindakoa zela diote. Vedas osagarrietan medikuntza, kirurgia eta umeen gaixotasunak lantzen dituzte, eta baita ere, higienea eta gaixotasunen prebentzioa. Edonon baino aurreratuagoa zegoen kirurgia Indian. Zirujauek amigdalektomiak, anputazioak eta tumoreen erauzketak egiten zituzten, herniak eta ezpain leporinoak konpontzen zituzten, maskuriko harriak kanporatzen zituzten, kataratak kentzen zituzten, sudurrak konpontzen zituzten eta erditzetan zesareak egiten zituzten. Ebakuntzetan 125 tresna kirurgiko inguru erabiltzen zituzten eta Belladona eta Cannabis Indica bezalako sendagaiak ere bai (Donahue, 1988). Zaurien garbiketari garrantzi handia ematen zioten Indian eta zaurietan bendak 15 modu desberdinetan jartzen zituzten. Txertaketa egiteko, orratz batekin urradurak eragiten zioten besoaren goialdean txertatu behar zen pertsonari eta ondoren, kutsatutako gaia zuen kotoia jartzen zioten
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
gainean. Eltxoek malaria bezalako gaixotasunak kutsatzen zituztela bazekiten eta hainbat gaixotasun ere deskribatu zituzten (biriketako eta gibeleko asaldurak eta lepra, esaterako). Caraka-Samhita dokumentu (ikus 9. irudia) indiarrean osasun-ekipoaren partaideen aipamenak egiten dira eta hau esaten da: sendagilea, sendagaiak, erizaina eta gaixoa lauko talde bat osatzen dutela. Gainera, horietako bakoitzak bertute jakin batzuk izan behar zituen gaixotasuna sendatu ahal izateko: sendagileak idazmena menderatu behar zuen, esperientzia handia izan behar zuen, zuhurra eta azkarra izan behar zuen eta gorputzez eta buruz garbia. Sendagaiak gaixotasunarentzat egokiak izan behar zuten, era desberdinetan emateko aukera eskaini behar zuten eta bere ezaugarriak galdu gabe mantendu behar zituen. Erizainak lau ezaugarri hauek izan behar zituen: sendagaiak nola prestatzen eta konbinatzen ziren jakin behar zuen, azkarra eta zuhurra izan behar zuen, bere burua eskaini behar zion zaintzen zuen gaixoari, eta garbia izan behar zuen buruz eta gorputzez. Gaixoak, berriz, oroimena eta ausardia izan behar zituen, agintzen zitzaiona bete behar zuen eta bisitaldi tarteetan sentitzen zuena adierazteko gaitasuna izan behar zuen (Donahue, 1988). Siddarta Gautama-k (K.a. 560-480) budismoa sortu zuen. Erlijio horrek arau moralak emateaz gain, instituzio sozialen sorkuntza bultzatu zuen, horien artean, ospitaleak. Gobernuaren aginduz eraikitzen zituzten ospitale horiek eta gobernuak ordaindutako hornidura eta pertsonala izaten zuten.
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Indiako ospitaletako erizainek printzipio moral altuak izan behar zituzten, eta trebezia eta konfiantza emateko gaitasuna, burua hotza eta tratuan atsegina izan behar zuten, inorengatik ez zuten gaizki hitz egin behar, gaixoen beharrak adi behatu behar zituzten eta sendagilearen aginduak zorrotz jarraitu.
Txina Txina Txina Txina Erdiko Asiako biztanleak Txinako lur emankorretara emigratu zutela pentsatzen da K.a. 3000. urte inguruan. Txinak 3 erlijio-sistemen eragina jaso zuen: Txinako taoismoa eta konfuzionismoa, eta Indiako budismoa. Gaixotasunen aurka sorginkeriak egiten zituzten; sorginkeriak paperean idazten zituzten, gero, erretzen zituzten eta errautsak likidoan disolbatuta ondoren, irentsi egiten zituzten.
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Prebentzioari garrantzi itzela eman zion txinatar medikuntzak. Txinatarren medikuntzarentzat osasuna zen: gizabanakoak bere buruarekin zuen barne-oreka eta unibertsoarekin zuen harmonia-egoera. Oreka eta harmonia hori yang (printzipio maskulinoa) eta ying (printzipio femeninoa) indarrak orekan zeudenean lortzen zen. Energia horien oreka faltak nahigabea eta gaixotasuna eragiten zuela esaten zen. Enperadore Gorriak berak probatu zituen 365 sendagaien efektuei buruz idatzi zuen eta akupunturaren lehenengo grafikoak egin zituela pentsatzen da (ikus 10. irudia).
Enperadore Horiak Nei Ching izenburua zuen medikuntzako bilduma egin zuela esaten da (ikus 11. irudia); bertan agertzen ziren osasunaren eta gaixotasunaren faseak, prebentzioa eta tratamendua eta diagnostikoa egin aurretik eman beharreko pausoak ere aipatzen zituen: begiratu, entzun,
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
galdetu eta sentitu (behatu, auskultatu, elkarrizketatu eta ukitu). Disekzio teknikak, masajeak eta bainu terapeutikoak erabiltzen zituzten Txinan, eta zirkulazio-sistema ere aztertu zuten; pultsuaren balioespenari garrantzi handia ematen zioten (Donahue, 1988).
Nei Ching idatzietan 5 tratamendu-metodo bereizten ziren: izpiritua sendatu, gorputza elikatu, sendagaiak eman, gorputza osotasunean zaindu eta akupuntura. Txertaketa ere erabiltzen zuten Txinan: pustula patogenoen zarakarrak haustu arte xehatzen zituzten, eta gero, sudurretik inhalatzen zituzten banbu-hodi batekin.
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Grezia Grezia Grezia Grezia Greziarren historia idatzia Homeroren Iliada eta Odisea obrekin hasten da (K.a. VIII-VI); han agertzen ziren ohiko erremedioak, zaurien kirurgia, gaixotasunen aurkako sorginkeria eta gerlariak babesteko jainkoei egindako erregu-otoitzak. Ulisesek “erizain ona” deitzen zion Euriclea esklaboari Odisean (Hernández, 1995). Eskulapioren mitoak garrantzi handia izan zuen erizaintza eta medikuntzarentzat. Mito horretan emakumeak zaintzen zuen osasuna: Epígona (Eskulapioren emaztea) ongizatearen babesletzat hartzen zuten, Higea (alaba) osasunaren jainkosa zen eta Panacea (alaba) osasuna berrezartzen zuela esaten zuten. Eskulapioren mitoaren eraginez tenplu ugari eraiki zituzten Grezian, edertasun handiko lekuetan. Tenplu horien inguruan antzokiak, gimnasioak, liburutegiak, ospitaleak eta apaiz eta sendagileentzako etxebizitzak eraiki zituzten. Zentro horietatik garrantzitsuenetako bat Epidauros izenekoa izan zen, Atenasetik gertu kokatua eta 500 gaixo baino gehiagorentzat lekua zuena (ikus 12. irudia). Zentro horretara heltzen ziren pertsonek animaliak sakrifikatzen zituzten Eskulapiori eskaintzeko. Bainuak hartzen zituzten garbitzeko eta purifikatzeko eta zenbait elikagai eta ardoa hartu gabe egoten ziren denbora batean. Tenpluaren kanpoko geletan egun batzutan egon ondoren, barruko gelara sartzen zen pertsona erlijio-zeremonietan parte hartzeko. Gero, jainkoaren estatua zegoen gela berezi batean lo egiten zuen; loaldi horretan eman beharreko tratamendua hipnosia erabiliz erabakitzen zuten.
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Haurdun zeuden emakumezkoak eta gaixotasun sendaezinak zituzten pertsonak ez zituzten onartzen tenplu horietan zainketak emateko (Donahue, 1988).
Gaixoak zaintzeko baziren beste bi instituzio mota ere Grezian: xenodochium izenekoetan bidaiariak zaintzen zituzten hasiera batean, baina gero, gaixoei eta zauritutakoei zainketak ematen zizkieten; iatrion izeneko instituzioetan, berriz, anbulatorio erako zainketak eskaintzen zituzten (gaur egungo osasun-zentroekin lotu daitezke). Eskulapioren mitoa jarraituz, sendatzeko erabiltzen ziren: erlijioa, erremedio naturalak eta naturaz gaindiko erremedioak. Denborarekin, Eskulapioren apaizek bi arlotan bereizi ziren: batzuek ezkutuko zientzia jarraitu zuten, eta besteek, berriz, medikuntzan murgildu ziren. Azken horien artean, sendagile laiko talde bat eratu zen. Artisau gisa joaten ziren sendagile laikoak herri batetik bestera, eta ohiko gaixotasunei buruzko ezagutza eta tratamendua gaixoen ondoan ikasten zuten.
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Aristotelesek (K.a. 384-322) biologiari eta anatomiari buruzko hainbat ekarpen egin zituen eta horrek osasun-zainketetan eragina izan zuen. Medikuntzaren aita bezala hartua izan den Hipocrates de Cosek (K.a. 460-370) esaten zuen naturaren arauak puskatzeagatik sortzen zela gaixotasuna, eta ez, izpirituen, deabruen eta jainkoen eraginez. Hipocratesek (ikus 13. irudia) medikuntzaren hainbat alor landu zituen: fisiologia, anatomia, obstetrizia, ginekologia, higienea, etika profesionala, besteak beste. Hipocratesen metodoa 4 printzipioetan oinarritzen zen: guztia behatu (ingurua ere bai), pertsona gaixotasuna baino gehiago aztertu, ebaluazio inpartziala egin eta erremedioa jartzeko naturari lagundu.
Hipocratesek garrantzi handia ematen zion higieneari, elikapenari eta ariketa fisikoari. Gaixotasunen barreiaketan inguruak garrantzi handia zuela azpimarratzen zuen. Erizaintza-zainketak nork egiten zituen ez dago argi. Emakumezkoaren zeregina etxeko lanetara mugatzen zen gehienbat baina osasun-zainketei
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
dagokionez, emakume inudeak eta emaginak ere ageri dira (Hernández, 1995). Silesek (1999) dioenez, Kristo aurreko V. mendean emaginek prestigio handia lortu zuten Grezian. Atenaseko arauen arabera, emaginaren lana egiteko beharrezkoa zen ama izatea eta umeak izateko adina pasatuta izatea. Ezagutza eta espezializazioaren arabera bereizten ziren emaginak, eta erditze zailetan trebezia eta esperientzia handiena zutenek parte hartzen zuten. Kristo aurreko III. mendean, berriz, sendagileak arduratzen omen ziren erditze inguruko zainketez. Hipocratesen idatzietan erizaintzako prozedurak diren hainbat jarduerei buruz jarraibideak agertzen dira: kataplasmak eta konpresa hotzak jartzea, dieta likidoak eta bainu beroak hartzea, bihotzeko asalduretan elikapen arina eta erregularra ematea, giltzurrunetako arazoetan likido asko hartzea, aho-higienea egitea eta ohean arropa garbia eta leuna erabiltzea (Donahue, 1988). Beraz, antzinako Grezian erizaintza-zainketak egiten zirela esan daiteke, nahiz eta ziurtasunez ez jakin nork eta nola egiten zituen.
Erroma Erroma Erroma Erroma Historiak dioenez Tiber ibaiaren ertzean eratu zen Erroma (K.a 753). Konkistatzen zituzten herrien erlijioa, artea eta medikuntza-metodoak txertatzen zituzten erromatarrek euren kulturan. Patrizioek klase pribilegiatua osatzen zuten, plebeioek, berriz, ez zuten hiritar-eskubiderik.
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Grezia konkistatu aurretik, erromatarren medikuntzan magia, erlijioa eta herritarren zenbait erremedio nahasten ziren. Grezia konkistatu ondoren (K.a. 200) sendagile greziarrak esklabo izatera pasatu ziren eta Erroman aritu ziren sendagile lanak egiten. Geroago, sendagile hoberenei (Areteo, Asclepiades eta Galeno, esaterako) erromatarren hiritar-eskubidea eman zieten. Erroman higiene publikoa asko garatu zen: hustubideak eraiki zituzten, akueduktuak, kalefakzio-sistemak, hilerriak, besteak beste. Bainuak eta masajeak perfekzioz egiten ziren; lurruna, olio desberdinak eta ondar beroa erabiltzen zituzten eta baziren masajista profesionalak. Erromatarren hiriak oso garbiak ziren arren, epidemia ugari jasan zituen Erromak; pentsatzen da konkisten ondorioz gertatu zirela. Medikuntza militarrean oso aurreratuak zeuden erromatarrak: lehen sorospenak bataila-zelaietan ematen zituzten eta kanpaina-anbulantzia zerbitzu bat sortu zuten. Hasieran, zauritutako soldaduak etxeetara garraiatzen zituzten. Gero, bataila-zelaietatik aldenduta zeuden kanpaina-dendetan edo eraikinetan zaintzen zituzten zauritutakoak. Geroago, 200 gaixo edo zauritu zaintzeko ospitaleak eraiki zituzten; valetudinaria izenekoak (ikus 14. irudia). Ospitale horietan erizain-funtzioa betetzen zutenak nosocomi izenaz ezagutzen ziren. Erditzearekin lotutako zainketak emakumezkoak ematen zituzten Erroman. Gaixoen zainketak etxeko esklaboak eta zerbitzariak egiten zituztela pentsatzen da (Donahue, 1988).
2.1. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa IV. mende arte
Erromatar-inperioaren garaian osasun-ezagutzaren iturriak bi ziren: zientzia enpirikoa eta gertaera naturalen behaketa. Galenok anatomia ikasi zuen gladiadoreak artatzen zituen bitartean, eta era berean, erromatarren ejertzitoak jasan zituen epidemien sorreran jende-pilaketak zuen eragina behatu ahal izan zuen. Herri guztietan eskolak zeuden, irakurtzen eta idazten irakasteko, eta ikasketak 12 urterekin amaitzen zituzten. Osasunzainketen ezagutza, oro har praktikatuz ikasten zuten. Sendagile ospetsu batzuek akademiak ere sortu zituzten, eta ospearen arabera, dizipulu gehiago edo gutxiago izaten zituzten.
2222.2. Osasun .2. Osasun .2. Osasun .2. Osasun----zainketak eta osasun zainketak eta osasun zainketak eta osasun zainketak eta osasun----ezagutzaren transmisioa V ezagutzaren transmisioa V ezagutzaren transmisioa V ezagutzaren transmisioa V----XV XV XV XV mende artean mende artean mende artean mende artean
2222.2.1. Europan .2.1. Europan .2.1. Europan .2.1. Europan V. mendea eta XV. mendearen arteko garaiari Erdi Aroa deritzo. Erdi Aroa bi zatitan bereizten da: Goiz Erdi Aroa (V-X mendeak) eta Berant Erdi Aroa (XI-XV mendeak). Erromatarraren inperioaren erorketarekin hasten da Goiz Erdi Aroa. Erromatar Inperioak bost mende inguru iraun zituen (K.a. 31 - K.o. 476). Lehenengo bi mendeak bakean eta oparotasunean iragan zituzten; hirugarren mendean, liskarrak hasi ziren Inperioaren barnean, eta azkeneko bi mendeetan, berriz, barne-erreboltak eta kanpoko erasoak nagusitu ziren. Erromatarren Inperioa erori arren, aurrera egin zuen instituzio bakarra Eliza izan zen. Konstantino enperadoreak Elizarentzat askatasuna aldarrikatu zuen Kristo ondorengo 313. urtean (aurretik legez debekatua zegoen). Kristo ondorengo 400. urtean, hiru mende aurretik kristaua izatea bezain arriskutsua zen kristaua ez izatea. Kristautasunak erromatarren bizia aldatu egin zuen, kristautasunaren kontzeptuak eta baloreak barneratu zituelako. Altruismoa balore garrantzitsua zen kristau-doktrinan: Jainkoarenganako maitasunagatik besteei laguntzea, trukean ezer espero gabe. Altruismoaren balorearen eraginez, gaixoen zainketa miserikordia-obra bat bezala hartzen zen: gose denari, janaria eman; egarri denari, edaria; biluzik dagoena, jantzi; gaixoak zaindu; hildakoak lurperatu, etab. Pentsatzen zuten Jainkoak atseginez ikusten zituela erizaintza-zainketak eta horiek eginez, “betirako bizia” lor zitekeen.
2.2. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa V-XV mende artean
Gaixoen zainketak maila altuagoa lortu zuen; ordura arte esklaboen zeregina izan zena, bokazio sakratua izatera pasatu zen. Besteei laguntzea gizaki guztien (gizon edo emakume) betebeharra zen. Bokazioaren eta altruismoaren kontzeptuek garrantzi handia izan zuten erizaintzazainketetan. Kristautasunaren eraginez erizaintza antolatu egin zen eta osasunzainketetaz bereziki emakumezkoak arduratu ziren, nahiz eta gizonezko batzuk ere parte hartu. Horretan eragina izan zuten: erromatar emakumezkoak zuen maila sozial altuak, Jainkoaren aurrean gizonak eta emakumeak berdinak zirela aldarrikatzen zuen kristau-dotrinak, eta kristautasunak altruismoaren alde egindako deiak. Magia, etxeko erremedioak eta enpirikoak nahasten zituzten osasunzainketak egiteko. Kristautasunaren lehen aroan emakumezko kristau askoren zeregin nagusia gaixoak zaintzea izan zen. Birginak, Presbiterak, Kanonigak eta Monjak izan ziren gaixoen zainketetaz arduratzen ziren lehenengo orden erlijiosoak. Behartsuen beharrak asetzeko zainketak karitatez ematen zituzten emakumezkoen zerbitzuak nahikoak ez zirenez, gotzainek beren gain hartu zuten gaixoei zainketak emateko instituzioak zabaltzearen ardura. Niceako Kontzilioan (K.o. 325) gotzain bakoitzak xenodecheion (gaur egungo ospitaleen aitzindaria) bat eraiki behar zuela erabaki zuten (ikus 15. irudia). Zentro horietan gaixoentzako ospitaleak zeuden, zahar egoitzak, umezurtzentzat etxea, erizain eta sendagileentzat gelak eta bulegoak. Gaixoak, pobreak, eroak eta babesgabeak talde berean sartzen ziren mundu kristauan; hau da, laguntza behar zuten guztiak batera zaintzen ziren. Monasterioetako ordenek ere (emakumezkoenak eta gizonezkoenak) zainketaren ardura hartu zuten beren gain, eta monasterio gehienetan ospitaleak eraiki ziren. Emakumezkoen zeregina etxeko lanetara mugatzen zen gehienetan, baina etxetik irten eta intelektualki garatu nahi bazuen, nahitaez monasterioetako orden batean sartu behar zuen.
2.2. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa V-XV mende artean
Europan Goiz Erdi Aroan (V-X mendeak) sortu ziren hiru ospitale gaur egun diraute: Lyongo Hôtel Dieu (542. urtekoa), Pariseko Hôtel Dieu (651. urtekoa) eta Erromako Santo Spirito ospitalea (717. urtekoa). Hôtel Dieu hitzek Jainkoaren etxea esan nahi dute eta hiriko ospitale nagusia adierazteko erabiltzen zen Frantzian (ikus 16. irudia). Erizaintza-zainketak erlijio-ordenen partaide ziren emakume eta gizonek ematen zituzten. Erromako Santo Spirito ospitaleak 1500. urtean ongi bereizitako hainbat pabiloi zituen (emakumeentzat, gizonentzat eta susperraldian egoteko) eta ia 1000 ohe zituen areto nagusian. Goiz Erdi Aroan iberiar penintsulan eraiki zen ospitale nagusia Meridakoa izan zen; 580. urtean eraikitakoa, goi-nobleziako senar-emazte bikote batek garaiko Paulo, Fidel eta Masona gotzainei utzitako ondareari esker.
2.2. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa V-XV mende artean
Berant Erdi Aroan (XI-XV mendeak) biztanleriaren mugimendu handiak eman ziren eta pentsamolde eta erlijio-jarduera berriak bultzatzen zituzten mugimendu berritzaileak sortu ziren. Jendea pilatuta bizi zen eta gaixotasunak ugaritu egin ziren. Horren guztiaren ondorioz, gaixoak zaintzeko erlijio-ordena berriak eratu ziren, ospitale gehiago eraiki ziren, eta erizaintza, instituzioetatik irten eta etxeetara ere joan behar izan zuen. Gaixotasun kutsagarria zuten pertsonak bakartzeko lazareto izeneko ospitaleak (ikus 17. irudia), sortu zituzten. Ospitale horietan gehienetan lepra zuten gaixoak bakartzen zituzten baina beste izurrite batzuetan ere erabiltzen zituzten. Ospitaleen helburu nagusia gaixoak bertan edukitzea zen, eta ez, gaixoak sendatzea. Monjek, fraideek eta zerbitzariek egiten zituzten ospitaletako erizaintza-zainketak 24 ordutan zehar, eta oro har, jagole funtzioa betetzen zuten. Ospitale batzuk egon arren, gaixo gehienak beren etxeetan jasotzen zituzten zainketak, eta zaintzaile gehienak (erizainak) emakumezkoak izaten ziren (Santo Tomás, 2000).
2.2. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa V-XV mende artean
Lur Santua konkistatzeko egin zituzten Gurutzadetako gerrek (10961291) ere ospitale eta osasun-zaintzaile askoren beharra sortu zuten. Horren ondorioz, hainbat orden militar sortu zituzten erizaintza-zainketak egiteko. Militarren diziplina eta ordenaren ideala erizaintzan barneratu zen, eta maila altuagoko ofizialekiko menekotasunak eta obedientzia itsuak erizaintzaren garapena eta prestakuntza oztopatu zuten urte askotan (Donahue, 1988). Europako biztanleriak erromesaldiak egiten zituen hainbat zentroetara. Donejakueko edo Santiagoko bidea (ikus 18. irudia) oso garrantzitsua izan zen, eta erakartzen zuen jendetzaren beharrak betetzeko, Gaztela-Leon eta Nafarroako erregeek elkartu ziren bideak, ostatuak eta ospitaleak eraikitzeko. Zeregin horretan lan handia egin zuen gizon bat Santo Domingo de la Calzada izan zen; ospitale bat eraiki zuen eta erromes-gaixoen behinbehineko behar fisikoak eta izpiritualak zaintzen aritzen zen (Manrique, Ciorraga, Elorza eta Uranga, 2001).
2.2. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa V-XV mende artean
Erdi Aroan, osasun-zainketak ematen zituzten emakumezkoei zuzenduta, Hildegarda de Bingen (1098-1179) alemaniarrak “El libro de la Medicina compleja o Causas y remedios” idatzi zuen. Espainian emaginen lanbidea onartu zuten 1434an Zamorako Gorteek eta 1448an Madrigalen Ordenantzek (García eta García, 1889). 1498an emaginen lanbidea arautzen zuen “Pragmática” aldarrikatu zuten Errege Katolikoek. Horren arabera Protomedikatoko Tribunalak azterketak egiten zizkien emagin gisa aritu nahi zuten emakumezkoei. Halere, azterketa egin gabeko emakume askok emaginen funtzioak betetzen zituzten esperientzia asko zuten emaginekin (gehienetan familiakoak).
Erdi Aroko Europako gizartean erlijioak eragin handia izan zuen; osasun zainketetan ere. Zainketak emateko gune ugari ireki zituzten eta erizaintza ikasketak arautzen hasi ziren; bereziki, emaginenak.
2.2. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa V-XV mende artean
2222.2.2. Gipuzkoan .2.2. Gipuzkoan .2.2. Gipuzkoan .2.2. Gipuzkoan Erdi Aroan ospitale txiki asko zeuden iberiar penintsulan, 30 ohe inguru zituztenak. Horrelako ospitaleak herri guztietan zeuden, eta erromesbideetatik gertu bizi ziren emakumezkoek beren etxeetan gaixoak zaintzea ohikoa zen. Ospitaleak eraikitzeko ekimena Elizaren esku zegoen, eta goinobleziako pertsonek beren ondareak sarritan ematen zituzten zerua irabazteko (Siles, 1999). Donejakueko bidea egiteko, Gipuzkoan ibilbide bat baino gehiago baziren (ikus 19. irudia). Ibilbide horietako batek herri hauek zeharkatzen zituen: Hendaia, Irun, Hernani, Villabona, Tolosa, Ordizia, Segura, eta San Adrianetik barrena Arabarako Zalduondora pasatzen zen. Beste ibilbide bat kostaldetik pasatzen zen Irunetik, Donostiara eta kostaldetik Bizkaira.
2.2. Osasun-zainketak eta osasun-ezagutzaren transmisioa V-XV mende artean
Gipuzkoan XV. mendean erromesak bazirela adierazten dute 1463ko Ordenantzen agiriek. Agiri horietan agertzen denez, eskaletasuna debekatu zuten, erromesei ezik. Ordenantza horien arabera, erromesek ezin zuten gau bat baino gehiagotan lo egin leku berean, kasu hauetan ezik: ahuleziak jota egonez gero edo ibili ezinik edo zaharra izanez gero. Kasu horietan herriko alkatearen baimena lortu behar zuten (Gorosabel, 1899-1900). Erromesei laguntza emateko, Gipuzkoan hainbat ospitale sortu zituzten Erdi Aroan, data zehatzak jakitea zaila bada ere. Irunen Santa Margarita Ospitalea zegoen Junkaleko Santa Maria eliza eta Bidasoa ibaiaren ondoan. Ospitale hori txiroentzat eta erromesentzat zen. Oiartzunen Sanctispiritus izeneko ospitalea, gero San Anton izena hartuko zuena. Hernanin Magdalena ospitalean gaixoak eta erromesak hartzen ziren; gero, San Juan parrokian egon ostean erromes bidea jarraitzen zutenak. Asteasun ere bazen ospitale bat eta Tolosako sarrerako Arramele auzoan ere bai. Tolosako ospitale horren orubean, ondoren eliza bat eraiki zuten Tenplarioen Ordenarena izan zena 1312. urte arte, urte horretan Udalaren eskuetara pasatu zen. Albizturretik Mandubiako bidean, Santa Marinan, erromesentzako ospitale bat zegoen elizaren ondoan; eta, Seguran ere bazen beste ospitale bat erromesei laguntzeko (Orella eta Kortadi, 1982). Ospitalez gain, erromes bideetan zeuden herrietan baziren etxeak Donejakueko bidea egiten zuten pertsonei laguntza eskaintzeko; horien artean, Hondarribian, Lezon, Tolosan, Ordizian eta San Adrianen. Erdi Aroan gaixotasun kutsagarriak bakartzeko eraikinak sortu zituzten Gipuzkoan: Donostian 1485ean San Lazaro Ospitalea sortu zuten San Martin inguruan eta San Lazaro Ordenako Zaldun Militarrak zaintzen zituzten gaixoak. Tolosan ere bazen lepra zuten erromesak bakartzeko gunea, XIII. mendetik XV. mende arte lazareto bezala erabili zena (Recondo, 2008).
Erdi Aroko gizakiek, antzinako zibilizaziokoek bezala, neurriak hartu zituzten garaiko gizartearen osasuna zaintzeko.
2.3. Erizaintza 2.3. Erizaintza 2.3. Erizaintza 2.3. Erizaintza----zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza----ikasketak ikasketak ikasketak ikasketak XVI XVI XVI XVI----XVIII mende artean XVIII mende artean XVIII mende artean XVIII mende artean 2.3.1. 2.3.1. 2.3.1. 2.3.1. Europan Europan Europan Europan 2.3.2. 2.3.2. 2.3.2. 2.3.2. Gipuzkoan Gipuzkoan Gipuzkoan Gipuzkoan
2222.3. Erizaintza .3. Erizaintza .3. Erizaintza .3. Erizaintza----zainketak e zainketak e zainketak e zainketak eta erizai ta erizai ta erizai ta erizaintza ntza ntza ntza----ikasketak XVI ikasketak XVI ikasketak XVI ikasketak XVI----XVIII XVIII XVIII XVIII mende artean mende artean mende artean mende artean
2.3.1.Europan 2.3.1.Europan 2.3.1.Europan 2.3.1.Europan XV. eta XVI. mendeetan gertatu ziren aldaketa sozio-ekonomikoen eraginez bi mugimendu sozial garrantzitsu eratu ziren Europan: Errenazimendua eta Erreforma Protestantea. Bi mugimendu horiek eragina izan zuten osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuetan eta noski, osasunzainketetan. Errenazimendu garaian inudeen lanak garrantzia hartu zuen, eta erditzetan eta jaio ostean eman beharreko zainketak azaltzen zituzten gidaliburuak ere egin zituzten. Zirujau-barberuak eta odol-ateratzaileak hirietako gremioetan integratu ziren eta haien arauak jarraitzen zituzten lanbidea ikasteko (maisu zirujauei beren lanean lagunduz ikasten zuten). Zirujau-barberuen eta odol-ateratzaileen prestaketa akademikoa eta lana kontrolatzeko zenbait erakunde sortu zituzten. XVI. mendearen erdialdean Europan hainbat idatzi agertu ziren ume eta amaberrien zainketei buruz. Idatzi horiek gizonezko medikuek idatzi zituzten emakumezkoei (emaginei, besteak beste) zainketak irakasteko (Terré, 1997). Damián Carbónek 1541an idatzi zuen “El libro del arte de las comadres o madrinas y el regimiento de las preñadas o paridas y de los niños”; Sienako Albebrandinek “El régimen del cuerpo”, eta Parmako Palatina Liburutegian aurkitzen da “Manual de mugeres en el qual se contienen muchas y diversas reçeutas muy buenas” (XV. mendekoa). Francisco Nuñezek 1580an argitaratu zuen “Libro par el parto dificultoso de las mugeres, con otros muchos secretos a ello pertenecientes y a las enfermedades de los niños”, Zaragozan edizio berria izango zuena 1638an (García eta García, 1889).
2.3. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XVI-XVIII mende artean
Europan medikuntzako ikasketak unibertsitatean egiten ziren XVI. mendetik aurrera eta sendagile tituludunek udalerrietako ospitaleetaz arduratzen ziren. Miguel Servet eta Luis Mercado XVI. mendean nabarmendu ziren bi sendagile izan ziren; Servet sutan erre zuten, odolzirkulazioaren aurkikuntzari sendo eutsi ziolako. Medikuntza ez bezala, erizaintzako ikasketak ez ziren akademikoki garatu. Erizaintza-zainketek bereganatua zuten karitate-esanahiak galarazi zuen erizaintzaren ezagutzaren corpusa garatzea. Hernández-ek (1995) dioenez, laguntzaren kontzeptua erizaintzajardueraren oinarri izateak, erizaintzaren ezagutza sistematizatzea eta ikasketak unibertsitatera hurbiltzea eragotzi zuen luzaroan. Europan jasan ziren hainbat epidemiek (izurri bubonikoa, besteak beste) biztanleria gutxitzeaz gain, balore sozialak kolokan jarri zituzten; altruismoa, esaterako (erizaintza-zainketen oinarri zena). XVI. mendearen hasieran Luterok eta Calvinok sortutako mugimenduek kristautasuna bi taldetan banantzea (katolikoak eta protestanteak) ekarri zuen. Harrezkero, bi motatako erizaintzari buruz hitz egin izan da: erizaintza katolikoa eta protestantea (Siles, 1999). Erreforma protestanteari atxiki zitzaien herriek sekularizazio-prozesu bat hasi zuten, eta horrek erizaintzarentzat ondorio garrantzitsua izan zuen: erlijio-ordenak desegin zituzten eta erizaintza-zainketak erlijioordenetatik aldendu ziren. Maila sozial baxuko emakumezkoek egiten zituzten erizaintza-zainketak; zenbaitetan, kartzela zigorra betetzen ari ziren emakumezkoek egiten zituzten osasun-zainketak (Donahue, 1988). Herrialde protestanteetan ospitaleak gaixoak edukitzeko lekuak ziren, eta ez, sendatzeko. Gaixoak gaixotasunen kutsatzailetzat hartzen ziren. Garai horretan hasi zen “erizaintzaren aro iluna”: 1550. urtearen inguruan hasi eta 1850. urte arte luzatu zen. Herrialde katolikoetan, berriz, erizaintza-zainketak emateko 100 erlijioordena baino gehiago sortu zituzten XVI. eta XVIII. mendeen artean:
2.3. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XVI-XVIII mende artean
Karitatearen Ahizpak, San Juan de Dios Anaiak eta Obregoi Anaiak, besteak beste. Obregoi Anaietakoa zen Andrés Fernándezek, erizaintzako manual bat idatzi zuen 1617an “Instrucción de enfermeros” izenburua zuena (COEGI, 2006). Iberiar penintsulan Errege Katolikoek XVI. mendean Hospital Mayor de la Encarnación izeneko ospitalea eraiki zuten Granadan. Ospitale horretako erizainak 3 mailetan sailkatzen zituzten eta gaixo kopuruaren arabera aldatzen zuten erizainen kopurua. Erizainek, alde batetik, gaixoen oinarrizko beharrak asetzen laguntzen zuten (elikapen eta higienebeharrak), eta bestetik, sendagileen aginduak betetzen zituzten (kataplasmak prestatzea eta ematea, esaterako). Erizainek dohain fisikoak eta moralak izan behar zituzten. Erizain-lanak erabateko arduraldia behar zuenez, nahiago zituzten lan hori egiteko erresistentzia fisikoa zutenak eta familia-kargarik ez zutenak. Gainera, karitate eta pazientzia handiarekin zaintzea eskatzen zitzaien erizainei (Lozano, 2001). XV. eta XVIII. mendeen artean erizaintza-zainketen kalitatea desberdina zen lekuaren eta erizaintza-jarduerak egiten zituzten pertsonen arabera. Ospitaleen helburua ez zen gaixoa sendatzea, eta erizaintza-jardueren helburua, gehienez ere, gaixoaren oinarrizko beharrak asetzea zen. XVIII. mendean onartutako legeei esker zirujauen eta emaginen ezagutzak hobetu ziren. 1711ko urtarrilaren 29an Felipe V-ak Errege Zedula baten bidez Sangradoreen Klasea sortu zuen. 1750ean Fernando VI erregeak argitaratutako lege baten arabera, emaginaren lanbidea egiteko azterketa bat gainditu behar zen. Horren ondorioz, Antonio Medinak (Protomedikatuaren Tribunaleko azterketa egiten zuena) “cartilla del arte de partear” (ikus 20. irudia) izeneko agiria sortu zuen eta 1752tik aurrera emaginei azterketak egiten hasi ziren.
2.3. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XVI-XVIII mende artean
Erizaintza-zainketak argitaratzen hasi ziren; hau da, praktikarekin ikasten ziren jarduerak idazten hasi ziren. Hori aurrerapauso garrantzitsua izan zen erizaintzarentzat.
2.3. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XVI-XVIII mende artean
2222.3.2. Gipuzkoan .3.2. Gipuzkoan .3.2. Gipuzkoan .3.2. Gipuzkoan Osasun zainketak emateko hainbat ospitale sortu zituzten Gipuzkoan XVI eta XVII. mendeen artean. Donostian 1535. urtean San Antonio Abad ospitalea ireki zuten, Donostiako eta inguruko herritako gaixoak hartzen zituena; 1719. urte arte irekita egon zen. Eibarren bazen ospitale bat XVI. mendean, erromesei eta behartsuei laguntzeko. Donostian, Miserikordiaren Etxea 1714an ireki zuten; 1813ko sutean erre zutena, Espainiako Independentzia gerran. Oiartzunen XVI. mendean lazareto bat ireki zuten gaixotasun kutsagarriak zituzten pertsonak bakartzeko Santa Maria Magdalena izena zuena, Madalensoro bezala ezagutzen den lekuan (Orella eta Kortadi, 1982). Tomás Lopezek 1787an egindako Gipuzkoako deskribapenaren arabera, Gipuzkoako lurretatik ale mota asko jasotzen ziren baina ez zen nahikoa populazioa elikatzeko. Esaten da ere, sagarrak, urrak, intxaurrak, gaztainak, ezkurrak, marrubiak, perretxikoak eta bestelako fruituak biltzen zirela. Baziren ere meategiak eta burdina, altzairua, kobrea eta beste metalak lantzeko lekuak. Juan Antonio Saezek Tomas Lopezen agiriak aztertu zituen, Liburutegi Nazionalean gordeak zeudenak argitaratu gabe. Saezek Gipuzkoari buruzko dokumentazioaren azterlan orokorra eta transkripzioa aurkeztu zituen; gero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Kutxaren dirulaguntzarekin argitaratuak izan direnak (Saez, 2004). Garai horretan Gipuzkoan baziren 36 komentu erlijiosoenak, eta 2 seminario Bergaran, 4 Miserikordia Etxe eta 25 ospitale gaixoentzat eta erromesentzat. Populazioari dagokionez, 115.720 pertsona zeuden Gipuzkoako erroldan. Elgoibarren 2 ospitale zeuden, San Lázaro eta Santa Ana izenekoak. San Lazaro ospitalean gaixo zeuden behartsuak zaintzen zituzten eta Santa Ana izenekoan erromesei laguntza eskaintzen zieten; azkeneko hau 1794an erre
2.3. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XVI-XVIII mende artean
zuten tropa frantsesek. Gaixotasun ohikoenak ziren elgorria, sarna, baztanga, behazun sukarrak eta katarroak eta disenteriak eragindakoak. Aipatzen da ere, Tabardillo izeneko gaixotasuna ere bazela, geroago Tifusa izenarekin ezaguna izan zena. XVIII. mendean hilkortasun tasa altua zen Gipuzkoan. Bi urtetako datuak hartuta, Mendaroko Elizan 18 haur bataiatu zituzten eta horietatik 8 hil ziren. Altzolan 5 haur jaio ziren eta horietatik 2 hil ziren. Baztangaren izurritea ere izan zen Gipuzkoako herrietan. Elgoibarren txertaketei esker 3 ume eta gizon 1 bakarrik hil zirela aipatzen dute idatziek. XVIII. mende arte Apezpikuek babesa eskaintzen zien elizen ate ondoan utzitako haurrei. Gipuzkoan 1787an 56 mutil eta 46 neska zeuden hospizio etxeetan. Altzolako bainu etxearen urek osasunari mesede egiten ziotela pentsatzen zuten XVIII. mendean; gaixoak bertara joaten ziren ura edatera eta bainuak hartzera. Idatzien arabera, 20 edalontzi edan zitezkeen goragalea izan gabe. 1848. urtean Gipuzkoako Diputazioak izendatutako Batzorde batek zioen, besteak beste, behartsuei laguntza eman behar zitzaiela eta umezurtzak babestu egin behar zirela (Gorosabel, 1899-1901). Hurrengo urtean, 1949an, Gipuzkoan 4 laguntza etxe eraikitzea onartu zuten: Donostian, Tolosan, Azpeitian eta Arrasaten. Laguntza etxeak eta ospitaleak baldin baziren, osasun zaintzaileak ere bazirela pentsa daiteke. Halere, zaintzaileei buruzko aipamenak ez dira ugariak. Aipamenen artean dugu Gorosabelek adierazitako: 4 laguntza etxeetan eman beharreko zainketak Karitatearen Ahizpen (ikus 21. irudia) esku geratu zirela, hain zuzen ere. Garai horretan ere, laguntza etxeetan banandu egiten zituzten gizonak eta emakumeak, eta umeak eta helduak.
2.3. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XVI-XVIII mende artean
Gipuzkoan 1787an 36 komentu erlijioso egoteak adierazten du kristautasunak indar handia zuela herrialdean. Komentu horietako 24, orden erlijiosoenak ziren.
Europan bezala, Gipuzkoan orden erlijiosoen zereginetako bat osasun zainketak egitea zen. Kristau filosofian gizakiaren gorputza eta arima bereizten ziren. Gorputzak zainketa fisiologikoak behar zituen. Arima, berriz, zaindu egin behar zen gorputza eta izpirituaren artean oreka lortzeko eta mantentzeko. Gizakiaren gorputza arima gordetzen zuen ontzi fisikoa litzateke (De la Peña, Garrido eta Gómez, 2001). Alberdik (1999) dioen bezala, kristautasunaren pentsamoldeak erizaintza-zainketen antolaketa bultzatu zuen, baina, era berean, erizaintzaren garapena oztopatu zuen. Erizaintzak erlijioarekin zuen loturak eta diziplina zorrotzak, “maila altuagoa” zuten pertsonekiko (sendagileak, apaizak) obedientzia itsua izatera bideratu zuten erizaintza.
Erizaintzak ez zuen ez erabakirik, ezta irizpide pertsonalik ere; bere burua besteei eskaintzeko joera horrek, erizaintza sozialki errekonozitua izatea eta lanbide bat izatea eragotzi zuen.
2.4. Erizaintza 2.4. Erizaintza 2.4. Erizaintza 2.4. Erizaintza----zainket zainket zainket zainketak eta erizaintza ak eta erizaintza ak eta erizaintza ak eta erizaintza----ikasketak ikasketak ikasketak ikasketak XIX mendean XIX mendean XIX mendean XIX mendean 2.4.1. 2.4.1. 2.4.1. 2.4.1. Europan Europan Europan Europan 2.4.2. 2.4.2. 2.4.2. 2.4.2. Gipuzkoan Gipuzkoan Gipuzkoan Gipuzkoan
2222.4. .4. .4. .4. Erizaintza Erizaintza Erizaintza Erizaintza----zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza----ikasketak XIX. Mendean ikasketak XIX. Mendean ikasketak XIX. Mendean ikasketak XIX. Mendean
2.4.1.Europan 2.4.1.Europan 2.4.1.Europan 2.4.1.Europan XIX. mendean Industria Iraultzaren ondorioak pairatu zituen gizarteak: soldata baxuak, hamasei ordutako lanegunak eta eskulan merkearen kontratazioa (emakumeena eta umeena ere bai). Horrek guztiak eragin zuzena izan zuen langileen osasunean eta familia-bizitzan. Nekazariak baserrietatik hirietara joan ziren lantegietan lan egitera. Hirietan pertsonak pilatuta eta baldintza txarretan bizi ziren eta osasunarazoak izateko arriskua handia zen. Garai horretako ospitaleak Elizaren mende zeuden gehienetan, baina pixkanaka instituzio publikoek ospitaleen kontrola beren gain hartu zuten. Herrialde katolikoetan erlijio-ordenak jarraitzen zuten arduratzen erizaintza-zainketez. Herrialde protestanteetan, berriz, mendearen hasieran arazo sozialak zituzten pertsonen esku zeuden erizaintzazainketak (Donahue, 1988). Egoera latz horretan, XIX. mendean zehar, erizaintza berpizten hasi zen eta profesio edo lanbide izaeraren bidea hartu zuen. Gertaera horretan berebiziko garrantzia izan zuen Alemaniako Kaiserwert-eko Diakonesen Institutuak (ikus 22. irudia). Theodor Fliedner (1800-1964) artzainak eta bere emazteak, Friederike Münster (1800-1843), sortu zuten institutu hori; diakonesak prestatzen zituzten erizaintza-zainketak egiteko eta erizaintzazainketak irakasteko. Kaiserwert-eko Diakonesen Institutuko irakaskuntzaren programak 3 urtetan zegoen antolatuta eta erizaintzako ikasleak honela trebatzen zituzten: gaixoak zaintzeko ikasketa teorikoak eta praktikoak ematen zizkieten, ospitaleko zerbitzu kliniko desberdinetan txandakatuz praktikak egiten zituzten, etxez etxeko erizaintza egiteko prestakuntza ikasten zuten, etika eta doktrina erlijiosoa ezagutzen zuten eta botikei buruzko ezaguerak ikasten zituzten (botikarien azterketak gainditzeko modukoak).
2.4. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XIX mendean
Erizainak sendagilearen aginduak bete behar zituela azpimarratzen zen eta sendagilea zela ondorioen arduradun bakarra.
Theodor Fliedner-en eta Friederike Münster-en esperientzia Europara eta Ameriketara zabaldu zen. Theodor Fliedner eta 4 diakonesa Pittsburghera (Pennsylvania) joan ziren 1849. urtean ospitale bat zuzentzeko. Beste diakonesa batzuk beste herri batzuetara joan ziren; hala nola, Beirutera, Constantinoplara eta Alejandriara (Siles, 1999). Kaiserwert-eko Diakonesen Institutuak erizain askorengan eragina izan zuen, horien artean Florence Nightingale zegoen, erizaintza modernoaren amatzat hartua izan dena (Donahue, 1988). Florence Nightingalek (1820-1910) erizainen prestakuntza bultzatu zuen eta erizaintzaren oinarriak ipini zituen. Florence Nightingale (ikus 23. irudia) erizaintzaren hainbat arlotan aritu zen: asistentzian, irakaskuntzan eta ikerkuntzan. Kaiserwert-eko Diakonesen Institutuan ikasi zuen lehendabizi, eta gero, Parisera joan zen Karitatearen Ahizpekin. Krimeako gerratean (1854-1856) baldintza izugarriak eta hilkortasun tasa oso altuak zituen ospitale bat zuzentzera joan zen beste erizain batzuekin. Gerrak sortzen zituen zailtasunez gain, militarrek jartzen zizkieten oztopoak gainditu behar izan zituzten erizainek
2.4. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XIX mendean
Krimeako gerratetik itzuli zenean (1856. urtean) britainiar herriak 50000 libera eman zizkion Florence Nightingale-ri eta diru horrekin Nightingale Fundazioa sortu zuten. Erizaintza-eskolak sortzeari garrantzi handia ematen zion Florence Nightingalek, eta 1860. urtean Nightingale Erizaintza-Eskola sortu zuten Santo Tomás Ospitalean, nahiz eta sendagile gehienak aurka egon (Donahue, 1988), (Siles, 1999). Nightingale Erizaintza-Eskolaren helburuak ziren erizainak trebatzea: 1. Ospitaletan lan egiteko 2. Etxeetan zainketak emateko 3. Bizi-baldintzak (higienea, esaterako) aztertzeko 4. Erizaintza-ezagutza irakasteko Santo Tomás Ospitaleko Erizaintza-Eskolaren programaren ezaugarriak 1. taulan ikus daitezke. Eskola horren eragina berehala zabaldu zen Europara eta Ameriketara. Florence Nightingalek erizaintzako hainbat liburu argitaratu zituen; “Erizaintzako oharrak” (1859) izenburuko liburua testuliburu gisa erabili zen garaiko erizaintza-eskoletan.
2.4. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XIX mendean
Florence Nightingale familia aberats batean jaio zen eta ikasketa asko (matematika, hizkuntzak, filosofia, literatura, estatistika, erlijioa, historia, etab.) egin zituen erizaintzaren bidea hartu aurretik. Alberdik (1999) dioenez, gizarte viktoriarraren baloreak eragina izan zuten Florence Nightingalek bultzatu zuen erizaintzaren ereduan; gizarte viktoriarraren feminitate-baloreak erizaintza-ereduaren oinarria baitziren. Horren ondorioz, askotan, erizaintza definitzeko garaian, erizainaren ezaugarri pertsonalak aipatu izan dira (obedientzia, garbitasuna, onberatasuna...), erizaintza-jarduera adierazi beharrean. Federico Rubio Gali sendagileak Espainiako lehenengo erizaintza-eskola sortu zuen Madrilen 1896. urtean, Princesa Ospitalean. Eskola horretan erizainak trebatzen zituzten ebakuntza kirurgikoetan laguntzaile gisa aritzeko eta sendaketa kirurgikoak egiteko. Hasiera batean 32 ikasle zituen, 22 ziren barneko ikasleak eta 10 kanpoko ikasleak. Handik sei urtetara; berriz, ikasle guztiak barneko ikasleak ziren.
Beraz, esan daiteke XIX. mendean erizaintza-jarduera lanbide gisa ikusten hasi zela; erizain bezala lan egiteko titulua behar zen zenbait herritan. Era berean, pentsamenduan barneratu zen erizaintza-jarduerak egiteko emakumezkoa gizonezkoa baino egokiagoa zela; emakumezkoari ematen zitzaizkion ezaugarriak zirela medio (otzantasuna, mendekotasuna, hunkigarritasuna).
2.4. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XIX mendean
2.4.2. 2.4.2. 2.4.2. 2.4.2. Gipuzkoan Gipuzkoan Gipuzkoan Gipuzkoan XIX. mendean hilkortasun tasa altua zen gaixotasun infekziosoengatik eta elikapen urriagatik. Egoera horri aurre egiteko, 1822. urtean Benefizentziaren Lege Orokorra onartu zuten, behartsuei laguntzeko. Osasun-zainketen antolaketa Benefizentzia Batzordeen esku geratu zen. Espainiako Estatuan onartutako hainbat legek eragina izan zuten Gipuzkoan osasun-zainketetan jarduten zuten lanbideetan. 1855ko azaroaren 28an Osasunaren Lege Orokorrarekin osasun arloko Elkargo Profesionalak sortu ziren. Emaginak eta praktikanteak lanbide gisa onartu ziren baina erizaintza ofizio bezala ikusten zen. Emaginen lanbidearen arautzea 1804an egin zuten lehen aldiz eta geroago 1857ko maiatzaren 6an. Emaginak izan nahi zuten emakumeek senarraren baimena behar zuten eta apaizak ziurtatu behar zuen portaera ona zutela. Emaginen irakaskuntzak atal hauek lantzen zituen: 1. Obstetriziako nozioak, anatomia eta fisiologia. 2. Erditze naturalak, naturalak ez diren erditzeak eta erditze zailak bereiztea. 3. Haurdun zegoen emakumeari, erditu duenari eta jaioberriari eman beharreko zainketak, fisiologikoki ongi zeudenean. 4. Larrialdiko laguntza asfixia egoeran zeuden jaioberriei. 5. Bizia arriskuan zuten umeei ura ematea. Aipatzekoa da 1845eko urriaren 25ean aldarrikatutako Errege Orden baten arabera, 1844. urtea baino lehenago Nafarroako Protomedikatuak emandako emagin titulu guztiak ontzat ematen zirela estatu osoan emagin gisa aritzeko (Terré, 1997) . Praktikante izateko ikasketak erregulatzen zituen lehenengo legea 1857. urteko irailaren 9an onartu zuten (Instrukzio Publikoko Legearen 40. artikulua); eta 1860. eta 1861. urteetan onartutako Errege-Dekretuekin praktikanteen ezagutza teorikoak eta praktikoak arautu zituzten:
2.4. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XIX mendean
1. Bendajeak eta ohiko aposituak. Kirurgia txikiak. 2. Sendaketak egitea hainbat gai erabiliz. 3. Sangria orokorrak eta lokalak egitea. Txertaketak, eskarifikazioak, belarriak zulatzea, bentosak jartzea eta larruazalean sendagaiak ematea. 4. Hortzen eta oinen zainketak. Praktikanteen ikasketak egin ahal izateko 16 urte baino gehiago izan behar ziren eta lehen ikasketei buruzko azterketa bat gainditu behar zuten. Gainera praktikante gisa aritu behar ziren 2 urtetan 60 ohe baino gehiago zituen ospitale batean. Dolores Areu y Riera sendagileak 1883. urtean “De la necesidad de encaminar por una nueva senda la educación higiénico moral de la mujer” izenburua zuen tesia egin zuen. Lan horretan emakumezkoaren prestakuntza aldarrikatzen zuen, betetzen zituen rolak kontuan izanda; hau da, erizaintza tradizionalaren esparrua (umeen, gaixoen eta zaharren zainketa). 1888ko azaroaren 16an Praktikanteen ikasketentzako Arautegian esaten da lanbide horietan jardungo dutela: 1. Kirurgia txikiko ebakuntzetan Medikuntzan Lizentziatutako pertsona baten agindupean. 2. Kirurgian handian Medikuei laguntzen. 3. Ebakuntza ostean sendaketak egiten. 4. Medikuek agindutako sendagaiak ematen. Gipuzkoan XIX. mendean hainbat ospitale ireki zituzten osasun zainketak emateko. Tolosako Ospitalea 1860an inauguratu zuten Miserikordiaren Etxe Santuaren zelaietan (gaur egun zahar egoitza bertan dago). San Antonio Abad ospitale berria 1888an eraiki zuten donostiarrentzat Donostiako Manteon; hiriaren iparraldean, infekzioak zituztenak bakartzeko (Urkia, 1999).
2.4. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XIX mendean
1888an Matia Calvo Fundazioa sortu zuten eta 1889an Matia Asiloa inauguratu zuten Antiguo auzoko Zapatari baserriko lurretan. Matia Calvo Cadizen jaiotako pertsona zen eta testamentuan agindu zuen bere aberastasunen zati bat erabiltzeko zahar egoitzak eraikitzeko; horietako bat Donostian eraiki zuten. Donostian XIX. mendearen amaiaren sortu zuten Sorospen Etxea. Garai horretan udan klase sozial altuko pertsonak etortzen ziren Donostiara. Horrek bultzatu zuen higienea eta osasuna hobetzeko neurriak hartzera. Esaten da 1883an Europa astindu zuen kolera epidemiak ez zuela eraginik izan Donostian; kaleak zabalak eta garbiak zeudelako eta zaborrik pilatzen ez zelako (COEGI, 2006). Sorospen Etxea 1881eko abenduaren 19an ireki zuten ofizialki Eskolak Plazako 1. zenbakian (gaur egun Sarriegi) Blas Benegas praktikantearekin. Julián Usandizaga medikua 1886an hasi zen lanean Sorospen Etxean. Blas Benegasek San Antonio Abad Ospitalean ere aritzen zen, mediku forenseei autopsiak egiten laguntzen eta txertaketa kanpainetan laguntzen zuen ere, nahiz eta titulu ofizialik ez izan. Kirurgia txikiko titulua 1890ean lortu zuenean, hiriko praktikantearen izendapena jaso zuen. Idatzietan agertzen diren Gipuzkoako lehenengo praktikanteak dira Julián Ezama, José Machicote, Manuel Iturriaga eta Pascual Mugica; lehenengo hirurak Donostiako Askatasunaren Boluntarioen Batailoikoak ziren, 1870an sortua osasun laguntza emateko. Idatzietan agertzen den Donostiako lehenengo emagina Juana Maria Martínez da; 1883 urtearen inguruan aritutakoa (COEGI, 2006). 1898ko ekainaren 1ean Arrasaten Santa Ageda Osasun-etxe Psikiatrikoa jarri zuten martxan. Zainketak ematen zituzten San Juan de Dios Ordeneko Anaiek eta Jesusen Bihotz Sakratua Ordeneko Ahizpek. Ahizpa horiek ere zaintzen zituzten psikiatrikotik gertu zegoen Aita Menni Ospitaleko emakumezko gaixoak. Beraz, XIX. mendean Gipuzkoan osasun zainketak emateko guneak irekitzeaz gain, zainketak espezilizatu egin ziren.
2.5 2.5 2.5 2.5.... Erizaintza Erizaintza Erizaintza Erizaintza----zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza----ikasketak XX. Mendean ikasketak XX. Mendean ikasketak XX. Mendean ikasketak XX. Mendean
2.5.1. 2.5.1. 2.5.1. 2.5.1. Europan Europan Europan Europan Florence Nightingalek erizaintzaren ikuspegian eragin handia izan zuen, pertsonaren zainketan murgiltzen baitzen, eta ez gaixotasunaren zainketan bakarrik; erizaintzaren filosofia berri bat sortu zuen. Nightingalek 1860. urtean Ingalaterran Erizaintza-Eskola sortu ondoren, beste herrietan ere erizaintza-eskolak ireki zituzten. Lehen aipatu dugu, Estatuko lehenengo erizaintza-eskola Madrilen sortu zutela XX. mendearen atarian (1896an) Princesa Ospitalean. Katalunian 1917an Santa Madrona erizain-eskola ireki zuten. Santa Madrona eskolako irakasle gehienak gizonezkoak eta sendagileak ziren; emakumezko bakarra zegoen. Ikasketa-programaren helburu nagusia zen ospitaleetan zainketak emateko erizainak trebatzea. Ospitaletako praktika klinikoak erregulatzeko arautegia argitaratu zuten 1920. urtean. Maila altuagoko erizaintza-ikasketak egiteko aukera 1922. urtean zabaldu zen; hirugarren kurtsoa eginez gero, “erizain orokorra” eta espezializazio batzuen titulua lortzeko aukera emanez. Santa Madrona erizain-eskolako ikasleak klase sozial ezberdinetakoan ziren (langileak, burgesak...). Santanderko Valdecilla-ko Osasun-Etxean erizaintza-eskola sortu zuten 1929. urtean. Manuel Usandizaga Soraluce sendagileak zuzendu zuen eskola hori hasiera batean eta berak idatzi zuen erizainak trebatzeko erabili zen gidaliburua 1934. urtean. Usandizaga (1898-1982) Donostian jaio zen eta Basurtoko ospitalean egin zituen Obstetrizia eta Ginekologiako espezialitateak. Berak idatzi zuen erizaintzako gidaliburua, tekniketan oinarritzen zena. Gidaliburu hori urte askotan erabili zen erizaintza-eskoletan.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
Manuel Usandizagak erizaintzako eskuliburuaren 2. edizioa 1938an argitaratu zuen; 82 gai zituena. Usandizagaren liburuak bereziki alor hauek sakontzen zituen: gaixoa zaintzeko teknikak, farmakologia eta dietetikako oinarriak, gizartearen higienea eta puerikultura. Erizain ereduari buruz ere azalpenak ematen ditu Usandizagak, balore-jarrera hauek aipatuz: egiazkotasuna, onberatasuna, pazientzia, betebeharren sena, ekonomia eta garbitasunari maitasuna. Usandizagak azaltzen du erizainaren zeregina dela gaixoari ematea behar dituen zainketa guztiak (higienikoak, pertsonalak, medikuak agindutakoak). Esaten du ere erizaina dela medikuaren eta gaixoaren artean dagoen bitartekari bakarra eta “agintzen zaiona egin behar duela, eta medikuak epaitzeko ahalmenik ez duela” (Herrera, 1995). Erizaintzaren Nazioarteko Kontseilua 1901ean bildu zen lehendabizikoz eta onartu zituen helburuak honela zioten (COEGI, 2006): 1. Lanbidea autonomoa izatearen alde lan egitea. 2. Pertsonari eta gizarteari eman beharreko zerbitzua hobetzea. 3. Lanbidearen maila eta etika hobetzea. 4. Erizainen egoera sozio-ekonomikoa hobetzea. 5. Erizainen arteko kooperazioa eta adiskidetasuna mundu mailan hobetzea Praktikanteen jarduerari buruz, Manuel Caro Lafont medikuak Madrilgo Medikuen Elkargoan 1912ko maiatzean eskaera hauek egin zituen: praktikante gisa aritzeko ikasketak hobetzearen beharra, erditze normaletan parte hartzeko ahalmena, praktikanteen eskubideak eta betebeharrak arautzearen beharra, praktikante gisa titulurik gabe aritzen zirenei babesten zieten zirujauak zigortzea, medikurik eta botikaririk ez zegoen guneetan praktikanteak larrialdietako botikina izatearen beharra, eta sendabelarrak ematearen arduradun bakarra praktikantea izatea.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
2.5.2. 2.5.2. 2.5.2. 2.5.2. Gipuzkoan Gipuzkoan Gipuzkoan Gipuzkoan Gipuzkoan ospitale ugari ireki zituzten XX. mendean. Ospitale horietako batzuetan erizain gisa aritzeko azterketa gainditu behar zuten. 1901eko abuztuaren 2an umetokiko eta gernu-bideetako gaixotasunak zituzten pertsonak tratatzeko kontsulta publiko bat ireki zuten Donostiako San Bartolome kalean. San Martin azokako pabiloi batean 1903ko irailaren 30an “La gota de leche” izeneko zentroa ireki zuten, umeen osasuna zaintzeko. Zentro honek behi esnea lortzen zuen Diputazioaren bidez. Arraza oneko ganaduen esnean gaingabetzen zuten eta gero autoklabean esterilizatu; bularreko haurrek edan zezaten (Urkia, 1999). Espainiako estatuan XX. mendean zehar onartutako legeek eta gertaerek eragina izan zuten Gipuzkoako erizaintza-lanbidean. 1902ko urtarrilaren 31ean onartu zuten praktikanteek ahal zutela erditze normaletan lagundu, mediku titularraren onespenarekin, 10.000 biztanle baino gutxiago zituzten herrietan. 1904ko urtarrilaren 12an, 1855ko azaroaren 28ko Osasun arloko Instrukzio Orokorra aldatu zuten; 91. artikuluan osasun lanbideak deskribatu zituzten eta Erizaintzako Elkargo Ofizialak sortzea bultzatu zuten. 1904an Praktikantea behar zela argitaratu zuten “La Voz de Guipuzkoa” aldizkarian, botikarako praktikantea behar zela esaten zuten eta euskara jakitea balioetsiko zela (COEGI, 2006). 1901eko urtarrilaren 8an Donostiako Udalak San José Asiloa izandakoa erostea erabaki zuen, eraikina San Martzial kalean zegoen eta handik 3
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
urtetara (1904ko urtarrilaren 10ean) Sorospen Etxe berria ireki zuten 2 mediku eta praktikante batekin. Aurreko Sorospen Etxea XIX. mendearen amaieran sortu zen (Placer eta Urkia, 1993). 1907ko urtarrilean Sorospen Etxerako plazak lortzeko lehen konkurtso publikoa egin zen eta azaroaren 22an funtzionamendu araudia onartu zuten; langileen eskubideak eta betebeharrak zehazten ziren eta laguntza eskaintzen zen egun osoan. Garai horretan 4 praktikante zeuden Sorospen Etxean. 1909an Sorospen Etxeko Praktikante Plaza lortzeko azterketetan 45 gai sartzen ziren, horien artean: 1. Gorputzaren egitura. Organoen kokapena. 2. Aparatu lokomotorea. Buruaren egitura. Lepoaren egitura. Enborra. Hezurrak, barrunbe torazikoa, abdominala eta pelbisa. Gorputz-adarrak: hezurrak eta artikulazioak. 3. Zirkulazio aparatua. Funtzioak. 4. Arnas aparatura. Funtzioak. 5. Bendajeak. Definizioa eta sailkapena. Motak eta erabilpenak. 6. Bainuak. Sailkapenak. Tenperaturaren arabera bainu motak. Bainu orokorrak eta gune batekoak. Bapore bainuak, arruntak eta sendagaiekin emandakoak. 7. Sendagai topikoak: definizioa eta sailkapena. Emateko erak. 8. Lozioak, fumigazioak, instilazioak, gargarismoak, enemak, supositorioak, obuloak. 9. Sendagai hipodermikoak. Jartzeko lekuak eta kontuan izatekoak. Kontrako eraginak ekiditeko erak. Serum artifizialeko injekzioak. 10. Praktikantearen tresna kirurgikoak. Erabilerak. 11. Anestesia. Sailkapena. Anestesiaren erabilera eta kontuan izatekoak. Anestesia orokorraren kontrako eraginak, prebentzioa eta eragin horiek gertatzen direnean eman beharreko
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
tratamendua. Anestesia lokala. Prozedurak (larruazalean, mukosan eta parenkiman). 12. Sendaketak: definizioa eta sailkapena. Sendaketak egiteko materiala. Sendaketa antiseptikoak. Gai antiseptikoen erabilera. Drainatze kirurgikoa. Sendaketak egiteko arau orokorrak. Eskuen eta sendaketa egiteko materialaren desinfekzioa egiteko era. Sendaketen maiztasuna erabakitzeko zeinuak. 13. Suturak. Motak eta materiala. 14. Kauterizazioa: sailkapena eta materiala. Prozedurak. 15. Odol erauzketa lokalak. Sangria orokorrak. Eskarifikazioak. Bentosa eskarifikatuak. Izainak. Izainak jartzeagatik gerta daitezkeen arazoak eta ekiditeko neurriak. 16. Hemostasia kirurgikoa. Hemostasia kirurgikoa prebentiboa eta egiteko erak. Eskuzko konpresioa eta instrumentalarekin egindakoa. Konpresio elastikoa. Behin betiko hemostasia kirurgikoa. Kirurgia txikian erabiltzen diren hemostasia mota ohikoenak. Hemostasia jostura eginez. Materialak eta prozedura. 17. Likido pilaketak drainatzeko prozedurak. Ziztadak: tresneria eta prozedurak. 18. Barrunbe naturaletatik drainatzeko prozedurak. Maskuriko zundaketa gizon eta emakumezkoetan. Behin betiko zundak finkatzeko era. Baginako eta umetokiko garbiketa. 19. Txertaketak. Barizelaren aurkako txertaketa. Txerkaketaren sorrera eta prozedurak. Txertaketa bakoitzaren abantailak eta eragozpenak. 20. Hausturak. Sailkapena. Tratamendua. Behin betiko bendajeak. 21. Luxazioak. Sailkapena. Tratamendua. Eusteko bendajeak. 22. Zauriak: definizioa eta sailkapena. Lehen sendaketa egiteko baldintza bereziak.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
23. Erredurak: definizioa eta sailkapena. Zainketak erreduraren gunearen arabera. 24. Kontusioak: definizioa eta sailkapena. Sendatzeko prozedurak. 25. Gorputz-arrotzak agertzen diren ohiko barrunbeak. Kanporatzeko teknika. 26. Istripua izan duen pertsonari eman beharreko lehen sorospenak. 27. Asfixiaren eragile ezagunenak. Eragilearen arabera hartu beharreko neurriak. 28. Intoxikazioak. Sintoma nagusiak eta eman beharreko lehen sorospenak. 1912an Sorospen Etxean 6 praktikante eta 4 mediku zeuden. 1916an praktikanteek egiten zituzten istripuetako parteak eta 1918an onartu zuten praktikanteek hiriko medikuei lagundu behar zietela hiriko etxeetan laguntza emateko; injekzioak, partxeak eta bentosak jartzen. Sorospen Etxea Garibay kalera pasatu zuten 1925etik aurrera eta 1936an Easo kaleko udaleko eraikinera. 1980ko hamarkadan Pedro Egaña kalera pasa zen eta 1997an Bengoetxea kalera; garai horretan zeuden 5 mediku, 4 erizain, 4 laguntzaile eta anbulantzia bat. Donostiatik at, Gipuzkoan ere sortu zituzten zainketak emateko beste guneak; Zizurkilen esaterako, 1903ko abenduaren 30ean Fraisoro Seaska Etxea sortu zuten. Donostiako lehenengo klinika pribatua 1906ko irailaren 16an ireki zuten: San Ignacio klinika, Ategorrietan. Klinika horretan Esperantzaren Ahizpek ematen zituzten zainketak. Ategorrietan ere, 1908an, Perpetuo Socorro klinika ireki zuten. 1909ko irailaren 3an Donostiako San Francisco kalean ireki zuten Santa Isabel Kontsultategia, Donostiako aristokraziako Damen Batzordeak babestua. Kontsultategi hori ireki zen pertsona txiroei zainketak emateko; injekzioak jarri eta sendaketak egiteko, besteak beste. Solorzanok (2002) argitaratutako lanean Kontsultategiaren sorrera eta funtzionamendua
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
aztertzen ditu. Esaten du zainketak ematen zituzten emakumezkoak “erizain adituak” zirela nahiz eta titulurik ez izan; eta, gainbegirale funtzioa Dominikar Ordeneko bi moja betetzen zutela. Erizainek trebakuntza nahikorik ez zutenez, eskola bat sortu zuten Easo Plazako lokal txiki batean. Eskola horretan lan handia egin zuten Ama Dominikarrek; beharrezkoa zuten tresneri guztia izan zuten 1910eko ekainaren 11tik aurrera. Erizainen prestakuntza Gurutze Gorriaren Damen egitaraua jarraituz egiten zuten eta ikasle izateko, 17 urte baino gehiago izan behar zuten eta instituzioaren partaidea izan. Erizain Damaren zeregina betetzeko, ezagutza teoriko eta praktiko sendoak behar ziren, errukia, diziplina zorrotzaren izpiritua, besteenganako maitasun kristaua, gozotasuna eta gaixoekin pazientzia bukaezina. Esaten zuten ere, zainketak emateko ezaugarri egokiak emakumezkoek zituztela. Garrantzi handia ematen zitzaion asepsiari eta antisepsiari eta horretarako ezinbestekoa zen erizainak trebatuak egotea. Erizain Damak jakin behar zuen, besteak beste, sendaketak egiteko material guztia ongi erabiltzen, bendajeak ongi egiten eta medikuek esandako tratamendua jartzen. Erizainen prestakuntzaren arduraduna Diplomatutako Superiora bat izaten zen; ikasleen praktiken jarraipena egiten zuena. Irakaskuntza teorikoa medikuek ematen zuten. Erizain Damak konpromiso hauek hartzen zituzten (Solorzano, Rubio eta Expósito, 2009): 1. Behar izanez gero, lurrean lo egitea, inolako erosotasunik eskatu gabe. 2. Dispensarioan edo ospitalean tratamenduan zeudenei bihotzez zerbitzatzea. 3. Eman zitzaien zeregina ahal zen ongien betetzen beti saiatzea. 4. Gaixoen bizitza pribatuari buruzko datuak ez zabaltzea.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
5. Onartutako zeregina duintasun handiarekin errekonozitzea; osasuna izateko eta gaixotasunaren aurka egindako lanei garrantzia handia ematea. 6. Leialtasunez eta obedientziaz zerbitzatzea zuzendaritzan zeudenei. 7. Funtzioak betetzeko: pazientzia, onberatasuna eta ulertzeko gaitasuna beti izatea. 1911ko azaroaren 14an San Antonio Abad Ospitalean (ikus 24. irudia) Praktikante plaza baten deialdia egin zen; derrigorrezkoa baldintza zen barberoa izatea, gaixoei bizarra eta ilea mozteaz arduratu behar zuelako. Donostian Tuberkulosia zuten gaixoak tratatzeko hainbat zentro ireki zituzten: Martutenen 1912an inauguratu zuten Nuestra Señora de las Mercedes. Izen berdina zuten beste bi klinika (pribatuak zirenak) ireki zituzten Ategorrietan eta Nafarroa etorbidean; eta, 1913an kontsultategiak jarri zituzten martxan Manteoko San Antonio Abad Ospitalean eta Prim kaleko San Jose Aterpe-Eskolan.
1914an klinika bat ireki zuen Victoriano Juaristi zirujau donostiarrak Irunen.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
1915 urte arte ez zituzten arautu erizaintzan jarduteko (komunitate erlijiosoen barne edo kanpo) behar ziren ezagutzak (1915eko maiatzaren 7ko Errege Dekretua). Erizaintzako irakaskuntzaren egitarauak 70 gai zituen: 1. Hezurdura. Zatiak eta artikulazioak. 2. Giharrak. Gihar taldeen ideia hezurdurarekin erlazionatuta. Aponeurosia. Giharren funtzioak. 3. Zirkulazio-aparatua eta haren funtzioak. 4. Nerbio-sistemaren egitura eta funtzioak. 5. Digestio-aparatuaren egitura eta bakoitzaren funtzioak. Elikagaiak eta elikagaien sailkapena. 6. Arnas aparatuaren egitura eta funtzioak. Atmosferako airearen osagaiak. 7. Jariakinak: gernua, izerdia, listua eta malkoa. Sorburuak eta kokapenak. 8. Zentzumenaren organoak. Ikusmen aparatua eta ikusmena. 9. Entzumen aparatua eta entzumena. 10. Usaimen aparatua eta usaimena. 11. Dastatze aparatua eta dastamena. 12. Larruazala eta haren funtzioak. 13. Erizainaren ezaugarri fisikoak, moralak eta intelektualak orokorrean. 14. Erizainak bete beharreko zereginak ospitaletako geletan eta etxez etxeko laguntzan. 15. Infekzioa eta desinfekzioa. Sepsia, asepsia eta antisepsia. Infekzioa eragiten duten mikroorganismoak. Desinfektanteak orokorrean. 16. Gaixotasun infekziosoen aurka hartu beharreko neurri orokorrak. Sukar tifoideoa, kolera, tifus exantematikoa, difteria.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
17. Erupzioa eragiten duten gaixotasunak: baztanga, elgorria, eskarlatina, etab. Serumak eta txertoak. 18. Tuberkulosia. Tuberkulosi irekiak edo itxiak behar dituen zainketa profilaktikoak. Tuberkulosia duten pertsonekin erizainak bete beharreko larrialdietako zainketak, bereziki hemoptisia dutenean. 19. Gaixo kutsagarrien garraioa. Gelen eta arroparen desinfekzioa. Horiek egiteko erabiltzen diren aparatuak. 20. Erizainak jakin beharreko arau orokorrak epaileak parte hartu behar duenean, zaintzen duen gaixoak edo inguruan dituen pertsonak edozein istripu izan dutelako; zauritu bat dagoenean; intoxikazio kasuan; hildako pertsonaren kasuan. 21. Intoxikazio jasan dutenei eman beharreko lehen zainketak. Pozoitze garrantzitsuenetan sortzen diren sintomak eta eman beharreko antidotoak. 22. Asfixia egoera desberdinetan (urperatzeagatik, gasengatik, etab.). Arnasketa artifiziala egoera horietan. 23. Gorputz arrotzak eztarrian, hestegorrian, laringean, belarrian, sudurrean, begietan. 24. Intsolazioa eta izozteagatik sortutako istripuak. 25. Sinkopea, lipotimia, koma edo konbultsioak dituzten pertsonei eman beharreko zainketak. 26. Jaio berriaren zainketa bereziak. Edoskitze naturala, artifiziala eta bitakoa. Jaio berriaren asfixia. Eclampsia. 27. Heriotza ziurtatzeko zeinuak. Erizainak egin beharrekoa gaixo baten heriotza gertatzen denean. 28. Goitika. Motak maiztasuna eta osagaien arabera. Urdaila garbitzeko teknika. Analisia egiteko, urdaileko edo goitiketatik kanporatutako lagina jasotzeko eta kontserbatzeko modua. Beherakoa. Analisia egiteko, hesteetatik kanporatutako lagina jasotzeko eta
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
kontserbatzeko modua. Enemak jartzeko eta irrigazioak egiteko modua. Bazinilak: motak eta desinfekzioa. 29. Kolikoak: motak eta mina baretzeko modua, sorburuaren arabera. Hantura gutxitzeko, sabelean hotza eta beroa jartzeko era. Ikterizia: zer den eta agertzen den gunea. Hidropesia. 30. Disfonia edo zurrunga eta afonia. Polipnea eta disnea. Eztula, espektorazioa: espektorazioa jasotzeko eta kontserbatzeko modua haren ezaugarri fisiko kimikoak jakiteko eta azterketa histologikoa eta bakteriologikoa egiteko. Karkaxa jasotzeko ontziak: motak eta garbitu eta desinfektatzeko era. Saihetseko mina: baretzeko modua. 31. Pultsua eta pultsua hartzeko modua. Takikardia eta bradikardia. Arritmia. Fatiga: motak. Palpitazioak. Bihotz kolapsoa. Erizainaren funtzioa asaldura horiek agertzen direnean. Edema: agertzen den gunea eta garaiz antzemateko era. 32. Gernu kopurua 24 ordutan. Gernua jasotzeko era; 24 ordutako gernu kopurua eta gernu erritmoa jakiteko. Analisia egiteko jasotzen den gernua kontserbatzeko modua. Gernu-erretentzioa eta anuria, gernua kanporatzeko kateterra eta jartzeko teknika. Albuminuria: nola antzematen den eta Esbach albuminometroa erabiltzeko teknika. Uremia: zeinuak eta sintomak. Uremia egoeran erizainak egin beharrekoa. 33. Mina. Kalmanteen erabilera. Injekzioa hipodermikoa jartzeko teknika eta morfina duen injekzio bat jartzen den egoera. Erizainaren jarduera atake epileptiko orokorraren aurrean. Paralisia: motak. Mugikortasunaren heziketa. 34. Delirioa: motak. Erizainaren jarduera delirioa duen pertsonarekin. Delirioa duten pertsonak eusteko eta babesteko neurriak eta erabili beharreko egoerak. Afasia: delirioarekin bereiztea. Apoplejia: komarekin bereiztea. Buruko mina: motak. Buruan eta bizkarrezurrean hotza eta beroa emateko modua.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
35. Anemia akutua: sorburua. Serum artifiziala jartzeko modua. Hemorragia medikoak: epistaxia, gastrorragia, enterorragia, hemoptisia, hematuria eta purpura. Hemorragia mota bakoitza antzemateko modua eta erizainak egin beharrekoak. 36. Sukarra: antzemateko modua. Grafikoetan adieraztea. Sukar jarraitua eta intermitentea. Zorne sukarra. 37. Sukarra dutenen higienea. Sukarra jaisteko neurri fisikoak: aireztapen jarraitua, enema freskagarriak, eta balneoterapia. 38. Gure klimako gaixotasun kutsagarriak. Erizaintzaren jarduera gaixotasun horietako bakoitza sortzen denean. Gaixotasunaren profilaxia. Erizainaren partehartzea medikuaren funtzio garrantzitsu horretan. 39. Ahoaren eta sudurraren garbiketa infekzioa dagoenean, ondorioak saihesteko. Ondestearen eta baginaren garbiketa infekzioa dagoenean, ondorioak saihesteko. Garbiketak egiteko teknikak. Gaixotasunetan etzanerako ultzerak ekiditeko neurriak eta sortzen badira, tratatzeko modua. 40. Kirurgian sendaketak egiteko erabiltzen diren antiseptikoak eta materialak. 41. Sendaketetan eta larrialdietako ebakuntzetan asepsia erabiltzeko baliabide praktikoak. 42. Sendagaien bidez tratamendu errebultsiboa egiteko baliabideen azalpena. 43. Anestesia orokorra kloroformo eta eterrarekin. Teknikak. Anestesiak eragindako ezbeharrak eta tratatzeko modua. 44. Anestesia lokala: baliabide fisikoak eta kimikoak, erabiltzeko modua. Ezbeharrak eta tratatzeko modua. 45. Sendaketak egiteko baliabideak. Pulberizazioak, igurzteak eta kataplasmak.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
46. Kauterizazioa baliabide fisikoak erabiliz. 47. Odol emateak. Egiteko moduak. 48. Hemostasia: hemorragia gelditzeko erabiltzen diren neurri erabilienak. 49. Hemostasia: sudur hobiak, bagina eta ondestea taponatuz. 50. Masajea: motak eta emateko era. Artikulazioetako eta giharretako asaldurak, hausturak. 51. Arnasketa artifiziala: erabilpenak eta prozedurak. 52. Gradu desberdinetako erreduren tratamendua. 53. Injekzio hipodermikoak era serum artifizialak eta bereziak. Teknika. 54. Sendaketa aseptikoak eta antiseptikoak egiteko prestaketa eta teknika. 55. Buruan eta lepoan erabiltzen diren bendajeak. 56. Enborrean eta abdomenean erabiltzen diren bendajeak. 57. Toraxeko eta abdomeneko gorputz-adarretan erabiltzen diren bendajeak. 58. Ebakuntza jasan dutenei sortu ahal zaizkien arazoak. Kolapsoa, goitika, mina, delirioa, hemorragia, gernu-erretentzioa eta tratatzeko neurriak. 59. Buruko ebakuntza jasan dutenek izan ditzaketen sintomak, larritasuna adierazten dutenak. Sintoma horien tratamendua. 60. Lepoko ebakuntza jasan dutenek izan ditzaketen sintomak, larritasuna adierazten dutenak. Sintoma horien tratamendua. 61. Toraxeko ebakuntza jasan dutenek izan ditzaketen sintomak, larritasuna adierazten dutenak. 62. Abdomeko ebakuntza jasan dutenek izan ditzaketen sintomak, larritasuna adierazten dutenak.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
63. Ikusmen aparatuko asaldurak dituzten gaixoei eman beharreko zainketei buruz arau orokorrak. Instalazioak, bainuak eta begiak garbitzeko guneak. Bendaje bereziak. Sailkapena. Begien asepsia eta antisepsia. Oftalmologian erabiltzen den tresneri eta teknika ohikoenak. Tresneriaren esterilizazioa. 64. Prozesu septikoetan eta aseptikoetan zainketak. Praktika erabilienak otologian (masajea, kateterismoa, irrigazioak, instalazioak, etab.). Ebakuntzaostean maiztasun handiagoarekin agertzen diren konplikazioak eta erizainak jakin beharreko datuak konplikazioak igartzeko. Aposituak eta bendaje bereziak. Tresneriaren esterilizazioa. 65. Faringeko eta ahoko ebakuntza izan dutenei egin beharreko behaketa berezia. Hemorragiak: hemorragiak eteteko erizainak erabiltzen dituen neurriak. Laringean hodia jartzea. Laringeko eta zintzurresteko ebakuntza izan dutenei zainketak, xehetasun teknikoak. Teknika orokorrak (pulberizazioak, inhalazioak, intsuflazioa). Bronkoskopiaren eta esofagoskopiaren ideia orokorrak. 66. Sudur hobien eta sinuen funtzionamendua. Epistaxi akutua eta kirurgikoa. Egoera horietan egin beharreko behaketa berezia. Taponamendua. Irrigazioa, inhalazioa, intsuflazioa, baporizazioa; teknika horiek egiteko aparatu bereziak. Larialdietako sendaketa egiteko tresneria. Tresneria esterilizatzeko arau orokorrak. 67. Dieta erregimenak. Definizioa eta sailkapena. Enterodosia, enemak, supositorioak, etab. Digestio aparatuan eman daiteken masajearen teknika berezia. Purganteak. Gorozkien ezaugarriak eta sailkapena. Goitikak. Motak eta babesteko modua. Injekzio hipodermikoak emateko guneen mugak. 68. Gernua. Kopurua eta ezaugarri makroskopikoak. Organo horiek ongi funtzionatzen ez dutelako sortzen diren asaldura orokorrak. Zundaketa. Maskuriaren garbiketa. Gaixotasun horiek dituztenei eman beharreko zainketa bereziak. Tresneriaren asepsia.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
69. Larruazaleko prozesu akutuak eta kronikoak. Prozesu akutu horietan egin beharreko behaketa eta zainketa. Prozesua kutsagarria den ala ez kontuan izanda hartu beharreko neurriak. Sendagai topikoak. Deskripzioa eta motak. Sendagai topikoak emateko kontuan izatekoak eta haien erabilpena aldatu dezaketen egoera orokorrak. 70. Buruko gaixotasunak edo nerbioetakoak dituzten pertsonei buruzko kontzeptu orokorrak. Erizainak kontu handiarekin behatu beharreko sintomak. Zeregin hori egiteko ezaugarri bereziak (moralak, fisikoak, pertsonalak, intelektualak). Behaketa. Titulua lortzeko azterketa teorikoa eta praktikoa egin behar zuten tribunal baten aurrean. Tribunal hori Medikuntza Fakultateko Dekanoak izendatu behar zuen, praktikanteen kasuan ere horrela egiten zen. Azterketa egin aurretik praktika klinikoak egin behar zituzten kliniketan, kontsultategietan, zahar egoitzetan edo ospitaletan. Azterketa gainditzen zutenei ziurtagiri bat ematen zieten Medikuntza Fakultateko Dekanoak sinatua, erizaintzan jarduteko ahalmena ematen ziena. García, García eta Vallek (1995) aztertu zituzten garai horretan erizainak izan behar zituen ezaugarri moralak: 1. Benetako bokazioa; emakume guztiek ez dute balio erizain izateko. 2. Diskrezioa, sekretu profesionala gordetzeko eta medikuak agindutakoa zehatz-mehatz betetzeko. 3. Zehaztasuna eta puntualtasuna zereginak betetzeko. 4. Metodoa eta ordena, denbora galdu gabe material guztia aurkitzeko. 5. Indartsua gaixoek eta ingurukoek obeditzeko; biolentziarik erabili gabe. 6. Energia duena gozotasunarekin batera; bereziki ume, zahar eta buruko gaixotasunak dituztenei zainketak emateko garaian.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
7. Garbitasun pertsonala izan behar du; eta ez du erabili behar gaixoa molestatu dezakeen perfumerik. 8. Komenigarriak diren beste ezaugariak: memoria, arreta, arrazoitzeko eta antolatzeko gaitasuna. Donostian, 1921ean Nuestra Señora de Aránzazu klinika inauguratu zuten Ategorrietan eta 1922an San José klinika Ulian. 1921eko maiatzean Madrilera joan ziren Euskal Praktikanteen Elkargoen ordezkariak eta akordio hauetara heldu ziren: praktikanteen ikasketak hobetzea, praktikante militarren taldea sortzea, epidemien legean praktikanteak sartzea, Benefizientzietako praktikante plaza hartzeko titulua derrigorrezkoa izatea, intrusismoaren aurka neurriak hartzea, praktikantea izatea 100 kilometro baino gehiago egiten zuten trenen enpresek eta 12 ordu baino gehiago nabigatzen zuten itsasontziek. 1924an Oiartzunen Gipuzkoako lehenengo klinika psikiatriko pribatua ireki zuten. Klinika hori 1935ean Usurbilera eraman zuten; San Esteban Osasun-etxea izena jarri zioten. 1925ko azaroaren 2an onartutako lurraldetako Langileen Araudiak zioen Praktikanteek oposizioa eginez lortuko zutela lanpostua eta lurraldeko funtzionarioen eskubideak izango zituztela. 1928an Tolosan Nuestra Señora de Izaskun klinika ireki zuten eta Donostiako Duque de Mandas pasealekuan (Atotxa) San Antonio klinika. 1932an Benefizientzia Batzordeko kideek, Gipuzkoa Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Ospitale Probintziala eraikitzea erabaki zuten; 600 ohe inguruko eraikina. Europako hainbat ospitale ikusi zituzten proiektua erabakitzeko. Haserako proiektua baztertu egin behar izan zuten gerragatik, ospitale hori 1960an ireki zuten. 1929ko irailaren 26ko Errege Dekretuak praktikanteei eragin zien hainbat atal arautu zituen. Hiri handietan, 10.000 biztanle baino gehiago zituzten hirietan 2 mediku titularreko praktikante bat egon behar zuen eta praktikanteen zeregina zen mediku titularrei laguntzea. Herri txikietan
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
(10.000 biztanle baino gutxiago zituztenetan), berriz, praktikanteek ahal zuten erditze normaletan jardun. 1929ko abenduaren 28an Praktikanteen Elkargo Ofizialen Estatutuak onartu zituzten eta lanbide horretan aritzeko, kolegiatuta egotea derrigorrezko zen. Era berean, 1930ko maiatzaren 7an erabaki zuten emaginek ere derrigorrez kolegiatu behar zutela, lanbide horretan jarduteko. 1932ko abenduaren 31ean Erizain Psikiatrikoaren diploma arautu zuten. Diploma lortzeko 25 urte baino gehiago izan behar zituzten, psikiatriko batean ikasketa teoriko eta praktikoak egin behar zituzten eta hainbat azterketa gainditu behar zituzten (Bernabeu eta Gascón, 1999). 1932ko maiatzaren 20ko Ordena jarraituz, erizaintzako irakaskuntzaren programa ofizialak gai hauek finkatu zituen (Solorzano, 2002): 1. Erizainaren ezaugarri fisikoak, moralak eta intelektualak. Bete beharreko zereginak. 2. Giza-gorputza orokorrean. Hezurduraren zatiak eta artikulazioak. 3. Giharrak. Aponeurosia. Giharren funtzioak. 4. Zirkulazio-aparatua eta haren funtzioak. 5. Nerbio-sistemaren egitura eta funtzioak. 6. Digestio-aparatuaren egitura eta funtzioak. 7. Arnas aparatuaren egitura eta funtzioak. 8. Gernu eta genital aparatuaren egitura eta funtzioak. 9. Zentzumenak. Aparatu bakoitzaren funtzioak. 10. Infekzioa eta desinfekzioa. Asepsia eta antisepsia. Infekzioa eragiten duten mikroorganismoak. Desinfektanteak. 11. Gaixotasun infekziosoen aurka erizainak hartu beharreko neurriak.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
12. Intsolazioa eta izozteagatik sortutako istripuak. Sinkopea, lipotimia, koma edo konbultsioak dituzten pertsonei eman beharreko zainketak. 13. Jaio berriaren zainketa bereziak. Edoskitze naturala, artifiziala eta bitakoa. Jaio berriaren asfixia. 14. Goitika, urdaila garbitzea eta hori egiteko teknika. Analisia egiteko, urdaileko edo goitiketatik kanporatutako lagina jasotzeko eta kontserbatzeko modua. Beherakoa. Analisia egiteko, hesteetatik kanporatutako lagina jasotzeko eta kontserbatzeko modua. Enemak jartzeko eta irrigazioak egiteko modua. Bazinilak: motak eta desinfekzioa. 15. Mina: motak. Kokapenaren arabera, mina gutxitzeko erak. Erizainak erabili beharreko neurriak. 16. Ikterizia. Hidropesia. Edema. Ezaugarriak. 17. Pultsua. Pultsua hartzea eta grafikoan idazteko modua. Pultsuaren asaldurak. Palpitazioak eta bihotz kolapsoa. Erizainaren funtzioa asaldura horiek gertatuz gero. 18. Arnas asaldurak. Eztula. Espektorazioa eta analisia egiteko, lagina jasotzeko eta kontserbatzeko modua. Karkaxa jasotzeko ontziak: motak eta garbitu eta desinfektatzeko era. 19. Gernua. Analisia egiteko, lagina jasotzeko eta kontserbatzeko modua. Gernu-erretentzioa, gernua kanporatzeko kateterra eta jartzeko teknika. Albuminuria: lagina jasotzeko teknika. Uremia: zeinuak eta sintomak. Uremia egoeran erizainak egin beharrekoa. 20. Sukarra. Antzemateko modua eta grafikotan jartzeko era. Sukarra dutenei higienea egitea. Sukarra jaisteko erizainak erabil ditzakeen baliabideak. 21. Kirurgian gehien erabiltzen diren sendaketa materialak. Larrialdietako ebakuntzak eta sendaketak asepsiarekin egiteko neurri praktikoak.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
1933an Aldakonean Ama-Etxea (ikus 25. irudia) ireki zuten. Etxe horretan emaginak prestatzeko Eskola bat zuten. Eraikin hori 1936an suntsitu egin zuten gerrako lehergailuekin. Horren ondorioz Ategorrietako Kareaga-enea etxera eraman zuten eta 1947an berriro pasatu zuten Aldakoneara.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
1933an Gipuzkoako Instituto Kirurgikoa ireki zuten Aldakoneako aldapan; gero, Onkologikoa izena hartu zuena. Instituto horretan Karitatearen Alabek egiten zituzten erizaintza zainketak.
1933an Andazarrateko Osasun-etxea (ikus 26. irudia) ireki zuten Asteasun Tuberkulosia zuten gizonezkoei zainketak emateko. Erizain funtzioa betetzen zuten 15 Ahizpa Mertzedariak eta 2 praktikantek. 1934an “Dispensario Psiquiátrico Provincial” izeneko zentroa ireki zuten Donostiako ospitalea dagoen gunean. 1934ko ekainaren 14an Etxeko Laguntza Publikoaz arduratzen zen Praktikante taldearen araudia onartu zuten eta urriaren 5ean debekatu egin zuten Mediku eta Praktikante lanbideetan batera aritzea. 1935ko maiatzaren 21ean Dekretu baten bidez derrigortu zieten osasun arloan aritzen ziren pertsonei agintariei jakinaraztea abortua egiten zenean (arrazoia edozein zela ere); bestela, diru zigorra edo penala izan zezaketen. 1935ean Egian “Sanatorio Médico-Quirúrgico” izeneko klinika ireki zuten; gaur egun “Quirón” klinika bezala ezagutzen dena.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
Gerra zibilak (1936-1939) osasun zainketen beharrak izugarri handitu zituen. Zainketak egiten zituzten orden erlijioso guztiak Militarren mende geratu ziren. Ospitaletako Emakumezkoen Zerbitzuen Inspekzio Orokorra sortu zuten 1937an, ospitaletan lan egiten zuten emakumezko guztien ardura zuena. Emakumezko horietako askok borondate handia zuten baina prestakuntza gutxi. Egoera horretan, hainbat ikastaro antolatu zituzten prestakuntza emateko; Alfonso Velarde koronelak 1937ko otsailaren 9an diploma banatu zien Osasun Militarreko erizain boluntarioen ikastaroa egin zuten 200 erizain damei. Gerra amaitu zenerako 12.307 emakumek lortu omen zuten titulua (COEGI, 2006). 1937ko abuztuaren 10eko “Diario Vasco”n erizainentzako antolatutako ikastaroari buruzko informazioa argitaratu zen. Ikastaroa Puerikultura eta Gizarte Laguntzari buruzkoa zen, 30 plaza zeuden eta ikastaroa egiteko baldintzak hauek ziren: Espainiako Falange taldekoa izatea, 18 eta 45 urte artekoa, aurretik egina izan behar zuen erizaintzako ikastaroren bat edo Irakasle eskolako irakaslea izan behar zuen. Ikastaroa egin aurretik erizaintzako gaiei buruzko azterketa egin behar zuten (COEGI, 2006). 1937ko abuztuaren 21ean Tolosako Gurutze Gorriaren egoitzan Erizain Dama titulua lortzeko azterketa egin zuten 8 emakume hauek: Basilia
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
Begiristain, Pepita Caballero, María Jesús Elósegui, Trinidad Irazusta, Emilia Imaz, Marichu Lasquibar, María Jesús Zavala eta Paul Balbina Labajo (San Vicente de Paul ordenekoa). Gandarillas Doktoreak trebatu zituen 8 emakume horiek eta azterketetan kalifikazio maximoa lortu zuten. Azterketa ebaluatzeko tribunalean Gurutze Gorriko 3 mediku zeuden. 1937an Colón pasealekuan Emilio Izagirre medikuak dispensario bat ireki zuen, zainketak Consuelo eta Agueda Acha ahizpak eta Pilar Merino eta Felisa Ortiz de Zaratek egiten zituzten. 1937ko azaroaren 11ean Vallejo Nájera Doktoreak Donostiako Bigarren Hezkuntzako Institutoan hitzaldi bat eman zuen hiriburuko erizainei zuzendua eta hitz egin zuen Gerrako Erizain Damen ezaugarriei buruz. 1938an Donostian ikastaroak antolatu zituen Gurutze Gorriak Erizain Damaren titulua lortzeko; 2 ikastaro egin behar ziren (bakoitzak 9 hilabete inguru irauten zituen). 1941ean Oiartzunen “Nuestra Señora del Pilar” osasun etxea ireki zuten biriketako eta bihotzeko gaixotasunak tratatzeko. 1942an enpresak praktikanteak kontratatzen hasi ziren “Michelin” eta “Cementos Rezola” izan ziren lehenengo enpresak. 1942an “Nuestra Señora de las Mercedes” tuberkulosiaren aurkako sanatorioa Estatuak erosi zuen eta Nafarroa Etorbidean “Higiene y Sanidad” eraikinaren lehen harria jarri zuten. 1944ko uztailaren 19an onartu zuten Kode Penalak praktikanteek kontuan izan beharreko hainbat atal jasotzen zituen: lesioak, intrusismoa, abortuak, eta zuhurtzia-faltak, besteak beste. 1947ko abuztuaren 21ean Gipuzkoako Praktikanteen Elkargoak hitzaldi bat antolatu zuen Osasunaren Institutu Probintzialean eta hitz egin zuen Elkargoaren historiaz, gertakariak, zailtasunak eta itxaropenak. 1947an osasun zainketak eskaintzen zituzten zentro ugari ireki zituzten Donostian: Ategorrietako San Jose Etxean “Residencia Maternal de la Casa Nacional del Seguro de Enfermedad”; Mirakruzeko gainean “Nuestra
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
Señora de la Salud” klinika (gutxienez 3 praktikante zeuden lanean); “Nuestra Señora del Coro” klinikan zainketak Probidentziako erlijiosoak egiten zituzten (1983an itxi zuten); eta, Zarategiko Pasealekuan Virgen del Pilar osasun etxea ireki zuten (egun Pilar Klinika bezala ezaguna). Beasainen 1950ean San Miguel klinika ireki zuten (1984an itxi zutena). 1951an San Antonio Abad Ospitalean Praktikante Titulua eta Erizain Titulua lortzeko ikastaroak antolatu zituzten. Praktikante izateko Batxilergoko 4. maila egina izan behar zen. 1952ko abenduaren 21ean Donostiako Udalak Hiriko Zilarrezko Domina eman zion Antonio Santaolalla Barrios praktikanteari egindako lanagatik; 1909 urtetik aurrera Sorospen Etxean aritu zen lanean Santaolalla jauna. 1953an Donostian Francoren diktadurapean, Espainiako Falangearen Emakumezkoen Sekzioak erizaintzako ikastaroak antolatu zituen; ikastaroetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar ziren: 17 urte eginak izatea; Batxilergoko 4 ikastaro edo Peritu-ikasketak gaindituta izatea edo Irakasle eskolako irakaslea izatea, gaitasun fisikoa izatea eta osasun egoera ona. Erizaintzako ikasketak Falangearen Emakumezkoen Sekzioaren eskoletan egiten ziren eta 3 kurtso zituzten: lehenengo biak kanpo-ikasle gisa eta 3. maila barne-ikasle bezala. 1953ko azaroan Donostiako Gurutze Gorriaren Ospitalean 21 Erizain Damei titulua eman zieten, ikastaroak Julio Albearen zuzendaritzapean egin ostean. Ekitaldian Apezpikuak hartu zuen parte eta goraipatu zituzten, besteak beste, erizainen gizatasuna, kristautasuna eta karitatea. 1952an Donostiako Errondon San Juan de Dios Ospitalea ireki zuten; hasera batean klinika ortopediko gisa, zainketak ematen zizkieten lesioak zituzten ume txiroei. Erizaintza 3 alorretan bereizia egon zen 1952. urte arte: praktikanteak, emaginak eta erizainak; bakoitzak bere prestakuntza akademikoa eta titulua zituen. Erizaintza-kasketak berrantolatu zituzten 1952. urteko ekainaren 27ko Errege-Dekretu baten bidez. Gero, Errege-Dekretu horren
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
artikulu batzuk aldatu zituzten, eta 1953ko abenduaren 4an onartutako Errege-Dekretuarekin (BOE 1953; 363.) ordura arte martxan zeuden ikasketa-planak bakarrean elkartu zituzten; hau da, praktikanteak, erizainak eta emaginak Osasun Laguntzaile Teknikoa (OLT) tituluan bateratu zituzten. Erizaintzako ikasketak bateratzerakoan erizaintzako ikasketak egiteko eskatzen zen maila igo eta ikasketen edukiak erregulatu zituzten. 1953. urtean onartutako ikasketa-plana 1955. urtean aldatu egin zuten, baina azkeneko honetan ere, genero-diferentziak mantentzen zituzten: emakumezkoentzat derrigorrezkoa zen barne-ikasle gisa ikasketak egitea, gizonezkoentzat, berriz, ez. 1953an Tuberkulosiaren aurkako Ospitalea ireki zuten (ikus 27. irudia), egun Donostiako Erizaintza-Eskola dagoen eraikinean (Donostia Ospitalea dagoen gunean). Ireki zutenean, bertara eraman zituzten tuberkulosiaren aurkako bi osasun-etxeetan zeuden gaixoak; Andazarrateko gizonezkoak eta Loiolako “Nuestra Señora de las Mercedes”eko emakume gaixoak. Erizaintza-zainketak Ahizpa Mertzedarioko monjek egiten zituzten. Eraikin horrek Amara Ospitalea izena hartu zuen eta 1980an Osakidetzaren sarean sartu zen. Eraikin hori gaur egun Donostia Ospitaleko Amara eraikina da.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
1954an Ibaeta auzoan Goyenechea Fundazioaren zentroa ireki zuten (1985ean itxi zuten). Tolosan 1957an “San Cosme y San Damian” Klinika ireki zuten. OLT titulua martxan jarri eta urte gutxira erizaintzako espezialitate hauek onartu zituzten: Emagina, Fisioterapia, Erradiologia, Elektrologia, Podologia, Pediatria eta Puerikultura, Analisi Klinikoak, Neurologia, Psikiatria, Urologia eta Nefrologia. Espezialitate horietako batzuk bakarrik garatu ziren: 1957ko urtarrilaren 18an Emagina eta Fisioterapia; 1961eko ekainaren 22an Erradiologia eta Elektrologia; 1962an Podologiako espezialitatea. 1960an “Nuestra Señora de Aránzazu” (ikus 28. irudia), eta “Hospital Provincial” ospitaleak jarri zituzten martxan, gaur egun Donostia Ospitalearen eraikinetako bi dira. Ospitale horietako lehenengo gaixoak izan ziren Ategorrietako Etxean zeuden ume eta emakumeak.
1962. urtean Ospitaleen legea onartu zuten eta ospitale asko eraiki zituzten (kopurua hirukoiztu egin zen) eta erizaintza-zainketak egiteko prestatutako pertsonen beharra nabarmen handitu zen. Erizaintza-
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
zainketen helburua ez zen mugatzen gaixotasunak sendatzera; prebentziolana ere kontuan hartzen hasi zen. 1963an Pakea Klinika ireki zuten Donostian, lan-istripuen mutuarena. Tolosan 1967an “Nuestra Señora de la Asunción” klinika ireki zuten eta Donostiako Miramonen 1975ean Gipuzkoako Poliklinika inauguratu zuten. 1965an Estatuko OLT Kontseilu Nagusia Nazioarteko Erizainen Kontseiluan sartu zen. 1970. urtean onartutako Hezkuntzaren Erreformako Lege Orokorrak (BOE 1970; 187.) aldaketa garrantzitsua ekarri zuen erizaintza-eskolentzat. Lege horrek ateak ireki zituen erizaintzako titulua aldatzeko (OLT titulutik Erizaintzako Diplomatua titulura) eta OLT titulua ematen zuten eskolak Unibertsitate-Eskolak bihurtzeko. 1971an Espainian sortu zen Laneko Higiene eta Segurtasunaren Plan Nazionala, Gipuzkoan ere eragina zian zuena. 1973ko apirilaren 28an (BOE 1973; 102.) Gizarte Segurantzan lan egiten zuten langileen funtzioak argitaratu zituzten; horien artean, Erizainen eta Osasun Laguntzaile Teknikoen funtzioak, Praktikante- Osasun Laguntzaile Teknikoen funtzioak, Emaginenak eta Fisioterapeutenak. Erizainen eta Osasun Laguntzaile Teknikoen funtzioak azaltzerakoan osasun-etxe itxietan (ospitaletan) eta irekietan (anbulatorietan) egin beharrekoak bereizten zituzten. Ospitaletan Erizainek eta Osasun Laguntzaile Teknikoek zeregin hauek zituztela esaten zen: 1. Medikuak esandako eta idatzitako aginduak bete. 2. Medikuak jarritako tratamendua eta sendagaiak eman. 3. Ebakuntza kirurgikoetan medikuari lagundu. 4. Ebakuntza izan duen pertsonari sendaketak egin. 5. Larrialditako zainketak eman medikua iritsi bitartean. 6. Pazienteen datu klinikoak jaso eta behaketa egin.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
7. Pazienteei inguru garbia, ordenatua, segurua eta atsegina ematen saiatu. 8. Pazienteei zainketa egokia emateko neurriak hartu eta medikuei eta beste osasun-langileei lagundu behar dutenean. 9. Gaixoari harrera egokia egiteko eta erosoa egon dadin, gela eta ohea prestatu. 10. Elikadura-dietak zaindu eta datuak idatzi. 11. Larri dauden gaixoen higienea eta ohea egin laguntzaileekin. 12. Pazientea prestatu proba diagnostikoetarako eta ebakuntzetarako. 13. Pazientearen behaketa jarraitua egin eta gertatzen diren aldaketak (medikuak jakin beharrekoak) idatziz jaso. 14. Zundaketak egin eta beharrezkoak diren materialak izan intubazioak egiteko, ziztatzeak, bendajeak, drainadurak, etab. 15. Larrialdietako zainketak egiteko materiala prestatu. 16. Historia klinikoak eta beste datuak zaindu eta eguneratu. 17. Tresneria eta beste materiala era egokian erabili eta mantendu (sendaketa gurditxoa, instrumentala eta lana egiteko gela ere era egokian prestatu). 18. Agintean daudenei jakinarazi agertzen diren gabeziak eta beharrak. 19. Garbitzaileen lana gidatu. 20. Erizaintzako liburuak ongi bete.
Osasun-etxe irekietan Erizainek eta Osasun Laguntzaile Teknikoek egin beharrekoak hauek lirateke: 1. Medikuak esandako eta idatzitako aginduak bete. 2. Historia klinikoak eta beste fitxategiak kontrolatu.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
3. Tresneria eta beste materiala garbituta, ordenatuta eta erabiltzeko prest eduki. 4. Pazienteari harrera egin eta beharrezkoak diren zainketak egin medikuak egin beharreko azterketa fisikoa errazteko. 5. Agintean daudenei jakinarazi agertzen diren gabeziak eta beharrak.
2128/1977 Errege-Dekretuan (BOE 1977; 200.) OLT Eskolak Erizaintzako Unibertsitate-Eskolak izatera pasatu ziren; hau da, erizaintza unibertsitatean sartu zen. 1977. urteko urriaren 31an (BOE 1977; 283.) Erizaintzako Unibertsitate Eskoletako ikasketa-planen ildoak onartu ziren. Ikasketa-planak 3 urtetan zehar antolatu behar ziren (OLT tituluan bezala), eta irakaskuntza arlo desberdinetan banatu zen. Erizaintzako Diplomatuen lehen promozioko ikasleek 1977-1980 urteetan egin zituzten ikasketak. Ortegok (2002) 1955. urteko OLT eskoletako ikasketa plana (ikus 2. taula) alderatu zuen 1977. urteko erizaintzako unibertsitate-eskoletako ikasketa planarekin (ikus 3. taula) eta ondorio hauetara iritsi zen: 1. Erizaintzako Diplomatura ikasteko heziketa maila altuagoa eskatzen zen (Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea), Osasun Laguntzaile Teknikoa (OLT) ikasteko eskatzen zena baino (Oinarrizko Batxilergoa). 2. Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-planak irakaskuntza teorikoa eta praktikoa berdintzen zituen; praktikek irakaskuntzaren %50a hartzen baitzuten. 3. OLT ikasketa-planean hiru urtetan zehar ematen ziren lau irakasgai ez ziren agertzen Erizaintza-Diplomaturaren ikasketa-planean: erlijioa, heziketa fisikoa, moral profesionala eta politika. 4. Erizaintzako Diplomaturaren irakaskuntzaren helburuetako bat zen gizaki sanoaren eta gaixoaren ezagutza.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
5. Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-planak ez zuen generobereizketarik egiten ikasleen artean. 6. Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-planaren jakintza arloetako bat Erizaintzaren Zientziak zen eta irakasgai askotan agertzen zen erizaintza hitza.
Gaixoak zaintzeko teknika eta laborategiko materiala ezagutzea (4 ordu egunean gutxienez)
Laborategian eta mediku-kliniketan eta kirurgikoetan praktikak (6 ordu egunean)
Kurtsoaren irakaskuntza guztiari dagokion praktika klinikoak ospitaleetan (6 ordu egunean)
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
3. taula: Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-plana (1977. urtea) ARLOAK LEHEN KURTSOA BIGARREN KURTSOA HIRUGARREN KURTSOA Oinarrizko Oinarrizko Oinarrizko Oinarrizko Zientziak Zientziak Zientziak Zientziak Biofisika eta Biokimika
Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako Zientziak Zientziak Zientziak Zientziak Oinarrizko Erizaintza Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza I Ama eta Haur Erizaintza Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza II Erizaintza Psikiatrikoa eta Geriatrikoa Jokabidearen Jokabidearen Jokabidearen Jokabidearen Zientziak Zientziak Zientziak Zientziak Jokabidearen Zientziak I Jokabidearen Zientziak II Jokabidearen Zientziak III Mediku Mediku Mediku Mediku---- Zientziak Zientziak Zientziak Zientziak Anatomia eta Fisiologia Farmakologia Klinikoa eta Dietetika Farmakologia Klinikoa eta Terapeutika Fisikoa Osasun Osasun Osasun Osasun Publikoa Publikoa Publikoa Publikoa
Osasun Publikoa I Osasun Publikoa II
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
Ama eta Haur Erizaintza (t: 80/p:168) Erizaintza Psikiatrikoa (t: 55/p:105)
1980ko uztailaren 15ean Osasun Laguntzaile Teknikoa titulua zutenek, Erizaintzako Diplomatua titulua lortzeko (titulua homologatzeko) egin behar zituzten ikastaroak argitaratu zituzten.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
1984ko urriaren 26an (BOE 1984; 257.) argitaratu zituzten, besteak beste, erizaintzako unibertsitate eskoletan irakasle titularra izateko baldintzak; erizainei aukera zabaldu zitzaien Erizaintzako Unibertsitate Eskoletako Irakasle Titular izateko. Erizaintza Eskoletan erizain irakasleak egoteak ahalbidetu zuen erizaintzako ikasketen norabidea aldatzea; mediku-eredutik erizaintza-eredura pasatzea, alegia. 1983. urtean onartutako Unibertsitate-Erreformako legeak (BOE 1983; 209.) ikasketa-planen egokitzapena ahalbidetu zuen, eta 1987. urtean (BOE 1987; 298.) unibertsitateko ikasketa-planak egokitzeko ildoak argitaratu ziren. Errege-Dekretu horretan oinarrituta, 1977ko ikasketa-plana aldatu egin zen 1990. urtean (BOE 1990; 278.), eta 1994. urtean (BOE 1994; 45.) zuzenketa batzuk egin zitzaizkion (ikus 5. taula). 1990. urteko Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-plan berriak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen: 1. Kreditu hitza erabiltzen hasi zen irakastaldia adierazteko (kreditu batek ordu kopuru jakin bat adierazten du). 2. Irakasgai berriak sortu ziren: Legeria eta Etika Profesionala, Erizaintzako Zerbitzuen Administrazioa, eta Erizaintza Komunitarioa. 3. Enborrezko irakasgai gehienek kreditu teorikoez gain, kreditu praktikoak zituzten. 4. Ikasketa-plana aurrekoa baino malguagoa zen. Enborrezko irakasgaia guztiak Estatuko Erizaintza-Eskola guztietan eman behar ziren, eta Unibertsitate bakoitzak erabaki behar zuen zein izango ziren eskainiko zituen derrigorrezko irakasgaiak, hautazkoak eta aukera askekoak (betiere, kreditu-kopuru jakin bat erabiliz). 5. Irakasgai bakoitza jakintza-arlo bati lotzen zitzaion eta irakasgai guztietan Erizaintza jakintza-arloa sartu zen.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
5. taula: Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-plana (1466/1990 erregedekretua, 1667/1994 errege-dekretuaren zuzenketekin) E n b o r r e z k o m a t e r i a k E n b o r r e z k o m a t e r i a k E n b o r r e z k o m a t e r i a k E n b o r r e z k o m a t e r i a k Jakintza Jakintza Jakintza Jakintza----arloak arloak arloak arloak Erizaintzako Zerbitzuen Administrazioa * Kredituak: Guztira: 7 / Te: 4/ P: 3 Erizaintza Zientzia Psikosozial Aplikatuak * Kredituak: Guztira: 6 / Te: 4/ P: 2 Erizaintza Psikologia Basikoa Psikologia Soziala Pertsonalitatea, ebaluazioa eta tratamendua Soziologia Erizaintza Komunitarioa * Kredituak: Guztira: 26 / Te: 13/ P: 13 Erizaintza Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa Estadistika eta ikerkuntza operatiboa Mikrobiologia Immunologia Parasitologia Erizaintza Geriatrikoa * Kredituak: Guztira: 6 / Te: 2/ P: 4 Erizaintza Ama eta Haur Erizaintza * Kredituak: Guztira: 14 / Te: 4/ P: 10 Erizaintza Pediatria Obstetrizia eta Ginekologia Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza * Kredituak: Guztira: 48 / Te: 12/ P: 36 Erizaintza Medikuntza Kirurgia Erizaintza Psikiatrikoa eta Buru-osasuna * Kredituak: Guztira: 6 / Te: 2/ P: 4 Erizaintza Giza-gorputzaren egitura eta funtzioa * Kredituak: Guztira: 8 / Te: 6/ P: 2 Erizaintza Biokimika eta Biologia Nuklearra Biologia zelularra Zientzia Morfologikoak Fisiologia Farmakologia, Nutrizioa eta Dietetika * Kredituak: Guztira: 8 / Te: 6/ P: 2 Erizaintza Farmakologia Nutrizioa eta Bromatologia Erizaintzaren Oinarriak * Kredituak: Guztira: 12 / Te: 5/ P: 7 Erizaintza Legeria eta Etika Profesionala * Kredituak: Guztira: 2 / Te: 2/ P: 0
Erizaintza Toxikologia eta osasun-legeria Zuzenbidearen filosofia, morala eta politika Administrazio-zuzenbidea * Kredituak: Guztira / Te= teorikoak / P= praktikoak
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
1466/1990 eta 1667/1994 Errege-Dekretuak betetzeko, Estatuko Buletin Ofizialean argitaratutako Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-planaren ildoak jarraituz, Euskal Herriko Unibertsitatean eskaintzen zen Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa plana 6. taulan ikus daiteke (BOE 1995, 207.).
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
Erizaintzako Diplomatura 1977an jarri zela indarrean esan dugu. Handik 10 urtera sortu ziren Erizaintzako Diplomaturaren titulazioaren espezialitateak (BOE 1987; 183.): Emagina, Pediatriako Erizaintza, BuruOsasunaren Erizaintza, Osasun Komunitarioaren Erizaintza, Zainketa Berezietako Erizaintza, Erizaintza Geriatrikoa eta Erizaintzako Administrazioa eta Gerentzia. Baina 1987an onartutako espezialitateak ez ziren garatzen hasi 5 urte pasa arte; 1992an argitaratu ziren (BOE 1992; 132.) Emagina
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
espezialitatearen behin-behineko prestakuntza-egitaraua, sarbidea eta irakaskuntza guneek bete beharreko baldintzak. Beste espezialitaterik ez zen garatu 1998. urte arte; Buru Osasuna Espezialitateari buruzko betebeharrak eta baldintzak argitaratu zituzten arte (BOE 1998; 155. BOE 1998; 185. BOE 1998; 281.). Erizaintzako Elkargoek beste espezialitateak garatzeko ahaleginak egin zituzten arren, ez ziren indarrean jarri. Hurrengo atalean ikusiko dugu XXI. mendean espezialitateak aldatu egiten direla.
4.5.3 . Erizaintzan eredu aldaketa 4.5.3 . Erizaintzan eredu aldaketa 4.5.3 . Erizaintzan eredu aldaketa 4.5.3 . Erizaintzan eredu aldaketa XX. mendean erizaintzaren oinarrizko kontzeptuei buruz asko idatzi zen. Kontzeptu horiek dira: pertsona, ingurua, osasuna eta rol profesionala. (Kérouac, Pepin, Ducharme, Duquette eta Mayor, 1996), (Luis, Fernández eta Navarro, 2005). 1. Pertsonaren kontzeptuaren barne daude zainketen hartzaileak: gizabanakoa, familia eta komunitatea aurkitzen dira. 2. Inguruaren kontzeptuan daude pertsonarengan eragina duten hainbat egoera edo baldintza: fisikoak, psikikoak eta sozialak. 3. Osasunaren kontzeptua ongizate egoerari dagokio, eta osasun-maila altuena eta gaixotasun sendaezinaren artean kokatzen da. 4. Zainketaren barnean daude erizainek egiten dituzten jarduerak.
Kérouac et al. (1996) ziotenez munduaren ikuskeran eragina izan zuten pentsamendu korronteek erizaintzaren garapenean ere zerikusia izan dute, eta hori guztia adierazteko hiru eredu aurkeztu zituzten, erizaintzazainketetan izan duten eragina azalduz. Esandako ereduak hauek dira: 1. Kategorizazioarena. 2. Integrazioarena. 3. Transformazioarena.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
Kategorizazioaren ereduaren arabera, gertakari batean ematen diren aldaketak, aurreko baldintzen ondorioa izaten dira. Beraz, gaixotasunaren aurrean faktore sortzailea aurkitu beharko da. Erizaintza-zainketetan bi orientazio bultzatu zituen eredu horrek: osasun-publikoan zentratutako orientazioa eta gaixotasunean zentratutakoa. Osasun-publikoan zentratutako orientazioa XIX. mendearen amaieran hedatu zen gehienbat (1850 eta 1900 urteen artean). Garai horretan, ezinbestekoa zen higienearen oinarriak ezartzea biztanlerian infekzioak eta gaixotasunak prebenitzeko. Orientazio horretan pertsonaren osagai fisikoa, intelektuala, emozionala eta izpirituala kontuan hartzen dira eta esaten da pertsonak gaitasuna duela bere egoera aldatzeko. Inguruak garrantzi handia du osasuna berreskuratzeko eta gaixotasunak prebenitzeko. Osasuna gaixotasunaren aurkakotzat hartzen da. Zainketak ematerakoan, erizaina inguru egokia sortzeaz arduratu behar du bereziki, osasuna berreskuratzeko naturak bere lana egin dezan. Gaixotasunean zentratutako orientazioa 1900 eta 1950 urteen artean garatu zen batez ere; gaixotasun kutsagarriak kontrolatzea lehentasuna zen garaian. Pertsona bere osagaien batuketa bezala hartzen da orientazio horretan eta osagaien artean loturarik ez da ikusten. Ingurua pertsonatik aparte bezala ikusten da, eta gehienetan gaiztoa balitz bezala. Horregatik, pentsatzen da pertsonak ingurua maneiatu eta kontrolatu behar duela. Osasuna gaixotasun eza da eta gaixotasunak sorburu bakarra duela pentsatzen da (ingurua, gizartea eta kultura ez dira kontuan hartzen). Pertsonaren arazoetan eta gabezietan zentratzen dira erizaintza-zainketak, medikuntzarekin oso lotuta daude; teknifikazioaren aroa hasi zen. Osasun-publikoan zentratutako orientaziorekin, higiene publikoaren arauen irakaskuntzan oinarritzen dira erizaintza-ikasketak. Gaixotasunaren orientazioarekin, berriz, mediku-ezagupenean oinarritzen dira; hau da, gaixotasun desberdinetan agertzen diren zeinu eta sintomak irakasten dira batez ere erizaintza-eskoletan.
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
Integrazioaren eredua 1950 eta 1975 urteen artean garatzen hasi zen. Eredu horren arabera, gaixotasuna hainbat faktorek eragindakoa da. Pertsona izaki bio-psiko-sozio-kulturala bezala ikusten da (erlazionatuta dauden osagaien batuketa) eta erizaintza-zainketak pertsonarengan zentratzen dira. Ingurua (gizartea, kultura...) eta pertsonaren arteko harremana estimulu positibo eta negatibo bezala ematen dela esaten da eta egokitze-erreakzioak gertatzen direla. Osasuna eta gaixotasuna interakzio dinamikoan bizi diren bi entitate desberdin bezala ikusten dira; lortu beharreko helburua osasuna da, eta hori lor daiteke gaixotasunik ez dagoenean. Erizaintzaren helburua pertsona bere osotasunean zaintzea da: pertsonaren beharrak osotasunean balioesten ditu erizainak. Erizaintzan aritzeak “pertsonarekin jardutea" esan nahi du. Pertsonarenganako orientazio horrekin erizaintza-jarduera medikuntzajardueratik bereizten hasi zen. Erizaintzak interesa jartzen hasi zen zainketen hartzailearengan; hau da, pertsona (erabiltzailea/bezeroa/gaixoa/pazientea) eta ingurua. Erizaintzako eredu kontzeptual gehienak garai horretan sortu ziren. Erizaintzaren ezagutza garatzearen beharra nabarmena zen. Erizaintza-jarduera argitu nahian eredu teoriko desberdinak sortu ziren: erizainak egiten zuena zergatik egiten zuen, zertarako eta nola egiten zuen zehaztu nahi zen, erizaintza definitu nahi zen, erizaintzaren izatea zehaztu nahi zen eta zientziaren eremuan kokatu nahi zen. Erizaintzako ereduetan oinarrizko kontzeptuen (pertsona, ingurua, osasuna eta zainketa) esanahia sakon landu zen. Integrazioaren ereduaren eraginez, mediku-orientazioa alde batera uzteko ahalegina egin zen erizaintza-ikasketetan; zeinu eta sintomak irakasteaz gain, erizaintza-jarduera independenteak lantzen hasi ziren. Transformazioaren eredua 1975. urtearen inguruan sortu zen eta pentsamenduaren aldaketa garrantzitsua ekarri zuen. Eredu horren arabera, fenomeno bat bakarra da; beste baten antza izan dezake, baina ezin du berdina izan. Erizaintza-zientzia mundurantz irekitzea ekarriko du transformazioaren ereduak; kultura, ekonomia eta politika bere mugetatik
2.5. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XX. mendean
atera den garai batean. Eredu horren arabera, pertsona bere osagaien batura baino gehiago da; osagaiak ezin dira bereizi. Pertsona eta ingurua elkarreraginean bizi dira. Pertsonak bere bizi-kalitatea definitzen du eta lehentasunak finkatzen ditu. Pertsonak parte hartzen duen unibertsoa da ingurua. Ingurua eta pertsona elkarrekin bizi dira eta biek etengabeko aldaketa izaten dute. Osasuna balore bat izateaz gain, pertsona bakoitzak bizi duen esperientzia bat da. Gaixotasunaren esperientzia osasunaren esperientziaren zati bat da. Pertsonaren aldaketa-prozesuaren aspektu garrantzitsu bat da osasuna. Erizaintzan aritzeak “pertsonarekin egotea" esan nahi du. Transformazioaren ereduaren eraginez, erizaintzako irakaskuntzan garrantzia ematen hasi ziren erizaintzaren ezaguera propioa ulertzen lagunduko zuen oinarri zientifikoak azaltzeari. Erizaintzaren alor independentea eta interdependentea bereiztea ezinbestekoa baita erizaintzaren ezaguera propioaz jabetzeko. Kategorizazioaren ereduak bultzatu zuen pertsonarenganako orientazio horrekin batera, 1950. urtearen inguruan Erizaintza-Prozesua martxan jarri zen. Erizaintzan jarduteko metodoa da Erizaintza-Prozesua (Hernández eta Esteban, 1999). Antolatutako metodo sistematiko bat da Erizaintza-Prozesua, pertsonarekin (erabiltzailea/bezeroa/gaixoa/pazientea) finkatutako helburu batzuk lortzeko, zainketa eraginkorrak antolatzeko eta emateko (Alfaro-LeFevre, 1999). Erizaintza-Prozesuak bost fase ditu: balorazioa, diagnostikoa, planifikazioa, planaren gauzatzea (ekitea) eta ebaluazioa.
Erizaintzaren zainketetan eragina izan zuten ereduek ere eragina izan zuten erizaintzako ikasketetan.
2.6. 2.6. 2.6. 2.6. Erizaintza Erizaintza Erizaintza Erizaintza----zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza zainketak eta erizaintza----ikasketak XXI. mendean ikasketak XXI. mendean ikasketak XXI. mendean ikasketak XXI. mendean
2.6.1. Europan 2.6.1. Europan 2.6.1. Europan 2.6.1. Europan Biztanlearen beharrak aldatu egin dira mendeetan zehar eta erizaintzako zainketak ere. Europan bizi itxaropena asko handitu da 2000. urtetik 2010. urtera. Eustat-ek emandako datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan esandako hamarkadan, gizonen bizi itxaropena igo da 76,4tik 79ra eta emakumeena 83,7tik 85,7ra (ikus 7. taula). Euskal Autonomi Erkidegoko emakumeen bizi itxaropena Europar Batasuneko altuena da.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Euskal emakumeen atzetik: Frantziakoak 85,3 urte; Maltakoak eta Suediakoak 83,6; Austriakoak, Finlandiakoak eta Luxenburgokoak, 83,5. Bizi-itxaropen motzena, emakumeena: Bulgarian 77,4, Errumanian 77,6, Letonian 78,4, Hungarian 78,6. Gizonen artean, bizi itxaropen handienak: Suedian 79,6, Maltan 79,2, Holandan 78,9. Eta motzenak: Lituanian 68, Letonian 68,6, Errumanian 70,1, Bulgarian 70,3. Bizi itxaropena handitu den heinean, gaixotasun kronikoen prebalentzia ere handitu egin da. Osakidetzak emandako datuekin ikusten da gaixotasun kronikoen prebalentziaren igoerarik handiena 65 urtetik gorako pertsonetan gertatu dela (ikus 29. irudia).
Osakidetzako txostenean adierazten da osasun baliabideen %88a asaldura kronikoak dituzten pertsonek erabiltzen dituztela. Era berean, esaten dute 65 urte baino gehiago dituzten pertsonen ospitaleratzeek eragiten duten gastuaren %97a gaixotasun kronikoak dituztenei dagokiela.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Errealitate horrekin, erizaintza zainketak ospitaletan emateaz gain, indartu egin dira Osasun Zentroetan, Etxeetan eta Zahar Egoitzetan. Osasun Hezkuntzak garrantzia handia hartu du osasuna sustatzeko eta gaixotasunak saihesteko. Erizaintzaren zeregin garrantzitsuetako bat da Osasun Hezkuntza ematea esparru desberdinetan. Erizainek pertsonei zainketa integrala eskaini behar die; osasuntsu bizitzeko aholkuak eman, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei segimendua egin, eta gaixotasun sendaezinak dituztenei laguntza eskaini, ahal den ongizate maila altuena zian dezaten. Erizaintzako ikasketei dagokionez, XXI. mendearen hasieran Europan desberdintasun handiak zeuden estatu batetik bestera (ikus 8. taulan). Europar Unibertsitate Eremua sortu aurretik, zenbait herritan Diplomatura egiteko aukera besterik ez da izan; beste batzuetan berriz, Lizentziatura eta Doktoradutza ere egin zitezkeen. Lizentziatura eta doktoradutzaren ateak irekiak izateak garrantzitsua izan da erizaintzako arloan ikertu ahal izateko.
Lizentziatura
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Ospitale, mediku eta gizarte zientzietan Lizentziatura
Osasun Publikoan Doktoradutza BULGARIA 3 urte Unibertsitateko Lizentziatura 35-46 kreditu Erizaintzako Zientzietan Masterra 2 + 1 urte edo 3 urte ikerkuntza Erizaintzako Zientzietan Doktoradutza DANIMARKA 3+9 hilabete Unibertsitateko Lizentziatura 2 + ½
Erizaintza-Zientzietan Masterra 3
Erizaintzako Diploma Profesionala (ez da unibertsitatekoa) 1 - 2
Unibertsitateko Lizentziatura
Unibertsitateko Lizentziatura
Erizaintzako Masterra
Erizaintzako Doktoradutza FRANTZIA 3 4760 Erizaintzako Estatuko Diploma 520 ordu (derrigorrezko irakasgaiak) + 120 ordu (hautazkoak) Goi-mailako heziketa; Zientzia sozio-sanitarioetan Lizentziaturaren parekoa
Osasun eta Gizarte zientzietan Masterra
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Erizaintzako Masterra
Unibertsitateko Lizentziatura (proiektuan)
Erizaintzako Doktoradutza LITUANIA 3 + ½ urte Unibertsitateko Lizentziatura
Estatuko Erizaintza-Diploma
NORUEGA 3 urte Oinarrizko Heziketa Erizaintzan (ez da Unibertsitatekoa) 1 – 1 ½ urte Oinarrizko Heziketaren ondorengoko Erizaintza (ez da Unibertsitatekoa) 3 + ½ urte Unibertsitateko Lizentziatura 3 urte Erizaintzako Zientzietan Masterra
Erizaintzako Zientzietan Doktoradutza PORTUGAL 4 4200 Unibertsitateko Lizentziatura Politeknikoa 2
Erizaintzako Masterra >2
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Aurreko taulan ageri den moduan, erizaintzaren titulazioan desberdintasun handiak ikus daitezke estatu batetik bestera: goi mailako heziketa-zikloa zen Austrian, Espainian Diplomatura, Alemanian Lizentziatura eta Masterra egin zitezkeen eta Danimarkan ErizaintzaZientzietan Doktoradutza ere bai. Europar Batasuneko Estatuek Goi-mailako Heziketa bateratzea erabaki zuten 2010. urtea amaitu baino lehenago. Erizaintzako titulazioa ere bateratu egin behar zen. Aukera hori aprobetxatzea garrantzitsua zen erizaintza-ikasketei eta etorkizuneko zainketei bultzada emateko. Europako estatuetako ikasketak Europar Batasuneko beste estatuetan errekonozituak izateko, hainbat neurri hartzen hasi ziren unibertsitateetan orain dela 20 urte baino gehiago: ERASMUS Programa 1987an jarri zen abian, ikasleen mugikortasuna Europan sustatzeko. ECTS (European Credit Transfer System) Programa Pilotoa martxan jarri zuten 1989an ERASMUS Programan parte hartzen zuten ikasleen ikasketetan. Geroztik sortutako Programak (SOCRATES Programa, esaterako) ECTS motako kreditua ezarri zuten. Halere, esaten da Europan goi mailako ikasketak bateratzeko lehenengo urratsa 1998ko maiatzaren 25ean eman zela: Alemaniako, Frantziako, Italiako eta Erresuma Batuko Hezkuntza Ministroek Sorbonako Adierazpena sinatu zutenean Parisen, Europako Unibertsitate Eremua sustatzeko konpromisoa hartuz. Deklarazio horretan esaten zuten kanpoko errekonozimendua hobetu behar zela eta ikasleen mugikortasuna eta laneskaintza erraztu. 1999ko ekainaren 19an Europar Batasuneko 30 estatuetako Hezkuntza Ministroek Boloniako Adierazpena sinatu zuten Europako Unibertsitate Eremuaren oinarriak finkatuz. Europako Unibertsitate Eremua bateratzeko data finkatu zuten: 2010. urtea eta ordurako, adierazpena sinatu zuten herrialdeek honakoak izan behar zituzten: 1. Titulazioen sistema ulergarria eta parekagarria izatea eta ‘diplomaren gehigarria’ eduki ezarrita.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
2. Bi ziklo nagusitan oinarritzen den sistema bat: gradua eta graduondokoa. Bigarren zikloaren amaieran doktoradutza lortuko litzateke. 3. ECTS (European Credit Transfer System) kreditu sistema; hau da, ezarrita izatea Kredituak Transferitzeko Europako Sistema. 4. Mugikortasuna sustatzea; ikasleak, irakasleak eta administrazioko langileak erakunde batetik bestera mugitzeko oztopa dezaketen eragozpenak kentzea. 5. Europako estatuen arteko lankidetza sustatzea, behar den moduko kalitate maila ziurtatzeko eta irizpide eta metodologia parekagarriak garatzeko. 6. Unibertsitateko hezkuntzari dimentsio europarra ematea, batez ere curriculumen garapenean. 2001eko martxoaren 29 eta 30ean Europako goi-mailako hezkuntzako ofizialen 300 ordezkari baino gehiago bildu ziren Salamancan, Boloniako prozesuaren egoerari buruzko hausnarketa egiteko. Bilera horretan ateratako ondorioak Pragako gailurrean aztertu zituzten. 2001eko maiatzaren 19an Pragako Adierazpena sinatu zuten 33 Hezkuntza Ministroek. Adierazpen horretan Boloniako bileran finkatutako ekintzen egoera azaltzeaz gain, gai hauek ere aztertu zituzten: 1. Biziosorako ikasketa Europako Unibertsitate Eremuaren oinarrizko atala bezala hartu behar dela esan zuten. 2. Ikasleek Unibertsitateko ikasketen antolaketan parte hartu behar dutela adierazi zuten. 3. Europako Unibertsitate Eremua munduan sustatzearen garrantzia azpimarratu zuten. 4. Boloniako Adierazpenean finkatutako helburuak lortzeko elkarlanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten. 2003ko maiatzaren 29 eta 31 bitartean Grazan Europako goi-mailako hezkuntza ofizialeko 600 ordezkari baino gehiago bildu ziren Boloniako
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
prozesuaren egoera aztertzeko. Egindako hausnarketak Berlineko bileran aurkeztu zituzten. 2003ko irailaren 19an Europar Batasuneko 40 Hezkuntza Ministroek Berlineko Adierazpena adostu zuten. Aurretik egindako adierazpenetako gaien egoera aztertu ondoren, erabaki zuten kalitatearen aldeko apustua egitea; azpimarratu zuten Europako Unibertsitate Eremuaren bihotza goihezkuntzaren kalitatea dela. Kalitatea egiaztatzeko egin beharreko ekintzak adostu zituzten: 1. Prozesuan parte hartzen zuten instituzioek eta eragileek izan beharreko arduren definizioa. 2. Programa edo instituzioen ebaluazioa; barne aholkularitza, kanpoko eragileen errebisioa eta emaitzen argitaratzea kontuan hartuz. 3. Akreditazio, zertifikazio edo antzeko prozedura sistema. 4. Nazioarteko partehartzea eta lankidetza. Kalitatearen bermea aztertzeaz gain, ministroek esan zuten ezagutzan oinarritutako gizarteak bi zutabe dituela: Europako Unibertsitate Eremua eta Europako Ikerkuntza Eremua. Horregatik esan zuten doktoradutza Boloniako prozesuaren 3. zikloa bezala hartu beharko litzatekeela. 2005eko martxoaren 31 eta apirilaren 2 artean 46 herrialdetako ordezkariak bildu ziren Glasgowen eta proposatu zituzten hainbat ekintza unibertsitateen arteko lankidetza bermatzeko. Landu zituzten gaien artean, hauek daude: instituzioen funtzio eta baloreak, ikerkuntza eta berrikuntza, ikertzaileen prestakuntza, instituzioentzako kalitatea eta finantziazioa. 2005eko maiatzaren 19 eta 20an, Bergenen 45 Hezkuntza Ministro elkartu ziren eta erabaki zuten: 1. Europako Unibertsitate Eremua 3 ziklotan antolatzea. Ziklo bakoitzean ikasleak hainbat gaitasun bereganatu beharko lituzke lan-munduan sartzeko trebatuta egonik. 2. Kalitatea bermatzeko arauak martxan jartzea sustatzea.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
3. Prestakuntza nazionalen esparruak garatzea; europako esparruarekin bat etorri behar dutenak. 4. Titulu bateratuen ziurtagirien onarpena sustatzea, doktoradutzarena barne. 5. Hezkuntzaren barnean, ibilbide desberdinen aukerak sortzea. 2007ko martxoaren 29 eta 31 artean Lisboan bildu ziren Europako goimailako hezkuntza ofizialeko 700 ordezkari baino gehiago izenburu honekin: Europako Unibertsitateak, 2010 ondoren. Egun horietan landutakoa maiatzean egindako Londreseko bileran aztertu zuten. 2007ko maiatzaren 18an Londresen bildu ziren 46 Hezkuntza Ministro gai hauek lantzeko: 1. Aurretik egindako bileretan landutako gaien egoera aztertu zuten: mugikortasuna, ikasketen egitura, biziosorako ikaskuntza, prestakuntza nazionalen esparruen garapena eta prestakuntza horien onarpena, eta Europako Unibertsitate Eremua eta Europako Ikerkuntza Eremua gerturatzearen beharra. 2. Nazioartetako adituen sare bat sortzea adostu zuten informazioa elkartrukatzeko, arazoak identifikatzeko eta gainditzeko. 3. Goi-hezkuntzaren Kalitatea bermatzeko, Agentzia Egiaztatzaileen Europar Erregistroa eratzearen garrantzia azpimarratu zuten. 4. Datuen eskasia nabarmendu zuten (mugikortasunari buruz, esaterako) eta 2009ko bilerarako nazio bakoitzaren egoera adierazten zuen informazioa prest egotea eskatu zuten. 5. Aurreikusi zuten estatuen lankidetza beharrezkoa izango dela 2010. urtearen ondoren eta eskatu zioten Boloniako Jarraipena egiten duen Taldeari aztertzeko (2009ko bilera aurretik) nolako bilakaera izan dezakeen Europako Unibertsitate Eremuak 2010. urtetik aurrera. 2009ko apirilaren 28 eta 29an, Lovanian (Belgika) 46 Hezkuntza Ministro bildu ziren Boloniako prozesuaren eboluzioa aztertzeko eta 2010.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
urtetik aurrera finkatu beharreko erronkak eta hartu beharreko neurriak proposatzeko. Landu zituzten gaien artean hauek daude: 1. Errenta maila desberdina izan arren, ikasle guztiak aukera berdinak izateko neurriak hartzea. 2. Europako herrialde desberdinetan hiru zikloetako (Gradua, Masterra, Doktoradutza) ikasketen adaptazioa eta homologazioa egiteko sistema adostea. 3. Biziosoan ikasten jarraitzea ahalbidetuko duen neurriak aztertzea. Boloniako prozesua hasi zenetik hainbat erabaki hartu ditu Europar parlamentuak; horien artean, 2005eko irailaren 30ean Europar Batasuneko Aldizkarian argitaratu zena. Zuzentarau horrek erizaintzako ikasketetan eragin zuzena izango zuen; esaten baitzuen zainketa orokorrez arduratzen den erizainen trebakuntzak gutxienez 3 urtetan eman behar dela eta 4600 ordu teoriko eta kliniko izan behar dituela. Esaten zuen ere, trebakuntza teorikoa gutxienez trebakuntza osoaren herena izan behar duela; trebakuntza klinikoa berriz, gutxienez trebakuntzaren erdia. Trebakuntza teorikoa eta klinikoa argi bereizten ziren. Esaten da (3. sekzioko 31. artikuluan) trebakuntza teorikoari esker ikasleek bereganatu behar dituztela ezagutzak eta gaitasun profesionalak osasun zainketa orokorrak antolatzeko, emateko eta ebaluatzeko. Trebakuntza klinikoari esker erizaintzako ikasleak ikasiko du erizaintzako zainketa integralak antolatzen, ematen eta ebaluatzen. Hori guztia, ekipo baten partaide izanik eta pertsona osasuntsu edo gaixoarekin harremanetan, edo komunitatean. Esaten da ere, erizaintzako ikasleak taldekide izaten ikasteaz gain, ikasi behar duela talde bat gidatzen. Erizaintzako zainketa integralen artean azpimarratzen da osasun-hezkuntza; pertsona bati zuzendutakoa edo talde bati, osasun etxean emandakoa edo kalean. Trebakuntza klinikoa ospitaletan, beste osasun etxeetan eta kolektibitatean egingo dela zehazten da eta arduradun nagusiak erizaintzako irakasleak izango direla, kualifikatutako erizainen laguntzarekin.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Adierazten dira ere, zainketa orokorretaz arduratuko diren erizaintzako ikasleak bereganatuak izan behar dituzten ezagutzak eta gaitasunak: 1. Erizaintza orokorra oinarritzen den zientzien ezagutza; ezagutu behar ditu pertsona osasuntsuen eta gaixoen egitura, funtzio fisiologikoak eta portaerak. Ulertu behar du ere, gizakiaren osasuna eta inguru fisikoaren eta sozialaren artean dagoen erlazioa. 2. Lanbidearen oinarriak eta etika ezagutu behar ditu, eta osasunaren eta erizaintzaren printzipio orokorrak. 3. Esperientzia kliniko egokia izan behar du, erizain kualifikatuen gain-begiradapean eta pazienteei zainketa egokiak emateko baldintzak betetzen dituzten lekuetan. 4. Osasun langileen prestakuntza praktikoan parte hartzeko aukera izan behar dute eta pertsonal horrekin lan egiteko esperientzia. 5. Osasun eremuko beste lanbidetako pertsonekin lan egiteagatik esperientzia izan behar dute. Aipatu dugun dokumentu horretan (2005eko irailaren 30ean Europar Batasuneko Aldizkarian argitaratu zena), V2 eranskinean agertzen da “zainketa orokorrak emateaz arduratuko diren erizainen” ikasketa egitaraua. Dokumentu horretan azaltzen da erizaintzako zainketa orokorrak eman ahal izateko, erizaintzako ikasleak jaso beharko luken irakaskuntza teorikoa eta praktikoa/klinikoa. Irakaskuntza teorikoari dagokionez, hiru atal bereizten dira eta atal bakoitzean landu beharrekoa aipatzen da ere: 1. Erizaintzako zainketak. 2. Oinarrizkoa zientziak. 3. Giza zientziak.
Erizaintzako zainketak: 1. Lanbidearen etika. 2. Osasunaren printzipio orokorrak eta erizaintzako zainketak
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
3. Erizaintzako zainketen printzipioak arlo hauetan: - Medikuntza orokorra eta medikuntzako espezialitateak. - Kirurgia orokorra eta kirurgiako espezialitateak. - Puerikultura eta pediatriako higienea - Amaren eta jaioberriaren zainketa - Buru-osasuna eta psikiatria - Adineko pertsonen zainketa eta geriatria
Giza-zientziak: 1. Soziologia 2. Psikologia 3. Administrazioaren printzipioak 4. Irakaskuntzaren printzipioak 5. Giza eta osasun legedia 6. Lanbidearen gai juridikoak
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Irakaskuntza klinikoan, erizaintza-zainketak arlo hauetan: 1. Medikuntza orokorra eta medikuntzako espezialitateak 2. Kirurgia orokorra eta kirurgiako espezialitateak 3. Puerikultura eta pediatria 4. Higienea eta ama eta jaioberriaren zainketak 5. Buru-osasuna eta psikiatria 6. Adineko pertsonen zainketa eta geriatria 7. Etxean eman beharreko zainketak 2006ko abuztuaren 18an Europar Batasuneko Aldizkarian argitaratu zuten ikasketa jarraitua edo bizi osorako ikasketa egiteko oinarrizko gaitasunen proposamena. Idatzian 8 oinarrizko gaitasun hauek agertzen ziren: 1. Ama-hizkuntzan komunikazioa; pentsamenduak, sentimenduak eta ekintzak ahoz eta idatziz adierazteko gaitasuna. 2. Atzerriko hizkuntzan komunikazioa; pentsamenduak, sentimenduak eta ekintzak ahoz eta idatziz adierazteko gaitasuna eta kulturen ulermena. 3. Matematiketan, zientzian eta teknologian oinarrizko gaitasuna; eguneroko arazoei irtenbidea emateko, eta ulertzeko gizakiaren ekintzak eragiten dituen aldaketak eta pertsona bakoitzak duen ardura. 4. Gaitasun digitala; teknologia berrien erabilpen segurua eta kritikoa egiteko. 5. Ikasten ikasi; ikasten jarraitzeko. 6. Pertsonarteko gaitasunak, kulturalak eta sozialak, eta gizabidezko gaitasuna; pertsonak portaera egokia izan dezan, gizartean eta lan jardueran modu eraginkorrean parte hartzeko.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
7. Enpresako izpiritua; ideiak ekintzetan bihurtzeko gaitasuna. 8. Kultura espresioa; ideiak, esperientziak eta emozioak adieraztearen garrantzia aipatzen da. Dokumentu horretan esaten da ere, oinarrizko gaitasun horiek sostengatzen dutela norberaren errealizazioa, gizarteratzea, hiritarrak aktiboak izatea eta lana edo enplegua.
2222.6.2. Gipuzkoan .6.2. Gipuzkoan .6.2. Gipuzkoan .6.2. Gipuzkoan Hego Euskal Herrian erizaintzako diplomatura eskaintzen duten 5 erizaintza-eskola daude; horietako 4 publikoak dira eta bat pribatua. Euskal Herriko Unibertsitatekoak (UPV/EHU) dira Donostiako eta Leioako erizaintza-eskolak. Gasteizko eskola Osakidetzakoa da baina UPV/EHUra atxikita dago. Iruñean dagoen erizaintza-eskola bat Nafarroako Unibertsitate Publikokoa da (UPNAkoa); beste eskola, berriz, pribatua da (OPUSekoa). Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan Erizaintzako Diplomatura eskaini da 1977tik aurrera; Erizaintzaren Gradua Titulazioa berriz, 2010. urtetik aurrera. Indarrean egon den Diplomaturaren azken ikasketa-plana 2000. urtean onartutakoa da (BOE 2000; 119.). Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa planaren arabera, Estatuko Eskola guztiek enborrezko irakasgai berdinak zituzten, baina Eskola bakoitzak erabaki behar zituen eskaini beharreko hautazko eta aukera askeko irakasgaiak. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan eskainitako Erizaintzako Diplomaturaren azken ikasketa-planaren enborrezko materiak eta irakasgaiak kurtsoka eta jakintza-arloak 9. taulan ikus daitezke; derrigorrezko irakasgaiak kurtsoka eta jakintza-arloak 10. taulan; eta ikasketa-planaren irakasgai guztiak (hautazkoak eta aukera askekoak barne) kreditu kopuru eta motarekin 11. taulan.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
9. taula: Donostiako EUEko Erizaintzako Diplomaturaren ikasketa-plana: enborrezko materiak eta irakasgaiak kurtsoka eta jakintza-arloak (BOE 2000; 119.).
Erizaintzako Zerbitzuen Administrazioa Erizaintza Zientzia Psikosozial Aplikatuak * KG: 6 / t: 4/ m:0 / p:2 / k:0 Zientzia Psikosozialak
Osasun Komunitarioa II Erizaintza Estadistika eta ikerkuntza Ikerkuntza operatiboa Immunologia Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa Mikrobiologia. Parasitologia Erizaintza Geriatrikoa * KG: 8,5/ t: 4/ m:0 / p:0 / k:3
Erizaintza Geriatrikoa
Ama eta Haur Erizaintza I
Ama eta Haur Erizaintza II
*KG: kreditu guztiak / t: teorikoak / m: mintegiak / p: praktikoak / k: klinikoak
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Lehen kurtsoa Bigarren kurtsoa Hirugarren kurtsoa Jakintza-arloak Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza
Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza I Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza II Medikuntza eta Kirurgia Erizaintza III Erizaintza. Kirurgia. Dermatologia. Medikuntza. Oftalmologia. Otorrinolaringologi a * KG: 56/ t: 18/ m:2 / p:2 / k:34 Erizaintza Psikiatrikoa eta Buruosasunarena
Erizaintza Psikiatrikoa eta Buruosasunarena
Erizaintza * KG: 7/ t: 2,5/ m:0,5 / p:0 / k:4 Gizagorputzaren egitura eta funtzioa Anatomia eta biologia zelularra. Biokimika, Biofisika eta Giza-fisiologia
Biologia zelularra Biokimika eta Biologia Molekularra Zientzia Morfologikoak Erizaintza Fisiologia * KG: 11,5/ t: 8,5/ m:1 / p:2 / k:0 Farmakologia, Nutrizioa eta Dietetika Nutrizioa eta dietetika Farmakologia klinikoa
Erizaintza Farmakologia Nutrizioa eta Bromatologia * KG: 10/ t: 7,5/ m:0,5 / p:2 / k:0 Erizaintzaren Oinarriak Erizaintzaren Oinarriak
Zuzenbide administratiboa Erizaintza Zuzenbidearen filosofia Filosofia morala Medikuntza legala eta auzitegikoa * KG: 4,5/ t: 3,5/ m:1 / p:0 / k:0 *KG: kreditu guztiak / t: teorikoak / m: mintegiak / p: praktikoak / k: klinikoak
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Erizaintza Pertsonalitatea, ebaluazioa eta tratamendu psikologikoa
Erizaintza Medikuntza Fisikoan eta Erradiologian
Erizaintza
Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa
*KG: kreditu guztiak / / t: teorikoak / m: mintegiak / p: praktikoak / k: klinikoak
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
2000. urteko ikasketa plana alderatzen badugu 1995eko ikasketa planarekin ikusi daiteke derrigorrezko irakasgai batzuk elkartu egin zirela (Giza-Fisiologia eta Biokimika eta Fisiologia, esaterako), beste batzuk desagertu (Erizaintza Klinikoa) eta beste batzuk indartu (Erizaintza Geriatrikoa, Osasun Komunitarioa eta Legeria eta Etika Profesionala). Hautazkoei dagokionez, “Erizaintza Zainketei Aplikatutako Metodologia” irakasgaia sortu zen ikerkuntzaren ateak zabaldu nahian.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Estatu mailan ere ikus zitekeen Erizaintzako Diplomaturaren ikasketaplanetan ez zela ageri ikerkuntzaren metodologia lantzen zuen enborrezko irakasgairik. Fernández-ek (2002) esan zuen bezala, Unibertsitateko Batzordeak Erizaintzan Diplomatuak ziren pertsonei ikertzeko aukera galarazten zien, Erizaintzako Lizentziatura onartu ez zutelako. Hori guztia ikusita, Erizaintzako Eskola askok, ikerkuntzaren metodologia lantzeko hautazko irakasgaiak eta aukera askekoak eskaintzen zituzten. Espainiako 54 Erizaintzako Eskoletan egindako ikerketa batean (Muñoz, Márquez, Gonzalez eta Granados, 1999) ikusi zen “Ikerkuntzaren Metodologia” izeneko irakasgaia ematen zutela era desberdinetan: Erizaintzako Eskolen %20,8-an derrigorrezko irakasgaia bezala, %11,3-an hautazko irakasgaia bezala, %1,9-an aukera askeko irakasgaia bezala; eta, %17,08-an beste izen batekin ematen zuten ikerketa gaia. Lehehn aipatu dugun moduan, Donostiako Erizaintza Eskolan ere ikerkuntzaren hutsunea bete nahian “Erizaintza Zainketei Aplikatutako Metodologia” hautazko ikasgaia eskaintzen zen Diplomaturan. 2000. urteko ikasketa-plan horretan ageri zen neurtzeko sistema “kreditua” zela. Kreditu horrek kontuan hartzen zituen ordu “lektiboak”; hau da, eskolan ematen diren ordu teorikoak eta praktikoak. Ez zituen kontuan hartzen ikasleak eskola orduez gain egin beharreko lana. Kreditu hori ez zen europar kreditua (ECTS); hau da, ikaslearen lan denbora guztia (eskola orduak, ikasketa orduak….) kontuan hartzen duena. Metodologiari dagokionez, eskola magistralak ugariak ziren, irakasgai batzuetan eskolako geletan praktikak egiten zituzten (laborategikoak, erizaintzako prozeduren praktikak…) eta irakasgai askotan mintegiak egiten zituzten (30 ikasle inguru taldean bilduta zenbait gai lantzeko).
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Europako Unibertsitate Eremua sortzeko prozesuan Europako Estatu bakoitzak hainbat lege aldatu ditu. Espainiako Estatuan unibertsitateari buruz hartzen dituzten erabakiek eragin zuzena dute Euskal Herriko Unibertsitatean eta, Donostiako Erizaintzako Eskolan. 2001eko abenduaren 24an argitaratu zen Unibertsitatetako Lege Organikoan (BOE 2001; 307.), XIII. Tituluan azpimarratzen zen Europako Unibertsitate Eremuan integratzearen garrantzia, esanez: 1. Tituluak egokitu behar direla. 2. Irakaskuntzaren maila eta ezagutzak gardenak izan behar direla. 3. Europar kreditua erabili behar dela neurri gisa. 4. Tituluari erantsi behar zaiola gehigarria europarra. 5. Ikasleen mugikortasuna sustatu behar dela. Erizaintzako Lizentziatura eta Espezialitateak aurrera eramateko hainbat saiakera egin ziren XX. mendearen amaieran baina, askotan desadostasunak nagusitu izan ziren. Batzuetan, ez ziren ados jartzen erizaintzako talde nagusiak (Elkargoa eta Erizaintza-Eskoletako zuzendariak) Lizentziaturaren egiturarekin: batzuek 4 urtetako lizentziatura aldarrikatzen zuten bitartean, besteek, 5 urtetako sistema (3+2) egokiena zela esaten zuten, hau da, 3 urtetako Diplomatura eta 2 urte gehiago eginez gero, Lizentziatura. Beste batzuetan, politikoen borondate falta izan zen erizaintzaren garapena eragotzi zuena: ErizaintzaLizentziaturaren proiektua adostu zutenean Erizaintzako Elkargoek eta Eskolek, atzera bota zuten Unibertsitateko Koordinazio Batzarrean (2003. urteko uztailaren 1ean). Erizaintzako Espezialitateei dagokionez, 2002ko apirilaren 17an Estatuko Diputatuen Kongresuak legezkoa ez den proposamen bat onartu zuen, Gobernuari eskatuz Erizaintzako espezialitateak garatzeko eta 992/1987 Errege-Dekretua aldatzeko. Espezialitate berri bat sartzea eskatu zen (Lan-osasuna eta Lanaren erizaintza) eta 1987an onartutako
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
espezialitate batzuei izena aldatzea. Erizaintzako espezialitateen proposamena hau izan zen: Emagina, Osasun Mentalaren Erizaintza, Haurtzaro eta Nerabezaroaren Erizaintza, Famili osasunaren eta Komunitatearen Erizaintza, Erizaintza Kliniko Aurreratua, Gestioan eta Administrazioan Erizaintza, Geriatriako Erizaintza, eta Lan-osasuna eta Lanaren erizaintza. Horretaz gain, sarbidetan aldaketak egiteko proposatu zen profesionalen artean diskriminaziorik ez gertatzeko (González Jurado, 2002). Egindako proposamenean aldaketa batzuk egin ondoren, 2005eko maiatzaren 6an argitaratu ziren erizaintzako espezialitateak (BOE 2005; 108.): 1. Emagina 2. Buru Osasunaren Erizaintza 3. Geriatriako Erizaintza 4. Lanaren Erizaintza 5. Zainketa mediku-kirurgikoen Erizaintza 6. Familiaren eta Komunitatearen Erizaintza 7. Erizaintza Pediatrikoa 2002ko abenduaren 24an Europako Unibertsitate Eremuari buruzko hainbat aipamen argitaratu ziren (BOE 2002; 307.) esanez, besteak beste; irakasleen prestakuntza eredua errebisatu behar dela hezkuntza sistemaren beharrei erantzuteko. 2003ko irailaren 11n argitaratu zen (BOE 2003; 218.) Tituluaren gehigarri europarrari buruzko Errege Dekretua, adieraziz ziurtagiri hori egiteko prozedura eta baldintzak. Gehigarri horrekin ikasleak Europan zehar mugitzea sustatu nahi zen. 2003ko irailaren 18an argitaratu zen (BOE 2003; 224.) europar kreditua izan behar zuela neurtzeko sistema unibertsitateko ikasketa ofizialetan. Europako kredituak adierazten du ikasleak ikasketen helburuak lortzeko behar duen lan denbora osoa; kontuan hartuz irakaskuntza teorikoa eta
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
praktikoa, mintegiak, gidatutako jarduerak, ikasketa orduak eta azterketak egiteko erabiltzen den denbora. Esaten da ere, ikasturte bakoitzak 60 kreditu izango dituela eta ikasturte bakoitzak 36-40 aste izango dituela. Kreditu bakoitzari dagokion ordu kopurua 25-30 izan behar duela zehazten da ere. Argitaratutako Errege Dekretu berean azaltzen da kalifikazio-sistema nolakoa izango den: 0-4,9: suspentso; 5,0-6,9: nahikoa; 7,0-8,9: oso ongi; 9,010: bikain. Ohorezko matrikula lortzeko 9,0 edo gehiago izan behar da eta matrikulatutako ikasleen %5 baino gehiagok ezin izango dute lortu kalifikazio hori. Errege Dekretu horretan esaten da ere, 2010eko urriaren 1 baino lehenago egokitu behar dutela unibertsitateko ikasketek kreditu sistema berrira. 2003ko urriaren 6an Estatuko Unibertsitateetako Errektoreek Europako Unibertsitateko Eremua eratzeko prozesuari babesa eman zioten eta ikasketei buruz hainbat proposamen egin zituzten. 2004ko urtarrilaren 22an (BOE 2004; 19.) 49/2004 Errege Dekretua argitaratu zen; ikasketa-planen homologazioari buruzko arauak eta irakaskuntzen ebaluazioari buruz esaten zuen: unibertsitateek irakaskuntza guztiak akreditatu beharko dituztela; eta, akreditazio txostena Akreditazioaren eta Kalitatearen Ebaluazioaren Agentzia Nazionalak egin beharko duela (ANECA: ‘Agencia Nacional de la Evaluación y de la Calidad’). Bitartean, Erizaintzako titulazio berria lantzen aritu ziren Estatuko 41 Erizaintzako Unibertsitate Eskolak (Eskolen %82); Zaragozako eta Bartzelonako Unibertsitateek koordinatuta. Lan horren ostean, Erizaintzako Liburu Zuria aurkeztu zuten Estatuko Kalitatearen Agentzian (ANECA, 2004). 2005eko urtarrilaren 25ean (BOE 2005; 21.) Gradu ondoko ikasketak arautzeko Errege Dekretuak argitaratu zituzten; 2007ko urriaren 30eko Errege Dekretuarekin indargabetuta geratuko zirenak (BOE 2007; 260.).
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Espezialitateei dagokionez, espezialitateak egiteko hainbat azalpen aipatzen zituen 450/2005 Errege-Dekretuak (trebakuntza, sarbideak, plazen eskaintza, irakaskuntza-guneen akreditazioa…) eta behin-behineko 2. disposizioan adierazten zuen ere, urtetan zehar unitate edo zerbitzu jakin batzuetan lanean aritu ziren erizainek espezialitate bat edo bestea lortzeko beste bide bat badutela (BOE 2005; 108.). 2007ko apirilaren 13an argitaratutako Unibertsitateko Lege Organikoarekin (BOE 2007; 89.) 2001ekoa aldatu egin zuten. Lege horren XIII. Titulua Europako Unibertsitate Eremuari buruzkoa da. Atal horretan esaten zen, besteak beste, Gobernuak, Autonomi Erkidegoek eta unibertsitateek neurriak hartu behar dituztela Europako Unibertsitate Eremuan erabat integratzeko. 2007ko urriaren 30ean argitaratu ziren (BOE 2007; 260.) unibertsitateko ikasketa ofizialen arauak; Gradua, Masterra eta Doktoradutza arautu zituzten. Esaten zuen Graduko ikasketen helburua dela ikasleak prestakuntza orokorra bereganatzea lanbidean jarduteko. Masterrarekin, berriz, ikasleak prestakuntza aurreratua jaso behar du. Doktoradutzaren helburua izango da ikasleak barneratzea ikerkuntza egiteko prestakuntza aurreratua. Graduko ikasketen egitura honela arautu zuten III. Kapituluan: 1. Ikasketa-planek 240 kreditu izan behar dituzte. Kreditu horiekin prestakuntza teoriko eta praktiko guztia jaso behar du ikasleak (derrigorreko ikasgaiak eta hautazkoak, mintegiak, kanpoko praktikak, Gradu amaierako lana, gidatutako lanak…). 2. Ikasketen amaieran Graduko lan bat egin eta aurkeztu behar du ikasleak. 3. Ikasketak jakintza-arlo hauetan bilduko dira: Arteak eta Humanitateak, Zientziak, Osasun-zientziak, Giza zientziak eta juridikoak, Ingeniaritza eta Arkitektura.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
4. Ikasketa-planean, oinarrizko trebakuntzak gutxienez 60 kreditu izango ditu. Kreditu horietako, gutxienez 36 kreditu II. eranskinean agertzen diren materietakoak izan beharko dute (ikus 12. taula). Irakasgaiek gutxienez 6 kreditu izan beharko dituzte eta ikasketaplanaren lehenengo erdian eman beharko dira. Gainontzeko kredituak oinarrizko materietakoekin osatuko dira edo, justifikatuz gero, esandako eranskinean agertzen diren materiekin. 5. Kanpoko praktikak proposatzen badira, gehienez 60 kreditu izango dituzte eta ikasketa-planaren 2. zatian eskaini beharko dira. 6. Gradu amaierako lanak 6 eta 30 kreditu artean izan behar ditu, ikasketen amaieran egingo da eta tituluarekin lotutako gaitasunak ebaluatuko dira. 7. Ikasleek kanpoko hainbat jarduera egiteagatik (kirolak, jarduera kulturalak, kooperazioa….) ahalko dute lortu 6 kreditu errekonozitzea gehienez. 8. Jarduerak erregulatuta dituzten lanbideen Tituluei dagokienez, Gobernuak finkatuko ditu baldintzak ikasketa-plan horiek egokitzeko; betiere Europako arauak jarraituz. Ikasketa-plan horiek diseinatuko dira lanbidean jardun ahal izateko gaitasunak lortzeko. Erizaintzaren kasua litzateke azken puntu hori, jarduerak erregulatu dituen lanbidea baita. Errege Dekretu horretan azaltzen dira ere Graduaren materiak: Oinarrizko prestakuntzako egitekoak, Derrigorrezkoak eta Hautazkoak. Guztien artean 240 kreditu osatuko dituzte. Graduko ikasketetan kredituak nola errekonozituko diren eta Graduko ikasketak egiteko sarbideak ere agertzen dira dokumentu horretan. IV. Kapituluan Master ikasketa ofizialei buruzko arauak agertzen dira eta V. Kapituluan Doktoradutzari buruzkoak. VI. Kapituluan berriz, tituluen egiaztapena eta akreditazioa nola egingo den zehazten du.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Esandako Errege-Dekretuaren (BOE 2007; 260.) lehenengo eranskineko helburuen atalean agertzen dira Graduko oinarrizko gaitasunak: 1. Ikasleek bigarren mailako hezkuntza orokorretik abiatzen den ikasketa arlo baten ezaguerak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu behar dute. Ikasketa arlo hori, nahiz eta testuliburu aurreratuetan oinarritzen den, horren ikasketa eremuaren abangoardiatik sortutako ezaguerak behar dituzten alderdi batzuk ere barneratzen dituen mailan egongo da. 2. Ikasleek dituzten ezaguerak beren lanera edo bokaziora profesionaltasunez aplikatzen jakin behar dute, eta argudioak erabiliz, eta bakoitzaren ikasketa arloko arazoen ebazpenen bidez frogatzen diren gaitasunak eduki behar dituzte. 3. Ikasleak datu esanguratsuak (bere ikasketa arloaren barruan) biltzeko eta interpretatzeko gai izan behar dira, izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko hausnarketak dituzten ondorioak eman ahal izateko.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
4. Ikasleak publiko aditu edo ez adituari informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko gai izan behar dira. 5. Ikasleek ondorengo ikasketei ekiteko beharrezko ikasketa trebetasunak garatu behar dituzte autonomia maila handiarekin. 2008ko otsailean Ministroen Kontseiluak hartutako akordioa argitaratu zen (BOE 2008; 50.) esanez erizaintzako titulazioaren izena ‘Erizaintzan graduatua’ izango dela, ikasketak 240 kreditu izango dituela (1393/2007 Errege Dekretuak zioen bezala). Esaten da ere ikasketa planek ziurtatu behar dutela ikasleek bereganatuko dituztela lanbidean jarduteko behar diren gaitasunak. 2008ko uztailaren 19an argitaratu ziren (BOE 2008; 174.) Erizaintzan graduatua titulazioaren baldintzak: 18 gaitasun orokorrak, oinarrizko prestakuntzaren gaitasunak, erizaintzako zientzietakoak, praktika klinikoenak eta Gradu amaierako lanarenak. Boloniako Prozesua hasi zenetik, Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko Unibertsitateek hainbat ekimen jarri dituzte abian: trebakuntza, koordinazioa, irakaskuntza berritzeko programak, etab. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2004/2005 ikasturtean AICRE (Adaptación para la Introducción al Crédito Europeo) Programa jarri zuen abian; Europar Kreditua ezartzeko aholkuak emateko. Programa horren barruan, irakasleek aukera izan zuten irakaskuntza-plana antolatzeko ECTS-ra egokituz. Hurrengo urtean, 2005/2006an, SICRE (Seguimiento a la Introducción al Crédito Europeo) Programa jarri zuen martxan UPV/EHUk; irakasleek praktikan jartzeko AICRE programan antolatu zituzten irakaskuntza-plan berriak. AICRE eta SICRE Programen ardura Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (HELAZ) hartu zuen bere gain. HELAZek jarraitu zuen Unibertsitateko Irakasleentzako Prestakuntza Programa (UIPP) diseinatzen eta kudeatzen. HELAZek trebakuntzarekin lortu nahi zuen irakasleek metodologia klasikoak gainditzea eta metodologia berriak erabiltzea. Horretara antolatu zituzten tailerrak,
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
mintegiak, jardunaldiak, irakaskuntza berritzeko proiektuak, topaketak, etab. Euskal Herriko Unibertsitateko Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzak 2006/2007 ikasturtean abian jarri zuen ikastegietako Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Programa (IBP). Programa hori ezartzeko zerbitzu hauek hartu zuten parte: Kalitate Katedra, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua, Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzua eta Irakaskuntzaren Ebaluaziorako Zerbitzua. Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Programak hiru helburu nagusi zituen: 1. Kalitatearen eta Ikasketa Berrikuntzaren inguruko prestakuntza eskaintzea. 2. Titulazioak pixkanaka ECTS kreditu sistemara egokitzea. 3. Gradu titulazioen gidak egiten hastea Europako Unibertsitate Eremuan ezarritako baldintzetara egokitzeko. Programa horretan prestakuntza lau kolektibori eskaini zitzaien: irakasle taldeei, kurtsoko koordinatzaileei, zuzendaritza taldeei eta titulazioetako batzordeetako kideei. Irakasle taldeei zuzendutako prestakuntzak alor hauek landu zituen: Irakaskuntza Plana ECTS sisteman oinarrituta egitea; gaitasunak kontuan hartzea ebaluatzeko garaian; irakaskuntzarako metodologia berriak lantzea (arazo errealetan oinarritzea, kasuak ikertzea...); softwarearen erabilera didaktikoa; irakaskuntza ikasgelan (lidergoa, komunikazioa, negoziazioa eta talde lana). Donostiako Erizaintzako Eskolak UPV/EHUren Programa guzti horietan parte hartu zuen (AICRE, SICRE, IBP). Zuzendaritza taldeak ere prestakuntza jaso zuten unibertsitateko ikastaro batean prozesu mapa egiten ikasteko; gero, prozesua giltzarritzat hartuta titulazioa diseinatzeko. Titulazio batzordeetako kideek ere trebakuntza jaso zuten Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzutik eta Kalitate Katedratik. Trebakuntza
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
horretan azaldu zitzaien titulu proposamenek pasa beharko duten egiaztatze prozesua gainditzeko zein baldintza bete behar ziren. 2007/2008 ikasturtean UPV/EHUko ikastegi guztiek ez zuten konpromiso maila berdina hartu; titulazio askok irakasleak trebatzen jarraitu zuten eta titulazio gidak egiten hasi ziren; beste batzuk berriz, gida horiek egiteaz gain, maila osoetan ECTS sistema ezarri zuten. 2007-2008 ikasturtean “Amarauna” programa jarri zuen abian Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (HELAZ); kurtsoko irakasle koordinatzaileen zeregina errazteko. Programa horrek helburu hauek zituen: 1. Koordinatzaileak trebatzea kurtsoko curriculuma kudeatzeko eta koordinatzeko, eta irakasleen taldea dinamizatzeko. 2. ECTS kurtso osoan ezartzen ari ziren kurtsoko irakasleengan lankidetzako kultura sustatzea, ikasleentzako curriculumaren proposamena elkarrekin egiteko. Donostiako Erizaintza Eskolako koordinatzaileek Programa horretan parte hartu zuten eta bi helburu hauek bete zituzten: 1. Irakasgai bakoitzean ikaslearen lan-karga antolatzea. 2. Kurtso bakoitzeko gaitasunen mapa aztertzea. Programa garatu zen heinean ikusi zen ikastegi bakoitzaren egoera eta beharrak oso desberdinak zirela. Horregatik, 2008/2009 ikasturtean Amarauna programan jarraitu zuten ikastegiek, bakoitzak bere helburuak finkatu zituen. Donostiako Erizaintzako eskolak koordinazioari garrantzia handia eman zion: gaitasunak (zeharkakoak eta espezifikoak), gaitegiak, metodologiak, ebaluazioa, teoria eta praktika.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
2222.6.3. Erizaintzako ikasketetan eredu aldaketa .6.3. Erizaintzako ikasketetan eredu aldaketa .6.3. Erizaintzako ikasketetan eredu aldaketa .6.3. Erizaintzako ikasketetan eredu aldaketa XX. mendeko erizaintzako zainketen eta prestakuntzaren historia aztertu dugunean, aipatu dugu zainketen ikuspegian eragina izan dutela garaiko pentsamoldeak. Hori azaltzeko hiru ereduez hitz egin dute adituek (Kérouak, Pepin, Ducharme, Duquette eta Mayor, 1996). Kategorizazioaren ereduaren (1850-1900) korronteak erizaintza osasun publikoan eta gaixotasunean zentratzea eragin zuen; gaixoak jarrera pasiboa hartzen zuen eta erizainak erabakitzen zuen eta jarduerak egiten zituen, gaixoak parte hartzerik gabe. Erizaintzaren teknifikazioaren aroa hasi zen. Integrazioaren ereduaren (1950-1975) korronteak erizaintza-zainketak pertsonarengan zentratzea eragin zuen; pertsona izaki bio-psiko-soziala bezala hartzen hasi zen. Erizainaren helburua zen pertsona osotasunean zaintzea; pertsonaren jardutea. Transformazioaren ereduaren (1975. urtetik aurrera) korronteak osasuna balore bat bezala hartzeaz gain, pertsona bakoitzak bizitzen duen esperientzia bat dela esaten du; osasunaren esperientziaren zati bat. Erizainaren jarduna pertsonarekin egotea da. Eredu horiek aldaketak eragin dituzte erizaintza-zainketetan eta ikasketetan norabidean. Erizaintzako ikasketak unibertsitatean integratu izanak eta erizainak erizaintzako eskoletan irakasle gisa aritzeak ahalbidetu du kategorizazioaren eredua gainditzeko ibilbidea hartzea. Europako Unibertsitate Eremua sortzeak hainbat aldaketa ekarri ditu unibertsitateko ikasketetan; bereziki 2 arlotan: 1. Ikasketen egitura aldatu egin da: gradua eta gradu-ondokoa (masterra eta doktoradutza) 2. Irakaskuntza-ikasketa prozesua aldatzeko pausoak eman dira. Ikasketa-planen egituran aldaketak egin izan dira behin baino gehiagotan erizaintzako Diplomatua titulazioan, baina horrek beti ez du bermatu erizaintzaren ikasketak hobetzea.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Unibertsitateko ikasketa-plan gehienak egituratzeko, irakasgaiak izan ohi dira oinarria eta gida. Eredu hori baliagarria ote da ikasketa-plan berria egituratzeko?. Nondik abiatu ikasketa plana egituratzeko unean?. Irakasgaiak nagusitzen diren ereduak mugatu egiten du titulazioaren ikuspegia, betiko bidetik jarraitzea errazten duelako, beste aukerak ikustea eragotzi eta hobekuntzak egitea zaildu. Irakaskuntza-ikasketa prozesuari dagokionez, orain arteko unibertsitateko irakaskuntza, askotan, ezagutzak transmititzera mugatu izan da. Irakasleek “euren irakasgaiei” zegozkien orduetan ezagutzak azaltzen zizkien ikasleei eta esaten zien zein testuetan aurkitu zezaketen gaiari buruzko informazioa. Irakasleak irakaskuntza antolatu izan ohi du berak eman beharreko eskola orduak edo kredituak kontuan hartuta (gehienetan kreditu batek 10 ordu izanik). Eskola ordutatik kanpo ikasleak egin beharreko lana ez zuen kontuan hartzen irakasleak gehienetan. Irakaskuntza-prozesua, oro har, ezagupenen transmisioan oinarritu izan da eta horrek ez du ziurtatzen ikasleak ikasten duenik. Sistema tradizional horrekin irakasteari ematen zaio garrantzi handiena; eta ez ikasleak ikasteari. Europako Unibertsitate Eremuko ECTS sistemak curriculuma antolatzeko beste eredu bat planteatzen du; ikaslearengan zentratzen dena. ECTS kredituak ikasleak egin behar duen lan guztia kontuan hartzen du: eskola magistralak, mintegiak, praktikak, gidatutako lanak, ikasketa, azterketak, etab. Eredu berri horren ezaugarri nagusienetakoa da gaitasunen lorpena. Ikaslea gai izan behar du lan munduan egoki jarduteko ikasketak bukatzen dituenean. Beraz, ezingo gara mugatu inolaz ere ezagutzen transmisioa egitera; baizik eta, irakasgaiak antolatu beharko ditugu, ikasleak hainbat gaitasun garatze aldera. Gaitasuna hitzaren adierak hainbat idatzietan agertu izan dira. Goñik (2004) dio gaitasuna dela: inguru jakin batean jarduera bati arrakastarekin aurre egiteko ahalmen izatea.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Tejadak (1999) esaten du gaitasun hitzak adierazten duela esperientziari esker (trebakuntzakoa edo lanarena) barneratzen diren ezagutzak, prozedurak eta jarrerak. Esaten du ere, gaitasunak jardunean ikusten direla; ezagutzak, prozedurak eta jarrerak elkartuta, koordinatuta eta integratuta agertzen direnean. Beraz, pertsona bat gai dela ikusteko jardunean jarri beharko da; gure kasuan, erizaintza-jardueran. Izan ere, ikasle batek unibertsitateko gelan azaldu ditzake ezagutzak dituela, prozedurak egiten dakiela eta jarrera egokia duela, baina testuingurua aldatuz gero (ospitaleko praktikak egitean, esaterako) gerta daiteke gaitasunik ez izatea hainbat egoerei aurre egiteko; ezagutzak, prozedurak eta jarrerak ez dituelako integratuta; elkartuta, eta koordinatuta. Azken batean, jarduten jakin behar da. Non ikusten da ikasleak erizaintzan jarduten dakiela? Praktika klinikoak egitean edo practicumean. Beraz, practicumak berebiziko garrantzia izango du titulazio berria antolatzeko garaian. Pertsona batek gaitasuna duela esaten dugunean esan nahi dugu gai dela irtenbidea emateko lan munduan sortzen diren arazoei. Horrek eskatzen du egungo irakaskuntza-ikasketa prozesuari buelta ematea. Ikasketa-plana antolatzeko garaian, uneoro ikasleak garatu beharreko gaitasunak izan beharko dira kontutan. Gaitasunak modu desberdinean sailkatu izan dituzte adituek. Delorsek (1996) egin zuen proposamenean gaitasunak 4 alorretan sailkatu zituen: ezagutzen ikasi, egiten ikasi, bizikidetzan ikasi, eta izaten ikasi. Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko prozesuan erabili den gaitasunen sailkapena hau da: 1. Gaitasun orokorrak: ikasketa eremu zabalak jasotzen dituztenak dira, ikasleak ikasketak amaitzerakoan bereganatuak izan behar dituen gaitasunak izango lirateke. Gaitasun orokorrak izan daitezke zeharkakoak edo ez. Zeharkako gaitasunak materia guztietan landu behar dira eta zeharkakoak ez direnak materia batzuetan. 2. Gaitasun espezifikoak: materia zehatzetan lantzen dira
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Erizaintzako ikasleak titulazioaren gaitasun orokorrak garatu dituela esaten badugu, adierazi nahi dugu gai dela erizain gisa jarduteko. Gaitasun espezifikoek lagundu beharko lukete gaitasun orokorrak garatzeko. Europako Unibertsitate Eremuaren prozesuan integratu nahian, Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako irakasleek eta Batzarrak hainbat erabaki hartu zituzten. 2004/2005 ikasturtean Eskolako 10 irakaslek AICRE programan parte hartu zuten eta ematen zuten irakasgai diseinatu zuten ECTS-ra egokitzeko. Irakasle horietako batzuk 2005/2006 ikasturtean ezarri zuten diseinu berria (SICRE programa), metodologia berriak martxan jarriz. Zenbait kasutan ikasleak kexatu egin ziren esanez metodologia berriak erabiltzeagatik eskolatik kanpo ordu asko erabili behar izan zituztela. Metodologia berriak ezarri ez zituzten irakasle batzuk ere kexa agertu zuten adieraziz ikasleek irakasgai batzuetan (metodologia berriak ezarri zituztenetan) sartzen zituztela ordu asko eta beste irakasgaietako zereginak egiteko ez zutela denborarik. Egoera aztertu zen eta ikusi zen arazoaren sorreran eragina izan zutela: 1. Kurtso berdinean irakasle batzuk metodologia berriak erabiltzea, irakasle gehienak metodologia tradizionalak erabiltzen zituzten bitartean. 2. Metodologia berriak martxan jarri zituzten irakasleek hasiberriak ziren; “entrenatzen” ari ziren, eta agian ez zuten ongi neurtu eskolatik kanpoko lana. 3. Metodologia berriak erabiltzeak ikasleek lan gehiago egitea eta autonomoagoa izatea eskatzen zuen, eta ikasle gehienak ez zeuden horretara ohituta. 2005eko urriaren 21ean Eskola Batzarrak erabaki zuen ECTS kredituaren sistema ezartzeko saiakera egitea 2006/2007 ikasturtean lehen kurtso osoan, euskaraz eta gazteleraz. Lehen kurtso osoan sistema berria ezartzeak abantaila hau zuen: ikasle gehienak sartu berriak zirela eta
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Eskolan ez zutela bizi beste metodologiarik. Ikusi zen ere, oso garrantzitsua zela ondo koordinatzea. Horregatik neurri hauek hartu ziren: 1. Irakasleen prestakuntza sustatzea; 2005/2006 ikasturtean AICRE programan, ECTS arauak jarraituz, irakasgaiaren curriculumaren diseinua egin zuten 7 irakaslek ahal zuten proban jarri egindako proposamena. Beste irakasleei laguntza eskaini zitzaien irakasgaia antolatzeko. 2. Irakasgai guztiak antolatzea gaitasunak ardatz bezala hartuta; irakasgaien egitarau guztiak horrela antolatu ziren. 3. Lehen kurtsoko irakasgai bakoitzari zegokion ikaslearen lan-karga finkatzea eta irakasgai bakoitzaren diseinua horren arabera egitea. 4. Lan-kargaren datuak jaso ziren 2006/2007 ikasturtean zehar. Horretarako, dossier bat prestatu zen, ikasleek egunero irakasgai bakoitzari eskaintzen zioten denbora idazteko. Talde bakoitzeko (euskara eta gaztelera) 20 ikaslek jaso zituzten datuak, ikasleak zozketaz aukeratuak izan ziren eta trukean aukera askeko kredituak lortu zituzten. 5. Ikasleei hitzaldi bat eman zitzaien harrera egunean eta irakasgai guztien egitaraua eskura izan zuten. 2006ko otsailean “Graduko taldea” eratu zen Eskolan, Europako Unibertsitate Eremuarekin zerikusia zuten gaiak lantzeko. Talde horrek lan egin zuen 2007ko martxora arte, Titulazio Batzordea sortu arte, alegia. 2006ko abenduaren 12an Eskola Batzarrak erabaki zuen Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Programan (IBP-1) partehartzeko eskaera egitea; 2007/2008 ikasturtean lehen kurtso osoan ECTS sistema ezartzeko Unibertsitateak eskaintzen zituen baldintzekin. Lehen aipatu dugu Eskolak saiakera pilotu bat egina zuela 2006/2007an lehen kurtso osoan. Horregatik, erabaki zen 2. kurtsoan ere ECTS sistema ezartzea; 2006/2007an lehen kurtsoko ikasle gehienak 2007/2008an 2. kurtsoan egongo zirelako.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
IBP-1 programan parte hartzeko egindako eskaera Euskal Herriko Unibertsitateko goi organoetan onartua izan zen; lehen kurtsoan modu ofizialean ezarri zen ECTS kredituaren sistema (aurreko ikasturtean modu pilotuan ezarria) eta 2. kurtsoan modu ez ofizialean. IBP-1 programaren barruan kurtsoetako koordinatzaileak izendatu zituzten eta lanean hasi ziren. Era berean, Titulazioaren Batzordea eratu zen 2007ko martxoan; titulazio berriaren protokoloa egiten hasi zena. 2007/2008 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko ‘Amarauna’ programan parte hartu zuten koordinatzaileek eta 2 zeregin hauek egin zituzten: 1. Irakasgaien astez asteko planifikazioa egitea ikaslearen lan-karga osoa kontuan hartuta. 2. Kurtso bakoitzean egungo gaitasunen mapa zehaztea. Ikasturtea hasi aurretik, lehen eta 2. kurtsoko koordinatzaileek (ECTSra egokitu behar ziren kurtsoak) bilera bat egin zuten kurtsoko irakasleekin, azaltzeko Amarauna programaren helburuak. Irakasgai bakoitzaren antolaketa idazteko kronograma eredu bat egin zen Excell formatuan eta irakasleei azaldu zitzaien betetzeko modua. Era berean, irakasle bakoitzari esan zitzaion astean zenbat ordu erabil zitzakeen gehienez, ikaslearen lan presentziala eta ez-presentziala antolatzeko. Irakasle bakoitzari zegokion lan karga kalkulatzeko, kontuan izan zen irakasgai bakoitzak indarrean zegoen ikasketa planean zituen kredituak eta ikasleak astean 40 ordu baino gehiago lan egin behar ez izatea. Lehen eta 2. kurtsoetako irakasleek irakasgai guztien curriculuma antolatu zuten ikaslearen lan-karga kontuan izanda. Koordinatzaileek kronograma guztiak aztertu zituzten eta gainkargak (irakasgai batek ordu gehiegi erabiltzea, aste berean azterketa bat baino gehiago izatea….) gertatzen ziren kasuetan zuzenketak bideratu zituzten. Irakasgaien kronograman (ikus 13. taula) agertzen ziren: irakasgaiari buruzko datuak, emango ziren eskola orduak (magistralak, praktikoak,
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
mintegiak), astez aste lantzeko aurreikusten zen gaitegia, antolatutako zereginak (presentzialak eta ez-presentzialak), eta antolatutako jarduera bereziak (azterketak, lanak entregatzea….). Ikasleek ikasturtean zehar irakasgai bakoitzean erabili zituen orduen datuak jaso zituen Eskolako Zuzendaritzak. Emaitzetan ikus zitekeen kasu gehienetan aurreikusitakoak baino ordu gutxiago erabili zituztela ikasleek.
2007/2008 ikasturtean ere, koordinatzaileek gidatuta, Diplomaturaren irakasgai guztietako irakasle arduradunek irakasgaia ematen zuten beste irakasleekin batera, irakasgaiarekin lortu beharreko gaitasunak definitu zituzten. Gero, gaitasunak sozializatzeko asmotan, 3 kurtsoetako irakasgai guztietan proposatutako gaitasunak bidali zitzaizkien irakasle guztiei eta bilera bat antolatu zen Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (HELAZ) arduradunarekin, idatzitako gaitasunei buruz hitz egiteko. Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko, irakasleak trebatuta egotea oso garrantzitsua zela pentsatu zen Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan prozesua abiatu zenetik. Irakasle askok prestakuntza ikastaroak
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
eginak dituzte: 2004/2005 ikasturtean 10 irakaslek; 2005/2006an 7 irakaslek; 2006/2007an irakasle batek. Halere, irakasle guztiak ez zeuden prestatuak; arduraldi partzialean zeuden irakasle askok ez duten prestakuntzarik egin. Horregatik, Eskolako Zuzendaritzak prestakuntzajardunaldi bat antolatu zuen 2007ko uztailean; 12 irakasle joan ziren (gehienak arduraldi partzialean zeudenak). 2008/2009 ikasturtean beste 2 irakaslek irakasgaien diseinua berritzeko ikastaroak egin dituzte eta 2009/2010 ikasturtean beste 2 irakaslek ERAGIN Programan parte hartu dute. Programa horren helburuen artean zegoen metodologia aktiboen erabilera bultzatzea; horien artean, arazoetan oinarritutako ikasketa eta proiektuetan oinarritutako ikasketa. Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Programaren barruan (IBP-1), Donostiako Erizaintza Eskolan Titulazioaren Gida landu zen 2007ko martxotik 2008ko otsaila arte. Titulazio-gidaren atal hauek aurkeztu zituzten: tituluaren deskripzioa; justifikazioa; sarbideak; ikasketak egin aurretik izan beharreko perfila eta gaitasunak; ikasleak ikasketak amaitzerakoan izan beharreko perfila eta lortu beharreko gaitasunak; eta, titulazioaren gaitasun orokorrak. 2007ko azaroaren 6an Eskola Batzarrak erabaki zuen Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Programa berrian (IBP-2) partehartzeko eskaera egitea; Diplomaturaren 3 kurtsotan ECTS kredituaren sistema ezartzeko. Eskaera Unibertsitateko organo zentraletan onartua izan zen. Programa horren barruan kurtso bakoitzeko koordinatzaileak izendatu ziren (IBP-1eko berdinak berretsi zituzten) eta Erizaintza II Sailak irakasgaien arduradunak izendatu zituen 2008ko urtarrilean. Koordinatzaileek Amarauna programan jarraitu zuten eta 2008/2009 ikasturterako helburu hauek finkatu zituzten: 1. Hiru kurtsotako irakasgai guztiak antolatzea ikasleen lan-zama osoa kontuan hartuta. 2. Kronograma egiteko Excell orria hobetzea.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
3. Ikasleen lan-zamaren datuak biltzen eta aztertzen zuzendaritzarekin kolaboratzea. 4. Gaitasunen alorrean: 5. Titulazio komisioarekin batera, kurtsoko gaitasunen mapa lantzea. 6. Kurtsoka zeharkako gaitasunak zehaztea, titulazio berriak proposatzen dituen gaitasunetatik abiatuta. 7. Ebaluazioaren alorrean: zeharkako gaitasunen ebaluazioa aztertzea.
Donostiako Erizaintza Unibertsitate Eskolako Zuzendaritzak eta Titulazio Batzordeak aztertu zuten titulazio berria egituratzeko prozesua nola egin. Titulazio berria egituratu beharra, aukera ona bezala ikusten zen erizaintzako ikasketak hobetzeko. Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatean eman beharreko Erizaintzako Graduaren ikasketa planaren egitura, UPV/EHUko erizaintza-eskolen artean adostutakoa izan behar zela garbi zegoen. Bi aukera ikusi ziren: Eskola bakoitzak bere kasa Titulazioaren egitura lantzea eta gero adostea zen aukeretako bat, eta beste aukera zen hasieratik bukaeraraino elkarlanean aritzea kanpoko aholkulari aditu baten gidaritzapean. Ikasketa-plan berria egitearen zereginak zuen garrantziaz eta arduraz hausnarketa egin ostean, bigarren aukeraren alde apustu egin zuen Donostiako Erizaintzako Eskolak. Horrela, UPV/EHUko beste 2 erizaintza-eskoletako zuzendariek hitz egin ostean, Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak Berrikuntza Proiektu bat aurkeztu zuen Erizaintzako Titulazioa eskolen arteko lankidetzan egiteko, Donostiako Irakasle Eskolako irakasle pedagogo baten gidaritzapean. Proiektu berritzaile horrek Gipuzkoako Campuseko diru-laguntza jaso zuen (2008ko maiatzaren 22ko erabakia).
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Proiektu berritzaile horren berezitasunak hauek ziren: 1. Eskolen arteko lankidetza hasieratik egiten zela. 2. Kanpoko aholkulari aditu batek prozesu osoa gidatuko zuela. 3. Titulazioaren egitura gaitasunetan oinarrituko zela.
Beraz, orain arte ez bezala, irakasgaiak ez ziren izango Titulazioaren abiapuntua; gaitasunak izango zirelako abiapuntua eta helmuga. Pentsatzen zen, gaitasunetatik abiatzeak gaitasunak garatzeko, koherentzia emango ziola Titulazioari. 2008ko ekainean Gasteizko, Leioako eta Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskoletan Titulazio berriaren eraketan lanean ari diren 17 irakasle bildu ziren trebakuntza jardunaldi batean. Jardunaldi horren helburua zen titulazio berriaren eraketa prozesuan agertuko ziren hainbat kontzeptu argitzea eta lan egitaraua erabakitzea. 2008ko uztaila eta 2009ko martxoaren artean hainbat bilera egin zituzten Titulazioaren egitura adosteko. Bilera guztietan erabili zen oinarrizko dokumentua uztailaren 18an argitaratutako (BOE 2008; 174.) “Erizaintzako Gradua” Titulazioaren fitxa ofiziala izan zen. Fitxa horretan gaitasun orokorrak (ikus 14. taula) eta gaitasun espezifikoak agertzen dira. Gaitasun espezifikoak 3 modulutan banatuta agertzen dira: oinarrizkoak (ikus 15. taula), erizaintza zientzietakoak (ikus 16. taula), eta practicumarenak eta graduko lanarenak (ikus 17. taula).
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
14. taula: Erizaintzako Graduaren Gaitasun Orokorrak (BOE 2008; 174.) GO1 Gai izatea, erizaintzaren eremuan, atenditzen ari diren pertsonei horien osasun premien araberako arreta sanitario tekniko eta profesional egokia emateko, une bakoitzeko ezaupide zientifiko mailaren arabera eta arau legal eta deontologiko aplikagarrietan ezartzen diren kalitate eta segurtasun mailen arabera. GO2 Pertsonei, familiei edo taldeei zuzendutako erizaintza zainketak planifikatzea eta ematea, osasun emaitzetara bideratuta eta eragina ebaluatuz praktika kliniko eta asistentzialen giden bitartez. GO3 Erizaintzaren oinarri eta printzipio teoriko eta metodologikoak ezagutzea eta aplikatzea. GO4 Pertsonaren jokabide interaktiboa ulertzea generoaren, taldearen edo komunitatearen arabera, haren testuinguru sozialaren eta kultura anitzeko testuinguruaren barnean. GO5 Pertsonei, familiei edo taldeei zuzenduriko zainketa sistemak diseinatzea, horien eragina ebaluatuz eta beharrezko aldaketak ezarriz. GO6 Erizaintzaren esku hartzea ebidentzia zientifikoan eta eskuragarri dauden iturrietan oinarritzea. GO7 Pertsonak aurreiritzirik gabe ulertzea, dituzten ezaugarri fisiko, psikologiko eta sozialak kontutan hartuz, pertsona autonomo eta independente bezala hartuz, eta beren iritziak, sinismenak eta baloreak errespetatuz, intimitate eskubidea bermatuz, konfidentzialtasunaren eta sekretu profesionalaren bitartez. GO8 Atenditutako pertsonen parte-hartze, informazio, autonomia eta baimen informatuko eskubideak sustatzea eta errespetatzea, erabakiak hartzeko orduan, beren osasun-gaixotasun prozesua bizi duten moduaren arabera. GO9 Bizimodu osasuntsuak eta nork bere burua zaintzea sustatzea, jokabide prebentibo eta terapeutikoak mantentzea ahalbidetuz. GO10 Atenditutako pertsonen, familien edo taldeen osasuna eta ongizatea babestea, horien segurtasuna bermatuz. GO11 Gaixoekin, familiekin, talde sozialekin eta kideekin komunikazio eraginkorra ezartzea eta osasunerako hezkuntza sustatzea. GO12 Erizaintza espainiarraren kode etikoa eta deontologikoa ezagutzea, osasunaren inplikazio etikoak aldatzen ari den testuinguru mundial batean ulertuz. GO13 Finantzaketa sanitario eta sozio-sanitarioaren oinarriak ezagutzea eta erabil daitezkeen baliabideak behar bezala erabiltzea. GO14 Ebaluazio mekanismoak ezartzea, alderdi zientifiko-teknikoak eta kalitatezkoak kontutan hartuz. GO15 Profesional taldea oinarrizko unitate gisa hartuta lan egitea, profesionalak eta erakunde asistentzialen gainerako pertsonalak diziplina bakar edo anitzeko edo diziplina arteko egitura dutelarik. GO16 Informazio sanitarioaren sistemak ezagutzea. GO17 Erizaintza zainketak osasunaren arreta osoan oinarrituz egitea. Horrek eskatzen du profesional anitzen lankidetza, prozesuen integrazioa eta jarraipen asistentziala. GO18 Gaixo aurreratuen eta terminalen egoera arintzeko zaintza aringarrien aplikazioan erosotasun eta sintomei arreta emateko neurriak hartzeko estrategiak ezagutzea, gaixoari eta familiari zuzenduta.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
15. taula: Erizaintzaren oinarrizko trebakuntza moduluaren gaitasunak (BOE 2008; 174.) OG1 Giza gorputzaren egitura eta eginkizuna ezagutzea eta identifikatzea. OG2 Zelulen eta ehunen oinarri molekularrak eta fisiologikoak ulertzea. OG3 Erizaintza zainketekin zerikusia duten produktu sanitarioen erabilera eta azalpena ezagutzea. OG4 Ezagutzea botika multzoak eta horien baimen, erabilpen eta azalpen printzipioak eta eragite mekanismoak. OG5 Sendagaiak erabiltzea, horien administrazioagatik eta kontsumoagatik espero diren onurak eta sortutako kalteak edo ondorioak ebaluatuz. OG6 Bizitza zikloan zehar pertsona osasuntsuen eta osasun arazoak dituztenen elikadura premiak ezagutu eta baloratzea, elikadura osasuntsua edukitzeko jarraibideak sustatzeko eta sendotzeko. OG7 Elikagaiak eta horiek dauden janariak identifikatzea. OG8 Elikadura arazo nagusienak identifikatzea eta gomendio dietetiko egokiak aukeratzea. OG9 Osasun zainketen teknologiak eta informazio eta komunikazio sistemak aplikatzea. OG10 Prozesu fisiopatologikoak, horien adierazgarriak eta bizitza zikloko garaietan osasun eta gaixotasun egoerak zehazten dituzten kalte eragileak ezagutzea. OG11 Osasun egoera desberdinen aurrean (bereziki gaixotasuna eta sufrimendua) pertsonen erantzun psikosozialak identifikatzea eta laguntza emateko jarduera egokiak aukeratzea . OG12 Gaixoarekin eta familiarekin enpatiazko eta errespetuzko harremana ezartzea, pertsonaren, osasun arazoaren eta garapen mailaren arabera. OG13 Gaixoekin, familiekin eta talde sozialekin harreman eraginkorra ahalbidetzen duten estrategiak eta gaitasunak erabiltzea, eta, baita ere, beren larritasun eta interesak adieraztea ahalbidetzen dituztenak. OG14 Bizi arrisku egoerak bereiztea eta bizi euskarri oinarrizko eta aurreratuko maniobrak egiten jakitea. OG15 Genero indarkeriak eragindako arazo psikologikoak eta fisikoak ezagutzea eta identifikatzea, ikaslea gai izateko prebentzioan, detekzio goiztiarrean, asistentzian eta indarkeria mota honetako biktimen errehabilitazioan.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
16. taula: Erizaintzaren zientziak moduluaren gaitasunak (BOE 2008; 174.) EZ1 Osasunaren eta zainketaren kontzeptuak identifikatzea, integratzea eta lotzea ikuspuntu historiko batetik, erizaintzako zainketaren eboluzioa ulertzeko. EZ2 Ikuspuntu ontologiko eta epistemologiko batetik ulertzea erizaintza osatzen duten kontzeptu zentralen eboluzioa, eta, baita ere, eredu teoriko nabarmenenak ulertzea, zainketa prozesuan metodologia zientifikoa aplikatuz eta kasuan kasuko zainketa planak garatuz. EZ3 Erizaintza prozesua aplikatzea atenditutako pertsonen ongizatea, kalitatea eta segurtasuna emateko eta bermatzeko. EZ4 Erizaintzako zainketa osoak eusten dituzten printzipioak ezagutzea eta aplikatzea. EZ5 Pertsonari, familiari eta komunitateari erizaintzako zainketa osoak zuzentzea, ebaluatzea eta ematea. EZ6 Osasunaren lehen mailako oinarriak eta garatu beharreko jarduerak deskribatzeko gai izatea; pertsonari, familiari eta komunitateari erizaintzako zainketa osoak emateko gai izatea, alegia. EZ7 Profesionalak Osasunaren Lehen Mailako Arreta talde batean lankidetzan garatu behar dituen eginkizun, jarduera eta jokabideak ulertzea. EZ8 Pertsonen, familiaren eta taldeen parte- hartzea sustatzea, beren osasun-gaixotasun prozesuetan. EZ9 Osasunarekin eta inguruko arazoekin zerikusia duten eragileak identifikatzea, pertsonei osasun eta gaixotasun egoeretan komunitate bateko kide gisa atenditzeko. EZ10 Barneko eta kanpoko faktoreen eragina identifikatzea eta aztertzea, pertsonen eta taldeen osasun mailan. EZ11 Bere eremuan beharrezko metodoak eta prozedurak aplikatzea, komunitate bateko osasun arazo garrantzitsuenak identifikatzeko. EZ12 Populazio ikerketei buruzko datu estatistikoak aztertzea, osasun arazoen kausa posibleak identifikatuz. EZ13 Komunitateko kideen osasuna eta ongizatea heztea, erraztea eta laguntzea, horien bizitzak osasun arazoen, arriskuen, sufrimenduen, gaixotasunen, gaitasun ezaren edo heriotzaren eragina jasan badu. EZ14 Helduaren osasun aldaketak ezagutzea, fase desberdinetan agertzen diren adierazpenak bereiziz. EZ15 Osasun arazoetatik sortutako zainketa beharrak identifikatzea.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
….jarraitzen du 16. taula EZ16 Balorazioan jasotako datuak aztertzea, gaixo helduaren arazoei lehentasuna ematea, zaintza plana ezartzea eta betetzea, eta horren ebaluaketa egitea. EZ17 Erizaintza zainketako teknikak eta prozedurak egitea, gaixo eta familia kideekin harreman terapeutiko bat ezarriz. EZ18 Osasunaren desbideratzeetatik sortutako arazoak tratatzeko edo prebenitzeko esku- hartzeak aukeratzea. EZ19 Talde kideekin lankidetzara joera izatea. EZ20 Emakumeen ezaugarriak identifikatzea, ugalketa zikloaren momentu desberdinetan, klimaterioan eta agertu daitezkeen aldaketetan; eta etapa bakoitzean beharrezko zainketak ematea. EZ21 Zainketa orokorrak aplikatzea, amatasun prozesuan zehar emakumeak eta jaioberriak eskaera berrietara errazago moldatzeko eta zailtasunak prebenitzeko. EZ22 Jaioberriaren zainketarako alderdi bereziak ezagutzea. EZ23 Haurtzaroaren eta nerabetasunaren garai desberdinen ezaugarriak, eta hazkuntzaren eta garapenaren patroi normala baldintzatzen duten faktoreak identifikatzea. EZ24 Haurtzaroaren osasun arazo ohikoenak ezagutzea eta horien adierazpenak identifikatzea. EZ25 Haurraren balorazio datuak aztertzea, erizaintza arazoak eta agertu daitezkeen zailtasunak identifikatuz. EZ26 Erizaintza zainketaren teknikak aplikatzea eta haurrekin eta horien zaintzaileekin harreman terapeutiko bat ezartzea. EZ27 Haur osasuntsuari eta gaixoari zuzendutako esku-hartzeak aukeratzea, eta baita diagnostiko eta tratamendu metodoetatik sortutakoak ere. EZ28 Osasunarentzako hezkuntza gurasoei edo zaintzaile nagusiei emateko gai izatea. EZ29 Zahartze prozesuarekin lotutako aldaketak eta horien eragina osasunean ulertzea. EZ30 Zahartze prozesuarekin lotutako egitura, eginkizun, psikologia eta bizimoduen aldaketak identifikatzea. EZ31 Pertsona helduen osasun arazo ohikoenak ezagutzea.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
….jarraitzen du 16. taula EZ32 Osasun arazoak tratatzeko edo prebenitzeko zainketak aukeratzea eta horiek eguneroko bizitzara moldatzea, hurbiltasun baliabideen bidez eta helduari lagunduz. EZ33 Espainiako Osasun Sistema ezagutzea. EZ34 Erizaintza zerbitzuen zuzendaritza eginkizunaren eta zainketen kudeaketaren ezaugarriak identifikatzea. EZ35 Taldeak zuzentzeko teknikak ezagutzea eta aplikatzeko gai izatea. EZ36 Erizaintza espainiarraren legeria aplikagarria eta kode etikoa eta deontologikoa ezagutzea. Kode hori Europako erizaintzako kode etikoan eta deontologikoan oinarritua dago. EZ37 Zainketak ematea eta gaixo eta familiaren duintasun, pribatutasun, intimitate, konfidentzialtasun eta erabakitzeko gaitasun eskubideak bermatzea. EZ38 Zainketa bakoiztea adina, generoa, desberdintasun kulturalak, etnia taldea, sinesmenak eta baloreak kontutan hartuz. EZ39 Osasun mentalaren arazo nagusienak ezagutzea, bizi zikloko fase desberdinetan eta erizaintza zainketa osoak eta eraginkorrak ematea. EZ40 Zainketa aringarriak eta minaren kontrolerako zainketak ezagutzea, gaixo aurreratu eta terminalen egoera arintzeko zainketak emateko.
17. taula: Tutoretzapeko praktikak eta Gradu Amaierako lanaren modulua (BOE 2008; 174.) Praktika kliniko aurre-profesionalak, txandaka eta bakarka eta gaitasunen amaierako ebaluazio batekin. Balore profesionalak, asistentzia komunikazioko gaitasunak, arrazonamendu klinikoa, kudeaketa klinikoa eta iritzi kritikoa barneratzea ahalbideratzen duten Osasun Zentroetan, Ospitaleetan eta beste asistentzia zentroetan egingo dira praktika horiek. Praktiketan helburu orokorretan eta Titulua osatzen duten gaietan deskribatzen diren gaitasunei loturiko printzipio eta baloreetan oinarritzen diren erizaintza ezaguerak, trebetasunak eta jokabideak barneratuko dira. Gradu amaierako lana: zeharkako gaia da, eta gai desberdinekin loturik egingo da.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Erizaintzako Gradua Titulazioaren fitxa ofizialaren proposamena aztertu zen Graduko Titulazioen oinarrizko gaitasunekin batera, kanpoko aholkulariaren gidaritzapean, 30. irudian agertzen diren pausoak jarraituz.
30. irudia: Titulazio egituratzeko emandako pausoak
Fase bakoitzean zeregin hauek egin ziren: 1. Erizaintzan Graduatuaren 18 gaitasun orokorrak patxadaz irakurri eta interpretatu ziren; zer adierazi nahi zuten eztabaidatuz eta ulertuz. 2. Gaitasun orokorrak (guztira 18) Graduko oinarrizko 5 gaitasunekin gurutzatu ziren (ikus 1. eranskina) eta 7 multzotan sailkatu ziren; horrela ikusi zen 18 gaitasun orokorrak 7 gaitasunetan adieraz zitezkeela (ikus 2. eranskina). 3. Zeharkako gaitasunak izan zitezkeenak aztertu ziren. 4. Gaitasun espezifiko guztiak; hau da, 3 modulutan (oinarrizko gaitasunen modulua; erizaintzako zientzienak; eta practicumarenak eta graduko lanarenak) irakurri eta honela planteatu ziren: zenbat denboran barneratu zitezkeen (epe motzean edo luzean); zein garaietan landu behar ziren (titulazioaren lehenengo zatian, 18 Gaitasun orokorrak 7 Gaitasun orokorrak Kurtsoko gaitasunak (1., 2., 3., 4.) Gaitasun espezifikoak (3 modulotakoak) Graduen oinarrizko gaitasunak
Erizaintzako Graduaren fitxa ofiziala
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
bigarrengoan edo amaieran); zein materiekin zuten erlazioa eta practicumean kontuan hartu behar ote ziren. 5. Gaitasun espezifikoak zein kurtsotan garatu behar ziren aztertu ostean, kurtso bakoitzeko gaitasuna orokorrak adostu ziren zeharkako gaitasunak txertatuz (ikus 3., 4., 5. eta 6. eranskinak). 6. Kurtso bakoitzeko gaitasunak titulazioko gaitasun orokorrekin gurutzatu ziren. 7. Gaitasunak zein materiekin zuten erlazioa aztertu ondoren eta zein kurtsotan landu behar ziren erabaki ostean, kurtso bakoitzeko materiak erabaki ziren eta materia horiei zegozkien irakasgaiak adostu ziren. 8. Erizaintzako Gradua Titulazioaren egitura erabaki zen: irakasgaiak, kreditu kopuruarekin eta practicumak (ikus 18. taula).
Erizaintzako Graduaren ikasketa planaren egitura egiten ari ziren bitartean, 3 kurtsotako Koordinatzaileek Zuzendaritzarekin batera Amarauna programaren barnean 2008/2009 ikasturterako finkatutako helburuak gidatu zituzten. Esan behar da, helburu horiek neurri handi batean lortu zirela: irakasgai gehienak (2 ezik) antolatu ziren ikasleen lanzama osoa kontuan hartuta eta antolaketa hori irakasgaia ematen hasi aurretik egin zen; kronograma egiteko excell orrian hobekuntzak egin ziren. Ikasleen lan-zamaren datuak bildu ziren eta txostena egin zen; eta, koordinatzaileek gainontzeko irakasleen parte-hartzearekin egungo titulazioko gaitasun espezifikoen eta zeharkako gaitasunen mapa prestatu zuten.
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
18. taula: UPV/ EHUko Erizaintzako Gradua Titulazioaren egitura LEHEN KURTSOA IRAKASGAIAK ECTS IRAKASGAIAK ECTS Giza gorputzaren egitura eta funtzioa I 6 Giza gorputzaren egitura eta funtzioa III 6 Giza gorputzaren egitura eta funtzioa II 6 Oinarrizko zainketak. Patologia 6 Osasun Publikoa 6 Antropologia, etika eta legeria 6 Informazio sistema keta datuen analisia 6 Erizaintzaren oinarri teorikoak 6 Osasun zainketei aplikatutako zientzia psikosozialak 6 PRACTICUM 6 Guztira 30 Guztira 30 2. KURTSOA IRAKASGAIAK ECTS IRAKASGAIAK ECTS Farmakologia 6
6 Harremanak eta komunikazioa zainketetarako 6 Erizaintza komunitarioa 6 Erizaintza klinikoa I 6 Erizaintza klinikoa II 6 Bizi zikloaren erizaintza 6 Bizi zikloaren erizaintza II
Erizaintza klinikoa IV 10 HAUTAZKOAK 18 Erizaintzako zerbitzuen gestioa eta kalitatea 6
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
Gaitasunen artean zeharkako gaitasunak aipatu ditugu. Donostiako Erizaintza Eskolan garrantzia handia eman zaio zeharkako gaitasunak koordinatzeari, gaitasun horiek materia guztietan landu behar direlako. Zeregin horretarako ere, Graduaren egitura egiteko izan zuen aholkulari baten (pedagogian aditua) laguntza izan du, eta pauso hauek eman ziren: 1. Zeharkako gaitasunen proposamena egin zen 2008/2009 ikasturtean. Lau gaitasun proposatu ziren: - Ahozko komunikazioa eraginkorra. - Idatzizko komunikazioa eraginkorra. - Datu esanguratsuak biltzea eta interpretatzea, ezagutzak ulertzeko eta aplikatzeko. - Ekipoan lan egitea. 2. Zeharkako gaitasunen ebaluazioa lantzeko, 2 saioko ikastaroa antolatu ziren 2009ko uztailean eta irailean. Parte hartu zuten 12 irakaslek. 3. 2009/2010 ikasturtean zehar, Eskolako Zuzendaritzak eta Koordinatzaileek aholkulari adituak gidatuta, zeharkako gaitasunak lantzen jarraitu zuten pauso hauek emanez: - Aurretik aipatu ditugun zeharkako gaitasunei beste bat gehitu zitzaien: Gogoeta ahalmena gaitasun kritikoarekin, hain zuzen ere. - Zeharkako gaitasun guztien ebaluazioa errubriken proposamena prestatu zuten. - Zeharkako gaitasun bakoitzaren garapena 3 mailetan planteatu zuten: zuzendua, gidatua eta autonomoa. - Zeharkako gaitasunak, zein irakasgaietan eta zein mailatan landu beharko liratekeen proposatu zuten. 4. 2010eko maiatzaren 31ean lan-saio bat antolatu zuten esandako proposamenak aztertzeko. Lan-saio hori bereziki zuzenduta zegoen
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
lehen kurtsoko irakasleei, baina beste irakasleak ere gonbidatuak zian ziren. Gainera, saioa baino egun batzuk lehenago informazioa bidali zitzaien irakasle guztiei, euren proposamenak egiteko, nahiz eta saioan parte ez hartu. Lan saio horretan 13 irakaslek parte hartu zuten. 5. Jasotako proposamenekin aldaketak egin ziren ebaluazioerrubriketan, Excell formatura pasa ziren kalifikazioa errazteko, eta errubrikak irakasle guztiei bidali zitzaizkien 2010/2011 ikasturtean erabili ahal izateko. Zeharkako gaitasunak koordinatzeaz gain, lehen kurtsoko gaitasun espezifikoak ere koordinatu ziren. Zeregin hori ere, aholkulari adituak gidatuta egin zen eta pauso hauek eman ziren: 1. 2008/2009 ikasturtean Eskolako Zuzendaritzak eta Koordinatzaileek Graduko lehen kurtsoko irakasgai bakoitzaren irakaskuntza proposamena prestatu zuten atal hauekin: - Irakasgaiaren deskripzio laburra. - Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak. - Ikasketa-emaitzak. - Gaitegia - Metodologia. - Ebaluazioa. 2. Eskolako Zuzendaritzak eta Koordinatzaileek landutako proposamena irakasleei bidali zitzaien eta eskatu zitzaien elkartzeko eta proposamenari ekarpenak egiteko. 3. 2009/2010 ikasturtean, Graduko lehen kurtsoko irakasgai bakoitzaren irakaskuntza proposamena berriro landu zuten (zeharkako gaitasunak txertatuta), baina oraingoan 2010/2011 ikasturtean lehen kurtsorako irakaskuntza esleitua zuten irakasleen artean. Irakasleek bereziki landu zituzten: gaitegia,
2.6. Erizaintza-zainketak eta erizaintza-ikasketak XXI. mendean
metodologia eta ebaluazioa. Irakasleen artean egindako proposamenak zuzendaritzak jaso zituen eta 2010eko uztailaren 13an lan-saio bat egin zen lehen kurtsoko irakasleekin irakasgaien arteko koordinazioa lantzeko. 4. 2010/2011 ikasturtea abian jarri zen Graduko lehen kurtsoa eta hurrengo urtean 2. kurtsoan lehen aldiz eman beharreko Graduko irakasgai guztien irakaskuntza proposamena landu zen Titulazio Batzordearen eta irakasleen artean. 5. 2011/2012 ikasturtean Graduko lehenengo 2 kurtsoak eman dira eta prestatu dira 3. eta 4. kurtsoko irakasgai guztien irakaskuntza (gaitasunak, metodologia, ebaluazioa…); eta Gradu Amaierako lana antolatu da. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Zuzendaritzak eta Koordinatzaileek irakasleen parte-hartzea bultzatu dute koherentzia baten barnean; irakasleek parte hartu dute zeharkako gaitasunen erabakietan eta irakasgaien planifikazioan baina kontuan izanda beren zeregina dela titulazioaren gaitasunak garatzea. Koordinazioari garrantzia handia eman zaio; zeharkako gaitasunen koordinazioa, gaitegiena, metodologiak… Titulazio osoaren egitura egin da gaitasunetatik abiatuta; irakasgaia berriak sortu dira ikasleak erizaina izateko gaitasunak garatzeko. Tejadak (1999) dio gaitasunak jardunean lortzen direla eta testuinguruak berebiziko garrantzia duela. Erizaintzako ikasleak erizaina izateko gaitasunak garatzeko, testuinguru egokiak practicumean izango ditu (ospitalean, osasun-zentroan, zentro sozio-sanitarioan…).
Beraz, Erizaintzako practicumak berebiziko garrantzia izango du erizaintzako prestakuntzan. Horregatik, hurrengo atalean, Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan egindako Practicumaren diseinua deskribatu dugu.
3.2.2. 3.2.2. 3.2.2. 3.2.2. Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak
3.3.2. 3.3.2. 3.3.2. 3.3.2. Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak
3.4.2. 3.4.2. 3.4.2. 3.4.2. Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak
3.5.1. 3.5.1. 3.5.1. 3.5.1. Helburuak eta Metodologia Helburuak eta Metodologia Helburuak eta Metodologia Helburuak eta Metodologia
3.5.2. 3.5.2. 3.5.2. 3.5.2. Emaitzak Emaitzak Emaitzak Emaitzak
Erizaintzako ikasketen eta zainketen historia aztertu dugunean ikusi dugu erizaintza-ezaguera ahoz transmititzen zela generazio batetik bestera eta praktikarekin ikasten zen jarduera izan zela XIX. mende arte. Beraz, esan daiteke praktikak izan direla erizaintzako ikasketen oinarria XIX. mende arte. XX. mendean garatu ziren gehienbat erizaintzako ikasketak eta zainketak. Mende horretako ikasketa planetan, praktika klinikoak, oro har, erizaintzako trebakuntzaren erdia osatu zuten. Teoriak ere garrantzia hartu zuen baina gutxitan lortu da praktikarekin integratzea. Teoria eta praktika lotu nahian, Erizaintzako Diplomaturaren azkeneko ikasketa planetan irakasgaiei kreditu klinikoak txertatu zitzaizkien; enborrezko irakasgai askok kreditu klinikoak izanez. Halere, neurri horrekin ere, ez zen lortu teoria eta praktika behar bezala lotzea. Donostiako Erizaintza Eskolan Diplomatura egin duten ikasleek praktika klinikoak egin zituzten Osakidetzako Gipuzkoako Zentroetan eta beste Zentro Pribatuetan (klinikak, zahar egoitzak, etab.). Ikasleen jarraipena egiteaz arduratu ziren eskolako irakasle tutoreak eta praktika zentroko erizain instruktoreak. Erizaintzako Diplomaturako ikasleek 5 praktika ziklo egin zituzten: ziklo 1 lehen kurtsoan eta bina ziklo 2. eta 3. kurtsoetan. Ziklo bakoitzean baloratu, ebaluatu eta kalifikatu egin zitzaien. Praktika klinikoen jarraipena nola egin eztabaidatzeko, 3 hobekuntza talde lanean aritu ziren: 1. Kaleriza taldeak 1998an tutorizazio irizpideak finkatu zituen 2. Emairak taldeak 2005ean Osasun-Zentroetako praktika klinikoak aztertu zituen. 3. Betiprak taldeak 2005ean irakasle tutoreen esleipena nola egin proposatu zuen, tutorizazio irizpideak errebisatu zituen, tutorizazio prozesua nola egin protokolizatu zuen, eta ikaslearen dossierra sortu zuen.
Ikasleak lehenengo zikloa egin aurretik (lehen kurtsoan), dossier bat (ikus 7. eranskina) prestatzen zen ikaslearen ziklo guztietarako baliagarria izango zena. Dossier horretan tutoretza irizpide hauek agertzen ziren, definituak ere izan zirenak: 1. Errealitatera egokitzea: ikaslearen jarrera, inguruko ezaugarrietara modu errealean, eraginkorrean eta irekian egokitzeko ahalmena. 2. Kritika ahalmena: ikaslearen jarrera, burutzen dituen ekimenetan zentzutasuna (balorazioa, analisia…), irizpidea eta iritzia erakutsiz. 3. Integrazio ahalmena: ikaslearen jarrera, giro eta egoera berrietara egokitzeko eta ezagutzak praktikara egokitzeko ikaslearen ahalmena. 4. Sormena: ikaslearen jarrera, ideiak eta ekimen berriak proposatzeko edo txertatzeko erakusten duen joera. 5. Trebetasuna: ikaslearen jarrera, prozedurak egiteko gaitasuna eta disposizioa, etengabe aurrera doala erakutsiz. 6. Ekimena: ikaslearen jarrera, ekintzak aurreratzeko, hasteko, proposatzeko eta ekintzei ekiteko ahalmena. 7. Ase-betetzea: ikaslearen ongizateko pertzeptzio subjektiboa, programatutako helburuak, itxaropenak eta aurretik adierazitako xedeak lortzeagatik. 8. Segurtasuna: ikaslearen jarrera, burutzen dituen ekintzetan ziurtasuna, tinkotasuna, uste osoa, baretasuna eta sendotasuna erakutsiz. Tutoretza irizpide guzti horiek ikasleen jarrerarekin zerikusia zutela ikus daiteke. Tutoretza-protokoloan agertzen zen zuzendaritzak egin beharrekoa eta irakasle-tutoreak tutoretza bakoitzean egin beharrekoa. Irakasle tutoreak ikasle bakoitzarekin gutxienez 3 tutoretza egin behar zituen: lehenengoa zikloa hasi aurretik, 2. tutoretza ziklo erdian praktika lekuan eta 3. tutoretza azken astean.
Zuzendaritzak kurtso bakoitzeko ikasleekin bilera bat egiten zuen praktikak hasi aurretik informazioa emateko: praktika klinikoen araudia, istripuen protokoloa, egutegia, kronograma, irakaskuntzaren helburu orokorrak, tutoreak eta instruktoreak, harrera zentro-unitatean, eta praktikak amaitu ondoren ikasleek bete behar zuten galdeketaren aurkezpena eta inkesta betetzearen garrantzia adieraztea, hobekuntzak egiteko. Aurreko ikasturtean jasotako inkestetan lortutako emaitzak aurkeztea eta inkesta horien arabera egin ziren aldaketak ere adierazten ziren. Irakasle tutoreak jarduera hauek egin behar zituen: 1. Lehen praktika zikloa hasi aurretik, eta ikaslearekin lehen tutoretza egin aurretik, instruktorearekin hitz egin behar zuen gai hauek aztertzeko: praktiken planifikazioa unitatean edo zentroan (txandaketa…), tutoretza-prozesua nola burutuko zen eta elkarrekin harremanetan jartzeko modua. 2. Ikaslearekin lehen tutoretza Eskolan egin behar zuen praktikak hasi aurreko astean. Landu behar zituzten gaiak hauek ziren: unitateko/zentroko ezaugarri orokorrak eta praktiken planifikazioa, tutorearen eta instruktorearen zereginak, ebaluaketa irizpideak (unitate-zentroaren ebaluazio-orria), tutoretza irizpideak baloratzea, ikaslearen aukerak baloratzea, tutoretza planaren inguruko informazioa, harremanetan egoteko moduari buruzko informazioa, hutsen jakinarazpenen berri 2 aldeei ematea (tutoreari eta unitateari), klinikako praktikekin zerikusia zuten alderdi antolatzaileak ezagutzen zituen egiaztatzea, eta ezagutzen ez bazituen, iragarki-oholetara bideratzea. Irakasle-tutoreak hobetzeko arloak antzematen bazituen instruktoreari jakinarazi behar zion eta jarraipena planifikatu. Ikaslearen tutoretza dossierra bete behar zuen. 3. Ikaslearekin 2. tutoretza praktika lekuan egin behar zuen zikloaren erdian. Erizain instruktorearekin eta ikaslearekin praktiken balorazioa egin behar zen, unitate-zentroko praktiken planifikazioa egiaztatu, tutoretza irizpideak baloratu, hobetzeko arloak antzeman eta jarraipena
(hala behar izanez gero) planifikatu, ebaluazio prozedurari buruzko informazioa eman: ebaluazioa jasotzeko modua eta egunak, eta ikaslearekin hurrengo tutoretza egiteko eguna. Ikaslearen tutoretza dossierra bete behar zuen. 4. Hirugarren tutoretza aurretik irakasle tutoreak instruktorearekin hitz egin behar zuen notari buruz. 5. Ikaslearekin 3. tutoretza praktika ziklo bukaeran egin behar zen Eskolan. Tutoretza irizpideak baloratu behar ziren, instruktorearen ebaluazioari buruzko informazioa eman, hobekuntza arloak antzeman hurrengo praktiketan lantzeko, gogobetetze-inkesta eman eta ikasleari azaldu inkesta betetzearen garrantzia, gero hobekuntzak egiteko. Ikaslearen tutoretza dossierra bete behar zuen. 6. Irakasle-tutoreak dossierrak, ebaluazio-orriak eta tutorearen txostena entregatu behar zituen Zuzendaritzan. Kalifikatzeko erabiltzen ziren ebaluazio orrietan (ikus 8., 9. eta 10. eranskinak) ikus daiteke jarrerak eta prozedurak balioesten zirela. Jarrera berdinak ebaluatzen ziren unitate eta zerbitzu guztietan kurtso guztietan, baina prozedurak aldatu egiten ziren kurtso batetik bestera eta unitate/zentro batzuetatik besteetara. Ospitaleko unitate arruntetan (barne medikuntza, kirurgia unitateak…) ebaluazio orri berdina erabiltzen zen baina osasunzentroetan eta zerbitzu berezietan (Kirofanoa, Larrialdiak….) beste eratakoak erabiltzen ziren. Esan behar da, ebaluazio orrietan balioesten zena ez zetorrela bat irakasle tutoreek tutoretzetan erabiltzen zituzten irizpideekin. Nahiz eta praktika klinikoen jarraipena hobekuntza talde desberdinetan landu, praktika klinikoen ebaluazioa beti ez zen justua izaten. Erabiltzen ziren ebaluazio-tresnak ez zuten bereizten behar bezala ikasle bakoitzaren jarduna. Ikasleak ere sarritan kexatu izan ziren ebaluazioaz. Praktika klinikoak titulazioaren erdia izanik, Donostiako Erizaintza Eskolak garrantzia eman dio praktika klinikoen kudeaketari. Garrantzia
eman dio ere, irakasle tutoreen eta erizain instruktoreen trebakuntza eta lankidetza sustatzeari. Horretarako, hainbat Jardunaldi eta ikastaro antolatu ditu 2005. urtetik aurrera erizain instruktoreentzako eta irakasle tutoreentzako. Jardunaldi horietan Europar Unibertsitate Eremuarekin zerikusia duten gaiak landu dira: 1. 2005eko abenduaren 22an I Topaketak egin ziren; “Erizaintzako prestakuntzan ikasketa esanguratsua” izenburupean. 2. 2006ko ekainaren 15an II Topaketak burutu ziren; “Ikasketaren kultura berria: ezagutzen transmisio hutsetik ‘ikasten ikastera’ aldera” lelopean. 3. 2006ko abenduaren 14an III Topaketak egin ziren izenburu honekin: Erizaintza Europar Unibertsitate Eremua: eszenatoki berria”. 4. 2007ko ekainaren 13an IV Topaketak burutu ziren, “Erizaintzako perfila: gaitasun praktikoak” lelopean. 5. 2007ko Irailean hasita eta Abendura arte 16 orduko ikastaroa egin zen izenburu honekin: “Baloreak, trebakuntza eta giza harremanak zainketa prozesuetan” 6. 2007ko abenduaren 14an antolatu ziren Estatu osoko erizaintzaeskoletako irakasleentzako Erizaintzako Irakasleen II Jardunaldiak, Europar Konbergentzia aztertzeko. Jardunaldi horien izenburua zen “Irakaslea, irakaskuntzaren aldaketaren kudeatzailea”. Jardunaldi horietan hainbat erizain instruktorek ere parte hartu zuten. 7. 2008ko ekainaren 23tik 27ra V Topaketak antolatu ziren. Topaketa horietan parte hartu zuten erizain instruktoreak, irakasle tutoreak, ikasleak eta linfomaz afektatutako pertsonak. Astelehenik ostiralera, arratsaldero aukeratutako pelikula bat ikusi ostean eztabaidatu egiten zen. Ostiralean, eztabaida ostean, tailer bat egin zen izenburu honekin: “Gaitasun klinikoen tailerra: baloreak”. 8. 2009ko apirilaren 23an eta maiatzaren 14an VI Topaketak antolatu ziren. Parte hartu zuten erizain instruktoreak, irakasle tutoreak eta
ikasleak Graduko practicuma hasi ziren lantzen (aurrerago sakon azalduko duguna). 9. 2009ko abenduaren 2an eta 3an VII. Topaketak egin ziren “Tutoretza Erizaintzako praktika klinikoetan’ gaia lantzeko. Parte hartu zuten erizain instruktoreak, ikasleak eta irakasle tutoreak Esan beharra dago, Jardunaldi guztietan parte hartu zutenei iritzia jakiteko inkesta pasa zitzaiela amaieran, eta gogobetetze maila oso altua izan zela kasu guztietan. 2007ko IV Topaketak (“Erizaintzako perfila: gaitasun praktikoak”) Donostiako Irakasle Eskolako 2 pedagogok gidatu zuten. Saio horren helburua zen Erizaintzako Liburu Zuria lantzea erizain instruktoreen eta eskolako irakasleen artean. Talde osoari hitzaldi batekin gaia azaldu ondoren, talde txikiak eratu ziren; 8-10 pertsonez osatutakoak. Talde bakoitzean erizain instruktoreak eta eskolako irakasleak bildu ziren eta talde bakoitzak Liburu Zuriaren atal batean agertzen ziren gaitasunak aztertu zituen zentzu honetan: nola gauzatzen da errealitatean gaitasun bakoitza? zein egoeretan lantzen dira gaitasun horiek?. Sei talderen artean Liburu Zuriaren 6 ataletan agertzen ziren gaitasunak aztertu ziren. Hauek ziren esandako 6 atalak: 1. Balio profesionalekin eta erizainen zereginarekin erlazionatutako gaitasunak. 2. Erizainaren lanarekin eta erabaki klinikoak hartzearekin erlazionatutako gaitasunak. 3. Ahal den zainketa hoberena eskaini ahal izateko, trebezia, esku-hartze eta jardueren aukera zabala behar bezala erabiltzeko gaitasunak. 4. Ezagutza eta gaitasun kognitiboak. 5. Pertsonen arteko komunikazio gaitasunak. 6. Taldearen buruzagitza, kudeaketa eta lanarekin erlazionatutako gaitasunak.
IV Topaketa horietan partaideak Liburu Zuriko gaitasunen terminologia ezagutzen hasi ziren eta errealitatearekin lotzen saiatu ziren; erizaintzako jardunean zein egoeretan garatzen ziren gaitasunak ikusten. Tailerrak oso harrera ona izan zuen partaide guztien aldetik. Esan behar da ere, gaitasun guztiak lantzeko astirik ez zela izan. 2008ko V Topaketetako amaierako gaitasun klinikoen tailerrerako dokumentu bat prestatu zen (ikus 11. eranskina) hainbat baloreen definizioa adierazten zuena. Partehartzaileei (erizainak, ikasleak, irakasleak eta linfoma izan zutenak) eskatu zitzaien baloreei puntuazioa emateko, haien ustetan garrantzi handiena zuenari 10 puntu emateko, hurrengoari 9, eta horrela 1 arte. Azaldu zitzaien ere, bi balore-jarrera; errespetua eta lankidetza hain zuzen ere, ez zituztela balioetsi behar nahitaezkotzat hartzen zirelako erizaintzako fitxaren zirriborroan (behin betiko fitxa handik egun gutxira argitaratu zen). Emaitzetan (ikus 12. eranskina) ikus daiteke gehien baloratutako baloreak direla: enpatia, konpromisoa, ardura, hobekuntza ahalegina, segurtasuna, konfiantza emateko gaitasuna, behatzeko gaitasuna izatea, zuhurtzia eta apaltasuna. Talde bakoitzaren emaitzak aztertzean (13. eranskina) ikusten da taldeek ez dutela iritzi bera: afektatuek eta ikasleek garrantzia handiena enpatiari eman zioten; erizain instruktoreek behatzailea izateari eta ardurari; eta, irakasleek ardurari eta enpatiari. Halere, esan behar da muga bat dela lagina 24 pertsonek bakarrik osatu izana eta taldeak uniformeak ez izatea (afektatuak: 2, erizain-instruktoreak: 4, ikasleak: 10, irakasleak: 8). Gainera, nahiz eta dokumentuan baloreen definizioa idatzi, zenbaitetan zalantza sortzen zen esanahiarekin eta askotan baloreak elkarrekin lotzen ziren; eta 5 partehartzaileen datuak ezin izan ziren erabili, ez zituztelako puntuatu balore-jarrerak. Azpimarratzekoa da tailerreko partehartzaile guztiek oso garrantzitsutzat hartzen zutela erizainaren jarrera. Izan ere, erizaintza- jardueran harreman pertsonala uneoro ematen baita, askotan egoera zailetan dauden pertsonekin (gaixorik, hilzorian….). Egoera horiek ikaslearen/erizainaren emozioak ukitzen dituzte. Horregatik, garrantzitsua
izango da erizaintzako ikasketetan baloreak, jarrerak eta “ukitzen” diren emozioak lantzea. Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko onartutako legedietan, trebakuntza teorikoa eta praktikoa/klinikoa bereizten dira eta praktikoa/klinikoa gutxienez erdia izan behar duela esaten da (2005eko irailaren 30ean Europar Batasuneko Aldizkarian argitaratu zen) UPV/EHUko Erizaintzako Eskolek adostutako Erizaintzako Gradua titulazioaren egituran praktika klinikoak; hau da, practicum zikloak kurtso guztietan ageri dira. Practicumaren kreditu kopurua honela finkatzea adostu zuten Eskolek: 1. Lehen kurtsoan: 6 kreditu. 2. Bigarren kurtsoan: 12 kreditu. 3. Hirugarren kurtsoan: 20 kreditu. 4. Laugarren kurtsoan: 54 kreditu. Erizaintzako Gradua titulazioaren practicumak, Erizaintzako Diplomaturaren praktika klinikoen orduak bikoiztuak ditu. Horrek, onurak ekarriko dizkio erizaintzako trebakuntzari; baldin eta, antolaketa eta balorazio/ebaluazio egokiak egiten badira. Practicuma titulazio osoan nola dagoen txertatuta 14. eranskinean ikus daiteke. Erizaintzako fitxa ofizialak (BOE 2008; 174.) dio tutoretzapeko praktikei buruz praktika kliniko aurre-profesionalak direla, txandaka egin behar direla eta gaitasunen ebaluazio bat izan behar dutela. Esaten du ere, balore profesionalak, asistentziarako komunikazio gaitasunak, arrazonamendu klinikoa, kudeaketa klinikoa eta iritzi kritikoa barneratzea ahalbideratzen duten zentroetan egin behar direla praktika horiek: Osasun Zentroetan, Ospitaleetan eta beste asistentzia guneetan. Fitxa horretan ere adierazten da praktiketan barneratu behar direla helburu orokorretan eta Titulua osatzen duten gaietan deskribatzen diren gaitasunei loturiko printzipio eta baloreetan oinarritzen diren erizaintza ezaguerak, trebetasunak eta jokabideak.
Medinak (2002) dio azken 50 urteetan teknikaren ezagutza nagusitu dela erizaintzaren irakaskuntzan; hau da, prozeduren eta trebezien irakaspenean oinarritu dela. Esan behar da hori ez dela nahikoa erizaintzaren funtzioak betetzeko. Goñik (2004) egin zuen gaitasunaren definizioari jarraituz, erizaintzako ikaslea gai izan behar du: zeregin bati erantzun egokia emateko testuinguru jakin batean edo bestean. Kontuan izan behar da erizainaren lana inguru konplexuetan ematen dela (gehienetan osasun arazoa duten edo izateko arriskua duten pertsonekin harremanetan, emozio-egoerak aldatzen dira…) eta egoera bakoitzari erantzun egokia emateko ez da nahikoa teknikak egiten jakitea. Practicumean biziko ditu ikasleak egoera horiek eta hor izango du aukera ikasteko erantzun egokia ematen. Ikasleak gai izan beharko dira egoera desberdinetan erabaki egokiak hartzeko eta zainketa egokiak emateko; teknikatik haratago. Beraz, ikasleak egoera horiek bizi beharko ditu practicumean eta gaitasuna garatu erantzun egokia emateko. Erizaintzako fitxa ofizialean agertzen den lehenengo gaitasun orokorrak honela dio: Erizaintzaren eremuan, zaintzen ari diren pertsonei, horien osasun premien araberako arreta sanitario tekniko eta profesional egokia emateko gai izatea, une bakoitzeko ezaupide zientifiko mailaren arabera eta arau legal eta deontologiko aplikagarrietan ezartzen diren kalitate eta segurtasun mailen arabera (BOE 2008; 174). Gaitasunak esaten du zertarako gai izan behar duen ikasleak baina ez du zehazten nola jakin gaitasuna garatu duen. Gaitasunak, oro har, nahiko abstraktuak izaten direnez, beste pauso bat gehiago ematea oso garrantzitsua izango da; ikasketa-emaitzak zehaztea, alegia. Gaitasunen garapena egiaztatzeko, jakin beharko da ikasleak zein ikasketa-emaitza lortu behar dituen. Beraz, jakin beharko da: zein gaitasun lortu behar ditu erizaintzako ikasleak?, zer egiteko gai izan behar du?, gaitasun horiek noiz eta nola lortu
behar ditu?.... eta baita ere, ikusi eta egiaztatu beharko da gaitasunak garatu dituela. Horretarako, zehaztu beharko da nola gauzatzen diren gaitasunak; hau da, zein ikasketa emaitza lortu behar dituen erizaintzako ikasleak titulazioan zehar? Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan zehaztu dituzte kurtso desberdinetako practicumetan lortu beharreko gaitasunak, ikasketa-emaitzak eta horien ebaluazioa. Hori guztia 5 fasetan egin dute; jarraian azalduko ditugunak.
3.2.1. Helburuak eta Metodologia 3.2.1. Helburuak eta Metodologia 3.2.1. Helburuak eta Metodologia 3.2.1. Helburuak eta Metodologia Lehen fasean 2 lan-saio egin ziren helburu hauek zituztenak: 1. 2009ko apirilaren 23ko lan-saioaren helburua zen Erizaintzako Gradua titulua jaso aurretik ikasleak lortu beharreko gaitasunak eta ikasketaemaitza orokorrak zehaztea. 2. 2009ko maiatzaren 14ko lan-saioaren helburua zen kurtso bakoitzean garatu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak proposatzea; eta, ezinbestekotzat jotzen zirenak ere. Donostiako Irakasle Eskolako aditu batek parte hartu zuen metodologia antolatzeko; eta, 2 lan-saioetan taldeen gainbegirale gisa aritu zen ere. Lagina osatu zen borondatez izena eman zuten erizain instruktoreekin, irakasle tutoreekin eta ikasleekin. Guztira 50 pertsonek hartu zuten parte. Horietatik %58 erizain instruktoreak ziren (15 osasun-zentroetakoak eta 14 ospitaletako unitate eta zerbitzu desberdinetakoak; horietatik 3 gestioan ari ziren), %22 erizaintzako ikasleak (3. kurtsokoak) eta %20 Eskolako irakasletutoreak (ikus 31. irudia). Saio bakoitzaren hasieran, talde osoari gaiari buruz hitzaldi bat eman zitzaion eta hitzaldiaren bukaeran, talde txikitan erabiliko zen metodologia
Practicumeko gaitasunen eta ikasketa-emaitzen diseinua egiteko, lehenengo saiorako prestatutako abiapuntuko oinarrizko dokumentua (partaide guztiek eskura izan zutena) informazio-iturri hauetan oinarritu zen: 1. Erizaintzako liburu zuria (ANECA, 2004). 2. IBP-1 programaren barne, Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak 2007an egindako txostena. 3. Donostiako Erizaintza Eskolan 2007/2008 ikasturtean koordinazio lanean proposatutako gaitasunak. 4. Donostiako Erizaintza Eskolako praktika klinikoei buruzko informazioa: praktika klinikoen helburu orokorrak, eta “Kaleriza”, “Betiprak” eta “Emairak” hobekuntza taldeek egindako proposamenak. 5. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan erizain instruktoreekin egindako IV. eta V. Jardunaldietan lortutako emaitzak.
6. UPV/EHUko Erizaintza Eskolek Berrikuntza Proiektuaren barnean egindako lana 2008ko ekaina eta 2009ko martxoaren artean. 7. Erizaintzako fitxa ofiziala (BOE 2008; 174.). 8. IBP-2 programaren barne, 2008. urtean Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan izandako esperientzia. 9. Praktika klinikoen ebaluazioari buruzko bibliografia (Betiprak, 2005; Emairak, 2005; Osakidetza, 2004) 10. Erizaintzako Oinarriak irakasgaia ematen duten irakasleek emandako aholkuak eta hainbat irakaslek eta erizainek praktika klinikoei buruz egindako proposamenak. Oinarrizko dokumentu horretan (ikus 15. eranskina) lau atal bereiz zitezkeen, erlazioa zutenak UPV/EHUko Erizaintza Eskolek definitu zituzten 4. kurtsoko gaitasunekin: 1. Pazienteekin, senideekin eta taldeekin harremana 2. Ekipoan lan egitea. 3. Erizaintzako prozesua garatzea; 6 ataletan banatu zena: Balorazioa, Erizaintza-Diagnostikoa, Planifikazioa, Ekitea, Ebaluazioa eta Erregistroak. 4. Lanbidea garatzea. Oinarrizko dokumentu horren atal bakoitzean, hainbat gaitasunen erreferentzia egin ostean, ikasketa-emaitzen proposamena agertzen zen modu irekian; partaideei errazteko proposamenak egitea (ikasketa-emaitzak aldatu, ezabatu, berriak jarri…). Oinarrizko dokumentuaren lau atalak lehenengo saioan aztertu ziren; atal bakoitza aurretik finkatutako denbora tarte batean. Lehenengo saioan, esandako dokumentaziorekin batera, 2 eranskin entregatu ziren: bata erizaintzako prozedurei buruzkoa (ikus 16. eranskina) eta bestea Osasun-Hezkuntzari buruzko (ikus 17. eranskina). Eranskin horiek
etxean betetzeko ziren, eta postaz bidali behar zituzten, seilua jarrita eman zitzaien gutunazalean. Erizaintzako prozeduren eranskinean hainbat prozedura agertzen ziren eta eskatu zitzaien esateko, ikasketetan zehar ebaluatu beharreko prozedurak ote ziren. Erantzuteko hiru aukera zituzten: ezinbestean graduatua aurretik frogatu beharrekoa; lagungarria, baina ez da ezinbestekoa; eta, ez da beharrezkoa. Osasun-Hezkuntzaren eranskina betetzeko, eskatzen zitzaien pentsatzeko zein osasun-arazoei buruzko ezagutzak izan beharko lituzkeen ikasleak (graduatu aurretik) pertsonei osasun hezkuntza egokia emateko. Proposamenari erantzuteko prozeduren eranskinean erabilitako hiru aukerak zituzten. Borondatez izena eman zuten sei irakasleek taldeak gidatu zituzten, adituak gainbegiratzen zituen bitartean. Irakasle horiekin bilera bat egin zen lan-saio bakoitzaren aurretik metodologia azaltzeko, eta lan-saio bakoitzaren ondoren taldearen lanari buruz hitz egiteko eta emaitzak eskuratzeko. Lehenengo saioan jasotako proposamenekin oinarrizko dokumentuan aldaketak egin ziren: ikasketa-emaitza batzuk bitan banatu ziren, bi emaitza bereiz zitezkeelako; beste ikasketa-emaitza batzuk era argiagoan idatzi ziren; ikasketa-emaitza berriak sartu ziren. Horrela, titulua jaso aurretik ikasleak lortu beharreko ikasketa-emaitzen dokumentua berritu zen. Bigarren lan-saioaren hasieran, lehen saioko emaitzak aurkeztu ziren (eranskinenak ere) eta talde txikitan erabiliko zen metodologia azaldu zen. Gero, talde txikitan elkartuta, lehendabizi titulua jaso aurretik ikasleak lortu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak baliozkotu ziren eta segidan, kurtso bakoitzean lortu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak landu ziren. Partaide bakoitzari eskatu zitzaion dokumentuan jartzeko ikasketa-emaitza bakoitza zein kurtsotan lortu behar zen. Horretarako, Erizaintzako Graduaren kronograma kontuan hartu behar zen; materia desberdinak zein kurtsotan ematen ziren, alegia. Izan ere, Practicumean eskatuko diren ikasketa
emaitzak, praktikak egin aurretik Eskolan teorian ematea garrantzitsua baita. Partehartzaileei galdetu zitzaien ere zein ikasketa emaitzak jotzen dituzten ezinbestekotzat; hau da, nahita nahiez lortu beharrekoak practicuma gainditzeko. Taldean eztabaidatu ziren eta talde bakoitzak “ezinbesteko ikasketa-emaitzen” proposamena egin zuen. Esan dugun bezala, dokumentuak 4 atal zituen; atal bat landu ostean hurrengora pasatzen ziren talde bakoitzeko partaideak. Atal bakoitzak denbora jakin bat esleitua zuen, gehiegi ez luzatzearren eta atal guztiak lantzearren. Talde bakoitzean irakasle gidaria arduratu zen denbora tarteak betetzeaz. Emaitzen analisi kualitatiboa eta kuantitatiboa egin da. Analisi kuantitatiboa egiteko, maiztasun banaketa erabili da.
3.2.2. Emaitzak 3.2.2. Emaitzak 3.2.2. Emaitzak 3.2.2. Emaitzak Lehenengo lan-saioaren emaitzak eta ekarpenak jaso ostean lortu ziren 4. kurtsoan, titulua jaso aurretik, ikasleak lortu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak, 19., 20., 21. eta 22. tauletan agertzen direnak, hain zuzen ere.
19. taula: Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak (4. kurtsoa) 1.1 Baldintzarik gabe onartzen ditu pertsonak, errespetatuz horien iritziak, sinesmenak eta baloreak, sexu, arraza, kultura, edo erlijio bereizketarik egin gabe eta balore-iritziak saihestuz 1.2 Atea jotzen du gelara sartu aurretik, bere burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten die bere izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz (begirada, gorputzjarrera, aurpegiaren espresioa, irrifarrea…) 1.3 Erizaintzako prozedurez informatzen du, prozedura aplikatu aurretik, eta onartu dituela ziurtatzen du 1.4 Prozedurek eta tratamenduek eragin ditzaketen ondorio kaltegarrien berri ematen du
1.5 Erabiltzaileari edota senideei informazioa eman aurretik gaiarik buruz dakitenaz galdetzen die eta informazioa helarazitakoan informazioa ulertua izan dela egiaztatzen du eta sor litezkeen zalantzak argitzen ditu 1.6 Konfiantza eta hurbiltasuna transmititzen ditu, aktiboki entzuten du eta giro egokia sortzen du sentimenduak adierazteko 1.7 Prest agertzen da, erabiltzaileari eta senideei erizaintzako zerbitzuak (behar izanez gero) nola eskura ditzaketen azalduz, eta deitzen diotenean behar den denboran joaten da 1.8 Enpatia agertzen du eta besteek sentitzen dutena ulertzen du distantzi profesionala mantenduz (interesa azaltzen du eta erabiltzailearen eta haren inguruaren sentimenduak, emozioak eta kezkak ulertzen dituela azaltzen du) 1.9 Erizaintza prozeduretan, zuhurtasunez eta errespetuz jokatzen du eta intimitatea zaintzen du (gortina jartzen du, prozedurekin hasi aurretik; higiene pertsonalean, intimitatea ziurtatzen du…) 1.10 Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditu, erabiltzaileen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz 1.11 Ongizatea erdiesten du eta duintasunez bizitzeko eta hiltzeko eskubideak zaintzen ditu eta alferrikako sufrimendua saihesteko hartzen diren neurrietan parte hartzen du 1.12 Erabiltzaileen eta horien senideen inplikazioa ahalbidetzen du erabakiak hartzeko orduan, behar den informazioa emanez haiek dituzten ezagutzak eta baliabideak baloratu ostean, eta osasuna-gaixotasuna prozesuan beren inplikatzeko erabakia errespetatuz 1.13 Autonomia eta autozainketa sustatzen ditu, jarduerak bideratuz erabiltzaileak ahalik eta independentzia maila handiena edukitze aldera 1.14 Erabiltzailearen aurrerapenak indartzen ditu, baita txikiak badira ere 1.15 Erabiltzaileen erasoetatik babesten daki, egoera sortuko balitz
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak (4. kurtsoa)
2.1 Mugitzen den osasun markoa ezagutzen du eta taldearen kideen eginkizun desberdinak bereizten ditu 2.2 Betebehar formalak betetzen ditu; puntuala da, itxura garbia eta zaindutakoa du eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinarazten ditu (atzerapenak, faltak…) 2.3 Taldean integratzen da eta “giro ona” sortzea errazten du: ekipoa agurtzen du txanda hastean eta bukatzean, errespetoa agertzen du eta partehartzeko jarrera adierazten du 2.4 Asertibotasuna azaltzen du:sentimenduak, iritziak eta pentsamenduak adierazten ditu besteen eskubideak ukatu eta gutxietsi gabe 2.5 Diziplinarteko taldeko kideei zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz entzun, galdetu eta informatzen die (zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak, asistentziako huts-egiteak………) 2.6 Dagozkion eginkizunen, bere erabakien eta ekintzen ardura bere esku hartzen du, eta betebeharrak laguntzako pertsonalari adierazten dizkie (laguntzaileak, zaintzaileak…) 2.7 Taldekideei lankidetzarako jarrera helarazten die eta erabakietan parte hartzeko borondatea (zaintzaren inguruko iradokizunak ematen ditu……) 2.8 Beharrezkoa denean, beste zerbitzuetako profesionalekin koordinatzen da (espezializazioak, proba diagnostikoak…) 2.9 Zaintzen jarraikortasuna antolatzen du arreta eremu desberdinen artean (erizaintzako alta…) 2.10 Ekipoko kideen artean diferentzi pertsonalik eta gatazkarik balego, ongi moldatzen da 2.11 Taldeari hobekuntza arloak proposatzen dizkio
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak (4. kurtsoa)
Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa: 3.1.1 Datuak jasotzen ditu elkarrizketa, behaketa eta azterketa fisikoa eginez eta erizaintza eredu bat erabiliz edo/eta asistentzia zentroan dauden gidak erabiliz 3.1.2 Jasotako informazioa aztertu eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu 3.1.3 Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta horiek aurreratzen dituzten adierazpenak bereizten ditu 3.1.4 Osasun-gaixotasun prozesuarekin lotuta, erabiltzaileak eta bere inguruak dituzten erantzun emozionalak antzematen ditu 3.1.5 Prozesuari aurre egiteko eta norbere zainketan inplikatzeko, erabiltzailearen eta haren inguruaren egoera eta baliabideak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) baloratzen ditu
Diagno Diagno Diagno Diagnostikoa stikoa stikoa stikoa (NANDA): 3.2.1
Erizainen ardura diren arazoak bereizten ditu eta horietan oinarrituta Erizaintza-Diagnostikoak egiten ditu 3.2.2 Lankidetza arazoak (arazo interdependenteak) zeintzuk diren zehazten ditu 3.2.3 Erabiltzailearen egoeran sortzen diren aldaketak edo/eta konplikazioak aurrez antzematen ditu
Planifikazioa Planifikazioa Planifikazioa Planifikazioa (NOC): 3.3.1 Lehentasuna ematen die berehalako zaintza behar duten arazoei 3.3.2 Helburuak planifikatzen ditu, erabiltzailearekin edo/eta familiarekin ahal bada, osasuna mantentzeko edo hobetzeko, edo duintasunez hiltzen laguntzeko. (Helburuak izan behar dira: errealistak, neurgarriak eta denboran kokatuak) 3.3.3 Banakako zaintza plan bat programatzen du planteaturiko helburuak betetzeko; erizainaren zeregina izango delarik, erabiltzailea edo/eta familia irakastea, gainbegiratzea, laguntzea edo ordezkatzea 3.3.3.1 Jarduera prebentiboak programatzen ditu 3.3.3.2 Jarduera zuzentzaile edo/eta aringarriak programatzen ditu 3.3.3.3 Sor litezkeen konplikazioak aurreratzen dituzten zeinu eta sintomen balorazioa programatzen du 3.3.3.4 Jarduerak antolatzen ditu bizitza eredu osasuntsuak sustatzeko eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen auto zainketa bultzatzeko
Ekitea Ekitea Ekitea Ekitea (NIC): 3.4.1 Erizaintza prozedurak kalitatez eta segurtasunez egiten ditu, infekzioak eta bestelako konplikazioak prebenitzeko neurriak hartuz: 3.4.1.1 Esku garbiketa eta asepsia jarraitua ekimen guztietan 3.4.1.2 Materialaren eta dispositibo terapeutikoen erabilera arriskuak murriztuz 3.4.1.3 Hondakinen kudeaketa 3.4.1.4 Erakundearen baliabide materialen zainketa 3.4.1.5 Isolamendu neurriak, behar direnean 3.4.2 Erizaintza prozeduretan trebetasuna frogatzen du eta protokoloak jarraitzen ditu
3.4.3 Auto zainketa errazten duten pausoak ematen ditu eta eremu desberdinetan osasun-hezkuntza eskaintzen du 3.4.4 Erabiltzaileari edo/eta familiari laguntza emozionala laguntza emozionala laguntza emozionala laguntza emozionala ematen dio: 3.4.4.1 Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu 3.4.4.2 Mezu baikorrak transmititzen ditu eta animoak ematen ditu, itxaropen faltsuak saihestuz 3.4.4.3 Informazioa “dosifikatu” eta egokitzen du,erabiltzailearen egoera emozionala kontutan hartuz 3.4.4.4 Informazioa ematen du, erabiltzaieari eta familiari osasun egoeran aldaketak eta galerak (dolua) ulertzen laguntzeko 3.4.4.5 Beste profesionalen esku hartzeko beharrak bideratzen ditu 3.5. Premiazko egoeretan azkar eta eraginkortasunez jokatzen du Premiazko egoeretan azkar eta eraginkortasunez jokatzen du Premiazko egoeretan azkar eta eraginkortasunez jokatzen du Premiazko egoeretan azkar eta eraginkortasunez jokatzen du; badaki nola jokatu behar duen egoera hauetan, egoera sortuko egoera sortuko egoera sortuko egoera sortuko balitz balitz balitz balitz. . . . Irakurri letra lodiz daudenak (apirileko ekarpenak dira) eta pentsatu ebaluatu beharko ote liratekeen, egoera sortuko balitz
Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa: 3.5.1 Emaitzak ebaluatzen ditu planteaturiko helburuekin alderatuz 3.5.2 Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrerapena errazten edo zailtzen duten eragileak bereizten ditu 3.5.3 Egindako jarduera independenteen eta interdependenteen ondorioz sortutako erantzuna ebaluatzen du (analgesikoak, antipiretikoak, antihipertentsiboak…….) 3.5.4 Zaintza plana birplanteatzen du, beharrezkoa bada, erabiltzailearekin edo/eta familiarekin adostuta 3.5.5 Bere zainketa-prozesuari buruz, erabiltzaleak duen iritzia ebaluatzen du
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak
Behatzeko gaitasuna Behatzeko gaitasuna Behatzeko gaitasuna Behatzeko gaitasuna frogatzen du: aukera guztiak aprobetxatzen ditu, zaintzarekin zerikusia duten alderdi desberdinak aztertzeko
Gaitasun kritikoa Gaitasun kritikoa Gaitasun kritikoa Gaitasun kritikoa frogatzen du: 4.2.1 Bere esku-hartzeak aztertzen ditu, dituen ezaguerak eta trebetasunak ezagutzen ditu, bere jarrera eta jokabideak antzematen ditu eta hobetzeko dituen arloak bereizten ditu 4.2.2 Taldekideen esku-hartzeak aztertzen ditu eta irizpidearekin hausnartzen du "egin" edo "egoteko" moduez 4.2.3 Mugitzen den eremua (instituzionala, legala) aztertzen du eta asistentzia praktikan sortzen diren zailtasunei buruz hausnartzen du
Iniziatiba Iniziatiba Iniziatiba Iniziatiba erakusten du: 4.3.1 Egiteko gai dela dakien prozedurak egiteko, bere burua eskaintzen du eta behar duenean laguntza eskatzen du 4.3.2 Inork eskatu gabe ekintzak ekiten ditu eta ez du neurrigabeko ausardiarekin jokatzen 4.4. Ikasteko interesa Ikasteko interesa Ikasteko interesa Ikasteko interesa erakusten du eta hobekuntza jarrera: galdetu egiten du “ikasteko”, proposatzen zaizkion hobekuntzak “jasotzen” ditu, eta martxan jartzen ditu
Moldatzeko gaitasuna Moldatzeko gaitasuna Moldatzeko gaitasuna Moldatzeko gaitasuna erakusten du: 4.5.1 Berrikuntza teknologikoetara moldatzen da, baloratuz haien alde onak eta sortzen dituzten zailtasunak 4.5.2 Testuinguru desberdinetara moldatzen da (etxeak…)
Antolaketa gaitasuna Antolaketa gaitasuna Antolaketa gaitasuna Antolaketa gaitasuna erakusten du: 4.6.1 Betebeharrak irizpideez, lehentasunez eta denborara egokituz antolatzen ditu 4.6.2 Erabilgarri dauden baliabideak modu eraginkorrean kudeatzen ditu 4.6.3 Asistentzia presio handiko egoeretako jarduerei lehentasuna ematen die (hainbat pertsonen larrialdia) 4.7 Berak bere kabuz egindako lanen egitea eta laguntza pertsonalak (laguntzaileak, zaintzaileak…) egindakoak baloratzen ditu 4.8 Ustekabeko Ustekabeko Ustekabeko Ustekabeko egoerak konpontzen egoerak konpontzen egoerak konpontzen egoerak konpontzen edo bideratzen ditu, jarrera sortzaile jarrera sortzaile jarrera sortzaile jarrera sortzaile bat erakutsiz zailtasunen eta urritasunen aurrean; eta, laguntza eskatuz beharrezkoa denean 4.9 Auto zainketa Auto zainketa Auto zainketa Auto zainketa neurriak hartzen ditu: 4.9.1 Neurri unibertsalak aplikatzen ditu 4.9.2 Postura higienearen eta ergonomiaren printzipioak aplikatzen ditu eguneroko praktikarako 4.9.3 Bere emozioak behar bezala kudeatzen ditu (estresa, sufrimenduarekin harremana…) 4.10 Lanbidearen garapenarekiko Lanbidearen garapenarekiko Lanbidearen garapenarekiko Lanbidearen garapenarekiko konpromisoa erakusten du: 4.10.1 Ezaupideak hedatzeko, zentro-unitatean antolatzen diren saioetan parte hartzen du 4.10.2 Profesionalen aurrean, ebidentzia zientifikoan oinarritutako gai interesgarri bati buruzko lan txiki bat aurkezten du 4.11 Larrialdi eta ebakuazio planei buruzko informazioa non lor dezakeen ezagutzen du 4.12 Erakundearen helburuak, Plan Estrategikoa eta zentro-unitateko helburu zehatzak azaltzen dituen informazioa non lor dezakeen ezagutzen du 4.13 Zentro-unitatean ezarrita dauden kalitatea ebaluatzeko sistemari buruzko informazioa non lor dezakeen ezagutzen du
Metodologia azaltzerakoan aipatu dugun bezala, 2. lan-saioan, lehendabizi baliozkotu egin ziren lehen saioko emaitza orokorrak; hau da, titulua jaso aurretik (4. kurtsoan) lortu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak. Gero, kurtso bakoitzean lortu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak aztertu ziren eta proposatu ziren ezinbestekotzat jotzen ziren ikasketa-emaitzak; hau da, lortu ezean, ikasleak ezingo luke practicuma gainditu. Horrela, 2. lan-saioan lortutako informazioarekin bereiztu daitezke kurtso bakoitzean garatu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak eta ezinbestekotzat hartzen direnak. Segidan aurkeztuko ditugu, 1., 2. eta 3. kurtsoetan lortu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak, aurretik aipatutako lau ataletan sailkatuta (Erabiltzaileekin, senideekin eta taldearekin harreman; Ekipoan lan egitea; Eriziantzako Prozesua; eta, Lanbidea garatzea) Ikasketa-emaitza zein kurtsotan lortu behar den proposatzeko, kontuan izan da laginaren % 60 ados egotea. Datuak era honetan aurkeztuko ditugu: 1. Itemen ordenaren arabera. 2. Emaitzen arabera itemak ordenatuta. 3. Emaitzen arabera ikasketa-emaitzak idatziz osorik adierazita. 4. Oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak
Emaitza hauek aurkeztu ondoren, azalduko ditugu: ezinbesteko ikasketaemaitzak eta erizaintzako prozeduren eta osasun-hezkuntzaren eranskinen emaitzak.
Emaitzen arabera ikasketa-emaitzak idatziz osorik adierazita 23. taula: 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana 1. kurtsoa 1.1 Baldintzarik gabe onartzen ditu pertsonak, errespetatuz horien iritziak, sinesmenak eta baloreak, sexu, arraza, kultura, edo erlijio bereizketarik egin gabe eta balore-iritziak saihestuz 1.2 Atea jotzen du gelara sartu aurretik, bere burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten die bere izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz (begirada, gorputz-jarrera, aurpegiaren espresioa, irrifarrea…) 1.10 Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditu, erabiltzaileen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz 1.9 Erizaintza prozeduretan, zuhurtasunez eta errespetuz jokatzen du eta intimitatea zaintzen du (gortina jartzen du, prozedurekin hasi aurretik; higiene pertsonalean, intimitatea ziurtatzen du…) 1.3 Erizaintzako prozedurez informatzen du, prozedura aplikatu aurretik, eta onartu dituela ziurtatzen du 2. kurtsoa 1.14 Erabiltzailearen aurrerapenak indartzen ditu, baita txikiak badira ere 1.6 Konfiantza eta hurbiltasuna transmititzen ditu, aktiboki entzuten du eta giro egokia sortzen du sentimenduak adierazteko 1.7 Prest agertzen da, erabiltzaileari eta senideei erizaintzako zerbitzuak (behar izanez gero) nola eskura ditzaketen azalduz, eta deitzen diotenean behar den denboran joaten da 1.4 Prozedurek eta tratamenduek eragin ditzaketen ondorio kaltegarrien berri ematen du 3. kurtsoa 1.8 Enpatia agertzen du eta besteek sentitzen dutena ulertzen du distantzi profesionala mantenduz (interesa azaltzen du eta erabiltzailearen eta haren inguruaren sentimenduak, emozioak eta kezkak ulertzen dituela azaltzen du) 1.5 Erabiltzaileari edota senideei informazioa eman aurretik gaiari buruz dakitenaz galdetzen die eta informazioa helarazitakoan informazioa ulertua izan dela egiaztatzen du eta sor litezkeen zalantzak argitzen ditu 1.13 Autonomia eta autozainketa sustatzen ditu, jarduerak bideratuz erabiltzaileak ahalik eta independentzia maila handiena edukitze aldera 1.15 Erabiltzaileen erasoetatik babesten daki, egoera sortuko balitz 1.11 Ongizatea erdiesten du eta duintasunez bizitzeko eta hiltzeko eskubideak zaintzen ditu eta alferrikako sufrimendua saihesteko hartzen diren neurrietan parte hartzen du 1.12 Erabiltzaileen eta horien senideen inplikazioa ahalbidetzen du erabakiak hartzeko orduan, behar den informazioa emanez haiek dituzten ezagutzak eta baliabideak baloratu ostean, eta osasunagaixotasuna prozesuan beren inplikatzeko erabakia errespetatuz
Oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak: - 1.1. itema: ‘baldintzarik gabe’ kendu esalditik. - 1.3., 1.4. eta 1.5. itemak: ‘Erabiltzaileari informazio eman’ izenburua duen item taldearen azpi-itemak bezala hartu. - 1.7. eta 1.11. itemek, bakoitzak 2 ikasketa-emaitza adierazten dituzte; bata lehen kurtsoan lor daitekeena eta bestea aurrerago. Item bakoitzarekin 2 ikasketa-emaitza idatzi eta kurtso desberdinetan lortu behar direla adierazi. - 1.13. itema: gehitu ‘erabiltzailearen partehartzea eta inplikazioa’. - 1.15. itema: 4. ataleko ‘autozainketa’ izenburua duen item taldearen azpiitema bezala hartu.
24. taula: 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Ekipoan lan egitea 1. kurtsoa 2.2 Betebehar formalak betetzen ditu; puntuala da, itxura garbia eta zaindutakoa du eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinarazten ditu (atzerapenak, faltak…) 2.3 Taldean integratzen da eta “giro ona” sortzea errazten du: ekipoa agurtzen du txanda hastean eta bukatzean, errespetoa agertzen du eta partehartzeko jarrera adierazten du 2. kurtsoa 2.5 Diziplinarteko taldeko kideei zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz entzun, galdetu eta informatzen die (zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak, asistentziako huts-egiteak………) 2.1 Mugitzen den osasun markoa ezagutzen du eta taldearen kideen eginkizun desberdinak bereizten ditu 2.4 Asertibotasuna azaltzen du:sentimenduak, iritziak eta pentsamenduak adierazten ditu besteen eskubideak ukatu eta gutxietsi gabe 3. kurtsoa 2.7 Taldekideei lankidetzarako jarrera helarazten die eta erabakietan parte hartzeko borondatea (zaintzaren inguruko iradokizunak ematen ditu……) 2.6 Dagozkion eginkizunen, bere erabakien eta ekintzen ardura bere esku hartzen du, eta betebeharrak laguntzako pertsonalari adierazten dizkie (laguntzaileak, zaintzaileak…) 2.10 Ekipoko kideen artean diferentzi pertsonalik eta gatazkarik balego, ongi moldatzen da
Oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak: - 2.1. itema: lehen kurtsoan ere eskatu beharko litzateke neurri batean. - 2.3. itema: aldatu (‘giro ona’ sortzea ez dago beti ikasleen esku). - 2.7. itema: aldatu ‘taldekideei erabakietan parte hartzeko borondatea helerazten die’ . - 2.5. itema: parentesi arteko adibideetan gehitu ‘egiten diren jarduerei buruz ere informazioa eman behar dela’ eta kontutan hartu lehen kurtsotik maila batean bete beharko litzatekeela. - 2.6 itemak 2 ikasketa-emaitza adierazten ditu kurtso desberdinetan lortu beharrekoak; batetik ‘’dagozkion eginkizunen…… ardura bere esku hartzen du’ (lehen kurtsotik eskatu beharko liztateke) eta bestetik ‘betebeharrak laguntzako pertsonalari…’. Azken horretan aldaketa hau egin: ‘betebeharrak laguntzako pertsonalari adierazten dizkie’-ren ordez, ‘jarduerak bereizten ditu’ jarri.
36. irudia: Erizaintza-Prozesua; Balorazioa (itemaren arabera)
37. irudia: Erizaintza-Prozesua; Balorazioa (emaitzen arabera)
25. taula: 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Erizaintzako Prozesua; Balorazioa
3.1 Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa: 2. kurtsoa 3.1.1 Datuak jasotzen ditu elkarrizketa, behaketa eta azterketa fisikoa eginez eta erizaintza eredu bat erabiliz edo/eta asistentzia zentroan dauden gidak erabiliz 3.1.2 Jasotako informazioa aztertu eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu 3. kurtsoa 3.1.4 Osasun-gaixotasun prozesuarekin lotuta, erabiltzaileak eta bere inguruak dituzten erantzun emozionalak antzematen ditu 3.1.3 Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta horiek aurreratzen dituzten adierazpenak bereizten ditu 3.1.5 Prozesuari aurre egiteko eta norbere zainketan inplikatzeko, erabiltzailearen eta haren inguruaren egoera eta baliabideak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) baloratzen ditu
Oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak: - Lehen kurtsoan ikasleak bereiztu beharko lituzke pertsona gaizki dagoela adierazten duten zeinuak eta sintomak. - Erizaintzako metodologia ez da erabiltzen leku guztietan berdin.
38. irudia: Erizaintza-Diagnostikoa (itemaren arabera)
39. irudia: Erizaintza-Diagnostikoa (emaitzen arabera)
26. taula: 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Erizaintzako Prozesua; Erizaintza-Diagnostikoa 3. kurtsoa 3.2.1 Erizainen ardura diren arazoak bereizten ditu eta horietan oinarrituta Erizaintza-Diagnostikoak egiten ditu 3.2.2 Lankidetza arazoak (arazo interdependenteak) zeintzuk diren zehazten ditu 3.2.3 Erabiltzailearen egoeran sortzen diren aldaketak edo/eta konplikazioak aurrez antzematen ditu
Oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak: Zailtasunak agertzen dira Erizaintza-Diagnostikoak egiteko garaian; ez dira leku guztietan egiten (ospitaletako unitate batzuetan bai, besteetan ez, osasun-zentroetan ere egoera ez da berdina...). - Garrantzitsua da Erizaintza-Diagnostikoa egitea; Eskolan landu ostean praktiketan eskatu beharko litzateke.
40. irudia: Erizaintza-Prozesua; Planifikazioa (itemaren arabera)
41. irudia: Erizaintza-Prozesua; Planifikazioa (emaitzen arabera)
27. taula: 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Erizaintzako Prozesua; Planifikazioa 2. kurtsoa 3.3.1 Lehentasuna ematen die berehalako zaintza behar duten arazoei 3.3.3.1 Jarduera prebentiboak programatzen ditu 3.3.3.3 Sor litezkeen konplikazioak aurreratzen dituzten zeinu eta sintomen balorazioa programatzen du 3.3.3.2 Jarduera zuzentzaile edo/eta aringarriak programatzen ditu 3.3.3.4 Jarduerak antolatzen ditu bizitza eredu osasuntsuak sustatzeko eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen auto zainketa bultzatzeko 3.3.2 Helburuak planifikatzen ditu, erabiltzailearekin edo/eta familiarekin ahal bada, osasuna mantentzeko edo hobetzeko, edo duintasunez hiltzen laguntzeko. (Helburuak izan behar dira: errealistak, neurgarriak eta denboran kokatuak)
Oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak: - Erizaintzako metodologia ez da erabiltzen leku guztietan berdin; zailtasunak zenbait lekutan. - Zainketen planifikazioa oso garrantzitsua da Erizaintza jardueran; Eskolan landu ostean praktiketan eskatu beharko litzateke.
28. taula: 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Erizaintzako Prozesua; Ekitea 1. kurtsoa 3.4.1.1 Esku garbiketa eta asepsia jarraitua ekimen guztietan
2. kurtsoa 3.4.1.2 Materialaren eta dispositibo terapeutikoen erabilera arriskuak murriztuz 3.4.1.5 Isolamendu neurriak, behar direnean 3.4.1.3 Hondakinen kudeaketa 3. kurtsoa 3.4.2 Erizaintza prozeduretan trebetasuna frogatzen du eta protokoloak jarraitzen ditu 3.4.4.1 Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu 3.4.4.2 Mezu baikorrak transmititzen ditu eta animoak ematen ditu, itxaropen faltsuak saihestuz 3.4.4.3 Informazioa “dosifikatu” eta egokitzen du,erabiltzailearen egoera emozionala kontutan hartuz 3.4.3 Auto zainketa errazten duten pausoak ematen ditu eta eremu desberdinetan osasun-hezkuntza eskaintzen du
44. irudia: Erizaintza-Prozesua; Ebaluazioa (itemaren arabera)
45. irudia: Erizaintza-Prozesua; Ebaluazioa (emaitzen arabera)
29. taula: 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Erizaintzako Prozesua; Ebaluazioa 3. kurtsoa 3.5.1 Emaitzak ebaluatzen ditu planteaturiko helburuekin alderatuz 3.5.3 Egindako jarduera independenteen eta interdependenteen ondorioz sortutako erantzuna ebaluatzen du (analgesikoak, antipiretikoak, antihipertentsiboak…….) 3.5.2 Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrerapena errazten edo zailtzen duten eragileak bereizten ditu
Oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak: - Erizaintzako metodologia ez da erabiltzen leku guztietan berdin; ebaluazioaren atal guztiak aurrera emateko zailtasunak zenbait lekutan.
46. irudia: Erizaintza-Prozesua; Erregistroak (itemaren arabera)
47. irudia: Erizaintza-Prozesua; Erregistroak (emaitzen arabera)
Oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak: - Grafiko-orria teknika bezala hartu. Erregistroak aldatu egiten dire unitate/zerbitzu batetik bestera; lehen kurtsotik aurrera ikasleak pixkanaka erregistroak bete behar ditu, baina 3. kurtsotik aurrera erizaintzako balorazioa, planifikazioa eta gainontzekoak ongi egin behar ditu.
48. irudia: Lanbidea garatzea (itemaren arabera)
49. irudia: Lanbidea garatzea (emaitzen arabera)
31. taula: 1.,2. eta 3. kurtsoko ikasketa-emaitzak: Lanbidea garatu 1. kurtsoa 4.4. Ikasteko interesa erakusten du eta hobekuntza jarrera: galdetu egiten du “ikasteko”, proposatzen zaizkion hobekuntzak “jasotzen” ditu, eta martxan jartzen ditu 4.9.1 Neurri unibertsalak aplikatzen ditu 2. kurtsoa 4.3.1 Egiteko gai dela dakien prozedurak egiteko, bere burua eskaintzen du eta behar duenean laguntza eskatzen du 4.1 Behatzeko gaitasuna frogatzen du: aukera guztiak aprobetxatzen ditu, zaintzarekin zerikusia duten alderdi desberdinak aztertzeko
4.9.2 Postura higienearen eta ergonomiaren printzipioak aplikatzen ditu eguneroko praktikarako 4.2.1 Bere esku-hartzeak aztertzen ditu, dituen ezaguerak eta trebetasunak ezagutzen ditu, bere jarrera eta jokabideak antzematen ditu eta hobetzeko dituen arloak bereizten ditu 4.3.2 Inork eskatu gabe ekintzak ekiten ditu eta ez du neurrigabeko ausardiarekin jokatzen 3. kurtsoa 4.5.1 Berrikuntza teknologikoetara moldatzen da, baloratuz haien alde onak eta sortzen dituzten zailtasunak 4.5.2 Testuinguru desberdinetara moldatzen da (etxeak…) 4.2.2 Taldekideen esku-hartzeak aztertzen ditu eta irizpidearekin hausnartzen du "egin" edo "egoteko" moduez 4.2.3 Mugitzen den eremua (instituzionala, legala) aztertzen du eta asistentzia praktikan sortzen diren zailtasunei buruz hausnartzen du 4.10.1 Ezaupideak hedatzeko, zentro-unitatean antolatzen diren saioetan parte hartzen du 4.9.3 Bere emozioak behar bezala kudeatzen ditu (estresa, sufrimenduarekin harremana…) 4.6.1 Betebeharrak irizpideez, lehentasunez eta denborara egokituz antolatzen ditu 4.7 Berak bere kabuz egindako lanen egitea eta laguntza pertsonalak (laguntzaileak, zaintzaileak…) egindakoak baloratzen ditu 4.8 Ustekabeko egoerak konpontzen edo bideratzen ditu, jarrera sortzaile bat erakutsiz zailtasunen eta urritasunen aurrean; eta, laguntza eskatuz beharrezkoa denean 4.6.2 Erabilgarri dauden baliabideak modu eraginkorrean kudeatzen ditu
Oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak: - 4.1., 4.2.1. eta 4.9.3. itemak 2 ikasketa-emaitzetan bereiztu bakoitza; kurtso desberdinetan pixkanaka lortzeko. - Iniziatiba lehen kurtsotik pixkanaka landu eta eskatu beharko litzateke. - Autozainketarekin (4.9. itema) lotutako ikasketa emaitzei, gehitu lehen ataleko 1.15. ikasketa-emaitza. - 4.9.2. itema lehenbailehen ikastea komenigarria da.
EZINBESTEKO IKASKETA-EMAITZAK Ezinbesteko ikasketa-emaitzei dagokionez, 5 talderen emaitzak ageri dira lehen 3 ataletan, talde batek ez zuelako proposamen argirik egin. Laugarren atalean (‘lanbidea garatzea’), 2 taldek ez zuten astirik izan ikasketa-emaitza guztiak aztertzeko. Ezinbesteko ikasketa-emaitzen proposamena egiteko, kontuan izan da 4 edo 5 talde ados egotea. Datuak era honetan aurkeztuko ditugu: 1. Itemen ordenaren arabera. 2. Emaitzen arabera itemak ordenatuta. 3. Emaitzen arabera ikasketa-emaitzak idatziz osorik adierazita. 4. Jasotako proposamenak
50. irudia: Ezinbestekoak; Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana (itemen arabera)
51. irudia: Ezinbestekoak; Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana (emaitzen arabera)
32. taula: Ezinbesteko ikasketa-emaitzak: Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana
1. kurtsoa 1.1 Baldintzarik gabe onartzen ditu pertsonak, errespetatuz horien iritziak, sinesmenak eta baloreak, sexu, arraza, kultura, edo erlijio bereizketarik egin gabe eta balore-iritziak saihestuz 1.2 Atea jotzen du gelara sartu aurretik, bere burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten die bere izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz (begirada, gorputz-jarrera, aurpegiaren espresioa, irribarrea…) 1.10 Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditu, erabiltzaileen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz 1.9 Erizaintza prozeduretan, zuhurtasunez eta errespetuz jokatzen du eta intimitatea zaintzen du (gortina jartzen du, prozedurekin hasi aurretik; higiene pertsonalean, intimitatea ziurtatzen du…) 2. kurtsoa 1.3 Erizaintzako prozedurez informatzen du, prozedura aplikatu aurretik, eta onartu dituela ziurtatzen du
3. kurtsoa 1.13 Autonomia eta autozainketa sustatzen ditu, jarduerak bideratuz erabiltzaileak ahalik eta independentzia maila handiena edukitze aldera 1.5 Erabiltzaileari edota senideei informazioa eman aurretik gaiari buruz dakitenaz galdetzen die eta informazioa helarazitakoan informazioa ulertua izan dela egiaztatzen du eta sor litezkeen zalantzak argitzen ditu
33. taula: Ezinbesteko ikasketa-emaitzak: Ekipoan lan egitea 1. kurtsoa 2.2 Betebehar formalak betetzen ditu; puntuala da, itxura garbia eta zaindutakoa du eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinarazten ditu (atzerapenak, faltak…) 2.3 Taldean integratzen da eta “giro ona” sortzea errazten du: ekipoa agurtzen du txanda hastean eta bukatzean, errespetoa agertzen du eta partehartzeko jarrera adierazten du 2. kurtsoa 2.5 Diziplinarteko taldeko kideei zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz entzun, galdetu eta informatzen die (zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak, asistentziako hutsegiteak………) 2.4 Asertibotasuna azaltzen du:sentimenduak, iritziak eta pentsamenduak adierazten ditu besteen eskubideak ukatu eta gutxietsi gabe
55. irudia: Ezinbestekoak; Erizaintza-Prozesua (emaitzen arabera)
34. taula: Ezinbesteko ikasketa-emaitzak: Erizaintzako Prozesua 1. kurtsoa 3.4.1.1 Esku garbiketa eta asepsia jarraitua ekimen guztietan 3.6.1 Grafiko-orria
2. kurtsoa 3.4.1.4 Erakundearen baliabide materialen zainketa 3.1.1 Datuak jasotzen ditu elkarrizketa, behaketa eta azterketa fisikoa eginez eta erizaintza eredu bat erabiliz edo/eta asistentzia zentroan dauden gidak erabiliz
3. kurtsoa 3.4.2 Erizaintza prozeduretan trebetasuna frogatzen du eta protokoloak jarraitzen ditu 3.4.1.3 Hondakinen kudeaketa 3.3.1 Lehentasuna ematen die berehalako zaintza behar duten arazoei 3.4.4.1 Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu 3.1.4 Osasun-gaixotasun prozesuarekin lotuta, erabiltzaileak eta bere inguruak dituzten erantzun emozionalak antzematen ditu 3.6.4 Zainketa planaren erregistroa
Jasotako proposamenak. - Erabiltzailearen segurtasuna bermatzeak garrantzia handia duela diote talde desberdinetan, nahiz eta segurtasunarekin lotutako itema ezinbestekotzat ez hartu. Horregatik, balioetsi beharko litzateke 3.4.1.2 itema ezinbestekotzat hartzea. 3.4.1.2 Materialaren eta dispositibo terapeutikoen erabilera arriskuak murriztuz
56. irudia: Ezinbestekoak; Lanbidea garatzea (itemen arabera)
57. irudia: Ezinbestekoak; Lanbidea garatzea (emaitzen arabera)
35. taula: Ezinbesteko ikasketa-emaitzak: Lanbidea garatu 1. kurtsoa 4.4. Ikasteko interesa erakusten du eta hobekuntza jarrera: galdetu egiten du “ikasteko”, proposatzen zaizkion hobekuntzak “jasotzen” ditu, eta martxan jartzen ditu Jasotako proposamenak. - 4.9.3 itema (emozioak behar bezala kudeatzea) garrantzitsua dela diote baina oso zaila lortzeko; ‘emozioak eta portaerak aztertzen ikastea’ ezinbestekotzat hartzea ona litzatekeela diote.
Atal hori ez dute landu talde guztiek, 5 taldetatik 2 taldek ez dute denborarik izan ikasketa-emaitza guztiak lantzeko. Horregatik, eta emaitzak ikusita, balioetsi beharko lirateke 4.1., 4.2.1., 4.3.1., 4.9.1., 4.9.2., 4.3.2. eta 4.6.1 itemak 2. kurtsotik aurrera zein kurtsotan ezinbestekotzat hartzea.
Behatzeko gaitasuna frogatzen du: aukera guztiak aprobetxatzen ditu, zaintzarekin zerikusia duten alderdi desberdinak aztertzeko 4.2.1 Bere esku-hartzeak aztertzen ditu, dituen ezaguerak eta trebetasunak ezagutzen ditu, bere jarrera eta jokabideak antzematen ditu eta hobetzeko dituen arloak bereizten ditu 4.3.1 Iniziatiba erakusten du: egiteko gai dela dakien prozedurak egiteko, bere burua eskaintzen du eta behar duenean laguntza eskatzen du 4.9.1 Neurri unibertsalak aplikatzen ditu 4.9.2 Postura higienearen eta ergonomiaren printzipioak aplikatzen ditu eguneroko praktikarako 4.3.2 Inork eskatu gabe ekintzak ekiten ditu eta ez du neurrigabeko ausardiarekin jokatzen 4.6.1 Antolaketa gaitasuna erakusten du: Betebeharrak irizpideez, lehentasunez eta denborara egokituz antolatzen ditu
ERIZAINTZAKO PROZEDUREI BURUZKO EMAITZAK Erizaintzako prozedurei buruz iritzia eskatu zitzaien partehartzaileei lehenengo saioan entregatutako eranskin baten bidez. Guztira 38 eranskin (laginaren % 76) jaso ziren.
Emaitzak hauek dira:
59. irudia: Asepsia
60. irudia: Gorputzaren higienea eta larruazalaren zainketa
62. irudia: Laginak jasotzea
63. irudia: Sendaketak
OSASUN-HEZKUNTZARI BURUZKO EMAITZAK Osasun-Hezkuntza erabiltzaileei emateko, ikasleek izan beharreko ezagutzei buruz ere galdetu zitzaien partehartzaileei lehenengo saioan entregatutako beste eranskinen baten bidez. Guztira 37 eranskin jaso ziren (laginaren %74).
68. irudia: Osasun hezkuntza osasun arazoetan (1)
69. irudia: Osasun hezkuntza osasun arazoetan (2)
70. irudia: Osasun hezkuntza prebentziorako
Lehen faseko 2 lan-saioetan lortutako datuen analisi kuantitiboa eta kualitatiboa egin ostean, emaitza hauek lortu dira: 1. Practicumean kurtso bakoitzean lortu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak definitu dira. 2. Ebaluatu beharreko prozedurak identifikatu dira 3. Osasun-Hezkuntza emateko, izan beharreko ezagutzak bereiztu dira.
Practicumeko ikasketa-emaitza orokorren proposamena kurtsoka eta ezinbesteko ikasketa-emaitzak adierazita agertzen da 36, 37, 38 eta 39 tauletan.
Proposamena egiteko, irizpide hauek erabili dira: 1. Ikasketa-emaitza zein kurtsotan lortu behar den proposatzeko, kontuan izan da laginaren % 60 ados egotea eta lan-saioetan jasotako oharrak eta proposamenak (4.4.2.2. atalean “oharrak eta aldaketak egiteko jasotako proposamenak” izenburuarekin agertzen direnak). 2. Ezinbesteko ikasketa-emaitzak proposatzeko, 5 talderen emaitzak aztertu dira lehen 3 ataletan (talde batek ez zuelako proposamenik egin) eta, ezinbestekoak erabakitzeko, kontuan izan da 4 edo 5 talde ados egotea eta taldeek egindako proposamenak. Laugarren ataleko ikasketa-emaitza guztiak 4 taldek bakarrik aztertu zituztenez, ezinbesteko ikasketa-emaitzak proposatzeko kontuan izan dira emaitzak eta taldeek egindako proposamenak. Dokumentuan “E” batekin agertzen dira ezinbesteko ikasketa-emaitzak. 3. Kurtso batean lortu behar bada ikasketa-emaitza bat, hurrengo kurtsoetan ere ebaluatu beharko da. Ez du balio lehen kurtsoan “Erizaintzako prozedurez informatzea…..” eta ondorengo kurtsoetan ez.
Practicumean ebaluatu beharreko prozeduren proposamena egiteko (40. taulan ikus daiteke) eta Osasun Hezkuntza egokia emateko ikasleak izan beharreko ezagutzak azaltzen duen proposamena egiteko (41. taulan ikus daiteke), jasotako emaitzen %60en adostasuna kontuan hartu da.
36. taula: Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana, ikasketa-emaitzak kurtsoka (ezinbestekoak barne)
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak 1. 2. 3. 4. Erabiltzaileen iritziak, sinesmenak eta baloreak errespetatzen dituela agertzen du; sexu, arraza, kultura, edo erlijio bereizketarik egin gabe eta balore-iritziak saihestuz EEEE EEEE EEEE EEEE Atea jotzen du gelara sartu aurretik, bere burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten die bere izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz (begirada, gorputz-jarrera, aurpegiaren espresioa, irribarrea…) EEEE EEEE EEEE EEEE Erabiltzaileari informazioa ematen dio:
Erizaintzako prozedurez informatzen du, prozedura aplikatu aurretik, eta onartu dituela ziurtatzen du XXXX EEEE EEEE EEEE Prozedurek eta tratamenduek eragin ditzaketen ondorio kaltegarrien berri ematen du
XXXX XXXX EEEE Erabiltzaileari edota senideei informazioa eman aurretik gaiarik buruz dakitenaz galdetzen die eta informazioa helarazitakoan informazioa ulertua izan dela egiaztatzen du eta sor litezkeen zalantzak argitzen edo bideratzen ditu
EEEE EEEE Konfiantza eta hurbiltasuna transmititzen ditu, aktiboki entzuten du eta giro egokia sortzen du sentimenduak adierazteko
Prest agertzen da, deitzen diotenean (txirrinak…) behar den denboran joaten da XXXX XXXX XXXX XXXX Prest agertzen da, erabiltzaileari eta senideei erizaintzako zerbitzuak (behar izanez gero) nola eskura ditzaketen azalduz
XXXX XXXX XXXX Enpatia agertzen du eta besteek sentitzen dutena ulertzen du distantzi profesionala mantenduz (interesa azaltzen du eta erabiltzailearen eta haren inguruaren sentimenduak, emozioak eta kezkak ulertzen dituela azaltzen du)
XXXX XXXX Erizaintza prozeduretan, zuhurtasunez eta errespetuz jokatzen du eta intimitatea zaintzen du (gortina jartzen du, prozedurekin hasi aurretik; higiene pertsonalean, intimitatea ziurtatzen du…) EEEE EEEE EEEE EEEE Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditu, erabiltzaileen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz EEEE EEEE EEEE EEEE
…jarraitzen du 36. taula: Erabiltzaileekin, senideekin eta taldeekin harremana, ikasketa-emaitzak kurtsoka (ezinbestekoak barne)
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak 1. 2. 3. 4. Erabiltzailearen ongizatea erdiesten du
Erabiltzailearen ongizateaz kezkatzen da (zer moduz dagoen galdetzen dio…) eta kotuan hartzen ditu haren adierazpen guztiak XXXX XXXX XXXX XXXX Duintasunez bizitzeko eta hiltzeko eskubideak zaintzen ditu eta alferrikako sufrimendua saihesteko hartzen diren neurrietan parte hartzen du
Erabiltzailearen aurrerapenak indartzen ditu, baita txikiak badira ere
XXXX XXXX XXXX Erabiltzailearen partehartzea eta inplikazioa ahalbidetzen du, autonomia eta autozainketa sustatuz, jarduerak bideratuz erabiltzaileak ahalik eta independentzia maila handiena edukitze aldera
EEEE EEEE Erabiltzaileen eta horien senideen inplikazioa ahalbidetzen du erabakiak hartzeko orduan, behar den informazioa emanez haiek dituzten ezagutzak eta baliabideak baloratu ostean, eta osasuna-gaixotasuna prozesuan beren inplikatzeko erabakia errespetatuz
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak 1. 2. 3. 4. Mugitzen den osasun markoa ezagutzen du eta taldearen kideen eginkizun desberdinak bereizten ditu XXXX XXXX XXXX XXXX Betebehar formalak betetzen ditu; puntuala da, itxura garbia eta zaindutakoa du eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinarazten ditu (atzerapenak, faltak…) EEEE EEEE EEEE EEEE Taldean integratzen da: ekipoa agurtzen du txanda hastean eta bukatzean, errespetua agertzen du eta partehartzeko jarrera adierazten du EEEE EEEE EEEE EEEE Asertibotasuna azaltzen du:sentimenduak, iritziak eta pentsamenduak adierazten ditu besteen eskubideak ukatu eta gutxietsi gabe
XXXX EEEE EEEE Diziplinarteko taldeko kideei zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz entzun, galdetu eta informatzen die (egindako jarduerak, zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak………) XXXX XXXX EEEE EEEE Dagozkion eginkizunen, bere erabakien eta ekintzen ardura bere esku hartzen du
XXXX XXXX XXXX XXXX Ekipoko beste kideekin edo laguntzako pertsonalarekin (laguntzaileak, zaintzaileak…) partekatu edota delegatu ditzaken jarduerak bereizten ditu
XXXX XXXX Taldekideei erabakietan parte hartzeko borondatea helarazten diet (zaintzaren inguruko iradokizunak ematen ditut……)
XXXX XXXX Beharrezkoa denean, beste zerbitzuetako profesionalekin koordinatzen da (espezializazioak, proba diagnostikoak…)
XXXX Ekipoko kideen artean diferentzi pertsonalik eta gatazkarik balego, ongi moldatzen da
38. taula: Erizaintzako Prozesua, ikasketa-emaitzak kurtsoka (ezinbestekoak barne)
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak 1. 2. 3. 4. Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa:
Datuak jasotzen ditu elkarrizketa, behaketa eta azterketa fisikoa eginez eta erizaintza eredu bat erabiliz edo/eta asistentzia zentroan dauden gidak erabiliz
EEEE EEEE EEEE Jasotako informazioa aztertu eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
XXXX XXXX XXXX Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta horiek aurreratzen dituzten adierazpenak bereizten ditu
XXXX XXXX Osasun-gaixotasun prozesuarekin lotuta, erabiltzaileak eta bere inguruak dituzten erantzun emozionalak antzematen ditu
EEEE EEEE Prozesuari aurre egiteko eta norbere zainketan inplikatzeko, erabiltzailearen eta haren inguruaren egoera eta baliabideak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) baloratzen ditu
Erizainen ardura diren arazoak bereizten ditu eta horietan oinarrituta Erizaintza-Diagnostikoak egiten ditu
XXXX XXXX Erabiltzailearen egoeran sortzen diren aldaketak edo/eta konplikazioak aurrez antzematen ditu
XXXX XXXX Planifikazioa Planifikazioa Planifikazioa Planifikazioa (NOC):
EEEE EEEE Helburuak planifikatzen ditu, erabiltzailearekin edo/eta familiarekin ahal bada, osasuna mantentzeko edo hobetzeko, edo duintasunez hiltzen laguntzeko. (Helburuak izan behar dira: errealistak, neurgarriak eta denboran kokatuak)
XXXX XXXX Banakako zaintza plan bat programatzen du planteaturiko helburuak betetzeko; erizainaren zeregina izango delarik, erabiltzailea edo/eta familia irakastea, gainbegiratzea, laguntzea edo ordezkatzea
XXXX XXXX Jarduera zuzentzaile edo/eta aringarriak programatzen ditu
XXXX XXXX Sor litezkeen konplikazioak aurreratzen dituzten zeinu eta sintomen balorazioa programatzen du
XXXX XXXX Jarduerak antolatzen ditu bizitza eredu osasuntsuak sustatzeko eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen auto zainketa bultzatzeko
…jarraitzen du 38. taula Erizaintzako Prozesua, ikasketa-emaitzak kurtsoka (ezinbestekoak barne)
Erizaintza prozedurak kalitatez eta segurtasunez egiten ditu, infekzioak eta bestelako konplikazioak prebenitzeko neurriak hartuz:
Pertsonek indepentzia izateko eta gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntza ematearen garrantiza antzematen du
XXXX XXXX XXXX Auto zainketa errazten duten pausoak ematen ditu eta eremu desberdinetan osasun-hezkuntza eskaintzen du
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
EEEE EEEE Mezu baikorrak transmititzen ditu eta animoak ematen ditu, itxaropen faltsuak saihestuz
XXXX XXXX Informazioa “dosifikatu” eta egokitzen du,erabiltzailearen egoera emozionala kontutan hartuz
XXXX XXXX Informazioa ematen du, erabiltzaieari eta familiari osasun egoeran aldaketak eta galerak (dolua) ulertzen laguntzeko
XXXX Beste profesionalen esku hartzeko beharrak antzematen eta jakinarazten ditu
…jarraitzen du 38. taula Erizaintzako Prozesua, ikasketa-emaitzak kurtsoka (ezinbestekoak barne)
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak Premiazko egoeretan azkar eta eraginkortasunez jokatzen du Premiazko egoeretan azkar eta eraginkortasunez jokatzen du Premiazko egoeretan azkar eta eraginkortasunez jokatzen du Premiazko egoeretan azkar eta eraginkortasunez jokatzen du; badaki nola jokatu behar duen egoera hauetan, egoera sortuko balitz. egoera sortuko balitz. egoera sortuko balitz. egoera sortuko balitz. Bihotz eta arnas gelditzea Traumatismo kraneo-entzefalikoa Disnea
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak 1. 2. 3. 4. Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa:
Emaitzak ebaluatzen ditu planteaturiko helburuekin alderatuz
XXXX XXXX Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrerapena errazten edo zailtzen duten eragileak bereizten ditu
XXXX XXXX Zaintza plana birplanteatzen du, beharrezkoa bada, erabiltzailearekin edo/eta familiarekin adostuta
…jarraitzen du 38. taula Erizaintzako Prozesua, ikasketa-emaitzak kurtsoka (ezinbestekoak barne)
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak 1. 2. 3. 4.
Pertsonaren osasuna erregistratzen erregistratzen erregistratzen erregistratzen du: segidan agertzen diren erregistroak argi eta zehatz betertzen ditu eta unitatean/zentroan erabiltzen diren programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
39. taula: Lanbidea garatzea, ikasketa-emaitzak kurtsoka (ezinbestekoak barne)
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak 1. 2. 3. 4. Behatzeko gaitasuna Behatzeko gaitasuna Behatzeko gaitasuna Behatzeko gaitasuna frogatzen du:
Prozedurak egiteko era arretarekin behatzen dut XXXX EEEE EEEE EEEE Aukera guztiak aprobetxatzen ditu (edozein prozedura egitea) zaintzarekin zerikusia duten alderdi desberdinak aztertzeko
XXXX EEEE EEEE Gaitasun kritikoa Gaitasun kritikoa Gaitasun kritikoa Gaitasun kritikoa frogatzen du:
Erizaintzako prozedurak egiteko modu desberdinak aztertzen ditu eta gogoeta egiten du gaitasun kritikoarekin XXXX XXXX XXXX EEEE Bere esku-hartzeak aztertzen ditu, dituen ezaguerak eta trebetasunak ezagutzen ditu, bere jarrera eta jokabideak antzematen ditu eta hobetzeko dituen arloak bereizten ditu
XXXX XXXX EEEE Taldekideen esku-hartzeak aztertzen ditu eta irizpidearekin hausnartzen du "egin" edo "egoteko" moduez
Egiteko gai dela dakien prozedurak egiteko, bere burua eskaintzen du eta behar duenean laguntza eskatzen du XXXX XXXX EEEE EEEE Inork eskatu gabe ekintzak ekiten ditu (erizainari esanez) eta ez du neurrigabeko ausardiarekin jokatzen XXXX EEEE EEEE Ikasteko interesa Ikasteko interesa Ikasteko interesa Ikasteko interesa erakusten du eta hobekuntza jarrera: galdetu egiten du “ikasteko”, proposatzen zaizkion hobekuntzak “jasotzen” ditu, eta martxan jartzen ditu; bere ikasketaren ardura beregan hartuz. EEEE EEEE EEEE EEEE
Moldatzeko gaitasuna Moldatzeko gaitasuna Moldatzeko gaitasuna Moldatzeko gaitasuna erakusten du:
Berrikuntza teknologikoetara moldatzen da, baloratuz haien alde onak eta sortzen dituzten zailtasunak
Betebeharrak irizpideez, lehentasunez eta denborara egokituz antolatzen ditu
XXXX Berak bere kabuz egindako lanen egitea eta laguntza pertsonalak (laguntzaileak, zaintzaileak…) egindakoak baloratzen ditu
Ustekabeko Ustekabeko Ustekabeko Ustekabeko egoerak konpontzen egoerak konpontzen egoerak konpontzen egoerak konpontzen edo bideratzen ditu, jarrera sortzaile jarrera sortzaile jarrera sortzaile jarrera sortzaile bat erakutsiz zailtasunen eta urritasunen aurrean; eta, laguntza eskatuz beharrezkoa denean
XXXX Neurri unibertsalak aplikatzen ditu XXXX XXXX EEEE EEEE Postura higienearen eta ergonomiaren printzipioak aplikatzen ditu eguneroko praktikarako XXXX XXXX EEEE EEEE Zainketak emateko prozesuan izaten dituen jarrerak, emozioak eta portaerak aztertzen ditu XXXX EEEE EEEE Bere emozioak behar bezala kudeatzen ditu (estresa, sufrimenduarekin harremana…)
XXXX XXXX Profesionalen aurrean, ebidentzia zientifikoan oinarritutako gai interesgarri bati buruzko lan txiki bat aurkezten du
XXXX Larrialdi eta ebakuazio planei buruzko informazioa non lor dezakeen ezagutzen du
XXXX Erakundearen helburuak, Plan Estrategikoa eta zentro-unitateko helburu zehatzak azaltzen dituen informazioa non lor dezakeen ezagutzen du
XXXX Zentro-unitatean ezarrita dauden kalitatea ebaluatzeko sistemari buruzko informazioa non lor dezakeen ezagutzen du
Bizi Bizi Bizi Bizi----konstanteak konstanteak konstanteak konstanteak Gorputz tenperatura neurtzea eta baloratzea Pultsua neurtzea eta baloratzea Tentsio arteriala neurtzea eta baloratzea Arnasketa neurtzea eta baloratzea Bizi-konstanteen grafiko-orria egitea Babes neurriak Babes neurriak Babes neurriak Babes neurriak Esku-garbiketa higienekoa egitea Esku-garbiketa antiseptikoa egitea Esku-garbiketa esterila egitea Eskularru garbien erabilera Eskularru esterilak erabilera Mozorroen erabilera Txabusinen erabilera Txanoen erabilera Kaltzen erabilera Larruazala za Larruazala za Larruazala za Larruazala zaindu indu indu indu Gorputz osoaren higienea egitea Oheak egitea Gorputz-jarrera aldaketak egitea Sendagaiak prestatzea eta ematea Sendagaiak prestatzea eta ematea Sendagaiak prestatzea eta ematea Sendagaiak prestatzea eta ematea Ahotik Mihipetik Larruazaletik ematea (partxeak, pomadak….) Inhalazioak Nebulizazioak Begietatik ematea Belarritik ematea Sudurretik Ondestetik Baginatik Sendagaiak prestatzea eta ematea Sendagaiak prestatzea eta ematea Sendagaiak prestatzea eta ematea Sendagaiak prestatzea eta ematea Parenteral bidetik Parenteral bidetik Parenteral bidetik Parenteral bidetik Dermis-barnetik Larruazalpetik Gihar-barnetik Zain-barnetik bolus eran Kateter periferikoa jartzea Zain-barnetik infusio jarraia ematea (sueroterapia….) Obturadoreen erabilpena kateter periferikoetan Kateter zentral periferikoa jartzea
41. taula: Osasun-Hezkuntza emateko izan beharreko ezagutzak
Bigarren fasean Praktika Batzordeak 2 helburu hauek finkatu zituen: 1. Lehen fasean erabakitako practicumeko ikasketa-emaitzak orokorrak irakasgaietan txertatzea. 2. Practicumeko ikasketa-emaitzak orokorrak lortzeko, zein testuinguru eskaini beharko zaizkion ikasleari erabakitzea; hau da, ikasleek egin beharreko arlokako ibilibidea zehaztea. ¿Zein lekutara joan beharko lukete ikasleek lehen kurtsoko ikasketa emaitzak garatzeko? eta ¿bigarren kurtsoko ikasketa-emaitzak lortzeko? eta hirugarren eta laugarren kurtsokoak garatzeko?
Lehehengo helburua lortzeko, irakasgai bakoitzaren gaitasunak aztertu ziren eta koherentziarekin practicumaren ikasketa-emaitza orokorrak txertatu ziren irakasgaietan. Bigarren helburua lortzeko, practicumaren egitura eta praktika lekuak aztertu ziren. Erizaintzako Gradua egingo duten ikasleek 6 practicum izango dituzte, horietako 4 ziklo bakarrekoak eta 2 bina ziklokoak; guztira 8 ziklo egingo dituzte. Practicumaren ibilbidea zehaztu nahi zen; erabaki zein arlo/lekutara joan behar duten ikasleek kurtso desberdinetan ikasketa emaitzak garatzeko. Horretarako, lehendabizi Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako ikasleek 2009-2010 ikasturtean praktika klinikoak egin zituzten unitate eta zentro guztiak aztertu ziren, ikusi zen zenbat ikasle har zezaketen eta zein txandetan.
Unitatea-zentroen talde bakoitzak guztira zenbat plaza eskaintzan dituen ikasleentzako 51. taulan ikus daitezke.
Practicumaren ibilbideak aztertzeko, lehendabizi Praktika Batzordeko 4 kide elkartu ziren. Gero, 3 proposamen aurkeztu zituzten Praktika Batzordean, proposamen bakoitzaren alde sendoak eta ahulak adieraziz.
42. taula: Barne medikuntzako unitateak
44. taula: Zentro gerontologikoak eta soziosanitariak
Larrialdiak 2 2 4
Larrialdiak 3 2 5
Larrialdiak 1 1 2
Larrialdiak 1 3 4
Larrialdiak 1 0 1
4ª UME Konbalezentzia 4 3 7 Zainketa Aringarriak 1 0 1 Etxeko Ospitalizazioa 2 0 2 DONOSTIA OSPITALEA: Gipuzkoa
Etxeko Ospitalizazioa 1 0 1 MATIA FUNDAZIOA
51. taula: Ikasleentzako plazak guztira unitate-zentroak taldeka sailkatuta
3.3.2. Emai 3.3.2. Emai 3.3.2. Emai 3.3.2. Emaittttzak zak zak zak Lehehengo helburua lortzeko, irakasgai bakoitzaren gaitasunak aztertu ziren eta practicumaren ikasketa-emaitza orokorrak txertatu ziren irakasgaietan koherentziarekin (adibide bat 52. taulan ikus daiteke). Era horretan, ikaslea practicuma hasi aurretik ikasketa-emaitza guztiak lantzeko aukera izango du.
Practicumaren ibilbidea erabakitzeko, Donostiako Erizaintza Eskolako Praktika Batzordeko kideek kontuan izan zituzten: 1. Practicum bakoitzean lortu beharreko ikasketa-emaitza orokorrak. 2. Eskolan materia/irakasgai desberdinetan landutako gaitasunak. 3. Practicumak egiteko, Eskolak izan dezakeen unitate eta zentroen eskaintza (ikasleentzako plazak). 4. Lehen kurtsoko practicumaren ikasketa emaitzak edozein lekutan garatu daitezkela, baina kontuan izan da ikasle gehienentzat lehen kontaktua dela gaixoekin, askok ez dutela izan harremanik gaixotasunek eragindako sufrimenduarekin (heriotza…), eta ez dutela ezagutza nahikorik zerbitzu berezietan (Larrialdiak…) eta sufrimendu egoeretan zainketak emateko. Era berean, kontuan izan da lehen kurtsoan ikasleak oinarrizko hainbat prozedura (gorputz osoko higienea, esaterako) egitea nahi bada, ikasleak practicuma egin beharko duela ospitalean, zentro gerontologikoan edo zentro soziosanitarioan. 5. Zenbait unitate-zentrora joan aurretik, Eskolan hainbat ezagutza eta trebezia ikasi beharko dituztela. Horregatik, unitate-zentroen talde bakoitza zein practicumetik aurrera joan beharko lukeen proposatzen da ikasketa plan osoa aztertu ostean: - Barne-medikuntzako unitateak: lehen kurtsotik aurrera. - Zahar egoitzak eta zentro soziosanitarioak: lehen kurtsotik aurrera.
Ikasle guztiek arlo guzti horietan praktikak egiteko, 10 ibilbide antolatu ziren. Praktika Batzordeak onartutako proposamenaren datuak 53, 54 eta 55 tauletan ikus daitezke.
52. taula: Practicumaren ikasketa emaitzak irakasgai batean txertatuta
Edukien azalpen laburra. Edukien azalpen laburra. Edukien azalpen laburra. Edukien azalpen laburra.---- Prozesu fisiopatologikoak, haien adierazpenak eta helduaroan osasun eta gaixotasun egoerak baldintzatzen dituzten arrisku faktoreak. Osasun asalduretan eman beharreko oinarrizko erizain zainketak. Garatu beharreko gaitasunak. Garatu beharreko gaitasunak. Garatu beharreko gaitasunak. Garatu beharreko gaitasunak.---- E1. Bizi-konstanteak baloratu era antolatuan eta sistematikoan, erabiltzailearen egoera balioesteko eta erizaintza zainketak emateko. E2. Higiene eta asepsia neurriak erabili erizaintzako prozeduretan era antolatuan eta sistematikoan, segurtasun oinarriak bereiztuz. E3. Lehen sorospenak eta oinarrizkoa bizkortzea egiteko maniobrak egiten jakin, larrialdi egoeretan laguntza emateko. E4. Sendagaiak segurtasunarekin era antolatuan ematen jakin, zainketa jarduerak egiteko. E5. Laginak jasotzeko erizainak egin beharreko jarduerak bereiztu, zainketa beharrei erantzuna emateko. E6. Larruazalaren osotasunean gertatzen diren asaldurak eta horien eragileak bereiztu, beharrezkoa denean prebentzio neurriak hartzeko edota tratamendua jartzeko. Ikasketa Ikasketa Ikasketa Ikasketa----emaitzak. emaitzak. emaitzak. emaitzak.---- • Erabiltzailearen osasun egoeran arriskua adierazten duten seinaleak baloratu, egitura duen metodologia erabiliz. • Erizaintzako prozedura hauek egiteko trebezia lortu osasun ekipoaren kide gisa: bizikonstanteak, asepsia eta higiene neurriak, laginak jasotzea, sendagaiak ematea, larruazalaren zainketa eta oinarrizko bizkortzea. Gai izango da: o Prozedurak deskribatzeko. o Prozedura bakoitza egiteko materiala prestatzeko. o Prozedura bakoitza zergati keta zeratarako egin behar den esateko, gogoeta kritikoa eginez prozedura egina urretik, unean eta ostean.
Pr Pr Pr Practicumarekin zerikusia duten ikasketa emaitzak: acticumarekin zerikusia duten ikasketa emaitzak: acticumarekin zerikusia duten ikasketa emaitzak: acticumarekin zerikusia duten ikasketa emaitzak: • Erizaintzako prozedurez informatzea, prozedura aplikatu aurretik, eta onartu dituela ziurtatzea • Prozedurek eta tratamenduek eragin ditzaketen ondorio kaltegarrien berri ematea • Erizaintza prozeduretan, zuhurtasunez eta errespetuz jokatzea eta intimitatea zaintzea (gortina jartzea prozedurekin hasi aurretik; higiene pertsonalean intimitatea ziurtatzea…) • Betebehar formalak betetzea; puntuala izatea, itxura garbia eta zaindutakoa izatea eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinaraztea (atzerapenak, faltak…) • Diziplinarteko taldeko kideei zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz entzun, galdetu eta informatzea (egiten dituen jarduerak, zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak………) • Erizaintza prozedurak kalitatez eta segurtasunez egitea, infekzioak eta bestelako konplikazioak prebenitzeko neurriak hartuz: o Esku garbiketa eta asepsia jarraitua ekimen guztietan o Materiala eta dispositibo terapeutikoak arriskuak murriztuz erabiltzea o Hondakinak egoki kudeatzea o Erakundearen baliabide materialak zaintzea
3.4.1. Helburuak eta 3.4.1. Helburuak eta 3.4.1. Helburuak eta 3.4.1. Helburuak eta Metodologia Metodologia Metodologia Metodologia Hirugarren fasean 2 lan-saio antolatu ziren; 2010eko maiatzaren 13an eta 20an. Lan-saio horien helburuak ziren: 1. 2010eko maiatzaren 13ko lan-saioaren helburua zen Zainketa Praktikarako Hasiera-ren ikasketa-emaitzen ebaluazioa egiteko ebaluazio-orria eta tutoretza-prozesua proposatzea. 2. 2010eko maiatzaren 20ko lan-saioaren helburua zen maiatzaren 13an jasotako informazioarekin osatutako proposamena praktikan jartzea rol ezberdinak antzeztuz. Lehen fasean bezala, Donostiako Irakasle Eskolako aditu batek parte hartu zuen metodologia antolatzeko; eta, taldeen gainbegirale gisa aritu zen ere 2 lan-saioetan. Lagina osatu zen borondatez izena eman zuten erizain instruktoreekin, irakasle tutoreekin eta ikasleekin. Guztira 48 pertsonek hartu zuten parte. Horietatik %69 erizain instruktoreak ziren (12 osasun-zentroetakoak eta 21 ospitaletako unitate eta zerbitzu desberdinetakoak; horietatik 5 gestioan ari ziren), %17 Eskolako irakasle-tutoreak eta %14 erizaintzako ikasleak (3. kurtsokoak) (ikus 71. irudia).
Saio bakoitzaren hasieran, talde osoari gaiari buruz hitzaldi bat eman zitzaion eta hitzaldiaren bukaeran, gero talde txikitan erabiliko zen metodologia azaldu zitzaion. Hitzaldiaren ostean, bost taldetan bildu ziren parte hartzaileak era honetan: 6-7 erizain instruktore, 1-2 ikasle, 1-2 irakasle. Bi lan-saioetan taldeen egitura berdina mantendu zen. Hirugarren faseko lehen lan-saiorako dokumentu bat prestatu zen (partaide guztiek eskura izan zutena). Dokumentu hori egiteko garaian, kontuan izan ziren: 1. 2009ko Jardunaldietako emaitzak; Zainketa Praktikarako Hasieraaren ikasketa emaitza orokorrak, hain zuzen ere. 2. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan erabiltzen zen praktiketako tutoretza-prozesua. 3. Erizaintzako hainbat teknika ikasleek ikasketetan zehar ongi egiten dituztela ziurtatzearen garrantzia. Horregatik, prozeduren orri bat sortu zen, titulazioan zehar prozedurak zein kurtsotan egiaztatu beharko liratekeen adieraziz. Orri hori egiteko, aztertu ziren ere Erizaintzako Graduaren irakasgaien gaitegiak jakiteko noiz landuko liratekeen prozedurak Eskolan. 4. Garrantzia eman zitzaion ikaslea protagonista nagusia izateari eta bere ikasketa prozesuaren ardura hartzeari; erizain instruktoreek eta irakasleek gidari funtzioa beteko lukete. 5. Garrantzia eman zitzaion ere gogoeta gaitasuna ikasleengan garatzeari; beraien jarduerei eta sentimenduei buruz gogoeta kritikoa egiteari, euren burua ezagutu eta behar izanez gero, erregulatu dezaten (Prieto, Blanco, Morales eta Torre, 2008). 6. Beste Unibertsitateetako hainbat Eskoletan praktikak ebaluatzeko erabiltzen duten ebaluazio-prozesuari buruzko bibliografia (Losa, Casado, López, Cózar, Garcia eta Lara, 2008), (Universitat de Barcelona, 2007).
7. Donostiako E.U. Eskolan 2009ko abenduan antolatutako VII. Jardunaldietan erizain instruktoreek, ikasleek eta irakasle tutoreek egindako ekarpenak. Jardunaldi horien izenburua zen: ‘Tutoretza Erizaintzako praktika klinikoetan’. Hirugarren faseko lehen lan-saiorako prestatutako dokumentuak 5 atal zituen: 1. Zainketa Praktikarako Hasiera-aren ebaluazio orria (lehen kurtsoko ikasketa-emaitza orokorrak zituena); erizain instruktoreek eta irakasleek erabiltzeko litzateke. 2. Zainketa Praktikarako Hasiera-aren gogoeta-autoebaluazio orria; ikasleek erabiltzeko. Autoebaluazio orri hori ebaluazio-orriaren oso antzekoa zen; baina lehen pertsonan zegoen idatzita. Autoebaluazio orri horrek gogoeta-praktika egiteko gunea ere bazuen. 3. Prozeduren orria. 4. Tutoretza-prozesuaren eskemaren proposamena. 5. Tutoretza-prozesuaren fase guztietan egin beharrekoa proposatzen zuen dokumentua. Borondatez izena eman zuten zortzi irakasleek taldeak gidatu zituzten. Irakasle horiekin bilera bat egin zen saioen aurretik, metodologia azaltzeko eta saio bakoitzaren ostean, taldearen lanari buruz hitz egiteko eta emaitzak eskuratzeko. Maiatzaren 13ko lan saioaren ostean, emaitzen analisia egin zen. Taldeek egindako proposamenak kontuan hartu ziren maiatzaren 20ko lan-saiorako dokumentazioa prestatzeko eta jarduerak antolatzeko. Hirugarren faseko lehen lan-saioan (2010eko maiatzaren 13koa) partehartzaileek egindako proposamenen artean hauek ditugu: 1. Praktika lekuaren aurkezpen dokumentu bat egitea, ikasleak eta irakasleak ezagutu ditzaten unitatearen edo zentroaren ezaugarriak praktikak hasi aurretik.
2. Harrera protokolo bat egitea, praktiken lehen egunean ospitalean/zentroan harrera egitean erabiltzeko. Hirugarren faseko lehen lan-saioko proposamenak kontuan izan ziren eta bigarren lan-saioarako aurreikusita zeuden helburuak aldatu egin ziren; helburuak hauek izan ziren: 1. Praktika lekuaren aurkezpen dokumentua erabakitzea. 2. Praktika lekuan harrera egiteko protokoloa zehaztea. 3. Lehen kurtsoko practicumaren ebaluazio-prozesuaren proposamena kasu praktiko batekin antzeztea, erizain instruktoreen, ikasleen eta irakasle-tutoreen artean. Hirugarren faseko bigarren lan-saioaren hasieran, lehen saioko emaitzak aurkeztu ziren eta talde txikitan lan egiteko erabiliko zen metodologia azaldu zen. Talde txikitan lehendabizi landu zen Unitate/Zentroen aurkezpen orriaren proposamena eta gero, Harrera protokoloaren proposamena. Ondoren, kasu praktikoa antzeztu zen aurreko lan-saioan proposatutako tutoretza-prozesuarekin, prozeduren orriarekin eta Zainketa Praktikarako Hasiera-ren ebaluazio-orriarekin eta gogoeta-autoebaluazio orriarekin, bakoitzak zegokion rola betez. Eranskin guzti horiek partehartzaileei eskura eman zitzaizkien lan-saioaren hasieran.
Unitate/Zentroaren ezaugarriak (ikaslerentzat interesgarria izan daitekeen informazioa, praktikak hasi aurretik)
Erabiltzaileen ezaugarriak (biztanleri orokorra, ohiko osasun-arazoak…)
Erizainaren funtzioak (antolaketa…)
Aurkezpen pertsonala Aurkezpen pertsonala Aurkezpen pertsonala Aurkezpen pertsonala (nortzuk gara?): Instruktoreak bere burua aurkezten du: izena eta abizena, kargua, txandak. Ikasleak bere burua aurkezten du: izena eta abizena, kurtsoa, aurreko esperientziak Ikaslearen eta instruktorearen artean komunikatzeko modua zehazten da (helbide elektronikoak, telefonoak, aurreikusten diren bilerak…).
Ustekabekoak jakinarazteko sistema finkatzen da (hutsegiteak, atzerapenak…)
Funtzionamendu adierazten du Funtzionamendu adierazten du Funtzionamendu adierazten du Funtzionamendu adierazten du (nola funtzionatzen dugu?): Ekipoak / pertsonak Erizainaren funtzioak
KKKKontuan izateko beste gaiak ontuan izateko beste gaiak ontuan izateko beste gaiak ontuan izateko beste gaiak (teknika bereziak, mugak….)
Ikasleak bere ikasketen ardura hartzearen garrantzia azpimarratzen du Ikasleak bere ikasketen ardura hartzearen garrantzia azpimarratzen du Ikasleak bere ikasketen ardura hartzearen garrantzia azpimarratzen du Ikasleak bere ikasketen ardura hartzearen garrantzia azpimarratzen du Ikasketa-emaitzak argi izatearen garrantzia azpimarratzen du. Prozedura bat laguntzarik gabe egiten duela noiz egiaztatu erabakitzeko, ikasleak duen ardura azpimarratzen du. Arautegia betetzearen garrantzia gogorarazten du Ikasteko, galdetzearen eta gogoeta egitearen garrantzia azpimarratzen du. Galdetzen dio zalantzarik baduen tutoretza-prozesuari buruz eta ebaluazio sistemari buruz (autoebaluazio barne) edo beste gairen bati buruz. Bere itxaropenei buruz galdetzen dio Bere itxaropenei buruz galdetzen dio Bere itxaropenei buruz galdetzen dio Bere itxaropenei buruz galdetzen dio ikasleari eta balioesten ditu, egokituz behar izanez gero. Ekipoa aurkezten du Ekipoa aurkezten du Ekipoa aurkezten du Ekipoa aurkezten du eta azaltzen du erizaintza ekipoaren partehartzea irakaskuntza prozesuan.
Ikasketa emaitzak Ikasketa emaitzak Ikasketa emaitzak Ikasketa emaitzak
2 Atea jotzen du gelara sartu aurretik, bere burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten die bere izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz (begirada, gorputzjarrera, aurpegiaren espresioa, irribarrea…)
4 Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditu, erabiltzaileen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz
5 Betebehar formalak betetzen ditu; puntuala da, itxura garbia eta zaindutakoa du eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinarazten ditu (atzerapenak, faltak…)
6 Taldean integratzen da: ekipoa agurtzen du txanda hastean eta bukatzean, errespetua agertzen du eta partehartzeko jarrera adierazten du
7 Ikasteko interesa erakusten du eta hobekuntza jarrera: galdetu egiten du “ikasteko”, proposatzen zaizkion hobekuntzak “jasotzen” ditu, eta martxan jartzen ditu; bere ikasketaren ardura beregan hartuz.
8 Ekimen guztietan esku garbiketa egiten du eta asepsia jarraitua erabiltzen du
10 Erizaintzako prozedurez informatzen du, prozedura aplikatu aurretik, eta onartu dituela ziurtatzen du
12 Erabiltzailearen ongizateaz kezkatzen da (zer moduz dagoen galdetzen dio…) eta kontuan hartzen ditu haren adierazpen guztiak
13 Mugitzen den osasun markoa ezagutzen du eta taldearen kideen eginkizun desberdinak bereizten ditu
14 Zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz, diziplinarteko taldeko kideei entzun, galdetu eta informatzen die (egindako jarduerak, zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak………)
15 Dagozkion eginkizunen, bere erabakien eta ekintzen ardura bere esku hartzen du
16 Materiala eta dispositibo terapeutikoak arriskuak murriztuz erabiltzen ditu
18 Prozedurak egiteko era arretarekin behatzen du
19 Iniziatiba erakusten du: egiteko gai dela dakien prozedurak egiteko, bere burua eskaintzen du eta behar duenean laguntza eskatzen du
21 Postura higienearen eta ergonomiaren printzipioak aplikatzen ditu eguneroko praktikarako
Azken tutoretza: alde indartsuak, ohorezko matrikula, hobetzekoak… Data:
EZINBESTEKOA da ikasketa EZINBESTEKOA da ikasketa EZINBESTEKOA da ikasketa EZINBESTEKOA da ikasketa----emaitza GUZTIAK lortzea Practicuma emaitza GUZTIAK lortzea Practicuma emaitza GUZTIAK lortzea Practicuma emaitza GUZTIAK lortzea Practicuma gainditzeko gainditzeko gainditzeko gainditzeko= 3333 puntu. puntu. puntu. puntu.
Ikasketa emaitzak Ikasketa emaitzak Ikasketa emaitzak Ikasketa emaitzak
2 Atea jotzen dut gelara sartu aurretik, nire burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten diet beren izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz (begirada, gorputzjarrera, aurpegiaren espresioa, irribarrea…)
3 Erizaintza prozeduretan, zuhurtasunez eta errespetuz jokatzen dut eta intimitatea zaintzen dut (gortina jartzen dut prozedurekin hasi aurretik; higiene pertsonalean intimitatea ziurtatzen dut…)
4 Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditut, erabiltzaileen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz
5 Betebehar formalak betetzen ditut; puntuala naiz, itxura garbia eta zaindutakoa ditut eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinarazten ditut (atzerapenak, faltak…)
6 Taldean integratzen naiz: ekipoa agurtzen dut txanda hastean eta bukatzean, errespetua agertzen dut eta lankidetzarako jarrera adierazten dut
7 Ikasteko interesa erakusten dut eta hobekuntza jarrera: galdetu egiten dut “ikasteko”, proposatzen zaizkidan hobekuntzak “jasotzen” ditut, eta martxan jartzen ditut; nire ikasketa prozesuaren ardura neureganatuz
8 Ekimen guztietan esku garbiketa egiten dut eta asepsia jarraitua erabiltzen dut
10 Erizaintzako prozedurez informatzen dut, prozedura egin aurretik, eta onartu dituela ziurtatzen dut
12 Erabiltzailearen ongizateaz kezkatzen naiz (zer moduz dagoen galdetzen diot…) eta kontuan hartzen ditut haren adierazpen guztiak
13 Mugitzen naizen osasun markoa ezagutzen dut eta taldearen kideen eginkizun desberdinak bereizten ditut
14 Diziplinarteko taldeko kideei zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz entzun, galdetu eta informatzen diet (egin dituen jarduerak, zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak………)
15 Dagozkidan eginkizunen, nire erabakien eta ekintzen ardura nire esku hartzen ditut
16 Materiala eta dispositibo terapeutikoak arriskuak murriztuz erabiltzen ditut
18 Prozedurak egiteko era arretarekin behatzen dut
19 Iniziatiba erakusten dut: egiteko gai naizela sentitzen dudan prozedurak egiteko, nire burua eskaintzen dut eta behar dudanean laguntza eskatzen dut
21 Postura higienearen eta ergonomiaren printzipioak aplikatzen ditut eguneroko praktikarako
. “Erabiltzaileekin harremana” gaiarekin zerikusia duen egoera bat deskribatzen dut: errespetua, zuhurtasuna edota konfidentzialtasuna.
. Erizaintzako prozedurak modu desberdinean egitearekin zerikusia duen egoera bat deskribatzen dut.
Nire praktikaren arlo positibo bat eta hobetzeko atal bat azpimarratzen ditut.
Egindako praktika asistentzialaren ostean, 2 alde positibo eta hobetzeko 2 atal azpimarratzen ditut.
EZINBESTEKOA da ikasketa EZINBESTEKOA da ikasketa EZINBESTEKOA da ikasketa EZINBESTEKOA da ikasketa----emaitza GUZTIAK lortzea Practicuma emaitza GUZTIAK lortzea Practicuma emaitza GUZTIAK lortzea Practicuma emaitza GUZTIAK lortzea Practicuma gainditzeko gainditzeko gainditzeko gainditzeko= 3333 puntu. puntu. puntu. puntu.
60. taula: Prozeduren orria (practicumean egiaztatu) Zikloari dagokion laukiak bete: Zikloari dagokion laukiak bete: Zikloari dagokion laukiak bete: Zikloari dagokion laukiak bete: A: A: A: A: Prozedura modu egokian egin du laguntzarik gabe B: B: B: B: Ez du egin prozedura, aukerarik izan ez duelako C: C: C: C: Laguntza behar du D: D: D: D: Ez du egin prozedura, horretarako aukera izan arren Nabarmenduta agertzen dira prozedurak egiaztatzeko une egokienak: - Horiz nabarmendutakoa: 2 ziklotan 2 ziklotan 2 ziklotan 2 ziklotan laguntzarik gabe modu egokian (AAAA) egiten duela egiaztatu - Urdinez nabarmendutakoa: ziklo batean ziklo batean ziklo batean ziklo batean laguntzarik gabe modu egokian egiten duela (AAAA) egiaztatu - Nabarmendu gabe: prozedura egiaztatu bada, idatzi/erantsi - Grisez nabarmendutakoa: aurretik Eskolan ez da landu
(C eta D mailek zikloa gainditzea eragozten dute. A mailarekin egiaztatutako prozedurak, ondorengo zikloetan ere maila horrekin egin beharko dira)
Bizi Bizi Bizi Bizi----konstanteak neurtzea eta baloratzea konstanteak neurtzea eta baloratzea konstanteak neurtzea eta baloratzea konstanteak neurtzea eta baloratzea
P9 P9 P9 P9 Eskularru higienikoak erabiltzea
Azala, zauriak eta drainatzeak zaintzea Azala, zauriak eta drainatzeak zaintzea Azala, zauriak eta drainatzeak zaintzea Azala, zauriak eta drainatzeak zaintzea
P16 P16 P16 P16 Oinarrizko bendatzeak
Medikamentuak prestatzea eta ematea Medikamentuak prestatzea eta ematea Medikamentuak prestatzea eta ematea Medikamentuak prestatzea eta ematea
P34 P34 P34 P34 Kateter periferikoan buxatzaileak erabiltzea
72. irudia: Tutoretza prozesuaren eskema
(3) Ikasle guztientzako bilera orokorra Practicumaren arduradunekin, (3) Ikasle guztientzako bilera orokorra Practicumaren arduradunekin, (3) Ikasle guztientzako bilera orokorra Practicumaren arduradunekin, (3) Ikasle guztientzako bilera orokorra Practicumaren arduradunekin, praktikak hasi baino lehen. Bertaratzea derrigorrezkoa. Bertaratzea derrigorrezkoa. Bertaratzea derrigorrezkoa. Bertaratzea derrigorrezkoa. Landuko diren gaiak: Landuko diren gaiak: Landuko diren gaiak: Landuko diren gaiak: Egutegia, kronograma.
Helburua: beren ikaskuntzaz arduratzen diren erizain gogoetatsuak trebatzea. Instruktoreak eta irakasle-tutoreak orientatzaileak dira.
Ikaskuntzaren emaitzen eta prestakuntzazko ebaluazioaren azalpena: tutoretzaprozesua, ebaluazio-orria, gogoeta-autoebaluaziorako orria eta prozeduren orria.
Aldagelen kokapena arropa aldatzeko.
Konfidentzialtasun-konpromisoa.
Ikasleak erabiltzeko Practicumaren Kuadernoa.
Ikasle bakoitzak praktikak amaitzean bete behar duen inkestaren aurkezpena (inkesta betetzeak hobekuntzak egiteko duen garrantzia azaldu).
Aurreko ikasturtean jasotako inkesten emaitzak aurkeztu eta inkesta horien ondorioz egindako aldaketak azaldu, aldaketarik egin bada.
Ikasleei buruz informazioa ematen dio (ikasle kopurua, ikasleen itinerarioa, txandak…).
Instruktorea eta tutorea harremanetan jartzeko modua zehaztea.
Únitate-Zentroaren aurkezpen orriari buruz hitz egiten du.
Practicumaren tutoretza-prozesua eta ebaluazioa gogoraraztea. Instruktoreak ez badu trebakuntzarik jaso, tutoretza-prozesuaren eta ebaluazioaren berri emango dio.
Harrerari buruz galdetzen dio: ordua eta harrera nork egingo duen.
Úntate-zentroaren aurkezpen orria azaldu eta emango dio, praktiken planifikazioa aurkeztuz (txandak, aurreikusitako arlokako txandakatzea…).
Instruktorearen eta tutorearen funtzioen berri emango dio.
Ikaslea bere ikaskuntzaz arduratzeak duen garrantzia nabarmenduko du. Instruktorea eta tutorea orientatzaileak dira (beren ikaskuntzaz arduratzen diren erizain gogoetatsuak prestatzea da helburua).
Ikaskuntzaren emaitzak, horien ebaluazioa gogoratuko ditu eta tutoretza-prozesua (egunak, lekua…) gogoraraziko dizkio. Gogoeta-autoebaluaziorako orria azalduko dio (bidali beharreko egunak zehaztuz) eta prozeduren orria (ikasleak prozedura egiaztatzeko eskatuko dio instruktoreari ongi egiten duela iruditzen zaionean).
Ikasleak Practicumarekin zerikusia duten antolakuntzako alderdiak ezagutzen dituen egiaztatuko du, eta ezagutzen ez baditu, Moodlera, webgunera eta tauletara jotzeko esango dio.
Ikaslearen itxaropenak baloratuko ditu.
Beharrezkoa denean, instruktoreari hobekuntza-arloen berri emango dio telefonoz, eta jarraipena planifikatuko du.
Ikasleak unitate-zentroan egingo duen txandaketa planifikatuko du ekipoarekin batera, tutoreak aipatutako hobekuntza-arloak aintzat hartuta, halakorik izanez gero.
(7) Zentro (7) Zentro (7) Zentro (7) Zentro----unitatean ikasleari harrera egitea, aurretik pentsatutako lekuan eta denbora batean: unitatean ikasleari harrera egitea, aurretik pentsatutako lekuan eta denbora batean: unitatean ikasleari harrera egitea, aurretik pentsatutako lekuan eta denbora batean: unitatean ikasleari harrera egitea, aurretik pentsatutako lekuan eta denbora batean: Instruktoreak konfidantzazko irakaskuntza Instruktoreak konfidantzazko irakaskuntza Instruktoreak konfidantzazko irakaskuntza Instruktoreak konfidantzazko irakaskuntza----giroa sustatu behar du, gertutasuna, prestasuna eta giroa sustatu behar du, gertutasuna, prestasuna eta giroa sustatu behar du, gertutasuna, prestasuna eta giroa sustatu behar du, gertutasuna, prestasuna eta babesa agertuz, ikasleak har dezan bere ikaskuntzaren ardura. babesa agertuz, ikasleak har dezan bere ikaskuntzaren ardura. babesa agertuz, ikasleak har dezan bere ikaskuntzaren ardura. babesa agertuz, ikasleak har dezan bere ikaskuntzaren ardura.
Instruktoreak bere burua aurkeztuko dio ikasleari: izena eta abizena, kargua, txandak Ikasleak bere burua aurkeztuko du: izena eta abizena, kurtsoa, aurreko esperientziak Ikaslea eta instruktorea harremanetan jartzeko modua zehaztuko da (posta elektronikoa, telefonoz, aurreikusitako bilerak…)
Ezustekoak jakinarazteko modua finkatuko da (atzerapenak, huts egiteak…) Egitura fisikoa aurketuko dio Egitura fisikoa aurketuko dio Egitura fisikoa aurketuko dio Egitura fisikoa aurketuko dio in situ in situ in situ in situ (non gaude?): guneak, materiala orokorra...
Ekipoak / pertsonak Erizainaren funtzioak
Praktika ziklorako egindako plangintza azalduko du Praktika ziklorako egindako plangintza azalduko du Praktika ziklorako egindako plangintza azalduko du Praktika ziklorako egindako plangintza azalduko du (arlokako txandaketa, halakorik balego…).
Kontuan izateko beste gaiak Kontuan izateko beste gaiak Kontuan izateko beste gaiak Kontuan izateko beste gaiak (teknika bereziak, mugak…)
Ikaslea bere ikaskuntzaz arduratzeak duen garrantzia nabarmenduko du: Ikaslea bere ikaskuntzaz arduratzeak duen garrantzia nabarmenduko du: Ikaslea bere ikaskuntzaz arduratzeak duen garrantzia nabarmenduko du: Ikaslea bere ikaskuntzaz arduratzeak duen garrantzia nabarmenduko du: Lortu beharreko ikasketa-emaitzak argi izatearen garrantzia azpimarratuko du. Prozedura bat ongi egiten duela noiz egiaztatu behar den erabakitzeko, ikasleak duen ardura gogoraraziko dio.
Ikaslearen itxaropenak balioetsiko ditu Ikaslearen itxaropenak balioetsiko ditu Ikaslearen itxaropenak balioetsiko ditu Ikaslearen itxaropenak balioetsiko ditu, egokituz beharrezkoa balitz.
Prozedua orriaren aurkezpena prestatuko du (egiaztatutako prozedurak eta egiaztatzeke daudenak).
(12) (12) (12) (12) 2. tutoretza Practicumaren erdialdera, Practicumaren zentro/unitatean. Ikaslearen, 2. tutoretza Practicumaren erdialdera, Practicumaren zentro/unitatean. Ikaslearen, 2. tutoretza Practicumaren erdialdera, Practicumaren zentro/unitatean. Ikaslearen, 2. tutoretza Practicumaren erdialdera, Practicumaren zentro/unitatean. Ikaslearen, instruktorearen eta tutorearen arteko bilera leku egokian (ikasle bakoitzarekin bakarka). instruktorearen eta tutorearen arteko bilera leku egokian (ikasle bakoitzarekin bakarka). instruktorearen eta tutorearen arteko bilera leku egokian (ikasle bakoitzarekin bakarka). instruktorearen eta tutorearen arteko bilera leku egokian (ikasle bakoitzarekin bakarka). (Garrantzitsua da ikaslea bere ikaskuntzaz arduratzea, eta instruktoreak eta tutoreak gidatzeko edo orientatzeko funtzioa izatea). Ikasleak bere gogoeta-autoebaluaziorako orria* aurkeztuko du.
Ikasleak bere prozeduren orria aurkeztuko du egiaztatutako prozedurekin (halakorik balego) eta egiaztatzeke dauden prozeduren egiaztapena proposatuko du.
Instruktoreak ebaluazioa aurkeztuko du ebaluazio-orriaren arabera (gogoeta praktika ere*), eta ikasleak esandako prozedurak egiaztatu diren baieztatuko du (halakorik balego).
2. tutoretzako kalifikazioa adostu: ‘Ebaluazio eta kalifikazioa sistema’ taularen arabera.
Hobekuntza-arloak antzematea eta jarraipena planifikatzea, beharrezkoa denean.
Praktiken plangintza egiaztatzea (arlokako txandaketak…).
Irakasle-tutoreak amaierako ebaluazioaren prozeduraren berri emango du: gogoetaautoebaluaziorako orria emateko datak eta egiaztatzeke dauden prozedurak.
*Gogoeta praktikaren errubrika (zikloaren erdia): gaitasun kritikoarekin erantzuten duen atal bakoitzeko 0.2 puntu .
(17) Azken tutoretza, Practicumaren azkeneko astean. Ikaslearen, instruktorearen eta tutorearen (17) Azken tutoretza, Practicumaren azkeneko astean. Ikaslearen, instruktorearen eta tutorearen (17) Azken tutoretza, Practicumaren azkeneko astean. Ikaslearen, instruktorearen eta tutorearen (17) Azken tutoretza, Practicumaren azkeneko astean. Ikaslearen, instruktorearen eta tutorearen arteko bilera zentroan/ arteko bilera zentroan/ arteko bilera zentroan/ arteko bilera zentroan/unitatean leku egokian (ikasle bakoitzarekin bakarka). unitatean leku egokian (ikasle bakoitzarekin bakarka). unitatean leku egokian (ikasle bakoitzarekin bakarka). unitatean leku egokian (ikasle bakoitzarekin bakarka). Ikasleak bere gogoeta-autoebaluaziorako orria** aurkeztuko du.
Ikasleak bere prozeduren orria aurkeztuko du egiaztatutako prozedurekin.
Instruktoreak ebaluazioa aurkeztuko du ebaluazio-orriaren arabera (gogoeta praktika ere**), eta ikasleak esandako prozedurak egiaztatu diren baieztatuko du.
Kalifikazioa adostu: ‘Ebaluazio eta kalifikazioa sistema’ taularen azken tutoretza.
Ikasleari indar-guneak aitortuko zaizkio eta, beharrezkoa denean, hurrengo practicumetarako hobekuntza-proposamenak adieraziko dizkio.
‘Ebaluazio eta kalifikazioa sistema’ taularen azken tutoretza atala.
(19) ‘Practicumaren Koadernoa’ arduradunari entregatuko dio eta irakasle (19) ‘Practicumaren Koadernoa’ arduradunari entregatuko dio eta irakasle (19) ‘Practicumaren Koadernoa’ arduradunari entregatuko dio eta irakasle (19) ‘Practicumaren Koadernoa’ arduradunari entregatuko dio eta irakasle----tutore bezala tutore bezala tutore bezala tutore bezala egin beharreko zereginak beteko ditu egin beharreko zereginak beteko ditu egin beharreko zereginak beteko ditu egin beharreko zereginak beteko ditu (txostenak, aktak…). (txostenak, aktak…). (txostenak, aktak…). (txostenak, aktak…).
**Gogoeta praktikaren errubrika (zikloaren amaera): -1 puntu: gaitasun kritikoarekin erantzun du galdetu zaizkion alde guztiei buruz. -0.5 puntos: gaitasun kritikoarekin erantzun du galdetu zaizkon alde batzuei buruz. -0 puntos: ez du erantzun gaitasun kritikoarekin.
3.5.1. Helburuak eta metodologia 3.5.1. Helburuak eta metodologia 3.5.1. Helburuak eta metodologia 3.5.1. Helburuak eta metodologia Lehen fasean lortu ziren kurtso bakoitzeko ikasketa emaitza orokorrak eta ezinbestekoak zirenak; bigarren fasean practicumaren ibilbidea eta 3. fasean lehen kurtsoko practicumaren ebaluazio-prozesua; hau da, ebaluazio tresnak eta tutoretza-prozesua zehaztea. Laugarren fasearen helburua izan da practicumaren ibilbidearen arlo desberdinetan lortu beharreko ikasketa emaitza espezifikoak erabakitzea. Horretarako, Praktika Batzordeak ikasketa-emaitza espezifikoen proposamen ireki bat prestatu du Erizaintza-Prozesuaren faseak oinarritzat hartuta; hau da: balorazioa, erizaintza-diagnostikoa, plangintza, ekitea eta ebaluazioa, eta erregistroen atal bat ere agertzen zen amaieran. Proposamena egiteko, kontuan izan dira ere Diplomaturako praktika klinikoak ebaluatzeko erabilitako ebaluazio-orriak; kasu gehienetan, ekitea faseko jarduerak zituztenak. Era berean, 2., 3. eta 4. kurtsoko practicumaren ikasketa emaitza orokorren taulak prestatu dituzte (ikus 62, 63 eta 64 taulak), kontuan izanda lehen eta 2. faseko emaitzak. Ikasleak bete beharreko ibilbideko arko desberdinetako ikasketa emaitza espezifikoak erabakitzeko 2 jardunaldi antolatu ziren, bakoitza 2 lansaiotakoa (guztira 4 lan-saio): 1. 2011ko urtarrilaren 13an eta 14an erabaki dira arlo hauetan ikasketa emaitza espezifikoak: ‘Osasun Zentroak’, ‘Kirofanoa’, ‘ ‘Ama-Haur’ arloa, ‘Larrialdiak’, ‘Kirurgia’, ‘Zentro gerontologikosoziosanitarioa’, ‘Onkologia’, ‘Barne-medikuntza’, ‘Zainketa Intentsiboak’- ‘Suspertze-gela’,. 2. 2012ko maiatzaren 22an eta 24an erabaki dira arlo hauetan ikasketa emaitza espezifikoak: ‘Etxez-etxeko hospitalizazioa’, ‘Gaixotasun kutsagarrien unitatea’, psikiatria arloa’, hemodinamikaErradiologia interbentzionista’, ‘Onko-hematologia’ eta ‘Dialisia’.
Lagina osatu zen borondatez izena eman zuten erizain instruktoreekin, irakasle tutoreekin eta ikasleekin. Lehehengo Jardunaldietako 2 lansaioetan guztira 56 pertsonek hartu zuten parte. Horietatik %68 erizain instruktoreak ziren (10 ‘OsasunZentro’etakoak, 4 ‘Kirurgia’ arlokoak, 4 ‘Ama-Haur’ arlokoak, 4 ‘Kirofano’koak, 3 ‘Zainketa Intentsibo’-‘Suspertze-gela’ arlokoak, 2 ‘Larrialdi’etakoak, 4 Zentro gerontologiko-soziosanitarioa’, 3 ‘Onkologia’koak, 4 ‘Barne-Medikuntzakoak’), %12 erizaintzako ikasleak (3. kurtsokoak) eta %20 Eskolako irakasle-tutoreak (ikus 73. irudia).
Laugarren faseko 2. Jardunaldietako 2 lan-saioetan guztira 37 pertsonek hartu zuten parte. Horietatik %81 erizain instruktoreak ziren (5 ‘Etxezetxeko hospitalizazioa’, 5 ‘Gaixotasun kutsagarrien unitate’koak, 8 ‘Psikiatria’ arlokoak, 5 ‘Hemodinamika-Erradiologia interbentzionista’ arlokoak, 5 ‘Onko-hematologia’koak eta 2 ‘Dialisia’koak), %3 erizaintzako ikasleak (3. kurtsokoak) eta %16 Eskolako irakasle-tutoreak (ikus 74. irudia). Jardunaldi bakoitzaren hasieran hitzaldi bat eman zitzaien azalduz titulazio berriaren eta practicumaren diseinuaren nondik norakoak; ordurarte emandako pausoak (kurtso bakoitzeko ikasketa-emaitza orokorrak…) eta lan-saio hauetan egin beharreko zereginak. Ondoren arlo bakoitzeko erizain instruktoreak elkartu ziren irakasle tutore baten gidaritzapean eta taldeetan egon ziren ere zegokion arloan
praktika egin zituzten ikasleak. Talde bakoitzari aurkeztu zitzaien arlo bakoitzaren ikasketa-emaitza espezifikoen proposamena ErizaintzaProzesuaren faseak oinarritzat hartuta. Ikasketa.emaitza espezifikoak zehaztu ostean, praktika batzordeak ebaluazio sistema prestatu zuen.
3.5. 3.5. 3.5. 3.5.2222. Emaitzak . Emaitzak . Emaitzak . Emaitzak Laugarren faseko lehenengo Jardunaldietako 2 lan-saioetan 9 talde eratu ziren eta 11 arlotako ikasketa emaitza bereziak zehaztu ziren: ‘Lehen mailako Arreta’, ‘Kirurgia’, ‘Jaiotze-Prozesua’, ‘Haur’ arloa, ‘Kirofanoa’, ‘Larrialdiak’, ‘Zentro gerontologiko-soziosanitarioa’, ‘Onkologia’, ‘Barnemedikuntza’, ‘Zainketa Intentsiboak helduak’, Zainketa Intentsiboak Neonatologia’ eta ‘Suspertze-gela’ (ikus 65, 66, 67, 68, 69, 70, 71 ,72 ,73 ,74, 75, 76, 77 taulak). Laugarren faseko bigarren Jardunaldietako 2 lan-saioetan 6 talde eratu ziren eta 6 arlotako ikasketa emaitza bereziak zehaztu ziren: ‘Etxez-etxeko hospitalizazioa’, ‘Gaixotasun Infekzioosoen Unitatea’, ‘Psikiatria arloa’, Hemodinamika-Erradiologia interbentzionista’, ‘Onko-hematologia’ eta ‘Dialisia’ (ikus 78, 79, 80, 81, 82, 83 taulak). Praktika Batzordeak prestatutako ikasketa-emaitza espezifikoen ebaluazioa eta ikasketa emaitza guztien kalifikazio sistema 84 eta 85 tauletan, hurrenez hurren, ikus daitezke.
1 Erabiltzaileen iritziak, sinesmenak eta baloreak errespetatzen dituela agertzen du; sexu, arraza, kultura, edo erlijio bereizketarik egin gabe eta balore-iritziak saihestuz
2 Atea jotzen du gelara sartu aurretik, bere burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten die bere izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz (begirada, gorputz-jarrera, aurpegiaren espresioa, irribarrea…)
3 Erizaintzako prozedurez informatzen du, prozedura aplikatu aurretik, eta onartu dituela ziurtatzen du
5 Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditu, erabiltzaileen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz
6 Betebehar formalak betetzen ditu; puntuala da, itxura garbia eta zaindutakoa du eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinarazten ditu (atzerapenak, faltak…)
7 Taldean integratzen da: ekipoa agurtzen du txanda hastean eta bukatzean, errespetua agertzen du eta partehartzeko jarrera adierazten du
8 Ikasteko interesa erakusten du eta hobekuntza jarrera: galdetu egiten du “ikasteko”, proposatzen zaizkion hobekuntzak “jasotzen” ditu, eta martxan jartzen ditu; bere ikasketaren ardura beregan hartuz
Prest agertzen da, deitzen dutenean (txirrina….) behar den denboran joanez eta erabiltzaileari eta senideei erizaintzako zerbitzuak (behar izanez gero) nola eskura ditzaketen azalduz
Erabiltzailearen ongizateaz kezkatzen da (zer moduz dagoen galdetzen dio…) eta kontuan hartzen ditu haren adierazpen guztiak
15 Erabiltzailearen aurrerapenak indartzen ditu, baita txikiak badira ere
16 Konfiantza eta hurbiltasuna transmititzen ditu, aktiboki entzuten du eta giro egokia sortzen du sentimenduak adierazteko
17 Mugitzen den osasun markoa ezagutzen du eta taldearen kideen eginkizun desberdinak bereizten ditu
18 Zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz, diziplinarteko taldeko kideei entzun, galdetu eta informatzen die (egindako jarduerak, zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak………)
19 Dagozkion eginkizunen, bere erabakien eta ekintzen ardura bere esku hartzen ditu
20 Asertibotasuna azaltzen du: sentimenduak, iritziak eta pentsamenduak adierazten ditu besteen eskubideak ukatu eta gutxietsi gabe.
21 Iniziatiba erakusten du: egiteko gai dela dakien prozedurak egiteko, bere burua eskaintzen du eta behar duenean laguntza eskatzen du. Inork eskatu gabe ekintzak ekiten ditu (erizainari esanez) eta ez du neurrigabeko ausardiarekin jokatzen
22 Prozedurak egiteko era arretarekin behatzen du eta aukera guztiak aprobetxatzen ditu (edozein prozedura egitea) zaintzarekin zerikusia duten alderdi desberdinak aztertzeko
23 Postura higienearen eta ergonomiaren printzipioak aplikatzen ditu eguneroko praktikarako
1 Erabiltzaileen iritziak, sinesmenak eta baloreak errespetatzen dituela agertzen du; sexu, arraza, kultura, edo erlijio bereizketarik egin gabe eta balore-iritziak saihestuz
2 Atea jotzen du gelara sartu aurretik, bere burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten die bere izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz (begirada, gorputz-jarrera, aurpegiaren espresioa, irribarrea…)
3 Erizaintzako prozedurez informatzen du, prozedura aplikatu aurretik, eta onartu dituela ziurtatzen du
4 Erabiltzaileari edota senideei informazioa eman aurretik gaiari buruz dakitenaz galdetzen die eta informazioa helarazitakoan informazioa ulertua izan dela egiaztatzen du eta sor litezkeen zalantzak argitzen edo bideratzen ditu
6 Erabiltzailearen partehartzea eta inplikazioa ahalbidetzen du, autonomia eta autozainketa sustatuz,
jarduerak bideratuz erabiltzaileak ahalik eta independentzia maila handiena edukitze aldera
7 Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditu, erabiltzaileen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz
8 Betebehar formalak betetzen ditu; puntuala da, itxura garbia eta zaindutakoa du eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinarazten ditu (atzerapenak, faltak…)
9 Taldean integratzen da: ekipoa agurtzen du txanda hastean eta bukatzean, errespetua agertzen du eta partehartzeko jarrera adierazten du
10 Zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz, diziplinarteko taldeko kideei entzun, galdetu eta informatzen die (egindako jarduerak, zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak………)
11 Asertibotasuna azaltzen du ekipoko kideekin: sentimenduak, iritziak eta pentsamenduak adierazten ditu besteen eskubideak ukatu eta gutxietsi gabe. Ekipoko kideen artean diferentzi pertsonalik eta gatazkarik balego, ongi moldatzen da.
12 Ikasteko interesa erakusten du eta hobekuntza jarrera: galdetu egiten du “ikasteko”, proposatzen zaizkion hobekuntzak “jasotzen” ditu, eta martxan jartzen ditu; bere ikasketaren ardura beregan hartuz.
13 Prozedurak egiteko era arretarekin behatzen du eta aukera guztiak aprobetxatzen ditu (edozein prozedura egitea) zaintzarekin zerikusia duten alderdi desberdinak aztertzeko
14 Iniziatiba erakusten du: egiteko gai dela dakien prozedurak egiteko, bere burua eskaintzen du eta behar duenean laguntza eskatzen du. Inork eskatu gabe ekintzak ekiten ditu (erizainari esanez) eta ez du neurrigabeko ausardiarekin jokatzen
15 Neurri unibertsalak aplikatzen ditu. Ekimen guztietan esku garbiketa egiten du eta asepsia jarraitua erabiltzen du. Materiala eta dispositibo terapeutikoak arriskuak murriztuz erabiltzen ditu. Hondakinak ongi kudeatzen ditu.
17 Postura higienearen eta ergonomiaren printzipioak aplikatzen ditu eguneroko praktikarako
20 Prest agertzen da, deitzen diotenean (txirrinak…) behar den denboran joaten da eta senideei erizaintzako zerbitzuak (behar izanez gero) nola eskura ditzaketen azaltzen die
21 Erabiltzailearen ongizateaz kezkatzen da (zer moduz dagoen galdetzen dio…) eta kontuan hartzen ditu haren adierazpen guztiak
22 Erabiltzailearen aurrerapenak indartzen ditu, baita txikiak badira ere
23 Erabiltzaileen eta horien senideen inplikazioa ahalbidetzen du erabakiak hartzeko orduan, behar den informazioa emanez haiek dituzten ezagutzak eta baliabideak baloratu ostean, eta osasuna-gaixotasuna prozesuan beren inplikatzeko erabakia errespetatuz
24 Duintasunez bizitzeko eta hiltzeko eskubideak zaintzen ditu eta alferrikako sufrimendua saihesteko hartzen diren neurrietan parte hartzen du
25 Konfiantza eta hurbiltasuna transmititzen dio erabiltzaileei, aktiboki entzuten dio eta giro egokia sortzen du sentimenduak adierazteko
26 Enpatia agertzen du eta besteek sentitzen dutena ulertzen du distantzi profesionala mantenduz (interesa azaltzen du eta erabiltzailearen eta haren inguruaren sentimenduak, emozioak eta kezkak ulertzen dituela azaltzen du)
27 Pertsonek independentzia izateko eta gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntza ematearen garrantzia antzematen du
28 Mugitzen den osasun markoa ezagutzen du eta taldearen kideen eginkizun desberdinak bereizten ditu. Mugitzen den eremua (instituzionala, legala) aztertzen du eta asistentzia praktikan sortzen diren zailtasunei buruz hausnartzen du
29 Taldekideei erabakietan parte hartzeko borondatea helarazten die (zaintzaren inguruko iradokizunak ematen ditu…)
30 Ekipoko beste kideekin edo laguntzako pertsonalarekin (laguntzaileak, zaintzaileak…) partekatu edota delegatu ditzaken jarduerak bereizten ditu
31 Berrikuntza teknologikoetara moldatzen da, baloratuz haien alde onak eta sortzen dituzten zailtasunak
33 Ekipoko kideen artean diferentzi pertsonalik eta gatazkarik balego, ongi moldatzen da
34 Erregistroak argi eta zehatz betetzen ditu eta unitatean/zentroan erabiltzen diren programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
36 Erabiltzaileari edo/eta familiari laguntza emozionala ematen dio, beharren arabera: lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu; mezu baikorrak transmititzen ditu eta animoak ematen ditu, itxaropen faltsuak saihestuz; informazioa “dosifikatu” eta egokitzen du, erabiltzailearen egoera emozionala kontutan hartuz.
37 Betebeharrak irizpideez, lehentasunez eta denborara egokituz antolatzen ditu
39 Berak bere kabuz egindako lanen egitea eta laguntza pertsonalak (laguntzaileak, zaintzaileak…) egindakoak baloratzen ditu. Taldekideen esku-hartzeak aztertzen ditu eta irizpidearekin hausnartzen du "egin" edo "egoteko" moduez
40 Dagozkion eginkizunen, bere erabakien eta ekintzen ardura bere esku hartzen du
42 Ustekabeko egoerak konpontzen edo bideratzen ditu, jarrera sortzaile bat erakutsiz zailtasunen eta urritasunen aurrean; eta, laguntza eskatuz beharrezkoa denean
1 Erabiltzaileen iritziak, sinesmenak eta baloreak errespetatzen dituela agertzen du; sexu, arraza, kultura, edo erlijio bereizketarik egin gabe eta balore-iritziak saihestuz
2 Atea jotzen du gelara sartu aurretik, bere burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten die beren izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz (begirada, gorputzjarrera, aurpegiaren espresioa, irribarrea…)
3 Erizaintzako prozedurez informatzen du, prozedura aplikatu aurretik, eta onartu dituela ziurtatzen dut
5 Erabiltzaileari edota senideei informazioa eman aurretik gaiari buruz dakitenaz galdetzen die eta informazioa helarazitakoan informazioa ulertua izan dela egiaztatzen du eta sor litezkeen zalantzak argitzen edo bideratzen ditu
6 Erizaintza prozeduretan, zuhurtasunez eta errespetuz jokatzen du eta intimitatea zaintzen du (gortina jartzen dut prozedurekin hasi aurretik; higiene pertsonalean intimitatea ziurtatzen du…)
7 Erabiltzailearen partehartzea eta inplikazioa ahalbidetzen du, autonomia eta autozainketa sustatuz, jarduerak bideratuz erabiltzaileak ahalik eta independentzia maila handiena edukitze aldera
8 Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditu, erabiltzaileen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz
9 Betebehar formalak betetzen ditu; puntuala da, itxura garbia eta zaindutakoa ditu eta uniforme egokia; eta, ustekabekoak jakinarazten ditu (atzerapenak, faltak…)
10 Taldean integratzen da: ekipoa agurtzen du txanda hastean eta bukatzean, errespetua agertzen du eta lankidetzarako jarrera adierazten du
11 Zaintzarekin zerikusia duten jarduerei buruz, diziplinarteko taldeko kideei entzun, galdetu eta informatzen die (egindako jarduerak, zalantzak, aldaketak, argibideak, akatsak………)
12 Asertibotasuna azaltzen du ekipoko kideekin: sentimenduak, iritziak eta pentsamenduak adierazten ditu besteen eskubideak ukatu eta gutxietsi gabe. Ekipoko kideen artean diferentzi pertsonalik eta gatazkarik balego, ongi moldatzen da.
13 Ikasteko interesa erakusten du eta hobekuntza jarrera: galdetu egiten du “ikasteko”, proposatzen zaizkion hobekuntzak “jasotzen” ditu, eta martxan jartzen ditu; nire ikasketa prozesuaren ardura bereganatuz
14 Prozedurak egiteko era arretarekin behatzen du eta aukera guztiak aprobetxatzen ditu (edozein prozedura egitea) zaintzarekin zerikusia duten alderdi desberdinak aztertzeko
15 Iniziatiba erakusten du: egiteko gai den prozedurak egiteko, bere burua eskaintzen du eta behar duenean laguntza eskatzen du. Inork eskatu gabe ekintzak ekiten ditu (erizainari esanez) eta ez du neurrigabeko ausardiarekin jokatzen
16 Neurri unibertsalak aplikatzen ditu. Ekimen guztietan esku garbiketa egiten du eta asepsia jarraitua erabiltzen du. Materiala eta dispositibo terapeutikoak arriskuak murriztuz erabiltzen ditu. Hondakinak ongi kudeatzen ditu
19 Postura higienearen eta ergonomiaren printzipioak aplikatzen ditu eguneroko praktikarako
21 Prest agertzen da, deitzen diotenean (txirrinak…) behar den denboran joaten da eta senideei erizaintzako zerbitzuak (behar izanez gero) nola eskura ditzaketen azaltzen die
22 Konfiantza eta hurbiltasuna transmititzen dio erabiltzaileei, aktiboki entzuten dio eta giro egokia sortzen du sentimenduak adierazteko
23 Enpatia agertzen du eta besteek sentitzen dutena ulertzen du distantzi profesionala mantenduz (interesa azaltzen du eta erabiltzailearen eta haren inguruaren sentimenduak, emozioak eta kezkak ulertzen dituela azaltzen du)
24 Erabiltzailearen ongizateaz kezkatzen da (zer moduz dagoen galdetzen dio…) eta kontuan hartzen ditu haren adierazpen guztiak
25 Erabiltzailearen aurrerapenak indartzen ditu, baita txikiak badira ere
26 Erabiltzaileen eta horien senideen inplikazioa ahalbidetzen du erabakiak hartzeko orduan, behar den informazioa emanez haiek dituzten ezagutzak eta baliabideak baloratu ostean, eta osasuna-gaixotasuna prozesuan beren inplikatzeko erabakia errespetatuz
27 Duintasunez bizitzeko eta hiltzeko eskubideak zaintzen ditu eta alferrikako sufrimendua saihesteko hartzen diren neurrietan parte hartzen du
28 Pertsonek independentzia izateko eta gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntza ematearen garrantzia antzematen du
29 Mugitzen den osasun markoa ezagutzen du eta taldearen kideen eginkizun desberdinak bereizten ditu. Mugitzen naizen eremua (instituzionala, legala) aztertzen du eta asistentzia praktikan sortzen diren zailtasunei buruz hausnartzen du
31 Berrikuntza teknologikoetara moldatzen da, baloratuz haien alde onak eta sortzen dituzten zailtasunak
32 Taldekideei erabakietan parte hartzeko borondatea helarazten die (zaintzaren inguruko iradokizunak ematen ditu…)
33 Ekipoko beste kideekin edo laguntzako pertsonalarekin (laguntzaileak, zaintzaileak…) partekatu edota delegatu ditzaken jarduerak bereizten ditu
34 Ekipoko kideen artean diferentzi pertsonalik eta gatazkarik balego, ongi moldatzen da
35 Beharrezkoa denean, beste zerbitzuetako profesionalekin koordinatzen da (espezializazioak, proba diagnostikoak…)
37 Erregistroak argi eta zehatz betetzen ditu eta unitatean/zentroan erabiltzen diren programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
39 Erabiltzaileari edo/eta familiari laguntza emozionala ematen dio, beharren arabera: lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu; mezu baikorrak transmititzen ditu eta animoak ematen ditu, itxaropen faltsuak saihestuz; informazioa “dosifikatu” eta egokitzen du, erabiltzailearen egoera emozionala kontutan hartuz.
40 Betebeharrak irizpideez, lehentasunez eta denborara egokituz antolatzen ditut
42 Bere kabuz egindako lanen egitea eta laguntza pertsonalak (laguntzaileak, zaintzaileak…) egindakoak baloratzen ditu. Taldekideen esku-hartzeak aztertzen ditu eta irizpidearekin hausnartzen du "egin" edo "egoteko" moduez
43 Dagozkion eginkizunen, erabakien eta ekintzen ardura bere esku hartzen ditu
45 Ustekabeko egoerak konpontzen edo bideratzen ditu, jarrera sortzailea erakutsiz zailtasunen eta urritasunen aurrean; eta, laguntza eskatuz beharrezkoa denean
47 Larrialdi eta ebakuazio planei buruzko informazioa non lor dezakeen ezagutzen du
49 Erakundearen helburuak, Plan Estrategikoa eta zentro-unitateko helburu zehatzak azaltzen dituen informazioa non lor dezakeen ezagutzen du
50 Zentro-unitatean ezarrita dauden kalitatea ebaluatzeko sistemari buruzko informazioa non lor dezakeen ezagutzen du
Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa:
Behaketaren, elkarrizketaren eta azterketa fisikoaren bidezko datuak bildu ditu erizaintzako eredua eta/edo osasun-zentroan ezarritako gidak erabiliz, adinaren edota osasun arazoen arabera eta kontuan izanda ingurunea; gizartea, familia eta kultura H.T.A., Diabetea, BGBK, Obesitatea, Immunizazioak, Bularreko haurra eta Haur osasuntsua, Emakumezkoa
Lortutako informazioa aztertu eta antolatu du, eta gizabanakoaren eta gizarte-familiaren gaitasunak eta beharrak identifikatu ditu. Erabiltzailearen osasun-egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta aurrez eman daitezkeen seinaleak antzematen ditu, eta erabiltzailearen egoeran gertatutako aldaketak eta/edo konplikazioak aldez aurretik detektatu ditu
Erabiltzaileak eta bere inguruneak (familia, zaintzaileak, giza baliabideak…) prozesuari aurre egiteko, norbere zaintzan inplikatzeko edota inguruko pertsonak zaintzeko dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratu ditu
Erizaintzako Diagnostikoa Erizaintzako Diagnostikoa Erizaintzako Diagnostikoa Erizaintzako Diagnostikoa:
Zein arazo diren erizaintzako erantzukizunak zehaztu du eta arazo horiei buruzko erizaintzako diagnostikoak adierazi ditu
Erabiltzailearen osasuna hobetze edo mantentze aldera edota heriotza duina izateko helburuak planifikatu ditu erabiltzailearekin, familiarekin (zentzu zabalean; zaintzailea, arduraduna…) eta/edo taldearekin ahal bada (Helburuak errealistak, neurgarriak eta denbora baten barruan ezarritakoak izango dira)
Planteatutako helburuak betetzeko bideratutako banan-banako zainketa-plana ezarri du, zeinetan erabiltzailea(ri) eta/edo familia(ri) irakatsi egingo dion, gainbegiratu egingo duen, lagundu egingo dion edo ordezkatu egingo duen:
Ekintza prebentiboak programatu ditu
Ekintza zuzentzaileak eta/edo aringarriak programatu ditu
Konplikazioak aurreratzen dituzten seinaleen eta sintomen balioespena programatu du
Bizitzeko era osasungarria sustatzeko eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen NORBERE ZAINTZA NORBERE ZAINTZA NORBERE ZAINTZA NORBERE ZAINTZA eragiteko ekintzak programatu ditu
Eskatutako eta programatutako kontsultaren prozedura erabili du
Osasun-programa desberdinetan ezarritako ekintzak gauzatu ditu
Etxez etxeko bisita egin du metodologia hauek praktikan jarriz: Atzematea, Prestakuntza, Garapena, Erregistroa eta Ebaluazioa; planifikatutako ekintzak gauzatuz
Erizaintzako bileretan parte hartu du (ekipokoak, trebakuntzakoak…)
Erizaintzako prozedura zehatzak egin ditu, kalitatearekin eta segurtasunarekin planifikatuta, eta neurriak hartuz infekzioak eta beste konplikazioak prebenitzeko:
Ahoko koagulazioaren aurkako kontrola
TAren monitorizazioa
Inmunizazioak eta hozkailuaren tenperatura
Kontrol Biologikoa-Esterilizazioa
Materialaren eta sendagaien berrikustea eta mantentzea
Lagin biologikoak jaso, prestatu eta bidaltzeko zirkuitua
Norbere zaintza eta Osasunerako Heziketa Osasunerako Heziketa Osasunerako Heziketa Osasunerako Heziketa:
Pertsonek AUTONOMIA AUTONOMIA AUTONOMIA AUTONOMIA lortzeko eta beren gaitasunak garatzeko osasunheziketaren garrantzia identifikatu du
Norbere zaintza eta beste pertsonen zaintza errazten duten jarraibideak irakatsi ditu, osasunerako heziketa emanez egoera desberdinetan
Erabiltzaileak lortutako aurrerapenak indartu ditu nahiz eta txikiak izan
Erabiltzaileari eta/edo familiari (zentzu zabalean, zaintzailea…) emozio emozio emozio emozio----laguntza laguntza laguntza laguntza eman dio:
Entzute aktiboa
Lasaitasuna eta laguntza transmititu ditu
Mezu baikorrak transmititu ditu eta itxaropen faltsuak saihestuz animatu du
Informazioa gaixoaren emozio-egoeraren arabera ‘neurtu’ eta egokitu du
Informazioa transmititu du erabiltzaileari eta familiari osasun-egoeran gertatzen diren aldaketak eta heriotzak (dolua) ulertzen laguntzeko
Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa:
Zaintza-planaren emaitzak ebaluatu ditu, inplikatutako pertsonekin, planteatutako helburuekin egiaztatuz
Erabilitako metodologia ebaluatu du eta garapena errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatu ditu
Egindako interbentzio independenteen eta interdependenteen erantzuna ebaluatu du (tratamendu analgesikoak, antipiretikoak, antihipertentsiboak…). Agindutako tratamenduak betetzen diren eta haienganako erantzuna ebaluatu ditu
Erabiltzaileak berak duen bere arreta prozesuari buruzko pertzepzioa ebaluatu du
Pertsonaren osasun-egoera eta egindako jarduerak erregistratu erregistratu erregistratu erregistratu ditu:
Oso argi eta zehatz bete ditu ondorengo erregistroak (zehaztu beharrezkoa izanez gero):
Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa: Balorazioa:
Behaketaren, elkarrizketaren, azterketa fisikoaren eta historia klinikoaren (anestesia orria…) bidez datuak bildu ditu erizaintzako eredua eta/edo unitatean ezarritako gidak erabiliz
Lortutako informazioa aztertu eta antolatu du, eta gaitasunak eta beharrak identifikatu ditu
Osasun-gaixotasun prozesuarekin erlazionatuta dauden erabiltzailearen emoziozko erantzunak eta bere ingurunea identifikatu ditu
Erabiltzaileak eta bere inguruneak (familia, zaintzaileak, giza baliabideak…) prozesuari aurre egiteko eta norbere zaintzan inplikatzeko dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratu ditu
b) Ebakuntza OSTEKO balorazioa b) Ebakuntza OSTEKO balorazioa b) Ebakuntza OSTEKO balorazioa b) Ebakuntza OSTEKO balorazioa:
Behaketaren, elkarrizketaren, azterketa fisikoaren eta historia klinikoaren (anestesia orria…) bidez datuak bildu ditu erizaintzako eredua eta/edo unitatean ezarritako gidak erabiliz (eskalak, erorketa arriskuaren balorazioa, ultzerak…)
Lortutako informazioa aztertu eta antolatu du, eta gaitasunak eta beharrak identifikatu ditu
Osasun-gaixotasun prozesuarekin erlazionatuta dauden erabiltzailearen emoziozko erantzunak eta bere ingurunea identifikatu ditu
Erabiltzaileak eta bere inguruneak (familia, zaintzaileak, giza baliabideak…) prozesuari aurre egiteko eta norbere zaintzan inplikatzeko dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratu ditu
Erabiltzailearen osasun-egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta aurrez eman daitezkeen seinaleak antzeman ditu, eta erabiltzailearen egoeran gertatutako aldaketak eta/edo konplikazioak aldez aurretik detektatu aldez aurretik detektatu aldez aurretik detektatu aldez aurretik detektatu ditu
Erizaintzako Diagnostikoa: Erizaintzako Diagnostikoa: Erizaintzako Diagnostikoa: Erizaintzako Diagnostikoa:
Zein arazo diren erizaintzako erantzukizunak zehaztu du eta arazo horiei buruzko erizaintzako diagnostikoak adierazi ditu
Lankidetzarako edo interdependenteak diren arazoak zein diren identifikatu ditu eta arazo potentzialak ere
Erabiltzailearen osasuna hobetze edo mantentze aldera edota heriotza duina izateko helburuak planifikatu ditu erabiltzailearekin, familiarekin eta/edo taldearekin ahal bada (Helburuak errealistak, neurgarriak eta denbora baten barruan ezarritakoak izango dira)
Planteatutako helburuak betetzeko bideratutako banan-banako zainketa-plana ezarri du, zeinetan erabiltzailea(ri) eta/edo familia(ri) irakatsi egingo dion, gainbegiratu egingo duen, lagundu egingo dion edo ordezkatu egingo duen:
Ekintza prebentiboak programatu ditu
Ekintza zuzentzaileak eta/edo aringarriak programatu ditu
Konplikazioak aurreratzen dituzten seinaleen eta sintomen balioespena programatu du
Bizitzeko era osasungarria sustatzeko eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen norbere zaintza eragiteko ekintzak programatu ditu
a) Erizaintzako prozedura bereziak egin ditu, kalitatearekin eta segurtasunarekin planifikatuta, infekzioak eta beste konplikazioak (larruazalaren narriadura…) prebenitzeko neurriak erabiliz:
Ebakuntza aurrek Ebakuntza aurrek Ebakuntza aurrek Ebakuntza aurreko zainketak: o zainketak: o zainketak: o zainketak: ilea moztea, eremu kirurgikoa prestatzea, protesiak eta beste gaiak kentzea (eraztunak, pearcing…)
Ebakuntza osteko zainketak: Ebakuntza osteko zainketak: Ebakuntza osteko zainketak: Ebakuntza osteko zainketak:
Unitatean erabiltzailea ‘jasotzea’: konortearen balorazioa, mina, zainketa hemodinamikoak, drainatzeak, zundak, zain bideak, aposituak …
Mobilizazio egokia eta zirkulazioa arazoak prebenitzea
Minaren balorazioa, tratamendua ematea eta erantzunaren ebaluazioa
Sendaketa orga prestatzea, zaintzea eta erabiltzea mikroorganismoen barreiaketa saihestuz
Sendaketa bereziak asepsiarekin egitea: kirurgikoak (zauriak, injertoak, kolgajoak…), ultzerak…
b) Norbere zaintza eta Osasunerako Heziketa: Osasunerako Heziketa: Osasunerako Heziketa: Osasunerako Heziketa:
Pertsonen independentziarako eta beren gaitasunen garapenerako osasunheziketaren garrantzia identifikatu du
Erabiltzaileak lortutako aurrerapenak indartu ditu nahiz eta txikiak izan
Norbere zaintza errazten duten ereduak eman ditu eta egoera desberdinetako osasunerako heziketa eman du (zehaztu):
Lasaitasuna eta laguntza transmititu ditu
Mezu baikorrak transmititu ditu eta itxaropen faltsuak saihestuz animatu du
Informazioa gaixoaren emozio-egoeraren arabera ‘neurtu’ eta egokitu du
Informazioa transmititu du erabiltzaileari eta familiari osasun-egoeran gertatzen diren aldaketak eta heriotzak (dolua) ulertzen laguntzeko
Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa:
Zaintza-planaren emaitzak ebaluatu ditu planteatutako helburuekin egiaztatuz
Erabilitako metodologia ebaluatu du eta garapena errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatu ditu
Zaintza-plana berriz planteatu du, beharrezkoa izan bada, ahal bada gaixoarekin eta/edo familiarekin bat etorrita
Erabiltzaileak berak duen bere arreta prozesuari buruzko pertzepzioa ebaluatu du
Oso argi eta zehatz bete ditu ondorengo erregistroak: Erizaintzako orria, Kirurgiaren Erregistro Orria eta erizainek betetzen dituzten beste orriak
Erizaintzako ‘ahozko partea’ ongi adierazten du
Behaketaren, elkarrizketaren eta azterketa fisikoaren bidezko datuak bildu ditu erizaintzako eredua eta/edo unitatean ezarritako gidak erabiliz (Larrialdietan Triagearen bidez)
Lortutako informazioa aztertu eta antolatu du, eta gaitasunak eta beharrak identifikatu ditu (Larrialdietan Triagearen bidez)
Osasun-gaixotasun prozesuarekin erlazionatuta dauden erabiltzailearen emoziozko erantzunak eta bere ingurunea identifikatu ditu
Erabiltzaileak eta bere inguruneak (familia, zaintzaileak, giza baliabideak…) prozesuari aurre egiteko eta norbere zaintzan inplikatzeko dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratu ditu
Erabiltzailearen osasun-egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta aurrez eman daitezkeen seinaleak antzeman ditu, eta erabiltzailearen egoeran gertatutako aldaketak eta/edo konplikazioak aldez aurretik detektatu ditu
Larrialdietan: Obstetriziako arazoak eta ginekologikoak desberdindu ditu
Jaiotze aurrekoak Haurdunaldiaren garaia identifikatu du
Jaiotze ostekoak
Amari buruz Umetokiko inboluzioaren balorazioa
Lokioen balorazioa
Zesarea-ebakiaren balorazioa
Jaio berriari buruz APGAR testaren balorazioa
Zilborraren balorazioa
Kolorazioaren balorazioa
Gorozkien balorazioa
Pisuaren, altueraren eta burezurraren perimetroaren balorazioa
Titiburuen balorazioa
Bularren balorazioa
Esnearen etorreraren balorazioa
Bularraren hustutze egokiaren balorazioa
RH bateraezintasunaren balorazioa
Erizaintzako Diagnostikoa Erizaintzako Diagnostikoa Erizaintzako Diagnostikoa Erizaintzako Diagnostikoa:
Zein arazo diren erizaintzako erantzukizunak zehaztu du eta arazo horiei buruzko erizaintzako diagnostikoak adierazi ditu
Erabiltzailearen osasuna hobetze edo mantentze aldera edota heriotza duina izateko helburuak planifikatu ditu ama eta bikotearekin ahal bada (Helburuak errealistak, neurgarriak eta denbora baten barruan ezarritakoak izango dira).
Planteatutako helburuak betetzeko bideratutako banan-banako zainketa-plana ezarri du, zeinetan erabiltzailea(ri) eta/edo familia(ri) irakatsi egingo dion, gainbegiratu egingo duen, lagundu egingo dion edo ordezkatu egingo duen:
Ekintza prebentiboak programatu ditu
Ekintza zuzentzaileak eta/edo aringarriak programatu ditu
Konplikazioak aurreratzen dituzten seinaleen eta sintomen balioespena programatu du
Bizitzeko era osasungarria sustatzeko eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen norbere zaintza eragiteko ekintzak programatu ditu
a) Erizaintzako prozedura Erizaintzako prozedura Erizaintzako prozedura Erizaintzako prozedura zehatzak egin ditu, kalitatearekin eta segurtasunarekin planifikatuta, infekzioak eta beste konplikazioak prebenitzeko neurriak erabiliz:
Jaiotze ondoren Larruazala larruazalarekin kontaktu goiztiarra eta titian lehen aldiz jartzea
Jaioberriaren lekualdatzea, beharrezkoa bada
Edoskitzearen hasiera eta jarraipena
Zilborrestearen zainketak eta zainketa orokorrak (bainua, haur oihala…)
Episiotomiaren, zesarearen... zauri kirurgikoaren zainketa eta drainatzearena
b) Norbere zaintza eta Osasunerako Heziketa: Osasunerako Heziketa: Osasunerako Heziketa: Osasunerako Heziketa:
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunen garapenerako osasun-heziketa ematearen garrantzia identifikatu du
Erabiltzaileak lortutako aurrerapenak indartu ditu nahiz eta txikiak izan
Edoskitzea eta titien zainketa
Zilborrestearen zainketak eta zainketa orokorrak (bainua, haur oihala…)
Lasaitasuna eta laguntza transmititu ditu
Mezu baikorrak transmititu ditu eta itxaropen faltsuak saihestuz animatu du
Informazioa gaixoaren emozio-egoeraren arabera ‘neurtu’ eta egokitu du
Informazioa transmititu du erabiltzaileari eta familiari osasun-egoeran gertatzen diren aldaketak eta heriotzak (dolua) ulertzen laguntzeko
Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa:
Zaintza-planaren emaitzak ebaluatu ditu planteatutako helburuekin egiaztatuz
Erabilitako metodologia ebaluatu du eta garapena errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatu ditu
Zaintza-plana berriz planteatu du, beharrezkoa izan bada, ahal bada erabiltzailearekin eta/edo familiarekin bat etorrita
Erabiltzaileak berak duen bere arreta prozesuari buruzko pertzepzioa ebaluatu du
Ongi bete ditu erregistro hauek: Erizaintzako eboluzio orria, Jaioberriaren eboluzio orria, Amaren kartila, Haurraren osasun kartila, Erditzearen erregistroak eta erizainak betetzen dituen beste erregistroak
Balorazioa Balorazioa Balorazioa Balorazioa:
Behaketaren, elkarrizketaren (ume/gurasoei) eta azterketa fisikoaren bidez datuak bildu ditu erizaintzako eredua eta/edo unitatean ezarritako gidak erabiliz
Lortutako informazioa aztertu eta antolatu du, eta adinaren arabera gaitasunak eta beharrak identifikatu ditu
Osasun-gaixotasun prozesuarekin erlazionatuta dauden erabiltzailearen emoziozko erantzunak eta bere ingurunekoenak identifikatu ditu
Erabiltzaileak eta bere inguruneak (familia, zaintzaileak, giza baliabideak…) prozesuari aurre egiteko eta norbere zaintzan inplikatzeko dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratu ditu, adina kontuan izanda
Erabiltzailearen osasun-egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta aurrez eman daitezkeen seinaleak antzeman ditu, eta erabiltzailearen egoeran gertatutako aldaketak eta/edo konplikazioak aldez aurretik detektatu ditu
Erizaintzako Diagnostikoa Erizaintzako Diagnostikoa Erizaintzako Diagnostikoa Erizaintzako Diagnostikoa:
Zein arazo diren erizaintzako erantzukizunak zehaztu du eta arazo horiei buruzko erizaintzako diagnostikoak adierazi ditu, unitatean/zerbitzuan egiten badira
Erabiltzailearen osasuna hobetze edo mantentze aldera edota heriotza duina izateko helburuak planifikatu ditu erabiltzailearekin, familiarekin eta/edo taldearekin ahal bada (Helburuak errealistak, neurgarriak eta denbora baten barruan ezarritakoak izango dira)
Planteatutako helburuak betetzeko bideratutako banan-banako zainketa-plana ezarri du, zeinetan erabiltzailea(ri) eta/edo familia(ri) irakatsi egingo dion, gainbegiratu egingo duen, lagundu egingo dion edo ordezkatu egingo duen:
Ekintza prebentiboak programatu ditu
Ekintza zuzentzaileak eta/edo aringarriak programatu ditu
Konplikazioak aurreratzen dituzten seinaleen eta sintomen balioespena programatu du
Bizitzeko era osasungarria sustatzeko eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen norbere zaintza eragiteko ekintzak programatu ditu
a) Eri Eri Eri Erizaintzako prozedura zaintzako prozedura zaintzako prozedura zaintzako prozedura zehatzak egin ditu ebakuntzaren berehalako ondorenean, kalitatearekin eta segurtasunarekin planifikatuta, infekzioak eta beste konplikazioak prebenitzeko neurriak erabiliz:
Ume/gurasoei harrera egin die eta unitateari buruzko informazioa eman die
Sendagaiak odol hoditik ateratzea prebenitzeko zainketak eta gertatuz gero, tratamendua
Ebakuntza aurreko eta osteko zainketak
b) Norbere zaintza eta Osasunerako Heziketa: Osasunerako Heziketa: Osasunerako Heziketa: Osasunerako Heziketa:
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunen garapenerako, haur/gurasoei osasun-heziketa ematearen garrantzia identifikatu du
Erabiltzaileak lortutako aurrerapenak indartu ditu nahiz eta txikiak izan
Norbere zaintza errazten duten jarraibideak esan ditu eta egoera desberdinetako osasunerako heziketa eman du:
Lasaitasuna eta laguntza transmititu ditu
Mezu baikorrak transmititu ditu eta itxaropen faltsuak saihestuz animatu du
Informazioa gaixoaren emozio-egoeraren arabera ‘neurtu’ eta egokitu du
Informazioa transmititu du erabiltzaileari eta familiari osasun-egoeran gertatzen diren aldaketak eta heriotzak (dolua) ulertzen laguntzeko
Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa:
Zaintza-planaren emaitzak ebaluatu ditu planteatutako helburuekin egiaztatuz
Zaintza-plana berriz planteatu du, beharrezkoa izan bada, ahal bada gaixoarekin eta/edo familiarekin bat etorrita
Arreta prozesuari buruz, erabiltzaileak/gurasoek duten pertzepzioa ebaluatu du, adina kontuan izanda
Oso argi eta zehatz bete ditu ondorengo erregistroak: Erizaintzako Eboluzioa orria, Konstanteen Grafikoa eta erizainek betetzen dituzten beste erregistroak
Behaketatik, elkarrizketatik eta azterketa fisikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza zentroan ezarritako gidak erabiltzen ditu (harrera protokoloa…)
Agur egin, bere burua aurkeztu eta erabiltzailea identifikatzen du
Espedientea berrikusten du (alergiak…) eta interbentzio mota egiaztatzen du
Datu fisikoak eta psikosozialak balidatzen ditu
Gune kirurgikoa, posizioa eta erosotasuna identifikatzen ditu
Kirurgia aurreko prestaketa egiaztatzea (profilaxi antibiotikoa…)
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu erabiltzailearen ezaugarrien arabera (haurra, zaharra, hizkuntza, dementzia…)
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Prozesuari aurre egiteko eta autozainketan inplikatzeko erabiltzaileak eta haren inguruneak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratzen ditu, interbentzio motaren arabera
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Erizaintzaren ardurapeko arazoak zeintzuk diren zehazten du eta erizaintzako diagnostikoak egiten ditu arazooi buruz (zerbitzuan bertan egiten badira), eta kolaboraziokoak edo elkarren mendekoak diren arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak planifikatu egiten ditu osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Prebentzio ekintzak programatzen ditu (interbentzio luzeetan…)
Ekintza zuzentzaile edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu, kirurgia anbulatorioaren kasuan
a) Erizaintzako prozedura espezifiko prozedura espezifiko prozedura espezifiko prozedura espezifiko hauek kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz:
Gela eta materiala prestatzea
Materialaren eta tresnen esterilitatea egiaztatzea
Bisturi plaka eta korronte elektrikoa deskargatzeko gailua (lur konexioa)
Gunea prestatzea: desinfektatzea eta gune kirurgikoa mugatzea
Odol berreskuratzailea erabiltzea
Ehunezko materialak (konpresak…) eta tresnak zenbatzea
Erizain zirkulatzailearen zereginak (distantzia mantentzea…)
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntzak daukan garrantzia identifikatzen du
Autozainketa ahalbidetzeko jarraibideak ematen ditu eta hezkuntzarako osasuna ematen du kirurgia anbulatorioaren kasuan
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen egoera emozionalaren arabera
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Hala behar duenean, zainketa plana birplanteatu egiten du, taldearen adostasunarekin, ahal bada
Erregistratu Erregistratu Erregistratu Erregistratu egiten du pertsonaren osasun egoera: Erizaintzak osatutako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu eta zerbitzuan erabiltzen diren programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean
Behaketatik, elkarrizketatik –ahal bada– eta azterketa fisikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota Zerbitzuan/Unitatean ezarritako gidak/eskalak erabiltzen ditu
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak balorazio integral bat egin ondoren
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu, Zerbitzuan/Unitatean egiten badira
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak planifikatu egiten ditu osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion:
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaileak edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen/ sintomen balorazioa programatzen du
Interbentzioa: Interbentzioa: Interbentzioa: Interbentzioa:
a) Erizaintzako prozedura espezifiko a) Erizaintzako prozedura espezifiko a) Erizaintzako prozedura espezifiko a) Erizaintzako prozedura espezifiko hauek kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz:
Desfibrilatzailedun gelditze orga zaindu eta erabiltzea
Aireztapen mekaniko ez-inbaditzaileari lotutako zainketak
Medikazio espezifikoa prestatzea eta ematea (lasaigarriak ematea, diluzio bereziak…)
Egoera larrian, kritikoan edo erabateko mendekotasunean dagoen pazienteari trakeostomia zainketak egitea
Ospitale barruko lekualdatzeei lotutako zainketak
Ospitale arteko lekualdatzeei lotutako zainketak
Bihotz eta arnas gelditzea (BAG)
Erreakzio anafilaktikoa
c) c) c) c) Autozainketa eta Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza:
Erabiltzaileak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autozainketa ahalbidetzeko jarraibideak ematen ditu eta osasun hezkuntza eskaintzen du (zehaztu):
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen edota familiaren egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Zainketa plana birplanteatu egiten du, beharrezkoa bada
Erizaintzak osatutako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean
Behaketatik, elkarrizketatik –ahal bada– eta azterketa fisikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota Zerbitzuan/Unitatean ezarritako gidak/eskalak erabiltzen ditu
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak balorazio integral bat egin ondoren
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu, Zerbitzuan/Unitatean egiten badira
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak planifikatu egiten ditu osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion:
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaileak edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren eta haren gurasoen autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu
a) a) a) a) Erizaintzako prozedura espezifiko prozedura espezifiko prozedura espezifiko prozedura espezifiko hauek kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz:
Gelditzeen orga zaindu eta erabiltzea
Aireztapen mekaniko ez-inbaditzaileari lotutako zainketak
Medikazio espezifikoa prestatzea eta ematea (lasaigarriak ematea, diluzio bereziak…)
Oxido nitrikoaren aparatua erabiltzea
Termorregulazio zainketak (bainua…) eta aparatu hauek erabiltzea: inkubagailuak, sehaska termikoak
Kanpoko bentrikulu deribazioarekin lotutako zainketak
Ziztada suprapubikoarekin lotutako zainketak
Gerri ziztadarekin lotutako zainketak
Eragindako hipotermiarekin lotutako zainketak
Garuneko jarduera elektrikoaren monitorizazioarekin lotutako zainketak
Ospitale barruko lekualdatzeei lotutako zainketak
Ospitale arteko lekualdatzeei lotutako zainketak
Jaioberriaren infekzioa
Bihotz eta arnas gelditzea (BAG)
c) c) c) c) Autozainketa eta Osa Osa Osa Osasun Hezkuntza: sun Hezkuntza: sun Hezkuntza: sun Hezkuntza:
Erabiltzaileak eta haren gurasoek egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autozainketa ahalbidetzeko jarraibideak ematen ditu eta osasun hezkuntza eskaintzen du:
Elikadura eta zunda zainketak, oxigenoterapia zainketak, erabiltzailea babesteko zainketak (jende asko biltzen den lekuak, pilaketak, haurtzaindegiak saihestea)
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen edota familiaren egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Zainketa plana birplanteatu egiten du, beharrezkoa bada
Erizaintzak osatutako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu: grafikoa
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean a) Hasierako balorazioa ospitaleratzean
Behaketatik, elkarrizketatik –ahal bada– eta azterketa fisikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota Zerbitzuan/Unitatean ezarritako gidak/eskalak erabiltzen ditu
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Kirurgia anbulatorioko kasuetan, prozesuari aurre egiteko eta autozainketan inplikatzeko erabiltzaileak eta haren inguruneak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak balorazio integral bat egin ondoren
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu, Zerbitzuan/Unitatean egiten badira
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak planifikatu egiten ditu osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion:
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaileak edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Kirurgia anbulatorioko kasuetan, bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu
a) Operazio ondo-ondokoan, erizaintzako prozedura espezifiko erizaintzako prozedura espezifiko erizaintzako prozedura espezifiko erizaintzako prozedura espezifiko hauek kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz:
Anestesia epiduralaren/bizkarrezurrekoaren ondokoa
Plexua blokeatzeko anestesia ondokoa
Desfibrilatzailedun gelditze orga zaindu eta erabiltzea
Aireztapen mekaniko ez-inbaditzaileari lotutako zainketak
Medikazio espezifikoa prestatzea eta ematea (lasaigarriak ematea, diluzio bereziak…)
Egoera larrian, kritikoan edo erabateko mendekotasunean dagoen pazienteari trakeostomia zainketak egitea
Ospitale barruko lekualdatzeei lotutako zainketak
Ospitale arteko lekualdatzeei lotutako zainketak
Bihotz eta arnas gelditzea (BAG)
Erreakzio anafilaktikoa
c) Autozainketa eta Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza:
Erabiltzaileak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autozainketa ahalbidetzeko jarraibideak ematen ditu eta osasun hezkuntza eskaintzen du:
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen edota familiaren egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Zainketa plana birplanteatu egiten du, beharrezkoa bada
Erizaintzak osatutako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
Balorazioa Balorazioa Balorazioa Balorazioa:
Behaketaren, elkarrizketaren eta azterketa fisikoaren bidezko datuak (zeinuak eta sintomak) bildu ditu zerbitzuan ezarritako gidak erabiliz (Triajea, erizainek eginez gero)
Lortutako informazioa aztertu eta antolatu du, eta beharrak identifikatu ditu
Osasun-gaixotasun prozesuarekin erlazionatuta dauden erabiltzailearen emoziozko erantzunak eta bere ingurunea identifikatu ditu
Erabiltzaileak eta bere inguruneak (familia, zaintzaileak, giza baliabideak…) prozesuari aurre egiteko eta norbere zaintzan inplikatzeko dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratu ditu
Erabiltzailearen osasun-egoera aztertu du, sor daitezkeen konplikazioei aurrea hartu die eta erabiltzailearen egoeran gertatutako aldaketak eta/edo konplikazioak aldez aurretik detektatu ditu
Erizaintzako diagnosia: Erizaintzako diagnosia: Erizaintzako diagnosia: Erizaintzako diagnosia:
Zein arazo diren erizaintzako erantzukizunak zehaztu du eta arazo horiei buruzko erizaintzako diagnostikoak adierazi ditu baldin eta zerbitzuan egin badira
Konplikazioak aurreratzen dituzten zeinuen eta sintomen balorazioa programatu du
Kalitatearekin eta segurtasunarekin planifikatutako erizaintzako prozedura zehatzak erizaintzako prozedura zehatzak erizaintzako prozedura zehatzak erizaintzako prozedura zehatzak egin ditu infekzioak eta beste konplikazioak prebenitzeko neurriak erabiliz:
Aire-bidea oztopatuta dagoenean hainbat materialen eta arnasgailuaren erabilera
BBB orgaren eta maletaren errebisioa
Bihotz eta arnas gelditzea
Min torazikoa
Tratu txarra
Intoxikazioak eta antidotoak
Erreakzio anafilaktikoa
Erabiltzaileak lortutako aurrerapenak indartu ditu nahiz eta txikiak izan
Norbere zaintza errazten duten ereduak eman ditu eta egoera desberdinetako osasunerako heziketa eman du
Lasaitasuna eta laguntza transmititu ditu
Mezu baikorrak transmititu ditu eta itxaropen faltsuak saihestuz animatu du
Informazioa gaixoaren emozio-egoeraren arabera ‘neurtu’ eta egokitu du
Informazioa transmititu du erabiltzaileari eta familiari osasun-egoeran gertatzen diren aldaketak eta heriotzak (dolua) ulertzen laguntzeko
Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa Ebaluazioa:
Pertsonaren osasun-egoera erregistratu erregistratu erregistratu erregistratu du: Oso argi eta zehatz bete ditu Erizaintzako orria eta erizaintzak inplementatutako beste erregistro batzuk (check list, altaren txostena…)
a) Balorazioa ospitaleratzean: a) Balorazioa ospitaleratzean: a) Balorazioa ospitaleratzean: a) Balorazioa ospitaleratzean: Behaketatik, elkarrizketatik (anamnesia eta historial klinikoa) eta azterketa fisikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza zentroan ezarritako gidak erabiltzen ditu.
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta erabiltzailearen eta familiaren gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Erabiltzailearengan eta haren ingurunean, egoera bio-psiko-sozialean ematen diren erantzun emozionalak eta izan daitezkeen aldaketak identifikatzen ditu
Erabiltzaileak eta bere inguruneak dituzten beharrak eta gaitasunak identifikatzen ditu, erabiltzaile horren egoera bio-psiko-sozialari aurre egiteko eta autozainketan inplikatzeko
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak erabiltzailearekin, familiarekin eta diziplina anitzeko taldearekin planifikatzen ditu, ongizatea mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion:
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaile edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren eta familiaren autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu
a) Erizaintzako prozedura espezifikoak kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz: (zehaztu)
Nutrizio arloa baloratzeko prozedura: pisua, garaiera, larruazaleko tolesturak eta zirkunferentziak (besoa eta zangoa) neurtzea
Murrizte fisikoen erabilera zuzena
Laguntza teknikoak erabiltzea (garabiak, ibiltzeko gailuak, gurpil aulkiak, presioa maneiatzeko gainazalak, audifonoak, protesiak…)
Larruazalpeko bidearen erabilera espezifikoa (hidroterapia, medikazioa palomita bidez ematea…)
Ekitearekin jarraituz: Ekitearekin jarraituz: Ekitearekin jarraituz: Ekitearekin jarraituz:
b) Autozainketa eta Osasun Hezkuntza Osasun Hezkuntza Osasun Hezkuntza Osasun Hezkuntza:
Gai da Osasun Hezkuntza egiteko (hipertentsio arteriala, diabetesa, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, obesitatea, tabakismoa…)
Gai da, jarraibide edota ekintza egokien bidez, eguneroko bizimoduko jardueretan autonomia mantentzen eta indartzen irakasteko
Erabiltzaileak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrera egitea errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatzen ditu
Hala behar duenean, zainketa plana birplanteatu egiten du, erabiltzailearen edota familiaren adostasunarekin, ahal bada
Erabiltzaileak berak bere arreta prozesuaz duen pertzepzioa ebaluatzen du
Erizaintzak osatutako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu eta Zentroan erabiltzen diren programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
Bal Bal Bal Balorazioa: orazioa: orazioa: orazioa:
Behaketatik, elkarrizketatik eta azterketa fisikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza zentroan ezarritako gidak erabiltzen ditu
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Prozesuari aurre egiteko eta autozainketan inplikatzeko erabiltzaileak eta haren inguruneak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak
Diagnostikoa Diagnostikoa Diagnostikoa Diagnostikoa (NANDA):
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak, ahal bada, erabiltzailearekin, familiarekin edota taldearekin planifikatzen ditu, osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion:
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaileak edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu
Erizaintzako prozedura espezifikoak kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz: (zehaztu)
Zitostatikoak: sendagaia ondo ezagutzea, izan daitezkeen albo ondorioak zeintzuk diren jakiteko eta ondorioz gauzatu beharreko erizaintzako jarduketa gauzatzeko. Toxikotasun lokalaren araberako sailkapena estrabasazioei dagokienez, eta bakoitzaren albo ondorioak (identifikatzea eta tratatzea)
Balio analitikoak ezagutzea
Autozainketa eta Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza:
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntzak daukan garrantzia identifikatzen du
Erabiltzaileak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autozainketarako jarraibideak eskaintzen ditu, baita osasun hezkuntza ere, hainbat egoeratan (zehaztu)
Zitostatikoek izan ditzaketen ondorio kaltegarriei buruzko prestakuntza
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrera egitea errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatzen ditu
Hala behar duenean, zainketa plana birplanteatu egiten du, erabiltzailearen edota familiaren adostasunarekin, ahal bada
Erabiltzaileak berak bere arreta prozesuaz duen pertzepzioa ebaluatzen du
Honako erregistro hauek argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu (beharrezkoa bada, zehaztu):
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
Behaketatik, elkarrizketatik eta azterketa fisikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza zentroan ezarritako gidak erabiltzen ditu
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Prozesuari aurre egiteko eta autozainketan inplikatzeko erabiltzaileak eta haren inguruneak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak, ahal bada, erabiltzailearekin, familiarekin edota taldearekin planifikatzen ditu, osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion:
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaileak edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu
Erizaintzako prozedura espezifikoak kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz: (zehaztu)
Zitostatikoak Zitostatikoak Zitostatikoak Zitostatikoak
Sendagaia ondo ezagutzea, albo ondoriorik ohikoenak zeintzuk diren jakiteko
Zeinu akutuen aurrean, ondoriozko erizaintzako jarduketa gautzea
Emateko bidea
Tratamenduarekin hasi aurretik, balio analitiko espezifikoak ezagutzea
Autozainketa eta Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza:
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntzak daukan garrantzia identifikatzen du
Erabiltzaileak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autozainketarako jarraibideak eskaintzen ditu, baita osasun hezkuntza ere, hainbat egoeratan (zehaztu)
Tratamendua hasi a Tratamendua hasi a Tratamendua hasi a Tratamendua hasi aurretiko informazioa: urretiko informazioa: urretiko informazioa: urretiko informazioa:
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrera egitea errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatzen ditu
Hala behar duenean, zainketa plana birplanteatu egiten du, erabiltzailearen edota familiaren adostasunarekin, ahal bada
Erabiltzaileak berak bere arreta prozesuaz duen pertzepzioa ebaluatzen du
Honako erregistro hauek argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu (beharrezkoa bada, zehaztu):
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
Behaketatik, elkarrizketatik –ahal bada–, azterketa fisikotik eta historial klinikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza zentroan ezarritako gidak erabiltzen ditu.
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta erabiltzailearen gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Prozesuari aurre egiteko eta autozainketan inplikatzeko erabiltzaileak eta haren inguruneak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu, unitatean egiten badira
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak, ahal bada, erabiltzailearekin eta familiarekin planifikatzen ditu, osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion:
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaile edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren eta familiaren autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu
a) Erizaintzako prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz:
Larruazalaren osotasuna mantentzeko prebentzio neurriak
Likido aszitikoa, pleurakoa… biltzeko materiala prestatzea
b) Autozainketa eta Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH):
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntzak daukan garrantzia identifikatzen du
Erabiltzaileak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autozainketarako jarraibideak eskaintzen ditu, baita osasun hezkuntza ere, honelako egoeretan:
Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa
Etxean nork bere medikazioa hartzea (larruazalpetik…)
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrera egitea errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatzen ditu
Hala behar duenean, zainketa plana birplanteatu egiten du, erabiltzailearen edota familiaren adostasunarekin, ahal bada
Erabiltzaileak berak bere arreta prozesuaz duen pertzepzioa ebaluatzen du
Erizaintzako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
Erizaintzako “ahozko partea” argi transmititzen du,
Prozesuari buruzko informazioa biltzen du
Ingurune soziofamiliarrari buruzko informazioa biltzen du (etxebizitza baldintzak, giza baliabideak eta baliabide materialak…)
Erabiltzailea zerbitzuan sartzeko aukera ebaluatzen du
Erabiltzailearen datuak egiaztatzen ditu (bizilekua, telefonoa, helbidea…)
Zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko informazioa ematen du: eskubideak eta betebeharrak
Taldearekin egiten den bileran parte hartzen du
Goizean zehar egin beharreko bisitaldiak planifikatzen ditu
Bisitaldia egiteko behar dena prestatzen du (medikazioa, erabiltzailearen historia, materiala…)
Behaketatik, elkarrizketatik –ahal bada–, azterketa fisikotik eta historia klinikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, laguntza zerbitzuaren eredua erabiltzen du.
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta erabiltzailearen eta familiaren gaitasunak, beharrak eta nahiak/borondateak identifikatzen ditu.
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Prozesuari aurre egiteko erabiltzaileak eta haren inguruneak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratzen ditu.
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak.
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Erizaintzaren ardurapekoak diren arazoak zeintzuk diren zehazten du.
Beste profesional batzuen kolaborazioa behar duten arazoak identifikatzen ditu.
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Ahal bada, helburuak erabiltzailearekin eta familiarekin planifikatzen ditu, erabiltzailearen osasuna mantentzeko edo hobetzeko; edo laguntzeko eta beharrei erantzuteko, haren autonomia eta nahiak errespetatuz.
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera emango dioten plan hauek eskaintzen dizkion:
Prebentzio zainketen edota zainketa zuzentzaileen plana
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren eta familiaren autonomia sustatzeko zainketa plana.
a) Interbentzio bakoitzerako behar diren erizaintzako prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta egiten ditu:
Etxean erabiltzeko orotariko gailu elektroniko edota eramangarriak erabili eta zaintzea
Tratamenduak kontrolatu eta ematea
Tratamenduari atxikitzea
Drainadurak, kanulak, zundak… jarri eta zaintzea
Sarrera periferikoko zaineko bideak eta larruazalpekoak jarri eta zaintzea.
Erabiltzaile kronikoen kontrola eta jarraipena (diabetesa, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, hipertentsio arteriala, hepatopatiak, bihotz gutxiegitasuna, paziente ahula…)
Transplantea egin zaien erabiltzaileen kontrola eta jarraipena
Pazientearen kontrol eta jarraipen aringarria (onkologikoak eta ezondokogikoak)
Zauriak zaintzea
Heriotzan lagun egitea
b) Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH):
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntzak daukan garrantzia identifikatzen du
Erabiltzaileak eta familiak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autonomia lantzeko informazioa ematen du hainbat egoeratan:
Medikazioa ematea
Zaintzailea zaintzea:
Pazientea zaintzeari buruzko hezkuntza (alerta zeinuak...)
Zaintzailea zaintzeari buruzko hezkuntza
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen eta familiaren egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrera egitea errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatzen ditu
Hala behar duenean, zainketa plana birplanteatu egiten du, erabiltzailearen, familiaren edota taldearen adostasunarekin
Erabiltzaileak berak bere arreta prozesuaz duen pertzepzioa ebaluatzen du
Erizaintzako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
Erabilitako materiala bildu eta garbitu egiten du
Ospitaleratze berriei buruzko informazioa jasotzen du
Behaketatik, elkarrizketatik –ahal bada–, azterketa fisikotik eta historial klinikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza zentroan ezarritako gidak erabiltzen ditu.
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta erabiltzailearen gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Prozesuari aurre egiteko eta autozainketan inplikatzeko erabiltzaileak eta haren inguruneak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu, unitatean egiten badira
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak, ahal bada, erabiltzailearekin eta familiarekin planifikatzen ditu, osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion:
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaileak edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren eta familiaren autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu
a) Erizaintzako prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz:
Presio ultzerak prebenitzea eta zaintzea
Sarrera periferikoko kateter zentrala jartzea eta maneiatzea (Drum)
Hainbat tipologiatako pazienteak maneiatzea (zaintza, drogen mendekoa, behartsua...)
b) Autozainketa eta Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH):
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntzak daukan garrantzia identifikatzen du
Erabiltzaileak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autozainketarako jarraibideak eskaintzen ditu, baita osasun hezkuntza ere, honelako egoeretan:
Etxean nork bere medikazioa hartzea (larruazalpetik…)
GIBdun paziente diagnostikatu berriari edota familiari zuzendutako osasun hezkuntza
Interferon tratamendua duen pazientearen maneiua eta hezkuntza
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrera egitea errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatzen ditu
Hala behar duenean, zainketa plana birplanteatu egiten du, erabiltzailearen edota familiaren adostasunarekin, ahal bada
Erabiltzaileak berak bere arreta prozesuaz duen pertzepzioa ebaluatzen du
Erizaintzako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
Erizaintzako “ahozko partea” argi transmititzen du,
Behaketatik, elkarrizketatik –ahal bada–, azterketa fisiko-mentaletik eta historia klinikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza zentroan ezarritako gidak erabiltzen ditu (harrera protokoloa, zentroko arauak…)
Komunikazio tekniketan trebetasunak lantzen ditu (enpatia, entzute aktiboa, mugen ezarpena, hitzik gabeko mintzairaren behaketa, hitzezko eutsitasuna, asertibitatea…).
Muga pertsonalak/profesionalak identifikatzen ditu, ezagutzen ditu eta badaki noiz eskatu behar duen laguntza.
Gaixotasun psikiatrikoak ezagutzen ditu eta zeinu/sintoma ohikoenak identifikatzen ditu
Patologia bakoitzari lotutako beharrak eta zainketak identifikatzen ditu.
Terapia elektrokonbultsibo aurreko/osteko zainketak egoki egiten ditu
Euste mekanikoaren protokoloa ezagutzen du eta horren aplikazioan parte hartzen du
Intoxikazioen eta abstinentzia sindromearen aurreko zainketak aplikatzen ditu
Oinarrizko ezagutza hauek hartu ditu: ospitaleratze mota, urrutiratze agindua, ezintasunak, elbarritasunak, mendekotasunaren balorazioa…
Badaki garrantzi handikoa dela gaixotasuna izatearen kontzientzia lantzea
Tratamenduari atxikitzeko psikohezkuntzan parte hartzen du
Autozainketarako psikohezkuntzan parte hartzen du (eguneroko bizitzako jarduerak, ordena eta garbitasuna, higienea…)
Hainbat taldetan parte hartzen du: soinketa-lasaitze taldean, egun onen taldean, eskulan taldean...
Erizaintzako Atentzio Prozesuaren faseak ondo ezagutzen eta aplikatzen ditu
Behaketatik, elkarrizketatik, azterketa fisikotik eta historia klinikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza zentroan ezarritako gidak erabiltzen ditu
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta erabiltzailearen gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Prozesuari aurre egiteko eta autozainketan inplikatzeko erabiltzaileak eta haren inguruneak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak (hipertentsioa, bradikardia, alergiak…)
Harreraren aurretik: aztertu egiten ditu analitika, proba osagarriak, medikazioa, alergiak… Harreran: medikazioa, sintomak, probari buruzko ezagutza
Nozioak Erradiologiari buruzko ezagutzak: erradiazio propietateak, gelaren antolaera, erradiazio iturriak…
Irudien oinarrizko interpretazioa
EKG normala eta patologikoa bereizten ditu (Bentrikulu Fibrilazioa, Bentrikulu Takikardia, Asistolia…)
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu, unitatean egiten badira
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak, ahal bada, erabiltzailearekin eta familiarekin planifikatzen ditu, osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion (berehala eta alta ematean):
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaileak edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren eta familiaren autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu
a) a) a) a) Erizaintzako ja ja ja jarduera/prozedura espezifikoak rduera/prozedura espezifikoak rduera/prozedura espezifikoak rduera/prozedura espezifikoak kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz:
Norberaren eta ingurunearen babes erradiologikorako metodoak ondo erabiltzen ditu eta pazientearen babesa zaintzen du
Gelaren funtzionamendua egiaztatzen du (oxigeno harguneak, xurgatzea, aparatuak...)
Gelan pazienteari harrera egitea Identifikazioa egiaztatzen du (izena eta 2 abizenak) Dokumentazioa egiaztatzen du (protokoloaren ezagutza)
Pazienteari prozedurarekin lotutako alderdi guztiei buruz galdetzen dio, eta informazioa ematen (medikazioa, identifikazio pertsonala, sintomak…)
Pazientearen datuak, prozedurarenak eta prozesuan esku hartuko duten pertsonenak informatikoki erregistratzen ditu
a) Jarduera/prozedura espezifikoak a) Jarduera/prozedura espezifikoak a) Jarduera/prozedura espezifikoak a) Jarduera/prozedura espezifikoak egiten ditu:
Eremuko erizaina Erizain instrumentistari prozedurak eskatzen dituen medikazioa eta materiala ematen dizkio, asepsiaren printzipioei eutsiz
Monitorizazioa zaintzen du
Erizaintza orria betetzen du
Instrumentazioaren oinarrizko printzipioak ezagutzen ditu
Ezagutzen eta erabiltzen ditu
Protokoloei buruzko liburua ezagutzen eta erabiltzen du (arteria angiografia diagnostikoa, beste interbentzio batzuk…)
b) Autozainketa eta Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH):
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntzak daukan garrantzia identifikatzen du
Autozainketarako jarraibideak eskaintzen ditu, baita osasun hezkuntza ere, honelako egoeretan:
Zeinuak eta sintomak behatzea (alergiak, angina...)
Hidratazioa eta janari jasankortasuna
Mobilizatzeko jarraibideak eta lehenengo altxaldia
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die pazienteari eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu, ahal bada
Zainketa plana birplanteatu egiten du, beharrezkoa bada
Erizaintzako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
Behaketatik, elkarrizketatik eta azterketa fisikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza unitatean ezarritako gidak erabiltzen ditu
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Prozesuari aurre egiteko eta autozainketan inplikatzeko erabiltzaileak eta haren inguruneak (familia, zaintzaileak, baliabide sozialak…) dituzten gaitasuna/borondatea eta baliabideak baloratzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak
Diagnostikoa Diagnostikoa Diagnostikoa Diagnostikoa (NANDA):
Arazoen artean erizaintzaren ardurapekoak zeintzuk diren zehazten du eta arazooi buruzko erizaintzako diagnostikoak egiten ditu
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
Helburuak, ahal bada, erabiltzailearekin, familiarekin edota taldearekin planifikatzen ditu, osasuna mantendu edo hobetzeko; edo heriotza duin baterako laguntza emateko. (Helburuek errealistak eta neurgarriak izan behar dute, eta denboran zehaztuak)
Planteatutako helburuak betetzera bideratutako zainketa plan indibidualizatu bat ezartzen du, non erabiltzaileari edota familiari irakaspenak, ikuskatzeak, laguntza eta ordezteko aukera eskaintzen dizkion:
Prebentzio ekintzak programatzen ditu
Ekintza zuzentzaileak edota aringarriak programatzen ditu
Konplikazioak aurrez antzemateko zeinuen eta sintomen balorazioa programatzen du
Bizitzeko era osasungarriak eta pertsonaren, familiaren eta komunitatearen autozainketa sustatzeko jarduerak programatzen ditu
Proba diagnostikoak Xurgatzea eta muineko biopsia
Gerriko ziztada
Balantze hidrikoak
Balio analitikoak
Neutropenia duen pazientea. Isolamenduak: Motak eta erabilera. Bakoitzeko zainketa espezifikoak
Isolamendua presio positiboarekin eta HEPA iragazki bidezko aire berritzearekin
Isolamendua presio positiboarekin eta HEPA iragazki bidezko aire berritzearekin eta jario laminarrarekin (LAF)
Isolamendua presio negatiboarekin eta HEPA iragazki bidezko aire berritzearekin
Transplanteak: Iturriaren eta jatorriaren araberako motak
Egokitzea
Infusioa
Konplikazio goiztiarrak eta berantiarrak: zeinuak eta sintomak detektatzea: gibeleko gaixotasun bena-herstailea, ostalariaren kontrako txertaketa gaixotasuna, infekzioak, mukositisa, odoljarioa
Ospitaleko alta eta transplante osteko jarraipen intentsiboa. Zeinuak eta sintomak detektatzea: gibeleko gaixotasun bena-herstailea, ostalariaren kontrako txertaketa gaixotasuna, infekzioak, mukositisa, odoljarioak…
Autozainketa eta Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza: Osasun Hezkuntza:
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntzak daukan garrantzia identifikatzen du
Erabiltzaileak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autozainketarako jarraibideak eskaintzen ditu, baita osasun hezkuntza ere, hainbat egoeratan (zehaztu)
Zitostatikoek izan ditzaketen ondorio kaltegarriei buruzko prestakuntza
Lasaitasuna eta laguntza transmititzen ditu
Mezu positiboak transmititzen ditu eta itxaropen faltsurik eman gabe animatzen du
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen egoera emozionalaren arabera
Informazioa ematen die erabiltzaileei eta familiei, osasun egoeran izandako aldaketak eta galerak ulertarazteko (dolua)
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Zainketa planaren emaitzak ebaluatzen ditu; horretarako, planteatutako helburuekin erkatzen ditu
Erabilitako metodologia ebaluatzen du eta aurrera egitea errazten edo zailtzen duten faktoreak identifikatzen ditu
Hala behar duenean, zainketa plana birplanteatu egiten du, erabiltzailearen edota familiaren adostasunarekin, ahal bada
Erabiltzaileak berak bere arreta prozesuaz duen pertzepzioa ebaluatzen du
Honako erregistro hauek argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu (beharrezkoa bada, zehaztu):
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
Pazienteak ematen duen informazioa jasotzea; dialisi programa hasten duen pazienteari harrera egitea eta informazioa eta lekua jakinaraztea
Behaketatik, elkarrizketatik –ahal bada–, azterketa fisikotik eta historial klinikotik ateratako datuak biltzen ditu; horretarako, erizaintzako eredu bat edota laguntza zentroan ezarritako gidak erabiltzen ditu.
Jasotako informazioa aztertzen eta antolatzen du eta erabiltzailearen gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu
Osasun-gaixotasun prozesuari dagokionez, erabiltzaileak eta erabiltzailearen inguruneak ematen dituzten erantzun emozionalak identifikatzen ditu
Erabiltzailearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta konplikazio horiek aurrez antzemateko zeinuak identifikatzen ditu, eta aldez aurretik detektatzen ditu erabiltzailearen egoeran izan daitezkeen aldaketak edota konplikazioak
Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa: Erizaintzako diagnostikoa:
Lankidetzazko edo elkarren mendeko arazoak identifikatzen ditu
Berehalako laguntza behar duten arazoak lehenesten ditu
a) Erizaintzako prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak prozedura espezifikoak kalitatez eta segurtasunez planifikatu eta gauzatzen ditu, infekzioak eta bestelako konplikazio batzuk prebenitzeko neurriak aplikatuz:
Dialisi zirkuitua muntatu, prestatu eta elikatzea
Alarmak identifikatzea, eta horren ondorioz jardutea
Dialisi barneko eta osteko medikazioa ematea
Fistula arteriobenosoak eta bide zentralak sendatzea
Monitorea eta osagarriak garbitu eta desinfektatzea
FABaren eta bide zentralaren analitikarako odol laginak biltzea
FABa baloratzea-aztertzea eta sendatzea jardun bitartean
Sistema biak ikastea (eskuzkoa eta automatikoa)
Kateter zuloak sendatzea eta jarraipena egitea
Ekitearekin jarraituz: Ekitearekin jarraituz: Ekitearekin jarraituz: Ekitearekin jarraituz:
b) Autozainketa eta Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH): Osasun Hezkuntza (OH):
Pertsonak independenteak izateko eta beren gaitasunak garatzeko, osasun hezkuntzak daukan garrantzia identifikatzen du
Erabiltzaileak egindako aurrerapenik txikienak ere nabarmentzen ditu
Autozainketarako jarraibideak eskaintzen ditu, baita osasun hezkuntza ere, honelako egoeretan:
Etxean nork bere medikazioa hartzea (larruazalpetik…)
Dieta, elikadura, higienea eta bizitzeko era osasungarriak zaintzea
Lasaitasuna, laguntza eta mezu positiboak transmititzen ditu prozesuan zehar
Informazioa `dosifikatu´ eta egokitu egiten du pazientearen egoera emozionalaren arabera
Beste profesional batzuek esku hartu behar duten detektatzeko eta jakinarazteko gai da
Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa: Ebaluazioa:
Erabiltzaileak berak bere arreta prozesuaz duen pertzepzioa ebaluatzen du
Erizaintzako erregistroak argitasunez eta zehaztasunez betetzen ditu: erizaintzako eboluzio orria, dialisi grafikoa eta sarbide baskularraren erregistroa.
Unitatean/zentroan erabiltzen dituzten programa informatikoak egoki erabiltzen ditu
84. taula Ikasketa-emaitza espezifikoen kalifikazioa
Atalak: Balorazioa, Diagnostikoa eta Balorazioa, Diagnostikoa eta Balorazioa, Diagnostikoa eta Balorazioa, Diagnostikoa eta Plangintza Plangintza Plangintza Plangintza 1 puntu 1 puntu 1 puntu 1 puntu ikasketa-emaitza guztiak lortuz gero 0.5 puntu 0.5 puntu 0.5 puntu 0.5 puntu ikasketa-emaitzen erdiak edo gehiago lortuz gero; baina guztiak ez 0 puntu 0 puntu 0 puntu 0 puntu ikasketa-emaitzen erdiak baina gutxiago lortuz gero
Atalak: Ekite Ekite Ekite Ekiteaaaa 2 puntu 2 puntu 2 puntu 2 puntu ikasketa-emaitza guztiak lortuz gero 1 puntu 1 puntu 1 puntu 1 puntu ikasketa-emaitzen erdiak edo gehiago lortuz gero; baina guztiak ez 0 puntu 0 puntu 0 puntu 0 puntu ikasketa-emaitzen erdiak baina gutxiago lortuz gero Atalak: Ebaluazioa eta Erregistroa Ebaluazioa eta Erregistroa Ebaluazioa eta Erregistroa Ebaluazioa eta Erregistroa 1 puntu 1 puntu 1 puntu 1 puntu ikasketa-emaitza guztiak lortuz gero 0.5 puntu 0.5 puntu 0.5 puntu 0.5 puntu ikasketa-emaitzen erdiak edo gehiago lortuz gero; baina guztiak ez 0 puntu 0 puntu 0 puntu 0 puntu ikasketa-emaitzen erdiak baina gutxiago lortuz gero
85. taula Ikasketa emaitza guztien ebaluzio eta kalifikazio sistema
Azken tutoretza 1111 puntu: EZINBESTEKOA da ikasketa puntu: EZINBESTEKOA da ikasketa puntu: EZINBESTEKOA da ikasketa puntu: EZINBESTEKOA da ikasketa----emaitza GUZTIAK lortzea emaitza GUZTIAK lortzea emaitza GUZTIAK lortzea emaitza GUZTIAK lortzea Practicuma gainditzeko Practicuma gainditzeko Practicuma gainditzeko Practicuma gainditzeko
2222 puntu= puntu= puntu= puntu= ikasketa-emaitza guztiak lortzen badira. 0,25 kendu lortzeke geratzen den ikasketa-emaitza bakoitzeko (gutxieneko puntuazioa 0 izango da)
4 puntu: 4 puntu: 4 puntu: 4 puntu: arloaren araberako ‘ikasketa ‘ikasketa ‘ikasketa ‘ikasketa----emaitza espezifikoak emaitza espezifikoak emaitza espezifikoak emaitza espezifikoak (kalifikatzeko era dagokion orrian)
Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan practicumaren ebaluaziotresna berriak erabili dira Gradua martxan jarri denetik, modu honetan: 1. 2010-2011 ikasturtean lehen kurtsoko practicuma egin dute ikasleek lehen aldiz eta ebaluazio orrian agertzen dira lehen kurtsoko ikasketa emaitza orokorrak (lehen faseko emaitza) eta tutoretza prozesua (3. faseko emaitza) . 2. 2011-2012 ikasturtean lehen kurtsoko ikasleen practicuma ebaluatzeko 2010-2011 ikasturteko tresna berdinak erabili dira baina 2. kurtsoko practicuma ebaluazteko erabili dira: 2. kurtsoko ikasketa emaitza orokorrak (lehen faseko emaitza), arloko ikasketa emaitza espezifikoak (4. faseko emaitzak) eta tutoretza prozesua (2. faseko emaitza). Aipatu behar da practicuma hasi aurretik formakuntza eman zaiela partaide guztiei: ikasleei, erizain.instruktoreei eta irakasle-tutoreei. Praktika Batzordeak 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturtetan practicumean parte hartu dutenen iritzia jaso ostean, ebaluazioa eta kalifikazio sistema berrikusi eta aldatu du; bikaintasuna bereizteko helburuarekin (ikus 86. eta 87. taulak).
86. taula: Ikasketa-emaitza espezifikoen kalifikazioa berrikusita
Balorazioa, Balorazioa, Balorazioa, Balorazioa, Diagnostikoa Diagnostikoa Diagnostikoa Diagnostikoa eta Plangintza eta Plangintza eta Plangintza eta Plangintza 0 puntu= 0 puntu= 0 puntu= 0 puntu= ikasketa-emaitzen erdiak baina gutxiago lortuz gero 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= ikasketa-emaitzen erdiak edo gehiago lortuz gero 1 puntu= 1 puntu= 1 puntu= 1 puntu= ikasketa-emaitza guztiak lortuz gero era bikainean guztiak lortuz gero era bikainean guztiak lortuz gero era bikainean guztiak lortuz gero era bikainean
Ebaluazioa eta Ebaluazioa eta Ebaluazioa eta Ebaluazioa eta Erregistroa Erregistroa Erregistroa Erregistroa 0 puntu= 0 puntu= 0 puntu= 0 puntu= ikasketa-emaitzen erdiak baina gutxiago lortuz gero 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= ikasketa-emaitzen erdiak edo gehiago lortuz gero 1 puntu= 1 puntu= 1 puntu= 1 puntu= ikasketa-emaitza guztiak lortuz gero era bikainean guztiak lortuz gero era bikainean guztiak lortuz gero era bikainean guztiak lortuz gero era bikainean
87. taula: Ikasketa emaitza guztien kalifikazio sistema berrikusita
Autoebaluazio orriaren ‘Gogoeta praktika’ren atala 0 puntu 0 puntu 0 puntu 0 puntu= ez ditu guztiak erantzun 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= guztiak erantzun ditu 1 puntu= 1 puntu= 1 puntu= 1 puntu= guztiak erantzun ditu gaitasun gaitasun gaitasun gaitasun kritikoarekin kritikoarekin kritikoarekin kritikoarekin
Azken Azken Azken Azken ttttutoretza utoretza utoretza utoretza Ikasketa emaitza orokorrak. . . . EZINBESTEKOA EZINBESTEKOA EZINBESTEKOA EZINBESTEKOA guztiak lortzea guztiak lortzea guztiak lortzea guztiak lortzea gainditzeko gainditzeko gainditzeko gainditzeko 0 puntu 0 puntu 0 puntu 0 puntu= ikasketa emaitzaren bat ez badu lortzen. SUSPENTSO. SUSPENTSO. SUSPENTSO. SUSPENTSO. 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= ikasketa-emaitza guztiak lortuz gero 1 punto= 1 punto= 1 punto= 1 punto= ikasketa-emaitza guztiak lortuz gero guztiak lortuz gero guztiak lortuz gero guztiak lortuz gero era bikainean era bikainean era bikainean era bikainean
0 puntu 0 puntu 0 puntu 0 puntu= ez du erantzun 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= 0.5 puntu= erantzun du 1 puntu= 1 puntu= 1 puntu= 1 puntu= gaitasun kritikoarekin gaitasun kritikoarekin gaitasun kritikoarekin gaitasun kritikoarekin erantzun du
Lan honek bi helburu zituen: batetik, erizaintzako prestakuntzak Gipuzkoan izan duen eboluzio historikoa aztertzea, Europan geratutako eboluzioarekin lotuz, eta bestetik, Europar Unibertsitate Eremu berria sortzeak eragin dituen aldaketen testuinguruan, Donostiako Erizaintza Unibertsitate Eskolan egindako praktiketako gaitasunen diseinua deskribatzea eta aztertzea.
Lan honen hasieran aipatu dugu hipotesi hauetatik abiatzen ginela: 1. Garai desberdinetako gizartearen beharrek eta pentsamoldeek eragina izan dute erizaintza-zainketetan eta ikasketetan. 2. Erizaintza-ikasketen eboluzioa eta erizaintza-zainketena lotuta daude. 3. Erizaintzaren garapena herri batzuetatik besteetara hedatu egin da. 4. Praktikak betidanik erizaintzaren prestakuntzan berebiziko garrantzia izan du.
Aipatutako helburuak eta hipotesiak kontuan hartuta, osasun/erizaintza zainketak eta ezagutzak/ikasketak batera aztertu ditugu; garai/mende desberdinetan eta leku desberdinetan, bereziki Europan eta Gipuzkoan. Praktikak erizaintzan izan duen garrantzia aztertu dugu eta Europar Unibertsitate Eremua sortzearekin lotuta, Gipuzkoan egindako erizaintzako ikasketen praktiken diseinua deskribatu dugu.
Atal honetan, hipotesiak eztabaidatuko ditugu, atal desberdinetan emandako informazioa azalduz eta ondorioak aterako ditugu.
4. Eztabaida eta ondorioak 304
Lehenengo hipotesian esan dugu, garai desberdinetako Lehenengo hipotesian esan dugu, garai desberdinetako Lehenengo hipotesian esan dugu, garai desberdinetako Lehenengo hipotesian esan dugu, garai desberdinetako gizartearen gizartearen gizartearen gizartearen beharrek eta pentsamoldeek eragina beharrek eta pentsamoldeek eragina beharrek eta pentsamoldeek eragina beharrek eta pentsamoldeek eragina izan izan izan izan dute dute dute dutela la la la erizaintza erizaintza erizaintza erizaintza----zainketetan eta zainketetan eta zainketetan eta zainketetan eta ikasketetan ikasketetan ikasketetan ikasketetan. . . .
Gizakiak biziraupena ziurtatzeko osasuna zaindu behar izan du; beraz, esan daiteke osasun-zainketak betidanik egin direla. Gainera, garai bakoitzean hainbat gaixotasunei (gaixotasun infekziosoei, esaterako) aurre egin behar izan die gizakiak eta gaixotasun batzuk menderatzen zituen heinean, beste batzuk indartu edo sortu dira. Osasun-zainketak betidanik egin badira, osasun-zaintzaileak ere betidanik egon direla pentsa daiteke. Herri primitiboetan sendatzaileak hiru taldetan bereizten ziren: emakume zaintzaileak, belagileak eta sorginak. Emakume zaintzaileen ardura ziren haurdunaldia, erditzea, sua eta elikagaiak; belagileek sendabelarrak eta erritoak ikasiak zituzten; eta sorginek, berriz, berezkoa zuten belagileen jakituria. Antzinako zibilizazioetan erlijio-buruak ziren tratamenduen arduradunak baina emaginek eta inudeek ere zeregin garrantzitsua betetzen zuten. Emaginen (egungo erizaintzako espezializazioa) sorrera Egiptoko antzinako zibilizazioan kokatzen da. Jaiotze-prozesuan zainketa egokiak ematea garrantzitsua izan da betidanik gizakiarentzat. Emaginak arduratzen ziren erditze lanez eta beste osasun-zainketaz emakume apaizak. Grezian ere, emaginek prestigio altua lortu zuten eta emakume inudeek ere arduratzen ziren osasun-zainketez. Erroman (k.a. 200 inguruan) erditzearekin lotutako zainketak emakumezkoen ardura ziren baina gaixoen zainketak etxeko esklaboak eta zerbitzariak egiten zituzten. Indiako Caraka-Samhita dokumentuak osasun-ekipoaren barnean 4 partaide bereizten zituen: sendagilea, sendagaiak, erizaina eta gaixoa. Kristautasunak eragin handia izan zuen herrialde katolikoetako erizaintzan, emakume erlijiosoek hartu baitzuten zainketaren ardura.
4. Eztabaida eta ondorioak 305
Gizartearen beharrei egokitzeko, osasun zainketak emateko lekuak sortu zituzten; gerrako zaurituak zaintzeko (valetudinarias), gaixotasun kutsagarriak zituzten gaixoak bakartzeko guneak sortu zituzten (lazaretoak, tuberkulosia zutenentzako osasun-etxeak…) eta gaixotasun zehatzak zituztenak zaintzeko ere eraiki zituzten (psikiatrikoak, esaterako). Erromes bideetan zainketa guneak ireki zituzten. Ospitalez gain, anbulatorioak ere aspaldi zabaldu zituzten, eta Erdi Aroan hasi zen erizaintza gaixoen etxeetara joaten. Egoera guzti horiek erizainak trebatzearen beharra eragin zuten. Hainbat gertaerek sortutako beharrak eta bilatutako irtenbideak 88. taulan ikus daitezke.
88. taula: Gertaerek eragindako beharrak eta aurkitutako irtenbideak
Erizainak trebatzea eta ikasketak arautzea
Osasun-zaintzaileei buruz gutxi idatzi da XVI. mende arte. Esaten da historia idatzian ohikoak ez diren gertaerei buruz idazten dela. Litekeena da erizaintza-jarduera ohiko gertaera izatea eta horregatik ez idaztea erizainei buruz. Gizakiaren bizirauteko beharrak eragin du osasun-zainketak eta osasunzaintzaileak betidanik egotea eta denborarekin zainketak eta zaintzaileak espezializatu egin dira.
4. Eztabaida eta ondorioak 306
Garaiko gizakiaren pentsamoldeak eta naturarekin izan duen harremanak eragina izan du gaixotasunaren kontzeptuan eta erabilitako erremedioetan: herri primitiboetan eta antzinako zibilizazioetan magia, erlijioa eta sendabelarrak erabiltzen ziren gaixotasuna tratatzeko. Pentsatzen zuten gaixotasuna izpirituek eragindakoa zela. Eguraldiari ere garrantzia ematen zioten osasuna izateko; horregatik, antzinako tribu nomadek eguraldi ona eta lur emankorra zegoen guneetara emigratu zuten bizi baldintzak hobetu nahian. Horrela, sortu ziren antzinako zibilizazioak (k.a. 3000-500). Naturak eta erlijioek garrantzia izan zuten zibilizazio horietan. Hipocrates de Cos (k.a. 460-370) greziarra izan zen gaixotasunaren sorburua aztertzerakoan natura eta erlijioa bereizi zituena. Hiprocratesek esan zuen naturaren arauak puskatzeagatik sortzen zela gaixotasuna, eta ez izpirituen, deabruen eta jainkoen eraginez. Dokumentuek adierazten dutenez, antzinako zibilizazioetan 700 sendagai baino gehiago erabiltzen zituzten Egipton. Osasun-Publikoaz (higieneaz, besteak beste) arduratzen ziren Egipton, Babilonian, Indian eta Erroman; azken horretan bainuek eta masajeek maila altua lortuz. Kirurgia erabiltzen zuten Egipton, Grezian eta Indian (125 tresna kirurgiko baino gehiago deskribatu ziren) eta Cannabis eta Belladona bezalako sendagaiak erabiltzen zituzten. Grezian Hipocratesek garrantzia handia eman zion higieneari, elikapenari eta ariketa fisikoari. Txinatarrek antzinatik garrantzia eman zioten gizabanakoaren barne-orekari eta unibertsoarekin harmonia izateri, eta prebentzioari garrantzia handia ematen zioten. Antzinako zenbait dokumentuk adierazten dute gaur egungo hainbat erizaintza-teknika antzinatik egiten direla: bendajeak (Egipton eta Indian), zaurien garbiketa (Indian), txertaketak (Indian eta Txinan), bainuak eta masajeak (Erroman). Gaixotasunaren sorburuak eta erremedioak antzinan 89 taulan ikus daitezke.
4. Eztabaida eta ondorioak 307
89. taula: Gaixotasunaren sorburuak eta erremedioak antzinan
Garaiko gizartearen pentsamoldeak ere eragina izan du zainketaren ardura nork hartzen zuen erabakitzeko garaian eta zaintzailaren ezaugarriak finkatzeko. Lehen aipatu dugu osasun zainketak pertsona desberdinen artean egin direla betidanik: herri primitiboetan emakume zaintzaileak, belagileak eta sorginak; antzinako zibilizazioetan erlijio buruak, emaginak eta inudeak. Indian definitu zituzten gaixoaren, erizainaren, sendagilearen eta sendagaien ezaugarriak. Herrialde katolikoetan erizaintza emakume erlijiosoen esku zegoen. Erizaintza definitzerakoan, askotan, erizainaren ezaugarri pertsonalak aipatu izan dira (obedientzia, garbitasuna, onberatasuna...), erizaintzajarduera adierazi beharrean. Indiako Caraka-Samhita dokumentuak osasun-ekipoaren partaideen funtzioak deskribatu zituen: sendagileak idazmena menderatu behar zuen, esperientzia handia izan behar zuen, zuhurra eta azkarra izan behar zuen eta gorputzez eta buruz garbia. Sendagaiak gaixotasunarentzat egokiak izan behar zuten, era desberdinetan emateko aukera eskaini behar zuten eta bere ezaugarriak galdu gabe mantendu behar zituzten. Erizainak sendagaiak nola prestatzen eta konbinatzen ziren ezagutu behar zuen, azkarra eta zuhurra izan behar zuen, bere burua eskaini behar zion zaintzen zuen gaixoari, eta
4. Eztabaida eta ondorioak 308
garbia izan behar zuen buruz eta gorputzez. Gaixoak, oroimena eta ausardia izan behar zituen, agintzen zitzaiona bete eta bisitaldi tarteetan sentitzen zuena adierazteko gaitasuna izan behar zuen. Indiako ospitaletako erizainei eskatzen zitzaien printzipio moral altuak izatea, eta trebezia eta konfiantza emateko gaitasuna, burua hotza eta tratuan atsegina izatea, inorengatik gaizki ez hitz egitea, gaixoen beharrak adi behatzea eta sendagilearen aginduak zorrotz jarraitzea. K.a V. mendean Grezian emagina izateko, aurretik ama izan behar zen eta umeak izateko adina pasa gabea. Gainera, erditze zailetan ezagutza eta trebezia handiena zuten emaginak aritzen ziren. Herrialde katolikoetan XVI. eta XIX. mendeen artean emakume erlijiosoak hartu zuten erizaintzako zainketen ardura. Gipuzkoan egoera hori XX. mende arte luzatu zen. Kristautasunaren eraginez erizaintza-zainketekin lotu ziren altruismoa, bokazioa eta obedientzia. Besteei laguntzea/zaintzea “miserikordia obra bezala” hartzen zen; norbere burua “salbatzeko”. Orden erlijioso asko sortu ziren osasun-zainketak emateko, gehienak emakumezkoenak. XVI. mendean Granadako Hospital Mayor de la Encarnación ospitaleko erizainei zeregin eta ezaugarri hauek eskatzen zitzaizkien: karitatea eta pazientzia, gaixoen oinarrizko beharrak asetzen laguntzea (elikapen eta higiene-beharrak, besteak beste); sendagileen aginduak betetzea, erresistentzia fisikoa izatea eta familia-kargarik ez izatea. Errenazimendua eta Erreformaren garaian (XV-XVI mendeak) inudeek garrantzia handia izan zuten erditzetan eta jaio ostean zainketak emateko. Garai horretan, maisu-zirujauak, zirujau-barberuak eta odol-ateratzaileak ere baziren. Herrialde katolikoetan emakume erlijiosoek osasun-zainketak egiten zituzten bitartean, herrialde protestanteetan “erizaintzaren aro iluna” (1550- 1850) hasi zen: gaixoa gaixotasunaren kutsatzaile bezala ikusten zen eta osasun-zainketen arduradunak arazo sozialak zituzten emakumezkoek ziren.
4. Eztabaida eta ondorioak 309
Nightingalen eraginez (1820-1910), erizaintzaren ama bezala onartua izan dena, gizarte viktoriarraren emakumezkoaren baloreak (obedientzia, garbitasuna, onberatasuna...) erizaintzako ereduaren oinarri bilakatu ziren. Herrialde katolikoetan 1909. urtean Erizain Dama izateko, erizainei eskatzen zitzaien: errukia izatea, diziplina zorrotzaren izpiritua, besteenganako maitasun kristaua, gozotasuna, gaixoekin pazientzia bukaezina eta gaixoen datu pribatuak ez zabaltzea. 1915. urteko Espainiako erizaintzako titulu ofizialaren 70 gaien artean, erizainaren ezaugarri fisikoak eta moralak lantzen ziren. Garai horretako erizaintzari eskatzen zitzaion: bokazioa, diskrezioa, sekretu profesionala gordetzea, medikuak agindutakoa zehatz-mehatz betetzea, zehaztasuna eta puntualtasuna zereginak betetzeko, metodoa eta ordena, indartsua izatea baina biolentziarik erabili gabe, energia eta gozotasuna izatea, garbitasun pertsonala izatea, memoria eta arreta izatea, eta arrazoitzeko eta antolatzeko gaitasuna . Usandizaga sendagile donostiarrak 1934. urtean idatzitako “Manual de la Enfermera” gidaliburuan erizainaren balore-jarrera hauek aipatzen ditu: egiazkotasuna, onberatasuna, pazientzia, betebeharren sena, ekonomia eta garbitasunari maitasuna. Esaten zuen ere erizaina zela medikuaren eta gaixoaren artean zegoen bitartekari bakarra eta agintzen zitzaiona egin behar zuela, medikua epaitu gabe. Kristautasunak eragin handia izan du erizaintzaren kontzeptuan, ezaugarri hauek barneratuz: onberatasuna, garbitasun izpirituala, errukia izatea, diziplina zorrotzaren izpiritua, otzantasuna, obedientzia itsua, besteenganako maitasun kristaua, gozotasuna, gaixoekin pazientzia bukaezina izatea. Emaginak izan nahi zuten emakumeek senarraren baimena behar zuten 1804an eta apaizak ziurtatu behar zuen haien portaera. Ikusten da erizainari eskatzen zitzaiola hainbat ezaugarri izatea; ezaugarri horietako gehienak emakumeei emandako heziketarekin lotuak daudenak. Ez da kasualitatea erizain eta zaintzaile gehienak emakumeak izatea.
4. Eztabaida eta ondorioak 310
Erizaintza lanbidearen garapena atzeratu egin da garai desberdinetan arrazoi desberdinengatik: eguneroko zeregina zelako; orden erlijiosoen esku geratu zelako (laguntza jarduera bihurtuz); emakumezkoen zeregina zelako (gizonezkoa baino maila baxuagoa zuen gizarte batean); emakumezkoei atxikitako zenbait ezaugarri erizaintzaren oinarri bilakatu zirelako (otzantasuna eta obedientzia itsua, besteen artean); zenbaitetan orden militarren diziplina zorrotzaren mende zegoelako; eta, unibertsitatean integratu artean medikuaren laguntzaile funtzioa bete zuelako. Munduko pentsamendu-korronteek ere eragina izan dute erizaintzaren zainketetan; zainketen helburua ez da beti berdina izan. Erdi Aroko ospitaleen helburu nagusia gaixoak bertan edukitzea zen, eta ez, gaixoak sendatzea. Monjek, fraideek eta zerbitzariek jagole funtzioa betetzen zuten. Emakume erlijiosoek zaintzen zituzten gaixoak herrialde katolikoetan eta altruismoz egindako zeregin hori ongi ikusia zegoen. Erreforma garaian herrialde protestanteetan gaixoak ez ziren zaintzen, baldintza oso txarretan bizi ziren. Osasun-zaintzaileen funtzioei eta zereginei buruz informazioa ere agertzen da zenbait plazen deialdietan eta ikasketen egitarauetan. Usandizagak bere liburuan (1934) esaten zuen erizainaren funtzioa zela gaixoari ematea behar zituen zainketa guztiak (higienikoak, pertsonalak, medikuak agindutakoak). 1860-ko hamarkadan praktikanteei eskatzen zitzaizkien ezagutzen artean hainbat erizaintza-prozedura aurkitu ditzakegu: bendajeak, aposituak, sendaketak, sangriak, txertaketak, sendagaiak ematea, kirurgian laguntzea, etab. Garai horretan hasi zen erizaintza garatzen (1850. urtetik aurrera) eta zainketen ikuspegia aldatu egin zen urteak aurrera zihoazen heinean. Hori guztia azaltzeko hiru eredu aurkeztu dituzte adituek. Kategorizazioaren ereduaren arabera (1850-1950) gaixotasunak faktore eragile bat du eta hori aurkitu behar da. Korronte horrekin erizaintza osasun publikoan eta gaixotasunean zentratu zen. Gaixoak jarrera pasiboa hartzen zuen eta erizainak erabakitzen zuen eta jarduerak egiten zituen, gaixoak parte hartu gabe. Erizaintzaren teknifikazioaren aroa hasi zen.
4. Eztabaida eta ondorioak 311
Integrazioaren ereduaren arabera (1950-1975) gaixotasuna hainbat faktorek eragindakoa da, pertsona izaki bio-psiko-soziala bezala hartzen da eta erizaintza-zainketak pertsonarengan zentratzen dira. Erizainaren helburua da pertsona osotasunean zaintzea; pertsonaren jardutea. Transformazioaren ereduaren arabera (1975. urtetik aurrera) pertsona bere osagaien batura baino askoz gehiago da, eta osagaiak ezin dira bereizi. Osasuna balore bat izateaz gain, pertsona bakoitzak bizitzen duen esperientzia bat da (osasunaren esperientziaren zati bat). Erizainaren jarduna pertsonarekin egotea da. Eredu guzti horiek indarrean diraute egun gure inguruan, ezin dugu esan eremu guztietan transformazioaren eredua nagusitu denik. Ikusi dugu garai desberdinetako gizartearen pentsamoldeek eragina izan dutela gaixotasunaren kontzeptuan, erremedioetan, zaintzailearen ezaugarrietan eta zainketaren helburuan. Gizartearen pentsamoldeen, gertaeren, beharren eta erabakien erlazioa 75. irudian ikus daiteke.
75. irudia: Gizartearen pentsamoldea, gertaerak, beharrak eta erabakiak
Pentsamoldea Pentsamoldea Pentsamoldea Pentsamoldea (gaixotasunaren kontzeptua, erremedioak, zaintzailearen ezaugarriak, zainketaren helburua, erizaintzaren ereduak…) Gertaerak Gertaerak Gertaerak Gertaerak (gaixotasunak, gerrak…) Beharrak Beharrak Beharrak Beharrak (osasun zainketak, trebakuntza hobetu, arauru…) Erabakiak Erabakiak Erabakiak Erabakiak (zainketa guneak sortu, Titulazioa aldatu…)
4. Eztabaida eta ondorioak 312
Bigarren hipotesian esan dugu erizaintza Bigarren hipotesian esan dugu erizaintza Bigarren hipotesian esan dugu erizaintza Bigarren hipotesian esan dugu erizaintza----ikasketen eboluzioa eta ikasketen eboluzioa eta ikasketen eboluzioa eta ikasketen eboluzioa eta erizaintza erizaintza erizaintza erizaintza----zainketena lotuta daudela. zainketena lotuta daudela. zainketena lotuta daudela. zainketena lotuta daudela.
4. Eztabaida eta ondorioak 313
1859. urtean “Erizaintzako oharrak”. Dolores Areu y Riera sendagileak 1883. urtean idatzi zuen “De la necesidad de encaminar por una nueva senda la educación higiénico moral de la mujer”. XX. mendean, gure inguruko erizainak trebatzeko oso baliagarria izan zen Usandizaga sendagile donostiarrak idatzitako gidaliburua “Manual de la Enfermera” (1934. urtean argitaratua). Liburuaren 2. edizioa 1938an argitaratu zen, 82 gai zituena; horien artean: gaixoa zaintzeko teknikak, farmakologia eta dietetikako oinarriak, gizartearen higienea eta puerikultura. Erizaintza unibertsitatean sartzeak eta erizaintzako filosofia garatzeak erizaintzako aldizkari berriak sortzea eragin zuen. Jimenez, Ayuso eta Murillok (2007) aztertu dituzte Espainian 2004. urte arte sortutako erizaintzako aldizkariak eta ikusi dute aldizkari gehien sortutako urteak hauek direla: 1992 (15 aldizkari), 1989 (13 aldizkari) eta 1987 eta 1993 (12 aldizkari). Aldizkari elektronikoak eta datu baseak 1990. urtetik aurrera sortu ziren. Erizaintzako zainketak argitaratzen hasi ziren eta ikasketak arautzen. Europan 1860. urtean zabaldu zuten lehenengo erizaintza-eskola, Londresen. Florence Nightingalek sortu zuen eskola hori; erizaintza lanbidearen sortzailea bezala onartua izan denak. Eskola hori sortu aurretik, Florence Nightingalek Krimeako gerratean egon zen osasun-zainketak ematen higiene gabezi izugarria zegoen ospitale batean eta erizainak trebatzeko beharraz jabetu zen. Erizaintzako zainketetan eta ikasketetan antzinatik garrantzia handia eman zaio higieneari eta asepsiari gaixotasunen barreiatzea ekiditeko. Baina, zainketa beharrak aldatzen joan ziren eta prestakuntza beharrak ere bai; higieneak eta asepsiak garrantzia handia izan arren, ez zen nahikoa. Erizaintzako ikasketa planetan, teknikaz gain, erizainek izan beharreko jarrerak, baloreak edo bertuteak landu izan dira era batera edo bestera. Florence Nightingalen erizaintzako lehenengo eskola horretan, erizaintza ikasketak 3 urtetan egiten ziren urte beteko teoria eta 2 urtetako praktika. Erizainak trebatzen zituzten zainketak emateko ospitalean eta etxeetan eta
4. Eztabaida eta ondorioak 314
erizaintzako ezagutza irakasteko ere bai. Geroztik, Europan zehar hainbat Erizaintza-Eskola ofizialak sortu ziren; Madrilen 1896an eta Katalunian 1917an. Donostian Erizaintzako Osasun Laguntzaile Teknikoa (OLT) titulazioa 1965. urtean irakasten hasi ziren. Halere, Londreseko lehenengo erizaintza-eskola sortu aurretik, erizaintza irakasteko ikastaroak egiten ziren: Florence Nightingalek Kaiserwert-eko Diakonisen Institutoan ikasi zuen bere Eskola sortu aurretik. Espainian ere ikasketa araututa zeuden Madrileko lehen erizaintza-eskola sortu aurretik: emaginen irakaskuntza 1804. eta 1857. urteetan arautu zuten; praktikanteen ikasketak, berriz, 1857., 1860. eta 1861. Urteetan, eta erizaintzako titulu ofizialak 1915ean arautu zituzten. Gipuzkoan 1909an Donostiako Sorospen Etxean praktikante plaza lortzeko, 45 gai sartzen ziren azterketa egin behar izan zuten. Gai horiek gehienbat erizaintzako teknikei buruzkoak ziren. Garai horretan ere, Donostiako Santa Isabel Kontsultategian erizainak trebatzeko eskola bat ireki zuten. Prestakuntza Gurutze Gorriaren Damen egitaraua jarraituz egiten zuten eta ikasleek 17 urte baino gehiago izan behar zituzten eta instituzioaren partaidea izan. Irakaskuntza teorikoa medikuek ematen zuten baina ikasleen praktiken arduraduna Diplomatutako Superiora zen. 1909. urtean Erizain Dama izateko, ezagutza teorikoak eta praktikoak eskatzen ziren. Garrantzi handia ematen zitzaion asepsiari eta antisepsiari eta horretarako ezinbestekoa zen erizainak trebatuak egotea. Erizain Damak jakin behar zuen, besteak beste, sendaketak egiteko material guztia ongi erabiltzen, bendajeak ongi egiten eta medikuek esandako tratamendua jartzen. 1915ko erizaintzako irakaskuntzak 70 gai zituen eta titulua lortzeko azterketa teorikoa eta praktikoa egin behar zuten tribunal baten aurrean. Tribunala Medikuntza Fakultateko Dekanoak izendatzen zuen. Azterketa egin aurretik praktika klinikoak egin behar zituzten ospitaletan, zahar egoitzetan eta kontsultategietan. Praktikanteek ere halako Tribunal baten aurrean egin
4. Eztabaida eta ondorioak 315
behar izaten zuten azterketa. Gerra garaian Tolosan Gurutze Gorriak antolatu zituen Erizain Damen titulua lortzeko, ebaluazio tribunalen 3 mediku zeuden. Ikusten da erizaintzako irakaskuntzan medikuak zeresan handia izan dutela; teoria irakatsi izan dutelako eta ebaluazio Tribunaletan erabakitzen zutelako. Donostiako San Antonio Abad ospitalean 1911. urtean praktikante plaza betetzeko barberoa izatea eskatzen zuten. Benefizentzietako lanpostua betetzeko derrigorrezkoa zen praktikantearen titulua izatea 1921. urtean. Lanean aritzeko trebakuntza/titulua izateari gero eta garrantzia gehiago ematen zitzaiola ikusten da. Praktikanteei funtzioak gehitu egin zitzaizkien 1921. urtean; 100 km. baino gehiago egiten zituzten trenen enpresetan eta 12 ordu baino gehiago nabigatzen zituzten itsasontzietan praktikantea ere egon behar zuelako. Era berean, 1929. urtean, 10.000 biztanle baino gehiago zituzten hirietan praktikante bat egon behar zuen (2 mediku titularrekin batera) eta biztanleri gutxiago zuten herrietan praktikanteak erditze normaletan jardun ahal zuen. Enpresetan ere praktikanteak kontratatzen hasi ziren, Gipuzkoan Michelin eta Cementos Rezola enpresak izan ziren lehenak. Praktikanteen jarduera eremua zabaltzen ari zen. Donostian 1933an sortu zuten emaginak prestatzeko Eskola Aldakoeneako Ama-Etxean. Aipatzekoa da ere, Errege-Dekretu bidez Nafarroako Protomedikatuak emandako emagin tituluak estatu osorako balio zutela 1973an argitaratu ziren (BOE 1973; 102.) Gizarte Segurantzan lan egiten zuten langileen funtzioak. Erizain eta Osasun Laguntzaile Teknikoen funtzioak aipatzerakoan, bereizi egin zituzten ospitaletakoak eta zentro irekietakoak (garai hartako anbulatorioetakoak). Erizaintza-jarduera legez bereizten hasi zen. Nahiz eta osasun-lanbideen trebakuntza, zereginak eta funtzioak arautu, intrusismoa ere gertatzen zen. Hala, 1912an Madrilgo Mediku Elkargoan eskatu zuten praktikante titulurik gabe zeregin horretan aritzen zirenak eta
4. Eztabaida eta ondorioak 316
haiek babesten zituzten zirujauak zigortzeko. Mediku eta praktikante gisa batera aritzea debekatu egin zuten 1934. urtean. Osasun-lanbideak babesteko helburuarekin Elkargo Ofizialak sortu zituzten eta estatutuetan arautu zuten kolegiatzea derrigorrezkoa izatea. Praktikanteentzat derrigorrezkoa zen kolegiatzea 1929. urtetik aurrera eta emaginentzat, berriz, 1930. urtetik aurrera. Osasun-zainketen trebakuntza jasotzeko hainbat baldintza bete behar ziren. 1860. eta 1861. urteetan onartutako Errege-Dekretuen arabera, praktikante-ikasketak egiteko, 16 urte behar ziren gutxienez eta lehen ikasketei buruzko azterketa bat gainditu behar zuten. Erizain psikiatrikoaren diploma lortzeko 25 urte baino gehiago izan behar zituzten. 1951. urtean antolatu zituzten zenbait ikastaro egiteko (praktikante eta erizain izateko), gutxienez batxilergoko 4 ikastaro eginak izan behar zituzten. Ikusten den moduan, osasun-zainketak ikasteko, aurretik maila akademikoa eskatzen zen. Francoren diktadurapean, Falangearen Emakumezkoen Sekzioak antolatzen zituen erizaintzako ikastaroak egiteko baldintza hauek bete behar ziren: Falangekoa izan, 17 urte eginak izatea, Batxilergoko 4 ikastaro edo Peritu-ikasketak gaindituta izatea edo Irakasle eskolako irakaslea izatea, gaitasun fisikoa izatea eta osasun egoera ona. Lehenengo hipotesian esan dugu garaiko gertaerek eta beharrek eragina izan dutela erizaintza zainketetan. Gerrek eragin handia izan dute hainbat lurraldeetan, bizi-baldintzak txartuz eta osasun-zainketen beharrak handituz. Espainiako gerra zibilak (1936-1939) Gipuzkoan eragin handia izan zuen; hainbat ospitale suntsitu zituen (Aldakoeneako Ama-etxea, esaterako) eta zenbait ospitale zabaltzea atzeratu (Donostiako Ospitale Probintziala da horren adibide). Osasun zainketak egiten zituzten orden erlijioso guztiak militarren mende geratu ziren.
4. Eztabaida eta ondorioak 317
Zainketa beharrak asko handitu zirenez eta erizainen zeregina betetzen zuten askok prestakuntzarik ez zutenez, hainbat ikastaro antolatu zituzten Donostian eta inguruan (Tolosako Gurutze Gorrian, esaterako). Gipuzkoan ospitale asko ireki zituzten 1860. urtetik aurrera; gehienak Donostian (Sorospen Etxea 1881an, San Antonio Abad ospitalea 1888an eta Matia Asiloa 1889an, esaterako) baina beste herrietan ere zabaldu zituzten (Tolosa, Arrasate, Asteasu, etab.). Ospitale horietako batzuk espezializatuak zeuden: Arrasateko Santa Ageda ospitalea psikiatrikoa zen, Andazarrateko osasun-etxean tuberkulosia zutenak bakartzen zituzten, eta zenbait zentroetan haurdun zeuden emakumeei erditzeko garaian zainketak eskaintzen zizkieten. Osasun-zainketen behar berriek ikasketetan aldaketak egitea bultzatu zuten. Gipuzkoan 1962. urtetik aurrera ospitaleak hirukoiztu egin ziren eta horrek eragin zuen erizain trebatuen behar handia. Garai horretan prebentzioak (lanistripuena…) garrantzia hartzen hasi zen. Espainian erizaintza 3 alorretan bereizia egon zen 1952. urte arte: praktikanteak, emaginak eta erizainak; bakoitzak bere prestakuntza akademikoa eta titulua zituen. Erizaintza-ikasketak berrantolatu zituzten 1952. eta 1953. urteetan eta ordura arte martxan zeuden ikasketa-planak bakarrean elkartu zituzten; hau da, praktikanteak, erizainak eta emaginak Osasun Laguntzaile Teknikoa (OLT) tituluan bateratu zituzten. Gero, OLT Eskolak Unibertsitate-Eskolak bilakatu ziren eta titulazio berria sortu zen; Erizaintzako Unibertsitate Diplomatura. Titulazio berri hori martxan jarri zen 1977. urtean. Erizaintzako Diplomatura egiteko ikasketa maila altuagoa behar zen Osasun Laguntzaile Titulua egiteko baino. Irakaskuntza praktikoak garrantzia handia izaten jarraitu zuen Diplomaturan; teoria eta praktika orduak berdindu egin ziren. Erlijioa, heziketa fisikoa, eta moral profesionala eta politika ikasgaiak desagertu egin ziren Diplomaturan eta genero bereizketak ere. Era berean, Erizaintza Zientziak jakintza arloa indartu egin zen eta erizaintza hitza irakasgai askotan agertzen zen.
4. Eztabaida eta ondorioak 318
Erizaintzako Unibertsitate Diplomaturaren Ikasketa Planak zenbait aldaketa izan ditu ondorengo urteetan; Unibertsitate Erreforma Legeek agintzen zituzten berrikuntzak betez eta bide batez, erizaintza zientziak indartuz. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan eskaini zen Erizaintzako Diplomaturaren azken ikasketa-plana 2000. urtean onartutakoa zen. Ikasketa-plan hori aurreko ikasketa-planarekin (1995ekoa) alderatuz gero, ikusten da Erizaintza Geriatrikoa, Osasun Komunitarioa eta Legeria eta Etika Profesionala irakasgaiak indartu egin zirela eta metodologia lantzeko irakasgai berri bat sortu zela hautazko irakasgaien artean; ikerkuntzaren ateak zabaldu nahian. Aldaketa horiek gizartearen beharrei egokitzeko premiarekin lotuta daude, adina handitzen ari den gizarte batean; ospitaletik kanpo osasun zainketa gehiago behar duena (Osasun-Zentroetan, etxean, zahar egoitzetan…). XXI. mendearen hasieran Europan erizaintzaren titulazioan desberdintasun handiak zeunden estatu batetik bestera: goi mailako heziketa-zikloa zen Austrian, Espainian Diplomatura, Alemanian Lizentziatura eta Masterra egin zitekeen eta Danimarkan Erizaintza-Zientzietan Doktoradutza ere bai. Europako Unibertsitate Eremua sortzearekin batera Erizaintzako Titulazioa aldatu egin da, 2010. urtean Erizaintzako Gradua titulua abian jarriz. Titulazio berri horrekin; unibertsitateko beste titulazioekin parekatu egin da erizaintza. Gipuzkoan erizaintzako ikasketek garapen garrantzitsua izan dute bereziki XX. mendetik aurrera (ikus 76. irudia).
4. Eztabaida eta ondorioak 319
76. irudia: Erizaintzako ikasketen eboluzioa Gipuzkoan *Ikasketak arautu zituzten lehen aldia
Erizaintzako Titulazioa aldatu zen eran, espezialitateak ere aldaketak izan zituzten. Irudian ikusten den moduan, lehendabizi arautu ziren ikasketak Emaginarenak izan zirela, gero Praktikanteenak eta ondoren Erizaintzakoak. Unibertsitatean sartu artean, gehienbat teknikak irakasten ziren. Osasun Laguntzaile Teknikoa tituluak garbi adierazten zuen teknikoa zela orduko erizaina. Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura 1977an sortu zenean erizaintzako eredu kontzeptualak barneratzen hasi ziren eta erizaintzako prozesua aplikatzen zainketetan eta irakasten ikasketetan; hau da, erizaintzako jarduera propioa garatzen hasi zen. Diplomatura sortu arte ikasketa planen helburuak ziren: osasun arazoak zituzten gaixoei egin beharreko teknikak irakastea eta gaixotasunek eragindako zeinuak eta sintomak bereiztea. Osasun Laguntzaile Tek Osasun Laguntzaile Tek Osasun Laguntzaile Tek Osasun Laguntzaile Teknikoa (1953 nikoa (1953 nikoa (1953 nikoa (1953----1977) 1977) 1977) 1977) (3 urte) (3 urte) (3 urte) (3 urte) UNIBERTSITATEA UNIBERTSITATEA UNIBERTSITATEA UNIBERTSITATEA Erizaintzako Diplomatura (1977 Erizaintzako Diplomatura (1977 Erizaintzako Diplomatura (1977 Erizaintzako Diplomatura (1977----2010) 2010) 2010) 2010) (3 urte) (3 urte) (3 urte) (3 urte) Erizaintzako Gradua (2010 Erizaintzako Gradua (2010 Erizaintzako Gradua (2010 Erizaintzako Gradua (2010----…..) …..) …..) …..) (4 urte) (4 urte) (4 urte) (4 urte) Espezialitateak (1957) Espezialitateak (2005) Praktikanteak (1857-…)* Erizainak (1915-…)* Emaginak (1804….)* Espezialitateak (1987)
4. Eztabaida eta ondorioak 320
Erizaintza Unibertsitatean integratzeak onura garrantzitsuak ekarri zizkion erizaintzari: ospitale-eremutik ateratzea ahalbidetu zuen, irakaskuntza-egitarauen orientazioa aldatu egin zen eta edukiak garatu ziren. Erizainek erabiltzailea (gaixoa/bezeroa) osotasunean zaintzearen garrantziaz jabetzen hasi ziren eta gaixotasuna prebenitzeari eta osasuna sustatzeari gero eta garrantzi gehiago ematen zioten. Erizaintzaren ezaguera propioa finkatzearen beharra nabarmena zen eta erizaintzako zainketa-planak garatzeko, metodologia zientifikoa erabili behar zela onartu zuten irakaskuntzan eta asistentzian jarduten zuten erizain askok. Horrela, erizaintzako eredu kontzeptualetan oinarritutako ErizaintzaProzesua barneratuz joan zen erizaintza-eskoletan, ospitaleetan eta osasunzentroetan. XX. mendean garatu dira gehienbat erizaintzako ikasketak eta zainketak, eta horrek lotura du erizaintzaren filosofiaren garapenarekin. XX. mendetik aurrera (Kérouac et al, 1996), ‘egitea’ utzi gabe ‘pentsatzen’ hasi zen erizaintza. Erizaintzak hainbat kontzeptu definitu zituen: “Pertsona Pertsona Pertsona Pertsona” kontzeptuaren barne sartu ziren zainketen hartzaileak (gizabanakoa, familia eta komunitatea); “Ingurua Ingurua Ingurua Ingurua” kontzeptuan pertsonarengan eragina duten egoerak/baldintzak (fisikoak, psikikoak eta sozialak); “Osasuna Osasuna Osasuna Osasuna” definitu zen ongizate egoera bezala (osasun-maila altuena eta gaixotasun sendaezinaren artean kokatzen dena); “Zainketa Zainketa Zainketa Zainketa” erizainek egiten duen jarduera litzateke. 1850. urtetik aurrera erizaintzako zainketek orientazio desberdinak izan dituzte, aipatu ditugun kontzeptuak era desberdinean definitu izan dira, erizaintza-zainketen helburuak desberdinak izan dira eta erizaintzako ikasketen orientazioa ere oso desberdina izan da. Erizaintzako filosofiaren bilakaera eta izan duen eragina zainketetan eta ikasketetan 90. taulan ikus daiteke.
4. Eztabaida eta ondorioak 321
90. taula: Erizaintzako filosofiaren bilakaera eta eragina zainketetan eta ikasketetan Ereduak Orientazioa Kontzeptuak Erizaintzazainketak Ikasketak Kategorizazioa 1850-1900
Osasun Osasun Osasun Osasun---- publikoa publikoa publikoa publikoa: higienea infekzioak eta gaixotasunak prebenitzeko. Pertsonaren Pertsonaren Pertsonaren Pertsonaren osagaiak: fisikoa, intelektuala, emozionala eta izpirituala. Pertsonak gaitasuna du bere egoera aldatzeko Inguruak Inguruak Inguruak Inguruak garrantzia du osasuna berreskuratzeko eta gaixotasunak prebenitzeko. Osasuna Osasuna Osasuna Osasuna gaixotasunaren aurkakotzat hartzen da. Erizaina inguru inguru inguru inguru egokia egokia egokia egokia sortzeaz arduratu behar du bereziki, osasuna berreskuratzeko naturak bere lana egin dezan.
Gaixotasunean Gaixotasunean Gaixotasunean Gaixotasunean zentratutakoa zentratutakoa zentratutakoa zentratutakoa: lehentasuna gaixotasun kutsagarriak kontrolatzea Pertsona Pertsona Pertsona Pertsona: bere osagaien batuketa da eta osagaien artean ez dago loturarik Ingurua pertsonatik aparte eta gaiztoa da. Pertsonak ingurua ingurua ingurua ingurua maneiatu eta kontrolatu behar duela. Osasuna Osasuna Osasuna Osasuna gaixotasun eza da eta gaixotasunak sorburu bakarra duela pentsatzen da (ingurua, gizartea eta kultura ez dira kontuan hartzen) PPPPertsonaren ertsonaren ertsonaren ertsonaren arazoetan eta arazoetan eta arazoetan eta arazoetan eta gabezietan gabezietan gabezietan gabezietan zentratzen dira erizaintzazainketak. Medikuntzaren Medikuntzaren Medikuntzaren Medikuntzaren laguntzailea: laguntzailea: laguntzailea: laguntzailea: teknifikazioaren teknifikazioaren teknifikazioaren teknifikazioaren aroa aroa aroa aroa.
Medikuezagupenak: gaixotasunen zeinu eta zeinu eta zeinu eta zeinu eta sintomak eta sintomak eta sintomak eta sintomak eta teknikak teknikak teknikak teknikak Integrazioa 1950-1975
Gaixotasuna eta Gaixotasuna eta Gaixotasuna eta Gaixotasuna eta pertsona pertsona pertsona pertsona: gaixotasuna hainbat faktorek eragindakoa da. Pertsona Pertsona Pertsona Pertsona: izaki bio-psiko-soziokulturala (erlazionatuta) Ingurua Ingurua Ingurua Ingurua (gizartea, kultura...) eta pertsonaren arteko harremana estimulu + eta - bezala hartzen da; egokitze-erreakzioak Osasuna Osasuna Osasuna Osasuna eta gaixotasuna interakzio dinamikoan bizi dira: lortu beharreko helburua osasuna da, eta hori lor daiteke gaixotasunik ez dagoenean.
Medikuorientazioa alde batera uzteko ahalegina
Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako ereduak hasi ereduak hasi ereduak hasi ereduak hasi: Erizaintzako Prozesua Transformazioa 1975. urtetik aurrera
Pertsonan Pertsonan Pertsonan Pertsonan zentratutakoa zentratutakoa zentratutakoa zentratutakoa Pertsona Pertsona Pertsona Pertsona bere osagaien batura baino gehiago da; osagaiak ezin dira bereizi. Pertsona eta ingurua ingurua ingurua ingurua elkarreraginean bizi dira. Pertsonak bere bizikalitatea definitzen du eta lehentasunak finkatzen ditu. Ingurua eta pertsona elkarrekin bizi dira; etengabeko aldaketan. Osasuna Osasuna Osasuna Osasuna balore bat da eta pertsona bakoitzak bizi duen esperientzia bat. Gaixotasunaren esperientzia osasunaren esperientziaren zati bat da. Erizaintzazainketak pertsonarengan zentratzen dira; helburua pertsona bere osotasunean zaintzea: “pertsonarekin pertsonarekin pertsonarekin pertsonarekin egotea egotea egotea egotea" Eredu kontzeptualak sakondu
Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako ereduak ereduak ereduak ereduak dira dira dira dira oinarria oinarria oinarria oinarria: Erizaintzako Prozesua integratua
4. Eztabaida eta ondorioak 322
Erizaintzako filosofia ikasketetan txertatzea ez da aspaldiko kontuan eta era berean oso garrantzitsua da erizaintzaren jarduera ulertzeko. Erizaintzako ikasketen helburua izan da erizain ‘orokorra’ trebatzea baina lehen aipatu dugun moduan, erizaintzako espezialitateen sorrera ez dela gauza berria. Esan dugu Emaginaren sorburua Egiptoko zibilizazioan kokatzen dela. Grezian eta Erroman ere emaginek prestigio altua lortu zuten. Espainian ere lehendabizi arautu zuten erizaintzako espezialitatea Emagina izan zen. Erizaintzako espezialitateen ikasketak unibertsitatetik at egiten dira; Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak arduratzen dira horretaz. Erizaintzako Graduak erizain ‘orokorra’ trebatzen du eta Espezialitateekin arlo desberdinetan zainketa bereziak/espezialak emateko trebatzen dira erizainak. Espezialitateak non kokatzen diren Erizaintzako Graduarekiko 77. irudian ikus dezakegu.
77. irudia: Erizaintzako Graduak ematen dituen aukerak
4. Eztabaida eta ondorioak 323
Erizaintzako espezialitateak legedi desberdinetan onartu izan dira baina kasu guztietan ez dira garatu (ikus 91. taula).
Urtea
Garatu direnak 1957 Emagina, Fisioterapia, Podologia, Erradiologia, Elektrologia, Pediatria eta Puerikultura, Analisi Klinikoak, Neurologia, Psikiatria, Urologia eta Nefrologia. Emagina Fisioterapia Podologia Erradiologia Elektrologia 1987 Emagina, Buru-Osasunaren Erizaintza, Pediatriako Erizaintza, Osasun Komunitarioaren Erizaintza, Zainketa Berezietako Erizaintza, Erizaintza Geriatrikoa, Erizaintzako Administrazioa eta Gerentzia. Emagina Buru-Osasunaren Erizaintza 2005 Emagina, Buru-Osasunaren Erizaintza, Lanaren Erizaintza, Familiaren eta Komunitatearen Erizaintza, Geriatriako Erizaintza, Erizaintza Pediatrikoa. Zainketa mediku-kirurgikoen Erizaintza Emagina, Buru-Osasunaren Erizaintza, Lanaren Erizaintza, Familiaren eta Komunitatearen Erizaintza, Geriatriako Erizaintza, Erizaintza Pediatrikoa.
91. taulan ikusten den moduan, 1957tik garatuta mantendu den espezialitate bakarra Emaginena da. Horretaz gain, 1987. urtean garatuta mantendu den beste espezialitatea Buru-Osasunaren Erizaintza da. 2005ean 7 espezialitate onartu ziren (Emagina, Buru-Osasunaren Erizaintza, Lanaren Erizaintza, Familiaren eta Komunitatearen Erizaintza, Geriatriako Erizaintza, Erizaintza Pediatrikoa, Zainketa medikukirurgikoen Erizaintza) eta horietako 6 garatu dira Estatu mailan baina Gipuzkoan eskaintzen diren trebakuntza-plazetan bakarrik agertzen dira Emagina eta Buru-Osasunaren Erizaintza, eta Nafarroan Emagina bakarrik.
4. Eztabaida eta ondorioak 324
2011ko irailaren 26an argitaratu zituzten (BOE 2011; 231.) 2011-2012 ikasturterako espezialitateetan trebakuntza egiteko plazak (ikus 92 taula). 1002 plaza atera zituzten Estatu osorako; horietako 34 Euskal Autonomi Erkidegoan eta 3 Nafarroan.
Espezialitatea Estatuan Euskal A.E. Nafarroako Foruan Emagina 458 24 3 Buru-Osasunaren Erizaintza 198 10 0 Lanaren Erizaintza 15 0 0 Familiaren eta Komunitatearen Erizaintza 219 0 0 Geriatriako Erizaintza 14 0 0 Zainketa mediku-kirurgikoen Erizaintza 0 0 0 Erizaintza Pediatrikoa 98 0 0 Plazak guztira 1002 34 3
Ikusten den eran, ‘Zainketa mediku-kirurgikoen Erizaintza’ espezialitatearentzako trebakuntza plazarik ez da sortu Estatu osoan; hau da, ez da garatu. Fisioterapia eta Podologia erizaintzako espezialitateak izan ziren baina Titulazio independenteak izatera pasatu ziren. Neurologia, Urologia, Nefrologia, Elektrologia, Zainketa Berezietako Erizaintza, Erizaintzako Administrazioa eta Gerentzia, Analisi Klinikoak eta Erradiologia desagertu egin dira; azkeneko bien funtzioak Teknikoek bete dituzte neurri handi batean. Desagertutako hainbat espezialitateen gaitasunak egun zenbait masterretan lantzen dira (Zainketa Berezietako Erizaintzarekin lotura duen masterra, esaterako). Espezialitateak legez onartu badira, garai horretan hainbat unitatetan/zerbitzutan zainketa espezialak emateko beharra zegoela pentsa
4. Eztabaida eta ondorioak 325
daiteke. Halere, legez onartu arren, espezialitate batzuk garatu dira baina besteak ez. Horrek esan nahi du, unitate/zerbitzu espezial askotan lanean ari diren erizainak ez direla espezialistak. Gipuzkoan emaginaren funtzioa egiten dutenak emaginak dira, baina gainerako espezialitateei dagokien unitate/zentroetan lanean ari diren erizain asko ez dira espezialistak. Horren arrazoiak izan daitezke: batetik, espezialitate guztiak ez direla garatu; eta bestetik, instituzioentzat merkeagoa dela erizain orokorrak kontratatzea, espezialistak kontratatzea baino. Esan behar da ere, unitate/zerbitzu espezialetan lan egiten duten erizain asko, beharrak bultzatuta, praktikarekin ‘ikasi’ dutela eta titulurik gabeko ‘sasiespezialistak’ bihurtu direla. Halere, ‘sasi-espezialistek’ eskaintzen dituzten zainketak mugatuak dira, ez dutelako oinarri teoriko eta metodologiko sendorik euren zereginak burutzeko. Lehen aipatu dugu erizaintza praktikarekin ikasi den jarduera izan dela XIX. mende arte; eta orain esan dezakegu, erizaintzako hainbat eta hainbat zainketa espezialak praktikarekin ikasten direla gaur egun, trebakuntza arauturik gabe. Zenbait ospitaletan erizainak kontratatzeko garaian ez dituzten kontuan hartzen unitate espezializatuaren beharrak eta kontratatuko den erizainaren esperientzia; eta horrek arriskuak asko handitzen ditu. Horren adibide dugu Madrilen 2009an gertatutako Ryan kasua: Pediatriako Zainketa Berezietan lan egiteko, Erizain Diplomatu berria kontratatu zuten, Zerbitzua ezertaz ezagutzen ez zuena, eta akats larri baten ondorioz ume bat hil zen. Eztabaida handia sortu zuen gaiak baina oraindik espezialistak ez diren erizain askok egiten dute lana zerbitzu espezialetan. Zerbitzu espezialetan kalitatezko zainketak eskaintzeko, espezialitate guztiak garatu beharko lirateke eta instituzioek erizain espezializatuak kontratatu beharko lituzkete; bestela, oso zaila izango da erabiltzailearen segurtasuna guztiz bermatzea.
4. Eztabaida eta ondorioak 326
Oztopoak izan arren, Gipuzkoan erizaintza garatu da XX. mendetik aurrera eta bereziki, Unibertsitatean integratu denetik. Ordu-arte teknikak irakastera eta zeinuak eta sintomak bereiztera mugatzen ziren erizaintzako ikasketak. Horren arrazoia izan daiteke erizaintza lanbidea medikuntzaren laguntzaile izatera mugatu zela Diplomaturako Titulazioa sortu arte. Emaginen funtzioa espezifikoagoa eta independenteagoa izan da betidanik (haurdunaldian eta erditze inguruan eman beharreko zainketak). Unibertsitatean sartzearekin batera, osasun zientziak garatu egin ziren eta erizaintzako filosofia eta corpus propioa ere bai; erizaintza medikuntzatik bereizten hasi zen eta erizaintza bere esparru independenteaz jabetzen. Erizaintzaren irakaskuntzan medikuak izan dira nagusi, baita Erizaintza Unibertsitate Eskolak zabaldu eta gero ere. Erizaintzako Unibertsitate Eskoletako Irakasle Titularrak izateko aukera ireki zitzaien erizainei 1984. urtean, eta horrek garrantzia handia izan du erizaintzako ikuspegia erizaintzako ikasketetan txertatzeko. Erizaintzako Diplomatura sortzearekin batera Erizaintzako Prozesuaren erabilpena bultzatu da baina hori ez da gertatzen egun batetik bestera. Erizaintzaren corpusa garatzeko oso garrantzitsua da erizaintzaren teorizazioa integratzea ikasketetan eta zainketetan. Erizaintzako Graduarekin Doktoradutzaren ateak ireki zaizkio erizaintzari; hau da, ikerketa arloa. Erizaintzan Graduatuak ahal izango du lan munduan sartu, masterra egin, doktoradutza, eta espezialitatea; eta aukera izango du batetik bestera igarotzeko ere. Ikerketak ikasketak eta zainketak garatzeko aukera zabaltzen dio erizaintzari. Osasun zainketak garatzeko beharrak, trebakuntza garatzearekin eta erizaintzaren corpusaren garapenaren duen erlazioa 78 irudian ikus daiteke.
4. Eztabaida eta ondorioak 327
78. irudia: Erizaintzako zainketaren, prestakuntzaren eta corpus propioaren garapenaren arteko lotura
4. Eztabaida eta ondorioak 328
Osasun-ezagutzaren transmisioa betidanik egin da baina modu desberdinean. Osasun-ezagutza ahoz transmititzen zen herri primitiboetan eta antzinako zibilizazioetan; ezagutza enpirikoak garrantzi handia zuen. Erizaintza-jarduerak adierazten dituzten dokumentu batzuk XI eta XVIII. mende artean egindakoak dira, baina gehienak XIX. mendetik aurrera argitaratutakoak dira. Osasun ezaguera eta erizaintza zainketak herri batzuetatik bestera hedatu egin da. Erromatarrek Grezia konkistatu ondoren, greziar medikuen ezagutza jaso zuten. Galenok anatomia ikasi zuen erromatar gladiadoreak artatzen zituen bitartean. Aristotelesek ere biologiari eta anatomiari hainbat ekarpen egin zien balio izan dutenak osasun zientziak garatzeko. Florence Nightingalek Kaiserwert-eko Diakonisen Institutoan ikasi zuen Londresen lehenengo Erizaintza-Eskola sortu aurretik. Valdecilla-ko erizaintza-eskolako zuzendariordea izan zen María Teresa Junquerak (medikuntzako eta erizaintzako ikasketak zituena), Londreseko Nightingale erizaintza-eskola ezagutu zuen eta haren eragina izan zuen. Valdecillako erizaintza-eskola eskola hori Manuel Usandizaga mediku donostiarrak sortu zuen. Gaur egun bezain ohikoa ez zen orain dela 100 urte beste herri batetara joatea ikastera baina eman ziren kasuak, 1912ko Errege Dekretu batean agertzen da 5 emakumeei bekak eman zizkietela Ingalaterrara joateko, erizaintzako prestakuntza jasotzeko. Erizaintzako filosofia eta marko kontzeptualak herri batzuetatik besteetara zabaldu egin dira; teorizatzaileen artean ditugu: Virginia Henderson, Dorothea Orem, Hildegarde Peplau eta Callista Roy, besteak beste. Komunikabideen garapenak ere eragin handia izan du erizaintzako teoriak eta zainketak munduan zehar zabaltzeko.
4. Eztabaida eta ondorioak 329
Europar Unibertsitate Eremua sortzeko prozesuak ere, eragina izango du Erizaintzako ikasketetan eta zainketetan, kontuan izanda prozesuaren helburuen artean daudela: ikasleen eta irakasleen mugikortasuna sustatzea; Europako estatuen arteko lankidetza sustatzea, ikasketen kalitatea ziurtatzeko eta irizpide eta metodologia parekagarriak garatzeko; eta, Unibertsitateko hezkuntzari dimentsio europarra ematea, batez ere curriculumen garapenean. Gainera Europako Unibertsitate Eremua eta Europako Ikerkuntza Eremua gerturatu nahi dira. Horretaz gain, nazioartetako adituen sare bat sortzea adostu zuten Hezkuntza Ministroek informazioa elkartrukatzeko, eta arazoak identifikatzeko eta gainditzeko. Europar Unibertsitate Eremura egokitzeak aldaketak ekarri ditu goi mailako ikasketetan 2 arlotan: 1. Ikasketen egituran; aldaketa formalak. 2. Irakaskuntza-ikasketa prozesuan; aldaketak formakuntzan. Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko, unibertsitateko titulazioen egiturari eragiten dien hainbat erabaki hartu dira Europa mailan: 1. ECTS (European Credit Transfer System) kreditu sistema; hau da, Kredituak Transferitzeko Europako Sistema ezarri da unibertsitateko titulazioetan. Sistema hori ikaslearengan zentratzen da; irakaskuntza antolatzeko garaian, ikaslearen lan-zama osoa hartu behar da kontuan. 2. Bi ziklo nagusitan oinarritzen dira unibertsitateko titulazioak: gradua eta graduaren ondorengoa. Bigarren zikloaren amaieran doktoradutza lortuko litzateke. Erizaintzako Titulazioari dagokionez, europar legediak Erizaintzako Graduaren oinarriak finkatu ditu: 1. Titulazioak zainketa orokorretaz arduratzen den erizaina trebatu behar du. 2. Gutxienez 4600 ordu izan behar ditu eta horietatik, erdiak trebakuntza klinikoak bete behar ditu.
4. Eztabaida eta ondorioak 330
3. Trebakuntza teorikoarekin ikasleak bereganatu behar ditu ezagutzak eta gaitasun profesionalak osasun zainketa orokorrak antolatzeko, emateko eta ebaluatzeko. 4. Trebakuntza klinikoarekin; hau da, practicumarekin, ikasleak ikasi behar du erizaintzako zainketa integralak antolatzen, ematen eta ebaluatzen. Hori guztia, ekipo baten partaide izanik eta pertsona osasuntsuekin edo gaixoekin harremanetan, edo komunitatean arituz. 5. Ikasleak taldekide izaten ikasteaz gain, talde bat gidatzen ikasi behar du. 6. Osasun-hezkuntza azpimarratzen da; pertsona bati zuzendutakoa edo talde bati, osasun etxean emandakoa edo kalean. 7. Trebakuntza klinikoa ospitaletan, beste osasun etxeetan eta kolektibitatean egin behar da eta arduradun nagusiak erizaintzako irakasleak izan behar dira. 8. Zainketa orokorretaz arduratuko diren erizaintzako ikasleak bereganatuak izan behar dituzten ezagutzak eta gaitasunak aipatzen dira ere legedietan. Europar Unibertsitate Eremura egokitzeak irakaskuntza-ikasketa prozesuaren eredu aldaketa eragin beharko luke: 1. Irakaskuntza-ikasketa prozesua ikasketan zentratzetik irakaskuntzan zentratzera pasatzen da. 2. Irakaskuntza-ikasketa prozesua irakaslearengan zentratzetik ikaslearengan zentratzera pasatu da: ECTS kreditu sistemarekin ikaslearen lan-zama osoa hartu behar da kontuan eta ez irakasleak ematen dituen orduak. 3. Ikasketen helburua aldatu egiten da: gaitasunak garatzea da garrantzitsua; ezagutzen, trebezien eta jarreren transmisioa gaindituz. 4. Ikasketa prozesuaren ardura ikasleak hartzea nahi da; irakasleak gidari adituaren funtzioa bete beharko luke.
4. Eztabaida eta ondorioak 331
5. Ikasketa ez da amaitzen unibertsitateko ibilbidean; ikasketa biziosoan emateari garrantzia handia ematen zaio; prestakuntza jarraituari, alegia. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak ere, eredu berritzailea erabili du Titulazioa egituratzeko prozesuan: 1. Erizaintzako Eskolen arteko lankidetza sustatu du prozesuaren hasieratik. 2. Kanpoko aholkulari bat (pedagogian aditua) izan du gidari gisa prozesu osoan. 3. Titulazioaren egitura osoa gaitasunetan oinarrituta diseinatu du. Prozesu osoan oinarrizkoak izan dira bi dokumentu ofizialetan agertzen diren gaitasunak: Graduko Titulazioen oinarrizko gaitasunak (BOE 2007, 260.) eta Erizaintzako Graduaren fitxako gaitasun orokorrak eta espezifikoak (BOE 2008, 174.). Gaitasunetan oinarritutako formakuntzak eskatzen du hausnarketa sakona egitea metodologia eta ebaluazio prozesuari buruz, ikasleak gaitasunak garatze aldera bideratu daitezen (Álvarez Méndez, 2008; Blanco, 2009). Eredu berri horrekin irakasleek ezagutzak irakastea ez da nahikoa, ikasleak gaitasunak garatzeko, ezagutzen transmisioa gainditu egin behar da, ikasleak gaitasunak garatu behar ditu erizain gisa jarduteko (ikus 79. irudia).
79. irudia: Irakaskuntza-ikasketa prozesuaren eredu aldaketa Ezagutzen IRAKASKUNTZA IRAKASKUNTZA IRAKASKUNTZA IRAKASKUNTZA Ezagutzen, trebezien eta jarreren IKASKETA Ezagutzen, trebezien eta jarreren IKASKETA Ezagutzen, trebezien eta jarreren IKASKETA Ezagutzen, trebezien eta jarreren IKASKETA GAITASUNAK GARATZEA GAITASUNAK GARATZEA GAITASUNAK GARATZEA GAITASUNAK GARATZEA (egiten, egoten eta izaten jakin (egiten, egoten eta izaten jakin (egiten, egoten eta izaten jakin (egiten, egoten eta izaten jakin erizaintzare erizaintzare erizaintzare erizaintzaren n n n testuinguruan testuinguruan testuinguruan testuinguruan))))
4. Eztabaida eta ondorioak 332
Erizaintzako zainketen eredua aldatzen joan den bezala (kategorizazioaintegrazioa-transformazioa), irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren eredua aldatzea ere bultzatu nahi da. Ez da nahikoa ezagutzak, trebeziak eta jarrerak transmititzea; baizik eta ikasleak barneratu egin behar ditu eta testuinguru desberdinetan sortzen diren egoerei erantzun egokia emateko gai izan behar du. Hau da, ikasleak erizaina izateko gaitasunak garatu behar ditu. Erizaintzako zainketak erizainarengan zentratzetik erabiltzailearengan/gaixoarengan zentratzera pasatu diren bezala; erizaintzako ikasketak irakaskuntzan zentratzetik ikasketan zentratzera pasa behar dute; irakaslearengan zentratzetik ikaslearengan zentratzera (ikus 93. taula). Erizaintza zainketetan eta irakaskuntzan ardura erabiltzaileak hartzea nahi da, pertsona bakoitzak bere osasun-gaixotasun prozesuaren ardura hartzea eta ikasle bakoitzak bere irakaskuntza-ikasketa prozesuarena. Horrek esan nahi du, erizainaren eta irakaslearen zeregina erabat aldatu behar dela; gidari/laguntzaile funtzioa bete behar dutela eta sustatu erabiltzaileen partehartze aktiboa, iniziatiba eta motibazioa. Eredu aldaketa horrek erizainen, irakasleen eta erabiltzaileen (bezerogaixo/ikasle) ‘kultura’ aldatzea eskatzen du. Erizaintza zainketak egitean, errazagoa iruditu daiteke gaixoaren parte-hartzea bultzatu gabe erizaintza jarduerak egitea eta irakaskuntzan ere antzekoa gerta daiteke, erosoa izan daiteke gelara joan eta ordu betean irakasleak dakiena transmititzea, ikaslearen parte-hartzerik gabe. Baina, zein da helburua?, erizainaren helburua bada gaixoaren autonomia sustatzea eta irakaslearena ikasleak ikastea eta gaitasunak garatzea, aipatutako metodoak ez dira egokiak. Europa osoan Erizaintzako Titulazioak parekagarriak izango dira; etorkizuneko Europako erizainen prestakuntzak antzekotasunak izango ditu eta horrek zainketetan ere eragina izango du. Mugikortasuna sustatzen denez, ezagutza gehiago hedatuko da herri batetik bestera.
4. Eztabaida eta ondorioak 333
93. taula: Erizaintzako zainketetan eta ikasketetan eredu aldaketa
Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako zainketetan zainketetan zainketetan zainketetan eredu aldaketa eredu aldaketa eredu aldaketa eredu aldaketa
Erabiltzailea/gaixoa da zentroa
Erabiltzailea (bezeroa/ gaixoa) ‘pasibo’
Erabiltzailea (bezeroa/ gaixoa) ‘aktibo’
Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako Erizaintzako ikasketetan ikasketetan ikasketetan ikasketetan eredu aldaketa eredu aldaketa eredu aldaketa eredu aldaketa
Irakaskuntzari garrantzia
Ikasketari garrantzia
4. Eztabaida eta ondorioak 334
Erizaintzako zainketen eta ikasketen historia aztertu dugunean ikusi dugu, erizaintza praktikarekin ikasi den jarduera izan dela XIX. mende arte. Florence Nightingalek sortu zuen lehenengo Erizaintza-Eskolan (1860) erizaintzako ikasketak 3 urtetan egiten ziren; eta horietako 2 praktikak egiteko erabiltzen ziren. Garai horretan Espainian praktikante izan nahi zutenek 2 urtetan aritu behar ziren 60 ohe baino gehiago zituen ospitale batean. OLT titulazioan (1953) ordu praktikoak ugariak ziren (lehen kurtsoan 4 ordu egunean, eta 2. eta 3. kurtsoetan 6 ordu egunean). Erizaintzako Diplomaturan (1977) kreditu teorikoak eta praktikoak berdindu egin ziren; eta irakasgai gehienei kreditu praktikoak esleitu zitzaizkien. Erizaintzako Gradua Titulazioari dagokionez, Europar Batasuneko Aldizkarian 2005eko irailaren 30ean argitaratu zenaren arabera: zainketa orokorrez arduratzen den erizainen trebakuntzak 4600 ordu izan behar ditu eta trebakuntza klinikoak trebakuntzaren erdia izan behar zuela esaten zen. Estatuko legediak bestelakoa zioen; 2007ko urriaren 30ean (BOE 2007; 260.) argitaratu ziren unibertsitateko ikasketa ofizialen arauen arabera: kanpoko praktikak gehienez 60 kreditu (1500-1800 ordu; kredituaren balioaren arabera) izan behar zituztela eta ikasketa planaren 2. zatian egin beharko liratekeela. Euskal Herriko Unibertsitateko erizaintza-eskolek Europar legedia betetzea erabaki zuten Erizaintzako Graduaren kanpoko praktikek edo practicuma antolatzeko garaian. Practicumari 92 kreditu eman zaizkio, UPV/EHUk erabaki zuenez kreditu bakoitza 25 ordu izatea, guztira 2300 ordu dira. Practicumaren kredituak honela banatu dira: lehen kurtsoan 6 kreditu; 2. kurtsoan 12 kreditu; 3. kurtsoan 20 kreditu; eta, 4. kurtsoan 54 kreditu.
4. Eztabaida eta ondorioak 335
Erizaintzako Gradua Titulazioan kanpoko praktiken/practicumaren orduak parekatzen baditugu Diplomaturan ikasleak egiten zituenekin, esan dezakegu ia ordu bikoitzak egingo dituztela Graduatzen direnek. Erizaintzako prestakuntzan garrantzia handia du eman zaio lehen kurtsotik praktikak egiten hasteari, baina hori ANECA-k ez zuen begi onez ikusi (Espainiako Hezkuntza Ministerioaren legeak ziolako titulazioaren 2. Zatian egin behar zirela). UPV/EHUko Erizaintza Unibertsitate Eskolek helegitea jarri zuten eta lortu zuten ikaslea lehen kurtsotik praktikak egiten hastea. Ikusten denez, praktika klinikoek/practicumek garrantzia handia izan dute erizaintzako ikasketetan betidanik eta oraingo titulazioan are eta gehiago. Europar Eremuko Unibertsitate ikasketak gaitasunen garapenean zentratu behar dutenez, UPV/EHUko Erizaintzako Eskolek ere Titulazioaren egitura egiteko gaitasunetan oinarritu dira. Gaitasuna bada inguru jakin batean jarduera bati arrakastarekin aurre egiteko ahalmen izatea, eta gaitasunak jardunean ikusten badira, ezagutzak, prozedurak eta jarrerak elkartuta, koordinatuta eta integratuta agertzen direnean; esan dezakegu gaitasunak praktiketan edo practicumean garatzen direla. Beraz, garrantzitsua izango da practicuma titulazioaren ardatza bezala hartzea, practicumean garatzen baitira titulazioaren gaitasunak. Erizaintzako ikasketen betiko helburuetako bat izan da teoria eta praktika integratzea, baina gutxitan lortu da. Erizaintzako Diplomaturaren azken ikasketa-planetan, teoria eta praktika integratu nahian, kreditu kopuru berdina izateaz gain, irakasgai gehienei kreditu teorikoak eta praktikoak esleitu zitzaizkien baina halere, ez zen lortu teoria eta praktika uztartzea. Practicumak eskaintzen ditu testuinguru egokiak (egoera errealak) gaitasunak garatzeko eta ikasketa prozesua ongi antolatuz gero, practicuma izango da teoria eta praktika integratzeko aukera emango duena (ikus 80. irudia).
4. Eztabaida eta ondorioak 336
80. irudia: Teoria eta praktika practicumari esker uztartuta
Erizaintzako Titulazio osoaren egitura gaitasunetan oinarrituta egin bada, gaitasun horiek dira practicumean egiaztatu beharrekoak. Halere, askotan gaitasunen definizioak oso abstraktuak izaten dira eta zaila izaten da haien ebaluazioa egitea. Horregatik, Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan beste pauso bat eman da: ikasleak gaitasunak garatu dituela adierazten duten ikasketa-emaitzak zehaztu dira. Ikasketa-emaitzak erabaki ostean, beste zeregin garrantzitsu bat egin da teoria eta praktika integratzen lagunduko duena: practicumaren ikasketaemaitza orokorrak irakasgaietan txertatu dira, irakasgai bakoitzak garatu behar dituen gaitasunak kontuan izanda.
4. Eztabaida eta ondorioak 337
Irakasgaietan practicumaren ikasketa-emaitzak txertatzea erraza izan da 2 arrazoi hauengatik: 1. Irakasgaiek titulazioaren gaitasunak landu behar dituztelako. 2. Practicumaren ikasketa-emaitzak erabakitzeko, Titulazioaren gaitasunetatik abiatu direlako. Titulazioaren egitura egiteko prozesua practicuma integratuz 81. irudian ikus daiteke.
81. irudia: Teoria eta praktikaren integrazioa gaitasunetan oinarrituta
Titulazioaren eta practicumaren diseinua era integratuan egin da, prozesua 2007an hasi zen eta egun jarraitzen du. Prozesu horretan pertsona askok parte hartu dute: Titulazio-Batzordeak, Praktika-Batzordeak, irakasleak, erizain instruktoreak (asistentzialak), ikasleak eta irakasle-tutoreak (ikus 94. taula). Zabalzak (2011) dioen bezala, Practicuma diseinatzeko oso garrantzitsua da unibertsitatea eta asistentzia zentroak elkarlanean aritzea. 18 gaitasun orokorrak 7 gaitasun orokorrak Kurtso bakoitzeko gaitasun orokorrak (1., 2., 3., 4.) Gaitasun espezifikoak Graduko oinarrizko gaitasunak
Erizaintzako gaitasunak Materiak/ Irakasgaiak
Ikasketa Ikasketa Ikasketa Ikasketa---- emaitzak emaitzak emaitzak emaitzak
4. Eztabaida eta ondorioak 338
94. taula: Titulazioaren eta practicumaren diseinua integratuta Ikasturtea Zeregina Parte hartzaileak 20072008 Titulazioaren diseinua UPV/EHUko 3 eskoletako Titulazio Batzordeak 2008- 2009 Zeharkako gaitasunen diseinua (ebaluazio errubrikak…) Donostiako Eskolako Titulazio Batzordea eta irakasleak 2009-2010 Practicumaren kurtso guztietako ikasketa-emaitza orokorrak zehaztea (lehen fasea)
4. Eztabaida eta ondorioak 339
…jarraitzen du 94. taula: Titulazioaren eta practicumaren diseinua integratuta 2011-2012 Trebakuntza eta lehen eta bigarren kurtsotako practicumaren ebaluazioa martxan jartzea eta berrikustea Eskolako Praktika Batzordea, instruktoreak, irakasletutoreak, ikasleak 3. eta 4. kurtsoko irakasgaien irakaskuntza prestatzea
Eskolako Titulazio batzordea eta irakasleak Lehen eta 2. kurtsotako irakaskuntza balioestea eta hobekuntzak proposatzea Eskolako Titulazio batzordea eta irakasleak Practicumaren ibilbideko ikasketa-emaitza bereziak zehaztea (4. faseko 2. jardunaldia) Eskolako Praktika Batzordea, instruktoreak, irakasletutoreak, ikasleak Practicumaren ebaluazioaren berrikuspena (5. fasea) Eskolako Praktika Batzordea
Practicumaren diseinuaren 5 faseetan egindako zereginak zehaztuta 95. taulan ikus daitezke. Erizaintzan Graduatzen den pertsonaren trebakuntza zuhaitz batekin parekatzen badugu, hostoak ikasketa-emaitzak lirateke, adarrak erizaintzako gaitasun orokorrak, enborra practicuma, eta sustraiak erizaintzako gaitasun espezifikoak, zeharkakoak eta Graduko oinarrizko gaitasunak. Irakasleek eta erizainek gidari/laguntzaile funtzioa beteko lukete, elikatuz, ongarria emanez, lagunduz (ikus 82. irudia).
4. Eztabaida eta ondorioak 340
Lehen fasea 4. mailako practicumean (Erizaintzako Gradua titulua jaso aurretik) ikasleak lortu beharreko gaitasunen eta ikasketa-emaitza orokorrak zehaztu 1., 2. eta 3. mailako practicumean ikasleak lortu beharreko ikasketa-emaitzak orokorrak zehaztu 1., 2., 3. eta 4. mailako ezinbesteko ikasketa emaitza orokorrak erabaki Premiazko zein egoeretan ikaslea azkar eta eraginkortasunez jokatzeko gai izan behar duen jakin Practicumean ikasleei erizaintzako zein prozedura balioetsi behar zaizkien proposatu Osasun-Hezkuntza egiteko, ikasleak izan beharreko ezagutzak 2. fasea Practicumaren ikasketa-emaitza orokorrak irakasgaietan txertatzea Practicumaren ibilbideak erabaki 3. fasea Ebaluazio eta kalifikazio sistema zehaztu Tutoretza-prozesua antolatu 4. fasea Practicumaren ibilbideko arlo desberdinetako ikasketa emaitza espezifikoak erabaki 5. fasea Berrikuspena (hobekuntza: ebaluazio-sistema)
Practicuma erizaintzako curriculumaren ardatza/enborra izanik, practicumean lortu beharreko gaitasunak eta ikasketa-emaitzak irakasgaien planifikazioan kontuan hartzen dira Donostiako Erizaintza Eskolan. Titulazioaren oinarria gaitasunak izan direnez eta practicumaren diseinua egiteko, gaitasun horietatik abiatu direnez, practicumaren ikasketa-emaitzak koherentziarekin irakasgaietan txertatzeak teoria eta praktika integratzen lagunduko du. Eredu aldaketa horrek emaitza onak izateko, irakasleek ereduarekin bat egitea oso garrantzitsua izango da. Hau da, irakasleek kontzientzia izatea irakaskuntza zainketa testuingurutara gerturatu behar dela, eta practicuma
4. Eztabaida eta ondorioak 341
izango dela testuinguru erreala, non ikusiko den ikasleak gaitasunak garatzen dituen ala ez.
ikasketaemaitza ikasketaemaitza ikasketaemaitza ikasketaemaitza ikasketaemaitza ikasketaemaitza ikasketaemaitza ikasketaemaitza ikasketaemaitza ikasketaemaitza ikasketaemaitza Erizaintzako Zeharkako gaitasunak
82. irudia: Erizaintzaren zuhaitza
Ikasketa-plana egituratzeko modu desberdinak daude. Titulazio askotan “betiko” eredua erabili da; irakasgaietatik abiatu dira. Donostiako Erizaintza Unibertsitate Eskolak eredu berritzailea (gaitasunetatik abiatzea ikasketaplana egituratzeko) aukeratu zuen ikasketa plana egituratzeko; kontzientzia hartu zuelako erizainen prestakuntza hobetzeko zuen aukeraz, arduraz jokatu nahi zuelako eta aurreko ikasketa planetan gertatutakoa gogoan zuelako (irakasleen eta Sailen interesak nagusitu zirela, alegia). Prozesu guztia aurrera eramateko, funtsezkoa izan da kanpoko aditu baten gidaritza pedagogikoa izatea prozesu osoan. Eredu berritzaile horrekin (ikus 96. taula) irakasgaiek “boterea” galdu dute; haien izatearen funtsa gaitasunak
4. Eztabaida eta ondorioak 342
garatzea delako. Gaitasunetatik abiatu izanaren beste ondorioetako bat izan da Diplomaturako hainbat irakasgai desagertu direla eta materia/irakasgai berriak sortu.
96. taula: Ikasketa-planen egitura egiteko ereduak
Halere, kontuan izan behar da ikasketa-planaren egitura onena izanda ere, ez duela ziurtatzen prestakuntza ona. Prestakuntza egokia lortzeko, egituraz gain, irakasgai bakoitzaren irakaskuntza-ikasketa prozesua ongi antolatu beharko da, eta horretarako irakasleen inplikazioa ezinbestekoa izango da. Irakaskuntza-ikasketa prozesuan zentratutako ikerketak egitea onuragarria litzateke gaitasunetan oinarritutako prestakuntza ongi egiteko. Erizaintzako Gradua titulazio berriaren ikasketa-plana gaitasunetatik abiatu izana eredu aldaketa garrantzitsua da baina horrek jarraipena behar du izan. Bide hori jarraituz, Donostiako Erizaintzako Eskolan Batzorde/Pertsonen arteko koordinazioari garrantzia handia eman zaio: Titulazio Batzordea, Praktika Batzordea, ikasleak, erizain instruktoreak, irakasle-tutoreak, beste irakasleak eta zerbitzuetako langileak. Practicumaren diseinuan ikasketa-emaitza orokorrak eta espezifikoak zehaztu dira, ebaluazio-orrietan txertatu dira eta tutoretza-prozesua proposatu da. Prozesu horretan erabilitako metodologiaren alde sendoen artean aipatu nahi ditugu: 1. Laginari dagokionez, ikasketa-emaitza orokorrak eta ebaluazio-sistema orokorra erabakitzeko, lehenengo fasean 50 pertsonek hartu zuten parte eta 3. fasean 48 pertsonek. Partehartzaile gehienak erizaininstruktoreak izan ziren, arlo desberdinetakoak. Partehartzaile guztiak
4. Eztabaida eta ondorioak 343
aztertuz gero, ikus daiteke (83. eta 84. irudietan) laginaren %19 ikasleak zirela, %18 irakasle-tutoreak eta %63 erizain instruktoreak; horietatik, %36 ospitaletakoak eta %28 osasun zentroetakoak. Positibotzat hartu daiteke ospitaletako erizain instruktore gehiago izatea ikasleek ospitale eremuan praktika ziklo gehiago egingo dituztelako osasun zentroetan baino.
83. irudia: Lagina 1. eta 3. faseak; ebaluazio orokorra zehazteko
84. irudia: Laginaren jatorria ebaluazio orokorra zehazteko (1. eta 3. faseak)
4. Eztabaida eta ondorioak 344
Laginarekin jarraituz, ikasketa-emaitza bereziak erabakitzeko, 4. faseko 2 jardunaldietan 93 pertsonek parte hartu zuten (ikus 85. irudia)
Lehen faseko, 3. faseko eta 4. faseko lagina elkartuta portzentaiak 86. irudian ikus daitezke.
86. irudia: Lagin osoa; 1., 3. eta 4. Faseak.
4. Eztabaida eta ondorioak 345
87. irudia: Irakaskuntza prozesuan parte hartzen duten irakasle eta instruktore portzentaia.
2. Kontuan izanda ikasleak ere parte hartu dutela (%14), instruktore kopurua (%68) egokia dela pentsa daiteke. Instruktoreak asistentzian jarduten dutenez, haien portzentaje altuak errealitatera hurbiltzeko lagungarria izan daitekeela esan daiteke. 3. Erizaintzako ikasketa-prozesuan parte hartzen duten guztien arteko lankidetza: ikasleak, erizain-instruktoreak eta irakasle tutoreak. Hori izan daiteke gakoa egindako lana erabilgarria izateko. Elkarlanean besteen ikuspegia entzuten da, errealitatetik gertuago egotea lortzen da eta erabilgarria dena eta ez dena antzematen laguntzen du; nahiz eta jakin praktikan jartzen denean jakingo dela benetako erabilgarritasuna.
4. Eztabaida eta ondorioak 346
4. Parte-hartzaileen motibazioa eta konpromisoa (horretan eragina izan zezakeen parte-hartzaileek bere borondatez izena eman izateak) eta Donostiako Erizaintza Unibertsitate Eskolako Praktika Batzordearen inplikazioa. 5. Erabilitako metodologia: − Aditu baten laguntza izatea metodologia prestatzeko eta taldeak koordinatzeko. − Talde osoari hitzaldia ematea lan-saio bakoitzaren hasieran gaia eta metodologia azaltzeko. − Tailerretako talde txikiak egituratzea ikasleekin, irakasle-tutoreekin eta leku desberdinetan lan egiten zuten erizain instruktoreekin; arlo desberdinetako iritziak eta proposamenak jasotzeko. Gainera, talde txikien egitura mantentzeak Jardunaldi bakoitzaren 2 lan-saioetan konfiantza giroa sortzea erraztu zuen. − Talde txiki bakoitza irakasle batek gidatu izana; horrek beste gaietara ihes egitea saihestu zuen eta atal gehienak lantzea ahalbidetu zuen. − Lan-saio bakoitzaren aurretik landutako oinarrizko dokumentu bat prestatu izana. Lan-saio bakoitzean jasotako ekarpenak txertatzen ziren hurrengo lan-saiorako prestatzen zen dokumentuan; partehartzaileak ikusi ahal izan zuten euren iritzia kontuan hartzen zela. − Titulazioaren bukaera lehendabizi lantzeak eman zuen Erizain Graduatuaren perfila; lehendabizi aztertu zen nolako gaitasunak eta ikasketa-emaitza orokorrak izan behar dituen ikasleak titulua jaso aurretik (4. kurtsoan) eta gero zein kurtsotan lortu behar dituen ikasketa-emaitza orokorrak; eta, ezinbestekoak zeintzuk diren ere bai (lortu ezean, ikasleak practicuma ez luke gainditu). 6. Practicumaren ikasketa-emaitzak irakasgaietan txertatzeak teoria eta praktika integratzeko aukera zabaldu du. 7. Ebaluazio-prozesua osoa gidatuko duen tutoretza-prozesua ere proposatu da, zehaztuz prozesu horretan parte hartzen duten guztien
4. Eztabaida eta ondorioak 347
(ikasleak, erizain instruktoreak, irakasle tutoreak) zereginak practicumean zehar. Izan ere, practicumaren ebaluazioa trebakuntzara begira antolatu nahi bada, tutoretza-prozesua ezinbestekoa izango baita. 8. Gogoeta praktikari ere garrantzia handia eman zaio, ikasleak egiten/bizitzen duenari buruz gogoeta egiteari; osasun zainketak egoki emateko, norbere burua ezagutzea eta norbere jokabidea ulertzea garrantzitsua baita. Norbere burua ezagutuz gero, besteen egoera ulertzea errazagoa da; eta hori garrantzitsua da hainbat egoeretan pertsonei laguntzeko/zainketak emateko. Gogoeta praktika practicum guztietan 2 unetan idatziz egitea proposatzen da; zikloaren erdian eta amaieran. Horretarako, hainbat gairi buruz idaztea eskatzen zaio ikasleari. 9. Erizaintzako prozeduren orri bat sortu da Titulazio osoan erabiltzeko. Proposamen hori oso ongi hartu zen parte-hartzaileen aldetik. Izan ere, nahiz eta askotan entzun dugun teknika egiten jakitea ez dela inportanteena, teknika ongi egitea ere garrantzitsua baita erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. 10. Ebaluazio-prozesua trebakuntzarako baliagarria izan behar duen prozesua bezala hartu da; hau da, ebaluazioren helburua prestakuntza izatea, eta ez kalifikatzea soilik. Proposatutako prozesuan, ikaslea ikasketa-prozesuaren protagonista bezala hartzen da, ikasketaprozesuaren ardura ikasleak hartzeari garrantzia handia eman zaio; erizain instruktoreak eta irakasle tutoreak gidari funtzioa beteko luketen bitartean. Horregatik, ebaluazio tresnen artean autoebaluazioa dago. Practicumaren ebaluazio-prozesuaren eta kalifikazio-sistemaren helburuak trebakuntza dira; ikasleak praktika ziklo bakoitzean 2 autoebaluazio egin behar ditu (ikus 88. irudia). 11. Ebaluazioa martxan jarri aurretik parte hartuko duten guztiak (ikasleak, instruktoreak, irakasle-tutoreak) trebakuntza jaso dute ebaluazio-tresnak eta ebaluazio-prozesua ongi erabiltzeko.
4. Eztabaida eta ondorioak 348
88. irudia: Trebakuntzarako ebaluazio-prozesua
Halere, esan behar da practicumaren diseinuak badituela zenbait muga: 1. Ikasketa-emaitza orokorrak lantzeko garaian zentro soziosanitarioetako erizainek ezin izan zuten parte hartu (izena eman arren, ezin izan zuten joan). Zentro horiek pribatuak dira kasu gehienetan eta erizainek zailtasunak izaten dituzte lanaldia libre izateko. 2. Lagina gutxitu egin da ezinbesteko ikasketa-emaitza orokorren proposamena egiteko; sei taldetatik lauk bakarrik egin zutelako 4 ataletako proposamen zehatza: 5 taldek hiru atalen proposamena egin zuten eta horietako batek 4. atala ez zuen osorik aztertu. 3. Eranskinekin lortutako informaziori buruz (Erizaintzako prozedurei eta Osasun Hezkuntzari buruzkoa), esan behar da laginaren %25 inguru Ikaslea (protagonista) Erizain-instruktorea (gidaria) Irakasle-tutorea (gidaria) Tutoretza Tutoretza Tutoretza Tutoretza----prozesua prozesua prozesua prozesua
4. Eztabaida eta ondorioak 349
galdu zela (prozedurei dagokionez, laginaren %76 jaso zen eta %74 Osasun-hezkuntzarenak). Horren arrazoia izan daiteke eranskinen betetzea etxerako lana bezala antolatu izanak, lan-saioetan egiteko ordez. 4. Gogoeta-praktikaren ebaluazio irizpideak gutxi zehaztu dira eta horrek ebaluatzeko garaian zailtasunak ekar ditzake; gehiago zehaztea gomendagarria litzateke Taldeetako eztabaidetan erizaina eta erabiltzailearen arteko harremanari garrantzia handia eman zaio eta oso positibotzat hartu da Erizaintzako Graduan irakasgai berri bat sortu izana erabiltzaile eta erizainen arteko harremanak lantzeko. Bestalde, Erizaintzako Prozesua aplikatzea erizaintza- jardueraren oinarria izan arren, atal hori izan da zalantza gehien sortu duena talde desberdinetan. Ikusi da zenbait praktika lekutan zailtasunak daudela Erizaintzako Prozesua aplikatzeko garaian. Horren arrazoiak izan daitezke: erizaintza eskoletan irakasle asko erizainak ez izateak (zainketa interdependentea irakatsi da gehienbat) eta urte askotan erizaintza-jardueran zainketa interdependenteak nagusitu izana. Practicumaren ebaluazioan ere berdina gertatu da, erizaintza-prozesuan oinarritutako ikasketa-emaitza bereziak ebaluatzeko garaian izan dira zailtasun handienak. Denbora eta baldintza egokiak behar dira erizaintzako corpus propioa garatzeko. Ez dugu ahaztu behar gure historia; erizaintzako irakasle asko medikuak izan direla eta normala den moduan, medikuek zainketa interdependenteak irakatsi dituztela. Zainketa independenteak betidanik egin badira ere (nahiz eta ez idatzi), horren kontzientzia izatea falta izan da urte askotan erizaintzan. Unibertsitate eskoletan irakasle titularra izateko aukera erizainei zabaldu zitzaien 1984an eta horrek ahalbidetu zuen erizaintzako filosofia ikasketetan txertatzen hastea, eta garai horretan hasi ziren irakasten erizaintzaren ereduak eta metodologia.
4. Eztabaida eta ondorioak 350
Osakidetzako ospitaletan “Zaineri” programa erabiltzen da erizaintzako zainketak erregistratzeko. Programa hori, oro har, erizaintza eredu batean oinarritzen da. Osasun zentroetan “Osabide” programa erabiltzen da. Zerbitzu berezietan beste programa batzuk erabiltzen dira. Erizainek erabili beharreko programa informatikoa erizaintza eredu batean oinarritzeak ez du ziurtatzen Erizaintzako Prozesua ongi aplikatuko denik; gerta daitekeelako zainketa estandarizatuak ematea pertsona osotasunean balioetsi gabe. Erizaintzako metodologia barneratua izatea oso garrantzitsua izango da zainketa integralak emateko. Zainketa integralak (zainketa independenteak eta interdependenteak) emateko, erizaintzako metodologia ongi erabili behar da eta horretarako, erizaintzako metodologiari buruzko trebakuntza jaso behar da. Ez gara harritu behar arazoak sortzen badira Erizaintza-prozesuan oinarritutako ikasketa-emaitza espezifikoak ebaluatzeko garaian; baina, horrek ez du esan nahi ebaluazio-tresnak desegokiak direnik. Zailtasun horiek adierazi dezakete trebakuntza egokiarekin tresna horiek baliagarriak izan daitezkeela practicuma ebaluatzeko eta zainketak hobetzeko. Practicumaren ibilbidearen arlo desberdinetan ikasketa-emaitza zehatzak ebaluatzeko era baliagarria izan daiteke kasu klinikoak lantzea; hau da, ikasleak kasu erreal bat lantzea ikasketa emaitza berezietan oinarrituta. Beste ikerketa batzuetarako bideak zabalik daude: arlokako ikasketaemaitza espezifikoak ebaluatzeko metodologia, ikasleen autoebaluazio eta gogoeta-praktiken analisia (kezkak, beldurrak…)… Donostiako Erizaintza Eskolan Practicuma diseinatzeko erabilitako eredu berritzailearekin erizaintzako metodologia txertatu da practicumaren ebaluazioan eta hori lagungarria izango da bai ikasleentzat eta baita erizain instruktore askorentzat ere; metodologiaren kontzientzia hartuko dutelako. Proposatzen den ebaluazio-prozesua betetzeak konpromiso maila altua eskatzen die prozesuan parte hartzen duten guztiei: ikasleei, erizain instruktoreei eta irakasle-tutoreei. Kontuan izan behar da lan-saioetan parte
4. Eztabaida eta ondorioak 351
hartu zutenak beren borondatez egon direla, motibazioa eta konpromisoa barneratua zutela, eta hori ez dela beti horrela izaten irakaskuntza prozesuan parte hartzen duten guztien artean. Egoera zaildu egiten da, instituzioek langileria estutzen duten garaietan (kontratazioa eskasia…). Egun, erizain instruktoreek duten errekonozimendu bakarra venia docendi ziurtagiria da eta ikasleei irakasten dien beste erizainek ez dute inolako errekonozimendurik instituzioen aldetik. UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2009an sinatu zuten hitzarmenean irakaskuntzan parte hartzen duten erizain guztien errekonozimendua kontuan hartzen da, baina hitzarmen hori oraindik ez da aplikatu. Kontuan izanda proposatzen den ebaluazio sistema asko aldatzen dela aurrekoarekiko, prozesuan parte hartzen duten guztien trebakuntza eta inplikazioa oso garrantzitsua izango da prozesuak aurrera egiteko. Practicumaren diseinua egiteko, practicumean parte hartzen duten agente guztien iritzia jakiteari garrantzia handia eman zaio Donostiako Erizaintza Eskolan; hau da, erizainen, ikasleen eta irakasleen iritzia ezagutzeari. Praktiketako gaitasunen diseinuak egungo beharrei egokitu behar duenez, erizaintzaren alor desberdinetan (ospitaleak, osasun-zentroak, zaharegoitzak…), asistentzian eta gestioan, lanean jarduten dutenen iritzia jakiteak asko lagundu dezake practicumaren diseinu hori errealitatera egokitzeko. Alor desberdinen arteko ezagutzaren transferentzia oso baliagarria izan daiteke. Interakzio ereduaren arabera, zenbat eta sakonagoa eta jarraituagoa izan alor desberdinen arteko interakzioa, orduan eta aukera gehiago izango da ezagutza erabiltzeko (Castro, Fernández de Lucio, Pérez eta Criado, 2006). Irakaskuntza-asistentzia-ikerkuntza-gestioa arloak elkarlanean aritzeko zubiak eraiki dira Donostiako Erizaintzako Unibertsitate; hori oso garrantzitsua da arlo guztien arteko komunikazioa eta lankidetza sustatzeko. Irakaskuntza ez da egokia izango irakasleak asistentzia ezagutzen ez badu; asistentzian jarduten dutenek jakin behar dute ikasleek ikasten dutena; gestioan daudenek irakaskuntzaren eta asistentziaren funtzionamendua ezagutu behar dute; ikerketaren ateak irekiak izan behar dituzte irakasleek,
4. Eztabaida eta ondorioak 352
asistentzian dauden erizainek eta gestioan daudenek; eta, elkarrekin ikertuz gero, hobe. Bukatzeko, esan, erizaintza Ingalaterran XIX. mendean garatzen hasi bazen ere, gure inguruan XX. mendean garatu dela. Praktikak garrantzitsuak izaten jarraitu duela baina oinarri teorikoa indartu egin dela. Erizaintzako irakaskuntza hobetzeak zainketak garatzeko aukera eman duela. Erizaintza-zainketek garai bakoitzean sortutako beharrei erantzun izan die antzinatik; erizaintzaren zeregina betidanik ‘egitea’ zen, zenbaitetan gehiegi pentsatu gabe ‘nola’, ‘zergatik’ eta ‘zertarako’. Erizaintza ‘pentsatzen’ hasi zen eta eredu kontzeptualak XX. mendean garatzen hasi ziren; eta horrek eragina izan du ikasketetan eta zainketetan. Europar Unibertsitate Eremura egokitzeko beharra aprobetxatu du Donostiako Erizaintza Eskolak Titulazio berria antolatzeko eredu berriarekin; garrantzia emanez trebakuntzari (irakasleena barne), koordinazioari eta lankidetzari. Lankidetzarik gabe ezinezkoa litzateke koordinatzea. Erizaintzaren zuhaitzari argia emango dio lankidetza koordinatuak; zuhaitz indartsua haztea ahalbidetuz, adar sendoekin eta hosto mardulekin. Eskolatik irteten diren zuhaitz gazteak zuhaitz zaharragotatik ikasi dute eta ikasiko dute eta haiei eta beste zuhaitz gazteei irakatsiko diete, beti bezala. Irakaskuntza eta asistentzia lotzeko zubiak eraiki dira elkarrekin erizaintzaren garapena bultzatzeko. Erizaintzako metodologia practicumaren ebaluazioan txertatzeak erizain zainketen garapena erraztuko duelakoan nago, ikasleek metodologia barneratuko dutelako eta erizain asistentzialek metodologiaren kontzientzia hartzen laguntzeko. Elkarlana da bidea; guztien artean ilusioarekin eta koherentziarekin egindakoa erabilgarria izateko aukera asko dituelako, eta motibazioa eta konpromisoa elikatzen dituelako. Espero dezagun zuhaitzaren argiak krisiaren ekaitzak baino indar gehiago izatea eta beste ikerketa batzuek zuhaitz horren hazkuntzaren jarraipena egitea.
2. eranskina GAITASUN OROKORRAK GAITASUN OROKORRAK GAITASUN OROKORRAK GAITASUN OROKORRAK 1111 Ezagutzea erizaintza espainiarraren oinarri eta printzipio teorikoak eta metodologikoak, kode etikoa eta deontologikoa, informazio sanitarioaren sistemak, finantzaketa sanitarioaren eta soziosanitarioaren printzipioak eta, gaixoari eta familiari atenditzean, zainketa orokorrak eta, bereziki, zainketa aringarriak aplikatzean, erosotasuna eta ongizatea emateko estrategiak ezagutzea eta aplikatzea. Horretarako, lortutako ezaupideak elkarlotu eta barneratuko dira, autonomia profesionala modu arduratsuan garatuko da, eskuragarri dauden baliabideak erabiliko dira eta aldatzen ari den testuinguru mundial bateko osasunaren inplikazio etikoak ulertuko dira. 2222 Pertsonen, familien edo taldeen osasun premietara egokitutako arreta sanitario teknikoa eta profesionala planifikatzea eta ematea. Osasunaren arreta osoan, profesional anitzeko lankidetzan, prozesuen barneratzean eta asistentzia jarraipenean, ebidentzia zientifikoan, eskuragarri dauden baliabideen kudeaketa arduratsuan eta asistentzia eta klinika praktiken gidetan oinarritutako arreta sanitarioa. Gainera, momentu bakoitzeko ezaguera zientifikoen garapen mailaren arabera eta arau legal eta deontologiko aplikagarrietan ezartzen diren kalitate eta segurtasun mailen arabera emango da arreta hori. 3333
Praktika ebaluatzea eta horri buruz hausnarketa bat egitea, ebaluazio sakon eta sistematikoak eginez. Pentsamendu kritikoan oinarrituko dira ebaluazio horiek eta hauek ahalbidetuko dituzten mekanismoak ezarriko dituzte: galdetegia, informazioaren interpretazioa eta sintesia, erabakiak hartzea, arazoen ebazpena, esku hartzearen garapenaren azterketa eta berrikustea, eragina eta aldaketak, informazio eta prestakuntza beharrak antzematea, hobekuntza jarraikor pertsonala eta profesionala eta ikaskuntza. Horretarako, alderdi zientifiko-teknikoak eta kalitatezkoak kontutan eduki behar dira eta ondorio egokiak atera behar dira. 4444 Pertsonak aurreiritzirik gabe ulertzea eta pertsona autonomo eta independente bezala kontsideratzea genero, talde edo komunitatearen arabera alderdi fisiko, psikologiko, sozial eta kultura anitzekoak kontutan hartuz; beren iritziak, sinismenak eta baloreak errespetatuz; intimitatearen eskubidea bermatuz konfidentzialtasunaren eta sekretu profesionalaren bitartez; kode deontologikoko balore eta jokabide profesionalak inplementatuz; eta erabakiak hartzeko garaian parte hartze, informazio, autonomia eta baimen informatua sustatuz eta errespetatuz, osasun-gaixotasun prozesua bizi duten moduaren arabera. 5555 Osasunarentzat hezkuntza, bizi modu osasuntsuak eta autozainketa sustatzea jokabide prebentiboak eta terapeutikoak babestuz, osasuna eta arreta jaso duten pertsonen, familien edo taldeen ongizatea babestuz, eta horien segurtasuna bermatuz. 6666
Gaixoekin, familiekin, talde sozialekin eta kideekin harreman eraginkorra ezartzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek emandako baliabideak erabiliz. Baliabide horiek informazioaren trukerako, diziplina anitzeko aberastasunerako, osasunaren zainketarako eta eguneratutako praktika profesionalerako eman ditu IKT-k. 7777
Taldean lan egitea, taldea oinarrizko unitatetzat hartuz. Taldean egituratuko dira profesionalak eta asistentzia erakundeetako gainontzeko pertsonala diziplina bakarreko edo diziplina anitzeko eta diziplina arteko itxurarekin. Lidergoa beteko dute, hartutako konpromisoak beren gain hartuko dituzte eta pertsonak eta ideiak aitortu eta errespetatuko dituzte.
1- Giza gorputzaren egitura eta eginkizuna eta pertsonaren garapen psikologikoa eta soziala ezagutzea. Aldaketak antzematea adinaren, sexuaren eta testuinguru soziokulturalaren arabera, osasun-gaixotasun egoerako moldaera prozesuak erabat eta etikoki ulertzeko 2- Osasunarekin eta inguruko arazoekin zerikusia duten faktoreak antzematea populazio ikerketen bidez, teknologia desberdinak aplikatuz eta diziplina arteko ekarpen desberdinak aitortuz. Horrela, osasun-gaixotasun prozesu osoa ulertuko da, pertsonei duintasunez eta komunitate baten kide gisa arreta emateko. 3- Diziplinaren oinarri epistemologiko eta ontologikoak, eta printzipio etiko-legalak ulertzea, zainketaren eboluzioari lotutako testuinguruko eragileak eta arreta profesionala aztertuz; gizartearen eskariaren aurrean pertsonaren premiei erantzuten dieten zainketak duintasuna bermatuz emateko.
4- Inguru sanitarioaren egitura ulertzea, haren testuinguru soziopolitikoa eta erizainaren rolaren edo jardueraren gaineko eragina baloratuz. Hori guztia, erizaintzaren gune profesionalak eta zainketaren eremuak ulertzeko, diziplina arteko ekarpen desberdinak identifikatuz. 5- Oinarrizko prozedurak egitea taldekideekin elkarlanerako joera azalduz eta gaixo eta familiarekin errespetuzko hartu-eman bat edukiz, praktika profesionalaren ulermenera hurbiltzeko.
1- Tratamendu farmakologiko eta dietetikoei erantzuna ematea taldeko kideen erantzukizun desberdinak aitortuz, pertsona bakoitzaren egoera baloratuz eta erantzunak ebaluatuz. Segurtasun klinikoko bermearekin aplikatuko dira tratamenduak, eta pertsonaren edo tratamenduei atxikitzen laguntzen duen familiaren parte-hartzea sustatuko da. 2- Erantzun psikosozialak identifikatzea osasun-gaixotasun egoeren aurrean, adinaren, generoaren, desberdintasun kulturalen, etnia taldearen, sinesmenen eta baloreen testuinguru faktoreak kontutan hartuz, interakzio enpatiko bat ezartzen laguntzen badute. Gaixoaren eskubideak bermatu behar dira interakzio eraginkorrak ahalbidetzen dituzten estrategiak eta trebetasunak aplikatzeko. Diziplina arteko ekarpen desberdinak identifikatuko dira. 3- Barruko eta kanpoko faktoreak aztertzea populazio ikerketen bidez eta diziplina arteko ekarpen desberdinak identifikatuz. Horrela, osasun-gaixotasun prozesua osorik ulertuko da, pertsonei duintasunez eta komunitate bateko kide gisa atenditzeko. 4- Bizitzako momentu desberdinetan osasunaren eta gaixotasunaren prozesua osorik ulertzea, testuinguru faktoreak kontutan hartuz eta informazioaren teknologia eta sistema desberdinak aplikatuz, beren adierazpenak identifikatzeko.
5- Osasunaren eta gaixotasunaren prozesu desberdinetan datuak baloratzea eta aztertzea testuinguruko faktoreak kontutan hartuz errespetuz eta enpatiaz, zainketa premiak antzemateko bizitzako etapa desberdinetan.
6- Esku-hartzeak aukeratu eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako prozedurak egitea taldeko kideekin lankidetzan, harreman terapeutiko bat ezarriz eta pertsonaren eta familiaren parte-hartzea sustatuz eta segurtasun klinikoa eta erantzunen ebaluazioa bermatuz, osasun arazoak prebenitzeko edo tratatzeko.
1- Bizitzako momentu desberdinetan osasunaren eta gaixotasunaren prozesuak osorik ulertzea, testuinguru faktoreak kontutan hartuz eta informazioaren teknologia eta sistema desberdinak aplikatuz, horien adierazpenak identifikatzeko. 2- Osasunaren eta gaixotasunaren prozesu desberdinetan datuak baloratzea eta aztertzea testuinguruko faktoreak kontutan hartuz errespetuz eta enpatiaz, egoera zailetako zaintza premiei lehentasuna emateko 3- Ebidentzia zientifikoan oinarritutako esku hartze argudiatuak aukeratzea eta betetzea taldeko kideekin lankidetzan, harreman terapeutiko bat ezarriz, baliabideak kudeatuz eta erantzunak ebaluatuz, segurtasun klinikoa bermatuta, osasun arazoak prebenitzeko eta tratatzeko 4- Oinarri kontzeptualak eta kudeaketaren erabilgarritasuna ulertzea haren testuinguru desberdinetan, diziplina arteko ekarpen desberdinak aitortuz, zuzendaritzaren ezaugarriak antzemanez eta ebaluazio eta kalitatearen hobekuntzarako tresnak erabiliz, erizaintza zerbitzu on bat garatzeko. 5. Diziplina arteko Komunitate Osasunerako Programak ezagutzea, egitea eta aplikatzea lehen mailako osasun arretaren markoan. Kontutan hartuz pertsonen, familien eta taldeen parte hartzea eta dibertsitatea osasuna sustatzeko eta komunitate bateko arazo eta premia nagusienak prebenitzeko edo tratatzeko.
1- Pertsonen, familien edo taldeen osasun premiei egokitutako erizaintza esku hartzeetarako planak arrazonamendu klinikoarekin diseinatzea, betetzea eta ebaluatzea. Hartutako gaitasunak barneratzea erabateko arreta seguru eta kalitatezkoa emateko, ebidentzia zientifikoan eta arau etiko eta legal aplikagarrietan oinarrituta.
2- lankidetzan parte hartzea talde baten kide gisa komunikazio eraginkor baten bidez, diziplina rol desberdinak antzemanez eta zainketan buruzagitza jasoz. Hori kudeaketa tresnen bidez, arreta maila desberdinen arteko komunikazioaren bidez eta kalitatezko irizpideekin zainketak emateko baliabideen optimizazioaren bidez lortuko da.
3- Erabiltzailearekin, familiarekin eta komunitatearekin pertsonaren araberako errespetuzko jokaera bat erakustea, kode deontologikoaren balore eta jarrera profesionalak barneratuz. Parte-hartzearen, informazioaren, autonomiaren eta erabakiak hartzeko garaian baimen informatuaren eskubideak sustatu eta errespetatuko dira, kontutan hartuz osasungaixotasun prozesuaren testuingurua.
4- Kritikoki hausnartu behar da praktika propioei buruz pertsonaren, familiaren eta komunitatearen ezaugarriak eta testuinguru soziokulturala kontutan hartuta, etengabeko ikasketarekiko konpromisoa frogatuz eta garapen pertsonal eta profesionalaren hobekuntzari lagunduz, kalitatezko zainketa osoak eskaintzeko.
Bestelakoak / Otros:
Bestelakoak / Otros:
- Giza gorputzaren egitura eta funtzioa I (6) - Giza gorputzaren egitura eta funtzioa II (6) - Osasun Publikoa (6) - Informazio sistema keta datuen analisia (6) - Osasun zainketei aplikatutako zientzia psikosozialak (6) azterketak - Giza gorputzaren egitura eta funtzioa III (6) - Erizaintzaren oinarri teorikoak (6) - Oinarrizko zainketak. Patologia. (6) - Antropologia, etika eta legeria (6)
- Erizaintza klinikoa III (6) - Erizaintza klinikoa IV (10) - Erizaintzako zerbitzuen gestioa eta kalitatea (6)
Hautazkoak (18) Hautazkoak (18) Hautazkoak (18) Hautazkoak (18) 4. kurtsoa
Honekin erlazionatuta: • Harreman eraginkorra eta erlazio enpatikoa eta adeitsua ezartzea. • Duintasun, pribatutasun, intimitate eta konfidentzialtasun eskubideak bermatzea. Parte-hartze, informazio, autonomia eta baimen informatu eskubideak sustatzea eta errespetatzea. • Zaintzen diren pertsonen, familien edo taldeen ongizatea babestea.
Neurtu eta ebaluatu beharko liratekeen ikasketa emaitzak 1.1 Baldintzarik gabe onartzen ditu pertsonak, errespetatuz horien iritziak, sinesmenak eta baloreak, sexu, kultura, edo erlijio bereizketarik egin gabe ………..……………………………….
1.2 Bere burua aurkeztu eta pertsonei hitz egiten die bere izena erabiliz, errespetuz eta adeitasunez, hitzezko mintzaira eta hitz gabeko mintzaira egokiak erabiliz …………….. …………………………………………………………………………………………………………………………………………
1.6 Konfiantza eta hurbiltasuna transmititzen ditu, aktiboki entzuten du eta giro egokia sortzen du sentimenduak adierazteko…………………………………………………………………………..
Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzen ditu, pazienteen informazio pertsonalaren eta klinikoaren pribatutasuna mantenduz..………………………………………….
Neurtu eta ebaluatu beharko liratekeen ikasketa emaitzak 1.11 Ongizatea erdiesten du eta duintasunez bizitzeko eta hiltzeko eskubideak zaintzen ditu eta neurriak hartzen ditu alferrikako sufrimendua saihesteko.................................. …………………………………………………………………………………………………………………………………………
1.12 Laguntzeko jarrera agertzen du eta autonomia eta pazienteen eta/edo horien senideen parte-hartzea sustatzen du, osasuna-gaixotasuna prozesuan beren inplikatzeko erabakia errespetatuz
Honekin erlazionatuta: • Lankideekin komunikazio egokia ezartzea. • Erizaintzako zaintzak osasunari bere osotasunean erreparatuz egitea; horrek eskatzen du hainbat profesionalek elkarrekin lan egitea, prozesuak integratzea eta jarraipen asistentziala. • Lana egitea profesionalen taldea oinarrizko unitate moduan hartuta; talde horretan, erakunde asistentzialetako profesionalak eta gainerako pertsonala diziplina batean edo anitzetan eta diziplinen artean antolatzen dira. (“Disziplinen artean” lan egitean elkarrekintza eta kooperazioa dago. “Multidiziplinarra”: hainbat diziplina hartzen edo ukitzen ditu, baina ez du esan nahi lankidetzarik dagoenik. Helburua: Talde multidiziplinarrak diziplinartean lan egitea)
Neurtu eta ebaluatu beharko liratekeen ikasketa emaitzak 2.1
• Zaintza osoak eta banakoak planifikatzea eta ematea, erizaintzako prozedura aplikatuz. Balorazioan jasotako datuak aztertzea, pazientearen arazoei lehentasuna ematea, zaintza plana ezartzea eta betetzea, eta horren ebaluaketa egitea. • Erizaintzako esku-hartzeak ebidentzia zientifikoetan eta erabilgarri dauden baliabideetan oinarritzea. • Informazio sanitarioaren sistemak ezagutzea. Pertsonen, familien eta taldeen partehartze sustatzea, haien osasuna-gaixotasuna prozesuetan. • Bizimodu osasuntsuak eta norberaren zaintza sustatzea, jokabide prebentiboei eta terapeutikoei eustea lagunduz. Osasunaren hezkuntza ematea, ahalbidetzea eta laguntzea. • Ezagutzea prozesu fisiopatologikoak eta horien adierazpenak eta osasun eta gaixotasun egoerak bizi zikloaren etapa desberdinetan adierazten dituzten arrisku faktoreak. • Osasun egoera desberdinen aurrean (bereziki, gaixotasuna eta sufrimendua) pertsonen erantzun psikosozialak identifikatzea eta horietan laguntza emateko eginkizun egokiak aukeratzea. • Bizi arriskuko egoerak bereiztea eta oinarrizko bizi-euskarriko eta bizi-euskarri aurreratuko maniobrak egiten jakitea. • Botikak erabiltzea espero diren onurak eta lotutako arriskuak edo/eta horiek hartu ondoren sortutako ondorioak ebaluatuz.
Neurtu edo ebaluatu beharko liratekeen prestakuntzako emaitzak 3.1 Balorazioa: 3.1.1 Datuak jasotzen ditu elkarrizketa, behaketa eta azterketa fisikoa eginez eta erizaintza eredu bat erabiliz edo/eta asistentzia zentroan dauden gidak erabiliz ………………………………………………………………………………………………………………………………………… 3.1.2 Jasotako informazioa aztertzen du gaitasunak eta beharrak identifikatzen ditu ………………………………………………………………………………………………………………………………………… 3.1.3 Pazientearen osasun egoera, sor daitezkeen konplikazioak eta horiek aurreratzen dituzten adierazpenak bereizten ditu …………………………………….…………………………………… ……………………………………………………………………………………………………………………………………… 3.1.4 Osasun-gaixotasun prozesuarekin lotuta, pazienteak eta bere inguruak dituzten erantzun emozionalak antzematen ditu.…………………………………………………………………….. ………………………………..…………………………………………. 3.1.5 Prozesuari aurre egiteko eta norbere zainketan inplikatzeko, pazientearen eta haren inguruaren egoera eta baliabideak baloratzen ditu…………………………………………………….. …………………………………………………………………………………………………………………………………………
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak
……..jarraitzen du Ekitea: 3.4.5 Premiazko egoeretan azkar eta eraginkortasunez jokatzen du; badaki nola jokatu behar duen egoera hauetan (BAI edo EZ idatzi eta gehitu iruditzen zaizkizunak)
Bihotz eta arnas gelditzea
Erredurak Erreakzio anafilaktikoa
Erregistro hauek argi eta zehatz betearazten ditu (BAI edo EZ idatzi eta gehitu iruditzen zaizkizunak)
Programa informatiko hauek modu egokian erabiltzen ditu: (BAI edo EZ idatzi eta gehitu iruditzen zaizkizunak) Zaineri Osabide
Honekin erlazionatuta: • Arreta sanitario teknikoa eta profesionala eskaintzea, pertsonen osasunaren beharretara egokitua; aplikagarriak diren arau legal eta deontologikoetan ezartzen diren kalitate eta segurtasun mailarekin. • Erizaintzako esku-hartzeak ebidentzia zientifikoan oinarritzea. • Baliabide eskuragarriak behar bezala erabiltzea. • Ebaluazio mekanismoak ezartzea, alderdi zientifiko-teknikoak eta kalitatezkoak kontutan hartuz.
Neurtu eta ebaluatu beharko litezkeen ikasketa emaitzak 4.1 Behatzeko gaitasuna frogatzen du: aukera guztiak aprobetxatzen ditu, zaintzarekin zerikusia duten alderdi desberdinak aztertzeko ……………………………………………………….
4.4. Ikasteko interesa erakusten du eta hobekuntza jarrera: Galdetu egiten du “ikasteko”, proposatzen zaizkion hobekuntzak “jasotzen” ditu, eta martxan jartzen ditu.…………………………………………….. …….…………………………………………………..
4.7 Berak bere kabuz egindako lanen egitea eta laguntza pertsonalari (laguntzaileak, zaintzaileak…) agindutakoa baloratzen ditu………………………………………………………………
Gorputz tenperatura neurtzea eta baloratzea
Pultsua neurtzea eta baloratzea
Tentsio arteriala neurtzea eta baloratzea
Arnasketa neurtzea eta baloratzea
Babes neurriak
Esku-garbiketa higienekoa egitea
Esku-garbiketa antiseptikoa egitea
Oheak egitea
Gorputz-jarrera aldaketak egitea
Sendagaiak prestatzea eta ematea
Inhalazioak
Nebulizazioak
0 1 2 Ez da beharrezkoa Lagungarria (ez da ezinbestekoa) Ezinbestekoa, graduatu aurretik frogatu beharrekoa
PROZEDURAK 0 1 2 Sendagaiak prestatzea eta ematea Parenteral bidetik
Kateter periferikoa jartzea
Kateter zentral periferikoa jartzea
Oinarrizko bendajeak
Bendaje funtzionalak eta ortesiak
Jariakinen aspirazioa
Bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea
Bihotz-biriketako bizkortze aurreratua
Kolostomiak eta ileostomiak
Ondesteko zundaketa
Loditasuna duten pertsonetan gorputz-masaren indizea kalkulatzea eta behar duen kaloria-kopurua kalkulatzea
Gernu-biltzaileak
Aho bidezko antikoagulatzaileen kontrola egitea
Pertsona bakartzea
Zainketa aringarriak; materiala eta larruazalpeko bidearen erabilpena
Gerrialdeko ziztada
Belarriko tapoiak erauztea
Trakzioak
Osasun-hezkuntza egiteko, hainbat ezagutza izan behar ditu ikasleak. Zure ustetan, zein osasun-arazoei buruzko ezagutzak izan beharko lituzke ikasleak (graduatu aurretik) pertsonei osasun hezkuntza egokia emateko? (eman iezaiozu puntuazioa eta erantsi nahi duzuna)
3. Gutxiegitasun koronarioa
8. Gutxiegitasun arteriala periferikoa
9. Zainetako gutxiegitasun kronikoa
11. Droga menpekotasunak: tabakoa
18. Nahigabeko haurdunaldiaren prebentzioa
20. Edoskitzea sustatzea
0 1 2 Ez da beharrezkoa Lagungarria (ez da ezinbestekoa) Ezinbestekoa, graduatu aurretik frogatu beharrekoa |
addi-d4212baa9b50 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13466 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2014-10-30 | science | Sancho Bermejo, Cristina | eu | Jolastorduaren berezko esanahia bilatzen | LABURPENA Gaur egun, jolastordua ez da eremu hain baloratua gizartearengandik. Agian izan daiteke, azken finean, hezkuntza eremuko zati txiki bat hartzen duelako soilik. Dena dela, horrek ez du esan nahi ez duela eskaintzen behar bezalako laguntzarik edozein arlotan. Dakigunez, jolastokia umeek aske jokatzeko aukera ematen duen espazioa da eta hau aztertzea aberasgarria suertatzen da bai ikaskuntzari bai beste arloei dagokionez.
Beraz, esandakoa kontuan hartuz, Gradu Bukaerako Lan honetako oinarrizko eremua jolastokia izango da. Horrez gain, kasu honetan, VitoriaGasteizko Niño Jesus ikastetxeko jolastokian eta ezarritako denboran gauzatzen dena aztertuko da: bertako egoera motorrak. Hau aurrera eramateko, Pierre Parlebasen barne logikaren erabilera kontuan hartuko da, dagozkigun helburuak betetzeko emaitza eta ondorioak ateratzeko. Egoera motor hauen azterketa eginez, jolastorduan gertatzen dena bermatuko da eta eremu honek duen berezko esanahia eta garrantzia ematea lor daiteke.
Gradu Bukaerako Lan honetan jolastordua izango da abiapuntua. Pixkanaka-pixkanaka agerian utziko denez, jolastorduak hainbat eta hainbat esanahi ezberdinak atxikirik izango ditu, baina azken finean, denek ikuspuntu berari bideratuta, alegia. Kasu honetan haratago joan nahi da, ikuspuntu berri bat gehituz, berezko esanahia bilatuz. Nahiz eta jolastordua ikaskuntza eremuko iraupen laburrekoa izan, honek baduela zer esana.
Ideia hau aurrera eramateko nahian, jolastordu jakin batean sartzea pentsatu da eta bertan barnean gertatzen dena ikertzea. Ezarritako denbora zehatzean, honen barnean, hainbat egoera motor behatu izan dira. Ostean, egoera motor hauen azterketa egitera pasatu da, barnean ezkutatzen diren gakoak agerian uzteko, hain zuzen ere. Hau modu egokienean bideratzeko, Pierre Parlebas egilea baliotsu ikusi da, bere teoria eta egitekoen artean, autore honek logika terminoaren bidez, egoera motorrak aztertzen baititu. Barne logika honek egoera motorren barneko egitura eta parte hartzaileek egiten dutena begitara ekartzen ditu.
Beraz, ideia horiek lanaren abiapuntua lirateke. Modu honetan, jolastorduaren barnean zer gertatzen den eta bertako umeak zertan eta nola aritzen diren jakitea ahalbidetuko da eta honek guztiak jolastorduaren berezko esanahia bilatzen lagunduko du.
Eremu hau lanean landuko den guztiari justifikazio egokia emateko unea izango da, bereziki. Jolastorduaren esanahiarekin hasiera emango zaio, ikerketa honen oinarrizko eremua baita. Gero, eskola barnean lan egiten ari garenez, jolastorduak ikaskuntzan duen garrantzia eta umeen hezkuntzan dituen eraginak argi utzi nahi dira, baloratu gabeko eremu honek dituen indarguneak ateraz, kasu honetako zehaztapenari arreta jarri baino lehen, alegia. Ondoren, aztertu nahi denari buruzko argibideak izango dira azpimarratzeko, hau da, egoera motorrei buruzkoak, Parlebasen esanei jarraituz, batik bat.
Izan ere, autore honek bere dokumentuan grekoen ikuspuntu etimologikoari buruz hitz egiten du, zeintzuek “jolastordua” hitza (hiztegiaren arabera: sortzen gozatu, sortu, dibertitu, gauza berriak ezagutzen eta sortzen poztu…), lehen aldiz erabili baitzuten. Gainera, “aisia” hitzarekin erlazionatu zuten, irakaskuntza prozesuko instrukzioen ondoren Erabil zezaketen atsedena, alegia.
Modu berean, badaude zenbait autore beste definizio batzuk ematen dituztenak. Hauen artean, Pellegrini eta Smith (1993) aipatzeko. Hauek, Jarrett (2002) liburuan aipatuak, umeentzako atseden une bezala identifikatzen dute
jolastordua, ohiko denez ikasgela kanpoan ematen dena, eta gainontzeko eskola egunarekin konparatuz, egitekoa aukeratzeko eta norekin burutzeko askatasun handiagoaz gozatzen dute ikasleek2. Azken finean, jolastordua autore ezberdinez definitua izan da, beti ere definizio tradizionalaren ikuspuntua galdu gabe, baina bakoitzak bere puntuak gogoan hartuz.
Amaitzeko, Jarrett eta Maxwellek (2000) dira aipagarri; Olga Jarrett (2003) artikulutik ateratakoak. Hauek, eremu honen ezaugarririk bistakoena atsedenaz osatuta dagoela adierazten dituzte, alegia. Artikulu berberean aipatzen diren Etnier eta bere lagunek (1997) beste ikuspuntu batean indarra jartzen dute, zera esanez: jolastorduan jarduera fisikoari eta jolasari eskainitako denborak ikasleen ikaskuntza globala hobetzen du (kognitibo, afektibo, motor eta sozialki).4
2.2. Jolastordua eta ikaskuntza; aztertu nahi den eremuaren garrantzia.
Nahiz eta landu nahi den ideia zehatzagoa izan, eskola eremuaren barnean gaudenez, ulertzekoa suertatzen da jolastorduak ikaskuntzan eta baita umeengan zer nolako garrantzia inplikatzen duen aztertzea.
Era berean, Pérezek eta Collazosek (2007) hauen artikuluan agertzen den bezala, jolastokiaren eta ikasgelaren arteko konparaketa egiten dute, non jolastokiak abantailak lortu dituen. Modu honetan, zera azaltzen da: ikasgelan haurrak ezin du aukeratu norekin eseri, jolastokian aldiz, nahi duenarekin jolastuko da; ikasgela espazio itxia da, jolastokia berriz, irekia; ikasgelan kontrola ia osoa bilakatzen da, jolastokian aldiz, zaila da, jolastorduak askatasuna du bere lagun, hau da, askatasun, gozamen eta aisialdirako espazioa da.6
Aipatzekoa da orain arte jolastordua hainbat analisien produktua bilakatua izan dela, eskola espazioen barnean oinarrizko aspektua dela eta honek ikasleengan duen eraginean arakatu nahi dela. Izan ere, azken urteotan jolastokiaren eragina eta honek eguneroko eskola egunei eskaintzen dituen abantailak ikertu dira, nondik Evans eta Pellegrinik (1997) planteaturiko teoria ezberdinak atera izan diren. Hurrengo lerroetan azalduko diren hiru teoria ezberdin, eskolan egindako atsedenaren inguruan, hain zuzen ere.
Soberako energiaren teoria. Teoria honek azaltzen du umeak denbora handiz geldirik izanez gero, hauen soberako energia handiagotzen dela. Egonezina, agitazioa, arretaren beherakada eta jarduerari erlazionatu gabeko jokabideak izango dira orokorrean, umeak atsedena behar duenaren seinale. Honela, jolastorduak, ariketa fisikoa egiteko aukera ematen die, asaskatzeko duten behar hura asetzeko aukera eskainiz. Evans eta Pellegrinik (1997) deskribatzen duten teoria honen arabera, asaskatzeko dagoen energia hau kanporatzerakoan soilik, prest izango dira gelara bueltatzeko eta behar bezala lan egiten jarraitzeko. Nahiz eta teoria honek onarpen handia izan, Smith eta Haganek (1980), beste batzuen artean, ez daude guztiz ados eta teoriaren zentzu fisiologikoari pisua kentzen diote.
Berritasun teoria Teoria honek azaltzen du umeak gelako jardueretan zenbat eta interes gutxiago izan, beraien arretak behera egingo duela, jolasteko denbora baten beharra sumatuz, berritasun puntua berriz ere agertzeko. Gauza da jolastorduak umeei ikasgelako jarduerak ez diren beste batzuetan parte hartzeko aukera ematen diela. Horrela, ikasgelara bueltatzerakoan, ikasleak gelako jarduerak berritzaile eta original bezala ikusten dituzte berriz ere eta arretak gora egiten du.
Heldutasun kognitiboaren hipotesia Teoria honen kasuan, zera azpimarratzen da: umeek zein helduek gehiago ikasten dute jardueren artean atseden tarteak erabiltzen badira. Ikuspuntu honen arabera, jolastorduak beharrezkoak bihurtzen diren atsedenak eskaintzen ditu, arreta gehituz eta jokabide egokiagoa ahalbidetuz.
Garrantzitsua da baita ere aipatzea jolastorduak umeak askatasunez, besteekin harremanetan egoteko, atseden hartzeko, jolasteko, diseinatzeko eta bere arauak proposatzeko eremua eskaintzen duela. Era berean, edozein
motatako zailtasunak identifikatzeko eta hauek gailentzeko aukera ematen du; modu espontaneoan aritzeko espazioa denez, errazago identifikatzen dira umeek besteekin erlazionatzeko zailtasunak, baita partekatzeko, integratzeko edota jardueraren bat bideratzekoak.7
Beraz, esan daiteke orain arte emandako ikuspuntu honetan, eskola eremuan jolastorduaren presentzia nahiko garrantzitsua suertatzen dela, aipatutako hainbat arrazoi direla medio. Nahiz eta orokorren balorazio gutxiko espazioa izan, ikasgelan landutakoarekin fusionatuz gero, laguntza handia eskaini dezake bai sortu daitezkeen zailtasunak zein umeen hezkuntza integrala bermatzeko.
Dena dela, gure kasuan, haratago joatea da jomuga. Emandako teoria ia guztietan ikuspuntu funtzionalista nagusi izan da, hau da, jolastordua erabili nahi izan da ikaskuntza formalean eragin positiboa bideratzen duelako, horrela,
umeek gehiago ikasteko modu formalean. Iritzietan tradizionaltasuna gailendu izan da, alegia, ikaskuntzan etekina lortzeko.
Orain, beste ikuspuntu bat azaldu nahi da, jolastorduak baduela bere berezko esanahia, non umeek hainbat ekintzetan aritzen diren. Hots, ikusi denez, ikaskuntza formalean bigarren mailako laguntza emateaz gain, jolastorduak bere osotasunean ere baduela zer esana. Adibidez, aipatzeko da sozializaziorako gune ezin hobea dela. Bertan, kideen artean, hainbat gauza ikasten dituzte: taldean lan egiten, irabazten zein galtzen ikastea, espazioa erabiltzen helburu ezberdinez… gainera, norberaren eta egoeren erreakzioak esperimentatzen dituzte. Izan ere, ez dago norbait zer eta nola egin behar duten esaten duena, beraz, bere hutsegiteetatik ikasiko dute eta ikasleen interesak agerian uzteko tokia ere bilakatuko da.
Laburtuz, lanaren beste puntu batean aipatuko den moduan, helburua Niño Jesus ikastetxeko jolastorduan gertatzen diren egoerak ikertzea izango da Pierre Parlebasen barne logika aplikatuta, jolastorduari berezko esanahia azaleratuz eta bere garrantzia azpimarratuz. Beraz, agerian utziko da jolastorduetan umeak zertan eta nola aritzen diren.
Jolastorduari buruzko argibideak eta nolabaiteko informazio esanguratsua azaldu eta gero, orain, funtsezkoa da egoera motorrak era berean aztertzea. Honetarako, Pierre Parlebas eta bere teoria kontuan hartu izan dira. Dena dela, aurrera egin baino lehen argi utzi nahi da nor den autore hau eta zergatik aukeratua bilakatu den kasu honetan, alegia.
Lan honetan, lehen esan bezala, jolastokia eta bere egoera motorrak aztertuko dira, eta honetarako jarraibide batzuk hartuko dira kontuan, hauen artean, egoera motorrak aztertzea barne logika aldetik, hain zuzen ere. Beraz, Parlebasen teoria baliotsua dela esan behar da, egoera motorra ez ezik, barne logika terminoa ere landu baitu. Beraz, autore egokiena kontsideratu daiteke eremu honetako kontzeptuei buruzko argibideak emateko.
Lehenik eta behin egoera motorra zer den definitu eta argituko da. Parlebasen (2001) hitzetan, zera da:
Labur esanda, espazioa, denbora, harremanak, materiala…z osatutako faktore multzo zein egoerak dira, ekintza motoreari erreferentzia egiten diotenak.
Hainbat egoera motor ezberdin existitzen dira. Gorputz Hezkuntza munduan, ematen diren egoera motor guztietatik, Parlebasek (1981), honako hauek bereizten ditu: - Instituzionalizatutako lehiakor erako egoera motor kodifikatuak: kirol joko instituzionalizatuak, kirola. Adibidez, futbola. - Ez instituzionalizatutako lehiakor erako egoera motor kodifikatuak: jolas tradizionalak. Adibidez, oilo itsua. - Kontsignaz legeztatutako egoera motorrak: helburu funtzional jakin batzuen lorpenera bideratutako jarduerak. Adibidez, K.o jolasa. - Egoera motor askeak, kontsigna kodifikatu gabekoak: era askotako ingurunetako jarduera askeak, batez ere naturan. Adibidez, dantzan.
Hau da, laburki, egoera motor hauetan parte hartzaileen artean elkarrekintza dago. Hau, laguntzazkoa, aurkaritzakoa edota bien konbinazioa izanik. Gure kasuan, seguruenik, egoera soziomotorrek hartuko dute pisua, jolastorduak era desberdinetan sozializazioan laguntzen baitu.
Ikertzea Niño Jesus ikastetxeko jolastorduan zer gertatzen den: umeak zertan eta nola aritzen diren, Pierre Parlebasen teoriaren aplikazioaz, jolastorduari berezko esanahia eta garrantzia emateko asmoz.
3.2. Helburu espezifikoak
A) Vitoria-Gasteizko Niño Jesus ikastetxeko jolastokian ematen diren egoera motorrak identifikatzea.
a. Egoera motor bakoitzean ematen diren harreman motak identifikatzea eta biltzea. Ondorioz, jakin daiteke zer nolako harremanak sortzen diren. b. Jolastokian egoera motorretan erabiltzen diren espazio tipologiak identifikatzea. Ondorioz, jakin daiteke haurrek jolastokian espazioa nola erabiltzen duten. c. Jasotako jolastorduko egoera motor bakoitzeko denbora tipologia mugatzea. Garailearen papera erabiltzen da? d. Vitoria-Gasteizko Niño Jesus ikastetxeko jolastokian aurrera eramandako egoera motorren materiala identifikatzea eta honen erabilera aztertzea. Horrela ,besteak beste, jakingo da zein neurritan haurrek jolasteko tresnak erabiltzen duten eta zein den jolastorduko kultura materiala.
Beraz, autore hauek esandako argibideak plazaratu eta gero esan daiteke, kasu honetan, etnografoaren papera bete dela, jolastokia eta bere egoera motorrak ikerketaren eremu naturala izanik, bertako parte hartzaileak behatuz eta nolabaiteko interakzioa mantenduz.
Dena dela, orain arte azaldutako guztia aurrera eramateko, kontuan izan beharreko puntu bat “atezainaren” garrantzia da, gaztelaniaz, “portero” izenekoa. Tojar Hurtadok (2006) azaltzen du, gutxi gorabeherako laguntzailea den pertsona bat dela, zeinekin kontaktuan jartzea beharrezkoa izango den ikerketa eremura sartu nahi bada. Pertsona honek eremu horretan daukan hierarkia postua dela eta, eremuan jokatzeko beharrezkoa izango da honen baimena lortzea eta ikerketaren ondorioz kalterik ez dela sortuko baieztatzea. Beraz, lan honetan, eskola eremuko zuzendariarekin eta baita nire praktiketako tutorearekin hitz egin zen, aurrera eraman nahi zen proiektuari buruz jakitun izateko. Honetarako, zentroaren zuzendaritzara joatea eta bertan, nahi izan zena argi uztea funtsezkoa izan zen, akordio batera ailegatzeko eta denen
arteko lana errazteko. Egia esan, ez zen inolako eragozpenik suertatu plazaratutakoa aurrera eramateko esandako tokian eta denboran, alegia.
4.1.1. Behaketa parte-hartzailea Lehengo ideiara bueltatuz, ikerketa kualitatibo hau aurrera eramateko, zenbait tekniken erabilpena funtsezkoa bilakatu da datuen jasotze esanguratsua eman dadin. Izan ere, arlo kualitatiboan hainbat teknika ezberdin aurki daitezke. Tojar Hurtadok (2006), egunerokoak, dokumentuak, behaketa parte hartzailea, elkarrizketa kualitatiboa, teknika biografiko narratzaileak, ikusmen teknikak, eztabaida taldeak, teknika parte hartzaileak eta beste teknika batzuk aipatzen ditu, hain zuzen ere. Aipatutako teknika ezberdinetatik, behaketa parte hartzailea izan da lan honetan indarra hartu duen teknika, bilatzen ziren eta ikerketak dituen ezaugarriak direla eta, erabilgarrien sumatu izan den teknika, alegia. Beraz, behaketa zertan datzan argi utzi beharko da hurrengo lerroetan. Sierra Bravok (1984); Edel G. (2004) ko liburuan aipatua, zera esaten du:
Beraz, Gradu Bukaerako Lan honetan, ikertu nahi denari buruzko datuak jasotzeko, behaketa teknika erabili da. Baina behaketen artean, badaude hainbat teknika ezberdin, bakoitza bere ezaugarri bereizgarriekin. Kasu honetan, egindako behaketa mota nagusia, parte hartzailea kontsideratzen da. Hala ere, aipatzekoa bada ere, honekin lanean hasi baino lehen, behaketa orokorra erabili zela. Hots, Sierra Bravok esaten duen bezala, lehen kontaktu bat mantendu da ikerketa burutu nahi den eremuarekin, honen oinarrizko ezagutza bat lortzeko, gero ikerketa prestatzerakoan eta egiterakoan lagunduko duena.18 Lehen kontaktu hau, Practicumaren lehen asteetan egin zen honen ikastetxearen jolastokiaren behaketa orokorra eginez, eremuaren berezitasunak kontuan hartzeko.
Etapa hori bukatutakoan, behaketa parte hartzailearen teknikak hartu zuen txanda. Jakin, behaketa mota honen barnean, bereiz daitezkeela behatzaile parte hartzailearen rola eta parte hartzaile behatzaileren rola, hain zuzen ere (Goc-Karp, 1989; Molina, J. P.; Beltrán, V. J. dokumentuan aipatua.)19. Hauek, rol funtzioaren eta ikertzailearen parte hartze graduaren araberakoak izango dira. Lan hau burutzeko jolastokian egindako behaketa behatzaile parte hartzaile izendatutako motaren barnean sar daiteke, behaketan, parte hartzean baino enfasi gehiago jarri da eta.
4.1.2. Eremuan hartutako oharrak Rol hau betetzeko, metodologia kualitatiboan badaude zenbait tresna ezberdin, datuak jasotzeko erabilia direnak. Hauen artean, “notas de campo” izeneko tresna hartzea funtsezko suertatu zen, egunero behatutako egoera motorrak erregistratzeko, biltzeko eta behaketan bereganatutako guztia ez galtzeko asmoz. Tresna hau, ikerketarako esanguratsuak diren aspektu guztiak biltzeko tresna bezala hartu daiteke. Honen erabilera, kasu honetan, honela
burutu zen: koaderno baten erabilera hautatu zen, non jolastokian behatutako egoera motor ezberdinak, modu kronologikoan eta eskematikoan apuntatzen ziren. Txantiloi baten erabilera ere erabili zela aipatzekoa da, jasotako datu ezberdinak hobeto erregistratzeko. Txantiloi hau lehenagoko egunetan marraztu zen orri txuri batean, jolastokiaren mugak eta zelaien marrak bertan finkatuz (3.eranskina).
4.1.3. Argazkiak Horretaz gain, kontratu bat sinatu zen, jolastoki eta ikasleen argazkiak ateratzeko baimena ematen zuena, eta hauen erabilera, gradu bukaerako lan honetarako soilik mugatzen zuena. Modu honetan, lan honetan erakutsiko den guztia justifikatuta uzten da, egiazkotasuna eta legezko eremu batean jokatu dela bermatuz.
Arinagoko paragrafoan esandakoari esker, behaketa denboran barnean umeen zein instalazioen argazkiak atera izan dira, zeintzuek arlo kualitatibo hau errefortzatu eta finkatuko duten. Ikusi 2.eranskina.
4.1.4. Zailtasunak Beste alde batetik, ikerketan zehar sortutako zailtasun metodologikoak aipatzea beharrezkoa jotzen da, geroagoko datuen eta ateratako ondorioen baliagarritasuna ezagutzeko, alegia. Aipagarri den oinarrizko zailtasuna, eremuarekin erlazio zuzena izan du. Hasiera batean, ikastetxe honetako jolastorduan zehar erabilitako hiru eremu ezberdinak aztertzea finkatuta zegoen, polikiroldegia, oinarrizko patioa eta eremu itxi berdea. Kontuak direla kontu, zail egiten zen behar bezalako datuak hartzea eremu guztietan, denbora eta beste kontuak zirela medio, beraz, espazioaren mugaketa egin zen, oinarrizko patiora, hain zuzen ere.
Autore ezberdinen esanak, zenbait teoria eta egindako ekarpenak azaldu eta gero, arlo kualitatiboari bukaera emateko moduan, modu orokorrean egin den lana aipatzea baliagarri ikusten da, metodologian barnean zer egin den argi
usteko. Beraz, esan beharra dago, lan honetan jolastokia eta bere egoera motorrak aztertu direla, praktikaldian izandako ikastetxetakoak, Gasteizko Niño Jesus Ikastetxekoak, hain zuzen ere. Hiru aste hartu ziren behaketa parte hartzailearen rola burutzeko, asteko egunetako jolastorduak aztertuz, hauek hogeita hamar minutukoak izanik. Minutu hauetan zehar, jolastokiaren toki ezberdinak hartu ziren kokapen erreferentzia gisa, behaketa hobeto osatzeko asmoz, datuak orri batean apuntatuz era eskematiko batean. Argazki batzuk ere atera ziren, informazioa osatuagoa egiteko, alegia.
Zenbait egileren arabera, “metodologia cuantitativa” liburuan argi uzten duten bezala, metodologia kuantitatiboak datuak modu zientifikoan aztertzea ahalbidetzen du, bereziki zenbakiak erabilita eta gehienetan estatistikako eremuko tresnak aplikatuz.
Kasu honetan, jolastokian jasotako datu esanguratsuak aztertzerakoan agertu da metodologia honen aztarna, hain zuzen ere. Hau aurrera eramateko, taula ezberdinak sortu dira Excel bitartez, non lehen jasotako datu horiek ordenatu eta sailkatu diren. Kasu batzuetan, erabilitako hitzei zenbakizko balioa eman zaie, emaitzak argi uzteko. Erabilitako taula horietatik hainbat teknika grafiko zein emaitza atera dira zeintzuek lanaren beste puntu batean interpretatuak izan diren. Guztira, 3 taula eta 8 teknika grafiko plazaratuko dira, hauetako bakoitza dagokion helburuari bideratuta dagoela.
Beraz, hurrengo lerroetan agertuko diren emaitzak ateratzeko, 3 asteko behaketa (15 lan egun: 450 minutu) burutu zen Niño Jesus Ikastetxeko oinarrizko jolastoki eremuan. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleek, aipatutako denboran eta espazioan egindako egoera motorrak erregistratu ziren.
Egoera motorren azterketa, barne logikaren ikerketan oinarritzen da lau eremutan bananduz: harremanak, espazioa eta honen erabilera, denbora eta erabilitako materiala, batik bat. Kontuan hartutako lau eremu hauek matematikoki modelatuak izan daitezke eta dagozkien adierazpen motorrei igortzen dute.
Egoera motor bakoitzak badu barne logika espezifiko bat zeinek protagonistei arazo jakin batzuk konpontzera edota egokitzapenak egitera orientatzen dituen. “Educar las conductas motrices: un desafío para la educación física del siglo XXI” artikuluan modu metaforikoan azaltzen den bezala, esan daiteke jolas guztiek partitura bat dutela (barne logika), zeinek musika sortzeko interpretatzen diren nota musikalen konposizioa eta banaketa erakusten duen (ekintza motorrak). Nota bakoitzak zentzua izango du zati musikalaren osotasunean ulertzen bada; beraz, dena ahokatzen eta erlazionatzen den sistema baten aurrean gaude. Bukatzeko, zera gehitzen da:
Jolasaren barne logikak orduan, edozein protagonistari beste jokalariekin modu singular batean erlazionatzeko exijitzen dio (aurkaritzan / lankidetzan), materialarekin, espazioarekin eta denborarekin, gauza bera. Erlazio guzti hauek eta hauen ondorio praxikoak, barne logika osatzen dute, hain zuzen ere.
Ikerketan honen helburua zera da: Ikertzea Niño Jesus ikastetxeko jolastorduan zer gertatzen den eta umeek zertan zein nola aritzen diren, Pierre Parlebasen teoriaren aplikazioaz, jolastorduari berezko esanahia eta garrantzia emateko. Beraz, honi buruz erantzuna jasotzeko egoera motorren barne logikari dagokien ezaugarrien azterketa erabili da metodologia bezala. Metodologia eremuan azaldu den moduan, ateratako datuak arlo kuantitatiboari lotuta daude baina beti ere interpretatzerako orduan ikuspuntu kualitatiboa ere kontuan izango da. Amaitzeko garrantzitsua da argitzea, ikerketan ehunekoak ateratzean, ez dela jarduera bakoitzaren denbora hartu, baizik eta jarduerakopuruaren arabera burutu dela, hau da, maiztasuna hartu da kontuan, ez egoeran emandako denbora.
5.1. Erregistratutako egoera motorrak Aipatutako ikastetxearen jolastorduan bizi izandako 450 minutu horietan, Lehen Hezkuntzako ikasleek aurrera eramandako egoera motorrak behatu eta erregistratu ondoren, 131 egoera motor produzitu direla esan daiteke. Jarraian, beheko taulan, emaitzari lotutako xehetasunak eskaintzen dira.
Parlebasek (1981) egoera motorren egindako bereizketa kontuan hartuz, erregistratutako 131 egoera motor hauek lau talde ezberdinetan sailkatuak izan dira: Jarduera askeak, jolas tradizionalak, kirolak eta helburu jarduerak. Horrela, argiago utzi nahi da ikasleen egoera motorrak norantz bideratuak zeunden eta zertan aritu izan diren denbora tarte jakinean. Jarrain agertzen den 2.Taulan aipatutako sailkapena eta bakoitzari dagokien egoera motor kopurua ikus daiteke. EGOERA MOTOR MOTAK KOPURUA Jarduera askeak 29 Jolas tradizionalak 18 Kirolak 68 Helburu jarduerak 16 GUZTIRA: 131 2. Taula: erregistratutako egoera motorrak sailkatuta
Ondoren, 1. Grafikoa izango da aipatzeko, non agerian utziko den banatutako zati bakoitzak osotasunarekiko hartzen duen portzentajea. Honi bidez, argi ikusten da Kirola eremuak besteen artean hartutako indarra, guztiaren erdia baino gehiago dela (%52). Hau da, 131 egoera motorretatik, 68 dira kirol eremukoak. Bigarren, jarduera askeak daude (%22), Kirola eremutik nahiko aldenduta. Azkenik, gainontzeko taldeen artean ia berdinketa sortzen da, hots, jolas tradizionalek %14a eta helburu jarduerek %12a hartuz.
Nahiz eta oinarrizko helburua ez izan, interesgarri hartzen da sexuen banaketa esparru hauetan, alegia. Kirol eremuan ia parte hartzaile guztiak gizonezkoak dira. Adibidez, maiztasun handiko egoera motorra hartzen bada, hots, futbol partida, jokalarien artean neska bat soilik ikus daiteke batzuetan, besteetan ez da emakumerik. Jolas tradizionalen eremuan sartuz gero, gauzak aldatzen dira nabarmen. Neskak dira gailentzen direnak eta mutil gutxiren parte hartzea sumatu izan da behaketan.
Marko teorikoan aipatu bezala, harreman soziomotoreen barnean, hiru motatako komunikazio motor existitzen dira: laguntzazkoa, aurkaritzakoa eta laguntza-aurkaritzakoa, hain zuzen ere. Kasu honetan, aztertutako egoera motorretan, hiru komunikazio motoreen presentzia ikusi da, beti ere batzuena besteena baino handiagoa izanik.
Beheko 3. Grafikoan baieztatzen den moduan, laguntza-aurkaritzako harremanak izan duten egoera motorrak izan dira presentzia handienekoak, totalaren %59a hartuz, hau da, erdia baino gehiago (harreman soziomotorreko 127 egoeratatik, 75). Bigarren postua, aurkaritza soilik izan duten egoera motorrak hartzen dute (%30 hartuz) eta azkenik, laguntzazko harremanak daude portzentaje baxuenarekin (%11a). Portzentaje hauek harreman soziomotorreko egoeretatik espresuki atera dira, hau da, 131 egoera motor guztiak mugatu eta soziomotorrak direnak kontuan hartu dira soilik, hauek 127 egoera motor bilakatuz.
5.3. Nola erabiltzen da espazioa? zalantza gradua eta azpi-eremuak “Tema 4.- Análisis estructural y funcional de los juegos deportivos”22 dokumentuan aipatzen den moduan, Parlebasek (1987) kirol espazioaren ezaugarriak kontuan hartuz, bi motako espazio-egoera bereizten ditu lehendabizi: espazioa egonkorra eta estandarizatua duten egoerak (zalantza ez) eta espazioa ezegonkorra eta zalantzaduna duten egoerak (zalantza bai).
Orain gauden kasuan, erregistratutako egoera motor guztiak espazio berean egin ziren, hots, ikastetxeko oinarrizko jolastokian. Beraz, beheko grafikoan ikus daitekeen moduan, %100ean espazio egonkor eta estandarizatu batean aritu dira.
4. Grafikoa: egoera motorren zalantza gradua
Azpi- eremuei buruz hitz egiterakoan, helburuen araberako espazioaren banaketan arreta jartzen da, egoera motor bakoitzean espazioaren erabilera helburu bat edo beste bati bideratuta egongo da eta. Beraz, espazioaren banaketa 3 helburutan oinarritu da: Gizakia helburu, materiala helburu eta erritmoa helburu.
5.Grafikoan hautematen den moduan, materiala helburu moduan, %66ko portzentajean izan da nagusi (131 egoera motorretatik 86tan). Helburu honetako egoera motorren adibide, futbol- partidak, K.O, esku-pilota… Batzuetan, Txingoka jolasean bezala, eremu jakin batean sartu behar da materiala, gainontzekotan gehienetan, materiala objektu mugikari batera ailegatzea da helburu: atea, kanasta… Bigarren, %21ko portzentajean, LHko umeek gizakia helburua izan dute, hau da, espazioaren erabilera beste umeengandik baldintzatua izan da. Aurkaria harrapatzera (pertsekuzioko jolas tradizionaletan: alturita, katea…) edota arrastatzera adibidez, borroketan. Azkenik, %14ko portzentajearekin erritmoa helburu dituzten egoera motorrak geratzen dira, hots, estetika edo trebetasun puntu handiak dituzten egoerak.
5. Grafikoa: helburuen araberako espazioaren banaketa
5.5. Denbora tipologia: Garailea finkatzen da? Análisis praxiológico de la educación física de primaria (6-12 años) en el país vasco artikuluan aipatzen denez, badaude ezberdin bukatzen diren egoera motorrak. Batzuetan garailea dago, hauetan garailea izatearen helburuarekin jolastuz. Jolasaren arauak izango dira garailea determinatuko dutenak, alegia. Egoera motor hauetan denbora tipologia lineala da, jolasa hasi, garatu eta bukatzen da. Besteetan, aldiz, ez dago garailerik. Egoera motor horien helburua jolastea eta partekatzea da. Egoera motor hauen ekintzak ziklikoak dira, behin eta berriz errepikatzen dira. Beraz, bukaera kanpo kausaren batek determinatuko du.23
Gure kasuan, bi motako egoera motorren presentzia hauteman da: irabazlearekin eta irabazle gabe, hain zuzen ere. Beheko 6. Grafikoan bereizten den moduan, %86ko portzentajean umeek garailea dituzten egoera motorretan aritu izan dira. Hauen artean, futbol partidak, borrokak, zapiaren jolasa… aipatzeko dira. Garailerik gabeko egoera motorrak gutxiago erabili dira jolastokian, %14ko portzentajera ailegatuz. Hemen aipatzeko, adibidez, dantzak.
6. Grafikoa: egoera motorretako irabazlearen presentzia
5.6. Materiala eta honen erabilera Materiala eta honen erabileraren azterketari dagokionez, lehenik, funtsezkoa suertatzen da aipatzea umeek aske direla nahi duten materiala etxetik ekartzeko eta jolastorduan hura erabiltzeko. Horrez gain, Gorputz Hezkuntzan erabiltzen den materialaren biltegi bat irekita uzten da, bertako materiala eskuragarri utziz.
Bukatzeko, baliotsu suertatzen da zer nolako material mota erabili izan den ikerketa eremu eta denboran. Beraz, 8. Grafikoa aipagarri da. Bertan material mota bat gainontzekoetatik era nabarmenean bereizten da. Hau, pilotaren kasua da, materiala erabilitako egoera motorren %83an gailentzen da, besteak aldiz, nahiko portzentaje baxuan geratzen dira: zapia %6ean eta gainontzekoak ez dute %5a gainditzen.
8. Grafikoa: aztertutako egoeretan erabilitako material mota Atal honi bukaera emateko esan, hemen esandako eta azaldutakoa izan dela egiatan jolastorduan gertatu izan dena, hain zuzen ere. Modu honetan, jolastorduan gertatu dena eta bertako umeek zertan zein nola aritu izan diren ikusi da.
6. ONDORIOAK Hurrengo lerroetan, jasotako emaitza guztiak komentatzeko eta interpretatzeko ordua izango da. Honela, lan honetan ezarritako helburuei erantzuna emango zaie, hain zuzen ere.
3 asteko behaketa (15 lan egun: 450 minutu) burutu ondoren, Niño Jesus Ikastetxeko oinarrizko jolastoki eremuan, 131 egoera motor gertatu ziren, gehien praktikatutako egoera motorrak futbol partidak izanik. Egoera motorren sailkapenari esker, argiago geratzen da LHko ikasleek kirol eremuko egoera motorretan aritu zirela, batez ere.
Futbola nagusi izan da eta horrek baldintzatzen du guztia. Izan ere, barne-logikako ezaugarriak futbolekoak izan dira:
Harremanetan, soziomotorrak gailendu dira nabarmen eta hauen barnean laguntza-aurkaritza konbinazioa duten egoera motorretan aritu izan dira gehienbat, hots, umeen artean bai laguntza eskaintzen bai lehian, futbolean gertatzen den bezala.
Azpi-eremuetan sartuz gero, helburu eta jokaera ezberdinak esperimentatzen dituzte, baina, materiala helburu bezala dituzten egoera motorrek nahiko portzentaje altua hartu izan dute. Beraz, materiala objektu mugikari batera ailegatzean aritu dira: atera, saskira… Futbolean gertatzen den moduan, alegia.
Denbora tipologiari dagokionez, ia kasu gehienetan, umeek garailea dituzten egoera motorretan aritu izan dira. Beraz, futbolean gertatzen den era berean, garailearen eta galtzailearen papera esperimentatzeko aukera izan dute.
Azkenik, materiala eta honen erabileraren azterketari dagokionez, materiala erabiltzeko aukera ematen dituzten egoera motorretan aritu dira
Beraz, jolastorduaren berezko esanahia bilatzen, jolastordua bera, gizartearen isla dela esan daiteke. Hots, futbola esparru guztietan dago nagusi: komunikabideetan, ekonomia aldetik, gizartean berean… Honek guztiak azken finean, haurraren munduan eragina sortzen du eta honetan txertatzen da. Orduan, eremu eta denbora askean sartuz gero, gure kasuan jolastordua den bezala, umeak nahi duten moduan espresatuko dira eta agerian utziko dituzte dagozkien influentziak, lehen aipatutako isla hori frogatuz.
Gizartearen isla den ideia honekin jarraituz, azpimarratzeko da behatutako egoera motorretan gertatzen den sexuen banaketa. Gaur egun, dakigunez, futbola gizonezko kirola kontsideratzen jarraitzen da, eta hori argitzen da aztertuz jokalari famatuak, funtsezko ligak, soldatak… gizonezkoen aldera. Hau, jolastorduan berriz ere islatzen da, lehen emaitzetan aipa bezala, kirol eremuan ez da ia emakumezkorik. Gainontzeko eremuekin aldiz, guztiz kontrakoa gertatzen da, alegia. Izan daiteke, eremu hauen ezaugarrietatik desberdintasuna etortzea, agian. Kirol eremuko egoera motorrek lehiakortasuna nagusi, gainontzekoetan partekatzea eta disfrutatzea denez.
Bukaera emateko esan, jolastordua, lanean zehar ikusi den bezala, umeak aske jokatzeko espazio eta denbora ematen duela. Honek ez du esan nahi, benetako zer esanik ez duela. Aztertu den bezala, lehen begiradapean ematen duena baino gehiago eskain dezakeen eremua dugu.
7. HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK Gradu Bukaerako Lan honetako atal honetan, lana burutzeko jarraitutako pausoak zein emandako azalpen guztiak kontuan hartuko dira behar bezalako hobekuntzak eskaintzeko, etorkizunera begira, batik bat.
Hasteko, lan honetan ezarritako helburuak lortzeko ikerketari erreferentzia eginez, hau da, jolastordu jakinean egindako behaketa, kasu honetan, oinarrizko eremuan egin dela aipatzeko da, baina beste bi eremu erabilgarri zuten umeek. Lana osatuagoa egiteko asmoz, esanguratsuagoa izango zen eremu guztien behaketa eta erregistroa egitea. Dena dela, esan beharra dago, ideia hori aurrera eramatekotan, laguntzaileen erabilerari erreparatzea komeni dela, jolastorduaren denboragatik zein espazioen aldaketak ekartzen dituen zailtasunei aurre egiteko, alegia.
Hobekuntzekin jarraituz, aipatzeko ere bada, lan honetan egoera motorren azterketari erreparatu dela, barne logikaren aldetik, hain zuzen ere. Hau, barne zein kanpo logikaren aldetik burutzeak agian, bilatzen geunden jolastorduaren berezko esanahi hori esanguratsuagoa bilakatzea ahalbidetuko du. Ikerketa honetan ateratako emaitzez gain, kanpo logikak beste motatako emaitzak eskain ditzake, hauen artean, kanpo baldintzei buruzkoak.
Amaitzeko, justifikazio atalerako proposamen interesgarri bat aipa daiteke. Jolastorduari edota jolastorduaren azterketari buruz burututako ikerketaren bat bilatzeak eta behar bada hemen azalpen laburra plazaratzeak, ikerketa erraztuko zukeen bai ikertzailearentzat oinarri finko baten presentzia izanik bai irakurlearentzat, prozesua hobeto ulertzeko asmoz.
Hobetzeko proposamen hauek aurrera eramateko saiakerak egin zirela aipatzeko da, baina azkenean, ez ziren posible bihurtu. Hala ere, etorkizunean baliagarri bilakatu direlakoan plazaratu dira.
1. Eranskina Egoera motorren azterketarako sortutako gainontzeko taulak |
addi-9c6e807050d9 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13585 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-11-12 | science | Barandika Argoitia, Miren Gotzone | eu | Kimika Ez-organikoaren sarrera | 1.1 Mekanika kuantikoaren oinarriak 1. MEKANIKA KUANTIKOAREN OINARRIAK Gertaera makroskopikoak deskribatzeko erabiltzen ditugun lege fisikoak mekanika klasikoan bilduta daude. Mekanika honetan partikulen legeak eta uhinen legeak erabat bereizturik daudela azpimarratu behar da. Hain zuzen, partikulak deskribatzeko legerik ezaguena Newton-ena da, eta uhinen portaera azaltzeko Maxwell-en ekuazioak ditugu aipatzekoak. XX. mendearen hasieran zenbait gertaera enpiriko aurkitu ziren, zeinetan materiak aldi berean uhinmodura eta partikula-modura jokatzen baitzuen. Gertaera enpiriko horiek sistema mikroskopikoetan suertatzen dira hainbat baldintzaren menpe. Hots, mekanika klasikoa materiaren aldi bereko bi izaera hauek deskribatzeko baliabide aproposa ez denez, lege fisiko berrien beharra sortu zen. Garatu ziren lege horiek osatzen dute mekanika kuantikoa. Bi pentsamolde fisiko hauen arteko desberdintasunak nabariak dira. Aipatu bezala, mekanika kuantikoan partikula eta uhin-izaerak ezin bananduzkoak dira (honi uhin-gorpuzkulu dualtasuna deritzo). Bestalde, mekanika kuantikoan, klasikoan ez bezala, zenbait magnitude fisiko ez dira elkarren independenteak, osagarriak baino. Horren ondorioz sortzen den probabilitatearen kontzeptua ezinbestekoa da mekanika kuantikoan. Azkenik, mekanika klasikoan magnitude jarraitzat jotzen da energia eta mekanika kuantikoan, berriz, kuantizatua dago. Kapitulu honetan, oso sistema sinplean helduko diegu alderdi hauei: alegia, dimentsio bakarreko kutxa batean dagoen partikula baten kasuan. Geroago, ateratako ondorioak sistema konplexuago batean aplikatuko ditugu: hain zuzen, hiru dimentsioko kutxa batean dagoen partikula baten kasuan. Horrela, hurrengo kapituluetako atomoen azterketan erabiliko ditugun mekanika kuantikoaren oinarriak jarriko ditugu kapitulu honetan.
Atomoen jokabidea deskribatu nahian, 1913an Bohr-ek eta Rutherford-ek eredu planetario bat proposatu zuten, atomoaren azken eredu klasikoa izango zena. Eredu horren arabera, nukleoaren eta elektroien arteko erakarpen indarra coulombiarra denez, elektroiaren energia eta ibilbidea ezagunak dira une guztietan. Zer esanik ez, kargaturiko gorpuzkulutzat jotzen ziren elektroiak eredu horretan. 1927an C. J. Davisson-ek eta L. Germer-ek elektroien difrakzioa aurkitu zuten elektroi-sorta batek zenbait kristal mineral zeharkatzean. Urte berean, G. P. Thomson-ek fenomeno berbera aurkitu zuen elektroi-sortak urrezko xafla mehe bat zeharkatzean. Pentsamolde klasikoan, difrakzioa uhinekin zerikusia duen jokabidea da eta ez partikulekin. Beraz, gertaera hauek azaltzeko, partikula-izaera ez ezik, elektroiek uhin-izaera ere adierazten zutela onartu beharra sortu zen. Era berean, zenbait baldintzatan argi-izpi batek partikula-sorta modura joka dezakeela frogatu zen efektu fotoelektrikoaren bidez. Hain zuzen, metal-xafla baten gainean argi-izpi batek inziditzen duenean, elektroiak erauzi egiten dira, eta erauzitako elektroien energiak inzidituriko argiaren frekuentziarekiko mendekotasuna adierazten du (eta ez intentsitatearekikoa, mekanika klasikoan legez). Efektu hori azaldu ahal izateko, argiizpia fotoiez (partikulez) osaturik dagoela onartu behar da nahitaez. Uhin-gorpuzkulu dualtasuna ezinbesteko abiapuntua da mekanika kuantikoan. Dualtasunaren printzipio hau honela formulatzen da: baldintza esperimental egokietan, m masa duen eta v abiaduran higitzen den partikula batek, λ uhin-luzera duen uhin batek bezalaxe jokatzen du. Gotzone Barandika 2
1.2 Mekanika kuantikoaren oinarriak Magnitude hauen arteko erlazio matematikoa L. de Broglie-k proposatu zuen 1924an (1.1. ekuazioa):
Esan bezala, mekanika kuantikoan zenbait magnitude elkarren osagarriak dira: partikula baten momentu lineala eta posizioa, esaterako. Hori dela eta, magnitude hauek neurtzean, zehaztasun eza suertatzen da. X eta Y magnitude osagarrien neurketari dagokion ziurgabetasuna ∆X eta ∆Y balioen bidez adierazten da (hurrenez hurren), eta ziurgabetasun hauen arteko erlazio matematikoa 1.2. ekuazioa da.
∆X⋅ ∆Y ≥ h 4π (1.2) 1.2. ekuazioaren bidez Heisenberg-en ziurgabetasunaren printzipioa formulatzen da. Ikus daitekeenez, magnitude baten neurketaren ziurgabetasuna zenbat eta txikiagoa izan, magnitude osagarriaren neurketarena hainbat eta handiagoa izango da. Partikula baten momentu lineala eta posizioa osagarriak direnez, partikularen posizioa eta abiadura zehatzak aldi berean ezagutzerik ez dagoela ondorioztatzen da Heisenberg-en ziurgabetasunaren printzipioaren bidez. Geroago ikusiko dugunez, magnitude bat zehazki determinatzen bada, magnitude osagarriari buruz izango dugun informazioa, zehatza izan beharrean, probabilitatearen kontzeptuarekin erlazionaturik egongo da.
Mekanika kuantikoan uhin-gorpuzkulu dualtasunaz eta Heisenberg-en ziurgabetasunaren printzipioaz gain, nahitaezkoa den beste kontzeptu bat dugu: energiaren kuantizazioa, hain zuzen. Efektu fotoelektrikoa adibidetzat hartuz, uhin-izpiak (erradiazio elektromagnetikoak) elektroi batekin elkarreragin ahal izateko energia minimo bat izan behar du, frekuentziarekin zerikusia duena: hain zuzen, fotoi bati dagokion hν energia, non ν erradiazioaren frekuentzia baita. Energia fotoien energi unitatearen multiplo osoetan elkar trukatzen denez, energiaren balio guztiak ez daude baimenduak. Hori adierazteko energia kuantizatua dagoela esaten da. Zer esanik ez, mekanika kuantikoak kuantizazio kontzeptu honetatik hartzen du bere izena.
Newton-en legea sistema makroskopikoen higidura deskribatzeko zutabea den bezala, sistema kuantikoen oinarrizko ekuazio matematikoa Schrödinger-en ekuazioa da, 1926an formulatua.
1.3 Mekanika kuantikoaren oinarriak Mekanika kuantikoan, sistemen propietate fisikoak ψ uhin-funtzioetatik ondorioztatzen dira, zeinak sistema horren Schrödinger-en ekuazioa ebatziz lortzen diren. Oro har, Schrödinger-en ekuazioen planteamendua eta ebazpena zailak dira, bigarren mailako ekuazio diferentzialak baitira. Sistema geldikor baterako Schrödinger-en ekuazioa ondoko eran formulatzen da (1.3. ekuazioa): Ηψ=Eψ (1.3) non Η operatzaile hamiltondarra bigarren mailako operatzaile diferentziala den eta E, sistemaren energia osoa (zinetikoa eta potentziala). Operatzaile bat funtzio bati egin behar zaion eragiketa-taldea da. Adibidez, aldagai baten lehen deribatua eta integrala operatzaile matematikoak dira. Schrödinger-en ekuazioa ebatzi eta gero, emaitzak uhin-funtzio jakin batzuk izango dira. Horrela, sistemaren ezaugarri fisikoak (momentu lineala, energia, …) uhin-funtzioei egindako eragiketa matematikoen bidez lortzen dira. Magnitude fisiko bakoitzari berezko operatzaileak aplikatzen zaizkiela gaineratu behar da.
Atal honetan sistema kuantiko baten Schrödinger-en ekuazioa ebatziko da. Aukeratutako sistema sinpleenetako bat da: dimentsio bakarreko kutxa batean dagoen partikula bat, hain zuzen. Sistema honi dagokion eredu fisikoa 1.1. irudian ikus daiteke. Hots, kutxa barruan dagoenean, partikularen energia potentziala zero da, eta kutxatik kanpo dagoenean, infinitoa. Beraz, kutxa barruan dagoenean, partikularen energia bakarra zinetikoa da.
1.1. irudia. Dimentsio bakarreko kutxaren eredu fisikoa.
1.5.1. Dimentsio bakarreko kutxako partikulari dagokion Schrödinger-en ekuazioa Dimentsio bakarreko kutxako partikularen sistema hau deskribatzen duen Schrödinger-en ekuazioa 1.4. adierazpena da.
Ekuazio hau ebatziz, sistemaren energi maila baimenduak (1.6. ekuazioa) eta uhin-funtzio baimenduak (1.7. ekuazioa) lortzen dira:
E energiak eta ψ uhin-funtzioak, x parametroarekikoa ez ezik, n aldagaiarekiko mendekotasuna ere adierazten dute. Izan ere, E eta ψ magnitudeen balio baimenduak, n balio jakin batzuei dagozkienak dira. Energiak eta uhin-funtzioak n jakin hauetarako hartzen dituzten balioei ekuazioaren berezko balio eta berezko uhin-funtzio deritze, hurrenez hurren.
1.5.2. Kuantu-zenbakiak Sistema honetan n=1,2,3,… izan daiteke. Balio hauek eredu fisikoa bete beharraren ondorioak direla azpimarratu behar da. Hain zuzen, partikula kutxa barruan aurkitzeko ziurtasun osoa izan behar dugunez, x=0 eta x=a direnean, ψ(x)=0 izan behar du, n edozein izanda.
Nahitaezko n magnitude hau kuantu-zenbaki bat da. Mekanika kuantikoan, kuantu-zenbakiek sistemaren uhin-funtzio baimenduak ez ezik, energi maila baimenduak ere definitzen dituzte. Beraz, kuantizazioa kuantu-zenbakiek energiari ezarritako ezaugarria da.
Laburbilduz, dimentsio bakarreko kutxako partikula n egoera posibleetan egon daiteke. Egoera bakoitzari uhin-funtzio jakin bat eta energi balio jakin bat dagozkio, n kuantu-zenbakiaren balioek definitutakoa.
1.5.3. Probabilitate-banaketaren funtzioa Esan bezala, uhin-funtzioak n kuantu-zenbakiaren araberako balio desberdinak hartzen ditu. 1.2. irudian, dimentsio bakarreko kutxako partikularen uhin-funtzioak adierazita daude n=1, n=2, n=3 eta n=4 kasuetan. Ikus daitekeenez, n>1 denean, uhin-funtzioek balio positiboak eta negatiboak har ditzakete. Horrela, x=0 eta x=a posizioetan ez ezik, kutxaren zenbait x posiziotan ere ψ=0 izan behar du n>1 denean. Hitz batean, n kuantu-zenbakiaren balioa uhin-funtzioak a luzeran duen erdizikloen kopurua da. ψ=0 direneko posizioei (x=0 eta x=a posizioei salbu) nodo deritze, eta beraz ψ(n) uhin-funtzio batek n-1 nodo dauzka. Dimentsio bakarreko kutxan dagoen partikularen kasuan uhin-funtzio guztiak errealak izan arren, hainbat sistema kuantiko konplexuagotan uhin-funtzioek balio irudikariak ere har ditzakete. Hau dela eta, uhinfuntzioak ez du inolako esangura fisikorik. Uhin-funtzioaren karratuak, berriz, badu esangura fisikoa, M. Born-ek postulatua. Dimentsio bakarreko kutxako partikulari dagokionez, ψ2(x) magnitudearen bidez partikula bat aurkitzeko dP probabilitate infinitesimala kalkula daiteke dx luzera infinitesimalean. Hain zuzen, dx elementu diferentziala xo posizioan zentratua baldin badago, probabilitate infinitesimala 1.8. ekuazioaren bidez kalkulatzen da. dP=ψ2(xo)dx (1.8) Horrela, partikula x2-x1 luzera-tartean aurkitzeko P probabilitatea, 1.9. ekuazioaren bidez kalkula daiteke.
1.5 Mekanika kuantikoaren oinarriak
1.2. Irudia. Dimentsio bakarreko kutxan dagoen partikularen uhin-funtzioa (ψ) eta probabilitatebanaketaren funtzioa (ψ2), n=1, n=2, n=3 eta n=4 kuantu-zenbakietarako (a=1).
2 a bidertzailea N normalizazio-faktorea baita. Bai normalizatu gabeko uhin-funtzioa (1.11. ekuazioa) eta bai normalizatutakoa (1.12. ekuazioa) Schröndiger-en ekuazioaren emaitza baimenduak izan arren, normalizazio-baldintza betetzen duen bakarra normalizaturiko uhin-funtzioa da. Horrela, normalizatu gabeko uhin-funtzioaren karratua probabilitateari proportzionala da eta normalizatutako uhin-funtzioaren karratuak probabilitate bera adierazten du.
1.6 Mekanika kuantikoaren oinarriak Mekanika klasikoan, partikula baten energia zinetikoa E=1/2mv2 da. Beraz, alde batetik jarraia da eta, beste batetik, abiadurarekiko mendekotasun soila adierazten du. Halaber, ibilbidearen edozein puntutan partikula aurkitzeko probabilitatea bera da. Mekanika kuantikoan, ordea, n kuantu-zenbakiarekiko mendekotasuna duenez, energia kuantizatua dago. Bestalde, partikula aurkitzeko probabilitatea ibilbidean puntuz puntu aldatuz doa, eta posizio jakin batzuetan maximoa da. Muga-kasuan, n balioak infinitorantz jotzen duenean (n→∝), sistemaren jokabidea egoera klasikorantz hurbiltzen da. Hots, probabilitatebanaketaren funtzioaren maximoen kopuruak infinitorantz jotzen duenez, partikula aurkitzeko probabilitateak ibilbidearen puntu guztietan berbera izatera jotzen du. Dimentsio bakarreko kutxako partikularen deskripzio hau eta Heisenberg-en ziurgabetasunaren printzipioa bat datozela azpimarratu behar da. Izan ere, Schrödinger-en ekuazioaren emaitzak energiaren balio zehatzak direnez, partikularen posizio zehatza determinatu gabe geratzen da. Sistema honetan partikularen posizioari buruzko informazio bakarra probabilitate-banaketaren funtzioak ematen duena da. Partikularen posizio zehatza determinatzeko sistemaren deskripzioari heldu bazaio, energia zehatza ezagutzerik ez dago. Hots, sistema kuantiko gehienak energia zehatzak determinatzeko asmoz planteatzen dira.
1.3. irudia. Lehen ehun energi mailak (ezk.) r=ao luzerako dimentsio bakarreko kutxan dagoen elektroi eta protoi partikulentzat eta (esk.) r=ao eta r=ao/2 luzerako kutxetan dagoen elektroi batentzat.
1.7 Mekanika kuantikoaren oinarriak Bestalde, kutxaren dimentsioak konparatzean, r=ao luzerako kutxaren diagrama r=ao/2 luzerako kutxarena baino estuagoa dela aurkitzen da. Beraz, sistema ‘mikroskopikoagoa’ den heinean (partikularen masa eta kutxaren luzera txikiagoak diren heinean), energi mailen taldea hedatuagoa da eta, horren ondorioz, partikulen jokabidea ‘kuantikoagoa’ da. Orokortzat har daitekeen ondorioa da azken hau sistema kuantikoetan. 1.3. irudian, diagrametako beheko energi mailak elkarrengandik oso hurbil ikusten dira. Hala ere, eskala egokian jarriz gero energi mailen arteko diferentziak igartzen dira. Hots, 1.4. irudian, r=ao luzerako kutxan dagoen elektroiaren lehen bost energi mailak baino ez dira adierazi. 0 2 10 -16 4 10 -16 6 10 -16 Energia (J)
1.4. irudia. Lehen bost energi mailak r=ao luzerako dimentsio bakarreko kutxan dagoen elektroi batentzat.
Erradiazio elektromagnetiko batek partikula honekin elkarreragin dezan, ondokoa bete behar da: erradiazio elektromagnetikoaren fotoiaren energia, hν, eta partikulak zurgatu behar duen energia, ∆E, berdinak izan behar dute (∆E= hν). ∆E= hν adierazpenari Bohr-en frekuentzia-baldintza deritzo. Baldintza honen arabera, elkarrengandik urrun dauden energi egoeren arteko trantsizioak gerta daitezen, frekuentzia altuko erradiazioaren interakzioa beharrezkoa da, eta alderantziz.
1.5. atalean aztertutako sistemaz baliatuz, hiru dimentsioko kutxa batean dagoen partikula batez osatutakoari helduko diogu atal honetan. Kasu honetan ere, kutxa barruan dagoenean, partikularen energia potentziala zero da, eta kutxatik kanpo, infinitoa (1.5. irudia). Horrela, partikula kutxa barruan aurkitzeko ziurtasun osoa daukagu. Gotzone Barandika 8
1.5. Irudia. Hiru dimentsioko kutxaren eredu fisikoa.
Ekuazio hau ardatz kartesiarren norabideen araberako hiru ekuazio independentetan bana daiteke. Horrela, kutxa kubikoaren aldea a izanik, lortutako uhin-funtzioak 1.15. ekuaziokoak dira. Zer esanik ez, dimentsio bakarreko kutxako partikularen kasuan lortutakoa eta x, y eta z ardatzetako hauek antzekoak dira.
Hiru dimentsioko kutxan dagoen partikulak hiru askatasun-gradu dituenez, hiru kuantu-zenbaki suertatzen dira: nx, ny eta nz. Kuantu-zenbaki hauek har ditzaketen balio posibleak positiboak eta osoak dira 1-etik hasita. Bestalde, energi balio posibleak 1.16. ekuazioaren bidez kalkula daitezke.
1.6. irudia. Lehen hogei energi mailak r=ao aldeko hiru dimentsioko kutxan dagoen elektroi batentzat.
Gai osagarria: Espektro elektromagnetikoa Erradiazio elektromagnetikoak elkarren perpendikularki oszilatzen diren eremu elektriko eta magnetikoak dira, hutsean argiaren c abiaduran hedatzen direnak. Hots, erradiazioen arteko diferentzia ν frekuentzian (edota λ uhin-luzeran) datza, eta bi magnitude hauen arteko erlazio matematikoa λ·ν=c da. Frekuentziaren unitatea den s-1 delakoari Hertz (Hz) deritzo. Askotan, ν uhin-zenbakia ere erabiltzen da, non ν = (λ)−1. Erradiazio elektromagnetiko guztien multzoari espektro elektromagnetiko deritzo (1.7. irudia). Espektro elektromagnetikoaren frekuentzia txikieneko (uhin-luzera handieneko) erradiazioak telekomunikazioetan erabilitako erradiofrekuentziak dira. Frekuentzia handieneko (uhin-luzera txikieneko) erradiazioak, ordea, X eta γ izpiei dagozkie. Gizakiak ikus dezakeen erradiazioak oso atal txikia okupatzen du espektro elektromagnetikoan; hots, argi ikuskorra gorritik morerako atalari dagokio (700-420 nm). Erradiazio ultramorea (UM), argi ikuskorrarena baino frekuentzia handiagokoa da, eta erradiazio infragorria (IG), argi ikuskorrarena baino frekuentzia txikiagokoa.
1.7. irudia. Espektro elektromagnetikoa
F = − 1 4πεo q+q− r2 Atomoen osagaiak elektroiez osatutako geruza elektronikoa eta nukleoa dira. Atomoaren masa gehiena nukleoan biltzen da, protoiak eta neutroiak bertan baitaude (mp=mn=1.6725·10-27 Kg eta me=9.1091·10-31 Kg). Protoiek eta elektroiek kontrako zeinuko eta balio berbereko karga dute (cp=ce=1.60·10-19 C), eta neutroiak kargarik gabeko partikulak dira. Hots, atomoak neutroak direnez, elektroien kopurua eta protoien kopurua bera da atomo guztietan. Alabaina, atomoek elektroiak gal edo beregana ditzakete ioi bilakatuz. Elektroiak askatzen direnean, ioiari katioi deritzo (positiboki kargaturik) eta elektroiak onartzen direnean, ioiari anioi deritzo (negatiboki kargaturik). Atomo bateko protoien kopurua (Z) zenbaki atomikoa da, eta protoi eta neutroien kopurua (M) zenbaki masikoa da. Atomoen ezaugarri hauek elementuen ikurraren ezkerraldean adierazten dira azpiindize eta goiindize bezala, hurrenez hurren: 1 1Heta 2 4He , esaterako. Elementu baten atomo guztiek Z bera badute ere, M desberdinak izan ditzakete. Horrela, M desberdinetako elementu beraren atomoak isotopoak dira. Elementu baten isotopo guztiek ez dute zertan egonkorrak izan. Izan ere, isotopo ezegonkorrak erradiazioa askatuz desintegratu egiten dira, eta, horregatik, erradiaktibo deritze. Isotopoen egonkortasunak nukleoan dauden partikulen arteko interakzioekin du zerikusia, baina indar hauen azterketa testuliburu honetatik kanpo geratzen da. Atomoen egonkortasuna ulertzeko, ikuspuntu kimikotik aztertu behar ditugun indarrak, nukleoaren eta elektroien arteko erakarpenak eta elektroien arteko aldarapenak dira, besteak beste. Lehen atal honetan atomoen deskribapen kuantikoari ekingo diogu, eta, horretarako, kapitulu honetan kasurik sinpleena joko dugu abiapuntutzat: atomo hidrogenoideak, hain zuzen ere.
2.1.1. Atomo hidrogenoideen energia potentziala Esan bezala, atomo hidrogenoideetan, nukleoaren erakarpen indarraren menpe dagoen elektroiaren jokabidea deskribatu behar da. Horretarako, +Ze karga duen nukleoa erreferentzizko koordenatu-sistemaren jatorrian kokatzen da. Elektroiak (-e karga duen partikulak), energia zinetikoaz gain, 2.1. ekuazioaren bidez adierazitako nukleoa eta elektroiaren arteko r distantziaren araberako energia potentziala (V) izango du.
Edozein sistema mekano-kuantiko deskribatzeko, Schrödinger-en ekuazioa (1.3. ekuazioa) planteatu eta ebatzi behar da. Atomo hidrogenoideen kasuan, 2.3. ekuazioa dugu ebatzi behar den Schrödinger-en ekuazioa.
Hiru dimentsioko kutxako partikularen Schrödinger-en ekuazioarekin konparatuz (1.10. ekuazioa), 2.3. ekuazioaren operatzaile hamiltondarrean gainerako termino bat dagoela ikus daiteke. Izan ere, 2.3. ekuazioaren lehen terminoa energia zinetikoari dagokio (2.4. ekuazioa), eta gainerakoa, energia potentzialari (2.5. ekuazioa).
Elektroiaren energia potentzialari dagokion operatzailearen terminoak simetria esferikoa duenez (r distantziarekiko mendekotasun soila adierazten duenez), koordenatu kartesiarretatik esferikoetara pasatzea komeni da.
2.1. irudia. Koordenatu esferikoak
Ekuazio honek konplexuagoa ematen badu ere, abantaila nabariak ditu 2.3. ekuazioarekin konparatuz. Izan ere, 2.6. ekuazioa ebatziz lortzen diren uhin-funtzio bakoitza bi funtzio desberdinen biderkadura izango
2.3 Atomo hidrogenoideak da (2.7. ekuazioa): R funtzio erradiala, r distantziarekiko mendekotasuna adierazten duena, eta A funtzio angeluarra, θ eta ϕ angeluekiko mendekotasuna adierazten duena.
Hiru kuantu-zenbakien konbinazio bakoitzak uhin-funtzio bat definitzen du. Uhin-funtzio hauek izendatzeko, ondokoari jarraitzen zaio: n-ren balioaren ondoan, l kuantu-zenbakia adierazten duen letra idazten da. l
0 1 2 3 4 letra s p d f g Horrela, 3d uhin-funtzioaren kuantu zenbaki nagusia eta azimutala, 3 eta 2 dira, hurrenez hurren. Kuantuzenbaki magnetikoa adierazi nahi bada, azpiindize modura idazten da: 3d2, esaterako. 2.1. taulan kuantuzenbakien lehen konbinazio posibleak bildu dira. Ikus daitekeenez, l balio bakoitzeko, (2l+1) uhin-funtzio daude: adibidez, l=2 denean, bost nd uhin-funtzio lortzen dira. Bestalde, n balio bakoitzeko, uhin-funtzioaren emaitza baimenduak n2 dira: esaterako, n=3 denean, bederatzi emaitza lortzen dira (3s bat, hiru 3p eta bost 3d).
2.6. ekuazioa ebatzi eta gero, atomo hidrogenoideek izan ditzaketen energi balioak 2.8. ekuazioaren bidez lortzen dira, non R Rydberg konstantea den.
(2.8) Baimendutako energi mailek n kuantu-zenbakiarekiko mendekotasun bakarra adierazten dutenez, n balio bakoitzeko n2 egoera degeneratu daude. Horrela, n=1 egoera izan ezik, beste guztiak degeneratuak dira atomo hidrogenoideetan. Hots, 2s egoeraren energia eta hiru 2p egoerena bera da. Modu berean, n=3 kuantu-zenbakia duten bederatzi egoerek (3s bat, hiru 3p eta bost 3d) energia bera dute. Beraz, n handitzen den heinean, egoeraren degenerazioa gero eta handiagoa da. 2.8. ekuazioaren bidez kalkulatutako lehen zortzi energi maila baimenduak 2.2. irudian adierazi dira H atomo (Z=1) eta He+ atomo-ioi (Z=2) delakoentzat. Kontrako zeinuko kargek osatutako sistemaren energia potentziala kargen arteko distantziarekin handitzen dela besterik ez du adierazi nahi energi balioak negatiboak izateak: hain zuzen, distantziak infinitorantz jotzen duenean (r→∝), sistemaren energia potentzialak zerorantz jotzen du (V→0). Horrela, kuantu-zenbaki nagusiak infinitorantz jotzen duenean (n→∝), elektroiaren energia osoak zerorantz jotzen du (E→0).
2.2. irudia. Lehen zortzi energi maila baimenduak H atomo (Z=1) eta He+ atomo-ioi (Z=2) espezieentzat
Esan bezala, 2.6. ekuazioa ebatziz, energi mailak ez ezik, atomo hidrogenoideen uhin-funtzioak ere lortzen dira. Hala ere, energiak n kuantu-zenbakiarekiko mendekotasun soila adierazten badu ere, uhinfuntzioek (n, l, ml) hirukote posibleen arabera hartuko dituzte balio baimenduak.
2.4.1. Uhin-funtzioen emaitzak 2.2. taulan atomo hidrogenoideen lehen bost uhin-funtzioak adierazita daude funtzio erradial eta funtzio angeluar direlakoetan banandurik. 2.9. ekuazioan ikus daitekeenez (non Vosoa, espazio osoa den), funtzio hauek dagoeneko normalizaturik daude.
2.2. taulan ikus daitekeenez, n eta l berberak dituzten uhin-funtzioen atal erradiala bera da: adibidez, 2po, 2p+1 eta 2p-1. Halaber, l eta ml berberak dituzten uhin-funtzioek atal angeluar bera dute: 1s eta 2s, esaterako. Beraz, R(r)=R(n,l) eta A(θ,ϕ)=A(l,ml). Bestalde, 2p+1 eta 2p-1 uhin-funtzioen atal angeluarrak irudikariak dira. Gertaera hau n>1 mailetan maiz suertatzen denez, uhin-funtzio errealak lortzeko konponbide matematikoa aurkitu behar da. Hain zuzen, normalizatutako funtzio degeneratuen konbinazio matematikoak egiten dira (hauek linealki independenteak izan behar dute). Hots, mekanika kuantikoan, uhin-funtzio degeneratuen konbinazio lineal guztiak Schrödinger-en ekuazioaren emaitza baliagarriak dira. Aipatutako 2p+1 eta 2p-1 uhin-funtzio irudikarien ordez, uhin-funtzio errealak lortzeko egiten diren konbinazio matematikoak hurrengo hauek dira: Gotzone Barandika 16
(2.11) Horrela kalkulatutako uhin-funtzio errealak 2.3. taulan adierazi dira. Kalkulatutako uhin-funtzio berrien ikurrak 2px eta 2py izanda (2.10. ekuazioa), 2.2. taulako 2p0 uhin-funtzioari orain 2pz ikurra egokitu zaio. Aurrerago ikusiko dugunez, ikur berri hauek uhin-funtzioen geometriarekin eta simetriarekin dute zerikusia.
Aurreko uhin-funtzio guztietan a0 agertzen denez, r distantzia Bohr-en erradio-unitateetan adierazi ohi da (alegia, a0=1). Hau eginda, 2.4 eta 2.5. tauletan lehen funtzio erradialak, R(n,l), eta funtzio angeluarrak, A(l,ml), adierazi dira, hurrenez hurren; guztiak normalizatuak eta errealak.
2.4.2. Uhin-funtzioen esangura fisikoa Espazioko puntu bakoitzean uhin-funtzio batek hartzen duen balioa positiboa, zero nahiz negatiboa izan daiteke. 1.5.3. atalean adierazi den bezala, ψ uhin-funtzioak inolako esangura fisikorik izan ez arren, ψ2 funtziotik Born-en interpretazioa egin daiteke. Hots, ψ2 probabilitate-banaketaren funtzioak, (xo,yo,zo) Gotzone Barandika 18
Bolumen jakin batean (V) elektroia aurkitzeko probabilitatea (P) 2.12. ekuazioaren bidez kalkula daiteke. Beraz, ψ2(x,y,z) probabilitate-banaketaren funtzioa espazio osoan integratuz gero, elektroia aurkitzeko ziurtasun osoa izango dugu. Ziurtasun osoari P=1 balioa emanez, 2.9. ekuazioaren bidez adierazitako normalizio-baldintza bete behar da.
(2.12) Hiru askatasun-gradu dituenez, probabilitate-banaketaren funtzioaren azterketa ez da erraza. Horren ordez, uhin-funtzioaren atal erradialarekin eta angeluarrarekin erlazionaturik dauden probabilitate-funtzioak bereizturik aztertzea komeni da. R(r) funtzio erradial batek r erradioko esfera bateko puntu guztietan balio bera hartzen duenez, funtzio erradial guztiek simetria esfetakoa dute. Era berean, R2(r) funtzioak ere esfetakoak dira. Beraz, ro erradioan zentraturik dagoen dr lodierako koroa esfetako batean (2.4. irudia) elektroia aurkitzeko probabilitatea (dP) kalkulatzeko, 2.13. ekuazioa hartu behar da kontuan. Hots, r erradioko esfera baten bolumena (4/3)πr3 izanik, esferaren erradioa dr luzeran handitzen bada, esferak duen gainerako bolumena (dV), 4πr2dr izango da.
2.4. irudia. r erradioko eta dr luzerako koroa esferiko diferentziala (zonalde iluna)
Horrela, ro erradioko eta dr lodierako koroa esfetako batean (dV) elektroia aurkitzeko probabilitatea (dP), 2.14. ekuazioaren bidez adierazten da, non 4πr2R2(r) banaketa erradialaren funtzioa den.
Laburbilduz, ψ2 probabilitate-banaketaren funtzioak (xo,yo,zo) posizioan zentratutako dV bolumen diferentzial batean elektroia aurkitzeko probabilitatea adierazten du. 4πr2R2 banaketa erradialaren funtzioak ro erradioko eta dr lodierako koroa esferiko batean elektroia aurkitzeko probabilitatea adierazten du. Funtzio angeluarrarekin erlazionaturik dagoen probabilitateak geroxeago definituko dugun orbitalaren kontzeptuaren simetria eta orientazioarekin du zerikusia.
2.4.3. ψn,o, ml uhin-funtzioak: s orbitalak 2.4 eta 2.5. tauletan agertzen diren funtzioak erabiliz, 1s uhin-funtzioa idatz daiteke (2.15. ekuazioa).
ψ1s = R1s ⋅ As = 2Z3/2e−Zr ⋅ 1 2 π = Z3 π e−Zr (2.15) Hots, As funtzio angeluarra konstantea denez, 4πr2R1s 2 funtzioak ez ezik, ψ1s eta ψ1s 2 direlakoek ere simetria esfetakoa dute. 2.5. irudian, hiru funtzio hauek irudikatu dira r distantziaren aurrean. Ikus daitekeenez, r=0 denean ψ1s→∝, ψ1s 2 →∝ eta 4πr2R1s 2 =0. Bestalde, r distantziak infinitorantz jotzen duenean (r→∝), hirurek jotzen dute zerorantz (ψ1s→0, ψ1s 2 →0 eta 4πr2R1s 2 →0). Hau dela eta, 4πr2R1s 2 funtzioak maximo bat du r=1 distantzian (gogoan izan a0=1). Elektroia aurkitzeko probabilitate maximoa a0 erradioko eta dr lodierako koroa esfetako diferentzial bati dagokiola adierazten du honek. ψ1s 2 funtzioak, ordea, dV bolumen diferentzialean elektroia aurkitzeko probabilitate maximoa nukleotik gero eta gertuago dagoela adierazten du. ψ1s 2 probabilitate-banaketaren funtzioaren eta 4πr2ψ1s 2 banaketa erradialaren funtzioaren arteko desberdintasun hau azaltzeko, r zenbat eta txikiagoa izan, koroa esfetako diferentzialaren bolumena orduan eta txikiagoa dela hartu behar da kontuan.
2.5. irudia. 1s funtzio erradiala, probabilitate-banaketaren funtzioa eta banaketa erradialaren funtzioa H atomoarentzat
Nahiz eta ψ1s funtzioak r distantziarekiko mendekotasun soila adierazi, orokorrean ψ(n,l,ml) funtzioek hiru askatasun-gradu dituzte. Hiru aldagaiko funtzioen adierazpen grafiko tridimentsionala zaila suertatzen denez, horren ordez maila-azalak irudikatzen dira maila-kurba gisa. Maila-azal bateko puntu guztietan funtzioaren balioa bera da, eta maila-kurbak azal horien eta plano baten arteko intersekzioak dira -0.1 0 0.1 0.2 0.3 0.4 0.5 0.6 0.7 -1 0 1 2 3 4 5 6 7 0 1 2 3 4 5 ψ ψ 4 r 2R 2 r 2 π ψ, ψ2 4 r 2R 2 π Gotzone Barandika 20
2.10 Atomo hidrogenoideak (orokorrean aukeratutako planoa xy da). Beraz, maila-kurbetako puntu guztietan ere, funtzioak balio bera hartzen du. Maila-kurbak asko erabiltzen dira mapa topografiko zein metereologikoetan. Zer esanik ez, ψ1s, ψ1s 2 eta 4πr2R1s 2 funtzioen maila-azalak esferikoak direnez, maila-kurbak zirkunferentziak dira. 2.6. irudian, 4πr2R1s 2 funtzioaren xy planoaren gaineko maila-kurbak adierazi dira. Ikus daitekeenez, kota txikienak nukleotik hurbil daude. Zonalde horretan kurbak elkarrengandik oso gertu egoteak kotak azkar handiagotzen direla adierazten du. Bohr-en erradioari dagokion kota maximora iritsiz gero ( 4πr2R1s 2 = 0.679), hurrengoak gero eta txikoagoak dira baina jaitsiera hau aurreko igoera baino geldoagoa da (kurbak aldenduagoak daude). Hots, irudi honetan eta 2.5. irudian agertzen den informazioa bera da. Hala ere, elektroia aurkitzeko probabilitate maximoa duen r=a0 distantzian zentratutako koroa esferiko diferentziala espresuki ikus daiteke 2. 6. irudian.
2.6. irudia. H atomoaren 1s banaketa erradialaren funtzioari dagozkion maila-kurbak, xy planoaren gainean (Bohr-en erradioari dagokion kota maximoa lerro ez jarraiaren bidez adierazi da)
Maila-kurba adierazpen grafiko hauek oso lagungarriak badira ere, kimikariok beste adierazpen mota bat erabiltzen dugu. Hots, elektroia aurkitzeko P probabilitateari balio jakin bat ematen zaio (P=0.85-0.90 tipikoenak dira) eta horrela definitutako bolumena irudikatzen da. Kimikan ari garela, kontzeptu batzuk argitu beharra dago. Horretarako, Bohr eta Rutherford-en eredu planetarioetan partikulen ibilbideari orbita deritzola gogoratu behar dugu. Mekanika kuantikoan, termino horrek ez du inolako zentzurik elektroien ibilbide zehatza ez baitugu ezagutzen. Horren ordez, orbital terminoa erabiltzen da. Batzuetan termino hori uhin-funtzioekin identifikatzen da zuzenean: horrela, ψ1s uhinfuntzioari 1s orbital deritzo. Beste batzuetan, berriz, orbital batek probabilitatearen bidez definitutako bolumen jakin bat dela esaten da: adibidez, P=0.85 harturik, 1s orbitala espazioko bolumentzat jotzen da, non n=1, l=0 eta ml=0 egoeran dagoen elektroia aurkitzeko probabilitatea %85 den. Ikusiko dugunez, erabilera biak dira arruntak. Bigarren erabileran, bolumenaren ‘itxurak’ probabilitate angeluarrarekin du zerikusia, orbitalaren simetria eta orientazioa definitzen baitu. ψns uhin-funtzioei dagokienez, 2.16 eta 2.17. ekuazioetan 2s eta 3s orbitalen uhin-funtzioak adierazita daude, hurrenez hurren. Esan bezala, As(θ,ϕ) funtzio angeluarra konstantea denez, ns orbitalen itxura esferikoa da.
2.15, 2.16 eta 2.17. ekuazioak erabiliz, 1s, 2s eta 3s orbitalen uhin-funtzioak irudika daitezke r-ren aurrean (2.7. irudian). Ikus daitekeenez, 2s eta 3s orbitalen uhin-funtzioek (1s orbitalenak ez bezala), balio negatiboak har ditzakete. Hau dela eta, 2s eta 3s uhin-funtzioetan nodo-azalak agertzen dira, zeinetan uhinfuntzioak zero balioa hartzen duen. 2s eta 3s orbitalek nodo-azal bat eta bi (hurrenez hurren) dutela ikus daiteke.
2.7. irudia. 1s, 2s eta 3s orbitalen funtzio erradialak H atomoarentzat
Nodo-azal baten ezkerraldean (r txikiagoetan) eta eskumaldean (r handiagoetan) uhin-funtzioaren zeinuak kontrakoak dira. Zeinu horrek elektroia aurkitzeko probabilitatearekin zerikusirik izan ez arren, lotura kimikoan badu azpimarratzeko eragina (geroago aipatuko dena). 1s, 2s eta 3s orbitalen 4πr2Rns 2 banaketa erradialaren funtzioek bat, bi eta hiru maximo dituzte, hurrenez hurren. 2.8. irudian ikus daitekeenez, n handitzean probabilitate maximoa gero eta txikiagoa denez, nukleotik gertu aurkitzeko probabilitaterik handiena 1s elektroiari dagokio. Hala ere, nahiz eta denboraren batez bestean (n+1)s elektroia ns delakoa baino kanpokoagoa izan, (n+1)s elektroia ez dago une guztietan ns elektroia baino urrunago nukleotik. Izan ere, 3s orbitalaren lehen maximoa 2s orbitalarena baino nukleotik hurbilago dago eta 2s orbitalarena, 1s delakoarena baino gertuago. Hau adierazteko, s orbitalak sarkariak direla esaten da. Geroxeago ikusiko dugunez, s orbitalen izaera hau eragin handikoa izango da atomo polielektronikoetan.
2.8. irudia. 1s, 2s eta 3s orbitalen banaketa erradialaren funtzioak H atomoarentzat
2.4.4. ψn,1, ml uhin-funtzioak: p orbitalak 2.4 eta 2.5. tauletan agertzen diren funtzioak erabiliz, 2p orbitalen uhin-funtzioak idatz daitezke (2.18. ekuazioa).
Ekuazio hauen arabera, ψ2pz ,ψ2px eta ψ2py funtzioak zenbait norabidetan baliokideak dira (2.1. irudia): esaterako, 2pz orbitalaren uhin-funtzioak z ardatzean (θ=0º denean, cosθ=1), 2px orbitalaren uhin-funtzioak x ardatzean (θ=90º eta ϕ=0º direnean, senθcosϕ=1) eta 2py orbitalaren uhin-funtzioak y ardatzean (θ=90º eta ϕ=90º direnean, senθsenϕ=1), balio maximoak hartzen dituzte. Hau dela eta, 2.9. irudian, ψ2pz eta
funtzioak adierazi dira θ=0º denean (z ardatzean). Zer esanik ez, z ardatzeko puntu guztietan, ψ2px (senθcosϕ=0) eta ψ2py (senθsenϕ=0) funtzioek zero balioa hartzen dute. Halaber, 2.9. irudian 4πr2R2p 2 funtzioa ere irudikatu da. Ikus daitekeenez, 2pz uhin-funtzioa, ns uhin-funtzioek ez bezala, zero balioa hartzen du r=0 denean (l>1 duten orbital guztien ezaugarria da hau). Bestalde, r distantziak infinitorantz jotzen duenean, 2pz uhin-funtzioak zerorantz jotzen du asintotikoki (r→∝, ψ2pz →∝).
ψ2pz 2 funtzioak, ψns 2 funtzioek ez bezala, zero balioa hartzen du r=0 denean.
ψ2pz 2 eta 4πr2R2p 2 funtzioak konparatuz, ondorioztatzen da dV bolumen diferentzialean elektroia aurkitzeko probabilitate maximoa dr distantzia diferentzialean aurkitzeko probabilitate maximoa baino r distantzia txikiagoan suertatzen dela.
2.9. irudia. 2pz orbitalaren funtzio erradiala, probabilitate-banaketaren funtzioa eta banaketa erradialaren funtzioa H atomoarentzat z ardatzean (θ=0º denean)
2.13 Atomo hidrogenoideak 2.10. irudian, 2p eta 3p orbitalen funtzio erradialak eta banaketa erradialaren funtzioak irudikatu dira. Ikus daitekeenez, funtzio erradialek n-2 nodo erakusten dituzte eta banaketa erradialaren funtzioek n-1 maximo dituzte. Halaber, batez beste, 2p elektroiak nukleotik hurbil aurkitzeko probabilitatea 3p elektroiak aurkitzekoa baino handiagoa da. Hala ere, une jakin batean 3p elektroia 2p elektroia baino hurbilago egon daiteke nukleotik, 4πr2R3p 2 funtzioaren lehen maximoa 4πr2R2p 2 funtzioarena baino r distantzia txikiagoan baitago.
2.10. irudia. 2p eta 3p orbitalen funtzio erradialak eta banaketa erradialaren funtzioak H atomoarentzat
Funtzio angeluarrei dagokienez, np orbitalenak simetria zilindrikoa dutela esan behar da. Hori oso erraz froga daiteke npz orbitaletan, θ koordenatuarekiko mendekotasun soila adierazten baitute. Horrela, r eta θ koordenatu berberak dituzten puntuak (uhin-funtzioaren balio berberak dituztenak), z ardatzean zentratutako zirkunferentzia batean egongo dira. Orduan r balio baterako, npz orbitalen uhin-funtzioaren baliorik handienak (positiboak eta negatiboak) z ardatzaren gainean daude (cosθ=±1). Horrela, xy planoko puntu guztietan (θ=90º), npz orbitalen uhin-funtzioak zero balioa hartzen du (cos90º=0). Hori dela eta, xy planoa npz orbitalen nodo-planoa da. Era berean, yz eta xz planoak npx eta npy orbitalen nodo-planoak dira, hurrenez hurren. Funtzio erradialak n eta l kuantu-zenbakiekiko mendekotasun soila adierazten duela kontuan hartuz, npz orbitalen simetria eta orientazioa (npx eta npy orbitalenak bezalaxe) berberak izango dira n edozein izanda ere. Horrela, baldin eta p elektroi bat aurkitzeko P probabilitate bat finkatzen badugu (adibidez, P=0.85), p orbitalen itxura irudika daiteke Ap funtzio angeluarrak erabiliz. Hots, 2.11. irudian pz, px eta py orbitalen ohiko adierazpen grafikoa adierazi da. Ikus daitekeenez, zonalde argiak eta ilunak agertzen dira, uhin-funtzioaren balio positiboak eta negatiboak adierazten dituztenak, hurrenez hurren.
2.14 Atomo hidrogenoideak ψn,2, ml uhin-funtzioak nd orbitalak dira. 2.12. irudian 3d eta 4d orbitalen uhin-funtzioak eta banaketa erradialaren funtzioak adierazi da. Ikus daitekeenez, nd uhin-funtzioek n-3 nodo dituzte eta banaketa erradialaren funtzioak n-2 maximo. Halaber, ns eta np orbitalentzat adierazi den bezala, batez beste, nd elektroiak nukleotik hurbil aurkitzeko probabilitatea (n+1)d elektroiak aurkitzekoa baino handiagoa da. Era berean, une jakin batean (n+1)d elektroia nd elektroia baino hurbilago egon daiteke nukleotik.
2.12. irudia. 3d eta 4d orbitalen funtzio erradialak eta banaketa erradialaren funtzioak H atomoarentzat
2.13. irudian d orbitalen ohiko adierazpen grafikoa ikus daiteke. Orbital hauen funtzio angeluarrek bi nodo-plano dituzte: esaterako, dxz orbitalen nodo-planoak xy eta yz dira.
2.15. irudia. 4s, 4p, 4d eta 4f orbitalen (a) funtzio erradialak eta (b) banaketa erradialaren funtzioak H atomoarentzat
Momentu angeluar-orbitalaren bektorea espazioan kuantizaturik dago eta orientazio baimenduak aurrez determinatutako norabide baten gaineko proiekzio baten bidez definituta daude. Momentu angeluarorbitalaren bektorearen proiekzioa aurrez determinatutako norabidean, ml kuantu-zenbaki magnetikoarekin erlazionaturik dago. Hain zuzen, momentu angeluar-orbitalaren proiekzioa z ardatzean
± 1 2 ⋅ h 2π izan daitezke (2.17. irudia).
Beraz, elektroi baten egoera erabat definitzeko bost kuantu-zenbaki erabili beharko genituzke: hala nola, n, l, ml, s eta ms. Spinaren kuantu-zenbakiak balio bakarra duenez (s=1/2), nahitaezko kuantu-zenbakiak lau dira: n, l, ml eta ms. Praktikan, elektroi baten spinaren egoera biak (positiboa eta negatiboa) adierazteko, geziak erabiltzen dira: goranzko bat (↑) eta beharanzko bat (↓), hurrenez hurren. Esan bezala, spinaren momentu angeluarrak elektroiaren momentu magnetikoarekin du zerikusia, eta elektroi guztien momentu magnetikoa bera da. Hots, spinaren kuantu-zenbaki magnetikoaren zeinua momentu magnetikoaren orientazioarekin erlazionaturik dago aurrez determinatutako norabide batean. Kanpo-eremu magnetiko baten bidez aurrez determinatutako norabidea kuantizazio-norabidea da. Spinaren momentu angeluarraren bektorea ms spinaren kuantu-zenbaki magnetikoaren bi balioen arabera orientatzen da kuantizazio-norabidean. Horrela, ms=+1/2 egoera, kuantizazio-norabidearen alde positiboan lerrokatzen da eta ms=-1/2 egoera, kuantizazio-norabidearen alde negatiboan (2.17. irudia). Hots, asoziaturik dauden spinaren momentu angeluarraren bektoreak eta momentu magnetikoaren bektoreak norabide bera eta kontrako norantza dituzte. Hau dela eta, ms=-1/2 egoerari dagokion momentu magnetikoa kanpo-eremumagnetikoaren norabidean (norantza positiboan) dago lerrokatuta, eta alderantziz. Beraz, kanpo-eremumagnetiko baten menpe, ms=±1/2 egoera biak ez dira degeneratuak. Izan ere, energia txikienekoa ms=-1/2 egoera da. h/2π +1/2 -1/2 Gotzone Barandika 28
Gai osagarria: Espektroskopia atomikoaren hastapenak GO.1. Mekanika estatistikoa Hidrogeno atomo isolatu baten elektroiaren n kuantu-zenbaki nagusia, elektroiaren energiari dagokiona da. Energia minimoa duen egoera n=1 dela kontuan izanik, hidrogeno atomoz osatutako talde batean, elektroi guztiak n=1 egoeran ez daudela azpimarratu behar da, atomoen arteko talkak suertatzen direlako (baita atomoen eta ontziaren hormen artekoak ere). Talken ondorioz, atomoek energia elkar trukatzen dute elektroien hasierako energia aldatuz. Energi truke hau dela eta, elektroiek energi maila baimendu guztiak okupatzen dituzte sistema oreka termodinamikoan egonik. Oreka honek denboran zehar dirau tenperatura konstante mantentzen bada. Tenperatura konstante batean, energi maila bakoitzean dagoen elektroi-populazioa (Ni) populaziobanaketa da. Hala ere, populazio-banaketaren denborarekiko iraunkortasunak ez du esan nahi elektroiek energi maila aldatzen ez dutenik. Izan ere, atomoen arteko talkak direla eta, elektroiek goranzko zein beheranzko "saltoak" egiten dituzte une guztietan, energi maila aldatzen dutela. Hots, gora-behera hauek gertatu arren, energi maila bakoitzean dagoen elektroien portzentaiak konstante dirau. Esan bezala, populazio-banaketak tenperaturarekiko mendekotasuna adierazten du. Tenperatura baxuetan, populatuta dauden energi egoerak beheko mailak dira, eta tenperatura goraka doan heinean, goimailako energi egoerak gero eta populatuagoak daude. Horrela, oso tenperatura altuetan maila guztietako populazioa bera izan behar da. Energi mailen populazioen arteko erlazioa (Ni/Nj), Maxwell-Boltzman-en legearen bidez kalkula daiteke (2.21. ekuazioa).
GO.2. Energi mailen arteko trantsizioak Elektroiak oinarrizko egoeratik goi-mailetara kitzika daitezen, aktibazio termikoa ez da baliabide bakarra. Izan ere, erradiazio elektromagnetikoa askoz eraginkorragoa da. Esan bezala, erradiazio elektromagnetikoaren fotoien energia (hν) eta elektroiaren bi egoera baimenduen arteko energi diferentzia (∆E=Ej-Ei) bera bada (hau da, Bohr-en frekuentzia-baldintza, ∆E=hν, betetzen bada), energi trukea gertatuko da, elektroia ni egoeratik nj egoerara pasatuz. 2.7. taulan, ni=1 eta nj egoeren arteko hainbat energi diferentzia (∆E=Ej-E1) bildu dira. Adierazi dira, halaber, trantsizio bakoitzeko Bohr-en frekuentzia-baldintza betetzen duten erradiazio elektromagnetikoaren frekuentzia (ν) eta uhin-luzera (λ) ere.
GO.3. Espektroskopia atomikoa Espektroskopia atomikoa aurrez kitzikatutako atomo-talde batek emititutako erradiazio elektromagnetikoaren azterketan datza. Emititutako erradiazio elektromagnetikoa era desberdinetan ‘graba’ daiteke; metodorik tipikoenetako bat xafla fotografikoa da. Hidrogeno atomoari dagokionez, grabatutako xafla fotografiko baten itxura 2.18. irudian adierazi da.
Ikus daitekeenez, energiaren araberako zenbait lerro agertzen dira, lerro espektral deritzenak. Lerro espektral bakoitza emititutako erradiazio bati dagokio. Halaber, lerro hauek taldekaturik agertzen dira, aurkitu zituen zientzialariaren izena duten segida diskretoetan. Honela, Lyman-en segida, 2.7. taulan agertzen diren oinarrizko egoeratik goi-mailako egoeratarako trantsizioen energiarekin asoziaturik dauden erradiazioei dagokie. Balmer-en segidak, berriz, bigarren egoeratik goi-mailako egoeratarako trantsizioen berri ematen du. Horrela, Paschen, Brackett eta Pfund-en segidek n=3, n=4 eta n=5 egoeretatik (hurrenez hurren) goi-egoeratarako trantsizioak adierazten dituzte. (2.19. irudia). Esan bezala, Lyman-en segida espektro elektromagnetikoaren zonalde ultramorean agertzen da, Balmer-ena ikuskorrean eta hurrengoak, zonalde infragorrian eta infragorri urrunean. Zer esanik ez, segida bakoitzean agertzen den lerroen kopurua infinitoa da (j→∝, ni egoeratik nj egoeretarako trantsizio elektronikoetan). Gotzone Barandika 31
3.1 Atomo polielektronikoak Elektroi bakarreko atomoetaz arduratuz gero, kapitulu honetan gainontzekoei helduko diegu; hain zuzen, atomo polielektronikoak, elektroi bat baino gehiago dituztenak, aztertuko ditugu. Horietako sinpleena helio atomoa da, bi elektroi dituena. Gaur egun, baina, ehun elektroitik gora dituzten atomoak ezagutzen direla esan beharra dago. Atomo polielektronikoen deskribapenean arituko garenez, atomo hauen konfigurazio elektronikoa determinatzea ezinbestekoa izango da. Hau egiteko, hidrogeno atomoarekin egin bezala, atomo polielektronikoen Schrödinger-en ekuazioak ebatzi behar dira. Ikusiko dugunez, Schrödinger-en ekuazioak oso konplexuak dira atomo polielektronikoen kasuetan. Horregaitik, emaitza zehatzak baino, uhin-ekuazio eta energi maila hurbilduak erabiliko ditugu: hain zuzen, hurbilketa orbitalaren metodoaren bidez lortutakoak. Behin konfigurazio elektronikoak determinatuz gero, atomoen oinarrizko propietate kimikoak sistematizatzen saiatuko gara eta, hori lortzeko, eskuragarri daukagun erraminta egokiena erabiliko dugu: taula periodikoa, hain zuzen ere.
Atomo hidrogenoideen deskribapen kuantikoan, Schrödinger-en ekuazioak elektroi bakarraren hiru koordenatuekiko menpekotasuna adierazten du. Atomo polielektronikoetan, berriz, Schrödinger-en ekuazioak 3Z koordenatuekiko menpekotasuna adierazten du, non Z elektroien kopurua den. Bestalde, atomo polielektronikoen Schrödinger-en ekuazioak, nukleoaren eta elektroi bakoitzaren arteko erakarpen coulombiarra ez ezik, elektroien arteko aldarapenak ere izan behar ditu kontuan. Bi alderdi hauen ondorioz, atomo polielektronikoen Schrödinger-en ekuazioa ezin daiteke ebatzi era analitiko baten bidez, ez eta kasurik sinpleenean ere: helio atomoan, hain zuzen ere. Azken honek ez du esan nahi atomo polielektronikoetarako eredu kuantikorik ez dagoenik; ereduak egon badaude. Hala ere, Schrödinger-en ekuazioa ebazteko, zenbait hurbilketa matematiko egin behar dira nahitaez. Eredu hurbilduen artean kimikarientzat emaitza baliagarrienak lortzen dituena hurbilketa orbitalaren metodoa dela esan beharra dago. Eredu honen arabera, elektroi bakoitzak +Ze karga duen nukleoak eragindako erakarpena eta gainontzeko (Z-1) elektroiek eragindako aldarapena ‘sentitzen’ dituela onartzen da. Horrela, atomo polielektroniko baten uhin-funtzioa (ψ), elektroi guztien uhin-funtzioen biderkadura dela onartzen da (3.1. ekuazioa). Zer esanik ez, hipotesi hau ez dator bat errealitatearekin, elektroiak elkarrekiko harremanean baitaude.
Errealitatearekin ez adostasunean dagoen beste hurbilketa bat ondokoa da: kalkuluak sinplikatu nahian, karga-banaketa esferikoa dela onartzen da. Zer esanik ez, hipotesi hau oso urrun dago errealitatetik atomo polielektronikoetan. Are gehiago, hidrogeno atomoaren kasuan ere, s orbitalak ez ezik, beste guztien simetria ez da esferikoa. Teoria elektrostatiko klasikoan, banaketa esferiko uniformea duen karga elektrikoaren jokabidea eta esfera horren inguruan kokaturik dagoen karga puntual batena baliokideak dira. Hau dela eta, Z-1 elektroiek eragindako aldarapenak, nukleoan dagoen karga negatibo puntual batek eragindakoa bezalaxe jokatzen du eredu honetan.
Hurbilketa orbitalaren metodoak egindako hipotesien arabera, atomo hidrogenoideen eta atomo polielektronikoen arteko diferentzia bakarra energia potentzialean datza. Kasu bietan eremu elektrostatikoa esferikoa denez, uhin-funtzioak desberdinak r koordenatu esferikoarekiko menpekotasuna duenak baino ez dira izango. Hots, ψ(r,θ,ϕ)=R(r)·A(θ,ϕ) dela kontuan izanik (2.7. ekuazioa), A(θ, ϕ) funtzio angeluar hidrogenoideak baliagarriak izango dira atomo polielektronikoetarako eta R(r) funtzio-erradial berriak kalkulatu beharko dira soilik. Hau dela eta, 3.1. ekuazioa baino 3.3. ekuazioa idatz daiteke atomo polielektronikoentzat.
3.1. irudia. 1s, 2s eta 2p orbital hidrogenoideen banaketa erradialaren funtzioa
3.5. Ekuazioa eta atomo hidrogenoideetarako 2.8. ekuazioa antzekoak badira ere, desberdintasun nabariak daude. Hots, atomo hidrogenoideetan n berberako egoerek energia bera dute. Horrela, n=2 egoera lau aldiz degeneratua da (2s bat eta hiru 2p). Atomo polielektronikoetan, hala badirudi ere (3.5. ekuazioan nrekiko menpekotasuna espreski adierazita delako), Ze karga nuklear eraginkorrak l kuantu-zenbakiarekiko menpekotasuna duela ez da ahaztu behar. 3.2. irudian, orbitalen energia zenbaki atomikoaren aurrean irudikatu da. Ikus daitekeenez, atomo polielektronikoetan (hidrogenoideetan ez bezala) l desberdinetako egoerak ez dira degeneratuak (esaterako, 2s eta 2p egoera orbitalek energia desberdina dute). Bestalde, energi egoerak Z-rekin egonkortzen direla ikus daiteke (hots, 1s orbitalaren energia gero eta negatiboagoa da Z handitzean). Gehienetan energia n-rekin handitzen da eta n egoera baten barruan l-rekin. Hala ere, zenbait kurbetan orokortasun honi huts egiten dio joera honek. Orokortasunaren aurkako hauek azaltzeko, pantailaketa-efektuak eta orbitalen sarkaritasunizaerak izan behar dira kontuan.
3.2. Atomo polielektronikoen konfigurazio elektronikoa eta taula periodikoa
3.2.2. Pauli-ren esklusioaren printzipioa Aurreko printzipioa praktikara eraman baino lehen, orbital berean egon daitezkeen elektroien kopurua ezagutu behar da. Hau egiteko, Pauli-ren esklusioaren printzipioa erabiltzen da ondokoa diona: kuantuzenbaki berberetako bi elektroi ezin daitezke egon atomo polielektroniko batean. Gotzone Barandika 37
3.6 Atomo polielektronikoak Elektroien egoera definitzeko, lau kuantu-zenbaki beharrezkoak dira (n,l, ml eta ms). Lehen hirurak (n,l, ml) elektroiaren egoera orbitala definitzen dute eta laugarrenak (ms), spinaren egoera. Beraz, bi elektroik n,l eta ml kuantu-zenbaki berberak eta ms kuantu-zenbaki desberdina izan ditzaketenez, egoera orbital bakoitzean bi elektroi egon daitezke: ms=+1/2 balioa duena eta ms=-1/2 balio duena, besteak beste. Hau adierazteko, orbital bakoitzean bi elektroi parekatutarako lekua dagoela esaten da (elektroik bien spinak antiparaleloak ↑↓ dira). Hots, ‘building-up’-aren printzipioa eta Pauliren printzipioa aplikatuz, He (Z=2) atomoaren konfigurazioa elektronikoa 1s2 da eta elektroi biek energia bera dute. Hutsik dagoen hurrengo egoera orbitala 2s denez, Li (Z=3) eta Be (Z=4) elementuen konfigurazio elektronikoak ondokoak dira: Li:1s22s1 eta Be:1s22s2. Boroaren kasuan, B (Z=5), oinarrizko konfigurazio elektronikoa 1s22s22p1 da, hutsik dagoen hurrengo orbitala 2p baita. Hots, boroaren bostgarren elektroiaren ms balioa ez da adierazi behar hiru 2p orbitalak degeneratuak baitdira.
Z handitzen den heinean, gero eta elektroi gehiago adierazi behar dira eta konfigurazio elektronikoak ondoko bi era laburbilduetan idatz daitezke: 1) Geruza beteko ikurrak erabiliz. Era honen arabera, n=1 geruza beteta dagoenean K ikurra erabiltzen da, n=2 geruza beteta dagoenean L ikurra erabiltzen da, etabar. 1s2=K
3.8 Atomo polielektronikoak 3.2.5. Taula periodikoa Taula periodikoan periodoak (ilarak) eta taldeak (zutabeak) daude. Hain zuzen, zazpi periodo (1etik 7ra arte izendatuta, goitik behera) eta hamazortzi talde (1etik 18ra arte izendatuta, ezkerraldetik eskumaldera) daude (3.3. irudia). Periodoetaz eta taldeetazez gain, taula periodikoan blokeak ikus daitezke. 1. eta 2. taldeetako elementuek s blokea osatzen dute, 13.etik 18.era arteko taldeetakoek, p blokea eta 3.etik 12.era arteko taldeetakoek, d blokea. Hots, s eta p blokekoei, elementu adierazgarri deritze eta d blokekoei, trantsiziozko elementu. Azken hauen artean hiru periodo daudenez, bakoitza trantsiziozko serie bat da (lehena, bigarrena eta hirugarrena). Halaber, 8., 9. eta 10. taldeetako elementuak hiruko edo triada gisa ezagutzen dira; lehena, burdinaren hirukoa da eta beste biak, platinoaren hirukoak. Talde eta periodo hauetaz gain, beste elementu-multzo bat dago: f blokea, hain zuzen ere. Elementu hauei, lur-arraro zein barne-trantsiziozko elementu deritze. Lur-arraro gehienak artifizialak eta erradiaktiboak direla esan beharra dago.
3.3. irudia. Taula periodikoaren antolamendua
3.2.6. Balentzia-elektroiak Ikuspuntu kimikotik, elementuen jokabidea baldintzatzen duten elektroiak kanpokoak dira balentzia- elektroiak deritzenak. Konfigurazio elektronikoak era erregular batean aldatzen dutenez, balentzia-elektroien kopuruak ere erregularki aldatzen du taula periodikoan. Gas nobleek (18. taldekeok) s eta p geruzak beteta dituztenez (ns2np6), oso elementu geldoak dira kimikoki. Hau dela eta, gas nobleen konfigurazioa egonkorrentzat jotzen da. Beraz, s eta p blokeko elementuen kimika gas nobleen konfigurazioa lortzeko abiatuta dagoela esan daiteke orokorrean. Hots, alkalinoek (1. taldekoek) ns balentzia-elektroi bakarra dute eta lurralkalinoek (2. taldekoek) ns bi balentzia-elektroi. Beraz, alkalinoek katioi monobalente modura jokatzen dute elektroi bat galduz gero: (n- 1)s2(n-1)p6ns1→(n-1)s2(n-1)p6. Lurralkalinoek, berriz, katioi dibalente modura jokatzen dute gehienetan: (n- 1)s2(n-1)p6ns2→(n-1)s2(n-1)p6. Balentzia-elektroien kopurua t-10 da p blokean (t taldearen zenbakia da): adibidez, 14. taldeko elementuena, 14-10=4 da. Izan ere, p blokeko elementuen jokabide kimikoa oso anitza da. 17. taldean, esaterako, zazpi balentzia-elektoietatik sei parekatuta daude eta zazpigarrena, desparekatuta. Honen ondorioz, halogenoek erraz harrapatzen dute beste elektroi bat anioi monobalente bilakatuz: ns2np5→ ns2np6. Hala ere, beste batzuetan elektroi bat baino gehiago erabil ditzakete gas nobleen konfigurazioa lortzeko (kasu Gotzone Barandika 41
3.10 Atomo polielektronikoak batzuetan zapiak erabil ditzakete). Hau egiten dutenean, elektroiak harrapatu edo galdu baino, partekatu egiten dituzte beste atomo batekin. Hurrengo kapituluetan ikusiko dugunez, posibilitate hauek loturaren izaera baldintzatzen dute. Trantsiziozko elementuei dagokienez, bai ns orbitalean eta bai (n-1)d orbitaletan daudenak dira balentzia- elektroiak. Beraz, balentzia-elektroien kopurua, taldearen zenbakia da. Era berean, barne-trantsiziozko elementuen balentzia-elektroiak, ns orbitaleko biak, (n-1)d orbitalekoa eta (n-2)f orbitaletakoak dira.
3.3. Propietate periodikoak
Konfigurazio elektronikoek periodoz periodo eta taldez talde erregularki aldatzen dutenez, konfigurazio elektronikoetan oinarritzen den edozein propietate atomikok (esaterako, dentsitateak, fusio-entalpiak, baporizazio-entalpiak, sublimazio-entalpiak, gogortasunak, erreduziozko potentzial estandarrak, beroeronkortasunak, erresistentzia elektrikoak, hedapen-koefizienteak, …) aldaketa periodikoa jasan behar du. Esan bezala, atomo baten elektroi guztietatik garrantzizkoenak ikuspuntu kimikotik balentzia-elektroiak dira. Hau dela eta, elementuen oinarrizko ezaugarri kimikoak deskribatzeko, elektroiak galtzeko eta onartzeko joerak nolabait kuantifikatzea ezinbestekoa da. Izan ere, joera hauek, ionizazio-energia, afinitate-elektroniko eta elektronegatibotasun magnitudeen bidez defini daitezke. Hiru funtsezko propietateetaz gain, atal honetan erradio atomikoa ere aztertuko dugu zeinen bidez atomoen tamainaren eragina ezaugarri kimikoetan aztertuko baitugu.
3.4. irudia. IE1 lehen ionizazio-energia (eV) Z zenbaki atomikoaren aurrean.
Alkalino batetik gas noble batera abiatzen bagara (periodo batean ezkerraldetik eskumaldera), IE1 handitzen dela ikusten dugu (adibidez, Li-tik Ne-era). Hau azaltzeko, balentzia-elektroiek jasaten duten karga nuklear eraginkorra hartu behar dugu kontuan. Izan ere, Ze gero eta handiagoa denez (ikus 3.1. taula), balentzia-elektroiek sentitzen duten nukleoarekiko erakarpena handiagoa da eta, horren ondorioz, atomoak gero eta energia gehiago xurgatu beharko du elektroi horiek askatzeko: esaterako, Ze(Li, 2s)=1.28, Ze(Be, 2s)=1.91, Ze(B, 2p)=2.42, Ze(C, 2p)=3.14, Ze(N, 2p)=3.83, Ze(O, 2p)=4.45, Ze(F, 2p)=5.10 eta Ze(Ne, 2p)=5.76. Taldeetan, berriz, goitik behera goazela (adibidez, Li-tik Fr-era) IE1 gero eta txikiagoa da. Talde bateko elementua zenbat eta astunagoa izan, balentzia-elektroiak orduan eta pantailatuagoak daude eta, horren ondorioz, balentzia-elektroiek sentitzen duten nukleoarekiko erakarpena gero eta txikiagoa da. Beraz, gero eta energia gutxiago xurgatu beharko du atomoak balentzia-elektroiak askatzeko. 3.1. taulako datuak erabiliz, Li eta Na elementuen σ balioak konpara daitezke: σ (Li, 2s)=3-1.28=1.72 eta σ (Na, 3s)=11-2.51=8.49. Laburbilduz, lehen ionizazio-energia ezkerraldetik eskumaldera eta behetik gora handitzen da taula periodikoan Peridoetan joera nagusia gorakorra bada ere, orokortasunaren aurkakoak komentatu beharra dago, bigarren eta hirugarren periodoetan bereziki nabariak direnak. 3.4. irudian ikus daitekeenez, bigarren periodoko Be eta N elementuak (hirugarren periodoko Mg eta P elementuak bezala) espero zitezkeen baino IE1 balioak altuagoak dituzte. Hauxe alderantziz ere esan daiteke: alegia, bigarren periodoko B eta O elementuen IE1 balioak (eta hirugarren periodoko Al eta S elementuena) espero zitezkeenak baino baxuagoak dira. Hau azaltzeko elementu hauen konfigurazio elektronikoa izan behar dugu kontuan. Hots, Be eta Mg elementuen balentzia-geruzaren konfigurazioa elektronikoa ns2 da; B eta Al elementuena, berriz, ns2np1. B eta Al elementuen np elektroiek jasaten duten pantailaketa, ns elektroiek eragindakoa, nabaria da. Beraz, pantailaketa-efektuak karga nuklear eraginkorraren gorakadak baino eragin handiagoa duela ondorioztatu behar da elementu hauetarako. Bigarren periodoko N eta O elementuei dagokienez (hirugarren periodoko P eta S elementuei dagokien bezala) ondokoa hartu behar da kontuan: N eta P elementuen balentzia-geruzaren konfigurazio elektronikoa ns2np3 da eta O eta S elementuena, ns2np4. Hau dela eta, O eta S elementuen np orbital batean bi elektroi parekatu daude. Honen ondorioz, aldarapen elektrostatikoak handiagoak dira O eta S 0 5 10 15 20 25 0 20 40 60 80 Z H He Li Ne Na Ar K Kr Rb Xe Cs B N O Be Mg Al P S La Rn Bi Pb 3d 4d 5d 3f IE 1 Gotzone Barandika 43
3.12 Atomo polielektronikoak elementuetan, N eta P elementuetan baino. Berriro ere, efektu honek karga nuklearraren igoerak baino handiagoa izan behar du IE1 balioak azaltzeko. Trantsiziozko serieetan beste azpimarratzekoak badaude. Laugarren periodoan, Sc elementutik hasita, trantsiziozko metalen ionizazio-energia gorantza joan badoa baina espero zitekeen moduan baino motelago. Izan ere, gehitzen den 3d elektroi bakoitzak sorrarazten duen Ze balioaren igoera s eta p elektroiek sorrarazten dutena baino askoz motelagoa da, Z=20 balioaren inguruko 4s eta 3d elektroien energiak oso antzekoak dira eta. 5. eta 6. periodoetan berriro aurkitzen ditugu aipatutako ezaugarri hauek. Bestalde, joera orokorraren arabera 5. periodoko IE1 balioak, 4. periodokoak baino txikiagoak dira baina 6. periodokoak 4. eta 5. periodoetakoak baino altuagoak dira. Joera orokorraren aurkako hau azaltzeko, 6d orbitalak bete aurretik lur arraroak (14 elementu) agertzen direla izan behar da kontuan. Beraz, 6.periodoan karga nuklear "estra" agertzen da, lur arraroen elementuei dagokiona eta 6. periodoko elementuen IE1 balio altuak azaltzen duena. Hots, ns eta (n-1)d elektroien energiak antzekotasunaren ondorioz, trantsiziozko metalen oxidazio-egoera ugariak dira mota bietakoak balentzia-elektroiak baitira. Erraz ioniza daitezkeen elementuak metalak dira. Beraz, transtsiziozko eta barne-trantsiziozko elementuak ez ezik, alkalinoak eta lurralkalinoak ere metalak dira. Beraz, Taula Periodikoan elementu metalikoen kopurua, ez metalikoarena baino askoz handiagoa da. Are gehiago, p blokean ere zenbait metal daude. Hots, B eta Bi elementuen arteko lerro diagonalatik eskumalderantz metalak daude eta ezkerralderantz, ez metalak. Hala ere, elementu mota bien arteko muga ez dago zehazki definituta: adibidez, Si eta Ge elementuek semimetal modura jokatzen dute. IEn enegarren ionizazio-energiaren balioek n balioarekin egite dute gora. Zer esanik ez, gero eta elektroi gutxiago badaude, askoz zailago izango da hurrengo elektroia erauztea, aldez aurretik eraturiko katioiak gainontzeko elektroiak sendoago erakartzen ditu eta. Adibidez, Li elementurako: a) IE1=520 kJ·mol-1, b) IE2=7300 kJ·mol-1 eta c) IE3=11808 kJ·mol-1 non a) Li→Li+ (3p+-3e-→3p+-2e-), b) Li+→Li2+ (3p+-2e-→3p+-1e-) eta c) Li2+→Li3+ (3p+-1e-→3p+-0e-). 3.5. irudian enegarren ionizazio-energiak bildu dira Z-ren aurrean lehen hamabi elementuetarako. Ikus daitekeenez, IE2 balioen joera orokorra eta IE1 balioena antzekoak dira, alkalinoetan salbu. Hots, alkalinoen IE2 balioak oso altuak dira, lehen ionizazioaren ostean (ns1→ns0) askatu behar den (n-1) elektroia askoz erakarriagoa baitago.
3.6. irudian, AE balioak irudikatu dira Z-ren aurrean. Propietate honen periodikotasuna azaldu baino lehen, 3.6. irudiko balio guztiak zehatzak ez direla esan beharra dago. Zehaztasun eza, afinitate elektronikoaren neurketa esperimentalean datza, elementu batzuetarako oso zaila baita. Are gehiago, zenbait elementutarako dauzkagun balioak ez dira esperimentalki neurtu; ordea, erlazionaturik daude magnitude fisikoen bidez kalkulatu egin dira.
3.6. irudia. AE afinitate elektronikoa (eV) Z zenbaki atomikoaren aurrean.
3.6. irudian ikus daitekeenez, AE balioek periodikotasuna adierazten badute ere, joera orokorrak finkatzea askoz zailagoa da. IE-rekin gertatzen den ez bezala, AE negatiboak eta positiboak dituzten elementuak daude. Gas nobleek (18.taldekoek), lurralkalinoek (2.taldekoek) eta 12. taldeko Cd eta Hg elementuek, AE balio negatiboak dituzte. Beste elementu guztietarako, berriz, elektroi baten onartze-prozesua exotermikoa da. Gas nobleen balioak negatiboenak dira, elektroia onartzean ns2np6 konfigurazio egonkorra galtzen baitute (He-aren kasuan 1s2). Onartzen den elektroia (n+1) geruzan sartzen denez, ez dago oso erakarria eta onartze prozesua ez da faboragarria. 2. taldeko atomoek ns2 konfigurazioa galtzen dute onartzen den elektroia np, (n- 1)d edo (n-2)f geruzan kokatzen baita. Hots, ns elektroiek eragindako pantailaketak elektroi berria beraganatzearen aurka jokatzen du. Cd ([Kr]4d105s2) eta Hg ([Xe]4f145d106s2) elementuetan efektu bera suertatzen da, elektroi berria np azpigeruzan kokatzen baita. Hala ere, Zn elementua ([Ar]3d104s2) 12. taldekoa izan arren, AE positiboa du. Beraz, erabiltzen ari garen kontseptu sinple hauek ez dira nahikoak -2 -1 0 1 2 3 4 0 20 40 60 80 Z H He Li Ne Ar K Kr Xe C N Br Be Mg Si P Cl La Rn Ba At 3d 4d 5d 3f F Na I Ca Rb Sr Cs AE Gotzone Barandika 45
3.14 Atomo polielektronikoak elementu guztien ezaugarriak azaltzeko. Izan ere, elementu batzuren ezaugarrien azalpenari ez diogu hemen helduko, erabili beharko genituzkeen kontseptuak liburu-honetatik kanpo geratzen baitira. Beste taldeetan, goitik behera goazela AE balio positiboak gero eta txikiagoak dira oro har. Onartzen den elektroia gero eta kanpoago dagoen geruza batean sartzen da eta, horregatik, nukleoak gero eta erakarpen txikiagoa eragiten du. Periodoetan, eskumalderantz goazela, gas nobleenak eta lurralkalinoenak ezik AE balioak gero eta handiagoak dira, Ze balioen igoerarekin adostasunean. Halogenoek AE baliorik altuenak dauzkate, gas nobleen konfigurazioa lortzeko elektroi bakarra falta baitzaien.
3.3.3. Elektronegatibotasuna Orain arte azaldutakoaren arabera, elementu metalikoek IE eta AE txikiak dituzte eta ez metalikoek, berriz, IE eta AE altuak. Elementuen izaera nolabait kuantifikatzeko asmoz, kimikariek parametro enpiriko bat erabiltzen dugu: χ elektronegatibotasuna, atomo baten kanpo-elektroi bat erakartzeko joera adierazten duena. Zer esanik ez, atomoak isolatuak badaude joera hau AE-ren bidez kuantifika daiteke. Alabaina, kanpoelektroi bat erakartzeko joera bereziki adierazgarria da atomoa isolatuak ez daudenean; hau da, loturan parte hartzen dutenean. Molekuletan, atomo bakoitzaren elektronegatibotasunak molekulen elektroiak kontrolatzeko gaitasuna adierazten du. Horrela, balentzia-elektroiak atomo elektronegatiboen menpe daudela esan daiteke. Definizioz joera bat denez, elektronegatibotasuna kuantifikatzeko kriterio desberdinak erabil daitezke, horrenbeste eskala sorraraziz. Pauling-ek lehen elektronegatibotasunen eskala proposatu zuela oroitu behar da. Pauling-en eskala 3.6. ekuazioan datza non χP(A) eta χP(B), A eta B atomoen elektronegatibotasunak diren eta ∆AB parametroa 3.7. ekuazioan adierazita dagoen (DAB AB molekularen lotur energia da, DAA A2 molekularen lotur energia da eta DBB B2 molekularen lotur energia da). Beraz, Pauling-en eskalaren arabera, bi atomoen arteko elektronegatibotasun-diferentziak atomo hauek eratzen dituzten molekulen egonkortasunarekin du zerikusia. χP(A) - χP(B)=0.102 ∆AB
∆AB = DAB − 1 2 DAA + DBB [ ] (3.7) 3.6. ekuazioaren bidez elektronegatibotasun-diferentziak lortzen direnez, eskala absolutu bat lortu ahal izateko, H atomoari χP=2.2 balioa egokitzen zaio eta, konparazioz, beste gainontzeko atomoei balio absolutuak egokitzen zaizkie. Oso erabilia den beste eskala bat Mulliken-ena da. Eskala hau absolutua da (3.8. ekuazioa) elektronegatibotasuna IE eta AE balioen arteko batez beste aritmetikotzat jotzen baita. Mulliken-en eskala atomoen ondoko bi joeren arteko konpromisua adierazten du: balentzia-elektroiak askatzeko joera eta kanpoelektroiak bereganatzekoa. χM
(3.10) 3.10.ekuazioan, εe eta εp datu espektroskopikoen bidez lortutako elektroien eta protoien energiak dira, hurrenez hurren, eta N partikula hauen kopurua da. Allen-en definizioa bereziki baliagarri suertatu da gas nobleen elektronegatibotasunaren balioak kalkulatzeko, elementu hauetarako datu termokimiko erabilgarririk ez dago eta. Nahiz eta Pauling-ek 1933.an aurkakoa aldarrikatu, XX. mendearen lehen erdian, elementu hauek erreakzionatzeko gaitasuna ez zutela onartzen zen. Izan ere, denbora luzea itxaron behar izan zen lehen konposatua gas noble batekin lortu ahal izateko (Bartlett-ek1 XePtF6 molekula 1962.an sintetizatu zuen). Geroztik, Kr eta Rn konposatuak ere karakterizatu dira. Lehen konposatua Ar elementuarekin(HArF)2 2000.urtean lortu dela esan behar dago. Beraz, He eta Ne konposatuak sintetizatzeko erronka hor dago. 3.7. irudian, Mulliken-en elektronegatibotasuna adierazi da Z-ren aurrean. Ikus daitekeenez, periodoetan elektronegatibotasuna alkalinoetatik halogenoetara handitzen da etengabe. Trantsiziozko eta barnetrantsiziozko serieetan χM balioen Z-rekiko aldaketa hain monotonoa ez dela ohartu behar da. Taldeetan, elektronegatibotasunaren baliorik altuenak elementu arinek dituzte, IE eta AE txikia baitituzte. Laburbilduz, elektronegatibotasun altua duten elementuak, IE eta AE altuak dituztenak, elektronegatiboak eta ezmetalikoak dira eta elektronegatibotasun baxua duten elementuak, IE eta AE baxuak dituztenak, elektropositibiak eta metalikoak dira.
3.16 Atomo polielektronikoak atomo isolatuetan geruza elektronikoa infinitorantz hedatzen baita (gogoan izan uhin-funtzioek zerorantz jotzen dutela asintotikoki, r parametroak infinitorantz jotzen duenean). Beraz, atomo isolatuetan ez dago erradioa neurtzerik. Orduan, zelan defini daiteke erradio atomikoa? Zenbait atomok molekula diatomikoak (Cl2, O2, …) eratzen dituzte eta, beraz, dkob nukleoen arteko distantzia esperimentalki neur daiteke. Izan ere, nukleoen arteko distantzia horren erdia erradio kobalentea da, erradio atomikotzat jotzen dena (ratom=rkob=1/2 dkob) erradio kobalenteari baitdagokio. Bestalde, metal gehienek paketaketa trinkoen bidezko sare kristalinoak eratzen dituzte non nukleoen arteko distantzia guztiak berberak diren. Kasu hauetan ere, dmet nukleoen arteko distantzia esperimentalki neur daiteke. Distantzia honen erdia erradio metalikoa da, erradio atomikotzat jotzen dena (ratom=rmet=1/2 dmet). 3.8. irudian, erradio atomikoak irudikatu dira Z-ren aurrean. Ikus daitekeenez, periodoetan erradio atomikoak alkalinoetatik gas nobleetara egiten du behera Ze magnitudea gora joan ahala. Elektroien kopurua gero eta handiagoa izateak ez du karga nuklear eraginkorraren igoera konpensatzen, periodo bateko elektroi guztiak maila energetiko beran kokatuta daudelako eta euren arteko pantailaketa oso txikia delako. Izan ere, eskumalderantz goazela balentzia-elektroiak gero eta erakarriagoak daude, atomoak gero eta trinkoagoak dira eta. Taldeetan erradio atomikoa goitik behera handituz doa balentzia-elektroien n maila gero eta altuagoa baita.
3.8. irudia. Erradio atomikoa (pm) Z zenbaki atomikoaren aurrean.
3.17 Atomo polielektronikoak (n-1)d azpigeruza bete arte Ze-k behera egiten du eta erradio atomikoak, gora. Bestalde, bigarren (Y···Cd) eta hirugarren (La···Hg) trantsiziozko serieetako elementuen erradio atomikoak konparagarrikak dira balentzia- elektroiak n maila desberdinetan izan arren. Hau azaltzeko, lantanidoen murrizpenaren efektura jo behar dugu. Hots, La elementutik aurrera lehen barne-trantsiziozko seriea agertzen da zeinean Ze-ren efektuak erradio atomikoaren gainean eragin handia duen. Hain zuzen, gehitzen diren hamalau elektroiak f orbitaletan kokatuta daude eta orbital hauek eragiten duten pantailaketa oso txikia da. Honen ondorioz, atomoen tamainak espero litezkeenak baino askoz txikiagoak dira.
3.18 Atomo polielektronikoak orbitalen energia handitzen da eta horrek elektroi hauen erauzketa erraztarazten du. Horrela, hirugarren trantsiziozko serieko elementuen gaitasuna oxidazio-egoera altuetan agertzeko azal daiteke. Murrizpen erlatibistak 6.periodoan ditu efekturik nabarienak. Hots, 3.9. irudian r/ro parametroa Z-ren aurrean ikus daiteke non r efektu erlatibista kontsideratuz kalkulatutako atomoen erradio den eta ro, efektu hau kontsideratu barik kalkulatutakoa. Ikus daitekeenez, murrizpen maximoa Au (Z=79) eta Hg (Z=80) elementuen 6s orbitalari dagokio. Hau dela eta, Au ([Xe]4f145d106s1) eta Hg ([Xe]4f145d106s2) elementuen elektronegatibotasuna beren ingurukoena baino askoz altuagoa da. Hots, 5d orbitalak beteta daudenean, elektronegatibotasuna 6s orbitalek definitzen dute 11.taldean eta ondorengoetan. Hg eta Au elementuetako 6s orbitalak oso murriztuak eta erakarriak daudenez, 6p eta 6s orbitalen energia-diferentzia handia da nabarmen. Hau dela eta, Hg eta Au elementuen 6p orbitalak ezin dira balentzia-orbitaltzat onartu. Modu honetan, Hg elementua “likido noble” bezala jokatuko zuen eta Au elementua I halogenoa bezala jokatzen duela onar daiteke (konfigurazio egonkorra lortzeko elektroi bakarren falta egongo balitz bezala). Izan ere, halogenoen AE balioen ostean, urreak du hurrengo baliorik altuena. Au eta Hg elementuen ondorengoak diren Tl, Pb eta Bi direlakoen 6s orbitalak ere ionizagaitzak dira Horregaitik, hiru elementu hauen oxidazio-egoera egonkorra ez da taldearena bi unitate gutxiagokoa baino. Horri bikote inertearen efektu deritzo eta ondorioak hauxek dira: espezierik egonkorrenak Tl+, Pb2+ eta Bi3+ dira (eta ez Tl3+, Pb4+ eta Bi5+ direlakoak). Azkenez, efektu erlatibistak eragindakoen artean, espin-orbita gainezarketa aipatu besterik ez dugu egin behar zeinak atomo astunetan p, d eta f orbitalen ionizazioa baldintzatzen duen.
4.1 Lotura kimikoaren sarrera Salbuespen batzuk badaude ere, gehienetan isolatuta egon beharrean, atomoek elkarteak eratzen dituzte Naturan. Elkarte hauetako atomen arteko lotura kimikoari buruzko lehen kontseptu teorikoak XIX.mendean aldarrikatu ziren elektroien ezinbesteko funtzioa onartzearekin batera. Mekanika kuantikoan oinarritutako teoriak garatu baino lehen landu ziren lotura kimikoaren ereduak egituraunitate desberdinetan oinarritzen ziren. Hots, modu sinple batean honela laburbil daitezke garatutako eredu klasikoak: hain zuzen, molekuletako atomoen arteko elkarteak deskribatzeko garatu ziren lotura kobalentearen ereduak, solido ionikoen ioien artekoa azaltzeko landu zen lotura ionikoaren eredua eta solido metalikoen katioien artekoa deskribatzeko proposatu zen lotura metalikoaren eredua. Planteamendu klasiko honek oso oinarri matematiko sinplea badu ere, biderik aproposena da lotura kimikoari hurbiltzeko. Hots, ikuspuntu klasikotik landutako kontseptuak barneratuz gero, askoz errezago ulertzen dira mekanika kuantikoaren bidez garatutakoak. Kontseptu kuantiko hauek bi teoriatan biltzen dira: balentzia-loturaren teoria (BL) eta orbital molekularren teoria (OM), besteak beste. Kapitulu honetan, lotura kimikoari buruzko egindako proposamen garrantzizkoenak aurkeztu besterik ez ditugu egin behar. Horrela, bidea zabalduta geratuko da hurrengo kapituluetan honetan lehenbiziz aipatzen diren teorietara heltzeko.
4.1. Eredu klasikoak
Lotura azaltzeko eredu klasikoak, materiaren egoerekin dute zerikusia. Materiaren ohiko egoerak hiru dira: gas-egoera, likido-egoera eta solido-egoera, hain zuzen ere. Gas-egoeran atomo isolatuak eta molekulak egon daitezke egitura-unitate gisa. Egitura-unitateen arteko kohesio-indarrak oso ahulak direnez, gasek ez dute forma konstanterik ez eta bolumen konstanterik ere tenperatura eta presio jakin batzuetan. Likidoegoeran molekulen arteko kohesio-indarrak sendogoak dira eta, horren ondorioz, likidoen forma ontziari egokitu arren, bolumena konstantea da tenperatura eta presio jakin batzuetan. Bestalde, molekulak solido egoeran egon daitezen, bolumenak ez ezik, formak ere konstante izan behar du eta, horretarako, kohesioindarrek askoz sendoagoak izan behar dute. Hots, hiru egoera fisikoetan daudenean, molekulen arteko kohesio-indarrak aldatu egiten dira baina molekulen atomoen arteko lotura ez eta hauxe dugu lotura kobalentea da. Solido egoeran paketatzen diren egitura-unitateak kontrako zeinuko ioiak izan daitezke. Solido horiek ionikoak dira eta ioien arteko lotura ionikoa da. Bestalde, solido metalikoetan paketatzen diren egitura-unitateak katioiak dira eta horien arteko lotura metalikoa da. Berriro ere, ideia hauek oso sinplifikatuak daudela azpimarratu behar da. Solido kobalenteetan ioiak baino atomoak paketatzen dira eta, horregaitik, lotura kobalentearen bidez azal daitezke. Solido hauek molekula infinito modura deskriba daitezke eta elementu bakarreko zein desberdinetako atomoak paketa daitezkeela izan behar da kontuan. Halaber, atomo ez metalikoz osaturiko ioi polinuklearretan, atomoen arteko ere lotura kobalentea da. Zer esanik ez, ioi polinuklear hauek solido ionikoetan har dezakete parte. Loturaren izaera horrela finkatzean, muturreko kategoriak deskribatzen ari gara. Alabaina, geroago ikusiko dugunez, makina bat espezie daude kategoria hauetan guztiz sartzen ez direnak.
4.2 Lotura kimikoaren sarrera unitateak molekulak zein ioiak izan daitezke, bai elementu bakarreko atomoak eta bai elementu desberdinetalo atomoak izan ditzaketenak. Elektroietan oinarritutako lehen eredua Lewis-ek eta Langmuir-ek proposatu zuten arren, bigarrenaren meritua baztertua izan dela esan beharra dago. 1916. urtearen inguruan, Lewis-ek partekatutako elektroibikoteen bidez definitu zuen lotura kobalentea. Halaber, zortzikotearen araua proposatzeaz gain, egitura molekularra deskribatzeko ikurrak definitu zituen. Izan ere, gaur egun erabiltzen ditugun lotura bakunarako, bikoitzarako eta hirukoitzarako ikurrak Lewis-ek asmatu zituen. Eredu hau oso arrakastatsua izan arren, zenbait alderdietan huts egiten zuen. Hain zuzen, zortzikotearen arauak salbuespen asko zituen eta hainbat molekulen eta ioien egitura azaltzeko beste kontseptu bat definitu behar zen: alegia, erresonantziaren kontseptua. Pauling izan zen kontseptu hau landu zuena, elektronegatibitatearenarekin batera. Lewis-en teoriaren hedapenaz, Gillespie-k 1972an balentzia-geruzako elektroi-bikoteen arteko aldarapenaren teoria (BGEBA) garatu zuen, egitura molekularra azaltzeko aurrerapen nabaria izan zena. BGEBA teoriaren arabera, molekula baten geometria determinatzeko, balentzia-elektroien kopurua besterik ez da ezagutu behar. Hain zuzen, elektroi-bikoteak molekularen atomoen inguruan kokatu behar dira atomo zentralerako konfiguraziorik egonkorrena lortuz. Teoria honek kasu askori huts egiten badie ere, oso erabilgarria da makina bat konposatuen geometria azaltzeko.
4.1.2. Lotura ionikoa Lotura ionikoa atomo metalikoen eta ez-metalikoen artean gauzatzen da. Atomo metalikoek (elektropositiboek) zenbait elektroi transferitzen dizkiete atomo ez-metalikoei (elektronegatiboei) eta horrela suertatutako katioien eta anioen arteko erakarpen-indarrean du oinarri lotura ionikoak. Katioiak eta anioiak egitura-unitate infinitoak eratzen dituzte, sare ioniko deritzenak. Egitura-unitate infinitoak esatean, unitate ezdiskretoetaz ari gara. Hots, ioiak espazioko hiru dimentsioetan paketatzen dira kristal solidoak osatuz. Kristalen tamaina aldakorra bada ere, eraturiko txikienetan ere milioika ioi paketatzen dira. Solido ionikoak ikuspuntu teorikotik deskribatzeko, partikula esferiko kargatutzat jotzen dira ioiak tradizioz. Pentsamolde honen barruan, 1918. eta 1924. urteen bitartean lotura ionikoaren alderdi kuantitatiboak garatu ziren, Born, Landé, Madelung eta Haber zientzilarien lanei esker. Born-ek eta Landé-k sarearen teoria kristal ionikoetan garatu zuten. Teoria honen arabera, ioi bakoitzak gainontzeko ioi guztiekin elkarreragiten du. Horrela, kristal ionikoaren egonkortasuna ioi guztien arteko erakarpen eta aldarapen-indarrek sorrarazitako orekan datza. Bestalde, Madelung-ek sarearen geometriaren araberako konstante bat proposatu zuen sare- energiaren kalkulua hipotesi teorikoen bidez nahitaezkoa dena. Born-ek eta Haber-ek metodo zuzena proposatu zuten sare-energia kalkulatzeko, parametro fisikoen erabileran oinarritua. Metodo honi, BornHaber-en ziklo deritzo. Lehen kontribuzio hauetaz gain, beste geroagoko batzuk ere nabariak izan ziren. Hain zuzen, Kaputinskii-k sare-energia kalkulatu nahian, beste metodo bat proposatu zuen 1956an, erradio ionikoetan oinarritua. Bestalde, Mooser-ek eta Pearson-ek, 1959an, mapa egituralak landu zituzten zeinen bidez egitura ionikoak sistematizatzeko prozedura bat lortu zuten Eredu hauen huts egiteak nolabait konpontzeko asmoz, Fajans-ek polarizazioaren kontseptua proposatu zuen 1928an. Kontseptu honen bidez, Coulson-ek solido ionikoetako kontribuzio kobalentea azaldu zuen 1961ean. Polarizazioarekin zerikusia duen beste kontseptu bat polaritatea da. Polaritatearen bidez, esfera kargatuen bidezko deskribapenaren eta solido ioniko errealen arteko diferentzia kuantifika daiteke. Gotzone Barandika 52
4.1.3. Lotura metalikoa Lotura metalikoa atomo elektropositiboen artean gauzatzen da. Atomo partaideen balentzia-elektroiak amankomuneko hodei elektronikoa osatzen dute, katioi metalikoak erakartzen dituena. Horrela, atomo partaideak sare metalikoak eratzen dituzte espazioko hiru dimentsioetan paketatuz. Sare ionikoak bezelaxe, metalikoak ere infinitoak dira eta gehienetan sare trinkoak dira non atomoen paketatzeak espazioaren aprobetxamendu maximoa lortzen duen. Metal batzu paketatze-mota desberdinetan kristaliza dezaketenez, horrenbeste solido metalikoak eratzen dira, propietate fisiko desberdinak dituztenak. Solido metalikoen amankomuneko propietateak oso nabariak dira: hala nola, distira, deformagarritasuna eta eroankortasun termikoa eta elektrikoa. Hala ere, beste propietate fisikoak oso aldakorrak dira metal batetik bestera. Hau dela eta, ikuspuntu klasikotik egindako ahaleginak lotura metalikoa azaltzeko ez dute lortu eredu batu egokirik. Dena dela, zenbait zientzilarien lanak aipatu beharra dago. Engel-ek, Brewer-ek eta Griffith-ek lotura-energietan ihardun zuten eta Pauling-ek propietate magnetikoetan. Bestalde, Altman, Coulson eta Hume-Rothery metalen egiturak sistematizatzen saiatu ziren. Eredu klasikoak lotura ionikoa eta kobalentea ulertzeko baliagarriak badira ere, Newton-en fisika ez da egokia metalen jokabidea deskribatzeko. Hots, solido metalikoetan elektroien portaera Fermi-Dirac-en estatistikaren bidez nahitaez deskribatu behar denez, lotura metalikoari buruzko eredu batua garatu ahal izateko, mekanika kuantikoaren printzipioak kontuan hartzea ezinbestekoa da.
4.1.4. Bestelakoak: koordinazio-konposatuak Kimika Ezorganikoan oso garrantzi handiko espezieak koordinazio-konposatuak dira zeinetan atomo metaliko baten inguruan zenbait ligando lotuta dauden. Biokimikan ezinbesteko funtzioak betetzen dituzten hainbat espezie koordinazio-konposatuak dira: adibidez, hemoglobina bezalako metaloproteinak. Konposatu hauetako lotura azaltzeko beste eredu batzuk garatu dira zeinak 12.kapituluan azalduko diren.
Loturari buruzko eredu batua lortzeko, atomoa ikuspuntu kuantikoa deskribatu behar da nahitaez. Bigarren eta hirugarren kapituluetan ikusi bezala, atomo bateko elektroietaz daukagun informazioa orbital atomikoetan datza (gogoan izan orbital atomikoei asoziatutako probabilitatearen kontseptua). Interakzio-potentziala definituz gero, Schrödinger-en ekuazioa partikulez osatutako edozein sisteman aplika daiteke; beraz, bai eta sistema kimikoetan ere. Hala ere, emaitza zehatzak lortzeko posibilitatea gero eta baxuagoa da sistemaren partikulen kopurua handitzen den heinean. Hots, Hetler-ek eta London-ek 1927ean lehenbiziz H2 molekula diatomikoaren uhin-funtzioak kalkulatu zituzten eta, horretarako, Born-Oppenheimeren hurbilketa erabili behar izan zuten. Hurbilketa honen bidez, nukleo atomikoen higidura mezprezatzen da elektroien higidurarekin konparazioz (kontuan izan, H2 molekulan lau partikula, bi protoi eta bi elektroi, besterik ez daudela). Esan bezela, molekula konplexuagoak azaltzeko balentzia-loturaren teoria (BL) eta orbital molekularren teoria (OM) garatu ziren mekanika kuantikoaren kontseptuak barneratuz.
5.1.1. Zortzikotearen araua eta Lewis-en egiturak Elektroi-bikotea partekatzean H atomo biak bi elektroiz inguratuta daude, He gas noblearen konfigurazio egonkorra lortu izango balute bezala. H atomoak izan ezik, gainontzeko p blokeko elementuek ere zortzi elektroi behar dituzte ns2np6 gas noblearen konfigurazio lortzeko. Horrela, hiru balentzia-elektroi dituzten 13. taldekoei bost elektroi falta zaizkie zortzikotea lortzeko; lau balentzia-elektroi dituzten 14.taldekoei lau falta zaizkie; hiru balentzia-elektroi dituzten 15.taldekoei, hiru; sei balentzia-elektroi dituzten 16.taldekoei, bi eta zazpi balentzia-elektroi dituzten 17.taldekoei, bat. Lewis-en zortzikotearen arauaren arabera, atomoak zortzikotea betetzen saiatzen dira elektroi-bikoteak partekatuz; hau da, lotura kobalenteak eratuz. Ideia sinple honen bidez, makina bat molekulen lotura azal daiteke. Adibidez, 5.2. irudian lau hidrurotako atomoen arteko loturak irudikatu dira: puntu-bikoteak partekatzen ez diren elektroi-bikoteak adierazten dituzte eta marratxoek, partekatzen direnak. Mota hauetakoak, molekulen Lewis-en egiturak dira.
5.3.irudia. HCN eta CO2 molekulen Lewis-en egiturak
Lehenago aipatu bezala, ioi polinuklearrak molekula kargatutzat har daitezke eta, beraz, espezie hauetako lotura azaltzeko ere baliagarriak dira Lewis-en egiturak. Adibide gisa, 5.4. irudian, NO2 - eta NO2 + ioien Lewisen egiturak irudikatu dira.
5.4. Irudia. NO2 - eta NO2 + ioien molekulen Lewis-en egiturak
5.5. irudia. C, N eta O atomoen karga formala zenbait egoeratan
5.5. irudian adierazitako loturak bakunak zein anizkoitzak izan daitezke. Esaterako, C atomoaren karga formala nuloa da lau lotura bakunak eratzan baditu eta bai bi lotura bikoitza edo eta lotura bakuna bat eta lotura hirukoitza bat eratzen baditu. Zenbait kasuetan, Lewis-en egitura bakarra proposatu beharrean bat baino gehiago proposa daitezke. Kasu hauetan, karga formalaren eta elektronegatibitatearen kontseptuak oso baliotsuak dira egiturarik egokiena aukeratzeko orduan. Hots, Lewis-en egitura egokiena ahalik eta atomoen karga formal txikiena adierazten duena da. Bestalde, aukeratutako Lewis-en egituran karga formalaren banaketak ezin du joan atomoen elektronegatibitatearen kontra. 5.6. irudian N3 - eta NCO- anioien zenbait Lewis-en egitura irudikatu dira. N3 - azidurorako, b egitura baztertzen da a delakoak baino karga formal altuagoak baitu. Gainera, aziduroan N···N distantzia biak berberak dira eta a Lewis-en egitura adostasunean dago horrekin. Zer esanik ez, irudikatu ez dugun hirugarren posibilitatea dugu aziduroan: hain zuzen, b egituraren eskumaldeko N atomoak –2 karga formala duenean. Modu berean, zianatoaren kasuan c posibilitatea ez da ontzat hartzen. Izan ere, a izango genuke egiturarik egokiena karga negatiboa atomo elektronegatiboenean (O atomoan) kokatuta baitago. Distantziei dagokionez, N···C distantzia C···O delakoa baino laburragoa dela esan beharra dago onartutako Lewis-en egiturarekon adostasunean. Hala ere, zianatoan N···C distantzia N≡C lotura hirukoitzarena baino luzeagoa da eta C···O distantzia, C-O lotura bakunarena baino laburragoa. Honek b egitura erabat baztertzerik ez dagoela aditzera ematen du. Hau azaltzeko, geroago ikusiko dugun erresonantziaren kontseptua erabiliko dugu.
5.6.irudia. N3 - eta NCO- anioietarako Lewis-en egiturak
Bestalde, atomo zentralaren inguruan lau elektroi-bikote baino gehiago dituzten makina bat molekula ezagutzen direla azpimarratu behar da. Hau dela eta, zortzikotearena ez da absolututzat har daitekeen araua. Molekula hauetan, atomo zentrala ez da bigarren periodokoa eta, horregatik, ns eta np orbitalak ez ezik, (n- 1)d orbitalak hartu behar dira kontuan. Hots, bigarren periodokoak (3d delakoak) hutsik egon arren, hirugarren energi mailatik aurrera d orbitalak egon badaude eta nahitaez erabili behar dira espezie hauetako loturak eratzeko. Adibide gisa, 5.8. irudian I3 -, PF5, ICl4 - eta SF6 espezieen Lewis-en egiturak irudikatu dira. (Beharrezkoa ez bada, hemendik aurrera muturreko atomoen inguruko elektroiak adieraziko ez direla esan beharra dago). Ikus daitekeenez, I3 - eta PF5 espezieetan, bost elektroi-bikote daude atomo zentralaren inguruan eta ICl4 - eta SF6 delakoetan, sei elektroi-bikote.
5.8. Irudia. I3 -, PF5, ICl4 - eta SF6 espezieen Lewis-en egiturak
Ikus daitekeenez, hirugarraen periodoko atomo zentrala duten ioien egituretan (fosfato, sulfato eta perklorato anioietan, hain zuzen) ez da zortzikotearen araua betetzen. Hots, zortzikotearen araua betetzen diren SO4 2-, PO4 3- eta ClO4 - anioien Lewis-en egiturak irudikatzea egon badago (5.10. irudian). Alabaina, egitura hauetan beharrezkoa ez den karga-banaketa azaltzen da elkartutako azidoen formazioarekin adostasunean ez dagoena.
5.10.irudia. PO4 3-, SO4 2- eta ClO4 - anioien Lewis-en egitura ez egokiak
5.9. irudiko Lewis-en egitura ontzat onartuz gero, kontuan hartu beharreko beste datu esperimentala badago. Hots, CO3 2-, NO3 -, PO4 3-, SO4 2- eta ClO4 - anioietan X···O (X=atomo zentrala) distantzia guztiak berdinak izateaz gain, ez dira X···O lotura bikoitzenak bezain laburrak eta ez X···O lotura bakunenak bezain luzeak. Zer esanik ez, datu esperimental hauek azaltzerik ez dago 5.9. irudiko Lewis-en egituren bidez. Hots, aipatutako hauek Lewis-en egiturak eta errealitatea bat ez datozela aditzera emateko aukeratu ditugun zenbait adibide dira. Izan ere, konposatu mordoan dauzkagu teoria honen huts egiteak. Azalpena eman nahian, erresonantziaren kontseptua asmatu zen. Kontseptu hau bikote-bakartien eta lotura anizkoitzen bikoteen mugikortasunean datza, muturreko ligandoak baliokideak (eta, beraz, distingaezinak) direnean. 5.11. irudian agertzen diren NO3 - anioirako hiru posibilitateak (a, b eta c) nitratoaren hiru egitura erresonanteak dira eta guztiz baliokideak dira. Horrela, orotarako egitura (d) hiru egitura erresonante hauen batuketa da. Modu berean, PO4 3- anioiak lau egitura erresonante ditu, bost oxigeno atomoak baliokideak baitira.
Orotarako egituran lotura bakunei dagozkien hiru elektroi-bikoteetaz gain, laugarren bikotea dugu hiru N···O loturen artean partekatzen dena (hau adierazteko marra ez-etenen bidez irudikatu dira loturak). Hau dela eta, O atomoei –δ ikurra egokitu zaie karga negatibo biak hiru oxigenoen artean banatzen delako. Beraz, karga partziala bateko balioa baino txikiagoa da: hain zuzen, δ=2/3 da. 5.6. irudiko N3 - eta NCO- anioien Lewis-en egiturak ere erresonanteak dira elektroi-bikoteen desplazamenduaren bidez elkartuta baitaude. Izan ere, aziduroraren a egitura b egitura bien batuketa da. Zianatorako, a aukeratu badugu ere, lotura-distantziak azaltzeko b egitura ezin genuela erabat baztertu esan dugu. Hots, aurreko kasuetan (CO3 2-, NO3 -, PO4 3-, SO4 2- eta ClO4 - direlakoetan) egitura erresonante guztiak baliokideak direnez, euren pisu portzentuala orotarako egituran bera da. N3 - eta NCO- anioien kasuetan, berriz, proposaturiko egitura erresonanteak pisu portzentual bera ez dutela onartu behar dugu. Horrela, erresonantziaren kontseptua erabiliz, honela mintzatu behar gara: aziduroaren kasuan b egitura erresonanteak oso garrantzi txikikoak dira orotarako egituran (eta gauza bera, c egiturarako zianatoaren kasuan). Bestalde, zianatoan b egitura a delakoa baino garrantzi txikiagokoa izan arren beren pisu portzentuala orotarako egituran ezin da mexprezatu. Adibide hauen bidez, teoria eta ereduen arteko eguneratzea ikus daiteke terminologiaren aldetik.
5.12. Irudia. NO3 - eta PO4 3- anioien Lewis-en egitura erresonanteak
5.9 Egitura molekularra eta lotura kobalentea formakoak (AX3E2) izan daitezke; lau muturreko atomo dituztenak, tetraedrikoak (AX4), tetraedro distortsionatuak (AX4E) eta karratu launak (AX4E2) izan daitezke; bost muturreko atomo dituztenak, bipiramide trigonalak (AX5) eta piramide karratuak (AX5E) izan daitezke eta sei muturreko atomo dituztenak, oktaedrikoak (AX6) izan daitezke. 5.2.1. AB2 espezieak Bi muturreko atomo dituzten molekuletako atomo zentralaren inguruan bi elektroi-bikote daudenean, biak lotura-bikoteak izango dira nahitaez eta, beraz, AB2 molekulak 16 elektroiko AX2 motakoak dira (BeF2 bezalakoak). Metal lurralkalinoa bada ere, Be elementuak ez-metal modura jokatzen du askotan eta bere kimika kobalentetzat jotzen da. Izan ere, BeF2 ez ezik, BeCl2, BeBr2 eta BeI2 molekula linealak eratzen ditu zeinetan zortzikotearen araua betetzen ez den. Lotura anizkoitzak elektroi-bikote bakartzat jotzen direnez, 16 elektroiko NO2 +, N3 -, N2O, BOCl, NCO- eta CO2 espezieak ere AX2 motakoak dira eta, beraz, BGEBA teoriaren arabera, linealak (errealitatearekon adostasunean). Zer esanik ez, muturreko atomoa H denean (HCN kasu), elektroien kopurua desberdina da. 5.14. irudian aipatutako espezieen egitura irudikatu da.
5.15. irudia. BF3 eta O3 molekulen egiturak
5.2.3. AB4 espezieak Atomo zentralaren inguruan lau lotura-bikote daudenean (AX4), 32 elektroiko molekula tetraedrikoak izango ditugu: CF4, CCl4, CBr4, CI4 eta BF4 - espezieak, esaterako. Elektroi-bikoteetatik bat bakartia denean (AX3E), molekularen geometria piramide trigonala da eta NF3, NCl3 eta PF3 bezalako espezie hauek 26 elektroi dituzte. Azkenez, bi bikote-bakarti daudenean (AX2E2), molekula angeluarra da. Espezie hauen adibide gisa 20 elektroiko OF2 eta SF2 molekulak aipa daitezke. Muturreko atomoak H baldin badira, elektroien kopurua desberdina dela gogoratu behar da. Hots, CH4 eta NH4 + espezieak tetraedrikoak dira, NH3 eta H3O+ direlakoak, piramide trigonalak eta H2O eta NH2 -, angeluarrak. 5.16. irudian, CH4, NH3 eta H2O molekulen geometria ikus daitezke.
5.2.7. Molekula konplexuagoak Lewis-en egiturak, erresonantziaren kontseptua eta BGEBA metodoa erabiliz, molekula eta ioi askoren lotura eta geometria azal daitezke. Ikusitako adibideetaz gain, molekula eta ioi konplexuagoak ere deskriba daitezke. Horrela, hidrokarburoetan C atomoak lau lotura eratzen dituenean ingurune tetraedrikoa du, lotura bikoitza bat eta bi lotura bakuna eratzen dituenean, ingurune triangeluarra eta lotura hirukoitza bat eta lotura bakuna bat eratzen dituenean, ingurune lineala. 5.20. irudian bentzeno, fosfato eta pirofosfato espezieen egiturak adierazi dira. C atomo bakoitzaren inguruko geometria triangeluarra denez, bentzenoa (C6H6) molekula hexagonala da. Bestalde, C-C distantzia guztiak berdinak direla azaltzeko, bi egitura erresonante proposatzen dira bentzenorako. Difosfatoaren geometria azaltzeko, fosfatoarena irudikatzea da komeni da, tetraedrikoa dena. Horrela, difosfatoa erpin bat (O atomo bat) partekatzen duten bi tetraedroz osatuta dago. Amankomuneko O atomo hau ingurune angeluarra du H2O molekulan bezala. Zer esanik ez, fosfatoaren P···O lotura guztiak baliokideak direnez, kasu honetan ere egitura erresonateak proposa daitezke.
5.2.8. Oxidazio-egoera Molekuletako atomoei karga formalaz gain, beste kontseptu erabilgarri bat elkartzen zaie: alegia, oxidazioegoera. Oxidazio-egoera kalkulatzeko, partekatzen diren elektroiak atomo elektronegatiboenek bereganatzen dituztela onartzen da. Horrela, oxidazio-egoera (OE) honela kalkulatzen da: OE=EKi-EKm non EKi atomo isolatuak dituen elektroi-kopurua den eta EKm atomoak molekulan dituen elektroi-kopurua den. Uraren molekulan, adibidez, oxigenoak zortzikotea bereganatzen duela suposatuz, EKm=8 da. O atomoaren balentzia-elektroien kopurua sei denez, EKi=6 da eta, beraz, oxidazio-egoera OE=6-8= –2 da. Modu berean, H atomoetarako EKi=1 eta EKm=0 direnez, OE=+1 da. 5.21. irudian hiru fosfoanioi ikus daitezke. Kasu guztietan O atomoen oxidazio-egoera –2 da P···O eta N···O loturetako elektroiak O atomoak bereganatzen dituela onartzen baita
5.22. irudia. H2 eta HF molekuletarako orbitalen gainezarketa Orbital atomikoen bidez lotura bakunak ez ezik, lotura anizkoitzak ere azaltzea dagoela ematen du molekula diatomikoetan. Adibide gisa, 5.23. irudian N2 molekula diatomikoaren orbital atomikoak ikus daitezke. Hots, N atomoaren balentzia-konfigurazio elektronikoa 2s22px 12py 12pz 1 denez, N2 molekula deskribatzeko ondokoa proposa daiteke: 2pz orbitalen gainezarketaren bidez, σ lotura bat lortzen da (elektroibikote bat). Lotura bikoitzari dagokion bigarren elektroi-bikotea 2py (edo 2px) orbitalen gainezarketa ezzuzenaren ondorioz suertatutako zonaldean kokatuko zen eta lotura hirukoitzari dagokion hirugarren elektroibikotea, 2px (edo 2py) orbitalen gainezarketa ez-zuzenaren ondorioz suertatutakoan. Gainezarketa ez-zuzen hauei π lotura deritze. Horrela, N atomo bakoitzaren inguruan bi 2s elektroi geratuko ziren bikote-bakarti gisa.
5.3.1. Orbital hibridoak atomo hidrogenoideetan Mekanika kuantikoan uhin-funtzio degeneratuak elkarrekin konbina daitezke. Lortutako uhin-funtzio berriak Schröndiger-en ekuazioaren emaitza baliogarriak direla eta aurrekoen energia dutela oroitu beharra dago. Horrela, atomo hidrogenoideetan n kuantu-zenbaki bereko orbitalak degeneratuak direnez, euren arteko konbinazio guztiak Schröndiger-en ekuazioaren emaitza baliagarriak dira. Jarraian, maila-bereko s, p eta d orbitalen arteko zenbait hibridazio-mota ikusiko ditugu.
(5.1) 5.24. irudian ikus daitekeenez, sp orbital hibrido biek simetria esferikoa dute erabilitako p orbital atomikoaren norabidearekikoa: esaterako, pz erabili bada, z ardatzarekikoa. Halaber, biek nodo-azal bat dute koordenatuardatzaren jatorrian. Bestalde, probabilitate maximoko zonaldeak kontrakoak dira.
5.3.1.2. sp2 hibridazioa 5.2.ekuazioak energi maila jakin bateko s orbital baten eta bi p orbitalen konbinazioak adierazten dituzte: sp2 orbital hibridoak.
5.25. irudia. sp2 orbital hibridoak Egindako konbinazio linealetan Ψpx uhin-funtzioaren ordez Ψpy jarriko bagenu eta alderantziz, lortutako sp2 orbital hibridoak baliokideak izango lirateke baina 90º-tan biratura (lehena y ardatzaren gainean egongo litzateke). Halaber, px eta py orbital atomikoak baino px eta pz direlakoak konbinatuz, lortutako orbitalak ere baliokideak izango lirateke baina xz planoan. Modu berean, py eta pz orbitalen konbinazioak, hiru sp2 orbital hibrido sorterazten ditu yz planoan.
5.27. irudia. sp3d eta sp3d2 orbital hibridoak
5.3.4. Orbital hibridoak eta estereokimika Orbital hibridoen eredu hau ezin da BGEBA teoriatik banandu zeren eta proposatutako orbital atomikoen konbinazioak egiteko molekulen esteoreokimika aldez aurretik jakin behar baita. Dena dela, loturaren irudi grafiko eta zuzena ematen digu eredu honek eta, horregatik, BGEBA metodoa oso erabilgarria da.
5.28. irudia. BL teoriaren araberako CO2 molekula 5.28. irudian, ezkerraldeko O atomoaren py orbitala π lotura eratzeko erabiltzen da eta px delakoa, ez. Eskumaldeko O atomoan, berriz, px orbitalak loturan hartzen du parte eta px delakoak, ez. Zer esanik ez, alderantzizko egoera hauxe bezain probablea dela onartu behar da. Hurrengo kapituluan molekula hau askoz hobeto deskribatuko dugu orbital molekularren bidez.
5.32. irudia. BL teoriaren araberako OF2, NF3 eta CF4 molekulak
6.1. Orbital molekularren eraikuntza Orbital atomikoek atomoaren elektroiak aurkitzeko probabilitate maximoko zonaldeak definitzen dituzten legez, orbital molekularrak molekularen elektroiak aurkitzeko probabilitate maximoko zonaldeak dira. Orbital molekularrak eraikitzeko orbital atomikoen konbinazio linealak egingo ditugu. Gogoan izan orbital hibridoak lortzeko gauza bera egin dugula. Hala ere, orbital hibridoak atomo zentraleko orbital atomikoen konbinazioz lortzen diren bitartean, orbital molekularrak eraikitzeko molekularen atomo guztien orbital atomikoak erabiltzen dira. Atomoen konfigurazio elektronikoa determinatzean egin bezala, molekulena determinatzeko ere Schrödinger-en ekuazioa ebatzi behar da. Molekulen kasuan, Η operatzaile hamiltondarrak elektroi eta nukleo guztien energia potzentziala eta zinetikoa hartu behar ditu kontuan, elektroi bakoitza nukleo guztiek erakarria dagoela onartuz. Hots, orbital molekularren kalkuluen atzetik makina bat hurbilketa eta eragiketa matematiko daudela gaineratu behar da. Atomo polielektronikoetarako Schrödinger-en ekuazioaren emaitza zehatzak lortzen ez diren bezala, are gutxiago kalkula daitezke molekuletan, n nukleoko eta m elektroiko molekula baterako Ψ uhin-funtzioek 3n+3m koordenatuen menpekotasuna adierazten dutelako. Egin daitekeen lehen hurbilketa bat Born-Oppenheimer-ena da, nukleoen energia zinetikoa kontuan hartzen ez duena. Izan ere, elektroiak baino askoz astunagoak direnez, nukleoen higidura elektroienaren aurrean mexpreza daiteke. Hurbilketa honen ondorioz, Ψ uhin-funtzioek 3m koordenatuen menpekotasun soila adierazten dute. Born-Oppenheimer-en hurbilketa erabilita, H2 + bezalako elektroi bakarreko molekulen uhinfuntzio zehatzak kalkulatu dira. Gainontzeko molekuletarako, baina, hurbilketa gehiago egin beharra dago. Gotzone Barandika 75
6.2 Orbital molekularren teoria Orbital molekularren hurbilketa egin beharreko bigarren hurbilketa da eta horren arabera elektroi bakoitzeko Ψi uhin-funtzio bat kalkulatzen da. Ψi uhin-funtzio bakoitzak i elektroiaren menpekotasun soila adierazten du. Horrela, orotarako Ψ uhin-funtzioa Ψi uhin-funtzio guztien biderkadura da. Hots, 6.1. ekuazioan adierazitako Ψi uhin-funtzio bakoitza orbital molekular bat da baina, oraindik, orbital hauek nolakoak diren ez dakigula ohartu behar gara.
(6.2) Molekula gehienen orbital molekularrak kalkulatzeko orbital hidrogenoideak erabiltzen dira. Dena den, hau guztia kontuan hartuta, ondorengo galdera egin behar dugu: zeintzu orbital atomiko konbinatu behar dira kasu bakoitzean? Erantzun zehatza ez da erraza eta liburu honetatik kanpo dago. Alabaina, zenbait arrazoibide kualitatibo egin daitezke galdera honi erantzuteko. Hurrengo ataletan arrazoibide horrei helduko diegu hainbat adibideen bidez.
S balioak bi orbitalen arteko gainezarketa kuantifikatzen du; hau da, S integrala gainezarketaren eraginkortasunaren neurria dugu. Hau dela eta, konbinatzen diren orbitalen izaerarekikoa ez ezik, S integralak nukleo bien arteko distantziarekiko menpekotasuna ere adierazten du. Bestalde, geroago ikusiko dugunez, simetria-alderdiek S-arekin dute zerikusia; izan ere, S=0 izan ez dadin, konbinatzen diren orbitalek simetria bera izan behar dute.
6.2.2. Orbital molekularren izaera 6.1. irudian σg ets σu orbital molekularren probabilitate-banaketaren funtzioaren maila-kurbak irudikatu dira zy planoaren gainean. Orbital biek z ardatzarekiko simetria zilindrikoa dute, σ deritzona: hain zuzen, z ardatzarekiko errotazioak ez du aldatzen orbitalen ‘itxura’. Dena dela, σg orbitala koordenatu-ardatzen jatorriarekiko simetrikoa den bitartean, σu orbitala antisimetrikoa da: hau da, jatorritik pasatzen den lerro baten gaineko bi puntu hartuz, puntu bietatik jatorrirako distantzia bera baldin bada, σg 2 probabilitatebanaketaren funtzioak balio bera hartzen du puntu bietan baina σu 2 funtzioak kontrako zeinuko balioak hartzen ditu. Hau guztia beste modu batean esan daiteke: hain zuzen, sA uhin-funtzioaren ordez sB jartzen badugu 6.3. ekuazioetan, σg orbitalak ez du aldatzen baina σu orbitalak zeinuan aldatzen du.
Ikus daitekeenez, σg 2 funtzioak nukleo bien arteko zonaldean hartzen ditu baliorik altuenak. Zonalde honetan, berriz, σu 2 funtzioak nodo-plano bat du. Elektroia aurkitzeko probabilitate maximoa nukleoen arteko zonaldean duenez, σg orbitala lotzailea da. σu orbitalak, berriz, probabilitate maximoa nukleoen arteko zonaldetik urrun du eta, beraz, antilotzailea da. Orbitalen informaziorik baliagarriena ematen duten arren, 6.1. irudian adierazitako maila-kurbak irudikatzea zaila da. Hau dela eta, kimikariok askoz adierazpen grafiko sinpleagoa erabiltzen dugu orbital molekularrak irudikatzeko. Hots, 6.2. irudian ikus daikeenez, σg eta σu orbitalak bi s orbital atomikoen bidez irudikatzen dira: konbinazio linealean s orbitalak zeinu positiboa erabiltzen badu, zuriz uzten da eta zeinu negatiboa erabiltzen badu, beltzez koloraztatzen da. Aldi berean, orbitala antilotzailea denean * ikurra erabiltzen da askotan (σu *, esaterako), izaera hau argi eta garbi adierazteko asmoz.
6.2.3. Orbital molekularren energi mailen diagramak Orbital molekularren energia determinatzeko, kalkulu mekanokuantiko konplexuak egin behar dira, liburu honetatik kanpo geratzen direnak. Beraz, hemendik aurrera egingo dugun energi analisia kualitatiboa izango dela gaineratu beharra dago. Hots, 6.2. irudikoa σg eta σu orbital molekularren energi mailen diagrama kualitatiboa da. Ikus daitekeenez, orbital lotzailearen energia konbinazioan erabilitako orbital atomikoena baino txikiagoa da eta orbital antilotzailearena, orbital atomikoena baino handiagoa. Izan ere, s orbital atomikoen eta σg orbital molekularraren mailen artekoari ∆Eg egonkortze-energia deritzo eta s eta σu orbitalen mailen artekoari, ∆Eu desegonkortze-energia. Erabilitako s orbital atomikoen energia bera bada ere, ∆Eg eta ∆Eu ez dira berdinak, baizik eta ∆Eg energia ∆Eu delakoa baino txikiagoa da.
6.5 Orbital molekularren teoria 6.2.4. ∆Eg eta ∆Eu energien eta S gainezarketa-integralaren arteko harremana Erabilitako s orbital atomikoen arteko gainezarketa zenbat eta eraginkorragoa izan, orbital lotzailea hainbat eta gehiago egonkortzen da eta orbital antilotzailea orduan eta gehiago desegonkortzen da. Izan ere, gainezarketarik ezean orbital lotzailea egonkortzen ez denez eta antilotzailea desegonkortzen ez denez, orbital molekular biek funtsezko taldearen energia bera izango zuten.
H2 molekularen kasuan, oinarrizko konfigurazio elektronikoan elektroi biak orbital lotzailean kokatuta daude eta hau adierazteko konfigurazioa (σg)2 dela esaten da. Hau dela eta, σg orbitaleko elektroiek 2·∆Eg balioan egonkortzen dute molekula. Beraz, ∆Eg balioak S gainezarketa-integralaren menpekotasuna adierazten duenez, H···H distantzia laburragoa den heinean ∆Eg balioa gero eta handiagoa izango da. Planteamendu honen arabera, H atomoak gero eta elkarrengandik hurbilago egongo ziren molekula egonkortzeko asmoz. Alabaina, beste aldagai bat hartu behar dugu kontuan: nukleo bien arteko aldarapena, hain zuzen ere. 6.3. irudian energia potentzialen kurbak irudikatu dira. Zer esanik ez, molekularen energia potentzial osoa elektronikoaren eta nuklearraren batuketa izango da. Ikus daitekeenez, H···H distantzia zenbat eta txikiagoa izan energia potentzial elektronikoa (∆Eg energiari dagokiona) orduan eta balio txikiagoak hartzen ditu. Aldi berean, energia potentzial nuklearra H···H distantziarekin batera gero eta handiagoa da. Horrela, energia potentzial osoak minimo bat du H···H distantzia jakin batean. Distantzia hau, d lotura-distantzia da eta energiaren balioa d distantzia honetan, El lotura-energia da. H2 molekulako El=104 kcal·mol-1 eta d=0.74 Å (lehenago aipatu bezala). Gotzone Barandika 79
6.2.6. H2 molekularekin harremanetan dauden espezieen orbital molekularrak H2 molekularako eraikitako orbital molekularren diagrama kualitatiboa, beste espezie batzutarako ere erabilgarria da: 1s orbitala balentzia-orbitaltzat duten espezieetarako, hain zuzen ere. Espezi hauek ondokoak dira: H2 +, He2 +, He2 2+ eta He2. Azken hau molekula hipotetikoa dela esan beharra dago. H2 + espeziearen oinarrizko konfigurazioa (σg)1 denez, egonkortze-energia 1·∆Eg da. Hau dela eta, H2 molekula H2 + espeziea baino egonkorragoa da eta lotura-energia handiagoa du (H2 + espeziearako d=1.1 Å eta El=83 kcal·mol-1 dira). He2 molekularen konfigurazioa (σg)2(σu)2 denez, molekula desegonkortuta egongo litzateke. Hots, ∆Eu energia ∆Eg delakoa baino handiagoa denez, ∆E egonkortze-energia negatiboa suertatzen da (6.8.ekuazioa). ∆E = -2·∆Eg + 2·∆Eg = -2(∆Eg - ∆Eg)>0 (6.8) Errealitatean He2 molekula ez da inoiz detektatu, esandakoarekin adostasunean. He2 + (d=1.08 Å) eta He2 2+ (d=0.74 Å) espezieak, ordea, karakterizatu egin dira baina baldintza oso berezietan.
6.7 Orbital molekularren teoria 6.4. Molekula diatomikoen orbital molekularrak Aurreko kasuetan konbinatutako orbital atomikoak berberak dira. Dena den, AB edozein molekulak funtsezko taldearen partaideek ez dute zertan energia berekoak izan behar. Izan ere, A eta B atomoen mota berberako orbital atomikoak (s-s, p-p, d-d eta f-f gainezarketak) ez ezik, mota desberdinetakoak ere konbina daitezke; orduan, gainezarketa gurutzatu deritze (s-p direlakoak, esterako). Jarraian, s-s, s-p eta p-p motatako gainezarketak aztertuko ditugu. Hots, d eta f orbitalen gainezarketak ez ditugu aztertuko atal honetan, trantsiziozko eta barne-trantsiziozko elementuetarako soilik garrantzitsuak baitira.
Normalizazio-faktoreen kalkulua izugarri korapilatzen da. Hau dela eta, kalkulu hauetan aritu beharrean, σ1 eta σ2 orbital molekularren diagrama analizatuko dugu ikuspuntu kualitatibotik, Terminologia sinplifikatzearren lehen egin bezala, Ψ1 eta Ψ2 ikurren ordez, σ1 eta σ2 erabiliko ditugu eta ψ1s(A) eta ψ1s(B) ikurren ordez, sA eta sB. Hots, 6.4. irudian ikus daitekeenez, σ1 orbital lotzaileak sA orbital atomikoa baino energia baxuagoa du eta σ2 orbital antilotzaileak, sB orbital atomikoa baino energia altuagoa du. Halaber, σ1 orbitala egonkortzen dena σ2 orbitala desegonkortzen dena baino txikiagoa dela ikus daiteke: alegia, ∆E1<∆E2 da. Simetriari dagokioenean, bai σ1 eta bai σ2 orbitalek z lotura-norabidearekiko simetria zilindrikoa adierazten dute baina simetria-zentrurik ez dagoenez, g eta u azpi-indizeak ezin dira erabili.
6.8 Orbital molekularren teoria ∆E1 egonkortze-energia eta ∆E2 desegonkortze-energia funtsezko taldearen S gainezarketa-integralararen karratuarekiko proportzionalak dira. Beraz, gainezarketa zenbat eta eraginkorragoa izan, orbital lotzailea orduan eta egonkorragoa da eta orbital antilotzailea, hainbat eta desengokorragoa da. Bestalde, ∆E1 eta ∆E2 energiak eta sA eta sB orbital atomikoen arteko energi diferentzia alderantziz proportzionalak dira. Horren ondorioz, sA eta sB orbital atomikoen arteko energi diferentzia zenbat eta txikiagoa izan, orbital lotzailea orduan eta egonkorragoa da eta orbital antilotzailea hainbat eta desengokorragoa da. Mugako egoeran, sA eta sB orbital atomikoen arteko energi diferentzia ikaragarri handia denean, σ1 orbital lotzailearen energiak sA orbital atomikoaren energiarantz jotzen du eta σ2 orbital antilotzailearen energiak, sB orbital atomikoaren energiarantz. Hau gerta dadin A eta B atomoen arteko elektronegatibitate-diferentziak izugarri handia izan behar du; atomo elektropositibo baten eta elektronegatibo baten artean dagoena bezalakoa, hain zuzen. Baldintza horren menpe, A eta B atomoen arteko lotura kobalenteaz mintzatzeak ez du inolako zentzurik. Hots, 6.5. irudian ikus daitekeenez, sB orbital atomikoaren kontribuzioa σ1 orbitalean oso txikia izango zen; beraz, σ1 orbitalean bi elektroi baldin badaude, B atomoaren balentzia-elektroia A atomoak bereganatu duela esan daiteke. Atomo bien arteko elkarte honen izaera, ionikotzat jotzen dugu.
A eta B atomoen arteko lotura kobalentera itzuliz, azaldutakoa honela laburbil daiteke: 1) Funtsezko taldeko orbital egonkorrena orbital molekular lotzailearen partaide nagusia da. Normalizazio-faktoreen bidez, hauxe dugu: N1A>0, N1B>0 eta N1A 2>N1B 2. 2) Funtsezko taldeko orbital desegonkorrena orbital molekular antilotzailearen partaide nagusia da. Normalizazio-faktoreen bidez, hauxe dugu: N2A<0, N2B>0 eta N2A 2<N2B 2.
6.10 Orbital molekularren teoria Orbitalen izaera lotzailea edo antilotzailea den erabakitzeko, energiari ez ezik, maila-kurbeei ere begiratu behar diegu. Izan ere, σ1 orbital lotzailean gertatzen den ez bezala, σ2 orbital antilotzailean A eta B atomoen arteko zonaldean nodo-azala bat dago.
6.4.2. s-p gainezarketa Funtsezko taldeko partaideak s orbital bat eta p orbital bat direnean, euren arteko gainezarketak elkarrekiko orientazioarekiko menpekotasuna du. 6.8. irudian gerta daitezkeen posibilitate biak irudikatu dira z loturanorabidetzat onartuz.
6.8. irudia. s-p gainezarketa Ezkerraldeko orientazioan zy nodo-planoaren ondorioz, px orbitalaren dentsitate-elektronikoa espazioko bi zonaldeetan banatuta dago. Zonalde horrei lobulo deritze eta uhin-funtzioak zeinu kontrako balioak hartzen ditu (positiboak lobulo zurian eta negatiboak, ilunean), ardatzaren norantzekin adostasunean. Hau dela eta, s·px biderkadura zy planoarekiko antisimetrikoa da eta beraz, S gainezarketa-integrala nuloa da. Modu berean, spy konbinazioa ere gainezarketa nuloa sorterazten du z lotura-norabidea bada. Eskumaldeko orientazioan, ostera, pz orbitala z norabidearekiko simetria zilindrikoa du eta bai s·px biderkadurak ere. Beraz, S gainezarketa-integrala ez da nuloa. Simetria zilindrikoa duenez, gainezarketa hau σ motakoa da. 6.9. irudian, spz gainezarketari dagokion orbital molekularren diagrama irudikatu da. Ikus daitekeenez, orbital lotzailea 6.8. irudian adierazi den s eta pz orbitalen elkarrekiko orientazioari dagokio eta orbital antilotzailea, aurkakoari.
6.10. irudia. p-p gainezarketa Ezkerraldekoan, pxpy konbinazioa adierazi da, gainezarketa nuloa sorrarazten duena. Izan ere, orbital bien nodo-planoak perpendikularrak direnez, S integrala balio nuloak hartzen ditu espazio osoan. Hain zuzen, nodo-plano biek zortzi ataletan banatzen dute espazioa eta px·py biderkadurak elkarren segidan balio positiboak eta negatiboak hartzen ditu espazioko zortzi atal hauetan. Modu berean, pxpz eta pypz konbinazioen bidez, gainezarketa eza suertatzen da. Zentruko posibilitatean, orbital biek z lotura-norabideko simetria zilindrikoa dute eta, beraz, σ gainezarketa suertatzen da. Hots, pz orbital biek lobulo positiboa dute z koordenatu positiboetan eta, horregatik, horrela gertatutako gainezarketa antilotzailea da. 6.11. irudian σ gainezarketa honen orbital molekularren diagrama irudikatu da. Ikus daitekeenez, orbital lotzailea koordenatu-ardatzaren jatorriarekiko simetrikoa da eta orbital antilotzailea, antisimetrikoa. Hau dela eta, σg eta σu ikurriak erabiltzen ditugu.
6.4.4. Hiru orbital atomikoen gainezarketa Orain arte aztertutako gainezarketetan orbital molekularrak eraikitzeko orbital atomiko bat hartu dugu kontuan atomo bakoitzeko. Alabaina, zenbait kasuetan bi orbital atomiko baino gehiago erabil daitezke konbinazio berean. Atal honetan, hauetako kasurik sinpleena ikusiko dugu: alegia, hiru orbital atomikoen gainezarketa bi nukleoen artean. AB molekula hipotetikoa hartuta, A atomoak s orbital atomiko bat konbinatzen duela onartuko dugu eta B atomoak, s orbital bat eta p orbital bat. 6.13. irudian, kasu honi dagokion energi mailen diagrama kualtitatiboa irudikatu da. Ikus daitekeenez, σ1 orbitaleko sA-pB eta sA-sB gainezarketak lotzaileak dira eta σ3 orbitalekoak, antilotzaileak; σ2 orbitalean, berriz, sA-pB gainezarketa lotzailea da eta sA-sB delakoa, antilotzaileak. Hau dela eta, σ2 orbitalaren izaera determinatzeko, gainezarketa bien artean sendoena zein den jakin behar da. 6.13. irudiko σ2 orbitala lotzaile ahula modura irudikatu da pB orbital atomikoa baino egonkorragoa baita.
6.13. irudia. Hiru orbital atomikoz eraikitako orbital molekularrak σ1 orbital lotzailea funtsezko taldeko orbital egonkorrena baino egonkorragoa da. Modu berean, σ3 orbital antilotzailea funtsezko taldeko orbital desegonkorrena baino desegonkorragoa da. Esa bezala, σ2 orbitala lotzaile ahula modura irudikatu arren, ondorio orokorrik atera ezin daitekeela azpimarratu beharra dago. Hots, σ2 orbitala antilotzailea edo ez-lotzailea suerta daiteke. Izan ere, pB delakoa baino desengokorragoa izango balitz, σ2 orbitala antilotzailetzat joko genuke. Orbitalen izaera ez-lotzailea kontseptu berria dugu. Hain zuzen, σ2 orbital molekularraren energia eta pB orbital atomikoena bernerak baldin badira, σ2 orbitalari ez-lotzaile deritzo. Hainbatetan, aipatutakoaz gain beste terminologia erabiltzen da orbital atomikoen arteko konbinazioetaz mintzatzeko. Hain zuzen, zeinu bereko lobuloak konbinatzen direnean orbital atomikak fasean daudela esaten da eta kontrako zeinukoak konbinatzen direla adierazteko, orbitalak oposizioan daudela esaten da.
6.4.5. Hidruro diatomikoak Aurreko ataletan ikusitakoa adibide errealetan aplikatu nahian, jarraian zenbait hidruro diatomiko aztertuko ditugu: hidrogeno fluoruroa (HF) eta litio hidruroa (LiH), besteak beste. Formula kimikoak idaztearekin batera, molekula hauen berezitasunak aditzera ematen ari gara. Hain zuzen, F atomoa H delakoa baino elektronegatiboagoa da eta azken hau, Li atomoa baino elektronegatiboagoa. 6.14. irudian HF hidruroaren orbital molekularren diagrama irudikatu da. Lehen baino lehen, adierazitako hiru 2p orbital atomikoak degeneratuak direla azpimarratu beharra dago. Elektronegatibitate-diferentziaren sA σ1 σ2 pB σ3 sB Gotzone Barandika 86
6.4.6. Molekula diatomiko homonunklearrak Atmosferako gas partaide nagusiak nitrogenoa eta oxigenoa dira, N2 eta O2 molekula modura daudenak. Atal honetan molekula diatomiko hauek ez ezik, bigarren periodoko gainontzekoak ere deskribatzeari helduko diogu orbital molekularren teoriaren arabera. Hitzek aditzera ematen duten legez, molekula diatomiko homonuklearretan atomo biak elementu berekoak dira. Hala ere, deskribapena sinplifikatzearren, jarraian egingo dugun azterketan A eta B ikurren bidez izendatuko ditugu atomoak. Horrela, funtsezko taldea hurrengo zortzi orbital atomikoz osatuta dago: 2sA, 2pxA, 2pyA, 2pzA, 2sB, 2pxB, 2pyB eta 2pzB. Lotura-norabidea z izanda, σ gainezarketa sorrarazteko gai diren orbitalak 2sA, 2pzA, 2sB, eta 2pzB dira eta π gainezarketa ematen dutenak, 2pxA, 2pyA, 2pxB eta 2pyB. Hots, σ eta π gainezarketak aztertzeko lau orbital atomikoen bidez eraikitako orbital molekularretan aritu beharko ginateke. Egoera hau zeharo sinplifikatzen da π orbitalen kasuan, suertatuko guztiak p-p gainezarketak baitira. σ orbitaletan, ordea, s-s, s-p eta p-p gainezarketak hartu beharko genituzke kontuan. Arazo horri konponbidea emateko, σ gainezarketa bi pausutan aztertzen da. Lehenean, 6.16. irudiko diagrama lortzen da non s-p gainezarketa gurutzatuak kontuan hartu ez diren. Hain zuzen, bi orbital atomikoen arteko energi diferentzia zenbat eta txikiagoa izan, euren arteko gainezarketa orduan eta eraginkorragoa dela oroitu behar da. Beraz, s eta p orbitalak degeneratuak ez direnez, sA-sB eta pA-pB gainezarketak sA-pB eta sB-pA direlakoak baino sendoagoak izango dira. Hau dela eta, lehen pausu honetan, sA-pB eta sB-pA gainezarketa gurutzatuak mexprezatu dira.
σ1u eta σ2g orbitalen elkarrekiko kokapena finkatzeko s-s gainezarketa p-p delakoa baino eraginkorragoa dela hartu da kontuan. Hau dela σ1g orbital lotzailearen egonkortze-energia σ2g orbitalarena baino handiagoa da eta σ1u orbital antilotzailearen desegonkortze-energia, σ2u orbitalarena baino handiagoa. Beraz, ∆E(σ1u- σ1g)> ∆E(σ2u-σ2g) denez, σ1u orbital antilotzailea σ2g orbital lotzailea baino egonkorragoa izaten da. Molekula diatomiko homonuklearretan π gainezarketari dagokion diagrama 6.17. irudikoa da. Ikus daitekeenez, lau orbital molekular lortzen dira: πu orbital lotzaile degeneratu biak eta πg orbital antilotzaile degeneratu biak. Betiko legez, orbital antilotzaileen desegonkortze-energia lotzaileen egonkortzekoa baino handiagoa da.
Behin lehen pausua emanez gero, bigarren hurbilketa bat egingo dugu σ gainezarketa gurutzatuak kontuan hartzeko asmoz eta, horretarako, 6.16. irudiko diagrama abiapuntutzat hartuko dugu. Hots, orbital molekular berriak eraikitzeko funtsezko taldeko orbital atomikoak baino σ orbital molekularrak konbinatuko ditugu. Konbinagaiak simetria bereko orbitalak direnez, alde batetik, σg orbital lotzaileen arteko konbinazioa egingo dugu eta, bestetik, σu orbital antilotzaileen artekoa. Horrela lortutako orbital molekularren diagrama berria 6.19. irudian ikus daiteke.
Ikus daitekeenez, σ1g eta σ2g orbital molekularrak konbinatuz, 1σg eta 3σg orbital berriak eraiki dira. 1σg orbital lotzailea σ1g delakoa baino egonkorragoa da s eta p orbital atomikoak fasean baitaude. Bestalde, 3σg orbital antilotzailean s eta p orbital atomikoak oposizioan daudenez, 3σg orbitala σ2g delakoa baino desegonkorragoa da. σ1u eta σ2u orbital molekularrak konbinatzean, 2σu eta 4σu orbital berriak lortu direla ikusten da. 2σu orbitalean bai sA eta pB orbital atomikoak eta bai sB eta pA direlakoak fasean daude eta, horregatik, 2σu orbitalaren energia σ1u orbitalarena baino baxuagoa da. Modu berean, bai sA eta pB orbital atomikoak eta sB eta pA direlakoak oposizioan daudenez, 4σu orbitala σ2u orbitala baino desengokorragoa da. Orbital molekularren diagrama osoa irudikatzeko, σ eta π gainezarketak aldi berean hartu behar ditugu kontuan eta, horretarako, beste zera bat finkatu beharra dago. Esan bezala, σ gainezarketa gurutzatuak kontuan hartzean, 3σg orbitalak σ2g delakoa baino energia altuagoa du. Beraz, 3σg orbitalaren energi maila πu orbitalarena baino baxuagoa edo altuagoa den jakin behar da. Arazo horri, 3σg eta πu orbitalen inbertsio deritzo. 6.20. irudian posibilitate biak irudikatu dira.
6.4.7. Molekula diatomiko heteronuklearrak Makina bat espezie diatomiko heteronuklear ezagutzen badira ere, atal honetan CO, CN- eta NO+ espezieak besterik ez ditugu aztertu behar. Kasu hauetan orbital molekularrak eraikitzeko, atomoen elektronegatibitatediferentzia hartu behar da kontuan. 6.21. irudian CO molekularen diagrama irudikatu da. Ikus daitekeenez, O atomoa C baino elektronegatiboagoa denez, bere balentzia-orbital atomikoak C-arenak baino egonkorragoak dira. Bestalde, CO molekulak koordenatu-ardatzaren jatorriarekiko simetriarik adierazten ez duenez, orbitalak izendatzeko g eta u azpi-indizeak erabili ezin daitezkeela gogoan izan behar da.
Kualitatiboki CO-aren diagrama eta Li2, Be2, B2, C2 eta N2 molekuletarako eraikitakoa berberak dira. Dena den, C eta O atomoen partaidetza orbital molekularretan desberdina dela azpimarratu behar da. Hau dela eta, 1σ eta 2σ orbitalen dentsitate elektronikoa O atomoaren inguruan kokatua dago batipat: 1σ orbital lotzaileko nukleoen arteko lotura-zonaldean eta 2σ orbital antilotzailean, lotura-zonaldetik urrunduta. Modu berean, 2σ eta 3σ orbitalen dentsitate elektroniko gehiena C atomoari dagokio: 3σ orbital lotzailekoa lotura-zonaldean kokatua eta 4σ orbital antilotzailekoa, zonalde honetatik kanpo. Eraikitako diagrama hau CO molekularako ez ezik, CN- eta NO+ ioietarako ere baliogarria da. Beraz, espezie isoelektroniko hauen konfigurazioa (1σ)2(2σ)2(1π)2(1π)2(3σ)2 da. 2sC 1σ 2sO 2pC 2pO 2σ 1π 2π 3σ 4σ Gotzone Barandika 93
6.5.1. Hidruro triatomikoak Molekula-pusken metodoari heltzeko, molekula triatomiko sinple bat aukeratu dugu: BeH2 hidruroa, hain zuzen ere. Lineala denez, molekula hau koordenatu-ardatzaren jatorriarekiko simetrikoa dela izan behar da gogoan. BeH2 hidruroa bi puska hipotetikoetan zatituko dugu: alde batera, H···H puska eta, bestera, Be puska. H···H puskaren orbital molekularren diagrama eta H2 molekularena antzekoak dira. Izan ere, 6.2.2.1. atalean esan bezala, S gainezarketa-integralak H···H distantziarekiko menpekotasun soila adierazten du. Hots, H···H puskan H2 molekulan baino nukleoen arteko distantzia luzeagoa denez, σg eta σu orbitalen energi diferentzia H···H puskan H2 molekulan baino txikiagoa izango da. Hala ere, σg orbital lotzaileak σu orbital antilotzaileak baino egonkorragoa izan behar du. Bestalde, Be puskarako 2s eta 2p orbital atomikoak hartuko dira kontuan. 6.22. irudian bi puska hauen konbinazioaren bidez eraikitako orbital molekularren diagrama irudikatu da. Ikus daitekeenez, H···H puskaren σg eta σu orbitalak Be atomoaren 2s eta 2p orbital atomikoak baino egonkorragoak dira. Bestalde, σg orbitalarekin konbina daitekeen orbital atomiko bakarra 2s da, koordenatuardatzaren jatorriarekiko simetrikoa den bakarra baita. Halaber, z ardatzarekiko simetria zilindrikoa duenez, σu orbitala 2pz orbital atomikoarekin konbina daiteke baina ez px eta py direlakoekin, azken hauek z ardatzarekiko π simetria adierazten baitute.
6.23. irudia. H2O molekularen koordenatu-ardatzekiko orientazioa
Behin orbitalen simetria-jokabidea finkatuz gero, H2O molekularen funtsezko taldea hiru azpitaldeetan antolatuta geratzen zaigu: s, py eta sA+sB orbitalez osatutako A1 azpitaldea, pz eta sA-sB orbitalez osatutako B2 azpitaldea eta px orbitalaz osatutako B1 azpitaldea. 6.25. irudian, H···H eta O pusken konbinazioz eraikitako orbital molekularren diagrama irudikatu da. Ikus daitekeenez, orbitalen ikurtzat azpitaldeenak erabiltzen dira. Halaber, BeH2 molekularenarekin konparatzen badugu, pusken orbitalen energi mailen kokapena desberdina dela somatzen da. Hain zuzen, O atomoa elektronegatiboena denez, bere orbital atomikoak egonkorrenak dira funtsezko taldean.
Hots, a1 simetriako orbitaleetako egonkorrena 1a1 da konbinatutako hiru orbitalak fasean baitaude. Hurrengoan, 2a1 orbitalean, py eta sA+sB orbitalak fasean daude eta s eta sA+sB, oposizioan. Azkenez, bai py eta sA+sB eta bai s eta sA+sB oposizioan daudenez, 3a1 orbitala hiruetatik desegonkorrena da. Aldi berean, 1b2 orbitalean pz eta sA-sB orbitalak fasean daude eta 2b2 orbitalean, oposizioan. Bestalde, 1b1 orbitalak ez-lotzaile modura jokatzen du. Hau dela eta, zortzi elektroiko H2O molekularen oinarrizko konfigurazioa (1a1)2(1b2)2(2a1)2(1b1)2 da. 1a1 eta 1b2 orbitalak lotzaileak dira. Hiru atomoen s orbitalek 1a1 orbitalean parte hartzen duten bitartean, 1b2 orbitala osatzen duen O atomoaren orbital atomiko bakarra py da. Bi bikote hauek eta Lewis-Gillespie-ren ereduan O···H lotura bakuna bietakoak berberetzat onar daitezke. 2a1 orbitalaren izaera nagusia ez-lotzailea da, O atomoaren inguruan (y norabidean) baitago (dentsitate elektroniko gehiena nukleoen arteko zonaldeetan egon beharrean). Hau dela eta, 2a1 eta 1b1 bikoteak eta Lewis-Gillespie-ren ereduko bikote-bakarti biak baliokidetzat har daitezke.
6.25 Orbital molekularren teoria da. 6.27. irudiko Walsh-en diagramaren bidez BeH2 eta BH2 + bezalako lau elektroiko AH2 hidruroak ezik, beste guztiak (H2O eta NH2 -, esaterako) angeluarrak direla ondorioztatzen da, datu esperimentalekin adostasunean.
Diagraman hamar orbital molekular eraiki dira, bi σ1, bi σ2, lau π eta bi σ3 orbital konbinatuz. Puska bietarako orbital berberak ditugunez, konbinatu beharreko orbitalak bikoteetan hartu dira. Horrela, σ1 orbital biak erabiliz, 1σg eta 1σu orbitalak lortu dira; σ2 orbitalen bidez, 2σg eta 2σu; eta σ3 orbitalak konbinatuz, 3σg eta 3σu. Aldi berean, π orbital ez lotzaileen bidez, bi πu orbital lotzaile eta bi πg orbital antilotzaile eraiki dira. Ikus daitekeenez, diagrama hau eraikitzerakoan gainezarketa gurutzatuak ez dira kontuan hartu. Gainezarketa gurutzatuak premiazkoak ziren molekula diatomiko batzuetan, s eta p orbitalen arteko energi diferentzia txikia zen eta. Kasu honetan, berriz, kontuan hartu beharreko gainezarketa gurutzatuak σ1, σ2 eta σ3 orbitalen artekoak izango ziren baina orbital hauen arteko energi diferentzia handia da. Hau dela eta, lehen hurbiketa honen bidez lortutako diagrama ontzat hartuko dugu. σ1 σ2 σ3 π σ1 σ2 σ3 π 1σg 1σu 2σu 3σu 2σg 3σg πu πg Gotzone Barandika 101
6.29 Orbital molekularren teoria lortzen diren lehen zortzi orbital molekularrak soilik adierazi dira diagramak eta ez 3a1 eta 2b2 orbitalen bidez lortutakoak. .
Diagrama honen arabera, etileno molekularen oinarrizko konfigurazioa (1ag)2(1b3u)2(1b2u)2(2ag)2(1b1g)2(1b1u)2 da (simetria-alderdiak geroago eztaibaidatuko ditugu). 1a1 orbitalak H2C pusketan lotzaile sendoak dira eta euren konbinazioz lortutako 1ag eta 1b3u orbitalak lotzaile eta antilotzaile ahulak dira, hurrenez hurren. Beraz, orbitalak biek C···C loturan ere hartzen dute parte. Halaber, 1b2 orbitalen bidez π motako gainezarketa ahulak lortzen dira: 1b2u eta 1b1g orbitalak, hain zuzen ere. Biek bai C···H loturetan eta bai C···C loturan hartzen dute parte. Bestalde, C···H loturetarako lotzaile oso ahulak diren 2a1 orbitalen konbinazioz, 2ag orbital lotzailea lortzen da, C···C loturan partaide nagusia dena. Azkenez, puska bien arteko gainezarketaren ondorioz ez lotzaileak ziren 1b1 orbitalen konbinazioz, 1b1u orbital lotzailea lortzen da, π motakoa dena. Beraz, σ bikoteak (1ag)2, (1b3u)2 eta (2ag)2 direnez eta π bikoteak (1b2u)2, (1b1g)2 eta (1b1u)2 direnez, bai σ eta bai π lotura-ordenak batekoak dira, 1b3u orbitala eta 1b1g orbitalak antilotzaileak baitira. Lewis-Gillespie-ren deskripzioan (6.33. irudia), C atomoek sp2 orbital hibridoen bidez eratzen dituzte σ loturak: lau C···H eta C···C bat (hamar elektroi). Gainontzeko elektroi-bikoteak C atomoaren pz orbitalen arteko π loturan kokatua dago. Hots, p orbitalak ohiko eran aipatu beharrean, 6.31. irudiko orientazioaren arabera izandetu dira. Deskripzio hau eta orbital molekularren teoriaren araberakoa konparatuz, (2ag)2 eta (1b1u)2 bikoteak C···C σ eta π loturetakotzat har daitezke, dentsitate gehiena C atomoen arteko zonaldean kokatua baitute. Horrela, gainontzeko bikoteak C···H loturetakoak izango ziren. Beraz, Lewis-Gillespie-ren ereduan 1a1 1b2 2a1 1b1 3a1 2b2 1a1 1b2 2a1 1b1 3a1 2b2 1ag 1b3u 1b2u 2ag 1b1g 1b1u 1b2g 2b3u Gotzone Barandika 103
6.30 Orbital molekularren teoria guztiz baliokideak diren lau bikote hauek energi maila desberdina dute orbital molekularren teorian. Gainera, (1ag)2 eta (1b3u)2 bikoteak σ motakoak dira eta (1b2u)2 eta (1b1g)2 bikoteak, π motakoak.
Atomoak oso txikiak direnez, molekulen itxura ezin daiteke “ikusi” metodo zuzenen bidez (mikroskopio baten bidez, adibidez). Hau dela eta, metodo ez-zuzenak erabiltzen dira atomoen posizioak determinatu ahal izateko. Teknika desberdinen bidez, atomoen informazioa jaso eta interpretatzen da molekularen “argazkia” lortzeko. Horrela, atomoen arteko lotura-distantzia zein lotura-angelua determinatzen dira. Beraz, hauek datu esperimentalak dira. Modu berean, molekulen egonkortasuna esperimentalki neurtzea egon badago eta lotura-energia parametroaren bidez kuantifikatzen da. Aurreko kapituluetan aipatutako lotura-ordena datu esperimentala ez dela azpimarratu beharra dago. Izan ere, lotura-ordena erabilitako ereduaren arabera definitzen den zenbaki bat besterik ez da. Esperimentalki neur daitekeen beste parametroa momentu dipolarra da zeinaren bidez loturaren polaritatea definitzen den. Momentu dipolarra edozein dipolo elektrikori asoziatutako bektorea da eta zenbait molekulek dipolo elektriko modura jokatzen dute. Esan bezala, zientzilariek garatzen dituzten ereduak errealitatearekin adostasunean egon behar dira. Hots, jarraian, garatutako ereduek duten lotura-parametro esperimentalak azaltzeko gaitasuna eztabaidatuko dugu.
7.1.1. Lotura-distantzia 3.3.4. atalean ikusi bezala, molekula diatomiko homonuklearretan lotura-distantziaren erdia erradio kobalentea da eta erradio atomikotzat hartzen da. 7.1. taulako datuetatik ondorioztatzen denez, erradio kobalenteak ezin dira batu molekula baten lotura-distantzia aurresateko. Hots, H2 eta Cl2 molekulen loturadistantziak 0.74 Å eta 1.99 Å direnez, erradio kobalenteak 0.37 Å eta 1.00 Å dira, hurrenez hurren; alabaina, HCl molekularen lotura-distantzia ez da H eta Cl atomoen erradioen batuketa, txikiagoa baino: 1.27 Å < (0.37 + 1.00) Å. Zer esanik ez, HCl molekularen orbitalen arteko gainezarketak eta H2 eta Cl2 molekulen orbitalen artekoak ez dute zertan parekoak izan behar. Hala ere, batuketaren ondorioz lortutako 1.27 Å-eko balioa ez dago datu esperimentalatik oso urrun eta hori azpimarratu beharra dago. Ikus daitekeenez, taula periodikoaren talde bereko atomoz osatutako molekulak konparatuz (F2, Cl2 eta I2 alde batera eta HF, HCl, HBr eta HI, bestera), tadean behera joan ahala, lotura-distantzia gero eta handiagoa da atomoen tamainak gora egiten baitu.
7.1.2. Lotura-angelua Lewis-en egiturak oso erabilgarriak dira lotura-angeluak aztertzeko (7.1. irudia). Hots, CH4, NH3 eta H2O molekuletako H-X-H (X=C, N, O) angeluak ondokoak dira: 109º28’, 106º47’ eta 104º27’, hurrenez hurren. Hiru molekulak AB4 motakoak dira eta hiruetan atomo zentrala 2. periodokoa da. Metanoak (AX4) bikote-bakartirik ez duenez, tetraedro perfektu bati dagokion angelua du. Amonikoak, berriz, bikote-bakarti bakarra du (AX3E) eta urak, bi (AX3E2). Beraz, zenbat eta bikote-bakarti gehiago egon, H-X-H angelua gero eta txikiagoa dela ondorioztatzen da. Izan ere, bikote-bakartiek lotura-bikoteek baino aldarapen handiagoa eragiten duela hartu behar da kontuan.
Atomo zentralaren eragina aztertzeko bikote-bakartiak daudenean, 7.3. taulako datuak erabiliko ditugu. Hots, talde batean behera goazela, lotura-angelua gero eta txikiagoa dela somatzen da: adibidez, NH3-tik SbH3-ra eta H2O-tik H2Te-ra. Talde batean behera goazen heinean, atomo zentralaren elektronegatibititatea gero eta txikiagoa da eta, horren ondorioz, bikote-bakartiak orduan eta gutxiago erakarriak daude. Horrela, bikote-bakartien aldarapena hedatuagoa dago molekulan zehar eta angelua gero eta txikiagoa da.
(7.1. erreakzioa)
7.1.4. Lotura kobalentearen polaritatea Lotura kobalenteaz mintzatzen garenean, atomoek elektroi-bikoteak era berean partekatzen dituztela onartzen dugu. Dena den, partekatze hau egiazkoa izan dadin, atomo biek berdinak izan behar dute. Baldintza hau ezean, atomo elektronegatiboenak elektroi-bikotea gehiago erakartzen du eta partekatzea ez da %50-koa. Horren ondorioz, dentsitate elektronikoaren banaketa loturan ez da simetrikoa eta loturari polar deritzo. Beraz, loturaren polaritatea izaera polar horren neurria da. Izan ere, karga negatiboa dago kokatua atomo elektronegatiboenaren inguruan eta kontrako zeinuko karga bera, bestearen inguruan. Elektroi bati dagokiona baino txikiagoa denez (δ<1), karga horri partzial deritzo (dagoeneko aipatu ditugu δ karga partziala 5.2.4.2. atalean). Mugako kasuan (δ=1 denean), atomo elektronegatiboenak bikotea bereganatuko zuen eta anioi bilakatuko zen; hori, baina, lotura ionikoa izango zen. Elektrostatikan, deskribatu dugun sistema dipolo elektriko bat da: hain zuzen, r distantzia batera dauden kontrako zeinuko bi karga (q+ eta q-) baliokidez osatutako sistema. Dipolo elektriko bati µ momentu dipolar bat dagokio, 7.1. ekuazioren bidez kalkulatzen dena; karga negatibotik positibora doana momentu dipolarraren norabidetzat jotzen da. µ = q⋅r
(7.2. ekuazioa) Beraz, polaritatea dentsitate elektronikoaren banaketaren neurri zuzena da karga partzialaren balioa adierazten baitu. Hots, polaritatearen balio maximoa P=1 da, ioien eraketa hipotetikoari dagokiona. Bestalde, karga banaketarik ezean, P=δ=0 da eta lotura apolarra dela esaten da. Gotzone Barandika 109
Molekulen polaritateak likidoen disolbatzaile-izaerarekin du zerikusi handia. Izan ere, disolbatzaileen sendotasuna definitzeko konstante dielektrikoa erabiltzen da, momentu dipolarrekin harremanean dagoena. Konstante dielektrikoa (ε) 7.3. ekuazioaren bidez definitzen da non, Fh indarra d distantziara dauden bi kontrako zeinuko kargen arteko erakarpen-indarra hutsean den eta Fd, ingurune dielektrikoan. Zer esanik ez, disolbatzaileetaz ari garenez, gure intereseko ingurune dielektrikoa likido egoeran dauden molekula polarrez osaturik dagoena da. Ingurune dielektriko horietan molekula polarrek pantaila modura jokatzen dute eta, horregaitik, kargen arteko erakarpen-indarra hutsean baino txikiagoa da. Beraz, ε>1 da.
(7.3. ekuazioa) Hutsean, Fh erkarpen-indarra 7.4. ekuazioaren bidez kalkulatzen da non q kargen balioa den eta d, kargen arteko distantzia.
(7.5. ekuazioa) Ikus daitekeenez, ε konstante dielektrikoa zenbat eta handiagoa izan, kargen arteko Fd erakarpen-indarra orduan eta txikiagoa da. Beraz, konstante dielektriko altuko disolbatzaileak oso egokiak dira konposatu polarrak disolbatzeko. Horien artean, solido ionikoetaz gain, solido molekular batzuk ere badaude. Geroago ikusiko dugun bezala, Fd erakarpen-indarrak molekulen arteko indarrak dira solido molekular horietan eta ioien arteko indarrak solido ionikoetan. 7.6. taulan zenbait likidoren konstante dielektrikoak bildu dira. Ikus daitekeenez, H atomo baten ordez CH3 talde bat dagoenean konstante dielektrikoa txikiagoa, da CH3···X (X=C, N, O) loturen polaritatea H···X direlakoena baino txikiagoa baita.
7.2.2. Molekulen azido-base jokaera XIII. mendean azido mineralak aipatuta agertzen dira zenbait idazlanetan. Kimikan nahitaezkoak diren azidotasunaren eta basikotasunaren kontseptuak aspalditik definituta daude. Izan ere, XIX. mendean Arrhenius-ek ondokoa iragarri zuen: azidoak (HA) protoiak askatzen dituzten sustantziak dira eta baseak (BOH), hidroxilo taldeak. Horrela askatutako protoiek eta hidroxiloek ur molekulak eratzen dituztenez, azidoek eta baseak elkarri neutralizatzen diote (7.2. erreakzioak).
(7.2. erreakzioak)
HA + BOH H2O → AB + H2O Arrhenius-en definiziotik kanpo geratzen diren sustantzia asko daudela azpimarratu behar da. Adibidez, NH3 molekulak base modura jokatzen du eta ez dauka hidrolixo talderik. Hots, kimikariok gehien erabiltzen ditugun definizioak Brønsted-Lowry-rena eta Lewis-ena dira. Brønsted-Lowry-ren definizioan protoiak elkartrukatzen dira. Horrela, azidoak protoiak askatzen dituzten sustantziak dira eta baseak, protoiak onartzen dituztenak. Azidoak, protoiak askatzean base bihurtzen dira eta baseak, protoiak onartzean, azido. Azidoak (a) eta baseak (b) orekan daude elkarrekiko menpekotasuna adierazten baitute. Hots, 7.3. erreakzioan adierazi denez, a eta b protolitoak dira, a/b sistema konjokatua eratzen dutenak. a ⇔ b + H+
(7.6. erreakzioa)
7.4. irudia. BCl3 eta NH3 espezieen arteko Lewis-en azido-base erreakzioa
7.8. erreakzioa 7.5. irudian, atomo zentralaren berrantolaketa irudikatu da. Ikus daitekeenez, erdiko pausuan C atomoaren inguruan hiru elektroi-bikote besterik ez dagoenez, molekula laugarren bikotea onartzeko prest dago.
7.5. irudia. CO3 eta OH- espezieen arteko Lewis-en azido-base erreakzioa
7.9 Lotura-parametroak eta molekulen propietateak Lewis-en azidoen sendotasuna kuantifikatzeko, erreferentzizko base batenarekin konparatzen da. Alabaina, basearen hautaketa ez da erabat determinatuta dagoen prozedura bat. Brønsted-Lowry-ren definizioaren arabera, berriz, azidoen eta baseen sendotasuna urarenarekin konparazioz finka daiteke. Ura erreferintzizko sustantzia aukeratzean disolbaitzailetako erabiliena dela eta molekula protoiduna dela hartzen dira kontuan. Hau dela eta, jarraian uraren azido-base jokaera aztertuko dugu Brønsted-Lowry-ren definizioaren arabera. Ura konposatu anfoteroa da; alegia, azido eta base modura joka dezake. 7.10. erreakzioetan jokaera anfoetaroaren bi adibide ikus daitezke: base modura, azido azetikoaren aurrean eta azido modura, amoniakoaren aurrean, hain zuzen ere.
7.6. ekuazioa
(7.7. ekuazioa)
(7.8. ekuazioa)
(7.9. ekuazioa)
(7.10. ekuazioa)
Urak disolbatzaile modura jokatzen duenez, [H2O]=1 baliotzat jotzen dugu eta, beraz, 7.11. ekuazioa lortzen dugu.
(7.11. ekuazioa)
Sistematika beraren arabera, A- protolitoa ura baino basikoa baldin bada, urak azido modura jokatzen du (7.13. erreakzioa) eta orekaren konstantea 7.12. ekuazioaren bidez kalkulatzen da. A- + H+ ⇔ AH
(7.13. erreakzioa)
(7.12. ekuazioa)
(7.13. ekuazioa)
Ka eta Kb harremanetan daude sistema konjokatuaren azidotasuna eta basikotasuna adierazten baitituzte uraren jokabidearekin konporazioz (7.14. ekuazioa).
(7.14. ekuazioa)
(7.14. erreakzioa)
(7.15. erreakzioa)
7.6. irudia. Zenbait protolitoen pKa eta pKb balioak
Beraz, kontzentrazio jakin bateko HCl disoluzioa (demagun cHCl=1 M dela), kontzentrazio bereko Cl- eta H3O+ ioiak ditu (adibidez, [Cl-]=[H3O+]=1 M=100 M eta, beraz, pH=1). Era berean, NaOH disoluzio batean, cNaOH=1 M baldin bada, [Na+]=[OH-]=1 M=100 M da eta pH=14 dugu. Bestalde, uretan disolbatzen den gatz baten ioiak ez-azido eta ez-base modura jokatzen badute (NaCl gatzarenak bezala, esaterako), disoluzioa neutroa izango da (pH=7). Gainontzeko protolitoek, 0<pKa<14 dutenek, sorrarazten duten pH-ren aldaketa kalkulatzeko, azidotasun eta basikotasun-konstanteak erabili behar dira nahitaez. NH4Cl gatza uretan disolbatzean, adibidez, pH azidoa lortuko dugu; NH4 + katioiek azido ahula modura jokatzen dute eta hidrolizatzean NH3 eratuko da. Hots, azetato anioiek (Ac-) base modura jokatzen dutenez, NaAc gatza disolbatzean disoluzio basikoa lortuko dugu azido azetikoa (HAc) eratuko baita. Halaber, NH4Ac gatzak ez du ea pH-aren aldaketarik sorraraziko protolito bien indarra parekoa baita: Kb(Ac- /HAc)=10-9.35 eta Ka(NH4 +/NH3)=10-9.55 dira. Hots, disoluzioaren pH<7 izan arren (NH4 +-aren azidotasuna, Ac-aren basikotasuna baino pittin bat handiagoa da), neutrotzat har daiteke. 7.7. taula, zenbait hidruroen pKa balioak daude bilduta. Hidruro horien azidotasuna aztertzen ari garenez, 7.16. erreakzio orokorra hartu behar dugu kontuan (beraz, NH3/NH2 - eta H2O/OH- sistema konjokatuetaz ari gara eta ez NH4 +/NH3 eta H3O+/H2O direlakoetaz). Izan ere, eratzen den anioia zenbat eta egonkorragoa izan, oreka orduan eta eskumalderantz desplazatuagoa egongo da eta XHn hidruroaren azidotasuna hainbat eta handiagoa da.
(7.16. errakzioa)
Katioi metaliko solbatatuak azido sendo samarrak izan daitezke. Hain zuzen, Ka([Al(H2O]6]3+/[Al(OH)(H2O]5]2+)=1.1·10-5 denez, [Al(H2O]6]3+ katioiaren azidotasuna azido azetikoaren sendotasunarekin konparagarria da (Ka(HAc/Ac-)=1.8·10-5). Eskematikoki ondoko eran adieraz daiteke katioi metaliko baten hidrolisia: Mn+⇔M(OH)(n-1)+⇔...⇔M(OH)n↓. Beraz, hidrolisi maila zenbat eta handiagoa izan, Mn+ katioia hainbat eta azidoagoa izango da eta M(OH)n base konjokatua, hainbat eta ahulagoa. Katioi metalikoen azidotasuna konparatzeko, P potentzial ionikoa erabiliko dugu, katioiaren kargadentsitatea adierazten duen kontseptua baita. Potentzial ionikoa 7.15. ekuazioaren bidez definitzen da non m katioiaren karga den eta r, erradio ionikoa (10. kapituluan arguratuko gara erradio ionikoetaz). Katioi egonkorrenek, hidrolisi maila txikia adierazten dutenek, potentzial ioniko baxua dute. Asko hidrolizatzen direnek, berriz, potentzial ioniko altua dute (karga handia eta tamaina txikia). Horrela, hidrolizatzean karga txikiagoa lortzen dute eta egonkortzen dira. Beraz, katioiaten potentzial ionikoa zenbat eta handiagoa izan, azidotasuna hainbat eta handiagoa da. Hau dela eta, Li+-tik Cs+-era arte, katioien azidotasuna gero eta txikiagoa da eta, ordea, Li(OH)-tik Cs(OH)-ra arte, base konjokatuen basikotasuna gero eta handiagoa.
(7.15. ekuazioa)
7.16 Lotura-parametroak eta molekulen propietateak Erredukzioan (7.19. erreakzioa), Aox espezie oxidatzaileak n1 elektroi onartzen ditu da Aer espezie erreduzitu bilakatuz; Aer espezie erreduzituaren atomo baten oxidazio-egoera Aox espezie oxidatzailearen atomo batena baino txikiagoa da. Oxidazioan (7.20. erreakzioa), Ber espezie erreduzitzaileak n2 elektroi galtzen ditu da Box espezie oxidatu bilakatuz; Box espezie oxidatuaren atomo baten oxidazio-egoera Ber espezie erreduzitzailearen atomo batena baino handiagoa da. Bi erdi-erreakzioak aldi berean gertatzen direnez, erredox erreakzioa (7.21. erreakzioa) doitzeko elkarrekin trukatzen diren elektroien kopuruak bera izan behar dela hartu behar da kontuan. Aox + n1e- ⇔ Aer
(7.20. erreakzioa)
7.22. erreakzioa aluminioaren ekoizpenari dagokio, oxidoa abiapuntutzat edukiz eta zelula elektrolitiko baten bidez. Ikus daitekeenez, CO2 espeziean, C atomoaren oxidazio-egoera –4 da eta O atomoarena, -2. Bestalde, Al2O3 oxidoan, Al atomoaren oxidazio-egoera +3 da eta O atomoarena, -2. Zer esanik, C eta Al espezieetan atomoen oxidazio-egoera 0 da. Beraz, CO2 molekula erreduzitzailea da eta Al2O3 oxidoa, oxidatzailea. Halaber, O atomoek ez dute beren oxidazio-egoera aldatzen erdi-erreakzioetan eta, horreagaiti, ez dira adierazi 7.23. erreakzioan. 2Al2O3 + 3C⇔ 4Al + 3CO2
7.24. erreakzioa beste erredox erreakzioa da; hain zuzen, karbono monoxidoaren oxidazioa dioxigenoaren bidez. Erreakzio honen ondorioz, karbono dioxidoa lortzen da. CO molekulan, C atomoaren oxidazio-egoera – 2 da eta O atomoarena, -2. O2 molekulak zeroko oxidazio-egoera du. 2CO + O2 ⇔ 2CO2
(7.24. erreakzioa) C(2+) –2e- ⇔C(4+) O2 0 + 2e- ⇔ 2O-2 Erredox erreakzioetan elektroi-garraioia neur daiteke E indar elektroeragilearen bidez. Hots, erreakzioa amaitzen denean E=0 da eta sistema orekan dago. Izan ere, 7.21. erreakzioari dagokion oreka-konstantea 7.16. ekuazioaren bidez kalkulatzen da.
(7.26. erreakzioa)
(7.21. ekuazioa)
H+/(1/2)H2 bikotea baldintza estandarretan dagoenez, 7.22. ekuazioa lortzen dugu.
(7.22. ekuazioa)
(7.23. ekuazioa)
(7.24. ekuazioa)
(7.25. ekuazioa)
7. 25 ekuazioa Nerst-en ekuazioa da eta erdi-erreakzio bati dagokiola azpimarratu beharra dago. Esan bezala, ekuazio honen bidez, elektrodo-potentzialak kalkula daitezke elektrolitoen edozein kontzentrazio izanda. Horrela, Aox/Aer eta Box/Ber bikoteen arteko erreakzio posibleak aurresan daitezke. Kimikan disolbatzaile erabiliena ura denez, jarraian erredox bikoteen jokabidea aztertuko dugu urdisoluzioetan. Horretarako, H2 / H2O (H+) / O2 espeziez osatutako sistema elektrolitikoa hartuko dugu kontuan. 7.23. erreakzioa O2-aren erredukzioa da eta elektrodo-potentzial estandarra (E0(1/2O2/H2O)=1.23 V da. 1/2 O2(g) + 2H+ +2e- ⇔H2O
(7.23. erreakzioa) Ikus daitekeenez, erreakzioa horrek [H+] kontzentrazioarekiko menpekotasuna adierazten du eta, beraz, elektrodo-potentziala edozein pH-an kalkula daiteke Nert-en ekuazioaren bidez (7.26. ekuazioa).
(7.26. ekuazioa)
(7.27. ekuazioa)
7.19 Lotura-parametroak eta molekulen propietateak Modu berean, 7.24. erreakzioa uraren erredukzioa dugu. Erreakzio hau eta 7.25. erreakzioa guztiz baliokideak dira eta, horregatik, (E0(H2O/1/2H2)=0 V da. H2O + 1e- ⇔1/2 H2(g) + OH-
(7.25. erreakzioa) Hots, 7.24. erreakzioaren pH-rekiko menpekotasuna elektrodo-potentzialean adierazteko, 7.28. ekuazioa erabiliko dugu.
(7.29. ekuazioa) 7.9. irudian horrela kalkulatutako elektrodo-potentzialak irudikatu dira pH-aren aurrean. Grafika honen bidez, uretan egonkorrak diren elektrolitoak jakin daiteke.
(7.31. erreakzioa)
Metalen oxidazioa uretan oso motela denean, disoluzioa arintzeko azidoak erabiltzen dira. Azidoaren anioia ez-base modura jokatzen badu, azidoari ez-oxidatzaile deritzo; HCl, esaterako. Bestalde, oxidatzaile modura jokatzen duena azidoaren anioia denean, azidoari oxidatzaile deritzo; adibidez, HNO3 eta H2SO4. Zer esanik ez, metal ez-nobleak azido ez-oxidatzaileetan zein oxidatzaileetan disolbatzen dira. Metal nobleak, ordea, azido oxidatzaileetan baino ez disolba daitezke. Beraz, azido ez–oxidatzaileen bidezko disoluzioaren ondorioz (7.32. erreakzioa), H2 gasa askatzen da espezie erreduzitua baita Fe + 2HCl⇔ H2 +FeCl2
(7.34. erreakzioa) Hots, 7.35. eta 7.36. erreakzioak Cu metal noblearen disoluzioak dira azido nitrikoan eta sulfurikoan, hurrenez hurren. 3Cu + 8HNO3 ⇔ 2NO + 4H2O+3Cu(NO3)2
(7.39. erreakzioa) Burdina lortzeko, 750oC-tik gorako tenperatura behar da eta, bera, ikatza ez da erregai egokia. Hala ere, ikatza karaitzarekin (CaCO3) nahasten bada, askoz tenperatura altuagoak lortzen dira (7.40. erreakzioa). Karaitzaren deskonposizioz (7.41. erreakzioa), karbono dioxidoa askatzen da eta horrek ikatza oxidatzen du (7.42. erreakzioa). Horrela eratutako karbono monoxidoak burdinaren minerala (Fe3O4) erreduzitzen du (7.43. erreakzioa). Gizakiak hau deskubritu ahal izateko luzaro itxaron zuen; hain zuzen, burdin-aroa K. a. 1000 urtearen inguruan hasi zen. Izatez, 7.43. erreakzioa dugu burdinaren lorpena, Euskal Herrian hain tradizio handiko pirometalurgiaren oinarria dena.
(7.44. erreakzioa)
7.2.4. Isomeria Molekuletan atomo zentralari lotuta dauden atomoak edo taldeak desberdinak direnean, beste kontseptu bat hartu behar da kontuan: isomeria, hain zuzen ere. Formula bera izanda ere, molekulek era desberdinetan antola ditzakete beren partaideak eta, horren ondorioz suertatutako isomeroak ezaugarri desberdinak adierazten dituzte. Egitura-isomeroek simetria desberdina dute eta horien artean diasteroisomeroak, konformomeroak eta eraketa-isomeroak daude. 7.10. irudian 1,2-dikloroetenoaren egitura-isomeroak irudikatu dira. Ikus daitekeenez, ezkerraldekoari cis deritzo eta eskumaldekoari, trans. Egitura-isomeria hori diasteroisomeria da. Diasteroisomeroen ezaugarri kimikoak eta fisikoak antzekoak izan arren, desberdinak direla gaineratu beharra dago; esaterako, cisdiasteroisomeroa polarra da eta trans-diasteroisomeroa, ordea, ez. Gotzone Barandika 126
7. 12. irudia. Enantiomeroak Oso antzekoak izan arren, enantiomeroen ezaugarri fisikoak eta kimikoak ez dira berberak. Hots, enantiomero biak bereiztarazten dituen ezaugarria argi polarizatuarekiko portaera da; hain zuzen, enantiomero biek guztiz kontrako jokabidea adierazten dute. Zer esanik ez, isomeria mota honetako izena, ezaugarri honetatik dator. C C Cl Cl H H cis C C Cl H Cl H trans Cl H H Cl H H Cl H H Cl H H S S F F S S F F H Br C F Cl H Br C F Cl Gotzone Barandika 127
7.23 Lotura-parametroak eta molekulen propietateak Enantiomeroen bereizketa oso prozesu konplikatua izaten da. Hala ere, izaki bizidunen makina bat molekula enantiomero puruak dira eta bai farmako asko ere. Hau dela eta, farmazia-industrian ahalegin bereziak egiten ari dira enantiomero puruen sintesian eta bereizketan.
Gai osagarria: Ur likidoaren ezaugarriak Ura baldintza estandarretan likidoa den disolbatzaile arruntena da; izan ere, ea leku guztietan (izaki biziduneta, itsasoan, lurrinean, …) aurkitzen dugun sustantzia da. Hau dela eta, bizitza eta ura harreman estuan daude. Bizitzak ur likidoarekin daukan menpekotasun hau azaltzeko, uraren ezaugarri fisikoak aztertu beharra dago. Uraren fusio-puntuaren (273 K=0ºC) eta irakite-puntuaren (393 K=100ºC) artean, izugarri tarte handia dago. Horri esker, ura likido-egoeran dago gure planetaren leku gehienetan dauzkagun tenperaturetan. Hots, 16. taldeko gainontzeko hidruroen joera jarraituko balu, urak gasa izan beharko luke baldintza estandarretan 123 K-etan funditu eta 193 K-etan lurrindu beharko bailuke. Uraren fusio-beroa 123 K-etan (0ºC-tan) likido guztien artean handienetako bat da (6.02 kJ·mol-1=79.7 cal·mol-1). Bero hau, izotza funditzeko behar den energia da eta bai ur likidoa izozten denean behar dena ere. Hau dela eta, ur/izotz nahasteak ikaragarri termostato eraginkorra da eta, horren ondorioz, Lurreko tenperaturak (oro har hartuta) konstante dirau. Bestalde, uraren baporazio-beroa handiena da ezagunen artean: 44.1 kJ·mol-1=539.6 cal·mol-1, 293 K-etan, hain zuzen ere. Hau dela eta, ura lurrinarazteko energia mordoa behar da. Horri esker, gure gorputzak izerditzean soberako beroa askatzen du modu ezinhobearen bidez. Bero-ahalmena sustantzia baten tenperatura gradu bat igotzeko behar den beroa da eta urarena, 18 cal·mol1·K-1da, solido eta likido ezagun guztien artean bigarrena da (lehen postua amoniakoari dagokio). Horren ondorioz, ozeanoen tenperatura konstantetzat jo daiteke. Halaber, uraren tenperaturarekiko dentsitate-aldaketa ere oso berezia da. Izan ere, tenperatura jaisten den heinean dentsitateak gora egitea dugu joera arrunta. Alabaina, 7.13. irudian ikus daitekeenez, uraren kasuan solidoaren dentsitatea likidoarena baino txikiagoa da. Horri esker, izotza ez da urperatzen eta ibaiak, lakuak eta itsasoak izozten direnean, bizitzak dirau izotz-geruzaren azpian. Amaitzeko, uraren konstante dielektrikoa (78.54) eta momentu dipolarra (1.85 D) aipatu behar dira. Hots, urmolekulen polaritateari esker, ura disolbatzaile aproposa da sustantzia polarrak disolbatzeko. Gainera, azidobase jokabidearen ikuspuntutik, anfoteroa da eta erredox erreakzioei dagokienean, makina bat espezie uretan egonkorrak direla ez da ahaztu behar.
8.1 Solido kristalinoak Orain arte molekulen zein ioi diskretoen ezaugarrietaz arduratu gara lotura kobalentearen kontseptuaren bidez eta, esan bezala, espezie hauek hiru egoera fisikoetan ager daitezke. Hala ere, lotura ionikoa eta metalikoa azaltzeko solidoetaz mintzatu behar gara nahitaez. Bestalde, molekulak solido-egoeran daudenean beste kontseptu bat erabili behar dugu: Van der Waal-en indarrak, hain zuzen. Hau dela eta, hemendik aurrera ikuspuntua aldatuko dugu eta haria, lotura-mota baino, solido-mota izango da; beraz, solido ionikoak, metalikoak, molekularrak eta kobalenteak aztertuko ditugu hurrengo kapituluetan. Betiko legez, baina, sailkapen honetan sartzen ez diren solidoak ere egon badaude eta hauetan ere ihardungo dugu. Solido-mota bakoitza aztertu baino lehen, kapitulu honetan solido kristalino guztien amankomuneko ezaugarriak aztertuko ditugu
Solidoetako atomoen, molekulen edo ioien arteko indarrak agitazio termikoarenak baino handiagoa izan behar du; ostarantzean, solidoak ezingo lituzke mantendu forma eta tamaina. Bestalde, atomoek, molekulek edo ioiek ordenatuta paketatzen dira solidoak kristalinoak eratuz. Orden-maila hau txikia denean, berriz, beira-solidoak dauzkagu. Liburu honetan solido kristalinoei helduko diegula azpimarratu behar da. Solido kristalinoak naturalak eta ekoiztuak izan daitezke. Adibidez, diamantea solido kristalinoa da baina laborategian ere ekoiz daiteke. Izan ere, naturan dauden mineral solido gehienak kristalinoak dira. 4. Kapituluan, solidoak infinitotzat jotzen genuen eratzen diren kristaletan miloika atomo baitauden. Hots, kristalen tamaina aldakorra da eta beren haziketa inguruko baldintzen menpe dago. Hots, naturan aurkitutako diamante batzuk famatuak badira, euren tamainagatik da. Hala ere, kristal handienen tamaina zentrimetroetan neurtzen da. Are gehiago, orokorrean kristalak mikroskopikoak eta nanoskopikoak dira. Orduan, gure bizitza arruntako solidoak (zeramikak, metalezko piezak, …) zelan izan ditzakete tamaina makroskopikoak? Galdera horri erantzuteko, mikroegituraz hitz egin beharko genuke. Mikroegitura kristalen antolamendua denez, solidoen ezaugarri makroskopikoak baldintzatzen ditu.
Funtsezko sare-kristalino batean (P sare deritzona) errepikatzen den unitate bakarra dugu (x,y,z)=(0,0,0) koordenatuetan (8.2. irudia). Horrela, beste unitateak desplazamendu oso baten bidez lortzen dira: hau da, x norabidean a luzerako desplazamendua, y norabidean b luzerakoa eta z norabidean c luzerakoa. I sare batean, berriz, errepikatzen den unitatean bi azpiunitate daude: lehena, (0,0,0) koordenatuetan eta bigarrena, (1/2,1/2,1/2) direlakoetan eta gainontzekoak, azpi-unitate hauen desplazamenduz lortzen dira. Era beran, A, B eta C sareetan bi azpiunitatez osatutako unitate errepikatzen da. Kasu hauetan, azpiunitateen koordenatuak ondokoak dira: A sarean, (0,0,0) eta (0,1/2,1/2); B sarean, (0,0,0) eta (1/2,0,1/2); eta C sarean, (0,0,0) eta (1/2,1/2,0). Azkenez, F sareko unitatean lau azpi-unitate daude (0,0,0), (0,1/2,1/2), (1/2,0,1/2) eta (1/2,1/2,0) koordenatuetan.
8.1.3. Materialen mikroegitura Zenbait solido monokristal gisa solidifikatzen dira; esaterako, sukaldean erabiltzen dugun gatza, NaCl solido ionikoaren monokristalak dira eta, horregaitik, hauts-itxura du. Beste kasu batzuetan, aldiz, solidifikazioprozesuan monokristalen arteko indarrak sorrarazten dira eta solido makroskopikoak eratzen dira material deritzenak. Material hitza aplikazio teknologikoekin harreman estuan dago; hots, egitura-materialak (plater baten zeramika eta kotxeetako txasi metalikoa, adibidez), elektrikoak (hari metalikoa), elektronikoak (txipeetako erdieroaleak), makina-erremintarako materialak (mekanizazio-prosezuetan erabiltzen diren konposite zeramiko-metalikoak) etabarrekoak daude. Material-arloan monokristalei ale deritzela esan beharra dago. Aleen naturaz gain, beren tamainak, morfologiak eta banaketak ere materialaren ezaugarriak determinatzen dituzte. Aldagai hauek materialen mikroegitura definitzen dute eta solidifikazio-prozesuaren aldagaien ondorioak dira. Hau dela eta, ale-mota berberaz osatutako materialak ezaugarri desberdinak dituzte (8.3. irudia).
8.3. irudia. Bi TiB2 -zeramiko monolitikoen mikroegiturak. Fabrikazioaren aldagaien bidez, mikroegitura kontrola daiteke. Irudiko adibidean, hasierako hautsen partikulek tamaina ezberdinak zituzten
Solidifikazio-prozesu ideal batean, monokristalen artean ez da hutsunerik geratu behar eta, ondorioz, sare unitatearen dentsitateak eta material makroskopikoarenak berbera izan behar dute. Zoritxarrez, solidifikazioprozesuetan aleen artean hutsuneak ez ezik, ezpurutasunak geratzen dira mikroegituran parte hartzen dutenak. Hots, materialaren ezaugarri makroskopikoak ulertzeko (eroankortasun termikoa, eroankortasun elektrikoa, gogortasuna, zurruntasuna, hausturarekiko erresistentzia, zailtasuna, hedapentasun termikoa, etabar) mikroegiturara jo beharra dago nahitaez. Liburu honetan solidoak deskribatzean, monokristaletaz arituko gara eta ez mikroegituretaz. Azken hauek materialen arloan eztabaidagaiak dira.
8.3. Irudia. (ezk) C-diamanetearen eta (esk) γ-Fe solido metalaikoaren sare unitateak
Aurreko irudian ez bada ikusten ere, Fe atomo bakoitzaren inguruan hamabi hauzoko atomo daude distantzia txikienera; atomo hauek Fe atomo zentralaren koordinazio-esfera osatzen dute. Beraz, burdinaren koordinazio-zenbakia KZ=12 dela esaten da. C atomo bakoitza, berriz, beste lau atomo ditu hauzoko bezala eta horregaitik C atomoaren KZ=4 da. Fe atomoen hauzoko guztiak ikusi ahal izateko, ondorengo sareen atomoak irudikatu beharko genituzke. Hots, 8.4. irudian bi sare unitate irudikatu dira Fe atomo baten koordinazio-esfera ikusi ahal izateko.
8.4. Irudia. Fe atomo baten koordinazio-esfera γ-Fe solido metalalikoan Espazioaren betetze-frakzioa (Fv) kalkulatzeko 8.1. ekuazioa erabiliko dugu non Vat atomo bakoitzak okupatutako bolumena den, n sare unitatean dauden atomoen kopurua den eta Vs sarearen bolumena den.
(8.1. ekuazioa) Atomo bakoitzaren bolumena 8.2. ekuazioaren bidez kalkulatzen da eta F sare bateko bolumena Vs=a3 da.
(8.2. ekuazioa) Sare unitateko atomoen kopurua determinatzeko bi kalkulu egin daitezke, erantzun berberara ailegatzen direnak. Hain zuzen, γ-Fe solidoan atomo bakarra dago (0,0,0) koordenatuan eta F sarearen desplazamenduen ondorioz, beste hiru lortzen dira; beraz, n=4 da. Alabaina, 8.3. irudian hamalau Fe atomo Gotzone Barandika 133
8.2. Paketaketa trinkoak
Aurreko adibideetan tamaina bereko atomoen paketaketak ikusi ditugu. C-diamantearen koordinaziozenbakia txikia denez, espazioaren aprobetxamendua ez da oso eraginkorra. γ-Fe-aren kasuan, berriz, ea espazioaren hiru laurden betetzen dira koordinazio-zenbakia hamabikoa baita. Hots, ikuspuntu teorikotik ondoko galdera plantea daiteke: zein da lor daitekeen tamaina bereko atomoen paketaketa eraginkorrena? Tamaina bereko esferak plano batean jartzen saiatzen bagara, esfera bakoitzaren inguruan beste sei esfera baino ezin dira kokatu (gogoan izan billarretan jolasean egiten duguna). Honela lortzen dugun kokapena plano trinko bat da (8.6. irudia) eta bertan, hutsune-hilerak daude: hain zuzen, gorantzakoak eta beherantzakoak.
8.6. irudia. Plano trinkoa: esfera bakoitzaren inguruan sei esfera daude
Xafla honen gainean (A plano trinkoaren gainean), beste plano trinko bat (B planoa) kokatzen badugu mota bateko hutsuneak estaliko dira baina beste motakoak, ez. Hots, 8.7. irudian ikus daitekeenez, A planoaren beherantzako hutsuneak estaltzen badira B xaflako esferen bidez, A planoaren gorantzakoak estali barik gelditzen dira (eta alderantziz).
8.6. irudia. B plano trinkoa (lerro etenenetan) A plano trinkoaren gainean (etengabeko lerroetan): B xaflako esferek A planoaren beherantzako hutsuneen gainean daudenez, A gorantzako hutsuneak estali barik geratzen dira.
2) ABC aukera C hirugarren planoaren kokapena ez du koinziditzen ez A ez B planoarenarekin (8.7. irudia). Kasu honetan, hirugarren planoaren esferak, A planoko gorantzako eta B planoko beherantzako hutsuneen gainean kokatzen dira. Horrela, hutsune guztiak estalita daude.
beherantzako hutsuneak gorantzako hutsuneak Estali gabeko h t
8.7. irudia. C plano trinkoaren esferak (lerro eten lodietan) A eta B planoen arteko esatli gabeko hutsuneen gainean daude. Beraz, ez dago hutsunerik.
8.8. irudian ikus daitekeenez, aukera bietan esfera bakoitzaren inguruan hamabi esfera daude (KZ=12): sei plano berean, hiru gaineko planoan eta hiru azpiko planoan. Hots, biak paketaketa trinkoak dira tamaina bereko esferak kokatzeko aukera eraginkorrenak baitira
8.8. irudia. (ezk) ABC eta (esk) ABA paketaketa trinkoak. B planoko esfera baten inguruan (ilunduta dagoenaren inguruan) hamabi esfera daude..
8.9. irudia. ABA paketaketa trinkoa ohiko adierazpen grafikoaren bidez: (ezk) ABA planoen segida (plano bakoitzeko atomoak kolore desberdinetan irudikatu dira) eta (esk) sare unitate hexagonala (sare unitatearen atomoak ilinago koloreztatu dira).
8.10. irudia. ABC paketaketa trinkoa ohiko adierazpen grafikoaren bidez: (ezk) ABC planoen segida, (zentruan) [111] norabidearekiko ikuspegi perpendikularra eta (esk) sare unitate kubikoa.
Sare hexagonalean, kalkulu teorikoa pittin bat konplikatuagoa da. Hots, esferen/atomoen erradioa r=a/2 dela argi ikusten da. Bestalde sare hexagonalaren bolumena Vs= a2c·sin120º=(√3/2)·a2c. Beraz, a eta c parametroen harremana bilatu behar dugu esferek elkarri ukitzen diotela baieztatzeko (8.12. irudia); hain zuzen, c=(2√2/√3)·a da.
Kalkuluak eginez, Fv=0.74 lortzen da. Beraz, ikus daitekeenez, PKT-an eta PHT-an espazioa modu berean aprobetxatzen da, bietan koordinazio-zenbakia hamabikoa baita.
Paketaketa trinkoetan espazioaren aprobetxamendua %100-ekoa ez denez, bete gabeko espazioa geratzen da hutsune geometrikoetan antolatuta dagoena Hots, bai PHT eta bai PKT-an hutsune oktahedrikoak eta tetraedrikoak daude sare kristalografikoan. PKT-an hutsune oktaedrikoak sarearen aldeeen zentruetan daude. Bestalde, hutsune tetraedrikoak finkatzeko sarea zortzi kuboz osatuta dagoela emango dugu; orduan, hutsune tetraedrikoak sarearen zortzi azpi-kuboen erdian daude (8.13. irudia).
8.13. irudia. Hutsuneak PKT-an: (ezk) oktaedrikoak eta (esk) tetraedrikoak (hutsuneen zentruak puntu zurien bidez adierazi dira)
PHT-an hutsune okatedrikoak A eta B plano trinkoek estaltzen ez dutenak dira. Bestalde, bi motako hutsune tetraedrikoak daude planokideak direnak (8.14. irudia).
8.14. irudia. Hutsuneak PHT-an: (goian) oktaedrikoak eta (behian) tetraedrikoak (hutsuneen zentruak puntu zurien bidez adierazi dira).
9.1 Gizakiaren historia eta metalen erabilera banaezinak direla gaineratu beharra dago. Hots, metalak eroale elektriko eta termiko onak dira eta harikortasuna eta zailtasuna handia dute. Ezaugarri hauek gizakiaren garapen teknologikorako ezinbestekoak izan dira mendeetan zehar. Are gehiago, metalak distiratsuak direnez apaingarri gisa erabili dira betidanik. Metalak harikorrak direnez, kanpo-indar baten menpe erraz deformatzen dira eta zailak direnez, energia asko xurgatzen dute hautsi baino, lehen kanpo indar baten menpe. Zer esanik ez, material harikorrak, zailak izaten dira deformatzean energia asko xurgatzen baitute. Konparazioz, solido kobalenteetan oinarritutako material zeramikoak zurrunak dira eta kanpo indar baten menpe deformatu beharrean hautsi egiten dira. Aleazioek ere ezaugarri hauek izaten dituzte zenbait metalen konbinazioak baitira. Aleazioak prestatzeko metalak elkarrekin funditzen dira eta, hozketaren ondorioz suertatzen solidifikazio-prozesuan, metalek sare berean kristalizatzen dute. Gaur egun, aleazioak aldez aurretik ‘diseinatzen’ dira aplikazio jakin baterako. Hala ere, zenbait aleazio aintzinatik ezagutzen dira: adibidez, brontzeak (Cu eta Sn), letoiak (Cu eta Zn) eta amalgamak (Hg-aren konbinazioak). Amankomunekoak ezagunak badira ere, metalen beste ezaugarri batzu oso anitzak dira. 9.1. taulan zenbait metalen atomizazio-entalpiak eta fusio-puntuak bildu dira anizkoitasun honen frogatzat. 9.1. Taula. Zenbait metalen atomizazio-entalpiak (Kcal mol–1) 25 °C-tan (Hg-aren kasuan, 15.3 ºC-tan) eta fusio-puntuak (°C) Li Be
9.1.1. Sare kristalinoak Solido metalikoen ohiko sare kristalinoak ondoko hiruak dira: paketaketa kubiko trinkoa (PKT), paketaketa hexagonal trinkoa (PHT) eta paketaketa kubikoa gorputzean zentratua (PKGZ). Paketaketa trinkoak jadanik ikusi ditugunez, jarraian PKGZ aztertuko dugu (9.3. irudia). Hori I sare kubiko ez-trinkoa da koordinazio-zenbakia zortzi duena. Hori baieztatzeko, espazioaren betetze-frakzioa kalkulatu besterik ez dugu egin behar eta, horretarako, elkarri ukitzen dioten esferak kuboaren diagonaletan daudela hartu behar dugu kontuan: beraz, dk=√3·a denez, r=√3/4·a da eta Fv=0.68.
9.3. irudia. Sare unitatearen parametroen harremana gorputzean zentratutako pakekatekan: (ezk) ohiko adierzpen grafikoa eta (esk) esferen ukimenaren detailea
Metal gehienek aurreko paketaketetan kristalizatzen dute; izan ere, ezagutzen dira salbuespenak oso eskasak dira (adibidez, α-Po solidoak P funtsezko sare kubikoan kristalizatzen du). Horrek Naturak jarraitzen dion espazioaren aurreskiaren irizpidea baieztatzen du eta solido guztietan betetzen dela ikusiko dugu hurrengo kapituluan.
Beherago daudenak, tenperatura altuagoetako polimorfoak dira
Metal bat beste metal batekin (edo gehiagorekin) funditzen denean, disoluzio homogeneoa eratzen da gehienetan. Horrela, hori hoztutakoan lortzen den fase solidoa aleazio bat da. Oro har, aleazioa era dadin metalen erradioen arteko diferentziak ez du %15 baino handiagoa izan behar eta aleatzen diren metalen elektronegatibitateek antzekoak izan behar dute. Aleazioetan atomoen paketaketak mota desberdinetakoak izan daitezke (9.4. irudia). Hots, bigarren metalaren atomoak metal nagusiaren posizioetan kristalizatzen badute, ordezpen-aleazioa dugu. Batzuetan, bigarren metalaren proportzioa oso handia da eta atomo hauek metal nagusiaren sare kristalografikoaren posizio jakin batzu betetzen dituzte: hauek, ordezpen-aleazio ordenatuak dira, konposatu intermetaliko deritzenak.
9.4. irudia. (ezk) ordezpen-aleazioa eta (esk) ordezpen-aleazio ordenatua
Ordezpen-aleazioek ez bezala, konposatu intermetalikoak ezin daitezke solido metalikotzat hartu euren ezaugarriak desberdinak baitira; hain zuzen, konposatu kobalenteen eta metalikoen arteko jokabidea adierazten dute. Beraz, intermetalikoak solido metalikoak baino gogorragoak eta zurrunagoak dira. Adibide gisa, Ni3Al eta NiAl konposatu intermetalikoak aipa daitezke (9.5. irudia). Hots, Ni solidoak PKT-an kristlizatzen du (α-Ni) eta Al metalarekin alea dezake horren proportzioa pisutan %10koa izan arte. Proportzio handiagotarako, Ni-Al disoluzio homogeneoa bi faseetan kristalizatzen du: α-Ni-%10Al aleazioa eta Ni3Al. Aleazioa ordezpen-motakoa da eta Al atomoak sare kristalografikoaren edozein posiziotan ager daitezke. Ni3Al konposatu intermetalikoan, berriz, Al atomoek F sare kubikoaren lau posizioetatik bat betetzen du proportzio molarra %25 baita. Proportzio molarra gora badoa, Ni3Al faseaz gain, beste fase bat eratu beharra dago estekiometria bete dadin: fase hau NiAl intermetalikoa da, gorputzean zentratutako sare kubikoan kristalizatzen duena. Fase honentan Al-aren proportzio molarra %50 denez, atomoek sarearen posizioerdietan daude.
9.5. irudia. (ezk) Ni3Al eta (esk) NiAl konposatu intermetalikoen sare kristalografikakoak. Ni atomoak argienak dira eta Al atomoak, ilunagoak.
Zirrikituek bigarren aleazio-mota bat ostzen dute zeinetan bigarren elementuaren atomoek metal nagusiaren posizioak baino, sarearen hutsuneak betetzen dituzten (9.6. irudia). Hau dela eta, bigarren atomoa nagusia baino askoz txikiagoa da eta, gehienetan, ez da elementu metalikoa, ez-metalikoa baino; H, C, N eta O aleazio zirrikatuen ohiko osagaiak dira. Bigarren elementuen atomoek solido puruaren ezaugarriak aldarazten duten arren, aleazio zirrikatuen jokabidea material metaliko batena da.
9.6. irudia. (ezk) aleazio zirrikatua eta (esk) aleazio zirrikatu ordenatua
9.7. irudia. Zementita aleazio zirrikatuaren sarea: Fe atomoak handienak dira eta C atomoak, txikienak. . 9.3. Lotura metalikoa
Esan bezala, lotura metalikoaren eredu batu bakarrra orbital molekularren teorian oinarrituta dago. Hots, solido metalikoa molekula infinitotzat hartzen da non balentzia-elektroi guztiak deslukututa dauden kristalean zehar. Horrela, metal guztiek erakartzen dute hodei elektroniko hau eta elkarrekin mantentzen dira. Solido metalikoen irudi grafiko hau oso lagungarria da metalen ezaugarri termikoetara eta elektrikoetara hurbiltzeko zeren eta elektroien mugikortasuna ereduaren mamia baita. Hala ere, ideia hau gehiago landu daiteke banden teoriaren bidez. Geroago ikusiko dugunez, teoria honen arabera eroaleen ezaugarri elektrikoak ez ezik, erdi-eroaleenak eta isolatzaileenak ere azal daitezke.
Atomoen kopurua handitzen den heinean, orbital lotzaileenaren eta antilotzaileenaren arteko energi diferentzia gero eta handiagoa da baina, aldi berean, orbitalen energi mailen artekoa, gero eta txiliagoa. Horrela, atomoen kopurua oso handia denean, orbitalen mailen arteko energia oso txikia izango da eta energi egoerak elkarrengandik oso hurbil egongo dira. Horri, orbital molekularren bidez eraikitako banda deritzo. 9.9. irudian ikus daitekeenez, bandaren orbital molekularren energia nukleoen arteko distantziarekiko menpekotasuna adierazten duenez, energia minimoko konfigurazioari dagokion distantzia, lotura-distantzia izango da.
9.7 azpimarratu behar da. Gainontzeko tenperaturetan, berriz, agitazio termikoaren ondorioz, zenbait elektroi energi-maila altuagoetan egon daitezke eta, beraz, maila baxuenetan populazioa behera doa. Hots, 0 K-etan beteta dagoen energi maila altuena Fermi-ren maila deritzo. Horrela, zero absolutuan P populazio osoaren E energia Fermi-ren mailarena baino txikiagoa da. Gainotzeko tenperaturetan, berriz, elektroiak bandaren energi maila guztietan daude (9.10. irudia).
Bandak adierazteko beste modu grafikoa, 9.11. irudian ikus daiteke non egoera-dentsitatea energiaren aurrean irudikatu den. Ikus daitekeenez, metal alkalino baten kasuan 0 K-eko tenperaturan beteta dagoen azken energi maila Fermirena baina gainontzako tenperaturetan maila altuagoetan ere dentsitatea dago.
9.3.2. Eroankortasun elektrikoa Aurreko diagramei esker, metalen eroankortasun elektrikoa erraz azal daiteke. Izan ere, elektrizitate-iturri batetik kanpo (∆V=0), hari metaliko batean ezkerralderantz eta eskumalderantz mugitzen diren elektroien kopurua bera da. Alabaina, potentzial-diferentzia baten barne (∆V≠0, ezkerraldean polo positiboa eta eskumaldean, negatiboa), polo positiborantzako/ezkerralderantzako elektroien energia behera doa eta polo negatiborantzako/eskumalderantzako elektroien energia, gora. Hau dela eta, elektroi gehiago joaten dira ezkerralderantz eskumalderantz baino energia jeistarazi nahian eta, horren ondorioz, korronte elektrikoaren garraioa suertatzen da (9.12. irudia).
9.13. irudia. Lurralkalinoen s eta p banden E energia nukleoen arteko r distantziaren aurrean
Lurralkalinoen s eta p banden gainezarketaren ondorioz, egoera-dentsitatea jarraia da eta elektroiak erraz pasa daitezke p bandaren energi maila altuagoetara (9.14. irudia). Hau dela eta, lurralkalinoetako eroapenbanda, p orbitalez osatutakoa da.
Hots, metalen ezaugarri elektrikoak ez ezik gainontzekoak ere ulertzeko ezinbestekoa den elektroien mugikortasuna banden teoriaren baitan dagoela azpimarratu beharra dago. Are gehiago, eredu hau, metalen eroankortasuna ez ezik, zenbait solido erdi-eroaleen zein isolatzaileen jokabide elektrikoa azaltzeko ere baligarria da. Adibide gisa, jarraian 14. taldeko elementuak aztertuko ditugu. Aurreko kapituluan ikusi bezala, C-diamantearen eta sare metaliko baten artean antzekotasun nabariak daude, bietan paketatzen diren egitura-unitateak elementu-mota bakarreko atomoak baitira. Horretarako, C2 molekularen konfigurazio elektronikoa hartuko dugu kontuan: (σ2s)2(σ*2s)2(πx)2(πy)2(σ2p)0(π∗x)0(π∗y)0(σ*2p)0, hain zuzen ere. Beraz, C-diamantean balentzia-banda px eta py orbitalez osatuta egongo da eta eroapen-banda, p2p orbitalez.
9.15. irudiko diagramaren arabera, balentzia-banda erabat beteta dago eta beraz, egoera-dentsitateak 9.16. irudian moduan aldatzen du energiaren aurrean. Hots, balentzia eta eroapen-banden artean energi langa dago biak gainezarrita ez daude eta. r σp πx,y ro E Gotzone Barandika 149
9.16. irudia. Egoera-dentsitatea energiaren aurrean 14. Taldeko elementuentzat
Lortutako diagrama (9.16. irudikoa) 14. taldeko lau elementuentzat baliagarria denez, 9.3. taulan langaren balioak bildu dira C-diamante, Si, Ge eta Pb solidoetarako. C-diamantean energi langa oso handia denez, baldintza estandarretan elektroiak ez dira gai eroapen-bandara pasatzeko eta, beraz, solido hau isolatzaile elektrikoa da. Bestalde, Sn elementuan energia-langa oso txikia da eta, agitazio termikoari esker, elektroiak erraz mugi daitezke eroapen-bandan zehar. Izan ere, Sn p blokeko metaltzat jotzen dugu. Azkenez, Si eta Ge solidoetan, energia-langa ertaina da eta erdi-eroale modura jokatzen dute. Hau dela eta, elementu hauei erdi-metaliko deritze.
Gai osagarria: Aleazio komertzialak Gure bizitza arruntean makina bat aleazio erabiltzen ditugu eta atal honetan burdin, urre eta kobre elementuen zenbait aleazio aipatuko ditugu aspalditik ezagunak baitira. Munduan zehar siderurgiaren produktu nagusia altzairua dela gaineratu behar da. Burdinaren aleazio hauek materialen familia izugarri handia osatzen dute, XIX. mendearen hasieran industrialki ekoizten hasi zirenak. Zer esanik ez, burdin-aroa hasi zenetik (duela 3000 urte), gizakiak burdina erabili du eta Euskal Herrian toponimiko eta abizen asko ditugu horren lekuko (esaterako, Rementeria, Burdinola, Galdakao????). Altzairu guztien amankomumeko partaidea karbonoa da baina beste elementu batzuk egon daitezke aleatuta. Karbonoaren edukina handitzen den heinean, altzairua gero eta trakzio-erresistentzia handiagoa du baina gero eta hauskorragoa ere. Gainontzeko elementuak hurrengo arrazoiengatik egon daitezke altzairuetan: 1. Ekoizpenaren prozesuaren ondorioz zenbait elementu aleazioan sartzen dira: adibidez, manganesoa eta silizioa 2. Ez-purutasun modura dauden zenbait elementu ezin daitezke aleaziotik erabat kanporatu; hain zuzen, sufre, fosforo, oxigeno, nitrogeno eta hidrogeno ez-metalek. 3. Elementu bat aplikazio baterako beharrezkoa da eta guretan sartzen da aleazioan. Altzairuak sailkatzeko ikuspuntu desberdinak hartu daitezke: esaterako, aplikazioak, konposizioa eta ekoizpen-prozesua. Aplikazioen arabera, altzairuak hiru ataletan sailka daitezke: eraikuntzakoak, erramintakoak eta herdoilgaitzak. Ohiko eraikuntza-altzairuen karbonoaren pisiko portzentaia 0.03 eta 0.70 balioen artekoa izaten da. Bestalde, Mn-aren edukina pisutan %0.90 baino txikiagoa izaten da; Si-arena, %0.50 baino txikiagoa; Parena, %0.10 baino txikiagoa eta S-arena, %0.10 baino txikiagoa. Altzairu hauek, kotxeetan, edifizioen zenbait piezetan, trenbideetan, makinetan eta abarretan erabiltzen dira euren ezaugarri mekanikoen arabera. eroankortasun elektrikoa erdi-eroaleak tenperatura super-eroaleak eroaleak Gotzone Barandika 151
9.12 Euskal Herrian makina-erramintarena tradizio handiko industria-arloa da eta bertan erraminta-altzairuak erabiltzen dira mekanizazio-prozesuetan. Mekanizatzean, beste materialen forma, tamaina edo eta dimentsioak aldarazten direnez, erramintaren lan-baldintzak latzak dira eta, beraz, erraminta-altzairuen karbonoaren edukina altua izaten da (%0.30 baino handiagoa). Adibide gisa, altzairu lasterrak aipatuko ditugu fusio-puntuaren inguruko tenperaturetan (alegia, gorian) lan egin dezaketenak eta XX. mendearen hasieratik ekoizten direnak. Orokorrean W, Cr, Co eta V elementuak aleazioaren partaideak dira; C = %0.75, W = %18, Cr = %4 eta V = %1 altzairu laster baten konposizio adierazlea da. Altzairu herdoilgaitzek kromoa daukate bigarren osagai nagusitzat (gutxienez %12 pisutan) eta, kromoaren oxidoez eratutako geruzari esker, ez dira airean herdoiltzen. Hau dela eta, agian famatuenak diren altzairu hauek XX. mendearen erdian izugarri hedatu ziren. Izenak adierazten duen legez, altzairu hauen herdoilketaerresistentzia handia da eta, beraz, material hauek luzaro irauten dute eta kimikoki geldikorrak dira. Hau dela eta, aplikazio kimiko, farmakologiko eta kirurgiko anitzak izateaz gain, elikagaien eta edarien industrian ere erabiltzen dira; hala nola, orratz hipodermikoak eta bestelako kirugi-treseneria, produktu kimikoak, farmakoak, edariak eta janariak ekoizteko ontziak, hiri-altzariak, etabar. Zer esanik ez, gure bizitza arruntean ere, altzairu herdoilgaitzez egindago elementuak erabiltzen ditugu: lapikoak, grifoak, erlojuak, garagardo-kupelak, eta beste makina bat adibide aipa daitezkeenak. Urrea eta kobrearen aleazioei dagokioenean, elementu hauek aspalditik aleatzen direla gaineratu beharra dago. Gaur egun, eroankortasun elektriko altua duenez, urre purua aplikazio teknologikoetan erabiltzen da. Dena den, gehienetan kobrearekin aleatuta erabiltzen da. Izan ere, urre purua lar biguna eta harikorra da eta, horregaitik, eliza-apaingarrietan eta bestelako luxuzko arteetan (bitxigintzan, esaterako) betidanik erabili dena Au-Cu aleazio gogorragoa da. Aleazio hauen konposizioa kilatetan neurtzen da zeintzu urrearen edukinaren indikatzaile zuzenak diren. Hots, aleazioaren konposizioa adierazteko, hogeita lau zenbakia hartzen da erreferentzi modura. Horrela, kilate bateko balioak ondoko adierazten du: parte bat urre eta hogeita hiru parte kobre. Bitxigintzan erabiltzen den aleazioa 18 kilatekoa izaten denez (18 parte urre eta 6 parte kobre), pisuko %75 urrea dugu. Duela 2000 urte erabiltzen hasi zirenetik, letoiek gure bizitzan hartzen dute parte. Letoiak Cu-Zn aleazioak dira zinkaren proportzioa pisutan %40 baino txikiagoa dutenak. Letoiak altzairuak baino askoz deforgarriagoak dira eta gure bizitza arruntaren elementu askotan aurki ditzakegu: adibidez, sarrailagintza-produktuetan (lehietako eta ateetako bandak, heldulekoak eta kisketak), balbulagintza-produktuetan (txorrotal eta kanilak), apaingairrietan (lanparak, erlojuak, ispilak), torlojuetan, osagai elektrikoatem (entxufeak eta lokiak) eta bestelakoetan (boligrafo-muturrak, betaurrekoen armazoiak etabar). Azkenez, Cu-aren aleazioen artean, brontzeak aipatu beharra dago. Esan bezala, aleazio hau gizakiak ekoiztu zuen lehena da (duela 6000 urte hasi zen brontze-aroa) eta geroztik, aplikazio arruntetan ez ezik, teknologikoetan ere erabiltzen da. Brontzeetako partaideak anitzak izan daitezke eta ohikoek eztainua dute (baina sekula ere ez zinka ez eta nikela). Brontzearen aplikazio arruntak oso ezagunak dira: ontziak, bitxiak eta bestelako apaingarriak, kortxeteak, txanponak, torlojuak, etabar. Gaur egun, baina, ekoizten den brontze gehiena aplikazio elektrikoetan erabiltzen da hariak eta alanbreak gisa. Hala ere, badaude beste aplikazio teknologiko ez elektrikoak aupatu beharrekoak: alegia, higiene-hodietan eta gas-garraioan. Gotzone Barandika 152
10.1 Solido ionikoak Orain arte elementu ez-metalikoz osatutako molekulak ikusi ditugu eta elementu metalikoz eratutako solido metalikoak. Kapitulu honetan, berriz, elementu metalikoen eta eta ez-metalikoen artean sortzen diren elkarteak aztertuko ditugu: alegia, solido ionikoak. Solido ionikoetan katioiak eta anioak daude, indar elektrostakikoen bidez elkarrekin mantentzen direnak. Elektroiak galduz gero, elementu metalikoak katioi bilakatzen dira eta elektroi hauek onartuz gero, elementu ez-metalikoak anioi bilakatzen dira. Zer esanik ez, katioak eta anioiak elementu bakarrekoak ez ezik (NaCl solido ionikoan bezala), poliatomikoak ere izan daitezke; NH4NO3 solidoan bezala. Betiko legez, oso sinplifikatua izan arren, lehen deskribapen hau oso baliagarria da, solido ionikoen irudi grafikoa eta zuzena adierazten baitu. Hala ere, irudi hau ez da sekula ere ez errealitateari dagokiona. Izan ere, solido ioniko idealean elkarrekin trukatzen diren elektroiak ez daude deslekutuak (solido metalikoetan bezala) eta ez dira partekatzen (hurrengo kapituluan ikusiko ditugun solido kobalenteetan bezala), baizik eta anioien eragin-zonaldean dauden. Alabaina, geroago aztertuko dugunez, solido ioniko errealetan katioien eta anioen arteko elkarteak ez dira erabat ionikoak, nahasiak baino. Hala eta guztiz ere, deskribapen ideala oso egokia da solido ionikoen zenbait ezaugarri aztertzeko. Hots, elektroiak lekututa daudela onartuz, solido ionikoak isolatzaile elektrikoak direla ulertzen da erraz. Bestalde, solido ionikoa fundituz gero, likido egoeran dauden ioiak korronte elektrikoa garraia ditzakete eta, beraz, eraole bihurtzen da. Ezaugarri mekanikoen ikuspuntutik, solido ionikoak metalikoak baino gogorragoak eta hauskorragoak dira mugikortasuna oso murriztua baitago elektroien lekupenaren ondorioz; hau dela eta, solido ionikoak ezin daitezke mekanizatu. Bestalde, solido ionikoak ura bezalako disolbatzaile polarretan disolbagarriak dira ioiak erraz solbatatzen baitira. Berriro ere, ezaugarri hauek solido ioniko idealarenak direla azpimarratu beharra dago. Izan ere, beste ereduekin gertatzen den bezala, lotura ionikoa azaltzeko aztertuko dugunak ez ditu barneratzen solido ionikoak euren osotasunean. Kapitulu honetan alderdi hauek lantzen saiatuko gara eta, horretarako, solido ionikoak bi ataletan aztertuko ditugu: alde batetik, solido ionikoen egitura-ezaugarriak eta, bestetik, lotura-alderdiak.
Naturan bi irizpide argi daude solidoen egonkortasuna lortzeko: hala nola, espazioaren aprobetxamendu maximoa eta kargen arteko aldarapen minimoa. Jarraian, solido ionikoen sare kristalinoak bi irizpide hauen araberakoak direla ikusiko dugu. Solido ionikoek metalikoek baino dentsitate txikiagoa izaten dute eta horrek egitura kristalinoarekin zerikusia du. Paketaketa trinkoak aztertu ditugunean egin bezala, eredu geometriko bat lan daiteke solido ionikoen egiturak ulertzeko. Eredu horretan, ioiak esferatzat onartzeaz gain, tamaina desberdinetakoak direla eta espezie kargatuak direla hartu behar da kontuan. Paketaketa trinkoetan esfera guztiak tamaina berberakoak dira eta, ikusi bezala, bakoitzaren inguruan koka daitezkeen esferen kopurua hamabi da. Beraz, paketaketa hauetan inguratuta dagoen esfera katioitzat hartuko bagenu eta ingurukoak, anoitzat, horrela sortutako solido ionikoan hamabiko koordinazio-zenbakia izango zuten katioiek.
10.2 Solido ionikoak 10.1.1. Ioien tamainen araberako egitura-posibilitate teorikoak Zer esanik ez, solido ionikoetan katioiek eta anioiek ez dute zertan tamaina berekoak izan; are gehiago, anioiak katioiak baino espezie handiagoak izaten dira. Hau dela eta, katioien eta anioien tamainen arteko diferentzia handitzen den heinean, koordinazio-zenbakiak gero eta txikiagoa izan behar du. Jarraian koordinazio-zenbaki desberdinetarako posibilitate geometrikoak irudikatuko ditugu. Hain zuzen, 8, 6, 4 eta 3 balioetako koordinazio-zenbakiak hartuko dira kontuan eta bai horiei dagozkien geometria egokienak (seinu bereko kargen arteko aldarapenak ahalik eta txikienak izan daitezen). Katioien tamaina anioiena baino txikiagoa baldin bada, katioien inguruan ez dago lekua hamabi anoientzat, gutxiagoentzat baino; beraz, rK/rA<1 bada, orduan KZ<12 izan behar du. Koordinazio-zenbakia zortzi izan dadin, badago katioien eta anioien tamainen arteko erlazio maximo bat, geometrikoki kalkula daitekeena (10.1. irudia). Horretarako, zortzi anioiak kubo baten erpinetan kokatuta daudela onartu beharra dago, horixe baita anioien arteko aldarapenak minimizatzeko geometriarik egokiena. Horrela, anioiek kuboaren a aldeetan elkarri ukitzen diote eta anioek eta katioiek, d diagonalean (d=√3a). Beraz, lortzen dugun balio maximoa rK/rA=0.752 da.
Katioien eta anioien erradioen arteko erlazioa, are txikiagoa baldin bada (rK/rA<0.752), koordinazio-zenbakia ere txikiagoa izango da. Izan ere, KZ=6 izan dadin, geometria egokiena oktaedrikoa da eta rK/rA =0.414 lortzen da (10.2. irudia). Horretarako, anioen ukipena a aldeko laukietan gertatzen dela hartu behar dugu kontuan eta anioen eta katioen artekoa, d laukiaren diagonalean (d=√2a).
Kalkulu bera egiten badugu KZ=4 izan dadin, geometria tetraedrikoa onartu beharra dago. Tetraedroa a aldeko kubo batean finkatuta dagoela onartuz, anioien ukipena kuboaren aurpegien da diagonaletan gertatzen da (da=√2a) eta anioien eta katioen artekoa, kuboaren dk diagonalean (dk =√3a). Beraz, rK/rA =0.225 lortzen dugu (10.3. irudia). A K A A
10.3 Solido ionikoak
10.1.2. Sare ionikoak eta anioien paketaketa Egindako kalkulu hauek teorikoak dira eta solido ionikoen parametroekin konparatu beharra dago. Alabaina, hori egin baino lehen, solido ionikoen egitura kristalinoak ezagutu behar ditugu. Hots, solido ioniko askok zenbait ohiko sare kristalinotan kristalizatzen dute non katioien koordinazio-zenbakiak zortzi, sei eta lau diren. Sare ioniko hauek paketaketa trinkoekin harreman estuan daudenez, sarritan sare ionikoak sailkatzeko anioen paketaketak deskribatzen dira, katioiak sare horietako hutsuneetan daudela onartuz. Horrela, solido ioniko gehienetan anioiek paketaketa kubikoak eta hexagonalak eratzen dituzte jarraian ikusiko dugun bezala.
Anioien paketaketa kubikoetan oinarritutako sare ionikoak CsCl-aren sarea aipatu beharreko ohiko daeetako bat da non katioien koordinazio-zenbakia zortzi den (10.5. irudia). Beraz, solidoaren estekiometria 1:1 motakoa denez, anioien koordinazio-zenbakia ere zortzi da. Hori adierazteko, sarearen koordinazioa 8:8 dela esaten da. Aurreko azterketaren arabera ioien erradioien tamainen arteko erlazioak 1 eta 0.752 balioen artean egon behar du, geometria hau gerta dadin. Hots, rCs/rCl =0.91 da, aurreikusitakoarekin adostasunean. Sare-mota honetan, anioek sare kubiko sinplea eratzen dute eta katioiek hutsune kubikoetan daude.
10.4 Solido ionikoak
10.5. irudia. CsCl-aren sarea (katioia kolore ilunekoa da eta anioiak, kolore argikoak)
Beste haluro batzu ere CsCl-aren sarean kristalizatzen dute: adibidez, CsBr, CsI, TlCl eta TlBr. Hots, ohar daitekeenez, guztietan katioia handia da. Ezaugarri hau betetzen duten beste solido ioniko batzuk, zenbait amonio-gatz dira: hala nola, NH4Cl. NH4Br eta NH4I. Anioi poliatomikoa duten eta CsCl-aren sarean kristalizatzen duten adibide modura, zenbait zianuro aipa daitezke: esaterako, CsCN eta TlCN. Bestalde, ionikoak izan ez arren, hainbat konposatu intermetalikoetan ere sare hau aurkitzen dugu: NiAl, FeAl eta LiHg konposatuetan, besteak beste. 1:1 estekiometria-motakoen artean, NaCl-aren sarea dugu (10.6. irudia), non bai katioien eta bai anioien koordinazio-zenbakia sei den (6:6 koordinazioa). Kasu honetan ere, rNa/rCl =0.54 balioa aurreikusitakoarekin bat dator, 0.752 eta 0.414 balioen artekoa baita. Sare honetan anioiek paketaketa kubiko trinkoa eratzen dute eta katioiek hutsune oktaedriko guztiak betetzen dituzte.
10.6. irudia. NaCl-aren sarea (katioiak kolore ilunkoak dira eta anioiak, kolore argikoak)
10.5 Solido ionikoak
10.7. irudia. ZnS-blendaren sarea (katioiak kolore ilunekoak dira eta anioiak, kolore argikoak)
10.8. irudia. (ezk) M2A Antifluoritaren sarea eta (esk) CaF2-fluoritaren sarea (katioiak kolore ilunekoak dira eta anioiak, kolore argikoak).
10.6 Solido ionikoak
Anioien paketaketa hexagonal trinkoetan oinarritutako sare ionikoak Anioien paketaketa hexagonal trinkoetan oinarritutako sare ionikoen artean NiAs-ren eta ZnS-wurtzitaren sareak aipautuko ditugu oso adierazgarriak baitira. NiAs-aren sarean (10.11. irudia), katioiek anioien paketaketa hexagonal trinkoko hutsune oktaedriko guztiak betetzen dituzte. Beraz, 1:1 estekiometriari eta 6:6 koordinazioari egokitzen zaie egitura hau. Sare honetan ioien tamainak oso antzekoak dira (rNi/rAs>0.732) eta beraz, espazioa ez da aprobetxatzen modurik eraginkorrenean. Berriro ere, bestelako alderdiak hartu beharko genituzke hori azaltzeko; arseniuro anioiaren kimika kobalentearekin zerikusia dutenak, hain zuzen. Gotzone Barandika 158
10.7 Solido ionikoak 2
Hots, wurtzita eta blenda ZnS-aren polimorfoak dira eta bietan ioien tamainen arteko erlazioa bera bada ere, konponbide desberdinak aukertzen ditu naturak ioi hoiek kokatzeko era eraginkor batean.
Bestelako paketaketak Zer esanik ez, aurrean aurkeztutakoak baino solido ionikoen sare-mota gehiago daude eta jarraian zenbait adibide ikusiko ditugu: hala nola, ZrO2-zirkonia, Al2O3-errubia, NaNO3 eta CaTiO3-perovskita. 10.12. irudian bitxigintzan erabiltzen diren. ZrO2-zirkoniaren eta Al2O3-errubiaren egiturak ikus daitezke. Zirkonian katioien koordinazio-zenbakia zortzi da eta, beraz, anioiena, lau. Bestalde, errubian, aluminio katioien koordinazio-zenbakia sei da eta anioiena, hiru. Solido ioniko ezaugarrien artean, uretan disobagarrik direla aldarrikatu dugu lehenago. Alabaina, guztiok badakigu zirkonia eta errubia uretan disobagaitzak direla. Alderdi hau geroago landuko dugu lotura ionikoaren berezitasunak aztertzean.
10.8 Solido ionikoak
Monoatomikoak ez ezik, solido ionikoek anioi zein katioi poliatomikoak izan daitezke. Adibidez, 10.14. irudian NaNO3 solidoaren egitura ikus daiteke, non Na atomo bakoitzaren inguruan sei O atomo dauden eta O bakoitza bi Na atomoei lotura dauden. Beraz, estekiometriarekin bat etorrita, Na atomo bakoitzaren inguruan sei NO3 - ioi poliatomiko daude.
Solidoen aniztasuna adierazteko, azken adibide bat jarriko dugu non solidoa polikationikoa da. Hots, CaTiO3-perovskitaren sarean Ti atomo bakoitzaren inguruan sei O atomo daudenez eta Ca atomo bakoitzaren inguruan hamabi O atomo daudenez, O atomo bakoitza hiru Ca eta bi Ti atomoz inguratuta dago. Egitura hau deskribapena askoz sinplifikatzen da TiO6 oktaedroen bidez. Izan ere, oktaedro hauek erpinak amankomunean dituztenez, hiru dimentsioko sarea eratzen dute eta Ca2+ katioiak zortzi okaedrok eratutako hutsuneetan daude (10.15. irudia). Horrela, koordinazio-esferen erpinetan dauden O atomoek bi oktaedroetan hartzen dutela parte kontuan hartuz, TiO3 2- unitatetzat har daiteke oktaedro bakoitza eta 1:1 (Ca2+:TiO3 2-) estekiometria izango genuke.
10.9 Solido ionikoak
10.1.3. Erradio ionikoa Lotura ionikoetan dentsitate elektroniko gehiena anioiaren inguruan kokatzen dela badakigu, baina d loturadistantziaren zer proportzio dagokion anoiari eta zein katioari ez da erabaki erraza (10.16. irudia). Izan ere, irizpide desberdinak erabil daitezke erradio ionikoak definitzeko eta, jarraian, horietako lau aztertuko ditugu.
10.16. irudia. Lotura ionikoaren dentsitate elektroniko gehiena anioiren inguruan kokatzen da Landé-k erradio ionikoak kalkulatzeko metodo bat proposatu zuen 1920.an. Hots, sare ionikoetan anioien arteko ukipena gerta dadin, anioiak handia izan behar du eta katioiak, txikia (10.17. irudia).
Horrela, anioien arteko a distatzia esperimentalki determinatuz, anioien erradio ionikoa kalkula daiteke distantzia honen erditzat hartuz eta katioaren eta anioien arteko b distantzia determinatuz, katioiaren erradioa ere kalkula daiteke (10.18. irudia).
10.10 Solido ionikoak Metodo hau aurrera eroateko, Landé-k LiI aukeratu zuen katioi txikia eta anioi handia dituen solidoa da eta. LiI solidoak NaCl-aren sarean kristalizatzen du eta a=342 pm eta b=231 pm parametroak ditu; beraz, rI- =a/2=171 pm eta rLi+=b-rI-=232-171=61 pm. Horrela, behin erradio hauek finkatuz gero eta erradio ionikoak konposatuz konposatu konstante mantentzen direla onartuz, besteak kalkula daitezke konparazioz. Geroago frogatu zen bezala, erradio ionikoak aldatu egiten dira konposatuz konposatu eta, horregatik, Landé-ren metodoa ez da oso egokia. Hala ere, zaharrenetako bat denez, aipatzekoa dela uste dugu. Pauling-en proposamena, 1927.an eginda, lehenetako bat dugu ere. Hain zuzen, Z* karga nuklear eraginkorra handitzen den heinean erradio ionikoa gero eta txikiagoa denez, Pauling-ek 10.1. ekuazioko adierazpenak erabili zituen erradio ionikoak kalkulatzeko (non r0 lotura-distantzia den eta C, konstante bat).
Ioien tamainarekin harreman estuan dagoena eta kontuan hartu ez duguna koordinazio-zenbakiaren eragina da. Hots, koordinazio-zenbakia handitzen den heinean erradio ionikoa gero eta handiagoa da. Izan ere, 10.2. ekuazioaren bidez kalkulatzen diren erradioak seiko koordinazio-zenbakiari dagozkio eta ondoko zuzenketak egiten dira bestelako koordinazio-zenbakietarako: r4=0.95r6 eta r8=1.036r6 (esaterako, r4(Na+)=0.99 Å < r6(Na+)=1.02 Å< r8(Na+)=1.16 Å). Hau guztia kontuan hartuta, 10.2. taulako Shannon-en eta Previtt-en erradioen aldaketak azal daitezke
10.12 Solido ionikoak 10.1.4. Ioien tamainen araberako egitura-aurreikuspenak Deskribatu ditugun egituretan katioien koordinazio-zenbakiak zortzi, sei eta lau dira. Beraz, komeni da jakitea ioien tamainen arteko erlazio errealak kalkulatutako balioen artekoak diren ala ez, soliden talde adierazgarri batean. 10.3. taulan, zenbait solidoen rK/rA balioak bildu dira. Ikus daitekeenez, guztiak ez datoz bat egindako kalkulu geometrikoekin; hain zuzen, erlazio teorikoa baino balio handiagoak (adibidez, NaCl-aren sarea duen KF solidoa) eta txikiagoak (adibidez, NaCl-aren sarea duen LiI solidoa) agertzen dira. Hots, egindako azterketa teorikoan alderdi geometrikoak besterik ez dugula kontuan hartu gogoan izan behar da. Izan ere, ioiak esfera zurruntzat jo ditugu eta geroago ikusiko dugun bezala, hau ez zaio egokitzen errealitateari. Alderdi hauek, sakoean aztertuko ditugu lotura ionikoaren kobalentetasun-mailari helduko dioguenean.
(10.1. erreakzioa) Magnitude hau determinatu ahal izateko bi era nagusi daude: lehena zuzena da eta hipotesi teorikoetan oinarritzen da eta bigarrena ez-zuzena da eta datu esperimentalak erabiltzen ditu. Metodo zuzena Born-ek eta Mayer-ek landu zuten 1918 eta 1924 urteetan zehar eta solidoaren indar elektrikoetan du euskarri. Izan ere, solido ionikoetan katioien eta anioien arteko erakarpenek eta seinu bereko ioien arteko aldarapenek eragiten dute. Orotara, baina, indar hauen ondorioz Ee erakarpen potentzialak suertatzen da; ostarantzean, sarearen izaera galduko zen. Kontrako seinuko ioiak hurbiltzen badira infinitutik Gotzone Barandika 164
10.13 Solido ionikoak (10.20. irudia), ioiak gainezarriko ziren nukleo biak kolapsora helduz. Hori gertatzen ez denez, bestelako aldarapen-potentzialak jokatu behar du: hodei elektronikoen aldarapenaren ondorioz sortzen dena, hain zuzen ere. Beraz, potentzial osoa erakarpen-potentzialaren eta aldarapen-potentzialaren batuketa da. Horrek minimo bat du r0 distantzian eta, beraz, r0 distantzia lotura-distantziatzat jotzen dugu. Hau dela eta, potentzialaren balioa, r0 distantzia honetan Es sare-energia da.
10.20. irudia. Sare ioniko baten E potentziala ioien arteko r distantziaren aurrean.
Jarraian sare-energia teorikoki kalkulatuko dugu planteamendu honen arabera. Ee erakarpen potentziala kalkulatzeko anioi bat hartuko dugu erreferentzia gisa eta horren inguruan paketatzen diren ioiek sorrarazten diren aldarapen eta erakarpen indarrak batuko ditugu. Anioien eta katioien karga Z dela onartuz, 10.3. ekuazioak erabiliko ditugu sare-energia kalkulatzeko
10.3. ekuazioak non e elektroiaren karga den eta d, ioien arteko distantzia. Sarearen egitura ezinbesteko aldagaia da kalkulu hau egin ahal izateko. Hots, jarraian NaCl-aren sarearen Ee potentziala kalkulatuko dugu. 10.21. irudian ikus daitekeenez, erreferintzizko anioaren inguruan sei katioi daude r distantziara eta zortzi, √3 r distantziara. Bestalde, √2 r distantziara hamabi anioi paketatzen dira. Zer esanik ez, sarea hiru dimentsioetan hedatzen denez, segida hau infinitorantz jotzen du.
······ 10.21. irudia. NaCl-aren sareko ioien eta erreferintzizko anioiaren arteko distantzia
(10.4. ekuazioa) Ikus daitekeenez, energiaren unitateak ez dira ohikoak eta horregaitik hurrengo aldaketak egiten dira unitateak J·mol-1 izan daitezen.
non N=Avogadro-aren zenbakia eta εo= hutsaren permitibitate elektrikoa. Beraz, orotara Born-en ekuazioa dugu (10.5. ekuazioa) zeinaren bidez ioien arteko erakarpen-potentziala kalkula daitekeen.
(10.5. ekuazioa)
Mayer-ek aldarapen-potentziala kalkulatu zuen 10.6. ekuazioan oinarrituz, non B konstante bat den eta n, Born-en berretzailea.
(10.6. ekuazioa)
Beraz, Eo potentzial osoa 10.7. ekuazioaren bidez kalkula daiteke.
10.15 Solido ionikoak
Horrela B-ren balioa, Eo potentzialaren adierazpenean ordezkatuz, ondoko ekuazioa lortzen dugu.
(10.8. ekuazioa)
Hots, NaCl solidoaren sare-energia kalkulatu ahal izateko ondoko datuak erabili behar ditugu: ro=2.82 Å eta A=1.748. Na+ eta Cl- ioiak ez dira isoelektronikoak eta ondoko Born-en berretzaileak ditugu: n(Na+)=7 eta n(Cl- )=9 Hots, n=8 batez besteko balioa har dezakegu kalkulua egiteko. Hain zuzen,
10.19 Solido ionikoak
Kanpo-eremu baten menpe espezie baten hodei elektronikoak deformatzeko gaitasuna du eta horri polarizagarritasuna deritzo. Hots, konposatu kimikoetan kanpo-eremu hori beste espezie kimiko bat izan daiteke eta, beraz, solido ionikoetan ioien arteko polarizazioa gertatzen da. Hau dela eta, polarizazioa handiagotzen den heinean, loturaren proportzio kobalentea handiagotu egiten da solido ionikoetan. Polarizazioa eta gogortasun kimikoa harreman estuan daude; alegia, gogortasuna espezie batek duen beste espezie baten kanpo-eremu elektrikoa ‘sentitzeko’ gaitasuna da. Hau dela eta, espezie gogorrek espezie bigunen hodei elektronikoa polarizatzen dute. Beste era batean esanda, espezie bigunak polarizagarriak dira eta gogorrak, polarizatzaileak. Hots, η gogortasuna 10.11. ekuazioaren bidez definitzen da. Beraz, ionizazio-energiak gora eta afinitate elektronikoak behera egitean handitzen denez, atomo eta ioi gogorrenak F inguruko atomo txikiak dira eta atomo eta ioi bigunenak, alkalino eta lurralkalino astunak.
(10.11. ekuazioa) non IE ioinizazio-energia den eta AE, afinitate elektronikoa. Solido ionikoetan, anioi gogorrek (F-, Cl-, O2-, S2-), katioi bigunen hodei elektronikoa (Rb+, Cs+, Sr2+ eta Ba2+) deformatzen dute: horregaitik, katioi bigun eta anioi gogor espeziez osotutako solido ionikoetako katioiak ezin dira esferatzat hartu eta espezie hauek azterketa geometrikotik ateratako erradioen proportzioetatik kanpo gera daitezke.
10.20 Solido ionikoak
Katioiak oso txikiak direnean, bestelako arazoak daude aipagarri. Hain zuzen, euren taldeko elementuekin konparatuz, Li+ eta Be2+ katioek askoz karga-dentsitate handiagoa pairatzen dutenez, premiazkoa dute proportzio handi bat partekatzea anioiarekin eta, horregatik, solido hauetan kobalentetasun maila nabaria da. Anioiaren tamainari dagokionean, aldaketa bera ikus daiteke: hain zuzen, zenbat eta anioia txikiagoa izan, sarea hainbat eta ionikoagoa da (10.8. taula). 10.8. taula. Zenbait solido ionikoren Es sare-energia (kJ·mol-1) eta P polaritatea
Orain arte ateratako ondorioak horrela laburbil daiteke. Sare-mota berean kristalizatzen duten solido ionikoak (A Madelung-en konstantea bera dutenak) erraz konpara daitezke ξ parametro elektrostatikoaren bidez (ξ=Z2/d) sare-energiaren balio absolutuari zuzenean proportzionala baita. Beraz, ioien kargak gora eta lotura-distantziak behera egitean, sare-energia gero eta handiagoa da. Koordinazio-zenbakiei dagokienean, ondokoa esan daiteke gehienetan: kordinazioa-zenbakia zenbat eta txikiagoa izan, lotura ionikoaren kobalentetasun-maila hainbat eta handiagoa izango da. Beraz, ioien tamainak antzekoak izateak ionikotasunaren alde egiten du. Hori beste era batean adieraz daiteke: hots, katioi handiek eta anioi handiek elkarri egonkortzen diote eta, aldiz, katioi eta anioi txiliak, elkarri.
10.21 Solido ionikoak Lotura ionikoaren izaeraren indikatzaileen artean disolbagarritasuna dugu. Konposatu polarrak disolbatzaile polarretan disolbatzen direnez, solido ionikoen disolbagarritasuna uretan, lotura horren polaritatearen neurria da eta, ondorioz, ionikotasunarena ere. Solido ionikoak disolbatzean, ioien arteko loturak desegiten dira eta, 10.21. irudian ikus daitekeenez, disolbatzailearen dipolo-molekulek inguratzen dituzte suertatutako ioi isolatuak. Horrela, ioiak solbatatuak daudela esaten da.
10.21. irudia. Gatz baten ioi solbatatuak disolbatutakoan
Solido ionikoen disolbagarritasuna uretan asko aldatzen du konposatuz konpostu. Ohiko solido ionikoak uretan disolbagarriak dira eta gatz deritze (adibidez, janarietan jartzen dugun NaCl gatza). Ur mineraletan gatz ioniko asko daude disolbatuta gizakientzat ezinbestekoak direnak. Hala ere, ionikotzat jo ditugun solido asko disolbagarritasun txikia dute uretan eta, are gehiago, batzu disolbagaitzak dira (adibidez, CaF2-aren disolbagarritasun-biderkadura Ks=1.46·10-10 da eta ZnS-arena, Ks=2.93·10-25). Zer esanik ez, disolbagarritasun ezak, lotura ionikoaren izaera kobalentea oso nabaria dela adierazten digu. Disolbagarritasunaren eta sare-energiaren arteko harremana ez da zuzena, disoluzio-prozesuan disoluzioentalpiak parte hartzen duelako. Hala ere, solido disolbagarriak konparatuz, ioien tamainen arteko diferentzia handituz doala disoluzioa hainbat eta exotermikoa dela esan daiteke.
Kohesio-indarrek molekulen polaritatearekin dute zerikusia. Adibidez, I2 molekula apolarra da eta CO delakoa, polarra (11.1. irudia). CO molekularen momentu dipolarraren ondorioz, molekulak behin betiko dipoloak dira eta horren arabera paketatzen dira sare kristalinoan; alegia, kargen arteko erkarpenak ahalik eta handienak izan daitezen eta aldarapenak, berriz, ahalik eta txikienak. I2 molekula, ordean, ez da behin betiko dipoloa denboran zehar. Dena dela, elektroien mugikortasunaren ondorioz, dentsitate elektronikoaren banaketa aldatu egiten da unez une eta, horrela, batez bestean apolarra izan arren, I2 molekulak behin behiniko dipolo modura jokatzen du denboran zehar. Horri esker, molekulen arteko elkarteak sortzen dira eta sarearen ordena mantentzen da.
11.2 Kohesio-indarrak, solido molekularrak eta kobalenteak berehalako dipoloak δ behin betikoak baino askoz ahulagoak direnez, molekula apolarren arteko kohesioa polarren artekoa baino ahulagoa izaten da. Indar hauek likido egoeran ere jokatzen dute, molekulen arteko elkarteak egon behar dute eta (ostarantzean, bolumena aldakorra izango zen, gas egoaran gertatzen den bezala). Alabaina, bero-mugikortasunaren ondorioz, elkarte hauek solido egoeran daudenak baino askoz ahulagoak dira. Zer esanik ez, kohesio-indarrek disoluzio-prozesuetan ere jokatzen dute soluto solidoaren eta disolbatzaile likidoaren molekulen artean. Solutoaren molekulak apolarrak eta disolbatzailearenak polarrak direnean (edo alderantziz), dipolo indizitu-dipolo indarrak sortzen dira, Debye-ren indar deritzenak (11.2. irudia). Hots, molekula polarren δ dipoloek ρ dipoloak sorrarazten dituzte molekula apolarretan disoluzioa erraztuz. Hala ere, sortutako elkarteak ez dira oso sendoak eta, horregaitik, solido apolarren disolbagarritasuna disolbatzaile polarretan ez da oso handia. Bestalde, Deby-ren indarrek likido polar bat likido apolar batekin nahasten denean ere jokatzen dutela gaineratu beharra dago.
11.4. irudia. H2O, HF eta CH3COOH molekulen arteko hidrogeno-lotura (lerro etenaren bidez adierazia) 11.5. irudian, nitrilometanoaren eta azetonaren hidrogeno-loturak irudikatu dira. Ikus daitekeenez, nitrilometanoaren molekulan C≡N taldea R da eta B, nitrilo taldearen N atomoa. Bestalde, azetonan R=CH3CO da eta B=O da.
11.5. irudia. Nitrilometanoaren eta azetonaren molekulen arteko hidrogeno-lotura (lerro etenaren bidez adierazia) Hidrogeno-lotura horren bitxia denez, parte hartzen duten atomoek molekula berekoak izan daitezke. Horretarako, baina, hidrogeno-loturen bidez eratzen diren eraztunek ez dute gehitu behar tentsio nabaririk molekulan. Hau dela eta, bost edo sei muturreko eraztun launak eratzen dira gehienetan (11.7. irudia).
11.5. irudia. (goian) Azetonaren eta triklorometanoaren hidrogeno-loturak eta (behean) azido organikoen eta kloroformoaren artekoak. Portaera azeotropikoa horrekin zerikusia duen ezaugarria dugu. Hots, batzuetan bi likido nahastutakoan suertatzen denak ez ditu likido bien batez besteko ezaugarriak, beste batzuk baino. Beraz, nahastea hirugarren likido bat modura jokatzen du eta azeotropo deritzo. Adibidez, piridina eta kloroformoa nahastutakoan 11.6. irudiko azeotropoa sortzen da zeinaren irakite-puntua piridinaren eta kloroformoaren batez bestekoa baino txikiagoa da. Beraz, horrek azeotropoko indar intramolekularrak jatorrizko likidoenak baino sendoagoak direla adierazten digu. Kloroformoak azetonarekin ere eratzen du azeotropo bat.
11.6. irudia. Piridinaren azeotropoak kloroformoarekin eta azetonarekin.
7.6. taulan zenbait likidoren ε konstante dielektrikoak daude bilduta. Lehenago ikusi bezala, konstante dielektrikoa eta polaritatea harreman estuan daude eta bai molekulen arteko indarren sendotasunarekin. Hots, likido egoeran dauden molekulen dipoloek pantaila modura jokatzen dutenez, likidoaren konstante dielektrikoaren zenbat eta handiagoa izan (hau da, likidoaren molekulen polaritatea zenbat eta handiagoa izan) bi kontrako seinuko kargen arteko erakarpen-indarra (adibidez, disolbatuta dagoen soluto baten ioien artekoa) orduan eta txikiagoa izango da eta, orduan, solutoaren disoluzioa gero eta errazagoa izango da. Bestalde, likidoaren molekulen arteko hidrogeno-loturak eratzeko aukera baldin badago, horiek sendoagoak izango dira H atomoen azidotasuna handitzean eta, beraz, polaritatea handituz doan heinean.
11.6 Kohesio-indarrak, solido molekularrak eta kobalenteak dira; izan ere, solido guztien artean baxuenak dira (FP<25ºC). Halaber, presioa pixka batez handitzen bada, solidoa puxkatu egiten da eta, beraz, solido molekularrak bigunak eta hauskorrak dira. Izotza solido molekularren adibide bat dugu solidifikazio-prozesuaren araberako polimorfo desberdinak dituena. 11.10. irudian izotzaren polimorfo kubiko baten egitura irudikatu da. Ikus daitekeenez, O atomo bakoitza lau H atomoei lotuta dago geometria tetraedrikoan. Polimorfo hau oso berezia da (ikus 7. kapituluaren gai osagarria), bertako hidrogeno-loturak eta lotura kobalenteak bereiztezinak baitira: hain zuzen, O···H lotura guztien distantzia 1.38 Å da (ur molekula isolatu baten lotura kobalentearena baino luzeagoa eta ohiko hidrogeno-loturena baino askoz laburragoa).
11.10. irudia. Izotza kubikoaren sare kristalografikoa: (ezk) hiru dimentsioko ikuspegia eta (esk) bi dimentsiokoa.
11.7 Kohesio-indarrak, solido molekularrak eta kobalenteak Ez ura eta ez amoniakoa ere ez daude solido egoeran baldintza estandarretan; S8 molekulak, ordea, bai. S atomoek zortzi erpineko eraztun ez-launak eratzen dituzte eta molekula hauen artean jokatzen duten kohesioindarren sendotasuna nahikoa da giro-tenperaturan sare kristalografikoa egonkorra izan dadin (10.12. irudia).
11.11. irudia. S8 solidoaren sare kristalografikoa: Sufre solidoaren kasuan, molekulen tamaina nahitaezko aldagaia da kohesio-indarren sendotasuna azaltzeko. Izan ere, molekulen tamaina gora egitean fusio-puntua eta irakite-puntua gero eta altuagoa dela erraz ikusten daiteke hidrokarburoetan; adibidez, butanoaren, pentanoaren eta hexanoaren irakite-puntuak – 0.5, 36.1 eta 68.7ºC dira, hurrenez hurren. Beste solidoena bezala, molekularren egonkortasuna espazioaren aprobetxamenduaren irizpidean datza. Solido hauetan, baina, molekulak ez dira esferikoak eta, horregatik, solido ionikoetarako zein metalikoetarako garatutako ereduak (esferen paketaketarenak) ez dira baliagarriak. Kitaigorodskii kristalografo errusiarrak molekulen paketaketaren eredua garatu zuen 1955ean. Hots, molekulek hutsuneak eta protuberantziak izaten dituztenez, irizpide geometrikoetan baino ez oinarrituz, paketaketa eraginkorrenak zuloak protuberantziekin gainezartzeari dagokiona izan beharko zuen. Dena den, molekula desberdinen elektroien arteko aldarapenak jokatzen dute solido molekularren paketaketa azaltzeko eta kontuan hartu beharrekoak dira. Eredu hau garatuko ez dugun arren, zenbait alderdi gaineratuko ditugu. Hain zuzen, molekula diatomiko askok fusio-puntutik gertu dauden tenperaturetan simetria altuko paketaketa trinkoak eratzen dituzte: esaterako, H2, β-N2 eta CO molekulek paketaketa hexagonal trinkoan kristalizatzen dute eta γ-O2 eta β-F2 molekulek, kubiko trinkoa. Izan ere, molekulek errotatzeko behar adina bero-energia dute eta esfera modura jokatzen dute. Tenperatura baxuagoetan, berriz, errotatzeko ahalmena oso murriztua dago eta molekulak bestelako irizpedeen arabera paketatzen dira. Zer esanik ez, suertatutako paketaketek simetria gutxiagoa adieraten dute: adibidez, Cl2, Br2 eta I2 molekulak sare ortorronbikoetan paketatzen dira solido egoeran. Gas nobleen solidoak ez dira molekularrak, egitura-unitateak atomoak baitira. Halaber, atomoen arteko erakarpen indarrak ez dira kobalenteak Van der Waals-enak baino. Izan ere, gas nobleen sare krisitalografikoak eta solido metalikoarenak antzekotasunak dituzte. Hain zuzen, Ne, Ar eta Kr direlakoek paketaketa hexagonal trinkoetan solidifikatzen dute eta He-k, berriz, kubiko trinkoan.
11.9 Kohesio-indarrak, solido molekularrak eta kobalenteak Zer esanik ez, indar horiek lotura kobalentearenak baino askoz ahulagoak dira eta hori grafitoaren loturadistantzietan somatzen da: izan ere, planokideak diren C atomoen arteko distantzia (hau da, lotura kobatentearen bidez lotuta dauden atomoen arteakoa) 2.46 Å da eta plano desberdinetako C atomoen arteko distantzia minimoa 3.35 Å da. Hau dela eta, bidimentsioko solidoak ahulak dira norabide batean. Arkatzak erabiltzean hori oso erraz ikus daiteke grafitoaren kasuan zeren eta, idazterakoan egiten den presio txikiaren ondorioz, planoen arteko paketaketa desegiten dugun. Egitura-unitate kobalenteak dimentsio bakarrekoak ere izan daitezke, polietilenoan gertatzen den bezala. Polimero hau (CH2)n molekula infinitotzat jo daiteke non -CH2- taldeen segiden ondorioz, molekula infinitorantz hedatzen da espazioko dimentsio batean. Kasu honetan, eraketa hipotetikoaren abiapuntutzat CH4 molekula jo daiteke (11.14. irudia).
Zer esanik ez, silikatoetan hutsuneetako katioien eta O atomoen arteko lotura ionikotzat jo daiteke. Beraz, liburu honen orrialdetan maiz errepikatu dugun bezala, errealitatea eta gure ereduak oso gutxitan datoz bat Gotzone Barandika 183
11.11 Kohesio-indarrak, solido molekularrak eta kobalenteak erabat. Hala ere, silikatoen egonkortasunak SiO4 tetraedroen lotura kobalentean du euskarri eta, horregaitik, silikatoek solido kobalenteen ezaugarriak adierazten dituzte. Hots, solido kobalenteak gogorrak eta hauskorrak dira, lotura kobalentea norabidezkoa baita. Horren ondorioz, fusio- eta irekite-puntuak altuak dira eta koordinazio-indizeak, baxuak (laukoa ohikoa dugu). Bestalde, disolbagaitzak izaten dira, bai disolbaltzaile polarretan eta bai apolarretan. Lotura kobalentearen ondorioz, elektroien mugikortasuna oso murriztua da eta solido kobalenteak isolatzaile elektrikoak izaten dira. Izan ere, C-diamantea, Si eta Ge solidoen eroankortasun eza dagoeneko azaldu dugu banden teoriaren bidez. |
addi-47285c543413 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13589 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2014-11-13 | science | Barandika Argoitia, Miren Gotzone | eu | Kimika Ez-Organikoaren sarrera: laborategiko praktikak | Lehenik, saio esperimentalak egiteko gidoiak daude bilduta, eta gero, ikasleek egin beharreko txostena.
b.2. iragazitakoaren ioien identifikazioa • iragazitakoaren bi kantitate txiki hartu eta bakoitza saiodi batean jarri: lehenengoari, amoniakoa gehitu (Cu+2 dagoela baieztatzeko) eta bigarrenari, zilar nitratoa (Cl- dagoela baieztatzeko) BaSO4 az bentzoikoa
HELBURUA Praktika honen helburua erreakzio kimikoen natura bereiztea da. Horretarako, zenbait erreakzio sailkatu behar dira ondoko kategorietan: hots, sintesia, deskonposizioa, ordezpena eta ordezpen bikoitza.
HELBURUA Praktika honen helburua ondokoa da: zenbait disolbatzaile likido erabiliz, zenbait solidoren disolbagarritasuna baldintzatzen duten aldagaiak aztertzea. Izan ere, konposatu polarrak disolbatzaile polarretan disolbatzen direla eta apolarrak, apolarretan baieztatuko dugu.
HELBURUA Praktika honen helburua azido eta baseen propietate nabargarrienak adieraztea da. Azidoen disoluzio akuosoek propietate komunak adierazten dituzte H3O+ hidronio ioia baitago. Halaber, disoluzio basikoetan, OH- hidroxilo (edo oxhidrilo) ioia dagoela, beste hainbeste suertatzen da. Disoluzioen izaera azidoa edo basikoa determinatzeko, pH-a neurtzen da. pH=-log[H3O+], non [H3O+] delakoak hidronio ioien kontzentrazioa adierazten duen. Disoluzioak, honela sailkatzen dira: disoluzio azidoak 1≤pH<7 disoluzio neutroak pH=7 disoluzio basikoak 7<pH≤14
3. Azido eta baseen sendotasuna. a) 10-1, 10-2 eta 10-3 M diren HCl eta NH3 disoluzioak prestatu 2M diren disoluzioetatik abaituz. Aldez aurretik zenbakituriko 6 saiodietan jarri. Erloju-beira batean, pH-paperatik 6 zati kokatu. Beirazko hagazka erabiliz, jarri pH-paperaren zati bakoitzaren gainean disoluzio bakoitzaren tanta batzu. Konparatu zati bakoitzak hartzen duen kolorea, paperaren eskalarekin. b) konparatu 10-3 M diren NaOH eta NH3 disoluzioen pH-ak c) konparatu 10-3 M diren HAc eta HCl disoluzioen pH-ak
HELBURUA Praktika honen helburua, azidoek duten metalekiko eragina aztertzea da. Metalak, ikuspuntu elektroeragiletik, bi motetan sailka daitezke: nobleak eta ez-nobleak. Metal ez-nobleak, azido oxidatzaile zein ez-oxidatzaileek eraso dituzte. Metal nobleek, ordea, azido oxidatzaileen erasoa soilik jasaten dute.
• 2. saiakuntza. hiru saiodi zenbakitu, bakoitzean ondoko produktu bat jarri (espatula-mutur bat): kobre (II) sulfatoa, kobre (II) kloruroa eta kobre (II) nitratoa: 5 ml ur distilatu gehitu saiodi bakoitzean, eragin eta sodio hidroxidoaren disoluzioaren tanta batzuk gehitu. Ohartu zer gertatzen da.
3. Zer behatzen duzu, amoniakoa iragazitakoari gehitzean? Zein da Cu+2-a eta amoniakoaren arteko erreakzioa?
4. Zer behatzen duzu, zilar nitratoa iragazitakoari gehitzean? Zein da Cl--a eta zilar nitratoaren arteko erreakzioa?
5. Zer behatzen duzu, bario sulfatoa eta azido bentzoikoa daudeneko ontzia berotzean?
1. Idatzi 1. erreakzioa eta seinalatu zer motakoa den.
2. Idatzi 2. erreakzioa eta seinalatu zer motakoa den.
3. Idatzi 3. erreakzioa eta seinalatu zer motakoa den.
4. Idatzi 4. erreakzioa eta seinalatu zer motakoa den.
5. Idatzi 5. erreakzioa eta seinalatu zer motakoa den.
6. Idatzi 6. erreakzioa eta seinalatu zer motakoa den.
8. Idatzi karbono dioxidoaren deskonposizio-erreakzioa
9. Ondoko erreakzioak sailkatu:
10. Idatzi ondoko erreakzioak era ionikoan:
2. Erreakzioa endotermikoa edo exotermikoa da?
• 1. saiakuntzarako egin dituzun kalkuluak adierazi
• 2. saiakuntzarako egin dituzun kalkuluak adierazi
• 3. saiakuntzarako egin dituzun kalkuluak adierazi
9. Azido klorhidrikoaren eta burdinaren arteko erreakzioa adierazi.
10. Sodio hidroxidoaren eta azido klorhidrikoaren arteko erreakzioa adierazi.
Azido ez oxidatzaileak: oxidatzaile bakarra protoia da Azido oxidatzaileak: azidoaren anioia da oxidatzailea
oxidazioa H+ + 1e- ⇔ ½H2 erredukzioa M + nH+⇔ Mn+ + ½nH2
3. Aztertutako azidoetatik, zeintzuk dira oxidatzaileak?
4. Aztertutako azidoetatik, zeintzuk ez dira oxidatzaileak?
6. Erreakzio guztietan, metala katioi bilakatzen da erredox prozesu baten bidez. Metala oxidatzen bada, zein da oxidatzailea kasu bakoitzean?
7. Metal noble bat aukeratu eta gertatutako erreakzio guztiak idatzi.
8. Metal ez noble bat aukeratu eta gertatutako erreakzio guztiak idatzi.
2.saiakuntza
3. Zer ondorio atera daiteke 1. saiakuntzatik?
4. Zer ondorio atera daiteke 2. saiakuntzatik?
5. Zer gertatzen da baldin eta amonio kloruroaren disoluzio batean zilar nitratoa gehitzen bada? Idatzi erreakzioa
GALDERAK 1.- Saiakuntzetan gertaturiko erreakzioak idatzi.
1. Zein da oinarrizko diferentzia CuCl2 eta CuCl direlakoen artean?
2. Idatzi praktikaren erreakzioak
1. Idatzi praktikaren erreakzioak
1. Idatzi praktikaren erreakzioak
1. Hurrengo erreakzioak idatzi: |
addi-e1d41596ae48 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13598 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2014-09-26T09:57:12Z | science | Medina Uribe, Aitor | eu | Emozioak heziketa fisikoan | Jakin dakigunez, Heziketa Fisikoko irakasle moduan gure helburua ikasleen garapen integrala ematea da. Horretarako, prestatu eta proposatu beharreko edukiak ahalik eta osatuagoak lantzea ezinbestekoa bilakatzen da. Lan horretan, jakina da saio bakoitzean planteatutako ekintza edo jarduera guztiak jokaera motorrak osatutako aspektuak jaso edo landu behar direla. Ekintza hauek, arlo biologikoa, arlo emozionala, harremanen arloa eta arlo kognitiboa barneratzen dituelarik. Lan hau aurrera eramateko orduan, aldiz, arlo emozionalean oinarritu naiz, ikerketaren norabidea alderdi honetara bideratuz . Izan ere, lan honen bitartez alderdi emozionalari garrantzia emateaz gain, Heziketa Fisikoan duen garrantzia azpimarratzen da. Bertan, egoera motor bakoitzean (Psikomotoreak ala soziomotoreak; eta soziomotorretan aurkaritzakoak, lankidetzakoak eta, lankidetza-aurkaritzakoak) ematen diren emozio positiboak ikertzen dira. Ikerketa hau, Bilbon, Irala auzoko Gallego Gorria eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei bideratu zaie. Guztira 64 ikaslek parte hartu dute. Ikerketako datuak jasotzeko prozedura ez da metodologia batean oinarritu, baizik eta metodologia kualitatiboaren zein kuantitatiboaren bitartez bideratu da. Horrela, ikerketa ezberdinak burutu eta emaitzak interpretatu ostean datu batzuk jaso ditut: Heziketa Fisikoak emozio positiboak eragiten dizkio ikasleei, jolas soziomotoreen eta psikomotoreen artean, emozio positiboak jolas soziomotorretan ematen direla, eta hauen barnean ematen diren esperientzia ezberdinetatik, ikasleek aurkaritzalankidetza jolasetan biltzen dituztela emozio positiboak. Hitz gakoak: Emozioak, praxiologia, Lehen Hezkuntza, Heziketa Fisikoa, barne logika.
Heziketa Fisikoko hezitzaileon formakuntzan, orokorrean, kontzeptu tekniko, zientifiko edo mugimenduarekin erlazionatukoak (biomekanikoak, fisiologikoak, psikologikoak…) gailendu egin dira. Hau da, Heziketa Fisikoko hezitzaile gehienek motrizitatearen ikuspuntu bat baino ez dute ikusi, eta era berean, emozioen alderdia eta beste hainbat alderdi alde batera utzi dira. Gainera, normalean, Heziketa Fisikoko programazioak orain arte metodologia mekanizistan, konduktistan eta emaitzetan oinarritu da. (López Pastor, Monjas eta Pérez Brunicardi 2003).
Pena eta Repettok (2008) “Revista electrónica de Investigación Psicoeducativa”-n aipatu bezala, jolasten dugunean mugitzen gara, pentsatzen dugu, sentitzen dugu etab. Ez dira soilik gihar, artikulazio eta hezurrak martxan jartzen. Horregatik, Wernerrek, Thorpek eta Bunkerrek (1996) “Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado”-n aipatzen duten moduan, gaitasun fisikoan eta gaitasun motoreak ez diren kontzeptuek ere ikaskuntzan eragiten dute. Horren aurrean, azken hamarkadetan emozioak garrantzia hartzen joan dira. Esperientzia emozional positiboak ikaskuntza prozesuaren barnean erlazionatzeko zein kontzeptuak bereganatzeko garrantzizkoak direla ikusten hasi delarik. Horrela adierazten dute aldizkari berdinean McCaughtry eta Rovegno (2003); McCaughtry, (2004) eta Zembylas, (2002). Horrela, hezitzaile moduan, motrizitatearen sistema integratzailea eskuratzeko ikuspegi emozionala kontuan hartzea beharrezkoa ikusten dut. Zentzu honetan, Parlebas-ek (2001) ulertzen duen bezala, Heziketa Fisikoak motrizitatearen kontzeptu integratzaile bezala jokatu behar du. Horregatik, Lagardera eta Lavega (2003) “introduccuón de la praxiologia motriz” liburuan aipatu bezala, joko motor bat hasten denean, prozesu ezberdinak aktibatzen dira, eta eginkizun honek, pertsona bakoitza jokaera motorraren protagonista izaten lagunduko du. Lavegak, Filellak, Agullók, Soldevilak eta Marchek (2011, 620) horrela definitzen dutelarik:
Modu horretan, ikerketa honen bidez egoera motor ezberdinetan (Psikomotoreak ala soziomotoreak;eta soziomotorretan aurkaritzakoak, lankidetzakoak eta, lankidetza-aurkaritzakoak) emozio positiboak identifikatzea izan dut helburu.
Ideia honetan oinarrituz, Bilboko Gallego Gorria eskola publikoko bosgarren eta seigarren mailako ikasleak izan dira ikerketaren objektu eta ikerketak iraun dituen hiru hilabetetan zehar behaketa parte hartzailea (metodologia kualitatiboa) bideratzeaz gain, inkesten bidez metodologia kuantitatiboa ere garatu da.
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria Lanaren egiturari erreferentzia eginez, aurkibideak islatzen duen moduan, lehenik eta behin lana justifikatu eta honen helburu orokorrak ezarri dira. Ondoren, gaia ulertzeko, garrantzizkoak diren kontzeptuei buruzko azalpen teorikoak burutu dira. Bertan, emozioaren nondik norakoak eta egoera motorrari buruzko beste hainbat aspektu jorratu dira.
Beharrezko informazioa azalarazi ostean, ikerketan erabilitako metodologia ezberdinak (kuantitatiboa eta kualitatiboa) azaldu ostean, ateratako emaitzak grafikoki adierazi ditut. Bukatzeko, emaitzen ondorioak eta hobetzeko proposamenak kokatu ditut.
Lan hau aurrera eramateko arrazoirik nagusiena gai honekiko motibazioa eta interesa izan dira. Ikasle, begirale, kirolari zein praktikaldiko irakasle izan naizen bitartean, emozioen alderdiak esperientziak aurrera eramateko garrantzi handia izan baitu. Gorputz Heziketako irakasle izandako esperientzia murritzean, saioak bideratzeko orduan emozioak, arlo fisikoaren edo kognitiboaren gainetik, nire interesgune bilakatu dira. Hezitzaile moduan, taldearen ongizate psikologikoari (emozionalari), alderdi fisikoari baino garrantzia gehiago eman baitiot. Hau da, emaitzetan oinarritu beharrean, ikasleek saioetan zehar izandako emozioetan fokalizatu dut nire arreta. Izan ere, saio ezberdinak planteatzerako orduan taldea emozionalki lantzeak, klasearen giroan eragin positiboa izan duela nabaritu dut, eta horrek, emaitzetan eragin zuzena izan du. Hortaz, nahiz eta Heziketa Fisikoko hezitzaile moduan esperientzia murritza izan, bizi eta sentitu izanagatik, emozioen bidezko irakaskuntza funtzionatzen duela ikusi eta honetan sinesteaz gain, ikerketa egiteko aukera izanda, aprobetxatzea erabaki dut.
Nire gustuen araberako erabakia izateaz gain, lan hau proposatzea Heziketa Fisikoaren ikusmira alderdi emozionalari bideratzeko modu bat dela uste dut. Hau da, emozioek Heziketa Fisikoan duten presentzia aldarrikatzeko aukera polita ikusten dut.
Jakin dakigunez, Heziketa Fisikoari buruz hitz egiterakoan, mugimenduarekin edo alderdi motorrarekin zer ikusia duten jarduerak baino ez zaizkigu etortzen burura. Lehen Hezkuntzako ikaslea izandako esperientzietan behintzat, Heziketa Fisikoko irakasleek alderdi fisikoan zentratzen zuten atentzio guztia. Horrela, lan honen bidez ikuspegia zabaltzea espero da. Hau da, irakurleak ikus dezala, mugimendu, gaitasun motor edo gaitasun fisikoaz aparte alderdi emozionalak ere bere lekua hartzen duela Heziketa Fisikoko saioetan.
Atal honi amaiera emateko, ezinbestekoa ikusten dut aipatzea ideia hau izatea ez dela interes pertsonaletatik, baizik eta Curriculuma-k emozioak Heziketa
Marko teorikoan, lanean zehar ikertzen eta garrantzizkoak diren kontzeptuei buruz hitz egiteko baliogarria izan da. Hortaz, ikerketaren atal ezberdinak ulertzeko, ezinbestekoa bilakatzen da atal hauei buruzko ekarpen teorikoak barneratzea. Modu horretan, lehenik eta behin emozioak zer diren eta zergatik ematen diren azalduko dut. Emozioak ikerketaren ikusmira bilakatu dira, hauek izan baitira egoera motor bakoitzean aztertu direnak. Horregatik, emozioak zer diren azaltzeaz gain, hezkuntza emozionala eta inteligentzia-emozionalari buruz hitz egingo dut ere. Azken honek, gero ikusiko den moduan, garrantzia hartzen du ikerketaren barnean, horregatik, kontzeptuaren esanahia kontuan hartu da. Bukatzeko, interesguneari buruzko aipamenak bideratu ostean, aldagaiei ere erreferentzia egingo diet. Aldagai hauek egoera motorrei buruzkoak izango dira, egoera motor bakoitzean ikasleek zer-nolako emozioak dituzten aztertuko dudalako. Horretarako, arlo honi oinarria emateko, Parlebasen sailkapenean oinarritu naiz. 3.1-Emozioak. 3.1.1-Kontzeptua
Bisquerraren (2000) “Educación emocional y bienestar” liburuak barneratzen duen moduan, historian zehar, emozio kontzeptuaren esanahia aldatzen joan da. Modu horretan, denboraren poderioz autore ezberdinek emozioak kontzeptu ezberdinekin lotzen joan dira. Lehenik eta behin, McDougall-ek (1926) emozioak pertsonok daukagun instintoarekin lotzen zuen. Urte batzuk geroago, Mowrer-ek (1960) emozioak pertsonalak edo norberarenak zirela aldarrikatu zuen. Hau da, pertsona bakoitzaren pertsonalitatearekin emozio bat zetorrela eta horren araberakoak izaten zirela besteak zioen. Ondoren, V.J Vurkmirek (1967) emozioen sailkapena burutu zuen, egoeraren arabera emozioak
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria kontzeptu honek, ikerketa honen barnean garrantzia hartzen du, batez ere, ikasleek emozio estandarrak ez dituztela adierazten duelako. Hau da, ikerketan analizatzen den moduan, egoera motorraren arabera ikasleek bizipen ezberdinak dituzte eta horrekin batera, emozioak ezberdinak izango dira ere.
Alderdi neurofisiologikoaren agerpena takikardia, hipertentsioa, izerdi botatze, gihar tonu, aho sikatze, arnasketan etb-en bezalako erantzunetan agertzen da. Hauek guztiak, nahigabeko erantzunak dira. Hau da, ikasleak edo umeak kontrola ezin ditzaketen erantzunak dira.
Jarrera korporalari erreparatuz, honen jokaeraren behaketaren bidez zer nolako emozioak izaten dituen interpretatzea ahalbidetzen du. Aurpegiko adierazpenak, hizkuntza ez berbalak, ahotsaren tonua, bolumena, erritmoa edota gorputzaren mugimenduak momentu horretan ditugun emozioen seinale bilakatzen dira.
Bestetik, kontzeptu kognitiboari buruz hitz egiterakoan sentimenduei bizipen subjetibo bat emateari deitzen diogu. Beldurra, larritasuna amorrua eta beste hainbat emozio izan daitezke. Alderdi neurofisiologikoa eta kognitiboa ezberdintzeko, batzuetan emozio izendapena erabiltzen da( egoera emozioala deskribatzeko-Neurofisiologikoa) eta beste batzuetan sentimendu kontzeptua erabiltzen da (kognitiboa) . Hortaz, kontzeptu kognitiboa egoera emozional bat kalifikatzea eta izendatzeari dagokio. Dena den, egoera guztietan ez daukagu argi zer gertatzen zaigun edota zein emozio izaten ari garen, horregatik ere, emozioen heziketak garrantzia handia hartzen du, norberak dituen emozio propioak ezagutzeko lagungarriak bilakatuko direnak.
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria Ikusi daitekeen moduan, Golemanek (1996) aipatutako osagai hauek pertsonen emozioak interpretatzeko lagungarriak bilakatu daitezke. Kasu honetan, alderdi honek, metodologiaren barnean ikuspuntu kualitatiboaren barnean garrantzia izan du. Ikerketak iraun duen prozesu luze horretan zehar, behaketa parte hartzailean zehar notak hartzeko eta informazioa jasotzeko baliagarriak izan direlako osagai hauek. Hauen bidez, egoera motor ezberdinetan ikasleen emozioak nabaritzeko lagungarriak izan baitira. Eta nik,lana bideratzeko, hauek behatu, interpretatu eta kontuan hartu ditut.
Emozio kontzeptuari buruzko beharrezko aipamenak egin eta gero, ikerketa honetan garrantzia hartu duen kontzeptua da inteligentzia emozionala. Nahiz eta era inplizituan landu eta ikerketen emaitzetan zehar honen garrantzia ez islatu, helburuei begira landu beharreko kontzeptu ezinbestekoa izan da. Honekin hasteko, Mayer eta Salovey (1993:433) horrela definitzen dute inteligentzia emozionala:
Hau da, inteligentzia emozionalaren kontzeptua emozioak barneratzeko eta adierazteko gaitasunari deritzogu. “Revista digital de Inteligencias multiples y Educación Física”-n adierazten duen moduan, Howard Gardner-ek (1983), bi aspektu hauei bi izendapen ezberdin ematen dizkio: Inteligentzia intrapertsonala eta inteligentzia interpertsonala. Inteligentzia intrapertsonala (autogogoetarako gaitasuna),norberaren emozioak interpretatzea eta modu egokian erregulatzean datza. Bestetik, inteligentzia interpertsonala besteek pentsatzen eta sentitzen ari direna antzemateko gaitasunari deritzogu (gaitasun soziala, enpatia, komunikazio ez berbala interpretatzeko gaitasuna...).
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria Aipatu bezala, kontzeptu honen garrantzia ez da emaitzetan islatzen. Prozesuan baizik. Hau da, ikertzaile bezala, ikerketa datu ezberdinak (kualitatiboak bereziki) jasotzeko eta ondorioak ateratzeko behaketaren bidez ikasleen emozioak jasotzea ezinbestekoa bilakatu zait. Horregatik, ikusi den moduan, inteligentzia emozionalak emozioak adierazteko orduan paper garrantzitsua jokatzen du, eta era berean, ikerketa aurrera eramateko garrantzizko elementua bilakatzen da.
Dena den, kontzeptu honen garrantzia ez da aipatutakoan murrizten, baizik eta helburuetan ere paper garrantzitsua hartzen du. Lan honen bidez, egoera motor ezberdinetan ikasleek izandako emozioak ezagutzeaz gain, hobetzeko proposamen moduan, garrantzia eman saio ikaslearen autokontrolari edo norberaren emozioen kontrolatzeko gaitasunari. Hezitzaile moduan, ikasleek “bizitza errealari” haien emozioak kontrolatzeko gaitasuna izatea ziurtatzea garrantzitsua ikusten dudalako. Horren aurrean, inteligentzia emozionalak paper azpimarragarria jokatzen du.
1) Norbere kontzientzia (norbere emozioak ezagutzea): norberak bere indarguneak, gogo aldartea, emozioak, inpultsoak… onartzeko ahalmena; baita aspektu hauek besteengan eta lanarengan izango duten eragina onartzeko ere. Barne emozioen kontzientzia izatea. Hauek dira gaitasunen honetan lantzen diren edukiak: kontzientzia emozionala, norbere balorazio egokia eta norbere konfiantza.
2) Norbere auto-erregulazioa edo kontrola (emozioak maneiatzea) : norberak bere emozioak eta inpultsoak kontrolatzeko ahalmena, bakoitzak egiten dituen ekintzen ardura hartzeko ahalmena, jardun aurretik pentsatzeko ahalmena, eta erabaki goiztiarrak ekiditeko ahalmena; hau guztia helburu bat
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria lortzera bideratzeko. Edukiak: Emozio positiboak sortu eta bultzatu, moldagarritasuna( aldaketa eta erronkei aurre egiteko malgutasuna) eta berrikuntza (aukera berriei irekita egoteko ahalmena).
3) Auto-motibazioa: Adimen-koziente altuaz gain, iraunkortasuna, ikasten gozatu, norberarengan konfiantza izan eta porrotei aurre egitea bezalako ezaugarriak behar dira emaitza onak lortu nahi badira.Hauek dira gaitasun honetan lantzen diren edukiak: lorpen-motibazioa (jarritako helburuak lortzeko edo hobetzeko gaitasuna. Autoestima eta automotibazioa), konpromisoa (norbere helburuak bere gain hartu eta mantentzeko ahalmena), ekimena (egoera sortzen denean jardun) eta baikortasuna (ustekabe eta eragozpenak egon arren aurrera egin). Ezaugarri hauek daukaten pertsonak produktiboagoak izanen ohi dira.
4) Besteen emozioen errekonozimendua (enpatia): Nahiz eta norbere emozioetan oinarritu, besteen sentimenduak, beharrak eta arazoak ulertzeko ahalmena da; besteen lekuan jarriz eta besteen erreakzio emozionalei behar den erantzuna emanez. Aspektu hau irakasle moduan garrantzi handia hartzen du. 5) Gaitasun sozialak: Beste pertsona batzuekin kontaktua izaterakoan, gaitasun sozialak dira besteekin harremanak izateko erabiltzen ditugun baliabideak. Beste pertsona batzuekin harremanak izatea, besteak beste, erlazioak sortu eta lantzeko dugun gaitasunaren menpe dago; gatazkak antzeman eta konpontzeko gaitasuna; hitz egokiak erabiltzekoa; eta hizketakidearen gogo-aldartea antzematekoa, besteak beste. Konpetentzia honen garapenean gai ezberdinak lantzen dira: asertibitatea, jendearen artean egotearen poza, eguneroko arazoei adimena erabiliz aurre egin, talde lana, ingurunearekiko errespetua, eta laneko, kaleko edo etxekoekin pertsonarteko harreman egokiak.
Emozien arloa uztartu eta beharrezko informazioa eman eta gero, atal honen barnean ikerketa bariableei egingo zaie erreferentzia. Aurretik aipatu bezala, ikerketa osatzen duten bariableak Heziketa Fisikoko saioetan emandako egoera motor ezberdinak izan dira. Horretarako, Pierre Parlebas eta honen “Praxiologia motriz” deituriko teoria kontuan izan da.
Gaian sakondu baino lehen, komenigarria da egoera motorrari esanahi bat ematea. Horretarako, Pierre Parlebasen (2001) oinarrituz, egoera motorra subjektu bat edo bat baino gehiagoren jokaera motorra bereizten duten datu objektiboen (espazioa, materiala eta arauak) multzoa da. Hau da, egoera motorea jokaera motorrak bereizitako faktore jakin batzuen (espazioa, materiala, denbora eta harremanak) aldea bezala ikusten da.
Parlebas-ek (2001) planteatutako jolas motoreen sailkapena parte hartzaileek elkarrekin duten interakzio motorearen konbinaketa binarioa eta espazio fisikoaren parte hartzearen araberakoa da. Modu horretan, jolasaren parte hartzaileak lankidearen (L) edo aurkariaren (A) rola har dezakete, eta espazioaren arabera, espazioa zalantzaduna (Z) edo zalantza gabekoa izan daiteke. Irizpide hauen konbinaketak, zortzi talde ezberdinetan bereizten ditu jokaera motorrak (LAZ, LAZ, LAZ, LAZ LAZ, LAZ, LAZ, LAZ). Hauetan guztietan, barne logika parekatua duten jolas motore ezberdinak sailka daitezke, beti ere estruktura eta ondorio berdina eragingo badute.
Dena den, nahiz eta aipatutako zortzi praktika motrizak esperientzia motore guztiak barneratu, proiektua aurrera eramateko erabilitakoei soilik egingo diet erreferentzia. Ikerketa bideratu den testuinguruan ezinezkoa izan delako aukera guztiak kontuan hartzea. Aipatu behar da, ikerketa aurrera eramandako garaia negua izan dela eta hortaz saio guztiak polikiroldegiaren barnean burutu dira. Ondorioz, eskolako baliabideak kontuan hartuta, zalantza ematea ez da posiblea izan. Geroago ikusiko den moduan, Gallego Gorria eskolako ikasleek Heziketa Fisikoko saioak polikiroldegiaren barnean lantzen zituzten, eta
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria horrekin batera, ikerketa eta honen aldagaiak aukera hauei egokitzera behartu nau. Hortaz, bi kategoria izan dira landutakoak (Jolas psikomotorea eta jolas soziomotorea. Soziomotorearen barnean beste hiru azpisailkapen daudelarik: lankidetza jolasa, aurkaritza jolasa eta lankidetza – aurkaritza jolasa).
Bestetik, Pere Lavegak (2010) jolas mota honen funtzionaltasunari buruz hitz egiterakoan egoera motor hauek irmotasunarekin, auto-esfortzuarekin, sakrifizioarekin eta norberaren ezagupenarekin lotzen ditu (jaurtiketa jolasak, lasterketak, motrizitate adierazpena adibidez).
Hau da, Pere Lavegak (2010) jolas psikomotoreen erabilgarritasuna ikasleen gaitasun motor espezifikoak garatzeko baliagarriak direla azpimarratzen du.
Hau da, lankidetza jolasak jolas soziomotoreetan lantzeaz gain, jokalari guztiak lankidetzan aritzen direnean ematen da. Hau da, ez da aurkaririk egongo eta partaide guztiek helburu berdina jarraituko dute. Bestetik, Parlebas (2001: 276) egoera motor honen funtzionaltasunari buruz hitz egiterakoan gaztelerazko “colaboración”, “respetar decisiones”, “solidaridad en solución de problemas” moduko hitzak eta esaldiak erabiltzen ditu:
Lankidetza aipatu ondoren erreza da aurkaritza ulertzea, aurkaritza lankidetzaren aurkako joera delako. Parlebasek (2001: 276) zera esaten du aurkaritza motorrari buruz:
3.2.2.5) Lankidetza eta aurkaritza:
Aurkaritzan moduan, kasu honetan ere aurkari bat gainditzeko helburua izango da, baina kasu honetan lankide baten laguntza ezinbestekoa denean ematen da. Hau da, espazio jakin batean partaideak era berean lankidetzan eta aurkaritzan ibiltzen direnean ematen da, beti ere helburu jakin batera ailegatzeko.
4) Helburuak
Emozioek Heziketa Fisikoan jokatzen duten papera islatzea eta heziketa emozionalaren garrantziaz ohartaraztea.
4.2) Helburu espezifikoak:
-Jolas bakoitzaren barne logikaren arabera emozio ezberdinak ematen direla demostratzea. -Heziketa Fisikoko edukien formakuntzan, ezagutza pedagogikoa emateko eta metodologia ezberdinak aurrera eramateko, alderdi emozionala kontuan hartzea. - Heziketa fisikoa ikuspegi mekanizistatik at ikustea. Gaitasun motor eta gaitasun fisikoak lantzeaz gain, gaitasun emozionalak bere lekua duela ulertuz. -Emozioek ikasleen garapen integralean duen eragina demostratzea. -Marko teoriko baten bidez, irakurleak emozioak eta inteligentzia emozionala zer diren eta zergatik aipatzen diren ulertzea. -Irakurleak ikerketa eta alderdi emozionalari buruz hausnartzea. -Bestetik, planteatutako ikerketarekin, beste helburu batzuk izan ditut:
-Jolas soziomotorearen barnean, lankidetza, aurkaritza eta lankidetzaaurkaritza jolasen artean, emozionalki zeinek baikorren eragiten duen ikertzea.
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria Bestetik, Denis eta Gutierrezek (2003) diote ikerketa etnografikoa oinarri teorikoetan duela oinarria. Horrela, etnografia eduki teoriko eta ikusitakoarekin edo interpretatutakoarekin duen zer ikusian oinarritzen da. Bukatzeko, Rodrigez Gomezek (1996) dio ikerketa etnografikoa gizarte talde jakin baten bizimodua ikasteko prozesua dela. Gizarte talde hau familia, klase, irakasle klaustro edota eskola izan daitezkeelarik. Beharrezko datuak jasotzeko, denbora luze batean zehar ezinbestekoa bilakatzen da irakaslearen edo ikertzailearen aldetik behaketa jakin bat aurrera eramatea. Eta horretaz gain, beste teknika jakin batzuk martxan jartzea, hala nola; entrebistak egitea, materialaren errebisioa egitea, edota audio eta bideo erregistroak egitea. Honekin guztiarekin, ikertutako prozesuaren “argazki” bat izango dugularik. Autore ezberdinen aipamenak eta bideratutako metodoa kontuan hartuta, esan dezaket metodo etnografikoak ikerketaren etapa ezberdinetan garrantzia izan duela. Ikerketan eskuratutako datuak lortzeko, hirugarren zikloko ikasle taldea Heziketa Fisikoko orduetan zehar, jolas mota ezberdinetan behatu eta hauen jokaeran arreta jarri dudalako. 5.1.1) Behaketa Behaketak prozesu kualitatiboaren barnean garrantzi izugarria izan du. Behaketa, Marshall eta Rossman (1989: 79)-en aburuz, aukeratutako eszenatokian ematen diren jarrera, artefaktu eta egoera ezberdinen deskripzio sistematikoa da. Dena den, Manuel Galán Amador-en “La observación como metodo de investigación” artikuluak behaketa mota ezberdinak aipatzen ditu: Behaketa parte hartzailea, behaketa sistemikoa eta behaketa irekia. Kasu honetan, ikerketa aurrera eramateko prozesu honetan erabiliena behaketa parte hartzailea izan dela kontsideratzen dut. Behaketa parte hartzailea, behaketa eta parte hartzearen bidez, eszenatoki natural batean gertatutakoa ikertzeko metodoa bezala definitzen du Dewalt-ek (2002). Definizio hau, bideratutako prozesuarekin lotzerako orduan, eszenatoki naturala polikiroldegia izango litzateke. Eta bertan, ikertzaile moduan hainbat prozesu bideratu ditut. Honen ildoan, behaketa parte hartzailearen beste definizio esanguratsu bat hurrengoa da: "el proceso de aprendizaje a través de la exposición y el
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria involucrarse en el día a día o las actividades de rutina de los participantes en el escenario del investigador" LeCompte (1999: 91). Definizioa, martxan jarritako metodoarekin bat egiten du. Ikertutako eszenatoki batean (eskolako polikiroldegia) burututako ekintzetan modu aktiboan parte hartu dudalako. Beti ere, informazioa eskuratzeko eta ikerketa bideratzeko asmoz. Eszenatokien aukeraketa hau, erabilitako prozesuaren lehenengo fasearen barnean kokatzen da. Prozesu kualitatibo honen barnean, R.Sanmartinen metodologia da aurrera eraman dudana. Metodo hau, helburu jakin batzuk dituen 4 faseetan banatuta dago eta fase hauek guztiak praktikaldiko 360 orduetan zehar bideratutako behaketa parte hartzailean oinarriturik daude. Gogoratu behar da, ordu guzti hauek Heziketa Fisikoko klase orduetan burutu direla. Lehenengo fasean, ikuspegi teorikoa, eszenatokiaren aukeraketa eta eszenatokiaren sarbideak burutu ditut. Ikerketari hasiera emateko, egin dudan lehenengo gauza, hipotesiak edo prozesua formulatzea izan da. Hipotesia, Kerlinger (1981)-ek zioen bezala, bi aldagai edo bi aldagai baino gehiagoren arteko erlazioa da, esperientziaren bitartez baieztatzen dena. Hau da, emaitzak ezagutu baino lehen, ikerketari hasiera emateko, eskuratutako emaitzen hipotesi bat egin nuen, non azken emaitzekin erlazio zuzena izan duten. Ikerketa hasterako orduan nire hipotesiak hurrengoak ziren: Ikasleek, orokorrean Heziketa Fisikoko jardueren aurrean jarrera positiboa aurkezten zutela eta beste alde batetik, jolas motaren arabera, emozioak aldakorrak zirela. Hau da, ez dagoela emozio estandar bat Heziketa Fisiko saioetan, eta egoerak eta jolasaren nortasunak honetan eragin zuzena izaten duela. Hau jakinda, hurrengo pausua eszenatokia aukeratzea izan da. Eszenatoki naturala, aurretik aipatu moduan, behaketa parte hartzailearen barnean behatutakoa ematen den espazioa da (LeCompte 1999). Espazio hau, nahiz eta kasu konkretuetan patioa izan, orokorrean polikiroldegia izan da. Bertan burutu baitira Heziketa Fisikoko saio gehienak. Horrela, eszenatokia ezagutzen joan naizen heinean leku eta momentu egokian egoten saiatu naiz. Beti ere, ahalik eta informazio onena eskuratzeko. Hortaz, eszenatokia aukeratzeaz edo
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria sailkatzeaz gain, informazioa eskuratzeko estrategia egokiak proposatu ditudala esan dezaket. 5.1.2) Argazkiak eta bideoak Behaketa parte hartzaileaz gain, praktikaldian zehar eginiko argazki eta bideoak ere ikerketa kualitatiboaren baliabide garrantzitsuak bilakatu dira. Lehenik eta behin, aipatu behar da alderdi honekin kontu handia izan dudala. Izan ere, grabatutako edo argazkitan ateratako guztiari konfidentzialitate bat ematea ezinbestekoa izan delako. Nahiz eta ikasle gehienen baimena izan, beste gutxi batzuen baimenik ez dut izan, eta berez, ez nuen grabatzeko edo argazkiak ateratzeko eskubiderik. Dena den, praktikaldiko tutorearekin hitz egin eta gero, eta ikasle guztiak ikerketaren parte izatea posible izateko asmoarekin, informazio hau ez zabaltzeko konpromesua hartuz, ikasle guztiak barneratzea posible izan da. Beraz, egindako grabazio eta ateratako argazki guztien funtzionaltasuna GALeko lanera murriztea hitzartu nuen praktikaldiko tutorearekin batera. Grabazioak eta argazkiak, ikerketa kualitatiboan ondorioak ateratzeko oso baliagarriak izan dira, egoera motor bakoitzean ematen zen errealitatea ikusteko aukera eman didalako. Horregatik, nahiz eta ordu guztiak bideo edo argazkitan ez izan, egoera motor bakoitzeko (Jolas psikomotorea eta jolas soziomotorea. Soziomotorearen barnean beste hiru azpisailkapen daudelarik: lankidetza jolasa, aurkaritza jolasa eta lankidetza – aurkaritza jolasa) informazio optikoa izateak, egoera hauetan emandako emozioak interpretatzeko eta behaketaren eta oharren bidez ateratako datuak egiaztatzeko edo moldatzeko aukera eman didate. Gainera, askotan beste baliabideen bidez ikusten ez nuena interpretatzeko balio izan du, informazioa osatzeko tresna bilakatuz.
5.1.3 Eremuan hartutako datuak: Lehenengo faseari amaiera emateko, eszenatokiko datuak jasotzeko teknika aipatzea ezinbestekoa bilakatzen da; Eszenatokiko datuak, noten bidez jaso ditut. Notek, gazteleraz “notas de campo” izena jasotzen dute eta “La
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria delako une batzuetan. Eta enpatia hori, ikasleen sentimendu eta emozioak interpretatzeko baliogarriak bilakatu dira. Dena den, Rapport hau eskuratzea prozesu luze baten ondorioa izan da. Ikerketa hasi zen unetik bukatu arteko denbora horretan ikasleenganako erlazioa indartzen joan delako, eta horrekin batera, Rapporta jasotzen joan naiz. 5.1.5) Jarrera aktiboa Logikoa denez, pertsonen arteko erlazioetan, harreman hauek osatzen duten pertsonen jarrerak, harreman hauek molda ditzakete. Hortaz, esan dezaket ikasleekin izandako jarrerak eragina izan duela gure harremanetan. Lehen aipatu bezala, behaketa parte hartzailea izan da behaketatik aukeratutakoa, horrek, jarrera aktiboa edo parte hartzailea izan dudala esan nahi du. Lehen aipatu bezala, “La observación participante como método de recolección de datos” artikuluan adierazten den moduan, Lecomptek (1999) esposaketan eta egunerokoaren edo errutinako esku hartzearen parte hartzearen bidezko ikaskuntza prozesua bezala definitzen du behaketa parte hartzailea. Eta definizio horrek jasotzen duen egunerokoaren esku hartze horrek ikasleekin erlazioak estutzeko baliogarria bilakatu dela esango nuke. 5.1.6) Bat-bateko galderak: Bestetik, ikerketan zehar garrantzia hartu duen beste tresna bat galderak egitearena izan da. Bauer-ek (2002) ikerketa galderak helburuak beharrean ikerketa edukiak espezifikatzen dituztela dio. Eta hauek ikerketaren norabidea islatzeko tresna bezala definitzen du. Horregatik, esan dezaket egoera ezberdinetan, behar nuen informazioa edo behaketaren bidez ikusi edo bereganatu ezin nuen informazioa, galderen bidez proposatu dut hainbat alditan. Modu horretan, ikertzaile moduan nire interesetatik abiatzea ahalbidetu du, ikerketak nahi nuen norabidea hartuz. Hortaz, jolas bakoitzean zehar emozioen interpretazioa gauzatzen nuen bitartean, emozioak identifikatzerakoan, emozio horiek zituzten edo ez galdetzen nien. Bestalde, emoziorik sentitzen ez nuenean, egoera ezberdinetan “Zelan sentitzen zara horrela?” galdera planteatzen nuen. Hortaz, galdera sinple batekin informazio garrantzitsua eskuratzen nuen.
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria Horrekin batera, umeekin lan egiten egon naizenez gero, galderak proposatzerako orduan kontu handiz ibili behar izan dut. Horretarako, zer galdetu behar den eta zer ez den galdetu behar jakitea garrantzitsua izan da. Gainera, galderak planteatu baino lehen behin eta berriro planteatzeko esfortzua egin dut, beti ere, ikasleei galderak modurik argienean adierazteko. Bestetik, ikerketa fasearen arabera, galderen nortasuna moldatzen joan da. Hasiera batean galdera orokorrak planteatzen nituen bitartean, ikerketak norabide bat hartzen joan den heinean galdera hauek zehatzagoak izan dira. Hau da, galderak orokorretatik espezifikotara abiatu dira. Lehen aipatu bezala, galderak proposatzearen garrantzia ez da soilik nahi dugun informazioa eskuratzera mugatzen. Baizik eta, gure informazioa egokia dela konprobatzeko galderak proposatu behar ditugu ere. Ikasleen emozioak ezagutzeko fase honetan,galderak tresna oso baliagarri bezala definituko nuke. 5.1.7) Marrazkiak: Marrazkiek, arlo kualitatiboan garrantzia handia hartu dute, hainbat kasutan, ikertatutako ikasleen emozioak ezagutzeko baliagarriak izan direlako. Emozioak identifikatzeko, marrazkiak egiteko eskatu nienean bi baldintza jarri nituen; alde batetik gogoko egoera bat marraztea, eta beste aldetik, egoera horretako parte hartzaileak agertzea. Hau da, berain zein beste ikaskideen aurpegiak agertzea. 5.1.8) Egunerokoa Informazio guztia baliatuta, azken bi faseak informazioa analizatzen eta azken idazlan bat eratzeko baliagarriak izan dira. Hau da, informazioa ikertu eta eskematizatu ostean, datu esanguratsuenak jasotzen dituen idazlan bat egin dut. Tresna eta prozesu guztiak aipatu eta ikerketa kualitatiboaren nondik norakoak ezagutu ostean, garrantzitsua ikusten dut modu laburtu batean ikerketa honen funtsa aipatzea edo alderdi garrantzitsuenak aipatzea. Esan bezala, lan honetan zehar ikasleek Heziketa Fisikoan izandako emozioak aztertu dira. Horretarako, 3.zikloko ikasleak oinarri bezala izanda (grabazio zein argazkietan beste zikoetakoak ere kontuan hartu dira), egoera motor bakoitzean ikasleak
Metodo hauen ezaugarriak kontuan hartuta, metodologia esploratzailea erabili dudala esango nuke. Hernández, Fernández eta Baptistak (2003) , metodo esploratzaileari buruz hitz egiterakoan, esaten dute metodo honek ez duela arazoari buruzko azalpenak eman nahi, baizik eta arazo horietako datuak jasotzea du helburu. Orokorrean, aldagaien arteko erlazioak identifikatzeko baliagarria bilakatzen delarik. Autore hauen aipamenek ederki azaltzen duten bezala, ikerketa honetan, aldagai ezberdinak aztertu, datuak atera, eta emaitzen edo aldagaien arteko erlazioak identifikatzea izan dute helburu. Modu horretan, egoera motor bakoitzean ikasleek dituzten emozioak aztertu eta sailkatu ditut, aldagaien arteko ezberdintasunak adieraziz. Hau da, nire helburua ez da izan emozio mota bakoitza zergatik ematen den aztertzea, baizik eta jolas motor bakoitzaren arabera (psikomotorea, soziomotorea, lankidetzako, aurkaritzako eta lankidetza eta aurkaritza) ematen diren emozio guztiak jasotzea eta horrekin ondorioak ateratzea. Beraz, aztertutakoak emozioak izan dira eta aldagaiak, emozio hauek jasotzen diren egoera motorrak (psikomotorea, soziomotorea, lankidetzako, aurkaritzako eta lankidetza eta aurkaritza).
5.2.1 Inkesta Datuak jasotzeko prozesu horretan erabilitako tresna kuantitatiboa inkesta izan da.
Inkesta aplikatzeko galdetegi bat egin dut; horretan, aztergai diren aldagai guztiak biltzen dituzten galderak jaso dira, eta ikerketan planteatutako helburuak lortzeko diseinatu da. Bertan, planteatutako galderak galdera itxiak izan dira. Gogoratu behar da galdera itxiek aldez aurretik mugatutako erantzun kategoriak edo alternatibak eskaintzen dituztela. Hau da, inkestatuei erantzun posibleak eman, eta horietariko bat aukeratu dute. Kasu honetan, alternatibak dikotomikoak (erantzun alternatiba bi) izateaz gain, beste batzuetan hainbat erantzun alternatiba eskaintzen diren galderak proposatu dira (hiru edo lau erantzun posibleekin) .
Inkestako galdera ezberdinak proposatzerako orduan, GES (Games and Emotions Scale) eskalan eta nire interesguneetan oinarritu naiz. GES (Games and Emotions Scale) eskala, “La expresión de las emociones en relación al factor victoria durante la práctica de juegos deportistas” aipatzen den moduan, Bisquerra (2000) emozioak sailkatzeko tresna da. Bertan, emozioak hiru atal ezberdinak banatuta daudelarik (emozio positiboak, negatiboak eta anbiguoak) eta atal bakoitzak emozio jakin batzuk barneratzen ditu: Emozio positiboek, poza, umorea, maitasuna eta alaitasuna moduko emozioak jasotzen dituen bitartean, emozio negatiboek beldurra, antsietatea, amorru, haserrea, tristura, lotsa eta errefusatzea sentimenduak barneratzen ditu. Bukatzeko, emozio anbiguoek esperantza, sorpresa eta gupidak sentimenduek osatzen ditu.
Hau jakinda, GES (Games and Emotions Scale) eskalako sailkapen pertsonalarekin (emozio positibo eta negatiboak soilik barneratzea) lehenik eta behin Heziketa Fisikoko saioetan emozio positiboen eta negatiboen presentzia orokorra ikertu dut. Horretarako, zehaztutako aukera batzuk emanda (Inoiz ez, gutxitan, askotan, beti) emozio positiboak (poza, umorea, maitasuna eta alaitasuna) eta negatiboak (beldurra, antsietatea, amorru, haserrea, tristura, lotsa eta errefusatzea) zenbatetan izaten dituzten galdetu diet. Bestalde, horretaz gain beste interesgunea jolas motor bakoitzean emozio positiboak sailkatzea izan da. Hau da, jolas psikomotore (Bakarkako ekintzak, elkarrekintza motorerik ez dutenak) eta soziomotoreak (bi lagun edo gehiagorekin elkarrekintza motorea ezinbestekoa denean). Eta honen barnean, lankidetza jolasetan (ikasleen arteko harremana dagoenean), aurkaritza jolasetan (zenbait jokalari aurrez aurre daudenean edota hainbat aurkarien arteko elkarrekintza) eta lankidetza /aurkaritza jolasetan (lankidetza eta aurkaritza batera ematen direnean) ematen diren emozio positibo kopurua identifikatzea izan dut helburu. Hau da, emozio positiboak aldagai bakoitzean zenbat alditan ematen diren jaso dut. Eta emaitza hauek taula eta grafiko ezberdinetan islatzen dira emaitzen atalean.
Dena den, inkesta, prozesu luze baten emaitza besterik ez da izan. Hori planteatu baino lehen, ikerketaren nondik norakoak azaldu nizkien ikasleei. Hau da, ikerketa bideratuko nuela aipatzeaz gain, noiz, zergatik, eta zer nolako edukiak barneratuko zituen azalerazi nizkien. Eduki horietan bereziki jarri nuen arreta, azalpenak test-an galdetuko nituen kontzeptuetan fokalizatuz. Hau da, jolas mota bakoitza ezberdintzen laguntzeko adierazpen teorikoaz gain, praktika ezberdinetan zein jolas mota lantzen genuen adierazten nuen.
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria Horrela, kontzeptu guztiak argi eta garbi izan eta egoera motor ezberdinak bizi eta hauetan sentitu ostean, praktikaldia bukatzeko azken aurreko egunean saioaren amaieran inkesta pasa nuen.
Bukatzeko, aipatu behar da ere, ikerketa Bilboko Irala auzoko Gallego Gorria eskola publikoko 3. zikloko ikasleei bideratu zaiela. Guztira, 5. eta 6. Mailaren artean 64 ikasle izan dira. 10-13 urte inguruko ikasle horietatik, 29 bosgarren mailakoak izan dira eta 35, seigarren mailakoak. Gainera, ikasle guzti hauek boluntarioki hartu dute parte eta ez da inor ikerketatik kanpo geratu.
6) Emaitzak
6.1) Analisi kualitatiboa: Behaketa parte hartzailearen bidez eskuratutako datuak hurrengoak dira: - Jokaera motorearen alderdi ezberdinetan edukitako bizipenei erreferentzia eginez, ondorioztatu dut egoera ludiko hauek esperientzia positiboetan oinarritzen direla. Hau da, jolas bakoitzaren egitura ezberdinen aurrean (psikomotorra edo soziomotorra) orokorrean emozio positiboak negatiboei gailentzen zaizkiela. Datu hau, ikasleen marrazkien bidez oso argi ikus daiteke. Lehen aipatu bezala, marrazkiak eskatzeko orduan baldintza bakarra jolasa eta pertsonaiak marraztea izan da. Horrela, pertsonaien aurpegietan arreta jarriz, ikasleen emozioak identifikatu ditut. Egia esan, datua oso esanguratsua izan da, marrazki hauetako pertsonai guztiek aurpegi alaia zutelako. Modu honetan, marrazkien bidez ikasleek dituzten emozioak ezagutzeko baliogarriak izan dira. (eranskina1) Ikasleek saio eta jarduera ezberdinetan izandako emozioak identifikatzeko gai dira. Adierazpen hau arrazoitzeko orduan, erabilitako bi tresnetan oinarritzen naiz: Galderak eta eguneroko notak. Ikerketak iraun duen prozesu luze honetan, saio ezberdinetan ikasleei galderak egin dizkiot. Galderak, hauek izan dira: Saioaren barnean, non sentitu dituzue emozio positiboak (poza, umorea, maitasuna eta alaitasuna)? Eta negatiboak (beldurra, antsietatea, amorru, haserrea, tristura, lotsa eta errefusatzea) ? Galdera hauek planteatuta, hauen erantzunak egunerokorako diseinatutako informe batean (eranskina 2) apuntatzen nituen. Bertan, argi geratzen da ikasleak, modu orokorrean, emozio onenak eta txarrenak saioaren zein ataletan izaten dituzten indentifikatzeko gai direla. Eskuratutako 128 erantzunetatik (ikertutako ikasleak 64 izan dira,
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria eta ikasle bakoitzari aipatutako bi galderak kontuan hartuz, 128 erantzun jaso ditut) %11,71-k (15 ikasle) baino ez dira gai izan haien emozioak identifikatzeko. Bestetik, datu garrantzitsua da erantzun gabe geratu diren hauetatik (15 ikasle), %86,66-a (13 ikasle) emozio negatiboei buruz galdetu zaienean izan direla. Bukatzeko, aipatu behar da emozio positibo gehienak ikasleek jolasetan (%51,56) eta joku librean (%31,25) identifikatu dituztela. Eta emozio negatiboei dagokionez, saioaren hasieran beroketa atalean emandako bueltetekin erlazionatu dituzte (%73,43). - Bukatzeko, bideoen grabaketaren bidez, jolas soziomotore eta psikomotoreen barnean emozioak ezberdinak direla ikusten da. Gainera, lehiakortasuna sartzen den jokuetan emozioen intentsitatean eragin zuzena du. Bideoei erreparatuz eta datu zehatzak emateko, azken datu honen arrazoipena hiru ataletan oinarritzen dut: Gorputzaren jarreran, sortutako soinuan eta ikasleen aurpegietan. Gorputzaren jarrerari dagokionez, erabilitako bideoak erreferentzia gisa hartuta (ziklo ezberdinetakoak), hauetako %92-an ikusi da ikasleek mugimenduen bidez, parte hartzeko gogoa (zaku lasterketan adibidez, edozein ikasleren txanda heltzen denean ikasleak zakua jartzeko mugimendu azkarrak bideratzen dituzte), motibazioa, urduritasuna (haien txanda itxaroten duten bitartean saltoak ematen dituzte), poza (batez ere besoekin eginiko keinuekin), alaitasuna (txaloen bidez), ikasleen jarrera ezberdin bat sortzea (tranpak egitea), tristura (eskuak gurutzatu eta aldamen batean “izkutatzen” direnean) etab adierazten dutela. Bestetik, ikasleek egoera motor ezberdinetan sortutako soinuak ere emozioekin lotzen dira, hauen bidez ikasleek emozio positibo zein negatiboak adierazten dituztelako. Horrela, aztertutako bideoetan oinarrituz, jolas soziomotor eta psikomotorretan emandako soinuen ezberdintasuna esanguratsua izan da. Bideo psikomotorren artean, kasu konkretuetan baino ez dira ikusi ikasleak txaloen bidez bere gogoa adierazten. Bestela, isiltasuna nagusitu da. Jolas soziomotoreei dagokionez, joera hau aldatu da, eta hauen barnean
1.Taula:Ikertutako arlo guztien datuak
Lehenengo taula honek, prozesu honetan zehar ikertutako arlo guztien datuak jasotzen ditu: Heziketa Fisikoko ekintzetan dituzten emozioak positibo edo negatiboak diren ikertzea, eta jolas psikomotore, soziomotoreetan, eta honen barnean lankidetzako, aurkaritzako eta lankidetza eta aurkaritzako jolasetan emozioen agerpena zein mailakoa izan den. Gogoratu behar da, “La expresión de las emociones en relación al factor victoria durante la práctica de juegos deportistas” artikuluan oinarrituta, Bisquerrak (2000) emozio positiboen barnean poza, umorea, maitasuna eta alaitasuna bezalako sentimenduak sailkatzen dituen bitartean, negatiboen artean beldurra, antsietatea, amorru, haserrea, tristura, lotsa eta errefusatzea barneratzen ditu.
Modu honetan, taula honek barneratzen dituen atal bakoitzean datuak eta hauen interpretazioa grafikoki luzatzen da:
1.Grafikoa:Heziketa Fisikoko saioetan emozio positiboak zenbatetan ematen diren adierazten da.
Lehenengo atal honen datuak nahiko esanguratsuak izan dira. Ikerketa guztian zehar eman den bezala, emozio positiboak izan dira zentsu guztietan gailendu direnak (poza, umorea, maitasuna eta alaitasuna). Adierazgarria da “inoiz ez” aukera ez dela batean ere ez aukeratu. Horrek esan nahi du ikasleek Heziketa Fisikoko esperientzietan emozio positiboak sentiarazten dituztela. Honen adierazle nagusia hurrengoa da; 64 ikasletik, 64-k nahikotan edo askotan izaten dituzte emozio positibo horiek eta hauen artean 53-k (%82,81-a) beti izaten dituzte.
2.Grafikoa: Heziketa Fisikoko saioetan emozio positiboak zenbatetan ematen diren adierazten da.
Oraingoan, orokorrean erantzun guztiak alderdi berdinera jo dute: “inoiz ez” eta “gutxitan “ aukerak izan dira gehien aukeratu direnak. Bestetik, “askotan” kasu konkretuetan agertzen den bitartean, “beti” aukera ez da inoiz ere ez aukeratu. Azpimarragarria da ikasle guztietatik “inoiz ez” aukera klase ezberdinetan hainbeste alditan ematea. Grafikoki ikus daitekeen moduan, 5.A-ko gelan izan ezik, beste guztietan aukeratuena izan da. Hau da, ikasle gehienek ez dituzte emozio negatiboak Heziketa Fisikoko esperientziekin erlazionatzen. Horren adibide argiena 5.B klasea da, non 14 ikasletik 13-k (%92,85-ak) aukeratu duten “inoiz ez” aukera.
Grafikoak adierazten duen moduan, jolas soziomotor eta psikomotorrak umeengan bideratutako emozio positiboen aldea nabaria da. Datu esanguratsua da 64 umeetatik 59-k (%92,18-k) jolas soziomotorrean identifikatzea emozio positibo ezberdinak. Bestetik, esanguratsua da ere, bi geletan, partaide guztiek, emozio positiboak jolas soziomotorraren barnean sailkatzea. Hau da, emozio positiboak, alderdi psikomotorraren barnean dauden aukera gutxien artean, lau geletatik, bitan besterik ez dira aukeratu. Horrenbestez, argi geratzen da ikasleen aburuz bakarkako jolasetan emozio positiboen presentzia taldekako jolasetan baino txikiagoa dela. Beraz, emaitzen diferentzia handiari erreparatuz, argi geratzen da parte hartzaile kopuruak emozioak baldintzatzen dituela. Kasu honetan, ikus daiteke parte hartzaile bat baino gehiago izateak emozio positiboen (poza, umorea, maitasuna eta alaitasuna ) kopurua handitzen duela.
4.Grafikoa: Emozio positiboen kopurua lankidetza (L), aurkaritza (A) eta lankidetza-aurkaritza (LA) jolasetan.
Ikus daitekeen moduan, aurkaritza eta lankidetza jolasen barnean izaten dituzte ikasleek emozio positibo gehienak. Emaitza esanguratsua da, beste bi aukerekin alderatuz ezberdintasuna nabaria delako. Dena den, ikus daitekeen moduan, lankidetza eta aurkaritzaren aukeraren ostean, lankidetzarena izan da balorerik altuena eskuratu duena. Horrek esaten du, emozio positiboak aurkaritza jolasekin beharrean, lankidetza jolasekin erlazionatu behar direla. Horren adibide bat 6.A gelako kasua izan daiteke, non ez dagoen ikaslerik emozio positiboak aurkaritza jolasekin erlazionatzen duenik. Hortaz, emozio positiboei erreferentzia eginez, alderdi soziomotorraren barnean, aurkaritza jolasak dira arrakasta gutxien izan dutenak.
7) Ondorioak
Lehenik eta behin, etorkizun batean hezkuntza emozionalean jardungo duten Heziketa Fisikoko irakasleek heziketa emozionalari buruzko informazioa, ezagutza eta eduki horiek bideratzea posible egingo dieten esperientzia batzuk izatea ezinbestekoa izango zaie. Horretarako, emozioen lanketa eta helburuak eskuratzeko bidean aurrerapenak izateko, jolasa material aproposa bilakatzen da. Jolas edo ekintza motoreak emozioak adierazteko bide fidagarria direlako.
Orokorrean, alderdi motrizaren diziplina ezberdinetan barneratu barik, Heziketa Fisikoan planteatutako jolas eta ekintzen aurrean ikasleen emozio positiboen kopurua oso handia da. Hau da, Heziketa Fisikoak, eta honek barneratzen duen guztia, emozio positiboak sortzeko tresna baliagarria bilakatzen da.
Bukatzeko, jokoen barne logikan barneratuz, jolas baten partaide kopuruak alderdi emozionalean eragin zuzena izaten du. Ikerketa kualitatiboa zein kuantitatiboa bat datoz datu honekin: Emozio positiboak taldeko jolasetan bakarkako jolasetan baino handiagoak dira. Hau da, jolas soziomotoreetan, emozio positiboen kopurua psikomotorretakoa baino handiagoa da. Gainera, jolas soziomotoreen barnean (lankidetza jolasak, aurkaritza jolasak, lankidetza eta aurkaritza jolasak), emozio positibo gehienak lankidetza eta aurkaritza jolasetan ematen dira. Eta hauen barnean, garaipena egonez gero, emozioen intentsitatea handituz joango da. Garaileek emozio positiboen balore altuenak eskuratzen dituztelarik. Hau da, joko baten barnean lehiakortasuna dagoenean emozioen kopurua zeharo egiten du gora, non jolas horren irabazleek emozio positiboenak izaten dituzten. Hau da, ikasleek, une berdinean lankidea zein aurkari dituzten jolasen barnean adierazten dituzte emozio positibo handienak.
Horrela, naiz eta LOEren barnean irakaste ikaste prozesuan paper garrantzitsua izan, praktikan ez da hori ikusten. Hezkuntza prozesuaren barnean, hezitzaile moduan kurrikulumaren beste aspektuak barneratzen ditugun bezala, emaitza hobeagoak eskuratzeko, ezinbestekoa ikusten dut emozioen alderdia kontuan hartzea. Curriculumaren printzipioak landuz.
Dena den, emozioen erabilgarritasuna ez da Curriculumaren barnean ematen zaion garrantzira murrizten. Baizik eta hezitzaile moduan, hobekuntza pertsonal eta orokorrak (ikasleenak eta taldearenak) eskuratzeko baliabidea da. Lehen aipatu moduan, Heziketa Fisikoko irakasleok jarduera ezberdinak planteatzerako orduan ikasleen gaitasun fisikoan eta gaitasun motorean arreta jartzeko ohitura dugu. Landu beharreko edukiak aspektu hauetan fokalizatuz. Demagun joko bat planteatzen dugula, oiloa, katua eta saguaren jokoa(eranskinetan azalduta) adibidez. Hezitzaile moduan, normalena litzateke ebaluazioa ikasleen parte hartzean, hauen jarreran, arauen errespetuan, gaitasun fisikoan(abiaduran batez ere), trebetasun motoreetan (giroak, zig-zagak…) eta beste kontzeptu teknikoren baten oinarritzea. Ez zen emozioak baloratzeko edo kontuan hartzeko inongo interesik egongo. Horren aurrean, hobetzeko proposamen moduan ezinbestekoa ikusten dut ohitura kaltegarri hauek alde batera uztea, eta aldi berean, ikasleen emozioetan oinarritutako erabakiak erabiltzea. Lehen aipatutako adibideari erreparatuz, demagun kasu honetan gaitasun fisiko eta motoreaz gain, alderdi emozionalari garrantzia ematen diogula. Horretarako, erabilitako jolasa eta honen barne logika
Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria aztertuko genuke. Jakin dakigunez, oilo, sagu eta katuaren jolasa lankidetzaaurkaritza jolasa da, eta ikerketaren emaitzek adierazten duen arabera, jolas mota honek ikasleei eragin emozional positibo bat dakar, taldea indartzeko tresna bilakatuz. Eginkizun honek, talde dinamikan eta emaitzetan eragin positibo bat duela argi dago. Hortaz, hobetzeko, unitate didaktikoak eta ebaluazioa planteatzerakoan aspektu hauek barneratzea lagungarria izango da.Nahiz eta eduki aldetik alderdi fisiko eta motorra lantzeko dinamika praktiko eta progresio bat jarraitu, taldea emozionalki kaltetua badago errendimendua ez da berdina izango. Nire ustez, emozionalki indartsua den talde batek, indartsu ez dagoen beste batek baino hobeago funtzionatuko du, eta hau emaitzetan islatzen.
Horretarako, prozesu hauek ematea posible izateko, irakaslegoa hezkuntza emozionalean heztea beharrezkoa da. Beti ere, hezitzaileok programa emozionalak diseinatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna izateko. Hezitzaile izateko formakuntza pertsonala kontuan hartzerako orduan, landutako eduki guztietatik emozioen alorrak ez du garrantzi handirik eduki, sakondu barik, aipamen batzuk baino ez baititugu jorratu. Beraz, emozioen trataerari buruzko informazioa jaso barik, ezinezkoa egiten da aspektu hau aurrera eramatea. Hau da, planteatutako saioetan konpetentzia emozionala lantzeko, ezinbestekoa da lehenago honi buruzko formakuntza jasotzea. Horregatik, hobetzeko aspektu garrantzitsua dela esango nuke.
9.2) Aldizkari elektronikoak
9.3) Liburuak
9.4) Dekretuak: Eukasl Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma eta ezartzeko 97/2010 dekretua. |
addi-8ef2c2534aeb | https://addi.ehu.es/handle/10810/13908 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 1999-12-01 | science | Marichalar Anglada, Montserrat | eu | Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza eskuratzeko sistema anitzeko ingurunea | Mugarri: bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutza eskuratzeko sistema anitzeko ingurunea
Euskararen tratamendu automatikoak hizkuntzen irakaskuntza arloan ekar zitzakeen aldaketak aztertzea izan tesi honen hasierako motibazioa. Ordenagailuek ikasleak nola lagun zitzaketen izan genuen lehen azterbidea. Ondoren, konturatu ginen bai irakasleak bai ikerlariak laguntzeko tresna lagungarriak ere sor litezkeela hizkuntzaren tratamendu automatikoa integratzen bagenuen gure tresna informatikoetan. Une hartan hizkuntzaren tratamendu automatikoa eta hizkuntzen ikaskuntza arloek ez zutela elkar ezagutzen esan dezakegu. Informatika arloan irakasteko tutoreak sortzen hasiak ziren, baina honelako gutxik erabiltzen zuten hizkuntzaren tratamendu automatikoa. Guk, adimen artifizialeko ikerlerro honetan ematen ziren aurrera pausuak handiagoak izan zitezkeela aurrikusten genuen, beti ere baldin eta hizkuntzaren tratamendu automatikoarekin osatzen bagenituen. Hau izan zen une hartako ikerbidea, baita gaur egun jarraitzen duguna ere.
Une honetan, egitasmo berriei ere ekin diegu, konkretuki, eduki didaktikoen sorkuntza automatikoa dugu aztergai. Hizkuntza bat ikasteko ariketak automatikoki sortzen ditugu euskaraz idatzitako testuak ariketa-iturriak izanik. Ikerlerro honi garrantzia ematen diogu egun dagoen behar bati erantzuten badio. Irakasleek askotan ariketak asmatu beharrean dabiltza, eta beraiek sortutako ariketak “artifizialak” izaten dira askotan. Testu errealetan oinarrituz gero, berriz, errealitate bati erantzuten dion materiala sortzen ari gara. Gainera, sorkuntza automatikoaren bitartez dirua eta denbora aurrezteko aukera handia dugu.
Honetaz gain, tesia garatu zeneko garaian hasitako hainbat ikerlerroetan ere lanean dihardugu gaur egun, hots, erroreen tratamendu automatikoa, idazketaprozesurako tresna lagungarriak eta irakasleentzako baliabideak ikasleen ikaste-prozesuaren jarraipena egin ahal izateko. Besteak beste, idazlanen ebaluazioa ere aztergai dugu gure ikerketa proiektuen artean. Garbi izan behar dugu ordenagailuak ezin dituela detektatu gizakiak adina ezaugarri idazlan batean, baina makinak lana erraz diezaioke irakasleari zein ikasleari idazlan baten ebaluazio prozesuan. Esaterako, -lako egitura behin eta berriro erabiltzen duenean ikasle batek, gramatika aberasteko gomendioak eman ditzake makinak bait-, -z gero eta honelakoak proposatuz.
Azkenik, aipatu beharra dago euskara nagusiki aztertzen dugun arren, gero eta sistema eleaniztun gehiago garatzen ari garela: ariketen sorkuntzaren kasuan ingelesarekin ere bagabiltza eta idazlanen ebaluazioan Kubako ikerketa talde batekin ari gara elkarlanean hango gazteleraz idatzitako idazlanak ebaluatu nahian.
Montse Maritxalar Angladak Arantza Díaz de Ilarrazaren zuzendaritzapean egindako tesiaren txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Informatikan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua.
Nire amari eta nire aitari
1 I. Motibazioa eta aurkezpena. I.1 Motibazioa eta helburuak. Adimen Artifizialaren hainbat eremutan (sistema adituak, sistema tutoreak, ikaslearen modelizazioa...) emandako aurrerapenak, Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan (LNP) garatutako teknikak eta psikolinguistikan burutu diren aurrerapausoak elkartu eta koordinatu beharrekoak dira OLHIA eremuan. Orain dela bost urtetik hona hainbat korrontek (Chanier, 94) Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza Adimenduna (OLHIA) arloan hurbilpen diziplinartekoa aldarrikatu du. UPV/EHUko Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean azken hamabi urteetan lanean aritu den IXA ikertaldeak LNP arloan euskararen tratamendu automatikorako hainbat tresna lortu du, besteak beste, Urkiaren (1997) eta Alegriaren (1995) tesietan azaltzen den euskararako analizatzaile morfologikoa. Tresna hauen berrerabilgarritasuna posible zela ikusita, tresna horien egokitzapena hizkuntzen ikaskuntza arloan landu dugu. Honetaz gain, aipatu sailean sistema tutoreak landu dituen taldea ere badugu. Gai honen inguruan hainbat tresna sortu izan da azkenaldian burututako tesiak (Arruarte, 98; Elorriaga, 98) direla eta. Hasiera batean Sistema Tutore Adimendunen helburua irakaslearen papera betetzea zen. Hizkuntza bat irakasteko sistemen artean lehenengoa Weischedel-ek (1978) eraikitako German Tutor izenekoa dugu. Honek alemaneraz idatzitako testua aurkezten zion ikasleari hainbat galderarekin batera. Ikasleak galdera hauei erantzun ondoren sistemak erantzunei buruzko laguntza ematen zion ikasleari. Ikasleak gaizki idatzitakoa detektatzeko gai ere bazen sistema hau. Ordutik hona tresna asko garatu dira, batez ere gramatikan oinarritutakoak, besteak beste (Pulman, 84; Barchan et al. 86; Schuster, 86; Menzel, 88; Schwind, 90; Yazdani, 90). Aipatutako testuingurua oinarri izanik, tesi honen hasierako motibazioa bigarren hizkuntza ikasten ari den ikasle batentzako sistema tutorea garatzea izan zen, hau da irakaste-sistema bat. Geroago, ordea, ikaslearen ikaste-prozesua aztertzeko ingurune baten diseinua eta garapena izan genuen helburu, hau da ikaste-sistema bat. Abiapuntua irakaslearen ikuspuntutik ikaslearen ikuspuntura aldatu zen. Hortaz, ikaslearen ikaste-prozesua aztertzeko ingurune bat garatzea erabaki genuen, eta hau izango da ondoko kapituluetan zehar azalduko duguna. Konkretuki, bigarren
2 hizkuntzako ikasleen hizkuntz ezagutzaren eskuratze-prozesua ikertzeko, MUGARRI izeneko sistema anitzeko ingurunea garatu dugu. Aurkeztuko dugun lanaren helburua bikoitza izango da: teorikoa eta praktikoa. • Helburu teorikoa honela definitzen dugu:
Psikolinguista baten laguntzaz, eta ikasle batek bigarren hizkuntzan idatzitako testuak oinarritzat hartuz, ikaste-prozesuan zehar ikasleak berak bereganatzen doan ezagutza errepresentatzea. Ezagutza honi tartehizkuntza deituko diogu. • Helburu praktikoa bi azpihelburutan banatzen dugu:
- Irakasleari, bere ikasleen ikaste-prozesuaren historia jarraitzen, desbideratzeak diagnostikatzen eta zuzentzen laguntzea.
- Ikasleari, bigarren hizkuntzari buruzko ezagutza berria eskuratzen laguntzea. Ondorioz, lortu nahi dugun ingurunean hiru giza agente egongo dira elkarrekintzan sistemarekin: psikolinguista, irakaslea eta ikaslea (ikus I.1 irudia). Bigarren Hizkuntza baten Ikaste-prozesua Ikertzeko Ingurunea psikolinguista ikaslea irakaslea CORPUS
Psikolinguistak tartehizkuntzaren errepresentazioan aditua denak, sistemari lagunduko dio tartehizkuntza adieraziko duen ezagutza-basearen eraketan. Corpus bat aztertuz sortuko da tartehizkuntzaren errepresentazioa, bai ikasle konkretu batena bai ikaskuntza-maila berean dagoen ikasle-multzo osoarena izango dena. Ikaskuntza-maila euskaltegietan antolatzen diren taldeen arabera definituko da. Batzuetan ikasle desberdinek ikaskuntzamaila berean egon arren, jakintza-maila desberdina izaten dute, hizkuntzari dagokionez. Gure sisteman, ikaskuntza-maila berean daudenak ikaskuntza-maila bera dutela esango dugu, nahiz eta jakin batzuetan hizkuntz maila desberdina izaten dutela. Geroago sistemak ikasleekin izango duen elkarrekintzak lagunduko digu perfila edo hizkuntz maila hori I.1 irudia. MUGARRI ingurunearen giza agenteak.
Motibazioa eta aurkezpena 3 pertsonalizatzen. Hortaz, hemendik aurrera, ikasle-talde baten ezagutza lantzean ikaskuntzamailaren ezagutzari buruz arituko gara. Irakasleak, ikasleak ezagutzen dituenak, ikasle bakoitzari buruzko informazioa emango dio sistemari: ikaste-prozesuan eragina izan dezaketen ezaugarriak (esaterako, ikaskuntzamaila konkretu bat lortzeko ikasleak behar izan duen urte-kopurua, ama-hizkuntza, ...), ariketak egitean ikasleak erabiltzen dituen ikaste-estrategiak, etab. Dena den, sistema lagungarri ere gertatuko zaio irakasleari aldi berean, ikasleak erabiltzen dituen egitura linguistikoen diagnostikoa egiteko, – psikolinguistaren laguntzaz eratutako tartehizkuntza ezagutza-basea oinarri hartuko baitu –. Ikasleak izango duen ikuspuntua bestelakoa izango da. Ikasleak idazte-prozesuan lagungarri gertatzen zaion sistema ikusiko du bere aurrean. Sistema ikaslearen ikasteprozesuaren osagarria izango da. Ikasleak idazten dituen testuak lantzeko aukera izango du; adibidez, zuzentasuna landu, hitz konkretuei buruzko informazioa bilatu hiztegian, hitz baten deklinabide kasu guztiak, analisiak, ... Eta, etorkizunean modu erraz batean ariketak eransteko aukera izango du sistemak. Sistema, bere aldetik, ikaslearekiko elkarrekintza behatuz tartehizkuntzaren errepresentazioa fintzeko informazioa jasoko du. Hiru ikuspuntu horiek abiapuntu bezala hartuz, hiru sistema desberdin definituko ditugu MUGARRIn: • HITES: tartehizkuntz egiturak modelizatzeko sistema. • IRAKAZI: irakasleari orientatutako sistema, ikaslearen ikaste-prozesuan ematen diren aurrerapenak aztertzen lagunduko diona. • IDAZKIDE: bigarren hizkuntza ikasteko OLHIA ingurunea. Esan bezala, diseinatu dugun ingurunearen helburu nagusia hau da: ikaslearen ikasteprozesuari buruzko informazioa jasotzea. Konkretuki tartehizkuntzaren eraketa dugu aztergai, ikaslearen konpetentzia gramatikala, hain zuzen. Sistema informatikoa irekia izateaz gain, independentea izango da ikasten den hizkuntzarekiko. Horretaz gain, sistema hedagarria izango dugu, hau da, diseinuan aurreikusi dugu etorkizunean aukera izango dugula ikaslearen konpetentzia komunikatiboa ere aztertzeko. Honetarako, bai multimedia arloan bai ahots tratamendurako ikerkuntzan garatzen ari diren tresna informatiko berriak ingurunean gehitzea interesgarritzat jotzen dugu. Esan bezala, tesi honetan bigarren hizkuntza ikasteko garatuko dugun MUGARRI izeneko ingurunearen helburu nagusiena tartehizkuntzaren eraketa-prozesuaren azterketa da. Etorkizunean, tesi honetan garatu diren ondoko gaietan sakontzea interesgarri deritzogu: • Ikaskuntza-maila bateko ikasleek duten hizkuntz jariotasuna.
4 • Bigarren hizkuntza ikasten duenarentzako laguntza. Badira ere, tesi honetan landu ez diren arloak non guk garatutako tresnak erabil baitaitezke: • Hizkuntz desberdinak ikasten duenaren aberastasuna hizkuntza bakoitzean. • Hizkuntza bat ikasteko programagintzaren garapena ikaskuntza-mailen zehar. Dena den, erabilpenei buruz VII. kapituluan arituko gara zabalago. Kapitulu honetan, berriz, jarraitutako diziplinarteko metodologia eta MUGARRI ingurunearen aurkezpena egingo dugu: ingurunearen mailak eta hauen arteko komunikazioa azalduko ditugu ingurunearen ikuspegi orokorra emateko asmoz. Tesian zehar, berriz, maila horietako osagaiei buruzko azalpenak emango ditugu beste hainbat kapitulutan. I.2 Metodologia: diziplinartekoa eta definizio-diseinuinplementazio-ebaluazio zikloan oinarritua. Aurreko atalean azaldu dugunez, lau agente nagusi agertzen zaizkigu MUGARRIn. Alde batetik, ingurune informatikoa bera, eta bestetik hiru giza agente: psikolinguista, irakaslea eta ikaslea. Egoera honek, nahitaez, agente guztien partehartzea eskatzen du ingurunearen definizioan. Honetaz gain, esan dugun bezala, adimen artifizialean, lengoaia naturalaren prozesamenduan eta psikolinguistikan emandako aurrerapausoak elkartu eta koordinatu behar dira OLHIA eremuan. Hau dela eta, aurkezten dugun tesian bi ikuspegi landu dugu batez ere. Alde batetik, Adimen Artifizialean (AA) ikertutako hainbat teknika (hala nola, sistema tutoreak, eta ikaslearen modelizazioa) eta lengoaia naturalaren prozesamenduko zenbait tresna; eta, beste aldetik, psikolinguistikan landutako tartehizkuntza kontzeptua (Selinker, 72), eta honen ikerketarako sistema erdiautomatiko baten diseinua, aipatu arloan garatutako teknikak integratuz. Hau guztia aurrera eramateko ezinbestekoa dugu aipatutako agenteen arteko elkar ulertzea lantzea. Hori dela eta, lan honen hasieran, aurrez aurre aurkezten zitzaizkigun baliabideak aztertu genituen. Lengoaia naturalaren prozesamenduari zegokionez dagoeneko esperientzia genuen informatikariok eta linguistak elkarlanean; psikolinguistika arloan, berriz, aurretik ez genuen proiektu diziplinartekorik izan, informatikariok eta psikolinguistek zein hizkuntz irakasleek elkarrekin lan eginez. Horregatik, hasiera batean hainbat saiakera egin genuen ILAZKI euskaltegiko irakasle batzuekin elkarrizketak antolatuz. Elkarrizketa haietatik ateratako ondorioak zirela medio sistemaren definizioari ekin genion, informatikariok, psikolinguistak, linguistak eta hizkuntz irakasleak elkarlanean aritzeko metodologia zehaztuz.
Motibazioa eta aurkezpena 5 Behin elkar ulertzearen mugak gaindituak izanda, ingurunearen garapenerako lanmetodoa finkatu genuen. I.2 irudian agertzen denez, ezinbestekotzat jo dugu ingurunearen garapenean zehar lan enpirikoak burutzea. Lan enpiriko hauen helburuak bi motatakoak izan dira: batzuek ingurunearen definizioaren eta diseinuaren zehaztapenean lagundu dute, eta, besteek eramandako bidea birbideratu dute askotan ebaluazio partzialak eginez. Hortaz, laburbilduz, ebaluazioa MUGARRI ingurunearen garapenaren eragilea izan da, eta ebaluazioan parte hartu duten agenteak jakintza-arlo desberdinekoak izan dira. Ondoko irudian inguruneko garapenaren eskema azaltzen da. Bertan islatzen da ebaluazioak prozesuan izandako garrantzia. I.2 irudian ikusten denez MUGARRIn sortu diren sistemen garapena prozesu zikliko gisa planteatu da, non ebaluazioa ziklo bakoitzeko fase bat den; hau da, prozesu lineal honetan ebaluazioa ez dugu uzten bukaerarako. Lan-metodo honetan hiru ziklo nagusi agertzen dira: • Sistemen definizioa. • Sistemen diseinua. • Sistemen inplementazioa. Sistemen definizioa lehenengo zikloa dugu. Lehen ziklo honen helburu nagusia beharren identifikazioa izan zen, konkretuki, bigarren hizkuntzaren ikaskuntza arloan zeuden beharren artean zeintzuk landu zitezkeen informatikaren teknikak erabiliz. Fase honetan irudian agertzen diren agente guztiek hartu zuten parte linguistek izan ezik, hau da, irakasleek, ikasleek, psikolinguistak eta informatikariek. Beharren identifikazioa nagusiki 1992/93 Hipotesiak
I.2 irudia. Ingurunearen garapenaren eskema: ebaluazioa hobekuntzaren eragile gisa.
6 ikasturtean burutu zen. Diziplinarteko bileren ondoren1 identifikatutako beharretatik abiatuta sistemen definizioa eta eredu kontzeptuala zehaztu zen. Horretaz gain irakasleen ustetan ikasleek idazketan izaten dituzten arazoak corpusen azterketaren bidez berretsi genituen. Sistemen diseinua sistemaren definizioa zein eredu kontzeptualak zehaztu ondoren hasten da garatzen. Bigarren ziklo honen helburu nagusia da, behin beharrak identifikatuta, hauek asetzeko sistema informatikoa diseinatzea. Lan enpirikoa ere egiten da fase honetan. Prozesu honetan linguista konputazionalek ere hartu zuten parte, batez ere, egitura linguistikoen tratamendu informatikoaren bideragarritasuna aztertzeari zegokionean. Horretan hainbat muga topatu genuen diseinuan: alde batetik, lengoaia naturalaren tratamenduak mugak jartzen zizkigun garapen informatikoan, eta, beste alde batetik, euskara hizkuntzan, normalizazio-prozesuan dagoenez, oraindik ere hainbat egitura zehatz-mehatz definitu gabe daude. Hortaz, askotan, diseinua lantzean, gertatu izan zaigu definizio-fasera itzuli beharra, aipatutako arazo linguistikoengatik, edo informatika-tekniken mugengatik, edo irakasleek identifikatutako beharren zehaztasun faltagatik ere. Sistemen inplementazioaren helburua definizioan zehaztutako beharrei erantzuteko sistema informatikoa gauzatzea da. Honetan bi ebaluazio-mota bereizi ditugu: sistemen funtzionamendua eta erabiltzailearen asetzea. Funtzionamenduaren fasean parte hartzen duen agente nagusia informatikaria izaten da; honek emaitzak konparatzen ditu lan enpirikoan jasotako hainbat daturekin, edo sistemarekin zerikusia duen adituari galdetuz. Asetzeari dagokionez sistema bakoitzaren erabiltzailea izaten da agente nagusia: IRAKAZIren kasuan irakaslea, HITESen psikolinguista eta IDAZKIDEn ikaslea. Ebaluaziomota hau zikloaren amaieran kokatzen da gehienbat: gure esperientzian oraingoz gutxi landua izan da, iritzi batzuk jaso baditugu ere. Edozein kasutan, erabiltzaileen asetzearen ebaluazioa etorkizuneko lanerako utzi dugu, hain zuzen ere, hiru sistemen arteko integrazioa burutuko denerako. Beraz, komentatuko ditugun emaitzak (§ VII.3) sistemen funtzionamenduari buruzkoak izango dira. Emaitza hauek aipatutako sistemen erabilpenean psikolinguistek edo irakasleek atera ditzaketen ondorio-motak ematen dizkigute. Honek esan nahi du aipatutako atalean azalduko duguna ez dela tesiaren frogapen bat, baizik eta tesi honetan garatu diren sistemak nola erabil litezkeen erakusteko saiakera bat.
1Aipatzekoa da irakasleen artean eszeptizismoa izaten zela nagusi informatika-teknikek egin zezaketenaz ikaste-prozesuen azterketan.
Aipatu den bezala, MUGARRIren helburu nagusia ikaste-prozesuko zenbait unetan dagoen hizkuntzaren ezagutza aztertzea da, hain zuzen ere, honako kasu hauetan: ikasle bakoitzarena batetik, eta ikaskuntza-maila berean dagoen ikasle-taldeena bestetik. Helburua noski ez da maila jakin batean izan beharko luketen ezagutzaren berri ematea, egiazki duten ezagutza azaltzea baizik. Ezagutza honek euskaltegiek beren programazioetan helburu gisa finkatzen dituzten ezagutzekin ez du zergatik guztiz bat etorri beharrik. Hurrengo lerrootan aipatu sistema informatikoak banaka-banaka definitzeari ekingo diogu. HITES bigarren hizkuntza ikasten ari diren ikasleek duten tartehizkuntzaren konpetentzia gramatikalaren modelizaziorako sistema adimenduna da. Sistemak ikasle jakin baten tartehizkuntza aztertzeaz gain, ikaskuntza-maila berean dagoen ikasle-talde baten tartehizkuntza ere aztertzen du. Esan liteke beraz, HITESen saio bat hauxe dela: I.3 irudia. Hiru sistemen arteko komunikazioa.
8 • ikasle bakar bati dagozkion testu-multzoen azterketa, helburua ikasle jakinaren tartehizkuntz eredua eguneratzea izanik. edo/eta • ikaskuntza-maila berean dagoen zenbait ikasleren testu-multzoa aztertzea ikaskuntzamaila jakinari dagokion tartehizkuntz eredua eguneratzeko asmotan. IRAKAZI ikaslearen ikaskuntzan gertatzen diren prozesuen diagnostikoa egiteko irakasleari lagungarri zaion sistema bat da. Horretarako HITESek sortutako tartehizkuntz ereduak erabiltzen ditu. IDAZKIDE idazte-prozesuan zehar ikasleari laguntza ematen dion laguntzaile elkarreragilea da, eta HITESek sortutako ikaskuntza-maila baterako tartehizkuntz ereduetan nahiz IRAKAZIk emandako informazioan oinarriturik dago. I.3.2 Ingurunearen arkitektura. MUGARRIren osagaiak hiru maila nagusitan bildu daitezke: sistemak, tresna linguistikoak eta ezagutza-baseak. Hiru maila hauen arteko komunikazioa zuzenean gertatzen da, konkretuki bi komunikazio-mota definitzen dugularik, hau da, kontsultak eta eguneraketak (ikus I.4 irudia). Tresna linguistikoek honelako harremana dute beste bi mailekin: • Ezagutza-baseen artean ezagutza linguistikoari bakarrik egiten dizkio kontsultak. • Sistemen zerbitzurako daude diseinatuak. I.4 irudiak dagerzkigun tresna linguistikoak moduluan, besteak beste, honako hauek aurkitzen ditugu: analizatzaile morfosintaktikoa, proposatzaile morfologikoa, lexikoaren informazioari buruzko kontsulta-interfazea, lexikoaren definizioei buruzko kontsultainterfazea, hitz-mailan akatsen detektatzaile/zuzentzailea eta deklinabideen sortzailea. Sistema bakoitzean tresna linguistikoetatik behar den erabilpen propioa definitzen da. Adibide gisa, analizatzaile morfosintaktikoari dagokionez, IDAZKIDEk hitz baten analisi batetik unitate esanguratsuak detektatzea nahi izaten du ikasleari laguntza eskaintzeko asmoz; HITESek, berriz, analisian aplikatutako erregela linguistikoei buruzko informazioa behar izaten du tartehizkuntz egiturak osatzeko. Sistemek beste bi mailekiko komunikazioa honela definitzen dute: • Ezagutza-baseei dagokienez bai kontsultak bai eguneraketak egiten dituzte sistemek, kasu guztietan izan ez arren (ikus I.4 irudia). • Tresna linguistikoei deia egiten diete ezagutza linguistikoari buruzko kontsultak egin behar dituztenean.
Motibazioa eta aurkezpena 9 Ezagutza-baseekiko eguneraketak direla eta, ikaslearen ikaste-prozesua aztertzeko informazio zehatzagoa lortzen da. Bada, eguneraketa hauek direla medio, hiru sistemen arteko komunikazioa lortzen da zeharka. Adibidez, HITES sistemak tartehizkuntz ereduak eguneratzen dituen momentutik IDAZKIDEk ikasleari emango dion laguntza hobea izango da. Ezagutza-baseak agente pasiboak dira beste bi mailekin konparatuz, hau da, inoiz ez dute hasten komunikazioa: • Sistemek egiten dizkiete kontsultak edo eguneraketak. • Tresna linguistikoek ezagutza linguistikoaren kontsulta egiten dute. Tresna linguistikoak HITES IDAZKIDE IRAKAZI Tartehizkuntz ereduak Ikasleereduak Ezagutza linguistikoa SISTEMEN maila Ezagutza-baseen maila Diagnosiezagutza kontsulta eguneraketa
Inguruneko hiru maila nagusiak aipatu ondoren sistemen maila eta ezagutza-baseen mailak zabalago deskribatuko ditugu: Sistemen maila HITES, IDAZKIDE, eta IRAKAZIk alde batetik, elkarrekiko zuzeneko komunikazioa dute eta, beste aldetik, zeharkako komunikazioa burutzen dute komunean dituzten ezagutzabaseak direla medio. Hiru sistemek konpartitzen dituzten ezagutza-baseak ondokoak dira: ikaskuntza-maila bakoitzari dagokion ezagutza linguistikoa, tartehizkuntz ereduak, diagnosiezagutza, eta ikasle bakoitzari dagokion ikasle-eredua. I.3 irudian, dagoeneko sistemen arteko zuzeneko komunikazioa errepresentatu dugunez, I.4 irudian zeharkako komunikazioa I.4 irudia. MUGARRI ingurunearen arkitektura.
10 irudikatu dugu gezien bidez. Bertan hiru sistemek beren ataza egoki burutzeko erabiltzen dituzten tresna linguistikoak ere agerian jartzen zaizkigu. Aipatu tresnak sistemen maila eta ezagutza-baseen mailaren artean irudikatu ditugu. Ezagutza-baseen maila I.4 irudian agertzen denez, sistemen maila eta ezagutza-baseen arteko komunikazioa dago. Ezagutza-baseen kontsulta zein eguneraketaz arduratuko litzatekeen modulua ere beharrezkoa litzateke ezagutza-baseen mailan, honi buruz ordea ez gara arituko. Esan bezala, arkitekturaren maila honetan lau ezagutza-base definitu ditugu: ezagutza linguistikoa, tartehizkuntz ereduak, diagnosi-ezagutza eta ikasle-ereduak. Horiei buruzko zenbait zehaztasun emango dugu jarraian. Ezagutza linguistikoa ikaskuntza-mailaren arabera antolaturik dago. Ezagutza kolektiboaren zeharkako errepresentazioa da. Zeharkako errepresentazioa dela esaten dugu tartehizkuntz egiturarik ez duen arren, – tartehizkuntz ereduek egiten baitute hau –, tresna linguistiko-konputazionalentzat beharrezkoa den ezagutza linguistikoa definitzen duelako. Ezagutza linguistikoaren errepresentazioa aipatutako tresnen diseinu eta inplementazioan erabilitako formalismoaren menpe dago. Tartehizkuntz ereduak ikaskuntza-mailaren baitan eratzen dira eta maila bakoitzean dauden ikasleek duten ezagutza komuna adierazten dute. Ereduak ez dira ikaskuntza-maila horietan ikasleek lortu beharko luketen ezagutza, haatik ikasle jakinek duten ezagutzaren isla baizik. Tartehizkuntz ereduak batik bat HITESek sortuak dira, nahiz eta ikaslea IDAZKIDErekin elkarrekintzan denean emandako informazioa ere eredu hauen osaketarako aski lagungarri suertatzen den. Diagnosi-ezagutza moduluak ikaskuntza-maila baten ikasleek bere tartehizkuntz komunaren egitura linguistiko desbideratuak erabiltzeko eduki ditzaketen arrazoiak gordetzen ditu. Ezagutza hau HITESek erabiltzen du IRAKAZIk eskaintzen duen ezagutza dela medio. IDAZKIDE ikaste-sistema lagungarriak ere diagnosi-ezagutza erabiltzen du ikaslearekiko elkarrekintzan. Ikaslearen ereduak ikaslearen beraren tartehizkuntz ereduaren zein bere ikaskuntzaren ezaugarrien berri ematen duen eredu generiko bat genuke. Ezaugarri hauek (hizkuntz estrategiak, ikaskuntza-historia, beste hizkuntza batzuen ezagutza, etab.) irakasleak (IRAKAZI) zein ikasleak (IDAZKIDE) emandakoak dira. Eredu hau, alabaina, IDAZKIDEn testu-idazketaren laguntza-prozesuan erabiltzen da gidaritzarako.
Motibazioa eta aurkezpena 11 I.3.3 Hiru sistemen arteko komunikazioa. HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE elkarren osagarri diren helburuak dituzten hiru sistema dira, eta zenbait ezagutza-base ere komunak dituzte. Hala nola ezagutza-base hauek direla medio lortzen da zeharkako komunikazioa, I.4 irudian adierazi dugun bezala. Zeharkako komunikazioaz gain, zuzeneko komunikazioa ere topatzen dugu HITES, IDAZKIDE zein IRAKAZIren artean. Hortaz, aipatu bi komunikazio-motei buruz arituko gara ondoko lerrootan, hauek dira: • Zeharkako komunikazioa: ezagutza-baseen eguneraketen bitartez. • Zuzeneko komunikazioa: sistemek elkarri bidaltzen dizkieten mezuen bidez. Zeharkako komunikazioa HITES, IDAZKIDE eta IRAKAZI elkarren osagarri diren sistemak dira. Hirurek ezagutzabaseak konpartitu arren, sistemetarik bakoitzak badu bestelako baliabide-motarik ere. Hau dela eta, bakoitzaren baliabide nagusienak aipatutako ditugu labur, eta, ondoren, komunean dituzten baliabideak direla medio, zeharkako komunikazioaz arituko gara. HITESek tartehizkuntz ereduen eratze-prozesuan psikolinguistak hartutako erabakiak erabiltzen ditu. HITESek testuetatik abiatuz fenomeno linguistikoak eta beren testuinguruen erabilpena ondorioztatzen du, eta psikolinguistaren laguntzaz tartehizkuntzaren egiturak eratu eta osatu ere egiten ditu. IDAZKIDEk hara non hartzen duen kontuan ikasleak bere idazte-prozesuan hartzen dituen aukerak: ikaslearen jarduna jasotzen du eta ariketez gain iradokizunak, zuzenketak eta ezagutzaren kontsulta-tresnak erabiltzeko proposamenak baditu. IRAKAZIren kasuan, irakasleak sistemari ikasleek erabilitako egituren diagnostikoari buruzko datuak eskaintzen dizkio. Sistema bakoitzaren baliabide propioak aipatu eta gero hiru sistemek konpartitzen dituzten ezagutza-baseak komentatuko ditugu zeharkako komunikazioari dagokionez. Alde batetik, IRAKAZIk diagnosi-ezagutzan eguneratutako informazioa bai HITESek bai IDAZKIDEk erabiliko dute. Beste alde batetik, HITES dela medio, IRAKAZIk berak zenbait datu eskuratzen du, konkretuki psikolinguistaren laguntzaz tartehizkuntzak izeneko ezagutza-basean eguneratutako tartehizkuntz egiturak jasotzen ditu. Azkenik, IDAZKIDE bere aldetik bai tartehizkuntzak bai ezagutza linguistikoa ezagutza-baseetatik ikaskuntzamailari buruzko informazioa lortzen du ikasleekiko elkarrekintza gidatzeko; aipatutako bi ezagutza-baseen eguneraketaz HITES arduratzen delarik.
12 Zuzeneko komunikazioa Bai IDAZKIDEk bai IRAKAZIk egitura linguistiko interesgarriak detektatzen dituztenean HITESi bidaltzen dizkiote, honek azter ditzan ea tartehizkuntzaren parte diren. Kontuan izan behar dugu honelako egiturak direla corpus bidez detektatzerik izan ez dutenak. Modu berean momentu konkretu batean HITESek berak egitura ez osatuak identifikatzean bai IDAZKIDEri bai IRAKAZIri eska diezaioke laguntza egitura horiek osatzeko. Honelako informazio-trukaketa ezagutza-baseen bidez ez egitea proposatzen dugu, honelako komunikazio-motak sistemen arteko mezu-trukaketa eskatzen baitu. Honi buruz maila teorikoan arituko gara. Hiru sistemen arteko komunikazio-helburuak teorikoki planteatzen ditugun arren diseinu pausu batzuk emanak dira V. eta VI. kapituluetan ikusiko dugunez. Dena den, garapen erreal batean komunikazio-protokoloen azterketa zehatza beharko genuke, eta hau, VIII. kapituluan komentatuko dugun bezala, etorkizuneko ikerlerro nagusi gisa proposatzen dugu. Hortaz, hiru sistemen arteko komunikazio zuzenaren helburuak definituko ditugu. Kasu guztietan bi zentzuko komunikazioa egon daiteke, hau dela eta kasu bakoitzeko bina helburu nagusi aipatuko ditugu. HITES eta IDAZKIDEren arteko komunikazioa: • HITESek IDAZKIDEri informazioa eskatzean helburua ondokoa da:
Ikasleari idazketan aholku ematerakoan IDAZKIDEren erabaki-hartzeak hobetzea.
IDAZKIDEk ikaslearekiko elkarrekintzan egitura linguistikoak lantzeko ariketak proposatuko dizkio HITESek eskatuta, azken honek corpusetan detektatutako zenbait egituraren ulermena lortzeko, hau da, tartehizkuntz egiturak osatu ahal izateko. • IDAZKIDEk HITESi informazioaren berri ematean helburua ondokoa da:
HITESen tartehizkuntz ereduen eraketa osatzea.
HITESek IDAZKIDEtik jakingo du ikasleak bere testuen zuzenketan zein aukera egin duen, eta honek bide emango digu aztertzen ari garen ikaslearen ikaskuntzamailaren tartehizkuntz ereduan IDAZKIDEk detektatu dituen egitura linguistiko berri horiek gehitzeko. HITES eta IRAKAZIren arteko komunikazioa: • HITESek IRAKAZIri informazioa eskatzean helburua ondokoa da:
HITESen tartehizkuntz ereduen eraketa osatzea.
HITESek IRAKAZItik jakingo du ikasleak ikasgelan erabiltzen dituen egitura linguistikoak corpusean agertzen ez direnak, eta honek bide emango digu aztertzen ari garen ikaslearen ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz ereduan irakaslearen bidez detektatu diren egitura linguistiko berri horiek gehitzeko.
Motibazioa eta aurkezpena 13 • IRAKAZIk HITESi informazioaren berri ematean helburua ondokoa da:
HITESek tartehizkuntzaren ezagutzari buruzko informazioa xehetasun handiagoz hornitzea.
IRAKAZIk egitura horiek gauzatzen diren testuinguruari buruzko informazioa are xehetasun handiagoz emango dio, gero HITESek tartehizkuntzari buruzko ezagutza egunera dezan. IDAZKIDE eta IRAKAZIren arteko komunikazioa: • IRAKAZIk IDAZKIDEri informazioa eskatzean helburua ondokoa da:
IDAZKIDEk ikaslearekiko elkarrekintzan egitura linguistikoak lantzeko ariketak proposatuko dizkio IRAKAZIk eskatuta, azken honek irakasleak proposatutako zenbait egituraren ulermena lortzeko, hau da, irakaslearen diagnostikoa fintzeko. • IDAZKIDEk IRAKAZIri informazioaren berri ematean helburua ondokoa da:
IDAZKIDEk bere saioetan ikaslearekin izandako prozesuaren trazek egitura desbideratuen diagnosirako gakoak eman ditzakete. Hortaz, IDAZKIDEk informazioa hori bidaliko dio IRAKAZIri honen bidez irakasleak diagnostiko zehatza egin dezan. I.4 Txostenaren eskema. Hasierako motibazioa eta tesi honi hasiera batean jarritako helburuak aurreko ataletan azaldu ditugu. Bigarren hizkuntza ikasten ari den ikaslearen tartehizkuntza lantzeko MUGARRI ingurunea izan dugu aztergai. Ingurune honetan hiru sistema garatu ditugu: HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE. Sistema hauen definizioa, diseinua eta inplementaziorako jarraitu dugun metodologia diziplinartekoa izan da, sistemaren garapenean zehar hainbat esperimentu burutu delarik, sisteman sortzen ziren tresnak baliagarriak ziren ala ez ikusteko asmoz. Lehenbizi hizkuntzen ikaskuntza munduan sortu diren tresna automatiko edo erdiautomatikoen ikuspegi orokor bat (II. kapitulua) eman ondoren, diseinatutako ingurunea azaltzeari ekingo diogu. III. kapituluan, hizkuntza baten ikaste-prozesuaren ikerketarako sistema informatiko adimendun baten oinarri psikolinguistikoa aztertuko dugu. Besteak beste, ondoko kontzeptuak landuko ditugu aipatu kapituluan: desbideratzeak, tartehizkuntza eta fosilizazioa. Honetaz gain, jarraitutako diziplinarteko metodologia ere komentatuko dugu.
14 IV. kapituluan, corpusaren azterketarako garatu ditugun tresna linguistikokonputazionalak definituko ditugu. Honetaz gain, ikaskuntza-maila bereko ikasleek komunean duten tartehizkuntz ereduen osaketa-prozesurako garatu dugun metodologia azalduko dugu. Eta, gainera, domeinuaren adierazpena (tartehizkuntzaren adierazpena) deskribatuko dugu, hau baita lortu beharreko azken helburua. Hortaz, kapitulu honetan sistema osoaren bukaerako irteera deskribatuko dugu. Honela, emaitzak nolakoa behar lukeen ezagututa, hurrengo bi kapituluetan deskribatuko diren sistemen helburuez jabetzeko moduan izango gara. V. kapituluan, HITES sistema deskribatuko dugu: bigarren hizkuntza ikasten ari diren ikasleek duten tartehizkuntzaren konpetentzia gramatikalaren modelizaziorako sistema adimenduna da. Tartehizkuntza bigarren hizkuntza ikasten ari den ikasleak bere ikasteprozesuan zehar eskuratzen duen egitura linguistikoen multzoa izango litzateke. HITESek helburu bikoitza du: batetik, ikaskuntza-maila berean dauden ikasleek jaso duten ezagutza komunaren errepresentazioa lortzea du xede (ezagutza kolektiboa); eta bestetik, ikasle jakin baten tartehizkuntzaren errepresentazioa ere eskuratzea (ezagutza berezitua). VI. kapituluan, IDAZKIDE eta IRAKAZI sistemak azalduko ditugu. IDAZKIDE idazteprozesurako ingurune lagungarria da; ikaslearekin egiten du lan eta bai HITESekin bai IRAKAZIrekin komunikazioa du. IRAKAZIk ikaslearen ezagutza linguistikoaren diagnosian eskaintzen dio laguntza irakasleari. Edozein kasutan, kapitulu honetan gehienbat IDAZKIDE azalduko dugu garatuagoa baitago eta ekarpen gehiago baititu. IRAKAZIri buruz, ordea, ideia orokor batzuk emango ditugu. Hau dela eta, Ikaste-estrategiei buruzko azterketa, ikasle-ereduaren errepresentazioa, diagnosi-ezagutza eta tresna linguistikoen integrazioaz ere arituko gara IDAZKIDE sistema azaltzean. VII. kapituluan, tesian zehar bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesua aztertzeko aurkeztu dugun ingurunearen ebaluazioari buruz arituko gara. Azpimarratzekoa da ebaluazioa ez dela izan bukaeran egindako azterketa, baizik eta inguruneko sistemen garapena gidatu duen eragilea. Ebaluazioak planifikazioan lagundu du egindakoa hobetuz, produktu hobea ateratzeko helburuarekin. Kapitulu honetan hainbat esperimenturen emaitzak, besteak beste, emango ditugu. Honetaz gain, kapituluaren azken atalean komentatuko ditugun emaitzak sistemen funtzionamenduari buruzkoak izango dira. Emaitza hauek aipatutako sistemen erabilpenean psikolinguistak edo irakasleak atera ditzaketen ondorio-motak emango dizkigute. Eta, azkenik, VIII. kapituluan, tesi honetatik atera ditugun ondorioak aurkeztuko ditugu. Honekin batera, lanari bukaera emateko asmoz etorkizuneko lanari ekingo diogu.
1 II. Hizkuntzen ikaste-prozesua lantzeko sistemen azterketa. Informatika eta Hizkuntzen Ikaskuntza terminoak batera aditzen ditugunean, ikasle bat pantaila baten aurrean ikusten dugu ariketak egiten, edo hizkuntzan trebatzeko jokoren batekin. Aipatutako terminoen azpian dagoen kontzepzioa, berriz, zabalagoa da. Alde batetik, ikasleek erabil ditzaketen tresna informatikoak ditugu, bai metodo autonomo moduan, bai euskaltegian landutako gaiak gainbegiratzeko asmotan, baita ikasgelan bertan ariketa osagarri gisa; beste alde batetik, irakasleek materiala prestatzeko dituzten aukera informatikoak ere gero eta ugariagoak dira; azkenik, psikolinguistika arloan ikerketak egiteko tresna lagungarriak pixkanaka sortzen hasiak dira. Beraz, ikasle, irakasle eta psikolinguistentzako produktu informatikoak aztergai ditugu hemen. Informatikak hizkuntzen ikaskuntza arloari eskaintzen dizkion posibilitateen ikuspegi orokor eta zabala emango dugu hain zuzen. Kapitulu honetan, ordenagailuek eskaintzen dituzten aukeren artean ikasleentzat, irakasleentzat edota psikolinguistentzat erabilgarri izan daitezkeenak aipatuko ditugu. Bost multzo nagusi bereiziko ditugu: Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza (OLHI)1 tradizionala, sareak, multimedia, Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza Adimenduna (OLHIA)2, eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (LNP)3 integratu dituzten sistemak. Paraleloki Euskal Herriaren egoera zein den ikusten joango gara. Azkenik, hausnarketa moduan informatikak euskararengan, eta zehazki euskararen ikaskuntzan, eduki dezakeen eraginaren ildotik, ondorioak komentatuko ditugu. II.1 Sarrera. Aukera asko dira informatikak hizkuntzen ikaskuntza arloan ematen dizkigunak. Batzuk esplizituki hizkuntza bat ikasteko metodo edota osagarri gisa aurkezten dira, hots, Didaktiker eta HABEren artean ateratako Ikastxip eta Benetan sistemak, ordenagailuz euskara ikasteko programak, hain zuzen. Beste batzuk ere, nahiz eta hizkuntza bat ikasteko izenburupean ez saldu, erabilgarri gerta daitezke hizkuntza baten ikaste-prozesuan zehar, besteak beste,
2 ELHUYARek egindako Gipuzkoa Ezagutuz CD-ROMa ikasgelan ariketa osagarriak antolatzeko aukera ematen du. Hau dela eta, ondoren egingo dugun egoera-azterketa ez dugu mugatuko ikasteko programak izenaren azpian agertzen direnetara, izan ere, ikuspegi zabalagoa hartuz, ordenagailuek ikasgelan eta ikasgelatik kanpo opatzen dizkiguten baliabideak aipatuko ditugu. Hala eta guztiz ere, azterketari ekin baino lehen, material espezifikoa eta autore-paketeak kontzeptuen arteko desberdintasuna argi uztea garrantzizkoa zaigu. Material espezifikoetan egitura zein edukiera linguistiko eta pedagogikoa aurrerabakia datorkigu, beste modu batean esanda, programaren barrualdea ez dago aldatzerik inola ere. Aurretik aipatutako Ikastxip eta Benetan honen adibideak dira. Autore-paketeetan, berriz, diseinu-mailan egitura aurremugatua etorri arren, erabiltzaileak edukiera definitzeko aukera izaten du. Esate baterako, honelako paketeen bidez euskaltegi bateko irakasleek nahi lituzketen ariketak presta zitzaketen, beren uneko beharretara egokituz. Programa hauen bidez ariketa-mota desberdinak diseina daitezke, hots, hutsuneak bete, erantzun-zerrenda batetik zuzena aukeratu, ulermen-ariketak, e.a. Irakasleak ariketak prestatu ondoren ikasleek lan egin dezakete programa hauekin. Beraz, laburbilduz, ondokoa hartu behar dugu kontuan kapituluarekin jarraitu baino lehen: lehenik, hizkuntza baten ikaste-prozesuan lagungarri izan daitezkeen tresna automatikoak ez dira ikasteko programak izenburupean datozenak bakarrik; eta, bigarrenik, tresnen erabiltzaileek, hau da irakasleek, ikasleek edo psikolinguistek, diskriminatu beharko dute beren material propioa antolatzeko aukera ematen dizkieten sistemak eta aukera hori ematen ez dizkietenak. Bai batzuk bai besteak oso baliagarri dira: aurretik genioen bezala gakoa erabileran dago. II.2 Azterketa bibliografikoa. Esanak esan, kapitulu hasieran aipatutako bost multzo nagusien ikuspegi orokorra emango dugu, hauek dira: • Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza (OLHI) tradizionala. • Sare bidezko hizkuntz ikaskuntza. • Multimedia tekniken aplikazioa hizkuntzen ikaskuntzan. • Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza Adimenduna (OLHIA). • Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (LNP) integratu dituzten sistemak.
Hizkuntzen ikaste-prozesua lantzeko sistemen azterketa 3 II.2.1 Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza tradizionala. OLHI tradizionala diogunean testu-prozesadoreak, pakete integratuak, CD-ROMak (Read Only Memory) eta hipertestuak uler ditzakegu. Batzuk besteak baino ezagunago egiten zaizkigu, dudarik gabe. Eta, askotan ez dira erlazionatzen hizkuntzen ikaskuntza munduarekin. Hauetaz gain, aipagarriak ere badira OLHI tradizionalean sarreran azaldutako autore-paketeak. Gaur egun, pakete hauek beste arlo batzuetan ere erabiltzen diren arren, hots, multimedia eremuan, beren sorrera Ordenagailuz Lagundutako Ikaskuntzarako hasierako produktuetan gertatu zen. Testu-prozesadoreak bukaerarik gabeko tresna dugu, batez ere, maila altuko ikasleen artean. Testu-prozesadore arruntenek zuzentzaile ortografikoak integratuta izaten dituzte; askok thesaurusak ere eskaintzen dituzte, hauek dira, sinonimo eta antonimoen hiztegiak; beste batzuek hizkuntz anitzeko hiztegiak gehitzen dituzte; zenbaitek perpausen itzulpengintzarako laguntzak edota testuaren ideiak antolatzeko tresnak erantsita dituzte; eta, kasu batzuetan konkordantzia-bilduma egiteko aukera izaten da (konkordantzia-bilduma: hitz baten agerpen guztien zerrenda bere testuinguruetan, frekuentzien informazioa ere agertzen delarik, besteak beste). Zuzentzaile ortografikoak oso lagungarri gerta dakizkieke ikasleei beti irakasleari galdezka aritu beharrean: Euskal Herrian XUXEN euskararako zuzentzaile ortografikoa (Agirre et al., 92) dugu eskura, testu-prozesadoreetatik kanpo ere lan egiten duena. Sinonimo eta antonimoen thesaurusak idazlanak aberasteko edota testuen ulermenerako oso egokiak izaten dira, adibidez, liburu-hiztegi batean nekagarri izan litezkeen bilaketak oso erosoak izaten dira aipatutako hiztegietan. Azken hauek irakaslearentzat ere erabilgarri izan daitezke ariketak prestatzeko. Euskaraz gaur egun merkatuan ez dugu eskuragarri honelako hiztegirik, ikerkuntzan lantzen ari badira ere. Edozein kasutan merkatuan badago, adibidez, Atzekoz Aurrera izeneko hiztegia, edozein hitz bukaera emanda hitz-zerrenda ematen duena. Esaterako, -tasun eta -keria atzizkiez bukatutako ariketak prestatu behar ditugunerako, edo bertso-ariketak antolatu nahi ditugunerako baliagarria da. Etekin handia ateratzea dago honelako programei, zalantzarik gabe, hori bai, betiere ikaskuntza-jardueretan egokiro integratuz. Euskararengan arlo honetan pixkanaka pauso txiki handiak ematen ari dira. Pakete integratuetan testu-prozesadoreak, grafikoak, datu-baseak eta komunikaziorako baliabideak, besteak beste, izaten ditugu batera erabilgarri. Honelako paketeak hizkuntzaren arlo konkretuak (adibidez, turismo-bulego bat) eta idazketa-teknikak lantzen dituzten ikastaroetan gehienbat izan daitezke aproposak. CD-ROMen kasuan tresna erabilgarriak ditugu, irakasleentzat batez ere: ikaskuntzamateriala prestatzeko aukera aparta ditugu hauek. Hiztegiak, entziklopediak, egunkariak eta
4 multimedia paketeak topatzen ditugu CD-ROM hauetan. Informazio asko batera gordetzen dute eta bilaketa-modu ugari eskaintzen dizkigute. Ikasleek ere erabil ditzakete beren ikaskuntza-aktibitateetan, hala ere, gure ustez, irakasleak aktibitatea prestatua eta gidatua antolatu beharko luke. CD-ROMetan informazio gehiegi atzigarri dagoenez ikasleak galduta aurki lezake bere burua. Ingeleserako existitzen diren CD-ROMak franko dira, eta, honegatik, iturri inportantea dute eskoletan ikaskuntza-materiala prestatzean. Gure egoera bestelakoa bada ere, pixkanaka sortzen ari den materiala gure ikaskuntza-jardueretan kontuan izatea komeniko litzaiguke, hots, Euskal Herriko entziklopedia elektronikoa. Hipertestuak azkenekoak ditugu aztergai. Hauetan testu-informazioa sortu eta era ezsekuentzial eta asoziatiboan informazioa atzi dezakegu. Testuan zehar nabigatu; esaldi erdian zaudela hitz bati buruzko informazioa bilatu edo gramatikari buruzko informazioa eskatu eta gero testura itzuli zuzenean zinen tokira; ariketa baten zehar edozein unetan aurretik egindako mota bereko ariketak kontsultatu eta abar luze bat egin daiteke hipertestuekin. Buckinghameko unibertsitatean, adibidez, proiektu bat burutu zen hipertestuen bidez hizkuntza bat ikasteko materiala sortzeko. Helburua irakurketa lantzea zen. Testu berdinak frantsesez, gazteleraz eta ingelesez prestatu zituzten, hiru maila desberdinetan. Ikasleak maila eta hizkuntza hautatzeko aukera zuen. Irakurketan zehar ikasleak informazio-iturri desberdinak eska zitzakeen: gramatika, semantika eta nahi zuen testu-zatia beste hizkuntzetan nolakoa zen ikusi. Honelako materiala sortzeko ez da informatikari izan behar, baizik eta hizkuntz irakaslea. Ez da inolako ezagutza informatikorik behar, tresna erabiltzeko behar denaz aparte. II.2.2 Sare bidezko hizkuntz ikaskuntza. Azpiatal honetan, oso laburki, aipatuko dugu gaur egungo sareek hizkuntzen ikaskuntza arloan izan dezaketen eragina. Komunikazio-sareak eta erabiltzaile anitzeko sistemak gero eta ezagunago zaizkigu. Komunikazio-sareen bidez ordenagailu desberdinak elkar konektatzen dira. Honelako sistemen bidez hitz idatziaz gain, ahotsa, bideoa... gero eta errazago bidal daitezke munduan zehar. Munduan zehar badira milaka proiektu arlo honetan, batzuk hizkuntzen ikaskuntzaren inguruan garatuak. Esate baterako, ELNET(European Learning NETwork) proiektuan, Frantzia, Alemania eta Britainia Handiaren artean bosna eskolak hartu zuten parte. Aktibitateen artean honelakoak zeuden: negozioen informazio-bulegoa simulatzen zuen konferentzia, gai konkretuei buruzko eztabaidak, e.a. Proiektuaren helburua zen negozioa eta hizkuntza domeinuetan denbora, distantzia eta kultura desberdinez osatutako taldeen ikasteestrategiak bilakatzea. Beauvois-ek (1997) ere sare lokal batean integratutako DIWE izeneko sistema garatu du. Honek denbora errealean egiten du lan, eta ikasle-talde bat zein irakaslea
Hizkuntzen ikaste-prozesua lantzeko sistemen azterketa 5 jartzen ditu elkarrekintzan. Hala ere, sare bidez komunikatzen diren sistemetan arazo zailena laguntza berezituarena izaten da, hau da, nola integratzea ikasle-ereduak sarean (Weber et al., 97). Kontuan izanik munduan zehar dauden ingeles hiztunak eta ingelesa ikasteko eskolak, erraz uler daiteke komunikazio-sistema hauek euskararen ikaskuntzan egon daitekeen erabiltzaile-kopuruarekin ez dagoela konparatzerik. Euskara ikasteko proiektuen artean sare bidez antolatutako lehen saiakera egin da Hezinet izeneko proiektuan (Perez et al., 99): proiektu honek EGA azterketako prestakuntza eskaintzen du. Honetaz gain, euskara ikasteko ikastaroak bereziki ez izan arren, Euskal Herriko Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (Gereka, 98) ere sare bidezko ikastaroak antolatzen hasia da. II.2.3 Multimedia tekniken aplikazioa hizkuntzen ikaskuntzan. Multimedia-produktuak modu desberdinetan informazioa eta ideiak antolatzeko eta erabiltzeko tresna informatikoak dira. Multimedia aplikazioetan bideoa, argazkiak, musika, soinuak, animazioa, testu idatziak, grafikoak eta abar luze bat batera integratuta topatzen ditugu. Informazioa era ez-sekuentzial eta asoziatiboan atzitzeko aukera dugunean hipermedia terminoa erabiltzen da. Multimediak aukerak ematen ditu bai era autonomoan bai ikasgelaren barruan aplikazioak erabiltzeko. Aurreko azpiataletan aipatutako aplikazioekin konparatuz, oraingo hauek errazago bete dezakete ikaskuntza-helburu bat beren aldetik, bestelako ikaskuntzajardueretan integratu gabe. Ordenagailu aurrean jarri, eta, ikasleak turismo-bulego batean, esaterako, murgilduta aurki dezake bere burua. Mota honetako aplikazioa dugu FLUENT, Schoelles et al.ek (1997) aurkezten digutena. Sukalde baten animazioa aurkezten zaio ikasleari, eta honi sistemak hainbat agindu bidaltzen dio. Sistema eta ikaslearen arteko elkarrizketa analizatzeko lengoaia naturalaren teknikak erabiltzen ditu sistemak. Bideoan elkarrizketa bat ikusi, eta nahi izanez gero, pertsonaiek diotena idatzita azaltzea eska dezake ikasleak multimedia sistema batzuetan; edozein momentutan elkarrizketa gelditu eta uneko esaldiari buruzko informazio gramatikala bila dezake; edo, elkarrizketa gelditu, eta atzera egin aurreko esaldia ez duelako ondo ulertu; istorioaren pertsonaia baten papera ikasleak berak betetzea ere badu, eta ordenagailuak, irakaslea balitz, ikasleari, honek egin dituen partehartzeei buruzko oharrak egingo dizkio. Ikasle askorentzat oso motibagarriak dira multimedia aplikazioak, batez ere, ikasgelan antzerki bidez egiten diren egoera-simulazioak gustatzen ez zaizkien horientzat.
6 Euskara arloan hainbat saiakera egon dira dagoeneko multimedia arloan. Lehenik, EGA azterketa prestatzeko ariketak lantzen dituen aplikazioa garatu da (Perez et al., 99). Honetan, hainbat ariketa-mota, pelikulak, eta abar luze bat eskaintzen zaio ikasleari. Bigarrenik, Bai & by izeneko sistema multimedia garatu da. Honek bi arlo nagusi jorratzen ditu: autoebaluaketarako tresnak eskaintzen dizkio ikasleari (ikaste-erritmoa, aprobetxamendua, ...) eta ikasten irakasten dio. Honetarako estrategia bikoitza erabiltzen du, alde batetik, ikasketa egituratua eskaintzen zaio ikasleari, eta, beste aldetik, aholkularitza didaktikoa ematen zaio irakaslearen bidez, honek DSIS izeneko sistema informatikoa erabiltzen duelarik. Hirugarrenik, sistema aipagarria CLIC (Busquets, 95) izeneko multimedia aplikazioa dugu. Honetan hezkuntzaren arlo desberdinetarako hainbat aktibitate-mota garatu da (gurutzegramak, esplorazio-aktibitateak, animazioak, bideo-sekuentziak, etab.); besteak beste, euskara hizkuntza ikasteko aktibitateak ere integratu dira. Eta, azkenik, aipatzekoa da Zuberoako Kantuen Bilduma. Hau ikasteko sistemak izenaren azpian ez, baina ikastejardueretan integra daitekeen multimedia aplikazioa dugu. Multi/hipermedia aplikazioak sortzeko autore-paketeak gero eta garatuagoak dira, HyperCard, Genesis eta ToolBook, besteak beste. Hizkuntz irakasle eta psikolinguistei begira sortutako programak ditugu hauek. Autore-paketeen bidez zenbait software bilakatu da, Estatu Batuetan batez ere, eta azken urteetan Britainia Handia eta beste zenbait herritan ere. Ahoskatzea ikasteko MacEnglish izeneko ikaste-programa eta atzerriko herrialde batean moldatzeko Learn to Speak programa aipatutako autore-paketeen bidez sortutako aplikazioak ditugu. II.2.4 Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza Adimenduna. Adimenduna terminoa aipatzen dugunean ordenagailuaren laguntza-motari buruz ari gara. Azken urteetan Adimen Artifizialaren Sistema Tutore Adimendunak (STA) eta Linguistika Konputazionalaren (LK) ekarpenak OLHIA arloan erabili ohi dira. Hau dela eta, atal honetan OLHIA arloan garatutako sistemak komentatuko ditugu. Dena den, tesi honek linguistika konputazionalaren tekniken integrazioa aurkeztea helburu duenez, linguistika konputazionalean sortutako teknikak integratzen dituzten sistemei atal berezia eskaini diegu, § II.2.5-n. Hasiera batean Sistema Tutore Adimendunen helburua irakaslearen papera betetzea zen. Hori zela eta, lau modulu nagusi definitzen zituzten honelako sistemetan: bat EzagutzaBasea, ikasi beharreko bigarren hizkuntza gordeko lukeena; bi, Ikaslearen Eredua, ikasleari buruzko informazioa bilduko lukeena; hiru, Modulu Pedagogikoa, irakaslearen rola ordezkatuko lukeena; eta, azkenik, Interfazea, sistema eta ikaslearen arteko elkarrekintzaz
Hizkuntzen ikaste-prozesua lantzeko sistemen azterketa 7 arduratuko litzatekeena. Honelako sistemak, besteak beste, programatzen ikasteko (Fernández, 88; Díaz de Ilarraza, 90) garatu izan dira, baita hizkuntzen irakaskuntzarako ere. Hizkuntza bat irakasteko sistemen artean lehenengoa 1978an Weischedel-ek eraikitako German Tutor izenekoa dugu. Honek alemaneraz idatzitako testua aurkezten zion ikasleari hainbat galderarekin batera. Ikasleak galdera hauei erantzun ondoren sistemak erantzunei buruzko laguntza ematen zion ikasleari. Ikasleak gaizki idatzitakoa detektatzeko gai ere bazen sistema hau. Pulman-en (1984) sistemak, ordea, ez zuen kontuan izaten ikaslea gaizki idatz zezakeenik. Geroztik, Schuster-en (1986) VP2 sistema ingelesaren phrasal verbs direlakoak itzultzen irakasteko sortu zen. Honek egiten zuen diagnosia beti amahizkuntzaren interferentziaren ondorio kontsideratzen zuen. Schwind-en (1990) tutore adimendunak, alemanera ikastekoa zenak, hainbat ariketa aurkezten zion ikasleari, honek aldi berean sistemari galderak egin ziezazkiokeelarik. Sistemak, bere aldetik, ikasleari egiten zizkion galderak ikasleak erroreren bat egiten zuenean. Orain arte aipatutako sistemetan tratatzen zen ezagutza mugatua eta aurreikusia zen. Beste sistema batzuetan, hots, Barchan et al. (1986), Yazdani (1990) eta Menzel-en (1988) kasuan, testu arruntak tratatzen ziren. Aipatu berriko sistema adimendun hauek gramatikan oinarritutako sistemak ziren, beste batzuk, berriz, semantikan oinarriturik aurkitzen genituen. Azken hauen artean LINGO (Language Instruction Graphic Operations) (Kramsch et al., 85) programak gela baten errepresentazio grafikoan oinarritzen zen. Ikasleak objektuei buruzko informazioa eskatzeko aukera izateaz gain, objektuak mugitzeko aginduak eman zitzakeen. Antzeko ideia inplementatu zen Adventure Game Program (Culley et al., 86; Mulford, 89) izeneko aplikazioan. Azkenik, semantikan oinarritutako sistemen artean, SWIND (Zock, 92) eta CODA-X (Frederiksen et al., 92) ere aipagarriak dira. Biek kontzeptuen arteko errepresentazioa zuten oinarri: ama-hizkuntza eta xede-hizkuntza erlazionatzen zuen errepresentazioa hain zuzen. Azken aldian, semantikan oinarrituta garatu diren sistemen artean aipatzekoa da Morante et al.ek (1998) aurkezten dutena. Honetan EuroWordNet-en erabilera aztertzen dute gaztelera eta katalana ikasten ari direnentzat. Ikusi dugunez, Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza Adimenduna arloan hasiera batean garatu ziren sistemek irakaskuntzaren ikuspuntua zuten. Hau dela eta, irakaslearen papera betetzea ezinezkoa zela segituan konturatu ziren, zenbait kasutan tresna interesgarriak sortu baziren ere. Beraz, irakaslearen ikuspuntua utzita, ikaslearen partehartze aktiboa lantzea izan zen hurrengo pausua. Hau dela eta, azken hamar urteetan ikaslearen ereduaren garapena dezente aztertu da bai sistema tutoreetan (Self, 92) bai hizkuntzen ikaskuntzarako sistemetan (Bull et al., 97).
8 II.2.5 Lengoaia Naturalaren Prozesamendua integratu duten sistemak. Orain dela bost urtetik honako korronteak (Chanier, 94) OLHIA arlo diziplinartekoa aldarrikatzen du. Adimen artifizialean (sistema adituak, sistema tutoreak, ikaslearen modelizazioa...) eman aurrerapenak, linguistika konputazionalarenak eta psikolinguistikan burutu diren aurrerapausoak elkartu eta koordinatu behar ditugu OLHIA eremuan. Euskal Herrian pausoak emanak dira hiru diziplinetan: UPV/EHUko informatika fakultatean sistema tutoreak aztertzeko taldea ari da lanean; euskara irakasteko Ikastxip, Benetan eta bai & by izeneko aplikazioak (Zubiri, 90) DDK sistema adituan oinarrituta daude; linguistika konputazionalean euskararako analizatzaile morfologikoa, lematizatzailea, datu-base lexikala, itzulpengintzarako tresna lagungarriak eta abar luze bat ditugu; eta, azkenik, psikolinguistikan lan ugari ere topatzen ditugu. Tesi honetan, alde batetik, linguistika konputazionalean garatzen ari diren produktu eta prototipoak hizkuntzen ikaskuntza munduan integratzea proposatzen dugu, adimen artifizialak ematen dituen baliabideak direla medio. Honela, XUXEN zuzentzaile ortografikoa bera ikaslearen mailaren arabera egokitu dugu, betiere aldez aurretiko azterketa teorikoa eginez. Beste alde batetik, hiztegiak ere ikaskuntza-material informatiko gisa planteatzen ditugu. Eta, azkenik, euskarazko corpusen azterketarako softwarea erabiltzen dugu azterketa psikolinguistikoetarako. Edozein kasutan, ematen ari diren aurrerapen informatikoak kontuan izanik eta euskararen ikaskuntza arloan dauden hutsuneak eta betebeharrak aztertuz, aipatutako hiru diziplinen arteko koordinazioa gauzatzea da tesi honen helburuetako bat. Gure ustez, honelako diziplinartekotasunak badu zer emanik euskararen ikaskuntzaren bilakaeran. Filosofia honen ildotik, azken urteetan hizkuntzen ikaskuntza arloan sortu den hainbat sistematan lengoaia naturalaren prozesamenduan garatutako teknikak integratu dira. Eta hauei buruz arituko gara ondoren: Holland et al.ek (1995) LNP tekniken ahalmena aztertzen dute hizkuntza bat ikasteko sistemetan integratu ahal izateko. Besteak beste, irakaskuntza-printzipioen eragina sistemen diseinuan eta ikasle-motaren araberako sistemen diseinu-egokitzapena lantzen dute. Lengoaia naturalaren prozesamenduan garatutako sistemen erabiltzaileak linguistak izaten dira gehienbat, eta, noski, emaitzen irteera-formatuak hauei begira diseinatuak dira. Beraz, hizkuntza bat ikasteko sistemetan egin behar den lehen gauza irteera-formatu hauen egokitzapena dugu: (Hamel et al., 98)-n, esaterako, arlo hau lantzen da gehienbat. Honelako sistemetan irteera-formatua ez da egokitu behar den gauza bakarra, sistemen arkitektura bera ere definitu behar da eta. Alde batetik, hizkuntzari buruzko ezagutzaren errepresentazioa; beste alde batetik erabiltzaile konkretuari laguntza berezia emateko aukera
Hizkuntzen ikaste-prozesua lantzeko sistemen azterketa 9 eskaintzen duen ikasle-eredua; honetaz gain, ikaslearekin aritzeko sistemaren estrategiak; eta, azkenik interfazea. Sistema guztiek, noski, ez dituzte atal hauek guztiak garatzen. GLOSSER (Nerbonne et al., 96) sistemak hainbat hizkuntzaren irakurketan laguntzen du. Honetan interfaze berean ondokoa integratu da: analizatzaile eta desanbiguatzaile morfologikoa eta bilaketa-tresnak hiztegi elebidunetarako zein corpusetarako. GLOSSERen, beraz, ikaslearekin aritzeko estrategia sinple batzuk landu dira interfaze berean hainbat tresna integratuz. Filosofia bereko sistema, hau da, ikasle-eredurik gabekoa, aurkezten da (Werner, 94)-n. Sistema honek serbo hizkuntzaren idazketa-prozesurako laguntza eskaintzen du. Dimitrova et al.ek (1997) terminologia ikasteko ITELS izeneko sistema proposatzen du. Konkretuki aztertzen duena ondokoa da: lexikoiek, hitzak osatzeko erregelek eta termino semantikoek nola eragin dezakete ikaslearen ezagutzaren diagnosian zein ikaslearekiko saioaren gidan. Sistema honetan ere ez da ikasle-eredurik aurkezten. Tesi honen VI. kapituluan aurkeztuko dugun IDAZKIDE sisteman berriz ikasle-eredua definitzen dugu. Horretaz gain ikaskuntza-maila berean dauden ikasleen ezagutza kolektiboaren eredua ere erabiltzen dugu. Schneider et al.ek (1998) ere honelako eredu kolektiboa gordetzen duen sistema aurkezten digu. Sintaxi mailako erroreen tratamenduak esaldien analisi-kopurua nabarmenki igotzen duela eta, kopuru hau gutxitzeko asmoz, ikasle-populazio baten aurreikuspenak gordetzen dituen eredu kolektiboa erabiltzen du. Lengoaia naturalaren prozesamendua integratzen dituzten sistemen munduan, sare bidezko komunikazio arloa ezin dugu utzi aipatu gabe. NLP teknikak integratzeaz gain hizkuntzaren edozein input-a tratatzen duten sistemak ere garatzen hasiak dira hizkuntzen ikaskuntza arloan. Hauen artean dugu japonieran pasiboa idazten ikasteko sistema (Yang et al., 97). Sistema honek hizkuntzaren arlo oso konkretua (esaldi pasiboak) landu arren ikaslearen edozein esaldi onartzen du. Azkenik, esan beharra dago tesi honetan garatu den ikaskuntza-ingurunearen helburua dela hizkuntzaren edozein input-a tratatzea. II.3 Ondorioa: diziplinarteko garapena. Informatikak hizkuntzen ikaskuntza munduan ekar dezakeenaren ikuspegi orokorra eta zabala eman ondoren, ondorio gisa diziplinarteko garapena proposatzen dugu. Tresna informatikoen eraketa-prozesuan askotan informatikaren mugek arazo larriak planteatzen dituzte. Produktu informatikoen diseinu eta inplementaziorako beharrezko baliabideak asko izaten dira. Errekurtso ekonomikoez gain, diziplina desberdinen arteko aditu edota arituen elkarlana beharrezkoa zaigu. Ikasleentzako tresna linguistiko lagungarriak (zuzentzaile ortografikoak, zuzentzaile gramatikalak, definizio-hiztegiak, sinonimo-hiztegiak...) eraiki baino lehen, beharrak non dauden aztertzeko irakasle eta
10 psikolinguisten iritzia beharrezkoa zaigu. Aipatutako tresna linguistikoak diseinatzeko linguisten laguntza ere ezin da ahaztu, batez ere, hizkuntza normalizazio-prozesuan dagoen herri honetan. Irakasleentzat zenbait material era eroso batean prestatzeko tresnak diseinatzean diziplinarteko koordinazioa ere nahitaezkoa da. Eta azkenik, psikolinguistika arloan ikerkuntzan lagun ditzaketen tresnak osatu nahi baditugu ere koordinazioa beharrezkoa zaigu. Beraz, psikolinguistikan, linguistika konputazionalean, informatikan eta euskaltegietan aritzen garenon artean eraman beharreko gaia dugu gure aurrean (Maritxalar & Díaz, 94). Eta hau da hain zuzen tesi honetan landu dena. Alde batetik psikolinguistika arloan garatutako ideiak izan genituen aztergai hasiera batean (III. kapitulua); ondoren, euskaltegietako hainbat irakaslerekin lan esperimentalak burutu genituen (III. eta VII. kapituluak); hurrengo pausu batean linguistika konputazionaleko tekniken egokitzapena landu genuen (IV. kapitulua); eta, azkenik, HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE (V. eta VI. kapituluak) sistema informatikoez osatutako MUGARRI ingurunearen garapena burutu dugu, lan esperimentalak paraleloki burutu direlarik (VII. kapitulua).
1 III. Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena. Hirugarren kapitulua hizkuntza baten ikaste-prozesuaren ikerketarako sistema informatiko adimendun baten oinarri psikolinguistikoa aztertzen dugu. Sistema informatikoaren helburu nagusiena izango da: ikaslearen ikaste-prozesuari buruzko informazioa jasotzea; ikaslearen tartehizkuntza aztertzea; tartehizkuntzaren osaketan egon daitezkeen arrazoien hipotesiak lantzea; eta azkenik, ikaste-estrategiek tartehizkuntzaren osaketan duten eragina ikertzea. Honetarako, oraingoz, tartehizkuntzaren konpetentzia gramatikala hartu dugu aztergai, eta, konkretuki, egitura desbideratuetara murriztu dugu ikerketa. Edozein kasutan, azken helburua tartehizkuntza bere osotasunean lantzea izango denez, tartehizkuntzarako diseinatuko dugun eredu kontzeptuala irekia izateaz gain, independentea izango da ikasten den hizkuntzarekiko. Beste alde batetik, sistema inkrementala izango dugu, hau da, etorkizunean aukera izango dugu, tresna informatiko berriak sistema berean gehituz, ikaslearen konpetentzia komunikatiboa aztertzeko. Hau guztia dela eta, kapitulu honetan ondoko kontzeptuak aztertuko ditugu sakonki: desbideratzeak, tartehizkuntza eta fosilizazioa, azkenean azaleko mailako eta sakoneko desbideratzeen sailkapenak lortuko ditugularik. Ikaste-estrategiei buruzko azterketa VI. kapituluan landuko dugu; han gaia hobeto egokitzen da, ikasleentzako hizkuntz ikaste-sistema lagungarria azalduko baitugu. III.1 Helburuak. Azken bi hamarkadetan Bigarren Hizkuntzaren Ikaskuntza (BHI) arloan ikerketa ugari topatzen ditugu. Aldi berean linguistikan, psikolinguistikan, psikologia kognitiboan eta adimen artifizialean aurrerapen handiak burutu dira. Alde batetik, lau ikerketa arlo hauek BHI arloan lan egiteko ingurunea eskaintzen digute, eta, beste alde batetik, BHIren inguruan lortzen diren ondorioak lagungarri izan daitezke ere aipatutako ikerketa arloetan. Aurrean agertzen zaizkigun ideiak, teoriak, esperimentuak eta abar ugariak dira; Krashenen Bigarren Hizkuntzaren norbereganatze-prozesuari buruzko teoria (Krashen, 77, 78); honi egindako kritika gogorrak (Gregg, 84; Long, 85; McLaughlin, 78; Taylor, 74); ikasleen erroreak aztertzeko errore-analisiaren prozedura (Corder, 74); honen baliotasunaren kritikak (Schachter & Celce-Murcia, 77 — oso zaila da ziur jakitea ikasle bat zein erroremota ari den egiten eta zergatik egiten ari den errore hori —); Tartehizkuntza (Selinker, 72; Adjemian, 76; Tarone, 79) kontzeptuaren inguruan sortutako teoria; Chomsky-ren Gramatika Unibertsala (Chomsky, 65); eta abar luze bat. Gure lanaren helburua ez da izango
__ 2 ez Linguistika, ez Psikolinguistika, ez Psikologia Kognitiboa, ez BHI arloan, ezta Adimen Artifizialaren arloan ere teoria berriak osatzea edo daudenak kritikatzea. Gure kasuan, bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesuaren azterketarako MUGARRI izeneko ingurune informatikoa diseinatu eta inplementatuko dugu. Hizkuntza bat ikasten duen pertsona baten ikaste-prozesua ikertzeko, ordenagailuz lagundutako sistema adimenduna lortu nahi dugu hain zuzen ere. Hurrengo kapituluetan garatuko dugun sistemak edozein hizkuntzaren ikaste-prozesua lantzea izango du helburu. Dena den, bigarren hizkuntzatzat euskara aukeratu dugunez, euskararen problematikak hainbat erabaki bideratu du ikerketa honetan. Esaterako, hizkuntza estandarizazio-prozesuan egonik hainbat zalantza izaten da hizkuntza menperatzen dutenengan ere. Interesgarritzat jotzen dugu azpimarratzea tratamendu orokorrerako sistema diseinatu dugula, hau da, testu errealen tratamendu automatikoranzko bidea hartu dugu, laborategiadibideak baztertuz ikerketaren helburu gisa. Hizkuntz ezagutzari dagokionez ere askotan hainbat fenomenoren azterketa albora utzi behar izan dugu euskararako egun dauden tresna linguistiko-konputazionalek ezartzen dizkiguten mugen arabera. III.2 Tartehizkuntza eta fosilizazioa. Bigarren hizkuntzaren ikaskuntza arloan "ez-ikastea" problema behin eta berriro agertzen zaigu. Ikasleak ikaste-prozesuan zehar bere tartehizkuntza osatzen du. Tartehizkuntza aldakorra izan arren zenbait egitura egonkortu egiten da, askotan xede-hizkuntzaren arauetatik urruti daudelarik. Egitura bat tartehizkuntzan egonkortzen denean Fosilizazio fenomenoaren aurrean gaude. Selinkerrek (1992) fenomeno hau ikasleen ez-ikaste problema aztertzeko bide egokia dela dio. Ikasleak pixkanaka bere tartehizkuntza osatzen du eta berarekin batera bigarren hizkuntzaren gramatika propioa. Gure sistemak ikaslearen konpetentzia gramatikala eta konpetentzia horren garatze-prozesua aztertzeko balioko du. Dena den, sistemarekin esperimentatzeko ikasleak ikasi nahi duen xede-hizkuntzaren gramatikarekiko egitura desbideratuak hartuko ditugu oinarritzat, bai desbideratze fosilizatuak bai ez-fosilizatuak. Beraz, azken helburua ikaslearen konpetentzia gramatikala eta honen jasotze-prozesuaren azterketa izan arren, esperimentuak egitura desbideratuetara murriztu ditugu. III.2.1 Tartehizkuntza. Ikasle batek bigarren hizkuntza ikasten ari denean, pixkanaka, ikasten duen heinean, tartehizkuntza propioa sortzen du. Tartehizkuntza hori aldatzen joango da xede-hizkuntza
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 3 "lortzen"1 duen arte. Hasiera batean xede-hizkuntzari buruz ez daki ezer, eta, esan bezala, ikaste-prozesuaren ondorioz aipatutako tartehizkuntza sortzen du. Beraz, ikasle baten ikasteprozesuan laguntza eman nahi badiogu beharrezkoa gertatzen da bere tartehizkuntza ezagutzea, tartehizkuntza hori ikaste-prozesuaren isla baita. Selinkerrek (1972) eta Corderrek (1971b) diotenez, ikasleak duen egitura psikologiko ezkutuak tartehizkuntzaren elaborazioa gidatzen du. Bi hauek eta Nemser-ek (1971) definitzen dituzten tartehizkuntzak (Selinker, 72), dialekto trantsizionalak (Corder, 71b) eta sistema hurbilduak (Nemser, 71) ondoko hiru ezaugarri komunak dituzte: a) Ikasle baten diskurtsoa H1 (ama-hizkuntza) eta H2rekiko (bigarren hizkuntza) independentea da eta barnetik egituratua den sistema linguistiko baten emaitza da. b) Sistema linguistiko hori, ikaste-prozesuan zehar aldakorra da. c) Egoera zehatz batean, maila bereko ikasleen sistema linguistikoa oso antzekoa da, ikaste-esperientziaren ondorioz sortutako diferentzia batzuk kenduta. Corderrentzat (1971b) dialekto idiosinkratiko baten gramatikak beste gramatika estandarren erregelak izateaz gain, beste dialekto estandarretan ez dauden erregela propioak izaten ditu. Dialekto idiosinkratikoa ez da dialekto soziala, hau da, ez du nahitaez talde sozial baten jokaera linguistikoaren isla izan behar. Dialekto idiosinkratikoa poeta batena da, afasiko batena, haurren hizkuntza eta bigarren hizkuntza ikasten dutenena. Dena den, berarentzat azken hau oso aldakorra denez, dialekto trantsizionala dela dio. Edozein kasutan, bigarren hizkuntza ikasten ari den ikasle baten uneko tartehizkuntza, dialekto idiosinkratikoa edo sistema hurbildua sistematikoa, erregelek gobernatuta eta komuna da ikaskuntza-maila bera duten ikasleentzat, ikaste-esperientziaren ondorioz sortutako diferentzia batzuk kenduta. Honegatik, diseinatu dugun sisteman ikaslearen tartehizkuntza adierazteaz gain, maila bereko ikasleen tartehizkuntz ereduak ere agertzen dira. Azken hauek maila bereko ikasleen perfilak errepresentatzen dituzte. Selinkerren (1972) ustez, aipatutako tartehizkuntza ondoko bost prozesu psikologikoen eraginez sortzen da: gainjeneralizazioa, irakaskuntza transferentzia, ikaste-estrategiak, komunikazio-estrategiak eta interferentziak. Berak honela definitzen ditu prozesu hauek: gainjeneralizazioa egiten denean, erregela ez dagozkion inguruneetara zabaltzen da, edo erregelaren murriztapenak ez dira zuzenki aplikatzen. Irakaskuntza Transferentziaren iturburua arrazoi pedagogikoetan datza: irakastean erabilitako materialak transferitutako input-a dugu hau. Ikaste-estrategiak ikasleak subkontzienteki burutzen omen ditu. Komunikazio-estrategiak ikaslea, hizkuntzaren zuzentasuna nolabait baztertuz,
__ 4 komunikatzen saiatzen denean sortzen dira. Eta, azkenik, Interferentziak beste hizkuntza baten jakitearen ondorioz sortutakoak izaten dira, batez ere, ama-hizkuntzagatik, edo inguruan indar handiena duen hizkuntzaren eraginez. Richards (1971), Selinkerrek definitutako bost prozesuetan oinarritzen da ikasleek egindako erroreen azterketa egiteko, erroreen azpian dauden arrazoiak aipatutako prozesu psikologiko horietan oinarrituz. Guk egingo dugun azterketan bide bera jarraituko dugu eta azaleko mailan agertzen diren desbideratzeen azpian dauden sakoneko arrazoiak topatzeko Selinkerren prozesu psikologikoak abiapuntu gisa hartuko ditugu. Dena den, sakoneko desbideratzeen sailkapena egitean aipatutako bost prozesu psikologikoak berrantolatuko ditugu, bai O´Malley & Chamot-en (1990) ikaste-estrategien sailkapena landuz, bai ikasle konkretu batzuen ikaste-prozesuaren azterketan bere irakasleek emandako sakoneko arrazoiak sailkatuz (Andueza et al., 96). Tartehizkuntzaren ezagutzan sakontzeko ikasleak egiten dituen desbideratzeek zeresan handia dute. Beraz, desbideratzeak aztertuz, tartehizkuntza hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Honen ondorioz, ikaslearen ikaste-prozesuari buruzko informazio zehatzagoa edukiko dugu. Desbideratze kontzeptuaz zabalago hitz egingo dugu § III.3-n eta tartehizkuntza kontzeptua zehatzago azalduko dugu hurrengo kapituluan. Han tartehizkuntzarako definitu dugun eredu kontzeptuala ikusiko dugu. III.2.2 Fosilizazioa. Psikolinguistikan, konkretuki bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesuan, fosilizazio fenomenoa agertzen da. Batzuetan, ikasleak bere ikaste-prozesuan osatzen ari den tartehizkuntzaren alderdi bat lantzeari uzten dio, eta alderdi hori fosilizatu egiten da. Honegatik izan daiteke, batzuetan euskara nahiko ondo menperatzen duen ikasle baten idazlan batean ondoko esaldia topa dezakegula: “Etxeko jabeak argi utzi zidan nire eginkizunak”. Euskararen ikaskuntzan maila altua duten ikasleen artean zenbait egitura fosilizatuta topa dezakegu, ikasleek jarraitu duten ikaste-prozesua zeharo desberdina izanagatik. Irakasle askok intuitiboki probabilitate handiz esan dezakete zeintzuk diren maila altuko ikasle askok fosilizatzen dituzten egiturak (adib. ergatiboa, zenbait aditzen nominalizazioa, e.a.). Guk zenbait irakasleren iritziak kontutan hartuz, eta bi hizkuntz eskola1 desberdinetan ikasten aritu diren ikasleen idazlanak aztertu eta gero, zenbait egitura fosilizatu topatu dugu.
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 5 Bai ama-hizkuntzaren ikaskuntza, bai bigarren hizkuntzaren ikaskuntza aztertzen ari diren ikertzaileek egitura desbideratuak erabiltzea ikaste-prozesuaren baldintza beharrezkotzat jotzen dute, baina desbideratze horiek zenbateraino diren ikaste faltagatik edo zenbateraino landu behar diren ez dago hain garbi. Batzuetan ikasle batek xede-hizkuntzaren egitura bat ondo ezagutzen duela dirudien arren gaizki erabiltzen du gehienetan, eta, gainera, ez du inolako hipotesi probarik egiten egitura oker horretan xede-hizkuntzarantz hurbiltzeko asmoz. Egitura horren ikasketa-prozesua geldirik geratu da une batean, ez du aurrera egin eta, egitura ezagutu arren, ez du behar bezala bereganatu. Fenomeno hau, fosilizazio fenomenoa hain zuzen, oso nabarmena izaten da euskararen ikaskuntzan. Fosilizatuta geratu diren desbideratzeak zuzentzeak askotan ez du inolako eraginik. Beraz, gure helburua ez da izango desbideratze horiek zuzentzea, baizik eta desbideratze horien fosilizazioa nola gertatzen den lantzea. Fosilizazio fenomenoek ikaskuntza eza aztertzeko bide ona eskaintzen digute (Selinker, 92:251); honegatik, aurkeztuko den sistema ez-ikaste prozesuari buruzko informazioa jasotzeaz ere arduratuko da. Azken urtetan Euskalerriako euskaltegietan eztabaidak izan dira ikaskuntza-maila bakoitzean jarraitzen diren programak direla eta. Irakasleen esperientziak dio hainbat egitura fosilizatu egiten direla ikasle gehienengan. Programak aldatu beharko lirateke, edo ...? Honek azterketa sakona eskatzen du. Guk uste, lan honetan aurkezten dugun sistema modu bat izan daiteke honelako azterketa sakona lantzen hasteko. III.3 Desbideratze kontzeptua. Sailkapenak. Atal honetan, hizkuntza baten ikaste-prozesuan erroreek eduki dezaketen garrantziari buruzko zenbait ideia aipatuko dugu eta errore kontzeptua bera definitzen saiatuko gara ere. Errorea edo desbideratzea? Errore terminoak automatikoki zuzenketa hitza dakarkigu burura. Zenbait metodoren arabera, ikasle batek errore bat eginez gero, zerbait gaizki egin duela esan nahi du. Kontzepzio honetan ikaslearen ikaste-prozesu progresiboa baztertzen da nolabait. Guretzat erroreak ez dira erroreak izango, desbideratzeak baizik. Desbideratzeak ikasleak ikaste-prozesuan zehar osatzen duen tartehizkuntzaren parte izango dira, ikaslearen ikaste-prozesuaren islaren osagaia, eta ez gaizki egiten duen zerbait. Desbideratzeak zuzentzea batzuetan komenigarri izan daiteke, baina beste batzuetan ez da batere komenigarri izaten. Beraz, desbideratze terminoa erabiliko dugu, eta ez errore terminoa. Dena den, azterketa bibliografikoan errore terminoa erabiliko dugu, liburuetan topatu izan dugun bezala. Azterketa honetatik aparte, ordea, desbideratzeei buruz hitz egingo dugu, hauek ikaste-prozesuaren islaren osagaia direla garbi utzi nahian.
__ 6 III.3.1 Erroreen garrantzia hizkuntza baten ikaste-prozesuan. Erroreak ikasbide positiboa ala negatiboa diren aztertuko dugu. Hizkuntza baten ikaste-prozesuan zehar ikasle batek huts edo erroreak egitea ezinbestekoa da. Erroreak prozesuaren parte bat dira, dudarik gabe, baina, erroreen aurrean hartzen den jarrera oso desberdina izan daiteke irakaslearen arabera. Hizkuntzaren irakaskuntza metodologien historian zehar erroreen aurrean zenbait joera desberdin topatzen dugu, adibidez, metodo estrukturala edo entzutezkoetan ikasleari ez zaio uzten erroreak egiten, metodologia honetan garrantzitsuena esaldiak gramatikalki zuzenak izatea da, nahiz eta esangurarik gabekoak izan. Honelako joera hartzen denean ikasleak hutsak egiteko beldurra izan dezake, irakasleak, ikaskideek edota jatorrizko hiztunek irrigarri utziko dutelakoan. Honen ondorioz, ikaslea inhibitu egiten da eta Stevick-ek (1976) dioen bezala, ikasketa defentsiboari ekiten dio. Ikasleak bere mezuaren edukia ahazten du, egitura gramatikalean arreta jarriaz, akatsik ez egiteko. Errorea akatsa da, ikasbide negatibotzat jotzen da. Garrantzi handia ematen zaio erroreari, eta ikaslearen ikasteprozesuan oztopoa besterik ez da bihurtzen. Metodo kognoszitiboek berriz normaltzat jotzen dituzte ikasleen erroreak eta ikasbide positibo gisa tratatzen dituzte. Badirudi, erroreei garrantzia kendu behar zaien arren, hizkuntzaren ikaste-prozesuan ezinbesteko osagaia izan daitezkeela. Corderrek (1967) dio erroreak ikaslearen hipotesi zein estrategien ebidentzia direla. Erroreak ezin ditugu ikusi akatsak balira bezala, ikasbide positibo gisa baizik. Corderrek (1971b) dioen bezala, ikasleak egiten dituen esaldi idiosinkratikoak bere dialekto trantsizionala edo tartehizkuntzaren gramatikaren isla dira eta ez ditugu ikusi behar erroreak edo esaldi agramatikalak bezala. Guk ere esaldi idiosinkratikoak tartehizkuntzaren gramatikaren isla bezala ikusiko ditugu. Dena den, beharrezkoa iruditzen zaigu desberdintzea ikaslearen ikaste-prozesuaren une bakoitzean esaldi idiosinkratiko horien artean xede-hizkuntzatik gertu daudenak eta zeintzuk diren ikasleak landu beharko lituzkeenak. Bere maila baino altuagoko egiturak ez ditugu sartuko landu beharreko horien artean. Ikasleak mailaren arabera menperatuta eduki beharko lituzkeen egitura gramatikalak izango dira aztertuko ditugunak. Beraz, desbideratzeak, eta ez erroreak, ikaslearen tartehizkuntzaren osagai gisa ikusiko ditugu eta ikaste-prozesuaren barruan normaltzat joko ditugu.
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 7 III.3.2 Desbideratze kontzeptua. Honez gero, azterketa batzuk egin ditugu IRALE eta ILAZKI euskaltegietako zenbait ikasleren idazlanetan oinarrituta. Testuak aztertzeaz gain, ILAZKIko irakasle batzuekin ikasleen idazkera landu dugu. Honen ondorioz, egitura desbideratuen kontzeptua argitu dugu. Desbideratze kontzeptua inon definiturik topatu ez dugun arren, Corder-ek (1971a) superficially deviant egiturak aipatzen ditu, eta Chanierrek (1994) ere aipamena egiten du deviant form bezala; azken honek desbideratze forma horiek errore kontzeptuaren ikuspegi positibo baten moduan definitzen ditu. Gure ustez, definizioa motz geratzen da "errore"en ikuspegi positiboa psikolinguistikan aldez aurretik landutako ikuspuntua baitugu; gu ikuspegi positiboa baino areago goaz desbideratze kontzeptua definitzean. Hortaz, egitura bat desbideratzea dela esango dugu ondoko hiru arrazoietako bat betetzen denean: • Egitura linguistikoren bat "gaizki" erabili da, hau da, beti errore, akats... deitu izan dena. • Egitura bat maizegi erabili da beste egitura bat edo batzuen ordez, azken hauek ekidinez (hots, eta partikula gehiegitan erabili ordea, honegatik... erabili beharrean). Kasu honetan lau konbinazio desberdin kontsidera daitezke ordezkatutako egitura zein ordezkapen-egitura gramatikalki era zuzenean edo okerrean erabiltzearen arabera. • Egitura bat ekidin da, ordezkapen-egiturarik erabili gabe (esaterako, nor da? nor ote da? esan behar zenean). Historian zehar, erroreak, akatsak, hutsegiteak, lapsusak... termino asko erabili izan dira. Termino hauen esanahia aztertu eta desbideratze kontzeptuarekin erlazionatzen saiatu gara. Norrish-ek (1981) hiru hizkuntz jokabide anomalo bereizten ditu: errakuntza, hutsegitea eta lapsusa. Errakuntza desbideratze sistematikoari deitzen dio, ikasleak zerbait ikasi ez, eta, ondorioz, gaizki erabiltzen duena. Baina batzuetan ikasleak egitura bera zuzen eta beste batzuetan oker erabiltzen du. Desbideratze aldakor honi hutsegitea deitzen dio. Azkenik, kontzentrazio faltagatik, nekeagatik eta honelako arrazoiengatik erabilpen okerra gertatzen denean, lapsusa izendatzen du. Lapsusak ez du zerikusirik forma jakin bat irakatsia izatearekin, ez izatearekin ala irakasteko bidean izatearekin. Edge-k (1989) ere hiru kategoria bereizten ditu: saialdiak, errakuntzak eta lapsusak. Saialdiak azalgaitzak diren erabilpen okerrei deitzen die. Ikasleak ez du jakin egituratzen esandakoa ezagutza faltagatik, eta irakasleak ez du argi ikusten zein den ikaslea erabiltzen saiatu den egitura. Errakuntzen kasuan, ordea, ikasleak zuzentzeko ahalmenik izan ez arren, garbi izaten da zein den ikasleak erabili nahi zuen egitura. Azkenik, lapsusak, hau da, ikasle berak zuzen ditzakeen erroreak definitzen ditu.
__ 8 Guk, ordea, lau kategoria bereiziko ditugu: saialdiak, errakuntzak edo desbideratze sistematikoak, hutsegiteak edo desbideratze aldakorrak eta lapsusak. Desbideratze terminoa orokorrean hitz egiteko erabiliko dugu. Saialdiak, Julian Edge-ren esanahiaren zentzuan, ikasleak ezagutza faltagatik egiten dituen esaldi ulergaitzak izango dira. Kasu hauetan, irakasleak ez du argi ikusten zein den ikaslea erabiltzen saiatu den egitura. Desbideratze sistematikoak John Norrishen errakuntzak izango dira, baina, ez bakarrik ikasleak zerbait ez ikastearen ondorio direnak. Askotan, euskara-maila altua duten euskaldun berriek gaizki erabiltzen dute ergatiboa era sistematiko batean, nahiz eta ergatiboa ondo ezagutu. Beraz, honelako "okerkuntzak", fosilizazio baten ondorioa izan litezkeenak, sistematikoak bihurtzen direnean, desbideratze sistematikoak deituko ditugu ere. Norrish-en hutsegiteei desbideratze aldakorrak deituko diegu. Hauek askotan gertatzen dira egitura zeharo asimilatuta ez dagoelako. Batzuetan ikasleak zuzen dezake bere hutsegitea, baina beste batzuetan ez. Fosilizatutako zenbait egitura askotan jokaera aldakor honetan ere islatzen da. Eta, azkenik, lapsusak kontzentrazio-falta, nekea eta honelako arrazoiengatik ikasleak egiten dituen "okerkuntzak", oso puntualak izateaz gain, ia beti ikasleak berak zuzen ditzake. Beste ikuspegi batetik Corderrek (1973) hiru errore-mota definitzen ditu: errore presistematikoak, sistematikoak eta postsistematikoak. Presistematikoak ikasleak ezin ditu zuzendu, ezta errore hori egitearen arrazoiren bat eman ere. Gure kasuan, III.1 taulan agertzen denez, desbideratzeen mota identifikatzeaz gain, hau da, saialdia, desbideratze sistematikoa, desbideratze aldakorra edo lapsusa; hauen tratamenduari nola ekin ere detektatu behar da, hau da desbideratze azalezina, zuzentezina edo zuzengarria. Desbideratze azalezinak Corderrek definitzen dituen errore presistematikoak dira. Zuzentezinak, azaldu bai baina ikasleak zuzentzerik ez duena da. Azkenik, desbideratze zuzengarriak ikasleak azal eta zuzen ditzakeen errore postsistematikoak dira.
Desbideratze sistematikoak
Desbideratze zuzentezinak
Desbideratze zuzengarriak
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 9 diogu. Dena den, tratamenduari ekin baino lehen jakin beharko dugu ea desbideratze azalezina, desbideratze zuzentezina edo desbideratze zuzengarria den. Saialdiak beti desbideratze azalezinak izango dira eta lapsusak desbideratze zuzengarriak, baina desbideratze sistematikoak eta desbideratze aldakorrak ezin ditugu aldez aurretik identifikatu Corderren sailkapen honetan. Beraz, azken bi kasu hauetan ikaslearekin elkarrizketaren bat izatea beharrezkoa gertatzen da desbideratze azalezinak, desbideratze zuzentezinak ala desbideratze zuzengarriak diren esan ahal izateko. Behin desbideratze-mota identifikatuta izan ondoren, hau da saialdia, desbideratze sistematikoa, desbideratze aldakorra edo lapsusa den, eta desbideratzea azalezina, zuzentezina edo zuzengarria den jakindakoan, ikasleak duen hutsune kontzeptuala identifikatzeko bidean aurkitzen gara, eta, ondorioz, zuzentzeko estrategia erabaki dezakegu. Saialdien kasuetan ezingo dugu ezer egin desbideratzea ezin dugulako inolaz ere arrazoitu. Lapsusen kasuan, bai ikaslea, bai sistema bera, batzuetan desbideratzea azaltzeko eta zuzentzeko gai direnez, sistemak detektatzearen papera bakarrik egingo du, edo agian, ikaslea bere desbideratzeaz konturarazi. Desbideratze sistematikoen kasuan desbideratze azalezina (ikasleak ezin du azaldu) izanez gero, sistemak berak tratamendurako behar duen erabakia hartuko du; desbideratze zuzentezina izanez gero, desbideratze hori egitearen arrazoiei buruz ikasleak esan dezakeena galdetzen saiatuko da, ahal izango duen neurrian noski. Azkenik, desbideratze sistematikoa desbideratze zuzengarria balitz, ikasleak berak zuzen dezala saiatuko da, beti zuzenketa gainbegiratuz. Ikasleak egindako zuzenketa onargarria ez balitz sistemak identifikatutako desbideratze sistematiko zuzengarria ez duela ondo identifikatu esan nahiko luke. Desbideratze aldakorren kasuan, lehenengo ikaslea bere desbideratze aldakorraz konturaraziko du, batzuetan egitura era batean eta besteetan beste era batean erabiltzen duela erakutsiz, gero desbideratze aldakorra azalezina, zuzentezina ala zuzengarria den identifikatzen saiatuko da desbideratze sistematikoen kasuan komentatu dugun tratamendua eginez. Honen guztiaren helburua ez da "errorea zuzentzea" izango, baizik eta ikasleak erabiltzen dituen egitura desbideratuak aztertzea, tartehizkuntzaren errepresentazioa fintzeko asmoz. III.3.3 Desbideratzeen sailkapena. Atal honetan egitura linguistikoren bat gaizki erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen desbideratzeak aztertuko ditugu. Beraz, desbideratze kontzeptuaren definizioan aipatutako lehenengo kategoria bakarrik landuko dugu, hau da, zentzu klasikoan errorea deritzona. Bibliografia aztertzean, kategoria hau izan da gehienbat aztertua topatu duguna. Egiturak
__ 10 maizegi erabiltzea edota ekiditea, ordea, oso gutxi landutako desbideratzeak dira. Azken hauek ere aztertu dira gure landa lanean erabilitako corpusetan. III.3.3.1 Aztertutako corpusak. Corpusa biltzean jarraitutako irizpideak ondokoak izan genituen: hizkuntz eskola desberdinak, hainbat ikaskuntza-maila, ariketaka egindako idazlan sortak (adib. entzundako gai baten laburpena, eskaera-eskutitz bat, ipuin sortua, e.a.), eta, azkenik, hizkuntz ingurugiro diferenteak, hizkuntza ikasteko motibazio anitz eta ikaste-prozesu desberdinak jarraitzen zituzten ikasleak: hori bai, ikasleari eskatu zitzaion ikastarora erregulartasunez etortzeko eta idazlanak egiteko konpromezua. Corpusa osatzen duten testuak kodetzean jarraitutako idazkeran ondoko informazioa adieraztea erabaki genuen: hizkuntz eskola, ikaskuntza-maila, ikaslea eta ariketa. Gure corpusa mota honetako kodeak dituzten testuek osatzen dute. Dena den, bada beharrezko zaigun zenbait datu, kodeketan adierazterik ez dagoena. Hau dela eta, irakasleak bidalitako ariketei buruzko informazioa zein ikasleen ezaugarri pertsonalak biltzeko IRAKAZI sistema erabili genuen corpusa biltzerakoan. Honen bidez jasotako informazioa ondokoa dugu, besteak beste: idazlanen ordena kronologikoa, idazlana idatzitako unean ikasgelan lantzen ari ziren egitura linguistikoak... Irakaslea egitura linguistiko konkretua lantzen ari bada, egitura hori behin eta berriro erabiltzen saiatzen diren ikasleak topatuko ditugu, eta bai erabiltzea ekiditen dutenak ere. Beraz, unean uneko landutako egitura linguistikoak biltzea garrantzitsua da, irakasleak bidalitako ariketarekin batera1. Ikasle batzuek egituren erabilpena behartzen duten bitartean beste batzuek ekidin egiten dute. Beraz, testuak ezin dira aztertu ikasleen ikaste-estrategiak eta zenbait ezaugarri pertsonal kontsideratu gabe. Honegatik, lehen aipatutako IRAKAZI sistemaren bidez honelako ezaugarriak jaso genituen: "zuzentasunari begiratzen dio", "arriskuak hartzen ditu egitura berriak erabiliz", "zalantzen kasuan egiturak ekiditen ditu"... Ikaste-estrategiekin loturik dauden ezaugarri hauez gain ikaslearen adina, ikasteko arrazoiak, bere hizkuntz ingurugiroaren erreferentziak, ama-hizkuntza, ikaste-prozesuaren historia, eta abar ditugu bilduta. Lehen aipatutako informazioa bai ikasleekin bai irakasleekin izandako elkarrizketetatik jaso genuen (Andueza et al., 96). Aztertutako sistema garatu aurretiko fase esperimentalean erabili genuen corpusa 300 bat testuk osatzen dute. Testuak hizkuntz eskoletako (IRALE eta ILAZKI) ikasleek idatziak dira 1991etik 1997rako urteetan zehar. Corpusa bi azpimultzo
1 Gure esperimentuetan kasu batzuetan izan ezik ikasgelan landutako egitura linguistikoen eragina idazlanetan aztertu genuen. Etorkizuneko lanetarako horri buruzko azterketa zabalagoa egitea gomendatzen da.
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 11 nagusitan banatu da ikaskuntza-mailaren arabera: ikaskuntza-maila ertainak eta ikaskuntzamaila altuak. Testu guztiak ez ditugu era berean aztertu, eta batzuk baztertu egin dira: ikasle beraren testu gutxi, testuei buruz jasotako informazioa ez oso zehatza... Testuen azterketa hiru fasetan banatu dezakegu: Lehenengo fasea: testua aztertze-unitatea izanik, hasiera batean, hau da 91/92 ikasturtean, 47 testu (6. eta 7. ikaskuntza-mailak) erdiautomatikoki aztertu genituen hitz-mailan, eta hala, hitz-mailako egitura linguistikoen lehen sailkapena lortu genuen (Maritxalar et al., 93). Ondoren, 93/94 eta 94/95 ikasturteetan beste 150 bat testu (7., 8. eta 9. mailak) ere jaso genituen hitz-maila eta esaldi-mailako hainbat egitura linguistiko erdiautomatikoki landuz. Hasierako 47 testuak eta ondorengo 150 testu haietako hogei aztertu zituzten irakasleek ez zituzten ikasleak ezagutzen. Bigarren fasea: 94/95 ikasturtean lan egin zuten bi irakasletako bakoitzak 150 bat testuetako (9., 10-11. eta 12. mailak) corpusa aztertu zuen. Ikasleek astean bost ordu eskola zuten, eta idazlanak hamabostero, batzuetan astero, idazten zituzten. Kasu honetan irakasleek zuzeneko harremana zuten ikasleekin. Lan esperimental hauen emaitzen ondorioz, beharrezko genituen tresna linguistiko-konputazionalak definitu genituen. Hirugarren fasea: ondorengo ikasturteetan, 95/96 eta 96/97an, bigarren faseko corpusaren azpimultzoak aztertu genituen sortzen ziren hizkuntz tresnak erabiliz. Eta beste irakasle batek emaitzak ebaluatu zituen. Irakaslearen ustez, hainbat kasutan detektatutako egitura linguistikoak testuaren ikaskuntza-mailari egokitzen zitzaizkion, beste hainbat kasutan, ordea, detektatutako desbideratzeak nagitasunez idatzitako testuen lapsustzat eman zituen irakasleak. Irakasle berak 96/97 ikasturtean bere gain zuen ikasle-talde baten 100 bat idazlan (10. maila) jaso eta aztertu genituen. Bigarren faseko idazlanetan agertutako lapsus haiek bere ikasleen idazlanetan ere agertzen ziren, – irakaslearen ustetan bere ikasleen lapsusak ziren –. Bukaerako froga bat egin genuen lapsus hutsak ziren edo ez konprobatzeko (ikus VII. kapitulua): zenbait kasutan lapsusak ez baizik eta desbideratze barneratuak zirela ondorioztatu genuen, irakasleak uste zuena deuseztatuz. III.3.3.2 Azaleko versus sakoneko taxonomiak. Desbideratzeen sailkapenei buruz dagoen zenbait ikerketa oinarritzat hartuz, eta dagoeneko aztertu ditugun corpusak ere kontsideratuz1, gure desbideratzeen lehenengo sailkapena egin dugu.
__ 12 Desbideratzeen tratamendua egin ahal izateko desbideratzeen taxonomia baten beharrean aurkitzen gara. Helburua tresna informatikoa egitea dugunez, argi dago, ordenagailuak sailkapenak egitea eskatzen digula; dena den, hori ez da arrazoi bakarra izan: desbideratzeen tratamenduaren bibliografia aztertzean sistema informatiko baterako egokia iruditu zitzaigun errore-analisia prozedura (Corder, 74) oinarritzat hartu genuen hasiera batetik (Maritxalar et al., 93), – Ellis-ek (1985) dio errore-analisiaren tradizioa 1970aren aurretik datorrela –. Ondoren, analisi kontrastiboaren hazkundearekin batera, errore-analisiaren interesa jaitsi zen. Geroago, ordea, hirurogeiko hamarkadaren bukaeran, berriro landutako prozedura dugu. Azkenean, Corderrek (1974) definitutakoa izango da errore-analisia deritzona. Erroreak aztertzeko prozedura honetan ama-hizkuntza ez zen eragigai bakarra, analisi kontrastiboan moduan, hala ere, ama-hizkuntzaren transferentzia ez zen baztertu. Errore-analisian bost pausu nagusi definitzen dira, eta hauek dira gure desbideratze-analisian jarraitu ditugunak: 1 Hizkuntz Corpusaren aukeraketa. 2 Corpuseko erroreen identifikatzea (gure kasuan desbideratzeak). 3 Erroreen sailkapena (Gure azterketan azaleko maila hutsezko desbideratzeak eta desbideratze linguistikoak — ondoren aztertuko ditugun sailkapenak — ) 4 Erroreen azalpena (Desbideratzeen zergati psikolinguistikoen identifikazioa — hauek dira sakoneko desbideratzeak —) 5 Erroreen garrantziaren ebaluaketa. Taxonomia desbideratze idatziei buruzkoa izango da, eta, konkretuki, zazpigarrenetik hamabigarren ikaskuntza-mailarako ikasleek idatzitako testuak aztertzean landutako taxonomia izango da landuko duguna. Baina, zeren arabera definitu dugu gure taxonomia? Desbideratze bera egin arren, berdina al da hirugarren mailako ikasle batek egindako desbideratzea edo zortzigarren mailako batena? Seguraski desbideratze hori egitearen arrazoia/k desberdina/k izango da/dira kasu bakoitzean. Bi maila agertzen zaizkigu hemen, azaleko desbideratzeak (adib. "haiek zeunden" "haiek zeuden"en ordez erabiltzea) eta sakoneko desbideratzeak (adib. Zortzigarren mailako baten kasuan hizkuntza beraren barruko interferentzia egon da, bi hitzek antz handia dutelako. Behe mailako batek desbideratze bera egingo balu, agian, arrazoia pluraleko hirugarren pertsona ez ezagutzea litzateke, eta, horren ondorioz, ezagutzen duen forma bakarra erabili duela pentsa genezake.). Hau dela eta, taxonomia bakarra ez da nahikoa izango, bi taxonomia nagusi behar ditugu: azaleko taxonomia eta sakoneko taxonomia. Beraz, desbideratze bat aztertzerakoan azaleko taxonomian dagozkion mota-kodeak identifikatuko ditugu, baita sakoneko taxonomian dagozkion motakodeak ere. Gainera, kontuan izan behar dugu desbideratze bati ez dagokiola beti azaleko mailako desbideratze-mota bakarra, ezta sakoneko bakarra ere. Desbideratze bera egitearen arrazoiak bat baino gehiago izan daitezke, dudarik gabe.
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 13 Jarrai dezagun aztertzen nondik abiatu taxonomia hauek. Lehengo adibidean, zortzigarren mailako ikaslearen kasuan sakoneko mailan ikusten dugu antz handiko bi hitz nahastu dituela. Desbideratze berari, berriz, azaleko mailan, bi ikuspegi desberdin eman dakioke. Ikuspegi linguistiko batetik singularreko bigarren pertsona eta pluraleko hirugarrena nahastu ditu ikasleak, eta azaleko ikuspegi huts batetik bi hitzen arteko ordezkapena egin du. Beraz, azaleko mailan beste bi maila bereiziko ditugu: azaleko maila hutsa eta maila linguistikoa. Honegatik, hiru taxonomia desberdin definitu beharko ditugula iruditzen zaigu: azaleko mailan bi eta sakoneko mailan bat. III.3.3.2.1 Azaleko maila hutsezko desbideratzeak. Honelako taxonomia batek aztertzen du zein modutan ikasleak aldatzen dituen hizkuntzaren azaleko egiturak. Irakurritako bibliografia (Dulay, 82) zein corpusak aztertu ondoren guk jarraituko dugun taxonomia azaltzeari ekingo diogu. Taxonomia honetan 4 desbideratze nagusi definitzen ditugu: A1 Omisioa edo kenketa Ondo osatutako esaldi batean agertu behar den itema agertzen ez denean, omisioa edo kenketa gertatzen da. Kendutako itema letra, morfema, hitza edo hitz-multzoa izan daiteke: (adib. asi –> hasi). A2 Gehikuntza Ondo osatutako esaldi batean agertu behar ez den itema agertzen denean, gehikuntza baten aurrean gaude. Agertutako itema letra, morfema, hitza edo hitz-multzoa izan daiteke.
Egitura batzuetan ezaugarri bera bi aldiz markatzen da, behin bakarrik azaldu behar denean. • Erregularizazioa (adib. Bizitzen "bizi" esan beharrean)
Marka bikoitza eta erregularizazioa ez diren gehikuntzak ditugu hauek.
__ 14 A3 Erakuntza Letra, morfema, hitza edota egitura ez-zuzena erabiltzen denean erakuntza gertatu dela esango dugu. Kasu honetan lau erakuntza definituko ditugu. Dulayek (1982), berriz, hiru bereizten ditu. • Erregularizazioa (adib. seme-alabak esan beharrean semeak hitza erabili)
Forma-klase baten elementu guztiak adierazteko klase horietako bat aukeratzen da. • Forma trukaketa (adib. zu zeuden eta haiek zeunden).
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 15 automatikoa egina daukagu, 70.000 sarrera inguru landuak gordeta dituen datu-base lexikala ere badago, eta honekin guztiarekin anitz milioi hitz analiza ditzakegu automatikoki. Honek printzipioz hitz mailan edozein desbideratze-mota automatikoki tratatu ahal izateko aukera ematen digu . Esaldi-mailan euskararekin egindako lana oraingoz nahiko teorikoa da, nahiz eta, honez gero, saiakera batzuk egin ditugun zenbait sistema konputazionalekin, Constraint Grammar (C.G.), Lexical Functional Grammar (L.F.G), PATR-II (Gojenola et al., 94) e.a. Honegatik, gure lanean hitz mailan gertatzen diren desbideratze gehienen arrazoiak bilatzen saiatu gara, eta esaldi-mailan, ordea, gutxi batzuk. Esaldi-mailako desbideratzeen aukeraketa egiteko momentuan hizkuntzen ikaskuntzan aipatzen den fosilizazio fenomenoa hartuko dugu abiapuntutzat. Beraz, esaldi-mailan aztertuko ditugun egiturak izango dira, hasiera batean behintzat, maila altuetan irakasleen zein euskararen irakaskuntzaren esperientziaz arazoak sortzen dituztenak, agian, fosilizazioarekin lotuta egon daitezkeenak; hauen zerrenda osatu ondoren, bi filtro pasa ditugu: bata, euskararen normalizazio-prozesuak markatua, hau da, hizkuntza estandarrean definitu gabe dagoen zenbait egitura sintaktiko baztertu dugu gure azterketan; eta bestea, Linguistika Konputazionalak markatzen dizkigun mugek jartzen dutena, euskararako tratamendu automatikoan existitzen diren analizatzaile sintaktikoak kontuan izanik. Sailkapen linguistikoa egiteko hartu ditugun abiapuntuak ondokoak izan dira: • Aurretik aipatu ditugun hiru azterketa esperimental: IRALE hizkuntz eskolatik 91/92 ikasturtean jasotako 47 idazlanen eskuzko azterketa; ILAZKI hizkuntz eskolatik 92/93 ikasturtean zehar jasotako 20 testuren azterketa erdiautomatikoa; eta hizkuntz eskola beretik 94/95 ikasturtean zehar bildutako 150 bat idazlanen azterketa erdiautomatikoa. • Ondoko lan bibliografikoak: lehenik, Zubiritik (1991) ateratako zenbait errore tipiko, 1. eta 5. mailen arteko ikasleei egokitu arren eta gure testuetan maiz agertu ez arren, euskaran hizkuntz maila altua duten pertsonek, gure ustez, askotan egiten dutena; eta, bigarrenik, XUXEN euskararako zuzentzaile ortografiko automatikorako egindako errore tipikoen azterketa (Aduriz, 94). Bigarren lan honetan edozein euskaldunek egin ditzakeen errore tipikoak kontuan hartu dira. Hitz mailako sailkapenean XUXEN zuzentzaile ortografiko automatikorako egindako errore tipikoen azterketa oinarritzat hartuz, azaleko maila hutsezko sailkapenean identifikatutako desbideratzeak erlazionatu ditugu. Zuzentzailerako egindako errore tipikoen azterketan bi multzo nagusi desberdintzen dira: a) erregelen bidez orokortu daitezkeen fenomenoak eta b) morfemaka tratatu beharreko fenomeno zehatzak. Fenomeno zehatz batzuk morfemaka tratatzeko, sistema lexiko paralelo bat dugu. Sistema honetan morfema desbideratuak sartzen dira sistema lexiko orokorrean dagokion morfema zuzenarekin lotuta.
__ 16 B eranskinean, bi multzo nagusi hauek zehatzago aztertzen ditugu, eta azaleko mailan egindako sailkapenarekin erlazionatu. 94/95 ikasturtean ILAZKI euskaltegian burututako azterketa esperimentalean euskaltegiko hiru talde desberdinetako ikasleek zein modutan erabiltzen dituzten zenbait fenomeno linguistiko aztertu genuen esaldi-mailan. B eranskinean, aztertutako fenomeno linguistikoak, dagozkien erregela linguistikoak eta identifikatutako testuinguru linguistikoak definitzen ditugu. III.3.3.2.3 Sakoneko desbideratzeak. Lehen aipatu den bezala, Selinkerrek (1972) bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan bost prozesu psikologiko nagusitzat hartzen ditu tartehizkuntzaren osaketan, gainjeneralizazioa, irakaskuntza transferentzia, ikaste-estrategiak, komunikazio-estrategiak eta interferentziak. Ez dugu ahaztu behar Selinkerrek tartehizkuntzari buruz ari denean gaitasuna (competence) eta ariketa (performance) terminoetan ari dela. Testuinguru honetan erroreak ere kontuan hartzen ditu, Beraz, prozesu psikologiko hauek tartehizkuntzaren osaketa-prozesuan garrantzi handikoak direnez, tartehizkuntzaren errepresentazioan desbideratzeak ere kontuan izan ditugu tartehizkuntzaren parte bat direlako. Gure ustez tartehizkuntzaren osaketa ez da prozesu psikologikoen ondorioz bakarrik gertatzen, tartehizkuntzaren osaketan prozesu psikologikoek garrantzi handia, edo agian handiena, izan arren ingurunearen faktoreek ere badute zeresanik. Honegatik ikasleak egiten dituen azaleko desbideratzeen azpian dauden sakoneko arrazoiak bilatzean ikaslearen barruko prozesu psikologikoetan eta ingurunearen faktoreetan bilatuko ditugu. Gure ikuspuntutik Selinkerrek barruko eta ingurunearen faktoreak nahasten ditu. Irakaskuntza Transferentzia ingurunearen faktorea denez, ez dugu uste prozesu psikologiko bezala defini daitekeenik, prozesu psikologikoa ikaslearen barruan gertatzen baita, eta ez ingurunean. Beraz, Irakaskuntza Transferentzia ingurunearen faktoreen artean sartuko dugu. Beste alde batetik Interferentzia edo transferentzia negatiboaz hitz egiten duenean, transferentzia positiboa ahaztu egiten du. Guk prozesu psikologikoa ez dugu interferentzietara murriztuko eta transferentziaz hitz egingo dugu, hau da bai transferentzia positiboa bai negatiboa prozesu psikologiko bera direla kontsideratuko dugu. Azkenik argitu nahiko genuke Selinkerrek gainjeneralizazioa, interferentzia eta ikaste-estrategiak desberdintzen dituen arren guk bai gainjeneralizazioa bai interferentzia (gure kasuan transferentzia) ikaste-estrategien barruan sartuko ditugula, biak hizkuntza ikasteko estrategiak baitira (ikus O´Malley & Chamoten (1990) ikaste-estrategien sailkapena). Honegatik ikaslearen bost prozesu psikologiko nagusi hauek guretzat bi izango dira: Ikasteestrategiak eta Komunikazio-estrategiak. Prozesu psikologiko hauetatik aparte ingurunearen faktoreak kontuan izan beharko ditugu. Ingurunearen faktoreak hiru
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 17 azpimultzotan banatuko ditugu: Irakaskuntza Transferentziak, Komunikazio-egoerak eta Faktore Soziokulturalak. Gure kasuan ikasleak normalizazio-prozesuan dagoen hizkuntza bat ikasten ari dira hizkuntza hitz egiten den herrian, beraz inguruneak bigarren hizkuntzaren input-a ematen die egunero eta ikaslearen tartehizkuntzaren osaketa-prozesuan bere eragina du. Selinkerrek definitutako prozesu psikologien berrantolaketa oinarritzat hartuz eta 92/93 ikasturtean ILAZKI euskaltegiko ikasleek idatzitako testuen azterketa egitean irakasleekin edukitako zenbait elkarrizketa kontuan izanik, sakoneko desbideratzeen taxonomia azaltzen dugu C eranskinean. Taxonomia hau oinarria izan da 94/95 ikasturtean ILAZKI euskaltegian egindako azterketa esperimentalean. Hau guztia dela eta bi atal nagusi sortu zaizkigu sakoneko desbideratzeen taxonomian: Barruko Faktoreak edo Prozesu Psikologikoak eta Ingurunearen Faktoreak. Barruko faktoreen barruan hiru mota desberdin topatzen ditugu, Ikaste-estrategiak(SI), Komunikazio-estrategiak(SK), eta Bestelakoak(SB). Ingurunearen faktoreen barruan hiru mota desberdin topatzen ditugu, Irakaskuntza Transferentziak(SR), Komunikazioegoerak(SE) eta Faktore Soziokulturalak(SS). Egindako azterketa bibliografikoaren ondorioz eta 94/95 ikasturtean ILAZKI euskaltegian burututako azterketa esperimentalean irakasleek emandako arrazoien ondorioz, ikasleek egitura linguistikoak modu batean edo bestean erabiltzeko egon daitezkeen arrazoien zerrenda atera dugu. C eranskinean, aipatutako arrazoi-zerrenda azaltzen dugu. Kasu batzuetan adibideak aipatzen ditugu, ikasleak esandakoa letra etzanaz agertuko delarik. Aldi berean, arrazoi bakoitzaren bukaeran parentesi artean honako hau azaltzen da: sakoneko desbideratzeen taxonomiari dagozkion kodeak. Ikusten denez, SE kodea ez da agertuko aipatutako sailkapenean, arrazoi-bilaketan komunikazio-egoerek sortutako hizkuntz erabilpenak testuen azterketan ez dagoelako detektatzerik. Sailkapenean arrazoien artean honako hauek desberdintzen ditugu: zeintzuk dauden lotuta testu osoarekin eta zeintzuk dauden lotuta aztertzen den egitura linguistiko konkretuarekin. Beraz, bi arrazoi-multzo bereizten ditugu: testu-mailakoak eta esaldi-mailakoak, azken hauek egitura linguistiko konkretuei lotuta — kontuan izan esaldi-mailan gerta daitekeela esaldi berean egitura linguistiko bat baino gehiago aztertu behar izana, ondorioz, bakoitzerako arrazoiak aztertu beharra —. Hasieran esan genuen tartehizkuntza bere osotasunean tratatzeko sistema informatikoa egin nahi genuen arren, esperimentuak egitura desbideratuetara murriztuko genituela. Honek
__ 18 beti eramaten gaitu erne egotera diseinuan, desbideratuak ez diren egiturekin lan egitea erabakitzen dugunean. Hala eta guztiz ere, ikaslearen tartehizkuntzaren osaketa-prozesuan eragina eduki dezaketen faktoreak atal honetan aztertu ditugunak izango dira hasiera batean, behintzat tartehizkuntzaren edozein egitura linguistikoren osaketa-prozesuan. Dena den, sistema informatiko irekia diseinatuko dugunez, tartehizkuntzaren osaketaren eragigai berriak sortu ahala, sisteman integratzeko aukera izango dugu. III.4 Esperimentuetan erabilitako metodologia. Atal honetan landa-lanean psikolinguista, irakasleak eta informatikariak partaide zirela, burutu ditugun esperimentuak laburbilduko ditugu § III.4.1-n. Besteak beste 94/95 ikasturte osoz iraun zuen landa-lana sintaxian zein sakoneko arrazoien azterketan garrantzitsua izan zen. Honetan bi irakaslek ikasturte osoz aztertu zituzten ikasleen corpusak eskuz. Esperientzia honi buruz zehatzago arituko gara § III.4.2-n. III.4.1 Burututako esperimentuak. Gure azterketan informazio-iturriak ugari izan dira. Alde batetik, 300 testuz osatutako corpus bat erabili dugu, corpus hau 1991/92 ikasturtean IRALE eskolatik jasotako 47 idazlanek eta 1992/93an, 1994/95ean zein 1996/97an ILAZKI eskolatik jasotako 250 bat idazlanek osatzen dute; beste alde batetik, euskara bigarren hizkuntza moduan ikastean egiten diren errore tipikoei buruzko bibliografia (Zubiri, 91; 94) aztertu dugu. Gainera, ILAZKI hizkuntza eskolako zenbait irakaslerekin batera, bai corpusetik, bai bibliografiatik ateratako informazioa komentatu izan dugu zenbait kasutan. Beraz, ikasleek idatzitako testuetan islatzen den tartehizkuntzaren gramatika zenbateraino den konpetentzia eta zenbateraino den performantzia detektatzea zaila denez, informazio-iturri desberdinak hartu ditugu fidagarritasun-maila hobea izango delakoan. Informazio-iturri hauek direla medio, desbideratzeen taxonomiak definitu genituen hasieran. Taxonomia hauek 1994/95 eta 1996/97 ikasturteetan zehar ILAZKI euskaltegian ikasten ari ziren hiru maila desberdinetako ikasleen idazlanen azterketan oinarri izan ziren. Azterketa honetan ikaslearen tartehizkuntza eta honen garatze-prozesuaren atal batzuk aztertu genituen. Azkenik, azterketaren ondorioz, taxonomi finduagoak lortu ditugu. Honetaz gain, aztertu diren mailei egoki liezazkiekeen tartehizkuntz ereduak, edo, beste modu batean esanda, perfilak landu dira. Ondoren 1994/95 ikasturtean burututako landa-lana zehatzago deskribatzeari ekingo diogu. 1996/97 ikasturtean egindako esperimentuen emaitzak, ordea, VII. kapituluan azalduko ditugu.
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 19 III.4.2 Azterketa esperimentala. III.4.2.1 Helburuak. Lan esperimentalak azterketaren zati handiena bete zuen. Lan esperimentalean landu diren hiru arloek beren ekarpenak egin zituzten. Aipatutako arloak ondokoak dira: Linguistika konputazionala, Psikolinguistika eta Adimen Artifiziala. Edozein kasutan, lan esperimentalaren helburu nagusiena psikolinguistikoa zen, beti ere sistema informatiko baten diseinuak helburu horiek bideratzen zituelarik. Helburu zehatzagoak ondokoak ziren: 1) Hizkuntza baten ikaste-prozesuan ikasleak bereganatzen duen tartehizkuntzaren egitura aztertzeko tresna lagungarriak garatzea. Lehenengo helburua bete genuen, ikasleen tartehizkuntza aztertzeko metodoa finkatu baikenuen. Metodoa ondokoa izan zen: - Ikasleen aukeraketarako irizpideak zehaztu. - Aztertu beharreko egitura linguistikoak aukeratzeko irizpideak finkatu. - Ikasleen idazlanak astero bildu eta transkribatu, corpus bat osatuz. - Irakasleek idazlanetan aukeratutako egitura linguistikoak identifikatu eta kodetu. - Irakasleek identifikatutako egitura linguistikoen sakoneko azterketa egin, ikaslearen ezaugarriak kontuan hartuz. - Azken bietan lortutako informazioa kodetzeko eta ustiatzeko tresna informatikoak diseinatu eta inplementatu (ezagutza-basea eta tresna batzuk UNIXen PERL eta C lengoaia erabiliz) 2) Maila desberdinetako hizkuntz ikasleek egiten dituzten idatzizko azaleko desbideratze eta hauen sakoneko zergatien azterketetatik taxonomiak definitzea. Bigarren helburuaren emaitza lortutako bi sailkapenak dira, hauek dira: egitura linguistikoen sailkapena eta sakoneko arrazoien sailkapena. Hauek dira § III.3-n azaldutakoak. Helburu honi buruz, esan beharra dago, mailak 9., 10., 11. eta 12.-EGA izan zirela aztertu genituenak, hasieran 7., 8. eta 9. mailak aztertzeko asmoa genuen arren. Mailak aldatzeko arrazoiak, besteak beste, gehienbat egoera errealak markatu zituen. ILAZKI euskaltegian genituen taldeak kontuan izanik, errazagoa zitzaigun maila hauek aztertzea. Gainera, alde psikolinguistikotik euskara-mailan gutxien aztertutako mailak zirenez, interesgarriago ikusi genuen aldaketa hau (HABEren programaketa ikusi besterik ez dago. Programaketan goi mailetan agertzen diren programak oso orokorrak dira eta gutxi zehaztuta).
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 21 • Egitura linguistikoen erabileraren arrazoien azterketa: irakaslearen zein ikaslearen iritzia. • Egitura linguistikoen erabileraren arrazoien bi sailkapen desberdinen definizioa, hau da, irakasle bakoitzak lortu zuena. • Corpusaren kodeketa irakasle bakoitzak bere ikuspuntuari jarraituz. Hasierako helburua zen bi irakaslek ikuspegi bera jarraitzea sakoneko arrazoien azterketa honetan, hala ere, lana aurreratu ahala aldaketa bat egin genuen irakasle bakoitzak ikuspegi desberdina hartzen zuela ikusita: batek hasieran planteatutako ikuspuntua jarraitu zuen, hau da, ikaslearen izaera, egoera, ezaugarriekin... lotuta zeuden arrazoiak aztertzea; besteak, ordea, testu berean agertzen ziren beste fenomeno linguistiko batzuekin erlazionatzen zituen esaldien desbideratzeak. Azken ikuspuntu hau interesgarria zela ikusita hasierako planak aldatu genituen: irakasle bakoitzak bere ikuspuntua jarraituko zuen eta hirugarren fasean bigarren buelta eginez, irakasle bakoitzak zenbait testu berriro aztertuko zuen beste irakasleak jarraitutako ikuspegiari jarraituz. 3) Hirugarren fasea Azken fase honetan, hasiera batean hiru pausu finkatu arren, azterketa aurrera joan ahala beste bat gehitu behar izan genuen hirugarren fase honen hasieran. Beraz, une honetan egindakoa ondokoa izan zen: • Corpusaren kodeketa irakasle bakoitzak beste irakasleak bigarren fasean jarraitutako ikuspegia landuz. • Azterketan zehar egindako lanaren ondorioak. • Corpusaren kodeketan identifikatutako zenbait arrazoiren egiaztapena burutzeko froga berezia ikasle desberdinekin. • Bukaerako froga-azterketaren azken ondorioak. III.4.2.3 Azterketarako aukeratutako ikasleak zehazteko irizpideak. Ikasleen aukeraketa egitean hiru irizpide nagusi jarraitu genituen: A) Maila altuak, 9. mailatik aurrera. B) Ikaslearen hasierako konpromezua ikastarora erregulartasunez etorri eta idazlanak egiteko. C) Ikaste-prozesu desberdinak, motibazio anitz, hizkuntz ingurugiro diferenteak, ezaugarri pertsonal ezberdinak... hautatu genituen; azken finean perfila bera jarraitzen zutenak baztertzen saiatu ginen, beti ere maila altuetan zeuden ikasleen artean. Hautaketa honetan konkretuki ondoko ezaugarriak eduki genituen kontutan: c1) Euskara-maila altuko maila desberdinak.
__ 22 c2) Maila bera izanik ikaste-prozesuaren abiadura desberdinak (adibidez, 4 urtetan 10. mailara heldu den ikaslea eta 10. mailara heltzeko 12 urte behar izan duena). c3) Ingurugiroa, bai euskalduna, bai erdalduna. c4) Bai egoera sozialak behartutako ikaste-prozesua, baita bere iniziatibaz sortutakoa ere. c5) Euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak. c6) Euskara bigarren hizkuntza eta euskara hirugarren zein laugarren, bosgarren... hizkuntza. c7) Ikasten den hizkuntzaren erabilera. c8) Gramatikari arreta handia jartzea edo esanahiari lehentasuna ematea. III.4.2.4 Egitura linguistikoen aukeraketaren irizpideak. Aztertu beharreko egitura linguistikoen aukeraketa egitean hasiera batean egindako zerrenda ondoko lau irizpideei jarraituz burutu genuen: A) Maila altuetan, 9. mailatik aurrera, erabiltzen diren egitura linguistikoak. B) Ikaste-prozesu desberdinak, motibazio anitz, hizkuntz ingurugiro diferenteak, ezaugarri pertsonal ezberdinak... izaten duten ikasleen tartehizkuntza, azken finean aniztasunaren bidez ikasle konkretu batek bakarrik erabilitako egitura linguistikoak baztertu nahi genituen, orokorrenak aukeratuz. C) (Maritxalar et al., 96)-n egindako azterketa bibliografikoa. D) Aztertu beharreko mailetan irakasleek dagoeneko duten esperientzia: ikasleek egiten dituzten "akats" tipikoak; maizegi erabiltzen dituztenak eta ekiditen dituztenak. Lehenengo egitura-zerrenda osatu ondoren orrazketa egin genuen eta egitura batzuk aukeratu genituen. Aukera hori ondoko irizpideen arteko oreka lortuz egin genuen: • ILAZKI euskaltegiak finkatu zituen ikertu beharreko egitura linguistikoak, maila horietan euskararen irakaskuntzan behin eta berriro ez-ikaste arazoak sortzen dituztenak. • Alde linguistikotik nahiko zehaztuta dauden egiturak, hau da, egitura normalizatuak (kontuan izan euskararen normalizazio-prozesua 1968an martxan jarri zela). • Alde informatikotik tratamendu posiblea zuten egiturak. III.5 Ondorioa: sistema erdiautomatiko baten beharra. Egindako azterketa bibliografikoa eta burututako landa-lanaren ondorio gisa esan dezakegu bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesuaren arazo nagusienetako bat ikaslearen tartehizkuntzaren gramatika nolakoa den eta gramatika hori nola jasotzen den argitzean datzala. Honegatik, diseinatuko dugun sistemak:
Psikolinguistika arloan egindako lan esperimentalaren deskribapena 23 - Ikaslearen tartehizkuntza errepresentatuta edukiko du. - Ikasleek erabiltzen duten zenbait ikaste-estrategia ere errepresentatuta edukiko du. - Zenbait ikasleren desbideratze fosilizatu eta ez-fosilizatuak detektatu eta tratatuko ditu. - Tartehizkuntzaren osaketa-prozesuan zenbait ikaste-estrategiek duten eragina islatuko du. Ingurune informatiko honetan bi tresna-mota edo topatuko ditugu: irakaslea eta psikolinguistaren ezagutza eskuratzekoa eta ikaste-prozesuaren azterketarakoa. • Irakaslea eta Psikolinguistaren Ezagutza Eskuratzeko Sistemen kasuan bai irakasleak bai psikolinguistak ikaslearen tartehizkuntza zein ikaste-prozesuari buruz duen ezagutza jasoko da, beti ere aurretik aipatutako taxonomiak oinarritzat hartuz. • Ikaste-Prozesuaren Azterketarako Sistemak ikaslearekin lan egingo du, Ezagutza Eskuratzeko Sistemen bidez hartutako hipotesiak oinarritzat hartuz. Ikaslearen saioei buruzko informazioa bildurik psikolinguistak emaitzak aztertzeko aukera izango du. Behin azterketa eginez gero, emaitzen arabera hipotesi berriak formulatu eta Ezagutza Eskuratzeko Sistemaren bidez gordeko dira. Diseinatuko dugun sistemaren arkitektura, bai hizkuntzaren ezagutzarekiko, bai ikaste-estrategiekiko independentea izango da. Honegatik, psikolinguistak bere hipotesiak aldatu arren, ez du beharko informatikariaren laguntzarik, bere aldaketek sistemaren inplementazioan ez baitute eraginik izango. Ezagutza eskuratzeko sistemak Ikaste-Prozesuaren Azterketarako Sistema eraikitzeko beharko dugun informazioa eduki ahal izateko, ezagutza eskuratzeko bi sistema erabiliko ditugu. Sistema hauek, irakasle eta psikolinguistarekin egingo dute lan. Hauen helburuak honakoak izango dira: 1) Ikasleari buruzko ezaugarriak zein erabiltzen dituen ikaste-estrategiak eskuratzea. 2) Ikaslearen testuetatik abiaturik bere tartehizkuntza osatzea. 3) Irakaslearen ustez desbideratzeen arrazoi posibleak zerrendatzea. 4) Irakasleak esandakoaren aurrean psikolinguistaren iritzia jasotzea. Galdera asko etortzen zaizkigu burura helburu hauei buruz, esate baterako ea ikasleak egindako desbideratzeen azpian arrazoi bat baino gehiago egon daitekeen ala ez; eta abar. Honi buruz, hurrengo kapituluan zehatzago mintzatuko gara. Ikaste-prozesuaren azterketarako sistema Ikasteko sistema laguntzailean ikaslearen ikaste-prozesuan lagungarri gertatuko litzaizkiokeen tresnak inplementatuko ditugu. Tresna hauen ezaugarri nagusienak ondokoak izango dira:
__ 24 1) Ez da inolaz ere irakaslearen ordezkari izango. 2) Ikaslearen ikaste-prozesurako laguntza izango da. 3) Ikasleak egindako desbideratzeetan oinarrituta egongo da. 4) Laguntza gidatua emango zaio ikasleari, eta ez laguntza inposatua. Laguntza ez inposatua esaten dugunean ondokoa esan nahi dugu: irakasle batek bere ikasleekin bi filosofia zeharo desberdinak jarrai ditzake; bata, irakasleak nahi dituen irakaste-estrategiak erabiltzen saiatzea, bestea, ikasleari askatasuna ematea ikasleak nahi dituen ikaste-estrategiak erabil ditzan. Dena den, bigarrenak ez du esan nahi irakasleak prozesua gida ez dezakeenik. Gure filosofia bigarrena izango da. Sistema informatikoa irakaslearen ordezkari ez dela izango esan dugu, beraz, ez dugu pentsatu behar hizkuntza bat ikasteko metodo autonomoa denik. Neurri batean autonomoa izan arren, ikaslea eta ordenagailua izango baitira partehartzaileak, hizkuntzaren ikasteprozesuan osagarria izatea da gure helburua. Nagusiki taldean gertatzen den ikaste-prozesu bat ez da zeharo osatua izaten. Askotan ikasleak bere ikaskuntza-mailan komunak ez diren desbideratzeak egiten ditu. Irakasleak desbideratze horiek zuzenduko balizkio taldedinamika aldatuko luke askotan. Hortaz, gertatzen den hutsune hau betetzeari zuzenduta egongo da gure lana. Ordenagailua lagungarria izan daiteke ikasle batek egiten dituen desbideratze horien azpian dauden sakoneko arrazoien tratamendurako, eta, bestalde, oso lagungarria ikaslearengan bere ikaste-prozesuan zehar fosilizatutako egitura ez-zuzenen desfosilizazioa nola burutzen den aztertzeko.
1 IV. Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak. Hirugarren kapituluan MUGARRI (bigarren hizkuntzako ikasleen ezagutza eskuratzeko sistema anitzeko ingurunea) garatu aurretiko azterketa bibliografikoa eta burututako landalana azaldu dugu. Arloaren beharrak identifikatutakoan MUGARRI inguruneko HITES sistemaren diseinuari ekin genion. Azken honek psikolinguistarekin elkarreragiten du, honek ikasleen hizkuntz ezagutzaren, edo tartehizkuntzaren, eskuratze-prozesuan laguntzen baitio sistemari. Orain dagokigun kapituluan, HITES sistemaren modulu automatikoaz arituko gara, konkretuki ikasleen testuez osatutako corpusaren azterketa burutzen duenaz. V. kapituluan, ordea, corpusaren azterketatik lortzen den informazioa erabiliz tartehizkuntz ereduak nola osatzen diren azaltzeari ekingo diogu, han psikolinguistarekiko elkarrekintza ere komentatuko dugularik. Esan bezala, HITES sistemak tartehizkuntzaren errepresentazioa du helburu nagusia, eta honetarako lehen pausua da ikasleen corpusetatik abiatuta tartehizkuntzaren lehen bertsioa osatzea, kanpoko elkarreragileen laguntzarik gabe. Corpusaren azterketan tartehizkuntza modelizatzeko hainbat tresna linguistiko-konputazional egokitu eta sortu behar izan dugu. Aurrera baino lehen, aipatu behar da, ordea, kapitulu honetan azalduko dugun zenbait tresna erabilgarri dela beste zeregin batzuetan ere, hots, ikaslearen ikaste-prozesuan laguntzeko eta bai irakasleari bai psikolinguistari beren interfazeetan tresna lagungarriak eskaintzeko. Aipa ditzagun, bada, ondorengo ataletan topatuko ditugun gaien ildo nagusiak: Lehenik, domeinuaren adierazpena deskribatuko dugu, hau baita lortu beharreko azken helburua; hortaz, kapitulu honetan corpusaren azterketa azaldu arren, sistema osoaren bukaerako irteera deskribatuko dugu. Tartehizkuntz ereduaren deskribapenaz gain eredua bera gobernatuko duten printzipio nagusiak azalduko ditugu: dinamismoa, aldakortasuna eta finkotasuna, konpilagarritasuna, ez-monotonia eta ikuspegi aniztasuna. Honela, emaitzak zein behar lukeen ezagututa, hurrengo bi kapituluetan deskribatuko diren sistemen helburuez jabetzeko moduan izango gara. Bigarrenik, ikaskuntza-maila bereko ikasleek amankomunean duten tartehizkuntz ereduen osaketa-prozesurako garatu dugun metodologia proposatzen dugu.
2 Hirugarrenik, garatutako tresna linguistiko-konputazionalak definituko ditugu, hauetako batzuk lehendik sortutako hainbat tresnaren egokitzapenak direla: berrerabilgarritasuna azpimarratu beharreko ezaugarria dugu gure lanean. Bereziki, egokitutako analizatzailea azaltzeko atala izango dugu bukaeran. Eta, azkenik, inplementazio-egoera zertan den komentatuko dugu: inplementazioaz aritzean batez ere hedapenak eta tresnen zabalkuntzak komentatuko dira. IV.1 Tartehizkuntzaren modelizazioa corpusetatik. Lehen esan bezala hizkuntza bat ikasten duten ikasleen tartehizkuntza osatzen duten egitura linguistikoen detekzioa da gure nahia. Horretarako, ezinbestekoa da ikasle, irakasle zein psikolinguistaren elkarrekintza sistemarekin. Hala ere, elkarrekintzarik izan gabe zenbait tartehizkuntz egituraren detekzioa egin daiteke ikasleek idatzitako testuetatik soilik. Jakina, kasu askotan hautagai gisa besterik ezingo ditugu proposatu corpusetatik detektatutako egiturak. Hizkuntza bat ikasten dutenen tartehizkuntza modelizatzeko egitura linguistikoen detekzioaz gain hauen kontestualizazioa beharrezkoa dugu (Selinker, 92). Honetarako, aurreneko pausu gisa, corpusen azterketaren bidez lortuko dugu ikasle bat edo ikasle-multzo baten idatzietatik ondoriozta daitezkeen egitura kontestualizatu posibleak (Díaz et al., 98a). Lengoaia naturalaren prozesamenduan egun dauden teknikak erabiliz beteko dugu gure helburua, hau da, tartehizkuntzaren aurreneko bertsioa automatikoa izatea. LNPko teknikek, hala ere, ez dute detektatzerik gizaki batek ikus ditzakeen egitura guztiak; hauen maiztasunari buruzko informazioa, ordea, zehatzagoa izango dute gizakiek baino. Gainera, gaur egun semantika arloan hainbat aurrerapen suertatu den arren, oraindik ere, ezagutza eremua beti mugatua izaten da. Guk edozein gairi buruzko idazlanak aztergai ditugunez, semantika baztertu eta morfologia eta sintaxiaren mailan kokatu dugu gure lana. Baina, mugek ez dute hor bukaera; esperimentuetarako erabilitako hizkuntza euskara izanik, bi murriztapen oso garrantzitsu topatzen ditugu: bat, euskararen normalkuntza-prozesua garatzen den bitartean zenbait kasutan ez da jakiten zein den hobesten den egitura linguistikoa, eta, bi, LNPan egun dauden ikerguneetan oso urriak dira euskara bera lantzen dutenak. Dena den, aurretik aipatutako mugak izango ez bagenitu ere, testu hutsetatik egindako azterketetan testuei buruzko zenbait datu ere beharrezkoa litzateke emaitza fidagarriak nahi izanez gero, adibidez, idazlana idatzi duen ikaslearen hainbat ezaugarri (ikaskuntza-maila, hizkuntza ikasteko erabiltzen dituen baliabideak, e.a.). Esan behar da, datu hauen beharra
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 3 aurreko kapituluan azaldutako landa-lanean egin genituen elkarrizketetan agertu zela, kasu batzuetan irakasleekin, eta beste batzuetan ikasleekin aritzean. Beraz, ez dugu ahaztu behar corpusei buruzko informazio nahikoa era egokienean prozesatuta ere, emaitzak findu egin beharko direla sistema elkarreragileen bidez, non bai psikolinguista, bai irakaslea, baita ikaslea ere arituko baitira tartehizkuntzaren osaketaprozesua fintzen. IV.2 Domeinu-ereduaren adierazpidea. IV.2.1 Tartehizkuntz ereduak. Printzipioak. HITES sisteman domeinua eskuratzea dugu helburu, eta horregatik Ezagutzan Oinarritutako Sistemak (KBS edo Knowledge-Based Systems) gure sistemaren abiapuntua izango dira arkitekturari dagokionez. Has gaitezen, bada, domeinua definitzen bere deskribapenaren azalpenak eman aurretik. HITES sistemaren domeinua bi modulutan banatzen da: ikaslearen tartehizkuntza eta ikaskuntza-maila bereko ikasleek amankomunean duten hizkuntz ezagutza. Aldi berean, azken honetan bi modulu bereizten dira: a) Tartehizkuntza komuna: ikaslearen tartehizkuntza gordetzen duen moduluaren izaera berekoa, hau da, ikaslearen ikuspegitik adierazitako ezagutza. b) Tresnen hizkuntz ezagutza: aurrekoaren eskuratze-prozesuan erabiltzen diren tresna linguistiko-konputazionaletan erabiltzen dena, hau da, ikuspegi linguistikotik adierazitako ezagutza. Modu honetan ikaskuntza-maila bakoitzari dagokion ezagutza gordeko duten bina modulu egongo dira. Honek esan nahi du ikaskuntza-maila bakoitzaren ezagutza egokitzen dugula, maila guztien azterketarako tresna bera erabiltzen dugularik. Tresnen hizkuntz ezagutza gordetzen duen moduluaren errepresentazioa tresnetan erabilitako formalismo linguistiko-konputazionalei estuki lotuta dago, nahiz eta hauen ikuspegia hizkuntza baten ikaste-prozesua aztertzen duten teorietatik oso urruti dago. Gure helburua tresnen hizkuntz ezagutzaren errepresentazioa lantzea ez denez, tartehizkuntzaren deskribapenari buruzko adierazpidea soilik aztertuko dugu. § IV.4 eta § IV.5-n tresnen ezagutzaren eguneraketa komentatuko dugu sistemak duen hainbat tresna azaltzean. Ondoren, tartehizkuntz ereduen ezaugarri orokorrei buruz arituko gara. Dena den, gauden kapituluaren gaia ezagutzaren adierazpena baldin bada ere, hizkuntza bat ikasten ari den ikaslearen jokabidea komentatuko dugu hainbatetan. Woolf et al.ek (1993:406) dioten bezala
6 c) Konpilatua eta ez-konpilatua. Sorkuntza-prozesuak bideratua. Aurretik komentatu ditugun bi ikasle-moten ezagutzen arteko desberdintasuna adierazteko ezagutza konpilatua eta ez-konpilatua bereiztu behar dira. Ezagutza konpilatuaren kasuan ikaslea ez da jabetzen ezagutzaren barneko egituraz, ez-konpilatuaren kasuan, ostera, ezagutzaren antolakuntza partziala ere eskuratzen du. d) Ez-monotonoa. Sistemaren elkarreragile desberdinek eskatua. Arrazonamendu ezmonotonoa beharrezkoa da sisteman hasiera batean psikolinguistak ikasleen ezagutzari buruz onartutakoa geroago baliogabetua gera baitaiteke ikaslearekiko elkarrekintzan. e) Ikuspegi anitzekoa. Ezagutza beraren ikuspegi desberdinak eduki ditzakegu, hots, linguistikoa eta azalekoa. Adibide gisa, ikasle batek *dakilako desbideratzea erabiliz gero linguistikoki -elako atzizkiaren ordez -lako atzizkia erabili duela esango genuke, azaleko ikuspegitik, berriz, -e letra ahaztu zaiola. IV.2.2 KADS metodologia. Tartehizkuntz domeinuaren printzipioak aztertu ondoren eta tartehizkuntzaren eredu kontzeptuala azaldu aurretik azken honen deskribapena adierazteko metodologia komentatuko dugu labur-labur. Ereduaren deskribapen kontzeptuala sistemaren diseinutik independentea behar genuenez honi egokitzen zitzaion metodologia aukeratu genuen, KADS ("Knowledge Acquisition and Documentation Structuring") metodologia hain zuzen. KADS metodologian (Schreiber et al., 93) ezagutza eskuratzea, funtsean, modelizaziosaioa da. Zentzu horretan, Ezagutzan Oinarritutako Sistema, ezagutza gordailu baino gehiago da, hau da, mundu errealaren fenomeno bat adierazten duen eredu operazionala dugu. Metodologia honetan bi eredu-mota agertzen zaizkigu ezagutzaren eskuratzeprozesuan: eredu kontzeptuala, sistemaren portaera-espezifikazioa, eta diseinu-eredua, portaera aurrera eramateko errepresentazio- eta konputazio-teknikak zehazten dituena. Guk, eredu kontzeptuala erabili dugu sistemaren diseinu kontzeptuala egitean, eta honi buruzko ideia orokorrak aipatuko ditugu hemen. Adituen ezagutza modelizatzean ondo bereiztu behar da domeinu-ezagutza eta kontrolezagutza. Kontrolean inferentziak, atazak eta estrategiak lantzen dira; domeinuan, berriz, aplikazio partikular baten ereduaren kontzeptualizazioa errepresentatzen da. Domeinuko kontzeptuak eta horien atributuak, egitateak, egiturak eta erlazioak errepresentatzen dira. Schreiberrek (1993) domeinuaren deskribapenerako hainbat formalismo aztertzen du. KADS metodologian egoki izan daitezkeen hiru hurbilpen aztertzen ditu autoreak: entitate-erlazio eredua, entitate-erlazio eredu hedatua eta KL-ONE eredua. Alde batetik, entitate-erlazio ereduak entitate kontzeptua definitzen du objektuen errepresentaziorako, erlazioa entitateen arteko erlazioak adierazteko eta, azkenik, atributua eta balioa. Atributua entitate bat balio
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 7 batekin erlazionatzen duen funtzioa da. Beste alde batetik, entitate-erlazio eredu hedatuan datu-base semantikoen modelizazioan is-a erlazioa beste erlazio motetatik bereizten da. Erlazio-mota honen bidez entitateen arteko herentzia errepresentatzen da. Eredu hedatuetan, is-a erlazioaz gain multzoak eta agregazioak topatzen ditugu. Bestalde, atributuak moten arteko funtzioak dira. Azkenik, KL-ONE hurbilpenean ere is-a erlazioa beste erlazio motetatik bereizten da, herentziarako aukera emanez. Bestelako erlazioak entitatearen rolak bezala definitzen dira, eta azpikontzeptuen bidez heredatutako roletan murriztapenak ezar daitezke. Gainera, KL-ONEn kontzeptuak eta hauen instantziak desberdintzen dira. Eta egiturazko deskribapenen bidez rolen arteko erlazioak adierazten dira. Baina, bi arazo nagusi daude KL-ONE lengoaian: bat, erlazioak, is-a erlazioa izan ezik, zeharka daude adierazita rolen bidez, eta, bi, ez dira bereizten entitateen arteko erlazioak errepresentatzen dituzten rolak eta atributu-rolak. DDL (Domain Description Language) izeneko lengoaiak entitate-erlazio eredua du oinarri, eta KL-ONE zein datu-base semantikoen modelizaziorako formalismoen hainbat ezaugarriren bidez aberastu da. DDLk objektu intentsionalak (intensional objects), estentsionalak (extensional objects) eta eraikuntza lagungarriak (auxiliary constructs) erabiltzen ditu modelizaziorako. Objektu intentsionalen egiturak ondokoak dira: kontzeptuak, multzoak, erlazioak eta egiturak. Objektu estentsionalak instantziak eta tuplak dira, eta hauen mota objektu intentsionalek definitzen dute. Azkenik, eraikuntza lagungarriak dira objektu intentsionalen definizioetan erabiltzen direnak: adierazpenak, azpimotak, ezaugarriak, balioak eta balio-multzoak. HITES sistemaren eredu kontzeptualaren definiziorako DDL lengoaia hobetsi dugu. Arrazoi garrantzitsuenak, batez ere, ondokoak dira: sistemaren diseinuarekiko independentea izatea, objektuei zuzendutako ikuspegia eskaintzea eta agregazioaren aukera ematea. Sistemaren diseinuan, ordea, GBC sistema (Elorriaga et al., 95) erabili dugu. Honek CLIPS programazio-lengoaiaren objektuei zuzendutako programazio-ingurunea eskaintzen digu, besteak beste, objektuen definizioa eta objektuen arteko herentzia-erlazioak ingurune grafiko baten bidez lantzeko aukera. Baina honi buruz ez gara hemen arituko diseinu-fasean erabilitako tresna baitugu. IV.2.3 Tartehizkuntz ereduen deskribapena. Atal honetan ikaskuntza-maila bati dagokion Tartehizkuntzaren Eredu Kontzeptuala (IMTEK) deskribatuko dugu. Hau eta Ikaslearen Tartehizkuntz Eredua (ITE) antzekoak izanagatik desberdintasunen bat badute, eta azalpenean zehar azpimarratuko dugu.
8 Ikasle bakoitzak bere hizkuntza propioa eskuratzen du ikaste-prozesuan zehar. Honetaz gain, ikaskuntza-maila bereko ikasleek mailari dagokion hizkuntz ezagutza komuna izaten dute ezagutzaren parte. Hortaz, hizkuntzaren egitura komunak izango dira IMTEKen errepresentatuko ditugunak. Ikaskuntza-maila bakoitzean bi ezagutza-mota desberdin adierazten dira: ezagutza aldakorra, ikaslea une horretan ikasten ari dena, eta, ezagutza finkoa, dagoeneko ikasleak barneratu duena. Ikaskuntza-maila konkretu batera heltzean finkatutako hizkuntz ezagutzaren barne aurkitzen dugu beheko mailaren batean dauden ikasleek barneratutako ezagutza. Ikaste-prozesuan dagoen ezagutza, berriz, era desberdinean dago antolatuta: ikaskuntza-maila kontsekutiboen ezagutza aldakorrak elkarrekiko independenteak dira, elkarren arteko ebakidurak izaten badira ere. Hau dela eta, hizkuntz mailetan zehar hizkuntz egitura aldakorren multzoak sekuentzia kontsekutiboak dira, eta hizkuntz egitura finkoen multzoak, berriz, barneratze-sekuentziak (ikus IV.1 irudia). Sekuentzia kontsekutiboak Barneratze-sekuentziak 1. maila maila gorena (G) 1. m a i l a G. m a i l a
IV.1 irudia. Ezagutza aldakorra eta ezagutza finkoa. Ereduaren deskribapenari ekin aurretik gogoraziko dugu III. kapituluan tartehizkuntza kontzeptua definitzean azpimarratutako bi ezaugarri, garrantzitsuak direnak ereduaren deskribapenean. • Lehenik, hizkuntz egitura aldakorra edo finkoa diogunean ez dugu inolako erreferentziarik egiten ezagutza zuzena edo "okerra"ri buruz. Tartehizkuntz egiturak definitzean ezagutza zuzena eta ezagutza "desbideratua" era berean daude errepresentatuta, biek osatzen baitute ikaslearen ezagutza. Ikaskuntza-maila altuko ikasleek erabilitako egitura konkretu bat desbideratutzat ematen dugun bitartean, beheko maila batean dagoen ikasle batek egitura bera erabiliz gero zuzena dela esango genuke hainbat kasutan. Adibidez, 12. mailako ikasle batek nor ote da? esan beharrean nor da? galdetzen duenean egitura desbideratua erabili duela esaten dugu, eta lehenengo mailako ikasle batek nor da? erabiliko balu, ordea, edozein egoeratan egitura zuzena dela esango genuke.
Honegatik, gure ereduan tartehizkuntz egituren adierazpenean testuinguruari buruzko informazioa topatuko dugu. Dena den, badira egiturak edozein testuingurutan gertatzen direnak, eta horiek testuinguruarekiko egitura independenteak izango dira ereduan. Ezaugarriak ezaugarri, IMTEKren lehenengo hurbilpena ondokoa dugu (DDL erabiliz):
IV.2 irudia. Hizkuntz_ezagutza_mailarena eta Tartehizkuntz_eredu_komuna definizioak. IV.2 irudian agertzen denez baldintza konkretu batzuetan gertatzen diren fenomeno linguistikoek definitzen dute tartehizkuntz egitura. Ondoren, aipatutako bi kontzeptuak sakonago aztertuko ditugu: • Tartehizkuntz egiturak. • Fenomeno linguistikoak. Beraz, fenomeno linguistikoen aurkezpenari ekin aurretik tartehizkuntz egiturak definituko ditugu. Tartehizkuntz egiturak Esan bezala, tartehizkuntz egitura bat fenomeno linguistikoez osatua dago. Hauetaz gain, hainbat ezaugarri topatzen dugu tartehizkuntz egitura baten barruan: dagokion identifikadorea eta deskribapena; aztertzen ari garen ikaskuntza-mailan desbideratzea kontsideratzen den; ikaskuntza_maila_gorena, hau da, ezagutza finkoari badagokio zein ikaskuntza-mailatan finkatzen den egitura, eta ezagutza aldakorrari egokituz gero zein ikaskuntza-mailatatik aurrera mantendu den ezagutza aldakorrean; mota: testu, esaldi edo hitz-mailako egitura den; maila_linguistikoa: morfologikoa, morfosintaktikoa edo sintaktikoa; kontestualizatua testuinguruarekiko dependentea den ala ez adierazteko; eta, azkenik, egonkortasuna. Aipatutako ezaugarrien artean desbideratzea ez da agertuko ikasleen hizkuntza propioa osatzen duten tartehizkuntz egituretan, hau da, ikaskuntza-mailarekiko komuna ez den ezagutza estandarra dena bakarrik adieraziko dugu. Honen arrazoi nagusia ondokoa da: MUGARRIren arkitekturan ikaskuntza-maila bakoitzeko diagnosi-modulua proposatzen
12 dugu, eta ez ikasle bakoitzekoa. Gainera, lehen ikusitako adibidean (nor ote da? esan ordez nor da? erabili) argi ikusi da desbideratze kontzeptua ikaskuntza-mailarekin lotu dugula. Mota eta maila_linguistikoa ezaugarriak kontuan izanik identifika dezakegu ikaslearen aberastasuna maila desberdinetan, hau da morfologian, morfosintaxian... Honetaz gain, ez dugu ahaztu behar proposatzen dugun eredua ikaste-sistema batean ere erabiliko dugula. Kasu honetan egoera bakoitzean aztertzen den tartehizkuntz egiturak mota eta maila_linguistikoa eremuetan dituen balioen arabera tresna desberdinak aktibatuko dira ikasleari ikaste-prozesuan laguntzeko. Definizioan ikusten denez, tartehizkuntz egitura fenomeno desberdinek osatzen dute, hitz-mailakoak eta esaldi-mailakoak nahastuta egon daitezkeelarik. Adibidez, ikasle batek ondoko esaldi-mota maiz erabiltzen duenean: Esan du aterako dela eta zinemara joango da, koordinazioa eta subordinazioa fenomenoak batera biltzen ditu tartehizkuntz egitura berean (tartehizkuntz egitura: eta juntagailuaren bidez bi esaldi elkartzean -ela atzizkia lehenengo esaldiaren aditzari bakarrik gehitzen dio). Kasu honetan esaldi-mailako analizatzailea eta hitz-mailako segmentatzailea, konkretuki aditza analizatzekoa, aktibatu beharko lirateke egitura hau aztertzeko. Tartehizkuntz egitura fenomeno-multzoak osatzen duen bezala, fenomeno linguistikoa erregela-multzoak osatzen du; adibidez, aditzen azpikategorizazioa fenomenoan ikasleak aditzaren erregela sintaktikoak eta semantikoak (adib. aditzaren osagaiak bizidun izatea) batera biltzen ditu. Gure azterketan oraingoz erregela semantikoak baztertu ditugun arren, etorkizunean garatu beharreko arloa dela iruditzen zaigu. Edozein kasutan, fenomenoaren definizioari aurrerago ekingo diogunez, jarrai dezagun tartehizkuntz egituraren definizioa azaltzen.
Tartehizkuntz egituren egonkortasuna Egonkortasuna ikaskuntza-maila konkretu batean tartehizkuntz egituraren barneratzegradua neurtzen duen balio kualitatiboa dugu. Egonkortasuna ezaugarriaren bidez hizkuntz egitura ezagutza finkoa edo aldakorrari dagokion zehazten da. Ezaugarri honen balio posibleak ondokoak dira: gutxitan, batzuetan, askotan eta beti. Esate baterako, ezaugarriaren balioa beti denean ikasleak egitura barneratu duela esan nahi du, honelako kasuetan egitura garatzea ia ezinezkotzat ematen da. Literaturan egitura desbideratua denean eta zeharo barneratua dagoenean fosilizazio fenomeno dela esan ohi da. Balioa gutxitan denean hizkuntz egituraren aldakortasuna handia izaten da, kasu hauetan irakasleak (edo OLHIA sistema batek) ikaslea bidera dezake egitura barneratzeko edo aldatzeko xede-hizkuntzaren egituretatik urruti balego.
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 13
Tartehizkuntz egituren baldintzak Orain arte emandako deskribapenean ikusi dugu tartehizkuntz egiturak hainbat baldintzatan gertatzen diren fenomeno linguistikoek osatzen dituztela. Beraz, alde batetik, zein motatako baldintzak aurkituko ditugun, azaltzeari ekingo diogu. structure Baldintza; parts:
IV.3 irudia. Baldintza egituraren definizioa. Zer baldintza-mota izan behar dugu kontuan tartehizkuntz egituren definizioan? Arestian aipatu dugu tartehizkuntz egitura batzuk testuinguruarekiko dependente eta beste batzuk independente direla (Selinker, 92). Testuinguruarekiko dependenteak diren kasuetan bi baldintza-mota bereizten ditugu: linguistikoak eta ez-linguistikoak (IV.3 irudia). Baldintza ez-linguistikoek (IV.4 irudia) diskurtsoaren domeinuari egiten diote erreferentzia. Tartehizkuntzak diskurtsoaren arlo bakoitzean garapen propioa du. Ikasleak istorio berria asmatzen ari denean aktibatzen dituen hizkuntz egiturak ez dira testu zientifiko-teknikoa idaztean erabiltzen dituen berberak (baldintza_tematikoa). Ariketamota ere, esaterako, galdera-erantzunak, eskutitz bat idatzi, hutsuneak bete, itzulpena, e.a. baldintza ez-linguistikoa da. Tartehizkuntz formak askotan ariketa-mota batetik bestera aldatzen dira, diskurtsoaren gaia aldatzen ez bada ere. Horretaz gain, baldintzak testu osoari egokitzen zaizkio batzuetan eta egitura txikiago bati beste batzuetan, konkretuki esaldiari edo hitzari (egiturazko_baldintza). Adibide gisa, esaldiaren luzerak eragina izaten du aditza eta osagaien arteko komunztadura markatzean: ikasleen testuetan esaldi motzetan komunztadura egokia topatzen dugu maizago luzeetan baino. Mota honetako baldintzak corpusaren azterketan landu ditugu. Testu osoari dagozkien baldintzak, ordea, ikasle eta irakasleekiko elkarrizketetan detektatu dira.
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 15
Fenomenoen ikuspegi linguistikoa eta azalekoa § IV.2.1-n tartehizkuntza ikuspegi anitzekoa dela definitu dugu. Hau dela eta, fenomeno linguistikoak eta hauek osatzen dituzten fenomeno-aldaerak definitu dira domeinuaren deskribapena egiterakoan (IV.5 irudia). Fenomeno linguistikoa, adibidez, *dakilako desbideratzea erabiltzea izan daiteke. Desbideratzea, ordea, bi ikuspegi desberdinetatik azal dezakegu: bat, -e letra gehitzea ahaztu zaio ikasleari, azaleko ikuspegia, bi, -elako atzizki kausala erabili beharrean -lako atzizkia erabili du, ikuspegi linguistikoa. structure Fenomeno_linguistikoa; parts:
IV.5 irudia. Fenomeno_linguistikoa egituraren definizioa. Domeinuan, beraz, bi fenomeno ikuspegiak agertuko zaizkigu. Dena den, fenomeno guztietan ez ditugu bi ikuspegiak topatzen, eta, bestalde, kasu batzuetan, ikuspegi berean interpretazio bat baino gehiago izan dezakegu. Adibidez: *institutuako (=> institutuko ) (lokatiboa) Bi interpretazio azalekoak: Bi interpretazio linguistikoak: 1) *LEGBA
IV.6 irudia. institutoko hitzaren ikuspegi azalekoak eta linguistikoak. Tartehizkuntzaren sistema linguistikoaren aldakortasuna kontuan izanik, hizkuntz irakasle adituen ustetan ikasle berak bi lema, hots instituto eta institutoa, eduki ditzake aldi berean bere hiztegian (IV.6 irudia).
Fenomenoen konpilagarritasuna Fenomenoa definitzean ikasleak eskuratutako erregelak agertzen dira, bai azaleko erregelak, baita linguistikoak ere. Hala ere, ikasleak ez ditu beti fenomenoa osatzen duten erregela guztiak eskuratzen. Esaterako, aditza eta esaldiaren hainbat osagairen arteko komunztadura fenomenoaren jabe izan daiteke, fenomenoaren existentzia besterik ez jakinik. Aurrerago, bere ikaste-prozesuan zehar fenomenoaren barruko erregelak ikasiz joango da. Honegatik fenomenoaren erregelak esplizituki adieraztea beharrezkoa deritzogu. Aipatutako arrazoia ez da alabaina bakarra erregelak esplizituki azaltzeko. Tartehizkuntz ereduaren printzipioen artean konpilagarritasuna ezaugarria aipatu dugu, hau da, fenomenoa eskuratzean ikasleak batzuetan fenomenoaren barneko egitura aztertzen du, fenomenoa osatzen duten erregelak ere eskuratuz, beste batzuetan, ordea, ikasleak era konpilatuan ikasten du fenomenoa: ez du lantzen barneko egitura eta ez du erregelarik inferitzen. Honen ondorioz, erregelak esplizituki behar izateaz gain konpilatua ezaugarria ere agertzen zaigu definizioan. Dena den, konpilatua ezaugarria fenomeno-aldaerarekin lotua dago, eta ez fenomeno linguistikoarekin. Hau dela eta, fenomeno-aldaera definitzeari ekingo diogu.
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 17 Irudian agertzen denez aldaera baten erregelak baldintza morfologiko edo sintaktiko batzuetan gertatzen dira. Horretaz gain, aldaerak hiru motatakoak izan daitezke, burututako esperimentuetan irakasleek hiru aldaera-mota nagusi identifikatu dituztelako erregelei erreparatzean. Aldaera-motak honako hauek dira: • Erregela linguistikoez osatutakoak. • Erregela konkretuak ebitatzen direnekoak (adib. nor da? erabili nor ote da? erabili beharrean). • Erregela linguistiko batzuen erabileraren maiztasun handikoak beste erregela egokiago batzuk saihesten baitira (adib. ordea, hala ere, hortaz... esan ordez eta juntagailua erabili). Sailkapen honek adierazten du tartehizkuntzaren erregela linguistikoen artean erlazioak sortzen direla ezagutzaren eskuratze-prozesuan. Honelako erlazioak Ordezkapen_erregela egituraren bidez definitu ditugu (ikus IV.8 irudia). structure Erregela subtypes: Erregela_linguistikoa, Ordezkapen_erregela; parts:
duenean, hau da, ez du ordezkorik erabiltzen.
IV.9 irudia. Aldakortasuna multzoaren definizioa. Atal honi bukaera eman aurretik hizkuntzaren ikaste-prozesuan hain garrantzitsu diren ikaste-estrategiei hitz batzuk eskaintzea beharrezkotzat jotzen dugu, hauek domeinuaren antolakuntzan eragina baitute. § IV.2.1-n aipatu dugu hizkuntzaren ikaste-prozesuan hizkuntz ezagutza osatzen joan ahala ikasleak baliabide berriak eskuratzen dituela egitura berriak sortzeko ahalmena garatuz. Ahalmen hori, ordea, ez da modu berean bilakatzen ikasle guztiengan. Ikasle ausartak egitura berriak sortzen saiatzen diren bitartean, ikasteestrategia moduan, arrisku hartzea gustuko ez duen ikasleak era desberdinean eskuratzen du hizkuntz ezagutza, input-a bera izan arren. Hori dela medio, domeinuan ez dugu nahikotzat jo ikaskuntza-mailaren arabera soilik ezagutza antolatzea; maila bakoitzean ikasteko estrategi moten araberako eskuratze-prozesuaren emaitza ere adierazi dugu (ikus IV.10 irudia). set Ikasle_multzoa; element-type: instance(Ikasle_eredua); cardinality: min 0 max infinite; properties:
hizkuntz_ezagutza_mailarena: instance-name(Hizkuntz_ezagutza_mailarena);
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 19 IV.3 Ikaskuntza-mailako ereduen eraikuntzarako erabilitako metodologia. Atal honetan ikaskuntza-maila baten tartehizkuntza detektatzeko proposatzen dugun goitik beherako metodologia azalduko dugu. Honetaz gain, prozesuan zehar ezagutza finkoa eta aldakorra desberdintzeko irizpide nagusiak aipatuko ditugu. IV.3.1 Goitik beherako metodologia. Ikaskuntza-mailako ereduen eraikuntzarako goitik beherako metodologia aukeratu dugu, hau da, ikaskuntza-maila gorenaren modelizaziotik hasi eta hurrengo hizkuntz mailen ereduak atera goikoaren emaitzetan oinarrituz, honela ikaskuntza-maila baxueneraino helduz (ikus IV.11 irudia). Metodologia hau jarraitzeko arrazoiak ondokoak izan dira: egun euskararako ditugun tresna linguistiko-konputazionalak (lematizatzailea, zuzentzaile ortografikoa, desanbiguatzaile morfologikoa, ... ) ikaskuntza-maila altuetara hobeto egokitzen dira maila baxuetara baino; gainera, testu idatziak analizatzen dituzten tresna konputazionalak osatuagoak izaten dira ikaskuntza-maila altuetan eta, azkenik, maila altuetan maila baxuetan baino material idatzi gehiago topatzen dugu hizkuntz eskoletan. Tartehizkuntzaren gaitasun gramatikalean ezagutza orokorra eta espezifikoa izaten da, hau da, testuinguruarekiko independentea eta dependentea hurrenez hurren. Desberdintasun hau, halere, ez dugu irudian adierazi. Bertan ezagutza finkoa eta aldakorraren garapena hizkuntz mailetan zehar islatzen da. IV.1 irudian azaldu genuenez ikaskuntza-maila baten ezagutza finkoa hurrengo mailaren azpimultzoa da; ezagutza aldakorraren kasuan, berriz, ikaskuntza-maila kontsekutiboen ezagutza aldakorrak independenteak dira, elkarren arteko ebakidurak izaten badira ere. IV.11 irudian adierazten da nola X ikaskuntza-maila emanda, bere ezagutzaren modelizazioak X+1 mailako ezagutza osatuta erabiltzen duen, X mailako corpusa (CORPUS-X) aztertzean.
IV.11 irudia. X ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz ereduaren modelizazioa. Egindako azterketan maila ertainak eta altuetan idatzitako testuek osatutako corpusaren azpimultzoak aztertu ditugu. Aztertze-unitatea testua izanik, hainbat testuk osatutako multzoak aztertu ditugu automatikoki eta emaitzak sakonki landu. Ezaugarri desberdinak betetzen zituen zenbait ikaslek idatzitako testu-mota desberdinek osatzen zuten multzo bakoitza. Ikaskuntza-maila gorenaren (G maila) eredua eraikitzeko dagoeneko euskararako garatuta dauden tresna linguistiko-konputazionalak hartu ditugu abiapuntutzat. Emandako pausuak ondokoak izan dira: 1) Euskararako Datu-Base Lexikaleko sarreren orrazketa. Oinarrizko tresnen ezagutzan hizkuntzaren ezaguera zabala duen pertsonaren hiztegia garatu zen, hizkuntza menperatzen duen ikasle trebeenak ere ia eskuratu gabea. Honegatik, hitzen analisian batzuetan agertzen diren interpretazioen lema ez da ezagun izaten ikaslearentzat. Hori dela eta, honelako lemen interpretazioa baztertzen duen hiztegi_eguneraketa izeneko tresna sortu dugu. Oraingoz, tresnak lemen eta hauen hainbat ezaugarri islatzen duten erregelen ezagutza-basea sortzen du. Erregela hauek erabiliz etorkizunean egoki ikusten dugu ikaskuntza-maila bakoitzerako Datu-Base Lexikal bana egokitua sortzea. 2) Corpusaren (CORPUS-G) eta honen azpimultzoen aukeraketa. Testuak aukeratzeko irizpideak § III.3.3.1-n azaldu ditugu. 3) Morfologia eta morfosintaxiaren definizioa CORPUS-Gren azpimultzo batean oinarrituz. Helburu honetarako erabilitako tresnen deskribapena hurrengo atalean egingo dugu.
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 21 4) Ezagutza finkoa eta aldakorraren identifikazioa. Domeinuaren adierazpenean azaldutako testuinguru-motak kontuan izan ditugu. 5) Emaitzen ebaluazioa:
b) G ikaskuntza-mailako irakasle batek emaitzak ebaluatzea. Aditu batek emaitzak ebalua ditzan beharrezkoa da ereduen eraikuntzan, corpusaren azterketa ez baita nahiko izaten. Corpusaren azterketaren emaitzak ikaskuntza-maila bereko beste corpus batzuen azpimultzoak erabiliz ebaluatu genituen, eta, gero, ebaluazioa irakasleen azterketarekin konparatu. Adibide gisa, ikaskuntza-maila altuko 16 testutako (5310 hitz) emaitzak konparatutakoan bi ebaluaketa nahiko antzeko izan arren, kasu batzuetan corpusaren emaitzak eta irakaslearen iritzia ez zetozen bat. Esaterako, hitzmailako azterketa egitean irakaslearen ustetan ikasleek ohitura handiagoa zuten desbideratzeetan h letra ezabatzeko gehitzeko baino. Corpusaren emaitzetan, ordea, ez genuen detektatu diferentzia nabarmenik bi fenomenoen artean. IV.3.2 Ezagutza finkoa eta aldakorraren identifikaziorako irizpideak. Tartehizkuntz egiturak detektatutakoan ezagutza finkoa edo aldakorra den zehaztea ez da zeregin erraza. Landa-lanean ondorioztatutako hainbat irizpide izan da erabakiaren oinarria. Ondoren irizpideak komentatuko ditugu: • Lehenengoz, erregela guztiek ez dute erabilpen-maiztasun bera, ez estandarrek, ez desbideratzeek. Beraz, erregela zehatz bat finkatu dela esateko probabilitatea erregela espezifikoaren menpe eta sortu den ingurunearen menpe dago. Adibidez, eman dezagun irakasle batek idazlan bat idaztea eskatzen diela ikasleei egitura linguistiko batzuk erabil ditzaten. Kasu honetan egitura linguistikoen bertsio estandarra erabili arren behin edo bitan erabiliz gero ikaslearengan egitura barneratu dela esaterik ez dago. • Bigarren, hainbat erregela ikaskuntza-maila batean detektatu eta maila altuagoetan desagertzea fenomeno arrunta da. Honen ondorioz, maila baxuetan detektatutako erregela bat X mailan desagertuz gero, X maila baino altuagokoetan ere ez bada azaltzen, erregela beti ezagutza aldakorrean egongo da X baino baxuago diren mailetan. • Hirugarren, analizatutako corpusean agertzen diren lema desberdinen kopuruak eragina du ezagutza finkoa eta aldakorraren bereizketan; adibidez, lema desberdin gutxiko corpus batean erregela morfologiko bat behin agertzeak ez du esan nahi finkaturik ez dagoenik, edo ez agertzeak aztertzen ari den ikaskuntza-mailari ez dagokionik.
22 • Azkenik, esperimentuetan baieztatu dugu ariketa-motak ere eragina izaten duela hainbat kasutan. IV.4 Ikasle eta ikaskuntza-mailako ereduen hizkuntz ezagutza detektatzeko tresnen deskribapena. Esan bezala, HITES sistemaren domeinua ondoko bi elementuk osatzen dute: ikaslearen tartehizkuntzak eta ikaskuntza-maila bereko ikasleek amankomunean duten hizkuntz ezagutzak. Azken honetan bi ezagutza-mota topatzen dugu HITES sisteman: alde batetik, ikasleen tartehizkuntza eta, beste alde batetik, tresna linguistiko-konputazionalen ezagutza linguistikoa (ikus IV.12 irudia). Lehenak bigarren hizkuntza eskuratzen ari den ikaslearen ikuspegiari darraio, bigarrenak, berriz, tresna linguistiko-konputazionalen filosofia du oinarri. HITES sistemak aldez aurretik garatutako tresna linguistiko-konputazionalen berrerabilpena eta egokitzapena lantzen du ikasleen tartehizkuntzaren fenomeno linguistikoak detektatzea helburu izanik. Prozesu honetan tartehizkuntza osatzeaz gain tresnen hizkuntz ezagutza ere joango da eguneratzen kasuan kasu.
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 23 CORPUS-X X+1 mailaren Tartehizkuntz eredua X mailaren Tartehizkuntz eredua Psikolinguista X+1_ikaskuntza_mailako_tresnen_ezagutza X_ikaskuntza_mailako_tresnen_ezagutza Ikaskuntza-mailaren araberako analisi morfosintaktikoa EREDUAK_LORTU Goitik beherako metodologia tartehizkuntzaren detektatze-prozesuan HITES sistema elkarreragilea
IV.12 irudia. Goitik beherako metodologia. Aurreko atalean azaldutako goitik beherako metodologia jarraitzen duen ereduak_lortu izeneko tresnak hiru emaitza desberdin ematen ditu: bat, bai goiko mailan bai behekoan suertatzen diren analisiak; bi, goiko mailan bakarrik agertzen direnak, eta, hiru, beheko mailan bakarrik azaltzen diren analisiak, hurrengo mailako ikaste-prozesuan aurrerago desagertuko direnak. Tresnak ikaskuntza-maila baten corpusa (CORPUS-X) erabiliz bi ikaskuntza-maila desberdinen arabera (X eta X+1) egiten du analisia behin eta berriro. Iterazio bakoitzean HITES sistemak X ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz eredua eta tresnen ezagutza eguneratzen du psikolinguistaren laguntzaz: sistemak, beraz, ikasi egiten du iterazioen ondoren. Honela, hurrengo iterazioan ikasitako ezagutza erabiliz ereduak_lortu programak emaitza zehatzagoak lortuko ditu.
24 Ikaskuntza-mailaren araberako analisi morfosintaktikoa burutzeko tresnen deskribapena eta ereduak_lortu programaren azalpen zabalagoa emango dugu § IV.4.1-n, eta IV.20 irudian ikaskuntza-mailaren araberako analisi morfosintaktikoa zehatzago adieraziko dugu. Ondoren, § IV.4.2-n hain zuzen, tresna konputazionalen ezagutzaren eguneraketarako tresnak komentatuko ditugu. Kontuan izan, hemen ez dugula azalduko tartehizkuntz eredua eraikitzeko prozesu osoa. Gauden honetan corpusetatik abiaturik tartehizkuntzan hautagai izan daitezkeen fenomeno linguistikoen detekzioa bakarrik ari gara lantzen. Psikolinguistaren laguntzaz (HITES sistema elkarreragilea) tartehizkuntz eredu osatua lortuko duen sistemari buruz, berriz, hurrengo kapituluan arituko gara. IV.4.1 Tartehizkuntzaren erregela eta fenomeno linguistikoak detektatzeko tresnen deskribapena. Lan honen hasieran genienez, euskararako tratamendu automatikorako tresnen garapena helburu orokortzat hartu zuen IXA ikertaldean sortu zen aurrean dugun tesia. Une horretarako garatutako hainbat tresna berrerabili dugu HITES sisteman, zenbait egokitzapen burutu behar izan delarik, analizatzaile morfologikoa (Agirre et al., 92) eta lematizatzailea (Aldeazabal et al., 94) esaterako. Egokitzapenez gain tresna berriak ere sortu behar izan ditugu; ikaskuntza-mailaren araberako desanbiguatzailea eta Estatistikak programa elkarreragilea aipagarrienak izanik. Ondoren, sortutako eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak deskribatuko ditugu: • Analizatzaile morfologikoa. • Post-prozesu morfologikoa. • Ikaskuntza-mailan oinarritutako desanbiguatzailea. • Testuinguruetan oinarritutako desanbiguatzailea. • Desanbiguatzaile morfosintaktikoa. • Estatistikak. • Laginak. • Ereduak_lortu. Hauen artean bai Estatistikak bai Laginak ereduen sorkuntzarako prozesu lagungarriak dira, baina ez beharrezkoak. Tresnen arteko loturak adierazten dira IV.20 irudian. Irudi hau IV.12 irudiaren zabalpena da. • Analizatzaile morfologikoa: egokitutako analizatzaileak hitz baten analisietan aplikatu erregela morfofonologikoak detektatzen ditu, bai erregela estandarrak, baita desbideratzeak ere. Analizatzaileak Bi Mailatako Morfologia erabiltzen du (Koskenniemi, 83) eta Agirre et al.ek (1992) inplementatutako analizatzailearen egokitzapena da. Emaitzan informazio morfologiko eta morfosintaktikoa lortzen da.
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 25 Analizatzaileari buruzko azalpen zehatzagoa hurrengo azpiatalean emango dugunez, beste tresna batzuk komentatuko ditugu oraingoan. • Post-prozesu morfologikoa: detektatutako erregelak, estandarrak zein desbideratzeak (adib. err4, err39, ...), identifikatu eta hitz barruan non aktibatu diren (leman/morfeman) erakusten du. Honetaz gain, bestelako ezaugarriak ere detektatzen ditu: hitzaren luzera eta lemaren azken letra-mota (bokala/kontsonantea). Honelako ezaugarrien garrantzia nabarmen geratu zen landa-lanean irakasleekin izandako elkarrizketetan. Beraz, erregelen aplikazio-eremuen azterketa egin eta hainbat arazo topatu genuen tratamendu automatikoan. Adibidez, honelako galderei erantzun behar izan genien: zer da hitza?. Guk honela definitu genuen: zenbaki edo hizki batez hasten den unitatea, beraz, "a" eta "3" hitzak izango dira, baina ";" ikurra ez da hitza izango. /<hark>//
IV.13 irudia. hark hitzaren bi analisi. IV.13 irudian agertzen den analisian ikusten denez analizatzaile morfologikoak hainbat diakritiko (Q) erabiltzen du aldaketa morfofonologikoak adieraztearren. Post-prozesuan diakritikoen korrespondentzi taula gehitu da lemen bukaera nolakoa den jakiteko. Adibidez, R,Q diakritikoak r letra bihurtzen dira; beraz, hark hitzaren "lema" kontsonantez bukatzen dela ondorioztatzen da. IV.14 eta IV.15 irudietan post-prozesuaren emaitza nolakoa den azalduko dugu *oihanan eta oihanean hitzen analisien bidez. /<oihanan>//
) IV.15 irudia. MOR_LEGBE: -e letra gehitu du morfeman. • Ikaskuntza-mailan oinarritutako desanbiguatzailea: desanbiguatzaile honen helburua da aztertzen den ikaskuntza-mailan posible ez den hainbat analisi ezabatzea. Modulu honetako erregelak esperimentuetan oinarriturik aldatuko dira maila bakoitzean. Atal honen bukaeran, hiztegia eta kategoria gramatikalen azterketa azaltzean, desanbiguatzaile honetan aplikatutako heuristikoak komentatuko ditugu. Heuristiko hauen arabera, esaterako, maila altuetan hitz baten interpretazio berean ez da agertuko bi desbideratze-erregela baino gehiago. Adibidez, arriskurik hitzaren analisietan (ikus IV.16 irudia) 4 interpretazio baztertzen ditugu (ikus IV.17 irudia) — 3 eta 4 desbideratze aktibatu dira interpretazio horietan —. Hitzaren luzera eta aktibatutako erregela-kopuruaren arteko erlazioa ere landu da hainbat kasutan. /<arriskurik>/
IV.16 irudia. arriskurik hitzaren analisiak desanbiguatzailea pasa aurretik (formato laburtua).
IV.17 irudia. arriskurik hitzaren analisiak desanbiguatzailea pasa ondoren (formato laburtua). • Testuinguruetan oinarritutako desanbiguatzailea: honek erregela morfofonologikoak aktibatutako testuinguruaren arabera (adib. leman/morfeman) hainbat interpretazio baztertzen du hitz baten analisietatik. Aplikatutako erregela eta lemaren
"analisi" "analisi" IZE ARR LEM_LEGBS LUZ8 BOK ZERO –> "analisi" "analisi" IZE ARR LUZ8 BOK + DEK INS MG MOR_LEOEZS @ADLG IV.18 irudia. Testuinguruetan oinarritutako desanbiguatzailearen adibidea. • Desanbiguatzaile morfosintaktikoa: hitz-mailako eta esaldi-mailako informazio morfosintaktikoa erabiliz hitzen interpretazioak aukeratu, etiketatu edo ezabatzen ditu Murriztapen Gramatika erabiliz (Karlsson et al., 95; Alegria et al., 96). IV.19 irudian azaltzen den MS_DEK_GABE_111 erregela morfosintaktikoaren bidez *analisis hitzaren interpretazio batekin geratzen da. Konparatzen baditugu IV.18 irudian eta IV.19 irudian dauden analisiak lehenengoan ZERO ezaugarria duen interpretazioa da bigarren irudian aukeratu dena MS_DEK_GABE_111 erregelaren aplikazioaren ondorioz. Erregela honek ZERO ezaugarria duten interpretazioak aukeratzen ditu izen arruntak direnean, ezker aldeko hitza ez bada determinatzailea edo mailakatzailea, eta eskubikoa deklinatua ez badago (postposizioak kenduta)3. MS_DEK_GABE_111: SELECT (ZERO) IF (0C IZE + (ARR))
IV.19 irudia. analisis hitzaren analisi morfosintaktikoa. • Estatistikak: corpusaren azpimultzoak aukeratzen dituen programa elkarreragile honek ondoko aukerak eskaintzen ditu: ikaskuntza-maila, ariketa-mota, ikasle konkretua, testu konkretua eta testu-zerrenda. Behin corpusa aukeratu ondoren hainbat azterketaren emaitza eskaintzen du, besteak beste: 1) erregela bat aktibatu duten hitz-kopurua.
28 2) morfemetan bakarrik agertzen diren erregelen zerrenda. 3) erregela baten aktibazio-kopurua corpusaren hitz-luzeren batezbestekoaren arabera. 4) kategoria gramatikal konkretu batean aktibatzen diren erregelak. Estatistikak programak analizatzailearen irteera erabiltzen du sarrera gisa, eta desanbiguatzaileen erregelak definitzeko laguntza eskaintzen digu. Adibidez, detektatzen badugu erregela bat, *LEOEZS1 esaterako, lemetan bakarrik aplikatzen dena, erabaki dezakegu erregela berri bat desanbiguatzailean gehitzea, zeinek baztertzen baitu *LEOEZS erregela morfeman aplikatzen denean. Honela, ikasle batek *analisis idatziko balu hitzaren hirugarren interpretazioa baztertuko genuke ondoko erregelaren bidez: • Laginak: tresna honek, Estatistikak izeneko programak bezala, desanbiguatzaileen erregelak fintzeko laguntza ematen digu, eta bai erregela morfosintaktiko berriak zehazteko ere. Desanbiguatzaileen irteera sarrera gisa erabiliz, ezaugarri morfosintaktikoen formula logiko konkretua beren interpretazioetan betetzen duten hitzak lortzen dira, testuaren ondorengo hitza ere agertzen delarik. • Ereduak_lortu: tresna honek (ikus IV.20 irudia) tartehizkuntz ereduaren tartehizkuntz egiturak sortzeko hautagai izan daitezkeen fenomeno linguistikoak eta hauen erregelen ereduak ematen ditu. Testuinguruaren informazioa itzultzen du, hau da, esperimentuetan garrantzitsutzat jo den informazioa: kategoria gramatikala, ariketa-mota, lemaren azken letra-mota (kontsonantea/bokala), eta abar. Esana dugu, atal honen hasieran, ereduak_lortu programak goitik beherako metodologia aplikatzen duela, hortaz, fenomenoak lortzeaz gain goiko maila eta beheko mailaren arteko konparaketa ere egiten du. Konparaketaren emaitza mailakatzailea izeneko eremuan gordetzen da (ikus IV.21 irudia). Gainera, fenomenoak eta erregelak identifikatzean hitz edo esaldi-mailakoak diren eta maila morfologikoan edo morfosintaktikoan kokatzen diren esplizituki adierazten du.
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 29 Erregelak Corpusa Lexikoa Analizatzaile morfologikoa Post-prozesu morfologikoa DESANBIGUATZAILEA:
Ikaskuntza-mailan oinarritutakoa Testuinguruetan oinarritutakoa Ereduak_lortu Ikaskuntza-mailaren araberako analisi morfosintaktikoa Tartehizkuntz ereduak Tresna lagungarriak ESTATISTIKAK LAGINAK Desanbiguatzaile morfosintaktikoa HITES sistema elkarreragilea
30 Ikus dezagun 10. mailako hainbat ikaslek idatzitako corpusaren lagin txiki batetik (29 esaldi eta 524 hitz) lortutako emaitzaren erregela-adibide batzuen irteera nolakoa den: • Adibide1 : LEOEAE erregela morfologikoa: aditzen bukaerako a-ren aldaketa.
Testu zatia: ... hamabost urtekin ezagutu zuen ... • Adibide3 : MS_EZ erregela morfosintaktikoa: ezezko esaldien detekzioa.
Testu zatia: ... mutilak ez daki hori ... Adibide1 LEOEAE1 erregela estandarra aditz laguntzaile (ADL) zein aditz trinkoen (ADT) lemetan (LEM) azaltzen da beti lema bokalez (BOK) bukatzen dela; hitzen luzeraren batezbestekoak ez du eraginik (LUZ>= zein LUZ< duten hitzetan agertzen da) eta k motako ariketetan topatu da. Baldintzak eremuan hitza analizatzean erabilitako Bi Mailatako Morfologiak ematen digun testuinguru-informazioa agertzen da. Emaitzan ikusten denez bai deskribapen linguistikoa, deskribapena eremua, bai azalekoa, azaleko_deskribapena, lortzen dira (ikus IV.6 irudia). Gainera erregela_agindu-mota ere lortzen da, eta, hala, ikaslearen jokaerak aztertzeko aukera dugu. (erregela_linguistikoa LEOEAE_1
IV.22 irudia. ereduak_lortu tresnaren irteera. LEKTE1 erregelaren eredua. Adibide3 Erregela morfosintaktikoei dagokienez bi erregela-mota desberdintzen dira, eta kasu bakoitzean ateratzen den informazioa desberdina da. Alde batetik, interpretazio-mailan aplikatzen diren erregelak ditugu, hauek erregela morfofonologikoen kasuan bezala, hitzmailako testuinguru linguistiko eta testuala izango dute; beste alde batetik, hitz-mailan aplikatzen diren erregelak, hauek hitzaren interpretazio guztiei egiten diete erreferentzia, hortaz, ez dago esaterik, adibidez, lema kontsonantez edo bokalez bukatzen den, interpretazio guztiek ez baitute zertan lema bera izan. Azken hauetan, beraz, testuingururik ez da agertuko eremuan.
1MOR* ezaugarriak erregela atzizki batean aktibatu dela adierazten du. Aurrizkian balitz *MOR ezaugarria topatuko genuke.
(deskribapena "ezezko esaldien detekzioa")
IV.23 irudia. ereduak_lortu tresnaren irteera. MS_EZ erregelaren eredua. IV.23 adibidean agertzen den erregelak ondokoa adierazten du: "ez" hitzaren IZE interpretazioak ezabatu baldin eta eskubiko hitza ADL edo ADT bada. Erregela hitzaren interpretazio guztiei buruz ari da, ondorioz hitz-mailako testuinguru linguistikoak (hots, tes_ling) eta ez-linguistikoak (hots, tes_ez_ling) ezin dute ereduan agertu, hauek interpretazio konkretuei buruz azalpenak ematen dituztelako. Oraingoz esaldi-mailako testuinguruak ez dira ereduan agertzen; hau aztertze-prozesuan dago oraingoz. Identifikadoreari dagokionez, zenbakidun kodea dugu. Erregela morfosintaktikoei zenbaki kontsekutiboak asignatzen zaizkie ezagutza-basean, oraingoz ez direlako kodetu erregela morfosintaktikoak. Adibide honek, bestalde, argi uzten du psikolinguistaren beharra ereduaren eraikuntzan, erregelaren ikuspegi linguistiko-konputazionala eta ikaslearen tartehizkuntzaren interpretazioa ez baitatoz bat. Hizkuntza ikasten ari denaren ikuspegitik ezezko esaldia erabili duela esango genuke ez hitzaren ezezko interpretazio ez direnak ezabatu baitira. Eta honek ez du esan nahi ikaslearen jokaera ezabaketa (REMOVE) denik. Hemen psikolinguistaren partehartzea ezinbestekotzat hartzen da sisteman. Baina, honi buruz zabalago arituko gara hurrengo kapituluan. Hiztegia eta kategoria gramatikalen azterketa Orain arte deskribatutako tresnen helburua zen hautagai izan daitezkeen fenomeno linguistikoak automatikoki detektatzea. Esana dugu fenomeno semantikoen azterketa baztertu dugula gure lanean. Hala ere ikaslearen hiztegia aztertzeko lehen pausuak eman ditugu. Lemen azterketa honek hiru helburu ditu: • Ikaslearen hiztegia aztertzea. • Ezagutza finkoa eta aldakorraren azterketan corpuseko lema desberdinen kopuruaren eragina zehaztea. • Kategoria gramatikalen erabilpena lantzea ikaskuntza-maila bakoitzean.
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 33 Lemen azterketa dela eta, diseinu mailan beharrezkotzat jotzen dugu Euskararako DatuBase Lexikalaren (EDBL) sarrerei egonkortasun balioa asignatzea tartehizkuntzaren definizioan fenomenoei gehitu zaien moduan. Honetaz gain sarrera bakoitzak dagozkion hizkuntz mailen zerrenda beharko luke, honela ikaskuntza-maila bakoitzeko tresnek, hots, analizatzaileak, desanbiguatzaileek eta lematizatzaileak, mailari dagokion hiztegia erabiliko lukete. Gainera, sarrera berriak ere beharko genituzke, adibidez, -a morfema bikoiztu beharko genuke ergatiborako sarrera gisa, komunztadurako desbideratzeak errepresentatu ahal izateko. Hiztegi-mailako tartehizkuntzaren azterketa aurreragoko utzitako ikergaia bada ere saio batzuk ere egin ditugu, eta, honetarako, euskararako garatuta dagoen lematizatzailean hainbat aldaketa egin dugu. Lematizatzailea: IV.20 irudian agertu ez arren, euskararako lematizatzailean (Aldeazabal et al., 94) egindako egokitzapenei ere interesgarri deritzegu ikasleen corpusaren lema desberdinen azterketarako. Jatorrizko lematizatzaileak hitz bakoitzeko lema bakarra lortzea zuen helburu. Honetan testuak euskaran adituak diren euskaldunek idatziak suposatzen ziren, hortaz, desbideratze gutxiko testuak. Hau dela eta, jatorrizko lematizatzaileak, esaterako, hitz baten analisi posibleen artean estandarren bat bada, desbideratze diren analisiak automatikoki baztertzen ditu. Honelako filtroak, berriz, ezin ditugu aplikatu hizkuntza ikasten ari direnen testuen azterketan. Horregatik, lematizatzailearen hainbat filtro kendu behar izan dugu, eta lemak baztertzeko unetan heuristikoak aldatu. Hortaz, hitz baten analisian ondoko heuristikoak hartu dira kontuan: a) Interpretazio guztiak estandarrak badira, denak mantentzen dira. b) Interpretazio guztiak desbideratzeak badira, denak mantentzen dira. c) Batzuk estandarrak eta beste batzuk desbideratzeak direnean, estandar guztiak mantentzen dira eta desbideratzeak dituztenen artean batzuk aukeratzen dira ikaskuntza-mailarentzat definituta dagoen filtro baten arabera. Aipatutako filtroa aplikatu ondoren ondoko heuristikoak jarraitu ditugu hitzaren lema bakarrarekin gelditzeko: 1. Interpretazio estandarrez gain desbideratze-kopuru (kopurua >=1) txikiena duten interpretazioak mantendu eta besteak baztertu. 2. Geratzen direnen artean lema eta kategoria bera dutenen artean bat aukeratu (analisian lehenengoa). 3. Lortzen direnetatik lema luzeena dutenak aukeratu. 4. Lema luzeeneko bat baino gehiago balira, kategoria gramatikala desberdina izanez gero aukeraketa testu-motaren arabera (adib. deskribapena -> adjektiboa) egin, posible balitz.
34 5. Gelditzen direnetatik lehenengoa hautatu. Azkenik aipatu nahi dugu ikasleen corpusetik abiaturiko hiztegi-azterketan oso garrantzitsua dela hitz ezezagunen analisia. Ikaste-prozesuan ikasi eta sortzen diren hitz berriak analizatzen duen formalismoa izateak helburu behar luke honelako azterketa batean. Gure kasuan, lematizatzailea lema ezezagunak detektatzeko gai da, analisi morfologikoan lexikorik gabeko hitzak analizatzen baitira (Aldeazabal. et al., 94; Black et al., 91). IV.4.2 Ikaskuntza-mailari dagozkion tresnen ezagutzaren eguneraketa sistemaren autoikasketa dela medio. IV.12 irudian adierazten denez modelizazio-prozesuan tartehizkuntz eredua sortzeaz gain prozesuan parte hartzen duten tresnen ezagutza ere eguneratzen da. Ondorioz, sistemak berak autoikasketa automatikoa burutzen duela esan dezakegu. Ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz eredua corpus desberdinen azterketaren ondoren osatzen da, hasierako abiapuntua goiko mailaren eredua izanik. Eredu hau behin eta berriro finduko du sistemak, aztertzen ari garen mailari dagokion eredua lortu arte, aldi berean honen hizkuntz tresnen ezagutza linguistikoa eguneratzen dela. Sistemaren autoikasketa hiztegi-mailan eta maila morfosintaktikoan gertatzen da. Eguneraketa HITES sistemaren emaitzatzat har dezakegu. Psikolinguistak emandako iritzien arabera hainbat agindu sortzen du HITES sistemak berak. Agindu horiek tresna linguistikokonputazionalen ezagutza eguneratzen dute. Lau ezagutza-mota eguneratzen da: • Erregelen eguneraketa. • Desanbiguatzaileen eguneraketa. • Erregela morfosintaktikoen eguneraketa. • Hiztegiaren eguneraketa. • Erregelen eguneraketa: goiko mailaren analizatzaile morfologikoan inplementatutako automaten artean beheko mailan mantentzen direnak automatikoki gehitzen dira beheko mailaren tresnen ezagutzan. Mantentzen ez direnak ezabatu egiten dira eta aldaketa behar dutenak psikolinguistarentzako sistema elkarreragiletik jasotako informazioaz osatzen dira. Psikolinguistaren partehartze honetan sistemak goiko mailaren eta aztertzen ari denaren arteko automaten baliokidetza-taula sortzen du. Taulako automaten arteko erlazioak hiru motatakoak izan daitezke: automata berdinak, automata batetik edo batzuetatik abiatutako egokitzapena/k eta automata berria, hau da, goiko mailan baliokiderik ez duena. Aurreko azpiatalean azaldutako ereduak_lortu izeneko programak baliokidetzataula erabiltzen du bi hizkuntz mailen arteko konparaketak egiteko. • Desanbiguatzaileen eguneraketa: hitzen interpretazioak filtratzen dituzten desanbiguatzaileek irizpide desberdinak jarraitzen dituzte ikaskuntza-maila
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 35 bakoitzean. Irizpide horiek, besteak beste, gehienezko desbideratze-kopurua interpretazio batean, psikolinguistarekiko elkarrizketaren arabera eguneratzen dira. • Erregela morfosintaktikoen eguneraketa: badira erregelak kategoria gramatikala konkretuekin gertatzen direnak. Une batean ikasleak kontsonantez bukatutako hitzen deklinabidea izenekin bakarrik ikasten du, eta aurrerago izen eta adjektiboekin lantzen du. Honen ondorioz, hasierako egoeran adjektibo den interpretazio batean -e epentetikoa detektatzen duen erregela morfofonologikoa agertuko balitz, interpretazio hori ezabatu beharko genuke. Hau egiten duen erregela morfosintaktikoa sistemak sortzen du automatikoki eta ikaskuntza-mailaren tresnen ezagutzan gehitzen du. Erregela honelakoa litzateke: REMOVE (ADJ) IF LEGTE; Batzuetan, goiko mailan zegoen erregela baten egokitzapena izaten da gehitu beharreko erregela, psikolinguistak esandakoaren arabera noski. Hauek detektatzen dira askotan analisi ez-egokia egiten duelako sistemak eta psikolinguistari, ez-egokitzat markatzean, aktibatutako erregelak egunera ditzan eskatzen zaio. • Hiztegiaren_eguneraketa: lematizatzailea azaltzean EDBLn hainbat ezaugarri berriren beharra aipatu dugu. Sistemak, ikaskuntza-mailaren arabera, ezaugarrien balioak eguneratzeko aginduak automatikoki sortzen ditu. Hala eta guztiz ere, datu-base lexikalaren diseinu-eguneraketak diseinu eta azterketa sakonagoa eskatzen du tartehizkuntzaren hiztegia aztertzeari dagokionez —kontuan izan 70.000 sarrera inguru dituela datu-baseak eta, zeregin desberdinetarako erabiltzen ari den tresna dugunez, ezin dela diseinua aldatu laboratorioko esperimentuetarako—. Hori dela eta, HITES sistemak oraingoz Murriztapen Gramatikak erabiltzen dituen erregela-motak sortzen ditu, ikaskuntza-mailari ez dagozkion lemak baztertu ahal izateko hitz baten analisien artean. Adibidez, arraio hitzaren interpretazioetako lehenengoak (ikus IV.24 irudia) ez luke agertu behar ikaskuntza-maila ertainetan, esaterako. Hortaz, jarraiki lema ADT kategoriadunak ez agertzeko, hiztegiaren sarrera gisa honelako erregela sortzen da: MS_HIZT_1: REMOVE <"jarraiki">;
36 Kasu honetan jarraiki aukera ezabatu da aztertzen ari den ikaskuntza-mailan ezezagun delako. Adibide honen tratamendua psikolinguistarekiko elkarrekintzan azalduko da zehatzago § V.7.2-n. IV.5 Analizatzaile morfologikoaren egokitzapena. Esan bezala, euskararen tratamendurako hainbat tresna linguistiko-konputazional egokitu dugu tartehizkuntzaren modelizazio-prozesuan. Besteak beste analizatzaile morfologikoa dugu berrerabilitako tresnetako bat. Bi Mailatako Morfologian (Koskenniemi, 83; Agirre et al., 92; Alegria et al., 96) oinarritutako analizatzailean burutu ditugun berrikuntzak azalduko ditugu ondoren. Nagusiki, hiru arrazoi dira aldaketen beharra sortu dutenak: 1. Euskara bigarren hizkuntza bezala ikasten duenaren hainbat desbideratze-egitura eta euskara hizkuntzan aditua denarenak desberdinak izaten dira. Aplikatutako testuinguruak, esaterako, hitz-mailako egiturazko baldintzak, aldatzen dira kasuak kasu. 2. Jatorrizko hiztun adituarentzako tresnaren helburua zuzentzaile ortografikoa genuenez, hainbat desbideratze erregela berean konpilatzen zen, eta, hala, hiztunaren benetako antolamendua baztertzen zen; ikuspegi linguistiko-konputazionalak agintzen zuen ezagutzaren antolamenduan. Hizkuntza ikasten ari direnen kasuan, ordea, hainbat erregelak berrantolaketa behar du erregela gehiago sortuz, fenomeno zehatzagoak tratatu ahal izateko. 3. Hasierako inplementazioan erregelen aktibazio-testuingurua anbiguoa gelditzen zen. Testuingurua detektatzea tartehizkuntzaren modelizazioan garrantzitsua da, eta horregatik testuinguru zehatzak detektatzeko aldaketak ere egin behar izan dira, IV.25, IV.26 eta IV.27 irudietan ikusiko denez. Hortaz, modelizazio-prozesuan ikasleak erabiltzen dituen egiturak, estandarrak eta desbideratzeak, eta hauen testuinguruak detektatzea dugu helburu (Díaz et al., 97). Eta honen arabera egokitu dugu analizatzailea. Egindako aldaketak bi motatakoak dira: • Analizatzailearen ezagutza linguistikoa eguneratzea, hau da, fenomenoak inplementatzen dituzten erregelak, gure kasuan automatak, berritzea. • Aplikatutako erregelak eta testuinguruak detektatzeko aukera gehitzea analizatzailean bertan. Ezagutzaren egokitzapenean kontuan izan behar dugu ikaskuntza-maila bakoitzak dagokion automata behar duela izan. Goitik beherako metodologia aplikatzean tresnen ezagutza eguneratzen denean, besteak beste, sortzen da automata (ikus IV.12 irudia). Guk, orain, hiztun adituarentzako analizatzailea (Agirre et al., 92) eta ikaste-prozesuaren
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 37 ikaskuntza-maila gorenean lortutako analizatzailearen (Maritxalar et al., 96) arteko konparaketa egingo dugu jatorrizko analizatzailea eta egokitutakoaren arteko diferentziak azaltzeko. Erregela morfofonologikoak dira automaten bidez inplementatzen direnak dagokigun formalismoan (Koskenniemi, 83). Hasierako analizatzailean 30 automata genituen: 11 erregela estandarrak analizatzeko, hauen aktibazioa ez zen detektatzen, eta 19 desbideratzeak deskribatzeko, hauek detektatu arren ez zeuden tipifikatuak analizatzailearen irteeran. Ikaskuntza-maila gorenerako analizatzaile egokituan 61 automata ditugu, 61 fenomeno desberdin identifikatuz, bai estandarrak, bai desbideratzeak. Aplikatutako erregelak eta testuinguruak detektatzen dira. Automata-kopurua handitzeko bi arrazoi nagusi daude: desbideratze-mota berrien agerpena ikaskuntza-maila gorenean, eta hasierako automaten banaketa era espezifikoagoan hainbat fenomeno tratatatu ahal izateko. Hau ilustratzeko adibide bat azalduko dugu ondoren. h:0 => R:= (+:=)+ _ (Fenomeno estandarrerako erregela)
IV.28 irudia. & diakritikoa duten hitzei dagozkien erregela morfofonologikoak. Erregeletan ikusten denez, alde batetik, estandarra eta lehenengo desbideratzearen testuinguruak berdinak dira, eta, beste alde batetik, estandarra eta hirugarren desbideratzearen osagaiak berdinak dira (&:0) eta testuinguru batzuen hasiera berdina da ( (+:=)+ E:0). Honelako fenomenoak ezin dira tratatu aurreko adibideko automatetan azaldutakoa aplikatuz. Hauetan osagaiak eta testuinguruaren egoerak markatuko ditugu egoera berezi hauetatik automata zenbat alditan pasako den kontuan izanik. Era honetan zein erregela ari den aplikatzen detektatzeko gai izango gara. Ondoren aurreko hiru erregelak inplementatzen dituen automata azalduko dugu.
1& diakritikoaren esanahia: lekuzko izen propioetan galtzen den -a mugatasun-adierazlea.
40 Tartehizkuntz ereduen lehen azterketa honetan bi ikaskuntza-maila tratatu ditugu nagusiki: hiztun adituarena eta ikaskuntza-maila goreneko ikaslea. Honetarako morfologi mailan automata bana landu ditugu. Hiztun adituarentzako automata dagoeneko garatuta zegoenaren (Agirre et al., 92) egokitzapena da. Bertsio berrian edozein automataren aktibazioa detektatzen da, erregela estandarrak barne. Egokitzapena egin behar izan da bi hizkuntz mailen arteko konparazioak automatikoki egin ahal izateko. Hasiera batean ikaskuntza-maila goreneko automata eskuz egin behar izan genuen ez zegoelako oraindik sistema garatua. Une honetan ikaskuntza-maila berrien automatak erdiautomatikoki sor genitzake. Oraingoz, ordea, § IV.4.2-n azaldutako lema eguneraketan aipatu baliokidetzataularen sorrera erdiautomatikoki egiten dugu. Hau hobetzeaz gain, erregelen testuinguruen definiziotik automatak automatikoki sortzen duen Xeroxen tresna (Karttunen et al., 92) integratzeari egoki deritzogu. Honela, psikolinguistaren interakziotik zuzenean tresnen ezagutza linguistikoa automatikoki egunera genezake. Automaten kasuan ez bezala, desanbiguatzaileetarako erregela berriak landu beharko lirateke oraindik maila gorenean, hainbat esperimentu egin dugun arren. Erregela morfofonologikoen detekzioan kodea eta erregelaren azalpena lortzen da automatikoki. Erregela morfosintaktikoen kasuan, ordea, zenbaki kontsekutiboak asignatzen zaizkio ezagutza-basean, oraingoz erregela hauek ez baitira kodetu. Garatze-prozesuan dagoen modulu honetan kodeketa modularizatu baten beharra ikusten dugu. Dena den, une honetan euskararen tratamendu orokorrerako modulua abiapuntu hartzen dugu, horren gainean erregelen aldaketak eginez. Horregatik, ez dira erregela morfosintaktikoen kodeak eta azalpenak agertzen. Azaldutako tresnak, hau da, analizatzailea, desanbiguatzaileak, Estatistikak sistema elkarreragilea, laginak, eta beste guztiak, bukatutzat eman daitezke, batzuetan ezagutza linguistikoa landu behar dela ahaztu gabe. Corpusaren bidezko ereduen azterketa aipatu tresnen bidez egin dugu, VII. kapituluan ikusiko dugunez. Hala eta guztiz ere, tartehizkuntza kontzeptuaren definizioa dela eta, badago landu beharreko puntua, bereziki, garatutako tresnetan. Tartehizkuntzan desbideratzeak ikaslearen ezagutzaren partetzat hartzen dira. Horregatik, hitzen analisian kopurua nabarmenki biderkatzen da. Ondorioz, desanbiguatzaileei lan handia uzten zaie. Honek guztiak eranginkortasunean ondorioak dakartza. Hortaz, dimentsio errealeko aplikazioei begira tresnen azkartasuna landu beharko litzateke. Honetarako aztertu beharreko bi tresna ikusten dugu: Xeroxen Twolc eta XFST (Finite State Tools) tresnak. Hauetan aurkitzen dugun arazo handiena erregelen aplikazioaren detekzioan datza. Automata guztiak itzultzaile bakarrean bihurtzen direnez ez dago hain garbi egin daitekeenik. Oraingoz, eta lehenengo hurbilpen gisa, bi aukera egon daitezke:
Tartehizkuntza modelizatzeko sortu eta egokitutako tresna linguistikokonputazionalak 41 • Twolc tresnaren (Karttunen et al., 97) kasuan lexiko-mailan beharko genuke erregelei buruzko informazioa. Honek eskatuko luke, analisi morfologikoa egin aurretik, lexikoan hitz guztiak aldez aurretik sortuak izatea, erregelei buruzko informazioa hitzetan dagoela; esaterako *suhaitz desbideratzea hiztegian izango bagenu aldez aurretik ondokoa topatuko genuke:*LEOEZSuhaitz. Kontuan izan behar dugu hiztegiaren sorkuntza automatikoki egin litekeela, beti ere, muga batzuk jarriz. Edozein kasutan hitz guztiak sortuak gordetzeak diskoen edukieran arazoak ekar litzake, baina bakarrik konpilazio garaian. • Finite State Tools (Karttunen et al., 97) izeneko tresna erabiliz gero bideragarri ikusten dugu ordezkapen erregeletan erregela esplizituki jartzea lexiko-mailan. Honek eskatuko luke erregela guztien testuinguruan erregela guztiak jartzea (erregela bera ezik) lexiko-mailan ordurarte agertu diren beste erregelak kontuan ez izateko azalduz. Etorkizunean aztertu beharreko aukera iruditzen zaigu honako hau. Azkenik, esan beharra dago testuinguruen detekzioa hitz-mailan automatikoa dela, baina esaldi-mailan erdiautomatikoki lantzen dela, psikolinguistaren laguntzaz, horregatik IV.23 irudian ez da testuinguruei buruzko informazioa agertzen. Sintaxi maila ere era apalean tratatu da, eta etorkizunean euskararako garatzen ari den analizatzaile sintaktikoa (Gojenola, 99) integratzeko asmoa dugu ereduen azterketan.
1 V. HITES: bigarren Hizkuntzaren Ikasteprozesuan bereganatzen den Tartehizkuntz Eredua modelizatzeko Sistema adimenduna. Kapitulu honetan HITES sistema azalduko dugu: bigarren hizkuntza ikasten ari diren ikasleek duten Tartehizkuntzaren konpetentzia gramatikalaren modelizaziorako sistema adimenduna da. Tartehizkuntza bigarren hizkuntza ikasten ari den ikasleak bere ikasteprozesuan zehar eskuratzen duen egitura linguistikoen multzoa genuke. Prozesuan zehar aipatu egiturak aldatuz doaz eta gainera gauzatzen diren testuinguruaren arabera ere aldatuz doazenak dira, (Selinker, 92). HITESek helburu hirukoitza du: lehena, ikaskuntza-maila berean dauden ikasleek jaso duten ezagutza komunaren errepresentazioa lortzea du xede (ezagutza kolektiboa); bigarrena, ikasle jakin baten tartehizkuntzaren errepresentazioa ere lortu nahiko luke (ezagutza berezitua) eta, hirugarrena, ikaskuntza-maila bati dagozkion tresna linguistikoetan erabilitako ezagutza linguistikoaren finketa. Kapitulu honen xedea HITES deskribatzea bada ere, § V.2-n HITES garatu deneko MUGARRI ingurunean kokatu asmotan IDAZKIDE eta IRAKAZIri buruz aski orokorra den hainbat ideia laburki aditzera emango dugu. Ondoren, HITES domeinuaren errepresentazioa nolakoa den azaldu eta gero, sistemaren arkitekturaren deskribapen zehatzagoari helduko diogu sistemaren ikaskuntza-moduluekin osatuko dugularik. Jarraian aurkeztera goazen lan honetan agente ikuspegiaren erabilerari buruzko hausnarketa egingo dugu. Eta amaiera gisa, HITESen inplementazioaz jardungo dugu, objektuei zuzendutako programazio-paradigmaren baitan burutuko dugularik. V.1 Sarrera. HITES autonomoa den sistematzat hartzen dugu eta bere jokatzeko modua tartehizkuntzaereduen eraikitze-prozesuan jasotzen den esperientziaren araberakoa izan ohi da, horretarako, batetik maila berean dauden ikasleen idatzizko testuen analisia hartzen da abiapuntu gisa, eta bestetik, baita psikolinguistak ikaste-prozesuaren maila desberdinetan tartehizkuntza-ereduei buruz jasotako informazioa bera ere. Sistemak goren-goreneko ikaskuntza-mailarako eredua eraikitzen du, eta ondoren goitik hasi eta mailaz-maila beherantza joaz behekoetan tartehizkuntza-ereduak eratuz jarraitu ohi du. (ikus § IV.3). Kolektiboa eta berezitua den ezagutzen eskuratze-sistema baten aurrean geundeke: lehen
2 kasuan arrazoibidea maila desberdinetako ikasleek idatzitako testuetan eta irakasleak nahiz psikolinguistak emandako informazioan oinarritua da; bigarren kasuan, berezitua den ezagutzaren jabetza ikasle jakin batek idatzitako testuetan, ikaste-prozesuan zehar nabarmentzen den hainbat ezaugarritan, eta irakasle nahiz psikolinguistak ikaslearen tartehizkuntz ereduari buruz emandako datuetan oinarritzen da. HITES sistema IDAZKIDErekin harremanetan dago, euskarazko idazketaren ikasteprozesuan ikaslearentzat lagungarri gertatu ohi den laguntzaile elkarreragilearekin, alegia, eta bestalde, irakaslearentzat ikaslearen ikaskuntzan gertatu ohi diren prozesuez diagnostikoa egin dezan lagungarri den IRAKAZI sistema ere. Bi sistema hauek HITESekin komunikaturik daude (ikus V.1 irudia). Bai IDAZKIDE (Díaz et al., 98b) eta baita IRAKAZI ere VI. kapituluan landuko ditugu. HITES IRAKAZI IDAZKIDE psikolinguista ikaslea irakaslea CORPUS
V.2 HITES, IDAZKIDE eta IRAKAZI: elkarrekin harremanetan dauden sistema adimendunak. V.2.1 Sistemen definizioa. HITES, IDAZKIDE eta IRAKAZI sistemak, ikasle-talde batek, irakasleak eta ikasleen ikaste-prozesua aztertzen duen psikolinguistak osatzen duten MUGARRI ingurunean erabiltzen dira. HITES bigarren hizkuntza ikasten ari diren ikasleek duten tartehizkuntzaren konpetentzia gramatikalaren modelizaziorako sistema adimenduna da. Sistemak ikasle jakin V.1 irudia. Hiru sistemen arteko komunikazioa.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 3 baten tartehizkuntza aztertzeaz gain, ikaskuntza-maila berean dagoen ikasle-talde baten tartehizkuntza ere aztertzen du. Esan liteke beraz, HITESen saio bat hauxe dela: • ikasle bakar bati dagozkion testu-multzoen azterketa, hain zuzen helburua ikasle jakinaren tartehizkuntz eredua eguneratzea baitu. edo/eta • ikaskuntza-maila berean dagoen zenbait ikasleren testu-multzoa aztertzea ikaskuntzamaila jakinari dagokion tartehizkuntz eredua eguneratzeko asmotan. IRAKAZI ikaslearen ikaskuntzan gertatzen diren prozesuez diagnostikoa egiteko irakasleari lagungarri zaion sistema bat da. Horretarako HITESek sortutako tartehizkuntz ereduak erabiltzen ditu. IDAZKIDE idazte-prozesuan zehar ikasleari laguntza ematen dion laguntzaile elkarreragilea da, eta HITESek sortutako ikaskuntza-maila baterako tartehizkuntz ereduetan nahiz IRAKAZIk emandako informazioan oinarriturik dago. V.2.2 Ingurunearen arkitektura. Esan bezala, azaltzekotan garen MUGARRI ingurunea hiru sistemek osatzen dute: HITES, IDAZKIDE, eta IRAKAZIk hain zuzen. Sistema hauek, alde batetik, elkarrekiko zuzeneko komunikazioa dute eta, beste aldetik, zeharkako komunikazioa burutzen dute ezagutzabaseak direla medio. Hiru sistemek konpartitzen dituzten ezagutza-baseak ondokoak dira: ikaskuntza-maila bakoitzari dagokion ezagutza linguistikoa, tartehizkuntz eredua eta diagnosi-ezagutza, eta ikasle bakoitzari dagokion ikasle-eredua. V.1 irudian, dagoeneko sistemen arteko zuzeneko komunikazioa errepresentatu dugunez, V.2 irudian zeharkako komunikazioa irudikatu dugu gesien bidez. Bertan hiru sistemek bere ataza egoki burutzeko erabiltzen dituzten tresna linguistikoak ere agerian jartzen zaizkigu. Aipatu tresnak sistemen maila eta ezagutza-baseen mailaren artean irudikatu ditugu. Irudian agertzen denez, sistemak eta ezagutza-baseen arteko komunikazioaz arduratzen den ezagutza-baseen kudeatzailea definitu dugu. Ondoren, ezagutza-baseen maila azalduko dugu labur. Esan bezala, arkitekturaren maila honetan lau ezagutza-base definitu ditugu: ezagutza linguistikoa, tartehizkuntz ereduak, diagnosi-ezagutza eta ikasle-ereduak.
4 HITES IDAZKIDE IRAKAZI Tartehizkuntz ereduak Ikasleereduak Ezagutza linguistikoa SISTEMEN maila Ezagutza-baseen maila Diagnosiezagutza Ezagutza-baseen kudeatzailea anali_ikasi propo spell/check sortzailea hizt_tratam EDBL_tratam Tresna linguistikoak kontsulta eguneraketa
Ezagutza linguistikoa ikaskuntza-mailaren baitan antolaturik dago. Ezagutza kolektiboaren zeharkako errepresentazioa da: tresna linguistiko-konputazionalentzat beharrezkoa den ezagutza linguistikoa definitzen du. Tartehizkuntz ereduak ikaskuntza-mailaren baitan eratzen dira eta maila bakoitzean dauden ikasleek duten ezagutza komuna adierazten dute. Diagnosi-ezagutza errepresentatzen duen moduluak ikaskuntza-maila baten ikasleek bere tartehizkuntz komunaren egitura linguistiko desbideratuak erabiltzeko eduki ditzaketen arrazoiak gordetzen ditu. Ikaslearen ereduak ikasleen tartehizkuntz ereduen berri eta beren ikaskuntzaren ezaugarrien berri ematen duten eredu generikoak genituzke. V.2 irudiak dagerzkigun tresna linguistikoak dira hiru sistemek gehien erabiltzen dituztenak. IV. kapituluan zehazkiago garatu ditugu tresna hauek. Atal honetan beraz, V.2 irudian agertzen zaizkigunak baizik ez ditugu gogora ekarriko: • anali_ikasi: analizatzaile morfosintaktikoa. • propo: proposatzaile morfologikoa. • EDBL_tratam: lexikoaren informazioari buruzko kontsulta-interfazea. • hizt_tratam: lexikoaren definizioari buruzko kontsulta-interfazea. • spell/check: hitz-mailan akatsen detektatzaile/zuzentzailea. • sortzailea: deklinabideen sortzailea. V.2 irudia. MUGARRI ingurunearen arkitektura.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 5 V.2.3 Hiru sistemen arteko komunikazioa. HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE elkarren osagarri diren helburuak dituzten hiru sistema dira, eta zenbait ezagutza-base ere komunak dituzte. Hala nola ezagutza-base hauek direla medio lortzen da zeharkako komunikazioa, V.2 irudian adierazi dugun bezala. Zeharkako komunikazioaz gain, zuzeneko komunikazioa ere topatzen dugu HITES, IDAZKIDE zein IRAKAZIren artean. Ondoren, hiru sistema hauen arteko komunikazioaren helburuak aipatuko ditugu. Kasu guztietan bi zentzuko komunikazioa egon daiteke, hau dela eta kasu bakoitzeko bina helburu nagusi aipatuko ditugu. HITES eta IDAZKIDEren arteko komunikazioa: • HITESek IDAZKIDEri informazioa eskatzean helburua ondokoa da:
Ikasleari idazketan aholku ematerakoan IDAZKIDEren erabaki-hartzeak hobetzea.
IDAZKIDEk ikaslearekiko elkarrekintzan egitura linguistikoak lantzeko ariketak proposatuko dizkio HITESek eskatuta, azken honek corpusetan detektatutako zenbait egituraren ulermena lortzeko, hau da, tartehizkuntz egiturak osatu ahal izateko. • IDAZKIDEk HITESi informazioaren berri ematean helburua ondokoa da:
HITESen tartehizkuntz ereduen eraketa osatzea.
HITESek IDAZKIDEtik jakingo du ikasleak bere testuen zuzenketan zein aukera egin duen, eta honek bide emango digu aztertzen ari garen ikaslearen ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz ereduan IDAZKIDEk detektatu dituen egitura linguistiko berri horiek gehitzeko. HITES eta IRAKAZIren arteko komunikazioa: • HITESek IRAKAZIri informazioa eskatzean helburua ondokoa da:
HITESen tartehizkuntz ereduen eraketa osatzea.
HITESek IRAKAZItik jakingo du ikasleak ikasgelan erabiltzen dituen egitura linguistikoak corpusean agertzen ez direnak, eta honek bide emango digu aztertzen ari garen ikaslearen ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz ereduan irakaslearen bidez detektatu diren egitura linguistiko berri horiek gehitzeko. • IRAKAZIk HITESi informazioaren berri ematean helburua ondokoa da:
HITESek tartehizkuntzaren ezagutzari buruzko informazioa xehetasun handiagoz hornitzea.
IRAKAZIk egitura horiek gauzatzen diren testuinguruari buruzko informazioa are xehetasun handiagoz emango dio, gero HITESek tartehizkuntzari buruzko ezagutza egunera dezan.
6 IDAZKIDE eta IRAKAZIren arteko komunikazioa: • IRAKAZIk IDAZKIDEri informazioa eskatzean helburua ondokoa da:
IDAZKIDEk ikaslearekiko elkarrekintzan egitura linguistikoak lantzeko ariketak proposatuko dizkio IRAKAZIk eskatuta, azken honek irakasleak proposatutako zenbait egituraren ulermena lortzeko, hau da, irakaslearen diagnostikoa fintzeko. • IDAZKIDEk IRAKAZIri informazioaren berri ematean helburua ondokoa da:
IDAZKIDEk bere saioetan ikaslearekin izandako prozesuaren trazek egitura desbideratuen diagnosirako gakoak eman ditzakete. Hortaz, IDAZKIDEk informazioa hori bidaliko dio IRAKAZIri honen bidez irakasleak diagnostiko zehatza egin dezan. V.3 HITESen domeinuaren definizioa. HITESen domeinua tartehizkuntz ereduaz eta ikaslearen ereduaz osaturik dago. Kapitulu honetan tartehizkuntz ereduaz arituko gara gehienbat, ikaslearen ereduari buruz, berriz, ideia orokor batzuk bakarrik emango ditugu, honi buruz VI. kapituluan zabalago arituko garelako. Han diagnosi ezagutza ere azalduko dugu, IDAZKIDE sistema lagungarriarekin batera. V.3.1 Tartehizkuntz eredua. IV. kapituluan xeheki asko garatua dugu domeinuaren eredu kontzeptuala. Atal honetan beraz, domeinuaren definizioa eta berau gidatzen duten printzipio nagusien berri baizik ez dugu aditzera emango. Tartehizkuntz eredua testuinguru jakin bat duen egitura-multzo bat da, hain zuzen fenomeno linguistikoez osaturik dago, eta era berean fenomeno linguistiko hauek erregela linguistikoek osatzen dituzte. Garatzen ari garen tartehizkuntzaren modelizazioa idazketamailara mugatu dugu eta hauek izan dira kontuan hartu ditugun testuinguru edo baldintzamotak (ikus § IV.2.2): • Baldintza linguistikoak (kategoria gramatikala, menpekoen erabilera...) • Baldintza tematikoak (orokorra, teknikoa, ...) • Egiturazko baldintzak (testu-mota, esaldien luzera, ...) • Ariketa-baldintzak (testu baten sorkuntza, testu baten laburpena, ...) Tartehizkuntzaren errepresentazioaz azaltzen ari garen gure proposamenean finkatua eta aldakorra den ezagutzaren arteko desberdintasuna kontuan hartu badugu ere, fenomeno
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 7 linguistiko bakar baten aurrean ikasle berak izan ditzakeen aldaera desberdinak ere adieraziko ditugu. Aldaera hauek fenomeno bakar bat adierazteko modu desberdinak izan ohi dira, eta litekeena da inoiz aurkari izatera heltzea ere. Adibide bat aipatzearren, ergatiboaren kasua dugu. Ikasleak testu berean ergatiboari -k ikurra jarri izana suerta liteke eta hurrengo batean haatik deus jarri ez izana. Ezagutza pilatzeko moduari dagokionean konpilatua edo ez-konpilatua izan daitekeela esaten dugu eta bereizketa hau ezagutza hau jaso dugun moduaren baitakoa izan ohi da. HITESen tartehizkuntz eredua diseinatzerakoan gidari bezala proposatzen ditugun printzipiorik nagusienak hauexek ditugu: dinamismoa, aldakortasuna, konpilagarritasuna, monotoniarik eza eta ikuspegi anitza (ikus § IV.2.1). V.3.2 Ikaslearen eredua. MUGARRIren ikasle-eredua ikaslearenak berarenak diren ezaugarriek eta bere tartehizkuntz ereduek osatzen dute. Gaian are gehiago barneratuz esango genuke ikasle-eredua batetik estatikoak diren ezaugarriek osatzen dutela (adib. ama-hizkuntza, bigarren hizkuntzaren ikasketari ekindako data, hasiera-hasieratik ikaste-prozesuak ezagututako historia, hizkuntzaren ikasketara bultzatutako arrazoiak, ...) baina bestetik ezaugarri dinamikoak ere baditu (adib. ikasketa-maila, ikaste-estrategiak, ...). HITES, IRAKAZI, eta IDAZKIDE sistemek ikasle-eredu bera konpartitzen dutela jo badugu ere, ezaugarri bakoitzak sistema desberdinekin bere-berea duen dinamismoarekin jokatzen du. Adibide bati helduz, HITESen ezagutza kolektiboa dinamikoa da, eta ezagutza hau bera IRAKAZI eta IDAZKIDEn estatikoa da aldiz. Ikasleak berak garatzen dituen tartehizkuntz ereduak eta maila bereko gainontzeko ikasleengan komunak ez direnak, ikaslearen ereduaren barruan kokatuko genituzke. Ikasletalde bati komunak zaizkion ezagutza kolektiboaren egiturak alabaina, ikaslearen eredutik at dagoen tartehizkuntz ereduen moduluan gordetzen dira. Dena den, ezagutza kolektiboa adierazten duten ereduak ikaslea berarena den eredutik kanpo egon arren ikaskuntzamailaren tartehizkuntz eredua ikasle jakin honen ezagutzaren zati ere izango da. Ikaste-prozesua luzea denean tartehizkuntz egituren jabetze-mailan erreparatzerakoan ikaslea mailaz-maila aurreratuz doan heinean egituren progresioa ere aldatuz doala konturatzen gara. Egitura-multzo hauek dira hain zuzen ere ezagutza finkoa eta ezagutza aldakorra osatzen dutenak. Maila bakoitzean finkoa den ezagutzaren azpitalde bat ikaskuntza-maila bat beheragokoan aurretik finkatua izaten da, baina gainontzeko guztia lantzen ari garen ikaskuntza-maila horretantxe bertan finkatutako ezagutza izango da (ikus IV.11 irudia). Tartehizkuntz eredua erabakitzeko beraz, eredua eraikitzerakoan identifikatu beharko dugu azpitalde hauxe. Aldakorra den ezagutzak halere, ikaskuntza-maila batetik
8 besterako urratsa ematerakoan oso bestelako bilakaera jarraitzen du. Maila jakin bateko ezagutza aldakorraren egiturak gerta liteke gainetik dagoen hurrengo ikaskuntza-mailako ezagutza finkokoak izatea edota baita ezagutza aldakorretik eratorriak izatea ere. Azkenik, bukatzeko gainera dezagun, ikaskuntza-maila bateko ezagutza aldakorra maila berean sortu eta ondoren desagertzea ere litekeena dela. Orain artean ikaslearen ereduan topatzen dugun ezagutza-motaz jardun dugu solasean baina beti ere ezagutza horren jabetze-mailan erreparatu garelarik. Azpimarratzekoa den beste alderdi bat ezagutzaz jabetzeko modua genuke: konpilatua edota ez-konpilatua izan bailiteke. Ikasleak konpilatua den modua erabiltzen duenean ikaslea ez da ohartu ere egiten egitura linguistikoak zein erregelez osaturik dauden. Ez-konpilatua den moduan ordea, ikasleak hainbat erregela kontzienteki segidan aplikatuz lortzen ditu egitura linguistikoak. Gure ustean bigarren hizkuntza ikasten ari den ikasleak ezagutza linguistikoa nola bereganatzen duen, hala garatuko du tartehizkuntz egitura-mota ere. Adibide bat aipatuz, goiko maila batean dagoen ikasleak honako hau esango balu: "Etorri den aitona atsegina zen" erlatibozko lehenaldiko esaldien eraikuntza seguraski, jadanik automatizaturik edo konpilaturik izango du, baina esaten duena egitura hau ikaste-bidean bada oraindik ere, ziurrenik erregela hauek izango dira erabiliko dituenak:
• -n-z bukatutako aditza -> -n + -n = -n Beheragoko mailan den ikasleak egitura ez du konpilaturik. Zenbait kasutan prozesua alderantzizkoa da, egitura konpilatua ikasten baita. Aditza alokutiboan (famili-erregistroan) ikastea esaterako adibide garbi askoa dugu, eskuarki ikasleak behin eta berriro errepikatzearen poderioz burutzen du eta beranduago heltzen zaio egiturari lotua dena deskonposatzeko joera, eta hau egiten duenean ezagutza linguistiko berri bat sortzeko ahalmena izango du. Gramatikaren barru-barruko erroetara jotzeko joera duen ikasle batek egiturak deskonpilatzera joko du eta bera bakarrik saiatuko da gainera ezagutza berri bat sortzen, aitzitik, errepikatzearen poderioz ikasten duen ikasleak ezagutzaren bertsio konpilatu hura besterik ez du ohikoan ikasiko. Ondorio gisa, baiezta dezagun ezagutza linguistikoaren jabetze-modua ikaskuntza estrategiekin zuzen-zuzenean dagoela erlazionaturik. Hau dela eta, beraz, gure proposamena zera da: domeinuaren ereduan ikaskuntza-maila bakoitzeko tartehizkuntz egiturak ikasteestrategia bateratu batzuk dituzten ikasle-taldeen arabera era daitezela.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 9 V.4 HITESen arkitektura. Atal honetan HITES sistemaren arkitekturaz arituko gara. Arkitektura osatzen duten osagaiak adieraztera eman ondoren, sistemaren ezagutza-baseak azaltzeari ekingo diogu. Horretaz gain, sistemaren arrazonatze- eta erabakitze- moduluaren funtzionamendua deskribatuko dugu, eta, azkenik, psikolinguistarekiko interfazearen ezaugarri nagusiak aipatuko ditugu. V.4.1 HITESen arkitekturaren osagaiak. Sistema oro baliabide eta ekintzen bidez ingurunearekin elkarrekintzan aritzen da. Gure kasuan, HITESek bigarren hizkuntza ikasten ari diren ikasleen output-a jasotzen du (ikaskuntza-maila jakin batean diren ikasleen testu-corpusa). Corpus hau abiapuntutzat hartuz HITESek erdiautomatikoki sortuko du dagokion tartehizkuntz eredua, izan ere elkarrekintzaren bidez psikolinguistak horretan lagunduko baitu. Elkarrekintza hauei esker sistemari tartehizkuntz egiturei buruzko informazio zehatzagoa eskaintzen zaio. Prozesu honetan zehar psikolinguistak badu kontsultak burutzeko aukera, adibidez egitura bakar baten aldaera desberdinak zeintzu diren jakiteko, goragoko ikaskuntza-maila batean tartehizkuntzaren ezagutza finko eta aldakorra zein den jakiteko, etab. HITES sistemaren arkitekturan errepresentazioaren mailarik abstraktuenean (ikus V.3 irudia) osagairik garrantzitsuenak honako hauek dira: HITESen arkitekturaren osagairik nagusienak honako hauek ditugu: • Ezagutza-baseak. • Arrazonatze- eta erabakitze-modulua. • Interfaze-kontrolatzailea. • Komunikazio-modulua. • Ikaskuntza-modulua. Ezagutza-baseak tartehizkuntz egituren detekzio-prozesua irudikatzen dute. Alde batetik, helburuak eta atazak ezagutza-basean helburuen egitura eta hauek burutzeko atazen egitura gordetzen da. Beste alde batetik, saio batean zehar sortzen diren helburu konkretuak eta ataza konkretuak gordetzen dira lan-memoriako agendan. Arrazonatze- eta erabakitze-moduluak psikolinguistarekin duen elkarrekintzaren baitan eta corpusaren bidez jasotako informazioaren baitan, egoera konkretua kontuan harturik planteatuko du zein helburu hautatu eta nola bete. Hau dela eta ikuspegi logiko batetik begiratuz hiru maila bereizten dira: estrategikoa (zer egin), taktikoa (nola egin), eta exekutiboa (noiz egin). Garrantzitsua da gero kontuan hartzea helburu guztiak ez direla izaera berekoak, izan ere adibide bat aipatuz, hainbatetan sistema psikolinguistarekin duen
10 harremanaz arduratzen bada ere nagusiki, inoiz IDAZKIDEtik informazioa lortzen ere saiatzen da eta beste batzuetan ezagutza linguistikoen kontsulta egitea izaten du xede, horretarako MUGARRI ingurunean diren tresna linguistiko desberdinetara jotzen duelarik (ikus V.2 irudia). Helburu-mota desberdinek, nola ez, ataza-mota desberdinak eskatzen dituzte, eta hauek HITESek bere ezagutza-basean aurretik gordeak izaten ditu. Bere baitan daramatzan ezagutza-baseen artean beraz, ataza-egitura eta lan-memoria genituzke. Azken honek sistemaren barne-egoeraren berri ematen du, eta bertan, beste hainbat gauzaren artean, bere ekintzak ingurunearen gain zer nolako eragina duten jakiteko informazioa gordetzen du. Interfazearen kontrolatzailea arrazonatzeeta erabakitze-moduluarekin dago komunikaturik, eta kanpoan gertatzen ari denari buruzko informazioa ematen dio. HITESek ingurunea aldatzeko hauta ditzakeen ekintzek psikolinguistaren erabakietan bakarrik eragin lezakete. Ekintza hauek interfazearen kontrolatzailearen bidez ere gauzatuko dira. Komunikazio-modulua aurrerantzean garatuko dugun modulu bat da, HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDErekin komunikatzea bilatzen baitu. § V.2.3-n hiru sistemen arteko komunikazioaren helburuak jadanik aipatuak ditugu. Ikaskuntza-elementuak baditu desberdinak diren bi helburu: ezagutza kolektiboari zein banako ezagutzari dagokien tartehizkuntz egiturak eguneratzea; eta konputazionalak diren tresna linguistikoek erabilitako ezagutza linguistikoa eguneratzeko erregelak sortzea. Modulu honen argibide zehatzagoa § V.5-n ikusgarri izango dugu.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 11
Interfazekontrolatzailea psikolinguista Komunikaziomodulua Aztergai dugun hizkuntz mailan dauden ikasleek idatzitako testuen corpusa Arrazonatze- eta erabakitze-modulua Helburuak eta atazak Lan-memoria Ezagutza-baseak Ikaskuntza- elementua Interfazea
Beranduago, hain zuzen § V.6-n, gure arkitektura COSY (Cooperating Systems) (Haddadi, 96) agente-arkitekturarekin konparatuko dugu, izan ere gure sistemari moldagarri zaion arkitekturaz osatua baita azken hau, eta beraz, bere egitura HITESen arkitekturari ezin hobeki egokitzen zaio. COSY asmo orokorra duen arkitektura bat da, eta batez ere kontrolestrategiak eta agente anitzekoak diren sistemen komunikazioa izan dira gehien garatu dituenak. V.4.2 Ezagutza-baseak. V.4.2.1 Lan-memoria. Lan-memoriak sistemaren barne-prozesua jasotzen du, bere baitan (agendan) zera gordetzen du: hiru lan-mota, hau da, lan aktiboak, une bakoitzean zai dauden lanak eta unean martxan direnak; lantzen ari den testua bera (testua) eta saioaren egoera, hau da, ikaskuntza-maila jakin baterako edota ikasle jakin batentzat (saioa) tartehizkuntz ereduaren eraketaV.3 irudia. HITESen arkitektura.
12 prozesuaren aldi bateko egoera. V.4 irudian aipatutako osagai guztien definizioa aurkitzen dugu. structure Lan_memoria;
Saioa bi zatiz osaturiko objektu gisa adierazten da: ezagutza iraunkorra (ezagutza_iraunkorra) eta ezagutza dinamikoa (ezagutza_dinamikoa). Ezagutza dinamikoan saioan zehar detektatzen diren tartehizkuntz egiturak genituzke; hauetarik batzuk ikaslearen edota ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz ereduaren barruan kokatuko dira, eta beste batzuk ezagutza iraunkorrerako urratsa emango dute eta hala ondorengo saioetan kontuan hartuak izango dira. Azkenik, aipa dezagun saioa izeneko objektuen ikasleak multzo-atributuaren kardinalitatea 1 denean, ikasle jakin baten tartehizkuntz eredua eguneratuko genukeela; beste zernahi kasutan, ikaskuntza-maila jakin baten tartehizkuntza izango da eguneratzen ari garen hura. Agendak lanak pilatzen ditu, bai uneko lanak, bai aktibatuak daudenak eta baita zai daudenak ere. V.4 irudia. Lan-memoriaren errepresentazioa.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 13 Azkenik, gainera dezagun lan bat definitzen dela ondoko bi osagaien bidez: helburua eta helburu hori lortzeko beharrezkoak diren atazak. Lanen garapenaz § V.4.3-n jardungo dugu. Tartehizkuntz eredua eguneratzeko irizpideak HITES sistemaren exekuzioaren lehen aldian, ikasleek idatzitako testu corpusa abiapuntutzat hartuz, fenomeno linguistikoak erabat automatikoki sortzen dira. Fenomeno hauek jakina, hizkuntza-erregela multzo batek eta multzo hori detektatua izan deneko testuinguruak definitzen dituzte. Bigarren aldian, psikolinguistak fenomeno hauei buruzko informazioa osatu ondoren sailkapen bat egiten laguntzen du, bakoitza zenbateko maiztasunarekin agertu den kontuan hartuz. Egiten den sailkapenaren arabera sistemak lan-memoriaren ezagutza iraunkorrean edota dinamikoan kokatuko du. Tartehizkuntzaren eguneratzea honelaxe burutzen da. Ezagutza iraunkorrean saioetan detektaturiko fenomeno linguistikoei buruzko informazioa pilatuko dugu, bere agerpen-maiztasuna dela eta, ondorengo saioetan tartehizkuntz ereduren batean sartzeko hautagai bezala izendatuak izango direnak. • Fenomeno linguistikoez gain, fenomeno hauen aldakortasuna ere gordetzen dugu (ikus V.5 irudia) , hau da, fenomeno bakar bati dagozkion gertaera desberdinen multzoak (fenomeno-aldaera) jasotzen dira. Adibide bat jartzearren ergatiboak aditzarekin duen komuztaduran, esaterako, komuztadura fenomeno honen bi aldaera baditugu: lehenean ikasleak ergatibitatea -k batez markatzen du eta bigarrenean ergatibitate hori markatu gabekoa da. set Aldakortasuna;
V.5 irudia. Tartehizkuntzaren aldakortasuna.
14 Ezagutza dinamikoan sistemak detektatzen dituen fenomenoak arian-arian pilatzen ditu eta testu bakoitzeko corpusaren lanketaren ondoren detektatutako erregela-multzoak (Erregela_multzoa) abiapuntutzat hartuz, fenomeno linguistiko posibleak sortzen ditu lehendabizi. • Lortutako fenomenoak psikolinguistak berresten ditu. • Fenomenoak, beroien jabetze-mailaren arabera (fen_zer_jabetze_mailaz) sailkatu egiten dira (barneratua, erdi_barneratua, gutxi_barneratua), edota bestela sailkatu gabe geratzen dira (fen_zer_ez_sailk), hau da, jabetze-maila ezezaguna (ikus V.4 eta V.5 irudiak). • Aldez aurretik ikaslearen tartehizkuntzan dauden fenomenoak honela izendatzen dira (fen_zer_ik_eredu), eta ikaslearen ereduan detektaturiko fenomenoaren egonkortasuna saioaren azkenean eguneratzeko helburua izan ohi du. • Ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz ereduan aldez aurretik bildutako fenomenoak detektatzen direnean ere, markatu egiten dira (fen_zer_hizk_eredu). • Prozesuaren bukaera lantzen ari garen saio-motaren araberakoa da: ikasle jakin baten azterketa edota ikaskuntza-maila berean dagoen ikasle-talde baten azterketa egokitzen denaren baitan alegia. Honela bada, testu bakoitza eskuartean hartu eta prozesua behin eta berriro errepikatzen da, eta bukatutzat emango dugu aztergai dugun ikaslearen testuak oro edota aztergai dugun ikaskuntza-mailako ikasleen testuak oro prozesua burutua dutenean. • Aztertzen ari garen ikasleak idatzitako testu bakoitzean fenomenoa linguistikoak prozesuan zehar zenbat aldiz detektatu diren kontatu egiten da, V.6 irudian agertzen denaren arabera, (detekzio_zerrenda). • Ikasle jakin baten fenomeno linguistikoak aztertzerakoan, fenomeno bakoitza hautatua ez izatetik hautatua izatera aldatuz joan liteke ikaslearen eredu propioan sartu ahal izateko, edo dagokion ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz ereduan sartzeko edota jakiteko ondoko saioetan kontuan hartzekoa den fenomenoa ote den: kasu honetan lan-memoriaren ezagutza iraunkorrean sartuko genuke. • Fenomeno bakoitza zenbat ikaslerengan detektatu den jasotzen dugu (ikasle- kopurua), eta inoiz erabili izan duen ikasleari erabili izana behin kontatuko diogu. • Prozesuan zehar fenomenoa jazotzen deneko egitura-, gai-, eta hizkuntza-baldintzak detektatzen dira.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 15 structure Erregela_multzoa;
V.4.2.2 Helburuak eta atazak. Atal honetan helburu eta atazen antolaketaz jardungo dugu, alabaina ezagutza honen prozesaketa ondorengo atal baterako utziko dugu. Tartehizkuntzaren definizioan gauzatzen diren atazak zeintzu diren deskribatuko dugu, eta horretarako zehazki gai hauek izango dira landuko ditugunak: • Atazek betetzen dituzten helburu-motak. • Atazen egitura. Helburuak HITES sistemak bigarren hizkuntza ikasten ari diren ikasleek eskuratutako tartehizkuntzaren garapen-prozesuaren azterketarekin zerikusia duen zenbait helburu nagusi burutzen du. Prozesu honetan zehar ikasle bakoitzari dagokion eta ikaskuntza-maila bera konpartitzen duen ikasle-multzoari dagozkion tartehizkuntz egiturak detektatzeaz arduratzen da (hnag4). Behin tartehizkuntz egiturak detektatutakoan, ikaslearen tartehizkuntzan (hnag1) eta/edo ikasle jakin horri dagokion ikaskuntza-mailaren tartehizkuntzan (hnag2) aldaketaren eragile izango dira tartehizkuntz egitura horiek. Gogora ekarri nahiko genuke ikaskuntza-mailaren tartehizkuntza ez dela maila horretan lortu beharko luketen ezagutza, berez duten ezagutza baizik. Hau dela eta, esango genuke HITES ezagutzaren eskuratze-sistema dela, eta zentzu honetan ikasten duen sistema bat da. Dena den, HITESen ikaskuntza ez da tartehizkuntz ereduen jabetzera mugatzen. Izan ere, HITESen ikaskuntza-elementuak bai baitu bigarren funtzio bat ere, jabetze-prozesuan erabiltzen diren tresna linguistikoen ezagutza eguneratzea V.6 irudia. fenomeno kontzeptuaren definizioa.
16 alegia (hnag3). Tresna hauek aztergai dugun ikaskuntza-mailari egokitzen zaion ezagutza izan ohi dute. Laburbilduz, sistemaren ikaskuntzaren helburu nagusiak honako hauek ditugu: hnag1.• Ikasle-ereduaren tartehizkuntza eguneratzea. hnag2.• Ikaskuntza-mailaren ereduaren tartehizkuntza eguneratzea. hnag3.• Ikaskuntza-maila bakoitzean diharduten tresna linguistikoen ezagutza eguneratzea. Ikaskuntza-helburuez gainera zuzenean ez baina zeharka bederen ikaskuntzarekin zerikusia duten hiru helburu nagusi definitu ditugu. Hauexek dira beraz: hnag4.• Tartehizkuntz egitura berriak eraikitzea. hnag5.• Ikaskuntza-maila baterako ondorengo saioetarako lan-memoriaren modulu iraunkorra eguneratzea. hnag6.• Ikasle batentzat ondorengo saioetarako lan-memoriaren modulu iraunkorra eguneratzea. Helburu nagusiak helburu zehatzak burutzearekin erdiesten dira; eta erabakitze- eta arrazonatze-moduluak edota § V.5-n azalduko dugun sistemaren ikaskuntza-moduluak finkatuko dituzte. Helburu nagusien artean saioaren zernahi unetan hauta daitezkeenak berezi behar ditugu batetik (hnag1, hnag2 eta hnag4) eta saioaren azkenean bakarrik aktibatzen direnak bestetik (hnag3, hnag5 eta hnag6). Helburu bat honelaxe definituko genuke (V.7 irudia). concept Helburu ;
modulua: symbol; value={planifikatzailea, gainbegiratzailea}
Helburuak lortu ahal izateko sistemak ataza batzuk aurreikusten ditu. Helburu hauek ataza bakar baten bidez edo ataza askoren bidez lortzen dira. Jarraian helburu zehatz bakar bat bi ataza desberdinen bidez nola lortzen den ikusiko dugu. Atazaren aukeratzea edo alboratzea ataza bakoitzaren onarpen baldintzak betetzearen baitan dago. Azkenik, helburu kontzeptuaren bete izeneko atributua ez bezala markatuko dugu dagozkion atazak identifikatzen ez diren bitartean. Alabaina identifikatu orduko zai egoerara pasatuko dira V.7 irudia. helburu kontzeptuaren definizioa.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 17 helburua bete artean, eta egoera honetan iraungo dute dagozkien atazen exekuzioa burutu bitartean. Eman dezagun helburu nagusia hnag4 dugula (tartehizkuntzaren egitura berriak eraikitzea). Helburu hau lortzeko ekiten zaion prozesuan, fenomeno linguistikoa behin detektatuta, bere egonkortasun-balioa kontuan harturik jabetze-mailaren arabera sailkatu egiten da (helburu zehatza hesp1: Fenomeno_hipotesiak_diskriminatzea). V.8 irudiak erakusten digu barneratua, erdibarneratua edo gutxi barneratua fenomenoaren sailkapena bi atazen bidez gauza litekeela: Fenomenoa_diskriminatzea_psikolinguistaren_laguntzaz atazaren bidez edota Fenomenoa_diskriminatzea_ereduen_laguntzaz atazaren bidez. Helburu batak nahiz besteak, hnag1 eta hesp1-ek, bete eremuan "ez" balioa izango dute, helburuak lortuak izateko bete behar dituzten atazak betetzen ez dituzten bitartean . ([hesp1] of Helburu
Ondorenean ataza kontzeptua definituko dugu eta halaber aipatutako atazen esanahia. Atazak HITESen ataza saio bateko helburuak lortzeko sistemak burutu behar duen prozesua genuke. Atazen izaera arras bestelakoa da batetik bestera. Badira barnean jarduten duten atazak eta beste zenbaitek psikolinguistarekin edo sistemarekin komunikatzen den beste osagairen batekin komunikatzea izan ohi dute helburu. Lehen multzoan ditugun atazak hauek dira: • Tartehizkuntz egituren eraketa-prozesuan parte hartzen dutenak. • Tresnen ezagutza linguistikoa eguneratzen dutenak. V.8 irudia. Helburuen adibideak.
18 • Atazen artean lehentasunak finkatzen dituztenak. Bestalde, komunikazio-atazek: • Interfazearen bidez psikolinguistarekin komunikazioa garatzen dute. • Tresna linguistikoekin komunikatzen dira. • Euskararen ikaskuntzan aholkularitza sistemarekin komunikatzen dira: IDAZKIDErekin. • Diagnostikoaren laguntza sistemarekin komunikatzen dira: IRAKAZIrekin. V.9 irudian ataza baten errepresentazioa definitzen da. Ataza-mota (ataza_mota) atazaren egituran adierazten da eta egitura honek bere baitan honako hau ere badarama: • Atazaren izena (izena). • Atazaren helburua (helburua). • Sarrera- eta irteera-parametroak eta hauen motak. • Atazaren erabilerarako baldintzak (onartze_baldintzak) eta ataza hau erabili ondoreneko post-baldintzak (post-baldintzak). • Guraso ataza (guraso). • Azpiataza edo ume atazak (umeak). • Kontrol-egitura. (kontrol_egitura). structure Ataza;
izena: string;
atazen_lehentasuna, ezag_ling_eguneratzea }
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 19 Ataza baten kontrol-egituran burutzekotan diren azpiatazen artean honako bereizketa hau egiten dugu: a) Azpiatazaren baten gauzatzearekin guraso atazaren post-baldintzak lor ditzaketen atazak; Fenomeno_hipotesiak_diskriminatzea (ikus V.12 irudia) izeneko atazan esaterako hau gertatzen da. Hauei ataza disjuntiboak deitzen diegu. b) Post-baldintza hauek lortzeko azpiataza guztien gauzatzea ezinbesteko duten atazak. Adibide gisa Fenomeno_hipotesiak_osatzea (ikus V.11 irudia). Ataza-mota honi konposatuak deitzen diegu. Ataza jakin baten ataza konposatuak gauzatzerakoan, hurrenkerari dagokionean ez dute beti exekuzioan hurrenkera bera zergatik jarraitzen, horregatik tartehizkuntz egituren eraikitze-prozesuan ataza hauek bereziko genituzke: a) Konposatu sekuentzialak: exekuzioan segida bat jarraitzen duten azpiatazak ditugu. Adibidez, fenomeno linguistikoak identifikatu behar baditugu batera jazotzen diren erregela linguistikoak identifikatu beharko ditugu lehen-lehenik, era honetara geroago diskriminatuko ditugun fenomenoen hipotesiak osatu ahal izango baititugu. (ikus V.11 irudia. Fenomeno_hipotesiak_osatzea ). b) Konposatu paraleloak: azpiatazak hurrenkera jakinik gabe nolanahi egikari daitezke. Ikaslearen tartehizkuntzaren eguneratze-prozesuan esaterako, ikasle jakin baten fenomenoak identifikatzearen azpiataza, egin liteke beste ikasle baten fenomenoak tartehizkuntz egituren eguneratzean dihardutenean ere. Era berean, tartehizkuntz egituren eguneratzea (Ikasle_baten_tartehizkuntz_egituren_sorkuntza) burura daiteke (ikus V.10 irudia) adibidez fenomeno berrien identifikazioa (Fenomeno_linguistikoak_identifikatzea) mamitzen ari den bitartean. Hau bideragarri izatearen arrazoia litzateke Ikasle_baten_tartehizkuntz_egituren_sorkuntza atazak aldi berean ikasle jakin baten tartehizkuntz egituren testuinguru posibleak identifikatzea (Baldintza_multzoak_identifikatzea) azpiataza bezala duelako; eta azpiataza hau beste fenomenoen identifikatzearekin batera paraleloki gauza litekeena da. Baldintza_ multzoak_ identifikatzea Tartehizkuntz_egiturak_ eguneratzea Baldintza_bereko_ fenomenoak_ multzokatzea Fenomeno_ linguistikoak_ identifikatzea Ikasle_baten_tartehizkuntz_ egituren_sorkuntza Tartehizkuntz_ egiturak_ eguneratzea Tartehizkuntzaren_ fenomeno_ling_ eguneratzea
V.10 irudia. Ikasle_baten_tartehizkuntz_egituren_sorkuntza.
20 V.11 irudian ikasle-talde baten tartehizkuntz ereduaren sormenarekin zerikusia duen ataza-multzoei buruzko eskema bat azaltzen dugu. Eskema honetan exekuzio sekuentziala eta paraleloa duten ataza konposatuez gainera, ataza disjuntiboak ere ageri dira. Grafiko honetan bereziki Fenomeno_hipotesiak_osatzea eta Fenomeno_hipotesiak_diskriminatzea atazak azpimarratu ditugu jarraian atazaren adibide bat aditzera eman nahi baikenuen. Adibidea V.11 irudian argi asko dagerkigun bezala, tartehizkuntzaren eraketa-prozesuan tartehizkuntz egiturak eraiki aurretik fenomeno linguistikoak eta hauek gertatzen diren testuinguruak identifikatzeari ekin behar izaten zaio. Horretarako hurrenez hurren hiru ataza hauek burutzen dira: • Corpusaren azterketan oinarritutako erregela linguistikoen identifikazioa. • Psikolinguistaren laguntzarekin fenomeno linguistikoei buruzko hipotesien definizioa. • Psikolinguistaren laguntzarekin hipotesien diskriminazio erdiautomatikoa.
ataza sekuentzialak Arkuetan helburuen identifikazioa ere agertzen da. Dena den, kapituluan zehar aipatutako helburuak besterik ez dugu adierazi irudian. V.11 irudia. Atazen antolaketa.1
22 Fenomeno linguistikoei buruzko hipotesien definizio erdiautomatikoa gauzatzen den prozesuan Fenomeno_hipotesiak_diskriminatzea (ikus V.12 irudia) izena duen azpiataza bat badago, honetan fenomeno-multzo bat emanda fenomenoak jabetze-mailaren arabera sailkatu egiten ditu. Ataza honek azpiataza gisa hara zein dituen: Fenomenoa_diskriminatzea_ereduen_laguntzaz, Fenomenoa_diskriminatzea_psikolinguistaren_laguntzaz, Ikaslearekiko_elkarrekintzaz_diskriminatzea. Honek kasu honetan adieraziko liguke fenomenoaren sailkapena egiteko hiru modu badaudela: a) Aztergai dugun ikaslearen tartehizkuntz ereduaren arabera nahiz dagokion ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz ereduaren arabera. b) Psikolinguistaren iritziaren baitan. c) Ikaslearekiko elkarrekintzatik jasotzen den informazioan oinarritua. Azken kasu honetan HITES sistemak IDAZKIDE sistema lagungarriari deia egiten dio ikaslearekin fenomeno konkretuak lan ditzan. Aukera hau, etorkizunean sakonki aztertzeko ataza dugu, bada sistema desberdinen arteko protokolo baten garapena eskatzen baitu. Hortaz, ikaslearekiko elkarrekintzan oinarritutako diskriminatzea garatu gabe dagoenez, lehenengo biei buruz mintzatuko gara. Hala eta guztiz ere, psikolinguistarekiko elkarrekintzari dagokion zatiaz § V.4.4-n zabalago jardungo dugu. Bi azpiatazen definizioan (ikus V.12 irudia) argi dakuskegun bezala, atazen erabilera baldintzak ez dira gero berdinak eta post-baldintzak ere batetik bestera desberdinak direla esan behar dugu. Aldez aurretik sortutako tartehizkuntz ereduetan oinarrituriko fenomenoen diskriminazioa aktibatu ahal izateko, fenomenoa eredu horietan aldez aurretik aurkitu behar da. Psikolinguistak laguntzen duen diskriminazio kasuetan ordea, baldintza hau ez da beharrezkoa, hau da fenomenoa ezezaguna izan daiteke. Bestalde, post-baldintzak ere aldatu egiten dira, izan ere lehen kasuan fenomenoaren diskriminazioa beti burutzen bada ere, psikolinguistaren kasuan litekeena da diskriminatu gabe geratzea.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 23
ezabatu-ez-sailkatuen-zerrendatik (in out fen_zer_ez_sailk, in fenomenoa); end if; end loop; end Aurreko atazotan deskribitu dugun prozesuan bi puntu azpimarratzea beharrezkoa da: 1. Fenomeno bat jabetze-mailaren arabera sailkatzea egonkortasunaren balioaren baitan dago. Balio hau kalkulatzen da ondoko ezaugarrien arabera: testu jakin batean sailkatzekotan dugun fenomenoa agertu den aldi-kopurua, fenomeno honen aldaerak testuan zenbatetan egokitzen den, eta neurri-unitatearen kopurua (hitza, esaldia, etab.). Hauetaz gain, ikaslearen berezko ezaugarriak ere kontuan hartzen dira egonkortasun-balioan. HITESen ikaskuntzamaila ereduan zenbait tartehizkuntz egitura ikasle-motaren arabera antolaturik dago, ikaslearen ikaskuntza-ezaugarriak kontuan izanik. Honela,Fenomenoa_diskriminatzea_ereduen_laguntzaz atazan egonkortasun-balioa lortzen dugunean, ikaslearen berezko ezaugarriak jadanik balio honetan kokatzen dira. Fenomenoa sailkatzerakoan, beraz, aski zaigu tarte numerikoak bakarrik kontuan hartzea. 2. Helburu zehatz bat (hesp1) erdiesteko (ikus V.8 irudia) Fenomenoa_diskriminatzea_psikolinguistaren_laguntzaz ataza hautatuko bagenu jadanik ereduan zeuden fenomenoen kasuetarako, ereduan aldez aurretik gordea zegoen egonkortasun-balioaren aurrean psikolinguistak emandako oraingo balioak hartzen du lehentasuna. Gisa honetan sistemaren premisa nagusia are gehiago sendotzen da, psikolinguista sekula nahasten ez denaren premisa alegia. Dena den, psikolinguistak bere balioa eman aurretik beti izango du aldez aurretik gordea dagoen balioa kontsultatzeko aukera. V.12 irudia. Fenomeno_hipotesiak_diskriminatzea.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 25 V.4.3 Arrazonatze- eta erabakitze-modulua. HITESen arrazonatze- eta erabakitze-moduluak hasierako helburu nagusi multzo bat abiapuntu bezala hartuz lan egiten du eta helburu bakoitza lortzeko burutu beharreko atazak zeintzu diren identifikatzen ditu. Atazak gauzatzean arrazonatze- eta erabakitze-prozesuaren gidari diren helburuak lortzea bilatzen da. Haatik, prozesuaren gidari bakarrak ez dira helburuak. Izan ere, ataza bakoitzak baditu bere baitan berau gauzatua izan dadin beharrezkotzat jotzen diren onarpen-baldintzak. Beraz, ataza-hautatzaileak nahiz eta lantzeko helburu bat hautatua egoki, unean-uneko egoeran onarpen-baldintzak beteko dituen ataza bat izatekotan bakarrik jarraituko du aurrera. HITESen arkitekturaz mintzatu ginenean arrazonatze- eta erabakitze-moduluan hiru maila bazirela aipatu genuen: estrategi, taktika- eta exekuzio-mailak hain zuzen. Horregatik, modulu honetan hiru osagai nagusi topatzen ditugu, hain juxtu maila bakoitzari horietako bana egokitzen baitzaie: Planifikatzailea, Hautatzailea eta Egilea (ikus V.13 irudia). Planifikatzailea Hautatzailea Helburuak eta atazak Egilea Lan-memoria Saioa Testua Agenda Arrazonatze- eta erabakitze-modulua
• Planifikatzailea Une oroz planifikatzailearen ardura zera da: • Saioaren helburu nagusiak eguneratzea. • Ataza-hautatzaileari helburuekin bat datozen atazak hauta ditzala eskatzea. Saioaren helburu nagusiak eguneratzea § V.4.2.2-n helburu nagusi hauek definituak ditugu: hnag1.• Ikasle-ereduaren tartehizkuntza eguneratzea. hnag2.• Ikaskuntza-mailaren ereduaren tartehizkuntza eguneratzea. V.13 irudia. Arrazonatze- eta erabakitze-modulua.
26 hnag3.• Ikaskuntza-maila bakoitzean diharduten tresna linguistikoen ezagutza eguneratzea. hnag4.• Tartehizkuntz egitura berriak eraikitzea. hnag5.• Ikaskuntza-maila baterako ondorengo saioetarako lan-memoriaren modulu iraunkorra eguneratzea. hnag6.• Ikasle batentzat ondorengo saioetarako lan-memoriaren modulu iraunkorra eguneratzea. Planifikatzaileak helburu hauek honela hautatzen ditu: Trataera-unitate bakoitzeko (testua) planifikatzaileak lan-memoriaren ezagutza dinamikoan tartekatuko diren tartehizkuntz egiturak sor daitezen agintzen du. Prozesuan sortzen diren egiturei egonkortasun-balioa eransten zaie eta planifikatzaileak balio hau esanahikorra dela irizten duenean, hnag1 edota hnag2 helburua lanean jarraraziko du, kontuan hartuz ikasle baten tartehizkuntza aztertzen ari ote garen, edo ikasle-talde batena ote den lantzen ari garena. hnag3, hnag5 eta hnag6 helburuak, ordea, egiturak sortzen diren bitartean ez dira hautatzen. Ikaste-moduluaren gainbegiratzaileak saioaren azkenean aktibatzen ditu eta helburu hauek. Ataza-hautatzaileari atazak hauta ditzan eskatzea Planifikatzaileak helburu bat zehaztu eta lan bat buru dadin deia luzatzen duenean, atazahautatzaileari igortzen dio. Lana lortu behar den helburuak eta helburu hori lortzeko hautatua izan den ataza-multzoak definitzen du. Lan batek lehentasuna izan lezake ez-primitiboa den ataza baten azpiatazaren exekuzioa adierazten duenean. Unean-uneko edota zai dauden saioko helburu eta atazei buruzko informazioa lanmemoriaren agendan izan ohi da. Agenda hau (ikus V.14 irudia) hara nola osaturik dagoen: • Unean-uneko lan batez. • Burutzekotan den lan aktibatuen multzo batez. • Zai dagoen lan-multzo batez: inoiz egileari bidali izandako lanak direnak baina honek uneren batean gelditu izan dituenak.
lehentasuna: boolean; • Ataza-hautatzailea Planifikatzaileak agindutakoa Planifikatzaileak helburu bat hautatzaileari bidaltzen dionean, hautatzailea bera arduratzen da helburu honi dagozkion atazak zeintzu diren hautatzen, hau da, helburu eta atazen egitura jasotzen duen ezagutza-basea kontsultatu egiten du. Helburua lortzeko dauden atazen artean hautatzaileak ataza bat edo zenbait hautatzen du kontuan hartzen duelarik lanmemoriaren egoera zein den. Landu behar dugun helburuari dagozkion atazen onarpenbaldintzak betetzen diren ala ez aztertzen du beraz, eta unean-uneko egoeran erreparatu eta, instantzia litezkeen haiek zeintzu izan litezkeen identifikatu ere egiten du. Azken finean, hautatzaileak aktibatu bezala markaraziko duen lan bat sortzen du. Une honetatik aurrera planifikatzaileak bidalitako helburua zai egongo da. Honek adierazten du helburuaren lorpena hautatzailearen esku dagoela une horretatik aurrera. Instantzia litekeen atazarik ez balego helburua lantzeke utziko da eta hurrengo helburua garatzeari ekingo zaio. Atazak konposatuak direnean hautatzaileak konposatutako ataza-multzoaz osatutako lan bakar bat sortzen du. Alabaina, ataza hautatzaileak disjuntiboak diren atazekin topo egiten duenean, haietako bakoitzeko eraikitzen du lana. Honela bada, ataza disjuntiboen egikaritzapenari eskerrak helburu bat betetzen denean, hautatzaileak helburu horri dagozkion gainontzeko lanak ezabatu egiten ditu. Egileak agindutakoa Egileak planifikatzaileari eta hautatzaileari lana bukatua dela jakinarazten dionean, hautatzaileak aktibaturik dauden lanen multzoa (lan_aktibatuak) nahiz geldiarazitakoak oro (lanak_zai) gainbegiratzen ditu. Aktibaturik den lan bakoitzean alabaina, lan-memoriaren egoera berrian aktibagarri segitzeko baldintzak betetzen direnez aztertuko du. Halakorik gerta ez baledi aktibatua zen lana geldiarazitakoen artera pasako da. Era berean, V.14 irudia. Agendaren egitura.
28 geldiarazitako lan bakoitzean lan-memoriaren unean-uneko egoera kontuan hartuz, aktibagarri bihurtzeko baldintzak betetzen dituenez aztertuko du. Egileak halaber, jakinaren gainean jartzen du hautatzailea ez-primitiboa den ataza baten barruan helburu espezifiko berriren batekin topo egiten duenean. Hala, une honetan berean, lan-memoriaren egoeraren baitan helburu espezifiko horiek lor ditzaketen atazak (guraso atazaren azpiatazak) arakatuko ditu hautatzaileak eta ondorenean aktibaturiko lan-zerrendan edo geldiarazitako lanen artean kokatuko ditu. Kasu batean nahiz bestean hautatzaileak azpiataza hauei lehentasuna emango die ahalik eta azkarren exekutatuak gerta daitezen. Gainera, guraso atazaren azpiatazak arakatzean dagozkien lanak sortuko ditu. Honek helburu espezifikoen identifikazioa ekarriko du. • Egilea Egileak ausaz erabakitzen du hautatzaileak aktibatutako lanen zerrendan kokatutako lanetatik zein lan gauzatu. Honez gainera lan bat burutua izan den bezain pronto hautatzaileari zein planifikatzaileari lanari zegokion helburua jadanik betea izan dela jakitera ematen dio. Egilearen jokatzeko modua bi motatako atazen baitan da aldakorra: ataza primitiboak edota ez-primitiboak izatearen baitan alegia. • Ataza primitiboak ataza sinpleagoetan deskonposa ezin daitezkeenak dira. Ataza burura dadinean helburua betea gertatuko da eta egileak hautatzaileari nahiz planifikatzaileari honen berri emango dio. • Ataza ez-primitiboen kasuan, egileak bere gain hartuko du atazaren kontrol-egitura eta geldiarazia izan zen une hartan utzia izan zen puntu hartatik aurrera heldu eta gauzatzeari ekingo dio; edota lehen aldiz aktibatua suerta baledi, jakina, kasu honetan hasiera-hasieratik heldu eta mamitzeari ekingo dio. Ez-primitiboa den ataza bat garatzerakoan litekeena da egileak ez-primitiboak diren atazekin ere topo egitea. Kasu hauetan, oraingo ataza bere horretan uzten da eta egileak atazen hautatzaileari deia luzatzen dio atazen berregituratze bat egin dezan. Hautatzaileak azpiatazak zeintzu diren identifikatzen du eta lehentasuna dutenen artean izendatzen ditu, behin aktibatuak izan eta lehen-lehenik haiek exekutatuak izan daitezen. Ataza ez-primitibo bati dagokion helburua ez da betetzat emango bere kontrolegituraren gauzatzea buka dezan arte. Izan ere, kontrol-egitura erabat gauzatzen denean izango baita helburua betea, eta orduan honen berri hautatzaileari eta planifikatzaileari emango dio.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 29 V.4.4 Interfazearen kontrolatzailea: psikolinguistarekiko elkarrekintza. Tartehizkuntz egituren eraketa-prozesuan sistemak fenomeno linguistikoak eta fenomeno hauez osatutako tartehizkuntz egiturak pantailan agerian jartzen ditu. Prozesu hau garatzerakoan zenbait aldiz sistemak psikolinguistari bere iritzia galdetzen dio, baina beste zenbaitetan aldez aurretik eraiki dituen ereduetan oinarritzen da zuzen-zuzenean. Litekeena da, ordea, azken kasu honetan psikolinguista sistemak hartutako erabakiarekin bat ez etortzea. Honelakoetan beraz, psikolinguistak desadostasunak nabarmen ditzake beti ere tartehizkuntz ereduaren hainbat egitura pertsonalki egunera ditzan. Eguneratze hauek saioa bukatzen denean egingo dira, saio baten barruan datuen trinkotasuna ez dadin hauts. Hasiera batean, beraz, saioan zehar psikolinguistak sistemak eskatutakoari erantzun besterik ez dio egingo. Sistemaren erabakia atazen onarpen-baldintzek erabakitzen dute. V.12 irudian esaterako, ikus dezakeguna da Fenomenoa_diskriminatzea_psikolinguistaren_laguntzaz ataza, aldez aurreko ereduen bidez tratatu izan ez bada (not dago(fenomenoa, fen_zer_jabetze_mailaz)) bakarrik aktibatuko dela, eta tratatu bada aipatu ereduek aldez aurretik emandako egonkortasun-balioak eta unean-uneko saioan sistemak kalkulatutakoak elkarrengandik aski urrun suertatzen badira. Interfazea hiru mailatan dago diseinaturik: hitz-mailan, esaldi-mailan eta hiztegi-mailan. Den maila delarik ere, psikolinguistak fenomeno linguistikoekin topo egiten duenean sistemak fenomenoak aurkezten dizkio bereiztuta goitik beherako metodologiaren aplikazioaren arabera: 1. Gorantzako ordenean segidan datorren ikaskuntza-mailan gertatzen diren fenomenoak eta aztergai ditugun ikasleengan detektatu direnak. 2. Gorantzako ordenean segidan datorren ikaskuntza-mailan gertatzen diren fenomenoak eta aztergai ditugun ikasleengan detektatu ez direnak. 3. Gorantzako ordenean segidan datorren ikaskuntza-mailan gertatzen ez diren fenomenoak eta aztergai ditugun ikasleengan detektatu direnak. Hasiera batean HITES diseinatu zenean testu idazketarako irakasleak bidali ohi zituen testu-mota eta ariketetan gertatutako fenomenoak hartu ziren oinarri gisa. Dena den burututako frogek (VII. kapituluan azalduko ditugunak) ongi asko erakusten digute ariketen arabera egituratutako interfaze batek ez ziola deus eskaintzen ahal psikolinguistari. Horregatik hain zuzen, interfazea diseinatzeko orduan ariketa-mota ez dugu irizpidetzat hartu. Ikaskuntza-maila bakoitzari dagokion hiztegiak eta erregela linguistikoek berriz, eragina adierazi dute interfazearen diseinuari dagokionez. Honela izanik, analisi bat egokia ez denean sistemak psikolinguista behartu egiten du analisi honetan parte hartzen duten eta aztergai dugun ikaskuntza-mailan ezezagun diren lemak zein erregelak fin ditzan. Behin ezagutza fintzen denean, sistemak datuak berraztertu eta, prozesuari aurrera ekiten dio.
30 Psikolinguistak fenomeno linguistikoei buruzko informazioaren aurrean hiru aukera desberdin ditu: 1. Dagokion fenomenoa ezabatzea. 2. Dagokion fenomenoa eguneratzea. 3. Fenomeno berri bat eranstea. Erantzuna eman ahal izateko, ordea, kontsulta-mota desberdinak egiterik izango du, besteak beste: a) Ikaslearen tartehizkuntz ereduei buruzko eta ikaskuntza-mailari buruzko kontsulta. b) Saioan detektatu arren ereduetan gehitu ez den ezagutzaren egoerari buruzko kontsulta. c) Ikaslearen ezaugarriei buruzko kontsulta d) Kanpoko tresna linguistikoen bidez ezagutza linguistikoaz HITESi egindako galderak. a, b eta c motatako kontsultek zenbait objekturen ezaugarriek dituzten balioez baizik ez dezakete galde, esaterako tartehizkuntz egitura baten egonkortasun balioei buruz, berau osatzen duten fenomeno linguistikoei buruz, etab. Gisa honetako kontsultak psikolinguistaren interfazearen barruan kokatu nahi den GBC interfazearen bidez (Elorriaga et al., 95) burutzen dira. d motatako kontsulten artean IV. kapituluan garatu ditugun tresna linguistiko batzuetarako deia kokatu beharko genuke eta VI. kapituluan IDAZKIDEri buruz mintzatzerakoan aditzera emango ditugun tresna linguistikoetarik zenbait ere kontsulta-mota honetan kokatzekoak dira. Psikolinguistak zehazki analizatzaile morfologikora sarbidea izateaz gain, desanbiguatzaile morfologikora, EDBL lexiko datu-basearen kontsultainterfazera, estatistikak programara (ikus IV. kapitulua) eta ereduak_atera programara ere (ikus IV. kapitulua) sarbidea izango du. V.5 Ikaskuntza HITESen. V.5.1 Ikaskuntza-elementua HITESen. HITESek arras desberdinak diren bi helburu betetzeko erabiltzen ditu baliabideak: burutzekotan den atazan eragin dezan eta geroan bere jarduera-ahalmena hobetu dezan. Geroan jarduera ahalmena hobetze hau alabaina, desberdinak diren hiru helburuk baldintzatzen dute: • Ikaskuntza-maila berean dagoen ikasle-talde bati dagozkion tartehizkuntz egituren finketak (ez dago aldez aurretiko ezagutza abiapuntu gisa). • Ikasle bati dagokion tartehizkuntz egituren finketak (ez dago aldez aurretiko ezagutza abiapuntu gisa).
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 31 • Ikaskuntza-maila bati dagozkion tresna linguistikoetan erabilitako ezagutza linguistikoaren finketak (aldez aurretiko ezagutza dago abiapuntu gisa). Bi ezagutza-baseen eguneratzea: tartehizkuntz ereduak eta ezagutza linguistikoa HITESen ikaskuntza-elementutzat jo behar dira. Ikaste-prozesu honetan HITESek eredu gainbegiratua jarraitzen du. HITESen ikaskuntza gainbegiratua dela esaten dugu kanpoko agente batek gainbegiratzen dituelako ikaskuntza-elementuaren aldaketen erabakiak, gure kasuan jakina, kanpoko agente hau psikolinguista genuke. HITESen ikaskuntza-elementuaren osagai kontzeptualak (V.15 irudia) honako hauek genituzke: • Barnekoa den gainbegiratzailea. • Kanpokoa den gainbegiratzailea (psikolinguista). • Ezagutza eguneratzeko erregelen sortzailea.
Interfazekontrolatzailea psikolinguista Komunikaziomodulua Aztergai dugun hizkuntz mailan dauden ikasleek idatzitako testuen corpusa Arrazonatze- eta erabakitze-modulua Helburuak eta atazak Lan-memoria Ezagutza-baseak Interfazea Ikaskuntza- elementua Erregela-sortzailea Gainbegiratzailea
Gainbegiratzaileak lan-memoriaren egoera zein-nolakoa den behatzen du eta saioan zehar detektatzen diren tartehizkuntz egituren eta/edo fenomeno linguistikoen baitan ezagutza berri bat sor dezakeen erabakitzen du. Egia esan, barruko gainbegiratzailearen V.15 irudia. Ikaskuntza-elementua.
32 funtzioa arrazonatze- eta erabakitze-moduluaren planifikatzaileak burutzen du, hauxe baita helburu berriak definitzeaz arduratzen dena (kasu honetan helburua ikaslearen eta/edo ezagutza kolektiboan tartehizkuntz egitura berriak tartekatzea da). Erregela-sortzaileak barruko gainbegiratzaileak duen informazioa kontuan hartzen du eta kanpoko tresnek duten ezagutza linguistikoaren eguneratze-erregelak sortzen ditu. Tartehizkuntz egituren sormenean ez bezala, ezagutza linguistikoaren eguneratze-erregelen sorkuntza, saio bakoitzaren azkenean gauzatu ohi da. Halere, sortuak izanagatik kanpoko gainbegiratzaileak, hau da, psikolinguistak berretsi artean ez dira erregela hauek aplikatuko. V.5.2 Ikaskuntza-ataza: adibidea. § V.4-n fenomeno linguistikoen hipotesien diskriminazioa landu dugu eta ikusi dugu nola sistemak inoiz edo behin zenbait fenomeno ezezagun bezala sailkatzen duen (jabetze_maila: ezezaguna). Era honetako fenomenoen detektatzea IV. kapituluan azaldu dugun goitik beherako metodologiaren ondorioa da. Metodologia honen arabera, ikaskuntza-maila bateko tartehizkuntz ereduaren eraketak hasierako ezagutza gisa gainetik segidan datorren mailak duen tartehizkuntz eredua erabili ohi du. Ondorioz, beheragoko mailako ikasleen testuak fenomenoak detektatzeko abiapuntutzat hartzen direnean, maila horri ez dagozkion interpretazioak egon egongo dira. Hain zuzen, interpretazio hauek aztergai dugun beheko maila honi ez dagozkio, gainetik dagoen mailan sortutako ezagutza zati haren berri ematen baitigute. Ondorenean HITESen ikaskuntza-elementuaren eguneratze-erregelen sortzailea denaren funtzio bat CLIPS programazio-lengoaian definiturik azalduko dugu. Fenomeno-ezezagunak-aztertzea funtzioak (ikus V.16 irudia) aztergai dugun ikaskuntzamailan ezezagun diren fenomenoak hautatzen ditu, hain zuzen lan-memoriaren modulu dinamikoan pilaturik daudenak. Fenomeno hauen artean ikaskuntza-mailako tartehizkuntz ereduan sartzeko hautagai ez direnak bakarrik ditu hautatzen. Eta azkenean tresna linguistikoek erabiltzen duten ezagutza linguistikoa eguneratzeko erregela sortzen du automatikoki ezagutza-ezabatzeko-agindua-gehitu izeneko atazaren bidez (ikus V.16 irudia), ondorenean psikolinguistak berretsiko badu ere. Eguneratze-erregela hau erabiliz HITESek gainetik segidan datorren ikaskuntza-mailaren eredua oinarritzat hartuz uneko mailaren eredua finduko du. Honi buruz azalpen gehiago emango ditugu § V.7.2-n V.27 irudian adieraziko dugunez.
(open ?eguneratze_erregelak fitxategia "a")
(ezagutza-ezabatzeko-agindua-gehitu
(close fitxategia)) V.6 HITES: ikaskuntzarako ahalmena duen agente bat. V.6.1 HITES agenteen ikuspegitik. Agenteak ingurune jakin batean pertzepzio-sekuentzien arabera ekintzen bidez erantzuna ematen duten entitateak direla esango genuke. Agenteak autonomoak dira, ikasteko ahalmena ere badute eta bere jokabidea norbere esperientzia propioaz gain, diseinatzaileak ingurunearen gainean eransten duen ezagutzaren araberakoa ere bada. Agente ideiaren inguruan sistema asko garatzen ari dira ikerkuntzaren arlo desberdinetan, besteak beste, agente pedagogikoak (Frasson & Gouardères, 98) sortzen ari dira ikaskuntza eta irakaskuntza eremuetan. Müller-ek (1998) gaur arte agente adimendunen arloan garatu diren aplikazioak eta arkitekturak aztertu, eta azterketa horretatik abiatuta agenteen taxonomia proposatzen du bi ezaugarri desberdinetan oinarrituta: • Agentearen egoera materiala. - HW agenteak: ingurunearekin elkarreragite fisikoa dute. - SW agenteak: software ingurune erreal edo birtualekin elkarreragiten duten programak. • Agentea eta ingurunearen arteko elkarrekintza-mota. - Agente autonomoak: bi entitateren arteko erlazioaz arduratzen dira, hau da, agentea eta ingurunea. - Agenteanitzak: ingurunean beste sistema batzuk agertzen dira, horiek izango dira agenteak edo ez-agenteak. - Agente lagungarriak: agente-mota konkretu batekin elkarreragiten dute, adibidez giza agenteekin. V.16 irudia. Fenomeno-ezezagunak-aztertzea.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 35 Horregatik, ondoren, COSY arkitekturaren moduluak labur azaltzera ekingo diogu, eta hurrengo atalean HITES eta COSYren arteko konparaketari buruz arituko gara. COSY arkitekturaren diseinuak goitik beherako metodologia jarraitzen du, eta hauek dira kanpokoenak diren moduluak: aktoreak, sentsoreak, komunikazioa, motibazioak eta modulu kognitiboa. Hiru lehenak domeinuaren menpe daudenak dira. Sentsoreak ingurunearen egoerari buruzko informazioa eskaintzen dutenak dira; aktoreak agentearen ekintza fisikoak burutzen dituztenak dira; komunikazioa uneko domeinuaren komunikazio fisikoari dagokio; motibazioak agenteak epe luzera dituen helburuak dira; azkenik, modulu kognitiboa ingurunearen egoera ebaluatu ezezik agentearen ekintzak hautatu, exekutatu eta monitorizatu ere egiten du. Modulu hau ezagutzan oinarritutako sistema bat da eta honako osagaiez osaturik dago. • Ezagutza-baseak. • Scripts-en exekuzio-modulua. • Protokoloen exekuzio-modulua. • Arrazonatze- eta erabakitze-modulua. Ezagutza-baseek agentearen arrazonatze-prozesurako beharrezkoak diren datu-egiturak dituzte (helburuak, planak etab.). Scripts-en exekuzio-moduluak aktoreek zuzenean egin ditzaketen planak monitorizatu eta exekutatzeaz gain, agentearen barruko exekuzioa eskatzen duten plangintzak ere egiten ditu. Bigarren kasu honetan beste scripts-etarako deiak izaten dira (protokoloetarako deiak besteak beste). Protokoloen exekuzio-moduluak agenteek beste agenteekin dituen mezu-trukeak kontrolatzen ditu. Arrazonatze- eta erabakitze-moduluari dagokio agentearen arrazonatzearen ardura: ingurunearen egoeraren arabera planak hautatzearena, eta agenteak bere nahiak ase ditzan helburuak lortzearen ardura ere. Bere funtzioen artean planen ataza administratiboak ere badaude, besteak beste plangintza baten exekuzioa etetea eta erabakiak monitorizatzea. Modulu hauxe da beraz scripts eta protokolo-exekuzio moduluen exekuzioa erabakitzen duena. V.6.3 COSY: HITESi egoki dakiokeen arkitektura. HITESen arkitektura COSY arkitektura berari aski ongi egoki dakiokeena da. Hau bideragarria zaigu COSYren arkitekturak mekanismo orokor bat eskaintzen digulako, hain zuzen bertan arazoen ebazpenaren ezagutzak, erabilpen zehatzari espezifiko zaionak, planen
36 egituren ezagutza-basean gordea eta egituratua egon behar du. Eta gure kasuan ezagutza hau atazen egiturak gordetzen dituen ezagutza-basean kokaturik dago. Bai COSYn eta baita HITESen ere badago arrazonatze- eta erabakitze-modulua, ezagutza-basea eta komunikazio-modulua, baina hainbat desberdintasun badituzte: • Batetik, HITESen interfazearen kontrolatzailea deitzen duguna ez da COSYren kontrolatzailearen gisakoa, bere kanpoan baitago kokatua. COSYn kontrolatzaile hau sriptsen exekuzio-moduluan tartekaturik dago, eta berari dagokio interfazeari bere baitan dagozkion ekintzen betearaztearen kontrola. Exekuzio-modulua agentearen barneko ekintzak kontrolatzeaz arduratzen da. • Bestalde, HITESen barruko ekintzen kontrolatzailea osoki arrazonatze- eta erabakitzemoduluaren barruan dago. Atazak indarrean jartzen dituen modulua da eta exekutatu ere egiten ditu. COSYn sheduler-ak agentearen barne-egoera kontuan hartuz aurrera eramatekoak diren atazak ilaran jarri eta bere horretan uzten dituen gisa berean, HITESen arrazonatze- eta erabakitze-moduluaren hautatzailea izan ohi da atazak bere horretan uzteaz eta aktibatzeaz arduratzen dena. • Gainera, HITESek garatzen ez duen COSYren alderdietako bat zera genuke: nahi eta gertaeretan oinarritzen den helburuen antolaketa. Agenteak gertaeren monitore bat sartzen du eta berak sistemaren kanpoko nahiz barruko gertaerak detektatzen ditu, hau da, schedulerrek bidalitakoak. Zernahi modutan alderdi hau HITESen integra liteke. • Azkenik aipatu nahiko genuke HITES eta inguruan diren agenteen arteko komunikazioa bi modu desberdinetan lortzen dela: - Zeharka, ezagutza-baseen bidez. - Zuzenean, sistemen arteko deiak eginez. Azken hau garatu gabe dagoen zatia izan arren, tesi honetan aditzera emandako sistemetan ezin egokiago integra daiteke. Gauza jakina da agente batek kanpoarekiko duen komunikazioa baliabide eta ekintzetatik haruntzago doala. Adibidez, agente bat litekeena da beste agenteekin komunikatzea informazioa eskatu asmotan. Gure kasuari helduz, § V.2-n aipatu genuen HITES beste bi agenterekin komunikatzen zela: alde batetik IDAZKIDErekin, agente honen helburua ikasleari bere tartehizkuntz egiturak hobetzen laguntzea da jatorrizko hiztun batek duen ezagutza linguistikoaren egiturara are gehiago hurbil dadin, eta bestetik IRAKAZIrekin komunikaturik dago, agente honek bigarren hizkuntza ikasten ari diren ikasleen ikaste-prozesuaren diagnostikoan laguntzen du. Komunikazio honetan mezuak hartzea eta igortzea komunikazio-moduluaren bitartez burutuko da. Une honetan moduluaren diseinua lantzen ari da eta luzaro gabe hiru agenteen arteko komunikazioa egiazkoa bilakatuko zaigu.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 37 V.7 Objektuei zuzendutako programazioan oinarritutako inplementazioa. V.7.1 Ikaskuntza-inguruneko objektuen hierarkia: garapena HITESen. HITESen definitutako objektuen hierarkia laburki adieraztera mugatuko dugu atal honetako zeregina, izan ere kapituluan zehar objektu desberdinak, bere ezaugarriak eta bere baitan biltzen dituzten funtzioak identifikatu baititugu. V.17 irudian dagerkigunez, HITES beste sistemekin ezagutza-base multzo bat konpartitzen duen ikaskuntza-ingurunearen osagai bat da. Sistema HITES Ingurune_osagaia Tresna_ linguistikoa Ezagutza_ Basea IDAZKIDE IRAKAZI Tartehizkuntz_ eredua Ikasle_eredua Ezagutza_ linguistikoa
HITESen osagai nagusiak eta bigarren mailako osagaiak bereizten ditugu (ikus V.18 irudia). Nagusiak sistemaren arkitekturaren moduluak ditugu, osagai lagungarriak berriz, modulu hauen osagaiak genituzke. V.17 irudia. Ikaskuntza-inguruneko objektuen hierarkia.
Osagai nagusiak HITESen osagai nagusietan sistemaren ikaskuntza-moduluak gainontzeko moduluetatik berezi egiten ditugu: Ikaskuntza-moduluak sistemaren ezagutzaren eguneratzean parte hartzen dutenak dira. Adibidez, atazen gainbegiratzaileak maila bakar bateko ikasle-taldearentzat komuntzat jo litekeen tartehizkuntz egitura bat detektatzen badu, Erregela_sortzailea izeneko modulua jakinaren gainean jartzen du, honek ikaskuntza-mailaren ezagutza linguistikoari dagozkion eguneratze-erregelak era ditzan. Ezagutza hau honelaxe legoke osaturik: aztergai dugun ikaskuntza-mailako tartehizkuntz ereduaz eta egitura linguistikoen detektatze-tresnek erabiltzen duten ezagutza linguistikoa. Honela bada, ezagutzaren eguneratzean detektatutako tartehizkuntz egitura komuna balitz bezala markatuko du eta maila honetako ikaslemultzoaren banakako tartehizkuntzak berrikusteko erregela bat sortzen du, eta aztertutako egitura propioa dutenen kasuan, ez da gehiagotan hala agertuko behin une hau igaro eta gero. Bestalde, sortzaileak egituren detektatze-tresnek erabiltzen duten ezagutza linguistikorako eguneratze-erregelak ere sortzen ditu. HITESen moduluak funtzionalak diren moduluen artean eta datu-moduluen artean bereizten ditugu. Datu-moduluek erazagupen-ezagutza bezainbat (ikasle-eredua, tartehizkuntz eredua) jasotzen dute prozedura-ezagutza (atazen egitura). Osagai lagungarriak HITESen osagai lagungarrien artean lan-memoriaren osagaiak, ikasle-eredua, tartehizkuntz egitura eta saioa definituko ditugu. Azken bi hauek V.19 eta V.20 irudietan hurrenez-hurren landu ditugu. V.18 irudia. HITES sistemaren objektu-hierarkia.
§ V.4.2.1-n azaldu genuen bezala lan-memoriaren osagaiak testua, saioa eta agenda dira. Testuak bere ezaugarriak jasotzen ditu (hitz-kopurua, testu-mota (narrazioa, elkarrizketa...), ...). Eta agendak unean-uneko atazak, aktibaturik daudenak eta zai daudenak gordetzen ditu. Saio baten osagaien artean (ikus V.19 irudia) bada zenbait fenomeno erregela-multzoa baizik ez dena eta geroan tartehizkuntz egituretan sartzeko fenomeno linguistiko bilaka daitekeena. § V.4.2.1-n aipatu genuen ezagutza iraunkorra eta dinamikoa ere aurkitzen dugu. Azkenik, saioaren une bakoitzean saioaren ibilbidea markatuko diguten lanak izango ditugu, hau da, burutu beharreko atazak. Amaiera gisa ariketa genuke, nolabait saioaren input-a definitzen duena. Honela bada, saio batek ikasle-talde baten tartehizkuntzaren azterketaz dihardunean, ikasleek testu hura idatzi zuten arrazoiaren baitan testuak sailkatuz burutu ohi da azterketa, hau da, irakasleak adierazitako ariketaren baitan. Bukatzeko, V.20 irudian IV. kapituluan sakon landu genituen tartehizkuntz egituren osagaiak laburbiltzen dira: fenomeno_linguistikoa, baldintza, fenomeno_aldaera eta erregela. Erregela Erregela_ linguistikoa Ordezkapen_ erregela Baldintza_ez_ linguistikoa Egitura_ baldintza Gai_ baldintza Ariketa_ baldintza Tartehizkuntz _egitura _osagaia Fenomeno_ linguistikoa Fenomeno_ aldaera Hizkuntza_ baldintza Baldintza
40 V.7.2 Exekuzio-adibide bat HITESen. Ondoko adibidean HITES eta psikolinguistaren arteko saio baten zati bat azalduko dugu. Bi agenteen arteko elkarrekintza erakutsi ahala, sistema barruan martxan jartzen diren atazak eta helburuen prozesua jarraituko dugu. HITES: Menu Nagusia Tartehizkuntza eratu Bukatu Tartehizkuntza kontsultatu HITES: Tartehizkuntza eratzen Ikasle bat Ikasle talde bat Noren tartehizkuntza landu nahi duzu?:
V.21 eta V.22 irudietan ikusten denez saio konkretu honetan psikolinguistak ikasle-talde baten tartehizkuntzaren eraketa-prozesua lantzea erabakitzen du. Une honetan arrazonatzeeta erabakitze-moduluaren planifikatzailea saioaren helburu nagusiak eguneratzen ditu (ikus V.23 irudia). Ondoren, agendaren garapenarekin batera, momentu horretatik aurrera ondoko agenteek nola egiten dute lan azalduko dugu: • Planifikatzailea. • Hautatzailea. • Egilea. Planifikatzaileak abisua ematen dio hautatzaileari esanez helburuak sortu direla eta ondorioz lanak sor ditzakeela. Irudian ikusten denez bi helburu nagusi sortu dira: ikaskuntza-mailaren ereduaren tartehizkuntza eguneratzea [hnag2] eta ikaskuntza-maila bakoitzean diharduten tresna linguistikoen ezagutza eguneratzea [hnag3]. Hautatzaileak ataza eta helburuen ezagutza-baseak aztertuta lan bana sortzen du helburu bakoitzeko. Lehenengo helburuarentzat [hnag2] sortutako lana, [L1], agendako lan aktibo gisa identifikatzen du, [hnag3] izeneko helburuarentzat sortutakoa, [L2], berriz, zai dauden lanen artean kokatzen du. V.21 irudia. Menu nagusia.
V.22 irudia. Tartehizkuntzaren eraketa.
Egileak ordutik aurrera exekuzioaren kontrola bere esku izango du. Honek [L1] lana martxan jartzen du, hau da, uneko lana bezala identifikatzen du, eta dagokion ataza exekutatzera pasatzen da: kasu honetan ez-primitiboa den ataza dugu (Ikasle_multzoaren_tartehizkuntza_sortzea). V.11 irudian adierazten dugunez, ataza honen kontrol-egituraren une batean egileak helburu espezifiko berrien sorrera topatzen du, hain zuzen ere [hesp3], [hesp4] eta [hesp5]. Hau dela eta, egileak bi gauza egiten ditu: alde batetik, martxan dagoen [L1] izeneko lana gelditzen du zai dauden lanen artean kokatuz, eta, beste aldetik, planifikatzaileari abisatzen dio helburu espezifiko berriak sortu direla esanez. Planifikatzaileak helburuak berrantolatzen ditu. Kasu honetan [hesp3] izeneko helburua zai bezala markatzen du planifikatzaileak. Ikasle baten ezaugarri pertsonalei buruzko informazioa lortzea da helburu horren zeregina, horretarako IRAKAZI sistemaren laguntza behar duelarik. IRAKAZI sistema, ordea, ez dago aktibatua une horretan. Planifikatzailea jakinaren gainean dago, kanpoarekiko harremanari buruzko informazioa baitu. Beraz, [hesp3] helburua betetzerik ez dagoenez, planifikatzaileak ez du helburua aktibatzen hautatzailea helburu honentzako lana sortzen saia ez dadin. Hautatzaileak, honen guztiaren ondoren, [hesp4] eta [hesp5] helburuak sortuko ditu, planifikatzaileak abisatuta. Lan berriak sortuko ditu, eta agendan dauden lanak berrantolatu. Egileak une horretan [L4] lana martxan jartzen du [hesp4] eta [hesp5] helburuak lortzeko behin lanak sortuta (ikus V.25 irudia), hauek dira [L4] eta [L5] hurrenez hurren. V.23 irudia. Ataza eta helburuen prozesua elkarrekintzan zehar (I).
Pantaila honen bidez psikolinguistak, testuak aukeratzeaz gain, ikasleek testuak idatzi aurretik irakasleak bidalitako ariketari buruzko informazioa jaso dezake. Horretaz gain, ikasle bati buruzko informazioa ere eska dezake. Dena den, azaltzen ari garen adibidean, une honetan IRAKAZI sistemarekiko komunikaziorik ez dagoela suposatu dugunez, ikasleen informazioa eskuratzeko Erakutsi izeneko botoia desaktibaturik dago pantailan. V.25 irudian [L4] lana martxan jartzen denetik burutzen den arteko prozesua adierazten da. Aurretik azaldutako pantailan psikolinguistak onartu botoia sakatzen duenean [L4] lana bukatutzat ematen da. Momentu horretan egileak abisatzen dio planifikatzaileari [hesp4] helburua bete dela esanez. Planifikatzaileak helburua betetzat ematen du, eta, ondoren, hautatzaileak [L4] lana ezabatzen du lanen exekuzio-zuhaitzetik. Kontuan izan, ezabaketa hau beti zuhaitzaren hosto bat izango dela. Hala ere, ezabaketa ez da mugatzen hostoa ezabatzera, hostoaren gurasoaren beste umeak (hots, lanak) ere aztertzen dira, eta, hauetako baten helburua betetako helburu bera izanez gero, ume hori ere ezabatuko da. V.24 irudia. Corpusaren aukeraketa.
Eman dezagun psikolinguistak corpusa aukeratu duela dagoeneko, eta Ikasle_baten_tartehizkuntz_egituren_sorkuntza izeneko atazaren exekuzioan zehar une batean lana gelditzen dela [hesp6], [hesp7] eta [hesp8] izeneko hiru helburu espezifiko paralelo (ikus V.11 irudia) sortzen direlako. Esan bezala, planifikatzaileak helburuak tratatzen ditu; gero, hautatzaileak aipatu helburuei dagozkien atazak identifikatu, eta lan berriak sortzen ditu, hauek dira, [L6], [L7] eta [L8]. Ondoren, egileak exekutatu beharreko lana hautatzen du (ikus V.26 irudia).
V.25 irudia. Ataza eta helburuen prozesua elkarrekintzan zehar (II). V.26 irudia. Ataza eta helburuen prozesua elkarrekintzan zehar (III).
44 Suposa dezagun hainbat exekuzio-pausu eman ondoren, Erregela_linguistikoen_ereduak_atera (ikus V.11 irudia) izeneko ataza martxan dagoela. Ataza honen zehar, besteak beste, testuen hitzen analisiak lantzen dira. Konkretuki, psikolinguistak aktibatutako erregelak lantzen ditu interpretazio bakoitzeko (ikus V.27 irudia). Goitik beherako metodologia aplikatuz, aztertzen ari den (maila_aztergai) eta honen gorago dagoen hurrengo maila (goiko_maila) konparatu eta desberdinak diren interpretazioak aurkezten zaizkio psikolinguistari. Hau da, adibidez, goiko_maila izenburupean dauden analisiak goiko mailan baziren, baina aztertzen ari garen ikaskuntzamailan baztertu dira. Hau bi modu desberdinetan irakur daiteke: alde batetik, aztertzen ari garen mailan desagertutako interpretazioa ez dela egokia; edo, beste aldetik, egokia izan arren, oker analizatu dela; azken kasu honek esan nahi du aztergai dugun ikaskuntzamailaren ezagutza findu behar duela psikolinguistak. Ezagutzaren finketa dela eta, hitzen analisi morfologikoak erakusten dira desanbiguaziorako erregela morfosintaktikoak aplikatu aurretik, eta erregelak aplikatu ondoren. V.27 irudian agertzen den adibidean, erregelak aplikatu ondorengo analisiari erreparatzen badiogu, arraio hitzaren kasuan ikusten dugu aztertzen ari garen ikaskuntzamailaren kasuan IZE interpretazioa desagertu dela. Honen aurrean psikolinguistak bi irtenbide ditu: • Hiztegiaren ezagutza aztertzea • Erregela morfosintaktikoen ezagutza aztertzea Suposa dezagun aztergai dugun ikaskuntza-mailan jarraiki lema ezaguna izan arren ikasleek ez dakitela aditz trinko gisa erabiltzen. Kasu horretan psikolinguistak jarraitu eta ADT (aditz trinkoa) itemak klikatu eta ezagutza ezezagunatzat markatuko du hiztegiaren finketa izeneko aukeraren bidez. Ondoren, sistemak analisia berriro egingo du.
Eman dezagun, orain, analisi berrian oraindik ere analisi zuzena ez dugula; edo, pentsa dezagun aztergai dugun ikaskuntza-mailan ikasleek badakitela jarraiki aditz trinko bezala erabiltzen. Kasu bietan psikolinguistak aplikatutako erregelak aztertzeari ekingo dio erregela linguistikoen finketa aukera hautatuz: azaldutako adibidean MS_250 identifikadorea duen erregela aukeratu du psikolinguistak. Hautatutako erregela editatzean (ikus V.28 irudia), psikolinguistak aurkitzen du arraio hitza analizatzean zergatik ez den agertu IZE interpretazioa aztergai dugun ikaskuntzamailan: IZE interpretazioa ezabatu (REMOVE) du erregelak eskubiko hitzaren interpretazioren batek ADL ezaugarria duelako (1 ADL). V.27 irudian ikusten denez eskubiko hitza analizatzean ezan interpretazio desbideratzeduna (LEM_LEOEZS) sortu da ikaskuntza-maila honetan interpretazio horretan ADL ezaugarria dago, eta, ondorioz, MS_250 erregela aktibatu da. Guzti honen aurrean psikolinguistak erabakitzen du MS_250 erregela ez dela baliagarria aztergai dugun ikaskuntza-mailan. Erregela ezabatu eta berria sortu, edo erregela bera egunera dezake. Kasu honetan erregela eguneratzen du (ikus V.28 irudia) ondokoa adieraziz: V.27 irudia. Ezagutza linguistikoaren azterketa.
46 IZE interpretazioa ezabatu (REMOVE) eskubiko hitzaren interpretazio guztiek ADL ezaugarria baldin badute (1C ADL). Bukatzeko, ez ahaztu psikolinguistak edozein momentutan erregelak editatu eta eguneratu ditzakeela prozesuan zehar. Utzi Onartu HITES: Erregelen edizioa Erregela baten ezaugarriak Deskribapena Erregela agindua Agindugaia Adibidea Egitura baldintzak Hizkuntza baldintzak Identifikadorea Mota linguistikoa MS_250 REMOVE IZE (1 ADL) morfo_sintak "<etortze>" (ADI ...) (IZE ...) Berria sortu
Azaldutako elkarrekintza burutu ahala Erregela_linguistikoen_ereduak_atera izeneko ataza martxan dago. Honetaz gain, saioaren hasieran sortu zen [L2] izeneko lana agendan dago zai dauden lanen artean. Lan hau, berriz, aktibatuko da psikolinguistak eguneraketa bat egiten duenean ezagutzaren finketan zehar, eta aktibazio honek [L2] lana martxan jartzea ekarriko du. Adibidearen azalpenari amaiera emateko asmoz, saioan zeharreko exekuzioan salto txiki bat emango dugu: Erregela_linguistikoen_ereduak_atera izeneko ataza bukatutzat emango dugu, eta suposatuko dugu dagoeneko fenomeno linguistikoen identifikazio-prozesura heldu dela psikolinguista (ikus V.11 irudia). Ataza honen barruan fenomeno_linguistikoen_zehaztapena izeneko helburua [hesp1] dugu. Helburu hau hiru ataza desberdinen bidez lor daiteke: fenomenoa_diskriminatzea_ereduen_laguntzaz, fenomenoa_diskriminatzea_psikolinguistaren_ _laguntzaz
eta ikaslearekiko_elkarrekintzaz_diskriminatzea, – azken atazak IDAZKIDErekiko komunikazioa eskatzen du –. Ondoren azalduko dugu nola burutzen den aipatutako helburua fenomenoa_diskriminatzea_psikolinguistaren_laguntzaz izeneko atazaren bidez: V.28 irudia. Erregela linguistikoen edizioa.
Tartehizkuntz eredua modelizatzeko sistema adimenduna 47 V.29 irudian psikolinguistarekiko interfazea azaltzen da. Honetan psikolinguistari fenomeno linguistikoak aurkezten zaizkio. Honek fenomenoak editatzen ditu, zuzendu eta automatikoki lortu ez den informazioa osatzen du, hots, fenomeno linguistikoaren deskribapena. Behin informazioa aztertuta (hizkuntza-baldintzak, egitura-baldintzak, eta abar), psikolinguistak erabaki bat hartuko du: fenomenoa ezabatu, fenomeno berria sortu, edo onartu, berak egindako zuzenketekin, noski. Azken kasu honetan fenomeno aztertuen zerrendara pasako da fenomenoa. HITES: Fenomeno linguistikoen azterketa Ezabatu Erakutsi Ezabatu Onartu Utzi Fenomeno aztertuak
48 V.8 Inplementazio-egoera eta landu beharrak. Objektuetara zuzendutako programazioan oinarritutako metodologian inplementatu da HITES sistema. Moduluen inplementazioan erabili den lengoaia CLIPS izan da. Atazen inplementazioak halaber CLIPS-en burutu dira, nahiz eta baditugun C-n eta Perlen inplementatutako batzuk; honen adibide dugu Erregela_linguistikoen_ereduak_atera izeneko ataza. Ataza hau corpusaren trataera osoaz arduratzen dena da: dagozkion testuak hautatu egiten ditu, trataerarako prestatzen ditu (filtroak...), eta testu hauetan gertatzen diren erregela-linguistikoak identifikatzen ditu. Horretarako beharrezko dituen tresna linguistikoekin komunikatzen da. Kontrol-sistemaren zatiari dagokionean, oraingoz simulazio erdiautomatikoa baizik ez da garatu. Gerora begira alabaina (Arregi, 95)-n garatua izan den atazen aktibazioa gure kontrolean integratzea proposatuko genuke. Izan ere, modu honetara atazen exekuzio bat inplementatuko genuke, non beren kontrol-egiturak ezagutza prozeduralaren zati izango bailirateke. Gure inplementazioan oraingoz ataza objektuaren slot gisa ez dira sartu kontrolegiturak. Aipatu integrazioak halaber, diseinu-mailan aldaketak eskatzen ditu, izan ere (Arregi, 95)-n atazen aktibazioa atazaren onarpen-baldintzen baitakoa baita, eta gure kasuan aldiz, atazen onarpen-baldintzez gain, baditugu burutu beharreko lanak seinaleztatzen dizkiguten helburuak ere. Azkenik, psikolinguistarekin izandako komunikazio zati desberdinak inplementatuak izan dira, baina interfaze bakar batean integratzea da falta dena. Integrazio honen alderdirik nagusienak tresna linguistikoekiko komunikazioa eta tartehizkuntz ereduen eguneratzea eta kontsulta genituzke. Psikolinguistaren interfazea inplementatua izan ez bada ere, alderdirik nagusienak beste esparru batzuetan erabili dira. Tresnen integrazioari dagokionean esaterako, VI. kapituluan ikusiko dugu IDAZKIDE sisteman TCL/TK-n interfaze bat garatu dela eta hainbat tresna linguistiko honen barruan integratu dela. Eta tartehizkuntz ereduen eguneratze eta kontsultari dagokionez GBC (Elorriaga et al., 98) erabat baliagarria izan zaigu egindako probetan, CLIPS-en inplementatutako ezagutza-baseen eraketarako tresna dugu GBC. Tresna honen integrazioa (Arruarte, 98)-n ikus dezakegun bezala, jadanik erabili izan da ezagutza-baseen sormeneko interfazeetan.
1 VI. IDAZKIDE eta IRAKAZI: idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza-sistemak. Kapitulu honetan IDAZKIDE eta IRAKAZI sistemak azalduko ditugu. IDAZKIDE idazteprozesurako ingurune lagungarria da; ikaslearekin egiten du lan eta bai HITESekin bai IRAKAZIrekin komunikazioa du. IRAKAZIk ikaslearen ezagutza linguistikoaren diagnosian eskaintzen dio laguntza irakasleari. Esaterako, ikasleen desbideratzeen arrazoiak aztertzeko erabiltzen dugu sistema hau. IRAKAZIk hizkuntz irakaslearekin egiten du lan eta bere emaitzak bai IDAZKIDEk bai HITESek erabiltzen dituzte. Kapitulu honetan gehienbat IDAZKIDE azalduko dugu garatuagoa baitago eta ekarpen gehiago baititu. IRAKAZIri buruz, ordea, ideia orokor batzuk emango ditugu. Esan bezala, aurreko kapituluan azaldutako HITES sistema adimendunak eta kapitulu honetan deskribatuko ditugun bi sistemek bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesuaren azterketarako MUGARRI ingurunea osatzen dute. Sistemek elkarrekiko komunikazioa izateaz gain hainbat ezagutza-base komun dute, konkretuki, tartehizkuntz ereduak, diagnosiezagutza, ikasle-eredua eta tresna linguistikoen ezagutza. Aurreko bi kapituluetan tartehizkuntz ereduak eta ezagutza linguistikoa aztertu ditugu; honetan, berriz, ikasle-eredua eta diagnosi-ezagutza landuko ditugu, besteak beste. Ondoren, IRAKAZI eta IDAZKIDE sistemak deskribatuko ditugu, bakoitzaren interfazea azalduz. Horretaz gain, ikasle-ereduaz, diagnosi-ezagutzaz eta tresna linguistikoen integrazioaz ere arituko gara. VI.1 Sarrera. IDAZKIDE eta IRAKAZI sistemek ondoko bi arazoei erantzuna eman nahi diete: 1. Euskara ikasten dutenek orokorrean oztopo handia aurkitzen dute hizkuntzaren morfologia ikastean, hizkuntza eranskaria baita euskara. 2. Euskaltzaindiak maiz argitaratzen dituen arau berriak ez dira heltzen hizkuntz ikasle guztiengana. IDAZKIDE ingurune lagungarria da, eta ez du sistema tutoreen filosofia jarraitzen. Bere helburua ikaslearen ikaste-prozesuan zehar laguntza ematea da, beraz, ez dago aldez aurretik erakutsi beharreko ezagutza linguistiko antolatua ikasleari irakasteko. IDAZKIDEn lan hori
2 ikasgelan burutzen dela suposatzen da, hortaz, sistema osagarria da ikaste-prozesuan, eta ez gidaria. Sistemak hainbat tresna linguistiko eskuragarri jartzen dio ikasleari idazte-prozesuan zehar. Inguruneak interfaze grafikoa eskaintzen dio ikasleari hainbat eragiketa egiteko aukera emanez: hitz baten analisi morfologikoa egitea, hitz baten definizioa erakustea, hitz desbideratu baten proposamenak ematea, e.a. Sistemak ikaslearekiko elkarrekintzan honen ikaskuntza-maila, ikaste-estrategiak eta hainbat ezaugarri izango ditu kontuan. Ikaslearentzako sistema lagungarria izateaz gain ikaste-prozesuaren azterketarako osagai ere badugu IDAZKIDE. Honegatik, ikaslearekiko elkarrekintzetan sortutako informazioa ikaste-prozesuaren azterketarako erabiliko da. IRAKAZI inguruneak irakaslearekin elkarreragiten du, bai ikasleari buruzko ezaugarriak jasotzeko bai ikasleak erabiltzen dituen egitura desbideratuen diagnosia lantzeko. Prozesu honetan irakaslea da diagnosiari buruzko informazioa ematen duena. Egitura linguistikoak HITESek sortutako tartehizkuntz ereduetatik jasotzen ditu IRAKAZIk. Honek irakasleari eskaintzen dion interfaze grafikoan ikasleari buruzko ezaugarriak eta bere egitura linguistikoak jasotzeko aukera emateaz gain, ikasleek ikasgelan egindako ariketei buruzko informazioa ere jasotzen du. Gainera, informazioa lantzeko hainbat tresna ere eskaintzen du: egitura linguistikoen sailkapenak, egiturak erabiltzeko arrazoi posibleen zerrendak, aldi berean gertatzen diren egitura linguistikoen azterketa, e.a. Azkenik, IRAKAZIren bidez egindako diagnosia IDAZKIDEk erabiliko du. Laburbilduz esango dugu IDAZKIDE sistema elkarreragileak, alde batetik, HITES sistemak ikaskuntza-maila bakoitzeko sortutako ereduak dituela oinarri, eta, beste alde batetik, IRAKAZIren bidez jasotako diagnosirako informazioa erabiltzen duela. VI.2 Ikasle-eredu komuna. VI.2.1 Ezagutza-baseak. VI.1 irudian MUGARRI inguruneko HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE sistemek konpartitzen dituzten lau ezagutza-base azaltzen dira: tartehizkuntz ereduak, ezagutza linguistikoa, ikasle-ereduak eta diagnosi-ezagutza. Azken honek tartehizkuntz ereduen desbideratze-egiturak oinarritzat hartzen ditu. Ezagutza-baseak kudeatzeko ezagutza-baseen kudeatzailea dugu. Honek HITES, IRAKAZI edo IDAZKIDEk eskatutako informazioa eskuratu edo eguneratuko du hala eskatuz gero.
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 3 Ezagutza-baseak Tartehizkuntz ereduak Ikasle-ereduak Ezagutza linguistikoa Ezagutza-baseen kudeatzailea Diagnosiezagutza
VI.1 irudia. MUGARRI ingurunearen ezagutza-baseak Tartehizkuntzaren eredu kontzeptuala IV. kapituluan ikusi genuen. Ereduaren gestioa, berriz, hau da, eskuratze-prozesua zein eguneratzea, V. kapituluan aztertu genuen. Ezagutza linguistikoaren tratamendua ere aipatutako bi kapituluetan landu genuen. Ikasle-eredua eta diagnosi-ezagutza, ordea, orain arte sakondu gabeko ezagutza-baseak ditugu. Bi hauek HITESek ere erabili arren funtzio garrantzitsuagoa betetzen dute IDAZKIDE eta IRAKAZI sistemetan. Hau dela eta, aipatutako bi ezagutza-baseak kapitulu honetan aztertuko ditugu. VI.2.2 Ikasle-ereduaren gunea. Ikasle-ereduaren gunea HITES, IDAZKIDE eta IRAKAZI sistemek erabiltzen dute. Dena den, hirurek ez dituzte ikasle-ereduaren ezaugarri guztiak erabiltzen. Batek ezaugarri bat erabiltzen duen bitartean beste batek eguneratu egin lezake eta hirugarrenak kontuan eduki ere ez. Beraz, ezaugarri bakoitza zein sistematan den erabilgarri adieraziko dugu (ikus sistemak ezaugarria VI.2 irudian). Horretaz gain, ezaugarri bakoitzaren portaera ere azalduko dugu definizioan: ikasle-ereduaren ezaugarri bat saioan zehar aldakorra denean dinamikoa dela esango dugu, bestela, estatikoa dela kontsideratuko dugu. Ezaugarri bera sistema baterako dinamikoa izan daiteke eta beste baterako, ordea, estatikoa. Adibidez, HITESen ikaslearen ikaste-estrategiak estatikoak dira, hau da psikolinguistak kontsultatu bai, baina ezin ditu eguneratu; IRAKAZIn, berriz, ikaste-estrategiak aldakorrak dira irakasleak ikaslea ezagutzen duelako, edozein kasutan jarraitzen dute estatikoak izaten saio baten barruan; azkenik, IDAZKIDEn dinamikoak dira, ikasleak erabilitako tresna linguistikoen arabera bere ikaste-estrategiak egunera daitezkeelako saioan zehar. Beraz, ezaugarria kontzeptua definitzean zein sistemari dagokion esateaz gain, horien artean dinamikoa zein kasutan den ere adieraziko dugu.
VI.2 irudia. Ezaugarria kontzeptuaren definizioa. Ikasle-ereduan ezaugarriak izeneko slota izango dugu, eta slot honek ezaugarria motako objektuen zerrenda izango du. Hau dela eta, ikasle-eredua honela definitzen dugu VI.3 irudian: structure Ikasle_ereduaren_gunea; subtype-of: Ezagutza_basea; parts:
hizkuntz_maila: integer; VI.3 irudia. Ikasle-ereduaren definizioa. Ikasle-eredua errepresentatzen duten objektu nagusiak ikusi ondoren, ikasle-ereduaren gunean ze informazio gorde dugun aipatzeari ekingo diogu: • euskaltegia • irakaslea • taldea • ikasketak • ama-hizkuntza/k • ama-hizkuntza_ren_maila • euskaldun berria (true/false) • noiztik berria / euskalkia euskaldun zahar izanez gero • hizkuntzak (entzumena/mintzamena/idazmena/irakurmena)
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 5 • euskararen erabilera (0tik 100era -> %) • non erabiltzen duen • non erabiliko duen • ikasteko arrazoi pertsonalak • hasieratik jarraitutako ikaste-prozesua (garaia/non/maila/ordu_kopurua_astean) • eguneroko bizitzan dauzkan edo eduki dituen erreferente euskaldunak (nongoa eta noiz "txikitan/gaztetan/helduaroan") VI.2.3 Diagnosi-ezagutza. Diagnosi-ezagutzan ikasleak bere tartehizkuntzaren egitura linguistiko desbideratuak erabiltzeko eduki ditzakeen arrazoiak gordetzen ditugu. Arrazoi horiek batzuetan ikasteestrategietan izaten dute jatorria. Hau dela eta, sistemak ikasleari gomendioak emango dizkio erabili beharreko ikaste-estrategiei dagokienez. Sistema automatiko batek bidera dezake ikaslea ikaste-estrategia konkretuak landu ditzan; bestelako arrazoietan (adib. ikasteko arrazoi pertsonalak, euskararen erabilera, ...), ordea, ezin du eragin handirik sortu. VI.4 irudian ikus daitekeenez bi maila bereizten dira diagnosi-ezagutzan:
6 Ezagutza-baseak Tartehizkuntz ereduak Ikasle-ereduak Ezagutza linguistikoa Diagnosi-ezagutza TA1 TA2 S1 S3 S4 BA1 BA2 BA3 Ezagutza-baseen kudeatzailea S2
VI.4 irudia. Diagnosi-ezagutza ezagutza-basea. Egiturak erabiltzeko sakoneko arrazoiak (Si) beren aldetik bi multzo nagusitan banatzen dira: ikaslearen barruko faktoreak (Bi) (adib. denbora laburrean hizkuntz maila altua lortu izana) eta ingurunearen faktoreak (Ii) (adib. euskalki batean mintzatzen zen norbaitekin bizi izandako garaia) (ikus C eranskina). Hori dela eta, sakoneko arrazoi hauek bi multzotan bereiztuko ditugu, adibidez:
S1 = <B11 ... B1n, I11 ... I1m> ... Hortaz, diagnosi-ezagutzan tartehizkuntz egitura bakoitzeko egitura hori erabiltzeko arrazoiak biltzen dira. Era honetan, azken finean, tartehizkuntz egiturak ikasle-moten arabera ari gara antolatzen. Bi ikaslek egitura-multzo baten arrazoi berdinak dituztenean ikasle-mota berekoak direla esango dugu. Irudian ikusten denez tartehizkuntz egituren maila eta egiturak erabiltzearen arrazoien maila bi motatako erlazioek lotzen dituzte: erlazio biunibokoak (adib. BA1) eta erlazio ezbiunibokoak (adib. BA2, BA3). Erlazio bat biunibokoa da baldin eta tartehizkuntz egitura bat emanda eta sakoneko arrazoi bat emanda ez badago arrazoi gehiagorik emandako egitura erabiltzeko. Erlazio bat ez-biunibokoa da baldin eta tartehizkuntz egitura bat emanda eta sakoneko arrazoi bat emanda, badago beste arrazoiren bat ere emandako egitura erabiltzeko. Diagnosi-ezagutza HITESek erabiltzen du IRAKAZIk eskaintzen duen ezagutza dela medio. IDAZKIDE ikaste-sistema lagungarriak ere diagnosi-ezagutza hori erabiliko du ikaslearekiko elkarrekintzan, baina, ezingo du diagnosi-ezagutza zuzenean aldatu, bai, ordea, zeharka, ikaslearekin izandako saioen berri IRAKAZIri emanez.
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 7 VI.3 IDAZKIDE: idazte-prozesurako sistema lagungarria. VI.3.1 IDAZKIDEren arkitektura. IDAZKIDE (Díaz et al., 99) ez da hizkuntzak irakasteko sistema adimenduna, baizik eta hizkuntzak ikasteko ingurune adimenduna. Sistemaren helburua ikaste-prozesuan zehar ikasleari laguntzea da, hauen ikasketa bideratzeko aholkuak emanez. Horretarako, ikasleen ezaugarriak zein ezagutza linguistikoa gordetzen ditugu ikasle-ereduan. Honetaz gain, HITES eta IRAKAZI sistemekin batera osatzen duen MUGARRI izeneko ingurunean tartehizkuntz ereduak gordetzen ditugu ikaskuntza-maila bakoitzeko. Sistemak ez dauka gordeta aldez aurretik erakutsi beharreko materiala, CALL (Computer Assisted Language Learning) sistema gehienek duten moduan. IDAZKIDEren oinarria sakonki landutako hainbat sistema independentek (hots, tresna linguistikoak) osatzen du. Tresna linguistikoek komunikazio-modulu baten bidez elkarreragiten dute sistemarekin. Tresnak zeharo independente izateak garrantzi handia du sistemaren hobekuntza inkrementalari begira. Esate baterako, tresna linguistikoak interfazerik gabe exekuta daitezke, hau da, zeharo autonomoak dira, ondorioz interfaze-mota desberdinekin esperimentatzeko aukera ematen digute. IDAZKIDE zazpi moduluk osatzen dute: • Tresna linguistikoak. • Interfaze adaptatibo bat. • Antolatzailea. • Aholkularia. • Gainbegiratzailea. • Komunikazio-modulua. • Ikasle-eredua. Hizkuntz ikasleak interfazearen bidez elkarreragiten du sistemarekin, edozein momentutan tresna linguistikoak erabiltzeko aukera izanik. Antolatzaileak sistema eta ikaslearen arteko elkarrekintza kontrolatzen du: komunikazio-moduluaren kontrola darama. Aholkulariak ikaslearentzako emaitzak egokitzen ditu ikaslearen arabera, beti ere, ikasleeredua oinarri izanik. Azkenik, gainbegiratzaileak antolatzailearen prozesua aztertuko du, eta, egoki balitz, ikaslearen eredua eguneratuko luke. VI.5 irudian arkitektura orokorra aurkezten dugu moduluen arteko elkarreragiteak adieraziz. Hurrengo ataletan modulu bakoitza sakonago azalduko dugu.
8 Ikasle-eredua Gainbegiratzailea Antolatzailea Tresna linguistikoak Interfazea Komunikaziomodulua Ikaslea HITES eta IRAKAZI Aholkularia
VI.5 irudia. IDAZKIDEren arkitektura. VI.3.2 Antolatzailea, aholkularia eta gainbegiratzailea. Antolatzailea Antolatzaileak sistema eta ikaslearen arteko elkarrekintza kontrolatzen du, hiru ikaste-modu desberdinetarako aukera emanez: ikasketa gidatua, esplorazio askea eta ikasketa aske-gidatu konbinatua. Esplorazio askean ikasleak edozein unetan tresna linguistiko guztiak erabil ditzake edozein testutan hitzen bat aukeratuaz edo berak asmatutako hitzen bat emanez. Adibidez, ikasleak zalantzaren bat duenean sistemari galde diezaioke, bai testua idazten ari denean, bai testua zuzentzen ari denean. Esplorazio askean laguntza gidatua ez dago aktibatua. Antolatzaileak, ikasketa gidatua erabiltzen denean, hainbat aholku bideratzen dio ikasleari, ikaslearen ezaugarriak eta ikasleak saioan zehar jarraitutako prozesua kontuan izanik. Ez dugu ahaztu behar erabilitako tresna linguistikoek ikaslearen ikaste-estrategiei buruzko gakoak ematen dizkiotela antolatzaileari. Ikasketa aske-gidatuan ikasleak sistemaren gomendioak jarraitzen ditu batzuetan, baina beste batzuetan gomendioei kasurik ez egin eta esplorazio askea aukeratzen du edozein tresna erabiliz. Azkenik, ez dugu ahaztu behar antolatzaileak tresna linguistiko bat noiz exekutatu behar duen ere erabakitzen duela.
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 9 Aholkulariak Antolatzaileak tresna linguistiko bat exekutatzeko eskatzen duenean beharrezko informazioa pasatzen dio aholkulariari eta honek emaitza egokituko du tresna linguistikoa egikaritu ondoren. Egokitzapena ikasle-ereduaren araberakoa da. Gainbegiratzailea Gainbegiratzailearen funtzioa antolatzailearen zein ikaslearen prozesua aztertzea da, horretarako ikaslearekiko saioen garapena gordeko du eta egoki deritzonean ikasle-eredua eguneratzeko aginduak sortuko ditu. Ikasleak erabilitako tresnak kontuan izanik, gainbegiratzaileak ikaslearen ikasteestrategiak ebaluatuko ditu. Esate baterako, batzuetan ikasleak idatzitako testuaren hitz konkretu bat aukeratzen du, hitz horri buruzko ezagutza berria lantzeko. Prozesu honetan jarraitutako kontsultek ikaslearen ikaste-estrategiak islatzen dute neurri batean. Hortaz, saio baten ondoren gainbegiratzaileak kontsulta-prozesu hauek aztertutakoan ikasleari modu egokienean laguntzen dioten ikaste-estrategiak gordeko ditu ikasle-ereduan. Ondorengo saioetan antolatzaileak estrategia hauek erabiliko ditu laguntza gidatuan. Adibidez, ikasleak askotan hitzen deklinabidea kontsultatuz gero, bere ikaste-estrategien artean gramatika kontsultatzearena dagoela ondorioztatuko du. Ikaslearen estrategien artean estrategia hori aurretik ez balego ikaslearen ereduan gehituko luke. VI.3.3 Tresna linguistikoen integrazioa IDAZKIDEn. Komunikazio-modulua Aipatu bezala komunikazio-modulua tresna linguistikoekiko komunikazioaz arduratzen da antolatzaileak eskatuta. Beraz, ikasleak tresna linguistikoei dei egiten dienean edo sistemak berak egoki deritzonean komunikazio-modulua aktibatuko da. Komunikazio-modulua beste sistemekiko komunikazioaz ere arduratzen da, hots, HITES eta IRAKAZIrekin egon daitezkeen harremanez. Dena den, komunikazio-mota hau garatu gabe gelditu da hemen aurkezten den lanean, eta etorkizunean, heldu beharreko gaia dugu hau. Tresna linguistikoak IDAZKIDEn diseinatu eta inplementatutako tresna linguistikoen garapenean euskararen tratamendu automatikorako sortutako tresnak abiapuntu izan dira. Ingurune honetan IXA
10 ikertaldeak hainbat arlo landu du: datu-base lexikalak, morfologia, morfosintaxia, hiztegi eleanitzak, kontzeptu-sareak, sintaxia, eta abar. Kapitulu honetan integratu, egokitu eta sortutako tresnak bai hiztegi-mailan bai morfosintaxi mailan garatuak dira. Arlo hauek garrantzi handia dute euskara bezalako hizkuntza eranskari bat ikasterakoan. Azpimarratzekoa da IDAZKIDEn integratutako tresnek ez dituztela hitzen zerrendak erabiltzen hitzak analizatu, zuzendu edo sortzeko, hizkuntzak ikasteko sistema askotan gertatzen den bezala. Gure kasuan, tresna linguistiko guztietarako komuna den 70.000 sarreradun datu-base lexikala dugu oinarri (Aduriz et al., 98). Azkenik, ikasleak ikaste-sisteman eskuragarri duen tresna linguistiko bakoitza azaldu aurretik, ez dugu aipatu gabe utzi nahi aplikatutako berrerabilpenaren filosofia. Sistema informatikoen munduan berrerabilpena oso garrantzitsua izan arren, askotan errealitatean berrerabilpen hau ez da posiblea izaten diseinuak espezifikoegiak egiten direlako edota euskarri fisiko zein sistema logiko konkretuetan egiten direlako, eta gero hauek ez direlako eramangarriak izaten. Hemen aurkezten dugun lanean, ordea, hasieratik tresnak berrerabiltzea izan dugu helburu. Lehen aipatutako IXA ikertaldean tresna bera aplikazio desberdinetarako moldatua izan da askotan. Adibide gisa, datu-base lexikala lematizatzailerako (Aduriz et al., 96) eta hizkuntz ikasleen tartehizkuntzaren modelizaziorako (Maritxalar et al., 97) tresnen oinarri moduan erabilia izan da. Ondoren IDAZKIDE sistema lagungarrian integratu, egokitu eta sortutako tresnak azaltzeari ekingo diogu: • XUXEN: testu bat emanda desbideratzeak bilatzen dituen zuzentzaile ortografikoa (Aduriz et al., 97; Agirre et al., 92), edo hitz bat emanda hitz estandarra den ala ez esaten duena. Egokitutako zuzentzaileak ikasleen ikaskuntza-maila zein ezaugarrien arabera egingo du zuzenketa. Adibidez, ikaskuntza-maila konkretuari ez badagokio hitz baten ezagutza, hitza agertu arren sistemak ez du desbideratzea markatuko. • EDBL: 70.000 sarreradun datu-base lexikala (Agirre et al., 95; Aduriz et al., 98). Datubase honetan hitzen kategoria eta azpikategoria, eta erabilera-adibideak kontsulta daitezke. EDBLk hiztun adituen ezagutza biltzen duenez, ez dugu egokiena ikusten datu-basea dagoen bezala erabiltzea. Horregatik, ikaslearentzako ingurunean ez dugu interesgarri ikusten datubase lexikalaren informazio guztia erakustea, zenbait datuk ikaslea nahas dezake eta. Beraz, atzipenerako interfaze berria sortu dugu. Honetaz gain, hitzari buruzko informazioa eskatzean ez zaio ikasleari eskatzen lema jakitea, beraz, hitz deklinatua emanda ere informazioa jasotzeko aukera du. Batzuetan, hitz deklinatu batek lema posible bat baino gehiago izan dezake, kasu horretan sistemak ikasleari lema posibleen zerrenda aurkeztu eta galdetzen dio lema aukera dezan. Azkenik, ikaskuntza-maila bakoitzeko datu-base bana
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 11 sortzea proposatzen dugu. Honetarako, atributu berriak beharrezkoak dira, hots, ikaskuntzamaila eta hitzaren aplikazio-testuingurua (tematikoa, linguistikoa eta egiturazkoa). • Hitzen definizioa kontsultatzeko hiztegia ere badugu gure ingurunean. Tresna hau egiteko oinarri bakarra hiztegia izan da. Kontsultarako tresna sortu dugu eta EDBLn gertatzen den bezala hitzaren bilatu aurretik lematizatu egiten da. • Proposatzaileak desbideratzedun hitz bat emanda antzeko hitz estandarrak proposatzen dizkio ikasleari. Guk proposatutako egokitzapenean proposatzaileak kontuan izaten ditu bai ikaslearen ezaugarriak, bai saioaren helburuak. • Analizatzaile morfologikoa (Alegria et al., 96) egoki deritzogu gramatikaren kontsultarako sistema gisa. Analizatzailea Bi Mailatako Morfologian (Agirre et al., 92) oinarritua dago eta hitzaren analisi posible guztiak ematen ditu, batzuetan sistemarentzat lema ezezaguna izan arren. Analizatzailean kontrola eta ezagutza zeharo independenteak direnez posible izan zaigu sistema egokitzea ikasleen sistemari begira. Aldaketak ezagutzan batez ere egin ditugu, eta aldaketa batzuk kontrolean ere beharrezkoak izan zaizkigu. Adibidez, hasierako analizatzaileak ez zituen analisian aktibatzen ziren erregelak detektatzen, egokitutako analizatzaileak, ordea, analisi bakoitzean aktibatutako erregelak, estandarrak eta desbideratzeak, azaltzen ditu ikaslearentzat adierazgarri den kode baten bidez. Modu honetan ikasleak informazio gehiago du desbideratzeak egiten baditu berak zuzendu ahal izateko. Eta zuzentzeko gai ez bada, proposatzaileari kontsulta diezaioke beti. • IDAZKIDE ingurunean sortutako azken tresna hitzen deklinabidearen sortzailea dugu. Honek hitz bat emanda bere deklinabide osoa, edo ikasleak eskatutako deklinabide-kasu konkretuak ematen ditu. Sortzailea analizatzaile morfologikoan oinarrituta dago. Hau posible da aipatutako analizatzailea bi zentzutan dabilelako, analisian eta sorkuntzan: hau Bi Mailatako Morfologiaren (Koskenniemi, 83) ezaugarri nagusietako bat da. VI.3.4 Ikasle-eredua. VI.3.4.1 Ikasle-ereduak sistema adimendunetan. Gaur egun, sistema adimendunen arloan dabiltzan ikertzaile askok erabiltzailearen eredua beharrezkotzat hartzen dute. Dena den, ez dago akordiorik ereduan kontsideratu beharreko ezaugarriei buruz aritzen denean. Eta batzuetan zalantzan jartzen da osagai beharrezkoa ote den ere (Holt et al., 94). Guk ikasle-eredua osagai garrantzitsutzat hartzen dugu IDAZKIDE bezalako sistema adimendun batean (Díaz et al., 98b).
12 Hori dela eta, ikasle-eredua bibliografian topatzen ditugun ereduen sailkapenetan kokatu nahi izanez gero, kontuan izan behar dugu amankomunean duten ikasle-eredua desberdin sailka daitekeela kontuan izandako sistemaren arabera: HITES, IRAKAZI edo IDAZKIDE. Adibidez, ereduaren ezagutzaren eguneratzeari dagokionez bada hainbat ezaugarri IDAZKIDEn estatikoa dena, eta beste bi sistemetan dinamikoa. Hau dela eta, § VI.2.2-n ezaugarria objektua definitu dugu dinamismoa adierazi ahal izateko. Ondorioz, ikasleereduaz aritzen garenean, hiru sistemek konpartitzen duten ikasle-ereduaz mintzatzen garen edo sistema konkretu baten eredua aztertzen ari garen zehaztea beharrezkoa da. Atal honetan, Verdejoren (1992) sailkapena abiapuntutzat hartuta eredu komunaz aipamenak egingo ditugu; hurrengo atalean, ordea, IDAZKIDEren ikasle-eredua soilik landuko dugu. Verdejoren (1992) sailkapenean ereduak sei irizpide desberdinen arabera sailkatzen dira: • Eredu generikoak versus banakoak. • Ereduaren erabilera. • Domeinu-ezagutzaren adierazpenaren zabalkuntza. • Azaleko versus sakoneko eredua. • Eredu iraunkorrak versus tenporalak. • Eredu aurredefinituak versus ondorioztatuak. Eredu generikoak versus banakoak. Lan honetan proposatzen den MUGARRI ingurunearen ezagutza-baseen artean tartehizkuntz ereduak eta ikasle-ereduak agertzen zaizkigu. Tartehizkuntz ereduetan ikaskuntza-maila bereko ikasleen ezagutza komuna gordetzen da; ikasle-ereduetan, berriz, ikasle bakoitzari dagokion ezagutza propioa errepresentatzen da, § VI.2.2-n aipatutako ikaslearen ezaugarriak ere hemen biltzen direlarik. Horren arabera, tartehizkuntz ereduak eredu generikoak izango lirateke eta ikasle-ereduak eredu banakoak. Ereduaren erabilera. Verdejok eredu deskriptiboak eta aurreikusleak desberdintzen ditu. Aurreikusleek erabiltzailearen portaera simulatzeko aukera ematen dute. Gure kasuan, ez tartehizkuntz ereduek ezta ikasle-ereduek ere ez dute ezaugarri hau, eredu deskriptiboak erabiltzen ditugu eta. Domeinu-ezagutzaren adierazpenaren zabalkuntza. Aztertzen ari garen sailkapenean hiru eredu desberdin aipatzen dira: overlay (Carr & Goldstein, 77), diferentziala (Self, 92) eta grafo genetikoa. Ezagutza-basean aurkezten ditugun ereduak diferentzialak dira sistemaren portaera eta ikaslearena konparatuz sortuak baitira. Selfek (1992) diagnosi-prozesua eta ikaslearen modelizazioa sinonimotzat hartzen ditu. Testuinguru honetan hiru eredu-mota desberdintzen ditu eredu diferentzialen artean: eredu generikoak; eredu anitzak eta eredu generiko anitzak. Guk aurkezten dugun MUGARRI ingurunean ikasleen eredu anitzak definitzen ditugu (ikaskuntza-maila desberdinen tartehizkuntz ereduak). Selfek (1992)
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 13 dioenez: A novice's knowledge may be a conceptualization fundamentally different from the expert's. Hence the former cannot be represented by small perturbations of the latter. Eredu anitzen artean ordenatuak eta ez-ordenatuak definitzen ditu. Lehenengoan ereduen arteko progresioa errepresentatzen da, bigarrenean, berriz, ez dago progresio-erlaziorik. Guk definitutako tartehizkuntz ereduetan bi aspektuak gauzatzen dira. Azaleko versus sakoneko eredua. Bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesua aztertzeko proposatzen dugun MUGARRI izeneko ingurunean argi dago sakoneko ereduak hartu ditugula oinarri, hau da, ikasleak egiten dituen desbideratzeen azalpena espreski adierazten dugu ezagutza-baseen artean diagnosi-ezagutza modulua gehituz. Eredu iraunkorrak versus tenporalak. Konbinaketa desberdinak kontsideratu ditugu gure sistemetan. Adibidez, V. kapituluan ikusi dugu HITESen tartehizkuntzaren eredu iraunkorra eta tenporalaren konbinaketa erabili dugula, hau da, saioaren bukaeran eredu tenporalaren (ezagutza dinamikoa deitu diogu han) egoera ikusita eredu iraunkorra eguneratzen genuen. Argi dago ezagutza-basean ditugun ereduak iraunkorrak direla. IDAZKIDEn ere bi eredu moten arteko konbinaketa erabili dugu ikasleari buruzko informazioa adieraztean. IRAKAZIk, berriz, ez du eredu propiorik erabiltzen. Eredu aurredefinituak versus ondorioztatuak. Gure kasuan, eredu berak, hots tartehizkuntz ereduak, aurredefinituak dira IDAZKIDE sistemarako, eta HITES eta IRAKAZI sistemetarako berriz ondorioztatuak dira, sistemek berek sortzen dituzte eta. Ikasle-ereduen kasuan IRAKAZIren ikuspegitik ondorioztatuak dira, eta HITES zein IDAZKIDErentzat aldi berean aurredefinituak eta ondorioztatuak dira, sistemek ereduak eguneratu egiten dituztelako. VI.3.4.2 Ikasle-eredua IDAZKIDEn. Aurreko atalean aipatu dugunez, IDAZKIDEk bigarren hizkuntza ikasten ari den ikaslearen eredua gordetzen du sistemaren erabakiak zehatzago bideratu ahal izateko. Dena den, IDAZKIDE ez da ikasle-eredu osoaren jabe, eta ikasle-eredua bi azpieredu nagusitan banatzen dugu: • Ikasle-ereduaren gunea: hau IDAZKIDE, HITES eta IRAKAZI sistemek konpartitzen duten ezagutza-baseetako bat da (§ VI.2.2). • Saioaren ikasle-eredua: ikaslearekiko elkarrekintzan zeresana duten ikaslearen ezaugarriak biltzen ditu. Atal honetan saioaren ikasle-eredua landuko dugu gehienbat. Lehenengo, saioan garrantzitsu den informazioa azalduko dugu, eta, ondoren, saioaren ikasle-eredua definituko dugu.
14 Eman dezagun saio batean ikasleak nahi adina testu eduki ditzakeela aldi berean irekita, eta, gainera, testu batetik bestera mugi daitekeela, testu desberdinen ezagutza aldi berean aztertuz. Honek aldi berean testuinguru desberdinak landu ahal izateko aukera ematen dio ikasleari, konparaketak egiteko ahalbidea izanik. Hau dela eta saioaren ikasle-ereduan gordetzen den aztertze-unitate bakoitzari dagokion testua asignatuko litzaioke. Testuak aztertzeko hainbat tresna eskaintzen dio sistemak ikasleari. Honek, bai modu askean, bai sistemak ematen dizkion gomendioei jarraituz, ikaste-prozesu propioa bideratuko du. Prozesu honen hainbat datu garrantzitsu bildu beharko da saioaren ikasle-ereduan: • Ikasleak idatzitako testuak. • Testuen ezagutza lantzeko erabilitako tresnak. • Testuetan ez dagoen ezagutza lantzeko ikasleak egin dituen kontsultak. • Sortutako edo aldatutako ikasle-ereduaren gunea. • Ikasleak erantzundako galderak saioaren hasieran edota bukaeran, erantzun baditu. • Sistemak emandako gomendioen aurrean ikasleak izandako jokabidea. Saioaren bukaeran gainbegiratzaileak datu hauek landu eta ikasle-ereduaren gunea eguneratuko du. Honetaz gain, hurrengo saioetarako interesgarri izan daitekeen informazioa ere gordeko du saioaren ikasle-ereduan. Saioaren ikasle-ereduan bi zati bereiztuko ditugu: • Ikasle-eredu iraunkorra. • Ikasle-eredu tenporala. Ikasle-eredu iraunkorrak hurrengo saioetarako interesgarri izan daitekeen informazioa gordeko du: informazio hau saio bakoitzaren bukaeran eguneratuko du ikasle-eredu tenporalaren datuak erabiliz. Ikasle-eredu iraunkorra. Ikasle-eredu iraunkorra ikaste-prozesuak dirauen bitartean gordeko da, hau da, saioa bukatzean eredu honen informazioa gorde egingo da. Eredu iraunkorrean azken saioei buruzko informazioa gordetzen da, beti ere ikasle-ereduaren gunean ez bada informazioa eguneratu. Ereduaren zati honetan bi ezagutza-mota gordetzen dira: hizkuntzari buruzko ezagutza eta ikaste-estrategiei buruzko ezagutza.
VI.6 irudia. Saioaren ikasle-eredu iraunkorraren definizioa CLIPSen. Erabilera_puntuaketa slotak (VI.6 irudia) saioan zehar ezagutza linguistikoa edo ikasteestrategiak agertutako aldi-kopuruaren batez-bestekoa gordetzen du. Ezagutza linguistikoaren kasuan gainbegiratzaileak balio hau eta ikasle-ereduaren gunean ezagutza berak duen estabilizazio balioaren arabera ikasle-ereduaren guneko egituraren estabilizazioa eguneratuko du. Ikaste-estrategien kasuan ere erabilera_puntuaketa balioa kontuan izanik ikaste-estrategien lehentasuna balioa eguneratuko du ikasle-ereduaren gunean. Hurrengo atalean, ikaste-estrategiak lantzean, ikusiko dugu lehentasuna balioak ikasleak ikasteestrategia erabiltzeko nahia neurtzen duela. Ikasle-eredu tenporala. Ikasle-eredu tenporalak lansaio baten bizitza du. Saioa bukatzean bere informazioa ikasleeredu iraunkorra edo ikasle-ereduaren gunea eguneratzeko erabiliko da; ondoren, duen informazioa galdu egingo da.
VI.7 irudia. Saioaren ikasle-eredu tenporalaren definizioa. Hitza_unitatea objektuaren (ikus VI.7 irudia) tresnak izeneko slotean balioa slotean gordetzen den hitza aztertzean ikasleak erabilitako tresnak adierazten dira. Tresna horiek esango digute ikaslea lema aztertzen ari den (adib. EDBL edo definizio-hiztegia kontsultatzen badu) edo hitz horretan agertzen den fenomeno morfosintaktikoren bat lantzen ari den. Honetaz gain, tresnak erabilitako ikaste-estrategien isla dira. Aurretik esan dugunez, aztertutako hitzak ikasleak idatzitako testuetan ez du zertan agertu behar izan, hau da, ikasleari ikaste-prozesuan zehar besterik gabe kontsultatutako hitza izan daiteke. Kasu honetan testuak izeneko slota hutsa egongo da.
18 gramatikala, bai komunikatiboa landuko du. Azken honetarako gaur egun multimedia arloak eskaintzen dizkigun aukerak ekarpena izan litezke (Maritxalar & Díaz, 95). Hala eta guztiz ere, oraingoz behintzat, gaitasun gramatikalean arreta jarri eta ikaste-estrategiak izan ditugu aztergai gehienbat. Diseinatu dugun ingurunea irekia da ikaste-estrategiak era inkrementalean lantzeko aukera ematen duelako. Baina zein irizpideren arabera hasi gara ikaste-estrategiak aztertzen? Zeintzuk dira ikaste-estrategiak eta ikaslearen tartehizkuntzaren arteko erlazioa lantzeko jarraitu ditugun pausuak? 1) O'Malley & Chamoten (1990) ikaste-estrategien sailkapena (Metacognitive Strategies, Cognitive Strategies eta Social Mediation Strategies) oinarritzat hartu dugu. Sailkapen hau atal honetan landuko dugu. 2) Desbideratzeen azpian dauden sakoneko arrazoiekin lotuta dauden ikasteestrategiak bereziki aztertu genituen esperimentuetan. Ondoren, sakoneko arrazoiak eta ikaste-estrategien arteko erlazioei buruz hipotesiak formulatu genituen (ikus C eranskina). 3) Ikasle konkretu batzuekin aurreko fasean egindako hipotesiak aztertu genituen. Atal honetan O'Malley eta Chamotek aurkezten dituzten ikaste-estrategiak komentatuko ditugu, sistema informatikoei begira. Ikuspegi honetatik ondo desberdindu beharko ditugu zeintzuk diren sistema adimendunek detektatzen lagun dezaketenak, adibidez, beste hizkuntza baten egitura linguistikoen transferentzia (transfer); eta zeintzuk diren sistemak inola ere detekta ez ditzakeenak, hala nola, entzutezko errepresentazioa (auditory representation). Azken honetan ikaslea saiatzen da soinua bere buruan gordetzen eta hau sistema batek detekta dezakeenetik urruti dago. Hortaz, aipatutako sailkapenean ikasteestrategia bakoitzerako tratamendu informatiko lagungarria posiblea den ala ez aztertuko dugu. § VI.3.5.2-n, berriz, IDAZKIDEk eskaintzen dituen aukerak landuko ditugu. Esan bezala, aipatutako sailkapenean ikaste-estrategiak hiru multzo nagusitan banatzen dituzte: • Estrategia metakognitiboak. • Estrategia kognitiboak. • Estrategia sozial afektiboak. Gure ustez, sailkapen honetan agertzen diren ikaste-estrategia asko tratagarriak dira adimen artifizialeko edo multimediako tekniken bidez. Estrategia metakognitiboak Estrategia metakognitiboen bidez ikasleak bere ikaste-prozesua planifikatu, gainbegiratu eta ebaluatu egiten du. Beraz, estrategia metakognitiboak ikasteari buruzko estrategiak dira,
Sistemak aukera eman diezaioke ikasleari aurreikusteko zenbait gai ikaste-saioa hasi baino lehen (hiztegiak, gramatikak, e.a.), berrikusteko aurreko saioetan egindako ariketak, kontsultatzeko entziklopedia elektronikoak, e.a. • Atentzio selektiboa (selective attention):
Ikasleak burutuko duen saioan hizkuntzaren zein arlo konkretu aztertu nahi dituen aukera ditzake (lexikoa, morfologia, sintaxia, ... ). Honen arabera sistemaren modulu batzuk aktibatu eta beste batzuk desaktibatuko lirateke. • Planifikazio funtzionala (functional planning):
Ikasleak ataza linguistikoari ekin baino lehen, ataza burutzeko behar dituen ezagutza linguistikoak (hiztegiak, gramatikak, ...) eska diezazkioke sistemari. • Autoebaluazioa (self-evaluation):
Zalantzen kasuan sistemak zuzentzaile automatikoak (ortografikoak, sintaktikoak, e.a.) erabiltzeko aukera eman diezaioke ikasleari. Ondoren aurkezten diren estrategia metakognitiboak tratatzea, ordea, zailago gertatzen da, ez bazaizkio ikasleari galdera oso zuzenak egiten; eta, hala ere, teknika hau ez da zeharo fidagarria, ikasleak askotan aplikatzen dituen ikaste-estrategien kontzientziarik ez baitu. • Autoorganizazioa (self-management):
Ikaslea ikaste-ataza egiten ari den une berean bere buruan ataza ondo burutzen ari den ala ez aztertzen ari da. Estrategia kognitiboak Estrategia kognitiboek ikaskuntza hobetzeko ezagutzaren bereganatzeaz eta manipulazio zuzenaz arduratzen dira. Estrategia kognitibo asko azter daitezke sistema informatiko baten bidez, beti ere, kontuan izanda makinak markatzen dizkigun mugak. Badaude estrategia batzuk, ordea, tratagaitzak edo trataezinak direnak; ikus ditzagun hauetako batzuk. Adibidez, entzutezko errepresentazioa (auditory representation) ezin da inola ere tratatu sistema informatiko baten bidez. Ikaslea bere buruan soinua gordetzen saiatzen ari den ala ez detektatzea ezinezkoa zaigu. Dedukzioa (deduction) ere detektagaitza agertzen zaigu. H2-ren erregelak kontzienteki aplikatzen ari den jakitea oso zaila zaigu. Hitz gakoen teknika (key
20 word) ere, beste aldetik, zaila gertatzen da harrapatzea. Ikasleak memorizatzeko erabil dezakeen teknika denez, ezinezkoa da sistema informatikoak ikaslearen buruan gertatzen ari dena jakitea. Arrazoi beragatik, inferentzia (inferencing) tratagaitza dela esango dugu. Edozein kasutan, hitz gakoak, inferentzia eta honelako ikaste-estrategiak ariketa-moten bidez inplementa daitezke, gero aukera emateko ikasleari hauek erabil ditzan nahi duenean. Ikasleak egindako ariketen aukeraketaren arabera estrategien erabilpena azter daiteke neurri batean. Beste estrategia batzuk, ordea, neurri handiago edo txikiago batean tratagarri gertatzen dira sistema informatiko batean. Ikus ditzagun, beraz, hauek tratatzeko lehenengo ideia batzuk. • Errepikapena (repetition):
Hizkuntzarako baliabideak erabiltzeko aukera eduki dezake sistemak (hiztegi eta entziklopedia elektronikoak, e.a.). • Itzulpena (translation):
Edozein unetan oharrak hartzeko aukera emateak ez du inolako zailtasunik alde informatikotik. • Irudiak erabiltzea (imagery):
Multimedia bidez tratatzeko estrategia aproposa dugu hau. Ikasleak, hiztegian begiratu beharrean, aukera izan dezake ikusteko hitz bati dagokion argazkia, edo aditz baten definizioari dagokion bideozko ekintza-sekuentzia. • Kontestualizazioa (contextualisation):
Ikaste-teknika hau erabiltzeko aukera eman diezaioke sistemak multimediasistemen bidez. Egitura linguistikoak ariketa linguistikoen bidez ikasi beharrean, egitura horiek aztertzen dituzten elkarrizketak, dokumentalak, e.a. ikusteko aukera eman diezaiokegu ikasleari.
Itzulpenean esan dugun bezala, zenbait egitura transferitu den ala ez detekta daiteke, beti ere, kontuan hartuz transferitutako hizkuntzaren errepresentazioa sisteman integratu beharko litzatekeela. Hiru transferentzia-mota desberdintzen ditugu gure sailkapenean: a) Ama-hizkuntza ez den hizkuntza baten transferentzia. b) Bigarren hizkuntzaren beraren euskalkien eraginez sortutako transferentziak. c) Tartehizkuntzaren beraren barruan sortutako transferentziak (Internal Interlanguage Transfer). • Laburpenak (summarization):
Jasotako azken informazioaren laburpena egiteko lan-tresnak eskain diezazkioke sistemak (adib. ikasleak idatzitako testutik aditzen zerrenda eman eta ikasleak sailka ditzan eskatu). Bestela, sistemak ikasleari ikasitakoaren laburpenak egiteko leiho berezia eskain dakioke. Ondoren aipatuko dugu, gure ustez, estrategia kognitiboen artean sartu beharko genukeen estrategia, (O'Malley & Chamotek, 90)-n estrategia sozial afektiboen artean sailkatu eta (O'Malley et al., 85)-n, berriz,estrategia kognitiboen artean kokatu zutena. • Argitzeko galdeketa (question for clarification):
Sisteman askatasuna eman diezaiokegu ikasleari nahi duenean kontsultak egin ditzan. Estrategia sozial afektiboak Ikaste-estrategia hauetan beste pertsonekiko elkarrekintzak eta aspektu afektiboak sartzen dira. Gure sistemak arlo hauek tratatuko ez lituzkeenez, ez ditugu hemen aztertuko. Beste pertsonekiko elkarrekintzei dagokienez, informatikaren munduan sare bidezko sistema informatikoetan azter litezke. Baina argi utzi nahi dugu garatu dugun sistema adimendunak, oraingoz behintzat, ikasle bakar batekin lan egingo duela une bakoitzean. VI.3.5.2 Ikaste-estrategiak IDAZKIDEn. Ikaste-sistemetan batzuetan diseinatzaileak landutako erabilerak ikasle gutxik erabiltzen ditu, eta diseinatzaileak garrantzirik eman gabe eskainitako aukerak, ordea, ikasle askok erabiltzen dituzte. Honetaz gain, ikaste-sistemak ikasleak ikaste-estrategia konkretuak gara
22 ditzan prestaturik egon arren, zaila egiten da ikaste-estrategien erabileraren detekzioa. Ikaste-estrategien detekzioa eta garapena lantzen duen Mr. Collins sistema (Bull, 97)-n aurkitzen dugu. Sistema honek bigarren hizkuntza ikasten ari den ikaslearen ikasteestrategien azterketa sakona egiten du, ikasleari bere ikaste-estrategien erabilpenaren azalpen esplizitua azalduz. Dena den, guk uste, ikaste-estrategien azalpen esplizituak ikasle batzuk besterik ez dute nahi izaten; honegatik, IDAZKIDEn ikaste-estrategien erabilpena, Mr. Collins-en bezain landua ez izan arren, ikaslearentzat atseginagoa da ezkutatzen baitzaio. Beste alde batetik, Mr. Collins sistemak ezagutza eta galdera aurredefinituak aurkezten dizkio ikasleari, eta, gure ustetan, ikaslearen output librea beharrezkoa da ikasleak nahi dituen ikaste-estrategia guztiak gara ditzan. IDAZKIDEk ikasleari output librea adierazteko aukera ematen dio. IDAZKIDEk, inguruneak ikasleari eskaintzen dizkion tresnak direla medio, ikasteestrategien erabilpena aztertzen du. Honetaz gain, saioaren hasieran eta bukaeran galdera batzuk egiten zaizkio ikasleari, berak nahi izanez gero. Galdera hauek saio konkretuan erabilitako hainbat estrategia argitzen dute. Kontuan izan behar dugu, ikasle-ereduaren gunean ikaslearen ikaste-estrategiak gordetzen diren arren, askotan une desberdinetan estrategia berriak aukeratzen dituztela ikasleek, ikaste-prozesuan zehar konturatzen baitira estrategien aldaketa lagungarria dela. Beraz, ikasle-ereduaren gunean ikaslearen ikasteestrategia orokorrak gordeko ditugu eta saioaren ikasle-ereduan saioan zehar erabilitako estrategiak landuko ditugu: hauei buruzko informazioa erabilitako tresnek emango digute. Honela, saioaren bukaeran gainbegiratzaileak ikasle-ereduaren gunea eguneratuko du saioaren eredua eta aurreko saioetako ereduak kontuan izanik. Oraingoz, ikasle-ereduaren definizioa aztertzean ez dugu ikaste-estrategiaren definizioa eman. Ondoren, ikaste-estrategia objektuaren definizioa azaldu eta ikasle-ereduan kokatuko dugu. Horretaz gain, IDAZKIDEk detektatzen dituen ikaste-estrategiak komentatuko ditugu. Ikaste-estrategia objektuaren definizioa § VI.2.2-n ikasle-ereduaren gunearen deskribapena azaltzean ezaugarriak izeneko multislota agertu zaigu. Slot honen balio posibleen artean ikaste-estrategiak topatzen ditugu, besteak beste. Ondoren ikaste-estrategia objektuaren definizioa emango dugu. Lehentasuna balioak (VI.8 irudia) ikaste-estrategiari dagokionez, ikaslearen nahia adierazten du. Balio hau ikaslearen eredua sortzean hasieratuko da. Ondoren, IDAZKIDEk berak eguneratuko du ikasleak erabilitako tresnen arabera.
VI.8 irudia. Ikaste-estrategiaren definizioa CLIPSen. Ikaste-estrategiak IDAZKIDEn Esan dugun bezala, tresnak ikaste-estrategien isla izango dira IDAZKIDEn. Hortaz, tresnek ikasleari eskaintzen dizkioten aukerak oinarritzat hartuz ikaste-estrategia detektagarriak definituko ditugu. Honetaz gain, Mr. Collins (Bull, 97) sistemarekiko konparaketa egingo dugu. Mr. Collins sistemaren helburua da ikaslea konturaraztea bere ezagutzaz eta bere ikaste-estrategiez. Horretarako, hainbat ikasleren elkarrekintza eskaintzen du. IDAZKIDEn, berriz, ikaste-estrategiak prozesuaren bideratzailetzat hartzen dira, eta ikasle bakarrarekin lan egiten da. Estrategia metakognitiboak Antolamendu aurreratua eta planifikazio funtzionala erabiltzeko aukera ematen zaio ikasleari IDAZKIDEn. Saio baten hasieran, testuen tratamenduarekin hasi aurretik, ikasleari zuzenean gogorarazten zaio tresnak erabil ditzakeela ezagutza kontsultatzeko edota gainbegiratzeko. Estrategia hauek posible dira tratatzen ari garen domeinuaren errepresentazioa eta tratamendua zabala baita. Mr. Collins sisteman, ordea, estrategia hauek ez dira lantzen, domeinu murritza dela eta. Era berean, saioaren bukaeran sistemak ikasleari autoebaluazioa egiteko aukera eskaintzen dio. Saioan zehar ikasleak landutako hitzak eta sistemak detektatutako desbideratzeak aurkezten zaizkio ikasleari, zalantzaren bat sortzen dizkioten hitzak markatzeko eskatuz. Ezagutzaren autoebaluazioa egiteko aukera ematen zaio ikasleari, ez, ordea, ikaste-estrategien autoebaluazioa egiteko aukera Mr. Collins sisteman gertatzen den moduan.
24 Automonitorizazioa bi sistemetan ematen den estrategia metakognitiboa dugu. Bietan ikasleak bere output-a analizatu edo zuzendu dezake testua idazten duen heinean, sistemak ezer gomendatu aurretik. Atentzio selektiboa erabiltzeko aukera emanez gero, ikasleek sistemaren hainbat aukera desaktiba ditzakete. Modu honetan, ikasleen prozesua aztertuta sistema ere azter genezake. Oraingoz, gure helburua apalagoa denez, aukera hau ez dugu gehitu, inplementatzea nahiko sinplea izan arren. O' Malleyren sailkapenetik, autoorganizazioa gelditzen zaigu. Ikasle-ataza burutzeko baldintza egokiak aukeratzea ez dago gure baliabideen artean. Estrategia hau ez da tratatzen ez IDAZKIDEn, ez Mr. Collinsen. Estrategia kognitiboak Aurreko atalean aipatu dugunez, inferentzia, dedukzioa, elaborazioa eta hitz gakoen tekniken azterketa baztertu dugu. Dena den, horrek ez du esan nahi IDAZKIDEk honelako estrategien erabilpena ukatzen dionik ikasleari. Esate baterako, euskararako datu-base lexikalean ikasleak aditzen erabileren adibideak kontsultatzean gerta liteke inferentzi estrategia lantzen aritzea. Edo hitzen analisi morfologikoan aplikatutako erregelei buruzko informazioa eskatzea, dedukzioa aplikatu ahal izateko. Modu honetan justifikatzen da inferentzia eta dedukzioa estrategien erabilpena Mr. Collinsen. Gure ustez, estrategia hauek hori baino konplexuagoak dira, eta azterketa sakonagoa beharko lukete. Baliabideen erabilpena, taldekatzea, oharrak hartzea, laburpena eta argitzeko galdeketa direlako estrategia kognitiboak IDAZKIDEn eta Mr. Collinsen eskaintzen zaizkio ikasleari; eskaintzeaz gain, detektagarriak ere badira. IDAZKIDEn taldekatzea ez da informazioa taldekatzeko leiho berezia antolatzea, oharrak hartzeko leihoan ikasleak informazioa ere taldeka dezakeen arren. Sistemaren tresnek taldekatze-aukerak eskaintzen dizkiote ikasleari, adibidez, EDBL kontsultatzean hitzaren kategoriaren araberako informazioa eska dezake ikasleak, VI.9 irudian ikusten den bezala.
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 25
VI.9 irudia. Taldekatze-estrategia IDAZKIDEn. Azkenik, itzulpena zein transferentzia tratatzen dira bi sistemetan. Mr. Collinsen itzulpena hitzetik hitzera murrizten da; IDAZKIDEn, honetaz gain erregela-mailako itzulpenak tratatzen dira (adib. LEOEOU, LEAC... erregelak. - ikus III. kapitulua - ). Tranferentziari dagokionez, Mr. Collinsen ama-hizkuntza ez den hizkuntzen transferentzia konkretuak lantzen dira (hizkuntz domeinu murritz batean); IDAZKIDEn, berriz, bigarren hizkuntzaren beraren euskalkien eraginez sortutako transferentziak detektatzen dira, erregela orokorren bidez. Aipatu eta tratatu ez ditugun estrategia kognitiboak ere badira: errepikapena, berreraiketa, irudiak erabiltzea eta kontestualizazioa. Estrategia hauek inplementatzeko ideia batzuk aurreko atalean komentatu ditugu. Hauek Mr. Collinsen ere ez dira lantzen. VI.3.6 IDAZKIDEren interfazea. Atal honetan IDAZKIDEren interfazeak eskaintzen dituen aukerak azalduko ditugu. Honetaz gain, inguruneak ikasleari eskaintzen dizkion tresnetako bat komentatuko dugu adibideren bat erabiliz. Atal honetan ikusten da nola aldez aurretik egindako ikaste-estrategien azterketak interfazearen diseinua bideratu duen. Bi plataforma desberdin eskaintzen ditu inguruneak tresnekin lan egin ahal izateko. Batean ikasleak hitz konkretu bati buruzko aztertze-lana burutu dezake, eta bestean testu oso batekin lan egiteko posibilitatea proposatzen zaio. Bi kasuetan ikasketa gidatua (ikasleereduan oinarritua), ikasketa librea eta bien konbinaketa erabiltzen da. Ikasketa gidatuan zein konbinatuan ikasle-ereduaren eguneratzea suertatzen da hainbat kasutan.
26 Aurretik azaldu den bezala, ikasle-ereduan hizkuntz ezagutzaz aparte ikaslearen ikasteestrategiak eta saioetan jarraitutako prozesuak gordetzen dira. Prozesua diogunean ikasleak egindako desbideratzeak eta erabilitako tresnak adierazi nahi ditugu. Hori dela eta, sistemak ikaslearekin duen elkarrekintza egokituko du aipatutako informazioaren arabera, beraz, interfaze adaptatiboa (Downton, 91) du IDAZKIDEk. Sistema bi helburu desberdinekin erabil dezake ikasleak: • Hainbat zalantza argitzeko. • Idatzitako testuen zuzenketa bermatzen laguntzeko. IDAZKIDEren interfazea Motif estiloko interfaze grafikoa da. Hau X Window aplikazioetarako sistema estandarretako bat denez, erraz suertatzen zaio ikasleari elkarrekintzaren ikasketa. Gainera, sisteman egindako diseinuan ikasleak edozein unetan erabil dezake edozein tresna leiho nagusitik pasa gabe. Saio baten hasieran sistemak ikasleari kodea eskatzen dio eta laguntza gidatua nahi duen ere galdetzen dio. Ikasleak baietza emanez gero ikasle eredua sortzeko aukera azaltzen dio, edo eguneratzeko aukera, ikaslea aurretik noizbait sistemarekin lan egina bazen era gidatuan. Honetaz gain, saioa hasi aurretik, sistemak ikasleari gogorazten dio hiztegiak eta gramatika errepasatzeko aukera duela zuzenean leiho nagusian agertzen diren tresna linguistikoak erabiliz. Ondoren, ikaslea testuen lanketan hasiko da. Saio bukaeran sistemak galdetzen dio ea idazte-prozesuan zehar gramatika kontzienteki aztertu duen edo esanahian gehienbat arreta jarri duen. Informazio honen bidez ikasleak jarraitutako prozesua aztertzeko aukera aztertuko du sistemak etorkizunean. Edozein kasutan, une honetan saioaren bukaeran sistemak ikasleari autoebaluazioa egiteko aukera ematen dio, saioari buruzko datu batzuk aurkeztuz; beti ere ikasleak nahiko balu. Ondorengo irudian sistemaren leiho nagusia azaltzen da.
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 27
VI.10 irudia. IDAZKIDEren leiho nagusia. Aurreko leihoan ikusten denez, ikasleak testu batekin, edo batzuekin, lan egiten duenean testua aldez aurretik idatzia egon daiteke, edo unean bertan idazten ari. Editore baten aukera tipikoak zein fitxategien maneiukoak erabil ditzake ikasleak. Behin testua aurrez aurre izanik, sistemak idazten lagunduko dio eskaintzen dizkion tresnak direla medio. VI.10 irudian agertzen denez, bi motatako tresnak erabil ditzake ikasleak: tresna linguistikoak eta tresna lagungarriak. Tresna linguistikoak § VI.3.3-n azaldu ditugunak dira. Tresna lagungarriek, berriz, ez dute informazio linguistikorik erabiltzen. Oraingoz kontuan izan ditugunak ondokoak dira: oharrak hartzeko aukera, ikasleak berak bere laburpenak egin ditzan sortutako leihotxoa, eta saioaren bukaeran autoebaluazioa egiteko tresna. Azken honetan sistemak aztertutako zein detektatutako desbideratzeak aurkezten dizkio ikasleari autoebaluazioa egiteko. Irudian agertzen denez, ikaslea izeneko leihotxoa ere badugu leihoaren goiko aldean. Honen bidez, ikasleak bere ezaugarriei buruzko informazioa emango dio sistemari. Saio hasieran sistemak gordeta duen ikasle-eredua hartuko du abiapuntu hala izanez gero. Ikaslearen esku geldituko da ikasle-eredua sortzea ala ez sortzea. Ikasleak eredurik ez erabiltzea aukeratzen badu ikasketa librea aktibatzen da. Honegatik, sistemak saioaren hasieran informatuko dio zein den eredua izatearen ondorioa, hau da, laguntza gidaturik ez izatea. Erabilera-adibideak Tresnen artean ikasleak hitzen sortzailea eta proposatzailea aukera ditzake, besteak beste.
VI.11 irudia. amona hitzaren deklinabidea. Ikasleak sortzailea aukeratzen duenean hainbat aukera izaten du (hitz baten deklinazio osoa, kasu baten deklinazioa, edo kasua eta zenbakia emanda hitz deklinatua). VI.11 irudian ikusten den adibidean, adibidez, amonarekin hitza emanda ikasleak bere deklinazioa jakin nahi du datibo kasuan. Sistemak deklinazioa sortu egiten du, hau da, ez du aldez aurretik hitz deklinatua gordea. Beraz, sistemak hitzaren lema beharko du, eta ikasleari zuzenean galdetu beharrean sistemak berak amonarekin hitza lematizatuko du. Lematizatu ondoren sistemak lema datibo kasuan deklinatuko du irudian ikusten den moduan. Dena den, lematizatzeprozesuan lema topatzeaz gain lema aukeratu beharra izaten da askotan. Adibidean bi lema desberdin agertzen zaizkigu: ama eta amona. Aukera egiteko heuristikoen beharra dugu. Oraingoz, lema luzeena aukeratzen du sistemak. Hala ere, sakonago aztertu beharreko heuristikoa da hau. Sortzailea tresna interesgarria da hitz estandarren kasurako. Ikasleak desbideratzea erabiliz gero, zalantzen kasuan egokia izaten zaio interfazeak eskaintzen dion proposatzailea.
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 29
VI.12 irudia. *sur desbideratzerako proposamenak. VI.12 irudian ikasleak testuan markatutako desbideratze baten azterketa egitea erabakitzen du, konkretuki *sur hitza. Horretarako, proposatzaileari deitzen dio hitzaren forma estandarra ez baitu ezagutzen. Irudian ikusten denez, ikasleak proposamen guztiak, kopuru konkretu bat edo ikasle-ereduaren araberako proposamenak (desbideratze tipikoak) eska ditzake. Adibidean ikusten denez, proposamen guztiak eskatuz gero zazpi desberdin agertzen zaizkio ikasleari; desbideratze tipikoak bakarrik kontuan izanik, ordea, proposamen bakarra (kasu honetan ikasleak bilatzen zuena). VI.4 IRAKAZI: diagnosirako sistema lagungarria. IRAKAZI inguruneak irakaslearekin elkarreragiten du, bai ikasleari buruzko ezaugarriak eskuratzeko bai ikasleak erabiltzen dituen egitura desbideratuen diagnosia lantzeko. Egitura linguistikoak HITESek sortutako tartehizkuntz ereduetatik eskuratzen ditu IRAKAZIk. Honek irakasleari eskaintzen dion interfaze grafikoan ikasleari buruzko ezaugarriak eta bere egitura linguistikoak jasotzeko aukera emateaz gain, ikasleek ikasgelan egindako ariketei buruzko informazioa ere lortzen du. Gainera, informazioa lantzeko hainbat tresna ere eskaintzen du: egitura linguistikoen sailkapenak, egiturak erabiltzeko arrazoi posibleen
30 zerrendak, aldi berean gertatzen diren egitura linguistikoen azterketa, e.a. Azkenik, IRAKAZIren bidez aztertutako diagnosia IDAZKIDEk erabiliko du. HITESen bidez detektatutako desbideratze linguistikoak IRAKAZI sistemari pasa eta honen bidez irakasleak egituren diagnosia egingo du. Aipatutako egitura linguistikoak hainbat kasutan testu batetik jasoak izaten dira. Honegatik, IRAKAZI sisteman testuari buruzko informazioa jasotzen da; konkretuki ondoko datuak gordetzen dira: • testu-kodea. • hitz-kopurua. • testu-mota (idazlana, eskutitza ...) • idatzitako data. • ikasle-kodea. • egoera-kodea. Testua idatzi duen ikaslearen kodearekin batera testua idatzi deneko egoera ere gordetzen da. Egoera honek irakasleak agindutako ariketa eta ikasgelan une horretan lantzen ari diren hizkuntz egiturak biltzen ditu. Ariketa izaten da: gai bat emanda idazlana idatzi; irakurritako testu baten laburpena; ikasgelan entzundako istorio baten kontakizuna, eta abar. Ikasgelan lantzen ari diren egiturak garrantzitsuak dira diagnosi-prozesu batean, ikasle batzuk landutako egiturak espreski erabiltzen saiatzen baitira testuak idaztean. Desbideratzeen diagnosia lantzean irakasleak sakoneko arrazoiak azaldu eta sailkatzen ditu aldez aurretik emandako sailkapen baten arabera (ikus C eranskina). Aztertu beharreko egitura testuaren testuinguruarekin batera aurkezten zaio, nahi izanez gero, zuzentzeko aukera emanik. Laburbilduz, IRAKAZI sistema ondoko objektuek definitzen dute (ikus VI.13 irudia): • Ikasleak. • Testuak. • Egoerak. • Desbideratze-egiturek. Ikasleei buruzko informazioan ikasleen ezaugarriak biltzen dira, tartehizkuntza eta ikasteestrategiak izan ezik. Ezaugarriei buruzko informazioa HITESek erabiltzen du, eta IDAZKIDEk erabili eta alda dezake. Ondorioz, IRAKAZI eta IDAZKIDE sistemen arteko informazioaren sendotasuna lantzeko komunikazioa landu beharko litzateke. Guk hau ez dugu landu, baina etorkizunean hurbileneko garapenen artean ikusten dugu. Ondorengo irudian aipatutako objektuen arteko erlazioak adierazten dira.
Idazte-prozesurako eta diagnosirako laguntza sistemak 31
VI.13 irudia. IRAKAZI sistemaren objektuen arteko erlazioak. VI.4.1 IRAKAZIren interfazea. IRAKAZI sistemaren leiho nagusian aurkitzen ditugun aukerak ondokoak dira: datuei buruzko kontsultak, aldaketak eta azterketak. Kontsultak zein aldaketak egitean ikasleei eta ariketei buruzko informazioa landu daiteke. Ikasleei buruzko informazioa lantzean ondoko datu orokorrak kontsulta daitezke: • Ezaugarri orokorrak. • Egindako ariketak eta idatzitako testuak. • Desbideratzeak. VI.14 irudian ikasleei buruzko ezaugarri orokorren leihoetako bat azaltzen da, konkretuki ikaslearen ikaste-historia biltzen duena.
VI.14 irudia. Ikasle baten ikaste-historiaren bilketa. VI.15 irudian, berriz, ikaslearen desbideratzeak aurkezteko modua azaltzen da. Desbideratzearen kode linguistikoa eta testuaren testuingurua automatikoki azaltzen zaio irakasleari. Honek sakoneko kodea definitu behar du: sistemak aldez aurretik definitutako sakoneko arrazoien zerrenda aurkezten dio irakasleari, honek sailkapen hori eguneratzeko aukera duelarik. Honetaz gain, irakasleak nahi izanez gero, desbideratzearen zuzenketa ere egin dezake, zuzenketarako oharrak jartzeko leihotxoa ere bertan duela. Irudian ikusten denez, irakasleak ikasleari berari eta beste ikasleei buruzko informazioa kontsultatzeko aukera du edozein unetan. Aukera honek konparaketak egiteko posibilitatea ematen dio.
VI.16 irudia. Datuen esplotazioa. Edozein perfil lantzean hiru azterketa-mota egin ditzake irakasleak: • Azterketa linguistikoa. • Azterketa psikolinguistikoa. • Azterketa konparatibo psikolinguistikoa. Ondoren, hauei buruzko adibide batzuk emango ditugu: Azterketa linguistikoa eta psikolinguistikoa Bi azterketa hauetan diseinatutako esplotazioa antzekoa dugu. Irakasleak eska ditzakeen sailkapenak ondokoak dira, besteak beste: • Ikaskuntza-maila baten kode linguistiko (desbideratzea) edo sakonekoen (arrazoia) zerrenda zein kode bakoitzaren erabilpen-kopurua maila osoan. • Ikaskuntza-maila baten ikasle bakoitzak zenbat alditan erabiltzen duen kode konkretu bat. • Data bat emanda zenbat ikasle dauden data horren aurretik euskara ikasten hasi zirenak eta kode konkretua erabiltzen dutenak. • Kode bat emanda adibideak eman testuka ordenatuta. • Eta abar.
34 Azterketa konparatibo psikolinguistikoa Azterketa konparatiboaren helburua kode linguistiko eta sakoneko kodeen arteko erlazioak lantzen ditu. Honetan diagnosiaren azterketa egiten da zuzen zuzenean: • Kode linguistiko baten arrrazoien azterketa. • Kode linguistiko konkretu bat eta sakoneko kode konkretu bat emanda zein ikaslerengan betetzen den diagnosi hori. • Data bat emanda zein ikasle dauden data horren aurretik ikasten hasi zirenak eta diagnosi konkretu bat betetzen dutenak (hau da, kode linguistiko baten arrazoi konkretua betetzea). • Eta abar. VI.5 Inplementazio-egoera eta landu beharrak. IDAZKIDE zein IRAKAZI sistemak inplementatuta daude, eta zenbait erabiltzailek erabili ditu. IRAKAZI bere osotasunean inplementatuta egon arren, interfazea barne, ez du irakaslea gidatzeko modulurik. Hau etorkizuneko lana gisa proposatzen dugu azken kapituluan. Honetaz gain, diagnosi-ezagutza izaneko ezagutza-basearen eguneraketa ere lantzeke dago. Ez da prototipo hutsa, hau da, eskuliburua egin eta bukaera batzuk eginez kalera daitekeen sistema dugu. IDAZKIDEren kasuan interfazea eta tresnen integrazioa eginda dago. Oraingoz ikasle gutxi batzuek erabili dute beren testuak lantzeko. Tcl-TKn (Brent, 95) egindako interfazea atsegina zaie ikasleei. Laguntza gidatua eskaintzen duen modulua integratu gabe dago, eta modulu honetan ikasle-eredua zati garrantzitsuena izanik, ereduaren eragina ezin izan dugu aztertu esperimentuetan. Simulazioren bat besterik ez da egin oraingoz. CLIPS lengoaian inplementatuta dago eta interfazearekin integratzea falta da. Azkenik, IDAZKIDEren tresnen azkartasuna hobetu beharko litzake, oso garrantzitsua baita ikasleentzat.
1 VII. MUGARRI ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa. Kapitulu honetan, tesian zehar bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesua aztertzeko aurkeztu dugun MUGARRI ingurunearen ebaluazioari buruz arituko gara. Azpimarratzekoa da ebaluazioa ez dela izan bukaeran bakarrik egindako azterketa, baizik eta inguruneko sistemen garapena gidatu duen eragilea. Ebaluazioak planifikazioan laguntzen du egindakoa hobetuz, produktu hobea ateratzeko helburuarekin. MUGARRI ingurunearen garapenean zehar hainbat esperimentu burutu da sistema ebaluatzeko asmoz. Esperimentuetan erabilitako metodologia III. kapituluan azaldu genuen esperientzia konkretu baten azalpenarekin batera. Han ere aipatutako hainbat esperimenturen emaitzak emango ditugu kapitulu honetan. Honetaz gain, kapituluaren azken atalean ingurunearen funtzionamenduari buruzko datuak emango ditugu. Datu hauek MUGARRI ingurunearen erabilpenean psikolinguistak edo irakasleak atera ditzaketen ondorio-motak emango dizkigute. VII.1 Sarrera. Ebaluazioa eta emaitzak aztertzean kontuan izan behar dugu garatutako MUGARRI izeneko ingurunean hiru sistema diseinatu eta inplementatu ditugula, hots, HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE. Hori dela eta, bi fase bereiztu ditugu nagusiki ebaluazioa azaltzeko: lehenengoan, hiru sistemen diseinuen eta eredu kontzeptualen definizioa, eta, bigarrenean, sistema hauen inplementazioa. Hiru sistemen eredu kontzeptualak eta diseinuak aldi berean egin dira; inplementazioak, ordea, une desberdinetan landu dira. Hori dela eta, lan enpirikoaren ebaluazioa eta emaitzak eta ingurune informatikoaren emaitzak izeneko azpiatalak banatu ditugu kapitulu honetan. Lan enpirikoa sistemen eredu kontzeptualetan eta diseinuetan laguntza izan den bezala ingurune informatikoaren ebaluazioak inplementazioaren hobekuntza-prozesuan lagundu du. Azkenik, ebaluazioaren partehartzaileak aipatuko ditugu: hizkuntz irakasleak, ikasleak, psikolinguista, informatikariak eta linguistak. Denen iritziak oso garrantzitsuak izan dira prozesu osoan, baina iritziak jasotzea ez da izan lan erraza. Jakintza-arlo desberdinetakoak ditugu ebaluatzaileak, hizkuntza desberdina hitz egiten dutenak; aipatzekoa da, esaterako, 1994/95 ikasturtean ILAZKI euskaltegiko bi irakaslerekin izandako esperientzia. Kasu hartan, beraien ekarpenekin desbideratzeen kodeketa linguistikoak hobeto zehaztu genituen. Esperimentuak eta partehartzaileen papera III. kapituluan zabalago azaldu genituen, hortaz, kapitulu honetan emaitza konkretuagoei buruz arituko gara.
VII. kapitulua __________________________________ 2 Esan bezala, ebaluazioa MUGARRI ingurunearen garapenaren eragilea izan da, eta ebaluazioan parte hartu duten agenteak jakintza-arlo desberdinetakoak izan dira. Ondoko irudian inguruneko garapenaren eskema azaltzen da. Bertan islatzen da ebaluazioak prozesuan izandako garrantzia. Hipotesiak
VII.1 irudia. Ingurunearen garapenaren eskema: ebaluazioa hobekuntzaren eragile gisa. VII.1 irudian ikusten denez MUGARRIn sortu diren sistemen garapena prozesu zikliko gisa planteatu da, non ebaluazioa ziklo bakoitzeko fase bat den; hau da, ez gaude prozesu lineal baten aurrean, non ebaluazioa bukaerako pausoa den. Lan-metodo honetan hiru ziklo nagusi agertu dira: • Sistemen definizioa. • Sistemen diseinua. • Sistemen inplementazioa. Sistemen definizioa zikloaren helburu nagusia beharren identifikazioa izan da, konkretuki, bigarren hizkuntzaren ikaskuntza arloan dauden beharren artean zeintzuk landu daitezkeen informatikaren teknikak erabiliz. Sistemen diseinua sistemaren definizioa zein eredu kontzeptualak zehaztu ondoren hasten da garatzen. Bigarren ziklo honen helburu nagusia da, behin beharrak identifikatuta, hauek asetzeko sistema informatikoa diseinatzea. Sistemen inplementazioaren helburua definizioan zehaztutako beharrei erantzuteko sistema erdiautomatikoen gauzatzea da.
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 3 VII.2 Lan enpirikoaren ebaluazioa eta emaitzak. Atal honetan ikaskuntza-mailaren araberako azterketari ekingo diogu, bai hitz-mailan, bai esaldi-mailan. Honetaz gain, ezagutza linguistikoaren egonkortasunaren azterketa ere komentatuko dugu. Honetarako, egitura linguistikoren bat gaizki erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen desbideratze linguistikoak aztertuko ditugu batez ere; gainera, III. kapituluan desbideratze kontzeptua definitzean aipatutako lehenengo kategoria landu dugu gehienbat, hau da, zentzu klasikoan errorea deitutakoa. Dena den, ez dugu ahaztu behar kasu batzuetan erregela estandarrak ere landu direla. Gure helburuetako bat egitura idatzi desbideratuen sailkapen bat definitzea izan da, eta sailkapenak ezin du eduki bera izan ikaskuntza-maila guztietan. Bi maila agertzen zaizkigu hemen, azaleko desbideratzeak (adib. haiek zeunden haiek zeudenen ordez erabiltzea) eta sakoneko desbideratzeak (adib. bi hitzek antz handia dute). Hau dela eta, sailkapen-mota bakarra ez da nahikoa izango, bi sailkapen-mota nagusi behar ditugu: azaleko sailkapena eta sakoneko sailkapena. Honegatik, desbideratze bat aztertzerakoan azaleko sailkapenean dagozkion kodeez gain sakoneko sailkapenean dagozkionak ere identifikatuko ditugu. Gainera, kontuan izan behar dugu desbideratze bati ez dagokiola beti azaleko mailako desbideratze-mota bakarra, ezta sakoneko bakarra ere. Desbideratze bera egitearen arrazoiak bat baino gehiago izan daitezke, dudarik gabe. Jarrai dezagun aztertzen nondik abiatu sailkapen hauek. Lehengo adibidean, sakoneko arrazoi gisa hitzen arteko antza aipatu dugu. Azaleko mailan, desbideratze berari bi ikuspegi desberdin eman dakioke: ikuspegi linguistiko batetik singularreko bigarren pertsona eta pluraleko hirugarrena nahastu ditu ikasleak, eta azaleko ikuspegi huts batetik bi hitzen arteko ordezkapena egin du. Beraz, azaleko mailan beste bi maila bereizi ditugu: azaleko maila hutsa eta maila linguistikoa. Honegatik, azkenean, hiru sailkapen desberdin definitu behar izan ditugu: azaleko mailan bi eta sakoneko mailan bat. Sailkapen hauek III. kapituluan azaldu genituen. VII. kapituluan, ordea, sailkapenak lortzeko egindako lan esperimentalaren emaitzak emango ditugu. VII.2.1 Hitz-mailako azterketa ikaskuntza-mailaren arabera. Hitz-mailako azterketaren helburua erabilitako erregela linguistikoen sailkapena lortzea izan zen. Gehienbat, azaleko mailen sailkapenak aztertu genituen; egitura linguistikoak erabiltzeko arrazoiak lantzen dituen sakoneko maila, berriz, esaldien azterketarako utzi genuen. Sakoneko arrazoien azterketan hitz-mailan egindako saiakeretan ez zen informazio handirik ondorioztatzen, esaldi-mailan, berriz, diagnosirako arrazoi ugari identifikatzen ziren.
VII. kapitulua __________________________________ 4 Hitz-mailako lan enpirikoan, hasiera batean, hainbat testu hitzez hitz aztertu genuen eskuz, inolako tratamendu informatikorik aldez aurretik egin gabe. Geroago egindako esperimentuak, ordea, erdiautomatikoak izan ziren. Edozein kasutan, azterketa hauetan landa-lana genuen abiapuntua, eta informatikaren betebeharra gehienbat lanak erraztea izan zen. Azaleko maila hutsean lortutako sailkapenaren lan esperimentalean, hiru fase nagusi definitu genituen: 1. Sailkapenaren definizioa. 2. Sailkapenaren ulermena eta baliagarritasuna. 3. Sailkapenaren azterketa automatikoa. 1. Sailkapenaren definizioa Sailkapenaren definizioaren lehen azterketa (Maritxalar et al., 93) 1991/92 ikasturtean zehar egin zen, IRALE programaren 6. mailan zeuden 29 ikaslek idatzitako 47 testu (7956 hitz) landu genituelarik, guztira 14 langai desberdin. Azterketa honetatik A eranskinean agertzen den sailkapenaren lehen zirriborroa lortu genuen. Kontuan izan behar da sakatze-erroreak ez zirela sartu aipatutako sailkapenean. Honetarako, ikasleak eskuz idatzitako testuak eta ordenagailura pasa zirenak konparatu egin ziren banan banan, sakatze-erroreak bereizteko asmotan. Konparaketa honetan 42 sakatzeerrore detektatu ziren (%7,8), ondoren aipatuko ditugun desbideratze-motez gain. Aipatu beharrekoa ere bada desbideratze batzuk sailkagaitzak (% 5,2) gertatu zitzaizkigula abiapuntu gisa hartu genuen sailkapena oinarri izanik. Ondoren desbideratzeak identifikatzeko kodeketa azalduko dugu. Azalpenean, desbideratze konkretu bakoitzari jarritako kodea azalduko dugu, eta mota bakoitzean topatutako desbideratzeen portzentajea aipatu: a) LE = letra / LM = lema / MO = morfema, lema ez dena. (Kodifikazio honetan morfema (MO) diogunean lema ez diren morfemak kontsideratzen ditugu) b) LEAX = letra bat (X) Asmatu du.
T (hitzaren lemaren barrualdean, hau da Tartean) /
MOO-X-Y = morfema baten (X) Ordez Y morfema jarri du. d) LMA-X = lema bat (X) Asmatu du. (%31,5) Bigarren azterketa batean, 1992/93 ikasturtean zehar beste euskaltegi batetik ere testuak jaso genituen. Jasotakoen artean 8. eta 9. mailako 20 testu (3777 hitz) ausaz hautatu genituen. Hauek 10 ikaslek idatzitakoak ziren, eta langai desberdinak zituzten. Ondoren, testu hauek erdiautomatikoki landu ziren aurretik lortutako sailkapena ebaluatzeko. Sailkapena baliagarria suertatu zen, aurretik definitutako fenomenoak berriro azaldu zirelako, fenomeno berriak ere sortu baziren ere. 2. Sailkapenaren ulermena eta baliagarritasuna Sailkapenaren ulermena: fase honetan sailkapenaren definizioan parte hartu ez zuen irakasle batek 10. mailako 4 ikaslek idatzitako 16 testu (3705 hitz) landu zituen. Proba hartan 4 langai jarrita ikasle bakoitzak 4 idazlan idatzi zituen. Fase honetan irakasleak ez zituen testu gordinak aztertu, testuetan agertutako erregelak baizik. VII.2 irudian agertzen da irakasleari azaltzen zitzaizkion erregelen fitxak. Hauetan erregelaren deskribapena, hizkuntz ezaugarriak, egituraren ezaugarriak eta hainbat adibide ematen zaizkio irakasleari. Lan esperimental honek hiru helburu izan zituen: • Kodeketaren ulermena aztertzea. • Kodeketaren baliagarritasuna berrestea. • IRAKAZI sistemaren interfazearen diseinua lantzea. Proba honakoa izan zen: Testuak automatikoki aztertu genituen hitz-mailako erregela linguistikoak detektatzeko, bai erregela estandarrak bai desbideratzeak, gero irakasleak lan zitzan. Prozesuan VII.2 irudian azaltzen denaren moduko fitxak automatikoki sortu ziren. Fitxa horiek gero irakasleak eskuz aztertuko zituen (letra etzanaz idatzitakoa). Lehen esan bezala, fitxa bakoitzean erregelaren deskribapena, adibideak, hizkuntz ezaugarriak eta egituraren ezaugarriak lortzen dira automatikoki. Aurretik esan dugun bezala, fitxa hauek erregela linguistikoen kodeketaren ulermena zein baliagarritasuna lantzeko eta IRAKAZI sistemaren interfazea diseinatzeko aztertu ziren. Ulermenari dagokionez, irakasleak erregela ulertu izanez gero, bere azalpena ematen zuen; gainera, bere ustetan 10. mailan erregela ematen
VII. kapitulua __________________________________ 6 den ala ez esaten zuen (desbideratzea den ala ez markatuz); baiezko kasuan adibidea bilatzen zuen testu berri batzuetan (10. mailako 41 testu (10311 hitz) 8 ikasle desberdinek idatzita); eta, azkenik, 10. mailan agertutako erregela berria ote den edo beheko mailetan sortutakoa ote den zehazten zuen. LEGBE • Deskribapena: E letra gehitu du hitzaren lemaren bukaeran • Adibideak: 1995.eko hamabost
honetan on* • Hizkuntz ezaugarriak:
• Egituraren ezaugarriak:
- Hitzaren luzera: Luzea eta Motza
IRAKASLEAK EZ DU ERREGELA ZEHARO ULERTU. BERAK JARRITAKO ADIBIDEEK ETA DEFINITUTAKO EGITURAREN EZAUGARRIEK ADIERAZTEN DUTE A + E = AE FENOMENOA ULERTU DUELA. LEGBE ERREGELAK, ORDEA, -E LETRA GEHITZEA FENOMENOA BESTERIK EZ DU ADIERAZTEN. VII.2 irudia. Automatikoki sortutako fitxa irakasleak aztertua (letra etzanaz) eta ebaluatua (letra larriz). Kodeketaren baliagarritasuna: § IV.5-n analizatzaile morfologikoaren egokitzapenari buruz aritu ginen. Egokitzapen haren helburua euskara ikasten ari direnen hainbat desbideratze zein erregela estandar identifikatzea zen, konkretuki 12. mailako eta hurrengo mailako (10-11. maila) ezagutza landu genuen. Kodeketa haren baliagarritasuna aztertzeko 16 testu hartu eta hasierako analizatzailearen 61 erregela haien agerpena landu genuen. Emaitza izan zen hamabi erregela ez zirela agertu. Goitik beherako metodologia aplikatuz suposatzen da ez detektatutako erregelak hamabigarren mailari dagozkiela, eta ez hamargarrenari. Dena den, ez detektatuak ikusi ondoren lau erregela 10. mailakoak ere baziren irakaslearen ustez. Kasu batean arrazoia izan zen testuetan ez zela suertatu honelako erregelarik, beste hiruretan, ordea, erregela-ereduen inplementazioan zegoen arazoa. Inplementazio-arazoa behin konponduta emaitza nahiko onak dirudite. Hala ere azken ñabardura bat egin beharko da. Emaitzak zehatzago landuz ikusi genuen detektatutako 61
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 7 erregelen artean hamar kasutan1 hitzaren interpretazioa 10. mailakoa ez zen lema bati zegokiola. Hau gertatzen zen 10. mailako hiztegi zehatza ez izateagatik, edo hitzaren interpretazioen desanbiguaziorako erregelak zeharo zehaztu gabe egoteagatik. Horrek adierazten du abiapuntu gisa hartutako kodeketa baliagarria zela, baina ikaslearen tartehizkuntza gehiago findu behar dela; irakaslearen laguntzaz esaterako. Kodeketaren hobekuntza-prozesu honetan probaren bukaeran azken saio bat egin genuen irakasleak bilatutako adibide berriak automatikoki tratatuz. Kasu batzuetan irakasleak jarritako adibideek erregela linguistikoen testuingurua hobeki zehaztera behartzen gintuzten. Honela, interfazean irakasleari eskatutako adibideak analizatuko lirateke, eta ondo egokituko ez balira, erregelen testuinguruari buruzko zehaztasunak eskatuko litzaizkioke irakasleari, modu honetan ikasleen tartehizkuntza gero eta gehiago fintzen delarik. Kodeketaren ulermena eta Interfazearen diseinua: kasu honetan fitxaren formatua lantzean hainbat ohar jaso genuen irakaslearengandik. Esaterako, hasiera batean, lehen probetan adibideak agertzen zirenean hitza bakarrik agertzen zen, eta ez, berari zegokion lema, VII.2 irudian azaltzen den moduan. Irakaslea ez zen linguista, eta, horregatik, kasu batzuetan emandako adibideetan ez zuen erregelaren aplikazioa ulertzen hitzaren lema zein zen esateko gai ez zelako. Edonola ere, adibideekin edukitako arazoez gain irakaslea ez zen gai izan hamasei erregela zuzenki interpretatzeko, edo interpretatu zituenean beste erregela linguistiko bat ulertu zuen. Guztira 61 erregela izanik proportzio handia da. Arrazoiak ondokoak izan ziren: • Adibide ez egokiak, mailako ezagutza linguistikoaren zehaztasun faltagatik (hiztegia eta desanbiguazio-erregelak). • Erregelaren deskribapen linguistiko zabal baten beharra (emandakoa azaleko mailakoa zen). • Kodeketak ematen duen informazioa nahikoa ez izatea (ikus VII.2 irudia). Honen guztiaren ondorio gisa, IRAKAZI sistemaren interfazea egokitzearen beharra sortu zen. Konkretuki, irakaslearentzako inguruneak tartehizkuntzaren erregela linguistikoei buruzko informazioa eskuragarri izan behar du, edozein unetan ematen zaiona baino informazio gehiago eskatu ahal izateko, adibidez, erregela baten aplikazio-eremuak, adibideak beste corpus batzuetan, eta abar.
VII. kapitulua __________________________________ 8 3. Sailkapenaren azterketa informatikoa Azken fase batean, eskuz lortutako emaitzetatik abiatuta hitz-mailako fenomenoen azterketa automatikoari ekin genion. Honetan goitik beherako metodologiaren aplikazioa burutu genuen. Hasiera batean ikaskuntza-maila goreneko (12. maila) erregelen definizioa lortu genuen eskuz egindako azterketetatik. Horretatik abiatuta beheko mailen azterketari ekin genion. Honi buruz § VII.3-n zehatzago arituko gara. VII.2.2 Esaldi-mailako azterketa ikaskuntza-mailaren arabera. Esaldi-mailako azterketaren helburua erabilitako erregela linguistikoen sailkapena eta hauek erabiltzeko arrazoien sailkapena lortzea izan zen. Horretaz gain, lortutako sailkapenen baliagarritasuna landu genuen ikasle zein irakasle konkretuei proba batzuk eginez. Esaldimailan egindako lan enpirikoan ebaluazioaren agente guztiek hartu dute parte. § III.4.2-n azaldutako esperientziaren barruan esaldi-mailako desbideratzeen azterketa zabalena egin zen. Aipatutako atalean, beraz, esperimentuaren helburu orokorrak, jarraitutako metodologia eta egitura linguistikoak zein ikasleak aukeratzeko irizpideak dagoeneko azaldu genituen. Orain dagokigun atalean, berriz, ebaluazioaren ikuspuntutik azalduko dugu esaldi-mailako desbideratzeen azterketa, erabilitako datuak eta lortutako emaitzak batez ere azpimarratuz. Esaldi-mailako azterketan bi fase desberdin bereiztu genituen: 1. Desbideratze linguistiko zein sakoneko arrazoien sailkapenen definizioa. 2. Desbideratze linguistiko zein sakoneko arrazoien sailkapenen berrespena. 1. Desbideratze linguistiko zein sakoneko arrazoien sailkapenen definizioa Azterketaren lehenengo fase batean, irakasleek informatikariarekin batera hasierako corpusa zehaztu zuten. Corpusa 9., 10. eta 12. mailako ikasleek idatzitako testuek osatzen zuten: 9. mailako 3 ikaslek idatzitako 17 testu (3737 hitz eta 241 esaldi); 10.mailako 8 ikasle desberdinek idatzitako 30 testu (6907 hitz eta 436 esaldi); eta 12. mailako 4 ikaslek idatzitako 17 testu (5569 hitz eta 364 esaldi). Ondoren, irakasleek psikolinguista eta linguistekin batera egitura linguistikoak identifikatu zituzten. Eta, azkenik, egiturak erabiltzearen sakoneko arrazoien sailkapena zehaztu zuten. Kontuan izan behar dugu irakasleek ikasleen uneko ikaste-prozesua ezagutzen zutela zuzen zuzenean. Ikuspegi informatiko batetik abiatuta irakasle desberdinen artean arrazoien sailkapen bakarra lortzea zen helburua hasiera batean. Esperimentuek adierazi ziguten, ordea, irakasle bakoitzak bere ikuspegia jarraitzea aberatsagoa izango zela. Beraz, azkenean, ikasleak ezagutzen zituzten bi irakasle desberdinek aztertu zituzten testuak, bakoitzak bere ikuspegia mantenduz arrazoiak sailkatzean. Irakasle bakoitzaren ikuspegia honela defini daiteke laburbilduz: batek desbideratzeen arrazoiak esaldien barruko egituraketan bilatzen zituen (adib. esaldi luze
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 9 batean ikasleari subjektuan -k markatzea ahaztu zaio aditza subjektutik urruti egoteagatik), eta besteak ikaslearen ezaugarri pertsonaletan aurkitzen zituen sakoneko arrazoiak (adib. idazketan ikasleak arreta eskasa jarri du esaldiaren zuzentasunean). Azterketa-lan honetan irakasle bakoitzak ikasle bakoitzaren perfila ere landu zuen (Andueza et al., 96), hau da, desbideratzeak aztertu zituen ikaslearen ezaugarri pertsonalak kontuan izanik: hizkuntza ikasteko arrazoi pertsonalak, maila lortzeko emandako denbora hizkuntza ikasten hasi zenetik, zuzentasunari jartzen dion arreta, erabiltzen dituen ikasteestrategiak, eta abar. Azterketa honen ondorioz ikasle-ereduaren ezaugarriak definitu genituen. Ezaugarri hauek HITES eta IDAZKIDE sistemek erabiltzen badituzte ere, IRAKAZIren bidez (ikus VI.13 eta VI.14 irudiak) jasotzen dira irakasleak emanda. Horretaz gain talde bakoitzari buruzko perfila landu zen, eta ondorio nagusiena izan zen 9. eta 10. mailen arteko diferentzia nabarmenik ez zegoen bitartean, 10. mailatik 12. mailara salto handia zegoela; kontuan izan behar dugu 10. mailako ikasleek ikasturte bukaeran 11. maila ere gainditzea lortu behar zutela. Hortaz, IV. kapituluan azaldutako goitik beherako metodologian tartehizkuntza mailaka lantzea diogunean gertuko maila desberdinez osatutako multzoek osatzen dute berez aztertze-maila bakoitza. Hemen aztertzen ari garen corpusean goiko maila baxua (9. eta 10-11. maila) eta goiko maila altua (12. maila) bereizten ditugu. Goiko maila baxuan desbideratze gehienak aditzean, deklinabidean eta menpeko esaldien marketan agertu ziren. • Aditzari dagokionez ikasleek singularrerako joera nagusia dute, batzuetan aditzaren singularra forma plural baten antzekoa izateagatik (adib. zeuden zeunden), beste batzuetan esaldian aditza komunztatu behar duen osagaitik urrun egoteagatik, eta hainbatetan aditz laguntzaileetan arreta gutxiago jarri izanagatik. Horretaz gain, multzoa adierazten duten osagaietan aditzarekiko komunztaduran pluralerako joera izaten dute, nahiz eta singularrean jokatu behar. • Deklinabidea dela eta, ergatiboaren ordez nominatiboa egiteko joera izaten dute, eta mugagabearen erabilera saihesten dute osagaiak mugatuz. Joera hau izaten dute batez ere zenbait eta hainbat bezalako partikulak agertzen direnean, edo zertan zehar eta noren bidez bezalako eraikuntza berezietan. Maila honetan azpimarratzekoa da mugagaberako joera izaten dutela askotan sintagmaren esanahiak erreferentzia abstraktu edo orokor bati egiten dionean, gehienetan ikaslearen ama-hizkuntzan mugatua ez dena (adib. bi buelta dago lehendakari aukeratzeko). • Menpeko esaldien kasuan ikasleek menpekoa ez dute markatzen esaldi luzeetan eta zehar galderetan; beste batzuetan (ikus B eranskina), ordea, behar ez denean markatzen dute. Azkenik, ezaugarri pertsonalei dagokienez maila honetan arinegi idazten saiatzen dira batzuk. Erreferente euskaldunak izatea, hizkuntza behartzea eta
VII. kapitulua __________________________________ 10 lanbideak behartua ikastea ere izan dira desbideratzeetan eragina izan duten faktoreak. Goiko maila altuan desbideratze-kopurua txikiagoa da goiko maila baxuan baino, ikasleek hizkuntz arazoak non dituzten errazago identifikatzen dutelako. • Aditzari dagokionez ikasleek singularrerako joera mantentzen dute esaldian aditza komunztatu behar duen osagaitik urrun egoteagatik, eta hainbatetan aditz laguntzaileetan arreta gutxiago jarri izanagatik. • Deklinabideko desbideratzeen portzentajea oraindik garrantzizkoa da maila honetan. Mugatasuna eta mugagabearen arteko bereizketan arazo ugari izaten dituzte oraindik ere. Maila honetan maila baxuan dagoen joera mantentzen dute, hau da, mugatzerako joera behar ez denean, batez ere zenbait eta hainbat bezalako partikulak agertzen direnean, edo zertan zehar eta noren bidez bezalako eraikuntza berezietan. Behar ez denean mugagabea erabiltzea ez da gertatzen maila baxuko maiztasunarekin, dirudienez, ama-hizkuntzaren eragina kontzeptu mugagabeei dagokienez desagertzen da neurri handi batean goiko maila altuan. • Menpekoekin azpimarratzekoa da goiko maila baxuan duten arazoa nabarmenki desagertzen dela ikasle gehienengan. 2. Desbideratze linguistiko zein sakoneko arrazoien sailkapenen berrespena Bigarren fase honetan definitutako desbideratzeen sailkapenak berresteko asmoz teknika desberdinak erabili genituen. Alde batetik, irakasleek corpus berria landu zuten, beste aldetik, irakasleek egindako interpretazioak oinarri hartuta ikasleei galderak egin genizkien beraien interpretazioei buruz, eta, azkenik, irakasle berri bati desbideratzeen zuzenketak eskatu genizkion zuzenketen azpian ikusten zen diagnosiaren bidez sakoneko desbideratzeak berresteko asmoz. 2.1 Berrespena corpus berria erabiliz Bigarren fase batean irakasle bakoitzak hainbat testu berraztertu zituen beste irakaslearen ikuspegia oinarri hartuta. Esperientzia honek ikuspegi berri bat eskaini zion irakasle bakoitzari. Bai kasu batean bai bestean ikuspegi berrira moldatu ziren bi irakasleak. Honelako esperientziak adierazten digu IRAKAZI sisteman irakasleen arteko komunikazioa sortu beharko litzatekeela egiten diren diagnosiak hobetzeko asmoz. Hala ere, hau saiakera bat besterik ez zen izan; sistemen garapenean ez gara sartu zehaztasun maila horretan.
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 11 2.2 Berrespena ikasleei galdetuz Hirugarren fasean ikasleak bihurtu ziren agente nagusiak. Ikasle konkretuekin egindako azterketan ondokoak landu genituen: 3.1 Egitura desbideratuen zergatiak. 3.2 Ikasleen jabetzea egitura desbideratuen zergatiez. Lehenengo proban, irakasleek idazlanetatik ateratako ondorioak berresteko edo baztertzeko ikasleei proba berezia jarri genien. Proba honekiko joera positiboa zuten lau ikasle izan ziren proba burutu zutenak, konkretuki maiz ikasgelara joaten zirenak. Probaren helburu nagusiena zen hainbat egitura desbideraturen zergatiak aztertzea; horren barne ariketa-motak eta ikasleen ezaugarri pertsonalek desbideratzeetan duten eragina ere landu genituen. Bigarren proban, ikasle batzuei zuzenean galdetu genien egitura linguistiko konkretu batzuen erabilerari buruzko arrazoi sakonak zeintzuk ote ziren. Proba honen helburua zen aztertzea zenbateraino jabetzen ziren ikasleak egindako desbideratzeez, eta hauen zergatiez. Ondoren, aipatutako probak zehatzago azaltzeari ekingo diogu. 2.2.1 Egitura desbideratuen zergatien azterketa Irakasleen ustezko ondorioak aztertzeko goiko mailan zeuden 4 ikasleri proba bat egin genien. Proba ondoko pausoetan banatu zen: a) Irakasleen hipotesien zehaztapena. b) Ikasleentzako azterketaren prestaketa. c) Hasierako hipotesien egiaztapena azterketaren emaitzak direla medio. d) Ondorioak. a) Irakasleen hipotesien zehaztapena Froga honen bidez sakoneko arrazoien azterketan irakasleek identifikatutako zenbait hipotesi aztertu nahi genuen. Ikasleek erabiltzen dituzten egitura desbideratuen arrazoiak asko badira ere, hauetako batzuk aukeratu, eta horiek egitura linguistikoen osaketan duten eragina aztertu dugu. Landu ditugun faktoreak ondokoak dira: - Ariketa-mota. Esaldiaren hizkuntz ezaugarriak (hots, esaldiaren luzera, esaldiaren beste osagai batzuekin interferentzia, menpeko esaldien erabilera...) Ikaslearen ama-hizkuntza. Bigarren hizkuntzaren egiturak edo hitzak ama-hizkuntzan tartekatuta erabiltzea.
VII. kapitulua __________________________________ 12 - Egitura linguistikoen sinplifikazioa. Ama-hizkuntzaren idazketa-maila. Aipatutako faktoreen eragina lantzeko lau ariketako (hots, itzulpena, okerrak zuzen, esaldiak berridatzi eta idazlana ama-hizkuntzan) froga-azterketa (ikus D eranskina) egitea erabaki genuen. Irakasleek definitu zuten hipotesi-zerrenda ere aipatutako eranskinean aurki daiteke. b) Ikasleentzako azterketaren prestaketa Aurreko atalean irakasleek beren hipotesiak definitu zituzten. Oraingoan, berriz, hipotesi horiek frogatzeko azterketa prestatu genuen ikasleei aurkezteko (ikus D eranskina). c) Hasierako hipotesien egiaztapena azterketaren emaitzak direla medio Aurretik aipatutako froga-azterketaren emaitzek irakasleen hipotesi gehienak berretsi badituzte ere, batzuk ez dira egiaztatu ezta kasu batean ere. D eranskinean inoiz ez eta kasuren batean bete diren hipotesiak komentatzen ditugu. Adibide gisa, bi ikasleren kasua komentatzen dugu zehatz-mehatz. d) Ondorioak Laburbilduz, kasu gehienetan hipotesiak bete dira, ama-hizkuntzaz idatzitako idazlanaren mailari dagokiona izan ezik. Lau ikaslek egindako idazlanak direla medio, ez da ikusten ama-hizkuntzan ikasleak duen mailak eragina duenik. Edozein kasutan, ikasle gehiagoren arteko azterketa sakonagoa egin behar da ondorioren bat atera ahal izateko, eta, agian, eragina topa genezake. Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, bi ikasle desberdinen arteko konparaketa egitean ematen du bata itzultzaile hobea dela bestea baino. Euskaratze zein berridazketa ariketetan lehenengoa trebeagoa den bitartean zuzenketan bigarrena hobea da. Irakasleen ustetan lehenengoaren kasuan erreferentzia euskaldunik ez izateak eragina eduki dezake. Bigarrenak, berriz, erreferentzia euskaldun asko izan ditu bizitzan zehar. Ikaslearen ezaugarriez gain ikaslearen uneko egoerak ere eragina du erabilitako hizkuntz egituretan. Hemen azaltzen ari garen frogan esaterako hirugarren ikasle batek, desbideratze tipiko ugari egiteaz gain ongi dagoen eta ez dagoenaren artean bereizteko zailtasunak ditu. Froga egin zuen momentuan euskara nahiko alderatua zuen, eta eguneroko bizitzan ia ez zuen erabiltzen. Egitura desbideratuen zergatien azterketa honetan tesian zehar garatu ditugun sistema informatikoetarako hainbat ondorio atera dugu. Aipagarrienak komentatuko ditugu:
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 13 * Irakasleentzat, lehenengo fasean egitura linguistikoak lantzean aztertutako corpusean oinarrituta identifikatu ziren testuinguruak (arrazoi-sailkapena irakasle baten ikuspuntutik) ez ziren nahikoak suertatu 2. eta 3. fasean egindako corpus kodeketan. Horregatik, HITES eta IRAKAZI sistemetan bai psikolinguistari bai irakasle bakoitzari bere sailkapena izateko aukera ematea erabaki genuen. * Egitura linguistikoen erabileran zenbait egitura linguistiko maila bereko ikasleen artean orokorrak izan arren, badira ikasle konkretuei dagozkien erabilera-moduak. Ondorioz, HITESen tartehizkuntzaren adierazpidea antolatzean ikaskuntza-mailaren tartehizkuntza eta ikaslearen tartehizkuntz propioa bereiztu ditugu. * Ariketa-motak ikaslearen output-ean duen eragina funtsezkoa da. * Proba hasieran ez genuen kontuan izan proba egitean ikasleak erabilitako denbora garrantzitsua zela emaitzen interpretazioan. Ikasleak zuzentasunari eskainitako arretak, esaterako, eragina du emaitzetan. Ondorioz, hurrengo proba batean (ikus § VII.2.3.2) faktore hau landu genuen. Honek IDAZKIDE sisteman denbora-kontrola izatearen beharra ekarri zuen. * Badira beren esperientzian eta lehenengo faseko corpusean oinarrituta irakasleek diagnostikatu zituzten arrazoi batzuk 2. eta 3. faseetan burututako corpus-kodeketan gutxitan agertu direnak, edo azaldu ere ez direnak. 2.2.2 Ikasleen jabetzea egitura desbideratuen zergatiez Lehen esan bezala, bigarren proba batean ikasle batzuei zuzenean galdetu genien egitura linguistiko desbideratu konkretu batzuen erabilerari buruzko arrazoi sakonak. Proba honen helburua zen aztertzea zenbateraino jabetzen ziren ikasleak egindako desbideratzeez, eta hauen zergatiez. Proba lau ikaslek burutu zuten. Langai bera abiapuntu zutela ikasle bakoitzak idazlan bat idatzi zuen. Ondoren irakasleak idazlanetik adibide desbideratuak atera zituen, eta ikasleei adibideak zuzentzeko eta egindako desbideratzearen arrazoia emateko eskatu zien. Azpimarratzekoa da lau ikasleren kasuan desbideratzeetatik erdia baino gehiago ondo zuzentzeko gai izan zirela: ikasle batek 13tik 11 zuzendu zituen, eta besteek 7tik 5, 14tik 9 eta 8tik 6. Arrazoiei dagokienez bi ez ziren gai izan zergatiak azaltzeko; beste biek, berriz, honelako arrazoiak eman zituzten: idazlana ez gainbegiratzea, azkar idaztea, esaldi konplikatuak egitea oinarrizko egiturei ez erreparatuz, egiturak ekiditea, gazteleratik itzulpen literala egitea, zatika idaztea eta egitura ez menperatzea. Proba honen ondorioz IDAZKIDE sistema elkarreragilean hasierako diseinuan kontuan izan ez genuen identifikatze-fasea gehitu genuen, hau da, ikasleak duen gaitasuna desbideratzeen zergatia azaltzeko. Egindako probaren arabera esan dezakegu desbideratzeen
VII. kapitulua __________________________________ 14 zergatia azaltzeko gaitasuna ez dela zuzenki lotzen ikasleen ezaugarri pertsonalekin. Esaterako, ikaslearen abstrakzio-maila autozuzenketan laguntzen duen ezaugarri bat izan liteke, baina, gure frogan ezetz frogatu da. Konkretuki, lau ikasleetatik hiru abstraditzeko gaitasuna izan arren, bat ez zen gai izan arrazoiak esplizituki emateko. Beraz, ikaslearekin lan egitean uneren batean sistemak egitura desbideraturen baten arrazoiak galdetzen badizkio, erantzunaren arabera sistemak erabaki beharko luke arrazoiak lantzeko galdeketaestrategia erabili ala ez. 2.3 Berrespena irakasleen zuzenketak direla medio Aurreko hiru faseen emaitza gisa desbideratze linguistikoak zein hauen arrazoiak zehaztuta zeuzkaten testu kodetuak lortu genituen. Laugarren fase batean irakasle berri batek, testuak idatzitako ikasleak ezagutzen ez zituenak, desbideratzeen zuzenketak egin zituen. Zuzenketaren bidez arrazoiak lantzea izan zen esperimentu honen helburua: egindako zuzenketek hasierako irakaslearen diagnosia berretsi zuten. Aztertutako corpusa lehenengo fasean erabilitako bera izan zen. Lehen fasean eskuz aztertutako egitura desbideratuak erabili zituen irakasleak. Kontuan izan egitura desbideratu bakoitzak lehen fasean egokitutako kode linguistikoa alboan zuela. Irakasleak azterketa egin aurretik, adibideen tratamendu informatikoa egin genuen, adibide bakoitzerako egokitzapen bat zehaztuz. Automatikoki aztertzerik ez zuten adibideak bigarren irakasleak ez zituen landu, eta aztertutako egituretarako ondoko informazioa eman zuen: egituraren zuzenketa eta tratamendu automatikorako egindako moldapena egokia zen ala ez. Azkenik, bigarren irakaslearen emaitzak ikusita, zuzenketen arrazoiei buruzko elkarrizketa izan zuten irakasleak eta informatikariek. Ondorio garrantzitsuena izan zen egiturari aldez aurretik jarritako kode linguistikoak eragina zuela zuzenketan. Adibidez, komunztadura-motako desbideratzeetan irakaslearen jokabidea honakoa izan zen: ukan aditza singularrean egonez gero subjektua zuzendu behar da. - subjektua ergatibo singularrean badago aditza zuzendu behar da eta singularrean jarri, ukan aditza bada, bestela, ez bada ukan aditza, subjektua zuzendu behar da. - beste kasu guztietan aditza da zuzentzen dena. Beraz, desbideratzeen diagnosia egitean egiturari egokitzen zaizkion sakoneko arrazoiek irakaslearen zuzenketa bideratzen dute. Honetaz gain, elkarrizketetan konturatu ginen ikasgelan une bakoitzean lantzen ari diren egitura linguistikoek ere eragina dutela. Honegatik, IRAKAZI sisteman langai bakoitzaren objektuan langai bakoitza proposatzen den unean ikasgelan lantzen ari diren egitura linguistikoak agertzen dira.
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 15 VII.2.3 Ezagutza linguistikoaren egonkortasunaren azterketa. VII.2.3.1 Goiko ikaskuntza-maila altutik goiko maila baxura. Atal honetan hainbat fenomeno linguistikoren egonkortasunaren garapena landuko dugu goiko ikaskuntza-maila altuaren eta goiko maila baxuaren corpus bana konparatuz. Maila bietako corpusak 16 testuk osatzen dute hurrenez hurren. Maila altuan 4 ikaslek idatzitako testuak ditugu (5356 hitz), maila baxuan berriz 5 ikaslek idatzitakoak dira (2174 hitz). Azterketa hau automatikoki egin zen, hitz-mailako erregelak detektatu eta hauen agerpenkopuruak kalkulatuaz. Tartehizkuntzaren ezagutza aldakorra eta finkoaren garapena aztertu dugu ebaluazio honetan, konkretuki ondoko puntuak landu ditugularik: a) Maila baxuan agertzen den ezagutza aldakorra, baina maila altuan inondik ere azaltzen ez dena, hau da, maila altuko ikasleengan desagertutakoa. b) Bi mailetan agertzen den ezagutza aldakorra. c) Goiko maila altuan bai, baina maila baxuan finkatuta ez dauden fenomenoak. d) Egonkortasunaren garapenean elkarren arteko interferentzia izaten duten fenomenoak. Zehazki, maila baxuan agertzen den ezagutza aldakorra, maila altuan inondik ere azaltzen ez dena aztertu dugu. Oraingo kasua a. kasuaren azpimultzoa da: maila baxuan ezagutza aldakor barruan kokatzen ziren eta maila altuan ezagutza finkora pasa diren fenomeno linguistikoekin erlaziorik duen ezagutza. a) Kasu honetan c eta v letren agerpena detektatu dugu gaztelerazko maileguen erabileran. Desbideratze-mota hau maila baxuan era aldakorrean agertu zaigu, maila altuan azaldu ez den bitartean. b) Gaztelerako mailegua dela eta, g eta j letren erabileran kasu batzuetan jatorrizko hizkia mantentzen da, eta beste batzuetan aldatzen da. Fenomeno honekin erlazionatutako desbideratzeak aldakorki agertu zaizkigu bai maila baxuan bai maila altuan. c) Kasu honen adibidea erlatibozko esaldiak aztertzean agertu zaigu. Aditza -t edo -n letrez bukatzen denean, singularreko lehen eta bigarren pertsonak,-n atzizkia gehitzean -t/-da eta -n/-na aldaketak gertatzen dira. Fenomeno estandar hau maila baxuan ez da ezagutza finkoan kokatzen, maila altuan, ordea, bai. d) Azkenik, fenomenoen arteko interferentzia dela eta , hau da d. kasua, hiru erregela morfologikoen arteko interferentzia aipatuko dugu adibide gisa:
VII. kapitulua __________________________________ 16 - LEGBE erregela estandarra: -e hizki epentetikoa gehitu hitzaren lemaren bukaeran lemaren azken letra kontsonante denean, eta lotu beharreko atzizkiaren lehen letra -a denean (adib. oihan + an = oihanean). - e+e=ee erregela estandarra: hitz bat deklinatzean lemaren azken letra -e denean, eta lotu beharreko atzizkiaren lehen letra -e denean, ez dago ezabaketarik (adib. etxe + ekin = etxeekin). - *LEGTE desbideratzea: -e letra epentetikoa gehitu hitzaren lemaren bukaeran lemaren azken letra kontsonante denean, eta lotu beharreko atzizkiaren lehen letra -e denean (adib. euskaldun + ekin = euskalduneekin). Goiko maila altuko eta baxuko ezagutzaren garapenean aipatutako fenomenoen interferentziari dagokionez ondokoa detektatu dugu: • Maila baxuan ikasleek bai oihanean bai *oihanan bezalako adibideak erabiltzen dituzte. Maila horretako ikasleek etxeekin, *etxekin, *euskalduneekin eta euskaldunekin bezalako adibideak ere idazten dituzte. Ondorioz, aipatutako hiru erregelak ezagutza aldakorrean kokatzen dira. • Maila altua aztertzean, ordea, oihanean, etxeekin eta euskaldunekin bezalako adibideak bakarrik agertzen zaizkigu. Maila altuan *LEGTE erregela desagertu da aurreko biak ezagutza aldakorretik finkora pasa direnean. VII.2.3.2 Ariketa-motaren eragina. Irakaslearen iritzia beti ez datorrela bat errealitatearekin § VII.2.2-n ikusi dugu, errealitatearen froga gisa corpusen azterketa hartzen badugu. Ikasleen idatzizko jardueran batzuetan agertzen da irakasleak aipatzen ez duen hainbat fenomeno, eta, beste batzuetan, aipatzen dituenak ez dira agertzen. Ondorioz, bigarren hizkuntza ikasteko ingurunean IRAKAZI eta HITES sistemen arteko elkarrekiko komunikazioa beharrezkotzat jo dugu. Irakasleen iritzia eta corpusen azterketen emaitzen konparaketa eginez psikolinguistak ikaslearen tartehizkuntza fintzen du. Baina nahikoa al da aipatutako bi sistemen arteko elkarrekintza? Ezin al da egon fenomeno fosilizaturen bat ikaslearen tartehizkuntzan aspaldian ikasia, irakasleak ez detektatua, eta corpusetan oso gutxitan agertzen dena?. Galdera honetatik abiatuta 10. mailako corpus batean oso gutxitan agertzen zen hainbat fenomeno planteatu genion irakasle bati. Horietako batzuk aukeratu genituen, bere ustetan ere gertatzen ez zirenak, eta fenomeno horiek aztertzeko froga-azterketa berezia prestatu genien 10. mailako ikasle batzuei. 10. mailako 41 testuz osatutako corpusa (10311 hitz eta 866 esaldi) aztertuta corpusetan gutxitan agertzen zen, eta irakaslearen ustez 10. mailan ematen ez den zenbait desbideratze aukeratu genuen. Alde batetik, irakaslearen iritziz beste ikaskuntza-maila batzuetan elkarrekiko interferentziak izaten dituzten fenomeno batzuk hautatu genituen (hots,
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 17 *LEGTE, *LEKTE eta *LEGBA desbideratzeak, eta LEOEAE eta LEGBE erregela estandarrak), eta, beste alde batetik, hitz bakar baten barruan aldi berean suertatzen diren batzuk ere aztergai izan genituen (*LEOESZ eta *LEOEZS). Ikasleen ezaugarriei dagokienez, froga honetan ondoko ezaugarri pertsonalei erreparatu genien gehienbat: - Ikasleak idaztean zuzentasunari begiratzen dio? - Desbideratzeak sahiesteko ziurtasunik ez duen kasuetan arriskurik ez hartzen saiatzen al da? - Idazlanak maiz egiten al ditu? luzeak, motzak? Ezaugarriak direla eta, froga egin zuten sei ikasleren artean hiru aukeratu eta beste hiru baztertu egin genituen. Azken hauek ondoko arrazoiengatik: bi, zuten hizkuntz maila ez zelako taldearen adierazgarri, batek maila baxuegia zuen, eta bestea azkarregia zen; eta hirugarren ikaslea ez genuen aztertu urtean zehar eginak zituen idazlanak ez genituelako eskuratu. Beraz, corpusetan agertzen ez ziren eta irakaslearen ustez gertatzen ez ziren hainbat fenomenoren egonkortasuna landu nahi izan genuen proba honen bidez, fenomeno sistematiko edo finkoak, aldakorrak edota lapsusak ote diren identifikatuz. Horretaz gain, fenomenoak ikaslearentzat zuzengarriak edo zuzentezinak diren ere detektatu nahi izan genuen fenomeno bera aztertzeko ariketa-mota desberdinak proposatuz (hots, hutsuneak bete, okerrak zuzen eta itzulpena). Eta, azkenik, ikaslearen ezaugarrien eragina ere ondorioztatu genuen. Proba prestatu aurretik aukeratutako erregelak erabiltzen dituen hainbat hitz hautatu genuen, hitzaren aldaera batzuekin batera, eta hitz zein aldaera horien erabilera landu genuen. Adibide batzuk itzulpenean bakarrik aztertu genituen, idazlanen eta itzulpenen arteko konparaketa egiteko asmoz. Beste adibide batzuk itzulpenean eta okerrak zuzen edo hutsuneak bete izeneko ariketetan kokatu genituen, itzulpenaren eta ariketa gidatuen (okerrak zuzen edo hutsuneak bete) arteko diferentzia aztertzeko. Aipatu behar da ere proban ariketa bakoitzerako denbora mugatua eman zitzaiela ikasleei. Gainera, ariketaren helburuaz ez jabetzea nahi genuen. Horretarako, ariketei ordena jarri genien: lehenengo, itzulpen ariketa egin zuten; ondoren, okerrak zuzen ariketa, eta, azkenik, hutsuneak bete. Froga egin ondoren, ariketak egitean zuzentasun gramatikalean arreta berezia jarri ote zuten galdetu genien; horretaz gain, itzulpenean esanahian arreta jarri ote zuten ala ez; eta, azkenik, beren ustetan zeintzuk ziren ariketak prestatzean guk geuk aurreikusitako desbideratze-motak.
VII. kapitulua __________________________________ 18 Frogaren ondorioak. Froga honetatik hainbat ondorio atera genuen ariketa-motaren eraginari dagokionez. Horretaz gain, irakasleen aurreikuspenen erlatibotasuna ere ondorioztatu zen proban. Ondorioak aipatuko ditugu banan banan: - Idazlanez osatutako corpusa gehi irakaslearen iritzia ez dira nahikoak tartehizkuntza lantzeko. Emaitzak ikusitakoan irakasleak erakutsi zuen harridura azpimarratzekoa da. Honek frogatzen du irakaskuntza-programek askotan ikaskuntza-maila batean hainbat fenomeno barneratu dela suposatzen duten arren, ezagutza hori errealitatean oraindik ikaslearen ezagutza aldakorrean mantentzen dela askotan. - Ariketa egiteko ikasleak duen jokaerak (zuzentasunari begiratzea edo idaztean arriskuak hartzea) eragina handia du egindako desbideratzeetan. Ikaslearen partehartze esplizitu zein inplizitua (ariketen bidez) ezinbestekoa da tartehizkuntzaren detekzio-prozesuan. - Fenomeno konkretuak lantzeko ariketa bereziek idazlanetan agertzen ez den informazioa ematen dute. Hau dela eta, ikaslearekin lan egingo duen IDAZKIDE sisteman ariketa-moten diseinu zehatza beharrezkoa da. - Corpusetan agertzen diren fenomenoen aldakortasuna aztertzeko okerrak zuzen eta hutsuneak bete bezalako ariketak automatikoki sor daitezke, aldez aurretik corpusaren adibide konkretu batentzako aldaera desberdinen sorkuntza egiten bada. VII.3 Ingurune informatikoaren emaitzak. Wolfe-Quintero et al.ek (1998) komunikazio idatzian hizkuntzen ikaskuntza arloan hizkuntz desberdinetarako egin diren ehunetik gorako neurketa-azterketak lantzen dituzte barnetxosten batean. Azterketa horiek komunean dute aztertutako testuak komunikazio-egoera bat adierazten dutela, hau da, testu libreak dira eta ez dira sortu egitura linguistiko konkretuak lantzeko ariketa batzuetatik. Ikerketa horietan ondoko neurriak aztertzen dira: ikasleen jariotasuna, zuzentasuna eta konplexutasuna. Jariotasunean testuen aberastasuna lantzen da denbora kontuan izanik: honi buruzko datu batzuk lortu ditugu § VII.3.3.2-n hiztegiaren aberastasuna lantzean. Zuzentasunean errore-kopurua neurtzen dute: tesi honen IV. kapituluan azaldu genuenez erroreen (guretzat desbideratzeen) detekzioa lortzeko xedeorokorreko tresna linguistiko-konputazionalak aurkeztu ditugu. Azkenik, konplexutasunean hitzen zein esaldien konplexutasun gramatikala aztertzen dute: honi buruzdatu batzuk ematen ditugu § VII.3.3.3-n eta § VII.3.3.4-n. Txostenaren bukaeran, Wolfe-Quintero et al.ek (1998) aipatutako neurketak hobetzeko ratioak definitzen dituzte. Ratio horien baliagarritasuna lantzea izan daiteke lan honetan proposatu dugun MUGARRI izeneko ingurune informatikoaren erabileretako bat.
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 19 Gure tesian, alde batetik, ikasleen tartehizkuntza errepresentatzeko oinarri diren corpusak aipatu ditugun ikerketetan erabilitakoen modukoak dira, hau da, egoera komunikatibo bat islatzen dute; eta, beste aldetik, ikerketa horietan egindako neurketak erdiautomatikoki egiteko ingurune informatikoa proposatzen dugu. Horregatik, gure ingurune informatikoa, hau da, MUGARRI baliagarria dela frogatzeko asmoz, saiakera bat egin dugu komentatutako neurketak lantzeko. Dena den, gure esperimentuak jariotasuna eta konplexutasunera murriztu ditugu. Atal honetan, § VII.3.1-n erabilitako corpusak aipatuko ditugu, § VII.3.2-n corpus horien azterketa aurkeztuko dugu. Gero, § VII.3.3-n, hainbat ikasleren tartehizkuntzari buruzko informazioa automatikoki lortuko dugu inplementatutako ingurune informatikoa erabiliz, ondoko alderdiak ikasleengan aztertzeko: jariotasunari dagokionez, hiztegiaren aberastasuna eta hainbat kategoria gramatikalen erabilera; eta, konplexutasunari dagokionez, hitz-mailako fenomeno morfosintaktikoak eta esaldien konplexutasuna. VII.3.1 Erabilitako corpusak. III. kapituluan zein kapitulu honen aurreko ataletan azaldutako lan enpirikoak oinarri izanik bigarren hizkuntza ikasten duten ikasleen tartehizkuntza lantzeko MUGARRI izeneko ingurune informatikoa garatu dugu. Ingurunea IV. kapituluan proposatutako goitik beherako metodologian oinarrituta dago. Goiko hizkuntz mailetatik hasi, eredu kolektiboak atera, eta hauetatik abiatuta beheko hizkuntz mailei dagozkien eredu kolektiboak lantzen dira ingurunean. Gure hurbilpenean ikasle baten output-a bere tartehizkuntzaren adierazle da. Honen arabera, adibidez, hitz baten kasuan hitzaren interpretazio posible guztiak baliagarriak kontsideratzen dira. Hortaz, hitz baten interpretazioen artean estandarra egoteak ez du esan nahi estandarrak ez direnak baztertu behar direnik – zuzentzaile ortografikoetan kontsideratzen den moduan–. Oinarri hau berresteko, eta HITES sistema baliagarria dela frogatzeko asmoz, saiakera bat egin dugu tesi honetan garatu diren sistemak nola erabil litezkeen erakusteko. Saiakera honetan erabili ditugun corpusak honako hauek dira:
8.a 4 1097 VII.1 taula. Inguruneko probetan erabilitako corpusak. VII.1 taulan azaldutako corpusak ondoko bi ataletan agertuko dira ikasleen tartehizkuntzaren alderdi desberdinak aztertzerakoan. Taulan corpusei eman zaizkien izenak agertuko dira, bai irudietan bai diskurtsoan zehar. VII.3.2 Aplikatutako metodologiaren berrespena. Ikaskuntza-maila baten fenomeno linguistikoen identifikazio erdiautomatikoan HITES sistemaren prototipoa erabili dugu probak egitean. Goitik beherako metodologiaren arabera ikaskuntza-maila gorena abiapuntu izanik, hurrengo ikaskuntza-mailaren tartehizkuntza lantzen dugu. Horretaz gain, output-a interpretatzean desbideratzeak egitea zilegitzat jotzen da, beraz, adibidez, hitz baten interpretazioen artean interpretazio estandarra egoteak ez du esan nahi estandarrak ez direnak baztertu behar direnik. MORFEUS (Agirre et al., 92) analizatzaile morfologikoaren kasuan, berriz, interpretazio estandarra dagoen kasuetan desbideratzeak diren interpretazioak baztertu egiten dira. Ondorioz, alde batetik, analisi-kopurua hitzeko HITESen baino txikiagoa da, baina, beste aldetik, zuzenak izan daitezkeen interpretazio desbideratzedunak ez ditu kontuan hartzen. HITESi egin dakiokeen kritika gogorrena gainsorkuntza dugu, interpretazio estandarrak dituzten hitzen kasuan desbideratzeak ere onartzen direlako. Gainsorkuntza hau, ordea, ez da oso altua ondoren frogatuko dugun bezala. Gainsorkuntza dela eta, hainbat corpus hartu eta hitzen analisiak aztertu ditugu bai HITES sistema erabiliz bai MORFEUS erabiliz. Konparaketa egitean fenomeno berdinak tratatzen dituzten bertsioak landu ditugu, hau da, batek zein besteak tratatzen dituen desbideratze-motak berdinak dira.
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 21 HITES sisteman hainbat corpusekin probak egin ondoren, hitz bat analizatzean lortzen den interpretazio-kopurua jaisten duten heuristiko batzuk definitu ditugu. Aplikatutako heuristikoak ondokoak dira: 1. Hiru desbideratze edo gehiago batera detektatzen direnean interpretazioa baztertuko da. 2. Hitzaren luzera bost hizki baino gutxiagokoa denean, eta gainera bi desbideratze batera aplikatzen badira interpretazioa baztertuko da. 3. Hitzaren luzera bost hizki baino handiagokoa denean badira desbideratze konkretu batzuk ezingo direnak batera gertatu. Hala denean interpretazioa baztertuko da. Heuristikoak finkatzeaz gain hizkuntz mailei dagokien hiztegia ere landu dugu. Honen ondorioz ere interpretazio-kopurua jaistea lortu dugu. Behin heuristikoak aplikatuta eta ikaskuntza-mailaren hiztegia finduta VII.3 irudian azaltzen diren emaitzak lortu ditugu goiko ikaskuntza-mailari dagozkion bost corpus (bakoitza 1500 hitz ingurukoa) landu ondoren. Irudian ikusten denez bost ariketa-mota (C, D, I, J, K) landu dira ariketa_corpusa izeneko proba honetan. Seina testu hartu eta kasu bakoitzeko hitz baten analisien tasa landu dugu. Lehen zutabean HITESen tasa gordina azaltzen da. Bigarren zutabean, berriz, heuristikoak aplikatuta lortu diren emaitzak ikusten dira. Horretaz gain, corpusaren hamar testu aztertu ondoren findutako hiztegia hartuta hirugarren emaitza dugu. Azkenik, MORFEUSekin lortutako emaitzak ematen ditugu. 0 0.5 1 1.5 2 C D I J K HITES (heuris_ez) HITES (heuristikoak) HITES (hiztegia) MORFEUS
VII.3 irudia. Hitzen analisien tasa goi-mailako ikasleen corpusetan. Analisien emaitzak konparatzen baditugu MORFEUS analizatzailea (murrizpen gramatikaren desanbiguazio morfosintaktikoa ere aplikatuta) eta HITES (desanbiguazioerregelak aplikatuta eta hiztegia findu ondoren) sistemaren arteko diferentzia 0.1ekoa da, diferentzia onargarria eta tratagarria. HITES sisteman psikolinguistak desanbiguatu beharko
VII.5 irudia. Hitzen analisien tasa erregeladun analisietan. Egindako konparaketa osatua izan dadin analisi oker eta zuzenen arteko konparaketa zehatza egin beharko genuke; hau da, psikolinguista batek eskuz analizatu eta ikusi ea zein kasutan interpretazio zuzenik ez den asmatu. Eskuz kodetutako corpusen falta dela eta, VII.5 irudian agertzen diren ariketei zegozkien testu batzuekin psikolinguistak proba egin eta analisi okerrak aztertu zituen. Kasu gehienetan errorearen jatorria hiztegia finduta ez izatea zen, beste kasu batzuetan, ordea, erregela morfosintaktikoa egokitu beharra zegoen aztertzen ari ginen ikaskuntza-mailarako. Ondoren, hiztegiaren finketari buruz aritzean, konparaketa hau zehatzago azalduko dugu.
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 23 Azkenik, aipatu behar da, HITES sisteman psikolinguistak analisiak desanbiguatzen dituenean, ez dituela hitz anbiguo guztiak aztertzen, baizik eta anbiguoak diren hitz forma desberdinak. Konparatzen baditugu hitz anbiguoak eta anbiguoak diren hitz forma desberdinak kasu askotan diferentzia nabarmena da; esaterako, corpusaren D ariketan 1890 hitzetatik 572 hitz anbiguo egon arren hitz forma desberdinak 321 dira, hauek dira psikolinguistak aztertu behar dituenak. Goitik beherako metodologiaren aplikazioa hiztegiaren finketan. Goitik beherako metodologiaren arabera ikaskuntza-maila gorenaren hiztegia gure abiapuntu izanik, aurreko (X) ikaskuntza-mailaren hiztegia zehazten dugu goiko (X+1) ikaskuntzamailaren hiztegiaren azpimultzoa mugatuz. VII.6 irudian ikusten denez X ikaskuntzamailaren testuak emanda, eta hurrengo maila (X+1) goikoaren hiztegia abiapuntu hartuta, testuak analizatu egiten dira. Ondoren, hitz bakoitzeko lortutako analisi guztiak kontuan izanik X ikaskuntza-mailaren hiztegia zehazten da ondoko urratsak emanez: 1.- Hitzari dagozkion lemak ezagunak edo ezezagunak diren esatea 2.- Hitzaren interpretazioen artean interpretazio zuzena falta den (analisi okerrak) markatzea. Corpusa (X maila) Hiztegia (X maila) Hiztegia (X + 1 maila) Analisietako_lemak _aztertu Lema onartuak Lema ez-onartuak Analisi okerrak psikolinguista Hiztegia_findu
VII. kapitulua __________________________________ 24 idatzitako testuak analizatu eta aztertu egin ditugu testu luzeenetatik hasita. Ariketa-mota bakoitzeko bina testu landu dugu. Ikaskuntza-mailari zegokion lehen proba hiztegia findurik izan gabe egin dugu. Ariketa bakoitzeko testu bana aztertu ondoren analisi okerren portzentajea % 2.27koa atera da batez beste. Ondoren hiztegia findu, hau da, ikasleentzat ikaskuntza-maila horretan ezezagunak ziren hitzak hiztegitik kendu eta berriro testu bana analizatu dugu ariketa bakoitzeko. Bigarren proban aztertutako testuak ikasle berri batzuek idatziak ziren. Emaitzak eskuz aztertu ondoren analisi okerren kopurua nabarmenki jaitsi da: % 0.62koa kasu honetan. Beraz, argi dago hiztegia fintzeak eragin zuzena duela emaitzetan. Emaitza hauetatik pentsa liteke ariketa-motak eragina duela hiztegia fintzen dugunean. Neurri batean hau egia da hainbat hitz gaiarekin lotuta egoten direlako; baina ez nahitaez. Hurrengo proba batean suertatu zaigu I1 ariketa-motarentzat testu berria hautatzean bigarren proban analizatutako testuan baino analisi oker gehiago detektatu direla, nahiz eta bigarren probako testuaren hiztegia findu ondoren analizatu. Ondorioa: hortaz, ariketa-motaren arabera egindako finketaren ondorioz topatu dugu analisi okerren kopurua ez dela beti jaisten hiztegiaren finketa aurrera joan ahala proba egin aurretik suposatu genuen bezala. Arrazoietariko bat da testu desberdinek testu-gaia bera izan arren ikasleek gaiarekin zerikusirik ez duen hiztegi zabala ere erabiltzen dutela. Beraz, HITES sisteman psikolinguistak ikaslearen hiztegia fintzen duenean ariketa-mota ez da irizpide izango prozesua bideratzeko. Ariketa-mota irizpide ez izan arren, analisi okerrek bai bideratzen dute HITES eta psikolinguistaren arteko elkarrekintza. Hau dela eta, elkarrekintza horretan ondoko irizpide ondorioztatu dira: Analisi oker baten lema guztiak ezagunak direnean HITESek erregela morfosintaktiko konkretu batzuk eguneratzeko eskatuko dio psikolinguistari. - Oker analizatutako hitz baten interpretazioen artean baten bat ezezaguna denean, ezezagun gisa markatu eta hitza berriro analizatuko da. Honelako kasuetan egindako proban, ia kasu gehienetan analisi zuzena agertu da interpretazioen artean finketaren ondorengo analisian. Horren ondorioz, esan dezakegu hiztegiaren finketa oso garrantzitsua dela, hiztegiak eragin handia duelako analisien emaitzetan. Beraz, lehenengo hiztegia findu, eta, ondoren, erregela morfosintaktikoak eguneratuko dira goitik beherako metodologiaren aplikazioan.
VII.7 irudia. Hiru ikaskuntza-maila nagusietako corpusen anbiguotasuna (%). Tartehizkuntza dela eta hainbat faktore landu dugu testuetan: • Fenomeno morfosintaktikoen detekzio erdiautomatikoa. • Erabilitako hiztegiaren aberastasuna. • Testuetako hitzen kategoria gramatikalak. • Esaldien konplexutasuna. VII.3.3.1 Fenomeno morfosintaktikoen identifikazio erdiautomatikoa. Esan bezala, gure metodologian ikaskuntza-maila baten tartehizkuntza lantzean goiko mailaren ezagutza hartzen dugu abiapuntu. Horretaz gain, ikaskuntza-maila gorena aztertzeko hiztun adituen ezagutza erabiltzen da oinarri bezala, hau da, gure kasuan
VII. kapitulua __________________________________ 26 MORFEUSen ezagutza. Beraz, fenomeno morfosintaktikoak automatikoki detektatzeko MORFEUS eta HITESen arteko konparaketa egiten dugu hasiera batean, – gogoratu HITESek ez dituela interpretazio ez-estandarrak baztertzen interpretazio estandarra dagoenean –. Konparaketa honetatik abiatuta sistemak analisi desberdinak aurkezten dizkio psikolinguistari. Corpus batzuetan konparaketak egin ondoren hainbat analisi desberdin topatu dugu, kasu batzuetan MORFEUSen zeudenak eta HITESek baztertuak, eta beste batzuetan alderantziz. Behin analisi desberdinak aztertuta, sistemak fenomeno morfosintaktikoak osatzen ditu automatikoki analisietan aktibatutako erregelen konbinaketak eginez. Ondoren, psikolinguistak fenomeno horien baliagarritasuna lantzen du. Sistemak automatikoki detektatzen dituen fenomeno morfosintaktikoak ondokoak dira: a) Erregela morfologikoak. b) Erregela morfosintaktikoak interpretazio-mailan. c) Erregela morfologikoak eta interpretazio-mailako erregela morfosintaktikoak konbinatuta. d) Erregela morfosintaktikoak hitz-mailan. Identifikatutako fenomeno gehienek azalpen zehatza dute psikolinguistak dioenez, d. atalekoak kenduta. Azken hauek murriztapen gramatikaren Select1 edo Remove2 izeneko erregelak dira, eta hauen artean Select moduko erregelei bakarrik aurkitu diegu esanahia. Honek esan nahi du jatorrizko gramatikan Remove erregelak erabiliz adierazitako ezagutza ez dela baliagarria ikasleen ezagutza linguistikoa adierazteko. VII.3.3.2 Hiztegiaren aberastasuna. Hiztegiaren aberastasuna testu batean lema desberdinen kopurua zati testuaren hitz-kopurua dela definitu dugu. Beraz, hitz bakoitzeko dagokion lema lortu dugu. Dena den, hainbat kasutan hitz baten analisien artean lema bat baino gehiago topatzen dugu; kasu hauetan ausazko heuristikoa erabili dugu: hitz batek lema bat baino gehiago dituenean lehen lema hautatuko dugu. VII.7 irudian aipatu ditugun hiru ikaskuntza-maila nagusien corpusak erabiliz, hauen hiztegiaren aberastasuna landu, eta ondoko emaitzak lortu ditugu:
VII.8 irudia. Hiru ikaskuntza-maila nagusietako corpusetan erabilitako hiztegiaren aberastasuna. VII.8 irudiak bi datu garrantzitsu ematen dizkigu: • Beheko mailan aberastasuna txikiagoa da beste bietan baino, espero zen bezala. • Goiko eta erdiko mailaren arteko aberastasuna antzekoa da, espero ez zen bezala. Beheko mailan aberastasuna txikiagoa izatearen arrazoia, ez dago ikasleek menperatzen duten hiztegi murritzean bakarrik, baizik eta sintaxian ere. Beheko mailan erabiltzen diren esaldietan ez dira menpekoak agertzen, koordinatuak, ordea, bai. Hau da, eta, baina bezalako juntagailuak askotan erabiltzen dituzte. Honelakoek corpusaren hitz anbiguoen portzentajea zein aberastasuna jaisten dute. Esan bezala, erdiko mailan dagoen aberastasuna eta goiko mailakoa antzekoa atera da. Hau dela eta, ariketa-mota bera hartuta goiko mailako eta erdiko mailako zortzina ikaslek idatzitako testu bana aukeratu genituen. Emaitzek erdiko mailan aberastasun altuagoa adierazi zuten: erdiko mailako zortzi ikaslek idatzitako zortzi testuen (1271 hitz) aberastasuna %33koa izan zen; goiko mailako zortzi ikaslek idatzitako zortzi testuen (1913 hitz) aberastasuna, berriz, %20koa izan zen. Beraz, honen arabera erdiko mailan dauden ikasleen hiztegia aberatsagoa dela esan daiteke: honek datu interesgarria ematen digu: VII.8 irudian erdiko mailan zein goiko mailan dauden ikasleen hiztegiaren aberastasuna antzekoa dela esan beharrean emaitza beste modu batean ere irakur liteke: printzipioz goiko mailan dauden ikasleen ezagutza kolektiboa hiztegiari dagokionez erdikoena baino zabalagoa izan beharko lukeenez, emaitzetatik ondorioztatzen da erdiko mailan dauden ikasleen ezagutza partikularra zabalagoa dela. Ondorioa: honek adierazten digu corpus handien emaitzetan askotan datu interesgarriak ezkutatzen direla. Aberastasunaren azterketan corpusak osatzean erabilitako populazioa eta testuinguruaren eragina ere sumatu da; hau da, zenbat ikasle desberdinek idatzi dituzten testuak, testuetan azaltzen diren gaiak eta testu-kopuruak eragina eduki dezake honelako azterketa batean. Faktore hauek lantzeko bi corpus desberdinen aberastasuna konparatu dugu (ikus VII.9 irudia):
VII.9 irudia. Goiko mailako bi corpusen hiztegi-aberastasuna. Ikaslearen ezaugarrien eragina aberastasunaren azterketan. Aurreko adibidean ikusi dugunez corpusaren tamainak eragina izaten du aberastasunaren azterketan: ariketa bakoitzeko bi testu gehituta corpusean erabilitako lema desberdinen proportzioa igo da kasu guztietan. Hau dela eta, ikasle-motak eduki dezakeen eragina aztertzeko, hitz-kopuru desberdina duten bi corpus txiki hartu ditugu, suposatuz hitz gehien dituen corpusaren kasuan aberastasuna altuagoa izan beharko lukeela. Emaitzek, ordea, aurkakoa adierazten dute, testuak idatzi dituzten ikasleen ezaugarri batek eragin zuzena izan duelako. Ondoren egindako proba azalduko dugu:
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 29 Ariketa-mota bera izanik, erdiko maila altuan dauden lau ikaslek testu bana idatzi dute, guk azter ditzagun: ikas_proz_corpusa izeneko corpusa dugu hau. Lau ikasleetako bik ikaste-prozesu oso azkarra eraman dute gaur egun duten maila lortzeko, konkretuki hiru urtetan maila horretara heldu dira. Beste biek, berriz, hamar urte lehenago hasi ziren hizkuntza ikasten. Lehenengo kasuan idatzitako bi testuen (412 hitz) aberastasuna aztertuta corpusaren lema desberdinen portzentajea % 44koa detektatu da. Bigarren kasuan, hau da, motelago ikasi dutenen bi testuak (685 hitz) aztertzean aberastasuna %34koa izan da. Bigarren kasu honetan hitz-kopurua altuagoa izanik aberastasun handiagoa espero genuen arren, probak adierazten du urte gutxitan ikasi dutenek hiztegi aberatsagoa dutela: agian, ikasitakoa freskoagoa dutelako. Kontuan izan behar dugu maila lortzeko hamar urte pasa dituzten bi ikaslek eten handiak izan dituztela ikaste-prozesuan zehar. Hiru urtetan erdiko maila altua lortu dutenek, berriz, ikaste-prozesu jarraitua eta trinkoa izan dute. Ondorioa: esan dezakegu ikasle baten ezaugarri batzuek eragina dutela testuen aberastasunean. Azaldutako probak adierazten du ikasleak ikaste-prozesuan izan duen garapenak eragina duela hiztegiaren aberastasunean. Beste batzuek, ordea, ez dute inolako eraginik erakutsi. VII.3.3.3 Kategoria gramatikalen erabilera. Kategoria gramatikalei dagokienez ondokoak aztertu ditugu: izenak, adjektiboak eta aditzak. VII.10 irudian kategoria hauen erabilera aztertzen da VII.7 irudian azaldutako corpus handietan. VII.11 irudian, berriz, bi ariketa-mota hartuta ikaskuntza-maila desberdineko ikasleek idatzitako testuen emaitzak ematen dira. Alde batetik, erdiko (Erd-B) eta goiko (Goi-B) mailaren zortzina ikaslek idatzitako bina testu (16 testu), eta, beste alde batetik, beheko maila baxuko (Beh_b-A) eta beheko maila altuko (Beh_g-A) zortzina ikaslek idatzitako bina testu (16 testu).
VII.11 irudia. Kategoria gramatikalen erabilera (%) ikaskuntza-maila igo ahala. Aipatutako irudietan ikusten da nola ikaskuntza-maila igo ahala aditzen erabilera jaisten den, izenen erabilera, berriz, igotzen da, eta adjektiboak igo edo mantendu egiten dira. Honen arrazoi nagusiena esaldien konplexutasunean dago: ikaskuntza-maila igo ahala esaldi konplexuagoak erabiltzen dira. Beraz, dirudienez, ikasleek esaldi luzeagoetan aditz gutxiago erabiltzen dituzte, dena den, honi buruz zabalago arituko gara § VII.3.3.4-n. Ikaslearen ezaugarrien eragina kategoria gramatikalen azterketan. Har ditzagun VII.9 irudian agertzen diren Hasierako_corpusa eta Corpus_berritua izeneko corpusak. Hasierako_corpusa corpusean lau ariketa-mota emanda lau ikaslek launa testu idatzi dute. Corpus_berritua corpusa osatzeko ikasle berri batzuek idatzitako bina testu
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 31 gehitu ditugu ariketa-mota bakoitzeko: C eta D ariketetan i eta s ikasleek idatzitako testuak, eta J eta K ariketetan a eta s ikasleek idatzitakoak. Kategoria gramatikalak aztertu ondoren (ikus VII.12 irudia) C ariketan nabarmenki igotzen da aditzen kopurua. 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50 Hasierako_ corpusa-C Hasierako_ corpusa-D Hasierako_ corpusa-J Hasierako_ corpusa-K Goiko_maila Hasierako_corpusaIzenak Hasierako_corpusaAdjektiboak Hasierako_corpusaAditzak Corpus_berrituaIzenak Corpus_berrituaAdjektiboak Corpus_berrituaAditzak
VII.12 irudia. Ikasle baten eragina kategoria gramatikalen azterketan. Corpus_berritua corpusean C ariketan erantsitako bi testuak aztertuta, i ikasleak idatzitakoan ikusten da nabarmenki aditzen kopurua altua dela. Honen ondoren, aipatu ikasleak idatzitako 7 testu (1538 hitz) analizatu eta kategoria gramatikalen erabilera landu dugu. Emaitzak ondokoak izan dira: izenak (%27), adjektiboak (%8) eta aditzak (%35). Portzentaje hauek eta ikaskuntza-mailari dagozkionak (ikus VII.12 irudia) antzekoak dira. Beraz, C ariketan aditzen portzentajea ez da igo ikaslearen ezaugarri pertsonalengatik, baizik eta testua idatzi duen unean azkarrago idatzi duelako, edo une horretan bere helburua ekintzak azpimarratzea zelako. Ondorioa: orokorki, hau bezalako probetan ondorioa ondokoa izan da: ikaslearen ezaugarri pertsonalek baino testua idazten duen unean ematen den egoerak izaten du eragina emaitzetan. VII.3.3.4 Esaldien konplexutasunaren azterketa. Atal honetan ikasleek idatzitako testuetan agertzen diren esaldien konplexutasunari buruzko datuak emango ditugu. Emaitzak erdiautomatikoki lortu dira euskararentzako analizatzaile sintaktikoa (Gojenola, 99) dela medio. Analizatzaile sintaktikoak egoera finitutako gramatika testuei aplikatu eta esaldi bakoitzeko VII.2 taulan agertzen den bezalako emaitzak ematen ditu. Emaitza hauek
Esaldia Analisia Horregatik, susmatzekoa da honekin batera, garraioak ere igo egingo direla, bidaiatzea gero eta garestiagoa izan dadila zeren eta dibisak erosteko pezeta gehiago ordaindu beharko da erebai
Menpekoa (-tzeko) Esaldi sinplea
Menpekoa (-ela) Menpekoa (-tzea) Menpekoa (-ela) Menpekoa (-tzeko) Esaldi sinplea VII.2 taula. Esaldi baten analisi sintaktikoa. Esaldi-mailako emaitzak izanik, hitz-mailako azterketan lortutako hainbat daturekin erlazionatu dugu, hain zuzen ere hiztegiaren aberastasunarekin eta aditzen erabilerarekin. Honetaz gain, esaldietan erabilitako menpeko esaldiei buruzko informazioa ere landu dugu. Hiztegiaren aberastasuna Goiko eta erdiko hizkuntz mailetan idatzitako testuen hiztegia aberatsagoa da behekoetan baino, ez bakarrik ikasleek duten hiztegia zabalagoa dutelako, baizik eta beheko mailetan maiz erabiltzen dituztelako eta, baina bezalako juntagailuak. Proba gisa ariketa-mota bera hartuta, beheko maila eta erdiko mailaren arteko konparaketa egin dugu. Bi ikaskuntza-maila desberdineko testuak hartu ditugu, konkretuki, beheko maila baxua eta beheko maila altua (erdiko mailatik gertu) (ikus VII.11 irudia). Maila bakoitzeko zortzi ikaslek idatzitako bina testu aztertuta garbi ikusten da maila altuenean hiztegia aberatsagoa dela. Arrazoi anitz topatzen ditugu honetarako:
Ingurunearen garapenean zeharreko ebaluazioa 33 • Testu-kopurua berdina izanik maila altuan esaldi gehiago osatzen dira, eta hitzkopurua ere altuagoa da: 117 esaldi (1322 hitz) eta baxuan 99 esaldi (864 hitz). • eta, baina, edo bezalako juntagailuak aztertuta, eta esaldien patroiak hartuta, maila altuan patroi horietako %58,82ak esaldi koordinaturen bat dauka eta maila baxuan %57,58ak. Beraz, patroiei dagokienez portzentajea antzekoa da. Dena den, corpusetan erabilitako patroi desberdinen portzentajea kalkulatzen badugu ikusten dugu idatzitako esaldi-kopuruaren arabera %33,3 patroi desberdin daudela maila baxuan eta %58,12a maila altuan. Honek adieraz dezake, hipotesia besterik ez da, erabilitako esaldi koordinatuen kopurua handiagoa dela maila baxuan. Honi erantzuteko testuetako esaldien patroiak banan banan aztertu ditugu eta maila baxuan gehien errepikatzen diren patroiak benetan esaldi koordinatuei dagozkiela ziurtatu dugu. Konkretuki, esaldi sinplea + eta + esaldi sinplea patroia esaldi guztien %25,25a da maila baxuan eta %5,13a maila altuan. Aipatutako patroiaz gain, maila baxuan esaldi koordinaturen bat duen patroi errepikaturik ez dago, eta maila altuan, errepikatzen den beste bi daude; hauek suposatzen dute esaldi guztien %3,42a. Ondorioa: laburbilduz, esan dezakegu testu bat hartuta maila altuan esaldi gehiago idazten dituztela maila baxuan baino, eta esaldi horiek luzeagoak. Maila baxuan, berriz, esaldi gutxiago, motzagoak eta esaldi koordinatu asko erabiltzen dituzte. Hiru faktore hauek bildurik hiztegia murritzagoa egiten dute. Aditzen erabilera Ariketa-mota bera hartuta, bi ikaskuntza-maila desberdineko ikasleek idatzitako testuetan ikusten da aditzen erabilera jaisten dela maila altuan. Honen arrazoia esaldien konplexutasunean dago. Adibide gisa, VII.11 irudian hartutako corpusa (beheko ikaskuntzamaila baxua eta altua) landu ondoren ondokoa ondorioztatu dugu: Esaldi luzeagoak aurkitzen ditugu maila altuan, eta hauen konplexutasuna handiagoa, besteak beste, menpekoen erabilera aberatsagoa delako. Esaldietan erabilitako patroi desberdinak hartuta menpekorik gabeko patroien portzentajea txikiagoa da maila altuan (%32,35 versus %69,7a maila baxuan), bi menpekodun patroiak, berriz, ugariagoak dira (%29,41 versus %0a) eta hiru menpekodunak ere agertzen dira (%4,41 versus %0a). Honek esan nahi du aditzen erabilera jaitsi egingo dela. Ondorioa: maila altuak eta baxuak konparatzean, ariketa-mota bera hartzen badugu maila altuetan idazten diren testuen luzera handiagoa da, esaldi-kopurua ere altuagoa izaten da, esaldien patroi-kopurua ere altuagoa, proportzioan juntagailuen erabilera murritzagoa da esaldien luzera kontuan izanik, eta, azkenik, menpeko esaldi gehiago erabiltzen dira. Guzti honegatik maila altuan aditzen erabilera jaitsi egiten da.
1 VIII. Ondorioak eta zabaldutako ikerlerroak. Azken kapitulu honetan, tesian zehar aurkeztu dugun lanaren emaitzak eta ekarpenak aipatu ondoren azaldutako lanaren ondorioak deskribatuko ditugu. Alde batetik, metodologia dela eta diziplinarteko lanaren ondorioz atera ditugun ideiak azalduko ditugu, eta, beste aldetik, bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesua ikertzeko garatu dugun MUGARRI izeneko inguruneak eskaintzen dizkigun ikerketarako irizpideak laburbilduko ditugu. Azkenik, etorkizuneko lanari buruz arituko gara. Dena den, horretaz hainbat zehaztasun eman da dagoeneko IV, V eta VI kapituluetako azken ataletan. Haietan tesian garatu ditugun tresna informatikoetan landu beharrekoak aipatu genituen batez ere. Kapitulu honetan, berriz, zehaztasun horiek laburtzeaz gain, tesiaren ondorioz zabaldu diren ikerlerro berri nagusiak zerrendatuko ditugu; honela, lan honi bukaera emango diogularik. VIII.1 Emaitzak eta ekarpenak. Bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesua ikertzeko MUGARRI ingurunea aurkeztu dugu tesi honetan. Aipatzekoa da ikasleek idatzitako testu errealen tratamendu automatikoa dela tesiaren helburua, laborategi-adibideak baztertu ditugularik. Gure proposamenean bi ekarpen-mota bereizten ditugu: oinarrizko planteamendu metodologikoak eta diseinatutako arkitektura. Oinarrizko planteamendu metodologikoak Oinarrizko planteamendu metodologikoei dagokienez hiru ekarpen nagusi egiten ditugu, bibliografiako sistemekin konparatuz gero: • Lehenengo, errore kontzeptua desagertzen da gure hurbilpenean, hau da, hizkuntz estandarra ez da erreferentzia nagusia ikaslearen ezagutza linguistikoa ulertzean, baizik eta ikasleak eta bere ikaskuntza-mailako ikaskideek duten ikaste-egoera. Azken hau kontuan izanik errorearen parekoa izan daitekeen desbideratze kontzeptua proposatu dugu. • Bigarren, ikaskuntza-maila definitzen dugunean hizkuntz eskoletan diseinatzen diren hizkuntz programak baztertzen ditugu ikaslearen ezagutza interpretatzeko. Hauen ordez, ikasleen benetako output-a aukeratzen dugu, eta honengan oinarrituta ikaskuntza-mailen tartehizkuntz ereduak definitzen ditugu ikasleen ezagutza linguistikoaz arrazonatzeko.
VIII. kapitulua __________________________________ 2 • Hirugarren, ebaluazio inkrementala egiteko aukera eskaintzen digun MUGARRI ingurunea lortu dugu. Sistema asko eta asko, behin inplementatuta, aukera berriak ezin dituzte integratu. Guk, berriz, ingurune informatikoaren arkitekturan lortutako ezaugarriak direla medio arkitekturaren zabalkuntza inkrementala gainditu dugu. Diseinatutako arkitektura Proposatutako MUGARRI izeneko ingurunearen garapen informatikoari dagokionez, sistema anitzeko arkitektura diseinatu dugu modulartasunean oinarriturik. Ingurunean garatutako tresna informatikoak, alde batetik, autonomoak dira eta, beste aldetik, berrerabilgarriak dira testuinguru desberdinetan; esaterako, ingurunearen hainbat tresna linguistiko inguruneko agente autonomo batean baino gehiagotan erabili da zeregin desberdinetarako. Honetaz gain, proposatutako arkitekturan ezagutza-baseen maila bereiztu dugu ezagutzaren sendotasuna eta trinkotasuna lortzeko asmoz. Hortaz, MUGARRI ingurunearen arkitekturak ondoko ezaugarriak betetzen ditu: autonomia, berrerabilgarritasuna, modulartasuna, sendotasuna eta trinkotasuna. Hauei buruz zabalago arituko gara § VIII.2.2-n ondorioak azaltzean. MUGARRIren arkitekturako osagaiak hiru mailatan bildu ditugu: sistemak, tresna linguistikoak eta ezagutza-baseak. Ondoko lerrootan bakoitzean egindako ekarpenak komentatuko ditugu. Sistemen maila Sistemen mailan hiru agente autonomo sortu ditugu: HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE sistemak, azken biak agente lagungarri gisa kokatzen direlarik. Hiruren ezaugarri komuna da giza agente baten partehartzea behar dutela, lehenengo kasuan psikolinguistarena, bigarrenean irakaslearena eta, hirugarrenean, ikaslearena. Ondoren, hauengan egindako ekarpen nagusiak aipatuko ditugu. HITES sistema adimenduna da. Bere arkitekturan helburuetan eta atazen egoeretan oinarritutako arrazonatze- eta erabakitze-modulua agertzen zaigu. Honetaz gain, ikaskuntzaelementua izeneko moduluaren bidez ikaslearen zein tresna linguistikoen eguneraketa erdiautomatikoa burutzen da psikolinguistaren laguntzaz. Horretarako, saioari buruzko informazioa gordetzen da lan-memorian. IRAKAZIk irakaslearekin elkarreragiten du, bai ikasleari buruzko ezaugarriak jasotzeko, bai ikasleak erabiltzen dituen egitura desbideratuen diagnosia lantzeko. Prozesu honetan irakaslea da diagnosiari buruzko informazioa ematen duena. Egitura linguistikoak HITESek sortutako tartehizkuntz ereduetatik jasotzen ditu IRAKAZIk.
Ondorioak eta zabaldutako ikerlerroak 3 IDAZKIDE sistema lagungarri adimenduna da, eta ez du sistema tutoreen filosofia jarraitzen. Bere helburua ikaslearen ikaste-prozesuan zehar laguntza ematea da, beraz, ez dago ikasleari irakasteko aldez aurretik erakutsi beharreko ezagutza linguistiko antolaturik. Diseinu-mailan sistemak hiru ikaskuntza-metodo nagusi eskaintzen ditu: esplorazio askea, ikasketa gidatua eta ikasketa aske-gidatua. Modu gidatuan, sistemak ikaslearen ikaskuntzamaila, ikaste-estrategiak eta hainbat ezaugarri izaten ditu kontuan. Modu askean sistemak zenbait aukera eskuragarri jartzen dio ikasleari idazte-prozesuan zehar: hitz baten analisi morfologikoa egitea, hitz baten definizioa erakustea, hitz desbideratu baten proposamenak eskatzea, e.a. Azkenik, esango dugu IDAZKIDE sistema elkarreragileak jasotzen duela, alde batetik, HITES sistemak ikaskuntza-maila bakoitzeko sortutako ereduak, eta, beste alde batetik, IRAKAZIren bidez lortutako informazioa dela medio diagnosirako laguntza. Ezagutza-baseen maila Ezagutza-baseen mailan egindako ekarpen nagusiak bi dira: ikasle-eredu komuna eta tartehizkuntza definitzeko eredu kontzeptuala. Ikasle-eredu komuna, sistema informatiko desberdinek erabiliko dutena. Hau dela eta, ereduaren ezaugarriek iragazki bina dute sistema bakoitzeko, bat adierazteko ezaugarria ikusgarria den sisteman eta bestea islatzeko ezaugarriaren portaera sistemarekiko (dinamikoa edo estatikoa). Tartehizkuntza pentsamendu-objekturako eredu kontzeptualaren deskribapena. Tartehizkuntza hainbatetan definitua izan arren deskribapen-eredurik ez zaio aurkitzen literaturan. Guk ereduaren ezaugarri nagusiak definitu ditugu eta objektuei zuzendutako programazioa erabiliz inplementatu. Definitutako ereduan tartehizkuntz egitura bat baldintza berdinetan suertatzen diren fenomeno linguistikoez osatuta dago. Eta, fenomeno linguistiko hauei ikuspegi desberdinak egokitzen zaizkie askotan, bai azal mailan bai maila linguistikoan. Tresna linguistikoen maila Aipatutako sistema informatikoetan erabiltzeko hainbat tresna linguistiko egokitu edota sortu dugu. Egokitzapenari dagokionez, ekarpen garrantzitsuena erregela estandar eta desbideratuen identifikazio automatikoa izan da. Lanaren oinarria den analizatzaile eta desanbiguatzaile morfosintaktikoak hasiera batean erregelak detektatu arren ez zituzten identifikatzen. Aipatutako bi tresna horiek egokitu ditugu aplikatutako erregelak identifikatzeko.
VIII. kapitulua __________________________________ 4 Sorkuntza dela eta, alde batetik, ikasleentzako tresna lagungarria lortu dugu hitzen deklinabidea automatikoki sortzeko; hau posible izan da Bi Mailatako Morfologia bai analisirako bai sorkuntzarako erabilgarria delako. Beste alde batetik, goitik beherako metodologia aplikatu ahal izateko ikaskuntza-maila desberdinetan egindako analisiak konparatzeko aplikazioa ere sortu dugu; hori psikolinguistarekiko elkarrekintzan erabiltzen da. VIII.2 Ondorioak. Tesi hau diziplinarteko proiektutzat jo dugu helburu gisa. Hori dela eta, irizpide metodologikoak definitu behar izan genituen hasiera batetik. Ildo berean lanean garatutako landa-lana MUGARRIren oinarria izan da, besteak beste. Honegatik, ondorioak bi multzo nagusitan banatu ditugu: • Diziplinarteko lanaren ondorio metodologikoak. • Bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesua ikertzeko MUGARRI ingurunearen garapenerako irizpideak. Azal dezagun, bada, bakoitzean ondorioztatutakoa. VIII.2.1 Diziplinarteko lanaren ondorio metodologikoak. Ondoren, tesi honetan egindako lanaren testuinguru diziplinartekoan lortu diren ondorioak aurrera nola eraman ditugun komentatuko dugu labur. Diziplinarteko koordinazioa Tresna informatikoen eraikuntza-prozesuan askotan informatikaren mugek arazo larriak planteatzen dituzte. Tresnak eraiki baino lehen, beharrak non dauden aztertzeko irakasle eta psikolinguisten iritzia beharrezkoa da. Aipatutako tresnak linguistikoak direnean, hauek diseinatzeko linguisten laguntza ere ezin da ahaztu, batez ere, hizkuntza normalizazioprozesuan dagoen herri honetan. Hau guztia dela eta, lan honetan aurkeztu dugun prozesu metodologikoan ikusten denez, diziplinarteko proiektuen garapena egingarria dela frogatu dugu. Eta ez bakarrik egingarria baizik eta beharrezkoa. Adibide gisa, § III.4.2-n diziplinarteko lan baten esperientzia azaltzen da han –, MUGARRI ingurune informatikoaren definizioarekin hasi ginenetik irakasleekin lan egitea nahitaezkoa dela ikusten da. Lan hartan ikusi genuen egitura desbideratuen sakoneko arrazoien azterketa egitean irakasle bakoitzak ikuspegi desberdina jarraitzen zuela: batek arrazoiak ikaslearen ezaugarri pertsonaletan identifikatzen zituen bitartean, besteak, testua eta esaldien egituraren baitan topatzen zituen. Honek adierazi zigun ingurune informatikoak irekia utzi behar ziola
Ondorioak eta zabaldutako ikerlerroak 5 irakasleari nahi zuen sailkapena erabiltzeko; informatikariok, berriz, hasiera batean helburu bezala izan genuen sailkapen bakarra eskaintzea irakasleei. Hortaz, diziplinarteko koordinazioaren beharra detektatu genuen hasieratik. Ebaluazio inkrementala Aurretik komentatu dugunez, informatika eta hizkuntzen ikaskuntza munduen diziplinarteko kultura sortzea beharrezkoa dela ikusten dugu. II. kapituluan aztertutako sistema informatikoen hainbat kasutan sumatzen da aipatutako bi arloen arteko koordinaziorik ez dela gehienetan egon: sistema informatiko batzuk garatu bai, baina gero ez dira erabiltzen. Zergatia, gure ustetan, helburu koordinatuen ezaren baitan izaten da gehienetan. Beste batzuetan, berriz, helburu espezifikoetarako tresna informatikoak direnez, zaharkituta gelditzen dira tresna horiek, epe luzerako helbururik ez dituztelako izaten. Sistema asko eta asko, behin inplementatuta, aukera berriak ezin dituzte integratu. Guk aurkeztutako ingurune informatikoan berriz, arkitekturaren zabalkuntza inkrementala gainditu dugu. IV. kapituluan azaldutako tresna linguistikoen egokitzapenak hauen isla dira. Proiektu osoan zehar irakasleekin eta ikasleekin egindako probetarako aurretik garatutako tresnak egokitu eta berriak integratu ditugu. Honek aukera eman digu ebaluazio inkrementala egiteko, hau da, I. kapituluan proposatutako definizio-diseinu-inplementazioebaluazio zikloa aplikatzeko. VIII.2.2 Bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesua ikertzeko MUGARRI ingurunearen garapenerako irizpideak. Ondoko lerrootan tesian proposatu dugun MUGARRI ingurunearen sistema informatiko desberdinek betetzen dituzten ezaugarri nagusiak azalduko ditugu ondorio gisa. Autonomia Esan bezala, sistema askoren kasuan, behin inplementatuta, aukera berriak integratzea oso zaila izaten da. Tresna informatikoen berrerabilpena eta integrazioa, berriz, funtsezkoa da bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesuaren azterketan. Arlo honetan zehazten diren helburuak epe luzera begira izaten dira; informatikak, berriz, aldaketa handiak izaten ditu epe motzetan. Horregatik, garrantzitsua da tresna berrien integrazioa eskaintzen dituzten sistemak garatzea. Eta hau izan da tesi honetan aurkeztu den ingurunearen oinarria: tresna informatikoak agente autonomoak (Müller, 98) dira, modulu gisa bere aldetik funtzionatzen dutenak, eta ikaskuntza-ingurune zabalago desberdinetan integra daitezkeenak.
VIII. kapitulua __________________________________ 6 Berrerabilgarritasuna Lengoaia naturalaren prozesamenduan garatutako tekniken egokitzapena bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesuaren azterketan bideragarria dela frogatu dugu tesi honetan. Konkretuki, gaur egun, euskara hizkuntza lantzeko dauden tresna linguistikokonputazionalak egokitu ditugu gure zereginetarako. MUGARRIko tresna linguistikoen berrerabilgarritasuna, beraz, frogatu dugu tresna bereko erabilpen desberdinak aurkeztu dugun momentutik. Adibide gisa analizatzaile morfosintaktikoa dugu: alde batetik analisi batean aplikatutako erregelak detektatzeko erabili dugu HITESen, eta, beste alde batetik, hitz baten osagai esanguratsuak ikasleari aurkezteko erabili dugu IDAZKIDEn. Modulartasuna Kontrola eta ezagutza ondo berezituak egotea ezinbestekotzat jotzen dugu xede orokorreko tresnak garatu nahi ditugunean. Ildo honetatik, aurretik aipatutako berrerabilgarritasuna posible izan da erabilitako tresnen modulartasuna dela medio, zehazki ondo bereiztuta daudelako kontrola eta ezagutza linguistikoaren arteko mugak. Hau egingarria izan da tresnetan erabilitako formalismoei esker, hau da, morfologian Bi Mailatako Morfologia (Koskenniemi, 83), eta morfosintaxian Murriztapen Gramatika (Karlsson, 92). MUGARRIn dauden HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE sistemen berrerabilgarritasuna ere bideragarria antzematen da bi arrazoi nagusiengatik: batetik, erabiltzen duten ezagutza ezagutza-baseen mailan kokatzen da, ezagutza linguistikoaren kasuan gertatzen den bezala; eta, bestetik, sistemen arkitekturei erreparatzen badiegu kontrola eta sistemen barneko ereduak ondo berezituak daude. Sendotasuna Hizkuntza baten ikaste-prozesuan zehar ikasleek batzuetan hainbat egitura linguistikoren erabilera ekiditen dute beren testuetan. Beraz, egitura horiek corpusetan esplizituki agertzen ez direnez, corpusetan soilik oinarritutako ikerketak ez dira sendoak, ikaslea behartu behar baita aipatu egiturak erabiltzen. Lan honetan hau bera frogatu dugu azaldutako landa-lanean. Honegatik, gure ingurunean egitura hauei buruzko ezagutza detektatzeko, IDAZKIDE bezalako ikaste-sistema lagungarria proposatu dugu: honek ikasleari testu libreen idazketan laguntzeaz gain egitura konkretuak lantzeko ariketak aurkezten dizkio. Trinkotasuna Xede-orokorreko ingurune informatikoetan ezagutzaren sendotasuna arazo handia izaten da. Honelako inguruneetan sistema desberdinek ezagutza bera erabiltzen dute askotan. Gure proposamena, beraz, ondokoa da: ezagutza-baseak agente autonomoak izatea, nahiz eta
Ondorioak eta zabaldutako ikerlerroak 7 ingurunearen beste osagaiekiko pasiboak izan. Modu honetan ezagutzaren trinkotasuna babesten dugu, eta inguruneko HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE sistemen artean zeharkako komunikazioa lortzen dugu. Zeharkako komunikazioa dela eta, honakoak dira lan honetan landu ditugunak: • Tartehizkuntz egituren ezagutza-basea eguneratzeko metodoa inplementatuta dago. • Tresna linguistikoen ezagutza linguistikoa eguneratzeko erregelen sorrera automatikoa ere inplementatuta dago. • Ikasle-ereduei dagokienez IKASKIDE sistemaren ikasle-ereduaren prototipo bat egina dago, ikasle-ereduaren gunea, berriz, hau da, ezagutza-baseen mailakoa ez da oraingoz modulu autonomo gisa garatu. Une honetan modulu hau IRAKAZI barruan inplementatu dugu probak egin ahal izateko. • Azkenik, diagnosi-ezagutzaren kasuan diseinuaren ideia orokor batzuk eman ditugu. Komunikazioa Azkenik, ondorio garrantzitsua izan da gure lanean HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE bezalako sistemen arteko komunikazioa garatzea beharrezkoa dela bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesua automatikoki lantzeko. Zuzeneko komunikazioari dagokionez bi aspektu azpimarratu behar ditugu: • Tresna linguistikoekiko komunikazioa: kasu honetan bai HITES bai IDAZKIDE sistemarekiko komunikazioa inplementatu dugu. • HITES, IDAZKIDE eta IRAKAZI sistemen arteko komunikazioa: arlo honetan elkarren arteko komunikazioaren lerro nagusiak definitu ditugu. VIII.3 Zabaldutako ikerlerroak. Etorkizuneko lana dela eta, hainbat zehaztasun aipatu dugu dagoeneko IV., V. eta VI. kapituluen azken ataletan. Hauetan tesian garatu ditugun tresna informatikoetan landu beharrekoak aipatu genituen. Atal honetan, zehaztasun haiek aipatu besterik ez ditugu egingo. Dena den, horiek gogora ekarri aurretik tesi honek zabaldu dituen ikerlerro berri nagusiak komentatuko ditugu. VIII.3.1 Zabaldutako ikerlerro nagusiak. Esan bezala, garatu ditugun sistemak autonomoak dira eta ingurune berrietan integratzeko erraztasunak eskaintzen dituzte. Honetaz gain, hainbatetan aipatu dugu garatutako moduluen
VIII. kapitulua __________________________________ 8 arteko integrazioa eta komunikazioa ere landu behar dela etorkizun hurbilean. Hau guztia dela eta, hiru ikerlerro nagusi definitzen ditugu etorkizunean garatzeko: • Agenteanitz elkarreragileez osatutako ingurunea. • Komunikazio-teknika berrien integrazioa MUGARRIn. • MUGARRIren erabilpena hizkuntzen ikaskuntzarako metodologien ikerketan. Azter ditzagun banan banan: Agenteanitz elkarreragileez osatutako ingurunea Gure lehen proposamena ikerlerro nagusi bezala ondokoa da: HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE sistema autonomoak, eta hauek konpartitzen dituzten baliabideak agente autonomo (Müller, 98) gisa planteatu ingurune erreal batean integratuz, inguruneko hiru sistemen arteko komunikazio osatua lortzeko asmoz. Aurreko atalean esan dugun bezala konpartitutako baliabideen bidezko komunikazioa batez ere garatu dugu tesi honetan. Zuzeneko komunikazioari dagokionez, berriz, lerro nagusien definizioari mugatu dugu gure zeregina. Müller-ek (1998) gaur arte agente adimendunen arloan garatu diren aplikazioak eta arkitekturak aztertu, eta azterketa horretatik abiatuta agenteen taxonomia proposatzen du bi ezaugarri desberdinetan oinarrituta: agentearen egoera materiala eta agentea eta ingurunearen arteko elkarrekintza-mota. Taxonomiatik abiatuta ondoko agente-motak proposatzen ditu: HW agente autonomoak, SW agente autonomoak, HW agenteanitzak, SW agenteanitzak, HW agente lagungarriak eta SW agente lagungarriak. Sailkapen hau kontuan izanik, tesi honetan garatu ditugun sistemak honela definituko genituzke: HITES sistema SW agente autonomoen artean kokatzen da, bere jarduera autonomoa delako eta ingurune batean erabakiak hartzea bere helburua delako; IDAZKIDE, (Johnson & Rickel, 97)-n azaltzen diren agente hezitzaileen moduan, SW agente lagungarria da bere exekuzioa erabiltzailearen nahien arabera egokitzen delako; eta. IRAKAZI SW agente lagungarrien artean kokatzen da, irakasleari laguntzen diolako ikasleak egindako desbideratzeen diagnosi-prozesuan. Dena den, lan honetan proposatu dugun ingurune informatikoaren azken helburua aipatutako sistemen arteko kooperazioa dugunez, agenteanitzeko ingurunea garatu beharko genuke, eta hau da etorkizunean ikertzeko proposatzen dugun lerroa. Ingurune horretan aipatutako hiru sistemek elkarrekiko komunikazio zuzena izango lukete portaera sozialkooperatiboa oinarri izanik. Ezin dugu ahaztu HITESek ikasleen corpusetatik eskura dezakeen informazioa osatua ez denez, ikaslearengandik informazioa jaso beharra duela
Ondorioak eta zabaldutako ikerlerroak 9 (IDAZKIDE), eta irakaslearengandik diagnostikoari buruzko iritzia ezagutu behar duela (IRAKAZI). Horregatik, etorkizuneko lanean SW agenteanitz elkarreragileak garatzea proposatzen dugu. Horretarako, hiru sistemen arteko zuzeneko komunikaziorako protokoloak aztertu beharko dira. Komunikazio-teknika berrien integrazioa MUGARRIn Bigarren proposamena dugu MUGARRI zabaltzea gaitasun komunikatiboa aztertzeko asmoz. Tesi honetan ikaste-prozesuaren arlo konkretu bat aztertu dugu bereziki, tartehizkuntzaren konpetentzia gramatikala hain zuzen. Honek, berriz, ikaslearen ezagutzaren ikuspegi partziala eskaintzen digu. Gaitasun komunikatiboak, bestalde, ikaslearen ezagutzaren beste ikuspegia islatzen du. Gaur egun, multimedia aplikazioak eta ahots tratamendurako teknikak direla medio gaitasun komunikatiboa lantzeko bidea ematen digute. Horregatik, teknika hauen bidez tesian aurkeztu dugun ingurunea zabaltzea etorkizunerako lan interesgarritzat jotzen dugu. MUGARRIren erabilpena hizkuntzen ikaskuntzarako metodologien ikerketan Hirugarren ikerlerro nagusia honela definitzen dugu: bigarren hizkuntzaren ikaste-prozesua ikertzeko ingurunea amaraunean integratu euskaltegi desberdinetan jarraitzen diren metodologien emaitzak aztertzeko. Adibide gisa ondoko galderak plantea ditzakegu metodologia baten emaitzak lantzean: Zergatik batzuetan, 2. mailan ikasitako kontzeptu batzuk 10. mailan, esaterako, ez dira oraindik barneratu?, edo zergatik ikasle batzuek lortzen duten hizkuntz aberastasuna handiagoa da nabarmenki beste batzuek lortzen dutenarekin konparatuz? Galdera asko planteatzen dira arlo honetan. Hauei erantzuteko proiektu diziplinartekoa planteatuz gero, corpus handiak aztertu eta datu nahiko zehatzak lor daitezke. VIII.3.2 HITES, IRAKAZI eta IDAZKIDE sistemetan zein tresna linguistikoetan landu beharrekoak. Tresna linguistikoen kasuan ondokoak dira landu beharreko puntuak: • Corpusetan agertzen diren egitura linguistikoen detekzioa zabaldu sintaxi mailara. Arlo honetan lehen esperimentuak egin dira § VII.3.3.4-n ikusi dugunez. Honetarako, Gojenolaren (1999) tesian garatutako analizatzaile sintaktikoa erabiltzen ari da.
VIII. kapitulua __________________________________ 10 • Corpusetan agertzen diren egitura linguistikoen detekzioa zabaldu semantikamailara ikasleak bere testuetan erabiltzen dituen kontzeptuen mapa lortzeko asmoz. • Tresna linguistikoen azkartasuna eta eraginkortasuna aztertu eta hobetu. Bide honetan, gaur egun dagoen hainbat tresnaren integrazioa landu behar dugu, besteak beste, Xeroxen Twolc eta XFST (Finite State Tools) tresnak (Karttunen et al., 97). HITES sisteman landu beharreko arloak ondokoak dira: • Tresna linguistikoen eta tartehizkuntz egiturak sortzen dituen moduluaren arteko komunikazioa gauzatu. • HITES sistemaren atazen kontrol-egitura integratu ataza objektuaren ezagutza prozedurala bezala. IRAKAZI sisteman garatu beharreko puntuak ondokoa dira: • Diagnosi-prozesuan irakaslearen diagnosia sistemak berak gida dezala planteatu, laguntza-gakoak emanez, eta kontuan izanik, beste irakasle batzuekin izandako saioak. • IDAZKIDEk bidalitako saioen laburpenak tratatuz diagnosi-ezagutza eguneratu. IDAZKIDE ikaste-sistema lagungarrian landu beharrak dira: • Ikasle-ereduaren modulua interfazean integratu. • Tresna linguistiko berriak egokitu, besteak beste, sinonimo-hiztegiak, analizatzaile sintaktikoa. • Ariketak gehitu idazte-prozesuaren laguntza moduan, tartehizkuntz egituren zehaztasun hobea lortzeko asmoz. • Ariketen sorrera automatikoa bideratu.
IV.1 irudia. Ezagutza aldakorra eta ezagutza finkoa. IV.2 irudia. Hizkuntz_ezagutza_mailarena eta Tartehizkuntz_eredu_komuna definizioak. IV.3 irudia. Baldintza egituraren definizioa. IV.4 irudia. Baldintza-mota kontzeptuen definizioa. IV.5 irudia. Fenomeno_linguistikoa egituraren definizioa. IV.6 irudia. institutoko hitzaren ikuspegi azalekoak eta linguistikoak. IV.7 irudia. Fenomeno_aldaera egituraren definizioa. IV.8 irudia. Erregela egituraren definizioa. IV.9 irudia. Aldakortasuna multzoaren definizioa. IV.10 irudia. Ikasle_multzoa multzoaren definizioa. IV.11 irudia. X ikaskuntza-mailaren tartehizkuntz ereduaren modelizazioa. IV.12 irudia. Goitik beherako metodologia. IV.13 irudia. hark hitzaren bi analisi. IV.14 irudia. MOR_LEKTE3: -e letra kendu du morfeman. IV.15 irudia. MOR_LEGBE: -e letra gehitu du morfeman. IV.16 irudia. arriskurik hitzaren analisiak desanbiguatzailea pasa aurretik (formato laburtua). IV.17 irudia. arriskurik hitzaren analisiak desanbiguatzailea pasa ondoren (formato laburtua). IV.18 irudia. Testuinguruetan oinarritutako desanbiguatzailearen adibidea. IV.19 irudia. analisis hitzaren analisi morfosintaktikoa. IV.20 irudia. Ikaskuntza-mailaren araberako analisi morfosintaktikoa. IV.21 irudia. ereduak_lortu tresnaren irteera. LEOEAE erregelaren eredua. I.1 irudia. MUGARRI ingurunearen giza agenteak. I.2 irudia. Ingurunearen garapenaren eskema: ebaluazioa hobekuntzaren eragile gisa. I.3 irudia. Hiru sistemen arteko komunikazioa. I.4 irudia. MUGARRI ingurunearen arkitektura.
2 IV.22 irudia. ereduak_lortu tresnaren irteera. LEKTE1 erregelaren eredua. IV.23 irudia. ereduak_lortu tresnaren irteera. MS_EZ erregelaren eredua. IV.24 irudia. arraio hitzaren analisia. IV.25 irudia. h letraren ezabatzea tratatzeko erregelak hasierako analizatzailean. IV.26 irudia. Erregelak egokitutako analizatzailean. IV.27 irudia. LEKHH eta LEKEH erregelen automatak. IV.28 irudia. & diakritikoa duten hitzei dagozkien erregela morfofonologikoak. IV.29 irudia. LEKBA3 erregelaren automata. V.2 irudia. MUGARRI ingurunearen arkitektura. VI.1 irudia. MUGARRI ingurunearen ezagutza-baseak VI.2 irudia. Ezaugarria kontzeptuaren definizioa. V.1 irudia. Hiru sistemen arteko komunikazioa. V.3 irudia. HITESen arkitektura. V.4 irudia. Lan-memoriaren errepresentazioa. V.5 irudia. Tartehizkuntzaren aldakortasuna. V.6 irudia. fenomeno kontzeptuaren definizioa. V.7 irudia. helburu kontzeptuaren definizioa. V.8 irudia. Helburuen adibideak. V.9 irudia. Ataza baten egitura. V.10 irudia. Ikasle_baten_tartehizkuntz_egituren_sorkuntza. V.11 irudia. Atazen antolaketa. V.12 irudia. Fenomeno_hipotesiak_diskriminatzea. V.13 irudia. Arrazonatze- eta erabakitze-modulua. V.14 irudia. Agendaren egitura. V.15 irudia. Ikaskuntza-elementua. V.16 irudia. Fenomeno-ezezagunak-aztertzea. V.17 irudia. Ikaskuntza-inguruneko objektuen hierarkia. V.18 irudia. HITES sistemaren objektu-hierarkia. V.19 irudia. Saio baten osagaien objektu-hierarkia. V.20 irudia. Tartehizkuntz egituraren osagaien objektu-hierarkia. V.21 irudia. Menu nagusia. V.22 irudia. Tartehizkuntzaren eraketa. V.23 irudia. Ataza eta helburuen prozesua elkarrekintzan zehar (I). V.24 irudia. Corpusaren aukeraketa. V.25 irudia. Ataza eta helburuen prozesua elkarrekintzan zehar (II). V.26 irudia. Ataza eta helburuen prozesua elkarrekintzan zehar (III). V.27 irudia. Ezagutza linguistikoaren azterketa. V.28 irudia. Erregela linguistikoen edizioa. V.29 irudia. Fenomeno linguistikoen diskriminazioa.
3 VI.3 irudia. Ikasle-ereduaren definizioa. VI.4 irudia. Diagnosi-ezagutza ezagutza-basea. VI.5 irudia. IDAZKIDEren arkitektura. VI.6 irudia. Saioaren ikasle-eredu iraunkorraren definizioa CLIPSen. VI.7 irudia. Saioaren ikasle-eredu tenporalaren definizioa. VI.8 irudia. Ikaste-estrategiaren definizioa CLIPSen. VI.9 irudia. Taldekatze-estrategia IDAZKIDEn. VI.10 irudia. IDAZKIDEren leiho nagusia. VI.11 irudia. amona hitzaren deklinabidea. VI.12 irudia. *sur desbideratzerako proposamenak. VI.13 irudia. IRAKAZI sistemaren objektuen arteko erlazioak. VI.14 irudia. Ikasle baten ikaste-historiaren bilketa. VI.15 irudia. Ikasle baten desbideratzeen diagnosi-azterketa. VI.16 irudia. Datuen esplotazioa. VII.1 irudia. Ingurunearen garapenaren eskema: ebaluazioa hobekuntzaren eragile gisa. VII.2 irudia. Automatikoki sortutako fitxa irakasleak aztertua (letra etzanaz) eta ebaluatua (letra larriz). VII.3 irudia. Hitzen analisien tasa goi-mailako ikasleen corpusetan. VII.4 irudia. Corpuseko hitz forma desberdinak, analisian anbiguo direnak (%). VII.5 irudia. Hitzen analisien tasa erregeladun analisietan. VII.6 irudia. Hiztegiaren finketa goitik beherako metodologiaren aplikazioan. VII.7 irudia. Hiru ikaskuntza-maila nagusietako corpusen anbiguotasuna (%). VII.8 irudia. Hiru ikaskuntza-maila nagusietako corpusetan erabilitako hiztegiaren aberastasuna. VII.9 irudia. Goiko mailako bi corpusen hiztegi-aberastasuna. VII.10 irudia. Kategoria gramatikalen erabilera (%) goiko, erdiko eta beheko hizkuntz mailetan. VII.11 irudia. Kategoria gramatikalen erabilera (%) ikaskuntza-maila igo ahala. VII.12 irudia. Ikasle baten eragina kategoria gramatikalen azterketan.
A ERANSKINA Azaleko maila hutsezko desbideratzeen sailkapena.
3 B.1 Hitz-mailako desbideratze linguistikoen sailkapena. a) Erregelen bidez tratatu diren fenomeno orokorrak: — Zenbait arazo orokor tratatzen dutenak: 1) H-aren arazoa. Bi erregela daude hemen, ezabaketa eta gehikuntza tratatzen dituztenak. (ikus LEKHH; LEKTH; LEGHH; LEGTH; LETH azaleko maila hutsezko sailkapenean)
Adibideak: goisean, arratzaldean... 7) Palatalizazioaren fenomenoa. Bi erregela: -in-/-ñ- eta -il-/-ll-
Adibideak: roilu, semena... Erregela berriak egin behar izan dira: hizkuntz ikasleen testuetan azaleko maila hutsean egindako azterketa eta XUXENen errore tipikoen maila linguistikoaren artean egindako erlazioa ikusi ondoren, ikasleen testuetan "errore" tipiko berriak, hobe esanda desbideratzeak, identifikatzen ditugu. Hauetako batzuek aldaketak eskatzen dituzte dagoeneko existitzen diren erregeletan; beste batzuek, ordea, fenomeno zeharo berriak ditugu, azken hauek ondokoak dira: LEGTE / LEGTR / LEOEAE / LEOEEA / LEOEEI / LEOEHJ / LETH / LEOENM / LEAV / LEAC Testuetan adibiderik topatu ez dugun arren, MOO-ELA-LA (dakiøla) adibideak maiz ikusten dira ikasleen testuetan. MOO-ELAKO-LAKO eta MOO-ELA-LA konparatzen baditugu LEKTE (Omisioa edo kenketan) kodearen adibideak bezala ere sailka genitzake. Beraz, fenomeno orokorrak (erregelak) diren edo fenomeno espezifikoak diren (morfemaka datu-base lexikoan) askotan ez dago hain garbi. b) Morfemaka tratatu beharreko fenomeno espezifikoak. Multzo honetan sartzen dira azaleko maila hutsezko LMA eta MOA, baita MOK, MOG eta MOO. Bigarren multzo honetan XUXEN zuzentzaile ortografikoan erabilitako kodeak azaltzeari ekingo diogu. Kasuren batean, gure ustez, kodeak sakoneko sailkapenean sartu beharko lirateke. – LD_FO: arazo fonetikoek eragindako lema desberdinak (Horrela deituak, nahiz eta jakin denak ezin direla fonetikaren bidez esplikatu). – LD_MA: maileguen egokitzapenean sortzen diren lema desberdinak. Badakigu, jakin, bi horien arteko bereizketa, datozen kasuetan bezala, ikuspuntuan edo irizpidean datzala. Hau da, biak izan daitezke arazo fonetikoek eraginak, baina bigarrena
et_izenak
et_izenak
mugatua. Testuinguru-baldintzak
3 C. Desbideratzeen sakoneko arrazoien sailkapena. Eranskin honen edukia ondokoa da: • Desbideratzeen sakoneko arrazoien sailkapena. • Ikaste-estrategiak arrazoietan identifikatuta. Ondorengo sailkapenean arrazoien artean honako hauek desberdinduko ditugu: zeintzuk dauden lotuta testu osoarekin eta zeintzuk dauden lotuta aztertzen den egitura linguistiko konkretuarekin. Beraz, bi arrazoi-multzo bereiziko ditugu: testu mailakoak eta esaldi mailakoak, azken hauek egitura linguistiko konkretuei lotuta — kontuan izan esaldi mailan gerta daitekeela esaldi berean egitura linguistiko bat baino gehiago aztertu behar izana, ondorioz, bakoitzerako arrazoiak aztertu beharra —. 1. Testu mailako azterketa Arrazoi posibleak: testu bakoitzerako eragina eduki dezaketen baldintzak. Bidalitako ariketa ARI Idazlana egiterakoan bidalitako ariketa-mota (entzundako zerbaiten laburpena, irakurritako zerbaiten inguruan idatzi, idazlan zeharo librea...). Ikaslearekin lotutako baldintzak IP Ikaslearen gaiarekiko inplikazio pertsonala idazlana egitean. IP_ Ikaslearen gaiarekiko inplikazio pertsonal eza idazlana egitean. AZ Ikasleak azkarregi idaztea, testuaren antolamendua eta zuzentasunean gutxi erreparatuz. (SIM —> Autoebaluazioa/ Dedukzioa/ Planifikazio Funtzionala). AZ_ Ikasleak poliki idaztea, testuaren antolamendua eta zuzentasunean erreparatuz. (SIM —> Autoebaluazioa/ Dedukzioa/ Planifikazio Funtzionala). ML Material lagungarria erabiltzea, hots, hiztegiak, gramatika, ikasgelan hartutako oharrak, e.a. (SI —> Baliabideen erabilpena). ML_ Material lagungarria ez erabiltzea, hots, hiztegiak, gramatika, ikasgelan hartutako oharrak, e.a. (SI —> Baliabideen erabilpena).
4 2. Esaldi mailako azterketa 2.1. Ikaslearen ezagutza: HG Ikaslearen hutsune gramatikala, hau da, euskaldun aditu baten bertsioa egin ahal izateko ezagutza nahikoa du. HG_ Ez da ikaslearen hutsune gramatikala, hau da, euskaldun aditu baten bertsioa egin ahal izateko ez du ezagutza nahikorik. X Ez dakigu. 2.2. Arrazoi posibleen azterketa: egitura linguistiko bakoitzerako eragina eduki dezaketeen baldintzak. Testuaren egiturarekin lotutako baldintzak TEM
Esaldian subordinatuak edota koordinatuak agertzea (erlatibozkoak, konpletibak, adbersatiboak...). URR/URR_ Aztertzen ari garen egitura linguistikoaren osagaien arteko urruntasuna (tartean 5 hitz edo gehiago. Adibidea: Zure txakurra ................................................................ zaunka egin zuen). HUR/HUR_ Aztertzen ari garen egitura linguistikoa eta esaldiaren beste osagai batzuen arteko hurbiltasuna (tartean 5 hitz baino gutxiago. Adibidea: Neska txakurrekin agertu ziren). ELI
Bestelako interferentzia linguistikoak: esaldi barruan dauden beste osagai batzuen agerpenak egitura linguistikoan eragina dute (adib. ikasle batzuk aditza pluralean jartzeko joera izaten dute aditzaren sujetoa multzoa adierazten duen hitza denean). KON
Aztertzen ari garen egitura linguistikoa bera konplexua izatea. Ikaslearekin lotutako baldintzak: ikaslearen barruko faktoreak DIA H2ren euskalkien eragina (ikaslearen euskalkia). Hau euskaldun zaharren kasuan bakarrik gerta daiteke.(SI —> Itzulpena). NAH H2ren bi egituren arteko nahasketa (adib. nik gogoratzen naiz. Kasu honetan ikasleak nahastu ditu ondoko bi egitura: "nik gogoratzen dut" eta "ni gogoratzen naiz") (SI —> Elaborazioa).
5 ERD Ikasleak ezagutzen duen beste hizkuntz arrotz baten eragina (ingelesa, frantsesa...) (SI —> Transferentzia). GAZ Ama-hizkuntzeko mailegua izanik, H2an ama-hizkuntzan bezala erabiltzea (adib. baserri propio zutenek. Kasu honetan esan beharko luke: "baserri propioa zutenek", baina, gazteleran bezala erabili du — los que tenían caserío propio — ) (SI — > Transferentzia; Hitz gakoa) (Kasu hau kontzeptu-mailako transferentzia kontsidera genezake: ikasleak gaztelerako esaldian "caserío propio" kontzeptuaren mugagabetasuna ikusten du, hau da, ez da baserri konkretua; ondorioz, euskaraz mugagabetasunean -a atzizkirik jartzen ez denez, "baserri propio" egitura osatzen du). H2A H2ko egitura izanik, egitura hori ama-hizkuntzan tartekatuta erabiltzea, adibidez: he visto a mi andereño. Horren ondorioz, H2an ama-hizkuntzan bezala erabiltzen du (adib. nere andereño okertu egin zen — andereñoa esan beharrean —) (SI —> Transferentzia; Hitz gakoa). ITZ Ama-hizkuntzaren itzulpena (oharra: aurreko biak esklusiboak dira honekiko, beraz, aurreko bietako bat arrazoia izanez gero, hau ez dugu arrazoitzat emango) (SI —> Itzulpena). AMA Ama-hizkuntzan bertan esatea (adib. ezagutzen duzu, mucho ruido y pocas nueces)(SK). ANT H2ren bi egituren arteko antzekotasuna (adib. lehengo/lehenengo — ikerlari/ikerlariri) (SB). MAN Egitura horri ikasleak mania izatea (adib. ikasle batek zenbait kasutan, esaterako, erlatibozkoetan, aditza iraganean, e.a., "n" bukaeran ezabatzen zuen, erlatibozko esaldiak ikastean mania hartu zielako azken hauei) (SB). ING Itzulinguruzko azalpena edo deskribapena (adib. ikuilua esan beharrean baserrian animaliak gordetzeko tokia esan) (SK). ASM Ikaslearen asmaketa. Esan nahi duena adierazteko forma egokirik bigarren hizkuntzan aurkitzen ez duenean bere forma propioa sortzen du (SK). SIN Sinplifikazioa esaldiaren mezuari lehentasuna emanez (adib. haurrek liburuak ekarri dute — "haurrek liburuak ekarri dituzte" esan beharrean. Kasu honetan ikasleak, agian, esaldiaren mezuari lehentasuna eman dio, gramatikaren zuzentasuna baztertuz) (SK). AHA Ikasleak ahaztua (SB). DEN Ikaslea oso denbora laburrean bigarren hizkuntzaren maila altua hartzea. AHO Ikaslearen ahozkoaren eragina (SI). Ikaslearekin lotutako baldintzak: Ingurunearen faktoreak EUS H2ren euskalkien eragina (euskaldun zaharrengandik jasotako input-a) (adib. ministro ministrari esan beharrean —> hobesten diren hitzak) (SS). KAR Kartelak, iragarkiak, egunkaria, telebista, e.a.en bidez jasotakoa (SS).
3 D.1 Irakasleen hipotesien zerrenda. Itzulpen ariketan: A.1 Esaldi konpletiboen kasuan, esaldia motza izanez gero, ikasleek -ela atzizkia zuzen jartzen dute. A.2 Komunztadurari dagokionez, aditzak komunztatu behar duen objektua pluralean dagoenean aditza singularrean jartzen dute sinplifikatuz. A.3 Bigarren hizkuntzan ikasitakoa, gero ama-hizkuntzaren diskurtsoan tartekatua erabiltzearen poderioz, azkenik bigarren hizkuntzan berrerabiltzean euskal arauak ez dituzte errespetatzen. A.4 Deklinabidean mugatu beharrean mugagabe egiten dute ama-hizkuntzaren kontzeptu abstraktuen kasuetan, esaterako, gaztelerazko sobre burros itzultzean astori buruz edo astoz idazten dute. A.5 Deklinabidean gaztelerazko otro euskaratzean mugatu egiten dute , ez baitute bat mugatzailea idazten. A.6 Sintaxian, esaldi luzea izanik, zehargaldera bat , konpletiboa beste bat eta eta lokailua tartean dela, hipotesia da interferentzia eragingo ote duen eta lokailuak, eta ondorioz batean bakarrik markatuko duten subordinatua. Gainera, dirudienez, antza denez edo -nez idatziz gero konpletiboaren -ela markatuko lukete ikasleek, esaterako, dirudienez ...la. A.7 Ama-hizkuntzaren mailegua izanik, bigarren hizkuntzan ama-hizkuntzan bezalaxe erabiltzen dute, adibidez, kotxe propio zutenek. A.8 Komunztadura kasuetan esaldi motzetan ere sinplifikatzera jotzen dute. Okerrak zuzen ariketan: B.1 Esaldi zuzena eta zuzentzat emango dute. B.2 Esaldiko osagairen bat pluralean egonez gero, aditzak singularra behar duenean pluralean erabiltzen dute. Adibidez, interferentzia sortuko du zerekin plurala kasuak, eta, ondorioz, aditzaren komunztadura subjektuarekiko ez da beteko, hau da, plurala idatziko dute ikasleek singularra izan behar badu ere. B.3 Ama-hizkuntzetik itzultzearen ondorioz mugagabea erabiliko dute behar ez denean. B.4 Esaldi ez-egokia eta zuzentzat emango dute. B.5 Aposizio kasuetan sinplifikatzera joko dute. Esaldiak berridatzi ariketan: C.1 Bi esaldi oso labur lotzean, berridaztean -ela subordinazio marka jarriko dutelakoan gaude.
4 C.2 Bi esaldi berridaztean subordinatu beharreko esaldia luzexeagoa izanik akaso ez dute -ela marka gehituko. C.3 Bi perpaus motz zehar galderaren bidez lotu behar dituztenean, motzak izanik -en sartzea espero dugu. Idazlanetan: Gaztelerazko idazlanetan darabilten hizkera eta aberastasuna ikusi nahi genituzke, ikasle batzuek gazteleraz ere egiten baitituzte desbideratzeak azkar idaztearen ondorio direnak edota idazteko ohitura ezarenak.
OKERRAK ZUZEN beharrezkoa denean soilik : B. 1 Leiho txuria irekitzeko moduan zegoen. B.2 Bapatean txakur bat hamalau edo hamabost ogirekin agertu ziren. B.3 Mantenuaren trukean egiten zuen lan. B.4 Bospasei asmatu zituzten. B.5 Etxeko mutilak, mutil zahar, ez dute ezkondu nahi.
6 D.3 Suertatu diren eta ez diren hipotesiak azterketen emaitzetan. Oraingoan, inoiz ez eta kasuren batean bete diren hipotesiak komentatzen ditugu. Adibide gisa, bi ikasleren kasua komentatzen dugu zehatz mehatz, hauek dira, il10s eta il10j. Inoiz bete ez diren hipotesiak A.6 Bi ikaslek, il10s-k eta il10j-k, bi subordinatuak markatu dituzte, espero ez genuen bezala. Dena den, il10s ikasleak -en jarri beharrean -ena erabili du (erlatibo jakin batekin nahastuta edo), eta il10j ikasleak berriz nominalizatuz sinplifikatu du (-tea). Bestetik -enez ere ongi, ez baitiote -ela erantsi (il10j-k), il10s-k berriz omen erabili du, beraz ez dute hipotesia bete, aurrerapena ote? Alegia, ikasi eta gainditu dutela. C.2 Esaldi luzea izanik, -ela marka ez dute ahaztu, espero bezala. Kasuren batean bete diren hipotesiak Gainontzekoak bete direla esan dezakegu nahiz eta gehienetan ikasle guzti guztiek ez dute hipotesia bete. Ikusiko dugu zer egin duten kasu hauetan aztertzen ari garen bi ikasleek: A.1 Bi ikasleok, il10s-k eta il10j-k, konpletiboa markatu dute, nahiz eta batek marka ez zuzena erabili (-enik). A.2 Sinplifikazioa singularrera egin du il10s ikasleak, ez ordea il10j-k. A.3 il10j-k hipotesia bete du aditzaren komunztaduran singularrean jartzean. il10s-k, berriz, euskal arauak errespetatu ditu, eta zuzen egin du. A.4 Ama-hizkuntzatik itzulita mugagabe semantiko delakoa asmatu du il10s-k. il10j-k mugatu egin du, plurala egin beharrean singularra erabili duen arren. A.5 Espero bezala il10j-k beste era mugatuan erabili du. il10s-k beste ... bat egitura erabili du. A.7 Kotxe propio ongi euskaratu du il10s-k (nahiz eta menpeko aditzean objetuarekiko komunztaduran erratu: plurala egin du beraien interferentziagatik hedatuta). il10j-k hipotesia bete egin du. A.8 Esaldi motza izanik ere, bi ikasleok, il10s-k eta il10j-k komunztadura sinplifikatu dute. il10s-k hiru hitzak nahastu ditu eta aldaketa semantikoaren ondorioz sinplifikatzearren akaso ondokoa idatzi du: etxe pobretik opari asko, eta il10j-k etxe behartsuaren askotako opariak. |
addi-903cc7ef39dc | https://addi.ehu.es/handle/10810/13911 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 1988-06-07 | science | Sarasola Gabiola, Kepa Mirena | eu | Caprate: un sistema de interpretación de problemas en lenguaje natural | Tesi hau “hizkuntzaren tratamendu automatikoa” arloak Euskal Herrian egin zuen hasiera-hasierako urratsetako bat izan zen. Felisa Verdejo eta Paco Garijo ikerlariak, gai horretan doktore berri zirenak, 1981.ean Parisetik etorri ziren EHUko Informatika Fakultate berrira irakasle modura aritzera. CAPRA izeneko proiektua martxan jarri zuten. Proiektu horretan, konputagailu bidez konputagailu-programak idazten irakatsi nahi zen. Proiektuaren barruan bi doktorego-tesi gorpuztu ziren hizkuntzaren tratamenduaren inguruan, 1988.ean eta 1990.ean aurkeztu zirenak. Kepa Sarasolaren tesian, gazteleraz idatzitako programazio-problemen enuntziatuak automatikoki ulertzeko sistema bat eraiki zen. Beste tesian, Arantza Díaz de Ilarrazarenean, gaztelerazko elkarrizketak kudeatzen ziren, programak idazten irakasten zuen tutore automatikoa eta ikaslearen arteko elkarrizketak, hain zuzen ere. CAPRA sistema gaztelaniarako egin bazen ere, euskararako ere egokitu ziren zenbait modulu .
Urte bertsuetan Joseba Abaitua hizkuntzalariak Manchester-en aurkeztu zuen bere tesia. Euskararen morfologia eta sintaxirako gramatika lexiko-funtzional bat proposatu zuen. Hiru tesi horiek izan ziren aitzindariak “hizkuntzaren tratamendu automatikoa” arloan Euskal Herrian.
CAPRA sistemaren fruitua prototipo ausart, berritzaile eta sendo bat izan zen, baina geroago ez zen inoiz bilakatu produktu publiko bat, produktu erabilgarri bat. Bere ekarpen handiena heziketa, ikerlarien trebakuntza izan zen, CAPRA proiektuan trebatutako doktore berri haiek Ixa taldea sortu baitzuten geroxeago. 1990.ean hasi ziren euskararen tratamendu automatikoaren bidea urratu nahian. Hasierako urratsak itzulpen automatikora bideratu baziren ere, laster konturatu ziren alferrikakoak izango zirela ahalegin haiek, lehenago ez bazuten sortzen euskararen lexikoa eta morfologia lantzeko oinarria. Beste hizkuntzetan morfologiaren tratamendua oso erraza zen, baina euskararen kasuan hori ez zela egia nabaritu zuten berehala. Horregatik itzulpengintza automatikoaren gaia eta esaldiak sakonki ulertzeko proiektua, biak ala biak, aparkatuta utzi zituzten, eta hasierako indar haiek ganorazko analizatzaile morfologiko bat sortze aldera inbertitzea erabaki zuten. Garai hartan Finlandian antzeko arazoak zituzten beren hizkuntzarekin, baina Kimmo Koskeniemi irakasle finlandiarrak asmatutako Bi Mailatako Morfologia metodologia erabiliz morfologia konputazionalki landu zuten arrakastaz. Hori ikusita guk ere metodologia bera aplikatu genuen euskararekin, eta arrakastaz aplikatu ere. Geroago, 1994.ean, Donostiako Informatika-Fakultatean 7 partaideko talde bat ari zen euskararen inguruko ikerketan, eta Xuxen zuzentzaile ortografikoaren lehen bertsioa plazaratzen genuen. Argi dago CAPRATE tesian eta CAPRA proiektuan egindako testu-azterketek oinarrizko ezagutza eta metodologia eman zigutela, oinarri hori funtsezkoa izan baitzen geroago hizkuntzaren teknologian euskararen lehen urratsak ondo bideratu ahal izateko.
1988. urtean aurkeztutako tesi-lana ausarta, berritzailea eta sendoa izan zen. Konputagailu-programazioko enuntziatuen lau-bost esaldiko enuntziatuak ulertzea zen helburu. Gaurko perspektibatik ondotxo dakigu orduko helburuak oso altuak zirela, handiegiak ere agian. Gaur egun ondo dakigu jakin inongo aplikazio errealetan ez dela saiatzen hainbat esaldi ulertzen, sakonki dena
ulertzea zailegia da eta. Baina gure CAPRA proiektuan aplikazio-eremua nahiko murritza eta zehatza zen, egokia zen orduan lortu genituen baleko emaitzak lortu ahal izateko. Geroago, euskarari heldu genionean, helburu apalagoak, errealistagoak, jarri genituen, emaitza aplikagarriagoak lortzearren. Beste hizkuntzetan ere joera bera nagusitu izan da urte guzti horietan. Baina oso litekeena da epe ertainean nazioarteko zientzia-komunitateak CAPRATE bezalako sistemei berriro ekitea. Ez orain dela 20 urteko erreminta apalekin, ez; oraingo analizatzaile sintaktikoak askoz ahaltsuagoak dira; oraingo baliabide semantikoak (Wordnet eta Euskal Wordnet adibidez) eskura izanda esaldien esanahia lortzeko xedea ez da hain “zaila”. Epe erdian ikusiko ditugu horrelakorik, eta orduan tesi honetan egin ziren ekarpen batzuk berriro izango dira baliagarriak, besteak beste, esaldien tipifikazioa, enuntziatuen esangura errepresentatzeko modua eta enuntziatuak interpretazioa lortzeko ikuspuntua.
Gizonen lana jakintza dugu ezagutuz aldatzea naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea Xabier Lete
1 . SARRERA OROKORRA . CAPRATE sistemaren helburua Lengoaia Naturalez idatzitako Programazioko problemen ulermen automatikoa da . Problema bakoitzerako lortu nahi den emaitza, espezifikazio-lengoaia batez problemari dagokion errepresentazio formala da . Lan hau Ordenagailuz Lagunduriko Irakaskuntza Adimentsuaren gaineko projektu orokorrago batetan sartuta dago . CAPRA izeneko projektu hau oinarrizko programazioaren irakaskuntzarako diseinatu da, ondoko hiru muduluok dauzkalarik : - Lengoaia Naturalezko interface-a duen sistema tutorea [Fernandez et al . 88] . - Programa-eraikuntzari buruzko sistema aditua [Garijo et al . 86] Ikaslearen ezagumenduen eta jokaeraren ereduak erabiltzen dituen ezagumendu-basea . Irakasteko metodologiak programak diseinatzeko estrategia klasiko baten pausoak burutzen ditu : Lehenengo pausoan ikasleak espezifikazioa idazten du, bigarrenean algoritmo abstraktoa, eta amaitzeko zenbait birfinketa egin eta gero programa lortzen du . Modulu Tutoreak sailtasun gorakorrez ordenatuta dauden problema-bilduma bat aurkezten dio ikasleari, ebazteko pauso bakoitzean laguntza eskaintzen diolarik . Bi helburu lortu nahi izan dira CAPRATE sistema diseinatzeko . Alde batetik, zailtasun-maila bereko testuak prozesatzeko beharrezko diren ezagumenduak aztertzea . Beste aldetik, CAPRA sistemari modulu berri bat eranstea Lengoaia Naturalez idatzitako enuntziatu berriak eta bere espezifikazio formalak onartu ahal ditzan . Zailtasun-maila bereko testuen artean bi eremu-multzo posible ikusten ditugu : zenbait objektu eta beren arteko erlazioak deskribatzen dituzten problema-enuntziatuak, eta matxuretarako konponbideak deskribatzen dituzten eskuliburuak . 3
Batetik linguistikari eta bestetik aplikazio-eremuari dagozkien ezagumenduak bereiztea diseinurako printzipio bat izan da . Zenbait sistemetan [Brown and Burton 75], [Gómez 81] ezagumendu-iturri bion arteko harreman estu-estuak definituz emaitza harrigarriak lortu dira oso eremu konkretuetarako, baina beste aplikazio-eremuetarako aplikagarritasuna guztiz urria izaten da horrelako sistemetan . Ezagumendu-mota biak modu independientez adierazten badira, ezagumendu linguistikorako egindako azterketa beste aplikaziotan ere erabilgarria izango da, eta gainera, ikuspuntu linguistiko huts batetik ere interesgarria gerta liteke . Ezaugumenduen bereizketa honen ondorioz, ezaugarri bereak dituen beste aplikazio batetarako egokitze-lana errazagoa litzateke, aplikazio-eremuari dagozkion ezagumenduak baino ez bailirateke aldatu beharko . Era berean, buruturiko tresna linguistikoak enuntziatuen ulermenaz gain beste xedeetarako ere balio lezake, hain zuzen ere, ikasle eta modulu tutorearen arteko interface-a eraikitzeko Ezagumendu-mota bien arteko bereizketa lortu nahi denez, ezin daiteke hauta analisi sintaktiko eta semantiko sakonak egiten ez dituen analisatzailerik, ezta ulertzeko prozesua aplikazioaren informazio hutsen bidez gidatzen duen analisatzailerik ere . Azken urteotan analisatzaile-mota desberdin anitz garatu dira . Gaur egungo ikerkuntzaren joera batek analisi semantikoaren optimizazioa eta beronek analisi sintaktikoarekin eduki lituzkeen harreman sakonak aztertzen ditu . CAPRATE-ren tratamendu semantikoa diseinatzeko jarri diren helburuak ondokoak dira : - Tratamendu semantikoa ez da exekutatu behar sintaktikoa bukatu ondoren, elkarlanean tartekatu behar dira biak . Honela izanda, sintaktikoki bai baina semantikoki zuzen ez diren analisi-aukera asko, lehenbailehen baztertu ahal izango da, analisi sintaktiko osoa bukatu arte itxaron gabe . - Tratamendu sintaktiko eta semantikoen tartekaketak beste aukera erakargarri bat eskaintzen du : esanguraren errepresentazioa ez da atzeratu behar testu osoa edo esaldi bakoitza guztiz analisatu arte . Testuko osagai sintaktiko esanguratsu bat agertzen den bezain laster bere errepresentazioa eraikitzen hasi ahal da . Semantikaren 4
erabilpen goiztiar hau izen-sintagmaren mailan eramaten badugu [Mellish 85], bi abaintail aterako ditugu : alde batetik, eraginkortasunez irabazpen bat lortzen da, eta bestetik, laguntza berri bat eskaintzen da erreferentziak ebazteko, informazio sintaktikoaz gain aurretik eraikitako errepresentazioaren informazio semantikoa erabili ahal izango baita . Aukeratutako aplikazio-eremuan maiz agertzen diren elipsi eta erreferentzi-ebazpenaren problemak gainditzeko gaitasuna izan behar du tratamendu semantikoak . - Objektuen errepresentazioa gehikuntzaz eraiki behar da, hau da, objektuen deskripzioa ez da bukatutzat emango objektua aurkezten duen izen-sintagma amaitzen denean, testuko ondorengo hitzak analisatzerakoan ere objektuaren kategoria semantikoa, izena, eta propietateen definizioak osatzeko aukera egongo da . Hiru fasetan banatzen da itzulpena . Lehenengoan analisi lexiko-morfologikoa burutzen da . Bigarrenenan analisi sintaktiko-semantikoaren bitartez enuntziatuko objektuen errepresentazioa lortzen da . Eta hirugarrenean, azken fasean, objektuen errepresentazioa osatu ondoren enuntziatuari dagokion espezifikazioa eraikitzen da . Analisi sintaktiko-semantikoaren fasea tratamendu semantikoaz aberastu ditugun ATNen bidez inplementatuko da . Tresna hau erabiliz ezagumendu linguistikoak eta aplikazio-eremuari dagokion ezagumendua ondoko mailetan banatu ahal izan dira beren arteko loturaren garrantziaren arauera : ATNen interpretatzailea (eremuarekiko guztiz independientea dena), ATN-multzoa (eremuarekiko menpetasun liraina duena, aplikazio-eremuko azpilengoaia mugatzen baitu), eta hiztegia (aplikazio-eremuaren menpekoa sarrera bakoitzari bere esangura dakarrelako, baina linguistikaren menpekoa ere bere kategoria sintaktiko eta semantikoak dauzkalako) . Aplikazio-eremuari dagokion ezagumendua funtsezkoa da espezifikazioa lortzeko azken fasean, bertan aztertzen baitira tinkotasunari buruzko baldintza orokorrak 5
Aurkezten den txosten honen edukia ondokoa da : Bigarren kapituluak sistemaren funtzionamenduaren adibide zehatz bat aurkezten du . Bertan CAPRATE sistemaren osagaiei buruzko gainetiko deskripzioak ematen dira . Sistemaren ahalmen garrantzitsuenak erakusten dituen enuntziatu adibide bat aukeratu da, bere prozesamenduko fase guztiak azaltzeko . Hirugarren kapituluak azterketa bibliografikoa eta Ian honen kokapena biltzen dira . Lehenengo sailean Lengoaia Naturalean barruan egun dauden iker-lerro nagusiak aurkezten dira . Bigarren sailean ATNen formalismoaren historia azaltzen da, azken urte hauetan Bates-en eta Winograd-en eredu klasikoetarako ([Bates 78] eta [Winograd 83]) proposatu diren hobekuntzak erakusten dira . Hirugarren sailean CAPRATE-ren aplikazio-eremu berberetan mugitzen diren hiru sistema errepresentagarri deskribatzen dira . "Ordenagailuz Lagunduriko Irakaskuntza Adimentsua" eta "Problemen enuntziatuen ulermena" dira aztertutako eremuak . Laugarren kapituluak sistemaren diseinu orokorra eta bere hiru osagai nagusiak azalduz hasten da, eta beste aplikazioetarako erabilgarri diren tresnen azalpenarekin amaitzen da . Tresna hauen bidez, aplikazio-eremuarekin zerikusirik ez duten ezagumendu linguistikoak adierazten dira . Bostgarren kapituluan beharrezko diren bestelako ezagumendu guztiak agertzen dira . Banatu egiten dira alde batetik aplikazio-eremuari dagokion ezagumendu ez-linguistikoa, eta bestetik, ezagumendu linguistikoarekin lotutako eremuaren ezagumendua . Bostgarren kapitulu honetako lehenengo saila beste bi apartatuetan banatzen da . Lehengoan enuntziatuen esangura errepresentatzeko definitu den lengoaia aurkitzen da, eta bigarrenean enuntziatuen osotasuna egiaztatzeko erabiltzen den ezagumendua . Bostgarren kapituluko bigarren sailean hiru tresna azaltzen dira : hiztegia, analisatzaile lexiko-morfologikoa eta espainieraz idatzitako enuntziatuak analisatzeko definitu den ATN-multzoa . 6
Seigarren kapituluan lortutako emaitzen ebaluazioa egiten da . Analisiaren fase bakoitzerako eta itzupen-prozesu orokorrerako egiten da . Sistemaren etorkizuneko garapenerako zenbait proposamen aurkezten dira . Sistemaren erakarpen nabarmenenak bereizten eta laburtzen dituzten ondorioek bukaera ematen die txostenari . Hiru eranskin gehitzen dira : inplementazioaren ezaugarriak, objektuen errepresentazioan erabilitako predikatuen zerrenda eta ebatzitako problemak . 7
2) Analisi sintaktiko-semantikoa . Aurreko fasearen emaitzatik abiatuz, enuntziatuan agertutako objektuen deskripzioa adierazten duen asertzío-multzoa sortzen du ; denbora berean anailisi sintaktikoaren arbola lortzen da informazio semantikoz osatuta dagoena . 3) Espezifikazioaren sorkuntza . Asertzio-multzoa datu gisa hartuz espezifikazioa sortzen du, CAPRATE sistemaren azken emaitza hain zuzen . Aukeratutako enuntziaturako fase bakoitzeko bilakaera azaltzen da ondoan . 2 .2 . ANALISI LEXIKO-MORFOLOGIKOAREN FASEA . Problemaren testutik abiatuz enuntziatua osatzen duten lexiko-unitateen zerrenda sortzen du ; unitate bakoitzari zein hiztegiko sarrera dagokion, zein kategoria sintaktikoa eta behar denean, "numero", "genero", "persona", "tiempo", "modo" eta morfologia arloko honelako informazioak zehaztuz . Jeneralean, hiztegiko sarrera batek bere zenbaki, genero, pertsona, denbora edo moduaren arauerako aldakuntza guztiak adieraziko ditu . Adibidez, "blanco" sarrerak adieraziko ditu "blanca", "blancos" eta "blancas" hitzak . Guztiek amankomunean duten informazioa hiztegiko sarreran agertuko da ; bereizten dituen informazioa (generoa eta zenbakia kasu honetan) analisatzaile lexiko-morfologikoak burutuko du . Salbuespenez, aldakuntz bakoitzak oso erabilpen-maiztasuna handia duenean, guztiak izango dira hiztegiko sarrera bereiztuak : adibidez, "un, una, unos, unas, el, la, los, las" artikuluak hiztegiko sarrera desberdinak dira . Unitate lexiko batek analisi bat baino gehiago ekar dezakeela kontutan hartuz, horietako bakoitza analisi posible guztien zerrenda batez errepresentatuko da . Aukera desberdin bakoitza zerrenda batez ere errepresentatzen da . Bere lehen osagaia, hiztegiaren atzipenari dagokion aukera-mota bereizten duen hitza da . "Palabra" eta "fverbal" 12
Tratamendu semantikoa analisi sintaktikoarekin paraleloan burutzen da ; perpaus, izen-sintagma, adjektibo, adjektibo-talde eta erlatibozko menpekoei dagozkien ATNetan txertatzen delarik . Tratamendu semantiko honek 4 eginkizun nagusi ditu : a) Analisi sintaktikoak eskeinitako analisi-aukera batzuen bazterketa, semantikoki onartezinak direlako (ez bait dute esangura onargarririk ematen) b) Definizio semantikoa osatzeko beharrezko diren elementuen bilaketa gidatzen dituzten eskakizunen sorrera . c) Enuntziatuaren esangura errapresentatzen duen asertzio- -multzoaren sorrera . d) Elipsi eta erreferentzien ebazpena . Eginkizun hauek burutzeko asmoz unitate sintaktiko-semantiko bakoitzari nukleo bat definitzen zaio ondoko moduan : Unitate sintaktiko-semantikoa nukleoa Perpausa aditza Izen-sintagma izena (ez balego : izenordea,identifikadorea edo espresioa) Adjektiboa adj Adjektibo-taldea adj Erlatiboa aditza Unitate sintaktiko-semantikoaren nukleoa izan daitezkeen hitzek ondoko informazioa dute elkarturik hiztegian : - "Definizio semantikoa" osatzeko unitatea sintaktiko-semantikoan beharrezkoak diren gainontzeko osagaien kategoria semantikoa eta funtzio sintaktikoa . Balio dute analisiaren bukaeran bete beharko diren eskakizunak sortzeko nahiz semantikoki onartezinak diren analisi sintaktikoaren aukerak baztertzeko . - Betebeharreko osagarrien eskakizun guztiak betetzen direnean burutuko diren ekintza semantikoak . Eskakizun 15
guztiak betetzen ez badira posibilitate hori bazterturik geratzen da . - Beste osagarri gehigarri (betebeharreko ez direnak) posibleen kategoria semantikoa eta funtzio sintaktikoa ; eta horiek erakartzen dituzten ekintza semantikoak . Perpaus, izen-sintagma, adjektiboa, adjektibo-taldea, edo erlatibozko esaldi baten analisiak arrakasta duen bakoitzean asertzio berriak gehitzen dizkiote elkartutako ekintza semantikoek agertutako objektuen zerrendari . Informazio hori globala da, eta ondorioz, ATN guztiek atzi dezakete . Objektu berriak sortzen dituzten ekintza semantikoak izen-sintagmak analisatu ondoren baino ez dira agertzen . Bere exekuzioa desberdina da analisaturiko izen-sintagmaren pluraltasun eta determinazioaren arauera . - izen-sintagma indeterminatu singularra bada, objektu berria inolako egiaztapenik gabe sortzen da . Adibidez : "Dado un numero primoN . . ." Adibide honetan N lehenengo aldiz agertzen da enuntziatuan, objektu konkretua da eta ez da izango aurretik sortutako objektu baten erreferentzia . - izen-sintagma determinatu singularra bada, objektu berri bat sortu baino lehen objektu errepresentatuen artean bilatzen da analisatzen ari den izen-sintagma erreferentziatzako balio dezakeen bat . Erreferentzia lortzen bada, ez da objektu berririk sortuko, bestela objektuaren sorkuntza burutu egingo da . Erreferentzia zilegitzat hartzen da biek identifikadore berbera baldin badute edo mota berekoa nahiz propietate bateragarrikoak badira . Adibidez : "Dada la secuenciaS de 20 enteros . . . . . . . la longitud de la secuenciaS . . ." 16
2 .3 .2 . Lehen perpausa . Lehen perpausa hau da : "Dada una secuencia S de números enteros" Analisi sintaktiko-semantikoan hitzak hartzeko erabiliko den iturburu ez da perpaus hori, baizik eta analisi lexikoaren emaitz zerrenda . Hala ere, enuntziatu honetan bion arteko diferentzia eskasa denez ikusita eta notazioa sinplifikatzearren, hemendik aurrera testu-perpausaren hitzak aipatuko ditugu, zehaztasun osoz unitate lexikoak aipatu beharko bagenituzke ere . Analisirako emandako urratsak ondoan adierazten dira 2 .1 .a eta 2 .1 .b irudiak erabiliz . Irudi hauetan sistemak erabilitako ATNen multzoa biltzen da . Horietako bakoitza 5 .2 .3 .3 pasartean deskribatuta dago sakonki . 20
F1 ? 2) "F1 " ATNak subjektu sintaktikoa den izen-sintagma bilatu egiten du baina ezinezkoa gertatzen zaio, zeren "dada" aditzetik hasitako izen-sintagmarik ez bait dago . Subjekturik ez dagoela kontutan hartuz f2 egoerara jauzi egiten da . "dada" perpausaren nukleoa den aditz-forma bezala bereiztean aktibatzen dira "dar" aditzari dagozkion eskakizun semantikoak . Ondorioz, [obj] kategoriako (orokorrena) objektu zuzen baten eskakizuna aktibatu egiten da . Aurkitzen bada ekintza sintaktikoek "de entrada" propietatea gehituko diote objektuari, enuntziatuaren datu bezala identifikatuko duena . f3 egoeratik analisiari jarraitzen zaio objektu zuzentzat erabiliko den izen-sintagma horren zai . Dagozkien iragaiteak ondokoak dira : TXT F1? F1 e f2
verbo"dada" f3 GN? 3) "GN" ATNan "gnb" egoerara jauzten da, testutik "una" artikulua hartu eta "gne" egoerara jauzi . Momentu honetan "sekuentzia" izen-sintagmaren nukleo bezala hartzen da, eta ondorioz, beren eskakizun semantikoak sortzen dira . "sekuentzia" izeneko definizio semantikoan ez da betebeharreko osagarririk agertzen . Lotutako ekintza semantikoek sortzen dute [sek] motako objektu bat, sekuentzia bat adierazten duena, beren osagaiak enuntziatuan oraindik espezifikatu gabe dagoen motakoak direlarik . "sekuentzia"-ren definizio semantikoan osagarri gehigarri gisa sartzen da preposiziodun talde bat [sekdeskr elem] kategoriako "de" preposizioa duena ("de enteros" "de 20 caracteres"), sekuentziaren oinarri-mota eta luzeera (beharrezkoa denean) duen deskribatzailea adierazten duelarik . Eskakizun horiek sorturik eta "gnf" egoeratik abiatuz hartzen da lehenengo arkua, IDENTIFICADOR izenekoa, honek sarrera-testutik "S" kontsumitzen du eta ondorioz, analisia arrakastaz bukatzekotan, S izena lotuko zaio sortuko den objektuari . 23
POP arkua prozesatzeko berriro aztertzen da ea bete diren sortutako eskakizun semantikoak . Kasu honetan "secuencia" zen nukleoa, betebeharreko osagarririk eskatzen ez zuena eta [sekdeskr elem] kategoriako preposiziodun talde bat gehitzeko aukera zuena . Betebeharreko eskakizunak (batere ez) buruturik daudenez, ekintza semantikoa exekutatzen da : [sek] kategoriako objektu bat sortzea . Kasu honetan izen-sintagma indeterminatua eta singularra da, beraz objektua sortzeko ekintza aldaketarik gabe burutzen da . [tipo obj5 [sek]] Ondoren, "de 20 numeros enteros" aipatutako osagarri gehigarriari lotutako ekintzak burutzen dira : [tipo obj5 [sek ent]] [longitud obj5 [obj3]] [tipo obj4 [borrado]] Horrek obj5 sekuentzia motaren definizioa osatzea dakar, bere luzeera obj3 (hau da : 20) dela ezagutaraztea, eta azkenik, deskribatzaile zaharraren mota birdefinitzea "borrado" bezala, horrela sekuentzia bezalako ondorengo erabilpen posiblea baztertuta gelditzen delarik . Azkenik, sekuentziaren izen identifikadoreak eraikitako osagarri gehigarriari lotutako ekintza burutzen da . [nombre obj5 S] 8) "una secuencia de 20 numeros enteros" izen-sintagmaren prozesaketa "dada" aditz-formak eskatutako objektu zuzen bezala bukatu ondoren, POP arkuak "f4" egoeratik ebaluatzen du positiboki erabilpen semantiko osoaren baldintza, zeren bete egin bait da zegoen eskakizun bakarra ([obj] kategoria orokorreko objektu zuzen batena, 2 . urratsean aipatu den bezala) . Lotutako ekintza semantikoak "de entrada" propietatea eransten dio aipaturiko objektuari, objektua problemaren datu bat dela adieraziz . Ondorioz asertzio hau gehitzen da . [deentrada obj5 [ ] ] 26
Lotutako iragaiteak ondokoak dira : TXT F1? F1 o f2
hiru arkuak ezingo dira gainditu, agertutako aditza ez bait dagokio "ser" aditzari, ezta bestelako aditz deklaratiboei ere . TXT F1? F1 o f2
POP 4) GNren prozesua bukaturik, perpausaren ATNra itzultzen da "f4" egoeran . Iragaite hori burutu baino lehen, aipaturiko GNa "obtener" aditzak abiatutako definizio semantikoaren barruan egokitzen dela egiaztatu da . Noski, izen-sintagmaren kategoria semantikoa [sek] zen eta objektu zuzenarena egiten du . 30
POP "los elementos pares de S" izen-sintagmaren analisia gertatu ondoren POP arkuak eragindako ekintza semantikoak honetan dautza : sekuentzia-deskribatzaile motako objektu baten sorreran ([elem] motakoa ez da sortzen izen-sintagma plurala delako), S-k erreferentziatutako sekuentziaren barruan egotearen propietatea 31
2) Zenbait predikaturen definizioa osotasun etazuzentasunaren denaren egiaztapena, Gure adibidean, azpitratamendu honek zerean gauzatzen da: bi asertzio bitzen dira esangura osoago duen asertzio berri bakar bat sortzeko, aurreko biak ordezkatuko dutelarik . "t-q-elem" predikatuak bi argumentu du : lehenengoak sekuentzia errepresentatzen du eta bigarrenak sekuentziaren elementuak definitzen dituen deskribatzailea . "t-q-elem-sec" predikatuak hiru argumentu du : lehenak eta hirugarrenak sekuentziak errepresentatzen dituzte, lehenengoa hirugarren argumentuak adierazitako sekuentziaren azpisekuentzia delarik . Bigarren argumentuak sekuentzi deskribatzaile bat errepresentatzen du, non definitzen bait da lehen argumentuak definitutako sekuentziaren gainean ze murrizte-erizpide erabili den hirugarren argumentuari dagokion sekuentziaren osagaiak lortzeko . [t_q_elem secl [descl]] motako asertzio bat eta [contenido desc2 [sec2 ]] motako beste baten arteko bilkura ezartzen duen erregela bat dago, bietako deskribatzaileak berdinak badira [t_q_elem_sec secl [descl sec2 ]] asertzio lortzen delarik . Gure kasuan ondoko bi asertzioen arteko bilkura : honako asertzio hau izango da : [t_q elem obj12 [obj13] ] [contenido obj13 [obj5 ] ] [t_q elem sec obj12 [obj13 obj5]] Honetan, obj12, obj5-en osagai bikoitiek osatutako azpisekuentzia dela adierazten da (kontutan hartu obj13 deskribatzaileari bikoitia izatearen propietatea lotzen dion asertzioa : [prop-par obj13 [ ] ] ) . Modu berean, definizioaren azterketa hau beste predikatuen gainean egin lezake : Azpitratamendu honen ondoren lortutako emaitza ondokoa da : 38
3 . AZTERKETA ETA KOKAPEN BIBLIOGRAFIKOA 3 .1 . SARRERA Bibliografiari eskeinitako kapitulu hau gramatiken definizio eta Lengoaia Naturalaren analisatzaileen arloan, gaur egun dauden ikerkuntz adar nagusien deskribapenarekin hasten da . Ikerkuntz eremu honen sorrerari buruzko irazkin labur baten ondoren, batetik bere adar nagusiak azpimarratzen dira eta, bestetik, sorrera eragin zuten arrazoi historikoak . Lengoaiaren analisia inplementatzerakoan Iragaite-Sare Hedatuen (ATNen) formalismoa erabili da . Honez gain, informazio semantikoaren maneiurako ATNen hedapen bat ere garatu da, izan ere, ugariak bait dira ebatzi beharreko problema linguistikoak, besteak beste, elipsi eta erreferentzien determinazioak (maiz gertatzen direnak darabilgun eremuan, Programaziozko problemen enuntziatuetan) . Diseinatutako ulermen-modulua Konputagailuz Lagunduriko Irakaskuntza Adimentsurako sistema baten zatia da . Ondoko bi ataletan (3 eta 4) CAPRATE sisteman aukeratutako analisatzaile-mota eta aplikazio-eremuen azken aurrerapenak sakonago aztertzen dira . ATNetan oinarritutako analisatzaileen azken garapenek aurre egiten diote zenbait problemari : ezagumendu semantikoaren ezarpena, "ezker-eskuin" estrategia klasikoa ez bezalako beste estrategien inplementazioa, ezagumendu-maila deberdinei lotutako ATN desberdinak turrustan koordinatzea eta konjuntzioen tratamendua . Laugarren atalean aplikazio-domeinu honetan erabat adierazgarri diren hiru sistema aurkezten dira . SOPHIE sistema Konputagailuz Lagunduriko Irakaskuntza Adimentsuaren adibide klasikoa da, non sistema eta ikaslearen arteko elkarrizketetan elipsiak eta erreferentzia osagabeak etengabeki erabiltzen bait dira, garrantzi berezia emanez ezagumendu semantikoari analisian eta ebazpenean . Mellish-en sistemak mekanikari buruzko problema-enuntziatuak analisatzen ditu, ezagumendu semantikoa ahalik eta azkarren erabiliz eta deskribatutako objektuen 43
gehikuntzazko adierazpena hautatuz . Gomez-en programazio-problemen ebazpen-sistema ez da enuntziatuen ulerkuntzara mugatzen, ebazpenerako programa bat sortzen bait du . Domeinua CAPRATE-n erabilitakoaren berdintsua da, baina mota jakin bateko gestio-fitxategien tratamendura mugatzen da . 3 .2 . SARRERA HISTORIKO LABURRA ETA EGUNGO LENGOAIA NATURALAREN ANALISATZAILEEN JOERAK . Ana.lisatzaileen lehen belaunaldia Itzulpen Automatikorako lehenengo sistemekin batera jaio zen . Oinarrizko sistema haiek sintaktikoak ziren nagusiki . Perpausen azaleko egitura aztertzen zuten, lexiko-sarrera batzuentzat bereziki eratutako interpretazio-prozedurak abiarazteko . Garai hartan teoria linguistikoak urriak eta elementalak ziren . Chomsky-k [Chomsky 65] sortutako gramatika transformazionalek aurrerapausu nabarmena eragin zuten linguistikaren arloan . Gramatika hauek lengoaia bat formalki definitzeko aukera eskaintzen zuten, zuzenak ziren eta ez ziren perpausak metodikoki bereizi ahal izateko . Halaber, perpausen azaleko eta sakoneko egitura bereizterakoan eta bien arteko transformazio-erlazioak zehazterakoan, esanahiaren ulerkuntzarako bidea erakusten zuten . Baina problema latza ageri zen : gramatika hauek ez ziren konputagarriak . Une hartan Woods-ek [Woods 70] ATN kontzeptua sortu zuen, inongo teoria linguistikotan oinarritu gabeko formalismoa, baina perpausen egitura eta erlazio estrukturalak analisatzeko gai zena . Horrez gain, ATNen ahalmen deskriptiboa eta gramatika transformazionalena maila berekoak ziren . ATNen abantailak hauxek ziren :l) Interpretatzaile eta gramatikaren arteko bereizketa zela eta, gramatikaren egileak ez zituen ezagutu behar inplementazioren ezaugarriak . 2) Oso ulergarriak ziren (batez ere diagrama moduan), azaleko egitura azaltzen bait zuten . 3) Erraztasun haundiak daude sakoneko egitura edo beste edozein adierazpen sortzeko . 4) Orokortasun eta erregulartasunak biltzeko ahalmena . 5) Eraginkortasuna egikaritzerakoan . ATNetan oinarritutako sistemen gaur egungo joerak sakonean deskribatzen dira kapitulu honen 44
hurrengo atalean . Geroago Marcus-ek [Marcus 80] gramatika transformazionaletarako ezarrera bat lortu zuen (gramatikok eusten zituen "Teoria Standard"-en hedapen bat egin ondoren) . Sortutako analisatzaileak estrategia determinista zerabilen . Analisia, inguru sintaktikoan, tarteko egitura okerrik eraiki gabe egin zitekeela iradokitzeraino iritsi zen Marcus, hau da, backtracking-aren beharrik gabe . Marcus-ek berak onartu zuen geroxeago zenbait kasutan nolabaiteko determinismoa lortu ahal izateko beharrezkoa zela ezagumendu semantikoa . Aitorpen honek baretu egin zituen laguntza semantikoa eduki arren sintaktikoak ziren sistemen eta analisi semantiko erabat deterministaren defendatzaileak . Gaur egun erabiltzen den beste gramatika-mota bat GPSG-ak (Generalised Phrase Structure Grammars, Perpaus-egiturazko Gramatika Orokortuak) dira, zeinak aurreko urteetan Chomsky berak gutxieztutako PSG-etan (Perpaus-egiturazko Gramatikak) oinarritzen bait dira . Gazdar-ek sortutako formalismo honek perpaus-egituretan (izen sintagmak, aditz sintagmak, preposiziodun taldeak) murriztapenak definitzea ahalbidetzen du, era honetan ezagumendua azaleko edo sakoneko mailan indiferenteki erabiltzeko aukera eskeiniz . Gramatika transformazionalekin alderatuz, erantsitako murriztapenak sistema konputagarriak sortu dituzte, baita aldi berean, ezagumendu semantikoa konbinatzeko aukera eskaini ere . Lengoaia Naturalaren analisian, bada beste ikerkuntz adarra, ezagumendu semantikoari garrantzi gehiago ematen dioten analisatzaileetara jotzen duena . Adar honetan zera defendatzen da, prozesaketa semantikoa ez dela sintaktikotik isolatu behar, ezagumendu semantikoak sintaktikoak baino garrantzi gehiago eduki lezakeela eta, puntako kasuetan, semantikak zuzendu behar duela analisia . Ikuspuntu honetatik erregulartasun sintaktikoak beste modu batetara adierazten dira ; esate baterako, ez da ziurtatzen adjetiboak izenen atzetik doazenik, baizik eta aldarazleen kokapena objektuak adierazten dituzten zatien atzean izan behar dela . Kategoria sintaktikoen ordez kategoria semantikoak erabiltzen dira [Wilks 75 eta 78] . Riesbeck-ek [Riesbeck 75] ezaugarri semantikoetan oinarritutako analisatzailea 45
definitzen du . Ideia honen ondorengo garapenek, ELI eta CA [Birnhaum and Seldfrige 79] [Riesbeck and Schank 76] kasu, Marcus-en teoria lantzen dute ikuspuntu semantikotik . Horrez gain, "bottom-up" analisi semantikoa osatu egiten da "top-down" erako tratamendu semantikoa egin ahal izateko, "script" edo maila haundiko ezagumendu-egiturak erabiltzen dira Ian honetan . Tresna hauek lengoaiaren perpaus bakoitza konparatzen dute testu-eredu tipifikatu batekin edo landutako domeinuari buruzko elkarrizketa batekin, helburuak anbiguotasuna ebaztea eta ezagunak omen diren informazio eliptikoak osatzea direlarik . Ezagumendu semantikoaren erabilera ezinbestekoa gertatzen da elipsi, erreferentzien determinazio eta kuantifikazioa bezalako problema linguistikoen ebazpenean [Sebright 81], [Mellish 85] . 3 .3 . ATNetan OINARRITUTAKO ANALISATZAILEEN AZKEN GARAPENAK . ATNak William Woods-ek [Woods 80] sortu zituen BTN-etan oinarrituta (BTN : oinarrizko iragaite sareak), zeintzuk egoera finituzko automata-multzoak bait dira . Automata hauek onartu egiten dute beste automata bat deitzea egoeren arteko iragaite-baldintza gisa, deiak errekurtsiboak ere izan daitezkeelarik . Woods-ek proposatutako aberasketa sarearen arku bakoitzean baldintza berezia eta ekintzak eranstea izan zen . Sare bakoitzari, ekintzen bidez maneiatzen diren erregistrozko multzo bat dagokio . Honek analisiaren azken emaitza osatuko duten egiturak eraikitzea ahalbidetzen du . Baldintza bereziek osagaien arteko komunztadura aztertzen dute, erregistroen edukinak erabiliz . ATNetan oinarritutako ondorengo analisatzaileetan aldaketak sartu ziren, eraginkortasun handiagoa lortzearren . Besteak beste, aldaketa hauek dira aipagarrienak : arkuetan pisuak definitzea, (prozesamenduan lehentasunak ezartzeko) eta arku eskluienteak biltzea (horietako arku bat onartzeak beste gainontzekoak baztertzea suposatzen bait du) . ATNei buruzko ondorengo azpiataletan azkenaldian izandako garapen kontzeptualak azaltzen dira . 46
3.3.1 . EZAGUMENDU SEMANTIKOAREN ERABILPENA . ATN sintaktiko hutsak perpaus sintaktikoki zuzenak onartzen ditu, nahiz eta ez eduki inolako esanahirik . Sintaktikoki zuzen izan arren semantikoki okerra den Chomsky-ren esaldi hau jarri ohi da adibide gisa : "Koloregabeko asmo berdeek amorruz lo egiten zuten" . Garbi dago, beraz, nolabaiteko tratamendu semantikoaren burutzearen beharra, honelako analisiak baztertu eta, gainera, esanahia determinatzeko . Semantikarako zuzendutako lehen lana Woods-ek berak gauzatu zuen LUNAR projektuan [Woods 72], lengoaia errealaren prozesamendurako sistemak eraiki zitezkeela garbi asko frogatuz . BURTON-ek ere Ian bikaina egin zuen ICAI-ren SOPHIE sisteman [Burton 76], kapitulu honen azken atalean deskribatzen dena . Kategoria semantiko-lexikalen definizio esker, eta informazio semantikoaren maneiurako test eta ekintza bereziei esker sistema hauek murriztapen semantikoak maneia ditzakete . Test semantikoek ea aldarazleak eta aldarazten diren objektuak bateragarriak diren egiaztatzen dute . Analisatzaileek edukitzen dute zenbait hobekuntza ere, osotasuna eta aztertutako osagaien zentzu zuzena egiaztatzeko . Analisatu gabeko alternatibak berrordenatzeko gauza baldin bada analisatzailea, orduan arkuetan erabilitako ekintza semantikoek zuzen ditzakete berrordenazioak, alternatiben egokitasun semantikoaren arauera . ATNen bidez inplementatutako analisatzaile semantiko hutsek ez dute kategoria sintaktikorik erabiltzen . Aplikazio domeinua oso murriztua denean soluzio oso eraginkorrak lor daitezke, nahiz eta domeinu batetik bestera aldatu nahi direnean osoki birdefinitu behar diren . Gramatika semantikoak sintaktikoak baino askoz haundiagoak izan ohi dira eta landu beharreko domeinua oso mugatua ez denean erabiltezinak gertatzen dira . Gramatika-mota honen adibide gisa Burton-en lana aipatu behar da [Burton 76], izan ere, Ian hau izan bait zen kapitulu honen azken atalean dekribatutako SOPHIE sistemaren oinarria . 47
3 .3 .2 . "BARRUTIK KANPORANZKO" ANALISI-ESTRATEGIA . Testu idatzien prozesaketan aurkitzen ez diren zailtasun bereziak agertzen dira ahotsaren prozesaketan . Esaldi bakoitzaren hasiera eta bukaera energia txikiagoz emititzen dira, nahasketak sortzeko arriskua handia delarik . Segidako bi hitzen ahozkera beste hitz desberdin batena bezalakoa izan daiteke (que eso / queso) . Ingelesa bezalako beste hizkuntzetan bi hitz diferente berdin ahozka daitezke (why choose / white shoes, bear / bare ) . Zailtasunok, perpausak ezkerretik eskuinera prozesatu beharrean, perpausaren tarterik ulerkorrenetik abiatu eta analisia perpauseko hasiera eta bukaeraraino hedatzen duten analisatzaileen sorrera iradoki dute . Perpausaren zati prozesatuaren aurretik eta atzetik zeintzu elementu egon daitezkeen aurrikusteko erabil daiteke gramatika, eta honetaz baliatu ere zalantzazko elementuen analisia gidatzeko . Mota honetako bi sistema eraiki zituzten BBN enpresan Bates-ek [Bates 75 eta 76] eta Woods-ek [Woods 76], ATN motako analisatzaileetan oinarrituz . Bates-en sistemak perpausan lor daitezkeen analisi partzialak tauletan gordetzen ditu . Geroago, gramatika erabiliz, analisatzaileak aurresan dezake zeintzu kategoria lexikal diren eskuinetik edo ezkerretik analisi partzialak hedatzeko erabil daitezkeenak . Bi analisi partzialen artean hitz baten luzeraren antzeko hutsa ba dago, orduan hitzaren kategoria lexikala zehaztasun haundiz determina daiteke . Analisatzaileen kontrol-egitura erraz alda daiteke backtraking, bilaketa sekuentzial eta paraleloa konbinatuz esperimentatzea ahalbidetzeko . Woods-en sistemak, eraginkortasunari dagokionez, hobekuntza nabarmena suposatzen du Bates-en sistemarekiko . Gramatikaren aurreprozesaketa batean oinarritzen da, beronen bidez sareetako egoeren arteko erlazio-multzoa lortzen delarik . Edozein tarteko egoeratatik abiatuta, gramatika bi zentzuetan deskribatzen duten "array"-ak eraikitzen dira, ATNetako ezker-eskuin zentzu inplizituaren deskribapen hutsean geratu gabe . Gramatikaren egileak burutu behar duen aldaketa bakarra erregistroen edukinak erabiltzen dituzten arkuen ekintzak markatzea da, beren balioa zein 48
egoera edo egoeratan asigna zekiekeen espezifikatuz . Eraginkortasun-irabazpena eta aurresanen segurtasuna kontutan hartuz gero, onerako aldaketa dela esan behar da . 3 .3 .3 . ATNak TURRUSTAN . ATNen sortzaileak berak [Woods 80] asmatu zituen ATNak turrustan . Analisi-maila desberdinei atxekitutako eta elkarren artean modu erraz eta ondo definituaz komunika daitezkeen ATNak eraikitzeko aukera eskaintzen du hobekuntza honek . Gramatika bakoitzari analisi-fase bat dagokio, adibidez : morfologia, sintaxia, semantika, pragmatika . 3 .1 . irudian 3 makina desberdinez osatutako turrusta ikus daiteke, horietako bakoitza ATN batean oinarritzen delarik . ATN kopuru finko bat dago bufferren bidez konektatuta (irudian 3 ATN) . Sarrera ezkerretik eskuinera doa, makina analisatzaileen bektore honetan zehar . Makina baten irteera-bufferra bere eskuineko auzoaren sarrera-buferra da . ATNen formalismoari TRANSMIT ekintza ere gehitu zaio . TRANSMIT-ek prozesuan dagoen makinaren irteera-buferrean idazten du bere argumentua eta kontrola eskuineko makinari pasatzen dio . Bestalde, azken egoerara iritsi ezik prozesuan dagoen makinaren sarrera-bufferra hutsa den bakoitzean, kontrola ezkerreko makinari pasatzen zaio, honek balio berria sor dezan . Prozesu globalak bukaera arrakastatsua izango du baldin eta soilik makina bakoitza azken egoera batean badago eta balio guztiak onartuak izan ba dira iritsi diren sarrera-bufferretan . 49
adinako infomazioa pila zezakeen, eta honek ere beheranzko estrategiaren bidez analisa lezake . Honela, analisirako posibilitateak sarrera-bufferrean baiezta edo ezezta ditzakeen balioren bat baldin badago soilik hartuko dira kontutan, ez bestela . Ezeztatzen direnenan atzera jotzea edo backtracking-a beharrezkoa izango da . Turrusten bidezko erakuntzari mailen arteko goranzko analisi-estrategia dagokio, baina ez du inolaz ere mailen barne-estrategia baldintzatzen . Edozein barne-estrategia hauta daiteke, beheranzkoa ere bai . [Christaller and Metzing 83] lanean aurkezten den ezarrerak, hiru aldaketa egiten dizkio Woods-ek burutu zuen turrustan eratutako ATNei buruzko lanari, elkarrizketen analisian malgutasun haundiagoa lortu asmoz . Mailen arteko komunikazioa mezu-pasearen bidez gauzatzen da, eta ez da beharrezko maila guztiak ATNetan oinarrituak egon daitezen . Mezuen igorketa eta irakurketa parte hartzen duten prozesuak ATNen egoeren instantzi prozesuak diren edo ez jakin gabe buru daiteke . Christaller eta Metzing-ek ezarritako sisteman hiru analisi-maila desberdin bereizten dira . Maila sintaktikoa ATN bat bezala idatzita dago, maila semantikoa produkzio-sistema bat bezala eta diskurtso-maila ere ATNen ereduari jarraikiz eratuta dago . Azken honek hitzezko egintzen ereduaren (verbal act pattern) egitura definitzen du bi mintzaideentzat . Beraz, arkuen kategoriek elkarri bidaltzen dizkioten "hitzezko egintza" desberdinak jasoko dituzte . Adibidez, "informazio-eskari" egintza baten ondoren "informazio-emate" egintza bat etorriko da . Beste aldaketa baten bidez backtracking itsua (kronologiko hutsa) ekiditzeko aukera lortzen du . Prozesu batek huts egiten duenean, zeukan informazio guztia mezu baten bidez pasatzen zaio kontrola hartzen duen prozesuari . Hortaz, prozesu hau errorearen arrazoia aurkitzen eta, arrazoiaren arauera, aztertu gabeko arkuen antolaketa aldatzen saia daiteke . Sistemak arkuen sekuentziaren aldaketan hiru kasu desberdin aurrikusten ditu : - Aztertu gabeko prozesuen instantzi kopuru edo denbora zehatz baterako soilik . 51
Egoera zehatz batetik abiatuz prozesu-instantzia bakoitzerako, gainerako elkarrizketan ere erabilgarria . Egoera jakin baterako . Christaller eta Metzing-en hirugarren aldaketak maila batetik beste goiko maila batera pasatzea ahalbidetzen du tarteko mailarik zeharkatu gabe . Aldaketa hau berebizikoa gerta daiteke "mhm", "bai", "oh", "bada", . . . bezalako hitzen azterketan, esannahi pragmatiko oso inportantea eduki arren analisi sintaktiko eta semantikoa (premiagabeko zaiena) dezente oztopatzen bait dituzte . 3 .3 .4 . KONJUNTZIOEN TRATAMENDUA . Nahiz eta ATNetan oinarritutako analisatzaileen ezaugarrietako bat orokortasun eta erregulartasun linguistikoak biltzeko erraztasuna den, formalismo honek problema latzak ditu egitura koordinatuak ebazterakoan . Orokorki, iragaite-sareetako ¡a egoera guztietatik abiatuta (WRD "y") arkuak beharko lirateke maila bereko ¡a aurreko egoera guztietarako . Aldaketa honek (argitasunaren kaltetan) arku ugari eta era askotako test korapilotsuak sortuko lituzke . Gainera, kontutan hartu behar da egitura koordinatuen eraketan posible dela errepikatuta agertuko liratekeen elementu linguistikoen ezabaketa . Adibidez : "Europa (-ko herriak) eta Afrikako herriak", "Mehatzarien esku (beltzak) eta (mehatzarien) aurpegi beltzak" . Geratzen diren fragmentuak osagai gramatikalak ez badira, konjuntzio laburtuen prozesamendua zaliagoa da . Adibidez : " . . . oso- eta letra-sekuntziak" . Konjuntzioez hitz egiten denean, normalki adibide eta estudiogaitzat "eta" konjuntzioa ("and" edo "y" beste hizkuntzetarako) hartzen da, baina beste konjuntzioen tratamendua ere parekoa da . ATNen inguruan konjuntzioen tratamenduari aurre egiteko hiru izan dira egin diren esfortzu nagusiak . 52
a) ATNenformalismoarenespezifikazioaren hedaoena . Blackwell-ek [Blackwell 811 Iragaite-Sareetako bukaerako egoera guztietatik hasierako egoeretarako (WRD "and") arku sinple bat eranstea proposatzen du, honela bigarren argumentu koordinatu baten analisia prestatuz . Horrez gain, bigarren elementua prozesatu aurretik konputazioa eteteko erraztasunak eskeintzen ditu, baita koordinazioan baztertutako elementuak bikoizteko ere . ATNa aldatzerakoan Zentzutasun (edo direkzionalitate) eta Ingurutasuna bezala definitutako murriztapenak errespetatu egin behar dira . Murriztapen hauek lagungarriak gertatzen dira ezabaketa-kasuetan, elementu koordinatu batetik beste elementu koordinatuetara zeintzu erregistro eta zein zentzutan (eskerretik eskuina edo alderantziz) kopiatu behar diren erabakitzen laguntzen bait du . Osagaien ezabaketa ez da posible egitura koordinatuak berdinak ez badira . Zentzutasunezko murriztapenaren arauera ezabaketak lehenengo elementu koordinatuko bukaeran eta bigarrengo elementuko hasieran egin behar direla finkatzen da . Ingurutasunezko murriztapenak zeintzu ezabaketa diren posible zehazten du, egitura koordinatuen korapilune nagusiarekiko korapilune osagaien auzatasunaren arauera . Adibidez : "Liburu berriak eta egunkariak" ezin daiteke ondorengo honen laburpena izan : "Liburu berriak eta egunkari berriak" . Sistema honen erakarpenik garrantzizkoena murriztapenen definizioan datza . Hala ere, sistema ez da eraginkorra erregistroen bikoizketen kopurua haundia bait da. Horrez gain, murriztapenen espezifikazioak gehiegitxo zaildu eta iluntzen du ATNen idazkera . Azkenik, estrategia hau ez da gauza konjuntzio laburtuak lantzeko . b) ATNen interpretatzailearen espezifikazioaren hedapena Woods-ek berak [Woods 73] eman zuen koordinazio-problemarako soluzio partzial bat. Honen arauera, "eta" konjuntzio bat aurkitzen denean interpretatzailea modu berezian 53
hasten da lanean . Presenteko prozesua bere horretan uzten du eta gainontzeko testuaren analisiari ekiten dio, modu ez-deterministaz hautatutako egoera batzuetatik abiatuz . Segitzen da testua analisatzen lehengo prozesuari jarraipena emateko aukera aurkitu arte . Hurbilketa hau konjuntzio laburtuen (naharoak LUNAR sisteman) tratamendurako diseinatu zen bereziki, baina oso inefikaza da konjuntzioen tratamendu orokorrerako, ez bait du modu deterministaz hautatzen koordinazio-aukera guztien artean . Osagai semantikoak dituzten analisatzaileentzako hobekuntzaren bat iradoki zen [Boguraev 79] . Konjuntzioen anbiguetate-arazoen ebazpena, neurri haundi batean, ondorengo errutina semantikoen esku utziz . Errutina hauek Izen Sintagmen (Konj Adj1 Adj2) edo Aditz Sintagmen (Konj IZ-S1 IZ-S2) zuzentasuna azter lezakete . c) Arkuen eraiketa eta ebaluazio dinamikoak . Kategoria berekoak ez diren osagaiak koordinaezinak direlako printzipioan oinarrituz, Boguraev-ek [Boguraev 83] gramatikaren definizioa apenas aldatu gabe, sistema bat eraiki zuen . Sistema honek konjuntzioak modu eraginkorrago batez aztertzea ahalbidetzen du, analisirako aukera probableenak baino ez bait ditu abiarazten . "Kategoria bera" terminoa kategoria lexikoei dagokie eta sintagma sintaktikoei ere bai . Interpretatzaileak analisi-prozesuaren nondik-norakoa gordetzen du eta konjuntzioren bat agertzen denean esnatzen den "demon" bat sortzen du . Demon honek prozesu normala eten eta ordurarte ezagututako osagaiek dauzkaten erregistroak eta hurbileko historia ikertu ondoren lortzen duen informazioaren arauera ATN arku berri bat sortzen du dinamikoki . Arku hau, partzial edo osoki ezagutu den azken elementuaren kategoria bereko besteren bat ezagutzen saiatzen da, CAT edo PUSH motako arkua izan daitekeelarik . Arkuak huts egiten badu, ezagututako osagai globalago bati dagokion beste arku bat eraiki beharko da, eta honela segitzen da . Demonak Blackwell-ek enuntziatu zituen bi murriztapenak biltzen ditu : Zentzutasuna eta Ingurutasuna . Beraz, zeintzu erregistro hasieratu behar dituen (jada ezagututako egituretatik 54
kopiatuz) eta zeintzu egitura bikoztu behar dituen, dinamikoki sortutako arkuaren iragaite baten bukaeran, erabakitzen du . Mekanismo honek elementu linguistikoen ezabaketa erabil dezake, bai konjuntzioaren lehenengo osagaikoa, bai bigarrengokoa, baita bietan dagoenekoa ere . Adibidez : "Etxeko aulki zuriak eta (etxeko aulki) beltzak" "Gizonezko (jantziak) eta emakumezko jantziak" "Talde honetako Durango (-ko ikasleak) eta (talde honetako) Tolosako ikasleak" Eraiketa dinamiko hau iragaite sintaktiko zuzen bat aurkitu arte luza daiteke, baina tratamendu semantikoak, kasuren batean, aurrekoa balio gabe utzi eta bilaketa-prozesuari berrekin diezaioke . Esate baterako : Tato a la naranja y vino" . Lehenengo analisi zuzenean lortzen den "naranja y vino" balio gabe utziko da semantikoki eta bilaketa berri bati ekingo zaio . Mekanismo honek premiazko du beste demon gehigarri bat definitzea konjuntzio laburtuen tratamendurako . Konjuntzio hauek, hain zuzen, era espezifiko batean lantzen zituen Woods-en sistemak . Boguraev-enak, aldiz, ez du interpretatzailearen portaera normala konplikatzen, bakarrik ATNa aldatzen du dinamikoki konjuntzioren bat agertzen denean . Azken sistema hau eraginkorragoa da interpretatzaileak darabilen prozesamenduaren historiari esker. Bere helburua osagai posibleen artean bilaketa determinista gidatzea da, honela ugaltze konbinatorioaren arriskua gutxitzen delarik . Blackwell-en sistemarekin alderatuz, Boguraev-ena errazago definitu eta egikaritzen da, konjuntzioen sintaxiaren definizioa gramatikan bertan azaldu behar ez delako . Zentzutasun eta Ingurutasun printzipioak eta gramatika formal bat aski dira bere prozesamendurako . 55
3 .4 . "IRAKASKUNTZA" ETA "PROBLEMEN ENUNTZIATUEN ULERMENA" DIRELAKO EREMUETAN ERABILITAKO LENGOAIA NATURALAREN ULERMEN-SISTEMAK . 3 .4 .1 . Ezaugarriak . Elkarren arteko arazoak . Konputagailuz Lagunduriko Irakaskuntza Adimentsu (KLIA edo ICAI ingelesez) izenari "adimentsu" adjetiboa eransten diogu arlo honetako sistemek problemak edo gaiak ulertzeko duten ahalmenagatik eta erabiltzaileekin Lengoaia Naturalez komunikatzen direlako . Ikerkuntz arlo honetan arrakasta lortu duten sistemek eta, salbuespenak salbuespen, ondorengo berezitasunak dituzte : - Aplikazio eremuak teknikoak edo zientifikoak dira, beren formalizazioa errezagoa eta zehatzagoa bilakatzen delako . - Erabilitako testuak bi mota desberdinetan sailka daitezke . Alde batetik objektu askoren deskribapen estatikoak eta beraien arteko erlazioak, eta bestetik gertaerezko sekuentziak . Sekuentzia hauetako ulerkuntza gertaera desberdinen arteko denborazko eta kausazko erlazioak aurkitzean datza . Era bateko edo besteko testuak aukeratzeak agertuko diren problema-mota desberdinak sortaraziko ditu, eta baita berauek ebazteko erabiliko diren tresnak ere . Lehen erako testuetaz arduratzen bagara, ez da beharko denboraren adierazpide sofistikaturik, ezta kausalitateedo prezedentzia-azterketarik ere . Arazo nagusia analisi eta objektuen deskribapenen ulerkuntzan kokatuko da . Ikuspuntu linguistikotik begiratuta analisatzaile onak behar dira izen-sintagmak tratatzeko, hots, izenak, izenordeak, zenbatzaileak eta aldarazteak . Bestalde, testu baten barruan objektu erreal batekiko erreferentziak asko badira, ez dira beti egiten deskribapen osoa erabiliz, beraz,garrantzizkoa izango da erreferentzi ez-osoen tratamendua . Behin baino gehiagotan erreferentzia gainaditua geldituko da, beharrezko bihurtuz elipsiaren tratamendurako tresnen erabilpena . 56
ikaslea kuraiatzeko hipotesi bat asma dezan, orain arte hartu dituen neurriak azaltzearren . Geroago sistemak erakutsiko dizkio ikasleari hipotesi horrek sortzen dituen kontraesanak (horrelakorik badago) . ikasleak eskatu duen neurri baten meritua ebaluatzeko (neurriak ekarriko dituen informazio berriak kontutan hartuz) . Nahiz eta ez eduki erregeletan oinarritutako inongo inferentzi-mekanismorik, eman dituen emaitza onakatik jarrera adimentsuak itxuratzen denez, SOPHIE lehenengotariko sistema aditutzat hartu da . Inferentzi-mekanismoa estrategia heuristikoetan oinarritzen da zirkuitoen simulaziozko ereduak maneiatzeko eta neurketa desberdinak, ondorioak eta hipotesiak prozesatzeko prozedura bereziekin . Ezagumenduaren errepresentazioa sare semantikoak erabiliz osatzen da 50 kontzeptu abstraktu bilduz . Lengoaia Naturalaren prozesatzaileak, ikasle eta sistemaren arteko elkarrizketan, erosotasun eta eraginkortasun handienak lortzea du helburutzat . Bilatutako nolakotasun hauek eta elkarrizketetan erabiltzen den lengoaiari lotutako ezaugarriek eragin handia dute diseinuan . Inplementazioa gramatika semantikoen kontzeptuan oinarritu da, "neurria", "zirkuitoaren elementua", "transistoreak", "hipotesiak" eta abar kategoria kontzeptualak maneiatuz . Gramatika erregela bat dago kontzeptu bakoitza adierazteko, bere kontzeptu eratzaileak erabiliz . Erregela bakoitzean esplizitoki azaltzen da zer egin behar den kontzeptuaren azpikontzeptu eratzaile bat agertzen ez bada edo izenorde batez adierazita badator . Behin gramatikaren erregelak formalizatuak izan direnean eta eraginkortasun handiagoa lortzeko, gramatikaren erregela bakoitza LISP funtzio bat legez kodetzen da (eskuz !) . 58
Kodeketa prozesu honek beheranzko kontrol-egitura bat asignatzen dio gramatikari eta erregela bakoitzaren aukera desberdinen aplikazio-ordena zehazten du . Ondorio bezala LISP funtzio-bilduma bat lortzen da . Sortutako analisatzailea aplikazio honetan baino ezin da erabili . Ikaslearen esaldi batetarako, analisatzaileak itzultzen duen emaitza LISPez idatzitako programa bat izango da, hain zuzen ere, erantzuna lortzeko prozedura berezi bati egindako dei bat . Analisatzailearen emaitza lengoaia-sorkuntzarako errutinek erabiliko dute erantzunaren egitura eratzeko . Gramatika semantikoak erabiltzen direnean, analisi sintaktiko-morfologikoa ez da hertsi-hertsia, hitz batzu salta daitezke esaldiaren gainontzeko ulergarria bada . Edozelan ere, SOPHIEk erizpide bi definitzen du zenbat hitz pasa dezakeen jakiteko . Alde batetik, gramatikaren erregela bakoitzak zenbat hitz salta dezakeen adierazten du . Bestetik, erregela bakoitzak informazio esplizitoa dakar gainaditu izan daitezkeen bere eratzaileak zehaztatzeko . Ikaslearekin elkarrizketa "eroso" bat lortzeko, elipsia eta erreferentziak ebatzi behar dira . Informazio semantikoaz gain, elkarrizketaren testuingurua ere kontutan hartzen da, ikasketa-saioan sistemak ikaslearekin izan dituen elkarreragiketen historiaren bidez . Historia honek erreferente posibleen zerrenda ematen digu, ondoren zerrenda hori alderantzizko ordenan aztertzen da kategoria semantiko egokiena duen objektu aukeratzeko . Objektu eta kontzeptuen arteko anbiguotasuna maneiatzeko gai diren zenbait prozedura bereziek aztertzen dute zerrenda . Adibidez, Q2 transistore edo zirkuitoko puntu gisa izan daiteke hartua . Testuingurua tratatzen duen mekanismoak zirkuitoko puntu bat bilatzen badu, Q2 erreferentea onartuko da zirkuitoko puntu gisa erabilia izan bada eta ez transistore gisa izan den kasuetan . Objektu batekiko erreferentzian bere osagarriren baten elipsia gertatzen bada, kontzeptu bakoitzari buruzko informazio esplizitoa erabiliz ebazten da . Informazio honek adierazten digu zeintzu diren eratzaile elipsagarriak eta kasu bakoitzean zein den 59
egikaritu behar den tratamendua . Eratzailea elipsagarria ez bada eta hala ere agertzen ez bada, analisi posible hori baztertu egiten da . Ondoren agertzen den bezala, ia esaldi osoko elipsiak ere tratatu egiten dira What is the voltage at Node 5? Zein da 5 . nodoaren voltaŕa? At node 1 ? 1 . nodoan? Elipsi hau ondoz-ondoko esaldi bi nahiko antzekoak direnean gertatzen da . Bietako bigarrenean, bien arteko desberdintasuna baino ez da adierazten . Erregela bat dago gramatikan esaldi eliptikoetarako . Lehenengoz aztertzen ari garen kontzeptuaren kategoria identifikatzen du . Orduan testuingurua lantzen duen mekanismoak ez du objektu erreferente bat bilatzen, aurretik erabilitako funtzio bat baizik . Funtzio hau aplikagarria izan behar da aztertzen ari garen kategoriarentzat . Horrelako funtzio bat aurkitzen bada, goian ageritako esaldia hartu egiten da argumentu zaharraren ordez, elipsiaz eraikitako esaldian ageritako kontzeptu berria ipiniz . Sistemak tratatzen dituen beste konplexutasun batzu, ikasleak galdetutako ondorengo galderak izan daitezke What is the output? Zein da irteera? Irteerako voltaiari (output voltage) buruzko erreferentzi ezosoa . What is it in a working instrument? Zein da tresna egoki batean? Izenordainaren erabilera, aurreko esaldian aipatutako voltaiari buruzko erreferentzia . What is the current thru R22 when it is shorted? Zein da korrontea R22tik zehar "bera" kortozŕrkuitatua dagoenean? Izenordainaren erabilera, esaldi berean aipatutako R22 erresitentziari buruzko erreferentzia . SOPHIEk ez ditu erlatibozko esaldiak tratatzen, ez zenbatzaileak, ez konjuntzioak . Muga hauetaz gain, aipatu behar dira eraginkortasuna eta gramatika semantikoen bilatzen dituzten 60
sistemenak : analisatzailearen definizioa nahiko korapilatsua da, ezagumendu informatiko sakona behar delarik bera maneiatzeko . Sistema hedatzeko zaila da beste aplikazio-eremuetarako, analisatzaile linguistikoa, simulazio-modulua eta prozedura bereziak berreraiki behar baitira . 3 .4 .3 . Mellishen analisatzailea . Mellishek sistema hau [Mellish 85] Edinburgoko Unibertsitatean garatu zuen 1978-1981 tartean, sistema honek ingelesez enuntziatutako Mekanikari buruzko problemak ulertzen ditu Ulermen-mailan eraginkortasun handiena bilatzen saiatzen da, horretarako "analisi semantiko goiztiarra" eta izen-sintagmekiko erreferentzien "gehikuntzazko ebaluazioa" erabiliz . "Analisi semantiko goiztiarrak", analisi sintaktiko-semantiko klasikotik urrunduz, ez dago zain testu osoaren analisi sintaktikoa burutu arte, ez eta esaldi bakar batena ere, analisi semantikoa martxan jartzeko . Analisi semantiko goiztiarra testuko zati baten esannahia sortzen saiatzen da irakurtzen ari den unean eta ez du uzten geroko beste prozesu desberdin gisa . Eraginkortasun-mailan lortzen dugun aurrerapena ondorengo bi faktoreetan oinarritzen da 1) Bilaketa sintaktikoaren espazioa laister txikitzen da zentzu gabeko egiturak baztertuz . 2) Egitura sintaktiko konplexuak sortzeko beharrik ez da ikusten, ez eta geroago bere osagaiak behatzeko funtzio bereziak erabiltzeko ere . Estrategia honek arazoak sor ditzake esaldiaren osagai bat ulertzerakoan, batzutan ondoren agertzen den testu-zati batekin lotuta baitago, eta ezinezkoa baitaiteke bere esannahi osoa zehaztea geroko zatia ezagutu arte . Testua perpausez osatua dagoela suposatzen da eta perpausak izen eta aditz-sintagmez . Testu osoaren esannahia bere sintagma 61
guztien esannahien konposaketan datza . Perpausa batek munduarekiko proposamen bat adierazten du eta izen-sintagma batek objektu bat edo objektu-multzo bat deskribatzen du . Izen-sintagmen ulerkuntza nahiko garrantzizkoa da testuko objektuekiko erreferentziak ondo burutu behar baitira . Sistema honek urrats bi ematen ditu izen-sintagmak aztertzerakoan . Lehenengoa izen-sintagma mailan burutzen da hitzen ezaugarriak eta berauek nola konbinatzen diren jasoz . Urrats honetako tratamendu semantikoa markatzaile semantikoen arteko komunztadurak egiaztatu baino ez da . Bigarren urratsa erreferenteen mailan egiten da . Informazio "kuasisintaktikotik" abiatuz, izen-sintagmak erreferentziatzen duen objektu edo objektu-multzoa ezagutzen saiatzen da . Aztertutako perpausek izen nagusiak edo izen-sintagma determinatu singularrak dauzkateneko kasuetan ez da diferentziarik egongo bi mailen artean . Izen-sintagma indeterminatuak edo pluralak baldin badauzkate diferentziak nabariak izango dira . Mellish-ek, nahiz eta kasu batzutan prozesua bitan banatzen den, erreferenteen zehaztapenean ahalmen eta argitasun handiagoa lortzen dela esaten du . Izen-sintagmen analisi semantiko goiztiarrarekin azaltzen den arazoa zera da : erreferenteekiko informazio osoa ez dela beti posible eskuratzea testuinguru osoa prozesa aurretik, konkretuki ondorengo kasuetan gartatzen da a) Izen determinatuen eta izenordainen ulerkuntzan, tinkotasun orokorrezko erizpideak garrantzizkoak baitira erreferente posibleak mugatzeko . Adibidez Estatu Batuetako lehendakaria . . . ( 1984an) b) Izen-sintagma indeterminatuen ulerkuntzan, kardinalitatearen informazioa ezin baita zehaztu ondorengo izen-sintagma batzu irakurri arte . Adibidez M masako zenbait bloke txiki barra zurrun baten erdian eta ertzetan daude finkatuta . (=> 3 bloke) 62
Mellish-ek analisi semantiko goiztiarraren ideiei euste-arren, kasu horietan agertzen den informazio partziala errepresentatzeko tresnak eraikitzen ditu . Erreferenteak izen-sintagmeen bidez soilki zehazten direla esan beharrean, tinkotasun-baldintza orokorren bidez egiten dela proposatzen du, izen-sintagmek hauetariko batzu sartzen dituztela baina ez guztiak . Eremuaren ereduan ikur berezien erabilpena proposatzen du azpiespezifikatutako objektu-mota desberdinak errepresentatzeko . Espezifikazioak autoaberastu egiten dira partzialki "erreferentzi-ebaluaketa" eragiketaren bidez . Eragiketa hau "murriztapen-beteketaren prozesua" bezala definitzen da, eta baita partzialki ere kardinalitate eta esparruarekiko "menpekotasun informazioa" komunikatuz . Menpekotasunezko zerrenden nozioa zenbatzaileen esparru eta multzoen informazioa errepresentatzeko sartzen da . Menpekotasunezko zerrenden gainean aplikatzen diren "matching" moduko eragiketen bidez multzoen kardinalitatearen eta zenbatzaileen esparruaren informazioa hedatu egiten du Mellish-ek . Lana ez da amaitzen ezagumendua partzialaren adierazpide berri bat proposatzean, behar-beharrezko den bezala, proposatutako errepresentazioa maneiatzeko algoritmo egokiak ba daudela zihurtatu ere egiten da eta . 3 .4 .4 . Gomezen programazioari buruzko problemen ebazpen-sistema . Fernando Gomezek sistema hau [Gomez 81] Ohio Estatuko Unibertsitatean garatu zuen . Sistema honek lengoaia naturalean adierazita datozen bankoetxeetako kontuen gestiorako problemak, nominak eta azterketetako notak ulertu eta ebatzi egiten ditu . Ebazpena PL/1-ezko programa baten sintesian datza . Programa-sortzaileak analisatzaileak ezagutu dituen kontzeptuen izenez osatutako zerrenda bat jasotzen du sarrera gisa . Oro har, kontabilitatea gestionatzeko edozein problema ondorengo urratsetan banatzen da : 1) Kontuak irakurri ,2) Salerosketak irakurri eta prozesatu eta 3) Emaitzak inprimatu . Urrats bakoitzarentzat berau nola burutu behar den dakien "prozedura berezilari" bat definitzen da, mota desberdinetako problemak ebazteko prozedura ugari daudelarik . Adibidez, 63
READ-ACCOUNTS berezilariak kontuek definitzen dituzten balioak hartzen ditu ; ondoren balio horien tinkotasuna egiaztatzen du (hots, ea identifikazio motarik erabili den ala ez aztertzen du kontuaren zenbaki, izena, . . . eta ea bere mota zenbakia, karakterea, den) ; eta azkenean kontuen "datu-amaiera" balioa hartzen du bere tinkotasuna eta presentzia egiaztatzeko . Hiru "berezilarietatik" gain, planifikatzaile (PLANNER) bat dago exekuzioa koordinatzeko eta berezilari bakoitzak dagokion lana egin dezan . Baina, lan honetan gehien interesatzen zaigun osagaia enuntziatuen ulermena da . Analisi-prozesuan goi-mailako ezagumendu iturriek lehentasuna hartzen diete behe-mailako ezagumendu linguistikoei . Beharrezkotzat jotzen da behe-mailako analisatzaile bat konjuntzioen esanahia, erabilpen anitzetako aditzena eta izen-sintagmena zehazteko . Baina analisatzaile honen funtzioa ez da emaitza bat sortzea ondoren errutina semantikoak interpreta dezan, baizik eta, eremuarekiko informazioak bideratuko duen analisiari hasiera ematea, kontzeptu aipagarri bat ezagutu arte segituz . Une honetan kontzeptuari atxekitako prozedura espezialista batek hartzen du analisiaren kontrola, itzalean utziz behe-mailako ezagumendu linguistikoa . Prozedura espezialista hauek ondorengo analisia gidatzen dute, programazioari buruzko problema definitzen duten kontzeptu aipagarrien multzoa emaitza bezala aurkeztuz . Ezagumenduaren errepresentazioa prozedurala da . Kontzeptu bakoitza prozedura berezilari bat legez errepresentatzen da, nola trata daitekeen adierazten duelarik . Beste alde batetik, enuntziatuen ulerkuntza frame "pasibo" gisa errepresentatzen diren enuntziatu-ereduen bidez zuzentzen da . "Pasibo" adjektiboa erabiltzen dugu, framearen edukina prozesu osoan aldatzen ez delako . Horietariko bakoitzak problemarentzako aipagarrien diren kontzeptu-zerrenda dauka, hala nola, sarrera eta irteera ohizkoenak, eta abar . Testutik ateratako kontzeptu aipagarriak egitura etiketatuz bezala errepresentatzen dira beraien propietateak deskribatuz . Behe-mailako ezagumendu linguistikoak ez du gramatika sintaktiko edo semantiko baten definizio zehatzik ulertzen . Tratamendu semantiko bakarra kategorien erabilpenean datza, izen-sintagmak non amaitzen diren heuristikoki erabakitzeko 64
erabiltzen direnak, aditz bat, esaldi bat edo konjuntzioak detektatzeko . Testuaren segmentazio arrunt batetik abiatuz, testuko kontzeptu esanguratsuekin lotuta dauden hitzak bilatzen dira segmentu bakoitzean . Izen-sintagma baten segmentazioa ondoko eran burutzen da : artikuluak, adjetiboak, izenordeak eta izenak DESCR deskriptorearen markarekin daude karakterizatuak hiztegian . Artikulu, izenorde eta erakusleek STD, deskripzio berriaren hasera-marka daramate . Izenorde pertsonal eta inpertsonalek gainera, ERU marka daramate erabilpen erreferentziala adierazteko . Hitz bat DESCR markarekin agertzen denean, izen-sintagma baten hasieran gaudela suposatzen da . Hitzak ,gainera, ERU marka badauka amaitutzat ematen da . Bestelako kasuetan prozesua aurrera doa 1) Hitz batek DESCR marka galdu arte . 2) Hitz batek STD edo ERU marka hartu arte . 3) Aurretik erabili den izen nagusia bat aurkitu arte (gutxienez bere izena erabili da aurretik) . 3 .5 . KOKAPEN BIBLIOGRAFIKOA . Zehaztasun orokorrak - Aurkezten dugun CAPRATE sistema ATNen formalismoetan oinarritzen da . Hedapen bat garatu da informazio semantikoa erabiltzeko, berorren helburua elipsia maneiatu eta erreferentziak zehaztea izanik . Problema hauek maiz agertzen dira objektuak deskribatzen dituzten testuak erabiltzen dituzten aplikazio-eremuetan ; adibidez, problema-enuntziatuen ulermenean, matxurak konpontzeko eskuliburuak maneiatzerakoan . eta abar . Informazio semantikoa ez da analisiaren gidari bakarra, Gomezen analisatzailean edo Burtonen gramatika semantikoan (SOPHIEn) gertatzen den bezala. Ezagumendu sintaktiko eta semantikoaren kooordinazioa, kategoria sintaktiko eta semantiko murriztuetako osagarriak biltzen dituzten eskaeren bidez egiten da . Eskaera hauek erabiliz, zenbait 65
analisi sintaktiko posible baztertu izango da bere analisi osoa bukatu baino lehenago . Diseinu-aukera honen arrazoia zera da : beste aplikazio-eremuetarako hedapenak errazak izan zitezen nahi genuela . Nagusiki semantiko diren analisatzaileak beste domeinuetara hedatzeko nahiko zailak direla kontutan izan behar dugu . - Boguraev-ek proposatutako arkuen eraikuntza eta ebaluapen dinamikoa nahitaezko abiapuntu da konjuntzioak tratatzeko, sistemaren ondorengo garapenetarako . - "Barrutik-kanporantz" analisi-estrategiak "eskuinetik-ezkerrera" estrategiaren definizioa iradokitzen du euskarazko perpausen analisian . Hizkuntza honetaz idatzitako enuntziatuak etorkizun hurbilean aztertuko dira ; baina lehen azterketa batean ezkerrreko errekurtsibitatea agertzen da izen-lagunetan eta erlatibozko esaldietan, ezinezkoa bihurtuz "ezkerretik-eskuinera" estrategiaren erabilpena analisian . Ondoren aintzinean, 3 .4 apartatuan, deskribatutako hiru sistemekin konparatuko dugu gure sistema . a) Konparaketa SOPHIErekin . Gure sistemak ez du behar denborarekiko eraginkortasun handirik SOPHIE sistemak bezala, honek ikaslearekin denbora errealean Ian egiten du eta . Arkuen arteko bersailkapena eta esklusibotasuna, edo ATNen behe-mailako kodeaketa ez dira ikusten premia handiaz gure sisteman . Ondorengo berrikuntzetan aztertuak izan daitezke eraginkortasun handiagoa lortzekoa Elipsiak eta erreferentziak ebazteko CAPRATEk definitu duen metodoa SOPHIE-renean oinarritzen da, hots, jasandako elkarrizketaren historian zehar kategoria semantiko mugatuzko objektuen bilaketan . SOPHIEk ez ditu erlatibozko esaldiak tratatzen . Nahiko zaila da beste eremuetara garraiatzeko, batez ere bere diseinu prozedura) eta semantikoarengatik . 66
b) Konparaketa Mellish-en analisatzailearekin . CAPRATEk Mellish-ek garatutako gehikuntzazko analisi semantiko goiztiarraren ideiak jasotzen ditu, baina gurean tinkotasunezko baldintzak maila orokorrean soilki aplikatzen dira eta era murriztaile txikiagoan izen-sintagma eta aditz-sintagma mailan . Mellish-ek sartutako formalismoa objektu azpiespezifikatuak errepresentatu eta maneiatzeko egokiena dirudi zenbatzaileak eta izen-sintagma indeterminatu pluralak tratatzeko, baita ere erreferentzi ez-osoak ebazteko ere . Mellish-en sisteman analisi linguistikoa formalismo logikoa erabiliz burutzen da, CAPRATEn bestalde ATNak erabiliz . Eskakizunen definizio eta kontrol-sistema ere CAPRATE-ren ezaugarria dira . c) Konparaketa Gomez-en sistemarekin . Gomez-ek sistema bat eraiki zuen ez bakarrik programazioko enuntziatuak ulertzeko, PL/1 ean idatzitako programa ere sortzen baitzuen enuntziatua ebazteko . Baina, alde batetik, aplikazio-eremua (ohizko gestio-problemak) murritzagoa da, eta bestetik, eremuarekiko menpekotasun handia duen eta oso prozedurala den definizioak nahiko zaila egiten du beste eremu desberdinetan aplikatzea . Egiten duen analisi sintaktikoa ia-ia hutsa da : hitzen kategoria sintaktikoak maneiatzen dituzten heuristikoak erabiltzen dira testua segmentatzeko . Nahiko interesgarria da beheranzko estrategiaren inplementazioa . Estrategia honek enuntziatuen ulerkuntza gidatuko du domeinuaren ezagumendua hartuz abiapuntutzat . Ezagumendu honek enuntziatuaren egitura modelizatzen du, baita ezagutzen den elementu bakoitzarekin egin behar den tratamendua ere . Enuntziatuetan agertutako objektuen errepresentazioak ateratzeko CAPRATE-n inplementatutako goranzko estrategia soila osatua izan daiteke beheranzko estrategia batekin funtzio, ekuazio edo espresio konplikatuen definizioen ulerkuntza gidatzeko . Ulerkuntza gidatzeko erabiltzen den aplikazio-eremuari buruzko ezagumendu 67
4 . DISEINU OROKORRA ETA BESTE APLIKAZIOTARAKO ERABILGARRI DIREN TRESNAK . 4.1 . SISTEMAREN EGITURA ETA FUNTZIONAMENDUA . CAPRATE sistemaren helburutzat Lengoaia Naturalez enuntziatutako problemen itzulpen automatikoa dugu, CAPRA projektuaren espezifikazio-lengoaiaren bidez formalki adierazteko asmoz . Zehatzago esateko, esandako itzultzailearen sarrera lengoaia naturala da, eta irteera, enuntziatuari dagozkiokeen espezifikazio guztiez osaturik dago (baita espezifikazio bakoitza lortzeko erabili den analisi sintaktikoa ere) . Kontutan hartu behar da enuntziatu batetik abiatuz zenbait interpretazio lor daitezkeela lengoiaren anbiguotasunaren ondorioz . Kontutan hartu ere ondo definitutako interpretazio bat era desberdin batzuez espezifika daitekeela . CRAPATE-k enuntziatu problema batetarako lor daitezkeen interpretazio guztiak sortuko ditu, baina interpretazioetarako espezifikazio bana sortuz . 4 .1 . irudian sistemarako aukeratu den diseinua azaltzen da . Sistema itzultzaileak hiru osagai dauka, tratamenduaren ondoz-ondoko hiru faseekin lotuta daudelarik . Lehenengo osagaia analizatzaile lexiko-morfologikoa da . Sarreran enuntziatu oso baten testua hartzen du (hau da, sistema itzultzaile orokorraren sarrera), eta emaitza bezala, enuntziatuan ageritako unitate lexikoek osatzen duten lista bat lortzen du . Orokorrean, unitate lexikoen osagaiak hiztegiko sarrerarako erreferentzia bat eta hiztegian ez dagoen (baina textuko hitzak dakartzan) informazio morfologikoak dira . Bigarren osagaia analizatzaile sintaktiko-semantikoa da . Berau ATNen interpretatzaile, hiztegi eta aplikazio konkreturako definitutako ATNmultzoaren bidez inplementaturik dago . Bai hiztegia, bai ATN sintaktiko-semantikoen multzoa birdefini daitezke sistema beste baldintetan erabili ahal izateko 7 1
interpretatzailea aldatu beharrik gabe (beste hizkuntzekin, beste esaldi-motekin edo beste aplikazio-eremuekin) . Analisi fase honen sarrera lehenengo fasean lortutako unitate lexikalen lista da . Lortzen den emaitzak sintaktiko-semantikoki posible diren analisi guztiak dauzka . Beraiek adierazteko, alde batetik dagozkien zuhaitz sintaktikoak eta bestetik enuntziatuan deskribatzen diren eremuko objektuak errepresentatzen dituen asertzio-multzoa erabiltzen dira . Hirugarren eta azken osagaia espezifikazioen sortzailea da . Fase honetan sarrera gisa aurreko fasean sortutako asertzio-multzo bat hartzen da eta CAPRA sisteman definitutako espezifikazio-lengoaiaren bidez dagokion espezifikazioa lortzen da . Sorkuntz fase hau funtzionatzen has dadin, ez da itxaron behar aurreko faseak analisi sintaktiko-semantiko posible guztiak sortu arte, analisi posiblea bakoitza lortu ahala, espezifikazio-sortzailea martxan jartzen da bere espezifikazio formala lortzeko . Kapitulu honetako bigarren atalean ATN beharrezkoen multzoa eta hiztegia nola eraiki daitezkeen azaltzen dira . Bostgarrenean, ordea, analisi-fase bakoitzean zer ezagumendu-mota behar den eta nola erabiltzen den aplikazio konkretu honetarako xeheki azaltzen da . 7 2
4.2 . BESTE APLIKAZIOTARAKO TRESNA ERABILGARRIAK . 4 .2 .1 . ATNen interpretatzailea . 4 .2 .1 .1 . Ezaugarri orokorrak . Inplementatutako ATNen interpretatzailea Bates-ek [BATES 78] emandako definizio standard-a onar dezan diseinatua da . Horretaz gain, ezagumendu semantikoa maneiatzeko zenbait predikatu eta ekintzez zabaldu da . Ekintza berriek objektuen errepresentazioak eta beren propietate eta erlazioenak eraikitzeko aukera eskaintzen dute . Ekintzok, textuinguruko informazioa eta kategoria semantikoak erabiliz, erreferentziak zehaztatzeko ere balio dute . Gehitzen diren zabalkuntza honek ondorengo ataletan deskribatzen dira . Bertan interpretatzaileak onartzen dituen arkuak, forma ebaluagarriak, testak eta ekintzak formalki espezifikatzen dira . Azkenik, interpretatzailearen analisirako estrategia deskribatzen da . ATNa gutxienez korapilune bat duen korapilune-lista bezala definitzen da . Korapilunea bere izenaz eta bere baitatik ateratzen diren arkuez osaturiko lista da . <atn> : := [<korapilune> <korapilune> *] <korapilune> : := [<korapilune_izena> <arkuak>] <arkuak> : := <arku> I <arku> <arkuak> 4 .2 .1 .2 . Arkuak . Bates-ek bere ereduan definitzen dituen arku-mota guztiak erabil daitezke sistema honetan . <arku> : := <cat arku> I <word-arku> I <pusharku> I <pop arku> I <jumparku> I <vir arku> Arku-moten deskribapena ondokoa da : 7 4
<cat arku> : := (CAT <kategoria> <test> <ekintzak>) CAT arku baten iragaketa posiblea da sarrerako lehenengo hitza <kategoria>-n sailkatuta badago eta <test> egiazkoa bezala ebaluatzen bada. Sarrerako testutik hitz bat jaten du . <wordarku> : := (WRD <hitz> <test> <ekintzak>) WRD arku baten iragaketa posiblea da sarrerako lehenengo hitza eta <hitz> berdinak badira eta <test> egiazkoa b e z a l a ebaluatzen bada . Sarrerako testutik hitz bat jaten du . <push_arku> : :=(PUSH <korapilune_izena> <test> <ekintzak>) (PUSH <korapilune_izena> <test> <aurrekintzak> <ekintzak>) <test> egiazkoa bezala ebaluatzen bada, PUSH arkua <korapilune_izena> korapilunean hasten den ATNrako dei errekurtsiboa abiarazten du . Orduko ATNari lotutako erregistroak pilaratzen ditu . Beste ATNari egindako deia arrakastaz bukatzen bada, lehengo erregistroak berreskuratzen ditu eta PUSH arkua iragaten da . <pop arku> : := (POP <forma> <test>) ATN baten bukaera-korapilune bat definitzen du . Hartutako azken PUSH arkuari kontrola ematen dio, <forma> informazio bezala itzuliz prozesatutako emaitza bezala . <jump arku> : := (JUMP <korapilune_izena> <test>) <test> egiazkoa bezala ebaluatzen bada, besterik gabe <korapilune_izena> korapilune edo egoerarako iragaketa burutzen du . <vir_arku > : := (VIR <osagai> <test> <ekintzak>) VIR arkua eta HOLD ekintza elkarrekin erabiltzen dira ATNen arteko edozein dei-mailatik erregistro globalen balioei atzitu ahal izateko . Kontutan hartu ATN bakoitzeko erregistroak bertakoak direla, beste ATNetatik ikustezinak direlarik . 7 5
4 .2 .1 .3 . Ekintzak . Bates-en ereduan definitzen diren oinarrizko ekintza guztiak erabili ahal dira sistema honetan . VERIFY, SETRQ eta SENDRQ ezik, aukerazko ekintza gehigarri guztiak ere inplementatu dira . VERIFY arku baten iragaketa abortatzeko aukera eskaintzen du, argumentu bezala laguntzen dion forma ebaluatzeko ezina denean . Bere Inplementazioa ez da zaila, baina ez dugu beharrezkotzat ikusi . SETRQ eta SENDRQ ekintzak ez ditugu inplementatu, ondoko modu alternatiboaz idatz daitezkeelako : [SETR <erreg> [QUOTE <balio>]] eta [SENDR <erreg> [QUOTE <balio>]] . Sei ekintza berri erantsi dira . Beraietako bik (COND eta TO) ATNetarako kontrol egiturak dira, eta beste lauek ezagumendu semantikoa erabiltzeko aukera eskaintzen dute COND ekintza (<test> <ekintza>) moduko bikote-sekuentzia batekin definitzen da . Testak sekuentzialki ebaluatzen dira, batetan egiazkoa emaitza lortu arte . Test honi dagokion ekintza exekutatu ondoren, bukatutzat ematen da COND ekintza osoaren exekuzioa . Test guztiak faltsuak badira ez da ekintzarik exekutatuko . TO ekintza arkuen azken ekintza bezala ageri behar da, JUMP eta POP motako arkuetan ezik (hauetan ez baita agertzen) . Arkua arrakastaz gainditzen deneko kasuetan, zein korapilunera jauzi behar den zehazten du ekintza honek . Bates-en ATNen ereduan ez da definitzen ekinta-mota gisa, JUMP eta POP ez diren beste arku-motetako azken osagai bezala baizik . Definizio formalak desberdinak izan arren, Bates-en ereduaren eta CAPRATE-ren erabilpenak baliokideak dira TO ekintzarako . Ekintza semantikoek osagai sintaktikoen iragazketa semantikoa gidatzen dute . Unitate sintaktiko-semantikoen nukleoak aurkezten dituen eskaerak piztu, bete eta aztertuz Ian egiten dute ekintza hauek . Tratamendu semantikoa osatzeko, lau ekintza hauetatik aparte, hurrengo apartatuan deskribatzen den USOSEMCOMPLETO testaren laguntza beharrezkoa da . 7 6
<waitsem ekintza> : := (WAITSEM <osagarri> <kat sintaktikoa>) Osagarri sintaktiko-semantiko bat berari dagokion unitatearen nukleoa baino lehenago agertzen denean erabiltzen da ekintza hau . Osagarria eta bere kategoria sintaktikoa gorde egiten dira nukleo ageri arte . Nukleo agertzen denean, iragazi egiten da gordetako osagarria . Lan hau burutzeko, "salaespera" erregistro berezia erabiltzen da . <possem ekintza> : := (POSSEM <unitate_lexikal>) Ekintza honek unitate lexikal bati (normalean, hiztegiko sarrera bati) unitate sintaktiko-semantiko bezala dagozkion definizio semantiko guztiak aktibatzen ditu . Horrez gain, "salaespera" erregistro berezian itxaroten ari ziren osagarri sintaktikoak iragazten ditu definizio semantikoen arauera . Ekintza hau agertzekotan, arkuko azkenaurreko ekintza bezala ageri behar da . Murrizketa honen arrazoia zera da : POSSEM ekintzak analisi-egoera berri bat sortzen du hitz nukleoaren definizio semantiko bakoitzerako, eta behar-beharrezkoa da arkuko beste ekintza guztiak analisi-egoera guztietan exekutatzea . Azken ekintza TO modukoa izango da . <filtrar_ekintza> : := (FILTRAR <osagarri> <kat_sintaktikoa>) Ekintza honek unitate sintaktiko-semantikoaren nukleoak piztutako eskaeraren batekin (betebeharrekoa edo gehigarria) osagarria ea bateragarria den ala ez aztertzen du . Bateragarria bada analisi-egoera berri bat sortuko du, bestela ez du egoera berririk sortuko eta beraz, puntu horretaraino egindako analisia bazterturik geratzen da. Eskaera bat eta osagarri bat bateragarriak dira baldin eta bion kategoria sintaktikoa eta semantikoa berdinak edo bateragarriak badira <tomar_modif_gen_ekintza> : := (TOMAR_MODIF GEN) Ekintza honek ez du argumenturik . Osagarri gehigarri orokorrak xahutzen dituzten ATNei deitzen dieten 7 8
PUSH moduko arkuetan erabiltzen da ekintza hau . Kasu hauetan osagarriaren nukleoak zuzentzen du iragazketa . Osagarri gehigarri orokorra izango denaren nukleoak kategoria semantiko bat eskatuko du berak aldarazten duen nukleorako . Propietate gehigarri orokorra aplikagarria baldin bada, (hots, aldarazitako nukleoa menpekoak egindako eskaerakin bateragarria bada eta menpekoen beste eskaera guztiak ere bete badira), interpretatzaileak bere ekintza semantikoak goiko ATNra igoko ditu (LIFTR modif_orok) ekintzaren bidez . Goiko ATNean dagoen (TOMAR_MODIF_GEN) ekintza "modif_orok" erregistroaren edikuna propietate gehigarrien listari gehitzeaz arduratzen da, unitate sintaktiko-semantikoaren analisia bukatutakoan igondako ekintzak ere exekuta daitezen . <aurrekintzak> : := <aurrekintza> 1 <aurrekintza> <aurrekintak> <aurrekintza> : := (SENDR <erregistro-izena> <forma>) Deitutako sarearen <erregistro_izena> erregistroari <forma> balioa asignatzen dio . PUSH moduko arkuetan erabiltzen da . 4.2 .1 .4 . Testak . Bates-ek proposatutako oinarrizko test guztiak erabilgarriak dira sistema honetan . CATCHECK, ENDOF`,ENTENCE, x-AGREE eta x-START aukerazko testak ez dira inplementatu beharrezkotzat jo ez direlako . Beste aukerazko testez gain (NULLR, CHECKF, NIL, T, AND, OR eta NOT), beste hiru gehiago erantsi dira : GETF, GETFLISTA eta USOSEMCOMPLETO . GETF eta GETFLISTA berez ez dira testak, forma ebaluagarriak baizik, baina test bezala erabil daitezke . Lortutako emaitza NIL ez bada "true", eta NIL bada "false" egi-balioak kontsideratzen dira . 7 9
USESEMCOMPLETO izaera semantikozko testa da, zeina unitate sintaktiko-semantikoei dagozkien ATNetako POP arkuetan ageriko bait da . Unitate sintaktiko-semantikoaren nukleoak piztutako betebeharreko osagarri-eskaera guztiak bete direla egiaztatzeko balio du . Hala balitz definizio semantikoari dagozkion ekintza semantikoak, baita agerturiko eskaera gehigarriei dagozkienak ere, exekutatuko lirateke . Baina betebeharreko eskaera guztiak ez badira bete, aurretik agerturiko objektuen artean kategoria semantiko berekoa eta bete ez den osagarrian espezifikatzen diren propietateak dituen objekturen bat bilatzen da . Bilaketa-erizpidea erraz alda daiteke . Inplementazio honetan erizpide sinplea baina nahiko eraginkorra hartu da . Erizpide hau, bilatzen den kategoria semantikokoa den azken objektu prozesatua hartzean datza . Bilaketa hau arrakastatsua bada eskaera betetzat jotzen da, dagozkion ekintza semantikoak exekutatzen direlarik, bestela USESEMCOMPLETO testaren ebaluaketaren emaitza NIL izango da, eta beraz, segitutako analisia baztertu egingo da . Prozesatzen ari den unitate sintaktiko-semantikoa nukleoak eskatzen dituenetakoa ez bada (hau da, eskaera gehigarri orokorra prozesatzen denean), USESEMCOMPLETO-k ez ditu dagozkion ekintza semantikoak exakutatzen, baizik eta LIFTR ekintzaren bidez goiko mailara igotzen dituela . Informazio hau TOMAR_MODIF_GEN ekintzaren bidez berreskuratuko da goiko mailan . Izen-sintagma baten analisian, kategoria semantiko eta propietateak zehaztuta dituen objektu baten sorkuntz-ekintza semantikoa exekutatu baino lehen aldaraz daiteke, izen-sintagmaren determinazio eta zenbakiaren arauera . Aldaketa posibleak ondokoak dira : a) indeterminatu singularra : ez dago aldaketarik . b) indeterminatu plurala : objektua elementu bakun bati dagokion kategoria bada "sekuentzi deskribatzaile" kategoriako objektu bat sortuko da . Kategoria hau "objektu jeneriko" baten deskripzioa bezala interpretatu beharko litzateke, baina ez da beti sekuentzia izango . 8 0
aztertzeko ordena ATNen definizioarena da, aukeratutako arku bakoitza sakoneran zehar arakatzen da hurrengo arku korapilunekideak kontsideraratu baino lehenago . Fase lexikal, sintaktiko eta semantikoetan analisirako posibilitate berriak sor daitezke . Analisi lexikoaren fasean enuntziatutako testuko hitz batek bat baino deskonposaketa morfologiko gehiago onar dezakeelako . Deskonposaketa desberdinak hiztegiaren sarrera desberdinetara joatea ere gerta daiteke . Analisi sintaktikoaren fasean ATNko korapilune batetik analisi desberdinei jarrai dakiekeelako, korapilunetik abiatzen diren arku desberdinak hartuz . Analisi semantikoaren fasean hiztegiaren sarrera berberari definizio semantiko bat baino gehiago egoki dakiokeelako, edo erreferentzia bat zeni ait objekturekin ebatz daitekeelako . Analisi-posibilitate desberdinak agertzen direnean, (edozein fasetan bada ere) lehenengoari jarraitzen zaio eta analisiaren egoera gordetzen da, geroago gainerako posibilitateak prozesatzeko . Enuntziatu baten testua emanda, aukeratu den estrategiaren ondorioz emaitza bezala interpretazio posible guztiak lortzen dira . Analisia ez da bukatzen interpretazio bat aurkitzen denean . ATNen interpretatzailea analisi sintaktiko hutsa egiteko ere erabil daiteke informazio semantikoa kontutan hartu gabe . Hala izateko nahikoa da ekintza eta test semantikoak ez erabiltzea . 4 .2 .2 . Hiztegiaren egitura . Atal honetan ATNren interpretatzaileak erabili behar duen hiztegiaren definiziorako eredua deskribatzen da . Hiztegia lista egitura erabiliz definitzen da, dauden hiztegiko sarrera berriak 8 6
Informazio semantikoaren zati hau unitate sintaktiko-semantikoen nukleoak diren sarreretan ageriko da, besteetan ez . <betebeharreko_def sem> : := (SEM <def_sem ak>) 1 0 Bigarren zatia PROP_SEM lehenengo osagai duen lista da, eta gainontzeko osagaiek osagarri gehigarrien definizio semantikoak zehazten dituzte . Hauek betebeharreko osagarriak bezalaxe adierazten dira . Nukleo izan daitezkeen eta osagarri mota hau onartzen dituzten hitzetan definituko da, besteetan ez . <def_sem_gehigarriak : := (PROP_SEM <def_sem_gehigarriak>) 0 <clef sem_gehigarriak> : := <def sem ak> Hirugarren zatia sekuentzia bat (eta ez lista) izango da . Beste unitate sintaktiko-semantiko bati gehitu dakizkiokeen osagarriak definitzeko erabiltzen da . Lehen aipatutako osagarri gehigarriekin konparatuz, hirugarren osagarri hauen kasuan, menpean dagoen osagarriaren nukleoa da iragazketa-prozesua gidatzen duena, eta ez osatuarena . Honexegatik deitzen dira osagarri gehigarri orokorrak . <def_sem_gehigarri_orokorrak> : := 0 <def_sem_gehigarri_orokorra> <def_sem_gehigarri_orokorrak> Definizio semantiko bakoitzan (betebeharreko eta gehigarri osagarriak dituena) ondoko osagaiak agertzen dira : eskaeren lista, hauei buruzko baldintza globalen lista eta egikaritzeko ekintza semantikoak . <def sem ak> : := <def sem> 1 <def_sem> <def sem ak> <def sem_> : := ((<eskaera-lista>) <baldintza_globalak> <ekintza_sem_ak>) Eskaera-listako eskaera bakoitzak eskaera sintaktikoa, semantikoa eta osagarri posibleei buruzko beste baldintza batzu dauzka . Eskaera eta baldintza guztiak bete behar dira eskaera osoa betetzat onar dadin . 8 8
definizio semantikoaren gainerakoan . LET baldintza, bi argumentuekin erabiltzen denean (identifikadore eta forma), forma ebaluatzean NIL emaitza lortzen ez bada, baldintzak itzulitako emaitza "egiazkoa" izango da, bestela "faltsua" . Lehenengo kasuan formaren balio identifikadorearen bidez erreferentzia daiteke definizio semantikoaren gainerakoan . Definizio semantikoaren <baldintza-globalak> delakoak eskaeren osagarriak erlazionatzen dituzten baldintzak definitzeko balio du . Aurkeztutako aplikazio konkretuan ez dugu erabili behar izan posibilitate hau, baina gerta liteke beste batzutan . Ekintza semantikoak forma ebaluagarri gisa definitzen dira, baina haietariko edozein forma ebaluazio-emaitzak ekintza semantikozko listaren sintasia bete behar du . <ekintza sem ak> : := <forma> ; ; emaitza <ek sem-lista>-ren sintasikoa da Honelako lista bat osatzen duten ekintza semantikoak bi motatakoak izan daitezke : emandako ezaugarriekin objektu bat sortu ala aurretik sortutako objektua bati deskribapen berriak gehitu . <ek sem-lista> : := (<ek_sem_emaitza>) <ek_sem emaitza> : := <ek sem> 1 <ek sem> <ek sem emaitza> <ek_sem> : := <sortu_ekintza> 1 <erantsi ekintza> Deskribapenak eta ezaugarriak izena, mota edo beste edozein propietateri dagozkie . <sortu_ekintza> : := (SORTU OBJEKTU <balio desks>) <erants i ekintza> : := (ERANTSI _DESKRIPZIOA <balio desk s>) <balio desks> : := <balio desk> I <balio desk> <balio desk s> <balio desk> : := (MOTA <mota-balio>) (IZENA <izen-balio>) (PROP <prop-ident> <arg- lista>) 9 0
Definizio semantiko gehigarri orokorrak ez dira definitzen beste definizioak bezala . Definizio semantiko orokor bakoitzerako PROP OROK lehenengo osagaia duen lista bat sortzen da . Bigarren osagaia eskaeren lista da, baina hauen arteko lehenengoa osagarri gehigarriaren jabeari dagokio . Hirugarrenak eskaera guztiei buruzko baldintza globalak ditu (aurreko definizioan bezala) . Laugarren eta azken osagaia dena egikaritzeko ekintza semantikoak definitzen dituen forma da . Beste definizio semantikoen motetatik bereizten da, bi ebaluazio jasan behar baitu . Lehenengoan osagarriari dagokion informazioa gehitzen da, eta bigarrenean osatuari dagokiona . *, +, #, @ eta "izarsem" erregistro bereziak beharrezkoak izan daitezke ekintza semantikoak errepresentatzen dituzten adierazpenetan, eta bietariko edozein ebaluazio-mailatan . Idazkera alternatiborik ez badago, bere interpretazioa lehenengo ebaluazioan burutuko da beti, batzutan bigarren mailari egokitzen bazaio ere . Arazo honek erregistro berezi berrien definizioa motibatu du . Azken hauek aurrekoen antzekoak dira, baina bigarren mailan soilik ebaluatuko dira . Definitutako korrespondentzia ondoko hau da : á1 evaluación 2 2 evaluación izarsem fathersem * father + plus # almohadilla @ arroba Lehenengo ebaluazioan erregistroak, osagarri gehigarri orokorrarenak izango dira . Bigarren mailako erregistro berezien balioak ondokook izango dira : fathersem ---> izarsem, father ---> *, plus ---> +, almohadilla ---> #, arroba --->@ . 9 1
5 . BEHARREZKO EZAGUMENDUAK ETA BEREN ERABILPENA . 5 .1 . APLIKAZIOAREN EREMUARI DAGOKION EZAGUMENDU EZ-LINGUISTIKOA . 5 .1 .1 . Errepresentazio-lengoaia . Enuntziatuan azaldutako objektuen adierazpidea sinplea da, asertzio-multzo batetan datza . Asertzioak sekuentzialki eraikitzen dira, edozein momentuan aurretik sortutakoei buruzko informazioa eskuratu daitekeelarik . Jadanik sorturik dagoen asertzio bat ezin daiteke aldatu edo modifikatu . Hala ere, aurretik emandako balioarekin konpatiblea den balio konkretuago bat espezifikatuz gero, objetu eta predikatu berberaiek dituen beste asertzio bat sar daiteke, lehengo balioa birdefinitzearren . Objektu guztiek izena eta mota semantikoa egokiturik izan behar dutenez, izena eta motaren maneiua, beste propietateena baino errezagoa izan dadin diseinatu da errepresentazio-lengoaia . Errepresentazio-lengoaiazko adierazpenak maneiatzeko bost funtzio definitu dira . Horietako bik azertzioak sortzeko erabil daitezke eta beste hirurak momentuan daukagun adierazpideari buruzko informazioa lortzeko . Definizio semantikoetan agertzen diren ekintzek, asertzioak sortzeko dauzkagun funtzioei deitzen diete, informazioa lortzeko dauden hiru funtzioak, deiaren argumentuak adierazteko erabil daitezkelarik . Informazioa lortzeko dauden funtzioak ATNen arkuetan definitzen diren testetan eta erreferentzi-bilaketa prozesuan ere erabil daitezke . Hona hemen asertzioak sortzeko dauden funtzioen deskribapena : "sortu-objektu" : objektu bati dagokion deskribapen-lista harturik, objektu berri bat sortu erazten du eta berau errepresentatzen duen asertzio-multzoa eransten du . Hau lortzeko, lehendabizi barne-identifikadore bat sortzen du, ondoren berau erabiliz, deskribapen bakoitzeko asertzio bat eransten du . Deskribapenak ondorengo motatakoak izan daitezke : 95
Espezifikazioa egiterakoan [sekdesk] eta [sekdeskdetpl] motak ere erabiltzen dira (orokorkiago : [sekdesk <tipo-elem>] eta [sekdeskdetpl <tipo-elem>]) . Honek [estructurado] motarekin eta bere azpian dauden guztiekin bateragarriak dira . 5 .1 .2 . Azken errepresentazioaren osotasunari buruzko ezagumendua . Enuntziatuko testua analisatu ondoren, ageritako objetuak errepresentatzen dituen asertzio-multzoa aztertu egiten da, egiaztatua izan dadin . Tratamendu hau lau azpitratamendutan banatzen da, asertzio-multzoaren gainean arau batzuk aplikatuz burutzen delarik : 1) "Ezabatu" motako objektuen ezabapena . Objektu hauek "deskribatzaile" motarekin sortu ziren, aurrerantzean deskribatzaile gisa erabiliak izan zitezen . Ez badira erabili objektu baten deskribatzaile gisa, objektutzat hartu direla suposa daiteke . Deskribatzaile gisa erabili izan badira, bere aurreneko mota, "ezabatu" motaz ordezkatzen da . Horrela ez dira berriro objektutzat hartuko . Objektuen ezabapenerako azpitratamendu honetan kendu egiten dira "ezabatu" motako objektuei dagozkien asertzio guztiak . Azpitratamendu hau beste aplikazio-eremu batzutan erabili ahal da, zeharo definitu gabe dauden izen-sintagmei behin-behineko adirazpide semantikoa egokitzeko lagungarria baita . Analisiaren ondorengo pausuetan definizioa zehatzago beteko da edo baztertu egingo da objektua . Azpitratamendu hau gehikuntzazko analisia egiteko oso tresna egokia da . 2) Predikatu batzuren definizio oso eta zuzenen egiaztapena . Arau honen erabilpenaren adibide tipiko bat asertzio desberdinen arteko harremanen egiaztapena da . Bestalde, aurretik sortuta zeuden asertzioak elkartuz, asertzio konplexuagoak sortzeko ere erabil daiteke . Ikus 2 . Kapituluan zehaztatutako adibidea . 99
Azpitratamendu honekin bi helburu bete nahi dira . Alde batetik, sortzaroan kontutan hartu ez diren ezagumendu osoaren inkoherentziak detektatu . Adibidez, analisian objektu bat erreala motakoa dela alde batetik eta bikoitia bestetik inferi daiteke . Kasu honetan, beste deskribatzailerik ez balego, osoa motakoa dela inferi daiteke, baina zenbaki errealaren digitu hamartarrak definituko lukeen deskribatzaileren bat balego, inkoherentzia garbi legoke, eta beraz, analisia baztertua izango litzateke . Azpitratamendu honen bigarren helburua, adierazita dagoen ezagumenduaren gainean inferentziak egitea litzateke, geroko sorkuntzaren fasean errazago erabil zedin . Bigarren kapituluan, azpitratamendu honen aplikazio baten adibidea zehaztatzen da . Obj13 deskribatzaileak, obj12 sekuentziako osagaiak bereizten zituen . Bestalde, obj13 deskribatzaile bera, bikoitia propietatea dagokiolarik, obj15 sekuentzia baten partaide bezala agertzen da . Orduan zera inferi daiteke : obj12 objektua obj15 sekuentziaren azpisekuentzia bat dela, obj13 deskribatzaileak bereizten dituen osagaiak dauzkana, hau da, obj15-ren osagai bikoitiez osaturiko azpisekuentzia . Azpitratamendu hau, beste aplikazio desberdinetarako era berean defini daiteke, nahiz eta predikatu desberdinen osotasun-arauak, aplikazio bakoitzari egokituak izan . 3) • . '-k -n _ilk _ .-n _ .n . .r-n o hir m .,¡¡- _n : _rr-r_ irteera eta ezsarreraezírteera . Propietate hauetako bat definiturik ez duten objektuei hiruetako bat egokitzen zaie . Propietate hauek, espezifikazio formalaren sorkuntzan erabiliko dira, honela "sarrera" propietatea duten objektuak espezifikazioaren input-eko partaideak izango dira, era berean, "irteera" propietatea dutenak, output-ekoak izango dira . "Ezsarreraezirteera" propietatea dutenak ez dira input edo output-eko objektuak bezala azalduko, baizik eta beste objektu batzuren definizioan elementu deskribatzaile bezala erabiliko dira . Definitutako arauak ondorengo eritziak batzen ditu : a) Izena eta mota bai, baina propietaterik definituta ez daukan objektu bat datutzat hartzen da (sarrerakoa) . 100
b) Objektu-deskribatzaileak beste objektu batzuren definizioan elementu deskribatzaile bezala erabiltzen dira soilki, beraz, ez dira datutzat hartzen, ezta emaitzatzat ere (ezsarreraezirteera) s c) Enuntziatuan balio konstante eta esplizitua definituta duten objektuak espezifikazioan sarrerako objektu bezala definitzen ez direnez, ez dira datutzat hartzen ezta emaitzatzat ere(ezsarreraezirteera) . Adibidez : " . . . 3ren anizkoitza . . ." . Kasu honetan "3" zenbakia ez da azalduko espezifikazioan input-eko elementu bereiztu bezala : ENTRADA : Sea 3 ent . . . d) [programa] edo [algoritmoa] motako objektuak ez dira datutzat hartzen ezta emaitzatzat ere(ezsarreraezirteera) . Mota honetako objektuak " . . . egiten duen programa eraiki ezazu " motako enuntziatuetan besterik ez dira azaltzen . Enuntziatu bat, eraiki behar den programa edo algoritmo baten espezifikazioa dela suposatzen denez, sarrera hau ez litzateke beharrezkoa . "Algoritmoa" edo "programa" motako objektuak ez dira azalduko espezifikazioan . Azpitratamendu hau, aplikazio-eremu konkretuari oso lotuta dago eta ezin daiteke eremu desberdinetara zabaldu . 4) Izena definitu gabe duten objektuei izena egokitu . Izenik ez duten objektuei edozein izen-identifikadore egoki dakieke, adibidez I, J, J48 . Dena dela, objektuaren mota nolabait gogoratzen duten identifikadoreak erabiltzen badira espezifikazioan, hau irakurgarriagoa gerta liteke, adibidez sek1, sek2, osol, nat2 . Espezifikazio formalean deskribatzen diren objektuek bere izen-identifikadorea behar dute, baina enuntziatuan beti ez dira zehaztatatzen objektu guztien izenak, hau dela eta, azpitratamendu hau beharrezkoa bihurtzen da . Honen inplementazioa, definituta dauden objektuak banan banan aztertu eta izenik ez dutenei izen bat egokitzean datza . Izena identifikadore-sortzaile batek eraikitzen du, zeinek erro bezala objektuaren mota hartzen baitu . 101
Objektuak identifikadore edo ¡zen propioen bidez erreferentziatzen dituzten aplikazio-eremuetan ere erabil daiteke azpitratamendu hau . 5 .1 .3 . Identifikadoreen tratamendua . Azkenik, aplikazio-eremuari buruzko ezagumendu barruan, enuntziatuan azaltzen diren identifikadoreekin egiten den tratamendua nabari daiteke . Lehendabizi, identifikadore bat kardinal baten posizioan agertzen bada, osoa mota duen elementu sinple bat sortzen da identifikadoretzat bere izen berbera duelarik . Identifikadorea objektu bat errepresentatzen duen izen baten ondoren agertzen bada, identifikadore bera objektuaren izentzat hartzen da . Azkenik izan-sintagma bat bezala agertzen bada eta izen hor¡ duen objekturik ez balego definiturik, [obj] mota orokorra duen objektu bat sortzen da eta izentzat aurkitu den identifikadorea egokitzen zaio . Aurretik azaldu den azpitratamenduarekin gertatzen zen bezala, azpitratamendu hau objektuak identifikadore edo izen propioen bidez erreferentziatzen dituzten aplikazio-eremuetan ere erabil daiteke . 5 .2 . EZAGUMENDU LINGUISTIKOAREKIN LOTUTAKO EREMUARI BURUZKO EZAGUMENDUA . 5 .2 .1 . Hiztegia . Proba bezala hartu diren enuntziatuak lantzeko, 70 sarrerataz osaturiko hiztegi bat erabili da . Sarrerak honela banatzen dira : 19 izen, 10 aditz, 9 artikulu, 2 konjuntzio, 3 adjektibo mugatzaile (determinanteak), 17 preposizio eta 10 adjektibo . Ondoren hiztegiko lau sarrera desberdin aurkezten dira : [de [cat prep]] ;; "de" sintaktikoki preposizioa da ;; Ez dakar informazio semantikorik . 102
adierazten dituzten asertzioak, edota aldez aurretik errepresentatutako objektuentzako erreferentziak . Adjektiboak, adjektibo-taldeak eta erlatibozko perpausak ere garrantzi handikoak dira objektuen propietateak ematen bait dituzte . Preposiziodun taldeak ere garrantzi handikoak ditugu baina zeharka tratatzen dira beren barneko izen sintagma tratatzean . Azkenik, perpausa ere propietate berriak lortzeko bide dugu, bere baitako osagai sintaktikoetan agertzen diren objektuen arteko erlazioak direla eta (izen-sintagma desberdinak subjektu, objektu zuzen eta preposiziodun taldeen funtzioetan) . Galderazko perpausak ez dira kontutan hartu, ez bait dira enuntziatuetan agertzen . Aginduzkoak aldiz aintzakotzat hartu dira, zenbait problema-enuntziatutan ageri bait dira zein objektu ka'kulatu behar diren adierazteko . 5 .2 .3 .2 . Aukeratutako kategoria sintaktiko eta semantikoak . Erabili diren 14 kategoria sintaktikoak honela sailka litezke : Kategoria klasikoak : izena, aditza, adberbioa, preposizioa, artikuloa eta izenordea . Ez dago zalantzarik berorien definizioan oso erabiliak bait dira edozein analisatzaile sintaktikotan . pj Adjektibozko kategoriak : adj, adJ9, adj9def eta det9 . Lauak bil litezke "adjektibo" izenaren pean baina 4 azpikategoria definitzea hobetsi da izen-sintagmaren barruan har ditzaketen posizio desberdinak berezi ahal izateko . "adj" kategoriak izenaren ondoan doazen adjektiboak errepresentatzen ditu, adibidez : "un número ar" . "adj9" delakoak izenaren aurretik doazenak biltzen ditu, adibidez :"el primer elemento" . "adj9det" kategoriak normalean izenaren aurretik joaten diren arren, izenik gabe ere erabil litezkeenak hartzen ditu, adibidez : "el anterior . a ellos" . "det9" kategorian adjektibo erakusle eta posesiboak daude, izenaren aurretik edota "adj9" kategoriako baten aurretik erabiltzen direlarik, adibidez : "su primer elemento", "aquellos numeros naturales que . . . " . 108
] [addr texto [buildq [signo_punt *]]] [to TXT]] "TXT" ATNa gai da puntuazio-zeinuen bitartez bereiztutako esaldi-sekuentzia analisatzeko . Esaldi bakoitzak "F1" ATNak analisatzeko modukoa izan behar du . Oraingoz definitutako puntuazio-zeinu bakarrak, koma eta puntua dira . Perpaus bakoitzaren analisi sintaktikoaren emaitza "texto" lista-erregistroari eransten zaio eskuinetik eta honek esaldi guztien analisia biltzen du . Esaldi bakoitzean sortutako objektuen adierazpideko asertzioak "obj-bild" izeneko aldagai orokorrari erantsi zaizkio osagai sinpleagoen analisia burutu ahala . ATN horixe denez lehendabizikoz deitzen dena enuntziatu oso bat analisatzerakoan, POP arkua ez da gaindituko hitz guztiak (unitate lexikalak, hobe esanda) pasa arte . POP arkua gainditzen bada, itzulitako espresioak analisi sintaktikoaren emaitza osoa eta dagokion espezifikazioa edukiko ditu . ATN honi ez zaio egokitu inongo tratamendu semantikorik . Beraz, ez dira definitu ez nukleo semantikorik ez iragazketa-ekintzarik . Hala ere, analisiaren emaitza definitzen duen forma ebaluagarriaren barruan [gen_espec] delako azpiforma erabiltzen da, zeinek objektuen errepresentazioa diren asertzioen listari dagokion espezifikazioa sorrerazten bait du . [gen_espec] ebaluatzean lortzen den emaitza nahi dugun espezifikazioa da . ATN honek analisa litzakeen testuen adibide gisa, proposatutako enuntziatuen arteko edozein har daiteke . 111
"F1" ATNak esaldi deklaratiboak eta aginduzkoak analisatzen ditu, oinarrizko bi egitura sintaktiko hauekin : subjektua + aditza + obj.zuzena eta subjektua + aditza + atributoa, non subjektua edo objektu zuzena ez azalduta ere ontzat ematen den . Gainera, etor litezke preposiziodun taldeak zein adberbioak esaldi baten amaieran, esaldi horren esannahia aldaraziko dutelarik . Subjektuak eta objektu zuzenak (baldin badaude) "GN" izeneko ATNak analisatzeko moduko izen-sintagmak izan behar dute . "Oración" (perpausa) unitate sintaktiko-semantikotzat hartzen da eta bere nukleoa aditza da . Hortaz, f2tik abiatu eta aditza pasatzen duen arkuak POSSEM izeneko ekintza bat dauka zeinek aditzaren erabilera semantiko guztiak askatzen bait ditu analisi-posibilitate guztiak sortzearren . F1 etik abiatzen den GN arkuak esaldiaren subjektu bezala prozesatutako izen-sintagma iragazi behar luke, baina aditza (unitatearen nukleoa) oraindik ageri ez denez izen-sintagma zai ezartzen da [WAITSEM * [QUOTE [suj 0]]] delako ekintzak iragaz dezan . f3tik abiatzen den GN arkuak objektu zuzentzat iragazten du izen-sintagma . JUMP jauzi-arkuek subjektua edota objektu zuzena ez daudeneko kasuak iragazten dituzte . f4tik abiatzen den GPREP arkuak izen-sintagma semantikoki iragazten du, hasierako preposizioa kontutan hartuz . "gprep" erregistrotik lortzen da preposizioa [getflista [getr gprep] prep] formaren bitartez . Arku honi esker, aditzaren definizio semantikoan ezarritako betebeharreko osagarriei erantzuten dieten preposiziodun taldeen analisia egin daiteke . Aditzaren osagai gehigarri orokor bezala analisatu behar diren preposiziodun taldeak prozesatzeko premia egongo balitz nahikoa litzateke honako arku hau eranstea . [push GPREP t [addl gprep *] [hartu_modif_orokorrak] [to gnf]] "f4" korapiluneko "adv" arkuak adberbio bat analisatzen du 114
"todos" edo "cada" bezalako aurredeterminatzaile bat aurkitzea bide honen hasieran aukerazkoa da . Halaber, aukerazkoa da ondoren artikulu edo det9 delako bat etortzea (det9 kategorian adjektibo erakusleak eta posesiboak biltzen ditugu) . Honetako osagairen bat egonez gero, berari dagokion determinatu/indeterminatu balioa jasoko da izen-sintagma osoari eransteko . Besterik ezean "indeterminatu" balioa hobetsiko da . Ondoren (gnd egoeratik), kardinal bat egon badaiteke ere, hiru aukera ditugu : adj+izena, izena soilik edota adjektibo bat bakarrik, izena eliptiko egonik . Hirugarren aukera honetarako ez da tratamendu semantikorik diseinatu . Aukeretariko edozein jarraituz gnf amai-egoerara iristen da, non izen-sintagmari amaiera ematen dion POP arkuaz gain edozein ordenatan adjektiboak, adjektibo-taldeak, preposiziodunak eta erlatibozkoak pasa litzaketen arkuak bait ditugu . Era berean, errepresentatutako izen-sintagmari deitura bat ematen dion identifikadore bat pasatzeko arkua ere badago . Komeni da ohartzea alabaina, era berdintsuan definiturik egonik ere, identifikadorea gehienez behin ager ditekeela, hori bai posizioa aukerazkoa izanik . Adibidez : La secuencia S de enteros . . . La secuencia de enteros S . . . Izen-sintagmaren analisi-bide honen nukleo semantikoa izena da . Beraz, gure egoeratik abiatuz izena hartzen duen arkuko azkenaurreko ekintza [possem *] da . Arku honentantxe hartzen da izenaren numeroaren balioa ere izen-sintagmari hedatzearren . Mota eta osagarri guztiak bikoiztu zitezkeen izenak eskatutako osagarri edo osagarri gehigarri orokor bezala analisatu ahal izateko, baina oraingoz preposiziodun taldearekin besterik ez da egin . Gainerakoen bikoizketa Ian erraza litzateke . Izenak eskaturiko osagaien eskarietan iragazketa-ekintza bat txertatzen eta eskari gehigarri orokorretan [hartu _modif_orok] delako ekintza bat, erantsi beharreko asertzio semantikoak bildu ahal izateko . gnf egoeratik abiatzen diren osagarri-arku guztietan ADDL ekintza erabiltzen da osagarriaren edukin sintaktikoa gordetzeko 123
6 . LORTUTAKO EMAITZAK . 6.1 . TRATAMENDU SINTAKTIKOAREN EBALUAZIOA . Definitutako analisatzaile sintaktikoak perpaus erazagutzaile eta agintzailez osotatutako enuntziatuak prozesatzen ditu . Izen-sintagmek, aditzek, preposiziodun taldeek, adberbioek eta atributuek osatzen dituzte perpausak . Erabilitako aditzak iragankorrak, iragangaitzak edo kopulatiboak izan daitezke . Problemaren eremua objektuen deskribapena denez gero, analisatzailearen definizioarako egindako ahaleginak izen- -sintagmara zuzendu dira, objektuen deskribapenetarako gehien erabiltzen den osagai sintaktikoa da eta . Beste domeinu batzutan gertaerazko narrazioek edota ekintza-sekuentziek osatzen dute testua, horrelako eremuetan perpausaren definizioak garrantzi haundiagoa hartzen du, baina ez gara hortaz ari . Eremu mota honetan duen garrantzia kontutan hartuta, izen-sintagmarako inplementatu den analisi sintaktikoa erabatekoa da, ondoko osagaien prozesamendua ahalbidetuz : a) Adjektiboak . Izenaren aurretik edo atzetik ager daitezke . Adibidez : elemento par el mayor elemento b) Adjektibo kardinalak . Zenbaki bezala edota zenbaki bat adierazten duen identifikadore bezala aurkeztuak . Adibidez : 20 números M letras Kardinalen analisia posible egiten duen arkua erraz zabal daiteke ordinalak ere onar ditzan . Nahikoa litzateke kardinalarekiko arku paralelua gehitzea, baina "ordinal" kategoria sintaktikoko hitz bat eskatu beharko da kasu honetan . 1 3 7
Hirugarren adibidea erraza da, zeren eta konjuntzioak bi erlatibozko perpaus osoak biltzen bait ditu . Kasu honetan ere ez da kentzen osagarri errepikaturik . Izen-sintagmaren ATNari bi korapilune gehiago gehitzea nahikoa litzeteke . Ikus 6 .6 . irudia . nombre gnf REL
definituz soluzio erraza inplementatu da . Predikatu hauen interpretazioa eremuari dagozkion erregelak aplikatu arte atzeratzen da . Baina soluzio hau ez da orokorra . Ukapenaren adibideak : Adjektiboetan : número no primo Perpausetan : que no acabe en 7 Lehenengo kasua ebazteko "no_primo" propietatea definitu da . c) Ekuazio eta espresioen lorpena . Analisatzaile lexikoak ekuazio eta espresioak ateratzeko gai dela eman dugu, baina batzutan lan hau oso zaila izan daiteke . Adibidez : "Calcular Wn definido Wn=Vn / Vn_ 1 donde Vo =1 V 1 =2 Vn = Vn / Vn-1 el elemento n es mayor que 0" Espresio-multzo hori ulertu ahal izateko, ezagumendu sintaktikoa, semantiko eta eremuari buruzkoa beharrezkoak dira . Idazkerari buruzko ezagumendua ere premiazkoa da, konkretuki "lerro-bukaera", "tabulazio", "zurigune", "eten-puntuak" eta abar karaktereen esannahiei buruzkoa . Orohar, testu-enuntziatuaren espazio-banaketa interpretatzen jakitea beharrezkoa da . 1 4 3
6 .2 . TRATAMENDU SEMANTIKOAREN EBALUAZIOA . Tratamendu semantikoa sintaktikoarekin tartekatzen da eta betebehar bi betetzen ditu : - Koherentzi semantiko gabeko analisi sintaktikoen posibilitateak ahalik eta lasterren baztertzea . Erabilitako testuaren esanahia adierazten duen asertzioen multzoa sortzea . Unitate sintaktiko-semantikoen nukleoek beren definizio posible guztiak askatzen dituzte, definizio bakoitzerako bere betebeharreko edo gehigarrizko osagarriak eskatuz . Osagarri sintaktiko guztiei definizio semantikorik ez dagokienez gero, ATN guztiek ez dute tratamendu semantikorik . Betebeharreko eta gehigarrizko eskaerek mota sintaktiko bat (nukleo eta osagarrien arteko erlazioarena) eta mota semantiko bat (kategoria semantikoarena) eskatuz gain aztergaiari buruzko bestelako baldintzen egiaztapena ere eska dezakete . Sintaktikoki posible den analisi-aukera bat ondoko edozein hiru arrazoigaitik baztertua izango da Egungo definizio semantikoaren betebeharreko eskaera guztiak bete ez badira analisi sintaktikoa bukatutzat ematen denean . - Osagarri bat egungo definizio semantikoaren barruan ezin bada sartu, ez betebeharreko bezela ezta gehigarri bezala ere . - Osagarriak erlazionatzen dituzten baldintza globalak ez badira egiaztatzen, nahiz eta eskaera guztiak bete . Objektuen ezaugarriak definitzen dituzten propietateak testutik ateratzeko hiru bide desberdin diseinatu dira : a) Definizio sintaktiko-semantiko baten barruan betebeharreko eskaera bezala definitutako propietatea . 1 4 4
b) Definizio sintaktiko-semantiko baten barruan eskaera gehigarria baina ez betebeharrekoa bezala definitutako propietatea . Eskaera gehigarriaren definizioa nukleo osatuari dagokion hiztegiaren sarreran agertzen da . c) Eskaera Gehigarri orokorra bezala definitutako propietatea . Bere aplikazioa oso orokorra denez, hiztegiko jabe posible guztientzat definitzea luzea eta inefikaza suertatuko litzateke . Propietatearen nukleoaren definizioan eskaera gehiagarri orokor bat sartzen da propietate horren jabe posible batek bete behar dituen baldintzak zehaztuz . Asertzio-multzoa gehikuntzazko eratan sortzen da . Bere tinkotasuna eta osotasuna testu osoaren analisia egin eta gero soilik egiaztatzen da . Hala eta guztiz ere, elipsi eta erreferentzi kasuak ebazteko, analisiaren prozesua bukatu baino lehen ere erabil daiteke asertzio-multzoa . Elipsi-kasuak ondoko eran ebazten dira : Unitate sintaktiko-semantiko baten analisiaren bukaeran aukeratutako definizioaren betebeharreko eskaera bat bete gabe geratzen denean, aurretik ageritako objektuen artean eskaeraren kategoria semantikoko objektu bat bilatzen da . Bat baino gehiago existitzekotan, objektuen errepresentazioan sartu den azkena hautatzen da . Hautatze- -funtzio hauek modu orokorrean diseinatu dira, etorkizunean asma litezkeen erizpide hobeen inplementazioa errazagoa izan dadin . Erreferentzien ebazpena ondoko tratamenduetan bereiz daiteke : a) Identifikadoreak . Identifikadorea izen-sintagmaren osagai bakarra bezala eta identifikadorea izen-sintagmaren kardinal bezala modu desberdinean hartzen dira . Kasu bietan, izen bezala identifikadore bera duen aldez aurretik ageritako objektu bat itzultzen ahalegintzen da, baina objektu hori existitzen ez bada izentzat identifikadorea izango duen objektu berri bat sortuko da . Bigarren kasuan, identifikadoreak kardinal bezala agertzen danean, [elem ent] elementu osoen kategoria semantikoa hartuko liteke objektu 1 4 5
la siguiente formula . Dados dos enteros . . . que no acaben en 7 . Izen-sintagmaren analisia bukatu denean kardinal txikiak, 2 eta 3 bezalakoak, kasu berezia bezala trata litezke . Objektu berri baten sorkuntzarako ekintza semantikoak bi edo hiru aldiz exekuta litezke beste hainbeste objektu sortzeko . Izen aurreko adjektiboak adjektibo gehigarri orokorrak bezala trata litezke, baina nukleo izena heldu arte itxarongo lukete beren esanahi semantikoa gehitzeko . Batzutan izen-sintagmaren beste osagarriek sortzen dituzten ekintza semantikoak alderazten dituzte . Zenbatzaileak gorde egin litezke ekintza semantikoak egikaritu arte, eta une horretan, dagokien zenbatze-erizpidearen araueraz ekintza semantikoak alda litzakete, berauek egikaritu baino lehenago . 1 4 8
6.3 . TRATAMENDU PRAGMATIKOAREN EBALUAZIOA . Eremuari dagokion ezagumendua bi puntu nagusietan bildu da : alde batetik hiztegian (analisi linguistikoa arrakastaz egiten denean, bete behar diren ekintzetan mamitzen da ezagumendu hori), eta beste aldetik analisi linguistikoaren bukaeran aplikatutako erregela-multzoan (eraikitako asertzio-multzotik espezifikazioa lortzeko erabiltzen diren erregela-multzoa) . Hiztegiko ekintzek, eremuko objektuen errepresentazioa lortzeko aukera ematen dute izen, mota eta bestelako propietateen arauera . Hiztegiko sarreretan definitutako ekintza hauek, orokorki definitu daitezke (oso abstraktuak diren objektu-motentzat, eta propietate gehigarri orokorrentzat), baina definitu daitezke baita ere, oso kasu berezientzat (objektu-mota murritzentzat, eta betebeharreko propietateentzat) . Objektu-motetan abstrakzio-mailarekin eta osagarrietan exijentzi-mailarekin jokatuz, malgutasun handia lor daiteke errepresentaziorako ekintzen definizioan . Malgutasun honek ezagumendu pragmatikoaren erabilpenari laguntza handia ematen dio . Analisi linguistikoa bukatutakoan aplikatzen diren erregela-multzoak, zenbait tratamendu egiteko aukera ematen du . a) Nukleo-izena faltatzen denean, agertzen diren objektuaren deskribatzaileak objektu bezala konsideratzea . ("Dados 20 enteros . . .", "Dada una secuencia de 20 números enteros . . ."-ren ordez) b) Zenbait predikatuen definizioaren osotasuneta tinkotasun-egiaztapena . c) Objektuen sailkapena ondorengo hiru kategorietako batean : sarrera, irteera eta ezsarreraezirteera . d) Izena egokitzea definitu gabe duten objektuei . Ahal den neurrian egokitzen den izena eta objektu mota erlazionatuta egongo dira . 1 4 9
e) Objektu berri bat definitzen duten identifikadoreentzako tratamendu bereziak . Normalki objektuari egokitzen zaion mota, abstraktuena izaten da ([obj]), baina identifikadorea kardinalaren posizioan agertzen baldin bada, egokitu behar zaion mota, zenbaki osoa da ([elem ent]) . Eremuari buruzko ezagumenduaren erabilpenaren mugak ondorengo zailtasunak tratatzeko ezintasunaren arauera definitzen dira : a) Funtzio berrien definizioa enuntziatuaren textuaren barruan . Adibidez : "Escribir los coeficientes de la fila N del triángulo de Pascal . La función K(i,j)=K(i,j-1)+K(i-1,j) . calcula los coeficientes de la fila i, siendo K(¡, 1)=i eta K(1,j)=1 " Oztopo honen ebazpenak, kategoria semantiko berrien definizioa inplikatuko luke, baita funtzioen definizioaren egokitasuna egiaztatzeko eta eraikitzeko ezagumenduaren erabilpena ere . Gainera arrazonamendu prozesu bat beharko litzateke, kalkulatu behar den emaitzaren eta funtzio laguntzailaren artean dagoen erlazioa aurkitzeko . Testuan eskatzen diren emaitzak lortzeko asmoz, funtzioa nola erabili behar den asmatzeko aukera emango luke arrazonamendu honen erabilpenak . Aipatutako enuntziatuaren ebazpenean, lehendabizi K funtzioaren errepresentazioa lortu beharko luke, izena, parametroak, eta definizio errekursiboaren kasu tribiala eta orokorrak ateraz . Bigarrenez, kalkulatu behar diren elementuak Pascal triangeluaren N . lerroaren koefiziente guztiak direla atera beharko luke : N ~ N ~ N 0 J ` 1 J ~N 1 5 0
Oztopo hau muga sintaktikoez hitz egiterakoan aztertu bada ere, esan beharra dago oso erlazio estua daukala eremuari buruzko ezagumenduarekin . Formulen kokapen espazialari buruzko ezagumenduaz aparte (enuntziatuan agertzen den formula bakoitza ulertzeko balio duena), formula-multzoaren interpretazio bateratua lortzeko, beste ezagumendu-iturriekin kontatzea beharrezkoa izango litzateke . Aurkeztutako adibidean, arrazonamendu analogikoa erabiltzea beharrezkoa izango litzateke formula guztien zati amankomuna lortzeko, eta beste aldetik, arrazonamendu induktiboa ere planteatzen den definizio errekurtsiboa ulertzeko . 1 5 2
6.4 . EBALUAZIO OROKORRA . 6 .4 .1 . CAPRA projektuan azaldutako helburuak . CAPRA projektua adjudikatzeko aurkeztutako txostenean, helburuak era honetan definitzen ziren : "Projektuaren asmoa, Konputagailuz Lagunduriko Irakaskuntza Adimentsurako balio duen sistema baten eraikuntza da, bere aplikazio-eremua programen eraikuntza delarik . Beraz, sistema ondorengo gauzak egiteko gai izango da : 1 . - Enuntziatu batetik abiatuz, espezifikazio eta programa bat eraikitzea . 2 . - Eraiketa prozesua sistematikoki azaltzea . 3 .- Programa baten zuzentasuna aztertu, ea bere enuntziatuari dagokion . 4 . - Problema baten ebazpenean ikasleak egiten dituen erroren kausa posibleak arrazonatu . 5 . - Programa bat eraikitzen ikasleari lagundu . 6 .- Erabiltzailearekin Lengoaia Naturalez elkarrizketan aritu . 7 . - Lengoaia Naturalez problemen enuntziatuak sortu . Sistema, tutore batez, aditu batez, itzultzaile batez eta datu-base batez osaturik dago ." Deskribatzen dugun CAPRATE a z p i s i s t e m a problema-enuntziatuen ulerkuntzarako balioko duten tresnak eraikitzeko asmoarekin izan zen diseinatua, enuntziatuen itzulpenak eginez Lengoaia Naturaletik CAPRA-ren espezifikazio lengoaiara . Lan hau burutu ondoren, lehendabiziko helburuaren ("enuntziatu batetik abiatuz, espezifikazio bat eta programa bat eraikitzea") lehendabiziko fasea egingo litzateke . Oso lagungarria izango litzateke baita ere, problema-bildumen ugaltze lanean . 1 5 3
CAPRATE-k enuntziatu baten interpretazio guztiak lortu ditzakeenez, enuntziatu berrien anbiguetatea aztertzeko laguntza bikaina izango da Erabiltzailearekin Lengoaia Naturalaz elkarrizketan arituko den CAPRA-ren modulu-itzultzaileak ezagumendu linguistikoaren osagaiak erabili ahal izango ditu . Itzultzailearen hiztegiak, CAPRATE barruan espezifikazioak lortzeko bildu diren termino guztiak izango ditu, eta gainera algoritmo eta programak eraikitzeko behar direnak . Elkarrizketetako azpilengoaia gramatikalki ez da izango enuntziatuetan erabiltzen dena bezain hertsia . Perpaus sekuentzi bat aztertzen duen ATNak (TXT), eta perpaus bakarra aztertzen duenak (F1), erabilgarritasun gutxienekoak izango dira, elkarrizketetako lengoaiaren egitura informalagoa delako, baina elementu sinpleagoak definitzen duten beste ATN guztiak erabilgarriak izango dira . ATNaren interpretatzailea guztiz baliagarria da, nahiz eta agian ekintz semantikoak eta ezagumenduaren errepresentazio eredua desberdinak izan . 6 .4 .2 . Ulerkuntz oztopoekiko enuntziatuen sailkapena . 100 enuntziatuz osaturiko programazio-problemen lagina definitu zen, projektuaren modulu desberdinen diseinurako erreferentzi gisa balio duelarik . Aurkezten den enuntziatu-itzultzaile ebaluatzeko asmoaz, 100 enuntziatu horiek prozesatu direnean lortu diren arrakasta-maila aztertu da . Azterketa horretan aurkitu diren oztopoak kontutan harturik, enuntziatuen sailkapen bat egin da . Sailkapenean bi bloke haundi bereiztu dira, batean (beren oztopoak oso zailak ez direnez) epe motzean ebazkarriak direnak sartuz, eta bestean epe luze batean ebatziko direnak . Bi talde handi hauen sailkapena, analisi-oztopo konkretuen arauera egiten da . Azpisailkapen hauek ez dira disjuntu . Epe motzean ebazkarriak diren oztopoak ondorengo hauek dira : a) Osagai osoak koordinatzen duten konjuntzioak, hots, koordinatutako osagarrien artean bat ere kendu egin ez 1 5 4
buruz 8 enuntziatu daude), segida aritmetikoak, erakusleak, geometria, azterketa-notei buruzko estatistikak, taula moduko irteerak, demografia . (20 enuntziatu) . g) Beste kausa batzuk . (10 enuntziatu) . 6 .4 .3 . Ebaluazioa . Lehenengo sailkapena, eta talde desberdinen arteko ebaketa kontutan hartuz, ondorengo sailkapen disjuntu lortzen da : a) 20 enuntziatu eremu oso desberdinekin dute zerikusirik . Enuntziatu hauek, planteatutako asmo nagusiekin zerikusirik ez duen azterketa sakon bat eskatzen dute . Sistema ebaluatzeko, hasierako 100 enuntziatuetatik kanpo geratu daitezke aipatutako 20 hauek . b) 14 enuntziatu garatutako tresnekin ebazkarriak dira . c) 21 enuntziatu epe motzean ebazkarriak dira . Nahiko litzateke proposatutako soluzioak inplementatzea, pertsona batentzat hiru hilabetetako lan metodikoa suposatuz . d) 20 ebazkarriak dira epe luzeagoan . Bere ebazpena ATNen interpretatzailearen eta definitutako zenbait ATNen berdiseinú partziala suposa daiteke, baina inplementazioa egin daiteke gaur egungo diseinu orokorra mantenduz . e) 25en ebazpena zaila da, beraietan, eta era korapilatu batean, lehen azaldutako zenbait oztopo nahasten bait dira . Laburtuz, sistema gai da lagin aleatorioaren %17,5 itzulpen osoa emateko . Tresnen garapen-lan baten bitartez, eta inolako diseinu aldaketarik egin gabe, itzulpenaren %42,75 lortu daiteke . Eta 1 5 6
azkenik zenbait aldaketa konplexu egin ondoren, zenbait kasutan sistemaren egitura ukituz, %67,75-raino heI liteke . Gainera, kontutan hartzekoa da bildutako 100 enuntziatu ez direla antzekoak, bakoitzak enuntziatu posibleak diren multzo bat errepresentatzen dituelarik . Prozesatu daitezkeen 35 enuntziatuen atzetik, aldaera anitz aurki dezakegu . 1 5 7
ONDORIOAK CAPRATE Lengoaia Naturalaren Ulermenerako sistema da . Espaineraz idatzitako Programazioari buruzko oinarrrizko problema-enuntziatuak aztertzen ditu, CAPRA sistemaren espezifikazio-lengoaia formalaren arauera dagozkien espezifikazioak lortzen dituelarik . CAPRA sistemaren barruan, CAPRATE azpisistemak problema-bilduma aberasteko modulu gisa jokatzen du . CAPRATE-ren diseinuak independentzia handiaz bereizten ditu aplikazio-eremuari lotutako ezagumendua eta hizkuntz ezagumendua . Beraz, erabilgarri litzateke sistema hau antzeko hizkuntz problemak azaltzen dituzten beste aplikaziotan, hain zuzen, objektuen deskribapenez eta beraien gaineko eragiketez edo harremanez oinarritzen diren aplikaziotan . Hala ere, aplikazio baten testuetan denborarako adierazpide zehatza behar duten gertakizun ugari agertzen bada, gure sistema ez da egokiena, ezta gertakizunen arteko erlazio klausulak aztertu behar ba dira ere . Antzeko aplikazio-eremuak beste jakintz-arlo bati buruzko problema- -enuntziatuen ulermena eta matxura-konponketarako eskuliburuen erabilpena izan daitezke . Hiztegiko informazio sintaktiko-semantikoaren egokipena eta tinkotasun-erregela globalen birdefinizioa beharrezkoak lirateke aplikazio-eremu berri batetarako zabalkuntza gauzatzeko, baina bai analisatzaile lexiko-sintaktiko-semantikoa, bai tinkotasun-erregelen interpretatzailea ezer ikutu gabe baliagarri lirateke . ATNek ez lukete garrantzizko aldaketarik behar azpilengoaia berria eztali ahal izateko . Inplementatu den ATNen interpretatzailea Bates-ek [Bates 78] definitu zuen eredu klasikoaren hedakuntza da . Hedakuntzaren helburua tratamendu semantikoa gehitzea da . Tratamendu honetarako beharrezko den ezagumendua hiztegian definitzen da eta ez beste inon, bertako sarrera bakoitzerako posible edo beharrezko diren osagarriei buruzko eskaerak definituz . Eskaeren erabilpena ATNetan eransten diren ekintza eta test berrien bidez kontrolatzen da . Tratamendu semantikoak enuntziatuetan deskribatutako objektuen errepresentazio erazagutzailea eraikitzen du, eta horrez 161
gain, elipsia, erreferentziak eta anbiguotasun sintaktikoa ebazten ditu . Mellish-ek [Mellish 85] garatu zuen "gehikuntzazko analisi goiztiar"-aren ideiak sartu dira CAPRATE barruan, baina tinkotasunezko baldintzak analisia bukatutakoan aplikatzen dira maila globalean (baita modu ez hain murrizgarriz izen-sintagma eta aditz-sintagma mailetan ere) . Mellish-en sistemaren analisi linguistikoa formalismo logikoaren bidez gauzatu da . CAPRATE sisteman ATNen formalismoa erabili dugu analisi linguistikoa bideratzeko . Eskaera sintaktikoak definitu eta kontrolatzeko sistema ere CAPRATE sistemaren bereizgarria (eskaerak beharrezko, gehigarri eta gehigarri orokor gisa sailkatzen dira) Sistema hedatzeko erakutsi diren lerro nabarmenenetan ondoko problemak azalduko lirateke : konjuntzioak, zenbatzaileak eta enuntziatuan bertan deskribatzen diren funtzioen ulermena . Konjuntzioen tratamenduak sortzen duen analisi-aukera kopuru erraldoia nola edo hala mozteko aurkezten den soluzio tinkoena Boguraev-ena da [Boguraev 83] . Soluzio honen arauera konjuntzio bat agertzen denean ATNak dinamikoki zabaltzen dira . Hobekuntza honek ATNen interpretatzailearen aldakuntza suposatzen du . Erreferentzi eta zenbatzaileen tratamendurako hobekuntzak Mellish-en deskribatutako tinkotasun- eta osotasun-erregelak aplikatzeko prozeduren bidez bideratu beharko dira . Erregelak etengabe aplikatu beharko lirateke analisia bukatu arte itxoin gabe . Enuntziatuan bertan deskribatutako funtzioen ulerkuntza enuntziatuen egiturari buruzko ezagumendua erantsiz azaldu ahal zitekeen . Testuan ageritako objektuen errepresentazioa eraikitzeko erabiltzen den estrategia goranzkorra, osatua izango litzateke funtzio-definizioak, ekuazioak edo espresio konplexuak ulertzeko estrategia beheranzkor bat erantsiz . Espezifikazioa eraikitzeko fasean modulu tutoreak erabiltzen duen estrategia abiapuntu egokia litzateke estrategia beheranzkor hori diseinatzeko . 162
:load abiatzeko .p A ERANSKINA Inplementazioaren ezaugarriak CAPRATE sistema MICROVAX-ll Q5 konputagailu batetan inplementatu da, POP11 lengoaiaz eta POPLOG programazio- -ingurunean . Lengoaia hau aplikazio honetarako egokia da, lista eta pattern matching-a erabiltzeko erraztasunarengatik . Gainera lengoaia funtzional edo agintzaile gisa erabil daiteke, baita modu biak bilduz ere . Enuntziatu baten espezifikazioa lortu ahal izateko, aurretik definitu beharko dira hiztegia, analisi sintaktiko-semantikoa gidatuko duen ATNen multzoa eta enuntziatu bera . Hiztegia "hiztegia" aldagaiari asignatu behar zaio . ATNen multzoa "network" aldagaiari asignatu behar zaio . Problemaren enuntziatua "enunciado" aldagaiari asignatu behar zaio . Tratamendua burutzeko behar diren funtzio guztien irakurketa eta interpretazioa hurrengo POP11-zko komandoaren bidez lortzen dira : Beharrezkoak diren funtzio guztiak sartu eta interpretatu ondoren "analisa funtzioari hurrengo parametroekin deitzea nahikoa da : 1) Analisatzeko enuntziatua . 2) Analisirako abiapuntu izango den korapilunearen izena . Adibidea : :analisa(enunciado, "txt") ; Zenbait perpaus prozesatzen dituen ATNaren lehen korapilunearen izena "txt" dela jakinda . Problemaren enuntziatua 175
osorik idatz liteke lehenengo argumentua bezala, baina irakurgarritasunarengatik eta erroreak egiteko arriskuarengatik ez da gomendagarria . Hobe da aldagai bati edukitzat asignatzea eta aldagaia bera argumentu bezala erabiltzea . Analisiaren traza atera nahi bada ondoko aldagai global boolearren baloreak birdefinitzea nahikoa da : traza : bere balorea "true" bada, arrakastaz prozesatutako arkuen ezaugarrien balioak idatziko dira, arkuaren azterketa bukatutakoan . Behean azaltzen diren aldagaiak aipatutako ezaugarriekin elkartzen dira . Hauetako bat erakusteko, bai "traza" aldagaiak eta bai ezaugarriari dagokion aldagai partikularrak ere, biek "true" balioa eduki beharko dute . trarc : prozesatutako arkua . trarcs : egungo egoeratik prozesatzeko geratzen diren arkuak . trhold : VIR arkuen bidez sortutako erregistroak . trregisters : analisatzen den ATNaren erregistroak . trwords : prozesatzeko geratzen den enuntziatuaren zatia . trreturns : "Push" arkuaren bidez sortutako zintzilik dauden itzulerak . trstates : geroago prozesatzeko geratzen diren analisi-egoera baliagarriak . trobj_bild : orain arte agertutako objektuak errepresentatzen dituen asertzio-multzoak Erabiltzen den edozein funtzioren traza ondoko POP11-zko komandoaz ere lortu ahal da : :trace <funtzio-izena> ; "proces_arc" funtzioaren trazak arku bakoitzaren prozesaketa pausoz pauso ikertzea erraztatzen du, arrakastaz prozesatutakoena baita baztertuena ere . ATN berriak eraikitze-prozesuarentzat oso erabilgarria da traza hau . 176 |
addi-c0513ad6dd3b | https://addi.ehu.es/handle/10810/13922 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-12-16 | science | Etxebarria Lejarreta, Aintzane | eu | Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania– Lehen Hezkuntzan | Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I Ikasle Kaiera Aintzane Etxebarria
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
LEHEN ENTREGAGAIA: IKASGAIAREN TESTUINGURUA ETA BALIZKO PROIEKTUA 1. IKASGAIAREN TESTUINGURUA Gaur egun hizkuntza komunikazio-tresnatzat hartzen da, eta hizkuntzaren nahiz testuinguru soziokulturalaren arteko loturak gero eta garrantzi handiagoa du; hizkuntza komunikaziorako tresnarik eraginkorrena den heinean, hiztunen komunikazio-gaitasunak ere garrantzia hartu du, batez ere irakasleen komunikazio gaitasunak, izan ere, irakaslearen lana irakastea da, eta irakastea komunikatzea da. Gaur egungo irakaslearen lana ez da kontzeptuen eta ezagutzaren transmisio soila, irakasleak gidatzaile dinamikoa izan behar du ikaslearen irakaskuntza-ikaskuntza eremuan. Hortaz, irakasleak era egokian komunikatzeko zer esan, eta batez ere, nola esan eta zer baliabide erabili horretarako izan behar du kontuan. Tradizioari begira, irakaslearen jardun-esparru gehienak ikasgelan izaten ziren, eta alde batera uzten ziren familiekiko elkarrizketak eta beste profesionalekin izan beharreko harremanak. Baina Eusko Jaurlaritzak 1997an argitaratu zuen Irakaslearen Euskalduntzea lanean zehazten denez, irakasleak izan beharreko komunikazio gaitasuna hiru alorretan kontuan hartu beharko litzateke: Irakasle-irakasle edota beste profesionalen arteko hezkuntza-komunikazioan. Irakaslearen eta ikaslearen arteko hezkuntza-komunikazioa. Irakasleen eta familien edota tutoreen arteko hezkuntza-komunikazioa. Jardun-esparru horietan adierazi/komunikatu beharrekoa ezberdina izan daiteke testu-mota eta trebetasuna (ahozkoa/idatzizkoa) kontuan izanik; esaterako, ahozko trebetasuna kontuan izanik, irakaslea gai izango da irakasle-ikasle harremanean ahozko testua sortzeko (azalpena, narrazioa, jarraibidea…), baina, ere berean, irakasle-irakaslea/zentroa erlazioan, irakaslea gai izango da elkarrizketa informalak nahiz formalak izateko, eta azkenik, irakaslea-familiak harremanean gai izango da ikaslearen prozesuaren berri emateko, aholkuak emateko, urteko plangintza azaltzeko eta abarrerako. Beti ere, kontuan izanik testuen ezaugarri komunak (kohesioa, koherentzia, zuzentasuna, egokitasuna, aurkezpena) eta bereziak. Ondorioz, irakasleak etengabeko prestakuntzan komunikazio-gaitasuna garatu behar du, berau izango baita dituen lanak, harremanak eta betebeharrak era egokian burutzeko oinarrizko gaitasuna.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
6 Ordu bat eta erdi Ordu bi
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Kurtso honetan ikasleak garatuko dituen gaitasunak graduaren ardatzak kontuan izanik, honakoak dira:
1. Ikasturtea Graduaren ardatzak 1G Lehenengo Hezkuntzako eskola ezagutzea eta kokatzea egungo hezkuntza–sisteman, gure testuinguruan, Europako testuinguruan eta nazioartekoan jarduera berritzaileak ezagutzeko eta alderatzeko eta balioen hezkuntzan arreta jartzeko.
2G Tutorearen eta orientatzailearen eginkizunak identifikatzea eta egiten jakitea, ikasle bakoitzak bere inguruarekin duen harremana balioetsita eta gatazken konponbide baketsuaren alde eginda. 2. BEHAKETA ETA ANALISIA 3G 6-12ko tartean hezkuntza-prozesuen eta ikaskuntzaren oinarrizko printzipioak ulertzea eta aplikatzea familia-, gizarteeta hezkuntza-testuinguruan, informazioa bilatzeko eta erabiltzeko tekniken bidez. 3. ULERTZEA ETA EZARTZEA 4G Etapako curriculum arloen oinarrizko printzipioak ezagutzea eta aztertzea banaka nahiz taldeka, EAEko bi hizkuntza ofizialetan eskuratutako oinarrizko komunikazioa eta hizkuntza gaitasunak erabilita. 4. KOMUNIKAZIOA ETA ARLOAK
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
IKASGAIAREN GAITASUNAK KURTSOKO GAITASUNAK 1G Testuingurua zehaztea 2G Behaketa eta analisia 3G Ulertzea eta ezartzea 4G Komunikazioa eta arloak Testuinguru akademikoko testu idatziak eta ahozkoak aztertzea, ulertzea eta sortzea
X Lehen Hezkuntzako ikasgelako errealitate soziolinguistikoaren eta soziokulturalaren ezaugarrik oinarri hartuta , testu idatziak nahiz ahozkoak sortzea X
Informazioa banaka edo elkarlanean bilatzea, ulertzea, interpretatzea, sortzea, banatzea eta ebaluatzea. Horretarako beharrezkoak diren estrategia kognitiboak, metakognitiboak, sozialak eta afektiboak erabiliz.
Komunikazio Gaitasunak Curriculumeko beste oinarrizko gaitasunekin nahiz Lehen Hezkuntzako arloekin duen lotura zehaztea X
Gogoz eta arduraz erabakiak hartzea nahiz lankidetzan aritzea, horretarako beharrezkoa da irakasleak dituen lan-esparru ezberdinetako eginkizunak identifikatzea eta gatazka egoeretan elkarrizketara jotzea
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Ikasgaiko gaitasun orokorrak, espezifikoak, helburuak eta ikaskuntza emaitzak taula honetan adierazten dira:
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
IKASGAIAREN GAITASUN OROKORRAK IKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK HELBURUAK IKASKUNTZA EMAITZAK 1. Testuinguru akademikoko testu idatziak eta ahozkoak aztertzea, ulertzea eta sortzea 1.1.Hizkuntzaren inguruko gogoeta egitea, hizkuntzalaritzaren alorreko kontzeptuak kontuan izanda. 1.2.Testu-mota ezberdinak kontuan izanda, ezaugarri linguistikoen eta diskurtsiboen jabe izatea 1.1.1.Komunikazio gaitasunaren inguruko oinarrizko kontzeptu linguistikoak ulertzea eta bereiztea 1.2.1.Egoera komunikatibo ezberdinetan ahozko nahiz idatzizko testu egokiak sortzea 1.1.1.1. Irakaslearen jardunesparruen ezaugarriak adieraztea. 1.1.1.2. Jardun-esparru bakoitzerako ahozko/idatzizko testu-moten sailkapena egitea eta bakoitzaren helburu komunikatiboa zehaztea eta ezaugarri orokorrak aipatzea. 1.1.1.3. Haurrekin eskolan erabiliko dituzten testu-mota bakoitzaren ezaugarri propioak zehaztea. (ezaugarri propioak) 1.2.1.1. Zehaztutako ezaugarrien araberako testu-motak sortzea. 1.2.1.2. Sortutako testu-motekin ikasgelan zer egin daitekeen zehaztea. 1.2.1.3. Ahozko azalpena/aurkezpena. 1.2.1.4. Ikasleen gurasoei gutuna idaztea. 2.Lehen Hezkuntzako ikasgelako errealitate soziolinguistikoaren eta soziokulturalaren ezaugarriak errespetatuta nahiz oinarri hartuta, testu idatziak nahiz ahozkoak sortzea 2.1.Hizkuntza bariazioa nahiz ikasgelako hizkuntza ezberdinak identifikatzea eta onartzea 2.2.Ahozko nahiz idatzizko testuak sortzea egoerara eta errealitatera moldatuz
2.1.1.Hizkuntza bariazioa ikasgelako komunikazio-sareen baliabide multzoaren zati dela ulertzea 2.1.2.Lan-esparru ezberdinetako hizkera kontuan izatea eta erabiltzen jakitea: haurrekin, gurasoekin nahiz gainerako irakasleekin. 2.1.1.1.Hizkuntza bariazioa identifikatzea 2.1.1.2.Hizkuntza bariazioa onartzea 2.1.2.3.Hizkuntza bariazioak ikasgelako mikrokomunitateari egiten dion ekarpena ulertzea 2.1.2.1. Haurrentzako testuetan agertu beharreko haur-hizkeraren ezaugarriak ulertzea, bereiztea eta erabiltzea. (ezaugarri orokorrak) 2.1.2.2.Lan-esparrua kontuan izanik zer hizkera-mota erabili behar duen
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
jakitea 3. Informazioa banaka edo elkarlanean bilatzea, ulertzea, interpretatzea, sortzea, banatzea eta ebaluatzea. Horretarako beharrezkoak diren estrategia kognitiboak, metakognitiboak, sozialak eta afektiboak erabiliz. 3.1.Informazioa iturri ezberdinetatik jasotzea, ulertzea, interpretatzea, banatzea eta ikasgelakoa osatzea era kritikoan eta lankidetzan. 3.2.Beharrezkoak diren ikas estrategiak aplikatzea informazioa osatzeko, banatzeko eta ebaluatzeko. 3.1.1.Ikasgelako informazioa osatzea kideen ekarpenak erabiliz. 3.2.1.Ikaskuntza prozesuan beharrezkoak diren estrategiak aplikatzea testuetako informazioa ulertzeko, prozesatzeko, analizatzeko eta adierazteko. 3.1.1.1.Informazioa bilatzea 3.1.1.2.Azalpenak ematea 3.1.1.3.Ikasgelan landutakoa osatzea 3.1.1.4.Kideek egindakoa ebaluatzea irizpide teorikoetan oinarrituz 3.2.1.1.Ulertzeko, idazteko, bilatzeko, azaltzeko estrategiak aplikatzea 4.Komunikazio Gaitasunak Curriculumeko beste oinarrizko gaitasunekin nahiz Lehen Hezkuntzako arloekin duen lotura zehaztea 4.1.Komunikazio Gaitasunaren garrantzia azpimarratzen jakitea oinarrizko beste gaitasunak garatzean 4.2.Komunikazio Gaitasunak Lehen Hezkuntzako alorrak ikastean duen eragina ulertzea 4.1.1.Komunikazio gaitasuna hezkuntzagaitasun orokorra dela ulertzea 4.2.1.Komunikazio Gaitasunak Lehen Hezkuntzako alor ezberdinak ikasteko prozesuari eragiten diola ulertzea 4.1.1.1.Komunikazio Gaitasunaren garrantzia azpimarratzen jakitea 4.1.1.2.Curriculumeko beste gaitasunekin duen lotura ulertzea 4.2.1.1.Lehen Hezkuntzako alor ezberdinak ikastean Komunikazio Gaitasunaren garrantzia azpimarratzea
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Ikasgaiaren gaitegia: 1. Testuen eta diskurtsoen analisirako eta ekoizpenerako oinarrizko kontzeptuak. Hizkuntza eta komunikazioa. Komunikazio gaitasuna. Diskurtsoa. Diskurtsoaren analisirako mailak. Testua eta testuaren ezaugarriak. Testu-motak. Alor akademikoko diskurtso-generoak.
2. Azalpen- eta argudio-testuak. Azalpen-testua. Ezaugarriak, antolakuntza eta funtzioak. Diskurtso-prozedura. Argudio-testua. Ezaugarriak, antolakuntza eta funtzioak. Diskurtso-prozedura.
3. Ahozko ulermena eta adierazpena. Ahozko komunikazioa. Ahozko komunikaziorako prozedurak. Ahozko ulermenerako mikrotrebetasunak. Ahozko adierazpenerako mikrotrebetasunak. Eremu akademikoko ahozko testuen ulermena, ekoizpena eta analisia: ahozko azalpenak, eztabaidak, aurkezpenak, txostenak, eta abar. 5.Gogoz eta arduraz erabakiak hartzea nahiz lankidetzan aritzea, horretarako beharrezkoa da irakasleak dituen lan-esparru ezberdinetako eginkizunak identifikatzea eta gatazka egoeretan elkarrizketara jotzea 5.1.Testuinguru akademikoan nahiz komunikatiboan sortzen diren beharrizanak identifikatzea, eta era arduratsuan erabakiak hartzea 5.2.Lankidetzan aritzea atazak burutzeko. 5.1.1.Irakasle-lanak dituen eremu ezberdinetako beharrizanak eta eginkizunak identifikatzea eta elkarrizketaren bidez konpontzea 5.2.1.Gainerako pertsonen lekuan jartzen jakitea, gainerako pertsonen ideiak balioestea, elkarrizketatzea eta negoziatzea. Baita hartutako erabakiak behar bezala jakinaraztea eta lankidetza-giroan eta malgutasunez lan egitea ere. 5.1.1.1.Irakasle-lanaren jarduera esparru ezberdinetako komunikazioeremuak bereiztea. 5.1.1.2. Irakasle-irakasle arteko komunikazioaren araberako ezaugarriak kontuan izanik, elkarrizketen bidezko erabakiak hartzea. 5.2.1.1.Iritziak ematen jakitea. 5.2.1.2.Lankidetzan aritzea eta kideen ideiak eta usteak balioestea.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
4. Idatzizko ulermena eta adierazpena. Idatzizko komunikazioaren ezaugarriak: hizkuntzako, testuko eta testuinguruko bereizgarriak. Alor akademikoan sortutako testuen diskurtso-ezaugarri garrantzitsuenak. Irakurketako prozesuak. Alor akademikoan idatzitako testuen ulermenerako estrategiak. Idatzizko testuak sortzea. Testuak ulertzeko prozesuak eta estrategiak. Hainbat testuren irakurketa ulerkorra eta kritikoa. Testu idatziak sortzea: txostenak, laburpenak, sintesiak eta abar.
Ebaluazio sistema: Ebaluazioari dagokionez, batetik, irakasgaia osotasunean kontuan hartu behar da eta bestetik proiektua bera beren beregi. A) Irakasgaia osotasunean kontuan hartuta: Ikasgai honek alde ezberdinak ditu, eta proiektu hau ikasgaiaren zati bat da, alde bakoitzaren pisua honakoa da: Modulu-lana: %16 Proiektuaren bidez lantzen ez den ikasgaiaren zatia: %19 Proiektua:%55 Jarrera eta parte-hartzea:%10 Oharra: Ebaluazio jarraituak alderdi guztietan maila egokia lortzea eskatzen du, honek berekin dakar ikasgaia gainditzea, eta beraz, gaitasunak eskuratzea. Entregagai zenbakia, ebaluaziorako irizpideak eta ehunekotan duten pisua adieraziko da hurrengo taula honetan.
2. BALIZKO PROIEKTUA Proiektuaren aurkezpena Proiektu hau lehen lauhilabeteko osoan egitekoa da, hamabost astetan zehar, aste bakoitzean ordu bi ikasgelan bertan emango dira eta beste ordu bi ikasgelatik kanpo. Guztira, taldeko partaideak 4/5 izango direla kontuan izanda, 240/300 ordu emango dira proiektua egiten.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Horretarako, planteatuko den testuinguru honetan galdera nagusi bati erantzuna emango diote ikasleek, hain zuzen ere, honakoak izango dira galdera nagusia eta ikasleei planteatuko zaien testuinguru orokorra: “Eskola publiko bateko Lehen Hezkuntzako irakasle-talde bat zarete eta UPV/EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko AHODIKER ikerketa-taldeak, azken urteetan egin bezala, oraingoan ere Berrilingua Jardunaldiak antolatu ditu “Oinarrizko Gaitasunak eta testuak” gaiaren inguruan. Jardunaldietara zenbait eskoletako irakasleak gonbidatu ohi dituzte urtero eskoletan egiten den lanaren berri emateko bai Bilboko Irakasleen Unibertsitate eskolako irakasleei bai ikasleei. Aurtengoetan zeuen txanda da, AHODIKER taldekoak eskolako zuzendaritzarekin jarri dira kontaktuan eta hogei minutuko hitzaldi bat ematera joateko gonbidatu zaituztete; eskolako zuzendariarekin hitz egin ondoren, zeuek joango zaretela adostu duzue. Haur hezkuntzarako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako Dekretu Currikularraren arabera, Komunikazio Gaitasuna oinarrizko gaitasunetako bat izanik, ahozko nahiz idatzizko testuen bidez garatzen duzue eskolan Lehen Hezkuntzako haurrekin, eta beraz, erabiltzen dituzuen testu mota bakoitzaren ezaugarriak, sortzeko irizpideak, adibideak eta erabilera adieraziko dituzue. Gainera, irakasleen arteko bilerak egin eta erabakiak hartuko dituzue, eta ikasleen gurasoei jardunaldien berri emango diezue gutun baten bidez, beraiek ere jardunaldien berri izan, eta joateko aukera izan dezaten.” Proiektuaren helburuak Proiektuan ikasgaiaren gaitegia osorik landuko da era praktikoan, esan bezala, 240/300 ordutako proiektua izango da, ordu horiek ikasgelan bertan eta ikasgelatik kanpo beteko dira. Proiektu honen bidez honako gaitasunak garatuz, taulan adierazten diren ikaskuntza-emaitzak lortuko dituzte ikasleek: GAITASUNAK IKASKUNTZA-EMAITZAK 1. Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertzea, prozesatzea eta sortzea. Irakaslearen jardun-esparruen ezaugarriak adieraztea. Jardun-esparru bakoitzerako ahozko/idatzizko testu-moten sailkapena egitea eta bakoitzaren helburu komunikatiboa zehaztea eta ezaugarri orokorrak aipatzea. Haurrekin eskolan erabiliko dituzten testu-mota bakoitzaren ezaugarri propioak zehaztea. (ezaugarri propioak) Zehaztutako ezaugarrien araberako testumotak sortzea. Sortutako testu-motekin ikasgelan zer egin
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
daitekeen zehaztea. Aurkezpena. Ikasleen gurasoei gutuna idaztea. 2.Lehen Hezkuntzako ikasgelako errealitate soziolinguistikoaren eta soziokulturalaren ezaugarriak errespetatuta nahiz oinarri hartuta, testu idatziak nahiz ahozkoak sortzea. Haurrentzako testuetan agertu beharreko haurhizkeraren ezaugarriak ulertzea, bereiztea eta erabiltzea. (ezaugarri orokorrak) 3.Informazioa banaka edo elkarlanean bilatzea, ulertzea, interpretatzea, sortzea, banatzea eta ebaluatzea. Horretarako beharrezkoak diren estrategia kognitiboak, metakognitiboak, sozialak eta afektiboak erabiliz. Informazioa bilatzea. Azalpenak ematea. Kideek egindakoa ebaluatzea irizpide teorikoetan oinarrituz. 5.Gogoz eta arduraz erabakiak hartzea nahiz lankidetzan aritzea, horretarako beharrezkoa da irakasleak dituen lan-esparru ezberdinetako eginkizunak identifikatzea eta gatazka egoeretan elkarrizketara jotzea. Irakasle-irakasle arteko komunikazioaren araberako ezaugarriak kontuan izanik, elkarrizketen bidezko erabakiak hartzea. Lankidetzan aritzea eta kideen ideiak eta usteak balioestea.
Proiektuak dituen faseak eta jarduera motak Proiektu honek hiru fase izango ditu, lehen fasean, taldeen barneko antolamendua arautzeko jarduerak egingo dira, bigarren fasean proiektua bera garatuko da, eta hirugarren fasean, bukaera emateko aurkezpenak egingo dira. Hau guztia zehaztuta dago, hurrengo lerrootan. 1. fasea: Taldeen barne-araudia zehaztuko duzue eta galdetegia diseinatuko duzue Aktak nola egin erabakiko duzue. Galdera nagusiak iradokitzen dizuenaz eztabaidatu eta taldean ondorio batera iritsiko zarete. Taula bat aurkeztu: zer egin behar duzuen, horretarako beharrezkoak dituzuen pausuak eta materialak. Eztabaidatik abiatuta ikaskuntza helburuen berri emango duzue: zer helburu lortu nahi da proiektu honekin? 2. fasea: 2.1. azpifasea: Irakurketa indibiduala
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Puzzlea eta eztabaida zuzendua: zer ezaugarri dituzte irakasleen jardun-esparru ezberdinek? Informazio-iturriak zehaztu taldean Pecha-Kucha: Jardun-esparruak, testu-mota ezberdinak eta bakoitzaren ezaugarri orokorra. Pecha-Kucharen aurkezpen talde handian. 2.2. azpifasea: Haur hizkera: Irakurketa indibiduala eta eztabaida. Haur-hizkera lantzeko ariketa indibidualak. Zozketa: testu-mota ezberdinak banatu taldeen artean. Informazioa bilatu, jaso eta sintetizatu. Adituen bilera: bildutako informazioa komunean jarri eta zerrendatu irizpide-multzoen araberako testuen ezaugarriak. Azalpen txikia: ikaskideen aurrean talde bakoitzak egindakoaren ezaugarriak biltzen dituen iragarki baten bidez ideia garrantzitsuena adieraziko dute. Zehaztutako baliabideen (irizpideak eta haur hizkera) araberako testua (ahozkoa nahiz idatzizkoa) sortu. Taldeen arteko ebaluazioa: sortutako testua gainerako taldeek zuzenduko dute, horretarako, zenbait irizpide zehaztuta emango dizkie irakasleak. Ebaluazioaren berri eman eta zuzenketak egiteko. Informazioa bilatu, jaso eta sintetizatu. Taldeko partaideen irakurketa indibiduala, bildutako informazioarena. Taldeko testu-motari dagokion helburu didaktikoa zehaztu. Irakasleak jardunaldietara eramaten diren hitzaldien aurkezpenen ezaugarrien azalpena. Taldeetan jardunaldietan egin beharreko hitzaldiaren aurkezpena zehaztu. Guraso eta familien arteko harremana: informazioa jaso ikus-entzunezko baliabideen bidez (irakasleak jarritako bideoa). Eztabaidatu: Guraso eta familien arteko harremanean zer bai eta zer ez? Gutun-ereduak bilatu, aztertu eta egitura zehaztu Gurasoentzako gutuna sortu
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Gurasoentzat sortutako gutuna talde ezberdinek ebaluatu Taldeek ebaluatutako taldeei ebaluazioaren berri emango diete, zuzenketak egiteko. 3. fasea: Jardunaldietako aurkezpena Hautatutako aurkezpena eta arrazoien txostena. Talde handian eztabaida gidatua: zein izan da onena?
Gurasoentzako gutuna Ikasleak 5. Entregagaia Taldekoa 3.fasea Aurkezpena Ikasleak eta Irakaslea 6.Entregagaia Taldekoa 3.fasea Aurkezpenik onenaren hautaketa arrazoitua Irakaslea 7.Entregagaia Taldekoa 3.fasea Akten koadernoa, barruan aktak Irakasleak
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
eta galdetegia izango ditu1
Ikasleek proiektua gainditu ahal izateko ezinbestekotzat joko da lan guztietan parte hartzea (etortzen ez diren kasuetan justifikatu egin beharko da), eta eskoletan antolatzen diren jardueretan ere parte hartzea. Entregagaiak epe barruan emango dira, denak ebaluatuko dira, eta irakasleak egoki deritzon kasuetan, entregagaien bertsio zuzenduak onartuko ditu, batik bat hizkuntza aldetiko zuzentasunari dagokionean, ezinbestekoa izango da entregagai guztiak gainditzea. Erabiliko den materiala Proiektua burutzeko behar izango diren baliabideak eta nor izango den eskuragarri jarriko dituena taula honetan zehazten da, eta ondoren, nahiz eta Moodlen ere kopia bat eskura izan, baliabideak agertzen dira:
1 Baliabideen artean akten txantiloi eredu bat ematen da, nahi izanez gero erabiltzeko. 2 Ebaluaziorako irizpideak errubriken eta kontrol-orriaren bidez zehaztuta daude lan honen eranskinetan.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
BALIABIDEAK IKASLEA/IRAKASLEA Irakurgai teorikoak: bibliografian zehazten direnak. Batzuk irakasleak moodlen jarriko ditu ikasleek eskura izan ditzaten (hurrengo orrietan agertzen dira), beste batzuk ikasleak berak bilatu eta kontsultatu beharko ditu, beti ere, erreferentzia bibliografian izango du. Txostenak (barne-araudiak, aktak, gutunak): Interneten eskolek argitaratutakoak, edota eskoletara bertara joanda utzitakoak. Ikasleak eredutzat izango dituen txostenak eskuratu beharko ditu. Testu-eredu errealak: Interneten argitaratuak edota eskolek errealitatean erabiltzen dituztenak. Ikasleak Interneten eskura ditzake, horietako asko jada argitaratu egiten baitituzte eskola askok, baina nahi duten ikasleek aukera izango dute eskoletan eskatzeko. Ariketa indibidualak Irakasleak eskura jarriko ditu haur-hizkera lantzeko ariketa indibidualak. Ikus-entzunezko materiala: bideoa Irakasleak hautatuko du ikasleek lantzeko bideoa.
Bukaeran, metodo honekin ikasleak duen iritzia jasotzeko ERAGINek prestatutako bukaerako inkesta pasatuko da, ERAGIN tutoreak egindako txostena kontuan izango da, baita ikasleengandik jasotako emaitzak ere.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
HOBEKUNTZA FRANKO BEHAR DUEN LANA LAN NAHIKOA LAN ONA LAN BIKAINA TALDEKO LANA Taldekideen artean ez da elkarlanik egon eta lanean nabaritzen da Kohesio falta dago, lana taldekideen artean banatu dute baina oso zaila da tokatu zaien zatiaz hitz egitea. Lana taldekideen artean banatu dute baina azken entsegua denen artean egin dute. Koordinazio eta komunikazio handia dago, guztiek tokatu zaien zatia ondo egin dute. EDUKIAK Edukiak txarto hautau dituzte, txarto antolatuta daude eta errepikatuta Edukiak egokiak dira, baina edukiak hobeto antolatu daitezke Edukiak ondo aukeratu dituzte, ondo antolatuta daude eta ondo azalduta Edukiak ondo aukeratu dituzte, ondo antolatuta daude eta ondo azalduta Aurkezpena IRUDIA Kolorea txarto aukeratu da, testu gehiegi, ikusteko arazoak. Aurkezpena ondo ikusten da, baina itxusia da. Argazkiak ondo aukeratu dira, testua orekatua da, ondo ikusten da. Argazkiak ondo aukeratu dira, testua orekatua da, gainera, ikusten dena oso erakargarria da. AHOZKO AURKEZPENA Isilune handiak, testua falta da. Diapositibak nahasten dira. Aurkezpena egokia da, baina denboretara egokitzeko arazoak. Ahozkera arazoak. Aurkezpen egokia, denboretara ondo egokituta, ahozkera ona. Aurkezpen egokia, denboretara ondo egokituta, ahozkera ona. Gorpuzkerak, aurpegikerak eta keinuek diskurtsoari indarra ematen diote. (Iturria: http://www.slideshare.net/msvalverde/pechakuchas-en-accin)
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Euskarak bere eguneroko erabilpenari dagokionean baliabide ezberdinak ditu, horietako bat haur hizkera, edota haurrekin hitz egiteko orduan erabiltzen dugun hitz kode berezia daukagu. Ontsalaz, hitz hauen musika, soinua… helduen kodean erabiltzen ditugunak baino gozoagoak izaten dira, xamurragoak.
Helduaren eta haurraren arteko komunikazioa modu hurbilago batez gauzatzea litzateke haur hizkeraren xedea . Haurrekin erabiltzen ditugun hitzak osatzeko orduan euskarak zenbait bide jorratzen ditu. Nire aldetik, hauexek dira nabarmenduko nituzkeenak:
Haurrari helduarekin gauzatzen duen komunikazioa hurbilagoa bilaka dakion, soinuen eta silaben errepikapena izaten da ohiko bideetako bat. Askotan, haurrak bere lehen hitzak ahoskatzeko egiten dituen soinu kakofonikoen imitazioan oinarritzen dira, eta hori dela eta, zenbait hitzek aldaketa nabarmena jasaten dute beren barneko egitura silabikoetan.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
nahasi egiten dira. Hauek, seguru aski, izango dira haur hizkeraren barruan oinarrizkoenak. Beraien helburua haurraren hizkera modu hurbilago, xamurrago batez lantzea izango litzateke, hau da, helduen mundu erreala haurren irudimenezko mundura hurbiltzea. -1-
Hirugarren bide honek posibilitate ugari eskaintzen digunez gero, haur euskaldunekin erabilitako hizkera berezia horrela egindako hitzez beterik dago. Batzuk haur hizkerarako sortuak izan arren, helduen artean ere erabili egiten dira. Eman ditzagun adibide gisa, gurasoek eta bestelako senideek haurrekiko harremanetan erabilitako izen busti bereziak. Bestalde, esan beharra dago, bustidurak ez direla beti gertatzen haur hizkeran erabiltzeko aitzakiaz, zenbait euskalkik ere joera handia izaten baitute era guztietako bustidurak egiteko eta usu erabiltzeko. Aipatzekoak dira: aitta, aittona, amatto, ttikitto, pittitto, ttikia, gaxua, maittia, ttunttuna, pollita, papattittoak…
4.- Atzizki txikigarriak:
Jakina da atzizkiek gure arteko komunikazio-hizkuntzan hartzen duten erabilpen zabala, horregatik ez da bat ere harritzekoa, haurren hizkeran ere euskaldunok atzizki txikigarriez egiten dugun erabilpen sistematikoa, bai izen arruntekin: umetxo, aingerutxo, txoritxo, katutxo, eskutxo, zakurtxo, zapatatxo, aitatxo, amatxo, gizontxo, muttiko, neskatxa, haurtxo, zaldiko, gonatxo, prakatxo, edertxo, lilitxo, loretxo, sudurtxo, kakita, begitxoak…; eta baita izen nagusiekin ere. Atzizki txikigarrien bidez sorturiko izen nagusiak oso ugariak dira gure artean, eta horietako asko, haurtzaroko garaia urruti utzirik, helduen artean ere erabiltzen dira, berezko izenen itxura hartuz. Dena den, izen nagusiekin, hiru bide nagusi erabili izan ditugu:
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Euskarazko txikigarriak (-txo, -txu, -ko, -ku…) erabiliz sortutakoak: Josetxo, Juliantxo, Ramontxo, Patxiku, Pedrotxo, Begotxu, Juantxo, Maritxu, Jenotxo, Koruko, Ixiartxo, Karmentxu, Perutxo, Jontxu, -2Gillenko, Mieltxo, Xabiertxo, Iñakitxu, Lontxo, Manueltxo, Pilartxo, Pernantxo, Petriko…
Euskarazkoak eta erdarazkoak nahasiz sortutakoak: Begoñitatxo, Joanitatxo, Pakitatxo…
Badakit haur hizkerari buruz oso iritzi kontrajarriak daudela. Batzuentzat soberako kodea den bitartean, besteentzat eman beharreko pausoa da. Nik azkenekoen artean kokatzen dut nire burua.
Gure bi semeak ttikiak izan zirenean, etxeko guztiok, bat ere pentsatu gabe, gure gurasoek gurekin erabilitako hitzak erabiltzeari ekin genion. Urte luzetan hitz haiek gure burutik ezabatuak izanak ziren, baina gertuko tratua iritsi zitzaigunean, inongo arrazonamendurik gabe, erabiltzeari ekin genion, gure aurrekoen jarrera inkontzienteki errepikatuz.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Txin-txin
Txitxi
-Zer adierazten dute hurrengo ekintzak hauek? Apatxin egin: Aupa: Dar-dar egin: Irrist egin: Apapa joan: Kili-kili egin: Kisk-kask egin: Kuku egin: Ñan-ñan egin:
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
HOBEKUNTZA FRANKO BEHAR DUEN LANA LAN NAHIKOA LAN ONA LAN BIKAINA EZAUGARRIAK Mezua luzeegia edo laburregia da. Hartzaileak ezingo luke errepikatu Mezuak errepikapen asko ditu (eslogana kenduta). Aurkezten dutenaren abantaila baino ez dute adierazten. Memorizazioa zaila da. Mezua behar ez diren errepikapenak direlaeta luzatu egiten da. Aurkezten dutenaren abantaila batzuk soilik aurkezten dira.Memorizazioa ez da oso zaila. Kontzeptu asko esaldi, irudi eta soinu gutxitan adierazten dira. Erraz memorizatu daiteke eta aurkezten denaren abantailak berehala ikusten dira. OSAGAIAK Mezuak ez du iragarkiaren osagairik.
Bi osagai falta dira. Osagairen bat falta da. Iragarkiak osagai hauek ditu: Eslogana Deskribapena Irudia KONBENTZITZEKO BALIABIDEAK Ez dago baliabiderik Baliabide bakarra agertzen da Pare bat baliabide agertzen dira. Honako baliabideak agertzen dira: Kolore deigarria Irudi erakargarria Letra mota berezia Galdera eragilea EGITURA Ez du iragarkiaren egiturarik Eslogana baino ez da agertzen Eslogana eta irudi bat agertzen da Egitura hau du: Hasierakoa
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
HOBEKUNTZA FRANKO BEHAR DUEN LANA LAN NAHIKOA LAN ONA LAN BIKAINA AURKEZPENA Orbanez betea eta zikina Orban batzuekin Garbia eta orbanik gabea baina paper desegokia Garbia eta orbanik gabea IDATZIAREN EZAUGARRIAK Ez da koherentea, ez du kohesiorik, egokitasun falta, zuzentasunaren aldetik ere akats nabarmenak Badu egokitasuna (nori zuzendua dagoen kontuan hartzen dute) baina kohesio eta koherentzia aldetik ez da ondo ulertzen Zuzentasunari dagokionez, hizkuntz aldetiko akats batzuk ikus daitezke. Errespetatzen ditu koherentzia, kohesioa, zuzentasuna, eta egokitasuna EGITURAKO ELEMENTUAK Ez dira agertzen elementurik gehienak Ez da agertzen ez helbidea, ez data. Ez da agertzen ondoko zutabeko elementuren bat Agertzen dira: Helbidea Data, Hartzailea Igorlea Agurrak Sinadura ERREGISTROA Lagunartekoa Lagunartekoa baina agur formala Formala, baina esapide desegoki batzuk Erabat formala eta egokia, baita agurrak ere.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
HOBEKUNTZA FRANKO BEHAR DUEN LANA LAN NAHIKOA LAN ONA LAN BIKAINA TALDEKO LANA Taldekideen artean ez da elkarlanik egon eta lanean nabaritzen da Kohesio falta dago, lana taldekideen artean banatu dute baina oso zaila da tokatu zaien zatiaz hitz egitea. Lana taldekideen artean banatu dute baina azken entsegua denen artean egin dute. Koordinazio eta komunikazio handia dago, guztiek tokatu zaien zatia ondo egin dute. EDUKIAK Edukiak txarto hautau dituzte, txarto antolatuta daude eta errepikatuta Edukiak egokiak dira, baina edukiak hobeto antolatu daitezke Edukiak ondo aukeratu dituzte, ondo antolatuta daude eta ondo azalduta Edukiak ondo aukeratu dituzte, ondo antolatuta daude eta ondo azalduta Aurkezpena IRUDIA Kolorea txarto aukeratu da, testu gehiegi, ikusteko arazoak. Aurkezpena ondo ikusten da, baina itxusia da. Argazkiak ondo aukeratu dira, testua orekatua da, ondo ikusten da. Argazkiak ondo aukeratu dira, testua orekatua da, gainera, ikusten dena oso erakargarria da. AHOZKO AURKEZPENA (Denbora eta diapositibak) Testua falta da. Diapositibak nahasten dira. Aurkezpena egokia da, baina denboretara egokitzeko arazoak. Aurkezpen egokia, denboretara ondo egokituta, baina diapositiba gehiegi) Aurkezpen egokia, denboretara ondo egokituta.
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Komunikazio Gaitasunaren Garapena –Euskara eta Gaztelania- Lehen Hezkuntzan I
Egitura argia du sarrera (iritzia), gorputza (argudiatzea) eta ondorioa
Lotura logikoa dago sarrera, argudioen gorputza eta ondorioen artean
Iritzia defendatzeko argudioak argiak dira eta ondo garatuta daude
Paragrafo bakoitza defedatzen duten ideiarekin erlazionatuta dago
Paragrafoak ondo lotuta daude, eta oreka bat dago
Testu-antolatzaileak ondo erabiltzen dituzte
Arrazoiak azpimarratzeko egitura sintaktiko egokiak erabiltzen dituzte
Hiztegi egokia erabiltzen dute |
addi-adb75ee08a56 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13924 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-12-16 | science | Fernández Rodríguez, Pablo; Bosque Pérez, Guillermo | eu | Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa | Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
CE1 Sistema digitalak ezagutzeko, ulertzeko, diseinatzeko eta eraikitzeko gaitasuna. CFB2 CE2 Konputagailu baten zenbatzeko eta kodifikatzeko erabiltzen diren sistemak ezagutzea. CFB3 CE3 Sistema digital sinpleak aztertzeko, oinarrizko zirkuituen konportamendua ezagutzea. CI9 CE4 Goi mailako sistema digitalak eraikitzeko, oinarrizko zirkuituak konektatzeko gaitasuna. CI9 CE5 Sistema digital konplexuen funtzionamendua ulertzeko, kontrol eta prozesamendu unitateak analizatzeko gaitasuna. CI9 CE6 Gero makina errealen funtzionamendua ulertzeko, kurtsoan zehar aurkeztutako oinarrizko zirkuituz osaturiko prozesadore sinple baten egitura aztertzeko gaitasuna.. CI9 TESTUINGURUA Irakasgai hau lehenengo maila eta lehenengo lauhilabeteko “Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak” irakasgaiekin lotuta dago eta biak funtsezkoak dira 2. lauhilabeteko “Konputagailuen Egitura” eta 2. mailako “Konputagailuen Arkitektura” ulertzeko. Adarraren oinarrizko irakasgaiak dira 1. mailako guztiak.
Oharra: CFB oinarrizko prestakuntza moduluaren gaitasunak dira, CI titulazioaren gaitasunak dira
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
GAI ZERRENDA 1-Informazioaren irudikapena Hasierako gai honetan aurkezten dira sistema digitaletan gehien erabiltzen diren informazio irudikapen sistemak, zenbakizkoak zein alfazenbakizkoak. 2-Boole aljebraren oinarriak eta ate logikoak Zirkuitu digitalen portaera deskribatzen duen teoria matematikoak Boole aljebra da. Horregatik, gai honetan Boole aljebraren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Ate logikoak eta horren bidez sistema digitalak diseinatzeko metodoa aurkeztuko ditugu. 3-Bloke konbinazionalak Gai honetan gehien erabiltzen diren bloke konbinazionalak azaltzen dira. Bere funtzionamendua, eta bloke honen erabilera sistema konplexuagoak osatzeko aztertzen dira, konplexutasun maila altuago batera pasatuz. 4-Bloke sekuentzialak Aurreko gairen ildo berari jarraituz, zirkuitu sekuentzial sinkrono erabilienak eta sistema sekuentzial konplexuak diseinatzeko metodoa ikasten dira 5-Memoriak Ordenagailuko osagai garrantzitsuenetako bat, memoria aurkezten da gai honetan. Sistema digitaletan gehien erabiltzen diren memorien funtzionamendua deskribatzen da. 6-Sistema digitalen diseinu metodologiaren hastapenak Gai honetan sistema digitalen diseinu metodologia baten oinarriak ezartzen dira. Diseinu konplexuaren garapena aztertu baino gehiago, nahiko sinple diren hainbat diseinu (programagarri edo ez programagarriak) ulertzeko oinarrizko teknikaren azalpena du gai honek helburu nagusitzat.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Irakaskuntza mota bakoitzari ikasleak emandako lan orduak
Irakasgai hau garatzeko metodologia aktiboak erabiliko ditugu, zehatzago Proiektutan Oinarrituriko Ikaskuntza. Klase magistraletan, irakasleak irakasgaien puntu nagusien azalpen laburrak emango ditu. Gero taldeetan, ikasleen arteko eztabaidan zer dakite eta zer ikasi egin behar dituzte aztertuko dute. Taldean gaiak banatuko dira eta informazio bilaketa bat garatuko da, horren ostean, taldearen ikasle batek gaia azalduko du.
Galdera eragilearen osteko eztabaida eta eszenatokia: zer dakigu eta zer ikasi behar dugu.
Helburuei buruzko eztabaida laburra (informazio bilaketa egin eta gero egin daiteke, zuzenketa moduan).
Informazio bilaketa eta informazio iturriak: Erreferentzien aukera eta lanarekin erlazioa azaldu
Taldeen antolakuntza eta funtzionamendu egokia mantentzeko lanak (sorkuntza, funtzionamendurako arauak, bileren aktak, gertakariak, taldeko funtzionamenduen autoebaluazioa).
Txostenak, aurreproiektua eta proiektuaren memoria idaztea.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Bi eszenatoki planteatzen dira, talde ezberdinetan garatzeko.
EHU-UPVk merkatura atera du UPV/EHUko markako produktuak, esate baterako “intsigniak” eta “pompondun artilezko txanoak” (azken hauek oso aproposak 1. lauhilabeteren erdiko eguraldiarekin). Kanpuseko ikastegietan makina saltzaileak ipiniko dituzte eta unibertsitateak ingeniaritzaren ikaslez osatutako enpresa bati eskatu dio makina saltzaile baten prototipoa garatzea. Kontrol sistemaren diseinua gai izan behar da bi produktu hauek saltzeko. Bi produktuen prezioa da: 1. Intsignia: 15 Euro zentimo (z. €). 2. Pompondun artilezko txanoa: 25 z. €.
5, 10, eta 20 z. € txanponak onartzen ditu makina hau. Ez du kanbiorik ematen (EHUk finantzazioren beharra dauka). Moneten batuketa 15 z. €-en berdina edo handiago eta 25 z. €. baino txikiagoa bada, “intsignia” aterako da, eta 25 z. € edo gehiagokoa bada, “pompondun artilezko txanoa” aterako da.
Oharra: 30'' beharrezko diru kantitatea sartu ez bada, txanpon guztiak itzuliko ditu eta saltzeko prozesua hasiko da berriro.
Plentziapolisko Udalak, udako tenperatura altuengatik eta bisitariaren beroa freskatzeko, hondartzan zenbait kabina esperimentalen instalazioa erabaki du. Kabinan makina bat dago eta, sartutakoen txanpon kantitatearen arabera, hainbat funtzio beteko du. Udalak ingeniaritzaren ikaslez osatutako enpresa bati eskatu dio makinaren prototipoa garatzea. Kontrol sistemaren diseinua gai izan behar da, dirua sartu eta gero, hiru ekintza honetako bat egiteko: 1. 0,15€ sartuta, almendra-izozki bat salduko da. 2. 0,30€ sartzen badugu, haizagailu bat martxan jarriko da 1'. Bisitariak esku dauka aulki bat jesartzeko haize freskoaz gozatzeko. 3. 0,25€ sartuta, udako eskaintza dago, almendraizozkia saltzen da eta haizagailua martxan jartzen da 1'. Bisitariak beraz, jesarrita izozkia jateko eta haize freskoaz gozatzeko aukera badauka.
Bakarrik 5 eta 20 zentimoko txanponak onartzen dira.
Oharra: Txanponik itzultzen ez duenez (Udalaren asmoaren arabera, soberako dirua kabinaren garbiketarako erabiliko da), bi produktuen arteko kantitate guztiek gainditu duen prezioaren produktua salduko du.
Hainbat ekintza burutu egin behar direnez, nola lortzen du kontrol zirkuituak orain zein pausuan dagoen jakitea, hurrengoa zein den erabakitzeko?
Entregatzekoen egutegia:
Azken lerroen “X”-ren bidez, ikasleek entregatzekoak zein asteetan entregatu egin behar dituzten erakuzten da.
Laborategiko praktiken txostenak: 3, 6 eta 9 asteak. Proiektua garatzeko txostenak: 10 eta 11 asteak. Kontrolak: 9, 11 (taldea) eta 15 asteak. Aurreproiektua: 15 astea. Proiektua: 17 astea.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Banaka eta talde azterketak egingo dira, klasean egindako ariketei buruz. 9. astea eta gero, taldeak diseinu digital garatzeko proiektu bat egingo du eta txostenak eta proiektuaren memoriak aurkeztuko dira.
Kontrol kanporatzaileetan klase magistraletan landutako edukiera teoriko eta gelako praktiketan egindako ariketen antzekoak sartuko dira.
Taldean egindako kontrola ezik, besteetan nota 4/10 baino altuagoa izan behar da, proiektua ebaluatzeko.
Proiektu eta aurreproiektuen gainean, ikasleek proiektua diseinatzeko beharrezko diren jakintzari buruz beste bi txosten entregatuko dituzte proiektuaren lan osoa betetzeko.
Taldean egindako laborategiko praktiken txostenen bidez osatzen da ebaluaketa.
Klasera etortzea derrigorrezkoa da, ebaluazio jarraia burutzeko. Ikasle batek, ebaluazio jarraia egiteko eragozpen bat izan ezkero, Eskolari adierazi beharko dio, klaseko lehenengo bi astetan (beti ere Eskolako Idazkaritza bidez Akademiaantolaketa Batzordeak aztertuko duen eskaria eginez eta 43. artikuluaren arabera) eta notaren %100 lortu ahal izango du azterketa teoriko-praktiko baten bidez. Bestalde, ebaluazio jarraia egiten den bitartean, bi azterketa egingo dira eta ikasleak gainditzen ez badu ebaluazio jarraia sistematik aterako da. Ebaluazio jarraian parte hartu ez eta azterketara aurkeztu ere ez dena EZ AURKEZTUA kalifikazioa jasoko du.
Azterketa kopiatu ezkero, 44. artikuluaren arabera, ikasleak automatikoki EZ GAI kalifikazioa jasoko du.
Bigarren deialdian, ikasle guztiek aukeratuko dute ebaluazio jarraian jasotako kalifikazioa gordetzea edo irakasgaiaren notaren %100 lortzeko aukera ematen duen azterketa teoriko-praktiko bat egitea. Azterketara ez datorren ikasleak EZ AURKEZTUA kalifikazioa jasoko du.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Informazio irudikapen sistemei sarrera Informazio jarraia (analogikoa) eta diskretuaren (digitala) arteko aldeak berrikusiko ditugu. Konputagailu digital baten informazioa nola irudikatzen den ikusiko dugu, lekunezko zenbaketa sistema nagusiak aztertuz (bitarrazortzitarra-hamaseitarra) eta zenbaki negatiboak irudikatzeko metodoak (zeinu eta magnitudea-1eko osagarria-2ko osagarria) eta koma higikorraren notazio zientifikoa. Bukatzeko, ASCII eta UNICODE kode alfanumerikoak ikusiko ditugu.
Helburuak 1. Informazio jarrai eta diskretuen arteko aldeak ezagutzea. 2. Lekunezko zenbaki informazio sistemak erabiltzea. 3. Zeinurik gabeko eta zeinudun zenbakien arteko eragiketa arimetikoak erabiltzea. 4. Koma higikorraren notazio zientifikoa ezagutzea. 5. Kodea alfanumerikoak (ASCII eta UNICODE) ezagutzea.
Galdera gidak 0 eta 1en bidez, nola irudikatuko zenituzkete 0 eta 9ren arteko zenbakiak? Eta 127 zenbakia? Nola irudikatu -9? 1 baino txikiago diren zifrak dituen zenbaki bat, komaren posizioa zehaztu gabe, nola irudikatuko zenukete?
Presentziazko jarduerak (12 ordu) Hasierako magistrala: Irakasgaiaren aurkezpena, egitura eta garapena. Proiektuaren aurkezpena.
Ez-presentziazko jarduerak (12 ordu) 1. Taldearen sorkuntzaren aktak eta jarduerarako arauak. 2. Bileren aktaren idazketa. 3. Jardueraren banaketa (Lekunezko zenbaki-sistemak: 3 / Zenbaki-sistemen arteko bihurketak:2 /BCD kodea: 1 / Zenbaki negatiboak: 3 / Idazkera zientifikoa: 2 / ASCII kodea: 1 / UNICODE kodea: 2). 4. Banakako informazioa bilketa. 5. Taldeko kide bakoitzak, emandako jarduera betetzea. 6. Bildutako informazioa guztion artean aurkeztea eta eztabaidatzea.
Entregatzekoak Laborategiko txostena: Nota finalaren 5%.
Oharra Ez-presentziako jardueren banaketan, zenbakiak (3, 2, 1 eta abar.) lanean ikasle kopuruen banaketan orientatzeko baino ez dira.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Boole aljebraren oinarriak eta ate logikoak Boole aljebraren sarrera, bi balioko proposamen logikoak (Egia/Gezurra, 1/0) ikasten duen metodo matematikoa. Bere oinarrizko postulatu eta identitateak ikusiko ditugu. Bi balioko funtzioen adierazpena aljebra honetan ikusiko dugu, eta funtzioak adierazteko eredu kanonikoa. Funtzioen adierazpenak sinplifikatzeko metodoa azalduko dugu (Karnaugh). Eragiketa logikoak burutzeko zirkuituak ikusiko ditugu (ate logikoak) eta horien bidez zirkuitu konbinazionalak diseinatzeko oinarrizko metodoa. Seinale digitalen atzerapen denboren eraginagatik agertzen diren arriskuen kontzeptua azalduko dugu. Bukatzeko, hardware deskribatzeko lengoaia VHDL aurkeztuko dugu.
Helburuak 1. Boole aljebraren postulatu eta identitateak ezagutzea. 2. Funtzioen adierazpen kanonikoak erabiltzea. 3. Funtzioen sinplifikatzen jakitea. 4. Ate logikoen funtzionaltasuna ezagutzea. 5. Funtzio logikoen diseinatzen jakitea. 6. Arrisku estatikoak aurkitu eta konpontzen jakitea. 7. VHDL lengoaiaren oinarriak ezagutzea.
Ez-presentziazko jarduerak (12 ordu) 1. Jardueraren banaketa (Funtzio logikoen adierazpenak: 2 / Postulatuak:1 /Identitateak: 1 / Adierazpen kanonikoak: 3 / Funtzio logikoen sinplifikazioa: 2 / Zehazpen osagabeko funtzioen sinplifikazioa: 1 / Ate logikoak: 2/ Zirkuituen sintesia: 1/ Atzerapen eta arriskuak: 2/ VHDL lengoaia: 1). 2. Banakako informazioa bilketa. 3. Taldeko kide bakoitzak, emandako jarduera betetzea. 4. Bildutako informazioa guztion artean aurkeztea eta eztabaidatzea. 5. Bileren aktaren idazketa. 6, Taldeko lanari buruzko autoebaluazio galdetegia betetzea.
Entregatzekoak Laborategiko txostena: Nota finalaren 8%. Taldeko lanari buruzko autoebaluazio galdetegia.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Bloke konbinazionalak Sistema konbinazionalen aurkezpena, merkatuan duten integrazio eskala aipatuz. Diseinu hierarkiaren ikuspuntuaren arabera sistema konbinazionalaren diseinua ikusiko dugu. Hainbat funtzio-blokeak aurkeztuko dugu: Multiplexadorea, Demultiplexadorea, Batutzailea, Kentzailea, Kodetzailea eta Deskodetzailea. Hiru-egoerako atea azalduko da eta bere garrantzia gailuak konektatzeko (irteeraren lotuneak).
Helburuak 1. Sistema konbinazional bat zer den jakitea. 2. Diseinu hierarkiakoa zer den jakitea. 3. Funtzio-blokeak ezagutzea: multiplexadorea, demultiplexadorea, batutzailea, kentzailea, kodetzailea, deskodetzailea eta hiru-egoerako ateak. 4. Funtzioak multiplexadore eta deskodetzaileen bidez nola gauzatu jakitea. 5. Funtzio-bloke guztiak VHDLren bidez nola inplementatzen diren jakitea.
Ez-presentziazko jarduerak (12 ordu) 1. Jardueraren banaketa (Sistema konbinazional logikoak: 2 / Diseinu hierarkiak:1 /Multiplexadorea- Demultiplexadorea: 1 / Kodetzailea-Deskodetzailea: 2 / Multiplexadoren bidezko funtzioen gauzatzea: 2 / Dekodetzaileren bidezko funtzioen gauzatzea: 1 / Hiru-egoerako ateak: 2/ Erdi-batutzailea: 1/ Erabateko batutzailea: 2/ Kentzailea: 1 /Kentzaile-batutzailea: 3). 2. Banakako informazioa bilketa. 3. Taldeko kide bakoitzak, emandako jarduera betetzea. 4. Bildutako informazioa guztion artean aurkeztea eta eztabaidatzea. 5. Bileren aktaren idazketa. 6, Kontrolaren preparazioa.
Entregatzekoak Laborategiko txostena: Nota finalaren 8%. Kontrol kanporatzailea: Nota finalaren 10% (Kalifikazioan jarraitzeko 4/10 baino gehiago atera behar da; ikasleak lortzen ez badu, nota finala momentuan Fase 0-an lortutako kalifikazioa izango da).
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Bloke sekuentzialak Sistema sekuentzialen oinarrizko azalpena, egoera eta egitura aurkeztuz. Oinarrizko gailuak azalduko ditugu; biegonkor asinkrono “latch” (egoera sarreren balioekin aldatzen da) SR, D eta biegonkor sinkrono “flip-flop” (egoera aldatzeko aldizkako seinale periodikoa-erlojua behar da) D, JK, T.
Helburuak 1. Zirkuitu sekuentzialen egoera kontzeptua ulertzea. 2. Zirkuitu sekuentzailen oinarrizko egitura ezagutzea 3. Memoria elementu biegonkor asinkronoak ezagutzea: SR eta D. 4. Memoria elementu biegonkor sinkronoak ezagutzea: JK, D eta T.
Ez-presentziazko jarduerak (4 ordu) 1. Talde sorreraren aktak eta funtzionamendu arauak. 2. Bileren aktaren idazketa. 3. Jardueraren banaketa (Hasiera eta egoera: 3 / Egitura:3 /Biegonkor asinkronoak: 2 / Biegonkor sinkronoak: 1). 4. Banakako informazioa bilketa. 5. Taldeko kide bakoitzak, emandako jarduera betetzea. 6. Bildutako informazioa guztion artean aurkeztea eta eztabaidatzea. 7. Sistema sekuentzial eta biegonkor asinkrono eta sinkronoak zer diren azaltzen duen txostenaren idazketa.
Entregatzekoak Sistema sekuentzial eta biegonkor asinkrono eta sinkronoak zer diren azaltzen duen txostena: Nota finalaren 3%.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Erregistro eta kontagailuak Erregistro eta kontagailuen aurkezpena, aurreko astean ikusitako FFak erabiliz. Biltegi erregistro eta desplazamendu (informazioa aldatzen da) erregistroak ikusiko ditugu. Kontagailuetan sinkrono (FF guztiak erloju seinale bera) eta asinkronoak (FF baten erlojua, alboan duen FFaren irteera da) ikusiko ditugu.
Helburuak 1. Biltegi erregistroak ezagutzea. 2. Desplazamenduko erregistroak ezagutzea. 3. Kontagailu bat zer den jakitea. 4. Kontagailu asinkronoak ezagutzea. 5. Kontagailu sinkronoak ezagutzea.
Galdera gidak 4 LEDen aktibazio informazioa gordetzeko zer erabiliko zenukete? Galdera hau erantzuteko sortu duzuen egitura nola aldatuko zenukete LED bakar bat aktibatzeko eta balio hori alboan (eskuinean edo ezkerrean) dagoen LEDera pasatzeko seinale bat aldatzen denean? Nola kontatu zenbat aldiz jotzen dugun pultsadore bat? Hori egiteko badago metodo bat baino gehiago?
Presentziazko jarduerak (4 ordu) 1. Helburuen aurkezpen laburra. 2. Gaiarekin lotutako bibliografiaren atalak zehaztu. 3. Aurkezpena. 4. Eztabaidak. 5. Talde barruan adituen (jarduera banaketari jarraituz) arteko bilerak 6. Taldeko bakoitzak tokatu zaion lana besteei azalduko die. 7. Irakasleak, taldeko kide bati gaiari buruzko hainbat galdera egingo dio. 8. Autoebaluazioa testa. 9. Talde kontrola. Taldeko ikasle bakar (zoriz aukeratua) baten nota, taldea osoarena da.
Ez-presentziazko jarduerak (4 ordu) 1. Jardueraren banaketa (Bloke sekuentzialak: 3 / Erregistroak:3 /Kontagailuak: 3). 2. Banakako informazioa bilketa. 3. Taldeko kide bakoitzak, emandako jarduera betetzea. 4. Bildutako informazioa guztion artean aurkeztea eta eztabaidatzea. 5. Bileren aktaren idazketa. 6. Galdera giden ebazpena erakusten duen txostenaren idazketa.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Sistema sekuentzial sinkronoak Sistema sekuentzial sinkronoen diseinuaren oinarriak, biegonkorrez osatutako sistema gisa. Bi ikuspuntu ezberdinak hartuko ditugu: analisia eta sintesia. Analisian sistemen portaera ikusten da eta diseinuan, hitzez deskribatutako hainbat baldintzak jarraituz sistema diseinatuko dugu. Diseinuaren hasierako deskribapenak egiteko, metodo grafiko bat aurkeztuko dugu: egoera-diagrama. Moore eta Mealy sintesirako ereduak ikusiko ditugu, Moore ereduaren irteerak egoeren bidez definitzen dira eta Mealy ereduarenak, sarrera eta egoera balioen arabera definitzen dira.
Helburuak 1. Sistema sekuentzial sinkrono baten analisia egiteko gai izatea. 2. Sistema sekuentzial sinkrono baten diseinua (sintesia) egiteko gai izatea.
Ez-presentziazko jarduerak (12 ordu) 1. Jardueraren banaketa. 2. Banakako informazioa bilketa. 3. Taldeko kide bakoitzak, emandako jarduera betetzea. 4. Bildutako informazioa guztion artean aurkeztea eta eztabaidatzea. 5. Bileren aktaren idazketa. 6. Taldeko lanari buruzko autoebaluazio galdetegia betetzea. 7. Aurreproiektua idaztea.
Entregatzekoak Aurreproiektua: Nota finalaren 5%. Taldeko lanari buruzko autoebaluazio galdetegia (13. astean). Kontrol kanporatzailea (15. astean): Nota finalaren 15% (Proiektuaren ebaluazioan jarraitzeko 4/10 baino gehiago atera behar da; ikasleak lortzen ez badu, Fase 1-en lortutako kalifikazioak galduko dira nota finala ipintzerakoan).
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Helburuak 1. Memoria zirkuitu baten funtzionamendua aztertzeko gai izan. 2. Sistema digitala, kontrol unitate+datu bidearen egiturarekin diseinatzeko gai izatea.
Ez-presentziazko jarduerak (4 ordu) 1. Jardueraren banaketa. 2. Banakako informazioa bilketa. 3. Taldeko kide bakoitzak, emandako jarduera betetzea. 4. Bildutako informazioa guztion artean aurkeztea eta eztabaidatzea. 5. Bileren aktaren idazketa.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Helburuak 1. Memoria zirkuitu baten funtzionamendua aztertzeko gai izan. 2. Sistema digitala, kontrol unitate+datu bidearen egiturarekin diseinatzeko gai izatea.
Presentziazko jarduerak Tutoretzetan, diseinuaren garapenean agertu diren zalantzak argitzeko. 1. Proiektuaren entregatzea eta aurkezpena. 2. Paperezko proiektuaren dokumentuen entregatzea. 3. Proiektuaren dokumentua formatu informatikoen entregatzea (pdf). 4. Proiektuaren aurkezpena formatu informatikoen entregatzea. 5. FPGA konfiguratzeko fitxategia formatu informatikoan entregatzea, diseinua frogatzeko.
Entregatzekoak Proiektua (17. astean): Nota finalaren 28%.
Froga finala Proiektua kalifikatzeko aukera ez duten ikasleek froga final bat egingo dute 18. astean. Idatzizkoa (4 ordu) eta laborategiko azterketa (1,5 ordu). Ariketaren baten bete gabe edo kalifikazioa 0 izanda, azterketaren kalifikazioa suspentso izango da.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Beteiozue taula hau, zuri eta taldekideei 1 eta 5en arteko kalifikazioa emanez, atal guztietan: 1 gutxien – 2 besteek baino gutxiago – 3 besteek bezala – 4 taldearen batazbestekoa baino gehiago – 5 gehien
Emandako lana era egokian eta bere epean egiten du
Taldea ondo funtzionatzeko laguntzen du
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
1. Lekunezko zenbaki-sistema bitar baten, nola irudikatuko zenituzke N=244310 eta N=A7D6H?
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Zirkuitu sekuentzial sinkrono bat diseinatu, zeinurik gabeko 4 biteko bi zenbaki osoen biderketa egiten duena. Emaitza 8 biteko zenbaki bat da, eta beste irteera (bit batekoa) baten bidez, eragiketa noiz bukatu duen erakutsiko da.
OHARRA: Diseinua egiteko, biderketa paperean egiten den bezala metodoa jarraitu dezakezue. Hau da, biderkakizunearen zifra bakoitzeagatik, biderkatzailearekin batutzen da, leku bat eskerrerantz desplazatuz. Biderkakizunaren zifrak 0 edo 1 baino ezin dira. Eragiketa bukatu dela adierazteko bita lortzeko biderkakizuna eskuinerantz desplazamenduko erregistro baten eta irteeran bit guztiak zero direnean 1 den funtzio bat erabil ditzakezue.
1 1 0 1 Biderkatzailea
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Izena eta abizena
Izena eta abizena
Izena eta abizena
Izena eta abizena
Taldearen konpromezuak (Iradokizunak): 1. Bai klasean (jarduera presentzialetan), bai klasetik kanpo (ez-presentziazko jardueretan), talde bilerei joatea. 2. Talde barruan emandako lana epean egitea. 3. Bilerak baino lehenago emandako lana betetzea. 4. Taldekide guztiek jarduerak ulertzen dituztela bermatzea. 5. Lanen funtzionamendu egokia lortzeko posible den guztia egitea. 6. Istiluak agertzen badira, errespetuz aipatu, ahalik eta azkarren konpontzeko. 7. Taldearen funtzionamendu egokia oztopatzen badut, ondorioak (taldetik kanporatua izatea, talde aldaketak...) onartzea.
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Bilerara etorritakoak:
Izena eta abizena
Izena eta abizena
Izena eta abizena
Izena eta abizena
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Ebaluaziorako irizpidea Bikain Oso gai Gai Ezgai Aurkezpena Aurkezpena ondo egituratuta dago eta gidoia logiko eta entzuleak erraz ulertuko duena da. Entzuleak beti daki aurkezpenaren zein puntuan dagoen. Aurkezpenaren atalak zeintzuk diren eta bere arteko erlazioa zein den argi dago. Aurkezpena egituratuta dago eta gidoia logiko eta entzuleak erraz ulertuko duena da. Entzuleak ia beti daki aurkezpenaren zein puntuan dagoen. Aurkezpenaren atalen arteko erlazio koherenterik badago. Entzuleak zailtasunak ditu aurkezpenaren gidoia jarraitzeko, gai batetik bestera jauzi egiten delako. Batzuetan entzuleak ez daki aurkezpenaren zein puntuan dagoen. Aurkezpenaren atalen arteko erlazio badago, baina ez da oso argia. Aurkezpenak gidoi argi eta ondo egituraturik ez du, eta entzuleak ez du ulertzen. Entzuleak nekez ulertzen du aurkezpena, gidoi egoki eta ondo egituratuta betetzen ez duelako. Entzuleak batsutan ez daki aurkezpenaren zein puntuan dagoen. Aurkezpenaren atalen arteko koherentziarik ez dago. Informazioaren kalitatea Gaien ezagutza osoa erakusten du. Hizkera teknikoa ondo erabiltzen du eta hitz tekniko xume eta zehatzak aukeratzen ditu kontzeptuak adierazteko. Gaien ezagutza ona erakusten du. Hizkera teknikoa erabiltzen du eta hitz tekniko xumeak aukeratzen ditu kontzeptuak adierazteko. Gaien atal batzuen ezagutza ona erakusten du. Hizkera teknikoa erabiltzen du eta hitz tekniko xumeak aukeratzen ditu hainbat kontzeptu adierazteko. Gaien ezagutza ez du erakusten. Hizkera teknikoa ez du ondo erabiltzen eta aukeratzen dituen hitz teknikoak ez dira oso egokiak kontzeptuak adierazteko. Idatzizko adierazpena Ez dago gramatikaakatsik ezta ortografia hutsak. Testua erraz irakurtzen da, diseinua homogeneo, hizki tamaina , kolore konbinazio eta gardenki bakoitzean agertzen den testuaren luzera egokiak direlako. Gramatika-akats eta ortografia huts bat edo bi baino ezdago. Batzuetan testuaren irakurketa zaila da hizki tamaina , kolore konbinazio eta gardenki bakoitzean agertzen den testuaren luzera egokia ez delako. Gramatika-akats eta ortografia huts hiru badago. Atzealde iluna, hizki tamaina txikia edo paragrafo luzeegiak erabiltzeagatik, irakurketa zaila da. Gramatika-akats eta ortografia huts lau edo gehiago badago. Hizki tamaina oso txikia, paragrafo oso luzeak edo koloreen arteko kontraste ezegokia erabiltzeagatik, irakurketa oso zaila da. |
addi-0d812e75c000 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13926 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-12-22 | science | Fernández de Arroyabe Olaortua, María Ainhoa | eu | Nola eraikitzen da ikus-entzunezko testu arrakastatsu bat? Kimuakeko film laburrei buruzko txostena | Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Azkenik, notaren %30 suposatzen du problemetan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren ezarpenaren ebaluazioak, eta, zuzenki dago lotuta, ikasgela praktiketan ikasleek egin behar duten lanarekin. Esleipen hau egiteko arrazoiak bi dira: lehenik eta behin, inplementazioa gehienbat ikasgela praktiketan garatzen dela. Egitasmoak hartzen duen eskola magistralen portzentajea baxua izateaz gain (6 ordu presentzial, 9 ez presentzial), ikasgela praktiketan bete behar den lana osatzeko bideratuta daude bertan egiten diren ekimenak. Eta bigarrenik, %30a da, hots, graduan onartutako ikasgaiaren ebaluazio sistemak erabiltzen duen portzentajea. Gauzak horrela, 2013/2014. urtean ezarriko den metodologiaren ebaluazioak, egungo programak finkatzen dituen balio eta irizpideak mantenduko ditu, aldaketa txiki batekin: eskola magistraleko 6 orduetan, eta, hauei dagozkien 9 ordu ez presentzialetan, ikasleek egin behar dituzten jarduerak, ikasgela praktikei zuzenduta dagoen %30aren barruan baloratuko dira, hain zuzen ere. 2.1. Galdera eraginkorra, azpi-galderak eta arazoaren idazketa - Zeintzuk dira film labur batek bete behar dituen ezaugarriak Kimuak egitasmoan aukeratua izateko?
- Zeintzuk dira fikziozko ikus-entzunezko testuen ezaugarriak eta osagaiak? - Zeintzuk dira ez fikziozko ikus-entzunezko testuen ezaugarriak eta osagaiak? - Zeintzuk dira ikus-entzunezko fikziozko eta ez fikziozko testuak sailkatzeko irizpideak?
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
3 Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu ondoren, Itoiz Beltzunegi kultur teknikari gisa hasi da lanean Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filmategia Fundazioak sustatzen duen Kimuak programaren inguruko txosten bat idaztea eskatu dio Gobernu berriak. Urtero, euskal film laburrik onenak aukeratu, eta, munduko zine eta ikus-entzunezko zinemaldi zein merkatu nagusietara banatzen ditu programak. Sortzaile gazteentzat aukera paregabea suposatzen du katalogoan parte hartzeak. Kontuan hartzekoa da, esaterako, Kimuak egitasmoaren bidez, Borja Cobeaga eta Nacho Vigalondoren film laburrak Hollywood-eko Oscar sarietarako aukeratu zituztela.
Horren harira, azken edizioan aukeratutako bi film laburren inguruan polemika handia piztu da euskal gizartean. Aipatu film labur horiek oso abstraktuak dira, eta, zenbait zinemagileen iritziz, ez dituzte aukeratuak izateko behar diren gutxieneko kalitate irizpiderik betetzen. Hau dela eta, epaimahaiak egindako aukeraketaren arrazoiak publikoki azaltzea eskatu du Euskal Zinema Zuzendari Gazteen Elkarteak. Beraien ustez, ez dira nahikoak Euskal Filmategia Fundazioak urteroko deialdian plazaratzen dituen aukeraketa irizpideak, ez bai dute aukeraketa justifikatzeko oinarri sendorik eskaintzen. Hartara, euskal film labur batek Kimuak egitasmoan aukeratuta izateko bete behar dituen ezaugarri objektiboak definitzen dituen txostena nahi du Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendaritzak. Fikziozko zein informatiboak diren film laburren gaineko kalitate-ezaugarriak zeintzuk diren azaldu behar du dokumentuak. Helburua da epaimahaiak urtero egiten duen aukeraketan, orain arte baloratu diren irizpide zabalez gain, ezaugarri objektibo hauek kontuan hartzea.
- H.1. Ikus-entzunezko testuak analizatzeko bitartekoak ezagutzea, erabiltzea eta aplikatzea. - H.2. Ikus-entzunezko kontzeptuak modu zuzen batean erabiltzea. - H.3. Lan kooperatiboaren garrantziaz jabetzea. - H.4. Ikus-entzunezko testuen gaineko analisia eta hausnarketa, idatziz, eta, ahoz, modu zuzenean komunikatzeko gai izatea. - H.5. Ikus-entzunezko testuen gainean eztabaidatzeko argudioak erabiltzea.
1.2. Landuko diren ikasgaiko gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak
Taula 10. Inplementazioaren bitartez landuko diren konpetentzia eta ikaskuntza emaitzak IKASGAIKO GAITASUNAK IKASKUNTZA EMAITZAK
IK.H.01. Ikus-entzunezko produktuen gaineko hausnarketa egiteko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzea
I.E.01. Ikus-entzunezko Hizkuntzaren gaineko testu teorikoak eta entseguak ezagutzea, irakurtzea eta ulertzeko gaitasuna izatea. IE.02. Aipatu testuetatik ondorioztatutako ideia eta kontzeptu nagusiak zein diren identifikatzea eta ulertzea. IE.03. Ikus-entzunezko produktuen gaineko hausnarketa egiterakoan kontzeptu eta printzipio nagusiak modu zuzenean aplikatzea.
I.E. 04. Irudi finko zein ikus-entzunezko testuen sumaketaren funtzionamendua ezagutzea eta sumaketak dakartzan baldintzapenak ulertzea. I.E. 05. Errepresentazioaren kontzeptua ezagutzea eta ulertzea, hots,
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
4 *Taulan zehazten diren ikasgaiko gaitasunez gain, adierazten ez den beste konpetentzia bat lantzen da: ekipoan lan egiteko ahalmena, alegia. POI.K.05. akronimoarekin adierazten du taulak, eta, Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza dela medio lantzen den gaitasuna da. Aldez aurretik, eta, berez aurreikusita ez dagoen gaitasun hau, Ministerio de Educación y Ciencia, MEC-en oinarrizko 4. konpetentziarekin zuzenki dago lotuta. MEC4.: “Aditua eta aditua ez den publikoari informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak igortzeko gaitasuna izan behar dute ikasleek”. Era berean, gaitasun hau zuzenki erkatzen da Ikusentzunezko Komunikazioko graduko, eta, Publizitate eta Harreman Publikoko graduko, beste bi gaitasunekin. Batetik, IK.G.08.: “Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz”; eta, bestetik, PU.G.08.: “Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.”.
IK.H.02. Ikus-entzunezko eta ikusizko irudiaren zeinu eta kodeak interpretatzen eta analizatzen laguntzen duten pertzepzio-gaitasunak, balio sinbolikoak eta kulturalak identifikatzea
irudi finkoak zein ikus-entzunezko testuak eraikitako produktuak direla barneratzea, eta, argi izatea, aldez aurretik esanahi jakin bat adierazteko sortu direla. I.E. 06. Irudi finkoen zein ikus-entzunezko testuen aurrean eraikitako esanahia interpretatzeko behar diren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta aplikatzea.
IK.H.03. Ikus-entzunezko berezko errekurtsoak eta teknikak ezagutzea. I.E. 07. Ikus-entzunezko testuen osagai morfologikoak ezagutzea eta identifikatzea. I.E. 08. Ikus-entzunezko testuen osagai sintaktikoak ezagutzea eta identifikatzea. I.E. 09. Ikus-entzunezko fikziozko testuek eta ez fikziozko testuek dituzten eredu formalak ezagutzea.
IK.H.04. Ikus-entzunezko testuak analizatzea, eztabaidatzea eta interpretatzea.
I.E. 010. Ikus-entzunezko testuen osagai morfologikoak, sintaktikoak eta eredu formalak fikziozko testuetan identifikatzea, analizatzea eta eraikitako esanahia interpretatzea. I.E. 011. Ikus-entzunezko testuen osagai morfologikoak, sintaktikoak eta eredu formalak ez fikziozko testuetan identifikatzea, analizatzea eta eraikitako esanahia interpretatzea. IE. 012. Fikziozko eta ez fikziozko testuen gainean egindako analisiak idatziz modu zuzenean aurkeztea. Hots, ikus-entzunezkoen berariazko kontzeptuak zuzenki adierazi behar dituzte idatzitako lanek. I.E. 013. Fikziozko eta ez fikziozko testuen gainean egindako analisiak hitz-jario eraginkor, argudiatze zuzen eta ikusizko zein ikus-entzunezko baliabide egokiak erabilita publikoki aurkeztea. I.E. 014. Publikoki egindako aurkezpenetan entzuleek egindako galdera edo iradokizunei modu zuzenean erantzutea eta eztabaidatzea. POI.K.05.* Ekipoan lan egiteko gaitasuna eskuratzea. I.E.015. Talde formalak osatu eta elkarrekiko dependentzia baikorra garatzeko estrategiei so eginez, lan egin behar dute ikasleek.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
5 1.3. Problema egituratzailearen garapen sekuentziala
Galdera egituratzailea planteatzerakoan, zeintzuk dira film labur batek bete behar dituen ezaugarriak Kimuak egitasmoan aukeratua izateko?, adierazten da problemaren irakaskuntza helburu nagusia. Ikus-entzunezko testuen analisia egiten ikasiko dute Ikasleek (Kimuak egitasmoaren film labur jakinen aukeraketa bat izango da analisiaren corpusa). Horretarako, ezinbestekoa da ikus-entzunezko lengoaiaren ardatz diren kontzeptu teorikoak ikastea (izaera teoriko-praktikoa duten kontzeptuak dira, eta, ondo ulertzeko, ezinbestekoa da analisia egitea). Analisian aplikatu behar diren eduki teorikoak dira: osagai morfologikoak, sintaktikoak, eszenaratzea, egitura narratiboa, baliabide adierazgarriak, eta, elementu hauek antolatzeko moduak, edo, eredu formalak.
Taula 11. Ikaskuntza ibilbidearen planifikazioa eta garapena Galdera eragilea Eduki teorikoak -Zeintzuk dira film labur batek bete behar dituen ezaugarriak Kimuak egitasmoan aukeratua izateko? - Gaitegiaren IV. Eta V. gaian lantzen diren guztiak. Jarraian, pausuz pasu, adierazten direnak, alegia. Azpi-galderak Eduki teorikoak -Zeintzuk dira fikziozko ikus-entzunezko testuen osagaiak eta hauen ezaugarriak? Ikus-entzunezkoen osagai morfologikoak eta sintaktikoak. Eszenaratzea eta muntaketa. -Zeintzuk dira ikus-entzunezko fikziozko testuak eraikitzeko eta sailkatzeko irizpideak? Egitura narratiboa eta eredu formalak. -Zeintzuk dira ez fikziozko ikus-entzunezko testuak analizatzeko kontuan hartu behar diren elementuak? Narrazioa eta muntaketa (osagaiak eta eszenaratzea ezagutzen dituzte, fikzioan erabiltzen diren oinarrizko elementuak dira). Zeintzuk dira ikus-entzunezko ez fikziozko testuak sailkatzeko irizpideak? Argudiatze moduak: eredu instituzionala, eredu behatzailea eta elkarreragilea
Ikus-entzunezko testuinguru zabala planteatzen du izaera orokorra duen galdera eragileak. Elkarren jarraian azaltzen diren lau azpi-galderak, berriz, mailakatutako ezagutza zehatzekin daude lotuta. Film laburren analisia da ibilbidearen haria. Hasieran, fikziozkoak, eta, ondoren, ez fikziozkoak.
Ikus-entzunezko fikziozko, eta, ez fikziozko testuetan, oinarrizkoak diren kontzeptuak ezagutzera behartzen du lehenengo azpi-galderak: eszenaratzearen ezaugarriak eta osagai morfologikoak, alegia. Hauekin batera lantzen dira, eszenaratzea, eta, fikzioan nagusi den muntaketa eredua. Bestetik, aipatu beharra dago, dokumentalaren eredu behatzaileak erabiltzen duela fikziozko muntaketa eredu nagusia, jarraitutasunarena, hain zuzen ere; eta, hortaz, oraindik ezagutzen ez duten arren, beranduago landuko duten ezagutza aurreratzen ari dira ikasleak. Laburtuz, lehenengo fase honetan fikziozko testuak lantzeaz gain, aitzinatzen dira dokumental eta ez fikziozko testuen oinarrizko ezaugarri eta eduki batzuk.
Bigarren azpi-galderan mantentzen da ikuspegi hau. Hots, fikziozko egitura narratiboa ikasterakoan, dokumental, eta, ez fikziozko testuetan, ere, oinarrizkoak diren kontzeptuak irakasten dira. Hori bai, fikzioari dagozkion eredu formalen deskribapen orokorra egiten dute ikasleek fase honetan. Izan ere, eduki hauek ez dira sakonki aztertzen Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaian. Berez, beste ikasturtetan ematen diren ikasgaien bidez, ezagutza horietan sakonduko dute Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasleek. Era berean, esparru
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
6 honetan sakontzeko, hautazko ikasgai bat dute Publizitate eta Harreman Publikoko graduko ikasleek. Kazetaritzako ikasleek, berriz, ez dute horrelako aukerarik izango, baina, Ikusentzunezko Hizkuntza ikasgaian landutakoarekin, bermatuta dute eduki hauen gaineko ikuspegi orokor, eta, sendo bat eskuratzen dutela; Kazetaritzako graduak eskatzen duen ezagutza maila, alegia.
Dokumental, eta, ez fikziozko testuetan, murgiltzeko bidea zabaltzen du hirugarren azpigalderak. Izan ere, orain arte, ikasleek ezagutu dituzten oinarrizko elementuak, testuinguru berri batean nola gorpuzten diren ikasiko dute jarraian. Honetarako, ezinbestekoa da. dokumental, baina, batez ere, ez fikziozko testuen logika ulertzea. Fikziozko produktuak bezala, eraikitako testuak dira dokumentalak eta ez fikziozko testuak. Hots, naiz eta “errealitatearekin” lan egin, munduaren gaineko irakurketa jakin bat plazaratzeko asmoarekin antolatzen dute kontakizuna, izaera informatibo edo dokumentala duten produktuek. Orain arte egindako ibilbideari esker, oso erraz eta modu arinean onartzen da ideia hau. Honen ondorioz, ia automatikoa da azken azpi-galderarako jauzia.
Azken azpi-galderaren kasuan, fikzioan baino zehatzago landuko dira ez fikziozko erdu ezberdinak. Izan ere, hautazko ikasgaien bidez eduki hauetan sakontzeko aukera izango dute Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek. Baina ez da gauza bera gertatzen, Publizitate eta Harreman Publikokoen kasuan. Hauek ez dute, printzipioz, honelako ezagutza sakonaren beharrik, eta, hortaz, beraien ikaskuntza planak ez du arlo hau garatzen duen bestelako ikasgairik. Kazetaritzakoek, berriz, beste ikasgai batzuetan, zeharka, lantzen dute gai hau. Honen adibidea da, esaterako, beraien ikasketa planaren barruan txertatuta dagoen beste ikasgai bat, zeinean, ikus-entzunezko erreportaje bat egiten duten. Hau guztia kontuan hartuta, gradu bakoitzaren beharrizanetara egokitu dira Problemetan Oinarritutako Irakaskuntza egitasmo honen edukiak.
1.4. Planifikazioa
Jarraian aurkezten den 13. taulan azaltzen dira, Problemetan Oinarritutako Irakaskuntza egitasmoaren planifikazioa, eta, ibilbidea. Taula egituratzerakoan, hiru izan dira kontuan hartu diren irizpide nagusiak: lehenengoa, eskola presentzialetan ikasleek egin behar dituzten ekintza hezigarriak; bigarrena, eskolatik kanpoko jarduerak, eta, azkenengoa, egitasmoaren saioak egutegian kokatzeko unea. Saioen denboratasuna finkatzen dute, taularen lehenengo bi zutabe bertikalek. Hartara, lehenengo zutabean erakusten da, lauhilekoaren astearen zenbakia, eta, bigarrenean, berriz, hilabetearen astea. Honela, hilabete baten barruan egiten diren ekimenak sinkronikoki ikusteko aukera dago. Era berean, jarduera praktikoekin batera, eskola magistraletan, paraleloki eman behar diren eduki teorikoen jarioa ere zehazki planifikatu daiteke. Azkenik, ekimenen garapena diakronikoki ikusteko aukera ere ematen du taulak. Hots, taulan ikusten da, jarduera praktikoen kontzentrazio, eta, dilatazio uneak noiz ematen diren. Bestetik, aipatu beharra dago, planifikazio hau gutxi gora beherakoa dela, eta, berau antolatzeko, aurtengo akademia-egutegia, eta, ordutegiak, hartu dira abiapuntutzat. Hots, eskolak banatu dira astelehen eta ostiraletan, eta, egun bakoitzean, banatu dira bi ordu jarraituen blokeetan. Gainera, aurtengoan, ez zegoen talde bikoizketarik. Hots, talde bakarra dago eskola teoriko zein praktikoetarako. Honekin batera, jai egunak saihesteko orduan, ikasgela praktikak egunez mugitzeko aukera ematen du egutegi honek. Hau guztiari esker, aurtengoan, bermatu dira 14 ikasgela praktika.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
7 nortzuk parte hartzen duten ariketa bakoitzean (berton zehazten da jarduera bakoitzean talde osoak parte hartzen duen, talde formalek parte hartzen duten, edota, talde informalek parte hartzen duten), ekimenaren deskribapena, materiala, helburua eta iraupena. Honen harira, nabarmendu behar da iraupena oso zehatza dela: programan adierazitako denborarekin bat egiten du. Taulan nahiko argi azaltzen dira ere honako informazioak: eskola orduetatik kanpoko ekimenak zeintzuk diren, fitxak noiz igo behar diren, nora, edo, nori zuzendu behar zaizkion.
Saio bakoitzeko fitxaz gain, beste bi dokumentu nagusi azpimarratu behar dira: talde formalaren konpromiso dokumentua, hots, astero eskolatik kanpo egiten duten lanaren memoria da dokumentu hau. Bigarrena, txostenaren gida da, eta, hau berriz, bideratuta dago ekimen gehienetan egiten diren ariketak batzeko. Azken batean, ariketa guztiak txostenaren atal batekin daude lotuta.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Lanen aurkezpena eta POIko ebaluazioa. GUZTIRA: 50 ordu
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
9 Egitasmoa eta Problemetan Oinarritutako Irakaskuntzaren plangintzaren aurkezpena 1. SAIOA Irakaskuntza mota: eskola mag. Ikasturte/astea 1 Hilabetea/astea Iraila /2 Presentziala Ez presentziala Talde osoa Iraupena 60min Ez dago Jarduera mota: ikasgaiaren egitasmoaren azalpen sakona egingo du irakasleak
Gaitasunak: IK.H.01, IK.H.03, IK.H.04, POI.K.05. Ikaskuntza emaitzak: I.E.01, 02, 03, 07, 08, 09, 010, 011, 012, 013, 014 eta 015. Helburu Didaktikoa - Ikasgaiaren egitarau teorikoa ezagutzeaz gaian, ikasleek ikasturtean zehar Problemetan Oinarritutako Ikaskuntzaren nondik norako guztiak ondo ulertzea. - Moodle aurkeztea. - Egitarau teorikoa eta POIko plangintza eskura izatea. Materialak Ikaslearen eskuliburua da egitasmo teorikoa eta Problemetan Oinarritutako Irakaskuntzaren plangintza zehazki azaltzen duen dokumentua. Honen laburpena banatuko da eskolan, eta, dokumentu osoa Moodlen eskegita izango dute ikasleek lehen egunean. Ekimenak Irakasleak: - Ikasgaiaren egitasmoaren laburpena banatuko du irakasleak ikasleen artean (egitarau teorikoa eta POI programaren laburpena). - Moodlen sartuko da irakaslea, eta, egitasmo osoa deskargatuko du. Bide batez, Moodlen oinarrizko funtzionamendua azalduko die ikasleei. - Egitarau teorikoa, eta batez ere, Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza egitasmoaren azalpen sakona egingo du irakasleak. Hots, POI zertan datzan, lan kooperatiboa zer den, zer nolako lan antolamendua dakarren, eta, azkenik, talde lanaren asteko programaziori erreferentzia egingo dio irakasleak. - Ikasleen zalantzak argituko ditu. - Oso garrantzitsua: 2. saiorako eramangarria ekartzea eskatuko die ikasleei. Ikasleak/ek: - Moodlen eskegitako dokumentuari erreparatuz, eta, eskura emandako laburpenaren dokumentua lagungarri izanda, irakaslearen azalpenak entzungo dituzte ikasleek. - Zalantzak plazaratuko dituzte.
Entregatu beharrekoa Oraingoan ez dago etxeko lanik, lan ez presentzialik.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
10 Problemaren aurkezpena: zer dakigu Kimuaki buruz? 2. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika Ikasturte astea 2 Hilabetea/astea Iraila/3 Presentziala Ez presentziala Talde informaletan /banaka Iraupena: 60 min Banaka Iraupena: 60 min Jarduera motak: Puzzlea. Ikaskuntza helburuak taldeka definitu. Informazioa banaka bilatu. Aurkitutako informazioa taldean komunean jarri. Gaitasunak: IK.H.01, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak: I.E.0.1., I.E.02., I.E.015 Helburu Didaktikoa - Ikasturte amaieran Kimuaki buruz egin behar duten txostena kontuan hartuta, programaren gainean bilatu behar duten oinarrizko informazioa zein den erabaki, bilatu eta osatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - Fitxa 1. Abiapuntua: problema egituratzailea. Zeintzuk diren bilatu behar dituzten hiru informazio nagusiak ondorioztatu behar dituzte ikasleek.. - Internet: aurreko eskola egunean eramangarriak ekartzeko eskatu zaie. Ez presentziala: Trípodos aldizkarian argitaratutako Kimuak egitasmoaren garapenari buruzko artikulu akademikoa (ikusi eranskinak). Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute. Ekimen presentziala Irakasleak Zerrenda pasa. Ekimena gidatuko du. Talde informalak osatzeko jarraibideak eman eta ikasleak talde heterogeneoetan nahastuko ditu. 3 ikasle talde bakoitzeko. Ekimenaren urrats bakoitzeko azalpenak emango ditu eta batez ere, denbora zorrozki kontrolatuko du. - Eskola amaitu baino lehen, ordu ez presentzialetan ikasleek banaka egin behar duten lana aipatuko du. Ikasleak/ek - 10 minutu: irakaslearen aginduak jarraituz, talde informalak osatu (3 ikasle talde bakoitzeko) - 10 minutu: Kimuak egitasmoari buruzko testua irakurri eta problemarekin hasteko lortu behar dituen hiru informazioak zeintzuk diren erabaki behar dute ikasleek taldean. Hiru helburu direnez, helburu bat aukeratuko du taldekide bakoitzak. - 10 minutu: Kimuak egitasmoari buruz esleitu zaion informazioa Interneten bilatuko du ikasle talde bakoitzak (aurreko eskola egunean eramangarria ekartzeko eskatu zaie). - 10 minutu: ikasleek bilatu behar izan duten komuneko helburuaren araberako taldeak (3 pertsona) osatu eta aurkitutako informazioa plazaratuko dute taldean. - 10 minutu: eskola hasierako talde informalak bildu eta hiru helburuei buruz jasotako informazio guztia idatziz jaso 1. fitxan. - 10 minutu: talde osoak saioan ikasitakoaren gaineko hausnarketa laburra egingo da. Entregatu beharrekoa: 1. fitxarekin batera bildutako informazio guztia idatziz. Epea: eskola orduaren barruan. Ekimen ez presentziala
Ikasleak: - Moodlen eskegitako Kimuak egitasmoaren garapenari buruzko artikulu akademikoa irakurri eta datu esanguratsuenak azpimarratu behar ditu Ikasle bakoitzak (artikulua dokumentu honen eranskinetan dago eskuragarri). Entregatu beharrekoa: artikuluan azpimarratu dituen datuekin hurrengo saiora eraman behar du norberak. Epea: 3. saioa.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
1. Fitxa: Abiapuntua: problema egituratzailea. Zer dakigu Kimuaki buruz?
Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu ondoren, Itoiz Beltzunegi kultur teknikari gisa hasi da lanean Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filmategia Fundazioak sustatzen duen Kimuak programaren inguruko txosten bat idaztea eskatu dio Gobernu berriak. Urtero, euskal film laburrik onenak aukeratu, eta, munduko zine eta ikus-entzunezko zinemaldi zein merkatu nagusietara banatzen ditu programak. Sortzaile gazteentzat aukera paregabea suposatzen du katalogoan parte hartzeak. Kontuan hartzekoa da, esaterako, Kimuak egitasmoaren bidez, Borja Cobeaga eta Nacho Vigalondoren film laburrak Hollywood-eko Oscar sarietarako aukeratu zituztela.
Horren harira, azken edizioan aukeratutako bi film laburren inguruan polemika handia piztu da euskal gizartean. Aipatu film labur horiek oso abstraktuak dira, eta, zenbait zinemagileen iritziz, ez dituzte aukeratuak izateko behar diren gutxieneko kalitate irizpiderik betetzen. Hau dela eta, epaimahaiak egindako aukeraketaren arrazoiak publikoki azaltzea eskatu du Euskal Zinema Zuzendari Gazteen Elkarteak. Beraien ustez, ez dira nahikoak Euskal Filmategia Fundazioak urteroko deialdian plazaratzen dituen aukeraketa irizpideak, ez bai dute aukeraketa justifikatzeko oinarri sendorik eskaintzen. Hartara, euskal film labur batek Kimuak egitasmoan aukeratuta izateko bete behar dituen ezaugarri objektiboak definitzen dituen txostena nahi du Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendaritzak. Fikziozko zein informatiboak diren film laburren gaineko kalitate-ezaugarriak zeintzuk diren azaldu behar du dokumentuak. Helburua da epaimahaiak urtero egiten duen aukeraketan, orain arte baloratu diren irizpide zabalez gain, ezaugarri objektibo hauek kontuan hartzea.
- Zeintzuk dira zeregin honekin hasteko ezagutu behar dituzuen hiru gai nagusiak?
Trípodos aldizkarian argitaratutako Kimuak egitasmoaren garapenari buruzko artikulu akademikoa (ikusi eranskinak).
Galdera: zeintzuk dira Kimuakeko garapena azaltzen duten artikuluaren daturik interesgarrienak? Azpimarratu itzazu datu garrantzitsuenak eta eskema batean antolatu.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
12 Talde formala osatu eta lehen erronka: zeren arabera definitzen da film baten kalitatea? 3. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika. Ikasturte astea: 2 Hilabetea/astea: Iraila/3 Presentziala Ez presentziala Talde formalak Iraupena: 60 min Talde formalak Iraupena: 60 min Jarduera motak: taldeak osatzeko eta funtzionamendu egokia izateko ekimenak. Ikaskuntza helburuak taldean erabakitzea. Banaka landutako informazioa komunean jarri. Gaitasunak: IK.H.01,POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak: I.E.0.1., I.E.02., I.E.03, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Ikasleek talde formalean lan egitea, eta, lan kooperatiboak zer suposatzen duen ulertzea. - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Ikasle bakoitzak bakarka egindako lana komunean jarri. Elkarrekiko dependentzia baikorra zer den ulertzen hasi. - Kimuaki buruzko txostenari begira, bi galdera eragile planteatzea: zeren arabera definitzen da film laburren kalitatea?; eta: zeren arabera aukeratuko dira txostena idazteko film laburrak? Materialak Irakasleak: Presentziala: - Talde formalaren konpromiso dokumentua (ikusi eranskinak). - Fitxa 2. Hausnarketa: zeren arabera definitzen da film laburren kalitatea?, zeren arabera aukeratuko dira txostena idazteko film laburrak? (ikusi eranskinak). Ez presentziala: - Talde formalaren konpromisoa. - Fitxa 2. Hausnarketa: zeren arabera aukeratuko dira txostena egiteko film laburrak? Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Ekimen presentziala Irakasleak: - 10 minutu: zerrenda pasa. Talde formala zer den eta taldeak adostu behar duen konpromiso dokumentua zer den azalduko du. - 10 minutu: ikasleei talde formalak osatzeko denbora emango die. - 10 minutu: talde formal bakoitzari konpromiso dokumentua banatu eta sinatuko duten akordioari buruzko eztabaida egiteko denbora utzi. - 10 minutu: talde guztiei Moodlen eskegita dagoen 2. fitxa jaitsi eraziko die. Berton, Trípodos aldizkariaren artikulua abiapuntutzat hartuta, ikasturte amaieran ikasleek idatzi behar duten txostenarekin planteatzen diren lehenengo galderak bideratuko ditu. Eztabaida piztu. - 10 minutu: talde bakoitzari fitxa 2 lantzeko denbora eman. Zalantzak erantzun. Ikasleak/ek - 10 minutu: irakaslearen azalpenak entzun. - 10 minutu: talde formalak osatu. - 10 minutu: konpromiso dokumentua irakurri, adostu beharrekoaren gainean pentsatu eta eztabaidatu. - 10 minutu: 2. fitxa jaitsi eta irakurri. Irakasleak planteatutako zalantzatan pentsatu eta eztabaidan parte hartu. - 10 minutu: taldean 2. fitxan plazaratzen diren gaiei buruzko gogoeta egiten hasi. Taldekide bakoitzak irakurritako artikulutik ondorioztatu dituen ideiak komunean jarri. Entregatu beharrekoa: deus. Epea: Ekimen ez presentziala
Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: Konpromiso dokumentua osatu, eskaneatu eta Moodlen igo. - 2. fitxari buruz eztabaidatu. Taldekide bakoitzak irakurritako artikulutik ondorioztatu dituen ideiak komunean jarri ondoren, fitxa osatu eta Moodlera igo.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Taldekideek saio bakoitzeko bete behar duten fitxa. SAIOA: ASTEA: Ekimena: Non, noiz eta nortzuk bildu zarete: Lana egiteko behar izan duzuen denbora: Zer egin du bakoitzak? Arazorik? Iradokizunik?
Irakurri duzuen Trípodoseko artikuluaren informazioa lagungarri izanda, bi galdera hauei erantzun eta egindako gogoeta argudiatu:
Entregatu beharrekoa: Taldearen konpromiso dokumentua. 2. Fitxa Epea: 4. saioa baino egun bat lehenago.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
14 Talde formala egonkortu / film laburren corpusa baloratu 4. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika Ikasturte astea 3 Hilabetea/astea Iraila/4 Presentziala Ez presentziala Talde formalak Iraupena: 60 min Talde formalak Iraupena: 360 min Jarduera mota: gai bat ikaskideen aurrean laburki aurkezten du talde batek. Talde guztiek gaia komunean jarri. Irakaslearen azalpena. Ikaskuntza helburuak guztiok elkarrekin erabakitzea. Taldeak analisirako objektuak aukeratzea. Gaitasunak: IK.H.01, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak: I.E.01, I.E.02, I.E.03, I.E. 14, I.E.015. Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Ikasleek film laburren sailkapenak suposatzen dituen zaitasun erreal guztiez jabetzea. Proposamen itxiaren beharra onartu. - Eztabaida garatzea da helburua. Materialak Irakasleak: Presentziala: - Talde formalaren lan ez presentzialaren jarraipen dokumentua. - 2. fitxa osatuta. - Fitxa 3. Txostenerako film laburren proposamena. Talde bakoitzak landu behar dituen film laburren aukeraketa egiteko balorazio irizpideak (ikusi eranskina). Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - Fitxa 3. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Internet /Bideoteka. Ekimen presentziala Irakasleak: - 10 minutu: zerrenda pasa. Konpromiso dokumentuari buruzko zalantzak argitu. - 10 minutu: Moodletik talde formalaren lan ez presentzialaren jarraipen dokumentua jaitsi eta aurkeztu. - 15 minutu: talde formal bat aukeratu eta bertako ikasle bati 2. fitxan landutakoa aurkeztea eskatuko dio. Ondoren, beste taldeetakoen iritziak plazaratuko dira. Ekimena zalantzak sortzeko pentsatuta dagoenez, irakasleak proposamen itxi bat egingo die ikasleei. - 15 minutu: filmak aukeratzeko irizpidearen zailtasunak laburtu, errealitatean ematen diren zailtasunak direla azpimarratu eta argudiatutako sailkapenerako irizpideak betetzen dituzten Kimuakeko film laburren zerrenda bat aurkeztuko du. Moodletik jaitsitako 3. fitxa, alegia. Ikasle talde bakoitzak zerrenda honetatik fikziozko eta ez fikziozko film labur bana aukeratu behar du. Honetarako, film labur guztiak ikusi eta baloratu beharko ditu. OHARRA: irakaslearen planteamendu honen arrazoia problemaren ibilbidea zuzentzea da. Aukeratzeko ematen diren filmak oso aberasgarriak dira, ikasleek ondorio hauetara heltzeko eskarmentu eta informazio handia beharko lukete. Ikasturte amaieran nahikoa izango dute baina orduan ere programako 110 film labur ikusi beharko lituzkete sailkapena egiteko. Bestetik, aipatu beharra dago ez fikziozko bi film labur aukeran ematen zaiela eskolan landuko ditugun bi ereduetako adierazle bikainak direlako. Ikasleak/ek - 10 minutu: konpromiso dokumentuari buruzko zalantzak plazaratu eta argitu. - 10 minutu: Moodle zabaldu. Taldeko lan ez presentzialaren dokumentua zer den ikusi eta zalantzak argitu. - 15 minutu: irakasleak aukeratu duen talde formalaren ordezkariaren aurkezpenari so egin, 2. fitxa. Ondoren, talde formal guztietako ordezkari zein partaideek irakasleak bultzatuko duen eztabaidan parte hartuko dute. - 15 minutu: irakaslearen proposamena entzun. 3. fitxa jaitsi eta eskolatik kanpo
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. - 3. fitxari osatzeko film laburrak ikusi eta ebaluatu behar dituzte. Dokumentuak film laburren estekak ditu ikuskapena interneten egiteko: www.kimuak.com. web orriarena, alegia. Dena den, taldeek Fakultateko Bideoteka ere erabil dezakete, Kimuakeko film labur guztien bilduma eskura dute berton. Entregatu beharrekoa: 3. fitxa Modlera igo. Epea: 5. saioa baino egun bat lehenago.
3. fitxa. Txostenerako film laburren proposamena. Talde bakoitzak landu behar dituen film laburren aukeraketa egiteko balorazio fitxa.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Film labur bakoitza baloratzeko fitxa hau bete behar duzue:
Izenburua: Urtea:
Zuzendaria(k): Produkzio etxea:
Generoa: Hizkuntza:
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Talde bakoitzak landuko duen film laburren esleipena adostu 5. SAIOA Irakaskuntza mota: eskola magistrala Ikasturte astea: 4 Hilabetea/astea: Urria/1 Presentziala Ez presentziala Talde formaletan Iraupena: 120min Talde formaletan Iraupena: 60min Jarduera motak: Talde guztiek gaia komunean jarri. Talde guztien artean lanerako objektuaren esleipena adostu. Gaitasunak: IKH.01, POI.K.05, Ikaskuntza emaitzak: I.E.03, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Ikasleek txostena idazteko proposatutako film labur guztiak ikusi eta baloratzea. Talde bakoitzak bi landu behar izango ditu, baina problemaren ikuspegi orokorraz jabetzeko corpus osoa ezagutzea ezinbestekoa da. - Talde bakoitzaren film esleipena egitea. - Talde eztabaida egitea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 3. Fitxa guztiak osatuta Moodlen. - 4. fitxa Moodlen. Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - 4. Fitxa Moodlen. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. Ekimen presentziala Irakasleak: - 10 minutu: zerrenda pasa. Ikasleen talde formalen ordezkarien zein komunean baloratuko diren film laburren zerrenda aurkeztu. Eztabaida bideratu. Fikziozko film laburrak 12 direnez eta ez fikziozkoak bi, 40 minutuko bi blokeetan garatuko dira. Tartean 10 minutuko atsedena hartuko dute ikasleek. - 10 minutu: talde bakoitzaren film laburren esleipena ikasleekin batera erabakiko du. 4. fitxa Moodletik jaitsi eta aurkeztuko du. Ikasleak/ek: - 10 minutu: irakasleak planteatzen duen aurkezpen zerrendari so egin. 40 minutu /10 minutu atseden /40 minutu: film bakoitzaren gaineko balorazioa entzun, iritzia eman. Taldeari dagokionean, bakoitzaren aurkezpena egin. - 10 minutu: esleitutako film laburrak apuntatu eta 4. fitxa irakurri. Entregatu beharrekoa: eskola orduan deus. Epea: Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. - 4. fitxa bete Entregatu beharrekoa: 4. fitxa Modlera igo. Epea: 7. saioa baino egun bat lehenago.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Taldeari esleitutako film labur bakoitzeko fitxa bete. Lan hau egiteko orduan zalantzak badituzue, mesedez, idatzi eta datorren eskolan elkarrekin komentatuko ditugu. Jatorrizko film laburraren izenburua: Film laburraren izenburua: Filmaren irudia hemen txertatu
Zuzendaria: Zuzendari laguntzailea: Gidoigilea: ……………………….eleberri, istorio originalean oinarritutako gidoia. Hizkuntza: Produktorea: Ekoizpen-etxea: Herria: Urtea: Iraupena: Banaketa-etxea: Aktoreen zerrenda:
Arte zuzendaria: Argazkia: Soinua: Musika: Muntaketa: Efektu bereziak: Jantziak: Makillajea: Interneteko loturak:
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
20 Talde formalaren bigarren erronka: azpi-galdera eragileei erantzun: Nola analizatu behar dugu ikus-entzunezko testu bat? Zer ikasi behar dugu horretarako? 6. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika eta eskola magistrala Ikasturte astea: 4 Hilabetea/astea: Urria/1 Presentziala Ez presentziala Talde formala Iraupena: 120min Talde formala Iraupena: 120min Jarduera mota: Ikaskuntza helburuak taldean erabakitzea. Informazioa eta iturriak bilatzea. Banaka landutako informazioa komunean jarri. Talde guztiek gaia komunean jarri eta eztabaidatu. Irakaslearen azalpena. Gaitasunak:IK.H.01., POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak: I.E. 01, IE.02, I.E.03, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Behin Kimuakeko film labur adierazgarriak aukeratuta, txostenak dakartzan gainontzeko azpi-galdera eragileak planteatzea. Hots, ikasleek ikus-entzunezko testu bat analizatzeko orduan zer jakin behar duten eta nola egin behar den pentsatzea. - Azpi-galdera eragile hauek zalantzak piztea eta ikasleek analisirako gidaren beharraz jabetzea. Eskolan eztabaida bultzatzea da helburua. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 5. fitxa Moodlen. Galdera eragileak: nola analizatu daiteke ikus-entzunezko testu bat (ikus eranskina). - Txostena egiteko gida dokumentua Moodlen (ikus eranskina). Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - Txostena egiteko gida dokumentua Moodlen. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. Ekimen presentziala Irakasleak: - 10 minutu: zerrenda pasa. Moodle zabaldu eta 5. fitxa azalduko du. Bertan, problemaren bigarren ardatza aurkezten da: zer jakin behar da eta nola egiten da ikus-entzunezko testu baten analisia? Oharra: ekimena zalantzak sortzeko pentsatuta dago, baina aurrekoan ez bezala, oraingorako ikasleek badute informazio apur bat. Izan ere eskola magistraletan ikus-entzunezko osagaiak aztertu dira. - 10 minutu: talde formal bakoitza bi azpitaldetan banatuko du, A eta B, eta azpitalde bakoitzari galdera batzuk esleituko dizkio. - 10 minutu: azpitalde bakoitzak esleitutako galderen bilaketa egingo du interneten. - 10 minutu: A eta B azpitaldeetako partaideak elkartzeko agindua emango du (talde asko badira bi azpimultzo antolatuko ditu irakasleak). Azpitaldeetako ikasleek aurkitutako informazioa komunean jarriko dute. - 10 minutu: talde formalak elkartu eta A eta B azpi-galderei buruz bildu duten informazioa 5. fitxan idatziko dute. - 10 minutu: atsedena. - 10 minutu: ikasleen talde formalen ordezkarien parte hartze zerrenda aurkeztu. Eztabaida bideratu. - 20 minutu: Eztabaida. Galdera bakoitzaren inguruan dauden iritziak jaso eta bideratu. - 20 minutu: 5. Fitxa guztiak jaso ondoren, eztabaidak eragin dituen zalantzak jaso eta lan proposamena bideratuko die ikasleei. Esparru profesionalean filmak analizatzeko erabiltzen diren tresnak eta prozedurak antolatuko ditu. Ikasleek ezagutza partziala dute baina ikuspegi orokorra behar dute. Txostena egiteko gida dokumentua azalduko du. Gida hau hemendik aurrera garatuko
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
21 diren ekimenei begira ezinbestekoa da. Oharra: irakaslearen planteamendu honen arrazoia problemaren ibilbidea zuzentzea da. Ikasleak/ek: - 10 minutu: Moodle zabaldu, 5. fitxa jaitsi eta irakaslearen azalpenei so egin. - 10 minutu: talde formala bi azpitaldetan banatuko, A eta B. Norberari esleitutako azpitaldea A edo B eta galderak zeintzuk diren argi izan. - 10 minutu: esleitutako galderen bilaketa egin interneten. - 10 minutu: dagokion A edo B azpitaldeetan elkartu eta informazioa komunean jarri. - 10 minutu: talde formalak elkartu eta A eta B bildu duten informazioa 5. fitxan idatziko. - 10 minutu: atsedena. - 10 minutu: irakaslearen parte hartze zerrenda jarraitu. - 20 minutu: Eztabaida. Azpi-galdera bakoitzaren inguruan dituen iritziak eman eta zalantzak plazaratu. Besteen iritzi eta zalantzak kontuan hartu. - 20 minutu: 5. fitxa irakasleari eman. Txostena egiteko gida dokumentua zabaldu eta azalpenak jarraitu. Entregatu beharrekoa: 5. fitxa eskola orduan deus. Epea: lehen eskola ordua. Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. - Txostena egiteko gida dokumentuaren lehen atala osatu: Sarrera. Entregatu beharrekoa: Txostena egiteko gida dokumentuaren sarrera Modlera igo. Epea: 7. saioa baino egun bat lehenago.
5. fitxa. Galdera eragileak: nola analizatu daiteke ikus-entzunezko testu bat?
B. Azpitaldeak erantzun beharreko galderak:
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
1. Aurkeztu dugun problema nagusiari erantzutea da idatzizko txosten honen helburua. Hortaz, jarraian egingo duzuen fikziozko eta ez fikziozko film laburren analisia amaitu ondoren, probleman planteatzen den galdera eragile, zein, azpi-galderei, erantzuten dion azalpen-testua idatzi behar duzue. Hots, lan prozesuaren ondorioa laburtzen duen testua izango da hau.
2. Idazkuntza estiloari dagokionez, honakoak dira arauak: - letra mota, Arial 11, testuan. Izenburuak: Arial 12. Mailaketa: - IZENBURUA BAT , 1. Izenburua bi, 1.1. Izenburua hiru. Testua justifikatuta eta sangriarik gabeko paragrafoak. Paragrafo artean lerro-arteko tarte sinplea. - Irudiak txertatzen badira, argazki oinetan zuzendariaren izena, filmaren izenburua eta urtea agertuko dira. - Aipamenak egiten badira, letra larriz azalduko dira. Bibliografiarako arauak: abizenak (letra larriz), egilearen izena. Izenburua (letra etzanez), argitalpen zenbakia, hiria: argitaletxea, urtea; orriak.
3. Lehen orrialdean, lanaren izenburua eta taldekideen izena eta bi abizenak agertuko dira. Ondorengo orrialdean, aurkibidea.
Zer da Kimuak? Nola funtzionatzen du? Zein izan da programaren garapena? Zeintzuk izan daitezke arrakastaren arrazoi nagusiak? Zeintzuk izan dira, eta, zergatik, film laburrik aipagarrienak? Zeintzuk dira txostena idazteko aukeratu dituzuen fikziozko eta ez fikziozko film laburrak?
2.1. Definizioa - Fitxa teknikoa. Filmaren ibilbidea, lortu duen oihartzuna eta zuen ustez ezaugarririk aipagarrienak. Zuzendariaren profila eta eskarmentua.
3.1. Definizioa (izenburua, urtea, zuzendaria) - Fitxa teknikoa. Filmaren ibilbidea, lortu duen oihartzuna eta zuen ustez ezaugarririk aipagarrienak. Zuzendariaren profila eta eskarmentua. 3.2. Egitura dramatikoa 3.3. Egitura narratiboa 3.4. Muntaketa eta eszenaratzea
4. Txostenaren ondorioak
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
23 Txostenaren sarrera idatzi: Problemaren testuingurua 7. SAIOA Irakaskuntza mota: eskola magistrala Ikasturte astea: 5 Hilabetea/astea: Urria/2 Presentziala Ez presentziala Talde formala Iraupena: 60min Talde formala Iraupena: 60min Jarduera mota: taldeak gai bat ikaskideen aurrean laburki aurkezten du. Talde guztiek gaia komunean jarri eta eztabaidatu. Informazioa eta iturriak bilatu eta taldeka komunean jarri. Taldean ikasitakoaren balorazioa. Ikasitakoa problemaren esparru jakinetan aplikatzea.
Gaitasunak: IK.H.01. POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak: I.E. 01, IE.02, I.E.03, I.E. 14, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Txostenaren sarrerarekin lotzen diren informazioak bildu, zalantzak argitu eta idatziz azaltzea. Landutako testuaren aurkezpen publikoa egitea, ikaskideei ahoz komunikatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 1. fitxa guztiak eskolara eraman. - 4. fitxa guztiak osatuta Moodlen. - Txostena egiteko gida dokumentua: Sarrera. Guztiak. - 6. fitxa. Zuzendarien eskarmentu profesionala Moodlen (ikusi eranskina). Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - 6. fitxa Moodlen. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. Ekimen presentziala Irakasleak/ek - 10 minutu: zerrenda pasa. Eskola ordua Kimuak egitasmoari buruz zein talde bakoitzak landu behar dituen film laburren inguruan jaso, landu eta idatziz azaldu den informazioa aztertuko du. - 10 minutu: talde formal bakoitzaren aurkezpen zerrenda egingo du eta parte hartzea bideratu. 30 minutu: aurkezpenak bideratuko ditu. Txostenaren sarrerak Kimuaki buruz eskatzen duen informazioa aurkeztuko dute ikasleek eta baita 4. fitxa edo fitxa teknikoa. Honek eragindako zalantzak argituko ditu. Ikasleak/ek - 10 minutu: irakaslearen azalpenei so egin. - 10 minutu: aurkezpen zerrendari so egin. - 10 minutu: talde formaletako ordezkari batek Kimuak egitasmoaren definizioa eta funtzionamendua zein den aurkeztuko du. - 10 minutu: talde formaletako Kimuak egitasmoaren garapena eta lorpen nabarmenenak zeintzuk izan diren aurkeztuko du. - 10 minutu: talde formaletako 4. fitxan azaltzen den film laburren fitxa teknikoa azalduko du.
Entregatu beharrekoa: eskola orduan deus. Epea: Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. - Txostena egiteko gidan idatzitakoa osatu. Sarreraren behin betiko bertsioa idatzi. Berton 4. fitxaren informazioa ere txertatu behar da. 6. fitxa bete. Entregatu beharrekoa: Sarreraren behin betiko bertsioa Modlera igo. Epea: 8. saioa baino egun bat lehenago.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Bi film laburren zine-zuzendarien eskarmentu profesionalari buruzko informazioa bilatu eta beraien soslaia idatzi. Zine-zuzendari bakoitzaren argazki bat ere lortu behar duzue.
Gogoratu, eskarmentu profesionala definitzeko orduan, ez direla bakarrik hartu behar kontuan zine-zuzendari bezala egin dituen lanak, pertsona batek beste hamaika ardura eta zeregin garatu ditzake ikus-entzunezkoetan. Era berean, bere lanekin lortu dituen arrakastak edota sariak aipatu beharra dago. Azkenik, ikasketak eta bestelako informazioa ere agertu behar da.
Bilaketa edota idazkuntza egiterakoan, zalantzarik baldin badituzue, idatzi eta argituko ditugu.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Gaitasunak IK.H.01. IK.H.03, IK.H.04, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak I.E.03, I.E.07, I.E.08, I.E.010, IE.011, I.E. 14, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Raccordaren arauak ulertzea eta irudien décougapeari aurre egitea. - Landutakoa ikaskideei ahoz eta terminologia zuzena erabiliz komunikatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 6. fitxa guztiak osatuta Moodlen. (ikus eranskina) - 7. fitxa, découpageren jokoa. Moodlen. (ikus eranskina) - Kartoi mehe handia. Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - 8. fitxa, décougapearen jokoa, 2. atala. (ikus eranskina) Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. - Folio zuriak, aizturrak eta itsasgarria. Ekimen presentziala Irakasleak: - 10 minutu: zerrenda pasa. 6. fitxak sortu ditzakeen zalantzak argitu. - 10 minutu: 7 fitxa aurkeztu, talde bakoitzak gidoi literario batetik esleitutako eszenen planifikazioa egin behar du. Horretarako, elkarren jarraian antolatuko dituzten planoak marraztu, moztu eta eszenen zenbakiak dituen kartoi mehe handian itsatsiko dira. - 20 minutu: ikasleek ariketa egiterakoan dituzten zalantzak argitu. - 10 minutu: talde bakoitzak garatu dituen eszenen planoak kartoi mehean itsatsi eta lanaren gaineko iradokizunak plazaratu. Ikasleak/ek: - 10 minutu: 6. fitxak sortu dituen zalantzak planteatu. - 10 minutu: adi egon azalpenei. - 20 minutu: Eszenen planifikazioa egin, planoak marraztu eta moztu. - 10 minutu: itsatsi eta eztabaidan parte hartu. Entregatu beharrekoa: 7. fitxa eskola orduan. Epea: eskola ordua. Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. - 8. fitxa bete. Jokoa 2., hitzen bidez kontatu ezin diren eszenak. Entregatu beharrekoa: 8. Fitxak ondorioztatzen duen materiala sortu, planoak moztu. Epea: 9. Saiorako ekarri aipatu materiala.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
7. fitxa. Décougape-aren jokoa
Vertigo, Alfred Hitchcock (1958) filmaren gidoia (gaztelaniazko itzulpena) lan egiteko erabiliko dugu. Berton, elkarren jarraian azaltzen diren eszena jakin batzuk aukeratu, eta, talde bakoitzari gutxienez bi, eta, gehienez, lau, esleituko zaizkio (eszenen konplexutasunaren araberako esleipena egingo da). Tokatu zaizkion eszenen planifikazioa garatu behar du talde bakoitzak, hots, décougapearen ispilua den urratsa. Fitxatxoan adieraziko da eszena osatzen duen plano bakoitza. Irudiaren marrazkia eta aipatzen diren ezaugarriak bete behar ditu ikasleak.
8. fitxa. Décougape-a jokoa 2.
Oraingoan, planoen bitartez azaldu behar dira elkarrizketarik ez duten egoerak. Eszena kopurua edo zer nolako planoak erabiliko dituen aukeratuko du talde bakoitzak. Gogoratu: hurrengo eskola egunerako, plano bakoitza marraztuta, definituta eta moztuta ekarri behar dela.
Egoera: 1. Bikote bat apurtzekotan dago. Ez dira elkarrekin ondo moldatzen, baina erabakia hartzeko bidea zailtzen du errutinaren erosotasunak. Iraganeko une atseginak gogoratzen ditu neskak. Baina, eguneroko errealitate ezatseginera ekarriko du, berriro ere, mutilaren jarrerak,. Nazkatuta, harremana bukatu dela aditzera emango dio neskak mutilari. Amaiera libre: etxea uzten duteneko eszena.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Iraupena: Jarduera motak: Ikasitakoa problemaren esparru jakinetan aplikatzea. Taldeak gai bat ikaskideen aurrean laburki aurkezten du. Talde guztiek gaia komunean jarri eta eztabaidatu. Gaitasunak IK.H.01. IK.H.03, IK.H.04, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak I.E.03, I.E.07, I.E.08, I.E.010, IE.011, I.E. 14, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Landutakoa, ikaskideei ahoz eta terminologia zuzena erabiliz komunikatzea. - Raccordaren arauaz gain, soinua eta irudiaren arteko harremanak ustiatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 8. fitxaren materiala ekarri. (ikus eranskina) - 9. fitxa, Découpagearen jokoa 3., soinua. Moodlen. (ikus eranskina) - Kartoi mehe handia. Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - 9. fitxa Moodlen. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. - Folio zuriak, aizturrak eta itsasgarria. Kartoi mehe handia. Ekimen presentziala Irakasleak - 10 minutu: zerrenda pasa. - 10 minutu: talde formalek 8. Fitxaren materiala itsatsi - 10 minutu: talde osoaren eztabaida. - 10 minutu: 9. fitxaren proposamena aurkeztu, 7. eta 8. ariketetan itsatsitako eszenak oinarri hartuta irudi eta soinuaren arteko harreman ezberdinak pentsatzea eskatzen zaie. - 10 minutu: talde osoak aukera ezberdinak plazaratu. Ikasleak/ek - 10 minutu: adi egon. - 10 minutu: lana itsatsi. - 10 minutu: eztabaidatu. - 10 minutu: 9. fitxaren erronka entzun. - 10 minutu: 9. fitxari aukera ezberdinak plazaratu Entregatu beharrekoa: eskola orduan deus. Epea: Ebaluazio mota: ebaluazio hezigarria Ebaluazioaren helburua: Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
9. fitxa. Découpagearen jokoa 3. Soinua
8. fitxan azaltzen den ariketatik ondorioztatu den planifikazioa abiapuntutzat hartuta, gertaeraren une hauen eszenak honako baliabideak erabilita kontatu: elkarrizketak, narratzaile orojakile edota narratzaile homodiegetikoa. Hori bai, gogoratu musika eta giro soinua ere barneratu behar dituela testuak. Talde bakoitzari zeregin bat esleituko zaio.
1. Bikote bat apurtzekotan dago. 2. Ez dira elkarrekin ondo moldatzen, baina erabakia hartzeko bidea zailtzen du.errutinaren erosotasunak 3. Flashbacka: neskak iraganeko une atseginak gogoratzen ditu. 4. Eguneroko errealitate ezatseginera ekarriko du, berriro ere, mutilaren jarrerak. 5. Nazkatuta, harremana bukatu dela aditzera emango dio neskak mutilari. Amaiera libre: etxea uzten duteneko eszena.
Oraingoan, plano bakoitzaren fitxatxoaz gain, aparteko folio batean, eszenarekin bat datorren narratzailearen testua, edota, pertsonaien arteko elkarrizketak idatzi behar ditu talde bakoitzak. Hemen ere, musika edota giro soinuari so egin behar zaio. Talde bakoitzaren ariketa azaltzerakoan, irudiak erabilita aditzera emango da soinuaren antolamendua.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Gaitasunak IK.H.01. IK.H.03, IK.H.04, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak I.E.03, I.E.07, I.E.08, I.E.09, I.E.010, IE.011, !.E.12, I.E. 14, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Egitura narratiboa lantzea. - Landutakoa ikaskideei ahoz eta terminologia zuzena erabiliz komunikatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 10. Fitxa, fikziozko filmen egitura dramatikoa Moodlen. (ikus eranskina) Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - 10. fitxa Moodlen. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. Ekimen presentziala Irakasleak - 10 minutu: zerrenda pasa. - 10 minutu: 10. fitxa aurkeztu. Konplexua denez, ariketa egiten hasten direnean zalantza ugari egongo dira. La guerra (2005), Luiso Berdejo eta Jorge Dorado film laburraren adibidea eskolan aurkeztuko du. - 20 minutu: talde formalek esleitutako film laburraren fitxa bete. - 10 minutu: zalantzak plazaratu. Ikasleak/ek - 10 minutu: adi egon. - 10 minutu: azalpenak entzun. Zalantzak plazaratu. - 20 minutu: 10. fitxari betetzen. - 20 minutu: zalantzak galdetu. Entregatu beharrekoa: eskola orduan deus. Epea: Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. - 10. fitxa bete. Entregatu beharrekoa: 10. fitxa Modlera igo. Epea: 11. saioa baino egun bat lehenago.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
10. fitxa. Fikziozko film laburraren egitura dramatikoa
Zalantzak baldin badituzue, idatzi eta komentatuko ditugu hurrengo eskola egunean.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
31 Zeren arabera definitzen da fikziozko film labur baten egitura narratiboa? Denboratasuna. Sekuentziak eta eszenak. 11. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika Ikasturte astea: 8 Hilabete/astea: azaroa/1 Presentziala Ez presentziala Talde formala Iraupena: 60min Talde formala Iraupena: 120min Jarduera motak: taldeak gai bat ikaskideen aurrean laburki aurkezten du. Talde guztiek gaia komunean jarri eta eztabaidatu. Informazioa eta iturriak bilatu. Ikasitakoa problemaren esparru jakinetan aplikatzea. Talde bakoitzak ikasitakoa baloratu eta bigarren talde baten lana zuzentzerakoan aplikatu. Gaitasunak IK.H.01. IK.H.03, IK.H.04, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak I.E.03, I.E.07, I.E.08, I.E.09, I.E.010, IE.011, !.E.12, I.E. 14, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Egitura narratiboaren inguruan dauden zalantzak argitzea. - Ikasleek elkarri zuzentzeko duten gaitasuna frogatzea. - Landutakoa ikaskideei ahoz eta terminologia zuzena erabiliz komunikatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 10. fitxa guztiak osatuta Moodlen (ikus eranskina) - 11. fitxa, egitura narratiboa (ikus eranskina). Hau ere fitxa konplexua da. Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - 11. fitxa Moodlen. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. Ekimen presentziala Irakasleak - 10 minutu: zerrenda pasa. Aurkezpena egingo duen taldea izendatu. - 10 minutu: talde formal batek 10. fitxa, aurkeztuko du eta irakasleak zuzenketak egingo dizkio. - 10 minutu: 11. fitxa aurkeztu, konplexua denez zalantzak egongo dira. - 15 minutu: 11. fitxa betetzen hasi. - 5 minutu: zuzendu beharreko 10 fitxa taldeen artean banatu. Ikasleak/ek - 10 minutu: adi egon. - 10 minutu: lana aurkeztu/ entzun. Zalantzak plazaratu. - 10 minutu: adi egon. - 15 minutu: 11. Fitxa betetzen hasi. - 5 minutu: talde bakoitzak zuzendu behar duen beste taldearen 10. fitxa jaso Entregatu beharrekoa: eskola orduan deus. Epea: Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. Bigarren talde baten 10. fitxa laranjaz zuzendu. - 11. fitxa bete. Entregatu beharrekoa: 10. fitxa irakasleari bidali, irakasleak zuzenketak egin eta egileei bidaliko die fitxa 15. saioan begiratzeko eta derrigorrezko tutoretzetan eztabaidatzeko. 11. fitxa Modlera igo. Epea: 11. saioa baino bi egun lehenago.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
11. fitxa. Fikziozko film laburraren egitura narratiboa
Ildo narratiboa - Zein da filmaren protagonista? Zein da bere helburua? Lortzen al du? - Non kokatzen dituzu gainontzeko pertsonaiak? Zer nolako harremanak dituzte protagonistarekin? Eta beraien artean? - Zein da kontakizun honen atzean dagoen gaia? Zer irakasten digu?
Denboratasunaren antolamendua - Denboratasuna kontuan hartuta, zein da gertaeren antolamendua? Hots, denboraren arabera, nola antolatzen dira gertaerak? Zenbat sekuentzia ditu kontakizunak? Zenbat eszena daude sekuentzia bakoitzeko? Kontakizunaren sekuentzia eta eszenenen bereizketa egin dezakezue? Eta, egitura azaltzen duen, sekuentzia eta eszenak uztartzen dituen zerrendaketa, egin dezakezue?
Estrategia narratiboa - Pertsonaiekin alderatuta, zenbat informazio jasotzen du ikusleak? Nork ematen dio informazio hori? Nola? Narratzailearen ahotsik dago? Zer nolako narratzailea da? Zein edo zeintzuk dira estrategia narratibo nagusia edo nagusiak?
Zalantzak baldin badituzue, idatzi eta komentatuko ditugu hurrengo eskola egunean.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
33 Zeren arabera definitzen da fikziozko film labur baten muntaketa eta eszenaratzea? Eszena adierazgarri bat aukeratu eta analizatzeko oinarriak 12. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika Ikasturte astea: 9 Hilabetea/astea Azaroa/2 Presentziala Ez presentziala Talde formala Iraupena: 60min Talde formala Iraupena: 120min Jarduera motak: Jarduera motak: taldeak gai bat ikaskideen aurrean laburki aurkezten du. Talde guztiek gaia komunean jarri eta eztabaidatu. Informazioa eta iturriak bilatu. Ikasitakoa problemaren esparru jakinetan aplikatzea. Talde bakoitzak ikasitakoa baloratu eta bigarren talde baten lana zuzentzerakoan aplikatu. Gaitasunak IK.H.01. IK.H.03, IK.H.04, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak I.E.03, I.E.07, I.E.08, I.E.09, I.E.010, IE.011, !.E.12, I.E. 14, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Muntaketa eta eszenaratzearen inguruan dauden zalantzak argitzea. - Ikasleek elkarri zuzentzeko duten gaitasuna frogatzea. - Landutakoa ikaskideei ahoz eta terminologia zuzena erabiliz komunikatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 11. fitxa guztiak osatuta Moodlen (ikus eranskina) - 12. fitxa, ez-fikziozko film laburraren muntaketa eta eszenaratzea. Moodlen (ikus eranskina). Hau ere fitxa konplexua da. Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - 12. fitxa Moodlen. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. Ekimen presentziala Irakasleak - 10 minutu: zerrenda pasa. Aurkezpena egingo duen taldea izendatu. - 10 minutu: talde formal batek 11. fitxa, aurkeztuko du eta irakasleak zuzenketak egingo dizkio. 25 minutu: 12. Fitxa aurkeztu, konplexua da oso. Ikasleek lanean hasiko dira. - 5 minutu: zuzendu behar duten 11. fitxen banaketa egin
Ikasleak/ek - 10 minutu: adi egon. - 10 minutu: lana aurkeztu/ entzun. Zalantzak plazaratu. 25 minutu: azalpenak entzun. 12. Fitxa betetzen hasi. - 5 minutu: talde bakoitzak zuzendu behar duen beste taldearen 11. fitxa jaso. Entregatu beharrekoa: eskola orduan deus. Epea: Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. Bigarren talde baten 11. fitxa laranjaz zuzendu. - 12. fitxa bete. Entregatu beharrekoa: 11. fitxa irakasleari bidali, irakasleak zuzenketak egin eta egileei bidaliko die fitxa 15. saioan begiratzeko eta derrigorrezko tutoretzetan eztabaidatzeko. 12. fitxa Modlera igo. Epea: 13. saioa baino egun bat lehenago.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
12. fitxa. Fikziozko film laburraren muntaketa eta eszenaratzea.
Eszenaratzea eta muntaketa eta definitzeko orduan, honako galderak hartu behar dira kontuan:
Eszenaratzea - Oro har, nolakoa da kontakizunean erabiltzen den argiztapena? Une, edo, eszena zehatzen batean, bortizki aldatzen da joera nagusi hau? Zergatik? - Nolakoak dira dekoratuak eta jantziak? - Oro har, narrazioaren helburuekin bat datoz eszenaratzearen ezaugarriak? Zergatik?
Muntaketa - Eszenen arteko denbora harremanak adierazteko, zer nolako iraganbide mota daude? Eta eszena baten espazioa antolatzeko orduan? - Oro har, zeintzuk dira irudi eta soinuen artean dauden harremanak? Bereiziki deigarria edo adierazgarria den soinu eta irudiaren arteko kudeaketaren bat aipatuko zenukete? - Muntaketa narrazioaren mesedetan pentsatuta dago? Zergatik?
Oharra: aurreko bi atalen erantzunak uztartu behar dituzue. Hots, eszenaratzea eta muntaketa istorioaren mesedetan daudela azaldu.
- Kontakizunaren eszena edota une adierazgarri bat (edo adierazgarriena) aukeratu, (honekin arazorik balego, film labur osoaren deskribapena egitea ere posiblea da) eta, azaldu nola eta zergatik antolatzen duen zuzendariak testua; eta, baita ere, zergatik aukeratu duen testua antolatzea, egin duen moduan (planifikazioaren atzean dagoen helburua).
Zalantzak baldin badituzue, idatzi eta komentatuko ditugu hurrengo eskola egunean.
Zeren arabera definitzen da ez fikziozko film labur baten egitura dramatikoa eta narratiboa?
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
35 Aurkezpen, korapilo eta amaiera / Bloke tematikoak 13. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika Ikasturte astea: 10 Hilabetea/astea Azaroa/3 Presentziala Ez presentziala Talde formala Iraupena: 60min Talde formala Iraupena: 120min Jarduera motak: Jarduera motak: taldeak gai bat ikaskideen aurrean laburki aurkezten du. Talde guztiek gaia komunean jarri eta eztabaidatu. Informazioa eta iturriak bilatu. Ikasitakoa problemaren esparru jakinetan aplikatzea. Talde bakoitzak ikasitakoa baloratu eta bigarren talde baten lana zuzentzerakoan aplikatu. Gaitasunak IK.H.01. IK.H.03, IK.H.04, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak I.E.03, I.E.07, I.E.08, I.E.09, I.E.010, IE.011, !.E.12, I.E. 14, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Ez fikziozko film laburren egitura narratiboari buruzko zalantzak argitzea. - Ikasleek elkarri zuzentzeko duten gaitasuna frogatzea. - Landutakoa ikaskideei ahoz eta terminologia zuzena erabiliz komunikatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 12. fitxa guztiak osatuta Moodlen (ikus eranskina) - 13. fitxa, ez-fikziozko film laburraren egitura dramatikoa eta narratiboa. Moodlen (ikus eranskina). Hau ere fitxa konplexua da. Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua. - 13. fitxa Moodlen. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. Ekimen presentziala Irakasleak - 10 minutu: zerrenda pasa. Aurkezpena egingo duen taldea izendatu. - 10 minutu: talde formal batek 12. fitxa, aurkeztuko du eta irakasleak zuzenketak egingo dizkio. 25 minutu: 13. Fitxa aurkeztu, konplexua da oso. Ikasleek lanean hasiko dira. - 5 minutu: zuzendu behar duten 12. fitxen banaketa egin
Ikasleak/ek - 10 minutu: adi egon. - 10 minutu: lana aurkeztu/ entzun. Zalantzak plazaratu. 25 minutu: azalpenak entzun. 13. Fitxa betetzen hasi. - 5 minutu: talde bakoitzak zuzendu behar duen beste taldearen 12. fitxa jaso. Entregatu beharrekoa: eskola orduan deus. Epea: Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. Bigarren talde baten 12. fitxa laranjaz zuzendu. - 13. fitxa bete. Entregatu beharrekoa: 12. fitxa irakasleari bidali, irakasleak zuzenketak egin eta egileei bidaliko die fitxa 15. saioan begiratzeko eta derrigorrezko tutoretzetan eztabaidatzeko. 13. fitxa Modlera igo. Epea: 14. saioa baino egun bat lehenago.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
13. fitxa. Ez-fikziozko film laburraren egitura dramatikoa eta narratiboa
Ez-fikziozko film laburraren egitura dramatikoa eta narratiboa definitzeko orduan, honako galderak hartu behar dira kontuan:
Parte hartzaileak - Zein da filmaren protagonista? Zein da bere rola? - Zeintzuk dira gainontzeko parte hartzaileak? Zein da beraien rola? Non kokatzen dituzu? - Zein da filmak plazaratzen duen arazoa? Eta konponbidea? - Zein da kontakizun honen atzean dagoen gaia? Irakurketa
Bloke tematikoen egitura - Zeintzuk dira lan honen bloke tematikoak? Nola antolatzen dira? - Zer nolako argudiatzea dago bloke bakoitzaren atzean? - Nola antolatzen da bloke bakoitza? Zer nolako elementuak jartzen ditu elkarren ondoan aipatu ideia eraikitzeko? - Testuak, orokorrean, argudiatze bat eraikitzen duela kontuan hartuta, zein da irakurketa hau egiteko, hasieratik amaierara zine-zuzendariak antolatu duen ibilbidearen egitura? (Gogoratu: bloke bakoitzak eraikitzen duen ideia, ibilbidean ematen den urrats bat besterik ez da, kate-maila bat). - Oro har, zein da antolamendu honen ondorioz eraikitzen den irakurketa?
Estrategia narratiboa - Mundu historikoaren pertsonaiekin alderatuta, zenbat informazio jasotzen du ikusleak? - Nork ematen dio informazio hori? Narratzailea dago? Zer nolakoa da? - Zein edo zeintzuk dira estrategia narratibo nagusiak?
Zalantzak baldin badituzue, idatzi eta komentatuko ditugu hurrengo eskola egunean.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
37 Zeren arabera definitzen da ez fikziozko film labur baten muntaketa eta eszenaratzea? 14. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika Ikasturte astea: 11 Hilabetea/astea: azaroa/4 Presentziala Ez presentziala Talde formala Iraupena: 60min Talde formala Iraupena: 120min Jarduera motak: taldeak gai bat ikaskideen aurrean laburki aurkezten du. Talde guztiek gaia komunean jarri eta eztabaidatu. Informazioa eta iturriak bilatu. Ikasitakoa problemaren esparru jakinetan aplikatzea. Talde bakoitzak ikasitakoa baloratu eta bigarren talde baten lana zuzentzerakoan aplikatu. Gaitasunak IK.H.01. IK.H.03, IK.H.04, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak I.E.03, I.E.07, I.E.08, I.E.09, I.E.010, IE.011, !.E.12, I.E. 14, I.E.015 Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Ez fikziozko film laburren egitura narratiboa, muntaketa eta eszenaratzeari buruzko zalantzak argitzea. - Ikasleek elkarri zuzentzeko duten gaitasuna frogatzea. - Landutakoa ikaskideei ahoz eta terminologia zuzena erabiliz komunikatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 13. fitxa guztiak osatuta Moodlen (ikus eranskina) - 14. fitxa bete, ez fikziozko film laburren muntaketa eta eszenaratzea. - Txostena idazteko gida dokumentua (ikus eranskina). Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua bete. - Txostena idazteko gida dokumentua. Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. Ekimen presentziala Irakasleak - 10 minutu: zerrenda pasa. Aurkezpena egingo duen taldea izendatu. - 10 minutu: talde formal batek 13. fitxa, aurkeztuko du eta irakasleak zuzenketak egingo dizkio. 25 minutu: 13. Fitxa aurkeztu, konplexua da oso. Ikasleek lanean hasiko dira. - 5 minutu: zuzendu behar duten 14. fitxen banaketa egin Ikasleak/ek - 10 minutu: adi egon. - 10 minutu: lana aurkeztu/ entzun. Zalantzak plazaratu. 25 minutu: azalpenak entzun. 14. Fitxa betetzen hasi. - 5 minutu: talde bakoitzak zuzendu behar duen beste taldearen 13. fitxa jaso. Entregatu beharrekoa: eskola orduan deus. Epea: Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Ikasturte amaieran entregatu behar duen jarraipen dokumentua bete. Bigarren talde baten 13. fitxa laranjaz zuzendu.
Entregatu beharrekoa: 13. irakasleari bidali, irakasleak zuzenketak egin eta egileei bidaliko die fitxa 15. saioan begiratzeko eta derrigorrezko tutoretzetan eztabaidatzeko. 14. fitxa Modlera igo. Epea: 15. saioa baino egun bat lehenago.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
14. fitxa. Ez-fikziozko film laburren muntaketa eta eszenaratzea
Ez-fikziozko film laburren eszenaratzea eta muntaketa definitzeko orduan, jarraian azaltzen diren galderak hartu behar dira kontuan. Hori bai, atal honen idazkuntza egin baino lehen, bi ohar garrantzitsuei so egin behar diezue:
1. Film laburraren bloke tematiko bakoitzeko, “eszenaratzearen” (baldin badago) eta muntaketaren ezaugarriak, eraiki nahi den argudio zehatzaren mesedetan erabiltzen direla azaldu behar da testuan. Hots, ezaugarrien aukeraketa guztiak, nahita, propio eginda daudela ondo adierazi behar du testuak. Aurrekoaren ondorioz, txostena idazteko orduan, aurreko puntuan eta hemen azaltzen diren informazioak, ez errepikatzen ahalegindu. Zaila da, baina ariketaren atal garrantzitsua dugu hau. 2. Inportanteena: nola egituratzen da argudiatzea hemen? Hots, blokeen antolamenduaren eta eszenaratzearen ezaugarriek zer nolako mundu irakurketa ondorioztatzen dute?
Eszenaratzea (baldin badago, noski) - Oro har, nolakoa da kontakizunean erabiltzen den argiztapena? Eta bloke bakoitzekoa? - Oro har, nolakoak dira lekuko edota elkarrizketatuen arropak, eta, elkarrizketak egiten diren lekuak, “dekoratuak”? Eta bloke bakoitzekoak?
Muntaketa - Zer nolako muntaketa mota dago, bloke ezberdinak elkarren ondoan jartzeko orduan? - Muntaketa frogagarria erabiltzen da hemen? Zeintzuk dira muntaketa frogagarriak erabiltzen dituen errekurtsoak? - Nola adierazten da, adierazten bada, narratzailearen presentzia? - Zeintzuk dira testuak bloke bakoitzean erabiltzen dituen baliabideak?
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
39 15. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika Ikasturte astea: 11 Hilabetea/astea Azaroa/4 Presentziala Ez presentziala Talde formala Iraupena: 60min T.F. Iraupena: lana amaitu, 300min /Aurkezpena prestatu, 180m Jarduera motak: taldeak gai bat ikaskideen aurrean laburki aurkezten du. Talde guztiek gaia komunean jarri eta eztabaidatu. Informazioa eta iturriak bilatu. Ikasitakoa problemaren esparru jakinetan aplikatzea. Talde bakoitzak ikasitakoa baloratu eta bigarren talde baten lana zuzendu. Gaitasunak IK.H.01. IK.H.03, IK.H.04, POI.K.05 Ikaskuntza emaitzak I.E.03, I.E.07, I.E.08, I.E.09, I.E.010, IE.011, !.E.12, I.E. 14, I.E.015. Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Txostena idazteko gida dokumentua buruzko azken zalantzak argitzea. - Ikasleek elkarri zuzentzeko duten gaitasuna frogatzea. - Landutakoa ikaskideei ahoz eta terminologia zuzena erabiliz komunikatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - 14. fitxa moodlen. - Txostena idazteko gida dokumentu osoa. - Aurkezpenerako egutegia (ikusi eranskina) Ez presentziala: - Jarraipen dokumentua bete eta amaitu. - Txostena idazteko gida dokumentu osoa. - Aurkezpena egiteko materiala (libre). Ikasleak: - Ikasleek eramangarria ekarri behar dute eskolara. Moodle. Ekimen presentziala Irakasleak - 10 minutu: zerrenda pasa. Aurkezpena egingo duen taldea izendatu. - 10 minutu: talde formal batek 14. fitxa, aurkeztuko du eta irakasleak zuzenketak egingo dizkio. - 10 minutu: txostenaren azalpenak eman. - 20 minutu: talde bakoitzari dagozkion 10, 11, 12, 13 eta 14 fitxen bigarren zuzenketa banatu. Ikasleak/ek - 10 minutu: adi egon. - 10 minutu: lana aurkeztu/ entzun. Zalantzak plazaratu. - 10 minutu: azalpenak entzun. - 20 minutu: talde bakoitzak dagozkion 10, 11, 12, 13 eta 14 fitxen bigarren zuzenketa jaso eta komunean jartzen du. Entregatu beharrekoa: eskola orduan deus. Epea: Ekimen ez presentziala Ikasleek talde formaletan egin beharreko lana: - Jarraipen dokumentua bete. - Txostenaren behin betiko bertsioa idatzi. - Aurkezpenerako materiala prestatu. Aurkezpena prestatu. Entregatu beharrekoa: - Jarraipen dokumentua bete entregatu eskura eta Moodlen. - Txostenaren behin betiko bertsioa idatzi eta entregatu eskura eta Moodlen. OHARRA: Jarraipen dokumentua eta Txostena entregatzeko epea abenduaren 2. asteko ostirala izango da. Hots, ikasturteko 13. astean. Bi dokumentu hauek amaitzeko 300 minutu dituzte, bi asteetan nahi duten moduan banatzeko. Hori bai, 12. astean derrigorrezko tutoretzetara joan behar dute, zalantzak argitu ahal izateko. Aurkezpenerako materiala ez da entregatu behar. Materiala prestatzeko eta aurkezpen bera prestatzeko 180 minutu dituzte. 14. astea dute bi lan hauek egiteko.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
- Aurkeztu dugun problema nagusiari erantzutea da, idatzizko txosten honen helburua. Hortaz, jarraian egingo duzuen fikziozko eta ez fikziozko film laburren analisia amaitu ondoren, probleman planteatzen den galdera eragile, zein azpi-galderei, erantzuten dion azalpen-testua idatzi behar duzue. Hots, lan prozesuaren ondorioa laburtzen duen testua izango da hau.
Zeintzuk dira film labur batek bete behar dituen ezaugarriak Kimuak egitasmoan aukeratua izateko? - Zeintzuk dira fikziozko ikus-entzunezko testuen ezaugarriak eta osagaiak? - Zeintzuk dira ez fikziozko ikus-entzunezko testuen ezaugarriak eta osagaiak? - Zeintzuk dira ikus-entzunezko fikziozko eta ez fikziozko testuak sailkatzeko irizpideak?
- Idazkuntza estiloari dagokionez, honakoak dira arauak: - letra mota, Arial 11, testuan. Izenburuak: Arial 12. Mailaketa: - IZENBURUA BAT , 1. Izenburua bi, 1.1. Izenburua hiru. Testua justifikatuta eta sangriarik gabeko paragrafoak. Paragrafo artean lerro-arteko tarte sinplea. - Irudiak txertatzen badira, argazki oinetan agertuko dira: filmaren izenburua, zuzendariaren izena eta lehen abizena, eta, urtea. - Aipamenak egiten badira, letra larriz azalduko dira. Bibliografiarako arauak: abizenak (letra larriz), egilearen izena. Izenburua (letra etzanez), argitalpen zenbakia, hiria: argitaletxea, urtea; orriak.
- Lehen orrian agertuko dira lanaren izenburua eta taldekideen izena eta bi abizenak. Ondorengo orrialdean, aurkibidea.
Zer da Kimuak? Nola funtzionatzen du? Zein izan da programaren garapena? Zeintzuk izan daitezke arrakastaren arrazoi nagusiak? Zeintzuk izan dira eta zergatik film laburrik aipagarrienak? Zeintzuk dira txostena idazteko aukeratu dituzuen fikziozko eta ez fikziozko film laburrak?
2.1. Definizioa - Fitxa teknikoa. Filmaren ibilbidea, lortu duen oihartzuna eta zuen ustez ezaugarririk aipagarrienak. Zuzendariaren profila eta eskarmentua.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Ildo narratiboa - Zein da filmaren protagonista? Zein da bere helburua? Lortzen du? - Non kokatzen dituzu gainontzeko pertsonaiak? Zer nolako harremanak dituzte protagonistarekin? Eta beraien artean? - Zein da kontakizun honen atzean dagoen gaia? Zer irakasten digu?
Denboratasunaren antolamendua - Denboratasuna kontuan hartuta, zein da gertaeren antolamendua? Hots, denboraren arabera nola antolatzen dira gertaerak? Zenbat sekuentzia ditu kontakizunak? Zenbat eszena daude sekuentzia bakoitzeko? Kontakizunaren sekuentzia eta eszenenen bereizketa egin dezakezue? Eta egitura azaltzen duen sekuentzia eta eszenak uztartzen dituen zerrendaketa egin dezakezue?
Estrategia narratiboa - Pertsonaiekin alderatuta zenbat informazio jasotzen du ikusleak? Nork ematen dio informazio hori? Nola? Narratzailearen ahotsa dago? Zer nolako narratzailea da? Zein edo zeintzuk dira estrategia narratibo nagusia edo nagusiak?
2.4. Eszenaratzea eta muntaketa
Eszenaratzea - Oro har, nolakoa da kontakizunean erabiltzen den argiztapena? Une do eszena zehatzen batean bortizki aldatzen da joera nagusia? Zergatik? - Nolakoak dira dekoratuak eta jantziak? - Kolorea edo zuri beltzean errodatuta dago? - Oro har, narrazioaren helburuekin bat datoz eszenaratzearen ezaugarriak? Zergatik?
Muntaketa - Zer nolako muntaketa mota daude eszenen arteko denbora harremanak adierazteko? Eta eszena baten espazioa antolatzeko orduan? - Oro har, zeintzuk dira irudi eta soinuen artean dauden harremanak? Bereiziki deigarria edo adierazgarria den soinu eta irudiaren arteko kudeaketaren bat aipatuko zenukete? - Muntaketa narrazioaren mesedetan pentsatuta dago? Zergatik?
Oharra: aurreko bi atalen erantzunak uztartu behar dituzue. Hots, eszenaratzea eta muntaketa istorioaren mesedetan daudela azaldu.
- Kontakizunaren eszena bat, edota, une adierazgarri bat (edo adierazgarriena) aukeratu (honekin arazorik balego, posiblea da ere, film labur osoaren deskribapena egitea), eta, azaldu nola eta zergatik antolatzen duen zine-zuzendariak testua, antolatzen duen moduan (planifikazioaren atzean dagoen helburua).
3.1. Definizioa (izenburua, urtea, zuzendaria) - Fitxa teknikoa. Filmaren ibilbidea, lortu duen oihartzuna eta zuen ustez ezaugarririk aipagarrienak. Zuzendariaren profila eta eskarmentua.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Parte hartzaileak - Zein da filmaren protagonista? Zein da bere rola? - Zeintzuk dira gainontzeko parte hartzaileak? Zein da beraien rola? Non kokatzen dituzu? - Zein da filmak plazaratzen duen arazoa? Eta konponbidea? - Zein da kontakizun honen atzean dagoen gaia? Irakurketa
Bloke tematikoen egitura - Zeintzuk dira lan honen bloke tematikoak? Nola antolatzen dira? - Zer nolako argudiaketa dago bloke bakoitzaren atzean? - Nola antolatzen da bloke bakoitza? Zer nolako elementuak jartzen ditu elkarren ondoan aipatu ideia eraikitzeko? - Testuak orokorrean argudiaketa bat eraikitzen duela kontuan hartuta, zein da irakurketa hau egiteko ibilbidearen antolamendua hasieratik amaierara? (Gogoratu, bloke bakoitzak eraikitzen duen ideia urrats bat izango da) - Oro har, zein da antolamendu honen ondorioz eraikitzen den irakurketa?
Estrategia narratiboa - Mundu historikoaren pertsonaiekin alderatuta zenbat informazio jasotzen du ikusleak? - Nork ematen dio informazio hori? Narratzailea dago? Zer nolakoa da? - Zein edo zeintzuk dira estrategia narratibo nagusiak?
3.4. Eszenaratzea eta muntaketa
Ez-fikziozko film laburren eszenaratzea (baldin badago) eta muntaketa definitzeko orduan, jarraian azaltzen diren galderak hartu behar dira kontuan. Hori bai, atal honen idazkuntza egin baino lehen, bi ohar garrantzitsuei so egin behar diezue:
1. Film laburraren bloke tematiko bakoitzeko, eszenaratzearen eta muntaketaren ezaugarriak, eraiki nahi den argudio zehatzaren mesedetan erabiltzen direla azaldu behar du testuak. Hots, ezaugarrien aukeraketa guztiak nahita, propio, eginda daudela ondo adierazi behar du testuak. Aurrekoaren ondorioz, txostena idazteko orduan, aurreko puntuan eta hemen azaltzen diren informazioak ez errepikatzen ahalegindu behar zarete. Zaila da, baina ariketaren atal garrantzitsua dugu hau.
2. Inportanteena: nola egituratzen da argudiatzea hemen? Hots, blokeen antolamenduaren eta eszenaratzearen ezaugarriek zer nolako mundu irakurketa ondorioztatzen dute?
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
43 Muntaketa - Zer nolako iraganbide mota dago bloke ezberdinak elkarren ondoan jartzeko orduan? - Muntaketa frogagarria erabiltzen da hemen? Zeintzuk dira muntaketa frogagarriak erabiltzen dituen errekurtsoak? - Nola adierazten da, adierazten bada, narratzailearen presentzia? - Zeintzuk dira testuak bloke bakoitzean erabiltzen dituen baliabideak?
Eszenaratzea (baldin badago) - Oro har, nolakoa da kontakizunean erabiltzen den argiztapena? Eta bloke bakoitzeko? - Oro har, nolakoak dira lekuko edota elkarrizketatuen arropak eta elkarrizketak egiten diren lekuak, “dekoratuak” ? Eta bloke bakoitzeko?
4. Txostenaren ondorioak
Analizatutako film laburrak kontuan hartuta, zeintzuk dira film labur batek bete behar dituen ezaugarriak Kimuak egitasmoan aukeratua izateko? - Zeintzuk dira fikziozko ikus-entzunezko testuen ezaugarriak eta osagaiak? - Zeintzuk dira ez fikziozko ikus-entzunezko testuen ezaugarriak eta osagaiak? - Zeintzuk dira ikus-entzunezko fikziozko eta ez fikziozko testuak sailkatzeko irizpideak?
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
44 Lanen aurkezpena eta POIren gaineko ebaluazioa 16. SAIOA Irakaskuntza mota: ikasgela praktika eta magistrala Ikasturte astea: 15 Hilabetea/astea:abendua/ 4 Presentziala Ez presentziala Talde formala Iraupena: 180min Talde formala Iraupena: 0min Jarduera motak: taldeak egindako lanaren emaitzak ikaskideen aurrean aurkezten ditu. Gainontzeko taldeetako ikasleek galderak plazaratzen dizkiete.
Gaitasunak IK.H.01. IK.H.04, Ikaskuntza emaitzak I.E.03, I.E.13, I.E. 14, Helburu Didaktikoa - Talde formalak suposatzen dituen konpromisoak onartzea eta bereganatzea. - Ikasleek elkarri zuzentzeko duten gaitasuna frogatzea. - Landutakoa ikaskideei ahoz eta terminologia zuzena erabiliz komunikatzea. Materialak Irakasleak: Presentziala: - POIri buruzko inkesta laburra Moodlen. (ikus eranskina) Ez presentziala: Ikasleak: - Aurkezpenerako materiala, PPT-a,…. Ekimen presentziala Hiru ordu edo bloketan eta bi egunetan egingo da. Lehenengo egunean jarraian dauden bi ordutan eta hirugarrenean ordu bat. Lehenengo egunean 7 taldeek 10 minutu izango dituzte film laburren aurkezpena egiteko. Bigarren egunean irakasleak bi film ez laburren aurkezpena zozketatuko du. Aukeratutako bi taldeek bi ez fikziozko filmen aurkezpena egingo dute.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
2.1. Ebaluazio sistema Sekuentzia didaktikoaren planifikazioak erakusten duen moduan, lortu nahi diren irakaskuntza-emaitzak neurtzeko, erabiltzen dira, ebaluazio hezigarria, hasierako ebaluazioa eta ebaluazio batugarria. Taula 13. Sekuentzia didaktikoaren ebaluazio mota ezberdinen antolamendua eta garapena EBALUAZIO HEZIGARRIA 1. Saioa. Egitasmoa eta Problemetan Oinarritutako Irakaskuntzaren plangintzaren aurkezpena. HAISERAKO EBALUAZIOA 2. Saioa. Problemaren aurkezpena: zer dakigu Kimuaki buruz? EBALUAZIO HEZIGARRIA 3. Saioa. Talde formala osatu eta lehen erronka: zeren arabera definitzen da film baten kalitatea? 4. Saioa. Talde formala egonkortu / film laburren corpusa baloratu 5. Saioa. Talde bakoitzak landuko duen film laburren esleipena adostu 6. Saioa. Talde formalaren bigarren erronka: azpi-galdera eragileei erantzun. Nola analizatu behar dugu ikus-entzunezko testu bat? Zer ikasi behar dugu horretarako? 7. Saioa. Talde formalaren bigarren erronka: azpi-galdera eragileei erantzun. Nola analizatu behar dugu ikus-entzunezko testu bat? Zer ikasi behar dugu horretarako? 8. Saioa. Txostenaren sarrera idatzi: Problemaren testuingurua. Sarrera idazteko baliagarriak diren materialak: Trípodoseko artikulua, 4. fitxa. Film laburren fitxa teknikoa eta 6. fitxa. Zuzendarien eskarmentu profesionala. Hauekin batera aurrekoetan jasotako informazio guztia. Txostenaren sarrera derrigorrezko tutoretzetan zuzenduko den materiala da. 9. Saioa. Gardentasunaren muntaketa. Eszena baten découpagea eta raccordaren legeak 10. Saioa. Soinua eta irudiaren arteko harremanak identifikatu 11. Saioa. Nola deskribatuko zenuke zure film laburraren egitura dramatikoa? 12. Saioa.Zeren arabera definitzen da fikziozko film labur baten egitura narratiboa? Denboratasuna. Sekuentziak eta eszenak. 13. Saioa. Zeren arabera definitzen da fikziozko film labur baten muntaketa eta eszenaratzea? 14. Saioa. Zeren arabera definitzen da ez fikziozko film labur baten egitura dramatikoa eta narratiboa? Aurkezpen, korapilo eta amaiera / Bloke tematikoak 15. Saioa. Zeren arabera definitzen da ez fikziozko film labur baten muntaketa? 16. Saioa. Txostenaren idazkuntzarako azken hausnarketa.
DERRIGORREZKO TUTORETZAK - Tutoretzetan irakasleak talde bakoitzak entregatu dituen materialen gaineko zuzenketak plazaratzen ditu (sarrera eta aurreko fasearen fitxak) eta ikasleekin sortutako zalantzak argitu. Aurkezpenerako aholkuak emango ditu irakasleak. EBALUAZIO BATUGARRIA 17. Sesioa. Lanen aurkezpena. Ebaluatuko da taldeek egindako aurkezpena. - Taldeek idatziz entregatu duten txostena ebaluatu.
Bi dira ebaluazio batugarria egiteko irizpide nagusiak: ikasle talde bakoitzak lauhileko amaieran entregatzen duen idatzitako txostena, eta, lan honen gainean taldeak egiten duen aurkezpen publikoa. Sekuentziak erakusten duen moduan, saio gehienen helburua hezigarria da. Beti ere, ebaluazio batugarriaren txostena osatzeko, eta, aurkezpena egiteko, prestatu dira elkarren jarraian antolatu diren ekimenak. Are gehiago, sekuentziaren bigarren eta laugarren
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
49 faseetako saioek, entregatu behar den txostenaren atalekin zuzenki lotuta dauden ariketak edota lanak planteatzen dituzte. Honela, problemaren gainean idatzi behar duen txostenerako urratsak ematen ditu ikasle talde bakoitzak, eta, aldi berean, saio bakoitzean landutako emaitzak, talde osoarekin konpartitu eta okerrak zuzentzeko aukera izango du ere. Gauza bera gertatzen da aurkezpenarekin. Ia sesio guztietan egiten den ekimena da, eta, aurkezpen txanden sistemaren bidez, bermatzen da aurkezpena talde guztiek behin baino gehiagotan egingo duten jarduera dela. Derrigorrezko tutoretzak dira ibilbidearen azken aurreko urratsa. Bertan, aipatu sesioetan landutako atalen zuzenketak planteatzen dizkio talde bakoitzari irakasleak. Zalantzak argitu ondoren, aurkezpenaren nondik norakoak zehazten dira. Idatziko lana eta aurkezpena prestatuko ditu Ikasle talde bakoitzak. Ebaluazioaren azken fasean, 16. Saioan, euren lanen aurkezpena egingo dute taldeek. Idatzitako txostenak eta aurkezpenak ebaluatuko ditu irakasleak, eta, talde bakoitzari nota bat emango dio. Honekin batera, aipatu beharra dago, idatzitako txostenarekin batera, talde bakoitzaren jarraipen dokumentua jasoko duela irakasleak. Hezigarria da dokumentu honen ebaluazioa, eta, dudarik gabe, informazio oso baliagarria ematen dio irakasleari. Izan ere, sistema hau martxan jartzen duen lehen aldia dela kontuan hartuta, ikus dezake nola funtzionatu duten taldeek, eta, baita, jarduerak egiteko orduan, ikasleek behar izan duten denbora, izan dituzten zailtasunak, eta abar., ezagutu ditzake irakasleak. Egitasmoa zuzentzeko oso baliagarria da dokumentu hau. 2.2. Ebaluazio irizpideak Ikasgaiaren gaitasunetik eratortzen diren ikaskuntza emaitzak, txostena, eta, aurkezpenaren, edukien arteko harremana zein den adierazten du ondoko taulak. Honen arabera definitzen dira, irakaskuntza-emaitza bakoitza eskuratu ote den jakiteko irizpideak.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
50 Taula 14. Gaitasunak, ikaskuntza-emaitzak, idatzitako txostena, eta aurkezpenaren arteko ebaluaziorako loturak
IK.H.01. Ikus-entzunezko produktuen gaineko hausnarketa egiteko lan tresnak eskuratzea.
I.E.01. Ikus-entzunezko hizkuntzaren gaineko testu teorikoak eta entseguak ezagutzea, irakurtzea eta ulertzeko gaitasuna izatea. - Ikaskuntza emaitza hauek bereziki lantzen dira txostenaren sarrera, eta, fikziozko, zein, ez fikziozko filmen definizioa egiterakoan. - Orokorrean, filmen analisia egiteko eta idazteko azaltzerakoan, ikus-entzunezko terminologia ondo ezagutu eta aplikatu behar dute ikasleek.. IE.02. Aipatu testuetatik ondorioztatutako ideia eta kontzeptu nagusiak zeintzuk diren identifikatzea eta ulertzea. IE.03. Ikus-entzunezko produktuen gaineko hausnarketa egiterakoan kontzeptu eta printzipio nagusiak modu zuzenean aplikatzea.
IK.H.03. Ikus-entzunezko berezko errekurtsoak eta teknikak ezagutzea. I.E. 07. Ikus-entzunezko testuen osagai “morfologikoak” ezagutzea eta identifikatzea. - Txostenaren fikziozko eta ez fikziozko film laburren eszenaratzearen eta muntaketaren analisia egitean analisian frogatzen dira hiru ikaskuntza-emaitza hauek. I.E. 08. Ikus-entzunezko testuen osagai sintaktikoak ezagutzea eta identifikatzea. I.E. 09. Ikus-entzunezko fikziozko testuek eta ez fikziozko testuek dituzten eredu formalak ezagutzea.
IK.H.04. Ikus-entzunezko testuak analizatzea, eztabaidatzea eta interpretatzea. I.E. 010. Ikus-entzunezko testuen osagai morfologikoak, sintaktikoak eta eredu formalak fikziozko testuetan identifikatzea, analizatzea eta eraikitako esanahia interpretatzea. - Bi irakaskuntza emaitza hauek menperatzen dituzten edo ez frogatzen dute ikasleek, txostenaren, fikziozko, eta, ez fikziozko, film laburren egitura dramatikoa, egitura narratiboa, eszenaratzearen eta muntaketaren analisia egitean eta ondorioak idazterakoan,. I.E. 011. Ikus-entzunezko testuen osagai morfologikoak, sintaktikoak eta eredu formalak ez fikziozko testuetan identifikatzea, analizatzea eta eraikitako esanahia interpretatzea. IE. 012. Fikziozko eta ez fikziozko testuen gainean egindako analisiak idatziz modu zuzenean aurkeztea. Hots, idatzitako lanek ikus-entzunezkoen berezko kontzeptuak zuzenki adierazi behar dituzte. -Ikasleek, irakaskuntza-emaitza hau menperatzen duten ala ez. erakusten du txostenaren idatzitako testuak. I.E. 013. Fikziozko eta ez fikziozko testuen gainean egindako analisiak hitz-jario eraginkor, argudiaketa zuzen eta ikusizko zein ikus-entzunezko baliabide egokiak erabilita publikoki aurkeztea. Ikasleek aurkezpena egiten dutenean eta aurkezpenerako prestatzen duten materiala ebaluatzean frogatzen da irakaskuntza emaitza hauek eskuratu dituzten edo ez. I.E. 014. Publikoki egindako aurkezpenetan entzuleek egindako galdera edo iradokizunei modu zuzenean erantzutea eta eztabaida gidatzeko ahalmena izatea. POI.K.05.* Ekipoan lan egiteko gaitasuna eskuratzea. I.E.015. Talde formalak osatu eta elkarrekiko dependentzia baikorra garatzeko estrategiei so egiten lan egin beharko dute ikasleek. - Elkarrekin izandako ibilbidearen ebidentzia da taldearen jarraipen dokumentua.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Orain arte azaldu diren ebaluazio sistema eta irizpideaz gain, ondoko taulan zehaztuta agertzen dira lauhilekoan zehar, irakasleak egin behar dituen ebaluazio mota ezberdinen egutegia, eta, batez ere, ebaluazio batugarriaren datak eta edukiak. Taula 15. Irakasleak egin behar duen ebaluazioaren planifikazioa EBALUAZIO HEZIGARRIA - 2. saioa ez ezik, 1 saiotik, irailaren 2. astetik, 6. sesio bitartean, urriaren lehen astean, arazoaren testuingurua finkatzeko ekimenak burutuko ditu. Eskolan erabiliko duen materialak taldeen gogoeta bideratzea du helburu eta ez du horren zuzenketa batugarririk egin behar. HASIERAKO EBALUAZIOA - 2. saioan, irailaren 2. astean ikasleek lana hasi aurretik Kimuak-i buruz dakitena neurtuko da. EBALUAZIO HEZIGARRIA
- Taldeek 7. saioan, urriaren lehen astean, aurkeztuko dioten txostenaren sarrera zuzendu behar du. Zuzenketa derrigorrezko tutoretzetan aurkeztuko die ikasleei, abenduaren lehen astean. - 8. eta 9. saioan, urriaren 2. eta 3. astean ebaluazio hezigarria dago. Trebeziak landuko dira baina ez dago zuzenketa batugarririk. - 10. saiotik, urriaren laugarren astean, 15. saioa bitartean, azaroaren laugarren astean, txostena idazteko zuzenki lotuta dauden materialak lantzen dira. Irakasleak saio bakoitzean ikasle talde batek beste bigarren baten lanaren gainean egindako lehen zuzenketa jasotzen du. Bigarren zuzenketa egin behar du 15. saiorako. DERRIGORREZKO TUTORETZAK - Abenduaren lehen astean, txostenaren sarrera eta laugarren fasean 10, 11, 12 eta 13. fitxen gainean egindako bigarren zuzenketen aurkezpena egingo du ikasleekin. BEHIN BEHINEKO ZUZENKETAK ETA EBALUAZIO BATUGARRIA - 16.saioan, abenduaren laugarren astean, lanen aurkezpena ebaluatuko du. Ondoren, taldeek entregatutako txostena. Ebaluazioaren nota ikasgaiaren atal ezberdinen notak azaltzen dituen dokumentuan argitaratuko da Moodlen. Izan ere, GAURek nota orokorrerako aukera bakarrik ematen du. Praktiken ebaluazioaren berrikuskapena, azterketa teorikoaren berrikuskapenaren data berean egingo da. BEHIN BETIKO NOTA - Berrikuskapenaren ondoren behin betiko nota argitaratuko da aktetan
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
52 2.4. Ebaluazio batugarria egiteko errubrika Ebaluazio batugarriaren errubrika definitu baino lehen, gogoratu behar da ikasgaiaren %30a balio duela Problemetan Oinarritutako Metodologiaren diseinuaren ezarpenak. Gainontzeko %70a, berriz, ebaluatuko da ikasgaiaren azterketa teorikoaren bidez. Era berean, ondoko taulan zehazten da, POI bidez ebaluatu behar den % 30portzentajearen banaketa. Taula 16. Inplementazioari eskainitako ebaluazioaren bataz bestekoen banaketa Ebaluazio irizpideak Notaren % Ikasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da, 14 gelako praktiketara, eta, egitasmoak hartzen dituen 6 eskola magistraletara, bertaratzea, eta, berton parte hartzea (ariketak egin eta komunean jarri). 14 gelako praktiketan eta egitasmoak hartzen dituen 6 eskola magistraletan garatzen den azken talde lana egitearen balioa da notaren %20a. % 20 16. saioetan, ikasleek egin behar dituzten lanen aurkezpenek %10 balio dute. %10 GUZTIRA: %30
Guztira, ebaluazioaren %20a suposatzen du ikasleek taldeka idatzi behar duten Kimuaki buruzko txostenak, eta, lanaren aurkezpenak, berriz %10a. Jarraian azaltzen diren bi tauletan erakusten dira, txostenaren eta aurkezpenaren atal ezberdinei dagozkien bataz bestekoak. Taula 17. Txostena eta aurkezpenaren bataz besteko balioen banakapena TXOSTENAEN ATALAK BATAZ BESTEKOEN BALIOA Sarrera, 2.1. eta 3.1. Fikziozko eta ez fikziozko filmen definizioa %5 2.2. Fikziozko film laburraren egitura dramatikoa %10 2.3. Fikziozko film laburraren egitura narratiboa %15 2.4. Fikziozko film laburraren eszenaratzea eta muntaketa, eta, 2.5. Eszena nagusiaren analisia %25 3.2. Ez fikziozko film laburraren egitura dramatikoa %10 3.3. Ez fikziozko film laburraren egitura narratiboa, eszenaratzea eta muntaketa. %25 4. Txostenaren ondorioak %10 Guztira %100 (%20) AURKEZPENA ikus-entzunezko terminologia modu zuzenean erabilita, azalpenak eta gainontzeko ikasleen galderei erantzun zuzenak emateko gaitasuna izatea. %50 Aurkezpenerako prestatutako materiala %50 Guztira %100 (%10)
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
53 Aurreko taulan (17. taulan) azaltzen diren bataz bestekoak kontuan hartuta, ondoko hiru taulek erakusten dituzte, bikain, nahikoa eta suspentsoa eskuratzeko errubriken irizpide zehatzak.
Taula 18. Bikain eskuratzeko kontuan hartzen diren irizpideak BIKAIN LANDUTAKO EDUKIA IDATZIKO TXOSTENAREN EDUKIAK Sarrera, 2.1. eta 3.1. Fikziozko eta ez fikziozko filmen definizioa - Kimuak film laburrei eta zuzendariei buruzko informazio osoa eta egokia izango du testuak. Hots, txostenak planteatzen dituen galderei eta zehaztutako ezaugarriei sakonki erantzun behar die dokumentuak. - Hemerotekako, interneteko eta, batez ere, iturri bibliografikoetatik eratorritako datu aipagarri egokiak izango ditu. - Zuzen idatzita agertuko dira erreferentzia bibliografikoak eta aipuak. - Ikus-entzunezko soslai profesionalak eta filmaren ezaugarri tekniko guztiak zuzen azalduko ditu dokumentuak. 2.2. Fikziozko film laburraren egitura dramatikoa Film laburren egitura dramatikoa sinopsi moduan ondo idatzita azaldu behar du testuak. Aurkezpena, korapiloa eta amaiera; eta noski, hauen artean dauden biraketak eta klimaxa azalduko dira. Urrats eta une guzti hauek zuzenak izan behar dira. - Antzezten duten pertsonaia filmean lehenengoz agertzen denean, aktoreen izen abizenak parentesi artean azalduko dira testuan. 2.3. Fikziozko film laburraren egitura narratiboa - Protagonista eta gainontzeko pertsonaien rolak eta harremanak ondo eta argi definituko ditu testuak. Honekin batera, argi adieraziko da protagonistak helburu nagusia lortzen duen edo ez eta horrek ondorioztatzen duen aldaketa pertsonala. - Gertaeren antolamendu denborala deskribatuko du testuak. Modu zuzenean azaldu behar dira denboratasunak ondorioztatzen dituen gertaeren arteko kateatzeak edo loturak. - Argi eta zuzentasun osoz ezberdinduko dira, sekuentzia narratiboen egitura eta sekuentzia bakoitza garatzeko film laburrak dituen eszenak. Egindako banaketa zuzena behar du izan, akatsik gabekoa. - Filmean dagoen estrategia narratiboa zuzentasunez azaldu behar da. Hots, nola eta nork ematen dion informazioa ikusleari. Honek ondorioztatzen duen esanahia ondo interpretatu behar dute ikasleek. 2.4. Fikziozko film laburraren eszenaratzea eta muntaketa, eta, 2.5. Eszena nagusiaren analisia - Filmak kontatzen duen istorio eta pertsonaien beharren arabera erabiltzen dituen eszenaratze eta muntaketaren ezaugarriak modu zuzen batean zehaztu behar ditu testuak. Aukeratutako eszenaren kasuan, modu zuzen batean azaldu behar du testuak, zine-zuzendariak kontatu nahi duena kontatzeko aukeratu dituen ikus-entzunezko baliabideak zeintzuk diren, eta, nola antolatu dituen. Funtsezkoa da modu argi eta zuzen batean azaltzea testuan, egindako aukeraketa eta eraikitako esanahiaren arteko lotura. 3.2. Ez fikziozko film laburraren egitura dramatikoa Film laburraren egitura dramatikoa sinopsi moduan idatzita azaldu behar du testuak zuzentasun osoz. Aurkezpena, korapiloa eta amaiera; eta, noski, hauen artean dauden biraketak eta klimaxa. Urrats eta une guzti hauek zuzenak izan behar dira. - Errealitateko pertsonaz eta egoeraz ari garenez, istorioa, mundu historikoaren gaineko kontakizuna dela argi utzi behar du sinopsiak. 3.3. Ez fikziozko film laburraren egitura narratiboa, eszenaratzea eta muntaketa - Aurkezten duen mundu historikoaren egoera zein den azaltzeaz gain, parte hartzen duten protagonista eta gainontzeko pertsonen rolak argi azaldu behar ditu testuak (lekukoak, adituak, …), eta, baita ere, zein den, aurkezten den gaiarekiko parte hartzaile bakoitzaren jarrera. Deskribapen hau erabat zuzena izan behar da.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
54 - Argudiatze lan honen antolamendu tematikoa zein den ondo argitu behar du testuak. Honetarako, aipatu behar dira zuzentasun osoz bloke tematiko bakoitzaren gaia/argudioa. - Era berean, sakonki zehaztu behar da tetsuan, bloke tematiko bakoitzean erabilitako errekurtsoak zeintzuk (elkarrizketak, artxibozko irudiak, lekukoen aitorpenak…) diren eta zer nolako ezaugarriekin agertzen diren (argiztapena, kokapenak, jantziak…). Beti ere, aukeraketa guzti hauek eraiki nahi den argudiaketari begira, hots, mundu historikoaren gainean eman nahi den irakurketari begira egiten direla zuzenki arrazoitu behar du testuak. Argitasun eta zuzentasun osoz azaldu behar da ere testuan, narratzailearen presentzia ote dagoen edota mundu historikoaren gaineko begirada nola antolatzen den.. - Ezinbestekoa da, zuzentasun osoz azaltzea testuan analisi honen ondorioz erabilitako errekurtso guztien atzean eraiki nahi den mundu historikoaren gaineko irakurketa jakina. 3. Txostenaren ondorioak. TALDE GUZTIARI ERAGITEN DION EBALUAZIOA DA Egindako analisiaren emaitzak eta gaiaren gaineko bilaketa bibliografikoa kontuan hartuta, taldeak plazaratutako hausnarketa zuzena eta aberatsa izatea. Problemari sakonki eta zuzentasun osoz erantzun behar dio gogoetak. Hortaz, modu argi eta zuzentasunez azaldu behar dira, film labur bat Kimuaken sailkatua izateko bete behar dituen ezaugarriak. Kontrastatu daitezkeen ezaugarriak behar dute izan. - Proposamena egiteko orduan, hemerotekako, interneteko eta batez ere iturri bibliografikoetatik eratorritako datu aipagarri egokiak, aberatsak eta zuzenak agertuko dira. - Erreferentzia bibliografikoak eta aipuak zuzen idatzita agertuko dira. AURKEZPENAREN EDUKIAK - Aurkezpena egiteko 10-15 minutu ditu talde bakoitzak. Aurkezpenean, zuzentasun osoz plazaratu behar dira fikziozko eta ez fikziozko filmen analisiaren ezaugarri nagusiak eta ondorioak. Azken atal hau oso garrantzitsua da, eta, argi eta zuzen adierazi behar ditu aurretik egindako lanaren ondorioak. - Aurkezpena laguntzeko material bikaina (ideia nagusiak adierazten dituena) prestatu eta denbora errespetatu behar du talde bakoitzak . - Erantzun zuzenak eta argiak eman behar dizkiete gainontzeko ikasleek egindako galderei.
Taula 19. Nahikoa eskuratzeko kontuan hartzen diren irizpideak NAHIKOA ESKURATZEKO MAILA IDATZIKO TXOSTENAREN EDUKIAK Sarrera, 2.1. eta 3.1. Fikziozko eta ez fikziozko filmen definizioa - Kimuaken film laburrei eta zuzendariei buruzko informazio nahikoa eta egokia izango du testuak. Hots, planteatzen dituen galderei eta zehaztutako ezaugarriei ondo erantzun behar die txostenak. - Hemerotekako, interneteko eta batez ere iturri bibliografikoetatik eratorritako datu aipagarriak izan behar ditu. 2.2. Fikziozko film laburraren egitura dramatikoa Film laburraren egitura dramatikoa sinopsi moduan idatzita azaldu behar du txostenak. Aurkezpena, korapiloa eta amaiera zuzen azaldu behar dira beti, biraketak edota klimaxean akatsen bat egon daiteke. - Gutxienez, parentesi artean idatzita azalduko dira protagonistak antzezten dituzten aktoreen izen abizenak. 2.3. Fikziozko film laburraren egitura narratiboa - Gutxienez, protagonista eta pertsonaia nagusien rolak eta harremanak argi definituko ditu testuak. Honekin batera, azaldu behar du ere, protagonistak helburu nagusia lortzen duen edo ez. - Gertaeren antolamendu denborala deskribatuko du Testuak zuzentasunez. Bertan azaldu behar dira ere., denboratasunak ondorioztatzen dituen gertaeren arteko kateatze edo loturak. - Sekuentzia narratiboak identifikatu eta sekuentzia bakoitza garatzeko film laburrak dituen eszenak ezberdinduko ditu txostenak. Egindako banaketa zuzena behar du izan, akatsik gabekoa. - Filmean dagoen estrategia narratiboa deskribatu behar du txostenak. 2.4. Fikziozko film laburraren eszenaratzea eta muntaketa, eta, 2.5. Eszena nagusiaren analisia
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
55 - Istorioa kontatzeko orduan, zer nolako eszenaratzea eta muntaketa mota erabili dituen zuzendariak deskribatu behar du txostenak. Aukeratutako eszenaren kasuan, zuzendariak aukeratu dituen ikus-entzunezko baliabideak zeintzuk diren, eta, eta nola antolatu dituen kontatu nahi duena kontatzeko azaldu behar du testuak - Funtsezkoa da egindako aukeraketa eta eraikitako esanahiaren arteko lotura proposatzea testuan. 3.2. Ez fikziozko film laburraren egitura dramatikoa Film laburraren egitura dramatikoa sinopsi moduan idatzita azaldu behar du. Aurkezpena, korapiloa eta amaiera zuzen azaldu behar dira beti, biraketak edota klimaxean akatsen bat egon daiteke. - Errealitateko pertsonaz eta egoeraz ari garenez, argi utzi behar du sinopsiak, istorioa mundu historikoaren gaineko kontakizuna dela. 3.3. Ez fikziozko film laburraren egitura narratiboa, eszenaratzea eta muntaketa - Aurkezten duen mundu historikoaren egoera zein den azaltzeaz gain, parte hartzen duten protagonista eta gainontzeko pertsonen rolak argi azaldu behar ditu testuak (lekukoak, adituak, …), eta, baita ere, aurkezten den gaiarekiko zein den parte hartzaile hauen jarrera. - Aipatu behar dira zuzentasun osoz testuan argudiatzea eraikitzen duten bloke tematiko guztien egitura eta bakoitzaren gaia/argudioa. - Era berean, aipatu behar da bloke tematiko bakoitzean erabilitako errekurtsoak zeintzuk diren (elkarrizketak, artxibozko irudiak, lekukoen aitorpenak…) eta zer nolako ezaugarriekin agertzen diren (argiztapena, kokapenak, jantziak…). - Argi azaldu behar da ere, narratzailearen presentzia ote dagoen edota mundu historikoaren gaineko begirada nola antolatzen den. - Ezinbestekoa da, azaltzea testuan analisi honen ondorioz erabilitako errekurtso guztien atzean eraiki nahi den mundu historikoaren gaineko irakurketa jakina. 4. Txostenaren ondorioak. TALDE GUZTIARI ERAGITEN DION EBALUAZIOA DA. Egindako analisiaren emaitzak eta gaiaren gaineko bilaketa bibliografikoa kontuan hartuta, talde guztiek ondorioztatu duten hausnarketa plazaratzen du txostenak. Problemari erantzun behar dio gogortak. Hortaz, modu argi eta egokian azaldu behar dira Kimuaken sailkatua izateko film labur batek bete behar dituen ezaugarriak. Kontrastatu daitezkeen ezaugarriak behar dute izan (zein film laburretan eman diren…) - Agertuko dira txostenean, proposamena egiteko orduan, hemerotekako, interneteko eta batez ere iturri bibliografikoetatik eratorritako datu aipagarriak. AURKEZPENAREN EDUKIAK - Aurkezpena egiteko 10-15 minutu ditu talde bakoitzak. Aurkezpenean plazaratu behar dira, fikziozko eta ez fikziozko filmen analisiaren ezaugarri nagusiak eta ondorioak. - Taldeek aurkezpena laguntzeko, material egokia (ideia nagusiak adierazten dituena) prestatu eta denbora errespetatu behar dute taldeek. - Gainontzeko ikasleek egindako galderei erantzun bat eman behar diete taldekideek.
Taula 20. Bikain eskuratzeko kontuan hartzen diren irizpideak SUSPENTSOA ESKURATZEKO ERRUBRIKA IDATZIKO TXOSTENAREN EDUKIAK Sarrera, 2.1. eta 3.1. Fikziozko eta ez fikziozko filmen definizioa - Kimuak film laburrei eta zuzendariei buruzko informazio urria eta ez egokia duenean testuak. Hots, ez dionean erantzuten galderei eta zehaztutako ezaugarriei. - Ez dituenean testuak azaltzen, hemerotekako, interneteko eta batez ere iturri bibliografikoetatik eratorritako datu aipagarririk. - Erreferentzia bibliografikoak eta aipuak gaizki idatzita agertzen direnean. - Ikus-entzunezko soslai profesionalak eta filmaren ezaugarri teknikoak argi azaltzen ez dituenean txostenak. 2.2. Fikziozko film laburraren egitura dramatikoa Film laburraren egitura dramatikoa sinopsi moduan idatzita azaltzen ez duenean txostenak, edota egitura honi dagozkion urrats eta uneak gaizki adierazita azaltzen direnean.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
56 - Protagonistak diren aktoreen izen abizenak parentesi artean agertzen ez direnean. 2.3. Fikziozko film laburraren egitura narratiboa - Protagonista eta gainontzeko pertsonaien rolak eta harremanak argi definitzen ez dituenean testuak. Honekin batera, testuak adierazten ez duenean protagonistak helburu nagusia lortzen duen edo ez, eta, horrek ondorioztatzen duen aldaketa pertsonala. - Gertaeren antolamendu denboral ez zuzena deskribatzen duenean tetsuak. Honek ondorioztatzen dituen gertaeren arteko kateatze edo loturak azaltzen ez direnean, edo modu okerrean azaltzen direnean. - Sekuentzia narratiboak zeintzuk diren azaltzen ez direnean. Sekuentzia bakoitza garatzeko film laburrak dituen eszenak ezberdintzen ez direnean, edota orokorrean egindako banaketa zuzena ez denean. - Filmean dagoen estrategia narratiboa azaltzen ez denean, edota okerreko azalpena ematen denean. 2.4. Fikziozko film laburraren eszenaratzea eta muntaketa, eta, 2.5. Eszena nagusiaren analisia - Eszenaratzearen ezaugarriak eta muntaketaren ezaugarriak, filmak kontatzen duen istorio eta pertsonaiekin zuzenki lotuta azaltzen ez dituenean, edota okerreko azalpenak ematen dituenean. Aukeratutako eszenaren kasuan, zuzendariak zer nolako ikus-entzunezko baliabide aukeratu eta nola antolatu dituen azaltzen ez duenean testuak, edota okerreko azalpena ematen duenean. 3.2. Ez fikziozko film laburraren egitura dramatikoa Film laburraren egitura dramatikoa sinopsi moduan idatzita azaltzen ez duenean txostenak, edota urrats eta une guzti hauek zuzenak ez direnean. - Errealitateko pertsonaiaz eta egoeraz ari garenez, istorioa, mundu historikoaren gaineko kontakizuna dela argi utzi uzten ez duenean sinopsiak. 3.3. Ez fikziozko film laburraren egitura narratiboa, eszenaratzea eta muntaketa - Aurkezten duen mundu historikoaren egoera zein den azaltzen ez duenean testuak; eta, parte hartzen duten protagonista eta gainontzeko pertsonen rolak argi azaltzen ez dituenean (lekukoak, adituak, …); parte hartzaile hauek gaiarekiko duten jarrera aurkezten ez duenean; edota aurreko ezaugarri gehienak gaizki azaltzen dituenean txostenak. - Antolamendu tematikoa azaltzen ez duenean txostenak; testuan bloke tematiko bakoitzaren gaia/argudioa argi aipatzen ez denean; edota aurreko ezaugarriak gaizki azaltzen dituenean tetsuak. - Era berean, mundu historikoaren gainean eman nahi den irakurketari begira, aipatzen ez denean, bloke tematiko bakoitzean erabilitako errekurtsoak zeintzuk diren (elkarrizketak, artxibozko irudiak, lekukoen aitorpenak…) eta zer nolako ezaugarriekin agertzen diren (argiztapena, kokapenak, jantziak…); edota, aurreko ezaugarri gehienak gaizki azaltzen dituenean txostenak. - Narratzailearen presentzia ote dagoen, edota, mundu historikoaren gaineko begirada nola antolatzen den argi azaltzen ez denean testuan; edota, aurreko ezaugarriak gaizki azaltzen dituenean txostenak. 4. Txostenaren ondorioak: TALDE GUZTIARI ERAGITEN DIO: 46. TALDEARI, ALEGIA - Pobrea edo erabat okerra denean planteatutako hausnarketa. - Nahikoak ez direnean edota okerrak direnean, proposamenak plazaratzen dituen ezaugarriak. - Proposamena egiteko orduan, hemerotekako, interneteko eta batez ere iturri bibliografikoetatik eratorritako datu aipagarririk agertzen ez direnean edo pobreak direnean. - Erreferentzia bibliografikoak eta aipuak gaizki idatzita agertzen direnean. AURKEZPENAREN EDUKIAK - Taldeak aurkezpenerako denbora errespetatzen ez duenean. - Azaldu beharreko edukiak azaltzen ez dituenean edo gaizki azaltzen dituenean txostenak. - Aurkezpena laguntzeko materiala ez egokia edo pobrea denean. - Gainontzeko ikasleek egindako galderei erantzun zuzen eta argia emateko gaitasunik ez dutenean taldeko ikasleek.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Taula 21. Irakasleek prestatu behar duten materialaren egutegia /Ikasleek jasoko duten materialaren egutegia SAIOAK IKASTURTE ASTEA HILABETE ASTEA IKASLEEK JASOKO DUTEN MATERIALA. MOODLE /ESKURA 1. SAIOA 1 Iraila/2 -Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiaren egitasmoaren laburpena. - Ikus-entzunezko Hizkuntza Ikasgaiaren egitasmoa eta lan plangintza zehatza. 2. SAIOA 2 Iraila/3 -1. fitxa. Abiapuntua: problema egituratzailea. Zer dakigu Kimuaki buruz? Eskolan entregatu. - Trípodos aldizkarian argitaratutako Kimuak egitasmoaren garapenari buruzko artikulu akademikoa.
Iraila/3 - Talde formalaren konpromiso dokumentua. - 2. fitxa. Txostenari buruzko galdera eragileak: zeren arabera definitzen da film laburren kalitatea?, zeren arabera aukeratuko dira txostena idazteko film laburrak? 4. SAIOA 3 Iraila/4 -Talde formalaren lan ez presentzialaren jarraipen dokumentua. -3. fitxa. Txostenerako film laburren proposamena. Talde bakoitzak landu behar dituen film laburren aukeraketa egiteko balorazio irizpideak. 5. SAIOA 4 Urria/1 -4. fitxa. Film laburren fitxa teknikoa 6. SAIOA 4 Urria/1 -5. fitxa. Galdera eragileak: nola analizatu daiteke ikus-entzunezko testu bat? Eskolan entregatu. -Txostena idazteko gida dokumentua. 7. SAIOA 5 Urria/2 -6. fitxa. Zuzendarien eskarmentu profesionala. 8. SAIOA 5 Urria/2 -7. fitxa. Décougape-aren jokoa. Eskola orduan entregatzeko. - 8. fitxa. Décougape-a jokoa 2. 9. SAIOA 6 Urria/3 -9. fitxa. Découpagearen jokoa 3. 10. SAIOA 7 Urria/4 -10. fitxa. Fikizozko film laburraren egitura dramatikoa 11. SAIOA 8 Azaroa/1 -11. fitxa. Fikizozko film laburraren egitura narratiboa. 12. SAIOA 9 Azaroa/2 -12. fitxa. Fikziozko film laburraren muntaketa eta eszenaratzea. 13. SAIOA 10 Azaroa/3 -13. fitxa. Ez-fikziozko film laburraren egitura dramatikoa eta narratiboa. 14. SAIOA 13 Abendua/4 -14 fitxa. Ez-fikziozko film laburren muntaketa eta eszenaratzea. Txostena idazteko gida dokumentua: lana egituratu. 15. SAIOA 11 Azaroa/4 10., 11., 12., 13., eta 14., fitxan irakaslearen bigarren zuzenketak (eskolan). Aurkezpenerako egutegia 16. SAIOA 15 Abendua/4 POI-ri buruzko inkesta.
Ikus-entzunezko Hizkuntza ikasgaiko POI baliabidea
Iraila/3 - Talde formalaren konpromiso dokumentua. 4. Saioa baino egun bat lehenago. Moodle. - 2. fitxa. Txostenari buruzko galdera eragileak: zeren arabera definitzen da film laburren kalitatea?, zeren arabera aukeratuko dira txostena idazteko film laburrak? Eskola orduan entregatzeko. 2. SAIOA 3 Iraila/4 -3. fitxa. Txostenerako film laburren proposamena. Talde bakoitzak landu behar dituen film laburren aukeraketa egiteko balorazio irizpideak. 5. Saioa baino egun bat lehenago. Moodle. 3. SAIOA 4 Urria/1 -4. fitxa. Film laburren fitxa teknikoa. 7. Saioa baino egun bat lehenago. Moodle. -Astero: talde formalaren lan ez presentzialaren jarraipen dokumentua. Moodle. 4. SAIOA 4 Urria/1 -5. fitxa. Galdera eragileak: nola analizatu daiteke ikus-entzunezko testu bat? Eskolan entregatu. -Txostena idazteko gida dokumentua. Astero: talde formalaren lan ez presentzialaren jarraipen dokumentua. Moodle. 5. SAIOA 5 Urria/2 -6. fitxa. Zuzendarien eskarmentu profesionala. 8. Saioa baino egun bat lehenago. Moodle. 6. SAIOA 5 Urria/2 - 8. fitxa. Décougapearen jokoa 2. 9. Saioa baino egun bat lehenago. Moodle. 7. SAIOA 6 Urria/3 -9. fitxa. Découpagearen jokoa 3., eskolan. 8. SAIOA 7 Urria/4 -10. fitxa. Fikizozko film laburraren egitura dramatikoa. 11. Saioa baino egun bat lehenago. 9. SAIOA 8 Azaroa/1 -10. fitxa. Zuzenketa irakasleari/taldeari 12. Saioa baino egun bat lehenago igorri. Moodle. -11. fitxa. Fikizozko film laburraren egitura narratiboa. 12. Saioa baino egun bat lehenago igo. Moodle. 10. SAIOA 9 Azaroa/2 -11. fitxa. Zuzenketa irakasleari/taldeari 13. Saioa baino egun bat lehenago igorri. Moodle. -12. fitxa. Fikizozko film laburraren muntaketa eta eszenaratzea. 13. Saioa baino egun bat lehenago igo. Moodle. 11. SAIOA 10 Azaroa/3 -12. fitxa. Zuzenketa irakasleari/taldeari 14. Saioa baino egun bat lehenago igorri. Moodle. -13. fitxa. Ez-fikziozko film laburraren egitura dramatikoa eta narratiboa. 14. saioa baino egun bat lehenago igo. Moodle. 12. SAIOA 11 Azaroa/4 14. fitxa. Ez-fikziozko film laburraren egitura muntaketa eta eszenaratzea. 15. saioa baino egun bat lehenago igo. Moodle. AZEKEN LANAREN ENTREGA DATA: ikasturtearen 13 astea, abenduaren 2. asteko OSTIRALA. Nola entregatu: Moodlen. Paperezko kopia bat entregatu aurkezpen egunean. ZER ENTREGATU BEHAR DA: Txostena eta taldearen lan ez presentzialaren jarraipen dokumentua.
Nola eraikitzen da ikus-entzunezko testu arrakastatsu bat? Kimuakeko film laburrei buruzko txostena |
addi-a78629d4763a | https://addi.ehu.es/handle/10810/13936 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-12-18 | science | Martínez González, Olalla | eu | Biziki, baserriko jogurt osasungarria | KASUA BIZIKI, BASERRIKO JOGURT ONURAGARRIA Helburu berri bat Antton Badiolarentzat Antton Badiola produktu dietetikoen denda baten jabea zen: NUTRILAN S.L. 54 urteko Oiartzuarra zen. Zuela bost urte, eskualdeko lantegi batean zeukan lanpostua galdu eta dietetika-denda ireki zuen. Bera baserrian jaioa zen eta negozio dietikoarekin uztartzen zituen etxeko zenbait lan. Hain zuzen ere, krisi ekonomikoaren testuinguruan, 2012. urtean mozkinak aurreko urteekin alderatuta %20 jeitsi zirela ikusita, Anttonek baserriko jarduerei bultzada bat ematea erabaki zuen. Modu horretan establezimendu dietetikoaren galerak nolabait konpentsatzea espero zuen. Aukera argia ikusten zuen: zuela hiru urte ahuntzak erosi zituen eta esne pasteurizatua ekoiztu eta saltzen aritu zen ordutik. 2013. urteko urrian dozena bat animalia zeuzkan dagoeneko eta asteko 69,6 L esne jasotzen zituen. Horietatik, batazbestean, 47 L saltzea lortzen zuen eta asteko soberazko 22,6 L izaten zituen. Anttonek saltzen ez zuen esne horri errentagarritasuna atera behar ziola erabaki zuen. Zure lana dietista-nutrizionista gisa 2014eko urrian hiru urte bete zenituen NUTRILAN S.L.-en dietista-nutrizionista gisa lanean. Zenbait bezeroen jarraipen nutrizionalaz arduratzeaz gain, nagusia aholkatzen zenuen elikagaiekin lotutako gai teknikoei buruz, batez ere, dendan saltzeko produktuak aukeratzeko orduan. Izan ere, berak, nahiz eta nutrizio arloan interes handia izan, ez zeukan gai horien inguruko prestakuntza espezifikorik.
Produktu berri baten garapena 2014eko azaroak 2an Antton Badioalk kontsulta bat egin zizun ia ia defeniturik zeukan produktu berri baten inguruan. Udaberriaz geroztik, ahuntz-esne pasteurizatuaz egindako jogurta egiteko errezeta diseinatu eta hobetzen ibili zela esan zizun. Adierazi zizunaren arabera, saiakera asko egin behar izan zituen “produktu on”-tzat har zitekeena lortu zuen arte. Zenbait hartzigarri laktiko eskuratu zituen Lactobacillus bulgaricus eta Streptococcus thermophilus anduiak zituztenak, bi etxe komertzialetatik: Abiasatik (Pontevedra) ohiko jogurtarentzako hartzigarria eta testura-eraldatzaileduna eta Proquiga (A Coruña) taldeko YOC, YO-D, YO-E eta YO-S hartzigarriak. Bina proba burutu zituen hartzigarri bakoitzarekin, lehendabizi ekoizle bakoitzaren argibideak jarraituz eta ostean, baldintzak egokituz (hartzigarri-esne bolumen ratioa, beroketa denbora eta tenperaturak) zapore eta testura egokiak lortzeko. Behin hartzigarria aukeratuta (bigarren etxe komertzialaren YO-C) eta prozesuaren baldintzak zehaztuta, produktua Donostiako QALYTEC laborategietara bidali zuen zegozkion analisi mikrobiologikoak egitera. Emaitzek agerian utzi zuten bakteria laktiko bideragarriak 107 kfu/g baino kopuru handiagoan zeudela. Laborategiaren txostenak onddo eta legamien noizbehinkako hazkuntza isladatu zuen lau asteko errefrigerazio-biltegiratzearen ostean (4ºC + 0,5ºC). Laugarren astetik aurrera enterobakteriak 1 kfu/g baino kopuru altuagoan behatzen ziren ikertutako 5 laginetatik hirutan.
Jogurtaren analisi bromatologikoan, laborategi berdinak eginda, honako batazbesteko osaera dekribatzen zen: proteinak %3,5, lipidoak %0,4, karbohidratoak %4,4 zeintzuetatik %100 azukre sinpleak ziren. Anttonek azaldu zizun eguneroko esne soberakinarekin jogurt sorta bana ekoizteko asmoa zeukala, modu horretan eguneroko esne ekoizpen osoari etekina ateratzeko. Baikor ematen zuen, izan ere, zioenez, ekimen berri honek ez baitzion ez diru ez denbora larregi inbertitzerik eskatzen. Kalkulatzen zuen eguneko bi ordu eman beharko zituela jogurten ekoizpenean. Berak ezin zuenean bere emazteak, Esther Enbeitiak, hartuko zuen ardura; produktuaren egokitzean inplikatuta egon baita bera ere. Gainera, aurreikusten zituen gastu bakarrak hartzigarriari, ontziei eta ohiko gastuei (argia, ura, etab.) zegozkienak ziren. Zure iritzia jakin nahi zuela eta jogurta nola egiten zuen ikustera joan zintezen eskatu zizun. Prozesua eta ekoizpen-instalazioak Bi egun beranduago Anttonekin joan zinen baserrira. Bertan ukuilua erakutsi zizun eta jeztesistema automatikoa esnea gela independiente batera bidaltzen zuena. Bertan zegoen edukiontzi batean errefrigerazio tenperaturan mantentzen zen pasteurizaziora arte (gehienez jota 48 ordu). Makineria berria zen, duela gutxi erosia. Bai ukuilua eta bai esnea jasotzeko sistema garbitasun eta kontserbazio egoera onean zeudela ematen zuen. Esne biltegiaren parean jogurta egiteko prestatutako gela zegoen (I. ERANSKINA). Bertan, lehen urratsa, esnea 30ºC-tan zentrifugazioz gaingabetzea zen (6500-7000 rpm). Ostean bi lapiko erabiltzen ziren pasteurizatzeko (75ºC, 15 s), eskuzko tresneriaz jarraian irabiatuz. Hurrena, lapikoak estalita, ur eta izotz bainu batean murgiltzen ziren. Bertan esnea 40ºCetara iristen zen 40 bat minututan. Behin tenperatura egokia eskuratuta, hartzigarri komertziala nahasten zen esnean eta produktua ontzietara isurtzen zen; bakoitza bete ostean segituan estalkia ipintzen zitzaion. Jarraian, ontziak inkubazio ganberara eramaten ziren eta bertan 6 orduz mantentzen ziren errefrigerazio tenperaturan biltegiratu aurretik. Ontzi bakoitzari etiketa errefrigerazio ganberan sartu aurretik ipintzen zitzaion. Bertan ekoizpen-data ageri zen sortaren adierazle gisa eta baita kontsumo lehenetsiaren data ere. Jogurta ekoizteko gelak 20 m2 zituen eta hormak baldosa zuriz (10x10 zm) estalita zeuden. Laukizuzena zen (5 m x 4 m), sarreran konketa zeukana eta horrez gain armairua, inkubadora eta erdoilezinezko altzairuzko bi lanerako mahai zeintzuietatik batek sukaltzeko suak, harraska eta, azpian, plater-garbigailua zeuzkan. Gelan argitasun handia zegoen bi lehio handi baitzituen, bisitan zehar irekita egon zirenak. Gelak ganbera txiki bat (2x3 m) zeukan aldamenean, 4ºC-tan programatua; bertan hartzigarria eta amaitutako jogurtak gordetzen ziren (apal desberdinetan). Prozesuan zeharreko kontrolak Anttonek behin eta berriro zihoen “kalitate handiko” jogurta ekoiztu nahi zuela eta garrantzi handia ematen ziola ekoizpen-instalazioak txukun mantentzeari: “egunero garbiketa arina egingo dugu eta astean behin sakonago bat; ez dut osasun sailekoekin arazorik izan nahi. Garrantzitsuena produktu on bat lortzea da”. Bestalde, zenbait erregistro disenatu zituen ekoizpen prozesuan zeharreko aldagai batzuen datuak jasotzeko helburuarekin. Esne ekoizle gisa zeukan esperientziagatik, bazekien administrazioak aldiro eskatzen duela mota honetako informazioa. 2011. urtean arazo bat izan zuen, inspektore batek ohartarazpen bat egin baitzion trazabilitatea bermatzeko agiri-
sistemarik ez zuela eta. Oraingoan, pasteurizazio prozesurako (Tª, denbora), lehengaien sorta eta amaierako produktuen sortak erlazionatzeko eta ekoizpenaz arduratu zen persona identifikazteko erregistroak zituen prest (III ERANSKINA). Produktuaren aurkezpena Antton hozkailu batetik hartu zuen aurreko egunean ekoiztutako jogurta eta dasta zenezan eskaini zizun. Naturala zen, leuna (ohiko jogurtak baino likidoagoa) eta zapore atsegina zeukala iruditu zitzaizun. Hilabete barru, urtarrilaren bukaerarako edo, jogurtak dendan saltzen hasi nahi zuela esan zizun. 125 ml-tako kristalezko poteetan ontziratzea pentsatuta zeukan, metalezko hari estalkiz babestuta. Azaldu zizun produktuari etiketa deigarria ipini nahi ziola eta enkargu bat eginda zeukala Donostiako inprimategi batean: “aste honetan bertan lehen diseinu bat bidaliko didate e-mailez. Bidaliko dizut zure iritzia jakiteko”. Hiru egun beranduago posta elektronikoan jaso zenuen proposamena (II. ERANSKINA). Anttonek urduri hots egin zizun diseinuaren inguruko zure iritzia jasotzeko, bere ustez “oso ona omen zena”. “Antton, nahiago dut diseinua lasaitasunez aztertu…azken finean, zaindu beharreko alderdi asko daude, derrigorrez ipini beharreko informazioa…ta guzti hori formato egokiarekin…ez nuke akats larririk egin nahi”. Ondo iruditu zitzaion: “noski, parkatu, hartu behar duzun denbora”. Osagai miragarria Etiketa aztertzen hasita, Anttonek aipatu gabeko zenbait alderdi ikusi zenituen. Garrantzitsuena, produktuak erregina-jelea gehituta zeukala. Etiketan erregina-jelearen balizko gaitasun osasungarriak azpimarratzen ziren. Hau ikusita telefonoz deitu zenion Anttoni: “Bai, aipatzea ahaztu zitzaidan: azken boladan asko irakurri dut erregina-jelearen inguruan eta ezaugarri onuragari pilo ditu! Infekzioen kontrako prebentzio jarduera dauka, beste eragin batzuen artean! Nik uste jogurt bakoitzean 300 mg gehitzea nahikoa izango dela. Azken orduan inprimategikoei eskatu nien etiketan erregina-jeleari errefrentzia sar zezaten”. Erregina-jelea ondo ezaguna zenuen. Dendan kapsula formatoan saltzen zenuten elikaduraosagai modura eta osagai moduan ere zenbait elikagai dietetikoetan. Gainera NUTRILAN S.L.-n lanean hasi zinenean bere ezaugarri onuragarrien inguruan irakurri izana gogoratzen zenuen, dendan izaten zenuten Sustraia aldizkariaren ale batean. Gainera, dendan erregina-jelea erosten zuten pertsonak nahiko fidelak ziren produktu horrekiko eta hobeto sentiarazten zituela zioten ezbairik gabe, batez ere, neguko estulen kontrako prebentzio jarduera goraipatzen zuten maiz. Bestalde, ez zenuen ezagutzen inolako esnekirik erregina-jelea gehitua zeukanik. Beraz, erregina-jelea elikagaiari gehitzearena, hasiera batean, ideia bikaina eta berritzailea iruditu zitzaizun. Dena den, bazenekien azken urteotan iskanbila handia zegoela elikagaien munduan ezaugarri onuragarrien adierazpenak zirela eta. Zuela urte edo urte t´erdi ELIKAK antolatutako kurtso batera joan zinen zeinetan adierazpenen gaia jorratu zen. Bereziki gogoratzen zenuen kakao light merkaturatzen duen marka ezagun baten adibidea, produktuan elikagai “arruntarekin” alderatuta %50-eko energía zeukala adierazten zuena; gomendatutako anoaren tamaina erdia zen ere. Marka komertzialak adierazpena zuzendu behar izan zuen kontsumitzaileak engainatzen zituela egotzita, horrek suposatzen dituen galera ekonomikoak bere gain hartuz. Anttonek ezin zuen antzeko arriskurik hartu. Lehenengoan zuzen egin beharra zegoen…helburua ez zen jendea engainatzea! Beraz, erabaki zenuen ondo aztertzea ea
etiketaren lehen diseinuan agertzen ziren nutrizio eta osasunaren inguruko adierazpenek legeria betetzen ote zuten. Arrazoitutako erantzun baten zain Anttonek aste baten buruan berriro elkartzea proposatu zizun. Berriro esan zizun “irrikitan” zegoela proiektuari buruzko zure iritzia ezagutzeko, produktua merkaturatu nahi baitzuen lehen bait lehen. Hori bai; behin eta berriro errepikatu zuen gauzak “ondo” egin nahi zituela.
IRAKASKUNTZA METODOLOGIAK Banakako txostena egin eta bidali. Ezaugarriak: hizkia: arial 11, marjinak: 2,5; testua justifikatua, 1,5-eko lerro-artea. Luzeera: gehienez, bi orrialde. Talde txikiak osatu eta konpromisoak hartu. Irakasleak taldeen zerrendak argitaratuko ditu behin banakako txostenak ikusita. Taldekideak antolatu beharko dira klaseko lehen talde lanerako sesioaren aurretik eta irakasleari komunikatuko diote modu formal batean zeintzuk diren kide bakoitzak hartutako ardurak. Horretarako “Talde- Konpromezua” txatiloia eransten da koaderno honetan. Taldeko txostena egin eta bidaltzea: Sesio presentzialak talde txikietan. Hiru klase ordu jarrai erabiliko dira (aste oso bat) taldekideek bakoitzak egindako txostenen inguruan eztabaidatu eta ebazpen komun bat adostu dezaten.
Lan hau egiteko ezinbestekoa da ikasleek beharrezko material guztiak klasera ekartzea (ikaslearen koadernoa, bibliografía, artikulu, liburuak, ordenagailua, internetdun sakeleko telefonoa, kontsulta materialaren fotokopiak, etab.), sesioak ahalik eta eraginkorren izan daitezen. Sesio presentzialen ostean talde bakoitzak txostena irakasleari bidaliko dio egun batzuen buruan. Ezaugarriak: hizkia: Arial 11, Marginak: 2,5; testua justifikatua, 1,5-eko lerroartea. Luzeera: gehienez, lau orrialde.
Sesio plenarioak: talde bakoitzak bere ebazpena eztabaidatuko du klasearen aurrean. Talde bakoitzak plenarioan jasotzen dituen ekarpenak jaso eta txostenean integratuko ditu, egokitzat hartzen baditu, behintzat. Zuzenketa eta feedback: sesio plenarioen ostean talde bakoitzak lana moldatu eta Moodle-era igoko du. Irakasleak, lanak ikusita zuzenketa bikoteak sortuko ditu lanak truka ditzaten eta elkarrekiko zuzenketa egin dezaten. Taldekide bakoitzak (banakako lana) beste talde bateko lanaren inguruko zuzenketa eta/edo ekarpenek egingo ditu “Zuzenketa Gida” erabiliz (anonimoa izango da zuzenketa). Taldeek 6 egun inguru pasata zuzenketak Moodle-era igoko dituzte. Irakasleak zuzenketak gainbegiratu eta lanak autoreei itzuliko dizkie. Zeregin honetatik bi kalifikazio eratorriko dira: lanaren egokitasuna eta kritikotasuna edo zuzenketak eta ekarpenak egiteko gaitasuna. ZUZENKETAK EGITEKO MODUAK: A) Word-eko “aldaketen kontrola”/”control de cambios” funtzioa erabiliz (lehenetsita). B) Paperean, ongi bereizten den kolore batekin (adib. gorria). Behin zuzenketa eginda, lana eskaneatuz eta erantsitako fitxategi gisa bidaliz. Behin betiko txostena (taldeko bat): talde bakoitzak 7 egunen buruan lana zuzendu eta behin betiko bertsioa igorriko dio irakasleari.
OHARRA: bai sesio presentzialetan eta bai taldeek klaseaz kanpoko orduetan egiten dituzten bileretan hartutako erabakiak (jasotako ekarpenak lanean sartu ala ez, lanen banaketa, etab.) aktetan jaso egin beharko dira eta irakasleari bidali. Elkartze bakoitzaren ostean egin behar da bidalketa. Horretarako txantiloia eransten da koaderno honetan.
Taldeek elkarren arteko behin behineko txostenen zuzenketa burutuko dute. (BE-nota) 2 ordu (7. astea) Ez presentziala Talde bakoitzak txostenari beharrezkotzat jotzen dituen zuzenketak egin ostean, behin betiko lana igorriko dio irakasleari. (TE-nota) 1 ordu (8. astea) Ez presentziala
Ikasle bakoitzak autoebaluazioa egingo du(BE-s/n+nota) Ez presentziala BE, banakako entregagaia; TE, taldeko entregagaia Jardueren erabilitako orduak: 22 guztira, 7 presentzial (clase magistralen ordutegian, M) eta 15 ez-presentzial.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK Kasu praktikoak azken notaren %40-a izango da (irakasgai osoaren %20-a). Zenbakizko kalifikazioa ezarriko zaie banakako txostenari, talde bakoitzaren behin behineko txostenari, beste taldeen gaineko zuzenketari eta behin betiko txostenari. Eranskinetako ebaluazio errubrikak erabiliko dira ikasketa emaitzak ebaluatzeko. Ebaluazio une bakoitzean jasotako puntuazioa ikasketen garapenaren adierazletzat hartuko da. Aipatutako entregagai bakoitzaren kontribuzioa amaierako kalifikazioan %20-a izango da eta behin betiko lanarena %40. Taldeko konpromezuak isaladatzen dituen orria entregatzea eta burutzen diren bilera guztien aktak jasotzea lagungarria da irakaslearentzat proposatzen diren ekimenetan izan duen inplikazioa baloratzeko. Alderdi hauei ez zaizkie zenbakizko kalifikazioarik emango, baina 0,2 puntuko penalizazioa jasoko du taldeak agiri hauetako bakoitzaren faltagatik (2 puntu gehienez jota).
III ERANSKINA. Jogurraren ekoizpenean zeharreko aldagaiak jasotzeko erregistroa.
10 7,5 5 2,5 0 A-Elikagaihigienearen esparruko arauen ezaguera (NHA) Oinarrizko arau guztiak aipatzen ditu, elkarren artean erlazionatuz1 Oinarrizko arau guztiak aipatzen ditu, elkarren artean erlazionatu gabe1 Oinarrizko arauak aipatzen ditu, baina akatsekin2 eta elkarren artean erlazionatu gabe. Aplikaziozko arauren bat aipatzen du soilik. Ez du aplikaziozko araurik aipatzen B- Elikagaihigienearen esparruko arauen interpretazioa (INHA) Oinarrizko alderdi guztiak baloratzen ditu egokiro, bai oinarrizkoak (AKKPA/HACCP, trazabilitatea) eta bai espezifikoak (instalazio eta prozesuak) Oinarrizko alderdiak (AKKPA/HACCP eta trazabilitatea) edo (instalazio eta prozesuak) alderdi espezifikoak partzialki baloratzen ditu egokiro. Oinarrizko alderdiak (AKKPA/HACCP eta trazabilitatea) eta (instalazio eta prozesuak) alderdi espezifikoak partzialki baloratzen ditu egokiro. Alderdi espezifikoak egokiro baloratzen ditu (instalazio eta prozesuak), oinarrizko alderdiei buruzko balorazioa egin gabe (AKKPA, trazabilitatea). Higieneari buruzko legeriaren interpretazio desegokia egiten du edo ez du egiten. C-Elikagaien etiketatuaren inguruko oinarrizko arauen ezaguera eta interpretazioa (NE) Proposatzen diren aplikaziozko arau guztiak aipatzen ditu eta egokiro interpretatzen ditu. Osotasunean jorratzen ditu etiketatuari dagozkion alderdi guztiak, halabeharrezko elementuak ezderrigorrezkoetatik bereiztuz. Proposatzen diren aplikaziozko arau guztiak aipatzen ditu, baina interpretazio partziala egiten du, etiketan agertzen diren elementu denak aztertu barik. Ez ditu aplikaziozko arau guztiak aipatzen eta balorazioa partziala da (ez ditu etiketan agertzen diren elementu guztiak aztertzen), baina zuzena.
Ez ditu aplikaziozko arau guztiak aipatzen eta balorazioa partzialki zuzena da (kontzeptu bi edo gehiago okerrak dira). Ez ditu aplikaziozko xedapenak identifikatzen eta /edo ez ditu zuzen interpretatzen. D-Bibliografiaren bilaketa eta aipamena (B) Eskaintzen diren iturri bibliografiko guztiak edo gehienak aipatzen ditu3 eta berak aurkitutako besteren bat Proposatzen diren zenbait lan egokiro aipatzen ditu. Erreferentzia Proposatutako zenbait iturri bibliografiko aipatzen ditu akatsekin. Erreferentzia Proposatutako zenbait iturri bibliografiko aipatzen ditu akatsekin. Ez du erreferentzia Ez dio informazio bibliografikoari aipamenik egiten
F-Idatzizko komunikazioa Hizkuntza teknikoa erabiltzen du (legeria). Testuaren antolaketa eta koherentzia egokiak4. Ortografia akatsik ez. Hizkuntza teknikoa erabiltzen du (legeria). Testuaren antolaketa egokia4. Ortografia akatsik ez. Testuaren antolaketa nahasia5. Ortografia akatsik ez. Testuaren antolaketa nahasia. Behintzat hiru akats ortografiko. Lau akats ortografiko baino gehiago. 1Aipatzen dituen arauen artean erlazio hierarkikoa dagoela ezagutzen duela aski frogatuta geratzen bada. Adib.: “178/2002 (EB) Arautegian oinarrituz, 2073/2005 (EB) Arautegian irizpide Mikrobiologikoak ezarri ziren”; 2Beste batzuekin nahasten ditu edo gaizki izendatzen ditu; 3Formato normalizatuak jarraituz; 4Atalak bereiztuz, beharrizatekotan, izenburu eta azpizenburuak erabiliz, paragrafoka ordenatutako ideiak…; 5Esaldi eskematikoak edo bukatu gabekoak, hizkuntzen nahasketa, puntuazio okerra, letra-formato nahasiak…
V ERANSKINA. Irakasleak ikasle bakoitzak bidalitako feedbackaren gaineko ebaluazioa burutzeko errubrika.
3 2 1 Epeak Balorazioa ezarritako epearen barruan bidaltzen du Ezarritako epea bi egunetan gainditzen du Bi egun baino gehiagotan gainditzen du ezarritako epea Balorazioaren idazkera Koherentea eta ongi egituratua Ez da koherentea edo ez da egituratua Ez koherente, ez egituratua Zuzenketairizpideen jarraipena IV eranskineko matrizean azaltzen diren irizpide guztiak baloratzen ditu Ez ditu IV eranskinean agertzen diren irizpide guztiak baloratzen IV eranskineko matrizean zerrendatzen diren irizpideetatik ez du bat ere ez baloratzen. Balorazio irizpideen interpretazioa Irakaslearen balorazioarekin bat egiten du (+1) baloratzen dituen irizpide guztietan Irakaslearen balorazioarekin bat egiten du (+1) baloratzen dituen irizpide batzuetan eta beste batzuetan ez (> +1) Ez du irakaslearen balorazioarekin kointziditzen (> +1) baloratutako irizpide gehienetan edo guztietan.
ELKARREKIKO ZUZENKETETAN, MATRIZEA INTERPRETATZERAKO ORDUAN SUERTA DAITEZKEEN ZALANTZAK ”Ez dut topatzen egokia den irizpiderik” Batzuetan gertatuko zaizue zuzentzen duzuen lana ez dela ezarritako irizpidetara erabat egokitzen, hauek idatzita dauden moduagatik. Adibidez: proposatzen diren iturri bibliografiko gehienak egokiro aipatzen dira, baina, ez da erreferentzien atal espezifikorik eransten; edo, lanaren idazkera argia da, baina lau ortografia akats daude. Kasu horietan tarteko puntuazioak esleitu beharko dituzue. Hau da, lehen adibidean 5 eta 7,5 arteko kalifikazioa jasoko luke zuzendutako lanak; eta, bigarren kasuan, balorazioa 2,5 eta 5 artean egongo litzateke. Akatsen larritasunak determinatuko du tarte horien baitan ebaluazioa goi edo behe muturretik gertuago egongo den. ”Zeintzuk dira arau GUZTIAK?”
Klasean, osoko bilkuretan aipatu izan diren arau guztiak. Kontutan hartuko da bai esparru nazional eta bai internazionala eta baita arauen garapena bateratze, eraldaketa, zein indargabetze prozesuen bitartekoa. “Nola dakit higiene edo etiketatuari buruzko gaiak ERABAT edo PARTZIALKI jorratu diren?” Klasean zerrendatzen Joan gara kontutan hartu beharreko alderdiak. Adibidez, higieneari lotuta: instalazioen ezaugarri eta hauen garbiketatik langileen prestakuntzara tartean tenperaturaren kontrola, manipulazio praktikak, janzkera etabar daudela. Ulertzen da gaia osotasunean tratatzeko alderdi guzti hauekin, edo gehienekin, lotutako gomendio zein zuzenketak jaso behar dituela lan batek. “Ez dakit iturri bibliografikoak adierazteko modu egokia zein den, beraz, nola zuzendu dezaket hori beste lan batean?” Klasean arau juridikoei erreferentzia nola egiten zaien ikusi genuen, bai testuan zehar eta bai bibliografia atalean. Honen inguruko zalantzak irakasgaiaren apunteetan kontsulta dezakezue. Beste alde batetik artikulu eta bestelako agiriei erreferentzia nola egin behar zaien jakiteko, bibliografia zerrendan dituzuenak kontsulta dezakezue eta hauen erabiltzen duten formaturen bat eredu hartu. “Zer esan nahi du testuaren koherentzia eta antolaketa?” Testua koherentea da diskurtsoa argia denean, erraz irakurtzen da argudioek lerro logikoa jarraitzen dutelako. Koherentzia falta sumatzen da kontraesanak agertzen direnean, gai batetik besterako jauziak daudenean, etab. Antolaketak lantzen diren gaiak paragrafo edo atal eta azpiataletan logikoki ordenaturik daudeneko egoerari egiten dio erreferentzia; baita formatu-alderdiei dagozkienez (justifikazio, letra tamainari etabarri dagozkien arauak konplitzea, adibidez), zein puntuazioari, hots, esaldiak puntuazio ikur egokiekin banandu. Gaizki antolatutako testu batek ez ditu paragrafoak bereiztuta, bukatu gabeko esaldiak dauzka, ez ditu aldez aurretik ezarritako formatu-arauak errespetatzen, zerrendatzen du zerrenda zertara datorren azaldu gabe, esaldi “telegrafikoak” dauzka, hizki maiuskula eta minuskulak gaizki erabiltzen ditu arau juridiko edo instituzioak aipatzerakoan, hizkuntzak nahastea…Beste akats posible batzuen artean. “Zeri egiten dio erreferentzia hizkera tekniko terminoak” - Lege arau juridiko/errege dekretu, moduko akatsak ekiditen dira. Termino legalak erabiltzen dira: xedapen, indargabetu, indarrean, zuzentarau, eraldaketa… Legerian definitutako kontzeptuak egokiro erabiltzen dira. Adibidez, “adierazpen”, “etiketatu nutrizionala”, “gehitutako azukreak”, “jogurt”…
Agiri honen bitartez, goian aipatutako kasu praktikoaren ebazpenerako lantaldea osatzen dugunok honako akordio honetan zehazten diren elkarrekiko konpromezuak hartuko ditugu jardueran zehar betetzeko: Taldekideren batek edo batzuek elkarlanerako akordioak hautsiz gero, ondorengo neurriak hartuko dira:
ZEREGINA: taldearen bilera-akta bilera bakoitzaren ostean bete eta kide guztiei eta irakasleari (Moodle-era) bidali Lantaldearen bilera akta Parte hartzaileak (izen-abizenak): |
addi-6a4de678fb86 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13941 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-01-13 | science | Yeregui Echave, Itziar | eu | Morphotopographic and granulometric determination of Santiago and Itzurun beaches in Zumaia | LABURPENA: Gradu amaierako lan honetan, Zumaiako Santiago eta Itzurun hondartzetako hondar mugimendua aztertu eta laginen analisiak egin dira. Azterketa honek zazpi hilabeteko (2013 azaroa – 2014 maiatza) iraupena izan du, orotara bost neurketa topografiko eta bost aldiz laginak bildu direlarik hondartza bakoitzean. Ikerketa garaian, urteetako denborale gogorrenak egokitu dira, non hondar mugimendu handiak neurtu diren.
A. Erpinen azalpen orriak B. Txosten meteorologikoak C. Planoak D. Argazki bilduma
Urola ibaiaren bokalean azken urteetan egindako eraikuntza lanek (parol muturreko luzapena, dikearen luzapena…) eragin zuzena izan dute Santiago hondartzaren bilakaeran. Dikeek babesa eskaintzen diote hondartzari eta ondorioz, ur lasaiak ditu, baina oso nabaria da urte gutxiren buruan, hondartzaren eta dunaren azalera abiada luzean zabaltzen ari dela.
Hondartzaren handitze hori ikusirik, bertako egoeraren azterketa bat burutzea erabaki da. Aldi berean, Zumaian beste hondartza bat izanik (Itzurun), bertako egoera ere aztertuko da, bien arteko antzekotasun zein ezberdintasunak bilduz.
Hain zuzen, lan honi dagokionez nire egin beharra, kanpaina ezberdinetan Zumaiako Santiango eta Itzurun hondartzen neurketa topografiko eta hondar laginen analisia egitea datza. Honela, kanpaina ezberdinetan lortutako emaitzak alderatu eta bi hondartzen ezaugarri fisiko eta sedimentologikoak aztertu eta parekatuko dira.
Irudia 1. Santiago hondartzaren eboluzioa Irudia 1. Santiago hondartzaren eboluzioa
Zumaiak, Gipuzkoako itsasertzean kokaturik, iparraldean Kantauri itsasoarekin, hegoaldean Zestoarekin, mendebaldean Debarekin eta ekialdean Getariarekin dauka muga. Herri honetan itsasoratzen dira Urola eta Narrondoko ibaiak, eta mendiez inguraturik dago, mendi hauen artean garaien Izarraitz eta Indamendi direlarik.
Irudia 2. Ikerketa eremuaren kokapena (Zumaia)
Urola ibaiaren itsasadarrean eraiki zen herri honek, bi motako hondartza ditu. Alde batetik, ibaien bokaletan agertu ohi diren barra eta hareatza jatorria duen Santiago hondartza, eta bestalde Zumaia eta Deba artean dauden itsaslabarren oinpean sortutakoak (Itzurun eta Algorri).
Zumaia eta Getaria arteko mugetan, Urola ibaiaren bokalea eta kostako N-634 errepidearen artean kokatzen da; luzeran 350 m eta zabaleran bataz besteko 175 m ditu.
Irudia 3. Santiago hondartza Irudia 3. Santiago hondartza
Herriaren sartaldean, Marianton eta Algorri muturren artean kokatzen den hondartza irekia da Itzurun. Haitzek hiru zatitan banatzen dute hondartza: San Telmo aldea (ermitapean), erdialdea, eta Marianton muturra. Luzeran 270 m eta zabaleran bataz besteko 75 m ditu.
3. Helburuak eta metodoak
Proiektuaren helburu nagusia Zumaiako Santiago eta Itzurun hondartzen azterketa morfotopografiko eta granulometrikoa egitea izan da. Hondartzen azterketa hau, 2013-2014 azaroa/maiatza artean egin da, guztira 10 neurketa topografiko eta 90 hondar lagin hartuz, Itzurun zein Santiago hondartzetatik.
Neurketak eta laginen bilketak, itsas beherako momentuak aprobetxatuz egin dira, kasu gehietan denborale baten ostean. Neurketa topografikoak egiteko GPS-a erabili da eta laginen bilketak, 5-10cm sakoneran egin dira hondartzako gune ezberdinetan. Hain zuzen, kanpo lana egiten hasi aurretik, hiru profil zehaztu ziren hondartza bakoitzean (mendebaldean, erdialdean eta ekialdean) eta profil bakoitzean hiru puntu ezberdinetatik hartu dira laginak: eremu infralitoralaren1 goi ertzetik (shoreface), eremu mesolitoraletik2 (foreshore) eta eremu supalitoraletik3 (backshore).
Bestalde, hainbat datu klimatologiko eta ozeanografiko bildu dira: marea taula, haizearen abiadura eta norabidea, eta baita olatuen altuera zein norabidea. Hondartzen begi bistako jarraipen bat ere egin da, emandako aldaketak zein gertaerak, argazki bilduma batean bilduz.
Irudia 5. Klimaren araberako lurraldeen sailkapena
Isurialde atlantikoan Bizkaia, Gipuzkoa, ipar Euskal Herria ia oso-osorik, eta Arabako zein Nafarroako iparraldea sartzen dira; klima ozeaniarrean sartzen da bete-betean eta klima mesotermikotzat jo daiteke, tenperaturei dagokienean nahikoa moderatua, eta prezipitazio aldetik oso euritsua.
Eguzki izpiek duten inklinazioa ezberdina izaten da urtaro bakoitzean. Euskadin, udako solstizioan (ekainaren 21ean) eguzkiaren inklinazioa 70º-koa izan ohi da gehienez, eta neguko solstizioan (abenduaren 21ean) gutxienez 25º-koa. Eguzkiaren argiak 16 ordu irauten du udan gehienez, eta 9 ordu inguru neguan gutxienez. Latitudeak Euskadiko klima gehien baldintzatzen badu ere, Atlantikoko itsas korronteen sistemagatik ez balitz, neguko klima Euskadin askoz ere hotzagoa eta prezipitazio kopurua urriagoa litzateke.
Bizkaiko itsasoak berak ere eragin zuzena du Euskadiko isurialde atlantikoko kliman. Batetik, Kantauri aldeko haize ahul eta itsas brisaren ondorioz, itsasertzeko hezetasun-indizea altua izan ohi da eta bestetik, iparraldeko haizeak urak Bizkaiko golkoan (Kantauri aldeko erpinean) gerarazten ditu. Horrek ura ikaragarri gainberotuarazten du, eta, ondorioz, lurrunketa itzelak eraginda, zaparrada izateko aukera nabarmena izan ohi da euskal itsasertzean.
Erliebeak ere alde nabarmenak eragiten ditu zona orografiko batzuetako eta besteetako parametro klimatikoen artean. Ingurune menditsuak tarteko, Atlantikoko haizeak ezaugarri ezberdinekin iristen dira Euskadira.
Penintsula HM-IE norabidean zeharkatzen duten aire-masa ozeanikoak, lehortu egiten dira bidean, eta Kantaurialderantz eta Frantziako hego-mendebaldeko lautadetarantz jaistekoan berotu egiten dira.
Haizea IM-koa denean ordea, euskal mendiak oso aproposak dira Atlantikoko aire-masak igarotzen uzteko, eta bizkor-bizkor egiten dute aurrera, Mediterraneo aldera. Haizeak gogor jo ohi du, eta euskal mendien erliebeak, ikaragarri errazten die bidea kondentsazioari, hodeiei eta azkenik prezipitazioari. Eta horrexegatik da euskal itsasertza Kantauri aldeko kostalderik euritsuena.
Prezipitazioa
Orografiari begiratuz gero, prezipitazioen intentsitatea oso ondo ulertu daiteke. Batetik, euskal mendiek mendebal orientazioa dute eta mendebaleko mendilerro eta ekialdeko Pirinioak garaiagoak dira. Bestetik, Mediterraneo mendebaleko eskualde ziklo genetikoak nolabait ere airea xurgatu egiten du eta ondorioz, mendebaletik datorren haizea okertu eta Euskal Autonomia Erkidego osoa zeharkatuz bideratzen da Mediterraneorantz.
Txandaka-txandaka denetarik izaten dugu, euririk gabeko tarteak, lehorteak, izugarrizko euri-jasak, eta prezipitazio motarik arruntena dugun, zirimiria. Euskalmet (Euskal Meteorologia Agentzia) web orritik 2012-2014 (maiatza) bitarteko datuak jaso dira. Zarautzen duen behatokian jasotako datuei esker irudikapen grafikoak egin dira, hilabetean jasotako prezipitazio kopuru zein euri egunekin.
2012 eta 2013ko irailean prezipitazio kopuruak antzerakoa izan baziren ere, urria - abendua bitartean alde nabariak bila daitezke. 2013ko urria eta abendua lehorragoak izan ziren, eta azaroan berriz euri-kopurua ia bikoiztu (117,8 l/m2 –tik 233,2 l/m2) egin zen. Aurtengo datuak alderatuz gero, Urtearen hasieran (urtarrila - otsaila) beste urtetako euri-egun kopuru antzerakoan izan badira ere, 2012an baino euri gehiago egin du eta 2013an baino gutxiago. Martxoa berriz, beste urteekin alderatuta oso euritsua izan da eta apiril-maiatza bitartetan euri-egun dezente izan badira ere, beste urteetan baino lehorragoak izan dira. Grafikoa 3. Prezipitazioa Zarautzen (2014) Grafikoa 1. Prezipitazioa Zarautzen (2012) Grafikoa 2. Prezipitazioa Zarautzen (2013) Grafikoa 3. Prezipitazioa Zarautzen (2014)
Hileko batez besteko tenperatura bitarteak nahiko garrantzitsu eta esanguratsuak dira. Kostan, hilabete epelenen eta hotzenen arteko aldea 11 ºC edo 12 ºC-ren bueltan ibili ohi da, baina barrualdean 17 ºC edo 18 ºC-ra ere iritsi daiteke.
Kostaldeko behatokietan batez besteko tenperaturarik altuenak uztaila-abuztuan erregistratu ohi dira. Udaberriko trantsizioko igoera, martxotik hasi eta ekainera bitartean, nahiko erregularra da, eta tenperatura pixkanaka igotzen da hilabete batetik bestera baina irailak nahikoa gordetzen badu ere udako berotasuna, urria heltzean tenperaturak zakar samar egiten du behera, aldaketa nabarmenagoa izaten delarik azaroan sartzean.
Hilabetez hilabete Zarautzeko behatokian (Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak emandako datuak) jasotako datuak beheko grafikoetan irudikatu dira, hilabete bakoitzean jasotako tenperatura maximo zein minimoak eta bataz besteko balioak adieraziz.
Iraila eta abendu bitarteko hilabeteetan bataz besteko balioak antzerakoak izan ziren, balioek beherako joera erakusten dutelarik abuztuaz geroztik. Bestalde, urtarriletik maiatza arteko bataz besteko tenperaturek urtez urte igoera nabarmena izan dutela azpimarra daiteke, tenperatua maximo eta minimoak gradu gutxi batzuk gora behera aldatzen direlarik. Aipatzekoa azkenik, tenperaturatik baxuena otsailean erregistratu direla azken bi urteetan (baita 2014an maiatza bitartean) eta balio maximoak, abuztua zein uztailean. 2014an berriz, maiatza bitartean, maiatzen jaso da baliorik handiena.
Eskualde geografiko bateko klima, neurri handi batean, jotzen duen haize nagusiaren ondorio da.
Gure herria, mendebaleko haize nagusiek zeharkatzen dute, meandro bikainak marraztuz, eta erdialdeko latitudeetako eskualdeetan hego edo iparreko aire korronteak edota arekiko kontrakorronteak sortuz. Ekialdeko haizeak berriz nahiko era erregularrean jotzen du.
Udan, mendebaleko haizeen fluxu nagusiak iparrerantz egiten du eta ahuldu egiten da. Udako egun askotan, Euskal Herria antizikloiaren ekialdean egon ohi denez, ipar-haizea nagusitzen da eta horrek indartu egiten ditu eguneko brisak.
Kostaldean negu mineko hilabeteetan jotzen du haizeak gogorren. Bestalde, Kantauri itsasoko hego-ekialdeko kostaldean, enbata sarri jotzen duen haize tipikoa da. Hasi martxotik eta urrira arte sor daitezke, baina udan maizago izaten dira eta bereziki arratsaldean sortzen den arren, gauean ere izaten dira.
Herri bakoitzeko haize norabide ohikoena, inguruaren topografiaren baitan dago. Hori dela eta, hondartzak aztertzerako orduan haizeak izan duen norabidea eta abiadura aztertzeko Euskalmetek eskura dituen Zarautzeko behatokian jasotako datuak jaso eta irudikatu dira.
Urte batetik bestera balioak ez dute gorabehera handirik erakusten. Abuztuaz geroztik, urte amaiera arte bataz besteko balioek gorako joera dute eta abiadura maximoak 2012-an zein 2013-an abenduan erregistratu ziren (115 km/h eta 128,8 km/h). Aurtengo urtarrila eta otsailean beste urteetan baino bataz besteko balio handiagoak jaso dira ( 19,3 – 21 km/h) eta martxoa maiatza bitarteko bataz besteko abiadurak, aurreko bi urtetako balioen artean (11,4-16,5 km/h) egon dira.
Bestalde, haizeak joera aldakorrak erakusten du urtean zehar. Orokorrean ipar norabideko haizea nagusitu zen 2012-an eta 2013-an berriz, ipar, ipar-ekialde zein hego-ekialdeko haizeak nabarmendu ziren. Aurten, urtarrila zein otsailean batez ere hego norabideko haizea izan da, martxoan hego-ekialdeko joera izan zuen, apirilean norabidea aldakorra izan zen eta maiatzean berriz ekialdeko haizea nagusitu zen.
Euskal Herriko itsasertzean bi zirkulazio mota aurki daitezke. Lehenak, negukoak, M-E norabidea du Kantauriko kostaldean eta H-I norabidea Frantziako itsasertzean. Korronte hori homogeneoa da, udazken amaieran edo neguan dago indartsuen eta milia bateko lastertasuna du haize nagusien eraginez. Bigarren zirkulazio eredua uztailaren erdialdetik urriaren amaiera artekoa da. Korronte hori aldakorra da eta itsasertzaren parean mendebalerako norabidea hartzen du haize nagusien indarrez.
Irudia 6. Zirkulazio eredua
Aurtengo neguan, Euskal Herriko kostaldeak pairatu dituen denboraleak, azken urteetako bortitzenetakoak izan dira. Euskalmeten arabera, gutxienez 1965.urtera egin beharko litzake atzera ezaugarri berdintsuetako aurrekari bat aurkitzeko.
Azaroaren hasieran hasi ziren itsasoaren lehen mugimenduak, kostaldea 3-6 metro bitarteko olatuek kolpatu zuten. Urtearen amaierarekin batera, beste denborale bat izan genuen eta Itzurun hondartzan nabaria izan zen eragina. Izan ere, hondartzaren mendebalera joateko pasabidean zen ekialdean haitzak bistaratu ziren. Egunetan barealdia egon bazen ere, urtarrilaren 28an berriz ere olatu handiek kolpatu zuten kostaldea, bi hondartzetatik hondarra eramanez.
Hala eta guztiz, otsailaren 2ko denboralea izan zen gogorrena. Egun honetan beste egun batzuetan baino olatu txikiagoak izan baziren ere, itsaso
txarrarekin batera marea oso biziak egokitu ziren eta ondorioz sortutako kalteak handiak izan ziren. Besteak beste, hondartzako zein barra muturreko hormak puskatu zituen eta garabia uretara bota zuen (ikus, eranskinetako argazki bilduma). Neguko azken denboralea martxoaren 4an izan zen eta hortik aurrera maiatza bitartean, itsasoak gorabehera txikiak erakutsi izan ditu.
Hondartzen azterketa garaian (2013/14 – azaroa/maiatza) olatu altuera zein jokabideari buruzko informazioa pasaiako buian jasotakoak hartu dira.
Azaroa - maiatza bitartean orokorrean, hondoko itsasoak ipar-mendebaleko (%65) norabidea izan du. Kasuren batzuetan mendebala (%30) eta oso gutxitan iparra (%5). Hala ere, aipatu beharra dago bi hondartzek ez dutela berdin jasaten olatuen indarra. Itzurun hondartza itsas zabalera irekia dago eta olatuek ez dute inolako oztoporik hondartzara iristeko, guneren batzuetan dauden haitzak salbu baina Santiago hondartza berriz, babestua dago Urola ibaiaren bokalean eraikitako kai-muturrekin eta ondorioz, olatu txikiagoak aurkituko ditugu bertan.
Grafikoa 13. Azaroa (2013) eta maiatza (2014) bitarteko olatu altuera maximoak
5. Urola ibaiaren bokaleko ezaugarriak
Urola ibaia, Oria eta Deba arroen artean, Gipuzkoan dago oso osorik. Ibaiak hegoaldetik iparralderako bidea egiten du, hain zuzen ere, Aizkorri mendiaren magaletik hasi eta Zumaian itsasoratu arte (Kantauri itsasoa). Ibilbideak, 63,5 km ditu, urteko bataz besteko emaria 10,8 m3/s da eta ibaiaren arroa 337,5 km2 da gutxi gorabehera.
Irudia 7. Gipuzkoako ibaien eta ibarren mapa
Urola ibaiaren sorburua Aizkorri mendilerroaren inguruetan dago, Legazpi herriaren udal barrutian, Brinkola eta Barrendiola errekatxoak elkartzean
sortua; errekatxo horiek era berean beste ur laster txiki batzuen elkartzetik sortuak dira (Pagola, Aierdi, Altzola).
Zati horretan harana oso estua da, eta ibaia mehartu egiten da mendien artean, ibaiadarren ur ekarpenik ia ez duela (uhar txiki batzuk kenduta). Goi ibilguan hainbat herri zeharkatzen ditu, hala nola Legazpi edo Urretxu; herri horietan, hiri eraikinek estaltzen dituzte ibilguaren zati handiak.
Azkoitira iritsita, Urola ibaiaren arroa zabaldu egiten da, eta adarrak eratzen dira; ezkerretik Katuin errekatxoaren ur ekarpenak hartzen ditu, eta eskuinetik, Ibaieder edo Urrestilla eta Errezil errekatxoak elkartzen zaizkio. Hor, Azkoitia eta Azpeitia herrien artean, Gipuzkoako ibai lautadarik zabalena eratzen du Urola ibaiak. Iraetatik aurrera, ibilgua zabalago bihurtzen da, eta azken kilometroetan mantso eta ur emari handiz jaisten ditu, Aizarnazabal baino lehentxeago Altxolaras errekatxoaren urak ere hartzen dituelarik. Behe ibilgu horretan, ibaiak hainbat meandro berezi eta ikusgarri eratzen ditu eta ibaiak Zumaian amaitzen du bere ibilbidea, Kantauri itsasoan itsasoratuz.
Urola itsasadarrak historikoki aldaketa handiak jasan ditu Zumaian, orain dela gutxi arte portua bertako biztanleen bizi iturri izan baita.
1790ko hamarkada oso garrantzitsua izan zen Zumaiako portuan, garai hartako egoera ekonomiko larria zela eta Udalak lehen sektorea berpizteko asmoz, lantzeko lurrak hedatzeko lanak burutu baitzituen; Urola ezkerraldeko ihitokietako lurren saneamendu lanak egin eta herritarren artean saldu ziren. Irudia 9. Urolaren ibilbidea Irudia 8. Urola ibaiaren ibilbidea
Paduraren saneamendurako lehen proiektu hura handia eta garrantzitsua izan zen, besteak beste, itsasoari kendutako urak urezta ez zitezen, hainbat altueratako dikeak eraiki baitziren. Hala ere, emaitzak ez ziren uste bezain onak izan, 1816an inolako giza akatsik egin gabe, ustekabean dikeak hautsi eta ibaiko urek erriberak hartu baitzituen, ondorio larriak sortuz.
Erribera berriak konpondu ondoren, portuko hobekuntza eta moldaketak geldituta egon ziren 1883. urtera arte.
Irudia 9. Urola bokala, kaia eta Arrangoletako zabalgunea egin aurretik
1841. urtetik aurrera, barnealdeko aduanak kostaldera eraman zirenean, Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoan, berpizkunde ekonomikoa ezagutu zen XX. mendera arte. Berpizkunde ekonomiko horren ondorioz, merkataritza trukeak ugaritu egin ziren eta komunikazioka hobetu, hori behar-beharrezkoa baitzen merkataritzari begira. Portuko merkataritzaren hedakuntzarekin batera garraioen iraultza gertatu zen, hau da, lurrinezko ontziak hasi ziren erabiltzen belaontzien ordez eta, halaber, ontzien tamaina eta edukiera ere handitzen joan ziren. Berehala ikusi zen Zumaiako portua ez zegoela garapen ekonomikoaren ondoriozko premiei erantzuteko prestatuta eta argi zegoen, azpiegitura modernoak sortzeaz gain, portuko bi arazo nagusiak ezinbestez konpondu behar zirela (barraren arriskua eta ibaiaren sakonera txikia).
Hori horrela, 1848ko maiatzean, badiaren mendebaldean elkarri lotutako bi kai egiteko erabakia hartu zuen udalbatzak. Alde batetik, sarbideko arazoak konpontzeko eta bestetik, merkataritzan eskatzen zituen azpiegitura eta zerbitzuak sortzeko.
Portuaren hobekuntzarako lehen proiektu orokorra, 1883ko iraila eta 1885eko azaroa bitartean idatzi zuen Francisco Lafargak (Gipuzkoako ingeniarien burua). Txostenean, honako lan hauek egitea proposatzen zen:
1. Merkataritza kaia. 310 metro inguruko luzera izango zuen lerro zuzenean. Arroako ibaiadarreko zubi berritik irten eta biltegietara, kaietara eta arranpla handira helduko zen. 2. Ibaia bideratzeko dikea. Obra hori aurrekoaren jarraipena zen eta kaiaren iparraldetik abituz Puntako Aritzaren zabaldegiraino iritsiko zen. Bi helburu lortu nahi zituzten horrela: alde batetik, kanalaren ibilbidea zuzendu eta sakonera handitzea, ibaiko nahiz itsasoko korronteek “sarrerako hondoak higa zitzaten”; bestetik, “sirga bide” gisa eta ontziei laguntzeko kai gisa ere nahi zuten erabili. 3. Puntako Aritzako zabaldegia. Lafraga jaunak hiru ataletan banatu zituen obrak: a. Zabalgunea: Leku lau bat nahi zuen egokitu, Infernupeko errepideko produktuak garraiatu eta norabide guztietan banatzeko. b. Puntako Aritzaren eraisketa: Punta hori ebaki egingo zen ibaiaren ibilbide berriari jarraiki. Horrela, korronteen hustuketa abiadura eta ibaia betetzeko prozesua ez lirateke motelduko. c. Kaia: ibaiaren ibilbidea luzatzea eta zabaldegiaren lubeta horma edo “hegal” perpendikular baten bidez eustea. 4. Barra bideratzeko dikea. Puntako Aritzatik olatu hormaraino zabalduko zen. Ibaiaren mendebaldeko erribera bideratzea zuen helburu, ibaiaren korronteak barraraino eramateko. 5. Barrako olatu horma. Olatu horma eta barra gutxienez 40 metro luzatu nahi zuen. Horrela, ontziak Ipar-ekialdeko ekaitzetatik babestuz eta olatuak motelduz ibaiaren sarrerara iristen lagunduko zuen. 6. Olatu desbideratzailea. Kanaleko leku arriskutsuena Iparmendebaldeko ekaitzek eragindako olatuetatik babesteko asmoz egingo zen.
Lafargaren proiektuak akatsak zituela ikusi eta 1887ko ekainean proiektu berria onetsi zen. Aldaketak hasierako aurrekontua igo zuen eta Lafragak proiektuaren exekuzioa arriskuan ikusirik, barraren eta kanalaren nabigagarritasun baldintzak hobetzeko ezinbestekoak ziren obrak besterik ez
egitea proposatu zuen. Proposamena onartu eta handik hilabete gutxira obrak esleitzeko lehiaketa burutu zen. Obra horren emaitzak oso onak izan ziren; portu handia egin zuten eta Zumaiako Udalarentzat bultzada ekonomiko garrantzitsua eragin zuen, Arrangoletako padurako hiribildua handitu egin baitzen.
XIX. mendea Ignacio Fort ingeniariak Santiagoko paduraren saneamendurako idatzi zuen proiektuarekin amaitu zen. Bere helburua lur horiek lehortu eta saneatzea zen nekazaritzarako erabil zitezen. Helburu hori lortzeko, dikeak eta malekoiak egitea (gaur egun Urolaren ertzetan daudenen antzekoak) eta iparraldean kai muturra eraikitzea proposatu zuen.
Bere ustetan, aurkako korronteak Santiago hondartzako harea eramaten zuen eta marearekin bat egitean, harea alboetan geratzen zen eta beraz, dikea eraikiz gero, ez litzateke aurkako korronterik sortuko.
Udala, Marinelen kofradia eta biztanle asko proiektuaren kontra jarri ziren honako bi arrazoiak zirela-eta: aurreikusitako obrak eginez gero, Erribera Berrietako nahiz Zaharretako lurrak eta Alpersail izeneko lekukoak suntsitu egingo ziren; gainera, kanaleko marearen azalera asko murriztuko zenez, zailagoa izango zen maniobrak egitea edo portuan irten eta sartzea. Baina bazegoen beste arrazoi bat ere: obrak egin ondoren geratuko zen marea espazioa ez zen nahiko izango pilatzen joango ziren ontziak andanan jartzeko.
Eztabaida askoren ondoren, proiektua baztertuta geratu zen eta interes bakarra, itsasoari irabazitako lurren saneamendua izan zen. Horretarako, harrilubeta eraiki zuten mendebaldeko ibai ertzean, hau da, Arrangoletako Zabaldura izenez ezagutzen ziren lurretan.
Irudia 10. Arrangoletako dikea
1900. urtean hasi zen Zumaiako portuen obren bigarren fasea: Estatuak Zumaiako Udalari lagatako lurren saneamendua. Julian Soriano bide ingeniariak, Zumaiako Udal korporazioak emandako mandatua betez, itxitura horma bat, Ondartxoko urak irtenarazteko estolderiaren eraikuntza eta Arrangoletako paduraren betetze lanak inguruetan zegoen hondar bankuaren dragatze lanetan lortutako materialez betetzea proposatu zuen.
Diru gorabeherak tarteko, obrak 1903. urteko azaroa inguruan hasi ziren, hondar bankuaren dragatze lanekin. Dragatze lan horiek beharrezkoak egin ziren gainera, azken urteetan hondar bankua asko zabaldu baitzen. Arazoa handia zenez, Arrate ingeriariak azterlan bat egin zuen Arrangoletako hondar bankuaren hazkunde azkarren arrazoiak argitzeko asmoz, eta lau faktore desberdinek batera egiten zutela adierazi zuen:
1. Arbillagaren Jute fabrikapen parean ibaia asko zabaltzen zelako. 2. Getariako errepideko metalezko zubiaren oinak eraikitzeko Urola ibaia desbideratu egin zelako. 3. Getaria eta Zumaia bitarteko errepidearen ertzetan islatzen ziren olatuak 4. Azkenik, hondar bankua sortzen zenean, mareak eragotzi egiten zituen eta etengabe hazten zen, aurreko hiru faktoreen eragina larriagoa eginez. Proiektu lanak 1922. urtera arte luzatu ziren. Bitarte horretan, 1910an, Ignazio Zuloaga pintoreak Santiagoko hondartza erosi, etxea eraiki (1914) eta ermita erosi (etxea amaitu zuen urtean) zuen museo txiki bat jartzeko. 1916-1917 urteetan berriz, Zuloaga etxea itsasotik babesteko horma eraiki zen.
Irudia 11. Zuloaga etxea eta Santiago hondartza
Urte batzuk lehenago Fort-ek aurkeztu zuen proiektuarekin gertatu zen bezala, Udala, San Telmo Marinelen kofradia eta zenbait biztanle aurka izan zituen proiektu horrek ere. Arrazoietako bat hauek izan ziren: Santiagoko paduraren saneamendua eta Urola ibaiaren ezkerraldea bideratzeko lanak eginez gero, ibaiaren kanalak 35 metroko gutxieneko zabalera izango zuen, eta horrek ontziak igarotzeko eta merkataritza kaian karga eta deskarga eragiketak egiteko arazo handiak eragingo zituen. Eskuineko ertzean proiektaturiko dikearen eraikuntzak itsaskia eragingo zuen behin eta berriro portuaren barnean. Lur horiek maila ekinozioko marea bizietan lortzen zenaren azpitik zegoen, eta babesten zituzten malekoietan mailarik altuena ekinozio marea bizietan lortzen zen mailatik 35 zentimetrora besterik ez zegoen. Hori dela eta, ibaia bideratzeko lanak egiten baziren, ibaiko uraren maila lurrak babesten zituzten malekoien gainetik igo eta gainezka egingo zuen. Zumaiako portuko baldintza fisikoek nahiz nabigazio balditzek okerrera egingo zutela. Alde batetik, portu osoan kanal hutsa geratuko litzakeelako libre eta bestetik, ibaia bideratzeko egingo zen luzeradikearen azken zatiak olatuak itsaslabarrean haustera galaraziko zuen eta horiek, erreflexio efektuaren eraginez, itsaski iraunkorra eragingo zuten badiaren barnean. Ondorioz, ontziek ezingo zuten portuan babestu eta ezingo zituzten karga eta deskarga lanak behar bezala egin.
Arrazoi horiek medio, Sustapen Ministerioak ez zuen baimenik eman Santiagoko paduraren saneamendurako eta Urola ibaiaren eskuinaldea bideratzeko.
Udal korporazioak 1901. urtean Arbustaingo padura (Ondartxo) saneatzeko, betetzeko eta bertan eraikitzeko prozesua planteatu zuen. Hala ere, urte asko igaro zen Arbustaingo paduraren saneamendu eta beteketa lanak burutu baino lehen.
1911. urteko urtarrilean Victoriano Zelaia ingeniariak obren kontrataziorako proiektua eta baldintza plegua idatzi zituen. Padurako sarrerako ahoan horma bat eta arranpla eraikiko ziren, Arroako ibaiaren ibaiadarra dragatu egingo zen eta Puntako Aritza haitza errautsi. Obra horien helburua ibaia bideratu eta sakonera handitzea zen, barratik ontzi handiagoak igaro ahala izateko.
Obra paduraren beteketarekin eta itxitura hormaren eraikuntzarekin hasi ziren. Azken hori egiten ari zirela, ibaiadarra dragatzen hasi ziren eta dragaren ondorioz ateratako material eta hondakinak Ondartxoko dartsenan bota ziren.
Arbustaingo padura ixteko hormaren eraikuntza amaitu zenean, arranplaren eraikuntzan eta proiektaturiko gainerako obrei ekin zitzaien. 1919. urteko udan deskribatutako lan guztiak amaituta zeuden.
XIX. mendearen bukaeratik aurrera Zumaiako portuan egin zituzten azpiegitura lanek barraren eta kanalaren hidrodinamika eta nabigagarritasun baldintzak asko hobetu zituzten. Hala ere, emaitza hobeak lortuko ziren obra guztiak hasieran onetsi bezala gauzatu izan balira. Sustapen Ministerioaren aurrekontu egokitzapenek eragindako arazoen ondorioz, “barrako kaiaren eta olatu hormaren” trazatuen aldaketak egin behar izan zituzten (ez zitzaion behar zuen zabalera eman) eta ezinezkoa izan zen Puntako Aritzako bankuaren errausketa lanak (1887. urtean hasitakoak) amaitzea.
Bestalde, Ondartxoren saneamendua eta Arroako ibaiadarraren dragatze lanak bukatu ondoren, merkataritzak, industriak, nabigazioak eta Hiribilduko ekonomiaren gainerako esparruek hazkunde handia izan zuten, eta horrez gain, Urolako Trenbidearen inaugurazioak ere onurak ekarri zituen. Hori horrela, 1922. urtean Zumaiako portuko sarbidea nahiko arriskutsua zen 200 tonatik gorako baporeentzat (batez ere neguan); barraren sakonera ez zen behar adinakoa eta ontziek hondoa jotzeko arrisku handia zuten. Beraz, ibaiaren nabigazio baldintzak eta sakonera hobetzeak lehentasuna zuen
Zumaiako portuaren etorkizunari begira. Gipuzkoa eta Nafarroako portu ingeniarien ustez, barra nahiz olatu horma gutxienez 50 metro luzatuz eta 15x2 metroko oinarria zuen Puntako Aritza izeneko bankoaren arrastoak desagerrarazi behar ziren, leku horretan ibaiak sakonera handiagoa izan zezan.
Olatu hormaren luzapen lanak eta Puntako Aritzaren errausketa 1927ko azaroaren 26an egindako enkantean esleitu ziren. Lanak hurrengo hilabeteetan burutu ziren eta 1928ko abenduan nahiko aurreratuta zeuden. Obra horiek hobekuntza nabarmenak ekarri zituzten eta sarrerako nahiz barrako baldintzak asko hobetu zituzten, bai amaieran eta baita obrek iraun zuten bitartean ere.
Bitarte horretan, 1922ko ekainean, Zumaiako Udalak eta Urola bailarako hainbat enpresarik Gipuzkoako Foru Aldundiari, karga eta deskarga lanak bagoietatik ontzietara eta alderantziz zuenean egiteko leku eta edukiera nahikoa izango zuen kai bat egitea eskatu zien. Horrela, Probintziako eta bereziki eskualdeko komunikazio sarea eta azpiegiturak asko hobetuko ziren, Urolako trenbidea porturaino irten bazen, merkatalgaien garraioa merkeagoa izango zen eta itsas trafikoa Zumaiatik bidera zitekeen, ordura arte Bilbo, Donostia eta Pasaiako portuak erabili behar baitziren.
Irudia 14. Bigarren garaia: 1927-28an Irudia 13. Paol muturrak bi garai: XIX. mende bukaera eta XX. mende hasiera
Proiektuaren egilea Nicolas de Bizkarrondo azpeitiarra izan zen, eta Urola ibaiaren ezkerraldearen mendebaldeko muturrean 100 metro inguruko kaia eraikitzea proposatu zuen. Horretarako ezinbesteko zen babez malekoiaren ondoko padura aprobetxatzea eta, beraz, betelana egin behar zen aipatutako malekoitik ekinozioko itsasbeheraren inguruetaraino, betelanaren kanpoko ezponda harri-hormaz babestuz.
Aldundiaren kaia martxan jarri ondoren, Zumaiako eta inguruetako ekonomia suspertu egin zen. Inauguratu ondoren, ordura arte Donostiako edo Pasaiako portua erabiltzera behartuta zegoen itsas trafiko hura Zumaiako portura etorri zen. Hala ere, 1930. urtearen hasieran portuaren hedapen zikloa etenda geratu zen. 1929an mundu mailako produktu salerosketa krisialdi larria jasan zuen gehiegizko produkzioaren ondorioz.
Urolako Merkataritza Kaiaren inaugurazioaren ondorengo urteetan ibaiaren sakonera gutxitzen eta, ondorioz, arazoa larritzen joan zen. Portuaren lokazte maila altuegia zenez, okerren zegoen eremua, hau da, merkataritza kaiaren pareko Narrondo ibaiaren zatia dragatzeko baimena eman zuten.
Lan horrek kanalaren sakonera txikiaren arazoa neurri batean eta epe laburrerako besterik ez zuen konpondu eta ibaiko sedimentuen pilaketa konpondu gabe geratu zen. Sakonera gutxitzen joan zen. Horrela, merkataritza kaiaren eta bokalearen bitarteko eremuan (ontziek portuan sartu eta irteteko gehien erabiltzen zuten eremua) sakonera metro bat baino gutxiagokoa izatera iritsi zen ekinozioko marea bizietako itsasbeheretan. Gauzak horrela, behar-beharrezkoa zen kanalaren sakonera handitzea eta bere horretan mantentzea. Bi aukera zituzten: dragatze lanak sarritan egitea (garestiak ziren oso) ala ibaia bideratzea, hustuketa korronteek sakonera berez manten zezaten. Herrilan Zuzendaritza Nagusiak bigarren bidea aukeratu zuen.
Irudia 15. 1926tik aurrera bukaturako Urolako moila (moila berria)
Bi zati bereizi ziren dikearen diseinuan: barneko aldea eta kanpoko aldea. Lehenengoa kostako errepidearen burdinazko zubitik abiatu eta Santiagoko Hareatzaren muturreraino iritsi zen. Bere helburua kanalean beharrezko sakonera izatea zen (mareak ongi bideratuz). Gainera, Bizkaiko Golkoan ohikoak diren ekaitzek eragindako itsasgora bizietan urak portuaren barneko aldea estaltzen zuenez, sekzio horren altuerak ahalik eta txikiena izan behar zuen, hau da, korrontearen garbiketa efektua ziurtatzeko modukoa izango zen, baina ez altuagoa. Bigarren atala hareatzaren muturretik barraraino iristen zen. Bere helburua portuko barraren baldintzak hobetzea zen. Zati horretan ez zegoen bideratze lanen altuera mugatzeko arrazoirik, alderantziz baizik. Dikea ekinozioko itsasgora bizien mailatik gora igotzea komenigarria zela uste zen, horrela, arian ariko desbideratzearen bidez, olatuak portuan sartzea gararazteko, harri-lubetaren gainetik igarotzeko joera baitzuten.
Proiektua 1935eko apirilaren 30ean onetsi zen, baina Gerra Zibila hasi zenez, obrak ezin izan ziren Gerra amaitu arte abiarazi.
Eskuineko dikearen eraikuntzak kanaleko sakonera hobetu egin zuen, baina portuaren lokaztea ez zuen behin-betiko konpondu. Berriro ere, eta nahi baino sarriago, kanaleko zona jakin batzuetan dragatzen lanak egin behar izan ziren. Lanak ondorengoak izan ziren: a) barraren saneamendua (1954) b) maniobrak egiteko zirkuluaren garbiketa (1957)
c) barrako haitzen hondoa dragatzeko lanak (1961-1965)
1950eko hamarkadaz geroztik, portuan merkataritzarako itsas trafikoa gehitzen zen neurrian, garbi geratu zen bertako kaiek itsasotik iristen zen trafiko guztia jasotzeko gutxieneko baldintzak ez zituztela betetzen. Arazoa handitzen zihoala ikusirik, kaia 12 metro zabaltzea eta ahalik eta luzeena egitea (150 metro) aurreikusten zen. Proiektu horrek bazuen beste abantaila garrantzitsu bat ere: kanalaren nabigazio baldintzak asko hobetuko zituen. Proiektaturiko zabaldurak metro erdi sakonagoa egingo zuen, eta gainera, sakonera hori mantentzeko ez ziren dragatzen lanak etengabe egin beharko. Kaia zabaltzeko lanak 1965eko abenduan hasi eta 1968ko ekainaren erdialdera amaitu ziren.
Merkataritza kaiaren zabalkuntza lanak amaitu ondoren portuan egin ziren inbertsioak instalazioen mantenimendurako lanetara mugatu ziren: Urolako eta Narrondoko merkataritza kaien dragatze lanak eta oinezkoentzako igarobidearen eraikuntza. Dinamika horrek inflexio puntu bat izan zuen 1992.urtean Zumaia 2005 Plan Estrategikoa idatzi zenean. Proiektu horren helburua portua azken urteetako lozorro ekonomikotik ateratzea zen.
Ordura arte merkataritza sektorearen beharrak konpontzeak bazuen lehentasuna, gero, ekonomikoki eraginkorra eta bideragarria ez zela ikusi
zutenez, merkataritza portu zaharra aisialdi eta turismo jardueretarako portu bihurtzera zuzendu ziren ahalegin guztiak. Helburu horiek lortzeko bi jarduera proposatu ziren Zumaia 2005 Plan Estrategikoan. Lehenengoa, dikea eta kontradikea iparralderantz luzatuz, barra bideratzea eta bigarrena, kirol instalazio nautiko bat egitea.
Barra hobetzeko obrei dagokienez, sei aukera proposatu ziren eta guztiek filosofia bera zuten: egungo dikea nahiz kontradikea sakonera nahikoa duten zonetaraino luzatzea, horrela barraren amaiera ahalbidetu zedin. Proposamen arteko desberdintasuna dikeek iparmendebaldetik ipar-ekialdera hartu behar zuten norabidean zetzan.
Irudia 18. Urola ibaiaren bokala gaur egun Aukera horiek HICMA Madrilgo ingeniari taldeak alderatu zituen eta, hirugarren aukera oinarritzat hartuz, beste aukera bat landu zuen. Kanpoko dikea eta kontradikea paraleloak izatea proposatu zuen; beraz, kanalak zabalera bera izaten jarraitzen zuen, Urolatik nahiz Narrondotik iristen ziren sedimentuak kanpora aterako zituen ur korrontearen abiadura gehitzeko. Azkenean, Eusko Jaurlaritzak HICMAren proposamena ontzat hartzea erabaki zuen.
Bestalde, Balenciaga ontziolaren ondoko kirol portuaren eraikuntza Zumaia 2005 planaren baitan eztabaida gehien eragin zuen gaia izan zen. Alde batetik, hori egitea bidezkoa zen ala ez eta bestetik, kokalekua egokia zen ala ez eztabaidatzen zen. Eztabaidak hilabete batzuk iraun zuen eta ondoren, kirol portua Balenciaga ontziolaren jarraian eraiki zen, paduraren erdia erabiliz.
Irudia 19. Zumaiako kirol portua
6. Santiago eta Itzurun hondartzen ezaugarri orokorrak
Hondartzen eraketa, itsasbazterreko higadura-fenomenoekin lotuta dago. Higadura-fenomeno hauek bi fase dituzte: higatzailea eta eraikitzailea.
Higatzailea ekaitzalditan gertatzen da bereziki. Itsas olatuak itsaslabarren aurka modu bortitzean lehertzerakoan, harri eta har-koskoak botatzen dituzte itsaslabarreko harkaitzen kontra. Honen ondorioz, itsaslabarra erori egiten da eta askatutako harri-puska hauek higadura-prozesu gogorragoa jasaten dute, tirainaren indarra dela eta bata bestearen aurka talka egiterakoan. Higadura-prozesu honetan sortzen diren partikulak, sedimentazio-prozesuak eratzen dituzte itsas bareko egunetan. Hau da fase eraikitzailea. Partikula arinenak, itsasoak eramaten ditu eta plataforma kontinentalean ezartzen ditu, sakontasun gutxiko inguru hauetan limoak metatuz. Hareak eta hartxintxarrak kostaldean geratzen dira eta hondartzak eratzen dituzte itsaslabarren oinarrietan eta ibaien bokaleetan.
Agertzen direneko barruti geomorfologikoaren arabera, euskal kostaldeko hondartzak hiru multzo nagusitan bana daitezke: itsaslabarren oinarrietan itsas aldera eraikiak daudenak, itsasadarren bokalean daudenak eta badien barrualdeetan kokatutakoak.
Zumaian hain zuzen, bi mota ezberdinetako hondartzak aurki daitezke. Batetik, itsaslabarren oinarrietan itsas aldera irekia dagoen hondartza estu eta txikia, Itzurun izenez ezaguna dena eta bestetik Urola bokalean kokatua dagoen Santiago hondartza.
Itsasoari irekia, Marianton eta Algorri muturren artean kokaturik, luzeran 270 m eta zabaleran bataz besteko 75 m ditu Itzurun hondartzak. Garaiera handiko itsaslabarren artean mugatua eta ipar-mendebaldeari begira olatuen indarra pairatzen du sarritan. Izaera aldakorra duen hondartza bizia da, itsasaldien eragina agerikoa da eta marea bizien garaian hondar azalera ia guztiz desagertzen da.
Irudia 20. Itzurun hondartza
Hareak eta urak iodo kopuru handia dute, Kantauri itsasoan iodo gehien duen hondartza da hain zuzen. Uda amaierako eta udazken hasierako itsasoko denboraleek algak (Gelidium mota) errotik ateratzen dituzte itsas hondotik eta hondartzan pilatzen dira.
Aspaldi, Zumaiako baserritarrek abereen azpietarako eta simaurrakin nahastuta, sorok ongarritzeko erabiltzen zituzten. XX. mendeko 60ko hamarkadan komestikogintzarako biltzen hasi ziren eta gaur egun oraindik, ijitoen etniako familiak algak biltzen jarraitzen dute Itzurun hondartzan.
Irudia 21. Itzurun hondartza algez betea
Irudia 22. Algak jasotzen
Irudia 24. Zumaiako muga geokronologikoak
5 Estratotipo edo GSSP (muga geokronologiko zehatza): IUGS taldeak (International Union of Geological Sciences) definitutako mugak dira, eta oinarrizko erreferentziak dira lurraren historia aztertzeko. Irudia 23. Mugen kokapen mapa
Paleozenoa duela 65,5 milioi urteko K/T mugaren eta duela 56 milioi urteko P/E mugaren arteko garaia da. Geologiaren atal hori Zumaian oso-osorik ikus daiteke. Azaleratze guztiaren zatirik ezagunena eta ikusgarriena ere bada, Algorri punta, San Telmo aldea eta Itzurungo hondartzaren zati bat hartzen dituelako. Paleozenoko hamar milioi urteak hiru alditan banatuta daude: Daniarra (65,5-60,5), Selandiarra (60,5-58,7) eta Thanetiarra (58,7-56). Aldi horien guztien mugak oso ondo agertzen dira Itzurungo hondartzan. D/S muga itsas mailaren erorketa handi batek definitzen du eta S/T muga, berriz lurraren magnetismoan emandako polo aldaketa batengatik ezagutzen da.
Irudia 25. D/S eta S/T mugak
Paleozenoaren eta Eozenoaren arteko muga, duela 56 milioi urtekoa da. K/Tko suntsipen handia gertatu eta hamar milioi urtera, Lurraren historia geologikoko beroketa nabarmen eta azkarrenetako bat gertatu zen. Mundu osoan hainbat gauza eraldatu zituen: karbonoaren banaketa, ozeanoaren osaketa eta zirkulazioa, eta ekosistemak, baldintza berriei egokitu behar izan baitzuten. Beroketa handi horrek eragin biotiko sakona izan zuen, bai
itsasoko komunitateetan, bai lurrekoetan; esaterako, ugaztun askok iparraldera migratu zuten eta bentoniko asko desagertu egin ziren.
Beroketa handi hori itsas hondo zaharrean erregistratu zen, orain Zumaiako geruzetan bistan dena. P/E muga Itzurun hondartzaren erdian dago, sarrerako eskulturen ondoan; lau metro inguruko zabalerako zati buztintsu gorrixka da. Zati hori aztertuz gero, P/E muga argi eta garbi zehazten duten anomaliak agertzen dira. Geruza buztintsuak honako berezitasunak ditu: itsasoko organismoaren oskolik ia ez dago (CaCO3 bat-batean jaitsi baitzen) eta aldaketa isotopiko handiak ageri dira, 13C eta 18O isotopoek bat-bateko gainbehera izan baitzuten. Osaketaren aldaketa horiekin lotuta, geruzetan dauden mikrofosiletan ere aldaketa biotiko handiak ere antzeman daitezke beroketa honekin lotuta.
Duela 56 milioi urte inguru gertatu ziren anomalia horiek guztiak ingurumenaldaketa sakon bat adierazten dute. Dirudienez, duela 56 milioi urte, Ipar itsasoan laba asko sartu zen; horrek ozeanoaren hondoko materia organikoa desegin eta CH4 ugari isuri zuen. Isurketa honek ozeanoanoak azidifikatu zituen eta CH4 hori eta CO2 atmosferan sartzean, berotegi efektu handia sortu eta, ondorioz, Lurraren historiako beroketa handienetako bat ekarri zuen. Irudia 26. P/E muga
Urola ibaiaren bokalea eta kostako N-634 errepidearen artean Zumaia eta Getaria arteko mugetan kokatzen da Santiago hondartza; luzeran 350 m eta zabaleran 175 m ditu.
Dikeen luzapenek eragin zuzena izan dute hondartzaren bilakaeran. Urte gutxitan, hondartza eta dunaren azalera abiada handian zabaldu da eta era berean, dikeek itsasoaren indarraren aurrean babesa eskaintzen diote hondartzari, ur lasaiak aurkitzen direlarik bertan.
Irudia 27. Santiago hondartza
Hondartzaren atzealdean aurkitzen da, egun berreskuratze lanetan dagoen Urola itsasadarra Batasunaren Garrantzizko Lekuaren barne dauden duna eta padura. Euskal Herrian gelditzen diren bakarrenetako da Santiago hondartzakoa.
Duna sistema horretan landaretza berezia (136 espezie) bizi da eta mugimenduaren, gazitasunaren, eta lehortzearen aurkako babesak dituzten espezieak bizi dira soilik. Landaretza hori ilaraka antolatzen da haizearen, itsasaldien eta kresalaren aurka espezie bakoitzak duen babesteko gaitasunaren arabera.
Dunak mugikorrak dira, haizeak hondar aleak atzerantz botatzen ditu, duna mugituz, eta hori egonkortzeko ezinbesteko lana egiten du bertako landaretzak. Dunaren azken zatian, berriz, egonkortu egiten da, eta duna grisa izena hartzen du; oro har landaretzaz estalirik egoten da zati hau.
Hondartzaren goiko alde honetan, marea altuenekin olatuek materia organikoa metatzen dute. Eremu hauen kolonizazioa zaila da hareak elikagaiak metatzeko gaitasun txikia baitu. Gazitasunera moldatutako urteko espezieek osatzen dute komunitate hau.
Duna hauek helduagoak dira eta landareestaldura handiagoa da. Ammophila arenaria subsp. australis da espezie egituratzailea baino Irudia 29. Sline nicaeensis Irudia 30. Medicado littoralis
Harea mugikorra den lehen lerro honetan landare iraunkorrak ageri dira. Gazitasun eta haize handiko eremua da eta era berean, drainatze altua duen ingurune lehorra da eta ondorioz, landare estaldura oso txikia aurkitzen da bertan.
Lan honetan Zumaiako Santiago eta Itzurun hondartzen azterketa morfotopografikoa eta granulometrikoa egin da, bertako egoeren nondik norakoak zeintzuk diren aztertuz.
Landa lanean, itsas-beherako unean bi hondartzen neurketa egin da (5 kanpaina) GPS-a erabiliz. Neurketa hauek burutzeko, lehenengo egin den gauza, bi hondartzetan puntu finko bana zehaztea izan da. Horretarako, puntuaren gainean basea estazionatu da, GPS-a tripode gainean jarriz. Behin argailua puntuan finkatu eta bluetooth bidez hargailu eta terminalaren arteko konexioa lortu ondoren, lehenik terminalean Topsurv programa zabalduz hainbat parametro hartu behar dira kontuan: proiektuaren izena, lana ze motatakoa den (kasu honetan estatikoa), elebazio maskara, PDOP maskara, epoka, antenaren altuera eta neurketa modua (zuzena edo inklinatua) eta azkenik, behatu beharreko puntuaren izena. Bestalde, terminalean datuak sartzearekin batera, orri batean behaketa hasiera ordua zein bukaerakoa apuntatuko dira.
Parametro hauetatik garrantzitsuena, epoka izango da. Epokarekin, hargailuak zenbateko frekuentzian erregistratuko dituen datuak definituko da. Parametro hau, kanpo-lana burutu aurretik definituko da, bulegoan (GPS-a eta Topsurv sofwarearen bitartez). Beste parametroak aldiz, kanpo-lana burutu ostean ere aldatu daitezke, alegia, kalkulu prozesuan.
Metodo estatikoaren parametroak definituak daudenean, behaketa estatikoarekin hasiko da, honetarako bi bide ezberdin izanik: TOPSURV edo MINTER. Lehengo kasuan, “Inicio observación” emanez hasiko litzateke neurketa eta bigarrenean, hargailuan dagoen FN botoia sakatuz. Behaketa amaitzean, “Fin observación” edo FN botoia sakatu beharko da.
Metodo estatikoan lan eginez, puntuetan finkatutako hargailuen artean base linea edo bektore tridimentsionala kalkulatuko da. Emaitza moduan, koordenatuen gehikuntzak (ΔX, ΔY, ΔZ) izango ditugu.
Behaketa denbora tarte zabal batean burutuko da, pare bat orduz gutxigorabehera eta bitarte horretan hondartzaren neurketa egiteko aprobetxatuko da beste GPS hargailu baten bitartez. Beraz, lehenengo eguneko landa lanean, koordenatu erlatiboekin egingo da lan eta behin bulegoan post-prozesua burutu ostean, eraldatuko dira koordenatu horiek.
Behin guztia konfiguratu ostean, basea martxan dagoenez, hondartzaren neurketa egitean honekiko dituen diferentziak lortuz lan egingo du.
Kanpo lana amaitzean, datuen deskarga egingo da. Roverreko datuak, hau da, hondartzan altxatutako puntuak terminaletik jasoko dira zuzenean. Estatikoan Irudia 35. Hondartzaren neurketa GPS bidez
jasotako datuak berriz, ordenagailuan PC-CCDU programaren bitartez tps formatuko fitxategi bat lortuko dugu.
Hasiera batean, GPS kalkulu bat egiteko puntu ezagun bat euskarri moduan izatea beharrezkoa da, baina Euskadiko GNSS sareko datuen deskarga egitea posible denez, ez da beharrezkoa izango. Kasu honetan, Igeldoko basea erabili da post-prozesuko kalkulua egiteko.
Datu hauek, IGEL basearen datuak, b5m.gipuzkoa.net web-orritik jaitsi behar dira. Horretarako lehenik eta behin behaketak egin ziren eguna eta ordua zehaztu behar dira. Kasu honetan behaketak 2013ko azaroak 1 eta 2013ko azaroak 2an egin ziren, 8:15 inguruan hasi eta 11:00 pasatxo arte, edo 7:20 inguruan hasi eta 10:00 pasatxo arte UTC ordua kontuan izanik; hau da, 2013ko 305 eta 306 eguneko 8, 9 eta 10. orduak (7:15-etatik 10:00-tara UTC denboran, 8:15-etatik 11:00-tara tokiko orduan), eta ordu hauei dagozkien letrak H, I, eta J dira (eguneko 0h-1h UTC A, 1h-2h UTC B … kontsideratuz). Horrez gain, datu gordinen fitxategiak d edota o izango dira, eta efemerideak n formatuan egongo dira. Horrela jaitsi beharreko dokumentuek honako formatua izango dute:
Post-prozesurako erabiliko den programa Topcon Tools da. Programa zabaltzean, lan berri bat sortu behar da, izena eta konfigurazioa hautatuz. Pantaila zabaltzean berriz, WGS84 erreferentzi-sisteman dagoela konprobatu, eta basearen datuak zein aurrez aipaturiko Igeldoko Rinex fitxategiak kargatuko dira. Datuak kargatzean, behaketen artean gainjartzea dagoela konprobatuko da “ocupación” ikonoan begiratuz.
Hurrengo urratsa behatutako puntua eta erreferentzia estazioa editatzea izango da. Behatutako puntuan, izena, behaketa egunean neurtutako antenaren altuera eta berau neurtzeko erabilitako metodoa (bertikala), eta antena mota (Topcon HiperPro) editatuko dira.
Behin datuak editatuta, post-prozesu kalkulua egiten hasiko da. Horretarako, “GPS+Postprocessing” botoia sakatuko da eta une horretan doiketa askea egiten hasiko da. Doiketa aske honen helburua sarearen barne funtsa konprobatzea da, sarearen errore erlatiboak konprobatuz. Doiketa hau karratu txikienen metodoa erabiliz egiten da, bi puntu ezberdinetatik lortutako koordenatu pareekin. Ondoren, triangeluen itxidura errorea aztertzen da eta perdoiaren gainetik dauden kasuetan, (izenaren ezkerraldean puntu gorri batez adierazita egongo da) arazoak sortzen dituzten bektoreak desaktibatzen dira. Honela, WGS84 erreferentzia-sisteman koordenatuak eta GPS behaketan lorturiko zehaztasuna lortuko dira.
Ondoren koordenatuak editatu beharko dira. Horretarako, normalean estazioen azalpen orrietan koordenatuak ETRS89 sisteman ageri direnez, pantailaren eskuinaldeko behealdean SPAIN ETRS89-ra aldatuko beharko da. Betalde, Igeldoko estazioaren inguruko informazioa (latitudea, longitudea eta altura elipsoidala) b5m.gipuzkoa.net web-orritik hartu beharko da.
Behin Igeldoko koordenatuak izanda, puntu finko moduan markatuko da, “control” gainean, “ambos” (puntua finko horizontalean eta bertikalean ezartzen du) aukera sakatuz. Horrela, puntua finkoa izanda, “adjustement” botoia sakatuko da eta doiketa behartua egiten hasiko da. Doiketa behartuak koordenatu ezaguneko puntu bat edo batzuk kontrol puntu moduan erabiltzera inplikatzen du eta kontrol puntu hauek, aukeratutako erreferentzia sisteman modu absolutu batean, sarea finkatuko dute. Behin, puntuak doituak daudenean, WGS84-tik SPAIN ETRS89-ra aldatu beharko da, doitutako puntu horien koordenatuak UTM ETRS89-an altura elipsoidalarekin lortzeko. Azkenik, datuak esportatuko dira berauekin lan egiteko.
Jarraian, IGN-ek duen PAG programa zabalduko da kalkulagailu geodesikoa erabiltzeko eta ondorengo hautaketa egingo da:
Bestalde, hasieran aipatu denez, hondartzan neurtutako koordenatuak marrazteko, sistema absolutura pasa behar dira. Izan ere, puntu horiek baseak duen koordenatu erlatiboarekiko daude hartuta. Horretarako, post-prozesu aurreko eta ondorengo basearen koordenatuen diferentziak (ΔX, ΔY, ΔZ) kalkulatuko dira. Diferentzi hauek, hondartzan altxatutako puntu guztiei batuko zaie eta horrela, koordenatu egokiak (ETRS89 UTM, altura ortometrikoarekin) lortuko dira.
Bigarren kanpainatik aurrera, basea martxan jartzearekin batera postprozesuan basearentzat kalkulatuko koordenatuak sartuko dira, horrela RTK bidez lortutako koordenatu guztiak (hondartzan altxatutako puntuak) absolutuak izango dira.
Hurrengo urratsa, neurketetan lortutako datuak grafikoki adieraztea izanda da. Kontuan izan beharko den lehen gauza artxiboaren formatua izango da, MDT-ak puntuen artxiboa formatu ezberdinetan inportatzeko aukera ematen baitu. Kasu honetan ondorengoa erabili da:
Horrez gain, badira kontuan hartzeko bi xehetasun. Batetik, kontuan izan behar da zutabe ezberdinak bereizteko erabilitako bereizgailua (kasu honetan tabuladorea erabili da) eta bestetik, dezimalen bereizketa puntu bidez adieraztea, MDT-ak koma milakoak bereizteko erabiltzen baitu.
Behin fitxategia prest izanda, marrazteko programan (AutoCad) ondorengo pausoak jarraitu dira:
“Aceptar” sakatu eta “Fichero de puntos” jartzen duen leihatila bat zabalduko da. “Tipo” jartzen duen lekuan, “Todos los ficheros” aukeratu eta aurrez sortu den puntuen fitxategia aukeratuko da. Puntuak honela irudikatuko dira:
Irudia 38. Grafikoki puntuak marraztuta Irudia 36. Puntuak inportatzeko jarraitu beharreko pausoak Irudia 37. Formatu, operazio eta aukeraketa ezberdina egiteko leihatila
Irudia 39. Eremua definitzen duten puntuak lotzeko Irudia 40. Eremuaren muga definitua (línea contorno)
Irudia 43. Gainazala sortzeko aukerak
Irudia 42. Gainazal berriaren izena eta non gorde Irudia 41. Gainazala sortzea
Goiko irudian ikusten den moduan, gainazala sortzerakoan kontuan hartu beharko da triangelatu behar diren elementuak puntuak direla, eremua aurrez sortutako lerrokadurak (linea de contorno) mugatzen duela eta irudikapena erabatekoa izango dela. Emaitza moduan TRI izeneko kapa berri bat sortuko da, irudikapena ondorengoa delarik:
Sestra-kurbak sortzerakoan, hainbat aldaketa egiteko aukera ematen du. Emaitza moduan gainazala sestra-kurbekin lortuko da: Irudia 44. Triangelatze bidez sortutako gainazala Irudia 45. Sestra-kurbak sortzeko pausoak Irudia 46. Sestra-kurbak sortzeko aukera ezberdinak
Goiko leihatilan sarea sortu nahi den gainazala eta sarearen tamaina zenbatekoa nahi den aukeratzeko aukera ematen du, beste gauzen artean. Irudia 47. Sestra-kurbak sortuta Irudia 48. Sarea sortzea Irudia 49. Sarea sortzeko aukerak
Behin aukeraketa egin ondoren, aurrez sortutako lauki-sarearen fitxategia aukeratu beharko da eta emaitza ondorengoa izango da:
Helburu nagusia, bi sare ezberdinen arteko konparazioa egitea denez (kanpaina ezberdinetako gainazalen artekoa), bolumen ezberdintasunak lortzeko, prozesu guztia errepikatu beharko da Irudia 50. Sarea marraztea Irudia 51. Sarea marrazteko aukerak
bigarren gainazala lortzeko. Behin hori eginda, bolumen diferentziak kalkulatuko dira.
Aurreko leihatilan (Calculo de Volumenes), “Aceptar” sakatu eta programak bi fitxategi sartzeko eskatuko du (aurrez sortutako bi lauki-sareak). Behin hori sartuta, beheko eskuin aldeko irudian agertzen den moduan, bolumen diferentziei buruzko informazioa azalduko da.
Irudia 53. Bolumen diferentzia Irudia 54. Bi sareen arteko bolumen diferentzia Irudia 55. Sare fitxategien aukeratzea Irudia 56. Bolumen diferentzien informazioa
Azterketa granulometrikoa egiteko, hondartza guztian zehar laginak hartu behar dira. Horretarako, 3 profil zehaztu dira Itzurun hondartzan eta beste 3 Santiagoko hondartzan.
Irudia 57. Bolumen diferentzien emaitza Irudia 58. Itzurun hondartzan laginak hartutako puntuak Irudia 59. Santiago hondartzan laginak hartutako puntuak
Behin profilak eta puntuak zehaztuta, pala txiki baten laguntzaz hondar laginak hartu dira, gutxi gorabehera 200 gramo lagin bakoitzeko. Plastikozko poltsa ezberdinetan sartu eta izendapen egokia jarri zaio poltsa bakoitzari. Hasieratik erabilitako izendapenak, argia eta zehatza izan beharko du, gero laborategian nahasterik ez izateko.
Kasu honetan, erabilitako kodeak ondorengo informazioa ematen digu. Lehenengo letrak hondartzaren izenari egiten dio erreferentzia. Ondorengo bi zenbakiek, lagina zein profiletan hartu den eta profil horretako zein puntutan (1=shoreface, 2=foreshore eta 3=backshore) adierazten digu. Parentesi arteko letrak berriz, profilari egiten dio erreferentzia, hau da, hondartzaren zein aldetan kokatzen den (W=mendebaldea, C=zentroa eta E=ekialdea). Azkenik data bat jarri da, lagina zein egunetan hartu den adierazten duena.
Laginak laborategian izanik, zorroetatik atera eta plater batean lehortzen jarriko dira eta nahasterik ez gertatzeko, plater bakoitzari etiketa bat jarriko zaio. Lehortzeko prozesua modu ezberdinetara egin daiteke: aire librean, estufa baten gainean edo labe bat erabiliz. Beti ere, kontutan izan behar da labean lehortuz gero 85 gradu baino altuagoko tenperatura ezin dela pasatu, sedimentuen ur osaketa ez ezabatzeko. Kasu honetan, lehortze prozesua aire librean egin da.
Behin laginak lehortuta, zatiki lodi eta finaren bereizketa egingo da, 2mm-ko bahe baten laguntzaz. Balioak pisatu eta portzentajeak kalkulatuko dira, zatiki lodian jasotako materiala aztertuz.
Ondoren, kutxara txiki eta ontzi bat erabiliz, zatiki fineko multzotik 30 gramo bereiziko dira eta lagina garbituko da materia organikoa kentzeko.
Horretarako, kristalezko ontzi batera lagina pasa eta urez beteko da, apur bat irabiatu eta ura kenduko zaio.
Bigarren aldiz lehortze prozesua burutuko da. Lehen aipatu bezala, metodo ezberdinak erabili ahal izango dira honetarako baina kasu honetan labe baten laguntzaz egin da, denbora aurrezteko. Honetako, labean sartu aurretik, etiketa bat jarri zaie kristalezko ontzi bakoitzari eta 80 gradutan labea izanik, lagin guztiak lehortzen utzi dira.
Hondarra lehortu ostean, bahe dorre batean sartu eta 15 minutuan astindu egingo da. Bahe dorrea ondorengo sare geruzaz osatua dago: 2mm, 1.25mm, 0.8mm, 0.5mm, 0.4mm, 0.25mm, 0.2mm, 0.125mm, 0.08mm eta 0.05mm. Ondoren, geruza bakoitzean geratutako hondar kantitatea pisatu behar da eta lagin bakoitzaren orrian apuntatu.
Irudia 61. Zatiki finetik hartutako 30 gramo Irudia 62. Laginak labean lehortzen Irudia 63. Bahe dorrea astintzen
Histogramek emaitzak modu sinple batean irudikatzeko aukera ematen dute. Barren altuerek metatutako sedimentuen portzentajea adierazten dute eta zabalerak mota bakoitzari jarritako mugak.
Unimodala: maximo bakarra du. Sedimentuen garraioa konstante izan dela, perturbaziorik gabe eta gehiegizko kargarengatik metatu dela adierazten du. Orokorrean sedimentu eolikoak eta itsastarrak dira (dunak, hondartzak, tonboloak…), aintzira edo laku batenak ere izan daitezke noizbehinka.
IV Parabolikoa: derrigortutako metaketaren seinalea dira, gehienbat ibai deposituak eta batzuetan hondartza babestuak (reflexio eta refrakzio fenomenoak). Oztopo baten kontrako metaketak edo fluxu energia aldaketak adierazten dituzte (malda lehunketak, ibai nagusia eta adar arteko elkarguneak …).
Hautespenak (edo sorting edo clasificación), balio zentral batekiko norbanakoak duen banaketa adierazten du. Sedimentuak garraioan jasandako bilakaerak baldintzatzen du eta kurbak zenbat eta zuzenagoak izan, sedimentuek hautespen hobeagoa izango dute.
Oso ondo hautatuak: jatorri eolikoa duten sedimentuak. Duna, loess …
Eskas hautatuak: ibai eta korronte zurrunbilotsuko deposituak dira. Ibaiak, euri-bideak, laku depositu batzuk …
Gaizki hautatuak / Oso gaizki hautatuak: uholde deposituak, glaces eta deiekzio konoen metaketak, lokatz jarioak, depositu glaziarrak, nahastutako sedimentuak …
Positiboa: batez-bestekoa, tamaina balio zentrala baino balio txikiagoa dauka. Hori, batez-besteko indar zinetikoa normala den baino baxuagoa izan dela adierazten du. Dekantazio edo metaketa prozesua nagusitu dela adierazten du.
Negatiboa: batez-bestekoa, tamaina balio zentrala baino balio handiagoa dauka. Hori, batez-besteko indar zinetikoa normala den baino altuagoa izan dela adierazten du. Garbiketa edo higadura prozesua nagusitu dela adierazten du.
Leptokurtikoa: distribuzio zorrotza denean, sedimentua osatzen duten pikorrak, tamaina gutxi batzuetan kontzentratzen dira. Inguru sedimentarioan indar zinetikoa oso konstantea izan da. Inguru eolikoak, dekantazio eremuak, lakuak …
Platikurtikoa: distribuzioa motza oso laua denean, sedimentua osatzen duten pikorrak, oso tamaina anitzekoak dira. Inguru sedimentarioan indar zinetiko aldakorra edo oso aldakorra izan dela adierazten dute. Euri-bideak, ibaiak, malda deposituak, lokatza, nahastutako sedimentuak …
Mesokurtikoa: distribuzioa beste bi multzoen artean gelditzen denean. Indar zinetikoa konstantea izan gabe, tarte batean mugitu egin da. Sedimentu itsastarrak.
8. Landa, laborategi eta bulego lanen emaitzak 8.1. Lehenengo kanpainaren emaitzak
Laginek histograma unimodalak eta metatze-kurba sigomaidalak aurkezten dituzte. Tamaina ertaineko hondarra nabarmentzen da, non bataz besteko balioak 273,5 eta 313 µm artean dauden. Erdialdean olatuen energia handiagoa izan da, hondartzaren ertzetan jasotako laginek hautespen moderatua (σI11=0,564 eta σI31= 0,514) erakusten baitute eta erdikoak berriz ona (σI21=0,483). Alborapen (skewness) positiboa eta kurtosi mesokurtikoa atzeman da hondartzaren erdialdean eta ekialdean. Momentu horretan eremu hauetan hondar metaketa ematen ari zen, indar zinetikoa konstante izan gabe. Mendebalean berriz, alborapen simetrikoa eta kurtosi leptokurtikoa da, sedimentuen oreka mantentzen da indar zinetikoa konstantea izanik.
Azalpen granulometrikoa: Metatze-kurba sigmoidalak eta histograma unimodalak dira, tamaina ertaineko hondarra nabarmentzen delarik. Ekialdeko eta erdialdeko laginek balio berdintsuak dituzten arren, mendebaldeko laginaren kasuan ezaugarriak nahiko aldatzen dira. Mendebaldean, bataz besteko balioa txikiagoa (Mz13=292,7 µm) da beste bietan baino (Mz23=316,8 µm eta Mz33=316,7 µm) eta hautespen balioa ona bada ere, besteekin alderatuta balioa handiagoa da (σI13=0,412, σI23=0,343 eta σI33=0,356). Alborapen eta kurtosi balioak ere desberdinak dira, kasu honetan sedimentuen banaketa positiboa eta leptokurtikoa da eta besteetan berriz, simetrikoa eta mesokurtikoa. Laburbilduz, hondartzaren mendebalean beste eremuekin alderatuta, olatuen energia txikiagoa izan da indar zinetikoa konstante mantenduz, eta hondar metaketa emanez.
Hondartzaren mendebalean itsasoaren energia besteetan baino konstanteagoa izan da, hautespen (σ12=0,456) eta kurtosi (leptokurtikoa) balioen arabera. Horrez gain, alborapen positiboak adierazten duenez, eremu honetan sedimentu metaketa ematen ari da. Erdialdean eta ekialdean egoera bestelakoa da. Eremu hauetan mediana eta bataz bestekoaren arteko diferentzia nabaria da; ekialdean ematen da diferentzi handiena (20,3 µm D50<Mz). Higadura edo garbiketa prozesuaren seinale dira, bataz besteko indarra normala baino handiagoa izan delarik.
8.2. Bigarren kanpainaren emaitzak
Azalpen granulometrikoa: Histograma unimodalak eta kurba hiperboliko sigmoidalak, oso apalak I23 eta I33 kasuak. Bataz besteko balioak mediana baino txikiagoak dira, baina mendebaleko zein erdialdeko laginen bataz bestekoek tamaina ertaineko sedimentu balioa (Mz13= 304,7 µm eta Mz23= 265,4 µm) dute eta ekialdekoak berriz finarena (Mz33= 246,2 µm). Ekaitzaren ondorioz sedimentuaren okertzea eman da beraz ekialdean. Hautespen balioek (σI13=0,360, σI23=0,443 eta σI33=0,511), mendebalean olatuen energia besteetan baino handiago izan denaren seinale dira. Bestalde alborapen simetrikoak, eremu horretan sedimentuen oreka, eta fluxu energia balio normaletan mantendu dela adierazte du, indar zinetikoa konstante izan gabe (kurtosi mesokurtikoa). Beste bi eremuetan berriz, alborapena positiboa izanik, sedimentuen metaketa prozesua ematen ari zen, olatuen bataz besteko indarra normala baino txikiago izanik eta ez konstantea (batez ere ekialdean).
Tamaina fineko hondarraren presentzia nabariena da hondartzako hiru puntu hauetan. Kurba hiperboliko sigmoidalak dira eta histograma unimodalak non bataz besteko balioak 235,9 eta 254,3 µm artean dauden. Moderatuki ondo hautatuak daude, eta kurtosi balioek (platikurtikoa eta mesokurtikoa) itsas energia hondartzaren zentroan eta ekialdean nahiko konstatea izan denaren seinale dira. Mendebalean berriz, platikurtikoa izanik, sedimentua osatzen duten pikorrak tamaina anitzekoak eta indar zinetiko aldakorra izan dela adierazten du. Bestalde, eremu osoan hondar garbiketa eman da (alborapen negatiboa); balioak ikusirik itsasoak energia handiagoa izan du hondartzaren ekialdean.
Metatze-kurba hiperboliko sigmoidalak eta histograma unimodalak. Tamaina ertaineko sedimentua nabarmentzen da eta bataz besteko balioak 273,3 eta 336,8 µm artean daude. Moderatuki ondo (σS22=0,504 eta σS32=0,549) edo ondo hautatuak (σS12=0,112) daude eta kurtosi balio mesokurtikoa edo leptokurtikoa erakusten dute; itsasoaren energia ertzekin alderatuta erdialdean oso konstantea eta olatuen energia mendebalean altuagoa izan dela adierazten dute. Bestalde, eremu osoan sedimentuaren higadura edo garbiketa (alborapen negatiboa) eman da, garbiketarik handiena erdialdean eman delarik.
Azalpen granulometrikoa: Kurba hiperboliko sigmoidal apalak eta histograma unimodal (S13) edo bimodalak (S23 eta S33); erdialdean eta ekialdean garraioa ez da konstante izan eta sedimentu nahasketa eman da. Eremu osoan tamaina ertaineko hondarra nabarmentzen da eta bataz besteko balioak 364,4 eta 417,2 µm artean daude. Moderatuki ondo hautatuak daude eta alborapen (skewness) balio negatiboa erakusten dute. Sedimentuen garraioa ez da oso handia izan, mugimendurik handiena ekialdean atzeman daiteke; ipar-ekialdeko, ekialdeko eta hego-ekialdeko haizeak, hondarra hondartzaren mendebalerantz eta atzerantz mugiarazi du.
8.3. Hirugarren kanpainaren emaitzak
Eremu osoan hautespen balioak (σI11=0,483, σI21=0,442 eta σI31=0,458) onak dira eta alborapen negatiboak; olatuen bataz besteko indarra (batez ere ekialdean) normala baino handiagoa eta higadura edo garbiketa prozesua gertatzen ari zen seinale dira. Bestalde, mendebalean ez bezala, itsasoaren energia zinetiko hori konstante mantendu izan da erdialdean eta ekialdean.
Bataz besteko balioak 267,2 eta 363,9 µm artean daude, histograma unimodalak dira eta metatze-kurba sigmoidalak nahiko apalak. Hondartzaren mendebalean zein erdialdean hautespen balioak (σI12=0,452 eta σI22=0,447) onak dira eta ekialdean berriz oso ona (σI22=0,348); olatuen energia ekialdean besteetan baino handiagoa izan den seinale dira. Kustosi balioak (hiruetan mesokurtikoa) ikusita, eremu osoan itsasoaren energia zinetikoa konstantea ez dela izan ikus daiteke, batez ere erdialdean; baina alborapen balioek hondartzen ertzetan sedimentuen oreka mantendu dela adierazten dute eta erdialdean berriz olatuen bataz besteko indarra normala baino txikiagoa izan dela eta ondorioz metaketa edo dekantazioa gertatzen ari zela.
Azalpen granulometrikoa: Histograma unimodalak eta metatze-kurba sigmoidal nahiko apalak. Tamaina ertaineko hondarra da nagusi (bataz besteko balioak 299,3 eta 316,7 µm artean) eta I13 eta I33 laginetan, bataz besteko eta medianaren balioak berdinak dira; sedimentuen oreka mantendu den seinale. Hondartzaren ertzetan, fluxuaren energia balio normaletan mantentzeaz gain, kurtosi balio mesokurtikoek, itsasoaren indar zinetiko hori konstante ez dela mantendu adierazten dute, hondartzaren erdian ez bezala. Bestalde, hautespen balioek ekialdean olatuen energia besteetan baino altuagoa izan denaren seinale dira; lehen bi laginek hautespen ona erakusten baitute eta azkenengoak berriz oso ona. Azkenik, hondartzaren erdialdean, alborapen positiboa eta kurtosi leptokurtikoa izanik, itsasoaren bataz besteko indarra normala baino txikiago eta konstante izan dela adierazten dute, sedimentuen metaketa emanez.
Kurba hiperboliko sigmoidalak, histograma unimodalak eta bataz besteko balioak 230,5 eta 258,7 µm artean daude. Mendebalean eta erdialdean tamaina ertaineko eta fineko sedimentua parekatua ageri dira, eta ekialdean berriz, sedimentu finaren presentzia nabariagoa da. Parametroek (alborapen simetrikoek) ez badute ere adierazten sedimentu metaketa edo higadurarik (aurreko egunetan izandako denboraleagatik), eremu osoan hondar metaketa eman da, bolumen diferentzietan ikus daitekeenez. Orokorrean parametroak (hautespen nahiko ona eta kurtosi mesokurtikoa) ikusita, itsasoaren energia nahiko konstantea izan da, sedimentu metaketa txikiena ekialdean izan delarik.
Kurba hiperboliko sigmoidal apalak, mugimendua txikia izan den seinale eta, histograma unimodal eta bimodalak (bi sedimentu mota nahastu). Hala eta guztiz, tamaina ertaineko hondarra nabarmentzen da eta bataz besteko balioak 364,8 eta 446,3 µm artean daude. Hautespen moderatua (S13) edo moderatuki ondo hautatuak (S23 eta S33) daude eta alborapen balio negatiboak dituzte. Hego, hego-ekialdeko haizeak sedimentua hondartzaren atzealdetik aurrera eta mendebalerantz mugiarazi du.
8.4. Laugarren kanpainaren emaitzak
Histograma unimodalak eta metatze-kurba sigmoidalak. Tamaina ertaineko hondarra nabarmentzen da eta bataz besteko balioak 318,5 eta 329,7 µm artean daude. Hautespen balio oso onek eta kurtosiak (mesokurtikoa) olatuen energia konstantea izan dela adierazten dute. Bestalde, alborapen balioek ez dute hondar irabazi ez galeratik adierazten, hondarraren ezaugarri granulometrikoak ekaitzaren energiara egokitu baitira. Baina neurketa topografikoa erreparatuz gero, batez ere mendebalean hondar galera nabaria atzeman daiteke, erdialdean txikiagoa eta ekialdean berriz hondar metaketa nabarmena.
Azalpen granulometrikoa: Histograma unimodalak eta metatze-kurba sigmoidalak. Bataz besteko balioak 309,7 eta 386,5 µm artean daude, tamaina ertaineko hondarra nabarmentzen delarik. Hautespen balio onek, eremu osoan olatuen energia konstantea izan dela adierazten dute, batez ere erdialdean kurtosiaren (leptokurtikoa) arabera. Hondartzaren mendebalean, bataz besteko eta medianaren arteko diferentzia nabaria da (11,7 µm, D50>Mz), hondar metaketa eman den seinale; nahiz eta alborapen balioak hori ez erakutsi, altxaketa topografikoan ikus daiteke eremu txiki batean eman dela metaketa. Erdialdean eta ekialdean ere, itsasoaren joera berdintsua izan da. Ekialdean hondar pilaketa nabaria atzeman da eta erdialdean berriz orokorrean hondar galera egon bada ere, alborapen balioak adierazten duen moduan, eremu txiki batean metaketa gertatu da; hondarraz gain, harriak pilatuta agertu ziren.
Kurba sigmoidal apala (S11) edo oso apalak (S21 eta S31) eta, histograma unimodala (S11) edo bimodalak (S21 eta S31). Tamaina ertaineko sedimentua nabarmentzen da eta bataz besteko balioak 327,1 eta 389 µm artean daude. Hondartzaren erdialdean eta ekialdean sedimentu nahasketa (hondar fina eta lodia nahastuta) gogorra eman da eta alborapen negatiboak, sedimentu garbiketa gogorra eman den seinale dira. Ekialdean berriz, olatuen eragina txikiagoa izan da, hautespen balioen arabera (mendebalean hautespen ona eta beste bietan moderatua), baina hala eta guztiz eremu honetan ere sedimentu garbiketa edo higadura eman da.
Histograma unimodalak eta kurba hiperboliko sigmoidalak, apala S32 kasua. Tamaina ertaineko sedimentua nabarmentzen da eta bataz besteko balioak 295,5 eta 353,3 µm artean daude. Hautespen balioak onak dira, eta itsas energia zinetikoa nahiko konstantea (kurtosi leptokurtikoa) izan da. Bolumen diferentziak erreparatuta, eremu osoan hondar garbiketa nabaria antzematen da, nahiz eta mendebaleko zein erdialdeko alborapenek (alborapen simetrikoa) hori ez erakutsi; aurreko egunetan izandako denboralea dela eta.
Kurba hiperboliko sigmoidal apalak (S13 eta S23) edo oso apala (S33) eta histograma unimodalak (S13 eta S23) edo bimodala (S33). Tamaina ertaineko hondarra nabarmentzen da eta bataz besteko balioak 362,4 eta 475,1 µm artean daude. Hondartzaren ertzetan sedimentu nahasketa eman da, batez ere ekialdean, hautespen balio moderatua erakusten baitute (erdialdean moderatuki ondo hautatua). Bestalde, sedimentuaren higadura edo garbiketa emanda eremu osoan (alborapen negatiboa); hego, hego-mendebaleko haizeak (itsasoaren eragina ere izan zuen) hondarra ekialderantz eta aurrerantz mugiarazi du.
Histograma unimodalak eta metatze-kurba hiperboliko sigmoidalak (tenkatua I12 kasua). Tamaina ertaineko hondarra da nagusi, non bataz besteko balioak 298 eta 357,1 µm artean dauden. Hautespen ona (I12) edo oso ona (I22 eta I32) erakusten dute. Mendebalean alborapen negatiboak, sedimentu berririk ez dela iritsi adierazten du; toki babestua (labarren atzealdea) da eta ekaitzaren egoera mantentzen da. Beste bi eremuetan (erdialdea eta ekialdea) berriz, alborapen positiboak dekantazio prozesua ematen ari denaren seinale dira. Argi ikusten da martxoa - maiatza bitarteko bolumen diferentzietan hondartzaren ekialdean eta erdian ematen ari dela sedimentu irabazia (batez ere, ekialdean) eta mendebalean berriz, apenas atzeman daitekeela aldaketa.
Histograma unimodalak eta metatze-kurba hiperboliko sigmoidalak (tenkatuak I13 eta I23). Bataz besteko balioak 325,2 eta 334,7 µm artean daude, non tamaina ertaineko sedimentua nabarmentzen den. Hautespen balio onek eta distribuzio mesokurtikoek, olatuen energia altua eta konstantea izan dela adierazten dute. Bestalde, alborapen balioek sedimentu garbiketa edo metaketarik adierazten ez badute ere, bolumen diferentzietan, ekialdean zein erdialdean, martxotik maiatza bitartean hondar metaketa egon dela ikus daiteke.
Kurba hiperboliko sigmoidalak (oso apalak S21 eta S31) eta histograma unimodala (S31) edo bimodalak (S11 eta S21); ekaitzean sedimentua modu ez askean (sedimentazio behartua) mugitu eta sedimentu nahasketa eman den seinale. Bataz besteko balioak 236,8 eta 316,4 µm artean daude, non hondartzaren zentroan eta ekialdean sedimentu fina nabarmentzen den eta mendebalean berriz, tamaina ertaineko hondarra. Sedimentu nahasketa eman denez, hautespen balioak ez dira onak eta alborapen negatiboak hondar garbiketaren seinale dira. Oraindik hondartzak ekaitzaren aztarnak aurkezten ditu eta ez da oreka egoerara iritsi.
Kurba hiperboliko sigmoidalak eta histograma unimodalak, non tamaina ertaineko sedimentua nabarmentzen den. Bataz besteko balioak 324,9 eta 369,7 µm artean daude. Hondartzaren ertzetan hautespen balio onak jaso dira eta erdian berriz kaxkarragoa. Orokorrean, eremu osoan sedimentu metaketa eman da, nahiz eta parametroek hori ez erakutsi lehenagotik jasandako ekaitzaren ondorioz. Iparekialdeko haizeak eta tarteka ipar-mendebalekoak, sedimentua hondartzaren aurrealdetik atzerantz mugiarazi du.
8.6. Emaitza guztien sintesia
Grafikoa 74. Bataz besteko sedimentu balioak (Itzurun)
Balioak 0,320 eta 0,568 artean daude, non hautespen oso ona eta moderatuki ondo hautatuen artean sailka daitezken. Sedimentuen %64 hautespen ona erakusten dute, %20-ak oso ona eta %16-a berriz moderatuki ondo hautatua dago. Bataz besteko orokorraren balioa 0,418 da, hautespen ona; orokorrean olatuen energia konstante izan denaren seinale.
Laginen % 71 mesokurtikoa da, %27 leptolurtikoa eta %2 platikurtikoa, bataz besteko orokorra KG: 1,058 (mesokurtikoa) delarik. Itsasoaren indar zinetikoa nahiko konstante izan denaren seinale da, sedimentua tamaina ezberdin batzuetan kontzentratzen delarik.
Bataz besteko balioak 230,5 eta 475,1 µm artean daude, sedimentu fina eta ertainaren artean hain zuzen. %93-a tamaina ertainekoa da eta %7-a berriz fina, bataz besteko balio orokorra 335,8 µm-koa (tamaina ertaineko hondarra) delarik.
Laginen %2 platikurtikoa da, %45 leptokurtikoa eta %53 mesokurtikoa, bataz besteko orokorra KG: 1,085 (mesokurtikoa, ia leptokurtikoa) delarik; itsasoaren edo haizearen indar zinetikoa konstante izan denaren seinale da.
Zumaiako hondartzen azterketa morfotopografiko eta granulometrikoak orotara zazpi hilabeteko iraupena izan du. Zazpi hilabetetan bost neurketa topografiko eta bost egunetako hondar laginak bildu izan dira hondartza bakoitzean. Hain zure ere, 2013ko azaroan hasi eta 2014ko maiatzean amaitu ziren kanpo lanak.
Bitarte horretan, itsasoak gogor kolpatu izan du Zumaiako kostaldea, azken urtetako itsasaldi gogorrenetakoak ikusteko aukera egon da eta horrek izan duen eragina begi bistazkoa izan da.
Azaroaren hasieran itsasoaren lehen mugimenduak hasi ziren, 3-6 metro bitarteko olatuek kolpatu zuten kostaldea eta itsasoaren aldaketa hori aurreikusiz, azaroko lehen bi egunetan hondartzen altxaketa topografikoa zein laginen bilketa burutu zen. Kanpo lan egunean, 2,5-3 metro arteko olatuak izan ziren ipar-mendebaldeko norabidean eta haizeak 14,3-21,1 km/h bataz besteko abiadura izan zuen ipar norabidean.
Ondorengo egunetan itsasoa baretu egin zen, haizeak 6,6-41,1 km/h bataz besteko abiadura izan zuen, ipar norabidea nagusitu zelarik eta euri egunak dezente izan ziren, orotara 22 egun. Abenduan sartzean, ekialdeko haizea nagusitu zen, 7,4-17,5 km/h arteko abiaduran, ateri mantendu ziren lehen egunak eta olatuak (0,5-1,5 m artean) txikiak izan ziren. Barealdi hori aprobetxatuz, abenduaren 7 eta 8an bigarren aldiz hondartzen neurketa egin eta laginak bildu ziren.
Urtearen amaierarekin batera, bigarren denboralea izan genuen, haizearen abiadura (14,9-41,8 km/h) indartu egin zen, hego norabidea hartuz eta olatuak 4,5-5 metro arteko altuerara iritsi ziren. Urtarrileko lehen hamabostaldian ere egoera antzerakoa mantendu zen, hego norabideko haizeak jarraitu zuen 7,1-31,9 km/h abiaduran eta 5 metro arteko olatuak altxatu ziren. Denboraleak eragindako aldaketak ikusteko urtarrilaren 17 eta 18an hirugarrengo aldiz kanpo lana buru zen.
Bigarren hamabostaldian euriak ez zuen etenik izan eta egunetan barealdi txiki bat egon bazen ere, urtarrilaren 28an olatuak indartu (4,5-6 m) egin ziren, hegomendebaldeko haizea nagusituz 14,9-31,2 km/h arteko abiadurekin.
Hala eta guztiz, otsaileko denboralea (otsailak 2-9 bitartean) izan zen gogorrena, 9 metro arteko olatuak eta 10-32,6 km/h abiadura izan bazuen haizeak bataz beste, 123,1 km/h haize ufadak ere jaso zirelarik; hondartzetan hondar mugimendua handiak sortarazteaz gain, hainbat kalte sortu zituen. Hori horrela, denborale ostean laginak jaso (otsailaren 21an) eta laugarren neurketa (otsailak 16 eta 17) burutu zen.
Hasierako egun horiek kenduta, otsaila bare joan zen, olatuak txikitu egin ziren, eta haizeak hego, hego-mendebaldeko norabidean nagusi izaten jarraitu bazuen ere abiadura motelagoa izan zuen.
Otsaileko barealdi horrek, denboraleen amaiera ematen bazuen ere, neguko azken denboralea martxoaren 4an izan zen; 5-9 metroko olatuak altxatu ziren eta iparmendebaleko haizeak bataz beste 28,5 km/h abiadura izan zuen, tarteren batean 99,8 km/h abiadurara iritsi zelarik.
Hortik aurrera, maiatza bitartean, itsasoa bare mantendu zen (olatuen altuera maximoa 3,5 m), haizeak norabide aldakorra izan zuen eta euria egun dezentetan egin zuen (apirilean 15 egunetan eta maiatzean 7 egunetan, neurketa egun bitartean). Hori horrela, ekaitzen ondorengo barealdiak hondartzetan izandako joera aztertzeko maiatzaren 14 eta 15an, bosgarren eta azken altxaketa topografikoa burutu zen eta maiatzaren 16an laginak jaso ziren.
ITZURUN Azarotik urtarrilera hondar galera egon da hondartzan eta urtarriletik maiatzera hondarra pilatu dela ikus daiteke beheko taulan erreparatuz gero. Aipatzekoa ordea, hirugarren eta laugarren kanpainetan lortutako datuak. Datuen arabera, orokorki hondar pilaketa handiagoa izan da hondar galera baino urtarriletik otsaila bitartean, baina eranskinetako planoak eta argazkiak erreparatuz gero, hondartzaren mendebaldean haitzak ageri direla ikusten da. Hori dela eta, bertako egoera ikusirik (sakonera dezenteko putzua) hondartzaren eremu horretan ezin izan zen neurketarik egin eta ondorioz zati horretako hondar galera kalkulatzea ez da posible izan.
Lehen kanpainatik bigarrenera hondartzaren erdi eta ekialdean eman zen hondar higadura, 0-0,60 m artean eta mendebaldean 0-0,40 m arteko metaketa atzeman zen. Hautespen balioa (σ11: 0,564) berdin mantendu zen mendebaldean eta beste bi eremuetan apur bat okertu zen (desberdintasuna lehen kanpainatik bigarrenera, σ21: 0,055; σ31: 0,054). Sedimentuen bataz besteko balioak ere handitu (desberdintasuna, I11: 6,4µm, I21: 35,9 µm eta I31: 13 µm) egin ziren lehen laginetatik bigarrenera.
Bigarren kanpainatik hirugarrenera, hondartzaren behealde guztian eraman zuen hondarra itsasoak, ekialdean haitzak agerian geratu ziren eta mendebalean berriz 0,60-0,80 m arteko hondar galera egon zen. Olatuen energia altuagoa izan zen, hautespen balioak (bigarren kanpainatik hirugarrenera emandako hobekuntza, σ11: -0,081; σ21: -0,096; σ31: -0,110) hobetu egin baitziren eta hondarraren bataz besteko balioa handitu (desberdintasuna, I11: 27 µm, I21: 32 µm eta I31: 20 µm).
Urtarrila otsaila bitartean, aldaketa nabarmena mendebaldean atzeman zen; otsailaren hasieran izandako denboraleak, hondar guztia eraman zuen haitz plataforma agerian utziz. Zentroan gorabehera txikiko hondar mugimendua (-0,20 – 0,20 m artean) egon zen eta ekialdean 0,20 - 0,60 m artean metatu zen hondarra. Hautespen balioak hobetu (desberdintasuna, σ11: -0,049; σ21: - 0,049; σ31: -0,037) egin ziren, bataz besteko tamaina mendebaldean handitu (desberdintasuna, I11: 2,1 µm) egin zen eta zentroan eta ekialdean berriz txikitu (desberdintasuna, I21: -14,6 µm eta I31: -0,2 µm).
Otsaila maiatza bitartean aldaketa hondartzaren ekialdean eman da, 0,40 0,60 m artean hondarra pilatuz. Erdialdean eta mendebalean berriz, ia ez da aldaketarik atzeman, -0,20 – 0,20 m arteko gorabeherak egon dira. Hautespen balioak okertu (desberdintasuna, σ11: 0,027; σ21: 0,111; σ31: 0,053) egin dira, mendebalean bataz besteko balioa txikitu (desberdintasuna, I11: - 6,4 µm) eta erdialdean eta ekialdean handitu (desberdintasuna, I21: 41,5 µm eta I31: 18,7 µm) egin direlarik.
Azarotik abendura bitartean, mendebaldean 0,20 – 0,40 m artean metatu zen hondarra; zentroan eta ekialdean berriz, 0 - 0,40 m arteko higadura eman zen. Hori horrela, hautespen balioa okertu (desberdintasuna, σ12: 0,062) egin zen mendebaldean, eta erdialdean zein ekialdean hobetu (desberdintasuna, σ22: -0,079 eta σ32: -0,085). Sedimentuaren bataz besteko balioak berriz handitu (desberdintasuna, I12: 68 µm, I22: 55,6 µm eta I32: 51,4 µm) egin ziren eremu osoan.
Abendutik urtarrilera, hondar higadura eman zen eremu osoan; mendebaldean eta ekialdean 0,40 – 0,60 m arteko desberdintasuna egon zen (ekialdean haitzak bistaratu) eta zentroan berriz 0,20 – 0,60 m bitartekoa. Ertzetan apenas atzeman zen hautespen balioen (desberdintasuna, σ12: 0,003 eta σ32: 0,008) aldaketa, baina zetroan (desberdintasuna, σ22: 0,085) aldea nabariagoa izan zen. Bestalde, alboetako bataz besteko balioak handitu (desberdintasuna, I12: 9µm eta I32: 1,6 µm ) egin ziren eta zentroan txikitu (desberdintasuna, I22: -70,3 µm).
Urtarriletik otsailera, mendebaldean haitzak agerian geratu ziren, zentroan hondar higadura txikia (0 -20 m artean) atzeman zen eta ekialdean berriz, 0 – 80 m arteko hondar metaketa eman zen. Bataz besteko balioak handitu egin ziren zentroan nahiz ekialdean (desberdintasuna, I22: 51,3 µm eta I32: 0,8 µm) eta mendebaldean berriz txikitu (desberdintasuna, I12: -41 µm). Hautespen balioei dagokienean, eremu osoan hobetu ziren balioak (desberdintasuna, σ12: -0,104; σ22: -0,105 eta σ32: -0,019).
Otsailetik maiatzera, geroz eta gehiago (0,20 – 0,60 m artean) pilatu zen hondarra mendebaldean, zentroan mugimendu txikia (-0,20 – 0,20 m artean)
atzeman zen eta ekialdean oraindik haitzak agerian bazeuden ere, hondar apur bat (0 – 0,20 m artean) berreskuratu zen. Hori horrela, bataz besteko balioak mendebaldean zein zentroak handitu (desberdintasuna, I12: 34,2 µm eta I22: 15,4 µm) egin ziren eta ekialdean berriz txikitu (desberdintasuna, I32: -31,7 µm). Hautespen balioaren aldaketa nabarmenena berriz mendebaldean atzeman zen (desberdintasuna, σ12: 0,068), eta beste bi eremuetan pixka bat hobetu ziren (desberdintasuna, σ22: -0,022 eta σ32: -0,004).
Abendutik urtarrilera bitartean ere hondar higadura (0,20 – 0,80 m artean) eman zen eremu osoan, eta ekialdean haitzak bistaratu ziren. Higadura horrek, sedimentuaren bataz besteko balioa handiagoa (desberdintasuna, I13: 12 µm, I23: 33,9 µm eta I33: 66,3) izatera bultzatu zuen eta hautespen balioak hobetu (desberdintasuna, σ13: -0,003; σ23: -0,056 eta σ33: -0,189) ziren.
Urtarriletik otsailera, ekialdean 0 – 0,80 m artean metatu zen hondarra, zentroan mugimendu txikia (-0,20 – 0,20 m artean) atzeman zen eta ekialdean eremu txiki batean 0,20 – 0,40 m arteko hondar metaketa egon bazen ere, orokorrean higadura (0 – 0,20 m artean) atzeman zen; apenas zegoen hondarrik, harriak ziren nagusi. Bataz besteko balioak handitu (desberdintasuna, I13: 69,8 µm, I23: 10,4 µm eta I33: 21,3 µm) egin ziren aurreko kanpainatik eta hautespen balioak okertu (desberdintasuna, σ13: 0,073; σ23: 0,021 eta σ33: 0,044).
Otsailetik maiatzera, mendebaldean hondar berreskurapenik ez zen atzeman eta zentroan eta ekialdean 0,20 – 0,40 m artean metatu zen. Hori horrela, sedimentuaren bataz besteko balioa handitu (desberdintasuna, I23: 33,6 µm) egin zen zentroan eta beste bi eremuetan txikitu (desberdintasuna, I13: -47,7
Abendu urtarrila bitartean, hondar metaketa handia eman zen. Mendebaldean ia 3 m arteko pilaketak atzeman ziren eta zentroan zein ekialdean 2,50 metrora arte metatu zen. Metaketa horren ondorioz, mendebaldean eta zentroan bataz besteko balioak handitu baziren ere, ekialdean txikitu egin zen (desberdintasuna, S11: 22,8 µm, S21: 3,6 µm eta S31: -23,8 µm), hautespen balioak ia eremu osoan hobetu zirelarik (desberdintasuna, σ11: 0,011; σ21: -0,094 eta σ31: -0,142).
Urtarriletik otsailera berriz, ekaitzaldi gogorrak aurreko hilabetean metatutako hondarra eraman egin zuen; 2,50 m arteko hondar higadura eman zen eremu osoan. Itsasoak, tamaina fineko hondarra eraman eta lodia geratu zen hondartzan, bataz besteko balioak asko handitu zirelarik (desberdintasuna, S11: 68,4 µm, S21: 106 µm eta S31: 158,5 µm). Hautespen balioetan ere atzeman zen aldaketa, moderatuki ondo hautatuak egotetik hautespen moderatua izatera pasa baitziren zentroan eta ekialdean (desberdintasuna, σ11: -0,049; σ21: 0,352 eta σ31: 0,438).
Otsailetik maiatzera bitarteko barealdian (tartean martxoaren hasierako denboralea), hondartzaren zentrotik mendebalderantz hondar lurerauzketa (0 – 0,60 m artean) eman zen eta ekialderantz berriz hondarra metatu (0 1,00 m artean) zen. Hori horrela, sedimentuaren bataz besteko balioak txikitu (desberdintasuna, S11: -10,7 µm, S21: -95,2 µm eta S31: -152,2 µm) egin ziren, zentrotik ekialderantz batez ere, hautespen balioak ere hobetu egin zirelarik eremu horietan (desberdintasuna, σ11: 0,178; σ21: -0,164 eta σ31: - 0,361).
Eremu osoan eman zen hondar lurerauzketa azaro abendu bitartean. Zentroan atzeman zen higadura handiena (0,40 – 1,00 m artean), ekialdean ondoren (o,20 – 0,80 m artean) eta mendebaldean azkenik (0,20 – 0,60 m artean). Hautespen balioak asko aldatu ez baziren ere, hobetu egin ziren eremu osoan (desberdintasuna, σ12: -0,032; σ22: -0,077 eta σ32: -0,065) eta bataz besteko balioak txikitu (desberdintasuna, S12: -23,2 µm, S22: -14,1 µm eta S32: -66,2 µm) egin ziren.
Abendu urtarrila bitartean emandako hondar lubeta batez ere, zentroan eta ekialdean atzeman zen (metaketa, 0 – 0,60 m artean) eta mendebaldean -0,40 – 0,20 m arteko gorabeherak eman ziren. Mendebaldean emandako hondar higadura horrek, bertako sedimentuaren bataz besteko balioa handitu egin zuen eta beste bi eremuetan berriz aldaketa txikia atzeman zen (desberdintasuna, S12: 47,4 µm, S22: -5,3 µm eta S32: 1,7 µm). Hautespen balioetan ia ez zen aldaketarik atzeman, (desberdintasuna, σ12: 0,07; σ22: 0,005 eta σ32: -0,04), laginak moderatuki ondo edo ondo hautatuen artean sailkatuak zeuden.
Urtarriletik otsailera, hondar higadura nabarmena eman zen eremu osoan. Tarte horretan izandako ekaitzaldiek, zentroan eta ekialdean 1,50 m artean eraman zuten hondarra eta mendebaldean berriz metro bete artean. Bataz besteko balioak txikitu egin ziren zentroan eta mendebaldean eta ekialdean berriz handitu (desberdintasuna, S12: -25,2 µm, S22: -6,2 µm eta S32: 14,8 µm). Hautespen balioak hobetu (hautespen ona) egin ziren, itsas energia handiagoa izan zenaren seinale (desberdintasuna, σ12: -0,06; σ22: -0,085 eta σ32: -0,017).
Hondar lurerauzketa handia eman bazen ere urtarrila otsaila artean, maiatza bitartean berreskuratu egin zen berriz ere. Mendebaldetik ekialderantz joan ala, metaketa handiagoa atzeman zen; mendebaldean 0,40 – 1,50 m artean metatu zen, eta zentroan eta ekialdean berriz, 0,60 – 2,00 m artean. Itsas energia txikiagoa izan zen, hautespen balioak okertu egin baitziren (desberdintasuna, σ12: 0,221; σ22: 0,267 eta σ32: 0,109) eta bataz besteko balioetan ere atzeman zen aldaketa (desberdintasuna, S12: 19,8 µm, S22: 68,8 µm eta S32: -59,6 µm).
Hondartzaren eremu honetan haizearen eraginak baldintzatzen du hondarraren mugimendua. Aipatzekoa ordea, ikerketa garaian izandako itsasaldi gogorrak; uneren batzuetan ura hondartzaren goialdera iritsi baizen (otsailaren 2ko itsasgoran esaterako).
Orokorrean mugimendu txikiak atzeman dira eremu honetan. Azarotik abendura bitartean, ipar-ekialdeko, hego-ekialdeko zein ekialdeko haizeak,
hondartzaren atzealdean pilatu (0 – 0,20 m artean) zuen hondarra, batez ere mendebaldean. Hori horrela, bataz besteko balioak txikitu egin ziren (desberdintasuna, S13: -19,1 µm, S23: -12,8 µm eta S33: -28,6 µm) eta hautespen balioak okertu (desberdintasuna, σ13: 0,049; σ23: 0,020 eta σ33: 0,021).
Abendutik urtarrilera, haize norabide aldaketak (hego, hego-ekialdea) hondarraren mugimendua aldarazi zuen. Hondarra, hondartzaren atzealdetik aurrerantz mugiaraziz (-0,20 – 0,20 m artean). Bataz besteko balioetan atzeman zen aldaketa, zentroan zein ekialdean balioak txikitu egin ziren eta mendebaldean berriz handitu (desberdintasuna, S13: 81,9 µm, S23: -32,2 µm eta S33: -42,7 µm). Hori horrela, hautespen balioak hobetu egin ziren zentroan eta ekialdean, eta mendebaldean okertu (desberdintasuna, σ13: 0,089; σ23: -0,145 eta σ33: -0,015).
Urtarrila otsaila bitartean, heg0, hego-mendebaleko haizeak, hondarra aurrerantz eta ekialderantz (-0,20 – 0,20 m artean) mugiarazi zuen, hautespen balioa mendebaldean hobetu egin zelarik eta beste bi eremuetan okertu (desberdintasuna, σ13: -0,044; σ23: 0,052 eta σ33: 0,144). Sedimentuen bataz besteko balioa berriz, asko handitu zen ekialdean eta beste eremuetan nabarmen txikitu zen (desberdintasuna, S13: -65,6 µm, S23: -22,6 µm eta S33: 110 µm).
Otsailetik maiatzera, eremu osoan atzeman zen hondar metaketa (0 – 0,40 m artean). Hautespen balioak eremu osoan hobetu ziren, batez ere ekialdean (desberdintasuna, σ13: -0,222; σ23: -0,117 eta σ33: -0,322) eta bataz besteko balioak ertzetan txikitu egin ziren (desberdintasuna, S13: -55,8 µm, S23: 7,3 µm eta S33: -134,2 µm).
10. Ondorioak
Urteetan izan diren ekaitzaldi gogorrenetakoak egokitu izan dira zazpi hilabete iraun duen hondartzen azterketa morfotopografiko eta granulometrikoan. 2013ko azarotik hasi eta 2014ko maiatza bitartean denborale ezberdinek izandako eraginak aztertu dira bi hondartzetan. Horrez gain, denboraleen ostean hondartzek izan dute joera ere aztertu da.
Herriaren mendebaldean kokatzen den eta itsas zabalera irekia dagoen hondartza honek bete-betean jasotzen ditu ipar-mendebaleko norabidean etortzen diren olatuak. Denborale gogorretan, itsasoak hondarra eramateko joera du, eremu osoan ematen delarik higadura. Ertzetan azaleratzen diren haitzak izaten dira askotan horren seinale.
Ekaitzaldien ondorengo barealdietan, hondarra pixkanaka pilatzen joaten da. Ekialdean zein zentroan hondar metaketa nahiko arin ematen da eta mendebaldean berriz, eremu hori babestuago egonik, gehiago kostatzen zaio egoera normalera iristea.
Parol muturraren eta dikearen luzapenek hondartzari babesa ematen diotela begi bistakoa da, eta orokorrean ur lasaiak aurkituko ditugun arren bertako hondar mugimendua handia da.
Azterketa garaian bertako egoera tartekatuz joan da, denborale batzuetan hondarra pilatuz eta besteetan eramanez. Ekaitzaldi gogorretan (otsailekoa kasu), hondar higadura ematen bada ere, barealdian azkar berreskuratzen da galdutakoa.
Azkenik, hondartza honen egoera aurreikusiz, dikeak babesten duen gunera arte hondartza hazten joango dela esan daiteke, urteetan zehar, denbora gutxian asko aurreratzen ari baita. Hori horrela, ibaiaren bokalean sedimentuaren pilaketa geroz eta arinago geratutako da eta ondorioz arazo bilakatu daiteke bertako egora.
ERPINA Zenbakia: 98 Izena: D.G. COSTAS RED LOCAL M.M.A. Behaketa eguna: 2014/01/17 Kalkulu eguna: 2014/01/20 Kokapena: Hondartzaren goialdean aurkitzen da, San Telmo aldea eta erdigunearen arteko lur-muturrean. Hondar-Gain etxebide kaletik irits daiteke lur-mutur horretara hain zuzen.
ERPINA Zenbakia: 01 Izena: Santiago basea Behaketa eguna: 2014/01/17 Kalkulu eguna: 2014/01/20 Kokapena: Zumaiatik Getaria bitarteko errepidean (N-634) aurkitzen den tunelaren atzealdean aurkitzen da.
Euskalmet (euskal meteorologia agentzia) web orritik eskuratu dira datuak. Prezipitazio eta haizearen datuak Zarautzeko behatokian jasotakoak dira eta olatuen informazioa Pasaian. AZAROA 2013
Grafikoa E21. Prezipitazioa Zarautzen (Martxoa 2014) Grafikoa E22. Haizea Zarautzen (Martxoa 2014) Grafikoa E23. Olatuen jokabidea (Martxoa 2014) Grafikoa E24. Olatuen altuera (Martxoa 2014) Grafikoa E25. Haizearen norabidea (Martxoa 2014)
Grafikoa E31. Prezipitazioa Zarautzen (Maiatza 2014) Grafikoa E32. Haizea Zarautzen (Maiatza 2014) Grafikoa E33. Olatuen jokabidea (Maiatza 2014) Grafikoa E34. Olatuen altuera (Maiatza 2014) Grafikoa E35. Haizearen norabidea (Maiatza 2014)
Irudia E4. Itzurun hondartzaren ekialdea [2014/01/03] Irudia E5. Itzurun hondartzaren ekialdea [2014/01/03]
Irudia E17. Itzurun hondartzaren mendebaldea [2014/02/15] |
addi-6ff9ff66a685 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13945 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-12-16 | science | Rico Martínez, Arantza | eu | Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa | Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa Ikasle kaiera Arantza Rico
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zure 3. zikloko ikasleek zailtasunak dituzte energia kontzeptua ulertzeko. Nola irakatsiko zenieke beste arlo edo gai zientifikoekin batera?
Gaur egungo mundua ulertzeko ezinbestekoa da gaitasun zientifiko eta teknologikoa garatuta izatea eta horretaz arduratzen da zientziaren irakaskuntza. Kontzeptu zientifikoak derrigorrezko hezkuntza etapa ezberdinetan zehar landu eta barneratu behar dira eta hori lortzeko “ikaskuntza progresioak” proposatu dira. Oinarrizko ezagutza zientifikoen artean energia kontzeptua dugu. Energia kontzeptua lehen hezkuntzako azken zikloan lantzen hasi ohi da eta munduaren alderdi fisiko, biologiko, kimiko eta teknologikoa ulertzeko ezinbestekoa da. Energiaren kontzeptu zientifikoak lau ezaugarri nagusi ditu eta ikasleek pixkanaka eta heziketaren etapen zehar lau ezaugarri hauek ulertu beharko dute eta beste kontzeptu fisikoekin (potentzia, indarra, tenperatura eta abar) erlazionatzen ikasi behar dute.
Hirugarren zikloko zientzia-mintegiko partaide zarete ikastetxe batean eta duela gutxi laborategi berria lortu duzue lehen hezkuntzako eraikinean. Horrekin batera, zientzia esperimentalei buruzko etengabeko formazioa jasotzen duzue eta metodo zientifikoa eta esperimentazioa aplikatzea ezinbestekotzat jotzen duzue, zientzia “eginez” ikasten dela konbentzituta zaudetelako. Bestalde, ezagutza zientifikoa eraiki egin behar dela pixkanaka eta horretarako konstruktibismoan oinarritutako metodologiak ikaskuntza esanguratsua bultzatzen duela jabetu zarete. Curriculumari erreparatuz, energiarekin lotura dituzten zenbait gairekin topatu zarete eta kontzeptu horrek dakartzan zailtasunez jabetuta erabaki duzue 11-12 urtekoei zuzendutako “ikaskuntza progresio” bat aztertzea non gehienbat energiaren ezaugarri nagusiak landuko diren eta hurrengo ikasketen oinarriak ezarriko dituen. Honetaz gain, konturatu zarete energia kontzeptua beste zientzia eta giza arloekin erlazionatu daitekeela eta ideia hori hartuta, energia eta beste interesgune bat (biologia, ingurumena, teknologia, etab.) barne hartzen duen sekuentzia didaktikoa diseinatuko duzue hirugarren zikloko ikasleekin praktikan jartzeko. Ikaskuntza-zikloari erreparatuz, esperimentaziozko jarduera bat txertatu beharko duzue eta horretarako aurrera eraman beharko duzue laborategian.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
1. Niretzat zer da energia? Eta 3. zikloko lehen hezkuntzako ikasleentzat? 2. Zeintzuk dira lehen hezkuntza bukatzean ikasleek barneratu behar dituzten energiaren lau ezaugarri nagusiak? 3. Nola erlazionatzen da energia beste gai zientifikoekin? 4. Nola diseinatzen dira esperimentuak lehen hezkuntzako ikasgelan? 5. Nola sekuentziatzen dira jarduerak zientzietako unitate didaktikoetan?
Testuingurua eta galdera erakusleak irakurrita gai zara proiektu honen helburuak identifikatzen? Bikoteka egin dezakezue eta gero guztion artean eztabaidatuko dugu.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
2. PROIEKTUAREN HELBURU DIDAKTIKOAK Proiektu honetarako planteatutako helburu didaktikoak jarraian erakusten dira. Izan ere, hauek irakasgairako eta kurtsorako ezarritako gaitasunak (1. eta 2. irudiak) garatzea dakartzate.
1. Energiari buruzko oinarrizko kontzeptu zientifikoak ezagutzea eta ulertzea: propietateak, formak, iturriak...(I-G1) 2. Energiari buruz Lehen Hezkuntzako ikasleek duten zailtasunak ezagutzea (I-G1, I-G3) 3. Metodo zientifiko ulertu eta praktikan jartzea esperimentuen bitartez (I-G1) 4. Zientzietako unitate didaktiko bat diseinatzea non jorratzen den gaia energiarekin lotura duen, konstruktibismoan oinarrituta dagoen eta esperimentazioa agertzen den (I-G1, I-G2, I-G3, IG4; K-G3) 5. Ikasle-taldeari sekuentzia didaktikoan jasotzen den esperimentua azaltzea (I-G3, I-G4; K-G3)
I-G1. Esperimentazio-zientzien, funtsezko legeen eta oinarrizko printzipioen irakaskuntza osatzea, eguneroko bizitzari lotutako arazoak planteatuz eta konponduz. I-G2. Esperimentazio-zientzien eskola-curriculuma ezagutzea eta balioestea. I-G3. Curriculumaren edukiak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, baliabide didaktiko egokien bidez, eta ikasleei oinarrizko gaitasunak helaraztea; batik bat, ikasgelan eginiko aurkezpenak eta lanak modu egoki eta zuzenean lantzeari dagokionez. I-G4. Esperimentazio-zientzien eta horren irakaskuntza eta ikaskuntzaren gaineko bibliografia taldean bilatzea eta erabiltzea, jarrera parte-hartzailea erakutsiz eta beste pertsonen ideiak eta iritziak errespetatuz. 1. Irudia. Irakaskuntza gidan adierazitako irakasgaiaren gaitasunak
K-G1. Irakaskuntza-jardueran parte-hartzea eta esku-hartzea, praktikaren gaineko hausnarketak eginez eta testuinguruan ekiteko lan-irizpideak adieraziz K-G2. Irakaskuntza-jarduerari bideratutako estrategia eta baliabide didaktikoak aztertzea eta alderatzea banaka nahiz taldeka, komunikazioaren eta informazioaren eta teknologiak erabiltzea. K-G3. Etapako curriculum arloetako proposamen didaktikoak diseinatzea, ezartzea, eta ebaluatzea jarduerari lotutako arazoen eta erronken gaineko gogoetak eginez eta ikasleen hezkuntza-beharrak, genero-berdintasuna, kultura-aniztasuna eta giza eskubideak aintzat hartuz. K-G4.. Komunikazio- eta adierazpen-trebetasunak hobeto menderatzea.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
2. Irudia. Irakaskuntza planean ezarritako 3. mailako gaitasunak
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
3. Irudia. Proposamen didaktikoaren kontzeptu mapa
Lan kooperatiboak garrantzi handia izango du saio guztietan. Batzuetan, azalpenak emango dira ataza edo ariketen artean. Material guztia eskuragarri egongo da Moodle-n eta lanabes hau etengabe erabiliko dugu: materiala jasotzeko, zereginak igotzeko, foroetan parte hartzeko, atazak burutzeko, eta abar. Komenigarria da taldeka ordenagailu bat edo bi ekartzea, klasean era eraginkor batean lan egin ahal izateko. Ikasle kopurua oso altua denez, guztion artean klaseko giroa atsegina izaten saiatu behar gara.
3.1. Taldeen tamaina eta osatzeko irizpideak
Lan-taldeak bigarren asterako sortuta egon beharko dira. Saio-mota guztiak (saio teorikoak, gela praktikak eta laborategiko praktikak) elkarren artean harremana dutenez, komenigarria da lan taldeak sortzea LABORATEGIKO SAIOEN banaketa kontuan hartuz.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
1. eranskinean lan-taldearen fitxa eta kontratua duzue. Taldearen argazkia txertatu eta kontratua guztiok sinatuta ekarri beharko duzue. Eranskin horretan ere topatuko duzue lan taldearen funtzionamendua ebaluatzeko txantiloiak. Bi ebaluazio egingo dira proposamenaren zehar eta bai taldearen funtzionamendua eta talde-kideen ekarpena ebaluatuko dira. Ebaluazio hauek taldearen funtzionamendua hobetzeko pentsatuta daude. Guztion artean adostu beharreko alderdiak agertuko dira eta taldearekiko konpromisoa indartzeko balio behar dute.
3.2. Irakasgaiaren kronograma eta ebaluazioa
Proposamen hau ebaluatuko da ebaluazio jarraitua eginez. Horretarako ikasleen bertaratzea ezinbestekoa da, klasean proiektuetan lan egingo dugulako. Horrekin batera, eta kronograman ikusten den moduan (3. irudia) zenbait zeregin burutu beharko dituzue (taldekoak eta banakakoak).
3. Irudia. Proposamen didaktikoaren kronograma. Triangeluek entregatzekoak adierazten dituzte eta borobilak irakasgaiaren zeregin txikia.
Lehenengo saioetan ikasleen ezagutzak neurtuko dira, bai moodle-n dagoen inkesta betez eta bai energiari buruzko ariketa batzuk jasoz (ikusi Energia koadernoa, 3. eranskina). Edukien jakintza ez da ebaluatuko, helburua abiapuntua identifikatzea baita.
Zientziaren izaeraren posterrak guztion aurrean aurkeztuko direnez, ikasleok hartuko dute parte ebaluazioan errubrika bat jarraituz eta ahozko aurkezpenak ebaluatuz (ikusi 2. eranskina). Horretaz gain irakasleak ikasleek ekoiztutako txosten idatzia ebaluatuko du. Zientziaren izaeraren proiektuaren nondik norakoak klasean azalduko dugu, baina behar dugun material eta baliabide guztiak 2.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Energia gaiari dagokionez, ikasleok Energia koadernoa inprimatu eta saio guztietara ekarri beharko duzue (3. eranskina). Energiaren kontzeptu fisikoa eta lehen hezkuntzarako tratamendua jorratuko dugu zenbait jarduera ezberdinak eginez, laborategiko praktikak barne. Koadernoan txertatuta topatuko dituzue zeregin ezberdinen jarraibideak, ariketak, eta abar.
Banakako ekarpena eduki minimoen kontrol baten bitartez ebaluatuko da. Kontrol hau saio teoriko batean burutuko da eta data guztion artean adostuko dugu. Kontrol hauen helburuak ikasle guztion lan pertsonala eta lan-talderako ekarpena neurtzeko dira.
Azkenik zientzietako sekuentzia didaktiko bat nola diseinatzen ikasiko dugu. Lehenik eta behin sekuentzia didaktikoaren gaia aukeratuko duzue (4. eranskina). Ondoren, esperimentuak lehen hezkuntzarako nola burutzen diren ikasiko duzue eta azkeneko laborategiko saioan aurkeztuko duzue. Hor ikasleok hartuko duzue parte berriz ere ebaluazioan (5. eta 6. eranskinak). Diseinatutako esperimentu hori sekuentzia didaktiko batean txertatuko duzue, klasean landuko dugun ikaskuntza zikloari erreparatuz eta gaitasunak, helburu didaktikoak eta ebaluazio adierazleak era koherente batean lotuz (7. eranskina).
Jarraian ikasgaiaren zehar jasoko diren entregatzekoak adierazten dira eta amaierako notan bakoitzak daukan ekarpena islatzen da portzentajean. 1. taulan entregatzeko bakoitzaren ekarpena eskematikoki adierazten da
1-Zientziaren izaera (2. eranskina). Ikerketa talde bakoitzak lortutako informazioa laburbilduko du txosten batean. Informazio horrekin murala osatuko da talde handian. Aurkezpen hau ikasleek eta irakasleak ebaluatuko dute (0,35 puntu) Guztiek besteek egindakoa barneratu dutela ziurtatzeko eduki minimoen kontrolean ebidentzia jasoko da (0,15 puntu). Amaierako notaren %10a suposatzen du (1. Taula).
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
ezberdinetan banatzen da eta etengabeko ebaluazioa jasoko da, zeregin txiki eta ariketen bitartez. Beraz, garrantzitsua izango da eskatzen dena klasera ekartzea eta ebidentziak jasoko dira. Adibidez: bero-energiaren esperimentuaren azalpena, energia mota eta iturrien mapa kontzeptuala, energiaren tratamendu didaktikoa ulertzeko egindako puzzle teknika, eta ariketen ebazpenak. Koaderno bat izango dute material guztiarekin eta eduki minimoen kontrol bat egingo da. Zati honen nota beraz, taldeko zereginen eta eduki minimoen kontrolaren artean banatuko da. Taldeko notak %60ak eta kontrolak %40ak suposatuko du. Atal honek amaierako notaren %50a suposatzen du (1. Taula) 3-Sekuentzia didaktikoa. Hiru faseetan egingo da eta bakoitzak entregatzeko bat suposatuko du: 1. Esperimentuaren aurkezpena. Irakasleak eta ikasleek zuzenduko dute errubrika bat erabiliz (0,75 puntu). (5. eta 6. eranskinak) 2. SDaren edukien mapa kontzeptuala (0,25 puntu) 3. SDa entregatu (1 puntu) (7. eranskina).
1. Taula. Entregatzekoen zerrenda eta bakoitzaren ekarpena amaierako kalifikazioan
1.Zientziaren izaera 2. Energia 3. Sekuentzia didaktikoa Guztira
Taldeko nota Banakakoa Taldeko nota Banakakoa 1 2 3
4. BALIABIDEAK Eranskinetan zehaztasun gehiagorekin adierazita daude. - Taldeko arauak ezarri eta kontratua osatzeko txantiloia, eta taldearen 1. eta 2. ebaluazioa (1. eranskina) . -Irakurgaiak zenbait gai lantzeko:
-Elhuyar Fundazioa. 2012. Euskal Herriko gazte eta nerabeen zientzia eta
teknologiaren pertzepzioa.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
-Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. (Sarrera anitzak).
www.zthiztegia.elhuyar.org - Ikerketa-taldearen dinamika erabiliz zientziaren izaerari buruzko murala eta txostena osatzeko txantiloiak eta ebaluazio errubrikak. (2. eranskina). - Energia-koadernoa. (3. eranskina). Inprimatuta ekarri saio guztietara - Esperimentua diseinatzeko txantiloia (4. eranskina) - Esperimentua ebaluatzeko errubrikak (5. eranskina) - Sekuentzia didaktikoen gaiak aukeratzeko txantiloia (6. eranskina) - Sekuentzia didaktikoa prestatzeko txantiloia (7. eranskina).
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
1. ERANSKINA. Taldeko arauak ezarri eta kontratua osatzeko txantiloia
Lan-taldea osatzen denean, planteatzen den helburua ikaskuntza kooperatiboa sustatzea da. Horrela, alderdi hauek garatuko dira: -Trebetasun sozialak -Lan-taldeko metodo eta dinamikak -Ikaskuntza estrategiak -Gatazkak konpontzeko estrategiak -Banakako eta taldeko gogoeta; -Ikaskuntza bultzatzen duten interakzioak -Jarrera eta portaeren aldaketa
-Agendak konparatu eta ordu eta leku posibleak adostu bileretarako -Sortu daitezkeen arazoak aurreikusi. Hau identifikatzeko, honako ariketa hau egitea proposatzen dizuegu:
1. Brainstorming bat egin eta 20 minututan bilatu taldeak porrot egitearen egoerak/arrazoiak. Amaieran 3 egoera hautatu behar dituzue. 2. Guztion artean egoera hauek komentatuko ditugu eta irakasleak arbelan idatziko du 3. Ondoren, egoera hauek ikusita zuen artean arauak adostu eta taldearen fitxan idatzi. Azkenik, irakasleari eman guztion sinadurarekin.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
ARAUAK: Taldearen funtzionamendua errazteko taldekide guztiek onartu eta bete beharko dituzten arauak zehaztu behar dituzue
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Aipatu zuen lan kooperatiboari buruzko 3 alderdi positibo:
Aipatu zuen lan kooperatiboari buruz hobetu daitezkeen bi alderdi:
Adierazi burutuko dituzuen bi ekintza (gehienez) zuen lanaren dinamika hobetzeko. Arau berri hauek zuen Taldearen fitxan gehituko dituzue.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
0tik-10etara eskala batean adieraz ezazu taldeari buruzko eta zuk egiten duzun ekarpenari buruzko galdera hauei Zu eta zure taldekideak ebaluatuko dituzu era anonimoan Zuk #2 #3 #4 #5 Bileretara bertaratzeak
Taldeak aurrera egiteko konpromisoa
Azkeneko produkturako ekarpen eta ahalegin handia
Guztira
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
0-10erako eskala batean, taldearen funtzionamenduari nota jarri
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
0tik-10etara eskala batean adieraz ezazu taldeari buruzko eta zuk egiten duzun ekarpenari buruzko galdera hauei Zuk: izena_______ #2- izena:_________#3-izena:____________#4izena:___________#5-izena:__________
Zu eta zure taldekideak ebaluatuko dituzu Zuk #2 #3 #4 #5 Bileretara bertaratzeak
Taldeak aurrera egiteko konpromisoa
Azkeneko produkturako ekarpen eta ahalegin handia
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
2. ERANSKINA. Zientziaren izaera eta aurkezpenerako errubrika.
Zientziaren izaera eta bere ondorio didaktikoak
Gai hau lantzeko ikaskuntza kooperatiboaren Ikerketa-talde dinamika aurrera eramango dugu.
Zer da Ikerketa-talde dinamika? (Sharan & Sharan, 1994) Klasea komunitate zientifiko bihurtzen da. Klase osoak gai batean lan egiten du. Horretarako gai a azpi-gaietan zatitzen da. Talde bakoitzak azpi-gai bat landu edo ikertzen du eta amaieran, bere emaitzak klaseko gainontzekoekin batera jartzen da (Lehen Hezkuntzako lanproiektuekin harremana izan lezake)
Hauek dira 4 azpi-gaiak:
1. Etorkizuneko Lehen Hezkuntzako maisu-maistrek zientziaren izaera ulertzen al dute? 2. Nolakoak dira zientzialariak edo teknologoak? 3. Zein da Euskal Herriko gazteek duten pertzepzioa zientziarekiko ? 4. Zergatik irakatsi behar dira zientziak eskolan? Nolakoa da eskolako zientzia?
Jarraian azpi-gai bakoitza lantzeko argibideak topatuko dituzue.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
1. Etorkizuneko Lehen Hezkuntzako maisu-maistrek zientziaren izaera ulertzen al dute?
-Galdera honi erantzuteko lehenik eta behin zientziaren izaerari buruzko dauden ikuspuntu ezberdinak ezagutu beharko dituzue (adibidez ikuspuntu enpirista edo induktiboa) eta gaur egun zientziaren izaerari buruz dagoen kontsentsua hezkuntza komunitatean onddorioztatu beharko duzue. (Harlen W.1994; Guisasola y Morentín. 2007. Comprenden la naturaleza de la ciencia los futuros maestros y maestras de Educación Primaria? Rev. Elec. Ens. Ciencias 6:246-262)
-Bigarrenik moodle-n dagoen inkestaren emaitzak aztertuko dituze eta estatistika xume bat aurkeztuko duzue. Ondoren, aztertuko duzue ea ikasleek ematen dituzten iritziak zientziari buruz ados dauden Guisasola y Morentin (2007) artikuluan agertzen den inkestaren emaitzekin.
Galdera erakusleak -Zein ikuspuntuarekin irakatsi ohi dira zientziak eskoletan? -Zientzia ez ba da soilik behaketa objektibo bat, zer gehiago hartu behar da kontuan, zientziaren izaera ulertzeko? -Autore hauen arabera zientziaren izaerari buruz zein da kontsensua? -Inkestaren galderak aztertzeko, erantzun honako galderei: 1. Parte-hartzaileen kopurua, sexuaren araberako banaketa eta derrigorrezko ikesketen ikasketa zientifikoen banaketa 2. Fisika eta Biologia ikasgaiekiko gogoeta positiboak eta negatiboak (banaketa) 3. Zure iritziz zer da zientzia? eta Ze ezberdintasun daude diziplina zientifikoak (Fisika, Kimika, Biologia) eta beste diziplinen artean (Psikologia, Filosofia, Geografia) galderak aztertu eta sailkatu erantzunak kategoria hauetan. Kategoria berriak gehitu ahal dituzue
Gertaera naturalen azalpenak Ebidentzia enpirikoa eta berezko metodologia Aipatzen da giza edo kultur testuingurua? Ezin da sailkatu Ez daki/ ez du erantzuten Zer da zientzia
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
4. Zer da esperimentu bat? Zeintzuk dira bere ezaugarriak? eta Ezagutza zientifikoak esperimentuak behar al ditu aurrera egiteko? galderak aztertu eta sailkatu erantzunak kategoria hauetan. Kategoria berriak gehitu ahal dituzue
Teoriak frogatzea Hipotesi bat frogatzea Teoria berriak aurkitzea Ezin da sailkatu Ez daki/ ez du erantzuten Zer da esperimentu bat?
Beharrezkoak al dira esperimentuak?
5. Teoria zientifiko bat garatu ostean (adib. Teoria atomikoa, Eboluzioaren Teoria, Teoria mekanikoa), inoiz aldatzen al da berriro? Galdera aztertu eta sailkatu erantzunak kategoria hauetan. Kategoria berriak gehitu ahal dituzue
Arrazoi teknologikoak Arrazoi ekonomikoak Arrazoi kulturalak Ezin da sailkatu Ez daki/ ez du erantzuten Teoriak aldatzen al dira?
-Zuek egindako inkestaren emaitzak eta Guisasola eta Morentin artikuluaren emaitzak antzekoak al dira?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
2. Nolakoak dira zientzialariak edo teknologoak?
-Taldeko kideek irudikatuko dute zientzian edo teknologian diharduten pertsona bat marrazki baten bitartez. Gero elkarrekin komentatuko duzue eta ea irudi estereotipatua den eztabaidatuko duzue. -Ondoren, zientzialariek zergatik ikertzen duten arrazoiez eta zenbait adjektiboekin lotuko dituzue (ikusi txantiloia). Hau egin ostean, Elhuyarren txostenean (2011) agertzen diren erantzunekin konparatuko dituzue. -Azkenik, zientzian edo teknologian aritzen den norbaiti elkarrizketa egin beharko diozue. Txantiloian, zenbait galderak proposatzen dira baina zuek nahi dituzuenak gehitu ditzakezue. Taldeko kideak irudikatuko dute zientzian edo teknologian diharduten pertsona bat marrazki baten bitartez. Gero elkarrekin komentatuko duzue eta ea irudi estereotipatua den eztabaidatuko duzue. Marrazki hauek klasekoei erakutsiko diezue -Ondoren, bi galdera hauei erantzuna eman (banaka) 1. Zergatik ikertzen dute zientzialariek? (Bat baino gehiago erantzun ahal duzu) -Zirraragarria, hunkigarria delako gauza berri bat ikertzea -Diru asko irabazten delako -Jendeak asko baloratzen duelako ikertzaileen lana -Bidaia asko egiten dituztelako -Famatua izateko -Ez dakitelako beste ezer egiten -Ez dakit 2. Orain adierazi zure adostasuna honako esaldiekin
Ez nago batere ados Ez nago ados Ez dakit Ados Guztiz ados Irudimentsuak dira
Sortzaileak dira
Bitxiak dira
Aspergarriak dira
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
-Hau egin ostean, Elhuyarren txostenean (2012) agertzen diren erantzunekin konparatuko dituzue (pp. 65-67). Zuek egindako marrazkiak eta 53. taulan agertzen direnak antzekoak al dira?
-Momentua da orain zientzialari edo teknologo bati elkarrizketa bat egiteko. Hauek dira galdera posible batzuk:
1-Generoa eta adina 2-Zein arlotan egiten duzu lan? Nolakoa da zure lantokia? 3-Zergatik aukeratu zenuen lanbide hau? eta aurreko ikasketak? 4-Bakarrik edo lan talde batean aritzen zara? 5-Zure arloan nola garatzen da ezagutza zientifikoa? 6-Zure ustez zer da metodo zientifikoa? 7- Zuei bururatzen zaizkizuenak
3. Zein da Euskal Herriko gazteek duten pertzepzioa zientziarekiko ?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Galdera honi erantzuteko, Elhuyar Fundazioak argitaratu zuen txostena (2011) aztertu beharko duzue. Ikerketak erakutsi zuen gazteek nahiz eta eskolako zientzia gustuko eta interesgarria iruditu, bere burua ez zutela ikusten etorkizuneko zientzialari edo ingeniari gisa.
Galarraga A. 2011. Zientzia eta teknologiaren irudia, gazteen ispiluan . Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria. Elhuyar F. 2012. Euskal Herriko gazte eta nerabeen zientzia eta teknologiaren pertzepzioa Bi orriko txostena prestatu beharko duzue, eta ikerketan agertzen diren grafikorik esanguratsuenak txertatu.
4. Zergatik irakatsi behar dira zientziak eskolan? Nolakoa da eskolako zientzia?
Orri bateko iruzkin bat idatzi beharko duzue. Horretarako, galdera hauei erantzuna ematen saiatu zaitezkete: -Zer nolako garrantzia dituzte zientziek gure gizartean? Eta eskoletan? -Zergatik behar dugu alfabetizazio zientifikoa hasieratik? Zeintzuk dira metodologiak eraginkorrenak? -Zergatik metodo zientifikoa aplikatzeak ikaskuntzak lagundu dezake? -Zer da konpetentzia zientifikoa eta zergatik du garrantzia gaur egun?
Iruzkin honen ildo nagusiak klaseari aurkeztuko diozue eta mural batean ideia nagusiak plazaratuko dituzue ENTREGATZE DATAK -5. astean saio handian, posterrak egiten hasiko gara eta wiki-a nola eratu ikasiko dugu. Moodlen zereginak igotzeko lanabesa izango duzue -6. astean, muralak bukatuko ditugu eta klasean elkarri aurkeztuko dizkiogu.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientziaren izaera gaia ebaluatzeko honako frogak egingo dira:
Irakasleak idatzizko zeregina ebaluatuko du ( kalifikazioaren %20) Aurkezpen bakoitzak beste hiru taldeen eta irakaslearen ebaluazioa jasoko du (kalifikazioaren %50) Ikasleok jorratu ez dituzten gaien inguruan, edukiak ikasteko aukera izango dute eta banakako ebaluazio-ariketa bat egingo dute (kalifikazioaren % 30data adosteke)
Talde bakoitzak behean agertzen den errubrikaren 3 kopia ekarri beharko du, beste taldeen ebaluazioa egin ahal izateko.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Aurkezleak (aurkeztu duen taldea edo taldekideak):
Ebaluatzaileak (ebaluatu duen taldea edo taldekideak):
Irudi, diagrama eta bestelako baliabide grafikoek gaia ulertarazten ulertzen laguntzen dute
Gramatika eta zuzentasun ortografikoa dago
Azalpen argi eta antolatua izan da
Taldekide guztien parte hartze orekatua izan da
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
ENERGIA KOADERNOA1 1. Gure Energia. GELA PRAKTIKA SAIOA 1.1. Esplorazioa: Zer esan nahi du zuretzat energia? Ariketaren helburua: Ikasleek duten energiari buruzko ideiak ateratzea, beraientzat esplizitu bihurtzea eta bere ikaskideekin konpartitzea da saioaren helburua. Talde-lanean aritzeko ere aukera bat da eta bide batez ikasleek kontura daitezen taldean ideia ezberdinak topa daitezkeela.
A1-Banaka, zuretzat energiak zer esan nahi duen idatzi
A2-Banaka, idatzi bost esaldi energia hitza barne hartzen duena. Gero zure taldean, hartu orri bat eta idatzitako esaldi guztiekin, sailkatu ondoko hiru kategoriatan:
1-Zein gaiarekin dute harremana energiari buruzko ateratako kontzeptuak?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
A4-Orain taldeka, hartu zerrenda eta beste bi kategoriatan sailkatu esaldiak:
1. Guztiz ados 2. Uste dut ados nagoela 3. Ez dakit 4. Uste dut gaizki dagoela 5. Guztiz ez-ados nago. Gaizki dago 1.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
1.2. Energiari buruzko aurreideiak detektatzeko frogak (banaka)
Ariketa hauek egiteko 15 minutu dituzu. Erantzunak zure koadernoan idatzi baina baita bereizitako orri batean irakasleari entregatzeko. Horren ondoren batera-jartzea egingo da klasean-
Argudiatu aukeratutako erantzuna
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
A2. Gomazko pilota bat erortzen uzten duzu altuera zehatz batetik eta lurra jotzean errebotatu eta ia hasierako altuerara igo da. Altuera berdinetik forma eta masa berdineko plastilinazko pilota bat erortzen uzten baduzu, ez du ia errebotatzen
1.3. Batera-jartzea. Orain guztion artean, egindako ariketak komentatuko ditugu. Hau guztia aztertu ondoren, zeintzuk izan dira topatutako arazo kontzeptualak eta aurreidei nagusiak?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
1.4. Transformazioak. A1.- Prozesu hauek azter itzazu. Guztietan transformazioak gertatzen dira. Zuk zein sistemak transformatu egiten diren, ze transformazio motak gertatzen zaizkien eta zerk ahalbidetzen duen transformazioa (eraldaketaren arrazoia deituko diogu) aipatu beharko duzu. Adibidez: Aldapatik gora doan kotxe bat. Horrelakoa litzateke analisia: Transformatu egiten diren sistemak: kotxea, gasolina eta airea Transformazioak: kotxeak posizioa aldatzen du, gasolina erretzean beste sustantzietara bihurtzen da eta airea kearen eraginez eta motorrarekin kontaktuagatik berotzen da Arrazoia: erretzen denean gasolinak ematen duen energia
Hauxe dira aztertu beharreko prozesuak: a) Aldapan gora doan txirrindularia b) Urtzen den izotz zati bat c) Putzu batetik ontzi baten laguntzaz ura ateratzen duen gizona d) Gizon eta emakume bat beltzaran jartzen eguzkitan etzanda
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
A5. Prozesu hauek begira itzazu. Egin ezazu aurreko jardueraren antzeko analisia
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
2. Bizi eta aktiboak izateko energia (LABORATEGIKO SAIOA-LP1)
Saioaren helburua: Gogoratu aurreko saioan taldeka sortutako esaldiak energiari buruz. Batzuk giza jarduerak aipatzen zenituzten. Ideia horretatik, elikagaiek emandako energia aztertuko dugu eta elikagaien energia neurtzeko unitate bat aurkeztuko da (“energia baloreak”)
A1. Bizi eta aktibo izateko energia behar al dugu?
Binaka jarri eta aztertu ondoko ariketa fisikoetan energia erabiltzen duzuen ala ez (bikote bakoitzak, ariketa pare bat aukeratu behar du)
Zenbat flexio egin ahal dituzu minutu erdian?
Minutu erdian, zenbat salto egin ahal dituzu zauden lekuan?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Ariketa egin osteko behaketak/oharrak:
Helburuak
Datuak kontu handiz jasotzea eta askatutako energia neurtzea
Prozedura hau egokia den elikagaiaren energia neurtzeko aztertzea
-Taldeka, begiratu mahai gainean dituzuen elikagaiak. Bere energia kantitatea neurtzen saiatuko gara errekuntza baten bidez. Baina hori egin baino lehen, saiatu sailkatzen botako duten energia-kantitatearen arabera.
-Muntaketa begiratu eta diseinatu taldeka zuek aurrera eramango duzuen prozedura
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
-Eskura duzuen materiala ikusita zein neurketa egin beharko ditugu, elikagaia erre baino lehen eta ondoren?
-Batera-jartze egin ondoren, guztion artean adostuko dugu jarraitu beharreko prozedura
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
A-Neurketa honetaz gain, beste behaketa kualitatiboak ere egin ditzakegu: adib. denbora erretzen, sugarraren kolorea eta tamaina. Taula-txantiloi hau duzue zuen neurketak idazteko
Intxaurra
B-Neurketa hauek egin ondoren, aldatu behar al duzue hasieran egindako elikagaien sailkapena? Guztiok emaitza antzekoak lortu ditugu? Zeintzuk dira bataz besteko baloreak?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
E-Zuek ateratako balioak konparatu etiketan agertzen den energia-baloreekin edo beheko taularekin. Etiketetan, beste energia unitatea agertzen da. Zein da bere izena?
G- Ba al dakizue bizidunek elikagaietatik energia lortzeko erabiltzen duten prozesuaren izena? Ba al dakizu prozesua deskribatzen?
H- Zer egiten dute bizidunek elikagaietatik askatutako energiarekin?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Taula honetako elikagai bakoitzak 500 Kj-ko energia ematen du.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
-Zer egingo zenuke zu bere lekuan?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
A4. Bero energiaren esperimentua deskribatzeko txantiloia
Lehenengo laborategiko praktikak erreferentzia hartuta, deskribatu egin zenuten esperimentua: Sarrera motz bat helburua/hipotesia aipatuz, aldagaiak identifikatuz, materialak eta metodologia deskribatuz. Azkenik datuak aurkeztu era grafiko batean eta ondorioak eta hobekuntza proposamenak aipatu.
Aldagaiak identifikatzerakoan, pausu hauek jarraitzea lagungarri izan daiteke:
Datuak edo emaitzak aurkezterakoan, praktiketan erabiliko taulak edo grafiko berriak egin ditzakezue.
Zuen ondorioak eta hobekuntza proposamenak adierazteko, laborategiko gidoian agertzen ziren galderak erantzuten saia zaitezkete:
E-Zuek ateratako balioak konparatu etiketan agertzen den energia-baloreekin edo beheko taularekin. Etiketetan, beste energia unitatea agertzen da. Zein da bere izena?
G- Ba al dakizue bizidunek elikagaietatik energia lortzeko erabiltzen duten prozesuaren izena? Ba al dakizu prozesua deskribatzen?
H- Zer egiten dute bizidunek elikagaietatik askatutako energiarekin?
Haisera orrrian, taldearen eta taldekideen izenak aipatu beharko dituzue eta zeregina burutzeko bakoitzak egindako ekarpena ere adierazi beharko duzue, adibidez, ikusi honako taula hau: Taldearen izena
Taldekideen izenak Bakoitzak egindako ekarpena (1-10) 1-
A1. Laborategian jarduera batzuk banatu dira binaka egiteko. Txartelen argibideak jarraitu eta ondoko galderei erantzun:
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
1-Zer egin duzue?
4-Energia metatu egin da. Hala balitz, non?
Erantzunak bikotean adostu behar duzue eta gero zure taldeko beste bikotearekin elkartu ideiak eztabaidatzeko. Behin adostuta, zure taldeko bozeramaileak jakinaraziko dio klase osoari
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Saioaren helburua: Saio honen helburua energia eta indar kontzeptuen artean desberdintzea da
A) Polea batetik zintzilikatuta dagoen pisu bat altxatuko dugu sokari lotuta dagoen indar-neurgailu batetik tiratuz eta saiatuko gara pisua altxatzen abiadura konstantez. Egiten ari zarenaz hausnarketa egin, Zer da ezberdina? Zer aldatzen da pisua altxatzen den bitartean?
1-Non daude indarrak pisua altxatzen ari garen bitartean?
3-Energia aldatzen al da pisua altxatzen zenean? Hala balitz, nola aldatzen zen?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
B) Aurreko laborategiko saioan egindakoaz hausnartu. Zein ekintzetan hartzen zuten parte indarrek? Aukeratu jarduera bat eta erantzun:
8- Indarra eta energia berdinak al ziren?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
5. Altxatutako objektuek ba al dute energiarik?
Saioaren helburua: Saio hau aurreko saioan oinarrituta dago, altxatutako objektuak bere energia handitzen duten ideia indartuz eta gero metatutako energia kantitatea baldintzatzen duten faktoreak aurkezten dira (masa eta altuera)
Tamaina berdin baina masa ezberdineko bolekin lan egingo duzue. Taldeka galdera hauek komentatu eta ados zaudetenean erantzun itzazue
1. Altxatzen badugu objektu bat, zer gertatzen zaio bere pisuari?
2. Zer uste duzu gertatuko dela objektu baten energiarekin altxatzen duzunean?
3. Nolakoa da zuloa? Lehena baino handiagoa edo txikiagoa?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Egin saiakera hau: gomazko bola areazko azpilera erortzen utzi ezazu
-Puxtarriak 100 cm-etatik egindakoaren berdina
-Puxtarriak 100 cm-etatik egindakoaren baino handiagoa
-Puxtarriak 100 cm-etatik egindakoaren baino txikiagoa
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
1. Zer gertatzen da objektu baten pisuarekin altxatzen dugunean?
2. Zer gertatzen da objektu baten energiarekin altxatzen dugunean?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
A1. Aurreko saioetan idatzitakoa eta adostutakoa birpasatu eta gero, banaka, zer den energia eta nondik datorren azaltzeko esaldi bat idatzi.
A2. Honako esaldi hauek irakurri eta zuen adostasuna adierazi.
Gizakiok lo egiten dugu energia berreskuratzeko
Erakartzea eta bultzatzea energia adibideak dira
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Energia elektrikoa: korronte elektrikoak duena. Sorgailu elektrikoetan sortzen da, eta metagailu elektrikoetan gorde daiteke pilaturik.
Energia kimikoa: molekulen eta konposatu kimikoen egituran metaturik dagoena, barne-lotura kimikoen eraketaren kausaz. Energia hori erreakzio kimikoen bidez askatzen da. Energia honek gorputzen izaera eta tenperaturarekin harremana du. Adibidez gasolinazko kg batek egurrezko kg bat baino energia gehiago emango digu.
Honi buruz gehiago jakiteko testu hau ere irakurri ahal duzue:
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Mapa kontzeptualen zuzenketa. Talde bakoitzak beste talde baten mapa jasoko du eta irizpide hauek jarraituz, mapa horren hobekuntzak proposatuko ditu.
Moodle-n hiru kontzeptu mapen adibideak ikus ditzakezue
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientzietako klaseak hasi orduko ikasleek energia terminoa ezagutzen dute, eguneroko hizkuntzan erabiltzen delako eta elikagai, erregai, gizakion energia eta abarrekin lotzen dute. Adibidez, iragarkietan “galdutako energia errekuperatzeko” zenbait elikagai aurki daitezke, eta erregai konpainiek “energia gure eginkizuna da” edo antzeko sloganak erakusten dituzte.
Izan ere, 11 urteko neska-mutilen energia terminoaren erabilpena eta ulermena ez da helduen bezain ezberdina. Ez da energia terminoa ez dutela ulertzen, baizik eta beraiek duten esanahi arrunta dela.
Esanahi arrunt honek ezaugarri hauek izan ditzake:
Energiak gauzak gertarazten duen zerbait delako ikuspegia dago. Horrek energia aldaketak norabide bakarrekoak izatera eta xahutzen den eragile kausaltzat ulertzera dakar. Ideia honek sistemen arteko energiaren transferentziekin talka egiten du, non energi osoa transferentzia gertatu baino lehen eta ondoren berdina den.
Ikuspegi zientifiko batetik energia kontzeptua zehatzagoa da. Feymanek horrela deskribatu zuen:
“Ba dago kantitate zehatz bat, energia deitzen duguna, naturan gertatzen diren aldaketak daudenean aldatzen ez dena. Oso ideia abstraktua da, printzipio matematikoa baita: zerbait gertatzen denean aldatzen ez den zenbaki-kantitatea da. Ez da mekanismo baten deskribapena, edo zerbait zehatza. Egiatan, arraroa da zenbaki bat kalkulatzea eta naturak bere trikimailuak egin ostean, zenbakia berriro kalkulatzean, berdina izatea”
Beraz, energiaren kontzeptu zientifikoak bi ezaugarri ditu:
Beraz, ze energi kontzeptua irakatsi behar dugu derrigorrezko hezkuntzan? Hau erantzuteko zenbait
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Gai hauek ulertzeko ikasleek esanahi arruntetik harago doazen ezagutzak behar dituzte, baina bestetik esanahi zientifikoa ez da oso baliagarria gehienontzat eguneroko bizitzan. Alta, behar dena esanahi hiritar bat da, hau da, energia ulertzeko era bat, abstraktuari eta erlazio matematikoei indarra ematen ez diona, baina kuantitatiboa izaten jarraitzen dena, non ikasleek energiaren transferentzia eraginkorra bezalako kontzeptuak ulertzeko gai izango diren eta faktura heltzerakoan zer ordaindu duten ulertuko dutelarik.
Egoera honek, ze helburuak ditugun zientzia eta zehazki energia irakasterakoan pentsatzera bultzatzen gaitu. Irakasten al dugu ikasleek energiaren kontzeptu zientifikoa eskura dezaten (derrigorrezko hezkuntzako testu liburu gehienetan agertzen den bezala) ala beraien bizitzan, etxeetan eta ingurunean era eraginkor eta arduratsu batean joka dezaten? Bigarren aldarrikapenarekin ados bagaude, helburu honi nola heldu era eraginkor batean dago koska.
Azkenik, horrelako planteamendu bat ez luke arazo bat suposatu behar etorkizunean zientziak ikasiko dituzten ikasleengan, aitzitik, oinarri kontzeptual egokia izan liteke beraientzat. Hiritarrentzako energiaren ikasketak ez du oztopatu behar aurrerantzean garatuko den ezagutza zientifikoago bat
Energiaren kontzeptu zientifikoa abstraktua eta oso baliagarria ez izan arren ikasleen eguneroko bizitzan, ikuspuntu zientifikoaren zenbait aldik, inguru hurbil batean kokatuz gero, ikasleen esperientziak interpretatzen lagundu ahal dituzte.
Horregatik planteamendu didaktikoak gai eta galdera praktikoetan oinarrituta daude, printzipio zientifiko orokorren frogapenetan baino. Honek ez du esan nahi oinarrizko kontzeptuak azaltzen ez direnik. Energiaren alderdi hauek agertuko dira unitate didaktikoan:
Hauetako batzuk energiaren irakaskuntza-ikaskuntzarako abiapuntu izan daitezke, nahiz eta kontzeptu hauek guztiekin arazoak egon. Energiaren eraldaketak, adibidez, normalean ikasleentzat nahiko garrantzitsuak dira eta erakargarriak izan daitezke energiaren gaiarekin hasteko. Alabaina, forma ezberdinetan agertzen den “zerbaiten” irudikapena, egoera askotariko azalpena bihur daiteke eta orduan, esanahi adierazgarriago bat eman nahi badiogu, adibidez energiaren kontserbazioarekin elkartuz, orduan benetako arazoak sortzen dira.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Energiaren kontserbazioaren laborategiko esperientziak ezin dira egin, energiaren kuantifikazioa ulertu baino lehen, eta horrek ere bere arazoak dakartza (adibidez, ikasleentzat zaila izan daiteke onartzea 3 kilowatt-eko berogailu batek transmititzen duen energia pertsona batek itsas mailatik Everestera igotzeko behar duen energi kantitate bera dela).
Energiaren transferentzia eta eraldaketa Gaiak garatzeko energiaren transferentziak gako garrantzitsuak dira, energia transferitzen denean zerbait interesgarri gertatzen baita. Ikasleei nondik datorren energia, zer gertatu den harekin eta nora doan pentsarazten zaie. Agertzen diren energia formei ez zaie garrantzia ematen; ikasleek beraiek bero-energia, mugimendu-energia, argi-energia, etab. sartzen dituztenean, horiek onartu eta erabili egiten dira baina galdera nagusia zer baino, non da.
Energiaren kontserbazioa. Neska-mutilek energia xahutzen den zerbait dela pentsatzeko joera dute (erregai bat erretzen denean, sortzen den beroa desagertu egiten da, mugitzen den objektu bat gelditzen denean bere energia gastatu da). Umeek energiaren kontserbazioa ulertarazteko, degradazioa eta disipazioa kontzeptuak ere kontuan hartu behar dira.
Energiaren degradazioa eta disipazioa Erabilgarri eta ez erabilgarri den energia kontzeptuetan jorratzen da, batez ere kontsumitzailearentzako energia gaian, ikasleok ariketa bat egin behar dute non disipazioa gutxiesten den eta hori lortzeko teknikak azaldu behar dituzten.
Energiaren kuantifikazioa eta transferentzien efizientzia Hasieran, energia kontzeptua elikagaien energiaren bitartez sartzen da (paketeen datuak). Gero, gasa eta argindarraren banaketa azaltzen da eta ordainagiriak irakurri eta interpretatzen dituzte. Gero, efizientzia lantzen dute ordaindutako energiaren arabera eta egiatan aprobetxatu egiten den kantitatearen arabera (txikiagoa).
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zure kabuz irakurri bi testu hauek. Taldeko kide bakoitzak taulan agertzen den puntu bat aukeratu eta puntu hori irakurri dutenekin adostuko du erantzuna, bere taldekideei gero azaltzeko. Taula taldeka beteko duzue.
ENERGIAREN TRATAMENDU DIDAKTIKOA 1. Zein kontzeptu nahasten dituzte derrigorrezko hezkuntzako ikasleak?
2. Zeintzuk dira energiari buruzko oinarrizko kontzeptuak, ondo finkatu behar direnak ezer gehiago ikasi baino lehen?
5. Testuak irakurri ondoren zer ez duzu ondo ulertu?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
A1. Ikasi nola energia kontserbatzen den patinatzaile batekin. Begiratu pista ezberdinak eta ikusi energia zinetikoa, potentziala eta marruskadura mugitzen den bitartean. Zure pista ere diseinatu ahal duzu aldapa eta salto ezberdinekin. Horretarako ireki simulazio hau:
-Kokatu patinatzailea maldaren goiko aldean.
-Begiratu zer gertatzen den mugitzen ari den patinatzailearen abiadura eta mugimenduarekin
Patinatzailearen altuera (m) Zein da handiagoa energia potentziala ala zinetikoa? 5
-Patinatzailea aldaparen ___________ (goian, behean) dagoenean, bere energia potentziala altuena da.
-Patinatzailea aldaparen ___________ (goian, behean) dagoenean, bere energia zinetikoa altuena da.
-Zein harremana dago abiadura eta patinatzailearen energia zinetiko/potentzialarekin?
Predikzioa egin:
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Frikzioa
Zer gertatzen da frikzioa aktibatzen badugu? Nola aldatzen da energiaren kopuru totala?
-Zein harreman dago energia termikoa eta frikzioarekin?
-Konparatu energia potentziala eta termikoa
Aplikazioa
-Patanitzaileak buelta osoa egiteko gauza izan behar du. -Frikzioa jarriko zenuke? -Azaldu zure diseinua honako termino hauek erabiliz:
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Indarrek desplazamendu ez dauden egoeretan eta mugimendua dagoen egoeretan hartzen dute parte. Estatikak mugimendurik ez dagoenean dauden indarrak eta bere harremanak aztertzen du, eta dinamikak gorputz baten higidura eta higidura horren kausaren arteko erlazioa ikasten du
A1. Zuretzat zein esanahi du indarra hitzak? (Taldeka adostu zuen erantzuna eta gero idatzi koadernoan)
A2. Gorputz guztiek indarra al dute? Adibideen bidez azaldu zure erantzuna. Azaldu nola jakin ahal dugun ea gorputz batek indarra daukan. (Taldeka adostu zuen erantzuna eta gero idatzi koadernoan)
A3. Nola neur edo ikus ditzakegu indarrak? Zein da SI-eko unitatea? Zure pisuaren balorea unitatea horretan adierazi. (Taldeka adostu zuen erantzuna eta gero idatzi koadernoan)
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Indarra bi gorputzen arteko elkarrekintza neurtzen duen magnitudea da. Bektoriala da eta bere eraginengatik neurtu daiteke: deformazioak eragiten ditu edo gorputzen abiadura (igo ala jaitsi) aldatzen du.
A2. Miren balantza baten gainean jartzen da itsaso mailan eta balantzak 47 kg adierazten du. Zer neurtuko luke dinamometro batek itsaso mailan? Adierazi balantza eta dinamometroaren baloreak egoera hauetan
A3. Zuretzat zeintzuk dira ezberdintasun nagusiak indarra eta energia hitzen esanahien artean?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Prozedura Erreakzio-aparatu bat egin, globo batetik bultzatuta eta hari baten gainean gela zeharkatzeko gai dena Zinta itsasgarria globoan kokatu beharko duzu hau apurtu gabe. Globoa hariaren zehar emeki mugitzen dela ziurta ezazu
3. Haize zoragarria. Ondoko asmakizun hau 12 urteko talde batek egin zuen eta energia eolikoari dagokio
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Saioaren helburua: Saio honetako helburtua, masa ezberdineko bi gorputz erortzen uzten direnean zergatik heltzen diren aldi berean lurrera ulertzea da. Bide batez, energiaren kontserbazioa printzipioa aplikatuz edo higiduraren ekuazioak erabiliz ondorio berdinera hel gaitezkeela ondorioztatuko da.
A1. Masa ezberdineko bi pilota hartu eta utzi erortzen azpilera 50 cmetako altueratik. Zer gertatzen da?
Mugi mendu honi erorketa askea deritzo eta honako ekuazio hauek azaltzen dituzte:
A2. Orain Batxilergo ikasle batzuek egindako ikerketa bat irakurriko duzue eta baita bere bideoak ikusiko ditugu.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Transformazio energetiko guztietan energia adierazten den modua aldatzen da baina kopuru totala ez da aldatzen. Hau da, transformazioa geratu baino lehen dagoen energia eta transformazioaren ondoren dagoena berdina da.
A1. 2 kg masazko gorputz baten helmugaren abiadura kalkulatu 300 m-tara dagoen helikoptero batetik erortzen uzten bada. Marrazki eta azalpenen bitartez azaldu energiaren transformazioak eta gero kontserbazio printzipioa aplikatuz kalkulatu zein abiaduratan helduko lirateke bi gorputzek helmugara.
A2. Malguki bat erabiliz 0,1 kg-ko bola bat bertikalki jaurtitzen dugu. Bolaren hasierako abiadura 12 m/skoa da. Gertatzen diren transformazio energetikoak deskribatu. Zein izango da lortuko duen altuera maximoa? Erortze-mugimendua egiten duenean, zein izango da abiadura jaurti zen puntura bueltatzen denean?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
A4. 50 Kg-ko gorputz bat 500 m-etatik erortzen da eta lurretara heltzean bere abiadura 70 m/s-koa da. Energiaren kontserbazio printzipioa betetzen al da? ¿Nola azaltzen duzu emaitza hau?
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
4. ERANSKINA. Sekuentzia didaktikoaren gaia aukeratzeko txantiloia
6. eduki-multzoa: Materia eta energia Indarrak eta energia Beroa Nahasteak eta osagaien banatzea Materialen ezaugarriak Erreakzio kimikoak: errekuntza, oxidazioa eta hartzidura Energia iturriak Energia motak Argia eta soinua 2. eduki-multzoa. Izaki bizidunen aniztasuna Elikadura-kateak Fotosintesia Zelularen oinarrizko egitura Mikroorganismoak 1. eduki-multzoa: Ingurunea eta hura iraunaraztea Unibertsoa. Eguzki sistema Eguraldia Arrokak eta mineralak (sumendiak eta plaka tektonikoak) 3. eduki-multzoa: Osasuna eta garapen pertsonala Giza gorputzaren funtzioak: elikadura
Zuen proiekturako hauek dira jorratu behar dituzuen atalak
2. Ikaskuntza zikloa jarraituz, fase bakoitzeko jarduera bat diseinatu beharko duzue: 1. Hasierako ebaluazioa 2. Kontzeptuak edo prozedurak sartzea 3. Egituraketa 4. Aplikazioa (baita amaierako ebaluazioa)
3. Sekuentzia horren barruan esperimentu bat diseinatu eta aurkeztu beharko duzue 4. Sekuentzia didaktikoa entregatu beharko duzue entregatuko zaizuen txantiloia jarraituz (10. eranskina)
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
5. ERANSKINA. Esperimentua diseinatzeko txantiloia
Entregatze data: 11. astean, gela praktika saioan lehenengo bertsioa ekarriko duzue. Oso garrantzitsua da deskribapena eta materialak zehaztuta ekartzea, planifikazioa egin ahal izateko 12 eta 13. asteetarako (laborategiko saioak). Zuen esperimentuaren aurkezpen egunean zuzendutako eta hobetutako txosten hau ekarriko duzue.
Lehen hezkuntzako ikasle batek jarrai dezakeen argibideekin
Honekin batera, argudiatu beharko duzue zein sekuentzia didaktikoan kokatzen duzuen esperimentua eta zein helburu didaktiko bete nahi dituzuen.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Esperimentazio-zientzien, funtsezko legeen eta oinarrizko printzipioen irakaskuntza osatzea, eguneroko bizitzari lotutako arazoak planteatuz eta konponduz Curriculumaren edukiak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, baliabide didaktiko egokien bidez, Talde laneaan aritzea jarrera parte-hartzailea erakutsiz eta beste pertsonen ideiak eta iritziak errespetatuz,
Komunikazio- eta adierazpen-trebetasunak menderatzea Ebaluatuko diren alderdiak Ikasleek esperimentuarekin lotutako kontzeptu fisikokimikoak edo naturalak azaltzen dituzte. Esperimentua errealitateko gertaerekin erlazionatzen ditu. Proposatutako materialk eta baliabideak egokiak dira lehen hezkuntzarako Esperimentua konfidantzaz aurkezten dute eta guztion parte-hartzea bermatzen dute
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
* Aurkezpena beste taldeek ebaluatuko dute. Esperimentuaren puntuazioa 0.25 puntukoa da amaierako notarako. **Interneteko baliabideak ematen ditu, esperimentua eguneroko fenomenoekin erlazionatzen da, etab.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Protokoloa deskribatzen da eta LH-rako egokituta?
Guztira
Balorazioa 5 puntukoa denez, item horien arabera eskuratuko dira
Zailtasuna (0,5 puntu) 0-0,5 Asmo handiko esperimentua da, eta ikasleentzat erronka suposatu du 0,5 Ez du erronkarik suposatu baina esperimentua konplexua zen 0,25 Ez da konplexua izan ezta erronkarik suposatu ere 0
3. Aurkezpena (2 puntu) Laborategiko saioko gainontzeko taldeek ebaluatu zuten esperimentua errubrika bat jarraituz, talde guztien bataz bestekoarekin ematen dira 2 puntuak.
5. Besteak (0,5 puntu) Interneteko baliabideak ematen ditu, esperimentua eguneroko fenomenoekin erlazionatzen da eta interesgarriak izan daitezkeen gehigarriak Nota hau zuzenduko da taldearen ebaluazioarekin: Esperimentuaren nota, taldeko nota eta banakoaren notarekin egiten da: Banakoaren nota: BN Taldearen nota: TN Taldearen ebaluazioa: TE = kide bakoitzak jasotako noten batura/kide guztiek jasotako noten baturaren batazbestekoa BN= TN* (0,5+(1*0,5)*TE)= TN *(0,5+0,5TE) 7. ERANSKINA. Sekuentzia didaktikoaren egitura eta ebaluazio errubrika
Entregatze datak: Datozen teoria saioetan denbora emango dugu zuen sekuentzia didaktikoak diseinatzen. 1. bertsioa entregatuko duzue 12. asteko Teoria saioan eta hor agertu beharko da
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
zuen edukien mapa kontzeptuala eta ikaskuntza zikloaren fasea jarraituz 4 jardueren deskribapen laburra. Azkeneko entregatzekoa 1. lauhilabetearen amaieran izango da eta entregatzeko azkeneko data egutegian markatutako urtarrilaren azterketa eguna izango da. Azkeneko entregatze honetarako honako eskema hau jarrai dezakezue
EGITURA Testu librean edo taula hau jarraituz, sekuentzia didaktikoaren egitura aurkeztuko da eta atal hauek azaldu beharko dira (1-2 orri)
(zerrendatu). Gogoratu helburuak eta ebaluazio-adierazleak loturik doazela
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
-Deskribapen laburra -Jorratzen diren edukiak eta oinarrizko gaitasunak -Teknikak, materialak, espazioa, denbora eta talde mota -Ebaluaziozko jarduera bada, eman adierazleak
Sortu baduzue ikasleentzako fitxa edo irudirik, jarraian aurkeztu dezakezue.
Zientziaren izaera eta energiaren tratamendu didaktikoa
Lan teorikoa izanik eta inplementatu gabekoa onartuz, sekuentziaren alderdi onak eta mugak. Ikasitakoari buruz, laborategian aurkeztutako esperimentua barne, lan taldearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa..... (orri erdia-orri 1)
Izenburua, gaia eta arloak aipatzen dira 0.05 Laburpena agertzen da 0.1 Oinarrizko gaitasunak, helburu didaktikoak eta ebaluazio irizpideen artean lotura dago 0.25 Ikaskuntza zikloa kontuan hartzen da eta fase bakoitzeko jarduera bat agertzen da 0.25 Ebaluazio adierazleak argi ikusten dira 0.25 Ondorioak eta hausnarketa pertsonala ematen da 0.1 Guztira 1 |
addi-389f9c2d9639 | https://addi.ehu.es/handle/10810/13958 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-12-03 | science | Reizabal Arruabarrena, María Luisa | eu | Bakerako hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna | Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna Ikasle Kaiera Egilea : Luixa Reizabal Arruabarrena
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
2.3.2. Ikaskuntzaren emaitzak. 2.4. Arazoa ebazteko jarraitu beharreko ibilbidea eta jarduerak. 2.4.1. Ikasgaiaren eta AOI metodologiaren aurkezpena. 2.4.2. Abiapuntua: arazoaren aurkezpena. 2.4.3. Bigarren jarduera: bizikidetzaren definizioa eta haren eduki eta balio pedagogikoak. 2.4.4. Hirugarren jarduera: bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntzasistemaren alderdiak. 2.4.5. Laugarren jarduera: Bakerako Hezkuntzaren (BH) kontzeptuzko oinarriak. 2.4.6. Bosgarren jarduera: BHren helburuak, balioak eta edukiak, hezkuntzalerroak eta agenteak. 2.4.7. Seigarren jarduera: eskola egitura BHn. 2.4.8. Zazpigarren jarduera: BH prozesua aplikatzeko moduak. 2.4.9. Zortzigarren jarduera: txosten teknikoaren eta haren aurkezpen publikoaren prestaketa. 2.4.10. Bederatzigarren jarduera: txosten teknikoaren aurkezpen publikoa.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Azken urteotan gero eta gehiago dira Irakaskuntza Metodologia Berrien beharra aldarrikatzen duten unibertsitate-irakasleak. Metodologia horien artean, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) delakoa dugu. Metodologia hori 1960-1970 hamarkadetan sortu zen Kanadako McMaster Unibertsitatearen Medikuntza-fakultatean eta geroztik asko izan dira AOI goi mailako irakaskuntzan aplikatu duten erakundeak.
EHUn ere badira metodologia hori erabiltzen hasi diren irakasleak. Horren adierazle esku artean duzun gidaliburua, zeinaren helburua den aztertzea nola aplikatuko den metodologia Euskal Herriko Unibertsitateetan berriki ezarri den Kreditu Europarrean (ECTS). Hain zuzen ere, psikologiako graduan hautazkoa den “Bizikidetzarako Hezkuntza” ikasgaian.
Lau ataletan banatu da esku artean duzun gidaliburua. Lehenik eta behin, “Bizikidetzarako Hezkuntza” ikasgaiaren nondik norako nagusiak aztertuko dira. Bigarren atalean, berriz, AOI metodologiaren oinarri den arazoa azalduko da. Azkenik, ebaluazioa izango da hirugarren atalean jorratuko den gaia.
Atal honetan “Bizikidetzarako Hezkuntza” ikasgaiaren nondik norako nagusiak azalduko dira. Hain zuzen ere, ikasgaiari eta haren antolaketari buruzko informazioa, helburua, bertan lantzen diren gaitasunak eta gaitegia. Horien ostean, ikasgaiaren lehen zatian erabiliko den irakaskuntza-metodologiaren berri emango da. 1.1. IKASGAIARI ETA HAREN ANTOLAKETARI BURUZKO INFORMAZIOA
“Bizikidetzarako Hezkuntza” psikologiako graduan eskaintzen den Hezkuntzaren Psikologia minorrean kokatzen den hautazko ikasgaia da. 4,5 ECTS ditu ikasgaiak eta bi zatitan banatuta dago. Lehenengoari 2,25 ECTS dagozkio, hau da, 22,5 eskola-ordu eta 33,75 ordu ez-presentzial. Bertan Bizikidetza eta Bakerako Hezkuntza lantzen dira eta Luixa Reizabal irakaslea da haren arduraduna. Gida honek ikasgaiaren helburu nagusiak, bertan lantzen diren gaitasunak eta gaitegia aurkeztu ostean, lehen zatiari buruzko informazio a jasotzen du. 1.2. IKASGAIAREN HELBURU OROKORRA
Bakerako Hezkuntzaren eta Gatazken Ebazpenaren nondik norako teoriko zein praktikoak ezagutzea eta haiek aplikatzeko gaitasunak eskuratzea dira “Bizikidetzarako Hezkuntza” ikasgaiaren helburu nagusiak.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Honako hauek dira “Bizikidetzarako Hezkuntza” ikasgaian lantzen diren gaitasunak: IG01 Bizikidetzarako hezkuntzaren oinarri teorikoak ezagutzea. IG02 Bake-hezkuntzak (BH) eta Gatazken Ebazpenak (GE) eskolan esku hartzeko esparru gisa duten garrantzia ezagutzea. IG03 BHren eta GEren helburu eta lerro orokorrak ezagutzea, baita horietan parte hartzen duten agenteak eta eskolako testuinguruan dituzten oinarri psikopedagogikoak ere. IG04 Bizikidetzari buruzko esku hartzeen eskaerak identifikatzeko gai izatea, eskolako testuinguruan. IG05 Bizikidetza ebaluatzeko tresnak erabiltzeko gai izatea, eskolako testuinguruan. IG06 Esku hartzeko estrategiak diseinatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko gai izatea, eskolako bizikidetzarako gaitasunak eskuratze aldera. IG07 Lanbide anitzeko taldeetan lan egiteko gai izatea. IG08 Ahozko nahiz idatzizko txosten teknikoak egiteko gai izatea. IG09 Psikologoak eskolaren arloan dituen funtzioak eta ardura etikoak ezagutzea. IG10 Bizikidetzarako hezkuntzari buruzko dokumentazio-iturriak erabiltzeko gai izatea, eta informazioa eskuratzeko behar diren estrategiak menderatzen direla erakustea.
“Bizikidetzarako Hezkuntza” ikasgaia Hezkuntzaren Psikologiari buruzko minorrean kokatzen denez, hona hemen minor horretan lantzen diren gaitasunak: HPM01. Hezkuntza-psikologia familiako nahiz eskolako testuinguruetan, eta bizizikloko garapen psikologikoaren sustapenean aplikatzeko oinarriak ezagutzea, testuinguru formal eta ez-formaletan erabiltzeko, honako alderdi hauetan: sozioemoziozkoan, bizikidetzakoan, moralean eta sexualean. HPM02. Esku hartze psikologikoaren eskaera identifikatzeko gai izatea, hezkuntzako testuinguru formal eta ez-formaletan. HPM03. Ebaluatzeko tresnak modu egokian erabiltzeko gai izatea, hezkuntzako testuinguru formal eta ez-formaletan. HPM04. Familiaren eta eskolaren testuinguruak eta bizi-zikloko garapen psikologikoaren sustapena hobetzeko esku-hartze estrategiak diseinatzeko, aplikatzeko
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
eta ebaluatzeko gai izatea, hezkuntzako testuinguru formal eta ez-formaletan, alderdi hauetan: sozio-emoziozkoan, bizikidetzakoan, moralean eta sexualean. HPM05. Lanbide anitzeko taldeetan lan egiteko gai izatea. HPM06. Ahozko zein idatzizko txosten teknikoak egiteko gai izatea. HPM07. Hezkuntza-psikologoak aplikazio- eremuetan dituen funtzio eta erantzukizun etikoak ezagutzea. HPM08. Psikologiari buruzko dokumentazio-iturriak erabiltzeko gai izatea, eta informazioa eskuratzeko behar diren estrategiak menderatzen direla erakustea.
Aipatu bezala, ikasgaia bi zatitan antolatuta dago eta hemendik aurrera lehen zatiaren nondik norakoak azalduko dira. Irakaskuntza metodologiari dagokionez, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza erabiliko da. Hurrengo atalean metodologia horren berri emango da.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) izango da lehen zatiko irakaskuntzaikaskuntza prozesuaren oinarri izango den irakaskuntza metodologia. Horretan arazo bat aurkeztuko zaie ikasleei taldean ebatzi dezaten. Hirugarren atal honetan metodologia horren berri emango da. Lehenik eta behin, ikaskuntza prozesuaren oinarri izango den arazoaren planteamendua egingo da. Gero, arazoarekin landuko diren ikasgaiaren atalak aipatuko dira. Ondoren, arazoarekin landuko diren gaitasunak eta espero diren emaitzak, arazoa ebazteko jorratu beharreko ibilbidea eta jarduerak, inplementazio-kronograma eta arazoa ebazteko oinarrizko bibliografia jasoko dira.
“Bakerako Hezkuntza: bizikidetzan sustatzeko tresna” Gure gizartean eta, bereziki, gazteen artean egunero gertatzen diren bizikidetza-arazoak ikusirik, Eusko Jaurlaritzak -Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitza sailaren iniziatibaz- erabaki du, besteak beste, Hezkuntza Sistema sakonki aztertu eta horretan aldaketa sakonak egitea gazteen artean elkarbizitza sustatzeko. Lan horren ardura Hezkuntza Sailari esleitu dio. Zuek psikologian graduatuak zarete eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean ari zarete lanean aholkulari gisa. Gaur Hezkuntza Sailburua etorri zaizue eta, Jaurlaritzaren asmoa azaldu ostean, eskatu dizue, batetik, bizikidetza oztopa dezaketen egungo hezkuntza-sistemaren alderdiak aztertzeko. Bestetik, gazteen artean bizikidetza sustatzeko beharrezko liratekeen aldaketen inguruko proposamen bat prestatzeko. Zenbait argitalpenetan ikusi duzue azken urteotan Europa aldean Bakerako Hezkuntza delakoa erabiltzen hasi direla bizikidetza sustatzeko eta, ondorioz, sailburuak esleitutako lana hezkuntza mota horretan oinarritzea otu zaizue. Hala, EJko kideei Bakerako Hezkuntzaren nondik norako nagusien berri ematea erabaki duzue, horretarako gaiari buruzko txosten bat idatzi eta haren hitzezko aurkezpena eginez.
1. Sarrera: bizikidetzarako hezkuntza. 1.1.Bizikidetza eta haren pedagogiaren eduki edo/eta balioak.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
2. Bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntza-sistemaren alderdiak. 2.1.Balioak eta edukiak. 2.2.Hezteko modua. 2.3.Ebaluazio-sistema. 2.4.Ikaslearen eta irakaslearen ikusmoldea. 2.5.Eskola-egitura.
3. Bakerako Hezkuntzaren oinarri teorikoak. 3.1. Kontzeptuzko oinarriak: bake positiboa eta gatazkaren ikusmolde positiboa. 3.2. BHren helburuak, balioak, edukiak, hezkuntza-lerroak eta BH prozesuan parte har dezaketen agenteak.
4. Bakerako hezkuntza praktikan. 4.1.Eskola-egitura Bakerako Hezkuntzan. 4.2.Bakerako Hezkuntza prozesua aplikatzeko modua.
Atal honetan arestian azaldutako arazoarekin landu nahi diren gaitasunak agertzen dira, bai eta horiekin zerikusia duten irakaskuntzaren emaitzak ere. 2.3.1. ARAZOAREKIN LANDUKO DIREN GAITASUNAK
Lehenik eta behin, Ikasgaiari dagozkion gaitasun espezifikoak (IG) zerrendatuko dira. IG01 Bizikidetzarako hezkuntzaren oinarri teorikoak ezagutzea. IG02 Bake-hezkuntzak (BH) eta Gatazken Ebazpenak (GE) eskolan esku hartzeko esparru gisa duten garrantzia ezagutzea. IG03 BHren eta GEren helburu eta lerro orokorrak ezagutzea, baita horietan parte hartzen duten agenteak eta eskolako testuinguruan dituzten oinarri psikopedagogikoak ere. IG04 Bizikidetzari buruzko esku hartzeen eskaerak identifikatzeko gai izatea, eskolako testuinguruan.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
IG05 Esku hartzeko estrategiak diseinatzeko, aplikatzeko eta ebaluatzeko gai izatea, eskolako bizikidetzarako gaitasunak eskuratze aldera. IG06 Lanbide anitzeko taldeetan lan egiteko gai izatea. IG07 Ahozko nahiz idatzizko txosten teknikoak egiteko gai izatea. IG08 Bizikidetzarako hezkuntzari buruzko dokumentazio-iturriak erabiltzeko gai izatea, eta informazioa eskuratzeko behar diren estrategiak menderatzen direla erakustea.
Ikasgaiari dagozkion gaitasun espezifikoez gainera, hemen agertzen diren graduko gaitasunak (GG) landuko dira ere: GG06 Psikologiarekin zerikusia duen informazioa bilatzeko, kudeatzeko, eguneratzeko, hautatzeko, aztertzeko eta laburtzeko gai izatea, espezializatutako informazio- eta dokumentazio-iturrietatik abiatuta. GG07 Maila pertsonalean, profesionalean eta zientifikoan modu eraginkorrean erlazionatzea eta komunikatzea, eta banaka nahiz diziplina bakarreko zein anitzeko taldeetan lan egiteko gai izatea, ardurak hartuz eta jarduerak modu kritikoan baloratuz. GG09 Modu autonomoan ikasteko eta etengabeko ikaskuntzaren garrantzia baloratzeko gai izatea, lanbidearen mesederako diren gaitasunak eta ezagutzak eguneratzeko, eta ezagutza psikologikoari ekarpena egiteko.
Aipatutako gaitasunak garatzeko, ezinbestekoa da ikasleek emaitza batzuk lortzea, gaitasunekin zerikusia dutenak. Ondoren, emaitza horiek zerrendatuko dira. Parentesien artean, emaitzekin zerikusia du(t)en gaitasuna(k) jasoko d(ir)a. IE01 Bizikidetza zer den azaltzea (IG01). IE02 Bizikidetzarako hezkuntzaren balio eta eduki pedagogikoak eta hura oztopatzen duten aldagai nagusiak deskribatzea (IG01). IE03 Bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntza-sistemaren alderdiak deskribatzea (IG01). IE04 Bakerako Hezkuntzak bizikidetzan eskolan esku-hartzeko esparru gisa ulertzea (IG02). IE05 Bake positiboa eta gatazkaren ikusmolde positiboa deskribatzea (IG03).
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
IE06 BHren helburuak eta horiek lortzeko hezkuntza-lerroak azaltzea (IG03). IE07 BH prozesuan parte har dezaketen agenteak zein izan daitezkeen azaltzea (IG03). IE08 BHn eskola-egiturak izan behar dituen ezaugarriak deskribatzea (IG03, IG06). IE09 BH prozesua aplikatzeko modua azaltzea (IG03, IG06). IE10 BHrekin zerikusia duen dokumentazio-iturriak erabiltzea (IG10 eta GG06). IE11 BHrekin zerikusia duen informazioa ulertu eta maneiatzea (IG10 eta GG06). IE12 BHri buruzko txosten teknikoak lantzea eta ahoz zein idatziz aurkeztea (IG07, IG08, GG06 eta GG07). IE13 Ahoz zein idatziz komunikatzea (GG07). IE14 Taldean lan egitea (GG07).
Orain arazoa ebazteko jarraitu beharreko ibilbidea eta horretan egin beharreko jarduerak deskribatuko dira, 2.1. taulan laburtzen direnak. Bertan jarduera bakoitza egiteko behar den denbora presentziala eta ez-presentziala zehazten da. Taularen osteko ataletan, berriz, jarduera guztiak deskribatuko dira.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
2.1. Taula: arazoa ebazteko ibilbidea eta jarduerak.
J3 Bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntza-sistemaren alderdiak.
70’ Bai 120’ J4 Bakerako Hezkuntzaren Kontzeptuzko oinarriak.
225´ Bai 120’ J5 BHren helburuak, balioak, edukiak, hezkuntza-lerroak eta agenteak.
180’ Ez 120’ J8 Txosten teknikoa eta haren aurkezpen publikoa prestatu.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
1.- Irakasgaiaren lehen zatiaren helburua, landuko diren gaitasunak eta gaitegiaz gainera, zati horretan erabiliko den irakaskuntza-metodologia (Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza) azalduko da.
2.- Bakerako hezkuntzaren eremuan erabili ohi den jarduera egingo da taldegiroa sortzeko.
Lana: Bakarka / Bikoteka / Taldean X Jarduera mota: ikasgaiaren eta horretan erabiliko den irakaskuntzametodologiaren aurkezpena. Taldegiroa sortzea. Gaitasunak: Helburua: ikasgaiaren eta horretan erabiliko den irakaskuntza-metodologiaren nondik norako nagusiak ezagutzea eta ikasleen arteko giro ona sortzea. Ikaskuntzaren emaitzak: Behar den materiala: (1) Ikaslearen gidaliburua. Irakasleari entregatuko zaiona:
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
1.- Hiru pertsonako taldeak osatuko dira eta talde bakoitzak izen bat aukeratuko du. Arazoa ebazteko prozesu osoan mantenduko dira taldeak.
2.- Taldean honako galdera honi buruz hausnartu eta eztabaidatu (5’):
5.- Taldean galdera hauei erantzun: Zer urrats eman beharko dituzue arazoa ebazteko? Egun, zer gaitasun eta ezagutza duzue esleitu zaizuen eginbeharra egiteko baliagarri izan daite(z)keena(k)? Zer beste gaitasun eta ezagutza behar duzue esleitu zaizuen ataza egin ahal izateko?. 6.- Galderen erantzunak txosten batean jasoko dituzte saioaren amaieran irakasleari entregatzeko
Lana: Bakarka / Bikoteka / Taldean Jarduera mota: arazoaren aurkezpena Gaitasunak: GG07 Helburua: ikasgaiarekiko interesa piztea Ikaskuntzaren emaitzak: gaia kontestualizatzeaz gainera, honako emaitza hauek espero dira: IE01, IE11 eta IE14. Behar den materiala: (1) Taldeak osatzeko fitxa. (2) Arazoa idatziz. (3) Papera eta boligrafoa. Irakasleari entregatuko zaiona: saioan aurkeztuko diren galderen erantzunak, hasierako ebaluaketa gisa erabiliko direnak. Beharrezkoa al da hezkuntza-sisteman aldaketak egitea haur eta gazteek elkarbizitzen ikasteko?
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Lana: Bakarka / Bikoteka / Taldean Jarduera mota: akrostikoa diseinatu; Poster Session delako bat antolatu; bideoa ikusi eta laburtu. Gaitasunak: IG01, IG08, GG06 eta GG07 Helburua: bizikidetzaren inguruan hausnartzea; haren eduki eta balio pedagogikoak zehaztea; horiek akrostiko batean islatzea eta akrostikoa jendaurrean aurkeztu eta argudiatzeko gai izatea; bizikidetza oztopatzen duten aldagaiak ondorioztatzea. Ikaskuntzaren emaitzak: IE01, IE02, IE10, IE11, IE12 eta IE14. Behar den materiala: (1) Ordenagailu kanoiduna. (2) Kartulinak. (3) Koloretako margoak. (4) Akrostikoak horman eransteko zeloa edo txintxetak. Irakasleari entregatuko zaiona: akrostikoa eta Jaresek bideoan esandakoaren laburpena.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Hirugarren jarduera honako urrats hauek jarraituz egingo dugu: 1.- Saiatu honako galdera eragile honi erantzuten:
Posible al da bizikidetzarako heztea egungo hezkuntza-sisteman?
2.- Galderari behar bezala erantzun ahal izan izateko, buruhausgarriaren teknika erabiliko dugu. Hain zuzen ere, hezkuntza sistemaren alderdi bati buruzko informazioa banatuko diogu talde bakoitzari (alderdiak: 1.- Balioak eta edukiak; 2.- Hezteko modua+Ebaluazio-sistema 3.- Ikasleen ikusmoldea+eskola-egitura) 2.- Materialak banatu ostean, taldekide bakoitzak materialaren zati baten ardura hartu eta irakurri egingo du (10’). 3.- Ondoren, gelan dauden beste taldeetan material zati berdina zuten ikaskideekin elkartuko dira ikasleak, zati horren aditu-taldea osatuz. Materialean jasotako informazioaz hausnartu, eztabaidatu eta haien ekarpenekin osatu egingo dute aditutaldeek (20’). 4.- Adituen taldeek lana amaitutakoan, hasierako ikastaldeak elkartuko dira eta ikasle bakoitzak adituen taldean landutakoa aurkeztuko die ikaskideei. Hala, materiala oso- 3 JARDUERA Presentziala: Denbora: 70’ Lan ez-presentziala: Denbora: 120’
Lana: Bakarka / Bikoteka / Taldean Jarduera mota: Buruhausgarria teknika (Ikaskuntza Kooperatiboa-IK) Gaitasunak: IG01, IG04, IG06, IG07, IG08, GG06, GG07 eta GG09 Helburua: bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntzasistemaren alderdiak ezagutzea. Ikaskuntzaren emaitzak: IE03, IE09, IE10, IE11, IE12 eta IE14. Behar den materiala: (1) Banatzeko materialak. Irakasleari entregatuko zaiona: materialari buruzko txosten orokorra, galderaren erantzuna ere jasotzen duena.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
osorik aztertuko dute ikaskide guztien ekarpenekin eta, amaitzeko, galdera eragileari erantzungo diote (20’). 5.- Azkenik, egindako lanaren inguruko txostena idatziko dute, seigarren jardueran prestatu beharko zuten txosten teknikoaren zati izango dena (ez presentzialak: 60’).
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
2.- Ondoren, taldeek haien erantzunak denen aurrean azaldu eta irakasleak arbelean jasoko ditu. 3.- Lehenengo galderari erantzun ostean, beste bi galdera hauei erantzun ditzaten (5’):
BHren arabera, gatazkarik edo/eta borrokarik eza gisa definitu behar al da bakea? BHren arabera, kaltegarria al da gatazka bizikidetzarako? 4.- Bakerako Hezkuntzaren kontzeptuzko oinarriak aztertuko ditugu eta horretarako Ikaskuntza Kooperatiboan oinarritutako “Elkarrekin ikasten” (Johnson eta Jonhson, 1994) delako teknika erabiliko dugu. Lehenik eta behin, irakaskuntza tradizionalean 4 JARDUERA Presentziala: Denbora: 225’ Lan ez-presentziala: Bai Denbora: 120’
Lana: Bakarka / Bikoteka / Taldean Jarduera mota: Elkarrekin ikasten (Ikaskuntza Kooperatiboa) Gaitasunak: IG02, IG06, IG07, GG06, GGO7 eta GG09. Helburua: BHren kontzeptuzko oinarriak argi izatea. Ikaskuntzaren emaitzak: IE04, IE05, IE10, IE11, IE12 eta IE14.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
egiten den moduan, irakasleak gela osoari azalduko dizkio BHren kontzeptuzko oinarriak, hau da, bake positiboa eta gatazkaren ikusmolde positiboa. Aurkezpen teorikoa amaitutakoan, galdera eragileei erantzun eta BHren kontzeptuzko oinarriei buruzko txostena prestatzen hasiko dira taldeak. Lortu behar dutena zera da: eskolan aztertutakoari buruzko material bat osatzea. Material hori eskolan aztertutako edukien (Bakearen eta gatazkaren esanahia BHn) azalpenez (adibideekin, noski), haiek argi gera daitezen erabilgarri izan zitezkeen ariketez edo/eta jarduerez eta haien soluzioez osatuta egon beharko da. Txostena 8. jardueran prestatu beharreko txosten teknikoaren zati izango da.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
1. Bortizkeria fisikoa edo zuzena desagertzea al da Bakerako Hezkuntzaren helburu nagusia? 2. Zein lirateke BHk sustatzen dituen balioak eta edukiak? 3. Zer hezkuntza-lerro bereizi beharko lirateke bake positiboa sustatu ahal izateko. 4. Zein izan daitezke BH prozesuan parte hartzen duten agenteak?
2.-Taldeen artean galderak zozketatu eta talde bakoitzari galdera bat esleitu. 3.- Orain galdera bera duten taldeak elkartu eta egokitu zaien galderari erantzuteko behar duten informazioa aztertuko dute. Horrez gainera, informazioa lortzeko prozedurak (adibidez, etxean, liburutegian edo Interneten bilatu) aukeratu, lana antolatu eta ardurak banatuko dituzte. 3.- Aukeratutako prozedurak erabiliz, informazioa bilatuko dute taldeek. 5 JARDUERA Presentziala: Denbora: 180’ Lan ez-presentziala: Denbora: 120’
Lana: Bakarka / Bikoteka / Taldean Jarduera mota: Ikerketa Taldeak (IK). Gaitasunak: IG03, IG07, IG09, GG06 eta GG07 Helburua: BHren helburuak, balioak eta edukiak, hezkuntza-lerroak eta agenteak deskribatzea.
Ikaskuntzaren emaitzak: IE06, IE07, IE08, IE10, IE11 eta IE12.
Behar den materiala: (1) Materiala bilatzeko erreferentziak. (2) Interneten bilaketa bibliografikoa egiteko ordenagailuak. Irakasleari entregatuko zaiona: galdera guztien erantzunak jasoko dituen txostena.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
4.- Ondoren, lortutako informazioa aztertu, laburtu, landu, horren inguruan hausnartu, esleitu zaizuen galderari erantzun eta guztia txukun antolatuko duzue taldeek ikaskideei aurkezteko. 5.- Hori egin ostean, euskarri audiobisual xume bat prestatuko duzue egindako lana ikaskideei aurkezteko. 6.- Ikaskideei egindako lana aurkeztu. Bitartean, entzuleek apunteak hartuko dituzte. 7.- Azkenik, taldeek galdera guztien erantzunak jasoko dituen txostena idatziko dute eskolaz kanpoko orduetan.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
2.- Galderari erantzun ahal izan diezaioten, irakasleak azalduko ditugu gelak eta zentroak demokratizatzeko erabili ohi diren teknikak eta horietako bat gauzatuko dugu: gela-batzarra. Hain zuzen ere, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza buruzko gelabatzarra. 3.- Eskolan aztertutako teoriari buruzko laburpena, galdera eragilearen erantzuna, gelabatzarrean izandako esperientziaren balorazioa, kritika eta antzekoak jasoko dituen txostena egingo da taldean (30’).
Lana: Bakarka / Bikoteka / Taldean Jarduera mota: gela-batzarra Gaitasunak: IG04. IG05, GG07 Helburua: BHn eskola-egiturak nolakoa izan behar duen azaltzea. Ikaskuntzaren emaitzak: IE08
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
2.- Elkarrekin ikasten (IK) teknikaren bitartez, irakasleak gaiaren inguruko 20’ko eskola emango die. Horretan irakaskuntza teknika aktiboak erabiliko dira. Ikasleek apunteak hartuko dituzte gero klasean azaldutakoari buruzko materiala prestatzeko. 3.- Eskolan esandakoaren adibide gisa “zinta horia” delako simulazio-ariketa (Crump, 1983 in Jares, 2005) egitea proposatuko zaie. Horretan ikasleek astebetez eraman beharko dute zinta hori bat besoan jarrita eta koadernotxo batean apuntatuko dituzte horrek beraiengan zein besteengan sortzen dituen erantzunak. 3.- Eskolan metodo sozioafektiboan oinarritutako zenbait jarduera egingo dira (150’). 4.- Ondoren, ikasleek jardueran zehar egindakoari buruzko materiala landu beharko dute, galdera eragileari erantzuten saiatuz.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
4.- Eskolaz kanpo (90’ bat minututan), metodo sozioafektiboan oinarritutako jarduera motei buruzko materiala (Moodle plataforman eskuragarri) irakurri, laburtu eta beraiek landutako materialean txertatu beharko dute Halaber, klasean egindako jarduerei buruzko balorazioa sartu beharko dute. Zinta horia jarduerari dagokionez, honako galdera hauei erantzun beharko diete: • Nola sentitu zineten? • Zer erreakzio izan ziren? • Zerk motibatu zituen erreakzio horiek? • Zer gertatuko litzateke beste arraza batekoak bazinaten? • Zer gertatzen da norbait ezberdina denean? • Nola senti daitezke besteak bezalakoak ez diren pertsonak?
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Zortzigarren jarduera honako urrats hauei jarraituz egingo dugu: 1.- Taldean orain arte jorratutako informazio guztia jasoko duen txosten teknikoaren zirriborroa prestatu. Hain zuzen ere: aurkibidea eta atal bakoitzean sartuko dituzten edukiak. 2.- Lan hori egin eta gero, irakasleari erakutsi eta hark iradokitako hobekuntzak eta antzekoak kontuan izanik, txostena erredaktatzen hasiko dira. 3.- Txostena amaitutakoan, txostenaren aurkezpen publikoan erabiliko duten euskarri audiobisuala prestatuko dute. 8 JARDUERA Presentziala: Denbora: 180’ Lan ez-presentziala: Denbora: 300’
Lana: Bakarka / Bikoteka / Taldean Jarduera mota: Txostena eta haren aurkezpena idatziz eta ahoz prestatzea. Gaitasunak: IG01, IG02, IG03, IG06, IG07, IG08, IG10, GG06, GGO7 eta GG09 Helburua: txosten teknikoak prestatzeko eta ahoz zein idatziz aurkezteko gai izatea. Ikaskuntzaren emaitzak: IE01- IE14 (hau da, planteatutako guztiak).
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Bederatzigarren jarduera egiteko honako urrats hauei jarraituko diegu: 1.- Taldeek aurkezpenak egingo dituzte. Talde bakoitzak egindako lana aurkezteko 10’ izango ditu. ETA EZIN IZANGO DUTE “TXULETARIK” ERABILI. 2.- Aurkezpen bakoitzaren ostean, beste taldeek galderak egingo dizkiete txostenaren aurkezpena egin duen taldeari. DERRIGORREZKOA IZANGO DA GALDERAK EGITEA. 3.- Azkenik, taldeek egindako aurkezpenari buruzko ebaluazio-fitxa beteko dute, irakasleak banatuko diena.
Lana: Bakarka / Bikoteka / Taldean Jarduera mota: rol joko baten bitartez aurkezpen publikoa egitea. Gaitasunak: guztiak, baina bereziki IG06, IG07, GG07 eta GG09. Helburua: txosten teknikoak jendaurrean aurkezteko gai izatea. Ikaskuntza emaitza: IE01-IE14
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
2.2. Taulako inplementazio-kronograman ikus daiteke aurreko atalean azaldutako jarduerak egiteko plangintza (J= Jarduera; F= jarduera amaitzeko falta den minutu kopurua). Orduen banaketa irakasleari 2013-2014 ordutegian esleitutako saioen arabera egin da.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Arazoan landu diren gaitasunen eta ikaskuntzaren emaitzen ebaluazioa honako hiru urrats hauetan egingo da: hasierako ebaluazioa, jarraipena eta kalifikazioa. Orain urrats horiek nola emango diren azalduko da.
Ikasleek ikasgaiaren inguruan dakitenaren berri izateko, hasierako ebaluazioa erabiliko da. Hasierako ebaluazio hori 1. jardueran (J1) egingo diren hiru galderei emandako erantzunaren bitartez egingo da. Hain zuzen ere: Egun, zer gaitasun eta ezagutza duzue esleitu zaizuen eginbeharra egiteko baliagarri izan daite(z)keena(k)? Zer beste gaitasun eta ezagutza behar duzue esleitu zaizuen ataza egin ahal izateko?.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Zer urrats eman beharko zenukete/zer ataza egin beharko zenukete esleitu zaizuen eginbeharra egiteko? Galdera horien erantzunen bitartez jakingo dugu zein diren ikasleek arazoa bideratzeko dituzten baliabideak eta zer beste gaitasun eta ezagutza beharko luketen. Taldeek galderen erantzunak jasotzen dituzten txostenak arazoa aurkezten den saioaren amaieran emango dizkiote irakasleari.
JARDUERA EBALUATUKO DEN ALDERDIA EGINGO DEN JARRAIPENA EBALUATZAILEA J2 Akrostikoaren diseinua eta aurkezpena Poster Session delakoan izango dugun feedbackaren bitartez. Aurkezpenaren eta argudiatzeko moduaren inguruan irakasleak egingo duen behaketa. Irakaslea J2 Jaresek bideoan esandakoaren laburpena Irakasleak laburpena zuzentzen duenean izango duten feedbacka, tutoretza-orduetan egingo dena. Irakaslea J3 Buruhausgarria egiteko prozesua Jarduera egiten ari diren bitartean, irakaslea bertan egongo da haien zalantzak eta antzekoak argitzen, aztertutakoa ulertu eta barneratu duten galderak egiten eta lanaren jarraipena egiten.
Irakaslea J4 Bortizkeria moten, bake positiboaren eta gatazkaren ikusmolde positiboaren ulermena Aurkeztutakoa ondo ulertu den jakiteko, irakasleak ariketatxo batzuk jarriko ditu aurkezpenean zehar. Esaterako, eskatuko die bortizkeria mota bakoitzaren adibide bana jartzeko; bakearekin zerikusia duen esaldiak banatuko dizkie taldeei zer bake mota islatzen duen azal dezaten. Jardueran egingo den materialaren eta haren edukia behar bezala ulertu den jakiteko jarraipena ikasleak gaiari buruzko txostena prestatzen ari diren bitartean egingo da.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
J6 Gelako batzarra Taldeek gelako batzarrean duten partehartzearen bitartez. Irakaslea J7 BH prozesua aplikatzeko moduak Aurkeztutakoa ondo ulertu den jakiteko, irakasleak ariketatxo batzuk jarriko ditu aurkezpenean zehar. Jardueran egingo den materialaren eta haren edukia behar bezala ulertu den jakiteko jarraipena ikasleak gaiari buruzko txostena prestatzen ari diren bitartean egingo da.
Irakaslea J8 Txosten teknikoaren prestaketa Taldeek irakasleari aurkeztuko diote egindakoa eta hark feedbacka eskainiko die. Irakaslea J8 Euskarri audiobisualaren prestaketa Irakaslea hura prestatzeko saioan egongo da egiten duten lanaren jarraipena egiten. Irakaslea
Aurkezpen publikoa Saioan bertan izango den feedbackaren bitartez egingo da. Irakaslea eta ikasleak J9
3.3. KALIFIKAZIOA AOI prozesuan parte hartu duten ikasleen kalifikazioa bi ebaluazio-motaren araberakoa izango da. Batetik, ikasle-taldeek egindako lanak bilduko dituen Paper-zorroa erabiliko da eta, bestetik, behaketa. Ebaluazio-mota horiek aukeratu dira bat datozelako Bakerako Hezkuntzaren printzipioekin. Ikasle ez presentzialen ezagutzak eta gaitasunak, berriz, azterketa baten bitartez ebaluatuko dira. Azterketak 10 galdera labur izango ditu eta gainditu ahal izateko horien erdiari gutxienez erantzun beharko zaio ondo. Hurrengo atalean arestian aipatutako ebaluaketa-mote inguruko nondik norako nagusiak azalduko dira.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Paper-zorro bidezko ebaluaketa jarraitua erabiliko da. Atal honetan aztertuko dugu zer lanez osatuko den paper-zorroa eta zein izango diren lan horiek ebaluatzeko irizpideak. 3.3.1.1. PAPER-ZORROAN JASOKO DIREN LANAK AOIn oinarritutako saioetan ikasleek egindako jardueretan ikasleek garatutako ariketak/hausnarketak/txostenak jasoko dira paper-zorroan. Horiei “ebaluazio-ariketak” deituko diegu eta bakoitzetik puntuazio bat lortu ahal izango da (ikus 3.2. taula). Denera 4,7 puntu. Ikasgaiaren lehen zatitik lor daitezkeen 5 puntura iristeko falta dena, irakasleak egindako behaketatik eratorriko da.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
EBALUAZIOARIKETAK JARDUERA DESKRIPZIOA EBALUATZAILEA PUNTUAZIOA 1 Ariketa J2 Taldean egindako akrostikoa eta haren argudiatzea. Irakaslea 0,2 2 Ariketa J2 Jaresek bideoan esandakoaren laburpena (bakarka eskolaz kanpo egindakoa). Irakaslea 0,2 3 Ariketa J3 Bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntza-sistemaren alderdiei buruzko materialaz egindako txostena.
Irakaslea 0,4 4 Ariketa J4 BHren kontzeptuzko oinarrien inguruan taldean landutako materiala. Irakaslea 0,4 5 Ariketa J5 Galdera eragileen erantzunak jasoko dituen txostena. Irakaslea 0,5 6 ariketa J6 Jardueraren amaieran egindako txostena. Irakaslea 0,2 7 ariketa J7 BH prozesua aplikatzeko moduari buruzko txostena. Irakaslea 0,4 8 Ariketa J8 Txosten teknikoaren aurkezpena idatziz. Irakaslea 1 9 Ariketa J8 Ahozko aurkezpen publikoan erabiliko duten euskarri audiobisualaren kopia. Irakaslea 0,4 10 Ariketa J9 Aurkezpen publikoaren ebaluaketa (beste taldeena eta irakaslearena). Irakaslea eta ikaskideak 1 DENERA
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Kontuan izanik AOI prozesua osatzen duten ariketetatik 2.3.2. atalean azaldu diren ikaskuntza-emaitzak espero direla, ikaskuntza-emaitza horiek hartuko dira kalifikazioirizpideen oinarri gisa. Hala, 3.3. taulan agertzen dira jardueretan egindako ariketetan espero diren ikaskuntza-emaitzak (IE) eta horietan oinarritutako kalifikazio-irizpideak (KI):
Ikaskuntza-emaitzak (IE) Kalifikazio-irizpideak (KI) IE01 KI01 Ikasleek bizikidetza armoniatsua/baketsua egon daitezkeen beste bizikidetza motetatik bereizteko gaitasuna dute. IE02 KI02 Ikasleek gai izan behar dute zenbait hezitzailek (esaterako, Jares 2005) aipatzen dituzten balio eta eduki eta oztopoetatik gutxienez erdia azaltzeko. IE03 KI03 Ikasleek gai izan behar dute argudiatzeko nola oztopatzen duten bizikidetza egungo hezkuntza-sistemaren balioek, hezteko moduak, ebaluaketa sistemak, ikasleen pertzepzioak eta eskola-egiturak. IE04 KI04 Ikasleek jakin behar dute bakerako hezkuntza zer den eta bereizi beharko dute beste hezkuntza mota batzuetatik. Halaber, bakerako hezkuntzak bizikidetza sustatzeko garaian izan dezakeen rola argudiatzeko gai izan beharko dute. IE05 KI05 Hiru bortizkeria mota nagusiak ezagutu eta bake positiboaren eta negatiboaren artean bereizteko gai izan behar dute. Halaber gatazkaren ikusmolde tradizionalaren eta positiboaren artean bereizteko gai izan behar dira. IE06 KI06 Ikasleek jakin behar dute zer den bakerako hezkuntzak bilatu behar duena eta hori lortzeko erabili ohi diren 12 hezkuntza-lerroen nondik norako nagusiak deskribatzeko gai izan behar dute. IE07 KI07 Gutxienez BH prozesuan parte har dezaketen lau agente deskribatzeko gai izan behar dute. IE08 KI08 ikasleek BHko eskola-egiturak izan behar dituen ezaugarrien erdia gutxienez azaltzeko gai izan behar dute.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
IE09 KI09 ikasleek BHn erabiltzen diren jarduera-moten erdia gutxienez azaltzeko gai izan behar dute. IE10 KI10 BHrekin zerikusia duen dokumentazio-iturriak erabiltzeko gai izan behar dute. IE11 KI11 BHrekin zerikusia duen informazioa ulertu eta maneiatzeko gai izan behar dute. IE12 KI12 BHri buruzko txosten teknikoak lantzea eta ahoz zein idatziz aurkezteko gaitasuna izan behar dute. IE13 KI13 Ahoz zein idatziz komunikatzeko gai izan behar dute. IE14 KI14 Taldean lan egiteko gaitasuna izan behar dute. 3.3. Taula. Ariketetan espero diren ikaskuntza-emaitzak eta horietan oinarritutako kalifikazio-irizpideak.
Lehen ariketa kalifikatzeko, KI01 eta KI02 irizpideetan oinarrituko gara. Hain zuzen ere, akrostikoa eta haren argudiatzea ebaluatzeko, 3.4. taulan jasotzen den errubrikari jarraituko diogu. Kontuan izanik taldea osatzen duten hiru ikasleek egingo dutela akrostikoaren aurkezpena eta hirurek ere erantzungo dietela galderei, irakasleak jakin ahal izango du ea ikasle bakoitzak garatu dituen ariketa honetan garatu beharreko ezagutzak eta gaitasunak. Gogoan izan ariketarekin lor daitekeen puntuaziorik altuena 0,2 puntukoa dela.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia Akrostikoan jasotako hitzek bizikidetzaren oinarrian dauden balioak eta edukiak islatzen dituzte eta hura zer den jakiteko baliagarri izan daitezke (0,05 puntu). Akrostikoan jasotako hitzek bizikidetzaren oinarrian dauden balio eta edukien erdia islatzen dute eta hura zer den jakiteko nahiko baliagarri izan daitezke (0,02 puntu). Akrostikoan jasotako hitzek ez dute jasotzen bizikidetzaren oinarrian dauden balio eta edukien erdia, eta ez dute balio hura zer den jakiteko (0 puntu). Aurkezpena Akrostikoaren aurkezpena egokia da, hau da, txukuna (0,02). Akrostikoaren aurkezpena nahiko egokia da, hau da, nahiko txukuna da (0,01 puntu). Akrostikoaren aurkezpena ez da egokia, hau da, narrasa da (0 puntu). Argudiatzea Ondo argudiatuta dago zergatik oinarritu behar duen bizikidetzak akrostikoan jasotako balio eta edukietan (0,13 puntu). Nahiko ondo argudiatuta dago zergatik oinarritu behar duen bizikidetzak akrostikoan jasotako balio eta edukietan (0,07 puntu). Ez dago ondo argudiatuta zergatik oinarritu behar duen bizikidetzak akrostikoan jasotako balio eta edukietan (0 puntu). 3.4. Taula. 1. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Bigarren ebaluazio-ariketa kalifikatzeko, KI02 irizpidean oinarrituko gara. Irizpide hori aintzat hartuz, Jaresek bideoan bizikidetzarako hezkuntzaren balio edo/eta eduki pedagogikoez eta bizikidetza oztopatzen duten aldagaiez esandakoaren laburpena ebaluatzeko, 3.5. taulan jasotzen diren irizpideei jarraituko diegu. Gogoan izan ariketarekin lor daitekeen puntuaziorik altuena 0,2 puntukoa dela.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia Laburpenean Jaresek bideoan aipatutako bizikidetzarako hezkuntzaren balio edo/eta eduki pedagogiko eta bizikidetza oztopatzen duten aldagaiak jasotzen dira (0,15 puntu). Laburpenean Jaresek bideoan aipatutako bizikidetzarako hezkuntzaren balio edo/eta eduki pedagogiko eta bizikidetza oztopatzen duten aldagaien erdia jasotzen da (0,08 puntu). Laburpenean Jaresek bideoan aipatutako bizikidetzarako hezkuntzaren balio edo/eta eduki pedagogiko eta bizikidetza oztopatzen duten aldagaien erdia baino gutxiago jasotzen da; laburpena beste ikasle bati kopiatuta dago; Jaresek hitzez hitz esandakoa kopiatu da, besterik gabe (0 puntu). Aurkezpena Bideoaren laburpenaren aurkezpena egokia da, hau da, txukuna da eta ondo antolatua (0,02). Laburpenaren aurkezpena nahiko egokia da, hau da, nahiko txukuna da eta nahiko ondo antolatuta dago (0,01 puntu). Laburpenaren aurkezpena ez da egokia, hau da, narrasa da eta ez dago ondo antolatuta (0 puntu). Ortografia Ez dago ortografiaakatsik (0,03 puntu). Hiru ortografiaakats edo gutxiago agertzen dira (0,02 puntu). Hiru ortografiaakats baino gehiago daude (0 puntu) . 3.5. Taula. 2. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia Bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntza-sistemaren alderdiei buruzko materialean agertzen diren ideia guztiak argi, landuta eta ondo antolatuta agertzen dira (0,15 puntu). Gaiaren inguruko hausnarketa eta ekarpen interesgarriak egiten dira (0,15 puntu). Bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntzasistemaren alderdiei buruzko materialean agertzen diren ideien erdia argi, landuta eta ondo antolatuta agertzen da (0,07 puntu). Gaiaren inguruko hausnarketa eta ekarpen interesgarri bat egiten da (0,7 puntu). Ez dira ondo agertzen bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntzasistemaren alderdiei buruzko materialean agertzen diren ideiak; Bizikidetza oztopatzen duten egungo hezkuntzasistemaren alderdiei buruzko materialean agertzen diren ideien erdia baino gutxiago agertzen dira landuta eta ondo antolatuta; materialak dioena hitzez hitz kopiatu da, inongo lanketarik egin gabe (0 puntu). Aurkezpena Txostenaren aurkezpena egokia da, hau da, txukuna eta ondo antolatua (0,05). Txostenaren aurkezpena nahiko egokia da, hau da, nahiko txukuna da eta ondo antolatuta dago (0,02 puntu). Txostenaren aurkezpena ez da egokia, hau da, narrasa da edo/eta ez dago ondo antolatuta (0 ). Ortografia Ez dago ortografiaakatsik (0,05 puntu). Hiru ortografiaakats edo gutxiago agertzen dira (0,03). Hiru ortografiaakats baino gehiago daude (0 puntu) . 3.6. Taula. 3. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Laugarren ariketa kalifikatzeko, KI04 eta KI05 irizpideetan oinarrituko gara. Hala, Bakerako Hezkuntzaren kontzeptuzko oinarrien inguruan taldean landutako materiala kalifikatzeko 3.7. taulan jasotzen den errubrikari jarraituko diogu. Txostena egiten ari direnean, ikaslea taldez talde ibiliko da ikasleei gaiaren inguruko galderak egiten, ariketarekin garatu beharreko ezagutzak eta gaitasunak garatu dituzten egiaztatzeko. Gogoan izan ariketarekin lor daitekeen puntuaziorik altuena 0,4 puntukoa dela.
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia a) Materialak argi, landuta eta ondo antolatuta jasotzen ditu irakasleak bake positiboaz eta gatazkaren ikusmolde positiboaz azaldutako ideiak (0,2 puntu) b) Egokiak dira proposatutako ariketak (0,1 puntu). a) Materialak argi eta ondo antolatuta jasotzen du irakasleak bake positiboaz eta gatazkaren ikusmolde positiboaz azaldutako ideien erdia (0,1 puntu) b) Egokia da proposatutako ariketen erdia (0,05)). a) Materialak ez ditu argi eta ondo antolatuta jasotzen irakasleak bake positiboaz eta gatazkaren ikusmolde positiboaz azaldutako ideiak (0 puntu). b) Materialak argi eta ondo antolatuta jasotzen du irakasleak bake positiboaz eta gatazkaren ikusmolde positiboaz azaldutako ideien erdia baino gutxiago; beste talde batek egindako lana errepikatu da, besterik gabe; irakasleak esandakoa hitzez hitz kopiatu da,
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
besterik gabe (0 puntu). c) Ez dira egokiak proposatutako ariketak; nonbaitetik kopiatu dira ariketak (0 puntu). Aurkez-pena Txostenaren aurkezpena egokia da, hau da, txukuna eta ondo antolatua (0,05). Txostenaren aurkezpena nahiko egokia da, hau da, nahiko txukuna da eta ondo antolatuta dago (0,02 puntu). Txostenaren aurkezpena ez da egokia, hau da, narrasa da edo/eta ez dago ondo antolatuta (0 puntu). Ortografia Ez dago ortografia-akatsik (0,05 puntu). Hiru ortografia-akats edo gutxiago agertzen dira (0,03 puntu). Hiru ortografia-akats baino gehiago daude (0 puntu) . 3.7. Taula. 4. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Bosgarren ariketa kalifikatzeko, KI06 eta KI07 irizpideetan oinarrituko gara. Irizpide horiek aintzat hartuz, Bakerako Hezkuntzaren helburuak, balioak, edukiak, hezkuntzalerroak eta agenteak deskribatzea helburu duen ebaluazio-ariketa kalifikatzeko 3.8. taulan jasotzen den errubrikari jarraituko diogu. Taldeak txostenak lantzen ari diren bitartean, irakaslea joango zaie taldekideei galderak egitera, ariketarekin garatu beharreko ezagutzak eta gaitasunak garatu dituzten ziurtatzeko. Gogoan izan ariketarekin lor daitekeen puntuaziorik altuena 0,5 puntukoa dela.
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia Argi azalduta, landuta eta ondo antolatuta daude Bakerako Hezkuntzaren helburuak, balioak, Argi azalduta eta ondo antolatuta dago Bakerako Hezkuntzaren helburuak, balioak, Ez daude argi azalduta ez eta ondo antolatuta Bakerako Hezkuntzaren
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
edukiak, hezkuntzalerroak eta agenteak aztertzen dituen materialean agertzen diren ideia guztiak eta horien inguruko hausnarketa (0,3 puntu). edukiak, hezkuntzalerroak eta agenteak aztertzen dituen materialean agertzen diren ideien erdia eta horien inguruko hausnarketa (0,15 puntu). helburuak, balioak, edukiak, hezkuntzalerroak eta agenteak aztertzen dituen materialean agertzen diren ideiak eta horien inguruko hausnarketa; lanak materialean agertzen diren ideien erdia baino gutxiago jasotzen du; lanak dioena nonbaitetik kopiatuta dago, besterik gabe (0 puntu). Bibliografia Ideiak eta argudiatzeak defenditzeko informazio iturriak kontsultatu, aipatu eta, ondoren, horiek erreferentzia bibliografikoetan jaso dituzte (0,1). Zenbaitetan, ideiak eta argudiatzeak defenditzeko informazio iturriak kontsultatu, aipatu eta, ondoren, horiek erreferentzia bibliografikoetan jaso dituzte (0,05). Ez dute informazio iturririk aipatu eta ez dute bibliografiarik txertatu; ez da txertatu kopiatu den materialaren erreferentziarik (0 puntu). Aurkezpena Txostenaren aurkezpena egokia da, hau da, txukuna eta ondo antolatua (0,05). Txostenaren aurkezpena nahiko egokia da, hau da, nahiko txukuna da eta ondo antolatuta dago (0,02 puntu). Txostenaren aurkezpena ez da egokia, hau da, narrasa da edo/eta ez dago ondo antolatuta (0 puntu). Ortografia Ez dago ortografiaakatsik (0,05 puntu). Hiru ortografiaakats edo gutxiago agertzen dira (0,02 puntu). Hiru ortografiaakats baino gehiago daude (0 puntu) . 3.8. Taula. 5. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia Argi azalduta, landuta eta ondo antolatuta daude Bakerako Hezkuntzan eskolaegiturak izan beharreko ezaugarri guztiak (0,1 puntu). Argi azalduta, landuta eta ondo antolatuta daude Bakerako Hezkuntzan eskolaegiturak izan beharreko ezaugarrien erdia (0,05 puntu). Ez daude argi azalduta ez eta ondo antolatuta Bakerako Hezkuntzan eskolaegiturak izan beharreko ezaugarrien erdia; lanak eskolan azaldu diren ideien erdia baino gutxiago jasotzen du; lanak dioena nonbaitetik/norbaiti kopiatuta dago, besterik gabe (0 puntu). Aurkezpena Txostenaren aurkezpena egokia da, hau da, txukuna eta ondo antolatua (0,05). Txostenaren aurkezpena nahiko egokia da, hau da, nahiko txukuna da eta ondo antolatuta dago (0,02 puntu). Txostenaren aurkezpena ez da egokia, hau da, narrasa da edo/eta ez dago ondo antolatuta (0 puntu). Ortografia Ez dago ortografiaakatsik (0,05 puntu). Hiru ortografiaakats edo gutxiago agertzen dira (0,02 puntu). Hiru ortografiaakats baino gehiago daude (0 puntu) . 3.9. Taula. 6. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia Klasean banatutako materialean agertzen diren ideia guztiak argi, landuta eta ondo antolatuta jasotzen dira (0,3 puntu). Klasean banatutako materialean agertzen diren ideien erdia argi, landuta eta ondo antolatuta jasotzen da (0,15 puntu). Ez dira ondo jasotzen klasean banatutako materialean agertzen diren ideiak; materialean agertzen diren ideien erdia baino gutxiago agertzen dira landuta eta ondo antolatuta; materialak dioena hitzez hitz kopiatu da, inongo lanketarik egin gabe (0 puntu). Aurkezpena Txostenaren aurkezpena egokia da, hau da, txukuna eta ondo antolatua (0,05). Txostenaren aurkezpena nahiko egokia da, hau da, nahiko txukuna da eta ondo antolatuta dago (0,02 puntu). Txostenaren aurkezpena ez da egokia, hau da, narrasa da edo/eta ez dago ondo antolatuta (0 puntu). Ortografia Ez dago ortografiaakatsik (0,05 puntu). Hiru ortografiaakats edo gutxiago agertzen dira (0,03 puntu). Hiru ortografiaakats baino gehiago daude (0 puntu) . 3.10. Taula. 7. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Zortzigarren ariketa kalifikatzeko, 3.1.2.1.2. atalean aipatutako irizpide guztietan oinarrituko gara. Hala, Bakerako Hezkuntzari buruzko txosten orokorraren aurkezpena kalifikatzeko, 3.11. taulan jasotzen diren irizpideei jarraituko diegu. Taldeak txostenak lantzen ari diren bitartean, irakaslea joango zaie taldekideei galderak egitera ariketarekin garatu beharreko ezagutzak eta gaitasunak garatu dituzten ziurtatzeko. Gogoan izan ariketarekin lor daitekeen puntuaziorik altuena 1 puntukoa dela.
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia Argi azalduta, landuta eta ondo antolatuta daude Bakerako Hezkuntzaren nondik norakoei buruzko ideia guztiak (0,3 puntu). Argi azalduta, landuta eta ondo antolatuta daude Bakerako Hezkuntzaren nondik norakoei buruzko ideien erdia (0,15 puntu). Argi azalduta, landuta eta ondo antolatuta daude Bakerako Hezkuntzaren nondik norakoei buruzko ideien erdia baino gutxiago; Ez daude argi azalduta, landuta ez eta ondo antolatuta Bakerako Hezkuntzaren nondik norakoei buruzko materialean agertzen diren ideiak; materialean jasotzen dena nonbaitetik kopiatuta dago hitzez hitz (0 puntu). Beste gaiekiko lotura Gaiak ikasgaian jorratu ez diren beste gai batzuekiko dituen loturak aztertu dituzte (0,1). Batzuetan gaiak ikasgaian jorratu ez diren beste gai batzuekiko dituen loturak aztertu dituzte (0,05). Ez dituzten aztertu gaiak ikasgaian jorratu ez diren beste gai batzuekiko dituen loturak (0 puntu). Ondorioak Txostenaren amaieran, jorratutako gaiaren Txostenaren amaieran, Txostenaren amaieran, ez da
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
inguruko hausnarketa eta ondorio landuak jasotzen dira (0,35). jorratutako gaiaren inguruko hausnarketa eta ondorio ez oso landuak jasotzen dira (0,18). jasotzen jorratutako gaiaren inguruko hausnarketa eta ondoriorik (0 puntu). Bibliografia Ideiak eta argudiatzeak defenditzeko informazio iturriak aipatu eta, ondoren, horiek erreferentzia bibliografikoetan jaso dituzte (0,2). Zenbaitetan, ideiak eta argudiatzeak defenditzeko informazio iturriak aipatu eta, ondoren, horiek erreferentzia bibliografikoetan jaso dituzte (0,1). Ez dute informazio iturririk aipatu eta ez dute bibliografiarik txertatu (0 puntu). Aurkezpena Txostenaren aurkezpena egokia da, hau da, txukuna eta ondo antolatua (0,02). Txostenaren aurkezpena nahiko egokia da, hau da, nahiko txukuna da eta ondo antolatuta dago (0,01 puntu). Txostenaren aurkezpena ez da egokia, hau da, narrasa da edo/eta ez dago ondo antolatuta (0 puntu). Ortografia Ez dago ortografiaakatsik (0,03 puntu). Hiru ortografiaakats edo gutxiago agertzen dira (0,02 puntu). Hiru ortografiaakats baino gehiago daude (0 puntu) . 3.11. Taula. 8. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Bederatzigarren ariketa kalifikatzeko 3.1.2.1.2. atalean aipatutako irizpide guztietan oinarrituko gara.. Irizpide horietatik abiatuz, Bakerako Hezkuntzari buruzko aurkezpen publikoan erabiliko den euskarri audiobisuala ebaluatzeko 3.12. taulan jasotzen den errubrikari jarraituko diogu. Taldeak euskarri audiobisuala lantzen ari diren bitartean, irakaslea joango zaie taldekideei galderak egitera, ariketarekin garatu beharreko ezagutzak eta gaitasunak garatu dituzten ziurtatzeko. Gogoan izan ariketarekin lor daitekeen puntuaziorik altuena 0,4 puntukoa dela.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia Euskarri audiobisualean argi islatzen dira hitzaldian jorratzen diren edukiak (0,2 puntu). Euskarri audiobisualean argi islatzen da hitzaldian jorratzen diren edukien erdia (0,1 puntu). Euskarri audiobisualean ez dira argi islatzen hitzaldian jorratzen diren edukiak; euskarriak hitzaldian jorratzen diren gaien erdia baino gutxiago jasotzen ditu (0 puntu). Egokitasuna Euskarria egokia da aztertzen den gaia aurkezteko; ondo antolatuta dago hizketa-gaiaren arabera eta lagungarria da aurkezpenari jarraitzeko (0,15). Euskarria nahiko egokia da aztertzen den gaia aurkezteko; nahiko ondo antolatuta dago hizketagaiaren arabera eta nahiko lagungarria da aurkezpenari jarraitzeko (0,07). Euskarria ez da egokia aztertzen den gaia aurkezteko; ez dago ondo antolatuta eta batzuetan ez dator bat ikusten dena esaten denarekin. Ez da oso lagungarria aurkezpenari jarraitzeko (0). Sortzailetasuna Euskarria originala da eta ikus-entzuleengan arreta mantentzea lortzen du (0,05). Euskarria nahiko originala da eta ikus-entzuleengan arreta mantentzea lortzen du (0,02). Euskarria ez da originala da eta ez du lortzen ikusentzuleengan arreta mantentzea (0 puntu). 3.12. Taula. 9. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Azken ariketa kalifikatzeko, 3.3.1.2. atalean aipatutako irizpide guztietan oinarrituko gara. Hala, Bakerako Hezkuntzari buruzko aurkezpen publikoa ebaluatzeko, irakasleak eta ikaskideek 3.13. taulan jasotzen diren kalifikazio-irizpideei jarraituko diete. Ikusentzule bakoitzak taulan agertzen diren irizpideak jasoko dituen fitxa izango du taldeen aurkezpenak ebaluatzeko. Ikasleen ebaluaketen batez bestekoa, talde bakoitzak ariketa honetan lortuko duen notaren eren bat izango da (0,34 puntu). Beste bi erenak (0,66), irakasleak egindako ebaluaketatik eratorriko dira. Izan ere, irakasleak taldekide bakoitzari galderak egingo dizkio ikasgaian garatu beharreko ezagutzak eta gaitasunak
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
garatu dituen egiaztatzeko. Gogoan izan ariketarekin lor daitekeen puntuaziorik altuena 1 puntukoa dela.
Ebaluatuko den alderdia Ondo Nahiko ondo Ez ondo Edukia Edukien aurkezpena ondo antolatuta dago eta argi azaltzen da esleitutako gaiari buruz jasotako informazio guztia (0,25 puntu).
Taldeak adibide, ekarpen edo/eta hausnarketa aberasgarriak egin ditu (0.25) Ondo antolatuta dago aurkezpena eta ongi azaltzen da esleitutako gaiari buruzko informazioaren erdia (0,12 puntu). Taldeak adibide, ekarpen edo/eta hausnarketa aberasgarriren bat egin du (0.12) Ez dago argi azalduta ez eta ondo antolatuta txosten gaiari buruzko informazio nagusia; landutako edukien erdia baino gutxiago jasotzen du aurkezpenak (0 puntu). Ez da adibide, ekarpen edo/eta hausnarketarik egin (0 puntu). Aurkezpena Aurkezpena egokia da, hau da, nabaritzen da aldez aurretik prestatuta dagoela eta entretenigarria da (0,2). Aurkezpena nahiko egokia da, baina agian aldez aurretik gehiago prestatu beharko litzateke (0,1). Aurkezpena ez da egokia da, hau da, nabaritzen da ez dela aldez aurretik prestatu (0 puntu). Ikus-entzuleei emandako erantzunak Taldekideek segurtasunez, giza legez eta ondo argudiatuz erantzun diete ikus-entzuleen galderei (0,3). Taldekideek seguru, giza legez eta ondo argudiatuz erantzun diete ikusentzuleen galderen erdiari (0,15). Taldekideek ez diete ondo erantzun ikus-entzuleen galdera gehienei (0). 3.13. Taula. 10. ebaluazio-ariketari dagokion errubrika.
Bakerako Hezkuntza: bizikidetza sustatzeko tresna
Kontuan izanik AOIn ezinbestekoa dela taldekide guztien parte hartzea, kalifikazioan kontuan izan beharreko elementua dela uste dugu. Parte hartzea behaketaren bitartez neurtuko da. Hain zuzen ere, irakasleak gela giroan egindako behaketaren bitartez. Parte hartzea hiru motakoa izan daiteke: parte-hartze txikia (hau da, eztabaidetan/hausnarketetan/lanetan ez du apenas ekarpenik egin); parte-hartze ertaina (hau da, eztabaidetan/hausnarketetan/lanetan ekarpenak egiten ditu, baina gehiegi inplikatu gabe) eta parte hartze handia (eztabaidetan/hausnarketetan/lanetan ekarpen handiak egiten ditu. Izan ere, eginbeharra dinamizatzen duen pertsonetako bat da). Ikasleek duten parte hartzearen arabera, honako puntuazio hau lortu ahal izango dute: parte-hartze txikia (0); parte-hartze ertaina (0,15) eta parte hartze handia (0,3). |
addi-e91d595159ef | https://addi.ehu.es/handle/10810/13974 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2004-04-01 | science | Aldezabal Roteta, Izaskun | eu | Estudio de la subcategorización verbal vasca, desde la sintaxis parcial hacia la sintaxis profunda. Análisis de 100 verbos vascos, basándose en Levin (1993) y utilizando métodos automáticos | Aditz-azpikategorizazioaren azterketa sintaxi partzialetik sintaxi osorako bidean.
Aditz-azpikategorizazioaren azterketa sintaxi partzialetik sintaxi osorako bidean.
Izaskun Aldezabal Rotetak Patxi Goenaga Mendizabalen eta Kepa Sarasola Gabiolaren zuzendaritzapean egindako tesia, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Donostia, 2004ko urtarrila
Etxekoei; batez ere aitatxo eta amatxori. Zuek erakutsi eta eman didazuenak ez du ordainik.
Zuzendariei, Kepa eta Patxiri. Nor bere alorrari loturik, labirintoaren bide zuzenetik eraman nautelako beti.
Ixa taldeari. Tesi honek ez luke argirik ikusiko Ixa taldearen ikerkuntza-grinari esker izan ez balitz.
Ixakideei; direnei eta izan direnei. Lana, lankidetza eta aiXialdia uztartzea posible eta beharrezkoa dela erakutsi didatelako. Tesia bukatzen hasi nintzenetik, denok erakutsi didate beharrezkoa den lan-giro eta babesa.
Maxux, Xabier, Mikel, Itziar, Aitziber, Koldo, Ricardo eta Txankarri, egin dizkidaten zuzenketa eta iradokizun on eta argigarriengatik. Eta, batez ere, beraiengandik jaso dudan bultzada, animo eta elkartasunagatik.
5 I IKERLANAREN AURKEZPEN OROKORRA I.1 Gaiaren kokapena eta motibazioa Hemen aurkezten dugun lana, duela hamabost urte inguru hasitako kate luze baten beste kate-begi bat da: Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa ikerkuntza taldeak hizkuntzalaritza arloan zabaldutako ildo konputazionalean beste urrats bat. Hizkuntzalaritza konputazionala deritzan hizkuntzalaritzaren adar hau, hitzek berek adierazten duten bezala, hizkuntza (edota lengoaia naturala arlo honetan, bestelako lengoaia formalen bereizgarri) ulertu ahal izateko, ordenagailu batek beharrezko dituen baliabide linguistiko eta automatikoak uztartzen diharduen hizkuntzalaritza mota da; alegia, diziplinartekoa. Hala, hizkuntzalaritza konputazionalak, ahal duen neurrian, hizkuntzalaritza orokorretik edan eta gero hori guztia konputazionalki tratagarri izango den modu batean jartzen du. Ahal duen neurrian diogu. Izan ere, gizakiok hainbat ezagutza mota erabili behar ditugu gure hizkuntza-prozesuak gauzatzeko. Horretarako lexikoa, morfologia, sintaxia, semantika, pragmatika eta munduaren ezagutza erabiltzen ditugu, baina ez ditugu ezagutza horiek guztiak modu errazean konbinatzen; elkarrekintza handiak daude haien artean. Horrek ikaragarri zailtzen du prozesu horien simulazio automatikoa. Eta ondorioz, askoz errazagoa da modulu independenteak sortzea ezagutza mota bakoitza lantzeko, eta gero beste modulu batek hauek koordinatzea. Hizkuntzalaritza konputazionalak, orduan, dagoen hizkuntzazko informazioa baliatuz, hainbat tresna, oinarri eta baliabide eraikitzen ditu; eta horrek, azken batean, bere ildo propioa eraikitzera darama. Hala ere, automatizazio-prozesua, hizkuntzalaritza orokorraren lagungarri bihurtzen da; izan ere, fenomeno linguistiko jakin bat
6 definitzerakoan beharrezko diren ezaugarri eta prozedurak —gizakiok geure kabuz beharbada erreparatuko ez genizkienak— argitan jartzen dizkigu. Hizkuntzalaritza orokorra, beraz, iturria da, baina automatizazioak bere garapenean laguntzen du askotan. Hortxe ageri zaigu diziplinarteko lana; azken batean, baliabide linguistikoak eta automatikoak konbinatzerakoan, batak zein besteak eskaintzen dituzten ahalmen eta mugak neurtu eta konbinatu beharra. Ixa taldean, hortaz, hizkuntzaren atal desberdinak (ortografia, morfologia, sintaxia, eta semantika batez ere) ikusitako hizkuntzalaritza konputazionalaren ikuspegia jarraituz landu ditugu. Horretarako, hizkuntzazko ekoizpen idatzi errealetatik abiatu gara, eta ekoizpen linguistiko horietako bakoitza hitz-kate jarraitu gisa analizatu dugu. Ondorioz, lehendabiziko eginkizuna hitzen1 osaera aztertzea izan da, hau da, Morfologia aztertzea. Hitz hauek beti testuinguru jakinetan agertzen dira, eta ondorioz hitz bakoitzak besteekin harremanetan izan ditzakeen interpretazio guztiak aurreikusi beharra dago, Morfologiaren modulua independentea izango bada. Azken batean, hitz bat bere interpretazio guztiekin analizatu nahi dugu testuingurua kontuan hartu beharrik gabe. Adibide batera joaz, iritzi hitza, izena zein aditza izan daiteke, baina horretaz gain, kontuan hartu behar da zenbait iritzi edo iritzi bat segidak ditugunean, lehenengoan iritzik Kasu-marka2 (ez-ageria) daramala, eta, aldiz, bigarrenean, ez; edota iritziak hitza, Alkatearen iritziak herritarrak harritu ditu edo Egunkariek herritarren iritziak plazaratu dituzte gisako esaldietan ager daitekeela, hau da, ergatibo singular gisa (subjektu) nahiz absolutibo plural (objektu) gisa. Iritzi aditza denean ere, iritzi dio bezalako segida batean, partizipio burutu gisa erabilia dagoela adierazi beharra dago. Horrek guztiak esan nahi du, iritzi eta iritziak hitzek testuinguru desberdinetan hainbat interpretazio izango dituztela; bestela esanda, anbiguoak izango direla, eta aukera horiek Morfologia moduluak eman behar ditu. Anbiguotasun mota hau oinarrizkoa da hizkuntzalaritza konputazionalean. Hizkuntzaren alor orokorretan, berriz, planteatu ere ez da egiten, sorkuntzatik abiaturik, ez zaiolako testuinguruari erreferentziarik egiten, eta, besterik gabe, sortzetik, delako interpretazioarekin datorrela suposatzen da. Planteatzen diren anbiguotasunak, egitura sintaktikoen barruan gertatzen direnak dira soilik; esaterako, bi izenlagunez osaturiko sintagma batean, izenlagun bakoitzak zein zatiri laguntzen dion zehazterakoan aurkitzen den anbiguotasun mota (adib.,
7 gure munduaren ezagutza [gure munduaren] [ezagutza] edo [gure] [munduaren ezagutza] izan daiteke). Hizkuntzalaritza konputazionalean, berriz, horrelako anbiguotasun-kasuetan edo baten alde egiten da, edo anbiguotasuna bere horretan uzten da, desanbiguazioa ez delako beti testuinguru linguistikoetan oinarritzen. Morfologia moduluaren emaitzen gainean, berriz, hitz batek izan ditzakeen interpretazio guztietatik delako testuinguruari dagokiona hautatu behar da; alegia, deskribatutako interpretazio guztiek eragindako anbiguotasuna desanbiguatu beharra dago. Horretarako, mekanismo desanbiguatzaileak jarri behar dira martxan, eta helburua interpretazio bakarrarekin geratzea da. Desanbiguatzea, batzuetan testuinguru hurbileko hitzetan eta hauek dakarten informazio morfosintaktikoan oinarrituz egin daiteke, baina, beste batzuetan, ezinezkoa gertatzen da aditzei dagokien informazio lexikala edo azpikategorizazioari dagokiona izan gabe. Liburua ekarri duela esan dit esaldiko -ela erlazio-atzizkia esanek eskatzen duela eta konpletiboa dela zehaztuta ez badago lexikoan, zail da -ela hori konpletiboa edo modu-denborazkoa den desanbiguatzea. Areago, *gurasoek etortzean abiatuko gara moduko esaldi bat zuzentzat joko dugu, etorrik bere baitan ez badu zehaztuta ergatiboa ez duela onartzen. Hala ere, informazio lexikalaren beharra ukatu gabe baina hori guztia izateari itxaron gabe, sintaxian aurrera egin da taldean, eta sintaxi partziala deritzona landu da. Hitz bitan esateko, sintaxi partziala perpausaren analisi osoari kontrajarria ulertu behar da; izan ere, perpausaren ulerkuntza osoa lortu gabe, zenbait mekanismo eta teknikaren bidez (Abney 1991, 1997) analisi sintaktiko tradizionalaren informazio-zati erabilgarriak lortzen dira. Hau da, analisi osoa lortzerik ez dagoenean, gutxienez, tarteko emaitzak aurkezten dira, analisiaukera anbiguoak modu xeheago eta erabilgarriagoan erakutsiz. Horrelako mekanismoei esker, posible da esaldi batean aditzak eta honen inguruan agertzen diren sintagmak dagokien informazio morfosintaktikoarekin identifikatzea. Hain zuzen ere, horiexek baliatu dira azpikategorizazioaren azterketan lagungarri izateko (Arriola eta Soroa, 1996; Aldezabal et al., 2000, 2001b, 2001c). Sintaxi partzial honi ekiteko bi bide jarraitu dira: bata MurriztapenGramatika (MG) (Constraint Grammar; Karlsson et al., 1995), eta bestea Baterakuntzan oinarritutako PATR II Formalismoa (Shieber, 1986). Guk azken honen alderdi linguistikoa definitzen parte-hartze zuzena izan dugu, eta berau da gure tesi-lanean baliatu duguna. Formalismo honen bidez, alde batetik, sintagmak ezaugarri-egituren bidez osatzen dira, behin desanbiguazio morfosintaktikoa egin eta gero; eta bestetik, aditzaren eta sintagma hauen artean sortzen diren egitura sintaktiko ugarietatik, batzuk aldez aurretik baztertzen dira, zenbait mekanismo automatiko aplikatuz. Aipatu ditugun analizatzaile guztien oinarria Euskararen Datu-Base Lexikala (EDBL) deritzoguna dugu (Agirre et al.,1994, Aduriz et al., 1998, Aldezabal et al., 1999a, Aldezabal et al., 2001a). EDBL, lexikoari buruzko informazioa modu egituratuan kodetzeko euskarri
8 informatikoa da, eta etengabe berrituz eta osatuz doa, aipaturiko lanen emaitzak nahiz Euskaltzaindiaren erabaki eta gomendioak agertu ahala. Datu-base lexikal honen alderdi linguistikoan ere parte-hartze zuzena izan dugu. Ikusiko dugun bezala, EDBLren diseinua eta edukia analisi morfosintaktikoari zuzenduta dago batez ere. Semantikari bakarrik loturik, berriz, Wordnet-en (Fellbaum, 1998) moduko euskarazko sare semantikoa (Euskal Wordnet) da taldean garatzen ari den beste oinarri bat. Bertan sarrerak kontzeptuka antolatuta daude, eta kontzeptu hauen arteko harremanen berri ere ematen da (sinonimia, hiperonimia/hiponimia...). Honek, EDBLren ondoan, ez du aplikaziorik oraindik, eta aztertzeko dago bi oinarrien —EDBL eta Euskal Wordnet-en— arteko lotura. Aipatutako ikerketa konputazionalaren fruitu izan dira taldean egin diren tesi-lanak, tresnak eta aplikazioak: Euskararen morfologiaren inplementazioa eta formalizazio linguistikoa dute tesi-gai Alegria (1995) eta Urkiak (1997), hurrenez hurren. Hauen emaitza izan dira MORFEUS analizatzaile morfologikoa (Alegria et al., 1996) eta hau oinarrian duen XUXEN zuzentzaile ortografikoa (Aduriz et al., 1997). Maritxalarrek (1999) bigarren hizkuntza irakasteko sistema bat diseinatu zuen alde morfologikoa landuz. Morfologia aztertzen duten lan hauek sintaxiaren eremurantz hurbiltzen badira ere — euskararen kasuan, morfologia eta sintaxiaren arteko bereizketa hain baita lausoa batzuetan—, sintaxiaren bidea irekitzen dutenak, Sarasola (1988), Gojenola (2000), Arriola (2000) eta Adurizen (2000) tesiak ditugu. Sarasolaren azterketa domeinu espezifiko batean eta gaztelaniaren gainean egina da. Gojenola, Arriola eta Adurizen lanetan, berriz, euskara da hizkuntza aztergaia, eta sintaxiaren tratamendu orokorra planteatzen da. Adurizek Murriztapen-Gramatikaren euskararako egokitzapena proposatzen du. Arriolak, formalismo berori erabilita, eta Euskal Hiztegiko adibideetan oinarrituta, azpikategorizazioari buruzko informazioa osatzeko bidea jorratzen du. Eta Gojenolak, PATR II Formalismoan oinarrituz, euskararako gramatika bat osatzen du. Guk era bateko parte-hartzea izan dugu gramatika honen alderdi linguistikoa deskribatzen eta formalizatzen. Semantika eta lexikografiari loturik, azkenik, Diaz de Ilarraza (1990), Artola (1993), Arregi (1995) eta Agirre (1999) lankideen tesiak ditugu, eta bidean dira beste hainbat proiektu. Puntu honetara iritsita, eta egun testu errealak tratatzeko garatu ditugun tresna konputazionalen ahalmenak kontuan izanda, azpikategorizazioaren beharra ezinbestekoa gertatzen da, aditzaren eta bere inguruko sintagmen artean sortzen diren egitura sintaktikoen
9 aukerak (anbiguotasuna) ahalik eta gehien murrizteko. Adurizen tesi-lanean planteatzen diren etorkizuneko lanetan aurki dezakegu horren aldarrikapen argia: Hizkuntza aldetik: aditzen azpikategorizazioaren lana burutzea da memento honetako helbururik premiazkoena, oro har sintaxiko tratamendu osorako (esate baterako, funtzio sintaktikoen desanbiguaziorako), eta konkretuki mendeko esaldien eta esaldi nagusien arteko erlazioak hobeto zehazteko. Aduriz, 2000: 192 Tesi-lan hau, orduan, taldeak garatutako bideak erabilgarri ditugula, lexikoa sintaxiari begira lantzen hasiko garen unean kokatu behar da. Taldean garatu ditugun tresnek, beraz, batetik, guk azterkizun dugun gaiari buruzko informazioa dute beharrezko aurrerapausoak emateko, baina, bestetik, baliagarri izango zaizkigu horixe bera lortzeko. I.2 Helburuak Helburua, esan dugun bezala, sintaxian aurrera egin ahal izateko beharrezkoa den informazio lexikala lantzea eta eskaintzea da, lortutako emaitzekin tratamendu automatikoaren atalak — sintaxia eta semantika, batez ere— hobetzeko, eta oinarri sendoago batekin aurrera egin ahal izateko. Zehazkiago, emaitza hauek oraindaino garatu ditugun oinarri eta tresnetan txertatuz, ondoren zerrendatzen ditugun eginkizunetan lagungarri izatea espero dugu: • Osagai sintagmatikoak dagozkion aditzarekin lotzeko eta egiturazko anbiguotasuna jaisteko. Adib.: ondorengo adibidean etxera osagaia zeini dagokio, ikusiri edo etorriri?
Ama ikusi du etxera zetorrenean Ikusik adlatiborik onartzen ez duela definituta izango bagenu lexikoan, etxera zuzenean etorrirekin lotuko genuke. Aldi berean, etorrik adlatiboa onartzen duela ere definituta izan beharko genuke. • Goikoarekin lotuta, aditz bat baino gehiagoko esaldietan, perpaus bakoitza bereizten dituzten mugak ezartzeko. Adibide bera baliatuz, ikusi aditzari dagokion perpausa etxera sintagman moztuko litzateke: Ama ikusi du // etxera zetorrenean
10 • Esaldi batean aurkitzen ditugun osagai sintagmatikoek aditzarekiko duten garrantzia definitzeko. Adib.: asteartean kotxez eramango du haurra ikastolara. Haurra eta ikastolara eramanen semantikari lotuago daudela esan daiteke; aditzak eskatuak direla, alegia. Kotxez eta asteartean, berriz, aditza modifikatzen duten hautazko elementuak dira: P kotxez
Garrantzi maila hori definituz gero, bi aditzeko esaldi batean egitura baten aldeko hautua egin daiteke. Adib.: Haurra ikastolara eraman zuen futbolean jokatzeko. Hemen, futbolean (inesiboa alegia) jokaturen berezkoa dela markatuta izango bagenu, eraman aditzari ez genioke inesiboa lotuko (nahiz eta badakigun Kasu hori onargarri duela).
Haurra ikastolara eraman zuen futbolean jokatzeko
Aipatutako helburu guztiak ikusita, argi dago gure azterketa ez dela mugatuko aditz iragankor eta iragangaitzak bereiztera, aditz batek inesiboa edo adlatiboa eskatzen duela esaterakoan hori baino gehiago esaten baitugu. Izatez, azaleko sintaxiaren analisi osoaren bidea jorratzea dugu azken helburu; hau da, oraindaino landu den sintaxi partzialetik osorako bidea urratzen hastea. Gojenolak azpikategorizazioaren lanketa aipatzen du hori lortzeko zeregin garrantzitsuenetako bat bezala. Hona bere hitzak tesi-lanean landutako gramatikari buruz mintzatzen denean:
11 Gramatika partziala da, baina corpusetan agertzen diren osagai sintaktiko nagusiak deskribatzen ditu (horien artean izen-sintagmak, adizlagunak, esaldi sinpleak eta mendeko esaldiak), eta horrela esaldien analisi sakon eta osorako lehen pausoa eman da. Analisi osoari ez ekiteko bi arrazoi aipatu dira. Batetik, EDBLren erabilerak sendotasuna eta estaldura lexikal zabala eskaintzen duen arren, oraingoz informazio sintaktiko garrantzitsuen gabezia ere kontuan hartu behar izan dugula (aditzen azpikategorizazioari buruzkoa, adibidez). Bestetik, sintaxiaren eremu zabalak tesi honetan tratatzeko osagaiak mugatzera eraman gaituela. Une honetan, analizatzailea gai da corpus handiak modu eraginkorrean tratatzeko eta corpus horietatik osagai sintaktiko nagusiak ateratzeko. Gojenola, 2000: 180 Beraz, gure ekarpena lexikoa osatzean datza; alde batetik, aurretik egin diren lanen jarraipen modura, eta bestetik, ondoren egingo diren lanetarako erabilgarri eta aberasgarri. Sintaxi osoa zuzenki eraikitzeko baliagarri den aldetik, okerrak detektatzeko ere baliagarria da, behin zuzena dena definituta okerrak markatu eta proposamen egokia eman baitaiteke. Gojenolaren tesian, aditzen azpikategorizazioa landuta izanez gero ekidingo liratekeen zenbait errore aipatzen dira. Esaterako: *nik gizonek ikusi ditut (ikusik ergatibo bakarra) *esan du etorri da
(esanek -ela konpletiboa) *horrena mintzatuko gara (mintzatuk instrumentala) Azpikategorizazioaren informazioarekin, errore hauek ez lirateke gertatuko, ondoko arrazoiengatik: lehenengo adibidean, aditz batek bi ergatibo onartzea ez delako zilegi; bigarrenean, esan aditzak mendeko perpaus bat hartzen duenean, erlazio-atzizkiren bat behar duelako (adibideko kasuan, -ela erlazio-atzizki konpletiboa); eta hirugarrenean, mintzatu aditzak instrumentala eskatzen duelako subjektua ez den osagaian. Bestalde, esaldietan hitz ezezagunak (lexikoan sarrerarik ez dutenak) analizatzerakoan egiten diren proposamenen artetik balizkoa ez dena baztertzeko erabil daiteke. Adib.: Barak etorri da Euskal Herrira
Barak + ø (absolutiboa) Etorrik ez duenez ergatiboa onartzen, lehenengo aukera hasieratik baztertuko genuke. Honenbestez, azpikategorizazioa landua izateak ondoko zereginetan laguntzen du:
12 • Osagai sintaktiko eta egitura sintaktiko batzuen desanbiguazioan. • Zenbait erroreren zuzenketan. • Hitz ezezagunetan proposamen okerrak baztertzen. Lan hau ahalik eta orokorren eta konputazionalki baliagarrien izateko, ondorengo lerroak jorratu ditugu: • Tresna konputazionalen erabilera. Batetik, eskura ditugun tresna automatikoak baliatu ditugu lanean. Eta bestetik, corpus errealetako esaldi-agerraldietan oinarritu gara. Arriolak bere lana hiztegian oinarrituta egin zuen; guk corpuseko agerpen eta erabilerak aztertu ditugu, Arriolaren lanaren osagarri modura. • Azpikategorizazioa aztertzeko dauden teoria eta formalismoen azterketa: taldean ditugun baliabideak kontuan hartuta, egokiena hautatzen saiatu gara. • Aditzen azterketa orokorra: formalismoak eta teoriak aztertzerakoan aipatutako aditzez gain, 100 aditz landu ditugu, kasuistika aberatsa biltzeko helburuaz. Bukatzeko, azpimarratu beharrekoa da gure taldean euskara batua edo estandarra dugula langai, eta horri jarraiki, lan honetan aurkezten dugun aditzen azterketa ere horretara mugatu dugula. Hori dela eta, euskalkietako berezitasunak alde batera utzi ditugu (muga, askotan, argia ez den arren). Horretaz gain, erabilera berezituak zein hedatuak ere bazterrean uzten saiatu gara, hau ere zailtasunik gabeko eginkizuna ez dela dakigun arren. Horra hor, lanari muga jartzearen ezinbestekotasuna, bidean egiteko asko uzten dituena. I.3 Tesi-txostenaren eskema II. kapituluan azpikategorizazioaz jardungo dugu luze; hizkuntzalaritzan —orokorrean nahiz konputazionalean— izan duen lekuaz eta berau lantzeko garaian izan diren gorabeherez. Chomsky-tik (1968) hasita gaurdaino izan diren ikuspegiak eta aurkitu ditugun arazoak argitan jarriko ditugu. Azpikategorizazioa zer den argi badago ere, teorien arabera ez da modu berean landu eta ez zaio garrantzi bera eman. Horretaz gain, aditz baten osagai hautatuak zeintzuk diren eta zergatik esatean fenomeno linguistiko asko kontuan izan behar direla agerian jarriko dugu. III. kapituluan, eta eskuzko ikerketa honekin paraleloan, gure tresneria konputazionalaren bidez azpikategorizazioaren informazioa erauzteko egindako lanen berri emango dugu. Taldean dugun tresneria konputazionalaren bidez lortzen ditugun emaitzak, eta hortik abiatuta zein datu mota atera daitezkeen azalduko dugu. II. eta III. kapituluetan ikusitakoen
13 ondorio bezala, Levin hizkuntzalariaren lan-ildoa hautatuko dugu. Autore honen ustez, aditz baten semantikak aditz berorren jokaera sintaktikoa mugatzen du hein handi batean, eta, honenbestez, egitura sintaktiko berak erakusten dituzten aditzek klase semantiko bera osatzen dute. Honek esan nahi du, egitura sintaktiko hauen azterketak aditzak semantikoki sailkatzeko bidea emango digula, eta horrekin, lexikoia antolatzeko oinarri bat. Horretaz gainera, lan hau beste hainbat hizkuntzaren azterketa egiteko oinarritzat hartu izan da — gaztelania eta katalanerako (Taulé, 1995; Vázquez & Fernández, 2000); frantseserako (Saint Dizier, 1995); alemana, koreera eta bengalerako (Jones et al., 1994), besteak beste—, eta aplikazio konputazionalak ere izan ditu (Dorr, 1993; Saint Dizier, 1996a). IV. kapituluan Levinen lana izango dugu aztergai: English verb classes and alternations (1993). IV.1 puntuan bere oinarri teorikoak aztertuko ditugu. IV.2 puntuan labur-labur liburuaren edukiaren nondik norakoak ikusiko ditugu. IV.3 puntuan, bere lanean aurkitu ditugun hutsuneak edo inkonsistentziak erakutsiko ditugu. IV.4 puntuan, ondorio gisa, hutsune horiek osatzeko alternantzia kontzeptua zehaztu beharra dagoela azpimarratuko dugu, eta aldi berean, alternantziak modu horretara berraztertzeko beharra ere bai. V. kapituluan —eta tesiaren atal nagusi bat osatuz—, lehenik, alternantzia kontzeptua zehaztuko dugu. Horretarako, Vázquez et al.-en (2000) eta Rebolledo-ren (2002) lanak erreferentzia izango dira guretzat, hauek ere Levinen lanean geuk ikusitako hutsuneak azpimarratzen dituztelako. V.2 atalean, Levinek ingeleserako proposatzen dituen alternantzietatik euskaraz onartzen direnak aztertuko ditugu zehaztutakoaren arabera. V.3 atalean, ikusitako guztiaren laburpena egingo dugu, eta V.4 puntuan, bukatzeko, ondorio batzuk aterako ditugu. Ondorio hauetan ikusiko dugu alternantzia mota desberdinak daudela, eta ez diotela denek aditzaren semantika orokorrari erreferentziarik egiten. Bestalde, alternantzia esanguratsuen bidez aditz sail batzuk defini daitezkeela argitan jarriko dugu, baina, aldi berean, balio semantiko hori izateko aditzek ez dutela nahitaez alternantziarik onartu behar erakutsiko dugu. Bestalde, aditz baten osagai azpikategorizatu nagusienen berri eman arren, osagai guztien berri emateko mugak dituztela azpimarratuko dugu. Ondorioz, gure azterketa osatzeari begira 100 aditzen azterketa zehatza egitea proposatuko dugu, aditz bakoitzarentzat balio semantiko/semantiko gisa (bss) definitu duguna landuz. VI. kapituluan —eta tesiaren bigarren atal nagusia osatuz—, 100 aditzen azterketa aurkeztuko dugu. Azterketa zehatzak tesi-lan honekin batera doan C eranskinean du lekua berez. Guk kapitulu honetara puntu aipagarrienak ekarri ditugu. VI.1 atalean 100 aditzak hautatzeko erabili ditugun irizpideak azaltzen ditugu. VI.2 atalean, aditzei buruzko informazioa gordetzeko egin dugun datu-basearen berri ematen dugu: bssak antolatzeko modua, erabilitako ezaugarriak eta markaketa-sistema, eta dituen mugak. VI.3 atalean, zeregin honetan baliatu ditugun datu estatistikoak aipatuko ditugu. Horren ondoren, VI.4 puntuan, lanean lortu ditugun emaitzak ikusiko ditugu. Ondokoak, zehazki: zenbait datu
14 orokor; agertu zaizkigun alternantzien ingurukoak; azterketaren ondoren atera zaizkigun adiera edo predikatu mota orokorrak, eta hauei loturiko osagai semantikoak; izan ditugun arazoak eta hartutako erabakiak; zenbait kontu interesgarri; eta bukatzeko, aztertutako Kasuek izan ditzaketen osagai semantikoak aipatuko ditugu laburki. VI.5 atalean, gure ustez azpikategorizazioa zertan datzan argituko dugu. VI.6 atalean, corpusaren erabilerak dituen abantaila eta desabantailak argitan jarriko ditugu. Eta, azkenik, VI.7 atalean, azterketa konputazionalei ekiteko bideak proposatuko ditugu. VII. kapituluan, bukatzeko, zabaldu ditugun ikerlerroak, atera ditugun ondorio nagusiak eta aurrera begirakoak aipatuko ditugu. Gainontzean, hiru eranskinek osatzen dute tesi-lan hau: A eranskinean, aztertu ditugun 100 aditzen bssak modu laburrean ematen ditugu. B eranskinean, egindako lanari lotuta euskarri elektronikoan sortu ditugun baliabideak lortzeko modua azaltzen da. Baliabide hauen artean ditugu: • Aditzekin egindako datu-basea. Etorkizun hurbilean Internet-en atzigarri jartzea da asmoa, baina, bitartean, aplikazio independente modura gordeta dugu (FileMaker sistemarako). • Euskaldunon Egunkariko esaldietan, aditzen inguruko Kasuak eta hauei loturiko guneak kontsultatzeko Adibide meategia deitu dugun aplikazioa. Gerta daiteke guk tesian erabilitako adibideak ez aurkitzea bertan, aplikazio honek oinarrian duen lagina beste data bati dagokiolako. Beraz, aplikazio honek tesiarentzako datu osagarriak eskaintzen ditu, berez. • Hitz edo lema batek corpusean dituen agerraldiak automatikoki bistaratzeko eta modu grafiko erosoan ikusteko aplikazioa. Tesi-lan honetan aditzen agerraldiak prozesu erdi-automatikoz lortu dira, eta grafikoki modu ikusgarrian jartzeko prozesua erabat eskuzkoa izan da. Beraz, aplikazio hau ere tesiarentzako baliabide osagarria da. • Tesi-txostenarekin batera doan C eranskina. C eranskinean, 100 aditzen azterketa deskriptibo xehea egin dugu. Azterketa hau, esana dugun bezala, corpusaren gainean egin da; zehazki, XX. mendeko euskararen corpus estatistikoko nahiz Euskaldunon Egunkariko lagin batzuetako esaldi-agerraldien gainean3.
3 XX mendeko euskararen corpus estatistikoa garai bateko EEBS (Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa) corpusaren izen berria da. Nolanahi ere, tesi honetan aurkezten den aditzen azterketa, 1900etik 1994ra bitarteko testuen gainean egin da (corpusa oraindik EEBS zenean), euskara batu gisa sailkatutakoan oinarrituta. Egun, jakina, guztia dago kontsutagai Internet-en (http://www.euskaracorpusa.net). Euskaldunon Egunkariari
15 Deskribapenaren azalpena antolatzeko, beharrezkoa izan da aditzak multzotan azaltzea. Honenbestez, azterketa honetan nolabaiteko sailkapena ere egin dugu, azken batean. Eranskin hau bigarren liburuki gisa doa tesi-txostenarekin batera. I.4 Tesi honekin loturiko argitalpenenak Sarrera-kapitulu honi bukaera emateko, jarraian aurkezten ditugun I.1 eta I.2 tauletan, tesi honekin lotuta dauden argitalpenen berri ematen dugu. Lehenean, argitalpenen zerrenda aurkezten dugu, eta bigarrenean, argitalpen bakoitza zein kapitulurekin lotuta dagoen zehazten dugu.
dagokionez, esan behar da azterlan hau egin zen mementoan 1999ko urtarriletik 2000ko maiatza bitarteko aleak genituela eskura euskarri elektronikoan. Egun, lagin handiagoa dugu bilduta.
“Baterakuntzan oinarritutako euskararen analizatzailea”. In J.M. Makazaga & B. Oyharçabal (eds.) Euskal gramatikari eta literaturari buruzko ikerketak XXI. mendearen atarian. Gramatika gaiak, Iker-14. Euskaltzaindia, Baiona.
I.1 taula. Tesiarekin lotutako argitalpenak.
19 II AZPIKATEGORIZAZIOAZ HISTORIA APUR BAT Azpikategorizazioa definitzeko ez dira beti ezaugarri berak ez eta adierazpide bera erabili. Azter ditzagun, bada, sakonkiago kontzeptu honi buruz esan direnak, hizkuntzalaritzaren ibilbidean apur bat atzera eginez. II.1 Azpikategorizazioaren ikuspegi tradizionala Azpikategorizazioaren azterketa, lexikoari garrantzia ematearekin batera hasten dela esan daiteke. Izan ere, lexikoaren autonomia planteatzen hasten den unean ageri zaigu lehen aldiz kontzeptua, Chomskyk bere bigarren liburua Aspects of the Theory of Syntax (Chomsky, 1965) argitaratzen duenean, berau aitzindari duen korronte linguistikoaren hastapenetan, hau da, Hizkuntzalaritza Sortzailearen baitan4. Hizkuntzalaritza Sortzailearen aurreko hizkuntza-teorietan —eta atzeregi joan gabe Estrukturalismoan, esaterako—, hizkuntza, gutxi gorabehera modu sistematikoan antolatuta zegoen fenomeno linguistikoen zerrenda huts gisa ulertzen zen. Egun, ordea, hizkuntzaz hitz egitea, zientzia gramatikalaz hitz egitea da. Hizkuntza, gizakiaren jaiotzezko beste gaitasunetako bat da, eta gaitasun horren deskripzio esplizitua egiterakoan, edozein zientziatan erabiltzen den metodologia berari jarraitzen zaio, datu enpiriko anitzetatik ahalik eta printzipio orokorrenak definitzeko saioa eginez. Planteamendu honek, hizkuntza-sisteman
20 bi plano bereiztea ekarriko du: gaitasuna (competence), gizaki orok dugun gaitasunaren errepresentazio abstraktua, printzipio orokor horiek osatuko luketena, eta ariketa (performance), gaitasun horren gauzapen zehatza, hizkuntza desberdinen arabera azaleratuko dena. Hizkuntza, ondo egituratutako mekanismo sortzailea da, teorian perpaus multzo infinitua sortzeko ahalmena ematen diguna, baina praktikan batzuk bakarrik erabiltzera mugatzen gaituena. Honenbestez, hizkuntza errepresentatzeko saioak ideia horren inguruan murgilduko dira, eta berau osatzen duten atal desberdinak (lexikoa, morfologia, sintaxia…) ikuspegi honetatik aztertuko dira. Halere, atal bakoitzari ematen zaion garrantzia aldatuz joango da hizkuntza-teoria garatu ahala. Chomskyren lehenengo lanean, Syntactic Structures (1957), lexikoak ez du garrantzia handiegirik, eta ez da atal autonomotzat jotzen; lexikoa hitzen gordailua besterik ez da, eta sintaxiko erregeletan dago definituta. Aipaturiko Aspects of the Theory of Syntax (Chomsky, 1965) lanean, berriz, lexikoa bere lekua hartzen joango da. Pieza lexikalek informazio fonologikoa eta kategoria sintaktikoari dagokiona izango dute, eta aditzaren kasuan, horretaz gainera, azpikategorizazio-informazioa eta argumentuei dagozkien hainbat hautapenmurriztapen nahiz testuinguruko ezaugarri zehaztuko dira5. Gramatikan, berriz, perpausegiturazko erregelak daude (erregela sintagmatikoak, erregela sortzaileak edota berridazketa-erregelak ere deituak), sintagmen artean hierarkia bat definituz perpausegiturak eta hauei dagozkien zuhaitz sintaktikoak sortzen dituztenak. Egitura hauetan, kategoriek posizio jakina dute, eta posizio horrek beren funtzioen berri (subjektua, objektua…) ematen dute. Perpausa osatzerakoan, orduan, lexikoia egitura hauetan txertatzen da, eta erregela transformatzaile edo bihurtzaileen bidez, aditz bakoitzari dagozkion egiturazko murriztapenak aplikatzen zaizkio, azaleko egiturara iritsiz. Hau guztia dela eta, gramatika eredu honi Gramatika Transformazionala deitu zaio. Ikuspegi honetatik datoz, hain zuzen ere, azpikategorizazioaz ezagutzen ditugun definizio tradizionalak. Dubois et al.-ek (1973) egindako Dictionnaire de Linguistique hiztegiaren gaztelaniazko bertsioan, esaterako, hauxe dugu subcategorización kontzepturako ematen den definizioa: En gramática generativa, se llaman reglas de subcategorización las reglas que imponen una limitación a la elección de los morfemas en razón de su distribución en subcategorías gramaticales. Los verbos (categorías gramaticales) pueden subdividirse (subcategorizarse) en transitivos e intransitivos: si tenemos una oración del tipo SN + Aux + V + SN, el verbo no podrá ser un verbo intransitivo. Las reglas de subcategorización distinguen, por lo tanto, subcategorías
5 Hautapen-murriztapen eta testuinguruko ezaugarri hauek erabat formalizatzen ez badira ere, hauek izango dira semantika tratatzeko lehen urratsak Gramatika Sortzailean.
23 azpikategorizatutako elementuen ezaugarri baino, aditzaren edota predikatuaren ezaugarri izango dira gehiago. Horregatik, nahiz eta ezaugarri semantikoak izan, sintaxian duten eragina da axola duena, eta gramatikari begira, neurri horretan dute garrantzia, munduaz dugun ezagutzara jotzea beharrezkoa izan gabe. Aditzaren ikuspegitik, beraz, ezaugarri sintaktiko-semantikoak dira, eta zentzu horretan, azpikategorizazioaren azterketan badute lekurik. Testuinguru honetan ulertu behar da euskararen kasuan nahitaez aipatu beharreko erreferentzia nagusia, Goenagaren Gramatika Bideetan lana (Goenaga, 1980). Goenagak, Chomskyk proposatutako Gramatika Sortzailea euskarara egokitzen du, eta berridazketaerregelak nahiz erregela bihurtzaileak planteatzen ditu euskarazko sintaxia gauzatzeko. Azpikategorizazioa, berriz, perpausen gramatikaltasunaz diharduela, azaldu baizik ez du egiten, burutu gabeko gramatikaren atal gisa aurkeztuz. Ekar ditzagun bere hitzak gurera: a) Guk lehen honako erregela batzu eman ditugu:
A --> bizi da, dago, dabil eta abar. Pentsa genezake berridazketa erregelen bidez sartzea hitz horiek zuhaitzean. Horrela egin dugu lehen eta horrela lortu dugu, hain zuzen ere, nahi genuen perpausa, alegia, gizon hau etxean bizi da perpausa. Horretarako, aski izan dugu lehendabizi agertzen zen izenaren azpian gizon aukeratzea eta bigarrenaren azpian, berriz, etxe izena. Baina nork esaten digu, adibidez, lehenbiziko izenaren azpian etxe eta bigarrenaren azpian gizon ezin dugula txertatu? Kontrakorik esaten ez dugun bitartean hori zilegi da. Horrela, honako perpaus hau lortuko genuke: etxe hau gizonean bizi da. Perpaus hori ez-gramatikala da. Hortaz, gramatika egoki batek perpaus ezgramatikalik sortu behar ez badu, gure gramatikari bideren batzu hertsi behar zaizkio. Goenaga, 1980: 34-35 Azpikategorizazioari buruzko definizioetan ikusi dugunarekin bat datorrelarik, gakoa, bidea ixtean datza; alegia, “kontrakorik esaten ez dugun bitartean” zein egitura oker onartzen ditugun aztertu eta saihestean. Bide ixte hau, arrazoi desberdinek bultzatu dezakete, Goenagak azaltzen digun bezala: (23) Andreak erlojua saldu du (24) *Erlojuak andrea saldu du (25) *Erlojuak katua edan du (26) *Edertasunak andrea etorri da Euskaraz dakien edonork daki lehendabiziko perpausa zeharo gramatikala dela, baina beste guztiak zeharo ez-gramatikalak. Baina zergatik dira ez-gramatikalak? (24) perpausaren ezgramatikaltasuna saldu aditzak gizakia den sujetoa eskatzen duelako da. (25) perpausa ere arrazoi beragatik da ez-gramatikala edan-ek sujeto biziduna eta objeto edangarria, edo likidoa, eskatzen duelako. Eta zergatik ote da ez-gramatikala (26) perpausa? Arrazoi bat behintzat oso bistakoa da: etorri da aditz iragangaitza edo intrantsitiboa dela esan ohi da eta, horrenbestez, ez dezake
24 objetorik onar. Andrea izango litzateke objetoa eta edertasunak, sujetoa. etorri da-ren ordez liluratu du aditza balu, perpausa zeharo gramatikala izango litzateke: (27) Edertasunak andrea liluratu du Azken batean, badirudi komunztadura mota baten aurrean gaudela: aukeratzen ditugun morfemak eta hitzak inguruan aukeratu ditugunen arauera aukeratu behar ditugu.” Goenaga, 1980: 35 Beraz, ikusten dugu perpaus batzuen “gramatikaltasuna”, pieza lexikal batek bere baitan izan beharko lituzkeen ezaugarrien arabera erabakitzen dela hainbat arrazoi direla medio: gerta liteke aditz bat ez dagokion egitura sintaktikoan erabiltzea (26), edota egitura sintaktiko zuzenean erabilita ere, alderdi semantikotik okerra izatea (24 eta 25). Ondorioz, Goenagak dioskun moduan “guk orain ditugun erregelekin bakarrik ezin gara oso urruti joan. Beraz, beste era bateko erregelak behar ditugu” (Gramatika bideetan, 36 or.) Goenagak sintaxiaren atal nagusi bat moldatzen du euskararako, erregela sortzaile eta bihurtzaileez osatutako gramatika bat, baina ohartarazten du oinarrian egongo litzatekeen hiztegia osatu beharra dagoela, gero sintaxian eraikitako zuhaitzen tasunekin bat etorri ahal izateko. Hitz egokia txertatu ahal izateko, hiztegian hitz horrek dituen tasunak eta zuhaitzean SK8-ak dituenak ados etorri behar dute. Esan beharrik ez dago era honetako hiztegirik oraindik ez dagoela, ez euskaraz ez beste hizkuntzetan. Baina, gero agertuko diren zenbait arazo hobeto ulertu ahal izateko, egoki iruditu zait subkategorizapenaren arazo honetaz zerbait esatea. Goenaga, 1980: 41 Alegia, azpikategorizazioa egiteke dagoen atal beharrezkoa da, eta, azken batean, “arazoa da ea nola jaso dezakeen kontu hori gure gramatikak” (Gramatika bideetan, 36 or.). Argi dago Gramatika Sortzailearen hasierako eredu honek oso sistema sortzailea eta deskribatzailea bermatzen duela (teoriaren izenari kasu eginez, hain zuzen ere). Baina horrek, era berean, alderdi murriztailea osatu beharra ekartzen du, eta hori ez da guztiz definitu eta burututako atala. Ikusi dugun bezala, aditzak iragankor eta iragangaitzetan azpikategoriza daitezkeela esaten denean, bi egiturei baino ez zaie egiten erreferentzia: ‘IS + A + IS’ eta ‘IS + A’. Ordea, definizioetan aipatu dugun “pensar en alguien” modukoetan, bestelako egitura baten aurrean aurkitzen gara, eta iragankortasun edo iragangaiztasun hori ilun geratzen da, aipatutako egiturak oinarri hartuta, bederen. Horretaz gain, egitura arrunt horietatik aldentzen diren kasuak ere badirela ohartzen hasiko dira ikertzaileak (irakin, iraun, dimititu…
25 modukoez ari gara hemen), laguntzaile eta subjektu iragankorrak izanik ere, objektua erakusten ez duten aditzekin topo egiterakoan. Horrelako aditzen kasuak, hain zuzen ere, aipatzen dira dagoeneko Gramatika bideetan lanean, eta jakina, arautik aldendu eta nolabaiteko markaz deskribatu eta murriztu beharreko kasu gisa planteatzen dira9. Bestalde, osatzen den gramatika, hizkuntza jakinaren idiosinkrasiari lotuegia dago, hizkuntza bakoitzeko perpaus-egiturak, transformazioak eta behar lexikoak definitu behar baitira; eta gerta daiteke, esaterako, hizkuntza batean aurkitzen dugun transformazioa beste batean ez agertzea, edota hizkuntza batean pieza lexikal baten eskakizuna bestean ez izatea. Bestela esanda, gramatikaren eredu honek ahalmen esplikatiboa falta duela esaten da, ez duelako azaltzen perpausak zergatik eta nola sortzen diren. Ondorioz, beste galdera batzuk planteatzen hasiko dira gramatikaren alderdi esplikatibo hori asetze aldera: egitura eta transformazio horietatik guztietatik ba ote dago hizkuntza guztietarako baliagarri izango den mekanismo orokorragorik ateratzerik? Zein hizkuntza mailatan (lexikoan, sintaxian…) gertatzen dira fenomeno linguistiko desberdinak? Azken finean, ba al da gramatika sinplifikatzeko, murrizteko modurik? Honek guztiak, hizkuntza osatzen duten atalak berraztertzea eta berrantolatzea ekarriko du. Garai honetan sortzen dira Hipotesi Lexikalista eta ondorengo Hipotesi Lexikalista Hedatua, Chomskyren “Remarks on nominalization” (Chomsky, 1970) lanean dutenak abiapuntua. Hipotesi hauen arabera, erregela sintaktiko desberdinek ezin dute hitz barruko fenomeno guztien berri eman; hala, sintaxitik banatuta dagoen aparteko atal bat proposatuko da sistema linguistikoan: morfologia. Halere, ez da eztabaidarik gabeko auzia, eratorpenmorfologia eta morfologia flexiboa non kokatu behar diren eztabaida piztuko baita (honen berri zehatzago izateko, jo bedi Urkiaren tesiko “Morfologia Gramatika Sortzailean” atalera, (Urkia, 1997: 19). II.2 Government and Binding (GB) teoriaren ikuspegia Goian aipaturiko testuinguruan, Fillmore-k 1968an “The case for case” (Fillmore, 1968a) artikulua idazten du, eta hau funtsezkoa izango da teoria linguistikoaren hurrengo urrats nagusirako. Autore honen ustez, subjektua, objektua eta gisa honetako kontzeptuak ez dira
26 nahikoa perpaus barruko elementuen arteko erlazioen berri emateko. Bere ustez, erlazio hauek ez dira erlazio formal hutsak, baizik eta eduki semantikoa dute. Erlazio hauei Kasu deitzen die, eta honek agentibo, onuradun eta gisa honetako kontzeptuak erabiltzera eramango du. Fillmore-ren Kasu kontzeptua oinarritzat hartu eta berera moldatuko du Chomskyk. Chomskyk moldatutako kontzeptu hau Hizkuntzalaritza Sortzailean mugarri izango den Gobernu eta Uztarduraren Teoriako Teoria Tematikoa moduluaren oinarria izango da (Chomsky, 1981). Gobernu eta Uztarduraren Teoria (Government and Binding, ingelesez; GB aurrerantzean) mugarria dela diogu, gramatikaren ikusmoldea aldatzea ekarriko duelako. Izan ere, hemendik aurrera, gramatika ez da izango erregela multzo batez osatutako sistema bat, baizik eta printzipio batzuen arabera parametrizagarri izango den sistema modularra10. Este modelo (…) es el que concibe esa gramática abstracta como un sistema de principios (como una entidad “modular”) y no ya un sistema de reglas. Demonte, 1995:10 Printzipio eta parametroen eredu hau, aurreko eredu sortzailearen erredundantziari eta idiosinkrasiari erantzuna ematera dator, gramatika orokor eta sinplifikatu bat planteatuz. Ideia horrekin lotuta, gramatika sistema konputazional gisa ulertzeari arreta berezia jartzen hasten zaio, alegia, orokorra den aldetik, antolamendu eta funtzionamendu konputazionala duen mekanismo gisa aztertzen hasiko dira. Gramatika, sistema konputazional horrek osatuko du11. Teoriaren eredu berri honetan, orduan, gramatika moduluka antolatuta dago, eta modulu hauek printzipio unibertsal batzuez osatuta daude. Printzipio bakoitza parametro baten bidez definituta dago, eta hizkuntza espezifiko bakoitzari parametro horren balio zehatz bat egokituko zaio. Hala, perpausak printzipio eta parametro horien arabera osatuko dira hizkuntza bakoitzean. Laburki esateko, printzipioek adierazten dute perpausa osatzeko zer, noiz, non eta nola kendu, mugitu edo erantsi behar den; eta kentze, mugitze eta eranste hori mugi alfa deritzon erregela bakarraren bidez gauzatuko da. Hain zuzen, mugi alfa erregelak, transformazio desberdin guztiek egiten zutena (ariketa bera: kendu, gehitu, aldatu...) egingo du.
10 Azpimarratu behar dugu, lan honetan azalduko dugun Gobernu eta Uztarduraren eredua, hasierako ideietan oinarrituta dagoela; hau da, ez ditugu teoriak garai desberdinetan izan dituen aldaketa edo berrikuntza guztiak mintzagai izango. Lekuak mugatzen gaituela kontuan izanik, guk azaldu nahi dugunerako argigarri delakoan gaude. 11 Bide batez, esan dezagun ikertzaile askok gramatika edo sistema konputazional kontzeptuen pareko darabiltela sintaxi terminoa; eta horren ondorioz nahasteak sortu izan dira sintaxi terminoarekin. Chomskyk berak nahiago du berez sistema konputazional terminoa erabili, gaitasun linguistikoaren arau eta errepresentazio multzoa adierazteko egokiagoa delakoan (Chomsky, 1982: 114).
27 Hortaz, Gramatikaren helburua izango da printzipio unibertsal sintaktiko horiek definitzea, beti ere hizkuntza espezifiko bakoitza azaltzeko gai izango diren parametro -balioak kontuan hartuz. Printzipioak asko eta maila desberdinetakoak dira, baina guztiak banan-banan azaldu gabe eta guri dagokigunera mugatuz, nagusietariko bat X-barra teoriatik datorkiguna dela esango dugu. Teoria honen arabera, sintaxia lexikotik proiektatzen da. Hala, kategoria lexikoak (izena, aditza, adjektiboa, preposizioa/postposizioa, adberbioa) kategoria sintagmatiko gisa proiektatzen dira sintaxian (Xº kategoria lexikotik X’’ kategoria sintagmatikora). X’’ kategoria honek, modu egokian osa dadin, gune lexiko bat izan behar du ardatz (goian aipaturiko kategoria lexikalekoa den elementuren bat), eta sintagma mailara iristeko bidean beste hainbat elementu bil ditzake, baldin eta elementu hauek lexikoan definituta badaude. Guk hemen emango ditugun azalpenetan aditzaz arituko gara, baina teorian dauden azpiteoriak kategoria lexiko guztiei dagokiela suposatzen da. Teoria honetan batez ere lexikotik datorren informazio hori sintaxian nola gauzatzen den aztertzen da. Hala, Sakoneko mailatik Azaleko mailara iristeko mekanismo sintaktikoak aztertzen dira gehien bat. Sakoneko maila hiztegiko informazioa huts-hutsean hartzen duen maila da; horregatik, “hiztegiarekiko elkargunea” dela esaten da. Sistema konputazionalak, orduan, informazioa modu horretan hartzen du, eta hortik abiatuta Azaleko mailarako bidea egiten hasten da, beste hainbat modulu jartzen direlarik martxan. Lexikoaren atalean, eta sakoneko egiturara iragan baino lehen, Teoria Tematikoa deritzana arduratzen da hitz baten informazio lexikoa osatzeaz. Berorretan definitzen dira aditzaren elementuen ezaugarri argumental-semantikoak eta berauen gauzapen sintaktikoa (sintagma mailan). Ondoren, Kasu teoriaren bidez, izen-sintagmen zilegiztatze formalak definitzen dira; hots, sintagma hauen Kasu mailako gauzapena definitzen da. Ezaugarri argumental-semantiko hauek definitzeko rol tematikoak proposatuko dituzte. Rol hauek, Fillmoreren ideiari jarraiki, aditzen beharrezko osagai bakoitzaren funtzio semantikoak dira, eta aditz baten azaleko erabilera desberdinen sakoneko adierazpidea osatzen dute. Egitura argumental-semantiko honi oro har argumentu-egitura deitzen zaio. Eta aditzak ‘modu honetako edo besteko argumentu-egitura du’ela esanten da. Argumentuen rol hauek guztiz finkatuta ez badaude ere, bada, oro har, zerrenda bateratu bat, zortzi bat rolez osatua dena12:
12 Bateratua diogu oinarrizko rol tematikotzat hauexek jotzen direlako. Baina aldi berean, zerrenda irekitzat jotzen da. Alde batetik, beharrak hala eskatuta, besteren bat eranstea posible delako (esaterako, tresna, jabea, e.a.), eta bestetik, zenbaitzuk bikoteka bereizten direlako. Esaterako, egilea/kausa, helburua/hartzailea bikoteetan [±biz] tasuna litzateke bereizlea ([+biz] -> agentea, hartzailea; [-biz]-> kausa, helburua); eta gaia/jasailea bikotean, ekintza ulertzeko modu xeheagoa (gaia -> mugitzen den entitatea, jasailea -> aditzak adierazten duen ekintza jasaten edo sufritzen duena).
28 Agentea edo egilea: predikatuak adierazten duen ekintza nahita eragiten eta burutzen duena. [+giz], edo behintzat [+biz], tasunduna dela esan ohi da, burutzen den ekintza nahita egiten den aldetik (adib.: Pedrok atea bota zuen). Kausa: predikatuak adierazten duen ekintzaren eragilea. Oro har, goiko egileari kontrajarria, ekintza nahigabe, berez, gertatzen dela adierazten du. (adib.: Haizeak leihoa hautsi du). Gaia: predikatuak adierazten duen ekintzaren ondorioz ukitua edo eragina gertatzen den entitatea, bai egoeraz aldatzen delako (adib. Haurrak leihoa puskatu du); bai kokapena aldatzen duelako (adib. liburuak apalean jarri zituen). Esperimentatzailea: predikatuak adierazten duen egoera (psikologikoa) jasaten duen entitatea edo egoera psikologiko baten hartzailea (anaiari laranjak atsegin zaizkio). Egoera psikologikoa den aldetik, [+giz] tasuna dagokiola esan ohi da, nolabait ere, goiko gaiari kontrajarria. Onuraduna: predikatuak adierazten duen ekintzaren onura lortzen duena (adib. anaiari aprobatzea komeni zaio). Helburua: predikatuak adierazten duen ekintza zuzentzen zaion entitatea (adib. anaiari paketea eman zioten). Iturria: predikatuak adierazten duen mugimenduzko ekintzaren iturburua edo jatorria. (adib. Donostiatik abiatu ginen). Lokazioa edo kokapena: Predikatuak adierazten duen ekintza edo egoera non kokatzen den adierazten duena (adib. Pello Parisen bizi da). Nahiz eta aditz bakoitzak bere argumentu-egitura izan lexikoan, rol tematikoak ez dira modu berean ezartzen. Teoria tematikoaren arabera, aditzak bere argumentuei rol tematiko bakarra esleitzeko gaitasuna du, eta baita rol tematiko hori sintaxian gauzatuko duen Kasua ezartzekoa ere (Kasu-iragazkiaren printzipioa). Kasu hauek, azken batean argumentuak azaleko sintaxira iristeko aditzak ezartzen dituen markak baino ez dira, posizio jakin batean funtzio jakin bat adierazten dutenak. Batzuetan ageriko markaz azaleratzen dira (morfologia aberatseko hizkuntzetan normalean; esaterako, euskaraz, nik esan dut adibideko -k
29 ergatiboak erakusten duenez), eta beste batzuetan ageriko markarik gabe (morfologia ahuleko hizkuntzetan normalean; esaterako, gaztelaniazko yo he dicho adibideko yo-k ez du inongo markarik ageri). Hori dela eta, ageriko markak izendatzeko, Kasu gramatikalak terminoa erabili ohi da, eta agerikoak ez direnei erreferentzia egiteko, Kasu abstraktuak. Kasu hauek Izen Sintagmei (IS)13 lotzen zaizkiela esango da14. Argumentu-egituraren parte diren beste osagaiak, berriz, beste baliabidez gauzatzen dira. Batzuetan, postposizio baten bidez iristen dira azaleko egiturara, eta horrexegatik osatzen dute Postposizio Sintagma (PS) deritzan kategoria gramatikala (Mikelek liburua poltsan sartu du esaldiko poltsan, esaterako; edo aldez aurretik agertu zaigun pensar en alguien adibideko en alguien). Kasu hauetan, orduan, postposizioa da ISri rol tematikoa ematen diona. Baina postposizio-sintagma hauek delako aditza agertzen denean bakarrik agertuko direnez, aditzaren eta ISren artean bitarteko lana egiten duten elementutzat jotzen dira15. Beste batzuetan, berriz, PSk ez dira nahitaezkoak, perpausaren esanahian laguntzen duten elementuak baizik. Hauek adjuntu deituko dituzte, eta normalean argumentuei kontrajarriak aurkeztuko dira, argumentu-egituraren parte direnak eta ez direnenak bereizteko. PS adjuntu hauetan, nahitaezko PSetan ez bezala, postposizioa bakarrik da rol tematikoa ematen diona laguntzen dion ISri; alegia, postposizioak berezko eduki semantikoa du, eta, aditzaren baitan ez dagoenez, bera da rol tematiko ezarle16. Azkenik, badira rolak predikazio mailan esleitzen direnak. Hots, perpauseko beste elementuen konbinazioaren ondorioz, zeharka. Hori da subjektuaren kasua. Hala ere, esan
13 IS, PS eta AS sinboloak erabiliko ditugu Izen Sintagma, Postposizio Sintagma eta Aditz Sintagma kontzeptuak adierazteko, hurrenez hurren. 14 Argumentu hauen kategoria gramatikalari buruzko eztabaidak izan dira, halere. Egun, oro har onartzen da IS izan beharrean Determinatzaile Sintagma (DS) dela berez argumentuen kategoria gramatikala; hala, DSn, determinatzailea da burua, eta IS bere osagarria (Abney, 1987; Artiagoitia 1997). Guk, ordea, IS erabiltzen jarraituko dugu, lexikografia munduan oraindik ere horixe erabiltzeaz gainera, gure tresnetan ere horrela definitu dugulako. Bestalde, azpimarratu behar dugu, beste kategoriako sintagmak (Adjektiboez eta Adberbioez osaturiko sintagmak, alegia) gutxi aipatzen direla teoria orokorrean. 15 Honi jarraituta (hau da, argumentua aditzaren nahitaezko elementua dela onartuta), gure ustez, ezin izango da esan argumentuak IS kategoriakoak bakarrik direnik. 16 Puntu honetan garrantzitsua iruditzen zaigu ohar bat egitea. PS batzuk argumentu badira, gramatika tradizionalean adizlaguntzat jotzen ziren guztiak ez dira maila berekoak. Honek, era berean, terminologia nahasteak ekarriko ditu; osagarriak ez baitira bakarrik objektu, subjektu eta zehar objektutzat jotzen direnak. Horretaz gainera, X-barra teoriaren planteamenduak (alegia, kategoria guztietarako zuhaitz-egitura berbera erabiltzeak, eta zuhaitzeko elementuak izendatzeko terminologia berbera erabiltzeak —espezifikatzailea, osagarria—), are gehiago zailtzen du osagarri kontzeptuaren definizioa. Izan ere, aditzaren osagarriak beti dira beharrezkoak, baina ez, ordea, izenarenak (adjektiboak, esaterako) ez eta adberbioarenak (mailakatzaileak, esaterako). Hau da, azken batean, badirudi osagarri izateak ez duela lotura zuzena “beharrezkotasunarekin”, baina, bestalde osagarri terminoa (osagarria aditzaren argumentua den aldetik) adjunturen parean erabiltzen da, azken hauen ezaugarri nagusia “hautazkoa” izatea delarik. Hori dela eta, askotan nahasteak sortzen dira egituraz ari garen, edo aditzen beharrezko argumentuez.
30 behar da, rol hau zeharka ezartzen dela badiote ere, ez dela garbi geratzen nola, eta azkenean argumentu-egituran definituta ageri dela, bereziki markatuta. Rolen esleipena eta gauzatze sintaktikoa beti modu berean egiten dela esango da, eta ideia horrekin Egitura Gauzatze Kanonikoa (EGK) deituriko printzipioa sortuko da. Honen ondorioz, informazio hori lexikoan kodetu beharrik ez dagoela esango da17. Horrekin batera, hautapen-murriztapenen baliagarritasuna ere zalantzan jarriko da, goikoaren ildo bertsutik, rol tematikoetatik tasun semantiko jakinak ere deduzi daitezkeela esaten baita. Honela, esaterako, Mikelek liburua poltsan sartu du adibideko sartu aditzak Mikel gisako subjektua onartuko du, Mikel [+biz] eta [+giz] izaki, egile rol tematikoa bete dezakeelako; alegia, egile rolak zilegitzen du, berez, entitate bizidun eta gizaki bat izatea subjektu18. Bestalde, rol tematikoa esleitzeko moduak direla eta, rolak “domeinu desberdinetan” ezartzen direla esaten da. Argumentuek rola aditzetik edo preposiziotik jasotzen duenean, aditzaren domeinupean sortzen dela esaten da. Zeharka eta predikazioko beste elementuen baitan lortzen direnean, perpausaren domeinupean (AStik kanpo) sortzen dela esango da. Hori dela eta, Williams-ek (1987) barne-argumentu eta kanpo-argumentuaren arteko bereizketa planteatuko du. Hain zuzen ere, barne-argumentuak izango dira aditzaren domeinupean sortzen diren argumentuak, eta kanpo-argumentuak, perpausarenean sortzen direnak. Kanpo-argumentu hau, azken batean, perpausaren subjektua izango da, eta barneargumentua(k), berriz, osagarria(k) deitzen dituztenak, subjektutik bereizteko. Kanpo- eta barne-argumentu kontzeptu hauen bidez, azken batean, aditzarekiko hurbiltasun txikiagoa edo handiagoa adierazi nahi da. Horretan oinarrituta, rolen artean hierarkia bat proposatuko dute, eta hierarkia hau izango da, hain zuzen ere, argumentuen kokagune sintaktikoa definituko duena, hots, argumentuen funtzio sintaktikoaren berri emango duena.
17 Esan behar da, dena den, azpikategorizazioa definitzea beharrezkoa dela defendatzen duten autoreak badirela (besteak beste, Grimshaw, 1990; Rothstein, 1992); izan ere, zenbait aditzek, nahiz eta argumentu kopuru eta rol tematiko berak izan, kategoria desberdinez gauzatzen dute horietako bat. Grimshaw-k berak ematen duen adibidea ask eta wonder aditzena da, lehenengoak IS nahiz Mendeko Perpaus gisa gauzatu baitezake objektuargumentua, eta besteak, berriz, IS gisa soilik. Honen ondorioz, zenbait ikerlarik planteatuko dute, kategoria hauek rol tematikoetatik deduzitu beharrean, berez alderantziz gertatzen dela, alegia, kategoriek mugatzen dituztela rolak. 18 Azpikategorizazioaren beharra defendatzen dutenen ildo beretik, zenbait autorek beharrezkotzat jotzen dituzte hautapen-murriztapenak ere, besteak beste, Gràcia-k (1989). Autore honek asesinar eta matar ematen ditu adibideen artean (Gràcia, 1989:113); asesinar aditzak bi osagai azpikategorizatzen ditu, matar aditzak bezalaxe, baina lehenengoaren kasuan bi osagaiek [+gizakia] tasuna bete behar dute, eta bigarrenaren kasuan, berriz, [+biziduna], horixe izanik bi aditzak bereizten dituena. Chomskyk berak, gerora, Lasnik-ekin batera idatzitako liburuan (Chosmky eta Lasnik, 1993) polemika aztertu eta gero, azpikategorizazioari buruzko informazioa eta hautapen-murriztapenena aditzen errepresentazioan mantentzea defendatzen du, ezagutzaren garapenean laguntzeko elementu baliagarri gisa.
31 Hierarkia hau definitzerakoan, halere, badira desberdintasunak autoretik autorera. Grimshaw (1990) eta Speas-ek (1990) proposatutakoak, esaterako, ez datoz bat: Grimshaw: (egilea(esperimentatzailea(helburua/iturria/lokazioa/(gaia)))) Speas: egilea<esperimentatzailea<gaia<helburua/iturria/lokazioa<modua/denbora Halere, bada ideia bat bietan agertzen dena eta axola duena berez: egile rol tematikoa duen argumentua gauzatuko da subjektu bezala; egile rola egon ezean, hurrengo hautagaia esperimentatzailea da, eta horrela, planteatzen den hierarkiako rolik baxuenera iritsi arte. Beraz, azken batean, inportanteena rol tematikoen balio erlatiboa da, ez balio absolutua. Honela, GB teoriaren ildotik proposatzen diren aditz-sarrerak modu honetakoak dira. Sartu hartuta adibidetzat: Sartu: <1 2 3> (Agentea Gaia Lokazioa) ⇒ Argumentu kopurua, eta egitura tematikoaren hierarkia esplizituki markatuz
Sartu: <1 2 3> ⇒ Argumentu kopurua adieraziz eta subjektua dena azpimarratuz, egitura tematikoa, ezarritako hierarkiaren arabera esleituko delarik.
Sartu: X ((Y) Z)) ⇒ Argumentu kopurua esplizituki adierazi gabe, parentesi bidez adieraziz egitura tematiko hierarkikoan parte hartuko duten argumentuak. Esplizitu egiten ez den informazioa modu orokorrean kodetuta dagoela suposatzen da. Ondorioz, aurrerantzean azpikategorizazioaz hitz egitea, aditzak duen argumentu-egituraz hitz egitea da. Alegia, aditz batek X eta Y argumentuak azpikategorizatzen dituela esango da, beren gauzapen sintaktikoa (azpikategorizazio hertsizko informazioa) mekanismo sintaktiko orokorren baitan geratzen delarik. Argi geratu da teoria sortzailearen eredu berrietan, lexikoan egon beharreko informazioa gorabehera, interes behinena sakoneko egituratik azaleko egiturara iristeko mekanismo sintaktikoek hartzen dutela, eta eztabaida edo azterketa guztiak gauzatze modu horren harian sortzen direla. Lexikoa, dagoeneko zedarrituta dagoen ataltzat jotzen da, eta hortaz, ez da aztergai nagusia.
19 Guk hemen aipatu baino ez ditugu egingo, aspektu semantikoaren gai hau ikergai baita egun. Azpimarratu behar dugu, halere, bide berri bat ireki duela aditzaren azterketan, eta geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dela gure ikerketa-gaiaren eremuan; alegia, aditz-sailkapenean eta aditzen lexikoko informazioa osatzerakoan kontuan hartu beharreko ezaugarri gisa.
35 egitearena. Honen adierazle garbia, errepresentazio sintaktikorako maila bakarra eta bi interfaze maila (Forma Logikoa eta Forma Fonetikoa) planteatzearena da (Sakoneko eta Azaleko mailak alboratuz). Honekin, ez da proiekzioaren printzipioaren beharrik izango, eta hitzak bere informazio guztiarekin sortuko dira errepresentazio sintaktiko bakar horretan; gero, ezaugarriok, Forma Logiko eta Fonetikorako bidean egiaztapenen bidez, ekuazioaldagaien modura desagertuz joango dira (ingelesez feature checking gisa ezagutzen dena)20. Ikuspegi berri honetan orduan (bere hastapenetan, bederen), nahiz eta mekanismo sintaktikoen gauzatzeak GBrekiko alde handia dakarren, lexikoan beharrezkoa den informazio hori guztia ere dagoeneko antolatua eta emana datorrela suposatzen da, eta ez zaio ere lexikoari arreta berezirik jartzen. Euskaraz, lan asko eta asko egin dira GB teoriaren eredua jarraituta, eta berauetan, planteatzen diren printzipioak euskaraz nola gauzatzen diren eta ondorioz zein zehaztapen egin beharra dagoen azaltzen dute. Horien artean, ezin aipatu gabe utzi Ortiz de Urbinaren Some Parameters in the grammar of Basque tesi-lana (Ortiz de Urbina, 1986). Autore honek, Goenagak bere garaian egin zuenaren antzera, euskara garaiko eredu linguistikoaren arabera aztertu zuen, eta GBk euskararen azterketari eskain ziezaiokeena aztertzeaz gain, euskarak GBri eskain ziezaiokeena ere agerian utzi zuen. Hala, euskara, hizkuntza erromantze eta germanikoen hain bestelakoa izanik ere, GBn planteatzen diren printzipio eta parametro gehienekin bat datorrela erakutsi zuen —printzipio eta parametro hauen unibertsaltasuna berretsiz—, baina aldi berean, euskarak zenbait alderditan erakusten dituen fenomenoak aztertuta, GB ereduan gehiago sakondu beharreko ikerkuntza-gaiak azpimarratzen ditu, hala nola, ergatibitatea eta akusatibitatea; hitz-ordena librea eta konfigurazionalitatea; objektuaren komunztadura eta pro-drop parametroa; eta azkenik, galderak eta fokuaren osaera, eta honekin loturiko parametroak. Lexikoari dagokionez, eta, jakina, GBren proiekzioaren printzipioa jarraituz, predikatuek lexikoan bere osagarriei esleituko dien rol tematikoak definiturik dituztela esango du. Hala, lexikoaren definizioari dagokigunez, teoria linguistiko orokorrak dioenaz at, ez dugu bestelako argibiderik aurkitzen. Artiagoitiak (2002) berriki argitaratu duen Hatsarreak eta Parametroak lantzen lanean, guk ikusitako rolez gain beste batzuk ere proposatzen ditu; hala nola, jasalea, (onuraduna)/kaltetua, bitartekoa eta proposizioa. Hala ere, rol tematikoen arteko bereizketa arazo gisa hartu ordez hizkuntzaren konplexutasunaren ispilu modura ikusi behar dela dio. Hortaz, hemen ere ez da argitzen zerk baldintzatzen duen rol bat edo bestea izatea aditz
36 batek. Beti egitura mailako printzipioak dira eztabaidatzen direnak, eta aditz baten lexikoko informazioa zein den ez da guztiz argi geratzen. II.3 Joera berriak: semantika eta sintaxiaren arteko elkarreragina Planteatutako arazoak direla-eta, ikuspegi berriak sortzen joango dira, eta sintaxia eta lexikoaren arteko banaketa hain garbia ez dela erakutsiko dute. Bestalde, lexikoan ere erregulartasunik badela argudiatzen hasiko dira zenbait autore. Erregulartasun hauek, hain zuzen ere, semantika eta sintaxiaren artean elkarreragina dagoelako ideiatik etorriko dira. Ideia hau defendatzen duten autoreen artean, besteak beste, Hale & Keyser (1987), Jackendoff (1990), Pustejovsky (1995) eta Levin (1993) ditugu. Autore hauen ustez, pieza lexikalek ezaugarri mota desberdin ugari dute beren baitan, eta ezaugarri horien guztien arteko harremanek, pieza lexikalaren gauzapen sintaktiko egokia baldintzatzen dute. Ikuspegi honekin, lexikoaren azterketa bilakatzen da aztergai nagusia, eta prozedura sintaktikoak horien baitan definitzen dira. Lexikoan definitzen diren ezaugarrien artean, pieza lexikalen gauzapen sintagmatikoa ere definituko da; hau da, azpikategorizazioa zehaztearen beharra agertuko da. Aplikazio konputazionaletarako sortzen diren ereduek ere, ikuspegi honexekin bat egingo dute, eta hala, ereduen arteko diferentziak planteamendutako lexiko eta mekanismo sintaktikoetan egongo dira, batez ere. Ikus ditzagun, bada, labur, aipatutako autoreen planteamenduak eta aplikazio konputazionaletan baliatu diren eredu ezagunenak. II.3.1 Hale & Keyser, 1987 Autore hauek izan ziren semantika eta sintaxiaren arteko loturan gauzak argitu beharra zegoela ikusi zuten lehenengoetarikoak. Autore hauek oinarrizko galdera bat egin zuten: Hizkuntza hain konplexua eta sortzailea izanik, zer dela eta da rol tematikoen kopurua hain txikia? Zergatik esleitzen dira rol tematiko hauek hizkuntza guztietarako baliagarri den hierarkia unibertsal bati jarraituta, eta ez ausaz, esaterako? Rol tematikoa ez ezik, kategoria lexikoak (izena, aditza, adjektiboa eta postposizioa/preposizioa) ere oso gutxi direla-eta, bien arteko harremana aztertzen hasi ziren, eta rol tematiko bakoitza, kategoria sintagmatikoen konbinazio jakin baten arabera ezartzen zela ikusi zuten. Azterketa horretan oinarrituta, kategoria lexiko bakoitza, kategoria nozional
37 jakin batekin lotuta dagoela ondorioztatu zuten; hala nola, izena, entitate kategoria nozionalarekin, adjektiboa, egoerarekin, postposizioa/preposizioa erlazioarekin eta aditza gertakizunarekin. Horrela, erlazio semantiko bakoitzari proiekzio sintaktiko jakin bat egokituko zaio, eta rol tematikoak, hain zuzen ere, proiekzio sintaktiko horretan sortuko lirateke. Esaterako,
39 Rol tematikoei dagokienez, autore honek dio, aditz mota arruntetan, prototipikoetan, oinarrituta definitu direla, eta ondorioz, argumentu ez-arrunt bat ageri denean, rol egokirik gabe geratzen dela. Hori dela eta, rol tematikoak gehiago ikusten ditu posizio adierazle gisa, primitibo semantiko gisa baino. Honen bidez, argumentu ez-arrunt bat agertzen denean, ez dago etiketa berriak asmatzen ibili beharrik, delako posizio horri dagokion rola izango baitu. Honen arabera, rolek teoria sintaktikoko subjektu, objektu eta gisa honetako erlazioekin dute zerikusi handiago. Jackendoffek kategoria kontzeptualak zerrenda itxi gisa planteatzen ditu, baina primitiboak zehazteko orduan, beharraren arabera jokatzen du gehiago. Honek aukerak zabaltzea ekarriko du. Hau da, Hale & Keyseren joera murriztailearekin alderatuz, hau askozaz ere laxoagoa da. Alde horretatik, fenomeno linguistikoak tratatzeko garaian, biek arazo kontrajarriak planteatuko dituzte: batak aukera mugatuak ditu, eta besteak, berriz, gehiegizkoak. Jackendoffek azterketa sakona egiten du sarreren ELKak definitzen. Baina, esan behar da, helburu horretara lotuegia-edo, korrespondentzia sintaktiko batzuk baino ez dituela kontuan hartzen, eta alderdi hori, azkenean, ez duela bestea bezainbeste lantzen. Bestalde, aditz bakoitzak zein ELK dituen edo izan ditzakeen ez da berez zehazten; ELKak modu orokorrean planteatzen dira, eta aditz jakin batzuk izanda gogoan batez ere. II.3.3 Pustejovsky, 1995 Pustejovskyk Lexiko Sortzailea (Generative Lexicon) delakoa proposatzen du. Autore honen ustez, lexikoak sistema kognitiboaren oinarrizko egitura kontzeptualen berri eman behar du; hots, oinarri lexiko-semantikoa izan behar du. Horrekin batera, lexiko sortzaile honek egitura kontzeptualak semantikoki zuzen osatzeko ahalmen sortzailea izan behar du. Horretarako, azpiegitura sendoa planteatuko du, deskonposaketa semantiko aberats eta errekurtsiboan oinarrituta. Autore honen ustez, sarrera lexikalaren balioa desberdina izan daiteke agertzen den egitura sintaktikoaren eta konbinatzen den hitzen arabera; ondorioz, sarrerak egitura sintaktiko eta konbinazio desberdin horiek ulertzeko/sortzeko moduan antolatuta egon behar dute. Horretarako, lexikoan lau errepresentazio maila proposatzen ditu: Argumentu-egitura (Argument Structure), Gertakizun-egitura (Event Structure), Qualia-egitura (Qualia Structure) eta Heredentzia lexikalaren egitura (Lexical Inheritance Structure). Argumentu-egituran, hitz baten semantika lexikal desberdinak adieraziko dituen gutxieneko espresioa definitzen da. Aditzen kasuan, esaterako, azpikategorizaturiko argumentuen kopurua eta hauen mota definitzen dira. Argumentu motak, sintagmatikoki gauzatzeko dauzkaten aukeren arabera bereizten ditu. Alde horretatik, azpimarratzekoa da
41 – Alderdi telikoan, objektuaren helburua eta funtzioa definitzen da (novel -> reading). – Alderdi agentiboan, objektua sortzeko beharrezkoak izan diren faktoreak definitzen dira (novel -> writing). Heredentzia lexikalaren egituran, mota semantikoen sarea adierazten da, non mota eta azpimotak erlazionatuta dauden, eta horrela informazioa heredatzea posible da. Honen bidez, pieza lexikalaren informazioa sinplifikatzen du. Argumentu-, Gertakizun- eta Qualia-egitura harremanetan jartzeko, eta beraz hitzek testuinguruan duten semantika konposatzeko, printzipio edo transformazio semantiko batzuk (coercion, selective binding eta co-composition) proposatzen ditu autoreak. Horrela, item lexikalen Qualia-egiturako semantika, beste bi mailetako informazioarekin murrizten da beste item lexikalekin konbinatzen denean esaldian. Ondorioz, hitzak testuinguruan hartzen duen forma sintaktikoa orduantxe definituko da. Hala ere, forma sintaktiko hau nolakoa behar duen izan ez du guztiz argitzen. Autoreak mota semantiko bakoitzak egitura sintaktiko kanoniko bat (canonical syntactic form (csf)) duela dio, baina azpimarratzen du mota semantiko bat ez dela modu sintaktiko bakarrean gauzatzen. Ikus dezagun build hitzaren sarrera lexikala (Pustejovsky, 1995, 82. or.)
43 Ondorioz, lehenengo lana egitura sintaktiko horiek bilatzea da, gero horietan oinarrituta, aditzak multzokatzeko eta euren osagai semantikoak aztertzeko. Behin aditz-multzokatzea lortuta, pieza lexikalen osagai semantiko esanguratsuak bila daitezke, gero horiekin pieza lexikalaren osaera eta antolamendua bideratzeko. Bere lanaren ekarpena, hortaz, planteatzen duen metodologian dagoela esan daiteke. II.3.5 Aplikazio konputazionaletan baliatzen diren zenbait sistema Aplikazio konputazionaletan baliatzeko helburuaz sortu diren formalismoen artean, garrantzitsuenak eta erabilienak Lexical Functional Grammar, LFG (Bresnan eta Kaplan, 1982), Generalized Phrase Structure Grammar, GPSG (Gazdar et al., 1985), eta Head-Driven Phrase Structure Grammar , HPSG (Pollard eta Sag, 1987, 1994)) ditugu. Formalismo hauek asmo eraikitzaileaz eginak dira, eta testuingururik gabeko gramatiketan oinarritzen dira, egitura sintaktikoak osatzeko baterakuntza-erregelak erabiltzen dituztelarik. Baterakuntza-erregelak aplikatu ahal izateko, hain zuzen, sarrera lexikalak ezaugarri-egitura modura planteatzen dituzte21. Ikusiko dugunez, teorien arteko desberdintasun nagusia hautatzen dituzten ezaugarriak antolatzeko moduan datza. Sistema batek, hartzen dituen ezaugarriak hartzen dituela, sintaxirako beharrezkoa den informazio gehiena lexikoan bertan kokatzen du, honela, erregela sintaktiko sinpleak planteatuz; besteak, berriz, informazio hori erregela sintaktikoetan zehaztuko du (horregatik bihurtzen dira, neurri handi batean, erregela lexikal) eta lexiko sinpleagoa osatzen du. Edonola ere, zehaztapen lexikoak egitea beharrezkoa gertatzen da guztietan. II.3.5.1 Lexical Functional Grammar (LFG) Lexical Functional Grammar (LFG aurrerantzean) formalismoan GBren egitura modularra segitzen da, baina honekiko diferentzia nabarmen bat du: ez dago mugimendu edo transformaziorik; azaleko egitura errepresentatzeko, maila bakarra planteatzen da. Bertan zehazten dira pieza lexikalen azaleko portaera baldintzatzen duten ezaugarriak. Honekin, lexikalismoaren barruan sartzen da bete-betean.
21 Baterakuntza-erregelak erabiltzen dituzten gramatikei buruzko zehaztasunetarako, jo bedi Gojenolaren (2000) tesi-lanera.
44 Hiru motako egiturak definitzen dira: Egitura lexikala (Lexical Structure) , Osagaiegitura (Constituent Structure) eta Funtzio-egitura (Functional Structure). Egitura lexikalean ondoko informazioa du pieza lexikalak: kategoria sintaktikoa, eduki semantikoa, argumentuegitura —subjektua barne— eta funtzio gramatikalak (subjektua, objektua...). Osagaiegituran egitura sintagmatikoa zehazten da. Eta Egitura funtzionalean, Egitura lexikaleko eta Osagai-egiturako ezaugarriak integratzen dira, ezaugarri-egituren bidez. Teoria honetan funtzio sintaktikoak primitibo bezala tratatzen dira, eta rol tematikoekin lotuta daude, sintaxia eta semantikaren arteko intefazea bideratzeko. Atal lexikoaren barruan, erredundantzia lexikaleko erregelak egongo dira, eta hauek orokortasun linguistikoen berri emango dute, objektu multzo bati aplikatzen baitzaizkio. Esaterako, alternantzia pasiboa aditz iragankor guztiei aplikatzen zaie. Erregela hauek, beste hainbat fenomeno ere deskribatzen dituzte, hala nola, eratorpeneko, elkarketako eta flexio erregularreko prozedurak, eta baita erlazio semantikoak ere (sinonimia, antonimia...). Hala, morfemak (lexema eta atzizkiak) hartzen dituzte unitate lexikotzat, eta horien konbinazioek unitate berriak sortuko lituzkete. Unitate hauek gero zuhaitz sintaktikoetan sartzen dira. Hona, adibide gisa, zeramazkieten pieza lexikalaren sarreratzat joko litzatekeena:
II.3.5.2 Generalized Phrase Structure Grammar (GPSG) Generalized Phrase Structure Grammar (GPSG aurrerantzean) teoriak, oro har, GBren Xbarra teoriaren printzipioak jarraitzen ditu, eta LFGn bezalaxe, lexikoari ematen zaion garrantzia dela-eta, ez dago transformaziorik. GBren eredua jarraituz, kategoriak, ezaugarrien arabera definitzen dira (aditza, esaterako, [-N] eta [+V] ezaugarrien bidez), eta subjektua ez dute sartzen azpikategorizazioaren barruan. Aditz-sarrerek ez dute azpikategorizazioinformaziorik; horren ordez, sarrerek adierazle bat dute, eta adierazle horren bidez, aparteko erregela batean definituta dagoen azpikategorizazio-eskema batekin jarriko dute harremanetan. Horretaz gain, meta-erregelak deritzanak proposatzen dituzte, eta horren bidez egitura sintagmatikoen gramatika osatzen da. Montague-k (1970) proposatzen duen semantikako eredua erabiltzen dute, eta semantika eta sintaxiaren arteko harremana erregela sintaktiko eta semantikoen arteko korrespondentziaren bidez gauzatzen da. Hala ere, predikatuen adiera ez da inon adierazten, eta besterik gabe sarreran horri erreferentzia egiten dion operatzaile bat (’) ezartzen dute. Hauxe litzateke zeramazkieten pieza lexikalari legokiokeen sarrera:
46 erregela lexikalen bidez lortzen dira eta objektu-multzo bati aplikatzen zaizkie. Baina badu berezitasun bat goiko bien aldean: ezaugarri-egiturak tipoka, motaka sailkatuta daude, eta gainera modu hierarkikoan, pieza lexikoen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta semantikoen arabera. Honela, mota baten azpian dauden azpimotek mota nagusi horren ezaugarriak heredatuko dituzte beren propioak izateaz gain. Honen bidez, erredundantzia asko jaisten da, eta sarrera lexikalen informazioa sinplifikatu egiten da. Sarrerako informazio sintaktiko eta semantikoa indize batzuen bidez erlazionatzen da, honela bi modulu hauen arteko harremana argitan utziz. Ikuspegi hierarkiko hau, Pustejovskyren planteamenduetara hurbiltzen da. Hautatutako eredu semantikoa, berriz, Barwise & Perry-rena (1983) da. Hona zeramazkieten aditzaren sarreratzat joko litzatekeena:
hartzailea (3)
II.4 Ondorioak Ikusi ditugun eredu guztiak aztertuta, esan dezakegu, batetik, guztiak ados daudela azpikategorizazioaren kontzeptua ulertzean, eta bestetik guztiak ez datozela bat azpikategorizazioa zein hizkuntza-ataletan definitu behar den eta nola. Horretaz gain, teoria bakoitzean sakonki lantzen den atalaren arabera, azpikategorizazioa lantzeari garrantzi gutxiago edo gehiago eman zaio. Ikus ditzagun laburki aipatutako hiru alderdi hauek: • Adostasuna azpikategorizazioaren kontzeptua ulertzean Teoria guztietan azpikategorizazioaren kontzeptua berdina da: pieza lexikalen gauzapen sintaktikoa. Hala ere, aditz batek —edota beste pieza lexikal batek— X elementu “azpikategorizatzen” dituela esatean, gauzapen sintaktikoa baino gauza gehiago adierazten da. Izan ere, lexikoan dauden ezaugarriak nahasten dira, argumentuen kategoria sintagmatikoari, argumentuen tasun semantikoei eta argumentu kopuruari dagozkion zehaztapenak ulertzen baitira bere baitan. Azpikategorizazio-informazioa ematea eta beraz “azpikategorizazioa lantzea”, berez, pieza lexikalek, bere baitan duten orotariko informazioa kontuan hartuta, esaldian gauzatzerakoan hartzen duten itxura sintaktikoaren errepresentazioa da. Hori dela eta, esan daiteke, pieza lexikalaren sakoneko errepresentazioa azaleratzeko modua adierazten duela. • Ezadostasuna: azpikategorizazioaren informazioa hizkuntzaren zein ataletan definitu behar den eta nola Gauzapen sintaktikoa, teoria desberdinen arabera, zenbait ezaugarrik baldintzatzen dute, eta hori dela eta azpikategorizazioaren informazioa hizkuntzaren atal desberdinetan kokatu izan da. Ikuspegi tradizionalean, lexikoko ezaugarritzat jotzen zen, eta zehaztapen horiei esker gramatikako erregela orokorretan murriztapenak aplikatzen ziren forma zuzenera iristeko. GB teorian, informazio hori printzipio semantiko eta sintaktiko orokorren bidez lortzen da. Printzipio hauek, besteak beste, pieza lexikalen rol tematikoak, hauen arteko hierarkia eta gauzapen sintaktikoa arautzen dituzte. Ondorioz, azpikategorizazioa lexikoan zehaztea ez da beharrezkoa. Azken joeretan, berriz, lexikoak protagonismo handia hartzen du eta ezaugarri asko biltzen dira bertan. Azpikategorizazioa, ezaugarri hauen guztien konbinazioaren fruitu izango
48 da, eta pieza lexikalaren balio bakoitzari egokituko zaio. Hala, gehienek lexikoko ezaugarri gisa landuko dute. Sistema gehienek, hala ere, lexikoko informazioaz gain, erregela lexikoak proposatzen dituzte (normalean objektu mota baterako), eta horien bidez bestelako egitura sintaktikoak eratzen dituzte. • Azpikategorizazioaren azterketari ematen zaion garrantzia Eredu tradizionalean aztertzen ziren egiturak aditz iragankorrak eta iragangaitzak bereiztera mugatzen ziren, objketua hartzen zuten ala ez kontuan hartuta. GB eta bere ildotiko ereduetan batez ere IS kategoria sintagmatikoaz osatutako egiturei erreparatzen zaie; hala, aditz iragankorrak, aditz ez-ergatiboak eta aditz ez-akusatiboak dituzte aztergai batez ere. Jackendoffen ereduan, jadanik aditzen jokamolde anitzari erreparatuta, azterketa sakona egiten da sarreren ELKak definitzen, baina, esan dugun bezala, helburu horri lotuegia-edo, korrespondentzia sintaktiko batzuk baino ez ditu kontuan hartzen, eta alderdi hori, azkenean, ez du bestea bezainbeste lantzen. Pustejovskyren saioak dirudi gauzapen anitz hau bideratzeko mekanismoak gehien aztertzen dituena. Ustez, gauzapen honetan eragina duten ezaugarri guztiak kontuan hartuta, lexikoaren eredu konplexua proposatzen du, printzipio multzo baten bidez sarrera bakoitzari dagokion gauzapen sintaktikoa egokituz. LFG, HPSG eta GPSG formalismoetan, lexikoan definitzen diren egituretan, aditzen jokaera propotipikoa hartzen dute oinarritzat, eta erregela lexikoen bidez ere egitura sintaktiko prototipikoak analizatzera mugatzen dira batez ere (inpertsonala, pasiboa). Argi dago, orduan, zein eredutan murgiltzen garen, gauzapen sintaktiko hau baldintza gehiagoren edo gutxiagoren baitan dagoela, eta egitura bat edo bestea analizatzeari ematen zaiola garrantzia. Esandako guztiak argi uzten du pieza lexikalen barne-osaketa oraindik ikertze bidean dagoela, eta ikusitako teorien azpian ideia antzekoa nabarmentzen dela: pieza lexikalek hainbat ezaugarri mota dituzte beren baitan, eta ezaugarri horien guztien arteko harremanek, pieza lexikalaren gauzapen sintaktiko egokia baldintzatzen dute. Hala ere, ez dira irizpide garbiak ematen aditz batentzat zein egitura diren esanguratsuak jakiteko, eta ez dira adierazten ere aditz beraren egitura sintaktiko desberdinen arteko harremanak, edo harremanik baden ere. Azkenik, ez da argi geratzen ere pieza lexikal baten deskripzioa egiteko zergatik erabiltzen diren ezaugarri batzuk eta zergatik jotzen dituzten pertinentetzat; hainbat motako ezaugarriak deskribatzen dira, baina euren arteko elkarreragina ez da formalizatzen. Vázquez et al.-ek (2000) ere hutsune berak ikusten dituzte:
51 III AZPIKATEGORIZAZIOINFORMAZIOA CORPUSETIK ERAUZTEKO EMANDAKO PAUSOAK Aditzek egitura sintaktiko ugari izan ditzaketela jakinda, eskuzko azterketa egin bitartean eta paraleloki, hori bera automatikoki eskuratzeko saioak egin ditugu; izatez, gaur egun beste lan-ardatz nagusietako bat da taldearen ikerkuntzan. Hori azaltzeko, lehenik eta behin, gogora ditzagun euskararako garatu ditugun oinarri eta tresnak, eta zein emaitza sintaktiko lortzen ditugun horien bidez. III.1 Ibilbide konputazionala Hitzak esaldietan aztertzeko, ondoko pausuak emanak ditugu: a) Esaldiko hitz bakoitza morfologikoki segmentatzeko eta analizatzeko informazioa dugu EDBLn (Euskararen Datu-Base Lexikalean) (Aldezabal et al., 2001a). Pieza lexikal bakoitza bere kategoria eta azpikategoria lexikal edo morfosintaktikoaren arabera sailkatuta dago (kategoria morfosintaktikoak direnak, kategoriaz gain, dagokien informazioz hornituta daude: Kasua, aspektua, numeroa, mugatasuna, funtzioa…), eta pieza hauen arteko lotura (morfotaktika) bideratzeko moduan antolatuta dago, Koskenniemi-k (1983) garatutako Bi Mailatako Morfologiaren arabera (Alegria, I. 1995, Urkia, M. 1997). Hau da, morfemen arteko lotura lexikoan gauzatzen da, morfema-segidetan murriztapenak ezartzen dituen aipatutako bi mailatako formalismoari jarraituta. Honekin, hitz mailako osaera morfologikoa lortzen dugu.
52 b) Datu-basean dauden morfema eta morfema-kateaketa hauek, hitz batek analisi bat baino gehiago izatea dakar emaitza gisa; hots, anbiguotasuna. Eta ondorioz, hizkuntzaren analisi automatikoan aurrera joan ahal izateko, anbiguotasun hori ebatzi beharra dago. Anbiguotasun hori ebazteko, Constraint Grammar (CG) Formalismoa (Karlsson et al., 1995) —euskarazko lanetan Murriztapen Gramatika (MG)— hautatu da Ixa taldean Formalismo honek, testuinguruan oinarritutako erregelak definituz, hitzen interpretazioak murrizten ditu, eta interpretazio zuzenarekin geratzea du helburu. Kategoria mailan ia erabatekoa da desanbiguazioa, baina bestelako ezaugarriak sartzen direnean jokoan, hala nola, Kasua edota funtzioa, anbiguotasun guztia ebaztea ezinezkoa da, bestelako informazioa baita beharrezko. Beharrezko informazio horren artean, hain zuzen ere, aditzak beharrezko dituen elementuen zehaztapena dugu, azpikategorizazio-informazioa. c) Hala eta guztiz ere, desanbiguazio fasea erabatekoa ez izan arren, eta azpikategorizazioaren informazioaren beharra dagoela kontuan izanda, aurrera egin da sintaxian, eta horretarako bi bide segitu dira. Batetik, MG formalismoaren hedaduraz sortu den egoera finituko sistema (Tapanainen, 1996); eta bestetik, baterakuntzan oinarritutako PATR II formalismoa (Shieber, 1986). Lehenengoak, morfemen funtzioan oinarrituta, sintagmak osatzeko etiketa berriak sortzen ditu, esaldia morfosintaktikoki etiketatuta geratuz (Aduriz, 2000; Arriola 2000; Aduriz & Ilarraza, 2003). Bigarrenak, morfemen lexikoko ezaugarriak erabiliz, baterakuntza-erregelak definitzen ditu, eta erregela hauetan hitz mailako nahiz sintagma mailako loturak bideratzen dira, baterakuntza-ekuazioak baliatuz (Gojenola, 2000; Aldezabal et al., 2003a, Aldezabal et al., 2003b). Honen bidez, esaldiak partzialki etiketatuak geratzen dira. d) Formalismo hauek aplikatuta lortzen diren emaitzak ez dira erabilgarriak. Batetik, desanbiguazio morfologikoaren pausuan zenbait interpretazio desanbiguatzeke geratzen direlako, eta bestetik, baterakuntzan oinarritutako gramatikak, esaldiko elementuen arteko konbinazio ugari (egiturazko anbiguotasuna, alegia) eragiten dituelako. Hori neurri batean ebazteko, automata eta trasduktoreetan oinarritutako egoera finituko teknika aplikatzen da, eta horren bidez, anbiguotasuna asko jaistea lortzen da. (Aldezabal et al., 1999b, Aldezabal et al 2000, Aldezabal et al, 2001b). Gauzak honela, corpus bateko esaldi bat sintagmaka analizatzen dugu, eta sintagma horrek bere baitan duen informazio morfosintaktiko guztia dugu eskura. Batzuetan, hala ere, sintagma batzuek interpretazio bat baino gehiago dute, desanbiguazio morfosintaktikoa ez delako erabatekoa izan. Ikus dezagun lehenengoz prozesu hori orokorrean irudi batean, eta ondoren, adibide baten gainean aplikatuta (anbiguotasuna albo batera utzita).
III.1 irudia: Esaldia analizatzeko sistemaren eskema orokorra.
III.2 irudia. Analizatzailearen emaitzaren adibide bat.
Aditza + inguruko sintagmak Egoera finituko analizatzailea Baterakuntzan oinarritutako analizatzailea Esaldia Analisi eta desanbiguazio morfologikoa
54 III.2 Azpikategorizazio-informazioa corpusetik erauzteko emandako pausoak Emaitza hauek izanda, hainbat aukera daude aditzei buruzko informazioa erauzteko, baina metodoen eta baliabide estatistikoen baliagarritasuna oso aldakorra izan daiteke hautatzen den abiapuntuko datuen arabera. Horregatik, lehenik eta behin, datu horiek ahalik eta modu baliagarrienean jarri nahi izan ditugu. III.2 puntu honetan, hortaz, gure tresnen bidez azpikategorizazio-informazioa erauzteko zein aurreprozesu aplikatzen ditugun eta horrela zein informazio lagungarri lortzen dugun aztertuko dugu (Aldezabal et al., 2001c). Era berean, azpikategorizazio-informazioa osatzeko zein behar dauden erakutsiko dugu. Besteak beste, ateratzen ditugun emaitza estatistikoak oraindik ez direla nahi bezain baliagarriak, eta darabilzkigun baliabide automatikoez gain, bestelakoak ere (horien artean tesi-lan honetatik aterako diren emaitzak) beharrezkoak direla agerian jarriko dugu. III.2.1 Erauzketa automatikorako aurreprozesuak Hiru dira aplikatu ditugun aurreprozesuak, ondorengo ataletan aztertzen ditugunak. III.2.1.1 Kasu-bilketa Lehenik eta behin, gure lexikotik eta gramatikatik sortzen diren Kasuekin multzoak egin ditugu, guk Kasu-bilketa deitu duguna. Guztira landuta dauzkagun 88 Kasuak 47 Kasu orokorragoetara ekarri ditugu23. Hemen azpimarratu behar dugu Kasu terminoa zentzu orokor batean erabiltzen dugula, ondorengo guztiak sartzen baititugu kontzeptu berean24:
23 EDBL euskararen datu-base lexikala, esan dugun bezala, etengabe aberastuz eta egokituz goaz, ikerketalanetatik ateratzen den informazio eta behar berriei erantzuteko, alde batetik, eta Oracle datu-base sistemak dituen hobekuntzetara egokitzeko bestetik. Horrek datu-basearen bertsioak markatu behar izatea eskatzen du, egiten diren aplikazio desberdinek zein datu maneiatzen dituzten argi izateko. Azpikategorizazioaren informazio-erauzketari dagozkion esperimentu hauek EDBLren 2.2.1 bertsioaren gainean egin dira. Bertsio honetan, 55 Kasu daude landuak, gainontzeko guztiak sintaxiko tresnen bidez osatzen diren Kasu konplexuak dira. 24 Jakin badakigu Hizkuntzalaritza Teorikoan Kasuak eta postposizioak bereizi egiten direla, lehenengoak izensintagmen zilegiztapenak diren aldetik (zilegiztapen hau aditzarekiko komunztadura bidez egiten delarik), eta bigarrenak lexikoak diren aldetik (PS osatuz). Guk, horrelako bereizketan sartu gabe, esaldian ageri diren sintagmak zein markaz edo atzizkiz agertzen diren aztertu nahi dugu, eta marka edo atzizki horri oro har erreferentzia egiteko baliatu dugu Kasu terminoa. Horretaz gain, Baterakuntzan oinarrituta garatu dugun analizatzaile sintaktikoan (Gogenola, 2000; Aldezabal et al., 2003a eta 2003b) ISK sinboloa (izen sintagma kasuduna) darabilgu unitate sintaktikoari erreferentzia egiteko, eta, hain zuzen, Kasu horren baitan sartzen ditugu deklinabide-atzizki oro. Azken batean, garrantzitsuena iruditzen zaigu argi uztea lan honetan zer adierazi nahi izan dugun Kasu terminoaren bidez. Hala ere, etorkizunean aztertzekoa da elementu hauek guztiak besarkatzen dituen etiketa egokiago bat erabiltzea: flexio-atzizki edo sintaxi-atzizki, esaterako.
55 (a) gramatikaltzat jotzen diren Kasuak —ergatiboa, absolutiboa eta datiboa— nahiz gainontzeko deklinabide-atzizkiak (inesiboa, ablatiboa…) (b) euskal gramatiketan postposizio deitzen dituztenak; azken batean, deklinabide-kasu konposatutzat har daitezkeenak (bidean zehar, etxetik at…) (c) mendeko perpausak osatzen dituzten atzizkiak, sinple nahiz konposatuak (duela, duenean, duen bitartean…)25. Kasu hauen artean bilketa egiteko, esaldian izan ohi duten funtzioan eta balio semantikoan oinarritu gara. Hau da, Kasuek esaldian funtzio eta balio semantiko bertsua dutenean, bildu egin ditugu. Esaterako, denborari erreferentzia egiten dioten mendeko Kasu guztiak (-nean, -t(z)ean, -rako, -terakoan, -takoan, -ino, -netik eta -neko) Kasu bakartzat jo ditugu, guztiak denb izendaturiko Kasu orokorragoaren bidez adieraziz. Jakina da, halere, tesi-lan honen II. puntuan ikusi dugun bezala, funtzio eta balio semantiko bera duten elementuak zehaztea zaila dela. Horregatik, zalantza izan dugunean, bereizteko joera hartu dugu. Esaterako, ez dugu Kasu-bilketarik egin mendeko Kasuen eta deklinabide-kasuen artean; bai, ordea, deklinabide-kasu sinpleen eta Kasu konposatuen artean, gutxitan bada ere. Hemen aurkezten duguna, honenbestez, lehendabiziko hurbilpenean egindako bilketa da, printzipioz gure lanerako baliagarri izango delakoan egindakoa. Bildutako multzo bakoitzerako, izen bat edo parafrasi bat hautatu dugu, eta bakoitzerako laburdura bat erabili dugu (arestian aipatutako denb genuke horietako bat), lan honetako hainbat ataletan nahiz C eranskinean erabiliko direnak, hain zuzen. Beheko taulan (III.3 irudia) ikus daiteke zein izen edo parafrasi erabili dugun bildutako Kasu bakoitzerako, zein laburduraz adierazi dugun, eta zein Kasu biltzen diren bere baitan. Oro har, Kasu konplexuak dira parafrasien bidez adierazi ditugunak.
25 Mendeko Kasu konposatuak ez ditugu berez konposatu gisa landuak gure tresnetan, baina hauxe da horiek biltzeko egiten dugun proposamena. Bestetik, esan behar dugu, konpletiboak ez diren mendekoak ia gehienetan ez direla azpikategorizatzen. Horrek esan nahi du azpikategorizazioaren erauzketari begira ez dutela zeregin handirik.
26 ine_post, ala_post, abl_post eta ins_post moduko laburdurek ondokoa adierazten dute: Kasu konposatuaren balioa, etiketaren lehen parteak adierazten duen Kasu sinplearen antzekoa da (adib., ine_post 1-en balioa ine-k izaten duenaren antzekoa da). Aldiz, en_aurka eta i_buruz modukoetan, en eta i horrek adierazten dute postposizioa osatzeko lehenengo sintagmak genitiboa edo datiboa behar duela. Halaxe definitu eta izendatu ziren Gojenolaren (2000) tesi-laneko gramatikan, eta guk hemen bere horretan erabili ditugu. Hona ine_post 1 eta en_aurka Kasu konposatuen adibide bana: Ikasle asko lehiaketatik at geratu dira
59 III.2.1.2 Kasuen berreskuratzea kate sintaktikoetan Aditz laguntzaileak Kasu ergatibo, absolutibo eta datiboaz gauzatzen diren osagai sintagmatikoei egiten die erreferentzia. Hala, testuan sintagma hori esplizituki agertzen ez bada ere, aditz laguntzaileak horri buruzko informazioa ematen digu, eta jakin badakigu elementu hori eliditua egon arren, aditz horri dagokiola (pro-drop hizkuntzen ezaugarria); hots, berreskura daitekeela. Hau, ordea, ez da beti gertatzen, aditz ez-ergatiboetan, aditz laguntzailean absolutiboaren marka ageri den arren, ez dagoelako sintaxian eliditua. Horren ondorioz, absolutiboa ez dugu inoiz berreskuratu aditza iragankorra denean. Hau kontuan hartuz, ondoko kate sintaktikoetan egin dugu berreskuratzea: • Aditz laguntzailea DU motakoa bada, ergatiboa beti berreskuratzen da. Esan beharra dago, fenomeno meteorologikoak adierazten dituzten aditzen kasuan, berreskuratze hau okerra izango dela, jakin baitakigu hauetan subjektua ez dela inoiz agertzen sintagmatikoki errepresentatua. Hala ere, horrelako aditzak ez direnez gehiegi eta a posteriori detektatzen errazak direnez, Kasu ergatiboa orokorrean berreskuratzea kaltegarria baino gehiago onuragarria delakoan gaude. • Aditz laguntzailea DIO motakoa bada, ergatiboa eta datiboa beti berreskuratzen da. • Aditz laguntzailea ZAIO motakoa bada, datiboa eta absolutiboa beti berreskuratzen dira. Hemen aipatu behar da, aditz batek bere erabileraren batean objektu gisa mendeko esaldi bat hartzen duenean, absolutiboa oker berreskuratzen dela. Horrela jokatu dugu, horiek a posteriori detektatzea erraza dela uste dugulako. • Laguntzailea DA motakoa denean, absolutiboa beti berreskuratu da. Hemen ere badago kasu bat oker egingo duguna: aditza iragangaitza izanik inpertsonalean erabilita dagoenean. Hauek ere, hortaz, a posteriori tratatzekoak izango dira. III.2.1.3 Aldez aurretik bazterturiko kate sintaktikoak Azkenik, gure tresna sintaktikotik eratorritako zenbait akats (besteak beste, azpikategorizazio-informazioa ez edukitzearen ondorioz, mendeko perpausaren eta perpaus nagusiaren elementuak oker banatzeagatik) aldez aurretik baztertzen ditugu. Zenbait Kasu eta aditz laguntzaile esaldi berean ezin dira agertu. Ondokoetan, hain zuzen: • Kasu ergatibo bat ezin izango da inoiz agertu ez DA motako aditz laguntzaile batekin, ez eta ZAIO motako batekin. • Aditz berari bi ergatibo edo bi datibo egokitzea ezinezkoa da. • Bost sintagma baino gehiagoko egiturak ez dira ohikoak izaten, eta ia beti erroreren baten fruitu dira. Ondorioz, bost sintagma baino gehiago dituzten esaldiak baztertu egin ditugu.
60 III.2.2 Emaitza estatistikoak Aipatutako prozedura hauek aplikatu ostean, esan bezala, aditz bakoitzerako zenbait datu estatistiko atera daitezke, eta gure helburuaren arabera batzuk edo besteak interesatuko zaizkigu. Tesi-txostenean jarri ditugun helburuetara gehien hurbiltzen direnak ondokoak dira27: 1- Aditz-adibide guztietan agertu diren Kasuen maiztasuna eskura daiteke. Ikus, esaterako, abestu, abiatu, apurtu, bete eta ahaztu aditzen emaitzak:
27 Datu estatistiko hauek 2002ko maiatzaren 22an lortutakoak dira.
ahaztu-tea_konp % 3,5600 ahaztu-ten_konp % 1,4400 ahaztu-dat % 2,8581 ahaztu-denb % 0,4167 ahaztu-ine % 5,0000 ahaztu-erg % 35,0326 Emaitza hauek begiratuta, zera da esan dezakeguna: • abestu aditzean erg, abs eta ine direla maiztasun handieneko Kasuak (ordena horretan) • abiatu aditzean abs, abl, ine eta erg direla maiztasun handienekoak (ordena horretan) • apurtu aditzean abs, erg eta soz direla maiztasun handienekoak (ordena horretan) • ahaztu aditzean abs, erg, ine eta ela_konp direla maiztasun handienekoak (ordena horretan) Datu hauek interesgarriak dira jakiteko delako aditzak zein Kasu “nahiago” izaten duen. Baina Kasuak bakarka aztertzea (eta ez konbinazioka), informazio osatugabea eskaintzen du. Izan ere: • ezin da jakin abiatu, apurtu, bete eta ahazturen abs guztiak zein erabilerari dagozkion: iragankorreko objektuari edo iragangaitzeko subjektuari. Beste era batera esanda: ez dakigu abs erg_abs konbinazioan agertu den edo abs soil gisa. Abesturen kasuan ez dago zalantzarik abs objektua denik, guk jakin baitakigu abs beti objektua dela aditz honekin; baina izatez arazoa berdina litzateke.
29 Hauxe da IV.7 adibidea: …beharrrezko ikusi zen Pirineotako bazter honetan erakunde bat sortzea. 30 Ez dugu uste Gojenolak ematen duen adibidea egokiena denik azpikategorizazioaren bidez konpon litekeen kasua errepresentatzeko. Egokiago deritzogu tesi honen sarreran aipatu dugun adibideari: Haurra ikastolara eraman zuen futbolean jokatzeko. Adibide honek Gojenolak dioena egokiago azaltzen duela uste dugu.
66 Gainera, argumentu eta adjuntuen arteko banaketa sintaktikoki egin ote daitekeen argitu gabeko kontua da oraindik… Gojenola, 2000: 115 III.3 Ondorioak • Azterketa bibliografikoan ikusi dugunez, aditz baten azpikategorizazioa lantzea beharrezkoa da sintaxi osoa lantzeko pausuetako bat bezala. Baina bestetik, ez dago argi —edo bederen ez dago bateratasun handirik— non, nola eta zein ezaugarrik baldintzatzen duten hori. • Prozedura automatikoen bidez datu interesgarriak lortzen dira, baina esan dugun bezala, aditzen portaera sintaktiko esanguratsua emateko informazioa falta dute. • Ixa taldean dugun lexikoiari dagokionez (EDBL), pieza lexikalen kategoria, azpikategoria eta hitz mailan onartzen diren kateatze-aukerak (morfotaktika) baino ez ditugu definituta (Aldezabal et al., 2001a). Argi dago, beraz, oso urrun dagoela II kapituluan zehar ikusi ditugun lexikoien osaera konplexutik, eta ez diela inolako erreferentziarik egiten hautatzen dituen osagaiei. Horrek esan nahi du, etorkizun hurbilean aditzen lexikoia osatu nahi badugu, asmo xumeagoetara zuzendu behar ditugula gure esfortzuak. Alegia, jakinda ere idealena teorikoki proposatu diren lexikoietan egon daitekeela, praktikotasunak, helburuak mugatzera garamatza. Lehenik eta behin guri interesatuko zaiguna da esaldi mailan osagai horiek izango duten forma zehaztea. Azken batean, azpikategorizazioaren informazio hertsira alderatzen gara. • Honek guztiak Levinen lana kontuan hartzera eraman gaitu. Autore honek, esan bezala, metodologia interesgarria eskaintzen du. Izan ere, aditzen osaeraren konplexutasunaz jabeturik, konplexutasun hori aditzen azaleko gauzapen sintaktiko desberdinek eta hauek osatzen duten alternantziek islatzen dutela argudiatzen du. Gainera, alternantzia berak konpartitzen dituzten aditzek talde semantikoak osatzen dituztela defendatzen du. Hori dela eta, lehenik eta behin alternantzia-egiturak aztertzen ditu, eta gero, horietan oinarrituta, aditz multzoak proposatzen ditu. Pieza lexikalen osaera espezifikatzea, berriz, hori egin osteko lan gisa uzten du. Bere lanak, beraz, interes bikoitza du: • batetik, aditzen egitura sintaktiko asko aztertzen dira, eta egiturotan parte hartzen duten osagai sintaktikoak elementu azpikategorizatuak direla suposatzen da. Eta
67 hau bibliografian ikusitako hutsune bat betetzera dator: egitura sintaktiko ohikoez gain, beste hainbat ere tratatzen dira. • bestetik, egitura hauek aditz multzoei aplika dakizkieke. Horrek esan nahi du egitura bakoitza zein aditzei egokitzen zaien zehaztuta, lexikoa sinplifika daitekeela erredundantzia ebatziz. Hots, bere azterbidea lexikoia antolatzeari begira dago. Horregatik bere lana sakonki aztertu, eta eskaintzen dituen abantailak eta desabantailak neurtu nahi izan ditugu. Gainera, esana dugun bezala, Levinen lana beste hizkuntza batzuetako aditzak aztertzeko abiapuntu izan da; gaztelania eta katalanerako (Taulé, 1995); frantseserako (Saint Dizier, 1995); alemana, koreera eta bengalerako (Jones et al., 1994), besteak beste. Gaztelania eta katalanerako ikerketa-lanek, gainera, aipamen berezia merezi dute, hauen autoreekin dugun lankidetza-harremana dela medio, gertutik ezagutzeko aukera izan baitugu; areago, askotan, hauen eskarmentua gure ikerketa-lanen gidari izan da (Vázquez et al., 2000). Hurrengo atalean, beraz, autore honen lana albait sakonkien aztertuko dugu. Azterketa sakon honen ondoren ikusiko dugu Levinen lanak hutsuneak dituela, eta ondorioz alternantzia kontzeptua egokitu eta aditzak kontzeptu zehatzago horren arabera aztertu behar direla, benetan semantikoki esanguratsuak izango diren aditz multzoak erdiesteko.
69 IV ABIAPUNTUA: LEVIN-EN VERB CLASSES AND ALTERNATIONS (1993) LANAREN AZTERKETA IV.1 Oinarri teorikoak IV.1.1 Ezagutza lexikala Esana dugu dagoeneko autore honek sintaxiaren eta semantikaren arteko elkarrekintza defendatzen duela, eta sintaxi-egiturak hartzen dituela bere helburua lortzeko —alegia, talde semantikoak osatzeko— abiapuntu. Horren arrazoia, bere liburuko sarrera mardulean agertzen du, gizakiak bere baitan duen ezagutza lexikalaz jarduten duenean. Levinen ustez, hiztunek pieza lexikoak erabiltzen dituztenean erakusten duten ezagutza kontuan hartuta, hitz bakoitzaren ezaugarri espezifiko eta idiosinkrasikoetatik harantzago doan beste ezagutza orokorrago bat dago, eta ondorioz, pieza lexikalen azterketa osotasun-ikuspegi batetik egin beharra dagoela azpimarratzen du. Autore honen ustez, hiztun natibo bat gai da hizkuntzako hainbat fenomenoz jabetzeko: • Batetik, gai da aditz batek onartzen dituen egitura desberdinak —batzuetan adieraaldaketa dakartenak— erlazionatzeko eta, aldi berean, zein aditzek zein egitura onar ditzaketen eta zeintzuk ez esateko. Berak aipatzen duen adibide arrunt batera joz, hiztun batek badaki poltsa hautsi da eta ahizpak poltsa hautsi du esaldiak erlazionatuta daudela, eta bata bestea bezain zilegi dela; baina, era berean, badaki, poltsa agertu da esaldia zuzena izanik ere, *ahizpak poltsa agertu du esaldia ezinezkoa dela, eta ez dagoela lehenengo adibideen arteko erlazio bera; alegia, badaki bata (hautsi) iragankor nahiz
71 aditz bat multzo jakin batekoa dela uste duenean, egitura batzuekin baino ez du onartzen edo aurreikusten. Hots, halako multzo semantikoa, halako jokaera sintaktikoa. Honi segituta, esanahi jakin bateko aditzak biltzen dituen egitura desberdin horiek aztertzea izango da esanahi hori eskuratzeko bidea eta giltza. Hain zuzen ere, hiztunak lehendabizikoz agertu zaion aditz bat ezagutzen ez duenean, zein egituratan agertu den ikusi ondoren, egitura berori onartzen dutenen multzokotzat hartzen du intuizioz. Baina nolakoa da delako semantika horren izaera? Izan ere, whistle, roar eta bark aditzen bidez ikusi dugunez, hasiera batean “antzekoak” diruditen arren, ez dute jokaera bera azaltzen. Nola definitzen da aditzak batzen dituen “semantika” hori? IV.1.2 Alternantziak eta osagai semantikoak Levinek, beste hizkuntzetan ere aztergai izan diren break (‘hautsi’), cut (‘moztu’), hit (‘jo’) eta touch (‘ukitu’) aditzen bitartez ilustratzen du semantika konpartitze horri dagokion ideia. Azter dezagun, laburki34. Lau aditz hauek subjektu eta objektu gisa gauzatzen diren bi argumentuko aditz iragankorrak dira: Margaret cut the bread (‘Margaretek ogia moztu zuen’) Janet broke the vase (‘Janetek lorontzia hautsi zuen’) Terry touched the cat (‘Terryk katua ukitu zuen’) Carla hit the door (‘Carlak atea jo zuen’) Hala ere, ez dituzte diatesi-alternantzia berak onartzen. Hala, cut eta break aditzek “Middle alternation” delakoa ametitzen dute; beste biek, aldiz, ez: The bread cuts easily (‘ogia erraz mozten da’) Crystal vases break easily (‘kristalezko lorontziak erraz hausten dira’) *Cats touch easily (‘katuak erraz ukitzen dira’) *Door frames hit easily (‘ate-markoak erraz jotzen dira’) Bestetik, cut eta hit aditzak “Conative alternation” delakoan agertzen dira; break eta touch, aldiz, ez:
34 Adibide bakoitzaren alboan emango dugun euskarazko ordaina literalki ulertu behar da; gure asmoa ez da euskarazkoa zuzena edo okerra den epaitzea.
Honen arrazoia ondokoa da sakonean: alternantzia bera ametitzen duten aditzek osagai semantikoren bat dute batera35, eta hain zuzen ere, alternantzia jakin horiek dira osagai semantikoen berri ematen digutenak.
73 If the distinctive behavior of verb classes with respect to the diathesis alternations arises from their meaning, any class of verbs whose members pattern together with respect to diathesis alternations should be a semantically coherent class: its members should share at least some aspect of meaning. Levin 1993: 14 Hau da, alternantzia bakoitzak osagai semantiko jakin batetiko sentiberatasuna adierazten du edo adieraz dezake; hala, aztergai ditugun lau aditz hauen arteko desberdintasuna arrazoitu ahal izango dugu baldin eta agertzen dituzten alternantziak osagai semantikoren batekiko sentiberak badira. Levinek, segidako azalpenean, alternantzia hauek “ezkutatzen” dituzten osagai semantikoak azaltzen ditu. Hala, eta azalpena sinplifikatuz, “Body-part possessor ascension alternantziak, aditzek aditzera ematen duten gertakizunean kontaktua dagoela adierazten du. Break aditzak alternantzia hori erakusten ez duenez, osagai semantiko hori bere berezko esanahiaren parte ez dela esan nahi du; hau da, haustearen ekintzak ez duela nahitaez kontaktua eskatzen, nahiz eta askotan horrela gertatu. Hortaz, dirudienez, “Body-part possessor ascension” alternantzia erakusten duten aditzek kontaktuaren nozioa dute berezko esanahian. “Conative” alternantziak, berriz, mugimendua eta kontaktua adierazten du. Horregatik onartzen dute hit eta cut aditzek. Aldiz, touchek kontaktua bakarrik adierazten duenez eta breakek ez mugimendua ez kontaktua, ez batak ez besteak ez dute alternantzia hau erakusten. Honi segituta, mugimendu hutsa adierazten duten aditzek ere alternantzia hau ez onartzea espero izatekoa da; eta izatez, halaxe dela dio Levinek (Jean moved the table ‘Janek mahaia mugitu zuen’, baina *Jean moved at the table ‘Janet-ek mahaian mugitu zuen’). “Middle” alternantziari dagokionez, azkenik, egoera-aldaketa adierazten duten aditzek erakusten dutela dio. Hala, touch eta hit aditzek alternantzia hau erakusten ez dutenez, egoera-aldaketarik adierazten ez dutela ondoriozta daiteke; alderantziz, break eta cutek, biek, alternantzia hau erakusten dutenez, egoera-aldaketa aditzak izango dira. Horretaz gain, biek dute, ingelesez, izen eratorri bat (a cut ‘mozketa’ eta a break ‘haustura’), egoera-aldaketa horren emaitza adierazten duena; touch eta hitek osatzen duten izen eratorriek (a touch ‘ukitzea’ eta a hit ‘jotzea’), berriz, ekintza bera adierazten dute, ez emaitza. Hala ere, ikusi dugun bezala, cutek, egoera-aldaketa baino zerbait gehiago adierazten du: kontaktua eta mugimendua (“conative” alternantzia onartzeak erakusten duenez); eta horrek egoeraaldaketa hutseko aditza ez izatea ekartzen du. Breakek, aldiz, “conative” alternantzia ez du onartzen, baina azalpen honetan oraindik aipatu ez dugun “alternantzia kausatibo/inkoatibo” ezaguna onartzen du. Cutek ez, ordea:
74 The window broke / The little boy broke the window (‘Leihoa hautsi da / Mutikoak leihoa hautsi du’) Margaret cut the string / *The string cut (hizpide dugun interpretazioan) (‘Margaretek haria moztu du / Haria moztu da’) Honek, alternantzia kausatibo/inkoatiboa, egoera-aldaketa hutseko aditzen ezaugarri bihurtzen du. Hots, cutek egoera-aldaketa adierazten du, baina baita aldaketa hori gertatzen den modua ere. Guerssel et al.-ek (1985) halaxe azaltzen dute break eta cut bezalako aditzen arteko desberdintasuna: cut gisakoek modu hori errepresentatzen duen instrumentu edo tresna bat dute beharrezko ekintza gauzatzeko, eta ondorioz baita, halabeharrez, instrumentu hori erabiliko duen agente edo eragilea ere. Hala, cut oinarrian bi argumentuko aditz iragankorra da, eta ondorioz ez da inoiz alternantzia inkoatiboan azalduko. Aldiz, break oinarrian argumentu bakarreko aditza da, gero eragile edo kausa bat erantsita iragankor bilakatzen dena. “Middle” alternantzia, berriz, biek onartzen dute, alternantzia hau irekita dagoelako egoera-aldaketa adierazten duten aditzei, hauek modua agertzen duten ala ez alde batera utzita. Laburbilduz: touch, kontaktu hutseko aditza da; hit, mugimendu baten ondoriozko kontaktu-aditza; cut, ukipenezko mugimendu baten ondorioz entitate baten egoera-aldaketa eragiten duen aditza; eta azkenik, break, egoera-aldaketa hutseko aditza. Semantikak sintaxia baldintzatzen duelako ideia hau ez dela eztabaidarik gabekoa aitortzen du autoreak, eta hain zuzen, zenbait ikertzailek hipotesi honen kontra ematen dituzten adibideak aipatzen ditu. Rosen-ek (1984), esaterako, italierazko russare (‘zintz egin’) eta arrossire aditzak (‘gorritu’) konparatzen ditu, eta biak “gorputzaren prozesuak deskribatzen dituzten” aditz multzokoak izaki, alternantzia desberdinak onartzen dituztela argudiatzen du, russare aditza egitura ez-ergatiboan agertzen baita, eta arrossire, berriz, ezakusatiboan. Levinek adibide berori erabiltzen du ezaugarri semantiko egokiak identifikatzeak duen inportantzia azpimarratzeko. Hasiera batean antzeko diruditen bi aditz hauen arteko desberdintasunek adierazten dute, hain zuzen ere, “gorputzaren prozesuak izatea” ez dela semantikoki esanguratsua. Aditzon arteko desberdintasuna azaltzeko beste modu bat badago, Vendler-ek (1967) proposatzen duenaren ildotik. Ingelesezko snore aditzak jarduera bat adierazten du; blush, berriz, jarduera nahiz egoera-aldaketa interpretazioetara irekita dago. Eta, beraz, jarduera eta egoera-aldaketa izatea dira benetan esanguratsuak. Era berean, talde semantikoak ezin dira bakarrik introspekzioz egin, hau da, hiztegietako definizioetatik antzeman daitekeen semantikatik abiatuz. Batzuetan, gainera, multzo batekotzat ala bestekotzat hartu behar diren ere ez da argi geratzen. Levinek, ingelesezko whistle aditzaren The bullet whistled through the air erabilerarako bi hiztegik ematen duten
36 Alternantzien eta aditz klaseen zenbaketa jarraia da Levinen lanean. Horregatik hasten dira klaseak 9 zenbakiarekin (eta ez 1ekin). 37 Autoreak bere liburuan erabiltzen duen zenbaketa erabiliko dugu hemen alternantziak eta aditz multzoak aipatzean; hori adierazteko, zenbaki bakoitzari L jarri diogu aurretik. Atal honetan ez ditugu itzuliko alternantzien eta aditz multzoen izenak (V.2.3 puntuan, berriz, bai; eta hantxe azalduko ditugu itzultzeko hautatu ditugun irizpideak). Ingelesezko adibidearen azpian euskarazko itzulpena jarri dugu.
80 IV.3.2 Aditz-multzokatzeak ez dira beti egiten konpartitzen dituzten alternantzien arabera Bere teoriaren arabera, alternantzia berdinak erakusten dituzten aditzekin multzo semantiko koherenteak osa daitezke, eta bere liburuko bigarren atalean hori egiten saiatzen da. Baina ikusten dugu hori ez dela beti betetzen: • Esaterako, L 9.1 (Put verbs) eta L 10.1 (Remove verbs) azpisailetako aditzek ez dute desberdintasunik onartzen dituzten alternantziei dagokienez, baina Levinek aparteko taldeetan banatzen ditu. Gauza da L 9.1 azpisailekoek ‘put an entity at some location’ adierazten dutela, eta L 10.1 azpisailekoek, berriz, ‘remove an entity from a location’. Eta hori, azken batean, aditz azpisail horien oinarrizko egituran agertzen den preposizio motak bereizten du. • Bestetik, autoreak esan digu hiztun natiboaren beste gaitasunetako bat prozesu morfologikoez jabetzeko gaitasuna dela. Hain zuzen ere, prozesu morfologiko horiek aintzat hartzearen ondorioz, osagai semantiko bat barneratzen (inkorporatzen) duten aditzak aparteko azpisail semantiko bihurtzen ditu, barneratzen den osagaia desberdina delako. Esaterako, L 10.4.1 (Manner subclass) eta L 10.4.2 (Instrument subclass) azpisaileko aditzek alternantzia berak onartu eta baztertzen dituzte, baina ageri denez, bi multzotan banatzen ditu: L 10.4.1 Brian wiped the fingerprints from the counter Brianek salmahaitik hatz-markak kendu zituen trapu batez L 10.4.2 Carla shoveled the snow from the walk Carlak elurra bidetik kendu zuen pala batez L 9.1 (Put verbs) eta L 9.10 (Pocket verbs) azpisailak ere bereiz jartzen ditu, L 9.10eko aditzek osagai bat barneratzen dutelako: L 9.1 I put the book on the table Liburua mahaian jarri nuen L 9.10 Lydia pocketed the change Lydiak ganbioak poltsikoratu zituen Argi dago L 9.10 moduko aditz eratorriek eta L 9.1 moduko ez-eratorriek argumentu kopuru desberdina dutela azalean, eratorrietan argumentuetako bat aditzean txertatuta dagoelako (euskaraz, gainera, are garbiago ikusten da hori, batzuetan atzizkia ere ageri delako: poltsikoratu). Baina horrek ez du nahitaez esan nahi ez dituztela alternantzia berak onartzen.
83 equally valid classification schemes might have been identified instead of the scheme presented in Part II of the book. Levin, 1993: 17 Beraz, autorea bera jabetzen da egiten dituen klase semantikoak ez direla behin-betikotzat hartu behar, eta aukera asko daudela multzoak egiteko. Ordea, osagai semantiko esanguratsuen identifikazioa sail semantikoak egin osteko lan bezala jotzen badu43, ez dirudi sail semantikoak edonolakoak izan daitezkeenik. Izan ere, osagai semantiko horien zehaztapena oso desberdina izango da hautatzen den talde semantikoaren —eta honenbestez alternantzi(ar)en— arabera. Prozedura honekin, orduan, are ilunago geratzen da alternantzia bat noiz jo behar den esanguratsutzat eta noiz ez. Rebolledok ondo jasotzen du ideia hau: El grupo verbal del que se parta es fundamental para la operatividad de la teoría, ya que según sea un grupo u otro los contrastes de significado variarán, y por consiguiente se establecerán distintos componentes semánticos. Rebolledo, 2002: 7 Gure ustez, orduan, Levinen talde semantikoak ez dira hartu behar osagai semantikoak bereizteko abiapuntu gisa. Horretaz gain, zein alternantzia den esanguratsua eta zein ez zehaztu gabe, multzo semantikoak egitea ez da oso zentzuzkoa gertatzen. Lehenik eta behin, garrantzitsuena izango da zehaztea zeintzuk diren alternantzia esanguratsuak. IV.4 Ondorioak Gauzak horrela, Levinen lana erabilgarri den zalantza sortzen da. Nolanahi ere, berak planteatzen duen oinarri teorikoa beste hainbat autorek ere bere egiten dute. Verb classes and alternantions liburuak dituen alderdi zailez jabeturik, Levinek ilun uzten dituen alderdiak argitzen saiatzen dira, Levinek aipatzen dituen alternantzietatik hizkuntza bakoitzean ageri direnak landuz. Honenbestez, Levinen lana baztertu ez baizik eta moldatu, egokitu egiten dute, eta Levinek zerrendatzen dituen alternantziak delako hizkuntzan aztertzen dituzte. Hori da, esaterako, Saint Dizier-ek (1996) eta Vázquez et al.-ek (2000) egiten dutena. Hori dela eta, Levinen metodologia eta kontzeptzio teorikoa onartuta printzipioz, euskaraz ere saio bat egitea erabaki dugu. Horretarako, esan dugun bezala, talde semantikoak alde
45 Ikusten denez, hiru terminoak, diatesia, diatesi-alternantzia eta alternantzia, gauza bera adierazteko erabiltzen dituzte.
91 Ikus sailkako proportzioak honako irudi grafikoan: Levinen alternantzien proportzioa sailka 1. saila 2. saila 3. saila 4. saila 5. saila 6. saila 7. saila 8. saila
V.1 irudia: Levinen liburuko alternantzien proportzioa sailka. 80 alternantzia hauetatik, 24 ditugu euskaraz. Hain zuzen, horietatik gehienak goian aipatutako multzo nagusietakoak dira; aldiz, autoreak proposatzen dituen L 4., L 6. eta L 8. sailekorik bat ere ez da onartzen; ez eta gainontzeko sailetako zenbait ere. Hona, grafikoki irudikatua, Levinen sail bakoitzean euskaraz onartzen diren alternantzien kopurua: Levinen sail bakoitzean euskaraz onartzen diren alternantzien kopurua 0% 20% 40% 60% 80% 100% 1. saila 2. saila 3. saila 4. saila 5. saila 6. saila 7. saila 8. saila alternantzia-sailak Ez Bai
Ingelesez ageri diren alternantzia asko euskaraz ez egoteko arrazoiak ondokoak dira:
50 Horrelakoxeak dira L 5.1eko zenbait eta L 1.1.2.3 ere. 51 Jo bedi IV.3.1 puntura horrelakoen adibideak gogoratzeko.
52 Gramatikan ageri den izenburuak hori adierazten badu ere (9.2 Aditz motak kasu gramatikalen arabera), aztertzen diren motetan —batzuetan mota terminoa darabilte, beste batzuetan sistema— kasu inesiboa ere aipatzen da (objektu funtzioa duela esanez); edota itxuraz nor sintagma dirudiena berez zenbat galderari erantzuten dion sintagma adberbiala dela ere esaten da. Beraz, gauza desberdinak nahasten dira egindako sailetan. 53 Esan behar da inpertsonala adierazteko beste modu batzuk ere badirela, ez dutenak aditzaren saila aldarazten (ikus Euskaltzaindia, 1993: 211-212, 9.2.2.3 puntua). Bertan irakur dezakegunez, hauetan bestelako murriztapenak dira jokoan; hala nola, perpauseko nor sintagma hirugarren pertsonakoa bakarrik izatea, edota, hala ez izatekotan, subjektua zehazgabea izatea, nahiz eta dute adizkia agertu esaldian. 54 Gure ustez nor aditzei buruz dihardute berez. Izan ere, nor-nork sailekoak DA laguntzailearekin ageri direnean, beti dira inpertsonalak: erabaki asko hartu dira / erabaki asko hartzen dira.
95 Hortaz, esan dezakegu inpertsonaltasuna erraz defini daitekeela aditzaren sail sintaktikoa kontuan hartuta55; alegia, aditzen semantikari inolako erreferentziarik egin gabe. Horrela, araua horrelaxe planteatzen da gramatikan: [Nor (Nork)] -> [nor, inpertsonala]56 Pasiboa eta antipasiboak, berriz, ondoko puntuan aztertzen dituzte: 1.2 Perpaus sailkapena predikatuen arabera. Egiturok azaltzerakoan, aktibotik pasibora edo antipasibora aldatzerakoan gertatzen diren egitura-aldaketak azaltzen dituzte. Laburki esateko —eta euskarazko berezko pasibo eta antipasiboetara mugatuz—, egitura antipasiboek eta pasiboek egitura atributiboa dutela diote. Egitura atributibo horretan subjektu bati buruz predikatzen da. Pasiboan, subjektu hori egitura aktiboko objektua da; antipasiboan, berriz, egitura aktiboko subjektua. Hona gramatikako adibideak: Pasiboa: (106) Anttonek etxe hori egin du Æ (107) etxe hori, Anttonek egina da Antipasiboa:
(110) nik gauza asko ikusi dut Æ (111) ni, gauza asko ikusia naiz Erreziprokoak eta erreflexiboak, esan dugun bezala, izenordainen atalean aztertzen dira gramatikan. Ordea, atal honetan aztertzerakoan, egitura erreziprokoak eta erreflexiboak osatzeko baliabide sintaktiko bakarrari erreparatzen zaio: izenordain erreflexiboa (-en burua) edo erreziprokoa (elkar) duen egitura iragankorrari. Zeharka ordea, gauza bera adierazteko beste baliabidea ere aipatzen da: izenordainik gabeko erabilera (morfologikoki) iragangaitza. Hala, badira aditzak baliabide bakarra onartzen dutenak, eta beste batzuk bi baliabideak onar ditzaketenak. Semantikari dagokionez, hala ere, ez dago argi bi baliabideez osaturiko egiturek berbera adierazten duten ala ez. Hona zer dioen Euskaltzaindiak (1993) bihurkariei buruz: Gaur egun bada joera bat, hala ere, bihurkari hau baztertzekoa. Hori dela eta, zenbait hiztunek nahiago izaten du (103) esan (102) baino: (102) neure burua ikusten dut egunero ispiluan (103) egunero ikusten naiz ispiluan
55 Hala ere, nor-nork eta nor aditzak bakarrik hartzen dira kontuan. 56 Arau hau, hala ere, ez da oso garbia. Izan ere, esan badugu nor saileko aditzetan nor sintagma dela desagertzen dena, nor inpertsonaleko nor hori aukerazko gisa agertu beharko litzateke. Beste gauza bat da nor horrekin adierazi nahi izatea aditzaren laguntzaileak izan modukoa izan behar duela; hau da, nor sintagma egon ala ez izan laguntzailea ageri zaigula. Hala balitz, Nor(Nork) diotenean ere gauza bera pentsa genezake. Hots, aditz laguntzailea *edun (DU) edo izan (DA) duten aditzak adierazi nahi dituztela. Ez dugu uste, ordea, hau zuzena denik; izan ere, nor-nork sailekoak diotenean, aditzak nor eta nork sintagmak —biak— agerian duten aditzei erreferentzia egiten diete.
99 • Bikote hauen artean gertatzen den oposizioa ez da goikoa58 bezalakoa: han nor-nork sistematik nor sistemara pasatu bagara (inpertsonaltasuna eskuratuz horrela), hemen ez. Hemen, alderantzizko zerbait gertatu dela ematen du: badirudi lehenik nor sistema dugula oinarrian eta hortik nor-nork sistemara igaro garela. Ohart gaitezen, nolanahi ere, hasierako nor horrek ez duela nahitaez balio inpertsonala. Konpara ditzagun ondoko bi perpaus hauek: (61) ontzia bete da (62) ontzia gaur saldu da Bigarrena bakarrik da inpertsonala, ikus daitekeenez, ezin baitugu pentsatu, perpaus horien aurrean, zehaztugabeko batek bete duela ontzia. Ontziak bakarrik bete daitezke (kanpoan utzi eta euria egiten badu, esaterako) baina ez dira bakarrik saltzen. Orduan, zer nolako aldaketa suertatzen da “zuritu da” bezalako batetik “zuritu du” bezalakora igarotzen garenean? Edo, bestela esanda, zer alde dago “aitona zaharra hil da” eta “aitona zaharra hil dute” bezalako esaldien artean? Euskaltzaindia, 1993: 209-211 Eta bestetik, egitura iragankorrarekiko harremanarekin du zerikusia. Harreman hori azaltzerakoan, aditzaren lexikoko semantikari egiten zaio erreferentzia. • Aditzen semantika kontuan hartzen badugu, mota askotako aditzak ditugu (informazio hori, hain zuzen, hiztegiak eman behar digunez, ez dugu guk hemen kontuan hartuko, aditzen forma edo itxuran eraginik ez duen bitartean). Horietako batzuk inkoatibo deitzen ditugu. Aditz inkoatiboak dira egoera aldaketa adierazten dutenak, edo ekintzaren hasiera adierazten dutenak: “ontzia bete da” diogunean edo “aitona hil da” diogunean, argi ikusten da hor egoera aldaketa bat suertatu dela: hutsik zegoen ontzia lehenik, eta orain betea dago; aitona bizirik zegoen, baina orain ez da bizi. • Aditz inkoatiboek nork sintagma bat hartzen dutenean, aditzaren ekintza berez suertatu beharrean norbaitek bortxaturik gertatu dela adierazi nahi dugu, aldaketa horrek eragileren bat izan duela edo, esanez. Honenbestez, aditz inkoatiboak aditz arazle bihurtzen direla esan daiteke. Hauxe da euskaraz dugun beste sail aldaketa argi bat: [nor inkoatiboa -> nor-nork, arazlea] […] hemen argi utzi nahi dena da nor aditz baten eta nor-nork aditz baten arteko erlazioa, sarritan, aditz inkoatibo baten eta nolabaiteko aditz arazle baten artekoa izan daitekeela. Euskaltzaindia, 1993: 209-211
100 Honi segituta, aditz inkoatibotik sortutako aditz arazlea aldi berean inpertsonal bilaka daiteke, eta orduan egitura iragangaitza dugunean anbiguotasuna sortzen da (inkoatibo eta inpertsonalaren artean): Nolanahi ere, kontuan izan behar dugu orain nor-nork sistemakoa dugun aditz hau inpertsonal bihur dezakegula, nor erakoa berriro. Baina orduan, jakina, anbiguetatea sortzen zaigu, nor erako aditz honen oinarrian aditz inkoatibo bat (nor sistemakoa) edo aditz arazle bat (nor-nork sistemakoa) inpertsonal bat izan baitezakegu: (63) noiz hiltzen dira zerriak zure herrian? Perpaus horrek bi interpretazio ditu: zerriak berez hiltzen dira, aditz inkoatiboa; edo zehazten ez dugun norbaitek zerriak hiltzen ditu, aditz arazlea. Euskaltzaindia, 1993: 211 Hitz hauetan ikus daitekeenez, aditzek balio inkoatiboa badute (berez suertatzen den egoera-aldaketa edo ekintza-hasiera adierazten badute), aditz inkoatibotzat hartzen dira. Ondorioz, egitura iragangaitza hartzen da oinarrizkotzat. Batzuetan, ordea, eragile bat onartzen da ekintza norbaitek bortxaturik gertatu dela adierazteko; horrek, orduan, nor-nork saileko bihurtzen ditu aditzak. Ondorioz, nor-nork sailekoak inpertsonal izan daitezkeenez, eragilea onartzen duten aditz inkoatiboetan, egitura inpertsonalaren eta inkoatiboaren artean anbiguotasuna sortzen da. Hala ere, berezko balioa inkoatiboa izan eta gero arazle bihurtzeko aukera izatea, ez da guztiz garbi dagoen kontua. Gure ustez, zenbait kasutan (adib. puskatu DA/DU) ez dago garbi nor inkoatiboa edo nor-nork arazlea den jatorrizkotzat jo behar dena. Bi balioak aditzaren lexikoan definituta edukiz gero (hots, erregela lexikoak baliatzeko beharrik izango ez bagenu) ez genuke bata edo bestea aukeratu beharrik izango (puskatu, inkoatiboa eta kausatiboa litzateke). Gauza da azken sail-aldaketa hau azaltzeko semantikari egiten zaiola erreferentzia. “Oposizioa” zertan datzan, berriz, ez da garbi adierazten. Horixe da, hain zuzen, Levinen alternantziak euskaraz aztertzen ditugunean argitzen saiatuko garena. Hemen azaldu dugun guztiagatik, honenbestez, inpertsonalak, pasiboak eta antipasiboak orokorrak direla esango dugu aditz askok onartzen dituztelako, baina ezaugarri sintaktikoak bakarrik islatzen dituztela. Erreflexiboak eta erreziprokoak aditz banakoari dagozkio eta alde horretatik ez dira orokorrak; semantikoki, berriz, ez dago hain argi zer inplikatzen duten. Hori dela-eta, hauek denak ez ditugu alternantzia esanguratsutzat hartu.
101 V.2.2.2 Kasu baztertuak Levinen (2000) alternantzietan Kasu asko agertzen dira eta euskaraz ere argi dago Kasu asko daudela (areago guk automatikoki Kasutzat zer hartu dugun kontuan izanda59). Azpikategorizazio aldetik Kasu guztiak aztertzea oso interesgarria dela dakigun arren, lanari muga bat jarri nahi izan diogu. Horretarako, gure baliabide automatikoetara jo dugu, eta Euskaldunon Egunkariko corpusetik % 1etik gorako maiztasuna erakutsi dutenak bakarrik hautatu ditugu; gure ustez hortxe kokatzen da jauzi kuantitatiboa: % 1,28etik % 0,52ra pasatzen da maiztasuna (ikus V.3 irudia behean). Etorkizunean azterketa zehatzagoak egin ahal izango dira. Oraingo azterketa mugatu honen emaitzak, etorkizuneko azterketen oinarri izango direlakoan gaude. Hona maiztasunari dagozkion emaitzak eta guk hautatutako 9 Kasuak lauki batez bereizita:
59 Gogora dezagun Kasu terminoa zentzu zabal batean erabiltzen dugula. III. kapituluan esan dugunari jarriki, Kasuen artean sartzen ditugu: a) Kasu gramatikalak nahiz gainontzeko deklinabide-kasuak, (b) postposizioak (edo deklinabide-kasu konposatuak) eta (c) mendeko Kasu sinpleak nahiz konposatuak.
60 Oraindaino, Levinek ematen dituen ingelesezko izenak erabili ditugu alternantziak izendatzeko; atal honetan, berriz, euskarazko itzulpena emango dugu. Horretarako, hauxe erabaki dugu: guztiak alternantziak direnez, ez dugu alternantzia hitza erabiliko bakoitza izendatzerakoan, salbu adjektiboz edo aposizioz osatuak direnetan (adib., alternantzia kausatibo/inkoatiboa, alternantzia datiboa, “Middle” alternantzia...). Bestalde, Levinek batzuetan hitz zehatzak erabiltzen ditu alternantziak izendatzeko (Spray/Load alternation); kasu horietan geuk ere hitzok bere horretan utzi ditugu. Azkenik, termino bat itzultzeko zailtasunak izan ditugunean, ingelesezkoa utzi dugu, komatxo bikoitzen artean (adib. “middle” alternantzia). Bestalde, alternantzia hauetan aditz multzoak aipatzen ditu Levinek. Horiek itzultzeko ere hainbat irizpide erabili ditugu: • Levinek aditz sail nagusiak izendatzen dituenean, izen orokorrak erabiltzen ditu gehienetan, eta izen hauek adierari lotuta daude. Adib., L 9 saila: “Verbs of putting”. Horrelakoak izendatzeko, parafrasi hau erabiliko dugu: “‘X’ adierako aditzak” (adibideari jarraiki, “‘jarri’ adierako aditzak”). Zenbait sail orokorren izenak ezagunak dira eta finkatuak daude dagoeneko; esaterako, “Psych-verbs” edo “Aspectual Verbs”. Halakoetan, euskarazko itzulpena emango dugu: “aditz psikologikoak”, “aditz aspektualak”. Aditz sail nagusi batzuetan, hala ere, aditz zehatz bat erabili du; esaterako, L 46 saila: “Lodge Verbs”. Hala izanik ere, guk adieraren parafrasia erabiliko dugu; hots, “´ostatu eman’ adierako aditzak”. Aditz banakoaren itzulpena egiterakoan, orduan, delako adierari lotzen zaion euskarazko ordaina eman dugu. Esaterako, ‘jarri’ adierako aditzen arteko put, jarri da. • Azpisailak izendatzen dituenean, berriz, aditz zehatzak erabiltzen ditu gehienetan (metahizkuntza darabil, alegia). Aditz zehatz horren bidez, azpisail horretan dauden aditzak molde (sintaktiko?) berekoak direla adierazten du. Adib., L 9 sail nagusiko L 9.1 Put verbs azpisaila. Horrelakoetan, Levinek darabilen hitz zehatzaren euskarazko itzulpena (sail nagusiko adierari lotua dagoena) baliatu dugu, ondoko parafrasian: “X motako aditzak”, hots, “jarri motako aditzak”. Hala ere, Levinek batzuetan ez du hitz bakarra erabiltzen azpisailak izendatzeko, eta bestelako parafrasien beharra dago. Esaterako, L 47.6: “Verbs of Spatial Configuration”, “espazioan kokatzea adierazten duten aditzak”. Azkenik, badira azpisail batzuk, sail nagusiak bezalaxe, izen orokorragoez izendatzen dituenak. Adib., L 45.3 azpisaila: “Cooking verbs”; horrelakoetan, “‘X’ adierako aditzak” parafrasia erabili dugu (“’kozinatu’ adierako aditzak”, alegia). Kontuan izan behar da ingelesez molde berekoak diren aditzak euskaraz ez direla zertan izan. Horixe da, hain zuzen, atal honetan (IV.2.3) aztertu nahi duguna. Gu, besterik gabe, itzulpenak modu logiko batean egiten saiatu gara.
105 Balalentzia aldatu gabe, sintagma motak (Kasuak) aldatzen dituztenen artean, berriz, ondokoak: 1- Substantzia/Iturria alternantzia (L 1.1.3) 2- Alternantzia konatiboa (L 1.3 ) 3- Preposizio lokatiboaren galera (L 1.4.1) 4- With preposizioaren galera (L 1.4.2) 5- Spray/Load alternantzia (L 2.3.1) Hauetako bakoitza aztertzerakoan, lehenik Levinek alternantzia jakin horretan ematen duen adibidea eta azalpena emango dugu. Ondoren, alternantzian aipatzen dituen ingelesezko aditz batzuk hartu eta euskaratu egingo ditugu61, alternantziak euskaraz zenbaterainoko lekua duen ikusteko. Horrekin, gure ustez alternantzia horrek inplikatzen dituen alderdi semantikoak definitzen saiatuko gara, eta ondorio gisa aditzen semantika orokorrari erreferentzia egiten dioten ala ez esango dugu. Azter ditzagun, bada, banan-banan proposatutako bi multzo handien barruan. V.2.3.1 Aldaketa balentzialak dituzten alternantziak 1 Alternantzia kausatibo/inkoatiboa (L 1.1.2.1) (Causative /Inchoative Alternation) Adib. Ing. Janet broke the cup / The cup broke Eusk. Janetek katilua puskatu zuen / Katilua puskatu egin zen Levinen azalpena Alternantzia kausatiboa/inkoatiboak deitura desberdinak jaso ditu autoreen arabera, hala nola, alternantzia antikausatiboa edota alternantzia ergatiboa62. Deiturak gorabehera, alternantzia hau erakusten duten aditzek egoera-aldaketa eta kokapen-aldaketa adierazten dute. Ingelesezko aditzak Alternantzia hau onartzen duten aditz multzoen artean hauexek sartzen ditu Levinek:
65 Beste alternantziak aztertzean garbiago ikusiko da bereizketa.
116 Levinen azalpena Alternantzia honek erakusten dituen ezaugarriak ondokoak dira: ez dago denboraren inongo erreferentziarik; esaldian agerian ez dagoen agente bat ulertutzat jotzen da; eta askotan, moduzko elementu edo adberbioren batekin batera agertzen da. Hiru ezaugarri hauek, alternantzia kausatibo/inkoatibotik bereizten dute. Hau da, alternantzia kausatibo/inkoatiboko aldaera inkoatiboak, ez du agente ulertu bat behar; izan dezake denboraren erreferentziarik; eta ez du moduzko elementurik edo adberbiorik beharrezko. Hala ere, zenbait autorek zalantzan jartzen dute bi aldaera hauek benetan desberdinak diren edota bat bezala hartu behar diren. Kontua da alternantzia kausatibo/inkoatiboa onartzen duten aditzek “middle”a ere onartzen dutela, baina, aldiz, badira “middle”a erakusten duten aditz asko ez dutenak alternantzia kausatibo/inkoatiboa onartzen. Gogora dezagun, bestalde, alternantzia honen inguruan Guerssel et al.-ek (1985) ziotena. Autore hauen iritziz, zenbait aditzek, adierazten duten ekintza gauzatzeko tresna bat dute beharrezko, eta ondorioz baita tresna horri eragingo dion eragile bat ere. Hori dela eta, alternantzia kausatibo/inkoatiboa onartzen ez duen baina “middle” alternantzia onartzen duen aditz bat, cut (moztu) esaterako, oinarrian bi argumentuko aditz iragankorra da, eta ondorioz ez da inoiz alternantzia inkoatiboan azalduko; aldiz, biak onartzen dituen break (hautsi) bezalako aditz bat, oinarrian argumentu bakarreko aditza da, gero eragile edo kausa bat erantsita iragankor bilakatzen dena. Ohar gaitezen, Levinek berak “middle”a ez duela alternantzia kausatiboen artean sailkatzen; besterik gabe, egitura iragankorreko objektuak eta iragangaitzeko subjektuak aditzarekiko erlazio semantiko bera agertzen duten alternantzien artekotzat jotzen du. Ingelesezko aditzak Levinek alternantzia hau azaltzerakoan, ez du inongo klase semantikorik aipatzen. Horrek esan nahi du, “middle” alternantziak ez duela, antza, aditz sailak osatzeko gaitasunik. Guk, halere, “middle”a onartzen duten aditzak ikuskatu ditugu, eta autoreak dioen bezala, alternantzia kausatibo/inkoatiboan zerrendatzen ez diren aditzak badira: • Verbs of Cutting (“‘moztu’ adierako aditzak”) L 21 sail nagusiko L 21.1 (Cut verbs, “moztu motako aditzak”) eta L 21.2 (Carve verbs, “zatikatu motako aditzak”) azpisailak. Adib.: chip 21.1 ezpaldu cut 21.1 moztu, ebaki saw 21.1 zerratu, zerraz moztu snip 21.1 guraizez/artaziez moztu carve 21.2 zatitu, zatikatu, ebaki chop 21.2 aizkoraz moztu, txikitu, xehatu crush 21.2 zehatu, txikitu, birrindu
118 • Verbs of Grooming and Bodily Care (“‘orraztu’ eta ‘gorputza zaindu’ adierako aditzak”) L 41 sail nagusiko azpisailetakoak • Verbs of Emission (“‘igorri’ adierako aditzak”) L 43 sail nagusiko azpisailetakoak. • Lodge verbs (“‘ostatu’ adierako aditzak”) L 46 sail nagusietakoak • Verbs of existence (“‘existitu’ adierako aditzak”) L 47 sail nagusiko azpisailetakoak. • Verbs of Lingering and Rushing (“’atzean gelditzea eta presa izatea’ adiera duten aditzak”) L 53 sail nagusiko azpisailetakoak • Aspectual Verbs (“aditz aspektualak”) L 55 sail nagusiko azpisailetakoak Hau ikusita, zalantzagarria gertatzen da benetan “middle” alternantzia orokorragoa den. Nolanahi ere, ez dirudi alternantzia bereizgarria. Euskaraz Euskaraz “middle” alternantzia ageri zaigu, Levinek zerrendatzen dituen sailetako aditz askok euskaraz ere hala jokatzen baitute. Alternantziaren azterketa Levinen aditz sailak gorabehera, “middle” alternantzia kausatibo/inkoatiboa baino orokorragoa dela uste dugu, eta, Guerssel et al.-ek (1985) diotenarekin bat, badirudi aditzak adierazten duen ekintza gauzatzeko beharrezkoa dela tresna eragingo duen gizaki bat. Zentzu horretan, inpertsonaletatik edo pasiboetatik hurbilago ikusten dugu. Diferentzia bakarra da aldaera iragangaitzean elementu adberbial bat eransten dela, eta benetan azpimarratu nahi dela gertakizuna nola gauzatu den, nork gauzatu duen axola gabe. Hala izanik, inpertsonala, pasiboa eta antipasiboan esan dugun bezalaxe, uste dugu ez dela hartu behar alternantzia esanguratsu gisa. Vázquez et al.-ek (2000), hain zuzen, alternantzia pasiboen artean aztertzen dute egitura hau, eta alternantzia kontzeptuaren zehaztapenean (V.1 atalean) esan dugun bezala, egitura hauek ezin dira kausatibo/inkoatiboen maila semantiko berean aztertu. 3 Objektu inespezifikoa (L 1.2.1) (Unspecified Object Alternation) eta Objektu barneratuaren egitura (L 7.1) (Cognate object construction) Alternantzia hauek batera aztertu ditugu, gure ustez bi alternantziek islatzen duten fenomeno semantikoa antzekoa delako. Izatez, Levinek alternantzia batean eta bestean zerrendatzen dituen aditz batzuk berdinak dira.
68 Esan behar da zenbait autorek (Van Valin & Lapolla, 1997, besteak beste) objektu ageriko zenbait erabilera inespezifikatutzat jotzen dituztela, objektu hau zehaztugabea delako. Adib.: Jonek etxea margotu du (espezifikoa) vs Jonek etxeak margotzen ditu (inespezifikoa). Ez Levinek (1993) ez Vázquez et al.-ek (2000) ez dituzte kasu hauek objektu inespezifikoaren alternantzian aztertzen. Azken hauek diotenez, halakoetan gertakizun-egitura aldatzen da. Aldaketa hauek argumentuen ezaugarri inherenteek eragiten dituzte, eta ez dute eraginik aditzaren azpikategorizazioan. Nolanahi ere, guk ere ez ditugu horrelako kasuak alternantzia honetan sartu, eta objektua esaldian ez agertzearekin bakarrik lotu dugu.
124 Euskaraz Euskaraz, objektu barneratuaren egituran zerrendatzen dituen aditzen artean, asko ‘iz. + egin’ modukoak dira. Horrelako aditzek, ez dute oro har inolako objekturik onartzen; objektuak, aditzarekin batera, unitate bat osatzen du, baina sintaktikoki existitzen da egituran, eta hortaz ez dago beste inongo objekturentzako lekurik. Objektu berori modifikatzen da, baldin eta modifikatzerik baden: ? Sarah-k barre eder bat egin zuen. Beste aditz batzuetan, ingelesez aditzean txertatuta dagoen izena, euskaraz aparteko sintagma batean adierazi behar da; hori da Waltz verbs delakoetan gertatzen dena. ‘iz + egin’ egitura ez dutenak, berriz, jokamolde laxoagoa dute (Other verbs sortakoek, alegia); hots, objektu gehiago onartzen dituzte. Objektu inespezifikoko aditzen artean, berriz, bada gauza ageri bat: hauetako aditz asko eta asko euskaraz hitz bat baino gehiagoz —hau da, aditza gehi beste osagai sintagmatikoren batez— itzuli beharra dago askotan71. Osagai sintagmatiko hau tresna/baliabidea/modua adierazten duen osagai sintaktiko bat da askotan: crochet –>‘gakorratzez egin’ chop –>‘aizkoraz moztu, txikitu, xehatu’ sweep –>‘erratzaz garbitu’ (baina eskobatu ere bai) type –>‘idazmakinaz idatzi’(baina pikatu ere bai (Ipar.)) Aparteko osagai hori batzuetan objektua da (objektu barneratuaren egituran bezalaxe): fish –> ‘arrantza egin’ knit –>‘puntua egin, gakorratz-lana egin’ Beraz, ikusten da euskaraz eta ingelesez objektuak aditzarekin bat egiteko moduak ez direla beti berdinak (‘iz. + aditza’ vs. ‘aditza (ø?)’) ez dela modu berean txertatzen aditz guztietan. Eta bestetik, badela osagai bat (tresna/bitartekoa/modua adierazten duena gehienetan) ingelesez askotan aditzean txertatuta dagoena eta euskaraz ez. Moduzko elementu hau lexikoki txertatua dagoenean, objektua ezabatzeko aukerak ugariagoak dira. Gainontzean, juxtu alderantzizkoa gertatzen dela esango genuke; euskaraz bederen. Eta jakina, objektua aparteko osagai sintaktikoa denean, ezinezkoa da ezabaketa72.
125 Baina honetaz gain, ohar batzuk egin beharrean gaude; areago, euskara bezalako hizkuntza pro-dropen aurrean. Izan ere, Levinek alternantzian jartzen duen adibide zehatzari begira jarrita (Mike ate a cake / Mike ate), euskaraz, printzipioz elipsi-kasu bat baino ez dugula ematen du (Mikek opila jan zuen / Mikek jan zuen [opila]). Gure ustez, kasu honetan objektua ezabatu egiten da eta horrek Mike automatikoki foko edo galdegai bihurtzen du, aditzaren aurrean suertatzen delako. Hala —beste inolako zeinu testualik gabe—, Mikek, eta ez beste inork, opila jan duela adierazten da. Gauza bera gertatzen da Levinek objektu inespezifikoko alternantzien artean zerrendatzen dituen beste aditzekin: edan, irakurri, marraztu, brodatu, pintatu, jokatu, josi... Aditz hauek guztiak aipaturiko egituran jartzen baditugu, elipsiaren interpretazioa da hartzen duguna: Mikek ardoa edan zuen / Mikek edan zuen Mikek liburua irakurri zuen / Mikek irakurri zuen Mikek irudia marraztu zuen / Mikek marraztu zuen Mikek letra brodatu zuen / Mikek brodatu zuen Mikek pareta pintatu zuen / Mikek pintatu zuen Mikek pilota-partida jokatu zuen / Mikek jokatu zuen Mikek botoia josi zuen / Mikek josi zuen Argi dago, orduan, ingelesez aditzera ematen den inespezifikazioaren interpretazioa ezin dela berdin-berdin gauzatu euskaraz (objektuaren ezabaketa hutsez). Ingelesez objekturik gabeko egiturek beti esanahi berezia dute, hizkuntza hau pro-drop ez izaki, sintaxi agerian objekturik ez agertzea ez baita arrunta; horrelako kasuetan, elipsiprozesuz azal ezin daitezkeen bestelako fenomenoak ditugula badakigu. Euskaraz, gauzak ez dira hain garbiak, elipsi bidezko elementuen desagerpena oso fenomeno arrunta baita; eta hori horrela izanik, batzuetan zail gertatzen da elipsi-kasuak elipsi ez direnetatik bereiztea73. Gure ustez, euskaraz ingeleseko balioa lor dadin —hau da, aditz hauek objekturik gabe azaldu eta zentzu inespezifiko bat izateko—, aditza, lehenik eta behin, ohitura adierazten duen elementuren batekin agertu behar da: partizipio ez-burutua, ohi, izan, beti... Eta bestetik, subjektuak mintzagai hanpatua izan behar du. Subjektua mintzagai hanpatua izanik, perpausean geratzen den beste elementua, aditza, galdegai bihurtzen da (edota aditzaren baieztapena edo ukapena). Horrela, aditzak adierazten duen ekintza azpimarratzen da, eta objektua ulertutzat ematen da aldez aurretik aipatu beharrik gabe:
77 Uste dugu objektu desagertze hauek badutela harremana Oregik (1975) —eta baita Euskaltzaindiak (1993) ere— aditzen sailkapena egiterakoan aipatzen duten nor izunarekin; edo bederen nor izuneko aditz gisa sailkatzen dituzten zenbait aditzen objektuarekin. Nor izuneko aditzak azaltzeko ondokoa diote EGLUn: “Sistema honetako [nor-nork sistemaz ari dira] aditz batzuek, ordea, ez dute benetako nor sintagmarik onartzen, nahiz itxuraz adizkia nor sintagma dugunean bezalakoxea izan” (206. or). Aipatzen diren nor izuneko aditz batzuk begiratuta, objektu barneratukoak badira (adib. afaldu, bazkaldu…); eta bestalde, baita nor-nork erabilera arrunta ere badutenak (adib. ikasi: josten ikasi du / matematika ikasi du). Aditz hauetaz, orduan, ezin esan daiteke ez dutela onartzen objekturik, zenbaitetan objektua zilegi baita. Bestalde, ez dira aipatzen alternantzia honetan ikusi ditugun beste aditz batzuk, zeintzuek zenbaitetan ez duten nor sintagmarik erakusten eta objektu jakin bat “ezkutatzen” duten (erre, galdu, jokatu…). Oregik aditz mota estatusa ematen dio objektu izuneko aditzari. Gauza da zenbait aditz jokaera bikoitzekoak direla. Ondorioz, aditz-forma bera mota desberdinekoa litzateke, objektua hartzen duen ala ez kontuan hartuta. Ordea, alternantzia honen azterketan ikusi dugu, erabilera bikoitzeko aditz batzuetan motaren aurrean baino gehiago informazio orokor / informazio espezifiko oposizioaren aurrean gaudela. Oregik, seguruenez, beti nor izuna erakusten duten aditzak ditu gogoan.
130 Egitura batean aditzaren balio orokorra ematen da ekintza azpimarratuz, eta bestean ekintza espezifikatzen da. Hori dela eta, ez elipsi testualak ez pragmatikoak ez dute oposizio semantiko orokor hau adierazten. Bestalde, argi geratu da objektu inespezifikatua onartzen duten aditzek —eta areago objektu barneratua dutenek— objektu mugatuak onartzen dituztela; eta horrek semantikoki mugatuagoak bihurtzen ditu. Bai Levinek (1993) bai Vázquez et al.-ek (2000) diotenez, aditz hauek jarduera (activity) adierazten dute, eta hain zuzen jarduera horretan tipikoa den zerbait da inespezifikatzen edo barneratzen den objektu hori78. Sintaxian objektua agertzen denean, objektu inespezifikoarekiko edo barneratuarekiko hiponimoak izaten da. Beraz, lehenik eta behin, objektu hiperonimo hori (aditz batzuetan lexikoki txertatua dagoena, eta beste batzuetan aditzaren semantikaren baitan) zein den jakitea izango da garrantzitsuena, eta gero zeintzuk diren bere hiponimoak. Hala, delako aditzaren objektu-aukerak murriztuko genituzke. Halako erlazio semantikoak dituzte aztergai, besteak beste, hiztegigintza eta lexikografia lanetan diharduten ikertzaileek. Ixa taldean bertan, Sarasolaren Euskal Hiztegia oinarri hartuta, halako harreman semantikoak aztertzen eta definitzen dihardugu, Wordnet-en (Fellbaum, 1998) moduko euskarazko sare semantikoa eraikitzeko urrats garrantzitsu gisa. Jakina, aditzean bertan baldin badago objektua, hiperonimia-homonimia erlazio hori agerikoa izango da, printzipioz. Guk, inespezifikazioaren edo objektu barneratuaren alternantzia onartzen duten aditzak jarduerazko adiztzat hartuko ditugu. Ekintza horretan subjektuaren esperimentatzeak garrantzia duela uste dugu; aldiz, objektuaren parte hartzeak galdu egiten du garrantzia. Van Valin & Lapolla-k (1997) eta Mendikoetxeak (1999a), esaterako, horrelako objektuak ekintzaren parte hartzailetzat ez direla jo behar esaten dute. Gure ustez, ordea, Vázquez et al.-ekin (2000) bat eginez, objektu honen izaerak ez du kentzen aditzaren semantikaren baitakotzat hartzea; besterik gabe inespezifikaziorako gaitasuna azaltzen dute: Desde nuestro punto de vista, la condición interna de estos constituyentes no los excluye de la caracterización semántica de los verbos, sino más bien explica la posibilidad de omisión. Vázquez et al, 2000: 126 Hala, jarduera honetan ekintza burutzen duena ekintzaren esperimentatzailea dela esango dugu79, eta desager daitekeen objektu hori gaia. Honela, aurreko alternantzia
78 Vázquez et al.-ek (2000) objektu inespezifikoaren alternantzia sakonki aztertzen badute ere, gero ez dute erabiltzen beren sailkapen semantikoan, sailkatzen dituzten aditzen artean ez daudelako guk hemen jarduerazkotzat jo ditugun aditzak. 79 Esperimentatzailearen ordez agentea jar genezakeen agian. Ordea, kausa agentiboa edo kausatiboa dela esan dugunez, hartatik argiago bereizi nahi izan dugu. Garrantzitsuena da bereiztea subjektu hau alternantzia kausatibo/inkoatiboan ikusi dugunetik desberdina dela, eta jarduerei dagokiela.
131 kausatibo/inkoatiboan parte hartzen duten elementu nagusietatik bereizi nahi ditugu. Han esan dugunari jarraiki, gainera, gai ukituek ezabatzeko gaitasunik ez dutela dirudi, eta espero izatekoa da alternantzia kausatibo/inkoatiboa erakusten duten aditzek, objektu inespezifikoaren / objektu barneratuaren alternantzia ez onartzea. Honi segituta, aldi berean, kokapen- edo egoera-aldaketa moduko gertakizunak jardueretatik bereizten ditugu. Laburtuz, alternantzia honetako bi egitura hauetan ondoko osagai semantikoak eta Kasuak ditugu: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS -> ekintza zehaztua esperimentatzailea_ERG -> ekintza orokorra Bestalde, hemen ere alternantzia kausatibo/inkoatiboan egin dugun ohar bera egin nahi dugu: aditz batek adierazten duen ekintza jarduera gisa definitzeko ez da nahitaezkoa izango inespezifikazioaren alternantzia onartzea. Laburbilduz • Levinek planteatzen duen objektu inespezifikazioaren alternantzia aztertzeko, lehenik eta behin elipsiaren eta inespezifikazioaren artean berezi beharra dago. Bestetik, elipsi moten artean, objektu jakineko inespezifikaziotzat jo dugun elipsi pragmatikoa ikusi dugu. Hala ere, horiek guztiak —elipsi arrunta, objektu orokorreko inespezifikazioa, objektu jakineko inespezifikazioa— batzuetan zail dira bereizten. • Bestetik, objektu orokorreko inespezifikazio-kasuak esaldiko osagaien mintzairaegiturarekin zein aspektu kontuekin oso lotuta daudela ere azpimarratu dugu. • Objektu inespezifikoaren alternantziaren eta Objektu barneratuaren egituraren arteko antzekotasunak erakutsi ditugu. Areago, batzuetan aditz berak bi alternantzietan agertzen direla ikusi dugu, elementu bat lexikoki txertatua dagoen edo ez jakitea ez baita beti argia (‘iz. + egin’ modukoak salbu). Inespezifikazio-egituran ulertutzat ematen den objektu orokorraren eta fonetikoki gauzatzen den objektuaren artean dagoen harremana, objektu barneratuaren eta honen modifikatzaile izan daitezkeen objektuen artekoaren pareko dela ikusi dugu: hiperonimia-hiponimia mailakoa. Bestalde, objektua barneratua dutenek mintzaira-egiturako murriztapenen beharrik ez dutela ere esan dugu. • Levinen (1993) eta Vázquez et al.-en (2000) lanean adierazten denez, eta oro har ere onartzen denez, jarduerazko aditz mota askorekin ageri dira hemen aipatu ditugun bi alternantziak. Guk ondoko osagai semantiko eta Kasuez errepresentatuko ditugu: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS / esperimentatzailea_ERG.
132 4 Agentearen ezaugarri arrunta (L 1.2.6.1) (Characteristic Property of Agent Alternation) Adib. Ing. That dog bites people / That dog bites Eusk. Zakur horrek jendeari hozka egiten dio / Zakur horrek hozka egiten du Levinen azalpena Alternantzia honetako aldaera iragankorra nahiz iragangaitza erabiltzen dira subjektuak ekintza egiteko joera duela adierazteko; hots, ekintza bera subjektuaren ezaugarri bat izan ohi da. Adibideari jarraiki, “hozka egitea” “txakurraren” ezaugarri bat da nolabait. Subjektuak ez du zertan biziduna izan. Aldaera iragangaitzean ulertutzat ematen den objektua people (‘jendea’) gisa interpreta daiteke. Ingelesezko aditzak Alternantzia honetan ere ez ditu aditz sailak aipatzen Levinek, aditz banakoak baizik. Honek berriz ere agerian jartzen digu alternantzia hau ez duela erabili berez sail semantikoak bereizteko. Izatez, zortzi aditz baino ez ditu zerrendatzen: bite, butt, itch, kick, pinch, prick, scratch, sting. Euskaraz Levinek aipatzen dituen aditzak euskarara itzultzerakoan, asko konposatu gisa eman behar dira. Esaterako, kosk egin (bite), talka egin (butt), azkura eman (itch), ostikoa eman (kick), atximur egin (pinch)… Baina badira ere hitz bakarrean adieraz daitezkeenak: ostikatu, atximurkatu, atzamarkatu, eztenkatu, haginkatu, ziztatu. Ondorioz, ‘iz. + egin’ modukoetan objektuaren lekua hartuta dago eta ulertutzat ematen den “objektu” hori gehienetan Kasu datiboz gauzatu behar da (jendeari hozka egin). Aditz sinpleetan, berriz, absolutiboz gauzatzen da (jendeaø hozkatu)80. Gure ustez, orduan, aditz hauetan ulertutzat ematen den elementuak helburuzko balioa du objektu edo gaiarena baino gehiago. Alternantziaren azterketa Levinek berak ematen duen azalpenean ikus dezakegu alternantzia honetan ez dela aditzaren semantika orokorrari buruzko ezaugarririk ematen. Aditzek onartzen duten subjektuek ekintzarekiko duten joera adierazten da. Hori dela eta, ez dugu uste alternantzia esanguratsua denik multzo semantikoak egiteko. Izatez, Levinek ere ez du horretarako baliatzen.
80 Esan behar da, hala ere, horrelakoetan datiboa erabiltzeko joera (okerra?) dagoela.
133 Bestetik, “aditzak adierazten duen ekintzarekiko joera” zer den zehaztea falta dela iruditzen zaigu. Izan ere, Levinek zerrendatzen ez dituen beste hainbat aditzek ere gaitasun bera dutela iruditzen zaigu, hartzen duten subjektuaren arabera: zelo honek ez du itsasten, mahai honek ez du eusten, altzairu honek markatu egiten du… Areago, Hautemate aditz gisa ezagutzen diren aditzek (entzun, ikusi…). alternantzia honetan azaltzen dena adieraz dezaketela uste dugu. Aditz hauek gizakien hautematezko gaitasunak adierazten dituzte (alegia, “aditzak erakusten duen ekintzarekiko joera” adierazten dute), eta gaitasun horrekiko ezintasuna edo iaiotasuna adierazi nahi denean, objekturik gabeko egituretara jotzen da (katu honek ez du ikusten; aitonak ezkerreko belarritik ez du entzuten). Beraz, fenomenoa aditz gehiagotara orokortu daitekeela uste dugu; baina nolanahi ere, alternantzia honetan planteatzen den interpretazioa aditzak hartzen duen subjektu konkretuaren baitan dago. Bestalde, objektu inespezifikoan ikusi dugun bezala, mintzairaegitura eta aspektu jakin bat (subjektua mintzagai hanpatua eta aspektua burutugabea izatea) beharrezkoak dira. Ondorioz, horrelakoetan anbiguotasuna sortzen da objektu orokorraren, objektu jakinaren eta elipsi testuala adierazten duten egituren artean. 5 Instrumentuaren ezaugarri arrunta (L 1.2.6.2) (Characteristic Property of Instrument Alternation) Adib. Ing. This knife cuts the bread / This knife doesn’t cut Eusk. ?Labana honek ogia mozten du / Labana honek ez du mozten Levinen azalpena Alternantzia iragangaitzak, instrumentu batek ekintza jakin baterako duen egokitasuna adierazten du. Agentearen ezaugarri arruntaren barruan (L 1.2.6.1) ez aztertzearen arrazoia hauxe da: alternantzia honetan nahitaezkoa izaten da instrumentuari eragiten dion agente bat. Hori dela eta, instrumentua onar dezaketen mota askotako aditzekin ageri da, eta horregatik ez da erraza multzoa mugatzea. Ingelesezko aditzak Alternantzia honetan ere ez ditu Levinek sail semantikoak aipatzen, aditz banakoak baizik. Zehazki hamaika aditz zerrendatzen ditu: clip, cook, cut, hammer, record, slice, pinch, prick, scratch, sting, write. Ikus daitekeenez, goiko alterantzian zerrendatutako batzuk ere badira (pinch, prick, scratch, sting). Honek aditzera ematen digu alternantzia baten eta bestearen arteko muga
134 garbirik eza. Eta bestetik, goikoan esan dugunari jarraiki, ez dela esanguratsua sail semantikoak egiteko. Euskaraz Euskaraz, hasteko, objekturik gabeko egituran subjektua instrumentua izatea bitxi samarra gertatzen da; askozaz ohikoagoa da instrumentua egitura iragangaitz inpertsonal batean Kasu soziatibo edo instrumentalaz agertzea (adib. ogia labana honekin mozten da), edota egitura iragankor batean baina tresnaren erabilgarritasuna bera deskribatuz (adib. labana honek ogia mozteko balio du). Bestalde, ingelesez bezalaxe, zenbait aditzetan modua aditzean txertatuta dago, eta askotan moduzko -ka atzizkiz osatutako hitz bat da: mailukatu/kolpekatu (hammer), eztenkatu (sting). Beste batzuetan onomanopeia moduko hitzak dira (zizt). Hitz bat baino gehiagoz adierazi behar direnak ere badaude: ilea/adarra moztu, kimatu (clip), xerretan moztu (slice). Eta azkenik, badira horrelakorik ez dutenak: moztu (cut), idatzi (write), grabatu (record). Beraz, batzuek besteek baino aukera gehiago dituzte objektua onartzeko. Alternantziaren azterketa Gure ustez, alternantzia honen eta arestian aztertu denaren artean ez dago alderik. Hemen ere subjektuak (kasu espezifiko honetan tresnak) ekintza bat egiteko duen baliagarritasuna azpimarratzen da, egitura sintaktiko baten bidez: objektuaren desagertzeaz. Horretan gain, arestikoan bezalaxe, subjektuak mintzagai hanpatua eta aspektuak ez-burutua izan behar du. Izatez, esan dugun bezala, goiko sailean zerrendatzen dituen aditz batzuk ere aipatzen ditu hemen; hala nola, pinch (atximurkatu), prick (ziztatu), scratch (atzamarkatu), sting (eztenkatu). Gure ustez, bai alternantzia honetan bai goikoan, egitura iragangaitzaren (objekturik gabekoaren) bidez aditzera ematen dena ez dago aditzaren baitan, baizik eta aditzak subjektu gisa onartzen dituen entitateen baitan. Hots, aditzari baino gehiago entitate jakin batzuei lotuta dago. Horregatik diogu, berez, aditz gehiagok izan behar luketela lekua hemen. Horri segituta, aditzak multzo semantiko desberdinekoak dira.
138 dagoenik. Zenbait aditzetan PS horrek ez du beharrezkoa ematen. Zehazki, Levinek jartzen duen adibideari heltzen badiogu (The world saw the beginning of a new era in 1492), denborazko PS hori aditzaren argumentua ez dela ikusten dugu. Aldiz, fill aditzarekin (euskaraz beterekin bezalaxe) agertzen den PS, aditzaren berezko argumentua dela dirudi; izatez gai moduko zerbait adierazten duelako (eta ez modua edo tresna). Argumentutasun kontuak gorabehera, gurekin bat datoz esatean alternantzia hauetan osagarrien ezaugarriak aditzera ematen direla, eta ez aditzaren semantikaren ezaugarriak. Aurrerago ikusiko dugun Jabe-subjektuaren (L 2.13.4) alternantziak antzeko zerbait adierazten du. Izatez, Levinek berak zalantzak izan ditu alternantzia hau zeharkako subjektuen sortan sartu ala ez82. 7 Objektu ulertutzat izenordain erreziprokoa (L 1.2.4) (Understood Reciprocal Object Alternation) Adib. Ing. Anne met Cathy / Anne and Cathy met Eusk. Annek Cathy topatu zuen/ Anne eta Cathy topatu ziren Levinen azalpena Aldaera iragangaitzak ekintza erreziproko bat adierazten du, eta hala izanik, each other (bata eta bestea / elkar) izenordain erreziprokoa erabiliz eta aditza modu iragankorrean jarrita parafrasea liteke (Anne and Cathy met each other). Aditz hauek iragangaitz gisa erabiltzean, subjektuak plurala izan behar du (Anne and Cathy / Friends); eta bestetik, subjektuek murriztapenak dituzte: ekintzako partaide guztiek estatus berekoak izan behar dute. Adib. meet (‘topatu’) aditzeko bi argumentuak bizidunak dira, eta ekintza egiteko gaitasuna dute. Ingelesezko aditzak L 36 sail nagusiko (Verbs of social interaction ‘elkarrekintza soziala adierazten duten aditzak’) Marry verbs (L 36.2) (“Ezkondu motako aditzak”) eta Meet verbs (L 36.3) (“Topatu motako aditzak”) azpisailak aipatzen ditu hemen. Adib.: divorce 36.2 dibortziatu cuddle 36.2 lausengatu embrace 36.2 besarkatu hug 36.2 besarkatu kiss 36.2 musukatu marry 36.2 ezkondu pet 36.2 laztandu
139 battle 36.3 borrokatu meet 36.3 topatu/aurkitu play 36.3 jokatu/jolastu visit 36.3 bisitatu Baita Verbs of contiguous location saileko batzuk ere: cross 47.8 zeharkatu (?) hit 47.8 jo (?) intersect 47.8 elkar gurutzatu (?) meet 47.8 topatu (?) miss 47.8 jo (?) touch 47.8 ukitu (?) Honek, berriz ere, erakusten du azpisailok ez dituela multzokatzen aztergai dugun alternantziaren arabera (bestela ez lituzke sailak bereiziko; guztiak bakarrean emango lituzke). Bestetik, L 36 sail nagusiko L 36.1 azpisaileko aditzek (Correspond verbs, “egokitu motako aditzak”), ez dute alternantzia hau onartzen (horrexegatik ez ditu aipatzen). Hortaz, ez L 36 sail nagusiarentzat ez barruko azpisailentzat alternantzia hau ez da esanguratsua berez. Euskaraz Euskaraz ere ageri zaigu alternantzia hau, ingelesezko aditzak itzuli eta egituretan sartuta baiezta dezakegunez. Baina ingelesez baino aditz gutxiagok erakusten dute. Borrokatu, topatu, besarkatu, musukatu eta laztandu aditzek bi aldaerak onartzen dituzte; gainontzekoek bakarrik aldaeretako bat onartzen dute. Esaterako, gurutzatuk, ezkonduk eta dibortziatuk aldaera iragangaitza bakarrik onartzen dute; bisitatu eta lausengatuk bakarrik aldaera iragankorra. Gurutzatuk, ezkonduk eta dibortziatuk, erabilera iragankorra badute, baina ez dira erabilera iragangaitzeko subjektuen erreferentziakide. Hots, hauen egitura iragankorrean, batetik, subjektu bat dago, eta bestetik objektu plural bat, ekintza bi partaideengan —eta ez bakarrarengan— egiten den seinale; baina beti ere objektu plural horrek erakutsiko luke ekintza erreziprokoa (adib. Osaba apaizak nire lagunak ezkondu ditu). Aldaera iragangaitzeko subjektuen estatusaz dioena, euskaraz ere betetzen da. Aldaera iragankorrean, aukera gehiago daude. Adib.: Irakasleak ikaslea aurkitu du / Irakaslea eta ikaslea aurkitu dira Irakasleak liburua aurkitu du / *Irakaslea eta liburua aurkitu dira Alternantziaren azterketa Levinek alternantzia honetan bi egitura jarri baditu ere, gehienbat aldaera iragangaitzaz eta honen ezaugarriez mintzatzen da. Izatez, izenean ere horri egiten zaio erreferentzia (Objektu ulertutzat izenordain erreziprokoa). Beraz, alternantziak berak zer adierazten duen ez da esaten. Eta horregatik ez dakigu benetan zer adierazi nahi den berarekin.
83 Gogoratu behar dugu guk ez dugula nahitaezkoa ikusten aditz bat kausatiboa edo inkoatiboa izateko aldaera iragankorra eta iragangaitza, biak, izatea.
Honek erakusten digu ez duela ez bata ez bestea sail oso bat multzokatzeko erabiltzen. Oro har, ‘bereizketa’ adierazten dutenak from preposizioa hartzen dute (gutxiagotan into eta to), eta ‘batzea’ adierazten dutenak with.
145 sintagmak ageri direnean, posesio-harremana gorputz-atal / jabe (hots, parte/oso) edo atributu/jabe erlazioen bidez atzeman daiteke. PS horren ISren gunean den izenaren arabera, azken batean. Autorearen zalantza beste arrazoi honengatik ere bada: L 2.13.4 alternantzian atributua baino gehiago jarduera da adierazten dena. Jarduera adierazten duen ISren barruan izenlaguna agertzeak esan nahi du jabetza baino areago agente horrek sortutako/egindako ekintza bat dela; eta, jakina, norbaitek zerbait sortzen duenean, bere jabea ere badela esan daiteke. Ingelesezko aditzak Hiru alternantzietan ez ditu aditz berak zerrendatzen, eta bestetik, aditz sortak aipatzeaz gain, aditz banakoak ere zerrendatzen ditu. Argi dago, orduan, alternantzia hauek ez dituela multzo bat osatzeko erabiltzen. Aditzak desberdinak dira, posesio-harremanak aparteko sintagmetan adieraz ditzaketen aditz guztiek ez dutelako preposizio berdina erabiltzen. Bestalde, ikus dezakegunez, PSdun aldaerak iragankorra izan behar du (objektuduna, alegia). Beraz, alternantzia hau onartzeko, aditzek gutxienez iragankorrak izan behar dute. Gainontzean, ez dago argi zergatik aditz batzuek onartzen duten eta beste batzuek ez. Hona hiru alternantzietan zerrendatzen dituen aditz sortak eta zenbait aditz banako: Hona Gorputz-atalaren igoeran zerrendatzen dituenak: Touch verbs (L 20) (“ukitzea adierazten duten aditzak”). Adib: caress 20 laztandu, ferekatu, balakatu graze 20 igurtzi kiss 20 igurtzi, doi-doi ukitu lick 20 milikatu, lamikatu pinch 20 atximurkatu touch 20 ukitu Verbs of contact by impact (L 18) (“inpaktuzko kontaktua adierazten duten aditzak”) saileko azpisail gehienak. Adib.: Hit verbs (L 18.1): beat 18.1 kolpatu bump 18.1 talka egin hammer 18.1 mailukatu hit 18.1 jo, kolpatu kick 18.1 ostikada eman/jo Swat verbs (L 18.2): bite 18.2 kosk egin peck 18.2 mokokatu stab 18.2 sastatu, sastakatu, ziztatu
84 Izatez, hori adierazi nahi denean, eman aditza erabiltzea da jatorrena (kolpea eman, eta ez kolpea jo (?))
85 Hain zuzen, horrexegatik sartu dugu guk balentzian aldaketarik izan gabe Kasuak aldatzen dituztenen artean. 86 Euretako asko, gainera, ez dira “kontzeptu eginak” euskaraz.
151 Alternantziaren azterketa Levinekin bat eginez, aditz hauetan substantzia bat isurtzea adierazten dela uste dugu. Levinek, alternantzia kausatiboetan lantzen du. Guk, ordea, kausatibitatean aldaketa bat gertatzen dela esan dugu, horretarako kausa eta gai ukitua beharrezkotzat joz. Aditz hauek adierazten dutena, berriz, ez dugu ulertzen aldaketa bezala; gehiago ikusten dugu sortzeprozesu bat bezala. Ondorioz, ez dugu uste hemen kausatibitatean ikusitako erlazio semantikoa dagoenik. Horri segituta, alternantzia honetako partaideak iturri eta gai sortu gisa aztertzea egokiagoa deritzogu; substantzia terminoa espezifikoegia iruditzen zaigu, lotuago baitago osagarrien tasun semantikoekin aditzaren semantika orokorrarekin baino. Vázquez et al.-ek (2000) ere gai sortuak gai ukituetatik bereizten dituzte: Por otro lado, distinguimos entre entidades afectadas y efectuadas, es decir, las de nueva creación. Así, consideramos que no podemos hablar de la afectación de una entidad que no existe con anterioridad al evento. Vázquez et al., 2000: 163 Autore hauek diotenarekin bat eginez, ez dugu uste ukipenaz hitz egin daitekeenik entitatea ez badago sortua ekintza gertatu baino lehen. Esan dugun bezala, Levinek ez du kausa terminoa erabiltzen aditz hauen subjektua definitzeko (nahiz eta alternantzia kausatiboen artean landu). Dena dela, euskaraz oso mugatua dela ematen du, jario eta isuri aditzetan agertzen baita bakarrik. Beraz, euskaraz ez luke oso multzo semantiko orokorra egingo alternantzia honek. Nolanahi ere, alternantzia honetan berez erakusten zaiguna da iturri osagaia Kasu desberdinez gauzatzen dela, eta Kasu desberdina agertzeak zerikusia duela sintagma horretan ageri den izenarekin: Kasu ablatiboa agertzen bada, iturria ez-biziduna da beti; datiboa ageri denean gehienetan biziduna da; eta ergatiboa agertzen denean, izena orotarikoa izan daiteke. Horrek esan nahi du iturri osagai semantikoan Kasuaren hautapenak izenaren biziduntasunarekin zerikusia duela. Bestalde, iturria biziduna edo bizigabea izan, objektu sortu hauek ez dira oso ugariak izaten. Hots, eguzkiak argi izpiak sor ditzake eta animaliek malkoak sor ditzakete; baina eguzkiak ezin ditu malkoak sortu ez eta animaliek eguzki-izpiak. Ondorioz, biziduntasunaren arabera, aditz hauetan gai sortuak ere normalean mugatuak dira. 2 Alternantzia konatiboa (L 1.3 ) (Conative alternation) Adib. Ing. Paula hit the fence / Paula hit at the fence Eusk. Paulak hesia jo zuen / Paulak hesian jo zuen
153 Adib. Ing. The mouse nibbled at/on the cheese / The mouse nibbled the cheese Eusk. Saguak gazta hozkatu zuen / ?? Saguak gaztan hozkatu zuen (literala) Saguak gaztari hozka egin zion (ordaina) Ikus dezakegunez, jo aditza dugu horietako bat. Bultzatuk ere onartzen du, baina honakoan en kontra postposizioa du beharrezkoa (inesiboarekin arraroagoa da: (??) atean bultzatu). Beste guztietan (hozkatu, moztu, igurtzi, kargatu…) ez da alternantzia ageri. Euskaraz, beraz, oso mugatua da alternantzia hau. Alternantziaren azterketa Ingelesez askotan eta sakonki azterturiko alternantzia da hau. Ordea, euskaraz ez da alternantzia orokor bat. Areago, beste hainbat hizkuntzatan —hala nola, gaztelaniaz, katalanez eta bengaleraz— ez da onartzen. Bestalde, semantikari erreparatuta, egia da ekintzak mugimendua eta mugimendu horretan ukipena egotea adierazten duela. Baina horretaz gain, objektuaren izaeraren berri ere ematen digu: tope egiten duen azalera minimoko entitate solidoa behar du izan; hain zuzen ere, entitatea ez bada solidoa, ez zaigu alternantzia ageri (*ura/*urean/*uraren kontra bultzatu/jo). Ohar gaitezen, bestalde, euskaraz borrokatu aditzak ere ageri duela antzeko zerbait, Orotariko Euskal Hiztegiko adibideak lekuko: Norbait jo, borrokatu edo arramaskatu dezu? (Argi DL27)87 / Moruen aurka borrokatzera joateko asmoa artu zun (Etxde Alost 66). Honenbestez, alternantzia honek berez ondokoa adierazten du: ekintza batean — mugimenduzkoa irudiz—, ekintzaren helburuaren eta ekintza egiten duenaren artean kontaktua dagoela, baina helburu horrek solido eta topea izan behar duela. Hots, alternantzia honek, ez du aditzaren semantika orokorraren berri ematen. Arestiko alternantzian ikusi dugun bezala, aditzak onartzen dituen argumentuen xehetasun semantikoak jartzen ditu argitan. 3 Preposizio lokatiboaren galera (L 1.4.1) (Locative Preposition Drop Alternation) Adib. Ing. Martha climbed up the mountain / Martha climbed the mountain Eusk. Martha mendira igo zen / Marthak mendia igo zuen
87 Orotariko Euskal Hiztegian autoreen obrak erreferentziatzeko modua da hau.
155 Adibidez, igo eta jaitsi aditzetan, objektua izan daiteke bidea. Levinek jarritako adibidean, mendia “zeharkagarria” da eta, ondorioz, aldaera iragankorrean, mendia, bide gisa ulertzen da. Eta horretaz gain, zentzu holistikoa du; hots, mendia igo eta jaitsi egin dela ulertzen da. Izen honekin, igo aditzean aldaera iragangaitzak ere bidearen interpretazioa hartzen du; jaitsi aditzean, berriz, ez: mendia igo zuen / mendira igo zen ↓
↓ bidea helburua Saltatuk ere bi aldaerak onartzen ditu, aldaera iragankorreko objektua beti da bide modukoa (hesia/putzua saltatu); PSdun aldaeran, berriz, helburua baizik ezin du adierazi (hasira/putzura saltatu). Levinek zerrendatzen dituen ia gainontzeko aditz guztiek (zeharkatu, joan, irten…) ez dute alternantzia erakusten. Besterik gabe, aldaeretako bat bakarrik onartzen dute. Esaterako, zeharkatuk aldaera iragankorra bakarrik onartzen du, eta hartzen duen objektuaren interpretazioa beti da bide modukoa, zeharkatuk berez ‘espazio bat alde batetik bestera — alegia, zeharka— pasatzea’ esan nahi baitu. Hala, helburua adierazten duen PSdun aldaera ez da arrunta, okerra ez esatearren. Alternantziaren azterketa Alternantzia hau, gure ustez, lehenik eta behin, objektuan bidea onar dezaketen mugimenduzko aditzetara mugatzen da. Baina, esan behar da, ez dugula garbi ikusten zer den alternantzia honen bidez adierazi nahi dena. Izan ere, ematen diren azalpen guztiak (bidea/helburua/iturria balioak eta interpretazio holistikoa) aldaera iragankorrari bakarrik dagozkio. PSdun aldaera ez da ezertarako aipatzen. Beraz, Levinek esaten duenean alternantzia hau erakusten dutela PS lokatiboa onar dezaketen mugimenduzko zenbait aditzek, ez dugu uste funtsezkoa denik
156 alternantzia honetan adierazten dena azaltzeko. Badirudi, bene-benetan erakutsi nahi dena dela aldaera iragankorreko bidea eta honen zentzu holistikoa PSdun egituran ere posible izan daitekeela; eta hori, berez, igo aditzean eta gainera izen jakin batzuekin (mendi, adibidez) bakarrik da zilegi. Gainontzerakoan, bidezko objektuak eta aldaera iragangaitzeko PSk harremanik eta zerikusirik ez dutela ematen du. Jar dezagun, esaterako, bidea izateko aukera gutxiago duen objektu bat, mahaia esaterako: mahaia igo dut / mahaira igo naiz / mahaitik igo naiz mahaia jaitsi dut / mahaira jaitsi naiz / mahaitik jaitsi naiz Adibideotan mahaia objektu arrunta da ‘mahaia norabait igo/jaitsi dudala’ adierazi nahi baita; eta aldaera iragangaitzeko PSk, izen berarekin, helburu hutsa adierazten du88. Areago, mahaia igo dut adibidean PS lokatibo bat zilegi da: mahaia igo dut ganbarara. Objektua bidea denean, berriz, aukera hau ezinezkoa da: *aldapa igo dut tontorrera. Nolanahi ere objektua bide edo gai modukoa izatea item lexikalaren baitan dago, mugimezduzko aditzaren semantika orokorraren eta honek hartzen duen PS lokatiboaren baitan baino gehiago. Hortaz, alternantzia honek ez dio aditzen semantika orokorrari erreferentziarik egiten, eta bestetik, ez dago argi zer adierazi nahi den. Guk esan duguna adireazi nahi bada (hots, bidea objektua nahiz PS izatea), oso kasu gutxitan gertatzen da, eta hitz konkretuen baitan dago; ez aditzarenean. Ez bada guk esaten duguna, hemen aurkezten diren xehetasun semantikoak, alternantziarekin ez baizik eta aldaera iragankorrarekin bakarrik dute lotura. 4 “With” preposizioaren galera (L 1.4.2) (With Preposition Drop Alternation) Adib. Ing. Jill met with Sarah / Jill met Sarah Eusk. Jill Sarahrekin topatu zen / Jillek Sarah topatu zuen Levinen azalpena Alternantzia hau, potentzialki erreziproko diren aditz multzo txiki batek erakusten du. Aldaera iragankorraren esanahia eta withdun sintagma preposizionaleko aldaera iragangaitzaren esanahia bertsua dela esan ohi da. Alternantzia hau erakusten duten aditzek,
157 elkarrekintza sozial moduko bat adierazten dute. With preposizioa hartzen duten aditz gutxik onartzen dute preposizio galera hau. Ingelesezko aditzak Elkarrekintzazko aditzen sailetik Meet verbs (L 36.3) (“topatu motako aditzak”) azpisaila aipatzen du Levinek: battle (borrokatu), box (boxeatu) consult (kontsultatu), debate (eztabaidatu); fight (borrokatu); meet (topo egin / topatu), play (jokatu, jolastu), visit (bisitatu, bisita egin). Beraz, badirudi, azpisail hau bereizteko baliatzen duela alternantzia. Euskaraz Euskaraz, zerrendatzen diren aditzetako batzuek baino ez dute erakusten hemengo egitura bikotea: topatu eta borrokatuk89. Aditz hauek ikusita, ez dirudi alternantziak elkarrekintza soziala adieraztearekin zerikusia duenik, eta ingelesez baino murriztapen gehiago jartzen ditu. Alternantziaren azterketa Ikusi dugunez, euskaraz oso mugatua da alternantzia hau, eta ez da nahikoa esatea aditzok elkarrekintza sozial bat adierazten dutela. Ordea, aditz hauek bi egiturak zergatik erakusten duten azaltzea ez da erraza. Besterik gabe, ematen du aldaera iragankorrean ekintza nork hasten duen zehazteak axola duela; bestean, ekintza nork hasten duen gorabehera, modu berean parte hartzen duten bi entitateak azpimarratzen dira. Aditzaren semantika orokorrari dagokionez, ordea, ez da ezer esaten. 5 Alternantzia lokatiboa: Spray/Load alternantzia (L 2.3.1) (Spray/Load alternation) Adib. Ing. Jack sprayed paint on the wall / Jack sprayed the wall of paint Eusk. *Jackek horman pintura ihinztatu zuen/ Jackek horma pinturaz ihinztatu zuen Beste aditz batekin, ordea, bai: Baserritarrak soroan garia erein du / Baserritarrak soroa gariz erein du90 Alternantzia hau Locative alternations deiturikoen sortan lantzen du Levinek. Euskaraz, sorta horretatik bakarrik Spray/Load alternantzia ageri zaigu, baina izatez sorta guztiari dagozkion ezaugarri sintaktiko eta semantikoak erakusten ditu. Hori dela eta, Levinek alternantzia sorta honi buruz oro har esaten duena jarriko dugu azalpenean.
159 adibideak, eta bestetik, Etxeparek A grammar of Basque (2001) liburuan ereinentzat emandakoak: Abrahamek egurraz kargatu zuen Isaak / Bi zaku sagar gurdian kargatu (Euskal Hiztegiko adibideak) Baserritarrak soroan garia erein du / Baserritarrak soroa gariz erein du (Etxepareren adibidea) Beste zenbait, hala nola, jendeztatu, zipriztindu, ihinztatu, aditz eratorriak direla ikusten dugu, eta eratorpen-prozesu horretan locatum argumentua aditzaren baitan geratu da, location argumentua izanik objektu gisa gauzatzen dena. Ondorioz, ez dago beste aldaerarako lekurik. Beste batzuek aldaeretako bat erakusten dute bakarrik: estali, bete, hornitu, apaindu, zikindu. Eta beste zenbaitek ez dute ez bata ez bestea erakusten: eskuilatu, pilatu. Euskaraz, beraz, mugatua da oso alternantzia honen hedadura. Ordea, locationa objektu deneko egitura, aditzetako askok onartzen dute, eta haien adiera kargatu eta erein aditzenarekin pareka daiteke, hemen darabilgun ‘locatuma location batean jartze’ zentzuan. Bestetik, aipatu beharra dago badela, euskaraz, ‘jartzea’ gabe ‘kentzea’ adierazten duen aditz bat, hustu, hemen aztertzen ari garen egituretako bat erakusten duena. Ikus Euskal Hiztegiko adibide hauek: Botila, zakua hustu Bazterrak oro euskaldunez hustu eta gaskoiez betetzen Alternantziaren azterketa Ikusitakoaren arabera, ez dirudi alternantzia honek semantika jakineko sailak biltzen dituenik, baizik eta semantika jakin baten barruko aditz batzuk; euskararen kasuan, gutxi gainera. Bestetik, alternantziari esleitzen zaion balioa (‘entitate bat nonbait jartzea’ eta zentzu holistikoa) berez aldaera bati bakarrik dagokio. Alternantzia honetan, berez, objektu lokatiboaren afektazio mailak aditzera ematen dira: aldaera batean objektu lokatiboa guztiz ukitua dago (holistikoa: locatuma instrumentala denean) eta bestean ez (locatuma absolutiboa denean). 9 puntuko alternantzietan esan dugun bezala, Vázquez et al.-en lanean (2000) ere ez da garbi adierazten alternantzia lokatiboak zer islatzen duen. Autore hauek Inversión delakoaren azpian tratatzen dituzte alternantzia lokatiboko egiturak (beste batzuen artean). Hauen
161 Bi alternantzia hauek elkarren artean baztertzaileak direla ematen du. Hots, kausatibo/inkoatiboa onartzen duten aditzek ez dute objektu inespezifikoaren edo barneratuaren alternantzia onartzen. Bi alternantzietan, beraz, zehaztu ditugun osagai semantikoak daude jokoan. Aldaketa sintaktikoei dagokionez, berriz, ondokoak dira agerian ikusten ditugunak: Bietan argumentuen balentzian aldaketak daude; Kasuetan, berriz, ez: Alternantzia kausatibo/inkoatiboan Kasu ergatiboa desagertzen da. Honek aditz laguntzailea bi aldaeretan desberdina izatea eragiten du: DUtik DAra pasatzen da. Adib.: [HaurraK] [jostailuaØ] puskatu DU -> [jostailuaØ] puskatu DA 1
1 Beste alternantzia batean zalantzazkoa da inplikazio semantikoa; ez dago argi orokortzat jo behar den ala ez. Hori da Alternantzia lokatiboaren kasua. Badirudi alternantzia honetan argumentu lokatiboaren afektazio mailak aditzera ematen direla. Horrela izanda, argumentu baten ukitutasunari buruzko zehaztasunak, eta ez aditzarenak, ematen dira. Ondorioz, Alternantzia kausatibo/inkoatiboa onartzen duten aditzek (edo zenbaitek) alternantzia lokatiboa onartzea espero izatekoa da. Alternantzia honek ez du balentzia-aldaketarik ekartzen, ez eta laguntzaileena ere (oinarrizko egitura DA bada, DA izaten jarraitzen du; oinarrizko egitura DU bada, DU izaten jarraitzen du). Kasuena bai. Adib: Anderrek [soroaØ] [gariZ] erein DU -> Anderrek [soroaN] [gariaØ] erein DU
1 2 3 Gainontzekoek aditzaren semantikari zuzenean ez dagozkion bestelako ezaugarriak adierazten dituzte: Zenbaitzuk aditzen argumentuen ezaugarri semantikoekin dute lotura:
162 • Zeharkako subjektuen alternantziek (Denborazko subjektua eta Kausa abstraktuzko subjektua), aditzaren argumentuetako baten tasun semantikoak erakusten dituzte; eta era berean agente (edo gizakiaren) desagerpena azpimarratzen dute. Tasun hauek zehazki kausa osagai semantikoari dagozkio. Kausa osagaiaren tasun semantikoen berri emateko, alternantziaren aldaera batean agentea (gizakia) eta beste osagai lokatibo/denborazko/kausazko… bat ezartzen ditu autoreak, eta beste aldaeran osagai lokatibo/denborazko/kausazko hori sintagma ergatiboan eta agentea desagerturik. Hori dela eta, alternantzia hauetan balentzian aldaketa gertatzen da (nahiz eta ez izan argumentu mailakoa); Kasuetan ez dago aldaketarik eta laguntzailean ere ez. Adib.: [AbokatuaK] [errugabetasunaØ] [gutunarEKIN] frogatu zuen -> 1
• Substantzia/Iturria alternantzian iturria osagai semantikoa biziduna den ala bizigabea den adierazten da. Aldaera batean iturriak beti izan behar du bizigabea, baina bestean bietarikoak ager daitezke. Euskaraz, gainera, hirugarren aldaera bat badago ezaugarri hauek erakusten dituena: iturria datiboz gauzatzea. Horrelakoetan iturria biziduna izaten da. Hiru aldaeratan Kasuak aldatu egiten dira, baita laguntzailea ere. Balentzian, berriz, ez dago aldaketarik. Adib.: [EguzkiaK] [beroaØ] isurtzen DU [AnimaliaK] [malkoakØ] isurtzen DITU -> 1 2 [EguzkiTIK] [beroaØ] isurtzen DA 1 2 [AnimaliarI] [malkoakØ] isurtzen ZAIZKIO 1 2 • Alternantzia konatiboa: mugimendu eta kontaktuzko aditzen gaiaren tasun semantikoak aditzera ematen ditu: solidoa eta topea izatea. Kasuetan aldaketak dakartza, baina balentzian eta aditz laguntzailean ez. Adib. [PaulaK] [hesiaØ] jo ZUEN -> [PaulaK] [hesiaN] jo ZUEN 1 2
1 2 • Preposizio lokatiboaren galera: Kokapen-aldaketazko aditzen objektua bide bide gisakoa izan daitekeela jartzen digu agerian. Alternantziaren bidez zer adierazi nahi
163 den, ordea, ez dago argi. Agian bide hau batzuetan absolutiboz gauzatzen dela eta beste batzuetan PS batez (euskaraz adlatiboz). Hala, alternantzia honek Kasuetan eta aditz laguntzailean aldaketak ditu, baina ez argumentuen balentzian. Adib.: [MarthaØ] [mendiRA] igo ZEN -> [MarthaK] [mendiaØ] igo zuen 1 2
1 2 Beste batzuk subjektuek ekintzarekiko duten joera adierazten dute: • Agentearen ezaugarri arruntaren alternantzia • Instrumentuaren ezaugarri arruntaren alternantzia Biotan ez dago aldaketarik ez Kasuetan ez eta laguntzailean ere, baina bai balentzian. Adib.: [Zakur horreK] [jendeaØ] hozkatzen du -> [Zakur horreK] hozkatu egiten du 1 2
1 Beste zenbaitzuk argumentuen kopuruarekin dute lotura: • Alternantzia erreziproko sinpleak (iragankorra eta iragangaitza) • Objektu ulertutzat izenordain erreziprokoa duen alternantzia • With preposizioaren galera alternantzia Alternantzia erreziproko sinpleetan Kasuak eta laguntzailea ez dira aldatzen, baina bai balentzia. Objektu ulertutzat izenordain erreziprokoa duen alternantzian, Kasuak ez dira aldatzen, baina bai laguntzailea eta balentzia. Azkenekoan, berriz, Kasuak aldatzen dira, laguntzailea ere bai, baina ez balentzia. Adib.: Alternantzia erreziproko sinpleak: [NiK] [OlioaØ] [ozpinetikTIK] bereizi NUEN -> [NiK] [Olioa eta ozpinaØ] bereizi NITUEN 1 2 3
1 2 Azkenik, posesio-harremanak adierazten dituztenak ditugu: • Gorputz-atalaren igoera alternantzia: jabea eta gorputz-atalen arteko harremana adierazten da. • Atributu-objektuaren eta Jabe-subjektuaren alternantziak: Jabea eta atributuen arteko harremanak adierazten dira. Hauetan guztietan balentzia-aldaketak daude, baina Kasuak eta laguntzaileak ez dira aldatzen. Adib.: Gorputz-atalaren igoera: [ZaldiaØ] [bizkarreaN] ukitu ZUEN -> [Zaldiaren bizkarraØ] ukitu ZUEN 1 2
2 Bukatzeko, “midde” alternantzia inpertsonalen parekotzat jo dugu, eta ondorioz, ez dugu semantikotzat jo zuzuzenean.
165 Ikus, beheko irudian, esandakoa, eskematikoki :
166 L zk. Alternantziaren izena Aditzaren semantikari loturikoa BAI/EZ, eta zer adierazten duen Adibidea euskaraz Kasuak aldatu BAI/EZ Balentzia aldatu BAI/EZ Lag. aldatu BAI/EZ 2.13.2 Atributu-objektua EZ. Posesio-harremanak Beregan zintzotasuna miresten nuen / Bere zintzotasuna miresten nuen EZ BAI EZ 2.13.4 Jabe-subjektua (Iragankorra) EZ. Posesio-harremanak Pailazoak bihurrikeriekin haurrak entretenitu zituen / Pailazoaren bihurrikeriek haurrak entretenitu zituzten EZ BAI EZ 3.1 Denborazko subjektua EZ. Argumentuen izaera semantikoa Munduak aro berri baten hasiera ikusi zuen 1492an / 1492k aro berri baten hasiera ikusi zuen EZ BAI EZ 3.4 Kausa abstraktuzko subjektua EZ. Argumentuen izaera semantikoa Abokatuak errugabetasuna gutunarekin frogatu zuen / Gutunak errugabetasuna frogatu zuen EZ BAI EZ 7.1 Objektu barneratua BAI. Jarduera Sarah-k waltza dantzatu du / Sarah-k, dantzatzen du EZ BAI EZ
171 VI GURE LANA OSATZE ALDERA: 100 ADITZEN AZTERKETA, CORPUSEAN OINARRITUTA Alternantzien azterketan argi geratu da beroien lanketa interesgarria bada ere, aditzen azpikategorizazioari buruzko zati bat baino ez dutela ematen. Aditzek informazio hori kodetzen dute, baina berezko informazio gehiago ere badute. Corpus bidezko azterketa honen bidez, aditzek bere baitan duten informazio guztia erdiestea dugu helburu. Baita esan ditugunak betetzen diren ala ez egiaztatzea. Corpusa erabiltzeak, gainera, eremu konputazionalera hurbiltzen gaitu, esaldi errealak aztertzen diren aldetik. Eta hori oso inportantea da gure ikuspegitik. Azterketa burutzeko, eskura dugun hainbat corpus hartu dugu oinarritzat. Sarreran esan dugun bezala, XX mendeko euskararen corpus estatistikoko 1900etik 1994ra bitarteko testuak eta Euskaldunon Egunkariko 1999ko urtarriletik 2000ko maiatza bitarteko aleak erabili ditugu. Aditz bakoitzari buruzko informazioa modu antolatu batean gordetzeko, datu-base bat egin dugu. Datu-base honen helburua da aditz bakoitza definitzea alternantzietan zehaztu ditugun ezaugarriez eta azterketa deskriptiboan zehaztuko ditugunez. Horregatik, datubasearen diseinua eta eremuak definitu baditugu ere, eremu guztien balioak ez daude zehaztuta aldez aurretik, hain zuzen aztertze-prozesuan balio berriak definitzea aurreikusten delako. Esan daiteke, orduan, datu-base hau datuak gordetzeko baliabidea izan dela batez ere. Gure helburua ez da izan hasiera batetik datu linguistikoak modu sinplifikatuen eta antolatuenean jartzea, baizik eta garapenean den ikerketa baten emaitza modu esplizitu eta erabilgarrian kodetzea.
172 Eremu horiek betetzen laguntzeko, III.2.2 puntuan azaldutako datu estatistikoak ere baliatuko ditugu. Sarreran esan dugun bezala, 100 aditz horiekin egin dugun azterketa zehatza ez dugu tesilan honetan txertatu. Tesi-lan honekin batera doan C eranskinean du lekua (100 aditzen azterketa zehatza). Horren ordez, hemen, 100 aditz horien azterketan ikusitako fenomeno garrantzitsuenak eta ateratako ondorio nagusiak azalduko ditugu. Aditzen azterketari ekiteko, beroien hautua izan da lehendabiziko eginkizuna. Horretarako erabili ditugun irizpideez mintzatuko gara atal honetako lehenengo puntuan (VI.1). VI.2 atalean, aditzen informazioa gordetzeko eraiki dugun datu-basea azalduko dugu. VI.2.1 puntuan aditzen balio sintaktiko/semantikoak definitzeko eremuak eta markatzeko sistema izango dugu mintzagai. Datu linguistikoak gordetzeko dauden mugak ere aipatuko ditugu, VI.2.1 puntuan. VI.3 atalean, aditz bakoitzeko baliatu ditugun datu estatistikoak azalduko ditugu laburki. VI.4 puntuan, emaitzak erakutsiko ditugu. VI.4.1 puntuan datu orokor batzuk emango ditugu; VI.4.2 puntuan, agertu zaizkigun alternantzien inguruan arituko gara; VI.4.3 puntuan, oro har zein adiera eta zein osagai semantiko atera zaizkigun aztertuko dugu; VI.4.4 puntuan, horiek guztiak zehazterakoan izan ditugun arazoak eta erabakiak hartzeko arrazoiak azalduko ditugu; VI.4.5 puntuan, zenbait kontu interesgarri aipatuko ditugu; eta, azkenik, VI.4.6 puntuan, Kasuek zein osagai semantiko izan ditzaketen azalduko dugu laburki. VI.5 puntuan, aditz baten azpikategorizazioa zehazteko zein ezaugarri diren beharrezko argituko dugu. VI.6 puntuan, corpusaren erabilerak dituen abantailak eta mugak aipatuko ditugu. Eta azkenik, VI.7 puntuan azterketa konputazionalei begira interesgarriak eta aplikagarriak izan daitezkeen datuak aurkeztuko ditugu. VI.1 Aditzen hautaketa Aditzak aztertzeko lehenengo eginkizuna berauen hautua izan da. Horretarako, XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa baliatu dugu. Bertatik, 22.000 hitzeko lagin bat oinarri hartuta, aditzak maiztasun handienetik txikienera zerrendatu ditugu (622 guztira), eta horietatik, 100 hautatu. Hautapena egiteko irizpideen artean, lehenik eta behin, aditzak baztertzeko erabili ditugunak zerrendatu ditugu:
173 • Eratorpen-prozesu garbi eta emankor baten ostean sortutako zenbait aditz bazterturik. Levinen alternantziak eta aditzak aztertzerakoan, ikusi dugu aditz eratorri eta ez-eratorriek azaleko egitura sintaktiko desberdina dutela, baina horregatik ez direla semantika desberdinekoak. Horretaz gain, argi geratu da eratorpenerako joerak desberdinak izan daitezkeela hizkuntza batetik bestera: hizkuntza batean aditzean txertatuta dagoena, bestean aparteko sintagma batez adierazten da. Beraz, lehenik, inportanteena iruditzen zaigu txertaketa edo inkorporazio garbirik ez duten aditzen egitura aztertzea, eta gero osagai bat txertatzen denean egon daitezkeen erregulartasunak bilatzea. Eratorpen-prozesua, ordea, ez da beti hain agerikoa. Askotan aditzaren osaeran parte hartzen duten osagaiak ez dira hain garbi antzematen, euren sorrera oso atzera dagoelako historian, seguruenez. Gràcia et al.-en (2000) irakur dezakegunez, euskal aditz eratorriak - tu atzizkiaren bidez sortzen dira (bigun + -tu; zigor + -tu…), baina horretaz gain, atzizki honek beste zeregin batzuk ditu. Berez, latinetiko -tumetik dator, eta literatura aurreko maileguetan nahiz euskararen berezko hizkiei itsatsirik ageri zaigu. Liburuko adibideak baliatuz: aditu < auditum deitu < dictum sartu < sar + -tu Bestetik, gaur egun maileguak hartzeko dagoen atzizki bakarra da: transformatu, suposatu Eta, horretaz gain, behin aditza osatzen denean, -tu atzizki flexiboaren pare-pareko jokaera du. Argi dago, beraz, -tu morfemak zeregin asko dituela, eta horrek fenomenoak nahastea dakarrela. Aipaturiko liburuan, hala ere, -tu atzizkiaz osaturiko eratorrien sailkapenak proposatzen dira. -Tu atzizkiari lotzen zaion oinarriaren arabera, 12 -tu proposatzen dituzte. Semantikari begiratuz, berriz, 6 sail proposatzen dituzte: • Egoera/kualitate-aldaketa (-tu1, -tu2, -tu3, -tu8, -tu9): gizondu, izoztu, beldurtu, lotsatu, zatitu, puskatu, lasaitu, garbitu, mailakatu, lerrokatu… • Kentzea (-tu4): larrutu, lumatu • Ematea (-tu7): babestu, zigortu, aholkatu…
174 • Leku-aldatzea (-tu6, -tu11, -tu12): baztertu, saihestu, alboratu, kaiolaratu, beruneztatu, ureztatu… • Errepikapena, (tresna baten bidez egiten den) jarduera (-tu10): mailukatu, mokokatu… • Lokazioa (lokazio hori betetze zentzuan) (-tu5): lumatu, hostatu... Bestalde, Levinen aditz multzoak aztertzerakoan, sail hauetan aipatzen ez diren beste eratorpen-forma garbi eta erregular batzuk ere aurkitu ditugu. Ondoko morfemez osaturikoak, alegia: -etsi (onetsi, handietsi), -ztatu (ureztatu, irineztatu) eta -gabetu (hezurgabetu, gazgabetu). -Tu atzizkiak erakusten duen aniztasunaren aurrean, gure hautua izan da bai Gràcia et al.en (2000) lanean bai Levinenean (1993) ageri diren eratorpen-prozesuz sorturiko zenbait aditz ez hartzea azterkizun. Ondokoak, alegia: alde batetik, txertatutako osagaiak atzizki garbi bat ageri duenean (-tuz gain): -ratu, ztatu, gabetu; -Etsi atzizkia dutenak; eta, azkenik, emankorrak ez diruditenak: -tu 4 motakoak. Hauek guztiak nahiko erregularrak direla esan daiteke, aditz ez-eratorrian dagoen osagai bat besterik gabe txertatu egiten delako aditz eratorria osatzeko. Esan behar dugu, hala ere, eratorpen-prozesu hauek erregularrak izan arren, ez direla hain modu sinplean gertatzen. Esaterako, sartu eta poltsikoratu aditzak hartuz adibide gisa, badakigu sartu aditzak Kasu adlatiboaz gain ablatiboa ere onartzen duela, batez ere bidea adieraziz; aldiz, poltsikoratuk ablatiboa nekez hartzen duela dirudi. Beraz, sakonki aztertzeko fenomenoak dira92. • Osagai bat baino gehiagoz osaturiko aditzik ez. Ildo beretik, hautatuen artean ez dago osagai bat baino gehiagoz osaturiko aditzik (adib., lo egin, zain egon, axola izan, ari izan, barre egin, bat egin, gogora ekarri, merezi izan…). Honelako aditzetan, aditzarekin batera ageri den osagaiak aditzarekiko oso lotura estua erakusten du, eta horrek unitate semantiko bakartzat jotzera eramaten gaitu. Horrelako zenbait unitate lexikalek ez dituzte onartzen aditz sinpleak orokorrean onartzen dituen egitura berak . Esaterako, gogora ekarrik -ela konpletiboa hartzeko gaitasuna eta beharra du; ekarrik, aldiz, bere balioetako batean badu gaitasuna (etxea botako dutela
176 • Gure azterketaren ikuspegitik interesgarriak: % 1etik beherako maiztasuna dutenen artetik, berriz, V. kapituluan aipatu diren aditz batzuk hautatu ditugu, baina baita beste batzuk ere. Horrela, aztertutako fenomenoak betetzen diren konprobatu ahal izango dugu, eta bestetik fenomeno berriak agertzen diren ikusi. Irizpide hauek kontuan hartuta, honenbestez, 100 aditzeko ondoko zerrenda osatu dugu:
VI.2 Informazioa gordetzeko datu-basea V. kapituluaren ondorioetan esan dugun bezala, aditz baten azpikategorizazio-egiturak aditzaren balio sintaktiko/semantikoak dira (aurrerantzean bss95). Horiek landu ahal izateko, hautatutako aditz bakoitzak testuetan dituen adibideetan oinarritu gara. Aditz bakoitzaren bssak gordetzeko datu-base bat eraiki dugu, informazioa egituratuz eta bilaketak egiteko modu erosoan jarriz. Ondorengo puntuetan datu-basearen nondik norakoak
177 azalduko ditugu: bssen antolaketa; datu-basea osatzen duten ezaugarriak eta hauek markatzeko sistema; eta datu linguistikoak gordetzeko dauden mugak. VI.2.1 Balio sintaktiko/semantikoen (bss) antolaketa Datu-basearen lehenengo bertsio honetan, aditz baten bss guztiak aditz bakoitzean (eta ez aparteko modulu batean) landu dira banan-banan. Bestetik, ez dugu esplizituki bereizi aditz beraren alternantziak diren egiturak eta ez direnak. Hori inplizituki bereizten da egitura horietan dauden osagai semantikoen arabera. Bi egituratan osagai semantikoak berdinak badira, edo horietako bat desagertzen bada, esan nahiko du alternantzia osatzen dutela; gainontzean ez. Hots, ez ditugu aditzak adieraren arabera bereizi, eta gero adiera horri alternantziak lotu. Guztiak izango dira aparteko bss (bss-1, bss-2, bss-3... bss-n: joan-1, joan-2, joan-3, joan-4)96. A eranskinean ikus daitezke aditzak eta beren bss guztiak modu laburrean. Ekar dezagun, halere, adibide gisa, etorri aditza (azalpen osoa ikusi eta gero, hobeto ulertuko dena):
bssak abs erg dat ela ine ins soz abl ala kasu azpikategorizatuen osagai semantikoak eta hautapen-murriztapenak bssaren balio semantikoa etorri- 1
178 Bss gisa markatuko ditugu alde batetik, aditzaren semantikari erreferentzia egiten dioten alternantzietako bi egiturak; alegia, alternantzia kausatibo/inkoatiboak eta objektu inespezifiko nahiz barneratuarenak. Aditzaren semantikari erreferentziarik egiten ez diotenen aldetik, aldaera batetik bestera Kasu-aldaketak, edo Kasu-aldaketak eta balentzia-aldaketak dituztenak markatuko ditugu: Objektu ulertutzat izenordain erreziprokoa, Substantzia/Iturria alternantzia, Alternantzia konatiboa, Preposizio lokatiboaren galera, With preposizioaren galera eta Spray/Load alternantzia. Aldaera batetik bestera balentzia bakarrik aldatzen dutenetan, aldaera bakarra (argumentu gehien dituena) landuko dugu bss gisa. Horrelakoak dira Alternantzia erreziproko sinple iragankorra, Alternantzia erreziproko sinple iragangaitza, Agentearen ezaugarri arrunta, eta Instrumentuaren ezaugarri arrunta alternantziak. Alternantzia erreziproko sinple iragankor eta iragangaitzean, ikusi dugun bezala, argumentuen kopurua berresten da; eta bi aldaeren arteko desberdintasunak dira: argumentuen estatus semantikoa eta ekintza hasteari begira subjektuek duten fokalizazio maila. Argumentuen kopurua egitura bakarrarekin adierazten da; eta bestetik, argumentu gehien dituen aldaeran ekintza nork hasten duen fokalizatzen da, eta osagaien estatusak ez du hainbesteko murriztapenik. Hau horrela izanik, bi egiturak markatzeari ez deritzogu beharrezkoa azpikategorizazioari begira. Hala ere, alternantziaren bigarren aldaera testuan agertu denean, oharretan aipatuko dugu. Agentearen ezaugarri arrunta eta Instrumentuaren ezaugarri arrunta alternantzietan, ez dago desberdintasunik aldaera kausatiboarekiko, kausa adierazten duen entitatearen tasun semantikoak aldatzen baitira, ez osagai semantikoa bera. Azkenik, Gorputz-atalaren igoera, Atributu-objektua eta Jabe-subjektua alternantzietako egitura bat ere ez da landuko. Esan dugun bezala, hauek posesio-harremanak adierazten dituzte, eta ageri den PSk lotura handiago du osagarriarekin aditzarekin baino. Bestalde, egitura guztiak lexikoan definitzen ditugunez, ez dugu alternantziaren aldaera bat oinarrizkoagotzat jotzen; biak, besterik gabe egitura balizkoak dira delako aditzarentzat. Joera hau, hain zuzen, EAGLES97en proposamenekin bat dator:
97 EAGLES (Expert Advisory Group on Language Engineering Standards), Europa mailako hizkuntzak automatikoki lantzeko eta kodetzeko proposamenak egiten dituen taldea da. Bertan, hizkuntza guztiak kontuan harturik, hizkuntzaren mailatan landu beharreko ezaugarriak proposatzen dira, besteak beste, azpikategorizazioan. Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.ilc.pi.cnr.it/EAGLES/home.html.
180 • Laguntzaile mota Aditzak bssan erabiltzen duen laguntzaile mota markatzen da. Adierazpen ezaguna erabiliz: DA, DU, ZAIO edo DIO. ‘√’ ikurraz markatu da bss bakoitzean erabiltzen den laguntzailea, nahiz eta jokatu gabe agertu esaldian. • Kasuak: Alternantzien azterketa mugatzeko zerrendatu ditugun bederatzi Kasuak tratatzen dira: ABS, ERG, DAT, ELA_KONP, INE, INS, SOZ, ABL, ALA. Kasu batzuk azpikategorizatutzat (aditzaren berezkotzat) jo ditugu, beste batzuk onartutzat, eta azkenik, beste batzuk onartugabetzat. Izan ere, Kasu bat azpikategorizatuta ez dagoenean, ez du esan nahi bss horretan ezinezkoa denik. Batzuetan hala izango da, baina besteetan, aditzaren baitako informazioa ematen ez duen arren, onargarria da erabilera horretako esaldian. Hau oso garrantzitsua da ikuspegi konputazionalari begira, zilegi dena definitzeak bezainbesteko garrantzia baitu zilegi ez dena zehazteak. Kasua azpikategorizatua denean, ‘√’ ikurraz markatu dugu, eta ikur horren bidez ondokoa adierazten dugu: “ager daiteke eta garrantzitsua da”. Hau da, corpuseko esaldian agertu ala ez, Kasu hori aditzaren bssa zehazteko beharrezkoa da. Kasua onartua denean, ‘+’ ikurraz markatu dugu. Kasua onartzen ez denean, ‘–‘ marka erabili dugu. Hala ere, Kasu ergatibo, absolutibo eta datiboak bereziak dira. III. kapituluan eta alternantzietan ikusi dugunez, laguntzailearekin komunztadura egiten duten aldetik, elipsi arrunterako aukera dute (pro-drop). Baina baita inespezifikatzekoa ere. Ondorioz, kasu hauetan ‘√’, ‘–‘ eta ‘+’ markek esanahi mugatuagoa dute. Ikus dezagun segidan. ABSOLUTIBOA ETA ERGATIBOA Absolutiboari eta ergatiboari ‘√’ marka jartzerakoan, automatikoki ulertu behar da delako aditzak Kasu hori beharrezkoa duela, baina askotan ez dela agertzen elipsi-prozedurak direla tarteko. Hau da, bi kasu hauetan «ager daiteke» zentzua oso jakina da: agertzen ez denean, elipsi arruntaren ondoriotzat ulertu behar da (pro-drop fenomenotzat). Aldiz, elipsia ez den bestelako fenomenoak ditugunean98, beste bss bat markatuko dugu eta horretan absolutiboak edo ergatiboak ‘–‘ ikurra izango du, erabilera horretan ezin ager daitekeela adierazteko. Laguntzailearen aldetik, berriz, aditzak delako bssan duena markatuko da.
181 DATIBOA Datiboa ere adizkiarekin komunztadura egiten duen Kasua da99; baina besteak baino konplexuagoa. Izatez, Euskaltzaindiak (1993) perpausen sailkapena egiten duenean, datiboa kanpoan uzten du: Euskaraz, jakina, badugu beste osagarri bat ere datiboan ematen duguna. Argumentu hau, normalean, aukerakoa da, nahiz eta aditz batzuek nahitaez eskatzen duten. Perpausen arteko sailkapena ahalik eta modurik garbienean egitearren ez dugu kontuan hartuko nori saileko argumentua eta goian emandako adibideek erakusten dizkiguten perpaus motetara bakarrik mugatuko gara. Euskaltzaindia, 1993: 9 Horren ondorioz, sailak laburbiltzen dituztenean, ondoko ohar hau egiten dute: Kontuan izan eskema honen barnean ez direla aditz guztiak sartzen: jakin, ahaztu —batzuetan, nor-nori sisteman ageri denean—, ihardun, e.a. Euskaltzaindia, 1993: 15 Guk, ordea, datiboa aztertuko dugu, eta ondorengoa egiten saiatuko gara. Datiboari ‘√’ marka jarriko diogu: • Batetik, aditz batek datiboa onartuz gero, erabilera datibogabeko Kasu-konbinazioan eransketa hutsa ez denean. Adib.: Pello adiskideen izenez ahaztu da-> *Pello adiskideen izenez ahaztu zaizkio Anderri (Egitura zuzena: Pellori adiskideen izenak ahaztu zaizkio) • Bestetik, datiboa onartzen denean bakarrik. Adib.: Ekin genion lasterrari (Euskal Hiztegiko adibidea) -> *ekin genuen lasterra
182 • Eta azkenik, datiboa eransketa izanda ere, ia beti agertzen denean. Adib. Lehen saria eman zioten (Euskal Hiztegiko adibidea) Azken honetan corpusari eta gure intuizioei erreparatuko diegu (hau da, corpusean datiboa oso-oso maiz agertzen bada, eta guri ere beharrezkoa iruditzen bazaigu, azpikategorizatutzat joko dugu). Eransketa hutsa izanik azpikategorizatzen ez diren datiboak, berriz, ‘+’ ikurra izango dute. Jakina, ezinezkoa denean ‘–’ marka izango du datiboak. Bestalde, guk “datibo etiko” gisa ulertzen duguna ere ez dugu kontuan izango. Gure ustez datibo etikoak ez dio erreferentziarik egiten aditzaren barruko informazioari. Adizki alokutiboekin gertatzen den antzera (Oyharçabal, 1993), datibo honek zerikusia du perpaus kanpoko hizketakideen harremanarekin (lagunartekoa, lanekoa, familiartekoa… adib., ume honek ez dit bazkaltzen). Hortaz, aditz batek datibo hori bakarrik onartzen duenean ‘–‘ balioa izango du Kasu datiboan. Hala ere, batzuetan ez da erraza horrelako datibo baten aurrean gauden ala ez bereiztea. Era berean, erabilera alokutiboetan kontuan izan behar da, nahiz eta adizkian komunztadura-markak ageri, hizketakideari erreferentzia egiten dion markak ez duela bere baliokide sintagmatikoa, eta berez, erabilera neutroaren parekoa dela azpikategorizazioari begira. Datiboa markatzeak, ordea, ez du beti isla izango laguntzailean. Datiboa eransketa denean (bai ‘+’ gisa ‘√’ gisa) edo ezinezkoa denean (‘–’), DA edo DU laguntzaileak markatuko ditugu. Gainontzekoetan, berriz, ZAIO edo DIO gisa markatuko ditugu, eta horrek esan nahiko du bss horretan beti behar dela datiboa. Laburtuz, orduan, hauexek dira laguntzailea eta komunztaduradun Kasuak markatzerakoan ditugun aukera guztiak:
183 Aukerak horiek diren arren, laguntzaile gisa DA eta ZAIO markatuta duten bss gehienek ‘√’ izango dute absolutiboan; aditzen azterketa zehatzean (eta baliabide automatikoen azalpenean ikusitakoaren arabera), aditz batek -ela konpletiboa ageri duenean bakarrik gertatuko da absolutiboak ‘–‘ izatea. DU modukoetan, berriz, alternantzien azterketan ikusi dugunez, arruntagoa da absolutiboa ‘–‘ izatea. Eta azterketa zehatzean ikusiko dugun bezala, baita DIO modukoetan ere. Ergatiboa ere gutxitan izango da ‘–‘. DIO aditz laguntzailea markatzen dugunean ergatiboa beti izango da ‘√’; DU aditz laguntzailea markatzen dugunean ere ia beti izango da ‘√’; ‘–‘ oso kasu bakanetan izango da: eguraldiari buruz predikatu ahal duten aditzetan eta aditz oso jakinetan (hauek guztiek azterketa zehatzean dute lekua). Bestelako Kasuetan, esan bezala, ez dugu bereiziko printzipioz elipsia edo inespezifikazioa den “ez-agertze” fenomeno hori. Izatez, horrelakoak ere azterketa honen emaitza izatea espero dugu. • Osagai semantikoak Kasu azpikategorizatu bakoitzak osagai semantiko bat du loturik. Eremu honetan daude alternantzietan definitu ditugun osagai semantikoak eta azterketa honen emaitza izango diren beste hainbat. Hots, eremu honen balioak aditzak landu ahala formalizatzen joan gara, eta azterketaren helburu nagusietako bat izan dira. Guztien zerrenda, VI.3 puntuan ematen da, eta, jakina, horien artean daude alternantzietan jada agertu direnak (kausa, gai ukitua, esperimentatzailea, gaia, iturria, gai sortua, bidea, helburuko kokapena). ‘√’ ikurra duen Kasu orori osagai semantiko bat edukitzea behartuko zaio. ‘+’ duenari ez zaio behartuko, baina oharretan emango dira horiei buruzko xehetasunak. Hala ere, jakina da, denborari erreferentzia egiten dioten osagai sintagmatikoak onar ditzaketela aditz gehienek, eta zentzu hori hainbat Kasuk izan dezaketela —hala nola, inesiboak, ablatiboak, adlatiboak, instrumentalak, soziatiboak: gauean, igandetik, igandera, arratsaldez, bi orduz, igandearekin, bi egunetan…— . Hori horrela dela onartuko dugu, eta Kasu batek bss batean denborazko balioa bakarrik izan badezake, onartugabetzat joko dugu. Salbuespen bakarra egingo dugu: denborazko balio hori komunztadura egiten duen Kasuren batek adierazten badu; horrelakoetan, jakina, azpikategorizatutzat joko dugu (adib. iraun: bi urte iraun zuen: ABS √_denbora). Objektu jakineko inespezifikazioa dugunean, berez osagai semantiko orokorrago baten zehaztapena da. Hori adierazteko, osagai semantikoa, gai jakina eta kortxeteak erabiliko ditugu. Adib.: ABS√_[gaia: batxillergo].
184 Aditz batean osagai semantiko bati lotutako hautapen-murriztapen edo tasun semantikoak zehaztu badaitezke, zehaztu egingo ditugu. Esaterako, bete aditzaren bss batean gaia [-konkr] da. Hori osagai semantikoarekin batera emango dugu. Adib: bete: ERG√_esperimentatzailea; ABS√_gaia [-konkr]. • Azalpena Bss bakoitza markatzeko arrazoiak ematen dira; hots, bss bakoitzean markatu ditugun Kasuak eta bakoitzari lotu dizkiogun osagai semantikoak arrazoitzen dira. Zeregin honetan, sintagmen guneetan ageri diren hitzen tasun semantikoak aipatuko ditugu, askotan horiek baldintzatzen dutelako zenbait Kasuren presentzia, aditzaren balio semantikoa eta, honenbestez, Kasuen osagai semantikoak. • Oharrak: Datu-basean islaturik geratzen ez diren fenomeno linguistiko aipagarriak azaltzen dira; besteak beste, hemen zehazten da delako bssak beste bss batekin alternantzia osatzen duen ala ez. Bestetik, ezaugarri hauen bidez adierazi ezin daitekeen informazio interesgarria aipatuko da. • Adibideak: Aditza lantzeko baliatu diren adibideak zerrendatzen dira. Esana dugun bezala, XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa eta Euskaldunon Egunkaria izan dira adibide-iturriak. 1667 adibide daude guztira (nahiz eta esku artean askozaz gehiago erabili), aditz bakoitzerako adierazgarria iruditu zaizkigunak hautatu baititugu. Hala ere, aditz batzuetan adibide eskasekin topo egin dugu. ETORRI ADITZAREN BI BSSEN ADIBIDEAK, OSORIK Hona etorri-1 eta etorri-2 bssak nola landu ditugun.
186 AZALPENA: Entitate baten kokapen-aldaketa (hona=deiktikoa). Etorriren balio honetan entitate baten kokapen-aldaketa adierazten da. Horretarako, entitate desplazatua –ABSz gauzatua–, abiapuntuko kokapena / bidea –ABLz gauzatua– eta helburuko kokapena –ALAz gauzatua– dira beharrezko elementuak. ABS entitatea orotarikoa izan daiteke: askotan izaki biziduna da ((1302-1315)); mekanismo jakin bati esker mugitzen den entitate bat ere izan daiteke ((1301)); izaki bizigabe konkretua ((1316), (1317)), nahiz eta gizakien ezaugarriekin eta zereginekin zerikusia duten entitateak izan; eta baita izaki bizigabe abstraktua ere, normalean zentzumenezko ekoizpenekin (soinua, argia...) zerikusirik dutenak ((1320-1323)). ABL eta ALA entitateak, normalean, leku fisikoak dira, baina badira jarduera moduko izen abstraktuak, zeintzuek bi gauzak, jarduera eta jarduera hori egiten den lekua, adierazten duten batera, azken batean ((1313), 1314)). Badira adibide batzuk ALArik ez ABLrik ez dutenak. Horrelakoetan badirudi ALArik agertu ez arren, helburuko kokapena ulertutzat ematen dela. Vázquez et al.-ek (2000) ir eta venir aditzak amaiera-puntua lexikoki fokalizatzen duten aditzen artean sartzen dituzte. Beren arrazoiketari jarraituz, lexikoki elementu bat fokalizatzen duten aditzek, elementu fokalizatu horri dagokion osagai sintaktikoa gauzatzen ez denean, bestelako mekanismoak jartzen dira martxan informazio hori berreskuratzeko: elipsia eta testuinguru pragmatikoa; alegia, inespezifikazioa ez diren mekanismoak. Beraz, aditz honen kasuan, ekarri-n bezalaxe, elipsi deiktikoa gertatzen dela dirudi; hau da, helburuko kokapen hori hiztuna dagoen lekua dela suposatzen da (Jo bedi ekarri aditzera fenomeno honen inguruko xehetasunak gogoratzeko). Izatez, badira hona sintaktikoki ageri duten adibideak ((1302)). Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek, INEk eta SOZek beren ohiko balioak izan ditzakete. DATek, dagoeneko hainbat desplazamenduzko aditzetan esana dugunez, ALA entitatearekiko jabetzazko harreman bat duela dirudi, harekin batera azaltzen denean esaldian; eta jabetza ALA entitatearekikoa ez bada, ABSrekikoa dela dirudi. Nolanahi ere, ez dugu alternantzia gisa planteatu, dagoeneko esan dugun bezalaxe, bi osagaiak batera agertu daitezkeelako, eta bien artean nolabaiteko harremana dagoela iruditzen baitzaigu (Jo bedi berriz ere ekarri aditzera honen ingurukoak gogoratzeko). OHARRAK: Aipatu behar da badirela adibide batzuk, non ALAren bidez ez den helburuko kokapena adierazten (harira etorri, norbere onera etorri...). Horrelakoetan, ABLk ezinezkoa dirudi. Hala ere, oso kasu bakanak eta anitzak dira (hau da, ALAk ez du beti balio bera). Ekarri aditzean, berriz, badirudi egoera berri moduko bat adierazten dela beti (horrexegatik orokortu dugun bss gisa). Hala, etorrirekin egiten direnak gehiago daude HAULen mugetan, balio orokor bat osatzen baino. Izatez, hauetako askok HAUL gisako sarrera dute hiztegietan (Euskal Hiztegian, esaterako). Gainera, ez datoz etorriren azpian, baizik eta ALAren gunean den izenaren edota ALAdun adberbioaren sarreraren azpian.
189 AZALPENA: Entitate baten sortzea. Bigarren balio semantikotzat jo dugun honetan, gure ustez sortze-prozesu bat adierazten da. Beharbada plantea zitekeen desplazamendu abstratu gisa, baina hori gehiegi orokortzea iruditzeaz gain, balio honetan ALAk agertzeko dituen mugak direla eta, goiko baliotik urruntzen dela uste dugu. Horretaz gain, aditzaren denbora gehienetan puntukaria dela ikusten dugu, nolabait denbora zehatzetik kanpo dagoen gertakizun bat adierazten den seinale. Beraz, balio semantiko honetan iturri bat eta gai sortu bat ikusten ditugu. Etorri-DA-2n iturria ABLk adierazten du, eta etorri-ZAIO-5en DATek; gai sortua, berriz, ABSz gauzatzen da bietan. Desberdintasuna, dirudienez, iturri hau biziduna edo bizigabea izatean datza: DAT entitatea biziduna da eta ABL entitatea gehienetan abstraktua, edo horrela ulertu behar da. Agertzen diren gaiak ere ez dira edonolakoak. Goiko balioarekin parekatuz, etorri-DA-2n beti entitate abstraktuak ditugu ABSren gunean. Eta abstraktua ez denean, zentzu abstraktuan ulertu behar da; hau da, erreferente zehatzik ez duen entitate bat bezala. Etorri-ZAIO-5en, berriz, gorputz-prozesuak edo giza pentsamenduarekin zerikusia duten zer abstraktuak adierazten dira; DAT entitatea gizakiak nahi gabe edo naturaz sortzen dituenak, azken batean. ALAren presentzia oso mugatua da; izan ere, gizakiaren gorputz-atal bat adierazten duenean agertzen da. Hala ere, horrelako kasuak lehenengo balioarekin nahasgarri gertatzen dira, ABS entitatearen arabera. Etorri-ZAIO-5n ABL agertzen denean, orduan, iturria ez den beste zerbait izaten da: sortzeprozesu horretan jokoan izan den bitartekaria edo kausa. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, INSek eta SOZek beren ohiko balioak adieraz ditzakete; INSek eta SOZek, kausa eiteko zerbait ere adieraz dezakete. Hala ere, badira ABLrik eta DATik gabeko adibideak. Adibide hauetan, denborazko elementu bat ageri da askotan. Kasuotan, badirudi, sortu den ABS entitate hori dela azpimarratu nahi dena, zein iturritik datorren axolarik izan gabe. Hala ere, kasu hauek etorriDA-1 baliokotzat jo zitezkeen, iturria izan beharrean axola ez duena, kausa hipotetikoa litzatekeela. Izatez, ABS entitatea abstraktua denean sortzen dira zalantza hauek. OHARRAK: etorri-5ekin alternantzia osatzen du: ABL eta DATen arteko alternantzia iturria osagaian.
(1335) Konponbidea Nazio Curriculuma ezartzearen bidetik etorri zen lehenik; (EusCor) (1336) Oro har, iturri zaharra grekoa denean, amaierako - o gorde daiteke, mailegua bide arruntetik ez datorrenean. (EusCor) (1337) Horrela, harrijasotzea, idi probak eta gizon probak harginen (harriaren langileen) lanetik datoz. (EusCor) (1338) Hortik dator, hain zuzen ere, izena. (EusCor) (1339) Hitz hori Matxin (Martin) hitzetik dator, hau da, olagizonen zaindariaren izenetik. (EusCor) (1340) Tajinearen osagaiak haragia edo arraina eta barazkiak dira eta izena, prestatzeko erabiltzen den ontzitik datorkio. (EusCor) (1341) Zain edo erro berberetik datozela guztiak somatzen da, nahiz eta gero bakoitzaren bilakaera ezberdina izan eta batetik bestera ezberdintasunak sortzen joan. (EusCor) (1342) Hau idazten duena ebaluazioaren mundutik dator, eta era berean gogorarazten dizue gezur haundiak eta estatistikak esistitzen direla. (EusCor)
Ikusten dugunez, bi bss hauetan ekarriren bi adiera bereizi ditugu: batek kokapenaldaketa adierazten du, eta beste batek sortzea. Horrexegatik dira osagai semantikoak desberdinak. Hala ere, etorrik badu bss bat, desplazamenduzko ekarri-1en alternantzia osatzen duena (C eranskineko 101 orritik aurrera aurki daitezke etorri aditzari buruzko xehetasun guztiak). VI.2.3 Mugak Datu-basea diseinatu dugun bezala, zenbait muga ditu. Ikus ditzagun zeintzuk diren eta zein erabaki hartu dugun horien aurrean. Kasurik gabeko sintagmak Sintagma batzuk ez dira Kasu bidez osatzen; adberbio-sintagmak alegia. Adberbio-sintagmak beti hartu izan dira aditzaren izaerari ezer gutxi ekartzen dioten elementu gisa. Jakina da, halere, adberbioak mota desberdinetakoak izaki, esaldian funtzio desberdina izan dezaketela, eta ez direla beti hain esangura gutxikoak aditzari begira. Har ditzagun, esaterako, pasatu eta jokatu aditzak ondoko esaldian: Pellok [ondo/gaizki…] pasatu/jokatu zuen aldi hartan. Esaldi honetan ondo/gaizki kenduko bagenu, Pellok pasatu/jokatu zuen aldi hartan, guztiz bestelako irakurketa egingo genuke; seguruenez, elipsi bat ulerturik, ‘zerbait pasatuko/jokatuko zuela’ pentsatuko genuke. Guk, ordea, horrelakoak albo batera utzi ditugu, ez dutelako agerian Kasurik erakusten. Horrek esan nahi du, aditz batzuen balizko bss batzuk kanpoan geratuko direla.
191 Unitate lexikalizatuak Hautatu ditugun Kasu asko eta askok, lotutako lemarekin batera lexikalizaziorako joera erakusten dute, bai hitz bakun gisa bai hitz anitzeko gisa100. Esaterako, inesiboak (joera gehien erakusten duenak, beharbada) orduan, sekulan, patxadan, marmarrean, azken batean, hitz batean, bezalakoak lexikalizatu ditu; ablatiboak gogotik, horratik, aspalditik, inondik ere…; adlatiboak gora, ahoz behera, hankaz gora…; instrumentalak, adibidez, negarrez, beldurrez, hankaz gora… Bestetik, III. kapituluan ikusi dugun bezala, postposizio deiturikoen zati izanik, Kasu konposatu bat osa dezakete : -i buruz, -tik at, -n zehar… Beste batzuetan, konposizioko egitura batzuetan parte hartzen dute; instrumentalak, esaterako, etxez etxe, mendiz mendi modukoetan. Azkenik, gerta daiteke “sintagma konplexu”en parte izatea: “bostetik bi”, “zazpitik lau”, “lurretik bost metrora”, “egunetik egunera”, “onenetatik onena”, “goitik behera”… Hauek guztiak, beraz, forma lexikalizatu edo oso gisa hartu behar lirateke —hots: [-i buruz] [-tik –ra], [-tik ø], [-z ø], [goitik behera]… —, eta bere osotasunean dagokien osagai semantikoa lotu. Hori dela eta, aditz batek Kasu sinple bat goiko egituretan bakarrik onartzen badu, Kasu hori onartugabetzat jo dugu. Esaterako, lurretik bi metrora zegoen adibidean ablatiboa eta adlatiboa zilegi dira, baina ez aditzak eskatzen dituelako, baizik eta biek unitate gisa jokatzen dutelako, eta horrela bakarrik lortzen dutelako kokapenezko zentzua egon aditzarentzat. Hortaz, egon aditzean, ablatiboa eta adlatiboa onartugabeak dira. Esan behar dugu, halere, unitate hauen guztien lexikalizazio maila erabakitzea ez dela inondik ere erraza. Hain zuzen, gure ustez, unitate anitz hauek lexikalizaziora iristeko arrazoia Kasuek aditz gehienekin izan ohi duten baliotik urruntzearekin dago lotuta. Esaterako, eta gure azterketan ikusi duguna aurreratuz, ablatiboak oro har abiapuntuko kokapena / bidea101 / kokapen estatikoa adierazten du, eta adlatiboak helburuko kokapena; baina tarteka bestelako baliorik ere erakusten dute: modua, esaterako: gogotik; hautura. Hori gertatzen denean, hain zuzen, lexikalizazioa gertatzen dela ematen du.
192 Orobat gertatzen da Kasu konplexuetan nahiz sintagma anitzeko unitateetan ere. Esaterako, Goitik behera busti zuten adibidean modua da sintagma konposatu horrek adierazten duena. Leihotik behera bota zuten adibidean norabidea da [-tik behera] unitateak adierazten duena. Alegia, bi adibide hauetan ez ditugu abiapuntuko kokapena eta helburuko kokapena adierazten duten bi aparteko sintagma. Hain zuzen, horrexegatik uste dugu hartu behar direla unitatetzat kasuotan. Garai & Ibarretxek (2002) honen inguruko lanak egin dituzte; zehazki sintagma anitzeko egituren osotasuna ikuspegi semantiko eta pragmatikotik aztertzen dute. Kasu bera behin bakarrik bss bakoitzean. Salbuespena: absolutiboa Bssetan ez dugu Kasu bat behin baino gehiagotan markatu. Markatzekotan, Kasu horrek adieraz ditzakeen osagai semantiko desberdinak zehaztuko dira. Esaterako, ablatiboak ezagun dituen bi balioak —abiapuntuko kokapena eta bidea— ablatiboaren bi osagai semantiko gisa markatu ditugu “/” ikurraz adieraziz aukera hori (ABL: √; abiapuntuko kokapena / bidea). Honen bidez adierazi nahi dugu Kasu ablatiboa azpikategorizatua dela delako bssan, batzuetan balio bat edo bestea duela, baina gerta daitekeela bi balioak adieraztea perpaus batean bi sintagma ablatiboen bidez. Kasu batekin, ordea, salbuespena egingo dugu: absolutiboarekin. Absolutiboa bss berean bi aldiz markatuko dugu. Adjektiboek nahiz izenek izenki-predikazioa deritzana osatzeko gaitasuna dutela jakina da, eta hauek Kasu absolutiboz gauzatzen direla esan ohi da (absolutibo mugagabea askotan)102. Izenkipredikatu hau lehenengo mailakoa bada (hots, azpikategorizatua bada) bi absolutiboak nahitaez agertu behar dira esaldian bssa osatzeko. Honenbestez, absolutiboa bi aldiz markatzeko beharra dago. Bi aldiz markatzen ez denean, automatikoki suposatu behar da bss horretan izenki-predikatua ez dela azpikategorizatua, edo ezinezkoa dela. VI.3 Datu estatistikoak Gure azterketara gehien hurbiltzen diren datuak direlakoan, hiru datu estatistiko mota erabili ditugu: • alde batetik, aditz bakoitzarekin agertu diren laguntzaile moten ehunekoa. • bestetik, guk aztergai hartu ditugun Kasuek aditz bakoitzarekin izan duten maiztasuna.
193 • eta azkenik, aditzak laguntzaile mota bakoitzarekin erakutsi dituen Kasuen maiztasuna. Azken honetan, ikus daitekeenez, ez dugu ematen markatutako bss bakoitzerako eskema sintaktikoaren maiztasuna. Ondorengo lana izango da Kasu-konbinazioei dagozkien datuak ateratzea. Hauek denak grafikoen bidez adierazten dira, gure erraztasunerako. Hauexek dira, esaterako, ikusi aditzean ageri zaizkigun datuak:
VI.4 Emaitzak Esan bezala, ondorengo gaiez mintzatuko gara: • datu orokorrak • agertu zaizkigun alternantziak • aditzen bssetatik atera ditugun osagai semantikoak eta horiei loturiko adiera orokorrak • izan ditugun arazoak eta hartutako erabakiak • zenbait kontu aipagarri • aztertutako Kasuek izan ditzaketen osagai semantikoak
195 Hauetako batzuek adiera bakarra dute, batzuetan alternantzia osatzen duten aldaerak dituztela: abestu, adierazi, afaldu, argitu, asmatu, baieztatu, bazkaldu, bisitatu, edan, egin, ehizatu, entzun, erabili, erantzun, eskaini, eskatu, flotatu, gainditu, gosaldu, grabatu, hautatu, ikasi, ikusi, irakin, irakurri, iraun, jan, jasan, konparatu, landatu, landu, laztandu, lortu, moztu, onartu, ukitu, ulertu, zeharkatu Eta datiboa ez dute onartzen ondokoek: afaldu, bazkaldu, ehizatu, flotatu, gainditu, gosaldu, irakin, konparatu. Gainontzeko 5ek adiera bat baino gehiago dute: ekarri, eman, eraman, hartu, jaso Adiera batzuetan datiboa onargarria da, eta beste batzuetan ez. • DA laguntzailea bakarrik onartzen duten aditzak: aritu, egon, gertatu, konturatu, loratu Guztira 5. Goian esan dugun bezalaxe, honen aurrean esan dezakeguna da aditzok morfologikoki beti izango direla iragangaitzak. Adiera bakarrekoak hauexek dira: aritu, konturatu, loratu Hauetatik datiboa ez du onartzen konturatuk. Beste biak, berriz, adiera bat baino gehiago adierazten dute: egon, gertatu Egonek ez du onartzen datiboa inongo baliotan, eta gertatuk, berriz, guztietan onartzen du. • ZAIO laguntzailea bakarrik onartzen duten aditzak: Aditz bakarra ageri zaigu ZAIO laguntzailea bakarrik erabiltzen dutenen artean, eta adiera bakarrekoa da: otu • DIO laguntzailea bakarrik onartzen dituzten aditzak: Hemen ere aditz bakarra ageri zaigu, eta adiera bakarrean:
196 dedikatu • DA eta DU laguntzaileak bakarrik onartzen dituzten aditzak: agertu, aldatu, amaitu, aurkitu, banandu, besarkatu, bete, bilakatu, erre, existitu, ezkondu, haserretu, hasi, hautsi, hazi, hil, hornitu, hustu, igo, iritsi, isildu, isuri, izan, jaitsi, jokatu, jolastu, kezkatu, kokatu, mugitu, nahastu, oroitu, sartu, topatu, zintzilikatu Guztira 34. Adiera bakarrekoak hauexek dira: besarkatu, bilakatu, erre, existitu, ezkondu, haserretu, hasi, hautsi, hazi, hil, hornitu, hustu, igo, iritsi, isildu, jaitsi, jolastu, kezkatu, kokatu, mugitu, oroitu, sartu, topatu, zintzilikatu Hauetatik datiboa ez dute onartzen inongo bssetan ondokoek: besarkatu, existitu, jolastu, haserretu (?), kezkatu (?). Oroitu eta topaturen kasuan, berriz, datiboa DU laguntzaileko bssan bakarrik da onargarri. Besteek, berriz, adiera bat baino gehiago dute: agertu, aldatu, amaitu, aurkitu, banandu, bete, isuri, izan, jokatu, nahastu Eta hauetan, datiboa batzuetan onartzen da eta beste batzuetan ez. • DU eta DIO laguntzaileak bakarrik onartzen dituzten aditzak: barkatu, deitu, eragin, erreparatu, esan, eutsi, jo Guztira 6. Adiera bakarrekoak hauexek dira: barkatu, eragin, erreparatu, eutsi DU laguntzaileko bssan eraginek bakarrik onartzen du datiboa. Besteek, berriz, adiera bat baino gehiago dute: deitu, esan, jo DU bssetan, datiboa batzuetan onartzen dute eta besteetan ez. • DA eta ZAIO laguntzaileak bakarrik onartzen dituzten aditzak: etorri, joan, mintzatu
197 Guztira 3. Adiera bakarra batek bakarrik du: mintzatu Honek, DA bssan ez du datiboa onartzen. Etorri eta joan aditzen DA bssetan, datiboa ez da beti onartzen. • DA, DU eta ZAIO laguntzaileak bakarrik onartzen dituzten aditzak: ahaztu, elkartu 2 guztira. Ahaztu adiera bakarrekoa da; elkartuk berriz, gehiago ditu. DA eta DU bssetan ahaztuk ez du datiboa onartzen; elkartuk, berriz, bss batzuetan bai eta beste batzuetan ez. • DA, DU eta DIO laguntzaileak bakarrik onartzen dituzten aditzak: Aditz bakarra topatu dugu hemen: pasatu Bere bssetan adiera bat baino gehiago adierazten ditu; eta datiboari dagokionez, ez da beti onartzen. • DA, DU, ZAIO eta DIO laguntzaileak onartzen dituzten aditzak: atera, egokitu, jarri Guztira 3. Beren bssetan adiera bat baino gehiago adierazten dituzte. Datiboari dagokionez, DA eta DU bssetan jarrik guztietan onartzen du; besteek, berriz, batzuetan bai eta besteetan ez. VI.4.2 Agertu zaizkigun alternantzien inguruan Atal honetako lehendabiziko puntuan zein alternantzia atera zaizkigun ikusiko dugu. Ondorengo puntuan, alternantzia hauen izaeraz mintzatuko gara, Levinen alternantziak ikusi ditugunekin konparatuz eta guk geuk atera ditugun emaitza berriak azalduz. Azkeneko atalean, alternantzietan ikusitako kasuistika sintaktiko berriak azalduko ditugu.
201 (1078) Ondoren, kontu handiz nahastu gorringoekin txokolate beroa [ZU/ZUEK], gurinarekin eta irinarekin batera. (EusCor) Hala ere, koordinaziozko nahiz sintagma kolektiboko egiturak oso arruntak dira. Adib.: (78) Erakundeak argudiatu duenez, epaileak fiskala "aintzat hartu gabe" agindu zuen Pinochet atxilotzeko Entzutegi Nazionaleko fiskalak diktadore ohia eta Espainiako erregea konparatu dituela ukatu du Estatuko fiskalburuak Pinocheten alde egitean " diktadura eta demokrazia nahastea " egotzi diote Pedro Rubira fiskalari Agentziak / Madrid. (EG) (84) Borrellen eta Josep Pique Industria ministroaren kasuak konparatu zituen. (EG) (982) Hauek ezin ditugu banandu metodo fisikoak erabiliz. (EusCor) • Alternantzia erreziproko sinple iragangaitzekoa: Alternantzia hau nahastu (nahastu-1), banandu (banandu-1), jokatu (jokatu-1), ezkondu (ezkondu-1) eta topatu (topatu-1) aditzek erakutsi dute. Topaturen kasuan With preposizioaren galerako aldaeretako batek balio du adibide gisa. Zenbait adibide: (697) Edurnezuri printzearekin ezkondu zenean, zazpi ipotxek edateari eman zioten. (EusCor) (1076) -Ez zaitez jende horrekin nahastu [ZU], mesedez. (EusCor) Horietaz gain, guk geuk aurkitu ditugu beste batzuk; guztira 31. Gaia ez diren osagaien inespezifikazio-kasuak aurkitu ditugu. • Jardueraren inespezifikazioa: aritu (aritu-1/aritu-2) eta asmatu (asmatu-1/asmatu-2) aditzetan. Adib.: (513) Etengabeko borrokan arituko da bere amarekin egin behar dizkion bisitei buruz eta, … (EusCor) (521) Lasai eta konfiantzaz aritu zen Arteakoa, presaka eta ideiarik gabe Errandonea. (EG) -> INESP. (381) Lehenengo zatian Realekoek ez zuten asmatzen paseetan, eta ondorioz gora ez zen baloi garbirik iritsi. (EG) (376) Saiatu, gogotik saiatu ziren, baina ez zuten asmatu, huts ugari egin zuten, eta hor egon zen bi taldeen arteko aldea. (EG) -> INESP • Enuntziatuaren inespezifikazioa: Erantzun (erantzun-1/erantzun-2) aditzean agertu zaigu. Adib.: (266) NATOk, bestetik, UCK gerrillaren aurkako erasoek jarraitzen duten probak badituela erantzun zuen. (EG) (267) "Beste esku sartze edo erasorik bada, Albaniako herriak indar handiz erantzungo du", esan zuen Mejdanik. (EG) -> INESP.
b. El profesor ha sacado un libro (de la maleta) Vázquez et al., 2000: 194-195 Bestalde, aditz batzuetan, elipsi deiktikoa deitzen dena dago. Elipsi deiktikoaren bidez, aditzak adierazten duen ekintzan helburuko kokapena zein den jakin daiteke, hiztunak perpausa ekoizterakoan dagoen lekua dela suposatzen delako. Beraz, kasu hauetan ez dago aldez aurretik aipaturiko osagai lokatiborik; aditzek berez kodetuta duten informazioarengatik jakin dezakegu hori. Horregatik, horrelako aditzek bere semantikan
206 ematen du egoera barneratua dagoela, eta batzuetan espezifikatu egiten dela. Bestelako egoera-aldaketa aditzetan ez dugu horrelako espezifikazio-kasurik aurkitu. • Denboraren inespezifikazioa Hau iraun aditzean gertatzen da. (365) Itsumendiko gure bizikera hark — nahiz eta tokiz aldatu— sei edo zazpi urtetan iraungo zuen. (EusCor) (366) Gerra urte hartako uztailean altxatu zen eta hiru urtez iraun zuen. (EusCor) (368) Saia zaitez jakiten gaur egun zein herrixkatan irauten duen ikazkintzak lanbide bezala eta mapa batean adieraz ezazu non dauden herrixka horiek. (EusCor) (369) Arrunta zen buru-ehiza, haien ustez, garezurraren barruan gordetzen zen gizakiaren nortasunak bertan zirauelako, heriotzaren ondoren. (EusCor) Besteak, Kasuetan aldaketak dituztenak dira110: • ABSren eta DATen alternantzia helburu osagaian: deitu-4/deitu-6 (1171) Nouvelle vagueko amona deitu izan dute [HURA]. (EG) (1179) Museoaren ondoren eraiki asmo duten prestakuntza zentroa ere nazioartekoa izango litzateke (Diseinu Zentro Internazionala deitu diote egitasmoari); (EG) • ERGen eta ABSren arteko alternantzia gai ukitu osagaian: igo-1/igo-5, jaitsi-1/jaitsi-5, pasatu-1/pasatu-4 (793) Abere hauek, gaueko iluntasun eta bakardadearen babesean, mendiko belarretatik herri inguruetako soroetara [HAIEK] jeisteko joera dute eta hauetara etortzen badira, kalte handiak egiten dituzte, bertan aurkitzen dutena jan eta zapalduz. (EusCor) (824) Abenturazale amorratua zen eta besteak beste mountain bike-ez Laponian ibili zen, Nilo ibaia piraguaz jeitsi zuen [HARK] eta Artikotik Tropikora bidaia egin zuen. (EusCor) (821) Neskak bira erdia egin eta atari-mailak igo zituen [HARK]. (EusCor) (783) Hartz bihurtuko zarete eta zuhaitzetara igoko zarete [ZUEK], baina izeietara ez ". (EusCor)
207 (1501) Zentru honetatik urtean zehar 300 bat animalia pasatzen dira. (EusCor) (1524) - Muga pasa al dugu? [GUK] (EusCor) Aditz eta adibide hauek baliagarriak dira aipatuko dugun beste alternantzia batean (ABL +ALA eta ABSren arteko alternantzia bidea osagaian), harekin batera gertatzen baita. • ERGen eta ABSren arteko alternantzia gai osagaian: existitu-1/existitu-2 (653) Hau idazten duena ebaluazioaren mundutik dator, eta era berean gogorarazten dizue gezur haundiak eta estatistikak esistitzen direla. (EusCor) (654) Baina estruktura diametralei dagokienean, desberdintasun horrek ez du beti existitzen eta, edonola ere, elkarrekikotasunez asebeterik dagoen haien naturatik ez da eratortzen. (EusCor) • ALAren eta INEren arteko alternantzia helburuko kokapen osagaian111: sartu-1-3/sartu-2-4112 (bietan, aldi berean, alternantzia kausatibo/inkoatiboa dago): (858) Xurgin eta Leireren gurasoak, Kosme eta Kandelari, tabernan sartzen dira (EusCor) (866) Beldurtzen denean, dortoka oskolaren barrura sartzen da. (EusCor) (865) Lilak eskua sartu zuen poltsan. (EusCor) (870) Nekazariak, arraina Espainiara sartzen duten mandazainak, noiz untzigintza babesten noiz untziak bahitzen dituzten erregeak, erregeei eta marinelei pribilegioak eta dirua kendu nahi dizkieten burgesak, Eliza katolikoa bere erijioarekin eta dramaturgia mitiko-erritozkoarekin —esker— iritsi zen herri honentzat, modernitatean sartzean, ezaugarri nagusi bilakatu zen elementuetako bat: (EusCor) • ERGen eta SOZen arteko alternantzia kausa osagaian: haserretu-1/haserretu-2 (638) Zaplastada bat emango banizu, haserretu egingo zinateke nirekin. (EusCor) (643) Egiaz, dexente motzago zegoen, eta horrek haserretu egin zuen. (EusCor)
111 Esan behar da, badagoela beste ezaugarri bat bi aldaerak bereizten dituena: ALA azpikategorizatua den aldaeran ABL posible da, baina INE azpikategorizatzen den aldaeran ez dirudi. Adibide batzuek, hala ere, zalantzan jartzen dute baieztapen hau: (873) - Argi izan behar du eszenatokian nondik sartu eta nondik irten. (EusCor) (874) Airea sudurzuloetatik sartzen da zintzurrestean zehar bronkioetara iritsi eta handik biriketara zabaltzen da, birikak puztuz: (EusCor) (873) adibidean, INE sartu aditzari edota argi izan aditzari dagokion zalantzagarria da; eta (740) adibidean, berriz, helburuko kokapena ALAz edo INEz gauzatu behar den/daitekeen ez dago argi. 112 Batzuetan gertatzen da alternantzia bat posible izatea beste alternantzia baten aldaeretan. Esaterako, aztergai dugun alternantzia hau alternantzia kausatibo/inkoatiboko bi aldaeretan gertatzen da; horrek esan nahi du aldaera kausatiboan eta inkoatiboan aipatu behar dela. Hori adierazteko, adierazpide hau erabili dugu: sartu-1-3/sartu-2- 4, non 1-3 alternantzia kausatibo/inkoatiboaren aldaera inkoatiboak diren eta 2-4 aldaera kausatiboak.
208 • ERGen eta INSen arteko alternantzia kausa osagaian: kezkatu-1/kezkatu-2 (629) Han ziren beste bi euskal presoak De Juanaren egoeraz kezkatu ziren, burua handitzen ari baitzitzaion, ez baitzuen ikusten eta ubeldurak nabarmenak baitziren. (EG) (630) Euskal Herrian bizi den egoera politikoak ez zaitu kezkatzen, edo beldurtzen hautetsi batzuk agertzen duten gisara? (EG) • INEren eta DATen arteko alternantzia gai osagaian: erreparatu-3/erreparatu-4 (1141) Leihotik begiratu eta paisaian erreparatzen du, mendi lerroan. (EusCor) (1142) Eta errepaso horretan Lizarra Garaziko hitzarmenari erreparatu zioten. (EusCor) • ABSren eta DATen arteko alternantzia gai osagaian: erreparatu-1/erreparatu-4, eutsi-1/eutsi-2 (1136) Bere bila beldurrik gabe eta hotza, beroa edo euria erreparatu gabe joango da. (EusCor) (1149) Aldi berean, lanera bidean zihoazen beharginei erreparatu zien [HARK], eta haiengan antzeman zuen alaitasunaz hunkiturik, zera deliberatu zuen bere artean: (EusCor) (1121) Argazkian, goikaldeko bobeda eutsiko duten hamabi zutabeak ikusten dira. (EusCor) (1125) Martin Mc Guinness Sinn Feineko buruzagiak ildo horri eutsi zion atzo, eta deklarazioak Ostiral Santuko Akordioari aldaketak egiten dizkiola gaineratu. (EG) • ABSren eta INEren arteko alternantzia gai osagaian: erreparatu-1/erreparatu-3 Goian jarritako adibide batzuk berreskura ditzakegu hemen, aditz honek goiko alternantzia onartzen baitu (eutsik ez). (1136) Bere bila beldurrik gabe eta hotza, beroa edo euria erreparatu gabe joango da. (EusCor) (1141) Leihotik begiratu eta paisaian erreparatzen du, mendi lerroan. (EusCor) • DATen eta SOZen arteko alternantzia helburu osagaian: mintzatu-1/mintzatu-2 (1292) Visoki Decain monasterioko kide da Sava Janjic, gurekin mintzatu den ordezkaria. (EG) (1296) Luze mintzatu zaizkigu [GURI] politikaz , gerraz , bake prozesuaz. (EusCor) • ABSren, INEren eta INSen arteko alternantzia denbora osagaian: iraun-1/iraun-2/iraun-3
209 (362) Oso etsai eta uzkur ageri ohi dira beste komunitate batzuekin, baina noizean behin lagun dituzten herrixketakoekin biltzen dira, eta hainbat egun irauten duten jaiak antolatzen dituzte; (EusCor) (365) Itsumendiko gure bizikera hark —nahiz eta tokiz aldatu— sei edo zazpi urtetan iraungo zuen. (EusCor) (366) Gerra urte hartako uztailean altxatu zen eta hiru urtez iraun zuen. (EusCor) • ABSren eta INEren arteko alternantzia jarduera osagaian: ikasi-1/ikasi-4, jokatu-2/jokatu-4 (461) Bigarren mailako hezkuntzan zientziak, matematikak eta hizkuntzak ikasle gutxik ikasten zituztela behatu zen, eta horretan ikusi zen beste herrialdeen aldean Ingalaterrak zeukan garapen ekonomiko urriaren kausa. (EusCor) (464) "Parrandan ikasi ere gurekin egingo dek". (EusCor) (1047) -Amets batean ibili nahi ez duela agertzen bazait behorra, hurrengo egunean ez dut lasterketarik jokatuko. (EusCor) (1061) -Jontxu, bihar pilotan jokatuko dugu lehen ikusi dugun frontoian! (EusCor) • SOZen eta INEren arteko alternantzia jarduera osagaian: hasi-2/hasi-3 (762) Pare bat egunez atseden hartuko dut, ordutegira egokitu, eta gero hasiko naiz berriro lanean ". (EG) (763) Urrian hasi ziren prestaketarekin, eta Eguberriak pasata heldu zion lehen aldiz harriari. (EG) • ABSren eta ERGen arteko alternantzia esperimentatzaile osagaian: jokatu-1/jokatu-3, jolastu-1/jolastu-2, oroitu-1-3/oroitu-2-4 (bietan, aldi berean, ELA_KONP eta ABSren alternantzia dago); ahaztu-1/ahaztu-3-4 (hemen ere ELA_KONP eta ABSren alternantzia dago, baina bakarrik ERG denean esperimentatzailea); topatu-1/topatu-2. Topatu aditzean With preposizioaren galerako adibideek balio dute, harekin batera gertatzen baita hau. Oroitu eta ahaztu aditzetan ere gauza bera gertatzen da segidan ikusiko dugun alternantziarekin (ABSren eta INSen arteko alternantzia gai osagaian). (1466) Ilustratzaileez beti ahaztu egiten gara [GU]. (EG) (1472) Zuek badakizue nik beti zintzo jokatu dudala eta gure lurralde hauetan zuei lehiakide indartsu bat irten zaizuen arren - Olentzerori nagokio, noski - nik ez ditut haurtzaroko lagunak ahaztu. (EusCor) (1059) Gaur egoardian jokatuko dira Donosti'ko Atano III'nean, Errandonea eta Arretxe, eta irabaztunak, Eugi'rekin azkena jokatu bearko du maiatzaren 12'an. (EusCor) (1061) -Jontxu, bihar pilotan jokatuko dugu [GUK] lehen ikusi dugun frontoian! (EusCor) (660) Bainuan, ahateak xaplatzen, untziak hondoratzen eta Elixa urpean jolasten denean, aitak dio (EusCor)
210 (661) Gure haurtzaroan, Nafarroako Larraun eta Sakanaldean jolasten genuen halako txulubitekin [GUK]. (EusCor) (846) "Jendea nitaz oroitzen denean, profesional on bat izan nintzela esatea nahi dut, eta joaten naizenean egoera onean utzi nahi dut Athletic". (EG) (849) ETAren menia eta Lizarra Garazi ere oroituko nituzke [NIK]. (EG) • INSen eta ABSren artean alternantzia gai osagaian: ahaztu-1/ahaztu-2/ahaztu-3; oroitu-1/oroitu-3 Esan dugun bezala goiko adibideak baliagarriak dira alternantzia honetan, harekin batera gertatzen baitira: (1466) Ilustratzaileez beti ahaztu egiten gara. (EG) (1473) Zuek badakizue nik beti zintzo jokatu dudala eta gure lurralde hauetan zuei lehiakide indartsu bat irten zaizuen arren - Olentzerori nagokio, noski - nik ez ditut haurtzaroko lagunak ahaztu. (EusCor) (846) "Jendea nitaz oroitzen denean, profesional on bat izan nintzela esatea nahi dut, eta joaten naizenean egoera onean utzi nahi dut Athletic". (EG) (849) ETAren menia eta Lizarra Garazi ere oroituko nituzke. (EG) • ABSren, ERGen eta DATen artean alternantzia esperimentatzaile osagaian: ahaztu-1/ahaztu-2/ahaztu-3 Hemen goiko bi alternantzietako adibideak baliagarriak dira haiekin batera gertatzen baita alternantzia hau: DAT eta ERG esperimentatzailea denean gaiak ABS izan behar du; ABS esperimentatzailea denean, gaiak INS izan behar du: (1466) Ilustratzaileez beti ahaztu egiten gara [GU]. (EG) (1472) Zuek badakizue nik beti zintzo jokatu dudala eta gure lurralde hauetan zuei lehiakide indartsu bat irten zaizuen arren - Olentzerori nagokio, noski - nik ez ditut haurtzaroko lagunak ahaztu. (EusCor) (1470) Hilzorian, inoiz ahaztu [HARI] ez zaion lana bete zuen: (EG) • SOZen eta DATen arteko alternantzia gai ukitu osagaian: elkartu-1/elkartu-3 (1479) Noizean behin, lankideekin elkartzen zen hizketaldiren bat izateko, eta hirurek otorduak, eta baita ibilaldiren bat edo beste ere, elkarrekin egiten zituzten. (EusCor) (1492) Bertan utziko zituela pentsatu zuen, emakume harekin alde egingo zuela, baina ez, Frantziara iristean berriro elkartu zitzaien [HAIEI]. (EusCor) • SOZen eta ABSren arteko alternantzia gai ukitu osagaian: amaitu-2/amaitu-3 (957) 17:30etan hasi eta 19:00ak jota amaitu zuten mintzaldia. (EusCor)
211 (962) Bestalde, gatazkarekin negoziaketa bidez amaitzeko eskatu dio Italiako lehen ministroak Annani. (EusCor) • ELA_KONPen eta ABSren alternantzia gai osagaian: Nahiko aditz dira alternantzia hau erakusten dutenak adierazi-1/adierazi-2, ahaztu-3/ahaztu-4, asmatu-1/asmatu-3, baieztatu-1/baieztatu-2, entzun1/entzun-3, erreparatu-1/erreparatu-2, esan-1/esan-2, eskatu-1/eskatu-2, ikusi-1/ikusi-3, irakurri-1/irakurri-3, izan-2/izan-3, onartu-1/onartu-2, oroitu-3/oroitu-2-4 (aldi berean ERGren eta ABSren alternantzia onartzen du esperimentatzaile osagaian), ulertu-1/ulertu-2. Zenbait adibide: (217) Emakume batek bere maitasuna edo nahia zeinu edo gorputzaren mugimendu bidez adierazi bazuen eta... (EusCor) (218) Corcuera ministroak berak, Barcelona 92ko plangintzen egoera eta bere ustezko akatsak aipatze hutsak, segurtasun olinpikoaren eta Estatuaren arrakasta eraso terrorista posible batzuen aurrean oztopatzen duela adierazi du zenbait kasutan. (EusCor) (847) Oroitzen naiz hitzeman zigutela 2. artikuluak ez zuela ondorio latzik ekarriko beste hizkuntzei. (EG) (848) Ziudade hartan gizonak, bere beste behar guziak eginda gero, emaztearen eskaria oroitu zuen eta, bapatean, hara non erreparatzen duen denda aurrekalde batetan ispilu bat, eta ispiluan ilargia. (EusCor) (1031) "Hitzarmena da bidea" NAFARROAN langabezi kopuruak jaitsiera nabarmena izan du aurreko hilean (1.558 langabe gutxiago zenbatu ditu INEMek), eta hori emaitza " positiboa " da Miguel Sanz Foru Erkidegoko presidentearen ustez. (EG) (1032) Ez zen batere nahastea (hanka-sartze bakarra izan zen Udal Agentziako zenbakia ematean partikular batena agertu zela). (EG) • ELA_KONPen eta ABSren alternantzia gai ukitu osagaian: Argitu aditzean markatu dugu hau: (450) Euskal Herri osorako balio duten gauzak ez ditugu hemen argituko. (EusCor) (453) Frantziar argitarapenean, Cannon-ek argitzen du Bernard izan zela lehena barneingurunearen egitekoa azpimarratzen, organismoan egoera egonkorrak ezarri eta mantentzeko. (EusCor) • ABLren eta DATen arteko alternantzia abiapuntuko kokapen osagaian: atera-1-5/atera-3-8 (alternantzia kausatibo/inkoatiboaren bi aldaeretan gertatzen da); joan1/joan-2 (1573) Orduan, Galtzagorri atera zen motxilatik, eta Jontxuren tripa gainera igo eta saltoka hasi zen, kili-kili egiten ... (EusCor) (1586) Oharkabean, seinale bat bailitzan, ebaki luze bat egin zuen ezkerreko masailean, odola isurian ateratzen hasi zitzaion [HARI] zauritik eta tantaka erortzen okotzetik behera, mantxa gorriak iltzatuz azpileko ur gardenean, berehala zabaltzen eta desagertzen zirenak urpeko hodei baten antzera. (EusCor) (1579) Nhamdi-ri hurbildu eta hura besotik hartuz gelatik atera zuen (EusCor)
213 VI.4.2.2 Alternantzia motak Agertu zaizkigun alternantziak ikusi eta gero, berrets dezakegu, alternantzia mota desberdinak daudela, eta batzuk beste batzuk baino orokorragoak direla. Orokorragoak, bi ikuspegietatik: • batetik, aztertutako aditz askok konpartitzen dutelako. • bestetik, aditz zehatzaren adieran orokorrean onartzen delako Bi orokortasun maila hauek betetzen dituztenak ondoko alternantziak dira: o Alternantzia kausatibo/inkoatiboa o Objektuaren (gaiaren) inespezifikazioa o Osagai lokatiboen inespezifikazioa Gainontzekoak aditz gutxiagok onartzen dituzte, eta bestetik, alternantziaren aldaera bat eta bestea ez dira erabiltzen osagarri mota guztiekin berdin. Izatez, alternantzia batzuk horrexegatik sortzen dira: bi aldaeretan parte hartzen duten osagarriak mota semantiko desberdinekoak direlako (fenomeno hau agertu zaigu Levinen alternantziak azaltzerakoan: iturria/substantzia alternantzian). Beste batzuetan, aldaera bat orokorragoa da eta bestea zehatzagoa. Esaterako, ondoko alternantziak daude osagarrien tasun semantikoen ondorioz Kasua aldatzen dutenen artean: o Dagoeneko ikusitako Substantzia/iturria alternantzia, non iturria bizigabea denean ABLz gauzatzen den, eta biziduna denean DATez (adib. isuri). o ABL eta DATen arteko alternantzia abiapuntuko kokapena osagaian, non abiapuntuko kokapena bizigabea denean ABLz gauzatzen den, eta biziduna denean DATez (adib. joan). o ABS eta ELA_KONPen arteko alternantzia gaia osagaian, non gaia enuntziatua denean ELA_KONP ageri den, eta bestelakoa denean ABS (adib. esan). Alternantziaren aldaera bat bestea baino orokorragoa direnen artean ondokoak: o Alternantzia konatiboan, ABS entitatea INE entitatea baino askozaz anitzagoa da. Ordea, ez da erraza azaltzea INE entitateen ezaugarriak zeintzuk izan behar diren (Adib. jo: gizaki batØ / apostoluaØ / putre batØ /ateaØ / ertzaØ... vs ateaN). o Ildo beretik, zenbait aditzetan, alternantziako bi aldaeretan parte hartzen duten gai ukituak normalean ez dira izaera semantiko berekoak. Esaterako, jarri aditzak kokapen-
214 aldaketa balioa duenean, aldaera kausatiboan gai ukitu bizigabeak nahiz bizidunak arruntak dira; bizigabeak apika arruntagoak; aldiz, aldaera inkoatiboan, bizidunak dira arruntenak: (1630) Dirk gelara sartu eta ohearen ondoan jartzen da. (EusCor) (1631) Eta atzeko parrilean jarri zinen [ZU] niri gerritik oso estu eultzirik, eta nik ez nuen etxera inoiz ailegatu nahi, ordurako orduak minutu bihurtzen bait zitzaizkidan zurekin nengoenean. (EusCor) (1632) -Non jarri da argazkilaria, gozotegiaren barruan ala kanpoan? (EusCor) (1633) Dirudienez, zibilizatua da zure ustez, erabaki unilateralak hartzea, kontratuen interpretazio unilateralez kontratuak amaitu egiten direla erabakitzea, eta ehun lagun kalean jartzea. (EusCor) (1639) Izan ere, normalean, gutunak eta instantzien erantzunak banatzeko izen zerrenda bat jartzen dute lehiarrean. [HAIEK] (EusCor) o ABSren eta INEren arteko alternantzia jarduera osagaian, non bi Kasuek jarduera mota desberdinak adierazten dituzte. Hots, INE agertzeak mota bateko jarduerak inplikatzen ditu, eta ABS agertzeak beste batekoak. Adibidez: jokatu: pastoralaØ/partiduaØ vs. pilotaN/golfeaN. Hemen ere, desberdintasun horiek azaltzea ez da erraza. Beste alternantzia gutxi batzuk, aditzak osagai semantiko bat txertatua/barneratua izateagatik sortzen diren nahasteen ondorio dira: o ABSren eta DATen arteko alternantzia helburu osagaian (deitu aditzean). Gogoratu adibideak: (1171) Nouvelle vagueko amona deitu izan dute [HURA]. (EG) (1179) Museoaren ondoren eraiki asmo duten prestakuntza zentroa ere nazioartekoa izango litzateke (Diseinu Zentro Internazionala deitu diote egitasmoari); (EG) Batzuetan, alternantzia berak, aditzaren arabera, inplikazio desberdina du: o Iturri osagaian DATen eta ABLren arteko alternantzia dugunean, ia beti biziduntasunarekin du zerikusia (ikusi dugun bezala: isuri, etorri). Baina atera aditzean (atera-4/atera-6), badirudi iturri osagaia DAT edo ERG izateak bestelako ezaugarriekin duela lotura. Batzuetan ezustearekin edo intentzionalitate ezarekin zerikusia duela ematen du. Adib.: (1602) Ia hankaz gora erori nintzen maisuak idatzitakoa denon aurrean irakurtzeko agindu zidanean, oso polita atera zitzaidalako idazlan hura. (EusCor) (1604) Dena den, hurbilketa estrukturalak, etnometodologiatik (Garfinkel 1967) eratorritakoak hain zuzen ere, antolaketa eta eraikuntza sozialari buruz ondorioak ateratzen ditu, elkarrekintzaren soziolinguistikak bezala. (EusCor)
215 o DAT eta ABL arteko alternantzia abiapuntuko kokapen osagaian ere biziduntasunarekin dago lotuta gehienetan. Baina badira kasuak entitatea bizigabea izanda ere DAT agertzen dena abiapuntuko kokapen osagai gisa; esaterako, atera aditzean. Eta hori parte-oso erlazioari zor zaiola dirudi: (1587) Egarbeek (teilatuari hormatik kanpora ateratzen zaion azpiko aldea, horma euritatik babesteko) ez dute hormarekiko 1,5 m-ko luzera gaindituko. (EusCor) Eta beste askotan zaila da jakitea zein den inplikazio hori: o Ikusi dugu ahaztu eta oroitu aditzetan bi alternantzia batera gertatzen direla: batetik esperimentatzailea ERG izatetik ABS izatera pasatzen da, eta gaia ABS izatetik INS izatera. De Rijk-ek (2003) egiturok antipasibotzat jotzen ditu, hizkuntza ergatiboetan dauden antipasiboen Kasu-aldaketak gertatzen direlako: subjektu ergatiboa subjektu absolutibo izatera pasatzen da eta objektu absolutiboa zehar objektu (euskaraz INS): De Rijk-en adierazpidea erabiliz: Trans: IS1 + ERG IS2 + ABS
216 onartua dago gertakari lexikalak direla gaur egun; nahiz eta garai bateko euskaran leku handiago izan. o Badira, bestetik, kausalitate/afektazio erlazioa adierazten duten egiturak non kausa ez den desfokalizatzen, eta ERG izatetik INS edo SOZ izatera pasatzen den. Ikusi dugun bezala, egitura hauek kezkatu eta haserretu aditzetan agertu zaizkigu. Argi dago egitura hauek alternantzia kausatibo/inkoatibotik desberdinak direla, baina osagai semantiko berak daudela tartean. Adibideei erreparatuta, ordea, ABS entitatea beti gizakia da. Hala izanik, pentsa daiteke egitura hau aurkezten duten aditzek egoera-aldaketa adierazten dutela, baina gizakiei mugaturiko egoera-aldaketa; hots, egoera psikologikoaren aldaketa. Zilegi ematen du esatea alternantzia honek egoera-aldaketa aditzen artean azpimultzo bat egiten duela. De Rijk ere ildo beretik mintzo da, eta halako egiturak onartzen dituzten aditzek “gogo-egoera” adierazten dutela dio. o SOZen eta ABSren alternantzia dagoenean gai ukitu osagaian, badirudi gai ukitua SOZez gauzatzen denean, ekintza “obligazio/betekizun” moduko zerbait dela. Hau da, ABS agertzen denean, ekintza burutu egiten da, besterik gabe, eta SOZ agertzen denean, betekizun bat zena-edo burutzen da. Adibideak gogoratuz: (957) 17:30etan hasi eta 19:00ak jota amaitu zuten mintzaldia. [HAIEK] (EusCor) (962) Bestalde, gatazkarekin negoziaketa bidez amaitzeko eskatu dio Italiako lehen ministroak Annani. (EusCor) Orobat gertatzen da SOZen eta INEren alternantzia dagoenean jarduera osagaian. Adibideak gogoratuz: (760) Zinemagintzan hasi zinenean [ZU] Frantziako emakume zuzendari bakanetakoa izango zinen, ala? (EG) (763) Urrian hasi ziren prestaketarekin [HAIEK], eta Eguberriak pasata heldu zion lehen aldiz harriari. (EG) o DATen eta ABSren alternantzia dagoenean gai osagaian, badirudi DAT agertzen denean, ekintzan nolabaiteko “esfortzua” egiten dela. Adibideak gogoratuz: (1119) Azkenean, emakumea bere guraria eta irrikia eutsi ezinean jartzen denean, gizonak mundu guztia agurtuko du, eta bakoitzari loreak, ukenduak eta betel hostoak opari egingo dizkio. (EusCor) (1123) Txosten horiek ikusita ere ezezkoari eutsi zion. (EG)
217 Hala ere, esfortzu hori datiboa ez den beste Kasuarekin ere aditzera ematen da. Beraz, Kasu desberdintasunak baino gehiago, aditzaren semantikaren barrukoa dirudi. Kasu bat edo bestea agertzea, hortaz, ez dakigu zergatik den. o Azkenik, gai ukitu edo gai osagaietan ERGen eta ABSren alternantzia dagoenean, erdarako egituren eragina dagoela pentsa daiteke. Aldatu aditzean, Alberdik dioenaren ildotik, pentsa daiteke cambiar aditza erdaraz se klitikorik gabe erabiltzen denez (ha cambiado de oponion/casa) euskaraz aditz horren erabilera ez-ergatiboa egiten dugula113. Adib., existitu-1/existitu-2; aldatu-1/aldatu-4. Adibideak gogoratuz: (651) Gaztea zarenean aniztasuna ez da existitzen, ildo zehatz bati jarraitu behar izaten diozu. (EusCor) (654) Baina estruktura diametralei dagokienean, desberdintasun horrek ez du beti existitzen eta, edonola ere, elkarrekikotasunez asebeterik dagoen haien naturatik ez da eratortzen. (EusCor) (918) "Orduan bakarrik alda naiteke batetik bestera". [NI] (EusCor) (937) - [NIK] Aldatzen nuen bakoitzean txartel bat bidaltzen nion, badaezpada, egunen batean hots egin nahi bazidan non nengoen jakin zezan. (EusCor) Existituren kasuan, , hala ere, zenbait hizkeratan oso berezkoa da bata edo bestea, eta horrek erdaratiko maileguen eragina den zalantza sortzen du. Gainontzeko guztiak, aldaketa sintagmatiko hutsak direla dirudi. Edo bederen, guk ez dugu beroien arrazoietan gehiegi sakondu, eta bere inplikazio sintaktikoak islatzen saiatu gara bakarrik. VI.2.2.3 Kasuistika sintaktiko berria alternantzietan Levinen alternantziak aztertu ditugunean, hainbat balentzia-aldaketa mota ikusi ditugu. Batzuetan osagai sintaktiko bat desagertu egiten da, eta baita berak duen osagai semantikoa ere. Beste batzuetan, ordea, balentzia-aldaketa gertatzen da aldaera batean aparteko PS dena, bestean IS baten barruko izenlaguna delako. Horrelakoetan, orduan, osagai semantikoa IS bakar horren barruan geratzen da.
218 Guk aztertu ditugun zenbait aditzetan ere —hala nola, hornitu eta beten—halako zerbait gertatzen da, baina honakoan ez dago IS barruko inolako izenlagunik: osagai sintaktiko berak bi osagai semantiko adierazten ditu. Zehazki, bete eta hornitu aditzetan gertatzen dena, kausa eta gai ukitu osagaiak entitate berak, eta, honenbestez, osagai sintaktiko bakarrak (ERGek), adierazten ditu. Hots, aditz hauetan normalean gai ukitu osagaia INSez gauzatzen da, eta kausa ERGez: (990) Dinamakan mahats-pasez betetzen dituzte zerriak; [HAIEK] (EusCor) (991) Asearen ziurtasunak atsedenez betetzen zuen haien bihotza eta ez zuten ezer berrirako jakinminik. Baina batzuetan bi osagaiak bat datoz. Gogoratu adibideak: (992) Guri patinatzea gustatzen zaigu, baina jolas-orduetan ezin dugu egin, futbolean dabiltzanek jolas-leku guztia betetzen dutelako: (EusCor) (kausa +gai ukitua . futbolean dabiltzanek) (993) Eta bertoko euskalari ikasi ezak agerian utzitako hutsunea atzerrikoek bete zuten oraingo epe honetan ere hein handi batean. (EusCor) (kausa +gai ukitua : atzerrikoek) (773) Kasu batean eta bestean, eskulturak eta marrazkiak hornitzen dituzte bi espresiobide funtsezkoak; (EusCor) (kausa +gai ukitua ; eskulturak eta marrazkiak) Hori adierazteko, Kasu beraren azpian bi osagai semantiko definitu ditugu (ERG√_kausa+gai ukitua). Fenomeno hau conflation gisa ezagutzen da. Cienfuentes-ek (1999) amalgama izenez itzuli du ingelesezko termino hau. Conflation fenomenoa, Vázquez et al.-ek (2000) diotenez, mota desberdinekoa da: • Batetik inkorporazio gisa ezagutzen dena dago (dagoeneko ikusi duguna osagai barneratu edo txertatu gisa), non osagai semantikoren bat —aditzaren oinarrizko semantikari dagokiona eta ez dagokiona ere— aditzean bertan txertatuta dagoen. Ingelesean eta gaztelanian erabiltzen diren adibide tipikoak run eta correr dira. Aditz hauek, kokapen-aldaketa adierazteaz gain, hori egiten den modua ere lexikoan kodetuta dute. • Bestetik, erreferentziakidetasuna edo koindexazioa, non osagai sintaktiko batek osagai semantiko bat baino gehiago adierazten duen. Hain zuzen, azken hau da hemen azaltzen ari garena.
114 Rätsep-ek (1973), Baker & Ruppenhofer-ek (2002), eta Gómez-ek (2003) ere antzeko zerbait egiten dute. Lehenengoak, aditzak adierazten dituen gertakizunak definitzen ditu deep situations izena emanez. Bigarrenak, conceptual structures (frames) direlakoak definitzen ditu hitz bakoitzarentzat, eta hitz multzoak conceptual structure horien arabera egiten ditu. Hirugarrenak, azkenik, general predicates direlakoak esleitzen dizkie aditzei.
• gaia • helburuko kokapena • esperimentatzailea • jarduera • gai ukitua • helburuko egoera • kausa • neurria • gai sortua • abiapuntuko kokapena • iturria • modua • egoera • bidea • edukitzailea
116 Hemen salbuespena da loratu aditza; sortzekoa izanik ez duelako iturria behar.
224 • Edukitzeetan, edukitzailea eta edukia: Adib.: izan, ekarri, etorri, jaso, eraman, hartu... (1033) Problema gutxiago izan zuen zentsura frankistak. (EusCor) (1375) Bigarren liburu honetan badatoz, gainera, aurrekoaren zuzenketak. (EusCor) • Eta jardueretan, azkenik, esperimentatzailea eta, normalean, beste osagairen bat: Adib: erabili, abestu, afaldu, ehizatu, grabatu, jan, ikusi, asmatu, oroitu, ahaztu... (177) Eskolan bazkaltzen du [HARK] eta gehien gustatzen zaion janaria saltxitxak dira. (EusCor) Hala izanik, entitate baten aldaketa, entitate baten egoera- edo kokapen-aldaketa ere bada (gai ukitu bat dagoelako). Gertatzen dena da aldaketatzat jo dugun predikatu motan aditzak ez duela berez egoera edo kokapenaren informazioa kodetuta; informazio hori sintagmek hartzen duten izenaren baitan dago. Adib: (917) Karga negatibo, edo elektroiak, gorputz batetik bestera aldatzen direnean korronte elektrikoa sortzen dela esaten dugu. (EusCor) gorputza: leku fisikoa -> kokapen aldaketa (923) Izan ere, autonomi edo probintzia-mailara aldatu nahi baditugu, zatikaturiko inkestak ez dira lehen bezain adierazgarriak. (EusCor) probintzia maila: ezaugarria -> egoera-aldaketa Aditzek batzuetan adiera bakarra adierazten dute, eta horri loturiko alternantziak izan ditzakete; beste batzuek ez dute alternantziarik. Ondorioz, aditz batek adiera bakarra duenean, mota semantiko horretakotzat jotzen da (adib. jan: jarduerazko aditza). Ordea, aditz batzuek adiera bat baino gehiago adieraz dezakete, eta horiei loturiko alternantziak ere izan ditzakete. Horrelakoetan sortzen dira guztiak elkarren artean bereizteko zailtasunak (eta beharrak, aldi berean); eta aditz batzuk mota semantiko batekotzat jotzen badira ere (adib. eman: elkarraldatzezko aditza; ekarri: kokapen-aldaketazkoa), bestelako predikatu motetan ere parte hartzen dute (adib. eman: jarduerazko predikatu motan; ekarri: sortzezko eta edutezko predikatu motan). Horregatik bidezkoago iruditzen zaigu aditz motez hitz egin beharrean predikatu motez hitz egitea. VI.4.4 Izan ditugun arazoak eta hartutako erabakiak Aurreratu dugun bezala, aditz batzuek predikatu mota bat baino gehiago adierazteko gaitasuna dute. Hori dela eta, zailtasunak daude hainbat alderditatik begiratuta.
225 • Adiera baten alternantziako aldaera edo beste adiera bati loturiko egitura. Aditz batzuetan zalantzagarria suertatzen da adiera baten alternantziako aldaera baten aurrean gauden edo beste adiera bati loturiko egitura batenean. Hori gertatzen da kokapen-aldaketazkotzat jo ohi diren aditzekin. Zehazki helburuko kokapena ALA edo INEz adierazten duten aditzekin: etorri, ekarri, isuri, jarri eta aterarekin. Ondoko adibideei erreparatuta, ikusten dugu aditz hauetan azpikategorizatutzat jo ditugun Kasuak egiazki ezinezkoak direla; hots, ez dela osagai lokatiboaren elipsia edo inespezifikazioa gertatzen (adibide batzuk aipatu ditugu dagoeneko alternantziak zerrendatzerakoan): (490) Zigorrak gogortasuna dakar. (EusCor) (1339) Hitz hori Matxin (Martin) hitzetik dator, hau da, olagizonen zaindariaren izenetik. (EusCor) (1343) Baina une horretan bertan inspirazioa etorri zaio [HARI] eta paper bat atereaz, notak idazten hasi da. (EusCor) (1007) Bertatik argi izpi indartsu batzuk isurtzen dira eta elkartzen diren puntuan izar bat osatzen dute. (EusCor) (1008) Pintura batzuek etengabe isurtzen dituzte sustantzia kutsakorrak (EusCor) (1659) Zu, ba, Alaska oinez zeharkatzen ari bagina izango genukeen hotzarekin pentsatzean oilo-larrua jartzen zait eta ... [NIRI] (EusCor) (1593) Ganbelu baten hezur bat eclipta prastata landarearen uretan sartzen da, gero erre, eta hortik ateratzen den margogaia ganbelu hezurrez egindako kutxa batean gordetzen da. (EusCor) (1599) Horregatik hilekoa duen emakumeari maionesak ez zaizkio ateratzen. (EusCor) (1606) Piratak hogeita bost xentimo ateratzen ditu egunero. (EusCor) Hori gertatzen denean, kokapen-aldaketa balioa galdu eta sortze-prozesuari ematen zaio garrantzia, gure ustez. Horregatik, horrelakoetan osagai semantikoak sortze-prozesuan definitu ditugunetara aldatzen dira. Isuri aditzean, gainera, ikusi dugun bezala, sortzeadiera da gehien agertzen dena corpusean. Esan behar da, sortzezko balio honetan, etorri eta jarri aditzetan INE edo ALA ager daitekeela berez, baina oso kasu mugatuetan: iturria gizakia izanik, honen parte bat adieraziz: (1349) - David ..., gogoratzen nola etorri zitzaizkigun hitzak ezpainetara: [GURI] (EusCor) Hala ere, horrelakoetan, partea adierazten duen ALAk edo INEk aditzarekin batera Hitz Anitzeko Unitate Lexikala sortzeko joera du. Adib: (1351) Seguraski ideia pila bat etorriko zaizkizu burura, baina guztiak nahasian, sailkatu gabe. (EusCor)
226 (1361) Julian kontea, noski, aita maitekorra izakita, ez bide zitzaion gogora etorri ere, egiazko erruduna, bere alaba izan zitekeanik. Sortze balio honetan, gai sortuak ez dira edonolakoak. ABS entitatea normalean abstraktua da. Eta abstraktua ez denean, zentzu abstraktuan ulertu behar da berez; hau da, erreferente zehatzik ez duen entitate bat bezala. Entitate abstraktu hauek askotan gorputz-prozesuak edo giza pentsamenduaren ekoizpenak dira, nahi gabe edo naturaz sortuak; hauetan, jakina, iturriak gizakia behar du izan, eta normalean biziduntasun horrek DAT izatea eskatzen du. Hala ere, isuri eta ateran ikusi dugun bezala, iturria biziduna denean DAT ez da beti beharrezkoa (ikus goiko (1008) eta (1606) adibideak); aldiz, DAT ageri denean, gehienetan biziduna da (ikus goiko (1343), (1659) eta (1599) adibideak). Entitateak abstraktuak izanik, pentsa zitekeen kokapen-aldaketa “abstraktu” baten aurrean gaudela. Izatez, gure azterketan halakoxetzat jo ditugu sintagma lokatiboen gunean entitate abstraktuak daudenean, edota ABS entitatea abstraktua denean. Adib.: (417) Gainera, horrek ez ninduke eramango nik pretenditzen nuen ironia eta fartsa sasiburleskoaren bidetik. (EG) (412) Gogoratuko denez, duela 16 hilabete CDNk, HBk, IUk eta EAk Rekarterekin elkarrizketatzeko proposamena eraman zuten Parlamentura, baina PSNk eta UPNk atzera bota zuten. (EG) Ordea, leku-aldatzea abstraktutzat jotzeko arrazoia da Kasu lokatiboak onar daitezkeela; ondorioz, sortze-prozesuak ez du lekurik. Alternantzien azterketan esan duguna errepikatuz, gai sortuak ez ditugu gai ukitutzat hartu, Vázquez et al.-ek (2000) dioten bezala, ezin baita entitate baten ukitutasunaz (afektazioaz) hitz egin, ekintzaren aurretik ez bada existitzen. Nolanahi ere, entitate abstraktuen izaera sakonkiago aztertu beharreko gaia dela deritzogu. Askotan, abstraktutasun horretan oinarriturik, gehiegizko orokortzeak egiten direla iruditzen zaigu, aditzen semantika mugimendu eta leku-aldatze ikuspegitik aztertu izan delako. Balio semantiko honi erantzunez, orduan, atera-2/atera-4/atera-6/atera-7, ekarri-2, etorri2/etorri-5, isuri-1/isuri-3 eta jarri-3 landu ditugu. Beste zenbaitetan gauza bera gertatzen da (hots, azpikategorizatutzat jo dugun Kasu lokatiboa egiazki ezinezkoa izatea), baina, gainera, kokapen-aldaketazko balioan garrantzi berezirik ez duen Kasu inesiboak nagusitasuna hartzen du, ABS entitatearen kokapenari —subjektuaren edo objektuaren kokapenari— erreferentzia zehatza eginez.
227 Hori gertatzen da ondoko aditzetan: etorri, ekarri, eraman, hartu, jaso. Ikus ditzagun zenbait adibide: (1375) Bigarren liburu honetan badatoz, gainera, aurrekoaren zuzenketak. (EusCor) (497) Lehen estrofan bezala hirugarrenean bi errealitateen aipamen iradokiorra dakar, sinbolizatzaile bikoitza alegia, lehen bi bertso lerroetan. (EusCor) (419) EGLU IV liburuan esaten den bezala, ezkerrean izenlaguna eramateak asko errazten du izenak juntatzea, eta ez kasu-sintagmak. (EusCor) (444) 305. orrialdean, hala ere, nonbaitetik ateratako panfleto batek dioena jasotzen dute, itzuli gabe, ulertezinak direlako, eta hala dira. (EusCor) (297) Udalek bere gain hartuko dute zabortegiak egokitzeko gastuak. (EG) Adibide hauetan guztietan, ABL edo ALA ezinezkoak dira Fenomeno honek beste balio semantiko bat sorrarazten duela uste dugu; entitate baten edukitzea bezala izendatu dugun adiera, hain zuzen. Hala, aditza iragangaitza denean, ABSk edukia deitu duguna adierazten du, eta INEk edukitzailea deitu duguna. Iragankorretan, berriz, ERG da edukitzailea eta ABS edukia; INEk kokapen zehatzago bat adierazten du. Bestalde, INE eta ERG entitateen artean parte-oso harremana izatea oso arrunta da, edo, bederen, jabetza-jabe harremana ((497): bertsoa-> bertsoaren hirugarren estrofa). Hala ere, batzuetan ERG eta INE entitateen izaerak nahasi egiten dira, ERG komunztadurarik gabe gelditzen delako: (498) Data hori dakar behintzat Gure Herria-n 1975ean (324-327. or.). (EusCor) Adibide honetan Gure Herria da berez edukitzailea (eta ez edukitzailearen parte bat); hala ere, INE agertzen da. Horrelakoetan, badirudi, kokatua egote zentzuari erreparatu nahi zaiola gehiago; eta hori normalean leku fisiko eta INErekin adierazten denez, nahigabe INE ezartzen da, subjektua izatea arraroa balitz bezala. Argi dago, ordea, izaera horretako subjektuak posible direla, eta hain zuzen, horrek bereizten du kokapenaldaketazko balioan duen kausa osagai semantikotik, edukia gai ukitutik bereizten den bezalaxe. Aditz iragankorretan, ordea, INE ez da beti agertzen perpausean; alegia, ez da zatirik espezifikatzen. Horrelakoetan, gure ustez aldean / bere baitan / bere gain moduko zerbait ulertu behar da. Hots, ERG entitatearen baitan, ABS entitateak beti kokaleku bat zehaztea beharko balu bezala: (420) Errekek [BERE BAITAN] zeramaten ur gehiena industrian eta etxeetan erabiltzeko hartu zen, arroak lehortuz, eta gelditzen zirenak zikinduz joan ziren, gure zakar eta zikinkeri guztiak batuz. (EusCor) (421) Futbol zale ia guztiek daramate bufanda [ALDEAN]. (EusCor)
228 (300) Gaur egun, Nazio Curriculumak ikastetxe publikoetako 16 urte bitarteko ikasle guztien hezkuntza hartzen du. (EusCor) (440) Dokumentuek ez dute gizon-emakume txiro landerren eguneroko ariketa apal "interesgaberik" jaso, eta bein edo bein jaso ba'dituzte ez ditu edestiak aintzakotzat artu, orain arteko edestiak beintzat. (EusCor) Egia da edukierazko zentzu hau errazago ulertzen dela ABS entitatea abstraktua denean (halaxe izaten da gehienetan), eta ERG entitatea ez-biziduna denean. ERG entitatea biziduna denean, desplazamendutik gertuago sumatzen da aditzaren balioa. Hala ere, edukierazko balio hau bizidunekin ere zilegi dela bermatzen duen adibide garbirik badugu, zehazki Pasaiako hizkeran (Agirretxe et al., 1998: 197): (503) Suk ez al dakisu arrandeya nun tzekarren? Hortik sortu dira etorri-3, hartu-2, jaso-3, eraman-2 eta ekarri-3. Ezin dugu esan, hortaz, etorri, ekarri, eraman, hartu, jaso, isuri, jarri edota atera aditzak desplazamenduzkoak bakarrik direnik. • Alternantzia baten bi aldaera, edo egitura berean bi osagai. Kokapen-aldaketazkotzat jotzen diren aditzetan berriz ere (ekarri, etorri, jaitsi, igo, sartu, jarri, isuri, atera, hartu eta jaso), DAT sar daiteke jokoan. DAT hau esaldian agertzen denean, LOKek bezalaxe (ABL, ALA edo INE, aditzaren arabera), ABS entitatearen helburuko kokapena edo abiapuntuko kokapena adierazten duela ematen du, eta beti izaki bizidun bat da. Hots, helburu/abiapuntu bizidun bat da, helburu/abiapuntu fisikoaren parean. Hori, ordea, ez da eragozpena DAT hau perpaus berean LOKekin batera agertu ahal izateko (liburua lagunari etxera eraman). Horregatik, nahiz eta hasiera batean bi egiturak —DATez osatua bata eta LOKez osatua bestea— alternantziatzat jotzeko zalantza izan (helburuko kokapena edo abiapuntuko kokapena osagai semantikoan), ez dugu hala egin. Izatez, uste dugu DAT eta LOK elkarrekin agertzen direnean, nolabaiteko erlazioa sortzen dela euren artean: LOKek entitate desplazatuaren helburuko kokapena adierazten gain, DAT entitatearen kokapena ere adierazten du gehienetan (liburua lagunari etxera: liburua etxera; laguna etxean). Gainera, jabetza-erlazioak ere gerta daitezke:
229 - LOK entitatearen eta DAT entitatearen artean; amari etxera eraman: amaren etxea -edo ABS eta DAT entitateen artean, baldin eta bestelakorik adierazten duen izenlagun posesiborik ez bada agertzen (X; Yren X); maleta amari eraman: amaren maleta -edo, ERG eta ABS entitateen artean: nik maleta eraman: nire maleta DAT eta LOK batera agertu zaizkigun adibide guztietan, DAT eta LOK entitateen artean berariazko jabetza-harremana dago, parte-oso entitateak daudelako jokoan. Adibideak: (787) Azinbo belaunikatu zen eta Pigmeo ttikia igo zitzaion bizkarrera [HARI]. (EG) (1014) Entzutean, uhin epelak bularraren kontra jo eta bihotz barrenera [HAIEK] [HARI] isurtzen zitzaizkiola sentitzen zuen; (EusCor) Hala ere, zenbaitetan, bi helburu motak (fisikoa eta biziduna) entitate berean adierazten dira; eta horrelakoetan badirudi DATek leku gutxi duela. Eraman aditzarekin atera zaizkigun parlamentu(ra), gizarte(ra), legebiltzarr(era) genituzke horrelakoak, non helburuko kokapena, eta kokapen horretan dagoen jendea adierazi nahi den aldi berean. Adib.: (414) Inolako zalantzarik gabe, Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak ezetza eman zion 35 orduen alde PSE-EEk Legebiltzarrera eraman zuen proposamen mugatu eta moderatuari. (EG) Osagai lokatiboen inespezifikazioaren alternantzia ikusi dugunean, esan dugu batzuetan osagai lokatiboen inespezifikazioa gertatzen dela baina beste batzuetan elipsia. Gure ustez, orduan, DAT bakarrik agertzen den kasuetan, helburu fisikoa ulertutzat eman behar da edo inespezifikatuta dagoela suposatu. Ondorioz, kokapen-aldaketazkoetan bi helburu onartzen ditugu, bata fisikoa eta bestea biziduna. Hala ere, azpikategorizatu bezala LOK bakarrik jarri dugu; DAT, berriz, Kasu onartu gisa, berez jabetzazko harremanen berri ematen duela iruditzen zaigulako; eta esana dugun bezala, jabetza-harremanak gehiago ikusten ditugu argumentuen arteko erlazioari lotuta aditzarekin baino. • Bi adiera bi egituratan edo egitura bakarrean Azkondu aditzak berez egoera-aldaketa adierazten du. Baina horretaz gainera, adieraz dezake aldaketa horren ondoren entitate ukituek duten kokapen berria ALA dagoenean esaldian: (698) Beste ahizpa militar batekin Doneztebera ezkondu zena, eta Barbara bera. (EusCor)
230 Alegia, esaldi honen bidez ‘beste ahizpa militar batekin ezkondu’ eta ‘Doneztebera joan’ zela adierazten da (bizitzera, suposatzen da). Pentsa genezake ahalmen hau ezkonduk bakarrik erakusten duela, gizartean egon diren ohiturak direla-eta (eta beraz, arrazoi pragmatikoak direla-eta) ezkontzeak beste leku batera bizitzera joatea suposatzen zuelako gehienetan. Baina guk aztergai ez ditugun beste aditz batzuek ere horretarako aukera badute; esaterako, bildu aditzak: Elizara bildu (Euskal Hiztegiko adibidea) Hala ere, esan behar da, aukera hau aldaera inkoatiboan bakarrik dela onargarria; aldaera kausatiboan ezinezkoa dirudi. Kokapen-aldaketazko balio hau sintaxian jasotzen duela ematen du, eta ez da batereaezina egoera-aldaketaren osagaiekin. Hortaz, horrelako kasu baten aurrean aurkitu garenean, ALA ez dugu Kasu azpikategorizatu gisa jarri. Besterik gabe, Kasu onartu gisa jarri dugu, eta horren bidez balio semantiko hau sintaxian jasotzen duela adierazi nahi izan dugu. Hau da, ez dizkiogu aparteko bi bss landu. • Aditzaren Kasua edo argumentuarena Batzuetan, Kasu baten presentzia delako aditzak hartzen duen ABS entitatearen baitan dago. Hori gertatzen denean, delako aditz horretan oro har ontzat eman ez dugun Kasuren bat zilegi bilakatzen da, edota alderantziz, zilegitzat jotako Kasu bat ezinezko bihurtzen da. Adib.: egin: adlatiboa eta ablatiboa: (14) ... eta Artikotik Tropikora bidaia egin zuen. (EG) Eginek, berez, ez du ALArik edo ABLrik azpikategorizatzen. (14) adibidean ageri direnak bidaiari dagozkio. Gainera, kasu honetan, egini onartu diogun datiboa (helburu balioa duena) ez da zilegi. grabatu: adlatiboa: (215) (Diskotik) zintara grabatu ditut lp zaharrak (adibide asmatua) Grabatuk, normalean, ez du ALArik onartzen; (215) adibidean, objektua lp zaharrak izateak Kasu hauen agerpenarekin zerikusia duela dirudi Horrelako kasuetan, Kasu jakin horiek ez ditugu onartutzat jo, aditzaren balio orokorrari baino aditzak hartzen duen osagai baten eskakizunak direla uste baitugu. Gainera, hori gertatzen denean, ez da izaten aditzari oro har markatu diogun balio semantikoa. (14) eta
231 (215) adibideetan, aditzak kokapen-aldaketa adiera hartzen du (fisikoa edo abstraktua); aditzak, ordea, oro har beste mota batekoak dira: egin, sortzezkoa da; grabatu, jarduerazkoa. Beste aditz batzuetan, berriz, Kasu baten presentzia ez dago hitz jakin baten baitan, baizik eta gune mota jakin baten baitan. Esaterako, zenbait aditzek —guk jardueratzat hartu ditugun askok (besteak beste, laztandu, ukitu, abestu, adierazi, baieztatu, eskatu, onartu, erantzun, entzun, irakurri, ikusi, eman, argitu...)— ABL onartzen dute, jarduera burutzen duen gizakiaren kokapena adierazteko (ohar bedi kokapen-aldaketa balioan azpikategorizatutzat jo dugun abiapuntuko kokapenetik desberdina dela). Adib.: (205) Bertsolariak Udaletxeko balkoitik abestu zituen bertsoak (353) Irratia gelatik entzuten dut (355) Irratitik entzun nion (357) Manifestariak mezua udaletxeko balkoitik irakurri du (358) Partidua etxetik ikusi genuen Horrelakoetan (hots, Kasu baten presentzia gune mota baten araberakoa denean), delako Kasua onartuen artean jarri dugu. • Elkarraldatzea edo kokapen-aldaketa Zenbait autorek trayectoria edo transferencia kontzeptu orokorraren baitan entitateen desplazamendu fisikoak nahiz abstraktuak sartzen dituzte, eta horren ondorioz, entitateen desplazamendua (‘desplazamiento’), jabetzaren elkarraldatzea (‘cambio de posesión’) eta komunikazio-elkarraldatzea (‘intercambios de comunicación’) adiera nagusi berean sartzen dituzte; esaterako, Vázquez et al.-ek (2000) (trayectoria terminoaz), eta Shank-ek (1975) (transferencia terminoaz). Nahiz eta kontzeptu orokor bat proposatu, honen barruan azpisailak proposatzen dituzte, besteak beste azpimultzo hauek erakusten dituzten ezaugarri sintaktikoengatik. Gure ustez, edozein motatako elkarraldatzea (hau da, jabetzazkoa nahiz komunikaziozkoa) adierazten duten aditzak eta desplazamendua adierazten duten aditz gehienak elkarren artean nahiko desberdinak dira. Hasteko, elkarraldatzekotzat jotzen direnetan, ez da ALA ageri ohi, DAT baizik. Bestetik, ez dute alternantzia kausatiboa/inkoatiboa erakusten, eta alternantzia hau aztertu dugunean ikusi dugunez, desplazamenduzko aditzek bai onartzen dute alternantzia hau.
232 Azkenik, gerta daiteke elkarraldatzen den gai hori ERG entitateak sortua izatea; eta gure ustez, entitate desplazatu batek ez du horretarako gaitasunik, gai ukitu den aldetik. Horren ondorioz, guk kokapen-aldaketa elkarraldatzetik bereizi dugu, aditzek onartzen dituzten Kasu-konbinazioengatik eta alternantzietan nahiz gaia osagaian erakusten dituzten desberdintasunengatik. Hala, kokapen-aldaketan gai ukitua eta osagai lokatibo bat jo dugu beharrezkotzat. Elkarraldatzezkoetan, berriz, abiapuntu bat, helburu bat eta gai bat proposatu ditugu. Alegia, elkarraldatzezko balio honetan ERG ez dugu kausatzat hartu; beti kontsideratu dugu abiapuntua edo helburua (aditzaren arabera). Esan dugun bezala, kokapen-aldaketa adierazten duten aditzek DAT onar dezakete, eta askotan berau bakarrik ageri da helburuko kokapen gisa. Hau gertatzen denean, kokapenaldaketazko balioa eta elkarraldatzekoa nahastu egiten dira. Baina berez, gure ikuspegitik kokapen-aldaketazkoak izango dira. Gerta daiteke aditz berak kokapen-aldaketa eta elkarraldatzea adierazi ahal izatea (adib. pasatu, jaso); horrelakoetan, orduan, bi adiera bereizi ditugu bi bssren bidez. • Kasu azpikategorizatu bat eta Kasu onartu bat, edo bi Kasu azpikategorizatu eta inespezifikazioa/elipsia Zalantza hau DATekin gertatu zaigu batez ere. Jarduerazkotzat hartu ditugun aditz askok DAT onartzen dute (abestu, irakurri, lortu, hautatu…); beste batzuk ez (jan, bazkaldu, jokatu…). Horrek zalantza eragin digu DAT hau azpikategorizatutzat hartu behar den ala ez erabakitzean. Kasu hauetan corpusari begiratu diogu, eta erabaki dugu DATik gabeko erabilera nahiko maiztasunez agertzen bada, DAT ez jotzea azpikategorizatutzat. Hala, aditza berez jarduerazkoa dela, eta, ondoren, DAT onartu eta gero, elkarraldatzezkoa bihurtzen dela kontsideratu dugu. Hori adierazteko, datiboa Kasu onartu gisa jarri dugu. Era berean, elkarraldatzezkotzat jo ditugun aditzetan perpausean DATik ageri ez denean, elipsia edo inespezifikazioa gertatzen dela suposatu dugu. Eta horretarako ere corpusari begiratu diogu. Esan dugun bezala, Vázquez et al.-ek (2000) elkarraldatzea eta kokapen-aldaketa balio semantiko beraren azpian lantzen dituzte. Hala ere, osagai lokatiboen inespezifikazioa/elipsia ondo aztertzen badute ere, elkarraldatzeetako helburuari buruz ondokoa baino ez dute esaten: Cabe decir, que con este tipo de verbos [vender, regalar, decir...] la omisión del constituyente [destino] puede interpretarse como un caso de elipsis: Ha dicho que vendrá (a los que estábamos presentes). Vázquez et al., 2000:196
233 Gure ustez, zalantzazkoa da horrelakoetan benetan elipsiaren edo inespezifikazioaren aurrean gauden. • Inespezifikazio orokorra edo inespezifikazio jakina Esaterako, aritu eta asmatu aditzetan, jarduera osagaiaren inespezifikazioa markatu dugu. Hala ere, guztietan inespezifikatzen den jarduera jakina ez ote den zalantza dago; izan ere, esaldietan agertzen diren Kasuak, inespezifikatzen den osagai horri lotuta ulertzen dira, eta ondorioz jarduera jakina dela ematen du. Adib.: (515) Ordudanik, Mitxelin, Kaiku, eta Zierbenako taldeetan aritu da entrenatzaile-arraunlari gisa. (EusCor) (516) Txapelketei dagokienez, lehen postuetan aritzeko gai direnak joango dira soilik. (EusCor) (517) Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Laguntzarako ordezkaritzak, oraingoz, laguntza humanitarioan aritzen direnen iritzia jaso baino ez du egin, bai Kosovoko inguruetan lanean ari diren nazioarteko elkarteena eta baita hemen bertako gobernuz kanpoko erakundeena. (EG) (521) Lasai eta konfiantzaz aritu zen Arteakoa, presaka eta ideiarik gabe Errandonea. (EG) (522) Arrasatearrok gasaz disfrutatzeko genuen aukeraz eta honek eskaintzen zizkigun abantailez aritu ginen orduan. (EusCor) (378) Saketik hasi behar da horretarako, eta ea asmatzen dudan sakearekin. (EG) (379) Azken hamar urteotan Bayernek zazpi entrenatzaile izan ditu, eta Ottmar Hitzfeldekin asmatu egin du Beckenbauerrek. (EG) (380) Erabakietan asmatuko dugu edo huts eginen dugu, baina inork ezin izanen du esan ez garenik saiatu. (EG) (381) Lehenengo zatian Realekoek ez zuten asmatzen paseetan, eta ondorioz gora ez zen baloi garbirik iritsi. (EG) Kasu hauetan guztietan, jarduera bat suposatu behar da: Mitxelin, Kaiku, eta Zierbenako taldeetan [arraun egiten]; lehen postuetan [jokatzen]; laguntza humanitarioan [lan egiten]; hainbat arlotan [lan egiten]; lasai eta konfidantzaz [hitz egiten]; abantailez [hitz egiten]. Hori dela eta, esaldian ageri diren INE batzuek jarduera balioa dutela ematen du (postuetan, laguntza umanitarioan, hainbat arlotan), baina berez, azpiko mendeko esaldiari dagozkion osagaiak dira. Asmatu aditzeko adibideetan orobat: sakearekin / Ottmar Hitzfeldekin / erabakietan / paseetan asmatu diogunean, berez sakearekin / Ottmar Hitzfeldekin / erabakietan / paseetan [ondo moldatzen] asmatu edo horrelako zerbait dugula dirudi. Hots, gauza zehatz bat —eta ez orokorra—.
234 Mugituren kasuan ere zaila da jakitea osagai lokatiboen inespezifikazio orokorra edo jakina den. Izan ere, aditz honek desplazamendua adieraz dezake, baina ez nahitaez; desplazamendurik gabeko mugimendua ere posible baita. Hori horrela izanik, hasiera batean pentsa daiteke osagai lokatiboen presentziak baldintzatzen duela desplazamendua izatea ala ez, eta horiek agertzen ez direnean bere baitan moduko izenordain bat ulertutzat eman behar dela. Hori, ordea, ez da beti horrela, askotan munduaren ezagutza pragmatikoaren bidez baitakigu entitate bat desplazatzen den ala ez. Ikus ditzagun adibideetan agertu zaizkigun LOK entitate batzuk: lurra “bere baitan” mugitzen da, eta baita eguzkiaren inguruan (desplazatuz azken batean); toraxa “gora eta behera”; eta abar. Lurraren kasuan, hortaz, bere baitan edo eguzkiaren inguruan mugitzen den zehazteko, testuinguruan esplizitu ageri behar dira “bere baitan” ala “eguzkiaren inguruan”. Mugimendu jakinik ez duten entitateekin, berriz, —gizakiak adibidez— desplazamendua adierazteko ABL edo/eta ALA agertzea beharrezkoa izango da. Hala, mugimendu jakin bat duten entitateek beste mugimendu mota bat egiten dutenean, orduan esaldian esplizituki agertu behar da arrunta ez den mugimendu hori. Beraz, esan daiteke mugimendua edo desplazamendua adieraztea, neurri handi batean LOK entitatearen baitan eta guk entitate horri buruz dugun ezagutza pragmatikoaren baitan dagoela. Hala ere, guk orokorrean mugitu kokapen-aldaketazko aditz gisa hartu dugu eta ALA eta ABL jarri ditugu Kasu azpikategorizatuen artean117. Bete aditzean, gai ukitua agertzen ez denean, beti jakina dela dirudi, baina batzuetan zalantzak daude: (994) Zakua betetakoan, besteak beretzat gorde. (EusCor) (995) Lehen ez zuten sarerik izaten eta kontu handiz ibili behar izaten zen botilak betetzerakoan eta baita erabiltzerakoan ere. (EusCor) (996) Horrela denbora, baliabide eta agirisorta estatistiko gutxiago erabiltzeko bidea eskaini nahi da, osasun-zentroek galdesortak betetzerakoan lan gutxiago izan dezaten. (EusCor) (997) Bertsoa betetzeko modua da beste hori. (EusCor) Galdesortak: erantzunez; bertsoa: hitzez-edo. Baina zakua eta botilak: testuinguruan agertuko zen zerbaitez?; edo, besterik gabe, zerbaitez? Hustu aditzean ere orobat gertatzen da. Baina honetan badirudi beti dela jakina agertzen ez denean, eta hain zuzen hori da erabilerarik arruntena. Izatez, corpusean ez zaigu agertu
235 INSez gauzaturiko gai ukiturik, eta gure ustez horretarako arrazoi nagusiena da beti dela jakina osagai hori. Corpuseko adibide batzuk baliatuz, etxeak “jendez” husten dira normalean; parkea ere “jendez” husten da normalean; gurpila “airez”, eta abar. Badirudi, INSen beharra dagoela, normalean esperoko genukeen entitatea ez denean (esaterako etxea altzariz; parkea landarez; gurpilaren kasuan, berriz, ezinezkoa litzateke beste ezerez). Hortaz, beharbada, hustu aditzean ere INS azpikategorizatu bezala markatu beharko genuke (ez baitugu ala egin), beti beharrezkoa dela suposatuz (dela agerian, dela inplizituki). Bestelako Kasuak azpikategorizatzen dituzten aditzekin ere zalantza berak daude: konparatu, ezkondu, nahastu, banandu, elkartu, mintzatu, jolastu, jokatu… Aditzotan, komunztadurarik egiten ez duten Kasu azpikategorizatuak perpausean ageri ez direnean, zein motatako desagertzeen aurrean gauden sakonki aztertu beharko litzateke. Honek erakusten digu inespezifikazioaren eta elipsiaren gaia oso konplexua dela, eta zaila dela jakitea osagai azpikategorizatu bat esaldian agertzen ez denean, informazio hori testuan agertzen den eta hortik berreskura daitekeen, ala ezagutza pragmatikoaren bidez eskuratzen dugun. Hori horrela izanik, nahiago izan dugu aditzak gertakizun bat adierazteko beharrezko dituen Kasuak azpikategorizatutzat ematea, desagertzeak elipsiak, inespezifikazio orokorrak edo inespezifikazio jakinak diren zehaztu gabe (salbu osagai horiek ABS edo ERGez gauzatzen direnean. • Osagarrien tasun semantikoak edo hautapen-murriztapenak Bssak lantzerakoan, aditzak hartzen dituen osagarrien tasun semantikoak zehaztu ditugu ahal izan dugun guztietan. Izan ere, gure erabakiaren arabera, alternantzia kausatibo/inkoatiboko kausak, esaterako, ez dio nahitaez entitate bizigabe bati erreferentzia egiten; edota esperimentatzailea ez da beti gizakia, nahiz eta askotan horrela izan. Orduan, aditz banakoak lantzean, murriztapena argia denean, jarri egin dugu. Hala ere, aditz bakoitzari hautapen-murriztapenak markatzea ez da erraza, askotan gehiegi murrizteko arriskua dagoelako; jakina, erabilera metaforiko eta hedatuetan horixe da gertatzen dena. Guk erabilera hauek bazterrean uzten saiatu gara, eta hautapenmurriztapenak erabilera “arrunta”ren arabera markatu ditugu. Baina erabaki batzuk hartu beharrean aurkitu gara. Aditz batzuek, jarduera adierazten dutenean, beti izaki bizidunak hartzen dituzte esperimentatzaile osagaian. Esaterako, jokatu, bazkaldu, jan, ikusi, ulertu, agertu, hautatu... Gertatzen dena da, horietako batzuetan, gizaki multzoak ordezkatzen dituzten entitateak agertzen zaizkigula (erakundeak, alderdi politikoak, taldeak...). Adib.:
236 (904) Susak bi narrazio liburu agertuko ditu: Edorta Jimenezen.... (EusCor) (53) Udaberrian gaude, eguzkiaren izpiak behar ditugu eta komunikabideek planeta honetako tokirik beroenak hautatzen dituzte. (EusCor) (149) Erakundeek zein rol jokatu dute Historiaren ulermen zatitu horretan? (EG) Izaki bizidunak eta horrelako entitateak bakarrik onartzen dituztenean, [+biz] edo batzuetan [+giz] jarri diogu esperimentatzaile osagaiari. Horrek esan nahi du, aipatu ditugun entitateei aukera hori nonbait definitu beharko litzaiekeela. Berriz, bestelako entitateak ere posible direnean, ez dugu ezer jarri. Orobat abiapuntu eta helburu osagaiei dagokienez. Adibidez, dedikatu aditzak [+giz] du abiapuntuan, baina eman aditzak ez: (390) Baina hala eta guztiz ere badago Euskal Herrian halako ezaugarri diferentzial sail bat, eta hauek [ezaugarri diferentzialek] gure argazkiari, oraindik oso gaztea delako, ez baldin badiote ere perfil propio bat eman, ez dago inongo dudarik emango diotela denborarekin. (EusCor) Kausa osagai semantikoari dagokionez ere, aditz batek beti izaki bizidunak edo gizakiak bakarrik onartzen baditu, [+biz] edo [+giz] gisa markatu dugu (adib. isurin); gainontzekoan ez dugu ezer jarri. Bestalde, zenbait aditzek hautapen-murriztapenak ezarri egiten dituztela dirudi. Hau da, nahiz eta osagai semantiko baten azpian orotariko entitateak agertu, aditz jakin batzuekin horien izaera aditzak berak zehazten du. Ikus ditzagun adibide batzuk esandakoa ulertzeko. Esaterako, jo aditzarekin bozina, txirrina edo gitarra modukoak ageri zaizkigu jarduera balio semantikoko gaia osagaian. Jakin badakigu horrelakoetan entitate horien bidez sortzen den doinua dela berez adierazi nahi dena; alegia, entitate [-biz] eta [-konkr] bat; gitarra, ordea, entitate bizigabe konkretu bat da berez. Edota landu aditzean, Mozart, Bethoveen gisakoak ere agertzen zaizkigu; baina hauetan ere jakin badakigu, pertsona hauen lanak-edo direla berez lantzen direnak; alegia, entitate [-biz] eta [-konkr]ak; Mozart eta Bethoveen, ordea, gizakiak dira. Edota etorri aditzaren sortzezko balioan, nahiz eta iturri osagaiaren azpian entitate bizidunak agertu (adib. tximino) modu abstraktuan ulertu behar direla badakigu. Horrelako kasuen aurrean aurkitu garenean, aditzak ezartzen duen hautapen-murriztapena markatu dugu. Azkenik, erabilera hedatuak edo metaforikoak kontuan hartuko ez genituela esan badugu ere, aditz batzuetan gertatu zaigu corpusean balio metaforikoa baino ez zaigula agertu. Adib., loratu aditzean:
237 (508) taupadak neurritsuagoak ziren eta, aleak lur oparo hezetuan eta sakon goldatuan bezala, pentsamendu sortak bizkor eta adorez hazten ziren bihotz barruan, gozo eta eder loratzen ziren hitzak, soinuen indarrak ernaldurik. (EusCor) Hauetan, orduan, ez ditugu definitu balio ez-metaforikoan izango lituzkeen hautapenmurriztapenak. Hala ere, aditzez aditz gehiago sakondu dugu entitateen tasun semantikoetan. Hau da, entitate bat [±biz] edo [±konkr] dela esateaz gain, horien izaera semantiko zehatzagoa ere azaldu dugu (adib. gai abstraktuak: sentipenak..., gai konkretuak: gorputzari lotutako substantziak; likidoa, solidoa; topea...; egoera: esperientziak, sentipenak....) VI.4.5 Zenbait kontu aipagarri VI.4.5.1 Kasu batzuen arteko dependentzia Kokapen- edo egoera-aldaketa adieraz dezaketen zenbait aditzetan, aldatu eta pasatun esaterako, badirudi Kasu azpikategorizatu guztiek ez dutela askatasun bera esaldian gauzatzeko. Aditz zehatz hauetan ABLk iturburuko kokapena/egoera adierazten duenean, helburuko kokapenak/egoerak beti agertu behar duela dirudi. Adib.: (1509) Bata, lehen esan bezala, gaztelaniadunen ghettotik gure gizarte katalanera pasatuko direla pertsona batzuk, gazteak bereziki; (EusCor) *Bata, lehen esan bezala, gaztelaniadunen ghettotik [gure gizarte katalanera] pasatuko direla pertsona batzuk, gazteak bereziki. (917) Karga negatibo, edo elektroiak, gorputz batetik bestera aldatzen direnean korronte elektrikoa sortzen dela esaten dugu. (EusCor) *Karga negatibo, edo elektroiak, gorputz batetik [bestera] aldatzen direnean korronte elektrikoa sortzen dela esaten dugu. (EusCor) Ordea, ALAk ez du arazorik bakarrik agertzeko. Adib.: (1513) Erran diot juristak errandakoa, eta berak oso argi utzi nahi izan dit ni 3. gradura pasatzeko fax-a heltzeko denbora materialik ez dela izan. (924) Amona 1941ean Rigara erbesteratu zutenean, etxea kendu ziguten eta Goppingengo etxe juduetara aldatzera behartu gintuzten. (EusCor) Boons-ek (1987) egina du ikerketarik Kasuen arteko dependentzien inguruan. Abiapuntua eta helburua adierazten duten osagaien portaera asimetrikoaz jabeturik, autore honek dio askotan abiapuntua adierazi ahal izateko beharrezkoa dela helburua ere adieraztea, baina ez alderantziz. Boonsek fenomeno honi “concepto de origen dependiente” deritzo. Guk, gure azterketan ez dugu horrelakorik markatu, baina etorkizunean aztertzeko fenomenoa da.
238 VI.4.5.2 Ondoz ondoko ekintzak adierazteko ahalmena Ikusi dugun bezala, egoera- edo kokapen-aldaketa adierazten duten aditzetan, entitate ukituaren hasierako egoera/kokapena eta ondorengoa predikatu berean adierazten dira, horixe izanik, gainera, beraien ezaugarria. Badira, ordea, edo bata edo bestea adierazi beharra dutenak; hots, bi gauzak predikatu berean adierazi ezin dituztenak. Esaterako, elkartu eta banandu aditzetan, banantzearen/elkartzearen ekintza eta banandu/elkartu ostean entitateak duen egoera berria ezin dira aldi berean adierazi. Adib.: (981) Oinarriak dira, besteak beste, Kosovo Serbiatik banantzeko saioari uko egitea eta Jugoslaviaren (Serbia eta Montenegro) batasuna azpimarratzea, ...(EusCor) (983) Almeriako euskal presoek 22 egun daramatzate gose greban, modulo ezberdinetan banandu dituztelako. (EusCor) (1481) Bi espermatozoide bi obulurekin elkartu eta bi arrautza sortzen dira. (EusCor) (1493) 1991ko biztanleen zentsuaren kopuruaren arabera, Udalen ordena ezarri da eta 6 talde ezberdinetan elkartu dira, udal bakoitza talde horietako batean sartu delarik. (EusCor) Egoera berria adierazteko INE da beharrezkoa, baina osagai honek ezin du aldi berean agertu ABLrekin (bananduren kasuan) edo SOZekin (elkarturen kasuan): *Kosovo Serbiatik banandu talde batean; *Bi espermatozoide bi obulurekin elkartu bi osagaietan. Ondorioz, bi ekintza horiek egitura sintaktiko desberdinarekin adierazten dira. Eta guk hori bi aparteko bss gisa adierazi behar izan dugu. Ordea, nahiz eta bi aldaeretan osagai semantikoak eta Kasuak desberdinak izan (1- ABS√_gai ukitua, SOZ/ABL√_gai ukitua. 2- ABS√_gai ukitua, INE√_helburuko egoera), benetan adiera aldatzen den ez dago argi. Aldiz, ezkondu aditzean, ikusi dugun bezala, entitate batzuen egoera-aldaketa adierazten da, baina horretaz gainera, aldaketa horren ondoren entitate ukituek duten kokapen berria adieraz daiteke ALA dagoenean esaldian: (698) Beste ahizpa militar batekin Doneztebera ezkondu zena, eta Barbara bera. (EusCor) Alegia, esaldi honen bidez ‘beste ahizpa militar batekin ezkondu’ eta ‘Doneztebera joan’ zela adierazten da.
239 VI.4.6 Aztertutako Kasuek izan ditzaketen osagai semantikoak Aditz bakoitzerako Kasu azpikategorizatuak definitzeaz gain, Kasu onartuak ere aztertu ditugu (osagai semantiko bat lotu ez badiegu ere), haiek perpaus mailan duten papera agertuz. Ergatiboa eta absolutiboa beti dira Kasu azpikategorizatuak, eta lanean zehar ikusi dugu zein osagai semantikori lotuta agertu diren. Bai bata, bai bestea, aditzaren arabera eta subjektua edo objektua den arabera, esperimetatzaile, iturri, gai ukitu eta gaia izan daitezke. Ergatiboa, horietaz gain, edukitzaile eta kausa izan daiteke. Absolutiboa, berriz, eduki, gai sortu, denbora, neurria, bidea, ezaugarria, jarduera eta helburuko kokapena ere izan daiteke. Datiboa ez dugu beti Kasu azpikategorizatutzat jo, eta berau kontuan hartzeak gure lana zaildu duela esan beharra dago, bere balioak eta komunikazio-ekintzan parte hartzen duten entitateen arteko harremana desberdintzen zail delako batzuetan. Esan genezake datiboa beti izan daitekeela onargarri (oso behartuta bada ere) ekintza baten parte-hartzaileen arteko harreman berezi bat —lagunartekoa, familiartekoa, lanekoa— adierazteko; hots, balio etikotzat jo duguna adierazteko. Beste batzuetan, berriz, esana dugun bezala, datiboak esaldiko elementuren batekiko jabetzazko harremana adierazten du, dela berariazkoa dela besterengarria. Horixe gertatzen da, gure ustez, oro har egoera-aldaketa adierazten duten aditzen kasuan. Kokapen-aldaketa adierazten duten aditzetan ere orobat gertatzen da; gure ustez, aditzotan aditzaren semantikaren baitan den helburuko kokapena edo abiapuntuko kokapena adlatiboak, inesiboak edo ablatiboak adierazten du. Datiboak, berriz, bigarren helburuko kokapena (biziduna) adierazten du, jabetza-harremanen bat azpimarratuz normalean. Horrelakoetan, ordea, ez dugu azpikategorizatutzat jo. Goiko aditz motetatik kanpo, badirudi, elementuren baten elkarraldatzea eta ezaugarriesleitzea adierazten denean datiboa beharrezkoa dela; baita iturria, abiapuntuko kokapena, gaia, gai ukitua eta esperimentatzailea adierazten dituenean. Ondorioz, horietan Kasu azpikategorizatutzat jo dugu. Nolanahi ere, datiboaz asko dago aztertzeko. Izatez, aditzarekin komunztadura egiten duen Kasurik konplexuena da, komunztadura agertu arren, ez dirudielako aditzaren semantikan beti parte hartzen duenik. Gainontzeko Kasuei dagokionez, azterketa honetan ikusi dugu badirela zenbait Kasu aditz guztietan, edota ia guztietan, balio semantiko bera izan dezaketenak, eta, hortaz, aditz ia
240 guztietan Kasu onartutzat jo ditugunak. Inesiboa, instrumentala eta soziatiboa ditugu Kasu horiek. • Inesiboak espazioari eta moduari erreferentzia egiteko gaitasuna du • Instrumentalak eta soziatiboak moduari. Hala ere, espazioari eta moduari erreferentzia egiterakoan, bi aukera daude: batetik, ekintza egiten den kokapenari edo moduari oro har erreferentzia egitea. Bestetik, aditzaren osagarri bati zehazki erreferentzia egitea. Ekintzari dagokionez, ez diote aditzaren berezko semantikari erreferentzia egiten; besterik gabe, ekintzak egiteko/gertatzeko beharrezkoak diren koordenatu espazialen (baita denborazkoen —hemen aztertu ez badugu ere—) eta modalen berri ematen dute. Entitateei zehazki egiten dienean erreferentzia, aditzarekiko lotura izan beharrean, osagai azpikategorizatuarekiko lotura dugu, eta normalean honen presentzian bakarrik ager daitezke. Modua, xeheagoki aztertuta, tresna (normalean subjektua gizakia denean: mailuz, mailuarekin), bitartekoa (hau ere oro har subjektua gizakia denean: kotxez, autobusez) konpainia (amarekin, lagunekin, patatekin) eta kausa eitekoa (kolpearekin, kolpe batez) izan daiteke. Jakina, modu desberdin hauek sintagmak gunean hartzen duen izenaren arabera definitzen dira. Azpimarratu nahi dugu, bestalde, ez dugula aztertu moduzko balio hauen berri emateko zein Kasu, inesiboa, soziatiboa edo instrumentala, den ohikoagoa edo zuzenagoa. Gauza argi bakarra da, entitate baten konpainia adierazteko, soziatiboa dela erabiltzen dena; eta inesiboak batez ere espazioari egiten diola erreferentzia. Hala ere, aditz guztiek oro har onar baditzakete ere, aditz batzuen bssetan ez ditugu onartu; batzuetan bat ere ez, eta beste batzuetan batzuk bakarrik (adib., izan-2/izan-3, egon-2, jokatu-5): (1030) Egun seinalatua da igandekoa, Aberri Eguna baita, eta polita izango da ikurrina ateratzea ". (EG) (1032) Ez zen batere nahastea (hanka-sartze bakarra izan zen Udal Agentziako zenbakia ematean partikular batena agertu zela). (EG) (557) Hala ere, jarrera dibergentea eta kontzientzia desberdina izateko eskubidea badagoela uste dut, hau da, zoro [NORBAIT] egoteko eskubidea. (EusCor) (1066) Eta egilearekin zintzo jokatu [HAIEK] dutenak txalotu bezala (EusCor) Bestalde, gehienetan Kasu onartu gisa landu baditugu ere, aditz batzuetan Kasu azpikategorizatuak dira, aditz hauen semantikak halaxe eskatzen duelako (adib. izan-1, egon1, flotatu-0, gertatu-1, jokatu-6):
241 (1099) Leopoldo, zu idazlea zara, baina zure familian idazle ugari izan dira, horrek zuregan eraginik izan du?. (EusCor) (535) Ohean zegoen amona aurreko egunean Juttarekin telebista ikusten eta platera jaurtikitzen ari izana zen. (EusCor) Bada bestalde, Kasu bat goiko Kasuak bezain orokorra ez izan arren, Kasu onartu gisa askotan jarri duguna: ablatiboa. Ablatiboak, azpikategorizatua ez denean, entitate baten kokapen estatikoa adierazten du; hau da, ez dio ekintzari ez aditzaren semantikari erreferentzia egiten, baizik eta aditzaren osagarri bati. Hori horrela izanik, normalean entitate horrekin batera agertu behar da perpausean. Entitate hori, gainera, izaki biziduna izaten da. Adib.: (1295) PSOEtik berdin mintzatu zen Rafael Estrella diputatua. (EG) (353) Irratia gelatik entzuten dut (adibide asmatua) Hala ere, honekin ere salbuespenak badira. Izan ere, aditz batzuetan, hala nola, deitu eta zintzilikatun, kokapen estatiko hau da burutzen den ekintzan nabarmendu nahi dena, besteak beste. Adib.: (1166) Hoteletik deitu digutenean [HAIEK] [GURI] berehala joan naiz hara eta gela egoera penagarrian ikusi dut. (EusCor) (626) Esaldi famatuko margarita horiek loreak direla uste du jende askok, baina garai batean emakumeek lepotik zintzilikatzen zuten perla-klase bati deitzen zitzaion margarita. (EusCor) Balio horretaz gain, agertu zaizkigu definitzen zail diren beste batzuk: Esaterako, jan eta edan aditzetan. Adib.: (213) Imanolek irlandarren umore horretatik ere edan du dagoeneko. (EusCor) (214) Bera bezalakoak izan ez gaitezen debekatu digu frutu horretatik jatea. (EusCor) Edota, egoera-aldaketa adierazten duten zenbait aditzen kasuan, aldaketa hori zein puntutan gertatzen den adierazteko (erditik/albotik... hautsi); hau da, ABS entitateari lotutako xehetasun bat emateko. Horrelakoetan, Kasu onartu gisa landu ditugu. Gainontzean, Kasu hauek bestelako balioak dituztenean, ia beti azpikategorizatuak dira, eta askotan alternantzia baten aldaeran parte hartzen dute: Instrumentalak kausa, gaia, aldaketa (egoera/kokapena) eta denbora adieraz dezake: (629) Han ziren beste bi euskal presoak De Juanaren egoeraz kezkatu ziren, burua handitzen ari baitzitzaion, ez baitzuen ikusten eta ubeldurak nabarmenak baitziren. (EG) (1466) Ilustratzaileez beti ahaztu egiten gara. (EG) (930) - Zergatik aldatzen dira bizilekuz? (EusCor)
242 (366) Gerra urte hartako uztailean altxatu zen eta hiru urtez iraun zuen. (EusCor) Inesiboak: helburuko kokapena, edukitzailea eta jarduera adieraz ditzake: (1375) Bigarren liburu honetan badatoz, gainera, aurrekoaren zuzenketak. (EusCor) (865) Lilak eskua sartu zuen poltsan. (EusCor) (465) "Parrandan ikasi ere gurekin egingo dek". (EusCor) Soziatiboak jarduera, gai ukitua eta kausa adieraz ditzake: 763) Urrian hasi ziren prestaketarekin, eta Eguberriak pasata heldu zion lehen aldiz harriari. (EG) (1479) Noizean behin, lankideekin elkartzen zen hizketaldiren bat izateko, eta hirurek otorduak, eta baita ibilaldiren bat edo beste ere, elkarrekin egiten zituzten. (EusCor) (638) Zaplastada bat emango banizu, haserretu egingo zinateke nirekin. (EusCor) Ablatiboak abiapuntua edo abiapuntuko kokapena adieraz ditzake: (436) Herriko oihua herritik jasotzen du [HARK] zuzen zuzenean eta herriari itzultzen dio berriz. (EusCor) (1304) Texasetik etorri da astebete pasa lagunen etxera, baina jadanik ez dabil lagunekin, samoarrarekin baizik. (EusCor) Eta azkenik, aipatu ez ditugun adlatiboa eta -ela konpletiboa, agertzen direnean beti azpikategorizatuak dira118, eta ia beti balio bera dute. Adlatiboak helburuko kokapena adierazten du gehienetan, baina helburuko egoera eta helburua (egoera-aldaketa eta aldaketa aditzetan, hurrenez hurren) ere adieraz ditzake. -Ela konpletiboak ia beti gaia adierazten du. VI.5 Azpikategorizazioa gure ikuspegitik Esandako guztiak kontuan hartuta, guretzat aditzen azpikategorizazioa definitzea da aditz bakoitzak adieraz ditzakeen predikatu motak sintaktikoki nola gauzatzen dituen zehaztea. Aditz bakoitzak ez du jokaera bera predikatu mota edo balio semantiko jakin bat gauzatzeko: ez Kasu aldetik, ez osagai semantiko/sintaktiko kopuru aldetik, ez osagai semantiko horien azpian ager daitezkeen item lexikal aldetik, ez osagai semantiko horiek esaldian agertzeko eta berreskuratzeko gaitasun aldetik. Beraz, azpikategorizazioa definitzeko:
243 • Lehenengo pausua, aditz bakoitzak zein predikatu mota adieraz ditzakeen zehaztu behar da. • Ondoren, predikatu mota horiek gauzatzeko beharrezkoak dituen osagaien kopurua eta beren balio semantikoak definitu behar dira. • Balio semantiko horiekin batera, hautapen-murriztapenak zehaztu daitezke, murriztapena argia denean, bederen, eta beste predikatu motetatik bereizten duen neurrian. • Behin hori eginda, horiek sintaxian gauzatzeko eta sintaxian ageri ez direnean berreskuratzeko mekanismoak markatu behar dira: o Osagai semantikoen Kasu mailako gauzapen desberdinak. o Osagai semantiko beharrezkoen inespezifikazio- eta elipsi-gaitasunak. Datu estatistikoek horretan asko lagundu dezakete. Izatez, atera zaizkigun datuetan aditzaren berezko osagaitzat (Kasutzat, datu estatistikoei begira) hartu ditugunak maiztasun handienarekin agertzen dira. Eta horietatik maiztasun handiena dutenak elipsirako joera dutenak dira. Bestalde, inespezifikazioetarako hiperonimo-hiponimo harremanak kontuan izan behar dira; batez ere gaiaren inespezifikazioa dugunean. Erlazio hori zehaztuz gero, aditz horren objektu-aukeran murrizteko gai izango ginateke. o Kasuen artean dauden dependentzia-fenomenoak markatu behar dira. Sintaxiko gauzapena zehazterakoan, ez dugu beharrezkotzat jotzen mailaketarik proposatzea alternantzien aldaeren artean. Hau, esan bezala, bat dator EAGLESen proposamenekin. Oraingoz, aldaera guztiak lexikoan landuz, ez dugu zertan baten aldeko hautua egin. VI.6 Corpusaren erabilera dela eta Corpusa iturri bezala hartzeak, bai estatistikak aplikatzeko bai eskuzko lanerako, mugak eta abantailak dituela ikusi dugu.
244 Ikuspegi estatistikotik begiratuta, Kasuen maiztasunak bakarrik atera ditugu. Ondorioz: • Datuek aditzaren balio orokorrena eta ohikoena islatzen dute. • Horri segituta, aditzek bere semantikan fokalizatzen dituen osagai semantikoak agerian geratzen dira; gainera, esan dugun bezala, elipsirako gaitasuna duen osagaia da maiztasun handienekoa. • Elipsi- eta inespezifikazio-fenomenoek ez dute islarik datuetan (Kasu ergatiboa eta datiboa dugunean salbu, guk aplikatutako hobekuntzei esker). Lehendabiziko bi ondorioak abantaila gisa ikus ditzakegu orokortasunak bilatzen ditugun neurrian. Berriz, aditzen azterketa exhaustiboa badugu helburu, mugak izango lirateke, eta bestelako bide estatistikoak probatu behar lirateke. Hirugarren puntuari dagokionez, aditzarekin komunztatzen ez duten Kasuekin (eta hauekin ere batzuetan) ezinbesteko muga da. Eskuzko lanean corpusa erabiltzeak, berriz, ondorio hauek ditu: • Subjektibotasunarekin egiten ditugun baieztapenen alboan, corpusak objektibotasuna eskaintzen du: baieztapen horiek kasu errealetan islarik duten ikus daiteke. • Justu goikoaren kontrakoa genuke. Balizko hipotesi subjektiboek ez dute islarik. Hau hizkuntzalaritzaren oinarrizko arazoa da berez, baina bestalde corpus motak ere eragina izan dezake aurkituko ditugun erabileretan. Ikusi dugun bezala, aditz batzuek hedatutzat jo daitekeen balioa bakarrik erakutsi dute. Izatez, aditz horien jatorrizko erabilera aurkitzeko, gai edo arlo bati loturiko corpus espezifikoa beharko litzatekeela argi dago. Beraz, aukeratzen den corpus motak garrantzia handia du, atera nahi diren emaitzen fidagarritasuna, orokortasuna eta kalitatea bermatzeko. Eskuzko lanari begirako bi ondorio hauek ere mugak eta abantailak dituzte. Lehenengoari dagokionez, balizko hipotesiak ez baieztatu ahal izatea muga bat da, baina era berean, esan nahiko du fenomeno horrek, beharbada, ez duela konputazionalki garrantzia handirik. Bigarren puntuari dagokionez, berriz, azterketa sakona behar da zein corpus mota den egokiena aditzak ikuspegi orokorragotik edo mugatuagotik aztertzeko. Seguruenez, batzuetan aditz jakinak baldintzatuko du egokitasun hori. Beraz, corpusak dituen mugak eta abantailak guk egindako lanarenak egiten ditugu.
245 VI.7 Azterketa konputazionalei begira interesgarriak eta aplikagarriak izan daitezkeen datuak Azterketa konputazionalak bi ikuspegitatik bidera daitezke: • batetik, landutako 100 aditzak berrerabil daitezke. • bestetik, landutako 100 aditzetatik informazio orokorrena baliatuz, beste aditz batzuen informazio bila daiteke. Bi ikuspegiak dira interesgarriak eta beharrezkoak. Ikus dezagun hau zehatzago. VI.6.1 100 aditzak berrerabiltzea Tesiaren motibazioan esan bezala, aditzen azpikategorizazioa beharrezkoa da perpausean ageri diren sintagmak zein aditzekin doazen erabakitzeko; perpaus mugak definitzeko; hitz ezezagunetan proposamen okerrak aldez aurretik baztertzeko eta abar. Guk dagoeneko badugu proposamen bat 100 aditzentzat. Hala izanik, hainbat bidetatik ekin dakioke berrerabilpenari: Informazio hori guztia gure oinarri lexikoetan (EDBLn nahiz EusWNen) nola landu aztertu behar da. Hasteko, eta kontuan izanik EDBLn informazio semantikorik oraingoz ez dagoela119, bssetatik ateratzen diren patroi sintaktikoekin eta laguntzaileekin lanean hastea dirudi komenigarriena. Maiztasun handieneko bssetan oinarrituta, bestelako aditzen corpuseko agerraldiak hartu, eta landutako bssren bat eslei dakiekeen azter daiteke beroietan dagoen informazio guztia (osagai semantikoak, hautapen-murriztapenak, Kasuak eta laguntzaileak) kontuan hartuz. Horretarako maiztasun handienekoetatik has gaitezke. Hona atera zaizkigun bssen maiztasunak, 1eko maiztasuna izan dutenak alde batera utzita:
120 Maiztasunaren zutabean agertzen diren ezkerreko P eta zenbakiek (P1, P2…), maiztasuna aplikatu ondorengo ordena adierazten dute. P-k patroi adierazten du, bssa patroi (sintaktiko/semantiko) gisa ikusita.
247 100 aditzetan maiztasunak ateratzea ez da oso esanguratsua. Hala ere, ikus daiteke maiztasun handienekoak hasierako hamarrak erabiltzen direla. Azkenik, iritsi garen abstrakzio maila kontuan izanik, beste hizkuntzetan egin diren azterketa paretsuekin lanean has gaitezke, itzulpengintzari begira. Hainbat aldiz aipatu ditugun Vázquez et al.-ekin (2000), esaterako. Itzulpengintzan planteatzen diren transferentzia mailetatik semantikoa oinarri gisa hartu eta gero sintaxia maila partikularrago batean landu daiteke. VI.6.2 100 aditzetatik ateratako informazio orokorra baliatuz, beste aditz batzuei buruzko informazioa atera 100 aditzak zehatz-mehatz aztertzeak lan handia eskatzen duela esan beharrik ez da; tesi-lan honetan hori egin dugu eta kontua sinplea ez dela ikusi dugu. Bestalde, aditz batek azpikategorizatzen dituen Kasuak zehazteko semantikari begiratzea ezinbestekoa dela argi geratu da. Corpusak masiboki lantzeko, aditz gehiagoren azpikategorizazioa lantzea beharrezkoa da, eta metodo automatikoak ustiatu behar dira. Gure tresnei dagokioenez, esana dugu gure lexikoan ezaugarri semantikoak ez daudela landuta. Hortaz, automatikoki informazioa eskuratzeko, ageriko sintaxiari bakarrik begiratuta egin dezakegu. Honetarako lehenengo urratsa izan daiteke landutako bssetatik patroi sintaktikoak ateratzea, eta horietan oinarrituta aditz berrientzat estatistikak ateratzea. Hipotesia da hemen agertu diren patroi sintaktikoak beste aditz askotan ere errepikatuko direla, eta horiek, zenbaitetan, mota semantiko bereko aditzak multzoka ditzaketela (nahiz eta beti horrela ez dela argi geratu den). Gainera, semantikoki koherenteak izan gabe ere, patroi sintaktikoak definitzea oso inportantea da tesi-lanean aipatutako helburuetara iristeko. Hortaz, ikusitako adiera eta patroi semantikoek zein gauzapen sintaktiko izan ditzaketen adieraziko dugu lehendabizi, eta ondoren Kasu-konbinazio soilari begiratuta multzokatuko ditugu, patroi sintaktikoak ateraz. Horretarako, 13 adieren patroi semantikoak oinarri gisa hartu, eta koadro batean adieraziko dugu zeintzuk diren patroi semantiko hori gauzatzeko erabili diren Kasuak eta patroi sintaktikoak. Patroi sintaktiko bakoitzaren alboan, berau betetzen duen adibide bat jarri dugu.
248 Adierak eta patroi semantikoak Patroi sintaktikoak Egoera-aldaketa:
249 Adierak eta patroi semantikoak Patroi sintaktikoak abiapuntua+helburua+kokapena+kokapena erg dat abl ala (deitu) Ezaugarria esleitzea:
Kasu-konbinazio hutsa kontuan hartuta, ondoko patroi sintaktikoak ateratzen dira; ezkerreko zutabean bakoitzeko maiztasunak ageri dira 100 aditzak eta hauen bss guztiak kontuan hartuta.
250 maiztasuna Kasu-konbinazioak
Patroi sintaktiko batzuk behin bakarrik agertu dira. Logikoena da bi edo gehiago dituztenetik hastea erauzketa-prozesuan. Alegia, ondokoekin:
253 VII ZABALDUTAKO IKERLERROAK ETA ONDORIO NAGUSIAK. AURRERA BEGIRAKOAK VII.1 Zabaldutako ikerlerroak eta ondorio nagusiak Tesi-lan honetan, azpikategorizazioak linguistikan izan duen ibilbidearen berri eman eta gero, hiru lerro nagusi izan ditugu ardatz: VII.1.1 Baliabide automatikoen erabilera Batetik, eta gure ikertaldearen lan-ildo konputazionala gogoan, orain arte garatutako tresnen bidez aditzen azterketarako erabilgarri ditugun baliabide automatikoen berri eman dugu; eta horiekin zein informazio mota lor dezakegun azaldu: • Batetik, aditz bakoitzaren informazioa eskuratzeko corpusa dugu. Corpus hau oinarri hartuta, aditz bakoitzak izan dituen agerraldi guztiak eskuratu ditugu. Bi corpus izan ditugu iturri: batetik XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa eta bestetik Euskaldunon Egunkaria. Lehenengoak 4.658.036 hitz biltzen ditu eta bigarrenak 1.337.445. Tesi-lan honetan erabilitako adibide kopurua, zehazki, 1667 izan da. • Bestetik, lantaldean garatutako tresna automatikoak azaldu ditugu. Tresna horien bidez lor daitezkeen emaitza estatistikoak azaldu ditugu, eta gure eskuzko azterketan, lortutako emaitza estatistiko batzuk txertatu ditugu: aditz bakoitzak agerraldietan izan dituen
254 laguntzaile eta Kasuen maiztasunak. Datu estatistiko hauek eskuratzeko hartu ditugun erabakien berri ere eman dugu (Kasu-bilketa, aditzarekin komunztadura egiten duten Kasuen berreskuratzea, erroreak ekiditeko zenbait iragazki). Emaitza hauek bakarrik Euskaldunon Egunkariako testuetan oinarrituta atera dira. VII.1.2 Levin (1993) lanaren azterketa Gure lanean abiapuntua izan den autore baten lana aztertu dugu: Levinen Verb classes and alternations (1993) liburua. Azterketa honetan ondoko hiru puntuak landu ditugu batez ere: • Autore honek planteatzen duen teoria aztertu dugu. • Aditzak sailkatzeko proposatzen duen metodologian hutsuneak daudela ikusi dugu. • Hutsune horiek argitze aldera, alternantzia kontzeptua egokitu, eta ingeleserako definitzen dituen alternantzietatik euskaraz onartzen direnak landu ditugu horren arabera. Ondorio bezala, alternantzien bidez sailak egiteak dituen zailtasunak adierazi ditugu, eta azpikategorizazioaren zati baten (eta ez guztiaren) berri ematen dutela agerian jarri dugu. VII.1.3 100 aditzen azterketa zehatza 100 aditzen eskuzko azterketa deskriptiboa egin dugu azpikategorizazio-informazioa osatze aldera. Deskribapen horretan aditz bakoitzaren balio semantiko/sintaktikotzat (bss) jo ditugunak definitu ditugu. Bss horien informazioa gordetzeko, datu-base bat eraiki dugu, eta berorretan hainbat ezaugarri eta markaketa-sistema bat proposatu ditugu. Halako deskribapen eta formalizazioa euskaraz ez da oraindaino egin. Aditzak hautatzeko, XX. mendeko euskararen corpus estatistikoko 22.000 hitzeko lagin bat erabili dugu, eta aditz zehatz horien hautapena egiteko hainbat irizpide erabili ditugu (eratorpen-prozesu garbien ondoriozko zenbait eratorri baztertzea; hitz anitzeko unitate lexikaltzat jotakoa ez izatea, maiztasuna, gure hipotesiak egiaztatzeko eta berriak proposatzeko aukera ematea). Azterketa honen ondorio gisa: • Balio sintaktiko/semantikoetatik (bssetatik) 13 adiera edo predikaut mota atera ditugu, 21 osagai semantikoen konbinazio logiko eta bereizle baten arabera. Horretara iristeko erabilitako iturrien berri eman dugu, eta izan ditugun arazoak eta hartutako erabakiak azaldu ditugu. Horretaz gain, azpikategorizatuak ez diren osagaiak ere aztertu ditugu.
255 • Ikusitako guztiak kontuan hartuta, guk azpikategorizaziotzat zer jo dugun azaldu dugu, eta osagai semantikoak sintaktikoki gauzatzeko dauden fenomeno linguistikoak azpimarratu ditugu (elipsia eta inespezifikazioa; Kasuen arteko dependentzia). • Gure lana egin ondoren, bide konputazionala eta eskuzko azterketa uneotan elkarrengandik urrun samar daudela agerian geratu bada ere, eskurapen automatikoari begira hainbat datu proposatu ditugu. Bestalde, 100 aditzentzako informazio beharrezkoa eta aberatsa landu dugu horiek gure oinarri eta tresnetan baliatzeko. • Gure ekarpen nagusia, beraz, aditzen azpikategorizazioa zehazteko beharrezkoak diren ezaugarriak formalizatzea izan da, aplikazio konputazionalei begira adierazpide deklaratibo eta erabilgarri bat proposatuz. Lan hori burutzeko, euskarazko 100 aditz deskribatu ditugu, eta lan konputazionaletarako oinarri bat jarri dugu. VII.2 Aurrera begirakoak Aditzen azpikategorizazioaren azterketak etorkizunean bide ugari jorratzeko aukera ematen du inondik ere, gauza asko baitaude aztergai. Guk lan honetan aztertutakoen ildotik, ondoko hauek proposatzen ditugu: • VI.6 puntuan planteatutako lanei ekin. Hots: 100 aditzetarako landu ditugun balio semantiko/sintaktikoak taldearen oinarrietan eta tresnetan txertatu, horretarako bide egokienak zein diren ikertuz. Honen bidez, sintaxi partzialeko desanbiguazioa eta esaldien arteko mugak ebazten diren konprobatu. Proposatutako bssetan oinarrituz, beste hainbat aditz landu, eskuz. Zehaztutako predikatu motetatik eratorritako patroi sintaktikoen bidez, aditz gehiago identifikatu. Zeregin horretan, metodo erdi-automatikoak aplikatu behar dira: lehendabizi aditz bakoitzerako balizko patroi sintaktikoak proposatu, eta ondoren eskuzko errebisioa egin (Gross-ek (1975) bere lanaren ondorioz iradokitzen duenaren ildotik, edota SaintDizier-ek (1996) egiten duenaren ildotik). Itzulpengintzari begira, hizkuntza desberdinen arteko harremana maila semantikoan plantea daiteke, eta ondoren, semantika horren sintaxia maila zehatzago batean espezifika daiteke. Horretarako beste taldeekin jarri behar gara harremanetan, beren baliabideak eta gureak konparatzeko eta hauen bateragarritasuna neurtzeko. • Aztertu ez ditugun beste Kasuak lantzeari ekin. Horiek zein predikatu motetan parte hartzen duten, edo zein predikatu mota osatzen duten aztertu.
256 • Ikusitako elipsi eta inespezifikazio motak adibide gehiagoren aurrean aztertu, eta hemen esandakoak betetzen diren ikusi. Hori erraztuko duten metodologia automatikoak ikertu. Esku artean izan ditugun datu estatistikoek erakutsi digute aditzaren Kasu azpikategorizatutzat hartu ditugunetatik batzuk beste batzuk baino maiztasun handiagoarekin agertzen direla. • 100 aditzen informazioa gordetzeko egin dugun datu-basea birfindu. o Alde batetik, bssen artean, alternantziak osatzen dituzten aldaerak, eta alternantziarik osatzen ez dituztenak bereizi. Hau da, aditz bati dagozkion adierak bereizi, eta hauetako bakoitzari dagozkion alternantziak markatu. o Bestetik, informazio erredundantea eragozteko bideak jorratzen has gaitezke: aldaera diatetiko nagusienak lexikotik bereizi, eta nolabait kodetu. Kodeketa honen bidez, gero aditz bakoitzari dagozkionak esleitu ahal izango litzaizkioke. o Normalean azpikategorizatuak ez diren Kasuak, predikatu motetan orokorrean onartu, eta onartzen ez direnean bakarrik markatu lexikoan. • Alboratu ditugun aztergaiei heldu: o Proposatutako adieretan egitura inpertsonalak, pasiboak, antipasiboak, erreflexiboak eta erreziprokoak nola gauzatzen diren aztertu. Guk aztertutako bestelako alternantziekin dituzten bateragarritasun edo murriztapenak ikertu. o Aditz eratorrien azterketa egin, barneratua duten osagai semantikoak ezartzen dituen murriztapen sintaktikoak kontuan hartuta. o Sintagma konplexuak eta Hitz Anitzeko unitateak identifikatu, halakoxetzat hartzeko ezaugarriak definitzen saiatuz. Horiek unitate gisa izateak tresna automatikoetan huts asko ekidingo lituzke, eta unitate sintaktikoak egokiago identifikatuko lirateke. o Hitz Anitzeko aditzak aztertu (adib. hitz egin), sintaxian duten eragina ikertuz. • Errore sintaktikoen azterketari ekin, landutako aditzek onartzen dituzten Kasu eta patroi sintaktikoetan oinarrituta. Hasteko, Kasuei bakarrik erreparatuta (eta ez Kasu hauek duten balio semantikoari), “–“ ikurra erabil daiteke, aditzaren balio semantiko guztietan azaltzen bada. Hala, beti iragangaitza den aditz batean (adib. etorri), ergatiboa okerra izango da (kausatibo morfologikoa ez bada); edota ikusi gisako aditz batean, Kasu adlatiboa okerra izango da. Patroi sintaktikoei erreperatuta ere proposa daitezke
257 zuzenketak. Adib., hornitu aditzean, instrumentalik gabeko abs-dat-erg egitura okerra da (*armak hornitu dizkiete soldaduei). • Corpusaren erabilerak dituen abantailak ustiatu. Ikusi dugunez, alde batetik, aditzen balio semantikoetan azpikategorizatzen diren osagaiak detektatzeko iturri aberatsa da. Bestetik, corpus motak aditz baten deskribapen zehatzagoa edo orokorragoa egiteko aukera ematen du. • Corpusaren erabilerak dituen mugak ikusita, aditzen lanketa beste iturriekin nola osatu eta hobetu daitekeen aztertu. Arriolak (2000) Euskal Hiztegiaren gainean ateratako emaitzekin erkatu eta bertan bereizten diren adiera eta patroiak gure lanarekin parekagarriak diren aztertu. • Semantikan oinarritutako ezagutza-baseekin lanean hasi. Tesi-lanean aipatua dugun bezala, gure lan taldean mota honetako iturri lexikala eraikitzen dihardugu: EuroWNen oinarrituriko EusWN. Ezagutza-base honetan, aditzek eta bestelako kategoriako hitzek duten informazioa, guk aditzetan poposatutako informazioarekin harremana duen aztertu, eta hala bada, nola uztar daitekeen ikertu. Bestetik, guk egindako lana EusWNen txerta daitekeen azter daiteke.
B ERANSKINA: Euskarri elektronikoan sortu ditugun baliabideak lortzeko modua
Aditz-azpikategorizazioaren azterketa sintaxi partzialetik sintaxi osorako bidean.
Aditz-azpikategorizazioaren azterketa sintaxi partzialetik sintaxi osorako bidean.
Izaskun Aldezabal Rotetak Patxi Goenaga Mendizabalen eta Kepa Sarasola Gabiolaren zuzendaritzapean egindako tesia, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Donostia, 2004ko urtarrila
Eranskin honetan aurkezten duguna aditzak lantzeko eraiki dugun datu-basearen parafrasia da. Datu-base batek ematen dituen abantailei esker, aukera dago eremu desberdinen arabera edozein galdera egiteko; nahi den eremuaren arabera multzoak egiteko eta abar. Ordea, idatzizko parafrasia egiterakoan, aukera bat egitea ezinbestekoa da, eta guk horietako bat dakargu hona. Hala, aditzak multzo zabalagotan aztertzearren eta erabili ohi den sailkapen-ereduari jarraiki, aditzek onartzen dituzten aditz laguntzailearen araberako sail nagusiak egin ditugu hasteko. Sail horiek proposatzeko, tesiko VI.4.1 puntuan ematen diren datu orokorretan oinarritu gara. Multzo horien barruan, aditz laguntzaile bakoitzeko bss bat dutenak batetik, eta aditz laguntzaile bakoitzeko bss bat baino gehiago dutenak bestetik bereizi ditugu (hala dagokionean beti ere). Bss bat baino gehiago dituzten aditzen artean, bi multzo bereizi ditugu: A multzoan, bss guztiak elkarren artean alternantziak osatzen dituzten aditzak sailkatu digutu, eta B multzoan, orotariko bbsak dituztenak. Gerta daiteke zenbait kasutan multzo bakarra egotea (hots A edo B), bss guztiak direlako edo alternantzien aldaerak, edo orotariko bssak. A multzoan, batzuetan, azpimultzo txikiagoak egin ditugu, orokortzeko moduko ezaugarriak dituztelako; gainontzean, banan-banan aztertu ditugu.1 Hauxe izango da aditz-bss bakoitza azaltzeko erabiliko dugun eskema: o Kasu azpikategorizatuak. o Kasu onartugabeak. o Kasu onartuak. o Hauek aipatu ostean, azalpen luze bat emango dugu, bss bakoitza modu horretan markatzeko arrazoiak emanez; hots, bssari eman diogun balio semantikoa eta Kasu bakoitzari lotu diogun osagai semantikoa arrazoitzeko. Zeregin honetan, sintagmen guneetan ageri diren entitateen tasun semantikoak aipatuko ditugu, askotan horiek baldintzatzen dutelako zenbait Kasuren presentzia (alternantzien azterketan ikusi dugun bezala), aditzaren balio semantikoa eta, honenbestez, Kasuen osagai semantikoak. Azalpen hauetan adibideak tartekatuko ditugu2, eta gehienetan azalpenen aurretik jarriko ditugu.
1 Nahiz eta aditz bakoitzaren bssak datu-basean ekarri-1, ekarri-2... bezala agertu, gure azalpenetan laguntzailea erantsiko diogu etiketa horri, bssaren jokaera errazago irudikatzeko. Bestalde, elkarren artean alternantzia diren bssak batzuetan batera aipatzen ditugu, eta horrelakoetan ‘/’ batez elkartu ditugu. Adib.: hautsi-DA-1/hautsi-DU- 2. 2 XX. mendeko euskararen corpus estatistikoko adibideak bereizteko EusCor laburtzapena erabili dugu, eta Egunkarikoak bereizteko, EG. Esan behar dugu, ez ditugula aditz bakoitzeko agerpen guzti-guztiak kontuan izan. Aditz jakin bakoitzerako adierazgarria iruditu zaigun adibide kopurua erabili dugu. Hala, 1667 adibide baliatu ditugu tesi-lanean; eskuartean, berriz, askozaz gehiago izan ditugu. Hala ere, esan dugun bezala, aditz batzuetan adibide gutxi aurkitu ditugu.
o Azalpenaren ostean, aztertutako bssen balio semantikoari buruzko laburpentxo bat egingo dugu. Gainontzeko testutik bereiztearren, fondo grisa jarriko diogu. o Horren ondoren, bssetako Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak emango ditugu laburki: Kasu azpikategorizatu bakoitza osagai semantikoari lotuta, eta beltzez nabarmenduta. o Azkenik, aditz bakoitzaren bukaeran, VI.3 puntuan aurkeztutako datu estatistikoak emango ditugu. Hots: aditz bakoitzarekin agertu diren laguntzaile moten ehunekoa — grafiko biribil batean—; guk aztergai hartu ditugun Kasuek aditz bakoitzarekin izan duten maiztasuna —zutabez osatutako grafiko batean—; eta azkenik, laguntzaile bakoitzarekin agertu diren Kasuen maiztasuna —koadro batean—. VI.3 puntuan ohartarazi dugun bezala, maiztasun hauek ez dira zehazki bss bakoitzerako proposatu diren eskema sintaktikoei dagokiena. Bestalde, erabiliko dugun terminologiari buruzko zenbait ohar egin beharrean gaude: tesian zehar ikusi dugu argumentu kontzeptua ez dela kontu guztiz argia, eta batez ere Kasu gramatikalekin lotu ohi dela. Ondorioz, bssak azaltzerakoan beharrezko osagaiez, osagai azpikategorizatuez, parte-hartzaile nagusiez edota Kasu azpikategorizatuez mintzatuko gara. Funtzio sintaktikoei ere gutxitan egingo diegu erreferentzia (hau da, subjektu, objektu, zehar objektu eta abarri), gure interesa Kasuen gauzapenean baitago. Izatez, funtzioen gaia guztiz zedarrituta ez dagoela uste dugu, batez ere, subjektu eta objektu (zuzen) ez diren elementuen kasuan. Subjektu eta objektuak normalean Kasu eta rol semantiko/tematiko jakinekin lotzen dira, eta orduan kontzeptu bata edo bestea (funtzio sintaktikoa, Kasua edo rola) berdin erabili ohi da osagai sintagmatiko bati erreferentzia egiteko. Ordea, ikusiko dugu, erlazio hori ez dela beti hain zuzena, eta orduan sortzen direla funtzio sintaktikoen, rol tematikoen eta Kasuen arteko nahasteak, eta ondorioz, bereizteko beharra. Bestetik, datu estatistikoen iruzkinak egin ditugunean, nabarmen adjektiboa askotan erabili dugu, maiztasun handienarekin agertu diren Kasuei erreferentzia egiteko. Azkenik, tesi-txosteneko zenbait ataletan egin dugun bezala, testua ez korapilatzearren, Kasuak laburduren bidez adieraziko ditugu. Eta bestalde, askotan sintagmen guneko entitateei erreferentzia egingo diegunez, hemen ere “ABS entitatea” gisako aposizioak erabiliko ditugu. Gogoratzeko, hauexek dira erabiliko ditugun laburdurak: ABS, ERG, DAT, ELA_KONP, INE, INS, SOZ, ABL, ALA eta LOK.
3 Aditzek bss bakarra dutenean 0 homografoa erabiliko dugu. Aditz batek bss bat baino gehiago duenean, berriz, 1 homografotik hasiko gara, eta horrek esan nahiko du aditzak bss bat baino gehiago dituela. Adierazpide hau jarraitzen dugu EDBLn sarrerak identifikatzeko, eta horregatik segitu dugu hemen bide bera.
INEk, ekintza gertatzen den lekuari egiten dio erreferentzia (5). Hala ere, ABSk helburuko kokapena adierazten duenez, INE agertzea ez da oso ohikoa. Horretaz gain, adibideetan agertu ez bazaigu ere, INEk, ERG entitatea ekintza egiterakoan dagoen modua ere adieraz dezake (adibide asmatua: aldarte txarrean bisitatu zuen ama). INSek eta SOZek ere modua adieraziko lukete, baina honakoan modu hori izaera desberdinekoa izan daiteke. INSek, ERG entitateak ekintza egitekorakoan erabiltzen duen baliabidea adieraz dezake (hemen ere ez dugu adibiderik aurkitu, baina asmatuetara joaz: trenez/kotxez… bisitatu). Baina horretaz gain, INEk bezalaxe, ERG entitateak ekintza egiteko modua ere adieraz dezake (adibide asmatuak: amorru biziz / gogoz… bisitatu). SOZek, berriz, badirudi aditz honetan ERG entitatea egoteko modua adierazteko joera handiagoa duela (INSekin erabilitako adibide beretara joaz: amorru biziarekin / gogoarekin bisitatu), askotan modu hau “konpainiazkoa” dela (adibide asmatua: amarekin bisitatu –> “amarekin dagoela bisitatu”). Bisitatuk, beraz, semantikoki, entitate batek norabait egiten duen desplazamendua adierazten duela esango dugu. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: bisitatu-DU-0: helburuko kokapena [+giz/+lek]_ABS; gai ukitua [+giz]_ERG Datu estatistikoak: Datuek agerian jartzen dutenez, ERG eta ABS dira maiztasun handienekoak aditz honetan:
Egin egin-DU-0 Kasu azpikategorizatuak: ABS, ERG Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, ABL, DAT Azalpena Adibideak: (6) Bien bitartean, kanalaren bestaldean, 1799an, Chaussier frantsesak —honek ere egiten zituen eta bere ikerketa fotokimikoak— argazki-finkadura erdietsi zuen sosa hiposulfitoaren bitartez, honekin zilar erreduzitua ez zen oro eliminatzea lortzen zuen eta. (EusCor) (7) Baina oraindik hogei urte itxoin beharko zen Historiako lehen argazkia egingo zuen gizonak —eta momentu hartan gerra egiten okupatua zegoenak— argazki garaikidearen oinarriak ezarriko zituen behin-betiko urratsa emango zuenerako. (EusCor) (8) Zergatik identitate-obsesio hori hemen egiten dugun guztiarekin [GUK]?. (EusCor) (9) Wedgwood eta Schulze-ren lanak ezagutzen ditu eta, bere litografiako ezagupenen bidezko prozesu kimikoekin familiarizatuta, bere lehen saioak egiten ditu Judeako betunez estalitako eztainu-lamina leunduetan. [HARK] (EusCor) (10) Egia da ikerketa hori behar den zorroztasunarekin [NORBAITEK] egiteko behar hainbateko perspektiba historikoa falta dela. (EusCor) (11) Hemen bai, bere lehen obra honetan, arras geroago ez bezalako interpretazio eta balorazio bat egiten dio Erreformari, Luterori: “Hosin horretatik (jeinu alemanaren barne-barneko indar ezkutuen hondotik alegia) erne da Erreforma alemana: haren koralean soinugin zuen lehen aldiz musika alemanaren etorkizuneko aireak. (EusCor) (12) Zer nahi zuen berarengandik? Seguru hark [HARI] egin behar zion proposamenak ez zuela bere ohiko bezeroek [HARI] egiten zizkiotenekin zerikusirik. (EusCor) (13) Aspertua nengoen ohearen erdia hutsik sentitzen; nekatua, gau erdian iluntasunari begira, loarekin adiskidetu ezinik, mamuak inguruan, bakardadea hausnartzen; gogaitua, mahaikiderik gabe bazkaltzen; galdua nuen dei eta gutun irrikituen zain egoteko ohitura; ez nuen aspaldian argazkirik poltsikoan erabiltzen; ez nintzen norbaiti loreak bidali edo opariren bat [NIK] [NORBAITI] egitearren dendaz denda ibiltzen, ezta inori maiteminez poemarik [NIK] egiten ere. (EusCor) ERG entitatea gehienetan biziduna da —edota izaki bizidunen multzo bat errepresentatzen duen zer bat—. ABS entitatea, berriz, gehien-gehienetan izaki bizigabe bat da (konkretua nahiz abstraktua); ERG entitateak sortutakoa, ekoitzitakoa, eragindakoa. Hori dela eta, ERGek iturria eta ABSk gai sortua adierazten duela esango dugu. Oso kasu bakanetan gertatzen da entitate biziduna agertzea ABSn: haurra egin dugu horren lekuko. Baina izatez hitz anitzeko unitate lexikal gisa du bere sarrera hiztegietan. Kasuen aldetik, gainera, berezitasun horrek DAT ez onartzea eragiten du, eginek arrunta duen Kasua, hain zuzen. Guk ABSko gai sortuari ez diogu bizidun izateko aukera eman, Hitz Anitzeko Unitate gisako berezitasuna dela uste baitugu. Bestalde, ageri dira “sortzen” ez diren gaiak; hots, dagoeneko sortuak daudenak. Halakoak direnean ere, gure ustez Hitz Anitzeko Unitateen bidean daude, esanahi “literaletik” kanpo gelditzen baitira. (13) adibideko oparia egin dugu
ABS entitatearen izaerarekin jarraituz, badira DATik onartzen ez dituzten erabilerak ere (bidaia egin ere horrelakoxea genuke): (15) Zu, unibertsitatetik etorri berria, mokauren bat egiten ari zinen, egunkaria irakurriz. (EusCor) Honelakoek ere ez dituzte eginek oro har onartzen dituen Kasu guztiak onartzen, eta aparteko tratamendua behar dutela dirudi. Nolanahi ere, gauza garbia da eginekin osaturiko hitz anitzeko unitate lexikalen multzoa handia dela, eta horrek erabilera arrunta zedarritzeko mugak jartzen dituela. Izan ere, zein den hartzen den irizpidea, jarrera bat edo bestea hauta daiteke: edo Kasu bat eginerako ontzat ematen da esaldi gutxi batzuetan agertu delako, edo horixe bera balia daiteke Kasu hori eginek berezkoa ez duela esateko. Guk hemen problematika horren berri eman nahi izan dugu, aditz baten egitura sintaktiko orokorraren bila jotzen dugunean aurkitzen diren zailtasunak agerian uzteko. Seguruenez, adibide bakoitza banan-banan sakonki aztertuz gero, eginek bere erabilera guztietan erakusten duen Kasuekiko joera oso anitza da. Hemen markatu ditugun Kasuak eta osagai semantikoak, orduan, gure ustez erabilera orokorrenari egokitu dakizkiokeenak dira. Argi dago, bestalde, ERG eta ABS direla adierazten den ekintzan inportanteenak. Eginek, beraz, semantikoki, sortze-prozesu bat adierazten duela esango dugu, non iturri batek eta gai sortu batek parte hartzen duten. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: egin-DU-0: iturria _ERG; gai sortua [-biz]_ABS Datu estatistikoetan ABS eta ERG ageri zaizkigu nabarmen; gainontzekoan, INE eta DATek ere badute presentzia:
Erabili erabili-DU-0 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, DAT Azalpena Adibideak: (16) Dirudienez, isilgailua erabili zuten [HAIEK], tirorik inork entzun ez zuelako. (EusCor) (17) Horrela adibidez, yadnikek eta eskaintzaileek, gramatikarik ez badakite ere, hitzik egokienak erabiltzen dituzte [HAIEK] jainkoengana jotzean nahiz eta ez jakin nola idazten diren. (EusCor) (18) Aspertua nengoen ohearen erdia hutsik sentitzen; nekatua, gau erdian iluntasunari begira, loarekin adiskidetu ezinik, mamuak inguruan, bakardadea hausnartzen; gogaitua, mahaikiderik gabe bazkaltzen; galdua nuen dei eta gutun irrikituen zain egoteko ohitura; ez nuen aspaldian argazkirik poltsikoan erabiltzen [NIK]; ez nintzen norbaiti loreak bidali edo opariren bat egitearren dendaz denda ibiltzen, ezta inori maiteminez poemarik egiten ere. (EusCor) (19) Bestetik, NATOk dio erakuts dezakeela serbiarrek zibil albaniarrak erabili dituztela UCK gerrillatik babesteko. (EG) (20) EAEko euskaldunek familian, gertuko komunitatean eta zenbait eremu formalagotan, euskara gehiago erabiltzen dute gaztelania baino. (EG) (21) Bi teknika horiexek dira Kantaurialdeko kobazuloetan [HAIEK] erabili dituztenak. (EG) (22) Bi kolore baizik ez ditut erabili [NIK]: (EG) (23) Foruzainek nahiko lan izan zuten bisitariak bertatik kanporatzen, eta batzuetan bortizkeria ere erabili zuten [HAIEK] solidarioak aurre egiten saiatu zirenean. (EG) Adibideetan ikus daitekeenez, ERG entitatea normalean gizakia da, eta ekintza burutzen du. ABSk ekintzan beharrezkoa den beste entitatea adierazten du, eta orotarikoa izan daiteke. INEk goiko aditzetan agertu zaigun bezalaxe, modua eta kokapena adieraz dezake; hala ere, aztergai izan ditugun adibide guztietan kokapena adierazten du. Bestalde, kokaleku horrek gertakizunari nahiz ABS entitateari egin diezaioke erreferentzia. INE entitatea izaki bizigabe konkretu bat denean eta edukierazko zentzua izan badezake, aditzak nolabait “edutezko zentzua” hartzen du ((18): ...ez nuen aspaldian argazkirik poltsikoan erabiltzen). Hau da, “ABS entitatea INEk adierazten duen kokagunean edukitzea”-edo adieraziz. Hala ere, horrelakoetan ERG entitatearen izaera ez da aldatzen erabilera orokorrarekiko, eta ABS entitatea ere erabilera orokorrean agertzen denetakoa da. Orduan, ez dugu beste balio semantiko bat —ez eta beste bss bat— bereizi. 10
INSi eta SOZi dagokienez, goiko aditzetan agertu zaizkigun balioak izan ditzakeela esango dugu: ekintza egiteko modua edota ekintzaren egilearen modua. Hala ere, ez dugu bat ere adibiderik topatu hauetarako. DATek, azkenik, ABS entitatearekiko jabetzazko harreman bat adierazten duela dirudi, besterik gabe. Ez dugu, gainera, adibiderik aurkitu DATekin. Hala ere, ABS entitatea biziduna denean, DAT ez da bat ere ohikoa. Honebestez, esango dugu erabilik jarduera bat adierazten duela, eta hala izanik, parte hartzaile nagusi bezala osagai esperimentatzaile bat eta gai bat dituela. Objektu inespezifikoaren alternantzian esan dugunez, guk jardueratzat hartuko ditugu alternantzia hau erakutsi gabe ere gure ustez jarduera bat adierazten duten aditzak ere. Jardueratzat hartzeko, gogora dezagun, ekintza burutzen duen entitateak ekintza hori esperimentatu behar duela. Ikusiko dugun bezala, beste zenbait aditzek jarduera bat adieraziko dute, baina bere semantikan bestelako ezaugarri batzuk dituztenez eta sintaxian ere beste aukera batzuk ere erakusten dituztenez, esperimentzailetzat jo beharrean, bestelako osagai semantiko batzuen beharra izango dugu. Bss-aren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: erabili-DU-0: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ABS Datu estatistikoek erakusten digute garrantzitsuak ERG eta ABS direla; gainontzekoan, guk aztergai ez ditugun Kasuak gailentzen dira.
Eskaini eskaini-DU-0 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, DAT Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, ABL Azalpena Adibideak: (24) Gizon bizardun batek bibolina jotzen zuen bitartean beste batek ze ikuskizun mota eta ze emanaldi klase egongo diren ematen zuen aditzera: astebetez geratuko direla Vetierro-n esan dute eta egunero hiru espektakulo eskainiko dituztela. [HAIEK] (EusCor) (25) Indaleziok zioenez, Atlantidako inguruetan bizi ziren animaliak oro —bai itsastarrak, bai airetarrak, baita lurtarrak ere, gizonak barne— landarejaleak ziren, lurrak eskaintzen zizkien fruitu, hazi eta belarrez elikatzen bait ziren. (EusCor) (26) Arrasatearrok gasaz disfrutatzeko genuen aukeraz eta honek eskaintzen zizkigun abantailez aritu ginen orduan. (EusCor) (27) Gasaren banaketa egiterakoan, Naturgas enpresak tarifa ezberdinak eskaintzen ditu, gasaren kontsumoaren arabera; beti ere kontutan izanik, gasa kontratatzen duena enpresa, komertzio edota etxebizitza izan, desberdinak izango direla eskaintzen diren tarifak. (EusCor) (28) Biologiaren historiak, idealismoaren ausiabartzen segida etengabea eskaini digu [GURI] eta zientziaren garaipenen segida etengabea ere bai, zeintzuek biziaren kognoszibilitate betea frogatzen bait dute. (EusCor) (29) Beraz, koazerbatuek materiaren antolamenduaren nolabaiteko hastapen-forma eskaintzen digutela [GURI] ikusten dugu, nahiz eta antolamendu hau oraindik oso primitiboa eta erabat ezegonkorra izan. (EusCor) (30) Gure aldizkaria kaleratzen hasi eta ale gutxira gas-naturalari erreportaia eskaini genion. [GUK] (EusCor) (31) Frustazio hori gizartera hel ez dadin, Ibarretxek bere burua eskaini du "zubiak irekitzeko". (EG) (32) Hala ere, prestaketa aldetik ez dutela deus aldatu adierazi zuen leitzarrak atzo Lekunberrin [HARK] eskainitako prentsaurrekoan: (EusCor) (33) Proba ikustea dohan izango da eta Euskal Telebistak ez du zuzenean eskainiko. (EusCor) (34) Hori dela eta, kalean dagoen Mahai Nazionaleko kide guztiek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Donostian, Konstituzionalak hartzen duen erabakia "berriro ere Espainiako Botere Exekutiboaren erabakia" izango dela salatzeko. (EusCor) Adibideetan ikus dezakegunez, ERG entitatea orotarikoa izan daiteke, eta ekintza burutzen edo eragiten duena da. Askotan, halere, gizakia da, edota honen ordezko gisa jokatzen duen entitate bat (telebista, Naturgas enpresa). ABS entitatea ere orotarikoa izan daiteke, baina beharbada izaki bizidunak dira gutxien agertzen direnak; adibideetan aurkitutako kasu bakarra balio erreflexiboa duena da ((31): adibidea: Ibarretxek bere burua eskaini du); eta hain zuzen ABS entitatea bizigabea da. 12
DATek ekintza zuzentzen zaion entitatea adierazten du —helburua—, eta askotan izaki biziduna da; baina ez beti ((30): adibidea: ...gas-naturalari...). DATek helburua adierazten duenez, ERGek ekintza burutzeaz gain, abiapuntu gisa ere joka dezakeela esan daiteke. DAT Kasu azpikategorizatuen artean jarri dugula kontuan hartuz, ERG ekintzaren egilea bai, baina batez ere abiapuntua dela esango dugu. Ondorioz, aditz honek jarduera bat adieraziko du, baina helburu bat beharrezkoa duen jarduera. Hauek bi argumentuko jardueretatik bereiztearren, elkarraldatzezkotzat jo ditugu. Hala, parte hartzaile nagusi bezala abiapuntua, gaia eta ekintza zuzentzen zaion helburua izango ditu. Osagai beharrezko bezala abiapuntu- eta helburu- elementuak izateak, horrelako aditzak sailkatzeko ikuspegi desberdinak proposatzea ekarri du. Zenbait autorek trayectoria kontzeptu orokorraren baitan entitateen desplazamendu fisikoak nahiz abstraktuak sartzen dituzte, eta horren ondorioz, entitateen desplazamendua, jabetzaren elkarraldatzea (cambio de posesión) eta komunikazio-elkarraldatzea (intercambios de comunicación) sail berekotzat hartzen dituzte; esaterako, Vázquez et al.-ek (2000). Beste zenbait autorek horixe bera proposatzen dute, baina trayectoriaren ordez transferencia terminoa darabilte, eta horren azpian desplazamendua, jabetzaren elkarraldetzea eta komunikazio-elkarraldatzea bereizten dituzte; esaterako, Shank-ek (1975). Hala ere, ikusten dugunez, nahiz eta kontzeptu orokor bat proposatu, honen barruan azpisailak proposatzen dituzte, besteak beste azpimultzo hauek erakusten dituzten ezaugarri sintaktikoengatik. Gure ikuspegiaren arabera —hau da, erakusten dituzten Kasu azpikategorizatuei eta onartzen dituzten Kasu azpikategorizatuen konbinazioei dagokienez—, edozein motatako elkarraldatzea (hau da, jabetzazkoa nahiz komunikaziozkoa) adierazten duten aditzak eta desplazamendua adierazten duten aditz gehienak elkarren artean nahiko desberdinak dira. Hasteko, elkarraldatzekotzat jo ohi direnetan, ez da ALA ageri ohi. Bestetik, ez dute alternantzia kausatiboa/inkoatiboa erakusten (eta alternantzia aztertu dugunean esan dugunez, desplazamenduzko aditz askok ageri dute alternantzia hau). Eta azkenik, batzuetan gerta daiteke elkarraldatzen den gai hori ERG entitateak sortua izatea4 (ABS entitatearen arabera, eta testuinguruaren arabera); eta gure ustez, entitate desplazatu batek ez du horretarako gaitasunik. Adibideetan ikus dezakegunez, hala ere, DAT ez da agertzen beti. Horrelakoetan, orduan, elipsiaren edo inespezifikazioaren aurrean gaudela esan beharko genuke, osagai hori beharrezkoa jotzen dugun neurrian. Vázquez et al.-ek (2000), esaterako, besterik gabe, elipsi bat dagoela proposatzen dute:
4 Gogora dezagun egin aditzeko gai guztiak jo ditugula gai sortutzat, gure ustez eginen semantikak sortze bat adierazten duelako bere erabilera orokorrean. Eskainik, ordea, horretarako aukera badu, baina ez da funtsezkoa bere semantikan, ABS entitatearen eta testuinguru zabal baten baitan dagoelako. Hain zuzen, horregatik kontsideratu dugu gaitzat, balio orokor horren adierazle.
Flotatu flotatu-DU-0 Kasu azpikategorizatuak: ERG, INE Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABS, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, INS, SOZ Azalpena Adibideak: (35) Udaran, ur azalean [HAIEK] flotatuz bizi dira baina negua iristeaz bat hondoratu egiten dira eta azalean gangorra baino ez da ikusten. (EusCor) (36) Uretan flotatzen duen ura (EusCor) Azpimarratu behar dugu hemen ABSrik ez agertzea ez dela Levinen alternantziak aztertzerakoan ikusitako balio inespezifikoa, izan ere honek ez du objektudun pareko egiturarik, eta ez dago jakintzat eman daitekeen objektu hiperonimorik. Izatez, aditz hau mailegatua da, eta badirudi horrek zerikusia duela hautatzen duen laguntzailea azaltzeko garaian. Alberdik ikerketa sakona egin du euskaraz mailegatu diren erdaratiko aditzen erregimenaren inguruan (Alberdi, 2003). Lan honetan, Levin & Rappaport (1992b) eta Mendikotetxea (1999) ikerlariek aditzak sailkatzerakoan hartzen duten ikuspegia ontzat ematen du, eta euskaraz aditzak DU laguntzaileaz geureganatzerakoan jokoan diren baldintzak azaltzen ditu. Alberdik dioenez, albo-erdaretan jokaera ez-ergatiboa erakusten duten aditzak “se” klitikorik gabeak eta aditz egiledunak dira gehien bat (viajar, esquiar, descansar, bailar, correr…), eta horren ondorioz, euskaraz ere horrelakoak ez-ergatibo gisa erabiltzera jo dela dirudi, tradizioko erabilera ez-akusatiboari bizkarra emanez (saltatu da>saltatu du, deskantsatu da –> deskantsatu du, dantzatu da–> dantzatu du, olgatu da –> olgatu du…). Badira ere albo erdaretan egiletasuna ez baizik eta barne-kausalitatea ere “se” klitikorik gabe eta ez-ergatibo gisa adierazten duten aditzak (funcionar, cotizar, circular…). Ondorioz, hauek ere euskaraz ez-ergatibo gisa bereganatzeko joera dago. Aldiz, jokaera ezergatiboa pentsaezina da albo-erdaretan klitikoa berezkoa duten aditzak mailegatzean (amotinarse, atreverse, quejarse…), edota aditzaren adieretako bat klitikoduna denean (amotinarse, fiarse, portarse, descuidarse, divertirse…). Flotaturen objekturik gabeko jokaera iragankor hau, orduan, Alberdik dioenean oinarrituz, barne-kausalitatezko gertakizuna klitikorik gabe adierazten duen aditz batetik mailegatua izatearen ondorioa dela pentsa dezakegu.
Esandakoak gorabehera, aipatu beharra dago aditz hau ez dela Hiztegi Batuan (Euskaltzaindia, 2000) onartzen, eta horretaz gain gure corpusean ez duela maiztasun handirik. Kasu azpikategorizatuei dagokionez, ERGek flotatu dezakeen orotariko izakiak hartzen ditu gunean; eta INEk, ERG entitatearen kokapenaren berri ematen du, bederen agertu zaizkigun adibide guztietan. INSek eta SOZek, goiko aditzetan erakusten duten balio berak dituztela esango dugu, nahiz eta ez oso arruntak izan. Adibide batean erabilera hedatutzat jo dezakeguna aurkitu dugu, eta kasu honetan ERG entitatea abstraktua da; hain zuzen, horixe da guk hedatutzat jotzeko arrazoia. Hala ere, erabilera hau ez zaigu iruditzen oso zuzena: (37) Errealitatea, fotografikoki, jadanik agortu eta erreportajea `hil dela`ko sentimenduak flotatzen du. (EusCor) Honenbestez, gure ustez, flotatuk entitate bat —gaia—, nonbait kokatuta egotea — kokapena— adierazten du, barne-kausalitatea gorabehera; eta kokatze hori modu jakin batean gertatzen da (gainazal likido batean). Gaia ERGez eta kokapena INEz gauzatzen dira. Hemen ez dagoenez leku-aldaketarik ez dugu gai ukitutzat jo. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: flotatu-DU-0: gaia_ERG; kokapena_INE Datu estatistikoei dagokienez, ez dugu daturik eskura, antza daukagun Egunkariko corpusean ez delako agertu.
Gure ustez, hortaz, gaindituk jarduera bat adierazten du, partaide nagusitzat esperimentatzailea eta gaia dituela, ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: gainditu-DU-0: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS Datu estatikoei begira jarrita, ERG eta ABS ageri dira nabarmen:
Esan behar da, flotatu aditzean ez bezala, hemen ABS ez agertzea inespezifikaziofenomenoetan ikusi dugunarekin lotu behar dela. Izan ere, ez dugu objektudun pareko adibiderik aurkitu, baina gerta liteke inespezifikatzen den objektua hain mugatua izanda, ez egotea joerarik objektu espezifikoagoa azaleratzeko (ikusiko dugun bezala, afaldu eta bazkaldu aditzetan jokamolde bikoitz hori agertzen da, seguruenez, inespezifikatzen den objektua ez delako hain mugatua)6. Ordea, badira hiztunak bata eta bestea desberdintzat jotzen dituztenak. Guk, hala ere, euskalki mailako sail-aldaketatzat joko dugu, eta hortaz, ez dugu beste bss bat bezala landu. Hala, esango dugu gosaldu aditzak jarduera bat adierazten duela, partaide nagusi gisa esperimentatzaile bat dugularik. Objektudun —gaidun— aldaera, esan bezala, ez dugu aurkitu. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: gosaldu-DU-0: esperimentatzailea [+biz]_ERG Datu estatistikoek argi jartzen dute ERGez gain, INEk maiztasun handi samarra duela:
6 Hemen aipatu behar dugu, jakin badakigula aditz hauek Iparraldean (batez ere) erabilera iragangaitza dutela. Guk erabilitako corpusak, ordea, ez digu horren presentziarik eskaini. Bestetik, tesiaren sarreran esan dugun bezala, euskalki mailako berezitasunak saihesten saiatu gara, eta hau beharbada, garbienetako bat dugu. Euskalki mailako sail-aldaketatzat jotzeko erreferentzia garbia ikusten dugu Euskaltzaindiaren gramatikan (1993). Honelaxe diote aipatua dugun 9.2.2. Sail-aldaketak ataleko 9.2.2.5 azpiatalean (213. or.): “Aditz batzuekin gertatzen da euskalki batzuetan mota batekoak direla eta beste batzuetan, berriz, bestekoak. […]. Zubereraz eta behe-nafarreraz bazkaldu niz esaten da, beste euskalkietan bazkaldu dut esaten den bitartean.
Azalpena Adibideak: (53) Udaberrian gaude, eguzkiaren izpiak behar ditugu eta komunikabideek planeta honetako tokirik beroenak hautatzen dituzte. (EusCor) (54) Iztuetak Iturriagaren eginkizunean paper eragilea hautatu zuela, partaide, lankide bihurtu zela. (EusCor) (55) 1980. urtetik gure ustez gaztelaniaz argitaratu edo berrargitaratu den bibliografiarik garrantzitsuena hautatu dugu [GUK], berrikien argitaratu denari lehentasuna emanez. (EusCor) (56) Toulousse-Lautrec-en heldutasun aroko lan hori ez da artista frantsesaren kuadrorik ezagunena, baina horrexegatik hautatu zuten Pilarrek eta Martinek posterra: (EusCor) (57) Lehiaketara aurkeztutako proiektuetatik Rafael Moneo arkitektu tuterarrarena hautatzeak ere bazterrak harrotu zituen, ingurua bortxatzen zuelakoan. (EG) (58) "Lanik zailena nobelak dituen trama ugarietatik nagusi bat hautatzea izan zen. (EG) (59) Iparraldean ia erdiak (% elebiduna edo euskara hutsezkoa hautatu du; (EusCor) (60) “Eta hautatu ninduten". [HAIEK] [NI] (EusCor) (61) Beraz, niri txori maltzur batek esan didana ez da egia, hau da, hautatu bazaituzte [HAIEK] [ZU] hein handi batean Euskaltzaindian lege-teknikari bat behar izan dutelako izan dela? (EusCor) (62) Gazteak ziren nagusi eta Burukoa hautatu zuten [HAIEK] idazkari nagusi bezela, hautsi mautsiak egiteko gai zela iduriturik. (EusCor) (63) Eugenio Arraiza Nafarroako lehendakariorde hautatu dute [HAIEK] (EusCor) (64) Martxoaren 23an egingo diren Lehendakaritzarako hauteskundeak inguratzen ari diren heinean, gero eta zalantza handiagoak daude Txinak hartuko dituen neurriei buruz, baldin eta berriro Li Teng Hui lehendakari hautatzen baldin badute. [HAIEK] (EusCor) Adibideetan ikus dezakegunez, ERG entitatea gizakia da, edo bestela honen ordezko gisa jokatzen duen entitatea. ABS entitatea, berriz, orotarikoa izan daiteke; baina esan behar da, gizakia denean, askotan honi buruz predikatzen duen osagai sintaktiko batekin ageri dela ((63),(64)). INEk, SOZek eta INSek orain arte ikusi ditugun balioak izan ditzaketela dirudi, nahiz eta adibiderik ia ez agertu. ABLk, abiapuntu moduko zerbait adierazten duela esan genezake, ABS entitatea nondik hautatzen den zehazten duen aldetik. Ikuspegi honetatik, ekintza gauzatzen duena helburu gisa ere ikus genezake. Hala ere, ABL ez da askotan agertzen eta ez zaigu iruditzen Kasu azpikategorizatua. Hori dela eta helburu izatearen aukera ez dugu osagai semantikoetan jarri, eta, besterik gabe, entitate batek egiten duen jardueratzat hartu dugu. Hala, esango dugu, hautatu aditzak jarduera bat adierazten duela, partaide nagusi bezala esperimentatzaile bat eta gai bat dituela, ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Bss-aren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: hautatu-DU-0: esperimentatzailea [+giz]_ERG, gaia_ABS 20
Irakin irakin-DU-0 Kasu azpikategorizatuak: ERG Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABS, ALA, ABL, DAT Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, ABL Azalpena Adibideak (laguntzailea agerian duten adibide gutxi aurkitu ditugula esan behar da): (65) Zein tenperaturatan irakiten du? [HARK] (EusCor) (66) Itsasertzean 100-tan irakiten du. [HARK] (EusCor) (67) Kazola batean, esnea eta gurina egos itzazu [HAIEK] irakin arte. (EusCor) Adibideotan ikus dezakegunez, ERGen gunean egoera likido batetik gasera pasa daitekeen izaki bizigabeak ageri dira. INEk, kokapena nahiz modua adieraz ditzake. INSen eta SOZen adibiderik ez dugu, baina ekintza egiteko modua adieraz dezaketela uste dugu (indar handiz, indar handiarekin); eta batzuetan, gainera, modu hau kausa eitekoa izan daiteke (beroarekin).
entitatearen parte bat dela, eta orduan INEk, kokapena adierazteaz gain, ukitutasun zentzu bat hartzen du ((70)). INSek eta SOZek modua adieraz dezaketela esango dugu, nahiz eta ez dugun adibiderik aurkitu. DATekin ere ez zaigu adibiderik azaldu, baina ABS entitatea abstraktua denean iturri modukoa adierazten du; ABS entitatearen iturria, alegia. Halakoetan iturri hau, gure ustez, beti gizakia da, eta baita ERG entitatea ere. DAT ABSren iturri den aldetik, bere jabe ere badela esan daiteke. ABS entitatea konkretua denean, berriz, jabetza-erlazioa bakarrik adierazten da. Hala, esango dugu jasan aditzak jarduera bat adierazten duela, partaide nagusi bezala esperimentatzaile bat eta gai bat dituela, ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jasan-DU-0: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS Datu estatistikoetan ERG eta ABS dira nabarmen gailentzen direnak, baina INE ere nahiko maiztasunez ageri da:
Azalpena Adibideak: (77) Milosevic Hitlerrekin konparatzen zuen pankartarik ez zen falta, baina gehienak UCK gerrillaren aldekoak ziren. (EG) (78) Erakundeak argudiatu duenez, epaileak fiskala "aintzat hartu gabe" agindu zuen Pinochet atxilotzeko Entzutegi Nazionaleko fiskalak diktadore ohia eta Espainiako erregea konparatu dituela ukatu du Estatuko fiskalburuak Pinocheten alde egitean "diktadura eta demokrazia nahastea" egotzi diote Pedro Rubira fiskalari Agentziak / Madrid. (EG) (79) Gisa horretan argiki konparatzen ahalko ditugu prezioak. [GUK] (EG) (80) Norbaitekin alderatzekotan, Adolfo Aldanarekin konparatuko nuke. [NIK] [HURA](EG) (81) Konparatu nionean [NIK] [HARI] Kosovoko egoera Kroaziako eta Bosniako gerrarekin, hark azpimarratu zidan Serbian ez zegoela hainbesteko boluntariorik Kosovoko gerran parte hartzeko. (EG) (82) "Gaurko datuak duela lau urteko emaitzekin ez ezik autonomia hauteskundeetakoekin ere konparatu behar ditugu [GUK]", esan zuen EHko ordezkariak. (EG) (83) Aliantza prest dago erasoak gogortzeko, eta Kosovoko egoera Kanputxeako genozidioarekin konparatu du. [HARK] (EG) (84) Borrellen eta Josep Pique Industria ministroaren kasuak konparatu zituen. [HARK] (EG) (85) Besteak beste, mugaz bi aldeetako egiturek larrialdietako zerbitzuak konparatu dituzte. (EG) Adibideetan ikus dezakegunez, ERG entitatea gizakia edota honen ordezko gisa jokatzen duen entitatea da, eta ekintza burutzen du. SOZek honakoan ez du adierazten gainontzeko aditzekin ikusi ditugun modu desberdinak (nahiz eta berez horretarako gaitasuna ere baduen). Konparatu aditzarekin ageri duen balio honetan, nolabait ere ABSren pareko zerbait adierazten du SOZek, ekintzan modu berean parte hartuko balu bezala. Hain zuzen, SOZik ageri ez denean esaldian, ABS plurala da, eta pluraltasun horretan adierazten dira bi osagaiak. Fenomeno hauxe da V.2.3.1 puntuan azaldutako Alternantzia erreziproko sinplean (L 2.5.1) ikusi duguna. Hangoa gogora ekarriz, alde batetik badaude esaldiak IS1 IS2 [PS P IS3] A egitura dutenak eta bestetik IS1 [IS IS2 eta IS3] A nahiz IS1 ISkolektiboa A dutenak, antzeko balio semantikoa adierazteko. Berrikus ditzagun SOZik gabeko adibide batzuk: (78) Erakundeak argudiatu duenez, epaileak fiskala " aintzat hartu gabe " agindu zuen Pinochet atxilotzeko Entzutegi Nazionaleko fiskalak diktadore ohia eta Espainiako erregea konparatu dituela ukatu du Estatuko fiskalburuak Pinocheten alde egitean " diktadura eta demokrazia nahastea " egotzi diote Pedro Rubira fiskalari Agentziak / Madrid. (EG) (79) Gisa horretan argiki konparatzen ahalko ditugu prezioak. (EG) (84) Borrellen eta Josep Pique Industria ministroaren kasuak konparatu zituen. [HARK=NORBAITEK] (EG) (85) Besteak beste, mugaz bi aldeetako egiturek larrialdietako zerbitzuak konparatu dituzte. (EG)
Jakina, ABS plurala izanik, SOZek ere lekurik izan dezake, baina kasuotan ez lirateke ABSn dauden entitateak “elkarren artean” konparatzen direnak, baizik eta horiek beste zerbaitekin. Horrek esan nahi du, ABS pluralean agertu eta esaldian SOZik ez badago, besterik ezean elkarren artean ulertutzat eman behar dela. Hain zuzen elkarren artean perpausean agertzea zilegi da. Gainontzeko Kasuetara iraganez, INEren eta INSen adibiderik ez zaigu agertu, baina goiko aditzetan esan dugun bezalaxe, INEk kokapena edo modua, eta INSek modua adierazteko gaitasuna dute. Modu hau, ekintza egiteko modua nahiz ERG entitatea dagoen modua izan daiteke. ABL Kasu onatugabeen artean jarri dugu, baina zerbait zeren arabera konparatzen den adierazteko ager daitekeela dirudi (izaeraren ikuspuntutik, prezioaren aldetik…) edota nolabaiteko modua (azaletik, gainetik) adieraziz. Dena den, iruditzen zaigu ABL hauek oso zehatzak direla. Hots, ikuspuntua edota alde salbu (azken hau, gainera, hemen tratatzen ez dugun postposizio konposatua litzateke), besterik nekez azalduko zaigula dirudi. Azaletik eta gainetik modukoak, berriz, adberbio eginen zantzu handiago dute, hain zuzen, ABLk ohikoa ez duen balio (modua) adierazten dutelako. Zentzu horretan, eta VI.2.3 puntuan esan dugunari jarraiki, ABL ez dugu Kasu onartuen jarri. Hala, esango dugu konparatuk jarduera adierazten duela, partaide nagusi bezala esperimentatzailea eta bi gai dituela; esprimentatzailea ERGez, gai bat ABSz eta bestea SOZez gauzatuak. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: konparatu-DU-0: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS; gaia_SOZ Datu estatistikoek SOZen garrantzia agerian jartzen dute, ERG eta ABSrekin batera:
Landu landu-DU-0 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA, ABL Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, DAT Azalpena Adibideak: (86) Euskal herri-administrazioek landutako babes zibilerako planen, egitarauen eta ekintzen garapenean parte hartzen duten boluntarioen erakundeetarako ezargarria izango da atalburu honetan aurrikusitako araubide juridikoa. (EusCor) (87) Honelako paketeak hizkuntzaren arlo konkretuak (adibidez, turismoa) eta idazketa teknikak lantzen [HAIEK] dituzten ikastaroetan gehien bat izan daitezke aproposak. (EusCor) (88) "Gure presentzia landu behar dugu kanpoaldean". [GUK] (EG) (89) Lurraren barnealdetik sortutako indarrei zor zaizkienak dira, eta beste atal batean landuko ditugu. [GUK] [HAIEK] (EusCor) (90) [HAIEK] Lurrazala lantzen dutenak dira eta lehen aipatutako uraren zikloarekin zuzenean erlazionaturik daude: (EusCor) (91) "Hezitako" (hau da, etxeari estu lotutako) baliabide naturalak gertuagotik lantzeko [HAIEK], zuberotarrak bere ondora ekarri ditu: (EusCor) (92) Oraingoan, testuari irudia jarri zitzaion eta forma aldetik azalpen modura [HAIEK] [HURA] landuta zegoen. (EusCor) (93) Inolako errepertoriorik baztertu barik, Beethoven, Mozart, Mendelssohn edota Schubert [HARK] lantzeko asmoa agertu zuen, "egile horien lanek orkestra barrutik [NORBAITEK] lantzeko aukera ematen baitute". (EG) (94) Alderdi politiko bakoitzeko ordezkariek euren aldetik landu dituzten lan egitasmoak aurkeztuko dituzte bertan, gero denak bildu eta egitasmo bateratua zehazteko. (EG) (95) Zientzia alorrean, adibidez, lehendakariari proposatu nion xede berri bat, hau da, Soleil deitu proiektua elkarrekin [GUK?] lantzea. (EG) (96) Askatasuna lortzeko bide antzuan galdutako baloreekin, jasankortasun, errespetu, ulerkuntza eta lagunkidetasun baloreak landuz. [NORBAITEK] (EusCor) (97) 1909. Urtarril-otsailetan, “Heriotzaren" gaia lantzen du [HARK], hamabi figurekin, "Bizkaiko Kaperako erdiko arkurako". (EusCor) (98) Astean bi egunetan 5 eta 6 urtekoekin musikako arlo desberdinak lantzen ditu [HARK], beti ere, joku eta adin bakoitzerako egokia den metodologiarekin. (EusCor) (99) Erritmoa esaterako gorputzez lantzen da, eskuekin, hankekin ... (EusCor) (100) Ez zen izan dialektologia sakontasun handienaz [HARK] landu zuen alorra, baina baditu honetan ere nabarmendu beharreko ekarpenak. (EusCor) Adibideotan ikus dezakegunez, ERG entitatea beti da gizakia edo honen ordezkotzat jo daitekeen entitatea, eta ekintza burutzen du. ABS entitatea orotarikoa izan daiteke, baina
gehienetan izaki bizigabe konkretu nahiz abstraktua da. Kasu bakanen batean ageri zaigu izaki biziduna —gizakia gainera ((93): Beethoven, Mozart, Mendelssohn edota Schubert). Hala ere, azken batean ez dira izaki bizidun hauek lantzen direnak, baizik eta hauek egindako lana; izaki bizigabe abstraktua, alegia. INEk, orain arte bezala, ekintza egiteko modua eta ekintza egiten den lekua adierazten du. Modu honek, batzuetan, ERG entitatearen egoerari egiten dio erreferentzia. Kokapenari dagokionez, ekintzarena adierazteaz gain, ABS entitatearen kokapena ere ager dezake, baina hala gertatzeko INE entitateak konkretua izan behar duela dirudi (izena landu harrian); ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu. SOZek orotariko modua adieraz dezake: konpainia edo bateratasuna ((95) elkarrekin), baliabidea ((96): askatasuna lortzeko bide antzuan galdutako baloreekin; (99): eskuekin, hankekin; (98): 5 eta 6 urtekoekin; (97): hamabi figurekin…). Ikusten dugun bezala, konpainia izateko izaki bizidun bati egin behar zaio erreferentzia. INSek ere ekintza egiteko modua adierazten du ((100): sakontasun handienaz); modu hori baliabidea izan daiteke ((99): gorputzez). ABL ez dugula onartzen esan dugu, baina goiko konparatu aditzean ikusi dugunaren antzera, ager daiteke forma zehatz batzuetan, nolabaiteko modua adieraziz: alde postposizioaz osaturikoen bidez ((92): forma aldetik), ABS entitateari erreferentzia egiten dioten hitzen bidez ((93): orkestra barrutik)… Kasu hauetan, hortaz, konparatun bezalaxe, adberbio eginen zantzu handiagoa dute. Bada adibiderik nolabait ere ERG entitatearen kokapenari erreferentzia egiten dionik, baina honek ere, azken batean, modua adierazten duen adberbio eginaren kutsua du, adierazten duen posizioa zentzu figuratiboan ulertzen delarik ((91): baliabide naturalak gertuagotik landu). Horrexegatik jarri dugu ABL Kasu onartu gabeen artean. DATi, dagokionez, adibideek argi erakusten digute bere presentzia ez dela oso arrunta, ez baitzaigu bat ere agertu. Agertuz gero, ekintza zuzentzen zaion entitatea edota ABS entitatearekiko jabetzazko harremana duen entitatea adieraziko luke. Nolanahi ere, bi kasuetan ABS entitatea izaki bizigabe konkretua izatea dirudi beharrezkoa. DAT helburua denean, ERGek abiapuntu bezala ere jokatuko luke; baina DATek beti ez duenez hori adierazten, eta ez denez oso arrunta, aukera hori ez dugu bere osagai semantikoetan aurreikusi. Hortaz, esango dugu landu aditzak jarduera bat adierazten duela, partaide nagusitzat esperimentatzailea eta gaia dituela, kasu ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: landu-DU-0: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia [-biz]_ABS 28
Adibideok agerian jartzen dutenez, ERG entitatea beti gizakia da, eta ekintza burutzen du. ABS entitatea, izaki biziduna da askotan, edo bestela izaki bizidun baten gorputz-atala; gorputz-atal hau askotan ERG entitatearena da (eta hortaz, ekintza erreflexibo bat adierazten da); bakanka, ordea, horrelakoa ez den izaki bizigabe konkreturik ere ageri da ((104): lurra). INE zilegi dela esan dugu, baina ez dugu adibiderik aurkitu. Hala ere, ekintza non edo nola gertatzen den adieraziko luke. SOZek eta INSek modua adierazteko gaitasuna dute, nahiz eta adibide bakarra aukitu dugun; zehazki SOZ duena, eta horretan baliabidea adierazten du ((104): sabelarekin). SOZek konpainia ezin dezakela adierazi ematen du. ABLk, adibiderik agertu ez bazaigu ere, ERG entitatearen kokalekuari erreferentzia egin diezaioke (aulkitik laztandu), edo ABS entitateari dagokion atalen bati (gainetik…). Nolanahi ere ez da bat ere arrunta. Azkenik, DATi dagokionez, esan behar da hau azaltzen denean, ABS entitatearekiko jabetzazko harreman baten berri ematen duela beti. Jabetza hau berariazkoa da ABS entitatea gorputz-atala denean. Gorputz-atala ez denean, ABS entitatea DAT entitatearen jabea da besterik gabe, hau da, jabetza besterengarria da7. Beraz, horrelakoetan, ekintza zuzentzen zaion entitatea baino gehiago, gure ustez jabetzazko harreman hori da azpimarratu nahi dena. Hala, esango dugu, laztanduk jarduera bat adierazten duela, partaide nagusi bezala esperimentatzailea eta gaia dituena; ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Bss-aren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: laztandu-DU-0: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ABS Ez dugu datu estatistikorik aditz honentzat.
7 Berariazko jabetza eta jabetza besterengarria terminoak erabiliko ditugu bi jabetza motak —alegia, berezkoa eta berezkoa ez dena— bereizteko; hau da, inalienable eta alienable kontzeptuen baliokide gisa. 30
Azalpena Adibideak: (108) Ondorioz, Naturgas aukera hau ematen hasi zenean, propanokoek denuntzia jarri zuten eta erantzuna jaso bitartean, Naturgas-ek gasa era honetan lortzeko aukera ez du ematen; dena dela, azalpen hau ziurtatu gabe dago. (EusCor) (109) Zalantza horiek ezusteko bidetik lortu zuten argia, kanpora ematen zuen atetik Rollin komisaria sartzen ikusi zuenean. (EusCor) (110) Izaera horrek ejertzitoan sartzera eraman zuen, bertan teniente gradua lortuz [HARK]. (EusCor) (111) Animaliek, onddoek, bakterioek eta berde ez diren gainerantzeko organismoek, animalia edo landare biziez elikatuz eta, behin hauek hilda daudenean, deskonposatuz lortzen dituzte beharrezko substantzia organikoak [HAIEK] . (EusCor) (112) Lehenbiziko plaka 1823an lortu zuen Niépce-k, eta "mahai zerbitzatua" izenarekin bataiatu zuen. (EusCor) (113) Gero plaka hura hozten uzten zuen eta horrela emultsioa lortzen zuen. [HARK] (EusCor) (114) [HAIEK] Lortuko balute babesik egoera pixka bat baretu arte!. (EusCor) (115) 2. Zuhaitzera igoera deituriko besarkada gertatzen da emakume batek bere hanka bat amorantearenaren gainean jarririk eta bestea iztarretako batean, besoetako bat giltzurdinen gainetik pasa eta bestea bizkarretik, ahapeka abesten badu besoetako haurra balu bezala, eta zuhaitzean gora igotzeko zeinua egiten badu gizonarengandik musu bat lortzeko. [HARK] (EusCor) (116) b. Ondorio berdinak lortzen ditu aker baten edo ahari baten barrabilean irakindako azukrez nahasturiko esneak. (EusCor) (117) Jada Villavesa konpainiako autobus zahar bat lortu dute [HAIEK] merkantzia garraiatzeko, eta beste bat eskuratzeko ahaleginetan ari dira. (EG) (118) Alemaniak Balkanetan oreka lortzeko plana prestatu du. (EG) (119) ETBk 1998 urtean lortutako kontsumoa 48 minutukoa izan zen pertsona eta eguneko, hain zuzen ere, 1997. urtean baino minutu bat gehiago. (EG) Adibideotan ikus dezakegunez, ERG entitatea ia beti gizakia da, edota honen ordezko gisa jokatzen duen entitatea ((118): Alemania; (119): ETB); baina bakanki izaki bizigabeei — konkretu ((116): esnea) nahiz abstraktuei ((109): zalantza horiek)— ere egin diezaieke erreferentzia. Badira, azkenik, berezko bizia duten izakiak, nolabait ere izaki biziduntzat jo daitezkeenak ((111): onddo, bakterio, berde ez diren organismo). ABS entitatea, berriz, izaki biziduna nahiz izaki abstraktua izan ohi da; halakoak dira, bederen, adibideetan agertu zaizkigunak. INEk ekintza egiteko modua nahiz ekintzaren kokapena adierazten du, ez dirudi, ordea, ABS entitatearen kokapena adieraz dezakeenik. SOZek eta INSek aurreko aditzetan azaldu diren ohiko balioak izan ditzakete, kasu honetan orotarikoa izan daitekeelarik modu hori. INS, hala ere, mendeko esaldi bat osatuz ageri da gehienetan.
ABLk, ABS entitatearen abiapuntuko kokapena adierazten du. Orduan, hautatu aditzean gertatzen den bezala, ERGek helburu gisa ere joka dezake; baina ABL Kasu azpikategorizatu gisa jarri ez dugunez, ez dugu aukera hau eman osagai semantikoetan. Besterik gabe, jarduera bat adierazten duela esango dugu. Abiapuntuko balio horretaz gain, moduzko zentzu bat hartuz, baliabidea ere adieraz dezake ABLk ((109): ezusteko bidetik). Hala izanik, adberbio eginaren itxura handiagoa du kasu honetan. Azkenik —adibideetan agertu ez bazaigu ere—, DATek ekintza zuzentzen zaion entitatea —alegia, helburua— adierazten du. Horrelakoetan, orduan, ERGi helburu izateko aukera hori eragozten zaio; edo hobeto esanda, badirudi, bi helburu daudela jokoan, bata —ERG— bitarteko gisa jokatu duena, nolabait esatearren, eta bestea —DAT— ekintzaren azken helburua litzatekeena. DATik agertzen ez denean, berriz, helburu bakarra genuke. Hala ere, ez DAT ez ABL ez ditugunez Kasu azpikategorizatu gisa jarri, ERGen helburuaren aukera hori ez dugu osagai semantikoetan adierazi. Beraz, lortu aditzak jarduera bat adierazten duela esango dugu, partaide nagusitzat esperimentatzailea eta gaia dituena; ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: lortu-DU-0: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS Datu estatistikoek erakusten digute ERG eta ABS ondoren INE dela maiztasun handienekoa:
(138) Aurkako aldean, kartoian karratu bat moztu behar da eta hor margotzeko paper fina jarri, ahalik eta paper finena. (EG) (139) Ondoren, auditoriorantz joko dute, eta eskailera nagusiaren hasieran Ibarretxek zinta zuri urdina moztuko du. (EG) ERG entitatea, oro har, gizakia da; horixe da adibideek erakusten digutena. ABS entitatea, berriz, izaki bizigabe konkretu edo abstraktua izan daiteke. Konkretua denean, INSek eta SOZek ekintza burutzerakoan erabilitako tresna edo baliabidea adierazten dute, baliabideak kausa eitea duelarik (kolpe batez). Abstraktua denean, berriz, ekintza egiteko modua adierazten dute besterik gabe. Adibideek erakusten digutenez, izaki konkretu hau askotan gorputz-atal bat da, eta uste dugu horrelakoetan ERG entitatearena dela beti; hau da, ekintza erreflexibo bat adierazten dela. Gorputz-atala ERG entitatearena ez dela adierazteko, DAT sartzen da perpausean, gorputz-atal horren jabea adierazteko ((133): lepoa moztuko dizu), edota izen sintagma baten barruko izenlagunaren bidez adierazten da ((123) etsaiaren burua). Parte-oso harreman hori ez da bakarrik gizakia eta bere atalen artean gertatzen, izaki bizigabe konkretuen eta bereb zatien artean ere ageri zaigu ((132): larrosa gazte honi ez dizkiot arantzak moztu). INEk, gutxitan agertzen bada ere, bere ohiko balioak adierazten ditu: ekintza egiteko modua ((125): ahal zen neurrian); ABS entitatearen kokapena ((138): kartoian karratua); ekintzaren kokapena ((139): eskailera nagusiaren hasieran). ABLk, azkenik, batzuetan ABS entitatearen hasiera bateko kokapena eta izaera materiala adierazten du, beti ere entitate hau konkretua denean ((126) bananondo batetik; (127) arbola emankor batetik); hala izanik, ABL eta ABS entitateen artean parte-oso harremana dagoela esan daiteke (bananondoa / arbola –> makila). Aldiz, ABS entitatea abstraktua denean, kokapen hau modu metaforikoan ulertzen da, modutik hurbilago jarriz ((128): independentziaren aldeko saio guztiak sustraitik bertatik moztu). Baina horretaz gain, ABS entitatea azalera gisa hartuta, ABLk honen mozte-kokagunea ((121): erditik) adieraz dezake. Horretarako, ABL entitateak edo posizioren bat adierazi behar du (erdi, goi, eskuin…), edo ABS entitatearen parteren bat izan behar da (punta, ertz, lepo…). Horretaz gain, seguruenez, adibiderik aurkitu ez badugu ere, ERG entitatearen kokapena ere adieraz lezake (adibide asmatua: pankartaren soka balkoitik moztu). Nolanahi ere ez dirudi oso arrunta denik. Aipatu behar dugu, bestalde, aurkitu ditugula inespezifikazio jakintzat jo daitezkeen adibideak: (140) -Moztu zion andreak tinko [HARI] -. Modu honetako erabileratan agian "mintzaldia"-edo ulertu behar genuke objketu inespezfiko jakin bezala. (EusCor) (141) Honezkero, Samoako morroiak eta aitak bereak eta bi izan dituzte etxean (imajina ezazue ehun kiloko morrosko bi elkarri lepoa bihurritu nahian), eta neskak moztea erabaki du. (EusCor) Ikus dezakegunez, inespezifikatzen den elementua oso jakina da bi adibideetan. Lehenengoan elkarrizketa edo berbaldi moduko bat ezkutatzen dela dirudi, eta bestean erlazio moduko zerbait. Hau da, ez da zer edo zer orokorra edo ezeren hiperonimoa, eta 34
testuinguru jakin bati (testuinguru pragmatiko bati) lotuta daude. Hori dela eta, berez, aparteko sarrera eman beharko genieke: Bata DIO laguntzailea harturik, elkarrizketa/berbaldia inespezifikatzen duen balio gisa, eta bestea DU laguntzailea harturik erlazioa inespezifikatzen duen balio gisa. Ordea, ez dugu hori egin; lehendabiziko kasuan oso testu mota zehatzari lotuta dagoela uste baitugu (elkarrizketak eta horrelakoak), eta bigarrenean, erdaratiko kalko ez-jatorra iruditzen zaigulako. Beraz, moztu aditzak jarduera bat adierazten duela esango dugu, partaide nagusitzat esperimentatzailea eta gaia dituela; ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Esan behar da, moztu aditza egoera-aldaketa aditzen artean eztabaidatua izan ohi dela, berez objektu gisa agertzen den gaiak aldaketa bat jasaten duela ageria baita (hasieran osoa-edo zegoena, gero zatika-edo dago). Horretaz gain, gaia objektu material “mozgarria” ez denean (bidea, ura...), ERG entitatea gizakia nahiz bestelakoa izan daiteke, eta gaiaren egoeraaldaketa zentzua ez da oso garbi gertatzen; nolabait ere abstraktuki ulertu behar litzateke. Gauza da, irudiz moztu aditzak ez duela alternantzia kausatibo-inkoatiboa onartzen, eta horrek egoera-aldaketako adiztzat hartzeko mugak ezartzen ditu. Hhala ere, alternantzia aztertzerakoan esan dugun bezala, ez dugu uste alternantzia hau ez onartzea egoeraaldaketazkotzat ez jotzeko nahikoa arrazoia denik. Guk moztu aditza jardueratzat hartu dugu, berez egilearen esperimentazioak garrantzia duela ematen baitu. Nolanahi ere, axolako zaiguna da bere oinarrizko elementuak bi direla eta ERGez eta ABSz gauzatzen direla. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: moztu-DU-0: esperimentatzailea_ERG; gaia [-biz]_ABS Datu estatistikoei dagokienez, ERG eta ABS dira gailentzen direnak:
Ukitu ukitu-DU-0 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, ABL, DAT Azalpena Adibideak: (142) Beraz, irakasle euskaldunberrien sail hau sartzearen ondorioz, aldaketa garrantzitsua gertatzen da hizkuntzari buruzko gizarte irudikapenen arloan, euskararen NORi (gizabanakoa edo berezko taldeak edo nazio komunitatea) eta NONi (familia edo kalea edo ikaskuntza-gunea —euskaltegia, barnetegia—) atxekitzen zaien zentzua ukitzen duen aldaketa, hain zuzen: (EusCor) (143) Erdal azaleko Michelenaren langintzaren gihia ukitzen [HAIEK] dutelakoan nago. (EusCor) (144) Bi pertsonek elkarri begiratu, muxuak eman, gorputza ukitzen diote denbora puska batez, edo batzuetan oso azkar, elkarren behar handia dutelako. (EusCor) (145) Leku batetik zintzilikatuta eta oinekin lurra ukitu [NORBAITEK] gabe gorputza mugitzea da. (EusCor) (146) Hodeiak oso behetik doazenean, lurra ukitzen dute [HODEIEK] eta ez digute uzten aurrean dagoena ikusten. (EusCor) (147) Alderdi bat bakarra ukituko dut [NIK] gutxitan aintzat hartzen dena baina oso inportantea. (EusCor) (148) Gaur egun orkestra-gizon bihurtuta dago eta zaila da bere eskuek atondutako platerren bat dastatzea, baina horrela izaten da hori behin sukaldariak zerua ukitu duenean. (EusCor) (149) 10 edo 15 sg.tan zenbat alditan ikutzen duen [HARK] [HURA] ere ikusi dezakegu. (EusCor) (150) [HARK] Han zabalago ukitzen duen kontu hau, jadanik Larramendi dela eta erabili zuen “Larramendiren hiztegigintzaren inguruan" (ASJU 1985-1) lanean, batez ere 41-45. (EusCor) (151) Arazo unibertsala, giza kulturaren izaera eta garapenerako aparteko garrantzia duen problema ukitu dugu hemen. [GUK] (EusCor) (152) Bekesko lurraldean, Hungarian, emakume antzuak emankortzeko, zakurrak ernaltze-lanetan ari zirelarik bereizteko erabilitako makilaz ukitzen dituzte. [HAIEK] [HAIEK] (EusCor) (153) Uzki inguruan [NORBAITEK] [NORBAIT] ukituz bizkarrezurrean gora azkura sortzen… (EusCor) (154) Palaren hortzek garabia ari den aldeko murrua ere ukitu dute azken unean… (EusCor) (155) Bere behatz indizeak beste norbaiten behatz indizea ukitu zuen bete-betean, bera izutuz noski, zeren eta ustegabea izugarria izaten baita estraineko unean.). (EusCor) (156) Bekokiaz Iñaki Abaituaren bekokia ukitu ondoren [HARK], albo batera irristatzen da eta "oso ondo, mutikote, oso ondo" esaten du, bi aldiz, dioena azpimarratzeko, irribarrez. (EusCor) (157) Zihoaneko lagunartea aurrean zuelarik, atzetik inguratu eta —hatz puntekin bizkarrean ukituz… [HARK] [HURA] (EusCor) 36
(158) Irribarre egiten zuen orduan, eta ezpata kirtena [HARK] ukitzen bere hatz mamiez. (EusCor) Adibidetan ikus dezakegunez, ERG entitatea gehienetan gizakia da, baina bestelakorik ere ageri zaigu ((146): hodeiek; (154): palaren hortzek; (155): bere behatz indizeak). ABS orotarikoa izan daiteke, baina dirudienez, izaki abstraktua denean, ERG entitatea beti biziduna da. Moztu aditzean gertatzen zen bezala, ABS entitatea gorputz-atala denean, ERG entitatearena dela uste dugu, ondorioz ekintza erreflexibo bat adieraziz. ERG entitatearena ez dela adierazteko, DAT sartzen da, edota bestela ABS barruko izenlagun baten bidez adierazten da. ABS entitatea partea ez denean ere, DATek honekiko jabetza-harremana adierazten du. Hala ere, bada beste modurik bi entitateren parte-oso harremana adierazteko, INEren bitartez, alegia. Gorputz-atal osagaiaren igoera alternantzian (L 2.12) ikusitakoa genuke hau. INEk gunean gorputz-atal bat duenean, ABS entitateari dagokiola ulertu behar da. Horrelakoetan, orduan, ABS entitatearekiko jabetza erlazioa da aditzera eman nahi dena. Izatez, INE agerten den gehienetan hori adierazten du ((153): Uzki inguruan [NORBAITEK] [NORBAIT] ukituz; (157): bizkarrean ukituz [HARK] [HURA].). Alternantzian esan dugun bezala, guk INE hauek Kasu onartu gisa markatuko ditugu; azpikategorizazioaren parte izan gabe, baina argumentu azpikategorizatu batekin erlazioa duela azpimarratuz. Gainontzean, INEk ekintzaren kokalekua ere adierazten du ((151), (152)). ABS entitatearen kokapena adierazten duen adibiderik, berriz, ez zaigu azaldu. SOZi eta INSi dagokionez, moztu aditzean esan duguna errepika dezakegu. ABS entitatea konkretua denean, INSek eta SOZek ekintza burutzerakoan erabilitako tresna edo baliabidea adierazten dute ((145): oinekin; (152): zakurrak ernaltze-lanetan ari zirelarik bereizteko erabilitako makilaz; (157): hatz puntekin; (158): bere hatz mamiez). Abstraktua denean, berriz, ekintza egiteko modua adieraziko lukete besterik gabe; ez dugu horrelakorik aurkitu, hala ere. Azkenik, ABLk, inongo adibiderik aurkitu ez dugun arren, ERG entitatearen kokapena adierazteko gaitasuna duela dirudi; nolanahi ere ez da arrunta. Beraz, esango dugu, ukitu aditzak jarduera bat adierazten duela, partaide nagusi bezala esperimentatzailea eta gaia dituela; ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: ukitu-DU-0: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS Datu estatistikoek Kasurik nabarmenenak ERG eta ABS direla erakusten digute. Baina DATek ere badu presentzia beste Kasuekin parekatuta:
Zeharkatu zeharkatu-DU-0 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, ABL, DAT Azalpena Adibideak: (159) Zein ibaik zeharkatzen du Paris? (EusCor) (160) Bere ondora heldu nintzanean, bere begi urdinek burua zeharkatu eta garezurrean ziztadea emon eusten; (EusCor) (161) Mikropitzadura (partikularen hausturaren bidez sortuta) inguratzen duten matrizearen { 100 } esfoliazio-planoak ez baldin badaude ondo orientaturik, mikropitzadurak muga zeharkatzea askoz zailagoa izango da. (EusCor) (162) Zu, ba, Alaska oinez [GUK] zeharkatzen ari bagina izango genukeen hotzarekin pentsatzean oilo-larrua jartzen zait eta (EusCor) (163) Oschimisu izeneko tunelak 22 kilometro zeharkatzen ditu lur azpitik. (EusCor) (164) Intentsitateak diodoa zeharkatuko du eta sarrerako tentsioa irteeran agertuko da. (EusCor) (165) Txintxetek, elektrodoa, paper eroalea eta kortxozko oinarria zeharkatu beharko dute, lotura zurruna izan dadin. (EusCor) (166) Ez zuen burua jaso, eta ezer eskatu gabe, begiratu ere egin barik, erreka gaineko egurrezko zubi zaharra [HARK] zeharkatu eta aurrera jarraitu zuen ozta-ozta. (EusCor) (167) Horretarako, urtean birritan zeharkatu behar dute Atlantikoa. [HAIEK] (EusCor) (168) Klara oihuka ari zaio, baina haren hitzen soinuak zeharkatu behar dituen hormetako bakoitzak gardentasuna kentzen dio esanari. (EusCor) 38
(169) Eurite-sasoian, hainbat astetan, ez zen zerurik ikusten, halako laino uniforme batek estaltzen zuen, ilargiaren izpiek ere zeharkatzen ez zutena. (EusCor) (170) Gorputzeko atal bakoitzetik indarrak atereaz, sentitu gabe mugitzen zaizkion hankek eraman dezaten utziz, aurreneko lekuan zeharkatu du helmuga. (EusCor) (171) …korrejitu zion Tobik eta zorion sentimendu batek gorputza nola zeharkatzen zion [HARI] somatu zuen. (EusCor) ERG entitatea askotan gizakia da, baina bestelakorik ere ageri da. ABSn, berriz, ez da gizakirik agertzen, baina, gainontzean orotarikoa izan daiteke. Hala ere, Preposizio lokatiboaren galeran (L 1.4.1) alternantzian esan dugun bezala, izaki hori zeharkaldi bat, bide bat errepresenta dezakeen entitate bat izan behar du: lurra, Alaska, Paris, Atlantikoa, 22 kilometro, kalea, ibaia… Gerta daiteke izaki horrek zeharkaldi oso laburra adieraztea. Orduan ABS entitatea “barrutik” zeharkatzen dela dirudi (besterik espezifikatu ezean, bederen): burua, kortxozko oinarria, hormak, paper eroalea… ; edota “gainetik” (berriz ere, besterik espezifikatu ezean): helmuga, muga… Nolanahi ere izaki bizidunik ez da agertu. ERG entitatea biziduna denean, honek desplazamendu bat egiten du zeharkaldi horretatik. Bizigabe konkretua denean ((163)), berriz, entitate horrek duen kokapen espaziala adierazten da, inongo desplazamenduri erreferentziarik egin gabe. Ikusiko dugu hori bera gertatzen dela joan aditzean ere. Azkenik, abstraktua denean, desplazamendu abstraktu bat ulertu behar da. ABLk, hain zuzen, zeharkaldi hori nondik egiten den adierazten du, eta horregatik honek ere bide moduko bat adierazten duela esango dugu; bederen, ez du inongo entitateren abiapuntuko kokapenik adierazten. INEk modua eta kokapena adieraz dezake. Moduaren adibiderik ez dugu aurkitu, baina bai kokapenezkorik. Aditz honen kasuan, esan behar da, INEk beti ERG entitatearen kokapenari egiten diola erreferentzia. Adibideetan agertu zaiguna ez da beharbada garbiena ((170): Gorputzeko atal bakoitzetik indarrak atereaz, sentitu gabe mugitzen zaizkion hankek eraman dezaten utziz, aurreneko lekuan zeharkatu du helmuga). Baina are garbiago ikus dezakegu corpusean agertu ez zaigun kasu honetan: Pellok ibaia piraguan zeharkatu zuen. Alegia, Pellok, piraguaren barruan kokatuta, ibaia zeharkatu zuen. INSek eta SOZek euren ohiko balioak erakuts ditzaketela dirudi. DATek, azkenik, ABS entitateak zeharkaldi oso laburra adierazten duenean, entitate honekiko jabetzazko harremana adierazten du; gehienetan ABS entitate hau gorputz-atala da, hain zuzen. Beraz, DATek gure ustez, jabetzazko erlazio baten berri ematen du gehienbat. Gainontzean, ez da oso arrunta; izatez, adibiderik ez dugu aurkitu. Esan behar da, DAT ageri den kasu hauetan, desplazamenduzko balioak garrantzia galtzen duela, eta ERG entitateak egiten duen jarduerak hartzen duela indarra. Honenbestez, esango dugu zeharkatu aditzak oro har entitate baten kokapen-aldaketa adierazten duela, beharrezko osagai gisa gai ukitua eta bidea dituela, ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Baina kontuan izan behar da, ERG entitatea zein den, aditzak
gehiago azpimarratzen duela entitate horren kokapen estatikoa (izaki bizigabea denean), edo ERG entitateak egiten duen jarduera (bidea oso laburrra izan eta DAT dagoenean jokoan). Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: zeharkatu-DU-1: gai ukitua_ERG; bidea [-biz]_ABS Datu estatistikoek ERG eta ABSren gailentzea adierazten digute:
1.2.1 Bi bss dituztenak A multzoa: bssak elkarren artean alternantzia abestu, adierazi, afaldu, baieztatu, bazkaldu, edan ehizatu, erantzun, eskatu, grabatu, jan, landatu, onartu A.1 Objektu inespezifikoaren alternantzia dutenak Bi bss dituztenetatik hasita, bss batean ABS onartzen ez dutenetatik hasiko gara. Hots, Objektu inespezifikoaren alternantzia erakusten dutenetatik. Beraz, alternantzia honetan azaldu ditugunak izan behar dira kontuan beren Kasu azpikategorizatuak eta hauen osagai semantikoak ulertzeko. Sorta honetan sartzen ditugu ondoko zazpiak: abestu, afaldu, bazkaldu, edan, ehizatu, grabatu, jan Aditz hauek DU-1 eta DU-2 bssetan ondoko Kasu azpikategorizatuak eta kasu baztertuak dituzte: DU-1 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG Onartzen ez dituzten kasuak: ELA_KONP, ABS, ALA Kasuen onartuen artean, berriz, diferentzia txiki batzuk badaude: Denek onartzen dituzte INE, SOZ eta INS bi bssetan. Laurek (abestu, edan, grabatu eta janek) ABL eta DAT ere onartzen dituzte. Baina edan eta jan aditzetan, inespezifikazioaren bssan DAT ez dugu Kasu onartuen artean jarri. Afaldu, bazkaldu eta ehizaturi, berriz, ez dizkiegu ez ABL ez DAT onartu. Azalpena Bss bakoitzeko adibide bana: (172) Gaztetxe bakoitzeko partaide batek bertso bat abestu eta txiste bat kontatu zuen. (EusCor) (173) Zenbaitzuek ongi abesten dute, baina beste batzuek ez —adierazi zuen Alexanderrek—. (EusCor) (174) Beraientzako astebeteko jana zena, guri afaltzeko eskaintzen ziguten: (EusCor)
(175) Elkarrekin afaldu genuen hirurok. (EusCor) (176) Gero eta gehiago protestatu, gero eta arroz integral eta era guztietako fruitu gehiago aurkitzen nituen mahaian [HAIEK] [NIK] bazkaltzeko (EusCor) (177) Eskolan bazkaltzen du [HARK] eta gehien gustatzen zaion janaria saltxitxak dira. (EusCor) (178) - Bai, edango dugu ardo pixka bat [GUK]. (EusCor) (179) Guk edaten dugu! (EusCor) (180) Beren bizitza eta [HAIEK] ehizatzen zituzten animaliena gizakien unibertso bakarra zela uste zuten. (EusCor) (181) Gainera lekuz aldatzen direnean emaztearen lurraldean [HAIEK] ehizatzeko eskubidea dute. (EusCor) (182) Jonasek, bien bitartean, guztia grabatzen zuen. (EusCor) (183) Irakasle honek grabatzeari utz ziezaion eskatu zion aipatu funtzionariari behin eta berriz. (EusCor) (184) Ondoren Urgutxi iturburura joango dira oinez eta bertan atsedena hartu eta hamaiketakoa egiteko duten otartekoa jango dute [HAIEK]. (EusCor) (185) - Hainbat eta gogo gehiagoz jango dut eta. [NIK] [HURA] (EusCor) Batzuetan, esan behar da, ez dela erraza bat edo bestea den esatea. Janen adibide honetan, esaterako: (186) - Zergatik ez dugu, ba, jango? (EusCor) ZERBAIT ZEHATZA? EDO BESTETIK GABE “JAN”? ERG entitatea biziduna da guztietan; ABS entitatea, berriz, ehizatu aditzean izan ezik, bizigabea da. Ehizatun, hain zuzen bizia galduko duen izaki biziduna behar du izan. INEk guztietan adieraz dezake ekintzaren kokapena, bai ABSdun erabileran bai gabean. Hona zenbait adibide: (187) Gazteek berriz, ez dute lehen bezala, beren festa eta bileratxotan abesten; (EusCor) (188) Batzuk partikular eginak eta osatuak ziren, eta besteak, sinagogan abesteko edo jauretxeko funtzio argienetan kantatzeko. (EusCor) (189) Gabonetan denek etxean afaltzea, iragarkietan agertzen den moduan. (EusCor) (177) Eskolan bazkaltzen du eta gehien gustatzen zaion janaria saltxitxak dira. (EusCor) (190) Txapelketa egunean goizeko 10etan altxatu zen ohetik, hamar ordu luze lo egin ondoren, eta goizean ziklo-krossa ikustera joan zen adiskideekin, etxean bazkaldu eta Jokin Sorozabalekin batean Anoetara joateko. (EusCor) (191) - Zaldiek ez diate urik hemen edaten, nik nahi izan ezik. (EusCor) (192) Arteagako dorretxera eraman nahi omen dute hartza, bertako nagusiaren basoan ehizatu baitute. (EusCor) (193) Mikelek entzun zigun eta guri deitzeko geratu zen, single bat grabatzeko bere estudioan,... (EusCor) 42
(215) (Diskotik) zintara grabatu ditut lp zaharrak Kontua da, gure ustez, hori zilegi egiten duena ABS entitatea dela. Hala, orokortasunari begira, ALA ez dugu onartu ezta grabatu aditzean ere. Azkenik, DATi gagozkiola, honek ere aditzaren arabera balio desberdinak dituela ikusten dugu. Edan eta janen kasuan, DATek ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten du. Janen adibiderik aurkitu dugu; ez, ordea, edanenik. (216) - Uste diat Txerrenek arima jan diola [HARI]. (EusCor) Esan dugun bezala, jan eta edanen kasuan, inespezifikazioaren bssan ez dugu DAT onartu, hain zuzen ABS entitatearekiko duen jabetzazko harremana dela eta, ABSrik gabe ez dagoelako jabetzazko erlazio horren berri ematerik, gure ustez. Abestu eta grabatu aditzetan, azkenik, ekintza nori zuzentzen zaion adierazten du DATek. Aditz hauen kasuan, ABSdun erabileran nahiz gabekoan agertzea zilegi dirudi; ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu. Honenbestez, guztiek jarduera bat adierazten dutela esango dugu, partaide bezala esperimentatzailea eta gaia dituztela, ERGez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Objektu inespezifikoaren bssan gai hau desagertu egiten da. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: abestu/grabatu/jan/edan-DU-1: esperimentatzailea [+biz]_ERG, gaia [-biz]_ABS afaldu/bazkaldu-DU-1: esperimentatzailea [+biz]_ERG, gaia [-biz, +konkr]_ABS ehizatu-DU-1: : esperimentatzailea [+biz]_ERG, gaia [+biz]_ABS DU-2: esperimentatzailea [+biz]_ERG Datu estatistikoak: Abestu: datuek erakusten digutenez, ez dago DIO erabilerarik, eta INEk presentzia nahiko nabarmena du:
Afaldu: datu estatistikoek laguntzaile iragankor eta iragangaitzaren erabilera jartzen digute agerian, nahiz eta proportzioan erabilera iragankorra azaldu gehien. Gainontzekoan, INEk eta SOZek presentzia handia dute. Hala ere, esan behar dugu proportzio hauek oso adibide gutxiren gainean daudela atereak8:
Edan: Aditz honetan ere adibide gutxi bildu ditugu, eta estatistikek nahiko maiztasuna ematen die azpikategorizatu gabeko Kasuei ere.
A.2 ABSren eta ELA_KONPen arteko alternantzia dutenak gai osagaian Bi bss bakarrik erakusten dituzten beste aditz sorta bat, bss batean ABS eta bestean honen ordez ELA_KONP ageri dutenak dira. Gainontzerakoan, bi aldaeretan ERG da beste Kasu azpikategorizatua. 48
Horrelakoxeak dira ondoko lau aditzak: adierazi, baieztatu, eskatu, onartu Aditz hauek DU-1 bssean ondoko Kasu azpikategorizatuak, Kasu onartugabeak eta Kasu onartuak dituzte: DU-1 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, ABL, DAT DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ELA_KONP Kasu onartugabeak: ABS, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, ABL, DAT Azalpena Bss bakoitzeko adibide bana: (217) Emakume batek bere maitasuna edo nahia zeinu edo gorputzaren mugimendu bidez adierazi bazuen eta... (EusCor) (218) Corcuera ministroak berak, Barcelona 92ko plangintzen egoera eta bere ustezko akatsak aipatze hutsak, segurtasun olinpikoaren eta Estatuaren arrakasta eraso terrorista posible batzuen aurrean oztopatzen duela adierazi du zenbait kasutan. (EusCor) (219) NATOk baieztatu egin zuen erasoa, baina bonbak soil-soilik konboi militar baten kontra jaurti zituela agertu zuen. (EG) (220) Euskal Herriko selekzioan Nafarroa eta Iparraldeko jokalariek ere lekua izango dutela baieztatu zuen atzo Araguesek. (EG) (221) Baldintza ekonomiko eta sozial hobeak eskatzen dituzte [HAIEK]. (EusCor) (222) Gauzak horrela, Barrenak eskatu zion gizarteari "apustu argia egin dezala bortizkeriarik gabeko eszenatokira eramanen gaituen prozesuaren alde". (EG) (223) Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko. (EG) (224) Hala eta guztiz ere, Pilotaren barruan dauden lan-talde espezializatu desberdinek onartu egin dute oinarrian garatutako lan sendo eta serio batek baizik ez duela gailurra arrakastaz lortzea ahalbidetuko. (EusCor) ERG entitateari dagokionez, bi bssetan gizakia da oro har ((217), (218), (220), (222), (223)); edota giza talde bat ordezkatzen duen entitatea ((219)) nahiz izen kolektiboa ((224)). Horretaz gain, hurrengo adibideetan ikus daitekeenez, gizakiak baliatzen duen bitarteko bat ere izan daiteke, eta gutxiagotan kausa:
(225) Indusketak oso esanguratsua den ondorio bat baieztatzen du: (EG) (226) Autopsiak baieztatu zuen tiroa oso hurbiletik egin ziotela Urigoitiari. (EG) (227) Txostena ezagutzen duten iturriek baieztatu ahal izan dute emaitzak "oso onak" direla, alegia, ondorioztatzen dela galdetutako talde gehienen artean begi onez ikusiko litzatekeela plangintza. (EG) (228) Datuek adierazten dutenez, langileek hartu dute beren gain kanpainaren zamarik handiena. (EG) (229) Mediku txostenek adierazten dute gaixotasun larri eta sendaezina duela. (EG) (230) Forentsearen txostenak eta Puertoko espetxeko mediku zerbitzuen txostenek ere larritasun hori adierazten dutela dio. (EG) (231) Euskal Herrian (ber) piztu ilusioak baieztatu zuen ekimenaren aurretik eginiko irakurketa politikoa eta euskal gizarteak bere baitan duen indarra. (EG) (232) Agintaldiaren hasieran helburutzat jarri zuen alderdien arteko foroa aldarrikatu zuen berriro, egoerak hala eskatzen duela konbentziturik baitago. (EG) (233) Izan ere, eragile politiko eta sozialek ardura handiagoa dute, eta horiei egoeraren garrantziak eskatzen duen ausardiaz egin behar diete aurre ". (EG) (234) Du motako aditz askok onartzen dute da laguntzailea, subjektu jakinik adierazten ez denean, hau da, inpertsonala adierazteko. (EusCor) Hortaz, gizakia ez ezik, izaki bizigabe —gehienetan abstraktua— izan daiteke. ABS entitateari dagokionez, DU-1 bssan ia gehienetan zerbait abstraktua da. Ikus goiko adibideak eta ondorengoak: (235) Era berean, amoroski mintzatzean berehala maitasun handia adierazten duten hitzekin erantzuten duen emakume likitsa aurrez irabazitzat jo daiteke. (EusCor) (236) Euskal Herriaren kasuan Elkarrik garrantzitsu jo zuen gizarteak prozesuan parte hartzea eta konpromisoa adieraztea. (EG) (237) Kamenica hirian (Ipar Albania) serbiarrek UCK-ko gerrillarien jazarpenean egindako ustezko erasoa Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeak baieztatu zuen. (EG) (238) AFP berri agentzia frantsesak ere zibilen triskantza baieztatu zuen atzo arratsaldez. (EG) (239) Ez dute, beraz, aurkikuntza baieztatzen. (EG) (240) Ez dugu ixiltasuna eskatzen, hori ezinezkoa bait da; bakarrik zarata gutxiago. (EusCor) (241) Ibai garbiak, aire osasuntsuak eskatu eta exijitzen ditugu ... zergatik ez dugu zarata gutxixeago ere eskatzen?. (EusCor) (242) Arrasateko Udalari beren alde jar dadin eskatu diote eta Eusko Jaurlaritza edota Estatuko gobernuari honen inguruko definizioa eskatu diote. (EusCor) (243) Ez dugu azterketa hau onartzen [GUK]. (EG) (244) Martinek ez zuen tongoa onartu eta, hiraz erotutik, etorritako bidetik bidali zuen trajeduna. (EG) Ordea, izaki bizidunak eta konkretuak ere onar agertzen dira ABSn; esaterako baieztatu, eskatu eta onarturen adibide hauetan: 50
(245) Oraingoz baieztatu gabe daude etorriko diren artistak, baina Miguel Angel Martin Jazzaldiko zuzendariak atzo esan zuenez, izarrek osaturiko egitarau "anbiziotsua" izango da, eta iazkoa baino "arrisku handiagokoa". (EG) (246) Medikuen txostenaz gain, forentseen txostenak eskatu zituen fiskalak. (EG) (247) Ardoa edaten dute, azeitunarik eskatu gabe. (EusCor) (248) Senarrak haren haurra onartu zuen eta, bere garaian, beste hiru haur izateko zoriona izan zuten. (EG) Baieztaturen kasuan, hala ere, izaki bizidunak direnean, izaki bizidun horien “etorrera/parte-hartzea” da baieztatzen dena. Hortaz, baieztatuk, berez, entitate abstraktuak onartzen dituela dirudi, eta halakoxeak ez direnean, halakoxetzat ulertu beharra dagoela. Jakina, DU-2 bssan ELA_KONPek berez zer abstraktu bat adierazten du, marka hau adierazpenezko perpausei edo subjuntibozko perpausei lotua ageri den aldetik (Euskaltzaindia, 1999). Gainontzeko Kasuen azalpenak bi bssei dagozkie. INEri dagokionez, modua edo kokapena adierazten duela esango dugu. Kokapen hau askotan abstraktua da, nolabait esateko; eta ekintzari nahiz zehazki ABS entitateari egin diezaioke erreferentzia. Ikus ekintzaren kokapeneko adibide batzuk: (249) Udal bulegoan adierazi digutenez, gasa instalatzeko orduan ere arazoak sortu izan dira. (EusCor) (250) Honela adierazi zuen zuen atzo German Kortabarria ELAko ordezkariak, Bilbon: (EG) (251) Horrela adierazi du Iñaki Zarraoa EITBko zuzendari nagusiak Legebiltzarrean egindako agerraldian, erakunde publikoak bere premiei buruz Eusko Jaurlaritzari helarazitako azterketak dioenari jarraiki. (EG) (252) Horrela baieztatu zuten senideek hedabide honi egindako adierazpenetan. (EG) (253) Eta horregatik, zenbatezinak diren adierazpen instituzionaletan baieztatu den moduan, askatasunik gabeko euskal herritarrek beren zigorrak Euskal Herriko espetxeetan bete ditzaten exijitzen dugu. (EG) (254) 300 lagunek eskatu dute Tolosan Estebanen askatasuna. (EG) (255) Tren geltokiaren ondoko luxuzko etxebizitzen lur sailaren enkantean Udalak metroko milioi bat pezeta eskatu duen hiriburuan bizitzea ez da eta samurra. (EG) (256) Pleno berezi hori maiatzaren 13an egin zen eta bertan onartu zen presoen egoeraren jarraipen batzorde bat osatzea. (EusCor) Hemen, berriz, ABS entitateari erreferentzia egiten dioten INE adibideak: (257) Ordez, zigorra tinkoa ez duen kausan behin-behineko askatasuna eskatu zuten, eta zigorra tinkoa duen beste bi kausatan zigorra bertan behera uzteko. (EG) (258) Osoko biluztasun nabarmenak atal zientifikoetan onartzen dira, eta baita arte-lanetan ere. (EusCor) (259) Ulerkaitza bada ere, Cannon-ek bere liburuaren itzulpen frantsesean bakarrik onartzen dio merezimendua Claude Bernard frantziar zientzialari ospetsuari. (EusCor) Moduari dagozkion adibideak, berriz:
(260) Idatzi hartan hatxearen erabilera neurri batean onartzeko prest dugu, adiskidantzako konpromezu batera iristeko asmoz. (EusCor) (261) Errekurtso hura zati batean onartu egin zen, Estatuko Kontseiluari eskatu beharreko irizpena omititu zelako, foru arauaren nulitatea deklaratu zen eta Foru Aldundiari derrigorrezkoa den irizpen hura eskatzea agindu zitzaion. (EusCor) SOZek eta INSek, ohiko balioa (modua, alegia) adieraz dezakete, eta modu hau askotan “baliabidezkoa” da: (262) AFP agentziak zabaldudako berriarekin, Pierre Moscoviciren bulegoak baieztatu du azken asteotako zurrumurrua. (EG) (263) Presoa Puerto del Realeko ospitalean ingresatuta egon da, baina astelehenean alta eskatu zuen bere borondatez, bere inguruko erabakia aurreratu zezaten eragiteko. (EG) (264) Gonzalezek iragarri zuenez, litekeena da PSOEk telebista digitalaren legearen —PP, IU eta EAJren botoekin onartutakoa — aurkako errekurtsoa jartzea Auzitegi Konstituzionalean. (EG) (265) Eusko Alkartasuna eta Herri Batasunako botoez onartutako mozioan azaltzen denez, Udalek daukate eta euki behar dabe Urdaibai babesteko eta jestionatzeko ardurarik handiena. (EG) ABLk ERG entitatearen kokapena adierazten duela dirudi. DATek, adierazi eta baieztaturen kasuan, ekintza zuzentzen zaion izaki biziduna (gizakia ia beti) adierazten du. Horrelakoetan, orduan, ERG, ekintza burutzen duena ez ezik, abiapuntua ere bada DATekiko. Eskatu eta onarturenean, berriz, DAT da ABS entitatearen abiapuntua; hala, kasuotan ERG helburua ere bada. DAT entitatea ere gizakia edo honen ordezko entitate bat izan ohi da. Hala ere, DAT ez dugunez Kasu azpikategorizatuen artean jarri, ERGen aukera hauek ez ditugu osagai semantikoetan adierazi. DAT eta ABS entitateen arteko jabetza hori berariazkoa da batzuetan —DAT entitateak sortua baita ABS entitatea—, eta bestetan besterengarria —ABS entitatea eduki arren, ez delako nahitaez bere jabetzakoa—. Hala, esango dugu aditz hauek jarduera bat adierazten dutela, partaide nagusi bezala esperimentatzailea eta gaia dituztela. Bss batean gai hori ABS da eta bestean ELA_KONP. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: adierazi/baieztatu-DU-1: esperimentatzailea_ERG; gaia [-biz; -konkr]_ABS eskatu/onartu-DU-1: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS DU-2: esperimentatzailea_ERG; gaia_ELA_KONP • Datu estatistikoak: Adierazi: Ikusten denez, ELA_KONP ABS baino maizago agertzen da. Gainontzean DAT da presentziarik handiena duena, ERGez gain.
Baieztatu: baieztatu aditzean ABS eta ELA_KONP maiztasun paretsuz ageri dira, eta adierazin bezalaxe, DAT da ERGen, ABSren eta ELA_KONPen ondoren maiztasun handienekoa.
Eskatu: aditz honetan aipatzekoa da DU eta DIO erabilerek pareko portzentajea dutela. Bestetik, ABS ELA_KONP baino askoz maizago agertzen da.
A.3 ELA_KONPen inespezifikazioaren alternantzia dutenak erantzun
Erantzun Erantzunen kasuan, bss batean ELA_KONP dugu (erantzun-DU-1), eta beste bssan honen inespezifikaziotzat jo dugun dugu (erantzun-DU-2). Argi dago, beraz, aditz honetan inespezifikatzen dena zer abstraktu bat dela, goian esan dugun bezalaxe, -ela “adierazpenezko perpausei” (aditz honen kasuan ezin dugu esan subjuntibozko perpausei) lotzen zaien aldetik. Bi balioetan, jakina, aipatutako osagaiez gain, ERG dugu. Bestelako Kasuei dagokienez, Kasu onartugabeak eta Kasu onartuak berdinak dira bi bssetan. Honenbestez, horrelaxe geratuko lirateke DU-1 eta DU-2 bssak aditz honentzat: erantzun-DU-1 Kasu azpikategorizatuak: ELA_KONP, ERG Kasu onartugabeak: ABS, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, ABL, DAT erantzun-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABS, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, ABL, DAT Azalpena Bss bakoitzeko adibide bana: (266) NATOk, bestetik, UCK gerrillaren aurkako erasoek jarraitzen duten probak badituela erantzun zuen. (EG) (267) "Beste esku sartze edo erasorik bada, Albaniako herriak indar handiz erantzungo du", esan zuen Mejdanik. (EG) Gainontzeko adibideetan, berriz, bssak nahasirik eta bestelako osagaiak ere markatuta daudela erakusten ditugu: (268) Era berean, amoroski mintzatzean berehala maitasun handia adierazten duten hitzekin erantzuten duen emakume likitsa aurrez irabazitzat jo daiteke. (EusCor) (269) EAEko probintzietako merkatuak espero baino hobeki erantzun die Euskaltelek egindako eskaintzei, eta horri esker aurrikusitakoa baino galera urriagoak izan ditu euskal konpainiak. (EG) (270) IUren aburuz, errealitateari erantzuten dio proposamenak. (EG) (271) Hondarribitarra bera izan zen hegazkinetik aurrenetakoa jaisten, eta ondoren komunikabideen galderei erantzun zien. (HARK) (EG)
(272) "Nor da?" galdetu baina inork ez dit erantzun. [NIRI] (EusCor) (273) Zureetako bakoitzari erantzuten nion nik, betiere animatzen saiatuz; baina ez zen aski zuretzat, eta hala erregutu zenidan: "Idatzidazu zerbait, baina zerbait benetakoa”. (EusCor) (274) Gobernuaren ordezkariak erantzun du 49 herrietarako eskaera bakarra egiteak ez duela balio, kontzentrazio txikiek ere baimena behar dutela, eta kontzentrazio bakoitzeko baimen bat eskatu eta arduradun bat eduki behar dela. (EG) (275) Oso mundu txikian bizi ginela, eta zuk sen edo intuizioz bazenuela susmo sendorik erantzun zenidan. [NIRI] [ZUK](EusCor) (276) EITBko zuzendariak erantzun zion [HARI] berak onetsi zuela ematea, edukia ez zela aldez aurretik hitzartu, eta dena den, gainontzeko nondik norakoak zehazterik ez zuela. (EG) ERG entitatea gizakia da oro har ((268), (271), (272), (273), (274), (275), (276)), baina horretaz gain, gizakiak baliatzen duen bitarteko bat ((269), (270)) edo gizatarte bat errepresentatzen duen entitate bat ((266)) ere izan daiteke. Hortaz, gizakia ez ezik, izaki bizigabe —gehienetan abstraktua— izan daiteke ERG. INE, INS eta SOZ beren ohiko balioetan dira onargarri. Hau da, INE kokapena nahiz modua adierazteko gai da (nahiz eta ez dugun adibiderik aurkitu), eta INSek eta SOZek, modua ((268): maitasun handia adierazten duten hitzekin, (267): indar handiz). DATen presentzia, Kasu azpikategorizatuen artean jarri ez badugu ere, nahiko ohikoa dela esan daiteke. ELA_KONP dagoen bssan DATek beti izaki bizidun (oro har gizaki edo gizaki multzo bat errepresentatzen duen entitate) bati egiten dio erreferentzia ((275), (276)); ELA_KONPik gabeko bssan, berriz, DAT entitatea gizakia ((272), (273)), gizakiren batek egindako ekintza ((269)), nahiz gauza abstraktu bat ((270)) izan daiteke. Hauetan guztietan, ekintzaren helburu gisa jokatzen duela dirudi. ABLk ERG entitatearen kokapena adieraziko luke (nahiz eta adibiderik ez dugun aurkitu). Honenbestez, esango dugu erantzunek jarduera bat adierazten duela, partaide nagusi bezala esperimentatzailea eta gaia dituela. Bssetako batean gai hori desagertu egiten da. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: DU-1: esperimentatzailea_ERG; gaia_ELA_KONP DU-2: esperimentatzailea_ERG • Datu estatistikoek agerian jartzen dute DATen presentzia nabarmena. Hau, agian, DAT Kasu azpikategorizatutzat jotzeko arrazoia izan liteke, azken batean. ELA_KONP, berriz, ez da maiztasun handiz ageri. Azkenik, ABS askotxotan ageri dela ikusten dugu. Beharbada guk gure laginean aurkitu ez dugun balio bat (ABS ageri duena — konpletiboaren lekuan—) jartzen du argitan.
(278) Sekula ez dugu honelako ontzian [HURA] [GUK] landatuko; (EusCor) (279) Oihana munduko bazter guztietatik ekarritako askotariko espeziez landatu zuten [HAIEK] fraide belarzale haiek erabiltzen zuten bera, trufa puska eta guzti. (EusCor) Esan behar da, hala ere, landatu-DU-1 bssan INErik gabeko adibideak ere badaudela: (280) Landare nagusiaren inguruan sortzen diren landaretxoak askatu edo ebaki eta landatu. (EG) (281) Garo-sail eta landatutako zuhaitzen ondoan borda ezarri du belardietan eta goimendiko basoen ondoan ola. (EusCor) Bestalde, DATek, INErekin batera agertuz gero, INE entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten du; INErik agertzen ez denean, jabetzazko harreman hori ABS entitatearekikoa da. Ez dugu, ordea, DATez osatutako egiturarik aurkitu. Landatu-DU-2 bssan, berriz, ematen du ABS entitatearekiko jabetza dela beti adierazten duena DATek. Horretaz gain, bss honetan INEk, agertzekotan, ekintzaren kokapena adieraziko luke; inoiz ere, jakina, ABS entitatearena. Gainontzekoan, eta bi bssei gagozkiola, SOZ eta INS ohiko balioetan ager daitezke, modu desberdinak adierazten, alegia; adibideetan bat ere topatu ez dugun arren. Esan behar da, landatu-DU-1eko ABS entitateak eta landatu-DU-2ko INE eta INS entitateak murritz samarra direla. Halere, erabilera hedatu baten ondorioz, badira locatum eta location bereziagoak. Ikus ondoko adibidea: (282) Izan ere, baziren, hor nonbait, berak kanguruari jaurtitzen zizkionak baino dardo eraginkorragoak, ikustezinak izan arren itua bete-betean asmatzen zutenak ... eta berak halako bat baitzuen bihotzaren erdian landaturik eta ezin kendurik. Adibide honetan dardoa da locationa eta bihotzaren erdian locatuma. Horrelako izaera berezikoak direnean, ez dugu uste landatu-DU-2ren moduko baliorik onargarri denik (*bihotzaren erdia dardoaz landatu). Aditz honetan, ikusten dugu helburuko kokapena adierazten duen osagaia badagoela, baina ez abiapuntuko kokapena adierazten duenik. Kasu hauetan (eta beste hainbat aditzetan ere ikusiko dugun bezala: kokatu, zintzilikatu, bete, jarri), badirudi ez duela axola zein den hasiera bateko kokapena —eta horregatik ezinezkoa dela agertzea— eta, besterik gabe, kokapen berria azpimarratu nahi dela. Beraz, aditz hau —eta aipatutakoak— salbuespen dira helburuko kokapena izanik abiapuntuko kokapena onartzen duten aditzen artean. Bisitatu aditzean ere horixe bera geratatzen da, baina gainera, gaia aditzean txertatuta dago, eta horrek are gehiago mugatzen du abiapuntuko kokapena ez agertzea. Beraz, esango dugu landatu aditzak kokapen-aldaketa adierazten duela, non kausa, gai ukitua eta helburuko kokapena diren osagai azpikategorizatuak. Kasuen gauzapena, berriz, bssetan ikusitakoak.
(284) Batuko grafia erabiltzen dute, hitz berriak Batutik hartzen dituzte [HAIEK]. (EusCor) (285) (...) horrek esan nahi du ikasle horiek denbora luzez ikasi dutela, eta ikasketa-plangintzarik gogorrenak hartu dituztela [HAIEK]. (EusCor) (286) Aurrekontu-ekitaldietatik hartu eta bertan gehitutako kredituak. (EusCor) (287) Bakoitzak upeletik zuzenean hartu behar du sagardoa. (EusCor) (288) Guzti hau egin eta gero, bi behatzekin muturretatik hartu [HARK] [HURA] eta beheko ezpainen kontra jarririk, haizea indarrez, zuloaren ertzaren kontra bota eta txistu ozen eta agudoa lortzen da. (EusCor) (289) Gasteizko gobernuan "ekimen politikoa kanpotik hartzen da" Rosa Diezen esanetan. (EG) ERG entitatea guk aurkitutako adibide guztietan gizakia da. ABS entitatea, berriz, orotarikoa izan daiteke, eta ekintzaren ondorioz desplazatua den gai ukitua adierazten du. Hala, ERG kausa (gizakia) dela esango dugu. ABS entitatea abstraktua denean, desplazamendua ere abstraktuki ulertu behar da ((284), (285), (286)). Eta hori nahiko maiz gertatzen da. ABLk, bestalde, gai desplazatu horren abiapuntuko kokapena adierazten du gehienetan; bidea, berriz, ezin du adierazi. Bestalde, ABS entitatearen hartze-kokagunea ((288): muturretatik hartu) ere adieraz dezake. Landatu aditzean gertatzen den antzera, abiapuntuko kokapena onartu arren, helburuko kokapena ez da agertzen; edo bederen, helburuko kokapena adierazi ohi duen ALA ez da onargarria. Beste modu batera ere ikus liteke hau: ekintzaren eragileak berak jokatuko luke helburuko kokapen gisa. Baina jarri, kokatu, zintzilikatu, bete eta landatu aditzetan planteatu dugunaren ildotik, aukera hau ez dugu aintzat hartu. Kasu hauetan badirudi ez duela axola zein izango den kokagune berria —eta horregatik ezinezkoa da agertzea—, eta, besterik gabe, hasiera bateko kokapena da azpimarratu nahi dena. Beraz, aditz hau, salbuespena dela abiapuntuko kokapena onarturik helburuko kokapena ere onartzen duten aditzen artean. Esan behar da, hala ere, ABL Kasu azpikategorizatuen artean jarri badugu ere, ez dela beti agertzen esaldian. Hori, batez ere gertatzen da ABS entitatea ez denean konkretua. Fenomeno hauengatik guztiengatik, eta ABSn ager daitezkeen entitate anitzen ondorioz, aditz honen semantika elkarraldatzeetara hurbiltzen da askotan. Guk, ordea, desplazamendu abstraktu gisa hartuko ditugu kasu horiek. Adibiderik aurkitu ez badugu ere, DATek gehienetan ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten du. Horrexegatik, DAT agertu eta ABLrik ez dagoenean esaldian, jabetza-aldaketa adierazten dela dirudi, leku-aldaketa baino areago. Izatez, ABL entitatea gizakia denean (alegia, -gandik dugunean), DATik ez da onartzen, eta ABS entitatea (normalean abstraktua) ABL entitatearen jabetzakoa da. Azken batean, DATen paper bera betetzen du; hortik euren arteko aldi berekotasun-ezintasunak. Guk, ordea, ez ditugu ABLren bi formak (-tik, -gandik) bereizten, eta ezin dugu honen berri eman. Ikus zenbait adibide:
(290) Bere gurasoengandik hartutako esperientziaz baliatuko da Jaungoikoaren errukia eta maitasuna ezagutzeko. (EusCor) (291) Baina — esaterako— Iturriagaren ipuin bat Samaniegorengandik hartutako ereduarekin erkatzen duen edonori irudituko zaio komun duten gauza bakarra ipuinaren mamia baino ez dela: (EusCor) (292) Arlo honetan eragin handia dute klima eta herrialde bakoitzeko aberastasun naturalak, baina baita herrialde aberatsengandik har dezaketen laguntza teknologikoak ere. (EusCor) Hala ere, DATekin batera ABL —ez-biziduna— ager daitekeenez hipotetikoki, desplazamenduzko balio orokor hori duela esango dugu, jabetzazko erlazio bat agerian dagoela. Hau da, ez ditugu bi kasuok osagai semantiko beraren alternantziatzat jo. Gutxiagotan, DATek helburuko kokapena (biziduna) adieraz dezake. Honelakoetan ondokoa gertatzen da: ERG entitateak kausa adierazi ordez abiapuntu adierazten du, eta orduan elkarraldatzea adieraztea pasatzen da. Hori gertatze denean, ABL ez-ohikoa gertatzen da. DATen balio bikoitz honek, hartu aditzean desplazamenduzko balioa eta elkarraldatzezkoa bereizi beharko genituzkeela iradokitzen digu (eta oro har ALA — helburuko kokapena adieraziz— onartzen ez duten aditzetan). Pasatu eta jaso aditzetan halaxe egin dugu, beroietan, aurkitu dugulako adibiderik. Hartu-ren kasuan, berriz, ez dugu aurkitu, eta bssak markatzeko garaian esan dugun bezala, ez dugu landu corpusean islarik ez duen bssrik. Bestetik, horixe da DAT Kasu azpikategorizatuen artean ez jartzeko arrazoi nagusietariko bat; hots, beti balio bera ez edukitzea eta horietako batek balio semantiko berri bat eragitea. INSek, SOZek eta INEk beren ohiko balioak adieraz ditzakete ((287): zuzenean; (288): bi behatzekin; INEk ekintzaren kokapena adierazten duen adibide bakarrean erabilera pasiboa ageri zaigu ((289)). ABS entitatearen kokapena adierazten duten adibideek, ordea, desplazamendua ez baizik eta desplazamendu horren ondoren ERGek duen edutezko zentzua azpimarratzen duela dirudi. Kasu hauetan, gainera, iruditzen zaigu ez ABL ez DAT ez direla zilegi, eta berriz, INE Kasu azpikategorizatua dela. Horregatik, beste osagai semantiko batzuk dituen beste hartu bat bezala landu dugu, bigarren bssan adierazten duguna hain zuzen (hartu-DU-2). Honenbestez, hartuk bss honetan entitate baten kokapen-aldaketa adierazten duela esango dugu. Parte hartzaile nagusi gisa kausa, gai ukitua eta abiapuntuko kokapena ditu ERGez, ABSz, eta ABLez gauzatuak, hurrenez hurren. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: hartu-DU-1: kausa [+giz]_ERG; gai ukitua_ABS; abiapuntuko kokapena_ABL
hartu-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, INE Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA, ABL, DAT Kasu onartuak: SOZ, INS Azalpena Adibideak: (293) Bere alaba lehen aldiz besoetan hartu zuenean [HARK] hark bost urte zituen. (EG) (294) Egunkariak galdekatutako beste erakunde batek, Sos Balkanesek, ez du hain garbi errefuxiatuak hemen ez hartzeko irizpide hori. (EG) (295) Ibarretxek Lehendakaritzako aretoan hartu zuen Diez, lehendakaria bake foroa eratzeko eragile sozialekin egiten ari den elkarrizketa txandaren barruan. (EG) (296) Koldo Muruak jakinarazi digunez, eurengana jada familia asko joan dira etxean errefuxiatuak hartzeko prest daudela jakinarazteko. (EG) (297) Udalek bere gain hartuko dute zabortegiak egokitzeko gastuak. (EG) (298) Izan ere, BAM distrituaren eta Hazparneko Udalaren arteko 1994ko abenduaren 20ko hitzarmenaren arabera, Hazparneko zabortegiak kostaldeko lokatzak hartu behar ditu. (EG) (299) Ingalaterran eskola ulerkorrek hezkuntza publikoko ikasleen % 85 hartzen dituzte. (EusCor) (300) Gaur egun, Nazio Curriculumak ikastetxe publikoetako 16 urte bitarteko ikasle guztien hezkuntza hartzen du. (EusCor) (301) 3.-Nolanahi ere, Autonomi Elkarteko organo aginpidedunek beren gain hartuko dituzte ihardueren zuzendaritza eta koordinazioa honako kasu hauetan: (EusCor) (302) 3. - Azpiatal honetako a) puntuan aurrikusitakoaren arabera ezarritako geografi eremuekin bat etorriz, suhiltzaileen zerbitzuaren edo etxearen iharduera-eremuak udalerri bat baino gehiago hartzen dituenean, zerbitzua antolamendu juridikoak lankidetzarako onartzen duen edozein modutara eskaintzeko era beren artean hitzartu ahal izango dute zerbitzua eskaintzera behartuta dauden udalerriek eta, hala egokituz gero, dagokion foru-aldundiak. (EusCor) Bss honetan, esan dugun bezala, ERG ekintzaren egilea da, baina ekintza horretan nolabaiteko jabekuntza edo edukitzea adierazten da, eta ondorioz, edukitzaile gisa jokatzen du; ABSk, berriz, eduki bezala; eta INEk, azkenik, ABS entitatearen kokapen zehatza adieraztne du. Hala ere, argi dagoenez, INE ez da beti agertzen. Horrelakoetan, gure ustez bere baitan edo bere gain moduko zerbait da ulertu behar dena; hau da, ERG entitatearen baitan. Hala ere, gerta daiteke esaldian ageri den INE ez izatea beti ABS entitatearen kokapena, ekintzaren kokapen orokorra baizik ((299): Ingalaterran). Halakoetan, oso ohikoa izaten da ERG ez agertzea9.
9 Horrelako egitura sintaktikoak (hau da, INEk gertakizunaren kokapena adierazten duenean eta ERGik ageri ez denean perpausean —ezta pro gisa ere—) inpertsonala egiteko beste baliabide bat direla uste dugu. Nahiz eta laguntzailean ergatiboaren marka egon, esaldian esplizitu agertzen ez den elementua ez da elipsi prozesuen bidez (hau da aurrekari baten bidez) berreskuratzen, baizik eta modu generiko batean (inpertsonalen modura, gizaki bizidun erreferentzia zehatzik gabeko bat islatuz). Hau bat dator V.2.2.1 puntuan inpertsonala egiteko dauden moduez esandakoekin. Gure ustez, ordea, guk diogunean bada azpimarragarria deritzogun xehetasun bat: INEren presentzia; badirudi, ekintzaren kokapen orokorra adierazten duen elementu hori ere beharrezkoa dela.
Azpimarratu behar da, hala ere, edukierazko zentzu hau errazago ulertzen dela ABS entitatea abstraktua denean (halaxe izaten da gehienetan), eta ERG entitatea ez-biziduna denean. ERG entitatea biziduna denean, desplazamendutik gertuago sumatzen da aditzaren balioa, baina batez ere INErik agertzen ez denean esaldian. Beraz, esaldiko INEren presentziak pisu handi samarra du aditzarekin nabarmendu nahi den balioa zehazteko garaian. Honenbestez, hartuk bss honetan entitate bat edukitzea adierazten duela esango dugu, oro har, horretarako edukitzailea, edukia eta kokapenezko elementu bat behar dituelarik, ERGez, ABSz eta INEz gauzatuak, hurrenez hurren. Esandako guztiak argi jartzen du markatu ditugun harturen bi bssen arteko bereizketa ez dela garbia, batez ere ERG entitatea biziduna denean eta bss bakoitzean azpikategorizatutzat edo onartutzat jotako Kasuak esaldian agertzen ez direnean (DAT eta ABL hartu-DU-1en, eta INE hartu-DU-2n). Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: hartu-DU-2: edukitzailea_ERG; edukia_ABS; kokapena_INE Gainontzekoan harturekin agertzen diren adibide asko eta asko Hitz Anitzeko Unitateetatik hurbilago daudela dirudi, hain zuzen hemen planteatu ditugun balio eta egituretatik kanpo daudelako, gure ustez. Askotan, ABS entitatea abstraktua izaten da, eta horrek ekartzen ditu zailtasunak inongo baliotan kokatzeko. Hitz Anitzeko Unitate Lexikal batzuek, hala ere, bigarren balioan planteatutako egituretan dute sorburua (kontuan hartu, ahotan hartu...); eta horrek, gure ustez, hartu-DU-2n planteatu dugun egitura orokorrari bermea ematen dio. Adibide batzuk: (303) gorputz hartu: Unibertso osoa bere-bere oldar batek ibilarazita dabil, eta oldar hori da banako bakoitzean gorputz hartzen duena. (EusCor) (304) tokia hartu: c) Unibertsitatean hein bat mugatua da zubererak har dezakeen tokia, orokorki, idazle batzuen testuetan edeiten eta kokatzen baita, edo zuberotar xahar zenbaitez egiten diren grabaketetan. (EusCor) (305) martxa hartu: Beherago ere deitzekotan egon gara, baina goizegi zelako edo behin martxa hartuta gelditzea gogorra delako, gelditu garenean haize katramilatsuak pakean utzi ez gaituelako .... (EusCor) (306) eguzkia hartu: Eguzki apur bat hartuko lukete, baita nik neuk ere! (EusCor) (307) neurri hartu: 1991. eta 1994. urteetan zenbait neurri hartu zituzten Verak eta Argotek. (EG) (308) atsedenaldia hartu: Hala ere, ez zait asko geratzen atsedenaldi luze bat hartzeko, nahikoa nekatuta sumatzen dut neure burua dagoeneko. (EG) 64
(309) altuera hartu: Zailena zutabeen inguruan kateatutako bi solidarioen atxiloketa izan zen, eskaladarako materialari esker hartutako altuerarengatik suhitzaileen garabi bat erabili behar izan baitzuten. (EG) (310) jai hartu: ATZOKO etapari zer kendu handirik ez da, berriro ere (lagun bakan batzuen ahalegin goraipagarria salbu) pelotoiko gizonik indartsuenek jai hartu baitzuten; (EG) (311) min hartu: Nazioarteko Garapenerako ministro britainiar Clare Shortek Milosevic eta serbiar paramilitarrak egin zituen erantzule, errefuxiatuek min hartzen badute. (EG) (312) ebazpena hartu: Arratsaldeko 16:30etan atera zen Cadizko Puerto I kartzelatik, eta gauean heldu zen Euskal Herrira hegazkinez Entzutegi Nazionaleko lehenengo eta bigarren sekzioek Esteban askatzearen aldeko ebazpena hartu zuten Preso ohiak gibeleko minbizia du, oso aurreratua, eta aske utzi ezean gose eta egarri greba hasteko asmoa zuen. (EG) (313) aterpea hartu: Legazpin aterpea hartu zutenen artean, adibidez, familia bateko aita alkoholikoa zen; (EG) (314) neurriak hartu: Esperientzian oinarrituta diote, beraz, oraingo honetan Kosovoko albaniarrei aterpea eskaintzea erabakiz gero "orduko hartatik ikasbidea atera beharko luketela erakundeek", eta zenbaitek bizi izan zuten egoera larriak errepikatu ez daitezen neurriak hartu beharko lituzketela. (EG) (315) bidea hartu: PUERTO 1 espetxeko euskal preso politikoek joan den astelehen gauerdian hartutako bideari jarraitu diote Granadako Albolote espetxeko preso politikoek. (EG) (316) jarrera hartu: Gauzak doazen bezala, ni ez nintzateke batere harrituko gerta daitezkeen indarkeria ekintzen inguruan jarrera hartzeko akordio bat lortu eta gobernu akordio bat itxiko balitz; (EG) (317) aurrea hartu: Tuterarrak 165 kilometro egin zituen tropelarren muturrari aurrea harturik, baina Zallako helmugara lehena iristeko ia aukerarik ez zuela jakinda. (EG) (318) hitza hartu: Bertan, Abertzaleen Batasuna eta Iparraldeko Eusko Alkartasuneko zein Euzko Alderdi Jeltzaleko kideek hartuko dute hitza. (EG) (319) argazkiak hartu: Fite fite aretoa bisitatu zuten, eta argazki batzuk hartu. (EG) (320) ahotan hartu: Arestian ahotan hartu egile-irakurleez —literaturaren, zeinahi literaturaren, funtsezko osagarriez — Mitxelenak duen ikusmoldea, laster xamarrean bada ere, adierazia dago. (321) kontuan hartu: Baina kontuan hartu behar dira Cossigak, Joan Pablo II Aita Sainduak, Nelson Mandelak edota John Humek egindako adierazpenak. (EG) • Datu estatistikoek agerian jartzen dute DU erabilera dela nabarmenena; Kasuei dagokienez, INEk maiztasun handia duela ikusten dugu; gainontzekoan, ABL da hurrena maiztasunean:
DIO 2,84% DIO-ins 0,77% DIO-ala 0,23% DIO-abl 2,53% DIO-abs 61,09% DIO-konp 6,79% DIO-dat 100,00% DIO-soz 0,29% DIO-ine 31,14% DIO-erg 100,00% 1.2.2 Hiru bss dituztenak A multzoa: bssak elkarren artean alternantzia A.1 Objektu inespezifikoaren alternantzia, eta ABSren eta ELA_KONPen arteko alternantzia dutenak DU laguntzailea izanik hiru balio dituztenen artean, goragoko bi egiturak—hau da, batetik, objektu inespezifikoa eta bestetik, ELA_KONP onartzen dutenak— eta ABSdun egitura onartzen dutenak ditugu. Hemen ere sortan aztertuko ditugu, desberdintasunak daudenean esplizituki azalduz. Sorta honetan sartzen ditugu ondoko laurak: entzun, ikusi, irakurri, ulertu Ulertu-ren kasuan, dena den, ez da beti erraza inespezifikazioaren aurrean gauden ala ez esatea. Aditz hauek DU-1, DU-2 eta DU-3 bssetan ondoko Kasu azpikategorizatuak eta Kasu baztertuak dituzte: DU-1 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Onartzen ez dituzten kasuak: ELA_KONP, ALA DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG Onartzen ez dituzten kasuak: ELA_KONP, ALA, ABS 66
DU-3 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ELA_KONP Onartzen ez dituzten kasuak: ABS, ALA Kasuen onartuen artean, berriz, alde txiki bat dago: Lau aditzek hiru bssetan onartzen dituzte INE, INS, SOZ eta ABL. Entzun, irakurri eta ulertu aditzek bss guztietan onartzen dute DAT; ikusik, berriz, DU-1 bssan bakarrik onartzen du DAT. Azalpena Adibideak (bssak, bereizten dituzten osagaiak azpimarratuta) (322) Azken esaldi hau entzun zuenean Vincent Baudot-en begiek bizitasun berezia hartu zuten. (EusCor) (323) Jende askok ez du entzuten ez ulertzen, baina, niretzat, hori da horretarako interes gutxi egon delako. (EG) (324) Zentralak sor ditzakeen kalteen ordain bidezkoa jasoko zutela entzun zuten [HAIEK]. (EG) (325) Ba, orduantxe bertan izan da den-dena ikusi dudanean [NIK]: hantxe zeuden, izkina batean, erdigordeta eliza ondoan musika kioskoak zertxobait ezkutatzen zituela. (EusCor) (326) Zergatik esaten dizudan guzi hau? Liburu zahar bat ikusi dudalako [NIK] haur baten eskuetan. (EusCor) (327) Baina bakoitzak bere jeinuaren arabera (bere herriaren jeinuaren), desberdin ikusten du bakoitzak, eta horretan datza herri bakoitzaren jeinu espezifikoa, tradizioan eta mitologian bere espresioa ezezik, hurrengo desarroilorako bidea finkatuta daukala. (EusCor) (328) Beraz, izaki bizien gaurko mundu osoa deskribatu berri ditugun fotosintesi- eta kimiosintesiprozesu analogoei esker mantentzen dela ikusten dugu. [GUK] (EusCor) (329) Ebanjelioak irakurtzen ditugunean [GUK], geografia eta historiarekin zerikusia duten toki, gertaera eta gizarte maila jakin batzuen aipamen zehatzak egiten dituzten adierazpenak aurkitzen ditugu. (EG) (330) Alabaren liburuan irakurri neban [NIK] [HURA]. (EusCor) (331) Liamine Zeroual lehendakariak mezu bat irakurri zion nazioari bart gauean telebistan eta irratian. (EG) (332) Hurrengo orrialdeko marrazkiei begirada bat botatzen badiezu eta arretaz irakurtzen baduzu [ZUK] alboan duten testua, erraz ulertuko duzu nola gertatzen den fosilizazioa. (EusCor) (333) Gehienek erdaraz samurrago irakurten dute. (EusCor) (334) Nik lehengo egunean egunkari batean papera eta kartoia birziklatu daitekezala irakurri neban. (EG) (335) Oraindik ere zalantzak badituzu eta gai honi buruzko guztia argi ez bazaizu geratu, ez kezkatu gehiegi, ondorengo jardueretan egindako lanekin ondo ulertuko baitituzu aipatutako kontzeptuak eta erabilitako metodoak. (EusCor) (336) Guztiarekin ere, "alderdi zaharrari" leial izaten jarraitu zuen, baina ez zuen [HARK] nazionalismo demokratikoaren krisia erabat ulertu. (EusCor)
(337) Ez zuten batak bestea ondo ulertzen. (EusCor) (338) Horrela bada, azaldutako taularen bitartez egindako aldagai honen bilakaeraren azterketa osotasun baten barruan zentzua duen gerturatze moduan ulertu behar da; (EusCor) (339) Egin dezakeguna da bere horretan laga (baina hango ohituren berri ez duenak ez luke apika ulertuko) edo nolabait kulturalki moldatu. (EusCor) (340) Elkarri ulertzen ez dioten bi pertsonaren artean bitarteko gertatzen den itzultzailea. (EusCor) (341) -Ez dizut ulertzen [NIK] [ZURI]—erantzun zion berak balearen isats hezurrerantz urrunduz. (EusCor) (342) Oraintxe ulertzen dut. (EusCor) (343) "Kontxo, ulertzen dut ba, ez diozue Lobatoni deitu? (EusCor) (344) Clovisen kasuan, oreka bat gertatu zela uler dezakegu. (EusCor) Adibideek erakusten digutenez, ERG entitatea beti da gizakia; edo baita gizatalde bat errepresentatzen duen entitatea, nahiz eta adibideetan ez agertu (adib. herri, talde...). ABS entitatea, berriz, ez da guztietan berdina. Irakurri aditzean ez dirudi izaki biziduna izan daitekeenik; beti izaki bizigabea da (eta gizaki bat agertuz gero, berez horren “lana” da irakurtzen dena). Entzunen kasuan, soinua adierazten duten espresabideak ((322): esaldi; oihu (asmatua); hitz (asmatua)) nahiz soinua ekoizten duen edozein entitate ager daiteke ABS entitate gisa (adibideetan agertu ez bazaizkigu ere, kotxe, motor... modukoak guztiz zilegi dira; baita izaki bizidunak ere: aita entzun dut korredorean). Beraz, soinu izaera hori aditzk berak ematen duela esan daiteke. Esaldi hitza bera “soinu”tzat hartzera eramaten gaituena entzun aditza da; bestelako aditz batzuekin —esaterako, aztertu edo idatzirekin—, soinu balio hori desagertu egiten da. ELA_KONP ageri zaigunean, hain zuzen, adierazpena bera da entzuten dena. Beraz, ezin esan daiteke soinua adierazten duten entitate abstraktuak bakarrik ageri direla ABSren gunean. Ikusi eta ulertu aditzetan, berriz, izaki bizigabeak ez ezik, bizidunak ere agertzen dira ABSn; ulerturen kasuan, izaki bizigabea beti da abstraktua. Gogora dezagun, bestalde, entzun eta ikusi gisako hautematezko aditzek Agentearen ezaugarri arruntaren alternantzia (L 1.2.6.1)) onartzen dutela ekintzarekiko ezintasuna edo iaiotasuna adierazten duten neurrian. Aditz hauek guztiek ELA_KONP erakusten dutenean, adierazpen perpaus bat —ekintza abstraktu bat, alegia— adierazten dute. Eta, beraz, alternantzia hau DU-1 bssa baino mugatuagoa da. INEri, INSeri eta SOZi dagokienez, beren ohiko balioak adieraz ditzakete: modua (INS: (332), (333); INE: (338)); modua, baina baliabidea/bitartekari gisakoa (SOZ: (335)). Ikusi eta Irakurri aditzetan, INEk ABS entitatearen kokalekuari zehazki ere egin diezaioke erreferentzia ((326), (330)). Eta gure ustez, baita entzunen ere (laguna entzun nuen irratian). 68
Bestetik, entzuteko erabiltzen den bitartekoa izan daiteke10: (354) Berria irratitik/telebistatik entzun dut Hala ere, ABLren zein balioren aurrean gauden, testuinguruak eta askotan ABL entitateak baldintzatuko du. Horretaz gain, DAT agertzen denean perpausean, bitarteko hau berez DAT entitatearen kokalekua da; eta normalean ez da objekturik azaltzen perpausean: (355) Irratitik entzun nion Kasu hauetan ere, ordea, testuinguruak esango digu DAT edota ERG entitatearen kokalekuari erreferentzia egiten dion, besterik ezean anbiguoa izan baitaiteke. Azkenik, ERG entitatearen une bateko kokapenaren berri ere eman dezake (nahiz eta ez dirudien oso arrunta): (356) Zurrumurrua tabernatik/herritik entzun dut Irakurri aditzean ere ERG entitatearen kokalekua adieraz dezake: (357) Manifestariak mezua udaletxeko balkoitik irakurri du Ikusi aditzean ere ERG entitatearen kokalekua adieraz dezake: (358) Partidua etxetik ikusi genuen Eta horretaz gain, ABS entitatearen une jakin bateko kokapena ere adieraz dezake, (nahiz eta hau ere ez izan oso arrunta): (359) Laguna kaletik ikusi dut Ulerturen kausuan, berriz, baliabide moduko bat adierazten duela esan daiteke, baina ez da bat ere arrunta: (360) Irakaslearen azalpenetik ulertu nuen irtenbidea DAT dugu, azkenik. Entzun eta ulertu aditzetako hiru bssetan, DATek beti izaki bizidun —ia beti gizaki— bati egiten dio erreferentzia, “entzuten” eta “ulertzen den” zer horren iturriaren balioa duelarik. Entzunen adibiderik ez dugu aurkitu, eta ulerturen guztiak inespezifikazio-kasuei dagozkie ((340), (341)). Irakurri aditzean bi balio izan ditzake DATek: bata ERG entitateak irakurketa nori zuzentzen dion adierazten duena, eta arruntena dena ((331)), eta bestea ERG entitateak irakurketa norengandik egiten duen —eta beraz iturria nor den— adierazten duena; erabilera berriagoa hauxe, eta adibiderik ez duena corpusean. Baina beti gizaki bat dela esan liteke,
10Agentearen ezaugarri arruntaren alternantzian (L 1.2.6.1) esan dugun bezala, objekturik gabeko aldaeran, entzun eta ikusi aditzek, entzuteko eta ikusteko baliatzen diren gorputz-atalak (belarriak eta begiak) onartzen dituzte ABLren gunean (adib. ez du entzuten ezkerreko belarritik; ez du ikusten ezkerreko begitik). Beraz, hauek ere nolabaiteko baliabideak lirateke. 70
beste bi aditzetan bezalaxe. Helburuaren balioa kontuan hartuta eta beste aditz batzuetan esan duguna errepikatuz, ERG esperimentatzaile ez ezik abiapuntua ere izango litzatzeke. Hala ere, DAT ez dugunez Kasu azpikategorizatuen artean jarri, ez dugu aukera hau eman osagai semantikoetan. DATen iturri balioak ezinezkoa dirudi DU-2 bssan. Ikusiren kasuan, esan dugun bezala, DAT DU-1 bssan bakarrik onartzen da. DAT entitatea biziduna denean, ABS entitatea aldean daramala adierazten da normalean; ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu corpusean (liburua ikusi diot eskuetan). Aldiz, topatu dugu DAT entitatea bizigabea den adibide bat: (361) Inork ez dio ikusten zentzurik horrelako gauza bati. (EusCor) Honako adibidean, ABS entitatea abstraktua izaki, DAT entitatearen ezaugarri moduko bat bezala ikus daiteke. Dena den, ez da erabilerarik ohikoena, eta gehiago dirudi izen batez (zentzua) eta aditzaz (ikusi) osatutako Hitz Anitzeko Unitate Lexikala. Aditz hauek, orduan, jarduera bat adierazten dutela esango dugu. Hiru bssetan ERGez gauzatzen den esperimentatzailea dago parte hartzaile nagusietako bat bezala. DU-1 bssan ABSz gauzatzen den gaia da beste parte hartzaile nagusia; DU-3 bssan, ELA_KONPez gauzatzen den gaia; eta DU-2 bssan, gaia ez da agertzen inespezifikatu egiten delako. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: entzun/ikusi/ulertu-DU-1: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ABS irakurri-DU-1: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia [-biz]_ABS DU-2: esperimentatzailea [+giz]_ERG DU-3: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ELA_KONP • Aditz bakoitzaren datu estatistikoak: Entzun: aditz honetan argi eta garbi ERG eta ABS gailentzen dira. ELA_KONP, berriz, oso gutxitan agertzen da.
Ikusi: aditz honetan, ELA_KONP maizago agertzen da, baina goian bezalaxe maiztasun handienekoak ERG eta ABS dira. Bestetik, ikusten dugu DA erabilera dezente dagoela; hori, seguruenez, erabilera inpertsonalaren isla izango da.
Ulertu: ikusi aditzean esan ditugunak baliagarri dira hemen. Aipatzekoa, hala ere, DATen presentzia txikia.
iraun-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, INE Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABS, ABL, ALA Kasu onartuak: SOZ, INS, DAT iraun-DU-3 Kasu azpikategorizatuak: ERG, INS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABS, ABL, ALA Kasu onartuak: SOZ, INE, DAT Azalpena Adibideak (bssak desberdintzen dituzten osagaiak azpimarratuta): (362) Oso etsai eta uzkur ageri ohi dira beste komunitate batzuekin, baina noizean behin lagun dituzten herrixketakoekin biltzen dira, eta hainbat egun irauten duten jaiak antolatzen dituzte; (EusCor) (363) Dena dela, txapelketa faseak hiru hilabete baino gehiago irauten duenean (adibidez, talde kiroletan)...(EusCor) (364) Elkarrekin parte-hartzeko diseinu bat sortzea eta esperientzia horrek pilota-iharduera osoan iraun dezan saiatzea (ez noizean behin). (EusCor) (365) Itsumendiko gure bizikera hark — nahiz eta tokiz aldatu— sei edo zazpi urtetan iraungo zuen. (EusCor) (366) Gerra urte hartako uztailean altxatu zen eta hiru urtez iraun zuen. [HARK] (EusCor) Iraun-DU-1en ABS da denborazko epea adierazten duena; iraun-DU-2n INE; eta iraun- DU-3n INS. Guztietan ERG entitatearen existentziaren iraupena mugatzen da. Kasu azpikategorizatuak INE edo INS direnean, ez da ohikoa izango bestelako balioak — normalean dituztenak (modua, denbora)— adieraztea. Gainontzekoan, SOZ onartuen artean jarri dugu, baina ez dirudi oso arrunta; agertzekotan baliabide-izaerako modua adieraziko luke (adibide asmatu honek erakusten digunez: zorte apur batekin, bi egun iraun dezake pilak) DATek ERG entitatearekiko jabetzazko erlazio baten berri ematen duela dirudi; baina ez da bat ere arrunta. Gerta daiteke, ordea, denbora-iraupenari erreferentzia egiten dion elementua ez agertzea perpausean. Kasu hauetan, irautea bera da nabarmentzen dena, eta INE agertzea nahiko arrunta da, baina, honakoan, gertakizunaren kokalekua adieraziz: 74
(367) Gainera, telebistak, etengabeko berrikuntzak behar izaten ditu programa bat mantendu ahal izateko, ez baita erraza izaten formatu eta protagonista berdinekin programa batek irautea. (EusCor) (368) Saia zaitez jakiten gaur egun zein herrixkatan irauten duen ikazkintzak lanbide bezala eta mapa batean adieraz ezazu non dauden herrixka horiek. (EusCor) (369) Arrunta zen buru-ehiza, haien ustez, garezurraren barruan gordetzen zen gizakiaren nortasunak bertan zirauelako, heriotzaren ondoren. (EusCor) Hala izanik, kasu hauetan denborazko osagaia inespezifikatu egiten dela esan beharko genuke. Beraz, esango dugu iraun aditzak entitate baten epe bateko iraunaldia adierazten duela, parte-hartzaile bezala ERGez gauzatzen den esperimentatzailea eta denbora — alternantziaren arabera, ABS, INE edo INS dena— dituela. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak : Iraun-DU-1: esperimentatzailea_ERG; denbora_ABS Iraun-DU-2: esperimentatzailea_ERG; denbora_INE Iraun-DU-3: esperimentatzailea_ERG; denbora_INS
• Datu estatistikoak: ERGen eta ABSren ondoren, INE ageri da maiztasun handienarekin. INSek, ordea, apenas du presentziarik.
A.3 ABSren eta ELA_KONPen arteko alternantzia, eta jarduera osagaiaren inespezifikazioalternantzia dutenak asmatu
Asmatu Asmaturi markatutako hiru bssak balio semantiko beraren alternantzia dira. Asmatu-DU-1 eta asmatu-DU-3k elkarren artean ABS eta ELA_KONPen arteko alternantzia osatzen dute. Asmatu-DU-2k, berriz, asmatu-DU-1ekin jarduera osagaiaren inespezifikazio-alternantzia osatzen du. Hala ere, ikusiko dugu asmatu-DU-2n askotan SOZ eta INE agertzen direla, eta horrek egitura sintaktiko orokorra bihurtzeko bidean jarri dituela egiturok. Ikus ditzagun lehendabizi asmatu-DU-1 eta asmatu-DU-3 batera, eta ondoren, asmatu-DU-2. asmatu-DU-1 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA asmatu-DU-3 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ELA_KONP Kasu onartugabeak: ABS, ALA Bi baliotan kasu onartuak berdinak dira: INE, SOZ, INS, ABL, DAT Azalpena Adibideak (bi bssak bereizten dituzten elementuak azpimarratuta). Esan behar da ELA_KONPekin adibide bakarra aurkitu dugula. (370) Urte haietan, Alois Senefelder alemanak litografia asmatu zuen München-en eta hau ere berehalaxe hedatu zen Europa zehar. (EusCor) (371) Nagusiek asmatu ditugu umekeriak, ez haurrek. (EusCor) (372) Hau dena gutxi balitz, gainera orain Txinoaren Entierroa izeneko ideia berri eta izugarri orijinala asmatu dute, konpletatzeko. (EG) (373) Arazoen gainetik irtenbidea asmatzeko eskatzen dizue, hala ere, gizarteak, urratsak egitea alegia. (EG) (374) Ez da ikerketa sakonik egin eta horrelakoetan beti gertatzen da gauza bera, jendeak asmatu egiten dituela gauzak. (EG) (375) Epaiketan esan zuenez, GAL erakundearen partaide zela asmatu egin zuen droga-trafikoagatik bizi osorako kartzela-zigorra betetzen ari zen Thailandiako espetxetik Espainiara eramateko — 1997ko urtarrilean estraditatu zuten Espainiara eta egun espetxean da —. (EG) ERG entitatea beti gizakia da. ABS entitatea, hemen agertu zaizkigun adibide guztietan izaki bizigabe abstraktu bat da; hain zuzen, ELA_KONPek ere, dagoeneko esana duguna 76
errepikatuz, adierazpen-perpaus bat —eta beraz, zer abstraktu bat— adierazten du. Hala ere, esan behar da adibideetan agertu ez bazaigu ere, berezko abstraktutasun hau zalantzagarria izan daitekeela zenbait kasutan (esaterako, txertoa, idazmakina... asmatu). Kasu hauetan ematen du aditzak berak ematen diola entitate horri abstraktutasuna, entzun aditzean ikusi dugun bezalaxe. Nolanahi ere, ematen du asmatu aditzean ABS entitatea ERG entitateak sortzen duela; eta, ondorioz, sortze-prozesu baten aurrean gaudela, ERG iturri eta ABS gai sortua direla. Hala ere, adibideotan sortze-zentzu hori dagoela testuinguruari esker dakigu. Izan ere, beste testuinguren batean, eta seguruenez ABSn beste entitate batzuk izango bagenitu, ‘igarri’ moduko zerbait adieraz dezakeela badakigu. Eta balio honetan ezin dugu esan sortzeprozesu bat dagoenik. Horrelako desberdintasunak ezin ditugu hautatutako baliabideez adierazi, eta gainera batzuetan testuinguru pragmatikoaren baitan daude. Beraz, ezin dugu esan asmatuk orokorrean sortze-prozesu bat aditzera ematen duenik. INEk, INSek eta SOZek beren ohiko balioak izan ditzakete. Modua, dena den, askotan baliabide eitekoa da. ABL onartutzat jo dugu, baina izatez ez da oso arrunta; ez dugu, gainera, adibiderik aurkitu. Kasu bakan hauetan kausa edo baliabide moduko bat adierazten duela esan daiteke, ulertu aditzean esan dugunaren pareko (Adibide asmatu batera joaz: azalpen horretatik asmatu genuen ariketaren soluzioa). DATek ez dirudi bat ere arrunta, eta agertzekotan ‘zerbait sortzea’ adierazten denean agertzen da, helburua adieraziz. Baina gerta daiteke ere DAT entitatea izatea ABS entitatearen sortzaile (adibiderik ez dugu aurkitu, ordea: asmakiloa asmatu dio), eta orduan, ERGek ezin du iturria izan. Gainontzean, hemen kontuan ez dugun datibo “etikoa”aren moduko zerbait adierazten duela dirudi; hau da, subjektuarekiko —ERG entitatearekiko— harreman berezi bat. asmatu-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABS, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, ABL, SOZ, DAT Azalpena Adibideak: (376) Saiatu, gogotik saiatu ziren, baina ez zuten asmatu, huts ugari egin zuten, eta hor egon zen bi taldeen arteko aldea. (EG) (377) Fernandezek asmatu egin zuen eta zelairatutako hamaikakoak lan bikaina egin zuen lehen zatian. (EG)
Saketik hasi behar da horretarako, eta ea asmatzen dudan sakearekin. (EG) (378) (379) Azken hamar urteotan Bayernek zazpi entrenatzaile izan ditu, eta Ottmar Hitzfeldekin asmatu egin du Beckenbauerrek. (EG) (380) Erabakietan asmatuko dugu edo huts eginen dugu, baina inork ezin izanen du esan ez garenik saiatu. (EG) (381) Lehenengo zatian Realekoek ez zuten asmatzen paseetan, eta ondorioz gora ez zen baloi garbirik iritsi. (EG) (382) Ez bikain aritu zirelako, nahiz eta uneka jokaldi dotoreak egin zituzten, Athleticeko jokalariek ezertan ere asmatu ez zutelako baizik. (EG) ERG entitatea, goiko balioetan bezala, beti da gizaki bat. Gainontzeko Kasuak, berriz, aritu aditzean esango dugunaren pareko, aditz honek azpian ezkutatzen duen edo inespezifikatzen duen jarduera kontuan hartuta ulertu behar direla dirudi. Adibideek erakusten diguten bezala, jarduera hori ez dagoenean esplizitu, INE eta SOZ oso maiz ageri dira. Hala izanik, INEk eta SOZek jarduerazko balio hori “eskuratu” dutela eta nolabaiteko joera sintaktiko independentea urratzen hasi direla ematen du. Hau da, sakearekin asmatu esaterakoan/idazterakoan berez “sakearekin ondo moldatzen asmatu” edo horrelako zerbait genuke. Oro bat INEri dagokionez (erabakietan, paseetan, ezertan [ondo moldatzen] asmatu). Horregatik, Kasu hauek ageri direnean, zalantza izan dugu egitura sintaktiko independente gisa eman (eta euren artean jarduera osagaiaren alternantzia planteatu), edo besterik gabe asmatu-DU-1ekiko jarduera osagaiaren inespezifikoaren alternantzian landu. Azken honen alde egin dugu azkenean. Bestalde, ez denean ABS, INE edo SOZik ageri perpausean, elementu jakineko inespezifikazio baten aurrean gaudela dirudi ((376), (377)); izan ere, testuinguruak ulerrarazten digu jokoarekin/jokoan [ondo moldatzen] moduko bat dela ezkutuan dagoena. Beraz, ikus daitekeenez, inespezifikazio hori orokorragoa edo zehatzagoa izan daiteke testuinguruaren arabera. Nolanahi ere beti nahiko zehatza dela esan daiteke, agertzen diren Kasuak azpiko jarduerarenak direlako. Azkenik, INSek, ekintza egiteko modua adieraziko lukeela dirudi. Eta SOZek eta INEk beren ohiko balioak ere izan ditzakete. Honenbestez, esango dugu orokorrean asmatuk hiru bssetan jarduera bat adierazten duela, partaide nagusi bezala esperimentatzailea eta gaia, [-konkr] gainera, dituena. Hori adierazteko goian azaldutako bssak baliatzen ditu. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: asmatu-DU-1: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia [-konkr]_ABS asmatu-DU-2: esperimentatzailea [+giz]_ERG asmatu-DU-3: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ELA_KONP 78
• Datu estatistikoak: ikusten denez, ERG eta ABS dira maiztasun handiena dutenak. INE ere nahiko maiz ageri da; SOZen presentzia, berriz, oso txikia da.
(384) Horrez gain, hitzaldi ugari ematen ditu [HARK], Zorroagako unibertsitatean joan den astean azkena. (EusCor) (385) Gezurti halakoa! Ez al zaizu aurpegia gorritzen hori diozunean, dakizularik aldez aurreko erreklamazioak zeuri aurkeztu genizkizula eta hilabetean ez zenuela erantzunik eman [ZUK], eta horren ostean hasi behar izan genuela epailearen aurreko ekintza, zeure isiltasun administratiboa jasan eta gero?. (EusCor) (386) Gipuzkoako Caritasetik jakinarazi digutenez, kontu korronteetan diru dezente bildu da jada eta eskura ere askok eman dute laguntzatxoa. (EG) Urte askoan kontzertu asko eman dut berarekin. [NIK] (EG) (387) (388) kartzeleroak, medikuak, psikologoak, irakasleak ... Medikuen asistentzia ezin da deskribatu, lotsagarria da, edozer gauzarentzat pilulak ematen dituzte [HAIEK] eta kito. (EG) (389) Jakintsuak esanda, mozorroztea errutina hautsiz gure izaera adierazteko bide ezinobea dela uste dugu eta gainera horrela beste urte guztian betiko formak gordetzen jarraitzeko indarra ematen digu [HARK] [GURI]. Jon Sarasua (Bertsolaria). (EusCor) (390) Baina hala eta guztiz ere badago Euskal Herrian halako ezaugarri diferentzial sail bat, eta hauek gure argazkiari, oraindik oso gaztea delako, ez baldin badiote ere perfil propio bat eman, ez dago inongo dudarik emango diotela denborarekin. (EusCor) (391) (...); eta orduan izan zen Ixidro anaia txikia marruka hasi zenean, karraixi bizian, narrua kendu izan baliote bezala, amatxok azkenik muturreko eder bat eman zion arte. [HARI] (EusCor) (392) Marrazkiak maite dituenez gero, paper zuria eta koloretako lapitz batzu eman dizkiot. [NIK] [HARI] (EusCor) (393) Gero Pistorius organista zaharrak paperezko pezeta, hogerleko eta bosdurokoak eman zizkidan [NIRI] horiekin batera gordetzeko, baina mesede baten truke. (EusCor) (394) Gero, lehen zeuden lekuetan eseriko dira berriro, betel hostoak mastekatuko dituzte eta gizonak sandalo ukendua eta beste esentziak emango dizkio emakumearen gorputzari. (EusCor) (395) Beso ezkerrez besarkatuko du, gizonak berak eutsiko dion kopa batean emango dio edaria [HARK] [HARI] hitz goxoak murmuriatzen dizkion bitartean. (EusCor) (396) Informazio guzti horiei sinesgarritasuna eman zien atzo Rudolf Scharping Alemaniako Defentsa ministroak, bere informazioen arabera ere Serbiak kontzentrazio eremuak sortu baititu Kosovon. (EG) (397) Alderdi politikoak asteartean bilduko dira berriro, deklarazioari baietza edo ezetza [HAIEK] ematen dioten azaltzeko. (EG) Emanek balio honetan, elkarraldatzea adierazten du. Hori dela eta, abiapuntu, gai eta helburu osagaiak ditu osagai azpikategorizatu gisa, ERG, ABS eta DATez gauzatuak, hurrenez hurren (Jo bedi eskaini aditzera, 13. or., elkarraldatzeei buruzko xehetasun gehiagotarako). ERG entitatea orotarikoa dela erakusten digute adibideek, baina askotan gizakia da. ABS entitatea ere orotarikoa izan daiteke (beharbada gutxienak gizakiak dira). DATek, normalean, gizaki bati egiten dio erreferentzia, baina bada izaki bizigabe konkreturik ere. Bide batez, esan dezagun DATik gabeko erabileretan ia gehienetan ABS entitatea zer abstraktua izan ohi dela, baina bestelakorik ere agertzen da bakanka. Gainontzeko kasuei dagokienez, INSek eta SOZek euren ohiko balioak onar ditzakete (adib. SOZ: (387)). INEk ere bere ohiko balioak izan ditzake, alegia, gertakizunaren kokaleku orokorrari nahiz ABS entitatearen kokapenari zehazki egin diezaioke erreferentzia; azken hau gehienetan gertatzen da ABS entitatea konkretua denean ((395)). 80
ABLk, adibiderik ez bazaigu azaldu ere, ERG entitatearen kokapena adieraziko luke. ALA Kasu onartugabeen artean jarri dugu. Esan behar da, hala ere, ALAk gorputz-atal bat duenean gunean, zehazki esku gorputz-atala (bestelakorik ezinezkoa dela baitirudi), onargarria dela; eta orduan DAT ere ageri ohi da. Horrexegatik jarri dugu (386) adibidea. Hain kasu espezifikoa izanik, ez dugu aparteko baliotzat markatu, eta gainera gehiago ikusten dugu Hitz Anitzeko Unitate Lexikal izateko bidean dagoen egitura bat bezala. Batzuetan, ABS entitatearen izaerak, hain maiz ageri den eta hain arrunta den DATen agerpena eragozten du. Honakoetan ere, emanekin batera ABS entitateak Hitz Anitzeko Unitate Lexikal bat osatzen duela dirudi. Eta jakin badakigu, emanek horretarako joera handia duela. Ikus adibide batzuk: (398) "Bizi dugun prozesuaren barruan, euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzeko zein euskararen aldeko mobilizazioetan pauso garrantzitsuak eman ditugu, eta hau beste bat da", gaineratu zuen HBko mahaikideak. (EG) Helburua ez zuen lortu, baina ez du amore emateko asmorik. (EG) (399) (400) Euskal Herriak du hitza lemapean ospatu nahi dugun ekitaldiari begira, euskal gizartek aurrerapausoa emango duen konfiantza osoa dugu ". (EG) (401) Hala ere, gogorarazi zuen "PPk eta PSOEk bakegintzan urratsik ematen ez badute, gaur ezinbesteko direnak, bihar ez dutela zertan izan beharrik", eta haiekin edo haiek gabe, "bakegintzak aurrera egingo duela" gaineratu zuen. (EG) Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: eman-DU-1: abiapuntua_ERG; gaia_ABS; helburua_DAT
den jarduera adierazten du. Batzuetan, halere, lekuari ere erreferentzia egin diezaioke ((403)), baina, berez, leku horretan egindako jarduera adierazi nahi dela dirudi. Kasu honetan ere, beste batzuetan esan duguna errepikatuko dugu: badirudi aditz bera dela jarduera izaera hori ematen diona INE entitateari. INSek eta SOZek modua adieraz dezakete, baina beharbada SOZek konpainia agertzea da arruntena ((404)). Beraz, emanen bss honetan jarduera bat adierazten dela esango dugu, baina zehazki denbora-epe baten barruan egiten den jarduera, parte-hartzaile nagusi bezala ERGez gauzatzen den esperimentatzailea, ABSz gauzatzen den denbora eta INEz gauzatzen den jarduera dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: eman-DU-2: esperimentatzailea [+giz]_ERG; denbora_ABS; jarduera_INE
eman-DU-3 Kasu azpikategorizatuak: ELA_KONP. Kasu onartugabeak: ABS, ABL, ALA, SOZ, DAT Kasu onartuak: INE, INS Azalpena Adibide bakarra topatu dugu honakoan, beraz, ezin zehaztasun handiegirik eman: (405) Delikadezak, sentiberatasunak, fineziak ... izuturik, hemendik ihes egin dutela ematen du. (EusCor) ELA_KONP, dagoeneko behin baino gehiagotan esan dugun bezala, adierazpenezko perpausei lotzen zaie. Hemen, hala ere, adierazpen hutsa baino ustezko adierazpena dela dirudi. Emanek bss honetan ezaugarri sintaktiko berezia erakusten du. Izan ere, aditzak DU laguntzailea erakutsi eta ELA_KONP badago ere, ez da ERGik agertzen. Badirudi subjektua berez konpletibo horretan bertan dagoela, eta batzuetan kanpora ateratzen dela (guk corpusean ez dugu aurkitu horrelakorik, ordea). Horrelako ariketa sintaktikoen inguruan asko idatzi da, eta “aditz goratzaile” gisa ezagutzen dira. Euskararen kasu zehatza, beste lan batzuen artean, Hualde & Ortiz de Urbina (2001) eta Zabalaren lanetan (Zabala, 1993) aurki dezakegu, besteak beste. Guk, besterik gabe, balio honetan agertzen diren aditz-laguntzaileei, Kasuei eta kasu hauen balio semantikoei dagozkionak interesatzen zaizkigu. INE eta INS onargarritzat jo ditugu (beharbada modua adieraz dezaketelako), baina ez dira bat ere arruntak. 82
entitatea gizatalde bat errepresentatzen duen izen bat da askotan (parlamentura; gizartera; legebiltzarrera). Gerta daiteke ere ALAren eta ABLren guneak abstraktuak izatea ((412), (413), (414)); hala, kasuotan ere, aldaketa modu abstraktuan ulertzen da. INEk, INSek eta SOZek beren ohiko balioak adieraz ditzakete (adib. SOZ: (406)). Hala ere, esan behar da INE gutxitan agertzen dela; izan ere, ABS entitatearen kokapen-aldaketa adierazten denez, gertakizunaren kokapena zehazteak zentzua galtzen du. Agertzen denean, desplazamendu-prozesu horretan gai desplazatuaren kokapena adierazi ohi du; edo baita ERG edo ABS entitateak egoteko modua ere. Ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu. DATek, ALAk bezalaxe, ABS entitatearen helburuko kokapena adierazten duela ematen du, eta beti izaki bizidun bat da. Baina hori ez da eragozpena ALArekin batera agertu ahal ez izateko perpaus berean. Horregatik, nahiz eta hasiera batean bi egiturak —DATez osatua bata eta ALAz osatua bestea— helburuko kokapen osagai semantikoaren alternantziatzat jotzeko zalantza izan, ez ditugu halakoxetzat hartu. Izatez, uste dugu bi elementu hauek elkarrekin agertzen direnean, erlazio bat dagoela euren artean: ALAk entitate desplazatuaren kokapen berria adierazteaz gain, DAT entitatearen kokapena ere adierazten du, eta horretaz gain, ALA entitatea DAT entitatearen jabetzakoa dela ematen du; adib. amari maleta etxera eraman –> ama: maletaren helburua; etxea: amaren etxea + ama dagoen lekua). Horretaz guztiaz gain, gerta daiteke osagai desplazatua DAT entitatearen jabetzakoa izatea (maleta: amaren maleta), baldin eta bestelakorik adierazten duen izenlagun posesiborik ez bada agertzen (anaiaren maleta etxera eraman dio amari). Corpusean, ordea, ez dugu ALA eta DAT batera ageri dituen adibiderik aukitu. Hala ere, DATez esan ditugunak osagai desplazatua eta abiapuntuko kokapena nahiz helburuko kokapena entitate konkretuak direnerako dirudite baliagarri; bestelako kasuetan DAT ezin dela agertu ematen du. Izatez, parlamentu(ra), gizarte(ra), legebiltzarr(era) eta gisa honetako entitateek, aipatu ditugun bi helburu motak batera dituztela ematen du (helburuko kokapena, eta kokapen horretan dagoen jendea). Gauza da askosaz ere arruntagoa dela bata edo bestea (ALA edo DAT, alegia) agertzea esaldian. Hau gertatzen denean, desplazamenduzko balioa eta elkarraldatzekoa nahastu egiten dira (ikus, 13. or.an, eskaini aditzean esan duguna bi balio semantiko hauei buruz). Horregatik dira mota honetako aditzak desplazamendua eta elkarraldatzea sintaktikoki gutxien bereizten dituztenak. Guk, hala ere, eraman bezalako aditzen DATi beste ñabardura batzuk ikusten dizkiogu, eta berez aditzaren semantikan nabarmentzen dena ALA dela kontsideratuko dugu, DAT aukerazkotzat joz. Hortaz, esango dugu eraman aditzak bss honetan leku-aldaketa bat adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala, ERGez gauzatzen den kausa, ABSz gauzatzen den gai ukitua,
ALAz gauzatzen den helburuko kokapena eta ABLz gauzatzen den abiapuntuko kokapena edo bidea dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: eraman-DU-1: kausa_ERG, gai ukitua_ABS, helburuko kokapena_ALA, abiapuntuko kokapena / bidea_ABL
Hirugarren balio honetan, goiko balioan azpikategoriztzen, baztertzen eta onartzen diren Kasuak berdinak dira, baina honakoan ABSk denborazko tarte bat adierazten du, eta orduan jarduera edo lekua adierazten duen beste osagai bat ageri da, INEz gauzatua. Hala ere, lekua agertzen bada ere, leku horretan egiten den jarduerari egiten dio erreferentzia. Hala, ERG jarduera horren esperimentatzailea da. Oro har gizakia da, eta halakoxea ez denean ((426)), jarduera agertzea ezinezkoa dirudi, hain zuzen ERGek duelako jarduera izaera hori. Hori dela eta, beharbada, esperimentatzailea eta jarduera osagaiak osagai sintaktiko berean (ERGen) adierazten dituen egitura gisa proposatu beharko genuke11. ABSk denbora adierazten duenez, entitate abstraktu bat da beti. Hala ere, batzuetan aditzaren balio honek berak ematen dio denboratasuna, nolabait esateko ((426): ibilbide ezin hobea); fenomeno hau errepikatuz goaz aditz desberdinetan zehar. ERG entitatea, berriz, orotarikoa izan daiteke. Beraz, bss honetan, denbora iragatezko jarduera bat adierazten dela esango dugu, partehartzaile nagusi bezala, denbora pasatze hau esperimentatzen duen esperimentatzailea — ERGez gauzatua—, denbora —ABSez gauzatua—, eta jarduera —INEz gauzatua— dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: eraman-DU-3: esperimentatzailea_ERG, denbora_ABS, jarduera_INE • Datu estatistikoek agerian jartzen dute ERG eta ABSz gain, ALAk maiztasun handia duela; desplazamenduzko balioa nagusitzen den seinale. Bestalde, azpimarragarria iruditzen zaigu ABLk duen maiztasun txikia; datu estatistikoek garbi adierazten dute ABLk desplazamenduzko prozesuan garrantzitsua izan arren, ez dela sintaktikoki ALA bezainbeste gauzatzen. Horrek etorkizunean gure markaketa-sistema egokitzea beharrezkoa izan daitekeela iradokitzen digu, ez baitirudi zilegi ABL eta ALA maila berean jartzea.
ABLk, berriz, ABS entitatearen hasierako kokalekua (esan dugun bezala, batzuetan abstraktua) adierazten du, baina hau ere ez da oso maiz agertzen. Horretaz gain, bidea ezin duela adierazi ematen du. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek ohiko balioak adieraz ditzakete. INE, aldiz, ez da ohikoa, eraman aditzean esan dugun bezala, entitate baten desplazamendua adierazten den ekintza batean ekintzaren kokapenari buruzko informazioa ematea ez delako oso arrunta. Eta agertzen denean, ABS entitatearen kokapena adierazten du. Ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu. Azkenik DATi dagokionez, eta hemen ere adibiderik gabe, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten duela ematen du. Beraz, esango dugu jaso aditzak bss honetan norabide jakineko kokapen- nahiz egoeraaldaketa adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala, ERGez gauzatzen den kausa, ABSz gauzatzen den gai ukitua, ALAz gauzatzen den helburuko kokapena eta ABLz gauzatzen den abiapuntuko kokapena dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak : jaso-DU-1: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; helburua_ALA; abiapuntua_ABL
motak batera agertu (ALA eta DAT, alegia); horrexegatik banatu ditugu goiko balioa eta hau. Ildo beretik, nahita jarri dugu helburua —eta ez helburuko kokapena—, elkarraldatzeak desplazamenduetatik bereiztearren, dagoeneko aipatu dugun bezala. Gainera, ALA onartzen ez den bezalaxe, honakoan ez da gora moduko norabidea ulertutzat eman behar, eta horretaz gain, ABSren gunea askotan izaki abstraktu bat da. ABS entitatearen abiapuntu gisa jokatzen duena, berriz, ABL dugu. Goiko balioan bezalaxe, INSek eta SOZek euren ohiko balioak adieraz ditzakete, eta INE, zilegi bada ere, ez da arrunta. DATi dagokionez, balio honetan ez dirudi oso ohikoa, eta agertzen denean, ekintza zuzentzen zaion entitatea —alegia, helburua— adierazten du. Horrelakoetan, orduan, badirudi, bi helburu daudela jokoan, bata —ERG— bitarteko gisa jokatu duena, nolabait esatearren, eta bestea —DAT— ekintzaren azken helburua litzatekeena. DATik agertzen ez denean, berriz, helburu bakarra genuke. Beraz, esango dugu jaso aditzak bss honetan entitate baten elkarraldatzea adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala, ERGez gauzatzen den helburua, ABSz gauzatzen den gaia eta ABLz gauzatzen den abiapuntua dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jaso-DU-2: helburua [+giz]_ERG; gaia [-biz]_ABS; abiapuntua_ABL
(445) Guk hemen [HURA] jaso ez badugu ere, bigarren ahapaldiko lehen zatian, eta horren parez, hirugarren estrofako erdigunean ageri den " beti lez" motibo hori, poetaren nahiaren adierazpide nabarmena da. (EusCor) Hirugarren balio honetan INE jarri dugu Kasu azpikategorizatu bezala. INE honek ABS entitatearen kokalekua adierazten du —beti izaki bizigabe bat dena—, eta horretaz gainera, ERG entitatearen zati bat izan ohi da; alegia, ERG eta INE entitateen artean oso-parte harremana sortzen da. Hala izanik, aditzak edutezko balio bat hartzen du, eta horregatik ez dira goiko balioetan ikusi ditugun ABL, ALA eta DAT zilegi (nahiz eta edukitze horretara iristeko desplazamendu bat egitea beharrezkoa izan den). Esan behar da, ERG entitatea gehienetan izaki bizigabe bat dela, baina batzuetan gizakia ere bada. Orduan, INE eta ERG entitateen arteko harremana ez da oso-parte gisakoa, baizik eta jabetzakoa ((445)). Jakina, INErik agertzen denean, goiko balioekiko anbiguo izango da. Hala ere, badirudi, INErik agertu ez eta ERG entitatea gizakia denean, hartu-DU-2ren aurrean egongo garela gehienetan. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek beren ohiko balioak izan ditzakete. Honenbestez, esango dugu, balio honetan, jaso aditzak entitate bat edukitzea adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala ERGez gauzatzen den edukitzailea, ABSz gauzatzen den edukia eta INEz gauzatzen den kokapena dituela.. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jaso-DU-3: edukitzailea_ERG; edukia_ABS; kokapena_INE • Datu estatistikoak: Badirudi aditz honetan (eraman aditzean ikusi dugunaren antzera), ABLk eta, baita ALAk ere, desplazamenduzko prozesuan garrantzitsuak izan arren, ez direla sintaktikoki askotan gauzatzen. Edo bestela, pentsa daiteke jaso askozaz gehiagotan agertzen dela elkarraldatze edo edutezko aditz bezala desplazamenduzkoa baino.
1.2.3 Lau bss dituztenak Argitu eta ikasiren bssak elkarren artean alternantziak osatzen dituzten aldaerak dira. Ekarrirenak, aldiz, balio semantiko desberdinei dagozkio. A multzoa: bssak elkarren artean alternantzia
(450) Euskal Herri osorako balio duten gauzak ez ditugu hemen argituko. [GUK] (EusCor) Nolanahi ere, hiztegiek argitzen dituzte horrelako zalantzak. (EusCor) (451) (452) Hitzaldi labur baten bidez liburuaren gora-beherak azaldu zituen, irainen bilduma bat zela argituz. [HARK] (EusCor) (453) Frantziar argitarapenean, Cannon-ek argitzen du Bernard izan zela lehena barne-ingurunearen egitekoa azpimarratzen, organismoan egoera egonkorrak ezarri eta mantentzeko. (EusCor) (454) - Eskolako lagun bat — erantzun nion nik, mutila ez baina neska zela argitu gabe [NIK], amak bere ohiko erretolika bati ekiten zion bitartean. (EusCor) Bi balio hauetan entitate baten argitzea adierazten da: lehendik argitua ez zegoena ekintza burutzean argitua gertatzen da; egoera-aldaketa bat, azken batean. Horretarako, ERG — ekintza egiten edo eragiten duena— eta ABS edo ELA_KONP —argitua dena— ditu kasu azpikategorizatu bezala. Argitua den osagai hau azalera fisiko bat izan daiteke, baina baita gauza abstraktu bat ere. Hala, INSek eta SOZek, ERG entitateak erabiltzen duen tresna edo baliabidea adieraz dezakete (adib. INS: (446)), baina baita ekintza egiteko modu orokorra ere. ABS entitatea fisikoa denean, askotan adierazten du tresna INSek. Esan behar da, bestetik, tresna ERGek berak ere adieraz dezakeela, eta jakina, orduan tresna/baliabide balio hauek ez dira beste kasuez agertzen. Gure ustez, tresna/baliabide hauek ERGez gauzatuak agertzea zilegi da, gizakiak asmaturiko makinaria baten indarrez berezko funtzionamendua duten entitateak direlako. Gainontzerakoan, gehienetan gizakia da; edota bestela gizakiak sorturiko zerbait ((451): hiztegiek). ELA_KONP ageri zaigunean, jakina, “argitzen dena” abstraktua da ezinbestean. Gainontzeko Kasuei dagokienez, DATek ekintza nori zuzentzen zaion adierazten du, helburua, alegia. Hala, ERGek abiapuntu gisa ere jokatzen du DAT horren presentzian. INEk bere ohiko balioak adieraz ditzake. ABLk ERG entitatearen kokalekua adieraziko luke, baina ez da oso arrunta (adibiderik ez dugu aurkitu), are gutxiago ABS entitatea abstraktua denean. Beraz, esango dugu argitu aditzak bi bss hauetan egoera-aldaketa bat adierazten dutela parte-hartzaile nagusi bezala, ERGez gauzaturiko kausa eta ABSz edo ELA_KONPez gauzaturiko gai ukitua dituztela. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: argitu-DU-2: kausa_ERG; gai ukitua_ELA_KONP argitu-DU-1: kausa_ERG; gai ukitua_ABS
argitu-DU-3 Kasu azpikategorizatuak: ABS: eguna. Kasu onartugabeak: ERG [eguzkiak], ALA, ABL, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Adibideak: (455) Eguna argitu zuen. (EusCor) (456) Eguna argitzean gutxitu egiten zitzaidan beldurra, ez zuen hain izugarria ematen heriotzak. (EusCor) dagokiona. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: argitu-DU-3: [kausa: eguzki_ERG]; gai ukitua: egun_ABS
(457) Inguruko etxeetako ganbaretan etzan ziran, eguna argitu zuen arte. (EusCor) Bss honetan ez zaigu ERGik agertzen. ABSn, berriz, guztietan eguna ageri da. Hortaz, argi dago oso erabilera murritza dela hau, eguraldi kontuei dagokiona. Hain zuzen ere, agertzen ez den ERG horren azpian berez eguzkia(k) ulertutzat eman behar dela esan ohi da. Halaxe bada, hemen objektu jakineko inespezifikazio-kasuaren aurrean egon beharrean, subjektu jakineko inespezifikazioaren aurrean geundeke. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INS eta SOZ gertaera gauzatzeko modua adieraz dezaketela dirudi (adibiderik ez badugu topatu ere). INE ere ager daitekeela esango dugu, gertaeraren kokalekua adieraziz, baina ez dirudi bat ere arrunta. Beraz, balio honetan, berez, egoera-aldaketa bat gertatzen da, baina item edo hitz mailako zehaztapenak izanik, oso eremu mugatuetan erabiltzen den egoera-aldaketa: egunari argitu-DU-4 Kasu azpikategorizatuak: bat ere ez. Kasu onartugabeak: ERG [eguzkiak], ABS [eguna], ALA, ABL, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Adibideak: (458) Goiz hontan, lo arin batetarik landa, Ailande jaiki da argitu beno lehen. (EusCor) 96
(459) Oihaneala heltu beno lehen, argitzen hasi badu, lanapea tinkago da eta goiza nabartzen du. (EusCor) Laugarren bss honetan ez zaigu ez ERG ez ABS agertzen. Balio hau ere oso murritza dugu eta eguraldi kontuei lotua dago. Kasu honetan, dirudienez, ez da bakarrik ERG entitatea ulertutzat eman behar, baita ABS entitatea ere; kasu hauetan, eguzkiak eta eguna, hurrenez hurren. INE, INS eta SOZ oso gutxitan agertuko direla dirudi.
Adibide bat aurkitu dugu, hala ere, zalantzazkoa iruditu zaiguna: (460) Eman dezagun, hilargiak leihotik [HAIEK?] argitua haien gorputzen biluztasuna elurrorein andana bat baino ederragoa da. (EusCor) Hemen eguzkiren ordez hilargi ageri zaigu, argi-indar naturala eman dezakeen izadiko elementu gisa. Kasu honetan, ordea, ez du ematen eguna eman behar denik ulertutzat, baizik eta “norbaitzuk” argitzen dituela dirudi. Ikusten dugu, gainera, bestelako elementurik ere agertzen dela: leihotik, argitze horren bidea edota ilargiaren kokaleku imajinarioa adieraziz. Hala izanik, argitu-DU-1en barruan lekutzeko moduko adibide eta balioa genuke. Beraz, balio honetan ere, berez, egoera-aldaketa bat gertatzen dela esango dugu; hau ere oso eremu mugatuetan erabiltzen dena: egunari dagokion eremura. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: argitu-DU-3: [kausa: eguzki_ABS]; [gai ukitua: egun_ABS] • Datu estatistikoak: Maiztasun handienekoak ERG eta ABS dira. Ondoren, ELA_KONP.
Azalpena Ikusten denez, denak alternantzia izan arren, Kasu onartuen artean aldeak daude; batean onargarri dena, beste batean baztertu egiten da. Kasu berak onartzen dituztenak ikasi-DU-1 eta ikasi-DU-3 dira; beste biak, berriz, mugatuagoak dira. Adibideak (bssak bereizten dituzten osagaiak azpimarratuta): (461) Bigarren mailako hezkuntzan zientziak, matematikak eta hizkuntzak ikasle gutxik ikasten zituztela behatu zen, eta horretan ikusi zen beste herrialdeen aldean Ingalaterrak zeukan garapen ekonomiko urriaren kausa. (EusCor) (462) (463) Lanestosako Herri Eskolan ere ikasle gehienak D ereduan ikasten dute, izan ere 15 ikasleetatik 11 eredu honetan daude. (EusCor) Urte askotan, materia formaz alda daitekeela baina kantitateak, osotara, beti berean irauten zuela ikasten zuten ikasleek. (EusCor) (464) "Parrandan ikasi ere gurekin egingo dek". (EusCor) Entzun, ikusi, irakurri eta ulertu aditzetan ikusi dugun bezala, aditz honetan bada entitate bat, ERGez gauzatua, ekintza egiten eta esperimentatzen duena; hiru bssetako hiru Kasu azpikategorizatuek esperimentazio horretan beharrezkoa den gaia adierazten du. Aditz honen kasuan ere adibide guztietan gizakia da ERG entitatea; hala ere, izaki bizidunak ere zilegi dira (animaliak batez ere). Gaia, entitate abstraktu bat da beti: ABSk eta INEk jarduera moduko zerbait adierazten dute; ELA_KONPek adierazpen-perpaus bat, eta honenbestez, jarduerazko ekintza bat. Ikasi-DU-2k, berriz, esan dugun bezala, zeozer jakina — batxillergoa, ikasgaia— adierazten du; hau ere, ezken batean, jarduera bat. Hala, esango dugu, ekintzan parte hartzen duen beste osagai hau entitate abstraktu bat izateaz gain, jarduera bat dela. Jarduera osagai semantiko hau erabili dugu eman-DU-2 eta eraman-DU-3 balioetan ere. Egia da, bestalde, ikasi-DU-1ko ABSren eta ikasi-DU-4ko INEren guneak ez direla hitz berak (eta, beharbada, esan beharko genuke ezin direla hitz berak izan); baina sintagma osoaren balioa kontsideratuta, biak jarduera bezala jartzea eta osagai semantiko horren bitartez biltzea zilegi dela iruditzen zaigu. Gainontzeko kasuei dagokienez, INSek, SOZek eta INEk —azken hau Kasu onartuen artean dagoenean— beren ohiko balioak izan ditzakete. Baina, INSek, horretaz gain, entzun, ikusi, irakurri eta ulertu aditzetan ikusi dugun bezala, zertaz adieraz dezake. Baina bere jokaera ulerturen parekoa dela dirudi. Hots, INSek balio hori erakusten du batez ere inespezifikazio kasuan eta neurriaren berri ematen duen elementuren bat ageri denean (adibiderik aurkitu ez dugun arren Asko ikasi dut informatikaz moduko esaldiak ditugu gogoan). Kasu hauetan, dena den, inespezifikazio jakinaren aurrean gauden (alegia, [ikasgaia/batxillergoa]) ez dago argi. Badirudi INSekin ageri den osagai hori dela jarduera adierazten duena, baina nolabait inespezifikatzen den jarduera orokorrago baten espezifikazio gisa. Fenomeno argia ez denez, aipatu baino ez dugu egin.
DAT, onargarria denetan, oso bakanki agertzen da. Azaltzekotan, beti gizaki bati egiten dio erreferentzia, eta “ikasten” den zer horren iturria adierazten du; ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu. ABLrekin aurkitu dugun adibide bakarrean ere gizakia da oinarrian dagoen izena, eta hala izanik, DATek bezalaxe, ikasten denaren iturria adierazten du: (465) Zer ikasi beharko lukete gaurko itzultzaileek gure literatura klasikoko itzultzaileengandik? (EusCor) Kasu honetan, orduan, DATekin batera ezin dela agertu dirudi, eta, hortaz, elkarren artean alternantzia bat osatzen dutela. Hala ere, INE entitatea izaki bizidun bat izan beharrean DAT entitatearen jabetzakoa edo sortzezkoa den zerbait (liburu, esaterako) bada, bi Kasu hauek batera agertzea zilegi da. Honenbestez, ABL eta DATen arteko aldi berekotasun-murriztapen hauek gunea gizakia denean gertatzen da; alegia, -gandik Kasua dugunean. Eta guk bereizketa hori ez dugu egin. Azkenik, aipatu behar dugu, ikasten denaren iturri balio hau INEk ere adieraz dezakeela, gunearen arabera. Horrlakoetan, hortaz, INEk ez du ekintza kokapena adierazten, baizik eta ikasten den zer horren kokalpena, eta orduan, iturri eitea hartzen du. Ikus adibidea: (466) Sorginkeria zenbait liburutan ikas zitekeela ere uste zuten. (EusCor) Beraz, argi dago ikasten denaren iturria hiru Kasuk —DAT, ABL eta INEk— adieraz dezaketela, desberdintasuna gunearen agertzen den entitatearen izaera semantikoa dela: DATen eta ABLn gizakia da, eta INEn leku fisikoa, nolabait esatearren. Honenbestez, esango dugu ikasi aditzak jarduera bat adierazten duela. Parte-hartzaile bezala, esperimentatzailea eta jarduera osagaiak dituela; lehena ERGez gauzatzen da eta bigarrena batzuetan ABSz, beste batzuetan ELA_KONPez, eta beste batzuetan INEz. Balio batean ez da jarduerazko osagairik agertzen, inespezifikazio jakinez ulertutzat ematen baita. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: ikasi-DU-1: esperimentatzailea [+biz]_ERG, jarduera_ABS ikasi-DU-2: esperimentatzailea [+giz]_ERG, [jarduera: batxillergo/ikasgai_ABS] ikasi-DU-3: esperimentatzailea [+biz]_ERG, jarduera_ELA_KONP ikasi-DU-4: esperimentatzailea [+biz]_ERG, jarduera_INE • Datu estatistikoak: ERG eta ABS dira gailentzen direnak aditz honetan. ELA_KONPek badu presentziarik, eta INEk ere bai.
Honenbestez, esango dugu ekarri aditzak bss honetan entitate baten kokapen-aldaketa adierazten duela, ERGez gauzaturiko kausa, ABSez gauzaturiko gai ukitua, ALAz gauzaturiko helburuko kokapena eta ABLz gauzaturiko abiapuntuko kokapena edo bidea dituela. Horretaz gain, hona elementu deiktikoa duela kontuan izan behar da. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: ekarri-DU-1: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; helburuko kokapena_ALA; abiapuntuko kokapena / bidea_ABL
ekarri-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, DAT Azalpena Adibideak: Horrek nahitaezko ondorio bat dakar: (EusCor) (484) (485) Eta horrek ze ondorio dakar? (EusCor) (486) Ekaitzak gaua zekarrela zirudien, baina eguzkiak izango zuen denbora eguna alaitzeko. (EusCor) (487) Aipatu Man Rayk eta surrealistek askatasuna ekarri zuten, Cocteau-k zinemarako idatzi zuen eta zuzendaritzaren nekeak hartu zituen, Maiakovski gidoilari eta aktorea izan zen… (EusCor) 20. Gehiegi edateak ondorio txarrak ekar ditzake. (EusCor) (488) (489) Eta iritzi-desberdintasun horrek pertsonen arteko eztabaida dakar, hau da, ez-eta-bai aritzea: (EusCor) (490) Zigorrak gogortasuna dakar. (EusCor) (491) Urratu den betekizun edo arau horrek ongi juridiko bat babesten zuen, eta urrapenak ongi juridiko horren galera ekarri du. (EusCor) (492) Goupil galeristak erosi zuen obra hori, eta horrek ere diru-sarrera ederrak ekarri zizkion. [HARI] (EusCor) (493) Berdintasunak beste zenbait aldaketa ere ekartzen dio, halabeharrez, lengoaiari. (EusCor) (494) Eta euskaraz idatzi badu ere, euskaldunok elebidun izan behar garela erantsiz, eta erdarari begirune handia ekarri [GUK] behar diogula ohartaraziz. (EusCor) (495) Badirudi ikasketa plan berriak atzerakada ekarri diola euskarari. (EusCor) (496) Zein abantaila ekarriko dio erreformak Gizarte Segurantzari? (EusCor) 104
Batzuetan ez dirudi ekarri aditzak kokapen-aldaketa adierazten duenik. Goiko balioan esan dugun bezala, ABS entitatea abstraktua izan daiteke, eta orduan kokapen-aldaketa ere abstraktuki ulertu behar da. Horrelakoetan ABL agertzea ez da bat ere arrunta. Baina zenbait kasutan arrunta gabe, ezinezkoa da, izatez, sortze-prozesu bat adierazten delako berez, eta ez desplazamendua. ABS, nolabait esateko, gai sortu bat da, eta ERG horren iturria; gehienetan abstraktua eta bakanki gizakia dena. Hori horrela izanda, alegia, ERGek iturria adierazten duelarik, ABLk bere ohiko balioa —abiapuntuko kokapena— adierazteko gaitasunik ez izatea ulergarri gertatzen da. Vázquez et al.-ek (2000) honen antzekoak diren aditzak sortzezkotzat jotzen dituzte. Autore hauek dioten bezala, aditz hauek, normalean, kausatibotzat jotzen dira. Sorkuntzazko balio hau izanik, ordea, kausatasunak, gure ustez, garrantzia galtzen du, eta sortze zentzua gailentzen da. Ikus autore hauen hitzak: Otros verbos que consideramos de creación son los llamados predicados causales, como por ejemplo provocar o causar. Vázquez et al., 2000: 163 Substantzia/Iturria alternantzian esan dugunarekin bat gatoz, bestalde (L 1.1.3). Horretaz gain, honakoan helburua beti DATez gauzatzen da; hots, ALA ezin ager daitekeela ematen du. Helburu hau agertzen denean, iturria adierazten duen ERGek abiapuntu gisa ere jokatzen du, elkarraldatzeetan aurkitzen dugun egituraren parekoa suertatuz. Hala ere, guk ez dugu DAT Kasu azpikategorizatu gisa jarri eta ez dugu aukera hau eman osagai semantikoetan. Gainontzerakoan, INSek eta SOZek, modua adieraz dezakete, modu hau gehienik ere baliabide moduko bat izan daitekeela; baina, ez dira oso arruntak. INE ere ez da oso arrunta. Alde batetik, ABS entitatearen kokapena nekez adieraziko du, hau abstraktua izanda. Bestetik, INE agertzen bada, DATek ezin duela agertu dirudi, azken batean, biak pareko balioa adierazten dutelako (galera ekarri du lantegian; galera ekarri dio lantegiari). Honenbestez, esango dugu ekarri aditzaren bss honetan sortze-prozesu bat adierazten dela, parte-hartzaile nagusi bezala ERGez gauzatzen den iturria eta ABSz gauzatzen den gai sortua dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: ekarri-DU-2: iturria_ERG; gai sortua_ABS
desplazatzen den bitartean. Hala ere, desplazamendua ez da nahitaez gertatu behar, eraman aditzean ikusi dugun bezala. Ekarri aditzean beharbada arraroagoa gertatzen da, baina zenbait hizkeratan, Pasaiakoan esaterako, mugimendurik gabeko edute zentzu hori erabilera guztiz berezkoa da. Ikus Pasaiako hizkera (Agirretxe et al., 1998) liburutik hartutako ondoko adibidea (197. or.): (503) Suk ez al dakisu arrandeya nun tzekarren? Azkenik, INS eta SOZ ez dira arruntak, eta agertuz gero, ABS entitateari erreferentzia egiten diote bateratasun edo konpainia adieraziz ((500)) Beraz, esango dugu, ekarrik bss honetan edukitzea adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala ERGez gauzatzen den edukitzailea, ABSz gauzatzen den edukia eta honen kokapena, INEz gauzatua, dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: ekarri-DU-3: edukitzailea_ERG; edukia_ABS; kokapena_INE
ekarri-DU-4 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, ALA Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Adibideak: Hori eginda, ideiak paperera ekartzea da hurrengo urratsa. (EusCor) (504) (505) Sofrimen hutsaren sinbologi kristau negarti hori alaitu eta [HURA] bere zinezko neurrira ekarriz gero, euskal harria, haritza, edo burnia baino benazkoago eta neurrikoago iruditu izandu zait beti elorri erne zaildu hori. (EusCor) Laugarren eta azken balioa ALAk erakusten duen balio bereziagatik markatu dugu. Badirudi, emaitza moduko zerbait adierazten duela, nolabait ABS entitatearen egoera berria aditzera emanez. Entitate honek ezin du biziduna izan. Kasu honetan ABL eta DAT ezinezkoak dira, eta INE, INS eta SOZ beren ohiko balioetan ageri dira. Erabilera hau, dena den, oso mugatua da, eta corpusean oso adibide gutxi aurkitu ditugu. Beharbada azter zitekeen desplazamendu abstraktu bat bezala, baina gure ustez ABL eta DAT ezin onartzeak asko desberdintzen du hartatik. Bestalde, jo genitzakeen Hitz Anitzeko Unitate Lexikal gisa (paperera ekarri, neurrira ekarri), baina uste dugu egitura orokorragoa badela, eta ekarrik egoera-aldaketa adierazteko gaitasuna ere baduela, nolabait.
Horregatik esango dugu ekarrik bss honetan egoera-aldaketa adierazten duela, partehartzaile nagusi bezala, ERGez gauzatzen den kausa, ABSz gauzatzen den gai ukitua eta ALAz gauzatzen den helburuko egoera dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: ekarri-DU-4: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; helburuko egoera_ALA • Datu estatistikoak: Datu estatistikoek ERG eta ABSren maiztasuna jartzen digute agerian. Azpimarragarria da, ALA Kasu azpikategorizatua den arren, ez dela eraman aditzean bezain maiztasun handikoa. Honek, seguruenez, erlazio oso estua du elementu deiktikoa bere semantikaren baitan izatearekin, beti ere ekarri-DU-1ez ari garela. Gerta daiteke, bestela, gainontzeko bssek ere maiztasun handia izatea eta, ondorioz, ALA ez hainbestetan agertzea.
2 DA laguntzailea bakarrik onartzen duten aditzak 2.1 Bss bakarrekoak Aditz bakarra dugu sorta honetan: 108
Loratu loratu-DA-0 Kasu azpikategorizatuak: ABS Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, DAT Azalpena Adibideak: (506) Hori egiteko errefusaren mendean zegoen bere bizitza, eta Johnen bihotz ezkutua gaiztotasun hartan loratu zen, bekatu hark ezustean harrapatu zuen eguna arte. (EusCor) (507) Egia da, halaber, perfilez etzanda eta lo gozoan ikusi nuenetan nabari izan nituela nigan maitasun sentimendurik ederrenak, eta haren aurpegi naroan, bekainak, sudurra, ezpainak laztantzeko gogoari eutsi behar izaten nion, samurtasuna gainezka, begietan malkoak loratzen zitzaizkidala. [NIRI] (EusCor) (508) taupadak neurritsuagoak ziren eta, aleak lur oparo hezetuan eta sakon goldatuan bezala, pentsamendu sortak bizkor eta adorez hazten ziren bihotz barruan, gozo eta eder loratzen ziren hitzak, soinuen indarrak ernaldurik. (EusCor) (509) Baltasar, zirkua kangururik gabe geratu zelako, baita Zotzengan loratutako bere amets hark mutilarekin nola edo hala lotzen zuela uste zuelako ere... (EusCor) (510) - DATORREN urtean beteko dira 25 urte Gabriel Aresti hil zela, baina ez da ordura arte itxaron behar haren omenezko ekimenak loratzen hasten ikusteko. (EG) Ikus dezakegunez, adibideok ez digute erakusten loratu aditzaren jatorrizko erabileran espero izatekoak diren elementuak; hau da, ‘landareak loratze’ zentzuan beharko genituzkeen horiek. Horren aldean, hedatutzat jo genezakeen beste balioaz ageri zaigu aditz hau adibide guztietan. Corpusak argi jartzen digu, beraz, aditz baten jatorrizko erabilera ez dela guk uste bezainbestetan agertzen. Jakina, honek zerikusi handia du hautatzen den corpusarekin. Argi dago aditz hau bere berezko balioan agertzeko corpusak orokorra baino gehiago arlo berezitu bati erreferentzia egin behar diola, botanikari, izadiarekin zerikusirik duen bati, esaterako. Hala, arlo horretako testu batean agertzen ez denean hartzen duen balio orokorra, bere berezko baliotik aldentzen dena dela dirudi. Gauzak horrela, testuetan azaldu zaizkigun entitateak anitzagoak dira. ABS entitatea, gehienetan, izaki bizigabe abstraktu bat da ((508): hitzak, (509): ametsak, (510): ekimenak) baina badira izaki bizigabe konkretuak ((507): malkoak) edota konkretuak izanik ere modu abstraktuan erabiltzen direnak ((506): bihotz ezkutua). Argi dago loraturen berezko balioari begira jarrita, loratzen diren landareak bakarrik izango liratekeela ABS entitateak. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk badirudi, aditzaren balioa jatorrizkoa nahiz hedatua izan, antzeko joera erakusten duela. Izan ere, INEk ABS entitatearen kokapena
adierazten du, dela fisikoa dela abstraktua, eta gainera, nahiko maiztasunez ageri da. Jakina, landareak direnean loratzen direnak, lekua beti fisikoa izango da. SOZek eta INSek ere, ohiko balioekin agertzeko arazorik ez dute, adibiderik aurkitu ez dugun arren. Badago, hala ere, jatorrizko balioan osagai desberdina adieraziko lukeen Kasu bat: DAT. Erabilera hedatuan DAT agertzen denean ((507)), ABS entitatearen ekoizlea/iturria adierazten du; ekoizte hori nahigabezkoa delarik, normalean. Jatorrizko loraturen balioan DATek (bat ere arrunta ez denak), besterik gabe ABS entitatearekiko jabetzazko harremanaren berri ematen du (landarea loratu zaio amari). Beraz, balio hedatuan DATen presentzian sortze-prozesu bat dugu. Berezko balioan, loratuk entitate baten izaera aldatzea adierazten du, landare baten loreak ireki/zabaldu egiten diren neurrian. Baina, beharbada, sortze bezala ere ikus genezake: loreak ez zituen landare bati loreak ateratzen zaizkio. Hala ere, berezko balioan sortzen den entitatea pieza lexikalean txertatuta dago (loreak), eta orduan iturria ABSz gauzatzen den entitatea genuke. Vázquez et al.ek (2000) esaterako, florecer sorkuntzazko adiztzat jotzen dute (ikus egin aditzean —8. or.— autore hauen zita). Esan behar da, INE entitatea gizakia denean, DATekin ikusi dugun iturri balioa dugula ((509): Zotzengan), eta horrelakoetan ezingo luketela DATek eta INEk batera agertu. Aldi berekotasun-murriztapen hau bi elementu hauen biziduntasunari zor zaiola argi jartzen du (507) adibideak: malkoak begietan loratu zaizkit. Izan ere, hemen bi Kasuak —INE eta DAT— batera agertzen dira, baina INEk DAT entitatearen parte bat (ABS entitatearen kokapena dena) adierazten du. Azkenik, eta erabilera hedatuen zailtasuna argitan jarriz, esan behar dugu (306) adibideko INEk ez duela ez kokapenik ez iturririk adierazten; adibide honetan, entitateak loratu ondoren duen egoera berria adierazten da. Alegia, aldaketa espezifikatzen da. Balio hau, ordea, ez dugu kontuan izango, adibidea bera zuzena ote den zalantza dugulako; izan ere, horrelako egoera espezifikatzeak INEren bidez ez baizik ABS mugagabeaz egin ohi dira. INSek eta SOZek, azkenik, beren ohiko balioak izan ditzakete, baina arruntena beharbada, kausa eiteko modua adieraztea dirudi (eguzkiarekin, eguzkiaren energiaz, esandakoarekin, denborarekin…); ez dugu, ordea, adibide errealik topatu. Guk, hortaz, corpusean erabilera hedatua baino ez dugunez aurkitu, esango dugu loratuk bss honetan oro har sortze-prozesu bat adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala ABSz gauzatzen den gai sortu ez-konkretua duela. Iturria, berriz, ez dugu osagai azpikategorizatu gisa jarri, ez baitirudi nahitaez agertu behar denik; eta gainera, ez da oso osagai garbia. 110
Aritu eta konturatu aditzetan bi bssak alternantzia dira elkarren artean. Besteetan, berriz, bss bakoitza balio semantiko bati dagokio. Azter ditzagun A multzoan guztiak elkarren artean alternantzia diren bssak dituztenak, eta B multzoan besteak. A multzoa: bss guztiak elkarren artean alternantzia aritu (2), konturatu (2)
Aritu Aritu aditzari bi bss markatu dizkiogu. Aditz honek adierazten duen balio semantikoak, inespezifikazio orokorrerako ahalmena du. Hortik bi bss markatzea. Esan behar da
inespezifikazioa ez dela gaia osagaiarena, baizik eta jarduera osagaiarena (asmatu aditzean bezalaxe). aritu-DA-1 Kasu azpikategorizatuak: ABS, INE Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INS, SOZ, ABL, DAT aritu-DA-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG Kasu onartugabeak: ABS, ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, ABL, DAT Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: (511) Futbolean aritu ziren gehienak, baina Xalbak gogorik ez. (EusCor) (512) Gainontzekoak, batel, trainerilla eta traineru txapelketetan arituko dira. (EusCor) (513) Etengabeko borrokan arituko da [HURA] bere amarekin egin behar dizkion bisitei buruz eta, … (EusCor) (514) MASSIMO Da ALEMA Italiako gobernuburua hizketan aritu zen atzo Boris Jeltsin Errusiako lehendakariarekin eta Eugeni Primakov lehen ministroarekin, lortu nahirik haiek bitartekari lana egin dezaten Jugoslaviak Nazio Batuen baldintzak onartzeko. (EG) (515) Ordudanik, Mitxelin, Kaiku, eta Zierbenako taldeetan aritu da [HURA] entrenatzaile-arraunlari gisa. (EusCor) Txapelketei dagokienez, lehen postuetan aritzeko gai direnak joango dira soilik. (EusCor) (516) (517) Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Laguntzarako ordezkaritzak, oraingoz, laguntza humanitarioan aritzen direnen iritzia jaso baino ez du egin, bai Kosovoko inguruetan lanean ari diren nazioarteko elkarteena eta baita hemen bertako gobernuz kanpoko erakundeena. (EG) (518) Hainbat arlotan aritutako idazlea da, besteak beste, irrati eta telebistako gidoiak ere idatzi ditu, gutxi barru TV 3 telebista kateak berak idatzitako El Anjel cafido erdimetraia estreinatuko du, eta Dones, bere eleberri arrakastatsuena, zinemara eramateko bidean dago. (EG) (519) Jabetzen hasi ziren, handik gutxira, ez zituztela zuzen itzultzen euren esanak, modu interesatuan aritzen zirela. (EG) (520) Partitura berriak landu nahi ditudanean, etxean egiten dut lan, pianoarekin, baina gero parrokian aritzen naiz, organoarekin. (EG) Lasai eta konfiantzaz aritu zen Arteakoa, presaka eta ideiarik gabe Errandonea. (EG) (521) (522) Arrasatearrok gasaz disfrutatzeko genuen aukeraz eta honek eskaintzen zizkigun abantailez aritu ginen orduan. (EusCor) 112
Aditz honek entitate batek egiten duen jarduera adierazten du. Horretarako, jarduera egiten duen entitatea —ABSz gauzatua— eta jarduera adierazten duen entitatea —INEz gauzatua— ditu beharrezko. Ikusten dugunez, ekintza burutzen duen entitatea entitate bizidun —askotan gizaki— bat da. INEk adierazten duena jarduera bat izaki, nolabaiteko jarduera adierazten duten entitateak ditu gunean (futbol, txapelketa, borroka, hizketa). Batzuetan, ordea, INE bestelako guneei ere lotuta ageri zaigu, baina horregatik ez du jarduera zentzua galtzen (Mitxelin, Kaiku, eta Zierbenako taldeetan; lehen postuetan; laguntza humanitarioan; hainbat arlotan). Kasu hauetan guztietan, badirudi azpian jarduera hori markatuko lukeen mendeko perpaus bat dagoela (Mitxelin, Kaiku, eta Zierbenako taldeetan arraun egiten; lehen postuetan jokatzen; laguntza humanitarioan lan egiten; hainbat arlotan lan egiten, adibide baterako), eta horregatik ez duela galtzen jarduera zentzua. Oro bat gertatzen da, INEk edo bestelako Kasuren batek jarduera edo jarduera antzeko baliorik agertzen ez duenean (modu interesatuan; parrokian; konfiantzaz…). Hain zuzen, aritu aditzak onartzen dituen osagaien artean -t(z)en bidezko mendekoa — hemen aztergai ez duguna— da gehien gailentzen dena, eta badirudi esplizituki agertzen ez denean, suposatutzat-edo eman behar dela; alegia, inespezifikatu egiten dela. Horregatik jarri dugu inespezifikazio-kasu bezala. Gainontzeko Kasu guztiei buruz hitz egiteko, ordea, INEk adierazten duen jarduerari begira jarri behar gara, Kasu askoren presentzia eta balioa jarduera mota horren baitan baitago. Esaterako, DATi dagokionez, adibidean atera zaigun hizketan moduko jarduerazko elementu batekin helburu zentzua du, jarduera hori adierazpenezkoa baita (hizketan aritu zitzaidan). SOZekin ere antzekoa gertatzen da jarduerazko hitz berarekin ((514): MASSIMO Da ALEMA Italiako gobernuburua hizketan aritu zen atzo Boris Jeltsin Errusiako lehendakariarekin)). Beste jarduerekin SOZ jarriz gero (ez baitugu adibide errealik topatu), ez dugu helburuzko baliorik: futbolean aritu zen gurekin; txapeletan aritu zen gurekin…. Kasu hauetan, ekintzan modu berean parte hartzen duen entitate bat da. Gainontzean, SOZek bere ohiko balioak izan ditzakeela dirudi; DATek, berriz, ekintza burutzen duenarekiko harreman berezi bat (familiarteko, lanekoa...) adieraziko lukeela dirudi. Eta horrelakoetan ez dugu kontuan hartzen, gainera.
ABLrekin beste hainbeste. Berriz ere hizketan moduko jarduera bat hartzen badugu ABL onargarria izan daiteke entitatearen kokapena adierazteko (pulpitotik aritu zen hizketan), edota jarduera hori egiteko baliatzen den tresna adierazteko (telefonotik/mikrofonotik… aritu zen hizketan). Beste jarduera batean, ordea —adibideetan ikusitako futbolean, txapelketan, borrokan kasu—, ez dirudi ABLk lekurik duenik. INSek —eta INEk ere bai— beren ohiko balioak izan ditzakete. Beraz, aditzaren baitan baino gahiago, jarduerazko elementuen baitan dagoenez Kasu hauen presentzia eta balioa, guk besterik gabe onartu egin ditugu. Esan daiteke ALA dela oro har onartzen ez dena. Honenbestez, arituk jarduera bat adierazten duela esango dugu, parte-hartzaile nagusi gisa esperimentatzailea eta jarduera dituela; ERGez eta INEz gauzatuak, hurrenez hurren. Bss-en Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: aritu-DA-1: esperimentatzailea [+biz]_ERG; jarduera_INE aritu-DA-2: esperimentatzailea [+biz]_ERG • Datu estatistikoek INEk maiztasun handia duela erakusten digute, ABSren ondoren.
ABS entitatea, agertu zaizkigun adibide guztietan gizakia da, eta halaxe izan behar duela dirudi. Ekintza baten ondorioz nolabaiteko erreakzioa esperimentatzen duen entitatea adierazten du. Hori hala izanik, esperimentatzailetzat hartu dugu. Bestetik, esperimentazio horretarako beharrezkoa den gai bat ageri zaigu; batzuetan INSez eta besteetan ELA_KONPez gauzatua. ABS ikus genezake kausa gisa ere; azken batean, berak eragiten eta sentitzen du ekintza. Hala ere, erreakzioa adierazten duten aditzetan kausatasunak baino esperimentazioak garrantzi handiagoa duela uste dugu. Hala, orain arte ikusi ditugun egoeraaldaketetatik bereizten dugu erreakziozko balio hau; eta besterik gabe jarduera bat bezala hartu dugu. INS entitatea abstraktua izan ohi da, hain zuzen bigarren balioko ELA_KONP bezalaxe; jakina, ELA_KONPen kasuan zer abstraktu hori ekintza bat da. (526) adibideak erakusten digu argi bi bss hauen arteko parekotasuna. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk bere ohiko balioak adieraz ditzake. INSek eta SOZek, kausa eiteko zerbait ager dezakete (adibide asmatuetara joaz: adierazpen horrekin), baina bestelako moduak ere bai (adibide asmatak baliatuz berriz ere: zailtasun handiekin, zailtasun handiz…). Beraz, esango dugu konturatuk entitate baten erreakziozko jarduera adierazten duela, parte-hartzaile nagusi gisa ERGez gauzatzen den esperimentatzailea eta INSez nahiz ELA_KONPez gauzatzen den gai ez-konkretu bat dituela. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: konturatu-DA-1: esperimentatzailea [+giz]_ABS; gaia [-konkr]_ ins konturatu-DA-2: esperimentatzailea [+giz]_ABS; gaia_ELA_KONP • Datu estatistikoek agerian jartzen digute ELA_KONPen eta INSen presentzia. Baina argi dago maiztasun handiagoz agertzen dela ELA_KONP.
Egon egon-DA-1 Kasu azpikategorizatuak: ABS, INE Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: SOZ, INS Azalpena Adibideak: (532) Biharamun goizean, gosaldu ondoren, berriro jeitsi nintzen ezkaratzera: dena berdin zegoen, hantxe zegoen bezperako gari saldo bera mugitu gabe, baina ... bi kainabera luzeen mutur-puntak ezin nituen aurkitu, eginahalak egin ondoren ezin nezakeen deus ikusi ... Han ez zegoen inor!. (EusCor) (533) Edateari eman nion, otarteko triste bat jan, irakurriko ez nuen egunkari bat erosi eta han egon [NI](...). (EusCor) (534) Ez zuen denbora asko behar izan, ez zuen senitarteko askorekin hitzegin behar izan, guztien arretaren iturria non zegoen zehazki asmatzeko. (EusCor) (535) Ohean zegoen amona aurreko egunean Juttarekin telebista ikusten eta platera jaurtikitzen ari izana zen. (EusCor) (536) Gizon bizardun batek bibolina jotzen zuen bitartean beste batek ze ikuskizun mota eta ze emanaldi klase egongo diren ematen zuen aditzera: astebetez geratuko direla Vetierro-n esan dute eta egunero hiru espektakulo eskainiko dituztela. (EusCor) (537) Ai, horregatik zegoen usain hura, sendagaiarengatik. (EusCor) (538) Gure aldetik bederen ez da egon ez UPV/EHUren aurka eratutakorik, ez azalpen ezkuturik. (EusCor) Honelako zentralismoaren moduak bide horretatik jarraitzeko arriskua egongo da. (EusCor) (539) (540) Berarekin [GU] egoteko aukera aprobetxatu dugu eta bere bizitzaz, sikiatriari buruz dituen eritziez eta beste gauza askori buruz hitz egin ahal izan dugu. (EusCor) Alkoholaren alde ona lagunekin edan eta egoteko aitzakia dela da. (EusCor) (541) (542) Gizarte primitiboetan ez zegoen zororik. (EusCor) (543) Egon dira beste lanuzte batzuk, baina oraingoa beste guztietatik desberdin egiten duena da tartean hildakorik ez egotea ". (EG)
Beste kasu bakan batzuetan, INE entitateak jarduera bat adierazten du, eta hala INEk ere jarduera adierazten du; alegia, hemen ere ez du adierazten ez kokapen fisikoa ez kokapen abstraktua. Ez dugu adibiderik aurkitu baina hizketan, esaterako, horrelakoxea genuke. Nolanahi ere, horrelako kasuak lekutzat hartzea ez litzateke gehiegikeria kontuan izanda jarduera bat beti leku batean egiten dela. INEren gunea egoera hitza bera denean, zalantzarik ez da ABS entitatearen egoera dela adierazten dena. (553) Esteban Nietok minbizia du, eta, oso egoera larrian egon arren, oraindik ez dute aske utzi. (EG) (554) Urtebete egon nintzen egoera horretan, inolako komunikaziorik gabe. (EG) Hain zuzen ere, orain arteko aditzetan ikusi dugun bezala, INEk adierazi ohi duen beste balio bat da egoera. Hurrengo bssan aztertuko dugunez, kokapenaren aldean, egoera da egon aditzak adieraz dezakeen beste balio semantiko bat. Hori horrela izanda, gunean egoera izena duten INEdun egiturak bigarren bssaren alternantzia lirateke. Kasu bakan hau dugunez, ordea, ez dugu egon-DA-1 bssa egon-DA-2rekiko alternantziatzat jo, hasieran esan dugun bezala. SOZek ABS entitateari dagokion modu zehatz bat —konpainia, alegia— adierazten du gehienetan, eta horrelakoetan INErik ez agertzea nahiko arrunta da ((540), (541)). Jakina, INErekin batera ere ager daiteke. INE agertzen ez denetan, beraz, ulertutzat-edo eman beharko litzateke. INSek, azkenik, ABS entitatea egoteko modua adieraziko luke, baina ez dirudi oso arrunta. Bestetik, esan dugu ALArik eta ABLrik ez direla onartzen. Hala ere, topatu dugu adibiderik bi kasuekin, baina gure ustez honakoan biek batera osagai bakarra osatzen dute, hain zuzen kokapen zehatz baten berri emateko. Horrelakoak, VI.2.3 puntuan aipatu ditugu, eta han esandakoaren arabera, Kasuek erabilera hau bakarrik erakusten dutenean ez onartzekotan geratu gara. Ikus adibidea: (555) Guzti hau, noski, arrasatearrek entzuteko moduan eta inondik ere ez ezkutatzeko asmotan, zorioneko arrasatearren lehen hilara niregandik metro eskasera bait zegoen, ohi denez. (EusCor)
Azkenik, esan behar dugu balitekeela ABLk ABS entitatea denbora-epe batean kokatzen den eremu mugatu bat adieraztea. Ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu (asmatutako bat jartzearren Bilbotik egon nintzen gisakoren bat aipa genezakeen). Ez gaude ziur, gainera, hau onargarria den, izatez, egon aditzak ABS entitatearen egoera estatikoak bakarrik adieraz ditzakeela baitirudi; eta jarri dugun adibidean egon baino ibili legoke gure ustez hobeto. Horregatik ez dugu ontzat eman ABL, eta gainera, corpusak ez digu inongo argibiderik eskaini.
Hortaz, egonek bss honetan entitate bat leku batean kokatuta egotea adierazten duela esango dugu, parte-hartzaile nagusi bezala ABSz gauzatzen den gaia eta kokapena adierazten duen INE dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: egon-DA-1: gaia_ABS; kokapena_INE
egon-DA-2 Kasu azpikategorizatuak: ABS, ABS Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA, INE, DAT Kasu onartuak: SOZ, INS Azalpena Adibideak: (556) "Abertzaleak eroso egotea izan da Ibarretxeren gobernuaren helburua" Carlos Iturgaitzek adierazitakoaren arabera, "Ibarretxeren gobernuak pluraltasun eta kudeaketa mailan porrot egin du". (EG) (557) Hala ere, jarrera dibergentea eta kontzientzia desberdina izateko eskubidea badagoela uste dut, hau da, zoro [NORBAIT] egoteko eskubidea. (EusCor) Balio honetan bi ABS ageri zaizkigu Kasu azpikategorizatu gisa, eta horietako bat osagai predikatiboa da, egoera adierazten duena. Goian markatu dugun bssan ere zilegi da osagai predikatibo bat, baina ikusiko dugun bezala, ez da hemen jarri dugunaren parekoa. Zabalak bere tesian (Zabala, 1993) sakonki aztertzen ditu, egonek —beste aditz batzuen artean— hartzen dituen predikatu motak. Berton irakur dezakegunez, “nolabaiteko prozesuaren ondoriozko egoerak edo behin-behineko ezaugarriak adierazten dituztenak” joan ohi dira egon aditzarekin. Ordea, egoera edo behin-behineko ezaugarri hori adierazten duten predikatuen artean badira batzuk, Zabalari jarraituz, lanbidea edo kargua adierazten dutenak (irakasle, neskame esaterako), beharrezkoa dutenak lanbide edo kargu hori betetzen duten lekua esaldian. Hori dela eta, Zabalak ez ditu lehenengo mailako predikatutzat hartzen, eta, ondorioz, guk hemen aztergai dugun bssaren barruan ez lukete lekurik, baizik eta goiko bssan. Aldiz, beste predikatu batzuk sentimendu edo esperientziak adierazten dituzte (haserre, beldur, hotz…), eta hauek ez dute murriztapen hori ezartzen; areago, gure ustez, mota honetakoetan, kokalekua adierazten duen elementua agertzea ez da oso ohikoa. Horregatik jarri dugu bss honetan INE Kasu ez onartuen artean.15
Bss honetan, gainera, beste Kasurik agertzea ez da oso arrunta; agian, SOZ eta INS konpainia edo kausa adieraziz. Hala ere, jakin badakigu muga ezartzea ez dela bat ere erraza. Hain zuzen, elementu predikatibo horrek adierazten duen egoeraren izaeran egon daiteke muga horren giltza. Hortaz, esango dugu egonen bss honetan, entitate baten egoera adierazten dela, partehartzaile nagusi bezala ABSz gauzatzen diren gaia eta egoera osagaiak dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: egon-DA-2: gaia_ABS; egoera_ABS Nolanahi ere, argi dago, egonen bi bssetan, aditzak berak baino, bere alboan ageri diren elementu sintagmatikoek eta hauen guneek zehazten dutela aditzak hartzen duen balio semantiko zehatza. • Datu estatistikoek agerian jartzen dute INEren maiztasuna, ABSrenarekin batera:
horrelakoetan, tratatzen ari garen aditzak eta izenki-predikatua osatzen duen buruak, biek batera, osatzen dutela dena delako balioa (egoerazkoa egonen kasuan). Gu, besterik gabe, aditzaren ikuspuntua harturik eta osagai semantikoak baliatuz, aditzok izan dezaketen balioa errepresentatu nahi izan dugu.
Corpusean aurkitu ditugun ABS entitate guztiak abstraktuak dira, “gertatzen dena” ekintza bat edota ekintza baten ondorio bat izaten baita: prozesu kimiko, erreakzio, prozesu, ezbehar, gauza bitxi, gauza bera, zer, amaiera negoziatu, akats tekniko, indarkeria ekintza, krimena, gehiegikeria, etapak, eraso, akordio… Hala ere, adibideetan agertu ez diren arren (erabilera urriaren seinale) gizakiak ere zilegi dira (egoera larrian gertatu ginen aldi hartan). INEk ABS entitatearen kokalekua adierazten du (esan behar da, hala ere, askotan, gure azterketatik at utzi dugun denborazko balioa duela). Arestiko aditzean ikusi dugun bezalaxe, kokaleku hau batzuetan abstraktua da ((566)). Bestalde, INErik gabeko erabilerak ere ageri dira bakanka ((567), (568), (569)), eta askotan beste Kasuak agertzen dira; SOZ askotan ((570), (571), (572)). Horrelakoetan, orduan, kokapena suposatutzat-edo eman beharko litzateke. Kasu honetan SOZen balioa zehaztea ez da batere erraza. Badirudi “gertatzen dena” SOZ entitateari dagokiola, nolabait esatearren. DATek ekintza zuzentzen zaion entitate biziduna adierazten du. Baina balio honetan ez dagoenez ekintza burutzen duen entitaterik, helburua baino esperimentatzaile zentzua hartzen du. Hala, SOZekin ikusi dugun balioaren antza du, baina hori ez da eragozpena DAT eta SOZ batera agertzeko ((572)). Badirudi bi Kasu hauek batera agertzen direnean, bi entitateen arteko ekintza baten ondorioz gertatzen dela gertatu beharrekoa. Hala, SOZ eta DAT, biak, esperimentatzaile gisa ikus litezke (Kasuen artean alternantzia osatu gabe). INS ez da oso arrunta; ohikoena moduzko mendeko esaldi batez gauzatzea izaten da gainera (hemen aztergai ez duguna). Beraz, esango dugu gertatu aditzak bss honetan zerbait nonbait izatea (gertatzea) adierazten duela; alegia, nolabait entitate baten kokapena adierazten da, baina entitate hori beti abstraktua denez, kokapen abstraktu gisa ulertu behar da. Horretarako parte-hartzaile nagusi bezala ABSz gauzatzen den gaia eta INEz gauzatzen den kokapena ditu. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: gertatu-DA-1: gaia_ABS; kokapena_INE
Azalpena Adibideak: (573) "Azken 20 urteotan horrelako zerbait egiten den lehen aldia da", adierazi zuen, eta antolaketa apala izan arren [HURA] arrakastatsu gertatuko den itxaropena azaldu zuen. (EG) (574) Akordioaren ontasuna defendatu du, "bake prozesuaren lagungarri" gertatuko baita [HURA]" inoren aurkakoa izan gabe". (EG) Bigarren balio honetan, esan dugun bezala, ABSz gauzaturiko osagai predikatibo bat ageri zaigu. Eta Zabalari jarraituz, zehazki, “egoera mailako” predikazioa adierazten duten izenkipredikatuak ditu gunean abstraktua da. Adibide guztietan izaki bizigabeak agertu zaizkigu, baina bizidunak ere onargarri dira. 16. Beste ABS entitatea, berriz, ageri zaigun adibide apurretan, Horrelako izenki-predikatua agertzen denean, bestelako Kasuetarako leku gutxi dagoela dirudi. Goiko egon-DA-2n bezalaxe, jakin badakigu balio honetan INEk ere izan dezake lekua. Baina, horrelakoetan, leku abstraktu bat, jarduera bat adierazten du gehienetan, eta ekintzaren kokapena adierazten du (ez entitatearena): bake-prozesua lagungarri gertatu da ekonomian. DATek, gertatu-DA-1en bezalaxe, ekintza esperimentatzen duen entitatea adierazten du; gainera, maiz samar agertzeko joera du. Beraz, esango dugu gertatuk balio honetan entitate baten egoera adierazten dela, osagai semantiko gisa gaia (ez-konkretua) eta egoera dituela, biak ABSz gauzatuak. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: gertatu-DA-2: gaia_ABS; egoera_ABS Planteatutako bi balio hauen bereizketa, hala ere, oso irristakorra da aldi bereko Kasuen debeku mailan. • Datu estatistikoek INEren presentzia agerian jartzen dute; DATek, berriz, ez du maiztasun handiegirik:
3 ZAIO laguntzailea bakarrik onartzen duten aditzak Aditz bakarra dugu sorta honetan: otu
Otu otu-ZAIO-0 Kasu azpikategorizatuak: ELA_KONP, DAT Kasu onartugabeak: ERG, ABS, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Adibideak: (575) Maitasun ezak bakarrik izorratu zuen pailaso triste bat bihurtzeraino eta maiz otutzen zitzaion bere bizitza umetan lagun batek urez betetako botila batean ile bat sartu eta urte bete ondoren suge bihurtzen zela esan eta gertaezinaren zai igaro zuen sasoi hura bezelakoa zela. [HARI] (EusCor)
(576) Eta kanpanlore batek, estaminak korolaren kontra astinduz, izadiaren edertasuna ddanddaka aldarrika zezakeela otu zitzaion lez [HARI], kanpandorreko ezkilek Elizaren edertasuna aldarrikatu zutela bururatu zitzaion, zazpi koloretako hotsetan. (EusCor) Aditz honek corpuseko adibide guztietan (urrietan esan dezagun, bide batez) ELA_KONP da erakusten duena. Horrek esan nahi du, kasu honetan zer abstraktu bat, ekintza bat, dugula aditzaren parte-hartzaile nagusietako bat. DATek, bere gunea beti gizakia izanik, konpletiboak adierazten duen ekintza hori esperimentatzen du. Hasiera batean, konturaturen parekoa dirudi, baina gure ustez han badago bat bateko erreakzio bat, hemen ez dagoena nahitaez. Zalantza izan dugu ELA_KONP gai sortu gisa eta DAT iturri bezala proposatzeko, ELA_KONPek adierazten duen ekintza hori, DATek ekoizten duen ideia bat baita. Hala ere, ELA_KONP onartzen duten beste aditzekin parekatzearren, ez dugu aukera honen alde egin; izatez, haietan ere (adib. esan, adierazi...) benetan sortzea dugun zalantzazkoa da. Gainontzeko Kasuen adibiderik ez dugu aurkitu corpusean, baina esan genezake, SOZ, INS eta INE ager daitezkeela beren ohiko balioetan. SOZek eta INSek, hala ere, gehienetan kausa zentzuzko modua agertuko lukete (SOZ: entzundakoarekin, berak ere gauza bera egin zezakeela otu zitzaion; INS (gehienetan, gainera, mendeko perpausez): behin eta berriz pentsatuz azkenean otu zitzaion berak ere gauza bera egin zezakeela); azkenik, INEk gertaeraren kokapena adieraziko luke (autobusean, eleberri bat idatziko zuela otu zitzaion17), eta baita modua ere, askotan DAT entitatea egoteko modua adieraziz (lasaitasun ederrean otu zitzaion berak era ekintza hanker ura egin zezekeela). Dena den, bai INEz bai INSez gauzatutako moduak ez dirudite bat ere arruntak. Beraz, esango dugu otuk jarduera bat adierazten duela, parte-hartzaile nagusi gisa DATez gauzatzen den esperimentatzaile gizaki bat eta ELA_KONPez gauzatutako gaia dituela. Bss-aren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: otu-ZAIO-0: esperimentatzailea [+giz]_DAT; gaia_ELA_KONP • Datu estatistikoek erakusten digute azpikategorizatutzat jotako bi Kasuak nabarmenak direla. Hala ere, gure adibideetan agertzen ez den ABS ere badagoela ikusten dugu. Hori, seguruenez, analizatzaile automatikoaren akatsen baten ondorio izango da.
dedikatu dedikatu-DIO-0 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, DAT Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, ABL Azalpena Adibideak: adibide gutxi ditugu aditz honetarako: (577) "Hiri dedikatua [NIK] [HURA]" esan diok isilkiro, eta isilkiro ere, gainerakoek himnoari ekiten dioten bitartean, kantari hasi haiz: Gizona izateko / izan zaitez arra,/ eta gizonagoak,/ kopetan izarra /. (EusCor) Euskal Herriko bertsozale guztiei dedikatu zieten [HAIEK] [HURA]. (EG) (578) Aditz honetan, ERG entitatea gizakia izan ohi da —edo honen ordezko entitate bat—, eta ekintza burutzen du. DAT entitatea ere gizakia izan ohi da —edo bederen biziduna—, eta ekintzaren helburua adierazten du. Hala, ERGek abiapuntu gisa jokatzen du. Horrek esan nahi du elkarraldatze bat adierazten dela aditz honen bidez. ABSk, orduan, elkarraldatzen den gaia adierazten du, eta nahiz eta adibideetan ez agertu esplizituki, entitate bizigabea (konkretua nahiz abstraktua) behar duela izan dirudi. Entitate bizigabe hau askotan ERG entitateak sortua da, eta ondorioz, sortzezko jarduera gisa ikus genezake. Ordea, biak, abiapuntua eta helburua, daudenez osagai nabarmen bezala, gure ustez elkarraldatzea da
azpimarratu nahi dena aditz honen bidez. Esan dugun bezala, gainera, gaia ez du nahaitaez ERG entitateak sortu behar18. Ikusten denez, ez dago aztergai ditugun beste kasuen presentziarik, baina gure ustez, INEk, INSek eta SOZek euren ohiko balioak izan ditzakete. Azkenik, ABLri dagokionez, ERG entitatearen kokalekua adieraziko lukeela dirudi (Udaletxeko balkoitik dedikatu zizkigun irabazleak bere poesiak). Hortaz, esango dugu dedikatu aditzak entitate baten elkarraldatzea adierazten duela, osagai nagusi bezala, abiapuntua, helburua eta gaia dituela, ERGez, DATez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak : dedikatu-DIO-0: abiapuntua [+giz]_ERG; helburua [+biz]_DAT; gaia_ABS • Datu estatistikoek erakusten digutenez, guk aztertu ez ditugun beste zenbait adibideetan dedikaturen beste balio semantikoa (zerbaitetara dedikatzearena) agertu da, ALAren presentziak halaxe erakusten baitu.
18 Ikusten dugunez, guk aztertutako esaldietan ez dugu aurkitu aditz honek hiztegietan ageri duen ‘zerbaitetara dedikatu’ balio semantikoaren adibiderik. Jakina, balio honek bestelako aditz laguntzailea eta Kasukonbinazioak izango lituzke. 128
5 DA eta DU aditz laguntzaileak bakarrik onartzen dituzten aditzak 5.1 Bi bss dituztenak DA eta DU aditz laguntzaileak onartzen dituzten 34 aditzetatik 16 dira bi bss bakarrik ageri dituztenak, eta balio semantiko beraren alternantzia osatzen dute. Beraz, 5.1 sail honetan A multzoa bakarrik dugu. Hona aditzak: besarkatu, bilakatu, existitu, ezkondu, haserretu, hautsi, hazi, hil, iritsi, isildu, jolastu, kezkatu, kokatu, mugitu, topatu, zintzilikatu A multzoa: bssak elkarren artean alternantzia Aditz hauetan bi egiturek alternantzia osatu arren, alternantziak ez dira berdinak, eta horren arabera multzotxoak egin daitezke. Zenbait aditzek, alternantzia kausatibo/inkoatiboa (L 1.1.2.1) erakusten dute. Horrek esan nahi du, DA-1 eta DU-2 bssen arteko desberdintasun bakarra ERG ez agertzea dela. Horrela markatu ditugu A azpimultzoaren barruan aztertuko ditugun ondorengo zazpi aditzak: hautsi (hautsi-DA-1/hautsi-DU-2), hazi (hazi-DA-1/hazi-DU-2), hil (hil-DA-1/hil-DU-2), isildu (isildu-DA-1/isildu-DU-2), kokatu (kokatu-DA-1/kokatu-DU-2), mugitu (mugitu-DA1/mugitu-DU-2) eta zintzilikatu (zintzilikatu-DA-1/ zintzilikatu-DU-2). Hauek A.1 azpimultzoan aztertuko ditugu. Hauen artean badira batzuk ERG eta ABSz gain, Kasu lokatibo bat azpikategorizatzen dute bi bssetan. Hori da kokatu, mugitu eta zintzilikatu aditzean gertatzen zaiguna. Hala izanik, hiru aditz hauek besteetatik bereizita azalduko ditugu; beste laurak, A.1.1 azpimultzoan eta hiru hauek A.1.2 azpimultzoan. Beste batzuek ez dute alternantzia kausatibo/inkoatibo arrunta erakusten. Izan ere, DA erabileran kausa ez da desagertzen eta beste Kasu batez azpimarratzen da. Horrela markatu ditugu ondorengo bi aditz hauek: haserretu (haserretu-DA-1/haserretu-DU-2), kezkatu (kezkatu-DA-1/kezkatu-DU-2). Hauek A.2 azpimultzoan aztertuko ditugu.
19 Hemen aipatu behar dugu aditz hauek Hiztegi Batuan (Euskaltzaindia 2000) jokaera bakarrekotzat — iragangaitza alegia— jotzen dituztela. Guk, ordea, nabarmendu nahi izan dugu corpusak bestelakorik erakusten
Gainontzeran, beste aditzetan desberdina da aurkitzen dugun fenomenoa. A.4 azpimultzoan barruan aztertuko ditugu horiek guztiak banan-banan. Azpimultzo honetan sartu ditugu: besarkatu (besarkatu-DA-1/besarkatu-DU-2), bilakatu (bilakatu-DA-1/bilakatu- DU-2), ezkondu (ezkondu-DA-1/ezkondu-DU-2), iritsi (iritsi-DA-1) eta topatu (topatu-DA- 1/topatu-DU-2). Besarkatuk kasuan, DA-1 eta DU-2 bssek Objektu ulertutzat izenordain erreziprokoa duen alternantzia (L 1.2.4) erakusten du. Bilakatu eta ezkondu aditzetan, ERG sartzeaz gain, gauza gehiago ere badira. Iritsik Preposizio lokatiboaren galera (L 1.4.1) erakusten du, eta topatuk “With” preposizioaren galera (L 1.4.2). Horretaz gain, topatuk beste bi alternantzia ere erakusten ditu: Alternantzia erreziproko sinplea (L 2.5.4), eta Objektu ulertutzat izenordain erreziprokoa duen alternantzia (L 1.2.4). Baina gogoan izan behar da, kasu hauetan ez ditugula alternantziaren bi aldaerak bss gisa landu; aldaera bakarra baizik. Azal ditzagun, bada, sail honetako aditzak aipatutako azpimultzoetan. A.1 Alternantzia kausatibo/inkoatiboa dutenak hautsi, hazi, hil, isildu, kokatu, mugitu, zintzilikatu Esan dugun bezala, A.1 multzo honen barruan A.1.1 eta A.1.2 azpimultzoak bereiziko ditugu. A.1.1 Osagai lokatiborik azpikategorizatzen ez dutenak Ondorengo lau aditzak ditugu hemen: hautsi, hazi, hil, isildu Aditz hauek DU-1 eta DU-2 bssetan ondoko Kasu azpikategorizatuak eta Kasu onartugabeak dituzte: DA-1 Kasu azpikategorizatuak: ABS Onartzen ez dituzten kasuak: ERG, ELA_KONP, ALA
DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Onartzen ez dituzten kasuak: ELA_KONP, ALA Kasuen onartuen artean, ordea, badira diferentzia batzuk: denek onartzen dituzte INE, INS, SOZ eta DAT. ABL, berriz, hautsik bakarrik onartzen du; beraz, beste aditzetan ABL ezonartuen artean jarri beharko genuke. Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: (579) EAJri Eugene Goyhenechek zion leialtasuna inoiz ez zen hautsi; (EusCor) (580) Zigorra ezarriz lortu nahi da urratzailea edo beste urratzaile potentzialak ikaratzea araua berriz hautsi ez dezaten: [HAIEK] (EusCor) (581) Dycek ordea, inertzia hori [HARK] hautsi nahi izan du "konplexurik gabeko jendearentzat" esaldiarekin, eta hiru gizaseme aurkezten ditu, gantzez ederki asko hornituak. (EusCor) (582) Adibidez, misterioz betetako "Grito en el mar" ilun, ia goibel horretan, Kantauri itsasoko ura labarriko haitz beltzen aurka burrunbaz hausten eta, oldarraldi horretan, aparrezko hodei handiak jaurtitzen ikusteak, zera esatera bultzatzen du narratzailea. (EusCor) (583) Fruitu hauek, inguruko zuhaitzetan hazten dira. (EusCor) (584) Zernahi modutara, eta emeki-emeki, euskal-amerikar familia hazi zen. (EusCor) (585) Behiak, zerriak eta ahuntzak ere hazten zituzten. [HAIEK] (EusCor) (586) - Triste al hago [HURA] hil zelako?— galdetzen dio Juttak. (EusCor) (587) Bi tiroz hil zuten. [HAIEK] [HURA] (EusCor) (588) Kopuru horri hildako bostak (ETAk Sabadellen hildako seiak ez daude datu horietan) eta eragozpen fisikoengatik jubilatutako zazpiak kendu behar zaizkio. (EusCor) (589) Eta gorputzak, bere zikloa betetzerakoan, hil behar bazuen ere, ez zen angustiaz hiltzen [HURA], guztia bait zen izadiaren makina perfektu horren osagarri. (EusCor) (590) Etengabeko borrokan arituko da bere amarekin egin behar dizkion bisitei buruz eta, amak derrigorrean eraman nahi badu beste leku batzuetara, pozoin hartzearekin, [HURA] gosez hiltzearekin, puinal bat sartzearekin edo urkatzearekin egingo du mehatxu. (EusCor) (591) “Agenda bi mila”, “suntsipenaren bila” eta “Tratu bera guztientzat” moduko oihuak ez ziren isildu ibilbide osoan. (EusCor) (592) Eskailerak igo, itxituratik lekorera irristatzen zen sokari tira eta atearen kirrika isildu zenean barruan zeuden. (EusCor) (593) Bidegabekeriak ezin isil dezake duintasunez mantentzen den euskal ahotsa. (EG) Alternantzia kausatibo/inkoatiboa aztertu dugunean esan dugunari jarraiki, aditz hauetan ERGek kausa agentibo edo kausatiboa adierazten du. ABSk, berriz, bi bssetan, ekintza horren ondorioz ukitua den gaia adierazten du. ABS entitatea, hautsi aditzean izan ezik, askotan izaki biziduna da, baina badira izaki abstraktuak ere, batez ere isildu eta hautsi aditzetan ((591), (592), (593)). Hautsi aditzean, horretaz gain, izaki bizigabe konkretuak
ageri dira ((582)). Hil aditzean, berriz, izaki bizidunak izan behar direla dirudi. Hazi aditzean, azkenik, DU bssan normalean izaki bizidunak ditugu. ERG entitatea gizakia denean, bestelako Kasuek modu desberdinak adieraz ditzakete; alegia, ekintza egiteko erabilitako tresna edo oro har bitartekoa ((587): bi tiroz; (581): "konplexurik gabeko jendearentzat" esaldiarekin). Ordea, ERG kausatiboa denean (Jabesubjektua alternantzian (L 2.13.4) eta Kausa abstraktuzko subjektuaren alternantzian (L 3.4) ikusi dugun bezala), gizakia ez den bestelako entitateak onartzen ditu, eta orduan, beste Kasuek —esaterako, INSek edo SOZek— ezin dituzte moduak (baliabidea, tresna) adierazi. Berreskura ditzagun adibide batzuk: (581) Dycek ordea, inertzia hori [HARK] hautsi nahi izan du " konplexurik gabeko jendearentzat " esaldiarekin, eta hiru gizaseme aurkezten ditu, gantzez ederki asko hornituak. MODUA: BALIABIDEA EDO BITARTEKOA, SOZ-EZ GAUZATUA (EusCor) (589) Eta gorputzak, bere zikloa betetzerakoan, hil behar bazuen ere, ez zen angustiaz hiltzen, guztia bait zen izadiaren makina perfektu horren osagarri. MODUA: KAUSA, INS-EZ GAUZATUA (EusCor) (590) Etengabeko borrokan arituko da bere amarekin egin behar dizkion bisitei buruz eta, amak derrigorrean eraman nahi badu beste leku batzuetara, pozoin hartzearekin, gosez hiltzearekin, puinal bat sartzearekin edo urkatzearekin egingo du mehatxu. MODUA: KAUSA, INS-EZ GAUZATUA (EusCor) Gainontzeko Kasuei dagokienez, INE ekintza egiteko modua eta ekintzaren (588), ((591)) nahiz ABS entitatearen kokapena ((583)) adieraz dezake. Isildu eta hazi aditzetan, hala ere, ABS entitatearen kokapen zehatza eta ekintzarena ez dira bereizten. DATek ABS entitatearekiko jabetzazko harremanaren adierazten duela dirudi, nahiz eta ez dugun adibiderik aurkitu. Entitate hau gorputz-atal bat denean, jabetza berariazkoa da (hanka/besoa hautsi zaio; oina hazi zaio). Hil eta isildu aditzek, ordea, ABSn ezin dituzte horrelako entitateak izan. Hala ere, jabetzazko harreman hau ez da bakarrik agertzen DATen presentzian. Izan ere, DU-2 bssan, ABS entitatea gorputz-atala denean, ERG entitatearekikoa da jabetza hori (besoa hautsi du). Jabetza ERG entitatearekikoa ez dela adierazteko normalena DAT erabiltzea da, edo gutxiagotan izenlagun posesibo bat (mahaiaren hanka hautsi zuen). Kasu hauetan, orduan, gai ukitua gorputz-atala denez, ERG ere — honen jabea izaki—nolabait gai ukitu bihurtzen da, eta kausa balioa galtzen du. Bestela esanda, horrelakoetan kausa perpausetik kanpo edo adierazi gabe geratzen dela dirudi (adib.: hanka hautsi zuen [beste pertsona batek bultzatu zuelako eta erori egin zelako]). Beraz, erabilera hauek DU-2 bssaren barruan salbuespen lirateke kausa osagaiari buruz orokorrean esan dugunarekiko. Ikusi dugun bezala, hala ere, aditz guztiek ez dute gaitasuna gorputz-atalak onartzeko ABSn, eta aditz horiek, orduan, ez dirudi jabetza-erlazioa adieraz dezaketenik ERG eta ABS entitateen artean. Hazi aditzaren kasuan, DA-1 bssan gorputz-atalak onargarriak dira ABSn; ez, ordea, DU-2 bssan. Hain zuzen, esan dugun bezala, hazik normalean ez du onartzen biziduna ez den entitaterik ABSn. 132
Azkenik, ABLri dagokionez, esan dugun bezala, hautsik bakarrik onar dezake, eta ABS entitatearen hauste-kokagunea adierazten du, nahiz eta ez dugun adibiderik aurkitu. Sorta honetan aztertu ditugun aditz guztiek entitate baten egoera-aldaketa adierazten dute, parte-hartzaile nagusi bezala egoera-aldaketa jasaten duen gai ukitua, ABSz gauzatua, eta aldaketa horren kausa, ERGez gauzatua, dituela. Aldaeretako batean kausa ergatiboa ez da agertzen. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: isildu/hazi-DA-1: gai ukitua_ABS hautsi-DA-1: gai ukitua [-biz]_ABS hil-DA-1: gai ukitua [+biz]_ABS • Hona lau aditzon DU-2: kausa_ERG; gai ukitua_ABS (salbuespena: ABSren gunea gorputz-atala denean) datu estatistikoak: hautsi: datu estatistikoek erakusten dutenez, aditz honetan DU-2 bssa da maiztasun handienekoa.
Hil: Aditz honetan bi bssek antzeko maiztasuna dute, eta hemen ere INE nahiko maiz ageri da.
(602) Komunikabideak eta publiziatatea, oro har, gauza bakar batean datoz bat, alegia, emakumezkoen estereotipo bat sobera erabiltzean, eta gehiegikeria hori ez da gertatzen modelo gizena edo argala aurkeztearekin, gehiegikeria gertatzen da neurriz kanpoko garrantzia ematen zaionean emakumearen gorputzari, ohiko rolean [HAIEK] [HURA] kokatzen dutenean, bigarren mailako gizakitzat hartzen dutenean, erabakiak hartzen dituzten taldeetatik eta esparru guztietan partaide izatetik baztertua aurkitzen denean eta bere pertsonarenganako errespetoa beti ere egoera zibilari eta amatasunari lotuta dagoenean. (EusCor) Aditz honetan azpikategorizatzen den INEk ABS entitatearen helburuko kokapena adierazten du. Beste Kasu azpikategorizatuak, ERG eta ABS, desplazamenduaren kausa eta desplazatzen den gai ukitua adierazten dute. Adibideek erakusten digutenez, ERG entitatea gizakia da; ABS entitatea, berriz, orotarikoa izan daiteke, baina adibideetan ez zaigu izaki bizidunik agertu. Bestalde, argi dago kokapena abstraktua izan daitekeela, batzuetan INEren gunea eta bestetan ABSrena baita abstraktua. Ikusten denez, aditz honetan helburuko kokapena agertzen delarik, ezinezkoa da abiapuntuko kokapena adierazten duen Kasurik agertzea. Hala izanik, pentsa daiteke kausa adierazten duen ERGek berak adierazten duela hori. Baina, gai desplazatua batzuetan kausak berak bere baitan izan badezake ere (eta, hortaz, bera delarik abiapuntua), normalena da beste leku batean egonik, handik hartua eta gero eramana izatea. Horregatik, aditz hau salbuespen litzateke helburuko kokapena egonik abiapuntuko kokapena onar dezaketen aditzen artean. Gauza bera esan dugu landatu aditzean (eta baita bisitaturenean ere). Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek ohiko balioak onar ditzakete, nahiz eta ez dugun adibiderik aurkitu. DATek, azkenik, INE entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten duela dirudi, baina esan behar dela ez da oso arrunta. Honenbestez, esango dugu kokatu aditzak entitate baten kokapen-aldaketa adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala kokapen-aldaketa jasaten duen gai ukitua, ABSz gauzatua, aldaketa horren kausa, ERGez gauzatua eta entitate desplazatuaren helburuko kokapena INEz gauzatua, dituela. Aldaeretako batean kausa ergatiboa ez da agertzen. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: kokatu-DA-1: gai ukitua_ABS; helburuko kokapena_INE kokatu-DU-2: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; helburuko kokapena_INE • Datu estatistikoek agerian jartzen dute aditz honetan INEk duen indarra.
(611) Edo erlamando bat, edo txitxiburduntzi bat, edo marraskilo bat ... Ia mugitzen den guztia hel daiteke buztanzuri arruntaren mahaira. (EusCor) (612) Txabolan ontzen direneko garaian, gaztak egunero zentimetro batzuk desplazatzen dira eta arreta handiz konturatu naiz [HAIEK] ezkerretik eskuinera (erloju-orratzen norantzan) eta beheko apaletik hurrengo gainekora mugitzen direla. (EusCor) (613) Proba ugari egin arren, han ez zen ezer mugitzen. (EusCor) (614) Ero batek bakarrik baiezta zezakeen hain setati Alaskako horma-erlojuetako orratzak mugitzen zirela. (EusCor) (615) Sabaiko bonbilak pendularki mugitzen ziren pasiloan norbait oinez ibiltzen zen bakoitzean. (EusCor) Eskua luzatu eta zaldizkoa mugitu nuen [NIK]; (EusCor) (616) (617) Hala, haizeak laborea mugitzen duenean, nekazariek esan ohi dute "otsoa dabil labore artean", "zekale otsoa lasterka doa soroan zehar", "otsoa labore artean dago", "zakur eroa laborean dago", "zakur handia han dago". (EusCor) (618) Beste gizonak ez bezala, hauek Lifengana hurbildu behar izaten baitzuten, Lifen begiek aretoa hiru aldiz kurritu zutenean, Lesego tinko mantendu zen, astiro-astiro burua mugitu zuen [HARK] eta atzeruntz bultzatu zuen, isilka zera aginduz: (EusCor) (619) Begi berdeak dauzkat, baina zu bezalako gizon baten premiaz kilikaturik nagoenean more bihurtzen zaizkit, orain zure zakiltzar horren burua more egongo den bezala, atera ezazu kanpora, kuttuntxo, orain bai, eta heldu eskuarekin barren-barrenetik, sendo, nire eskua da eta gora eta behera mugituz [NIK] [HURA] zure zakilari behar duen gustua ematen ari zaiona. (EusCor) (620) Artean oihaletako ume gorria, nik besoetan hartu orduko, esku txikiak mugitzen zituen [HARK] airean eta ez zuen etsitzen, harik eta bere hatzak nire lepoko urrezko katean korapilatu arte. (EusCor) (621) Adreiluei bueltak eman eta [HAIEK] ezker-eskumatara mugitu (ZUK/ZUEK], ahalik eta egokien kokatzeko, ahal delarik lehenagotik eroritako adreiluekin behean sortzen diren hutsuneak estaliz. (EusCor) Aparatu hau itsasuntzien atzeko aldean dago eta motoreek mugitzen dute [HURA]. (EusCor) (622) (623) Beste gizonak ez bezala, hauek Lifengana hurbildu behar izaten baitzuten, Lifen begiek aretoa hiru aldiz kurritu zutenean, Lesego tinko mantendu zen, astiro-astiro burua mugitu zuen [HARK] eta atzeruntz bultzatu zuen, isilka zera aginduz: (EusCor) (624) Ezpainak mugitu zitzaizkion [HARI]. (EusCor) (625) Geldi hor, orratzak mugitu dizkidazue [ZUEK] [NIRI]. (EusCor) Aditz honetan bi dira ERGez eta ABSz gain nabarmentzen diren Kasu lokatiboak: ABL eta ALA, eta aditzak adierazten duen ekintzan abiapuntuko kokapena eta helburuko kokapena adierazten dute, hurrenez hurren. ABLk, oso arrunta ez bada ere, bidea ere adieraz dezake (adibideetan ez zaigu bat ere agertu). ERGek, berriz, ekintzaren kausa adierazten du, eta ABSk desplazatzen den gaia, gai ukitua, alegia. Kontuan izan behar da, hala ere, mugituk bi mugitzeko era adierazten dituela: batetik, gaiaren kokapen-aldaketa —alegia, desplazamendua—, eta bestetik, gaiaren baitan gertatzen den mugimendua20.
ABS entitatea biziduna denean, bi kontzeptu hauek ABLren edo/eta ALAren presentziak markatzen dituela dirudi. Hots, horrelakorik agertzen ez denean, mugimendua bere baitan gertatzen dela ematen du. Aldiz, ABS entitatea ez denean biziduna, askotan entitate horren izaeraren baitan dago bata edo bestea izatea. Izan ere, zenbait elementuk, mugimendu eta kokapen jakin bat dute berez. Esaterako, orratzak “puntu finko batetik eskuinetik ezkerrera” mugitzen dira; Lurra ((605)) “bere baitan” mugitzen da, eta baita eguzkiaren inguruan (desplazatuz, alegia); sabaiko bonbilak ((615)) “alde batetik bestera”, alegia, adibidean ageri den moduan, pendularki; toraxa ((607)) “gora eta behera”, adibideak dioen bezala; eta abar. Beraz, orratzek, nahiz eta puntu finko batean helduta egon, nolabaiteko desplazamendua egiten dute (baina ez da ez ABL ez ALA agertu beharrik hori ulertzeko); lurra bere baitan nahiz eguzkiaren inguruan mugitzen da, beraz, bata edo bestea den zehazteko, testuinguruan esplizitu ageri behar dira “bere baitan” ala “eguzkiaren inguruan”. Inolako mugimendu jakinik ez duten entitateek, berriz, gizakien kasuan bezalaxe, bi kontzeptuak adieraz ditzakete, eta seguruenez, desplazamendua adierazteko ABL edo/eta ALA agertzea beharrezkoa izango da. Izatez mugimendu jakin bat duten entitateek beste mugimendu mota bat egiten dutenean, orduan esaldian esplizituki agertu behar da arrunta ez den mugimendu hori. Beraz, esan daiteke kontzeptu bata edo bestea adieraztea, neurri handi batean ABS entitatearen izaeraren baitan dagoela. Baina, hala ere, badira esaldiko testuinguruaren bidez, edota, areago, ezagutza pragmatikoarekin bakarrik jakin daitezkeenak. Berrikus ditzagun adibide batzuk: (610) Beti mugitzen [NORBAIT], inoiz ere ez toki berean. “ALDE BATETIK BESTERA” (EusCor) (611) Edo erlamando bat, edo txitxiburduntzi bat, edo marraskilo bat ... Ia mugitzen den guztia hel daiteke buztanzuri arruntaren mahaira. “ALDE BATETIK BESTERA” EDO BIAK, SEGURUENEZ. (EusCor) Orokortasunari begira, ABL edo/eta ALAren presentziak desplazamendua adierazten duela, eta hauek ageri ez direnean, elementuaren baitako mugimendua adierazten dela esango dugu. Hori adierazteko, hala ere, ez ditugu bi aparteko bss markatu, baizik eta ABL eta ALA Kasu azpikategorizatu diren bss bakarrean. Hauek agertzen ez direnean, orotariko fenomenoak jokoan direla ikusi dugu. (617) Hala, haizeak laborea mugitzen duenean, nekazariek esan ohi dute "otsoa dabil labore artean", "zekale otsoa lasterka doa soroan zehar", "otsoa labore artean dago", "zakur eroa laborean dago", "zakur handia han dago". LABOREA “BERE BAITAN” MUGITZEN DA, EZ DA DESPLAZATZEN, TESTUINGURU HONETAN BEDEREN (EusCor) INSek eta SOZek ekintza egiteko/gertatzeko modua adieraz dezakete, modu hau, erabilera iragangaitzean, kausa eitekoa izan daitekeelarik ((603): grabitatearen eraginez). INEk, ABS entitatearen kokapena adierazten du askotan, eta mugimenduaren eremua
mugatzen du ((610)). Modua ere adieraz dezake, ohi bezala; (608) adibidean, zehazki ABS entitatea dagoen modua adierazten du. DATek, azkenik, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten duela dirudi ((624), 625)). Esan dugun bezala, mugitu aditzak entitate baten kokapen-aldaketa adierazten du, partehartzaile bezala mugimendua eragiten duen kausa, mugitzen den gai ukitua, eta abiapuntuko kokapena / bidea adierazten duen ABL eta helburuko kokapena adierazten duen ALA dituela. Bss batean kausa ergatiboa ez da ageri. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: mugitu-DA-1: gai ukitua_ABS; abiapuntuko kokapena / bidea_ABL; helburuko kokapena_ALA mugitu-DU-2: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; abiapuntuko kokapena / bidea_ABL; helburuko kokapena_ALA • Datu estatistikoek iradokitzen digutenez, ABL eta ALA ez dira oso maiz ageri.
zintzilikatu-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, ABL Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA Kasu onartuak bi bssetan: INS, SOZ, DAT Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide (ez ditugu asko aurkitu, hala ere): (626) Esaldi famatuko margarita horiek loreak direla uste du jende askok, baina garai batean emakumeek lepotik zintzilikatzen zuten perla-klase bati deitzen zitzaion margarita. (EusCor) (627) Leku batetik [NORBAIT] zintzilikatuta eta oinekin lurra ukitu gabe gorputza mugitzea da. (EusCor) (628) Amaitzeko garezurraren gainetik soka luze bat pasatzen zen, burua [NORBAITEK] zintzilikatzeko. (EusCor) INEk ere ABS entitatearen kokapena adieraz dezake, baina honakoan beste modu batekoa da kokapen hori: entitatea oinarri batean-edo dagoela. Adibide asmatuetara joaz: lanpara batzuk sabaitik zintzilikatu dituzte; Baloia sabaian zintzilikatu genuen; festan etxeko balkoitik zintzilikatu ginen). Hala ere, batzuetan gauza bera adierazteko bata zein bestea erabiltzen da (perla lepotik/lepoan zintzilikatu zuen). Hala ere, bi Kasu hauen agerpena zintzilikatzen den entitatearen izaeraren baitan dago, eta ezin da orokorrean alternantzia bezala planteatu; kasuan kasu aztertzekoa litzateke. INSi eta SOZi dagokionez, beren ohiko moduzko balioaz ager daitezke, nahiz eta ez dugun adibiderik aurkitu. Azkenik, DATi dagokionez, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten duela dirudi. Zintzilikatu aditzean, ERGez eta ABSz gain, ABL azpikategorizatzen da. ABLk ABS entitatearen helburuko kokapena adierazten du; baina kokapen hori modu espezifiko batean gertatzen da: puntu jakin batetik “zintzilik”, hau da, oinarririk gabe dagoela. Kokapenaldaketa izanik, ERGek kausa eta ABSk gai ukitua adierazten dute. ERG entitatea gehienetan gizakia da, baina izaki bizigabeak ere (abstraktuak batez ere) onargarriak izan daitezke. ABS entitatea, berriz, orotarikoa izan daiteke, baina agian izaki abstraktuak dira ezarruntenak. Kokatu aditzean ikusi dugun bezala, aditz honetan helburuko kokapena agertzen delarik, ezinezkoa da abiapuntuko kokapena adierazten duen Kasurik agertzea. Horregatik, aditz hartan esan dugunarekin bat, aditz hau beste salbuespen bat da helburuko kokapena onarturik abiapuntuko kokapena onartzen duten aditzekiko. Horretaz gain, INEk, ohi bezala, kokapen orokorrago bat ere adieraz dezake, (festan, esaterako).
Honenbestez, esango dugu zintzilikatu aditzak entitate baten kokapen-aldaketa adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala kokapen-aldaketa jasaten duen gai ukitua, ABSz gauzatua, aldaketa horren kausa, ERGez gauzatua, eta entitate desplazatuaren helburuko kokapena, ABLz gauzatua, dituela. Aldaeretako batean kausa ergatiboa ez da agertzen. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: zintzilikatu-DA-1: gai ukitua_ABS; helburuko kokapena_ABL zintzilikatu-DU-2: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; helburuko kokapena_ABL • Datu estatistikoetan argi geratzen da ABLk duen nagusitasuna.
Honek DAT eta INSen artean alternantzia bat osatzera eraman gintzake. Baina, argi dago, DAT kausa izan ala ez, ABS entitatearekiko jabetzazko harreman baten berri ematen duela, eta orduan bi gauzak —kausa eta jabetza-harremana— azpimarratu nahi direla. Hala ere, adibide gahiagoren aurrean aztertu beharreko kontua da; hemen, besterik gabe, gure intuizioak aipatu baino ez ditugu egin. Nolanahi ere, DAT ez onartzeko arrazoi nagusia da INS Kasu azpikategorizatuen artean jarri dugula, eta Kasu honekin batera agertzea ezinezkoa dela. Esan behar da aurkitu ditugun adibideetan egitura iragankorra dela gailentzen dena; eta gainera, ERG aditz-izenez osatutako mendeko bat izan ohi da askotan (guk hemen aztergai ez duguna berez: (633), (634)). Egitura iragangaitzekoak, berriz, egon aditzarekin eta partizipioz osatuak askozaz ere arruntagoak dira: (636) Turkiak kanpoko diplomatikoak deitu zituen atzo, kanpoan dauden turkiarren segurtasunaz kezkatuta. (EG) (637) Merkatuek behea jo dute, Hego Amerikako estatu handiko erreformen arrakastaz kezkaturik. (EG) Honenbestez, esango dugu kezkatu aditzak entitate gizaki baten egoera psikologikoaren aldaketa adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala kausa eta gai ukitu [+giz] dituela. Aldaera batean ERGek adierazten du kausa, eta bestean INSek. Bss-en Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: kezkatu-DA-1: gai ukitua [+giz]_ABS; kausa_INS kezkatu-DU-2: gai ukitua [+giz]_ABS; kausa_ERG • Datu estatistikoek, INS beste aditzekin baino maizago ageri dela jartzen digute agerian. Jakina maiztasun handiena DA-1 balioan du.
(640) Neurri batean harrokeriaz, galiziarrarekin [HURA] haserretu ondoren ez zuelako haren eskaintzarik onartu nahi. (EusCor) (641) "Haserretu egin al zara nirekin? (EusCor) (642) Nahi dituzue Karmelita kartsuak bihotzak bildu, Jesus, zuen Maitearengana, egon beraz beti apal eta tipi, apaltasunak haserretzen baitu ifernua! (EusCor) (643) Egiaz, dexente motzago zegoen, eta horrek haserretu egin zuen. [HURA] (EusCor) Haserretu aditzean SOZ da DA-1 bssan kausa adierazten duena. Gainontzean, kezkatu aditzean esandakoak balioko luke, jakina, SOZi aplikatuta. Hala ere, esan behar da agertu zaikigun adibide guztietan SOZ entitatea gizakia dela; baina ez dugu uste nahaitaez hala izan behar duenik. Bestetik, sintagma absolutioboaren gunea normalean gizakia bada ere, erabilera hedatu batean ageri da bestelakorik; batez ere DU-2 bssan ((642)). INSek, ekintza egiteko modua adierazteko gaitasuna luke. INEk bere ohiko balioak izan ditzake, nahiz eta oso arrunta ez izan. Esan beharrekoa da ere, SOZ haserreturekin ez dela ageri INS kezkaturekin agertzen den bezainbeste. Ikus SOZik gabeko zenbait adibide: (644) Etxeko nagusia biziki haserretu zen eta morroiari esan zion: (EusCor)
(645) Ama haserretu egin zen eta esan zien: (EusCor) (646) Ikaragarri haserretu zitzaion Pilon. (EusCor) Baina kezkaturekin ere badira bakanka batzuk: (647) Jendea butakatik altza da eta kezkatzen hasi da. (EG) Kezkaturekin ikusi dugun bezala, haserretu aditzean DATek aldi berean kausa eta jabetza-harremana adierazten duela ematen du. Horregatik aditz honetan ere aldi berekotasunean arazoak sortzen dira: Ama nirekin haserretu da / ?Ama nirekin haserretu zait / Ama haserretu zait Haserreturen kasuan, hala ere, SOZen eta DATen aldi berekotasuna zalantzazkoagoa dirudi. Kezkaturekin bezala jokatzearren, DAT ez dugu ontzat eman SOZ azpikategorizatu dugun aldetik. Han esan dugun bezalaxe, adibide gehiagoren aurrean aztertu beharreko fenomenoa da. Honenbestez, esango dugu haserretu aditzak entitate gizaki baten egoera psikologikoaren aldaketa adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala kausa eta gai ukitu [+giz] dituela. Aldaera batean ERGek adierazten du kausa, eta bestean SOZek. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: haserretu-DA-1: gai ukitua [+giz]_ABS; kausa_SOZ • haserretu-DU-2: gai ukitua [+giz]_ABS; kausa_ERG Datu estatistikoek: balio iragangaitzaren erabilera handiagoa jartzen digute agerian. Bestalde, SOZ hain garrantzitsua ez dela ematen du, eta DAT are gehiagotan agertzen dela. Aztertzekoak lirateke estatistika hauen azpian dauden agerpenak.
22 Ondorioz, Levinen alternantzien azterketa egin dugunean, alternantzia kausatibo/inkoatiboa aldaera batetik bestera balentzia aldatzen duten alternantzien artean sailkatzean, zehaztu beharko genukeela kausa osagaiak garrantzia galtzen duela baina ez duela horregatik desagertu beharrik. Berez zuzen-zuzenena litzatekeela esatea “aldaera batetik bestera kausa ergatiboa desagertzen den” alternantzia dela. Ikus ditzagun banan-banan.
(658) ...han jolastu zela [HURA], han egin zuela negar, ihes, han erori zela, han zauritu zela ... berarengandik hain urruti zegoen garai hartan, inozentzia eta suminezko garai hartan. (EusCor) (659) - Edonon, baina ez gu futbolean [GU/GUK] jolasten ari garen tokian. (EusCor) (660) Bainuan, ahateak xaplatzen, untziak hondoratzen eta Elixa urpean jolasten denean, aitak dio (EusCor) (661) Gure haurtzaroan, Nafarroako Larraun eta Sakanaldean jolasten genuen halako txulubitekin. [GUK] (EusCor) (662) Orduko Aretxabaletak ez zuen gaurkoak besteko zabalera, ondorioz herriko gazte gehienak elkarrekin jolasten zuten, lagun koadrila batean. (EusCor) (663) Talderatutako jokalari berriak eta aurreko taldeetan jolasten zutenek osatzen duten taldea. (EusCor) (664) BURUAREKIN JOLASTU [ZU/ZUK-ZUEK]! (EusCor) Egun osoa ezkutaketan eta saskibaloian [HAIEK] jolasten pasatuko lukete. (EusCor) (665) (666) Bakarti samarrak bakarka, gurutzegramak edo hitz gezidunak egiten, eta taldezaleagoak taldeka, barkutan jolasten edo berriketan. (EusCor) (667) Hanka baten gainean salto egiteko marrak egiten aritu ziren bi neskek ere horretan [HAIEK] ez jolastea erabaki zuten eta handik alde egin zuten. (EusCor) (668) Aditz honi ABSz edo ERGez gain beste bi Kasu markatu dizkiogu azpikategorizatu gisa: SOZ eta INE. Izan ere, aditz honek entitate bizidun batek burutzen duen jarduera bat adierazten du, baina horretarako beharrezkoak ditu jarduera hori adierazten duen entitatea (INEz gauzatzen dena) eta jarduera hori burutu ahal izateko beste partaide bat, ABS/ERGen parekoa dena, azken batean. Horregatik, nahiz eta SOZek hasiera batean ohiko duen “konpainia” balioa adierazten duela irudi arren, konpainia baino gehiago ekintzan modu berean parte hartzen duen izaki bizidun bati erreferentzia egiten dio. Adibideetan ikus dezakegunez, bi Kasu hauek —SOZ eta INE— ez dira beti agertzen, baina ohar bedi, SOZ agertzen ez den kasu askotan (ERG edo ABSren pareko balioa duenean, jakina), ABS/ERG plurala dela ((659), (661), (663), (664), (665), (666), (667)). Aipagarria da, hala ere, SOZ agertu ez eta sintagma singularra denetan, ABS ageri dela adibide guztietan (eta ez ERG). Fenomeno hau Alternantzia erreziproko sinplean (L 2.5.4) ikusi dugu. Diferentzia bakarra han kopulazioz lotzen direla ekintza burutzeko beharrezkoak diren bi partaideak, eta hemen pluraltasunaren bidez adierazten dela gauza bera. Beraz, ekintza erreziproko baten aurrean gaudela dirudi. Izatez, elkarrekin izenordain erreziprokoa esplizituki agertzen da (662) adibidean. Honek esan nahi du, plurala agertzen zaigun bakoitzean elkarrekin moduko zerbait ulertu behar dugula. Esan behar da INEk duen jarduerazko balioa ALAk ere adieraz dezakeela, eta orduantxe bakarrik da zilegi Kasu hau: Sabah-ek izugarri maite du "gonbidatuetara" [HARK/HURA] jolastea bere ahizpaorde Zenab, Hind eta Badriah-ekin. (EusCor) 150
Aukera ederra zeukaten Robinsonetara [HAIEK] jolasteko! (EusCor) (669) (670) Joku hontara gaurko gazte eta ez hain gazteek jolasten zuten. (EusCor) Hala ere, ALAdun erabilera hau erdararen kalkoa da euskal erabilera jatorra baino, eta horregatik ez dugu ez Kasu onartuen artean jarri ez INErekiko alternantzia osatuko lukeen aldaeratzat jo. SOZen eta INEren balioak aipatu ditugunak izan ohi diren arren, aditz honetan, beren ohiko balioak ere adieraz ditzakete (SOZek baliabidea: (661), (664); INEk kokapena: (658), (660), (661); modua?: (662), (663)). Hala gertatzen denean, ez dira ageri ez jarduera ez eta jarduera betetzeko beharrezkoa den beste partaidea. Beraz, esango dugu jolastu aditzak jarduera bat adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala jarduera burutzen duten bi esperimentatzaile eta jarduera dituela. Bi aldaeretan esperimentatzaile bat SOZez gauzatzen da eta jarduera INEz; beste esperimentatzailea, DA- 1 aldaeran, ABSz, eta DU-2 aldaeran ERGez gauzatzen da. Bss-en Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jolastu-DA-1: esperimentatzailea [+biz]_ABS; esperimentatzailea [+biz]_SOZ; jarduera_INE • jolastu-DU-2: esperimentatzailea [+biz]_ERG; esperimentatzailea [+biz]_SOZ; jarduera_INE Datu estatistikoetan ikus dezakegunez, SOZek indar handiago du INEk baino, eta bestetik balio iragangaitza da gailentzen dena.
Ondoan du Xiana, irribarrez besarkatzen duela [HARK] [HURA]. (EusCor) (675) (676) Jakina, zerbitzariak une apropos hura aukeratu zuen ate-leihoetatik itzultzeko eta neska [NIK] nola besarkatzen nuen ikusteko. (EusCor) Aditz honek jarduera bat adierazten du, bi entitateen elkarren artean burutzen duten jarduera bat. Beraz, DA-1 bssean ABSk bi entitate horiek adierazten ditu aldi berean. DU-2 bssan, berriz, bi entitate horiek banandurik agertzen dira, bata ERGez eta bestea ABSz gauzatua. Jarduera bat dela esan dugu ez dugulako uste entitate hauek inongo afektaziorik jasaten dutenik (kokapen- nahiz egoera-aldatze mailan), baizik eta jarduera hori esperimentatzen dute. Objektu ulertutzat izenordain erreziprokoa duen alternantzian (L 1.2.4) esan dugun bezala, badirudi DU-2 bssan entitateetako batek (ERG entitateak) abiatzen duela jarduera eta bestea jarduera horren helburu moduko bat dela. Hala izanik, abiapuntu eta helburu gisa ikus genitzake partaideak. Baina, abiapuntua eta helburua duten aditzak entitate baten elkarraldatzekoen ezaugarritzat jo ditugunez eta hau ez dugunez horrelakoxetzat jotzen, jardueraren esperimentatzailetzat joko ditugu biak, bai DA-1en bai DU-2n. Azken batean, ERG entitateak jarduera abiatu arren, ABS entitateak ekintza berdin-berdin esperimentatzen baitu, ekintza hasi ala ez. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, INSek eta SOZek, ohiko balioak adieraz ditzaketela (adib., INSek modua: (675)). ABS eta ERG entitateen estatusari dagokionez, gizakiak izan behar direla ematen du. Baina esan behar da erabilera iragankorrean, “hedatutzat” jo genezakeen balio bat askotan ageri dela; eta honakoan entitatea ez dela biziduna: (677) Izan ere, Euskal Herriaz zuen ezagutza benetan entziklopedikoa zen eta garai guztiak eta probintzia guztiak besarkatzen zituen [HARK] (eta gehiago, Hego Amerikarako edo Californiarako euskal emigrazioari buruzko lanak kontuan hartuz gero). (EusCor) (678) Huntzak inguratzen du zuhaitza, besarkatzen du, edoskitzen du. (EusCor) (679) Jakina, eta lehen esplikatu dudanez, (irabaziak) hitzak ez du esan nahi hemen, legezko erregimenean bezala, ondasun-masa erreal bat, bere objektibotasunean identifikatua dagoena, eta printzipioz, kostubidez eskuratutako ondasunak besarkatzen dituena. [HARK] (EusCor) Erabilera hedatu hau DA-1 bssan ezinezkoa da. Hain zuzen, hauxe izan daiteke (hau da, alternantziarik ez erakustea) erabilera hedatutzat jotzeko arrazoia. Lan-prozeduran erabakitakoari jarraiki, guk ez dugu erabilera hau aintzat hartuko. Esango dugu, beraz, besarkatu aditzak jarduera bat adierazten duela, parte-hartzaile bezala bi esperimentatzaile dituela; DA-1 bssan ABSren barruan daude bi partaideak, eta DU-2 bssan ERGez eta ABSz gauzatzen dira.
Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: besarkatu-DA-1: esperimentatzailea + esperimentatzailea [+giz]_ABS besarkatu-DU-2: esperimentatzailea [+giz]_ERG; esperimentatzailea [+giz]_ABS • Datu estatistikoek balio iragankorra maiztasun handiagokoa dela erakusten digute. Bestalde, DA-1 bssan SOZek presentzia nabarmena duela ikus dezakegu. Beharbada ekintza egiteko moduari erreferentzia maiz egiten diolako.
bilakatu-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: (680) Aire-korronte hotzak hodeiak osatzen dituzten ur-tantak harrapatzen dituenean, ur solido bilakatzen dira: [HAIEK] (EusCor) (681) Lianak suge bilakatu ziren; (EusCor) Haizearen eraginez uretara erortzen ziren basa fruituak arrain bilakatzen ziren: (EusCor) (682) (683) Bakarrik geratu zen eta nagusitan suge ikaragarria bilakatu zen. [HURA] (EusCor) Ametsa, horrela ulertuz, edozein sorkari patologikoren eredu arrunta bilakatzen da. (EusCor) (684) (685) Hitzak debaldekoak bilakatu zituen sentimenduen adierazpen larriak, eta anitz eszena elipsian ulertzen hasi ziren, solasak argituko baitzuen idurien arteko joskeraren zailtasuna. (EusCor) Horregatik gorroto dut emakumeen sufrimendua ipuin bilakatzen dutenen iharduera (EusCor) (686) Bazuen irudi hark zerbait beldurgarri [HURA] bilakatzen zuena. (EusCor) (687) (688) Mesanotxearen gainean beste bonbila biluzi bat, wolframio hariaren mugimendu bibrakorrek ekilibriorako kable arriskutsu bilakatzen zutelarik eltxoendako? (EusCor) Aditz honek, entitate baten egoera-aldaketa adierazten du. Egoera-aldaketa adierazten duten orain arteko aditzen aldean, ordea, aditz honek egoera berria osagai sintaktiko batez gauzatzen du esplizituki, hain zuzen, osagai azpikategorizatutzat jo dugun elementu predikatiboaz. Elementu predikatibo honek helburuko egoera adierazten duen arren, abiapuntuko egoera adierazten duen osagairik ezin da agertu. Esan dugun bezala, gerta daiteke DA-1 bssan osagai predikatibo hau ez agertzea. Halakoetan “bilakaera bera” azpimarratzen dela ematen du, eta, era berean, aldatzen den entitatearen aldaketa erabatekoa ez dela dirudi: (689) Autore paketeen bidez zenbait software bilakatu da, Estatu Batuetan batez ere, eta azken urteetan Britainia Handia eta beste zenbait herritan ere. (EusCor) (690) (...) etikan, euren juizio morala bilakatzeko prozesuan, besteonganako ardura eta arreta guztiz oinarrizkoak dira (EusCor) (691) Gizartearen baloreak bilakatuz doaz gizarte horren kontzeptuekin batera. (EusCor) Bilakatze bera adierazi nahi den ala bilakatze horren ondoriozko egoera berria, elementu predikatiboaren presentziak berak emango du aditzera. Horrelakoetan, orduan, inespezifikazioa gertatzen dela ematen du. Hala ere, ez dugu bereizketarik egin printzipioz,
eta bss berean Kasu azpikategorizatutzat jo dugu osagai predikatiboa (mugitun ALArekin eta ABLrekin egin dugun bezala). Gainontzerakoan, INS, INE eta SOZek ohiko balioak izan ditzakete, baina ez dira bat ere arruntak. DAT, azkenik, ez da oso arrunta, eta agertzen denean, entitate aldatuarekiko jabetzazko harremana adieraziko du. Beraz, esango dugu bilakatu aditzak entitate baten egoera-aldaketa adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala, ABSz gauzatzen den gai ukitua, ERGez gauzatzen den kausa eta ABSz gauzatzen den helburuko egoera dituela. DA-1 bssan kausa ergatiboa ez da agertzen. Bss-en Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: bilakatu-DA-1: gai ukitua_ABS; helburuko egoera_ABS bilakatu-DU-2: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; helburuko egoera_ABS • Datu estatistikoak: datu estatistikoek ABSren maiztasun handia jartzen digute agerian. Argi dagoenez, erabilera iragangaitza arruntagoa da iragankorra baino.
Ezkondu Ezkondu aditzari dagokionez, bi dira erakusten dituen alternantziak: Alternantzia kausatibo/inkoatiboa (L 1.1.2.1) eta Alternantzia erreziproko sinple iragankor eta iragangaitza ((L 2.5.1 eta (L 2.5.4)). Horrela izanik, alternantzia kausatibo/inkoatiboan agertzen den ABS askotan plurala da. Bestalde, badu berezitasun bat: DA-1 bssean DU-2 bssan onartzen ez den kasu bat —ALA— onargarria da. ALA honek helburuko kokapena 156
adierazten duenez, balio berezi bat ematen dio bss horri. Hasiera batean bss honetan azpikategorizatutzat jo dugun SOZekin ezin ager daitekeela dirudi, baina adibideek erakutsiko digutenez, biak batera zilegi dira. Hori dela eta, ez dugu aparteko balio bezala hartu, baizik eta bss berean ALA kasu onartu gisa ezarriz. Horren bidez adierazi nahi dugu ALA erantsirik balio desberdina sintaxian hartzen duela aditzak (edo, bederen, Kasu hori ez dela bere semantikaren baitakoa). ezkondu-DA-1 Kasu azpikategorizatuak: ABS, SOZ Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, ALA ezkondu-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, SOZ Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: Berorietan ezagutu zuten elkar eta ezkondu ziren euskaldunak. (EusCor) (692) (693) Ondoren, EEBBetan jaio zen belaunaldia hazi ahala, ezkontzak izan zituen oinarri euskal komunitateak, euskaldun horietarik ehuneko handia talde etniko berekoen artean ezkontzen baitzen. (EusCor) Baina hala ere zaude oraindik (...) ezkon gaitezen biok. (EusCor) (694) - Ni zurekin ezkondu? (EusCor) (695) (696) Emakume atsegin eta zintzo batekin [NI] ezkontzea gustatuko litzaidake. (EusCor) (697) Edurnezuri printzearekin ezkondu zenean, zazpi ipotxek edateari eman zioten. (EusCor) (698) Beste ahizpa militar batekin Doneztebera ezkondu zena, eta Barbara bera. (EusCor) (699) 1975ean, populazio ia osoa ezkondu zen, eta hogei urteren ostean gizonezkoen %52,5 baino ez dira ezkonduko, eta andrazkoen %60,1. Gero eta beranduago ezkondu. (EG) (700) Hainbat bikotek EHekoengana jo zuten, haiek [HAIEK] ezkontzea nahi zutelako edota euskarazko ezkontza nahi zutelako. (EG) (701) IRUÑEKO bikote euskaldun batek EGUNKARIAri adierazi dioenez , duela bi aste Juan Luis Sanchez de Muniain zinegotzi erregionalistak ezkondu zituen [HAIEK], euskaraz. (EG) (702) Interes arkeologikoa eta teknologia berriak arkeologiari aplikatzeko asmoa ezkondu ditu ekimen honetan. [HARK] (EG)
Dagoeneko esana dugun bezala, Alternantzia erreziproko sinplean SOZek ekintzan modu berean parte hartzen duen beste partaide bat adierazten du. SOZ agertzen ez denean, ABS plurala da askotan ((692), (693), (694)) edota plurala adierazten duen izena ((699)); horretaz gain, izenordain erreziprokoa ere ager daiteke ((693)). Aditz honen bidez, ekintzan partaide diren entitateek egoera-aldaketa bat jasaten dutela esan daiteke. Esan behar da, bestalde, DU- 2 bssan ohikoagoa dela esaldian plurala agertzea —edo bestela singularra— SOZ agertzea baino. Adibide ugarienak ABS pluraldunak izan arren, badira, ABS singular hutsezko adibideak ere: (703) (704) ... "hemen lan egiten zuenean lagundu zidan, problema izugarriak nituen eta beno, orain ezkondu naiz [NI], aisian bizi, eta eskertu nahi diot" (EusCor) Artetak Donostiako martxa, Ume eder bat, Amak [NI] ezkondu ninduen, Goizeko eguzki eder, Las golondrinas, Rapsodia espainola, La valse eta El sueño de un balilarn abestu ditu, besteak beste. (EG) - Betaurreko barik, [NI] ezkondu nintzeneko gazte ederra ematen duzu. (EusCor) (705) Areilza auzunera [HURA] ezkondu zen eta han bizi da. (EusCor) (706) (707) Orozkora [HURA] ezkondu zen eta han bizi da. (EusCor) Ikusten dugunez, adibide hauetan askotan ageri da ALA. Horrek iradokitzen du, helburuko kokapena adierazten denean, “norekin” ezkontzen den zehazteak garrantzia galtzen duela, eta gehiago axola duela ezkondu eta gero entitatea zein tokitan lekutuko den esateak. Baina bi aldaketa mota hauek aldi berean adieraz ditzake aditz honek (egoera- eta kokapen-aldaketa), SOZek eta ALAk aldi berean agertzeko eragozpenik ez baitute ((698)). Gertatzen dena da, egoera-aldaketa adieraztea aditzak berezkoa duela dirudiela; kokapenaldaketa, berriz, esan dugun bezala, ALAren presentziaren baitan dagoela dirudi23. Hala ere, erabilera iragangaitzean ahalmen hau galdu egiten du; eta, gainera, ALA ezinezkoa da bai aldi berean, bai bestela ere. Adibide guztietan bai ERG bai ABS entitateak gehienetan gizakiak dira. Hala ere, erabilera hedatu edo metaforiko batean izaki abstraktuak ere onargarri dira ((702)). Esan dugun bezala, gure lanean erabilera hedatuak ez ditugu kontuan hartu aditzaren xehetasun semantikoak zehazteko garaian, beti ere ez bada erabilera hedatua bakarrik aditz batean azaltzen dena. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, INSek eta SOZek beren ohiko balioak adieraz ditzakete.
23 Fenomeno hau beste zenbait aditzekin ere aurkitzen dugu. Esaterako, bildu aditzarekin. Elizara bildu (Euskal Hiztegiko adibidea) Hala ere, aztertzekoa litzateke aditz honek bere semantikaren arabera azpikategorizatzen dituen kasuekiko aldi berekotasun-murriztapenak zeintzuk diren. 158
Esan dugu ABL ez duela onartzen. Gertatzen dena da kasu honen bitartez modua adieraziz lexikalizatu diren hitzak ager daitezkeela (adib. zibiletik, elizatik). Hitz lexikalizatuak diren aldetik, bada, ez dugu Kasua oro har ontzat eman. DATek, azkenik, badirudi ABS entitatearekiko jabetzazko harreman baten berri ematen duela, baina ez da oso arrunta. Izatez, datibo etikoaren itxura handiagoa du gehienetan. Honenbestez, esango dugu ezkondu aditzak egoera-aldaketa adierazten duela, partehartzaile nagusi bezala egoera-aldaketa hori jasaten duten bi gai ukitu —bata ABSz eta bestea SOZez gauzatua— eta egoera-aldaketa hori eragiten duen kausa —ERGez gauzatua— dituela. DA-1 bssan kausa ergatiboa ez da agertzen. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: ezkondu-DA-1: gai ukitua [+giz]_ABS; gai ukitua [+giz]_SOZ ezkondu-DU-2: kausa [+giz]_ERG; gai ukitua [+giz]_ABS; gai ukitua [+giz]_SOZ • Datu estatistikoek DA-1 balioa maiztasun handienekoa dela argitan jartzen dute, eta bertan SOZek eta INEk indarra erakusten dute.
helburua edota batzuetan iturria adierazten duen objektu bat. Iritsiren kasuan helburua litzateke objektu hau. Hala ere, eta han esan dugunari lotuta, DU-2 balioa ez da DA-1 balioaren Kasu guztietan baliokide; hau da, DA-1en erabilera bakan batzuetara mugatzen da. Ikus dezagun, beraz, DA-1ek duen balioa lehendabizi, eta DU-2n ageri zaiguna ondoren. iritsi-DA-1 Kasu azpikategorizatuak: ABS, ALA, ABL Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, DAT Azalpena Zenbait adibide: (708) Zenbat arima iritsiko liratekeen santutasunera, ongi zuzenduak balira! (EusCor) (709) Behetik ikusi dugun tontortxoaren azpira [GU] iritsi garenean hartu dugu walkia lehenengo aldiz. (EusCor) (710) Ilundu aurretik iritsi gara 6.400 metrotan genuen kanpamendura. [GU] (EusCor) (711) Arau horiek balidazio-prozesu batean kontrolatzen dira, ikasketa horiek egin dituzten ikasleak lizentzitura-mailara iritsi direla ziurtatzeko. (EusCor) (712) Urteak joan arau gainditu zen eragozpen hori, ordea, euskaldun emakumezkoa ere iritsi baitzen EEBBetara; (EusCor) (713) Anari esan diot Koldo iristear dagoela eta berri onak dakartzala. (EusCor) (714) Euskal Herritik iritsitako gutunetan herria eta probintzia jartzen da. (EusCor) Zortzi ordu inguru ematen ditu hegazkinak Madril edo Parisetik New Yorkera iristen. (EusCor) (715) (716) Jantokiko jendearen isiltasun ia majikoa urratu egin da bat-batean eta mutilaren kontrako oihuak mahai gehienetatik iritsi dira, eskubiderik ez dago, auskalo noraino iritsiko garen eta tankerako komentarioen artean. (EusCor) (717) Lagunari esan zion, egun hartako itxaropenik handiena zuela senarra ezustean agertzea, nonbaitetik herrira iristea, eta beldurrik handiena zuela Thulo bizi zen lurraldeko nagusi zuriak harrapatu izana. (EusCor) Noiz edo behin, nonbaitetik, pertsona arrotzak iristen ziren auzora. (EusCor) (718) Musulmanak itxasotik Andaluzi'ra sartu zitzaizkiolako mezua iritxi bait zitzaion [HARI]. (EusCor) (719) (720) Bateko eta besteko puntu amankomunak ikusita, badirudi olerkia Elvira bezala bere senarraren desamodioa eraman ezinik suizidatzea-edo pentsatu duten emakumeei zuzendua dagoela, Elvirari berandu iritsi zaion arren [HURA]. (EusCor) (721) FUNAIn sartuta dauden indio askok, Alemaniatik laguntzak iristen direnean beraientzako hartzen dituzte eta herriari ez zaio ezer iristen. (EusCor) Iritsik bss honetan entitate bat leku batetik bestera desplazatzea adierazten du; horregatik jarri ditugu Kasu azpikategorizatu bezala abiapuntuko kokapena / bidea adierazten duen ABL eta helburuko kokapena adierazten duen ALA. Entitate desplazatua —ABSz 160
aditzetara hurbiltzen du ((720)). Aipatutako aditzetan esan duguna errepikatuz, gerta daiteke bi helburu mota hauek (lekua, gizakia) entitate bakarrak adieraztea ((721): herriari). iritsi-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Zenbait adibide (gutxi aurkitu ditugu, dena den): ala ere zugandikako naitasun ixpi bat iritxi ezin det. [NIK] (EusCor) (722) (723) Pfister, Munchen 1978, 45-87 eredutzat har daiteke bitarte berberaz [NORBAITEK] iritsitako aberasteaz; (EusCor) 24 Adibideek erakusten digutenez, ABS entitatea abstraktua da, baina izaki konkretuak ere onargarri dira (adibide asmatu batera joaz: Gasteizko mendizaleek tontorra iritsi dute). Beraz, aditz honetan helburu modukoak izan behar dira aldaera honetan ager daitezkeen elementuak. ABLk, agertuz gero, bidea adierazten du. Abiapuntuko kokapena, berriz, ezin du adierazi. Gainontzeko Kasuek, alegia, INSek, SOZek eta INEk, beren ohiko balioak adieraz ditzakete, nahiz eta INE arraro samarra izan. Honenbestez, esango dugu iritsi aditzak entitate baten kokapen-aldaketa —abstraktua nahiz fisikoa— adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala gai ukitua, abiapuntuko kokapena / bidea eta helburuko kokapena dituela. DA-1 bssan ABSk, ABLk eta ALAk adierazten dituzte osagai horiek, hurrenez hurren; DU-2 bssan ERGek gai ukitua adierazten du, eta ALAk helburua; abiapuntuko kokapenerako lekurik ez dago. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: iritsi-DA-1: gai ukitua_ABS; abiapuntuko kokapena / bidea_ABL; helburuko kokapena_ALA iritsi-DU-2: gai ukitua_ERG; helburua_ALA • Datu estatistikoak: datu estatistikoek agerian jartzen dute DA-1en erabilera handiagoa. Bestalde, eraman aditzean genioen bezala, badirudi, ABL, desplazamenduzko prozesuan garrantzitsua izan arren, ez dela sintaktikoki askotan gauzatzen. Horrek etorkizunean gure markaketa-sistema egokitzea beharrezkoa izan daitekeela iradokitzen digu, ez
baitirudi zilegi ABL eta ALA maila berean jartzea. Hain zuzen, helburuko kokapena lexikoki fokalizatua egoteak eragina izan dezake horretan.
topatu-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, ABL, DAT Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: Arrazoia, "bortitzkeria garaiotan haserre dagoen serbiarren batekin topatu zaitezke [ZU]". (EG) (724) (725) Ez da batere kasu arraroa Ameriketan hogeita hamar urte eta gehiago egonda, beti mendian, edota, hirira etorririk bakarrik euskaldunekin mintzatzearen poderioz, ingelesez aurrera ateratzeko moduan ez dakien jendearekin [NORBAIT] topatzea. (EusCor) (726) Johan Van der Velde belgikarra igaro zen lehena goitik, alde handiarekin, baina beherakoan infernuarekin topatu zen [HURA]. (EG) (727) (728) Esan nahi da, aise samar topa gaitezkeela [GU] beren euskarritzako material bezala pintura, argazkia edo are eskultura (baxuerliebean) daukaten obrekin. (EusCor) Baina apaizgaitegira iritsi eta gelara sartu bezain azkar, aitak oparitutako El Grecoren koadroarekin [HURA] topatzerakoan, Rosaren irudia tartekatu zitzaion berriro, arteriak eta zainak adrenalinaz gainezkatzen zitzaizkiolarik. (EusCor) Eskolan gazteleraz irakurtzean hitz arrotz asko topatzen genituen [GUK] (EG) (729) (730) [NIK] topatu ditudan hiztegi arazoak ezagutaraztea den arren, ezinbestekoa iruditzen zait lehenengo eta behin Bukowski eta berorren poesigintzaren gaineko zerbait esan eta ezaugarri nagusi batzuk agertzea. (EusCor) Zuzenean joan naiz motelera eta ez dut inolako arazorik topatu [NIK]. (EusCor) (731) (732) Ohartarazi ninduten giro unionista topatuko nuela hemen [NIK], eta bandera britainiarzaleak baino ez ikusteak ez nau harritu. (EusCor) Tunelaren erdian, txori bat topatu zuten [HAIEK], bide erdian eroria. (EusCor) (733) (734) Bazekien trabak besterik ez zituela topatuko [HARK] emango zuen pauso bakoitzean. (EusCor) (735) Nolanahi ere, iturri medikoek aurreratu zuten atzo Goikoetxearen gorpuari ez ziotela topatu heriotza eragin ziezaiokeen kanpoko ezeren aztarnarik [HAIEK] (EG) (736) Festibalak topatu ditu estatu batuar aitabitxiak. (EG) Aditz honetan, SOZ da DA-1 bssan azpikategorizatzen den Kasua ABSz gain. SOZ hau gai bezala jarri dugu, hain zuzen DU-2 bssan ABSk adierazten duen gauza bera delako. gaia diogu inolako aldakeketarik jasaten ez duelako entitateak. Horregatik, ekintzaren burutzailea esperimentatzailetzat jo dugu, orain arteko jardueretan esandakoarekin bat etorriz. Jarduera hori burutzen duena DA-1en ABSz gauzatzen da eta DU-2n ERGez; eta beti gizakia da. Hasiera batean irudi lezake bi balio hauen artean dagoen desberdintasuna ekintza nahita edo nahigabe egitean datzala. Hots, ekintza nahita egingo litzateke DU-2n eta nahigabe DA1en. Beharbada baieztapen hori egia da DA-1en kasuan, baina DU-2n nahigabeko ekintzak 164
ere adierazten dira; eta, berez, borondateari dagokion zentzua esaldiaren testuinguru osoak baldintzatzen du. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INE eta INS ohiko balioez (kokapena eta modua) onargarriak dira. Baina esan behar da DU-2 balioan INE oso maiz agertzen dela. Kokapen hau batzuetan abstraktua da, INE entitatea ere abstraktua delako, edota topatua den entitatea ere abstraktua delako. ABLk esperimentatzailearen kokapen zehaztugabea adieraz dezake, baina ez da oso arrunta, eta horrelakoetan INEk ez dirudi agertzeko gaitasuna duenik. Azkenik, ikusten dugunez, DAT onargarria da DU-2 bssan bakarrik. Hala ere, DU-2 balioan posible izateko, ABS entitateak ezin du gizakia izan. DAT honen balioa zehaztea ere ez da erraza ((735)). Hasiera batean jardueraren helburua dela ematen du, baina hori horrelaxe da ERG entitate gizakiak ekintza nahita egiten duenean bakarrik. Ez dugu, hala ere, nahita egindako ekintzarik aurkitu corpusean DATekin (adibide asmatu batera joaz: lana topatu nion). Izatez erabilera jatorra den ere ez dago oso argi. Hori horrela izanda, badirudi DATek bestetik gabe ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten duela. Objektu ulertutzat izenordain erreziprokoa duen alternantzian (L 1.2.4) eta Alternantzia erreziproko sinple iragangaitzan (L 2.5.4) esan duguna berretsiz, ez da beharrezkoa ABS eta SOZ entitateak estatus berekoak (tasun semantiko berekoak, esango genuke) izatea. Alegia, nik giro unionista topatu nuen bai baina *ni eta giro unionista topatu ginen ez da posible. Orobat infernuarekin topatu nintzen bai baina *infernua eta ni topatu ginen ez. Honenbestez, esango dugu topatu aditzak jarduera bat adierazten duela, parte-hartzaile nagusi gisa ekintza burutzen duen esperimentatzailea eta ekintza gertatzeko beharrezkoa den gaia dituela. DA-1 bssan SOZ da gaia eta DU-2n ABS. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: topatu-DA-1: esperimentatzailea [+giz]_ABS; gaia_SOZ topatu-DU-2: esperimetatzailea [+giz]_ERG; gaia_ABS • Datu estatistikoek DU-2 balioa askozaz ere arruntagoa dela ematen dute aditzera, eta horrekin, SOZen maiztasuna ez oso handia izatea ere bai.
Erre Erre aditzari, hiru bss markatu dizkiogu. Horietako bik (erre-DA-1 eta erre-DU-2k) alternantzia kausatibo/inkoatiboa osatzen dute elkarren artean, eta erre-DU-3 inespezifikazio jakina dela esan daiteke. Ikus ditzagun, bada, hirurak elkarrekin: 166
Aditz honek entitate baten egoera-aldaketa adierazten du. Gai ukitua ABSk adierazten du, eta orotarikoa izan daiteke. Ekintza ERGez gauzaturiko kausa batek eragiten du. Hau gizakia izan daiteke ((737)); edo zer abstraktu bat ((738)), batzuetan naturazkoa delarik ((740)). Gainontzeko Kasuei dagokienez, eta adibiderik aurkitu ez badugu ere, INSek eta SOZek euren ohiko balioak izango lituzkete, batzuetan kausa eitea ere ager dezaketelarik. ABLk, ABS entitatearen baitako kokaguneari egingo lioke erreferentzia (liburua izkinetik/albotik/erditik erre); oso kasu konkretua beraz. DATek, azkenik, ABS entitatearekiko jabetzazko harremanaren berri ematen du. Dagoeneko beste zenbait aditzetan aipatu dugun bezala, jabetzazko harreman hau DATekin ez baizik eta ERGekin sor daiteke. Halakoetan, ERG gai ukitu bihurtzen da, ABS ere gai ukitu baita. Bukatzeko, Objektu inespezifikoaren alternantzian esan dugun bezala, erre-DU-3 bssan tabakoa zerbait inespezifikatzen dela esan daiteke. Elementu jakineko inespezifikazioetan gertatu ohi den bezala, balio berezi bat agertzen zaigu aditzean. Aditz zehatz honetan, gainera, berez gai ukitu litzatekeen entitate bat da inespezifikatzen dena; eta gai ukituei buruz esan duguna kontuan hartuta, hori ez da ohikoa egoera-aldaketa adierazten duten aditzen kasuan. Hala izanik, erre-DU-3n ABS entitatearen aldaketa baino gehiago, ERG entitatearen esperimentatzeak hartzen du garrantzia; jardueretan gertatzen dena, alegia. Eta kasu honetan, gainera, ERG entitatea beti gizakia da. Hortaz, ikusten dugunez, erre aditzaren jatorrizko balioa nahiko urrun geratzen da, eta bestalde, gai ukituak inespezifikatzen ez direlako ideia nagusiak salbuespen bat du hemen. Nolanahi ere, balio semantiko berri bat (polisemia, alegia) sortu dela argi dago. Esan behar da, tabakoa bera, edo honen hiponimo nahiz espezifikazio bat dena ere ager daitekeela esplizituki perpausean (Ez du tabako beltza erretzen). Beraz, espezifikazio jakina da, baina hala ere, modu espezifikoagotan ere gauza daiteke sintaxian. Horretaz gain, DATik ez du onartzen (erabilera etikoa salbu, beti ere); eta ABLk, agertuz gero, ERG entitatearen kokapena adieraziko luke. Beraz, esango dugu aditz honek oro har egoera-aldaketa adierazten duela, horretarako gai ukitua eta kausa dituela parte-hartzaile nagusi gisa, ABSz eta ERGez gauzatuak, hurrenez hurren. Erre-DU-3, ordea, jarduera bat adieraztera pasatu da, parte-hartzaile nagusi bezala ERGez gauzatzen den esperimentatzailea eta tabakoa gai jakina dituela. 168
beti gizakia dela ikusita. Besteak beste eskaini eta eraman aditzetan esan duguna gogora ekartzen badugu (hau da, elkarraldatzea batetik eta kokapen-aldaketa bestetik bereizitzat eman ditugula kontuan hartzen badugu), hemen ere bi ekintza horiek nahastuta agertzen zaizkigula ikusten dugu. Horrek inondik ere bi ekintza hauen arteko antzekotasuna are nabarmenagoa jartzen du, berriz ere. Hala ere, bete aditzean egingo dugun moduan, ABS helburuko kokapen gisa hartuko dugu orokorki, eta elkarraldatzea baino gehiago kokapenaldaketa adierazten dela esango dugu. Esan behar da, hala ere, hornituren kasua berezia dela, alde batetik adierazten duena adierazteko erabiltzen duen egitura sintaktikoagatik, eta bestetik, erabiltzen duen egitura erabilita, ez duelako zentzu holistikoa nahitaez adierazten. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk eta SOZek euren ohiko balioak izango lituzkete. ABLri dagokionez, ikusten dugu hornitu-DA-1en onartuen artean jarri dugula, baina hornitu-DU-2n ez. Izan ere, DA-1eko ABLk eta DU-2ko ERGek balio antzekoa dutela dirudi ((746)). Kontua da, orduan, balio iragangaitz honetan kausa agertzen ez dela esan beharrean, kausa ergatiboa agertzen ez dela esan beharko genukeela (beste aditz batzuk aztertu ditugunean esan dugun bezala —esaterako, hil, haserretu—). DATek ez du oso arrunta ematen baina agertuz gero, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adieraziko lukeela dirudi. Azkenik, esan behar da, erabilera iragangaitza askotan partizipio eta beste aditz batez agertzen dela ((747)); gutxi daude DA laguntzaileaz. Hornitu-DU-3 bssan, berriz, ikusten dugu INS nabarmena ez izateaz gain, ezinezkotzat jo dugula. Izan ere, ERGek kausa ez ezik gai ukitua ere adierazten du. Ohar bedi, fenomeno bera azalduko dugula bete aditzean. Beraz, esango dugu aditz honek entitate baten kokapen-aldaketa adierazten duela, horretarako ikusi ditugun hiru bssak baliatzen dituelarik.
hustu-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, DAT hustu-DU-3 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, ABL, ALA, DAT Azalpena Ikus hustu-DA-1 eta hustu-DU-2 bssen zenbait adibide: (755) Berez erakundeak etxe berriak egin edo etxeak hustu egin direnean malgutasuna izan du (EusCor) (756) Horixe gertatu da, hor ateratzerakoan behean ukitu dit, izterrean sartzea asko kosta izan zait, hustu egin naiz [NI] eta ez zegoen aurrera egiteko indarrik ", nabarmendu zuen Mielek. (EusCor) (757) Ekonomia horrek, eta langabeziak etxeak hustu egiten ditu, eta neurri batean, jubilatuek, erretiratuek erosten dituzte, jendetza geroago eta ohi baino gehiago zahartuz. (EG) (758) Nork hustuko dizu limosnen kutxatila? (EG) (759) Arratsaldeko elurteak berriro hustu zuen parkea. (EG) (760) Kurpilak hustu zizkioten. (EG) Ikus, bestalde, hornitu-DU-3 bssaren zenbait adibide: (761) UZEIko Biologia 1 Izendegia hiztegirako aldez aurretik landu zirenez, testuetatik ez ziren berriro hustu [HAIEK], gehienetan behintzat. (EusCor) (762) Kanalako agureak txakolina hustu digu, hiruroi edalontzi bete bana. (EusCor) Aditz honek, goiko hornituk bezalaxe, entitate baten kokapen-aldaketa adierazten du, baina hartan ez bezala, hemen zentzu holistikoa dugula ematen du. Beraz, kokapen-aldaketa eta egoera-aldaketa adierazten dituela esan dezakegu. Kasu honetan helburuko kokapena izan beharrean, abiapuntuko kokapena genuke ABSz gauzatzen den osagaia. Adibideek erakusten digutenez, hemen ere abiapuntuko kokapena gizakia izan daiteke ((756)). Baina hornitu aditzean (eta, ikusiko dugun bezala, bete aditzean) ez bezala, hemen ez da INSik azpikategorizatzen. Jakin badakigu, betek bezalaxe, hustuk onar dezakeela gai ukitua zehazten duen INSik, corpusean agertu ez zaigun arren (etxea jendez hustu, esaterako). Badirudi arrazoi nagusia dela husturen kasuan INS horrek adieraziko lukeena nolabait jakina dela esaldiko testuinguru nahiz testuinguru pragmatikoaren arabera. Alegia, etxeak jendez husten dira normalean
((755), (757)); parkea ere jendez husten da normalean (759)); gurpila airez ((760)), eta abar. Badirudi, INSen beharra, normalean esperoko genukeen elementu hori ez den neurrian sumatzen dela (esaterako etxea altzariz; parkea landarez; gurpilaren kasuan, berriz, ezinezkoa litzateke beste ezer). Bestalde, hormituk eta betek erakusten duen beste alternantzia, gai ukitua eta kausa batera ageri duena, ez du hustuk erakusten. Esan behar dugu, beste hainbat aditzetan ikusi dugun bezala, hustu-DU-2 bssan ABS entitatea gizaki bati dagokion gorputz-atala (edo gorputzarekin loturiko entitateren bat) denean, ERG entitatearena izan ohi dela, eta orduan ERG honek kausa baino gehiago, abiapuntuko kokapena adierazten duela: (763) Klandestinitate garaian lagun izan zuen Fernando Mujika, eta haren ehorzketan Enrique haren anaiarekin besarkada luze eta hunkigarri baten bidez adierazi bazuen ere, Auzitegi Konstituzionaleko lehendakari ohiaren hilketaren ondoren barrua hustu zuen: [HARK] (EG) Gainontzeko Kasuei dagokienez, DA-1 eta DU-2n ALA eta ABL ezinezkotzat jo ditugu (izatez hauek adierazten dituztelako, normalean, abiapuntuko eta helburuko kokapen horiek), baina ABL kasu bakanetan —adibidez, ABS entitatearen partea adierazten duenean (barrutik)— zilegi dela dirudi. Hala ere, oso kasu zehatza denez, orokorrean ez kontuan hartzea erabaki dugu. DATek ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten duela dirudi ((758), 760)). INSek eta SOZek orotariko modua (bitartekoa/baliabidea, tresna, konpainia) adieraziko lukete. Eta INEk, azkenik, gertakizunaren kokapena agertuko luke. Hustu-DU-3 bssan, berriz, helburuko nahiz abiapuntuko kokapenak ohiko Kasuez ageri dira: ALAz eta INEz helburuko kokapena, eta ABLz abiapuntukoa. Orduan ABS honakoan bai da gai ukitua; hau da, esplizituki ageri da. Horregatik esaten dugu Spray/Load alternantziaren parekoa dela. Gertatzen dena da, aldaera bateko INS eta besteko LOK ere ez direla Kasu azpikategorizatu bezala ageri. Horretaz gain, ALAk eta INEk balio bera duten neurrian, alternantzia gisa planteatu beharko genuke (sartu aditzean egingo dugun bezalaxe). Ordea, Kasu hauen garrantzia ez denez hain argia, ez dugu horrelakorik egin. Bestela ere, INEk gertakizunaren kokapen orokorra adieraz dezake. Azkenik, esan behar da, dirudienez, kausak beti gizakia izan behar duela bss honetan. INSek eta SOZek euren ohiko balioak adierazteko gaitasuna dute. DATek, azkenik, ekintza zuzentzen zaion entitatea adieraziko luke. Beraz, goiko bi bssetan ikusi dugunaren desberdina da. DATek helburua adierazteak, elkarraldatze eta kokapen-aldaketa balio semantikoen arteko nahastea sorrarazten du, bi balio hauen gertutasuna agerian utziz berriz ere. Eraman aditzean esan dugunarekin bat etorriz, ordea, argi dago (762) adibidean edalontzira moduko zerbait ulertu beharra dagoela, eta hala izanik, DAT entitateak bere jabetzan (jabetza besterengarrian) duen zerbaiti egiten zaiola erreferentzia berez. Alegia, ALA eta DAT entitateen artean sortzen da jabetzazko harremana. Horregatik, DAT helburua da, baina helburuko kokapena bere baitan duen helburua. 174
Azinbo belaunikatu zen eta Pigmeo ttikia igo zitzaion bizkarrera [HARI]. (EG) (768) (769) Detekzio sistemen hobekuntzei esker operazio portzentaia %60ra igo da azken urteotan, hau da, operazio mahaira joan behar izan gabe antzematen dira askoz lehenago gaitzaren benetako nondik norakoak, eta Iruñeko erietxean orain jarri den tresneriari esker ia %100era iritsiko dela adierazi zuen Gomezek. (EG) (770) - ANATOLIA prentsa agentziak jasotako datuen arabera, astelehen gaueko lurrikararen behinbehineko balantzea 3.700 hil eta 17.000 zaurituko kopurura igo zen atzo iluntzean. (EG) (771) Igo nuen kamioira [NIK] [HURA]. (EusCor) (772) Anoi ematearekin, eta ONCE lasaitu delako, Txente Garciak 6tik 10era igo du aldea. (EG) Jaitsi: (773) Abere hauek, gaueko iluntasun eta bakardadearen babesean, mendiko belarretatik herri inguruetako soroetara [HAIEK] jeisteko joera dute eta hauetara etortzen badira, kalte handiak egiten dituzte, bertan aurkitzen dutena jan eta zapalduz. (EusCor) (774) 64 urtetik gorakoen artean galerak % 3,3koak dira eta 16-24 adin-taldean % 0,6ra jaisten dira [HAIEK]. (EusCor) (775) Esfortzu trinko baten ondoren, bai odolean eta bai giharrean aurkitu dezakegun azido laktikoaren kantitatea atsedeneko neurrietara jaitsi dadin, ordubete igaro behar du gutxienez. (EusCor) (776) Jan ondoren etxera jaisten da [HURA], eta neskato zegoena (artzain-mutil ere bazena) udaldiko bigarren etxekandere / artzain nagusi bihurtzen da. (EusCor) (777) Zaratak oso gora egiten zuenean, nazioarteko hiru ordezkariak gelara jaisten ziren zer gertatzen zen ikustera. (EusCor) Soto andrea labana hartuta jaitsi zen oilategira. (EusCor) (778) - Bai, ikusi nuen zurekin batean autotik jaitsi zena. (EusCor) (779) Ilargia atera arte ez gara jaitsiko hemendik [GU]. (EusCor) (780) (781) Horretaz jabetu nintzen mailadiko oholetatik arrapaladan [NI] jaistean izan zen oin-hotsa aditu nuelako. (EusCor) (782) Ibai bat txirrian jaitsi zen amaren begietatik eta Imanol harritu egin zen, ondo estutu zuelako amak bere beso zuri gurien artean; (EusCor) Lehen 74 kurio isurtzea onartua zegoen eta egun muga 3ra jaitsi da. (EG) (783) (784) Generoetan, pisu handiena narratibak du, nahiz eta 1996tik 1997ra %72,5etik %61,8ra jaitsi den narratibagintza. (EG) Garateko gainean 5etik 20ra jaitsi da Txentek duen aldea. (EG) (785) Gero altxatu zaldia eta portxetik jaitsi zuen azkenengo aldiz. [HARK] [HURA] (EusCor) (786) (787) Urte hartatik 1956 urtera arte, zenbat ikatz jaitsi ote zuen bertako nagusi Bitor Aiak, idi nabar koloreko haiekin, Billabonako ingurura? (EusCor) Horregatik artzain gehienek abuztua baino lehen ez dituzte gaztak menditik jaisten. (EusCor) (788) (789) Lehenengo bost kotxeak errenkadan jarri, orduko 10 kilometroko abiadara [HAIEK] [HAIEK] jaitsi eta dozena bat bandera irlandar dantzan jarri dituzte, bozina zaratatsuen doinuan. (EusCor) Dudarik gabe, neurri horiek inflazioa espero dugun mailara jaitsiko dute. (EG) (790)
(791) Espetxe zigorra urtebetera jaitsi zietenez [HAIEK] [HAIEI], Manuel Sanchez Corbi, Jose Maria de las Cuevas Carretero eta Antonio Lozano Garcia guardia zibilak ez ziren azkenean espetxera joan. (EG) Ikus, bestalde, igo-DA-2/ jaitsi-DA-2 eta igo-DU-4/ jaitsi-DU-4 bssen zenbait adibide: Igo: (792) Gainerako herrialdeei dagokienez, Bizkaia eta Gipuzkoan inflazioa % 0,5 igo da eta Araban, berriz, % 0,3. Inflazioaren igoeraren eragile nagusiak hiru aldagai izan dira. (EG) (793) Nafarroan sektore horren indizea % 0,9 igo da uztailean, eta EAEn % 0,6. Aldiz, elikagai, medizina, jantzi eta kultura sektoreek nahikoa egonkor jarraitu dute, zenbait kasutan bere horretan geldituz, inolako hazkunderik gabe, jantzien multzoa kasu. (EG) (794) Inoiz izan duen preziorik altuenera iritsi da Urtarriletik hona bonbonaren prezioa 203 pezeta igo da, %18,3; (EG) (795) Erreserba Federalak puntu laurden igo ditu interes tipoak, espero zen bezala. (EG) Jaitsi: (796) Azkenean, Dow Jones indizea % 0,15 jaitsi zen eta Nasdaq merkatu elektronikoa, berriz, % 1,20 igo. (EG) (797) Daewoo Motors filialaren datuen arabera, automobilen etxeko salmentak (Korea bertakoak) %43 jaitsi ziren. (EG) (798) Galerien elkarteko kide eta antolatzaileen arteko giro liskartsuarekin amaitu zen atzo ARCO azoka Madrilen Antolatzaileen ekimenez, bisitari kopurua % 8 jaitsi da, baina trukean galeristek iaz baino artelan gehiago saldu dituzte Azoka urtez urte hobetzen ari dela baieztatu da, ohiko lanak eta berritasun handikoak tartekatu baitira erakusketetan. (EG) (799) EBZk puntu erdi jaitsi du interes tasa, % 2,5eraino, espero baino gehiago. (EG) (800) Sukarra gradu erdi jaitsi zitzaion eta medikuak alta eman zion. (EG) Ikus, azkenik, igo-DU-5/ jaitsi-DU-5 bssen zenbait adibide: Igo: (801) Tipi-tapa, tipi-tapa aldapak [NORBAITEK] igoz, Adarrako azken malda baino lehen dagoen lautada handirarte; (EusCor) (802) Neskak bira erdia egin eta atari-mailak igo zituen. [HARK] (EusCor) (803) Goimendia [NIK] igo nuen lehen aldia izan zen. (EusCor) (804) Jaitsi: (...) Pito eta Poli lehenengoetakoak izaten ziren ikastetxe barruko harmailak [HAIEK] jaitsi eta atariko zolua gurutzatzen, batik-bat eguerdietan non, arin ibili ezean, ate nagusiaren aurrean bildutako eskolier multzoarekin oztopatzen baitziren halabeharrez. (EusCor) (805) Abenturazale amorratua zen eta besteak beste mountain bike-ez Laponian ibili zen, Nilo ibaia piraguaz [HARK] jeitsi zuen eta Artikotik Tropikora bidaia egin zuen. (EusCor) Bss hauetan guztietan entitate baten kokapen- edo egoera-aldaketa adierazten da. DA-1, DA-2, DU-3 eta DU-4 balioetan ABSn gauzatzen da entitate hori, DU-5 bssan, ordea, ERGen, eta beti izaki biziduna behar duela izan dirudi. Beste bssetan anitzagoa izan daiteke. 178
DA-1 eta DU-3 bssetan ABS entitatea izaera anitzekoa izan daiteke. Batetik, izaki biziduna —askotan gizakia—; bestetik, mekanismoren baten bidez mugitzeko berezko gaitasuna izango balu bezala jokatzen duen izaki bizigabe bat ((766)); eta, azkenik, zer abstraktu bat. ALAk entitate horren helburuko kokapena/egoera adierazten du, eta ABLk abiapuntuko kokapena/egoera edo bidea. Hain zuzen, sintagma hauen guneko entitateak abstraktuak direnean adierazten da egoera-aldaketa. Bestetik, ABS entitatea abstraktua denean kokapena edo egoera modu abstraktuan ulertu behar dira (biak gauza bera suertatuz, azken batean). Esan behar da, dena den, badirela adibideak non ez den ez ABLrik ez ALArik agertzen. Fenomeno hau askozaz ere maizago aurkitzen dugu ABS entitatea abstraktua denean. Sintagma hauek agertu ezean, gora/behera moduko norabidezko osagai bat ulertutzat eman behar dela dirudi. Izan ere, jaso aditzean gertatzen den bezala, aditzok norabidea osagaia — zehazki bertikalitatea adierazten duela— bere semantikaren baitan dutela esaten baita. Horixe da Vázquez et al-ek (2000) esaten dutena (jo bedi jaso aditzera —89-90 or.— autore hauen hitzak berriz gogoratu nahi izanez gero). Jakina, ABS entitatea abstraktua denean, behera edo gora hori ere modu abstraktuan ulertu behar da. Norabidezko osagai hori sintaktikoki gauzatua ere ager daiteke. Ikus zenbait adibide, bai erabilera iragangaitzean bai iragankorrean: Igo: (806) Ferritaren kasuan, ale- eta azpiale-mugek dislokazioen mugimendua oztopatzen dute, eta horren ondorioz, altzairuaren elastikotasun-muga eta trakzio-erresistentzia igo egiten dira. (EusCor) (807) Izan ere, ekainerako ibaia nahiko jaitsita zetorren, baina euri bortitzen sasoian, abendutik maiatza arte, uraren maila asko igotzen zen, hamabost bat metroko gora-behera ere egon zitekeen, eta oholez oso modu txiroan eraikitako etxe haiek mehatxu hartatik salbu gorde behar ziren nola edo hala. (EusCor) (808) (...) karbono erradioaktiboz aztertuta eta material paleobotanikoek salatzen dutena kontutan hartuz, argi eta garbi esan daiteke glaziazioaren amaieran ozeanoko uren maila emeki emeki igo zela. (EusCor) Bazkal orduan bertze paper batzuk igo ditugu [GUK]. (EusCor) (809) (810) -Gerrako ekintzek morala igotzen duten bezala, prozesu politikoak ere moralari euts diezaioke. (EusCor) (811) Mendizabalen txanda etorri zen eta honek igo zuen listoia gora. (EG) Jaitsi: (812) -Drogen aurka nagusitzen diren ikuspuntu eta ereduek (drogen aurkako gerrak, "ez, ez, ez" dioten kanpainek, zanpaketak, polizi neurriek, atxiloketek, ...) ez dituzte helburuak bete, hau da, kontsumitzaile-kopurua jaistea edo droga-menpekotasunerako arriskuak murriztea. (EG) (813) Pablo, beldurrak airean, jaitsi eta korralera atzera bueltatzeko esaten ari zitzaidan behin eta berriro, amona konturatuko zela eta demandan egingo zigula ziztua baino lehen igotzeagatik. (EG) (814) "Proiektua antisoziala da, eta, gainera, inbertsioen kopurua jaitsi egin du Jaurlaritzak ", adierazi zuen. (EusCor)
Bertan egon ziren ia 13:00ak arte eta ordu horretan beren kabuz jaitsi ziren. [HAIEK] (EusCor) (815) (816) -ESPERO bezala, interes tasak jaitsi egin zituen atzo Europako Banku Zentralak (EBZ). (EusCor) (817) Baina espero baino askoz gehiago jaitsi zuen diruaren prezioa Europako Batasuneko finantza erakundeak. (EusCor) (818) "Ikusgarriagoa izango zela uste genuen, tenperatura jaitsi eta ilundu egingo zuela, baina eklipse osoa izango zen lekuetan gertatuko zela esan digute", zioen Valentziako Inmak. (EusCor) (819) Jon Krakauer kazetariak, ordea, Rob Hallen taldeko bezero gisa Everest igo zuenak, gertatutakoaren erruaren parte bat Boukreeven bizkar utzi du, bezeroak eta gidari lagunak goian utzi eta bera jaitsi egin zelako. (EusCor) (820) Oñeder S.A. proiektu berria kokatu nahi duen lekua ere guztiz desegokitzat jo du Unanuek, baserri lurrez inguratuta dagoelako, eta justu aldamenean Urola ibaira doan erreka bat jaisten delako, ur emari handia izaten duena. (EG) (821) Behera jaitsi zuen. [HARK] [HURA] (EusCor) Esan behar da aurkitu ditugula kasu bakan batzuk, non INEk ALAren balio bera adierazten duen. Halere, ez gaude ziur horrelako erabilera onargarria ote den; horregatik ez dugu ALA honekiko alternantzia gisa planteatu. Hona adibideok: (822) Aldi berean, beste lagun bat prentsaren txokoaren mahai batean igo, orriak banatu eta pankarta bat zabaldu zuen eta handik gutxira atxiloturik eraman zuten. (EG) (823) Bertako biztanleen artean sinesgarritasun handia hartu zuen kontakizun baten arabera, hiru hegazkin jaitsi ziren Ibarrean, lur hartu eta, altxorrez beterik, leku ezezagun batera joan ziren. (EusCor) DA-2 eta DU-4 balioetan, berriz, gora edo behera norabidezko balio hau espezifikatua ageri da, neurri bat adieraziz. Horregatik diogu ABLk eta ALAk batera adierazten duten norabidearen parekoa adierazten duela bss hauetan ageri den ABSk: inflazioa % 0,5 igotzeak, nolabait esateko, bertikalitate abstraktu bat bezala ikus daitekeen neurri zehatza adierazten du. Honakoan, hortaz, behera edo gora horiek ezin dira sintaktikoki gauzatu (ez eta ALArik ezta ABLrik ere); gogoan izan jaso aditzean norabidearen eta helburuko kokapenaren inkonpatibilitateaz esan duguna —90. or.—). Bss hauetan gertatzen dena da ABS entitatea gehienetan abstraktua dela; ez dirudi Pello bi metro jaitsi zen modukoak oso arruntak direnik; corpusean ez dugu bat ere aurkitu. DU-5 bssan, berriz, DA-1 eta DA-2 bssetan ABLk (abiapuntuko kokapena) eta ALAk (helburuko kokapena) batera adierazten dutena —alegia, mugatutako bidea, horrexegatik zentzu holistikoa duena, gure ustez— ABSk adierazten du. Eta, berriz, gai ukitua ERGez gauzatzen da. Honenbestez, balio hauetan hasierako eta amaierako puntuek ez dute garrantzirik, baizik eta horiek mugatzen duten zeharkaldiak. Horregatik, balio honetan ALA ezinezkoa da, eta baita ABL ere, beti ere abiapuntuko kokapena adierazten; agertzekotan, nolabaiteko bidea adierazten du, ABSk adierazten duen bide hori zein tokitik egiten den zehazteko. 180
Gainontzean, INEk gertakizunaren kokapen orokorra adieraz dezake, eta baita, ABS entitatea konkretua denean, kokapen-aldaketa prozesuan honek duen behin-behineko kokapena ere. INSek eta SOZek ere beren ohiko balioak izango lituzteke (orotariko modua). DAT, azkenik —kokapen-aldaketa adieraz dezaketen aditzetan dagoeneko aipatu dugun bezala—, ABS edo LOK entitateekiko jabetzazko harremana adierazten du. Horretaz gain, DAT entitatearen kokapena ALAk adierazten duen bera da. Igo-DU-5/jaitsi-DU-5en, hala ere, ez da onargarria Kasu hau. Azkenik, aipatu baino ez dugu egin nahi —corpusean adibide bakarra aurkitu dugu-eta—, badela erabilera bat non DA-1 eta DU-3 bssetan ALAren eta ABLren bidez adierazten den egoera-aldaketa INSen bidez adierazten den. Ikus adibideak: (824) Kategoriaz igotzeko gaitasuna kentzea hiru urte arterako epean; (EusCor) Balio hau aldatu aditzean onargarri dela ikusiko dugu. Adibide gehiago izanez gero (aurkitu dugun bakarrean gainera aditza jokatu gabe dago), hemen dioguna baieztatu ahal izango genuke, eta orduan, beste balio gisa markatzea zilegi litzateke. Beraz, esango dugu igo eta jaitsi aditzek egoera- nahiz kokapen-aldaketa adierazten dutela, horretarako ikusi ditugun bssak baliatzen dituztelarik. Horretaz gain, igok gora norabidezko balio du bere semantikaren baitan, eta jaitsik behera. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: igo-DA-1: gai ukitua_ABS; abiapuntua/bidea_ABL; helburua_ALA igo-DU-3: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; abiapuntua/bidea_ABL; helburua_ALA igo-DA-2: gai ukitua_ABS; neurria_ABS igo-DU-4: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; neurria_ABS igo-DU-5: gai ukitua_ERG; bidea_ABS
• Datu estatistikoek erakusten digutenez, bai igo bai jaitsi aditzean ALAk maiztasun handi samarra du. Jaitsi aditzean, ABLk ere nahiko maiztasuna du; ez, ordea, igo aditzean. Bestalde, biotan egitura iragangaitza gehiagotan erabiltzen dela ageri da. Igo:
oroitu-DU-4 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ELA_KONP Kasu onartugabeak: ABS, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, DAT Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide (bbsak bereizten dituzten osagaiak azpimarratuta): (825) Zergatik oroitu behar zuen nitaz [HURA], bere bizitzan zehar, gainean eta azpian izandako ehundaka haietariko beste bat gehiago ez banintz bezala?. (EusCor) Hala ere, oroitzen naiz izeba batekin gertatutakoaz. (EG) (826) (827) "Jendea nitaz oroitzen denean, profesional on bat izan nintzela esatea nahi dut, eta joaten naizenean egoera onean utzi nahi dut Athletic". (EG) (828) [NI] Oroitzen naiz hitzeman zigutela 2. artikuluak ez zuela ondorio latzik ekarriko beste hizkuntzei. (EG) (829) Ziudade hartan gizonak, bere beste behar guziak eginda gero, emaztearen eskaria oroitu zuen eta, bapatean, hara non erreparatzen duen denda aurrekalde batetan ispilu bat, eta ispiluan ilargia. (EusCor) ETAren menia eta Lizarra Garazi ere oroituko nituzke [NIK]. (EG) (830) Azkenik, Xalbadorren hitzetan oroitu zituen manifestaldiaren bi eskakizun nagusiak [NIK]: (EG) (831) (832) Denek Jules Verne oroitu genuen lehenengo, alegia, ezinezkoa zena bat-batean posible bihurtu zela. (EG) (833) Herri Batasunako Mahai Nazionala espetxeratzeko agindua eman zutenean eginiko kritika oroitu zuen halaber [HARK]. (EG) San Kristobalen hildakoak oroituz [HARK]. (EG) (834) (835) Konstituzioa %92k alde bozkatu zutela oroitu zuen, eta egun abian den prozesuak muga berriak sor ditzakeela salatu. (EG) (836) Liburua kaleratu zenean, 1996an, hainbat zailtasun izan zituela merkatuan sartzeko oroitu zuen atzo Xabier Mendigurenek, Elkarlanean argitaletxeko kideak. (EG) Kuartelera iritsi zenean jipoiak hasi zirela oroitu du [HARK]. (EG) (837) (838) Duela urte pare bat erakusketa txiki bat osatu zuela oroitu zuen [HARK], baina oraingo erakusketa askoz handiagoa dela. (EG) Elkarren arteko bereizketa, batetik, ekoizten den ideia hori adierazterakoan Kasu bakoitzarekin ageri den gunean datza. Ikusten dugunez, oroitu-DA-1en eta oroitu-DU-3n gaia batzuetan gizaki bat da, eta beste batzuetan zer abstraktu bat. Hala ere, gizakia denean ere, gizaki horrek egindako ekintza da berez oroitzen dena. Oroitu-DA-2n eta oroitu-DU-4n, berriz, adierazpen-perpaus batez gauzaturik, nahitaez gertakari edo ekintza bat da adierazten dena. Beste bereizketa izan daiteke, esperimentatzailea ERGez gauzatzen denean ekintza nahita egiten dela, eta ABSz gauzatzen denean nahigabe. Bereizketa hau, hala ere, ez dugu 184
uste orokortzekoa denik. Gehienez ere, badirudi esan daitekeela ABS erabiltzen dela ekintza nahigabe gertatu dela adierazi nahi denean. Gainontzeko Kasuei dagokionez, SOZek eta INSek (gai balioa ez dutenean jakina) modua adieraz dezakete, batzuetan kausa eitekoa ere izan daitekeelarik. INEk ere bere ohiko modu eta kokapenezko balioak izan ditzake. DATi dagokionez, esan behar da oroitu-DU-4 bssan onargarria dela, eta aditzak erakusten duen ekintza nori zuzentzen zaion adierazten du. Kasu honetan, argi dago ekintza nahita egiten duela ERG entitateak. Hala, DAT agertzen denean esaldian, ERG esperimentatzailea ez ezik, abiapuntu ere bilakatzen da, eta honela elkarraldatze-zentzua hartzen du aditzak. Beraz, esango dugu, oroitu aditzak jarduera bat adierazten duela, parte-hartzaile bezala ERGez nahiz ABSz gauza daitekeen esperimentatzailea (beti gizakia) eta INSez, ABSz nahiz ELA_KONPez gauza daitekeen gai bat dituela. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: oroitu-DA-1: esperimentatzailea [+giz]_ABS; gaia_INS oroitu-DA-2: esperimentatzailea [+giz]_ABS; gaia_ELA_KONP oroitu-DU-3: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ABS oroitu-DU-4: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ELA_KONP • Datu estatistikoek azpikategorizatutzat jo ditugun lau Kasuek nahiko maiztasun dutela erakusten digute; nabarmenenak, hala ere, ERG eta ABS dira. Bestalde, ikusten denez, ez dago DIO laguntzailedun adibiderik.
(843) [HURA] Sartu da ostatu batean eta jatekoa eskatu du. (EusCor) (844) Fruitua biltzeko makurtu zenean, zulo sakon bat aurkitu zuen, begi harrituekin begiratu zuen, eskua barruan [HARK] sartu zuen eta bere gorputz pisutsua barrura jausi zen. (EusCor) (845) Daukagun espazioa nahikoa urria denez kapitulu bakoitzari orrialde bana eskaini beharrean markoetan sartu ditugu. [GUK] [HAIEK] (EusCor) (846) Lilak eskua sartu zuen poltsan. (EusCor) Sartu-DA-2 eta sartu-DU-4 bssen zenbait adibide: Beldurtzen denean, dortoka oskolaren barrura sartzen da. (EusCor) (847) (848) Itsas edo ibai bazterreko toki honetara untziak heltzen dira, han gelditu, [HAIEK] hara sartu edo handik irteteko. (EusCor) (849) Tropa musulmanak Ebro aldetik Arabara sartu ziren; (EusCor) (850) Migel sartzen da eskuiko bigarren atetik. (EusCor) (851) Nekazariak, arraina Espainiara sartzen duten mandazainak, noiz untzigintza babesten noiz untziak bahitzen dituzten erregeak, erregeei eta marinelei pribilegioak eta dirua kendu nahi dizkieten burgesak, Eliza katolikoa bere erijioarekin eta dramaturgia mitiko-erritozkoarekin — esker— iritsi zen herri honentzat, modernitatean sartzean, ezaugarri nagusi bilakatu zen elementuetako bat: (EusCor) (852) Belarri batetik sartu ta bestetik atera ta libre. (EusCor) (853) Henri Bergson, bere liburuan saiatzen da, saiatu, [HARK] guri burura sartzen, kontrakotasun gaindiezina dagoela berak "erlijio estatikoa" eta "erlijio dinamikoa" deitzen dituenen artean. (EusCor) Hemen, berriz, ABL eta INE batera ezinezkoa direlako baieztapena zalantzan jartzen duten adibide batzuk: - Argi izan behar du eszenatokian nondik sartu eta nondik irten. (EusCor) (854) (855) Airea sudurzuloetatik sartzen da zintzurrestean zehar bronkioetara iritsi eta handik biriketara zabaltzen da, birikak puztuz: (EusCor) (854) adibidean, INE sartu aditzari edota argi izan aditzari dagokion zalantzagarria da; eta (855) adibidean, berriz, ageri ez den helburuko kokapena ALAz edo INEz gauzatu behar den ez dago argi. Hortaz, aditz honek entitate baten kokapen-aldaketa adierazten du, eta hori dela eta helburuko kokapena (ALAz edo INEz gauzatua) eta, batzuetan, abiapuntuko kokapena, edo baita bidea ere, adierazten duen osagaiak (ABLz gauzatua) azpikategorizatzen ditu. Jakina, horrekin batera, aldaketa hori jasaten duen gai ukitua (ABSz gauzatua) behar du, eta zenbaitetan aldaketa hori eragiten duen kausa (ERGez gauzatua). ABLk gehienetan bidea adierazten du, eta halakoetan, gainera, ohikoena da esaldian ALArik ez agertzea. Bestalde, ABS, ALA edo ABL entitateak abstraktuak direnean, kokapen-aldaketa hau ere abstraktuki ulertu behar da. INE eta ALA aldi berean ager daitezke ABS entitatea leku batetik bestera eramaterakoan duen behin-behineko kokalekua adierazteko bakarrik; ez dugu, ordea, horrelako adibiderik
agertu-DA-2 Kasu azpikategorizatuak: ELA_KONP, INE Kasu onartugabeak: ERG, ABS, ABL, ALA Kasu onartuak berdinak dira bi bssetan: SOZ, INS, DAT Azalpena Ikus bi bssen Zenbait adibide: (856) Duela 350 milioi urte, Deboniar izeneko aldian, ibaietan eta itsas aintziretan benetako arrainak agertu ziren (gaurko marrazoen antzekoak eta hauen urruneko aintzindari zirenak), baina artean ez ziren gaurko arrain teleosteoak existitzen; perka, lutxoa edo brema, esaterako. (EusCor) (857) Beste ehun milioi urte igaro ziren, aldi karboniferoa ailegatu zen eta Lurrean baso trinkoak agertu ziren, zeinetan iratzeak, azeri-buztana eta likopodioa hazten bait ziren. (EusCor) (858) Arian-arian gaurko koniferoen aitzindariek filizineoak ordezkatu zituzten; sago palmondoak agertu ziren. (EusCor) (859) "Musker izugarri" edo dinosauruen lehen asabak agertu ziren; ondorengo garaietan Lurrean gailendu ziren narrasti erraldoiak. (EusCor) (860) Baina artean ez zen ez agertu. (EusCor) hegaztirik eta ez ugaztunik (861) Biztanleak — bizizaleak — aspaldidanik agertu ziren Zuberoan: Horregatik idazten ditudan poemetan agertzen da oroitzapenekiko obsesioa. (EusCor) (862) (863) Joseba Egibar, Karmelo Sainz de la Maza eta Jurgi Sarasa prentsaurrekoan agertu ziren atzo EAJren ekitaldi nagusia Bilboko Erakustazokan igande arratsaldeko 19:00etan izango dela iragartzeko, eta, gainera, testuaren zatirik esanguratsuenen berri emateko. (864) CARLOS URQUIJO parlamentario popularrak eskatuta, Zarraoa Eusko Legebiltzarreko EITBren kontrolerako batzordean agertu zen atzo goizean. Epailearen esku utzitako txostenean ere zenbait datu nahasi eta oker agertzen dira. (865) (866) Horretarako, hamar puntuko agiri bana aurkeztu dute bi aldeek, eta horietan agertzen diren proposamenak betetzea da bai Gobernuak, bai FARCek negoziazioekin jarraitzeko ezarri duten baldintza. (867) Jojo salto batean erdian agertzen zaie. [HURA] [HAIEI] (EusCor) (868) Ilunpetatik poliki-poliki koloretako beira-gaztelua agertzen da munduaren gailurrean. (EusCor) (869) Maitasuna badela, honetan agertzen zaigu: (EusCor) (870) hori egia dela Kristorengan eta zuengan agertzen da, desagertzen ari baita iluna eta argi egiten du jadanik egiazko argiak. (EusCor) (871) Indarberriturik, kopuru altuagoan eta beti ere Josu Zubia Segurtasun Buruaren agindupean (orain egun gutxi burutu den epaiketa batean enpresa barruan kargurik ez duela agertu den arren), Protecsako "guardiek" kurtsoko lehen ikastaroa eskaini dute dagoeneko. (EusCor) (872) Zonalde mixtoan gurasoetatik lautik batek (% euskarazko irakaskuntza (D eredua) hautatzen duela agertzen da bertan. (EusCor) Balio honetan entitate bat leku batean kokatuta egotea adierazten da. Hala ere, batzuetan sortze-zentzu bat dagoela ematen du: lehen ez zegoen gauza bat orain badago, eta, gainera 190
leku jakin batean; leku hori da, hain zuzen, INEk adierazten duena. Kokatua den entitatea — ABSz gauzatua— orotarikoa izan daiteke. Agertu-DA-2n, berriz, perpaus osagarri bat dugunez, ekintza edo gertakari bat da entitate hori. Ikusten dugunez, INE ez da beti agertzen ((858), (859), (860)), baina agertzen ez denean, nolabait ere testuinguruak argitan jartzen duen kokaleku ezaguna dela; INE ageri ez den adibideetan, esaterako, “Lurrean” moduko bat ulertzera ematen dela dirudi. Esan behar da entitate baten kokapena adierazten den arrren, kokapen horretara iritsi aurretik entitate horrek zuen hasiera bateko kokapena ere adieraz daitekeela batzuetan — alegia, kokapen-aldaketa—; hain zuzen ABL ageri zaigunean esaldian ((868)). Hori horrela izanda, sartu aditzean ikusi dugun bezala, hemen ere INEren eta ALAren artean alternantzia bat osa liteke. Gauza da, ez zaigula sartu aditzean bezain orokorra iruditzen, eta alternantzia orokor gisa ez planteatzea erabaki dugula. Kokapen-aldaketazko balio horren berri emateko, beste balio semantiko bat planteatu dugu: agertu-DA-3. Hala, agertu-DA-1 bssan ez dugu ALA onartutzat jo, eta agertu-DA-3n, berriz, INE ez dugu onartutzat jo. ABLri dagokionez, ontzat jo dugu agertu-DA-1en ere, izatez INErekin agertzea zilegi delako ((868)). Hala ere, ez gaude bat ere ziur bereziketa honetaz. Agertu-DA-1eko gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek beren ohiko balioak adieraz ditzakete, baina ez dira arruntak. Eta, azkenik, DATek beste kokaleku moduko bat (gizakia) adierazten duela dirudi; baina askotan “balio etiko”tik hurbilago dago. Alegia, esatariak entzuleekiko duen harreman berezi bat-edo adierazten duela. Horregatik, zalantza izan dugu Kasu onartuen artean jarri edo ez, guk ez baitugu balio hori kontuan hartu gure markaketan. Beraz, esango dugu agertu-DA-1ek entitate baten kokapena adierazten duela, horretarako kokatua den gaia —ABSz nahiz ELA_KONPez gauzatzen dena— eta kokapena —INEz gauzatua— dituela. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: agertu-DA-1: gaia_ABS; kolapena_INE agertu-DA-2: gaia_ELA_KONP; kolapena_INE
agertu-DA-3 Kasu azpikategorizatuak: ABS, ABL, ALA Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, INE Kasu onartuak: INS, SOZ, DAT Azalpena Zenbait adibide: (873) Hemendik aurrera gauzak estutzen ari dira, eta bistan da aurrera egin nahi duenak ondo prestatuta agertu beharko duela plazara. (EusCor) (874) Zabalera agertzen ziren lehen 3 Enbatakideak. (EusCor) (875) Une hartan bertan, Kocum agertu zen sasi artetik eta, aiztoa eskuan zuela, John Smithen gainera oldartu zen. (EusCor) Agertzen dira ere debruen sarde batzuk, seroren gibeletik. (EusCor) (876) (877) Une hartan Maria Luisa agertu zen sukalde aldetik. (EusCor) Goian esan dugunez, hemen entitate baten kokapen-aldaketa adierazten da, eta normalean gizaki bati dago loturik. Hori dela eta, ABSz gain, abiapuntuko kokapena edo bidea eta helburuko kokapena adierazten duten ABL eta ALA azpikategorizatzen dira. Hala ere, adibideetan ikus dezakegunez, nahiz eta balio hau gizaki baten ekintzari lotuta egon gehienetan, ABS entitatea ez da beti gizakia ((876)). Nolanahi ere gizaki batek eusten duen izaki bat da, eta gizaki honi esker mugitzen da, azken batean. ABLri buruz, badago zer aipatu. Gehienetan Kasu konposatu bat osatzen ageri da (alegia, guk hemen, berez, aztertzen ez ditugun Kasuak). Eta jakina denez, Kasu konposatu hauek zehaztasun gehiago ematen dute kokapenari dagokioenez. INSek eta SOZek beren ohiko balioak izan ditzakete. Eta DAT, azkenik —kokapen-aldaketazko aditzetan esaten ari garenari jarraiki—, beste helburu moduko bat (gizakia dena) adierazten du, ALAk adierazten duen leku berean dagoena. Ondorioz, ALArik ez dagoenean, DATek dirudi helburu bakarra. Adib.: (878) Herrira joan, ehuna erosi, makilak ebaki ... lanean ari zela astoa agertu zitzaion berriro [HARI]: - Kaixo artzaina!. (EusCor) Beraz, esango dugu agertuk balio honetan entitate baten kokapen-aldaketa adierazten duela, partaide nagusi gisa ABSz gauzatzen den gai ukitua, ABLz gauzatzen den abiapuntuko kokapena edo bidea eta ALAz gauzatzen den helburuko kokapena dituela. 192
Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: agertu-DA-4: gaia [+giz]_ABS; egoera_ABS
(888))— burutzen duen ekintza hori. Horretarako ABSz gauzatzen den gai bat du beharrezko. Gai hau ez dirudi inoiz biziduna izan daitekeenik; adibideetan, bederen, ez zaigu bat ere agertu. Eta jakina, agertu-DU-6n ekintza edo gertakizun bat da. Gainontzeko Kasuei dagokienez, ABLk ERG entitatearen kokapena adieraz dezake, baina ez da bat ere arrunta. INEk, SOZek eta INSek beren ohiko balioak adieraz ditzakete. Eta azkenik, DATek ekintza zuzentzen zaion entitatea, hau da, helburua adierazten du. Zentzu horretan ERG entitateak ekintza esperimentatu ez ezik, abiapuntu bezala ere jokatzen du, elkarraldatze-zentzua emanez ekintzari. Dena den, ez dugunez Kasu azpikategorizatuen artean jarri, osagai semantikoetan ez dugu aukera hori aurreikusi. Hortaz, agertuk bss hauetan jarduera bat adierazten duela esango dugu, parte-hartzaile nagusi bezala ERGez gauzatzen den esperimetatzailea eta ABSz nahiz ELA_KONPez gauzatzen den gaia dituela. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: agertu-DU-5: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS agertu-DU-6: esperimentatzailea_ERG; gaia_ELA_KONP • Datu estatistikoek ERGez eta ABSz gain INEk ere maiztasun handia duela erakusten dute. Bestalde, aztergai ez ditugun kasuek ere maiztasun handia dutela ikusten da; horren arrazoia, seguruenez, aditz honek kasu konposatuak erabiltzeko duen gaitasuna izango da.
(898) Karga negatibo, edo elektroiak, gorputz batetik bestera aldatzen direnean korronte elektrikoa sortzen dela esaten dugu. (EusCor) "Orduan bakarrik alda naiteke batetik bestera". [NI] (EusCor) (899) - Bi aste dela aldatu ginen hona [GU]. (EusCor) (900) (901) Banatze-metodo hauek (beroa, argia, korronte elektrikoa ...) substantzia puru baten izaera aldatzen dute, beste substantzia berri batzuk bihurtuz, (66. jardueran ikusiko duzu). (EusCor) Aldaketa horiek ez zuten aldatu jasotako informazioaren nolakotasuna. (EusCor) (902) (903) Oñatiko ur-hoditeria Urretxuko ur-biltegitik sahiesbidera aldatzeko Proiektua eta lehendabiziko fasearen egite-lanak enkante bidez kontratatzeko baldintza (EusCor) (904) izan ere, autonomi edo probintzia-mailara aldatu nahi baditugu [GUK] [HAIEK], zatikaturiko inkestak ez dira lehen bezain adierazgarriak. (EusCor) (905) Amona 1941ean Rigara erbesteratu zutenean, etxea kendu ziguten eta Goppingen-go etxe juduetara aldatzera behartu gintuzten. (EusCor) Adibideek erakusten digutenez, ABS entitatea biziduna denean (edo berezko bizia duen izaki gisa jo daitekeen naturazko izaki bat: (898)) ABLk eta ALAk entitate horren kokapennahiz egoera-aldaketa adieraz dezakete, gunean duten izenaren arabera. Ordea, ABS entitatea izaki bizigabe abstraktua denean, izaera da bakarrik aldatzen dena; edo bestela esanda, kokapen-aldaketa beti abstraktuki ulertu behar da, eta orduan beti egoera aldatzen dela esan daiteke. Izaki bizigabe konkretuek, dirudienez, leku gehiago dute kokapen-aldaketa adierazten denean. ERG entitatea, berriz, orotarikoa izan daiteke, baina izaki konkretu bizigabeek ez dira arruntak. Esan behar da, halere, egoera-aldaketa adierazten denean, gehienetan ALA bakarrik agertzen dela esaldian, ABL nolabait suposatutzat ematen baita, honen aurkakoa-edo izateagatik. (904) adibidean, dauden mailatik (hain zuzen autonomi edo probintzia maila ez denetik) autonomi edo probintzia-mailara aldatzea da adierazten dena. Nolanahi ere, lekua edo egoera adierazi, ABL esaldian bakarrik agertzea ezinezkoa dela dirudi. Eta bestetik, ez bata ez bestea ez direnean agertzen esaldian, egoera da aldatzen dena. Hain zuzen, egoera hori zehazten duen kontzepturen bat ageri denean ABSren gunean ((894): izaera; (902): nolakotasuna), nekez agertzen dira ABL eta ALA. Nolanahi ere, orokortasunari begira, ABLren eta ALAren faltan aldatzen dena egoera dela esango dugu. Berriz, ABL eta ALA ageri direnean, hauen guneko izenak (eta ikusi dugun bezala, baita batzuetan ABSrenak ere) zehaztuko du aldaketa egoerazkoa edo kokapenezkoa den. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, INSek eta SOZek beren ohiko blaioak adieraz ditzakete. DATek, berriz, ABS entitatearekiko jabetzazko harreman baten berri ematen duela dirudi, aldatzen den entitatea nori dagokion adierazten duelarik. Aldiz, jabetzazko harreman hori ERGekin ere sor daiteke, eta orduan ezinezkoa da DAT agertzea. Ikus zenbait adibide:
(906) [HARK] Bere jarrera aldatu egin duela garbiro aitortzen du. (EusCor) (907) Animalia batzuek, ingurune konkretu batean ezkutatu ahal izateko, bere gorputza aldatu dute. (EusCor) (908) Ume aldizkari zahar batzuk desagertu egin dira, beste batzuek izena aldatu dute, eta banaka batzuk jaio egin dira beste barik. (EusCor) Karakterearen mota probatzen dutenak eta bere mota aldatzen dutenak. (EusCor) (909) (910) [HARK] doinua aldatu eta honela erantzun zion: (EusCor) Hau ikusi dugu dagoeneko beste aditz batzuetan (hazi, hautsi...); azken batean, ekintza erreflexibo baten aurrean gaude. Desberdintasuna da hemen “partea” abstraktua ere izan daitekeela (jarrera, izena, mota, doinua (ahotsarena)). Aditz haietan esan duguna errepikatuz, kasu hauetan ERGek kausa baino gehiago gai ukitua adierazten due ABS entitatea bere jabetzakoa delako. Hala ere, izen abstraktuen “parte” izaera sakonki aztertu beharreko fenomenoa da. Ikus ditzagun orain aldatu-DA-2 eta aldatu-DU-4en adibideak: (911) - Zergatik aldatzen dira bizilekuz? [HAIEK] (EusCor) (912) Gainera lekuz [HAIEK] aldatzen direnean emaztearen lurraldean ehizatzeko eskubidea dute. (EusCor) Nire amaren aurpegia formaz aldatzen hasia zen. (EusCor) (913) (914) Nik hemen jarraitu nahi dut eta horrela izango da, entrenadorea bat-batean iritziz aldatzen ez bada behintzat. (EusCor) (915) Emakumeek etxolak bizpahiru ordutan egiten dituzte eta, ondorioz, kanpamendua lekuz erraz [HAIEK] aldatzen dute, ehizaren eskakizunen arabera. (EusCor) (916) BARNE MINISTERIOAK Kepa Miner, Luis Etxeberria eta Martin Perez presoak espetxez [HARK] aldatuko dituela iragarri du. (EusCor) (917) 1870eko ezkontza-legetik, senar-emazteen bananketako kausa legitimotzat kontsideratu izan ziren, bizitetxearen abandonua, adulterioa, gogorkeriak edo irain larriak, ezkontide batek bestea erlijioz aldatzera behartzea, gizonak bere andrea prostituitzeko proposamena egitea, ezkontzako umeak galbideratzeko edo prostituitzeko intentua egitea eta giltzape handia. (EusCor) Adibideek erakusten digutenez, INSen gunean agertzen den izena, aldatzen den leku edo egoera horren zehaztapena da. Alegia, ABS entitateek hasiera batean bizileku, leku, forma, iritzi, espetxe eta erlijio jakin bat zuten, eta horixe da aldatzen dena. Lekuaren zehaztapena bizileku, leku eta espetxe genituzke; egoerarenak, berriz, forma, iritzia, erlijioa. Gauza da, irudiz, izaki bizidunik bederen ez dagoela tartean. INSek balio hau duenean, ABL eta ALA ez dira onargarriak. Esan dugun bezala, azken batean goiko bssetan Kasu hauek adierazten dutena adierazten du INSek; diferentzia bakarra da haiek aldaketa horren hasierako eta geroagoko egoera edo izaera zehazten dituztela; INSek, besterik gabe, aldakea hori lekua edo egoera den zehazten du. Esan behar da, kasu hauetan, aldaera kausatiboak gehien-gehienetan kokapen-aldaketa adierazten duela; egoera-aldaketa agian arruntagoa da -arazi bidezko kausatibitate morfologikoaren bidez adieraztea. 198
Bestalde, hemen ere DATek ABS entitatearekiko jabetzazko harreman baten berri ematen duela dirudi (agertzea oso arrunta ez den arren), aldatzen den entitatea nori dagokion adierazten duelarik. Horretaz gain, hemen ere jabetzazko harreman hori ERGekin ere sor daiteke; hemen INS entitatearekikoa litzateke harreman hori. Horrelakoetan, DAT ezinezkoa da, eta batzuetan gertatzen da subjektu bezala ABS agertu beharrean, ERG agertzen dela. Corpusean aurkitutako hau izan daiteke horrelakoa: (918) -Aldatzen nuen bakoitzean txartel bat bidaltzen nion, badaezpada, egunen batean hots egin nahi bazidan non nengoen jakin zezan. (EusCor) Adibide asmatu argiagoak, berriz, ondokoak: (919) Pellok etxez aldatu du (920) Pellok iritziz aldatu du Honek, beharbada, zerikusia du Alberdi-k (2003) aztertzen dituen fenomenoekin, non, esan bezala, euskaraz mailegatu diren erdaratiko aditzen erregimenaren inguruan jarduten duen. Hemen, ordea, ez litzateke aditza bera mailegatzen dena, baizik eta erdaratiko aditzaren egitura. Hortaz, esango dugu aldatuk bss hauetan kokapen- nahiz egoera-aldaketa adierazten dituela. Horixe adierazteko ikusitako bssak baliatzen ditu. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: aldatu-DA-1: gai ukitua_ABS; abiapuntua_ABL; helburua_ALA aldatu-DA-2: gai ukitua_ABS; kokapena/egoera_INS aldatu-DU-3: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; abiapuntua_ABL; helburua_ALA aldatu-DU-4: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; kokapena/egoera_INS
Ikusten dugunez, balio honetan aldatu-DU-4ren egitura bera dugu, baina honakoan INSen balioa desberdina da, ez baitio ABS entitatearen izaerari edo kokapenari erreferentziarik egiten, baizik eta ABS entitatearen ordezko izango den beste entitate bati. Hala, INS honek ABSren pareko osagai bat adierazten du. Hain zuzen, hemen aztergai ez dugun -gatik Kasua ere ageri da gauza bera adierazteko: (922) Inguru hura izugarri gustatu zait eta ez nuke ezergatik aldatuko. (EusCor) Balio honetan, ABS eta INSen guneak konkretuak izan ohi dira, eta gehienetan bizigabeak. Esan dugun bezala, bi elementuen arteko ordezkapena gertatzen denez, ikus zitekeen kokapen-aldaketa bat bezala, baina gure ustez bi entitate egoteak ordezkatzeari ematen dio garrantzia. Hala, esango dugu aldatuk bss honetan ordezkatze-jarduera bat adierazten duela. Ondorioz, ERG esperimentatzailea izango da, eta beste bi elementuak gaiak. Esperimentatzaile hau, kasu honetan beti gizakia da. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, SOZek eta INSek euren ohiko balioak adierazteko gaitasuna dute. DATek, azkenik, hemen ere gure ustez jabetzazko balioa du, baina honakoan jabetza DAT eta ABS entitateen artekoa edo DAT eta INS entitateen artekoa izan daiteke. Esan behar da, bestalde, balio honetan ez dela beti INS ageri. Horrelakoetan, azpian beste baten ordez moduko zerbait ulertu behar dela dirudi: Ikus zenbait adibide: (923) Oraingoan erreaktoreko ontzi barnean dagoen kupeltxo bat aldatuko dute, zartatuta baitago. (EusCor) (924) Haurtxoak aldatzea, hutsegitez zein nahitara eginik, ez da sarritan gertatzen ez Espainiako Estatuan ez gure Elkartean. (EusCor) Karelak, estriboak eta zoladura aldatu zituzten lan haietan. (EusCor) (925) (926) Perspektibaren efektuak aldatu zituen; (EusCor) (927) Irratiaren sintonia aldatu du, Brahmsen zerbait iragartzen zuten programa utziz, eta lehen amaitu gabe utzi behar izandako egunkari zatia irakurtzera eseri da. (EusCor) (928) Lehen fasean pilare zaharrak aldatu eta hormigoi estruktura berria eraiki dute. (EusCor) Horrelakoetan, aldatu-DU-3 eta aldatu-DU-4 bssekiko nahasgarri gerta daiteke (jakina, hauek ABLrik, ALArik edota INSik agertzen ez dutenean). Honenbestez, ERG eta ABS bakarrik agertzen diren egitura iragankorretan, testuinguruak eta ABS entitatearen izaerak baldintzatuko du balio semantiko bat edo bestea. Nolanahi ere, ez da batere kontu argia, eta guk hemen argi eta garbi bereizi baditugu ere, ez da beti horrela. Hortaz, esango dugu aldatuk bss honetan ordezkatze-jarduera bat adierazten duela, partehartzaile nagusi bezala, ERGez gauzatzen den esperimentatzailea, eta ABSz eta INSez gauzatuak diren bi gai dituela. 200
Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: aldatu-DU-5: esperimentatzailea_ERG; gaia_ABS; gaia_INS • Datu estatistikoek ERGen eta ABSren maiztasuna jartzen digute agerian. Guk azpikategorizatutzat jotako beste Kasuek nahiko maiztasun gutxi erakutsi dute. Seguraski hori gertatzen da gehienetan egoera-aldaketa delako adierazten dena.
amaitu-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, DAT amaitu-DU-3 Kasu azpikategorizatuak: ERG, SOZ Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, INS Azalpena Hiru bssen zenbait adibide (bssak desberdintzen dituzten osagaiak azpimarratuta): (929) Halaz ere, amaitu zen noizpait klasea eta atera ginen handikan azkenik. (EusCor) (930) Baina geroxeago amaituko da [HURA]. (EusCor) (931) Abisualdia amaitu aurretik esan du non kokatuta egongo diren: eliza atzeko plazatxoan. (EusCor) (932) Agiria irakurri ostean, Ikurrinari omenaldia egingo diote eta txistu doinuz amaituko da ekitaldia. (EusCor) (933) Dirudienez, zibilizatua da zure ustez, erabaki unilateralak hartzea, kontratuen interpretazio unilateralez kontratuak amaitu egiten direla (EusCor) (934) Ekitaldia Eusko gudariak abestuz amaitu zuten Forondan bildutakoek IEHko parlamentarioak, zinegotziak, preso ohiak eta abokatuak tartean I, baina atzoko ongi etorriak ez ziren Gasteizen amaitu, Tolosan hainbat jende baizegoen Estebanen zain. (EusCor) (935) Manifestazioa Arenalean amaitu zen, 18:25ak aldera. (EusCor) (936) Alderdien arteko elkarrizketak emaitzarik gabe amaitu dira Stormonteko gazteluan. (EusCor) (937) Han manifestu labur bat irakurriko dute euskaraz eta gaztelaniaz, eta horrekin amaituko da Lizarra Garazikoek deitutako manifestaldia. (EusCor) (938) 17:30etan hasi eta 19:00ak jota amaitu zuten mintzaldia. [HAIEK] (EusCor) (939) Kosovok indarkeria amaitzen badu, errefuxiatuen itzulera onartzen badu eta Rambouilleteko akordioak onartzen baditu, orduan ikusi ahal izango du bonbardaketen amaiera ". (EusCor) (940) Lehenengoa 41 egunekoa izan zen, eta amaitu genuen [GUK] [HURA] zuzendaritzak zenbait eskakizun onartu zituenean: (EusCor) (941) Epai guztiak taxuz amaitu zituen Etxarri-Aranazkoak, eta Senosiainek segundo asko galdu zituen aipaturiko oinbikoan epaia amaitzen [HARK], enborrari bira emanda. (EusCor) (942) Kosovo uzten ari den iheslari oldearen irudiarekin [NORBAITEK] amaitu, eta NATOren aire erasoetatik babesteko ezkutu gisa erabili. (EusCor) (943) Bestalde, gatazkarekin negoziaketa bidez amaitzeko eskatu dio Italiako lehen ministroak Annani. (EusCor) 202
(944) "Montenegrok Jugoslavia utziko du, Milosevic diktadoreak jarraitzen badu" Jugoslaviako presidentea "zigorra" da herrialde osoarentzat, Montenegroko lehendakariak esan duenez Milosevicek Montenegron "estatu kolpea" egitea litekeena da, eta hori arriskua litzateke Europa osoarentzat Djukanovicek nazioartearieskatu dio erasoen politikarekin amaitzeko, "errugabeakjotzen" dituelako. (EusCor) Ikusten denez, bss hauetan entitate baten iraunaldia agortzea adierazten da, eta zenbaitetan agortze hori kausa batek —ERGez gauzatua— eragiten du. Entitate hori ABSz gauzatzen denean inoiz ez da izaki bizidun bat, eta SOZekin ere ez dirudi; bederen ez dugu adibiderik aurkitu. ABSz edo SOZez gauzatzearen arteko aldea, beharbada, jarduerari ekiteko dagoen arrazoia izan daiteke: gaia ABSz gauzatzen denean, ekintza hori besterik gabe amaitu egiten da; gaia SOZez gauzatzen denean, azpian “obligazio”/“betekizun” moduko bat dagoela dirudi. Hemen ez dugu bereizketa horren esanahian gehiago sakonduko. Iraunaldi-agortzea entitate baten “aldaketa”tzat har badaiteke, aditz honek egoera-aldaketa bat adierazten duela esango dugu. Edota, bestela, aditz honek erakusten dituen aldaera iragangaitz eta iragankorrak ez direla kausatibo eta inkoatiboak esan beharko genuke. Amaitu-DA-1 bssan askotan beste Kasu onartu bat ageri da esaldian; esaterako, INS, modua adieraziz ((932), (933)), edo INE ((934), (935), (936)). INEk batzuetan, ABS entitatearen helburuko kokapena adierazten du, eta honek ematen dio, azken batean, ABS entitateari amaiera ((935)). Baina beste batzuetan ekintzaren kokapen orokorra adierazten du ((934), (936)). SOZek ere bere ohiko balioak adieraz ditzake; eta modu hori kausa eitekoa ere izan daiteke ((937)). DATek, nahiz eta ez zaigun adibiderik agertu, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten du. Beraz, esango dugu amaituk egoera-aldaketa adierazten duela entitate baten iraupenaren agortzea adierazten duen aldetik, parte-hartzaile bezala gai ukitua eta batzuetan kausa dituena. Gai ukitu hau batzuetan ABSz gauzatzen da eta beste batzuetan SOZez. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: amaitu-DA-1: gai ukitua [-biz]_ABS amaitu-DU-2: kausa_ERG; gai ukitua [-biz]_ABS amaitu-DU-3: kausa_ERG; gai ukitua_SOZ
adierazten du. Horretarako kokatua den gai ukitua ageri zaigu, ERGez gauzatua, eta helburuko kokapena adierazten duen INE. entitate baten kokapen-aldaketa Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: amaitu-DU-4: gai ukitua_ERG; helburuko_kokapena_INE • Datu estatistikoek ERGen eta ABSren maiztasuna jartzen dute agerian. Horien ostean, INE eta SOZ dira maiztasun handienekoak.
nolabaiteko bizia duen naturazko izaki bat. Aurkitu-DU-2n, berriz, anitzagoa da. Kokapen hau abstraktua izan daiteke INE entitatea ere abstraktua delako ((948)). Esan behar da, halare, badaudela INErik gabeko adibideak, batez ere erabilera iragangankorrean: (952) Egun batean aitonarekin, taberna zaharra ni jaio aurretik itxia zegoena txukuntzen ari nintzela, dirutxoak, txanponak aurkitu nituen. [NIK] (EusCor) (953) Cafetik kalera ilki zirenean portuko azken anima biziak ezkutatzen ari ziren behebarruetan, non mozkorrek ez zuten eskaratz muturrik ere igoko, katuek ez zuten bikoteen estasiaren sekretua argituko, pirata txainkuruek ez zuten tesororik aurkituko eta estraperlariek ez zuten heuren buruarekiko ordaririk ikusiko. (EusCor) (954) Ez al zara konturatzen adarra jo izan banizu ez zenuela salbatu zaituen adar hori aurkituko?. [ZUK] (EusCor) (955) - Ikusten, ama, nola oraindik ez zuen aurkitu? [HARK] [HURA] (EusCor) Honek, beharbada, erabilera hau INEdunetik bereiztera eraman gintzake, baina ez dugu hala egin honetan INE agertzea ere zilegi delako, eta besterik gabe “aurkitzearen ekintza” azpimarratu nahi dela dirudielako. Bestetik, badirudi, INE agertzen den gehienetan ABS entitatea izaki bizidun edo bizigabe konkretu bat dela. INErik gabekoetan, berriz, denetarik aurkitzen dugu. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek beren ohiko balioak adieraz ditzakete. DATi dagokionez, aurkitu-DA-1en ezinezkoa da; aurkitu-DU-2n, berriz, zilegi da ekintza zuzentzen zaion entitateari erreferentzia eginez: (956) Agentzia baten bidez (Interlang) familia bat aurkitu zioten, haren magalera joateko (EG) Hemen ere, beraz, badugu beste desberdintasun bat aurkitu-DA-1 eta aurkitu-DU-2ren artean. Hala izanik DA-1 eta DU-2 balio hauek ez dira hain parekoak. Esan behar dugu, bestalde, DATek batzuetan jabetzazko harreman bat adierazten duela ABS entitatearekiko, eta orduan, helburuaren balioa desagertu egiten da: (957) -Nik zuri orduan eta orain aurkitu dizut gazte zahartuaren begiratua— erantzun zidan burua laztanduz. (EusCor) Jabetzazko harreman honen jakoa ABS entitatearen izaeraren baitan dago. Beraz, esango dugu aurkituk bss hauetan entitate baten kokapena adierazten duela. Batzuetan beste entitate bat —ERGez gauzatua eta gizakia dena— ager daiteke, ekintza horren esperimentatzaile gisa. Alegia, berez ez du kokapen-aldaketarik eragiten (ez du kausa gisa jokatzen). Alde horretatik, zaila da alternantzia kausatibo/inkoatibo gisa ulertzea. Amaitun esan dugun bezalaxe, aditz honek erakusten dituen aldaera iragangaitz eta iragankorrak kausatibo eta inkoatiboak ez direla pentsatu beharko genuke. Agian esan beharko genuke, aurkitu-DA-1en entitate baten kokapena adierazten dela, eta aurkitu-DU-2n entitate batek esperimentatzen duen jarduera. 206
Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: aurkitu-DA-1: gaia_ABS; kokapena_INE aurkitu-DU-2: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ABS; kokapena_INE
(961) Gero eta herritar gehiago dira Indonesiatik banantzearen aldekoak, eta maiz gertatzen dira istiluak herritarren eta soldaduen artean. (EusCor) (962) Oinarriak dira, besteak beste, Kosovo Serbiatik banantzeko saioari uko egitea eta Jugoslaviaren (Serbia eta Montenegro) batasuna azpimarratzea, Kosovon su-etena indarrean jartzea, gatazkari irtenbidea elkarrizketa bidez ematea, OSCE Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeak gainbegiratuta hauteskundeak egitea, gatazkarekin zerikusia dutenei amnistia ematea (ez, ordea, gerra kriminalentzako) eta akordioa aplikatzen den epean nazioarteko begiraleak egotea. (EusCor) (963) Hauek ezin ditugu banandu metodo fisikoak erabiliz. [GUK] (EusCor) Banandu aditzak, bss hauetan, entitate bat beste batengandik banatzean gertatzen den egoera-aldaketa adierazten du. Hori dela eta, Kasu azpikategorizatu gisa bi entitate hauek adierazten dituzten ABS eta ABL ditu. Ez denean ABLrik agertzen, ABS gehienetan plurala da (horrexegatik onartzen ditu Alternantzia erreziproko sinplea iragankorra eta iragangaitza). Aldaketa hau, batzuetan, ERGez gauzaten den kausa batek eragiten du. ABS plurala izanik ere ager daiteke ABL, baina horrelakoetan ere ABS entitateak batera dira ABL entitatetik banantzen direnak. Adibideetan ikus daitekeenez, laguntzailea ez dago beti agerian eta ezin daiteke jakin erabilera iragankorra edo iragangaitzaren aurrean gauden. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, INSek eta SOZek beren ohiko balioak adieraz ditzaketela dirudi. Kausa eitekoa modua ere izan daiteke. Adibiderik ez dugu aurkitu, ordea. DATek, oso ohikoa ez dirudien arrren, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten du. Honenbestez, esango dugu bananduk bss hauetan egoera-aldaketa adierazten duela, partehartzaile nagusi bezala aldaketa jasaten duten bi gai ukitu eta aldaketa eragiten duen kausa dituela. DU-3 bssan kausa ergatiboa ez da agertzen. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: banandu-DA-1: gai ukitua_ABS; gai ukitua_ABL banandu-DU-3: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; gai ukitua_ABL
banandu-DU-4 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, INE Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak berdinak dira bi bssetan: SOZ, INS, DAT Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: (964) Almeriako euskal presoek 22 egun daramatzate gose greban, modulo ezberdinetan [HAIEK] [HAIEK] banandu dituztelako. (EusCor) Hegaztirik ere badago parke honetan, leku ezberdinetan [HAIEK] banandurik. (EusCor) (965) (966) Gainera, albaniarrak berak banandurik daude, bi talde nagusitan: (EusCor) Bss hauetan, berriz, banandu ostean entitate bananduak duen egoera berria adierazten da, eta hori da INEk adierazten duena. Hala, dirudienez, bi gauzak (banantzea bera eta banandu osteko egoera) ezin dira aldi berean adierazi (ezkonduren kasuan ez bezala; hark posible baitu balio desberdinak egitura berean adieraztea). Bestalde, ABS hemen ere beti da plurala, eta ekintza eragiten duen osagaia —ERGez gauzatua— agertzen da batzuetan. Ikusten dugun bezala, DA bidezko egitura iragankorrik zehazki ez dugu aurkitu adibideetan (bai egonekin egindakorik, edo laguntzaile gabekorik). Izan ere, balio hau modu iragankorrean agertzea dirudi ohikoagoa. Gainontzeko Kasuei dagokienez, aurrekoan bezalaxe INSek eta SOZek ekintza egiteko modua adieraziko lukete. DATek, oso ohikoa ez dirudien arrren, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten duela dirudi. Beraz, esango dugu banandu aditzak bss hauetan entitate baten egoera berria adierazten duela. Horretarako parte-hartzaile nagusi bezala gai ukitua —ABSz gauzatua—, helburuko egoera —INEz gauzatua— eta aldaketa eragiten duen kausa —ERGez gauzatua— dituela. Banandu-DA-2 bssan kausa ergatiboa ez da agertzen. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: banandu-DA-2: gai ukitua_ABS; helburuko egoera_INE banandu-DU-4: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; helburuko egoera_INE
Ikus bete-DA-1 eta bete-DU-3 bssen zenbait adibide (bssak desberdintzen dituzten osagaiak azpimarratuta): (967) Eta amona berriro ere pozez eta itxaropenez bete zen. (EusCor) (968) Iskanbila, borroka eta ezin ikusiz bete da ume eta nagusien gogoetan. (EusCor) Ez al gara euskaldunak arrai gosetuez beteriko itsaso honetan galdutako baleak? (EusCor) (969) Betiereko Aberria dugu hautetsiz beteko; [GUK] (EusCor) (970) (971) Dinamakan mahats-pasez betetzen dituzte zerriak; [HAIEK] (EusCor) (972) Asearen ziurtasunak atsedenez betetzen zuen haien bihotza eta ez zuten ezer berrirako jakinminik. Ikus bete-DU-5en zenbait adibide (osagai azpikategorizatuak azpimarratuta): (973) Guri patinatzea gustatzen zaigu, baina jolas-orduetan ezin dugu egin, futbolean dabiltzanek jolas-leku guztia betetzen dutelako: (EusCor) (974) Eta bertoko euskalari ikasi ezak agerian utzitako hutsunea atzerrikoek bete zuten oraingo epe honetan ere hein handi batean. (EusCor) Bss hauetan, ABSk helburuko kokapena adierazten du. Gunean leku fisiko bat har dezake ((969): itsaso; (973): jolas-leku; (972): haien bihotza (?)); baina bestelakorik ere topa dezakegu: izaki abstraktuak ((968): iskanbila; (970): Aberria (?); (974): hutsunea), nahiz izaki bizidunak ((967): amona; (971): zerriak). Beraz, ezin esan daiteke helburuko kokapen hau beti leku fisiko bat denik. INSek, berriz, helburuko kokapen horretara mugitzen den gai ukitua adierazten du. Gai ukitu hau ere orotarikoa izan daiteke (pozez, itxaropenez, borroka ezin ikusiz, atsedenez, arrain gosetuez, hautetsiz, mahats-pasez). ERGek, ekintza eragiten duen kausa adierazten du, eta adibide gehienetan gizakia da. Bestelakorik ere ager daiteke, hala ere ((972): asearen ziurtasunak). Hornitun esan dugun bezalaxe, Spray/load alternantziako (L 2.3.1) aldaera baten egitura erakusten du betek hemen markatu dugun bssetan. Hornitun bezalaxe, beteren bss hauetan gertatzen dena da ez direla bakarrik substantziak helburuko kokapena betetzen dutenak, baizik eta mota desberdineko entitateak. Bestetik, alternantzia honen aldaera bati egozten zaio zentzu holistiko/partitiboa badu bete-DU-5 bssak. Alegia, helburuko kokapena “guztiz” bete den balioa. Esan behar da badirela INSik gabeko adibideak: (975) Zakua betetakoan, besteak beretzat gorde. (EusCor) (976) Lehen ez zuten sarerik izaten eta kontu handiz ibili behar izaten zen botilak betetzerakoan eta baita erabiltzerakoan ere. (EusCor) (977) Horrela denbora, baliabide eta agirisorta estatistiko gutxiago erabiltzeko bidea eskaini nahi da, osasun-zentroek galdesortak betetzerakoan lan gutxiago izan dezaten. (EusCor) 212
(978) Bertsoa betetzeko modua da beste hori. (EusCor) Kasu hauetan jakina da ABS entitatea “zerbaitez” betetzen dela, baina ez da zehazten. Hori bi arrazoiengatik izan daiteke: batetik, kasuan kasu jakina delako, seguruenez, zertaz betetzen den (zakua: testuinguruan agertuko zen zerbaitez; botilak: testuinguruan agertuko zen zerbaitez; galdesortak: erantzunez; bertsoa: hitzez-edo). Eta bestetik, betetzea bera delako azpimarratu nahi dena. Honek, orduan, iradokitzen digu gai ukitu horri buruzko informazioa edo beti jakina dela (testuinguruak —esaldi mailakoak edo pragmatikoak— ematen duelarik aditzera) edo, besterik gabe, ez dela espezifikatzen. Beste batzuetan, berriz, INS ezinezkoa da, hain zuzen ERGek adierazten duelako hori, kausa adierazteaz gain ((973), (974)). Horrexegatik markatu dugu beste bss bat bezala, non kausa eta gai ukitua osagai sintaktiko berak adierazten dituen. Jakina, bete-DU-4 eta bete-DU-3 anbiguoak dira, azken honek INSik ez duenean esaldian. Bereizketa egiteko, beraz, ERG eta ABS entitateen arteko harremana aztertu behar da. Esaterako, norbaitek ezin du zakua bete, izatekotan zakua zerbaitek beteko du. Beste batzuetan, ezinbestean, INSen presentziak markatzen du diferentzia. Izan ere, futbolean dabiltzanek jolas-leku guztia bete dezakete, eta INSik agertzen ez denean horixe da ulertzen dena. Horren parean, aldiz, futbolean dabiltzanek jolas-leku guztia zerrikeriez bete dezakete; honakoan, INSen presentziak jakitera ematen digu futbolean dabiltzanak ez direla jolas-leku guztia betetzen dutenak. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk ekintzaren kokapen orokorra adieraz dezakeela esango dugu, nahiz eta ez den oso maiz ageri. SOZek —eta INSek ere aukera hori badu— bere ohiko balioak erakusten ditu (modua: baliabidea, tresna, konpainia). Hala ere, esan behar da SOZek INSek adierazten duen gauza bera adieraz dezakeela; eta zentzu horretan, alternantzia gisa plantea genezakeela. Ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu. DATi dagokionez, ABS entitatearekiko jabetzazko harreman bat adierazten duela dirudi. Adibiderik, ordea, ez dugu aurkitu. Honenbestez, landatu, hornitu eta hustu aditzetan egin dugun bezalaxe, aditz honek bss hauetan kokapen-aldaketa adierazten duela esango dugu. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauen osagai semantikoak,: bete-DA-1: helburuko kokapena_ABS; gai ukitua_INS bete-DU-3: kausa_ERG; helburuko kokapena_ABS; gai ukitua_INS bete-DU-5: kausa+gai ukitua_ERG; helburuko kokapena_ABS
INSek ez du goiko baliorik; hemen bere ohiko balioak agertzen ditu ((981)), SOZek bezalaxe ((982)). Esan behar da, erabilera iragankorra askozaz arruntagoa dela iragangaitza baino, eta balio iragangaitzean, batzuetan zail dela zentzu inpertsonala edo inkoatiboa duen esatea ((980)). ERG adibide guztietan gizakia da. Balio honetan, goikotik desberdinduz, jarduera bat adierazten da, eta jarduera hori ERG entitateak esperimentatzen du. Hori dela eta, aurkitu aditzean ikusi dugun bezala, zaila egiten da egitura iragangaitz eta iragankor hauek alternantzia kausatibo/inkoatibo gisa ulertzea. Izan ere, hala balitz, ERG kausa gisa ikusi beharko genuke, eta ABS gai ukitu gisa. Bestetik, kontuan izan behar da inespezifikazio jakineko bss bat dugula balio semantiko honi lotuta. Objektu inespezifikoaren alternantzian (L 1.2.1) ikusi dugun bezala, inespezifikaziorako aukera duten objektuak ez dira gai ukitu izan ohi. Beteren bss hauetan ABS entitatea gai ukitutzat joko bagenu, gai ukitu baten inespezifikazioa ontzat emango genuke. Eta, azkenik, esan dugunez, erabilera iragangaitzeko adibideak inpertsonalarekin nahasten dira batzuetan. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, ekintzaren kokapen orokorra adieraziko luke. DAT onargarri ez dela esan dugu; baina zenbait kasutan (adibide asmatuetara joaz: ametsa bete zitzaidan) posible dela dirudi. Kasu hauetan, ordea, DAT entitateak berak sortutako zerbait izan behar da; horregatik ez dugu maila orokorrean onartu (*legea bete zitzaidan). Esan ditugunak kontuan hartuta, bi modutara planteatuko dugu beteren bss hauen semantika eta beren Kasu azpikategorizatuen osagai semantikoak: batetik, egoera-aldaketa adieraz dezaketela esango dugu, non gai ukitu bat eta batzuetan kausa bat egongo diren; bestetik, jarduera gisa, non batzuetan esperimentatzaile bat eta beti gai bat dauden. Bestetik, inespezifikatzen den elementu jakina beharrak moduko zerbait dela dirudi.
Kasu onartuak: INE, SOZ, INS, ABL, DAT Azalpena Ikus hasi-DA-1 eta hasi-DU-4 bssen zenbait adibide: (988) Eta dena kasualidadez hasi zen, bus hartako kristalean idatzi nuen esaldiarekin. (EusCor) (989) Hegoaldeko hiriburuei dagokienez, Gasteizen 13:00etan hasiko da ekitaldia, Plaza Berrian. (EG) (990) Kristau ortodoxoen Pazkoa hasten dela eta, atzo iluntzeko 20:00etatik etenik daude Serbiako Poliziaren eta Jugoslaviako Armadaren ekintzak UCK "erakunde terroristaren" aurka. (EG) (991) Prozesu hau hasi besterik ez baita egin. (EG) (992) Hemen ere, DBHrekin gutxiago irakurtzen dute gazteek, eta argitaletxeen arteko gatazka hasi da lehen zuten leku horretan jarraitzeko. (EG) (993) Horrela hasi zen bion harremana ". (EG) (994) Hain justu, Augustako Mastersa irabazi eta geroxeago hasi zitzaizkion eskuin hankako behatz potoloan minak. [HARI] (EG) (995) EAEko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin bigarren elkarrizketa txanda bat hasiko du datorren astean. [NORBAITEK] (EG) (996) AABen eta Senideen koordinatzaileek eta beste hiru lagunek gose greba hasi dute. (EG) (997) Esteban Nietoren egoera lehenbailehen konpontzeko premia adierazteko, eta sakabanaketa betiko amai dadin hasi dute protestaldi hori. [HAIEK] (EG) (998) Bestetik, aipatu bost lagun horiek hasitako gose grebaz gain, Tolosan ere hiru lagunek baraualdia hasi zuten atzo Esteban Esteban Nietoren askapena eskatzeko. (EG) Sei urterekin hasi zituen piano eta solfeo ikasketak oiartzuar honek, herrian bertan. (EG) (999) (1000) Orain urtebete Ostiral Santuko Akordioa sinatu zuten alderdi politikoek berriro hasi dituzte elkarrizketak bake prozesua suspertzeko. (EG) (1001) Gizonak bidaiaren bat hasten badu, berehala itzultzeko zina esijituko dio eta, bere faltan, zerbait utziko du, jainkoak gurtzeko botoak eta zoriona ematen duten apaingarri haiek bakarrik jantziko ditu. (EusCor) Balio honetan entitate baten iraupenaren hasiera adierazten da. Alternantzia kausatiboa/inkoatiboa markatu diogun arren, gauzak ez daude oso argi. Izan ere, amaitu aditzean gertatzen denaren pareko, entitate bat irauten hastea egoera-aldaketatzat har daitekeen zalantzazkoa da. Agian esan beharko genuke alternantzia honek ez dituela egoeraeta kokapen-aldaketa adierazten duten aditzek bakarrik erakusten. Orokortzearren, ordea, entitateen hastea eta amaitzea egoera-aldaketatzat hartu ditugu. Hasten den entitatea —ABSz gauzatua— beti da entitate bizigabe abstraktu bat, eta kausa —ERGez gauzatua— agertzen denean, beti da gizaki bat, edo honen ordezko entitate bat. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk bere ohiko balioak adieraz ditzake. INSek eta SOZek ere beren ohiko moduzko balioak adieraz ditzakete, eta modu horrek kausa eitea izan dezake.
hasi-DA-2 Kasu azpikategorizatuak: ABS, INE Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INS, SOZ hasi-DA-3 Kasu azpikategorizatuak: ABS, SOZ Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INS, INE Azalpena Ikus hasi-DA-2 eta hasi-DA-3 bssen zenbait adibide: (1002) Zinemagintzan hasi zinenean [ZU] Frantziako emakume zuzendari bakanetakoa izango zinen, ala? (EG) (1003) MO MOWLAM Ipar Irlandarako Estatu idazkari britainiarrak gidatuta, berriro hizketan hasi ziren atzo Ipar Irlandako alderdi politikoak, bake prozesua ez aurrera ez atzera duen desarmearen auziari irtenbidea bilatzeko. (EG) (1004) Pare bat egunez atseden hartuko dut, ordutegira egokitu, eta gero hasiko naiz berriro lanean" [NI]. (EG) (1005) Urrian hasi ziren prestaketarekin [HAIEK], eta Eguberriak pasata heldu zion lehen aldiz harriari. (EG) Balio honetan, berriz, entitate baten jardueraren hasiera adierazten dela dirudi, eta horren esperimentazioa nabarmentzen dela; horretarako, ABSz gauzatzen den esprimentatzailea eta 218
INEz edo SOZez gauzatzen den jarduera baliatzen ditu. Esperimentatzaile hau beti da gizakia. Aldea, beharbada, jarduera horri ekiteko dagoen arrazoia izan daiteke. Hau da, jarduera INEz gauzatzen denean, ekintza hori besterik gabe hasi egiten da; gaia SOZez gauzatzen denean, azpian “obligazio”/“betekizun” moduko bat dagoela dirudi. Hemen, ordea, ez dugu bereizketa horren esanahian gehiago sakonduko. Esan behar da, batzuetan oinarriko izenak jarduera ez baizik eta kokalekua adierazten badu ere, kokaleku horretan normalean egiten den jarduerari egiten zaiola erreferentzia: (1006) Lagunak egin zituzten, umeek, eskolan [HAIEK] hasi eta euskaraz ikasi zuten ... Baina ondo moldatu zirenek bezala gaizki moldatu zirenek ere izan zuten arazo handi komun bat: (EG) Beraz, eskola hitzak berez kasu hauetan jarduera zentzua duela nolabait adierazi beharko litzateke. Gainontzeko kasuei dagokienez, INEk bere ohiko balioak adieraz ditzake. INSek eta SOZek ere beren ohiko moduzko balioak adieraz ditzakete, eta modu horrek kausa eitea izan dezake. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak : hasi-DA-2: esperimentatzailea [+giz]_ERG; jarduera_INE hasi-DA-3: esperimentatzailea [+giz]_ERG; jarduera_SOZ • Datu estatistikoetan azpimarratzekoa da aztergai ez ditugun beste kasuen maiztasuna; izan ere, aditz honek beste erabilera batean (ohikoenean, gainera) -t(z)en kasua eskatzen du, hain zuzen jarduera horren beste forma. Gainontzean, INEk ere nahiko maiztasuna du.
iturria ABLz gauzatzen da, eta bestean ERGez. Guk gai sortu deitu diogu substrantzia honi. Izatez, badira zehazki substantzia ez diren gauzak ere ((1007): argi izpiak). Ohar bedi DAT ez dugula Kasu onartuen artean jarri. Izan ere, ABLk isuri-DA-1en eta ERGek isuri-DU-3n adierazten duen gauza bera adierazten du: iturria. Diferentzia bakarra da ABLz gauzatzean entitatea bizigabea dela eta DATez gauzatzean biziduna; ERGen, berriz, orotariko entitateak ditugu. Hori esana dugu alternantzia hau aztertu dugunean. DATekin batera ABL agertzen denean, bidea edo bitartekoa izaten da, eta askotan gizaki horren partea da (adib.: begietatik malkoak isuri zaizkio). DATdun egitura honek, orduan, beste alternantzia bat osatuko luke iturrizko ablatibo edo ergatiboarekiko. Hala ere, corpusean ez zaigunez agertu, ez dugu halaxe egin; besterik gabe, DAT balio honetan ezinezkotzat jo dugu. Isuri-DU-2n, horretaz gain, ABL ez dugu Kasu onartuen artean jarri. Era berean, ALArik ere ez dugu onartu. Izan ere, sortzezko prozesu honetan lekurik ez duela uste dugu. Izatez, ALA onargarria da dagoeneko sortuta dagoen entitate baten kokapen-aldaketa adierazi nahi denean. Hain zuzen, horixe da isuriren beste balio semantikotzat jo duguna. Azkenik, SOZek, INSek eta INEk beren ohiko balioak adierazteko gaitasuna du. INSek eta SOZek kasua eiteko modua ere adieraz dezakete. Honenbestez, esango dugu isurik bss hauetan sortzezko jarduera bat adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala, ERGez edo ABLz gauzatzen den iturria, eta ABSz gauzatzen den gai sortua dituela. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: isuri-DA-1: gai sortua [-biz]_ABS; iturria [-biz]_ABL isuri-DU-3: gai sortua [-biz]_ABS; iturria_ERG
Izan Izan aditzari lau bss markatu dizkiogu. Horietako bat alternantzia baten aldaera da (izan-DA3) beste bss batekiko (izan-DA-2): ABSren ordez ELA_KONP ageri den alternantzia. Gainontzean, beste guztiak balio semantiko desberdintzat jo ditugu. Hala ere, esan behar da balioak markatzeko garaian zalantza izan dugula.
izan-DA-1 Kasu azpikategorizatuak: ABS, INE Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Zenbait adibide: (1018) Hiztegietan eta geografia liburuetan sarritan grabatu batzu izaten dira, esate baterako baobabbat erakusten da eta, irakurleak zuhaitz moeta horren tamainuaz guti gorabeherako ideia ukan dezan, baobab alboan gizaseme bat grabatzen dute. (EusCor) (1019) - Leopoldo, zu idazlea zara, baina zure familian idazle ugari izan dira, horrek zuregan eraginik izan du?. (EusCor) (1020) Landesetako hiri nagusian, Mont de Marsanen, iragan astelehenean nekazari manifestaldi bat izan zen. (EusCor) (1021) -IKURRINA berriro Athleticen eta Realaren arteko derbian zelaian izango da. (EusCor) (1022) Ekitaldi ospetsua antolatu nahi zuelako, 800 kultur eta ekonomia arloko ordezkari, hautetsi edo eragile sozial izan ziren bertan. (EusCor) (1023) Donostian, berriz, Alderdi Ederren izango da ekitaldi bateratua, 12:30etan. (EusCor) Balio honetan entitate baten kokapena adierazten da. Hori adierazteko, gaia adierazten duen ABS eta kokapena adierazten duen INE ageri dira Kasu azpikategorizatu gisa. ABS entitatea izaki bizidun nahiz bizigabea izan daiteke. Ikusten denez, INE askotan ez da behin bakarrik azaltzen, eta horrelakoetan kokapen orokorrago eta zehatzago baten berri ematen du. Gainontzean, INSek eta SOZek modua adierazteko gaitasuna dutela dirudi, baina hauen presentzia ABS entitatearen baitan dago (normalean arruntagoak izango dira entitatea biziduna denean). INE ez da agertzen batzuetan, eta orduan “izatea” bera, “existitzea” bera aditzera eman nahi da; guk, hala ere, hau ez dugu beste balio bat bezala bereizi, kasu horietan INE agertzea ere zilegi delako eta berez suposatutzat ematen dela ulertzen dugulako. Berdin jokatu dugu, hain zuzen, egon aditzarekin. Ikus zenbait adibide: (1024) Gauzak horrela, izan zen, gertakari honekin, pinturaren heriotzean sinestu zuenik ere. (EusCor) Hasieran hitz bat izan zen:"Agur"; orain, keinu hotz bat ... eta bihar, auskalo .... (EusCor) (1025) (1026) 1990. urtean gutxien eskatutako lekua izan da eta Barcelonan lanean ari direnek 1992an liskerrak izango direla uste dute. (EusCor) Horrelako kasuetan, askotan beste elementu bat ageri da esaldian; gehienetan guk hemen aztergai ez ditugun Kasu eta balioak (denborazkoa, alegia) izan ohi dira. 224
Honenbestez, balio honetan esango dugu izanek entitate baten kokapena adierazten duela, horretarako ABSz gauzatzen den gaia eta INEz gauzatzen den kokapena dituela partehartzaile nagusi gisa. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: izan-DA-1: gaia_ABS; kokapena_INE
izan-DA-2 Kasu azpikategorizatuak: ABS, ABS Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA, INE, SOZ, INS, DAT izan-DA-3 Kasu azpikategorizatuak: ABS, ELA_KONP Kasu onartugabeak: ERG, ABL, ALA, INE, SOZ, INS, DAT Ez dago kasu onartuak bss hauetan Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: (1027) Orritxoen edukia, ordea, politegia zen benetakoa izateko, eta astelehen goizean Jose Etxeandia Gasteizko zinegotziak komunikabide guztiak bildu zituen egia beti bezain beltza dela gogorarazteko, eta orritxoak gezurra zirela agertzeko. (EG) (1028) "Euskal festa da derbia, eta han izan behar du ikurrinak", "niri ongi iruditzen zait partidua hasi aurretik zelaira ikurrina ateratzea bi taldeok”. (EG) (1029) Derbia da igandeko partidua, derbia euskal festa da, eta, hori dela eta, ikurrinak bertan, San Mamesen, izan behar du ". (EG) (1030) Egun seinalatua da igandekoa, Aberri Eguna baita, eta polita izango da ikurrina ateratzea ". (EG) (1031) "Hitzarmena da bidea" NAFARROAN langabezi kopuruak jaitsiera nabarmena izan du aurreko hilean (1.558 langabe gutxiago zenbatu ditu INEMek), eta hori emaitza " positiboa " da Miguel Sanz Foru Erkidegoko presidentearen ustez. (EG) (1032) Ez zen batere nahastea (hanka-sartze bakarra izan zen Udal Agentziako zenbakia ematean partikular batena agertu zela). (EG) Bigarren balio honetan entitate baten izaera kalifikatzen da, alegia, atributu bat ematen zaio entitate bati. Hori adierazteko, entitate bat, eta horri buruz predikatzen duen osagai predikatu bat dira beharrezko. Izan-DA-1en kalifikatzen den entitatea ABSz gauzatzen da, eta izan-DA-3n ELA_KONPez. Osagai predikatiboa, berriz, bietan ABSz gauzatzen da. ABS entitatea orotarikoa izan daiteke; ELA_KONPek, jakina, entitate zehatzago bati egiten dio erreferentzia: ekintza edo gertakari bati.
Ikusten dugun bezala, ez dugu onartutzat eman bestelako Kasurik, baina horretarako badira baldintza batzuk. Elementu predikatiboak izakiek jatorriz dituzten ezaugarriak edo ezaugarri iraunkorren bat adierazi behar ditu. Hala izanik, aditzak normalean erabilera trinkoa erakutsi behar du, hain zuzen ezaugarri hau berezkoa dela eta denboraldi bati lotura ez dagoela adierazteko (gainontzean, INErako lekua egon daiteke, baina orduan, izan-DA-1 balioaren baitakotzat joko genuke). Ez denean ezaugarri iraunkorrik adierazten, predikazio horrek identifikazio hutsa adierazi behar du, eta hau ere gehienetan erabilera trinkoan agertuko da25. Hortaz, esango dugu izanen bss hauek deskribapen bat adierazten dutela, horretarako ABSz gauzatzen den gaia eta ABSz gauzatzen den ezaugarria dituela parte-hartzaile nagusi gisa. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: izan-DA-2: gaia_ABS; ezaugarria_ABS izan-DA-3: gaia_ELA_KONP; ezaugarria_ABS
izan-DU-4 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Zenbait adibide: (1033) Problema gutxiago izan zuen zentsura frankistak. (EusCor) (1034) -Izorra hadi— esan zion Xalbaren adinkidea zen Joxantonio Ollokiegik, zeinarekin bezperan burruka latz bat izan bait zuen [HARK]. (EusCor) (1035) Argitaldariak eta IZ disketxeak izango dute stand kopururik handiena, Zabaltzen distribuitzailearekin batera. (EusCor) (1036) Urtero bezala, euskal liburuen argitaletxe eta disketxe guztiek euren standak izango dituzte azken aldiko ekoizpen berriak erakusteko, orotara laurogeitabat argitaldari ehun eta hogeitasei standetan egokiturik. (EusCor) (1037) Sarrera hitzaldiaz aparte, gaurko egitarauak disko aurkezpen bakar bat baino ez du izango, arratseko 21`00etan Ezkurdiko Jai Alai pilotalekuan Gontzal Mendibil eta Kepa Junkerak egingo dutena. (EusCor)
(1038) Jose Antonio Asiain, Nafarroako Ekonomia eta Hazienda Kontseilariak Madrilgo gobernuarekin izan dituen azken negoziaketen ondoren Nafar Foru Komunitatearen osasun transferentziak gaur onartuko dira. (EusCor) Pertsona hauek dena izan dezakete, baina errepresioaren bidez. (EusCor) (1039) (1040) Zergatik oroitu behar zuen nitaz, bere bizitzan zehar, gainean eta azpian [HARK] izandako ehundaka haietariko beste bat gehiago ez banintz bezala?. (EusCor) (1041) [HARK] Kultur arloan izango duen eginbeharra goraipatu zuten. (EG) (1042) Eusko Alkartasunak Gernikan izanen du ekitaldi nagusia eta EAJk Bilbon. (EusCor) Balio honetan entitate batek beste entitate bat edukitzea adierazten da. Horretarako, ERGez gauzaturiko edukitzailea eta ABSz gauzaturiko edukia ditu parte-hartzaile nagusi. Eduki hau fisikoa (izaki bizidun nahiz bizigabe) nahiz ezaugarri modukoa izan daiteke (edukitzailearen ezaugarriren bat, alegia). Horregatik, batzuetan jabetza berariazkoa da eta beste batzuetan besterengarria. Edukitzailea ere orotarikoa da. Honenbestez, izanek bss honetan edukitze bat adierazten duela esango dugu. Horretarako, ERGez gauzatzen den edukitzailea eta ABSz gauzatzen den edukia dituela parte-hartzaile nagusi gisa. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: izan-DU-4: edukitzailea _ERG; edukia_ABS Argi dago, aditz honi markatu dizkiogun bssak oso orokorki hartu behar direla. Izatez, izanen balioak bere inguruan agertzen diren elementuek eta hauen arteko harremanek baldintzatzen dutela argi dago. • Datu estatistikoek INEk maiztasun handia duela erakusten digute, ERG eta ABSren ondoren.
26 Jolastu eta existitu aditzak aztertzerakoan egindako ohar bera ekarri behar dugu hona. Izan ere, Hiztegi Batuko 1 adieran ez da onartzen erabilera iragangaitza. Guk, berriz ere, Euskaltzaindiak aurreikusi ez duen erabilera honek corpusean presentzia duela jarri nahi izan dugu agerian. 228
jokatu-DU-4 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, INE Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, INS, SOZ Azalpena Ikus bss bakoitzeko zenbait adibide (jokatu-DA-1en adibide bakarra dugu): (1043) -Zer paper jokatuko dute Katalunia eta Euskal Herria bezalako nazionalitateek Europa berri horren eraikuntzan?. (EusCor) (1044) Asunto guzti honetan emakumezkoek jokatzen duten papera pasibo samarra da; dantza-sokan mutilek ateratzen dituzte eta gero txokolatadara inbitatzen, bestalde plazan dantzak ikustean txalo egiteko aukera ere badute. (EusCor) (1045) Igandeetan, izan ere, errosarioa esan ondoren, kartetan asten giñan, diru asko jokatu ez arren. [GUK] (EusCor) (1046) Oroitaraz dezagun Muskildik beste pastorala bat jokatu zuela 1985ean, hau zela Allande Agergaraik idatzi zuen `Allande Oihenart`. (EusCor) (1047) -Amets batean ibili nahi ez duela agertzen bazait behorra, hurrengo egunean ez dut lasterketarik jokatuko. [NIK] (EusCor) Baina zazpi partidu jokatu ditugu [GUK] eta, gehienetan jokatu dut. (EusCor) (1048) (1049) Erakundeek zein rol jokatu dute Historiaren ulermen zatitu horretan? (EG) Eta Tormod Moldestad norvegiarrak azkeneko partidua jokatuko du Barakaldorekin. (EG) (1050) (1051) Partiduetan haurrek hartzen dute parte, ez helduek (haur pilotariak jokatzen du, inola ere ez monitoreak edo gurasoek). (EusCor) (1052) Bestalde, Iñigo Arriolak Almerian jokatu zuen eta gaur ere prest du Periko Alonsok Ipuruan zelairatzeko. (EusCor) (1053) Lehen taldea aurten hasi denez, liga probintzialean jokatzen du [HARK]. (EusCor) (1054) Auzitegi komunitarioak diktaminatu duenez, jokalarien traspasoak eta partidu bakoitzeko zenbat jokalari atzerritarrek joka dezaketen erabakitzen duen araua Erromako Itunaren kontrakoak dira. (EusCor) (1055) Egia da, azkeneko partidua alde batera utzita, beti jokatzen nuen [NIK], hamabigarren jokalaria zela esaten zuten. (EusCor) (1056) Deialdian sartzen banaiz eta minutu batzuetan jokatzen badut [NIK] zerbaitegatik izango da eta ez bere semea naizelako. (EusCor) (1057) Greg Normanekin jokatu zuen Olazabalek azken egunean, eta australiarra "lagun mina" izan arren, zelaian "soilik aurkari bat bezala" ikusi zuela esan zuen hondarribiarrak: (EG) (1058) Azken jardunaldian elkarrekin jokatu zuten [HAIEK], eta Olazabalek "sofritu" egin zuela onartu zuen, Marrazo Zuriari Augustako garaipenak berriro ihes egiten ziola ikustean. (EG) (1059) Gaur egoardian jokatuko dira Donosti'ko Atano III'nean, Errandonea eta Arretxe, eta irabaztunak, Eugi'rekin azkena jokatu bearko du maiatzaren 12'an. (EusCor) (1060) Dena zikintzen ari zara eta pentsatzen duzu gimnasian edo eskubaloian [ZU/ZUK] jokatzen ari zinela egindako zerbaitengatik izan dela; (EusCor)
-Jontxu, bihar pilotan jokatuko dugu lehen ikusi dugun frontoian! (EusCor) (1061) (1062) Inoiz baino jende gehiagok jokatzen du kirol gaelikoetan, sekula baino jarraitzaile gehiago ditu, komunikabideei inoiz baino arreta handiagoa jartzen diete (EusCor) (1063) Hemen egotea jaka berdea jantzita, berriro golfean [NIK] jokatzeko gauza ez nintzela izango ere pentsatu nuenean ... benetan, oso kilikagarria izan da. (EG) Adibideek erakusten digutenez, bss hauetan guztietan gizaki batek (edo hau ordezkatzen duen entitate batek: (1046), (1049)) orotariko jarduerak egiten ditu. Jarduerak izanik, beti entitate abstraktu bat dute gunean jarduera hori adierazten duten sintagmek. Jokatu-DU-2 orokorrena izanik, mota askotako jarduerak onar ditzake. Hala ere, esan behar da badirela hitz batzuk jardueratik urrun samar daudenak ((1045): diru asko), eta gure irudiz horrexegatik egokiago litzateke beharbada Hitz Anitzeko Unitate Lexikal gisa aztertzea. Jokatu-DU-3n, esan dugun bezala, esaldian agertzen ez den jarduera jakin bat ulertu behar da: partida moduko zerbait. Hain zuzen, hitz hau bera agertzen da jokatu-DU-2ko adibide batzuetan ((1048), (1050); baina biotan modifikatuta agertzen dela ikusten dugu). Jokatu-DU-4n, berriz, jarduera mota bat bakarrik onartzen da (eskubaloi, pilota, kirol gaeliko, golf); badirudi jarduera hauek beti pertsona bat baino gehiagoren artean burutu behar direla eta elkarren arteko nolabaiteko lehia ulertu beharra dagoela. Kurioski jarduera mota hauexek berak ezinezko dirudite jokatu-DU-2 moduko egituran. Beraz, jarduera kontzeptu orokorraren pean badira alternantzia, baina jarduera konkretu mailan, berez, ez. Jokatu-DU-3n, bestalde, SOZek balio bikoitza duela esan daiteke. Izan ere, batzuetan konpainia hutsa da ((1058)?), jokatu-DU-2n bezalaxe, baina gehinetan jokoaren lehian sartzen den aurkako entitateari egiten dio erreferentzia ((1057)). Hain zuzen, badirudi honen parekoa adierazi nahi denean, jokatu-DA-1en moduko egiturak zilegi direla; horrexegatik jokatu-DA-1eko ABS normalean plurala da ((1059)). Ez dirudi singularrean agertzeko joera dagoenik. Hori horrela izanik, jokatu-DA-1en SOZ ez da agertzen jokatu-DU-3n izan dezakeen balio berezian. Dena den, hau adibide gehiagoren gainean aztertu beharreko kontua da. DAT, ikusten dugunez, bakarrik jokatu-DU-2 balioan onartu dugu, eta hala ere, jarduera motaren arabera da onargarria. Halakoetan, aurkari gisa arituko den entitatea dela dirudi; hots, jokatu-DU-3n SOZekin ikusi dugun balioaren pareko. Ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu (adibide asmatu bat: partidu bat jokatu genien herrikoei). Gainontzeko Kasuak aipatzerakoan, beraz, bss batek edo besteak muga gehiago jarriko ditu, zehatzagoa den neurrrian. Hala, INEk, SOZek eta INSek beren ohiko balioak adieraz ditzaketela dirudi, jakina bssetan ikusitako balio berezirik ez dutenean. Honenbestez, esango dugu jokatuk bss hauetan jarduera bat adierazten duela, horretarako esperimentatzailea eta jarduera dituela parte-hartzaile nagusi. Bi osagai hauek ikusitako bssetan gauza daitezke. 230
jokatu-DU-5 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA, INS, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ jokatu-DU-6 Kasu azpikategorizatuak: ERG, INS Kasu onartugabeak: ABS, ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ Ikus bss bakoitzeko zenbait adibide (jokatu-DU-5en adibide gutxi aurkitu dugu): (1064) Zuek badakizue nik beti zintzo jokatu dudala eta gure lurralde hauetan zuei lehiakide indartsu bat irten zaizuen arren —Olentzerori nagokio, noski— nik ez ditut haurtzaroko lagunak ahaztu. (EusCor) Orain arte zuhur jokatu du Ibarretxek eta ez ditu alderdien ikuspuntuak kritikatu. (EusCor) (1065) Eta egilearekin zintzo jokatu [HAIEK] dutenak txalotu bezala (EusCor) (1066) (1067) Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeari premiazko bilera eskatzeko asmoa ere azaldu zuten, izan ere batzorde horrek "arduragabekeriaz" jokatu duela iritzi diote. (EusCor) (1068) Frantziarra iaz ere indartsuena izan zen, baina gizalegez jokatu [HARK] eta taldekidearen lidergoa errespetatu zuen. (EusCor) (1069) Eta denbora honetan, nahiz eta euskal gizarte osoak etengabe konponbide demokratikorako urratsak eman eta eskatu dituen, gobernu espainiar zein frantziarrak arduragabekeria politiko nabarmenez jokatu dute, errepresioa eta sufrimendua erabiliz berriz ere. (EusCor) (1070) Nolanahi ere, idazlea eta irakurlea ezagunak badira malgutasunez joka dezakegu [GUK] eta tonu adiskidekorragoa erabili (agurrak, ahozko hizkerako esamoldeak ...). (EusCor) (1071) 2. Askatasun handiz jokatu du [HARK], berak dioenez hori / hoi, bai / ba, sobera / sobra, batere / batre eta antzekoak idazterakoan, bere ustez batzuek zein besteak erabiltzen baitira. (EusCor) Balio semantiko honetan gizaki baten jarduteko modua adierazten da. Hori adierazteko, ERGez gauzatzen den osagai esperimentatzaile bat hartzen du, eta jokaera horren espezifikazioa adierazten duen moduzko osagai bat. Osagai hau batzuetan sintagma
predikatibo gisa ageri da, eta beste batzuetan INSez (bestelakorik ere ager daiteke, baina maiztasun handienarekin hau ageri denez, Kasu honekin bakarrik osatu dugu alternantzia). Ikusten dugunez, balio honetan ez dago objektu moduko ABSrik; eta fenomeno hau zaila da azaltzea inespezifikazio-fenomenoen bidez. Ez dugu hemen horren arrazoietan sakonduko, hala ere. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk ekintzaren kokapen orokorra adieraz dezake (kontuan izanik modua ezinezkoa litzatekeela hemen). SOZek, agertzekotan, goian ikusitako balioa adierazten du. Hau da, konpainia edo modua ez den balio bat; nolabait ekintzaren helburu gisa har daitekeena (ohar gaitezen, normalean helburua adierazten duen DAT ezinezkoa dela bss hauetan). SOZek modua ere adieraz dezake; horrelakoetan, alternantzia osatuko luke ABS eta INSekin. Ordea, ez dugunez adibiderik aurkitu, ez dugu horrela landu. Beraz, esango dugu jokatuk bss hauetan gizaki baten jarrerazko jarduera adierazten duela, partaide nagusi bezala esperimentatzailea eta modua dituela. Esperimentatzailea ERGez gauzatzen da eta modua ABSz nahiz INSez. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jokatu-DU-5: esperimentatzailea [+giz]_ERG; modua_ABS jokatu-DU-6: esperimentatzailea [+giz]_ERG; modua_INS
• Datu estatistikoak: Datu estatistikoek erakusten digute INE dela maiztasun handienekoa, ERG eta ABS eta gero.
nahastu-DU-3 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, SOZ Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak berdinak dira bi bssetan: INE, SOZ, INS, DAT Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: (1074) Ur-lurrina airearekin nahasten den gas ikustezina da. (EusCor) (1075) Motorearen azkartzea kabinakoaren marmarrarekin nahasten da, eta garabiak beste palamurgiltze bat egiten du, erosoen zaion gunean, erdi paretsuan, sakon-sakon oraingoan. (EusCor) -Ez zaitez jende horrekin nahastu [ZU], mesedez. (EusCor) (1076) (1077) Berak usu aipatzen zuen gauza bat da egiaren kontu hori, zintzotasun poetikoarekin nahastuko duena [HARK] [HORI], eta uste baino garrantzitsuagoa da, egia esatearena azken muturretara eramango baitu, bere bizitza literatura bihurtu arte, (EusCor) (1078) Ondoren, kontu handiz [ZU/ZUEK] nahastu gorringoekin txokolate beroa, gurinarekin eta irinarekin batera. (EusCor) (1079) Nahi baduzu, esnegaina marrubizko mermeladarekin nahas dezakezu [ZUK], eta oraindik bero dagoenean gainetik bota. (EusCor) Horregatik, dei egin zion ez ditzan gauzak nahastu [HARK]. (EG) (1080) (1081) Itoizko Koordinakundeko kidearen esanetan, Gobernuak "nahastu egiten ditu ametsak eta errealitatea". (EG) (1082) Haien ustez, badirudi Europako Batasunak ez duela ezagutzen Kontzertu Ekonomikoa, eta berriz nahastu dituela euskal pizgarri fiskalak eta laguntza erregionalak [HARK] . (EG) (1083) NATOko bozeramaile Jamie Sheak esan zuenez, pilotuek enbaxada eta "legezko jomuga militar" bat nahastu zituzten. (EG) Bss hauetan entitate batzuk elkarren artean nahastearen ondorioz gertatzen den egoeraaldaketa adierazten da. Hori dela eta, bi entitate hauek adierazten dituzten ABS eta SOZ dira Kasu azpikategorizatuak. Ez denean SOZik agertzen, ABS gehienetan plurala da (horrexegatik onartzen ditu Alternantzia erreziproko sinple iragankorra eta iragangaitza). Esan behar da, hala ere, ABS eta SOZ entitatearen izaeraren arabera, nahasketa honen zentzua desberdina dela: substantziak nahasten direnean, nahastu ostean beste moduko substantzia bat lortzen da; izaki bizidunak nahasteko modua, berriz, “batera jartzearena” genuke, besterik gabe; izaki bizigabe abstraktuak direnean ((1075): motorraren azkartzea, kabinakoaren marmarra), nahasketa ere nolabait abstraktua da. Ikusten dugunez, ez da oso arrunta ABS eta SOZ entitateak bizidunak direnean ERG agertzea, baina corpusean agertu ez zaigun arren Irakasleak gurasoak haurrekin nahastu ditu modukoak zilegi dira. 234
INEk, batzuetan, ABS entitatearen kokapena adierazten du. ABS entitatea substantziaren bat denean, kokaleku hori askotan leku fisikoa gabe nahasteko den beste susbstantzia bat da, arrunki likidoa: (1084) Eneko izeneko azti bat, belarren eta landareen esentziak eta sustantziak mila likidotan nahasten ibiltzen zena, betikotasunerako edabea halaxe eskuratuko zuelakoan. (EusCor) (1085) Horrela, batean, uretan nahastutako piku eta urki hostoak eman zizkion txori bati edatera, baina txoria ezer hartu ez balu bezala geratu zitzaion, ez piku ez miku: (EusCor) (1086) hurrengoan, ardoan nahastutako masustak eta berbena-belarrak eman zizkion sagu bati, baina aztiak sagua mozkortzea besterik ez zuen lortu, hankak batera eta bestera dantzarazten zizkiola, benetako berbena batean balego bezala; (EusCor) (1087) azkenik, ozpinean nahastutako astalarra eta astaperrexila eman zizkion untxi bati, eta tamaina hartako astakeriaren aurrean, untxia zerraldo erori zitzaion, jakina, handik gutxira. (EusCor) Zentzu horretan, SOZen ordezko dirudi (honekiko alternantzia, alegia). Guk, ordea, ez dugu aparteko bss gisa hartu, ez baitzaigu iruditzen orokortzeko modukoa. Esan behar da, gainera, halako kasuak erabilera iragankorrean agertzen direla gehienbat, eta aurkitu ditugun adibideetan, ABS pluralean agertzen deneko egitura ageri da. Nahasten direnak, substantzia gabe izaki bizidunak direnean, INEk aipatutako balio hau ere har dezake, Kasu honetan izaki bizidun multzo bat dagoen leku abstraktua adierazten delarik. Honakoetan, ordea, balio iragankorra da adibideetan aurkitu duguna; baina ageri den egitura, ABS pluralekoa da hemen ere. (1088) Beren artean egoten badira atso talde horretan ez dute irriskurik, bainan neska gazte eta ederren artean nahasten badira, gostua berpiztuko zaie. (EusCor) (1089) Zuzen-zuzenean, udako giro eta eguraldia aprobetxatu, telebistako plato beroak alde batera utzi eta euskal biztanleen artean nahastu dira telebistako bi aurkezle ezagunak. (EusCor) (1090) Lance Armstrong, Jan Ullrich, Riis, Olano, Zulle, Txmil, Taffi, Van Petegem, Vandenbroucke, Boogerd, ... Tourreko izarrak eta Munduko Kopako lehian buru belarri sarturik daudenak nahastuko dira Klasikoko tropelean. (EG) Gainontzean INEk bere ohiko balioak adieraz ditzake. Balio honetan, esan dugun bezala, SOZik agertzen ez denean esaldian, elkarren artean, elkarrekin edo elkar gisako izenordain erreziproko bat eman behar da ulertutzat (eta hortaz, aditzak informazio hori bere baitan duela suposatu behar da), nahasketa ‘bi elementu edo gehiagoren artean’ gertatzen baita. Hau beharrezkoa da beste baliotzat markatu dugunarekiko desberdina izateko. Izatez, izenordain hau agerian ere ager daiteke: (1091) Azken aldiko ikerketa batek, gainera, azaldu du Neanderthal gizona eta Cro-Magnongoa garaikide izan zirela urte askoan, eta harremanak izan zituztela eta [HAIEK] elkarrekin nahastu ere egin zirela. (EG) (1092) -Gure belarriek osotasunean entzuten duten soinua gauza konplexu bat da, baina errealitatean soinu bat, elkar nahasten diren zenbait nota ezberdinez osatzen da. (EusCor) INSek, modua (bitartekoa, ekintza egiteko modua, tresna) adieraziko luke.
DATek, azkenik, nahiz eta ez oso arrunta izan, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten du. ABS eta SOZ entitateak bizidunak direnean are bitxiago dirudi DATek. Beraz, esango dugu nahastu aditzak balio honetan bi entitateen egoera-aldaketa adierazten duela, horretarako bi gai ukitu (bata ABSz eta bestea SOZez gauzatua) eta aldaketa eragiten duen kausa dituela parte-hartzaile nagusi bezala. DA-1 bssan ez da kausa ergatiborik agertzen. Horretaz gain, balio errreziprokoa du, ondorioz, elkarren artean ulertu behar da beti. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: nahastu-DA-1: gai ukitua_ABS; gai_ukitua_SOZ nahastu-DU-3: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; gai_ukitua_SOZ
(1101) Bigarrenarekin batera Kraussek aldaketak egin zituen, eta talde txuri-urdinak lehen zatiko sendotasuna galdu eta nahastu egin zen [HURA]. (EG) (1102) Polemikoa, akademizismo berrien zain zeuden epigonoak ere nahastu zituelako sarritan [HARK]. (EG) (1103) Eta euskaldunok baleak ehizatzerakoan erakutsitako balentriaz ... eta adoreaz ... eta horrelako gauzez harro-harro hitzegiten entzuten dudanean, barrua nahasten zait [NIRI], eta benetan pena handia sentitzen dut. (EusCor) Balio honetan, beraz, entitate bakarraren egoera-aldaketa adierazten da. Entitate hau ABSz gauzatzen da, eta gizakia edo izaki abstraktu bat izaten da askotan (baina ez beti). Esan dugun bezala, markatutako beste balio semantikotik desberdintzen duena da honakoan bere baitan izenordain erreflexiboa ulertutzat eman behar dela. Ez dakigu, ordea, hau nahikoa arrazoia den balio semantiko gisa bereizteko. Izatez, baliabide sintaktikoa desberdina da, argumentu kopurua desberdina delako, baina semantikoki gauza antzekoak adierazten direla esan daiteke. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek ekintza egiteko edo gertatzeko modua adieraziko lukete batez ere. DATek ABS entitatearekiko jabetzazko erlazioa adierazten du, jabetza hori askotan gorputz-atala (ez edozein gorputz-atal, gainera) delarik ((1103)). Beraz, nahastuk bss hauetan entitate bakarraren egoera-aldaketa adierazten du, partehartzaile nagusi bezala ABSz gauzatzen den gai ukitua eta ERGez gauzatzen den kausa dituela. Nahastu-DA-3n kausa ergatiboa ez da ageri. Horretaz gain, balio erreflexioa du, ondorioz bere baitan ulertu behar da beti. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak : nahastu-DA-2: gai ukitua_ABS nahastu-DU-4: kausa_ERG; gai ukitua_ABS Argi dago, markatu ditugun nahastu-DA-1/nahastu-DU-3 eta nahastu-DA-2/nahastu-DU- 4 balioak nahastu egiten direla ABSz gain beste Kasu azpikategorizatuik agertzen ez denean esaldian (hala nola, SOZ, izenordain erreziprokoa edota erreflexiboa). Eta, jakina, kasu horietan testuinguruak argitzen du hori. • Datu estatistikoek SOZen indarra agerian jartzen dute:
6 DU eta DIO laguntzaileak bakarrik onartzen dituzten aditzak 6.1 Bi bss dituztenak Bi dira atal honetan aurkitzen ditugun aditzak: eragin, eutsi Biotan markatu ditugun bssek alternantzia osatzen dute elkarren artean. Beraz, hemen A multzoa dugu bakarrik. A multzoa: bssak elkarren altean alternantzia eragin, eutsi
Eragin Eragin aditzak erakusten duen alternantziaren aldaeretako bat objektu jakineko inespezifikaziotzat jo dugu, objektu hori zehazterakoan zalantza izan badugu ere. 238
(1104) Errefuxiatuen etorrerak, (1111): hutsegiteek). Baina izaki bizigabe konkretuak eta abstraktuak berez gizakiek eginak edo eragindakoak dira. INE entitatea ia beti leku fisiko geografiko bat da, baina izan daiteke izaki bizigabe konkretu bat ((1106)) nahiz leku abstraktu bat ((1105)). (1114) Hemen dagoen sumindura ikusita eta argudio politiko eta sozialetan dagoen politizazioa kontuan hartuta, grebarako deiak ABS entitatea abstraktua da beti. INE azpikategorizatutzat jo dugun arren, ez da beti agertzen: bestelako gogoetak eragiten ditu ". (EG) (1115) Errefuxiatuak zihoazen konboi bati eraso eta sarraskia eragin du NATOk. (EG) (1116) Erabakiak kritikak eragin ditu. (EG) (1117) Kotxe ilara luzeak eragin zituen, hala ere, A-8 Doan plataformakoen ekintzak, ordainlekuko argia berde ipini arte ez pasatzeko jarrera hartu baitzuten protesta egileek. (EG) (1118) Batzuk beldurtzea lortu arren, [HAIEK] euskal herritar xehearen haserrea eragin zuten, eta bestela agian botoa ematera joango ez zirenek betebehartzat hartu zuten bozkatzea ". (EG) Hori batzuetan gertatzen da, kokapen hori (dela leku fisikoa dela izaki biziduna) ABSren baitako izenlagunak adierazten duelako ((1118)). Edo besteetan testuinguruak suposatutzat ematen duelako: (1117) Kotxe ilara luzeak eragin zituen, hala ere, A-8 Doan plataformakoen ekintzak, ordainlekuko argia berde ipini arte ez pasatzeko jarrera hartu baitzuten protesta egileek. (EG)-> A-8 AUTOBIDEAN, ALEGIA Testuingurutik ulertzen ez denean, gizartean edo horrelako zerbait aditzera eman nahi dela dirudi. Gainontzeko Kasuei dagokienez, SOZek eta INSek ohiko balioak izan ditzakete, baina ez dira bat ere arruntak; gehienetan sortze-prozesu horretan erabilitako bitartekoak adieraziko lituzkete. DATi buruz, ordea, bada zer aipaturik. Izan ere, DAT INErekin batera agertzen denean, badirudi INE entitatearekiko jabetzazko harremana adierazi nahi dela; eta orduan, bi kokapen mota (bizigabea eta gizakia) daudela. Ordea, INErik gabe agertzen denean, kokapen bakarra suertatzen da, eta halakoetan INEren ordezko dela dirudi; hots, INErekin alternantzia bat osatuko lukeela. Hala ere, eta desplazamendua adierazten duten aditzetan egin dugunaren pareko, ez dugu halaxe planteatu. Besterik gabe, horrelakoetan gizakia den kokapena bakarrik izango genuke. Hala, DAT ez dugu Kasu azpikategorizatuen artean jarri. Beste batzuetan, berriz, entitate sortuaren iturri da; eta hau ABS entitatearen izaerak baldintzatzen du. Izan ere, entitate honek sentipen bat adierazten duenean, DAT entitateak sortua da —nahigabe bada ere— ((1111): harridura apur bat). Horrelakoetan, orduanondokoa gertatzen da: ERG nolabait kausa/bitarteko bihurtzen da, eta iturria, berez, 240
DAT da. Ez dugu, ordea, iturrizko datiboko erabilera bss desberdintzat jo, ABS entitatearen izaeraren baitan dagoelako, batez ere. Hala ere, esan behar dugu, objektu jakineko inespezifikaziotzat jo dugun aldaera, balio honekin ulertu behar dela. Gure ustez, inespezifikatzen den objektu horrek sentipen batekin du lotura; eta sentipen hori DAT entitateak ekoizten du nahi gabe. Nolanahi ere, adibide gehiagoren aurrean eztabaidatu beharreko kontua da, ezpairik gabe. Guri axola zaiguna, azken batean, objekturik gabeko egitura honen berri ematea da. Hori dela eta, bigarren bss honetan gainontzeko Kasuek leku gutxi dute, nahiz eta seguruenez markatu ditugun INS, INE eta SOZ testuingururen batean onargarri izan. Beraz, esango dugu, eragin adtizak sortze-prozesu bat adierazten duela, parte-hartzaile nagusi gisa iturri bat, oro har ERGez gauzatua, eta gai sortu bat, ABSz gauzatua, duena. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: eragin-DU-1: iturria_ERG; gai sortua [-konkr]_ABS; kokapena [-biz]_INE eragin-DIO-2: kausa bitartekoa?_ERG; [gai sortua: sentipenen bat?_ABS]; iturria [+biz]?_DAT • Datu estatistikoek ERG eta ABSren ondoren, DATen eta INEren indarra agerian jartzen dute.
6.2 Bi bss baino gehiago dituzten aditzak barkatu (3), deitu (6), erreparatu (4), esan (3), jo (10) Aditz hauetako batzuei markatutako bss guztiak alternantziak osatzen dituzte euren artean. Hori gertatzen da barkatu eta erreparatu aditzetan. Gainontzekoetan, berriz, orotariko bssak daude. Azter ditzagun, bada, A multzoan bss guztiak alternantzien aldaerak dituztenak, eta B multzoan orotariko bssak dituztenak. A multzoa: bss guztiak elkarren artean alternantzia barkatu (3), erreparatu (4)
27 Hemen ohar bat egitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu: beste atal batean (DU laguntzailea bakarrik onartzen dituzten aditzen atalean) aztertu dugun ulertu aditza ere modu honetan azal zitekeen. Ordea, han DAT ez dugu azpikategorizatutzat jo, eta ondorioz, ez dugu proposatu DATek eta beste Kasuren batek elkarren artean osa lezaketen alternantziarik. Horretaz gain, barkaturen barkatu-DU-1 bssan, gizakiak bakarrik onartu ditugu ABSren gunean. 244
barkatu-DU-1 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ABS, ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: SOZ, INS, INE Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: (1130) Ez zioten zigorrik barkatu. [HAIEK] [HARI] (EG) (1131) Irribarre triste labur bat marraztu zitzaion ezpain bazterretan, gezur hura barkatzen zidala [HARK] [NIRI] nolabait adieraziz bezala. (EusCor) Azken batean, porrot egiten duen enpresa bati barkatu egiten diote [HAIEK], ezta? (EusCor) (1132) (1133) "Ocalanek turkiarren eskuetan ez dubere biziaren gaineko segurtasunik", segitu du PKK-k, eta herri kurduak konplizeei inoiz ez diela barkatuko gaineratu. (EusCor) (1134) "Ezingo dugu barkatu errua aitortzen ez duena", arrazoitu dute. (EusCor) Aditz honek entitate baten elkarraldatze abstraktua adierazten du. Ondorioz, hiru osagai agertzen zaizkigu azpikategorizatu gisa: elkarraldatzearen abiapuntua —beti ERGez gauzatzen dena—, gaia —beti ABSz gauzatzen dena—, eta helburua —batzuetan DATez eta beste batzuetan ABSz gauzatzen dena—. Aditz honetan, hala ere, elkarraldatzea nahiko berezia da. Izan ere, aditzak barkazio moduko bat barneratura duela ematen du, eta sintaxian ageri den gaia horren espezifikazio bat da berez. Horrek are gehiago zailtzen du aditz honek erakusten dituen egituren azalpena. Gu, sakontasun horietan sartu gabe, elkarraldatze abstraktu bat adierazten dela esango dugu. Hiru balioetan ERG entitatea beti gizakia da, edo honen ordezko den entitate bat. ABS entitatea, berriz, izaki abstraktu bat da, eta askotan DAT entitateak berak sortua da ((1131): gezur hura); beraz, horrelako kasuetan, DAT, helburua ez ezik, iturria ere bada. Hori, dena den, elementu abstraktu horren izaeraren baitan dago, eta beraz, ez dugu osagai semantikoetan zehaztu. Esan dugun bezala, batzuetan gaia ez da azaltzen inespezifikatua ageri delako. Eta beste batzuetan ekintzaren helburua ABSz ageri zaigu (barkatu-DU-1). Kasu honetan (barkatuDU-1), orduan, esan daiteke gaiaren inespezifikazioa ere badugula, helburua ABSz gauzatzeaz gain. Horrek esan nahi du barkatu-DU-1en agertzen zaigun ABS ez dugula inoiz gaitzat —ez eta gizakitzat— hartuko. Beraz, barkatu aditzak elkarraldatzezko jarduera bat adierazten duela esango dugu, horretarako abiapuntua —beti ERGez gauzatua— gaia eta helburua dituela osagai azpikategorizatu gisa. Azken bi osagai hauek, ikusitako bssen araberako gauzapen sintaktikoak dituzte.
Aditz honek entitate batek esperimentatzen duen jarduera adierazten du. Entitate hau beti gizakia da. Badirudi jarduera honetan, eutsi aditzean bezalaxe, nolabaiteko esfortzua ere adierazten dela. Jardueretan esan ohi dugunez, parte-hartzaile bezala ekintza burutzen duen esperimentatzailea eta ekintza horretan beharrezkoa den gaia ditu osagai azpikategorizatu gisa. Erreparatu-DU-1 bssan, ABS entitatea izaki bizigabea da aurkitu ditugun adibide guztietan. Bestalde, ekintza modu ezusteko batean egiten dela dirudi, horrek erreakzio kutsua ere emanten diolarik aditzaren semantikari. Erreparatu-DU-2n, jakina, ekintza bat da gaia, eta hemen ere, ekintza modu ezustekoan gertatzen delarik, erreakzio kutsu bat ere badela esan daiteke. Erreparatu-DU-3n ere INEren gunean izaki bizigabeak ageri zaizkigu. Erreakziozko zentzu hori, ordea, ez dirudi dagoenik; beti, bederen. Erreparatu-DIO-4n, azkenik, DAT entitatea anitzagoa dela esan daiteke. Hala ere, aurkitu ditugun adibideetan gehiagotan agertzen dira izaki bizigabe abstraktuak, izaki bizidunak eta bizigabe konkretuak baino. Hemen ere ez dirudi erreakziozko baliorik dagoenik. Corpusean gehien ageri den bssa da. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek beren ohiko balioak izan ditzakete. INEk ere bai, jakina, hemen aztertu dugun balio berezia ez duenean. Beraz, esango dugu erreparatu aditzak nolabaiteko esfortzua eskatzen duen jarduera bat adierazten duela, horretarako osagai esprimentatzaile bat eta gai bat behar dituela. Bi osagai hauek, bssetan ikusi ditugun egituratan gauza daitezke. 248
Deitu Deitu aditzari sei bss markatu dizkiogu, eta hiru balio semantikoei dagozkie. Hiru bss balio semantiko bati dagozkio, bss bat beste bati, eta gainontzeko bi bssak beste bati. Hala ere, balio semantiko eta alternantzia hauek planteatzerakoan zalantzak eta arazoak izan ditugu, deitu aditza osatuta dagoen moduagatik, seguruenez.
deitu-DU-1 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, ALA Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS deitu-DU-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS Kasu onartugabeak: ABS, ELA_KONP, ABL, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS deitu-DU-3 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ALA Kasu onartugabeak: ABS, ELA_KONP, ABL, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: (1150) Horregatik, aurki Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Lan sailburua bilera batera deituko du Pimentel ministroak, gai hori jorratu eta transferentzien arazoari irtenbideren bat ematen saiatzeko. (EG) Adibidez, Floren Aoiz ezin zuen deklaratzera deitu Garzonek. (EG) (1151) (1152) Mahai Nazional osotik Jon Idigoras bakarrik [HARK] deitu zuen deklaratzera (noski, espetxean sartzeko asmoz). (EG) (1153) Era berean, Iparraldeko nesken futbolak duen maila aztertu ondoren, bertatik jokalariren bat [HAIEK] deitzen duten edo ez ikusiko dutela nabarmendu zuen Araguesek. (EG) (1154) Dagestango Gobernuak, bere aldetik, alarma egoera ezarri zuen eta bere segurtasun indar guztiak deitu zituen. [HARK] (EG) Izan ere, ia guztiak defentsak deitu zituen, eta akusazioek interes gutxi azaldu zuten. (EG) (1155) (1156) -Lizarra Garaziko Akordioaren sinatzaileek, atzoko manifestazioaz gain, biharko lanuzteak deitu zituzten Euskal Herri osoan abiatutako prozesu politikoaren alde. (EG) (1157) Herri Batasunak kontzentrazioak deitu ditu gaurko Hegoaldeko lau kartzeletan. (EG) (1158) Horrezaz gainera, EHk ere bihar eskatu behar du aferari buruzko udal batzordea premiaz deitzeko. [HAIEK] (EG) (1159) Egunotan, Ekuador, Kolonbia eta Perun lanuzte handiak deitu dituzte sindikatu eta herri mugimenduek eta agintariak estuasunean jarri. (EG) (1160) Lanuztera deitu zuten sindikatuek euren balorazioa kaleratu zuten atzo, eta bertan oso baikor azaldu ziren. (EG) 250
(1161) EAEko UGTk ere grebara deitu du, "erantzun sindikal bateratua eta tinkoa ematea beharrezkoa delako". (EG) (1162) Guk modu begi onez hartu dugu UGTk izan duen jarrera garbia, Confebasken jarrera salatu eta greba orokorrera deitu baitu [HARK]. (EG) (1163) Prozesu demokratikoa hausteko "probokazioei" erantzuna emateko eta nazio eraikuntzaren bidean indarrak batzeko, manifestaziora deitu du HBk. (EG) Balio honetan, gizaki batek (edo honen ordezko den entitate batek) jarduera bat egiten du beste batekiko. Horretarako hiru osagai ageri zaizkigu: ekintza esperimentatzen duena —beti ERGez gauzatua—, ekintza burutzeko beharrezkoa den jarduera, eta ekintza zuzentzen zaion entitatea, hau ere beti gizakia edo honen ordezko dena. Hemen helburu bat dugunez, ERG abiapuntu gisa ere jokatzen duela esan daiteke, eta, ondorioz, elkarraldatze bat adierazten dela. Baina ondoren ikusiko ditugun alternantzia eta fenomenoei erreparatuta, aukera hau ez dugu kontuan hartuko, elkarraldatze-balioa ilun samar geratzen delako, azken batean . Deitu-DU-1en hiru osagai hauek ERGez (esperimentatzailea), ALAz (jarduera) eta ABSz (helburua) gauzatzen dira. Helburua ABSz (eta ez ohikoa den DATez) gauzatzeak zerikusia du deitu aditzak bere pieza lexikalean dei hitza txertatuta izatearekin. Horrek, badirudi, ABSri aukera ematen diola beste balio batez gauzatzeko (aditz honetan behintzat). Hala ere, ikusten dugu jarduera osagaia ez dela beti esplizituki agertzen ((1153), (1154), (1155)), testuinguruan ulertutzat ematen delako seguruenez. Deitu-DU-2n, ordea, helburua inespezifikazioz desagertu, eta jarduera ABSz gauzatzen da. Deitu-DU-3n azkenik, helburua ere inespezifikazioz desagertzen da, baina jarduera ALAz gauzatzen da. Honenbestez, deitu-DU-2 eta deitu-DU-3 berez helburu osagaiaren inespezifikazioak dira, baina hori bideratzeko bi modu desberdin erakusten ditu aditzak. Horregatik, nahiz eta deituDU-1ek batzuetan deitu-DU-2ren egitura sintaktikoa izan (jarduera testuingurutik ulertzen baita), ABS entitatea —eta, era berean, ABSren balioa— desberdina da: batean gizakia (helburua) eta bestean jarduerazko entitate abstraktu bat (jarduera). Gainontzeko Kasuei dagokienez, ABL deitu-DU-1 bssan onargarria dela ikusten dugu ((1152), (1153)). Halakoetan, ABS entitatearen kokapena adierazten du; hots, aditzak adierazten duen jarduera egin aurretik entitate hori dagoen lekua. Gainontzeko balioetan ezinezkoa dela dirudi. INEri, INSeri eta SOZi dagokienez, euren ohiko balioak erakuts ditzakete. Ikusiko dugun bezala, bss hauen bidez planteatu dugun balio semantikoa hurrengotik oso hurbil dago. Izan ere, bertan ere jarduera bat adierazten da, baina egiten den jarduerari baino
jarduera egiten dutenek duten kokaleku estatikoari ematen zaio garrantzia. Nolanahi ere bi balio hauek bereizi behar izan ditugun ikustako bss hauetan agertu zaizkigun inespezifikazioalternantziak azaldu ahal izateko. Beraz, esango dugu deituk balio honetan norbaiti zuzenduriko jarduera adierazten duela. Horretarako, aztertutako bssak baliatzen ditu. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: deitu-DU-1: esperimentatzailea_ERG; helburua_ABS; jarduera_ALA deitu-DU-2: esperimentatzailea_ERG; jarduera_ABS deitu-DU-3: esperimentatzailea_ERG; jarduera_ALA
deitu-DIO-5 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, ALA, ABL Kasu onartugabeak: ELA_KONP, DAT Kasu onartuak: INE, SOZ, INS Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibide: (1164) Gainera, etxera deitu nahi zuten. [HAIEK] (EG) (1165) Espainiako enbaxadara deitu genuen. [GUK] (EG) (1166) Hoteletik deitu digutenean [HAIEK] [GURI] berehala joan naiz hara eta gela egoera penagarrian ikusi dut. (EusCor) (1167) Clintoni telefonoz deitu aurretik [HARK], Jeltsinek hitz hauek egin zituen: (EG) (1168) Inguruko etxebizitza batetik, bizilagun batek ikusi zuen zer gertatzen ari zen eta Ertzaintzari deitu zion. [HARK] (EG) (1169) Telefonoz deitu nion [NIK] [HARI] esateko bi kantuek arrakasta handia izan zutela, batez ere Baga-Biga - Higa k. (EG) (1170) Deitu zidaten [HAIEK] [NIRI] esateko etorri nahi zutela kontzertua ikustera, eta interesa azaldu zuten kontzertua hara eramateko. (EG) Goiko balio semantikoan aurreratu dugunez, hemen ere jarduera bat adierazten da, baina honakoan jarduera horretan parte-hartzen duten bi entitateen kokapena ere azpimarratzen da. Horretaz gain elkaraldatze-baliotik hurbilago dago, honakoan aditzean txertatuta dagoen deia baita “elkarraldatzen” dena. Bi entitateen kokapena adierazteko, ALA eta ABL Kasuak azpikategorizatzen dira: ALAk helburuaren kokapena adierazten du, eta ABL, abiapuntuaren kokapena. 252
Goiko balioan ez bezalaxe, helburu osagaia adibide guztietan DATez gauzatzen da28. Abiapuntu osagaia ERGez gauzatzen da, eta gizakia izan ohi da. DAT ere bai. Gerta daiteke, hala ere, bi gauzak —helburua eta kokapena— batera adierazten dituen entitate bat agertzea ((1165): Espainiako enbaxadara). Kasu horietan helburu konkretua ez da azaltzen eta orduan DU laguntzailea agertzen zaigu. Aukera hau, ordea, entitate horrek baldintzatzen duenez, ez dugu alternantzia orokor gisa planteatu. Esan behar da, hala ere, ALA eta ABL askotan ez direla esaldian agertzen. Kasu hauetan, orduan, badirudi azpian dagoen elkarraldatze-zentzua nabariagoa dela. Guk, besterik gabe, esango dugu hemen elkarraldatze bat adierazten dela, ekintza horretan bi partaideen —abiapuntuaren eta helburuaren— kokapena azpimarratzen direlarik. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: deitu-DIO-5: abiapuntua [+giz]_ERG; helburua [+giz]_DAT; kokapena_ALA; kokapena_ABL
28 Jakin badakigu, hala ere, helburua ABSez ere gauzatzen dutela zenbait euskalkitan. Izatez, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan deitu aditza DIO eta DU laguntzaileak onartzen dituen aditz gisa ageri da, DU Iparraldeko eta Nafarroako erabilerei lotuta eta DIO Bizkaia eta Gipuzkoakoari. Gauza da, gure corpusean DIO erabilera baino ez dugula aurkitu. Honek iradokitzen digu, guk euskara batutzat-edo hartu dugun corpusean euskalki batzuetarako joera dagoela.
(1173) Beste atal batean artistak lurrak deitzen dituen lanak daude, alabastroarekin egindako esperimentazio lanekin batera. (EG) (1174) Erresuma Batuko Atzerri ministro Robin Cookek "Jugoslaviaren hipokrisia" salatu zuen, NATOri hiltzaile [HARK] deitzeagatik, bere hitzetan tragediaren errua Belgradena baizik ez baita. (EG) (1175) “Gure aberria hartzea eta suntsitzea litzateke hori", esan zuten erradikalek, eta "traidore" deitu zioten Draskovici. [HAIEK] (EG) (1176) Milosevici "diktadore" deitu zion [HARK], eta "zigor" izendatu zuen, bai Jugoslaviako demokraziarentzat bai Jugoslavia osoarentzat. (EG) (1177) Pentsa, gure ahokularietako bat Yoyesen komandokide izan zen, eta behin bazkaltzen geundela Yoyes deitu zion Anari. [HARK] (EG) (1178) HBko buruzagiari txatxua HARK " " deitu [ ], eta EAJrekiko errespetua izateko eskatu zion. (EG) (1179) Museoaren ondoren eraiki asmo duten prestakuntza zentroa ere nazioartekoa izango litzateke (Diseinu Zentro Internazionala deitu diote egitasmoari [HAIEK]); (EG) Balio honetan ezaugarri edo kalifikazio esleitze bat egiten da. Horretarako, hiru osagai nabarmenentzen dira: ekintza burutzen duen entitate gizakia —abiapuntutzat jo duguna—; kalifikazioa jasotzen duen entitatea —helburutzat jo duguna— eta kalifikazioa bera — ezaugarri gisa jarri duguna—. Honen bidez ezaugarri-esleitzeak elkarraldatzetatik bereizten ditugu; gaia osagaia izan beharrean ezaugarria dugulako. Balio honetan corpusak erabilera bikoitza erakutsi digu; hau da, helburua DATez nahiz ABSz gauza daiteke. Gainontzean, bi balioetan abiapuntua eta ezaugarria ERGez eta ABSz gauzatzen dira, hurrenez hurren. Horregatik markatu ditugu bi aparteko bss. ERG entitatea beti da gizakia, baina helburua orotarikoa izan daiteke, bai ABSz gauzatzen denean, bai DATez gauzatzen denean. Hala ere, esan behar da, DATez gauzatzen denean gehienetan izaki biziduna dela, eta ABSz gauzatzen denean izaki ez-biziduna. Beraz, deituk balio honetan ezaugarri-esleitze bat adierazten duela esango dugu, goiko bssetan azaldutako osagaiak dituela parte-hartzaile nagusi gisa. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: deitu-DU-4: abiapuntua [+giz]_ERG; helburua_ABS; ezaugarria_ABS deitu-DIO-6: abiapuntua [+giz]_ERG; helburua_DAT; ezaugarria_ABS Argi dago DATen eta ABSren artean gertatzen den erabilera bikoitz hori deitu aditzak barneratua duen objektuari (dei) zor zaiola. • Datu estatistikoen arabera, DU laguntzailedun balioak dira maiztasun handiagokoak. Darabilgun corpusean, bestalde, ezaugarri-esleitze balioak, seguruenez, presentzia gutxiago du.
Esan behar da, balio honetan oso-oso arrunta dela inpertsonala erabiltzea: Biki hauek berdinak izaten dira eta unibitelinoak esaten zaie [HAIEI]. (EusCor) (1202) (1203) Amonari amama ere esaten zaio. (EusCor) (1204) animalien besoei eta zangoei hankak esaten zaie. (EusCor) Bestelako Kasuei dagokienez, INEk, INSek eta SOZek euren balio arruntak adieraz ditzaketeela dirudi, nahiz eta ez izan oso arruntak. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: esan-DIO-3: abiapuntua [`+giz]_ERG; helburua_DAT; ezaugarria_ABS • Datu estatistikoek DU laguntzailedun balioek nagusitasuna dutela jartzen dute agerian:
(1248) Eguzkiak gogor jotzen duen garaian gizaki eta animaliek biaoa (gaila deitzen dutena) egiten dute itzalean, bestela deshidratatu egingo liratekeelako. (EusCor) (1249) Zaparradak bata bestearen ondoren heltzen ziren, tarteka eguzkiak labur jotzen bazuen ere. (EusCor) Eta haizeak hortik jo duelako alde horretara mintzatu dira. (EusCor) (1250) (1251) Indarrez jotzen zuten uhinek eta nahikoa lan genuen gure buruak uraren gainetik edukitzearekin, apar zuri hura irentsi gabe. (EusCor) (1252) Gauetan, ilargirik gabeko izarratua zegoenean, itsaso txarretan olatuek bortizki jotzen zutelako, konpontzea alferrikako eginez, beti argirik gabe egoten zen uhinurrategi muturrera joaten ginen. (EusCor) Ikus jo-DU-7ren zenbait adibide: (1253) ... iturria bazen, txorrota bederen, lizun zahar bat ... pareko atarian joko genuen, badaezpada ere (EusCor) (1254) Landerretxek kontatzen duen usadio baten arabera, inork etxeko atean jotzen duenean, atea ireki ordez, zein da hor? (EusCor) (1255) - Atean jo dute, etxekoandre. (EusCor) Ikus jo-DIO-10en adibide bat: (1256) -Jarri zuen soka lepoaren inguruan eta ostiko bat jo zion aulkiari. [HARK] (EusCor) Esan dugun bezala, jo aditzak balio honetan kolpe baten ondoriozko soinu ekoiztea adierazten da. Goian bezalaxe, horretarako bi osagai ageri zaizkigu normalean: jarduera burutzen duena eta kolpekatua den entitatea. Esan dugun bezala, balio honetan soinu-ekoizte balioak garrantzia galtzen du, eta ondorioz kolpekatzearen zentzua hartzen du. Hala, ekintza burutzen duen entitatea eta kolpekatua dena orotarikoak izan daitezke; bederen goikoak baino anitzagoak. Jo-DU-5en ABS eta ERG entitateak orotarikoak izan daitezke: izaki biziduna —askotan gizakia—, izaki bizigabe konkretua, eta baita abstraktua ere. Jakina, ERG entitatea izaki bizigabe abstraktua denean, “kolpea” ere abstraktuki ulertu beharra dago ((1234): harridurak). ABS entitatea izaki bizigabe konkretua denean (gizakia denean ez bezala), ekintza ia beti “nahigabekoa” dela dirudi. Behin baino gehiagotan aipatu dugu, ordea, nahigabekotasun kontu hau orokortzea zaila dela. Jo-DU-6 jo-DU-5en inespezifikazio orokortzat jo dugun arren, ez dago hain argi zer den inespezifikatzen den hori. Argi dago aurkitu ditugun adibideetan fenomeno naturalei egiten zaiela erreferentzia, eta jakina da horrelakoek fenomeno linguistiko konplexuak erakutsi ohi dituztela. Nolanahi ere, “kolpe”ren inespezifikaziotzat har daitezke, kolpe hori abstraktuki ulertuta, bederen. Ez dago zalantzarik kontu irristakorraren aurrean gaudela. Hemen gure asmo nagusia izan da goiko balioan ikusi dugun inespezifikazioaren eta honen artean bereiztea, hartan garbiago azal baitaiteke jakintzat ematen den elementu orokorra. 264
Jo-DU-7n alternantzia konatiboa dugu (L 1.3). Izatez, ABS entitatea bizigabea denean, leku eitea hartzen du nolabait, eta horrek INE hartzeko aukera ematen diola dirudi. Bestetik, ERG entitateak gizakia izan behar duela ematen du. Beraz, zehaztu behar dugu, balio hau, alde batetik, ERG entitatea gizakia den kasuetara, eta bestetik, ABS entitatea bizigabe konkretua den kasuetara mugatuta dagoela. Erreparatu dezagun, hala ere, adibide askotan INE entitatea gorputz-atala dela: (1257) Sabelean jo, barnezulo txikituetan gora joan, trakea atrofiatuan barrena behartu eta azkenean indar betean eta anplifikaturik irtengo zen eztarri hil hartatik. (EusCor) (1258) Horregatik, gizon bat gaixorik dagoenean, lagunek batzuetan hostoez jotzen dute buruko kalparrean, landarearen arima indartsuaz haren arima ahula indartzeko. (EusCor) Gorputz-atal hau, berez, esplizituki agertzen ez den izaki bizidun bati dagokio, eta, orduan, azpi-azpian “norbait jo” dagoela ulertu behar dugu. Izatez, goiko adibide batzuetan izaki bizidun hori esplizituki ageri da INErekin batera: (1235) Iaz Erregeen Kabalkatan zaldiak bizkarrean jo ninduenetik [NI] burdinazko aulki honetatik jaiki ezinik nabil, eta ez nago oso ondo. (EusCor) (1237) Orduan, amua airean bueltan etorri zen eta, zoritxarrez, burdin zorrotz hark begian jo zuen gizona.(EusCor) Honenbestez, ez da Alternantzia konatiboarekin nahastu behar. Gogoratuko dugunez, alternantzian esan dugun bezala, INE entitatea, topea egiten duen entitate solido bat izan behar da. Jo-DIO-10en, azkenik, kolpea adierazten duen hitza objektu gisa espezifikatzen da, eta orduan kolpekatua den entitatea DATen ageri da (gainontzean ez da onargarria Kasu hau). Horren ondorioz, helburu gisa ulertu beharra dagoela dirudi. Horrek iradokitzen du, beharbada, ikusitako DU balio guztietan ABS berez helburua dela, eta gaia ezkutatuta dagoela aditzean. Corpusean, ordea, adibide bakarra aurkitu dugu, eta, ezin esan daiteke jo aditzaren erabilera jatorrena denik. Izan ere, horrelakoetan eman aditza da naturalena (ostikada eman). Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek, modua adierazten dute, eta askotan tresna edota bitartekoa da modu hori (aurkitu ditugun adibide guztietan, INS ageri zaigu: makilaz, argi distirant batez, ostikoz, abar batez). ABLri dagokionez, ERG entitatearen kokalekua adierazten du, baina ez da oso arrunta ((1250)). Beraz, esango dugu jok balio honetan kolpekatze-jarduera bat adierazten duela, osagai nagusi bezala ekintza burutzen duen entitatea —esperimentatzailetzat hartu duguna— eta kolpekatua den entitatea —gaia/helburua gisa ikus daitekeena— dituela. Balio hau ikusitako ditugun bssetan gauza daiteke.
Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jo-DU-5: esperimentatzailea_ERG; gaia/helburua?_ABS jo-DU-6: esperimentatzailea_ERG; jo-DU-7: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia/helburua? [+konkr]_INE jo-DIO-10: esperimentatzailea_ERG; gaia [kolpe]_ABS; gaia/helburua?_DAT Esan behar da, halere, badirela kasu batzuk markatutako bi balio semantikoei dagozkienak. Izan ere, badirudi helburua kolpekatzea eta doinuren bat ekoiztea adierazi nahi dela. Adib.: (1259) "Toberak" saioetara joateko, dei gisa, "zirtzilak" deitutako pertsonaia batzuek (Zuberoako Maskaradetako Bohamien antzekoak), eltzegorra jotzen zuten inguru osoan. (EusCor) (1260) Abeltzainek "Dula" delako horretan, atera behar zituzten herriko abereak biltzeko ere adarren ordez zenbait tokitan halako tresnak jotzen zituzten. (EusCor) (1261) Ituren-Zubietako Zanpantzar konpartsaren zuzendariak, sistima honetako pita duen adar bat jotzen du, taldearen koreografia aldaketak zuzentzeko. (EusCor) (1262) Baigorriko gure informatzaileak esan zigunez, garai batean mendian ere, zaldiak izutzeko eltzegorra jotzen omen zuten. (EusCor)
(1264) Beraz, estatuak hezkuntz sistemara jo zuen irlanderaz mintzo zirenen kopurua handitzeko asmoz. (EusCor) (1265) Hasieran New York-era jo zuen [HARK] baina negozioak ez zitzaizkion uste bezain ongi gauzatu. (EusCor) (1266) Dena den, jauzi kronologiko bat eginez, jo dezagun 1970. urtera [GUK], biek kobratu behar zuten jubilazio pentsioa zela eta, agiria sinatzerakoan sortu zen gatazka koxkorra ikusteko. (EusCor) (1267) Leku-aldaketa bakoitzean batzuek alde batera jotzen dute eta besteek beste batera, familia gehiago ere etortzen dira eta, horregatik, kanpamendu berria lehengoarekiko zerbait desberdina izaten da. (EusCor) Halaz guztiz ere, lagun batzuk oso gora jo zuten ikaslan hartan. (EusCor) (1268) 266
(1269) Ikasketa hauek jarri zuten ingelesaren arrastoan hasi zituenean, eta 1993ko udan jo zuen Nevadara [HARK], Estatu Batuetara, lehenengoz. (EusCor) (1270) Errata edo zalantzazko irakurketa zegoen guztietan eskuizkribura jo dugu [GUK] eta bertako irakurketari, noski, lehentasuna eman diogu, oharrean aldaketaren kontu emanez (esk. (EusCor) (1271) Iruñeko udaletxeko hemerotekara jo dut [NIK] (EusCor) (1272) Handik hil arteko egunetan, era bateko eta besteko botikak hartuarren, gero eta okerragora joko zuen haren osasunak. (EusCor) (1273) Arteari helburu erlijiosoa ukatzean, honek gizartera jo eta helburu "mundutarrak" bilatu beste erremediorik ez du. (EusCor) (1274) Adrianengana jo nuen. [NIK] (EusCor) (1275) Eskuak aurpegiaren parean jarri nituen doministiku egin behar banu bezala eta aurrera jo nuen adiskideekin [NIK], beste denda bateko leihoaren kristalean, izututa, bekokian beste bikor bat nuela ikusi nuen arte, aurrekoaren anaia bizkia bigarren hori. (EusCor) (1276) Autoak eskuinera jotzen du. (EusCor) Aro biren artean diren desberdintasunak ikusi nahian jo dugu bide horretatik. [GUK] (EusCor) (1277) (1278) Hala eta guztiz, materia hitzarekin zer esan nahi dugun ulertzen hasteko beste bide batetik joko dugu. [GUK] (EusCor) (1279) Bide horretatik joko dute Europan joeraren oinordekoek: (EusCor) (1280) Negar egiten zuen, etsiturik, banandu egin ziren ..., nork bere bidetik jo zuten (EusCor)
(1281) Euskal Herriko ahozko tradizioa eta Europako tradizio idatzia elkarrizketan jartzea du helburu iaz sortutako kolekzio honek, eta oraingoan ere bide horretatik jo du Lertxundik. (EusCor) (1282) -Guk hortik jo dugu, bide horretatik. (EusCor) (1283) Edota anekdota solte batetik betiko lekura jotzekoa. Balio honetan, esan dugun bezala, entitate baten kokapen-aldaketa adierazten da, eta horretarako desplazatzen den gai ukitua —ERGez gauzatua—, abiapuntuko kokapena / bidea —ABLz gauzatua— eta helburuko kokapena —ALAz gauzatua— dira azpikategorizatzen diren osagaiak. Desplazamendu hau askotan abstraktua da, helburuko kokapena edo abiapuntuko kokapena ere abstraktuak direlako; abstraktutasun honen barruan, zenbaitetan egoera ere adierazten dute, gunean den izenaren arabera. Aditz honetan, desplazatzen den gaia Kasu ERGez gauzatzen da, eta ez dago ABSrik. ERG entitatea orotarikoa da: askotan gizakia edo gizaki talde baten ordezko entitatea da; bestetan gizakiak sortutako makinaria baten bidez bere baitako funtzionamendua duen entitatea. Eta, azkenik zer abstraktu bat ere izan daiteke, baina beti ere izaki bizidun bati dagokion ezaugarriren bat dela ematen du ((1272): haren osasunak). Ikus daitekeenez, adibide gehienetan ALA bakarrik edo ABL bakarrik ageri da gai desplazatuaz gain. ABLrekin agertu zaizkigun adibide gehienetan, ERG entitatea gizakia da, eta ABLk bidea adierazten du; hain zuzen ere, adibide ia gehienetan bide hitza da ageri dena ABLren gunean. Bestetik, nahiz eta ALA ez agertu, beti aurrera moduko zerbait ulertutzat ematen dela dirudi. Hala onartuz gero, osagai lokatiboen inespezifikazio jakina ere aurreikusi
beharko genuke (eta ez bakarrik gai osagaiarena). Momentuz, erabilera hauek bss berean (eta ez aparteko batean) sartu ditugu. Gainontzekorakoan, INSek eta SOZek modua adierazten dute, eta SOZen kasuan konpainia da askotan ((1275): adiskideekin). INEri dagokionez, ez da askotan agertzen, entitate baten desplazamendua adierazten denez, gertakizunaren kokagunea adieraztea ez baita oso arrunta. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jo-DU-8: gai ukitua_ERG; abiapuntuko kokapena / bidea_ABL; helburuko kokapena_ALA
Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jo-DU-9: abiapuntua [+giz]_ERG; helburua_ABS; ezaugarria_ABS • Datu estatistikoek, ERGen eta ABSren ostean, ALAk ere nahiko maiztasuna duela erakusten digute. Dena den, aztergai ez ditugun bestelako Kasuak dira maiztasun handienekoak; izan ere, balio predikatiboa duen Kasu prolatiboak, seguruenez, maiztasun handia du.
Mintzatu mintzatu-DA-1 Kasu azpikategorizatuak: ABS, SOZ, INS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, INS, ABL mintzatu-ZAIO-2 Kasu azpikategorizatuak: ERG, DAT, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA, DAT Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, ABL Azalpena Ikus bi bssen zenbait adibide: (1288) PSOEren jarreraz ere mintzatu zen Egibar, eta "zenbait mugimendu sumatzen direla" azpimarratu zuen. (EG) "Gozatu egin dut aizkoran”, garaipenaren pozarekin mintzatu zen Nazabal amaieran: (EG) (1289) (1290) Ibarretxe lehendakariarekin, batez ere, Arabaz eta egoera orokorraz mintzatu zen Arabako ahaldun nagusia. (EG) Aktoreek eszenak entsegatzen zituzten bitartean, egunkariarekin mintzatu zen Alkorta. (EG) (1291) Visoki Decain monasterioko kide da Sava Janjic, gurekin mintzatu den ordezkaria. (EG) (1292) (1293) Adierazpen horien ostean mintzatu zen Zabalia gaur Legebiltzarrean aztertuko den gaiaz: (EG) (1294) Epaiketa amaitzear zela, Madrilen izandako nazioarteko ikuskatzaileak mintzatu ziren auziaz, eta akusazioek inolako oinarri juridikorik ez zutela azpimarratu zuten guztiek. (EG) (1295) PSOEtik berdin mintzatu zen Rafael Estrella diputatua. (EG) (1296) Luze mintzatu zaizkigu politikaz , gerraz , bake prozesuaz. [HAIEK] [GURI] (EusCor) (1297) Neskak lan kontuez mintzatu zitzaizkidan [NIRI]. (EusCor) (1298) Ene afrikar laguna elefanteaz mintzatzen zaidanean [NIRI] ene gogoa eskola egunetara doa. (EusCor) Peruren ama euskaldun berria izanik, euskara estandarrez mintzatzen zaio semeari. (EusCor) (1299) (1300) Honela mintzatzen zitzaion bere aurretik zihoan lehoia [HARI]: (EusCor) Aditz honek adierazpenezko jarduera bat adierazten du. Horretarako ekintza burutzen duen entitatea, adierazpena hori nori/zeri dagokion adierazten duen osagaia, eta ekintza zuzentzen zaion osagaia dira beharrezko. Ohar bedi, aditz honetan, helburua osagai azpikategorizatutzat jo dugula (beste batzuetan, esaterako, esanen, ez dugu halaxe egin). Izan 270
ere, markatu dugun alternantzian elementu hau sartzen da jokoan; eta horrek, Levinen ildoari jarraituz, aditzaren argumentu edo beharrezko osagai izatea iradokitzen du29. Alternantzia batean helburua SOZez gauzatzen da, eta bestean DATez. Ekintza burutzen duena, berriz, ABSz; eta hirugarren osagaia INSez. Adierazpenena ekoizten duena eta honen helburua beti gizakiak dira. Hala ez direnean, erabilera hedatu baten aurrean gaudela esan daiteke, gizaki ez izate hori izanik hedatutzat jotzeko arrazoia ((1300)). Hirugarren osagaia, berriz, ez da berez ekoizten den mintzoa, baizik eta mintzo hau zein entitateri dagokion zehazten du. Balio hauxe bera ikusi dugu entzun, ikusi, irakurri, ulertu eta esan aditzetan. Haietan, ordea, ekoizten dena objektu modura gauza daiteke. Mintzatu aditzean, dirudienez, “mintzoa” txertatuta dago lexikoki, eta orduan aukera hau ezinezkoa da. Guk, ordea, orokortzearren, mintzaturen kasuan INS hau ere gaitzat hartuko dugu, guztiz zuzena ez dela jakin arren. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, SOZek (helburua ez denean, jakina) eta INSek beren ohiko balioak onar ditzakete. INSek modua adierazten duenean, ekintza burutzen duen osagaia bakarrik ageri da esaldian askotan. ABLk, azkenik, ABS entitatearen kokalpena adierazten duela esan daiteke ((1295)). Beraz, esango dugu mintzatuk adierazpenezko elkarraldatzea adierazten duela, osagai nagusi gisa abiapuntua, gaia eta helburua dituela. Osagai hauek, aztertutako bi bssez gauza daitezke. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: mintzatu-DA-1: abiapuntua [+giz]_ABS; gaia_INS; helburua [+giz]_SOZ mintzatu-ZAIO-2: abiapuntua [+giz]_ABS; gaia_INS; helburua [+giz]_DAT • Datu estatistikoek INSen presentzia nabarmena agerian jartzen dute; DATek eta SOZek, berriz, ez dute maiztasun handiegirik. Ikusten dugun bezala, mintzatu-DA-1 bssa da erabiliena.
29 Egia da, helburuaren inespezifikazioaren ildotik ere argumentu gisa justifika litekeela arazorik gabe; hain zuzen objektu absolutibo eta subjektu ergatiboarekin egiten den bezalaxe. Hori egingo bagenu, ordea, helburuarren bi zilegizko gauzapenak ezingo genituzke adierazi.
(1313) Soldaduzkatik etorri zenetik, goizero-goizero, tronpeta joka hasten duk zazpietan. (EusCor) (1314) Baina gerratik maingu etorriz gero [HURA], non eroriko zitzaizkion emakume haiek guztiak? (EusCor) (1315) Abadinotik Urolaldeko erromerietara, dultzainero oso on eta ospetsu bat, Julian Azurmendi, etortzen omen zen, bere emazte, seme eta alabarekin. (EusCor) (1316) Orduan airetik esku bat etorri zen eta urrezko txarrantxa kendu egin zion. (EusCor) (1317) Erakundeak egoitza ugari izan ditzakeen arren, horietako batetik dator gutuna halabeharrez, eta horixe jartzen da. (EusCor) (1318) Gorriak ikusten hasita, hara non hasten zareten entzuten urrundik datorren trumoi-hotsa. (EusCor) (1319) Sabaitik eskegitako bonbila biluzitik zetorren argi ziztrin eta motelak hormapaper urratu eta bipildua erakutsi zion. (EusCor) Halako batean ordea, sekulako zarata etorri zen atetik. (EusCor) (1320)
30 Esan behar da hauetako askok sarrera dutela hiztegietan (Euskal Hiztegian, esaterako), hala nola, harira etorri, norbere onera etorri. Gainera, ez datoz etorriren azpian, baizik eta ALAren guneko izenaren edo adberbioaren azpian.
Eta DATek, dagoeneko hainbat desplazamenduzko aditzetan esana dugunez, ALA entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten duela dirudi, harekin batera azaltzen denean esaldian. Eta jabetza ez bada ALA entitatearekikoa, ABS entitatearekikoa dela dirudi. Nolanahi ere, ez dugu alternantzia gisa planteatu, dagoeneko esan dugun bezalaxe, bi osagaiak batera agertu ahal izateaz gain, bien artean nolabaiteko harremana dagoela iruditzen zaigulako (Jo bedi berriz ere eraman aditzera honen ingurukoak gogoratzeko (85 or.). Beraz, esango dugu aditz honetan entitate baten desplazamendua adierazten dela, osagai nagusi bezala, desplazatzen den gai ukitua, abiapuntuko kokapena / bidea eta helburuko kokapena dituela, ABSz, ABLz eta ALAz gauzatuak, hurrenez hurren. Horretaz gain, hona deiktikoa bere baitakoa du. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: etorri-DA-1: gai ukitua_ABS; abiapuntuko kokapena / bidea_ABL; helburuko kokapena_ ala
(1341) Zain edo erro berberetik datozela guztiak somatzen da, nahiz eta gero bakoitzaren bilakaera ezberdina izan eta batetik bestera ezberdintasunak sortzen joan. (EusCor) (1342) Hau idazten duena ebaluazioaren mundutik dator, eta era berean gogorarazten dizue gezur haundiak eta estatistikak esistitzen direla. (EusCor) (1343) Baina une horretan bertan inspirazioa etorri zaio [HARI] eta paper bat atereaz, notak idazten hasi da. (EusCor) (1344) Beherakoaz dagoena ere larri dago, ea kakagura [HARI] etorriko zaion zaparradaren erdian. (EusCor) (1345) Oso nagi eta desgogotuta sentitzen zen, korbata gorridunarekin izandako lehiaren nekea bapatean etorri izan balitzaio bezala [HARI], eta besoa luzatzea ere lan astuna iruditzen zitzaion. (EusCor) (1346) Hitza etorri zitzaion. [HARI] (EusCor) Horrelako idazlana egiteko ideia bestela etorri zitzaion Lertxundiri, dena den. (EusCor) (1347) (1348) -Hilekoa etorri [HARI] zaionetik handi-uste galantarekin dabil! (EusCor) Bigarren balio semantikotzat jo dugun honetan, gure ustez sortze-prozesu bat adierazten da. Beharbada plantea zitekeen desplazamendu abstratu gisa, baina hori gehiegi orokortzea iruditzeaz gain, balio honetan ALAk agertzeko dituen mugak direla eta, goiko baliotik urruntzen dela uste dugu. Horretaz gain, aditzaren denbora gehienetan puntukaria dela ikusten dugu, nolabait denbora zehatzetik kanpo dagoen gertakizun bat adierazten den seinale. Beraz, balio semantiko honetan iturri bat eta gai sortu bat ikusten ditugu. Etorri-DA-2n iturria ABLk adierazten du, eta etorri-ZAIO-5en DATek; gai sortua, berriz, ABSz gauzatzen da bietan. Desberdintasuna, dirudienez, iturri hau biziduna edo bizigabea izatean datza: DATen gunea biziduna da eta ABLrena gehienetan abstraktua, edo horrela ulertu behar da. Agertzen diren gaiak ere ez dira edonolakoak. Goiko balioarekin parekatuz, etorri-DA-2n beti entitate abstraktuak ditugu ABSren gunean. Eta berez abstraktua ez denean, zentzu abstraktuan ulertu behar da; hau da, erreferente zehatzik ez duen entitate bat bezala. Etorri-ZAIO-5en, berriz, gorputz-prozesuak edo giza pentsamenduarekin zerikusia duten zer abstraktuak izan ohi dira; DAT entitate gizakiak nahi gabe edo naturaz sortzen dituenak, azken batean. Esan dugun bezala, ALAren presentzia oso mugatua da; izan ere, gunean gizakiaren gorputz-atal bat adierazten duenean agertzen da bakarrik: -David ..., gogoratzen nola etorri zitzaizkigun hitzak ezpainetara: [GURI] (EusCor) (1349) (1350) Tarteka, Gabrielengan pentsatzen ari zela, Richard etortzen zitzaion gogora —haren ahotsa, haren hatsa, haren besoak— oinaze izugarriez; (EusCor) (1351) Seguraski ideia pila bat etorriko zaizkizu burura, baina guztiak nahasian, sailkatu gabe. (EusCor)
Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, INSek eta SOZek beren ohiko balioak adieraz ditzakete; INSek eta SOZek, kausa eiteko zerbait ere adieraz dezakete. Hala ere, badira ABLrik eta DATik gabeko adibideak: (1365) Ez da erraza, eskakizun hori ez baita ezinbestean bete beharrekoa eta, beraz, emaitzak oso poliki etor baitaitezke. (EusCor) Udako oporrak zetozen. (EusCor) (1366) (1367) Erantzunak berehala datoz. (EusCor) (1368) Berehala datoz musikalak, eta hauek iduriaren eta soinuaren sinkronizazioaren erabateko garaipena ezarriko dute. (EusCor) Mendizabalen txanda etorri zen eta honek igo zuen listoia gora. (EusCor) (1369) (1370) Gero etorriko dira irratiak, telebistak edo beste aldizkari batzuk. (EusCor) (1371) Eta horrela etorri da beste mito bat: (EusCor) Adibide hauetan, denborazko elementu bat ageri da askotan. Kasuotan, badirudi, entitatearen sortzea bera dela azpimarratu nahi dena, zein iturritik datorren axola gabe. Hala ere, kasu hauek ere etorri-DA-1 baliokotzat jo zitezkeen, iturria izan beharrean axola ez duena, kausa hipotetikoa litzatekeela. Izatez, ABS entitatea abstraktua denean sortzen dira zalantza hauek. Beraz, esango dugu etorrik bss hauetan sortze-prozesu bat adierazten duela, partehartzaile nagusi bezala iturria eta gai sortua dituela; aztertutako bssez gauzatua. Bss-en Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: etorri-DA-2: gai sortua [-konkr]_ABS; iturria [-biz]_ABL etorri-ZAIO-5: gai sortua [-biz]_ABS; iturria [+biz]_DAT
(1374) 1. Hurrengo orrialdean datorren Euskal Herriko mendien mapa horretan identifika eta koka itzazu mendiak, mendilerroak etab. (EusCor) Bigarren liburu honetan badatoz, gainera, aurrekoaren zuzenketak. (EusCor) (1375) (1376) Mendeko euskal liburuen katalogoa (1900-1992) izenekoan, Orotarik sailean, 19. zenbakian, dakartza Saiakerazko lanak, beste gaiok ere bertan datozelarik: (EusCor) (1377) -Txartelean, erabiltzeko oharrak eta diagrama moduko bat datoz. (EusCor) (1378) Meza-Liburuan 734. orrialdean dator meza hori. (EusCor) (1379) Airearen kutsadurari buruzko informazioa datorkizu jarduera honetan. (EusCor) Hartu-DU-2, jaso-DU-3, eraman-DU-2 eta ekarri-DU-3n ikusi dugun bezalaxe, hirugarren bss honetan etorri aditzak edutezko zentzu bat hartzen du. Balio honetan ez dira onartzen ez ABL, ez ALA, ez DAT. Aldiz, INE nabarmendu egiten da ABS entitatearen kokapen zehatza adieraziz. INEk, orduan, edukitzaile gisa jokatzen du, eta aditz honen kasuan beti da entitate bizigabe bat. ABSk, berriz, eduki gisa jokatzen du eta hau ere izaki bizigabe bat da. INE entitatea paperezko euskarriren bat izan ohi da, hain zuzen, ABS entitatea bere baitan duen edukierazko euskarria. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek euren ohiko balioak adieraziko lituzketela dirudi, nahiz eta ez oso arruntak izan. Beraz, esango dugu, etorri-DA-3k entitate bat edukitzea adierazten duela, parte-hartzaile nagusi bezala ABSz gauzatzen den edukia eta INEz gauzatzen den edukitzailea dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: etorri-DA-3: edukia [-biz]_ABS; edukitzailea [-biz]_INE
Balio honetan entitate baten izaerari buruzko deskribapena egiten da. Horretarako, entitatea —ABSz gauzatua— eta honi buruz predikatzen duen osagai bat —hau ere ABSz gauzatua— ageri dira osagai azpikategorizatu gisa. Elementu predikatibo hau, ordea, ez dirudi edonolakoa izan daitekeenik. Izan ere, lehenengo balioan ere posible da elementu predikatiborik agertzea ABS entitatearen lagun gisa, baina hartan (beste zenbait aditzekin jada atera zaigun bezala), iraupen jakin bat duten ezaugarriak aditzera ematen direla dirudi. Hemen, berriz, esango genuke, denborari loturik ez dauden berezko ezaugarriei egiten zaiela erreferentzia. Dena dela, honelako baieztapenak egiteko, adibide gehiagoren aurrean sakondu beharra dago. Gainontzeko Kasuei dagokienez, DAT bakarrik ager daitekeela dirudi; eta badirudi ekintzaren helburua adierazten duela. Hots, erlazio predikatibo hori nori dagokion adierazten du. Beraz esango dugu bss honetan entitate baten deskribapena egiten dela, parte-hartzaile nagusi gisa ABSz gauzatzen den gaia eta ABSz gauzatzen den ezaugarria dituela. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: etorri-DA-4: gaia_ABS; ezaugarria_ABS • Datu estatistikoek agerian jartzen dute ABSren ostean ALA eta batez ere ABL direla maiztasunik handienekoak. Ondorengoa INE da:
soberan geratzen dira, eta kolektorera konektaturiko pilaren polo positiboak erakartzen ditu, gehienak kolektoreraino heltzen direlarik. (EusCor) Zorionez, komisariaren begirada mostradorera zihoan, aurrera eta ez alboetara. (EusCor) (1397) (1398) Ez, gure ahaleginak bide apalagotik joan nahiko luke. (EusCor) (1399) Mezua geldi egon eta diskurtsoa aurrera doanean deitzen zaio hitz jario bati ezprogresibo, aurrerapenik bakoa. (EusCor) (1400) Bi hitzetan esateko, katalana nora doan jakiteko, gizarte-zientziak; (EusCor) (1401) Ene afrikar laguna elefanteaz mintzatzen zaidanean ene gogoa eskola egunetara doa. (EusCor) (1402) -(Arantxari) Denbora aurrera doa. (EusCor) (1403) Madrilera joan zen [HURA] familiarekin. (EusCor) (1404) (...) gainetik joaten nintzela erratza batean Biana eta Logroñoko akelarreetara edota Oca-ko mendietara. [NI] (EusCor) (1405) -Mmuso, nora joan zara [ZU] nire semearekin? (EusCor) (1406) Era berean, poza ematen zion gizarteko beste taldeetako lankideek aholkua eta laguntza eskatzen ziotenean batez ere zuriak joaten zitzaizkionean [HARI]. (EusCor) (1407) Gainera joan zitzaion Pilon [HARI], baina Big Joe oso gizon handia zen, eta bere burua astintzea besterik ez zuen lortu. (EusCor) (1408) Hala, pub-eko elkarrizketa berritu zuen bere baitan, eta kopien gelakoa, gutunarekin [HURA] [HARI] joan zitzaionekoa, eta kopien gelako bigarrena, An-en erantzuna jakin zuenekoa. (EusCor) Joan-ZAIO-2: (1409) Joan zitzaion pentsamendua [HARI], eta orduan, etxeko txirrina jo eta kanpoko atean ikus zezanean, zer-nolako harrera egingo zion asmatzera jarri zen. (EusCor) (1410) Lilak maratila bihurtu zuen, eta atea eskuetatik joan zitzaion [HARI]. (EusCor) Balio honetan entitate baten desplazamendua adierazten da. Horretarako, entitate desplazatua, helburuko kokapena eta abiapuntuko kokapena / bidea adierazten duten osagaiak ditu osagai azpikategorizatu gisa. Bi bssetan, entitate desplazatua ABSz gauzatzen da, eta helburuko kokapena ALAz. Abiapuntuko kokapena, berriz, joan-DA-1en ABLz gauzatzen da, eta joan-ZAIO-2n, DATez; eta diferentzia bakarra hauetan abiapuntua biziduna —eta ia gehienetan gizakia— dela da. Joan-ZAIO-2 bssan ABL ere zilegi da, baina beti adierazten du izaki bizidun horri dagokion parte bat, entitatea zehazki gorputzeko zein partetatik desplazatzen den esaten duena ((1410)). Entitate desplazatua abstraktua denean ((1409)), parte hau ez da ageri ohi, beti berbera (burmuina, burua) dela suposatzen delako, seguruenez. Ikusten dugun bezala, joan-DA-1en ere DAT zilegi da ((1406-1408)), baina desplazamenduzko beste aditz batzuetan dagoeneko esan dugunari jarraituz, honakoetan bi helburu mota daudela dirudi, beraien artean jabetzazko harremana adierazten dela. Eta hala ez bada —edo horrekin batera— DAT entitatearen kokapena ere adierazten du, entitate desplazatuaren helburuko kokapenaz gain. Horregatik, ALA agertzen ez denean, DATek
Batzuetan ibilbide estatiko hau abstraktuki ulertu behar da, ABS entitatea bera abstraktua delako (eskala). Horrelakoetan, badirudi ohikoena zeharkaldi hori mugatzen duten hasierako eta bukaerako puntuak agertzea dela ((1427-1430), (1432)). Ez badira hauek agertzen, bidea adierazten duen ABL bakarrik agertzea da arruntena ((1431)). Nolanahi ere, azpimarratzekoa da ABLk abiapuntuko kokapena adierazten duenean, beti agertu behar dela helburuko kokapena, edo alderantziz. Horretaz gain, ikus daitekeenez, aditzaren denbora puntukaria da gehienetan, aipatzen den fenomenoa beti horrela dela eta denboratik kanpo dagoela adieraziz. Aditzak hartzen duen balio hau, hortaz, ABS entitatearen izaeraren baitan dago, eta desplazamendua adierazten deneko egitura berean adierazten da. Horregatik ez dugu bss gisa orokortu. ALA entitatea, bestetik, leku fisiko bat izan beharrean jarduera bat izan daiteke. Horrelakoetan, orduan, bi gauza adierazten dira aldi berean, baina beti ere kokapenak duela garrantzia: jarduera jakin bat egiten den lekua. Hau gertatzen denean, normalean ALA bakarrik agertzen da esaldian (hau da, ABL ez da ageri ohi), eta jakina, desplazatzen den entitatea beti gizakia da. Hala ere, batzuetan jarduerazko helburu hau eta fisikoa batera ager daitezke. Ikus zenbait adibide: (1433) Ohiko egun arrunta zenez, don Jenaroren klase partikularrera [NI] joan behar izan nuen beti bezala. (EusCor) (1434) -Bertso-saioetara [HAIEK] joaten direnean bertsoak entzunez gozatzeko, ongi pasatzeko izaten da, lagunarte giro berezian denean batez ere. (EusCor) (1435) Enkargutara doala [HURA] eta ea lagunduko diodan. (EusCor) 1. Goizero bakarrik esnatzen nintzen eta lanera joaten nintzen. [NI] (EusCor) (1436) (1437) Iluntzen zuenean, Norato, bere narrasti-larrua ibai ondoan utzita, herrisketako jaietara joaten zen. [HURA] (EusCor) (1438) Basurdetara joan ginen [GU], baina egun guztian alerik ikusi ez, eta etxera huts-hutsik ez bueltatzearren (EusCor) (1439) Etxe askotan omen zeuden antzina, eta bertatik irteten ziren sorginak, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, beren akelarretara joateko. [HAIEK] (EusCor) (1440) Iritsi zen urtearen bukaera, eta Pulanek denboraldi baterako aurkitu zuen lana etxe batean, oporretara joan zen lagun baten ordezko gisa. (EusCor) (1441) -Horrela jarraitu, Domingo, eta hik uste baino lehenago hasiko haiz berriro ahuntzetara joaten [HI]— eransten du Veronicak behialako denborak gogoraraziz —. (EusCor) (1442) Harremanak etxeak lotzen zituenez, eta etxeak jendea hil eta kanpora lanera [HAIEK] joaten direlako gero eta gehiago husten direnez, ' lehen auzoen' erakundea kinka larrian da. (EusCor) (1443) Paulista zen, Sao Paulokoa, alegia, eta Rondoniara egun batzuetarako lanera [HURA] joanda zegoen, bere aseguru-bankuak bidalita. (EusCor) Beste batzuetan, etorri aditzean ikusi dugunaren pareko, ALAk ez du helburuko kokapena adierazten, baizik eta egoera berri moduko bat, ABS entitatearen neurriarekin zerikusia duena gehienetan. Han genioen bezalaxe, horrelakoetan, ABLk ezinezkoa dirudi. Hala ere, 286
kasu bakanak dira eta gehiago daude Hitz Anitzeko Unitate lexikalen mugetan, balio orokor bat osatzen baino gehiago: (1444) Bestalde, osasun-adituen artean izugarrizko indarra hartzen ari da osasun-ohitura "ezkorrak" gora doazelako iritzia; (EusCor) (1445) Manausi buruz nituen azken berrien arabera, hiria gainbehera zihoan eta gero eta arriskutsuagoa zen bertako kaleetan ibiltzea. (EusCor) (1446) Hala esaten zidan aurreko zerrenda horretan azkena ageri den Mariaren alabarik gazteenak, Anttoni Silvanak, larogei urtetara doala [HURA]: (EusCor) (1447) Urrutira iritsi zinen, izar ahaltsuenen artean diztiratu zenuen, gora joan zinen [ZU], eta bizitzako instant krudelenetan erori egin zara, kolpeka lortu zenuena kolpez amaitu da. (EusCor) (1448) Baina saiatu zaren bakoitzean ziurraski arazo berberarekin topo egingo zenuen, hau da, bizitza erdia —hitz egiteko modua baino ez da— deskribatu eta zerbait kontatzen pasatu beharrean zuzen-zuzenean harira joatea gustatuko litzaizuke. (EusCor) Bukatzeko, gainontzeko Kasuei dagokienez, INE, INS eta SOZ beren ohiko balioetan ager daitezke (INS: (1386), (1388), (1392); SOZ: (1405), (1408); INE: (1424)). Esan behar da, INE ageri denean, ez dela ez ALA ez ABL ageri ohi, izatez ABS entitatearen behin behineko-kokapena (desplazamendu bitartean duena) adierazten duelako; baina ager daitezke aldi berean. SOZek, bestalde, adieraz ditzakeen modu guztien artetik “konpainiazkoa” da gehienetan aditzera ematen duena. Argi dagoena da, ALA eta ABS entitateen izaerak zerikusi handia dutela guk hemen markatu ditugun bi bssak bereizteko. Honenbestez, esango dugu joan aditzak bss hauetan entitate baten kokapen-aldaketa adierazten duela, horretarako parte-hartzaile nagusi bezala, gai ukitua —ABSz gauzatua—, helburuko kokapena—ALAz gauzatua— eta abiapuntuko kokapena edo bidea dituela. Abiapuntuko kokapena ABLz nahiz DATez gauza daiteke, ikusitako bi bssen arabera. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: joan-DA-1: gai ukitua_ABS; abiapuntuko kokapena / bidea_ABL; helburuko kokapena_ALA joan-ZAIO-2: gai ukitua_ABS; abiapuntuko kokapena [+biz]_DAT; helburuko kokapena_ALA
joan-ZAIO-3 Kasu azpikategorizatuak: ABS, DAT Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, ABL Azalpena Ikus ditzagun lehendabizi ondoko adibideak: (1449) Antzinako suak eta garrak joan zaizkio [HARI], baina asko gustatzen zaizkio eguraldi ilunetan Bizkaiko Itsasoak hartzen duen kolore berdineko emaztearen begi berdeak. (EusCor) (1450) Joan zitzaion lotsa Piratari. (EusCor) Bolada batez hitz egiteko gogoa ere joan zitzaidan. (EusCor) (1451) (1452) Berez epaitegietako gela berezi bat da, eta mozkorraldia [ZURI?] joan arte edukitzen zaituzte bertan, gero aske utziz. (EusCor) (1453) Handik lasterrera, jaitsi zen olagizon handiki hori igonda zegoen mahaitik eta bere ola martxan botateko, antaparako uhatea zabaldu zuen ur-indarra joan zekion olari. (EusCor) Balio honetan ez dago leku-aldaketarik; hemen entitate baten desagertzea, agortzea adierazten da. Desagertzen den entitate hori norbaiti/zerbaiti dagokion ezaugarri edo uneko egoera izan ohi da. Horretarako, entitate hori adierazten duen ABS eta entitate horren jabe den DAT ageri dira Kasu azpikategorizatu bezala. Balio honetan, hortaz, ezinezkoak dira helburuko kokapena eta abiapuntuko kokapena adierazten duten osagaiak. Horregatik jarri dugu ALA onartzen ez diren kasuen artean. ABL, berriz, onargarria da, beti ere DAT entitatearen parte den zerbait adieraziz; alegia, agertuz gero, DATen pareko edutezko balioa izango du. Adibideetan ikus dezakegunez, DAT entitatea askotan gizakia da, eta ABS entitatea, ezaugarria edo egoera adierazten duen aldetik, izaki abstraktu bat da. Horrelakoak, joan-ZAIO-2n ikusitako kasuekiko anbiguo suertatzen dira, haietan ez denean ez ALArik ez ABLrik agertzen esaldian. Izan ere, testuan agertu ez baina suposatutzat eman behar den ALA baden ala ez, testuinguruak berak esaten digu. Ekar dezagun hango adibide bat hona: (1409) Joan zitzaion pentsamendua [HARI], eta orduan, etxeko txirrina jo eta kanpoko atean ikus zezanean, zer-nolako harrera egingo zion asmatzera jarri zen. (EusCor) Adibide honetan, badakigu testuinguruaren arabera, pentsamendua ez dela “desagertu” baizik eta nonbaitera joan dela. Baina hori testuinguruagatik dakigu, eta baita seguruenez, pragmatikoki badakigulako “pentsamendua ez dela desagertzen”, normalean. Beraz, argi dago horrelakoetan testuinguruaren eta, seguruenez, ezagutza pragmatikoaren beharren gaudela. 288
Hala ere, badira kasuak non ez den elementu DATik agertzen. Adib.: Bai baitaki amodio oro joan doala; (EusCor) (1454) (1455) Noizbait ernetu ziren suharrak lanbro artean badoaz, nola goiza, hala arrats sentimenak nahas-nahas, esentziaren beharraz. (EusCor) Adibide hauek, ordea, ez dugu uste arruntenak direnik, eta gizaki bat agertzen ez bada ere, azpian gizaki bati dagokiola suposatutzat ematen dela dirudi. Hau da, nolabait inpertsonal moduko batzuen aurrean gaudela dirudi. Hala ere, ABSk denborari erreferentzia egiten dionean, DATik gabeko egitura arrunta da. Ikus adibideak: Egun hura joan zen betirako. (EusCor) (1456) (1457) -Nola joaten den denbora! (EusCor) -Bai, denbora haizea bezala joaten da eta zahartu egiten gara- erantzun zion Pippik. (EusCor) (1458) Goiz erdia joaten [ZURI] zaizu joan behar duzun lekuraino iristeko". (EusCor) (1459) (1460) Egunak guk nahi baino azkarrago zihoazkigun. [GURI] (EusCor) (1461) Batzuetan negarrez besteetan kantari honelaxe joan zaio urtea gure etxeko niniari. (EusCor) Denbora ere, nolabait, gizakiari dagokion ezaugarritzat har genezake, eta DAT agetzen denean horixe bera da aditzera ematen dena. Hortaz, inpertsonalari buruz esandakoa ere balizkoa izan daiteke oro har. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, SOZek eta INSek beren ohiko balioak adieraz ditzaketela dirudi, eta azken hauek kausa eiteko balioa ere ager dezaketela esan daiteke. Beraz, esango dugu balio honetan entitate baten ezaugarri-agortzea, desagertzea adierazten dela; horretarako ezaugarri hori galtzen duen osagai edukitzailea —DATez gauzatua— eta ezaugarri hori adierazten duen edukia —ABSz gauzatua— ditu partehartzaile nagusi gisa. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: joan-ZAIO-3: edukitzailea_DAT; edukia [-biz, -konkr]_ABS
joan-ZAIO-4 Kasu azpikategorizatuak: ABS, ABS, DAT Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ Azalpena Ikus ditzagun lehendabizi ondoko adibideak: (1462) f) Diputatuen Kontseiluak, Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuaren proposamenez, eta [HAIEI] doakien Foru Departamentu edo Erakunde Autonomoaren ekimenez, kapitulu honetan aurrikusitako kreditu transferentziak egiteko baimena eman ahal izango du, hauek onartzea beste organoren bati esleitu izan ez zaionean. (EusCor) Azkeneko honetan gehienetan, jaialdiari doakion seilu bat jarri bezala egiten dute. (EusCor) (1463) (1464) Gainerako zigor-espedienteak egokitzat jotako ikerketez eta frogez hornituko dira, ofizioz edo [HARI] doakionaren eskariz. (EusCor) Bss honetan, ABS DAT entitateari esleitzen zaion nolabaiteko ezaugarria da. Ezaugarri honek ez dio erreferentziarik egiten inongo egoerari (joan-ZAIO-3ren aldean), eta orotarikoa izan daiteke, DAT bezalaxe. Horretaz gain, aditzak beti denbora puntukaria du. Adibide gutxi aurkitu ditugu, hala ere. Ezaugarri-esleitzeetan, normalena izaten da ezaugarria esleitzen duen entitatea beharrezkoa izatea. Aditz honetan argi dago ez dela horrela; horregatik DAT helburu bezala edo gai bezala hartu behar den zalantza sortzen zaigu. Balio honetan gainontzeko Kasuek ez dirudi leku handirik dutenik. INEk, INSek, eta SOZek, seguruenez, beren ohiko balioak adieraz ditzakete. Beraz, esan daiteke entitate bati ezaugarri bat esleitzea bat adierazten dela bss honetan, parte-hartzaile nagusi bezala ezaugarria esleitzen zaion gaia (helburua?), eta ezaugarria bera dituela; Kasu DATez eta ABSz gauzatuak, hurrenez hurren. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: joan-ZAIO-4: gaia (helburua?)_DAT; ezaugarria_ABS • Datu estatistikoek agerian jartzen dute ALAk duen indarra. ABL, berriz, ez da askotan agertzen. Eraman aditzean esan dugunaren antzera, horrek etorkizunean gure markaketasistema egokitzea beharrezkoa izan daitekeela iradokitzen digu, ez baitirudi zilegi ABL eta ALA maila berean jartzea.
ZAIO 2,13% AIO-abl 8 DA, DU eta ZAIO laguntzaileak bakarrik onartzen dituzten aditzak Bi dira sail honetan jarri ditugun aditzak: ahaztu (4) elkartu (5) Ahaztu aditzak dituen bss guztiak alternantzia dira elkarren artean. Aldiz, elkarturen kasuan bi balio semantiko adierazten dira, eta horretan hiru bss dira elkarren artean alternantzia. Ikus dezagun, bada, lehendabizi ahaztu aditza A multzoan eta elkartu B multzoan. A multzoa: bss guztiak elkarren artean alternantzia ahaztu (4)
(1476) [ZU/ZUEK] “Ez ahaztu", esan zuen, "izan direlako garela eta garelako izango direla". (EG) (1477) [GUK] Ezin dugu ahaztu turismoan egindako inbertsioek industrian baino lanpostu gehiago sortzen dutela". (EG) EAJk dio ez duela [HARK] ahaztuko ELA ez dela Kontzertuaren aldeko ekitaldian izan. (EG) (1478) Aditz honek zerbaiten oroimena galdu ondoren horri dagokion erreakziozko jarduera adierazten du. Horretarako, esperimentatzaile bat eta oroimenetik desgertzen den gaia ditu parte-hartzaile nagusi. Jarri ditugun bss bakoitzean bi osagai horiek modu desberdinetan gauzatzen dira: ekintza esperimentatzen duena ABSz gauzatzen da ahaztu-DA-1en; DATez ahaztu-ZAIO-2n; eta ERGez ahaztu-DU-3 eta ahaztu-DU-4n. Gaia INSez gauzatzen da ahaztu-DA-1en, ABSz ahaztu-ZAIO-2 eta ahaztu-DU-3n, eta ELA_KONPez ahaztu-DU-4n. Esperimentatzailea beti da gizakia aditz honetan. Ahazten den osagaia, berriz, orotarikoa da. Ahaztu-DA-1en aurkitu ditugun adibideetan beti da gizakia ahazten den entitatea; ahaztuZAIO-2n, berriz, alderantziz: izaki bizigabeak bakarrik agertu zaizkigu. Ahaztu-DU-3n orotarikoak daude; eta ahaztu-DU-4n, jakina, ahazten dena gertakizun bat da, eta, beraz, zer abstraktu bat. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, SOZek eta INSek (azkeneko honek objektu eiteko balioa ez duenenan, jakina) beren ohiko balioak izan ditzaketela dirudi. Modua, batzuetan, kausa eitekoa da. INE agertzea normalagoa da entitate ahaztua izaki bizigabe konkretu bat denean, hain zuzen honen kokapen zehatza adieraziz (adibide asmatua: liburua etxean ahaztu dut). Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: ahaztu-DA-1: esperimentatzailea [+giz]_ABS; gaia [+giz?]_INS ahaztu-ZAIO-2: esperimentatzailea [+giz]_DAT; gaia [-biz?]_ABS ahaztu-DU-2: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ABS ahaztu-DU-3: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia_ELA_KONP • Datu estatistikoek erakusten digutenez, ahaztu-DU-3 eta ahaztu-DU-4 moduko bssak dira maiztasun handienekoak, ERG, ABS eta ELA_KONP direlako maiztasun handienekoak. Ez oso logikoki, DA laguntzaileak nahiko maiztasuna duela ikusten dugu. Hori gerta daiteke balioren bat ez dugulako gure laginean aurkitu; edo bestela, gure analizatzaile automatikoek errorea sartzen dutelako.
B multzoa: orotariko bssak dituztenak elkartu (5)
elkartu-DU-4 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, SOZ Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ALA Kasu onartuak: INE, INS, ABL, DAT Azalpena Bss bakoitzeko zenbait adibideak: (1479) Noizean behin, lankideekin elkartzen zen hizketaldiren bat izateko [HURA], eta hirurek otorduak, eta baita ibilaldiren bat edo beste ere, elkarrekin egiten zituzten. (EusCor) (1480) Emakumeak bi obulutegi dituenez, umetokiaren alde banatan, hilabete batean gerta liteke bi obulu sortzea, eta obulu hauetako bakoitza espermatozoide banarekin elkartzen bada, bi ernalketa horietatik bikiak jaioko dira. (EusCor) Bi espermatozoide bi obulurekin elkartu eta bi arrautza sortzen dira. (EusCor) (1481) (1482) Parte hartzen duen jendearen uniformea beti armak honekin militarraren ondorio logikoa da. (EusCor) elkartu dituen iruditeria (1483) Halaz ere, hitz berrion kontu honek ez du ezer adierazten, gutxienez beste bi gertakarirekin elkartzen ez badugu [HURA]: (EusCor) (1484) Bertatik argi izpi indartsu batzuk isurtzen dira eta [HAIEK] elkartzen diren puntuan izar bat osatzen dute. (EusCor) (1485) Jende frango elkartzen ginen han, nik harrapatzen dut ez orain bezainbat. (EusCor) (1486) Kontzeptuez gainera, kapitalaren erkaketa gordinaren eta ordaindutako kapital-transferentzien batuketaren aldaketa eta 2.2 apartatuko taularen seriean azaltzen diren udal-zerga nagusiak eta udal-tasak elkartzen dituen zerga-dirusarreren aldaketa berria ematen dira. (EusCor) Etxeak egin eta elkartuz [HAIEK] [HAIEK], herriskak osatzen zituzten. (EusCor) (1487) (1488) Zoritxarreko igerleek ez zuten hura ongi eraman, eta gero eta ezinegon larriagoa izan zuten haurrak, neskak eta mutilak, bere garaian iritsi zirela ikusi zutenean, familia berriaren bizimoduaren ezaugarria poza eta alaitasuna zela, eta familia eta gainontzeko sendikoak maitasunak eta adiskidetasunak elkartzen zituela. (EusCor) (1489) Iruñeko eta Pirineotako euskaldunen taldeak elkartu egin ziren eta Eneko Aritza izendatu zuten buruzagi, "errege, errege, errege! (EusCor) (1490) Gazte laguntalde bat elkartu zen euskal literatura surpertzeko, indartzeko eta ildo berriak ereiteko. (EusCor) (1491) Orratz laburrak omega maiuskularen konkabotasuna seinalatzen zuen, eta artean oinazea distira heze bat baino ez zen begietan, orratz luzea omega gurutzatuz elkartu zitzaionean [HARI=ORRATZ MOTZARI]. (EusCor) (1492) Bertan utziko zituela pentsatu zuen, emakume harekin alde egingo zuela, baina ez, Frantziara iristean berriro elkartu zitzaien.[HURA] [HAIEI] (EusCor) Esan dugun bezala, bss hauetan entitate baten egoera-aldaketa moduko bat adierazten da, baina egoera-aldaketa hori gertatzeko beste entitate bat da beharrezko, horrekiko ulertu behar baita aldaketa. Hortik, aipatutako alternantzia erreziproko sinpleak onartzea aditz honek. Ondorioz, azken batean, bi entitateen egoera-aldaketa gertatzen dela esan daiteke. Aldaketa
elkartu-DU-5 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, INE Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: SOZ, INS, DAT Azalpena Ikus bi bssen adibideak (oso gutxi auritu baditugu ere): (1493) 1991ko biztanleen zentsuaren kopuruaren arabera, Udalen ordena ezarri da eta 6 talde ezberdinetan elkartu dira [HAIEK=UDALAK], udal bakoitza talde horietako batean sartu delarik. (EusCor) (1494) 1. Landareak multzo batean elkartu [ZUEK]. (EusCor) Bss hauetan, entitate batek baino gehiago elkartu ostean duten egoera berria adierazten da; eta egoera berri hori INEk adierazten du. Elkartzen diren entitateak, goiko bssetan bezalaxe, ABSz gauzatzen dira, eta horregatik sintagmak pluraltasuna erakutsi behar du. Esan dugun bezala, ez dira asko topatu ditugun adibideak, baina banandu aditzean ikusi dugunaren antzeko fenomenoa izanik (hau da, bi ekintzak —elkartzea eta elkartu osteko egoera berria adieraztea— aldi berean adierazi ezin izana), hemen ere aparteko bss gisa landu behar izan ditugu. Bss hauetan ere abiapuntuko egoera esaldian agertzea ezinezkoa da. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek euren ohiko balioak izan ditzaketela dirudi, modua kausa eitekoa izan daitekeelarik. DATek, azkenik, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adieraziko luke. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: elkartu-DA-2: gai ukitua_ABS; helburuko egoera_INE elkartu-DU-4: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; helburuko egoera_INE • Datu estatistikoek SOZen presentzia nabarmena agerian jartzen dute; INE ere maiztasun handiz agertzen da. Bestalde, erabilera iragangaitza gailentzen dela argi dago.
Horregatik, pasatu-DU-4 bssan zeharkaldiak du garrantzia, eta ez hasierako eta amaierako puntuak zehazteak. Hori dela eta, balio honetan ALA ezinezkoa da, eta baita ABL ere, beti ere abiapuntuko kokapena adierazten; agertzekotan, nolabaiteko bidea adierazten du, ABSk adierazten duen bide hori zein tokitik egiten den zehazteko. Pasatu-DA-1 eta pasatu-DU-3n ere ABLk bidea adieraz dezake, eta gainera askotan adierazten du horixe. Esan behar da, bi kasuak (ABL eta ALA, alegia) batera ez direla askotan agertzen, eta batera agertu diren adibideetan ABLk abiapuntuko kokapena (eta ez bidea) adierazten du. Gainera, badirudi ABLk abiapuntuko kokapena adierazten duenean beharrezkoa dela helburuko kokapena ere agertzea. Boons-ek (1987) egina du ikerketarik kasuen arteko dependentzien inguruan. Abiapuntu eta helburu osagaien portaera asimetrikoaz jabeturik, autore honek dio askotan abiapuntua adierazi ahal izateko beharrezkoa dela helburua ere adieraztea, baina ez alderantziz. Boon-ek fenomeno honi concepto de origen dependiente deritzo. Pasatu-DA-1 eta pasatu-DU-3n, gai ukitua ABSk adierazten du, eta pasatu-DU-3n, horretaz gainera, kokapen- edo egoera-aldaketa hori eragiten duen kausa ergatiboak du lekua. ABS entitatea biziduna da askotan, baina bizigabea ere izan daiteke: batzuetan naturazko izaki bat da ((1495), (1507)), eta beste batzuetan zer abstraktu bat ((1500), (1503), (1504)). Egoera edo kokapena aldatzen den ALA eta ABL entitateek baldintzatzen du ((1495- 1598), (1518-1521): egoera; (1511-1515), (1517): kokapena; zenbaitzuk zalantzazkoak dira: (1509), (1510), (1516)). Jakina, ABS entitatea abstraktua denean, kokapen-aldaketa ere abstraktuki ulertu behar da. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek eta SOZek beren ohiko balioak adierazten dituzte (INS: (1508)). INEk ez dirudi oso arrunta, bederen gertakizunaren kokapen orokorra adieraziz. Izan ere, ABS entitatea lekuz aldatzen denean, kokapen orokorra adierazteak garrantzia galtzen du. Kokapen-aldaketa horretan duen behin-behineko kokapena adieraz lezake (ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu). DATek ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adierazten duela dirudi, eta horretaz gain, —desplazamenduzko beste aditzetan esan duguna errepikatuz— ALArekiko harreman berezi bat ere adierazten du (jo bedi eraman aditzera —85. or.— fenomeno honen xehetasunak gogoratzeko). Aditz honek, hala ere, badu elkarraldatze balioa, eta hau beste bss bat bezala jarri dugu (pasatu-DIO-6), non ALA ez den onargarria. Batzuetan ABS entitatea gizakiari dagokion edo gizaki batek sortzen duen zer abstraktu bat da, eta orduan oso normala da ABLen gizaki horren gorputz-atal bat agertzea, bide gisa; normalean, gorputz-atal zehatz bat: buru. Gainera, arruntena izaten da gizakia ere esplizituki agertzea DATez gauzatua. Kasu hauetan, orduan, DAT iturri moduko bat da. Horrelako kasu zehatzak Hitz Anitzeko Unitateetatik gertuago daude, hala ere. Ikus ondoko adibideak:
(1526) -Egia esan, ez zen gure artean ezer gertatu, denak fantasiak ziren, burutik pasatzen ziren gogoeta eta gogo hutsak. (EusCor) (1527) Eta bazenekizkien burutik pasatzen zitzaizkidan ideia guzti horiek, ezta? (EusCor) Beste batzuetan, joan-DA-1 bssan ikusi dugunaren antzera, zeharkaldi estatiko bat egiten duen izaki konkretu bat da ABS entitatea: (1528) Metrorako egindako zulorik handiena, London azpitik pasatzen dena da. (EusCor) Eta beste balio semantiko berezi bat ere bada, bakarrik pasatu-DU-4n duena lekua. Kasu honetan, ABS eta ABL guneetan gorputz-atalak sartzen dira jokoan: (1529) amorantearenaren gainean jarririk eta bestea iztarretako batean, Joan-DA-1en esaten genuen bezalaxe, horrelakoetan ez da mugimenduzko desplazamendu bat adierazten, baizik eta entitate bizigabe batek ibilbide jakin batean duen kokapena. Pasatu-DA-1en (aipagai dugun balio zehatz honetan), joan-DA-1en ez bezala, zeharkaldi hori mugatzen duten hasierako eta bukaerako puntuak esaldian ezin dira agertu. Aldiz, ohikoena da bidea adierazten duen ABL bakarrik agertzea; zeharkaldi hori nondik zehar egiten den zehaztuz. Horretaz gain, ikus daitekeenez, hemen ere aditzaren denbora puntukaria da, aipatzen den fenomenoa beti horrela dela eta denboratik kanpo dagoela adieraziz. Aditzak hartzen duen balio hau, hortaz, ABS entitatearen baitan dago, eta pasatuDA-1en egitura sintaktikoa erabilzten da. Horregatik ez dugu bss gisa orokortu. besoetako bat giltzurdinen gainetik pasa [HARK] eta bestea bizkarretik, ahapeka abesten badu besoetako haurra balu bezala, eta zuhaitzean gora igotzeko zeinua egiten badu gizonarengandik musu bat lortzeko. (EusCor) (1530) Kopeteko izerdi ilintiak gabardinaren besoarekin xukatu eta hatzak azalaren gainetik pasatzean arrain baten ezkatak bezain zakarra sumatu zuen kopeta. (EusCor) (1531) Artega, urduri zegoenean, oraintxe bezala, erpurua eta hatz erakuslea belarrietatik pasatzen zituen [HARK] eta eskubiko gingila zulatuta zuten zilarrezko hiru uztaiei jirarazten zien. (EusCor) Ikus daitekeenez, hemen entitate baten desplazamendua adierazten da, baina entitate hori, desplazamendua gertatzen den bitartean, azalera bat ukitzen dago uneoro. Horrelakoetan, abiapuntuko kokapena eta helburuko kokapena agertzea ezinezkoa da, azken batean kontaktu horrek baitu garrantzia aditzak adierazi nahi duen ekintzan. Hasiera batean erabilera zehatz samarra dela eta gune jakin batzuen baldintzapean dagoela dirudi, baina bestelako zenbait kasutan ere ager daiteke (erratza pasatu nuen sukaldetik). Hori dela eta, aparteko baliotzat jotzeko zalantza izan dugu. Corpusean ez dugunez bestelakorik aurkitu, ez diogu, azkenean, aparteko baliorik eman. Beraz, esango dugu markatutako bss hauetan, pasatu aditzak entitate baten egoera- edo kokapen-aldaketa adierazten duela oro har; horretarako ikusitako bssak baliatzen dituela. 302
pasatu-DIO-6 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, DAT Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ Azalpena: Adibideak: (1532) ... taberna honetan ikusi nuen lehenengo aldiz ... ez, ez dakit non aurki daitekeen orain ... bere eskuizkribua pasatu nahi zidan [HARK] [NIRI] (EusCor) (1533) Horregatik, eta kontuan izanik aitak ez daukala beste dirubiderik eta bere soldatatik bizi dela, seme-alaben mantenu gisa, [HARK] [HURA] bere emazteari pasatzeko eskaintzen du, ... pezetako pentsio bat. (EusCor) (1534) Plaztikazko botoila pasatzen dio [HARK] [HARI], besteak edaten du eta berriz botatzen (EusCor) (1535) -Norbaiti abisua pasako diogu. [GUK] (EusCor) (1536) Zurrumurru horiei "komunetako elkarrizketak" deitzen zitzaien, atxilotuek hor pasatzen baitzizkioten berriak elkarri. (EusCor) (1537) Antza, epaimahaiko apez horiek bertso batzuk moldatu zituzten, bere lagun ziren beste apez batzuei pasa zizkieten [HAIEK] [HAIEK], eta haiek gero saria erdietsi zuten. (EusCor) Esan dugun bezala, hemen entitate baten elkarraldatzea da aditzera ematen dena. Hori dela eta, abiapuntua —ERGez gauzatua—, helburua —DATez gauzatua— eta elkarraldatzen den gaia —ABSz gauzatua— ditu osagai azpikategorizati gisa. Hala izanik, ez ABLk ez ALAk ez dute agertzeko ahalamenik. ABS entitatea izaki ez-biziduna da adibide guztietan, batzuetan konkretua eta beste batzuetan abstraktua. Abiapuntua eta helburua, berriz, beti dira gizakiak. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek, SOZek eta INEk euren ohiko balioak adierazteko gaitasuna dute. Hala ere, goiko baliotik bereiztea ez da erraza, eta azken batean ALA edo ABL Kasuen presentziaren baitan dagoela esan daiteke.
Orain, Bilbora joaten zaren bakoitzean kalbarioa pasatu behar duzu [ZUK]: (EusCor) (1550) (1551) –[GUK] Ekaitz bat pasatzeko adina indar badugu - zioen Nereak -. (EusCor) (1552) Gosete endemikoaren haur zahartuek bai, baina guk ez genuen goserik pasatzen, haur zuriak ginen gu, guk bagenuen lotsarik, saldu egiten genituen geure altzariak, baina ez genuen goserik pasatzen. (EusCor) Ze sustoa pasa genuen, ezta? (EusCor) (1553) (1554) -Ez, keba — esan nion nik ausartarena eginez, baina egia esan behar badut beldurra pasatu nuen—. [NIK] (EusCor) (1555) Baina "elkar jotzera" joaten denean ere oso [HARK] une goxoak pasatzeko aukera izaten du: (EusCor) (1556) -Bueno, pasa ezazu egun ona [ZUK] zure laguntxoekin eta beste urte asko bete ditzazula. (EusCor) Ordu erdi bat pasatzen genduan bertara iristen. [GUK] (EusCor) (1557) (1558) Cho Oyu eta Everesti ere, bide guztian bizkarra emanda izan baititugu, eman diegu errepasoa, eta beste hainbat tontor txikiago, glaziare eta laku ezagutu guran pasatu ditugu minuturen batzuk. [GUK] (EusCor) 14. Lan handirik ez dugunez, kolperik jo gabe pasa dezakegu egun osoa. [ZUK] (EusCor) (1559) (1560) Nahi izanez gero, Italian pasa ditzakete jubilatuek oporrak. (EusCor) (1561) Han, orduak eta orduak pasatzen zituzten bertsotan [HAIEK], sagardoarekin batera sardinzarrak, arrautza egosiak eta gaztainak janez. (EusCor) (1562) Gutxinaka, indarra hartzen doazenean, hegaldi hauek gero eta luzeago egiten dira eta askoz denbora gutxiago pasatzen dute etxean. [HAIEK] (EusCor) (...) gurasoekin, familian pasako dute udaberri eta uda gehiena. [HAIEK] (EusCor) (1563) (1564) Negua buztanzuri arruntek Afrika tropikalean pasatzen dute. (EusCor) Balio honetan, ABSk prozesu abstraktu bat, egoera moduko bat, edo denbora iragate bat adierazten du. Denbora adierazten duenean, denbora hori pasatu eta agortu egin dela adierazten du. Une bateko egoera adierazten duenean ere oro bat esan dezakegu, hori pasatu eta amaitu ere egin dela. Aldiz, gertakizun edo prozesu bat adierazten denean, besterik gabe pasatzen, gertatzen dela adierazten da. Beraz, oro har iraupen mugatuko prozesu bat gertatzea adierazten dela dirudi. Batzuetan prozesu hori gizaki batek esperimentatzen du, eta beste batzuetan, besterik gabe, gertatu egiten da. Eta hain zuzen entitate honen gauzapen sintaktiko desberdinek eratzen dituzte bi aldaerak: pasatu-DA-1en, DATez gauzatzen da esperimentatzaile hori, eta pasatu-DU-5en, ERGez. Dena den, pasatu-DU-5 bssa murritzagoa da. Pasatu-DA-2en ere DAT ez da beti beharrezkoa; alderantziz, askotan ez da agertzen. Horregatik ez dugu jarri Kasu azpikategorizatu bezala. Bestalde, pasatu-DA-1en esperimentatzaileak gertakizuna beti nahi gabe jasaten du; pasatu-5en, berriz, nahita nahiz nahigabe. ABS entitateak denborari erreferentzia egiten dionean bakarrik, ELA_KONP ager daiteke. Baina ELA_KONP honek ere denborazko balioa duela dirudi:
(1565) Denboraldi luze bat pasako da fenomeno horiek kuriositatez behatuko dituztela. (EusCor) Hala ere, erabilera hau zuzena ote den zalantza dugu; izan ere, egokiago dirudi -ela-ren ordez -netik edo ‘-n arte’ gisako Kasuren bat —benetan denbora adieraz dezakeena— agertzea. Guk ez diegunez bereziki erraparatzen denbora adierazten duten sintagmei, ez dugu gahiago sakonduko honetan. Gainontzekoan, INSek eta SOZek beren ohiko balioak dituzte. INEk, gertakizunaren kokapena adieraziko luke, nahiz eta ABSk denbora adierazten duenean ez den ageri ohi. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: pasatu-DA-2: gaia [-konkr]_ABS pasatu-DU-5: esperimentatzailea [+giz]_ERG; gaia [-konkr]_ABS
Bukatzeko, eta pasatu aditzaren aniztasuna are ageriago jarriz, esan behar dugu, badirela hainbat eta hainbat adibide hemen aurkeztutako balioetan lekurik ez dutenak. Horrelakoetan esaten dugunari jarraiki, Hitz Anitzeko Unitate izateko bidean daudela dirudi. Ikus zenbait adibide: (1566) (...) hura alboan zuela, egunkariaren orriak pasa zituen, harik eta pilota-kronikaren orrialdera heldu zen arte. (EusCor) (1567) Etxera itzultzean, Annikak makinaz pasatzen zuen grabatutako testua. (EusCor) (1568) Eta bertso klase hori ez da inoiz modatik pasatzen. (EusCor) (1569) Proba pasatu ostean kurtso teoriko eta praktikoak egin ditugu. (EusCor) • Datu estatistikoek, ABLk eta ALAk nahikoa maiztasuna dutela erakusten dute; maiztasun handienekoak, berriz, ERG eta ABS dira.
10 DA, DU, ZAIO eta DIO laguntzaileak onartzen dituzten aditzak Hiru aditz ditugu sail honetan: atera (8), egokitu (5), jarri (6) Hiru aditzek orotariko bssak dituzte. Beraz, hemen ere B multzoa dugu soilik. B multzoa: orotariko bssak dituztenak atera (8), egokitu (5), jarri (6)
(1584) Ondoren, nagusiaren ustez pianista batek erabili behar duen jazkera atera zidaten pertxa batetik. (EusCor) atera-ZAIO-3: (1585) Txintxoak izan eta horrelako zozokeriak esaten zizkigun, belarri batetik sartu eta beste[BELARRI]tik ateratzen zitzaizkigunak. [GURI] (EusCor) (1586) Oharkabean, seinale bat bailitzan, ebaki luze bat egin zuen ezkerreko masailean, odola isurian ateratzen hasi zitzaion zauritik eta tantaka erortzen okotzetik behera, mantxa gorriak iltzatuz azpileko ur gardenean, berehala zabaltzen eta desagertzen zirenak urpeko hodei baten antzera. (EusCor) (1587) Egarbeek (teilatuari hormatik kanpora31 ateratzen zaion azpiko aldea, horma euritatik babesteko) ez dute hormarekiko 1,5 m-ko luzera gaindituko. (EusCor) atera-DIO-1: (1588) ... ahotik atera didazu [ZUK] [NIRI] [HURA] (EusCor) (1589) Animalia larrutu eta tripak atera ondoren [ZUK?] [HARI], ondo garbitu (EusCor) Balio honetan entitate baten desplazamendua adierazten da. Entitate hori beti ABSz gauzatzen da. Bestetik, desplazamendua adierazten duen elementuetako bat —helburuko kokapena— ere beti ALAz gauzatzen da. Ordea, abiapuntuko kokapena ABLz edo DATez gauza daiteke; honen arrazoia batzuetan biziduntasuna da (ABLn entitate bizigabeak; DATen bizidunak), baina kasu bakan batzuetan ez da horrela. Horretaz gain, desplazamendua beste entitateren batek eragina izan daiteke, eta horrexegatik bi kasuetan —abiapuntuko kokapena ABL edo DAT denean, alegia— alternantzia kausatibo/inkoatiboa dugu. Hortik ateratzen dira lau bssak. Adibideek erakusten digutenez, ABS entitatea orotarikoa izan daiteke. Hala ere, esan behar dugu atera-DA-1en gehienetan gizakia dela (bakarra dago gizakia ez dena, eta naturazko izaki bati egiten dio erreferentzia: (1570): iluntze alferra); atera-DU-5en, berriz, ia gehienetan izaki bizigabe bat da (biziduna den bakarra: (1579)). Eta atera-ZAIO-3 eta atera- DIO-8n, berriz, beti da izaki bizigabe bat (batzuetan, hala ere, berezko bizia duen entitate bezala jokatzen duen izakia da: (1586): odola). Esan dugun bezala, abiapuntuko kokapena ABL denean, sintagma honen gunea bizigabea da, leku fisiko bat, azken batean. DAT denean, berriz, gizakia. Baina (1587) adibideak argitan jartzen duenez, izaki bizigabeek badute lekua. Horren arrazoia da, gure ustez, DAT eta ABS entitatearen artean parte-oso harremana dagoela. Horrek esan nahi du DAT entitatea gizakia denean ere halako zerbait dugula; izatez, odola, tripak... izaki bizidun baten atalak dira. Bederen, jabe-jabetza harremana badago, eta hori parte-oso harremana izan daiteke zenbait kasuetan.
31 Adibide honetan ageri den hormatik kanpora (eta baita beharbada (1570) adibidean ageri den etxetik kanpora), zalantzazkoak gertatzen dira. Izan ere, ez dago argi -tik kanpora osotasunean ulertu behar den —hau da, espazioan norabide bat zehaztuz— edo bi osagai aparteko gisa —etxetik: abiapuntuko kokapena eta kanpora: helburuko kokapena—.
Atera-DU-6: (1604) Dena den, hurbilketa estrukturalak, etnometodologiatik (Garfinkel 1967) eratorritakoak hain zuzen ere, antolaketa eta eraikuntza sozialari buruz ondorioak ateratzen ditu, elkarrekintzaren soziolinguistikak bezala. (EusCor) Idatzi egindako behaketa guztiak, horien emaitzak eta [ZUK] atera dituzun ondorioak. (EusCor) (1605) (1606) Piratak hogeita bost xentimo ateratzen ditu egunero. (EusCor) (1607) Danonek ez du korronte soziokulturala sortzen, baina handik etekina ateratzen [HARK] duenez sustatu egiten du. (EusCor) (1608) -Nondik ateratzen duzu hainbeste diru? [ZUK] (EusCor) (1609) Emazteak dioenez behin ere ez zion xentimorik ere atera Sternwood zaharrari [HARK], oheaz eta janaz aparte eta emazteak berak eman zion Packard 120 batez aparte. (EusCor) (1610) Inork ez du zalantzarik faktore horiek garrantzi handikoak direla enpresari etekinik onenak ateratzeko. (EusCor) (1611) Liburu honi probetxu osoa atera nahi badiozu, irakurri ondoren datozen puntuok: (EusCor) Atera-DU-7: (1612) Haizea atera du gora-bidea hartu eta berehala, elur hautsa harrotu eta hotza gordinduaz. (EusCor) Balio honetan sortze-prozesu bat adierazten da. Hori dela eta, sortzen den entitatea —beti ABSz gauzatua— eta sortze hori burutzen duen iturria dira beharrezkoak. Sortze-prozesua nabarmentzen denez, helburuko kokapena adierazten duen osagairik ezinezkoa gertatzen da (horregatik jarri dugu ALA bss guztietan Kasu onartugabe bezala). Honi segituta, bestalde, abiapuntuko kokapena adierazten duen osagairik ere ez da agertzen; bai, ordea, dena delako entitatea sortzeko beharrezkoa izan den baliabidea —ABLz gauzatzen dena gehienetan—. Bss bakoitzaren arteko desberdintasuna iturri hori adierazten duen Kasuetan datza. Esan behar da zalantza izan dugula sortzezko balio honi DA bssa eman ala ez eman. Izan ere, aurkitu ditugun adibideetan batzuetan balio inpertsonala baino ez dagoela dirudi. Hau da, esaldi horien azpian berez agertzen ez den gizaki bat ulertu behar dela beti. Ez gaudenez ziur, bss gisa landu dugu. Hori horrela izanik, atera-DA-2n ABL jo dugu iturritzat; atera-ZAIO-4n DAT; eta ateraDU-6n ERG. Atera-DA-2 eta atera-ZAIO-4ren arteko desberdintasuna ABL eta DAT entitatearen biziduntasunean dago (ABL dugunean: bizigabea; DAT dugunean: biziduna). Atera-ZAIO-4 eta atera-DU-6ren arteko desberdintasuna, berriz, izaki bizidun horrek ekintza burutzen duenean erakusten duen borondatean datza; nahigabe DATez; nahita ERGez; eta baita ezustean gertatu izanarekin: DAT agertzen denean, ezustean dela dirudi eta ERGez agertzen denean, edonola. Aditz honen bss hauek dira borondatetasuna garbien bereizten dutenak. Hiru bssetako ABS entitateak, berriz, izaki bizigabeak dira. Atera-DA-2n izaki abstraktuak dira, orohar, eta konkretuak direnean ere zentzu abstraktuan ulertu behar dira (erreferente zehatzik ez duten 314
Hala ere, planteatutako bi balio semantikoak garbiki banatzen saiatu bagara ere, argi dago atera aditzak aurkezten duen kasuistika anitzaren aurrean, zenbaitetan zailatasunak daudela batean edo bestean kokatzeko; batez ere entitate hauek bizigabeak eta abstraktuak direnean. Eta argi dago ere, ABS entitatearen izaerak berebiziko garrantzia duela gauza bat edo bestea aditzera emateko.
Datu estatistikoek ABLren eta ALAren maiztasuna agerian jartzen dute, ABSren eta ERGen ondoren. INE eta DAT dira hurrengoak. •
(1615) -Balio-taula honetako 4.1. atalean jasotako irakasleen hobekuntzarako ihardueretarako, eta horietan ordu-iraupenik agertzen ez bada, ordu-baliokidetzari dagokionean, horretarako Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariak ematen duen erabakian xedatutakora egokituko gara [GU]. (EusCor) (1616) (1617) Lehen gazteek beraiek egokitzen zituzten euren arauak unean uneko egoerara. (EusCor) Emakume prentsak bere burua egokitu du merkatu ekonomiara eta egokitu egin da konpetentzia sisteman lan egitera. (EusCor) Balio honetan entitate baten egoera-aldaketa adierazten da. Horretarako, aldatzen den gai ukitua —ABSz gauzatua—, entitate horren helburuko egoera —ALAz gauzatua— eta ekintzaren kausa —ERGez gauzatua— ditu osagai azpikategorizatu gisa. Kausa hau batzuetan agertzen ez denez, alternantzia kausatibo/inkoatiboa erakusten du. Egoera berri bat adierazten denez, hasierako edo abiapuntuko egoera ere batzuetan agertzen da —ABLz gauzatua—, baina ez da oso arrunta. Horregatik ez dugu ABL Kasu azpikategorizatuen artean jarri, baizik eta Kasu onartuen artean. Esan behar da, halere, erabilera iragankorrean ALArik gabeko adibideak ere ugariak direla. Horrelakoetan, helburuko egoera hori, dena delakoa izanda, “egokia” dela adierazten da. ALA agertzen denean, berriz, egoera “egoki” hori zein den espezifikatzen da. Beraz, objektu barneratuarekin ikusi dugun bezala, hemen ere ematen du egoera barneratua dagoela, eta batzuetan espezifikatu egiten dela. Bestelako egoera-aldaketa aditzetan ez dugu horrelakorik aurkitu. Hori gertatzen denean, beharbada arruntagoa da ABL ere agertzea. Ikus zenbait adibide: (1618) Betaurrekoak egokitu zituen. [HARK] (EusCor) (1619) Hala bada, egunkari moduan idatzirik diren oharrak, nik neuk deskodifikatu, transkribatu eta egokitu ditut. (EusCor) (1620) "Abartxoak", "Kattalin Erauso" edota ipuinen batetik zeuek egokitutako besteren bat. (EusCor) Bilakatu eta Mugitu aditzean egin dugunarekin bat etorriz, ALA Kasu azpikategorizatu gisa jarri dugu, jakinik hori esaldian agertzen ez denean, balio berezi bat hartzen duela aditzak. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek, SOZek eta INEk beren ohiko balioak adieraz ditzaketela dirudi. DATek, azkenik, ABS entitatearekiko jabetzazko harremana adieraziko luke; ez dugu, ordea, adibiderik aurkitu. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: egokitu-DA-1: gai ukitua_ABS; helburuko egoera_ALA egokitu-DU-4: kausa_ERG; gai ukitua_ABS; helburuko egoera_ALA
egokitu-ZAIO-3 Kasu azpikategorizatuak: ABS, DAT Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA egokitu-DIO-5 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, DAT Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak berdinak dira bi bssetan: INE, INS, SOZ Ikus ditzagun bss bakoitzeko zenbait adibide (adibide gutxi aurkitu ditugu): (1621) Garbiñe lehengusinak erabiltzen zuen "ez adiorik" hura ere gogoko zuen amaieratzat, baina ez zitzaion "Aberria ala hil" bezalako esaldi gogorrari egokitzen. [HURA] (EusCor) (1622) Gregorio Monrealek trantsizio alditzat jotzen du oraingo hau, "elkartea berritzeko eta mende amaierako Euskal Herriari egokitzeko lerroa sendotzea helburu duena". (EusCor) (1623) Kostaldeko inguru honetarako proiektuaren idazketa martxan dago aurkeztu ziren enpresetatik Udalak Basoinsari egokitu deutsonean lanaren diseinua. (EusCor) Balio honetan badirudi ezaugarri-esleitze bat adierazten dela. Aditz honetan bitxia da balio semantiko hau. Izan ere, ezaugarri-esleitzeek normalean beti eskatzen dute ezaugarria esleitzen duen gizakia. Honakoan, ikusten dugu, ez dela hala, eta osagai hori —ERGez gauzatzen dena— aukerakoa dela. Ezaugarriaren helburua, eta, jakina ezaugarria jasotzen duen entitatea, berriz, beti ageri dira, ABSz eta DATez, hurrenez hurren. Bestalde, egokitu- DIO-5 bssa arrunta edo zuzena den ez dugu argi, eta honakoan ezaugarria baino zeregina dela dirudi. Horregatik gogorxea izan daiteke atera-ZAIO-3ren pareko iragankorra dela esatea. Nolanahi ere, badirudi, bss hauetan ezaugarri-esleitze hori ez dela intentzioz edo borondatez egiten, baizik eta, nolabait, ausaz, edo helburuak nahi ez duela. Hala ere, zaila da egokituren balio hau definitzea. Gu besterik gabe, orokortzen saiatu gara. Gainontzeko Kasuei dagokienez, oso arruntak ez diren arren, INEk, INSek eta SOZek beren ohiko balioak izango lituzketela dirudi. Bssen Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: egokitu-ZAIO-3: ezaugarria_ABS; helburua_DAT egokitu-DIO-5: abiapuntua [+giz]_ERG; ezaugarria_ABS; helburua_DAT
egokitu-DA-2 Kasu azpikategorizatuak: ABS Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, DAT Zenbait adibide: (1624) Argi izan behar dugu ez direla egoera haiek berriro egokituko, baina, oraindik irauten duena mantentzen eta galdu denaren alderdirik baliagarrienak berreskuratzen saiatu beharko genuke. (EusCor) Orain guri egokitzen zitzaigun txanda. (EusCor) (1625) (1626) 5aren ondoko ostirala gomendatzen digu (tenporetako 2. eguna bezalaxe), eta 5a ostiralez egokituko balitz, urriaren 6an, nahiz hurrengo asteko edozein egunetan. (EusCor) (1627) Errefortzua edo laguntza ematera mugatuko dira, oro har, eta, hala egokituz gero, profesionalek eta funtzionarioek osatutako zerbitzu publikoen ordezkotza subsidiarioa egingo dute. (EusCor) (1628) Eta, bide batez, han egokitu nintzenez [NI], bere liburua erosiko nuen. Balio honetan ezusteko gertakizun baten berri ematen da. Horretarako, osagai azpikategorizatu bezala gertakizun horretan parte hartzen duen entitatea —gaitzat hartu duguna— du, kasu ABSz gauzatua. ABS entitatea gehienetan entitate abstraktu bat da, baina gizakia ere izan daiteke ((1628)). Horrelakoetan, askotan, gizaki horren kokapena adierazten INE agertzen zaigu. ABS entitatea abstraktua denean, nahiko arrunta da DAT agertzea gertakizun horren esperimentatzaile gisa. Ordea, ABS entitatea gizakia denean, ezinezkoa da, eta ematen du berau dela gertakizun horren esperimentatzailea. Nolanahi ere, ABS entitatea gizakia den kasuetan kokapena halabeharrez agertu behar dela dirudi; eta horrek murriztu egiten du markatzen ari garen balioa, gizakiei bakarrik lotuta dagoela baitirudi. Goiko balioan esan dugun bezala, hala ere, zaila da bss honetako balio semantikoa zehaztea. Guk besterik gabe nolabait orokortu nahi izan dugu. Gainontzekoan INSek eta SOZek beren ohiko balioak adieraz ditzaketela esango dugu, nahiz eta ez izan bat ere arruntak. ALA, ikus daitekeenez, ez dugu Kasu onartuen artean jarri balio honetan, baina adibide bat aurkitu dugu. (1629) (...) idazlanen xerka bazterrak korritu ostean, prosagintza izan zen eskuartera egokitu zitzaidana (prosa lanei dagokienean espainieraz zein frantsesez kasik osorik baitugu Bukowski eta argitaletxeei esker, hurrenez hurren). (EusCor)
Hala ere, oso kasu zehatza dela dirudi; izan ere DAT entitatearen jabetzazkoa den zerbait adierazten du —gorputz-atal bat zehazki—, eta, gainera, nahiko zentzu metaforikoan erabilia dago. Beraz, gehiago dirudi Hitz Anitzeko Unitatearen bidean den espresio bat. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: egokitu-DA-2: gaia_ABS Nolanahi ere, egokitu-rentzat markatu ditugun balioak sakonkiago aztertu beharko lirateke, eta adibide gehiagoren bermea beharko lukete. • Datu estatistikoek DATek maiztasun handia duela erakusten dute, ABSren atzetik. ALAk ere badu nahiko maiztasuna. ERG, berriz, gutxitan ageri da, erabilera iragangaitzak arruntagoak diren seinale.
jarri-DU-4 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, INE Kasu onartugabeak: ELA_KONP Kasu onartuak: INS, SOZ, ABL, DAT Azalpena Ikus ditzagun bss bakoitzeko zenbait adibide: (1630) Dirk gelara sartu eta ohearen ondoan jartzen da. (EusCor) (1631) Eta atzeko parrilean jarri zinen [ZU] niri gerritik oso estu eultzirik, eta nik ez nuen etxera inoiz ailegatu nahi, ordurako orduak minutu bihurtzen bait zitzaizkidan zurekin nengoenean. (EusCor) (1632) -Non jarri da argazkilaria, gozotegiaren barruan ala kanpoan? (EusCor) (1633) Dirudienez, zibilizatua da zure ustez, erabaki unilateralak hartzea, kontratuen interpretazio unilateralez kontratuak amaitu egiten direla erabakitzea, eta ehun lagun kalean jartzea. (EusCor) (1634) Gu dutxaren azpian jartzen gara, gorputza garbitzeko. (EusCor) (1635) Paper bakoitza bere tokian jartzen zuen. [HARK] (EusCor) (1636) Zigarroa piztu eta aldizka nire ezpainetan jartzen zuen [HARK], biok elkarbanatzen genuen sakonagoko zerbaiten (etsipenaren?) ikurra bailitzan. (EusCor) (1637) "Tolaretik sagarra jotzerakoan txalaparta jotzeko aukeratzen genuen ohola bustia egoten zen, hezea, eta teilatuan [GUK] [HURA] jartzen genuen lehortzeko, hots hobea eman zezan". (EusCor) (1638) Lurrean herrestan bazeraman, atzetik joan eta eskerrak ematen zizkioten onura zekarkielako, are jaki gozoak ere jartzen zizkioten aurrean. [HAIEK] [HARI] (EusCor) (1639) Izan ere, normalean, gutunak eta instantzien erantzunak banatzeko izen zerrenda bat jartzen dute lehiarrean. [HAIEK] (EusCor) (1640) Era teknologikoari lotutako bizimodu berriak gauza asko galbidean jarriko baditu ere, "olerkiak zerbait salbatzeko aukera emango digula" uste du Urepelen jaiotako idazleak. (EusCor) (1641) Europa ekialdeko inportazioek azken denbora hauetan, arrisku larrian jarri dute laborantzako sektore oso bat.(EusCor) Balio honetan entitate baten desplazamendua adierazten da, eta horretarako entitate desplazatua —ABSz gauzatua—, helburuko kokapena —INEz gauzatua— eta ekintzaren eragilea —ERGez gauzatua— ditu osagai azpikategorizatu gisa. Kasu honetan, nahiz eta helburuko kokapena agertu, abiapuntuko kokapena ezinezkoa da. Horregatik jarri-DA-1 bssan ABL ez dugu Kasu onartutzat jo. Jarri-DU-4n, berriz, Kasu onartuen artean jarri dugu ekintza egiten duen entitatearen kokapen zehatza adieraz dezakeelako (ez, jakina, abiapuntuko kokapena); ez da, ordea, bat ere arrunta. Beraz, jarri aditza balio honetan salbuespena da helburuko kokapena egonik abiapuntuko kokapena duten aditzekiko. ABS entitatea orotarikoa izan daiteke, baina izaki bizidunak batez ere jarri-DA-1 bssan agertzen dira. ERG entitatea gehienetan gizakia da, baina izaki abstraktuak ere ageri dira ((1640), (1641)).
jarri-DU-5 Kasu azpikategorizatuak: ERG, ABS, ABS Kasu onartugabeak: ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ, DAT Azalpena Ikus ditzagun bss bakoitzeko zenbait adibide: (1642) Hizkuntzaren autonomia gordetzen saiatzen zaren neurrian, eta itsu-itsuan bestearen morroi jartzen ez garen neurrian [GU]. (EusCor) Halako batean, txuri-txuri jarri da Ana. (EusCor) (1643) Baina gero berriz ere oso triste jarriko nindukek. [NI] (EusCor) (1644) Anttonen ahots etenak urduri jarri hinduen. [NI] (EusCor) (1645) (1646) -Oporrek triste jartzen naute— esan zuen Jontxuk— (EusCor) (1647) Laino artean bidea ezin aurkiturik, begiak zabal-zabalik eta belarriak erne [GUK] jarri, eta beherantz abiatu ginen. (EusCor) (1648) Dendan sartu eta bakoitza bere lekuan etzan ondoren, orduan konturatu zarete zein txarto jarri duzuen denda goizean [ZUEK]. (EusCor) (1649) Askoren artean adibide bat ekartzearren, Bereterretxeren kantoria poemak kantari asko jarri ditu arras minbera: (EusCor) Bigarren balio honetan entitate baten egoera-aldaketa adierazten da. Horretarako, aldatzen den entitatea —ABSz gauzatua—, helburuko egoera —ABSz gauzatua— eta ekintza eragiten duen entitatea —ERGez gauzatua— ditu osagai azpikategorizatu gisa. Azken osagai hau batzuetan ez denez agertzen, alternantzia kausatibo/inkoatiboa onartzen du. Zabalak (1993) dioen moduan, jarri aditzak “aldaketa mota zehatz bat” adierazten du, alegia “jarrera edo itxura-aldaketa”. Hala izanik, “koloreak, itxura edo pertsonen osasun edo gogoaren egoerak” adierazten ditu predikatu honek (Zabala, 1993: 220-221)33. Abiapuntuko egoera agertzea, berriz, ezinezkoa da. Balio hau adierazten denean, ez dirudi INEk ABS entitatearen kokalekua adierazteko gaitasunik duenik. Agertzekotan, ekintzaren kokaleku orokorra adierazten du, eta kokaleku hau askotan abstraktua da. ABS entitatea orotarikoa izan daiteke, eta ERG entitatea ere bai. Egoera, berriz, iraupen jakin bateko egoera da; hau da, ez berezkoa. Gainontzeko Kasuei dagokienez, SOZek eta INSek beren ohiko balioak adieraz ditzakete, batzuetan kausa eiteko modua delarik adierazten dutena. Baina gerta daiteke Kasu hauek
jarri-ZAIO-3 Kasu azpikategorizatuak: ABS, DAT Kasu onartugabeak: ERG, ELA_KONP, ABL, ALA Kasu onartuak: INE, INS, SOZ Azalpena Ikus aurkitutako adibide bakarra: (1659) Zu, ba, Alaska oinez zeharkatzen ari bagina izango genukeen hotzarekin pentsatzean oilolarrua jartzen zait eta ... [NIRI] (EusCor) Balio honetan entitate baten sortzea adierazten da. Hori dela eta, gai sortua —ABSz gauzatua— eta iturria —DATez gauzatua— ditu Kasu azpikategorizatu bezala. Iturria beti gizakia da, eta gai sortua gizaki bati dagokion sentipenezko zer abstraktu bat (adibide bakarra dugun arren, horrelakoak lirateke buruko mina, goragalea...). Dena den, sorkuntzaprozesu hau nahigabe gertatzen da; alegia, DAT entitateak nahigabe ekoizten du. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INEk, INSek eta SOZek euren ohiko balioak adieraz ditzaketela dirudi; eta INSek eta SOZek adierazten duten modua kasua eitekoa izan daiteke. Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jarri-ZAIO-3: gai sortua [-konkr]_ABS; iturria [+giz]_DAT
(1662) Dena den, honek ez du esan nahi diskurtsuari metahelburu batzuk ezin dizkiogula jarri, Gricek inplikaturak azaltzeko asmatu zituen printzipio orokorren antzera. (EusCor) (1663) Gurasoek asko pentsatu dutenez haur horretaz, jaio aurretik ere bazekiten zein izen jarri. [HARI] (EusCor) (1664) Hasieran, irakurtzeko ataza bat jarri zien (Willis, 1991&&) [HAIEI], AOIren printzipio batzuk aurkezten zituena. (EusCor) (1665) Asmatutako praka berri horiei poltsiku ugari jarri zizkien mineral mostrak eta lanerako tresnak bertan gordetzeko premia zutela konturatuta. (EusCor) Hori egitean, ez ahaztu subjektuari - k jartzea behar den kasuetan. (EusCor) (1666) (1667) Legearen zenbait atali konstituziotasun-errekurtsoa jarri zion Herriaren Defendatzaileak: (EusCor) Azken balio honetan, ezaugarri-esleitze bat adierazten da. Horretarako, abiapuntua — ERGez gauzatua—, ezaugarria —ABSz gauzatua— eta ezaugarri horren helburua — DATez gauzatua— ditu osagai azpikategoruzatu gisa. ABS entitatea, izaki abstraktua da askotan, baina entitate baten ezaugarriak ez du zertan beti abstraktua izan ((1665)). Abstraktua ez denean, ezaugarri hori, aldi berean, DAT entitatearen parte bat izaten da, eta horrelakoetan DAT entitateak ez du nahitaez gizakia izan behar. Esan behar da, horrelako kasuak goiko jarri-DU-4ren barrukotzat jo genitzakeela, DAT berez helburuko kokapena besterik ez litzatekeelarik; eta DAT agertzeko arrazoia parte-oso harreman batean parte hartzea litzatekeela. Hala ere, balio honetan orokortzearren, ez dugu goikoaren alternantziatzat jo (ALArekiko). Gainera, berez, ABS entitatea DAT entitatearen ezaugarri gisa nabarmendu nahi dela uste dugu. ERG entitatea beti gizakia dela dirudi. Gainontzeko Kasuei dagokienez, INSek, SOZek eta INEk euren ohiko balioak adieraz ditzaketeela dirudi. 326
Bssaren Kasu azpikategorizatuak eta hauei loturiko osagai semantikoak: jarri-DIO-6: abiapuntua [+giz]_ERG; ezaugarria_ABS; helburua_DAT • Datu estatistikoek INEren indarra jartzen dute agerian, ERG eta ABSren ondoren. DAT ere nahiko maiz agertzen da. |
addi-06e14698ef81 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14016 | addi | cc-by 4.0 | 2015-01-16 | science | Baseta Corpas, Amaia | eu | EAE eta Irlanda, Hezkuntza Bereziaren bi ikuspegi | Sarrera 4 1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera Irlandan eta EAEn 5 1.1. Akabatuak eta baztertuak hasieran, giltzaperatuak gero 5 1.2. Hezkuntza Bereziaren hastapenak 6 1.3. Sailkapenetik eskaintza berezietara 7 1.4. Hezkuntza berezia zentro espezifikoetan 7 1.5. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak 8 1.6. Hezkuntza Integrazioa 10 1.7. Eskola Inklusiboak 11 1.8. Irlandako hezkuntza sistema 14 1.9. EAE-ko hezkuntza sistema 16 2. Metodologia 18 3. Lanaren garapena 18 4. Emaitzak eta ondorioak 19 5. Erreferentzia bibliografikoak 24
Sarrera Irlanda eta EAE-ko egoera konparatzen dituen Gradu Amaierako lana da hau. Praktikak Irlandan egin ostean eta bertako errealitatea ezagutzeko aukera izanda, EAEko sistemarekin konparaketa egin da. Konparaketa hori arlo konkretu batean zentratuta dago: hezkuntza berezian. Bi herrialde horiek hezkuntza bereziaren aurrean zein jarrera duten, zeintzuk neurri hartzen dituzten, zein erantzun dituzten, zein baliabide, etorkizunerako zeintzuk helburu dituzten... alderatu nahi izan dira. Egoera berdinari aurre egiteko bi modu desberdin dira; Irlandan eskola bereziak babesten diren bitartean, EAEn inklusioa bultzatzen da. Gradu Amaierako Lan honek aukera ematen du bi errealitate ezberdin ezagutzeko, bi mundu konparatzeko eta aztertzeko. Konparaketa horretatik aberastea ahalbidetzen du, horrela ideia propioak garatzeko, ikuspegia handitzeko eta besteengandik ikasteko. Non gauden ikusi dezakegu, zer aldatu dezakegun, nola eta zergatik zehaztu dezakegu. Beraz, ikerketa lana da hau, eta helburu nagusia bi herrialdeen arteko desberdintasunak ezagutzea da, gero konparaketa horretatik ikasi ahal izateko eta geure eredu propioa sortu ahal izateko. Ikerketa horretan ere, garrantzitsuak izango dira irakasleen jarrerak, haiek baitira egunerokoan ikasleekin daudenak eta erantzun bat zein beste bat eman dezaketenak. Horregatik, lana aurrera eraman ahal izateko irakasleei inkesta batzuk egin dira, egoera bakoitza hobeto ezagutzeko eta alderaketa ere hobeto egin ahal izateko. Hori guztia azaltzeko, beraz, lanak atal desberdinak izango ditu. Lehenengoa, esparru teorikoa izango da, non hezkuntza bereziaren historia azalduko den, hasieratik gaur egunera arte, jakiteko nondik gatozen, zein bide egin den eta non gauden orain. Horrez gain, Irlandako hezkuntza sistema zein EAE-koa azalduko dira hezkuntza bereziaren alorrean, hobeto ulertu ahal izateko bakoitzaren berezitasunak. Ondoren, metodologian ikerketa egiteko jarraitutako pausuak, zein erabilitako metodo eta baliabideak aurkeztuko dira. Ostean, lanaren garapena etorriko da, emaitzak aurkeztuko dira, prozesu honetatik ateratako ondorioekin bukatzeko. Azkenik Gradu Amaierako lan hau zabala da, hau da, ikerketa lanak hainbat bide uzten ditu irekita etorkizunerako, besteak beste, ikerketa osorik egin, irakasleen ezaugarriak kontuan hartu edota irakasleez gain, familia zein ikasleen jarrerak aztertzea.
1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera Irlandan eta EAEn Hezkuntza Bereziak XX. mendean hainbat eta sakonak izan diren aldaketak jasan ditu. Eboluzioa handia izan da eta pertsonak "anormalak" izatetik pertsonak izatera pasatu dira; berariazko instituzioetan egotetik, denontzako gizarte-zerbitzuetan egotera; mehatxua izatetik, pertsona eskubidunak izatera; hitz gabeko pertsona izatetik, iritzi duten pertsonak izatera. Bazterketak gaitzetsi eta berdintasuna bultzatzen zuten mugimendu sozialak bultzaturik, aldaketak eman dira; instituzioetatik integraziora eta integraziotik inklusiora. Konturatuko gara gaur egun ditugun usteak ez direla beti berdinak izan, eboluzioan daudelako. Gaur egungo egoerak iragan bat du, baita etorkizun bat ere, guk diseinatzeko eta egiteko (Galarreta, 1999). Lan honetan, denboran zeharreko aldi edo momentuak bilduko dira. Hezkuntza Bereziko populazioa bilatzeko eta zedarritzeko prozesuan autoreek egindako ekarpen garrantzitsuenak eta haien hezkuntza-proposamenak. Oro har, egindako bidea ulertzeko balio duten aspektuak eta gaur egungo egoera hobeto ezagutzeko laguntzen ulertuko dutenak bilduta daude.
1.1. Akabatuak eta baztertuak hasieran, giltzaperatuak gero Antzinako gizarteetan akastasun anomalak modu desberdinetan ikusten ziren, baina ez zuten inoren begirunerik ezta alternatibarik ere. Hortaz, abandonatu edo kanporatu egiten zituzten, "bizitzea ez dute merezi, ez dute balio" aitzakiapean. Erdi Aroan "anormalak" ahaztuta, errefusatuta bizi ziren eta beldurgarritzat zauzkaten. Anormaltasunak eta akatsak izateak gaitzespena eta beldur soziala eragiten zituzten bai gizarte zibilean bai erlijio-gizartean. Zorotzat, heretikotzat, sorgintzat, delitugiletzat, alfertzat... hartzen ziren. XVII. mendean, babes-etxeak estatuaren eskura pasatu ziren eta giltzaperatzearen garaia izan zen. Arrazoi unibertsalarekin bat ez zetozenak ("lizunak", "biraolariak", "libertinoak", "zentzugabeak", "zoroak"...) muturreko baldintzetan giltzaperatzen zituzten. Egoera horretan zeuden, besteak beste, ume abandonatuak, txiroak eta orduko
era askotako biztanle marjinal guztiak. Giltzaperatze-politika horrek ez zuen ezaugarri terapeutikorik eta xedetzat gizartea pertsona haiengandik babestea zuen, sarritan akabatuz ere (Marchesi, Coll eta Palacios, 2004).
1.2. Hezkuntza bereziaren hastapenak Aldi honetan, "anormalen" errealitatera hurbiltzen diren eta esperientziazko lan bat egin ostean, haien hezkuntza-proposamenak azaltzen dituzten intelektual batzuk agertu ziren, batez ere medikuak. XVIII. mendean gorrentzako, dirudunentzako zein txiroentzako lehen eskola publikoa sortu zen Frantzian (1755). L´Epée-k ikasle kopuru handi batek irakaskuntza jaso zezan sistema bat bultzatzeko beharra ikusi zuen. Bere lanak pertsona gorrek hezkuntza aukera izateko onarpen unibertsala izaten lagundu zuen, ikastetxeen sorrera bultzatuz. XIX. mendearen hasieran, Jean Itard medikuak, adimen urriko pertsona batekin bere lehen esperientzia hasi zuen, hezkuntza jaso ahal zuela frogatzeko. Victor "Aveyrongo basatia" ezizenarekin ezagutzen den gaztea zen, basoan hainbat urtez bizi eta gero topatu zuten umea eta ume honekin hasi zen lanean. Itard-ek atzeratu sakonek ere ikas dezaketela frogatu zuen eta hezkuntzarik jaso ezin dutelako mitoarekin bukatu, haien hezkuntza posiblea eta baliogarria dela erakutsiz. Mediku hau Hezkuntza Bereziaren aitzindaritzat hartzen da. Berak gizakion eboluzioa bultzatu eta pertsonak direla ulertzea aldarrikatu zuen, baita hezkuntza on batekin aukerak ugariak direla eta zentzumenak, norberaren autonomia, trebetasun sozialak, komunikazio eta mintzairaren garapena lantzea garrantzizkoa dela. Edouar Seguin (1812-1880) medikua ere ume idiotekin hasi zen lanean. Hezkuntza Bereziaren inguruko lehen lana idatzi zuen Idioten tratamendu morala, higienea eta hezkuntza (Seguin, 1846). Lan horretan dioenez, "idiota tipo" ezer ez dakien pertsona da, ezin duena ezer egin, ez duena ezer nahi, eta "idiota" bakoitza ezintasun horien bilketara hurbiltzen da gutxi gorabehera.
1.3. Sailkapenetik eskaintza berezietara Hezkuntza instituzioek ikasleak gazte edo nagusi bihurtzen zirenean jarraitzeko zerbitzurik ez zutenez, instituzio hauek bizitza osorako erakunde bihurtzen ziren. Eskolak baino gehiago babes instituzionalak ziren. Kerlinek 1885ean horrela aurkezten zituen: "Oker, bihurri eta zuzen ezin guztiak biltzen zituzten inozoen herriak zabaldu dira herrialde osotik, haien ongizatea pozez laguntzeko eta umilenak babesteko. Egia esan, babes hiriak dira, non ulertezintasuna eta haien gaitasun mentala edo morala alde batera utzita, izugarrizko betebeharrik izan gabe denak lasai bizi daitezkeen" (ICDM:16, 1978). Ondorioz, jarrera aurrerakoiek gainbehera izan zuten. Hezkuntza ematetik pietatea eta karitatea eskaintzera pasatu ziren. Pertsona atzeratuak patuaren edo gurasoek egindako bekatuaren errugabeko biktimak ziren ustea nagusitu zen, hortaz, bizitza osoan zaintza eta babesa eman behar zitzaizkien. Karitatezko egoitza instituzioak zeuden, oso handiak, gizartetik urrun- (Galarreta, 1999). Arautik urruntzen ziren pertsona guztiak hartzen zituzten zentro hauek, beraz, taldeak guztiz heterogeneoak ziren. Izaera erlijiosoa zuten karitatezko erakundeetatik jasotzen zituzten diru laguntzak batik bat eta helburu nagusia urritasuna zuten pertsonak gizartetik banatzea zen (Grau 1998).
1.4. Hezkuntza berezia zentro espezifikoetan Aurreko etapa gaindituta, Hezkuntza Berezia dagoeneko ez zen esperimentutzat hartzen, baizik eta arlo pedagogikoaren oinarrizko elementutzat (Scheerenberger, 1983). Zerbitzuak garatu ziren eta pertsona gehiago hartzen ziren ezgaitasun larriekin. Babes legal apur bat ematen hasi zen; 1904an Alfred Binet Frantziako Errepublikako hezkuntza Ministroa lehengoetarikoa izan zen inteligentzia eskalak ezartzen, ohiko eskoletara nortzuk joan behar zuten eta nortzuk ez jakiteko. Ezgaitasunak zituzten haurrak eskola espezifikoetan eskolatuta egon behar zutenaren sinesmena zegoen. Horregatik, hainbat eta hainbat eskola berezi sortu ziren eta garaian ikasle hauentzako alternatibarik hoberena bezala finkatu ziren. Irakaskuntza desberdina zuten, irakasle espezializatuak eta baliabide espezifikoak (Marchesi, Coll eta Palacios, 2004).
Garai honetan modelo psikopedagogikoa nagusitu zen, umea hezi daitekeela proposatzen duena. Modelo honek psikologia ebolutiboaren eta psikometraiaren eragina du, umeek bizitzako etapa desberdinetan duten garapena eta ezaugarri berdintsuak dituzten pertsonak sailkatzea ahalbidetu zuena; eta Eskola Berrien mugimenduaren sorrerare eragina du ere, urritasunak zituzten umeen hezkuntzaz arduratu zena; honez gain, Montessori eta Decrolyn metodoen agerpena ere garrantzitsua izan zen, Decrolyk atzeratuentzako eskola bat sortu zuen eta geroago L´Esmitage eskola sortu zuen (Grau Rubio, 1998).
Eredu honen garapenaren ondorioz, zentro espezifikoak sortu ziren urritasun bakoitzean oinarriturik, horrela irakaskuntza espezializatua eskaini ahal izateko. Zentro hauek oso handiak ziren eta inguru askotako pertsonak hartzen zituzten; horregatik, barnetegiak ziren eta ikasleak ezin ziren euren etxeetara egunerokotasunean mugitu.
Martens-ek Hezkuntza Bereziaren helburu orokorrak definitu zituen 1934an: adimen urria duten umeentzat aplikagarriak ziren oinarrizko helburu pedagogikoak, ikasteko programetan sartuko ziren egokitzapenen mota eta maila zehaztuko dutenak. Lau funtsezko hauetan laburtzen dira: 1)ume bakoitzak bere gaitasun mugaketa eta interesen arabera ikastea, 2)ume bakoitza bere mailan garatzeko hezi, berak egin dituen jarduerak egitera behartu barik, 3) ume bakoitza lan bizitzan parte hartzeko hezi, baita berak lor ditzakeen balio sozialetan eta kulturaletan ere eta 4) ume bakoitza hezi ume guztien interesik onenak guztiz kontuan hartuta.
1.5. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak Warnock Txostena (Warnock, 1978) argitaratzeak ekarri zuen pentsamendu-aldaketa. Txostenak zioen zailtasunak dituzten haurrak kategoria finkoetan sailkatzea ez zela onuragarria ez haurrentzat, ez irakasleentzat, ez gurasoentzat. Lau arrazoi nagusi eman zituen: Ume askok euren artean desberdinak ziren ezgaitasunak zituztela; kategoriek ez zutela argi uzten zein hezkuntza mota eman behar zen; baliabideak ez zirela heltzen sailkapen horretatik kanpo zeudenei eta sailkapenek haurrak negatiboki etiketatzen zituztela (Marchesi, Coll eta Palacios, 2004).
Txostenak, hezkuntza-premia berezien (HPB) kontzeptua sortu zuen, non indibiduoa eta bere ingurunea ere kontuan hartu behar ziren. Kontzeptu honekin ezgaitasun edota zailtasunak dituzten haurrak, ikasteko behar desberdinak izango dituztela ulertzen zen, bai sakontasunari dagokionez, bai denborari dagokionez. HPB terminoak aparteko baliabideen beharra ere zehazten zuen, hezkuntza-premia bereziak zituzten ikasleei erantzun egokia emateko eta izan zezaketen zailtasunak gutxitzeko beharrezkoak bailitzateke hurrengo baliabideak: irakasle espezializatuak, material curricularrak, muga arkitektonikoak ezabatu, eraikinak egokitzea eta bestelako komunikazio sistemak izatea. Grau Rubioren hitzetan (1998), ikaslearen balorazioaren helburu nagusia bere garapenaren eta ikaskuntzaren indarguneak ikertzea da, eta era berean, zein hezkuntza mota behar duen zehaztea eta ikaskuntza hori aurrera eramateko zeintzuk baliabide beharrezkoak diren jakitea, ahalik eta hezkuntza hoberena lortzeko, ahalik eta testuinguru integratzaile batean. Orain gauza ez zen ikasleak sailkatzea. Prozesua sistematikoa, interaktiboa eta testuinguru batekin egindakoa da (Galarreta, 1999). Hala ere, kontzeptu berri honek kritikak jaso zituen (Marchesi, Coll eta Palacios, 2004). Lehenengo eta behin, esaten zuten ez zela argi geratzen nortzuk diren eta zeintzuk baliabide behar dituzten hezkuntza premia berezidunak. Bestalde, kontzeptua oso zabala zela zioten, eta ez zuela laguntzen desberdintzen ikasteko arazoak zituzten ikasleen artean. Gainera, oso kontzeptu baikorra zela ere esan zen, eskolak ezin izango zuela erantzun uste zen. Tomlinsonek (1982) segregazioa defendatu zuen; izan ere, hezkuntza bereziko haurrak langileak eta gutxiengo etnikoen parte ziren haren ustetan. Astiroago ikasten zuten eta euren jarrera eskasagoa zen; hori dela eta, segregazioa beharrezkoa zen. Ainscow eta Tweddle (1998)-en arabera, hezkuntza zerbitzu guztiek etiketatzea baztertu beharko lukete, HPB-a ere baztertuz. Norbanakoan zentratu beharko ginateke, guztiek zailtasunak izan ditzaketelako eta guztiek arrakasta. Hezkuntzak norbanakoaren beharrizanetara erantzun beharko luke, baina horren arriskua, beharrizan bereziagoak dituzten ikasleak ahaztea da.
1.6. Hezkuntza integrazioa Etapa honetan eredu soziologikoa nagusitu zen. Urritasuna duen ikaslea ez da bakarrik ikasteko gai, baizik eta hiritartzat hartzen da. Integrazioaren jatorria normalizazioaren kontzeptuaren eskutik etorri zen. Normalizazioak suposatzen du, urritasunak dituzten pertsonek euren ingurune kulturaleko ohiko jarrerak barneratu behar dituztela, ahalik eta normalen den bizitza garatu behar dutela, eta gainontzeko pertsona normalek euren eguneroko bizitzan egiten dituzten ekintza guztiak egin behar dituztela jantzi, familian jan, eskolara edo lanera joan, harreman sexualak izan, aisialdiaz gozatu etab. (Grau Rubio, 1998). Integrazioaren beharra ikasleen eskubideetatik eratorria da: ikasle guztiek segregatzailea ez den hezkuntza jasotzeko eskubidea dute. Integrazioa eta hezkuntza premia bereziak kontzeptua harremanduta daude (Marchesi, Coll eta Palacios, 2004). Integrazioa ez da ulertu behar haurrak zentro espezifikoetatik ohikoetara leku aldatzen dituen mugimendu bezala; bere helburu nagusia hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen heziketa da. Honek suposatzen du hezkuntza sistemak bere osotasunean erantzun egokia eman behar duela helburu hau lortzeko: HPBak dituzten ikasleak heztea eskola arruntetan. Integrazioaren defendatzaileek esaten dute integrazioa onuragarria dela ikasle guztientzat, erabiltzen den metodologia indibidualizatuagoa baita, aniztasunaren aurren erantzunak emateko prest dagoena; integrazioak gainontzeko ikasleengan errespetu eta elkartasun baloreak bultzatzen ditu; eta hezkuntza errotik aldatzea suposatzen du: helburu zabalagoak eta orekatuagoak, curriculum malgua eta irakasleek aniztasunaren aurrean erantzun ahal izateko formazio berezia. Integrazioak zenbait kritika jaso zituen. Esaten zen, ezgaitasunak dituzten ikasleek ohiko eskoletan jasoko zuten hezkuntza ez zela izango eskola espezifikoetan jasoko luketena bezain osoa (Marchesi, Coll eta Palacios, 2004). Gaineratzen zen, baliabideak ez zirela zentro espezifikoetan bezain onak izango eta irakasleak ez zeudela hain ondo prestatuta. Horrez gain, aipatzen zen ikasle talde oso heterogeneoak elkarrekin ikasteko zailtasunak dituztela.
1.7. Eskola inklusiboak Eskola inklusiboen jatorria REI mugimenduan datza. Estatu Batuetan sortutako mugimendua da, 80ko hamarkadaren erdi aldera, administrazioak proposatutako ikaskuntzaren erreformatik eratorria. Hezkuntza administrazioan mugimendu hau Madeleine Will-ek (1986) bultzatuta izan zen. Mugimendu honen helburuak hauek dira: Hezkuntza Bereziko eta Hezkuntza Orokorreko sistema biak bakar batean batzea eta urritasunak dituzten haurrak ohiko geletan heztea, aukera berdinak eta baliabide berdinak eskainiz. Jatorria REI mugimendutik badu ere, eskola inklusiboen oinarri ideologikoa Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean (1948) datza, izan ere, honek hurrengoa dio: "Botere publikoek segregatzailea ez den eskola bermatu behar dute, gerorako gizarte integrazioa bultzatuko duena, ikasle guztientzako, egoera fisiko, sozial edota kulturala edozein delarik. Konpromisoa guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzean datza eta lortzeko beharrezkoak diren aldaketa guztiak egitean". "Declaración final de la Conferencia Mundial sobre Necesidades Educativas Especiales" izeneko aldarrikapen honetan, (UNESCO eta Hezkuntza eta Zientzia ministerioa, 1995) 88 herrialdeek eta 25 hezkuntza erakunde internazionalek parte hartu zuten eta hezkuntza bereziaren norabidea aldatu zuen, zalantza gabe. Deklarazio horretan azpimarratu zen ezinbestekoa dela haur, gazte eta heldu guztiak hezkuntzasistema berean heztea, hezkuntza-premia bereziak izan edo ez, eta inklusioak izan behar duela guztiontzako hezkuntza eraikitzeko politikaren eta jardunen gidari. Euren konpromisoak hurrengo hauek izan ziren: 1)Haur guztiek, hezkuntzarako oinarrizko eskubidea dute eta ezagutza maila minimoa jaso eta mantentzeko aukera eman behar zaie, 2)Haur bakoitzak berezkoak diren ezaugarri, interes eta ikasteko beharrak ditu, 3)Hezkuntza sistema eta aplikatutako programak ezaugarri eta beharrizan guztiak kontuan harturik diseinatu behar dira, 4)Hezkuntza Premia Bereziak dituzten pertsonek ohiko eskoletarako sarbidea izan behar dute. Hauek ikasleak integratu behar dituzte, umean zentratuta dagoen pedagogia baten bidez eta beharrak asetzeko gai izanez, eta 5)Jarrera diskriminatzaileak baztertzeko erarik egokiena izaera integratzailea duten eskolena da. Gizarte integratzailea sortu eta guztientzako hezkuntza lortuz. Salamanca-ko deklarazioak gobernuen, hezkuntza administrazioen eta hezkuntzan diharduten antolakundeen lana bideratzeko asmoz hurrengoa esan zuen baita:
Eskolek haur guztiak hartu behar dituzte, edozein dela egoera fisikoa, intelektuala,
dira hezkuntza sistemarentzako. Eskolak haur guztiak arrakastarekin hezteko modua
bilatu behar du, baita ezgaitasun larriak dituztenak ere. Beraz, saltoa egin behar da sistema bikoitzetik, sistema bakarrera, non ume guztiak aukera berdintasunak izango dituzten eta curriculuma bakarra izango den. Bi sistema hauen desberdintasuna hobeto ulertzeko, haien arteko desberdintasunak aztertu zituzten Stainback eta Stainback-ek (1984), (ikus 1.taula): SISTEMA BIKOITZA SISTEMA BAKARRA Ikasle berezia eta normala bereizten ditu Ikasleen arteko ezaugarri desberdinak aitortzen ditu Berezi etiketa duten ikasleen indibidualizazioa azpimarratzen du. Ikasle guztien indibidualizazioa azpimarratzen du Urritasunak dituzten ikasleentzat hezkuntza estrategia bereziak Ikasle bakoitzaren beharrizanen araberako estrategia aunitz Zerbitzuak ikasle berezien arabera banatzen dira Zerbitzuak beharrizan indibidualen arabera banatzen dira Ikasleen identifikazioa kategorien arabera egiten da Ikasleen identifikazioa ikasle guztien beharrizanen araberako da Profesionalen arteko muga artifizialak daude Elkarlana bultzatzen du, baliabideak, esperientziak eta ardurak elkarbanatzen dira. Curriculumak eskaintzen dituen aukerak mugatuak dira Curriculumaren aukerak ikasleen beharrizanen araberakoak dira Ikasleak hezkuntza orokorrean sartu behar dute edo hezkuntza berezira igaro Hezkuntza sistema orokorrean ikasle guzti guztien beharrizanetara egokitzen da 1 Taula: Sistema bikoitza eta barraren arteko desberdintasunak Eskola inklusiboen kontzeptua, beraz, hezkuntza berezitik dator; hala ere, interkulturalitatea bultzatu nahi du, eta baita aukera berdintasuna, desberdintasun sozialak baztertuz. Aniztasun honen guztian aurrean erantzutea erronka garrantzitsua da. Aldaketa sakonak eman behar dira, ikasle guztiek inongo bazterketarik gabe, ahalik eta gehien garatu ditzaten gaitasun pertsonalak, sozialak eta intelektualak (Marchesi, Coll eta Palacios, 2004). Soder (1997) -en arabera, eskola inklusiboetan ez da onartzen norbait segregatua egotea edota integrazioa behar izatea. Inklusioa eskolatik haratago doan zerbait da, gizarte osora heltzen da. Esfortzu handia suposatzen du aldaketa honek, prozesua zailtzen duten
egitura guztiak aldatu behar direlako. Hezkuntza errealitatea aldaketa prozesu bat bezala ulertu behar da, parte hartze osoa bultzatuko duena. Stainback eta Stainback (1992)-ek horrela definitzen dute eskola inklusiboa: ikasle guztiak hezten dituen sistema da, sistema bakar eta beraren barruan, hezkuntza programa egokiak emanez; hau da, pizgarriak eta euren gaitasun eta beharrizanetara egokitzen diren programak. Eskolako kide guztiak eskola horretako partaide dira, ikasle guztiak onartuak dira eta guztiek dute laguntza, bai gainontzeko ikaskideengatik bai eta eskola komunitate osotik. Arnaiz Sánchez-en esanetan (1996), eskola inklusiboaren printzipioak hainbat dira: gela anitzak izatea; ikaskuntza kooperatiboa erabiltzen duen curriculum zabala izatea, gaien bidezko ikaskuntza, pentsamendu kritikoa eta hausnarketa bultzatzen duen ikaskuntza ematea; ikaskuntza eta ikaskuntza interaktiboa; irakasleei laguntza; eta gurasoen partehartzea. Bertan zenbait estrategia desberdin erabili beharko dira; talde heterogeneoetan taldekatzea eta ikaskuntza kooperatiboa bultzatzea; ikasle guztientzako espektatiba altuak izatea; gurasoek, irakasleek, ikasleek eta komunitateak haurren heziketan parte hartzea; irakasleek ikaskuntza esanguratsua eta kreatiboa bultzatzea, bai eta trebetasun sozialak garatzea ere; irakasleak ikaskuntza inklusiboa gauzatzeko konpromisoa hartzea eta hezkuntza bereziko aparteko zentroak desagertzea. García Pastor (1995) -en hitzetan, denontzako eskola, komunitatera zabalik dagoen eskola da, parte hartzea gehiago bultzatzen duena, bai arazoetan bai eta konponbideetan ere. Hala ere, egile honen arabera, denontzako eskola utopia bat da, integraziorako pausu berri bat, jarraitu beharreko bidea. Dena den, iritzi guztiak ez dira bat etorri inklusioarekin eta mugimendu honen kontrako zenbait ahots entzun ahal izan dira. Eskola inklusiboa utopia bezala hartzen da askotan, ezinezkoa ikusten baita eskolak ikasle guztiak barne hartzea inolako bazterketarik gabe eta guztientzako komuna den curriculum bakarrarekin. Horregatik, aldaketa prozesu bezala ulertzen da, egin beharreko etorkizuneko bidea, helmuga guztien parte hartzea eta curriculum bakarra izango dena (Marchesi, Coll eta Palacios, 2004). Kauffman-ek (1993) eskola inklusiboa kritikatu zuen; bere hitzetan erreforma honetan proposatzen diren aldaketa gehienak azalekoak dira eta. Ez da planteatzen ikasle eta irakasleen arteko interakzioa eta hau garrantzitsuena da. Hezkuntza bereziko irakasleak
zenbait irizpide jarraitu behar ditu: arazoak logikaren bidez tratatu, konponbideak proposatu, datuen bitarteko ebaluazioak egin, aniztasunarekiko tolerantzia izan, ideien komunikazio argia izan eta erabaki etikoak hartu behar ditu. Bere ustez, asko esan da ikasle hauek leku berean egon behar dutela, hau da, behar bereziak dituzten umeak gainontzekoekin batera egon behar dutela. Baina batera egote horrek ez du esan nahi hezkuntza aukera berdinak jasoko dituztenik. Ez hezkuntza bereziaren historiak ezta ikerketek ez dute frogatu lokalizazioa hezkuntza bereziaren gakoa direnik. Hortaz, zenbait estrategia garatu behar dira hezkuntza bereziaren benetako aurrerapausuak emateko Kauffmanen (1993) arabera. Hezkuntza Bereziko ikasleak banandu behar dira, denontzako egokia den hezkuntza lortu ahal izateko. Hezkuntza bezero, arazo, metodo eta helburu anitzak dituen enpresa da. Ez da bakarrik beharrezkoa hezkuntza premia berezidunak ohiko eskolatik banatzea, baizik eta, honen barruan desberdintasunak dituztenak ere. Behin hezkuntza bereziaren historia ezagututa, bi herrialde desberdinek hezkuntza berezia nola ulertzen duten, zeintzuk baliabide dituzten, etorkizunerako zeintzuk espektatiba... aztertuko dugu orain.
1.8. Irlandako hezkuntza sistema Ecucation for Persons with Special Education Needs Act 2004 legea da azkena hezkuntza berezia arautzen Irlandar Errepublikan; beraz, gaur egun ere lege honen irizpideak jarraitzen dituzte bertan. Legearen arabera, lege hau denen onerako eginda dago, praktika internazionalen gomendioak jarraituz. Hezkuntza Premia Berezidunen hezkuntza inguru inklusibo batean eta premia bereziak ez dituztenekin batera ematea bultzatzen da, behintzat posible den heinean. Lege honek dio, premia berezidunek eskubide berdina dutela kalitatezko hezkuntza jasotzeko, euren berdinak egiten duten bezala. HPBak eskola uzten dutenerako, euren gaitasunen araberako trebetasunak garatuta izan behar dituzte, bizitza sozial eta ekonomikoan modu inklusibo batean parte hartzeko, eta baita modu independente batean bizitzeko ere. Hezkuntza erantzuna umearen ezgaitasunaren araberakoa da. Departamentuaren helburua ahalik eta integrazio mailarik altuena lortzea da, EPSEN Act 2004-eko bigarren atalean esaten duen bezala. Erantzuna integraziorako giro batean ematea
egokia ikusten da; hau ematen denean, laguntza irakaslea edota special need assistanten laguntza beharrezkoa izaten da, batzuetan biena, ikaslearen beharrizanen arabera. DES (Department of Education and Skills)-en helburua ahalik eta hezkuntza integratzaileena bultzatzea da, baina beti ez da posible izaten. Hori posible ez denean; aukera anitz dituzte, zerbitzu asko baitaude: eskola bereziak ezgaitasun espezifikoekin lan egiten dutenak, klase bereziak ohiko eskoletan.... Irlandan, beraz, hezkuntza premia bereziak dituzten umeek bi aukera desberdin dituzte: bata, eskola arruntetan geratzea da, bertan laguntza gelan eta laguntza irakaslearekin lan egiten dute ohiko klasean egoteaz gain. Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak ohiko eskoletan egon behar dute berez eta laguntza jaso dezakete irakasleengandik. Behar berezien laguntzailea (Special Needs Assistant) irakasleak, eskolan gehigarri moduan daude, laguntza gehigarria da eta HPB-ekin egiten dute lan. Irlandako bigarren aukera eskola bereziak dira. Ezgaitasun sakonagoak direnean umeek eskola berezietara jo behar dute. Eskola bakoitzean ezintasun espezifiko batekin egiten dute lan eta ratioa oso txikia da, oso murriztuta daude taldeak. Ikasle hauek dirulaguntzak jasotzen dituzte, eta eskubidea dute eskolako garraio zerbitzu berezia jasotzeko, baita eskola-etxe bidean laguntzaile bat izateko. Eskola arruntetan behar berezien laguntzaileak edota beste edozein irakaslek ikusten dutenean umeak arazoak izaten jarraitzen duela, umea psikologikoki ebaluatuta izan daiteke, National Educational Psychological Service (NEPS)-n bidez. Beraz, beharrezkoa da psikologoen ebaluazioa eskola berezirako saltoa egiteko. Baina ez da nahikoa psikologoarekin; horrez gain, gurasoen iritzia beharrezkoa da eta baita eskolako zuzendariarena ere (edo zuzendariak izendatutako irakasle batena). Hiruren arteko akordioa izan behar da erabakia hartzeko. Gurasoek ezetz esanez gero, eskola arruntean gelditu eta bertan curriculum egokitzapena egiten zaio ikasleari. Hala ere, kasu sakonetan ia beti eskola berezietara jotzen dute, eta horietan curriculuma desberdina da. Kategoria ezberdinen arabera sailkatzen dira eskola horiek: Assessed syndrom, Autism/ Autism Spectrum Disorders, Dyspraxia, Emotional Disturbance and/or Behaviour problems, Exceptionally Able, General learning Disabilities, Specific Speech and language Disorders, Physical Disabilities, Sensory Impairments eta Specific Learning Disabilities.
Eskola bereziek, behar konplexuak dituzten ikasle taldeak hartzen dituzte barne, eta ematen duenez arrakastatsuak izaten ari ira. Horregatik, eskola berezi hauek jarraitu behar dutela dio 2011n idatzitako Future role of Special Schools and classes in Ireland. Dokumentu honen arabera, hezkuntza premia konplexuak dituzten haurrez arduratzen jarraitu behar dute eskola bereziek, behintzat, ohiko eskolek hezkuntza hobe bat eskaini dezaketela frogatu arte. Eskola bereziek baina, kategoria zehatz eta bakar bat hartu beharrean, ezgaitasun desberdinak dituzten haur desberdinak hartu behar dituela dio dokumentuak. Dokumentuaren esanekin jarraituz, laguntza gelak ere eskolaren parte izaten jarraitu behar dute, behintzat hezkuntza bereziko ikasleek laguntza irakasle gabe aurrera egin dezaketela frogatu arte. Behin Irlandako hezkuntza sistema hezkuntza bereziari dagokionez, ezagututa, oraingoan geurean zer dugun azalduko da.
1.9. EAE-ko hezkuntza sistema Hezkuntza Sistemaren Antolamendu orokorrerako Legeak lehen mailako Hezkuntzaren oinarrizko irakaskuntza izaera zehazten du eta, beraz, bere izaera muinbakarra, ikasleei desberdinak izan arren, prestakuntza aukera berberak eta hezkuntza esperientzia berberak eskainiz (Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate Saila, 2009). Ikasle batek HPBak dituela esaten da ikasteko zailtasuna badu eta, ohiko neurriak erantzun egoki bat emateko nahikoak ez direnez, hezkuntza neurri bereziak eskaintzea behar badu. Ikasleen premiak ezagutzea, hortaz, oso garrantzitsua bilakatzen da, ahalik eta garapen pertsonal eta sozial handiena lortzeko behar duten laguntza pedagogikoa eman ahal izateko. Gure hezkuntza sisteman ume guztiak eskola berdinera doaz. Baina eskola barruan erantzun posible desberdinak daude HPBak dituzten umeentzako: curriculum egokitzapena, gela egonkorra eta laguntza-irakasleak. Hauen papera eta ordu kopurua umearen araberakoa da, laguntza-irakasleak klasean bertan edota klasetik kanpo egon daitezke gela egonkorretan edota laguntza-geletan.
Lehen Hezkuntzako ikasleek izan ditzaketen hezkuntza premia bereziak haien ezaugarri pertsonalen eta beren inguruneko gizarte eta hezkuntza baldintzen araberakoak izango dira. Hezkuntza etapa honetan ager daitezkeen HPBak taldeka bana daitezke ikasleen zailtasun nagusiak kontuan hartuz. Honek ez du esan nahi defizit jakin bat duten ikasleek derrigorrez hezkuntza premia berberak izan behar dituztenik, ez eta hauek beti izaera "berezia" izan behar dutenik ere. Arazo desberdinen azterketa eta analisia errazteko, horregatik ikasleak defizitaren arabera sailkatu gabe, ondoko taldeak ezar daitezke: Arazo intelektual edo emozional sakonik izan gabe, entzumen, ikusmen edo mugimen defizitak dituzten ikasleak, curriculum arrunterako sarrera errazteko, funtsean baliabide teknikoak, laguntza bereziak eta komunikazio-sistema alternatiboak beharko dituzte; ingurune soziokultural kaltetu batekoak izanik edo kultura desberdin batekoak izanik, eskolak proposatzen dituen ikaskuntza-zereginei egokitzeko zailtasunak dituzten ikasleak; oinarrizko arloetako (hizkuntza eta matematika) eduki instrumentalen eskurapenari loturako ikaskuntza-zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak, hezkuntza indartzeko neurriak hartu beharko dira, edukien sekuentziazioan eta estrategia metodologikoetan aldaketak sartuz; defizit intelektual baten ondoriozko ikaskuntza zailtasun orokorrak dituzten ikasleak, hauek curriculumaren egokitzapen handiak beharko dituzte beren eskolaketa osoan zehar; garatzeko nahaste orokorrak dituzten edo eragin larria duten ikasleak. Hauen eskolatzea funtsean ikasgela egonkorretan garatuko da; Ikasteko zailtasunak eragiten dituzten emoziozko eta/edo jarrerazko zailtasunak dituzten ikasleak; eta gaitasun handiko ikasleak. Hurrengo urteetarako plana hezkuntza inklusiboa bultzatzea da, Eusko Jaurlaritzak, Eskola Inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 2012-2016 ren arabera, 2016. urterako helburuak hauexek dira: Kultura, politika eta jarduera inklusiboak sustatzea euskal hezkuntza-sistemaren arlo guztietan, administraziotik hasi eta ikasgelara arte; ikastetxeak aldaketa-eragile bihurtzea hezkuntza eta curriculum proiektuen bidez, eta ikasgelako jarduerak prestatzerakoan inklusio ikuspegia kontuan hartzea; ezagutza, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoak eskura jartzea, izan ere, baliagarria da irakasleen gaitasunak hobetzeko eta praktika berritzaile, eraginkor eta inklusiboak garatzeko, hau da, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko; eta familiek eta komunitateak ikastetxeetan parte hartzea sustatzea, eta sareak sortzea eragileen eta erakundeen lana berariaz eta sistematikoki koordinatzeko.
2. Metodologia GAL hau ikerketa den heinean, datuak biltzeko bi prozedura erabili dira, bata informazio iturri desberdinetan -datu baseak, Eusko Jaurlaritzako argitalpen zerbitzua edota liburutegia- eta bestea, irakasleei galdetegiak egitea. Galdetegietan irakasleen ikuspuntua ezagutu nahi izan da, bai inklusioaren inguruan bai eta segregazioaren inguruan ere. Galdetegiak Guía para la reflexión y evaluación de las prácticas inclusivas (Marchesi, Durán, eta Giné, 2009) eta Guía para la evaluación y mejora de la escuela inclusiva (Booth eta Ainscow, 2002) artikuluetan oinarrituta daude item-ak idatzi ahal izateko. Ondoren, datu guztiak SPSS programaren bidez aztertu dira, modu kuantitatibo batean. Programa honek amaierako emaitzen interpretazioa egin ahal izateko eta hortik ondorioak atera ahal izateko, emaitzak ordenatu zein sailkatzen laguntzen du eta ezinbestekoa izan da lana aurrera eraman ahal izateko. Horrez gain, eskola berezi bateko irakasleekin elkarrizketa bat egin zen, hala ere, ez da estatistikoki ikertu edo interpretatuko, horretarako metodologia kuantitatiboa ezagutzea eta maneiatzea beharrezkoa delako.
3. Lanaren garapena Lan bibliografikoari dagokionez bilaketa EHU-ko liburutegian, zein Interneteko datu baseen bidez egin da, google akademiko plataformaren bidez. Horrez gain, Irlandan bertako irakasleen laguntzarekin Irlandako hezkuntza sistemaren inguruko zenbait liburu ere jaso dira. Jasotako informazioa asko izan da eta guztia irakurri, aukeratu zein itzuli da. Galdetegiei dagokionez, lanari aberastasuna eman nahian prestatuta daude. Galdetegiak Irlandako 12 irakasleei eta EAE-ko beste 12 irakasleei egin zaizkie, Irlandakoei bertan praktika aldian egon bitartean eta EAE-koei handik bueltan etortzean. Beraz, galdetegiak ingelesez zein euskaraz daude. Irlandako zein EAE-ko irakasleak eskola berekoak dira, Irlandan Dublineko St. Brigid´s School-ekoak eta EAE-n Iurretako Maiztegi Herri Eskolakoak, bi eskolek izaera publikoa dutelarik. Galdetegiak lau erantzun posible ditu (guztiz ados nago, ados nago, ez nator ados eta guztiz desados nago). Lau erantzun posible izateak badu bere zergatia; alde batetik, hobea delako hitzak erabiltzea zenbakiak erabili beharrean eta bestetik, irakasleen erantzunak
fidagarriak eta baliagarriak suertatzeko (ikus 1. eta 2. eranskinak). Hau da, irakasleek lau erantzun horien artean erabaki behar dutenean, euren benetako iritzia esan behar dute, ez dagoelako erdiko erantzun neutrorik (Morales Vallejo, 2011). Galdetegien azterketa egin ahal izateko SPSS programa informatikoa erabili da, datuak ordenatu eta sailkatzeko, baita beharrezko kalkuluak egiteko ere (ikus 3.eranskina). Programak berak ere, grafikoak egiten laguntzen du. Item guztiak aztertzea aberasgarriagoa suertatuko litzatekeen arren, galdetegi osotik 12 item aukeratu dira esanguratsuenak direlakoan eta lana laburtzeko asmotan. Datuen azterketa, hortaz, kuantitatiboa izan da. Horrez gain, Irlandan hezkuntza bereziko eskolan elkarrizketa bat egin zen, bertako egoera ezagutu nahian. Elkarrizketa hau eranskinetan sartuta dago interesgarria delakoan, baina lanetik kanpo geratu da, galdetegi honen azterketa kualitatiboa egin beharko litzatekeelako eta espazio faltagatik albo batera utziko da (ikus 4. eranskina).
4. Emaitzak eta ondorioak Irakasleen jarrerak ezagutu nahian egin dira galdetegiak. Galdetegiak Irlandako eta EAE-ko irakasleei egin ostean, galdetegi horien emaitzak aztertzeari ekin da. Baina 39 item-ak hartu beharrean, esanguratsuak diren item-ak baino ez dira hautatu, hauek baitira garrantzia eta esangura handiena dutenak. Hona hemen EAEn zein Irlandan jasotako emaitzak:
3. Integrazioa egokitzat hartzen dut, sistema integratua ona da
4. Curriculumaren egokitzapena guztiz beharrezkoa da behar bereziak dituzten harrentzat. 2 3 7 8 3 1
5. Ezinezkoa izango lirateke klasea aurrera eramatea, laguntza irakasle barik 2 5 8 3 2 4
2.Taula: EAE eta Irlandako galdetegien item esanguratsuen emaitzak Emaitzei erreparatuz gero, desberdintasun argiak ikusi daitezke bi herrialdeen irakasleen erantzunen artean. Irlandan eredu segregatua babesten duten bitartean, EAE-ko irakasleak horren aurka daude guztiz. Hori argi ikusi dezakegu, 8 eta 9 galderen erantzunetan. Izan ere "zerbitzu bereziak leku berezietan eman behar dira" galderari Irlandan "ados nago" 8 irakaslek erantzun diote EAEn 8 irakaslek ez datozela ados erantzun duten bitartean. Beraz, desberdintasun hori oso garrantzitsua da. Ildo beretik doa 10. galdera, premia bereziak dituzten umeek klasea oztopatzen duten galdetzen duena, hain zuen ere. Esanguratsua da, hemen bai EAEn zein Irlandan 3 irakaslek baiezkoa ematea. Curriculumaren egokitzapenari dagokionez, bi herrialdeetako irakasleek ikusten dute beharrezkoa curriculumaren egokitzapena egitea, irakasleen gehiengoak "guztiz ados nago" edota "ados nago" hautatu baitute. EAEn 3 irakaslek ezezkoa eman dute eta Irlandan bakarrak. Bi herrialdeetako irakasleek ikusten dute beharrezkoa laguntza irakaslea zein espezialista bat izatea, 5. eta 6. galderetako erantzunei erreparatuz ikusi dezakegu eta. 6. "Ume horiekin" lan egiteko profesional berezia behar da 3 5 9 6
9. Hezkuntza Berezirako zentro espezializatuak guztiz beharrezkoak dira.
12. Irakasle espezializatuak ez dira egoten behar bereziekin dituzten haurrekin bakarrik, gainontzeko umeekin ere egoten dira 3 1 9 8
13. Irakasle espezializatuak behar bereziak dituzten ikasleak klasetik kanpo ateratzen ditu 1 2 10 10 1
Gainera, bi herrialdeetan laguntza irakasleek behar bereziak dituzten umeak klasetik kanpo ateratzen dituzte. Hala ere eta 12.galderari erreparatuz ikusi dezakegu, EAEn behintzat irakasle espezialista horiek gainontzeko umeekin ere egoten direla. Irakasle guztiek positibotzat hartzen dute laguntza behar duten ikasleak euren klaseetan egotea. EAEn ez da ikusten inklusioa gainzama bezala, baina Irlandan 4 irakaslek baiezkoa eman dute galdera horretan. Azkenik, esanguratsua da ere jakitea bi herrialdeetako irakasle guztiek formazioa jaso izatea inklusioaren inguruan. Izan ere, formazioa jaso dutenez, esanguratsua da irakasleek kontraesan handiak izatea, esaterako Irlandan, inklusioa bultzatu, baina eskola bereziak ere. Beraz, bi herrialdeen irakasleen jarreretan zein pentsamenduetan desberdintasun nabarmenak daudela ikusi dezakegu, batez ere, eskola berezien gaian. Irakasleen jarrera zein pentsamenduek izugarrizko indarra daukate eta Larrivéek eta Cook-ek, (1979:316), esan zuten bezala "integrazioa legeen bidez inposatu dezakegu, baina irakasleak haur ezgaituen aurrean duen jarrera askoz ere boteretsuagoa izan daiteke, beste edozein lege baino" (Alemany eta Villuendas, 2004). Dibertsitatearen aurrean jarrera zabala izatea, inklusioa lortzeko lehenengo urratsa izan daiteke. Carberry, Waxman eta Mackain-ek (1981) kontsideratzen dute irakasleen jarrera positiboa izateko formazioa egokia beharrezkoa dela. Beraz, zer nolako formazioa jaso duten aztertzea interesgarria izango litzateke, izan ere, EAEn aurrera egiteko eta aldatzeko nahi hori nabaritzen den bitartean, Irlandan ez da nabaritzen. Gainera, bi herrialdeetako irakasleek formazioa jaso dute inklusioaren inguruan, baina argi dago formazio hori ez dela berdina izan edota ez duela eragin berdina izan. Etorkizunera begira, Irlandan eskola bereziekin jarraitu nahi da, baina inklusioa bultzatu nahi da ere. Bi elementu horiek kontrajarrita daude, beraz, erabakia hartu beharko dute: edo benetako inklusioa bultzatu eta eskola bereziak desagerrarazi edota benetan euren errealitatea onartzea: ez dutela heziketa inklusiboa bultzatzen. Argi dago baina, eredu honekin jarraitu nahi dutela, etorkizunerako irizpideak ildo honetatik baitoaz eta gaur eguneko irakasleen jarrerei erreparatuz ere ildo honetatik jarraitzeko asmoa nabarmentzen da. EAEn gaur egun, integrazioan gaudela esan daiteke, curriculumaren egokitzapenak eta laguntza irakaslea baitago, gainera positibotzat hartzen da, baina, hala
ere etorkizunerako eskola inklusiboa bultzatu nahi da 2016, urterako Plan Estrategikoak dioen bezala eta irakasleen jarreretatik antzeman daitekeen bezala. Inklusioa bi herrialdeetan bultzatu nahi bada ere, ez da ez batean ez bestean aurrera eramaten. Irlandan, hasteko, eskola bereziak daude. Eskola berezi hauetan ikasle gutxi egoteak jasotako hezkuntza oso espezializatua izatea egiten du, beraz, kalitatezko eta pertsonalizatuta dagoen arreta jasotzen dute bertan umeek. Baina eskola hauek egoteak errealitatea ezkutatzen du. Gizartea anitza den heinean, eskola ere hala izan behar du. Ezin dugu aparte jarri desberdina dena eta ezin ditugu pertsonak sailkatu. Gizarte inklusiboa nahi bada, iraultza eskolatik hasi behar du, eskola inklusiboa bultzatuz. Beste alde batetik, EAEn zein Irlandan curriculumaren egokitzapenen bitartez, ume hauek eskola arruntetan egoten dira. Leku berean egote horrek ez du ziurtatzen inklusioa, Kauffman-ek (1993) dioen bezala, asko esan da ikasle hauek leku berean egon behar dutela, hau da, behar bereziak dituzten umeak gainontzekoekin batera egon behar dutela. Baina batera egote horrek ez du esan nahi hezkuntza aukera berdinak jasoko dituztenik. Ez hezkuntza bereziaren historiak ezta ikerketek ez dute frogatu lokalizazioa hezkuntza bereziaren gakoa direnik. Gainera, bi herrialdeetako irakasleek inklusioa bultzatzen badute ere, laguntza irakasleen beharra ikusten dute eta bietan HPBak dituzten umeak klasetik kanpo ateratzen dituzte, kontraesana bilakatzen dena. Izan ere, inklusioak lokalizazio berdina eskatzen du, ikasle guztien beharrizanak asez eta Arnaiz Sánchez-ek (1996) dioen bezala, gela anitzak sortuz. Agian irakasle hauek, Harasymiw eta Horme (1976) eta Clark eta Toledo (1984)-k dioten bezala, pentsatzen dute badaudela eurek baino hobeto prestatuta dauden irakasle espezialistak, HPBak dituzten haurren ardura hartu behar dutenak. Gaur egun erabili beharreko terminoa aniztasun funtzionala da, behar bereziak dituzten pertsonak erabili beharrean. 2005. urtetik Foro de la vida Independiente-k kontzeptu berri hori erabiltzea proposatu zuen . Termino hau proposatu zuten, orain arte kolektibo hau izendatzeko erabilitako kontzeptu guztiek konnotazio negatiboa zutelako, ezintasuna, urritasuna, ezgaitasuna, muga... erabili izan dira. Kolektiboak proposatutako terminoa da, euren buruak izendatzeko. Euren ustez, etorkizunean ideiak eta baloreak aldatu nahi baditugu, kontzeptuak aldatzetik hasi behar dugu (Romanach eta Lobato, Foro de la Vida Independiente, 2005).
Praktika eta eskola inklusiboa bultzatu behar ditugu, bai. Horretarako beharrezkoak dira klase heterogeneoak eta talde lana, elkarlana bultzatzeko, haurrak elkar ezagutzeko eta horrela egon daitezkeen mugak gainditzeko. Horrez gain, taldeak txikiak izan behar dira, 10 ikasle gehienez eta eskura dauden baliabide material zein pertsonalak ere ugariak izan behar dira, ahalik eta profesional gehien behar dira lanean bai eta ahalik eta baliabide tekniko, material zein teknologiko gehien. Aipatutako guztia bat egiten duen ingurunean benetako inklusioa aurrera eramatea posible izango da. Hori dena egin ezean, inklusiorako bidean egongo gara, baina ez inklusioan. Inklusioak hainbat onura akademiko ekartzen ditu: kalifikazio hobeak, jarrera hobeak eta ikasteko motibazioa (National Center for Educational Restructuring and Inclusion, 1995). Gainera, inklusioa ez da bakarrik aberasgarria aniztasun funtzionala duten haurrentzat, baizik eta, aniztasun funtzionalik ez duten haurrentzat ere. Beste ikasteko aukera eta esperientziak ematen dituzte eta garapen kognitibo soziala garatzen dute ikasleek, baita beldurra kendu desberdintasunei (Peck, Donaldson eta Pezzoli, 1990). Hortaz, aniztasun funtzionala duten haurrekin elkarbizitzea hezitzaile zein taldekideentzat aukera bat da, guztiok irabazle izan gaitezke (Bizkaiko Urtxintxa Eskola, 2006). Aniztasun funtzionala duten haurren bizitza gutxi aldatuko da jarrerak aldatzen ez diren bitartean. Izaera eta ezintasunen arrazoien ezjakintasunak, aniztasun funtzionala duten haurren bisibilitate ezak, potentzialak minus-baloratzeak eta aukera berdintasuna izateko oztopoek, haur hauek isilean mantentzen ditu. Ezgaitasunaren gaiari lekua eman behar zaio politikan zein gizartean, erabakiak hartu behar dituztenak sentsibilizatzeko eta gizarteari frogatzeko aniztasun funtzionala giza izaeraren parte dela. Gizarte inklusiboak lortzeko konpromiso internazionalak, aniztasun funtzionala duten haurren eta haien familien egoeran hobekuntza nabariak ekarri ditu. Baina, hala ere, egunerokotasunean euren parte hartzea murrizten duten oztopo sozial, kultural zein fisikoei egin behar diote aurre. Planteamendu inklusiboaren bidez aukera berdintasuna lortzeko hurrengo aspektuetan neurriak hartu behar dira: Pertsonen Eskubideen eta Ezgaitasuna duten Pertsonen Konbentzioa (2007) berrestea; bazterketaren aurka borrokatzea eta aniztasun funtzionala duten pertsonekiko kontzientziazioa hobetzea gizartean eta estatuetan; inklusioaren mugak ezabatzea haurren inguruneetan, ume hauen sarbidea eta parte hartzea hobetzeko; aniztasun funtzionala duten haurren
instituzionalizazioa ezabatzea; familiak ekonomikoki laguntzea; aniztasun funtzionala duten haur zein nerabeak eta haien familiak euren beharrizanak asetzeko diseinatutako zerbitzuen ebaluazioan parte hartzea; sektore guztietan zerbitzuak koordinatzea; aniztasun funtzionala duten umeak zein nerabeak eragiten dien erabakietan parte hartzea, ez bakarrik onuradun bezala, baizik eta aldaketaren agente bezala ere; eta azkenik mundu mailan aniztasun funtzionalaren inguruko ikerketa lana bultzatzea, datu errealak eta fidagarriak jasotzeko, horrela planifikazioa, baliabideen horniketa... orientatzeko. Etorkizunean gehiago garatu zein sakontzeko aukera izanda, hainbat dira lan honekin jarraitu daitezkeen bideak. Hasteko, galdetegi guztiak hartu eta guztien azterketa kuantitatiboa egiteko aukera dago. Horrez gain, irakasleen adinari, formazio motari edota irakasle espezialistak edo ez diren kontuan hartuta ikerketa bideratu daiteke. Bestalde, irakasleen jarreretan geratu beharrean, familien, ikasle zein gobernuen ikuspuntuak ere aztertzeke geratu dira. Hau guztia egiteaz gain, bi hezkuntza sistemetan hobeto sakontzeko aukera egongo litzateke, benetako esperientziak biziz eta kasu konkretuetara joz. Azkenik, interesgarria izango litzateke baita ere, azterketa kualitatiboa egitea, elkarrizketen bidez jasotako informazio zein datuak aztertuz. Dena dela, esan beharra dago, hezkuntza berezia aniztasun funtzionala dutenen hezkuntza dela nagusiki, baina ez da bakarrik eurena izan behar. Guztiok ditugu noizbait behar bereziak, denok gara bereziak bakarrak garelako eta elkar aberastu gaitezke. Utopia dirudien inklusioaren bidea etorkizunean jarraitu beharra dago; izan ere, aniztasun funtzionala duten haurrekin lan egitea guztiontzat aberasgarria da. Historian zehar aldaketak eman dira, beti aurrera egin da eta orain pausu berri bat emateko garaia da. Hortaz, bidea zaila, malkartsua eta gora-beheratsua bada ere, guztion parte-hartzea, aukera berdintasuna eta beharrizanen asebetetzea bultzatzen duen inklusioa bultzatu behar dugu. Galeanok (2006) dioen bezala " Bi pausu hurbiltzen naizenean, bera bi pausu harago aldentzen da. Hamar pausu ibiltzen naiz eta horizontea hamar pausu harago doa. Nahiz eta asko ibili, inoiz ez dut harrapatuko. Utopiak zertarako balio du? Horretarako: ibiltzeko".
Lehen-Mailako Hezkuntzan. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzua. Bizkaiko Urtxintxa Eskola (2009). Balioetan hezteko koadernoak. Heziketa Premia
eboluzioa. Autore garrantzitsu batzuen ekarpenak. Bilbo: Irakasleen proiektua,
erantzuteko Plan Estrategikoa 2012-2016. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako
2. eranskina. Iraskaleentzako galdetegia euskaraz IRAKASLEENTZAKO GALDETEGIA Lehen Hezkuntzako irakasleentzako galdetegia da hau, Gradu Amaierako Lanerako ikerketa bat osatzeko. Hainbat item daude bertan eta lau erantzun posible, guztiz ados nago, ados nago, ez nator ados edota guztiz desados nago. Mesedez X bat egin aukeratutako erantzunean. Zintzotasuna eskatzen dizuet, benetan uste duzuena jarri, ez dago erantzun on ez txarrik, zuen iritzia baino ez dut jakin nahi. Dena guztiz konfidentziala izango da. Eskerrik asko. ITEM-AK GUZTIZ ADOS NAGO ADOS NAGO EZ NATOR ADOS GUZTIZ DESADOS NAGO Inklusioaren alde dauden pertsonak desgaitasuna duten ikasleengandik bakarrik kezkatzen dira
Inklusioaren defendatzaileak balioetan eta filosofian bakarrik oinarritzen dira (ez dago ikerkuntzarik ezta daturik ere)
Segregazioa ez da berez arazo bat, arazoa segregazio txarra da.
Inklusioaren defendatzaileek aldaketak behar direla uste dute, Hezkuntza Berezien profesionalak behar bezala prestatuta ez daudelako
Inklusioaren defendatzaileek Hezkuntza Bereziaren profesionalak desagertu behar direla uste dute
Inklusioa hezkuntzak jarraitu beharreko bidea da
Integrazioa egokitzat hartzen dut, hezkuntza sistema integratua ona da.
Curriculumaren egokitzapena guztiz beharrezkoa da behar bereziak dituzten haurrentzat.
Ezinezkoa izango lirateke klasea aurrera eramatea, laguntza irakasle barik.
berezia behar da. Inklusioa irakasle tutorearentzat gainzama da
Zerbitzu bereziak leku berezietan eman behar dira.
Hezkuntza Berezirako zentro espezializatuak guztiz beharrezkoak dira.
Hezkuntza Bereziko ikasgelarik gabe, zailtasunak dituzten umeak ez dute bizitza funtzionalerako trebetasunik ikasiko
“Ume berezien” ziurtasunari eusteko haien artean bakarrik erlazionatzea komenigarriagoa da.
Inklusioak, “hezkuntza-helburuak” baino “helburu sozialak” baloratzen ditu.
Inklusioak ikasle batzuei (beste batzuen kontura) egiten zaien mesedea da.
Inklusioa gauzatu aurretik urte askoan planifikatu eta prestatu behar da.
Hezkuntza Bereziko umeek klaseak aurrera egitea oztopatzen dute
Irakasle guztiak inplikatu behar dira ikasle guzti guztien hezkuntzan.
Ikasleak euren artean laguntzen dira
Irakasleek eta ikasleek errespetuzko jarrerak dituzte
Familia eta irakasleen arteko elkarlana dago
Ikasleekiko espektatiba altuak ditut
Irakasleriak, Eskola Kontseiluak eta familiek inklusioaren ideia konpartitzen duten
Ikasle guztiak garrantzia berdina dute
Ikasteko eta parte hartzeko egon daitezkeen muga guztiak gainditzen saiatzen naiz
Eskolak praktika baztertzaileak alde batera uzten ditu
Positibotzat hartzen dut laguntza behar
duten ikasleak nire gelan egotea Ikasleen hezkuntza beharrei, behar sozialei eta pertsonalei behar besteko arreta eskaintzen diet
Zentroko espazio fisikoak guztientzako egokituta daude
Curriculumeko beharrezkoak diren egokitzapenak egiten ditugu
Inklusioaren inguruko formakuntza jaso dut
Zuzendaritza taldeak aldaketa eta hobekuntzarako bidea bultzatzen du
Irakasle espezializatuak ez dira egoten behar bereziak dituzten ikasleekin bakarrik, gainontzeko ikasle guztiei ere arreta eskaintzen die
Irakasle espezializatuak behar bereziak dituzten ikasleak klasetik kanpo ateratzen ditu
Onartzen dut helburu berdina lortzeko maila desberdinak egon daitezkeela
Ikasle bakoitza, bere posibilitateen barruan baloratzen dut eta ez besteekin konparatuz
Ikasle bakoitzaren ezaugarri propioak ikasteko xede dira
Ez dago dirurik inklusioa aurrera eramateko
Inklusioaren defendatzaileak balioetan eta filosofian bakarrik oinarritzen dira (ez dago ikerkuntzarik ezta daturik ere)
Inklusioaren defendatzaileek aldaketak behar direla uste dute, Hezkuntza Berezien profesionalak behar bezala prestatuta ez daudelako
Inklusioaren defendatzaileek Hezkuntza Bereziaren profesionalak desagertu behar direla uste dute
Integrazioa egokitzat hartzen dut, sistema integratua ona da
Curriculumaren egokitzapena guztiz beharrezkoa da behar bereziak dituzten harrentzat. 2 3 7 8 3 1
Ezinezkoa izango lirateke klasea aurrera eramatea, laguntza irakasle barik 2 5 8 3 2 4
Hezkuntza Berezirako zentro espezializatuak guztiz beharrezkoak dira.
Hezkuntza Bereziko ikasgelarik gabe, zailtasunak dituzten umeak ez dute bizitza funtzionalerako trebetasunik ikasiko
“Ume berezien” ziurtasunari eusteko haien artean bakarrik erlazionatzea komenigarriagoa da
Inklusioak, “hezkuntza-helburuak” baino “helburu sozialak” baloratzen ditu
7 9 5 3 Inklusioak ikasle batzuei (beste batzuen kontura) egiten zaien mesedea da
Inklusioa gauzatu aurretik urte askoan planifikatu eta prestatu behar da 1
Hezkuntza bereziko umeek klasea aurrera eramatea oztopatzen dute
3 3 8 7 1 2 Irakasle guztiak inplikatu behar dira ikasle guzti guztien hezkuntzan 5 5 6 7 1
Irakasleek eta ikasleek errespetuzko jarrerak dituzte 3
Familia eta irakasleen arteko elkarlana dago 1
Ikasle guztiak garrantzia berdina dute 3 2 9 10
Ikasteko eta parte hartzeko egon daitezkeen muga guztiak gainditzen saiatzen naiz 4
Eskolak praktika baztertzaileak alde batera uzten ditu 4 5 8 7
Ikasleen hezkuntza beharrei, behar sozialei eta pertsonalei behar besteko arreta eskaintzen diet
Zentroko espazio fisikoak guztientzako egokituta daude
1 Curriculumeko beharrezkoak diren egokitzapenak egiten ditugu 2 1 10 11
Inklusioaren inguruko formakuntza jaso dut 1 5 11 7
Zuzendaritza taldeak aldaketa eta hobekuntzarako bidea bultzatzen du 2
Irakasle espezializatuak ez dira egoten behar bereziekin dituzten haurrekin bakarrik, gainontzeko umeekin ere egoten dira 3 1 9 8
Irakasle espezializatuak behar bereziak dituzten ikasleak klasetik kanpo ateratzen ditu 1 2 10 10 1
Ikasle bakoitza, bere posibilitateen barruan baloratzen dut eta ez besteekin konparatuz 3 3 9 9
Ikasle bakoitzaren ezaugarri propioak 4
ikasteko xede dira Ikasleen hausnarketa bultzatzen dut 5
Ez dago dirurik inklusioa aurrera eramateko 1 3 8 8 3 1
4. eranskina. Elkarrizketa hezkuntza bereziko eskolan, Irlandan Elkarrizketa hau Dublineko hezkuntza bereziko eskola batean eginda dago 2014ko martxoaren 14ean. Eskola Berezia autismoa zein jarrera eta emozio desordenak dituzten umeena da. Hau Hezkuntza Bereziko eskola da. Zein haur motarekin lan egiten duzue? Eskola hau jarrera arazoak, arazo emozionalak eta autistentzat eskola da. Hasiera batean arazo emozionalak eta jarrera arazoak zituzten haurrentzat baino ez zen, baina azken urteotan aldatu egin da. gainera askotan, psikologoek autista dela esan arren, umeak jarrera arazoak baino ez ditu eta alderantziz.
Zenbat ikasle daude klase bakoitzean? Eskola honetan asko jota 8 ikasle ditugu klase bakoitzean. Hala ere, ni egondako Hezkuntza Bereziko beste eskola batzuetan 6 baino ez daude klase bakoitzean.
Zenbat irakasle daude klase bakoitzean? Klase bakoitzak bi irakasle ditu minimo; bat irakasle orokorra eta bestea laguntza irakaslea. Baina klasearen arabera kopurua aldatzen da eta klase batzuetan 3 irakasle daude, haur hezkuntzakoan 4 irakasle behar dituzte, bertako umeek arazo larriak baitituzte.
Nola antolatzen dituzue ikasleak? Ikasleak adinaren arabera antolatuta daude klaseetan, eta esan bezala, autistak eta arazo emozionalak eta jokabide arazoak dituzten haurrak nahastuta daude. Batzuetan bi mota hauek ez dira oso ondo konpontzen, baina horrela gaude.
Zer irakasten diezue? Curriculuma jarraitzen dugu, matematika, hizkuntza... Hala ere, klase berean batzuk 4.mailako liburuarekin ibili ahal dira, beste batzuk 5.mailako liburuarekin dauden bitartean. Bestela, hezkuntza fisikoa, matematika, ingelesa, gaelikoa...lantzen ditugu.
Nolako metodologia erabiltzen duzue? Sariak asko erabiltzen ditugu. Adibidez, dolarrak ditugu eta ikasleek zerbait ondo egiten dutenean dolar bat jasotzen dute sari moduan. Aste amaieran dolar gehien jasotzen dituen klaseak sari bat jasotzen du, egun-pasa, sukaldatzeko klase bat, hezkuntza fisikoko ordu extra bat... edo dena delakoa, guztien artean adostu behar dute zein den saria. Horrez gain, bakarkako lanagatik ere puntuak jasotzen dituzte, etxeko lanak egin badituzte, gainontzekoak laguntzen baditu, euren buruari astean jarritako helburua lortzen saiatzen badira... puntu gehien jasotzen dituzten horrek ere saria jasotzen dute.
Zeintzuk dira helburu nagusiak? Eskola honen helburu nagusia, eskola arruntetara bueltatzea da. Berez, eskola honetan bi urtez baino ez dira egoten eta gero eskola arruntetara bueltatzea da gure erronka. Hala ere, ume asko geratzen dira hemen bi urtez baino gehiago eta askotxok txikitatik daude hemen. Hala ere, eskola arruntetara bueltatzea da helburua.
Zeintzuk baliabide dituzue? Berez eskolak, gelak eta patioa du, lasaitzeko gela bat(hormak bigun eta koltxonetak dituen gela bat), arte gela eta gutxi gehiago. Klaseetan teknologia berriak baditugu.
Euskal Herrian ez dago Hezkuntza Bereziko eskolarik, haur guztiak klase berdinean egoten dira. Zein uste duzu dela aukerarik onena, guztiak klase berdinean egotea ala aparteko eskola hauetan egotea? Zergatik? (Galdera hau 5 irakasleei egin diet eta guztiek berdina erantzun didate) Benetan guztiak eskola berdinean izaten dituzuela? Eta nola konpontzen zarete? Harrigarria da! Irlandan ere horrelako saiakera batzuk aurrera eramaten saiatzen ari dira, eta eskola arruntetan autistentzat aparteko gelak jartzen ari dira. Agian ordu batzuetan guztiekin batera egon, baina egunaren gehiengoa aparteko klase horietan egiten ari dira. Ez dut uste emaitzak oso onak direnik.
ezinezkoa egiten zaio irakasle bakar bati 33 ume horiei arreta eskaintzea, are gehiago hauetako bat autista bada. Horregatik, hemen euren beharrizanetara egokitzen gara eta hobeto daude hemen.
Gobernuaren laguntzarik jasotzen duzue? Bai, hau eskola publikoa da eta gobernuaren diru-laguntzak jasotzen ditugu, hala ere, azkenengo urteetan krisi dela eta murrizketa ugari izan ditugu eta nahikotxo nabaritu dugu.
Nork hartzen du eskola honetan egotearen erabakia? Askotan eskola arruntetako irakasleak izaten dira, beste askotan gurasoak eta beste batzuetan psikologoek gomendatuta zerbait da. Azken finean, guraso, eskola eta psikologoen arteko erabakia da. |
addi-84d8929ef0c2 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14030 | addi | cc-by 4.0 | 2015-01-16 | science | Falagan Landa, Maitane | eu | Etorkinen seme-alaben jatorrizko hizkuntzen trataera eskolan | Sarrera EAEko hezkuntza sisteman sartzen diren etorkinen kopuruak hazkunde deigarria izan du azken urteotan, eta fenomeno horrek ekarri du eskolan eta ikasgeletan askotariko hizkuntzak biltzea, askotan irakasleentzat ezezagunak direnak. Hizkuntz aniztasunak, besteren artean, orain arte euskal hezkuntza elebidunak izan duen arrakasta auzitan jarri du, eskolak egun hartzen dituen ikasleek oso ezaugarri eta behar ezberdinak dituztelako. Beraz, tradizioz EAEn ezagutzen genuen hezkuntza elebiduna egoera berri baten aurrean dago eta aldaketak egitea behar-beharrezkoa izango da ikasle guztien eskolaarrakasta bermatzeko. Egoera berri hori gertutik ezagutzeko aukera izan dugu gure azken praktikaldian. Izan ere, etorkin kopuru handia duen hirigune baten erdian kokatzen den eskola publiko batean izan gara eta, egia esan, praktiketan egon garen aurreko ikastolekin konparatuta, oso errealitate ezberdin eta berezia da hura. Egonaldian zehar, gure buruari egindako galderak bata bestearen atzetik etorri dira: Zergatik biltzen dira hainbeste ikasle etorkin eskola honetan? Betidanik egon da hain etorkin kopuru handia? Nongoak izango dira? Nolakoa izango da ikasle hauen harrera? Zelako formakuntza izango dute irakasleek ikasle hauek hartzeko? Zelako tratamendua izango dute ikasle hauen kulturek eta hizkuntzek eskolan? Nolakoa izango da eskola eta familien arteko komunikazioa? Galdera eta zalantza guzti horiei erantzuna emateak oso ikerketa zabala eskatzen duenez, lan honetan, azterlana mugatuz, galdera bakarra saiatuko gara erantzuten: Zelako trataera eman behar dio eskolak ume etorkinen ama hizkuntzari, irakasleek hizkuntza horiek ezagutzen ez dituztenean? Kezka hori buruan, lehenik eta behin, irakurri dugu ikasle etorkinen ama hizkuntzek eskolan izan behar duten presentziari buruz adituek diotena, eta ondoren, ikertu dugu ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko gelan ikasle etorkinen ama hizkuntzei ematen zaien trataera. Horretarako, eskolako zenbait dokumentu aztertu dugu, behaketak egin ditugu eta bertako bi profesionalekin elkarrizketatu gara. Ondorioetan azaltzen denez, azterlan honek agerian utzi du eskolak oraindik erronka duela ikasle etorkinek ekarri duten hizkuntz aniztasunari erantzuteko eta egokia litzatekeela metodologia, antolakuntza eta baliabide berritzaileak martxan jartzea.
1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera 1.1. Familia etorkinen seme-alaben eskolatzea EAEn Herrialdeen arteko pertsonen mugikortasunaren ondorioz, gure gizartera milaka pertsona etorri dira azkeneko urteetan, eta EAEko hezkuntza sisteman ere nabaritu izan dugu aldaketa hori orain dela urte batzuetatik hona. Errealitatea islatzen duten datuetan ikus dezakegunez, 1999/2000 ikasturtean, ikasle etorkinak EAEko hezkuntza sistema osoaren %0,78 ziren, eta 2010/2011 ikasturtean, ordea, %8,1 (Eusko Jaurlaritza, 2012). Horrek argi erakusten du EAEko hezkuntza sistemak gero eta ikasle etorkin gehiago hartzeko joera duela. Gainera, Barquinek (2009) azaltzen duen bezala, ikasle etorkin horiek egoera berri bat sortu dute gure hezkuntzan. Etorkinen presentzia ez da berria gure ikastetxeetan, baina kanpotik gurera heldutako milaka ikasle horiek hizkuntz aniztasun eta kultural zabalagoa ekarri dute ikasgeletara. Hain zuzen ere, Immigrazio Behatokiaren arabera, ikasle etorkinen %40,9 Hegoamerikatik datoz, %29 Afrikatik eta gainontzeko gehiena, %17, Europatik (Eusko Jaurlaritza, 2012)1. Gertatzen da, beraz, familia etorkin askoren seme-alaben jatorrizko hizkuntza ez izatea hemen ofizialak diren hizkuntzetako bat eta, askotan, familiako eta eskolako ohiturak, kultura eta arauak oso ezberdinak izatea. Barquini jarraituz, errealitate berri horren beste adierazle batzuk dira, adibidez, ume gehiago heltzen direla ikasturtea hasita dagoela, ume batzuk ez direla inoiz eskolatuta egon eta etorkinen seme-alaben mugikortasun handia. Bestalde, euskara hizkuntza ahula da, zaindu beharrekoa. Eta euskal eskola, euskararen biziberritzearen eragile nagusietako bat den heinean, gure herriko hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera sustatzeko gogor lan egin behar du. Hori dela eta, eskola askoren hizkuntza nagusia euskara da eta ikasle etorkinen eskolatzea, beraz, kasu askotan, D ereduan izaten da. Horrek, gure herrian, Estatuko leku askotan gertatzen ez
1 Eusko Jaurlaritzaren arabera, ikasle etorkinak dira Estatuz kanpo jaio eta gure herrira bizitzera etorri diren ikasleak eta berton bi urte baino gutxiago daramatzatenak. Baina eztabaida dago adituen artean “ikasle etorkin” definitzeko orduan. Guk lan honetan ikasle etorkintzat hartu ditugu bai kanpoan jaiotakoak bai berton jaiotakoak baina familia etorkinen seme-alabak direnak, arrazoi praktiko batengatik: azken hauen kasuan, bertokoak izanik ere, askotan, euren etxeko hizkuntza eta kultura ez datoz bat eskolakoekin eta errealitate hori ezin dugu ahaztu; zentzu horretan izendatzen ditugu “etorkin”.
den egoera berezia sortzen du: eskolak lurraldeko hizkuntza ahula indartu eta zabaldu behar du eta, aldi berean, ezin du ahaztu umeen jatorrizko hizkuntza. Gauzak horrela, jatorri linguistiko eta kultural oso ezberdinak dituzten ikasleak izanik gure ikastetxeetan, nola jokatu behar du EAEko hezkuntza sistemak aniztasun linguistiko eta kultural hori kudeatzeko? Galdera oso zabala da lan honetan sakondu ahal izateko. Hortaz, galdera mugatu eta alderdi linguistikoa aztertuko dugu, arreta ikasle etorkinen etxeko hizkuntzan jarriz: Nolako trataera eman behar dio eskolak familia etorkinen seme-alaben jatorrizko hizkuntzari?
1.2. Hezkuntza elebidunean ikasleen ama hizkuntzari eman zaion trataera Ikasle etorkinek planteatzen duten erronkaren aurrean, euskal hezkuntza sistema ez da ezjakintasun egoera batetik abiatzen. Gure herriak hezkuntza elebidunean ibilbide luzea egin du eta esperientzia handia du etxetik eskolara hizkuntza aldatzen duten programetan. Eta, aurrerago ikusiko dugunez, hezkuntza elebidunaren zenbait planteamenduk baliagarri izaten jarraitzen du eskoletako aniztasun linguistikoari erantzuteko, aldaketaren bat egitea behar-beharrezkoa bada ere. Vilak eta Siguánek (1998) hezkuntza elebidunaren arrakastan eragiten duten faktoreak aztertu dituzte eta autore horiek diotenaren arabera, hezkuntza elebidunaren arrakastak ala porrotak lotura estua du eskolak ikasleen ama hizkuntzari ematen dion trataerarekin, besteren artean. Hezkuntza elebiduna arrakastatsua izateko, Lambertek 1974ean bere ikerlanean ondorioztatu zuenez, elebitasunak gehitzailea izan behar du (Bilbao, 1998). Hau da, eskolako hizkuntza etxeko hizkuntzari gehitu behar zaio, ez dio umearen amahizkuntzari lekua eta prestigioa kendu behar. Elebitasun gehitzailea gertatzen da amahizkuntza gizartean indartsua izanik, haurra bigarren hizkuntzara borondatez hurbiltzen denean, etxeko hizkuntza galtzeko beldurrik gabe. Baina umearen ama hizkuntza sozialki ahula izanik, halabeharrez ikasi behar duenean bigarren hizkuntza batean eta eskolaren helburua bada ume hori inguruneko kultura eta hizkuntza nagusira asimilatzea, egoera horrek barne-gatazkak eragin ditzake haurrarengan -etxeko hizkuntza maite baina hartaz lotsatu, eskolakoa gorrotatu baina baliotsutzat hartu, ...- eta ondorio larriak ekar dakizkioke arlo akademikoan, sozialean eta pertsonalean; kasu
honetan, elebitasun kentzailea -hizkuntza batak besteari kentzen dio lekua- gertatuko litzateke. Lambertek zioenez, eskolak hizkuntza ahulenari eman behar dio lehentasuna, ikasleen autoestima eta identitate arazoak ekiditeko; eta, aldi berean, ziurtatu hizkuntza biekiko (H1 eta H2) umeen jarrera positiboa (Vila, 2010). Lambertek, jarrera linguistikoen garrantzia azpimarratzeaz gain, zeharka onartu zuen hizkuntzen artean harremana dagoela, baina Cummins izango da geroago Elkarmenpekotasunaren Teorian ideia hori esplizituki adieraziko duena (Vila, Siqués eta Roig, 2006). Hasiera batean, 1979an, honela formulatu zuen bere hipotesia: (...) ume elebidun batek H2n (bigarren hizkuntza) lortzen duen gaitasuna, H2ren eraginpean modu intentsiboan jartzen den momentuan H1ean (ama hizkuntza) garatua zuen hizkuntz gaitasun mailaren araberakoa da (Vila, Siqués eta Roig, 2006: 92) Eta, gero, beste modu honetan birformulatu zuen: (...) Hx-n jasotako irakaskuntza Hx-ko gaitasuna sustatzeko efikaza den heinean, gaitasun hori Hy-ra transferituko da baldin eta Hy-ren eraginpean era egokian egoteko aukerarik bada -eskolan edo inguruan- eta Hy ikasteko motibazio egokirik bada (Vila, Siqués eta Roig, 2006: 92) Teoria horren bidez, Cumminsek H1en ikaskuntza eta H2rena lotuak daudelako ikuspegia azaltzen du (Bilbao, 1998). Izan ere, elebidunak edo eleaniztunak komunikaziorako gaitasun orokor bat du -sakoneko gaitasuna-, hizkuntza guztietarako bera dena. Hizkuntza bakoitza ez da bere kabuz garatzen, beste hizkuntzekin inolako erlaziorik gabe: H1eko gaitasunak eragina du H2koan eta, alderantziz, batez ere, zenbait trebetasunetan. Hau da, transferentziak gertatzen dira elebidun edo eleaniztun batek ikasten dituen hizkuntzen artean sakoneko gaitasunei dagokienean, baldintza jakin batzuk -motibazio eta erabiltzeko aukera egokiak- betetzen direnean. Transferentzia hori hizkuntza gutxitutik indartsura eta hizkuntza indartsutik gutxitura egin daiteke, baina errazago gertatuko da lehen kasuan. Beraz, teoria horren arabera, ikasleen ama hizkuntza oso baliabide garrantzitsua da bigarren hizkuntzaren ikasketarako eta garapenerako: hau da, ama hizkuntzaren (H1) garapen on batek bigarren hizkuntzaren (H2) ikasketan laguntzen du, umeak H1ean erabiltzen dituen estrategiak eta gaitasunak modu erraz batean H2ra transferitzen dituelako. Horrenbestez, arrazoituta gelditzen da, hezkuntza elebidunaren ikuspuntutik, beharrezkoa dela ikasleen ama hizkuntzak presentzia izatea eskolan, eskolako hizkuntzan gaitasuna eta eskola-arrakasta lortzeko. Azken batean, Cumminsek (2001)
dioenez umearen hizkuntza onartzeak umea bera onartzea esan nahi du, eta umea onartua sentitzen bada, errazago emango dio zentzua eskolako ikasketa prozesuari eta bere parte hartzea aktiboagoa izango da. Planteamendu horri jarraituz, gurean haur gaztelaniadun gehienak etxetik eskolara hizkuntza aldatzen duten murgiltze programetan sartzen dira eta euskaraz ikasten dute. Euren ama hizkuntza gizarteko hizkuntza indartsua eta prestigioduna da. Gainera, ikasle horiek era boluntarioan ikasten dute eskolako hizkuntza, irakasleak elebidunak dira eta komunikazioa ziurtatuta dago, eta eskolak euskarari lehentasuna eman arren, umeen ama hizkuntza ere lantzen du. Kasu honetan, ez da autoestima eta identitate arazorik sortzen eta ume horiek, H2 garatzeaz gain, H1 ere garatzen dute, bai eskolan hizkuntzei ematen zaien trataeragatik bai gizartean gaztelaniak duen indarragatik. Bestalde, ama hizkuntza euskara duten ikasleak mantentze programetan sartzen dira. Eskolak lehentasuna ematen dio haien ama hizkuntzari gizartean ahula delako eta, aldi berean, umeek gaztelania ere ikasten dute eskolan hizkuntzei ematen zaien trataeragatik eta gizarteko hizkuntza indartsua delako, eta ondorioz, hori erabiltzeko aukera eta ikasteko motibazioa dutelako. Familia etorkinen haurrei edota ikasle etorkinei dagokienez, ikasle horiek ama hizkuntza euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza bat dutenean, hezkuntza elebidunaren esperientziak esaten digu mantentze programetan eskolatu beharko liratekeela. Baina egoera hau bideratu ezina da bi arrazoi nagusirengatik. Lehena, ikasleak ama hizkuntzaren arabera taldekatzeak eskolan antolamendu arazoak ekar ditzakeelako eta giza baliabide anitz eskatzen dituelako: ikasleen ama hizkuntzak ezagutzen dituzten irakasleak beharko lirateke eta urte batetik bestera hizkuntza berriak hel daitezke eskolara. Bigarrena, ikasleak ama hizkuntzaren arabera bereizteak eskola inklusibitatearen ikuspegitik urruntzen duelako, eta horrek gizarte-kohesioaren etorkizuna ere auzitan jarri dezakeelako (Vila eta Serra, 2009). Hori dela eta, ezin zaio eutsi orain arteko hezkuntza sistemaren antolamenduari, ikasleen jatorrizko hizkuntzen tratamenduan oinarritzen dena. Vila eta Serraren (2009:32) esanetan, "ikasleek tradizioz duten hizkuntza-aniztasunaren tratamendutik ikasgelan duten hizkuntza-aniztasunaren tratamendura" pasatu behar dugu. Hortaz, euskal eskolak antolamendua eta egitura aldatu beharra dauka ikasgeletako hizkuntz
aniztasunari erantzuteko eta, aldi berean, behar-beharrezkoa da hezkuntza praktika bera ere egoera berrira egokitzea ikasle guztien heziketa hobetzeko.
1.3. Ikasleen ama hizkuntzen trataera hizkuntza horiek eskolari ezezagunak zaizkionean Ignasi Vilak (2010) dioenez, eskolan eta ikasgelan hizkuntza aniztasuna dagoenean, konplexua egiten da hezkuntza prozesua aurrera eramatea. Horregatik, ikasgela eleaniztunak dakartzan zailtasunak gainditzeko asmoz, hainbat adituk ekarpenak egin dituzte ikasgelan ikasleen ama hizkuntza aniztasunari hezkuntza trataera egokia bermatu nahian. Vilak bide diferenteak proposatzen ditu: a) ikasleen ama hizkuntzen ezagutza sinbolikoa, b) ikasleen ama hizkuntzen erabilera hezkuntza praktikan eta c) ama hizkuntzak irakastea eskolan.
a. Ikasle etorkinen ama hizkuntzen ezagutza sinbolikoa Vilaren (2010) esanetan, modu asko daude ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzen balioa sinbolikoki aitortzeko. Horietako bat da, adibidez, ikasleen ama hizkuntzak eskolako hizkuntz paisaian2 erabiltzea: ikastetxeetako korridoreetan azaltzen diren errotuluetan, karteletan eta ikasgelako hormetan, esate baterako, ikasleen izenen kartelak tokiko alfabetoan eta jatorrizko hizkuntzen alfabetoan idatziz, proiektuetako muraletan eta apaingarrietan informazioa ikasle etorkinen ama hizkuntzetan ere idatziz, liburutegian ikasleen hizkuntzetan idatzitako liburuak edo testuak egon daitezke, esate baterako. Hizkuntz paisaia ikasleen ama hizkuntzetan idazteko, ordea, familien laguntza ezinbestekoa izango da. Familiei prozesu horren partaide sentiarazi behar diegu eta haien hizkuntzak balioesten direla adierazi behar diegu.
2 “Hizkuntz paisaia” terminoa Laundry-k eta Bourhis-ek 1997. urtean lehenengo aldiz erabili zuten haien ikerlanetan eta kontzeptu horrek gure inguruneko idatzizko informazioan hizkuntza nola erabiltzen den adierazten du. Hizkuntz paisaiak bi funtzio izan dezake: informatiboa eta sinbolikoa. Lehenengoa, hizkuntz baten lurralde mugak adierazten dituen bitartean, bigarrenak, ordea, hizkuntzen balioa eta estatusa nolakoa den erakusten du (Cenoz eta Gorter, 2008).
Ikasle etorkinen hizkuntzak balioesteko beste modu batzuk dira irteera-sarreretan ikasleak eta familiak agurtzeko ikasleen ama hizkuntzan ere egitea, gelan erabiltzeko moduko formula linguistikoak ikasi eta zentzuz erabiltzea, edota irakasleak ikasleen izenak ondo ahoskatzen ikastea. Beste alde batetik, eskolako ekitaldi eta familien harreran kulturartekotasunak eta hizkuntz aniztasunak presentzia izan beharko lukete. Eta horretarako, esate baterako, ikasle nagusien laguntza eska daiteke ekitaldietako aurkezpenak haien ama hizkuntzetan egiteko, ikasleen kultur jatorriko abestiak ikasteko eta familiak eskolan hartzeko. Horrela, eskolan giro afektiboagoa eta ulerkorragoa lortuko dugu kultur eta hizkuntz aniztasuna baloratuz eta errespetatuz.
b. Ikasleen ama hizkuntzen erabilera hezkuntza praktikan Kontuan izanda ikasgelako irakasleak ez dituela jakingo ikasle guztien ama hizkuntzak, oso zaila edo ezinezkoa izango da irakasleak ikas-irakas jarduerak umeen ama hizkuntzan egitea. Hala ere, Vilaren (2010) azalpenei jarraituz, inportantea da irakasleak ezagutzea ikasle guztiek etxeko hizkuntzan garatu dituzten trebetasun linguistikoak eta trebetasun horietaz baliatzea ikasleek eskolako hizkuntza garatu dezaten. Bide horretan lan egiteko, irakasleak ez die ikasleei ama hizkuntzan hitz egitea debekatu behar; are gehiago, bultza dezake ama hizkuntza bera hitz egiten duten ikasleen arteko komunikazioa. Bestalde, askatasuna eman diezaieke ikasleei ikasgelara eraman behar duten informazioa haien hizkuntzan idatzita eraman dezaten eta ikasgelako zenbait jardueretan ere (muraletan, idatzizko lanetan, ...) haien ama hizkuntza erabiltzea adostu dezakete, eta ikasten ari diren gaiei buruzko terminologia ere ama hizkuntza ezberdinetan ikasi eta idatz daiteke. Izan ere, lehen aipatu bezala, ama hizkuntzaren balioesteak eskolako hizkuntzaren garapenean lagunduko du. Bestetik, ikaste prozesuan ikasleen ama hizkuntzen erabilera are gehiago indartzeko, irakasleak alfabetatzea eskolako hizkuntzan sustatzeaz gain, ikasleen etxeko hizkuntzan ere sustatu dezake. Ildo horretatik, “liburu bidaiariaren” jarduera interesgarria izan daiteke: Haur Hezkuntzan, esate baterako, ikasleei gustatu zaien ipuina etxera eraman eta familiek hizkuntza ezberdinetara itzultzen lagundu ahal dute, ikasleek ipuina hainbat hizkuntzatan idatzita ikusteko.
c. Ama hizkuntzen irakaskuntza Baliabideak badaude, eskolaz kanpoko ordutegian ikasleen ama hizkuntzetako ikastaroak ere antola daitezke eskolako ikasleentzat. Vilak (2010) aipatzen dituen hiru eremu horietan, era batean edo bestean, familiaren eta eskolaren arteko laguntza beharrezkoa izango da ikasleen ama hizkuntzak indartzeko. Hain zuzen ere, Vilak, Siqués-ek eta Roig-ek (2006) Thornwood hezkuntza komunitatean bizitako hizkuntz aniztasun esperientzia aztertuta, ondorioztatu dute ikasleen ama hizkuntza indartzeko eskolak egiten duen lanarekin batera familien parte hartzea beharrezkoa dela. Berdin dio zein den familien hizkuntza: nahiz eta familiek eskolaren hizkuntza ez ezagutu edo gutxi ezagutu, eskolako jardueretan parte hartzeko aukera dago. Are gehiago, autore horiek diotenez, aztertutako esperientzian, familiek eskolako hizkuntzan komunikatzeko mugak izan arren, irakasleek eskolako jardueretan parte hartzeko eskatzen zietenean, familiak oso pozik sentitzen zirela adierazten zuten. Beraz, familien parte hartzeak ikasleen eta familien autoestima handitzen du, ikasleek ama hizkuntzarekiko duten pertzepzioa hobetzen laguntzen du (haien hizkuntzei estatus altuagoa emanez) eta haien jatorrizko identitatea berresten laguntzen die. Orain arte esandakoa interesgarria da eta bide berriak zabaltzen ditu. Baina gaia ez dago batere agortua. Oraindik asko dago ikertzeko. Proposamen berritzaileak beharbeharrezkoak dira hain aldakorra den gizarte honetan. Behin gaiari buruz autoreek diotena aztertuta, interesgarria iruditu zaigu eskolara hurbiltzea praktikan ikasleen ama hizkuntzak ikastetxeetan zelan tratatzen diren aztertu eta, egoera berriaren aurrean, hezkuntzan aldaketak ze neurritan gertatzen ari diren ikusteko asmoz. Ondorengo atalean, beraz, sakon azaltzen da eskolan egin dugun azterketa.
2. Metodologia eta lanaren garapena Azterlanaren helburua gela batetako ume etorkinen jatorrizko hizkuntzari eskolan ematen zaion trataera aztertzea da. Horretarako, lehenik eta behin, ikerketaren testuingurua azalduko dugu. Hiriburu erdian kokatutako ikastetxe publiko batetako
Haur Hezkuntzako 4 urteko gela bat aztertu dugu, 2014ko urtarrilaren 8tik maiatzaren 26ra, irakasle praktikak egin bitartean. Lan honen testuingurua ulertzeko, ezinbestekoa da eskolari buruzko hainbat datu ezagutzea. Zuzendariaren informazioaren arabera, eskola publiko honek 280 ikasle ditu eta horietatik %15 jatorrizko etorkinak dira eta %60 gure herrian jaio baina familia etorkina dutenak. Edozelan ere, lan honetan zehar "ikasle etorkin" izendatu ditugu bai kanpoan bai bertan jaiotakoak, talde bietan egon daitezkeelako ez ofiziala den beste hizkuntza baten hiztunak. Eskola honek betidanik izan du etorkin kopuru handia; hala ere, azken urteotan, kopuru hori askoz altuagoa da. Ikasle atzerritarren hazkunde hori bi arrazoi nagusirengatik gertatzen ari da. Lehena, eskola hiriaren erdigunean egon arren, ikastetxera doazen umeen gehiengoa handik hurbil dagoen beste auzune batean bizi delako, hain zuzen ere, etorkin gehien biltzen dituen hiriko auzoa: biztanle etorkin guztien %21,7, hiri horretako Immigrazio Behatokiaren arabera3. Eta bigarrena, eskolako ikasleen ezaugarriak ezagututa, eskola ondoan bizi diren familia autoktonoen artean, “ihes efektua” sortzen delako. Haur Hezkuntzan oraindik, efektu hori ez da hain nabaria, baina Lehen Hezkuntzan, ordea, ikasle autoktono gehienak hiriko beste eskola batera joaten dira, eta Lehen Hezkuntzako ikasle ia guztiak dira etorkinak. Bestalde, zuzendariak emandako argibideekin jarraituz, eskola honetan 20 herrialde baino gehiagotik etorritako ikasleak daude eta ez omen dakite zehazki zenbat ama hizkuntza dauden eskolan, ikasle batzuek hizkuntza nagusi baten dialekto edota tokiko hizkuntza gutxituak hitz egiten dituztelako. Hala ere, haien datuen arabera, 11 ama hizkuntza diferente egon daitezke. Irakasleek ez dakizkiten eskolako hizkuntza nagusiak ondorengoak dira: arabiera, txinera eta errumaniera. Aztertu dugun ikastaldeari dagokionez, ikasgelan 4 urteko 23 ume daude. Horietatik, 4 ume marokoarrak dira eta arabiera dute ama hizkuntza, 2 ume txinatarrak dira eta txinera dute ama hizkuntza, beste 2 errumaniarrak dira eta errumaniera dute ama hizkuntza, 4 ume autoktonoak dira eta horietatik bik euskara dute ama hizkuntza, eta gainontzekoak, ostera, hegoamerikarrak dira eta gaztelania dute ama hizkuntza. Ume horien familia gehienek gaztelania ezagutzen dute, baina familia txinatarrek, ordea, gaztelanian oso maila eskasa dute eta batzarretan interpretea eskatzen dute. 23 ume
3 Ez da gehiagorik zehazten ikastetxe horren izengabetasuna bermatzearren.
horietatik, bi dira aurten EAEra etorri direnak eta aurretiaz eskolatu gabe egon direnak; besteek familia etorkina dute, baina tokian jaiotakoak dira. Behin ikerketaren testuingurua azalduta, gela horretako haur etorkinen ama hizkuntzari ematen zaion trataera aztertzeko beharrezkoa izan zaigun informazioa jasotzeko erabilitako teknikak azalduko ditugu. Hiru teknika ezberdin erabili ditugu: idatzizko dokumentuen azterketa, behaketa eta elkarrizketa. Lehenengo teknika idatzizko dokumentuen azterketa izan da. Eskolako Hezkuntza Proiektua eta Ikasle Etorkinen Harrera Plana aztertu ditugu. Hizkuntza Plana eta Kulturartekotasun Proiektua ere eskatu izan ditugu, baina azken dokumentu bi hauek oraindik egin gabe daude. Dokumentu ofizialetan ikasleen ama hizkuntzaren trataerari ze erreferentzia egiten zaion arakatu dugu. Erabilitako beste teknika bat behaketa izan da. Behaketaren bidez aztertu nahi izan dugu Haur Hezkuntzako 4 urteko gela horretan ikasle etorkinen ama hizkuntzen presentzia sinbolikoa eta baita hizkuntza horiek hezkuntza praktikan zelan erabiltzen diren ere. Behaketa egiteko bi tresna erabili ditugu, kontrol zerrenda (ikus 1. eranskina) eta ezohiko erregistroa. Kontrol zerrendaren bitartez, eguneroko egoeretan eta hizkuntza paisaian ikasle etorkinen ama hizkuntzaren trataerarekin erlazionaturiko adierazle batzuen presentzia ala presentzia-eza aztertu dugu. Adierazle horiek aukeratzeko, adituek zehaztutako proposamenetan (Vila, 2010) oinarritu gara eta, gainera, kontuan hartu dugu Ainscow eta Booth (2005) autoreen Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida ere. Adierazle horiek erabiliz eskolako eta ikasgelako hiru alderdiri buruzko informazioa jaso nahi izan dugu: ikasleen ama hizkuntzek sinbolikoki eskolan eta ikasgelan duten presentzia eta ikasleen ama hizkuntzek ikasgelan ikas-irakas prozesuetan duten erabilera. Lehenengo esparruko adierazleen bidez, batez ere, eskola eta gelako hizkuntz paisaiari buruzko informazioa jaso dugu. Bigarren esparruan, ordea, ikasleen ama hizkuntzen erabileran sakondu dugu. Azken esparruan, ikasleen ama hizkuntzak eskolan ikasteko dagoen aukera aztertu dugu. Gainera, hori guztia nola lortzen den ere behatu dugu eta, horretarako, familien laguntza eta familia eta eskolaren arteko komunikazioari buruzko informazioa ere jaso dugu. Kontrol zerrenda astean behin pasatu dugu, 17 astez, astearte goizetan, egun horretan egoten ginelako ikasgelan denbora gehien.
Behaketa egiteko erabili dugun bigarren tresna ez-ohiko erregistroa izan da, bertan kontrol zerrendatik kanpo gera zitezkeen gertaerak, egoera puntualetan gertatzen zirenak, jasotzeko. Horrela, eskolan sartu ginenetik, ikasle etorkinen etxeko hizkuntzei eskolan eta gelan ematen zitzaien trataerari arreta jarri diogu eta interesgarriak iruditu zaizkigun gertaerak erregistratu ditugu. Datuak biltzeko baliatu dugun azken teknika elkarrizketa izan da eta zuzendariari (ikus 2. eranskina) eta Haur Hezkuntzako 4 urteko gelako irakasleari (ikus 3. eranskina) egin diegu elkarrizketa. Zuzendaria aukeratu dugu bera delako eskolaren ezagutza orokorra duen pertsona eta eskolako ikasle guztien datuak biltzen dituena. Bestalde, irakasleari ere egitea erabaki dugu, gelako ikasleei buruzko datuak dakizkielako eta, behaketa zuzenean antzemandako datuak, bere iritzi eta pentsamenduekin erkatzea ezinbestekoa iruditzen zitzaigulako. Izan ere, askotan zerbait ez egitearen zergatia azaltzen denean, hobeto ulertzen delako egoera edo gertatutakoa. Elkarrizketako galderak prestatu ditugunean, berriro ere marko teorikoan idatzitako proposamenean (Vila, 2010) eta Ainscowen eta Boothen (2005) gidan oinarritu gara. Datuak bilduta egon direnean, emaitzak atera eta marko teorikoan garatutako ideietan oinarrituta ondorioak atera ditugu. Hau da, ezagutu dugu zelakoa den azterketarako aukeratutako Haur Hezkuntzako taldeko ikasle etorkinen ama hizkuntzen presentzia eta erabilera gelan eta eskolan. Hortik abiatuta, ikasgelako eguneroko praktikan sar daitezkeen hobekuntzak proposatzeko aukera baloratu genuen, baina lan honek duen denbora eta espazio mugak direla eta, ez dugu proposamen hori lan honetan sartu. Ondoren, azterlana egitean lortutako emaitzak eta ateratako ondorio eta hausnarketak azalduko ditugu.
3. Emaitzak eta ondorioak 3.1. Emaitzak Datuak bildu eta aztertu ostean, hamaika emaitzarik nabarmenenak aurkeztuko ditugu. Lehena, eskolako bi dokumentu ofizialetan aipatzen dira ikasle etorkinak. Lehenengo dokumentuan, Hezkuntza Proiektuan, eskola inklusiboari buruzko atalean, jatorri anitzeko ikasleei erantzuna eman behar zaiela esaten da eta, horretarako, Ikasle
Etorkinen Harrera Plana dago. Bigarren dokumentu horretan azaltzen dira ikasle etorkinen inguruko informazioa biltzeko argibideak, ikasle etorkinak eskolatzean jarraitu beharreko prozedura eta ikastetxeak ikasleari eman beharreko laguntzak. Bi dokumentu horietan, ordea, ez da ikasleen jatorrizko hizkuntzari buruzko aipamenik egiten. Baina esaten da eskolako hizkuntza gaztelania eta euskara direla, eta hizkuntza horiei eman behar diela lehentasuna eskolak, eta horretarako, ikasle etorkinei behar diren tresnak eman behar zaizkiela hizkuntza horiek ikas ditzaten. Bigarrena, eskolak esperientzia zabala du ikasle etorkinen harreran, baina azterlana egin den garaian ez zuen kulturartekotasun proiekturik martxan ezta Hizkuntza Proiekturik ere. Hirugarrena, irakasleek ezagutzen ez dituzten ikasleen jatorrizko hizkuntzen artean, eskolan hiztun gehien dutenak txinera, arabiera eta errumaniera dira. Ikasgelan ere hiru hizkuntza horiek dira nagusienak. Laugarrena, eskolako hizkuntz paisaian agertzen diren ama hizkuntzak gaztelania eta euskara dira. Gainera, idatzizko bestelako informazioa ere ez da EAEn ofizialak ez diren ikasleen jatorrizko hizkuntzetan agertzen. Bestalde, ikasgelako hizkuntz paisaia nagusiki euskaraz dago (hormetako kartelak euskaraz, liburutegiko liburuak euskaraz eta gaztelaniaz, ikasleen izenak latin grafiara egokituta, ...). Azkenik, eta tratatzen ari garen gaiari lotuta, irakasleak ikasleen ama hizkuntzak baloratzea garrantzitsua dela esaten du eta, aldi berean, hizkuntz paisaia beste hizkuntzetan agertzeko beharrik ez dagoela adierazten du, eskolako hizkuntzaren sustatzea delako eskola eta ikasgelako helburua. Bosgarrena, eguneroko egoeretan ikasle etorkinen ama hizkuntzak ez du presentzia sinbolikorik. Adibidez, ikasgelako sartu-irteeratan ez da ikasleen ama hizkuntzan agurtzen. Egoera puntualetan, ordea, ikasgelan egon garen bost hilabeteotan, birritan joan dira senitartekoak (Marokoko ama bat eta Kolonbiako beste ama bat) haien kultura eta herrialdeei buruz hitz egitera eta jatorrizko hizkuntzen aipamenak egin dira. Seigarrena, ikasgelan ikasleek ama hizkuntzan hitz egiteko askatasuna dute. Umeen arteko komunikazioa – nahiz eta jatorri hizkuntza bera izan – gaztelaniaz edota euskaraz izaten da.
Zazpigarrena, irakasleak ez ditu ikasle etorkinek jatorrizko hizkuntzan garatutako trebetasun linguistikoak baliatzen eskolako edukiak eta eskolako hizkuntza ikasteko. Zortzigarrena, eskolaz kanpoko ordutegian, eskolak ez du ikasle etorkinen ama hizkuntzak ikasteko aparteko ikastarorik egiten. Bederatzigarrena, banakako batzarretan, beharrezkoa denean, interpreteak eskatzen dira. Bestalde, irakasleak eguneroko sartu-irteeretan familiekiko komunikazioa gaztelaniaz bideratzen du. Irakaslea saiatzen da gaztelaniaz bidaltzen duen informazioa hizkera ulergarrian (perpaus sinpleak eta hiztegi erraza) idazten. Hamargarrena, ama hizkuntza bereko familien arteko laguntza sustatzeko ez dugu aparteko esku hartzerik ikusi eta ama hizkuntza bereko ikasleen arteko lankidetza sustatzeko ere ez. Hamaikagarrena, familiei ez zaie laguntza eskatzen eskolako eta ikasgelako idatzizko informazioa ikasleen ama hizkuntzetan ager dadin.
3.2. Ondorioak Hasteko, adierazi beharra dago lan honetan Haur Hezkuntzako gela bakarra ikertu dugula, eta beraz, azterketa oso mugatua izan dela errealitate hori beste ikastetxe batzuetara orokortzeko. Ikerketa txikia izanik bere mugak ditu eta bertan adierazitako datuak eta emaitzak dagozkion testuinguruan ulertu behar direla argi izan behar du irakurleak. Hala ere, azterlan honek balioa izan du aztertutako eskolaren eta ikasgelaren errealitatea gehiago ezagutzeko eta gaian gehiago sakontzeko. Alde batetik, eskolak hizkuntz aniztasuna nola tratatzen duen jakiteko eta, bestetik, hizkuntz aniztasun horrek planteatzen dituen alderdi konplexuak baina, aldi berean, aberasgarriak nola kudeatu hausnartzeko. Datu objektiboek eta bi profesionalei egindako elkarrizketek adierazten dutenez, orain dela urte batzuetatik hona oso nabaria izan da ikasle etorkinen eskolatzearen hazkundea. Ikusi dugu, gainera, joera dela gero eta ikasle etorkin gehiago izatera gure hezkuntza sisteman eta egoera berri honen aurrean, euskal ikastetxeak prestatu behar direla ikasle guztiak kontuan hartuko dituen eskola inklusiboa eraikitzeko.
Hala ere, ikertutako ikastetxean eta ikasgelan ez du ematen errealitate berri horri modu egokian erantzuteko, momentuz, pauso nahikorik eman denik. Ikusi dugunez, eskolako dokumentu ofizialetan ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzei erreferentzia gutxi agertzen dira. Ikasle etorkinak hartzen urteetako ohitura duen eskola izan arren, ez dago Hizkuntza Planik eta Ikasle Etorkinen Harrera Planean esaten da eskolako hizkuntzak gaztelania eta euskara direla, eta hizkuntza horiei eman behar diela lehentasuna eskolak, eta horretarako, ikasle etorkinei behar diren tresnak eman behar zaizkiela hizkuntza horiek ikas ditzaten, baina ez da aipamenik egiten etorkinen ama hizkuntzen trataerari buruz. Bestalde, eskolan eta ikasgelan ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzen presentzia sinbolikoa eskasa da. Hizkuntza paisaian ez da gaztelania edo euskara ez den bestelako hizkuntzarik agertzen (hormetako karteletan ez dira ikasle etorkinen hizkuntzak azaltzen, izenak ez dira haien jatorrizko hizkuntzen grafian agertzen, ikasgelako liburutegian ez dago etorkinen ama hizkuntzetan idatzitako libururik), agurrak ez dira ikasleen hizkuntzetan esaten... Horrek ikusezin egiten ditu ikasle etorkinen ama hizkuntzak. Eskola honek jatorri etorkina duten ikasleak hartzeko urteetako esperientzia kontuan izanda, ikasleen ama hizkuntzek presentzia handiagoa izango zutela uste genuen. Egoera horri buruz irakasleari galdetuta, irakasleak ikasleen ama hizkuntzei garrantzia ematen diela adierazten du, baina bestetik, ikasgelan hizkuntza horiek presentzia gutxi dutela konturatzean, euskara dela indartu beharrekoa deritzo. Beraz, eskolako dokumentuek esaten dutena eta praktikan egiten dena aztertuta, esan dezakegu ez direla aintzat hartzen autoreek ikasleen etxeko hizkuntzaren garrantziaz eman dituzten azalpenak. Marko teorikoan aipatu dugu eskolan umearena ez den hizkuntza batean irakasten denean, behar-beharrezkoa dela haurraren ama hizkuntza onartzea eta zaintzea, bai haurraren autoestima garatzeko eta bai eskolako hizkuntza ikasteko. Ohiko hezkuntza elebidunean ez zegoen ikasleen ama hizkuntza indartzeko beharrik, gaztelera zelako inguruneko hizkuntza indartsua, eta irakasleek ikasleen etxeko hizkuntza ezagutzen zuten. Egungo egoera berrian, ordea, ikasle etorkin askoren etxeko hizkuntzak presentzia txikia du gizartean eta eskolan irakasleek ez dituzte ezagutzen. Alde handiak daude, beraz, egoera batetik bestera eta ezin zaie modu berean erantzun. Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu arlo honetan irakasleek formakuntza egokia
izatea. Formakuntza da egoera hobetzeko lehen urratsa; izan ere, egoeraz ohartzen ez bagara, ezingo izango baitugu hezkuntza praktika hobetzeko ideiak eta proposamenak bilatu. Garrantzitsua izango litzateke eskolak gai honen inguruan zerbait adostu eta erabakitzea eta Hizkuntza Proiektua egitea. Horrek lagunduko luke ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzen presentzia normalizatzen eskolan eta ikasgela guztietan oinarrizko pauta batzuk izaten ikasleen jatorrizko hizkuntzaren trataerari dagokionez. Bide horretan, familia etorkinen laguntza eta elkarlana da irakasleak aprobetxatu ahal duen baliabide nagusienetako bat. Familiak gelara etorri eta beren herrialdeari eta hizkuntzari buruz hitz egiteaz aparte, bestelako jardueretan ere parte har dezakete: esate baterako, gelako ipuinen bat jatorrizko hizkuntzan idazten edo kanta bat gelara ekartzen, gelako hizkuntza paisaia jatorrizko hizkuntzan idazten, jatorrizko hizkuntzen astea prestatzen, agurrak haien hizkuntzan esaten irakasten, etab. Ikasle etorkin nagusiak ere oso baliabide aberatsa dira Haur Hezkuntzako umeekin antzeko jarduerak egiteko. Bestalde ama hizkuntza bera erabiltzen duten ziklo bereko ikasleen artean ere indar daiteke komunikazioa jatorrizko hizkuntzetan. Beraz, jarduera anitz egiteko bideak daude ikasleen ama hizkuntzak indartzeko, irakasleek hizkuntza horiek ez ezagutu arren. Bukatu baino lehen, adierazi nahiko genuke aukeratutako eskolaren etorkin kopuru handiak atentzioa eman digula. Izan ere, eskolako errealitatea ez dator bat zonaldean etorkinek duten presentziarekin. Gainera, Haur Hezkuntzan dauden ikasle autoktono asko, Lehen Hezkuntzara igarotzean, beste ikastetxe batera aldatzen dira, "ihes-efektua" sortuz. Hori arazo handia da, eta euskal eskolak, Eusko Jaurlaritzak buru, gogor lan egin beharko luke eskola inklusiboaren bidean.
Azkenik, gustatuko litzaiguke azpimarratzea ikasle etorkinei egiten zaien harrerak eta jarraipenak agerian uzten dituela eskolan daukagun zenbait erronka. Bat, ikasle etorkinen eskolatzeak eskatzen dituen aldaketak -antolakuntzan, metodologian eta baliabideen erabileran- egitea, jakinda gainera ume guztien onurarako izango direla. Beste bat, gelako ikasle guztiak ikasle etorkinek dakartzaten kultur eta hizkuntz aniztasunaz aberastuko dira, ikasgelan sortzen den kultur eta hizkuntz aniztasunaz baliatzea errespetua, lankidetza eta tolerantzia bezalako baloreak lantzeko.
3.3. Etorkizunerako proposamenak Lan honek jatorri etorkineko ikasleen eskolatzean hezkuntza elebidunean sortu den egoera berria aditzera eman nahi du, eta egoera berri horri erantzuna emateko, hezkuntza sistemak aldaketa berritzaileak aurrera eraman behar dituela argitu nahi du.
Aitortu ditugu gure azterlanaren mugak: ikastetxe batetako ikasgela bakarrean egin dugu ikerketa. Baina uste dugu baliagarria izan daitekeela etorkizunean ikastetxe eta ikasgela gehiagorekin egin nahi izanez gero, oinarri moduan hartzeko. Kasu horretan, interesgarria izango litzateke datuak jasotzeko erabili ditugun tresnak hobetzea, bereziki, kontrol zerrenda.
Lan honi jarraipena emateko, ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzen trataeran askoz gehiago sakon daiteke, lan honek ikutzen ez dituen beste alderdi batzuk ikertuz: profesionalen formakuntza, metodologia berriak, hizkuntz aniztasunak ematen duen aberasgarritasuna baliatzeko moduak (aprobetxatzen jakitea), ikasleen onarpena bere osotasunean...
Bestalde, aipatu nahi genuke sumatu dugun gabezia bat lan hau egiteko orduan. Hainbat bibliografia-iturri kontsultatu behar izan dugu, eta kultur eta hizkuntz aniztasunari buruzko ikerketak dauden arren, ez dugu aurkitu EAEn egin diren praktika onak batzen duen bibliografiarik. Gure herrian jatorri etorkina duten ikasle etorkinekin praktika onak egiten dituzten euskal ikastexeetatik informazioa bildu eta horiek ezagutzera eman beharko lirateke, praktika horiek abiapuntu ona izan daitezkeelako antzeko egoeran dauden eskola eta irakasleentzako, hau da, irakasleek ezagutzen ez dituzten ama hizkuntzei zelako trataera eman behar zaien jakiteko eta ikasgeletako egunerokotasunean hori nola egokitu daitekeen hausnartzeko.
Esan bezala, lan honetako gaiak hainbat bide du sakontzeko, kontuan izanda, gure herriko egoera berezia dela. Etorkin asko eskolatzen dira gaztelania jakin gabe eta eskolako hizkuntza beste bat da, euskara, inguruneko hizkuntza ahula. Honek aparteko
balioa ematen die gure herrian ikasle etorkinen inguruan egin diren eta egingo diren ikerketei.
1. ERANSKINA: KONTROL-ZERRENDA Behaketa lan honetan Haur Hezkuntzako 4 urteko gelako ikasle etorkinen ama hizkuntzei buruz arituko gara, eta gelako irakasleak ezagutzen ez dituen ama hizkuntzak hartuko ditugu kontuan. Metodologia atalean esan bezala, gelako ikasle etorkinen ama hizkuntzak txinera, arabiera eta errumaniera dira. IKASLE ETORKINEN AMA HIZKUNTZEN PRESENTZIA SINBOLIKOA 1. Eskolako informazio taulak eta hormairudiak ikasleen ama hizkuntzetan idatzita daude.
2. Eskolako web orrialdea ikasleen ama hizkuntzetan irakur daiteke.
3. Eskolako ekitaldian ikasleen ama hizkuntzek presentzia dute.
6. Ikasleek gelan egindako hormairudiak eta lanak ikasleen ama hizkuntzan idatzita daude.
7. Ikasgelako liburutegian ikasleen ama hizkuntzetan idatzitako liburuak daude.
9. Ikasleen ama hizkuntzek presentzia dute.
10. Zelako jarduerak egiten dira ikasleen ama hizkuntzak baloratzeko?
11. Irakaslea saiatzen da umeen izenak ondo ahoskatzen
Euskeraz/gaztelaniaz Arabieraz Txineraz Errumanieraz Euskeraz/gaztelaniaz Arabieraz Txineraz Errumanieraz Egoera puntualetan Eguneroko errutinetan Arabieraz Txineraz Errumanieraz Euskeraz/gaztelaniaz Ikasleen jatorriko abestiak ikastea Familien bisitak Liburu bidaiaria Ikasleen hizkuntzak ikasgelan entzutea Informazioaren itzulpenak Ama hizkuntzen astea/eguna (hizkuntzei buruzko jarduerak bereziak) Bai Ez
IKASLEEN AMA HIZKUNTZEN ERABILERA HEZKUNTZA PRAKTIKAN 12. Irakaslearen eta ikasleen arteko elkarrizketetan ikasleen ama hizkuntzen berbak erabiltzen dira ikasi nahi denaren esanahia negoziatzeko.
13. Gelan ikasleen jatorrizko kulturari buruzko informazioa ematen da.
14. Gelan ama hizkuntza bera duten ikasle etorkinek haien ama hizkuntzetan hitzegiteko debekua dago.
15. Gelan ama hizkuntza bera duten ikasleek haien artean bere ama hizkuntzan hitzegiten dute.
16. Ama hizkuntza bera duten adin ezberdinetako ikasleen elkar laguntza sustatzen da gelan.
17. Eskolako zereginetan ama hizkuntza bera duten ikasleen arteko komunikazioa sustatzen da gelan.
18. Nola antolatzen da hezkuntza praktika komunikazioa bultzatzeko?
FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO HARREMANA ETA LANKIDETZA 20. Familiek laguntzen dute eskolako karteletan, testuetan, web orrialdean haien ama-hizkuntzan testuak idazten eta itzultzen.
21. Familiek ulertzen ez dutena irakaslearekin argitzeko aukera dute
22. Irakasleak ahaleginak egiten ditu ikasleen ebaluazio txostenak familientzat ulerterrazak izan daitezen.
23. Hizkuntza bereko familien artean laguntza sustatzen da
Behaketa lan honetan Haur Hezkuntzako 4 urteko gelako ikasle etorkinen ama hizkuntzei buruz arituko gara, eta gelako irakasleak ezagutzen ez dituen ama hizkuntzak hartuko ditugu kontuan. Metodologia atalean esan bezala, gelako ikasle etorkinen ama hizkuntzak txinera, arabiera eta errumaniera dira.
2. Eskolako web orrialdea ikasleen ama hizkuntzetan irakur daiteke.
3. Eskolako ekitaldian ikasleen ama hizkuntzek presentzia dute.
5. Gelan ikasleen izenak ama-hizkuntzen grafian idatzita daude.
6. Ikasleek gelan egindako hormairudiak eta lanak ikasleen ama hizkuntzan idatzita daude. Arabieraz Txineraz Errumanieraz Arabieraz Txineraz Errumanieraz Euskeraz/gaztelaniaz Euskeraz/gaztelaniaz Euskeraz/gaztelaniaz Arabieraz Txineraz Errumanieraz Euskeraz/gaztelaniaz Arabieraz Txineraz Errumanieraz Euskeraz/gaztelaniaz Arabieraz Txineraz Errumanieraz Bai Ez
7. Ikasgelako liburutegian ikasleen ama hizkuntzetan idatzitako liburuak daude.
9. Ikasleen ama hizkuntzek presentzia dute.
10. Zelako jarduerak egiten dira ikasleen ama hizkuntzak baloratzeko?
11. Irakaslea saiatzen da umeen izenak ondo ahoskatzen.
IKASLEEN AMA HIZKUNTZEN ERABILERA HEZKUNTZA PRAKTIKAN 12. Irakaslearen eta ikasleen arteko elkarrizketetan ikasleen ama hizkuntzen berbak erabiltzen dira ikasi nahi denaren esanahia negoziatzeko. Arabieraz Txineraz Errumanieraz Euskeraz/gaztelaniaz Arabieraz Txineraz Errumanieraz Euskeraz/gaztelaniaz Egoera puntualetan Eguneroko errutinetan Arabieraz Txineraz Errumanieraz Euskeraz/gaztelaniaz Ikasleen jatorriko abestiak ikastea Familien bisitak Liburu bidaiaria Ikasleen hizkuntzak ikasgelan entzutea Informazioaren itzulpenak Ama hizkuntzen astea/eguna (hizkuntzei buruzko jarduerak bereziak) Bai Ez
13. Gelan ikasleen jatorrizko kulturari buruzko informazioa ematen da.
14. Gelan ama hizkuntza bera duten ikasle etorkinek haien ama hizkuntzetan hitzegiteko debekua dago.
15. Gelan ama hizkuntza bera duten ikasleek haien artean bere ama hizkuntzan hitzegiten dute.
16. Ama hizkuntza bera duten adin ezberdinetako ikasleen elkar laguntza sustatzen da gelan.
17. Eskolako zereginetan ama hizkuntza bera duten ikasleen arteko komunikazioa sustatzen da gelan.
18. Nola antolatzen da hezkuntza praktika komunikazioa bultzatzeko?
FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO HARREMANA ETA LANKIDETZA 20. Familiek laguntzen dute eskolako karteletan, testuetan, web orrialdean haien ama-hizkuntzan testuak idazten eta itzultzen.
21. Familiek ulertzen ez dutena irakaslearekin argitzeko aukera dute.
22. Irakasleak ahaleginak egiten ditu ikasleen ebaluazio txostenak familientzat ulerterrazak izan daitezen.
23. Hizkuntza bereko familien artean laguntza sustatzen da.
2. ERANSKINA: ZUZENDARIARI ELKARRIZKETA ESKOLARI BURUZKO DATUAK 1. Zenbat ume daude eskolan? Horietatik zenbat dira etorkinak edota etorkinen seme-alabak? Zein herrialdetakoak? Zein da haien jatorrizko hizkuntza? 2. Ikasle etorkinen presentzia eskolan fenomeno berri bat da? 3. Noiztik datoz etorkinak eskola honetara? 4. Zer egin du eskolak egoera horri erantzuteko? 5. Egoera berri horri erantzuteko laguntzarik jaso duzue Administrazioaren aldetik? 6. Badago Hizkuntza Planik eskolan? IKASLEEN JATORRIZKO HIZKUNTZEN TRATAERA ESKOLAN 7. Zelako garrantzia ematen dio eskolak ikasleen jatorrizko hizkuntzei? 8. Eskura al dago guztientzat ikastetxeari buruzko informazioa, jatorrizko hizkuntza bestelakoa denean? 9. Nola tratatzen ditu eskolak ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzak? 10. Eskolak ba al du ikasleen kultur testuinguru bera eta hizkuntza bera duen norbait eurei irakasteko eta laguntzeko? FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO HARREMANA 11. Zergatik erabakitzen dute, oro har, familia etorkinek haien seme-alabak D ereduan izen-ematea? 12. Hizkuntza paisaia ez da ikasleen ama hizkuntza askotan agertzen, baloratu duzue inoiz familiei laguntza eskatzea horrelako informazioa haien hizkuntzetara itzultzeko? 13. Nola bideratzen da familia eta irakasleen arteko komunikazioa (banakako batzarretan eta batzar orokorretan) familien hizkuntza bestelakoa denean?
1. Zenbat ume daude eskolan? Horietatik zenbat dira etorkinak edota etorkinen seme-alabak? Zein herrialdetakoak? Zein da haien jatorrizko hizkuntza? Eskola publiko honek 280 ikasle ditu eta horietatik %15 etorkinak dira. Familia etorkina duten ikasleak, baina gure herrian jaiotakoak direnak, EAEn ofizial ez den ama hizkuntza bat izan dezakete, baina ez dira ikasle etorkinen kopuru horretan sartzen, ikasle hauek %60 dira eskolan. Beraz, gainontzeko %25 ikasleak autoktonoak dira. Datu hauek ez datoz bat Eusko Jaurlaritzaren datuekin. Jaurlaritzak jatorri etorkina duten ikasleak baina berton jaiotakoak edo bi urte baino gehiago berton bizitzen daramatzatenak, ez dituelako kontuan hartzen. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren arabera, eskola honetako ikasleen %15 bakarrik dira etorkinak, eta datu horren arabera ipintzen ditu giza-baliabideak. 2. Ikasle etorkinen presentzia eskolan fenomeno berri bat da? Betidanik egon dira, baina ez horren kopuru handian. Orain, eskolak ikasle etorkin kopurua handia du. Batez ere, San Frantzisko kaleko, Miribilla eta Zabalburu zonaldeko familia asko eskola honetara etortzen direlako. Gero eta etorkin gehiago hartzen ari gara, eta Haur Hezkuntzan eskolatzea erabakitzen duten familia autokotonoek, seme-alabak Lehen Hezkuntzara pasa behar dutenean, ikastetxez aldatzen dituzte. Alde batetik, Haur Hezkuntzan etxea eta eskolaren gertutasuna baloratzen dutelako eta seme-alabak handiagoak direnean, etorkin kopuru txikiagoa duen beste eskola batera aldatzea premiazkoa ikusten dutelako. 3. Noiztik datoz etorkinak eskola honetara? Nik ezagutzen dudanetik, betidanik egon dira, baina ez kopuru hain handian. Azken urteotan ikasle etorkin kopuru oso handia hartzen ari gara. 4. Zer egin du eskolak egoera horri erantzuteko? Eskolan lan egiten duten profesionalak esperientzia hartzen ari dira talde honen erantzunei egokitzeko, eta alde horretatik, ohitura hartu dugu. Kulturartekotasun proiektua egon zenean, formakuntza ere jaso genuen.
5. Egoera berri horri erantzuteko laguntzarik jaso duzue Administrazioaren aldetik? Aurten eskolan hizkuntza indartzeko irakasle (HIPI) bat dugu Lehen Hezkuntzan, baina irakasle hau ikasle etorkin berriekin egoten da bi urtetan. Eskolatik askotan esan dugu bi urtetan etorri berria den ikasle batek EAEko bi hizkuntza ofizialak ikastea utopia dela, baina egoera horrela da. Hau da, Eusko Jaurlaritzaren arabera, ikasle etorkinek bi urte HIPIarekin egon ondoren, EAEko hizkuntzetan errefortsurik behar ez dute. 6. Badago Hizkuntza Planik eskolan? Aurten Hezkuntza Plana egin berri dugu eta Hizkuntza Plana egin gabe dago oraindik, lehenengoaren zati bat delako, hizkuntzen arloan gehiago sakontzen duena.
IKASLEEN JATORRIZKO HIZKUNTZEN TRATAERA ESKOLAN 7. Zelako garrantzia ematen dio eskolak ikasleen jatorrizko hizkuntzei? Ikasleen jatorrizko hizkuntzak oso garrantzitsua direla uste dut, baina eskola mailan ez dira tratatzen eta ikasgela barruan irakaslearen eskuetan dago hori nola tratatu. Egia esan, eskolak ez du ezer arautu momentuz. 8. Eskura al dago guztientzat ikastetxeari buruzko informazioa, jatorrizko hizkuntza bestelakoa denean? Momentu honetan, kulturartekotasun proiekturik martxan ez dagoela, informazioa EAEn ofizialak diren bi hizkuntzatan ematen da, euskaraz eta gaztelaniaz, alegia. Eskolako informazio bisuala bestelako hizkuntzetan itzultzea ez dugu bideragarri ikusten irakasleen lan-ordutegiaren barruan. Horretarako, ardura hartu behar duen pertsona bat beharko genukeelako, eta momentu honetan ez dago horretarako dirurik. Gainera, kulturartekotasun proiekturako dirurik ez dago, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, eskolan ume gutxi direlako etorkin, eskolako ume gehienak berton jaiotakoak direlako, jatorri etorkina izan arren. Beraz, Eusko Jaurlaritzak ez du premiazkoa ikusten eskola honetako kulturartekotasun proiekturako dirua ematea. Eusko Jaurlaritzak ez du ikusten jatorri etorkina duten ikasleak, kasu gehienetan, etxeko hizkuntza, ohiturak, arauak, tradizioa, giroa, kultura ez direla bertokoak eta hori ere landu beharra dagoela.
9. Nola tratatzen ditu eskolak ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzak? Kulturartekotasun proiektua bazegoen eskolan, baina lehen esan bezala, orain dela bi urte Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza kendu zuen. Proiektua egon zenean, irakasle erdia prestatzen zuen proiektua, orain ezinezkoa da horri aurrera ateratzea. Kulturartekotasun proiektua zegoenean, hortaz arduratzen zen irakasleak familiekin ekintzak antolatzen zituen eta irakasleei ere formakuntza ematen zien eta proiektuen parte hartzea koordinatzen zuen. Momentu honetan, bideragabea da kulturartekotasunaz pertsona bat arduratzea horretarako dirulaguntzarik ez dagoen bitartean. 10. Eskolak ba al du ikasleen kultur testuinguru bera eta hizkuntza bera duen norbait eurei irakasteko eta laguntzeko? Ez. Batzarretan, adibidez, interpreteak eskatzen ditugu, baina euren lana itzultzea da, ez irakasleei formakuntza ematea. Normalean, eskolara etortzen diren interpreteak familien herrialdekoak izaten dira eta bizpahiru kultur edo ohitura azaltzen dizkigute, baina beti komunikazioan lotura duenarekin eta argitu beharra ikusten dutenean, irakasle eta familiaren arteko gaizki-ulertuak ez gertatzeko.
FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO HARREMANA 11. Zergatik erabakitzen dute, oro har, familia etorkinek haien seme-alabak D ereduan izen-ematea? Eskola hau aukeratzeko orduan, familiek baloratzen dute etxeko gertutasuna, eta hezkuntza eta jantokirako dirulaguntzak. Orain dela urte asko, batez ere, familia txinatarrek A eredua baloratzen zuten. Eskola honetan orain dela urte batzuk eredu hori eskaintzen zen. Hala ere, A eredua kendu zenean, familia txinatar askok haien seme-alabak Cervantes eskolara aldatu zuten A eredua zegoelako bertan. Gaur egun, ordea, publikoan eta Haur Hezkuntzako ikastetxe gehienetan D eredua bakarrik eskaintzen da, beraz, familiek jadanik hori onartu dute.
12. Hizkuntza paisaia ez da ikasleen ama hizkuntza askotan agertzen, baloratu duzue inoiz familiei laguntza eskatzea horrelako informazioa haien hizkuntzetara itzultzeko? Egia esan, ez dugu horretan pentsatu eta ez dugu informazioa itzultzeko familiei laguntza eskatzea baloratu. 13. Nola bideratzen da familia eta irakasleen arteko komunikazioa (banakako batzarretan eta batzar orokorretan) familien hizkuntza bestelakoa denean? Batzar orokorretan, familiak gaztelania ez dakienean, lagunen bat ekartzen dute batzarreran esaten denari buruzko laburpenak egiteko. Bestela, banakako batzarra egiten dugu interpretea Eusko Jaurlaritzara eskatuz.
3. ERANSKINA: HHko 4 URTEKO GELAKO IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA IKASLEEN AMA HIZKUNTZEI BURUZKO DATUAK 1. Zenbat ume daude gelan? 2. Horietatik, zenbat dira etorkinak eta zenbat dira familia etorkinetik datozenak baina tokian jaiotakoak? 3. Zenbat ama hizkuntza daude gelan? Zeintzuk? IKASLEEN AMA HIZKUNTZEN TRATAERA GELAN 4. Zelako garrantzia ematen diozu ikasleen jatorrizko hizkuntzei? 5. Zure ustez, ikasleen ama hizkuntzek presentzia eduki behar dute gelako hizkuntz paisaian? 6. Ama hizkuntza bera duten ikasleek, oro har, haien artean ama hizkuntzan komunikatzen dira? 7. Jatorrizko hizkuntza bera duten adin ezberdinetako ikasleen elkar laguntza sustatzen da? Erantzuna baiezkoa bada, nola? 8. Ze praktikak egin dituzue gelan umeen jatorrizko hizkuntzak balioesteko? 9. Eskolan kulturartekotasun proiektua zegoenean, ikasgela barruko praktikan ikasleen ama hizkuntzak presentzia gehiago zuten? Erantzuna baiezkoa bada, nola?
12. Nola bideratzen duzue batzar orokorretako komunikazioa? 13. Gelako hizkuntz paisaia, oharrak, gelako bloga, edota bestelako informazioa ikasleen ama hizkuntzetan ager dadin, baloratu duzue noizbait familien laguntza eskatzea?
IKASLEEN AMA HIZKUNTZEI BURUZKO DATUAK 1. Zenbat ume daude gelan? 23 ume. 2. Horietatik, zenbat dira etorkinak eta zenbat dira familia etorkinetik datozenak baina tokian jaiotakoak? Hiru ume etorkinak dira, aurten lehendabiziko aldiz eskolatu direnak. Haien herrialdeetan ez zeuden eskolaturik eta aurten heldu dira Bilbora. 3. Zenbat ama hizkuntza daude gelan? Zeintzuk? Arabea, txinera, errumaniera, gaztelania eta euskara. IKASLEEN AMA HIZKUNTZEN TRATAERA GELAN 4. Zelako garrantzia ematen diozu ikasleen jatorrizko hizkuntzei? Garantzia duela uste dut, baina egia da gelan ez diegula ama hizkuntzei erreferentzia handirik egiten. Uste dut garrantzitsua dela, baina gelan eskolako hizkuntzari, euskarari, ematen diogu garantzia eta hori da gelan lantzen dugun hizkuntza. Puntualki, kulturartekotasuna lantzeko eta ama hizkuntzei buruz hitzegiteko jarduerak egin daitezke, baina ez da egunerokotasunean lantzen den gaia. 5. Zure ustez, ikasleen ama hizkuntzek presentzia eduki behar dute gelako hizkuntz paisaian? Bai / Ez: Ez, eskolako hizkuntza euskara da eta gelako hizkuntz paisaia eskolako hizkuntzan dago bakarrik, hori baita umeek ikasi behar dutena. Erantzuna baiezkoa bada, nola egin daiteke hori? 6. Ama hizkuntza bera duten ikasleek, oro har, haien artean ama hizkuntzan komunikatzen dira? Bai / Ez: Ez, gaztelania edo euskarara jotzen dute. Erantzuna ezezkoa bada, zergatik uste duzu dela hori?
Nik uste dut umeek hizkuntza bat espazioarekin lotzen dutela. Badakite gelan euskara eta ume gehienak gaztelera erabiltzen dutela, eta horregatik, euren artean bi hizkuntz horietara jotzen dute. Patioan, ordea, Haur Hezkuntzako ikasgela ezberdinetako ikasleek, ama hizkuntza bera dutenek, ama hizkuntza erabiltzerajotzen dute, agian eskolaz kanpoko orduetan ere elkarrekin egoten direlako. 7. Jatorrizko hizkuntza bera duten adin ezberdinetako ikasleen elkar laguntza sustatzen da? Bai / Ez: Ez. Ikasle nagusiak noizbait gelara etorri dira laguntzera, baina inoiz ez haien ama hizkuntza jardueraren batekin jorratzeko helburuarekin. Bai gertatu da, ordea, gaztelania ez dakiten ikasle etorkinak eskolara etortzea lehendabiziko aldiz, eta komunikazioa ziurtatzeko ama hizkuntza bera duten ikasle nagusien laguntza eskatzea, edota familiekin komunikatzeko egoera oso puntualetan. Baina inoiz ez Haur Hezkuntzako umeen ama hizkuntza indartzeko helburuarekin, argi baitaukagu eskolako hizkuntza euskara dela eta hori dela indartu beharrekoa. Erantzuna baiezkoa bada, nola? 8. Ze praktikak egin dituzue gelan umeen jatorrizko hizkuntzak balioesteko? Noizean familiak gelara datoz haien herrialdeei buruz hitzegitera, eta kultur azalpen horretako gai bat ama hizkuntza izaten da. 9. Eskolan kulturartekotasun proiektua zegoenean, ikasgela barruko praktikan ikasleen ama hizkuntzak presentzia gehiago zuten? Bai / Ez: Ez, ikasgela barruan orain egiten den praktika bera egiten genuen. Eskolan, aldiz, jarduera gehiago egiten ziren. Esate baterako, kulturartekotasun jaia ospatzen zen eta liburutegiko ipuin batzuk ama hizkuntzetara itzultzen ziren. Lehen komentatu duzun hizkuntza paisaian ama hizkuntzek ez zuten presentziarik eskolan, euskara eta gaztelanoaz idatzita zeuden orduna ere. Erantzuna baiezkoa bada, nola?
FAMILIEKIKO HARREMANA 10. Zenbat familia ez dira gaztelaniaz ondo moldatzen? Aurtengo familia txinatarrak ez dira gaztelaniaz ondo moldatzen, arabeak eta errumaniarrak, ordea, nahiko ondo moldatzen dira. 11. Horrelakoetan, interpreterik eskatzen duzue? Bai. Eusko Jaurlaritzara interpretea eskatzen dugu. Aurten bakarrik txinerako interpretea behar izan dugu. 12. Nola bideratzen duzue batzar orokorretako komunikazioa? Normalean, batzar orokorrak gaztelaniaz izaten dira eta familiaren bat, ondo moldatzen ez bada, gaztelania dakien lagunen bat ekarri edo gurekin geroago banakako batzarra egiten du eta interpretea eskatzen dugu. 13. Gelako hizkuntz paisaia, oharrak, gelako bloga, edota bestelako informazioa ikasleen ama hizkuntzetan ager dadin, baloratu duzue noizbait familien laguntza eskatzea? Bai / Ez:Egia da inoiz ez dugula egin eta ez dugula horretan pentsatu, ez baitugu horren beharrik ikusten. Oharrak, bloga eta informazioa gaztelaniaz eta euskaraz idatzten ditugu. |
addi-380790031830 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14051 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2015-01-19 | science | Ortega Guerra, Carolina | eu | Gizarte-elkarrekintza eta harreman beharrizanak irakaste-ikaste prozesuetan Haur Hezkuntzan | Psikologiak erakutsi digunez bizi ziklo osoan zehar erlazioetako hutsune asko zein arazo ugari haurtzaroan harreman beharrizanetan bizi izandako hutsuneen ondorioak dira (Erskine, 1997; Etxebarria & Pérez, 2010). Horregatik, Haur Hezkuntzan agertzen diren harreman beharrizan nabarmenenak zeintzuk diren detektatzen eta nola tratatzen diren ezagutzen lagundu nahi izan dut lan honetan. Horien artean topatu dudan adierazgarrienetariko bat ziurtasunaren premia izan da, zeina erantzunik izan ez duenaren ondorioz, haurrak ziurtasun eza zein bakardadearen esperientzia bizitzera eraman du. Hau guztia gogoan izanda, Haur Hezkuntzaren munduan murgilduta dagoenarentzat baliogarriak izan daitezkeen ildoak proposatuko ditut.
ikaslearen ikaste prozesuaren laguntzailea izateaz gain, kulturaren eragilea ere dela azpimarratzen dute, eskolaren testuinguruan bai inplizituki bai esplizitoki jakintza soziokulturalaren bitartekaria delako. Collek eta Solék (2001), hori kontuan harturik, nahitako hezkuntzaren bidez, alegia, helduak laguntza sistematikoaren bidez, ikasleak garapen aberasgarria duela aipatzen dute, honek ikasketa dependentziatik modu autonomora bultzatzera lortzen baitu. Izan ere, aztertu da, GHE aurrera eramaten denean, irakaslea gidatzailearen rola izatetik, laguntzailearena izatera pasatzen dela, ikaslearekiko elkarrekintza etengabea mantenduz (Arrieta & Maiz, 2000; Coll, Martín, Mauri, Onrubia, Solé & Zabala, 2007; Coll, Onrubia & Mauri, 2008; Cubero, 2005). Baina batzuetan laguntzatzat hartzen dena ez da egokia izaten haurraren garapenerako zein hezkuntzarako: haurrak txikitan ikasteko erraztasun handiagoa duelakoan askotan Haur Hezkuntzan gehiegizko estimulazioa bultzatzen da, haurrek gehiago eta hobeto, ikasiko dutela pentsatzen delako. Baina errealitatean garapenaren eta hezkuntzaren ikuspegitik, haurren erritmoa errespetatzea oso inportantea da (Pikler, 1979; Iturbe, 2007). Haatik, denboraren poderioz gizartean egon diren aldaketengatik, irakaste-ikaste prozesurako baliogarriak izan daitezkeen teoria ugari, horien artean konstruktibismoa, agerian geratu dira, hezkuntza gero eta trinkoagoa izaten ari baita. Kontzeptu eskolarraren irakaskuntza, gero eta gehiago lantzen ari da, pentsatzen baita haurrak txikitan kontzeptuak modu errazagoan barneratzen dituztela eta ondorioz, helduen etengabeko estimulazioa beharrezkoa dela (Pikler, 1979). Hori guztia dela eta, irakasleek irakaskuntza gidatuaz baliatzen dira kontzeptu asko lantzeko, ikasleek bizitzarako baliogarriak izan daitezkeen bestelako alderdiak alderatuz. Iturbek (2007), orain arte ikaskuntza alderdi akademikoan oinarritu dela eta eskolan beharrezkoak diren alderdi emozionala zein afektiboak alderdi akademikoak baztertu dituela azpimarratzen du. Horien garrantzia ez da berez kontuan hartu, izan ere, gure kulturak koefiziente intelektuala lehentasun bezala hartu du eta beharrezkoak diren horien gainean azaldu da. Lópezen (2009) esanetan, gizakiaren gaitasunak ez dira soilik metalinguistikoak, interakzioetan beti emozioak, sentimenduak eta afektua antzematen direlako. Hortaz, elkarrekintzetan, nabarmendu daitezkeen horiek, haurren garapenean eragin zuzena dute, umeen elkarrekintzetan
1.2. Harreman beharrizanak irakaste-ikaste prozesuetan Irakaste-ikaste prozesuan antolatzen den gizarte-elkarrekintzan sortzen diren harreman beharrizanak aztertzeko, ikerlariek lehenik haurra jaiotzen denetik izaki soziala dela eta bizirauteko giro sozialaren beharra daukala kontuan hartu da (Ochaita & Espinosa, 2004; Shaffer, 2000; Vila, 2000). Egin diren ikerketen artean, Erskinek (1997), Etxebarriak eta Pérezek (2010) eta López (2008) harremanetan izaten diren bizipenen garrantzia hala nerabezaroan nola helduaroan eragin zuzena dutela frogatu dute. Hortaz, prozesu luze horretan, bizi zikloan, nabarmenak izan daitezkeen arrakasten edota zailtasunen jatorria zein den argitzeko, haurtzaroaren garapenaren inportantzia antzeman da (López, 2008; Robinson, 2012). Lópezek gai hau aztertu duenean, atxikimenduak eta oinarri afektiboak erlazioetan duten garrantzia nabarmendu du. Bowlbyk (2006) haurtzaroan ematen diren harreman afektiboak pertsonen jarreretan eragina dutela frogatuz, atxikimenduaren teoria bultzatu zuen. Haurren harreman beharrizanak aztertu dituen autore garrantzitsuenetariko honek, haurrak txikitan bere ondoko pertsonekin dituen harreman afektiboen ondorioz, haiekiko atxikimendua izaten duela defendatu zuen (Oliva, 2004). Era horretan, gaur egun agerian dauden teoria ugarien oinarrien eragilea da, izan ere, honek afektibitatea azpimarratuz, ikerlariek horren oinarriaren garrantziaz ohartaraztea eragin du. Ainswothek, Bowlbyren teoria kontuan harturik, horren inguruan hainbat ikerketa egin zituen eta atxikimendu mota ezberdinak adierazi zituen, ziurra eta ekiditen, iraunkorra eta nahastuta dena, hots, atxikimendu ez ziurra (Geddes, 2010). Halaber, Ainswothek atxikimendu motak umeak testuinguruan izaten dituen erlazio ezberdinetan nabarmenak direla azaldu zuen (Geddes, 2010). Ume txikiak hasieran, besteengandik dependentzia izan arren, bere autonomia garatzen du (Falk, 2009), elkarrekintzetan
besteengandik lorturiko konfiantza zein seguritateari esker (Oliva, 2004). Hasieran, haurrak daukan mugitzeko gaitasun eza dela eta, bere gorputzak, inguruko pertsonen zein objektuekiko hurbilpena behar du. Bere beharrak batez ere zaintzan oinarritzen direnez, interakzio horiek bere beharrak asetzeko burutzen dira. Modu horretan, berarekin kontaktu zuzena dutenek bere atxikimenduaren hastapena eragiten dute (Wallon, 1980). Alabaina, umeak bere mugitzeko gaitasuna garatzen duen heinean, beste lekuetara desplazatzeko aukera duela, bere harreman zirkulua zabaltzen doa eta ondorioz, bere afektuzko harremanak ugaritzen dira, gero eta pertsona gehiagorekin erlazionatzen baita (Kostelnik & Whiren, 2009; López, 2008). Prozesu honen zehar, bere autonomia garatzeko, lehenengoz haurra besteen menpe egon behar da, gero ingurukoek eskainitako eta emate-uztearen laguntzaren bidez, menpe egotetik, independente izatera pasatzeko. Hebek (2010) adierazten du, Collek, Colominak, Onrubiak eta Rocherak (1995) aipaturiko interakziozko mekanismoak ez direla umearen garapenean nabarmenak diren bakarrak. Hebek, erlazio afektiboak kontuan izanda, ingurukoek umeari ematen dioten segurtasuna ere, honen garapenean zein bizitzan aurkeztuko zaizkion egoerei aurre egiteko ezinbestekoa dela aipatzen du. Bestalde, haurrak elkarrekintza mota ezberdinen bidez bere ezagutza eraikitzen duela eta horietan ematen diren erlazio premiak nabarmenak direla, horri erreparatzen dioten autoreen artean, gogoan izan dudana Erskine (1997) izan da. Izan ere, harreman beharrizanak hobeto definitu zein landu dituen autoreenetariko bat da. Honen arabera, erlazio premiak ez dira Maslowren piramidean azaltzen diren oinarrizko premien bezalakoak, hau da, elikadura, atsedena eta abarrekoak (Rigo, 2013). Halere, Erskinek (1997) horiek beharrezkoak direla azpimarratu arren, harreman beharrizanak gizakion bizi kalitaterako ere antzeman behar direla adierazten du. Honek eta beste aditu batzuk egin dituzten azterketa kualitatiboetan, harreman beharrizan ugari nabarmendu badituzte ere, gizakiaren bizi ziklo osoaren zehar nabarmenak diren batzuk azpimarratu dituzte, zeinetan beste autore batzuk, Erskine (1997), Etxebarria eta Pérez (2010), Goleman (1996), López (2009), Robinson (2012) eta Gardner (2005), horren inguruan euren teorien agerpena islatu duten, harreman beharrizanak, adimen emozionala, hezkuntzaren premiak, sormena eta adimen anitzak batik bat. Segurtasun
beharra horietariko premia bat da eta lan honi dagokionez kontuan hartzekoa da Lópezek (2008) beharrizan honi buruz azaltzen duena: bai koefiziente intelektualarentzat bai inteligentzia emozionalarentzat ezinbesteko alderdia dela, ez baituelako bakarrik haurraren garapenean eragina baizik eta, pertsonaren bizi zikloa osoaren zehar. Haurraren harreman beharrizanetan azaltzen den beste behar bat, beste pertsonek iniziatiba hartzearena da (Erskine, 1997). Batzuetan umeek berenganatu duten atxikimendu mota dela eta, ziurra ala ez ziurra, pertsonekin izandako harremanen, lanean, ikasketetan eta abarretan, izango duten arrakasta edo porrota ematen da (Geddes, 2010). Hori dela eta, atxikimendu ez ziurra dutenek, maiz eurek ekintzak burutu baino lehen, besteen iniziatiba behar izaten dute, euren buruan ziurtasuna sentiarazteko. Beraz, beste pertsonek iniziatiba hartzearen beharra izateak, besteen laguntza jasotzea eta konfiantza osoz burutu nahi dena modu seguruan egitea eragin dezake. Hezkuntzaren eremuan gaudelarik, gelan azalerazten diren esperientziak, bertako giroan eta erlazioetan mesede egin dezaketenez, Erskeinek (1997) eta honen teorian lan egiten ari diren Etxebarriak eta Pérezek (2010), aipatzen dituzten beste beharrizan batzuk aintzat hartzekoak dira ere bai, hortaz, merezi du tarte bat ematea bananbanan azaltzeko: - Bizipen elkartrukatzearen beharra: honen bidez, ikasgelako gizarte elkarrekintzetan, gizarte horren parte direnen arteko antzekotasunak agerian uzten dira, hobeto ezagutzen dira eta era berean, giro erosoagoan murgil daitezke. Horregatik, haurrak gainerako gizakiok bezala, bere esperientzien partekatu beharra dauka. - Balioztatzearen beharra: beste batentzat pentsatu, egin eta sentitzen dugun guztiak zentzu bat duela eta baliagarria dela (gurea delako) esperimentatzeko beharra da. Aldi berean, pentsatzen, egiten eta esaten duen guztia zentzua duenaren beharra daukala ere adierazten du, balioztatzearen beharra hain zuzen. Izan ere, pertsonok gure buruarekin ondo sentitzeko, gure bizi ziklo osoan zehar inguruan daudenen arretaren eta onarpenaren beharra dugu. Alegia, gure afektuzko harremanen barruan daudenean oniritzia behar dugu, gure interesak garrantzitsuak direla sentitzeko, eta pentsatzen dugun horretan benetan sinesteko.
Dependentziaren premia: gure gizartean autonomia bizitzeko ezaugarri garrantzitsua dela islatu arren, bai ume txikiek bai helduak direnek, beti beste norbaiten menpe egotearen beharra dute. Beraz, gizakia bakarrik ez dagoela sentitzeko, beti norbaiten presentzia behar gisa hartzen du, besteen gain-begirada eta seguritatea sentitzea eta horietan talka egitea baita gizakion beste beharrizanetariko bat. - Afektu adieraztearen beharra: ez dugu afektua jasotzeko beharra bakarrik, baita afektua beste bati eman eta adierazi beharra ere. Hala ere, gizakia murgildu den kultura dela eta, horretan azaleratutako ohiturak eta arauak barneratu ditu, zeinak bere nortasunean zein izaeran eragina izan duten (Wallon, 1980; Rogoff, 1993; Paulou, 2004). Horien artean, afektuaren kasua ematen da, honen adierazpena beharrezkoa izan arren, ez da guztiz ontzat hartu. Afektuaren adierazpena islatzearen beharra daukagu, sentimendu zein emozio horiek adieraztea eta kontrolatzen jakitea ezinbestekoa delako (López, 2008). Haurtzarotik sentimenduak nola adieraz daitezkeen eta horiek barnean ez mantentzeko nola atera daitezkeen irakatsiz gero, bestelako beharrak bezala, etorkizuneko harremanetan eta lan profesionalean izandako arrakastan hauteman daiteke (López, 2009; Erskine, 1997). - Auto-definizioaren beharra: gure izaera adieraztean besteen onarpena jaso behar dugunean ematen da. Besteengandik ezberdintzeko (“nik hau uste dut”, “hau gustatzen zait”… ) eta identitate propioa garatzeko behar dena. - Zirrara eragin beharra: besteen interesa zein arreta lortzearen premia da. Honek besteen jarreretan, afektuan eta abarretan eragina izatea eta haien erantzuna eskuratzea du oinarri. Esaterako, ume bat triste dagoenean segurtasun afektiboaren eta bere sentimenduen ulermenaren beharra du. Hori modu osasuntsuan lantzen ez baldin bada, haurrak jarrera problematikoak gara ditzake, besteen jarreretan talka egiteko eta euren arreta deitzeko. Harreman beharrizan hauen guztien asetze mailak, irakasleak ikasleekiko harremanetan jokatzen duen rolaren araberakoa izango da (James, 2003). Irakaslearen
papera Bowlbyk (2006) azaltzen duen moduan, atxikimenduzko papera jaso dezake, zeina segurua ala ziur gabea izan daitekeen. Hori dela eta, haurren bakardadearen eta beldurren aurrean, irakasleak euren laguntzazko eta konfiantzazko rola betetzea du betekizun (Geddes, 2010; Iturbe, 2007). Bakoitza murgiltzen den testuinguruaren ondorioz, bizipen ezberdinak izango dituela kontuan hartuz (Carrera & Mazzarella, 2001; Rogoff, 1993), irakasleak gelan bultzatuko dituen elkarrekintza moten partaidetza bizipen horien araberakoa izango da (Bujan, 2005; Elboj, Saso, Puigdellivol eta beste batzuk, 2002; Paniagua & Palacios, 2005; Romero, 2009). Izan ere, gelan ikasitakoa adieraztea ala ez, ez du jakitearen gaitasunarekin zerikusirik izaten, adierazteko eta erlazionatzeko gaitasunarekin baizik (Uriarte, 1998). Horretan, nabarmenak dira aurretik dituzten esperientziak, afektuzko bizipen horiek, euren artean desberdinduko dituzten sozializatzeko gaitasun ezberdinak baitira (Parcker & Goicoechea, 2000). Hortaz, elkarrekintzak ematen direnean, sentimenduak agerian daudelarik, umeek bestekin erlazionatzearen bidez eskuratutako emozioak, euren bizipenen oroitzapenak eragingo dituztenak izango dira. Bestetik, horiek izaten edo izango dituzten harremanen isla izango dira, izan ere, euren jarreretan aurretik eta momentuan jasotzen duten segurtasuna, konfiantza eta afektua, horien jariakortasunaren emaitza izango dira (Erskine, 1997).
2. Metodologia Diagnostikoa egiteko metodologia kualitatiboa erabili dut. Prozedura eta teknika etnografikoez baliatu naiz, hala nola, dokumentuen azterketa, elkarrizketa erdi egituratuak, elkarrizketa ez formalak eta behaketa parte-hartzailea. Behaketa parte-hartzaileari dagokionez behaketa orokorra eta espezifikoa egin dut, hau da, alde batetik, ikasgelako gizarte-elkarrekintzaren antolaketa eta zentroko funtzionamendua zein baloreak orokorrean behatu ditut . Bestetik, programazioaren eduki batzuk irakatsi eta ikasteko antolatzen den gizarte-elkarrekintzaren behaketa espezifikoa egin dut, zehazki “errutinak” (1. eranskina) lantzeko antolatzen den gizarte-
Aurreko aipuan esaten dena jarraituz, elkarrekintza segmentu bakoitzaren helburua edo funtzioa eta partaideen jokabide patroiak aztertu ditut. Beste aldetik, diagnostikoa egiteko gizarte-elkarrekintzaren azterketa honetaz aparte gelako diskurtsoen irakasle-ikasleen estrategiak, gelako diskurtsoan irakasle-ikasleen artean ematen den ulermena eta haien jarrerak nolakoak izan diren ikusi dut, ondoren haurren beharrak zeintzuk diren azaltzeko. Diagnostikoa, ikastetxe itunduan eta erlijiosoan egindakoa da, 25 umez osaturiko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 3 urteko gelan hain zuzen.
3. Diagnostikoa Diagnostikoaren aurkezpena egindako azterketen arabera antolatu dut, hots, ondoko hiru atal hauetan: harreman beharrizanen testuingurua, harreman beharrizanak ikasgelan eta harreman beharrizanak errutinak irakaste-ikasteko antolatzen den gizarte-elkarrekintzan. Atal bakoitzaren izenburuaren ondoan, modu laburrean azterketa bakoitzaren ondorio azpimagarriena azaldu dut.
3.1. Harreman beharrizanen testuingurua: denbora falta Eskolaren funtzionamendua begiratuz gero, denbora falta da irakasleen artean dagoen larritasunetariko bat. Izan ere, zentroan edukien aldetik presio handia dago. Maisumaistrek adierazi bezala hasieran ikasgelan bultzatzen zen hezkuntza askeagoa zen, ebaluazio notetan 6 atal gutxi gorabehera eskatzen zirelako. Baina, denbora aurrera egin ahala, hezkuntza gero eta zorrotzago bilakatu da, orain notetan 20 atal baino gehiago agertzen dira eta. “Umeak dira. Denbora izan behar dute jolasteko eta haien artean erlazionatzeko” (Ikasgelaren tutorea) Honekin lotuta kontraesanak antzematen dira, eskolaren helburuen, idatzita dagoenaren eta errealitatean egiten denaren artean. Adibidez, ikastetxearen helburuetan ondoko hau dago:
Respeto: actuamos con miramiento, consideración, cordialidad, deferencia y una especial carga de sensibilidad hacia los demás. Dimensión individual: La afectividad, la autoestima, el esfuerzo, el amor al trabajo, la constancia, el afán de superación, trabajo en equipo. (Hezkuntza Proiektua) Bere ohizko ekintzetan gero eta autonomia haundiagoz jokatzea, gero eta segurtasun afektibo haundiagoa lortzea eta ekimenerako ahalmenak eta norberarekiko konfidantza garatzea. (Ikastetxearen Haur Hezkuntzako helburu orokorrak) Baina eduki eskolarrak presio handia igortzearen eraginez, azpimarratu gura den garapen integrala, errespetuaren zein banakako dimentsioen baloreak alde batera geratzen dira. Beste aldetik, autonomia bultzatzea helburu oso inportantetzat hartzen bada ere (irakasleen irizpide nagusietariko bat da), ikasgelan nabaritzen den presio hori dela eta, ez da lortzen. Gelan, askotan ekintzak bakarrik burutzearekin eta harreman beharrizanak ez izatearekin erlazionatzen da autonomia. Alegia, irakaslearen hitzen edo bestelako komunikazioaren (ez berbazkoa) sostengurik gabe, elkarrekintzarik gabe, umeek jarduera burutu behar izaten dute, euren burua erabat bakarrik ikusita. Gizarte-elkarrekintza aztertzean honek emozio ezberdinak sortzen ditu: beldurra, tristura… Momentuz garrantzitsua da azpimarratzea edukien presioaren eraginez (denbora falta) gorago aipaturiko helburuak (afektua, lanarekiko maitasuna, errespetua, segurtasun afektiboa…) ez direla askotan betetzen, behin baino gehiagotan oihuak, umeen erritmoa bortxatzea, errietak, emozioei kasurik ez egitea (negarrak, beldurrak…) antzematen baitira. Hau dela eta, ondoko atalean zehatzago ikusi ahal izango denez, irakasleek kontraesanak bizitzen dituzte: “Hezkuntza proiektua dago, baina ez dugu jarraitzen”, “Bakoitzak nahi duena egiten du” (Ikasgelaren tutorea, 2014-02-17). Edukien presioarekin ari naizela (denbora falta), eskola honetan koordinatzaileak fitxak banatzen dituela aipatzekoa da. Honek banatutako kopurua dela eta, irakasleek nahitaez presio handia jasotzen dute fitxen kopurua “bete” behar delako ikasgelako eta haurren erritmoa kontuan hartu gabe.
Esan beharra dago, sumatzen den denbora falta eta presio hau, ez dela soilik edukietara mugatzen. Irakasleek umeen kopurua zailtasun bezala ere aipatzen dute: “Teoria oso polita da, baina 25 umerekin errealitatea bestelakoa da” (Ikasgelaren tutorea) Irakasleek uste dute, ume asko euren ardura izateak Hezkuntza oztopatzen duela, umeen kontrolpean eta arreta izateko gelan planteatzen dizkieten arauak betearaztea zailagoa egiten zaielako. Zailtasun honek batzuetan agertzen diren oihuak eta forma txarrak baieztatzen du. Halaber, denbora eza ematen da eskolan aste bereziak antolatzen direnean. Izan ere, egun hauetan irakasleek ohiko jarduerez gain, denbora laburrean hainbat ekintza, materiala eta abar prestatu behar dituzte. Kasu hauetan, ikasgelaren irakasleak denbora gutxiago du ikasleen erlazio premiei erantzuteko, prestaketa hauetan zentratuta baitago (2. eranskina: bakearen eguna).
3.2. Harreman beharrizanak ikasgelan: batzuetan bai, gehienetan ez Aurreko atalean ikusi dugunez irakasleek presiopean lan egiten dute, horregatik ikasgela barruan agertzen diren harreman beharrizanak batzuetan asetzen dira, baina gehienetan ez, sarritan, irakaslea ez baitago beharrizan hauei erantzuteko moduan. Ikasgelaren giroan adibidez, denbora falta da antzematen den ezaugarririk nabarmena. Egunean eta lantzen ari diren gaiaren zehar, burutu beharreko ekintza guztiak direla eta, maiz elkarrekintzen antolakuntzan presioa nabaria da. Gaia lantzen den lehenengo egunetan, irakaslea lasaiago dago “Gaur libre” (tutorea, ahots zein aurpegi alaitsuarekin) eta honen eraginez, umeei txokoetan jolasten uzten die. Baina, gaia garatu eta aurrera egin ahala, larritzen hasten da: “¡Qué estres! Ikusi duzu zenbat fitxa dauden egiteko? Ez daukagu denborarik” (Tutoreak esandakoaren doinuan nekea agertzen du, 2014-03-19) Irakaslearen hasierako jarrera umeek ahal dutena errespetatzea izan arren “Guztiak ez ditugu egingo. ¡Pobrecitos mios!”, eduki eskolarrak burutu ahala, irakaslearen jarrera aldatzen da, presa eta estresa gertatuz:
“Benga! Denok egin behar duzue. Nor falta da?” (Keinuak eta hitzaren doinua kontrakoa esaten dute, keinu irribarretsua eta doinua oso agudoa da, ohikoa baino agudoa. Gogortasuna eta urduritasuna sartzen du, 2014-03-24) Kasu horretan, haurren jarreretan beldurra eta ezin egona agertzen da: korrika joaten dira ezkutatzera beldur aurpegiaz edo geldirik, blokeatuta gelditzen dira zer egin jakingabe. Hori dela eta, egoera horretan nabarmenak diren premiak, ziurtasun beharra eta balioztatzearen beharrak dira. Dena den, azaltzekoa da, aipatutakoa ez dela salbuespena, egunero ikasgelan burutzen duten planifikazio ekintza (3. eranskina) guztietan agertzen dira asetzen ez diren harreman beharrizanak. Aipagarria da, bereziki estimulazio goiztiarrean1 (4. eranskina) eta diskriminazio fonologikoan2 (5. eranskina) hain zuzen, agertzen diren erlazio premiak. Aspektu hauek ez dira egunero egiten, baina egiten direnean, irakasleak eduki horietara planifikatu duena, modu zorrotzean zein gogorrean eramaten du aurrera. Kasu hauetan, negarra, beldurra, larritasuna eta abar askotan ikusten zein sentitzen dira. Izan ere, irakasleak ez die mezu horiei erantzuten, berriro ere erantzunik ez duten segurtasun eta balioztatze beharrizanak agertuz. Estimulazio goiztiarrari dagokionez, gauza bera gertatzen da, haurrek gogoz kontra jotzen dute, askotan negar egiten dute ekintza batzuk burutzen dituztenean igelarena egiten dutenean adibidez (igelak bezala salto egin), orduan irakaslea lasaitzen (erantzuten) saiatzen da: “Ez da ezer!”, “Benga ez dago presarik” (Ahots gozoaz, baina eurengandik urrun egotearen eraginez, hau da, eurengana hurbildu gabe, espaziotik urrun egoteagatik eta kontaktu fisikoa ez izateagatik, ez dira lasaitzen, 2014-03-26) Halere, haur batzuk egiten jarraitzen dute, negarrez hasten dira ala gogoz gabe burutzen dute ekintza, egitera behartuta ikusten baitute euren burua. Egoera horretan bakardadea, beldurra, nekea eta segurtasun falta nabariak direnez, agertzen diren eta
1 Irakasleak proposaturiko zirkuitua eta ekintzak modu autonomoan aurrera eramatean datza. Egunero egin behar bada ere, astean bizpahiru aldiz burutzen da. 2 Ikastetxeak planteatutako metodologia horren bidez, umeek morfemak zein grafemak ikastea lortu nahi du. Hasieran erlazio beharrizanak errespetatu arren, denboraren poderioz ase gabe geratzen dira.
erantzunik ez duten harreman beharrizanak, segurtasun beharra, afektu beharra, autodefinizio beharra eta balioztatzearen beharra direla aipa daiteke. Diskriminazio fonologikoari erreparatuz gero, hasieran modu dibertigarrian zein askean planteatutako ekintza izan da: “Ez da derrigorrezkoa, nahi badute egiten dute eta ez badute nahi ez dute egiten. Honetan sartzea eta haiek ezagutzen hastea da garrantzitsuena. Umeak dira eta bakoitzak heldutasun maila desberdina du” (2014-02-26). Alabaina, azkenean lehen umeentzat interesgarri eta berria zena, parte-hartzeko libre izatetik beharrezkoa izatera pasatzen da (gero eta eduki eskolar gehiago), haurren beharrak kontuan hartu gabe. Ondorioz, egitera derrigortzeaz gain, umeen artean begi-bistan dauden beldurrak (okertzeari beldurra, errieta jasotzeari beldurra…) erritmo errespetatzearen beharra, auto-definizioaren premia zein segurtasunaren premia agerian uzten dituzte: Irakaslea: Bueno. Egingo duzu? (Haserre aurpegiarekin eta oihuka) Ume 1: Isilik, baietza ematen dio buruarekin (Beldurtuta, dardaka, ia negar egiten) Irakaslea: Chicos! Denok egin behar duzue. Ez baduzue egiten, ezin zarete klasean egon (Mehatxu tonuarekin, poliki-poliki eta ahots altuarekin esandakoa) Umeak: Isilik (batzuk ikaratuta eta beste batzuk aspertuta). (2014-03-24) Bestetan, edukiak hain eskolarrak ez direnean (jolasak, kantak, ikus-entzunezkoak…), aurkezten den giroa, umeen harreman beharrizanei mesede egiten die, esaterako afektu adierazteko premiari, zirrara eragitearen beharrari eta bizipen elkartrukatzearen beharrari, giroa berez lasaiagoa eta erosoagoa baita. Aipagarria da bestalde, gelan dauden ume gehienek aurreko kurtsoan bertara joandakoak direla eta gutxi batzuk aldiz, bertara joaten diren lehen aldia dela. Irakaslearen hitzetan eta portaeran autonomiatzat ikasgelako arauak betetzea, irakaslearen aginduak betetzea eta adierazpen emozionalik ez egiteko, oro har harreman beharrizanak ez agertzea hartzen duela, euren arteko berezitasunak egiten ditu:
“Ume gehienek aurretik etorrikoak dira eta beste batzuk, etortzen diren lehen aldia da. Nabaritzen da. Aurten etorri direnei gehiago kostatzen zaie, behar gehiago dituzte” (Ikasgelaren tutorea) Gehienetan, aurretik eskolara joan ez direnen harreman berrizanei erantzuten die, negar egiten dutenean afektua emanez, laztanduz edo besarkatuz. Besteen kasuan berriz, holako eskaerak gertatzen direnean, gehienetan ez du erantzuten eta ondorioz, ume batzuen tristura antzematen da (aurpegian eta negarretan). Hori dela eta, nabarmenak diren premiak, afektu adieraztearen beharra, segurtasun premia, autodefinizioaren beharra eta zirrara eragin beharra izaten dira (6. eranskina: atxikimenduaren adibidea). Orain arte ikusi dugun bezala, umeen harreman premiak batzuetan asetzen diren arren, gehienetan hori ez da gertatzen. Esaterako, umeak txokoetan ipini aurretik, irakasleak bakoitzean egingo dutenaren azalpena ematen du. Batez ere, umeek lantxokoan burutu behar dutena uler dezaten, adibideak eta azalpenak ematen ditu. Baina, haur guztiek ez dute ondo ulertzen eta horren eraginez, ekintzan zer egin behar duten ez jakiteagatik egiteari uzten diote. Orduan, irakasleak kasu batzuetan laguntzen die, baina beste batzuetan ez die ez euren zalantzei ez kezkei jaramonik egiten. Ondorioz, haurrak galduta sentitzen dira eta irakaslearen zain gelditzen dira, zer egin behar duten ez dakitelako (7. eranskina). Kasu horietan antzematen diren erlazio premiak zirrararen, talka egitearen eta segurtasunarenak izaten dira.
3.3. Gizarte-elkarrekintzan harreman beharrizanak aztertzeko irakaste-ikaste prozesua errutinetan: autonomia bakardadea al da? Ikasgelan, askotan ekintzak bakarrik burutzearekin eta harreman beharrizanak ez azaltzearekin erlazionatzen da autonomia. Alegia, irakaslearen hitzen edo bestelako komunikazioaren (ez berbazkoa) sostengurik gabe burutu behar izaten dute jarduera umeek, beraien burua erabat bakarrik ikusita. Gizarte-elkarrekintza aztertzean honek emozio desberdinak sortarazten dituela (beldurra, tristura, haserrea..) eta harreman beharrizan batzuk erantzun gabe uzten dituela ikusiko dugu.
Ondoren, errutinak irakaste-ikasteko antolatzen den gizarte-elkarrekintzaren deskribapena azalduko dut. Horretarako, elkarrekintza segmentuak aztertuko ditut eta haietan zein beharrizan agertzen diren eta irakasleak nola tratatzen dituen (ikusi metodologia atala) ere bai. Lau elkarrekintza segmentu agertu dira, non, horietako bakoitzean betetzen den funtzioa eta nabarmentzen diren jokabideen patroiak adieraziko diren: ebaluazio elkarrekintza segmentua (ES), girotzeko ES, praktika ES eta birpasa ES.
3.3.1. Ebaluatzeko elkarrekintza segmentua Segmentu honen funtzioa, ume zehatz baten, makinistaren3, autonomiaren eta hainbat ekintzen ebaluazioan datza4. Eguneroko errutinen lehen atal honek, umeak izaten duen erritmoaren araberako iraupena izaten ohi du. Alabaina, lantzen diren eduki eskolarren kopurua eta irakasleak horiek lantzen direnean izaten duen jarrera zein espazioaren kokapena dela eta, negarrak, ikara, tristura… nabarmenak dira. Irakasleak eurengandik urrun dagoenean5, umeek beldurra, bakardadea, segurtasun eza, afektibitate falta eta abar agertzen dute auto-definizio beharra, segurtasun beharra eta afektu egitearen beharra agerian utziz. Irakasleak hurbil dagoenean, berriz, ez dira harreman premiak antzematen, segurtasuna, zirrara egitearen premia eta auto-definizioaren beharra, hobeto asetzen baitira. Partaideen jokabide patroiak ondoko taulan agertzen dira (8. Eranskinean banan-banan azaltzen dira) 1. Taula: ebaluatzeko elkarrekintza segmentuaren partaideen jokabide patroiak IRAKASLEA MAKINISTA Hasiera eman
Jarraitzen du (pozik, gogoekin eta azkar)
4 Begiratu 1. eranskinaren lehenengo 3 atalak: zerrenda pasatu, zenbat falta diren esan eta asteko egunak. 5 Umeek ekintza zehatz batzuk burutzen dituztenean (gelaren aurreko aldean, arbelaren aurrean), irakasleak ez da euren ondoan kokatzen (klasearen atzeko aldean egoten da besta gauzak egiten, materiala antolatzen, gurasoen oharrak irakurtzen…).
Bere bila eta bere zain dago (serio, larrituta, urduri eta beldurtuta) Ez da konturatzen
Ez daki (kezka, presioa, bakardadea eta tristura) Ez dio laguntzarik eskaintzen
Ez du erantzunik ematen (ezin egona, ikara eta tristura)
Umea jesartzen du eta berak ekintzarekin jarraitzen du
3.3.2. Girotzeko elkarrekintza segmentua Ebaluatzeko ES bukatutakoan, askotan girotzekoarena sustatzen da. Honetan, 6ondo pasatzea eta guztien partaidetza lortzea du helburu. Eduki eskolarrak alde batera geratzen dira, abestien bidez beste eguneroko edukiak lantzeko. Umeen harreman beharrizanak ez dira agerian geratzen, irakasleak asetzen baititu (guztiekiko hurbiltasuna, kontaktu fisikoa eta afektibotasuna antzematen delako). Partaideen jokabide patroiak (9. eranskina): 2. Taula: girotzeko elkarrekintza segmentuaren partaideen jokabide patroiak IRAKASLEA UMEAK Hasiera
Jarraitzen dute (irribarretsu eta pozik)
Kantatzen hasi Kantatzen hasi (disfrutatzen eta adi jarraitzen) Hurrengo ekintzari hasiera ematen dio
3.3.3. Praktika elkarrekintza segmentua Ikasgelan aurretik landuriko edukiak praktikatzean datza praktikaren segmentua. Honetan7, irakasleak era lasaiagoan, umeek ikasitakoa ebaluatzen du. Alabaina, batzuetan presioa nabarmena da, lantzen diren eduki eskolarrak behar bezala ikasi ez direlako. Umeek bai zalantzak izateari kezka baita okertzeari beldurra ere diete eta horrekin batera, hainbat erlazio premia agerian geratzen dira, balioztatzearen beharra, auto-definizioaren beharra eta segurtasun eza. Kasu batzuetan hori gertatzen bada ere, guztien partaidetza bultzatzen delarik, maiz giroa nahiko hurbila eta euskarri modukoa da. Partaideen jokabide patroiak ondokoak dira (10. eranskina): 3. Taula: praktika elkarrekintza segmentuaren partaideen jokabide patroiak Irakaslea Umeak Hasiera
3.3.4. Birpasa elkarrekintza segmentua Birpasa ES eduki berrien birpasa lantzen da8. Sarri helburu nagusia, guztien partaidetza bultzatzea da, elkarren arteko ikasketa gauzatzeko. Baina, gainerako ekintza askotan bezala, eduki eskolarren ebaluazioa ere ematen da. Ebaluazio horrek, askotan edukiak ikasiak izatea eskatzen duenez, umeek hurrengo egoerak bizitzen dituzte: beldurra, presioaren aurrean antsia, nekea, kezka, eta aspertzea. Ondorioz, segurtasun eza, zirrara eragin beharra, auto-definizioaren premia eta bizipen elkartrukatzearen beharra nabarmenak dira. Haatik, bestetan ez dira erlazio premiarik nabarmentzen, irakasleak asetzen dituelako, giro lasaia, adiskidetsua, erosoa eta dibertigarria sustatzen baita. Ondoko taulan partaideen jokabide patroiak (11. eranskina).
Makinistak jarraitzen du (beldurtuta eta kezkatuta)
Makinistak taldearekin burutzen du (alaitsu eta gogotsu) Irakaslea behatzen eta animatzen du
Bukatzen dute (presioarekin eta giro ezezkorrarekin ala pozik eta irribarretsu) Hurrengo eginkizunari hasiera ematen dio
4. Ondorioak Goian aurkezturiko diagnostikoa gogoan izanda, bertan aipaturiko atalak ondorio gisa hartu ditut, gero horietan nabariak diren erlazio premiak adierazi ahal izateko: i. Denbora falta: - Eduki eskolarren kopuruak eta ume kantitateak eragiten duten presioa harreman beharrizanei ez erantzutera eramaten du. - Nabaritzen den denbora falta da irakasleek jasotzen duten presioaren emaitza. Horrek, emozioak ez lantzea eta horiek tokirik ez izatea ekartzen du. - Irakasleak, ez ditu bere harreman beharrizanei erantzuten eta ondorioz, ez ditu, umeen erlazio premiak behar bezala asetzen. Gizakiak bere bizi ziklo osoan zehar erlazio beharrizanak izaten ditu, batzuetan horiek ez asetzea pertsonaren bizitzan modu ezberdinetan islatzea suposa dezake, esate baterako, arrakasta lanean, porrota erlazioetan… - Irakasleen kontraesanak eta koordinazio falta, ikastetxeak ezarritako helburuak (errespetua, dimentsio indibiduala zein autonomia) ez betetzea eragiten du.
i.i. Batzuetan bai, gehienetan ez - Eduki eskolar gutxi lantzen direnean ez denez presioa nabaritzen eta denbora gehiago dagoela sentitzen denez, haurren premiak asetzen dira - Erlazio beharrak ase gabe gelditzen dira eduki eskolar askoren presioa ematen denean. Horiek antzematen direnean, haurrek harreman beharrizanak adierazteko aukerarik eta ase gabe gelditzen dira. i.i.i. Autonomia bakardadea al da? Eguneroko praktikan autonomia harreman beharrizanak ez izatea da, alegia, isolamendu afektiboarekin identifikatzen dena da. Segurtasunik gabe, ez dago inolako autonomiarik. Behaketetan ikusten da segurtasun beharrizanari erantzuten ez zaionean zailtasun gehiago dutela haurrek bakarrik jarduteko: beldurra, negarrak agertzen dira eta irakaslearen laguntzaren beharrizan handiagoa. - Haurrei helduak bezala tratatzen zaie. Bizi garen kulturan sentimenduen adierazpena ez da ontzat hartzen eta hauxe bera transmititzen da harreman beharrizanei lekua uzten ez dien hezkuntza. Diagnostikoan ikus daiteke nola autonomia errutinako ekintza gehienak bakarrik burutzearekin erlazionaturik dagoela eta irakaslearen presentzia espazioan batzuetan ez dela oso nabarmena. Izan ere, irakasleak agerian dauden erlazio premiak ez erantzutearekin umeek horiek ez izatea lortzea nahi du, hau da, erlazio beharrizanak ez izatea autonomia izatearekin erlazionatzen du. Hortaz, eduki eskolarrak, eskolaren helburuak, umeen kopurua, egun berezietan ematen diren ekintzak eta autonomia ulertzen den moduan sustatzea ekartzen duten presioa eta hori guztia lantzeko dagoen denbora eza dela eta, gehienetan haurrek izandako harreman beharrizanak ez dira asetzen. Diagnostikoaren arabera, nabariak izan direnak dira: • Bizipenak elkartrukatzeko beharra: Umeek besteekin izan ditzaketen antzekotasunak ezin dituzte ikusi, gelaren gizartea ez dute hobeto ezagutzeko aukerarik eta ezin dira horren parte sentitu, aurretiko esperientziak adierazteko aukera ez zaielako eskaintzen. • Balioztatzearen beharra: Umea pentsatzen, uste, sentitzen eta egiten duen guztia besteentzat esanguratsua zein baliogarria izan daitekeena alde batera geratzen da. Ikasgelan dauden arauak bete behar dira, bere barnean dituen
kezkak, zailtasunak, ideiak… kontuan hartu gabe. • Dependentziaren beharra: Irakaslearen presentzia ez izateagatik ziurtasun eza, bakardadea, beldurra… gauzatzen du. Esaterako, irakasleak bultzaturiko autonomian sortarazten diren negarrak, ikarak, kezkak, larritasunak eta afektu beharra. • Afektu adierazteko beharra: Afektua jasotzeko baina ere emateko premia ez da asetzen, horretarako ez baitago denborarik. Hori dela eta, nekea, ziurtasun eza, bakardadea, afektu eza… nabariak dira. • Auto-definizio beharra: Haurrak diren moduan erakusten dutenean, hots, euren harreman beharrizanekin, ez dira onartuak izaten. Bete behar diren arauak eta edukiak haiek adierazitakoa baino lehentasun handiagoa duelako. Ondorioz, euren erritmo indibiduala, ideiak, sormena, kezkak, beldurrak eta abar alde batera geratzen dira. 5. Jarraitzeko ildoak: Orain arte aipatutako marko teorikoa, aztertutako diagnostikoa eta azaldutako ondorioak gogoan izanda, Haur Hezkuntzan bai niri bai bertan lan egingo dutenei ere baliogarriak izan daitezkeen jarraibide batzuk adieraztea garrantzitsua dela uste dut: - Irakasle gisa gure erlazio premiak kontuan hartu behar ditugula: Bizi ziklo osoan zehar ematen direla eta horiek behar bezala asetzen ez badira gure osasunaren eta bizi zein lan kalitatearen kalterako izan daitekeela gogoan izatea: gaixoaldi-bajak, oihuak, umeen erlazio premiak ez asetzea… - Beste irakasleekin harremanak estutzea haiek egoera larrietan gure sostengua izan ahal direlako. - Etekina atera ahal zaizkien egoerak baloratzea: Batzuetan presioa eta eduki eskolar askoren lanketa egoerek eskaintzen dituzten aukerak alde batera uztea eragiten dute. Ondorioz, horiek guztiak beste modu batean burutzea eta gauzak beste ikuspuntu batetik ikustea baliogarria izan daiteke. Esaterako, landu behar diren fitxak gelan txokoetan egin beharrean, patioan eta ohikoa ez den
1. Zerrenda pasatu Ikasleen izenak zein argazkiak agertzen diren zerrenda “irakurri” behar du makinistak. Izen batzuen ondoan argazkien falta nabarmena da, irakasleak izen horien izenen “irakurketa” lortu nahi baitu. 2. Zenbat falta diren esan Ikastetxera nortzuk ez diren joan eta kopuru horri dagokion zenbakia adieraztean datza.10 3. Asteko egunak Abesti bat kantatu ostean, zein egun den eta horretan zer egingo duten aipatzea. 4. Eguraldia Leihotik begiratu, zer eguraldi egiten duen esan eta irakaslearekin batera, ikasgelako ume guztiek eguraldi horri dagokion abestiak kantatzen hasten dira. 5. Menua Irakasleak egun horretan bazkalduko dutena platerez plater azaltzen du, makinistak janarien irudietatik egokiak hartzeko, gero menu kartan itsasteko. 6. Hiztegia Lantzen ari den gaiaren inguruan hainbat irudien izenak aipatzean datza. Bai bakarka (soilik makinista), bai taldeka lantzen da.
9 Goizero, ikasgelara heldutakoan makinistak betetzen dituen ekintzak. 10 Batzuetan, adierazitako zenbakia arbelean idazteko aukera eskaintzen die irakasleak. Nahi ez izanez gero, honek erabaki horren aurrean errespetua aurkezten du.
Makinista egun horren “protagonista” izan arren, egun berezia dela eta, egiten ari dena egiteari utzi behar du, egun horretako programazioa ezberdina delako.
11 Egun bereziak ospatzen direnean, errutinak ez dira gainerako egunetan bezala lantzen, izan ere, egun horrek duen “garrantzia” dela eta, ekintza gehienak presaka lantzen dira eta beste asko, berriz, egin gabe geratzen dira. 12 Bakearen eguna ospatzen den egunean ez zen ospatu, antolatzeko denbora falta izan zenaren ondorioz.
13 Egunero lantzen ohi dituzten ekintzak. 14 Kurtso hasieran gelako umeak taldetan banatuta egon arren, behaketa egiten hasi eta gero horiek alde batera geratu ziren. Era horretan ume bakoitza gura zuen txokoan lan egin zezakeen: lan-txokoan, puzzle txokoan, etxean eta liburutegian/ordenagailuan. 15 Aurreirakurketa eta aurreidazketa lantzeko ikaskuntza mota.
5. eranskina. Diskriminazio fonologikoa17 Batzuetan, diskriminazio fonologikoa lantzen denean umeen harreman premiak asetzen dira, irakasleak horiei erantzuna ematen dielako: Irakaslea: 1º platera… Purea! (hasieran ahots suabea eta gero fortea, aurpegi alaia eta maitekorra) Umeak: PU-RE-A (denak batera esaten dute txalotzen duten bitartean, ahots fortearekin) Irakaslea: Bai! Oso ondo (oso altu esaten du. Eskuak nahiko mugitzen ditu eta aurpegian poza nabarmentzen da) Umeak: isilik begiratzen diote (batzuk arro eta pozik, beste batzuk urduri hurrengoa egin nahi dute) (Menua lantzen, 2014-03-19) Besteetan, ordea, horiek ez dira asetzen, euren arteko elkarrekintza ziurra ez delako: Irakaslea: “Gaurko makinistaren lehenengo letra zein da?” (Serio eta ahots urduriarekin) Umea(k): “Jon” (oso azkar eta erdi baxu, beldur izango balira bezala) Irakaslea: “Jo” da (irribarretsu baina errieta tonuarekin) Umea(k): “Bai” (ahots urduria eta baxua, batzuk isilik daude kezka aurpegiarekin) (Hizkiak lantzen18, 2014-03-26) Irakaslea: Haiengana hurbildu eta hiztegiaren txartela hartzen du (begiratzen die haserre aurpegiarekin erantzun bat eskatzen egongo balitz bezala) Umea(k): Arraina! (gutxi batzuk esaten dute, ahots baxuan eta kezka aurpegiarekin) Irakaslea: Benga! (tonu forte zein haserrean, txaloka keinua adieraziz) Umea(k): A-RRAI-NA! (Bat izan ezik, denek txaloka eta ahots altuarekin egin dute) Irakaslea: Egingo duzu? (erdi oihuka eta errieta egiten ari denaren aurpegiarekin) Umea(k): Baietz erantzuten dio buruarekin (aurpegi tristearekin, negargura dauka) Irakaslea: Ez baduzue egiten ezin zarete gelan egon! (ahots baxu eta nekearekin) (Hiztegia lantzearen adibidea, 2014-03-24)
17 Jarduera ezberdinen bidez, alegia, hitzen banaketaren edota hizki batetik abiatuta hitz ezberdinak pentsatzearen bitartez, aurreirakurketa zein aurreidazketa sustatzen da. 18 Jolas moduan, makinistaren lehenengo hizkia zein den identifikatu behar dute, gero horrekin hasten diren beste hitzak pentsatzeko.
7. eranskina. Lan-txokoa Haurrak lan-txokoan daudenean eta irakasleak aurretik eman dituen azalpenak ulertu ez dituztenean, batzuetan irakasleak laguntzaren bidez euren premiei erantzuna ematen die: Umea: bere begira gelditzen da zalantzak izango balitu bezala. Irakaslea: ohartzen da eta berriro azaltzen dio. Umea: ulertzen du eta fitxa egiten jarraitzen du. Irakaslea: bere ondoan igarotzen da laguntzaren beharra asetzeko.
Gehienetan, aldiz, irakasleak zailtasun zein behar horiei ez die erantzuten: Umea: irakasleari begira gelditzen da zalantzak izango balitu bezala. Irakaslea: beste gauzak egiten edo beste leku batera begira dago. Umea: berari begira jarraitzen du. Irakaslea: ez da ohartzen. Umea: aspertzen hasten da eta beste leku batera begiratzen du. Beste txokoetan bere ikaskideek egiten dutena behatzen du. Irakaslea: errieta botatzen dio lana ez egiteagatik eta jarraitzeko esaten dio. Umea: egiten du. Irakaslea: errieta botatzen dio txarto egiteagatik.
- Ez daki/Ez dio laguntzarik ematen: Beste batzuetan aldiz, umea ez dakienean (kezka eta presioa) irakasleak ez dio laguntzarik ematen, irakasleak umea bakarrik uzten du (galduta, bakarrik, triste…) eta bere gauzak egiten jarraitzen du. - Berriro hasteko adierazten dio/ Ez du erantzunik ematen Umeak ez duenez ezer egiten, irakasleak berriro hasteko esaten dio (animatzen saiatzen da tonu ezezkorrarekin zein aurpegi serioarekin). Haurra hainbeste denbora egon denez laguntzarik gabe, ez du erantzunik ematen (ikara, ezin egona eta tristura nabarmena da).
Errieta bota eta rola kentzen dio/Umea jesartzen du eta berak ekintzarekin jarraitzen du Irakaslea dagoen lekutik makinista dagoen lekura joaten den bitartean (gorputz mugimendu zakarrarekin eta bortitzarekin), errieta botatzen dio (oso haserre, erdi oihuka). Bete behar duen papera betetzen ez duenez, rola kentzen dio, jesartzen du lurrean gainerako umeekin (modu gogorrean zein haserrean) eta berak jarraitzen du zerrenda pasatzen (irribarretsu eta ahots urduriarekin).
9. eranskina: 2. Taula, girotzeko segmentuaren partaideen jokabide patroiak - Hasiera/Jarraitzen dute: Irakaslea kasu honetan beti makinistarekin batera, gelako ume guztien aurrean kokatzen da. Hasiera emateko egiten duen eguraldiari abestuko dutela esaten die (pozik, aurpegi alaitsuarekin eta ahots suabearekin) eta hauek gehienetan irribarretsu baietza ematen diote.
Umeak: bai! (Pozik, batzuk bere zain eta beste batzuk irribarretsu) Kantatzen hasten da/Guztiek abesten dute/Hurrengo ekintzari hasiera ematen dio: Denak batera (ume guztiak) hainbat kanta abesten hasten dira (disfrutatzen, adi egoten, irribarre egiten…) Irakaslea: Euria da ´ta euria da, jeiiiiii, euria da ´ta…. (Keinuak eta ahots altuan zein alaian) Umeak: Euria da ´ta… (berak egindako zein esandako guztia imitatzen dute) Irakaslea: Oso ondo! (pozik eta irribarretsu) 2014-02-10
Horren ostean, hori bukatutzat ematen dela adierazteko, irakasleak hurrengo ekintzari hasiera ematen dio.
10. eranskina. 3. Taula: praktika segmentuaren partaideen jokabide patroiak - Hasiera/Jarraitu Irakasleak hurrengo ariketari sarrera ematen duenean, bai bera bai makinista lekuz desplazatzen dira, menua itsatsita dagoen kortxorantz abiatuz. Talde handiak, aldiz, eurengana segitzen du begirada lekutik mugitu barik. Irakasleak egun horretan izandako menua platerez plater adierazten duen bitartean, makinistak aurrean dauzkan plateren artean, irakasleak azaldutakoen irudiak zalantzarik gabe, oso ziur, hartzen ditu gero kortxoan dagoen menuaren kartan itsasteko. - Makinista okertzen da/Laguntzen dio Kasu gehienetan, makinistak jarraian egiten du zeregina, baina batzuetan arazoak izaten ditu, ohartu barik plateraren irudi egokia hartzen ez baitu. Egoera horren aurrean, kezkatzen delarik, irakaslearen ala ikasleen laguntza eskaintzen zaio, arazoaren ebazpena emanez “Hori ez da. Okela! (irakasleak seinalatzen dio txartela)”(2014-06-06). - Burutzen jarraitzen du/Hurrengo zereginari hasiera ematen dio. Laguntza jasotzeari esker umea era seguruan eta alaitsuan jarraitzen du ekintzarekin. Horren ostean, irakasleak hurrengo ekintzari sarrera ematen dio pozik eta indarrarekin.
11. eranskina. 4. Taula: birpasa segmentuaren partaideen jokabide patroiak - Hasiera/Jarraipena Irakaslea birpasa segmentuari sarrera ematen dionean bi egoera aurkez daitezke: bata, makinista irakaslea bere ondoan izanda ekintza osoa burutzearena edo, makinistak beste ikasgelako guztiei zuzenduriko jolasarena. Alde batetik, irakasleak hasiera adierazi bezain pronto, makinistak zeregina betetzen du. Hiztegia arbelean itsatsita dagoenez oso arin aulkian igotzen da. Bere gelakideei bizkarra emanez eta irakaslearen ondoan egonda, hiztegiari begira gelditzen da. Sarri, irakasleak umearen eskua indarrarekin hartzen du hiztegiaren marrazki bakoitza seinalatzeko eta honek horiei dagozkien izenak esateko. Makinista egoera hau ematen den gehienetan, presioa dela eta isilune asko egiten ditu, beldurtuta, kezkatuta eta negargurarekin. Beste aldetik, makinistak ekintza jolas moduan zuzentzen duenean, irakasleak hasiera ematerakoan, poz-pozik aulki batean jesartzen da bere gelakideen aurrean egoteko. Irakasleak hiztegiaren txarteltxoak eman eta ekintzarekin hasten da makinista. - Makinistak ez du jarraitzen/Errieta botatzen dio Batzuetan, makinista bera ekintza jarduten ari dela, ikaratuta gelditzen da, tokatzen zaion irudia edo izena ezagutzen ez duelako. Irakasleak oso haserre eta oihuka errieta botatzen dio, onartzen ez duelako askotan gelan landuriko edukiak oraindik ikasiak ez izatea: “Benetan. Oraindik gaude horrela? Zenbat aldiz egin dugu eta oraindik ez duzu ikasi?”. Laguntzen eta behatzen du/Makinistak jarraitzen du Irakasleak zailtasunak dituela ikustean laguntzen dio, hitzaren lehenengo hizkiak esanez ala zuzenean horren emaitza emanez “Looooo. Lora-sorta”. Makinistak laguntza jaso arren, oso kezkatuta eta beldurtuta jarduerarekin jarraitzen du. - Makinistak ez du jarraitzen/Talde handiari galdetzen dio
Makinistak negargurarekin edo negarrez hasten da, antsia eta ikararen ondorioz, ezin du hitzik esan. Jarraitzen ez duela, irakasleak oso haserre eta azkar aulkitik jaisten du eta gelako beste umeei ahots alaitsuarekin galdetzen die. - Jarraitzen dute/Bakarrik utzi Haiekin burutzen du ekintza modu alaitsuan eta ondo erantzuten dutenez, “oso ondo”, “primeran” esanez premiatzen die. Makinista beste umeekin jesarrita dagoela, negarrez eta antsiarekin, bakarrik uzten du irakasleak. - Makinistak taldearekin burutzen du/Irakaslea behatzen eta animatzen du Galdetzen die eta besteek erantzuten diote, jolasean daudela denek oso pozik eta gogotsu parte hartzen dute. Bitartean irakasleak begiratzen eta animatzen die. - Bukatzen dute/Hurrengo eginkizunari hasiera ematen dio Bukatzerakoan, makinistak hasieratik irakaslearekin burutu badu jarduera presioa eta giro ezezkorrarekin hurrengoa egiten hasten dira. Jolasa egitekotan, denek pozik, irribarretsu eta gogotsu errutinekin bukatu eta komunera joaten dira. |
addi-55ccaf8317c4 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14074 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2015-01-19 | science | Ugarte Martín, Peio | eu | Lehen Hezkuntzako irakasleen gaitasun digitala hobetzeko proposamena | LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN GAITASUN DIGITALA HOBETZEKO PROPOSAMENA Peio Ugarte Martin UPV/EHU Abstract-a Lan honen helburua, egungo gizarte eta hezkuntzaren desoreka digitala egiaztatzea eta horri aurre egiteko proposamen bat planteatzea izan da. Hori burutzeko, irakasle talde bati Informazio eta komunikaziorako Tresnen (IKT) inguruko galdera batzuk egin zaizkie, teknologia berriekiko haien jakintza, prestakuntza eta erabilera zeintzuk diren ezagutzeko. Jasotako emaitzak aztertu dira eta irakasle hauen ezjakintasun maila baliabide teknologiko berritzaileekiko altua dela ondorioztatu da, haien gaitasun digitala oso baxua izanda. Hori dela eta, arazo horri irtenbide berritzaile bat bilatu zaio, Lehen Hezkuntzako irakasleen prestakuntzara bideratutako tutorial ezberdinak sortu direlarik, web 2.0-ko baliabide batzuen erabilera zein den azalduz. Desoreka digitala, gaitasun digitala, IKT, irtenbide berritzailea, Web 2.0
Hurrengo ikerketa proiektuan, aurretiaz burututako praktika aldia aprobetxatuz, gaur egungo irakasleen prestakuntza digitala aztertuko da. Bertan, irakasle talde baten gaitasun digitala ezagutu eta hauek duten Informazio eta Komunikaziorako Teknologien (IKT hemendik aurrera) erabilera pedagogikoa ikusi ahal izango da. Honen funtsa, testuinguru zehatz baten bitartez, gaur egungo eskola askotan aurkitu daitekeen egoera aurkeztea izango da. Aipatutakoa aurrera eramateko, (1.irudia) behaketa pertsonala, tresna moduan erabiliko da. Baina horrekin, ez da nahiko eta horregatik, ikerketa teknika bat (kasu honetan inkesta) aukeratuko da, beti ere, bertako testuingurua eta egoera kontuan hartuta. Metodo honekin, aurretiaz behatutako eta identifikatutako arazo eta hutsune posible horiei, oinarri sendo bat eskaintzea posiblea izango da. Egindako lehendabiziko gauza, hezkuntza eta IKT-en inguruan dauden hainbat ikerketa eta artikulu kontsultatzea izan da. Horietan, gaur egungo hezkuntzan dagoen desoreka argi usten saiatzen dira eta irakaslearen egungo rola kolokan jartzen dute. Hau da bereziki, defendatu nahi den ideia eta hori ondo argudiatzeko, aipatutako egoera erreal bateko azterketa eta ikerketa hartuko da oinarri moduan. Azkenean, burututako inkestaren emaitzak kontsultatuko dira, arazoa fidagarria bihurtzeko eta haren kausak ezagutzeko. Ikerketa, irakasleak duten IKT-en erabilera hezkuntzan oinarrituko denez, hauek ez aplikatzearen zergatiak bilatzen saiatuko da, egoera hau, ikasleen garapenean eragina duelako. Horri, irtenbide proposamen bat bilatzen saiatuko da, lortu behar diren ikasleak, IKT-ak erabiltzen jakiteaz aparte, hauetaz baliatu beharko dira, izaki kritiko eta autonomoak bihurtzeko (Area1,2008).
1. irudia. Lanean emandako urratsak
1. Oinarriztapen teorikoa
Lan honetan agertzen den gaia ondo ulertzeko, ezinbestekoa bihurtzen da, bertan aurkitu daitezkeen kontzeptu eta idei ezberdinak argi izatea. Horregatik, hurrengo lerroetan, hezkuntza eta teknologia berrien arteko lotura modu argi eta zehatz batean islatuko da.
Lan honen funtsa, irakasleen prestakuntza digitalean oinarritzen da. Horretarako, haien egoera aztertzea oso garrantzitsua da.
Esparru teoriko honetan, lanerako garrantzitsuak diren atal ezberdinak aurkituko dira. Hasierako atalean, lanean zehar aipatuko diren kontzeptu garrantzitsuenei buruz hitz egingo da, hauek oso argi gera daitezen. Ostean, iraganari begiratuko zaio, aurrekariak aztertzeko eta teknologi berrien jatorria ezagutzeko. Eta bukatzeko, funtsezkoak diren beste aspektu ezberdinak argi utziko dira.
1.1 IKT, gaitasun digitala, web / hezkuntza 2.0 eta berrikuntza kontzeptuak
Hezkuntza eta teknologia berrien inguruan hitz egiten denean, IKT-en presentzia une orokoa da. IKT siglak, oso ezagunak dira, baina haien esanahia askotan ez dago oso argi.
IKT-ak edozein motatako informazioa bereganatzea, prozesatzea, gordetzea, sortzea berreskuratzea, aurkeztea eta hedatzea ahalbidetzen dituzten teknologia multzoak dira (Briones2,2001).
Teknologia berrien erabilera, orain dela urte batzuk, ez zegoen hain hedatuta, baina egungo giza egoera dela eta, munduko leku guztietan erabiltzen dira IKTek munduko edozein puntu lotzen dituzte, modu batean edo bestean eta iraganean komunikatzeko aurki ahal ziren oztopoei aurre egiten diete.
IKT-ek ezaugarri zehatz batzuk dituzte. Lehen ez bezala, pertsonen esku informazio asko dago eta munduko edozein lekutik kontsultatu daiteke. Aipatutako informazio hori guztia euskarri digitalean aurkezten da, bereziki
modu erraz batean argitaratzeko eta hedatzeko. Gainera, hau guztia kontuan hartuta, elkarrengandik urrun dauden bi pertsonen arteko komunikazioa denbora errealean ahalbidetzen du, bi leku horien arteko mugak murriztuz (Area3, 2008).
IKT kontzeptuarekin oso lotuta dagoen aspektu bat, gaitasun digitala da. Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean gaitasun digitala garatzen da. Gaitasun honek zenbait trebetasun eskatzen ditu, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa (Euskal Herriaren Agintaritza Aldizkaria4, 2007).
Gaitasun honek, informazioa tratatzea eskatzen du, ostean informazio hori jakintza bihurtzeko eta IKT-en bitartez transmititzeko eta sortzeko. Horretarako ezinbestekoa bihurtzen da, oinarrizko hizkuntza espezifikoak menderatzea (testuak, zenbakiak, ikonoak, ikusizko hizkuntza, grafikoak eta soinuak) eta eskura dauden baliabide teknologikoak ohitasunez erabiltzea (Euskal Herriaren Agintaritza Aldizkaria, 2007).
Irakasleek gaitasun digitala modu egoki batean bereganatu behar dute. Gaur egungo gizartean, gaitasun mota hau ondo menperatzea, ezinbestekoa bihurtzen da, errealitatera ondo moldatzeko. Hori dela eta, irakasle profesional batek, behar den moduan ezagutu eta trebetasunez erabili behar ditu teknologia berriak, bereziki ikasleei jakintza horiek transmititzeko eta hezkuntza prozesua aberasgarriagoa izateko.
Aurreko bi kontzeptuekin zerikusia daukan beste bat, Web 2.0 da. Web 2.0 ez da teknologia berri bat.W eb aplikazio tradizionaletatik erabiltzaileari begira dauden aplikazioetarako eboluzioa da. Kontzeptu honen definizio zehatz
bat bilatzea, ez da gauza erraza. Web 2.0, Interneten erabiltzeko “tresna-euri”5 bat da, ia egunero aplikazio berriak sarean aurki daitezke, edonoren esku usten dituena. Web 2.0 ez da teknologia berria, baizik eta jarrera berria teknologien aurrean (De La Torre6, 2006).
Dale Dougherty7 ( O’Reilly Media8) izan zen, 2004. urtean hitzaldi batean, web 2.0 kontzeptua erabili zuen lehenengo pertsona izan zen. Lehenengo web- a testuinguru estatikoa izan zuen eta izen bezala Web 1.0 eman zitzaion. Hasierako web horiek adituek egiten zituzten baina ez zeuden oso eguneratuta eta erabiltzaileek ezin zuten horietan parte hartu.
Web 2.0 terminoa aurreko bertsioarekin (web 1.0) konparatzeko sortzen da. Gaur egun, web tresnek baimentzen dute edonork edo edozein taldek bere web propioa sortzea modu erraz batean, etengabe eguneratzea eta beste erabiltzaileekin edukiak sortu eta elkartrukatzea.
Aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen Web 2.0 kontzeptutik, oso garrantzitsua bilakatu den beste bat sortzen da: hezkuntza 2.0 hain zuzen. Hezkuntza 2.0, gaur egungo egoera soziokulturalera moldatzen den hezkuntza da. Hezkuntza horren helburua, pertsonen garapena da eta horretarako hezkuntza, gizartean dauden baliabideez hornitu behar da (Bernal9, 2009). Hezkuntzaren ikuspegi berri honek, Web 2.0 eta teknologia berriei erreferentzia egiten die eta pertsonek errealitatearen egoera ezberdinetara moldatzeko gaitasuna lortuko dute, hauetaz hornitu ostean.
Aurretik aipatu diren hiru kontzeptu horiekin lotura zuzena duen beste baten inguruan hitz egitea ezinbestekoa da: berrikuntza. Hitz hau bizitzako hainbat esparrutan gero eta gehiago erabiltzen den hitza da, eta hezkuntzan berdin gertatzen ari da. Izan ere, berrikuntza eta hezkuntza XXI. mendeko gizartean eskutik doaz.
Egile asko, honen inguruan haritu dira baina bakoitzak bere definizioa sortu du, haien artean zenbait antzekotasun daudelarik. Argi dagoena da,
Reinosok eta Riosek10 (2008) esaten duten moduan, berrikuntza bat berrikuntza izateko eztabaidatua, planifikatua, ebaluatua eta zehatza izan behar dela.
Berrikuntza, arazo bat konpontzeko egiten da, eta konponketa horiek ondo egiteko burutzen diren aldaketak praktikan oinarritu behar dira, ez du balio bakarrik teoria aztertzea. Berrikuntza, jarrerarekin eta prozesuaren ikerketarekin erlazionatzen da (Imbernón11,1994).
Berrikuntza terminoak, aldaketa kontzeptuarekin lotura oso estua duela esan beharra dago, baina ez da bakarra. Erreforma hitzak ere, hauekin erlazio zuzena dauka. Erreforma, sistemaren egituran aldaketa bat da eta faktore soziopolitiko, ekonomiko eta kulturalen menpe dago (De la Torre, 1994).
Teknologiaren inguruan hitz egiten denean, gauza berria dela pentsatzen da, baina orain dela urte asko hasi zela termino hau erabiltzen, eta ez bakarrik erabiltzen, baizik eta, hezkuntza munduarekin erlazionatzen ere. Gaur egungo gizartea, teknologia berrien inguruan eraikita dago eta hori argi izan arren, askotan teknologia eta hezkuntza lotzeko zailtasunak aurkitzen dira.
Antzinean teknologien egoera ez zen egungo egoera bezalakoa. Ez ziren gaur egun existitzen diren teknologia guztiak existitzen eta hori dela eta, gizarteko esparru gehienak modu tradizionalean burutzen ziren.
Baina egoera hori horrela izan arren, 50. hamarkadarekin batera, hezkuntzan teknologia erabiltzen hasi zen. Burrhus Frederic Skinner psikologo famatuak hezkuntzan erabiltzeko lehenengo teknologia asmatu zuen 1953. urtean. Hezkuntzako klase bat ikusten zuen bitartean, konturatu zen, zerbait txarto egiten hari zela, hainbat ikasleen garapena kolokan jartzen hari zelako. Hortik aurrera, hezkuntzarako makina12 batean lan egin zuen eta hori izan zen hezkuntzan erabili zen lehendabiziko teknologia (UNESCO13,1999).
Ordenagailuen bidez bideratutako irakaskuntza, 60. hamarkadan ezagutu zen, Estatu batuetan hain zuzen ere. Metodo honetan, makina berezi batzuk erabiltzen ziren eta prozesu lineal (galdera/erantzuna/kinada) batean oinarritzen zen. Modu honetan Alonsok, Gutiérrezek Lópezek eta Torrecillak14 (1998) esaten duten moduan, ikasleek bereganatu behar zituzten kontzeptu guztiak, barneratzen zituzten.
Aipatutako metodoa, hainbat proiektu berritzaileen oinarria izan da eta horri esker, gaur egun, eskola 2.0 proiektua existitzen da, IKT-en erabilera bultzatzen duen hezkuntza proiektua.
Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia ekarri du, izan ere, IKT-ak sartu ditu ikastetxe ezberdinetan. Ikasgelak guztiz digitalizatu ditu eta irakasleak oftware librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatuak izan dira (Eusko Jaurlaritza15, 2004).
1.3 Gaur egungo irakaskuntza: ikasteko ingurune pertsonala eta irakasleagoaren prestakuntza digitala
Bizitzan egiten diren gauza guztiak, testuinguru baten barruan egiten dira eta testuinguru horretatik ateratzerakoan, burutzen den ekintza horrek ez dauka zentzurik. Hezkuntzan, gauza bera gertatzen da. Gaur egungo eskoletan eta gela askotan, metodologia tradizionalak erabiltzen dituzte eta horiek, gaur egungo testuingururako pentsatuta ez daudenez, zentzu gabekoak dira.
Hori dela eta, hezkuntzan, metodologia eta kontzeptu berriak agertzen hasi dira, aspalditik asmatutako metodologia tradizional horiek alde batera usteko. Gaur egungo hezkuntza eredua beraz, antzinean zegoenetik aldendu
behar da, orain dela hirurogei urte lantzen ziren aspektuak eta erabiltzen zituzten metodoak, testuinguru horretarako pentsatuta zeudelako.
Lehen, irakaslea transmisore bat zen eta ikaslea informazio horren hartzaile hutsa. Baina egoera hori, pixkanaka aldatzen doa eta ikaslearen eta irakaslearen rolak, eraldatze fase batean aurkitzen dira. Ikasleak, gero eta eragin handiagoa dauka bere hezkuntza prozesuan, eta kasu askotan haien kabuz ikasten dute, ikerketaren eta bilaketaren bidez.
Metodo hori, ikasteko ingurune pertsonalean (PLE16) oinarritzen da. Ikasteko ingurune pertsonala, ikasle edo pertsona bakoitzak, bere ikasketa esanguratsua gauzatzeko, inguruan dituen tresna, informazio iturri, konexio eta jarduera multzoa da. Honez gain, gaur egungo egoera dela eta, jarduera askoren oinarria teknologia berriak dira, hori dela eta, IKT-en erabilera egokia izateak, ikasle bakoitzaren ikaskuntza aberastu egiten du (Adell & Castañeda, 2010)17.
Horretarako, eskola guztietako irakasle ezberdinek, teknologi berriak menperatu behar dituzte, hauek direlako ikasleei jakintza transmititzeko erabili behar direnak. Baina pasaden mendean jaiotako irakasleek, nola bereganatzen dituzte IKT-en oinarrizko trebetasunak?
Adellek18 (2008) esaten duenaren arabera, egungo irakasleek fase batzuetatik pasatu behar dute IKTen oinarrizko trebetasun guztiak bereganatzeko. Hasteko, sarbide fasean murgildu behar dira. Fase honetan, IKT-en oinarrizko erabilera menperatu behar dituzte, ostean, hartze fasera igarotzeko (irakaslea, teknologia berria erabiltzen du, metodo tradizionala indartzeko). Behin bi pasu horiek eman ostean, egokitzapen fasera pasatu beharko dira, IKT-ak metodologia tradizionaletan erabiltzeko, emankortasuna handituz. Jabetza fasea, lehendabiziko hirurak kontrolatu ostean aurkitzen den hurrengoa da. Bertan, IKTetan oinarritutako egoera berriak sortzeko ahalmenak bereganatzen dira. Eta bukatzeko, asmaketa fasea aurkitzen da. Fase honetan, gauza berriak lortzen dira, lehen ikusi ez diren aspektuak sortzeko ahalmena lortu daiteke.
Irakasleak fase horietatik igaro behar dira teknologia berriak menperatzeko, ostean bere ikasleei transmititzeko kapazak izateko. Gaur egungo giza egoerak, teknologia berrien erabilpena eskatzen du, hori dela eta, fase hauetatik igarotzea, ezinbestekoa bihurtzen da ikasleen ikasketa esanguratsu bat gauzatzeko. Fase hauek betetzeko 3 eta 5 urteren artean behar direnez, irakasleen hasierako prestakuntza aldian sartzea, onuragarria suerta daiteke (Adell, 2008). 2. Egoeraren azterketa
Egindako lana Albiz Eskolan egindako praktiketan oinarrituta dago. Horregatik eskola publiko honen testuingurua eta zenbait ezaugarri aurkeztea ezinbestekoa da
Albiz eskola, Sestao herrian kokatuta dago. Herri honek, 28.959 biztanle inguru ditu. Populazioaren pixkanakako zahartzeak heriotzak ugaritu ditu. Honek hazkunde negatiboa ekarri du eta gero eta apalagoa den jaiotzen indize baxuak ezin diezaioke heriotza indizeari aurre egin. Biztanleria horren zati aktiboaren gehiengo batek, hirugarren sektorean, hau da, zerbitzuetan lan egiten du, aitzinean industria gunea nagusitu arren.
Eskola, Albiz izena dauka eta eskola publiko bat da. Bere barnean, 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. maila-arteko hezkuntza prozesua hartzen du. Ikastetxean, 560 ume eta 33 irakasle inguru daude. Guzti horietatik, Haur Hezkuntzan, 160 ume eta 9 irakasle daude eta Lehen Hezkuntzan, 400 ume eta 24 irakasle aurki daitezke.
Beranduago lanean aipatuko diren hainbat datu beraz, eskola honetatik ateratakoak dira. Izan ere, aurrerago egingo den proposamenaren datuak, erabilitako metodoaren eskutik lortutakoak dira, eskola honetako Lehen Hezkuntzako irakasleei pasatutako galdetegitik (1. eranskina) hain zuzen.
Hasieran esan den bezala, IKTen presentzia ezinbestekoa suertatzen da egungo hezkuntzan eta eskola honen kasuan, arazo bat dago: IKTen erabilera erabat murriztuta dago eta gela gehienetan tresna hauek alde batera usten dira.
Egungo hezkuntza egoera kontuan hartuta, IKT-en erabilera, etengabekoa izan beharko zela pentsatzen da, beti ere, ikaslearen hezkuntza kolokan jarri barik. Gizartearen egoerak, hezkuntzaren egoerarekin bat egin beharko luke eta horretarako, egunerokotasunean erabiltzen diren tramankuluak, klasean ere erabiliko beharko litzateke, hauek, ikasterako momentuan ikasleei ingurune pertsonala sortzen laguntzen dietelako, ikasleen autonomia bultzatuz (Cabero, Llorente & Graván19, 2006).
Antzinako metodologiekin, ikasleak, irakasleak transmititzen duen informazioaren hartzaile hutsak dira, ikasten ikasteko gaitasuna garatu barik eta egungo hezkuntza mundura moldatu barik. Langile guztiek, arazo askoren aurrean erantzuna bilatu behar dute tresna digitalez baliatuz. Hori dela eta, hezkuntzaren helburuetariko bat, ikasten ikasteko gaitasuna garatzea eta teknologi berrien erabilpena barneratzen joatea izan beharko lirateke, etorkizunean haien lanetan edota egunerokotasunean, aurkitzen dituzten arazoak bere kabuz konpontzen saiatzeko (Segura20,2002).
Arazoa antzeman ostean, horren zergatia bilatzea da eman beharreko hurrengo pausoa. Zergatik ez dira erabiltzen teknologi berriak eskola guztietan? Hipotesi moduan, aztertutako eskola konkretu honen egoerari erreparatuz irakasleen prestakuntza eta eskura duten baliabide falta aipatzekoa da. Esandakoa hipotesi bat da eta hori besterik ez izateko, egiaztatze fase bat beharrezkoa da, non ikerketa metodo egoki bat aurkezten den.
Aipatutako hipotesi hori egiaztatzera heltzeko, testuinguruaren ezaugarriak kontuan izan dira eta azkenean, aurretik aipatu den moduan, aukeratutako metodoa inkestarena izan da. Eskola horretako irakasleen prestakuntza falta, arazoaren kausa nagusia dela pentsatu da, horregatik irakasleen gaitasun digitala galdetegi baten bidez ikertzea erabaki da.
Hezkuntza munduko profesional baten inkestan oinarritzea, erabakirik onena izan daiteke, bertan dauden irizpidez hornitzea posible delako, ostean egoera konkretu bati moldatzeko. Aukeratutako inkesta, Gaztela-Mantxako irakasle batek sortua da. Irakasle honen izena, José Ramón Rodrigo22 da eta interneteko Wiki23 batean parte hartzen du. Wiki horretan24, hezkuntzaren inguruan, hainbat baliabide eta informazio aurki daitezke eta horien artean, berak osatutako inkesta eskuratu daiteke.
Inkesta moldatzen hasi baino lehen, helburua finkatu behar da, ostean jaso nahi den informazioa argi izateko eta ikerketa bukaeran bilatzen diren ondorioak lortzeko (Pardinas, 1993). Hori dela eta, prestatutako inkestan agertzen diren 39 item-ak, lau ataletan banatu dira.
Galdetegi bat aurkezterako orduan, oso garrantzitsua da pausu batzuk errespetatzea. Hasteko, inkesta beteko duten pertsonek, egoera ezagutu eta beteko duten hori zertarako erabiliko den jakin beharko dute, horrela eroso eta
lasai sentitzeko. Horregatik, inkesta entregatu baino lehen, gauza horiek argi ustea komenigarria bihurtzen da. Gainera, erraz betetzen den inkesta bat prestatu behar da, hau da; esaldi laburrak eta argiak izan behar dira etab (Bell25,2002).
Eman behar diren pauso guztiak eman ostean, irakasle laginari (kasu honetan 20 irakasle) prestatutako ikerketa metodoa eskaini eta erantzunen zain egotea bakarrik faltatzen da.
Inkesten erantzunak argi gera daitezen, atalka aztertzea aproposena da. Atal bakoitzak, aspektu bat aztertzen du, baina atal guztien artean lotura bat dagoela argi utzi behar da. Inkestan ikusi daitekeen moduan, lau erantzun posible daude; Ezer (0), Gutxi (1), Zerbait (2) eta Asko (3). Lana burutzeko eta emaitza batzuetara heltzeko, erantzun positibotzat hartu dira “zerbait” eta “asko” erantzunak. Gehiengo batek hori erantzun duenean item batean, hori aztertzera pasatu da.
Lehendabiziko atala, “Jakintza instrumentalak eta IKT-aren oinarrizko erabilera” da. Bertan, irakasleen gaitasun digitala aztertzen da, IKT-en barruan aurkitu daitekeen baliabide batzuen erabileran oinarrituz. Honakoa da, atal honetan, modu orokor batean ateratako erantzunen grafikoa:
2. irudia. Lehenengo atalaren datuak, 2014ko martxoan
Eskola horretako irakasleen gaitasun digitala, eskasa dela eta teknologia berrien inguruan duten erabilera ere oso baxua dela esan daiteke (1. grafikoa). Inkesten oharrak aztertu ostean, inkestatu gehienek, prestakuntza faltagatik dela aipatzen dute. Gehienak, irakasle nagusiak dira eta haiek ikasi zutenean, IKT-en prestakuntza ez zen existitzen.
Bigarren atala, “IKT-en erabilera, irakaskuntza kooperatiborako” da. Bertan, irakasleen jakintza teknologikoa, modu kooperatibo batean bereganatu duten ikusi daiteke da eta bakoitzak daukan jakintza besteekin konpartitzen duen ere aztertu daiteke. Hona hemen, atal honetan ateratako emaitza orokorrak:
3. irudia. Bigarren atalaren datuak, 2014ko martxoan
Eskola horretako irakasleek, modu kooperatiboan erabiltzen eta bereganatzen dute haien jakintza (3. irudia). Aurreko puntuan, teknologia berriekiko ezagutza eskasa dela ikusi daiteke, baina hori, modu kooperatibo batean bereganatu dutela argudiatzen dute, bai lankideen laguntzaz, edota interneten dauden hainbat baliabideen bitartez. Atal hau, oso garrantzitsua dela esan daiteke, teknologia berriez aparte, lankidetza eta kooperazioa ezinbestekoak direlako eta bi gauzen arteko lotura, gaur egungo hezkuntzaren gakoa delako. Hirugarren atala, “IKT-en erabilgarritasunerako beharrezkoa diren jarrerak” da. Atal honetan, izenburuak aipatzen duen moduan, teknologi berriak menperatzeko eta ondo erabiltzeko beharrezkoak diren jarrerak neurtzeko aukera dago. Hauek dira atal honekin lortutako emaitzak:
4. irudia. Hirugarren datuak, 2014ko martxoan
Edozer gauza egiteko, jarrera positiboa izatea oso garrantzitsua da eta hezkuntzan gauza bera gertatzen da. Kasu honetan, eskola honetako irakasleek, jarrera positiboa daukatela transmititu dute (3. grafikoa) atal honen bidez eta datu positiboa dela esan daiteke.
Laugarren atalak, “IKT-en erabilgarritasuna hezkuntza munduan” izena dauka. Inkestaren atal honetan, irakasle lagin horren jakintza digitala, haien klaseetan eta metodologietan sartzen duten ala ez ikusi ahal izango da. Prestatutako galdetegiaren atal garrantzitsuena da, lanaren oinarria izango dena. Lortutako emaitzak hurrengoak izan dira:
5. irudia. Laugarren atalaren datuak, 2014ko martxoan
Datuen bilketa ikusita (4. grafikoa) , ezin dira ondorio positiboak atera. Inkestatuen %18ak, ez du inoiz IKT-en erabilera klasean sartzen, eta %39ak oso gutxi. Guztira erdia baino gehiago, dagoeneko antzinako metodologietan oinarritzen dira eta gaur egun nagusitzen ari den teknologia berrien erabilpena, alde batera usten dute, ikasleen garapena kolokan jartzen. Aurreko guztia behatu ostean, datu positiboak eta negatiboak lortzen direla azpimarratzekoa da. Alde positiboen barruan, inkestaren bigarren eta hirugarren ataletako emaitzak aurkitzen dira. Bi atal horietan, irakasleen jarrera teknologia berriekiko eta hauen jakintza digitala, irakaskuntza kooperatiboan erabiltzen duten ala ez aztertzen da. Bietan, emaitza positiboak atera direla esan daiteke, teknologia berriak menperatu baino lehen, menperatzeko grina egon behar delako eta behin menperatu ostean, modu esanguratsu batean hedatu behar da eskuratutako jakintza hori, irakaskuntza kooperatiboa bihurtzeko
Baina alde positibo horietaz aparte, alde negatiboak ere aurkitu daitezke, bereziki, inkestaren lehengo eta azken ataletan. Lehendabiziko atalean, irakasleen jakintza digitala eta baliabide hauen erabilera aztertzen da eta ez dira emaitza oso onak atera. Irakasle gehienek, ez dute IKT-en inguruan jakintzarik gainera haien egunerokotasunean, gutxi erabiltzen dituzte. Azken atalean, IKT-en erabilera hezkuntzan egokia den ala ez aztertzen da. Emaitzak ikusita, baliabide hauetakoren bat klasean erabiltzen ez dutela antzeman daiteke, gehienetan prestakuntza faltagatik.
Emaitzak ezagutzen ditugularik, aurretiaz egindako hipotesia betetzen den ala ez ikusi daiteke. Arazoaren kausa posiblea, irakasleen prestakuntza falta eta eskura duten baliabide eskasak izan daitezkeela aipatu da aurretiaz eta bereziki inkestaren lehendabiziko atalaren emaitzek, ideia honen parte bat baieztatzen dute. Jakintza falta izateak, hezkuntza munduan tresna digitalen erabilera eskasa izatea ekartzen du. Hori dela eta, ondorioztatutako arazo horri aurre egiteko proiektu bat prestatzea aproposa suerta liteke, horrela irakasleen teknologia berriekiko jakintza indartuz eta ikaste-irakaste prozesua aberastuz.
3. Proiektuaren justifikazioa
Gaur egungo egoera kontuan hartuta, bizitzako hainbat alderdik, aldaketa bat jasan behar dutela esan daiteke. Hainbatek, antzinako ikuspegia daukate eta burutzen dituzten aspektu ezberdinak, antzinako metodologietan edo ohituretan oinarritzen dira. Alderdi horietako bat, hezkuntza da. Gizarteak, etengabeko eraldaketak jasaten ditu ia urtero eta aldaketa horiek, hezkuntzan islatzea ezinbestekoa bihurtzen da. Irakasleak, egoerara eta etengabeko aldaketetara moldatzeko kapazak izan behar dira, bereziki irakaskuntzaren kalitatea pixkanaka hobetzen joateko (Fernandez26, 2011). Fernandezen hitzen arabera, gaur egungo hezkuntzan ari diren irakasle guztiak, teknologia berriak ezagutzera eta erabiltzera behartuta egon beharko
lirateke, gizarteko hainbat esparru, IKT-etan oinarritzen direlako. Aspektu hau da bereziki, egoera honetako eskolan betetzen ez den puntu garrantzitsu bat. Teknologiek, gizartea eraldatzen ari dute eta aldi berean, irakasleen funtzioak ere transformatzen ari ditu (Fernandez, 2011). Hori dela eta, Irakasle guztiek, eskolaz kanpoko prestakuntza bat jaso behar lukete, gaur egungo egoerara moldatzeko eta teknologia berrien aurrean motibatuta egoteko (Marques27,2008). Ezin da ahaztu, hezkuntza munduan, errealitatean gertatzen den guztia islatu behar dela, ikasleen garapena behar den modukoa izateko eta eskolatik irteterakoan, ahalik eta hoberen prestatuta egoteko. Gaur egungo hezkuntzak, ikasleak prestatu behar ditu, munduko gizartean murgiltzeko eta lan munduan eraginkorrak izateko (Etxezarreta & Gimenez28, 2012). Aipatutakoagatik, lan honen helburua beraz, irakasleak teknologia berriekiko erabilpenean prestatzea eta murgiltzea da Hasteko, irakasle lagin baten gaitasun digitala ikertu da, ostean arazo posiblearen kausak ateratzeko eta bukaeran irtenbide bat bilatzeko. Lortuko diren erantzunak, teknologi berrien inguruan izango direnez, proposatuko den irtenbidea, berrikuntza teknologiko batean oinarrituko da. Berrikuntza terminoak, aldaketa bat suposatzen duela jakinda, berrikuntza teknologikoa, produktu eta aparailu ezberdinen bitartez aldaketa edo moldaketa bat burutzean datza, beti ere, hobekuntza bat lortzeko (Chaparro29, 2003). Irakasleei pasatutako inkestak aztertu ostean, topatu den arazoari irtenbide bat bilatzeko, web 2.0ko baliabidea den Google Sites baliabidearen bidez, webgune bat eratzea erabaki da, biltegi bat izango dena. Bertan, irakasleen gaitasun digitala garatzen hasteko aukera aurkeztuko da eta lagungarriak diren hainbat baliabide aurkituko dira eta hauek erabiltzeko, bete behar diren oinarrizko urratsak ere. Sortutako biltegi honekin, Marquesek (2008) aipatutako irakasleen eskolaz kanpoko prestakuntza horri, hasiera eman daiteke, aldi berean, aztertutako eskolaren arazoari irtenbide bat topatuz.
4. Proiektuaren helburuak
Aurretiaz aipatu den moduan, aztertutako egoeran antzemandako eta argudiatutako arazoari aurre egiteko, proposamen bat martxan jartzea erabaki da.
Proiektu hau osatzeko burutu den azterketa, egoera konkretu bati zuzenduta dagoenez, bertatik ateratako ondorioak eta helburuak, ezin dira orokortu, baina hauen bitartez, gizarteko beste eskola eta esparru batzuetan dauden egoeraz, ideia bat egin daiteke. Hau guztia kontuan hartuta, proiektu honen helburuak, hurrengoak dira: Gaur egungo gizartearen eta hezkuntzaren arteko desoreka egiaztatu, egoera konkretu batean oinarrituz, arazoari irtenbide bat bilatzeko. Irakasleen gaitasun digitala garatu, tutorialak erabiliz, hezkuntza prozesuan aplikatzeko. o Metodologia tradizionaletik aldentzen diren baliabide berriak sortu, ikasitakoa aplikatuz, ikasleen hezkuntza prozesua aberasteko. Irakasle eta ikasleen talde lana bultzatu, ikasitako baliabide berriak martxan jarriz, aurretiaz finkatutako helburuak lortzeko.
Aurreratu den moduan, lan osoan zehar identifikatu eta argudiatu den arazo posibleari irtenbide bat bilatzea da lan honen helburu nagusia. Proposamena bideratzeko planteatutako eta egindako guztiak, berrikuntzaren inguruan egiteko pentsatuta daude. Hori dela eta, irtenbide moduan aurrera eraman beharreko proiektua, antzinako irtenbideetatik aldenduta egon behar da.
Dauden mugak eta posibilitateak kontuan hartuta, aukerak murrizten dira, baina horien artean, egokiena aukeratzea posiblea izan da. Irtenbidea, bereziki eskola bateko irakasleentzat bideratuta dagoenez, hauen ezaugarriak eta nahiak kontuan hartuta, Web 2.0 baliabide batzuen erabilera ezagutzeko
eta menperatzeko, tutorialen biltegi bat sortzea ondorioztatu da. Biltegi hori, Google Sites baliabidearen bidez sortu da, eta honen bitartez, tresna digital ezberdinak ezagutzean, irakasleen gaitasun digitala handitzea posiblea da eta horrek ekar ditzakeen onurak, ikasleek bereganatuko dituzte.
Tutorial batean, gai edo aspektu bat ezagutzeko edo erabiltzen jakiteko behar diren pauso eta urrats ezberdinak agertzen dira. Hauen bitartez, posiblea da modu autonomoan zerbait bereganatzea eta ikastea, inor gehiago inplikatu barik. Metodo honekin, ikasten ikasteko gaitasuna momentu oro lantzen eta garatzen da, ikasle edo kasu honetan irakasle bakoitzak bere kabuz zerbait ikasten duelako (Rangel30, 2011).
Proiektu honen funtsa, irakasle lagin konkretu baten gaitasun digitala hobetzea da. Hori dela eta, haiei zuzenean bideratuta dago proiektua. Baina asmoa ez da soilik irakasle lagin horren gaitasun digitala indartzea, bazik eta hezkuntza sisteman parte hartzen duten irakasle guztien esku sortutako materialak egotea eta haiek ere horietaz baliatzea. Hori dela eta, proiektu hau, modu ez zuzen batean, ikasleei ere bideratuta dago haien onurarako pentsatutako proiektua delako eta haiek izango direlako lanaren emaitzen onurak bereganatuko dituztenak.
Web orrialde horretan, web 2.0-ko hamar baliabideren erabilera aurzkezten da, sarean dauden guztien tutorialak egiteko ezinezkoa delako. Guztietatik, Lehen Hezkuntzan aplikatzeko egokienak eta eraginkorrenak aukeratu dira. Baliabide bakoitzaren aukeraketaren argudiaketa argi ustea ezinbestekoa da, horretan oinarrituta gauza bat edo beste egitea aukera egongo delako. Hona hemen, proiektuan aukeratutako baliabideak, eta aukeraketaren zergatiak:
Dropbox32: Interneten aurkitu daitekeen baliabide honen bitartez, posiblea da fitxategiak, dokumentuak eta mota askotako informazioa sarean gordetzea. Orain dela urte batzuk, egiten ziren lanak edo bilatzen zen informazioa, soilik ordenagailu pertsonalean gordetzeko aukera zegoen, baina mota honetako aplikazioekin, dokumentuak munduko ordenagailu guztietatik eskuratzea posiblea da.
Irakasle baten egunerokotasunean oso eraginkorra den baliabide bat dela esan daiteke. Hezkuntza munduan lan betetzeko, bai gelan bai gelatik kanpo, fitxategi eta dokumentu ezberdinen laguntza behar delako. Hori dela eta, Dropbox-ekin, beharrezkoak diren dokumentu guztiak eskura egongo dira, sarean, beste gauza baten beharrik izan gabe.
Google Sites33: baliabide honen bitartez, posiblea da web gune bat (Intranet izenarekin ezagututa) sortzea modu erraz batean. Eratutako web gune horretan, sortzaileak erabakitzen dituen pertsonak soilik parte hartu dezakete (behin publikatzean, edozein pertsonaren eskura egon arren). Gainera, web gune horretan edozein motatako materialak sartu daitezke eta aurretiaz erabakitako pertsonekin, elkartrukatzea ere posiblea da.
Gela batean Sites bat eratzean, bertako ikasleak eta irakasleak, etengabeko komunikazioan egon daitezke eta klaseko dinamikarako beharrezkoak diren urratsak modu interaktibo batean burutu daitezke.
Blogger34: Blogger, Sites moduan, Google-n esku dagoen beste baliabide mota bat da. Aplikazio honekin, posiblea da Blog bat sortzea eta bertan nahi den informazioa sartzea. Blog bat irekia da eta edozein pertsonak irakurri eta erabili dezake, baina sortzaileak (batzuetan pertsona bakarra eta beste batzuetan bat baino gehiago) erabakitzen du zer jartzen den bertan eta zer ez. Blog bat, gutxiro eraldatzen den baliabidea da, hori dela eta blog egoki eta erabilgarri bat, gaurkotuta egon beharko da.
Hezkuntzan talde lana sustatzeko ezin hobea den baliabidea da. Klasean lantzen diren aspektu ezberdinak indartzeko, taldeka blog bat eraiki daiteke eta gaitasun digitala indartzen den bitartean, elkarlana ere sustatzea posiblea da.
Prezi35: Prezi, aurkezpenak eratzeko aplikazio bat da. Honek oso ezaguna den Power Point-aren eskaintzak hobetzen ditu. Irakasle eta ikasleentzako zuzenduta dago, bientzat baliogarria suertatzen delako. Mota askotako aurkezpenak burutu daitezke oso denbora laburrean eta gaiak indartzeko oso baliogarria den tresna da.
Glogster36: Glogster, Prezi moduan, irakasle eta ikasleentzako bideratuta dago. Baliabide honekin, aurkezpen erakargarriak burutzeaz aparte, musika, argazkiak, bideoak etab. elkartrukatu daitezke. Baliabide honen bitartez, irakasle eta ikasleen arteko harremana estutu daiteke, klasean egon barik, mota askotako jakintzak transmititu daitezkeelako modu erakargarri batean.
Flickr37: Flickr, plataforma desberdinetan, argazkiak elkarbanatzeko webgune bat da. Flickr-ek aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko eta blogari askok erabiltzen dute argazki biltegi bezala. Tresna hau argazkirik hoberenak ikusteko aukera ematen du. Hezkuntzan, oso erabilgarria da, klasean hitz egiten denari buruz hainbat irudi eskaini ahal direlako eta horrela klaseak erakargarriagoak bihurtzen dira.
Diigo38: Diigo baliabidea, Dropbox bezala, informazioa sarean gordetzeko baliogarria da. Baina kasu honetan, markatzaile moduan lan egiten du. Sarean gauzak bilatzen direnean, hainbat web orrialde bisitatzen dira. Web orrialde horien helbideak ez galtzeko, Diigo-ren bitartez gorde daitezke modu erraz batean. Irakaslearen lana ondo burutzeko, Interneten dauden web orrialde asko bisitatzea ezinbestekoa da. Horiek ez galtzeko, Diigo-rekin markatu ditzakegu.
TeacherTube40: ezaguna den Youtube-ren antzekoa da, baina hezkuntza esparruari bideratuta. Bereziki irakasleen arteko bideo trukaketa burutzeko sortua dago. Irakasleen artean partekatzen diren bideo horietan gelan ikasleekin kontzeptu ezberdinak lantzeko proposamen ezberdinak aurki daitezke eta irakasleentzat onuragarria suertatzen da bertatik oso lagungarriak diren hainbat ideia topatu ditzaketelako.
Google Drive41: Google Drive, googlen dauden aukeren artean dago eta hezkuntzan benetan erabilgarria izan daiteke, honen bidez talde lana egin daitekeelako presentzia beharrezkoa izan gabe.
6. Proiektuaren ebaluazioa eta ondorioztapena
Lanaren azken puntu honetan, ibilbide osoan zehar ateratako emaitzen eztabaida, aurkitutako oztopoen bilketa eta etorkizuneko proposamena islatuko da.
Prestatutako lana, azaldu eta argudiatu den moduan, egoera konkretu batean oinarritu da. Egoera horretan ikertutakoari erreparatzen badiogu, emaitza negatiboak lortu direla esan daiteke, hezkuntza eta egungo giza egoeraren arteko desoreka teknologiko bat identifikatu baita. Arazoari, irtenbide bat bilatzen saiatu da, beti ere berrikuntzaren ikuspegitik. Baina momentuz, planteatutako proposamen horretatik ez dira emaitzak jasoko, proiektua aurrera eramatea ezinezkoa suertatu delako. Horregatik, hasieran finkatu diren helburuak bete diren jakitea ezinezkoa izan da, horretarako proposamena praktikan jarri beharko litzateke. Ezin da ahaztu, aurkeztutako proposamena, identifikatutako arazoaren irtenbidearen hasiera baino ez dela, honekin ezinezkoa dela arazoa bere osotasunean konpontzea, baina aurrera pauso honetan oinarrituz, posiblea izan daiteke hobekuntza lortzea
Lanean zehar, hainbat muga aurkitu direla aipatu beharra dago. Alde batetik, lana aurrera eramateko erabili den denboran, gainontzeko lan eta ikasketak burutu behar izan dira. Egoera horrek, lanean bakarrik arreta guztia jartzea ezinezkoa bihurtu du.
Beste alde batetik, aipatzekoa da, lanean egon den mugarik garrantzitsuena proiektua aurrera ez eramatea izan dela. Planteatutako guztia, aurrera eramateko helburuarekin pentsatuta zegoen, baina bereziki denbora falta dela eta, ez da posiblea izan eta helburu guztiak lortu diren ala ez ikustea ezinezkoa suertatu da.
Etorkizuneko proposamena aurre proiektu hau martxan jartzea izango litzateke. Hori posible izateko, pausu batzuk ematea (2. eskema) ezinbestekoa da eta modu honetan, proiektu honen helburuak egiaztatzea posiblea izango zen.
5. irudia. Proiektua aurrera eramateko eman beharreko urratsak. 2014/2015
Hala ere, horrelako proiektu bat aurrera eramateko aukera egoteko aukeratzen den eskolak baliabide teknologiko berriak izan beharko ditu eskura eta erabiltzeko prest, hori ezinbestekoa baita. Horrela izan ezean, proiektuari irtenbide bat aurkitzeko oztopo gehiegi suertatuko litzateke eta horren aurrean irakasle batek ez dauka zer eginik.
Gaur egungo egoera kontuan hartuta, irakasleen prestakuntza teknologiko apropos bat beharrezkoa dela uste dugu. Hori argi izanda, hurrengo test-a betetzea proposatzen dugu. Inkesta honetan, konpetentzia digitalaren inguruko aspektu batzuk islatuta daude eta modu honetan, irakasle talde baten prestakuntza ezagutzea posiblea izango da, ostean dauden gabeziak identifikatzeko. Kontuan hartuta hurrengo eskala, baloratu taulan dauden irizpide guztiak: 0 Ezer, 1 gutxi, 2 zerbait, 3 Asko IRAKASGAIA: _______________
Jakintza instrumentalak eta IKT-aren oinarrizko erabilera Eskala 1 Ordenagailuaren elementuak, erabilgarritasun ezberdinak, haien artean konektatzeko modua eta haien oinarrizko mantenua ezagutzen ditut. 0 1 2 3 2 Fitxategi sistema barruan dauden ekintzak, ondo menperatzen ditut: karpetak eta fitxategiak sortzen, ezabatzen, mugitzen, kopiatzen eta gordetzen dakit. 0 1 2 3 3 Ordenagailuaren oinarrizko mantenua egiteko kapaza naiz: biruskontrakoa erabili, segurtasun kopiak sortu, balio gabeko informazioa ezabatu … 0 1 2 3 4 Microsoft programak ezagutzen ditut eta hauetariko gehienak erabiltzen dakizkit: word, powerpoint, excel, publisher, photoshop, paint … 0 1 2 3 5 Aurreko programekin lotuta dauden fitxategi mota erabilgarrienak ezagutzen ditut: textu dokumentua, pdf, fitxategi konprimituak, irudi fitxategiak … 0 1 2 3 6 Badakit zer den fitxategi konprimitu bat (ZIP, RAR …) eta hauek deskonprimitzeko dauden programak (Winzip, Winrar…) erabiltzen ditut. 0 1 2 3
7 Aurkezpenak sortzeko dauden programak erabiltzen ditut : Powerpoint, Impress … 0 1 2 3 8 Testu prozesadore ezberdinak (Word …) ezagutzen eta erabiltzen ditut dokumentuetako grafikoak, testuak, irudiak, taulak etab eraldatzeko. 0 1 2 3 9 Dokumentuak inprimatzeko bete beharreko urratsak ezagutzen ditut. 0 1 2 3 10 Datu-base bat erabiltzen dakit, bereziki datuak sartzeko eta hauek kontsultatzeko. 0 1 2 3 11 Kalkulu orriak erabiltzen ditut (Excel) 0 1 2 3 12 Marrazkiak, argazkiak eta irudi formatuak sortzeko eta eraldatzeko dauden programak ezagutzen eta erabiltzen ditut. 0 1 2 3 13 Eskaner baten funtzionamendua ulertzen dut eta ez daukat inolako arazorik dokumenturen bat eskaneatzeko. 0 1 2 3 14 Musika sortzeko, eraldatzeko, grabatzeko eta erreproduzitzeko dauden programak erabiltzen ditut. 0 1 2 3 15 Internet nabigatzaileen tresna ezberdinak ezagutzen ditut eta oinarrizko nabigazio ariketak burutzeko kapaza naiz : helbideak berreskuratu … 0 1 2 3 16 Kapaza naiz, Interneten formatu ezberdinetako informazio esanguratsua bilatzeko, ostean modu kritiko batean tratatzeko, ordenatzeko eta ebaluatzeko. 0 1 2 3 17 Posta elektronikoaren tresnak menperatzen ditut, eta mezuak eta fitxategiak bidaltzeko kapaza naiz. 0 1 2 3
IKT-en erabilera irakaskuntza kooperatiborako Eskala 18 Parte hartzen dut irakasleentzat dauden foroetan edo eskolak sortu dituen (sortu izatekotan) gune ezberdinetan. 0 1 2 3 19 Zerbait erabilgarria sortzen dudanean, Interneten bidez (sitesak, wiki, web orrialde ezberdinak …), beste irakasleekin konpartitzen saiatzen naiz. 0 1 2 3 20 Eskolako web orrialdearen eginkizuna ezinbestekotzat hartzen dut . 0 1 2 3 21 Interneteko foro eta blog ezberdinetan parte hartzen dut. 0 1 2 3
Aurreko aspektuei, beste motatako adierazle batzuk gehitu daitezke. Hauek adierazle konkretuagoak dira, eta irakaslearen lana modu espezifikoago batean baloratzen dituzte. Hurrengo ideiak, konpetentzia digitalaren trebetasun ezberdinak dira, eta hauek betetzean, suposatzen da, irakasle batek IKT-en erabiltzaile espezializatu bat bihurtzen dela egunerokotasunean eta hezkuntza munduan.
IKT-en erabilgarritasuna hezkuntza munduan Eskala 30 Ordenagailua sarritan erabiltzen dut lan tresna moduan, bai ikasleekin (aurkezpenak egiteko …) , bai lan pertsonalean. 0 1 2 3 31 Sarritan erabiltzen dut irakaslearen ordenagailua eta WIFI konexioa eskola eta klase barruan, bereziki ikasleekin irakaskuntza esanguratsu bat burutzeko. 0 1 2 3 32 Interesatzen zaizkit, Interneteko blog, Web, foro … Non IKT-en erabilgarritasun didaktikoez hitz egiten den. 0 1 2 3 33 IKT-ak erabiltzen ditut gurasoekin komunikatzeko. 0 1 2 3 34 Teknologi ezberdinak klasean erabiltzerakoan sortzen diren arazoak, nire kabuz konpontzen saiatzen naiz, norbaiti laguntza eskatu aurretik . 0 1 2 3 35 Eskola barruan, IKT- as modu autonomoan erabiltzen ditut. 0 1 2 3 36 Ordenagailuak eskaintzen dizkidan baliabideak erabiltzen ditut klaseko materiala prestatzeko edo liburuetan agertzen diren ariketen gehigarriak sortzeko. 0 1 2 3 37 Interneten bilatzen ditut material gehigarriak. 0 1 2 3 |
addi-9c2aeeafe4ce | https://addi.ehu.es/handle/10810/14086 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2015-01-19 | science | Prior Sánchez, Iker | eu | Sormena bost urtko gelan. Musika, mugimendua eta jolasa. | Sarrera eta justifikazioa Ohikoa da haur hezkuntzako gelan musikarekin lotutako jarduerak erabiltzea, haurrentzat onurak dakartzatela jakina baita eta beraien gustuko ekintzak izaten direlako. Baina onura hauek zeintzuk diren ez da beti argi izaten, eta heziketa eraginkorra izan dadin, irakasleak helburu didaktiko batzuk lortzea bilatu behar du, xede zehatzen bitartez. Xede hauetan arreta jartzen ez bada, jarduerek berez nekez lortuko dute helburuak betetzea. Arreta galtze hau hainbat arrazoiengatik eman daiteke: umeak ondo pasatzea helburu nagusi bihurtzen delako; irakasleak bere lanera ohitzean, urtero jarduera berberak errepikatzen dituelako, helburu eta xedeak bidean ahazten eta galtzen direlarik; edota irakasleak prestakuntza gabeziak dituelako. Egoera posible hauei erantzuna emateko asmoz, baita haur hezkuntzako klaseei aberastasuna ematea bilatzen duen irakasleentzat, proiektu honetan musikaren bitartez helburu nagusi bat lortzea bilatzen da: haurrarengan sormena garatzea. Beste aldetik, proposatzen diren jarduerak gauzatzeko, haurtzaroan berebiziko garrantzia duen beste elementu bat erabiliko da, jolas motorra, hain zuzen ere. Jolasaren garrantzia heziketa fisikoko irakasle bezala izan dudan esperientziarekin baieztatu dezaket: haurrek bere nortasuna adierazteko modu garrantzitsua dute jolasa, eta, bestetik, psikomotrizitatea lantzeko modu eraginkorra izan daiteke. Bi esperientzia hauen konbinaketatik (Heziketa fisikoa eta Haur Hezkuntzako gradua) jaiotzen da lan hau. Proiektu berritzaile hau posiblea da, halaber, zorionez gaur egun Haur Hezkuntzan modu globalean egiten delako lan haurrarekin, honen garapen osoa eta orekatua lortzeko asmoz. Honek ikasleari ikasteko hamaika aukera eskaintzen dio, eta proiektu honetan, musika, jolasa eta mugimendua elkarrekin batera lantzea ahalbidetzen du. Ondoren zehaztuko den proiektua Haur Hezkuntzako bost urteko gelarako pentsatua da; halere, moldapen batzuk eginda ikasle gazteagoekin ere egiteko baliogarria izan daiteke.
1.1.1 Zergatik musika? Musika eta sormena Gizakiaren lehen urteak munduan itxaropenez betea dago: etorkizuna aukeraz betea daukagu eta gure sormena zabala da, mugarik gabekoa. Urteak aurrera egin ahala, ordea, espezializatzen joaten gara, eta gizartearen eskakizunei moldatzen ditugu gure bertuteak eta ahuleziak. Gizartearentzat baliagarria dena bultzatzen da eta gainontzekoa baztertu egiten da. Honek gizabanako bakoitzak berezko dituen potentzialtasun ugari bidean galtzea dakar, ez zaizkio bere onena emateko aukerak zabaltzen, eta sormena galtzen da. Horrela dio Schaferrek (1998) ikasle nagusien hezkuntza prozesuari erreferentzia eginez: “Las habilidades improvisatorias y creativas –atrofiadas luego de años de desuso- son también redescubiertas”(11or.). Zentzu honetan, autore honek berak (1998) ariketa bat egin zuen ikasleekin: etxeko gelan batean egonda, ikasleek momentuan entzuten zuten edozein soinu idatzi behar zuten. Emaitzak ondokoak izan ziren: “[…] mientras muchos de los adultos no captaron los sonidos más familiares –los sonidos de su propio cuerpo, su respiración, los latidos de su corazón, su voz, su vestimenta, etc.,- David (9) y Anthea (12) fueron muy sensibles a tales sonidos” (18or.). Ondorioak adierazgarriak dira: entzuteari behar bezalako garrantzia ematen ez bazaio, txikitan ditugun trebetasun naturalak galdu egiten dira. Haur Hezkuntza, beraz, sormena bultzatzeko aukera paregabea da; edo, hobe esanda, haurraren sormena garatzea izan beharko luke helburu nagusia. Badirudi, tamalez, hori ez dela sarritan gertatzen: Sir Ken Robinson hezitzaileak TED (2007) konferentzietan adierazi zuen bezala, eskolak sormena hiltzen du, gaitasun akademikoa ez dena alde batera uzten duelako sarritan. Halaber, ez dugu ahaztu behar haurrak etorkizuneko mundurako prestatu behar ditugula eskolan, baina, izugarrizko abiaduran aldatzen ari den mundu honetan, ez dakigu ezta nola izango den mundua urte bakar batzuen buruan: ziurgabetasun horri aurre egiteko, sormena dugu arma boteretsua;
1.2 Mugimendua 1.2.1 Mugimendua eta garapen kognitiboa Jakina da hezitzaile eta pedagogoen artean mugimenduaren eta adimenaren artean dagoen lotura estua. Wallonek (1980) adierazten duenez, “hasta el momento en que
1.3 Jolasa Jolasa funtsezko jarduera da haurtzaroan. Lleixa-ren (2000) ustez, gainera, “Jolasak helduarengan ere irauten du eta egoera alienatzaileetan bakarrik galtzen da” (58or.). Halere, oso eginkizun ezberdina dauka helduengan eta haurrengan. Helduak bere eguneroko bizitzan erabili ez duen energia askatzeko erabiltzen du jolasa, edota besterik gabe ondo pasatzeko. Haurrak, berriz, bere zeregin nagusia du jolasa; esan daiteke bere errealitatean jolasa dela bere bizitza. Barandiaranek eta Manterolak (1993) horrela iritzi dute: Gizakiak jokoa du lagun jaio eta gehiago, munduan dirauen artean; hala ere, ez da gauza bera jokoa, haurrentzako eta sasoikoentzako. Nagusiek […] euren olgetak, edo lanean bota ez dituzten izerdiak botatzeko, edo gogoko dituzten ariketekin lanaren nekeak eten eta arintzeko izan ohi dira. Haurrak, ordea, jokoa denbora beteko ekintza du, berezkoena gainera […] ez da denbora-emangarri hutsa; gehiago oraindik ere, egun osoko ihardunaldia du; tokiak eta denborak bat egiten duen ekintza (55or.). Halaber, kontutan hartu behar dugu haurrek beraien harreman sozialak eraikitzen dituztela jolasaren bitartez. Haur Hezkuntzako gelan proposatutako jolasek, beraz, lankidetza, errespetua eta tolerantzia bultzatu behar dute. Erraza da orduan ikustea jolasari eman behar zaion garrantzia.
1.3.1 Jolasa eta musika Piageten haurtzaroko etapetan oinarrituz, Delalandek (1995) ondoko sailkapena egiten ditu musika arloko jolasekin: Soinuaren eta keinuaren ikerketa (jolas “procedimental” edo “sensorio-motor”). Haurrak ingurunea arakatzen du eskuen eta keinuen bitartez eta eskema motoreak bereganatzen ditu ingurunea menderatzeko. Jolas forma hau umearen bigarren urtera arte dagoen bakarra da, horregatik, nahitaezkoa egiten da lehenengo zikloan. Behaketa, manipulazioa eta sormena lantzen da.
1.4 Proiektuaren lotura Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako curriculumarekin 1.4.1 Gaitasunak Proiektu honek ikasleek ondorengo gaitasunak eskura ditzaten lagunduko du: d) Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna jolasen bitartez landuko da, non beraien artean euskaraz hitz egitea eta eztabaidatzea modu naturalean emango den. Gorputz adierazpenerako aukerak ere sortuko dira. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna, eguneroko liskar txikien konponketaren bitartez lortuko dute, baita jolasaren bitartez balore batzuk eskuratzen (errespetua, solidaritatea...)
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna jolasaren bitartez eskuratuko dute: esperientzia anitzen bitartez nor bere burua ezagutuz, emozioak erregulatzen ikasiz, arriskuak neurtuz erabaki egokiak hartzeko eta arduratsuak izaten ikasten.
1.4.2 Helburuak Ondokoak proiektu honekin lotutako helburu orokorrak dira: a) Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan. b) Familia-, natura- eta gizarte-inguruneari behatzeko eta horiek aztertzeko, eta baita horiek ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte- eta kultura-jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan. e) Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko, gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin. f) Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzeko. g) Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketa-idazketa ikasten hasteko, eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen mundua uler eta interpreta dezan. Halaber, ondoren esperientzia eremu bakoitzeko helburuak eta proiektuko eremu espezifikoak erlazionatzen dira:
11 Curriculumeko eremuetako helburu orokorrak Proiektuko helburu espezifikoak 1. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala eremua 1.2.– Gorputza kontrolatzen aurrera egitea, zentzumen-pertzepzioa garatzeko eta tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioa inguruko ezaugarrietara egokitzeko. 1.3.– Bere gorputza eta gorputzaren zenbait funtzio ezagutzea eta adieraztea, ekintzarako eta adierazpenerako dituen aukerak eta mugak aurki ditzan. 1.2.1 Lokomozio orokorra garatzea. 1.2.2 Ingurunean eta besteekin armonian eta doitasunez moldatzea. 1.3.1 Oreka dinamikoa hobetzea. 2. Inguruaren ezaguera eremua 2.2.– Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean. 2.2.1 Jardueren eta jolasen arauak errespetatzea. 2.2.2 Klase-kideak errespetatzea. 3. Komunikazioa eta adierazpena 3.2.– Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hizkuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere. 3.8.– Plastikako, ikus-entzunezko, teknologiako, antzerkiko, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea hainbat teknika erabiliz, komunikazio-aukerak zabaltzeko eta kultura-egitatea ulertzen hasteko. 3.2.1 Gorputza erabiltzea musikarekin lotutako jolasetan, jarduera hauekiko interesa garatu dezan. 3.8.1 Gorputzaren jarduera (errepresentazioa, erritmoa etab.) musikaren eskakizunei moldatzea.
1.4.3 Edukiak Curriculumeko edukiak. Eremua: Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala Proiektuko edukiak Kontzeptuak Prozedurak Jarrerak 1. blokea: Gorputza eta norberaren irudia – Norberaren ezaugarriak balioesten eta onartzen joatea, bai eta norberaren aukerak eta mugak ere. Norberaren gaitasunean eta aukeretan konfiantza izatea, eskuragarri dituen eginkizunak eta ekintzak gauzatzeko.
-Norberaren eta besteen aukerak eta mugak errespetatzea. 2. blokea: Jolasa eta mugimendua – Jolasaren bitartez ingurunea aztertzea: mugimen- eta zentzumen-jolasak, jolas sinbolikoak eta arauak dituztenak. Jolasa gozatzeko eta ingurukoekin harremana izateko bidetzat hartzea. Konfiantza izatea norberak ekintzarako dituen aukeretan; eta parte-hartzea eta ahalegina egitea, nola jolasetan hala ariketa fisikoa egitean.
-Zentzumen-jolasak eta jolas sinbolikoak.
-Jolasak: norbera ezagutzea.
-Jolasen bitartez ingurune fisikoa eta besteak aztertzea.
-Jolasen bitartez norberaren gorputzarekin esperimentatzea.
-Parte-hartze aktiboa.
Curriculumeko edukiak. Eremua: Ingurunearen ezaguera Proiektuko edukiak Kontzeptuak Prozedurak Jarrerak 3. blokea: Kultura eta bizitza gizartean – Mutikoen eta neskatilen artean harreman orekatuak ezartzea. Zenbait estereotipo eta aurreiritzi sexista identifikatu eta gaitzestea. -Jolas kooperatiboak: hezkidetza. -Talde mistoetan jolastea, beste sexuko kideekin naturaltasunez erlazionatzen. -Talde lanaren garrantzia.
Curriculumeko edukiak. Eremua: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena Proiektuko edukiak Kontzeptuak Prozedurak Jarrerak 3. blokea: Arte hizkuntza - Mugimenduaren eta soinuaren arteko, eta hitzaren eta soinuaren arteko koordinazioa, jolasak, abestiak, errimak eta ipuinak abiapuntu hartuta. - Hainbat genero eta estilotako zenbait musika-lan arretaz entzutea. -Jolasa eta musika: espazioa, erritmoa eta denbora. -Abestiak. -Erritmoa espazioari eta denborari egokitzea.
-Abestiak jolasteko erabiltzea. -Jarduera erritmikoak ezagutzea eta gozatzea. -Musika balioestea. 4. blokea: Gorputz hizkuntza - Jolas sinbolikoen bidez, pertsonaiak eta egoera errealak edo irudimenezkoak antzeztea. - Dramatizazio-, imitazio- eta dantza-jardueretan eta gorputzadierazpeneko bestelako jolas batzuetan parte hartzea.
-Jolas sinbolikoa eta dramatizazioa.
-Jolas sinbolikoaren bitartez antzeztea.
-Antzezpenarekin disfrutatzea.
Gradu Amaierako Lana. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. 14 1.4.4 Ebaluazio irizpideak 1.2.1 / 1.3.1 Ea bere gorputza gero eta hobeto kontrolatzen duen, bai mugimenduan (lekualdaketak, martxa, lasterketa, jauziak...) bai eta atsedenean ere (oreka, jarreraren kontrola...) 1.2.2 Eguneroko jardueretan, ea eremuak, materiala eta tresnak behar bezala eta gero eta autonomia handiagoz erabiltzen dituen. 2.2.1 Ea jolas erraz batzuk zuzentzen dituzten arauak onartzen eta betetzen dituen. 2.2.2 Ea sentibera den ingurukoen gogo-aldarte, interes eta lehentasunekiko. 3.2.1 Ea parte hartzen duen, bai banaka, bai eta taldeka ere, musikako, gorputzadierazpeneko eta adierazpen plastikoko jardueretan. 3.8.1 Ea beste trebetasun batzuk ere eskuratzen ari den, pixkanaka-pixkanaka.
2.- Metodologia 2.1 Kokapena Proiektu hau Barakaldoko Alkartu Ikastola Publikoan jarri dut praktikan, bost urteko taldearekin. Eskola honek seiehun ikasle inguru ditu, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bananduta. Eremu nagusiki erdaldunean kokatzen da eta eskolako hizkuntza nagusia euskara da.
2.2 Metodologia irizpide orokorrak Proiektu honen oinarrian dago umearekin modu globalean lan egiteko asmoa. Musika eta soinua, mugimendua, adierazpena, sormena eta jolasa batera landuko dira oro har. Erabiliko den metodologia integratzailea izango da; horretarako, irakaslea beti prest egon beharko da ume bakoitzari sortu dakizkiokeen arazoekin laguntzeko eta behar denean jardueretan moldaketak egiteko, agertzen diren zailtasunak gainditzeko asmoz. Beste aldetik, bost urterekin umeak Piageten estadio aurreoperatorioan daude. Estadio hau egozentrismoak markatzen du, hau da, umeak uste du beste guztiek mundua beraiek ikusten duten bezala dutela. Horregatik, besteenganako errespetua sustatuko da, umeei erakutsiz besteen ideiak, iritziak eta trebetasunak norberarenak bezain onargarriak direla. Jardueretan, irakaslearen azalpenak laburrak izango dira eta beharrezkoak direnean bakarrik emango dira; orokorrean, ikaskuntza praktikan oinarrituko da. Aurkikuntzazko
ikaskuntza sustatuko da bereziki, eta osagarri bezala, eredu birsorkuntza eta aginte zuzena erabiliko dira zenbaitetan. Hizkuntzaren erabilerari dagokionez, euskara izango da irakasleak erabiliko duen hizkuntza. Ikasleek ere euskaraz egitea espero da, nahiz eta ez zaien derrigortuko, bestela hizkuntza kriminalizatzeko arriskua egon daitekeelako, eta derrigortze honengatik hurrengo urteetan euskara erabiltzeari uko egin ahal diotelako. Kasu honetan, irakasleak ikasleei euskaraz egiten lagundu behar die, gomendioak erabiliz, baina inoiz ez behartuz. Azkenik, proiektuaren ebaluazioa egiteko bi tresna erabiliko dira: umeek egindako ebaluazioa eta irakasleak egindako ebaluazioa, taula banaren bidez (ikusi 1. eta 2. eranskinak).
3.- Lanaren garapena Ondoren, erabiliko diren jolasak eta jarduerak1 aurkeztuko dira. Praktikaren luzapena lau egunekoa izango da, egun bakoitzean bi jarduera egiten direlarik. 1. saioa: Hasteko, umeek ezaguna duten jolasa aukeratu da, berehala martxan jartzeko eta konfiantza hartzeko. Eguneko bigarren jolasa, ordea, berria da haientzat. 1. jolasa: Zubiri-zubiri: dantza edo abestu? (Lerro jolasa) 20’ Bi lagun aurrez aurre eskuetatik helduta, zubia osatzen. Besteak azpitik pasatzen joango dira ilaran. Musika gelditzean norbait zubian “atxilotuko” dute eta abestu edo dantza egin aukeratu beharko du; horren arabera zubiaren alde batean jarriko da. Guztiak zubia osatzen daudenean talde batekoak aldez aurretik ezagutzen duten abesti bat abestuko dute, eta besteek dantza egingo dute. Abestia (ahotsa) Sormena: dantza librea
2. jolasa: Orkestra zuzendaria 15’ Ume batek orkestra zuzendaria nor den asmatu beharko du. Orkestrako kideek zuzendariaren keinuak imitatuko dituzte eta zuzendariak keinua aldatu ondoren
1 Jolas bakoitzaren ostean elementu nagusiak aipatzen dira eta, beharrezkoa denean, materiala.
guztiek keinua aldatu beharko dute. Asmatzen duenean, ume guztiak azken imitatutako instrumentuaren soinua ahoz imitatzen saiatuko dira. Sormena: gorputz adierazpena Sormena: ahotsa instrumentuen soinuen imitazioa (“evocaciones sonoras”) 2. saioa: Egun hau hasteko, sokasalto jolasa aukeratu da. Ume batzuk zailtasunak izan ditzakete hemen, salto egiteko trebetasun handia eta koordinazioa behar delako. Umeen artean trebetasun maila oso ezberdinak espero dira; irakaslea esfortzua balioetsi eta haurrak animatu behar ditu. Bigarren jolasean, ordea, ez da trebetasun berezirik behar eta umeek gustuko izan ohi dute; horrela, umeek saioa pozik eta lasaitasunez amaitzea espero da. 3. jolasa: Sokaz beheraka olatuena (Sokasalto) 20’ Soka beheraka, olatuen antzera eragin behar zaio sokari. Jolasa hastean, ume bat soka erdiaren ondoan egongo da: Soka eragiten diotenei hasiera emateko, ilaran itxaroten daudenek gorputz perkusioa erabiliko dute. Gorputz atal bat joko dute, hasieran poliki eta pixkanaka azkarrago. Ahal den azkarren egiten dutenean bat-batean gelditu, eta sokan daudenak sokari eragiten hasiko dira. Abestia (ahotsa) Pultsua (soka) Sormena: gorputz perkusioa Materiala: soka
4. jolasa: Pasazazu haria 10-15’ Umeak lerroan eskutik helduta, lehenengoak horma baten kontra dauka esku bat; gainontzeko umeak “zubi” honen azpitik pasatuko dira. Lehenengo umeak ezin du eskua hormatik mugitu, beraz, buelta erdia emanda geratuko da. Gero, lehenengo eta bigarren umeen artean pasatuko dira, gero bigarren eta hirugarrenaren artean… Azkenean guztiak lotuta geratuko dira. Askatzeko, aldez aurretik adostu ditugun hitz magikoak erabiliko ditugu (sol-la notak erabiliz). Hitzak bi aldiz errepikatu behar dira, bigarrenean ozenago esanez: orduan, partaideak askatu egingo dira. Abestia (ahotsa) Sormena: sol eta la notekin abestia asmatzea eta abestea
3. saioa: Saio hau hasteko, berriro ere umeek ezaguna duten jolasa aukeratu da, horrela lehenbailehen jarriko gara martxan. Lehenengo jolasean eserita egongo direnez, bigarren zatirako mugimendu handiagoa eskatzen duen jolasa erabiliko dugu. 5. jolasa: Urtxintxaren jolasa: instrumentuak arakatzen (Korro jolasa) 15-20’ Jokalariak korroan eskuak emanda, abesten duten bitartean ezkerreko lagunari eskuan eman beharko diote erritmora. Abestia amaitzean, jo duten azkena altxatu egingo da eta lagun bat aukeratuko du musu emateko. Bi umeek borobilaren erdian dauden instrumentuen artean bana erabiltzeko aukera izango dute tarte batez. Jolasak baditu bi parte: lehendabizi, berezko jolasa, umeek ezaguna dutena. Honi esker, bigarren zatian umeak irrikaz egongo dira norbaitek beraiei musu emateko eta horrela instrumentuak jotzeko aukera izateko. Jolasa amaitutzat eman baino lehen, instrumenturik jo ez duten umeei hauek erabiltzeko aukera emango zaie. Abestia (ahotsa) Sormena: musika tresnak arakatzea eta soinuak sortzea. Materiala: musika instrumentu ezberdinak (6-8)
6. jolasa: Joxe Martin (Lerro jolasa) 15’ Ikasleak bi ilaratan jarriko dira aurrez aurre. Bi ilaren artean, ikasle bat arituko da abestiaren istorioa antzezten. Ilaretakoek txaloka arituko dira. Gorputz perkusioa erabiliz: Abestiak “Erreka bazterrean…” esaten duenean, erdian dagoen umea norbaiten aurrean jarriko da eta gorputz perkusioko konbinaketa sinplea erabiliko du, erritmoa jarraituz, adb, eskuekin izterretan jo eta txalo. Bikoteak imitatuko du, eta ondoren klase osoa. Abestiak “Emango dizut…” esaten duenenean, txalo eta bikotearekin eskuak jo. Abestia amaitzen denean, aukeratua izan den umea Joxe Martinen rola hartuko du eta berriro hasiko da jolasa. Ezingo da jadanik aukeratua izan den norbait aukeratzea. Kasu honetan, abestia grabatua erabiliko da, jolasa dinamikoago egiteko asmoz, eta gorputz perkusioa erabiltzean abestiaren erritmora egokitzeko. Abestia (grabazioa) Sormena: gorputz perkusioa (inprobisazioa) Materiala: Kasetea, abestiaren grabazioa
4. saioa: Azken saioko lehenengo jolasa da korro jolasa da. Ume asko badira, umeek dinamika harrapatu dutenean taldea bi korrotan banatu daiteke parte-hartzea areagotzeko. Azkenengo jolasa, proiektu honetarako zehazki asmatu da, eta besteengandik ezberdintzen da, kasu honetan sormena ez delako soinuaren edo musikaren ekoizpenaren bitartez lantzen, baizik eta mugimenduaren eta gorputz adierazpenaren bitartez; musikak eta isiluneak ekintzetarako denborak markatuko dituzte. 7. jolasa: Lorez lore (Korro jolasa) 15’ Partaideak borobilean daude; erdian dagoena bueltak emango ditu borobilaren barnetik. Abestia amaitzean aurrean dagoenari galdetuko dio: “Zer zara, liztorra ala erlea?” Liztorra esaten badu, kanpokoak barrukoa harrapatu beharko du eta honek bere lekua kendu. Berriz, erlea esaten badu, bi umeek erlearen soinua imitatuko dute, eta beste partaideengana hurbilduko dira loreak balira bezala, ukitzen eta usaintzen. Abestia (ahotsa) Sormena: gorputz adierazpena eta animalien soinuen imitazioa (“evocaciones sonoras”) 8.jolasa: Ispilu-estatuak 10’ Umeak libre mugituko dira espaziotik musikarekin. Musika gelditzen denean, bikote bat bilatu beharko dute. Bion artean gorputz-postura jakin bat adostu behar dute eta musika berriz hasi arte mantendu. Musika lan instrumentala edo abestia (grabazioa) Sormena: gorputz adierazpena. Dantza. Gorputz eskema Materiala: Kasetea, umeentzako musika lan instrumentala edo abestia (dinamikoa, mugimena eta dantza bultzatzeko). 1. saioa Zubiri-zubiri: dantza ala abestu? 3. saioa Urtxintxaren jolasa Orkestra zuzendaria Joxe Martin 2. saioa Sokaz beheraka olatuena 4. saioa Lorez lore Pasazazu haria Ispilu-estatuak 1. taula. Jolasen sekuentziazioa
4.- Bizipenaren ebaluazioa eta ondorioak 4.1 Bizipenaren ebaluazioa, jolasez jolas 1. saioa / 2014-05-26 Andereñoak aldez aurretik azaldu die umeei zenbait egunetan etorriko nintzela haiekin jolas batzuk egitera, beraz zuzenean hasi izan ahal gara jolasekin. 1. jolasa: Zubiri-zubiri: Dantza edo abestu? Jolasa ezaguna zuten, beraz, berehala hasi gara. Zotz egin dugu zubiarena egingo zuten bi umeak aukeratzeko. Ez dute arazorik izan landu dugun aldaerarekin, hau da, ume “harrapatuak” gustuko janaria aukeratu beharrean, dantza edo abestea nahiago duten. Noizean behin gogoratu behar izan zaie zubiko umeei, bakarrik galdetu ahal diotela ume harrapatuari “abestu edo dantza” nahi duen (bestela badagoelako arriskua zubiko alde bat edo bestea aukeratzea lagunak non dauden arabera). Aipatzekoa da adin honetan bi gauza aldi berean egiteko daukaten zailtasuna. Abestia bazekiten gehienek, baina bakarrik abestu egiten zuten abestu ahal zutela gogorarazten zitzaienean; hurrengo aldian, berriz zubi azpitik pasatzen eta saltoka ibiltzean jartzen zuten arreta osoa. Azkenean, talde batekoek zubiri-zubiri abestu duten bitartean, besteek dantza librea egin dute. Atal honetan, ezberdintasun batzuk egon dira ume batzuen eta besteen artean, eta, normala denez, izaera irekiagoa duten umeek ozenago abestu egiten dute eta alaitasun handiagoz egin dute dantza. 2. jolasa: Orkestra zuzendaria Jolas hau berria zen umeentzat, horregatik, azalpen txiki bat beharrezkoa izan da. Hemen zailtasunak espazioaren antolaketaren inguruan egon dira. Haurrak borobilean egon dira, guztiek zuzendaria ikusi ahal izateko. Baina konturatu gabe, umeak behin eta berriro aurrera egiten zuten zuzendaria hobeto ikusteko, une oro imitatu behar baitzuten. Ondorioz, ume batzuk besteen atzean gelditzen ziren eta ezin zuten ondo ikusi. Sarritan esan behar izan zaie atzerago joateko, guztiek ikusi ahal izateko. Etorkizunean, hau konpondu liteke jolasa patioan egiten eta klarionaz zoruan borobil bat egiten, umeek erreferentzia espaziala izan dezaten. Beste zailtasun bat, asmatu behar zuen umearen kokapenean izan da. Hasieran, borobilean kokatu izan zaio, horrela beste guztiak begirada batez ikusi ahal dituelako.
Baina ume guztiei begiratu beharrean, bakarrik aurrekoengan finkatzen zuen begirada, hortaz, ezinezkoa zuen zuzendaria nor zen asmatzea bere ondoan zegoenean. Ondoren, “asmatzailea” borobilaren erdian kokatu da. Baina kokapen hau ere ez da eraginkorra izan, bere atzean gertatzen dena ezin baitzuen ikusi. Horrez gain, bi alditan umeek zuzendaria nor den salatu izan dute, nahi gabe komentarioak egitean, adibidez, zuzendaria pentsatzen ari zen bitartean, esan diotenean “Benga, Naia!”. Parterik aberasgarriena, agian, instrumentuen hotsak imitatzekoa izan da, instrumentu berbererako hots ezberdinak entzun baitira eta mimikaz lagundu baitute ahotsa. Hainbeste ahots desberdinekin aritzean, soinua nahiko ozena izan da eta kanpotik zertxobait kaotikoa eman zitekeen; baina hau aurreikusita zegoen: asmoa beraien instrumentuekiko pertzepzioa erabiltzea izan da, irakaslearen influentzia eta adibiderik gabe. Baina irakaslearen asmoa guztientzat hots bera sortzea bada, adibidea egin dezake bere ahotsarekin, umeek imitatu dezaten. Beraz, jolasean aipatutako zailtasunak, bi arrazoiengatik izan daiteke: 1. Jolas berria denez, gehiagotan jolastu behar direla, zer egin dezaketen eta zer barneratu dezaten. 2. Bost urterekin oraindik txikiak direla, eta jolasa aproposagoa izan daiteke sei edo zazpi urteko umeentzat. Jolas bietan azpimarratzekoa izan da umeen parte hartzeko gogoa, bi jolasen aurretik zotz egitean jolasen barruko rolak bereizteko, ia guztiek altxatu dutelako eskua zozketan parte hartzeko. Amaitzean ebaluaketa bete dute (1. Eranskina). Agur esatean noiz bueltatuko naizen galdetu didate. Beste egun batean jolas berriak egingo ditugula esan diet eta pozik joan dira. 2. saioa / 2014-05-28 3. jolasa: Sokaz beheraka (sokasalto) Hasteko, esan behar dut patiora heldu naizenean haurrak nire izena abesten hasi direla, aurreko saioa oso gustukoa izan zutenaren adierazgarri. Ondoren, biribilean eseri egin gara eta sokasaltoan behar diren elementuei buruz galdetu diet (aurrezagutzak). Erantzunak ondokoak izan dira: soka, bi pertsona sokari eragiten, pertsona bat salto egiten, umeen ilara (salto egiteko zain daudenak) eta abestia. Guztiok prest jarri dira (sokakoak, salto egin behar zuena eta ilaran zeudenak)
eta gorputz perkusioarekin hasi gara. Ea musika instrumentu bat ikusten zuten galdetu diet; ezetz esan dute. Orduan, txaloak ematen hasi naiz, bularrean eskuekin kolpeak ematen… Orduan ulertu dute gorputza instrumentu bezala erabili dezakegula. Sormena oso handia izan da, eta gorputzeko atal ugari proposatu eta erabili dituzte: eskuekin hankak jo, aurpegia, burua, oin batekin zorua jo, oin batekin bestea jo, hatzez kriskitin egitea, etab. Sokasaltoari hasiera eman behar zitzaion bakoitzean, ume batek gorputz perkusioko mugimendua proposatzen zuen. Sokasaltoko partean ez da aparteko arazorik izan, nahiz eta ume batzuen eta besteen artean trebetasun maila ezberdinak egon. Neskek hobeto egin dute salto orokorrean, agian sokasaltoan jolasten ohituago daudelako. 4. jolasa: Pasazazu haria Umeek lerroa egin dutenean, ondoren beharko ditugun “hitz magikoak” aukeratu ditugu, sol eta la notak erabiliz (bi nota bakarrik aukeran jarri zaizkie, aukerak zabalegiak ez izateko eta modu sinplean egiteko. Halaber, beltzak bakarrik erabili dira). “Sol-sol-sol-la-sol” izan dira hitz magikoak. “Gero ikusiko dugu zertarako beharko ditugu” esan diet irrika mantentzeko. Afinazio maila ezberdinak egon dira, baina bi notek altuera ezberdina dutela atzematerekin nahiko da kasu honetan. Denak eskuetatik helduta eta prest zeudenean, lehenengoari eskua eman diot eta ilararen buruan jarri naiz, hasiera gidatzeko (ume asko daudenean ilararen lehenengoak eta azkenak korapilatu egiten baitira). Hasieran, umeen eskuen artean pasatzean, askatu egiten ziren, baina hirutan egitean, ez dira gehiago askatu. Ilaran umeen erdian zegoenean gutxi gorabehera, kendu egin naiz, beraiek bakarrik jolasteko. Oso azkar ikasi dute dinamika eta aurrera jarraitu dute. Azkenean, denak lotuta geratu direnean, hitz magikoak esan ditugu birritan, eta askatu egin dira. Jolas hau bereziki gustatu zaie, eta klaserako bidean, taldetxoak egin dituzte jolasean bezala eskuak elkarri emanez. 3. saioa / 2014-05-29 5. jolasa: Urtxintxaren jolasa Umeek ezaguna zuten jolasa, beraz, berehala jardunean jarri gara. Normalean, jolas honetan, ume batzuei (bereziki mutilei) lotsa ematen die beste norbaiti musu ematea;
hala ere, erabili dugun jolasaren aldaera honetan, prestuago zeuden musua eman edo jasotzeari, jakin dutenean ondoren bazeukatela musika instrumentuak jotzeko aukera. Instrumentuak jotzerakoan, umeei nahi duten bezala jotzea utzi diet. Hala ere, batzuk ez zeukaten argi zer egin; kasu horietan, ideiak eman dizkiet instrumentuak era ezberdinetan jotzeko (adibidez, marakak eskuaren kontra jo, buruaren kontra, oinen kontra, etab.). Honenbestez, uste dut sormena lantzerakoan, umeei ez zaiela beti askatasun osoa eman behar. Ideia ona izan daiteke proposamenak egitea eta galderen bitartez kuriositatea sortzea (adibidez, “nola joko zenuke instrumentua beste era batean?”). 6. jolasa: Joxe Martin Hasi baino lehen, aurreko eguneko jolasean erabili ditugun gorputz perkusioko mugimenduak birpasatu ditugu, ondoren erabiltzeko. Jolasa hasieratik gustatu zaie. Lehenengo alditan ikusi dut nola umeak gorputz perkusioko zatia inprobisatu behar zutenean, segundo batzuetan geldi geratzen zirela mugimenduak pentsatzen; hau ez gertatzeko, eta dinamikoagoa izateko, jolasa hasterakoan egingo zituzten mugimenduak pentsatzeko esan diet; hortik aurrera, abestia berriro jarri aurretik, Joxe Martin izan behar zen umeari galdetu izan diot ea mugimenduak pentsatua zituen. Horrela, helburua lortu dugu eta jolasa dinamikoagoa izan da. Gaurkoan, gorputz perkusioko mugimenduak ez dira aurreko egunekoan bezain askotarikoak izan. Hau izan daiteke, alde batetik, musikak eta dantzak pisu asko hartzen duelako umeen buru-jardueran, eta, bestetik, ez dugulako behar bezainbeste denborarik izan etxera joateko ordua heldu zaigulako; agian, jolasa aldi gehiagotan eta beste egun batzuetan eginez, mugimen aukera gehiago bururatuko zaizkie. 4. saioa / 2014-06-03 7. jolasa: Lorez lore Borobilean, abestia bi aldiz abestu dugu. Ondoren, jolasean, abestu behar den beste jolasetan bezala gertatu da: haurreri gogorarazten bazaie abesteko, abestu egiten dute, bestela, ahaztu egiten dira. Umeei jolasa gustatu zaie, baina hogeita hiru ume egon direnez korruan, parte-hartzeko aukerak ez dira handiegiak izan. Hala ere, lehenendabiziz jolasteko, denok batera egitea komenigarria izan daiteke; beste egun
batean eginez gero, hogeita hiru umeko taldean hiru korru txikiago egitea gomendatuko nuke. Gehienek “erlea” izatea aukeratu dute, beraz, erleak imitatu dituzte sarritan. Mutilen erdiak gutxi gorabehera bakarrik erlea izatea aukeratu duten bitartean (beste erdiak, liztorra), neska guztiek erlea aukeratu dute. Honek aditzera eman lezake mutilek mugimendu eta intentsitate handiagoko jarduerak nahiago dituztela, harrapatzaileak izan nahi baitute; neskek ordea, nahiago izan dezakete jolas lasaiagoak eta sinbolikoak. Erleak imitatzean, ume bakoitzaren nortasuna igartzeko aukera egon da; batzuk, besteak usaintzera joatean, lotsati agertu dira; beste batzuk, ordea, askoz ere konfiantza handiagoarekin ibili dira. 8.jolasa: Ispilu-estatuak Jolas honetarako ume-abesti bizia aukeratu da, eta umeak berehala hasi dira espaziotik libre mugitzen, korrika, saltoka eta dantza eginez. Nahiz eta atal hau sormena garatzeko berez prestatua ez egon, ikusi da nola umeek oso modu ezberdinetan mugitu diren, mugimenduak inprobisatzen. Bigarren atalean, musika gelditzean eta ispilu-estatuak egitean, sormenaren garapena ikusi da: lehengo aldian postura sinpleak izan dira, ondorengoetan, jarrerak gero eta elaboratuagoak izan dira, eseri egin dira, etzan, etab. Postura berrien aurkikuntzarako, batzuetan norberaren eta bikotearen inprobisazioa erabili dute, beste batzuetan, aldiz, klasekideen posturak imitatu dituzte. Jolas honetan postura batzuen zuzenketa egin dut, bikoteak ispilu batean bezala ipini ez direnean, gorputz eskemaren kontzientzia hobetzeko asmoz. 4.2 Ondorioak Proiektu hau praktikan jarri eta gero, esan daiteke umeak sormena musikaren eta mugimenduaren bitartez erabiltzea eta garatzea lortu dela. Garapen hau, jolas askoren praktikan ikusi da: jolasak hastean umeek sormen ahalmen ez oso handia erakutsi dute, baina, jarduera joan ahala, sormen aukerak biderkatuz joan dira, alde batetik konfiantza hartu dutelako eta honek esperimentaziorako bidea eman diolako; bestetik, irakaslearen proposamenengatik, haurrek imitatu dituztelako eta ereduek ideia berriei bidea eman dietelako.
Aipatutako irakaslearen ereduak eta adibideak, batzuetan ez dira aldez aurretik prestatuak egon, baina egoera zehatzetan, beharrezkoak izan dira: sormenaren aukerak oso zabalak direnez, haur batzuek ez dira seguru sentitzen eta blokeatu egiten dira. Hau haur txikiek sormena erabiltzeko ohitura ez dutelako izan daiteke. ikasgelan, normalean, agindu zuzenak eta erreferentzia argiak ematen zaizkie (“egin hau eta modu honetan”), horregatik, aukeratzeko edo sormena erabiltzeko eskatzen zaienean, ez dute argi nola jokatu. Konfiantza har dezaten, beraz, irakasleak adibide eta ideia berriak proposatu ditu. Honengatik, ondoriozta daiteke segurtasuna sormena garatzeko ezinbesteko baldintza dela. Umeen erantzunari dagokionez, esan daiteke proiektua arrakastatsua izan dela. Ikasleek saio bakoitzaren amaieran ebaluazioa egin dute (1. eranskina) eta guztiek gustura egon direla adierazi dute. Salbuespen bezala, ume batek egunero kili-kolo pasatu duela esan du; hau zertxobait harrigarria izan daiteke, jolasetan ageriz ondo pasatu duelako eta parte-hartze handia izan duelako. Baliteke umeak nire atentzioa deitu nahi izana, gainontzekoak niri ebaluazioa eman eta berehala alde egiten zuten bitartean, berak ematen didan guztietan nire erreakzioaren zain geratu baita une batez. Diziplina arazo larririk ez da egon eta haurren artean errespetua izan da nagusi. Jarrera positiboa izan dute beti eta jolasen ulermena ez da arazo izan, irakaslearen ebaluazio taulan ikus daitekeenez (2. eranskina). Modu berean, jolasen bilduma bost urterako egokia izan da, nahiz eta sokasalto jolasean, “Sokaz beheraka” izenekoan, zailtasun batzuk izan, aurreko atalean adierazi den bezala. Hemen proposatu diren jolasak, behin bakarrik eraman dira praktikara; hala ere, ikasgelan denbora luzeagoa izanez gero, jolasak beste zenbait saioetan zehar errepikatzea komenigarria litzateke, horrela, eta segurtasun kontuari berriz bueltatuz, sormen aukerak areagotu egingo dira, umeek jolas ezagun eta familiarretan jardungo baitira. Bestalde, jolas bilduma hau jolas gehiagorekin osatu daiteke, modu honetan, ikasturte osoan zehar sormena musikaren eta mugimenduaren bidez lantzeko aukera izango dugu. Halaber, ikasle gazteagoei ere egokitu ahal zaie, adinerako egokiak diren jolasak aukeratzen badira; edota ikasle nagusiei, jolas hauek berauek lehen hezkuntzako lehenengo zikloan ere ondo funtzionatzea espero baita. Nire aldetik, oso gustura sentitu naiz une oro umeekin praktikan. Umeen harrera onak lana erraztu dit, eta beraien energia kutsakorrak egunero aurrera jarraitzeko gogoa
indarberritu dit. Badaukat, halaber, etorkizunean irakasle bezala proiektu hau aurrera eramateko asmoa, garatzen eta zabaltzen. Amaitzeko, esatea proiektu hau ez dela zertan musika eta mugimenduarekin mugatu behar; irakasleak hala baderitzo, haur hezkuntzako beste arloekin integratu daiteke, hala nola, arte plastikoak, zientziak, etab. Hori egiteko, irakasleak berak sormena erabili beharko du dena modu egokian “nahasteko”. Izan ere, sormena ere bada irakasleek izan beharreko gaitasuna.
Ondo Kili-kolo Txarto 1. saioa 21 2 - 2. saioa 21 1 - 3. saioa 21 1 - 4. saioa 21 1 1 Taula. Ikasleek egindako ebaluazioa
2 Papera aurrezteko, umeei banatzerakoan folio bakoitzean hiru aldiz kopiatu dira aurpegitxoak, eta folioa hiru zatitan banatu da.
2. eranskina: Irakasleak egindako ebaluazioa Zubiri-zubiri: Dantza edo abestu? Ulermena Oso txarra Txarra Erdizka Ona Oso ona Jarrera Oso txarra Txarra Erdizka Ona Oso ona 5 urterako egokia Ez Kili-kolo Bai
Urtxintxaren jolasa: instrumentuak arakatzen Ulermena Oso txarra Txarra Erdizka Ona Oso ona Jarrera Oso txarra Txarra Erdizka Ona Oso ona 5 urterako egokia Ez Kili-kolo Bai
Orkestra zuzendaria
2. irudia: Orkestra zuzendaria
3. irudia: Sokaz beheraka
4. irudia: Pasazazu haria
Urtxintxaren jolasa Urtxintxaren jolasa da, ezkuta ezazu eskua, bestela ematen badizu, musu eman beharko duzu.
5. irudia: Urtxintxaren jolasa
Erreka bazterrean topatu du lamia Riarriakataplan topatu du lamia. LAMIAK: O! Gaztetxo emadazu lore bat. O! Gaztetxo emadazu lore bat. Riarriakataplan emadazu lore bat. GAZTEAK: Emango dizut nirekin ezkonduz gero. Emango dizut nirekin ezkonduz gero. Riarriakataplan nirekin ezkonduz gero. BIAK: Ezkondu ziren eta Txinan bizi dira. Ezkondu ziren eta Txinan bizi dira. Riarriakataplan eta Txinan bizi dira.
8. irudia: Ispilu-estatuak |
addi-f0cacafd8657 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14090 | addi | cc-by-nc 4.0 | 2015-01-19 | science | Hernández Bilbao, Leire | eu | Zientzien irakaskuntza: Argumentazio gaitasuna eta datuen erabilera sustatzeko esku-hartze proposamen berritzailea | ZIENTZIEN IRAKASKUNTZA: Argumentazio gaitasuna eta datuen erabilera sustatzeko esku-hartze proposamen berritzailea
Sarrera Gradu amaierako lan honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleengan datuen erabilera eta argumentazio gaitasuna sustatzeko proposamen bat aurkeztuko da. Beraz, aztergaia zientzien irakaskuntza izango da. Gaur egungo eskoletan konpetentzia zientifikoa garatzeko dagoen zailtasuna izango da lanaren abiapuntua eta hori oinarri izanda, arazo horri aurre egiteko proposamen bat aurkeztuko da. Oso garrantzitsua da horrelako proposamenak egitea, zientzien irakaskuntzan aurkitzen diren zailtasunak anitzak direlako eta konpetentzia zientifikoa garatzeko gelan aukerak ematea ezinbestekoa delako. Horregatik, konpetentziaren definizioa zein den ezagutzea beharrezko da, zientziako Curriculum-ean ezarritako konpetentzien sarrerak dakartzan erronkak aurrera eramateko. Horrekin batera, ikasleei zientziak hitz egiteko eta argumentatzeko aukerak zabaldu behar zaizkie, zientziaren kulturan murgildu daitezen. Aukeratutako GAL motari dagokionez, esku hartzeko proposamen berritzaile bat aurkeztuko da. Esku hartzea da, arazo bati aurre egiteko irtenbide bat proposatu eta martxan jarri delako eta berritzailea da, Euskal Autonomia Erkidegoan, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, argumentazio gaitasuna lantzeko aurkezten den lehenengo proposamena delako. Lanaren egiturari dagokionez, atal ezberdinak bereizten dira. Sarrera honen ostean, zientzia irakaskuntzaren gaur egungo egoera aurkeztuko da. Bertan, gaia testuinguruan zehatzago kokatuko da eta adituak diren egileen aipamenak egingo dira, marko teorikoa eta zientzien irakaskuntzan ematen diren beharren aipamena eginez. Ondoren, proposamen berritzailearen diseinua azalduko da, parte-hartzaileen eta gaiaren inguruko datuak azalduz. Beraz, proposatutako planaren nondik norakoak zehaztuko dira, erabilitako metodologia barne. Horren ostean, proposamena martxan jarri ondoren ateratako emaitzak aztertuko dira. Hurrengo atalean, ateratako ondorioak aurkeztuko dira. Bertan, lanaren inguruko hausnarketa orokorra egingo da, atal guztiak lotuz eta etorkizuneko ildoak zehaztuz. Gero, erreferentzia bibliografikoak bilduko dira, lanean zehar aipatutako eta lana idazteko erabilitako erreferentziak aurkeztuz. Amaitzeko, lana ulertzen lagunduko duten eranskinak agertuko dira.
1. Zientzien irakaskuntzaren gaur egungo egoera.
Europa mailan, OCDE-eko (2006) PISA ikerlanean ikusi zen moduan, Europako gazteek zientziarekiko duten interesa galtzen daude. Hau ikusita, Europako Komisioa Michael Rocard-i (lehengo Frantziako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko kidea) adituen talde bat zuzentzea eskatu zion, aurrera eramaten ari diren ekintza berritzaileen ebaluazioa egin eta gazteek ikasketa zientifikoengan duten interes faltari aurre egiteko onartu behar diren neurriak ezarri zitzan. Horretaz gain, Osbornek eta Dillon-ek (2008) egindako Nuffield Txostenean, neskek zientziekiko duten interesa mutilena baino baxuagoa dela ikusi zen. Hau, “neskentzako interesgarriak diren edukiak Curriculum-ean oso presentzia txikia dutelako” gertatzen da, “normalean, mutilei zuzendutako edukiak irakasten direlarik” (7. Orrialdea). Hezkuntza mota horrek ez ditu ikasleen gehiengoaren beharrizanak betetzen eta hori dela eta, Nuffield Txostenean ere (Osborne eta Dillon, 2008) aipatzen den bezala, “korrelazio negatiboa dago ikasleek test zientifikoetan ateratako emaitzen eta zientziarekiko duten interesaren artean”. Beste aldetik, 2005eko Eurobarometroan (Europako Batzordea, 2005), “Europeos, ciencia y tecnología” ingurukoa, europarren %15ak bakarrik zioen zientzia klaseen kalitatearekin pozik zegoela. Gaur egungo ikasleek zientziarekiko duten interes falta hori, eskoletan ematen den irakasteko moduaren ondorioa da, besteak beste. Aurreko menderako zuzenduta zeuden metodologiak aplikatzen dira klaseetan eta honek ez du ikasleen parte hartze aktiboa sustatzen, ezta zientzienganako interesa pizten ere. “Europa necesita más científicos” txostenean ere, José Mariano Gago (2005) irakasleak zuzendutako taldeak egindakoa, ondorio berdinera heltzen da: zientzia gaiak maiz modu abstraktuegian irakasten dira. “Abstraktua da, oinarrizko ideien aurkezpenetan oinarritzen delako (gehienak XIX. mendean garatutakoak) behaketa eta esperimentazio elementu nahikorik eskaini gabe”. Horrela, ROCARD Txostenean (Rocard et al., 2007) aipatzen den bezala, Europako herrialde gehienetan zientzien irakaskuntzan erabiltzen
diren metodoak deduktiboak dira. Lehenengo kontzeptuak aurkeztuz, ondorio operazionalen bilaketarekin jarraituz eta azkenik esperimentuak eginez, normalean, adibide huts gisa geratzen direlarik (Caamaño, 2010). Hori dela eta, zaila egiten zaie ikasleei ikasitako kontzeptuak beste testuinguruetara zabaltzea, ikasterakoan emandako adibideetan bakarrik zentratzeko gai direlarik. Horregatik, esfortzu handia egin behar dugu “ikasleek zientziarekin izango dituzten kontaktu goiztiarrak, ahal den beste motibagarriak eta erakargarriak izan daitezen bermatzeko” Nuffield Txostenean (Osborne eta Dillon, 2008, 21.orrialdea) esaten den bezala. Txosten berdinean azaltzen den bezala, ikasleek 14 urte dituztenerako garatzen da neurri handi batean zientziarekiko duten interesa eta inplikazioa eta gaur egun, geletan erabiltzen den “metodologia-aniztasun mugatu hori da ikasleek zientzietatik aldentzeko arrazoietako bat, gehienbat nesken kasuan”. Espainia mailan ere, 2003. urtean, (Jiménez Aleixandre et al., 2003) zientzien irakaskuntzaren inguruko arazoak antzeman zituzten, zientzietako Curriculum-etan edukiak aurkezteko moduan eta irakasleenganako eta ikasleenganako motibazio faltan indar eginez. Honekin lotuta eta aurrerago azalduko dugun moduan, kultura zientifikoan murgiltzeko beharra erakusten dute. Honen bidez lortuko bait da ikasleen interesa eta motibazioa sustatzea.
1.2. Konpetentzia zientifikoa.
Jiménez Aleixandre et al.-en (2011) ustetan, ikaskuntzan garatutako ezagutzak, trebeziak eta jarrerak, testuinguru eta egoera ezberdinetan eta modu integralean praktikan ipintzeko gaitasunari deritzo konpetentzia. PISA-k (OCDE, 2006) egiten duen definizioa aintzat hartuz gero, hau izango litzateke konpetentzia zientifikoaren definizioa:
Konpetentzia zientifikoa: Gizabanakoaren ezagutza zientifikoei eta arazoak identifikatzeko, ezagutza berriak bereganatzeko, fenomeno zientifikoak azaltzeko eta zientziarekin erlazionatutako galderetan, probetan oinarritutako ondorioak ateratzeko, gizabanakoaren ezagutzen erabilerari egiten dio erreferentzia. Horretaz gain, zientziaren berezko ezaugarrien ulermena, zientzia ezagutza eta giza-ikerketa metodoa, zientzia eta teknologia gure testuinguru materiala, intelektuala eta kulturala
osatzen duten modua, eta herritar zuhur baten moduan zientziarekin erlazionatutako gaietan eta zientziaren ideiekin konpromisoa hartzeko gogoa ekartzen du. (OCDE, 2006). Honen ondorioz, hiru dimentsio edo gaitasun bereiz daitezke konpetentzia zientifikoaren barruan eta horrela sailkatzen du ere Hezkuntza Ministerioaren Curriculum-ak (Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa, 2007). Hauek dira hiru dimentsioak: a) Gai zientifikoak identifikatu (zientzia aldetik ikergaiak direnak). b) Gertaera zientifikoak azaldu. c) Frogak erabili. Euskal Herriko Curriculum-ari (Eusko Jaurlaritza, 2007) dagokionez, lau dimentsio ezberdintzen dira: a) Ezaguera zientifikoaren ulermena. b) Naturaren errealitatearen azalpena. c) Ikerkuntza zientifikoaren funtsezko ezaugarrien azterketa. d) Ezaguera zientifikoen erabilera erabaki hartzeetan. Beraz, gaitasun zientifikoa, jatorria azaltzean eta bizitzako testuinguruetan parte hartzean, gizakiak ezaguerak eta ikerketa zientifikoa erabiltzeko duen gaitasuna eta nahia dela esan dezakegu. Hori da, hain zuzen ere, txostenek aipatzen duten arazorik garrantzitsuenetariko bat: zientzien ikasketa deskontestualizatuta ematen dela. Irakasten diren zientziak, eskolako kulturara mugatuta daude eta ikasteko erabiltzen diren aktibitateak arketipikoak dira. Aktibitate hauek ez dute beste testuinguruetan aplikagarri izan daitekeen hezkuntza sustatzen. Beraz, gaitasun zientifikoa ez da behar bezala garatzen.
2.1. Praktika zientifikoetan murgildu. Gaitasun hau garatzeko garrantzitsua da praktika zientifikoetan murgiltzea. Hau da, kultura zientifikoa barneratzea, beraz, zientziak ikastearen parte litzateke. Txostenek aurreikusi duten bezala, gaur egun irakasten diren zientziak eskolako kulturan barneratuta daude, baina ez daude kultura zientifikoaren barne. Horrek zailtasunak ekartzen die ikasleei ikasitako beste testuinguruetara aplikatzerakoan. Horregatik, ikasleak praktika zientifikoetan murgildu behar dira gaitasun zientifikoa gara dezaten. Horretarako, ikastunek lanbideak ikasteko eta lan egiteko modua kontrolatu arte adituekin ibiltzen diren modura, zientzia ikasleek ere kultura zientifiko horretan barneratu behar dira. Mugikor berria erosten dugunean bezala, ez litzateke zentzuzkoa izango mugikorra erabiltzen ikastea, hura praktikan erabili gabe. Lehen Hezkuntzan jasotzen den hezkuntza zientifikoak ez dio konpententzia zientifikoak garatzeari laguntzen (Seely, Collins eta Duguid, 1989). Eskoletan testuingurutik at dauden kontzeptu formalak irakasten dira eta kognizio/kontzeptu eta aktibitate/egoera horien arteko bereizketa egitea, ikasketa esanguratsua ekiditea ekartzen du. Horri, hain zuzen ere, egiten diote erreferentzia Seely, Collins eta Duguid (1989) Cognitive Apprenticeship-ari buruz hitz egiten dutenean. Horrela, “(…) ikasketa kognitiboa, aktibitatea aurrera eramaterakoan emandako ikasketa eta testuinguru sozialean eta fisikoan nahita egindako erabilera, ikerketetatik sortzen ari den ikasketa eta kognizioaren ulermenarekin lotuagoa dago” (32. orrialdea). Seely et al.-en ustetan (1989), kontzeptuak tresna multzo bat balira bezala adierazten dituzte eta tresna hauen ulermena lortzeko, tresnak erabili behar dira. Hauen erabileraren bidez, ez bakarrik tresnen ulermena, baizik eta munduaren ulermena lortuko da, hauen arteko interakzioaren bidez, munduaren eta kontzeptuen ulermena aldatzen doalarik. Baina tresna hauek erabiltzen ikasteko, ikasleak kultura horretan barneratu behar dira. Ikastea “kulturan murgiltzeko prozesu bat” bait da.
Eskolan egiten diren ariketak eskolako kulturan murgilduta daude eta ez zientziako kulturan murgilduta. Hori dela eta, ikasleek aktibitate autentikoak egin behar dituzte (Seely, Collins eta Duguid, 1989). Aktibitate autentikoak erabiliz, berriz, ikasleek kulturaren oinarrizko praktikak bereganatzeko aukera izango dute eta, horrela, kultura zientifikoan murgiltzea lortuko dute.
2.2. Argumentazioa eta datuen erabilera, praktika zientifiko moduan. Argumentatzea frogetan edo datuetan oinarritutako ondorio edo iritzi bat ematea da. Jiménez Aleixandre-k (2010) esaten duen bezala, argumentatzeak, ezagutzen ditugun datuak kontuan izanik, ezagutzak ebaluatzean datza. Horretarako, ezagutza egotea eta datuen (frogen, esperientzien, arrazoien) ekarpenak egitea beharrezkoa da. Horien arteko lotura justifikazioaren bidez egingo dugu. Argumentazioa zientzia praktikatzen dutenen diskurtsoa da. Zientzialariek argumentazioa eta diskurtso zientifikoa erabiltzen dute komunitate zientifikoa konbentzitzeko eta euren aurkikuntzak zabaltzeko. Diskurtso zientifikoa, beraz, arrazoitutako argumentazioa kaleratzeko modua dela esan dezakegu. Aurrean aipatutako konpetentzia zientifikoaren dimentsioen parte ere bada komunikazioa. Diskurtsoa, hizkuntza zientifikoa, komunikazioa, azken batean, garrantzia handikoa da konpetentzia zientifikoaz hitz egiten dugunean. Zientziak jakiteaz eta egiteaz gain, zientziak hitz egitea ere jakin behar dutelako ikasleek. “Zientziako klaseetan, (…), ahozko adierazpena erabakigarria da, hauen azalpenak ahozkotasunetik heltzen zaizkielako ikasleei eta ikasitakoa, neurri handi batean, ahozkoa erabilita erakusten delako”, Jiménez Aleixandrek eta Díaz de Bustamantek (2003) azaltzen duten bezala. Baina ez bakarrik ahozkotasunetik, idatzizko komunikazioa ere garatzen laguntzen du. Hori dela eta, benetan garrantzitsua da gelan ikasleen arteko komunikazioa eta ekintzen partekatzea sustatzea. Horrek ere, komunikazio gaitasuna eta pentsamendu kritikoa garatzen laguntzen duelarik. Beraz, zientziaren irakaskuntzaren helburuak, kontzeptu eta ereduen ikasketa edo jarrera eta trebezien garapena bezala, ikasleek kultura zientifikoa barneratzearen parte
dira. Modu honetan, (Jiménez eta Díaz de Bustamante, 2003)-ren hitzetan, “zientzia klasea ezagutza sortu eta erabiltzen den komunitate batean bihurtuko da”. Honen ondorioz, argumentazioa “frogak eta datuak artikulatzen dituen tresna intelektual bat dela, alfabetizazio zientifikoan eta herritarren hezkuntzan laguntzen duena” (Jiménez Aleixandre eta Puig, 2010) eta argumentazio gaitasun hori garatzeko, gelako diskurtsoa erabiltzea beharrezko gertatzen dela esan dezakegu. Lan honetan egiten den proposamenak Lehen Hezkuntzako gela zientziak modu kontestualizatu batean ikastea eta zientziak hitz egiteko eta argumentatzeko aukerak zabaltzea du helburu.
3.1. Parte-hartzaileak eta zentroa. Parte-hartzaileak Lehen Hezkuntzako 4. Mailako talde bateko 25 ikasleak dira. 12 mutil eta 15 neska 9 eta 10 urte bitartekoak. San Nikolas Ikastolako zentroan proiektu berritzaileak erabiltzen diren arren (Txanela Proiektua), kontuan hartu behar da ikasleak ez daudela argumentatzera ohituta. Irakasleak eztabaidak sustatzen dituen arren eta ikasleei hitz egiten uzten dien arren, ez du argumentuen justifikazioa sustatzen.
3.2. Gaia. Aukeratutako gaia Lehen Hezkuntzan modu zuzenean lantzen ez den gaia da: Klonazioa. Baina Lehen Hezkuntzako ikasleentzako gai berritzailea izanik, lantzen ari diren ugalketa gaiarekin lotura egin nahi izan da eta horretarako, gai horretan landutako ugalketa asexuala eta klonazioaren arteko lotura egiten saiatu gara (unitatearen hirugarren helburua). 175/2007 Dekretuan, EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen duena, ipintzen duen bezala, Lehen Hezkuntzako, bigarren zikloan landu behar diren
3.3. Unitate berritzailea. Aurrean azaldu dugun bezala, proposamena diseinatzerako orduan, kontuan hartu da gelan landu behar zuten gaia. Horrela, gaiaren hasieratik aurrerago proposatuko zaien eztabaidan argumentuak eraikitzeko aukerak izan ditzaten, gai horrekin lotutako jarduerak prestatu dira. Gaiari laguntzeko prestatutako jarduerak modu eskematikoan1 aurkeztuko dira. Ondoren, sakonago, ikasleen argumentazio gaitasuna neurtzeko diseinatutako unitate berritzailea eta helburu bakoitza lortzeko egindakoak azalduko dira. Gaia zein zen kontuan hartuta eta gure helburuak oinarri izanik, lehenengo eta behin galdetegi2 txiki bat prestatu genuen ikasleek gai honen inguruan zituzten aurreideiak ezagutzeko. Ondoren, hiru ikerketa proposatu genien ikasleei: hazien ikerketa (ugalketa sexualaren berezitasunak deskubritzeko) eta patata kimuen eta adaxken ikerketa (ugalketa asexualaren berezitasunak deskubritzeko). Talde txikietan bilduta, talde bakoitzak ikerketa bat eramango zuen aurrera 4 astetan zehar. Egunero, talde bakoitzak bere ikerketa behatu eta datu bereizgarriak apuntatu behar zituen, gaiaren amaieran emaitzak aztertu eta guztion artean ondorioak atera ahal izateko. Jarduera hauekin batera, beste jarduera osagarri batzuk egin ziren, ikasleek gaia hobeto ulertzeko asmoz.
3.3.1. Helburuak lortzeko egindakoak. Proposaturiko gaia hiru egunetan zehar eta 90 minutuko 3 saioetan lantzeko pentsatuta dago. Lehenengo saioa, ikasleen aurreideiak ezagutzeko eta gaiaren inguruko testu bat irakurtzeko. Bigarren saioa, ikasleen arteko eztabaida bat sustatzeko, prestatutako komiki batzuetan agertzen diren datuak oinarri izanik.
1 Ikus I Eranskina. Gaiari laguntzeko prestatutako jardueren eskema. 2 Ikus II Eranskina. Ugalketa gaiaren inguruko aurreideiak ezagutzeko galdetegia.
Hirugarren saioa, landutako gaia eta bioaniztasunaren arteko lotura egiteko, testu txiki baten bitartez. 1. helburua: interesa piztea. Beraientzako erakargarria izan litekeen gai bat erabiltzen saiatu gara. Gaian hobeto murgiltzeko eta aurkeztutako eztabaida errazagoa izateko, hiru komiki3 ezberdin diseinatu ditugu, non eztabaidan erabili beharko dituzten datu guztiak agertzen diren. Planteatutako gaia desagertzeko arriskuan dauden animaliak dira. Komiki bakoitzean desagertzeko arriskuan dagoen animalia bat (Panda erraldoia, marrazo zuria eta bale urdina) agertzen da eta ikasle bakoitzak, hiru komikien artean gustukoena aukeratu beharko du eta isilean irakurri. 2. helburua: argumentazio gaitasuna garatzea. Bigarren saioan, euren argumentazio gaitasuna garatzeko helburuarekin diseinatu da. Horretarako, ikasleen arteko eztabaida bat sustatu nahi izan dugu. Komikia irakurri ondoren, eztabaidari sarrera emateko jarduera bat planteatzen zaie. Desagertzeko arriskuan dauden animaliak direnez gero, hauek ez galtzeko zein ugalketa mota (sexuala edo asexuala) erabiliko duten galdetzen zaie eta bakoitzaren abantailak eta desabantailak idatzi behar dituzte, zergatiak azalduz. Ikasleek horrelako jarduerara ohituta ez daudela kontuan hartuta, lana errazteko asmoz, lehenengo paper batean idazteko eskatuko zaie. Ondoren, talde txikietan bilduko dira eta egindakoa elkarren artean partekatu beharko dute. Gure helburua, taldekideen iritzia entzutea eta bakoitzak idatzitakoa defendatzeko erabiltzen dituzten argumentuak ezagutzea da. Azkenik, guztion iritzia eta guztion argumentuak partekatzeko eta entzuteko nahian, talde osoak arituko da eztabaidan. Hasieran, irakasleak elkarrizketan gidari lana eginez eta azkeneko partean, ikasle bakoitzak beste ikasle batek esandakoari erantzuteko aske sentituz.
3 Ikus IV. Eranskina. Eztabaida sustatzeko diseinatutako hiru komikiak.
3.helburua: ugalketa asexuala eta klonazioa lotzea eta ugalketa asexualaren eta sexualaren desberdintasunez jabetzea. Lehenengo saioari dagokionez, ikasleek lan metodo honetara ohituta ez daudela kontuan izanik, ikasleen aurreideiak ezagutzeko galdetegi4 bat diseinatu dugu. Galdetegia ikasleek bakarka egiteko pentsatuta dago, behar den neurrian, azalpen txikiak jasoz. Ondoren, klonazioaren inguruko azalpen testu labur5 bat diseinatu da, lehenengo isilean eta gero guztion artean irakurtzeko. Ikasleentzako gaia berria eta ulertzeko zaila denez gero, paragrafoz-paragrafo testua azaltzea pentsatu da. Behin gaiari sarrera emanda eta klonazioaren inguruan eduki ditzaketen zalantzak argituta, klonazioa eta ugalketa asexualaren arteko lotura egiteko helburuarekin, irakasleak azalpen txiki bat emango die. Horretarako, aurretik gelan ugalketa moten inguruan emandako edukiak eta orain irakurritako testua erabiliko da. Eskuhartzeari amaiera eman baino lehen, hirugarren saioa erabiliko dugu klonazioa (ugalketa asexuala) eta bioaniztasunaren arteko lotura egiteko. Horretarako, Svalbarden (Norvegian) dagoen hazien gordailuaren inguruko informazio testu6 txiki bat irakurtzeko emango diegu. Isilean, lehenengo, eta guztion artean, gero. Testu horretan agertzen den informazioaren inguruko galdera batzuk planteatuko dizkiegu. Gure helburua, kasu honetan, bioaniztasuna zer den ulertzea eta honen garrantzia azpimarratzea da. Horretarako, berriro ere, klonazioa edo ugalketa asexuala erabiliko dugu eredu modura, ugalketa mota honek ekar ditzakeen ondorioak aztertuz eta bioaniztasunaren garrantzia kontuan hartuta, ugalketa sexualaren beharra planteatuz.
4. Helburuen lorpenaren ebaluazioa.
Atal honetan, lanean planteatutako helburuak kontuan izanik (ikasleen interesa piztea, ikasleen argumentazio gaitasuna eta datuen erabilera sustatzea, eta ugalketa
4 Ikus III. Eranskina. Klonazioaren inguruko aurreideiak ezagutzeko galdetegia. 5 Ikus IV. Eranskina. Klonazioaren azalpen testua. 6 Ikus VI. Eranskina. Svalbard-eko hazi gordailuaren azalpen testua eta planteatutako galderak.
asexualaren eta klonazioaren arteko lotura egitea), diseinatutako proposamena aurrera eramaterakoan, datuak jasotzeko erabili diren tresnak eta lortutako emaitzen azalpena emango da.
4.1. Metodologia. 4.1.1. Lehenengo helburua: Interesa piztea. Helburu hau bete den ala ez neurtzeko erabili diren tresnak ikasleei ahoz egindako galdetegiak, irakasle-tutoreak egindako ekarpenak eta komentarioak eta saioetan zehar egindako behaketak hartu dira kontuan.
4.1.2. Bigarren helburua: Argumentatzeko gaitasuna eta datuen erabilera sustatzea. Kasu honetan, bigarren saioan (eztabaidan) 25 ikasleei egindako audio grabazioen transkripzioak7 hartu dira kontuan. Horretaz gain, 25 ikasle horiek idatzitako testuak8 ere aztertu egin dira, eurek emandako argumentuen kalitatea eta datuen erabilpena aztertzeko asmoz. Datuen erabilpenari dagokionez, eztabaidako saio horretan banatutako komikietan agertzen diren datuak bere argumentuak eraikitzeko erabili dituzten ala ez hartu dugu kontuan. Horrela, datu horiek erabili dituzten ikasle kopurua kalkulatu dugu, emandako argumentu guztiekin konparatuta, azterketa kuantitatiboa eginez. Bestalde, argumentuen kalitatea neurtzeko erabili dugun tresnari dagokionez, ikasleek justifikatutako argumentuak emateko duten gaitasuna neurtu dugu. Justifikazioa da gaur egun gehien aztertzen ari den alderdi bat, kalitate hoberenekotzat hartzen baita justifikatuta dagoen argumentu bat eta argumentu bat justifikatuta dagoela esaten dugu, datu edo frogetan oinarritzen denean. (López Rodríguez eta Jiménez Aleixandre, 2007).
Horretarako, emandako argumentu guztiak, justifikatutako argumentuekin konparatu ditugu, justifikazio bat baino gehiago emateko gai izan diren ikasleak kontuan hartuz. Modu honetan, azterketa kualitatiboa egin dugu.
4.1.3. Hirugarren helburua: Ugalketa asexualaren eta klonazioaren arteko lotura egitea. Azkeneko helburu honen lorpena neurtzeko, ikasleei egindako aurreideien galdetegian lortutako emaitzak, gaiaren amaieran berriro egindako galdetegi horretan emandako erantzunekin konparatu dira. Horretaz gain, ikasleei ahoz galdera batzuk egin zaizkie ugalketa asexualaren eta klonazioaren arteko lotura egin duten ezagutzeko.
4.2. Emaitzak. 4.2.1. Lehenengo helburuan lortutako emaitzak. Lehen azaldu dugun moduan, ikasleengan interesa piztu dugun aztertzerako orduan, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako gaia berritzailea dela hartu behar dugu kontuan. Horrela izanik, ikasleek hasieratik interesatuak agertu dira eta klonazioari buruz hitz egitea oso erakargarria suertatu zaie. Horrela, irakasle-tutoreak azaldu duen moduan, prest agertu dira berehala etxetik informazioa ekartzeko. Euren parte-hartzea nahiko positiboa izan da, gehienen ekarpenak egon direlarik eta normalean hitz egiten ez duten ikasle batzuen parte-hartzea lortu delarik. Horretaz gain, saioen behaketetan ikusi den moduan, beste testuinguruetan ere gaiari erreferentzia egin diote, behin eta berriro klonazioaren inguruko testuan agertutako datuak aipatuz. Gaiaren amaieran ikasleei ahoz egindako galderen erantzunak aztertuz, oso gai erakargarria eta interesgarria iruditu zaiela eta eztabaida komikien bidez egitea, ikasleen arreta deitu duela esan dute. Bestalde, ikasle askok, zientzien inguruan gehiago jakiteko grinak dituztela azaldu dute. Esaterako, Maddik zientzialari mantala (nik gaiaren hasieran esandako esaldi bati erreferentzia eginez) gehiagotan ipiniko
duela esan duenean edo Unaxek komikien bidez gauzak errazago ikasten direla azaldu duenean. Beraz, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako berria den gaia modu honetan aurkezteak eta euren parte-hartzea eskatzeak, ikasleen interesetan eragin handia izan duela deritzogu.
4.2.2. Bigarren helburuan lortutako emaitzak. Helburu honen emaitzen azterketa egiteko orduan, idatzizko testuetan idatzitakoari eta talde txikietan eta talde handietan jasotako grabazioei erreparatu diegu. Horrela, kontuan izan dugu komikietan agertutako daturen bat erabili duten euren argumentua eraikitzeko ala ez. Lehenengo taulan9, komikietan agertutako datuak aipatu dituzten ikasleen kopurua agertzen da.
4.2.2.1.Idatzizko materiala Bigarren taulan, ikasleek komikia irakurri ondoren planteatutako galderari erantzuteko idatzitako testuak aztertu dira. Hauetan ere, komikietan agertutako daturen bat islatu duten ikasleen argumentuak10 aztertu ditugu, ugalketarekin lotura egin dutenen eta ez dutenen arteko ezberdintasunak eginez. Idatzizko testuetan argumentu justifikatu asko aurkitzen ditugu, komikietan agertutako datuetan oinarrituta daudenak. Azpimarratzekoa da bi argumentu erabili dituen ikasleak (Maria, 2. taulan), gehienek argumentu bakarra erabili dutelako eta batek, berriz, ugalketarekin zerikusia ez duen argumentua erabili duelako. Maria Denbora nahiko irauten duelako eta bi edo ume bat bakarrik jaio ahal delako. (Ugalketa sexualaren abantaila).
9 Ikus IX. Eranskina. 1. Taula: Komikietan agertatutako datuak aipatu dituzten ikasleen kopurua. 10 Ikus X. Eranskina. 2. Taula: Komikietan agertutako datuak argumentuak egiteko erabili dituzten ikasleek.
4.2.2.2. Talde txikiak Talde txikiei dagokionez, gutxik11 erabili dituzte komikietan agertutako datuak euren argumentuak defendatzeko, nahiz eta aurretik, idatzitako testuan datu horiek erabili dituzten. 3. eta 4. tauletan agertzen da bi taldeetan egondako elkarrizketaren transkripzioa.
4.2.2.3. Talde handia Azkenik, talde txikietan landutako eta partekatuta informazioa talde handian komentatzen da. Kasu honetan, talde txikietan baino argumentu gehiago ematen dira, baina gehienak ez dira komikietan agertzen diren datuetan oinarritzen, lehenengo saioan landutako testuan baizik. Horretaz gain, idatzizko testuetan agertutako argumentu batzuk ez dira argira ateratzen eta beste batzuk, berriz, behin eta berriro errepikatzen dira. Gainera, ugalketa asexualari (testuan horren inguruko datuak agertzen ez den arren) garrantzi handia ematen diote. Hurrengo hiru tauletan12, talde handian komikietan agertutako datuak erabiltzen diren elkarrizketak laburtzen dira. Azkeneko taula hauetan nabaria da komikietan agertutako datuak azaltzen dituzten arren, ez zaiela batere erraz egiten zergatia azaltzea. Hori dela eta, askotan, beste gauza bati azaltzera ekiten diote (Maria, 5. taula eta Maddi, 7. taulan).
Nora Bakoitzak pertsonalitatea izan behar duela eta e… guztiak bagara guztiak berdinak bakoitzak ez du bere pertsonalitatea edo… Irakaslea Ados zaudete? Guztiak Bai Irakaslea Norbait ez dago ados Maddik esandakoarekin? Maria Ni nago ados, baina asexuala ba, e… desagertzeko arriskuan daudenez ba al dira jaio panda gehiago. 5. Taularen zatia.
Ikaslearen izena Elkarrizketa Maddi Baina, adibidez, panda erraldoiean jartzen du normalean kume bat jaiotzen dela eta jartzen du, bi jaiotzen badira ahulagoa hil egiten dutela. Aitor Zergatik? Irakaslea Ba horrela delako. Eta horrekin zer esan nahi duzu? Maddi Ba… adibidez… sexualean… adibidez bakoitzak eduki behar du bere bizitza eta adibidez, laborategian eduki al dituzte gehiago (kumeak). 7. Taula
25 ikasleetatik oso gutxik hartu dute parte ahozko eztabaidetan eta batzuk, idatzizko testuan ipinitakoa irakurtzera mugatu dira. Gehienek ez dira besteek esan dutena ezeztatzera sartu, bi ikasle izan ezik (Ana, 3. taulan eta Maria, 6. taulan).
Argumentuen kalitateari dagokionez, talde handian egindako eztabaidan ikasleek egindako argumentu kopurua hartu da kontuan eta hauek oinarri izanik, argumentu justifikatuak aztertu egin dira. Argumentu kopurua identifikatzeko nahian, argumentu ezberdinak sailkatu egin dira, eman dituzten arrazoiak, zertan oinarritu direnen arabera. Horretarako, arrazoien gaiak hartu dira kontuan eta argumentu aldaketen arabera egin da sailkapena. Eztabaidan 6 argumentu orokor ezberdindu ditugu (pertsonalitate ezberdinak, kume kopurua, naturaltasuna, gaixotasunak-hiltzeko arriskua, osasuna-plazerra eta ugalketa prozesu luzea). Hauek izan dira ikasleek egindako argumentuen gaiak eta hauek oinarri izanik, eztabaidan 14 argumentu ezberdindu ditugu. Horietatik, 7 izan dira datuetan oinarrituta justifikatuak13 izan direnak.
Beraz, argumentatzeko zailtasunak dituztela antzeman dugu, baina zailtasunak izan arren, ikasle batzuk justifikatutako argumentuak egiteko gai izan dira. Batzuetan saio horretan emandako komikietan agertutako datuetan oinarritu dira eta beste batzuetan, aurreko saioan irakurritako testuan eta ondoren egindako komentarioetan oinarritu dira justifikazio horiek emateko. Dena den, gehienek zailtasun handiak izan dituzte eta oso zaila egin zaie (ezinezkoa, askotan) ezagutzen zituzten datuetan oinarrituz, bere iritzia indartzea.
4.2.3. Hirugarren helburuan lortutako emaitzak.
Ugalketa asexualaren eta klonazioaren arteko loturari dagokionez, ikasleek aurretik ugalketa asexualaren bidez lortutako izakiak aurrekoaren berdin-berdina zela dakitela jakinik, ikasleen aurreideiak ezagutzeko egindako lehenengo galdetegian, 27 ikasleetatik 18k klonazioaren bidez lortutako izakia, aurrekoaren berdin-berdina izango zela esan zuten, 7k oso antzekoa izango zela eta batek bakarrik ezberdina izango zela esan zuen. Kontzeptu hori gehienek nahiko argi zutela oinarri hartuta, ugalketa asexualaren eta klonazioaren arteko lotura egitea ez zaiela asko kostatu esan dezakegu. Gaian zehar egindako ikerketen bidez eta proposamen honetan agertutako testuen bidez, bien arteko lotura egiteko gai izan direla konprobatu ahal izan dugu azkenean berriro egin zaien galdetegian. Horretan, 27 ikasleetatik 24k ugalketa asexuala eta klonazioa gauza bera direla esan dute. Beste hirurok, oso prozesu antzekoak direla azaldu duten bitartean.
5. Ondorioak. Lan honetan zientziekiko interesa pizteko eta argumentazio gaitasuna garatzeko proposamen bat egiten da, Lehen Hezkuntzako ikasle talde bati zuzenduta. Azterketaren objektua den taldean, argumentu gutxi eta gehienak justifikatu gabeak izan direla ondoriozta daiteke. Horretaz gain, justifikatu dituzten argumentu askok beste ezagutzetan oinarritu dira eta ez zeuden lantzen ari ziren testuan (komikian) agertzen ziren datuetan oinarrituta. Honen arrazoi nagusia zera da: argumentazio gaitasuna lantzera ohituta ez dagoen talde bat dela. Dena den, ikasleen interesari dagokionez, zientziekiko interesa piztea lortu dugula esan dezakegu. Ikasleen jakin-mina garatu egin dela eta horren ondorioz, zientziako klaseetan ikasleen parte-hartzea sustatu egin dela ikusi ahal izan dugu. Batez ere, beste metodologia batekin hitz egitera ausartzen ez diren ikasleen artean.
Hasieran azaltzen genuen bezala, (Seely et al., 1989) kontzeptuak tresna multzoak dira eta tresna hauen ulermena lortzeko, tresnak erabili behar dira. Hau da, ikasleek zientziaren kulturan murgildu behar dira konpetentzia zientifikoak garatzeko. Horretarako, ikasleek zinezko aktibitateak egin behar dituzte. Horien bitartez lortutako ikasketa, benetako ikasketa bihurtuko delarik. Horrela, argumentazio gaitasuna zientzien irakaskuntzaren barruan helburu bezala sartzea, ideiak proposatzea eta eztabaidatzea, aukerak ebaluatzea, azalpen desberdinen artean aukeratzea eta zientzien inguruan dugun ikuspegia zabaltzea, bada ere zientzia egitea (Jiménez Aleixandre eta Díaz de Bustamante, 2003). Lehen azaldu dugun bezala, diskurtso zientifikoan ikasleen parte-hartzea oso garrantzitsua bilakatzen da eta horixe bera da gure esku-hartzean ikusteko aukera izan dugun ondorioetako bat. Ikasleei erabakiak hartzeko aukera emanez, irakasleak gidatuta izan bada ere, hauen inplikazio maila handitzea ekarri du, normalean parte hartzen ez duten ikasleen parte-hartzea sustatuz. Argumentazio gaitasuna garatzeari dagokionez, ikerketan muga argiak ikusi ditugu: eskatutakoa ulertzeko eta ondoren, arrazonamenduak egiteko zailtasunak, erabakiak hartzen ez jakitea, arrazonamendu pribatuak argitaratzeko gai ez agertzea eta norbere iritziak argumentu justifikatuetan oinarritzeko ezagupen ezak. Guzti hauek, praktika faltaren eraginez eta metodologia berri batera ohituta ez egotearen ondorioz sortutakoak izan dira. Marko teorikoan komentatu dugun moduan, bai PISA-k, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculum-ak dimentsio ezberdinak bereizten ditu konpetentzia zientifikoaren barruan: Frogak erabiltzea edo erabaki hartzeetan ezaguera zientifikoaren erabilera (besteen argumentuak kritikatzea, iritzi bat eta datuetan oinarritutako baieztapen bat ezberdintzen jakitea edo frogetan oinarritutako ondorioak ateratzen ikastea). Zientzia ikasteko, zientzia egin behar dela uste dugunez gero, Lehen Hezkuntzatik edo, posiblea bada, lehenago (Haur Hezkuntzan, esaterako), konpetentzia zientifikoaren parte diren gaitasunak garatzen hasi behar dira. Gure esku-hartzean izandako emaitzak
kontuan harturik, argi dago Lehen Hezkuntzako ikasleak ez direla, normalean, praktika zientifikoetan murgiltzen, edukiak buruz ikastera mugatzen direlarik. Horrela, ezin dugu esan konpetentzia zientifikoak garatzen ari direlarik, ezta gaitasunak barneratzen dituztenik ere. Curriculum-ak sartu dituen konpetentziak garatzea bada helburua, ikasleen parte hartzea sustatzen duten metodologia berritzaileak erabili behar dira. Zientziak irakasteko modua aldatu egin behar da, ikasleei euren erabakiak hartzeko aukera ematen dizkieten jarduerak proposatuz, parte-hartze aktiboa sustatuz, ikasleen interesa piztuz, errealitatetik hurbil dauden aktibitateak planteatuz, diskurtso zientifikoari lekua utziz. Azken finean, kultura zientifikoan murgilduz. Azkenik, oraindik esparru honetan gauza asko aztertzeko daudela esan beharra dago, esaterako: frogetan oinarritutako gaitasuna garatzeko irakasleak izan behar duen rola aztertzea edo ikasleek arrazoitzen ikasteko erabiltzen duten prozesua ulertzea.
6. Erreferentzia bibliografikoak. |
addi-2c2aaa22f5ad | https://addi.ehu.es/handle/10810/14090 | addi | cc-by-nc 4.0 | 2015-01-19 | science | Hernández Bilbao, Leire | eu | Zientzien irakaskuntza: Argumentazio gaitasuna eta datuen erabilera sustatzeko esku-hartze proposamen berritzailea | I. ERANSKINA: Gaiari laguntzeko egindako jardueren eskema. Saioa Jarduera Helburua Nola 1 Galdetegia Ikasleen aurreideiak ezagutzea. Banaka 2, 3 Ikerketak proposatu, taldeak egin, materialak bilatu. Ugalketa mota ezberdinak (sexuala eta asexuala) ezagutzea. Talde txikietan eta talde handian 4 Ikerketen hipotesiak egin. Talde bakoitzari egokitu zaion ikerketaren inguruan egiten dituzten hipotesiak ezagutzea eta partekatzea. Talde txikietan eta talde handian. 5 Ikerketak martxan jartzea. Bakoitzak bere ikerketa martxan jartzea eta hurrengo hilabetean zehar egin behar dituzten behaketen berri ematea. Talde handian 6 Laborategian loreak aztertu (lupa arruntaz, lupa binokularraz eta mikroskopioz). Landareen ugalketa sexualaren berezitasunak ezagutzea eta ulertzea. Talde txikietan 7, 8, 9 Ugalketa sexualaren inguruko horma-irudiak egin. Laborategian landutako ugalketa sexualaren eta hazien ikerketetan ateratzen ari diren emaitzen arteko lotura egitea. Talde txikietan eta talde handian 10 Ugalketa asexualaren inguruko azalpena eman. Ugalketa asexualaren inguruan emandako azalpenaren eta ikerketetan orain arte Talde handian Leire Hernández Bilbao
ateratako emaitzen arteko lotura egitea. 11 Kontzeptu-mapa egin. Landareen ugalketa sexuala eta asexuala azaltzen duen kontzeptu-mapa bat egin. Binaka eta talde handian 12,13 Animalien ugalketaren inguruko testu bat irakurri. Animalien kasuan ematen diren ugalketa motak (sexuala eta asexuala) ezagutu eta adibideak ikusi. Talde handian 14 Kontzeptu-mapa egin. Animalien ugalketa sexuala eta asexuala azaltzen duen kontzeptu-mapa bat egin. Binaka eta talde handian 15 Klonazioaren inguruko galdetegia egin eta azalpen testua irakurri. Klonazioaren inguruan dituzten aurreideiak ezagutzea eta gaiari sarrera ematea. Banaka eta talde handian. 16 Eztabaida Desagertzeko zorian dauden animalien inguruko eztabaida sortzea, ikasleen argumentuak aztertzeko. Banaka, talde txikietan eta talde handian. 17 Testua irakurri eta talde handian komentatu. Desagertzeko zorian dauden animalien inguruko eztabaida eta ugalketa asexuala oinarri hartuta, bioaniztasunarekin lotura egitea eta bizitzan bioaniztasunak duen garrantzia antzematea. Talde txikietan.
18, 19, 20, 21 Azalpen testuak irakurri, bideoak ikusi eta maketa egin. Gizakien ugalketaren inguruko berezitasunak ulertzea eta ikastea. Talde txikietan eta talde handian. 22 Ikerketen emaitzak aztertu. Ikerketen emaitzak ezagutzea eta taldekideei zabaltzea. Talde txikietan. 23 Ikerketen ondorioak besteei azaltzea. Talde bakoitzak bere ikerketetan ateratako ondorioak talde osoari zabaltzea. Talde handian.
Txakurra
Arkatza
Itsas trikua
Zuretzat zeintzuk dira bizidunek bizigabeetatik bereizten dituzten ezaugarriak?
Zure ustez, zer esan nahi du ugalketa hitzak?
III. ERANSKINA: Klonazioaren inguruko aurreideiak ezagutzeko galdetegia. GALDETEGIA
Ugalketa asexualaz hitz egin dugunean, landare berriak ernetzen direla esan dugu. Zer esan nahi du horrek? Azaldu eta irudia egin.
Nolakoak izango dira landare berri horiek? Jatorrizkoaren antza_____ izango dute.
Entzun al duzue inoiz klonazio hitza? Noiz? Ezagutzen baduzu adibideren bat, azaldu ezazu.
Klonazioa zer dela uste duzue? Azaldu edo irudia egin.
Zerekin erlazionatzen duzue klonazioa?
Izaki bizidun guztiak klonatu daitezke? Zergatik?
Klonazioa zerbaiten kopia berdin-berdina egitearen prozesua da. Paperen fotokopiak egiten ditugunean bezala. Ugalketaren bidezko klonazioa, izaki bizidunen kopia berdin-berdinak sortzeko erabiltzen da. Ugalketa mota hau, ugalketa asexuala da. Landare askok (hauen adaxken bidez, esaterako) eta animalia batzuk (itsas-izarra edo bikiak, gizakien kasuan) asexualki ugaldu edo klonatu daitezke modu naturalean, baina gaur egun, zientzialari askok saiakerak egiten ari dira klonazioa modu artifizialean lortzeko, laborategietan. Klonazioaren kasuan, ugalketa asexuala denez gero, klonak “aita” edo “ama” bakarra izango du eta horren berdin-berdina izango da. Ugalketa sexualean, berriz, jaiotako izakia ez da klona izango. Bien, aita eta amaren informazio genetikoa jasoko du eta nahastu egingo ditu. Ez da ez bataren, ez bestearen berdin-berdina izango.
V. Eranskina: Eztabaida sustatzeko diseinatutako hiru komikiak.
Panda erraldoien bikotea daukagu (arra eta emea). Oso ezaugarri onak dituen bikotea da. Gogoratu desagertzear dauden animaliak direla eta euren ugalketazikloa pixka berezia dela.
Marrazo zurien bikotea daukagu (arra eta emea). Oso ezaugarri onak dituen bikotea da. Gogoratu desagertzear dauden animaliak direla eta euren ugalketazikloa pixka berezia dela.
Svalbard-eko Munduko Hazi Gordailua Norvegiako Svalbard artxipelagoan dagoen hazien ikaragarrizko lurpeko biltegia da. Hazien gordailu hau munduan dauden hazi mota guztiak gordetzeko sortu da eta munduko katastrofe bat gertatuko balitz, munduko bioaniztasuna babesteko helburuarekin eraiki da. Lurrikarak, bonba nuklearrak eta beste motatako hondamendiak jasateko prest dago. Mendi baten barnean eraiki da, 120 metroko sakontasunean eta guztira 2.000 milioi hazi desberdin gordetzeko biltegiak ditu barnean. Hazi hauek munduan dauden beste haziak desagertzerakoan edo hondatzerakoan soilik erabiliko dira. Bitartean hor barruan egongo dira gordeta, aluminiozko kaxa hermetikoen barruan eta -18ºC-tara. Iturria: Hemendik hartuta eta itzulita: http://es.wikipedia.org/wiki/B%C3%B3veda_Global_de_Semillas_de_Svalbard
Zertarako izan daiteke garrantzitsua horrelako hazien gordailu bat eraikitzea?
Benetan beharrezkoa ikusten duzue horrelako gordailuak eraikitzea?
I: Partekatu dituzue iritziak? (Irakasleak isiltasuna eskatzen du). I: Orain, eztabaida denon artean egingo dugu. Orduan, eztabaidarekin hasteko hasiko gara hartu dituzuen erabakiekin. Hau da, aukeratu duzuenarekin eta zergatiarekin, bale? Adibidez, … Maria: Baina taldea guztiarekin? I: Ez, bakoitzak berea, baina, bai, taldean adostasun batera heldu bazarete, ba komentatu, bale? Talde honetan, Naia, zer ipini duzu zuk? Zure kasua zein zen? Panda erraldoiarena, ezta? Nora: Bai. I: Bale, eta zuk nola ugalduko zenituzke panda erraldoiak bere espeziea ez desagertzeko? Nora: Ugalketa sexuala. I: Ugalketa sexualaren bidez. Eta zergatik? Komentatu. Nora: Bakoitzak bere pertsonalitatea izan behar duela eta e… guztiak bagara guztiak berdinak bakoitzak ez du bere pertsonalitate edo… I: Ados zaudete? Guztiok: Bai. I: Norbait ez dago ados Norak esandakoarekin? Maria: Ni nago ados, baina asexualean ba, e… desagertzeko arriskuan daudenez ba al dira jaio panda gehiago. I: Panda gehiago. Maria: Edo animali gehiago. I: Zure kasuetan panda erraldoia, ezta? Maria: Eta gero, desagertzeko arriskuan ez daudenean, jarraitzea sexualean. I: Bale. Naia, zeozer esan nahi duzu?
Maria: Nik ulertu dudana hemen, sexualean, bat edo bi gehienez eta asexualean, artifiziala denez gero, ba, orduan kostatzen du gutxiago eta gehiago eduki ahal dute. I: Ados zaudete horrekin? Unax? Zuk zer uste duzu? Unax: Ba, adibidez, itsas-izarra egiten du asexualaren bidez eta da naturala. I: Bai, baina ez gaude itsas-izarrei buruz hitz egiten. Desagertzeko zorian dauden animaliei buruz hitz egiten ari gara. Maddi. Maddi: Baina, adibidez, e, panda erraldoiean jartzen du normalean kume bat jaiotzen dela eta jartzen du, bi jaiotzen badira ahulagoa hil egiten dutela. Aitor: Zergatik? I: Ba horrela delako. Eta horrekin zer esan nahi duzu? Maddi: Ba… adibidez… sexualean… adibidez bakoitzak eduki behar du bere bizitza eta adibidez, laborategian eduki ahal dituzte gehiago. I: Beraz, esan nahi duzuna da, ugalketa asexualaren bidez, nahiz eta kide berdinberdinak, aurrekoaren berdin-berdinak izan, kide gehiago lor ditzakegu eta horrela lortuko dugula espezie hori ez desagertzea. Erlantz: Baina ere ahal dute lortu eta ezin dute lortu, igual. Maddi: Baina gero ere, hasten badira egiten artifizialki eta badaude panda gehiago, gero egin ahal dute sexualean. I: Euren artean? Maddi: Bai. I: Asexualki lortutako kideen artean, gero ugalketa sexuala egin? Maddi: Bai. I: Ekain. Ekain: Ez nago ados sexuala… ui, asexualarekin. I: Zergatik ez zaude ados? Ekain: Zergatik ere egin zuten asexuala ardiarekin eta hil zen azkarrago. Maria: Baina hori izan zen zegoelako gaixorik. I: Bueno, Ekainek dio ugalketa asexualaren bidez lortutako kideak, badirudi… Ekain: Hil egiten dira azkarrago.
I: Josu. Josu: Baina, adibidez, ardia zer ardi normala zirudiela, baina e… azkarrago hiltzeko zorian zegoela… I: Orduan, zuen ustez, ugalketa asexualaren bidez lortutako kideak arinago hil egingo lirateke? Ekain: Bai. Maria: Baina ugaltzen dute lehenago. I: Naiara. Naiara.: Ni ez nago ados asexualarekin, zeren nire ustez e… sexuala da osasuntsuagoa. I: Zein da osasuntsuagoa? Naiara: Ba, sexualki egitea. I: Zergatik? Naiara: E… ba… I: Taldean adostutako zeozer da? Taldean adostu duzue hori? (Taldekideek barre egiten dute) I: Naiararen iritzia da. Maria: Bueno, bai. Eta Salharena. I: Eta Sara? Eta Sara, zu lagundu diezaiokezu Naiarari? Naiara: Gustura daudelako. Guztiek egiten dute barre. I: Gustura daudelako, ugalketa sexualaren bidez. I2: Inportantea da, noski. Harremana da, ez? Naiara: Eta gero bere, ama eta aita dutelako. Bi pertsona maitatzeko eta bi… I2: Bi pertsona maiteko zaituzte eta bi pertsonen laguntzaz aurrera joango zara? Naiara: Bai. I: Bale, Ana.
Ana: Ba gainera, asexualean, egiten duten laborategietan edo hori, hor ateratzen bada txarto, ahal da hil panda. Esan dutena, sexuala da osasuntsuagoa, zaude gusturago eta egiten duzu maitasuna, eta gainera duzu aita eta ama,… Eta asexualean, ba, hiltzen bazaizu ama ba, gero geratzen zara bakarrik zu… I: E… Besteon iritziak entzun nahi… Aitor. Aitor: Ummm… I: Ekain. Ekain: Sexualean da egia, zergatik ateratzen bada txarto esperimentua hiltzen duzu arriskuan dagoen animalia. Maria: Baina zergatik nahi duzu egin hori? I: Asexualean diñozu. Ekain: Asexualean ateratzen bazaizu txarto esperimentua bakarrik geratzen badira bi… Maria: Eta ateratzen bada ondo? Erlantz: Eta hiltzen badira biak? Ekain: Hiltzen badira biak esperimentuan, ba, ya, animali hori ez dago gehiago. Imajinatu, bakarrik badira bi eta saiatzen badira egiten esperimentua ateratzeko gehiago eta biak hiltzen badira… pues ya bale urdin gehiago ez daude. (Askok batera hitz egiten dute eta ulertezina da esaten dutena) I2: Banan-banan, mesedez. I: Txandak errespetatu. Sara. Sara: Baina ni nago ados ugalketa asexualarekin ze mundu guztia hil egingo da. Berdin du lehenago ala geroago. I: Bai, baina hemen garrantzitsua da desagertzeko zorian dauden animaliak direla, ezta? Erlantz: Eta ez dute gehiago. I: Zer Sara? Sara: Baina sexualean ere ahal da egin hori eta disfrutatzen da. I: Bai, hori komentatu dugu ya.
Sara: Eta asexualean, agian, Ekain esaten duena, agian hiltzen dira. I: Orduan zu zer zaude, sexuala edo asexualaren alde? Sara: Sexuala. I: Sexualaren alde. E… Ana. Anaz: Es que.. gainera, guk nahi duguna da animali hori ez desagertzea, orduan, bale, ateratzen bada ondo, ba ondo, eta ateratzen bada txarto, ba, saiatzen zara beste batekin, baina zure helburua da gehiago egitea, orduan, ateratzen bada txarto, Mariak esan du, ba, egin ahal duzu berriro, bai, baina orduan galdu duzu bat eta hori helburua bada gehiago eukitzea ba, horrela ez goaz inora! Ekain: Bai, hori da egia. I2: Barkatu, e, baina zuek, ni susmatzen nago, pentsatzen duzue holako esperimentu bat egiten den bakoitzean e… zelula ematen duen animalia hori hil egiten dela, esperimentua txarto ateratzen bada? Guztiok: Ez. Ana: A ver, ez dut esaten guztietan hilko dela, baina imajinatu… I2: Esperimentua txarto ateratzea da, kume berririk ez sortzea. Baina ez du esan nahi, zelula eta obulua eta nukleoa eta eskuratu den … I: Beraiek esan nahi dute izan daitekeela kasualitatez hiltzea. Naiara: Ba…, ere… ba…, egiten baduzu, e… ez dakit, panda bat… ez dut esaten nola, a ver, sexualki, panda hori, ba…e…panda hori ya, adibidez, ai.. ez dakit, zure “dueñoa” edo zerbait… I2: Dueñoa? Josu: Jabea. Naiara: Asexualki egitea kostatzen duela ere, baina ahal duzu egin, klonatu edo igel bat, kostatzen du hartzea, e? I: Zer? Ez dut ulertu zer esan nahi duzun. Hartzea zer? Zarata sortzen da gelan. Guztiok hizketan hasten dira. I2: Naiara, hori eduki duzu ipinita? Naiara: Ez.
Ainhoa: Modu naturala delako. I: Modu naturala delako. Zergati hori ipini ez duen beste batek? Beste arrazoi ezberdina? Ana. Ana: Eduki ahal delako bi, hiru, lau,… eta aldi berean. I: Baina panda erraldoian hori ipintzen zuen? Ana: Ez. I: Ekain. Ekain: Pertsona ezberdinak egoteko munduan. Ez izateko denak berdinak. I: Ze iruditzen zaizue arrazoi hori? Guztiok: Ondo. I: Josu, zer jarri duzu zuk? Josu: Nik ipini ditut bi arrazoi. I: Zeintzuk? Josu: Anarena eta Unaxena. Naiara: Osasuntsua delako eta bi maita…, bi animali edo aita eta ama duzulako laguntzeko eta maitatzeko. Irati: Zure umea maite duzulako. Barreak I: Eta modu asexualean ez? Ugalketa asexualaren bidez amak ez du maiteko? Irati: Ez. I: Andereño I2. I2: Ez, nik lehen bati irakurri diodalako, ez dut gogoratzen nork eta esaten zuen, ugalketa asexualeko desabantaila bezala jartzen zuen e… gero, etorriko ziren etorkizuneko kumeak, ba danak jatorri berdinekoak zirenez, euren artean, gaixotasunak izango lituzketela. Josu: Nik jarri dut horren antzekoa. I2: Eta ba, bueno, irakurri dudanean esan dut tira, begira hau pentsatzen dago ez lehenengo ugalketa horretan, baizik eta ondorioan, ez? Eta nola ez den atera. Ba nik irakurri dut!
I: Garrantzitsua da! Zeozer gehiago komentatu nahi duzue? Izena ipini orrietan eta emaidazue, mesedez.
VIII. ERANSKINA: Eztabaidaren inguruan egindako testu idatzien adibide batzuk.
IX. ERANSKINA: 1. Taula: Komikietan agertatutako datuak aipatu dituzten ikasleen kopurua.
X. ERANSKINA: 2. Taula: Komikietan agertutako datuak argumentuak egiteko erabili dituzten ikasleek.
Mikel 10 eta 11 hilabete itxaron behar dela. (Ugalketa sexualaren desabantailak).
Iñigo Biak, zeren denbora guztian egiten badute bale urdinak, ugalketa motelagoa izango da. (Ugalketa asexuala aukeratzearen arrazoia).
XI. ERANSKINA: 3. eta 4. Taulak: A eta B talde txikietan emandako elkarrizketak.
B TALDEA Ikaslearen izena Elkarrizketa Iñigo Nik jarri dut bakarrik ahal dela ugalketa sexuala egin bi baleekin. Ekain Eta nik jarri dut 10 edo 11 hilabete itxaron behar dutela. Mikel Nik ere! Irakaslea Eta ados zaudete horretan? Guztiak Bai!
Ikaslearen izena Elkarrizketa Irakaslea Nola ugalduko zenituzkete Panda Erraldoiak bere espeziea ez desagertzeko? Nora Ugalketa sexuala. Irakaslea Ugalketa sexualaren bidez. Eta zergatik? Komentatu. Nora Bakoitzak pertsonalitatea izan behar duela eta e… guztiak bagara guztiak berdinak bakoitzak ez du bere pertsonalitatea edo… Irakaslea Ados zaudete? Guztiak Bai Irakaslea Norbait ez dago ados Maddik esandakoarekin? Maria Ni nago ados, baina asexuala ba, e… desagertzeko arriskuan daudenez ba al dira jaio panda gehiago.
Ikaslearen izena Elkarrizketa Maddi Baina, adibidez, panda erraldoiean jartzen du normalean kume bat jaiotzen dela eta jartzen du, bi jaiotzen badira ahulagoa hil egiten
dutela. Aitor Zergatik? Irakaslea Ba horrela delako. Eta horrekin zer esan nahi duzu? Maddi Ba… adibidez… sexualean… adibidez bakoitzak eduki behar du bere bizitza eta adibidez, laborategian eduki al dituzte gehiago (kumeak).
Ikaslearen izena Justifikatutako argumentuak Laura Jarri dugu asexuala, ze kume gehiago ahal dutela lortu. Maria Nik ulertu dudana hemen, sexualean, bat edo bi gehienez eta sexualean, artifiziala denez gero, ba, orduan kostatzen du gutxiago eta gehiago eduki ahal dute. Unax Ba, adibidez, itsas-izarra egiten du asexualaren bidez eta da naturala. Maddi Baina, adibidez, e, panda erraldoiean jartzen du normalean kume bat jaiotzen dela eta jartzen du, bi jaiotzen badira ahulagoa hil egiten dutela. Maria (Ekainek esan du ardiarekin (Dolly) asexualean egiten zutela eta azkarrago hil zela). - Baina hori izan zen zegoelako gaixorik. Maria Eta nik jarri dut denbora gutxiago behar duela (ugaltzeko). Ekain (Sexuala) pertsona ezberdinak egoteko munduan. Ez izateko denak berdinak. |
addi-dff65e432ad1 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14110 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2014 | science | López Gazpio, Josu | eu | Kosmetikoen osagai hautatuak determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoen garapena eta aplikazioa | Kimika Zientzien Fakultatea Kimika Aplikatua Saila Kosmetikoen osagai hautatuak determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoen garapena eta aplikazioa izena duen txostena Zientzia Kimikoetan Doktore-maila eskuratzeko Josu Lopez Gazpio Donostia 2014
Kimika analitikoa taldearen, Kimika Aplikatua sailaren, Kimika Zientzien Fakultatearen, Gipuzkoako Campusaren eta, orokorrean, Euskal Herriko Unibertsitatearen azpiegiturak eta baliabideak ezinbestekoak izan dira doktoregotesi hau aurrera eraman ahal izateko.
Doktorego-tesi hau Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Aplikatua saileko analitikako taldean gauzatu da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ikertzaileak prestatzeko laguntzari esker.
Ikerkuntzaren finantzaketari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitatearen EHU11/20 ikerkuntza proiektua eta Eusko Jaurlaritzaren S-PE13UN192 SAIOTEK proiektua lagungarriak izan dira ikerketa hau garatzeko.
1.4. Kosmetikoen osagaiak eta analisia: ikuspegi orokorra
1.5. Kosmetikoen osagaiak: lurrinak eta lurringintza
2.3. Musketa nitroaromatikoak
2.6. Musketa makroziklikoak eta etorkizuneko erronkak
3. Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak
3.1.1. Alergenoak eta segurtasuna
3.2.2. Kontserbagarri antioxidatzaileak
Helburuak
Helburuak
5. Perfumeetan musketa poliziklikoak determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelar ez-akuosoan oinarritutako metodoaren garapena eta optimizazioa
5.2.1. Erreaktiboak eta laginak
5.3. Emaitzak eta eztabaida
5.3.1. Metodoaren optimizazioa 5.3.1.1. Diseinu esperimentalaren eta optimizazioaren deskribapena 5.3.1.2. MCRF erantzun-funtzioaren deskribapena
5.3.2. Ezaugarri analitikoak
5.3.2.1. Kalibraketa zuzenak eta linealtasuna
5.3.3. Aplikazioa
5.4. Ondorioak
5.5. Erreferentziak
6. Zainketa pertsonalerako produktuetan lurrin alergenoak eta kontserbagarriak determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoaren garapena eta optimizazioa
6.2.1. Erreaktiboak
6.3. Emaitzak eta eztabaida
6.3.2.1. Kalibraketa zuzenak eta linealtasuna
6.3.2.2. Detekzio eta kuantifikazio mugak
6.3.2.3. Doitasuna eta zehaztasuna
6.4. Ondorioak
6.5. Erreferentziak
7. Zainketa pertsonalerako produktuetan kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoaren garapena eta optimizazioa
7.2.1. Erreaktiboak
7.3. Emaitzak eta eztabaida
7.3.1. Metodoaren optimizazioa 7.3.1.1. MCRF erantzun-funtzioa: zenbait ohar
7.3.2.1. Kalibraketa zuzenak eta linealtasuna
7.3.2.3. Doitasuna eta zehaztasuna 7.3.2.4. Kontserbagarriak: metodoen konparaketa
7.5. Erreferentziak
3- Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta ultramoreiragazkiak
Gizakiak erabili zituen lehen kosmetikoak perfumeak izan ziren, izan ere, usainek inkontzienteki alda edo gida dezakete gure portaera. Usaimena, dastamenarekin batera, bizidunon informazio iturri zaharrena da, inguratzen gaituenari buruzko datu kimikoak eskuratzeko bidea. Antzina ezaugarri ezinbestekoa izan zen espezieek biziraun zezaten, baita gizateriak ere. Gure aitzindariek bizitza kolektiboa hasi zutenetik hona, usainak sentitzeko ahalmenaren zati esanguratsu bat galdu egin dugu. Dena den, usainen eta funtzio sentsitibo, afektibo eta mentalen arteko erlazioek estuak izaten jarraitzen dute. Usainak bereziki garrantzitsuak dira giza portaeretan, eta horietan eragitea izan da, hain zuzen ere, perfumeen xede nagusienetakoa. Lurringintzaren hastapenetatik gaur egunera arte, kimikak eskaintzen dituen baliabideak izan dira tresnarik garrantzitsuenak perfumeen osagaiak prestatzeko. Perfume hitzak latinean du jatorria, per eta fumum hitzetan zehazki; alegia, kean zehar edo ketik, eta antzina usain atseginak lortzeko erretzen ziren materialei egiten die erreferentzia. Adiera orokorragoan, eta egungo ikuspuntutik, usain oneko edozein produktu natural zein sintetiko izendatzeko erabil daiteke. Perfumeen historiaren hasierak gizateriaren historiarekin bat egiten du. Historiaurrean lehen gizakiak hainbat materialen usain onaz konturatu zirenetik, faraoi, enperadore, konkistatzaile eta monarka askok, euren gortesau eta alkimistekin batera, perfumeak erabili zituzten mendeetan zehar. Horrek perfumeen zientzia eta teknologiaren aurrerapen izugarria ekarri zuen, eta ondoren, garapen horiek guztiak beste esparru ugaritan aplikatu ahal izan ziren. D.J. Rowe adituaren hitzetan, kimika modernoaren sustraiak aromen eta perfumeen industrian daudela esatea ez da ahoberokeria (Rowe, 2005). Historiaurrean usainek garrantzi erlijioso edo jainkotiarra izan bazuten ere, perfumeen garapena K.a. 4000. eta 2000. urteen artean hasi zen. Ezagutzen den perfumerik zaharrenak 4.000 urte inguru ditu. Arkeologo italiar batzuek Zipre
uhartean aurkitu zuten 2003an, Afrodita jainkosa mitologikoaren ustezko jaiolekutik gertu (National Geographic News, 2007). Antzina, Egiptoko eta Mesopotamiako zibilizazioei esker, perfumeen garapenerako giltzarriak aurkitu zituzten: konposatu kimiko usaintsuak, perfumeen ezinbesteko osagaia den alkohol etilikoa (fruten hartziduratik lortua) eta edukiontziak egiteko beira. Orduan hasi ziren beratzearen edo enfleurage esaten zaionaren gisako teknikak erabiltzen; landareen esentziak lortzea zuten helburu (Pybus, 2006). Grezian eta Erroman ere oso preziatuak ziren espezia, olio eta perfumeak: intsentsua, mirra, azafraia, kanela, arrosa-esentzia eta abar, arrakasta edota gizarte-maila altua erakusteko ikur gisa erabiltzen zituzten. Erromako inperioak iraun zuen bitartean, produktu horien merkataritza oparoa izan zen Ekialde Urrunetik Mediterraneora. Erdi Aroan, alkimista arabiarrek esentziak destilatzeko alanbikea asmatu zuten, eta euren eskutik iritsi ziren perfumeen lehen errezeta-liburuak (Al-Hassani et al., 2006). Hurrengo mendeetan ere izan ziren perfumeekin erlazioa duten gertaerak. Horien artean aipatzekoa da Florentzia, Venezia, Genoa eta horrelako merkataritza hirietan perfumeek izandako garrantzia, edo Amerikaren aurkitzea ekarri zuten Kristobal Kolonen bidaien arrazoi nagusienetakoa: Ekialde Urrunean zeuden produktu exotikoen merkataritza areagotzeko nahia (Fuster Ruiz, 1998).
1.1. Irudia. Eau de Cologne perfumeak arrakasta handia izan zuen XVIII. mendean.
zuen molekula, hain zuzen ere. Lurringintza modernoa, kimikaren bultzadarekin, abian zen jada (Rowe, 2005).
1.2. Irudia. Kumarinaren egitura kimikoa. Kumarina perfume batean erabilitako lehen konposatu sintetikoa izan zen, Fougere Royale perfumearen osagai moduan.
XX. mendean zehar, eta gaur egunera arte, perfumeen erabilera izugarri zabaldu zen, gizarte-maila guztietara iristeraino. Era berean, usain gozoen eta perfumeen kimikak aurrerapauso ikusgarriak eman ditu hainbat esparrutan. Teknika analitiko berriak agertzeari eta kimika organiko sintetikoa garatzeari esker, beste konposatu batzuk bilatu, identifikatu eta sintetizatu ahal izan dira. 1.1. Taulan ikusgai daude horietako gertakari garrantzitsu batzuk.
Aipatu bezala, kosmetika mundu-mailako industria garrantzitsua da eta, lau merkatu handienen batura 166 bilioi euro ingurukoa da. Ondorioz, beharrezkoa da produktu kosmetikoen eta produktu horietan dauden osagaien segurtasuna eta eraginkortasuna bermatuko duten tresnak garatzea. Tresna horiek, hainbat herrialdetan ezarri diren araudiak dira eta oraingoz, zoritxarrez, horien arteko harmonizazioa ez da oso estua. Ondorioz, kasu askotan produktu bera ezin da saldu merkatu guztietan konposizioa aldatu gabe. Atal honetan Europar Batasunean indarrean dagoen araudia aztertuko da, eta Estatu Batuetako eta Japoniako araudiari ere amaieran aipamen bat egingo da.
European Council, 2009). Araudi horrek, aurretik ezarritakoak nabarmen aldatu zituen, bereziki ordura arte Kosmetikoen Zuzentarau zeritzon 76/768/EEC araudia (European Council, 1976). Azken zuzentarau horrek hobekuntza eta zuzenketa asko jasan zituen arren, 1223/2009 araudi berriak legedia asko sinplifikatu, harmonizatu eta argitu zuen.
1.2. Taula. Europar Batasuneko 1223/2009 araudiaren egitura (Mildau eta Huber, 2010). Gaia Artikuluak Helburua, definizioak 1-2 Segurtasuna, erantzukizunak 3-9 Segurtasunaren ebaluazioa, produktuari buruzko informazioa, jakinarazpenak 10-13 Erabilpen-mugak 14-17 Animaliekin egindako esperimentazioa 18 Kontsumitzaileei zuzendutako informazioa 19-21 Merkaturatutako produktuen kontrola 22-24 Arau hausteen ingurukoak, babes-klausula 25-28 Administraritzarekin kooperazioa 29-30 Aplikazioari buruzko argibideak, azken xedapenak 31-40
Araudia 2013ko uztailaren 13an indarrean jartzekoa zen, artikulu konkretu batzuek beste data batzuk dituzten arren, eta beraz, gaur egun indarrean dagoena da. Zentzu horretan, araudiaren sarreraren 3. atalean jasotzen dira bere helburu garrantzitsuenak, hain zuzen ere, 1) terminologia eta prozedurak sinplifikatzea eta 2) Batasun guztian lege-baldintzak era uniformean aplikatzea. Garrantzitsuak dira, bestalde, sarreran egiten diren beste zenbait aipamen: ingurugirokutsaduraren eta osasun-segurtasunaren ingurukoak, besteak beste. Testuaren 40 artikuluen laburpena 1.2. taulan dago ikusgai, artikuluka antolatuta. Kosmetikoen Zuzentarauarekin alderatuz gero, aldaketa asko eta garrantzi handikoak ditu araudi berriak. Produktu kosmetikoen definizioa, 1223/2009 araudiaren arabera, hauxe da: gorputzaren kanpoko atalak, hortzak edo ahoko mukosak garbitzeko, perfumatzeko, itxura aldatzeko, babesteko, ondo mantentzeko edo gorputzaren usaina hobetzeko horiekin kontaktuan egongo den edozein substantzia edo nahaste. Era berean, substantzia hitzarekin edozein elementu kimiko edo konposatu natural izendatzeko erabiltzen da, alegia, produktu kosmetikoen osagaiak izendatzeko. Beste definizio batzuk ere era argian azaltzen dira 3. artikuluan. Produktu kosmetikoen segurtasunari dagokionez, kontzeptu aldaketa interesgarria dakar 1223/2009 araudiak, nabarmen zorrotzagoa baita zentzu horretan. 1976ko zuzentarauak kosmetikoak osasunarentzat kaltegarriak ez zutela izan behar esaten zuen, baina, arau berriaren arabera produktuak seguruak direla ziurtatu behar da. Ildo horretatik, araudia zorrotzagoa da produktu bat merkaturatu aurretik eman beharreko pausoekin eta pertsona erantzule
kontzeptua definitzen da. Pertsona erantzule-rik gabe pertsona juridiko zein fisikoa izan daitekeena ezin dira produktu kosmetikoak merkaturatu, eta pertsona horien betebeharrak zehatz-mehatz kontrolatuta daude (1.4. Irudia). Horri buruzko analisi sakonagoa bibliografian aurki daiteke (Mildau eta Huber, 2010). Kosmetikoen segurtasunari dagokionez araudiaren 3. kapituluan zehazten dena, aurreko zuzentarauean baino askoz era xehatuagoan azaltzen da, eta baita segurtasunaren ebaluazioari dagokion atala ere. Araudian zerrendatuta dauden onartutako konposatuez gain, ondorio kaltegarriak sor ditzaketen osagaiei buruz berri ematea behartzen du eta, erantzule direnak informazio hori Europar Batasuneko kide guztiekin partekatu behar dute. Gainera, koloratzaile, ultramoreiragazki eta kontserbagarri berrien kasuan, espreski onartu behar dira kosmetikoetan erabili ahal izateko. Araudiaren 3. kapituluan segurtasunaren ebaluazioari buruzko xehetasunak aipatzen dira, esaterako, ebaluaziomekanismoak, produktuei buruz eman beharreko informazioa eta erantzuleak jakinarazi behar dituen datu guztiak kosmetiko mota, jatorrizko herrialdea, arriskutsuak izan daitezkeen osagaien zerrenda, eta abar luze bat. 1223/2009 araudiaren 4. kapitulua da, zalantzarik gabe, interes analitiko handiena duena, izan ere, bertan kosmetikoetan erabili ezin diren edo erabilpen mugatua duten substantziak sailkatzen dira. Zentzu horretan, substantzia orokorrez gain, beste hiru konposatu talde arautzen dira: koloratzaileak, kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak. Koloratzaileak, produktu kosmetikoari kolorea emateko erabiltzen diren substantziak dira. Oxidazioz ileari kolorea emateko erabiltzen diren koloratzaileen aitzindariak ere koloratzaileen taldean sailkatzen dira. Ultramore-iragazkiak, erradiazio ultramorea (UV) xurgatuz, islatuz edo sakabanatuz azala erradiazio ultramoretik babesteko helburua duten konposatuak dira. Azkenik, kontserbagarriak produktu kosmetikoan gerta daitekeen mikroorganismoen garapena inhibitzea helburu duten substantziak dira. Behin hiru konposatu talde horiek definituta, Europako araudiak ezartzen dituen mugak aztertuko dira jarraian. Alde batetik, araudiaren II eranskinean debekatutako substantzien zerrenda agertzen da: konposatu horiek ezin dira inola ere produktu kosmetikoen osagai gisa erabili. Bestetik, III eranskinean erabilpen mugatua duten konposatuen zerrenda azaltzen da. Osagai horien kasuan, kosmetikoetan erabil daitezke baina, edozein kasutan, eranskinean aipatzen diren baldintzak beteta. Aipatutako baldintza horiek kontzetrazio maximoari, produktu motari edo produktuaren etiketari buruzkoa izan daitezke, besteak beste. Adibidez, azido oxalikoa eta bere esterrak eta gatz alkalinoak eranskin horretan daude, eta substantzia horien kontzentrazio maximoa %5 dela dio araudiak, gainera, substantziaren erabilpena ere mugatzen du, esparru profesionalean salduko diren kosmetikoetara mugatzen duelako kasu horretan, ilerako produktu profesionaletaz ari da.
1.4. Irudia. Europako Batzordeak 1223/2009 araudia azaltzeko erabili zuen infografia, atalik garrantzitsuenak aurreko zuzentarauarekin alderatuz. Irudia: Europako Batzordea.
Koloratzaileei dagokienez, IV eranskinean daudenak bakarrik ager daitezke kosmetikoetan eta gainera, muga batzuk ere ezartzen dira zenbait kasutan. V eranskinean, antzeko zerbait egiten da kontserbatzaileekin eta, azkenik, VI eranskinean onartutako UV-iragazkien zerrenda dago, horien mugak eta erabilpen-baldintzak finkatzen direlarik. Aipatutakoaren laburpena 1.3. taulan jaso da.
1.3. Taula. Europar Batasuneko 1223/2009 araudiaren substantzien sailkapena eta eranskinak. Substantziak Eranskina Debekatutako substantziak II Mugak dituzten substantziak III Koloratzaileak IV Kontserbagarriak V UV-iragazkiak VI
Errusiakoak eta abarretakoak bibliografian aurki daitezke (Gagliardi eta Dorato, 2007)
Aurreko azpiatalean aztertutako araudiaren arabera eta gauza bera esan daiteke beste herrialdeetako legediari buruz, produktu kosmetikoek hiru baldintza nagusi bete behar dituzte eta baldintza horiek era zorrotzean ebaluatu behar dira, alegia, produktuaren segurtasuna, eraginkortasuna eta kalitatea. Aipatu den bezala, 1223/2009 araudiak kosmetiko-fabrikatzaileei eskatzen die informazio osoa izatea produktuaren, eta produktuan dauden osagaien, segurtasunari buruz. Amaitutako kosmetikoaren segurtasunari dagokion informazioa lortzeko, azken produktu hori azter daiteke edo kosmetikoan dauden substantzien propietateetatik ondoriozta daiteke, esaterako, informazio toxikologikoa, sentikortasunari buruzkoa, substantziek sor ditzaketen alergiei buruzkoak, eta abar erabilita. Horretaz gain, zenbaitetan froga gehiago beharrezkoak izaten dira kosmetikoak sor ditzakeen albo-ondorioak detektatzeko (Fernández de Córdova Manent eta González Abellán, 2007; Nohynek et al., 2010). Produktu kosmetikoaren eraginkortasunari dagokionez, fabrikatzaileak etiketan aipatzen dituen efektu onak edo bilatzen diren ondorioak egiazkoak direla ziurtatzen duten datuak izatera behartuta dago. Froga horiek lortzeko hainbat saiakuntza egin behar ditu fabrikatzaileak, esaterako, analisi sentsoriala, elastikotasun analisiak, reologia-frogak eta beste hainbat froga biometriko. Bestalde, froga horiek ez dira bakarrik kosmetikoan aztertzekoak, horretaz gain, produktuaren ohiko erabilpenean ere eraginkorra dela egiaztatu behar da: azalean izan ditzakeen ondorioak, alergiarik sor dezakeen, eta abar. Hirugarren puntu garrantzitsua produktuaren kalitatea bermatzea da. Alde batetik, produktuaren kalitate akatsak nabarmenak direnean, kontsumitzaileak ez ditu erabiltzen, adibidez, kosmetikoak usain txarra duenean edo faseak banatuta daudenean. Bestetik, kalitate akatsek eragin nabarmendik ez izatea gerta daiteke, baina, hala ere arriskutsua izatea. Demagun adibidez, eguzki-krema baten etiketa oker dagoela eta eguzki-izpiekiko ematen duen babesa ez dela kontsumitzaileak nahi duena, edo alergia sor dezakeen osagai bat etiketan ez dela azaltzen eta ondorioz kontsumitzaileari osasun arazoak sortzen dizkiola. Hori guztia saihesteko, produktuen kalitatea kontrolatzea ezinbestekoa da (Chiari et al., 2012). Produktu kosmetikoen kalitate-kontrola oso garrantzitsua da, beraz. Kosmetikoen kalitate-kontrola era egokian gauzatzeko segurtasuna, eraginkortasuna eta kalitatea era egokian ebaluatzeko, alegia beharrezkoa da prozedura analitiko, kimiko, fisikokimiko, biologiko eta mikrobiologiko egokiak
erabiltzea ekoizpen-prozesu guztian zehar (Fernández de Córdova Manent eta González Abellán, 2007). Horretarako, metodoen doitasuna eta zehaztasuna ingelesez precision eta accuracy, hurrenez hurren ezaguna izan behar da eta, gainera, metodoak aldatu egin behar dira ikerkuntza berriak egiten diren heinean.
1.4. Kosmetikoen osagaiak eta analisia: ikuspegi orokorra
Bestetik, erabilpen mugatua duten konposatuak daude. Horiek, lehenago aipatu den bezala, kontzentrazio zein erabilpen baldintza jakin batzuk bete behar dituzte. Talde horren barruan, konposatu talde interesgarria aipatu behar da, alegia, potentzialki alergenoak diren substantziak (PAS, Potentially Allergenic Substances). Substantzia horiei lurrin alergeno (allergenic fragrances) ere deritze bibliografian, izan ere, konposatu talde horretan dauden substantzia gehienak lurrin moduan erabiltzen dira kosmetikoetan. Lurrin alergeno horiek alergiak sor ditzaketen 26 konposatu dira, III eranskinean daudenak. 26 PASen zerrenda 2003an ezagutarazi zen (European Parliament and European Council, 2003), eta orduz gero interes bereziko konposatuak izan dira (López-Nogueroles et al., 2014). Substantzia horiek etiketan identifikatuta egon behar dira kontzentrazioa %0,001 baino handiago bada kosmetiko iraunkorren kasuan (leave-on products) eta %0,01 baino handiagoa bada eliminatzekoak diren produktu kosmetikoen kasuan (rinse- off products) (1.5. Irudia). Dena den, PASak 3. kapituluan aztertuko dira xehetasun gehiagorekin. Alergeno horien edo orokorrean erabilpen muga duten osagaien kasuan, agintariek araudia betetzen den erabakitzeko metodo analitikoak izan behar dituzte. Azkenik, zerrendatze-positiboko substantziak aipatu behar dira, alegia, osagai bezala erabili ahal izateko araudiaren eranskinean azaldu behar diren substantziak. Helburu zehatz eta konkretuak izaten dituzte eta lehenago ere aipatu dira: koloratzaileak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak. Konposatu horiek, kasu gehienetan, erabilpen mugak izaten dituzte kontzentrazioari dagokionez eta, hortaz, onartutako kontzentraziotik gora ez direla erabiltzen baieztatu behar da. Hiru osagai talde horietaz gain, kosmetikoen araudian jasota ez dauden beste zenbait konposatu kuantifikatzeko interesa izan ohi dute agintari eskudunek, hala nola, 1) etiketan aipatutako beste substantzien presentzia, 2) etanol kontzentrazioa zerga edo erlijio arrazoiak direla-eta, zenbait herrialdetan kontrolatu egiten da eta 3) kosmetikoei buruzko araudietan aipatzen ez diren arren bestelako legediak debekatzen edo mugatzen dituen konposatuak (Gagliardi et al., 2007). Europar Batasunean, 1976ko kosmetikoen zuzentaraua indarrean jarri ondoren, Batasuneko agintariak eta kosmetika industriaren COLIPA (Cosmetic, Toiletry and Perfumery Association) elkartea bide batez, elkarteak egun Cosmetics Europe izena duela aipatu behar da kosmetikoak analizatzeko metodoak garatzen hasi zen. Metodo analitikoei buruzko lehen zuzentaraua 1980an ezagutarazi zen eta beranduago beste hainbat argitaratu ziren. Metodo analitiko ofizialei buruzko berrikuspena 1999an argitaratu zen (European Commission, 1999). Argitaratutako metodo ofizialak 38 dira eta 60 osagai inguru determinatzeko balio dute. Produktu kosmetikoetan erabiltzen diren lehengaiak 10.000 baino gehiago izan daitezkeela kontuan hartuta, deskribatutako metodo ofizial kopurua oso urria dela ukaezina da (Gagliardi et al., 2007). Ondorioz,
metodo ofizial horietaz gain, badira literatura zientifikoan argitaratutako beste hainbat metodo analitiko kosmetikoak aztertzeko. Metodo analitiko horiek fidagarriak izan daitezen, hainbat baldintza aztertu behar dira aurrerago sakonago aztertuko direnak, besteak beste, espezifikotasuna, zehaztasuna, doitasuna, linealtasuna, sentsibilitatea eta selektibitatea (Food and Drug Administration, 1996; Valcárcel, 2000). Kosmetikoen analisiari dagokionez, kontuan hartu behar da horiek lagin konplexuak izaten direla eta substantzia askoz osatuta daudela. Bestalde, metodo analitiko egoki bat garatu nahi bada, konposatu kopuru handia aldi berean kuantifikatzeko gai izan behar da eta, jakina, aztertu beharreko lagin kopurua handia izaten da. Bereziki azken arazo horri aurre egingo dion metodoa garatu nahi denean, kontuan hartu behar da metodoaren automatizazio maila, sinpletasuna, erreaktibo kontsumoa eta horien toxikotasuna. Literaturan argitaratutako metodoen helburuak laginen aurretratamenduak hobetzea, teknika instrumental berriak aplikatzea eta erreaktibo toxikoen erabilera murriztuko duten metodo analitiko berdeak garatzea izan ohi dira. Kapitulu honi amaiera emateko, kosmetikoen analisiari ikuspegi orokorra emango zaio eta, hurrengo kapituluetan substantzia mota garrantzitsuenen analisi zorrotzagoa egingo da. 1980-2006 urteen tartean egindako analisi bibliografikoaren arabera (Salvador et al., 2007) hiru produktu mota aztertuenak ilerako produktuak, hortzak edo ahoa zaintzeko produktuak eta azalerako produktuak ziren, %18, %14 eta %9 inguruko ehunekoekin, hurrenez hurren. 2007-2014 tarteari dagokionez, eta 1223/2009 araudian egindako produktuen sailkapenean oinarrituta (1.4. Taula), literatura zientifikoan gehien analizatutako produktuak ilerako produktuak, azalerako produktuak eta hortzak edo ahoa zaintzeko produktuak izaten jarraitzen dute, %35, %21 eta %19 portzentaiekin, hurrenez hurren.
1.4. Taula. Europar Batasuneko 1223/2009 araudiaren araberako produktu kosmetikoen sailkapena. Iraupen iraunkorrekoak Eliminatzekoak (kontaktu mugatukoak) Ilerako produktuak Azalerako produktuak Ezpainetarako produktuak Aurpegirako produktuak Azkazaletan aplikatzeko produktuak Ahoan aplikatzeko produktuak Mukosa-menbranetan aplikatzeko produktuak Begietarako produktuak
Aztertutako analito motei dagokienez, jakina, aurrez aipatutako konposatu taldeak dira gehien aztertu direnak, besteak beste, UV-iragazkiak
1.5. Kosmetikoen osagaiak: lurrinak eta lurringintza
sinergikoaren ondorioz, osagai guztiek beren ezaugarri bereziak izaten dituzte. Hori nabarmena da hainbat lurrin dituen perfume baten usain-pertzepzioan. Bestalde, hainbat lurrinez osatutako perfumeak egoten dira kosmetikoetan, kosmetiko horiek kontsumitzailearentzat atseginak izan daitezen. Zenbaitetan, perfumearen helburua kosmetikoan dauden beste osagaien usain txarrak estaltzea izaten da. Esan bezala, perfumeak egiteko erabiltzen diren lehengai aromatikoak lurrinak dira eta, horiek gutxitan izaten dira konposatu kimiko puruak. Alegia, lurringileek lurrinak konbinatzen dituzte perfumeak sortzeko eta, horretarako, perfume hori non eta zertarako erabiliko den ezagutu behar du. Horretaz gain, originaltasuna eta moda ere faktore garrantzitsuak izan ohi dira. Kosmetikoak duen perfume kontzentrazioaren arabera, kosmetiko horiek izen desberdinak dituzte (1.5. Taula). Alde batetik, perfume kontzentrazio handiena dutenak lurrin finak dira %1 eta %18 arteko perfume kontzentraziokoak eta perfumeen disoluzio hidroalkoholikoak dira. Bestetik, gainerako kosmetikoak daude, perfume kontzentrazio txikia izaten dutenak %0,01 eta %1 artean (Chisvert eta Salvador, 2007). Perfumeak bi talde handitan sailka daitezke jatorriaren arabera, alde batetik jatorria naturan duten perfumeak animalietatik edo landareetatik lortzen direnak eta, bestetik, perfume sintetikoak bereiz daitezke, alegia, laborategian sintetizatutako konposatuak dituztenak. Aurrerantzean, zentzu horrekin erabiliko dira natural/sintetiko terminoak, alegia, konposatuen jatorria adierazteko eta ez, jakina, hitz horiek on/txar terminoekin lotzeko. Esan beharrik ez dago bi jatorriak dituzten konposatuak badaudela eta kasu horietan ez dela beharrezkoa bereiztea jatorria zein den.
Lurrin naturalak animalien guruinetatik eta organoetatik ere lor daitezke eta hori da, hain zuzen ere, orein musketadunaren guruinetatik erauzten den musketaren kasua, bide batez, aurrerago aztertuko dena. Beste adibide ezagun bat zibetaren kasua da. Zibeta, izen bera duen animaliaren uzkitik erauzten da. Badira beste zenbait adibide gehiago ere, adibidez, anbar arrea eta kastoreoa, kaxalotetik eta kastoretik lortzen direnak, hurrenez hurren (Theimer, 1982; Sell, 2006a). Naturan hainbeste usain mota desberdin aurkitzea ulergarria da usaimenaren garrantzia kontuan hartzen badugu. Animalia askok usaimena erabiltzen dute elikagaiak bilatu edo horien kalitatea kontrolatzeko, eta baita komunikatzeko ere (Sell, 2006a). Dena den, naturan aurki daitezkeen lurrin guzti horietatik, lurringintzarentzat interesgarrienak biosintesiaren ondorioz ekoizten diren metabolito sekundarioak dira. Hiru talde garrantzitsuenak terpenoideak, sikimatoak eta poliketidoak dira (1.7. Irudia). Irakurleak bibliografian aurki dezake terpenoideei (Sell, 2003) eta lurrin naturalen biogenesiari (Mann et al, 1994) buruzko analisi zorrotzagoa. Aipatutako konposatuak olio esentzialetan egon ohi dira eta, horiek beren matrizeetatik erauzi behar dira lurringintzako osagai bezala erabili ahal izateko.
1.7. Irudia. Terpenoideen, sikimatoen eta poliketidoen bide metabolikoa. Irudia: Sell, 2006a.
(1) Konpresioa: Teknikarik sinpleena da eta normalean zuhaitzen azaletan dauden olioak erauzteko erabiltzen da. Arrabolen bidez presio fisikoa aplikatzean oinarritzen da.
(2) Disolbatzaileen bidezko erauzketa: Animalia- edo landare-matrizetik konposatuak erauzteko erabiltzen da, hexanoa, eterra, metanola edo etanola disolbatzaile moduan erabiliz. Erauzketa motak asko dira, esaterako, Soxhlet erauzketa, enfleurage delakoa eta beratzea. (3) Distilazioa: Era askotara egin daitekeen arren, sinpleena hidrodistilazioa da, alegia, uretan disolbatutako produktu naturala distilatu eta distilatua jasoz. Ondoren distilatuaren beste erauzketa pauso bat egin behar izaten da.
Jatorri sintetikoa duten lurrinen kasuan, bi mota bereizten dira. Alde batetik, naturan aurkitzen den lurrin baten usaina oso preziatua denean, baina, ekoizpena urria denean, konposatu hori edo antzeko usaina duen sustantzia bat laborategian sintetizatzeko ahaleginak egiten dira. Hori da, hain zuzen ere, musketaren edo anbar arrearen kasua, izan ere, XX. mendetik aurrera ezinezko bihurtu zen kontsumitzaileen eskaera handiak asetzea jatorri naturaleko konposatuekin bakarrik musketaren kasua hurrengo kapituluan aztertuko da sakonago. Gainera, osagai sintetikoen abantailarik handiena ekoizpen-prozesua merkeagoa izatea da, eta produktuaren homogeneotasuna bermatu ahal izatea. Beste alde batetik, kimika sintetikoaren beste aukera konposatu berriak sortzeko ahalmena da. Kasu horietan, helburua ez da naturan dagoen usain jakin bat errepikatzea, baizik eta usain edo molekula usaintsu berriak egitea.
Ohikoena bigarren prozedura erabiltzea da, izan ere, naturako usainak errepikatzea oso zaila da. Kontuan izan behar da naturan aurki daitezkeen lehengaiak ez daudela konposatu kimiko gutxi batzuez osatuta. Olio esentzialak, esaterako, ehundaka edo milaka konposatu kimikoz osatuta daude (Scott, 2005). 1.8. Irudian limoiaren olio esentzialaren kromatograma ikus daiteke, bere konplexutasunaren adibide gisa. Kimika sintetikoaren beste arazoetako bat, naturan aurkitzen diren konposatuen kiraltasuna da. Kiraltasuna oso garrantzitsua da zenbait kasutan, konposatu beraren bi isomero kiralek usain desberdina edo usaimen-atari desberdina izan dezaketelako. Adibidez, (4S)-(+)- karbonaren usaimen-ataria 600 ppb-koa (bilioikobeste, parts per billion) da airean eta mihilu usaina du, baina bere isomeroa den (4S)-(−)-karbonaren usaimen-ataria 43 ppb da airean eta menda usaina du (Leffingwell, 2014). Ezaugarri horien ondorioz, lurrinen sintesi kimikoa katalisi asimetrikoaren bidez egin behar izaten da, alegia, kiraltasuna kontrolatzen duen sintesia, edo bestela, isomeroak banatzeko teknikak erabili behar dira sintesiaren ondoren. Lurringintzan erabiltzen diren lurrin sintetikoen sailkapena 1.6. taulan dago ikusgai. Taula osatzeko C. Sell-ek proposatutako irizpidea jarraitu da (Sell, 2006a), nahiz eta beste irizpide batzuen araberako sailkapenak ere badauden (Theimer, 1982; Rowe, 2005). Taulan azaltzen diren lurrin talde garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Terpenoen deribatuak eta terpenoideak: talde zabalena osatzen dute eta komunean dute isopreno unitatez 5 karbonoko unitatez osatuta egotea. Bost terpenoide dira beste hainbat terpenoide osatzeko gakoa direnak, alegia, geraniol/nerola, linaloola, zitronelola, zitronelala eta zitrala. Terpenoide horiek eraldatuz lurringintzan erabiltzen diren osagai asko sintetiza daitezke. Konposatu horiek monoterpenoideak dira, hau da, bi isopreno unitate dituzte, eta trementinatik edo iturri petrokimikoetatik lortzen dira. 1.6. Taulan terpenoide garrantzitsuenak jaso dira.
Fenolaren deribatuak: fenolaren alkilazioa edo alkil fenolen hidrogenazioa izaten da lehen pausoa.
Perfume berri bat sortzerakoan, lurrin horien nahasketa aproposa egin behar da. Perfumeetan, hiru nota edo hiru ukitu bereizi behar dira, eta osagai bakoitzak bere kontribuzioa du. Goiko nota deritzonak, lehen 1-2 orduak irauten dituen usaina da eta konposatu lurrunkorrenei esker lortzen da. Erdiko nota tarteko lurrinkortasuna duten konposatuek osatzen dute, perfumearen izaera definitzen dute eta 6 orduko iraupena izaten du, gutxi gorabehera. Beheko nota, berriz, lurrinkortasun baxuena duten konposatuek ematen dute eta 6 ordu baino gehiago irauten du. Lurringitzaren gakoa hiru nota horien arteko oreka aurkitzea da eta, horretarako, garrantzitsuak dira bai lurrinak eta baita finkatzaileak eta aldatzaileak ere. Musketak, adibidez, finkatzaile funtzioa du, alegia, usaina emateaz gain beste lurrinen usaina iraunkorragoa izaten laguntzen du (Kraft, 2005b; Chisvert eta Salvador, 2007).
Perfumeen funtzioa eta garrantzia ulertzeko derrigor azaldu behar da usaimenaren mekanismo kimikoa. Usainen kimioerrezeptzioari buruzko atal hau literatura zientifikoan aurki daitekeenaren laburpena eta moldaketa da (LopezGazpio eta Millán, 2013). Bizidunok milaka urtez eboluzionatu ondoren inguratzen gaituen sistemari buruzko informazioa jasotzeko mekanismo konplexuak garatu ditugu: bost zentzumenak. Horietatik bi usaimena eta dastamena zentzumen kimikoak dira, datu kimikoak jasotzen dituztelako. Ingurunean dauden molekulek organismoan ditugun errezeptoreak kimioerrezeptoreak aktibatzen dituzte, eta integratuta ditugun mekanismoen bidez kanpo-estimulu kimikoak informazio ulergarri bihurtzen dira. Organismo primitiboenek ere badituzte informazio kimikoa jasotzeko mekanismo arkaikoak eta, ziur asko, zentzumen horiek garatu ziren azkarren. Dudarik gabe, inguruneari buruz eta ingurunean gertatzen diren aldaketei buruz informazioa jasotzeko mekanismo eraginkorrak dituen espezieak, bizirik irauteko aukera gehiago ditu tresna hori ez dutenekin alderatuz gero. Ondorioz, naturak hautespen naturala eta eboluzioa medio, kimioerrezeptzio mekanismoak garatu, egokitu eta findu ditu: horietako bat usaimena da (Sell, 2006b). Espezie gehienek zentzumen kimikoak dituzte informazio-iturri nagusi gisa. Arau orokor horren salbuespen bakarrak dira zentzumen nagusitzat ikusmena duten zenbait hegazti eta primate gizakia kasu. Gizakion kasuan, eboluzionatu ahala usaintzeko gaitasun handia galdu dugula jakina da, zehazki esateko, usaimenaren bi herenak galdu ditugula zenbatetsi da (Gilad et al., 2003). Usainen erregistroa oso zabala da, are gehiago gizakia 10.000 usain desberdin identifikatzeko gai dela kontuan hartzen badugu zifra horri buruz ohar
interesgarri bat gehitu da azpiatal honen amaieran azken aurkikuntzak kontuan hartuta. Funtzio hori eraginkortasunez egin behar duenez, usaimen-sistemaren konplexutasuna immunitate-sistemarenaren parekoa dela ikusi da (Hatt, 2005). Bestalde, usaimen-mekanismoa ulertzeko interes handia dago, horrek usainak neurtzeko emango digun gaitasuna dela-eta. Molekula batek duen usainaren izaera eta intentsitatea hainbat propietate fisikokimikoren ondorioa da: hegazkortasuna, egitura kimikoa, egonkortasuna, gainazal-atxikidura, eta abar. Ezaugarri multzo hori era zehatzean kuantifikatzea benetan konplexua da. Gainera, normalean, hainbat osagai dituen nahaste baten usaina ez da banakako osagaien batuketa aritmetikoa. Horren ondorioz, oso zaila da kasu askotan ezinezkoa usainen sailkapena egitea. Normalean usainak beste usainekiko duten antzekotasunaren arabera sailkatzea da dugun aukera bakarra. Konplexutasun horien azalpena usaimenaren ezaugarrietan bilatu behar da, hain zuzen ere, usaimen-mekanismoaren eta usain-seinaleen neuroprozesaketaren bide bihurrietan. Usaimenaren fisiologia eta biokimika ulertzen bada, hainbat konposatuk koloniek, perfumeek, eta abarrek gizakiongan duten eragina ulertu ahal izango da. Airea arnasterakoan molekula kopuru izugarria iristen zaigu sudur-hobietara (1.9. Irudia), eta, arnasten den bakoitzean usaintzen dira. Molekula horien usaina atzemateko prozesuaren lehen urratsean usaimen-epitelioak sudur-hobietan jariatzen duen muki-mintzak eta ehun konektiboz osatutako geruza azpiepitelialak parte hartzen dute. Gizakion kasuan, usaimen-epitelioak 10 cm2-ko azalera du txakurrek, esaterako, 35-169 cm2-ko azalerako epitelioa dute, arrazaren arabera eta 100-200 µm-ko lodiera (Issel-Tarver eta Rine, 1997).
Muki-mintzak, berriz, 35 µm-ko lodiera du eta 1-6 cm/min fluxuan mugitzen da. Usaimen-epitelioa milaka zelulaz osatuta dago, eta horien funtzioa neurona usainerrezeptoreak eta horientzat euskarri izango diren zelulak sortzea da. Neurona errezeptoreek zilioz osatutako konkorrak osatzen dituzte eta usain-molekulek puntu horietara iritsi behar dute, hain zuzen ere. Molekulen garraioan ezinbesteko egitekoa dute OBP (Odor Binding Protein) deritzen proteina lotzaileek, nahiz eta OBPen funtzioa oraingoz guztiz ulertzen ez den. Dirudienez, OBP proteinek molekula hegazkorrak zilioetara eramateko funtzioa dute, bertan dauden neuronen proteina-errezeptoreekin kontaktuan jar daitezen. Proteina usain-errezeptoreak (OR, Olfactory Receptor) neutrotransmisoreekin erlazionatutako errezeptoreen multzoko proteinak dira. OR proteinak proteinatalde handi eta garrantzitsu batekoak dira: G-proteinei akoplatutako proteina errezeptore (GPCR, G-Protein-Coupled Receptor) deritzenak, hain zuzen ere. Proteina horien garrantziaz konturatzeko, jakin izaki eukariotikoen genomaren %30a GPCR proteinen kodifikazioarekin erlazionatuta dagoela eta, are gehiago, usaimen-zentzumenaren parte diren OR proteinak genoma eukariotikoaren %4a osatzen dutela (Firestein, 2001). Gizakiok 347 OR desberdin ditugu (Kraft, 2005b ; Sell, 2006b), ugaztun gehienek dituztenak baino gutxiago 1.000 inguru. GPCRmotako proteina horiek neurona-errezeptoreen zelula mintzean daude eta usainmolekulak antzematen dituzte. Funtzio hori betetzeko zazpi azpiunitatez osatutako egitura kimikoa dute (1.10. Irudia).
1.10. Irudia. GPCR proteina osatzen duten zazpi azpiunitateen irudikapena.
Molekula horien eta GPCR proteinen arteko interakzioak G-proteinak aktibatzen dituzte eta, aldi berean, azken horiek adenilato ziklasa entzima (AC, Adenylate Cyclase) aktibatzen dute. Gizakion kasuan, G-proteinak heterotrimerikoak dira, alegia, hiru azpiunitatez osatuta daude (α, β eta γ). GPCR errezeptorearen azpiunitateek konformazioa aldatzen dute eta horrek G-
1.11. Irudia. G-proteinen aktibazio mekanismoaren zikloa. Mintzean dagoen GPCR errezeptorearen zazpi azpiunitateak ikusten dira, eta GTP/GDP molekulek duten funtzioa. Aktibazioaren amaieran (5) α azpiunitate aktibatua askatzen da. AC entzima aktibatu ondoren, azpiunitate hori egoera desaktibatura itzultzen da (6) eta zikloa berriz has daiteke. Irudia: S. Jähnichen, Wikimedia Commons.
II. Molekula horien eta OR errezeptoreen arteko interakzioa;
IV. Sortutako seinalearen interpretazioa.
1.12. Irudia. Adenilato ziklasaren (AC) aktibazioa eta G-proteinaren funtzioa. Usainmolekulak aktibatutako GPCR errezeptorea ere ikusten da zelula-mintzean. Irudia: T. Nakane, Wikimedia Commons.
zenbatetsi da (Zou et al., 2009). Glomeruluetara hainbat errezeptoretan jasotako seinaleak iristen dira milaka seinale glomerulu bakoitzeko eta, bertan, aktibitate patroi bat bezala prozesatzen dira. Hartara, usain bakoitza seinalemultzo baten modura jaso daiteke eta seinale hori zelula mitraletara bidaltzen da. Azkenik, informazio kimikoa talamora eta hipotalamora iristen da. Garunaren zati horiek emozioak, sentimenduak eta senak kontrolatzen dituzte, eta hori gutxi balitz, memoriaren edukiak eta hormonak askatzeko prozesuak ere kontrolatzen dituzte. Azkenik tratatutako informazioa kortex zerebralera bidaltzen da eta, orduan, kontziente bihurtzen da. Gainera, aipatutako prozesu horretaz gain, usainmolekulen %60ak sudur-hobiak estaltzen dituen nerbio trigeminoa ere aktibatzen du. Hori ere molekulak duen usainaren beste informazio iturri bat da. Usaimenaren mekanismoa azaldu ondoren, argiago ikus daiteke zergatik esaten den usainak izaera konbinatorioa duela, alegia, molekula baten usaina ez dela errezeptore bakarrarekin duen interakzioaren araberakoa. Usaina kortexera iritsi den seinale-patroiak sortzen du, hainbat errezeptoretan izandako elkarrekintzaren informazioa duena. Milioika zelula errezeptore daude sudur-hobietan eta, errezeptore-mota bakoitzak usain-molekula askorekin interakziona dezakeen bezala, usain-molekula bakoitzak errezeptore asko aktiba ditzake (1.13. Irudia).
1.13. Irudia. Usainen errezeptzio-mekanismoa (ezkerrean) eta usain-molekula/neuronaerrezeptore interakzioaren eskema sinplifikatua (eskuinean).
Molekula bakoitza gai da errezeptore-multzo bat aktibatzeko, eta gainera, intentsitate desberdineko interakzioa gerta daiteke: horrek guztiak sortzen du molekularen usain kontzientea. Metafora eder baten bidez azalduz, molekula batek errezeptoreekin duen interakzioa pianoaren teklak jotzearekin alderatuko bagenu, molekula horrek sortzen duen usain kontzientea sinfonia baten parekoa litzateke.
(1) Formaren teoria: Formaren teoria molekulak duen itxuran oinarritzen da, alegia, “giltza eta sarraila” erako mekanismoan, entzimen eta substratuen arteko interakzioa gertatzen den antzeko eran. Teoria horren arabera, molekulek odotopo edo osmoforo deritzen taldeak dituzte giltzak eta talde horiek errezeptoreak sarrailak aktibatzeko gai dira. Interakzio horiek nagusiki elkarrekintza elektrostatikoan oinarritutakoak dira eta, hortaz, molekula baten usainaren intentsitatea elkarrekintza horien sendotasunaren araberakoak izango dira.
1.16. Irudia. R-Karbona eta S-Karbona enantiomeroak dira eta usain desberdinak dituzte, menda-usaina eta kumino-usaina, hurrenez hurren.
Zientzia-komunitateari gogorragoa egiten zaio bibrazio molekularren teoria onartzea, planteatzen dituen hipotesiak frogatzea zailagoa izan delako. Teoria baten eta bestearen aldeko eta aurkako argudio gehiagoren analisi sakonagoa bibliografian aurki dezake interesa duen irakurle orok (Doty, 2003; Kraft, 2005b; Turin, 2005). Dena den, agian bi teoria horiek osagarriak izan daitezke usainmolekulen eta OR errezeptoreen arteko elkarrekintza konplexuak ulertzerakoan. Formaren teoriak nahiz bibrazio molekularren teoriak atomo-talde jakin batek usain batekin duen erlazio estatistikoa ematen du, alegia, talde berri bat sintetizatzen denean izango duen usainaren iragarpena probabilitate huts bezala adierazten du. Eredu estatistikoak lagungarriak diren arren, gaur egun ezin da aurresan zein izango den laborategian sintetizatuko dugun molekula berriaren usaina. Zientziaren etorkizuneko erronka garrantzitsua da usainaren mekanismoaren ñabardura guztiak ulertzea eta, informazio hori eskuragarri dugunean, molekula berrien usaina aurresan ahal izatea. Horrela usain-molekula berriak arrazoizko eran diseinatu eta sintetizatu daitezke (Turin, 2005). Atalari amaiera emateko, aipatu behar da atal honen oinarria den artikulua (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013) argitaratu ondoren ikerkuntza iraultzaile baten
emaitzak ezagutzera eman direla Science aldizkarian (Bushdid et al., 2014). Artikulu horretan gizakiek identifika ditzaketen 10.000 usain horien ordez bibliografia zientifikoak ontzat emandako kopurua egileen arabera, gizakia gai da, gutxienez trilioi bat usain-estimulu bereizteko. Ohiz kanpoko baieztapenek ohiz kanpoko azalpenak behar dituzten arren eta, baieztapen hori sendotuko duten ikerkuntza gehiago argitaratzen diren bitartean, esan behar da usaimen mekanismoa azaltzea oso konplexua dela, literatura zientifikoak baieztatzen duen bezala.
Lurrinen analisia garrantzitsua da Europako araudiari dagokionez, baina, askotan zalantzazkoa izan daiteke lurrinak definitzea. Testu honen helburuen ikuspuntutik, gogoratu, lurrin hitzarekin perfumeen osagai usaintsuak identifikatzen direla. Lurrinei buruzko informazio osagarri eta interesgarria bi erakundetan aurki daiteke. Alde batetik, RIFM (Research Institute for Fragrance Materials) institutua aipatu behar da (RIFM, 2014), izan ere, lurrinen segurtasuna aztertzen duen erakunde independentea da. RIFMk lurrinei buruzko datu zientifikoak ikertzen, ebaluatzen eta zabaltzen ditu mundu-mailan, etxeko produktuen eta kosmetikoen segurtasuna bermatzeko. Bere datu basea lurrinei buruz dagoen datu baserik handiena da, eta informazio toxikologiko zabala jasota dago bertan. Bestetik, 1973an sortutako IFRA (International Fragrance Association) elkartea aipatu behar da. Elkarte hori lurrinen industriaren elkartea da eta erakunde auto-erregulatzaile lanak egiten ditu. Bere web-orrian (IFRA, 2014) lurrinei buruzko informazio garrantzitsuena jasotzen dute, besteak beste, RIFMren gomendioetan oinarrituta. Une honetan, 47. zuzenketari 2013ko ekainaren 10ean egina dagokion zerrenda aurki daiteke web-orrian eta, bertan, lurrinen industriaren erabilera egokien kodea ezartzen da.
Antzinarotik erabili izan dira animalien gurin eta jariakinak lurringintzan. Sung Dinastiaren garaitik X. mendetik XIII.era merkatari txinatarrek zeta eta armak trukatzen zituzten animalien jariakin aromatiko horiengatik, urrea baino baliotsuagoak baitziren. Usain horiek oso desiratuak ziren eta, horien artean garrantzitsuena musketa (musk) da. Musketa izenarekin konposatu talde zabal bati egiten zaio erreferentzia, baina, bereziki usain bat definitzen da, izan ere, musketa usaina duten konposatuen egitura kimikoa oso desberdina da. Jatorriz, musketa izena orein musketadunari (Moschus moschiferus, 2.1. Irudia) zor zaio. XIX. mendera bitarte, musketa lortzeko iturri bakarra natura zen, baina, egun lurringintzan erabiltzen den musketa gehiena sintetikoa da, arrazoi etikoak eta ekonomikoak direla-eta (King, 2007).
Ikuspuntu kimikotik, musketa lurrinak hiru talde handitan banatzen dira: musketa nitroaromatikoak (NM, Nitro-aromatic Musks), musketa poliziklikoak (PCM, PolyCyclic Musks) eta musketa makroziklikoak (MCM, MacroCyclic Musks). Lehen bi talde horietako lurrinak asko erabili izan dira, eta oraindik ere erabiltzen dira, bai lurringintzan eta baita kosmetikan ere perfumeetan, xaboietan, kremetan, garbigarrietan, eta abar. Nitromusketak arrainetan, giza esnean eta gantzean aurkitu zenean, lurrin horien erabilerari buruzko eztabaida piztu zen. Pixkanaka, musketa poliziklikoek nitromusketak ordezkatu zituzten, osasungarriagoak zirelakoan, baina azken horiek ere giza laginetan eta ingurunean aurkitu ziren (Sommer, 2004).
Musketa naturala orein musketadun arraren guruin-jariakina da eta mendeetan zehar erabili da lurringintzan. Orein musketaduna orein arruntaren antzekoa da: 60 cm inguruko altuera du eta 10-13 kg-ko pisua. Asia hegoaldeko eta ekialdeko hainbat herrialdetan Indian, Txinan, Tibeten, Mongolian eta abar eta Errusia ekialdeko mendiko basoetan bizi da. Aipatutako usain bereziko jariakinaz baliatzen da oreina bai lurraldea markatzeko eta baita emeak distantzia luzeetatik erakartzeko ere. Jariakina gordetzen duten musketa-guruinak lortzeko (2.2. Irudia), oreina ehizatu eta akabatu egin behar da. Oreina hil ondoren, guruina erauzi egiten zaio, garbitu eta era egokian diluitu ondoren lurringintzan erabili ahal izateko (Rimmel, 1988).
Musketa naturala aspalditik ezagutzen zen, batez ere Txinan, eta egun ere, garrantzi kultural handiko produktua da, droga eta sendagai moduan erabiltzen dena. Musketa produktu natural garestienetakoa dela kontuan hartuta 30.00050.000 $/kg inguru produktu purifikatuaren kasuan eta 1 kg lortzeko 40 orein inguru hil behar direla jakinik, kalte ekologikoa laster iritsi zen. Horri aurre egiteko, 1979an CITES konbentzioan (Convention on International Trade in Endangered Species of wild fauna and flora) lurringintzan musketa naturala erabiltzea debekatzea erabaki zen eta ondoren hainbat naziotan egindako legeei esker orein musketaduna babestu zen. Hala ere, orein musketaduna desagertzeko zorian egon zen eta, egun ere, arriskuan dagoen espeziea da, batez ere legez kanpoko ehizaren kausaz. Txinan, adibidez, medikuntza tradizionalean musketari ematen zaion erabilpenaren ondorioz urtero 100.000 orein hiltzen direla kalkulatzen da. Egun, zenbait herrialdetatik datorren musketa naturalaren merkataritza debekatura dago esaterako, Afganistan, Butan, India, Myanmar, Nepal eta Pakistan eta beste herrialde batzuen kasuan merkataritza kontrolatu egiten da. Hala ere, musketa naturala lurringintzan erabiltzen jarraitzen da txinako medikuntza tradizionalean eta Europari dagokionez, Frantzia da musketa naturala lurringintzan erabiltzen duen herrialde bakarra, baina, urteko kopurua kilogramoen mailakoa besterik ez da (Rimkus, 2004). Azkenik, aipatu behar da badirela musketa usaina duten animalia jatorriko beste zenbait molekula ere, gehienak muskonaren antzeko egitura kimikoa dutenak. Horien artean garrantzitsuenak zibetaren (Civetticitis civetta eta Viverra civetta) eta Louisianako arratoi musketadunaren (Ondatra zibethicus rivalicius) jariakinak dira.
2.3. Irudia. Musketa naturalaren molekula usain-sortzaile nagusiena den muskonaren egitura kimikoa eta tridimentsionala.
Ikuspuntu kimikotik, galdera garrantzitsua izan zen musketa usainaren erantzulea den molekularen egitura kimikoa identifikatzea. Ildo horretatik, 1906an H. Walbaum-ek oreinaren guruinetik zetona bat isolatzea lortu zuen (Walbaum, 1906), oreinaren jariakinean %0,5–2 arteko proportzioan dagoen konposatu kimikoa. Konposatu horri muskona izena jarri zion, baina Walbaumek ez zuen ezagutzen muskonaren egitura kimikoa. 1926an L. Ruzicka Nobel saridunak aurkitu zuen haren egitura kimikoa eta, hain zuzen ere, kimikoki, muskona 3-metil-1-ziklopentadekanona da, 15 atomoko zikloa eta C16H30O formula molekularra duen zetona makroziklikoa (Ruzicka, 1926) (2.3. Irudia). Ruzickak, ikerketa berean, zibetona ere karakterizatu zuen zibetaren guruinetik isolatutako musketa konposatua. Pixkanaka, musketa usaina zuten beste zenbait konposatu natural isolatu eta identifikatu ziren, musketa makroziklikoen taldekoak guztiak (2.1. Taula). 1936an, M. Stoll-ek, Firmenich konpainiako ikertzaileak, musketa makroziklikoen usainari buruzko lehen arauak ondorioztatu zituen eta eraztun makroziklikoak 14-18 karbono eta karbonilo talde bakarra birekin usaina desagertu egiten da izan behar zituztela konturatu zen. Dena den, musketa naturalak laborategian sintetizatzeko prozedurek porrot egin zuten kasurik gehienetan, lortutako etekinak urriak zirelako eta kostuak handiak (Pilz, 1997). Egun konposatu makroziklikoen bide sintetikoak optimizatu diren arren, urte askotan zehar nitromusketa eta musketa polizikliko sintetikoak era ekonomikoagoan eta errazagoan lortu dira.
2.3. Musketa nitroaromatikoak
Musketa usaina zuen lehen molekula sintetikoa 1888an Albert Baur kimikariak lortu zuen eta musketa nitroaromatikoen taldekoa zen. Aurkikuntza guztiz zorizkoa izan zen, haren helburua TNT baino egonkorragoak izango ziren lehergaiak lortzea baitzen. Baur TNT deribatuen sintesia egiten ari zenean, pruduktuetako batek usain berezia zuela konturatu zen, musketa usaina hain zuzen ere. Beranduago, konposatu hori “Baur musketa” (Musk Baur) bezala ezagutu zen (2.4. Irudia) eta TNT-ren eta tert-butil haluro baten Friedel-Crafts alkilaziotik lortu zen (Baur, 1891).
2.4. Irudia. Baur musketaren egitura kimikoa.
Gogoratzekoa da, 1. kapituluan esan den bezala, lehen konposatu sintetikoa 1882an erabili zela perfume batean kumarina, beraz, Baurrek bere produktu berria patentatzea eta merkaturatzea erabaki zuen Société des Produits Chimiques de Thamm et de Mulhouse elkartearen laguntzarekin (Kraft, 2005a). Baur musketa %10 azetanilida diluzioan saltzen zen eta 500 $/kg salneurria zuen, beraz, garaiko musketa naturalaren prezioaren erdian saltzen zen, gutxi gorabehera.
Arrakasta komertzial handia izan zuen Baurrek eta hurrengo urteetan ikertzen jarraitu zuen, beste hiru musketa nitroaromatiko sintetizatuz: zetona musketa (MK, Musk Ketone), xileno musketa (MX, Musk Xylene) eta abelmosko musketa (MA, Musk Ambrette) (Baur, 1894; Baur, 1898). Azken hiru musketa nitroaromatiko horiek merkatuan nagusitu ziren hurrengo 50 urteetan zehar lurringintzaren osagai moduan. MK egokiena zen musketa naturala ordezkatzeko, MX, berriz, garbigarrietan eta xaboietan erabiltzeko aproposena zen merkeagoa zelako eta, azkenik, MA erabiliz lore usainak lor zitezkeen. Beranduago, Givaudan konpainiak beste zenbait musketa sintetiko garatu zituen, besteak beste, Musk tibetene eta Musk moskene deiturikoak (Barbier, 1932; Fuson et al., 1947). 2.2. taulan jaso dira musketa nitroaromatiko garrantzisuenak. Usainak finkatzeko duten gaitasunagatik eta beraien usainagatik, konposatu sintetiko horiek asko erabili ziren lurringintzan eta kantitate handitan ekoiztu ziren XX. mendean. Hala ere, 80ko hamarkadan erabilera murrizten hasi zen nitromusketek lehen kritikak jaso zituztelako. Hein batean, horren arrazoia
abelmosko musketaren fototoxikotasunari eta neurotoxikotasunari buruzko txostenak izan ziren (Barbetta et al., 1988). Bestalde, 1981ean lehen aldiz MK eta MA Japoniako arrainetan eta uretan detektatu ziren (Yamagishi et al., 1981) eta nitromusketek ur-organismoetan bioakumulatzeko gaitasun handia zutela ikusi zen, oso iraunkorrak baitira (Hahn, 1993; Rimkus eta Wolf, 1993). 1992an Alemanian egindako ikerketa batek erakutsi zuen produktu kosmetikoen %55ak eta garbigarrien %41,5ak musketa nitroaromatikoak zituztela eta gehien erabiltzen zirenak MK eta MX zirela ondorioztatu zuten. MA, toxikoena, lagin bakarrean aurkitu zen, izan ere, ordurako FDAk eta IFRAk MA ez erabiltzearen aldeko argudioak zabaldu zituzten, bereziki azalarekin kontaktuan egon behar duten kosmetikoetan. 1995ean Europar Batasunak MA debekatu zuen fotoalergikotasun arrazoiak zirela eta. Hiru urte beranduago, debekua zabaldu egin zen eta MM eta MT konposatuak ere debekatu egin ziren. 2004an, SCCNFP batzordearen (Scientific Committee on Cosmetic products and Non-Food Products intended for consumers) gomendioen ondoren, MK eta MX konposatuen erabilpena mugatu egin zen. Egungo 1223/2009 araudian (European Parliament and European Council, 2009) MK eta MX nitromusketak III eranskinean daude, alegia, erabilpen mugak dituzten konposatuak dira (2.3. Taula). Bestalde, IFRAk ikuspuntu zorrotzagoa du eta azken zuzenketaren arabera 47th Ammendment, web-orrian eskuragarri dagoena (IFRA, 2014) MX debekatu egiten du eta MK onartzen badu ere, erabiltzekotan, MXen %0,1eko ezpurutasuna baino gutxiago duela ziurtatzea eskatzen du.
Produktu kosmetiko guztiak, aho-higienerako direnak izan ezik.
Aipatutako SCCNFPren txostenean (SCCNFP, 2004) xileno musketa 3. kategoriako minbizi-sortzailea dela argudiatzen da, alegia, minbizi-sortzaile posiblea den arren ebaluazio positiboa egiteko nahiko ebidentzia ez dituen konposatua. Uretako organismoentzat oso toxikoa, saguei gibeleko minbizia sortzeko gai eta ur-ekosistemetan epe luzeko kalteak eragiteko gai dela aipatzen da. Dena den, nitromusketen inguruan sortutako eztabaidaren, horien neurotoxikotasunari eta fototoxikotasunari buruz dauden frogen (Brunn et al., 2004), ingurugiro eraginaren eta biodegradagarritasun txikiaren ondorioz, MK eta MXen erabilpena txikiagotuz joan da azken urteotan (2.4. Taula).
XX. mende erdialdetik hona lurrinen industriak konposatu nitroaromatikoen alternatibak bilatu ditu, eta ez bakarrik toxikotasun arrazoien ondorioz. Musketa nitroaromatikoek erreakzio fotokimikoak jasateko joera dute eta ez dira egonkorrak ingurune alkalinoan, hortaz, dekolorazio arazoak eman ohi zituzten eta ezin ziren erabili garrantzi handiko merkatu batean, hau da, kosmetika funtzionalean garbigarriak eta garbitegi-produktuak, besteak beste. Nitro talde funtzionalik ez eta musketa usaina duen konposatu garrantzitsu bat M.S. Carpenter-ek sintetizatu zuen 1948an, anbral delakoa (Carpenter et al., 1951) (2.5. Irudia), nahiz eta anbrala ez zen inoiz merkaturatu. Anbrala konposatu garrantzitsua da ikuspuntu kimikotik, izan ere, nitromusketen eta musketa poliziklikoen (PCMen) arteko konposatutzat har daiteke eta, azken horien garapenaren hasiera izan zen.
2.5. Irudia. Anbral konposatuaren egitura.
Merkaturatutako nitro talderik gabeko lehen musketa K. Fuchs-ek deskribatu zuen 1951an eta urte bat beranduago erabiltzen hasi zen Phantolide (AHDI) izenarekin. Bere egitura 1955an ezagutu zen (Weber et al., 1955) eta, aurretik ezagutzen ziren nitromusketak baino ezegonkorragoa zen arren, beste musketa
duten musketak, atal esperimentalean aztertzen direlako. Nitromusketen kasuan gertatzen den bezala, musketa poliziklikoak ez dira naturan existitzen eta egitura kimikoari dagokionez ez dute antzekotasunik musketa naturalekin. PCMak hiru taldetan sailka daitezke deribatu motaren arabera: indanoak, tetralinak eta isokromanoak (2.6. Irudia).
2.6. Irudia. Tetralina, indanoa eta isokromanoa, hurrenez hurren.
PCMek, usain ezaugarriez gain, beste usainak finkatzeko gaitasuna dute eta horregatik dira hain konposatu interesgarriak lurringintzaren ikuspuntutik, izan ere, konposatu lurrinkorrenen atxikipena areagotzen dute eta perfumeak bere ezaugarri bereizgarriak mantentzen ditu (Sell, 2006). Musketa makroziklikoen aldean, poliziklikoen sintesia merkeagoa da eta, nitromusketen aldean, egonkorragoak dira. Ondorioz, PCMen erabilpena handiagotzen joan da eta nitromusketena, berriz, txikiagotzen, 2.6. taulan ikus daitekeen bezala datu eguneratuago fidagarririk ezin izan da lortu.
Ikuspuntu komertzialetik, Galaxolide eta Tonalide dira konposatu garrantzitsuenak, eta Traseolide eta Celestolide hirugarren eta laugarren lekuetan leudeke, hurrenez hurren. Lehen biek (HHCB eta AHTN) musketa poliziklikoen ekoizpenaren %95a direla zenbatetsi da eta Europan, 2001eko datuen arabera, 7.000-8.000 tona Galaxolide ekoiztu ziren (Gautschi et al., 2001). HHCBren sintesia M.G.J. Beets-en ikerketen emaitza izan zen, IFF (International Flavors and Fragrances) konpainian. Beets musketa poliziklikoen talde osmoforoak ikertzen ari zen, hau da, PCMk duten karbonilo taldea. Beste talde funtzional desberdin bat bilatu nahi zuen usain bera lortzeko, lurrinari egonkortasun eta hidrofobotasun handiagoa emateko. Ikerkuntzaren emaitza
Ikerketaren egileek adierazi zutenez, 7-metil adarkadura usain-hartzailearen zonalde hidrofoboaren inguruan kokatuta dago, formarekiko independentea dena. 1. Kapituluan azaldu den formaren teorian oinarrituta, hiru ondorio azaldu behar dira: 1) eter taldeak osmoforo moduan jokatzen du, molekula usain-hartzailean sartuz, 2) 4-metil adarkadurak usain-informazioa kodifikatzen du eta 3) bolumen handiagoa duen molekularen zatiak euskarri lanak egiten ditu. Hiru parametro horien konbinaketak talde olfatoforoa osatzen du giltza, musketa usainaren hartzailea aktibatuko duena sarraila (Kraft, 2005a). 2.7. Irudian Galaxolide molekula dago ikusgai, giltza eta sarrailaren ereduan oinarrituta.
2.7. Irudia. (4S,7R)-HHCB molekularen irudikapena, giltza eta sarrailaren ereduaren arabera (Kraft, 2005a).
2.8. Irudia. Galaxolide (ezkerrean) eta pentadekano-15-laktona musketa makroziklikoa (eskuinean) alderatzen dituen eredu olfatoforoa. Eredu horren arabera, bi molekulek hartzaile berdina aktiba dezakete nahiz eta hasiera batean egitura kimikoak oso desberdinak diren (Kraft, 2005b).
Esposizioa Efektua Erreferentzia Akutua eta subakutua
Gibelaren pisua handitzen da.
Ford, 1998 Xenobiotikoak metabolizatzen dituzten entzimen indukzioa Hamsterra AHTN - CYP3A4 giza entzimaren sustratua, AHTN konposatu zitotoxikoetan bihurtzen da. Janzowski et al., 1998
Epe luzeko toxikotasuna eta minbizisortzailea
90 egun
Teratogenikoa eta enbriotoxikoa
Musketa sintetikoak feromona artifizialak bezala diseinatzen dira, alegia, gizakien arteko informazioa transferitzeko usainaren bidez. Hortaz, naturan existitzen ez direnez, xenobiotiko moduan aztertu behar dira. Kontuan izan behar da PCMen helburua horiek daramatzanaren usain-ezaugarriak aldatzeko
2.6. Musketa makroziklikoak eta etorkizuneko erronkak
MCM horietatik ezagunena etilen brasilato dilaktona ziklikoa da, sintesi erraz eta ekonomikoa duena. Horregatik, hori bai erabili dela kosmetikan MCM moduan. Baina, dena den, orokorrean musketa makroziklikoen sintesia garestia da eta hainbat pausotako erreakzio kimikoak eskatzen dituzte. Ondorioz, nitromusketak eta musketa poliziklikoak izan dira nagusi merkatuan 1996 aurretik, adibidez, musketa makroziklikoak musketa guztien %5a ziren (Sommer, 2004). Hala ere,
laborategiko sintesi tekniketan eman diren aurrerakuntzei esker eta beste musketa sintetikoei legediak jarritako mugen ondorioz, konposatu makroziklikoak geroz eta erabiliagoak dira kosmetikan. Makroziklikoen kasuan, oraingoz ez dago erabilpen mugarik legediaren ikuspuntutik. Egun, Muszenone eta Nirvanolide musketa makroziklikoak (2.9. Irudia) musketa modernoen muina dira eta, egun, nitromusketak eta PCMak ordezkatzeko erabiltzen dira.
2.9. Irudia. Nirvanolide (ezkerrean) eta Helvetolide (eskuinean).
2.10. Irudia. Musketa sintetikoen eboluzioa. Parentesien artean merkaturatzeko data adierazten da. Irudia: Kraft eta Fráter, 2001.
Hurrengo urteetan egindako ikerkuntzek ere GC erabili ohi zuten baina, kasu horretan MS detektagailua gehituta (Roosens et al. 2007), horrela, zainketa pertsonalerako produktuetan (PCP, Personal Care Products) MX, MK, HHCB eta AHTN kuantifikatzeko gai izan ziren egileak. Lan interesgarri horretan 82 produktu kosmetiko aztertu zituzten horietako 19 perfumeak eta lortutako emaitzak kosmetikoen erabilpenarekin elkartu zituzten esposizio-patroiak lortzeko. Kosmetikoetan musketa makroziklikoak determinatzeko metodo analitikoen kasuan, GC-MS metodologiak proposatu dira gehienetan (Sommer eta Juhl, 2004; Reiner eta Kannan, 2006). Aipagarria da, PCMei dagokienez, elektroforesi kapilarra erabiliz lau PCM kiralen banaketa enantiomerikoa lortu
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 87
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 89
Kosmetikoetan, alergenoei buruzko informazioa ematea garrantzitsua da kontsumitzaileentzat, bereziki ukipen-alergien diagnosian lagungarria delako eta, horrela, alergia duten kontsumitzaileek produktu kosmetiko horien erabilpena saihets dezakete. Jakina, helburu hori ez da betetzen “perfume” edo “aroma” izen generikoak erabiltzen direnean eta, beraz, 2003/15/EC zuzentaraua aurrerapen interesgarria izan zen. Era berean, 26 PASei buruzko informazio toxikologikoa egun ere interes handikoa da alergiak dituzten gaixoen kudeatze klinikoa errazten duelako. 2012an, SCCS batzordeak beste berrikuspen txosten bat argitaratu zuen (SCCS, 2012) PASei buruzko informazioa eguneratzeko. Txostenean informazio kliniko, epidemiologiko eta esperimental berria aztertu zen eta berrikuspenaren ondoren, 1999ko txostenean aipatutakoa oraindik ere indarrean zegoela adierazi zuen batzordeak. Hala ere, 26 PASetaz gainera beste konposatu asko ere alergenoak izan daitezkeela proposatzen da 82 konposatu dokumentatu dira, 54 konposatu bakun eta 28 estraktu, hain zuzen ere. Bestalde, araudian ezarritako mugak egokiak diren ere berrikusi zuten eta, eskuragarri zegoen informazioaren arabera, ezarritako mugak egokiak dira, kontzentrazioa horiek alegia %0,01 eta %0,001, produktu motaren arabera alergenoen maila jasangarriak direlako.
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 91
26 PASei dagokienez, 1999an proposatutako bi zerrendak bere horretan mantentzea erabaki zuen SCCSk. A zerrendan ohikoenak diren alergenoak
jasotzen dira guztira 13 eta B zerrendan, berriz, hain ohikoak ez direnak beste 11 PASak, zerrenda horietan estraktuak ez dira jaso. Zerrenda horietaz gainera, talde kimikoen araberako sailkapena ere aurki daiteke bibliografian (Furlanetto et al., 2010) eta bi sailkapen horiek erabiliko dira aurrerantzean. Aipatutako bi sailkapenak eta PASen log Kow balioak (Tsiallou et al., 2012) 3.2. taulan jasota daude. Azaldu den bezala, konposatu alergeno gehiago dauden arren, PAS izenarekin taulan azaltzen diren 26 horiek identifikatuko dira soilik. Zenbait kasutan hori nahasgarria gerta daiteke, bibliografian metileugenola eta pinenoa PAS moduan identifikatzen direlako. Metileugenola 93-15-2 CAS zenbakia duen konposatua ere 1223/2009 araudiaren III eranskinean jasota dago (European Parliament and European Council, 2009), eta askotan 27. PAS substantzia moduan hartzen da, baina, bere mugak eta erabilpen baldintzak ez dira beste PASen berdinak eta beste talde batean sailkatu behar da. Europar Batasuneko araudiaz gainera, AEBetan ere lurrin alergenoei buruzko mugak ezarri dira. Bestalde, herrialde bakoitzak dituen araudiak osatzeko RIFM institutuak lurrinei buruzko azterketak egin eta informazio zientifikoa zabaltzen du. Era berean, IFRAk lurrinen erabilpenari buruzko gidak osatzen ditu RIFMren aholkuen arabera, 1. kapituluan aipatu den bezala. Dena den, garrantzitsua da gogoratzea gomendio horiek betetzea ez dela derrigorrezkoa eta horregatik da ezinbestekoa Europako araudia. Egun, lurrinak produktu askotan aurki daitezke, eta ez bakarrik erabilpen kosmetikoa dutenak; hain zuzen ere, elikagaietan, edarietan, garbiketa produktuetan eta etxeko beste hainbat produktutan aurki daitezke (Chaintreau, 2007; Sgorbini et al., 2010; Tsiallou et al., 2012). Kontsumitzaileek produktu horiekin duten kontaktu estua dela-eta, ezinbestekoa da osagaien eta lurrinen segurtasuna kontrolpean izatea eta bereziki produktu kosmetikoen kasuan, horiek baitira lurrin gehien dituzten produktuak.
3.1.1. Alergenoak eta segurtasuna
Ukipen-alergia osasun arazo garrantzitsua da, eta neurri handi batean bere ondorioak arinagoak dira produktuen etiketan konposatu alergenoen presentzia azaltzen bada (3.1. Irudia). Zentzu horretan, kosmetikoei buruzko araudiak produktuei zenbait test egitea eskatzen du horiek merkaturatu baino lehen. Horien artean, hainbat substantzia talde aztertzen dira, hala nola metal astunak beruna, artsenikoa, merkurioa eta kadmioa, besteak beste, pestizidak, ingurugiro-toxinak eta jakina, substantzia alergenoak. Substantzia alergenoen testak bereziki garrantzitsuak dira, izan ere aspalditik ezaguna da hainbat gizabanakok substantzia jakin batzuen aurrean duten erreakzio alergikoa. Substantzia alergenoen frogak konplexuak izan ohi dira, izan
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 93
ere substantzia alergenikoei buruzko informazioa mugatua da. Konposatu kimiko espezifikoak zein kontzentraziotik gora sortzen dituzten alergiak ere ezezaguna izaten da kasu askotan. Hori gutxi balitz, substantzia motak eta kontzentrazioak ondorio oso desberdinak izan ditzakete kasu kliniko bakoitzean (Kryger, 2011).
Lurrinen erabilpenaren ondorioz sortutako alergiak askotan dokumentatu dira SCCSren txostenean jaso direnak, adibidez (SCCS, 2012). Kosmetikoen erabilpenaren ondorioz sortutako gaixotasun arazoak normalean dermatologikoak izaten dira, nagusiki ekzemak. Ekzema horiek kosmetikoa zuzenean azalean aplikatzeagatik agertu ohi dira, eta gehienetan, eskuak, besapeak eta aurpegia izataten dira atalik kaltetuenak (Klaschka, 2013). Lurrin alergenoek, gainera, arnas aparatuko arazoak asma, esaterako areagotu ditzakete efektu narritagarriak dituztelako. Gainera, zefalea, mukosen asaldura eta beste zenbait alergia eragiteko gai dira (SCCNFP, 1999; Rumchev et al., 2004). Efektu horien ondorioz, beste gaixotasunekin eragin sinergikoa izan dezakete bai PASek eta baita beste lurrinek ere, gaixotasunaren arazoak areagotuz (Magnano et al., 2009). Arazo horiek larriagoak dira umeek erabiltzen dituzten produktuen kasuan kosmetikoak, jostailuak eta abar, lurrinak eliminatzeko mekanismo fisiologikoak garatu gabe dituztelako. Jaio ondoren organo garrantzitsuenak oraindik garatzen ari direnez, umeek ez dituzte mekanismo metaboliko guztiz funtzionalak eta ez dira gai toxinak era eraginkorrean eliminatzeko, hortaz,
Kimikoki definituta dauden 24 PASak konposatu talde oso desberdinetakoak dira, hala nola alkoholak, esterrak, laktonak, fenolak eta abar, 3.2. taulan azaldu den bezala. Dena den, ezaugarri lurrinkorrak dituztenez, GC teknika da analito horien analisian gehien erabili dena. Alergenoak kimikoki desberdinak izanik, detektagailu unibertsala beharrezkoa da FIDa, esate baterako, baina, horrek selektibotasun eza ere dakar, izan ere, kosmetikoetan erabiltzen diren perfume kontzentratuak ehundaka osagai izan ditzakete eta horiek kontzentrazio tarte desberdinetan egon daitezke μg/kg-tik hasi eta %20ra bitarte, adibidez. Ondorioz, askotan detektagailu selektiboagoak erabiltzen dira PASak kuantifikatzeko eta, zalantzarik gabe, gehien erabili dena MS detektagailua da. MS detektagailua erabilita ere kuantifikazioen arazorik handienetakoa koeluzio arazoak dira, alegia, konposatu bat baino gehiago detektagailura une berean iristea. Hori saihesteko, MS detektagailuak SIM (Selected Ion Monitoring) edo EIC (Extracted Ion Chromatogram) moduan erabiltzeko metodoak garatu dira, nahiz eta ezinekoa den positibo eta negatibo faltsuak guztiz eliminatzea. Arazo horren aurrean, beste konponbide batzuk aurkitu behar izan dira, esaterako, GCxGC teknika multidimentsionalak edo aurretratamendu pausoak garatzea.
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 95
araudiak konposatu horiek aipatu aurretik. Metodo horretan (Rastogi, 1995), SPE aurretratamendua eta GC banaketa kromatografikoa proposatu zuen GC-MS identifikazioa egiteko eta GC-FID kuantifikazioa egiteko. Lehen lan horretan lan bikoitza egin behar zen lurrin alergeno bakoitza analizatzeko: alde batetik identifikazioa eta bestetik kuantifikazioa. Gainera, metodoak huts egiten zuen koeluzio arazoak konpontzerakoan eta arazoak ematen zituen osagai asko zituzten laginen kasuan (Chaintreau, 2007). Rastogi berak urte batzuk geroago metodoari moldaketa batzuk egin eta 24 PAS kuantifikatzeko metodologia proposatu zuen (Rastogi, 2002). Bigarren metodoak hobekuntza garrantzitsuak ekarri zituen, esate baterako, kosmetikoetaz gainera beste produktuetan ere aplikagarria zela. Laginaren aurretratamendua produktuaren araberakoa bazen ere, kasu guztietan metanola erabiltzen zen erauzketa egiteko eta ondoren lixibiatua silize gelezko zutabe batean purifikatzen zen GCan injektatu baino lehen. Hala ere, MS detektagailua eskaneo osoan (full scan) erabili behar zen identifikaziorako eta EIC motan kuantifikaziorako eta horrek SIMek baino selektibitate eskasagoa du. GCMS eta SIM kuantifikazioa Ellendt eta bere lankideek lortu zuten eta 24 PAS kuantifikatu zituzten desodoranteetan (Ellendt et al., 2001). SIM erabiltzeari esker, %98-106ko berreskurapenak eta 2 mg/L-ko detekzio muga (LOD, Limit Of Detection) lortu zuten. Hala ere metodoak arazoak ematen zituen lurrin nahaste konplexuen analisian positibo faltsuak ematen zituelako, geroago ikusi zen bezala (Chaintreau et al., 2003). Aipatutako azken lan horretan hobekuntza garrantzitsuak egin ziren PASen analisian, perfume kontzentratuak zuzenean injektatzeko metodoa proposatu baitzen (Chisvert et al., 2013a). Chaintreau eta bere lankideek ikerketan azaltzen dutenez, garrantzitsua da PASak analizatzerakoan kromatografoen garbiketa zorrotza egitea, laginen arteko kutsadura gertatzea oso erraza delako konposatu ez-lurrinkorren ondorioz. Aipagarria da metodo hori IFRAk PASen determinaziorako metodo ofizial moduan aukeratu zuela (Chaintreau et al., 2003; IFRA, 2007), bi gomendio adieraziz koeluzioen eta migrazio denboren aldaketen kasurako. Antzeko estrategia ere deskribatu zen bibliografian lurrinen lehengaiak eta perfumeak aztertzeko (Leijs et al., 2005). Kasu horretan, ikertzaileek bi injektoreko GCa erabili zuten, bakoitza polartasun desberdineko zutabe bati konektatuta, koeluzioen ondorioz gertatzen diren identifikazio arazoak saihesteko. Jakina, metodo horren kuantifikazio muga (LOQ, Limit of Quantification) aurreko metodoena baino askoz ere txikiagoa da. GC-MS azkarra (fast GC-MS) teknika ere erabili da 24 alergenoak identifikatzeko (Mondello et al., 2007) eta horrela, zutabe motzak eta estuak erabiliz 5 minutu azpiko denboran PASak kuantifikatzea lortu zuten, koeluzio arazoak guztiz konpondu ez bazituzten ere.
Kosmetikoak eta zainketa pertsonalerako produktuak
Umeentzako kosmetikoak
Kosmetikoak
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 97
Produktuen egonkortasuna bermatzeko erabiltzen diren substantziak dira kontserbagarriak eta produktu askotan gehitzen dira, hala nola kosmetikoetan, zainketa pertsonalerako produktuetan (PCP, Personal Care Products), etxeko beste
hainbat produktutan, farmakoetan eta elikagaietan. Konposatu kimiko antimikrobianoek mikroorganismoen hazkuntzaren aurkako funtzio garrantzitsua dute baina, badira produktu kosmetikoak hondatzen dituzten beste zenbait kanpofaktore airea, eguzki-izpiak eta kosmetikoak horien aurka babesteko kontserbagarri antioxidatzaileak ere erabiltzen dira. Europako 1223/2009 araudiaren arabera (European Parliament and European Council, 2009), kontserbagarriak produktu kosmetikoetan gerta daitekeen mikroorganismoen garapena inhibitzea helburu duten substantziak dira eta araudiaren V eranskinean azaldu behar dira dagozkien mugak eta erabilpen-baldintzak adierazita kosmetikoetan erabili ahal izateko, lehen kapituluan azaldu den bezala. Beraz, produktu kosmetikoak eguzki-izpietatik edo oxidaziotik babesteko erabiltzen diren substantziak ez dira kontserbagarritzat hartzen Europako araudian. Testu honetan ordea, kontserbagarrien taldean aztertuko dira. Jarraian produktu kosmetikoetan ohikoenak diren kontserbagarri motak aztertuko dira.
Ura duten PCPetan eta kosmetikoetan hazkuntza mikrobianoa saihesteko substantziak gehitzea derrigorrezkoa da bakterioek eta onddoek sortutako kalteak ez gertatzeko. Zenbait kasutan, kutsadura mikrobianoak ezaugarri organoleptikoen aldaketa bakarrik eragingo du baina, beste zenbaitetan, kontsumitzailearen segurtasuna arriskuan egon daiteke. Hori kontrolatzeko, bi kontzentrazio erabiltzen dira kontserbagarriei dagokienez, alde batetik MIC delakoak (Minimum Inhibitory Concentration) organismoen hazkuntzarik ez egotea ziurtatzen duen kontserbagarriaren kontzentrazio txikiena da. Bestetik, MBC kontzentrazioak (Minimun Biocidal Concentration) mikroorganismoen hazkuntza 24 orduz saihesten duen kontzentrazioa da (Polati et al., 2007). Jakina, kosmetiko bati kontserbagarriak gehitzearen ondorioz albo-ondorio kaltegarriak ager daitezke, bai kosmetikoa aplikatzen den unean bertan eta baita epe luzeagoan. Literatura zientifikoan kontserbagarriek sortutako hainbat albo-efektu deskribatu dira, hala nola larruazalaren narritadura eta aktibitate estrogenikoa (DHI, 2007; Shaw eta deCatanzaro, 2009). Era berean, bibliografian jasota dago zenbait kontserbagarri giza minbizi-induktoreak izan daitezkeela (Jensen et al., 2005; Darbre eta Harvey, 2008; Darbre eta Harvey, 2014) eta ondorioz, kontserbagarrien erabilpenean garrantzitsua da bi parametro horiek kontuan hartzea: kosmetikoan mikroorganismoen aktibitatea kontrolatu behar da, baina, kontsumitzailearentzat albo-ondorioak ahalik eta txikienak izan behar dira. Kontuan izan behar da, zenbait kontserbagarriren kasuan, substantziaren deskonposaketaren ondorioz konposatu toxikoak ager daitezkeela. Hori gertatzen da, esaterako, 5-bromo-5-nitro-1,3-dioxanoaren eta 2-bromo-2-nitropropanoaren
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 99
kasuan bronidox eta bronopol, hurrenez hurren (3.2. Irudia), izan ere kontserbagarri horien deskonposaketa prozesuaren ondoren agente nitrosatzaileak agertzen dira. Agente nitrosatzaileek amina alifatikoekin erreakzionatzen dutenean amina horiek xanpuen ohiko osagaiak dira, hala nola dietanolamina (DEA), trietanolamina (TEA) eta monoetanolamina (MEA) nitrosamina minbizisortzaileak ematen dituzte, eta larruazala erraz zeharka dezakete (Matyska et al., 2000). Europako araudiak bronidox eta bronopol konposatuak onartzen ditu, gehienez %0,1eko kontzentrazioan, baina nitrosaminen sorrera saihetsita dagoela ziurtatu behar da.
3.2. Irudia. Bronidox (ezkerrean) eta bronopol (eskuinean) kontserbagarrien egitura kimikoa.
Adibide gisara aipatutako kasu horretaz gainera, badira kontserbagarrien toxikotasunari buruzko beste hainbat ikerketa (Polati et al., 2007) eta, hortaz, ezinbestekoa da kontsumitzaileen segurtasuna bermatuko duten araudiak garatzea. Kosmetikoen kasuan geroz eta osagai kopurua handiagoa erabiltzen denez, eta osagai askori buruzko informazio gabezia handia denez, gehienetan elikagaien eta farmakoen kasurako garatutako arauetara jo behar izaten da. Kosmetikoen kasuan, hala ere, araudia ez da hain zorrotza eta 1223/2009 aipatzen den moduan, kosmetikoek seguruak izan behar dute baldintza normal eta zentzuzkoetan erabiltzen direnean cosmetic products should be safe under normal or reasonably foreseeable conditions of use (European Parliament and European Council, 2009). Esan bezala, Europar Batasunean V eranskinean jasota daude onartutakoak eta kontzentrazio maximoak ere finkatuta daude. Kontuan izan behar da, horretaz gainera, substantzia batzuk kontserbagarri funtzioa eta beste funtzioren bat izan dezaketela, eta horren arabera araudiak ezarritako mugak desberdinak izan daitezkeela. Normalean, kontserbagarri antimikrobianoen kontzentrazio maximoak kosmetiko motaren araberakoak dira bakterioen eta onddoen garapena desberdina delako ingurune bakoitzean. Gainera, kontserbagarriek kosmetikoan ondorio organoleptikorik ez izatea bilatzen da,
eraginkorra izatea, eta pH desberdinetan aktibitate egokia izatea, beraz, kontserbagarri asko, eta oso desberdinak, aurki daitezke produktu kosmetikoetan.
Kontserbagarri antimikrobianoak talde kimiko garrantzitsuenaren arabera sailkatu ohi dira bibliografian (Polati et al., 2007). Lehen taldea, azido organikoei eta haien gatzei eta esterrei dagokiena da. Talde horretan sailkatzen dira azido dehidroazetikoa, azido sorbikoa, azido propionikoa eta bere gatzak, azido salizilikoa, eta baita azido bentzoikoa eta bere gatzak eta alkil esterrak ere. Literatura zientifikoan gehien aztertu diren kontserbagarriak ere talde honetakoak dira, alegia, azido 4-hidroxibentzoikoa eta bere alkil esterrak: parabenoak. Parabenoak 1223/2009 araudiaren V eranskineko 12. sarreran aurki daitezke eta egitura kimiko komuna duten konposatu multzo handia dira (3.3. Irudia), hala nola metilparabenoa, etilparabenoa, propilparabenoa, butilparabenoa eta isobutilparabenoa. Aipatutakoak gehien erabiltzen diren arren, badira beste zenbait bai araudian jasota eta baita literaturan aztertutakoak ere.
3.3. Irudia. Parabenoen egitura orokorra, non R dagokion alkil taldea den.
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 101
parabenorik ez dutela adierazten duten sinboloak edo testuak aurkitzea (3.4. Irudia), kontsumitzaileentzat erakargarriagoak izango direlakoan. Bestalde, azken urteotan egindako ikerketen arabera, parabenoek aktibitate estrogenikoa dute (Darbre eta Harvey, 2014), nahiz eta toxikotasun akutua txikia den. Parabenoen luzaroko erabileraren ondorioz xurgapen dermiko nabarmena gerta daitekeela frogatu da eta hori bularreko minbiziarekin erlazionatu da (Barr et al., 2012). Era berean, parabenoak produktu askotan daudenez ekosistemetara ere iritsi dira, hala nola ibaietako uretara, hondakin-uretara eta beste hainbat ingurunetara (Brausch eta Rand, 2011; Darbre eta Harvey, 2014). Egun, Danimarkan parabenoen erabilera lehen aldiz debekatu egin da, baina propilparabenoa eta butilparabenoa bakarrik debekatu dira eta umeentzako produktuen kasurako bakarrik. Europako beste herrialde batzuek ere, Frantzia kasu, parabenoen aurkako neurriak hartu dituzte haien legedietan (Dolzan et al., 2013). Azido organiko eta esterren kontserbagarri taldeari amaiera emateko, karbamatoaren eratorriak ere aipatu behar dira, adibidez, iodopropinilbutilkarbamatoa. Kontserbagarri horri muga nahiko zorrotzak ezarri dizkio Europako araudiak eta umeentzako produktuetan guztiz debekatuta dago.
3.4. Irudia. Parabenoen inguruan sortutako alarmaren ondorioz, oso ohikoa da produktu kosmetiko askotan parabenoak ez dituztela adierazten duten sinboloak egotea.
Beste kontserbagarri talde garrantzitsua formaldehidoarena eta kontserbagarri formaldehido-askatzaileena da. Formaldehidoa kontserbagarri moduan gehien erabiltzen den aldehidoa da oximetileno edo formalina izenarekin ere ezagutzen da. Merkea da eta uretan disolbagarritasun nahiko altua du, hortaz, ura duten kosmetikoetan asko erabiltzen da, hala nola xanpuak, gelak eta xaboiak. Formaldehidoaren toxikotasuna aski frogatuta dago eta begietako narritadurak,
3.5. Irudia. Triklosan kontserbagarri antimikrobianoaren egitura kimikoa.
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 103
Isotiazolinona motako kontserbagarriak (3.4. Taula) ere biozida eraginkorrak dira eta ur inguruneko produktu askotan erabiltzen dira hazkuntza mikrobianoa saihesteko. 2H-Isotiazolin-3-onaren deribatu heteroziklikoak dira eta sufrea duen zati aktiboa dute, tiol taldeak oxidatzeko gai dena. Gaitasun horri esker bakterio eta onddo askoren aurkako babesa ematen die etxeko, indutriako eta kosmetikako produktuei (Collier et al., 1990). Egun, metilisotiazolinona nahaste bat erabiltzen da gehien kosmetikan, hain zuzen ere, 2-metil-3-isotiazolinonaren eta 5-kloro-2metil-3-isotiazolinonaren 3:1 nahastea; Kathon edo ProClin izen komertzialarekin saltzen dena. Kontzentrazio txikiak nahikoak direnez eraginkortasun handia lortzeko, industria kosmetikoan Kathon asko erabiltzen da urez kentzekoak nahiz larruazalean mantentzekoak diren produktuetan.
3.2.2. Kontserbagarri antioxidatzaileak
Antioxidatzaileek oxigenoaren ondorioz gertatutako erreakzioak saihestea dute helburu. Produktu kosmetikoen osagaiak zahartzea oztopatzen dute, adibidez, gantzak, olioak, surfaktanteak, perfumeak eta abar. Kontserbagarri antioxidatzaileek normalean talde erreduzitzaileak eta erradikal askeak harrapatzeko agenteak izaten dituzte. Kosmetikoetan erabiltzen diren antioxidatzaile asko daude: azido zitrikoa, azido galikoa eta bere esterrak, azido tioktikoa, azido glikolikoa, azido nordihidroguaiaretikoa eta abar. Hala ere, zalantzarik gabe erabilienetakoak hidroxitolueno butilatua (BHT, Butylated HydroxyToluene) eta hidroxianisol butilatua (BHA, Butylated HydroxyAnisole) dira (3.6. Irudia). Kosmetikan ez ezik, BHA eta BHT elikagaien eta farmakoen industrian erabiltzen dira, baina, albo-ondorio esanguratsuak dituztela aipatu behar da. BHTk biriketako ehunak kaltetzeko gai dela frogatu da (Lanigan eta Yamarik, 2002; Prakash et al., 2013) eta BHAk ugalketa sistemaren azpigarapena induzi dezakela frogatu da (Jeong et al., 2005). Era berean, aipatzekoa da antioxidatzaile horiek minbizi-sortzaileak diren edo ez zalantzan dagoela: ikerketa batzuk minbiziarekin erlazionatzen dituzte (Ito et al., 1985), beste batzuk erlaziorik ez dutela babesten dute (Botterweck et al., 2000) eta minbiziaren aurka onak direla adierazten duenik ere bada (Williams eta Iatropoulos, 1996).
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 105
3.6. Irudia. BHAren eta BHTren egitura kimikoa. BHAk bi isomero ditu tert-butil taldearen kokapenaren arabera: 2-BHA eta 3-BHA.
Lehenago aipatu den bezala, kontsumitzaileen segurtasuna bermatzeko garrantzitsua da kosmetikoetan erabil daitezkeen kontserbagarriak araututa egotea eta zein baldintzetan egin daitekeen adieraztea. Horretaz gainera, garrantzitsua da arauak betzen direla kontrolatzeko metodo analitikoak egotea. Europar Batasunean, badira zenbait metodo analitiko ofizial kontserbagarriak aztertzeko, baina ez guztien kasuan. Metodo ofizialen laburpena bibliografian aurki dezake irakurleak (Polati et al., 2007). Aipatzeko da parabenoak analizatzeko metodo ofiziala likido-kromatografian oinarritzen dela eta interesekoak diren beste azido organikoena, aldiz, gas-kromatografian azido salizilikoa, bentzoikoa, 4-hidroxibentzoikoa eta sorbikoa, besteak beste. Kontserbagarrien kuantifikazioa askotan prozesu konplexua izaten da, kosmetikoaren arabera erauzketa edo aurretratamendu teknikak erabili behar direlako. Banaketa kromatografikoaren kasuan, dena den, zenbaitetan posible da laginak disolbatzaile egokiarekin diluituz analisiak egitea. Erauzketa edo diluzio pauso horretan gehien erabiltzen diren disolbatzaileak hexanoa, metanola, etil eterra, etil azetatoa eta azetona dira; eta gehien erabilitako aurretratamenduak, aldiz, irabiaketa, zentrifugazioa eta ultrasonikazioa dira. Parabenoei aplikatutako aurretratamenduei buruzko berrikuspen sakona eta eguneratua bibliografian aurki daiteke (Cabaleiro et al., 2014). Teknika analitiko instrumentalei dagokienez, kontserbagarrien analisiari buruzko berrikuspen zorrotza bibliografian aurki daiteke (Polati et al., 2007) eta bertan 1980 eta 2006 urteen artean egindako ikerketen laburpena ikusgai dago. Gehien erabili den teknika likido-kromatografia da, UV detektagailuarekin. TLC eta elektroforesi kapilarra (CE, Capillary Electrophoresis) ere erabili izan dira,
3.5. Taula. Kontserbagarriak analizatzeko metodoen laburpena. Laginak Aztertutako kontserbagarriak (kopurua) Metodo analitikoaren laburpena Erref. Kosmetikoak eta ur laginak Parabenoak (2) DLLME UV Khani et al., 2014
Kosmetikoak
Kosmetikoak Farmakoak
Kosmetikoak (11)
Umeentzako produktuak
Parabenoak Antioxidatzaileak Besteak (13)
Kosmetikoak eta etxerako produktuak
Kosmetikoak
Kosmetikoak
Parabenoak Antioxidatzaileak (8)
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 107
Azaldutakoaren ildotik, ikusi izan da ezinbestekoa dela azalaren UVA eta UVB izpien peko egonaldia murriztea, eguzki-izpiak denbora luzez jasotzen direnean; horretarako, eguzki-kremak eta antzeko produktu kosmetikoak erabili ohi dira. Eguzki-kremen konposizioan badaude hainbat konposatu kimiko, ultramoreiragazki izenekoak, eta erradiazio ultramorea azalera iristea saihesten dutenak.
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 109
Konposatu kimiko horiek organikoak edo ez-organikoak izan daitezke; organikoak gai dira UV erradiazioa xurgatzeko eta ez-organikoak UV erradiazioa islatzeko. Egun, UV-iragazkiak ez dira eguzki-kremetan bakarrik erabiltzen eta beste hainbat produktutan ere gehitzen dira: aftershave produktuak, lozio hidratatzaileak, xanpuak, zahartzearen aurkako produktuak eta abar. Kontsumitzaileen segurtasuna bermatzeko, herrialde askok UV-iragazki moduan erabil daitezkeen konposatu kimikoak arautu dituzte, eta haien kontzentrazio maximoak ezarri dituzte, lurrinekin eta kontserbagarriekin egin den bezala. Europar Batasunaren kasuan, 1223/2009 VI eranskinean badago UV-iragazki moduan erabil daitezkeen 27 konposatuen zerrenda, eta iragazki bakoitzaren kontzentrazio maximoa zein den adierazten da. Hala ere, haietako bat azido 4aminobentzoikoa 2013an debekatu zen, eta beraz, 26 konposatu dira guztira. UV-iragazkiak talde kimikoaren arabera sailkatuta honako hauek bereiz daitezke (Chisvert eta Salvador, 2007): bentzofenonaren deribatuak, azido 4aminobentzoikoaren deribatuak, salizilatoak, zinamatoak, kanforraren deribatuak, triazinaren deribatuak, bentzotriazolaren deribatuak eta bentzimidazolaren deribatuak (3.6. Taula). Gehienek talde ionizagarriak dituzte egituran SO3H eta COOH, kasu, ur-disolbagarritasun egokia izateko.
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 111
Kosmetikoak
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 113
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 115
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 117
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 119
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 121
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 123
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 125
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 127
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 129
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 131
Lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta UV-iragazkiak 133
Aurreko kapituluetan aipatu den bezala, elektroforesi kapilarra eta, orokorrean elektromigrazio-teknika guztiak, geroz eta gehiago erabiltzen dira hainbat motako analitoak kuantifikatzeko. Elektroforesi kapilarrari dagozkion xehetasun guztiak literaturan aurki ditzake irakurleak (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013). Kapitulu hau liburu horren laburpen egokitua da, memoria honen helburuekin bat etor dadin. Elektroforesi-teknikaren lehen pausoarekin topo egiteko, XIX. mendearen hasieraraino egin behar da atzera (Righetti, 2009). 1807an, Ferdinand Friedrich Reuss (1778-1852) Moskuko Unibertsitateko irakasleak deskribatu zuen eremu elektriko baten eraginez kuartzozko partikulekin kontaktuan dagoen uraren garraioa. Esperimentua gauzatzeko, U formako hodi bat erabili zuen Reussek (6,35 mm-ko diametroa eta 20 cm-ko luzera zuen), eta, hondoan, platinozko bi harizpi elektrodo moduan kokatu zituen (4.1. Irudia).
Aipatutako U formako hodiaren hondoan xehatutako kuartzoa ipini eta hodia urez bete zuen. Platinozko harizpietan pila voltaikoaren korrontea aplikatzean, Reussen hitzetan, hau gertatzen zen: “Poloak konektatu eta segundo gutxi batzuetara, [...] urak polo negatiboaren aldean jarritako kapilarrean gora egiten du, eta, 15–20 minutu pasatu ondoren, hasierako maila baino 2 cm inguru gorago igotzen da. Aldi berean, polo positiboan dagoen uraren maila neurri berean beheratzen da; eta, korrontea kendu orduko, uraren maila hasierako egoerara itzultzen da”. Deskribatutako uraren fluxu hori elektroforesi kapilarrean hain garrantzitsua den elektroosmosi fenomenoa da. Bigarren esperimentuan, korronte elektrikoak buztin partikula eseki batzuetan zer-nolako eragina zuen behatu zuen Reussek. Kasu horretan, bi hodi buztin zati batean sartu zituen, eta hondar-geruza fin bat jarri zuen hodiaren barruan, buztinarekin kontaktuan. Hodia maila jakin bateraino urez bete ondoren, Reussek korronte elektrikoa aplikatu zuen, eta hodi bakoitza elektrodo batekin konektatu. 30 minutu inguru igaro ondoren, negatiboki kargatutako buztin partikula batzuek hondar-geruza zeharkatu zuten elektrodo positiboaren aldean, eta, pixkanaka, hoditik gora igotzen hasi ziren, korrontearen eraginez. Esperimentu harekin, Reuss elektroforesi fenomenoa ikusten ari zen, hots, partikula kargadunen mugimendua, korronte elektrikoaren ondorioz gertatua. Reussek bi urte geroago plazaratu zituen bere ikerketen ondorioak (Reuss, 1809); elektroosmosiari eta elektroforesiari buruzko lehen artikulutzat har daitekeen lan batean, hain zuzen ere (Horwitz, 1939; Righetti, 2009).
Hurrengo urteetan ere beste hainbat saiakuntza egin ziren (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013), baina, XIX. mendean gertatutako aurkikuntza gehienak bitxikeria zientifikoen mailan zeuden, eta ikerketa fisiko-kimiko sakona eskatzen zuten. 1930eko hamarkadan, Arne Tiselius biokimikari suediarrak eman zuen elektroforesia teknika analitiko eraginkor bilakatzeko bidearen lehen pausoa. Hainbat testutan, Tiseliusen aurkikuntza da elektroforesiaren jatorria azaltzeko abiapuntua. Tiseliusek fronte mugikorren metodoa (MBE, Moving Boundary Electrophoresis) erabili zuen eta Kimikako Nobel saria jaso zuen 1948an, elektroforesiaren garapenean egindako ikerketengatik eta serumean dauden proteina konplexuak aztertzeagatik (Nobel Foundation, 2013) (4.2. Irudia).
eta asko banatzeko aukera ekarri baitzuen: nukleotidoak, entzimak eta aminoazidoak, besteak beste (Righetti, 2005).
4.2. Irudia. Tiseliusen tresnaren eta MBE teknikaren deskribapena: hasieran, lagina ekipoak duen U formako hodian sartzen da, eta disoluzio indargetzaile batek betetzen du sistema (ezkerrean). Hodiaren mutur bakoitza elektrodo bati konektatuta dago, eta, haiei esker eremu elektrikoa aplikatzen denean, nahastean dauden proteinak banatu egiten dira, eta hainbat fronte osatzen dituzte (eskuinean). Irudia: J. Lopez-Gazpio (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013).
Gordonek eta haren lankideek (Gordon et al., 1950), lehen aldiz, agarrezko gel batean egin zuten banaketa elektroforetikoa; biogelen erabileraren lehen urratsa izan zen hura. Denborarekin, gel mota gehiago aztertu ziren, eta teknika hobeak erabiltzen hasi ziren. Geletan egindako elektroforesia izan zen, paperetan egindakoarekin batera, garaiko elektroforesi-teknika erabiliena. Pixkanaka, bigarrenaren erabilera murriztuz joan zen, eta gelek irabazi zuten borroka. Gaur egun ere, asko erabiltzen da geletan egindako elektroforesia, batez ere biologian eta biokimikan (4.3. Irudia). Bestalde, Joule efektuaren ondorioz sortutako beroa errazago xahutzeko, sistema elektroforetikoaren azalera/bolumena erlazioa handitu behar da. Egitura zilindriko luzeen kasuan hodiak izan edo kapilarrak izan, eta, bi muturren azalerak arbuiagarritzat joz, azalera totala A = 2πRL adierazpenak ematen du, non R zilindroaren diametroa den, eta L, zilindroaren luzera. Bolumena, berriz, V = πR2L adierazpenaren bidez lortzen da. Hortaz, A/V erlazioa = (2πRL)/(πR2L) = 2/R da. Alegia, R zenbat eta txikiagoa izan, A/V erlazioa orduan eta handiagoa da, eta Joule efektuz sortutako beroa xahutzeko gaitasuna ere handiagoa izango da. Jakina, horrek konpromiso batera iristea eskatzen du; izan ere, zilindroaren erradioa txikiegia bada ez da egongo sentikortasun nahikoa duen detektagailurik.
disoluzio edo nahaste jakin batean dauden molekulak banatzeko erabiltzen da. Gaur egun, elektroforesi kapilar bidez banaketa analitikoak lortzeko, 25-150 µm-ko diametroko kapilarrak eta 30 kV-rainoko potentzial-diferentziak erabili ohi dira.
4.6. Irudia. Fluido batean murgilduta eta eremu elektriko baten eraginpean dagoen partikula positibo baten gaineko indarrak. Irudia: J. Lopez-Gazpio (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013).
Fluidoen barneko marruskadura-indarra eta indar elektrikoa ikusi ondoren, partikula horren higidura-ekuazioa azter dezakegu. Newtonen Bigarren Legea aplikatuz gero, (4.5) adierazpena lortzen da.
Adierazpen horretan abiadura-elektroforetikoa bakanduz, abiadurari dagokion ekuazioa lortzen da:
Bestalde, mugikortasun elektroforetikoaren µe (m2 V–1 s–1) definizioa kontuan hartuko da; alegia, abiaduraren eta aplikatutako eremu elektrikoaren arteko proportzionaltasuna (4.8).
Hori horrela izanik, (4.7) adierazpenean parentesi artean dagoen atala mugikortasun elektroforetikoa da.
Azken adierazpen hori oso garrantzitsua da elektroforesian oinarritzen diren tekniketan. (4.9) ekuazioan ikusten denez, ioien mugikortasun elektroforetikoa q/R erlazioaren araberakoa da, fluido berean daudenean. Beste zenbait ondorio garrantzitsu ere aipatu behar dira: 1) molekula neutroen mugikortasun elektroforetikoa nulua da karga nulua baitute, eta 2) anioien ioi negatiboen mugikortasun elektroforetikoa negatiboa da. Azken hori egia da; izan ere, partikula negatibo batentzat, kalkulu guztia berdina da, baina indarren noranzko aurkakoa. Hortaz, anioiek polo positiborantz migratzeko joera dute. Badira zenbait efektu elektroforesi fenomenoan eragina dutenak, besteak beste, partikulen tamaina, atzerapen-indarra, erlaxazio-efektua, indar ionikoa, pHa eta disoziazioa. Testu honen helburuetatik kanpo dago efektu horien guztien deskribapena egitea, baina literaturan aurki dezake interesa duen irakurle orok (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013)
4.7. Irudia. Kapilarraren gainazaleko silanol talde motak: (A) isolatuak, (B) geminalak eta (C) bezinalak. Irudia: J. Lopez-Gazpio (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013).
ondorioz, fluxu elektroosmotikoak ere antzeko joera du: pH < 2 denean, fluxua ia nulua da, eta, pH > 9 denean, silanol taldeak ionizatuta daudela jo daiteke eta, hortaz, fluxu-abiadura maximoa izango da. Tarteko pHtan lan egiten bada, abiadura balio maximoaren eta minimoaren artean egongo da.
4.8. Irudia. Geruza elektriko bikoitzaren irudikapen eskematikoa. Hiru zona nagusiak ikus daitezke: Stern geruza, geruza lausoa eta elektrolito askea. Geruza lausoaren eta elektrolito askearen arteko muga ez da plano baten bidez adierazi, muga hori lausoa baita. Kontuan izan potentzial-elektrikoaren balio absolutua agertzen dela grafikoan; izan ere, gainazalaren karga negatiboa denez, potentzial-elektrikoa ere negatiboa da.
Matematikoki froga daiteke (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013) kapilarraren gainazaletik edozein distantziatara dagoen fluidoaren abiadura kalkulatzeko adierazpena honako hau dela:
(4.13) ekuazioan gainazaleko karga-dentsitateari dagokion ekuazioa ordezkatuz gero, eta, ψ0 eta ζ berdinak direla onartuz, (4.15) adierazpena lortzen da (LopezGazpio eta Millán, 2013).
Fluxu elektroosmotikoa laua izateak azaltzen du elektromigrazioan oinarritutako tekniketan oinarritutako banaketen sakabanatzea baxua izatea, eta elektroforesi kapilarraren abantaila esanguratsuenetako bat da.
Kapilarraren gainazaleko karga-dentsitatea aldatzea fluxu elektroosmotikoa kontrolatzeko sistemarik erabiliena da. Silanol taldeeei esker sortzen den gainazal kargadunaren propietateak aldatzeko, gainazala dinamikoki eralda daiteke elektrolito-disoluzioan dauden gehigarrien bidez, polimero-geruza bati esker gainazala estal daiteke, edo aldaketa kimikoak sor daitezke, besteak beste. Silanol taldeak estaliz, fluxu elektroosmotikoa murriztea, eliminatzea edo haren noranzkoa aldatzea lor daiteke. Beste kasu batzuetan, aztertu nahi diren konposatuen eta kapilarraren gainazalaren arteko interakzioa minimizatzeko blokeatzen da gainazaleko karga. Beste zenbaitetan, ordea, fluxu elektroosmotikoa areagotuko duten teknikak behar izango dira.
Elektroosmosiaren kontrolerako beste zenbait prozedura ere aplika daitezke, eta haien artean oso erabilia da biskositatearen bidezko kontrola. Banaketa-disoluzio elektrolitikoari disolbatzaile organikoak gehituz lor daiteke hori; izan ere, permitibitatearen aldaketaz gainera, disolbatzaile organikoek nabarmenki aldatzen dute disoluzioaren biskositatea.
Dagoeneko azaldu da zeta potentzialak funtsezko zeregina duela fluxu elektroosmotikoaren abiaduran eta ingurunearen pH-ak baduela eragina silanol taldeen ionizazioan. pH-ak eta banaketa-disoluzioaren indar ionikoak eragin zuzena izaten dute zeta potentzialean eta, ondorioz, fluxu elektroosmotikoan. pH-a egoki finkatzearen garrantzia dela eta, disoluzio erregulatzaileak pH-a finko mantentzeko gaitasuna dutenak erabil daitezke pH-a kontrolatzeko. Bestalde, argi dago kapilarrean aplikatzen den eremu elektrikoak eragin zuzena izango duela fluxu elektroosmotikoaren abiaduran. Aldaketa hori proportzionala izaten da, baina kontuz ibili behar da eremu elektriko altuegiek sor dezaketen Joule efektuarekin.
Tenperatura kontrolatzea ere garrantzitsua da; nagusiki, fluidoen biskositatean duen eragina dela eta %2-3 alda daiteke ºC bakoitzeko, baina beste aldagai asko ere tenperaturaren menpekoak dira. Normalean, tenperatura konstante mantentzen da elektroforesi-ekipoek horretarako dituzten sistemen bidez. Kapilarra bera ere material batez baino gehiagoz egina izan daiteke tefloia, pyrex beira, silize urtua, besteak beste, eta horrek fluxu elektroosmotikoa alda dezake, kapilarraren gainazaleko karga-dentsitatea desberdina izaten delako. Adibidez, pH-a bera izanik, pyrex beirazko kapilarrean dagoen fluxua tefloizkoan dagoena halako lau izan daiteke.
Aipatutako horietaz gainera, badira banaketa-disoluzioei gehitzen zaizkien beste hainbat gehigarri urea, ziklodextrinak, eta abar, eta guztien konposizioak eragin handia du banaketa-elektroforetikoetan. Horregatik, garrantzitsua da parametro guztiak ezagutzea eta kontrolatzea, teknika kasu bakoitzak eskatzen dituen beharretara moldatu ahal izateko.
kasetean jartzen da zutabe kapilarra, biribilduta. Kasete horrek agerian uzten du kapilarraren mutur bakoitza, eta, horrela, kasetea ekipoan sartzen denean, kapilarraren mutur bakoitza elektrodoetako batean sartuta geratzen da. Behin kaseta jarrita, elektrodoaren muturretik kapilarraren zati txiki bat agerian geratzen da, 1-2 mm ingurukoa. Elektrodo bati inlet deritzo, handik lagina injektatzen baita, eta besteari, outlet. Fluxu elektroosmotikoaren noranzkoa sarrerako elektrodotik irteerako elektrodorakoa izango da, normalean. Beste alde batetik, gogoratu sarrerako elektrodoa positiboa dela polaritate normala erabiltzen denean, eta irteerakoa, negatiboa. Alderantzizko polaritatea erabiltzen bada, elektrodoen zeinua alderantzizkoa izango da, eta fluxu elektroosmotikoa ere alderantzizkoa izatea eragingo du horrek. Komenigarria izan daiteke zenbait aplikaziotan hori egitea, eta alderantzizko fluxu elektroosmotikoa lortzeko teknikekin elkartu daiteke. Elektrodo bakoitza bial batean dago murgilduta, eta, bial horretan, elektrolitodisoluzioa edo disoluzio erregulatzailea jartzen da, zirkuitua itxi eta potentzialdiferentzia aplikatzean korrontea sortzeko. Laginaren injekzioa ekipoak egiten du, era automatikoan, eta, horretarako, sarrerako elektrodoan dagoen biala lagina duen bialarekin ordezkatzen da. Lagina injektatu ondoren, potentzial-diferentzia aplikatzen da, eta, horrela, laginean dauden konposatu guztiak banatu ahal izango dira mugikortasun elektroforetikoaren arabera. Analito bakoitzak kapilarrean aurrera egingo du inlet-etik outlet-era, bere abiadura totalaren arabera. Irteerako elektrodora iritsi aurretik, detektagailutik pasatuko dira, eta, han, kontzentrazioarekiko proportzionala den seinale bat emango dute. Seinale guztiak ekipoari konektatutako ordenagailura iristen dira, eta seinale multzo hori elektroferograma bihurtuko da (4.11. Irudia). Elektroferograman dauden tontor elektroforetikoen azalera laginean dagoen konposatuen kontzentrazioekin erlaziona daiteke.
Goi-tentsioko iturria ekipoaren oinarrizko elementuetako bat da. Goi-tentsioko iturri arruntek 30 kV-ra arteko potentzial-diferentziak aplika ditzakete, eta 200300 µA-ko korronte elektrikoak lortu ohi dira, nahiz eta badauden potentzialdiferentzia handiagoak aplikatzeko gai diren sistema bereziak ere (Hutterer eta Jorgenson, 1999; Qi et al., 2006). Potentzial-diferentziaren kontrola ±%0,1 izan daiteke gehienez, migrazio denboren errepikakortasuna mantendu nahi bada. Goi-tentsioko iturria bi elektrodotara konektatzen da, fluxu elektroosmotikoa elektrodo batetik bestera joan dadin. Egungo ekipo gehienek aukera ematen dute potentzial-diferentzia konstantean, korronte elektriko konstantean edo potentzia konstantean lan egiteko. Dena den, ohikoena potentzial-diferentzia konstanteko
4.12. Irudia. Detekzio-zelda motak: A) burbuila erakoa, eta B) Z formakoa. Geziak detektagailutik datorren izpia adierazten du. Ikus daitekeen bezala, izpiak luzera handiagoa zeharkatzen du kapilarrak horrelako moldaketak dituenean.
Injekzio hidrodinamikoa injekzio motarik ohikoena da, eta presio-diferentziaren ondorioz sartzen da lagina kapilarrean. Presio-diferentzia lortzeko, badira bi sistema: 1) sarrerako muturrean presioa aplikatzea, edo 2) irteerako muturrean hutsa egitea. Hidrodinamikoki injektatutako lagin bolumena ( Vinj , m3) (4.17) ekuazioaren bidez lortzen da.
Zehaztasun optimoa lortzeko, ez dira erabili behar injekzio-denbora motzak 1- 2 segundokoak, adibidez, laburregiak izan ohi dira, eta barne-patroia erabiltzea gomendatzen da erreproduzigarritasuna handitu nahi bada; bereziki, analisi kuantitatiboan. Injekzioan erabiltzen diren presio-diferentzia arruntenak 25-100 mbar eta 0,5-5 segundo tartekoak izaten dira, baina denbora luzeagoak ere arruntak dira. Dena den, normalean, kasu bakoitzean aztertu behar da zein den bereizmena galdu gabe injekta daitekeen bolumenik handiena. Injekzioa era egokian egiten bada, %1-2 arteko RSD (Relative Standard Deviation) balioak lor daitezke.
Injekzio elektrozinetikoaren kasuan, potentzial-diferentzia aplikatzen da, lagina kapilarrean sar dadin. Banaketa-elektroforetikoan, beharrezkoa den baino potentzial-diferentzia txikiagoa erabili ohi da 3-5 aldiz txikiagoa, eta 10-30 segundoz aplikatzen da. Laginean dauden konposatuak fluxu elektroosmotikoari eta mugikortasun elektroforetikoari esker sartzen dira kapilarrean. Konposatu ionikoak aztertzen direnean, arazo bat izan daiteke ezaugarri hori; izan ere, mugikortasun elektroforetiko handiagoa duten analitoen kantitate gehiago sartuko da kapilarrean, mugikortasun txikiagoa dutenena baino. Hori dela eta, konposatu neutroentzat bakarrik erabili ohi da injekzio elektrozinetikoa (Quirino, 2013). Beste abantaila nagusia disoluzio oso biskosoen kasua da. Banaketa disoluzioak gel biskosoak direnean, injekzio hidrodinamikoa aplikatzeak kaltea egin diezaioke kapilarrari, eta, ondorioz, injekzio elektrozinetikoa aukera hobea izaten da.
Elektromigrazio-tekniketan erabiltzen diren kapilarren dimentsio txikiak direla eta, erronka esanguratsua izan da analitoak detektatzeko gai diren sistema egokiak garatzea. Detektagailuek ahalik eta detekzio muga baxuenak izan behar dituzte, hau da, sentikortasun (sensitivity) egokia izan behar dute. Sentikortasuna detekta daitekeen analito kantitate minimoarekin erlazionatzen da, eta seinale/zarata (S/N) erlazioaren bidez kalkulatzen da. Detektagailuaren selektibitateak (selectivity) ere egokia izan behar du, eta detektagarriak diren analito motekin erlazionatzen da. Adibidez, fluoreszentzia-detektagailua erabili ahal izateko, detektatu nahi den molekulak talde funtzional fluoreszenteak izan behar ditu; detektagailu ultramorea (UV) erabili ahal izateko, berriz, konposatuak izpi ultramoreak xurgatzeko gaitasuna izan behar du, eta abar. Detektagailu bat zenbat eta espezifikoagoa izan, orduan eta mugatuagoa izango da haren erabilera, baina selektibitatea hobea izango da, eta interferentzia gutxiago egongo dira. Azkenik, detektagailuaren tarte dinamikoa (dynamic range) zein den jakitea ere garrantzitsua da. Tarte dinamikoak adierazten digu analitoarein zein kontzentraziotarako erabil daitekeen detektagailua era kuantitatiboan. Detektagailuaren erantzuna lineala bada, linealtasuna deritzo ezaugarri horri, eta, jakina, linealtasuna galtzen den kontzentraziotik gora, detektagailuaren eraginkortasuna eskasagoa da (Baker, 1995).
Ondoren, detekzio-sistemak hiru taldetan banatuta azalduko dira: sistema optikoak, sistema elektrokimikoak eta sistema espektrometrikoak (Grossman eta Colburn, 1992; Poole, 2003). Detektagailu mota bakoitzarekin lor daitekeen detekzio muga 4.2. taulan laburtu da.
4.13. Irudia. DAD detektagailuak hiru dimentsioko elektroferogramak lortzeko aukera ematen du, uhin-luzera guztiak erregistratzen baititu denbora guztian. Irudian, 10 konposaturen banaketa ikus daiteke 3D elektroferograma batean. Irudia: J. Lopez-Gazpio (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013).
Eroankortasun-detektagailuak garatu ziren lehendabizi kapilarren ordez hodi estuak erabiltzen zirenean, baina, elektroforesi kapilarra iristearekin, detektore optikoak izan ziren nagusi. Dena den, gaur egun, eroankortasun-detektagailuak dituzten ekipoak ere komertzialki eskuragarri daude, ioiak detektatzeko teknika unibertsala baita. Detektagailu amperometrikoak selektiboagoak dira. Izan ere, espezieen oxidazio- eta erredukzio-prozesuetan oinarritzen dira; prozesu horiek elektrodoen gainazalean gertatzen dira, hain zuzen (Wang, 2005). Azkenik, potentziometrian oinarritutako detektagailuen funtsa da zenbait konposatuk mintzak zeharkatzeko duten gaitasuna. Prozesu horrek potentzialdiferentzia bat sortzen du, eta potentzial hori proportzionala da analitokontzentrazioarekiko. Desabantaila nagusiak hiru dira: 1) elektrodoak prestatzeko eta erabiltzeko konplexutasuna, 2) sentsoreen iraupen eskasa (normalean, 2-3 egun), eta 3) elektrodoaren neurketak egokiak izateko, 12 orduz behin kalibratu behar da, elektrodoaren erantzunean sortzen diren aldaketak direla eta (Swinney eta Bornhop, 2000). Ondorioz, detekzio-sistema hori ez da asko erabiltzen, eta anioi eta katioi ez-organikoen kuantifikaziora mugatzen da.
presio atmosferikoko ionizazioa akoplatu zen egokien elektroforesira, hasiera batean. Zehazki, presio atmosferikoko ionizazio mota bat zen egokiena: elektrospray-ionizazioa (ESI, Electrospray Ionization). ESI teknika bereziki ona da konposatu polarrak eta substantzia kargatuak determinatzeko. ESI ionizazioan oinarritutako masa-espektrometriaren eta elektroforesi kapilarraren akoplamendurako arazoetako bat da bi teknikek eremu elektrikoaren aplikazioa behar dutela. Elektroforesiko irteerako elektrodoak eta ESIren sarrerako elektrodoak bera izan behar dutenez, teknika bakoitzak erabiltzen duen potentzialdiferentzia elektroforesi kapilarrak 5-30 kV, eta ESIk, 2-5 kV ondo doitzeko metodoak garatu behar izan ziren, ekipoak komertzializatu ahal izateko (Ross, 2001). ESI ionizazioa presio eta tenperatura atmosferikoan gertatzen da. BGE disoluzioaren eta hodien bidez, ionizazio-iturrira pasarazten da. Han, 2-5 kV arteko potentzial-diferentzia aplikatzen zaio disoluzioari, tanta txikiz osaturiko spray moduan irten dadin. Tanta kargatu horiek lehertu egiten dira, gainazaleko gehiegizko kargaren ondorioz. Prozesu hori behin eta berriz errepikatzen da, eta, ondorioz, tantak geroz eta txikiagoak egiten dira. Une batean, partikula kargatuak bakarrik geratzen dira, eta, orduan, masa-espektrometroaren sarreratik pasatzen dira, detektatuak izateko. Aipatutako ESI ionizazio-iturriaz gainera, polaritate baxuko molekulak ionizatzeko beste sistema batzuk ere akoplatu zaizkio elektroforesi kapilarrari, hala nola presio atmosferikoko ionizazio kimikoa, presio atmosferikoko fotoionizazioa, eta MALDI, besteak beste (Álvarez Llamas et al., 2005; Simó eta Cifuentes, 2005).
Elektromigrazioan oinarritzen diren banaketak konposatuen mugikortasun moduei esker lortzen dira. Eremu elektrikoaren eraginpean, hasieran dagoen konposatu-nahastea banatu egiten da, eta analito bakoitzari bere mugikortasunaren araberakoa den zona bat banda ere esaten zaio dagokio kapilarrean. Bi konposatu banatuko diren ala ez jakiteko, bakoitzari dagokion zonaren zabalera eta migrazio denbora ebaluatu behar dira. Zona bakoitzaren zabalera hainbat prozesuren ondorioa da; band broadening mechanisms deritze prozesu horiei; alegia, banden hedapen edo sakabanatze-mekanismoak. Banden sakabanatzearen iturriak asko dira; esaterako: 1) Joule efektuz sortutako tenperatura gradienteak, 2) luzetarako difusioa, 3) laginaren injekzioa, 4) konposatuen eta kapilarraren gainazalaren arteko interakzioa, 5) elektrodispertsioa, 6) detekzioa, eta abar (Culbertson et al., 2002; Liu et al., 2003;
Kanoatov et al., 2012). Oro har, banden hedapenari dagokion bariantza totala ( 2 σT ) efektu horiei guztiei dagozkien bariantzen batura gisa adierazten da, eta konposatuari dagokion seinale elektroforetikoaren zabalerarekin erlazionatuta dago.
Luzetarako difusioari dagokionez, konposatu baten hedapena bere tontor elektroforetikoaren zabalerarekin erlaziona daiteke. Baldintza idealetan hau da, beste hedapen-prozesurik ez dagoela kontuan hartuz, onar daiteke analitoen luzetarako difusioa dela zonak sakabanatzeko arrazoi bakarra. Izan ere, difusio erradiala ez da garrantzitsua, fluxu elektroosmotikoaren higidura-profil lauari esker, eta konbekzio-hedapena ere arbuiagarria da, kapilarraren propietateak direla eta. Luzetarako difusioa konposatu bakoitzaren propietateen menpekoa da; aipatu den difusio molekularraren koefizientean barneratuta daude propietate horiek. Adibidez, molekula handiek difusio motelagoak izaten dituzte, eta, hortaz, luzetarako difusioari dagokion zona-hedapen txikiagoa izaten dute. Banaketadisoluzioaren biskositateak ere badu eragina, eta baita tenperaturak ere. Dena den, ez da ahaztu behar difusioa analitoaren abiadurarekin erlazionatuta dagoela, eta, ondorioz, analito horrek duen abiadura-elektroforetikoak eta fluxu elektroosmotikoaren abiadurak ere funtsezko zeresana izango dute.
Jarraian ikerkuntza honekin erlazio estua duten elektromigrazio-teknikak aztertuko dira, nahiz eta gehiago badiren (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013). 4.3. Taulan dago elektromigrazio-tekniken laburpena, eta metodo bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuenak jaso dira.
Karga/tamaina erlazioa Ioiak eta konposatu ionizagarriak MEKC / NAMEKC
Mizelekin duten interakzioa Konposatu neutroak eta kargatuak CECa
Fase geldikorrarekin duten interakzioa Konposatu neutroak eta kargatuak CIEFb
Puntu isoelektrikoa Proteinak eta konposatu zwitterionikoak CITPc
mugikortasun totala edo itxurazko mugikortasuna deritzo (apparent mobility). Pareko zerbait adierazten du abiadura totalak edo itxurazko abiadurak.
Katioien mugikortasun elektroforetikoa positiboa denez, mugikortasun totala positiboa da, eta fluxuari dagokiona baino azkarragoa. Hortaz, katioiak dira lehenak detektagailura iristen, fluxuaren abiadura eta abiadura elektroforetikoa batu egiten direlako.
4.14. Irudia. Fluxu elektroosmotikoak kapilarrean dauden partikula guztiak eramaten ditu aurrera, eskailera mekaniko bat balitz bezala. Vetter eta McGowan ikertzaileek proposatu zuten fluxu elektroosmotikoa eskailera mekanikoaren analogiarekin azaltzea (Vetter eta McGowan, 2001).
Anioien kasuan, berriz, mugikortasun elektroforetikoa negatiboa da, eta, hortaz, fluxua baino mantsoagoak dira, fluxuaren abiadurari abiadura elektroforetikoa kendu behar baitzaio. Horretaz gainera, anioiaren mugikortasuna fluxuarena baino handiagoa bada, lehena gailenduko da, eta abiadura totala negatiboa izango da. Ioi hori ez da inoiz detektagailura iritsiko. Horregatik esaten da, fluxu elektroosmotikoaren abiadura nahiko azkarra bada, katioiak eta anioiak aldi berean detekta daitezkeela. Azkenik, konposatu neutroen kasuan mugikortasun elektroforetikoa nulua denez abiadura totala fluxuaren abiadura izango dela eta, ondorioz, ezin direla banatu. Anioien eta katioien kasuan, aldiz, bere ezaugarrien araberako mugikortasun elektroforetikoa du bakoitzak eta, ondorioz, abiadura totala desberdina da.
Laburtuz, bi mugikortasun izan behar dira kontuan: 1) mugikortasun elektroforetikoa, bibliografian mugikortasun eraginkorra ere baderitzona, eta 2) mugikortasun totala edo itxurazkoa, hau da, partikula bakoitzak kapilarrean duen mugikortasun erreala mugikortasun elektroosmotikoari dagokion kontribuzioa ere kontuan hartzen duena. Zonako elektroforesi kapilarrean eta, oro har, elektromigrazio-teknika guztietan garrantzitsua den beste parametroetako bat migrazio denbora da. Migrazio denbora ( tm , s) solutu batek detektagailura iristeko behar duen denbora da, eta solutuaren abiadura totalarekin ( T v , m s–1) eta detektagailurainoko distantziarekin ( D L , m) erlazionatzen da (Poole, 2003; Buszewski et al., 2013). Abiaduraren definiziotik,
ekuazioa idatz daiteke. Abiaduraren ordez mugikortasuna idatziz, adierazpen hau lortzen da:
non E (V m–1) eremu elektrikoa den. Ondoren, eremu elektrikoaren ordez, haren definizioa ordezkatuko da, (4.23) ekuazioan azaltzen den moduan.
Azken ekuazio hori oso garrantzitsua da; izan ere, mugikortasuna parametro esperimentalen funtzioan jartzen du. Baina azken pauso bat eman behar da mugikortasun elektroforetikoa lortzeko, azken hori determinatu nahi izaten baita normalean. Konposatu baten mugikortasun elektroforetikoa lortzeko, fluxu elektroosmotikoari dagokion kontribuzioa kendu behar zaio mugikortasunari. Horretarako, konposatu neutroek eskaintzen duten informazioa erabiltzen da, eta, konposatu neutrorik ez badago, gehitu egiten da markatzaile deritzona, fluxu elektroosmotikoaren abiadura kalkulatzeko. Izan ere, (4.24) adierazpena neutroa den konposatu bati aplikatzen badiogu, mugikortasun elektroosmotikoa kalkulatzen da.
4.15. Irudia. Kromatografia elektrozinetiko mizelarraren irudikapena. Analitoen (A) eta mizelen arteko interakzioa motak ikus daitezke.
Interakzioa oso sendoa duten konposatuak mizelekin batera mugituko dira nagusiki, eta haien abiadura total bera izango dute. Horrelako konposatuak abiadura mizelarra lortzeko erabiltzen dira Sudan III, adibidez; izan ere, mizelen migrazio-abiadura ( m mc t t = ), bera dute. Interakziorik ez duten
konposatuek, berriz, EOFarekin batera migratuko dute ( m EOF t t = ), eta fluxuaren markatzaile gisa erabiltzen dira metanola, esaterako. 4.16. Irudian, argi azaltzen da CZE eta MEKC tekniken arteko desberdintasuna, konposatu guztiak mizelekin duten interakzioaren arabera nola banatzen diren ikus baitaiteke.
Kontuan izan behar da tmc -k infinitura jotzen duenean (4.27) eta (4.28) adierazpenak berdinak direla. Ahalmen-faktorea esperimentalki lortzeko, fluxu elektroosmotikoaren eta mizelen abiaduraren konposatu markatzaileak behar dira, (4.27) ekuazioa aplikatu ahal izateko. Ahalmen-faktoreak adierazten du zenbat denbora dagoen solutu jakin bat mizelarekin interakzioan eta interakziorik gabe. Analito guztiak, batez beste, mizelaren abiaduran migratzen ari dira ( )' ' 1 k k +
Elektromigrazio-teknika klasikoetan disolbatzaile akuoso edo hidroorganikoak erabiltzen dira, baina badira disolbatzaile ez-akuosoekin lor daitezkeen banaketa elektroforetikoak. Elektromigrazio mota jakin horri elektroforesi kapilar ezakuosoa (NACE) deritzo eta garrantzi handiko banaketa mota da. NACEren lehen aplikazioa 1984an argitaratu zuten Walbroehl eta bere lankideek (Walbroehl eta Jorgenson, 1984), eta azetonitriloa erabili zuten ura ordezkatzeko. Hasiera batean, ingurune ez-akuosoan lan egitea nekeza izan zen muga instrumentalak zirela-eta (Walbroehl eta Jorgenson, 1986), baina 1994tik hona NACEri buruzko ikerkuntzak asko ugaritu dira (Szumski eta Buszewski, 2013). NACE teknika aplikatzeko abantailak honako hauek dira: 1) selektibitatea areagotzea, 2) uretan disolbagarritasun urria duten edo disolbaezinak diren konposatuak banatu ahal izatea, 3) eskala handiko elektroforesi kapilarra (CE) egin ahal izatea, 4) elkarrekintza polarrak erabiltzea, 5) eraginkortasuna hobetzea plater teoriko kopurua handitzen delako, 6) Joule efektuaren ondorioak murriztea eta, ondorioz, potentzial-diferentzia handiagoak aplikatu ahal izatea eta
7) fluoreszentzia areagotzea hori zenbait kasutan bakarrik gertatuko da eta, jakina, detekzioa fluoreszentziaz egiten denean bakarrik izango du eragina (Szumski eta Buszewski, 2013; Kenndler, 2014). Sistema akuosoekin alderatzen denean, elektroforesi ez-akuosoak abantaila handiak eskaintzen ditu, izan ere, disolbatzaile organiko bat edo horien konbinaketak erabil daitezke disolbatzaile moduan. Horrek ezaugarri oso desberdinak dituzten nahasteak lortzeko aukera ematen du eta, ondorioz, selektibitatea kontrolatzeko bideak zabaltzen ditu. Bestalde, uretan banezinak diren konposatu askok pKa aldaketa nabarmenak jasan ditzakete ingurune organikoan eta beraz, NACE bidez banangarriak izan daitezke. Aldaketa horiek kontrolatzeko garrantzitsua da disolbatzaile organikoen azido-base ezaugarriak ezagutzea (4.4. Taula).
Protogenikoa Azido azetikoa, azido formikoa, azido sulfonikoa
Aprotikoa
4.4. Taulan jasotako informazioari erreparatuz, NACEn gehien erabiltzen diren disolbatzaile organikoak anfiprotiko neutroak metanola, MeOH, aprotiko dipolar protogenikoak azetonitriloa, ACN eta anfiprotiko protofilikoak formamida, FA dira. Disolbatzaile puru gehienak erabiliz agertzen da fluxu elektroosmotikoa elektroforesiko kapilarrean, eta hori behar-beharrezkoa da elektromigrazioa gertatuko bada. Arrazoi praktikoak direla-eta, NACEn erabili ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dituzte disolbatzaile ez-akusoek:
1) biskositate baxua izatea, 2) lurrinkortasun baxua izatea, 3) ultramore-absortzio urria izatea ultramore-detektagailua erabili behar denean behintzat, 4) toxikoak ez izatea eta 5) banaketa-disoluzioan ezinbestekoa den elektrolitoa disolbatzeko gai izatea, besteak beste. NACE aplikazioan ohikoenak diren disolbatzaileen beste zenbait ezaugarri fisikokimiko 4.5. taulan laburbildu dira. Bereziki garrantzitsua dira biskositateei eta konstante dielektrikoei dagozkien datuak, baina baita bi horien arteko erlazioa ere gogoratu fluxu elektroosmotikoa zuzentzen duen Helmholtz-Smoluchowski ekuazioan bi parametro horien arteko zatiketa agertzen dela. Jakina, hori ez da fluxu elektroosmotikoan eragina duen faktore bakarra, esaterako, kapilarraren eta banaketa-disoluzioaren arteko zeta-potentzialak ere zeresan handia du, baina, hori ere disolbatzailearen araberakoa da.
konbinaketa desberdinak erabiliz banaketa elektroforetikoen selektibitatea asko alda daiteke. Beti ere disolbatzailea aukeratzerakoan kontuan izan behar da banaketa gerta dadin analitoek karga izan behar dutela edo gehigarri kargadun batekin elkarrekintza izan behar dutela. Beraz, kargarik ez duten konposatuen banaketa lortzeko, gehigarriak jartzen dira banaketa-disoluzio elektrolitikoan (Bowser et al., 1998). Ur-ingurunean konposatu neutroen eta hidrofoboen banaketarako surfaktante mizelarrak erabiltzen diren arren kromatografia elektrozinetiko mizelar deritzon aldaeraren kasua, hain zuzen ere, ingurune ez-akuosoan konplexuagoa da. Izan ere, disolbatzaile organiko gehienetan mizelak ezin dira osatu surfaktante molekulen eta hidrokarburo kateen arteko elkarrekintza hidrofoboak ahulegiak direlako. Mizelak osatzeko gai diren disolbatzaile organiko bakarrenetakoak formamida eta poli(etilenglikola) dira eta kasu zehatz horiek aurrerago aztertuko dira kromatografia elektrozinetiko mizelar ez-akuosoari dagokion azpiatalean. Ohar bitez irakurleak, zenbaitetan behinik behin, bibliografian NAMEKC teknika NACEren barruan sailkatzen dela, alegia, ez direla biak bereizten. NACEri dagokionez, analito neutroen banaketa lortzeko espezie ioiparekatzaileak (ion-pairing species) erabiltzen dira, adibidez, tetrahexilamonio bromuroa (THA) (Tjordelund eta Hansen, 1997). Beste gehigarri garrantzitsu batzuk ere ohikoak dira, esaterako, amonio gatzak, metal alkalinoen ioiak, zenbait anioi perkloratoa, nitratoa, bromuroa eta kloruroa, kasu, Brij, korona-eterrak, kinina, tetraalkilamonio gatzak aipatutako THAz gainera, azido kanforsulfonikoak, eta abar (Szumski eta Buszewski, 2013). Aipatutako gehigarriek elkarrekintza solbofobikoak, elektrostatikoak eta emaile-hartzaile motakoak ematen dituzte eta horri esker analito neutroak banatu ahal izateko. Aipatu behar da NACEn gertatzen diren elkarrekintzak CEn gertatzen direnak baino askoz ere konplexuagoak direla uste dela. Irakurleak bibliografia espezializatura jo beharko du argibide gehiago eskuratzeko (Bowser et al., 1998; Riekkola et al., 2000; Porras eta Jussila, 2007; Kenndler, 2014).
4.17. Irudia. Perfume baten analisia, NAMEKC teknikarekin lortua. Disolbatzaile organikoa formamida da, eta fosfatoa gehitu da elektrolito gisa. Izartxoz markaturiko tontorra analisi kuantitatiboa egiteko erabili den barne-patroiari dagokio. Irudia: J. LopezGazpio (Lopez-Gazpio eta Millán, 2013).
Helburuak 201
1) Kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoen garapena, zainketa pertsonalerako produktuetan musketa poliziklikoak, lurrin alergenoak, kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak banatzeko eta kuantifikatzeko.
Helburu espezifikoak honako hauek izan ziren:
2) Diseinu esperimentala eta erantzun-gainazalen metodologia aplikatzea, garatutako metodoetan eragin adierazgarria duten aldagaiak identifikatzeko eta ikertutako baldintza esperimentalen erantzun optimoa bilatzeko.
3) Erantzun-funtzio bat proposatzea, diseinu esperimentalarekin batera metodo elektroforetiko edota kromatografikoak optimizatzeko tresna erraz eta eraginkorra izango dena eta, erantzun-funtzioaren aplikagarritasuna ebaluatzea.
5) Garatutako metodoen ezaugarri analitikoak ebaluatzea, baldintza optimoetan kalibraketa zuzenak, zehaztasuna, doitasuna, detekzio mugak eta kuantifikazio mugak aztertuz.
6) Garatutako eta optimizatutako metodoak zainketa pertsonalerako produktuen eta etxeko beste produktuen analisian erabiltzea, metodoak matrize desberdinetan aplika daitezkeela frogatzeko.
Helburu osagarria honako hau izan zen:
Helburuak 203
5- Perfumeetan musketa poliziklikoak determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelar ez-akuosoan oinarritutako metodoaren garapena eta optimizazioa
6Zainketa pertsonalerako produktuetan lurrin alergenoak eta kontserbagarriak aldiberean determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoaren garapena eta optimizazioa
7Zainketa pertsonalerako produktuetan kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak aldiberean determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoaren garapena eta optimizazioa
Perfumeetan musketa poliziklikoak determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelar ez-akuosoan oinarritutako metodoaren garapena eta optimizazioa
Kapitulu honetan deskribatzen den ikerketaren helburua MEKC eta NACE tekniken aplikazioa zabaltzea izan zen, sistema ez-akuosoan surfaktante bati esker agregatu mizelarrak lortuz. Agregatu mizelar horiei esker AHTN, HHCB eta ATII PCMak banatu ahal izan ziren, CEren aplikazioak areagotuz. NAMEKC teknikari buruzko literatura zientifikoa 4. kapituluaren 4.6.4. azpiatalean berrikusi da, baina aipatu behar da PCMen determinaziorako Lin eta bere lankideen ikerketak hartu zirela abiapuntutzat (Lin et al., 1999; Lin et al., 2002). Ikerketa horietan sei p-arilzetona banatu ahal izan zituzten, formamida disolbatzaile organiko moduan eta K2HPO4 elektrolito moduan erabiliz. Aipatutako arrazoiak eta perfumeetan kuantifikatu nahi ziren konposatuen urdisolbagarritasun eskasa zela-eta, ikerketaren helburu nagusienetakoa zen NAMEKC metodo sinple, fidagarri eta merkea garatzea AHTN, HHCB eta ATII konposatuak aldiberean perefumeetan determinatzeko. Box-Behnken diseinu esperimentala (BBD, Box-Behnken Design) aplikatu zen baldintza esperimental optimoak bilatzeko eta, horretaz gainera, erantzun-funtzio kromatografiko aldatua
5.2.1. Erreaktiboak eta laginak
Esperimentu guztiak aurrera eramateko Agilent G7100A CE ekipoa (Agilent Technologies International Sarl, Morges, Suitza) erabili zen (5.1. Irudia); ekipo horrek lerrokatutako diodoen ultramore-ikusgai detektagailua (DAD) zuen. Chemstation Software (Rev. B.04.02) delakoa zuen ekipoa kontrolatzeko eta datuak jasotzeko. Kapilarrak 50 μm-ko barne diametroa zuen eta 64,5 cm luze zen; bestetik, 56 cm-ko luzera eraginkorra zuen hau da, detektagailurainoko luzera. Detekzio zelda extended light path motakoa zen (bubble cell) 4.12. irudian ikusgai dagoenaren antzekoaeta silize urtuzkoa zen (Agilent
Kapilarra lehen aldiz erabili aurretik 1 M NaOH (15 min), 0,1 M NaOH (15 min) eta ur bidistilatua (15 min) igaroarazi ziren. Injekzio batetik bestera kapilarra garbitzeko ur bidistilatua (5 min), 0,1 M NaOH (3 min), ur bidistilatua (3 min) eta BGE disoluzioa (6 min) igaroarazi ziren. Lagina injektatzeko 45 mbar-eko presioa aplikatu zen 8 segundoz injekzio hidrodinamikoa eta banaketa lortzeko 30 kV-ko potentzial-diferentzia aplikatu zen. DAD detektagailuan, 280 nm-ko uhin-luzeran HHCB detektatu zen, eta AHTN eta ATII, berriz, 260 nm-tan detektatu ziren. Bialetan jarritako elektrolito disoluzioa analisi bakoitzaren ondoren berritu egin zen, migrazio denboraren errepikakortasuna hobetzeko. Kapilarraren tenperatura 25 ºC-tan finkatu zen. Arreta berezia izan behar zen kapilarraren gainestaldurarekin, formamida erabiltzearen ondorioz kapilarra buxatuta gera baitaiteke.
stock disoluzio estandarrak 4,8 g/L kontzentraziokoak ziren eta era independentean prestatu ziren analitoak metanoletan disolbatuz. Kalibraketa egiteko patroiak stock disoluzioetatik abiatuz prestatu ziren, diluzioa egiteko BGE disoluzioa erabiliz. Kalibraketa 50-400 mg/L tartean egin zen eta, esan bezala, barne-patroiaren metodoa erabili zen kuantifikazioak egiteko. Barne-patroiaren erabilerari buruz hurrengo kapituluaren 6.2.1.1. azpiatalean argibide gehiago emango dira.
Laginak prestatzeko prozedurari dagokionez, kasu gehienetan 1-2 mL-ko laginekin nahikoa izan zen eta prestaketa metodoa sinplea zen: elektroforesiko bialean bertan 400 μL BGE, 50 μL barne-patroi amaierako kontzentrazioa 257 mg/L izan zedin eta, perfumearen kantitate egokia jartzen ziren. Beraz, laginen analisia aurretratamendurik gabe egin zen; tratamendu bakarra perfumea BGErekin diluitzea beharrezkoa zenean eta barne-patroia gehitzea izan zen. Ondoren, metanolez betetzen zen 600 μL-ko amaierako bolumena izan arte. Hartutako perfume kantitatea PCM kontzentrazioaren araberakoa zen; beti ere, perfumearen masa ere kontuan hartu zen dentsitatea kalkulatzeko eta emaitza mg/kg-tan ere izateko. Beharrezkoa izan zenean ultrasonikazioa aplikatu zen eta, ondoren, zuzenean elektroforesi ekipoan injektatzen zen.
5.3. Emaitzak eta eztabaida
Diseinuko esperimentuak egin ondoren, RSM metodologiaren bidez erantzungainazalak irudikatzen dira eta horrek eredu matematikoaren puntu optimoak bilatzeko aukera ematen du. 5.3. Irudian RSM metodologia aplikatu ondoren eredu koadratikoekin lortu ohi diren erantzun-gainazalak daude ikusgai (Bezerra et al., 2008).
Aipatzekoa da zenbait kasutan errazagoa dela pikoaren altuera erdiko zabalera, w1/ 2 , erabiltzea (5.4. Irudia), bereziki seinaleak gainezarrita daudenean. Kasu horretan, (5.1) ekuazioaren ordez (5.2) erabili behar da.
5.4. Irudia. Seinale kromatografikoaren zabalera oinarrian (w) edo altuera erdian (w0,5) neur daiteke bereizmena kalkulatzerakoan. Irudian seinalearen erretentzio-denbora (tR) eta pikoaren desbideraketa estandarra (σ) ere ikus daitezke.
Aipatutako irizpide horiek kontuan hartuta, IUPACek definitutako bereizmenaren hainbat transformazio matematiko proposatu dira literaturan. Horien artean, Divjak eta bere lankideek Sk,k+1 desiragarritasuna deskribatu zuten (Divjak et al., 1998). S parametroak 0-1 tarteko balioa du, non 0 bereizmen minimoari dagokion eta 1 bereizmen maximoari. R bereizmenetik S desiragarritasuna lortzeko (5.3) normalizazio ekuazioa aplikatu behar da.
Ekuazioan b0 eta b1 parametroak agertzen dira eta, horiek kalkulatzeko zenbait muga-baldintza ezarri behar dira, jarraian azalduko den moduan. Elektroferograman dauden piko guztien arteko Sk,k+1 desiragarritasunak lortu ondoren, hurrengo pausoa Sk,k+1 guztiak elkartzea da, elektroferogramari dagokion
Bestalde, lehenago ere aipatu da banaketa kromatografiko baten kalitatea ebaluatzeko bigarren faktore garrantzitsuena analisi denbora (T) dela. Analisi kromatografiko bat egiteko behar den denbora zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta eraginkorragoa izango da metodoa. Beraz, beharrezkoa da bereizmenarekin egin den bezala denbora desiragarritasuna (g) deskribatzea, (5.5) adierazpenean jasotako transformazio sigmoidalaren bidez (Divjak et al., 1998).
Bereizmenari dagokion S desiragarritasunaren kasuan bezala, g-k 0 inguruko balioa du denbora luzeko elektroferogramen kasuan eta 1 inguruko balio elektroferograma motzen kasuan. Denbora desiragarritasunaren balioak lortzeko alegia, T balioetatik g balioak lortzeko (5.5) ekuazioko b2 eta b3 parametroak lortu behar dira. Horretarako, bereizmenaren kasuan egin den moduan, mugabaldintzak ezarri behar dira. Amaitzeko, Divjak eta bere lankideek f eta g balioak elkartuz erantzun-funtzio kromatografikoa (CRF, Chromatographic Response Function) honela definitu zuten:
CRF funtzioaren bidez balio bakar bat esleitzen zaio elektroferograma bakoitzari eta, balio horrek elektroferograman banatu diren seinale guztien bereizmena eta analisi denbora totala biltzen ditu (5.5. Irudia). Kontuan izan CRFa zenbat eta handiagoa izan banaketa kromatografikoa hobea dela, eta alderantziz. CRFren balioak era azkar eta errazean adierazten du elektroferograma baten kalitatea, baina, arazo garrantzitsu bat du, izan ere, bereizmenari eta analisi denborari garrantzi berdina ematen zaie erantzun-funtzioan. Kasu askotan ordea, interesgarria da bi faktore horien arteko garrantzi erlatiboa doitzeko aukera
5.5. Irudia. BBD batean lortutako kromatogramak eta bakoitzaren CRFa (Felhofer et al., 2009).
MCRF Divjak eta bere lankideen prozeduran oinarritzen da, baina desiragarritasunen konbinaketa egiteko (5.7) ekuazioa erabili behar da.
MCRFn α faktorea sartzen da eta faktore hori da, hain zuzen ere bereizmenari dagokion funtzioaren (5.7) ekuazioaren ezkerreko atala eta denborari dagokion funtzioaren eskuineko atala doitzeko aukera ematen duena. α parametroari
balio desberdinak emanez pisu erlatiboak alda daitezke, izan ere, α-ren balioa zenbat eta handiagoa izan bereizmena orduan eta adierazgarriagoa izango da MCRFren balioan 7. kapituluko 7.3.1.1. azpiatalean xehetasun gehiago jaso dira. Era berean, (5.7) ekuazioan Sopt eta gopt ere agertzen dira eta, horiei esker bereizmenaren eta denboraren balio optimoak ezar daitezke, hurrenez hurren.
Diseinu esperimentala, MCRF funtzioa eta RSM metodologia deskribatu ondoren, ikerketa honi dagokion optimizazio prozedurarekin jarraituko da. Azaldu den bezala, elektroforesi kapilarraren kasuan, CCD eta BBD motako diseinuak dira RSMrekin batera erabili diren diseinu ohikoenak (Hanrahan et al., 2007). Adierazi behar da bi arrazoirengatik aukeratu zela ikerketa honetan BBD diseinua, izan ere banaketa kromatografiko luzeak dituzten esperimentuetarako aproposenak dira. Alde batetik, BBD eta beste diseinu esperimentalak alderatuz gero, BBDk Doehlert matrizearen antzeko eraginkortasuna du eta CCD baino eraginkorragoa da. Beti ere kontuan izanik, diseinu esperimentalen ebaluazioan, eraginkortasuna ereduaren esperimentu kopuruaren eta koefiziente kopuruaren arteko erlazioa dela (Ferreira et al., 2007). Bestalde, BBDren beste ezaugarri garrantzitsua da diseinuan ez dagoela faktore guztiak balio maximo edo minimoetan dituen esperimenturik, beraz, muturreko baldintzak saihesten dira. Literatura zientifikoan (Li eta Fritz, 1999; Geiser eta Veuthey, 2009; Silva, 2011) eta aurrez egindako zenbait saiakuntzatan oinarrituta, honako aldagai hauek aztertu ziren diseinu esperimentalean: 1) SDS kontzentrazioa, 2) sodio dihidrogenofosfato elektrolitoaren kontzentrazioa eta 3) aplikatutako potentzialdiferentzia. Formamida disolbatzaile organikoa aukeratzea hainbat esperimenturen ondorioa izan zen, azetonitriloa, metanola eta FA eta haien konbinazioak aztertu ondoren. BBD diseinuan aipatutako aldagaientzat aukeratutako tarteak 5.2. taulan jasota daude.
Potentzial-diferentzia, kV
Bestalde, 4 puntu zentral aztertzea erabaki zen eta, hortaz, diseinuaren 12 esperimentuekin batera, guztira 16 esperimentu egin behar izan ziren (5.3. Taula). Esperimentu guztiak zorizko ordenan egin ziren eta diseinuko esperimentu bakoitzaren elektroferograma erregistratu zen. 5.6. Irudian diseinuan lortutako bi elektroferograma daude ikusgai, hain zuzen ere, seinaleen arteko bereizmen txikieneko eta handieneko elektroferogramak. Irudian, 260 nm-ko uhin luzera dago ikusgai, nahiz eta Galaxolideren kasuan kuantifikazioa 280 nm-tan egin zen. Bestalde, aipatu behar da diseinuko esperimentuetan barne-patroia ez zela kuantitatiboki gehitu eta horregatik dira barne-patroiaren seinalean intentsitateak desberdinak bi esperimentuetan.
BBD diseinu esperimentalean lortutako elektroferogramak jaso ondoren, hurrengo pausoa RSM metodologia aplikatzea zen, alegia, datu esperimentalei ahalik eta hobekien egokituko zen eredu matematikoa bilatzea (Box et al., 1987). Erantzun-gainazalak lortzeko, elektroferograma guztien MCRF balioak kalkulatu ziren eta konparaketak egiteko, CRFak ere bai. MCRF zein CRF balioak kalkulatu aurretik, ordea, beste parametro batzuk finkatu behar ziren. Ikerketa honen kasuan, lehenago aipatu diren irizpideak erabili ziren bereizmenari dagozkion muga-baldintzak ezartzeko (5.3) ekuazioan (Schlabach eta Excoffier, 1988) eta, hortaz, Sk,k+1 = 0,9 desiragarritasuna eman zitzaion Rk,k+1 = 2,0 bereizmenari eta Sk,k+1 = 0,1 desiragarritasuna Rk,k+1 = 0,5 bereizmenari. Mugabaldintza horiek finkatuta, b0 eta b1 parametroen balioak 2,93 eta 3,66 ziren, hurrenez hurren. Balio horiek lortzeko bi muga-baldintzak (5.3) ekuazioan ordezkatu eta ekuazio sistema askatu zen.
Denbora desiragarritasunari dagokionez, ikerketa honetan g = 0,8 desiragarritasuna eman zitzaion T = 35 min denborari diseinuko esperimentu motzena eta g = 0,1 desiragarritasuna T = 73 min denborari esperimentu luzeena. Muga-baldintza horiek finkatuta, b2 eta b3 parametroen balioak 0,094 eta -4,69 ziren, hurrenez hurren. Balio horiek lortzeko bi muga-baldintzak (5.5) ekuazioan ordezkatu eta ekuazio sistema askatu zen.
5.6. Irudia. Musketa poliziklikoen analisia NAMEKC bidez. Irudian diseinuko 4 esperimentua (ezkerrean) eta 9 esperimentua (eskuinean) daude ikusgai, diseinu guztiko bereizmen handienekoa eta txikienekoa, hurrenez hurren. Pikoen identifikazioa: 1) Galaxolide, 2) Tonalide, 3) Traseolide eta P.I.) barne-patroia. Detekzioa: 260 nm. Absorbantzia negatiboa duen pikoak (**) EOFaren iritsiera adierazten du.
b0, b1, b2 eta b3 parametroak kalkulatu ondoren, (5.7) ekuazioko gainerako balioak aukeratu behar ziren. Ikerketa honetan, Sopt = 0,9, gopt = 0,9 eta α = 2 balioak finkatu ziren. Garrantzitsua da kontuan hartzea proposatutako MCRF funtzioan balio minimoak direla optimoak, alegia, MCRF zenbat eta txikiagoa izan banaketa kromatografikoa orduan eta eraginkorragoa da CRFren kasuan, aldiz, alderantzizkoa gertatzen da. 5.4. Taulan diseinuko esperimentu guztien datuak jaso dira, alegia, f, g, CRF eta MCRF balioak. Horietaz gainera 1,2 eta 2,3 seinaleen arteko bereizmena eta elektroferogramaren analisi denbora totala ere jaso dira.
Metodoaren optimizazioan, adierazi den bezala, MCRF balioa bakarrik kontuan hartu zen erantzun bezala. CRFren ordez MCRF erabiltzea hobekuntza garrantzitsua izan zen ikerkuntza honetan garatutako metodoa optimizatzerakoan, izan ere, bereizmenaren eta denboraren pisu erlatiboa ezartzeko aukera eman zuen. Elektroferograma guztien MCRFak hartuta, optimizazioaren hurrengo pausoa aplikatu zen, alegia, RSM metodologia erabiliz BBD diseinuko datuei egokituko zen eredu matematikoa lortzea hasieran azaldu den bezala, horretarako Statistica programa erabili zen. Eredu matematikoa doitu ondoren, ereduaren kalitatea bariantzaren analisia (ANOVA, ANalysis Of VAriance) erabilita ebaluatu zen. Oro har, ANOVAren bidez tratamendu estatistikoari dagokion bariantza eta zorizko erroreen kausa den bariantza alderatzen dira (Vieira eta Hoffman, 1989). Konparaketa horri esker erregresioaren doiketa adierazgarria den azter daiteke doiketa gabeziaren testa (lack of fit test), Fischer testa edo antzekoak erabilita. Ikerketa honen kasuan, datu esperimentalak (5.4. Taula) ANOVAren bidez aztertu ziren, efektu guztiak eta bigarren mailako elkarrekintza guztiak kontuan hartuta. Datuak PARETO grafiko batean irudikatu ziren eta bertan ikusi zen hiru faktorek zutela kontribuzio adierazgarria MCRFn %95eko konfiantza mailarekin: 1) SDS kontzentrazioak, 2) potentzial-diferentziak eta 3) bi efektu horien arteko elkarrekintzak. Elektrolito kontzentrazioaren eragina ez zen adierazgarria, baina, kontzentrazio altuak zertxobait hobetzen zuen MCRF balioa. Bestalde, aipatu behar da eredu matematikoaren egokitasuna bermatuta zegoela lortutako doiketa gabezia (lack of fit) ez zelako adierazgarria %95eko konfidantzarekin eta ereduaren erregresioa ere onargarria zelako (R2 > 0,95).
Bereizmen desiragarritasuna (f) eta denbora desiragarritasuna (g) bereizita aztertu ziren. Analisi horretan ikusi ahal izan zen bereizmenean SDS kontzentrazioak zuela eraginik handiena kontzentrazio altuan bereizmen hobeak lortzen ziren. Potentzial-diferentziak eta elektrolito kontzentrazioak eragin txikiagoa zuten, baina, adierazgarria. Bi kasuetan balio altuetan lortzen ziren bereizmen hobeak. Denborari dagokionez, potentzial-diferentzia altuekin, eta SDS zein elektrolito kontzentrazio txikiekin g balio hobeak lortzen ziren (5.7. Irudia). Grafikoan, barren luzerak efektuaren garrantzia adierazten du %95eko konfiantza mailarekin eta zeinuak, aldiz, efektua positiboa edo negatiboa den.
5.7. Irudia. (A) Denbora desiragarritasuna (g) eta (B) bereizmen desiragarritasuna (f) bereizita aztertzerakoan lortutako PARETO grafikoak.
MCRF globalaren erantzun-gainazala ere irudikatu zen baldintza optimoak lortzeko (5.8. Irudia). Ohartu balio minimoa lortu behar dela baldintza esperimental optimoetan. Bestalde, α = 2 balioari esker era egokian doitu ahal izan zen bereizmenaren eta analisi denbora totalaren garrantzi erlatiboa. Gainera, RSM metodologiari esker esperimentalki egin ez ziren saiakuntzen MCRF balioak aurreikusi ahal izan ziren, eta aldagaien analisi sakonagoa egin ahal izan zen. Diseinuan lortutako MCRF balioen artean minimoa 12 puntuan lortu bazen ere, alegia, 25 mM NaH2PO4, 195 mM SDS eta 30 kV, ereduak MCRF balio optimoa 40 mM NaH2PO4 kontzentrazioarentzat zenbatetsi zuen. Hortaz, eredu matematikoa kontuan hartuta, honako baldintza esperimental optimo hauek finkatu ziren: 40 mM NaH2PO4, 195 mM SDS eta 30 kV.
5.3.2. Ezaugarri analitikoak
NAMEKC baldintza optimoak finkatu ondoren, metodoaren ezaugarri analitikoak ebaluatu ziren, hala nola linealtasuna eta kalibraketa zuzenekin lotura duten beste parametroak, detekzio eta kuantifikazio mugak, errepikakortasuna, erreproduzigarritasuna, zehaztasuna eta espezifikotasuna.
5.3.2.1. Kalibraketa zuzenak eta linealtasuna
Kalibraketa zuzenak lortzeko analitoen pikoen azaleraren eta barne-patroiaren azaleraren arteko erlazioa (Ai/Abp) analito kontzentrazioarekiko (Ci) irudikatu zen. Horretarako, bost patroi disoluzio prestatu ziren, 50 – 400 mg/L kontzentrazio tartean zehazki esanez, 50, 100, 200, 300 eta 400 mg/L-koak, PCM bakoitzarentzat, hau da, HHCB, AHTN eta ATII. Guztieti 257 mg/L
kontzentrazioko barne-patroia (4-metil-3-penten-2-ona) gehitu zitzaien. Patroi guztiak bi aldiz analizatu ziren, zorizko ordenan. 5.5. Taulan kalibraketa zuzenen parametro analitiko garrantzitsuenak jaso dira. Bertan ikus daitekeen bezala, parametro analitikoak onargarriak dira eta lortutako erregresio koefizienteak (r) kasu guztietan 0,997 baino handiagoak dira.
Kalibraketari amaiera emateko, 5.9. Irudian kalibraketa zuzenak daude ikusgai. Bestalde kontuan hartu 1) Galaxolideren kasuan detekzioko uhin-luzera 280 nm izan zela, 260 nm-tan sentikortasuna urriagoa zelako eta 2) elektromigrazio-tekniketan azalera normalizatuak erabiltzea oso ohikoa den arren (Altria, 1993), kasu honetan ez zen hobekuntzarik aurkitu eta azalerak bakarrik kontuan hartu ziren. Azalera normalizatuak An = Ai/tm,i formularen bidez kalkulatzen dira eta haien erabilpenari buruzko argibideak hurrengo kapituluan azalduko dira xehetasun gehiagorekin, 6.2.1.1. azpiatalean.
5.9. Irudia. Kalibraketa zuzenen irudikapen grafikoa.
5.3.2.2. Detekzio eta kuantifikazio mugak
edo ezaugarri analitiko aztertzen dira. Alde batetik, errepikakortasuna neurtzeko baldintza berberetan egiten dira analisiak erreaktibo bera, analista bera, instrumentazio bera, denbora tarte laburrean eta abar. Erreproduzigarritasunak, ordea, baldintza desberdinagoetan egindako neurketen doitasuna ematen du. Gehienetan zaila izaten denez baldintza guztiak aldatzea, ohikoa da errepikakortasunaren antzeko neurketa egitea, baina, denbora-tarte luzeagoan adibidez, asteak eta era horretan, baldintzak aldatzea lortzen da. Kasu horretan, zuzenagoa da erreproduzigarritasunaren ordez bitarteko doitasuna dela adieraztea (intermediate precision) (Konieczka eta Namieśnik, 2009). Ikerketa honetan, EURACHEMek proposatutako aholkuei jarraituz (EURACHEM, 1998), 10 neurketa independente baino gehiago egin ziren 12, zehazki esanez maila desberdinetan maila altuan eta maila baxuan egin zen. Errepikakortasuna lortzeko, beraz, 12 lagin independente analizatu ziren NAMEKC metodoa erabiliz eta elkarren segidako bi egunetan. Alde batetik, kontzentrazioaren doitasuna ebaluatu zen eta, bestetik, barne-patroiarekiko analitoek zuten mugikortasun erlatiboaren doitasuna, bi kasuetan %RSD balioak aztertuta. Bitarteko doitasuna (erreproduzigarritasuna) lortzeko, aldiz, 12 analisiak 2 asteko epean egin ziren. Kasu guztietan laginak bi aldiz kuantifikatu ziren. Maila baxuko kontzentrazioa 50 mg/L zen eta maila altukoa, aldiz, 400 mg/L. Emaitzak 5.7. taulan daude ikusgai eta, aipatzekoa da kontzentrazioari dagokion errepikakortasuna kasu guztietan %4,1 azpitik dagoela eta erreproduzigarritasuna %6,4 azpitik, beraz, metodoaren doitasuna onargarria da. Mugikortasun erlatiboaren balio oso onak lortu ziren, izan ere errepikakortasuna %0,8 azpitik dago eta erreproduzigarritasuna %0,9 azpitik.
Zehaztasuna (accuracy), definizioz, neurketa baten emaitzaren eta egiazko balioaren arteko hurbiltasuna da. Egiazko balioa, aldiz, neurketa kopuru infinituaren batez bestekoaren eta erreferentziako balioaren arteko hurbiltasuna da (JCGM, 2008). Beraz, esan daiteke zehaztasuna egiatasunaren eta doitasunaren konbinaketa dela. Zehaztasuna hainbat eratara neur daiteke, hala nola 1) zertifikatutako erreferentziako laginak analizatuta, 2) metodo berriaren eta erreferentziako metodo baten bidez lortutako balioak konparatuz eta 3) patroigehikuntza metodoaren bidez alegia, berreskuratze test (recovery test) delako metodoa erabiliz. Ikerketa honetan azken metodo hori erabili zen zehaztasuna ebaluatzeko.
5.8.Taula. Berreskuratze testaren emaitzak perfume laginetan. Kontzentrazioak mg/L-tan daude eta datuak hiru neurketen batez bestekoak dira.
Neurtutako kontz.
Neurtutako kontz.
Berreskuratze testa egiteko, kontzentrazio ezaguneko PCM kantitateak gehitu ziren analitorik ez zuten perfumeetan eta NAMEKC metodoa erabiliz PCMen kontzentrazioak kalkulatu ziren. Bi kontzentrazio aztertu ziren analito bakoitzaren kasuan, altua eta baxua 70 mg/L eta 370 mg/L. Lagin bakoitza hiru aldiz analizatu zen eta 5.8. taulako datuak aztertuta ikus daitekeen bezala, testaren emaitzak egokiak izan ziren, berreskuratze balioak %90,0 - %110,0 tartean zeudelako. 5.10. Irudian taulako datuen adierazpen grafikoa dago ikusgai. Metodoaren ezaugarri analitikoekin amaitzeko aipatu behar da pikoen identifikazioa egiteko UV espektroak eta mugikortasun elektroforetikoak aztertu zirela. Horretaz gainera, beharrezkoa izan zen kasuetan patroiak gehitu ziren perfumeetan analitoen presentzia baieztatzeko, metodoaren espezifikotasuna bermatuz.
Metodoaren balioztapenean lortutako datu guztiek erakusten dute garatutako NAMEKC metodoa egokia eta eraginkorra dela hautatutako PCMak perfumeetan kuantifikatzeko.
5.10. Irudia. Berreskuratze analisiaren emaitzak, jarritako eta neurtutako kontzentrazioekin, analito guztien kasurako. Ezkerreko barrek jarritako kontzentrazioak adierazten dituzte eta eskuinekoek, aldiz, laginetan egindako kuantifikazioak.
5.3.3. Aplikazioa
NAMEKC metodoa optimizatu eta balioztatu ondoren, perfumeen analisian aplikatu zen. Gogoratu optimizatutako metodoak 40 mM NaH2PO4, 195 mM SDS zuela elektrolito-disoluzioan eta formamida dela disolbatzaile organikoa. Injekzioa
hidrodinamikoa zen eta 45 mbar-eko presioa aplikatu zen 8 segundoz. Potentzialdiferentzia 30 kV-koa izan zen eta detektagailuaren uhin-luzerak 260 nm barnepatroia, AHTN eta ATII detektatzeko eta 280 nm HHCBren kasuan. 27 perfume analizatu ziren eta lagin bakoitza bi aldiz kuantifikatu zen, batez bestekoa eta desbiderapen estandarra kalkulatu ahal izateko. Laginak 5.2.3. azpiatalean deskribatu den bezala prestatu ziren eta 5.9. taulan jasota daude perfume guztien kasuan lortutako emaitzak.
5.15. Irudia. PCMen banaketa aztertutako laginetan.
Kontzentrazioei dagokienez, HHCB 2,6-19,3 g/kg tartean kuantifikatu zen (5.16. Irudia) eta AHTN, aldiz, 1,1-23,8 g/kg kontzentrazio tartean (5.17. Irudia). ATII perfume bakarrak zuen eta bere kontzentrazioa 15,6 g/kg zen. Araudian jasota dagoen PCM bakarra AHTN da eta %2,5eko kontzentrazio maximoa izan dezake (25 g/kg) beraz, aztertu ziren perfume guztiek 1223/2009 araudia betetzen zuten.
5.16. Irudia. Galaxolideren (HHCB) banaketa eta laginetan aurkitutako kontzentrazio tarteak.
5.17. Irudia. Tonalideren (AHTN) banaketa eta laginetan aurkitutako kontzentrazio tarteak.
5.4. Ondorioak
Ikerketa honetan HHCB, AHTN eta ATII musketa poliziklikoak perfumeetan aldiberean determinatzeko NAMEKC metodo sinplea, fidagarria eta merkea garatu da. Lehen ikerketa da ingurune ez-akuosoko elektroforesiari esker PCMak kuantifikatzea ahalbidetzen duena eta laginaren prestakuntza sinplea proposatzen da, ez delako aurretratamendurik behar. Bestalde, elektroforesi kapilarraren aplikazioak zabaldu dira, izan ere, konposatu oso hidrofoboak CE bidez analizatzeko bidea aurkeztu da.
Metodoaren optimizazioari dagokionez, BBD diseinu esperimentala eta RSM metodologia erabili dira. Proposatutako MCRF erantzun-funtzio berriari esker prozedura elektroforetikoak eta kromatografikoak optimizatzeko era erraza deskribatu da. Seinale guztien arteko bereizmenari eta analisi denbora totalari garrantzi desberdinak emateko aukera ematen du MCRFk eta hori, beste funtzio batzuekin alderatuta, hobekuntza interesgarria da, bereziki analito asko dauden kasuetan.
Metodoak ezaugarri analitiko onargarriak ditu, balioztapen prozesuan ebaluatu den bezala. Guztira 27 perfume analizatu ziren eta, horietako 16tan HHCB aurkitu zen, 8tan AHTN eta bakarrean ATII. AHTNren kasuan, guztiek betetzen
5.5. Erreferentziak
Zainketa pertsonalerako produktuetan lurrin alergenoak eta kontserbagarriak aldiberean determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoaren garapena eta optimizazioa
Kontserbagarriei buruz ere luze eta zabal hitz egin da 3. kapituluan, eta kosmetikoak mikroorganismoetatik nahiz oxidaziotik babesteko erabiltzen diren osagaiak direla azaldu da. Ohikoenak diren kontserbagarriak parabenoak dira, zalantzarik gabe, eta haien albo-ondorioak xehetasun guztiekin aztertu dira 3.2.1. azpiatalean. Araudiari dagokionez, parabenoak 1223/2009 araudiaren V eranskineko 12. sarreran daude; araudiak %0,4ko kontzentrazio maximoa ezartzen du banako parabenoentzat eta %0,8koa, aldiz, parabeno nahasteen kasuan. Beste kontserbagarrien artean, erabilpen maila kontuan hartuta, ikerketa honetan kontuan hartu dira azido salizilikoa, azido bentzoikoa eta azido sorbikoa. Bibliografian jasota dago kontserbagarri horiek ere albo-ondorio kaltegarriak eragiteko gai direla (SCCNFP, 2002; SCCP, 2005; Wang, 2013; Yu eta Wu, 2013) eta ondorioz, araudiak ere mugak ezarri dizkie. Hain zuzen ere, azido salizilikoa %0,6-3 tarteko kontzentrazioan erabil daiteke produktu motaren arabera, azido bentzoikoa eta azido sorbikoa, aldiz, %2,5 eta %0,6 kontzentrazio maximoetaraino erabil daitezke produktu kosmetikoetan, hurrenez hurren. Europako araudiaren ondorioz, eta osasunarekiko nahiz ingurugiroarekiko ardura kontuan hartuta, ezinbestekoa da PCPak analizatzeko metodoak garatzea. Ikerketa honetan 15 konposatu determinatzea erabaki zen eta aukeraketa hori egiteko kontuan hartu ziren, alde batetik, konposatu ohikoenak hautatzea eta, bestetik, talde kimiko desberdinetako analitoak izatea lurrinen kasuan, 3.2. taulan laburtu dira talde kimikoak, horrela metodoa konposatu mota desberdinak analizateko baliagarria dela frogatzeko. Aukeratutako konposatuak beraz, talde kimiko esanguratsuenetakoak dira egitura kimikoak 3.1. eta 3.2. azpiataletan daude ikusgai, eta honela sailkatu ziren:
e) kontserbagarri hidrofiloak: azido bentzoikoa, azido salizilikoa eta azido sorbikoa eta,
Testu honen 3. kapituluan azpimarratu da kosmetikoen osagaiak aldiberean identifikatzeko eta kuantifikatzeko metodoek duten interesa. Literatura
Kapitulu honetan deskribatzen den ikerketaren helburua MEKC teknikaren aplikagarritasuna zabaltzea izan zen, eta horretarrako lurrin alergenoak eta kontserbagarriak aldiberean banatzeko eta kuantifikatzeko metodoa garatu zen. Bereziki aztertu zen metodoaren optimizazio prozedura. Optimizazioan CCD diseinu esperimentala erabili zen eta RSM metodologiari esker aztertu zen diseinua. Elektroferogramak era egokian ebaluatzeko MCRF funtzioa erabili zen eta, amaitzeko, optimizatutako eta balioztatutako metodoa zainketa pertsonalerako hainbat produktu analizatzeko erabili zen.
6.2.1. Erreaktiboak
Alkohol bentzilikoa, anisil alkohola, kumarina, eugenola, isoeugenola, zitrala, linaloola, geraniola, metilparabenoa, etilparabenoa, propilparabenoa, butilparabenoa, azido sorbikoa eta sodio tetraborato dekahidratoa (STB) SigmaAldrich (Steinheim, Alemania) enpresari erosi zitzaizkion. Azido salizilikoa, azido bentzoikoa, sodio dodezilsulfatoa (SDS) eta metanola (MeOH) Panreac Química S.A. (Bartzelona, Espainia) enpresari erosi zitzaizkion. Zitrala eta isoeugenola nahaste isomerikoak ziren eta, hortaz, bi seinale lortu ziren analito bakoitzarentzat cis eta trans isomeroak (3.1. Taula). Determinazioari dagokionez, bi seinaleen batura kontuan hartu zen analitoak kuantifikatzerakoan. Erreaktibo guztiek erreaktibo analitiko gradua zuten, testuan besterik aipatzen ez bada. Ikerketan erabilitako ur bidistilatua Aquatron A4D (J. Bibby Sterilin Ltd., Stone, Erresuma Batua) sistemari esker lortu zen. Stock disoluzioak lurrin alergenoen eta kontserbagarrien 5 g/L disoluzioak ziren, zitralaren eta isoeugenolaren kasuan izan ezik horienak 10 g/L ziren. Disoluzioak prestatzeko analitoak MeOH-tan disolbatu ziren, era independentean. Kalibraketan erabilitako disoluzio estandarrak prestatzeko stock disoluzioen diluzio egokiak egin ziren %25 (v/v) MeOH zuen ur-disoluzioarekin. Disoluzio elektrolitiko, estandar eta lagin guztiak iragazi egin ziren injektatu aurretik, 0,45 μm-ko nylon iragazkiak erabiliz (Teknokroma, Bartzelona, Espainia). Era berean, disoluzio guztiak hozkailuan gorde ziren (4ºC-tan) eta giro tenperaturara egokitu arte itxaron zen erabili aurretik. Ikerketaren atal honetan bentzalazetona izan zen hautatutako barne-patroia (IS, Internal Standard) eta Fluka (Alemania) enpresari erosi zitzaion. ISaren kontzentrazioa elektroforesiko bialetan 30 µg/mL zen. Barne-patroia aukeratzeko hainbat saiakuntza egin ziren, izan ere, elektroferogramako lehen eta azken seinaleen tarteko migrazio denborako konposatu bat aurkitu nahi zen, era horretan IS bakarrarekin piko guztiak kuantifikatu ahal izateko. Kuantifikazio prozedura hurrengo azpiatalean azalduko da xehetasun gehiagorekin.
Kasu horretan, An/Abp erlazioa (10/5)/(20/8) = 0,8 izango da. Kalibraketa zuzena irudikatzeko, hortaz, Ci = 10 mg/L kontzentrazioari 0,8 balioa dagokio.
Esperimentu guztiak aurrera eramateko Agilent G7100A CE ekipoa (Agilent Technologies International Sarl, Morges, Suitza) erabili zen; ekipo horrek lerrokatutako diodoen ultramore-ikusgai detektagailua (DAD) zuen. Chemstation Software (Rev. B.04.02) delakoa zuen ekipoa kontrolatzeko eta datuak jasotzeko. Diseinu esperimentala eta erantzun-gainazalen analisia egiteko Statistica 6.0 softwarea erabili zen (StatSoft, Inc., Tulsa, AEB). Kapilarrak 50 μm-ko barne diametroa zuen eta 64,5 cm luze zen; bestetik, 56 cm-ko luzera eraginkorra zuen hau da, detektagailurainoko luzera. Detekzio zelda extended light path motakoa zen (bubble cell) eta silize urtuzkoa zen (Agilent Technologies). Kapilarra lehen aldiz erabili aurretik 1 M NaOH (15 min), 0,1 M NaOH (15 min) eta ur bidistilatua (15 min) igaroarazi ziren. Injekzio batetik bestera kapilarra garbitzeko 0,1 M NaOH (3 min), ur bidistilatua (3 min) eta BGE disoluzioa (5 min) igaroarazi ziren.
Optimizatutako MEKC metodoan erabilitako disoluzio mizelar elektrolitikoaren (BGE, BackGround Electrolyte) konposaketa honako hau zen: 24 mM STB eta 100 mM SDS, %10 (v/v) MeOH ur-disoluzioan eta pH = 9,0 doituta HCl 0,5 M tantak erabiliz. BGEn MeOH gehitzea ezinbestekoa zen analito hidrofoboen hauspeaketa saihesteko eta ahalik eta kontzentrazio txikienean gehitu zen, alegia, %10 (v/v). Lagina eta estandarrak injektatzeko 45 mbar-eko presioa aplikatu zen 8 segundoz injekzio hidrodinamikoa eta banaketa lortzeko 30 kV-ko potentzialdiferentzia konstantea aplikatu zen. Bialetan jarritako elektrolito disoluzioa analisi bakoitzaren ondoren berritu egin zen, migrazio denboraren errepikakortasuna hobetzeko. Kapilarraren tenperatura 25 ºC-tan finkatu zen.
Detektagailuan 210 nm-ko uhin-luzera finkatu zen analitoak kuantifikatzeko, azido sorbikoaren (260 nm) eta zitralaren (240 nm) kasuan izan ezik. Pikoen identifikazioa egiteko 190-400 nm-ko tartean erregistratuz zen espektro osoa. Beharrezkoa zenean, pikoen identifikaziorako ISarekiko migrazio denbora erlatiboa kalkulatu zen edota laginei patroien disoluzio estandarra gehitu zitzaien.
Guztira 29 PCP analizatu ziren eta Gipuzkoako hainbat dendatan lortu ziren borondatezko kolaboratzaileei esker. Leave-on eta rinse-off kosmetikoak analizatu ziren, araudiak bereizita aipatzen dituelako eta, hortaz, muga desberdinak dituztelako. Xanpuak, gelak, xaboiak, perfumeak eta kremak aztertu ziren, eta baita aho-antiseptikoak eta aire-gozagarriak ere.
Laginen prestaketa prozedura sinplea izan zen: zehazki pisatutako lagin kantitatea %25 (v/v) MeOH zen ur-disoluziotan disolbatu zen. Ultrasonikazioa aplikatu zen 2-4 minutuz lagina disolbatzeko beharrezkoa zenenan. Ondoren, ISa gehitu zen eta 0,45 µm-ko nylon iragazkiak erabiliz iragazi egin zen. Azkenik, zuzenean ipini zen disoluzioa CE bialetan analizatzeko. Laginen analisia, hortaz, aurretratamendurik gabe egin zen; tratamendu bakarra PCPa diluitzea eta barnepatroia gehitzea izan zen. Analitoak kontzentrazio oso desberdinetan zeudenez, normalean diluzio bat baino gehiago egin behar izan zen lagin bakoitzarekin. Aipatu den bezala, kuantifikazioa barne-patroiaren metodoa erabiliz egin zen.
6.3. Emaitzak eta eztabaida
Ikerkuntzaren atal honetan, MEKC metodoa optimizatzeko 3 aldagaiko diseinu konposatu zentrala (CCD) erabili zen. Horren bitartez, erantzun-gainazalak irudikatu eta desiragarritasun optimoari zegozkion baldintza esperimentalak aurkitu ziren. CCDa diseinu faktorial osoaz, zatikatuaz, puntu zentralez eta izar puntuz osatuta dago (6.1. Irudia). Aurreko kapituluan aipatu den moduan, CCDren kasuan, N = 2k + 2k + C0 formularen bidez kalkulatzen da esperimentu kopurua, zeinetan k aldagai kopurua eta C0 puntu zentral kopurua diren.
6.1. Irudia. CCD diseinu esperimentalaren adierazpen grafikoa. Kuboaren erpinak (urdinez), izar puntuak (gorriz) eta puntu zentrala (berdez) bereizten dira.
CCD diseinuaren rotatabilitatea ezartzeko, alegia, izar puntuek puntu zentraletik duten distantzia, α = ±1,682 finkatu zen (6.1. Taula). Kasu honetan, CCD aukeratu zen bere eraginkortasunaren eta malgutasunaren ondorioz, izan
Literatura zientifikoan (Wang et al., 2005; Lin et al., 2007) eta aurrez egindako saiakuntzetan oinarrituta, aldagai eta maila hauek baxua, tarteko eta altua aztertu ziren diseinu esperimentalean: 1) SDS kontzentrazioa 95, 100 eta 105 mM, 2) STB kontzentrazioa 26, 30 eta 34 mM eta 3) pHa 9,0, 9,2 eta 9,4 (6.2. Taula).
organikoak eta 5) aplikatutako potentzial-diferentzia. Azaldu den moduan, BGEan MeOH gehitzea ezinbestekoa zen analito hidrofoboen hauspeaketa saihesteko eta ahalik eta kontzentrazio txikienean gehitu zen, alegia, %10 (v/v). Potentzialdiferentzia maximoa finkatu zen (30 kV) aurreko saiakuntzetako eskarmentuan oinarrituta eta, hortaz, surfaktante kontzentrazioa, elektrolito kontzentrazioa, eta pHa ziren optimizatu beharreko aldagai garrantzitsuenak. Aldagaien mailak ezartzeko (6.2. Taula), aldiz, MEKC metodoen garapenerako gomendio generikoak kontuan hartu ziren (Altria eta McLean, 1998), baina, batez ere Palmer-en prozedura izan zen oinarri (Palmer, 2003). Prozedura horren arabera, hasierako baldintza generikoak 40 mM SDS, 30 mM STB eta pH = 9,2 dira. Azken biak bere horretan mantendu ziren diseinuko puntu zentraltzat hartu zena, baina, SDS kontzentrazioa 100 mM-era igo zen atxikipena txikiegia zelako 40 mM kontzentrazioan. Aldagai esperimentalak eta haien mailak ezarri ondoren, diseinu osoa prestatu zen (6.3. Taula).
2 puntu zentral gehitzea erabaki zenez, diseinuaren 15 esperimentuekin batera, guztira 17 esperimentu egin behar izan ziren. Esperimentu guztiak zorizko ordenan egin ziren eta diseinuko esperimentu bakoitzaren elektroferograma erregistratu zen. Diseinurako analito guztien nahaste estandarra prestatu zen, eta bertan aurrerago kalibraketan erabiliko ziren kontzentrazioen tarteko kontzentrazioa aukeratu zen, gutxi gorabehera. CCD diseinu esperimentalean lortutako elektroferogramak erregistratu ondoren, hurrengo pausoa RSM metodologia aplikatzea izan zen, alegia, datu esperimentalei ahalik eta hobekien egokituko zen eredu matematikoa bilatzea,
5.3.1.2. azpiatalean deskribatu den moduan. Erantzun-gainazalak lortzeko, kasu honetan ere, elektroferograma guztien MCRF balioak kalkulatu ziren (6.2. Irudia) eta konparaketak egiteko, CRFak ere bai.
Era berean, ikerketa honetan interes berezia duenez MCRFaren bereizmenari dagokion atala (MCRFR), hau da, (5.7) ekuazioaren ezkerreko atala ere bereizita aztertu zen.
Ikerketaren atal honetan, 5. kapituluan aipatu diren irizpideak erabili ziren bereizmenari dagozkion muga-baldintzak ezartzeko (5.3) eta, hortaz, Sk,k+1 = 0,9 desiragarritasuna eman zitzaion Rk,k+1 = 2,0 bereizmenari eta Sk,k+1 = 0,1 desiragarritasuna Rk,k+1 = 0,5 bereizmenari. Muga-baldintza horiek finkatuta, b0 eta b1 parametroen balioak 2,93 eta 3,66 ziren, hurrenez hurren. Denbora desiragarritasunari dagokionez, ikerketa honetan g = 0,8 desiragarritasuna eman zitzaion T = 34 min denborari diseinuko esperimentu motzena eta g = 0,1 desiragarritasuna T = 71 min denborari esperimentu luzeena. Muga-baldintza horiek finkatuta, b2 eta b3 parametroen balioak 0,097 eta -4,68 ziren, hurrenez hurren. Ondoren, (5.7) ekuazioko gainerako balioak aukeratu behar ziren. Ikerketa honetan, Sopt = 0,9, gopt = 0,9 eta α = 3 balioak finkatu ziren eta, azken parametro horri esker lortu zen MCRFaren denboraren eta bereizmenaren garrantzia era egokian doitzea. Garrantzitsua da gogoratzea proposatutako MCRF funtzioan balio minimoak direla optimoak, alegia, MCRF zenbat eta txikiagoa izan banaketa kromatografikoa orduan eta eraginkorragoa da CRFren kasuan, aldiz, alderantzizkoa gertatzen da. 6.4. Taulan jaso dira CCDaren esperimentu guztien datuak dira, alegia, f, g, CRF eta MCRF balioak. Horietaz gainera, analisi denbora totala, banatutako piko kopurua (RP, Resolved Peaks) eta Rcp (Resolution of the Critical Pair) ere jasota daude. Rcp-ri esker piko guztien artean banaketa eskasena duen analito parearen bereizmena ebalua daiteke. Lehenago aipatu den bezala, CCD diseinu esperimentalean lortutako elektroferogramak jaso ondoren, hurrengo pausoa RSM metodologia aplikatzea zen, alegia, datu esperimentalei ahalik eta hobekien egokituko zen eredu matematikoa bilatzea. Erantzun-gainazalak lortzeko, elektroferograma guztien MCRF balioak kalkulatu ziren eta konparaketak egiteko, CRFak ere bai; nahiz eta azken optimizazioan lehena bakarrik kontuan hartu. Kasu honetan ere, CRFren ordez MCRF erabiltzea hobekuntza garrantzitsua izan zen ikerkuntza honetan garatutako metodoa optimizatzerakoan, izan ere, bereizmenaren eta denboraren pisu erlatiboa ezartzeko aukera eman zuen. Kapitulu honetan, gainera, hobekuntza hori aurreko kapituluan deskribatutakoa baino askoz ere nabarmenagoa da, izan ere, zenbat eta analito gehiago egon zailagoa gertatzen da erantzun-funtzioa erabili gabe metodoa optimizatzea.
Datu esperimentalak ANOVAren bidez aztertu ziren, efektu nagusiak, bigarren mailako elkarrekintzak eta efektu kuadratikoak kontuan hartuta. Datuak PARETO grafiko batean irudikatu ziren (6.3. Irudia) eta bertan ikusi zen lau faktorek zutela kontribuzio adierazgarria MCRFn %95eko konfiantza mailarekin:
3) SDS kontzentrazioaren eta pHaren arteko elkarrekintza eta,
Emaitzak aztertuta, ikus daiteke MCRFren bereizmen atala STB kontzentrazioaren eta pHaren balio baxuetan hobea zela, baina, SDS kontzentrazioa 100 mM izan behar zen. Aldiz, MCRFren denbora atala STB
kontzentrazioaren eta pHaren aurkako baldintzetan zen optimoa, hortaz, oreka batera iritsi behar izan zen. Zentzu horretan, α = 3 balioak era egokian doitzen zuen bereizmenaren eta analisi denbora totalaren garrantzi erlatiboa. Bestalde, aipatu behar da eredu matematikoaren egokitasuna bermatuta zegoela lortutako doiketa gabezia (lack of fit) ez zelako adierazgarria %95eko konfidantzarekin eta ereduaren erregresioa ere onargarria zelako (R2 > 0,87).
6.3. Irudia. MCRF balioari dagokion eredu aldagaianitzaren PARETO grafikoa. Bertan ikus daiteke lau efekturen ondorioa adierazgarria dela MCRF balioan, hain zuzen ere testuan aipatu diren SDS kontzentrazioaren efektu kuadratikoa (Q), pHaren efektu lineala (L), SDS kontzentrazioaren eta pHaren arteko elkarrekintza (2Lby3L) eta STB kontzentrazioaren efektu lineala (L).
Optimizazio prozedura amaitzeko, MCRF globalaren erantzun-gainazala irudikatu zen baldintza optimoak aurkitzeko (6.4. Irudia). Ohartu balio minimoa lortu behar dela baldintza esperimental optimoetan. RSM metodologiari esker esperimentalki egin ez ziren saiakuntzen MCRF balioak aurreikusi ziren, eta aldagaien analisi sakonagoa egin ahal izan zen.
Eredu matematikoak zenbatetsitako datuak kontuan hartuta, baldintza esperimental optimoak honako hauek izan ziren: 24 mM STB, 100 mM SDS eta pH 9,0. Baldintza horietan ebaluatu ziren metodoaren ezaugarri analikoak eta 6.5. irudian ikusgai dago baldintza esperimental optimoetan lortutako analito guztien banaketa. Irudian, detekziorako uhin-luzera 210 nm-koa da, baina zitrala eta azido sorbikoa 240 eta 260 nm-tan detektatu ziren, hurrenez hurren. Irudiko elektroferograman, analitoen kontzentrazioa espero zeneko tarte linealaren tarteko kontzentrazioa zen, gutxi gorabehera.
MEKC baldintza optimoak finkatu ondoren, metodoaren ezaugarri analitikoak ebaluatu ziren, hala nola linealtasuna eta kalibraketa zuzenekin lotura duten beste parametroak, detekzio eta kuantifikazio mugak, errepikakortasuna, bitarteko doitasuna eta zehaztasuna.
6.3.2.1. Kalibraketa zuzenak eta linealtasuna
Kalibraketa zuzenak lortzeko, 6.2.1.1. azpiatalean deskribatutako prozedura jarraitu zen. Hortaz, analitoaren kontzentrazioa X ardatzean analitoaren azalera normalizatuaren eta barne-patroiaren azalera normalizatuaren erlazioarekiko Y ardatzean irudikatu zen kalibraketan, alegia, An,i/An,bp = (Ai/tm,i)/ (Abp/tm,bp). Kalibraketa egiteko 15 analitoen 5 estandar prestatu ziren
Kalibraketa estandar bakoitza bi aldiz analizatu zen eta, 6.2.1.1. azpiatalean adierazi den gisara, barne-patroia gehitu zen 30 µg/mL kontzentrazioan elektroforesiko bialean zegoen amaierako kontzentrazioari dagokio. Kalibraketa zuzenei buruzko informazioa eta kalibraketarekin lotura duten parametro garrantzitsuenak 6.5. taulan jasota daude. Ikus daitekeen bezala, kalibraketa zuzenek linealtasun handia zuten, R2-ren balioa kasu guztietan 0,994 baino handiagoa baitzen. Hondarren analisia ere ebaluatu zen erregresio zuzenen linealtasuna bermatzeko. Hondarrek banaketa normala zutela ikusi zen, hortaz, detektagailuaren erantzuna lineala zela baieztatu zen. Adibide gisara, lortutako bi kalibraketa zuzen anisil alkoholarena eta metilparabenoarena 6.6. irudian daude ikusgai. Aztertutako tarte linealaren kontzentrazioak aukeratzeko, kontuan hartu ziren:
Gogoan izan zitrala eta isoeugenola nahaste isomerikoak zirela eta bi isomeroen pikoen azaleren batura kontuan hartu zela kuantifikazioan. Bestalde, kuantifikazio uhin-luzera 210 nm zen, azido sorbikoaren (260 nm) eta zitralaren (240 nm) kasuetan izan ezik.
6.6. Irudia. Kalibraketa zuzenen adibide gisara, irudian anisil alkohol PASaren eta metilparabeno kontserbagarriaren kalibraketak daude ikusgai (ikus. 6.5. taula).
6.3.2.2. Detekzio eta kuantifikazio mugak
6.3.2.3. Doitasuna eta zehaztasuna
Ikerketa honetan, metodoak balioztatzeko aholkuei jarraituz (EURACHEM, 1998; Konieczka eta Namieśnik, 2009), 10 neurketa independente baino gehiago egin ziren 12, kasu honetan, eta maila desberdinetan maila altuan eta maila baxuan egin zen. Errepikakortasuna lortzeko, beraz, 12 lagin independente analizatu ziren MEKC metodoa erabiliz eta elkarren segidako bi egunetan. Doitasunaren eta zehaztasunaren laburpen osoa 6.7. taulan jasota dago.
6.7. Taula. Metodoaren doitasunaren (%RSD) eta zehaztasunaren emaitzak.
Kontzentrazio maila baxua LOQaren inguruko kontzentrazioan finkatu zen eta maila altua, aldiz, tarte linealaren kontzentrazio maximoa baino zertxobait baxuagoa zen. Bi maila horietan analitoen disoluzio estandarrak prestatu ziren eta kontzentrazioaren errepikakortasuna ebaluatu zen, %RSDa kalkulatuta (6.7. Taula). Bitarteko doitasuna (erreproduzigarritasuna) lortzeko, aldiz, 12 analisiak 3 asteko epean egin ziren 4 egunetan. Kasu guztietan laginak bi aldiz kuantifikatu ziren. Aipatzekoa da kontzentrazioari dagokion errepikakortasuna %2,4-13,9 tartean zegoela eta bitarteko doitasunaren kasuan, berriz, %2,5-16,7 tartean. Bestalde, isoeugenolaren kasuan %RSD handiagoak lortzen badira ere, %RSD horiek bi isomeroen desbiderapen estandarrari lotuta dagoela kontuan izan behar da eta, hortaz, bi pikorekin lotutako desbiderapena dela. Bestalde, MEKC metodoaren zehaztasuna ebaluatzeko 5.3.2.4. azpiatalean deskribatu den patroi-gehikuntza metodoa erabili zen, alegia, berreskuratze test (recovery test) prozedura. Horretarako, analitorik ez zuten laginetan analitoen kantitate ezagunak gehitu ziren eta berreskuratutako ehunekoak aztertu ziren (6.7. Taula). Lagin bakoitza hiru aldiz analizatu zen eta, 6.7. taulan ikus daitekeen bezala, emaitza onargarriak lortu ziren. Berreskuratzea %88,9-115,4 tartean zegoen eta, beraz, doitasunari eta zehaztasunari dagokionez, UV detektagailuak erabiliz deskribatu diren balioen parekoak lortu ziren MEKC metodoarekin (Furlanetto et al., 2010; Gao eta Legido-Quigley, 2011; Cheng et al., 2012. Metodoaren ezaugarri analitikoekin amaitzeko kasu honetan ere aipatu behar da pikoen identifikazioa egiteko UV espektroak eta mugikortasun elektroforetikoak aztertu zirela. Horretaz gainera, beharrezkoa izan zen kasuetan patroiak gehitu ziren laginetan analitoen presentzia baieztatzeko, metodoaren espezifikotasuna bermatuz.
MEKC metodoa optimizatu eta balioztatu ondoren, zainketa pertsonalerako produktuen analisian aplikatu zen. Aurreko ataletan deskribatu den bezala, optimizatutako metodoan elektrolito-disoluzioak 24 mM STB, 100 mM SDS zituen eta pHa 9,0 doituta zegoen. %10 (v/v) MeOH erabili zen gehigarri organiko moduan analitoen ur-disolbagarritasun eskasak hauspeaketa arazoak ez emateko. Injekzioa hidrodinamikoa zen eta 45 mbar-eko presioa aplikatu zen 8 segundoz eta banaketa elektroforetikoa lortzeko 30 kV-ko potentzial-diferentzia aplikatu zen. 15 analitoak 29 PCP eta etxerako produktuetan kuantifikatu ziren. Lagin bakoitza bi aldiz analizatu zen, batez bestekoa eta desbiderapen estandarra kalkulatu ahal izateko. Laginak 6.2.3. azpiatalean deskribatu den bezala prestatu ziren eta 6.8. taulan jasota daude lagin guztien kasuan lortutako emaitzak. Azpimarragarria da laginak prestatzeko prozeduraren sinpletasuna, izan ere, egin beharreko aurretratamendu bakarra diluzioa eta iragazpena zen. Kuantifikazioa egiteko, laginen An,i/An,bp erlazioa lortzen zen elektroferogrametan eta, ondoren, kalibraketa zuzenak erabiliz, analitoen kontzentrazioak lortzen ziren. 6.7. Irudian laginen analisian lortutako bi elektroferograma jaso dira; bertan 5 PASen eta 3 kontserbagarriren banaketa elektroforetikoa dago ikusgai. Jarraian, 6.8 eta 6.9 irudietan, laginen analisian lortutako beste elektroferograma batzuk daude ikusgai.
6.10. Irudia. Analito bakoitza PCPtan zenbat aldiz aurkitu den jasotzen duen grafikoa. Ikus daitekeenez, linaloola da ohikoena den konposatua eta azido sorbikoa ez da detektatu.
6.4. Ondorioak
PASak eta kontserbagarriak aldiberean banatzeko eta kuantifikatzeko MEKC metodo azkarra, sinplea eta merkea garatu da. Deskribatutako metodoa aproposa da zainketa pertsonalerako produktuak analizatzeko eta ezaugarri analitiko onargarriak ditu metodoaren balioztapenari dagokionez, alegia, sentikortasuna, linealtasuna, LODak, LOQak, errepikakortasuna, bitarteko doitasuna eta zehaztasuna egokiak dira. Metodoa optimizatzeko MCRF erantzun-funtzioa erabili da eta banaketa elektroforetikoak hobetzeko tresna egoki eta aproposa dela frogatu da. Era berean, MCRFak hobekuntza garrantzitsua dakar beste erantzun-funtzio batzuekin alderatzen bada, bereizmenaren eta denboraren garrantzi erlatiboa doitzeko aukera ematen duelako. Lortutako ezaugarri analitikoak UV metodologiekin lortzen direnen antzekoak dira bereziki LODei eta LOQei dagokienez. MEKC metodoaren sinpletasuna ere azpimarragarria da, aurretratemendurik ez baita aplikatu behar izan. Amaitzeko, laginen analisiak erakutsi duen moduan, MEKC teknika PCPen errutinako analisira aplikatzeko tresna arrakastatsua dela frogatu da PASak eta kontserbagarriak aldiberean kuantifikatzeko.
6.5. Erreferentziak
Zainketa pertsonalerako produktuetan kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak aldiberean determinatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodoaren garapena eta optimizazioa
Aurreko kapituluetan azaldu den moduan, kontsumitzaileek egunero dute kontaktua zainketa pertsonalerako produktuekin nahiz etxean erabiltzen diren beste produktuekin (Brausch eta Rand, 2011). Produktu horien osagaiek, zenbaitetan, osasunarentzat kaltegarriak dira eta ingurugiroan ondorioak sor ditzakete (Pedrouzo et al., 2011). PCP osagai talde garrantzitsuenetako batzuk dagoeneko aztertu dira, alegia, lurrinak eta kontserbagarri antimikrobianoak. Kapitulu honetan kontserbagarri antimikrobianoez gainera, kontserbagarri antioxidatzaileak ere aztertuko dira. Beste osagai garrantzitsu bat ere gehituko da analisian, hain zuzen ere, 3. kapituluaren 3.3. azpiatalean deskribatu diren ultramore-iragazkiak, zehazki bentzofenona motakoak.
UV-iragazkiak ere maiz egoten dira zainketa pertsonalerako produktuetan. UViragazki horien helburua erabiltzailearen larruazala babestea izan ohi da, baina, beste kasu batzuetan produktu kosmetikoa bera eguzki-izpien kalteetatik babesteko gehitzen dira (Chisvert et al., 2013). UV-iragazki organikoen egitura kimikoak 3.6. taulan jasota daude eta 3. kapituluko 3.3. azpiatalean xehetasun guztiekin aztertu dira konposatu horiek osasunean eragin ditzaketen albo-ondorio kaltegarriak. Aipatzekoak dira, esaterako, UV-iragazkiak disruptore endokrinoak direla frogatu duten ikerketak, izan ere substantzia horiek gai dira larruazala
Kontserbagarrien eta UV-iragazkien analisia 303
zeharkatzeko (Chisvert eta Salvador, 2007; Liao eta Kannan, 2014). Azaldu den bezala, Europar Batasunean 26 UV-iragazki onartu dira PCPtan erabiltzeko. Horien artean, bentzofenonaren deribatuak dira kosmetikan gehien erabiltzen direnak, 2007ko berrikuspen bibliografikoaren arabera (Chisvert eta Salvador, 2007). Bentzofenona motako iragazkien artean bibliografiaren arabera arruntenak diren biak aukeratu ziren kosmetikoetan kuantifikatzeko. Hain zuzen ere, bentzofenona-3 eta bentzofenona-4 deribatuak (7.1. Irudia) dira bentzofenona motako UV-iragazki erabilienak hurrenez hurren, oxibentzona eta sulisobentzona izenekin ere ezagutzen direnak. %5 eta %10 dira bi iragazki horientzat Europako araudiak onartzen dituen kontzentrazio maximoak, hurrenez hurren; izan ere, frogatua dago konposatu horiek, zenbait albo-ondorio izan ditzaketela, hala nola narritadurak, erreakzio fotoalergenikoak eta aktibitate estrogenikoa (SCCP, 2008; Gao et al., 2013; Kerdivel et al., 2013). Bentzofenonairagazkien analisiaren kasuan ere likido-kromatografia (Liao eta Kannan, 2014) eta gas-kromatografia metodoak dira (Benedé et al., 2014) ohikoenak.
7.1. Irudia. Bentzofenona-3 (ezkerrean) eta bentzofenona-4 (eskuinean) UV-iragazkien egitura kimikoa.
Azaldutakoa kontuan hartuta, ikerketaren atal honetan 16 konposatu aukeratu ziren zainketa pertsonalerako produktuetan kuantifikatzeko. Konposatu horiek kontserbagarri eta UV-iragazki talde esanguratsuenetatik aukeratu ziren, bai erabilpenaren eta baita talde kimikoen arabera ere. Hautatutako osagaiak, hortaz, honako hauek izan ziren:
a) kontserbagarri antimikrobiano hidrofiloak: azido bentzoikoa, azido salizilikoa eta azido sorbikoa,
c) kontserbagarri antioxidatzaileak: BHT, 2-BHA eta 3-BHA,
Jarraian azaltzen den ikerketaren helburua aldiberean kontserbagarriak eta ultramore-iragazkiak kosmetiko, zainketa pertsonalerako eta etxeko produktuetan kuantifikatzeko MEKC metodo elektroforetikoa garatzea izan zen. Interes berezia
izan zuen isotiazolinonen banaketa elektroforetikoak, izan ere, inoiz ez dira elektromigrazio-tekniken bidez kuantifikatu, ez bakarrik ezta aldibereko analisietan ere. Era berean, ikerketaren bigarren helburua MCRF erantzunfuntzioaren aplikagarritasuna zabaltzea zen, diseinu esperimentalarekin batera, konposatu asko kuantifikatzeko garatzen diren metodo elektroforetikoak era errazean optimizatzeko erabilgarria dela frogatuz.
7.2.1. Erreaktiboak
Bentzalazetona erabili zen barne-patroi bezala (IS, Internal Standard) eta Fluka (Alemania) enpresari erosi zitzaion. ISa MeOH-tan disolbatuta prestatu zen, 1 g/L kontzentrazioan. Stock disoluziotik kantitate egokia hartuta, amaierako kontzentrazioa elektroforesi bialetan 31,6 µg/mL zen. Bentzalazetona aukeratzeko hainbat saiakuntza egin ziren, izan ere, elektroferogramako lehen eta azken seinaleen tarteko migrazio denborako konposatu bat aurkitu nahi zen. ISaren erabilpenari buruzko xehetasunak aurreko kapituluko 6.2.1.1. azpiatalean aurki ditzake irakurleak.
UV-iragazkien eta kontserbagarrien stock disoluzioak prestatzeko metanola erabili zen eta disoluzioek 5 g/L kontzentraziokoak ziren. Kalibraketan erabilitako disoluzio estandarrak prestatzeko stock disoluzioen diluzio egokiak egin ziren %10 (v/v) MeOH zen ur-disoluzioarekin. Stock disoluzioak era independentean prestatu ziren, alegia, analito guztiak bereizita zeuden, baina, kalibraketarako analitoen nahasteak (mix) prestatu ziren. Disoluzio elektrolitiko, estandar eta lagin guztiak iragazi egin ziren injektatu aurretik, 0,45 μm-ko nylon iragazkiak erabiliz (Teknokroma, Bartzelona, Espainia). Era berean, disoluzio guztiak hozkailuan gorde ziren (4ºC-tan) eta giro tenperaturara egokitu arte itxaron zen erabili aurretik.
Esperimentu guztiak aurrera eramateko Agilent G7100A CE ekipoa (Agilent Technologies International Sarl, Morges, Suitza) erabili zen, lerrokatutako diodoen ultramore-ikusgai detektagailua (DAD) zuena. Chemstation Software (Rev. B.04.02) delakoa zuen ekipoa kontrolatzeko eta datuak jasotzeko. Diseinu esperimentala eta erantzun-gainazalen analisia egiteko Statistica 6.0 softwarea erabili zen (StatSoft, Inc., Tulsa, AEB). Kapilarrak 50 μm-ko barne diametroa zuen eta 64,5 cm luze zen; bestetik, 56 cm-ko luzera eraginkorra zuen hau da, detektagailurainoko luzera. Detekzio zelda extended light path motakoa zen (bubble cell) eta silize urtuzkoa zen (Agilent Technologies). Kapilarra lehen aldiz erabili aurretik 1 M NaOH (15 min), 0,1 M NaOH (15 min) eta ur bidistilatua (15 min) igaroarazi ziren. Injekzio batetik bestera kapilarra garbitzeko 0,1 M NaOH (3 min), ur bidistilatua (3 min) eta BGE disoluzioa (5 min) igaroarazi ziren. Optimizatutako MEKC metodoan erabilitako disoluzio mizelar elektrolitikoaren elektrolito eta surfaktante kontzentrazioa 18 mM STB eta 60 mM SDS zen, hurrenez hurren. BGEa prestatzeko, elektrolitoa eta surfaktantea %10 (v/v) MeOH ur-disoluzioan disolbatu ziren eta pHa 9,4ra doitu zen. BGEn MeOH gehitzea ezinbestekoa zen analito hidrofoboen hauspeaketa saihesteko. Kasu honetan MeOH kontzentrazioaren balioa optimizazio prozeduran lortu zen. Aipatzekoa da %10 (v/v) MeOH balioa lortu zela optimizazioan aurrerago ikusiko den bezala, eta balio hori aurreko kapituluan lortutakoaren berdina dela, nahiz eta kasu hartan ez zen optimizazio prozeduran aztertu. Lagina eta estandarrak injektatzeko 45 mbar-eko presioa aplikatu zen 8 segundoz injekzio hidrodinamikoa eta banaketa lortzeko 30 kV-ko potentzialdiferentzia konstantea aplikatu zen. Kapilarraren tenperatura 25 ºC-tan finkatu zen. Detektagailuan 210 nm-ko uhin-luzera ezarri zen analitoak kuantifikatzeko, azido sorbikoaren (260 nm), metilisotiazolinonaren (275 nm) eta klorometilisotiazolinonaren (275 nm) kasuan izan ezik. Pikoen identifikazio egiteko
190-400 nm-ko tartean erregistratuz zen espektro osoa. Beharrezkoa zenean, aurreko ataletan egin zen bezala, pikoen identifikaziorako ISarekiko migrazio denbora erlatiboa kalkulatu zen edota laginei patroien estandarra gehitu zitzaien.
Hainbat kosmetiko, zainketa pertsonalerako produktu eta etxeko beste produktu aztertu ziren, borondatezko kolaboratzaileei esker Gipuzkoako hainbat saltokitan lortutakoak. Tokiko zein nazioarteko markak aztertu ziren eta Leave-on eta rinseoff kosmetikoak analizatu ziren, araudiak bereizita aipatzen dituelako eta, hortaz, muga desberdinak dituztelako. Produktu kosmetikoak xanpuak, gelak, xaboiak, perfumeak eta kremak, zainketa pertsonalerako beste produktuak hortzetako pasta, etxeko produktuak aire-gozagarria, baxera-detergentea eta bestelako produktuak txakurren xanpua aztertu ziren. Guztira 24 PCP analizatu ziren. Laginen prestaketa prozedura sinplea izan zen, aurreko ataletan bezala: zehazki pisatutako lagin kantitatea %10 (v/v) MeOH zen ur-disoluziotan disolbatu zen. Ultrasonikazioa aplikatu zen 5-10 minutuz lagina disolbatzeko beharrezkoa zen kasuetan. Ondoren, ISa gehitu zen eta 0,45 µm-ko nylon iragazkiak erabiliz iragazi egin zen. Azkenik, zuzenean ipini zen disoluzioa CE bialetan analizatzeko. Laginen analisia, oraingoan ere, aurretratamendurik gabe egin zen; tratamendu bakarra PCPa diluitzea eta barne-patroia gehitzea izan zen. Aurreko kasuetan bezala, analitoak kontzentrazio oso desberdinetan aurkitu zirenez, diluzio egokiak egin behar izan ziren lagin bakoitzarekin eta sarritan bat baino gehiago. Kuantifikazioa, aipatu den bezala, barne-patroiaren metodoa aplikatuz egin zen eta azalera normalizatuak erabili ziren kalibraketa zuzenak lortzeko, 6.2.1.1. azpiatalean deskribatu den moduan.
7.3. Emaitzak eta eztabaida
Metodoa optimizatzeko diseinu konposatu zentrala (CCD) erabili zen. Diseinuaren aukeraketa egiteko kontuan hartu zen, alde batetik CCD diseinuen eraginkortasuna eta malgutasuna, alegia, esperimentu kopuru nahiko txikiarekin informazio erlatiboki handia lortzeko aukera. Bestetik, aurreko kapituluan bezala, aldagai guztiak aldiberean muturreko balioan egoteko aukera aztertu nahi izan
zen (Hanrahan et al., 2008). Lau aldagaiko CCDa prestatu zen, 7.1. taulan ikus daitekeen maila kodifikatuen eskema jarraituz. Ikus daitekeenez, α = ±1 zen eta, N = 2k + 2k + C0 formularen bidez 7.1. taulan jasotako 25 esperimentuak lortzen dira k = 4 eta C0 = 1 izanik. Aurreko kapituluan aztertutako hiru aldagaiak berriz ere aukeratu ziren, alegia, surfaktante mizelar kontzentrazioa, sodio tetraborato elektrolito kontzentrazioa eta pHa. Hiru horietaz gainera, aurreko kapituluan optimizazio prozeduran kontuan hartu ez zen aldagaia sartu zen, metanol kontzentrazioa, hain zuzen ere. 6. kapituluan, elektrolito disoluzioak derrigor MeOH izan behar zuela ikusi zen, analito hidrofoboen hauspeaketa arazoak saihesteko, baina, ehunekoa %10ean ezartzea erabaki arbitrarioa izan zen, nahiz eta aldez aurretik egindako proben eskarmentuan oinarrituta egon. Kasu honetan, MeOH ehunekoa ere diseinu esperimentalean gehitu zen eta, beraz, optimizazio prozeduran aztertu zen.
Kontserbagarrien eta UV-iragazkien analisia 309
Hortaz, esandakoa kontuan hartuz, CCDko aldagaiak eta mailak honako hauek izan ziren:
4) gehigarri organikoak eta,
5) aplikatutako potentzial-diferentzia.
Aldagaien mailak finkatzeko, 6. kapituluan deskribatu den optimizazioaren garapena kontuan hartu zen. Aldagai esperimentalak eta haien mailak ezarri ondoren lortutako CCD osoa 7.3. taulan jasota dago.
Mailak aukeratzerakoan hainbat faktore kontuan hartu behar izan ziren. pHaren kasuan, maila berdinak mantentzea erabaki zen. STB kontzentrazioaren kasuan, atal hartan lortutako maila optimoa, alegia, 24 mM puntu zentraltzat hartzea erabaki zen. SDS kontzentrazioaren kasuan, tartea zabaltzea erabaki zen aurreko ikerkuntzan 95 mM-etik 105 mM-era bakarrik aztertu zen, eta hortaz, 60 - 100 mM tartea aukeratu zen, beti ere aurreko atalean lortutako kontzentrazio optimoa (100 mM) tarte esperimentalaren barruan zegoela ziurtatuz. Azkenik,
Kontserbagarrien eta UV-iragazkien analisia 311
MeOHri dagokionez, gehigarri organikorik ez gehitzeak epe luzean hauspeaketa arazoak sortuko bazituen ere CCDan %0 MeOH (v/v) ere kontuan hartu zen. Balio maximoa, aldiz, %10ean ezarri zen, MeOH kontzentrazio handiegiak BGEko mizelak desegin baititzake, eta ondorioz MEKC banaketa kaltetu. Era berean, mailen aukeraketa egiteko metodoen garapenerako gomendio generikoak kontuan hartu ziren (Altria eta McLean, 1998; Palmer, 2003). 3 puntu zentral gehitzea erabaki zenez, diseinuaren 25 esperimentuekin batera, guztira 28 esperimentu egin behar izan ziren. Aurreko kasuetan bezala, esperimentu guztiak zorizko ordenan egin ziren eta diseinuko esperimentu bakoitzaren elektroferograma erregistratu zen. Diseinurako analito guztien nahaste estandarra prestatu zen, eta bertan aurrerago kalibraketan erabiliko ziren kontzentrazioen tarteko kontzentrazioa aukeratu zen, gutxi gorabehera. Puntu zentralen kasuan lortutako emaitzek metodoaren errepikakortasuna baieztatu zuten. CCD diseinu esperimentalean lortutako elektroferogramak erregistratu ondoren, hurrengo pausoa optimizazio estrategia globala ezartzea izan zen, alegia, erantzun-funtzio metodologia. Horretarako, elektroferograma guztien MCRF balioak kalkulatu ziren, 5.3.1.2. azpiatalean xehetasun guztiekin deskribatu den prozedura jarraituz prozeduraren eskema 6.2. irudian ere ikus daiteke. Lehenik eta behin, MCRF kalkulatzeko bereizmenaren eta denboraren optimizazioaren irizpideak finkatu behar dira. Bereizmenaren kasuan, atal honetan ere irizpide berdinak mantendu ziren, alegia, Sk,k+1 = 0,9 desiragarritasuna eman zitzaion Rk,k+1 = 2,0 bereizmenari eta Sk,k+1 = 0,1 desiragarritasuna Rk,k+1 = 0,5 bereizmenari. Muga-baldintza horiek finkatuta, 5. kapituluan deskribatu den (5.3) ekuazioko b0 eta b1 parametroen balioak 2,93 eta 3,66 ziren, hurrenez hurren.
Analisi denbora totalaren kasuan antzekoa eginez, (5.5) ekuazioko b2 eta b3 parametroak kalkulatu ziren. Horretarako, g = 0,8 desiragarritasuna eman zitzaion T = 11,75 min denborari diseinuko esperimentu motzena eta g = 0,1 desiragarritasuna T = 38 min denborari esperimentu luzeena. Muga-baldintza horiek finkatuta, b2 eta b3 parametroen balioak 0,137 eta -2,99 ziren, hurrenez hurren.
Azkenik, MCRF balioa kalkulatzeko (5.7) adierazpena erabili zen, aurreko kapituluetan deskribatu den moduan.
Beraz, (5.7) adierazpenaren ezkerreko aldea bereizmenarekin lotura duen atala da (MCRFR) eta eskuineko aldea, aldiz, analisi denbora totalarekin lotura duen atala (MCRFT). Bestalde, α faktoreaak bereizmenari dagokion atalaren eta denborari dagokion atalaren garrantzi erlatiboa doitzeko aukera ematen du.
Amaitzeko, b0, b1, b2 eta b3 parametroak lortu ondoren, (5.7) ekuazioko beste parametro arbitratioak finkatu ziren, hain zuzen ere, Sopt = 0,9, gopt = 0,9 eta α = 3 balioak ezarriz. Parametro guztiak finkatu ondoren, CCD diseinuko banaketa elektroforetiko guztien MCRF balioak kalkulatu ziren eta, konparaketak egin ahal izateko, banatutako piko kopurua (RP, Resolved Peaks) eta Rcp (Resolution of the Critical Pair) ere kalkulatu ziren (7.4. Taula). Gogoratzekoa da proposatutako MCRF funtzioan balio minimoak direla optimoak, alegia, MCRFren balioa zenbat eta txikiagoa izan banaketa kromatografikoa orduan eta eraginkorragoa da. Puntu horretan optimizazio prozedurak aurreko bi kapituluetan egin denarekiko desberdintasun garrantzitsua du. MCRF funtzioak baldintza elektroforetikoak era eraginkorrean optimizatzeko bermea duenez, kasu honetan ez zen RSM metodologia aplikatu. Zuzenean, 7.4. taulako datuak aztertuta MCRF minimoko puntua aukeratu zen baldintza esperimental optimoak finkatzeko. Prozedura horren arabera, 4. puntu esperimentalak zuen MCRF baliorik txikiena (18,6) eta 11. puntuak, aldiz, baliorik handiena (59,5). Ondorioz, 4. puntu esperimentaleko baldintzak aukeratu ziren: 60 mM SDS, 18 mM STB, pH = 9,4 eta %10 MeOH (v/v). Statistica programa erabiliz Derringer desiragarritasuna irudikatzen bada, ondorio bera lortzen da (7.2. Irudia).
7.2. Irudia. Desiragarritasun optimoa (0,97) lortzeko, alegia, erantzun egokiena lortzeko, baldintza esperimentalak: 60 mM SDS, 18 mM STB, pH = 9,4 eta %10 (v/v) MeOH.
7.3. Irudian ikusgai dago baldintza esperimental optimoetan lortutako analito guztien banaketa elektroforetikoa. Bereziki nabarmendu behar da deskribatutako erantzun-funtzioaren prozedura erabiliz era sinple eta errazean analito asko dituen banaketa elektroforetikoa optimizatzea posible izan zela. Amaitzeko, azpimarragarria da MeOH ehunekoaren kasuan lortutako balioa; izan ere, lehenago aipatu den bezala metanola ez zen optimizazioan kontuan hartu aurreko kapituluko ikerketan eta %10eko metanol portzentajea gehitzea erabaki arbitrarioa izan zen aldez aurreko eskarmentuan bakarrik oinarritua. Kasu
honetan optimizatutako aldagaia da eta, balio bera lortu da optimizazioaren ondoren: %10 MeOH (v/v). 7.4. Irudian lerrokatutako diodoen detektagailuari esker lortutako elektroferograma tridimentsionala dago ikusgai, 7.3. irudian ikusi den banaketa elektroforetikoari dagokiona, hain zuzen ere.
7.3.1.1. MCRF erantzun-funtzioa: zenbait ohar
7.4. Irudia. Lerrokatutako diodoen detektagailu ultramoreari esker lortutako elektroferograma tridimentsioanala. Banaketa elektroforetikoa 7.3. irudian ikusi den berdina da, alegia, baldintza optimoetan lortutako 16 analitoen banaketa optimoa. Pikoen identifikazioari eta beste baldintzei buruzko xehetasunak 7.3. irudiaren oinean jasota daude.
3) kontserbagarriak (6. eta 7. kapituluetan) eta,
Lortutako emaitzek eta eskarmentu esperimentalak erakutsi dutenez, MCRF funtzioaren atal onuragarriena α parametroa erantzun-funtzioan sartzea izan da. Horren bidez, azaldu den moduan, MCRF funtzioaren bereizmenari dagokion atalaren MCRFR, alegia, (5.7) ekuazioan ezkerreko kortxeteen artean dagoena
eta denborari dagokion atala MCRFT, (5.7) ekuazioan eskuineko kortxeteen artean dagoena eta denborari dagokion atalaren garrantzi erlatiboa doitzeko aukera dago. Ikerketa honetan, pikoen arteko bereizmen ona migrazio denbora laburra baino garrantzitsuagoa zela erabaki zenez, α parametroaren balio nahiko handiak ezarri zen: α = 2 musketa poliziklikoen banaketaren kasuan eta α = 3 beste bi kasuetan.
7.5. Irudia. MCRFT eta MCRF balioen arteko korrelazioa, α parametroaren arabera.
α parametroaren eragina aztertzeko jarraian grafiko multzo bat aurkezten da. Grafiko horietan, α-ren balio desberdinak ezarri dira hurrenez hurren, 3, 2, 1 eta 0,5. Argi ikus daiteke MCRF balio globalaren eta MCRFR zein MCRFT balioen arteko korrelazioa. 7.5. Irudian MCRF balio globalaren eta MCRFT-ren arteko korrelazioa dago ikusgai, α parametroaren balio desberdinen arabera. Funtzioaren analisia egiteko, 7.4. taulan jasotako datuak erabili dira. α = 1 balioa edo hori baino txikiagoak ezartzen badira, MCRF globalak analisi denbora totalaren menpe egongo da, nagusiki. Bereizmenari dagokionez ere antzeko ondorioa lor daiteke 7.6. irudian aurkezten diren emaitzak ebaluatzen badira. Bertan ikus daiteke α = 3 denean MCRFk pikoen arteko bereizmenaren menpe dagoela eta, α-ren balio murriztu ahala korrelazio hori geroz eta txikiagoa dela. Aztertutakoaren arabera, MCRFk bi aukerak ematen dituela azpimarratu behar da eta kasuan kasu erabaki behar da bereizmen handiko banaketa edo analisi denbora laburreko banaketa
Kontserbagarrien eta UV-iragazkien analisia 317
nahi den. Era berean, bi argudioen arteko egoerak ere har daitezke irizpide moduan. Edonola ere, α-ri esker era errazean alda daiteke optimizatu nahi den erantzuna eta, ikerketa honen kasuan, α = 2 eta α = 3 balioek era egokian doitu zuen bereizmenaren eta denboraren garrantzi erlatiboa.
7.6. Irudia. MCRFR eta MCRF balioen arteko korrelazioa, α parametroaren arabera.
MEKC baldintza optimoetan, metodoaren ezaugarri analitikoak aztertu ziren, hala nola linealtasuna eta kalibraketa zuzenekin lotura duten beste parametroak, detekzio eta kuantifikazio mugak, errepikakortasuna, bitarteko doitasuna eta zehaztasuna.
7.3.2.1. Kalibraketa zuzenak eta linealtasuna
Aurreko azpiatalean aipatu den bezala, barne-patroiaren metodoa erabili zen UViragazkiak eta kontserbagarriak kuantifikatzeko. Kalibraketak lortzeko azalera normalizatuak ere erabili ziren, 6.2.1.1. azpiatalean azaldutako arrazoien ondorioz nagusiki, migrazio denboren gorabeheren efektuak minimizatzeko. Beraz, barne-patroiaren eta azalaera normalizatuen erabilera elkartuta, kalibraketa zuzenak irudikatzeko analitoaren kontzentrazioa X ardatzean analitoaren azalera normalizatuaren eta barne-patroiaren azalera normalizatuaren erlazioarekiko Y ardatzean irudikatu zen, alegia, An,i/An,bp = (Ai/tm,i)/ (Abp/tm,bp). Kalibraketa egiteko 16 analitoen 5 estandar prestatu eta analizatu ziren 7.5. taulan jasotako kontzentrazio tartean zorizko ordenan.
Estandarrak bi aldiz analizatu ziren eta bentzalazetona barne-patroiaren kontzentrazioa amaierako bialean 31,6 µg/mL zen, 7.2.1. azpiatalean adierazi den bezala. Kalibraketa zuzenei buruzko informazioa eta kalibraketarekin lotura duten parametroak 7.5. taulan jaso dira. Kalibraketa zuzenek linealtasun handia zuten, R2-ren balioa kasu guztietan 0,992 baino handiagoa baitzen. Aurreko kapituluan bezala, hondarren analisia egin zen eta horiek banaketa normala zutela ikusi zen,
hortaz, erregresioen linealtasuna baieztatu zen. Tarte linealei dagokienez ere hobekuntza garrantzitsua lortu zen aurreko kapituluko emaitzekin alderatzen bada. Kasu honetan, tarte linealak zabalagoak ziren, kasu gehienetan 60 µg/mL-ra artekoak lortuz, gutxienez. 7.7. Irudian bi kalibraketa aurkezten dira adibide gisara.
7.7. Irudia. Klorometilisotiazolinona kontserbagarriaren eta bentzofenona-4 UViragazkiaren kalibraketa zuzenak.
7.3.2.2. Detekzio eta kuantifikazio mugak
5. kapituluko 5.3.2.2. azpiatalean definitu den bezala, detekzio muga kalkulatzeko hainbat prozedura deskribatu dira bibliografian (Konieczka eta Namieśnik, 2009), dena den, aipatutako erreferentzian azaltzen den moduan, analito kopurua handia denean LODa kalkulatzeko prozedura gomendatuena erregresio zuzenetik lortutako informazio estatistikoa erabiltzea da, 6. kapituluan egin den moduan. Gogoratua, LODak kalkulatzeko metodo desberdinei buruzko informazioa aipatutako bibliografian aurki daitekeela xehetasun guztiekin. Ikerketaren atal honetan aurreko kapituluko prozedura bera jarraituko da. Hortaz, LODak kalkulatzeko, (3,3×SD/b) adierazpena erabili zen, non SD = SDa den hau da, ordenatu jatorriaren desbideraketa eta b parametroa kalibraketa zuzenaren malda. Irizpide horrekin lortutako LODak 7.6. taulan jasota daude.
Ikus daitekeenez, LODak 0,91 - 2,80 µg/mL tartean zeuden. LOQa kalkulatzeko, LOQ = 3 × LOD adierazpena aplikatu zen, aurreko kapituluetan bezala, non LOD aurreko paragrafoan deskribatutako detekzio muga den. Irizpide horrekin lortutako kuantifikazio mugak ere 7.6. taulan jasota daude eta guztiak 2,72 – 8,41 µg/mL tartean daude.
7.3.2.3. Doitasuna eta zehaztasuna
Kapitulu honetan ere, metodoak balioztatzeko aholkuei jarraituz (EURACHEM, 1998; Konieczka eta Namieśnik, 2009), 10 neurketa independente baino gehiago egin ziren (12) eta maila desberdinetan maila altuan eta maila baxuan egin zen. Errepikakortasuna lortzeko, beraz, 12 lagin independente analizatu ziren MEKC metodoa erabiliz eta elkarren segidako bi egunetan. Kontzentrazio maila baxua LOQaren inguruko kontzentrazioan finkatu zen (7.6. Taula) eta maila altua, berriz, tarte linealaren kontzentrazio maximoa baino zertxobait baxuagoa, era horretan tarte lineal osoko informazioa eskuratu ahal izateko. Bi maila horietan analitoen disoluzio estandarrak prestatu ziren eta kontzentrazioaren errepikakortasuna aztertu zen, %RSDa kalkulatuta. Emaitza guztiak 7.7. taulan jaso dira. Bitarteko doitasuna lortzeko, aldiz, 12 analisiak 2 asteko epean egin ziren 6 egunetan. Kasu guztietan laginak bi aldiz analizatu ziren eta batez bestekoak hartu ziren kontuan (7.7. Taula). Aztertutako mailetan errepikakortasunaren %RSDa %3,2 – 8,8 tartean zegoen maila baxuaren kasuan eta %2,0 – 8,4 maila altuaren kasuan. Bitarteko doitasuna %14,2 azpitik zegoen maila baxuaren kasuan eta %13,8 azpitik, berriz, maila altuaren kasuan. Hortaz, zehaztasunaren ebaluazioari dagokionez balio onargarriak lortu ziren MEKC metodoan. Azpiatalari amaiera emateko, MEKC metodoaren zehaztasuna ebaluatzeko 5.3.2.4. azpiatalean deskribatu den patroi-gehikuntza metodoa erabili zen, alegia, berreskuratze test (recovery test) prozedura. Horretarako, analitorik ez zuten laginetan horien kantitate ezagunak gehitu ziren eta berreskuratutako ehunekoak aztertu ziren. Lagin bakoitza bi aldiz analizatu zen eta lortutako emaitzak 7.7. taulan daude ikusgai. Berreskuratzearen ebaluazioak ere emaitza onargarriak kasu guztietan %90,0 – 115,0 tartean eman zituen, hain zuzen ere, %91,4 – 114,8 tarteko berreskuratzeak lortu ziren maila baxuan egindako gehikuntzen kasuan eta %90,4 – 109,0 tartean maila altuko gehikuntzen kasuan. Metodoaren ezaugarri analitikoekin amaitzeko kasu honetan ere aipatu behar da pikoen identifikazioa egiteko UV espektroak eta mugikortasun elektroforetikoak aztertu zirela. Horretaz gainera, beharrezkoa izan zen kasuetan patroiak gehitu ziren laginetan analitoen presentzia baieztatzeko, metodoaren espezifikotasuna bermatuz. Metodoaren balioztapenean lortutako datu guztiek erakusten dute garatutako MEKC metodoa egokia eta eraginkorra dela UV-iragazkiak eta kontserbagarriak produktu kosmetikoetan eta etxeko beste produktuetan kuantifikatzeko. Era berean, proposatutako metodoaren ezaugarri analitikoak bibliografian deskribatutako UV-iragazkiak edo kontserbagarriak kuantifikatzeko metodoen
7.7. Taula. Metodoaren doitasunaren (%RSD) eta zehaztasunaren emaitzak.
Kontserbagarrien eta UV-iragazkien analisia 323
Jarraian, 6. kapituluan eta kapitulu honetan garatutako metodoen emaitzen konparaketa laburra azalduko da, izan ere, zazpi kontserbagarri bi metodo desberdinekin kuantifikatu dira, hain zuzen ere, azido sorbikoa, azido salizilikoa, azido bentzoikoa eta lau parabenoak. Kontuan izan behar da lurrin alergenoak eta kontserbagarriak aldiberean kuantifikatzeko metodoaren eta kapitulu honetan deskribatutako metodoaren arteko desberdintasunak txikiak direla, hain zuzen ere, aldatzen diren parametroak honako hauek dira:
- B metodoa: 18 mM STB, 60 mM SDS, pH = 9,4 (kontserbagarriak eta UViragazkiak).
Metanolaren kasuan, A eta B metodoen kasuan %10 MeOH (v/v) erabili zen gehigarri organiko moduan, nahiz eta azpimarragarria den B metodoaren kasuan bakarrik hartu zela kontuan optimizazio prozeduran. Gainerako baldintzak potentzial-diferentzia, injekzioa, kapilarraren dimentsioak, tenperatura eta abar berdinak izan ziren bi kasuetan. 7.8. Taulan 6. kapituluan lortutako LODak jaso dira eta, konparaketa eginez gero, orokorrean desberdintasunak txikiak direla aipatu behar da, butilparabenoaren kasuan izan ezik, izan ere, 3,22 µg/mL-tik 1,93 µg/mL-ra murriztu baita.
kontzentrazio desberdinetan egin zirelako neurketak. Dena den, aipatzekoa da tarte linealen goi mugan dauden desberdintasunak ez direla metodoaren ondorio, baizik eta kasu bakoitzean metodoaren garapenean hartutako metodoen ondorio.
Metodoen arteko konparaketa amaitzeko, analitoen migrazio denboran ikusi diren desberdintasunak aipatuko dira. 7.10. Taulan A eta B metodoen kasuan elektroferograma optimoan lortutako migrazio denborak eta ahalmen-faktoreak jaso dira gogoan izan ahalmen-faktorea (k’) kalkulatzeko (4.27) ekuazioa erabil daitekeela, eta baita ahalmen-faktoreak izan duen aldaketa, ehunekotan. 7.10. Taulan barne-patroia gehitu da, bi kasuetan bentzalazetona izan zelako eta EOFaren denbora ere gehitu da ahalmen-faktorea kalkulatzeko beharrezkoa delako. Gogoratu behar da, berez, ahalmen-faktorearen kalkulua MEKCen (4.28) adierazpenaren bidez egin behar dela, baina, horretarako mizelen migrazio denbora ezagutu behar dela markatzaile egoki baten bidez lor daitekeena. Kasu honetan datu hori ezezaguna denez, (4.27) ekuazioa alternatiba egokia da, zeinetan EOFaren denbora ezagutzea nahiko den.
Metodoaren garapenarekin jarraituz, MEKC metodoa optimizatu eta balioztatu ondoren, zainketa pertsonalerako produktuen eta etxeko beste zenbait produkturen analisian aplikatu zen guztira 24 lagin. Optimizatutako metodoan elektrolito-disoluzioak 18 mM STB, 60 mM SDS zituen eta pHa 9,4ra doituta zegoen. %10 (v/v) MeOH erabili zen gehigarri organiko moduan. Injekzioa hidrodinamikoa zen eta 45 mbar-eko presioa aplikatu zen 8 segundoz. Banaketa elektroforetikoa lortzeko 30 kV-ko potentzial-diferentzia aplikatu zen. Metodoari buruzko gainerako xehetasun guztiak 7.2.2. azpiatalean deskribatu dira. Laginak prestatzeko 7.2.3. azpiatalean deskribatu den prozedura jarraitu zen eta, kasu honetan ere, azpimarragarria da laginak prestatzeko prozeduraren
sinpletasuna: egin beharreko aurretratamendu bakarra diluzioa eta iragazpena zen. Lagin bakoitza bi aldiz analizatu zen, batez bestekoa eta desbiderapen estandarra kalkulatu ahal izateko. 16 analitoak 24 PCP eta etxerako produktuetan kuantifikatu ziren eta 7.11. taulan jaso dira emaitza guztiak. Jarraian, 7.8. Irudian laginen analisian lortutako bi elektroferograma jaso dira; bertan 5 PASen eta 3 kontserbagarriren banaketa elektroforetikoa dago ikusgai. Ondoren, 7.9. eta 7.10. irudietan, laginen analisian lortutako beste elektroferograma batzuk daude ikusgai.
Kontserbagarrien eta UV-iragazkien analisia 329
7.11. Irudia. Analito bakoitza PCPtan zenbat aldiz aurkitu den jasotzen duen grafikoa. Ikus daitekeenez, azido bentzoikoa da ohikoena den konposatua eta azido sorbikoa eta bentzisotiazolinona ez dira detektatu.
Kontserbagarriak eta UV-iragazkiak aldiberean banatzeko eta kuantifikatzeko MEKC metodo azkarra, fidagarria eta merkea garatu da. Aipagarria da kontserbagarriei dagokienez, mota desberdinetakoak aztertu direla, hain zuzen ere, kontserbagarri antimikrobiano hidrofiloak, kontserbagarri antimikrobiano hidrofoboak, kontserbagarri antioxidatzaileak eta isotiazolinonak. Bereizki aipatzekoa da isotiazolinonen kasua, izan ere, orain arte ez da deskribatu bibliografian horiek MEKC bidez kuantifikatzeko metodorik. Ikerketa honetan, isotiazolinonez gainera, beste kontserbagarriak eta UV-iragazkiak aldiberean aztertu ahal izan dira. Gainera, metodoak analito guztien banaketa aproposa lortzen du denbora-tarte laburrean (30 min) eta laginaren prestaketa ere oso sinplea da 15 minutu nahikoak dira prestaketarako. Deskribatutako metodoa aproposa da zainketa pertsonalerako produktuak analizatzeko eta ezaugarri analitiko onargarriak ditu metodoaren balioztapenari dagokionez, alegia, sentikortasuna, linealtasuna, LODak, LOQak, errepikakortasuna, bitarteko doitasuna eta zehaztasuna egokiak dira. Metodoa optimizatzeko MCRF erantzun-funtzioa erabili da eta banaketa elektroforetikoak hobetzeko tresna egoki eta aproposa dela frogatu da. Era berean, MCRFak hobekuntza garrantzitsua dakar beste erantzun-funtzio batzuekin alderatzen bada, bereizmenaren eta denboraren garrantzi erlatiboa doitzeko aukera ematen duelako. Lortutako ezaugarri analitikoak UV metodologiekin lortzen direnen antzekoak dira bereziki LODei eta LOQei dagokienez. MEKC metodoaren sinpletasuna ere azpimarragarria da, aurretratemendurik ez baita aplikatu behar izan. Amaitzeko, laginen analisiak erakutsi duen moduan, MEKC teknika PCPen errutinako analisira aplikatzeko tresna arrakastatsua dela frogatu da UViragazkiak eta kontserbagarriak aldiberean kuantifikatzeko. Lagin mota oso desberdinak aztertu dira perfumeak, hortzetako pastak, xaboiak, eta abar eta, kasu guztietan metodoa eraginkorra dela frogatu da.
7.5. Erreferentziak
Kontserbagarrien eta UV-iragazkien analisia 339
Hasieran finkatutako helburuen arabera, hauek dira lan honen ondorioak:
1) Zainketa pertsonalerako produktuetan kosmetikoen osagaiak banatzeko eta kuantifikatzeko kromatografia elektrozinetiko mizelarrean oinarritutako metodologia analitikoak garatu eta balidatu dira. Zehazki:
- 6. Kapituluan, lurrin alergenoak (PAS) eta kontserbagarri antimikrobiano hidrofilo eta hidrofoboak aldiberean determinatzeko MEKC teknikan oinarritutako metodoa deskribatu da. Metodo hori hobekuntza garrantzitsua da laginen tratamenduaren erraztasunari dagokionez eta, hortaz, zainketa pertsonalerako eta etxeko beste produktuen errutinako analisian erabiltzeko aproposa da.
duten aldagaien efektua aztertu da, alegia, elektrolito eta surfaktante mizelar kontzentrazioa, gehigarri bezala erabilitako disolbatzaile organikoaren kontzentrazioa, banaketa disoluzioaren pHa eta aplikatutako potentzialdiferentzia. Bestalde, analisi aldagaianitza ezinbestekoa izan da kasu bakoitzean aipatutako faktoreen baldintza optimoak ezartzeko. Gainera, eredu matematiko horiei esker aztertu ez diren baldintza esperimentalen lortuko liratekeen erantzunak aurresan ahal izan dira eta, ondorioz, aldagaiak banan-banan aztertzen dituzten alternatibekin alderatuta, denbora eta kostua murriztu dira.
3) Erantzun-funtzio kromatografiko aldatua (MCRF) proposatu eta deskribatu da, diseinu esperimentalarekin batera metodo elektroforetikoak optimizatzeko tresna erraz eta eraginkorra dena. Funtzio hori erabilgarritasun handikoa da analito asko dituzten metodologia analitikoak optimizatzerakoan, izan ere bereizmen maximoak denbora minimoan lortu nahi izaten dira. Hiru metodoekin lortutako optimizazioen emaitzek funtzioaren aplikagarritasun potentziala baieztatzen dute MEKC metodoak optimizatzeko.
4) Garatutako metodoen ezaugarri analitikoen ebaluazioa ona izan da, eta horretarako zenbait ezaugarri aztertu dira baldintza optimoetan: kalibraketa zuzenak, zehaztasuna, doitasuna, detekzio eta kuantifikazio mugak. Prest jarritako hiru metodoek detekzio ultramorean oinarritzen diren gainerako metodoen antzeko ezaugarri analitikoak dituzte.
5) Garatutako eta optimizatutako metodologiak erabiliz etxeko eta zainketa pertsonalerako produktu deserdinetan kosmetikoen osagai hautatuak analizatu dira, era horretan metodoa matrize desberdinetan aplika daitekeela egiaztatzeko. Gainera, aztertutako produktu kosmetikoen kasuan, Europar Batasunaren 1223/2009 araudia betetzen dutela baieztatu da.
6) Amaitzeko, lan honen helburu osagarria ere bete da, hain zuzen ere, elektromigrazio-tekniken esparruan euskarazko terminologia garatu da, orain arte oso urria zena. Azterketa bibliografikoaren eta terminologikoaren emaitzak monografia batean argitaratu dira (Elektroforesi Kapilarraren Oinarriak); Euskara Errektoreordetzaren euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko deialdian laguntza jaso duena eta Euskara Zerbitzuaren hizkuntzazuzenketaren aldeko txostena duena. Gainera, proiektuaren jarraipena den materiala (Elektroforesi Kapilarraren Aplikazioak) ikasmaterialgintza sustatzeko 2014ko deialdian onartua izan da eta, egun, idazketa bide onetik doa.
“Usaimena, zentzumen ahaztu hori” Ekaia, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria, 2013, 26, 31-45
Liburuak / Libros |
addi-34518162675b | https://addi.ehu.es/handle/10810/14528 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2014-06-24T09:41:42Z | science | Echave Aldaz, Ione | eu | Enpresen hazkunde-bide ezberdinak. Hazkunde estrategien ikerketa euskal enpresa edo enpresetan | Data eta Sinadura: Bilbo, 2014ko Uztailaren O.E.: ZUZENDARIA
* Oharra: Gainontzeko irudi guztiak web orrialde ofizialetatik hartuta daude.
1. SARRERA Euskal Herrian antzinatik bai lehen sektoreak bai eta kooperatibek izan duten garrantzia oinarritzat hartuz, gaur egun esne sektorean estatu mailan garrantzitsuenetakoa den Kaiku Korporazioaren eboluzio historikoa eta erabilitako hazkunde estrategia aztertuko dira. Euskal Herrian 50. hamarkadatik gaur arte lehen sektoreak izan dituen ezaugarri nagusienen azterketa batetik hasiz, Iparlat eta Kaikuren sorreraren nondik norakoak azalduko dira, enpresa bakoitzak izan duen bilakaera eta ezaugarri nagusienak ulertu ahal izateko. Gaur egun Kaiku, Espainia mailan bifidus eta probiotikoen merkatuan arrakasta duten enpresen artean dago, presentzia Espainia, Txile, Tunisia eta Frantzian duelarik. Akzionisten artean Emmi (gehiengoarekin), Caja Rural eta Kaiku Kooperatiba daude. Bestalde, sozietateen artean Vitalait, Surlat, Yéo Internacional eta Chilesur daude. 2. XEDEA Xede nagusia, Kaiku Corporación Alimentariaren hazkunde estrategiaren analisia egitea da, hautaketaren arrazoi nagusia honakoa izan delarik: jatorria 50. hamarkadako euskal kooperatibetan duen enpresa izanik, Euskal Herrian betidanik bereizgarria izan den ezaugarri baten eredua, gaur egunera arte izandako bilakaeraren nondik norakoak aztertzea. Hau da, Euskal Herriko enpresa garrantzitsuenetako bat izanik, bere sorreratik gaur arte gizartean eman diren aldaketei aurre egiten jakin duen enpresa baten eredua aztertzea, batez ere hazkunde estrategian zentratuaz. 3. METODOLOGIA Kasuaren metodologia da lanean aplikatu den metodologia, honela definitzen dena: <<testuinguru erreal batean fenomeno enpiriko bat aztertzen duen ikerketa enpirikoa bat da, non fenomeno eta testuinguruaren arteko mugak ez diren zehazki erakusten, eta zeinetan ebidentziazko iturri ugari erabiltzen diren >> (Yin, 1989). Kasuaren metodologiak, egoera konkretu bat aztertzea ahalbidetzen du, betiere bere testuingurua kontuan hartuz (Villarreal, 2008). Lana azterketa deskribatzaile bat bezala defini daiteke, zeinetan Kaikuren bilakaera eta hazkunde estrategiaren deskribapena egiten den, hainbat ondorio lortzeko. Hauek dira hain zuzen, laburki eta eskematikoki, jarraitutako urratsak: 1. Gai orokorra behin hautatu ondoren, kasuaren aukeraketa. 2. Kasuaren azterketan helburua finkatu. 3. Lana egituratu 4. Informazio bilaketa eta antolaketa prozesua
5. Edukiaren garapena 6. Ondorioak Banakako lanaz gain, izandako tutoretzak ere aipatu beharrekoak dira, lanaren zuzenketa eta orientaziorako, bai eta Kaiku Internazionaleko arduradunetako batekin izandako elkarrizketak, hainbat informazio lortzeko. Lanaren xedea hazkunde estrategiaren azterketa den momentutik, oztopo eta arazoak ere aipatu beharrekoak dira. Batetik, Kaikuk punta puntako teknologia duten enpresekin dituen lankidetza akordioen inguruko informazioa nahiko mugatua da, datu eta informazio zehatza lortzerako orduan. Bestetik, kanpo hazkunderako aurrera eraman duen estrategia zehatza definitzerako orduan ere, kasu batzuetan zalantzak egon daitezke, ezinezkoa izan baita zehazki estrategia mota definitzea. Elkarrizketak informazioa lortzerako orduan informazio iturri garrantzitsuak izan dira, izan ere kontaktu zuzenari esker zalantzak argitzeko aukera izan dut. Elkarrizketen helburua, estrategiaren inguruko informazio zehatzagoa lortzea izan den arren, aipatu beharra dago informazio estrategikoaren inguruko informazioa ematerako orduan hainbat muga egon direla. Izan ere, estrategiari buruz ari garen momentuan, hainbat datu lortzea ezinezkoa izan da, honek ondorio batzuk lortzerako orduan zalantzak eragin dituelarik. Bestetik, aipatzekoa da, lortutako informazioaren artean, batez ere akzionisten ehunekoei dagozkiena, hainbat desberdintasun nabariak direla, informazio iturriaren arabera, datu zehatzak zein diren zehazterako orduan hainbat zailtasun eraginez.
4. KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIAREN HAZKUNDE ESTRATEGIA 4.1 LEHEN SEKTOREA EUSKAL HERRIAN Kaikuren analisiarekin hasi aurretik, ezinbestekoa eta garrantzitsua da historia apur bat ezagutzea, izan ere, abeltzain-kooperatibek 1950eko hamarkadan martxan jarritako esne-zentralen ondorengoa baita 2004an sortutako Kaiku Corporación Alimentaria. Honenbestez, Euskal Herrian lehen sektorearen eta bereziki esnea industriaren garrantzia eta ezaugarriak aztertzea beharrezkoa izango da, 50. hamarkada abiapuntutzat harturik. Euskal Herrian nekazaritzaren papera eta pisua izugarri aldatu da azken hamarkadetan, eta ez soilik Euskal Herrian, mundu «modernoa» bezala ezagutzen den toki orotan, bai Europa eta baita Amerikako Estatu Batuetan ere. Ezaguna da berrogeita hamarreko hamarkadan, aldaketa sakonak izan zirela euskal gizartean. Batetik 1950. eta 1975. urteen artean biztanleriak nabarmen egin zuen gora; bestetik hiriko biztanleria ere nabarmen hazi zen. Industria zen garapen ekonomikoaren eragilea eta baserri-aldean nabaritu zen atzerakada (Rey Cabrera & Agirre Elorza, 2011). Jarraian ageri den 4.1 grafikoan, Euskal Herrian 1977-2013 urteen bitartean sektore bakoitzak izan duen bilakaera aztertzen da, unitatea milaka pertsonak izanik. Oso garbi ikusten da lehen sektoreak urteetan zehar izan duen joera beherakorra, bestelako sektoreek joera gorakor garrantzitsua nabari izan duten bitartean, horien artean aipagarriena zerbitzu sektorea izanik. 4.1 Grafikoa: Landunak Euskal Herrian Sektoreka 1977-2013
Lan-merkatuaren inguruko datu hauek, INE barnean Encuesta de Población Activa (EPA)1 deituriko metodologiari esker lortu dira, zeina 1964. urtean hasi eta gaur arte hiruhilero burutzen den ikerketa jarraitu bat den, helburu nagusia honakoa izanik: populazioari buruzko datuak eskuratzea, lan-merkatuan duten erlazioa oinarria izanik: okupatuak, aktiboak, langabetuak eta ezaktiboak. Halaber, aipatu beharra dago 2001. urtetik aurrera langabeziaren definizioan aldaketa bat eman zela, 1897/2000 Araudian (Comisión de las Comunidades Europeas, 2000) zehazten dena, beraz ez dira zuzenean konparagarriak aurreko urteetako datuekin, gutxi gorabeherako datuak baitira. Langabetuaren definizio zuzena ez da aldatzen, Organización Internacional del Trabajo (OIT) delakoaren definizioa erabiltzen jarraitzen da (OIT, 1982). Aldaketak lanaren bilaketa aktiboaren interpretazioan eman ziren eta honek eragin handia izan du urteetan EPAn argitaratzen joan diren zifratan, beherakada nabarmena eraginez langabezian, bai balio absolutu bai eta erlatiboetan ere. Modu honetan, datuen konparaketa zuzena gutxi gorabeherako ideia bat egiteko erabil daiteke. Modu zuzenago bat, taularen interpretazioa bi zatitan banatzea izango litzateke, 19772001 lehena eta 2001-2013 bigarrena, bakoitzaren interpretazioa modu independente batean eginaz. Bi kasuetan, ondorio nagusia berdina dela esan daiteke, hau da, nekazaritzaren pisuaren beherakada nabaria izan dela da, zerbitzuen pisuaren gorakada altua izan den bitartean. Nekazaritza egiteko modua ere asko aldatu da, lurra eta naturaren ziklo zein baldintzei sendo loturiko nekazaritzatik erabat teknifikatutako nekazaritza eredu batera jauzi egin da, naturari eta lurraren erabilerari bizkarra emanez, kasu askotan. Baserritar eta kontsumitzaileen arteko harreman sozialak oinarri hartuta sortutako azoketatik, salmenta zuzena tresna nagusi zuen komertzializaziotik, bitartekariek, industriek eta azalera handiko enpresa kateen interesek kontrolatutako merkaturatze bideetara pasatu da. Lehen sektorea atzeraka joan zen, industriaren sektoreak piztu zuen erakargarritasunaren ondorioz. Datuek azken urteotan profesionalen galerak jarraitu egin duela adierazten dute. Krisi egoerak lehen sektoreko lanpostuen galera areagotu duen arren, joera krisi egoera aurretik dator. Hau da, sektoreak aspaldian bere krisi propioa bizi duela esan daiteke. Bideragarritasun ekonomikorako zailtasunak eta Europar Batasunean adostutako politikak itotzen ari dira tradizioz euskal ekonomia eta kultura.
Europar Batasuneko politiken artean eragin gehiena duena, Nekazal Politika Bateratua (NPB)2 da, zeina nekazaritza-prezioen subentzio-politika gisa ezaguna den, 50. hamarkadatik, hau da bere sorreratik gaur arte aldaketa ugari eman direlarik. Helburua herrialdeek behar duten elikagaien hornikuntza ziurtatu, ustiapenak berritu, nekazarien ongizatea hobetu, merkatuak modu koordinatuan erregulatu eta laboreen prezio egokiak ezartzea dira (Comisión Europea, 2012). Honek ordea hainbat eztabaida sortu ditu, Euskal Herriari dagokionez, mundu globalizatuarekin batera eragin zuzena izan baitu honek guztiak baserritar munduan. “Baserritarrek ez dute dirulaguntzetatik bizi nahi. Sortzeaz batera hasi zen Europar Batasuna nekazaritza politika bateratua ezartzen, II. Mundu Gerraren osteko elikagai faltari aurre egiteko. Arazoak 90eko hamarkadan heldu ziren, ordura arte nagusi izan zen merkatuen kontrolaren ordez politika neoliberalak gailentzen hasi zirenean. Hogei urte geroago, gaizki banatutako diru-laguntzen menpeko bihurtu da sektorea” (Brea, 2014). Horrez gain, kuoten erregimenak ere, hau da, herrialde bakoitzari finkatzen zaion esne ekoizpen muga, bere ondorioak izan ditu urteetan zehar. Helburua ekoizpen mugatua eta eskaintzaren kontrol bat ezartzea zen, merkatu eta prezioak egonkortzeko bai eta soberakinak kontrolatzeko ere (EB, 1984). Halaber, 2014ko Apirilaren 1en hasi zen 2014/2015 kanpaina kuoten erregimeneko azkena izango da, 2015. urtetik aurrera honen ezabapena emango baita, NPB politika barnean, honek guztiak sektorearen etorkizuna zalantza eta eztabaidaz bete duelarik. 4.1.1 ESNE-KOOPERATIBAK EUSKADIKO ETA NAFARROAKO ESNE-INDUSTRIEN SORRERA ETA GARAPENEAN Behi esnearen sektoreari dagokionez, oso garrantzitsua da Euskal Herrian, ez soilik esne ustiapenengatik edota nekazaritzagatik, baizik eta esnea ekoitzi ohi zen baserrien balio kulturalagatik. Euskal Herriaren bereizgarria izan da betidanik baserri giroa, izan ere lehen sektoreak, nekazaritza eta abeltzaintzak hain zuzen, pisu handia izan baitu euskal ekonomian. Etorkizuna markatu zuen 1952ko Apirilaren 18ko Dekretuak (BOE, 1952), hau da, esnetegien sorrera bultzatzen zuen planak, zeinek 25.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan esnetegiak sortzea baimentzen zuen. Errege Dekretu honek, ekoizpen, merkaturatze eta kontsumo sistemen eraldaketa sakon baten hasiera ekarri zuen, baserrietako ekoizpena autokontsumorako izatetik, kontsumo zuzenera bideratzen hasi baitzen.
Antzina, esnea eskuz jaitsi behar izaten zen. Gero, baserritarrek esne marmitan sartzen zuten esnea eta etxez-etxe banatu, hau da, inolako bitartekaririk gabeko salmenta zuzena burutzen zen. Errege dekretuak, bilatzen zituen helburuak askotarikoak eta asmo handikoak ziren. Alde batetik, biztanleriaren elikadura kalitatea hobetzea, hau da, esne-garbia tokiko kontsumo zuzenera bideratu ahal izateko esnea zentralizatzea. Bestetik ordea, esne-industriaren hazkundea sustatzea, esne likidoaren kontsumoa bultzatuz. Honek 50. hamarkadan, hiru euskal probintzietan lehen abeltzain kooperatiben sorrera ekarri zuen, bai eta lehen esne-zentralen sorrera ere, horien artean aipagarrienak Gurelesa, Copeleche, Beyena… Aipatzekoa da, esnea lehen mailako elikagai gisa garrantzia hartzen hasi zela, eta abeltzainen parte-hartzea agerian gelditu zen. Honek 60. hamarkadan esnetegiak abeltzain kooperatiben eskuetara pasatzea eragin zuen, kooperatibak esnetegiak erosten hasi zirenean, hain zuzen. Kooperatibek honela, abeltzainen esnearen ekoizpen prozesua errazteko helburuarekin, betiere kooperatibismoaren izaera soziala sendotu nahian, laguntzak eskaintzen zituzten. 1966ko esnetegien eta beste esne-industrien araudiak (BOE, 1966), zeina Espainia Europar Batasunaren parte izatera pasa arte indarrean egon zen, esnearen ordainketagatiko urterokotasuna ezarri zion abeltzaintzari, produktuaren kalitatearen hobekuntza suspertu nahian. Araudi hau oso ondo hartu zen ekoizleen batzarretan, eskasia handiagoa zegoen epeetan esnea garestiago ordaintzearen formula eraginkorra zela ikusi baitzuten. 1970 eta 1980 bitartean nekazaritzan eta abeltzaintzan sektorea hobetzera zuzenduriko erreformen prozesua oso esanguratsua izan zen (Rey Cabrera & Agirre Elorza, 2011): - Behi aziendaren saneamendu kanpaina, tuberkulosiak eta bruzelosiak jotako kasuak murrizteko. - Hobekuntza genetikoa. Abereak jezteko makinen egiaztatzea eta funtzionamendua, jezteko instalazioen homologazioari esker. - Azpiegituren modernizazioa: 70. hamarkadan hozteko tangak probatu ziren eta 80. hamarkadan ukuilu eta baserriak berritu ziren. - Animalien elikaduran ere hainbat aldaketa eman ziren. 1986. urtean, Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartzean, politika komunitarioek berehalako ondorioak eragin zituzten sektorean: kuoten erregimena ezartzea, abeltzainari gutxieneko prezioan erostea eta Administrazioak higienizatutako esnea saltzeko ematen zituen diru-laguntzak bertan behera uztea, besteak beste.
Horrez gain, mugak ireki zirenez, Europan ekoitzitako soberakinaren sarrerak ere eragin zuzena izan zuen. Eusko Jaurlaritzaren eginkizuna erabakigarria izan zen, kuota defendatu eta sektoreak lurraldearekin zuen lotura eta bere zabalkundea zuen esne-taldea sustatu baitzituen. Euskal Herriko sektorea, Europa mailan dependentzia gehien zuen eremua izan da, betidanik lurraldeari oso lotuta agertu izan baita. Aipatzekoa da, produkzio prozesuari dagokionez, bi eredu desberdintzen direla, zeinak eragin garrantzitsua izan duen Euskal Herriari dagokionez. 1) Familia arteko eredua edota herrialdeari oso lotua: Esne tradizioari eta bokazioari erlazionatuak, bestelako aktibitaterik gabekoa, familia arteko esku-lanaz hornitua, eta hazkunde mugatua duena, lur faltagatik. Datu aipagarria da 2010. urtean Espainia mailan eredu honetan, ustiapenen %63ak %20 esne ekoizten zutela, zeina %90 Kantauriar isurialdeari zegokion (MAGRAMA, 2010). 2) Merkatuari zuzendutako eredua edo herrialdearekin erlazio handirik gabekoa: hazkunde gaitasun handikoa eta eskala ekonomiak bilatzen saiatzen den eredua. Eredu honetan, ustiapenen %37ak %80 esne ekoizten zutela (MAGRAMA, 2010). Euskal Herriari dagokionez, lurraldeari oso loturik dagoen produkzio eredua erabili izan ohi da, eta hori da era berean gainontzeko herrialdeetatik bereizgarri egin duena. Egoera honetan, merkatu komunean sartzeak, kooperatibak hausnartzera behartu zituen. Lehiakorrak izaten jarraitu ahal izateko, berritzeko erabakiak hartzera behartuta ikusi ziren, eta honek, hainbat bategite eragin zituen (M. V., 1981). 1960ko hamarkadaren amaieratik elkarlanean jardun baziren ere, 1988. urtean hasi ziren hainbat kudeaketa burutzen, esnetegien arteko bat-egitea lortzeko helburuarekin. Lehenengo aldiz 1989. urtean egin zen lehen kudeaketa bateratua eta Kaiku marka taldearen bereizgarritzat hartu zuten, izatez lehenik Inlenarena eta gero 1962an Inlena erosi zuen Nafarroako esneekoizle Kooperatibarena zen marka. Honek Kaiku markaren jatorria 60. hamarkadatik datorrela erakusten du. Esnetegien benetako bat-egitea, ordea, 1992an eman zen, Gurelesa eta Copeleche esnetegien bate-egite industrialaren ondorioz Iparlat S.A sortuz. Egoera honetan, esntegien kapitalean partaidetza zuten kooperatibek, bat-egitearen bigarren planteamendu bat egin zuten, 1999. urtean bigarren mailako Kaiku kooperatiba sortuaz. Helburua, esnetegiak hornitzen zituzten
bazkide abeltzain guztiak kooperatiba bakarrean eta baldintza berberetan egotea zen (Rey Cabrera & Agirre Elorza, 2011). Industria eta kooperatiben bat-egite prozesua martxan zegoela, 2003an Kataluiniako hainbat kooperatibek Lleter de Catalunya bigarren mailako kooperatiba bat osatu zuten. 2006an, aldiz, Kantabriar kooperatibek Agrocantabria izenarekin bat egin zuten. Kooperatibei proiektu industrialetan sartzeko aukera eman zitzaien, eta honek Iparlat sozietatean Kaiku, Agrocantabria eta Lleter de Catalunyako abeltzain kooperatiben partaidetza ahalbidetu zuen. Bestetik, bezeroen gogobetetasunari zuzenduriko hausnarketa estrategikoak, markaren kudeaketak, merkatuen segmentazioak eta nazioartekotasunak, 2004an, Kaiku Corporación Alimentaria delakoren sorrera ekarri zuen, esne-produktu berritzaile eta osasuntsuen erreferente bilakatzeko asmoz, Emmi suitzarrerekin eta Valio enpresa finlandiarrarekin produktu funtzionalak merkaturatzeko egindako aliantzek oinarriak finkatu zituztelarik. Kaiku Corporación Alimentariaren akzionista nagusiak Iparlat SA, gehiengoarekin, eta Kaiku Kooperatiba ziren. 2004. urteak, ordea, Iparlaten etorkizuna markatu zuen, kapital zabalkuntza batek eta Kaiku Corporación Alimentariaren sorrerak, aktibitateen banaketa ekarri baitzuen. Egoera honetan Iparlat ekoizpenaz arduratzen hasi zen, eta Kaiku berriz banaketa eta merkaturatzeaz. Horrez gain, 2005. urtean Emmi enpresa suitzarrak Kaikuren kapitalaren zati bat, gutxiengoa, eskuratu zuen, 2001. urtean sinatu zuten lankidetza akordioari esker, produktu funtzional berritzaileak Espainian eta Latinoamerikan saltzeko lizentzien truke. Esne sektorean eman diren aldaketak guztiek, bai eta hartutako neurri desberdinek, Euskal Herriko esne sektorearen iraupena mantentzeko, zeina Europa mailan dependentzia gehien duen eremua den, lurraldearekiko duen lotura estuagatik, aldaketak ematea beharrezkoak izan dira, enpresek erabaki estrategiko desberdinak hartu dituztelarik. Horien artean, aipatzekoa da, 2002. urteaz geroztik, Iparlaten Mercadonaren barnehornitzaile izatearen paperak, tentsio egoera areagotu zuela. Iparlatek, zeina euskal-napar baserritarren esnea saltzeaz arduratzen zen, bere produkzioaren %70 baino gehiago Mercadonari saltzen zion. Gainontzekoa bere Kaiku marka propioari zegokion. Kaikuk, era berean, balio erantsi handiko produktuak bere banatzaileei saltzen zizkien. Honek lehiakortasun arazoak sortu zituen banatzaile (Mercadona, Eroski, Carrefour..) eta hornitzaileen artean.
Mercadonak bere hornitzaileak soilik bera hornitzera behartzen zituen eta horregatik Iparlat soilik bere hornitzaile izatera behartu zuen, gainontzeko banatzaileei saltzea debekatuz. Egoera honen guztiaren aurrean, 2008an Iparlatek Kaikun zituen akzioak saldu zituen, bien banaketa suposatu zuelarik. Modu honetan, 2008. urtera arte akzioen gehiengoa Iparlaten esku egon bazen ere, kapitalean emandako aldaketa honek gehiengoa Emmiren eskuetara pasatzea eragin zuen. Aipatzekoa da, 2009ko ekainean, Gurelesa, Copeleche eta Kaiku kooperatiben Batzar Nagusiek onetsi zutela hirurak lehen mailako Kaiku Kooperatiban bat egitea. Kaiku Kooperatibak akzio-partaidetzak ditu Iparlat S.A. eta Kaiku Corporación Alimentaria S.L. sozietateetan, eta bere helburu soziala kooperatibaren edo bere bazkideen ustiategietan lortutako behi-esnea biltzea, garraiatzea, biltegiratzea, eraldatzea eta saltzea da, jarduera eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Burgoseko eta Iparraldeko iparraldeak izanik. Kaikuk bere aldetik, bere kapitalaren berrantolaketa bat burutu zuen 2012. urtean, Emmi kapitalaren %66arekin egin zelarik, Eusko Jaurlaritzaren akzio minoritarioak erosiz eta kontrola bere gain hartuaz. Enpresaren esanetan, bere estrategiaren aldaketa kontuan harturik, abeltzaintza sektorearekin duen lotura mantendu egingo zela adierazi zuen, horretarako sorrera eman zion Kaiku Kooperatiba akzionisten artean mantenduko delarik (EFE, 2012). Iparlat eta Kaikuren banaketak, Kaikuren estrategia erabat markatu zuen. Iparlat esne eta batidoak bezalako produktuen ekoizpenean zentratu bazen ere, hau da, balio erantsi gutxikoak, Kaikuk produktu iraultzaileen aldeko apustua egin zuen. Esan daiteke beraz, Iparlat eta Kaikuk jatorri amankomuna duten arren, 2008. urteaz geroztik, enpresa bakoitzak bere estrategia jarri duela martxan, pixkanaka bien arteko banaketa emanaz. Honekin guztiarekin, oso garbi ikusten da Kaikuk bere sorreratik aurrera eraman dituen erabaki estrategikoak: bere sorrera alde batetik, mundu mailako behar berriei aurre egiteko sortu baitzen; Iparlat sozietatearekin zuen harremanaren amaiera bestetik, bien arteko estrategia desberdintasunagatik. Jarraian ageri den 4.1.1 irudian, bilakaera historikoa grafikoki ikus daiteke.
4.1.1 Irudia: Bilakaera historikoa
Egoera honek, bai Kaiku bai eta Iparlat sozietateen estrategiaren azterketa bat egitera behartzen gaitu, 50. hamarkadan martxan zeuden kooperatiben ondorengo bi elkarteek gaur egun duten arrakastaren ondorioak ulertzeko, kontuan izanik bakoitzak bere estrategia propioa martxan jarri duela. Beraz, Euskal Herriko esne sektorearen ezaugarririk bereizgarriena kooperatibismoari estuki loturiko esne ekoizleak dira, horien artean Kaiku, Guvac, Karrantza… Aipagarria da Kaiku Kooperatibak duen nagusitasuna, 50. hamarkadan jatorria duten Gurelesa eta Copeleche barneratzen dituenak. 4.2 KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIAREN HAZKUNDE ESTRATEGIA 4.2.1 SORRERA ETA HISTORIA Aurreko guztia laburbilduz, Gurelesa eta Copeleche abeltzain-kooperatibek 1950eko hamarkadan martxan jarritako esne-zentralen ondorengoa da 2004an sortutako Kaiku Corporación Alimentaria, eta kooperatiba haiez gain teknologia, finantza eta garapen arloko enpresak ere bildu ditu, jatorria bermatua duten kalitatezko produktu osasungarriak eskaintzearren kontsumitzaileei. Kaikuren sorrera, merkatuen segmentazio eta nazioartekotze testuinguruan kokatzen da. Honek argi eta garbi laburbiltzen du Kaikuk urteetan zehar aurrera eramandako estrategia. Beraz, esan daiteke, Kaikuren sorrera bera, erabaki estrategiko bat izan zela, sektorearen aldaketak bai eta aukera eta mehatxuei aurre egiteko irtenbide bat izan zelako. 1960 1992 1999 Gurelesa + Copeleche
Kaiku Elikagai Korporazioa Miramongo Parke Teknologikoan dago, Donostian. Kaikuk, esnea eraldatu eta ontziratu eta esnekiak eta bestelako elikagaiak ekoizten dituen enpresa denez, bere gain hartzen du ingurunearekin duen erantzukizuna. Euskadi eta Nafarroan bere alorrean gehien saltzen duen enpresa da, eta Espainiar Estatuko bigarren marka probiotiko eta bifidusen alorrean. Esnea ekoizteaz gain, gaur egun Kaikuk era guztietako esnekiak merkaturatzen ditu, urteetan zehar aurrera eraman duen estrategiaren emaitza dena. Izan ere, Kaiku Iparlatetik banatu zenean, produktu funtzionalen merkaturatzean zentratu zen, hau da, balio erantsi handiko produktuetan. Kaikuren salmenten %20 suposatzen dute produktu hauek, produktu tradizionalek baino marjina handiago bat emanez. Aipagarria da, bestalde, Espainia mailan produktuak saltzeaz gain, Txile, Frantzian eta Tunisian ere merkaturatzen dituela bere produktuak. Beraz, Kaikuren hazkunde estrategiaren oinarriak bi direla esan daiteke. Alde batetik berrikuntza, zeina produktu zorroaren dibertsifikazio estrategiarekin erlazionaturik dagoen. Bestetik, nazioartekotze estrategia, Kaikuk bere sorreratik kanpo merkatuetara zabaltzeko egindako saiakerak, hain zuzen. Horretarako hainbat akordio eta aliantza sinatu zituen besteak beste, Emmi, Valio eta Raisio enpresekin, guztien helburua produktu funtzional iraultzaileak merkaturatzea izanik. Jarraian, lanaren helburu bi estrategia nagusi hauen azterketa bat egingo da, Kaikuk gaur egun duen izena eta arrakastaren nondik norakoak ulertzeko asmotan. 4.2.2 BERRIKUNTZA Esne sektoreak, orokorrean elikagai sektorearen ezaugarri antzekoak ditu, horien artean aipagarrienak prezio arteko lehia eta banatzaile markaren indarra. Esne-produktu gama oso homogeneoa da mundu mailan, salbuespen gisa gazta tradizionala dugularik, non “Jatorrizko Deiturak” garrantzi handia duen. Produktuen homogeneizazioak, merkatuaren heldutasuna oraindik eta azkarragoa izatea eragiten du, etengabeko produktu aldaketa eta berrikuntza ezinbestekotzat bihurtuz. Produktu eratorrietan berrikuntza erritmoa oso bizkorra izan da betidanik, gaur egun pixkanaka produktu zorro osora zabaltzen ari delarik. Beraz, kontsumo maila handitzeko irtenbide gisa, produktu tradizionalen berrikuntzaz gain, Kaikuk bereziki produktu funtzional edo espezialen berrikuntzaren aldeko apustua egin du.
Produktu funtzionalak, euren elikadura ezaugarriez gain, bestelako helburu espezifiko bat duten elikagaiak dira, horien artean, osasuna hobetzea edota hainbat gaixotasun izateko arriskua murrizten laguntzen dute produktuak, hau da, balio erantsi gehigarri bat dutenak. Modu honetan, Kaikuk berrikuntzari esker, produkturik osasungarrienak, formaturik praktikoenak eta zaporerik harrigarrienak eskaintzen ditu, ahalik eta produkturik iraultzaileenak. I+G-ko taldeari dagokionez, aipatzekoa da Tecnologia y Calidad Láctea (TECNOLAT) sozietatearen papera. Bere helburua, azpigaratutako herrialdeetan Kaikuren teknologia ezagutzera ematea da, akordioak sinatu eta partizipazioa handitzen joateko helburuarekin. Fakturazioaren ehuneko nahiko txikia zuzentzen du Kaikuk berrikuntza zuzenera, izan ere, Kaikuk lortu eta barneratu dituen produktu iraultzaileak akordio bidez lortutako lizentzien bidez izan baitira. Honenbestez, TECNOLAT-en helburua Kaikuren partizipazioa atzerrian handitzea dela esan daiteke, Kaikuren berrikuntzaren oinarri nagusia lizentziak izanik. (Josu Berasategui, elkarrizketa pertsonala, 2014 Ekainaren 11). Modu honetan, berrikuntzari esker lortu nahi dituen helburuak honakoak dira: etengabe berritzea, osagai eta produktu berriak aurkitzea, elikadura ulertzeko modu berriak garatzea eta, batez ere, kalitaterik onena, bermerik handienak eta ondo sentitzeko elikagairik onenak eta osasungarrienak eskaintzea. Kaikuren helburu nagusia bezeroaren ongizatea ziurtatzea da, eta horregatik hobeto egoten laguntzen duten produktu berriak garatzeko egiten dute lan, produktu funtzional iraultzaileei garrantzi berezi bat emanaz. Horrela, esnekiak eskaintzerako orduan, produktu osasungarri eta gozoak izateaz gain, onura harrigarriak eta zapore ezin hobea duten produktuak izatea bilatzen du Kaikuk. Esan daiteke beraz, Kaikuren estrategiaren oinarri nagusienetako bat dela berrikuntza. Argi dago gaur egun, sektore gehienetan ezinbestekoa dela etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egitea, izan ere, gaur egungo teknologia eta globalizazioaren eraginak horretara bultzatu baititu enpresak. Horrez gain, esne sektorearen ezaugarriak direla eta, Kaikuk bere sektorean lehiakorra izaten jarraitu eta merkatu kuota irabazteko asmotan, bere estrategiaren funtsezko elementutzat definitu du berrikuntza. Merkatuko behar berriei erantzun eta produktu iraultzaileak merkaturatu ahal izateko, Kaikuren arrakastaren muina, Europa mailan erreferentzia handiko eta punta puntako teknologia darabilten enpresekin sinatutako aliantza teknologikoak dira.
Euren herrialdean gehiago hazi ezin duten enpresekin sinatu dituen aliantzei esker, produktu berritzaileak Espainian merkaturatzeko lizentziak lortu ditu Kaikuk. Modu honetan, balio erantsi handiko produktuak merkaturatzearen alde agertu da beti, pixkanaka bere produktu zorroaren dibertsifikazioa lortzeko oso lagungarria izan dena. 4.2.2.1. Lankidetza akordioak Lankidetza akordioak definizioz, independenteak diren bi edo enpresa gehiagoren arteko akordioak dira, beraien lehiatzeko abantailak indartuko dituzten jarduera bat edo batzuk elkarrekin aurrera eramateko. Horretarako enpresen baliabide edo/eta gaitasunak oinarri bezala hartzen dira, noski, fusiora iritsi gabe (Fernández, 1996). Akordio hauek sinatzearen arrazoi eta helburuak desberdinak izan daitezke sektore eta enpresa bakoitzaren egoeraren arabera, baina nagusiki efizientzia eta posizio konpetitiboa hobetzeko izaten dira. Modu honetan, enpresa bakoitza bere indargune eta baliabideez baliatuz, elkarren arteko sinergiei esker hazkundea eta merkatu kuota handitzea dira helbururik nagusienak. Kaikuren kasuan, 3 dira aliantza estrategiko garrantzitsuenak, jarraian aztertuko direnak. Hiru kasuetan aliantza teknologikoaren aldeko apustua garbi ikusten da, beraien herrialdeetan duten posizionamendua bai eta punta puntako teknologiaz aprobetxatuz, arrakasta handiko produktu iraultzaileak merkaturatzea lortu baitu. A) Emmi3 Emmik, Suitzako esne-enpresa kooperatibo handienak, hazkunde arina izan zuen bere berrikuntza eta eskuratze estrategiari esker. Suitzako esne-prozesatzaile handienetakoa da, gazten eta hozkailuko esnekien alorreko Suitzako enpresarik garrantzitsuena eta Europa mailan berrikuntzaren arloan sari gehien jaso dituen enpresa. Kaikurekin 2001an aliantza teknologikoa sinatu zuen, eta honi esker Kaikuk Espainian produktu iraultzaileak merkaturatzeko lizentziak lortu zituen, horien artean aipagarrienak honakoak izanik: 2001ko Maiatzean: Kaiku Actif B6 eta B9 bitaminek sistema inmunologikoaren funtzionamenduan laguntzen dute. Aipatzekoa da, produktu honen merkaturatzea Emmi eta Valio enpresen arteko akordioari esker lortu zuela Kaikuk.
2003ko Urtarrilean: Kaiku-Benecol Kolesterolaren murrizketan laguntzeaz gain, kaloria gutxien dituen produktua, laktosarik gabekoa. Aipagarria da, Benecolaren osagai nagusia estanol-ester deiturikoa dela, zeina Raisio den ekoizlea, aurrerago azalduko dena. Kaikuk beraz, Emmi-rekin kolaboratuz, Benecol produktua espainiar merkatuan saltzea lortu du. Kaiku Aloe Vera Edertasuna, ondo sentitzearen gozamena. Produktu honen helburua, elikadura eta estetikaren arteko erlazioa bultzatzea izan zen, horretarako Aloe Verak azalerako duen garrantziaz baliatuz. Aliantzen artean, esanguratsuena Kaiku eta Emmi-ren artekoa da, hasiera batean euren erlazioa aliantza teknologikoa bazen ere, urteak aurrera joan ahala Emmik Kaikun zuen partizipazioa handitzen joan da. Modu honetan, 2006an akziodun izatera pasa zen eta hasiera batean soilik %13 bazuen ere, hau da, akzioen gutxiengoa, gaur egun Kaikuren %66a eskuratzera pasatu da, kontrola beregan lortuaz ( Josu Berasategui, elkarrizketa pertsonala, 2014 Ekainak 11) Beraz, bi enpresa hauen harremana lizentzia eskubide baten truke hasi bazen ere, non Emmi erreferentziazko bazkide teknologikoa zen, pixkanaka kapitalean akzioen gehiengoa eskuratzen joan da, gaur egun Kaikuren matrize bilakatu den arte. Aurretik aipatu den bezala, akzioen partaidetzaren aldaketa honek, hainbat eztabaida eragin ditu, bai eta hainbat kritika jasan ere Kaikuk. B) Raisio4 Elikagaiak eta osagai funtzionalak prozesatzen ditu Finlandiako Raisio korporazio multisektoriala 1939an sortu zen, garia ehotzeko enpresa bezala, eta orduz geroztik elikagaiak prozesatzeko negozio arloetara zabaldu da. Gaur egun, bere arloan know how-rik gehien duen enpresa da Raisio.
1995. urtean Raisio taldeko ikerlariek Benecol produktuaren garapenarekin hasi ziren, gaur egun Europa mailan eta Estatu Batuetan merkaturatzen dena. Benecol-a eguneroko produktu bat da, sinostasol osagairi esker, kontsumo jarraitu batek odoleko kolesterol maila gutxitzen duela frogatu delarik. Kaiku eta Raisiok 2003. urtean sinatutako akordioaren helburua, Kaikuren produktu zorroaren dibertsifikazio estrategiarekin bat dator, kontsumitzaileen beharrak ahalik eta ondoen asetu nahian. Akordio honi esker, Kaikuri Espainia mailan eta Hego Amerikan Benecol-aren produkzio eta merkaturatzea ahalbidetu zion lizentzia lortu zuen. Horrez gain, laktosa jasan ezin duten pertsonen kopurua geroz eta altuagoa dela ikusi zuen Kaikuk. Egoera honen aurrean, behar berriei aurre egiteko helburua ezarri zuen, eta modu honetan 2005. urtean, Espainiar merkatuan lehen laktosarik gabeko produktua merkaturatu zuen Kaikuk. Aipatzekoa da, 2003. urtean “Asociación de Intolerantes a la Lactosa España” (ADILAC)5 deituriko elkartearen sorrerak eragin handia izan duela Espainiar merkatuan. Helburu nagusia laktosaren intolerantzia duten bezeroei arreta berezi bat eman eta elikagaien kontsumo egoki baten berri ematea da, eta honela mundu mailan pioneroa den zigilu bat sortu zuen Espainiar elkarteak: “No lactosa – producto recomendado por ADILAC”. Merkatuan izan zuen erantzukizun positiboa ikusirik, Kaikuk laktosarik gabeko lehen produktua merkaturatu zuen, bien kolaborazio harreman bati hasiera eman zitzaiolarik. Biak Espainiar merkatuan pioneroak izanik, bata zigiluari dagokionez eta bestea produktuen merkaturatzeaz, elkarlanean izugarrizko arrakasta lortzen joan dira. Aipatzekoa da, gaur egun Kaikuk “Sin Lactosa Plus” produktu lerroaren barnean, geroz eta produktu gehiago barneratzen dituela, horien artean, esne, batidu, gazta, jogurt likido nahiz solidoak… Laktosarik gabeko produktu berriak bultzatzeko asmotan, 2013. urtean iragarki bat egin zuen, zeinen lema ondorengoa zen: “Tolerancia Cero”. Bertan, “Four Leaf Clover” kanta agertzen da, esklusiboki Kaikurentzat sortu zen kanta. C) Valio6 Valio, Finlandiako esne-elikagaietan eta esnekietan espezializaturik dagoen puntako enpresak garapen teknologikoa eta abangoardia berritzailea ditu ezaugarri nagusitzat. Herrialde horretan ekoizten den esne guztiaren %80 inguru prozesatzen du. Merkatuko nagusitasuna du esne-sektore guztietan, eta aitzindaria izan da produktu funtzionalak garatzeko garaian.
2005. urtean aliantza teknologiko bat sinatu zuten Valio eta Kaikuk espainiar merkatuan tentsio arteriala murrizten laguntzen duen lehen produktua merkaturatzeko asmoz, Kaiku Vita izenpean. Akordio honekin, Kaikuk Espainian Evolus izeneko osagaiaren merkaturatze eskubideak lortu zituen, zeina Kaiku Vita-ren osagai garrantzitsuena den, zeinen eskubide mundialen jabea, aipatu bezala, Valio den. Laburbilduz, esan daiteke aipatu diren hiru aliantza estrategikoak direla Kaikuren berrikuntzaren oinarriak. Hauei esker lortu dituen lizentzia eskubideek Espainian produktu berritzaileen merkaturatzea ahalbidetu diote, produktu funtzionalen merkatuan lidergoa lortuz, horien artean garrantzitsuenak, Emmi eta Raisio-rekin sinatutakoak izanik. Honek guztiak eragin positiboa izan du Kaikuren produktu zorroan, dibertsifikatuz joan delarik, esne eta jogurta bezala produktuetatik hasiz, gaur egun postre (mamia, flanak, natillak…), Caffe Latte eta Choco Latte, esnegain eta gurina… produktuak barneratzen dituelarik. Aipatzeko da, merkatuan hainbat produktuk duten arrakasta, horien artean: Caffe Latte, Vita, Benecol… Ondorego 4.2.1 irudian, modu labur eta argi batean laburbiltzen da kronologikoki Kaikuk azken 10 urteetan merkaturatu dituen produktuak probiotikoak. 4.2.1 Irudia: Azken 10 urteetako produktu probiotikoen kronologia Iturria: Kaikuren baimenarekin kopiatua
4.2.3. NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIA Berrikuntzaz ez ezik, aipagarria da Kaikuk nazioarte-mailan merkatu berrietan sartzeko aurrera eramandako nazioartekotze-estrategia. Gizarte mailan indar handia izan duen faktore nagusienetakoak, globalizazioak, mundu mailako lehia eragin du, eta honek enpresa guztiei kanpo merkatuetara zabaltzearen inguruko hausnarketa bat egitera eraman die. Nazioartekotze estrategiaren inguruan, bi dira aipatu beharreko estrategiak. Alde batetik, beste herrialdeetako enpresatan partizipazioak lortzen joatearen estrategia, gehiengoarekin egiteko helburuarekin. Nazioartekotze estrategia bultzatzeko, Kaiku, beste herrialdeetan jadanik martxan dauden enpresatan partizipazioak lortzen edota enpresa berriak sortzen saiatu da, pixkanaka gehiengoarekin egiteko asmotan. Bestetik, esportazioak, zeinak Kaikuren kasuan pisu gutxi izan duen, bai produktuen naturagatik bai eta Espainiar estatua izatez herrialde defizitarioa delako, hau da, Espainiak ez ditu betetzen Europar Batasunak ezarritako esne ekoizpen kuota, esne ekoizpenarekin alderatuz. Ondorengo 4.2.3.1 taulan, azken urteetako kanpainetan emandako egoeraren laburpen bat dugu, zeinetan kanpaina bakoitzari dagokion ezarritako kuota eta benetan egindako entregen datuak ageri diren. Bigarren eta hirugarren zutabeei dagokienez, aipatu alde batetik, soilik salmenta industrialei dagozkien datuak ageri direla, salmenta zuzena alde batera utziaz; bestetik, soilik koipe egokitua duten entregak hartzen direla kontuan. Azken zutabean, ezarritako kuotatik betetzea lortu duen ehunekoa ageri da. (FEGA, 2014): 4.2.3.1 Taula: Kanpaina bakoitzeko entregak eta kuota kontsumoa (koipe egokitua eta salmenta industrialerako) Kanpaina * Ezarritako Kuota (salmenta industriala) Entregak (materia koipe egokitua) Kuota Kontsumoa (%) 2009-2010 5.941.700.386 5.860.875.936 98,64 2010-2011 6.080.768.178 6.024.335.000 99,07 2011-2012 6.301.622.881 6.169.343.216 97,9 2012-2013 6.262.701.890 6.248.209.508 99,77 2013-20147 6.491.171.380 6.344.080.170 97,73
7 2013-2014 urteko kanpainari dagozkien datuak aurreikuspenak dira. Oharra: Kanpaina bakoitza Apirilean hasi eta Martxoan bukatzen da. * Iturria: FEGA (Fondo Español de Garantía Agraria)
Ikus daitekeen bezala, Espainiak azken urteetan zehar ez du kuota bere osotasunean betetzerik lortu, entrega kopuruari dagokion bilakaera gorakor bat nabaria den arren. Hala ere, Espainiak oraindik herrialde defizitarioa izaten jarraitzen du. Egoera honetan, Espainia mailako esne eskariari aurre egiteko, hainbat herrialdeek esne soberakinak Espainiara bideratzea eragin du. Beraz, honek guztiak argi erakusten du Kaikuren kasuan esportazioek duten garrantzia edo pisu eskasa, eta nazioartekotzerako jarraitu duen estrategiaren oinarria: beste enpresatan lortzen joan den partizipazioak hain zuzen, hau da, Kaikuk aurrera eraman duen kanpo hazkundea. 1975. urtean fabrika soilik Iruñean bazuen ere, gaur egun Chilen bi fabrika, Tunisian bat eta Toulousen beste bat ditu. Honek modu labur batean argi eta garbi erakusten du Kaikuren kanpo hazkundea, jarraian aztertuko dena. Juan Trincadok, Kaiku Internazionaleko presidenteak, SPRI Taldeak euskal enpresen nazioartekotze estrategiaren inguruan egindako elkarrizketan azaldu zuen bezala, Kaiku 1999-2000. urteen inguruan hasi zen nazioartekotze estrategia planteatzen, merkatu eta munduaren globalizazio egoeraren aurrean. Helburua, mundu mailako esne sektoreko lehiakideei aurre egin eta euskal herriko nekazal ustiapenak sendotu eta defendatzea zen. Egoera honetan lehen urratsa 2001. urtean Txilen eman zen, herrialde txikia, egonkorra, kultura nahiz hizkuntza antzekoa zuela ikusirik, herrialde interesgarritzat hartu baitzuten. Gerora Mexiko, Argentina eta Frantziara ere zabaldu zen, azken urteetan Afrika herrialdearekiko interes berezia erakutsi dutelarik, Munduko Bankuak adierazi duenaren arabera 2014. urtean %5,2 haziko den herrialdea dugularik. Kaikuk Tunisian 2004. urtetik bertako enpresekin harremanak dituela aprobetxatuz, beste herrialde-helburuak bilatzen dabil gaur egun. A) Kaiku Txile 2001ean Txilen abeltzainak biltzen zituen Lácteos Surlat taldeak eta Kaiku Corporación Alimentariaren artean sinaturiko akordioari esker lortu zuten harreman estuaren ondorioz, Surlat S.A sortu zen, esne likidoak eta jogurtak produzitzera bideratutako enpresa. Helburua partizipazioa handitzen joatea zen, eta honela hasieran bazkide biek %50ko partaidetza bazuten ere, gaur egun gehiengoa bere esku dago, %60 hain zuzen (Morais, 2013). Bi bazkideak interes amankomun bati esker elkartu ziren, elkarrekin proiektu bat aurrera eramateko asmotan, zeinetan Kaikuk I+G, harreman internazional eta kudeaketa alorretako knowhowa eskainiko zuen eta Lácteos Surlat-ek aldiz, kalitatezko lehengaia.
2009. urtean bestalde, hazkunde estrategiarekin jarraitzeko, gaztaren ekoizpenaz arduratuko den planta berri bat inauguratu zuen Kaikuk, Surlat-Quesos Chilesur Taldearekin zuen aliantza oinarria izanik. Datu aipagarria da Kaikuren fakturazioa Txilen 2009. urtean 120 milioi euro ingurukoa zela, eta gaur egun Kaikuren fakturazioaren %20-%25 suposatzen duela. Txileko fabrikari esker lortutako irabaziak oso altuak izan dira, eta neurri batean Espainia mailako gorabeherei aurre egitea ahalbidetu dio Kaikuri. (Berasategui, elkarrizketa pertsonala, 2014 Martxoaren 25a) Horrez gain, aipatu beharrekoa da, Surlat merkatu nazionalera zuzendua dagoen arren, Txileko hainbat produktu esportatzen direla, Kaikuren esportazioei dagokienez pisurik gehien duen herrialdea Txile delarik. UHT esnea, esne hautsa eta gurina bezalako produktuak esportatzen dira Venezuela, Errusia eta Ipar Afrikara. Bi urte baino gehiagoz gerentea izan den Bollier-en esanetan, esportazioak hala ere ez dute pisu handirik, pesoaren gain-balorazioak eta kostu altuak lehiakortasun galera eragiten ari baitira (Morais, 2013) Halaber, Surlatek dituen bi fabrikei esker, emaitza oso onak izaten ari da, bere proiektuak Txilen Surlat eta Quesos Chilesur marka berriekin aurrera eramaten dituelarik. Integrazio bertikalari eske, hau da, balio kateko maila berean dauden enpresekin elkartuaz, Kaikuk produktu zorroaren dibertsifikazioa aurrera eraman du, ondorengo 4.2.3.1 irudian laburbiltzen dena. 4.2.3.1 Irudia: Kaikuren Txileko produktu zorroaren bilakaera
B) Kaiku Argentina Txilen zuten presentzia eta arrakasta oinarritzat harturik, hurbiltasun geografikoa, Argentinako merkatuaren tamaina eta ekoizteko ahalmena kontsideratuz, Argentina inbertsio potentzial handiko herrialdea zela konturatu zen Kaiku. Iturria: Kaikuren baimenarekin kopiatua
Bertako inbertsioa, 2006an San Martin de las Escobas-en (Argentina) fabrika berri baten erosketarekin gauzatu zen, Kaiku Argentina sortuz, zeinen izen soziala Tinas del Sur SA zen. Jadanik merkatuan zabalduta zegoen markari esker, bai eta instalakuntza eta prozesuen berrikuntza baten ondoren, gazta gama zabal baten ekoizpen, merkaturatze eta banaketaz arduratzen zen Kaiku-Tinas del Sur, eta herrialdeko supermerkatu gehienetan aurkitzen zen, “Kaiku Gurea” eta “RT” izenpean. Kaiku, Tinas del Sur taldearen erreferentzia bilakatu zen, akzionista bakarra izatera iritsi zelarik. Merkatu lokalerako ekoizteaz gain, kalitatezko produktuen esportatzaile izatea lortu zuen, 30 herrialde baino gehiagoetara esportatzeko zituzten instalazio homologatuei esker. Berehala hasi zen emaitza onak lortzen, izan ere 2010. urtean gazten lehiaketa batean brontzezko medaila bat lortzeaz gain, 2011. urtean “Cremoso Kaiku” delakoa Walmartek kontsumitzaileen produkturik gustukoen gisa kalifikatu baitzuen. 2013. urtean, ordea, Kaikuren estrategia aldaketa bat zela eta, herrialdeko D&G holding-ari saldu zion Tinas del Sur, Txile, Tunisia eta Frantziako negoziorik errentagarrienetan zentratzeko asmoz. Izan ere, Argentinan bere fakturazioaren %2a soilik izateak, eta Argentina herrialde ezegonkorra zela ohartu izanak, filiala saltzeko erabakia hartzera bultzatu zuen Kaiku. Honek Tinas del Sur enpresaren izen aldaketa bat ekarri zuen, gaur egun Cuenca del Litoral Tinas del Sur bezala ezagutzen dena. Argentinaren kasuaren, argi ikusten da kanpo merkatuetara zabaltzeak arrakastaz gain, porrotak ere ekar ditzakeela. Kanpora joatearen erabakia hartzea oso erabaki zaila eta garestia dela, aldez aurretik azterketa sakona egitea beharrezkoa izanik. Kaikuren esanetan, honelako porrot egoerak asko erakusten du, eta irtenbideak lehenbailehen hartzea oso garrantzitsua da. C) Kaiku Tunisia Kaikuk merkatu berrietara zabaltzeko estrategiarekin bat, 2004an esne likidoaren ekoizpenaz arduratzen zen CLM-Vitalait tunisiar enpresa batekin, jogurten ekoizpenaz arduratuko zen fabrika bat eraikitzeko akordio bat sinatu zuen. Tunisiar enpresa Kaikurekin harremanetan jarri zen, eta Kaikuk teknologia eta ezagutza eskainiko zuen bitartean, tunisiar enpresak bere merkatu kuota eskuratzeko aukera emanez. Benetako urratsa ordea, 2011. urtean eman zen, 3 hilabeteetan negoziatzen jardun ondoren Afrikako CLM-Vitalait erosi eta kontrola lortu ondoren, bere filiala izatera pasatu zelarik. Posizionamendu hau bi enpresek 5 urtez jogurt, bifidus eta probiotikoen merkaturatzean mantendutako kolaborazioaren ondorio izan da. Bien arteko harremanaren arrakastak merkatu
kuotaren handitzea eragin du, gaur egun indar asko duen enpresa izanik, akzioen gehiengoa Kaikuren esku dagoelarik. Kaikuren esanetan, helburua nekazal kooperatibekin harremanak finkatzea izan zen, bere filosofiarekin bat datorrena. Kaikuk bere modeloa Tunisiara esportatu duela esaten du, non esnea ekoizteaz bertako kooperatibak arduratuko diren. Eragiketa eta erabaki hau, esaldi honekin arrazoitzen du: “Tunisiako abeltzaintzaren garapenean positiboki eragingo du bai eta esnearen ekoizpenean ere” (Franco, 2011) CLM- Vitalait enpresak instalazio estrategikoak ditu herrialdearen erdialdean, Mahdia hirian hain zuzen, eta hau bere hazkunderako irtenbide aproposa zela zion Kaikuk. Vitalait-ek bere partetik, Kaikuren esperientzia eta berrikuntzak, prozesu eta kalitatearen hobekuntzan lagungarria izango dela ikusten du. Kaikuk CLM-Vitalait enpresan lortu duen kontrolari esker, afrikar merkatuan sartzeko lehen pausua eman zuen. Izan ere, bertatik pixkanaka Afrikako beste herrialdeetara zabaltzeko asmoa baitu, horretarako bere filiala den Vitalait-ekin bikaintasun zentro bat sortzeko asmoa duelarik. Ondorengo 4.2.3.2 irudian, kronologikoki bien arteko kolaborazioari esker merkaturatu dituzten produktuak ikus daitezke. Bertan argi eta garbi ikusten da, Vitalait 2011. urtean erosi bazuen ere, aurretik ere elkarrekin kolaboratzen zutela. 4.2.3.2 Irudia: Kaikuren Tunisiako produktu zorroaren bilakaera
D) Kaiku Frantzia 2009an Kaikuk Frantziako 3A korporazioarekin akordio bat aurrera eraman zuen: Kaikuk eta 3A korporazioak Toulousen (Frantzia) zuen filialak, Yéo International deituriko enpresa sortzea. Talde berri honetan, bi bazkideek euren know-howa eskainiko dute bai produktu eta I+G alorrei dagokienez, elkarrekin sinergia industrial, komertzial eta kulturalak lortzeko, sozietate indartsuago Iturria: Kaikuren baimenarekin kopiatua
bat izateko asmoz, negozio botere handiagoarekin, bai eta produktibitate handiagoa lortzeko ere. Gaur egun, akzioen erdia dauka Kaikuk. Honekin guztiarekin, Kaiku Korporazioaren hazkunde-estrategia bi alderdietan sailka daiteke: alde batetik, dibertsifikazio eta berrikuntza estrategia, punta puntako teknologia duten enpresekin dituen lankidetza akordioei esker, eta bestetik, nazioartekotze estrategia, kanpohazkundeari esker lortu duena, enpresa berriak sortuz, akzioen gehiengoarekin egiteko helburuarekin. Kanpo hazkundeari dagokionez, aipatu beharra dago, arrakastaz gain, porrotak ere izan dituela. 4.2.4 KAIKUREN ESTRATEGIA ZALANTZAN Azken urteetan Kaikuren kapitalean emandako aldaketek hainbat eztabaida sortu dituzte, izan ere, Kaikuren estrategia zalantzan jarri baita. Hau da nekazari eta abeltzainen sindikatuak (EHNE, 2012)8 adierazi zuena: “urte luzez EAEko instituzioen nekazaritza-proiektu garrantzitsuena izan dena, multinazional baten esku dago.” 2007. urtean ere, sindikatuek Kaiku salatu zuten, Euskadiko esneagatik prezio baxuagoa ordaintzen zuela esanez, Kantauriar isurialdeko gainontzeko herrialdeetan prezio altuagoak ordaintzen ari zen bitartean. EHNE sindikatuaren esanetan, Kaikuk nazioartekotze kontzeptuak inposatu ditu, ekoizleei ordaindu beharreko prezioa edo bertako ekoizpen sareari jarraikortasuna ematea bezalako helburuak alde batera utziaz. Horrez gain, Emmik Kaikuren kapitalaren %66a eskuratu izana, bien interes amankomun bategatik dela diote: merkatuaren desregularizazioa eta multinazionalek munduko nekazaritza eta abeltzaintza erabat heureganatzeko darabilten kontzentrazio prozesua. Kaiku, jatorriz euskal abeltzainen kooperatiba zena, gaur egun multinazional suitzarraren kontrolpean dago, Emmi enpresa ama izatera pasatu delarik. Aipatu beharra dago, iturrien arabera akzioen ehunekoei dagokienez desberdintasunak ageri direla. SABI datu baseko informazioaren arabera, 2014ko otsailean eguneratua dagoena, Emmik %76ko partaidetza du, gainerako iturrietan (aldizkari, elkarrizketa pertsonalak) %66ko partaidetza duela agertzen den bitartean. Ehunekoaren inguruan zalantzak egon daitezkeen arren, garbi dago gehiengoa Emmi-ren esku dagoela, eta hori da hain zuzen eztabaiden oinarri nagusia.
5. IPARLAT SOZIETATE ANONIMOA Iparlat Sozietate Anonimoa, 1992an sortu zen, 50. hamarkadan sortutako Gurelesa eta Copeleche Kooperatibak fusionatzean. 1995ean, Europako teknologia aurreratuena zuen instalazioa inauguratu zen Urnietan, non brikean jasotako esne ekoizpen guztia biltzen zen (UHT esnea). Urtebete geroago, 1996an, Tabacalerari Lactaria Españolak Renedo de Piégalos, Bilbo eta Logroñon zituen instalazioak erosi zizkion, urte batzuk geroago Bilboko eta Logroñoko instalazioak itxi egin ziren arren. 2002. urtean Mercadonaren barne-hornitzaile faseari hasiera eman zion Iparlatek. 2003an Lleter de Catalunya inauguratu zen eta 2006an aldiz Leongo Lactiber instalazioa martxan jarri zen. Lactiber, Covap (Cooperativa Valle de los Pedroches) eta Iparlat-en arteko akordioaren ondorioz sorturiko taldea da, Pulevak Leon-en zuen fabrika erosi ondoren. Tomás Aránguez-en esanetan, garai hartan Covap-eko presidente zena, helburua Mercadonaren barne hornitzaile izatea zen eta hiru urteen buruan Espainia mailako esne ekoizlerik garrantzitsuena bilakatzea. Aipatzekoa da, bi bazkideak zirela Mercadonaren esne ekoizleak, Mercadonak gero bere marka propioarekin merkaturatzen dituenak. Horrez gain, bi bazkideek joint venture bat aurrera eramateko asmoa erakutsi bazuten ere, Renedo de Piégalos-en esne ontziratze handi bat eraikitzeko ideiarekin, zeina esklusiboki Mercadona hornitzera arduratuko zen, azkenean bertan behera uztea erabaki zuten. Esne sektorearen egoerak, hau da, abeltzainek esne ekoizteagatik lortzen dituzten irabazi txikiak bai eta banatzaileak duten marjina txikiak, bai eta krisiak ere, bi bazkideen proiektu hau aurrera ez eramatea eragin zuten. Modu honetan, Iparlat eta Covap-en arteako proiektuen artean Leongo Lactiber enpresa soilik mantentzen da, zeina esklusiboki Mercadona hornitzeaz arduratzen den eta banatzailearen marka propioa erabiliz merkaturatu, 1998an sorturiko “interproveedor” izenez ezagutua. Honekin guztiarekin, garbi ikus daiteke Iparlatek Mercadonaren hornitzaile izatearen paperak, Iparlatek banatzaile markaren alde egindako apustua. Izan ere, 2009. Urtean salmenten %70 Mercadonari zuzendua zen, gainontzeko gutxiengoa bere markei dagokielarik, horien artean: Kaiku, Gurelesa, Beyena… (Mata, 2009) Mercadonaren presioak alde batetik, Kaiku eta Iparlat-en estrategia desberdintasunak bestetik, bien banaketa eragin zuen, eta harrezkero Iparlat esnearen ekoizpen eta salmentaz arduratu da, geroago banatzaileek euren banatzaile marka erabiliz merkaturatzeko. Kaikuri saldu
zizkion bere markak (Kaiku, Gurelesa, Beyena, Gurea eta Irabia), banatzaile markaren aldeko apustua eginaz. Iparlat-en estrategiari dagokionez beraz, banatzaile markaren aldeko apustua aurrera eraman du, bere markaren irudi ona zabaltzearen aldeko Kaiku agertu den bitartean. Modu honetan, Iparlat banatzaile handien ekoizle izatera pasatu da, marjina txikiak bolumen handiarekin konpentsatuz. Honekin guztiarekin, garbi ikusten da urteetan zehar elkarlanean jardun arren, bien banaketa eman zen momentutik enpresa bakoitzak bere estrategia propioa jarri duela martxan, gaur egun arte bizirautea lortu dutelarik. Egoera berdina baina estrategia desberdinen arrakastaren adibide garbia dugu Iparlat eta Kaikuren kasua. 6. KAIKU KOOPERATIBA Kaiku Kooperatiba 2009. urtean sortu zen, Batzar Nagusiek Gurelesa, Copeleche eta Kaikuren bat-egitea onetsi zutenean. Honela Kaiku lehen mailako kooperatiba bihurtzearekin batera, urteetan emandako saiakerak lortu, integrazio-prozesua martxan jarri zuten. Kooperatibak, Iparlat S.A eta Kaiku Corporación Alimentarian dituen akzioei esker, SABI9 datu baseko informazioaren arabera Iparlat Sozietatearen %40,17 eta Kaiku Corporacion Alimentariaren %13,40, bere bazkideen esne-ekoizpen prozesu osoaren kalitatea bermatzen saiatzen da, bere jarduera eremua Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Burgos eta Errioxako iparraldea izanik. Honela, bere bazkideek ematen dioten lehengaiaren ekoizpenean, transformazioan eta merkaturatzean parte hartzen du, balio erantsia emanez. Modu honetan, Kooperatibaren arrakastaren oinarriak Iparlat-en banatzaile markaren aldeko apustua eta Kaiku Corporación Alimentariaren balio erantsi handiko produktu berritzaileen aldeko estrategia dira. Iparlat, Mercadonaren barne hornitzaile izateari esker, merkatuan eragina izaten ari da. Mercadonaren etengabeko hazkundeak, esnearen salmentagatik lortzen duen marjina txikia, salmenta bolumen handiek konpentsatzea ahalbidetzen dio Iparlati. Bestetik, Kaiku Corporación Alimentaria, marka komertzialen izenaz eta punta puntako teknologia duten enpresekin dituen aliantzez baliatuz, produktu berritzaileen merkatuan arrakasta
7. ONDORIOAK Kasuaren metodologian oinarrituaz, jatorria 50. hamarkadako euskal esne zentral eta kooperatibetan duten Iparlat eta Kaiku Corporación Alimentariaren bilakaera eta hazkunde estrategia aztertu dira, bai eta bien konparaketa bat ere. Sektorean eman diren aldaketa nagusiak aztertu dira, bai eta hartutako neurri eta araudi desberdinak aipatu ere, kasuaren azterketarako testuinguruaren nondik norakoak jakitea ezinbestekoa baita. Honekin guztiarekin, lortu diren ondorioak honakoak izan dira: Iparlat eta Kaikuk jatorri berdina izan duten arren, eta urteetan elkarlanean aritu arren, enpresa bakoitzak hazkunde estrategia desberdin baten aldeko apustua egin du bien banaketa eragin arte. Lehenak, balio erantsi txikiko produktuen merkatuan oinarritu da, banatzaile markaren alde eginaz. Bigarrenak aldiz, Kaiku markaren irudi onaz baliatuz, produktu iraultzaileak merkaturatzeaz arduratu da, bere oinarri nagusienak enpresa finlandiar eta suitzarrekin sinaturiko aliantza teknologiak direlarik. Kaikuren hazkunde estrategiaren oinarri nagusiak bi dira: berrikuntza alde batetik, produktu berritzaileen merkatuan aritzeko sinaturik dituen aliantza estrategikoei esker. Bestetik, kanpo hazkundea, eta horretarako beste herrialdeetan bertako enpresekin akordioak sinatzen ditu, bien artean enpresa berri bat sortu eta pixkanaka partizipazioak lortu eta gehiengoarekin egiteko, edota zuzenean bertako enpresatan akzioak eskuratzen ditu, helburua gehiengoa lortzea izanik. Horren adibide ditugu Vitalait eta Surlat. Definizioz joint ventureak direla eman arren, helburua partizipazioa handitzen joatearen argudioa erabiltzen du Kaikuk, justifikatzeko, enpresa berriak sortzeko akordioak direla esanaz. Kaikuk bere sorreratik izan duen euskal izaera pixkanaka galtzen joan da, akzioen gehiengoa euskal kooperatiba eta esne zentralen ondorengoa den Iparlatek izatetatik, gaur egun bere ama matrizea den Emmi enpresa suitzarraren esku dagoelarik. Honek Kaikuren euskal izaera zalantzan jarri du, bai eta hainbat eztabaida sortu ere. Kaikuren kasuan, beste kasu askotan bezala, arrakastaz ez ezik, porrotak izateko aukera ere oso altua dela ikus daiteke. Hazkunderako estrategia, etengabeko analisi eta erabaki-hartze prozesu bat da, zeinak zailtasun asko dituen. Arrakastak irabazi izugarriak ekar ditzakeen arren, porrot egoeraren galerak are eta handiagoak izan daitezkeela kontuan hartu beharreko faktorea da.
Egoera berdinaren aurrean, estrategia desberdinen arrakasta. Enpresa bakoitzak estrategia zehatz bati jarraitzen dio, alde batetik sektoreko eta enpresa barneko egoera aztertuaz, eta bestetik lortu nahi duten helburuak finkatuz. Modu honetan ikus daiteke, egoera berdin baten aurrean, estrategia onena definitzea ezinezkoa dela, betiere lortu nahi diren helburuak kontuan hartu behar baitira. Etorkizunari begira, Iparlat eta Kaikuren arteko estrategia desberdintasuna oinarri izanik, interesgarria izango litzateke euren lehiakide zuzenekin konparatzea, horien artean aukera desberdinak posible izanik. Alde batetik, Euskal Herri mailako lehiakideen artean Bizkaia Esnea. Bestetik, nazioarte mailan lehiakide zuzena den Danone, multinazional frantsesa. Honek, jatorri desberdina duten enpresen arteko konparaketa egitea ahalbidetuko luke, bertatik hainbat ondorio atera, eta lan honetako ondorioekin konparatzeko. |
addi-c30d2d57a659 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14538 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2014-06-24T12:43:06Z | science | Lantarón Gómez, Rubén | eu | Etika finantzetan: ikertutako gaien analisia | Data eta sinadura: Bilbon, 2014an ekainaren 24an
Ondoren aurkezten den lana bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, Etika Finantzarioak gaur egun duen egoera aztertzea, eta bestalde analizatzea egin diren ikerketak zertan zentratu diren.
Horretarako, lan hau oinarrituko da 205 ISI artikuluetan, Leire San-José (UPV/EHU) irakasleak zuzendutako Delphi baten parte direnak. Beraz lan honen zati adierazgarriena bi bloke nagusitan bananduko da. Lehenengoan, artikuluetatik atera ahal diren datu guztiz teknikoak analizatuko dira, esate baterako: publikazio urtea, zein herrialdeetan idatzi diren, zein hizkuntzetan, etab; batez ere ondorengo galderei erantzuna eman ahal izateko: noiz ikertu da gehien? Zein herrialdeetan? Zein gaiei eman zaie garrantzia handiagoa?... Bigarren atalari dagokionez, Etika Finantzarioa osatzen duten gaien gehiengoei buruz egin diren ikerketen azalpen eta komentarioak jorratuko dira.
Baina aurrekoaz aparte, mapa kontzeptual bat aurkeztuko da, gai honen azpigai eta kontzeptu klabe bilduz; eta horrela, modu argiago batean ikusi ahal izateko Etika Finantzarioa zertan datzan, zeintzuk diren bere barnean dauden gai garrantzitsuenak, eta zein faktore nagusiak dauden gai honetan. Azkenengoz, ondorio batzuk aurkeztuko dira, horien artean gai honek etorkizunean ikertzeko duen ibilbidea egongo delarik.
1 SARRERA Gaur egun jasaten ari garen krisi ekonomiko-finantzarioak, ez du bakarrik agerian utzi ekonomi batzuen arazo estruktural eta koiunturalak; baizik eta ere ekarri du ekonomiaren onaldian hartutako erabaki, izandako portaera eta aurrera eramandako ekintza batzuen inguruko hausnarketa. Horrela izanik, ezin da esan etika presentzia handiagoa izango bazuen finantzen munduan krisi ekonomikorik ez zegoela egongo, baina bai esan ahalko zen krisia beraren ondorioak askoz ere txikiagoak izango zirela (Argandoña, 2010). Hori jakinda, gaur egun inoiz baino garrantzia handiagoa hartu beharko luke Etikak Finantzetan. Horregatik, gai hau hartzen ari den garrantzia dela eta, lan honen helburu nagusiak hiru izango dira batez ere. Alde batetik, gaur egun arte akademikoek Etika Finantzarioari eman dioten arreta aztertzea, etikari eman zaion garrantzia neurtzeko tresnatzat hartuta. Beste alde batetik, gaia osatzen duten azpi-gaiak ezagutzea eta horien artean interes handieneko gaiei buruz zer ikertu den analizatzea. Eta azkenengoz, analizatutako interes handiko gai horien sintesi bat garatzea, era sinple eta argian zertan datzaten ikusi ahal izateko . Helburu horiek bete ahal izateko, Etika Finantzarioari buruz egin den Delphi batean oinarrituko da lan hau. Horrela izanik, lehenik eta behin, Delphi horren parte diren ISI artikuluen analisi guztiz teknikoa egingo da. Ondoren Etika Finantzetan osatzen duten interes handieneko azpi-gaiak analizatuko dira, aipatutako ISI artikulu horietan idatzitakoaren arabera. Eta amaitzeko horien sintesia garatuko da mapa kontzeptual baten bitartez, non Etika Finantzetan gaia osatzen duten kontzeptu eta faktore nagusiak era erosoago batean ikusi ahalko dira. Gainera, lan honetan jardutakoaren inguruan, hainbat konklusioetara ailegatuko naiz, besteak beste: Etika Finantzetan ez dela historikoki asko aztertu den gaia, ikerketa gehiena azkeneko urteetan eman dela, bere barnean dauden gai batzuk beste batzuek baino askoz gehiago ikertu direla, gai bakoitzaren barnean intereseko hainbat puntu oraindik ez direla garatu … Beraz, ondorio hauetatik eratorri ahal den ondorio nagusia da, etorkizunari begira gai honek hartzen ari duen garrantzia dela eta,
ikertzeko gai aproposa izan daitekeela. Azkenengoz ere komentatuko da, gai honen garrantzia enpresei eta erakundeei zabaltzeak ikerlarien eskuetan egoteaz gain, ere politikarien eta gobernuen eskuetan egon daitekeela. Izan ere, gai honek errealitatean presentzia handiagoa izateak izan beharko zen helburu nagusiena, gizarte osoak baliatuko baitzen etikak mundu finantzarioan sakontasunez barneratzeaz.
2 METODOLOGIA Ondoren aurkezten den lana, metodologia kualitatiboan oinarritzen da. Metodologia kualitatiboa edo ikerketa kualitatiboa, ikerketa metodo bat da, zein gehienetan gizarte zientzietan erabiltzen den. Azken finean ikerketa kualitatiboa era ez-kuantitatiboan datuak batuz, erlazio sozialak esploratzeko eta errealitatea deskribatzeko helburuarekin erabiltzen den metodologia da. Horrela izanik, lan hau Delphi1 batean erabilitako artikuluetan batez ere oinarrituko da. Beraz, ISI2 artikuluak erabiliko dira bi gauzetarako lan honetan. Hasteko artikulu hauek erabiliko dira Etika Finantzarioan ikertutakoaren lagina bezala, gaur egun arte Etika Finantzarioaren inguruan ikertu denaren egoera ikusteko. Hau da, jakiteko besteak beste Etika Finantzarioan orokorrean, eta bereziki bere azpi-gaietan zenbat ikertu den. Bestalde, Etika Finantzarioaren azpi-gaiak azalduko dira artikulu hauen laguntzarekin, horrela Etika Finantzarioari dagozkion hainbat gaien eta kontzeptuen eta ikasketen azalpena jorratuz. Azken finean lortu nahi da gaien azalpenari esker sintesi bat egitea, eta horretarako mapa kontzeptual bat eraikiko da.
3 ISI ARTIKULUEN BITARTEKO ETIKA FINANTZARIOAREN ANALISIA Lanaren metodologia zein den jakin eta gero, aipatutako ISI artikuluen analisia egingo da. Konkretuki Etika Finantzarioen hainbat gaien inguruan analizatuko da hurrengoa: zenbat idatzi den bakoitzari buruz, zer urteetan idatzi diren, zein herrialdeetan gehien idatzi den, etab. Beraz ondoren analisi guztiz teknikoa jorratuko da artikulu eta gaien inguruan. Azken finean, artikuluak eta gaiak hartuko dira lagin baten modura, ondoren hainbat ondorio atera ahal izateko. Beraz analisi honi hasiera emateko, Delphiaren partaideei buruzko datuak ikusiko dira. Horrela izanik, 13 ikertzaile parte hartu dute, munduko 9 herrialde ezberdinetakoak direnak eta ondorengo taulan aurkitu daitezke haiei buruzko datuak:
Oharra: Delphia oraindik martxan dagoenez, anonimatuaren printzipioa dela eta, ezin da ikertzaileen identitatea ezagutarazi. Iturria: norberak eginda, San-José eta Retolaza (2014) oinarriturik.
Beraz taulan ikusi ahal den moduan, Euskal Herriko Unibertsitateko Leire San-José irakasle eta ikertzaileak, Delphi honen zuzendari lanak aurrera eramaten ditu.
Bestalde, parte hartzen duten beste 13 adituen identitatea ezin da errebelatu, Delphi baten printzipioetako bat esaten duenez, honek irauten duen bitartean adituen anonimotasuna gorde behar delako. Partaideen inguruko komentarioaz aparte, aipatu behar da Delphia egiteko osatu den datu basea hainbat artikuluz osatuta dagoela, 205 alegia. Hori dela eta, hain zuzen ere ondoren jorratuko diren gaien analisi eta azalpenak, datu base honetan aurkitzen diren artikulu batzuetan oinarrituko dira. Artikulu hauen ezaugarri nagusia da, Thomson Reuters agentzia izendatutako ISI aldizkarietan argitaratu direla, beraz ondoren egingo den gaien analisi eta azterketa “kalitate handikozko” artikulu batzuetan oinarriturik egingo da. Horrela izanik, erabili diren artikuluak Etika Finantzarioaren barruan desberdindu daitezkeen hainbat gaietan sailkatu egin dira. Zehazki, erabili den datu basearen arabera 23 gaietan banatzen dira, alegia ondorengo taulan ikusi daitezkeenak:
ikertzaileentzat garrantzia handiagoa izan duten Finantza Etikaren gaiak. Gainera gehien ikertutako bost gai hauek, ikus daiteke totalarekiko % 55,61 suposatzen dutela, hau da, erdia baino gehiago. Bestalde, ere ikusten da gutxien jorratu diren gaiak asko direla, eta horrek erakusten du urte hauetan gai horiei arreta gutxiago jarri dietela ikertzaileek beraien lanetan.
Honekin batera, interesgarria izango zen analisi kronologiko bat egitea. Horretarako, ondoren aurkezten den grafikoan ikus daiteke Delphiaren datu-baseko 205 artikuluak noiz argitaratu egin ziren.
Beraz, aurreko grafikoa erakusten du 1975 eta 2013 urteen artean, 205 ISI artikulu hauen publikazioaren urtea. Horrela izanik, ikusten da Finantza Etikoaren gaiari buruz ikertzeko joera hazkorra izan dela urteak aurrera egin ahala. Gainera orain bizi garen krisi ekonomikoaren hasierarekin (2008 urtean), ikusten da argitaratutako artikuluen hazkuntza, 2007an 10 artikulu izatetik 2008an 17 izatera eta 2009an 20ra izatera pasatuz (urte honetan eman zen artikulu hauen argitalpen gehien). Beraz hemen erabateko erlazioa ikusten da krisi ekonomikoarekin eta hori dela eta, finantzen munduan etikaren inguruan sortutako ardurarekin. Azken finean krisi ekonomikoaren
arrazoi edo eragile ekonomikoaz gain, finantzetan portaera, erabaki eta ekintzak ikuspuntu etikotik ere ikusteko ardura somatu da azkeneko urte hauetan. Bestalde, artikuluak 28 herrialde ezberdinetan idatzi egin dira. Gainera, artikulu hauek ez dira idatzi uniformeki herrialde hauetan, baizik eta herrialde batzuetan askoz gehiago idatzi da besteetan baino. Herrialde bakoitzean 205 artikulutik zenbat idatzi den ikusteko hurrengo grafikoa egokia da; izan ere grafiko honek erakusten ditu 28 herrialde horiek eta bakoitzean egin diren artikulu kopurua.
GRAFIKO 3. ISI artikulu kopurua herrialde bakoitzeko Oharra: AEBei dagokion datua 1:3 eskalan aurkezten da grafiko honetan, hau da, AEBei dagokion datua grafikoan agertzen den hirukoitza da. Iturria: norberak eginda.
Beraz grafiko honetan, lehenengo begiradan ikusten da Amerikako Estatu Batuetan jorratu direla artikuluen gehiengoa (%52,20), 107 bertakoak baitira. Bigarrenik, ikusten da Erresuma Batua dela artikulu hauetatik gehien idatzi duen bigarrena, 23 artikuluekin. Bestalde, aurkitzen dira ere 3 eta 8 artikulu artean idatzi duten 12 herrialde, alegia Espainia eta Kanada (8 artikuluekin bakoitza); Herbehereak eta Txina (6); Frantzia (5); Austria, Belgika eta Italia (4); eta Alemania, Errumania, Hego
Afrika eta Hego Korea (3). Azkenengoz aurkitzen dira gainerako 14 herrialdeak 1 edo 2 artikuluen jatorria direnak; herrialde horiek hurrengoak dira: Eslovakia, Europar Batasuna, Mexiko eta Zeelanda Berria (2); eta Austria, Irlanda, Israel, Moldavia, Nigeria, Serbia, Singapur, Suedia, Taiwan eta Txekiar Errepublika (1). Azken finean, ikusten da herrialde anglosaxoien nagusitasuna arlo honetan, izan ere AEB eta Erresuma Batuetan jatorria duten artikuluak 130 gehitzen dute, hau da totalaren %63,41. Orokorrean (edozein gai hartuta) ISI artikuluen gehiengoa jatorri anglosaxoiko herrialdeetakoak dira, eta beraz ez da kasualitatea Finantza Etikan ere izatea. Bestalde beste arrazoi batzuk ere justifikatu ditzake AEBren nagusitasuna, besteak beste, Wall Street mundu finantzarioan duen garrantzia, edota bere finantza ikertzaile kopurua beste hainbat herrialdeetan baino handiagoa izatea (Rossouw, 2011).
goian egongo; baina ikus daitekeenez, herrialde anglosaxoien atzetik baino ez dago Etika Finantzarioari dagokionez. Atal honi amaiera emateko, begirada bat eman ahal zaio artikuluak zein hizkuntzetan idatzi diren. Horrela izanik ikusten da artikulu hauen %96,59a ingelesez idatzita daudela, eta ondorioz %3,41a bakarrik idatzi egin direla beste hizkuntzetan. Aldagai honi erreparatuta, ikusten dugu berriro ingelesa duen garrantzia gai hauek ikertzerakoan; izan ere, ingelesa da lan hauek argitaratzeko erabiltzen den hizkuntza nagusia, akademikoek munduko beste ikertzaileekin edota interesatuta dauden beste edozeinekin bere ikerketak partekatu ahal izateko.
Etika Finantzarioaren arloak barneratzen dituen gaiak teknikoki analizatuz gero, haien inguruko azalpen bat garatuko da. Azalpen honetan, gai bakoitzaren definizio eta ezaugarri nagusien inguruko aipamen zehatza, eta informazioa gehitzen dituzten komentarioak jorratuko dira. Azken finean lortu nahi da, Finantza Etikaren munduan interes edo ardura handieneko gaiak zertan datzaten azaltzea eta ulertzea; eta horiei buruz konkretuki zer ikertu den ikustea.
Konkretuki ondoren garatuko diren gaiak, ez dira Delphiaren datu-basean agertzen diren 23 gaien antzera aurkeztuko, baizik eta garrantzi eta interes handieneko gaiak azalduko dira. Horretarako atal honetan azalduko diren gaiak, aurreko atalean analizatutako ISI artikuluen totalarekiko portzentaje handia suposatuko dute; hau da, ondoren aurkezten diren gaien artikuluen batura, Etika Finantzarioa barneratzen dituen ISI artikuluen totalarekiko pisu handia izango dute. Beraz baldintza honekin lortu nahi da, Finantza Etikak barneratzen dituen inportantzia gehieneko gaiak abordatzea. Horrela izanik, aurreko baldintza betez, ondorengo gaiak artikuluen totalarekiko %64,39a suposatzen dute; hau da, gai guzti hauen batura, Etika Finantzarioan akademikoek gehien ikertu duten gaiak aurkezten dira. Zehazki gaiak ondorengoak izango dira: Social Responsible Investment, Merkatu Finantzarioak, Informazio Pribilegiatua (Inside Trading), Kudeaketa Finantzarioa, Produktu Finantzarioak (Mikrofinantzak eta Pentsio Funtsen gaiak barneratuz), Executive Compensation, Arriskuaren Kudeaketa, Eskandalu Finantzarioak eta Banka Etikoa.
handienak lortzea den, hemen agertzen da beste aldagai bat: ongizate soziala (gizartearekiko ardura). Ardura sozial hau esan nahi duena da, inbertitzailea arduraz jokatuko duela gizartean pentsatuz. Horren adibidea izan daiteke pertsona batek enpresa batean inbertitzeko asmoa duenean, inbertsio proiektu posibleetatik baztertzea ondorengo ekintzak egiten dituzten enpresak: lan esplotazioa, haur esplotazioa, ingurugiroa kutsatu, animaliei tratu txar, etab (Starr, 2008). SRIren garrantzia zein den ikus daiteke adibidez, azken urteetan egin diren ikerketa batzuetan, aztertu dutenak Social Responsible Investmenteko funts komunen azken kontsumitzailea (Nilsson, 2008). Ikerketa konkretu honen xedea izan zen aztertzea hiru aldagaien (aldagai prosozial, emaitza finantzario eta sozio-demografiko) inpaktua SRIaren portaeran, jakiteko zergatik inbertitzaileek erabakitzen dituzten proportzio ezberdinak inbertitzea SRIra orientatutako funtsetan. Erregresio analisi ordinal batek 528 inbertitzaileetan, erakutsi zuen hirutik bi aldagai prosozialak, eragin positiboa zeukatela inbertsorea SRI funtsetan inbertitzen zuen zenbatekoaren gain (Nilsson, 2008). Horretaz gain, SRIko funtsetan inbertitzeko altruismoa ere badagoenaren aztarnak aurkitu ziren; eta gainera, ere ikusi zen emakumeak eta hobeto hezitutako inbertitzaileak direla, fondo mota hauetan kantitate gehiago inbertitzeko prest daudenak. Azkeneko ondorio modura, adierazi behar da ikerketa honetatik ondorioztatzen dela pertzepzio finantzarioak eta jarrera prosozialak konektatuak daudela kontsumitzailea SRIa bezalako inbertsioa egiteko erabakian. Lehen aipatu den moduan, SRIaren ezaugarri nagusiak bi dira: inbertsioaren errentagarritasuna (edozein inbertsioaren helburua) eta ongizate sozialaz arduratzea (SRIaren berezko ezaugarria). Hori horrela izanik, oro har garatuta dago hurrengo pentsatzeko era: ongizate sozialaz arduratzen diren inbertsioak, errendimendu gutxiago sortzen dute besteak baino. Argudio horren kontra egiteko ikerketa bat egin zen Erresuma Batuan (Mill, 2006). Azterketa horrek aztertu zuen fondo baten emaitza finantzarioa, zein hasiera batean ohiko fondo bat zen, baina geroago SRIren ezaugarriak bereganatu zituena. Konparaketa beste hiru fondo arrunt batekin eman zen, zein horien helburua mantentzen zelarik (errentagarritasuna handitzea). Beste
azterketa batzuen artean, denbora mugatu bateko errendimenduen aldagarritasuna modelizatu egin zen, erabiliz modelo heteroskedastiko autoerregresibo bat, momentu horretara arte aplikatu ez zena SRIko fondo batean. Horren emaitzak erakutsi zuen denboraldi baterako errendimenduen hazkundea, 4 urteak pasata aurreko nibeletara itzuliz jarraituta. Azken finean probak erakutsi zuen, errentagarritasunaren hazkuntza hori fondoaren kudeaketaren aldaketa baino, SRIaren adopzioarekin erlazionatuta zegoela. Honekin frogatu ahal dena da, SRIan oinarritutako inbertsioak ez direla zertan fondo arruntak baino errendimendu gutxiagokoak izan behar. Horrekin batera, beste hainbat autoreek ere egin dute gogoeta bat: “Kapaza da SRIa aldi berean emaitza ekonomiko handiagoak lortzeko eta mundua leku hobeagoa egiteko?” (Boatright, 2008). Hori hala bada, eta SRIak beste edozein inbertsioak lortzen dituzten bezalako emaitzak lortzen baditu, edo behintzat emaitza horiei hurbiltzen zaiena, lortuko zen SRIa benetako alternatiba bat bihurtzea inbertitzaileentzat. Boatright-ek azaltzen duen lez, bi argudio nagusi daude aurreko ideiaren kontra, edo beste era batera esanda, SRIa emaitza txikiagoak ematen dutenaren ideiaren alde: finantza teoriarena eta merkatuen efizientziaren hipotesiarena. Lehenengoaren arabera, SRIra orientatutako inbertsioak errendimendu txikiagoak izango zituzten, inbertsio horien dibertsifikazio faltagatik eta transakzio kostu handiagoengatik. Hau da, orokorrean eskuragarri dagoen stocka murriztean (izan ere denak ez dira SRI) eta horiek hautatzeko kostuak gehituta (SRI diren edo ez sailkatzeko kostuak), SRIra orientatutako inbertsioen emaitzak kaltetuko zituzten. Bestalde, merkatu efizientearen hipotesiaren ikuspuntutik, edozein irizpidea erabiliz (finantzarioa edo soziala) merkatuaren stockak sailkatzeko erabiltzean, baliabideen xahutzea ematen da. Baina Boatright-ek aipatzen duen moduan, merkatuak inefizienteak direnaren ikuspuntutik hartu behar da aurrekoa. Beraz, inefizientzia horren ikuspuntutik, errendimendu sozialak eta finantzarioak lotura dute eta normalean merkatuak ignoratzen du. Horren ondorioz, SRIa merkatuari etekinak atera ahal dizkio beste inbertitzaileak baztertzen duten informazio hori erabilita. Honetaz gain, SRIa ikertu da beste ikuspuntu batetik, alegia, nola SRIaren printzipioak instituzioetara garatu ahal diren (Arjalies, 2010). Konkretuki, SRIko
printzipioetan oinarritutako mugimendu sozialak, erakunde ekonomikoak eraldatu ahal zituzten edo ez aztertu zen; hau da, frogatu nahi zen mugimendu sozial horiek, erakundeei SRIa aplikatzeko garrantzia trasladatu ahal zioten eta horren ondorioz SRIa aplikatzen hasiko ziren. Horretarako Frantzia erreferentziatzat hartuta, 1997-2009 urteen tartean ebidentzia enpirikoak bilatu ziren, eta ondorengoa ondorioztatu zen: SRIrako orientabidea hartu zuten erakunde frantsesak, parte batean mugimendu sozial horiei esker eman zela. Beraz, esan daiteke erakundeak orokorrean bere ingurunera moldatzen direnez, bere ingurune hori SRI bezalako printzipioak barneratuta dituela erakustean, erakundeek horietara moldatzeko probabilitatea handiagoa izango da.
4.2. MERKATU FINANTZARIOAK Finantza merkatuak etikaren ikuspuntutik aztertzea ezinbestekoa da, eta finantza merkatuaren etikarekin zuzenean lotutako kontzeptu bat justiziarena da. Merkatu bat justua izatea ondorengoa deritzo, merkatu bat non partaide guztiak baldintza berdinetan dauden (Boatright, 2008). Horrela izanik, merkatu bat ez-justua izan daiteke ondorengo arrazoiengatik: asimetria informazioan, negoziazio botere handiegia alderdi batengatik, baliabideak edota prozesatzeko ahalmena alderdien artean oso desorekatsu egotea eta ahultasun bereziengatik. Asimetria informazioan dagokionez, esan behar da gertatu ahal dela alderdiren bat bestea baino informazio gutxiagoa edukitzean, edo alderdiren batek informazioa eskuratzeko zailtasunak askoz ere handiagoak direnean (informazio pribilegiatua horren adibidea dela kontutan hartuz). Era berean, alderdi batek beste batengan eduki dezakeen abantaila baliabideetan, negoziazio boterean edota prozesatzeko ahalmenean, ere eragin dezake merkatu batek ez bidezkoa izatea. Guzti hau esanda, ondorioztatu behar da, merkatu justu bat lortzeko bete behar den betekizun edo baldintza nagusia hurrengoa dela: alderdi batek abantaila bat era ezbidezkoan ez erabiltzea. Azken finean, merkatu finantzario baten justizia bermatzeko lehengo pausua, merkatu bera erregulatzen duen normak edo legeak dira. Giza arauak, justiziaren
arauak barneratuta daramatzatenak, gizarteak bultzatutako portaera-arauak dira eta normalean legetan bihurtzen direnak (Statman, 2005). Beraz, orokorrean, finantza merkatuaren aktibitatean lege hauen garrantzia oso handia da finantza merkatua bera, ekonomiaren ezinbesteko pieza bihurtu zenetik. Baina ere azpimarratu behar da lege hauek bereziki inportanteak direla inbertitzaileentzat, exekutiboentzat, inbertsioen profesionalentzat, finantza ikasleentzat, erregulazio agentzientzat, etab. Bestalde, merkatu finantzarioarekin erlazionatuta, agertzen zaizkigu finantza jardueratik eratorritako kontratuak (Boatright, 2008). Orokorrean kontratuak nahasgarriak, zalantzagarriak (anbiguotasunaren zentzuan), nahasgarriak edo osatugabeak izan ohi dira, eta horren ondorioz etika eta legaltasunaren ondorioz eztabaidak sortzen dira. Azken finean, kontratuak inperfektuak izan daiteke, kontratuak garatzeko gure ahalmenaren mugak direla eta, gai bati buruzko ezjakintasuna dela eta, itxaron ez genuen etorkizuneko gertakariak dela eta, etab. Gainera, egoera konplexu eta zalantzagarrien aurrean oso zaila izan daiteke kontratu bat ondo planifikatzea, eta horren ondorioz sor daiteke alderdi bakoitzak bere interes propioak bakarrik negoziatu nahi izatea. Beraz kontratuen inperfekzioak sor ahal duten arazo hauen aurrean, erlazio agentzial eta fiduziaroak konponbide egokiak izan daitezke. Izan ere, erlazio horiek egiten dutena da, betebehar zehatzak, beste alderdien interesetan ere aritzeko betebehar orokorren ordez ordezkatzea.
Informazio pribilegiatua Finantza Etikaren barruan kontutan hartu beharreko terminoa da. Azken finean informazio pribilegiatuaren kontzeptua honela defini daiteke, konpainia baten aktibo baten eskualdatzean (akzioak, bonoak edo horien deribatuak adibidez), aktibo hori eskualdatu ahal duten beste partaideak eduki ahal ez duten informazio konkretu bat erabiliz (Boatright, 2008). Normalean, publikoa ez den edo sekretua den informazio hau, irabazi pertsonalerako erabiltzea ilegala izaten da. Ilegaltasun honen arrazoia logikotzat har daiteke aurreko atalean azaldutako merkatu justuarekin, hau da, alde batek ezin duela erabili abantaila bat era ez-bidezkoan.
Idei honekin lotuta, hainbat autoreek informazio pribilegiatua legala izatearen ikuspegi ez etikoa eta ez-eraginkortasun ekonomikoa defendatu dute. Horren adibidea izan daiteke ondorengo argudioak (Werhane,1989): intereseko alderdien askatasuna hausten du, lehiakortasuna zapuzten du eta merkatua askearen funtzionamenduaren efikazia apurtzen du. Hala ere, nahiz eta informazio pribilegiatuaren erabilera gehiengo akademiko, profesional, politiko eta sozialaz errefusatua dagoen, ahots gutxi baina garrantzitsu batzuk horren erabileraren alde egin dute. Alde batetik, ekonomista batzuen artean, merkatu osoaren onerako denean, informazio pribilegiatuaren erabilera egokia denaren ideia zabalduta dago. Bestalde, informazio pribilegiatuaren erabat aldeko ikuspegiaren kasua da Milton Friedman Ekonomiako Nobel saridunarena, zein 2003an esandako bere esaldi famatuak, “You want more inside trading, not less” (Fisher, 2009), argi usten du bere postura. Beraz testuingurua hori izanik, autore batzuk aipatu dute informazio pribilegiatua duen garrantzia gobernuentzat; eta organo legegileentzat hau erregulatzerakoan (Ma eta Sun, 1998). Azken finean, erregulatzerakoan informazio pribilegiatuaren erabilera, bi alde kontutan hartu behar dira: zaila den informazio hori erabiliko dutenen egindako esfortzua informazio hori lortzeko ez zapaltzea; eta bestalde, beste akziodunen interesak ez kaltetzea. Hau da, nolabaiteko oreka bilatu behar da informazio pribilegiatuaren erabilera erregulatzean, eta oreka hori bilatzeko publikoa ez den informazioa debekatu baino, agian ondo legoke hainbat kasutan ilegala ez izatea (legeak eszepzio horiek barneratzen dituelarik).
4.4. KUDEAKETA FINANTZARIOA Gaur egun finantzen kudeaketan, etikaren ikuspuntutik nabarmendu daitezke bi ideia (Boatright, 2008). Alde batetik, finantza kudeatzaileak, agente eta fiduziaro lez, aktiboak zuhurtasunez kudeatzeko eta aktiboaren kudeaketa haien irabazi propiorako ez erabiltzearen betebeharra izan behar du. Beste alde batetik, kontutan hartu behar da finantza kudeatzaile batek aurrera eramaten duenean erabaki bat, interes
desberdineko hainbat taldeei emaitza desberdinak jasanaraziko dietela; beraz kontrajarritako interesen kontziliazioa bilatu beharko da. Azken ideia honen adibidea izan daiteke, enpresa batean ekoizpen planta bat ixteko erabaki bat hartu behar denean, agertu ahal direla interes kontrajarriak. Esate baterako, langileen partetik planta ixtea ez da sartuko haien interesetan, bestalde akzionisten gehiago irabazteko interesetan edo zorrak kobratu nahi duten hartzekodunetan agian bai. Beraz, interes kontrajarri horien kontziliazioa bilatu beharko du finantza kudeatzaileak. Finantza teorian, enpresen helburua akzionisten irabazien maximizazioa izan behar da. Helburu hau, sozietateen zuzenbideaz abalatuta dago, eta honi esker enpresen zuzendariek betebehar fiduziarioa daukate akzionisten eskubideen alde operatzeko. Hala ere lehen esan den moduan, finantza kudeatzaileek interes kontrajarriak kontziliatzeko egoeran aurkituko dira. Interes kontrajarri horiei buruz bi kasu azpimarratu ohi dira (Boatright, 2008), interes kontrario horiek kontziliatzeko zuten zailtasunagatik: arriskuaren maila eta eskuraketa areriotsuak. Arriskuaren mailari dagokionez, galdera bat sortzen da: etikoa da finantza kudeatzaile batek gehiago irabazteko helburuarekin enpresa aktibitate edo inbertsio arriskutsuagoetan sartzea? Gai honen inguruan, Boatright-ek aipatzen du arrisku maila batetik aurrera hori inmorala izan daitekeela. Bestalde eskuraketa areriotsuei dagokionez, bataila gatazkatsuak izaten dira eta garaile eta galtzaileak izaten dituzte; horregatik kontrola lortzeko eskuraketa hauek, bidezkoak izan beharko ziren alde guztientzako.
Pentsio funtsei dagokionez, aurreko atalean ikusi ahal izan den moduan, ez da asko ikertu. Hala ere honen barruan, akademikoek gai interesgarri batzuk analizatu dituzte, eta ondoren horietako adibideak aipatuko dira.
Horrela izanik, pentsio funtsak inbertitzeko politika egokia bilatu duen ikerketa bat egin zen Holandan, konkretuki pentsio funtsa kolektiboetan oinarrituz (de Jong, 2008). Honen arabera, printzipioz pentsio funtsa zertan inbertitzerakoan egokia den estrategia izango zen, funtsaren zati bat espekulatzeko erabiltzea eta bestea kobertura egiteko erabiltzea. Hori bai, bi zati horietatik zeini pisu handiagoa eman behar zaio? Bere ustez, pentsio funtsa horretan parte hartzen duten pertsonen arriskuaren abertsioan egongo zela erantzuna. Hau da, arrisku gehiago hartzeko prest zeudenentzat, agian egokia izango zen zati espekulatzailean gehiago inbertitu.
Baina ekonomikoki era egokian kudeatutako pentsio funts horiei zerbait gehitu beharko zitzaien, alegia etika haien inbertsio politiketan. Horretarako proposamen egokia izango litzateke Norvegiako Finantzetako Ministerioa etikaren garrantzia pentsio funtsetara garatzeko, nabarmendu zituen mekanismoak (Clark eta Monk, 2010). Horietatik, adierazgarrienak izango ziren: funtsek irizpide negatiboak erabili beharko zituztela giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen ez dituzten konpainietan ez inbertitzeko; edota korrupzioa egoteko arrisku handia egon ahal den operazioak baztertzea. Hau da, gomendatzen dute pentsio funtsek non inbertitzeko erabakia hartzerakoan, baztertu dezatela esate baterako, giza eskubideen kontra egiten duten enpresak, bazterketa hori etikoki nola aritu behar den mekanismotzat hartuz.
4.5.2. MIKROFINANTZAK Mikrofinantzaren kontzeptua oso zabala da, eta erreferentzia egiten die ez bakarrik kredituei edota maileguei, baizik eta beste hainbat zerbitzu finantzarioei. Esate baterako, mikrofinantzak barneratu ahal ditu ondorengoak: mikroenpresen, pobrezia egoeran dauden pertsonen edota sarrera gutxi izaten duten bezeroen
zerbitzu finantzarioen hornikuntza. Gainera termino honek ere erreferentzia egiten dio zerbitzu hauek hornitzeko jasangarritasunari (Lacalle, 2005). Honekin batera, ere adierazi behar da, mikrofinantzak ez direla nahastu behar mikrokredituekin, nahiz eta Espainia bezalako herrialdeetan mikrofinantzak mikrokreditura bideratzen diren bakarrik. Izan ere, mikrokreditua pertsona batzuk edo mikroenpresek jasotzen dituzten maileguei deritzo. Beste alde batetik, mikrofinantzak zentzu zabalagoa hartzen du, non bere ezaugarri nagusia den ondorengo sektoreen finantzazioa: sistema bankarioaren finantza sistema tradizionalak eskuragarri ez duten pertsonena edo egoera sozioekonomiko txarrean dauden pertsonena. Azkenengoz aipatu behar da, mikrofinantzaren zerbitzuan izan ahal direla aurrezkikoak, inbertsiozkoak ala maileguzkoak (non azken hau mikrokreditoa izan ahal zen). Gainera esan beharra dago, zerbitzu mikrofinantzarioak prestatzen dituzten erakundeak Instituzio Mikrofinantzario (IMF) moduan ezagutzen direla. Mix Marketen4 aburuz, munduko IMFak hurrengo taldeetan sailkatu ahal direla: erakunde finantzarioak, aurrezki eta kredituzko kooperatibak, banku komertzialak, banku komertzialen instituzio finantzarioen filialak, eta gobernuz kanpoko erakundeak (GKE). IMFei dagokionez, ikerketa bat egin zen Ekialdeko Europaren eta Asia Zentraleko herrialde horietako instituzio mikrofinantzarioak hartuta (Caudill, Gropper eta Hartarska, 2009). Honen helburua izan zen, erakunde mikrofinantzarioak denborarekin gero eta kostuarekiko efektiboagoak direla frogatzea; hau da, IMF bat denbora aurrera egin ahala, gero eta errentagarriagoa dela frogatzea. Gainera ondorio hori ailegatu nahi zen, lehen aipatutako zonaldetako IMFak aztertuz, baina horien artean ezberdinduz bi IMF mota: maileguak ematerakoan, mailegu horiek parte batean, beste iturrietatik subentzionatuta zeudenak (GKEz, gobernuez, etab.); eta bestalde, bere mikrokredituak deposituetara gehiengo handi batean finantzatzen zituztenak. Horrela izanik, ondorioztatu zen subentzioekin ahalik eta gutxien finantzatutako maileguak eskaintzen zituzten IMFak, hasieran izandako kostuak baino gutxiagoak zituztela urte gutxi batzuk pasata.
Gainera, erakunde hauen inguruan ere egin dira hainbat galdera, esate baterako, mikrofinantzen sektorearentzat komenigarria den irabaziak edukitzera bideratuta dauden IMFak hainbesteko presentzia edukitzea (Roberts, 2013); izan ere, IMFak mozkinak izatera bideratzean, bere esentzia galduko dutenaren kezka dago, hau da, pobreei eta finantzazioa izateko zailtasunak dituzten pertsonei baliabide finantzarioak hurbiltzearena. Kezka honen garrantzia, gero eta handiagoa dela kontutan hartu behar da, zeren eta irabazietara orientatuta dauden IMFak handitzen doaz urtero, eta gero eta pisu handiagoa izaten ari dira erakunde mikrofinantzarioen totalarekiko. Beraz ikerketa berean (Roberts, 2013), saiatu zen aurreko kuestiorari erantzuna ematea, IMFei buruzko analisi kuantitatibo eta estatistiko baten bitartez. Horren emaitzetatik hainbat ondorio atera ahal dira. Hasteko, ez zen aurkitu IMFaren tamaina gero eta handiagoa izatearen eta irabaziak edukitzearen arteko erlazioa, hau da, erakunde hauen tamaina ez du zertan irabazia edukitzeko asmoarekin erlazionatuta egon behar (izan ere, uste zen tamaina handiko IMFak irabazietara bideratzen zirela neurri handiago batean, tamaina txikikoak baino). Bestalde, ondorioztatu zen ez zegoela mozkinetara bideratutako IMF bat bere esentzia guztiz galtzen duelaren ebidentziarik; hau da, IMF hauek nahiz eta mozkinak edukitzea haien helburu nagusitzat hartu, oraindik pobreei finantzazioa ematen jarraitzen dute. Honekin batera, esan beharra dago, Muhammad Yunusen Grameen Bank izango dela seguruenik munduko IMFrik ezagunena. Banku hau, “Pobreen bankua” bezala ezagututa, 70. Hamarkadan hasi zen funtzionatzen Yunusen eskutik eta gaur egun arte izugarrizko emaitza finantzarioak lortu ditu. Grameen Bank hasi zen Bangladesheko gizartearen pobreak finantzatzeko, beraiek bizitzeko aktibitate propioak egin ahal izateko helburuarekin. Horretarako bezeroei taldeka (batez ere emakumeen taldeak) ematen zizkieten mikrokredituak haien lurrak ustiatu ahal izateko. Gainera mikrokredito horien zenbatekoa eta interesak itzultzeko ez zen eskatzen inolako abalik, baizik eta bezeroen dirua itzultzeko borondatearekin nahikoa zen; eta arraroa bazirudien ere, berankortasun oso txikia eduki du beti Grameen Bankek (Lacalle, 2007).
Bestalde, mikrofinantzak ere aztertu dira eremu berezi eta espezifiko batean, landa ingurunetan. Orain dela gutxiko ikerketa batek hausnarketa egin zuen, landa ingurunetan praktikan jartzen zen mikrofinantzen inguruko eraginkortasuna demostratzearen zailtasunean (Marr, 2012). Alde batetik, eraginkortasun hori frogatzeko metodologia orokor bat jorratzeko zailtasuna ondorioztatu zen, izan ere, landa ingurune bakoitzaren ezaugarri geografiko eta sozialen eskuetan egoten delako. Bestalde, mikrofinantzen diseinu tradizionala ez da guztiz egokia zonalde hauetako, eta bereziki nekazaritzarako; izan ere, zonalde hauek behar dute epea handiagoa izatea, bere jardueraren berezitasuna dela eta. Gainera, zonalde hauetan mikrofinantzen eraginkortasuna zailtzen duten mugak azpimarratu behar dira, hala nola, azpiegituren urritasuna, marketin eta distribuzio komunikazioaren falta etab. Beraz, muga horiei aurre egiteko hainbat stakeholderren laguntza edukitzea izan daiteke oso mesedegarria, esate baterako, gobernu lokal eta nazionalen laguntza.
Exekutiboen ordainari dagokionez, bi esparru desberdindu daiteke ikuspuntu neoklasikoa eta ikuspegi soziologiko eta psikologikoak (Carr eta Valinezhad, 1994). Ikuspuntu neoklasikoa hartuta, enpresetako helburua irabaziak maximizatzea, akzionisten (shareholders) ahalik eta irabazi handiena jaso dezaten defini ahalko zen. Horrela izanik, CEOen konpentsazioa bidezkoa izango da, CEOak enpresari egiten dioten ekarpenari egokitzen bazaio. Beraz enpresa batean exekutiboen ordaina ez bada bat etortzen bere lanak aportatzen duenarekin, enpresako langileak somatuko dute ekitatea ez dagoela enpresan, eta horren ondorioz haien errendimendua jaitsiko da. Bestalde beste teoria batzuk proposatu dute bezeroak, hornitzaileak, hartzekodunak eta bestelakoak kontutan hartzea (Stakeholders Teoria, Freeman 1984).
Gainera, beste ikerketa batzuk analizatu dute CEOen konpentsazioa stock optionen bitartez (Angel eta McCabe, 2008). Exekutibo baten ordainsarian stock optionak barneratzea, izugarrizko pizgarria da. Haien funtzionamendua oso sinplea da, enpresaren akzioen prezioa igotzen bada, orduan exekutiboak irabaziak izango dituzte akzioen igoera horri erlazionatuta. Honen inguruan azpimarratu behar da idei garrantzitsu bat, alegia stock options horiek merkatuari egokituta egon behar direla, exekutiboen kontroletik kanpo eman ahal diren merkatuaren mugimenduak eliminatzeko. Hau da, exekutiboen konpentsaziorako stock optionen erabilera egokia etikaren ikuspuntutik egongo zen, stock option horietatik jasoko zuten irabazia, CEOen lan-ekarpenari esker lortu den akzioen igoerari ahalik eta gehien egokitzean. Honetaz gain, komentario moduan, ikerketa honetan ere aipatzen dira orokorrean exekutiboen ordainsariak ezartzerakoan, Finantza Etikaren ikuspuntutik kontutan hartu beharreko aleak. Puntu horiek ondorengoak izango ziren: lehenengoa, ordainsari horiek (stock optionak barneratuta) goi-muga bat eduki beharko zuten ala ez; bigarrena, finantza ratio bat barneratzea, neurtzeko enpresaren soldata handiena eta txikienaren arteko diferentzia; eta hirugarrena, exekutiboen soldatak ezartzerakoan, horiek bakarrik egokituta egon behar diren CEOak enpresari egiten dioten lan-ekarpenei edo ez. Honetaz aparte, ere aurki daitezke etikaren eta CEOen konpentsazioaren zenbatekoaren arteko erlazioa lotu duten azterketak. Konkretuki, ikerketa batean SP500ean kotizatzen zuten hainbat enpresa aztertu ziren erlazio hori frogatzeko (Brander, 2006). Horretarako, hautatutako enpresak bi multzotan banandu zituen, alde batetik Domini 400 Social Indexean5 barneratzen zirenak eta bestetik indize horretatik kanpo zeudenak. Enpresa batek Social Domini Indexean barneratzea, enpresa horrek duen etika estatu indikadore positibo moduan hartzen da. Azterketa honetan 1992 eta 2003 urteen arteko datuak hartu ziren, eta ikusi zen bigarren taldean barneratutako enpresetako CEOak, beste exekutibo batzuk eta zuzendarien ordainak txikiagoak zirela lehenengo taldearen enpresekin alderatuz. Hau da, ikusi zen etikari garrantzia handiago ematen zieten enpresetan, ordainsari txikiagoak ordaintzen zutela. Baina,
horrek ez du esan nahi ordainsari horiek txikiak direla, edo haranago joanda gehiegizkoak izan daitezke oraindik. Hau da, ikerketa honek ez zuen bilatzen enpresa hauen CEOen soldatak egokiak diren etikaren ikuspuntutik, baizik eta etikoagoa den enpresa batek gutxiago ordaintzen dion bere exekutiboei. 4.7. ARRISKUAREN KUDEAKETA Arriskua edozein enpresa duen elementu bat da, eta beraz behar bezala kudeatu behar da, enpresa bere helburuak lortzeko eta aurrera jarraitu ahal izateko (Drennan, 2004). Arriskuaren kudeaketa egituratutako ikuspegi bat da, mehatxu bati dagokion ziurgabetasuna maneiatzeko giza aktibitate batzuen bitartez, hala nola: arriskuaren neurketa, garapenezko estrategiak arriskua maneiatzeko eta arriskuaren murrizketa lortzeko baliabide kudeatzaileen erabilpena. Azken finean arriskuaren kudeaketarekin lortu nahi dena da, arriskua beste alde batera eramatea, arriskua saihestea edota arriskuaren efektu negatiboak murriztea.
Beraz, arriskuaren kudeaketa eta portaera etikoaren arteko erlazioa eginez, enpresek egin behar dutena da, portaera ez etikoak aurreikusi eta prebenitu, edo behintzat portaera ez etiko horiek sortarazi lezaketen kalteak murriztea. Eta azken finean hori lortu ahal izateko, lotura egokia eman behar da hiru elementuen artean, alegia, etika, gobernantza eta arriskuaren kudeaketa; enpresak bere biziraupena bermatzeko (Drennan, 2004). Honen inguruan autore batzuk arrisku kudeaketaren bi aspektu ezberdindu dituzte: baliabideen kudeaketa eta stakeholdersen kudeaketa (Francis eta Amstrong, 2003). Lehenengoa erreferentzia egingo lioke enpresaren kudeaketei (inbertsio, dibertsifikazio, etab.rren kudeaketei), administrazio sistemei (zorraren kudeaketa), teknologiei (informazio sistemak) edo giza baliabideei. Bigarrenari dagokionez, zentratuko zen stakeholdersen erlazioei eragotzi ahal dieten erabakietan. Beraz, aspektu hauen inguruan autore hauek esaten dute etikak barneratzea lagunduko diola enpresari ondorengo aspektuetan: emaitza komertzialetan, arazo potentzialen identifikazioan, fraudearen prebentzioan, enpresaren izen ona mantentzean …
Pertsonen giza natura dela eta, noizbehinka agertzen dira portaera etikoen faltagatik korrupzioa, abusuzko egoerak etab. Orokorrean eskandalu finantzario bat azaleratzen denean, gizartearen ikuspegia finantzaren munduarekiko kaltetuta irteten da, hau da, kasu hauek ezagutzean jendea jeneralizatzen du gertatutakoa eta zabaltzen da portaera ez etiko horiek beste edozein enpresetan ematen direla.
Ideia horren kontra, ikerketa kurioso bat egin zen (Cagle eta Baucus, 2006) zein bere azterketaren emaitzak erakutsi zuen kontrakoa; izan ere, ikusi nahi zuten finantza munduan gertatzen ziren eskandaluak ezagutzeak, zer efektua zuen pertsonen pertzepzioan. Horretarako, ikerketa horretan, finantza ikasleek erabili zituzten lagina bezala (54 graduko ikasle eta MBAko beste 32), neurtzeko zein zen enpresa munduan ematen ziren portaeren inguruan etikaren ikuspuntutik zeukaten pertzepzioa; bai ikasleek finantza eskandalu kasu aktualak aztertu baino lehen, eta bai aztertu eta gero. Hori bai, pertzepzioa ondorengo ikuspuntuz ulertuta: ikasle hauek pentsatzen bazuten enpresetan eta erakunde finantzarioetan portaera eta ekintza etikoak ematen zirela edo ez haien ikuspuntutik. Hau da, aztertu nahi zuten eskandalu finantzarioak etikaren pertzepzioan inpaktu negatiboa bazuten ala ez. Horrela izanik, bazirudien logikoena izango zela ikasleek finantza eskandaluak aztertu eta gero, etikarekiko pertzepzioa galduko zutela; hau da orokortuko zela, enpresek era ez etiko jarduten zutenaren ideia. Baina emaitzak kontrakoa erakutsi zuten, hau da, finantza eskandaluak aztertu ondoren ikasleek uste zuten enpresa munduan lehen uste zuten baina integratuago dagoela etika; izan ere, egoera ez etiko horiek ezagutzea eta aztertzea eragiten zuelako egoera horiek ez errepikatzeko nahia sortaraztea.
edo banka alternatiboek, hainbat puntu komunean dituzte, eta beraz horieri esker definizioren bat eman daiteke. Esate baterako, banka alternatiboa bitartekari finantzarioen multzoa da, zeinen eskainitako zerbitzuak, arrisku eta errendimendu irizpideetan bakarrik oinarritzen ez diren. Entitate hauetan, aurreko irizpideaz aparte, kooperazioa, gardentasuna eta jasangarritasuna bezalako printzipioak azalerazten dira. Azken finean, banku hauek definitzeko onartuagoak dauden ezaugarriak, irabazi ekonomiko zein soziala lortzeko helburua dira (Green, 1989). Hala ere, aipatu behar da, atal honetan ez dela bakarrik banka etikoari buruz hitz egingo, baizik eta banka tradizionalari buruz ere. Bankuek orokorrean, etikari garrantzia eman behar diote epe luzean bizirik jarraitzeko (Green, 1989). Azken finean erakunde baten kontuak eta etikaren pertzepzioak eragina dituzte bere erreputazioan eta horren ondorioz, bere epe luzeko arrakasta edo porrotean. Baina gaur egungo egoera ikusita, bankuek etikoki jardun dute? Galderi horri erantzuna emateko, bankuek haien jarduera aurrera eramateko erabiltzen dituzten bi praktika oso ezagunetan oinarritu ahal gara (Bagus eta Howden, 2013): fractional reserves eta maturity transformation. Lehenengoak esan nahi du, bankuen deposituetan utzitako dirua, ez dela egongo eskuragarri %100ean, baizik eta erreserba koefiziente baten bitartez erabakiko da depositu horren zein portzentajea bankuan geratu, eta gainerako hirugarrenei dirua maileguak emateko erabiliko da. Bigarrenez, maturity transformationaren praktikaren bidez egiten dena, bankuek mailegatzen duten dirua, maileguaren epea baino epe laburrago batera finantzatuta dagoelarik. Bi praktika hauek aztertuta ondorio batzuk ateratzen dituzte. Alde batetik, fractional reservesi buruz esaten dute jokaera ez etikoa izan ahal dela, izan ere bankua bere depositatzaileen eskubideak alde batera uzten dituztelako, eta bestalde ekonomiaren panorama distortsionatzen duelako. Beste alde batetik, printzipioz maturity transformation berez ez da ez etikoa izan behar, baina hainbat kasutan izan liteke; adibidez praktika hau banku zentralekin gehiegi erabiltzen bada, likidezi krisi bat sortarazi lezake, eta era ez zuzenean hirugarrenei eragingo die.
Beste alde batetik, banku etiko eta banku tradizionalei (banku komertzialak, banku kooperatiboak eta aurrezki kutxak) dagokionez, ikerketa interesgarri bat garatu zen UPV-EHUko ikertzaile batzuen eskutik (San-José, Retolaza eta Gutierrez, 2011). Ikerketa honetan garatutako indize batekin, Radical Affinity Index (RAI) izenekoa, bankuen etika maila neurtu nahi zen era kuantitatibo batean, eta ondorioz bankuen arteko sailkapena egin ahal izatea; orokorrean bankuek haien artean etikaren ikuspuntutik ezberdindu ahal izateko. Gainera banku etikoen artean ere hainbat ezberdintasunak daude etika mailari dagokionez, eta beraz banku horien stakeholderrak ere hori jakiteko eskubidea eduki beharko lirateke, eta horregatik azalerazten da RAI bezalako tresnen garrantzia. Beraz indize hori osatzeko lau aldagai erabili zituzten, alegia informazioaren gardentasuna, aktiboen kokapena (bankua ongizate sozialeko proiektuak finantzen ditu ala operazio espekulatiboetara bakarrik bideratzen da?) , bermeak (zein berme erabiltzen dituzten hala nola, berme tradizionalak edo berme berritzaileagoak) eta partizipazioa (erakundearen gobernantzan bakarrik akzionistak badauden, edo depositatzaileak ere, etab.). Gainera ikerketa beran, hainbat herrialdeen 114 banku (horietatik: 11 banku etiko, 40 banku komertzialak, 34 aurrezki kutxak eta 25 banku kooperatibak) hautatuak izan ziren lagina bezala, eta indize hau aplikatu egin zitzaien. Horrela izanik, ondorengo taulan aurkezten dira lagin horren banku etikoen artean, RAI indizea aplikatuta, zeintzuk diren banku etikoenak.
Baina banku etikoaz gain, 114 bankuko lagin osoa hartzen bada, hainbat ondorio atera ziren. Horien inguruko aipamen batzuk egitearren, ondorioztatu zen gardentasuna zela aldagairik garrantzitsuena banku bat etikoa zela edo ez esateko; izan ere banku ez etikoetan somatzen zen informazioaren inguruko gardentasun falta eta horren ondorioz aktiboen kokapenaren aldagaia definitzea ere zaila egiten zen opakotasun horregatik. Bestalde, beste bi aldagaiei dagokionez, Italia, Alemania, Frantzia, Norvegia eta Suedia izan dira nabarmengarriak, izan ere berme eta bankuaren partizipazioen elementu berritzaileagoak edukitzeko ahalegin handiagoak egiten ari direlako. Horretaz aparte ikerketa batzuk egin dutena izan da, bankuetan ekintza ez etikoak ez gertatzeko eragiten duten faktoreak aztertzea (Ruiz-Palomino, MartinezRuiz eta Martinez-Canas, 2013). Gaztela Mantxako hiru ikertzaile egindako ikerketa honetan, banku erakundeetan (eta aseguru konpainietan ere) zentratzen dira, eta aztertu nahi zuten konpainia mota hauetan nola minimizatu ahal den erakundeko pertsonen portaera ez etikoak. Autore ateratako ondorioen artean, nabarmendu daiteke erakunde hauetan pertsonak bere kargura daukaten nagusien eskuetan
dagoela portaera horiek murrizteko soluzioaren parte bat. Hau da, enpresen administratzaileek bere bankuaren langileen ezaugarri pertsonaletan eragin behar dute etikaren garrantzia haiei trasladatuz, esate baterako etika oinarritzat duten korporazio politiken bitartez. Banku etikoetan zentratuz, haien jarduketa berezia zertan datzan hobeto ikusi ahal izateko, ikerketa batzuk aztertu dute banku etiko konkretu batzuen kasua, esate baterako Triodos Bank-rena (De Clerck, 2009). Triodos Bank-en ikus dezakegu banka etikoaren ezaugarriak plasmatuta, alegia, mailegatze eta inbertsio politiketan, aholku lanetan, hautaketa irizpideetan (screening criteria), giza baliabideen kudeaketan edota erakundearen barne antolakuntzan. Mailegatze eta inbertsio politikei dagokionez, Triodos Bank-ek mailegatzen du dirua irizpide positibo (kulturari, gizarteari, edo ingurumenari ongi egiten dieten proiektuei dirua bideratuz) eta negatiboak (lan eskubideen aurka edo ingurumenari kalte egin ahal dioten bezalako proiektuetan ez inbertituz) erabiliz. Honekin batera, Triodos-ren ezaugarri oso garrantzitsua gardentasuna da, izan ere beti erakusten da dirua nora doan. Bestalde, giza baliabideei dagokionez, banku honetan langileen motibazio etiko eta sozialei arreta jartzen zaie, eta horretarako, barne ebaluazioa prozedurak garatuz, debateak egiten, etab. Horretaz gain, sustatzen da langileek iniziatiba propioak garatzea, beti ere bankuaren misioarekin bat egiten dutenean. Eta azkenengoz, soldatei dagokionez, aipagarria da, gehien eta gutxien kobratzen dutenen arteko diferentzia mugatuta dagoela, horrela soldaten arteko gehiegizko diferentziak erradikatuz.
5 ONDORIOAK Lan honetan garatutakoak, aldez aurretik finkatutako helburuak bete ditu. Hau da, alde batetik gaur egun arte, mundu akademikoan Etika Finantzarioari eman zaion garrantzia analizatu da. Garrantzia hori neurtzeko, erabili dira gai honi buruz publikatu diren ISI kategoriako artikuluak, izan ere hauexek baitira kalitate handieneko lan eta ikerketak. Horri esker, ikusi ahal izan da historikoki gutxi ikertutako gaia izan dela; baina batez ere azkenengo urteetan eta bereziki 2008ko krisiaren hasierarekin, gorakada egon dela gai hau ikertzerakoan. Bestalde, Etika Finantzetan gaia osatzen dituzten azpi-gai batzuk azaldu egin dira; alegia niretzat interes handieneko gaiak zirenak eta gainera Etika Finantzei buruz egin diren ISI artikuluen %63,41a suposatzen zutenak; hau da, ISI artikulu horietatik, ia bi heren azpi-gai hauei dagozkie. Beraz, gai horien azalpenerako, adituen lan horietan oinarrituz, azpi-gaiei buruzko ikuspegi argia garatzea lortu da. Beraz, aurreko bi helburuak lortuta, jarraian, analizatutako eta azaldutako azpigaien sintesi bat egingo da; horrela aztertutako Etika Finantzarioaren azpi-gai hauek zertan datzaten era sinpleago batean ikusi ahal izateko. Horretarako, egingo den sintesia, mapa kontzeptual bat eraikiz lortuko da. Hala izanda, kontzeptuen mapa horrek barneratuko ditu azaldutako azpi-gaiak eta horiekin zerikusia duten faktoreak. Horrela izanik, mapa hori eraiki ahal izateko, lehenik eta behin azpi-gaien inguruko ideia orokorrenak gogoratu behar dira, zein horietatik lehen izendatutako faktoreak aterako diren. Hasteko, ongizate sozialarekin erlazio guztiz zuzena duten lau gai analizatu egin dira: SRIa, Mikrofinantzak, Pentsio Funtsak eta Banka Etikoa. SRIari dagokionez, ikusi ahal izan da inbertsio mota honek dakarren printzipioak errendimendu finantzarioaz aparte, ongizate soziala ere bilatzen duela; adibidez irizpide negatiboak erabiliz, gizarteari kalte egiten dioten proiektuetan inbertitzearen ideia alde batera utziz. Mikrofinantzei dagokionez, bere ezaugarri azpimarragarriena pobreen eta finantza baliabide tradizionaletara ailegatu ezin diren pertsonetara ailegatzea da. Bestalde Pentsio Funtsak, SRIa bezala, inbertsio tresna garrantzitsua da,
zein etikaren ikuspuntutik sozietatearen onerako diren proiektuetara bideratu beharko lukeen bere baliabideak. Azkenengoz, ongizate sozialarekin zuzenean lotuta dagoen beste azpi-gaia Banka Etikoarena izan da, zein bere baliabide finantzarioak ongizate sozialeko proiektuetara bideratuz aparte, ere karakterizatzen da jasangarritasuna bilatzen dutelako. Era berean hori lortzeko, gardentasun politika oso indartsu jarraitzen dute, stakeholder guztiak ikus dezatela aurrean esandakoa betetzen dela. Baina gardentasunaren ezaugarriarekin jarraituz, Banka Etikoaz aparte, badaude beste azpi-gaiak horrekin zuzenean erlazionatuta daudenak, esate baterako Executive Compensation eta Kudeaketa Finantzarioarena. Lehenengoari dagokionez, CEOen ordainak ezartzerakoan, oreka bat eman behar da exekutiboa enpresari aportatzen dionaren eta enpresatik jasotzen duen ordainsariaren artean. Horretaz gain, ere azpimarratu behar da, oreka hori ere bilatu behar dela enpresan lanpostu ezberdinak izaten dituzten pertsonen artean; esate baterako, enpresan gehien eta gutxien kobratzen dutenen arteko diferentziak mugatuz. Bestalde, kudeaketa finantzarioari dagokionez, gardentasunaz aparte, ere kontutan hartu behar da enpresa batek bere akzionistaz gain, beste hainbat stakeholderren interesak ezagutu eta errespetatu behar dituela (interes kontrajarrien kontziliazioa). Gainera, hainbat alderdiek eduki ahal duten interes kontrajarri horien kontziliazioa, ere eman beharko zen Arriskuaren Kudeaketan. Baina, gai honetan benetan garrantzitsuena den faktorea, nire ustez, arriskuaren kudeaketak enpresa berari sortarazten dion jasangarritasuna da; izan ere enpresaren gobernantza, arriskuaren kudeaketa eta etikaren arteko lotura sendoa duten enpresetan jasangarritasuna bihurtuko da haien elementu bereizgarrietako bat. Azkenengoz, Merkatu finantzario eta Inside Trading-aren azpi-gaiak daukagu. Bi gai hauek oso erlazionatuta daude bere artean, izan ere etikaren ikuspuntutik informazio asimetrikoa ez egotea izango zen helbururen bat. Baina Merkatu Finantzariotan oinarrituz, etika finantzarioak justiziaren kontzeptua aurkezten du; hau da, etikaren ikuspuntutik merkatu bat justua izan behar da, eta egoera hori lortuko da
merkatu horretan parte hartzen duen alderdi batek duen abantaila era ezbidezkoan ez erabiltzean. Beraz, analizatutako azpi-gai hauen idei teoriko nagusiak aipatuta, lehen aipatutako mapa kontzeptuala eraiki ahal da. Konkretuki ondoren aurkeztutako mapa, biltzen ditu azpi-gaiak, eta horiekin erlazio handia duten faktore nagusiak, gainera enpresa edota entitate finantzarioekin lotura handiagoa duten adieraziz:
Honetaz gain, lehen esan bezala, gai hau ikertzerakoan joera azkorra ematen ari da urteak aurrera egin ahala. Horri gehitzen bazaio azpi-gai bakoitzari buruz egin diren ikerketa eskasak, ikusten da etorkizunari begira eremu honek aukera handiak eskaintzen dituela azterketa gehiago egiteko. Guzti hau ikusita, etikak finantzen egunerokotasunean barneratzeko, ez bakarrik ikertzaileek gehiago sakondu beharko dute gai honetan; baizik eta hori lortzeak gizarte osoaren eskuetan egongo da, eta bereziki hainbat garrantzizko agente batzuen eskuetan. Horren adibidea izan ahalko ziren enpresek eta instituzioak, zeinek esate baterako, kode etikoak sortarazi lezaketen etikaren garrantzia enpresako kide guztiei trasladatuz. Beste adibide bat izango zen lurralde bateko politikariek eta gobernuek, zein beraien posiziotik etikaren garrantzia sustatu ahalko zuten, bai bere ekintza propioekin, haien deklarazioekin, erregulazioaren bitartez, etab.
Alde batetik, batez ere aipatu behar da Etika Finantzarioari buruz gutxi ikertu dela, eta hori limitazio nahiko handia izan dela lan honetarako. Hori dela eta, hainbat kontzeptu edo ideia azaltzeko egin diren analisiak eskasak izan daitezke. Horretaz gain, azalpen horiek askoz ere osatuagoak egongo ziren, analizatutakoa mundu akademikoan egindakoaz gain, zuzenean enpresa eta erakundeen ingurukoa izango bazen ere.
Amaitzeko azpimarratu behar da, etorkizunari begira sakondu behar den gai baten aurrean gaudela. Hori dela eta, ondorengo urteetan hainbat ikerketa-erronkak proposatuko nituzke. Hala nola, orokorrean, etikak finantzen munduan duen garrantzia frogatzeko kasu praktikoagoak garatzea; edota bereziki, hemen garatu diren gai batzuen artean, esate baterako: SRIa errentagarritasun gutxiagoa ematen ez duela frogatzea, soldatak finkatzeko modelo etikoak garatzeko ikerketak egitea, merkatu finantzarioetan lehen aipatutako oreka lortzeko mekanismoen azterketa sakona (esate baterako tasa Tobin), etab.
7 OHARRAK 1 Delphi baten helburu nagusia izan daiteke, arazo bati konponbide bat ematea edota gai bati buruz adostasun batera heltzea, jakitunen eztabaida batean oinarrituz. Gainera adostasun hori ematen da partaideak ematen dituzten ekarpenen errotazioari esker. Beraz, hau horrela izanik, esaten da Delphia prozesu sistematikoa dela. Gainera orokorrean, Dephi metodoa ondorengo ezaugarriak izan behar ditu: adituen anonimatua, hau da, haien artean ezin dira kontaktuan egon, baina Delphiaren administratzailea bai identifika dezake partaide bakoitza eta beraien erantzunak; atzeraelikadura; eta emaitzen informazioa estatistikoki aurkeztu daitezkeela. 2 Aldizkarien ISI kategoria hori, Informazio Zientifikoaren Institutuak (ISI, Institute of Science Information) ematen du. Institutu honen helburua, munduko ikerketa lan garrantzitsuenei (eta eragin handikoenei) ahal zaion estaldurarik handiena ematea da. Horretarako prozesu selektibo bat jarraitzen da, aldizkari horiek sailkatzeko, eta ondorioz ISIren datu basean sartzeko edo ez. Gainera bi astez behin, datu base horietako aldizkarien ezaugarriak berrikuskatzen dira, ISI kategoriakoak jarraitzen izateko edo ez. ISIkoak izateko aztertzen diren ezaugarriak ondorengoak dira: eduki editoriala, zita kopurua, nazioartekotasuna eta periodikotasuna. 3 “Bestelako gaiak” bezala izendatutako gaian barneratzen dira, artikulu nahiko esanguratsuak, baina gainerako 22 gaietan kokatzeko zaila direnak. 4 Mix Market, Microfinance Information Exchange (MIX) irabazirik gabeko erakundearen plataforma bat da, zein bere helburua mikrofinantzei dagokien informazioa partekatzea eta zabaltzea den. 5 400 Social Index honetan sartzen diren enpresak, ingurumenean eta gizartean onura egiten duten enpresak dira. Gainera automatikoki honen kanpo egongo dira alkohol, tabako, armak, energia nuklearra eta ausazko jokoekin zerikusia duten enpresak. |
addi-4f2477a69d5e | https://addi.ehu.es/handle/10810/14539 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-06-30 | science | Ares Romo, Eneritz | eu | Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia | Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Lan honetan aztertuko da Euskal Autonomi Erkidegoko landa-etxeen batezbesteko prezioan zein aldagaik eragiten duten. Historikoki, Gipuzkoan landa-etxe gehiago egon dira eta gaur egun ere horrela da, baina hala ere, beste bi probintzietara zabaldu egin da. Gainera, geografikoki, Bizkaian eta Gipuzkoan itsasaldea eta baita, lakua, urtegia edota mendiak ditugu. Honek, landa-etxe gehiago egotera eragin du, izan ere, turista gehiago erakarriz. Horregatik aztertu nahi da, ea hiru probintzietan aldagai berdinak eragiten duten, edota desberdintasun handia dagoen hiru probintzien artean. Era berean, hiru probintzien artean zein desberdintzen den gehien analizatuko da. Horretarako, Nekatur Nekazalturismo Elkarteko web gunetik 2012.urteko datuak erabili dira ikerketa hau aurrera eramateko. Hitz gakoak: Euskadiko landa-etxeak, prezio-analisia, estatistika deskribatzailea eta erregresio eredua.
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskal Autonomi Erkidegoan landa-etxeak betidanik egon dira, beno egia esan ez dute landa-etxe izena eduki. Aitzinean, baserrietan baserritarrak jendea aterpetzen baitzuten eta hain ospetsua eta eraginkorra irten zen non landa-etxe izena ezarri zuten. Honekin lotuta, Euskadiko turismoa indartzeko 1991.urteko urrian Nekatur Nekazalturismo Elkartea sortu zen.
Gaur egun, Santiago bidea dela eta, erromes ugari joaten dira landa-etxeetara. Baita, Euskadin mendiz inguratutako lurralde bat denez, hainbat mendizale ere landaetxeetara hurbiltzen dira. Bestalde, Euskadiko hiru probintziatik bi itsasoaz inguratuta daude, Bizkaia eta Gipuzkoa besteak beste. Honek ere, jendea landa-etxeetara hurbiltzea bultzatzen du. Gainera, badago jendea hirietan bizi dena eta bidai bat egiten dutenean landa-etxeetara joatea gustuko dutena. Honen arrazoia izan daiteke, hirietan nolabaiteko zarata, estresa, kaosa, eta abar egotea eta ondorioz, honek herri txikietara eta lasaitasun guneetara hurbiltzea eragiten du. Halaber, landa-etxeak ingurunearekin oso lotuta egoten dira, izan ere, hiriguneekin konparatuz gero guztiz kontrakoa ohi da. Beraz, guzti hau kontutan hartuz, interesgarria iruditzen zait Euskadiko landa-etxeei buruzko azterketa bat egitea.
Lanaren xedea aipatu beharra daukat. Lan honekin lortu nahi dudana edo burura etortzen zaizkidan galdera honako hauek dira: zein aldagaik daukate eragina landaetxeen batezbesteko prezioan? Gipuzkoan eta Bizkaian antzeko aldagaiak eragiten dute? Araba da gehien desberdintzen dena hiru probintziekin konparatuz gero? Hiru probintzien artean antzekotasunik ba al dago? Beraz, lanaren egitura hau da: oraingoz, sarrera batekin hasi naiz eta bertan gai honetan daukadan interesa aipatu dut eta baita gaur egun daukan gaurkotasuna. Ostean, lanaren xedea aipatu eta lortu nahi diren xedeak ere jorratu dizkizuet. Ondoren, metodologia, ikerketa eta lortutako ondorioei buruz hitz egingo dut. Eta azkenik, erabilitako bibliografia eta eranskinak azalduko dizkizuet. 2. ERABILITAKO METODOLOGIA
Atal honetan, ikerketa hau garatzeko edota aurrera eramateko erabili dudan metodologia azaltzen da. Lehendabiziko pausoa, Nekatur Nekazalturismo Elkartetik datuak hartu ondoren, datuen analisi sakon bat egitean datza. Horrela, ikusi ahal dezaket
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
ea datuak egokiak diren eta gutxi gora-behera hiru probintzietan datu parekatuak dauden. Datuak aztertu ondoren bigarren pauso bat eredu ekonometriko bat zehaztatzea da. Horretarako ereduak, erregresio lineal orokorreko oinarrizko hipotesiak bete behar ditu. Lehena, eredua koefizienteekiko lineala izan behar da eta koefizienteak konstante mantendu behar dira lagin osoan zehar. Aldagai azaltzaileen artean ezin da konbinazio lineala egon, bestela kolinealitate arazoa daukagu. X datu matrizea finkoa izango da, hau da, ez da aleatorioa izango. Zehaztapen ona egon behar da, hau da, nabariak diren aldagai azaltzaile guztiak ereduan barneratuta egon behar dira. Horrela ez bada, aldagai nabari baten omisioagatik erabilitako edozein estimatzaile alboratua litzateke. Perturbazioei dagokionez, batezbestekoa zero izan behar dute, bariantza konstantea lagin osoan zehar eta kobariantzak zero izan behar dira. Ikerketa honetan, azken oinarrizko hipotesi hau ez dut kontutan hartu behar, izan ere zeharkako datuak dira eta soilik 2012.urtea aztertzen da. Horrenbestez, kobariantzen arazoa ez dugu edukiko. Azkenik, perturbazioen banaketa normala izan behar da, hain zuzen ere, , inferentzia lagin txikietan egiteko. Jadanik eredua ondo zehaztatuta eta oinarrizko hipotesiak betetzen direnaren suposiziopean, ezezagunak diren parametroak estimatzeko, erabili dudan estimatzailea Karratu Txikienen Arruntak (KTA) izan dira. Estimatzaile honek hondar karratuen batura minimizatzen du eta bere adierazpena hau da: . Estimatzaile honek zenbait propietate ditu. Lehenik, aldagai azaltzaileen finkotasunean oinarrituz eta KTAko estimatzailea perturbazioen konbinazio lineal bat dela kontuan harturik, KTAko estimatzailea lineala da. Bigarrenik, eta X matrizea finkoa dela jakinik, alboragabea da, hau da, bere itxaropena ereduko benetako koefizienteen bektorearekiko berdina da: . Gainera, Gauss Markov-en teoriaren arabera, estimatzaile lineal eta alboragabe guztien artean KTAk daukate bariantzarik txikiena, oinarrizko hipotesi guztiak betetzen badira. Ondorioz, bariantz-kobariantz matrizea honakoa da: . Halaber, homozedastizitatearen oinarrizko hipotesia ez baldin badu betetzen, hau da, heterozedastizitatea baldin badaukagu, -ren bariantz kobariantz matrizea honakoa izango litzateke: .
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Kasu horretan ez dauka bariantza txikiena eta praktikan bariantza estimatzeko Whiten estimatzaile tinkoa eta sendoa erabiltzen da. Amaitzeko, estimatzaile hori lagin handietan tinkoa da, hau da, benetako baliora konbergitzen du probabilitatean. Metodologiarekin amaitzeko, kontrasteak bi multzotan bana daitezke: alde batetik, perturbazioei buruzkoak eta beste alde batetik, koefizienteei buruzkoak. Lehenarekin hasiz, Whiten kontrastea daukagu non hipotesi hutsean homozedastizitatea ezartzen den eta aurkako hipotesian heterozedastizitatea. Horrela, kontrasterako estatistikoa baino handiagoa bada, hipotesi hutsa baztertzen da esangura mailarekin, hau da, bariantza ez da izango konstantea laginean zehar. Bigarrenari dagokionez, koefizienteei buruzkoa daukagu. Heterozedastizitatea dagoenaren suposiziopean, bi zatitan bana daiteke. Alde batetik, banakako kontrasteak eta bestetik, baterakoak. Banakako kontrastea honela definitzen da: hipotesi hutsean non c edozein konstante ezagun den, eta aurkako hipotesian: . Beraz, alde bitako kontraste eta banakako kontraste honen t-estatistikoa guztien banaketa honakoa da:
Kontraste honen erabaki araua honakoa izango da: bada, baztertzen da esangura mailarekin eta alderantziz, bada, ez da baztertzen esangura mailarekin. Kontraste berdinarekin jarraituz, hipotesi hutsean eta aurkakoan c ezarri beharren zero ezartzen bada, banakako esanguratasun kontrastea deritzon kontrastea daukagu. Izan ere, t-estatistikoa eta erabaki araua berdina dutelarik. Hipotesi hutsean eta aurkakoan aldagai azaltzailea kuantitatiboa baldin badago eta hipotesi huts hori egiazkoa balitz, orduan aldagaiak ez luke aldagai azalduan aldaketarik eragingo, gainontzeko aldagaiak konstante mantentzen badira. Beraz, kontraste honek aldagaia ereduan mantendu behar den edo ez erabakitzeko balio du. Era berean, aldagai azaltzaile kualitatibo bat badago bi kategorietan banatuta, kontrasteak berdina azalduko digu. Aldiz, aldagai azaltzaile kualitatiboa hiru kategoria edo gehiagotan banatuta baldin badago, kontraste honek esango digu kategoria horiek berdinak ala desberdinak diren beraien artean.
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Bestalde, murrizketa bat baino gehiago daukagun kasuetarako, kontraste orokor nagusia daukagu. Kontraste hau, edozein murrizketarako balio du, alde bateko kontrasteentzako izan ezik. Hipotesi hutsaren menpean, eta aurkako hipotesian, adierazten delarik. Kasu honetan, honako banaketa dauka:
bada, ez da baztertzen esangura mailarekin. Azkenik, bigarren multzoko bigarren motan, baterako esanguratasuna edo multzoko esanguratasuna daukagu, hipotesi hutsa eta aurkakoa honela adierazten delarik: ; Aurkako hipotesian baten bat ez dela betetzen ezartzen da, hau da, honek esan nahi du ez direla murrizketa guztiak bete behar, baizik eta baten bat ez bada betetzen. Baterako esanguratasun honek honako banaketa dauka:
bada, ez da baztertzen esangura mailarekin eta beraz, ez dira batera nabariak izango. 3. EUSKADIKO LANDA-ETXEEN ANALISIA 3.1. DATUEN ITURRIA ETA DESKRIBAPENA Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisi hau aztertzeko, Nekatur Nekazalturismo Elkarteak argitaratutako 2012ko nekazalturismo eta landa-etxe gidatik ateratako datuak erabili ditut. Elkarte honetan Euskal Autonomi Erkidegoan nekazalturismo edota landa-etxe baten jabea edota titularra izan eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak igorritako Irekitze Lizentzia daukatenek parte ahal dute. Ondorioz, ditudan datuak landa-etxe hauek eskainitako datuak dira.
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Azterketa hau garatzeko kontuan hartu dudan ezaugarri garrantzizkoena honakoa izan da: landa-etxeetako logelak bikoitzak eta bainugelarekin izan behar direla. Baita ere, ikerketa hau garatzeko Gretl software erabili dut non programa hau ezinbestekoa izan den ikerkuntza burutzeko. Gretl software libre bat da, izan ere, oso erabilgarria eta erraza den programa bat da non analisi estatistikoak eta ekonometrikoak egiteko asko erabiltzen den. Programa hau dohain jaitsi daiteke http://gretl.sourceforge.net/ web gunean. Nekatur Nekazalturismo Elkarteak argitaratutako gidak hainbat datu erakusten ditu. Hiru probintzietan datu parekatuak dauden jakiteko datuak taula batean ezarri ditut, horrela, taula bat osatuz, A Eranskinean ikus daitekeen bezala. Taula honetan, gidak dakartzan ezaugarri guztiak sartu ditut. Taulan antzeman daitekeen bezala, zutabeetan probintziak eta hiru probintzien baturak agertzen dira eta aldiz, errenkadetan ezaugarriak. Taularen analisia zutabeka aztertuz, lehenengo zutabean Arabako probintzia daukagu. Arabako landa-etxe gehienetako egongeletan telebista aurki daiteke eta baita ere, lorategia landa-etxeen kanpoaldean. Hala ere, erdiak baino zertxobait gehiagok wifi konexioa eta bilketa gela daukate, taldearentzat egokiak dira, herrigunean kokatuta daude eta nekazal produktuak salgai dituzte. Aipatzekoa da, Araban Idiazabal gaztaren zein esnearen egilerik ez dagoela. Bestalde, itsasoarekin lotutako jarduerak landa-etxe gutxi batzuk daukate edota inork ere ez. Aldiz, parke naturala %93,88ak daukate. Probintzia honekin amaitzeko, landa-etxeen %65-%85ek zaldi-jarduera, golf-zelaia, Santiago bidea, museoa, lakua edo urtegia eta arkeologia-aztarnategia jarduerak jorratzen dituzte. Bigarren zutabearekin jarraituz, hau da, Bizkaia probintziarekin jarraituz, landaetxeen %86 herrigunetik kanpo kokatzen dira. Gainera, Idiazabal gaztaren edo esnearen egileak soilik landa-etxe batean aurki ditzakegu eta aldiz, nekazal produktuak saltzen dituztenak ia erdiak dira. Baita ere, bizikleten alogera gutxi batzuk eskaintzen dute. Bizkaiaren kasuan, itsasoarekin lotutako jarduerak gutxi gora behera landa-etxeen %70retan aurki ditzakegu, hain zuzen ere, intereseko itsas hondoak, hondartza, surfa edota kirol eta arrantza portua daukatenak. Golf-zelaia 28 landa-etxe soilik daukate eta Santiago bidea 40 landa-etxeetatik pasa ohi da.
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Gipuzkoako probintzian, hirugarren zutabea hain zuzen ere, Bizkaian bezalaxe, ia landa-etxe guztiak herrigunetik kanpo kokatzen dira, %96a. Horrela, Bizkaiarekin konparatuz gero esan dezakegu probintzia biak ia antzekoak direla. Honekin esan nahi dudana da probintzia bietan ezaugarri oso antzekoak jorratzen direla eta ehunekotan neurtuta ia antzekoak direla. Baina hala ere, badaude desberdintasun batzuk. Adibidez, jatetxe edo taberna zerbitzua Gipuzkoako landa-etxe gehiagok eskaintzen dute. Baita ere, %36 landa-etxe gehiago daukate golf-zelaia. Aire-kirolari dagokionez, %69k daukate eta Bizkaiarekin konparatuz gero, soilik %34k. Guztira, hiru probintziak batuz, nabarmentzekoa da landa-etxe gutxitan aurki ditzakegula egongela minusbaliatuentzat egokituta. Baita ere, jatetxe edo taberna zerbitzua 34 landa-etxetan aurki ditzakegu 234 landa-etxeetatik. Bestalde, Idiazabal gaztaren edo esnearen egileak ere, soilik 4 landa-etxetan aurkitzen dira. Beste alde batetik, ia landa-etxe guztiek daukate parke naturala, izan ere Euskal Autonomi Erkidegoa parke naturalez inguratuta dago. Landa-etxe erdiek wifi konexioa eskaintzen dute, hau da, landa-etxeetara teknologia hurbiltzen ari da. Baita ere, landa-etxe erdiek nekazal produktuak salgai dituzte eta nekazal eta abeltzaintza jarduerak jorratzen dituzte. Azkenik, Kalitate Turistikoa 11 landa-etxeetan aurki daiteke eta Kalitate Turistikoko Konpromisoa zertxobait gehiagotan, hain zuzen ere, 85 lekutan. Taula ondo aztertu ostean, esan beharra daukat, alde batetik, badaudela ezaugarri batzuk, esate baterako Idiazabal gaztaren egileak edota esnearen egileak, landa-etxe batean edo gehienez hirutan agertzen direnak. Izan ere, ezaugarri hauek ez dira gomendagarriak ikerketan barneratzea landa-etxeen batezbesteko prezioan daukan eragina ez delako antzematen, soilik gutxi batzuk baitira. Beste alde batetik, badaude beste ezaugarri batzuk, adibidez telebista duen egongela edo lorategia, landa-etxe gehienetan dagoela, hain zuzen ere, %83tik %94ra. Hortaz, ezaugarri hauek ez ditut ikerketan barneratuko. Ondorioz, aurreko guztia kontutan hartuta, lanean honako ezaugarriak barneratzea erabaki ditut: wifi konexioa, lokalizazioa (herrigunean, herrigunetik kanpo), nekazal produktuak salgai, zaldi-jarduerak, golf-zelaia, parke naturala, Santiago bidea, museoa, intereseko itsas hondoak, surfa, aire-kirolak, lakua edo urtegia, hondartza, arkeologia-aztarnategia, piraguen alogera, kirol eta arrantza portua, Kalitate Turistikoa eta Kalitate Turistikoko Konpromisoa.
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
3.2. EREDUAREN ZEHAZTAPENA ETA ESTIMAZIOA Ereduaren zehaztapenarekin hasi baino lehen, datuetara bueltatuz eta aldagai azaltzaile bakoitza batezbesteko prezioarengan ezarritako grafikoei begiratuz gero, ikus genezake gosariaren prezioa (PG) aldagaia ereduan karratura barneratu behar dela, izan ere, grafikoan balioak kurba itxura hartzen dute, (ikusi Grafikoa 2). Horregatik, gosariaren prezioa karratura barneratu behar denaren ondoriora heldu naiz. Beste aldagaien grafikoak C Eranskinean aurki ditzakezue. Hauei dagokionez, logela kopurua soilik da aldagai kuantitatiboa non ibiltartea 16era duen eta beste guztiak, aldagai kualitatiboak dira, hau da, kategoriatan banatuta daude eta kategoria bakoitzean definitzen diren fikziozko aldagaiak zero edo bat balioa hartuko dute, aurrerago aipatu dudan moduan. Hauei begirada bat emanez gero, landa-etxeen lokalizazioen barneko bi kategorien artean diferentzi handia dago. Hau da, landa-etxea kanpoaldean edo barnealdean egotea batezbesteko prezioan desberdintasun handia eragiten du. Bestalde, museo aldagaiaren azkeneko kategorian, hau da, landa-etxeak museo propioa izatearen kategorian oso datu gutxi ditugu eta kategorien artean nolabaiteko desberdintasuna Grafikoa 1: Aldagai kuantitatiboen kaxa grafikoak probintziekiko (1=Araba, 2=Bizkaia eta 3=Gipuzkoa) Grafikoa 2: Gosariaren prezioa landa-etxeen batezbesteko prezioarekiko
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
dago. Era berean, aire-kirolen kategorien artean ia ez dago desberdintasunik, hiru kategoriak nahiko antzekoak baitira. Baita ere, hondartza aldagaiaren kategoriatan, batez ere, hondartza propioa izatea edo km 1era izatea, hau da, hirugarren zutabea, beste kategoriekin konparatuz gero, batezbesteko prezioan diferentzia dago. Grafikoekin amaitzeko, Kalitate Turistikoa izatea eta ez izatearen artean ere, ikus daiteke batezbesteko prezioan desberdintasun handia dagoela. Bestalde, jakiteko zerekin egingo dudan topo eredu orokor bat zehaztatzea erabaki dut. Gretl-en bidez eta KTA estimatzailearen bitartez eredua estimatu dut. Eredu orokorraren estimazioa D Eranskinean ikuskatu daiteke, eredua honela definitzen delarik:
Zehaztapen honetan, aldagai azaltzaile bakoitzeko kategoria guztiak ken bat sartu ditut, izan ere, definitu dudan ereduan konstantea daukagu. Hortaz, kanpoan utzi ditudan ezaugarriak, hau da, erreferentzi taldearen barnean dauden ezaugarriak honakoak dira: wifi konexioa ez daukaten landa-etxeak; herrigunean daudenak; nekazal produktuak salgai ez dituztenak; zaldi-jarduera, golf-zelaia, parke naturala, Santiago bidea, museoa, intereseko itsas hondoak, surfa, aire-kirolak, hondartza, arkeologiaaztarnategia, piraguen alogera eta kirol eta arrantza portua jarduten ez duten landaetxeak; eta azkenik, Kalitate Turistikoa eta Kalitate Turistikoko Konpromisoa ez daukaten landa-etxeak. Beraz, ereduan barneratu ditudan ezaugarriak hauen kontrakoak dira. Halaber, heterozedastizitatearen kontrastea burutzea erabaki dut, izan ere, zeharkako datu asko ditudanez heterozedastizitatea egon daitekeenaren susmoa daukat. Ondorioz, jakiteko ea bariantza konstantea den ala ez, White-n kontrastea egin dut. Horrela, hipotesi hutsean homozedastizitatea ezarriz eta aurkako hipotesian heterozedastizitatea, honako emaitza lortu dut:
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
esangura mailarekin. Ondorioz, heterozedastizitatea dagoenaren ondoriora heldu naiz, hau da, bariantza ez da konstantea laginean zehar. Kontrastea egin ondoren, egiaztatu dugu heterozedastizitatea dagoela, hortaz, Gauss Markov-en teoriaren arabera, estimatzaile lineal eta alboragabe guztien artean KTAk daukate bariantzarik txikiena, oinarrizko hipotesi guztiak betetzen badira. Baina kasu honetan, oinarrizko hipotesi guztiak ez direnez betetzen ez dauka bariantzarik txikiena. Beraz, beste estimatzaile berri batekin estimatu beharko dut. Karratu Txikienen Zabalduak (KTZ) ditugu baina ezin dezaket erabili bariantz-kobariantz matrizearen forma funtzionala ez dakidalako nolakoa den. Horregatik, bariantzkobariantz matrizearen forma funtzionala ez dakigun kasuetarako, beste estimatzaile bat dago Karratu Txikienen Zabalduen Eginkorrak (KTZE) deritzona. Baina azken honekin bariantz-kobariantz matrizea estimatu beharra dago eta hau estimatzea zaila denez, zalantzaren aurrean KTA estimatzailea eta bariantz-kobariantz matrize sendoak erabiltzea erabaki dut. Hau da, estimatzaile honek dagokion bariantz-kobariantz matrizea zuzentzen du kontrasteak egin ahal izateko. Gretl-en irteera aztertuz, antzeman daiteke soilik gosariaren prezioa eta bere erlazio koadratikoa dela aldagai nabaria eta beste aldagai edota kategoria guztiak ez. Izan ere, D eranskinean ikus daitekeen bezala, Gretl irteerako balioa baino txikiagoa da, lehenengo hiru kasuetan izan ezik. Beraz, lehenengo hiru kasuetan izan ezik, beste guztietan ez da baztertzen -eko esangura mailarekin. Ondorioz, barneratu ditudan kategoriak barneratu ez ditudan kategorien bezalakoak dira, hau da, kategoriak berdinak dira. Hortaz, 1.Ereduko emaitzak ikusirik, esate baterako, itsasoarekin lotutako ezaugarriak zehaztapenean barneratzean batera nabariak dira baina aldiz, banakako kontrasteak eginez ez. Beraz, esan dezaket kolinealitate arazoa daukagula. Hori dela eta, ikerketa hau lehenik probintziaka, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa banaka aztertzea erabaki dut eta behin hiru probintziak aztertuta, Euskadiko eredu orokor bat egitea. Horrela, emaitza hobeagoak eta zehatzagoak irtengo zaizkidala uste dut. Ondorioz, aldagaiak erabat definituta eta heterozedastizitatearen kontrastea eginda, hurrengo pausora pasa genezake, hau da, eredua eraikitzera eta estimatzera. Horretarako, aurreko azpiatalean 3.1. puntuan aipatutako aldagaiak erabiliko ditut. Gainera, aurrerago aipatu dudan moduan, garrantzitsua da gogoratzea ikertuko ditudan
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
landa-etxeen logelak bikoitzak eta bainugelarekin izan behar direla. Horrenbestez, probintzia bakoitzeko eredua garatzera pasatzen naiz. Arabako probintzia da lehenengoa aztertuko dudana, ostean Bizkaia eta azkenik, Gipuzkoa. Hirurak aztertu eta gero, Euskadiko eredua zehaztatzera pasako naiz. 3.2.1. Araba probintziako landa-etxeen analisia Arabako probintzia aztertuz eta aurrerago azaldu dudana kontutan hartuz, hau da, Taula 1ean aztertu dudana kontutan hartuz, itsasoarekin erlazionatutako ezaugarriak ez ditut zehaztapenean barneratuko. Izan ere, landa-etxe batean edota gehienez lautan agertzen baita. Bestalde, probintzia honetan batez ere, mendiak agintzen dituzte. Horregatik ereduan, parke naturala edota antzeko ezaugarriak barneratzea erabaki dut. Lehendabiziko eredua E Eranskinean ikus daiteke, eredua honela definitzen delarik:
Eredu honen barnean barneratu ditudan ezaugarriak honako hauek dira: gosariaren prezioarekiko erlazio koadratikoa izatea; wifi konexioa dohainezkoa izatea; landa-etxeak herrigunean kokatzea; golf-zelaia eta aire-kirolak 20 km-ra edukitzea; Santiago bidea eta museoa 20 km edo km 1era izatea; eta azkenik, zaldi jarduera, parke naturala eta arkeologia-aztarnategia izatea. Ondorioz, E Eranskinean antzeman dezakezuen bezala, soilik gosariaren prezioa eta bere erlazio koadratikoa da nabaria. Hortaz, lehenengo hiru kasuetan izan ezik, beste guztietan balioa baino txikiagoa da. Beraz, ez da baztertzen -eko esangura mailarekin, hau da, barneratu ditudan ezaugarriak landa-etxeen batezbesteko prezioan ez dute aldaketarik eragiten. Ondorioz, hainbat froga egin ostean, esate baterako, zehaztapenean soilik parke naturalaren kategoriak barneratuz edota golf-zelaia aldagaien kategoriak soilik barneratuz, guztietan kategoria hauek ez direla nabariak irten zaizkit. Baita ere, lakua edo urtegia aldagaiaren kategoriak barneratuz, ez direla nabariak irten zaizkit. Beraz, aldagai berri bat definitzea erabaki dut. Halaber, susmatzen dut datuak, hau da, Nekatur Nekazal Turismoak eskainitako datuak ez daudela ongi definituta, adibidez, ezaugarriak 20 km baino gertuago egoteak ez dauka zehaztasun handirik. Horrela, definitu dudan
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Gosariaren prezioaren zeinua negatiboak izateak esan nahi du, gosariaren prezioa igotzen denean landa-etxeetako batezbesteko prezioa jaitsi egingo dela, hau da, gosaria aparte kobratzen bada, logelaren batezbesteko prezioa jaitsi egingo dela. Beste era batera azalduta, gosariaren prezioaren ibiltartea 0€-tik 6,48€-tara doa, hortaz, gosariaren prezioak landa-etxeen batezbesteko prezioan daukan eragina -7,71€-tik 8,16€-tara doa. Halaber, aldagai berriaren zeinua negatiboa da. Honen azalpena edo intuizioa izan daiteke, landa-etxeak parke naturalaren albotik egotean, jendea gaua pasatzea eta horrela, bertan afaltzera bultzatzea goizean goiz jaiki behar direlako. Horregatik, landa-etxeetako batezbesteko prezioa merkeagoa da landa-etxeak mendi alboan baldin badaude, bestelako gastuak handiagoak direlako.
Arabako zehaztapenaren grafikoak aztertzera pasako naiz. Hondarren grafikoei dagokionez, ez da ezer ikusten izan ere, aldagai azaltzaile gehienak aldagai kualitatiboak direlako. Horrenbestez, landa-etxeetako batezbesteko prezioa eta batezbesteko prezio estimatuaren grafikoa aztertuko dut.
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Grafikoa 3: Arabako landa-etxeetako batezbesteko prezioa eta batezbesteko prezio estimatua Grafiko 3 honi begiratuz gero, urdinez margotutako lerroa landa-etxeetako benetako batezbesteko prezioa da eta gorriz margotutakoa estimatutako balioak. Horrela, esan nezake estimatutako balioak nahiko ondo egokitzen direla benetako balioetara. Hala ere, badaude piko handi batzuk ez dituela ondo estimatzen. Beraz, Arabako landa-etxeen bigarren zehaztapenarekin gelditzen naiz, hau da, F Eranskinean aurkitzen dena. 3.2.2. Bizkaia probintziako landa-etxeen analisia
Bigarren probintziarekin jarraituz, Bizkaiarekin alegia, probintzia honetan Kantauri isurialdea daukagu, orduan itsasoko jarduerak edota ezaugarriak barneratu beharko ditut. Arabarekin konparatuz gero, Bizkaian badaude parke naturalak baina susmatzen dut itsasoak indar gehiago izango duela, izan ere, Bizkaiko hainbat herrietan hondartzak edo surfak garrantzi handia baitauka. Hortaz, Bizkaiko eredu hau eraikitzeko, aipatu behar dut kolinealitate zehatzarekin aurkitu naizela. Izan ere, hondartza, intereseko itsas hondoak, surfa eta kirol eta arrantza portua aldagaien kategoriak barneratzerakoan, hau da, itsasoarekin erlazioa daukaten ezaugarriak barneratzerakoan, kolinealitate zehatzarekin aurkitu naiz. Beraz, landa-etxeen batezbesteko prezioan eragin handiena izan duena barneratu dut ereduan, hau da, surf aldagaiaren kategoria bat. Eredua G Eranskinean ikuskatu dezakezue, eredu honela definitzen delarik:
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Hau da, erreferentzi taldearen barnean utzi dudana honakoa da: wifi konexioa edukitzea edota ez edukitzea, nekazal produktuak salgai ez duten landa-etxeak eta surfa 20 km-ra edota ez daukatenak. Beraz, Bizkaia ereduko Gretl irteeran honako kontrasteak eginez, hau da, hipotesi hutsean: eta aurkako hipotesian: , honako ondorioa heldu naiz: bi aldagai azaltzaileen kategorietan, hau da, wifi konexioa eta surf aldagaien kategoriatan
balioa baino handiagoa da. Beraz, baztertzen da eko esangura mailarekin, hau da, aldagai azaltzaile hauen kategoriak beste kategoriekin desberdintzen dira. Halaber, beste hiru aldagaietan, logela kopurua, gosariaren prezioa eta nekazal produktuak salgai izatea, esanguratsuak dira baina eko esangura mailarekin. Ondorioz, Bizkaiko Lagin Erregresio Funtzioa honakoa da:
Antzeman daitekeen moduan, landa-etxeen ondotik surfa izateak, hau da, propioa edo km 1 baino gertuago egoteak eragin handia dauka, izan ere, 14,0197 eurotakoa. Hau da, Bizkaiko landa-etxeetan surfa propioa edo km 1era izatea eta ez izatea landa-etxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua 14,0197€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz. Gainera, nekazal produktuak salgai izatearen zeinua negatiboa da eta honela azal daiteke: landa-etxeek nekazal produktuak saltzen badituzte, landa-etxeetako batezbesteko prezioa merkeagoa da, horrela, bezeroak erakartzen dituzte eta beraien produktuak saldu. Wifi konexioari dagokionez, wifi konexioa dohainezkoa izateak landa-etxeetako batezbesteko prezioa igoarazten du. Bizkaian Araban bezala, gosariaren prezioak forma funtzional berdina dauka. Azkenik, landa-etxeak gero eta logela kopuru gehiago baditu, hau da, familia edo koadrilentzat egokituta badago, logelaren batezbesteko prezioa garestiagoa izango da.
Bizkaiarekin amaitzeko, landa-etxeetako batezbesteko prezioa eta estimatutako prezioaren grafikoa aztertzera ekingo diot:
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Grafikoa 4: Bizkaiko landa-etxeetako batezbesteko prezioa eta batezbesteko prezio estimatua
Goian dagoen Grafikoa 4 deritzon grafikoari begirada bat emanez gero, Grafikoa 3an bezalaxe, lerro urdina benetako balioak dira eta gorriz margotutakoa estimatutakoak. Beraz, honi buruz esan dezaket nahiko ondo estimatuta dagoela, baina hala ere, 43 eta 46 zenbakien artean dagoen landa-etxe baten batezbesteko prezioa oso altua da besteekin konparatuz gero, eta gainera, estimatutako balioa nahiko txikia da. Hortaz, kasu honetan balio errealaren eta estimatutakoaren artean desberdintasun handia dago. Baina hala ere, esan beharra daukat Bizkaia probintziaren zehaztapena orain aztertutakoa izango dela. 3.2.3. Gipuzkoa probintziako landa-etxeen analisia Probintziekin bukatzeko, Gipuzkoa soilik aztertzea falta zait. Honi dagokionez esan beharra dago Bizkaia bezala, itsasoa duela. Baita ere, hainbat parke naturalez inguratuta dagoela. Hala ere, nire ustetan itsasoak indar handiagoa izango du. Nire ustea komunikazioekin lotuta dago, izan ere, Euskal Herrian eguraldi ona egiten duen bakoitzean beti Donostia edota Zarautzeko hondartzak agertzen baitira. Hortaz, honek oihartzun handia dauka turistengan. Ondorioz, hainbat proba egin ostean, adibidez, Santiago bidea izatea edo ez izatea ez du batesbezteko prezioan eragiten, baina aldiz, Santiago bidea propioa edo km 1era izateak bai. Bestalde, hondartza propioa edo km 1era izateak, surf propioa edo km 1era izateak eta intereseko itsas hondoak km 1era izateak, hiru kategoria hauek erabateko erlazioa daukate. Hortaz, surf propioa edo km 1era duenak hondartza propioa edo km 1era ere izango du, baina gerta daiteke intereseko itsas hondoak km 1era ez izatea. Ondorioz, aldagai berri bat definitzea erabaki dut, Z deritzona non surf propioa edo km 1era eta hondartza propioa edo km 1era biderkatzearen ondoriozko aldagaia den. Guzti hau kontutan hartuz, Gipuzkoako zehaztapena honela definitu dut eta H Eranskinean aurki daiteke: 0 20 40 60 80 100 120 140 1 4 7 10 13 16 19 22 25 28 31 34 37 40 43 46 49 52 55 58 61 64 67 70 Bizkaia BP yhatB
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Zehaztapena honela dago definituta: gosariaren prezioarekiko erlazio koadratikoa izatea, Santiago bidea propioa edo km 1era izatea, hondartza propioa edo km 1era zein 20 km-ra izatea eta aurrerago definitu dudan aldagai berria. Beraz, erreferentzi taldearen barnean utzi dudana honakoa izan da: landa-etxeak Santiago bidea eta intereseko itsas hondoak 20 km-ra izatea edota ez izatea, hondartza ez izatea eta azkenik, hondartza eta surfa propioa edo km 1era izatea eta intereseko itsas hondoak km 1era izatea. Gainera, KTA estimatzailearekin eta bariantz-kobariantz matrize sendoekin estimatuz gero, H Eranskinean ikus dezakegu
balioa baino handiagoa dela. Beraz, baztertzen da eko esangura mailarekin, hau da, aldagai azaltzaileen kategoriak beste kategoriekin desberdintzen dira. Horrenbestez, honela definitzen da Gipuzkoako Lagin Erregresio Funtzioa:
LEF honetan antzeman daitekeen moduan, Bizkaia eta Arabako ereduan bezala, gosariaren prezioak forma funtzional berdina dauka. Halaber, Santiago bidea propioa edo km 1era izateak landa-etxeen batezbesteko prezioa igoarazten du. Intereseko itsas hondoak km 1era eta hondartza propioa edo km 1 zein 20 km izateak ere landaetxeetako batezbesteko prezioa igoarazten du. Hau da, landa-etxeak Santiago bidea, intereseko itsas hondoak eta hondartza jarduerak baditu, logelaren batezbesteko prezioa garestiagoa da. Bestalde, azken aldagaiari dagokionez, hain zuzen ere Z deritzona, intereseko itsas hondoak ez dauden zonaldeak dira eta aldiz, surfa eta hondartza propioa edota km 1era izango dute. Zonalde hauetan batez ere, hotelak egongo dira. Hortaz, landa-etxeak beraiekin lehiatu ahal izateko landa-etxeetako batezbesteko prezioa merkeagoa ezartzen dute. Gipuzkoarekin amaitzeko, landa-etxeetako batezbesteko prezioa eta estimatutako prezioak konparatuko ditugu. Horretarako honako grafikoa daukagu:
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Grafikoa 5: Gipuzkoako landa-etxeetako batezbesteko prezioa eta batezbesteko prezio estimatua Grafiko honi begiratuz gero, hau da, Grafikoa 5 deritzonari, esan dezakegu lerro urdina benetako balioak direla eta gorria estimatutakoak. Ikus daitekeen moduan, 13, 37, 73 eta 103 inguruko landa-etxeetako batezbesteko prezioa ez ditu ondo estimatzen. Hala ere, behaketa pare bat kenduta gainerako estimazioak nahiko ondo egokitzen dira. Beraz, esan dezaket Gipuzkoa probintziaren zehaztapena orain aztertutakoa izango dela eta honekin geratzen naizela. 3.2.4. Euskal Autonomi Erkidegoko landa-etxeen analisia Jada, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako probintziak aztertuta, Euskadiko eredua osorik estimatzea merezi duen aztertzera noa. Eredu hau eraikitzeko aurrerago aipatutako guztia kontuan hartuta egin dut. Ondorioz, pare bat proba egin ostean, esate baterako, probintzia bakoitzean aukeratu ditudan zehaztapenak kontutan hartuz, aldagai edota kategoria horiek dagokion probintziekin biderkatu ditut, aldagai edo kategoria horiek soilik nabariak ez direla irten zaizkidalako. Gainera, esan beharra daukat soilik nabariak direla hiru probintzietan irten zaizkidan aldagaiak edota kategoriak. Hortaz, guzti hau esanda honela definitzen da Euskadiko eredua, I Eranskinean aurki ditzakezuena:
Hortaz, erreferentzi taldean utzi ditudan ezaugarriak honakoak dira: Arabako probintziako landa-etxeen alboetan parke naturala ez daukatenak; Bizkaiko probintziako 0 20 40 60 80 100 120 1 7 13 19 25 31 37 43 49 55 61 67 73 79 85 91 97 103 109 Gipuzkoa BP yhatZ
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
landa-etxeetan wifi konexioa dutenak edota ez daukatenak, nekazal produktuak salgai ez dutenak eta surfa 20 km-ra edota ez daukatenak; eta, Gipuzkoako probintziako landaetxeetan, Santiago bidea eta intereseko itsas hondoak 20 km-ra edota ez daukatenak, hondartza ez daukatenak eta intereseko itsas hondoak zein hondartza zein surfa propioa edota km 1era daukatenak. Aldagai azaltzaileen nahiz kategorien esanguratasun kontrasteak eginez honako emaitza lortu dut:
balioa baino handiagoa da. Beraz, baztertzen da eko esangura mailarekin, hau da, aldagai azaltzaile hauen kategoriak beste kategoriekin desberdintzen dira. Hala ere, nabaria ez den aldagaia logela kopurua irten zait, horregatik, zehaztapenetik kanpo utzi dut. Bestalde, Gretl irteerako balioei begirada bat emanez gero, ikus dezakegu gosariaren prezioaren erlazio koadratikoa, bai Araban zein Bizkaian antzekoak direla. Hortaz, orain aipatutako susmoa konprobatzeko, beharrezkoak diren murrizketen kontrasteak egingo ditut eta egiazkoak badira, ereduan barneratu. Beraz, ; ; Eta erabaki araua honakoa izanik: F sendoa (2, 217) = 0,545024 < 5,99 =
. Hortaz, ez da baztertzen -eko esangura mailarekin, honek esan nahi du Arabako eta Bizkaiko gosariaren prezioa berdin eragiten duela landa-etxeetako batezbesteko prezioan. Murrizketa bi hauek ereduan barneraturik, Euskal Autonomi Erkidegoko zehaztapen berri bat lortzen da, J Eranskinean ikuskatu daitekeena. Eredua honela definitzen da:
Aurreko ereduan bezala, hau da, Euskadiko lehen zehaztapenean bezala, konstantean kategoria berdinak utzi ditut. Horrenbestez, Euskadiko Lagin Erregresio Funtzioa honakoa da:
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Bestalde, KTA eta bariantz-kobariantz matrize sendoen bidez estimatu dugun eredua behin daukagularik, azterketa orokor bati ekingo diot: 1) Koefizienteen interpretazioak honela definitzen dira: Bizkaiko eta Gipuzkoako landa-etxeen batezbesteko prezio estimatua 62,9204€-koa da, Bizkaiko eta Gipuzkoako landa-etxeen gosariaren prezioa zero denean; Bizkaiko landa-etxeetan wifi konexioa dohainezkoa ez bada, nekazal produktuak salgai ez badituzte eta surf propioa edo km 1era jorratzen ez bada; eta baita, Gipuzkoako landa-etxeetan Santiago bidea eta intereseko itsas hondo propioa edo km 1era jorratzen ez bada eta hondartzarik ez badago, beste guztia konstante mantenduz. landa-etxeak Araban kokatzeagatik 4,91168€ gehiago ordaintzen dela estimatzen da, beste guztia konstante mantenduz. Araba eta Bizkaiko landa-etxeen gosariaren prezioa euro batean handitzean, landa-etxeetako batezbesteko prezioaren batezbesteko gehikuntza estimatua eurokoa da, beste guztia konstante mantenduz. Gipuzkoako landa-etxeen gosariaren prezioa euro batean handitzean, landa-etxeetako batezbesteko prezioaren batezbesteko gehikuntza estimatua eurokoa da, beste guztia konstante mantenduz. Arabako landa-etxeetan mendia izatea eta ez izatea landa-etxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua -5,13298€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz. Bizkaiko landa etxeetan wifi konexioa izatea eta ez izatea landa-etxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua 7,78338€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz.
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Bizkaiko landa etxeetan nekazal produktuak salgai izatea eta ez izatea landaetxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua -5,10382€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz. Bizkaiko landa etxeetan surfa propioa edo km 1era izatea eta ez izatea landa-etxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua 13,388€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz. Gipuzkoako landa etxeetan Santiago bidea propioa edo km 1era izatea eta ez izatea landa-etxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua 4,99637€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz. Gipuzkoako landa etxeetan intereseko itsas hondoak km 1era izatea eta ez izatea landa-etxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua 8,90366€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz. Gipuzkoako landa etxeetan hondartza 20 km-ra izatea eta ez izatea landaetxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua 6,11588€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz. Gipuzkoako landa etxeetan hondartza propioa edo km 1era izatea eta ez izatea landa-etxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua 9,88033€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz. Gipuzkoako landa etxeetan hondartza eta surf propioa edo km 1era izatea eta ez izatea landa-etxeen batezbesteko prezioaren batezbesteko diferentzia estimatua -11,0884€-koa da, gainontzeko ezaugarriak berdin mantenduz. 2) Doikuntza aztertuz: hiru probintzien gosariaren prezioa, Arabako mendiak, Bizkaiko wifi konexioa, nekazal produktuak salgai eta surfa, Gipuzkoako Santiago bidea, intereseko itsas hondoak, hondartza eta surfaren bariantzarekin, landa-etxeen batezbesteko prezioaren bariantzaren %42,7497 azaltzen da. 3) Landa-etxeetako batezbesteko prezioa eta batezbesteko prezio estimatuaren grafikoa aztertuz:
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Seigarren grafiko honi begirada bat emanez gero, esan dezakegu estimatutako balioak eta benetako balioak ez direla erabat berdinak baina nahiko hurbil daudela. Hala ere, badaude balio batzuk nabarmen desberdinak direla. Esate baterako, landa-etxeetako batezbesteko prezioa oso baxua edota oso altua dituenak. Ondorioz, esan dezaket Euskadiko zehaztapena nahiko ondo dagoela, nahiz eta doikuntza ona ez izan. Honen arrazoia izan daiteke, zeharkako datu asko daudela. Azkenik, Euskadirako proposatu dudan zehaztapenari gainbegirada bat emanez eta bereziki gosariaren prezioa aldagaian arreta jarriz, susmoa daukat Gipuzkoako gosariaren prezioa bikoitza dela Araba eta Bizkaiarekin konparatuz gero. Susmatze hau egiazkoa den jakiteko honako kontrastea egin dut: ; ; Erabaki araua honakoa irten da: F sendoa (2, 219) = 0,571601 < 5,99 =
. Hortaz, ez da baztertzen -eko esangura mailarekin. Beraz, gosariaren prezioa Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian baino bi aldiz garestiagoa da. Bestalde, Gipuzkoan hondartza propioa edo km 1era izateak 20 km-ra izateak baino bi aldiz garestiagoa denaren susmoa daukat. Hori egiaztatzeko, honako kontrastea egitea erabaki dut: ; Grafikoa 6: Euskadiko landa-etxeetako batezbesteko prezioa eta batezbesteko prezio estimatua
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
. Hortaz, ez da baztertzen -eko esangura mailarekin. Beraz, Gipuzkoan hondartza propioa edo km 1era izateak 20 km izateak baino bi aldiz garestiagoa da. 3.3. ONDORIOAK
Behin Euskal Autonomi Erkidegorako proposatu dudan zehaztapena, J Eranskinean aurki ditzakeguna, erabat azterturik, hau da, beren koefizienteen interpretazioa, doikuntza, batezbesteko prezioa eta batezbesteko prezio estimatuaren grafikoa azaldurik eta kontrasteak eginez, ikerketaren ondorioak azaltzera pasatzen naiz. Horretarako, lehendabizi aurkeztu ditudan galderei erantzuna ematen saiatuko naiz. Aurreko azpiataleko azkeneko kontraste biak eginda esan dezaket Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiarekin konparatuz gero, gosariaren prezioari dagokionez garestiagoa dela, hain zuzen ere, bi aldiz garestiagoa. Halaber, Gipuzkoan hondartza propioa edo km 1era izateak bi aldiz garestiagoa irteten da 20 km izateak baino. Beste aldagaiei begirada bat emanez, esan nezake probintzia bakoitzean ezaugarri konkretuak daukatela eragina landa-etxeetako batezbesteko prezioan. Izan ere, Araban mendiak dauka eragina eta Bizkaia eta Gipuzkoan aldiz, itsasoarekin lotutako jarduerak dauka indar handiena. Ondorioz, Euskal Autonomi Erkidegoari buruz esan nezake hiru probintzien artean desberdintasun nabariak daudela eta batez ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarekin konparatuz gero. Izan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan itsasoa dagoenez antzekotasun handiagoa daukate. Baina hala ere, ezberdintasun batzuk badaude bi probintzia hauen artean. Esate baterako, Gipuzkoan wifi konexioa dohainezkoa izatea eta nekazal produktuak salgai izateak ez du eragiten landa-etxeen batezbesteko prezioan eta aldiz, Bizkaian bai. Gainera, Gipuzkoan intereseko itsas hondoak km 1era, hondartza propioa edo km 1era zein 20 km-ra eta surfa propioa edo km 1era izateak hirurak eragiten dute batezbesteko prezioan. Aldiz, Bizkaian orain aipatutako hiru kategoria hauek kolinealitate arazoa sortarazten dute eta horregatik, soilik surfa propioa edo km 1era barneratuta dago. Bestalde, Gipuzkoan aldagai gehiagok eragiten dute, izan ere, Santiago bidea daukagu non Bizkaian ez daukan eraginik. Aitzitik, hiru probintzietan eragiten duen aldagai bakarra gosariaren prezioa eta bere erlazio koadratikoa da. Azkenik, esan beharra daukat Araba probintziako landa-etxeak direla garestienak.
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
5.ERANSKINAK A ERANSKINA: Landa-etxeen ezaugarriak
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
o AK_2: ez badauka aire-kirolik 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. o AK_3: Aire-kirola km 1 baino gertuago edota propioa badauka 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. Lakua edo urtegia: ezaugarri hau duen ala ez eta zenbateko distantziara dagoen adierazten digu. Honen barnean hiru kategoria ditugu: o LU_1: 20 km baino gertuago badauka lakua edo urtegia 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. o LU_3: ez badauka lakua edota urtegirik 1 balioa hartuko du; bestela, 0. o LU_4: Lakua edo urtegia km 1 baino gertuago edota propioa badauka 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. - Hondartza: ezaugarri hau duen ala ez eta zenbateko distantziara dagoen adierazten digu. Honen barnean hiru kategoria ditugu: o HOND_1: ez badauka hondartzarik 1 balioa hartuko du; bestela, 0. o HOND_2: 20 km baino gertuago badauka hondartza 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. o HOND_3: Hondartza km 1 baino gertuago edota propioa badauka 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. - Arkeologia-aztarnategia: ezaugarri hau duen ala ez eta zenbateko distantziara dagoen adierazten digu. Honen barnean hiru kategoria ditugu: o AA_1: ez badauka arkeologia-aztarnategirik 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. o AA_2: 20 km baino gertuago badauka arkeologia-aztarnategia 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. o AA_3: Arkeologia-aztarnategia km 1 baino gertuago edota propioa badauka 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. - Piraguen alogera: ezaugarri hau duen ala ez eta zenbateko distantziara dagoen adierazten digu. Honen barnean hiru kategoria ditugu: o PA_1: ez badauka piraguen alogera 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. o PA_2: 20 km baino gertuago badauka piraguen alogera 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. o PA_3: Piraguen alogera km 1 baino gertuago edota propioa badauka 1 balioa hartuko du eta bestela, 0.
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
- Kirol eta arrantza portua: ezaugarri hau jorratzen duen ala ez eta zenbateko distantziara dagoen adierazten digu. Honen barnean hiru kategoria ditugu: o POR_1: ez badauka kirol eta arrantza porturik 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. o POR_2: 20 km baino gertuago badauka kirol eta arrantza portua 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. o POR_3: Kirol eta arrantza portua km 1 baino gertuago edota propioa badauka 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. - Kalitate Turistikoa: ezaugarri hau duen ala ez adierazten digu. Hortaz, honen barnean bi kategori osatzen dute: o Q_1: ez badauka Kalitate Turistikoa 1 balioa hartuko du; bestela, 0. o Q_2: Kalitate Turistikoa badauka 1 balioa hartuko du eta bestela, 0. - Kalitate Turistikoko Konpromisoa: ezaugarri hau duen ala ez adierazten digu. Hortaz, honen barnean bi kategori osatzen dute: o KT_1: Kalitate Turistikoko Konpromisoa badauka 1 balioa hartuko du; bestela, 0. o KT_2: ez badauka Kalitate Turistikoko Konpromisoa 1 balioa hartuko du; bestela, 0. C ERANSKINA: Landa-etxeen batezbesteko prezioaren grafikoa aldagai kuantitatibo eta kualitatiboekiko
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Grafikoa 7: Aldagai azaltzaileak landa-etxeetako batezbesteko prezioarekiko D ERANSKINA: Lehen begirada Eredua 1: KTA estimazioak, 1-234 behaketak erabiliz Aldagai azaldua: BP
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014
Euskadiko landa-etxeen eskaintzaren analisia 2014 |
addi-0fd064a097d6 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14574 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-06-30 | science | Ibargurengoitia Urretxua, Kepa | eu | Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak: Bizkaiko zenbait kasu lokalen azterketa | Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Aurkeztutako proiektua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradu Amaierako Lana (GAL) da. Zehazki, Berrikuntza adarra jorratu izanak, gaurkotasun eta berritasun handiko gai bat aztertzeko bide eman dit, enpresaren kirol ez-profesionalen esponsorizazioa, hain zuzen.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Promozioa aipatutako Marketing Mixaren barruan 4 P-en artean lanean garatutako kontzeptu sakonagoa da, promozioaren esparrua Kirol patrozinioa barneratzen duen kontzeptua da. 2.1.1.2.PROMOZIOA Enpresak bezeroei ezagutzera eramateko eta informatzeko aurrera eramandako estrategia eta elementu kopurua sartzen dira promozioaren teknikaren barnean (Seller, 2010). Enpresaren barruan produktuak eta zerbitzuak ezagutarazteko erabilitako mezuen emisioa da promozioaren egitekoa, mezu hauen emisioaren zergatia gizabanakoak edo jada bezero den kontsumitzailea den pertsonak erosteko nahia azaleratzea da. Honekin, konpetentzia diren enpresekiko desberdintasuna markatzea lortzen baita (Bravo, 1990; Arriaga e.b. 2012). Promozioa gauzatzen duen Enpresa baten ikuspegitik bezeroen edo komentatutako gizabanako kontsumitzaile potentzialen erosteko jarrera da estrategiaren baloratzaile edo neurtzaile fidelena, erosteko jarrera hau hurrengo datozen salmenten igoera batekin azalduta baitaude (Crompton, 2004). Bere helburu garrantzitsuenak hurrengoak dira: (Bravo, 1990; Arriaga e.b., 2012) Lehendabizi informatu, hau da, ezagutarazi nahi den produktua edo zerbitzuaren informazioa helburu merkatuetara zabaldu, publizitate ekitaldien ondorioz produktu edo zerbitzua ezagutzera eraman (Arriaga e.b., 2012); Telebistan, irratian, dohainik eskainitako probetan, etab.., kontsumitzailea produktua erosteko motibatu eta markaren esposizioa handitu. Bigarrenez, bezeroengan erosteko beharra sortu, produktu edo zerbitzuaren kalitate, prezio, erabilera edo puntu fuerteak gogorarazi beste markekiko eroste aukera lehendabizi kokatuz, posizionamendua deritzona hobetuz (Bravo, 1990). Promozioaren barnean lanean landuko den atal espezifikoago bat harreman publikoa da. Definizio argi bat jartzea zaila gertatu da sortutako gatazken ondorioz, harreman publikoak edo erdarazko RRPP siglek jendearekiko irudi txarra sortarazi diote. Hala, urteen poderioz ez da definizio argirik lortu gertatu diren desinformazio eta propaganda estrategia gogorrengatik (Sharpe, 2000). Ondorioz harreman publikoak ulertzeko hitz klabeak azaltzea komenigarria da; -Organizazioa: enpresa, negozioa, instituzioa edo pertsona (Rojas, 2012). -Stakeholders: negozioaren bitartez eragina izan dezaketen pertsonak (Pitman,1984).
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
-Komunikazio planak; era kontziente eta baieztatuak dauden enpresak egiten dituen komunikazio estrategia eragiketak (Rojas, 2012). -Komunikazio akzioak: plana erabaki ostean aurrera eramaten diren eragiketak, ikerketatik ebaluazio ataleraino doazenak (Rojas, 2012). -Administrazio zuzendaritza: plana aurrera eramateko erabakitako zuzendari edo pertsona adituak (Rojas, 2012). Harreman publikoak bezero potentzialetara zuzentzerako orduan 4 segmentu ezberdin aurkez ditzakegu (Kotler, 2002). Lehendabiziko taldea nahitaezko bezeroak (“ izango lirateke. Bezero mota hauek gure enpresari diru gehien ekar ditzaketen bezeroak dira, gure produktua erosketa garrantzitsua kontsideratzen ez duten arren, erosteko beharra sortzen da haiengan nahi eta nahi ez, gure produktu edo zerbitzuak eduki behar dituzte. Bezero mota hauengan prezio aldaketek ez dute aldaketa handirik suposatuko, produktuaren maila jaisten bada ere gure marka behar izango dute. Bigarren taldean Erlaziozko bezeroak aurki ditzakegu. Bezero mota hauek enpresak eskainitako produktu edo zerbitzua beharrezko moduan erlazionatzen dute, aurreko nahitaezko bezeroekin alderatuz bezero mota hauek sentsibilitate handiagoa izango dute inguruan konpetentziak aurkeztutako produktu eta eskaintzengan. Bezero mota hauek merkatuaz informatuak daude eta sentikorrak izango direlarik, aurkeztutako aukera hobeagoekin. Esate baterako gure produktua beharrezkoa iruditzen zaie baina konpetentziak antzekoren bat prezio askoz hobean ateratzen badu haien aukera aldatuko litzateke eta konpetentziaren produktuak erosteko prest leudeke gutxienez proba egiteko. Normalean bezero mota hauei tratu espeziala eskaini beharko zaie, edonolako tratu pertsonala, deskontuak, etab... Gutxirekin enpresarekiko fidelizatuko diren bezero mota dira eta horrela enpresarentzat sarrera garrantzitsuak sortuko dituen beste bezero mota izanik, deskontuak eskainita bada ere salmenta bolumen handia lor daitekeelako. Hirugarren taldean bezero ezegonkorrak agertzen dira. Kasu honetan, konpetentziak eskainitako edozein promoziorekiko sentikorrak diren taldea sartzen da, bezero mota hauek merkatuaren ezagutzapean daude baita baina kasu honetan oso ezegonkorrak dira, errez aldatuko dira konpetentziaren produktuetara prezio hobe baten bila, adibidez. Halaber, bezero mota honi transakziozko erosleak deitzen zaie. Laugarren taldean merkealdi bezeroak aurkitzen dira. Azken talde honetako bezero motak zorrotzenak dira, momentu oro bilatuko dituzte prezio baxuenak eta salmenta harreman
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
pertsonalizatuena. Merkatua oso ondo ezagutzen duten bezeroak dira eta konpetentziarekin negozioak egiten dituztenak. Bezero mota hauek zailenak diren arren, sarrerak lortzeko baino merkatuko bolumena igotzeko erabiliko dira. Halere, honegatik ez zaie garrantzirik kendu behar, bezero mota hauek informazio baliotsua emango diote enpresari aldatu beharreko edo berdin mantendu beharreko puntuak ikusterako orduan. Promozioaren barruko harreman publikoen azterketa egin ostean esponsorizazioaren esparrua landuko da. Kirol patrozinioa lanean garatzen den mamiaren kontzeptua da, teoria kokatu ostean analizatzeko azken aspektua. 2.1.1.3.KIROL PATROZINIOA Enpresak diru kantitate edo aktibo baliokide kopuru bat ematen dio babesa jasoko duen entitate edo taldeari, horren truke taldeak babesleari ustiatu daiteken potentzial komertzialaren administrazioan sartzeko aukera ematen dio. Ezagutzen den esponsorizazio mota hedatuena da kirol patrozinioa, honen barne sartzen dira bai ekitaldien patrozinioa zein kirol taldeen esponsorizazioa (Cornwell, Donald, 2003; Svensson eta besteak, 2013).
(Iturria: Svensson eta besteak, 2013) Kirol patrozinioa sortzeko bai enpresaren zein kirol taldearen edo ekitaldiaren ongizatea lortu behar da, horregatik bi aldeek pisuzko arrazoi bat izango dute harreman hau hasteko. Enpresaren aldetik arrazoi nabariena estrategikoa da. Hainbat ikerketek azaleratu dute patrozinioa aurrera eramaten duten entitateek epe luzera sarrera handiagoak lortzen dituztela patroziniorik egiten ez dutenekiko (Cornwell eta besteak, 2003). Markaren balioari dagokionez, patrozinio handiagoa egiten duten enpresen balio finantzarioa igo egiten da. Taldeak babesari buruzko iritzi positiboa badauka, hitzarmenaren etorkizunerako oinarri on bat sortu ahal izango da. Taldearen jokabideak babeslearekiko daukaten iritzian oinarritzen baitira (Madrigal, 2001).
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kirol taldearen edo ekitaldiaren aldetik arrazoia finantziazio falta edo aktibo falta da, harreman honek lagunduko ditu haien egitekoan jarraitzen eta taldearen biziraupena bermatzen. Kirolak gizartearekiko daukan agermena edo irudia marka batekin erlazionatzearen truke biziraupena bermatu eta kirol bizitzan onurak lor ditzakete. 2.1.2. PATROZINIOA AURRERA ERAMATEKO ARRAZOIAK 2.1.2.1.MARKA EZAGUTZERA ERAMAN Marketing-eko Amerikar asoziazioak definitu duenez, marka, produktuak enpresa konkretu batekin harremanetan jartzeko erabiltzen diren atributu ezberdinen bateraketa da; izena, kolorea, logotipoa, diseinua eta beste edozein karakteristika konpetentziatik bereizten duena. Marka batek bezeroengan sortarazi ditzakeen sentsazioen barnean atributuak, baloreak, kultura, pertsonalitatea edo kontsumitzaile mota egon daitezke, beraz marka ezagutzera eramateko orduan komentatutako atributuek sentsazioak sortuko dituzte eta markaren ezagupena eta itxura lortuko dute (Baños, Rodriguez, 2012). Enpresak sozial maila baten existitu behar dira halabeharrez desagertu nahi ez badute, enpresa bat ezagutzen ez bada edo markarik ez badauka identifikatua izateko ez da negoziorik sortuko (Medina, 2013). Sozietateari marka ezagutarazteko helburuarekin aurkeztu behar zaio, honetarako patrozinioa ezagupen tresna oso baliotsua gerta liteke. Enpresaren helburua argia da publizitate jarduera aurrera eramateko orduan. Helburu honetan kontu handiz ibili beharra dago komentatutako bezeroen sentsazio eta markarekiko irudia babesten den kirol taldearekin asozia daitekeelako eta sortutako irudia taldearekiko guztiz zentratua gerta daitekeelako (Kaynak eta besteak, 2008). 2.1.2.2.BEZEROAK LORTU Marka ezagutaraztea enpresaren helburuetako bat izango da, baina bezeroak lortzea momentu konkretu batean edo epe luze batera baita patrozinio kontratua aurrera eramaten denean bilatutako helburua da. Kirola tresna ezinhobea da enpresaren produktuk bezeroetara ailegatzeko, horretarako babesten den kirol taldea agertzen den ekitaldien inpaktu soziala neurtu behar da. Inpaktu sozial honen faktoreak hurrengoak dira (Ferrand eta besteak, 2007): 1-Ekitaldiaren ezaugarriak eta parte-hartzaileen kantitatea, ez da berdina lagunarteko ekitaldi bat edo titulu garrantzitsu bat jokoan dagoen ekitaldia.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
2- Ekitaldia jokatzen den lekua, leku enblematikoa eta kirol munduan ezaguna dena edo bigarren mailako ekitaldia. 3-Antolatzaileen ezaugarriak, antolatzaile garrantzitsua bada jokatuko den kirolean edo federakunde bat bada edukiko duen inpaktua askoz handiagoa izango da talde txiki batek antolatutako ekitaldiarekin konparatuz. 4-Kirol garaipenaren inpaktua, nazional mailako txapelketa bat mundu mailako txapelketa batekin alderaturik ezberdintasun asko dago. 5-Komunikabideen banaketa; telebistan, irratian, egunkarian, streaming bidez. Faktore hauen arabera bezeroak lortzeko aukera egongo da patrozinio jardueraren bitartez. 2.1.2.3.BEZEROAK FIDELIZATU Fidelizazioaren kontzeptua gure kirol patrozinioaren munduarekin lotuz, bezeroek marka bat erosteko orduan aurkezten duten aukera joera da, hau da, bezeroek marka ezberdinak aukeratzerako orduan kirol taldearengan daukaten fideltasuna markarekiko fideltasun bihurtu egiten da (Kaynak eta besteak, 2008). Enpresa bezeroak fidelizatzen saiatu daiteke taldearen esponsorizazioa sustatuz, hau da, bezeroen leialtasuna lortuz. Kontzeptu honen eta bezeroak lortzearena ezberdinak dira, fideltasuna bilatzean bezero zaharrak mantentzeaz eta fidelizatzeaz ari gara baita. Fidelizazioa marka aukeratze errepikakor bat da. Bezeroen fideltasuna aztertzerako orduan bi fideltasun mota bereiz ditzakegu, frekuentzia fideltasuna eta jarrera fideltasuna: lehenengo mota, hau da, frekuentzia fideltasuna, bezeroak edo bezero potentzialak jarraitzaile diren taldeko partiduak, ekitaldiak, presentazioak, etab... ikustera doazenean babeslea den marka erosi edo kontsumitu egiten dutenean gertatzen da. Fideltasun frekuentziala bezeroak ekitaldiak ikustera doazenaren portzentaje edo neurketa da (Stevens, Rosenberger, 2012). Bestalde, jarrera fideltasuna bezeroak edo taldeko jarraitzaileak taldearekiko fideltasun emotiboa neurtzean datza. Jarraitzaile fidelak ekitaldiez aparte taldearekiko estima berezia daukaten neurtzen du, jarraitzaile honek gero eta jarrera fideltasun handiagoa izan orduan eta hobeto ezagutuko du taldea, eta beraz taldearengan egindako publizitate eragina handiagoa izango da, konexio emozionala dagoela esan genezake. Jarrera fidelak jarraitzailearengan taldearekiko bereganatze eta sentikortasun bat sortzen du, “talde bat baino gehiago” espresioak ondo adierazten du (Bauer eta besteak, 2008; Kaynak eta besteak, 2008).
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Bezeroengan fideltasuna lortzeak taldearekiko fidelago izatearekin erlaziona daiteke, ikerketa batzuek erakutsi dutenez (Kaynak eta besteak, 2008) jarraitzaileak taldearekiko gero eta fidelagoak izan (bai frekuentzia zein jarrera) orduan eta konpromiso handiagoa izango dute taldea esponsorizatzen duen markarekiko eta beraz erosteko beharra sortuko zaie. 2.1.2.4.FISKALITATEA Enpresek patrozinioa aurrera eramatean, honen ondorioz sortutako fiskal kenkarien laguntzak, esponsorizazioa burutzeko baliagarria edo motibazio sortzailea izan daiteke. Fiskal kenkari hau babesleak kirol taldeari emandako diru kantitateari dagokion ehuneko baten aplikatzen da (Fernandez, 1999). Euskal herri mailan existitzen diren kenkariak ezberdinak izan daitezke, lehendabizi publizitate ekimen bat aurrera eramateko patrozinio motako fiskal kenkariak eta beste aldetik, publizitate ekimen aurrera eramateko helburu gabe burutzen deneko patrozinioaren kenkariak. Kasu honetan publizitate ekimena helburutzat hartzen da, betiere enpresak arrazoi ekonomiko edo instituzional bat daukala ulertzen da. 2012.urteko Bizkaiko foru aldundiko, kontzertu ekonomikoko, 12.legeak dioenez patrozinioa aurrera eramaten duten sozietateek %18ko kenkari fiskala izango dute kuota likidotik aurrezteko (patrozinio aktibitateko kantitatetik), horrez gain kuota likidotik kenkaria den %28ko dedukzioa baita edukiko du. Datu hauek legedi foraleko enpresa handietara aplikatutako lege globalak dira, gerturaketa moduan enpresa mota denei aplikagarriak izanda, honez gain beste zenbait dedukzio izan daitezke enpresa motaren eta patrozinioaren arabera. Era global baten esanda sozietateen gaineko zergan enpresari %46ko fiskal kenkariak aplikatuko zaizkio patrozinio kontratua aurrera eramanda, betiere kontuan hartzen badugu enpresa ertain edo handia dela, enpresa txikien kasuan 2012.urteko Bizkaiko legediaren arabera totalean kenkari global moduan %42 izango da. 2.1.2.5.POSIZIONAMENDUA Kontzeptu honek ez du produktuarekin egindako aldaketa azaltzen, baizik eta bezeroak edo kontsumitzaile potentzialaren buruan sentiarazten den joera baizik. Posizionamendua markaren errepresentazioan datza konpetentziarekiko lider moduan jarriz (Ries, Trout, 1972; Ferrand eta besteak, 2007). Posizionamendua garatu ahal izateko bi puntu aurkeztu behar dira, lehendabizi enpresaren egoeraren analisia egin osteko enpresarekiko irudia eta konpetentziarekiko momentuan
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
daukan posizionamendua eta bigarrenez enpresak erakutsi nahi duen irudia eta konpetentziarekiko lortu nahi duen posizioa (Aaker, 1996; Ferrand eta besteak, 2007)
(Iturria: Ferrand eta besteak, 2007) Produktuaren hasierako kontzeptua edo desberdintasuna sortzeko arrazoia produktuaren posizionamendua da, honek esan nahi duena da produktuaren paketearen tamaina, kolorea, itxura konpetentziarenarekin alderatuz desberdina dela eta hau izango da posizionamendua sortzen duen lehenengo aldagaia. Kontsumitzaileak desberdintasuna sumatu eta marka bat bestearen gainetik posizionatuko du inkontzienteki (Ries, Trout, 1972; Ferrand eta besteak, 2007). Beraz, garrantzitsua da produktuaren itxura baina posizionamenduaren kontzeptua markaren edo enpresaren irudiarekin bat joatea, enpresak ekimenak egingo ditu momentuan daukan irudia aldatzeko eta beraz lehiakideei begira posizionatzeko (Marion, 2003). 2.1.2.6.INSTITUZIO PUBLIKOEKIN HARREMANA SENDOTU Estrategia instituzionalek helburutzat hartzen dute kirolaren bidez zabaldutako enpresaren pertzepzioa, bai enpresaren pertzepzio txarrak garbitzeko zein helburu sozial edo instituzio publikoekin faboreak lortzeko(Ferrand eta besteak 2007). Azken kontzeptu honek izen bat dauka; Lobbiying, kontzeptu hau ingeleseko lobby (saloia, itxarongela...) hitzetik dator eta politikarien laguntzen eta faboreen bila ibiltzen ziren kazetariengandik eta pertsona taldeengandik dator. Kontzeptu honek influentzia sortuarazi nahian zebiltzanengatik sortu zen, kasu honetan estrategia instituzionalarekin influentzia ona bilatu izaten da instituzioekiko (Cutlip, Center, 1975).
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Lau kategoriatan banatzen dira helburuak instituzio publikoekin harremanak sendotzean (Ferrand eta besteak, 2007); Aurrenez finantza munduko onarpena lortzearen helburua dago, edonolako esponsorizazio bat eginez finantza munduko merkatuak iritzi ona dauka enpresaren balorizazioarengan eta finantziazio beharra zein burtsa balorea ondo suertatuko dira. Beste helburuetako bat konpromiso soziala izango da. Edozein instituzio publikorentzako erakargarria eta fabore onekoa izango da patrozinioa aurrera eramaten duen enpresaren irudia, posizionamenduarekin ideiarekin lotuz kontsumitzaile potentzialek baita mugimendua errekonozituko dute eta enpresa begi onez joko dute. Patrozinioa tresna ezinhobea da enpresarentzat era lokal batean bezeroek eta gizabanako edo kontsumitzaile potentzialek herriaren lagun bezala uler dezaten. Udaletxeak ere ekimena kontuan izango du hortik aurrera suertatzen diren enpresaren, zerbitzuak kontratatzeko, zein laguntza eskaintzeko. Hurrengo helburuetako bat enpresaren kultura eta langileen motibazioa bermatzea izango da, edozein patrozinio ekintza edo ekitaldi aukera ona da enpresaren kultura eta baloreak aurkezteko, hortaz aparte langileak kirol talde edo ekitaldi baten parte bihurtuko dira herrikideekin harremandun eta zerbaiten parte sentituz. Azkeneko helburu bezala pertsonal kontratazioa bermatzearen garrantzia daukagu. Ekitaldiak jorratuz enpresa laguntzaileekin harremana bermatu egiten da eta honekin batera langile kualifikatuak erakarri egiten dira era ez-zuzen batean. 2.1.3. AURREKARIAK ETA EBOLUZIOA Patrozinioa badirudi gaur egungo kontzeptu moderno bat dela, publizitatearen lehen aro gorena izan zenekoa, baina egia esateko patrozinioaren kontzeptua orain dela denbora askokoa da. Ezagutzen den lehen kontratua ez zen 1492.urtera arte heldu, hain zuzen Kristobal Kolonek Amerikak aurkitu zituen artekoa. Garai honetan Isabel erregina katolikoak 2 aldeko kontratua sinatu zuen Kolonekin, kontratu honek era argi batean aldatzen zuen “mezenas” kontzeptuak azaldutako, hau da, ongizate ekonomiko eta politiko bat eskaintzen zen Kolonentzat nabigazioa burutzen laguntzeko. Kuriositate moduan esan genezake Kolonentzat Almirante titulua, konkistatutako lurraldeen menpekotasuna eta lortutako aberastasunen %10 izango zela.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Patrozinio kontratuaren sorrera ikusi ondoren patrozinio mota espezifiko baten sorreran zentratuko gara, kirol patrozinioan hain zuzen ere, patrozinio mota honek ez zuen bere lehen agerraldia 80. hamarkadara arte egin baina historian ezagutzen den eta oraindik mantentzen den kontratu bat izan zen, era baten lehenengoak inork oraindik aztertu eta frogatu zuen sektore honetan. Kasu honen protagonistak alde batetik Nike enpresa Amerikarra eta Michael Jordan Bulls taldeko saskibaloi jokalari ospetsuak izan ziren. 1984.urtean Nikek Jordan jokalari entzutetsuari eskaini zizkion “Air Jordan 1” zapata ospetsuak dohainik Jordanek partidu guztietan eramaten bazituen. Zapata hauekin NBA ligan arazo asko egon ziren liga hau kontrolatzen duen organismo nagusiak koloreak markatutako erregulaziotik kanpo zeudela esanez. Halere Jordanek ez zuen kasurik egin eta zapatak eraman zituen, hortik aurrera Nike zapata hauen boom-a hasi zen eta urtez-urte zapata modelo berriak atera ditu Nikek Jordanen izenean. Kasu hau izan da gaur egun ezagutzen den kirol patrozinioaren aro modernoaren hasierako adibidea. 2.2 KIROL ESPONSORIZAZIOA EZ PROFESIONAL MAILAN Kirol ez profesionalaz hitz egiten dugunean kirolariek kirola ogibidetzat ez daukaten kasuez hitz egiten ari gara. Kirol maila honetan patrozinioaren jarduerak baita garrantzia handia dauka. Enpresen ekintza sozialetara definitutako diru kantitatearen %70-80 dago kirolari bideratua, argi dago honen barruan jende multzo handiak mugitzen dituzten aktibitateek lortzen dituztela patrozinio diru kantitate handienak (infoadex ikerketa, 2003), baina kirol amateurrak baita finantziazioaren beharra dauka eta lortu egiten du. Patrozinioa inbertsio modu baten antzera ikertzen da eta honen balioa edo kantitatea neurtzeko erabilitako ratioetako bat inbertsioa/entzutea edo ospea da (Harvey, 2001). Ratio honek kirol amateurraren inbertsio maila mugatu egiten du, normalean ez profesionala izanik daukan ospe edo entzutea murriztuagoa da, beraz definitutako finantziazio maila baita murriztuagoa da ondorioz (Bigné, 1997; Calderon, 2002). Kirol amateurrean inbertitutakoa murriztuagoa den arren, honek baita enpresa txiki eta ertainen patrozinio ekimenak ahalbidetzen ditu, kirol ez profesional bezain beste patrozinio kasu daude gaur egun. Bizkaia mailan kirol ez profesionalaren patrozinioa oso zabaldua dagoen jarduera da, honen ondorioz esan daiteke enpresa euskaldunentzat, behintzat, errentagarria gertatzen den estrategia dela. Profesional munduan ez bezala kirol amateurraren finantziazio beharren ondoriozko enpresen ekarpenetan ez dago inolako analisirik, kasuak ezagutzen dira baina aipatutako ospe
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
txiki horri kontra eginda sortu daitezkeen etekinen arrazoirik ez da ikertu, hutsune hori bete nahian egin da ikerketa honen analisia. 3.METODOLOGIA 3.1. KASUEN METODOA Kasuen ikerketa bat, enpirikoak diren datuen analisi kualitatiboak aztertzeko erabilitako estrategia zehatz bat da, honek fenomeno bat bere ingurugiroan sakonki ikertzea ahalbidetzen du (Pettigrew, 1973; Stake, 1995; Yin, 2003). Kasu metodoen lanak bereziki garrantzitsuak dira antolakuntza eta gestio ikerketentzat, kasuen dinamikak ingurugiro pertsonalean aztertzea laguntzen duelako, ikerketa mota honek analisiaren ulermena eta garapena bermatzen ditu (Eisenhardt, 1989) ikuspegi ezberdinen puntutik, azterketa iturburu asko sor ditzakeelarik ulertua izan dadin. Halaber, kasuen metodoaren ikerketa bat bereziki baliagarria izango da zabalik dauden galderei erantzuna emateko (zergatik?, nola?,..) eta fenomeno bat bere ingurugiro naturalean definitua izatea ahalbidetzeko. Metodo honek beste adibideekiko kontrastea suposatzen du era argi batean. Honek ez du esan nahi baliagarria ez denik, baizik eta datu enpirikoei berdintasuna sortzen denean baliagarritasuna eman diezaiekeela, interesa sor dezaketen aldagai guztiak neurtzeko posible den metodoa izanik. Metodo honen erabaki garrantzitsuenetariko bat kasuen aukeraketa da. Normalagoak diren datu kuantitatiboen analisirako erabiltzen diren lagin ezberdinak (lagin ausazkoak) ez dute balio metodo honetarako, kasuak aukeratzen dira, aukeraketa arrazoia ikertu nahi den aldagaia aurkezteko kasu nabarmenak izatea edo aldagaien arrazoi logikoa handitu ahal izatea dira, hau da, lagin teorikoa (Eisenhardt, 1989 ; Graebner, Eisenhardt, 2004). Beste alde batetik erabaki garrantzitsua da baita kasuen metodoaren lagina banakoa edo taldekoa izango den. Kasu indibiduala erabiltzen denean, kasua bera arraroa eta bakarrik analizagarria edo datu garrantzitsuak eskaini ditzakeena izaten da (Siggelkow, 2007), ikuspuntu honek badauzka bere trabak, bereziki emaitzaren kanpo baliagarritasunari begira. Ikerketa honetan lantzen den analisian taldekako lagina datuen emaitzekiko baliagarria izan daiteke datu sendo eta ulergarriak lortzeko. Taldekako lagina izanik, argi geratzen da lortutako emaitzak talde baten komunak izan diren edo kasu bakar batenak diren. Kasu anitzen bidez datuen kontrastea sortu eta arrazoi aldizkakoak baztertu ahal izango dira beti emaitza komunak aztertuz (Yin, 2003). Ondorioz lagin taldeak sinesgarriagoak dira datu anitzen alderaketa lortu ahal delako (Denzin, Lincoln, 1994; Jick 1979; Pettigrew, 1990;
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
3.1.5. DATUEN BILKETA PROZESUA Erabilitako datu bilketa prozesu edo aukerak hurrengoak izan dira betiere triangulazio bat sortuz (Villareal, 2010); 1)Elkarrizketak: marketing arloko zein administrazioko eta zuzendaritzako pertsonalaren elkarrizketak, zuzenean, email bidez edo eta telefonoz. 2)Dokumentuen ikerketa: web orriak, enpresen publikazioak, memoria, irudiak, datu baseak eta komunikabideen informazioak 3)Ezagutza pertsonala: enpresara bisitak, langile ezagunak, kirol taldearen informazioa eta administrarien aurkezpenak. 3.1.6. DATUEN ERREGISTROA ETA KLASIFIKAZIOA Datuen analisian elkarrizketen transkripzioa eta datuen tabulaketa burutu dira, emaitzak begiratuz taldeka sailkatu dira analizagarri gertatu den aldagai ezberdinak bananduz. Datu tabulaketan helburu teorikoen pisuaren neurketa globala egin da kasu anitzen batuketan. 3.1.7. DATUEN ANALISIA, BATERAKO ANALISIA Datuen sailkapenaren ondorioz suertatutako analisiaren azterketa bateratua, aldagai ezberdinak eta aztertzeko helburu ezberdinak banandu ondoren desberdintasun eta konparagarritasun terminoak azaldu dira erantzun komun batera ailegatzeko aburuarekin. Datuen berdintasun konparaketa eta kasu bakoitzaren arteko konparagarri gertatu diren termino edo helburuen komentatze betiere aldagai ezberdinen menpean. 3.1.8. ONDORIO OROKORRAK, IKERKETAREN KALITATE ETA SERIOTASUN MAILA Ondorio moduan azterketa eta analisiaren ostean agertutako arrazoinamendu eta konparaketen azalpen ondorioztatua egin da. Helburu teorikoekin bateragarritasun kutsua bilatuz eta kirol profesionalarekiko ezberdintasunak agertuz, ikerketa osoaren osteko ondorio global zein zehatzak agertuz.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
3.2. KASU BAKOITZAREN ENPRESEN AURKEZPENA Enpresa Campos kirol taldea Elkar Kirolak harreman hasiera 2012.urtea ze motatako patrozinioa ekonomikoa kantitatea 40.000 Campos enpresa 1920.urtetik Hegaluzearen salmentan darion enpresa da. 1990.urtean Astorquiza eta Campos batzean Salica elikagaien industria sortu zen. Salica Europako atun flotarik handiena duen euskal atun taldeko kidea da (Albacora). Urtero 100.000 tona baino gehiago arrantzatzen dute, mundu mailako hiru arrantza- gunetan:Atlantikoa, Indiako Ozeanoa eta Ozeano Barea. Estatu mailan eta nazio arteko mailan elikagaien sektorean dihardu enpresak eta internazionalizatze prozesuan murgildua dago. Elkar Kirolak eskola mailatik amateur mailara bitarteko txirrindularitza eskola da (jakin berri da datorren urtean profesional taldea aterako dela). Erandio, Leioa eta Berangoko Udalak batzen dituen txirrindulari elkarte honek batez ere amateur mailan agerpen nabariak egiten ditu estatu mailan eta berriki baita maila internazionalean ere. Enpresa Artea merkataritza zentroa kirol taldea Getxo errugbi taldea harreman hasiera 1996.urtea ze motatako patrozinioa ekonomikoa, materiala eta merchandising-a. kantitatea datu konfidentziala da. Artea merkataritza zentroa 1996.urtean zabaldu zen. Metrovacesa taldearen barne dagoen estruktura da eta gaur egungo Bilbo berria deritzon zonaldean dago kokatua. 40.000 metro karratuko salmenta gunea da. Getxo Artea Errugbi taldea getxoko udalerrian aski ezaguna den instituzio bat da, bere talde gorenaz aparte, Arteari balio handiena eskaintzen diona, Errugbi eskolan lan egiten dabiltza maila baxuagoetan eta baita neska taldean ere. Gainera nesken taldeak dagoeneko erreginaren kopa irabazi du eta lehen taldeak lau aldiz irabazi du errege kopa eta behin goreneko mailako liga.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Enpresa: Kantxa kirol moda kirol taldea: Getxo arraun, Getxoko atletismo karrerak, Getxo futbol neskak harreman hasiera: orain dela 25 urte ze motatako patrozinioa: materialezkoa eta diruzkoa kantitatea: kantitate kalkulaezina, ekipamendu eta ekitaldietako presentzia ordu asko. Kantxa Kirol Moda Getxo udalerriko kirol denda ezaguna da, orain dela 27 urte sortu zen eta patrozinio jardueran ibili da geroztik, Algorta erdialdean kokatua dago eta gaur egun herriko denda erreferenteena da kirol esparruan konpetentzia ezberdinak udalerritik ezabatzen joan delarik. 7 langile dauzka dendak eta Getxo inguruko kirol ekitaldi gehienetan sartuta dagoen enpresa da. Kirol taldeak aztertzerako orduan gehien bat Getxo arraun taldea eta getxo atletismo taldea nabarmenduko ditugu, talde hauek parte hartzen duten ekitaldiak estatu mailakoak dira eta maila ezberdinetako kirol taldeak dauzkate. Enpresa Elecnor kirol taldea Arenas futbol taldea harreman hasiera 2012.urtea ze motatako patrozinioa ekonomikoa kantitatea konfidentziala Elecnor 1958 sortu zen energia enpresa euskalduna da, bereziki elektrizitate sektorean zentratutakoa, gaur egun estatu mailako energia sektoreko enpresetariko bat da baina maila internazionalean zabaldu izan dena,filialak dauzka batez ere Hego Amerika eta Afrikan. Pasadan urtean 1.864 milioi euroko salmentak izan zituen eta 12.600 langile inguru. Arenas futbol taldea historia handiko futbol taldea da, 1901.urtea sortu zen eta lehen mailatik pasatu den talde Euskaldunetariko bat da. Gaur egun lehen mailatik kanpo dagoen arren bere garaian errege kopa irabazi zuen 1919 urtean Bartzelonaren aurka.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
4. AZTERKETA EXPLORATIBOA Azterketa exploratiboa hasteko 9 esparru ezberdin sailkatu dira egindako elkarrizketen analisia egiteko. Esparru ezberdin bakoitzeko gai horri buruzko galderak eta enpresa bakoitzak galdera horiei emandako erantzunak sailkatu dira, azkenik ondoriozko komentaketa eginez esparru bakoitzaren bukaeran. 4.1. KASUEN AZTERKETA 4.1.1. MARKA EZAGUTZERA EMAN Zenbat urteko erlazioa behar dela esango zenuke kontsumitzaileak kirola enpresarekin erlaziona dezan? CAMPOS -2 urteko epea gutxienez kontsumitzaileek Enpresa kirol taldearekin harremandun dezaten ARTEA -Artea Merkataritza zentroaren desberdintzeetako bat beti izan da publizitate instituzionalera bideratutako inbertsioa urteetan zehar bezeroen fidelizazio handia sortu duten patrozinio ekitaldietara bideratzea. Bere irudi instituzionala sendotzeko eta gogortzeko Arteak ez du kanpoko jardueretan inbertsiorik egiten (metroan, publizitate guneetan, muppis zirkuituetan...) baizik eta patrozinioa erabiltzen du bere irudia eta marka sendotzeko inguruko irudi baloratuenetarikoa izan dadin patrozinio bat ekitaldi edo taldeentzat markarekin eta enpresaren irudiarekin ezagutzen da gutxienez 2 urteko kontratu batekin. Horrela Artea, 17 babesletza urteren ondoren estatu mailan elite talde batekin harremantzen da. KANTXA KIROL MODA -Kontsumitzaileek gehiengo kasuan ez daukate enpresarekiko sentsibilitate askorik, badirudi enpresaren esfortzua nulua edo oso txikia dela eta taldekoa jarraitzaileek ez dute alegin hori ikusten ez eta kontuan hartzen , beraz esango nuke 10 urteko epea behar dela azkenean herriak babeslea esfortzua ikus dezan. ELECNOR -4 urteko epea behar dela gutxienez esango nuke, herria futbol taldeak daukan balorea zabaldu eta haien gogoa piztu arte, lan nekeza eta askotan baloratu gabea dirudi baina fruituak ateratzen dira. ERANTZUNAREN ONDORIOAK: Marka ezagutzera eramaterako orduan ez da batbateko bezeroaren enpresarekiko irudia aldatuko, denbora behar duen prozesua da, Camposen eta Artearen iritziz 2 urteko harremana ezinbestekoa da markaren izena kirol taldearekin erlazionatzeko baina Elecnor eta Kantxa Kirol modaren ustetan 4 eta 10 urte behar dira.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Aldaketa oso handia da baina komunean agertutako ondorioa epe luzera egingo dela ezaguna marka patrozinioari esker da. Behin-behineko patrozinioa edo epe laburreko patrozinioa guztiz baztertzen dute enpresek, marka ezagutzera eramateko helburuarekin ez da aukera hoberena izango. 4.1.2. BEZEROAK LORTU Diru-sarreren (fakturazioaren) gehikuntza nabari da?(portzentajea) CAMPOS -Atal hau zaila da komentatzen baina %20ko sarreren gehikuntza gertatu dela esango nuke, honetatik garrantzitsua da komentatzea telebistan hainbat agerraldi izan ditugula eta publizitate bide ezberdinak izan ditugula. Honegatik esan genezake %20ko igoera hori ez dela patrozinio kontratuaren eragin zuzenik izan, baizik eta beste zenbait publizitate jardueren ondorio baita. ARTEA -Ez dugu uste erlazio zuzenik dagoela sarreren analisiaren gehikuntza eta patrozinio jardueraren artean Kirola, eta bereziki Euskal Herria mailan, lotura bat da sozietatearentzat, politika, kultura eta harreman sozialen desberdintasunetatik aparte Kirola sozial aktibitateen artean errotze handien eta jende gehien batzeko kapazitatea daukan aktibitatea da eta Getxo Artea Errugbi taldea Getxoko udalerrian, 100.000 biztanle baino gehiago dauzkana, erreferentzia nagusiena da orain dela 25 urte baino gehiago. Dudarik gabe patrozinioa udalerri honetan integratua izateko aukera hoberenetarikoa da. KANTXA KIROL MODA -%10 bateko gehikuntza esango nuke izan dela patrozinioaren ondorioz, datu hau baita oso orokorra dela esango nuke , azken finean 25 urte daroagu patrozinioa aurrera eramaten eta herrian ekitaldiak antolatzen eta honen eragina %10koa izango dela uste dut totalean. ELECNOR -Ez, esan dudan moduan sarrerak ez dute gehikuntza nabarmenik izan, lortu dena de proiektu asko patrozinioa zabaltzearen bidez agertzea eta horrez gain gure enpresaren balorea Arenas taldearekin bat joatea. Bezeroen kopuruan hazkuntza nabari da? CAMPOS -Kirol taldearekin jarduera publiziatarioa burutu ondoren uste dugu eragin zuzena eduki duela gutxienez bezeroen %1 batean, komentatu dugunez beste zenbait jarduera
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
izan ditugu bezero maila handitu dutenak , baina portzentajean neurtuta %1era heldu gaitezkeela uste dut. ARTEA -Datu hau ez da guztiz kuantifikablea, baina komentatu beharrekoa da Arteako bezeroen artean %40 direla Getxoko biztanleak KANTXA KIROL MODA -Lortutako sarreren gehikuntza uste dut bezeroen gehikuntzarekin erlazionatua dagoela , beraz %10eko gehikuntza dagoela esango nuke baita. ELECNOR -Bai, hori esan genezake gertatu egin dela, taldea esagutzeagatik enpresak izena eta halanolako prestigio bat lortu du, honekin bezero gehiago lortu dira. Orain dela pare bat urteko proiektu bat kontutan hartuz adibidez jende askok ezagutzen du Elecnor bandera ospetsua, arraunlaritza munduan abra itsasadarrean jokatzen den estropada, honek Elecnor bezero askoren begietan jarri zuen. Taldearengan sinesmen soila? Edo bezeroak emendatzeko aukera hutsa? CAMPOS -Bezeroengan aukera ikusten dugu, komentatu dugun moduan betiere helburu nagusia izanda ,baina argi dagoena da taldea laguntzea eta kirol munduan hazia jartzea helburu dela ere guretzako. ARTEA -Taldean sinisten dugu eta baita gure bezeroen parte batek taldearengan daukan miresmen eta maitasunarengan. KANTXA KIROL MODA -Taldearengan sinesmena kasu askotan, taldea lagundu nahi dugu ekonomia normalean murriztua baitaukate, beraz herri ekintza moduan laguntza eskaintzen diegu, hori bai galderari erantzuna emanez Bizkaiko kirolariengan konfiantza handia daukagu eta gure ekarpena eskaini nahi dugu. ELECNOR -Biak, gure kasuan galdera honen erantzuna ekintza soziala edo estrategia enpresarialaren modukoa da, taldea lagundu nahi dugu eta orregatik egiten dugu kantitate horretako ekarpena baina bestalde badaukagu baita taldeak sortuko dituen bezeroen itxaropena. ERANTZUNAREN ONDORIOAK: Analisia egiterako orduan aldagai kuantitatiboen datu zehatzik ez da lortu, komentatzen denez beste zenbait publizitate jarduera eraman dira aurrera eta honek neurtzeko oso zaila den kontzeptu bati zailtasun gehiago ematen dio analizatzerako orduan. Pertseptzioa argia da, patrozinioaren ondorioz bezero kantitate bat lortu da eta bezero mota helburu jakin baten sektorean hazia landatua izan da kasu batzuetan.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kuriosoa izan den emaitza da gehienek ez dutela patrozinioaren ondoriozko sarreren gehikuntza ikusi baina guztiek izan dutela bezero berriak lortu dituztenaren irudipena Patrozinioaren ondoriozko emaitza positiboak daude baina antzematerako orduan ez da argi ikusten. 4.1.3. ENPRESAREN IRUDIA ETA ARRISKUAK BEZEROEN FIDEIZAZIOARI BEGIRA Irudi txarrari beldurrik bai? CAMPOS -Noski baietz, Campos hasiera baten Urdaibai arraun taldeko babeslea izan zen eta doping kasuaren ostean uko egin genion patrozinio harreman honi, beraz kasu honetan gainera txirrindularitzaz hitz egitean beldurra diogu irudi txar honi , hau kontratua egiterako orduan argi utzi genuen elkar kiroleko managerrarekin. Horrez gain doping kasu batek txirrindulari taldean Camposekin harremana izango balu , hau da elikagai Enpresa batekin... beldurtzeko moduko eragina zor lezake. ARTEA -Gure ustez talde batek denboraldi kaxkarra edo ez hain ona edukitzen ez badu ere babeslearen irudia ez dela kaltetua gertatzen. Baliteke ondorio mediatiko txikiagoa izatea baina horrek ez du enpresaren irudia kaltetuko. Beste gauza bat izango litzateke adibidez gestio taldeak erregularitatetik kanpo edozein jarduera aurrera eramatea, kasu horretan balorazio bat egitea beharrezkoa izango litzateke. KANTXA KIROL MODA -Bai , adibidez sortu litekeen kirol ekipazio txar baten ondorioz sortu daitekeen irudi txarra, ekipazio hori guk egindakoa dela jakiten denean taldeko edo ekitaldiko jarraitzaileak kontuan daukate, bezeroak galtzea askoz errazagoa eta probableagoa da bezeroak lortzea baino, ekipazio txar batek lortzen duen publizitate txarra kentzea oso zaila da. ELECNOR -Bai, gure irudia kalte dezakeen edozein jarduerari beldur gara, adibidez jokalarietako baten-batek zaleren batekin izan dezakeen hitz txarren bati beldur.. zale horrek eta ikusi dutenek nahigabe Elecnorren irudia txarrera uler dezakete eta guregan daukaten irudia kaltetua agertu bezeroak galtzeko arriskuarekin. Bestalde doping kontuek baita Enpresa “tranpati” itxurarekin nahastu dezake. ERANTZUNAREN ONDORIOAK: Erantzun honetan argi dago irudi txarraren eta bezeroak fidelizazioa galtzearekin dagoen lotura, patrozinatzen den taldearen irudia ona, sendoa eta osasuntsua bada bezeroak fidelizatzeko aldagai indartsua sortzen da , bestalde irudi txar bat transmititzearen arrisku argia bezeroak galtzearena da, bi aldeko espataren antzerako
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
jokabidea izan lezake patrozinio kontratuak bezeroak fidelizatzeko orduan. Taldeak izan lezakeen itxura eta bermean baita halanolako apustua egin beharra dago enpresaren onbidean pentsatzeko. Camposen kasuan komentatzeko modukoa da aspaldi izan zuen doping kasu baten sortutako galera, bezeroak fidelizatzeko eta harremana sendotzeko eramandako estrategia baten ondorioz( elikagaia osasuntsua itsasokoa izanda itsasoko kirol batekin Campos erlazionatzea) doping kasu baten ondoren bezeroek Camposekiko zeukaten premia eta itxura guztiz aldatu eta bezero moduan desagertu ziren. Bestalde Kantxa kirol moda bezalako Enpresa batek patrozinioaren ondorioz bezeroekin sendotutako harremana oso fidelizagarria eta lotura-guneak sortzeko tresna moduan erabilitakoa izan da, Getxoko kirol ikur zentral eta ospetsua bihurtuz kirol munduko sektorean erreferentea izanik dituen bezeroentzako. 4.1.4. FISKAL KENKARIAK Fiskal kenkariak lortu dituzue? Zer nolakoak? Arrazoitzat hartu dituzue? CAMPOS -%40, %50 fiskal kenkariak lortu dira totalean, Urte bakoitzean portzentaje honek aldaketak jasan ditzake, mozkinen araberakoa baita portzentajea, %20 finkoa da eta beste guztia mozkinen araberako portzentajean. Gure kasuan arrazoitzat ez da hartu fiskal kenkarien kontua, esan genezake ondorio moduan gertatu dela. ARTEA -Fiskal erregimenaren legedi foralaren (1/2004 otsailak 24) etekin nahi gabeko entitateen eta patrozinioen intzentibo fiskalen legeak, hainbat abantaila fiskal komentatzen ditu sozietateen zergaren barnean, prioritatezko aktibitateak deritzonen kantitate estimatuentzako. Beraz , ez da patrozinioa egitearen arrazoi printzipalenetarikoa baina bai izango dela puntu positibo bat babesle kontratua zinatzerako orduan. KANTXA KIROL MODA -Ez, ez daukagu inolako gastu kenkaririk, azkenean egindako ekarpenak materialezko opariak dira eta diruzkoak direnak ez ditugu fiskal kenkariak lortzeko erabiltzen. ELECNOR -Kasu honetan antza danez ni ez nahiz gai honetan aditua baina futbola maila honetan profesional moduan hartzen da , beraz fiskal kenkariak ez dira existitzen , gai honi buruz ez dakit ezer asko baina esan diezazuket arrazoitzat ez dugula hartu inondik inora.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
4.1.6. INSTITUZIO PUBLIKOEKIN ETA GIZARTEAREKIN HARREMANA SENDOTZEA Ekintza sozial hutsa ala estrategia enpresarial baten esparrua? CAMPOS -Gehien bat estrategia enpresarial moduan ikusten dugu sinatutako patrozinio harremana , betiere helburu nagusia sarrerak handitzea izan da, baina kirolarengan esfortzua egitea eta laguntzea gure beste helburuetariko bat da, Elkar kiroletik aparte Bermeoko zenbait talde txiki patrozinatzen ditugu inolako erreperkusiorik gabe, helburu bakarra herriko kultura eta kirola indartzea izanik. ARTEA -Biak, Patrozinioak eta errespontsabilitate sozial jarduera guztiak bezeroarekiko gertutasuna, ingurugiroarekiko ezagupen eta laguntasuna, administrazioekiko gertutasuna eta Bizkaiko kolektibo desberdinen gertutasuna ekartzen dizkigu. Artea enpresaren integrazio osoa ingurugiroarekiko lortzen da, horrela bere marka eta irudia sendotuz inguruko indartsuenetarikoa izanik KANTXA KIROL MODA -Alde baten egiten den mugimendua ekintza sozial moduan egiten da, guregana etorritako edozein talde bizkaitarri laguntzeko egiten dugu patrozinioa baina argi dagoena da gure helburua bezeroak baita lortzea dela , komentatu dudan bezala kirol taldeari laguntza ematean bilatzen duguna taldea bera laguntzeaz aparte bere jarraitzaileek gure denda erreferentzia moduan izatea eta guregana materiala erosten etortzea da. ELECNOR -Bueno galdera honek badauka erantzun doblea, alde batetik guretzat etxeko talde baten parte izatea eta ahal dugun neurrian taldea laguntzea egin beharreko ekintza soziala dela uste dugu, gainera egin nahi dugun jarduera bat da, herrian gaude kokatuta eta herriko langileak dauzkagu, beraz herriko kultura baita goraipatu nahi dugu. Beste aldetik lehen aipatu dugun moduan estrategia bat da, enpresaren izena, estatuan eta maila internazionalean zabaltzea da helburua. ERANTZUNAREN ONDORIOAK: Posizionamenduaren ideiarekin lotu genezakeen arrazoia da hau baina ezberdintasun batekin, alde batetik sozietate eta administrazioekin harreman sendotzea eta bestetik merkatuan posizionatzea ulertu behar ditugu. Administrazio eta sozietatearekin harremantzerako orduan argi daukate enpresek, helburu oso garrantzitsu moduan aurkezten da.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
4.1.7. IRAUPENA Zenbat urte esango zenuke behar dela inbertsioa berreskuratzeko? CAMPOS -Epe ertain bat behar dela uste dugu Camposen , hau da, gutxienez 5 urteko epea behar dela uste dugu, inbertsio soil bat kontsideratzea ez da arrazoi moduan hartzen, inbertsioa baino zeozer gehiago da. ARTEA -Gutxienez 2 urte behar dira inbertsioa errekuperatzeko KANTXA KIROL MODA -Ez dakit, komentatu dudan moduan ez dakit kantitatea zenbatekoa den, esfortzu itzela egiten dugu urte osoan zehar enpresak Getxo udalerriko erreferentzia eta herritarren kirol eta kirolekoak ez diren aktibitateetan presentzia izan dezan. Beraz ezin dut esan denboraldi finko baten lorturiko inbertsio berreskurapena sortuko denik, kalkulaezina da niretzat behintzat. Hori bai , epe luzean nik uste herrian ezagunak egin garela. ELECNOR -Ez dakit egia esanda, era zuzen batean ez da inbertsioa berreskuratzen, hau azaltzeko adibide bat jarriko dizut, Arenaseko zuzendaritza Chilera joan zen, bertan sagrada familia udalerriko alkatearekin batu ziren, horrekin harremana sortu zen Chileko udalerriaren eta Arenas futbol taldearen artean. Bisita horren ostean Elecnorrera etorri zitzaigun sorpresaz enkargu bat, justuki Chileko udalerri artatik. Ikusten denez inbertsioa ez da era zuzen baten berreskuratzen baina bai ez zuzen baten bezeroak lortuaraziz etab. Kantitatea finko mantendu da urteotan zehar? CAMPOS -Ez , lehen urtean bigarren urtean baino kantitate gehiago eman da patrozinio modura , arrazoiak; Lehen urteko kotxeen errotulazioa, hasierako publizitate berri gastuak eta ekipamendu berriak izan dira. ARTEA -Urteak aurrera joan ahala kantitatea nahiko finko mantendu da. KANTXA KIROL MODA -Garai honenetan dirua eman da kantitate beharrezko eta on baten, baina pasatzen ari garen garai txarrotan askoz gehiago pentsatu behar ditugu emandako ekarpenak, inoiz ez dugu ezetzik esan baina askotan emandako material kantitatea murriztu behar izan dugu. Askotan murrizte horren arrazoia baita elkar elikadura komentatu dugun moduan gertatzen ez delako da, gure dendak laguntza eskaini eta taldeko kirolari edo jarraitzaileek ez dute alegin hori ikusteko gaitasunik, beraz azkenean patrozinioa berrizterako orduan pentsatu egiten dugu eta ez dugu hainbat kantitate ematen.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
ELECNOR -Bai, gure kasuan kantitatea kontratuan ezarri genuen moduan finko mantendu egin da. Ez dugu arrasoirik ikusten igo edo jaisteko. Urte beteko kontratua interesgarria? Edo epe luzera beti? CAMPOS -Epe luzera beti, sinatutako kontratuak gutxienez 2 urtekoak izan behar direla uste dut , gure kasuan 2 urteko kontratu bat izan da, baina kontratua berrizteko aukera badagoela pentsatzen da, kontratua epe labur batean egitea sentsurik ez daukala uste dut. ARTEA -Patrozinio kontratu bat beti izan behar da epe ertain edo luze baten KANTXA KIROL MODA -Beti epe luzera eginiko kontratua dela interesgarri uste dut, epe laburrera komentatu dugun moduan ez da errentagarri aterako horrelako kontraturik egitea, hasi landatzea da kontua, gutxika-gutxika baina gelditu gabe. ELECNOR -Beti epe luzera , gutxienez 4 urteko kontratua behar da hortik etekin bat lortzeko. ERANTZUNAREN ONDORIOAK: Epe luzerako kontratuetan baliogarritasun oso jartzen dute 4 enpresek, beti emaitzak gutxien espero duenaren arabera 2 urtekoak izanik, hori bai, emaitza hauek ez dira beti helburu ekonomikoak betetzeko helburuz, ikusten denez enpresa guztien buruan dago hazi landatzearen ideia. Komentagarria da orregatik askotan patrozinioaren inguruan zeozer gehiago espero dutela esana. Kontratuak epe ertain/luzerako izanagatik ere kantitateak desberdin mantendu dira kasu gehienetan, bai aurretiaz kontratuan estipulatua izanagatik, zein denboraldian zehar gertatutako zenbait jardueraren ondorioz eginiko murrizketa edo handitzeak. Era global baten analizaturik 2 urteko patrozinio kontratu baten errealizazioa ez dute komenigarria ikusten marketing estrategia hau erabiltzen duten enpresen artean, helburu ezberdinak badauden ere komunean jarritako ideia epe luzearena da beraz. 4.1.8. ANALISIA Analisirik egon da kontratua sinatu aurretik? Nolakoa? CAMPOS -Ez da inolako analisi zehatzik egon , apustu bat izan zen, guk aukera bat ikusi genuen kirol munduan elikagai moduan merkatuan sartzeko eta Javi Garciak proposamena egitean pentsatu genuen apustu ona zela. Beraz analisi bakarra txirrindularitzaren ikusleen artean bezero potentzialak identifikatu eta bilatzea izan zen. Argi daukaguna da txirrindulari
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
baten elikagaien artean gure produktuak egon daitezkeela eta aukera garbia izan da bezero potentzial hauek bilatzeko. ARTEA -Hauek dira guk aurrera eramandako analisiak kontratua sinatu aurretik: kirol entitateen baloreak identifikatu, ekitaldiak jendearekiko sortzen duen erakarmena neurtu, esponsorizazioaren kostua, medioen kobertura kostea, daukan ikuslegoa, ekitaldiaren irudia, enpresaren irudiarekin bat egotea, ekitaldiaren ikusgarritasunaren neurketa, hau da, ikusteko aukera, balore erreferenteen proiekzioa gure jendaurreko bizitza estiloarekin baterakuntza, Branding-a, markaren balorea, enpresaren partaidetza babestutako ekitaldietan, interes baterakoiak Enpresa eta babestuaren artean eta patrozinioari gainezarritako ospea. KANTXA KIROL MODA -Ez, bueno , ez da guztiz egia, gutxienez saiatu egiten gara patrozinioa egin aurretik nori ematen diogun ondo ezagutzea, guk bilatzen duguna da patrozinioaren bitartez, adibidez talde baten patrozinioa, bertako kirolariek edo gurasoek, lagunek etab gure dendan kirol material gehigarria erostea, beraz bilatutakoa bi aldetako laguntza bat da. Nik haiei materiala eta laguntza ekonomikoa eman eta haiek niri bezero moduko kontribuzioa egiten didate. Komentatu beharra dago baita kontraturik ez dugula egiten, gure patrozinioak hitzezkoak dira beti , kontratuak ziurtasun bat ematen dizun metodo bat da baina azken orduan ez dauka inolako pisurik, beraz kontratuaz ez dugu hitz egingo. ELECNOR -Ez da analisi zehatzik egin baina kontuan hartu dena gehien bat izan da Arenasek egingo dituen bidaien analisia, Arenas joaten den leku guztietan egongo da Elecnor enpresaren izena, beraz gu moduko Enpresa internazional batentzat oso interesgarria da leku ezberdinetan ezagutzera ematea, gainera maila internazionala daukan talde bat patrozinatzean patrozinioaren eragin boteretsua biderkatu egiten da enpresaren izena leku onean jarriz. Zer nolako Enpresa motak egin dezake patrozinio kontraturik? CAMPOS -Enpresa mota guztiek egin dezakete printzipio baten patrozinio jarduera, baina kantitate minimo moduan 20.000 egongo lirateke enpresan efekturen bat izan dezan patrozinio jarduera honek, gutxienez irudi mailan eta bezero gehiago aurkitzeko helburu mailan. ARTEA -Edozein motatako Enpresa sartu ahal da patrozinio jarduera baten, egia da Enpresa handi eta ertainek gehienetan aurrera eramaten dituztela daukaten ospea eta patroziniorako kantitate handiagoa delako, baina beti eraman ahal da aurrera patrozinio
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
kontratu bat, modu ezberdinetara, bakoitzaren ahalbideak kontutan izanda patrozinio pertsonalizatua egin daiteke. KANTXA KIROL MODA -Enpresa askok egin dezake patrozinioa, adibidez guk aurten Getxoko boxeo taldeko ekitaldi bat patrozinatu egin dugu, horretarako kartel bat sortu genuen gure kostu , 60 euroko patrozinioa izan zen, beraz Enpresa txikia izanda ere patroziniorako laguntzatxoa eman ahal da, hori bai, erreperkusiorik bilatzen bada ez dut uste nahikoa izango dela, ekarpen horrekin karteltxoan zure enpresaren logoa lortuko duzu izkina baten txiki-txiki eginda. ELECNOR -Gaur egun edozein enpresak egin dezake patrozinio ekintzaren bat , kirolaren eta taldearen mailaren araberakoa izango da bere ekarpena baina edonork egin dezake. Inbertsio soil bat kontsideratuz gero errentagarria? CAMPOS -Ez da guztiz errentagarria gertatzen den jarduera bat, baina helburu moduan ikustea “bidea egitea da” inbertsio moduan ikusita enpresak daukan helburu argiena, azken finean guk hasiak landatzen ditugu sektore eta ekintza ezberdinetan eta gutxika hainbat hasi landaturik gure izena leku askotan agertu eta kontsumitzaile ezberdinetara zabal gaitezke. ARTEA -Patrozinio baten errentagarritasuna oso zaila da neurtzen, baina kontratuaren barne sinatutako zenbait akordioren eta taldeak lortzen duen publicity-aren ondorioz kontsidera dezakegu jeneralean inbertsio oso errentagarri bat dela. KANTXA KIROL MODA -Bai, nire ustetan bai, ez dut ezagutzen patroziniorik ez egitearen egoera baina hona arte heldu bagara parte handi baten herrian egindako patrozinioagatik izan dela uste dut nik. ELECNOR -Inbertsioa burutu ondoren espero bada etekina lortzea epe konkretu baten ez, inbertsioa burutzean bilatzen dena aldagai guztiak kontuan hartuz diru gehiago lortzea bai. Agian lehengo kasua moduko zehozer gertatu daiteke eta Chiletar udal batek patrozinioaren ondorioz izugarrizko proiektua eskatzea (barreak), baina hori ez da zeozer segurua beraz ez dut uste estrategia ona denik inbertsio , etekina epe konkretu batean bilatzeko, moduan ikustea.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Emaitzen analisia nola egiten duzue? CAMPOS -Gehien bat analisi hau interneten agertzen diren informazio iturrien agerpena izaten da, askotan agertzen dira iragarkiak Camposen izenean eta hau da azken baten bilatzen dena eta neurtzeko daukagun tresna edo metodo bakarra. ARTEA -Lortuarazten dizkigun irabazi kuantifikableetan erreza da neurtzen, baita enpresarengan ekartzen duen ospean. Datu batzuk ekonomikoak dira eta beste batzuk markaren ospea eta patrozinioaren laguntasuna gure bezeroen inkesta ikerketen bitartez baloratzen dira. KANTXA KIROL MODA -Azken finean analisi zehatzik ezin da egin edo egitekotan oso zaila gertatuko litzateke, bilatzen den emaitza edo ondorio batez beste kirol taldeko jarraitzaile eta kirolarien aipatutako berrelikadura litzateke betiere. Komentatu dugun dendako materiala erostea taldearengan egindako laguntza edo ekarpen dela eta. ELECNOR -Hasierako analisiaren antxera, ikusten dugu azkenean nolako erreperkusioa izan duen zonalde ezberdinak taldeak bisitatzea eta horrekin lortutako bezero edo proiektu ezberdinak egongo balira emaitza oso ona litzateke Patrozinioa bukatutzat emateko motiborik? CAMPOS -Ez , doping kontuak izango lirateke arrazoi nagusiena ARTEA -Egiteko honi esleitutako diru faltagatik edo taldearen gestio txar batengatik KANTXA KIROL MODA -Bai , berrelikadura hori lortzen ez bada hurrengo urtean kantitatea murriztu edo gutxienez ez diogu laguntza maila berdina emango, esan dudanez inori ez diogu ezetzik ematen, baina azkenean ezin gara laguntza musu-truk ematen aritu. ELECNOR -Bai, kirol taldearen irudi txarra gure bezeroengan gure irudi txarraren iguala da, beraz holako kontratuetan ezin gara jolasten ibili, enpresari gustatzen ez zaioen zeozer taldean ikusten badu (jokalarietan zein zuzendaritzan) harremana bukatuko da. Bestalde, diru falta edo ekonomiaren egoera txar batek baita kirol patrozinio harremanaren bukaera ekar lezake Patrozinioa berrizteko motiborik? CAMPOS -Bai , pozik gaude lortutako emaitzekin eta jarraipena ikusten dugu hasi dugun proiektuan, ikusi beharko da.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
ARTEA -Esleitutako diru kantitate edukitzea eta enpresaren partetik asetuak egotea babestuaren partetik KANTXA KIROL MODA -Berrelikadura gertatzea, bukatzearen motiboen kontrara justuki, ikusten badugu taldeko jarraitzaile eta kideek bere partetik zehozer erakusten dutela eta dendara datozela hurrengo urte baten berriz ere eskainiko diegu laguntza. ELECNOR -Gehien bat urtez urte Arenas futbol taldearen denboraldiaren arabera leku ezberdinetan jolastuko dute, honek enpresari bere irudia zabaltzeko aukera ematen dio eta beraz taldearen kanpoan jokatzearen eraginez patrozinioa berriztuko litzateke. ERANTZUNAREN ONDORIOAK: Enpresek egindako patrozinio aurreko eta patrozinio osteko analisia ikusbegiratuz ikusten da analisi zehatzik ez dagoela, bakoitzak komentatzen duenez bere emaitza tipoa birbegiratzen du, hala nola, Elecnorrek Arenas futbol taldearen geografi mugimenduetan zentratzen da “analisia” egiteko eta Campos, Elkar Kirolak txirrindulari taldearen komunikabideen agerpenetan zentratzen da neurketa egiteko. Ez dago zenbakizko edo guztiz kuantifikablea den emaitzen analisirik baina bakoitzak bilatutakoak birbegiratzen ditu. Komentagarria da baita analisiak egiterako orduan 4 kasuetatik Arteak bakarrik egiten duela analisi sakon eta zenbaki bidez kuantifikablea, beste hitzekin esanda analisi ekonomikoa. Beste kasu guztiek begiz jotako edo ustezko analisia betetzen dute, bai patrozinio aurretik zein ostean. Patrozinioak suposatzen duen inbertsioari buruz hitz egiten errentagarritasunaren analisian zentzu ekonomikoan hitz eginda ez dute errentagarria ikusten, baina aldagai guztiak kontuan hartuta eta beraz, patrozinioaren ondoriozko beste motatako sarrerak begiraturik errentagarria dela esan daiteke. Patrozinioak era ez zuzen baten suposatzen du enpresarentzat etekina. Patrozinio jarduera aurrera eramateko analisiaren azterketan esan daiteke edozein motatako enpresak eraman dezakeela esponsorizazioa, kantitatearen araberako babesle maila ezberdina jasanda baina posiblea da adibidez Kantxa Kirol Modaren antzera 60 euroko patrozinio bat jorratzea. Patrozinioaren helburuen lorpena eta enpresan izango duen erreperkusioa baita egindako ekarpenaren (ekonomiko zein materialezkoa) araberako izango da. 4.1.9. TRAMITEAK Nolakoa izan zen lehen harremana? CAMPOS -Taldeak bilatutakoa, Javier Garcia Elkar Kirolak taldeko managerra etorri zen bere taldeak erakusten zuen irudia saltzen Camposen zeukan familia kontaktuaren bitartez
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
nirekin harremanetan jartzearren. Hasiera baten enpresak ez zuen inolako publizitate jarduerarik eramateko ideiarik, beraz Javier etorri arte ez genuen baloratu. ARTEA -1996.urtean merkataritza zentroaren proiektua gestio bidean zegoenean, gestio taldeak erabaki zuen garrantzitsua izango litzatekeela Getxoko udalerrian zaletu eta miresmen gehien zeukan aktibitatea laguntzea. Enpresa izan zen hasiera baten interesa agertu zuen partea Getxoko ikur moduan har zitekeen talde horrekiko. KANTXA KIROL MODA -Taldeak bilatutakoa, Kasu gehienetan taldea etortzen da dendara laguntza ekonomiko eske, gehien bat bezeroa oiak dira eta ekitaldi baterako edo taldearen denboraldirako laguntza eskatzen dute, inoiz ez dut ezetzik esan. Beste kasu batzuetan gehien bat ekitaldiak antolatzeko komenigarria iruditzen zait kolaborazioa bilatzea , azken finean herri mailako kontuetan presentzia lortzen dugu. ELECNOR -Taldeak bilatutakoa, taldea 8-9 urtez ibili da patrozinioa bilatuz Elecnor-en taldeko bufandak ekarriz, baloreak zeintzuk diren esagutuaraziz eta ideia bidean jarriz, baina enpresan erabaki genuen arte patrozinio hau komenigarria zela ez genuen Arenas taldea deitu eta patrozinioa eskaini genien urte askoren buruan haiei buruz entzun ostean. Ze bide erabiltzen dituzue patrozinioa burutzeko? (kamisetak, internet, zelaian publizitatea, produktuak eskaini..) CAMPOS -Hauek dira sinatutako patrozinio bideak: Txirrindulari taldearen izena, maillotetako harropetako publizitatea, taldeko kotxeen pegatinak, internet web orriko publizitatea eta karreren patrozinioa. ARTEA -Gure patrozinio kasuan Artearen izena agertzen da kirol ekipamenduetan eta beste edozein irozkaitan, gainera taldearen izena ARTEA GETXO RUGBY da. KANTXA KIROL MODA -Kamisetak kirol taldeentzako, zelaian publizitatea adibidez Getxo errugbiren Fadura zelaian, Getxo eskubaloi taldeko kamisetak, Arenaseko arropak, Getxo arraun kamisetak eta jertseak, Bizkaian egindako atletismo ekitaldiak Bizkaian, ekitaldietan banatutako deskontuak.. ELECNOR -Bide ezberdinak erabiltzen ditugu: taldeko kamisetak, internet, zelaian publizitatea, merchandising-a eta taldeko presentazioa.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Zer hobetuko zenuke patrozinioko tramitetik? CAMPOS -Nire ustez patrozinioa burutzeko burokrazia erreza da eta ez dago inolako eragozpen edo zailtasunik hau betetzeko, hau ez da eragozpen bat izango. Txirrindulari taldeko managerra etorri zen kontratuen gorabeherak komentatuz eta sinatu egin genuen. ARTEA -Ondo dago , ez zaio ezer falta. KANTXA KIROL MODA -Guk ez dugu kontraturik burutzen beraz tramiteak ez dauka inolako zailtasunik, hori bai, nik uste tramite honen barne helburu batzuk finkatuko bagenitu eta helburu horiek betetzea ezinbestekoa balitz berriz harremana sendotzeko.. agian tramite barruan holako klausularik sartu beharko genuke, baina klausula ez bakarrik idatzizkoa, kontratua desegitea erreza da, klausula morala baita. ELECNOR -Sinplea eta erraza da , ez dauka inolako eragozpenik. ERANTZUNAREN ONDORIOAK: Tramiteen analisian kasu gehienetan kirol taldea izan da patrozinioa bilatu duena, Artearen kasua berezia izan zen oraindik merkataritza zentroa funtzionamendua ez egon arren Getxoko ikur bilakatzeko estrategiarekin Udalerriko Errugbi taldea deitu baitzuen patrozinioa burutzeko. Patrozinioaren kirol taldearen eginbeharrekoak komentatzerako orduan komunean garrantzia jartzen zaio marka ikusteko erraza den lekuren baten agertzea, hau da, begiekin autemandako publizitate tradizionala; Camposen kasuan txirrindulari kotxean adibidez, Artearen eta Elecnorren kasuetan zelaian eta kamisetetan eta Kantxa Kirol Modaren kasuan arraun traineruan zein patrozinatzen dituen beste zenbait kiroletako taldeen ekipazio gehigarri edo ofizialetan. Tramiteek ez dute inolako zailtasunik suposatzen enpresa guztientzako, Kantxa Kirol Modaren kasuan ez da inolako kontraturik sinatzen. Era global baten ikuskatuz burokrazia sinplea eta erraza da, kasu batzuetan gainera kirol taldeko langileren batek betetakoa.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
(Iturria: norberak eginda) Ikus dezakegunez 4tik 3 enpresek argi daukate marka ezagutzera eramatea eta bezeroak lortzea oso pisuzko arrazoiak direla( 5etik 5), hau pentsatzen ez duen bakarra Elecnor da, Elecnorrek marka ezagutzera eramateari eta bezeroak lortzeari 2 eta 3 puntuko balorazioak eman dizkie, hau azal daiteke agian bere bezero potentziala gehien bat beste enpresa edo instituzio publiko bat izatea eta beraz, Elecnorrentzat pisu gehiago dauzkan arrazoiak instituzio publikoekin harremana sendotzea eta irudi ona lortzea izatea. Irudi onari buruz hitz egiten gaudela ikustekoa da 4 enpresen balorazioan agertutako puntuazioa, guztiek baloratu dute 5 batekin helburua. Patrozinio jarduera ez profesional mailan irudi ona bermatu eta zabaltzearekin erlaziona dezakegu guztiz. Fidelizazio eta posizionamendu helburuekin era guztietako emaitzak ikus ditzakegu, Kantxa Kirol Moda eta Camposen kasuan balio askoko arrazoiak dira biak, enpresaren bezeroak zaindu eta merkatuarekiko posizioa lortzeko helmugarekin egiten dute patrozinio jarduera parte baten, balio handizko helburuak direla ulertuz. Bestalde Artearen kasuan patrozinioa egiten hasi zirenean ez zeukaten fidelizatzeko bezerorik eta merkatuaren posizioan ardura handirik ez dute eduki, edo gutxienez patrozinioak posizio hori hobe zezakeenik ez dute uste, beraz ez dituzte pisuzko arrazoi moduan hartu. Elecnorren kasuan bai posizionamenduan zein fidelizazioan 2 puntuko balioa jarri dute. Fiskal kenkariak lortzeko helburuan esan genezake inork ez duela aukera edo helburu moduan garrantzitsu aurkitzen, baina ez bakarrik hori, Arteak izan ezik beste guztiek 0 puntuazioa eman diote.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Azkenik instituzio publikoekiko harremanaren sendotzea daukagu, komentatu den moduan Elecnorrek garrantzia handia eman dio helburu honi, batez ere bere bezero potentzial den bezero motarengatik, baina Kantxa Kirol Moda ez da atzean geratzen, kasu honetan udalerriko kirol denda izanik komenigarria iruditzen zaio instituzio publikoekiko harremana ona izatea.Camposek eta Arteak bestalde 3ko garrantzia eman diote helburu honi, arrazoitzat hartu da baina argi dago ez dela haientzat helburu garrantzitsuena izan patrozinioa burutzerako orduan.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
5.ONDORIOAK Ikerketa honen bitartez enpresek kirol ez profesionalean patrozinio bidezko inbertsioen arrazoi eta emaitzak aztertu nahi izan dira. Horretarako, lan esparru bezala Bizkaia lurralde historikoa aukeratu da, bertako zenbait enpresen kasuak jorratuz. Honen bidez, arlo profesionaleko kirol esponsorizazioari buruz dagoen jakintza osatu nahi izan da, alderdi ez profesionalean zegoen hutsune garrantzitsua beteaz. Honela, lau kasu praktiko aukeratu dira kirol patrozinioaren ikuspegi teorikoa azaldu ostean eta elkarrizketa edo informazio iturri ezberdinen bitartez esponsorizazioa aurrera eramateko aurkitutako helburuak aztertu dira. Bukatzeko, teorian azaldutako helburu hauen pisuak, garrantziak eta patrozinio kontratuaren bestelako jarduerak ikertu eta zenbait ondoriotara ailegatu gara. Ondorioekin hasteko lehendabizi mundu profesional eta ez profesionalaren arteko alderaketak zeintzuk izan diren komentatuko dira; alderatzerako orduan, desberdintasun nabarienetakoa aurkituta dugun finantziazio kantitate ezberdintasun maila da, hots, kirol profesionalak finantziazio iturri boteretsu eta emankorrak aurkitzeko erraztasun gehiago baitauzka. Esan bezala, kirolaren ikusmailaren araberako finantziazioa, edo enpresaren aldetik inbertsioa, egongo da, beraz kirol profesionalak abantaila handiagoa dauka amateurrarekin konparatuz. Beste alde batetik enpresa moten alderaketak begiratuz, ikus daiteke profesional munduan inbertsioa egiten duten enpresek analisi sakonagoak eta kuantitatiboagoak burutzen dituztela. Amateur munduan analisi horiek ez daukate halako lekurik eta ez dira beharrezko moduan ikusten bien artean desberdintasun handia dagoela ondorioztatuz. Alde batetik kirol profesional esponsorizazioaz hitz egiterakoan errentagarritasunak %100ekoa izatera iristen dela dirudi eta beste aldetik kirol amateurrean dagoen ustea edo irudia hazia landatzearena da, hots, errentagarritasunaren ziurgabetasuna da hasierako urteetan ohikoena. Errentagarritasun eta ikuslego kantitatearen handitzearen (profesional mailan suposatutako ikuslego handitzea) arteko erlazioa handitzen da, ikuslegoa igoz gero errentagarritasunaren ustea edo balorazioa igotzen da maila handiago baten. Ondorio global moduan esan daiteke kirol profesional eta amateurraren arteko desberdintasun nabariena ikuslego maila izanik patrozinio estrategiatik begiratuz, ezberdintasun nabaria dagoela aurrera eramandako estrategia motarekin, errentagarritasun hutsa bilatu, edo hazia bezero segmentu baten landatu eta marka agertuarazi.
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Elkarrizketen eta informazio bilketaren bitartez lortutako datuen arabera komentatu daiteke patrozinio jarduerak enpresetan lortutako onurak argiak diren arren ez dela ikusten sortu daitekeen ondorio ekonomikoa. Lau kasuak banan-banan ikusirik patrozinioari esker, Camposek kirolaren eta konkretuagoa den txirrindularitzaren bezero segmentuan izena agertuarazi du bere marka elikagai osasuntsu eta kirola egiteko onuraz betea bezala azaleratuz. Bi urteko epean bakarrik kirol patrozinioa egiten Bizkaian marka ezagunagoa bilakatu da. Elecnorren kasuan zabaltze eta internazionalizatze helburuan Arenas futbol taldeak bere izena eraman du eta Hego Ameriketan sortu dute negozio aukera. Artearen kasuan merkataritza zentroak dauzkan bezeroetatik %60-a Getxo udalerrikoa izatea lortu du, Getxok denetarik erosteko dendak dituen arren Arteak lortutako irudi on eta gertuaren ondorioz Udalerriko jendea Arteara (Leioa) joaten da erosketak egiten. Patrozinioaren ondorioz Getxon Hain maitea den Errugbi taldearekin bat eginda bezero askok ezker ona erakutsi eta Artearekiko fidelak dira. Kantxa Kirol Modaren kasuan Algortako kirol denda nagusia da, konpetentzia guztiz aldendu du eta erreferentzia argi bat da gaur egun herriko edozein ekitalditan. Bezero potentzialek Kantxa Kirol Modari buruzko daukaten irudia argia da, “gure herriko kirol denda”. Azterketaren ostean sortutako beste ondorioetako bat enpresek patrozinioarekiko daukaten analisi falta da. Emaitzak neurtzeko orduan erabilitako teknikak ez dira batere fidagarriak, ez dago neurketa metodo zehatzagorik edo ez dute erabiltzen, Artearen kasuan zehaztasun puntu handiago bat bilatu dute baina Campos, Elecnor eta Kantxa Kirol Modaren kasuan esan daiteke egindako analisia nulua dela. Honen ondorioz sor daitekeen konklusioa patrozinio jarduerak daukan sinesgarritasun txikia izan daiteke, aztertutako lau kasuek ondorioztatu dute bezero gehiago lortu dituztela, baina irabazien aldetik daukaten pertzepzioa ez da berdina. Badirudi oraindik patrozinioa diru xahutze batekin erlazionatzen dela eta inbertsio hitza ez dela kontzeptu honen azalpenean sartzen mundu amateurrean. Ondorioekin jarraitzeko ikerketa honetan agertutako ahultasun puntuak komentatuko dira, lehendabizi aurki daitekeen puntu ahula enpresa edo kasu kopurua izan da. Lau kasu analizatu ostean eremu txiki konkretu bateko analisia ateratzea posiblea izan da, baina eremua zabalduz gero emaitzak distortsionatuegiak atera daitezke. Kasuen metodoa erabiltzeko lau kasu baino gehiago analizatzea ez da aukera on bat (Villarreal, 2010), beraz ikerketa honetako ahultasun puntuetako bat hau izan daiteke. Bestalde komentatutako eremua analizatzearekin erlazionatuta, komentatu denez Bizkaia mailara mugatu da ikerketa eremu zabalago baten distortsioa agertu zitekeelako. Honek baita
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua
Kirol amateurreko esponsorizazioaren arrazoiak eta efektuak Kepa Ibargurengoitia Urretxua |
addi-061b9dc24179 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14575 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-06-25T14:06:12Z | science | Goienetxea Murgiondo, Ainhoa | eu | Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa | Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Kooperatibek gaur egungo merkatu lehiakorrean jarduten dute, beste hainbat entitaterekin batera. Gaur egungo merkatua globala da, eta merkaturen eskakizunetara egokitzea ezinbestekoa da. Merkatu honetan lehiatzerako orduan kooperatiben izaera eta portaera beste enpresekin alderatuz zerk bereizten duen aztertu da lan honetan. Printzipio eta ezaugarri bereizgarri hauek kooperatibek jarraitzen dituzten estrategiatan duten eragina ikusten da, kasu batzuetan oztopo direlarik, eta lehia abantaila beste batzuetan. Kasu praktiko gisa MONDRAGON Korporazioa ikertu da. Korporazioak 2013-2016 aldirako zehaztu dituen estrategiak garatzen dira: dimentsioa eta nazioartekotzea, berrikuntza, elkarren arteko lankidetza eta izaera eta identitate kooperatiboa, hain zuzen ere. Korporazioko kooperatibentzat orokorrak diren estrategiak dira, ondoren taldeko kide bakoitzak egokitu egingo dituenak. Ikerketa burututa, ikusi da MONDRAGON Korporazioak finkatutako estrategiatan kooperatiben printzipioek presentzia nabaria dutela. Elkarren arteko lankidetza da eragin handiena duena, bere baitan estrategia bat izanik. Komunitatearenganako interesak, bazkideen parte hartze demokratikoak eta hezkuntzak ere garrantzia nabarmena dute. Erronka bikoitza da kooperatibentzat: utilitate soziala alde batetik, eta lehiakortasuna bestetik. Hori dela eta, merkatuaren eskakizunei erantzuteko finkatutako estrategiek kooperatiben identitatearekin bat egin behar dute.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Lan hau burutu ahal izateko, hainbat pertsonen laguntza jaso dut, eta nire eskerrak eman nahi dizkiet. Hasteko, nire lanaren zuzendariari, Idoia Idigoras (Finantza Ekonomia II saila) nire lanean bideratu nauena, eta zuzenketaz arduratu dena. MONDRAGON komunikazio saileko arduradunari, Javier Marcos-i, ere eskerrak lanaren garapenean izandako zalantzei erantzuteagatik. Lana burutzen lagundu didaten gainerakoei ere eskerrak eman nahi dizkiet, aholkularitza lanak egiteagatik eta zuzenketa lanetan laguntzeagatik. 1. SARRERA
Ezaguna zaigunez, gaur egungo merkatua globala da, eta ziurgabetasunez betetako ingurune batean jarduten dute entitate ezberdinek. Lehiakorrak izateko, merkatuen eskakizun berrietara egokitzea ezinbestekoa da. Baina, merkatu berrietara egokitze hau kooperatiben identitatearekin bat al dator? Kooperatiben kasuan, erronka bikoitza dela kontutan izan behar da; alde batetik, merkatuan bizirauteko lehiakortasuna eta bestetik, utilitate soziala, gizarteari balio gehigarria eskaintzea. Lan honetan kooperatiben izaeraren bereizgarritasunak eta kooperatibek gaur egungo ingurune ekonomikoan duten jarrera aztertu nahi da, MONDRAGON taldea adibidetzat hartuz. Horretarako, lana jarraian azaltzen den bezala egituratu da. 1.1. Lanaren egitura
Lanaren egitura ondorengoa da: Lehen atalean, kooperatiben izaera, printzipioak, historia eta duten garrantzia azaldu da, Kooperatibek beste entitateekiko duten ezaugarri bereizgarriak aipatuz.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Ondoren, analisi unitatearen aurkezpena egin da, MONDRAGON taldearen datu aipagarrienak erakutsiz. 2013-2016 ziklorako Korporazioak zehaztutako estrategia orokorren aipamena egiten da. Jarraian datozen atalak estrategia hauen inguruko atalak dira. Dimentsioa eta hazkundearen estrategiak batera landu dira, berrikuntza ondoren, elkarren arteko lankidetza gero eta konpromiso eta identitate kooperatiboa azkenik. Atal guztietan, hasieran hurbilketa teoriko bat egin da. Kooperatiben kasu orokorra aipatu da, eta ondoren MONDRAGON kasuaren aplikazioa egin da, identitate kooperatiboaren kasuan izan ezik, zuzenean kasu praktikoa azaldu baita Gestio Eredu Korporatiboa aurkeztuz. Ondorengo grafikoan ikus daiteke edukiaren egitura:
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Kooperatiben izaera kontutan izanik, gaur egungo merkatuaren eskakizunen aurrean nola erantzuten duten aztertzea
2.2. Helburuak:
Kooperatiben izaera eta ekonomian eta gizartean duten eragina azaltzea (izaera, ezaugarri bereizgarriak, zenbakitan…) MONDRAGON korporazioko 2013-2016 ziklorako estrategiak aztertzea Kooperatiben printzipioek (lankidetza, komunitatearenganako interesa, bazkideen kudeaketa demokratikoa…) estrategia hauetan duten presentzia aztertzea Kooperatiben printzipio eta ezaugarri bereizgarri horiek oztopo edo lehia abantaila suposa dezaketen ikustea 3. METODOLOGIA
Lan hau enpresaren ekonomiaren esparruan kokatzen da, kooperatiba enpresaren ekonomiaren esparruan hain zuzen ere. Kooperatiben enpresa jarduera <<enpresa ekonomiaren programa zientifikoaren barruan>> kokatzen da (Echevarria, 1974); baina hainbat berezitasunekin, kooperatiben ezaugarri bereizgarriak direla eta. Marko kontzeptual gisa zuzendaritza estrategikoa zehaztu da, kooperatiben enpresa ekonomian barneratzen dena (Agirre, Bakaikoa eta Errasti, 2005). Zuzendaritza estrategiakoaren barnean hazkundearen teorian ere oinarritzen da lana. (AECA, 1996) Analisi unitatea MONDRAGON Korporazioa da, 110 kooperatiba barneratzen dituen Euskadiko talde handiena. Bere garrantzia, tamaina eta munduko kooperatiba talde erreferenteetako bat izateagatik hautatu da analisi unitate gisa. Gainera, gure inguruko ekonomian duen eragina nabarmena da. Fagor Etxetresna Elektronikoak kooperatiban zentratua dago atal bateko analisi unitatea, elkarren arteko lankidetzaren ebidentzia berriena delako.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Azterketa burutu ahal izateko, prozedura ezberdinak erabili dira. Orokorrean, metodo kualitatiboak erabili dira. Hainbat iturrietatik jasotako informazioa bildu da, ebidentziaren hirukia deritzona (Villarreal, 2008): Alde batetik, gaiari buruzko literatura aztertu da, bereziki kooperatiben enpresa ekonomiari buruzko literatura. Ebidentzia dokumentalari dagokionean, barne dokumentuak eta kanpo dokumentuak aztertu dira. Barne dokumentuen artean kooperatiben memoriak, urteko txostenak eta informeak batik bat. Kanpo dokumentuen artean prentsan publikatutako albisteen jarraipena egin da, hainbat liburu eta aldizkariren azterketaz gain. Gainera, aurretik gai honen inguruan egindako tesi, ikerketa eta elkarrizketak erabili dira. Kooperatiben garapena globalizazioaren garaian: nazioarteko hedapen politika soziekonomikorako gakoa (Errasti, 2002) eta MONDRAGON Impacto de la internacionalización sobre la empresa doméstica (MONDRAGON, 2012). TU lankide aldizkarian argitaratutako hainbat elkarrizketa ere erabili dira. Beste alde batetik, lehen mailako baliabideei dagokionean, MONDRAGON-en barne ikuspegia lagungarria izan da. Honetarako, MONDRAGON Korporazioko komunikazio arduradun den Javier Marcos-en laguntza jaso da.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
4.1.Definizioa, izaera eta ezaugarri bereizgarriak
Laburki esanda, kooperatiba pertsonen elkarte autonomo bat da, euren borondatez elkartzen direnak erakunde demokratiko bat sortzeko. Egitura hauek arautzen dituen araua, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen ekainaren 24ko 4/1993 legea da (azken aldaketa ekainaren 29ko 1/2000 legea, kooperatibei, etengabe aldatzen ari den egungo merkatuan, lehiatzeko malgutasun gehiago ematen diena). Lege honen arabera, kooperatiben lehen helburua kideen ekonomi eta gizarte-jarduerak sustatzea da; kideen parte hartze zuzenaren bidez, beraien beharrizanak betetzera zuzendutako enpresa, beti ere, kooperatiba-zaletasunaren oinarriak bete eta bere inguruko gizartearen baitan (Agirre, Bakaikoa eta Errasti, 2005). Kooperatiben ezaugarri, berezitasun, printzipio eta baloreak ulertzeko ezinbestekoa da hauen jatorria azaltzea. Lehenengo Kooperatibak industria iraultzarekin batera jaio ziren, Britainia handian. Industriak eta ekonomiaren bultzada izugarria izan zen garai honetan. Hala ere, langileen baldintzak kaxkarrak ziren eta euren lan baldintzak hobetzeko beraien arteko lankidetza beharrezkoa zela ikusi zuten. Helburu horrekin langile talde batek lehenengo kooperatiba sortu zuten Rochdale-n (Ingalaterra). Hala, “Rochdaleko Aitzindarien Sozietate Ekitatiboa” delako kontsumoko kooperatiba sortu zuten. Ordutik beste hainbat kooperatiba sortu dira mundu guztian zehar. Denak desberdinak izan arren, zenbait ezaugarri, printzipio eta balore komun elkarbanatzen dituzte, gainerako enpresetatik bereizten dituztenak (Agirre et al. 2005): Kooperatibak kapitala baliabide gisa erabiltzen duten sozietateak dira, kapitala lanaren mende egonik. Oro har, kooperatibek inguruko gizartearekiko konpromisoa dute: enpleguarekiko ardura, aberastasunaren banaketa orekatuagoa, funts sozialen banaketa edo ikerketan, hezkuntzan eta garapenean egiten den inbertsioa horren adibide argiak dira. Kooperatiben xedea bazkide guztiek dituzten behar eta nahi ekonomiko, sozial eta kulturalei aurre egitea da. Bazkideen askotariko behar eta nahiek (lana, kontsumoa,
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
baterako merkaturatzea, irakaskuntza, kreditua, etab) sozietatearen helburua edo Kooperatibaren jarduera osatzen dute, eta hargatik, kooperatiben tipologia oso zabala da; besteak beste, lan-elkarteen kooperatibak, kontsumokoak, irakaskuntzakoak, nekazaritzako kooperatibak, aurrezki eta kreditu-kooperatibak eta garraiolarienak izaten dira ohikoenak. Kooperatiben printzipioak dira erakunde horien guztien funtzionamenduaren ardatza; International Cooperative Alliance (ICA) -k 1995. urtean finkatu zituen printzipio hauek: Parte hartze askea eta irekia: kooperatibak erakunde boluntarioak dira, haien zerbitzuak erabiltzeko gai diren guztiei eta bazkide izateko erantzukizuna onartzeko guztiei daude irekiak, generoaren, arrazaren, klase sozialaren, posizio politikoaren edo erlijioaren araberako bazterketarik gabe. Bazkideen kudeaketa demokratikoa: kooperatibak bazkideek demokratikoki kudeatutako erakundeak dira eta kooperatibaren politika eta erabakien ezarpenean parte hartzen du. Kooperatibak ordezkatzeko eta kudeatzeko aukeratutako gizon eta emakumeak dira bazkideen aurrean arduradunak. Bazkideen parte hartze orokorra: bazkide guztiek diruzko ekarpena egin ohi dute kooperatiban. Hauek ordaina jaso ohi dute, bazkide izateko baldintza den emandako diruan oinarriturikoa. Bazkideek zehazten dute soberakinekin zer egin: kooperatiben garapenerako erreserbetara, bazkideen irabazietara edota onartutako beste jarduerei laguntzera bideratzea. Autonomia eta independentzia: kooperatibak, elkarri laguntzearen, erantzukizunaren, demokraziaren, berdintasunaren eta solidaritatearen baloreetan oinarritzen dira. Haien sortzaileen ohiturak jarraituz, kideek zintzotasunaren, gardentasunaren, erantzukizun sozialaren eta besteenganako arduraren balio etikoetan sinesten dute. Heziketa: kooperatibek hezkuntza eta formazioa eskaintzen die bazkideei, aukeratutako ordezkariei, zuzendariei eta langileei kooperatiben garapenean modu eraginkorrean lan egin dezaten. Kooperazioaren izaera eta onurak zein diren aditzera ematen diote publikoari. Kooperatiben arteko lankidetza: kooperatibek bazkideei ahalik eta modu efikazenean erantzuten diete eta mugimendu kooperatiboa indartzen dute tokiko, nazioko, eskualdeetako eta nazioarteko egituren bitartez elkarrekin lan eginez. Komunitatearenganako interesa: kooperatibek haien komunitateen garapen iraungarria lortzeko egiten dute lan, haietako bazkideek onartutako politiken bitartez.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Printzipio hauek ez dira independenteak eta elkarrekin harremanetan ulertu behar dira. Gainera, kooperatibek balore komun batzuk partekatzen dituzte; hala nola, elkar laguntza, erantzukizuna, erantzukizun soziala, demokrazia, berdintasuna, ekitatea, solidaritatea, gardentasuna, zintzotasuna eta ahalegin propioa. Kooperatiben ezaugarri, printzipio eta balio horiek Kooperatibak kapital-sozietateetatik bereizten dituzten osagaiak dira; ezaugarri, printzipio eta balio horiek aintzat hartuta, Kooperatiben legeriak Kooperatiben enpresa-jarduera mugatu eta baldintzatzen du. 4.2.Kooperatiba erakundeak: antolakuntza
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
4.3.Kooperatibak zenbakitan: eragina eta garrantzia
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
MONDRAGON Arrasaten sortutako kooperatiba taldea da, Euskal Herriko lehena, hamargarrena Espainian eta munduko talde kooperatibo handiena. Jose Maria Arizmendiarrietak sortu zuen 1956an. Taldea 289 enpresa eta erakundek osatzen dute, horietatik 110 kooperatibak direlarik. Finantza, banaketa eta industria arloetan banatzen dira, ikerketa eta hezkuntza zentroez gain. Bere enpresa-filosofia balio korporatiboetan dago jasota: Lankidetza Partaidetza Gizarte Erantzukizuna Berrikuntza Nazioarteko merkatuan lehiatzen duen enpresa-erakunde baten oinarrizko helburuak honakoei lotzen die MONDRAGONen misioak: sozietate-antolamenduan metodo demokratikoak erabiltzea, enplegua sortzea, langileen garapen humano eta profesionala sustatzea eta inguruko gizartea garatzeko konpromisoaz jardutea. 5.2.MONDRAGON 2013-2016 ziklo estrategikoa
MONDRAGON-ek 2013-2016ko ziklo estrategikorako ondorengo helburuak zehazten ditu (TU lankide, 2013): Negozioen lehiakortasuna hobetzea, pertsonen konpromiso eta identitate kooperatiboa indartzea eta balio gehigarria duten lanpostuak sortuko dituzten negozio errentagarri eta sostengarriak barneratzen dituen talde enpresariala izatea. Horretarako, ondorengo bost estrategia zehaztu dira: 1. Dimentsioa: gaur egungo merkatu globalean kooperatibek dimentsio optimoa eta lehiakorra lortzea. 2. Nazioartekotzea: atzerriko merkatuetan posizionamendua indartzea. 3. Berrikuntza: negozioen etengabeko berrikuntza eta negozio berrien promoziorako sistema korporatibo integratua eratzea, berrikuntza, promozioa eta ezagutza barneratuko dituena. 4. Kooperatiben arteko lankidetza: merkatu aukerak optimizatzea da helburua.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Estrategia hauek ondorengo ataletan landuko dira. Dimentsioa eta nazioartekotzea batera aztertuko dira lehenik, ondoren berrikuntza, kooperatiben arteko lankidetza gero eta azkenik konpromiso eta identitate kooperatiboa.
Kontutan hartu beharrekoa da estrategia hauek orokorrak direla, hau da, Korporazioko kide guztienak. Kide bakoitzak, ondoren, estrategia hauek euren entitatera egokituko dituzte, erabakien ahalmena Korporazioko kide bakoitzean baitan dagoelarik. 6. DIMENTSIOA ETA HAZKUNDEA KOOPERATIBETAN
Egungo ekonomia dinamikoa eta aldakorra da eta ingurunea oso lehiakorra. Testuinguru honetan enpresek etengabe egokitu behar dute euren lehiakortasuna mantentzeko. Enpresa beti aldatzen eta ingurunera egokitzen dagoen errealitatea da. Entitate guztiek dimentsio optimoa izan nahi dute eta merkatu bakoitzean posizionamendu optimoa. Hori dela eta, gaurko nazioarteko ekonomiaren testuinguruan, hazkundea erakunde gehienetan ager daitezkeen helburuen artean azaltzen da; errentagarritasuna, efizientzia, arriskua, malgutasuna eta beste hainbat helbururekin batera. MONDRAGONen kasuan ere, 2013-2016 aldirako zehaztutako 5 estrategietako bi dira dimentsioa eta hazkundea. Bi estrategia hauek erlazionaturik daude, eta kooperatiben kasuan berezitasunak daude, ondoren aztertuko direnak. 6.1. Hazkundearen berezitasunak kooperatibetan
Alde batetik, ikuspuntu mikroekonomikotik, merkatu kuota eta lehiakortasuna garatzeko estrategia lehiakorrak garatzea ezinbestekoa da. Bestetik, utilitate soziala bermatu behar dute kooperatibek; gizarte balio gehigarria mantendu behar dute euren printzipio eta baloreei jarraiki.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Zuzendaritzak jarrera estrategikoa izan behar du bi erronka hauen aurrean, eta kooperatiben izaeraren berezko printzipio eta baloreei eutsiz hazkundearen auziari aurre egin.
Kooperatiben hazkundeak orekatua izan behar du, hau da, baliabide finantzario eta antolaketa baliabideak kontutan izanik mantendu daitekeen hazkunde maximoa. Hazkunde orekatua bi hazkunde motak mugatzen dute; hazkunde iraunkorrak (muga finantzarioak) eta hazkunde kontrolagarriak (antolakuntza mugak) (Errasti, 2002). Bi hazkunde mota hauek hazkunde orekatua mugatzen dutenez, hazkunde orekatua hazkunde kontrolagarri eta hazkunde iraunkorraren artean txikiena izango da. Hazkundearen auziaren gakoa kooperatiben kasuan ondorengoa da; enpresaren hazkunde beharren eta kooperatibaren alderdi sozialen arteko harmonia aurkitzean datza. Kooperatibaren hazkunde orekatuaren funtzioan aldagai sozialak ere kontuan hartzea; bere izaera baldintzatzen dutelako ez ezik, bere lehia abantaila garrantzitsuenaren iturri direlako ere. Alegia, enpresa tamainaz hobetzeko egiten den ahaleginaren parekoa izan behar du barne demokrazia garatzeko egin beharreko lanak (Errasti, 2002). 6.2. Hazkundeari buruzko teoriak
Kooperatiben hazkundeari buruz teoria ezberdinak daude. Batzuek hazkundearen alde egiten dute nahiz eta hazkundearen kontrako iritziak ere badauden. Hazkundearen aldekoek kooperatiben printzipio eta baloreak lehia abantaila gisa ikusten dituzte (Errasti, 2002): Lehenik eta behin, kooperatiba handiago batek kooperatiba helburuak lortzen hobeto lagundu dezake. Enplegu eta aberastasun gehiago sortu eta banatzeko aukera dago, jarduera gehiago burutu daitezke eta gizarteko eremu zabalagora helarazi daitezke lankidetzaren eta demokraziaren printzipioak. Kooperatiba hazkundeak lankidetzaren garapena adierazten du. Gainera, hazkundeak enplegua eta aberastasun gehiago sortzea dakar, bazkideentzat eta komunitatearentzat, gaur egun, hazkundea mugatzeak langabeziaren arazoari indar guztiekin aurre ez egitea suposatzen du.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Azkenik, hazkundearen bidez, kooperatibak etorkizunean bizirik irauteko aukera gehiago ditu, gehiago inbertitu baitezake produktu berrietan ikerketa eta garapenean eta heziketan, besteak beste. Horrela, bazkideen ongizatea eta kokaturik dagoen komunitatearen garapen sozioekonomikoan hobeto lagun dezake kooperatibak. Hazkundearen kontrakoek, ordea, kooperatibek finantzazioa lortzeko dituzten zailtasunak azpimarratzen dituzte. Kooperatibetan kapitalak ez dauka antolaketan nagusitasuna, eta ondorioz, kapitala metatzeko arazoak egon daitezke. Gainera, kooperatiba gehienak ETE1ak dira, eta enpresa txiki eta ertainek zailtasun gehiago dituzte finantzazioa lortzerako orduan. Horrez gain, tamaina handiagotzen den neurrian, kooperatiba demokrazia kolokan jar daiteke. Bazkideen pasibotasuna handitu egiten da enpresa handitzen den neurrian, boterea bazkideengandik urrundu egiten delarik. Amaitzeko, kooperatibei egokitzapena galarazten dien egiturazko ez-elastikotasuna aipatu behar da (Ihrig, 1967). Kooperatibetako langileen bazkide izaerak, krisi garaian enplegu murrizketa handiak egitea eragozten du. Horregatik, hazteko aukera izan dezaketen arren, garai txarrak datozenean tamaina murrizteko zurrunak direnez, hazkundearen aukera mugaturik geratzen da (Errasti, 2002). 6.3. Hazkunde aukera ezberdinak
Orokorrean, enpresaren garapenerako bide ezberdinak daude. Kooperatibek bai kanpo hazkunde eta baita lankidetza akordioen kasuan ere aipatu beharreko bereizgarritasun batzuk dituzte: Barne hazkundea edo hazkunde organikoa: enpresaren hazkunde naturalaren ondorioz ematen den hazkundea da. Enpresak bere barnean inbertsioak eginik produktu edo merkatuak garatzea.
Kanpo hazkundea: enpresak fusio edo eskuraketen bidez lortzen duen hazkundea da. Fusioak, eskuratzeak eta xurgapenak barneratzen dira.
Kooperatibek kapital enpresekin elkarte elkarrekintzarako eragozpenak dituzte; Kooperatibak bere izaerari eutsi nahi badio, ezin du beste kapital elkarte batekin bat egin,
1 Enpresa Txiki eta Ertaina
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Lankidetza akordioak eta aliantza estrategikoak: independenteak diren bi edo enpresa gehiagoren arteko akordioak dira, beraien lehiatzeko abantailak indartuko dituzten jarduera bat edo batzuk elkarrekin aurrera eramateko. Horretarako enpresen baliabide edota gaitasunak oinarri bezala hartzen dira, fusiora iritsi gabe (Fernández, 1996).
Hala ere, hitzarmen horiek akzio trukaketak eskatzen dituztenean, ezinezkoak suertatzen dira. Hitzarmenek enpresa berrien sorrera helburu dutenean, aldiz, joint venture enpesak hain zuzen, kapital elkarteen izaera erabiliz egiten dira (Errasti, 2002). 6.4. Nazioartekotzea
Gaur egun fenomeno ezaguna da globalizazioa, munduko ekonomien arteko mendekotasun eta integrazio prozesua, hain zuzen ere. Nazioarteko merkataritzak herrialde eta enpresen ekonomia jardueran duen garrantzia geroz eta handiagoa da. Enpresaren hazkunde eta garapen modu bat da bere jatorriko lekuaz kanpoko merkatu geografikoetara bideratzeko enpresaren erabakia.
Nazioartekotzea, nazioarteko dibertsifikazio geografiko bidezko hazkunde estrategia korporatiboa da (Villarreal, 2011). Kooperatibak nazioarteratzeko, hazkunderako dituen zailtasunez eta beste edozein enpresak nazioartekotzerako dituen arazo berdinak izateaz gain, bere ezaugarri bereizgarriak direla eta, arazo gehigarriak ditu:
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Kooperatibak, oro har, merkatu lokalera zuzendutako joera izan du, edo estatu mailakoa (Böök, 1992) bertan kokatzen baitira kideak, eta ase beharreko beharrak. Euren printzipioen artean Komunitatearenganako interesa dago, kooperatibek haien komunitateen garapen iraungarria lortzeko egiten dutelarik lan. Kooperatibek lehiaketaren autoerregulaziorako joera erakutsi dute; alegia, herrialde desberdinetan aritzen diren kooperatibek elkarren arteko lehia ekidin dute (Spear, 2001). Gainera, herrialde berri askotan ez dago kooperatibei buruzko legedia egokirik. Kooperatibak sortzeko kooperatibistak behar dira, kultura kooperatiboaren baitan lan egitera ohituta dauden pertsonak (Lanki, 2011). Hauez gain, hazkundearen atalean aipatutako zailtasunak daude: finantzaketa lortzeko zailtasunak eta antolaketa arazoak, hain zuzen ere. Orain arte aipatutakoa kontutan izanik, nazioarteko hedapenari dagokionean, ikuspegi kooperatibotik, galdera ugari sortzen dira: Nola batera daiteke kooperatiben hedapena eta Euskal Herriarekiko, gizarte-konpromisoa kanpoaldean ezartzen diren lantegi berriekin? Bideragarria al da kooperatiba demokratikoaren eskema diseinatzea filial produktiboak kanpoan ezarriz? Nazioartekotzerako hiru bide nagusi daude: esportazioa, hitzarmenak eta lizentziak eta atzerriko merkatuetan ekoizpena. Kooperatibek esportaziorako ez dute eragozpen nabarmenik, ez eta lizentzien bidezko kanpo ekoizpenerako ere. Kanpo ezarpenerako ondorengo aukerak daude (Errasti, 2002) Bide ez kooperatiboak, Holding multinazionala: kapitalaren jabegoa eta menpekotasuna. Sistema duala: alde batetik, etxe nagusia dago, kooperatiba dena, eta bestetik, bere menpeko diren filialak, kapital elkarteak. Kooperatiba globala: ideal kooperatibista islatzen du, herrialde desberdinetako kooperatibek bat eginez sortua Enpresa multinazional demokratikoa: Aurreko bien lotura; nazioarteratzeko bide ez kooperatibo edo kapitalistetatik bide kooperatiboetara igarotzeko eredua
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Nazioartekotzea izan da 1994. Urteaz geroztik Mondragon Taldearen oinarrizko bost helburu estrategikoetako bat (Altuna, 2011). Helburu nagusia merkatu berriak bilatzea izan da, nazioarteko salmentak handitzeko eta kanpoko merkatu-kuotak handitzeko. Nazioartekotzea ezinbestekoa da MONDRAGON-eko enpresak garatzeko. Behar horretaz jabetuta, MONDRAGONek bere lehen esportazioak 60. hamarkadan egin zituen eta jauzi kualitatiboa 1989an kanpoan, Mexikon, bere lehen lantegia ezarri zuenean. Harrezkero, eta multikokapena estrategiatzat hartuta, MONDRAGONek profil globala duen taldea izatea lortu du. Industria Taldea izan zen nazioartekotzeko prozesuari ekin zion lehena, eta ondoren, 90ko hamarraldian, Banaketa eta Finantza Taldeek egin zuten Espainiako merkaturako jauzia. Nazioartekotzeko lehen fasean batez ere Europara esportatu zuten kooperatibek. Geroztik, zuzeneko atzerriko inbertsioan oinarritzen dira, bai kanpoan egindako erosketen bitartez eta baita inbertsio berrien bitartez ere.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
MONDRAGON taldeak nazioartekotze estrategiarekin ondorengo helburuak lortu nahi ditu (MONDRAGON Global Services 2): Biziraupena lortzea eta haztea Jardueren barne garapena eta iraunkortasuna ziurtatzea Merkatu zabalagora sarbidea izatea eta munduan eskala ekonomiak garatzea Nazioartean irudia berrindartzea eta aliantzen garapena sustatzea
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Negozio aukera berriak identifikatzea eta kokapen berriak finkatzea nazioartean Helburu horiek betetzeko, MONDRAGON Korporazioak hiru motatako zerbitzuak eskaintzen ditu: Oinarrizkoak (nazioartekotzea): azoka eta misioak antolatzea, ETE-ei laguntzeko programak, informazioa jardunaldi eta topaketetan eta bekadunen prestakuntza, azterketa estrategikoaren metodo sinplifikatua, merkatu azterketak, herrialdeen aukeraketa eta bulego sare zabala. Aurreratuak (multikokapena): LCC3tan erosteko plataformak, oinarrizko finantzazioa, diplomazia korporatiboa, erbesteratuen kudeaketa, merkatu azterketa aurreratuak, diseinua, industria parkeen ezarpena eta ustiaketa eta enpresak ezartzeko zerbitzuak. Estrategikoak (transnazionalizazioa): diplomazia korporatiboa eta estatala uztartzea, adimen lehiakorra, proiektu integralak, erakunde transnazionalen kudeaketa, aliantza estrategikoak, kostu estrategia eta berrikuntza. MONDRAGON Koporazioak multikokapen estrategia jarraitzen du nazioartekotze orduan. Estrategia espantsionista eta sortzailea da estrategia suntsitzailea izan beharrean. Atzerrian irekitako jarduera berriak ez du inolako lehenagoko jardueren itxiera suposatzen (Luzarraga, Aranzadi eta Irizar, 2007). Multikokapen estrategiaren eragina MONDRAGON-eko kooperatibatan aztertzeko asmoz ikerketa bat buru zen, zeinetan tokiko enpresen eta enpresa globalen jarduerak alderatzen ziren 1990-1995 eta 2005-2010 denbora tarteen artean. Ikerketa honetan 42 kooperatiben datuak alderatu ziren, horietatik 21 lokalak zirelarik eta beste 21ek multilokalizazio estrategia jarraitu zutelarik. 20 ratio ezberdinen analisia egin zen, 21 urtetan zehar.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Ikerketa honen emaitza esanguratsuenak ondorengoak izan ziren:
Datuak begiratuz, enpresa globalek tokiko enpresek baino emaitza hobeak lortu dituztela ikus daiteke. Enpleguaren egoera aipatu beharreko datua da, enpresa globaletan joera positiboa izan duen arren tokiko enpresetan joera negatiboa izan baitu. Ikerketa honek nazioartekotzea jarraitu beharreko estrategia dela erakusten du. Hala ere, kooperatiben hazkundea eta bereziki nazioartekotzeari buruzko iritzi oso ezberdinak sortu dituena sistema dualen sorrera izan da. MONDRAGONeko kooperatibek, nazioartekotzerako orduan jarraitu duten eredua kapitalsozietateen sorreran oinarritutako eredua da. Arrasateko kooperatibek elkarte anonimoen egitura hautatu dute nazioartekotzeko oinarrizko egitura gisa. Ondorioz, sistema dualak sortu dira: kooperatiba jabe-nagusi batek eta enpresa filial batek edo gehiagok (kapital-elkarteak) osatutako sistemak (Errasti, 2002). Sistema dualen sorrerak polemika eragin du. Iturria: Impacto de la internacionalización sobre la empresa doméstica, 2012 Taula 2: 6.5.1. Nazioartekotzeari buruzko mitoak
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Sistema dualen eredua aldatu beharra dago; zentzu honetan politika ezberdinak daude martxan MONDRAGONen barne. Helburua partaidetutako negozio eta enpresa berriak Arrasateko printzipioekin eta balioekin bat etortzea da. Bide honetan 2005-2008ko plan estrategikoan “sozietate-eredua hedatzeko” politika berria jarri zen martxan. 2009-2012ko politika sozio-enpresarialari buruzko txostenak ere ildo horretatik jarraipena adierazten du, enplegua sortzeko erronkak markatu zuelarik politika horren norabidea (Lanki, 2011). 2013-2016 ziklorako ere zentzu honetan lanean dabiltza. Ideia Korporazioko gestiorako eredua filialetara eramatea da. Informazioa elkarbanatzea eta pertsonak proiektuetan inplikatzea da asmoa.
Dimentsio eta Nazioartekotzearen estrategiak landu dira aurreko atalean. Kooperatiben kasuan berezitasunak dituzte estrategia horiek, eta iritzi ezberdinak daude. MONDRAGON taldearen kasuan, hazkundea eta nazioartekotzeko apustua egin dute. Berrikuntzaren estrategiak ere garrantzia nabarmena dauka Korporazioaren baitan, jarraian azalduko den bezala.
Berrikuntza da produktu edo zerbitzu berriak, prozesu berriak, horniketa iturri berriak eta aldaketak industria antolaketan etengabe sartzea, beti ere bezeroari, kontsumitzaileari edo erabiltzaileari zuzenduta. (J.A. Schumpeter4). Ingurune aldakor honetan garrantzitsua da eman daitezkeen aldaketak aurreikustea, aukerak eta mehatxuak ezagutzea. Berrikuntzak enpresaren jardueretan izan dezakeen eragina ikaragarria denez, berrikuntza modu egokian kudeatzea ezinbestekoa da gaur egun. Hainbat berrikuntza mota daude; hala nola, teknologikoa, soziala eta kudeaketametodoetan egiten den berrikuntza. Kooperatiben kasuan berrikuntza soziala euren izaerari dagokien berezko ezaugarria da.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Berrikuntza sozialaren oinarria merkatuak edo sektore publikoak behar bezala ase gabeko behar sozialei erantzuteko modu berriak bilatzea da, edo gizarteko erronka nagusiak ebazteko beharrezkoak diren jarrera-aldaketak sortzea... Horretarako, herritarrak prestatu egingo dira eta harreman sozial eta lankidetza-eredu berriak sortuko dira. Hortaz, bere horretan berritzaileak dira eta baliagarriak berritu beharreko gizartea gaitzeko...”. Berrikuntzaren aldeko Batasuna (Europako Batzordea 2010/10/06).5 Berrikuntza soziala kooperatiben berezko ezaugarria da. Lehen kooperatibak sortzeko arrazoiaren oinarria aldaketa soziala izan zen; industria iraultzaren garaian lan baldintzak hobetzeko asmoz sortu zen lehenengo kooperatiba Ingalaterran. Harreman sozialetan oinarritutako antolaketa modu berria sortu zen, langileen erabakietan parte hartzeko eskubidean oinarrituz. Horrela, pertsona bat enpresako langilea, jabea, eta burua izan daiteke. Kooperatibek, jatorritik, hainbat berrikuntza sozial burutu dituzte, demokrazia eta solidaritate printzipioetan oinarrituz. 7.2. Berrikuntza MONDRAGON taldean
Berrikuntza soziala berezko ezaugarria izanik, MONDRAGON Korporazioan ere garrantzia handia dauka. Berrikuntza sozialaz gain, MONDRAGON korporazioak berak eta osatzen duten kooperatibek berrikuntza teknologiko eta ekonomikoari ere garrantzia handia ematen die, ondoren ikusiko den bezala. MONDRAGON Korporazioaren 2013-2016 politika sozioekonomiko-an barneratzen den estrategia da berrikuntza, korporazioaren ezaugarririk adierazgarrienetakoa delarik. Gainera, berrikuntzak enpresaren jardueretan izan dezakeen eragina ikaragarria denez, berrikuntza modu egokian kudeatzea ezinbestekoa da gaur egun.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
MONDRAGON 2012 Urteko txosteneko datuetan oinarritutako ondorengo infografia begiratuz ikus daiteke berrikuntzak berebiziko garrantzia duela korporazioan:
MONDRAGON-entzat berrikuntza ondo kudeatzea ezinbestekoa da barneratzen dituen kooperatiben biziraupenerako. Lankidetza printzipioa berrikuntzaren alorrean ere erabiltzen dute. Korporazioaren barnean goi mailako hezkuntza zentro komunak eta ikerketa eta garapen zentro komunak daude. Azken bien eta kooperatiba bakoitzeko I+G zentroen lankidetza bultzatzea da helburua. 2012 urtean zehar M4FUTURE Berrikuntza Eredu Korporatiboa definitu eta garatu zen berrikuntzaren atalean, helburu argiarekin: ezagutza garatzea eta etengabe eguneratzen den berrikuntza sare bat eratzea, etorkizuneko enpresa jarduera berrietan enplegua sortzeko xedearekin. Berrikuntza Eredu Korporatiboa definitzerako orduan, kooperatiben oinarrizko Norberak egina, datuak: MONDRAGON 2012 Urteko Txostena Infografia 4: 7.2.1. MONDRAGON berrikuntza zenbakitan
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
printzipioak eta 2013-2016ko politika sozioenpresariala hartu dira kontutan. Berrikuntza eredu berriaren bost helburuak ondorengoak dira (Tu lankide, 2012): 1. Berrikuntza-Sustapen-Ezagutza sistema integratua indartzea: hezkuntza, ikerketa eta berrikuntzak eratutako ezagutzaren hirukia kontzeptutik abiatuz erakundeen hazkuntza bultzatzea. 2. Giza kapitala enpresa sarearen beharretara egokitzea: pertsonen ikasteko gogoa eta hazkuntza pertsonala bultzatzea 3. Berrikuntza hazkunde iturri iraunkor gisa bultzatzea: ekintzailetzaren bitartez 4. Finantzaketa eredu propioa garatzea: HORIZON 2020 programa europarretik finantzaketa lortzeko esfortzua eta inbertsio pribatua eskuratzea. Hori guztia MONDRAGON berezko dituen finantza iturriekin konbinatuz 5. Korporazio berritzaile baten irudia helaraztea: alde batetik, teknologia propioaren inguruko ezagutzari dagokionean MONDRAGON en nazioarteko posizionamendua indartzea. Bestetik, berrikuntza politiken aplikazio eta definizioan korporazioa nazioarteko erreferente gisa identifikatzea. MONDRAGON korporazioa lankidetza bidezko berrikuntza eredu batetik abiatzen da. Lankidetza kooperatiben printzipiotako bat izanik, berrikuntzaren arloan ere presentzia handia dauka. 7.3. Ekintzailetza Mondragon Korporazioan ekintzailetzak garrantzia berezia dauka. Ekintzailetzarako nagusiki bi arrazoi daude Mondragon Korporazioan (Prieto, 2012): Alde batetik, beharra. Krisi ekonomikoaren ondorioz, enpleguak behera egin du. Gainera, sektore batzuk heldutasunera iritsi dira, etorkizuna ez da ziurra, eta ondorioz, dibertsifikatzeko beharra dago. Bestetik, Korporazioaren filosofia dago. Euren printzipio, balore eta helburuei jarraiki, ekintzailetzarekin ingurunearen garapena lortzen da. Honen adibide garbia da Mondragon Unibertsitatean eskaintzen den LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Berrikuntzaren kudeaketari dagokionean, kooperatibak ez dira gainerako erakundeetatik bereizten. Zentzu honetan lehiakortasun maila bera dutela esan daiteke (Basterretxea eta Martinez, 2012).
Aurreko hiru estrategiatan kooperatiben lankidetza printzipioa behin eta berriz agertu da. Ondoren aztertuko den estrategia printzipio honetan oinarritzen da.
Kooperatibek izan ditzaketen hainbat enpresa muga kooperatiben arteko lankidetza tresnen laguntzaz gainditu daitezke; hala nola, teknologia, ikerketa, marketing, esportazio, zuzendaritza eta finantzaketa maila egoki bat lortzeko mugak. Kooperatiben arteko lankidetza kooperatiba ereduaren berezko ezaugarria da, eta kooperatibako printzipio gisa jasotzen du ICA-k 1966tik. ICAren 1995eko printzipioaren formulazioak honela dio: kooperatibek hobeto laguntzen diote bere kideei, eta kooperatiba mugimendua sendotzen dute egitura lokal, nazional eta internazionalen bidez. 8.1. MONDRAGON taldea eta kooperatiben arteko lankidetza
MONDRAGON taldea lankidetza printzipioan oinarritzen da. Aurretik aipatu den bezala, Arizmendiarreta izan zen lankidetzaren sustatzailea kooperatiba ezberdinetako zuzendariekin zuen erlazioaren bidez. Lankide Aurrezki Kutxaren sorrera izan zen lehen pausoa. Finantzaeuskarri bezala sortu zen. Lagun Aro izan zen ondorengo sortu zena. Bere egitekoak gizartelaguntza eta gizarte-aurreikuspena ziren. Lankide Aurrezki Kutxako Kooperatiba ezberdinak elkarren arteko lankidetzari bultzada eman zioten, eta lehenengo eskualde-taldeak sortu ziren. Horrela sortu zen 1964. Urtean Ularco lehen eskualde taldea. 1975-1985 bitarteko aldian industrian krisi larria gertatu zen. Eskualde-taldeek emaitza onak izan zituzten, baina hala ere krisi honek lankidetza sendoago baten beharra bistaratu zuen. 1984. Urtean lehenengo bi gainegitura komunak eratu ziren; Talde Kooperatiboen Biltzarra eta Kontseilu Orokorra. Europako merkatu bateratutik zetozen erronkei aurre egiteko,
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
MONDRAGON taldean, 2013-2016 ziklo estrategikoari begira, enpresen arteko lankidetza bultzatu nahi da. Gidalerro hauek egungo merkatuaren ezaugarri eta beharretara hobeto erantzuteko aukera eskaintzen du. Hainbat gidalerro daude identifikaturik (TU lankide, 2013): Hazkunderako aukerak identifikatzea korporazio mailan, proiektu integralak eta kooperatiben artekoak eskatuko dituztenak. Adibide gisa, Orona Ideo. Korporazioak kanpoan duen irudia eta eragina garatzea Baliabide korporatiboak esleitzean, elkarren arteko lankidetza lehenestea, eta elkarren arteko lankidetza finantzarioa bilatzea Kooperatiben arteko erosketen aldekoa izatea gero eta gehiago Kooperatibak hornidurarako taldeko plataformetara gehiago atxikitzea
Horretarako, MONDRAGON taldean lankidetza tresna desberdinak daude finkaturik: Kooperatiba bakoitzaren mailan Produkzioaren doikuntza; egutegi mugikorrak Finantza-neurriak: aurrerakinak izoztea, aparteko ordainsariak kapitalizatzea Lana: birkokapenak, bazkideen lanaldiak handitzea, aurrejubilazioa, zeharkako eskulana eskulan zuzena bihurtzea, etab. Inbertsio politikak murriztea eta hainbat kasutan jarduera berriak sustatzea Muturreko kasu gutxitan hartu da irtenbiderik gogorrena: itxiera. Dibisio eta korporazio mailan Kooperatiba batek zailtasunak izanez gero, dibisio edo zentro korporatiboaren laguntza eska dezake. Laguntza finantzarioa eta negozio eredu berriak batik bat. Dibisio mailan, emaitzen birmoldaketa mekanismo garrantzitsua da. Emaitza negatiboak izan dituzten kooperatibek emaitza positiboak dituzten kooperatiben laguntza jasotzen dute. Emaitza positiboa dutenek emaitzen %13-%40 artean jartzen dute komunean eta galerak izan dituztenek %26-%80 leporatzen zaie birbanatze prozesuan.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Korporazio mailan, galerak izan dituzten kooperatibek MONDRAGON Fundazioaren bitartez funtsak jaso ditzakete, galerak gehienez %50 arte konpentsa daitezkeelarik. Funts hauek jasotzen duten kooperatibek aurretiaz pertsonal gastua mugatu beharra daukate (%90era lehen bi urteetan, %85era hirugarrenean eta % 80ra laugarren urtean). Plataforma korporatiboak MONDRAGON Fundazioa Dohaintzak jaso eta subentzioak eman edota irabazi asmorik gabeko inbertsioak burutzen ditu. Asmo honekin burutzen diren eragiketa guztiak bideratzen ditu Fundazioak. Mondragon Fundazio barnean lankidetzarako funts ezberdinak daude: o LFZ (Lankidetza Fondo Zentrala) 1991an sortua. Bere helburua taldeko kooperatibentzako lehentasunezko interesa duten proiektuak finantzatzera bideratzea da. o KHSF (Kooperatiben arteko Heziketa eta Sustapen Fondoa): 1988an sortua. Bere helburua formazio sozio-kooperatiboa eta profesionala eta ikerketa eta garapena sustatzea da. o EFK (Elkartasun Fondo Korporatiboa): 2003an sortua. Bere xedea Industria Arloko kooperatiben balizko galeren parte bat estaltzea da.
Mondragon inbertsioak Enpresen Promoziorako Sozietate honen helburua garapen eta nazioartekotze iniziatiba, zailtasun puntual bati aurre egiteko edo izaera korporatiboa duten proiektuak burutzeko kooperatiben ahalmen finantzarioa indartzea da. Ondorengo modalitateak ditu: o Kapital ekarpenak o Maileguak o Mailegu parte hartzaileak o Kooperatiben arteko maileguen bermea o Bermeak eskaintzeko Elkargi eta Oinarrirekin elkarlan hitzarmenak
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Fagor Etxetresana Elektrikoak Mondragon Korporazioko enpresarik handienetakoa da; eta aitzindaria izan da, gainera, Korporazioa osatzen duten enpresen artean. 1956ko urrian sortu zen, Mondragon Eskola Profesionaleko bost ikasle ohiek Gasteizen kokatutako Otalora tailerra erosi zutenean, etxeko gailuak egiteko lizentzia zuen tailer bat, alegia. Enpresari Talleres ULGOR deitu zioten hasierako abiapuntu gunea eta egungo Fagor Taldea eta Mondragon Korporazio Kooperatibaren hazia izango zena. Fagor Etxetresna Elektrikoak Fagor S.Coop talde kooperatiboaren barne aurkitzen da, beste 7 Kooperatibarekin batera. Fagor S.Coop osatzen duten kooperatibak ondorengo infografian azter daitezke:
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Fagor Etxetresna Elektrikoak 16 ekoizpen planta zituen 6 herrialde ezberdinetan: Espainia, Frantzia, Italia, Maroko eta Txinan. Horrez gain, 5 kontinentetan zituen filialak. 1994. urtean egin ziren lehen esportazioak Marokora. Fagor etxetresna elektrikoak kooperatiba egun likidazio prozesu batean dago murgildurik. MONDRAGON taldeko kooperatiba aitzindaria izanik, eta bere tamainagatik, izugarrizko oihartzuna izan du. Azken hamarkadetan Kooperatiba honek zailtasun ugari izan ditu bere jarduera aurrera eraman ahal izateko. Lerro zuriko etxetresnen sektorean aritzen zen kooperatiba hau. 2007ko Krisi ekonomikoak ondorio latzak izan ditu sektorean. 2007an krisia hasi zenetik 2013.urteraino %50ko kontrakzioa izan zuen sektoreak salmentetan, 10 milioi unitate saltzetik 5 milioi unitate saltzeraino. Gainera, 2013.urtean sektoreak %6,4ko kontrakzio gehigarria izan zuen. (Asociación Nacional Fabricantes Electrodomésticos Línea Blanca, ANFEL). Horrez gain, Adrian Zelaia EKAI Center-eko presidenteak Eitb-ko elkarrizketa batean azaldu zuenez, krisiaz gain teknologia maila ertaina eta barne efizientziaren arazoak zeuden. Hala ere, Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatiba dimentsioaren auzian zentratu zen, atzerriko filialen erosketa operazioak burutuz. Aurreko guztia eta beste hainbat arrazoi tarteko, Fagor Etxetresna Elektrikoak 2012. Urteko ekitaldia aurreko ekitaldiarekin alderatuz salmenten %9ko beherakadarekin itxi zuen. Egoera honetan, hainbat lankidetza tresna erabili ziren irtenbideak aurkitu nahian. Aurretik aipatutako hainbat neurriren aplikazioa azaltzen da ondoren: 1. Emaitzen birmoldaketa: dibisio mailan erabiltzen den tresna da. Irabaziak izan dituzten kooperatibek euren emaitza murrizten dute galerak izan dituztenei laguntzeko. Fagor Etxetresnak azken urteetan zehar emaitza solidario hauen hartzailea izan zen. 2. Aurrerakinen murrizketa (Fagor Taldea): Fagor Taldeko beste kooperatibek euren aurrerakinak %89ra jaitsi zituzten (%100 izan beharko liratekeenean) Fagor Etxetresnetako langileen aurrerakinak %80 izatea baliatuz (%69 izan beharko liratekeenean). 3. Talde barneko maileguak: Fagor Taldeko laguntzak eta baita Korporaziokoak. 2013ko Uztailean 70 milioi eurotako laguntza onartu zen. Laguntza honen zati bat finantzatzeko Korporazioko kooperatibisten soldaten aurrerakinen %1a erabiliko da bost urtez.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Guztira, Mondragon Korporazioaren laguntza 300 milioi eurotakoa izan zen. 4. Korporazioko lan bulegoa: ahalik eta lanpostu gehien mantentzeko sortua. Maiatzeko datuen arabera, 980 langile birkokatuak daude taldeko beste kooperatibatan, eta beste 255entzat bestelako irtenbideak bilatu dira; hala nola, aurre-jubilazioak, kalteordainak edota eszedentzia negoziatuak. 9. KONPROMISO ETA IDENTITATE KOOPERATIBOA
Estrategia honen helburua kudeaketa modelo propio baten bitartez pertsonen konpromisoa kooperatiben balore eta printzipioekiko indartzea da. Hori dela eta, MONDRAGON Kudeaketa Eredu Korporatiboa azalduko da. Kooperatibek dituzten ezaugarri bereizgarriak direla eta, modelo estandarra erabili beharrean egokiagoa zen modeloa sortu zuten. 9.1. MONDRAGON Gestio Eredu Korporatiboa (GEK)
Kudeaketa eredu bat erakunde batek bere filosofia inspiratzailea praktikan jartzeko ezarritako politika eta sistemen multzoa da. Erakunde guztiek dute kudeaketa eredu bat, baina gehienetan eredu estandarren antzerakoak izan ohi dira: hala nola, EFQM, Malcom Baldrige edota Deming. (Agirre, 2007)
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Grafikoaren erdian Oinarrizko Printzipio Kooperatiboak ageri dira abiapuntu gisa. Horien bidez, Lankidetzan ari diren Pertsonei portaera ildoak ematen zaizkie, Kooperatibaren balioak martxan jartzeko. Pertsona horiek dira, hain zuzen, Antolakuntza Parte-hartzailean oinarrituta, Proiektu Partekatua eraikiko dutenak.
Lortutako emaitzak GEKaren aplikazioan izandako eraginkortasuna kontrolatzeko dauden elementu nagusiak dira. Beraz, aginte taula egokia izatea eta adierazle esanguratsuak aukeratzea ezinbestekoa da, emaitza sozioenpresarial onak lortzen daudela baieztatzeko.
Gestio Eredu Korporatiboa aplikatzearen oinarrizko arrazoia emaitza sozioenpresarial hobeak lortzen lagunduko duen lehia abantaila eskuratzea da. 10. ONDORIOAK
Lan honetan kooperatiben printzipio eta ezaugarri bereizgarriek kooperatibek merkatuan duten jardunean nola eragiten duten ikusi da. Printzipio eta ezaugarri bereizgarri hauek estrategiak baldintzatu egiten dituzte, kasu batzuetan lehia abantaila izanik, eta beste batzuetan oztopo bihurtzen direlarik. MONDRAGON taldeak 2013-2016 ziklorako zehaztutako estrategiatan behin eta berriz azaltzen dira printzipio hauek: 1. Dimentsioa eta nazioartekotzea Dimentsio eta nazioartekotze estrategien kasuan, kooperatibentzat erronka bikoitza dela aipatu da: alde batetik, lehiakortasuna, eta bestetik utilitate soziala, hau da, gizarteari balio gehigarria eskaintzea. Kooperatibak haztean, bazkideen kudeaketa demokratikoa zalantzan jartzen da. Bazkideen pasibotasuna ere handitu egin daiteke, boterea urruntzen den neurrian, bazkideen parte hartze orokorra printzipioa kolokan jarriz. Horrez gain, komunitatearenganako interesa printzipioa jarraitzea ere zaila da, nazioartekotze estrategian batez ere. Gainera, sistema dualen fenomenoa dago: kooperatiba jabe-nagusi batek eta enpresa filial batek edo gehiagok (kapital-elkarteak) osatutako sistemak sortzen dira (Errasti, 2002).
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Hori dela eta, politika ezberdinak daude martxan, kooperatiben identitatea eta nazioartekotzea bateragarriak izan daitezen. Helburua Gestio Eredua filialetara eramatea da, informazioa elkarbanatuz eta pertsonak proiektuetan inplikatuz. 2. Berrikuntza
Estrategia honen kasuan, berrikuntza soziala aipatu da, kooperatiben berezko ezaugarria dena. Erantzukizun sozialak gaur egun izugarrizko garrantzia dauka entitate guztietan. Merkatuko lehiakide guztiak dabiltza erantzukizun soziala euren entitatean barneratzeko ahaleginetan. Zentzu honetan, kooperatibek betidanik izan dute komunitatearenganako interesa kontutan euren jardueratan. Beraz, printzipio honen aplikazioak lehia abantaila suposatuko luke printzipio honen aplikazioak.
Hezkuntzak eta kooperatiben arteko lankidetza printzipioek ere presentzia nabaria dute. MONDRAGON taldearen dibisioetako bat da hezkuntza. Lankidetzaren kasuan, hainbat ikerkuntza zentro dauzkate talde barneko hainbat partaidek batera jarduten dutelarik: adibide gisa MONDRAGON Health.
3. Elkarren arteko lankidetza Printzipioa bera da estrategia kasu honetan. Korporazioko kooperatiben jardueraren oinarria da, hainbat esparru ezberdinetan aplikatzen delarik: berrikuntzan, nazioartekotzean, finantzan… Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibaren kasuan, lankidetza mekanismoak erabili dira. Korporazioa bera printzipio honetan oinarritzen da. 4. Gestio eredu propioa
MONDRAGON korporazioak Gestio eredu propioa daukala ikusi da. Arrazoia emaitza sozioenpresarial hobeak lortzen lagunduko duen lehia abantaila eskuratzea da. Kooperatiben identitatearekin bat datorren gestio eredua da, oinarrizko printzipio kooperatiboetatik abiatzen dena.
Ikusi den bezala, kooperatiben printzipio hauek kasu batzuetan oztopo izan daitezke, eta lehia abantaila beste batzuetan. Gaur egungo merkatuaren eskakizunei erantzuteko hausnarketa bat egin beharra dago.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Lan hau kooperatiben printzipio eta ezaugarri bereizgarriek euren estrategiatan duten garrantziaz jardun da. Zuzendaritza estrategikoaren esparru mugatu bat bakarrik lantzen du. Zuzendaritza estrategiakoaren prozesua ez da osotasunean landu, hau da, ez dira analisi estrategikoa, estrategien formulazioa, aplikazioa eta kontrola aztertu.
Gainera, MONDRAGON Korporazioaren kasua landu da, entitate ugari biltzen dituen korporazioa. Ez da kide bakoitzaren kasua aztertu, ez eta korporaziotik kanpo dauden kooperatibena ere.
Hori dela eta, ikerketa ugari burutu daitezke kooperatiben zuzendaritza estrategikoaren eta estrategien berezitasunez.
Beste alde batetik, zuzendaritza estrategikoa bere osotasunean aztertu daiteke, zuzendaritza estrategikoaren fase guztien aplikazioa eginez.
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Kanpoko iturriak
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Iturri elektronikoak
Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa |
addi-c80b5614a543 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14587 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-06-23T12:59:33Z | science | Arrinda Vicandi, Iratxe | eu | Mondragon Taldea: Hazkunde-bide ezberdinak | Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua 2013/2014 kurtsoa
Bilbon, 2014ko Ekainaren 19an
1 Laburpena Hurrengo lanean, Mondragon Korporazio Kooperatiboaren parte diren bi enpresa aztertuko dira,BATZ eta DANOBAT, batez ere hazkunde prozesuan zentratuz. Azterketa hau burutu ahal izateko, lehendabizi sarrera labur bat egingo da gaian kokatzeko eta lan honen bidez lortu nahi diren helburuak finkatuko dira bertan. Era berean, enpresen azterketa hasi baino lehen hauek kokatuta dauden ingurunearen azterketa burutuko da, jardueran eragina izango duten faktore ekonomikoak, politikoak eta abar identifikatzeko. Lanean zehar analizatuko diren bi enpresek azterketa puntu berdinak izango dituzte. Lehendabizi enpresaren ezaugarriak eta historia laburra aztertuko dira. Aurkezpen orokor honen ondoren, ingurune bereziaren azterketa gauzatuko da, enpresak sektore konkretu batean kokatuz eta sektore honen ezaugarriak identifikatuz. Kanpo analisiarekin bukatuz, enpresaren barne analisia egiteko, analisi funtzionala eta baliabide eta gaitasunen azterketa burutuko da eta AMIA analisia gauzatuko da enpresaren ezaugarri espezifikoak ezagutzeko. Enpresaren ezaugarrien analisiarekin bukatu ondoren, hazkunde estrategia izango da aztergai, bertan korporazio estrategia, kanpo hazkundea, barne hazkundea eta lankidetza akordioak ikertuko dira. Azkenik, enpresa bakoitzaren azterketa burutu ondoren ondorio nagusiak aurkituko dira, bertan hasiera batean finkatutako helburuak bete diren ikusi ahal izango da, eta analisiaren ondorioz enpresen hazkundeari buruzko ideia nagusiak aurkituko dira. Erabilitako informazio guztiaren iturriak bibliografia apartatuan ikusi ahal izango dira.
Gako hitzak: Hazkundea, DANOBAT eta BATZ.
4 1. Sarrera Mondragon Korporazio Kooperatiboa, 50.hamarkadan sortutako euskal kooperatiba indartsuena da. Hasierako urteetan kooperatiba txiki bat bezala sortu zen arren, urteen joanarekin bazkide kopurua handitzen joan da. Gaur egunean munduan zehar 97 herrialdeetan aurkitu daitezke talde hau osatzen duten 289 enpresa desberdinak, finantza, banaketa eta industria sektoreetakoak. Sektore hauetaz aparte kooperatiba honek ezagutza sailean ere unibertsitate eta goi eskolak ditu. Gauzak horrela, euskal ekonomiaren motor garrantzitsu bat izatera heldu da talde kooperatiboa, eta beraz barneratzen dituen enpresek ere arrakasta edota ospe hori erabili izan ahal dute hazkunde prozesurako. (Mondragon Corporation, 2014) Lan honetan korporazioaren parte diren bi enpresa aukeratu dira, hauen hurbiltasuna eta 2012 urtean izandako emaitza positiboek arrakasta bat suposatzen dutelako kooperatiben munduan, hain zuzen BATZ , S. Coop. eta DANOBAT, S.Coop. Bi enpresak industria sektorean kokatuta egon arren, bakoitza barne sektore konkretu batean aurkitzen da, BATZ automobilgintza sektorean eta DANOBAT makina-erreminta sektorean. Erakunde hauen analisia eginez, erabiltzen dituzten estrategiak aztertuko dira, horrela enpresen hazkundearen oinarri diren metodologiak identifikatuz. Hau aurrera eraman ahal izateko, lehendabizi ingurunearen analisi zabal bat burutu beharko da, etorkizunean hartuko dituzten erabakiak egokiak diren ziurtatzeko. Erabilitako estrategiak analizatu ondoren, enpresek lortutako emaitza desberdinak konparatuko dira, horrela enpresa bakoitzak erabilitako estrategiak zein emaitza lortu arazi dizkion ikusteko asmoz. 1.1. Helburuak Lanaren helburu nagusia, Mondragon taldearen parte diren eta azken ekitaldien arabera arrakastatsuak izan diren bi enpresek jarraitutako hazkunde estrategia bideen arteko desberdintasunak eta erabaki horiekin lortutako emaitza desberdinen azterketa burutzea da. Beste helburuetako bat, estrategia bakoitzaren garapena analizatzea da, hau da enpresa bakoitzak nola garatzen duen eta zertan oinarritzen den estrategia bat aurrera eramaterako orduan. Hazkunde proiektu bat aurrera eraman baino lehen burutu beharreko analisiaren oinarriak aztertu beharko dira estrategia egokia aukeratu ahal izateko.
Lanaren helburuak aurrera eraman ahal izateko, BATZ eta DANOBAT hauek azken urteetan izan duten eboluzioagatik eta hurbiltasunagatik batik bat (Villarreal, 2008) Enpresen azterketa burutzeko informazio iturri desberdinak erabili dira, bai enpresek eskainitakoak eta baita egunkari edo aldizkarietako albisteak. Lanean finkatutako helburuak kontuan izanda, enpresa biren analisi orokorra burutu beharra dago hazkunde prozesua nola e Zuzendaritza Graduan, Zuzendaritza E Hurrengo eskeman lana burutzeko aurrera eramandako metodologia eta emandako pausoak ikusi ahal izango dira. Burutuko den analisia, analisi deskribatzaile bat izango da, aztergai diren enpresek jarraitutako pausuak eta estrategiak deskribatuko baitira ikuspuntu objektibo batetik Zuzendaritza Estrategikoaren teoria edo ikuspuntua kontuan izanda Metodologia gauzatzeko eredu moduan Oskar Villarreal Larrinagak 2008 de CIE Automotive. El crecimiento de un grupo empresarial mediante la internacio izan da kontuan eta oinarri bezala erabili da. 1.Irudia: Metodologia
Ingurune orokorra eta berezia Informazioa bildu eta irakurri Gaia Iratxe Arrinda Vicandi; Mondragon Taldea: Hazkunde-bide ezberdinak Lanaren helburuak aurrera eraman ahal izateko, BATZ eta DANOBAT enpresak aukeratu dira, hauek azken urteetan izan duten eboluzioagatik eta hurbiltasunagatik batik bat (Villarreal, 2008) Enpresen azterketa burutzeko informazio iturri desberdinak erabili dira, bai enpresek eskainitakoak ietako albisteak. Lanean finkatutako helburuak kontuan izanda, enpresa biren analisi orokorra burutu beharra dago hazkunde prozesua nola eman den jakiteko, horretarako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduan, Zuzendaritza Estrategikoko irakasgaian aztertutako teoriak erabili Hurrengo eskeman lana burutzeko aurrera eramandako metodologia eta emandako pausoak ikusi Burutuko den analisia, analisi deskribatzaile bat izango da, aztergai diren enpresek pausuak eta estrategiak deskribatuko baitira ikuspuntu objektibo batetik Zuzendaritza Estrategikoaren teoria edo ikuspuntua kontuan izanda. Metodologia gauzatzeko eredu moduan Oskar Villarreal Larrinagak 2008-an gauzatutako El caso ive. El crecimiento de un grupo empresarial mediante la internacio izan da kontuan eta oinarri bezala erabili da. .Irudia: Metodologia (BATZ S.Coop. eta DANOBAT S.Coop. Iturria: Norberak egina, 2014 Zuzenketak Berridazketak Ondorioak Identifikatu Analisia burutu Ingurune orokorra eta berezia Hazkunde prozesuak Informazio bilketa Informazioa bildu eta irakurri Erabilgarria den informazioa sailkatu Aukeraketa prozesua Enpresak 5 enpresak aukeratu dira, hauek azken urteetan izan duten eboluzioagatik eta hurbiltasunagatik batik bat (Villarreal, 2008). Enpresen azterketa burutzeko informazio iturri desberdinak erabili dira, bai enpresek eskainitakoak Lanean finkatutako helburuak kontuan izanda, enpresa biren analisi orokorra burutu beharra man den jakiteko, horretarako, Enpresen Administrazio eta aztertutako teoriak erabiliko dira. Hurrengo eskeman lana burutzeko aurrera eramandako metodologia eta emandako pausoak ikusi Burutuko den analisia, analisi deskribatzaile bat izango da, aztergai diren enpresek pausuak eta estrategiak deskribatuko baitira ikuspuntu objektibo batetik, betiere an gauzatutako El caso ive. El crecimiento de un grupo empresarial mediante la internacionalización lana BATZ S.Coop. eta DANOBAT S.Coop.)
Hazkunde prozesuak Erabilgarria den informazioa sailkatu
2. Ingurune orokorra Ingurune orokorra enpresak bere aktibitatea egiten duen inguru sozio du, hau da, denbora eta espazio zehatz batean dauden enpresa guztiek elkar ban faktoreak dira (Albizu eta Landeta, 2011). internazionala izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoan bertan ematen diren faktoreek eragina izango dute jardueran. Hori dela eta Espainiako inguru sozio ekonomikoa aztertuko dugu, bate arren inguru ekonomiko, sozialean eta abar, j iragan hurbil batean emandako datuak izango dira, ingurunearen azterketa sakon bat egitea ez delako lan honen helburua. Gaur egun Espainia hamabigarren postuan aurkitzen da munduko ekonomia potentzia nagusienen artean, 2008. urteaz geroztik bost postu jaitsi da Estatu Batuetan sortutako krisian aurkitzen baita murgildurik. Krisi honen eraginez biztanleriaren eskuratze ahalmena nabarmen murriztu da, eta ondorioz auto berrien erosketa ere izugarri jaitsi da. Lehen eskuko autoen salmenten beherakada honek eragin negatiboa izango du automobilgintza sektoreko produkzioan. Langabezi tasaren eboluzioak nabarmena izan du. Krisi ekonomikoaren ondorioz, azken bi urte hauetan, hain zuzen, 2012 eta 2013 urteetan langabezi tasak balio altuenak lortu ditu.
enpresak bere aktibitatea egiten duen inguru sozio-ekonomikoak definitzen du, hau da, denbora eta espazio zehatz batean dauden enpresa guztiek elkar ban faktoreak dira (Albizu eta Landeta, 2011). BATZ eta DANOBAT kooperatibek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dute kokatua helbide soziala bertan ematen diren faktoreek eragina izango dute jardueran. Hori dela eta Espainiako inguru sozio ekonomikoa aztertuko dugu, batez ere EAEn zentratuz. Historian zehar egoera desberdinak eman arren inguru ekonomiko, sozialean eta abar, jarraian aipatuko diren datuak gaur egunekoak eta iragan hurbil batean emandako datuak izango dira, ingurunearen azterketa sakon bat egitea ez painia hamabigarren postuan aurkitzen da munduko ekonomia potentzia nagusienen artean, 2008. urteaz geroztik bost postu jaitsi da Estatu Batuetan sortutako krisian aurkitzen baita murgildurik. Krisi honen eraginez biztanleriaren eskuratze ahalmena nabarmen murriztu da, eta ondorioz auto berrien erosketa ere izugarri jaitsi da. Lehen eskuko autoen salmenten beherakada honek eragin negatiboa izango du automobilgintza sektoreko produkzioan. Langabezi tasaren eboluzioak hurrengo grafikoan erakusten digunez, 2008 urteaz geroztik igoera nabarmena izan du. Krisi ekonomikoaren ondorioz, azken bi urte hauetan, hain zuzen, 2012 eta 2013 urteetan langabezi tasak balio altuenak lortu ditu. 1.Grafikoa : Langabezi tasaren eboluzioa Espainian Norberak egina. Iturria: datosmacro.com, 2014 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 6 ekonomikoak definitzen du, hau da, denbora eta espazio zehatz batean dauden enpresa guztiek elkar banatzen dituzten kooperatibek presentzia dute kokatua helbide soziala, beraz bertan ematen diren faktoreek eragina izango dute jardueran. Hori dela eta Espainiako inguru sozioehar egoera desberdinak eman arraian aipatuko diren datuak gaur egunekoak eta iragan hurbil batean emandako datuak izango dira, ingurunearen azterketa sakon bat egitea ez painia hamabigarren postuan aurkitzen da munduko ekonomia potentzia nagusienen artean, 2008. urteaz geroztik bost postu jaitsi da Estatu Batuetan sortutako krisian aurkitzen baita murgildurik. Krisi honen eraginez biztanleriaren eskuratze ahalmena nabarmenki murriztu da, eta ondorioz auto berrien erosketa ere izugarri jaitsi da. Lehen eskuko autoen salmenten beherakada honek eragin negatiboa izango du automobilgintza sektoreko produkzioan. 2008 urteaz geroztik igoera nabarmena izan du. Krisi ekonomikoaren ondorioz, azken bi urte hauetan, hain zuzen, 2012 eta 2013
Krisialdiak banku sektorearen beherakada nabarmena eragin duenez, hauek kredituak ematerako orduan eskakizun gehiago egin dituzte, eta interes tasak igo. Interes tasen igoerak enpresen finantziazio bideetan eragin du, honen ondorioz enpresek beste finantziazio bide batzuk bilatu behar izan dituzte, hala nola fusioak, lankidetzak eta abar. Estatuko bule informazioaren arabera, enpresek bankuei eskatutako kreditu eta fondo kopurua naba da 2013ko azken bi hiruhilabetekoetan, eta horrela jarraitzeko itsura dauka Barne Produktu Gordinari dagokionez, mendearen hasierako gorakadaz geroztik, azken urte hauetan Estatuko BPGak beherakada jasan du, 2008an BPG 2012an 22.300€ bilakatu zen estatuko batez besteko. Beheko grafikoan adierazten den lez, E Barne Produktu Gordina Espainiar estatukoaren batez bestekoaren gainetik aurkitzen da urte guztietan, eta estatua osatzen duten probintzia guztienen artean BPG Per capita altuena daukana da. Rankingean lehena izateak, EAEko biztanleen eskuratze ahalmena eta bizi kalitatea Espainiako altuena dela adierazten digu. Hala ere aipatu beharra dago, estatuaren eredu bera jarraitzen d azken urteen joera beherakada izan baita ( 2.Grafikoa Norberak egina. Iturria: datosmacro.com Aipatutako faktore ekonomikoek negozioen dute. Hau da, krisiak sortutako langabeziak, interes negozioen jardueraren bizitza laburtzea eragin dute. Ekonomia alde batera utziz, faktore politik enpresentzako kanpo-merkataritza berebizikoa bihurtzen da, ekoizten dituzten produktu asko, beste herrialde batzuetara esportatzen dituztelako. Arlo honetan, Espainia Europar Batasunean kokatua 0 € 5.000 € 10.000 € 15.000 € 20.000 € 25.000 € 30.000 € 35.000 € 1995 1996 1997 1998 BPG Per capita Iratxe Arrinda Vicandi; Mondragon Taldea: Hazkunde-bide ezberdinak Krisialdiak banku sektorearen beherakada nabarmena eragin duenez, hauek kredituak ematerako orduan eskakizun gehiago egin dituzte, eta interes tasak igo. Interes tasen igoerak enpresen gin du, honen ondorioz enpresek beste finantziazio bide batzuk bilatu behar izan dituzte, hala nola fusioak, lankidetzak eta abar. Estatuko buletin ofizialean argitaratutako informazioaren arabera, enpresek bankuei eskatutako kreditu eta fondo kopurua naba da 2013ko azken bi hiruhilabetekoetan, eta horrela jarraitzeko itsura dauka datorren Barne Produktu Gordinari dagokionez, mendearen hasierako gorakadaz geroztik, azken urte hauetan Estatuko BPGak beherakada jasan du, 2008an BPG Per capita 23.900 € bilakatu zen estatuko batez besteko. Beheko grafikoan adierazten den lez, E Barne Produktu Gordina Espainiar estatukoaren batez bestekoaren gainetik aurkitzen da urte duten probintzia guztienen artean BPG Per capita altuena daukana da. Rankingean lehena izateak, EAEko biztanleen eskuratze ahalmena eta bizi kalitatea Espainiako altuena dela adierazten digu. Hala ere aipatu beharra dago, estatuaren eredu bera jarraitzen d en joera beherakada izan baita (www.datosmacro.com, 2014) Grafikoa BPG Per capitaren eboluzioa Norberak egina. Iturria: datosmacro.com,2014 Aipatutako faktore ekonomikoek negozioen bizitza zikloa nabarmenki murriztea ondorioztatu dute. Hau da, krisiak sortutako langabeziak, interes-tasen igoerak, BPGaren beherakadak eta abarrek negozioen jardueraren bizitza laburtzea eragin dute. Ekonomia alde batera utziz, faktore politiko-legalak aurkitzen ditugu. Aztergai diren merkataritza berebizikoa bihurtzen da, ekoizten dituzten produktu asko, beste herrialde batzuetara esportatzen dituztelako. Arlo honetan, Espainia Europar Batasunean kokatua 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 7 Krisialdiak banku sektorearen beherakada nabarmena eragin duenez, hauek kredituak ematerako orduan eskakizun gehiago egin dituzte, eta interes tasak igo. Interes tasen igoerak enpresen gin du, honen ondorioz enpresek beste finantziazio bide batzuk bilatu behar n ofizialean argitaratutako informazioaren arabera, enpresek bankuei eskatutako kreditu eta fondo kopurua nabarmenki jaitsi datorren urtean zehar. Barne Produktu Gordinari dagokionez, mendearen hasierako gorakadaz geroztik, azken urte Per capita 23.900€ ziren bitartean, € bilakatu zen estatuko batez besteko. Beheko grafikoan adierazten den lez, EAE-ko Barne Produktu Gordina Espainiar estatukoaren batez bestekoaren gainetik aurkitzen da urte duten probintzia guztienen artean BPG Per capita altuena daukana da. Rankingean lehena izateak, EAEko biztanleen eskuratze ahalmena eta bizi kalitatea Espainiako altuena dela adierazten digu. Hala ere aipatu beharra dago, estatuaren eredu bera jarraitzen du,
bizitza zikloa nabarmenki murriztea ondorioztatu tasen igoerak, BPGaren beherakadak eta abarrek urkitzen ditugu. Aztergai diren bezalako merkataritza berebizikoa bihurtzen da, ekoizten dituzten produktu asko, beste herrialde batzuetara esportatzen dituztelako. Arlo honetan, Espainia Europar Batasunean kokatua 2012 EAE Espainia
8 egoteak onura arantzel-arioak ekartzen dizkio batasunean parte hartzen duten gainontzeko herrialdeetara esportatzerako orduan. Bestalde, krisiaren eraginez sortutako egoerak langileek zituzten eskubideen murrizketa eragin du, hori dela eta langileen jarrera enpresen aurrean gogortu egin da sektore guztietan, baita industria sektorean ere. Faktore politiko-legalekin nahiko loturik, faktore soziokulturalak aurkitzen dira. Espainiar estatuko probintzia industrializatuenen artean dago EAE, honen eraginez esan daiteke bertako biztanleriaren zati handia industrian ari direla lanean. Aipatu beharreko beste faktore bat eta azken urte hauetan industria sektorean garrantzi handia hartu duena, ekologia da. Mundu mailan akordioak egiten ari dira herrialde handi eta boteretsuen artean, hori dela eta sektore askotan neurriak hartu dira ingurumenari egiten ari diren kalteak ekiditeko. 1997. urtean Japonian, aldaketa klimatikoaren aurkako Kiotoko Protokoloa sortu zen. Itun honen helburua, aldaketa klimatikoaren eragile diren CO2 gasen isurketa murriztea da, horrela ozono geruza babesteko asmoz. Protokolo honetan mundu mailako herrialde boteretsuenak hartu zuten parte, Estatu Batuak eta Kanada kanpo, eta 2005ean izan zen sinatua Espainiaren parte hartzearekin. Espainiar estatuan, EAE, Bartzelonarekin batera probintzia industrializatuena izateak ingurumenarekiko legedi zorrotzak izatea ondorioztatu du, horrela CO2 isurketak murrizteko asmotan. Neurri hauen aurrean energia iturri berrietan inbertsioak egin dira estatu mailan azken hamarkadan. Energia berriztagarrien garapenak industriaren antolaketa aldatu du, energia mota honen erabilerak onura fiskalak eragiten baitizkie enpresei. Faktore teknologikoei dagokienez, automobilgintza eta makina-erreminta sektorean ikerketa eta garapen arloak funtsezkoak dira eta normalean enpresek honi fokatutako arlo propioak dituzte, euren aktiboaren zati handiak direnak. Gobernuak ikerketa eta garapena sustatzen duten enpresei laguntza ekonomikoak eman izan dizkie, hala ere aurrerago aipatutako egoera ekonomikoa dela eta laguntza hauek murrizketak ere jasan dituzte. Aztertzen ari garen sektoreetarako teknologia berebizikoa bihurtzen ari da, mundu mailako enpresa lehiakideen maila bera lortu ahal izateko, hori dela eta gaur eguneko patenteen legediak ez dio on handirik egiten nahiko babesgabetua baitago.
9 3. BATZ, S. COOP. 3.1. Aurkezpena BATZ 1963an sortutako kooperatiba euskalduna da. Igorren kokatua, Bizkaian, gaur egun bere negozio unitateak, trokeleria, automozio sistemak eta energia dira. Bere jarduera dela eta Mondragon talde kooperatiboan industria gunean kokatzen da, beste hainbat enpresa bezala. Hasierako urteetan trokeleria eta automozio sistemak soilik ziran enpresaren diru iturri. Automobilgintza sektorerako ohiko trokelak, trokel progresiboak, katu mekanikoak, pedalak, eskubalazta palankak eta atzeko ardatzak fabrikatzen ziran batik bat. Sorreran BATZ-en erosketa ahalmena oso txikia zen, hori dela eta inbertsioak urriak eta eskasak izan zirenez trokelerian espezializatu zen. Hala ere automozio sistemak garatzen joan dira, horrela negozio bide garrantzitsu bat bilakatuz. 2005 urtean negozio lerro berri baten sorrera eman zen, BATZ Energy, estanpazioan edo trokelerian erabilitako ohiko teknologia energi “termosolar” arloan aplikatu ahal izateko. Azkenik, 2010 urtean automobilen parte diren pieza txiki eta arinak, hau da, pisu gutxikoak eta erregai kontsumoa murrizten dutenak sortzeko “BATZ Lightweight” negozio lerroa sortu zen. Teknologia arin honen lerro berriaren sorkuntza beste enpresa baten, FPK-ren, erosketarekin eman zen. Gaur egun BATZ enpresa munduan zehar aurkitzen da, dituen filial eta enpresa akordioen bidez. Egoera honek bezero internazional garrantzitsuenak lortzea baimendu dio, horrela oraindik ere hazkunde prozesu batean murgildurik aurkitzen delarik. Jarraian enpresaren kanpo analisi estrategikoa burutuko da eta horretako kooperatiba inguratzen duen ingurune berezia identifikatu beharra dago. BATZ-en kasuan, negozio unitate desberdinak dituenez, sektore bat baino gehiagotan kokatu daiteke baina automobilgintza izan da bere sorreratik jarduera nagusia, hori dela eta automobilgintza sektorearen azterketa burutuko da, beharrezkoa denean negozio unitate desberdinak aipatuz.
11 moduan, automobilgintza sektorean enpresa asko aurkitzen dira, eta horrek norgehiagoka maila handia sortarazten du, ekintza konpetitiboak gogorragoak eta ugariagoak direlako. Sektorearen hazkunde tasak ere eragina dauka lehiakideen arteko norgehiagoka mailan. Kasu honetan automobilgintza sektorea hazkundean dagoen sektorea denez, lehiakideen arteko borroka murrizten laguntzen du. Automobilgintza enpresen kostu finkoak kostu aldakorrak baino altuagoak dira, jarduten duten sektorean oso garrantzitsuak baitira teknologian egindako inbertsioak eta makinen berriztatzea. Inbertsio eta berrikuntza hauek norgehiagoka maila altua dakarte, lehiakideen teknologiarekin borrokatu beharra baitaukate. Norgehiagoka mailan eragina daukan beste faktore bat, produktu edo zerbitzuaren desberdintzemaila da. Automobilgintza sektorean fabrikatzen diren produktuak, hau da, trokel eta automozio sistemak desberdintzapen gaitasun urria daukate produktu fisikoan. Hala ere gaur egun gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaio diseinu prozesuari eta bezeroei emandako zerbitzuaren pertsonalizazioari. Guzti hau kontuan izanik, esan daiteke, teknologiak eskaini dezakeen desberdintzapen apurraz gain, badaudela sektorean gainontzeko enpresengandik desberdindu dezakeen ezaugarriak, batik bat pertsonalizazioarekin lotutakoak horrela norgehiagoka maila jaitsaraziz. Sektore baten irteera-hesiek norgehiagoka mailan eragina daukate, enpresak behartuak daudelako sektore horretan jarraitzera errentagarritasun baxuak edo nuluak izan arren beraien artean lehiatzera. Irteera-hesi nagusienen artean sektore batetik kanpo beste erabilera bati dagokionez aukera oso eskasak dituzten aktiboak aurkitzen dira, hau da, aktibo espezializatuak. Automobilgintza sektorean jarduten duten enpresek erabiltzen dituzten makinek likidazio-balio txikia izango dute merkatuan, aktibo bereziak baitira, balio handikoak eta sektore bakarrerako erabilgarriak. Irteerako kostuei dagokionez, langileei eman beharreko kalte ordainak, bezeroekin aldez aurretik hartutako konpromisoak betetzearen kostuak eta abar aurkituko lirateke. Sektore honen kasuan langileen kalte ordainak altuak izango dira hauetako askok urte ugaritako esperientzia izango dutelako. Bezeroek aukeratutako enpresei produktu bolumen handiak erosten dizkie, hori dela eta bezeroekin aldez aurretik hartutako konpromiso bat bertan behera usteak kostu handiak suposatuko lituzke irteerako kostu finkoak areagotuz. Azkenik, irteera-hesien artean, hesi emozionalak aurkitzen dira. Hesi multzo honetan faktore psikologikoak barneratzen dira enpresen jabeengan eragiten dutenak enpresa ixterako orduan. Kooperatiba bat izateak hesi emozional altuak sortzen ditu, bertako langileak aldi berean enpresaren bazkideak direlako eta enpresaren itxierak arlo psikologikoan eragingo luke, baina kontuan izan
12 behar da sektore honetan ari diren enpresa guztiak ez direla kooperatiba izaerakoak, eta hauen hesi emozionalak oso baxuak izango lirateke. Norgehiagoka mailan eragina duen azken faktorea, enpresen arteko akordioak dira. Sektore batetako enpresen artean akordioak egiteko ohitura edo tradizioa handiagoa den neurrian norgehiagoka txikiagoa izango da. Automobilgintza sektorean murgildutako enpresek akordio garrantzitsuak izaten dituzte mundu mailako automobil enpresa handienekin. Sektore honetan ari diren enpresa batzuk, automobiletan aurkitzen diren pieza konkretu batzuk egiten dituztenek hain zuzen, normalean gainontzeko enpresekin akordioetara heldu beharra izaten dute bezeroen adostasuna lortzeko asmotan. Faktore guzti hauek aztertu ondoren, badirudi automobilgintza sektoreko norgehiagoka ez dela oso altua, hazkunde prozesuan dagoen sektorea izanik, produktuaren desberdintzapen mailak edota enpresen arteko akordioak egiteko ohiturak norgehiagoka maila murrizten baitute. Ingurunearen analisia jarraitzeko aztertu beharreko bigarren indarra, lehiakide berrien mehatxua da (Grant, 2013). Sektore batera enpresa berriak sartzearen mehatxua hiru faktore potentzialen menpe egongo da batik bat, sarrera-hesiak, sektoreko enpresengandik espero den erreakzioa eta sektorearen errentagarritasun maila. Sarrera-hesiak, lehiakide berrien sarrera oztopatzen duten faktore multzoak dira. Hesi horien artean eskala-ekonomiak aurkitzen dira, honen bitartez, enpresa batek produktu baten produkzio bolumena handitzen duenean produktu horren unitateko kostua txikitzen du kostu finkoak unitate gehiagoren artean banatzen dituelako. Automobilgintza sektorearen kasuan, eskala-ekonomiak ematen dira bere produkzioan, makinak martxan jartzearen kostua fabrikazioa handitzen doan heinean amortizatzen delako batez ere. Ondorioz, enpresa berri batek sektore honetan sartzea lortu nahi badu, eskala-ekonomia maila berera heltzea lortu beharko luke, lehiakorra izateko (Gestiopolis, 2003) Sektoreko produktu edo zerbitzuaren desberdintze maila handiagoa den neurrian enpresa berriek ahalegin handiagoak egin beharko dituzte barneratzeko. Kasu honetan konkretuki desberdintzea produktu mailan nahiko baxua da, garratzi handiena ematen zaien elementuak teknologia eta zerbitzuaren pertsonalizazioa dira, hori dela eta teknologia egokiarekin lehiakide berriek bezeroen fideltasuna lortu beharko lukete. Lehiakide berrien sarrera eragotziko lukeen faktoreetako bat, kapital beharra izango litzateke. Automobilgintzan inbertsio handiak egin behar dira teknologia maila altuko makineriaren beharra baitago, kapital altuen beharrak lehiakide berrien sarrera oztopatuko luke. Bezeroek enpresa hornitzaileekin akordioak eginak izaten dituzte, beraz hornitzailez aldatzeagatik sortutako kostuak
13 handiak izango lirateke, akordioez gain, produkzio katean egin beharreko aldakuntzak, asistentzia teknikoaren kostua eta abar egongo liratekeelako. Beste kostu batzuek ere eragina izango dute lehiakide berrien sarreran, hala nola, patentatua dagoen teknologiaren erabilera, edota kokapen geografikoaren kostua, jada ezarrita dauden enpresen kokapena hobetu nahi badute jasan beharreko kostuak altuak izango direlako. Sektoreko enpresengandik espero den erreakzioari dagokionez, automobilgintza sektoreko hazkunde-tasa positiboa denez, enpresa hauen erantzuna lehiakide berrien aurrean gogorra izango da, norgehiagoka maila altua delako eta merkatu kuota mantendu eta handitu nahiko dutelako. Guzti hau kontuan hartuz, esan daiteke sektore batean lehiakide berriak sartzeak sektore horretako enpresen gain ondorio negatiboak izango dituela, bertako norgehiagoka maila handitzeaz gain, errentagarritasun potentziala mirriztuko duelako eta sektorearen erakargarritasuna murriztuz. Hala ere aipatu beharra dago, automobilgintza sektorean lehiakide berriak sartzearen mehatxua nahiko baxua izango dela, aztertu bezala, sarrera-hesi ugari dituztelako eta beraz inbertsio handiak egin beharko lituzke. Michael Porter-ek proposatzen duen beste indar bat, ordezko produktuen mehatxua da. Ordezko produktuak sektoreko produktuaren funtzio berdina betetzen dutenak edo behar berdinak asetzen dituztenak dira, beraz, merkatu edo bezeria berdinari zuzenduak daudenak, baina beste sektore industrial batean ekoizten direnak (Porter, 1982.). Automobilgintza sektorearen kasuan ordezkapena nahiko zaila da gaur egunean, autoak osatzen dituzten piezak beste industrietako piezengatik ordezkatzea nahiko zaila baita. Hala ere aipatu beharra dago, etorkizun batean egoera hau aldatu daitekeela, bai material berrien aurkikuntzengatik baita 3D inprimagailuengatik. Material ordezkagarrien inguruan, gaur egunean “konpositeak” izendatutako materialak garatzen ari dira, material hau bi makro edo mikro egiturek osatutako egitura kimiko batean oinarritzen da, horrela material gogorragoak sortuz (acciona-infraestructuras.es, 2014). 3D inprimagailuak hiru dimentsioetako objektuak sortzeko gai dira eredu fisiko batean oinarrituz eta behar beharrezko den materiala erabiliz soilik (Impresoras 3D, 2013).. Gaur egunean inprimagailu hauek oso garestiak izateaz gain ez daude guztiz eskuragarri, hori dela eta, ondorioztatu daiteke momentuz automobilgintza sektoreko ordezkagarritasuna nahiko baxua dela. Aipatu beharreko laugarren indarra, bezeroen negoziazio boterea da (Grant, 2013). Negoziaziobotere maila zenbatekoa den jakiteko ondorengo faktoreak aztertu behar ditugu. Lehen faktore gisa, bezeroen kontzentrazio maila aurkitzen dugu. Ingurune bereziaren azterketan automobilgintza sektoreari orokorrean erreferentzia egin arren, kasu honetan bezeroen kontzentrazio maila aztertzeko aztertzen ari garen enpresaren azpisektoreari egin beharko zaio aipamena. Aztergai den
14 enpresak trokeleria eta automozio sistemetan jarduten duenez, bere bezeroak automobilgintzan aritzen diren enpresa handiak eta multinazionalak izango dira. Egoera hau kontuan izanik, bezeroen kontzentrazio maila handia izango da, autoak ekoizten dituzten enpresak handiak izateaz gain ez direlako oso ugariak. Produktuen desberdintzapen mailak ere eragina izango du negoziazio mailan. Kasu honetan, desberdintzapen maila produktu fisikoari dagokionez nahiko baxua da momentuz, hori dela eta bezeroek izango duten negoziazio-boterea handiagoa izango da. Hirugarren faktorea, hornitzailez aldatzeagatiko kostuek, bezeroen negoziazio-boterea murriztea ekarri dezakete kasu honetan, eskarien berezitasuna eta hornitzaileek eskainitako zerbitzuak direla eta kostu honek nabariak izango dira. Azkenik, bezeroen negoziazio-boterea handiagotzen duen faktorea, eroslearen informazio maila da. Gaur egungo teknologiak eta mundu mailako globalizazioak enpresen artean harremanak sortzea eta hauekin kontaktuan jartzea errazten baitu. Ingurune bereziaren azterketa bukatzeko, Porter-en bosgarren indarrarekin aurkitzen gara, hornitzaileen negoziazio-boterea (Grant, 2013). Automobilgintza sektorean hornitzaileen negoziazioboterea nahiko baxua izango da. Sektore konkretu honen kasuan hornitzailean, lehengaiak ekoizten dituzten enpresak edota automobil piezak osatzeko beharrezko pieza sinpleagoak ekoizten dituzten enpresak dira. Automobilgintza enpresak kontzentraziora bideratuta daudenez, presio nabarmena sustatzen dute hornitzaileengan, azken hauek hornitzaile kontratua lortzeko borrokatu beharko dutelako gainontzeko enpresekin.
15 3.3. Barne analisi estrategikoa Ingurunearen analisia burutu ondoren, enpresaren ezaugarri propioen analisia burutuko da jarraian arlo funtzionala eta baliabide eta gaitasunen azterketa burutuz. 3.3.1. Arlo funtzionala
Enpresaren barne analisia hasteko, arlo funtzionala aztertuko da lehendabizi, hau da, enpresak egiten dituen jarduera ezberdinen azterketa, departamentu, sail edo arlo funtzionalak oinarritzat hartuz (Albizu eta Landeta, 2011). Atal honetan sail funtzionaletako azterketa burutuko da batik bat, enpresaren jarduera edo negozio unitate desberdinak korporazio estrategia atalean analizatuko baitira. Azterketa honen lehen puntutzat, giza baliabideen arloa aurkitzen da. BATZ enpresa, kooperatiba bat izateak, bertako langileen gehiengoa bazkide ere direla esan nahi du. Kooperatibismo honek langilek enpresaren jardueraren aurrean aurkezten duten erantzukizuna nabarmenki areagotzen du. Enpresa konkretu honen datuak erakusten duten arabera, 2012 urtean 360 langile zeuden kooperatiban, 2011 urtean baino 6 gutxiago (SABI, 2014). Esperientzia gehiagoko langileak, eta adinez nagusienak, enpresaren negozio lerro tradizionaletan aurkitzen dira, trokelerian. Kasu honetan, enpresaren negozio lerro berrietan aurkitzen dira bazkide eta langile gazteenak, era berean negozio errentagarrienak izanik. Gertaera honen aurrean BATZ-en politika konpentsazioa da, negozio errentagarrienek gainontzeko negozioak babestuz. Enpresaren antolaketatik kanpo sortzen diren taldeek eragin nabarmena izaten dute batez ere langileen eta enpresaren zuzendaritzaren arteko harremanetan. Zuzendaritzak langileen partaidetza bultzatzen du kreatibitate arloan, erakundearen babesa eskainiz beti ere berme batzuen truke. 2012 urteko diru-sarrerak 123 milioi euro ingurutakoak izanik, errentagarritasun ekonomikoa %0,66koa eta errentagarritasun finantzarioa %1,70koa enpresaren egoera finantzarioa “ona” dela kontsidera daiteke (SABI, 2014). Egoera finantzario honen beste adierazleetako bat enpresak lortutako kontratuak dira, kontratu hauek enpresaren emaitza finantzarioetan eragin positiboa izaten dutelako. BATZ-ek lortutako kontratu esanguratsu bat, 2012 urtean Estatu Batuetako enpresa batekin lortutako 23 milioi eurotako kontratua da, ekintza honi esker, diru-sarrera positiboak lortzeaz gain, 50 lanpostu berri sortu baitziren, enpresaren hazkundea emanez. Gauzak horrela, 2016-ko aurrekontuetan 56 milioi eurotako inbertsioak egitea pentsatua dute, etorkizuneko emaitza finantzarioak onak izatea espero direlako, halaber 300 milioi eurokoak (Larrakoetxea, 2013).
Merkataritza arloari dagokionez, bideratuta dago. Fabrikatutako produktu guztietatik automozio sistemak osatutako produktu gama da negozioaren diru iturri nagusia.
Enpresaren teknologia aurreratua dela eta, produktuen kalitate maila altua da, honek mundu mailako enpresa garrantzitsuenak bezero bezala izatea bermatze Motors multinazionalarekin 77 milioi Produkzio arloko beste kontratu garrantzitsu bat, Volkswagen enpresarentzako ekoiztuko dituen gama altuko jasotzaileengatik 19 milioi eurotan baloratutako akordioa da. Trokeleria produktuetan, Jaguar, BMW eta Volvo bezeroekin 30 milioi eurotako akordioak ditu, horrela mundu mailako enpresa eta marka arrakastatsuekin loturak s Automobilgintza sektorean ikerketa eta garapen arloan egindako inbertsioak eta hauen efikazia berebizikoak dira. BATZ-ek ikerketa eta garapenean inbertsio ugariak egin izan ditu, honen adierazgarri bat, hasiera batean langile gutxi egon arren arlo honetan lanean, gaur egun 48 pertsonek osatutako saila da. Mondragon talde korporatiboko parte diren, Maier enpresek Europar Inbertsio Bankuari 70 milioi eurotako kreditu bat eskatu diote, horrela 180 milioi eurotako fondo bat sortuz I+G proiektuetara bideratzeko 2014).
17 3.3.2. Baliabide eta gaitasunen analisia Enpresa baten lehiakortasuna neurtu ahal izateko, aldagai makroekonomiko eta sektorialez gain enpresaren barnean aurkitzen diren baliabide eta gaitasunak aztertu behar dira. Baliabideak enpresa batek dauzkan eta kontrolatzen dituen faktore edo aktibo multzoa da, hauetan faktore fisikoak, finantzarioak, merkataritza-faktoreak, giza faktoreak, teknologikoak e.a. barneratzen direlarik. Baliabideak bi motatan desberdindu daitezke, baliabide ukigarriak eta ukiezinak (Albizu eta Landeta 2011). Baliabide ukigarrien artean, BATZ enpresak dituen baliabide fisiko eta finantzarioak aurkitzen dira. Kapital sozialak enpresaren tamainaren edo baliabide finantzarioen irudia ematen du, kasu honetan enpresaren kapitala 2012 urtean 28.939.000€ da. Ondoren, hazkunde estrategia atalean aztertuko den moduan, BATZ enpresa Mondragon taldearen barnean aurkitzeaz gain bere talde propioa dauka, BATZ taldea. 1.430 langileko talde honetan teknologia maila altua izateak langileko 170.526 salmentak suposatzen ditu, hauen %95 esportaziora bideratuz. Errentagarritasun ekonomikoa 2012 urtean %0,66-koa izateak, aktiboaren produktibitatea positiboa dela adierazten du eta %1,70-eko errentagarritasun finantzarioak enpresak izandako irabaziak egindako inbertsioagatiko positiboa izan dela erakusten du. 2011 urtean milioi bat euroko galerak izan ondoren eta errentagarritasun negatiboa izan ondoren, 2012ko irabaziek bilakaera positibo bat suposatzen dute (SABI, 2014). Bestalde, baliabide ukiezinak informazioan oinarritzen dira batik bat eta beraz, kontabilitate informazioarekiko ukiezinak dira. Hauen artean giza baliabideak aurkitzen dira, zeinetan langileen kualifikazioa, malgutasuna edota konpromiso barneratzen diren (Albizu eta Landeta 2011). Lehenago aipatu bezala negozio lerro berrietan esperientzia gutxiko langileak aurkitzen dira lanean, baina kualifikazio altukoak, unibertsitate ezberdinekin loturak baititu, halaber, Deustoko Unibertsitatearekin, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Politeknikoarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin beste batzuen artean, kualifikazio maila altuko langileak izatea baimenduz. Negozio lerro zaharragoetan ordea esperientzia handiko langileak ari dira lanean. Langileen konpromisoari dagokionez, kooperatiba baten izaera izateak hauen leialtasun edo fideltasuna bultzatzen du, bazkide ere direlako.
18 Kalitate zirurtagiriak Produktuen kalitatea ISO 9001:2008 IQNET 9001:2008 ISO/TS 16949:2009 Q1 FORD ISO/TS16949:2009 KUNSHAN ISO 9001:2008 CZECH IQNET 9001:2008 CZECH ISO/TS 16949:2009 CZECH ISO/TS 16949:2009 MEX ISO 9001:2008 MEX Ingurumena ISO 14001:2012 IQNET 14001:2012 Lan segurtasuna eta osasuna OHSAS 18.001:2012 Arrisku aktiboak ISO/DIS 31000 Baliabide teknologikoak, baliabide ukiezinen parte dira, hala nola, berrikuntza eta ikerketarako konpromisoa. Enpresan langileen sormena bultzatzen da, babesa emanez ideien garapenerako, 90. hamarkadatik aurrera ingeniaritza sail berezi bat sortu zen. Hasiera batean hiru langilez osatutako saila izan arren, 2010 urtean 48 langile zeuden sail horretan lanean, patente berriak lortzeko, beraz ikerkuntzan egindako inbertsioak garrantzitsuak dira enpresarentzako. Erakunde gisa, lortutako kalitate ziurtagiriak baliabide erabilgarri bilakatzen dira bezerien aurrean produktuak saltzerako orduan. Ziurtagiri hauen artean ISO eta IQNET ziurtagiriak aurkitzen dira, bai produktu mailan, bai ingurugiroaren babes arloan. Gaitasunak enpresak dauzkan baliabide ezberdinen interakzioaren ondorioz sortzen dira, hau da, antolaketaren ikasbide kolektiboaren ondorioz. Beraz, gaitasun bat enpresa batek aktibitate zehatz bat, modu efikaz eta desberdindu batean egiteko duen abilezia da, eta ondorioz, negozio baten lehiatzeko abantaila iraunkorra garatzeko oinarria izango da (Albizu eta Landeta 2011). Enpresak dituen baliabide garrantzitsuenak I+G arloan egindako inbertsioak dira. Inbertsio hauei esker,lehiakideen aurrean produktu eraginkorrak aurkezteko gaitasuna dauka. Inbertsioek eta langileriaren kualifikazio maila altuak, mundu mailako enpresa boteretsuenak bezero bezala izatea baimentzen dio. Giza gaitasunak langileen esperientzian oinarrituta daude, hau da, lanerako duten gaitasunean. Batz enpresako langileen gehiengoak urte askotako esperientzia dutenez, enpresari egokitzapen gaitasuna ematen dio, bezeroen eskakizunen eta hauen exijentzia mailaren aurrean. BATZ-ek aurkezten duen gaitasun bereizgarri bat merkatuko aldaketen aurrean egokitzeko duen abilezia da. Merkatuaren eskaerak produktuen garapenarekin loturik daude, hau da, produktu berri bat sortzerakoan edota betiko produktu baten garapena ematerakoan eskariak honekiko joera hartzen du. Gertaera honen aurrean BATZ-ek abilezia erakusten du bere eskaintza eskariaren mailara egokitzeko.
3.5.1. Korporazio estrategia Lehenik eta behin enpresak korporazio moduan jarraitutako estrategia identifikatu beharra dago, produktu arloa, arlo geografikoa eta balio katearen arloa bereiziz. Produktu arloan enpresa batek bi lerro jarraitu ditzake, espezializazioa edo dibertsifikazioa (Grant, 2013). Sorreran, enpresaren jarduera guztiz definitu gabea zegoen, molde txikien fabrikaziotik, plano baxuko piezen ekoizpena murgiltzen baitzen. Makinerian egindako inbertsio txikiei esker eta 1975. urtean egindako merkatu ikerketen ondorioz, trokelgintzan espezializatzea erabaki zuten. Produktu batean zentratzeko erabaki horrek inbertsio handien beharra erakarri zuen, makinen beharra baitzegoen eta jada zeudenen berriztapena. Enpresaren barneratzea merkatuan geldoa zenez, moldeen fabrikazioan apustu egiten jarraitu zuten bigarren maila batean. Merkatuan finkatzen hasi zen heinean, trokelen eskaria handiagotzen joan zen eta moldeen fabrikazioa alde batera utzi zuten, errentagarritasun txikiagoa ematen zuelako. 0 20.000 40.000 60.000 80.000 100.000 120.000 140.000 160.000 2012 2011 2007 2006 2002 2001 Mila euro Kapital soziala (mila €) Aktiboa (mila €) Jardueragatiko sarrerak (mila €)
21 80. hamarkadarako BATZ tamaina txikiko eta ertaineko trokel progresiboetan espezializatutako enpresa lez ezaguna zen. Hamarkadaren bigarren zatian, Europar Batasunean sartzearekin eta beraz arantzelen ezabaketarekin lehiakide gehiagorekin aurkitu ziren aurrez aurre. Lehia maila honen ondorioz teknologia berrietan inbertitzea beharrezkoa zen. Diseinu sistemen modernizazioak, azpiegituretan inbertsio handiak eta makineria berriztatuak, enpresaren hazkundea eragin zuten. 1982. urtean automozio sistemetan oinarritutako negozio lerro berri bat ireki zen. Automozio elementu hauen arrakastak negozio lerroaren ezarpena ekarri zuten enpresaren jarduera nagusiarekin bat, horrela dibertsifikaziorako pausu bat emanez. 2005. urtean, BATZ Energy negozio-lerro berria sortu zuten. Negozio honen helburua BATZ-ek estanpazioan erabiltzen zuen energia hotza energia termosolarrean aplikatzea da. Metodo honen erabilerarekin ez dira automobilentzako sistemak eta trokelak ekoizten, eguzkiak produzitutako beroa biltzen duten ispilu termikoak ekoizteko erabiltzen da teknologia. Negozio unitate berri hau, Sener ingeniaritza enpresa BATZ-ekin kontuan jarri zenean eman zen. Sener enpresak planta termosolarren ideia ekoiztuko zion enpresa baten beharra zuen, eta hainbat enpresekin ahalegindu ondoren, BATZ enpresarekin jarri zen kontaktuan (Nuñez eta Nuñez, 2012). Energia berriztagarrien merkatua hazkunde bidean dagoen merkatu bat izanik, aukera garrantzitsu bat izan zen enpresaren dibertsifikaziorako. 2010. urtean, gaur egun BATZ-en parte den negozio lerro berriena sortu zen, BATZ Lightweight technologies (teknologia arinak). Kasu honetan, automobilen erregai kontsumoa murrizten duten pieza arinen, hau da, pisu gutxikoen, ekoizpenean barneratu ziren. Negozio hau ikerketa eta garapen arloan zentratzen da, kotxeen pisua murriztea lortu nahi baitute, pisu handiko piezak ordezkatuz, baina segurtasun maila altua mantenduz, eta betiere erregai kontsumoaren murriztapen bat lortuz. Negozio unitate berri honek enpresari desberdintasun bat emateaz gain, berrikuntza bat suposatzen du merkatuan, erregai kontsumoa murriztea automobilgintza enpresa askok lortu nahi dutena baita.
23 BATZ Energy negozio-lerroaren kasuan ordea dibertsifikazio zentrokidea ematen da, sinergiak lortzen baitira . Beste negozio-lerro batean, hau da, trokelerian erabiltzen den teknologia erabiltzen da produktu berri bat sortzeko eta ondoren produktu hau bezero berrietara heltzen saiatzeko, merkatu berriak bilatuz. Arlo geografikoa, enpresa honek hiru etapak igaro dituela ikusiko dugu jarraian, maila nazionalean aritu ondoren, merkatu internazionalera egin baitutelako salto. Sortu zen urtean, 1963an enpresa lokal moduan sortua izan zen, lau bazkidek eraiki baitzuten Igorreko lokal batean. Esportaziorako bolumena txikiegia ekoizten zutenez, merkatu nazionalean zentratu zen, SEAT eta Fasa-Renault bezero bezala izanik. Espainian sektorearen krisiaren ondorioz, bezero berriak bilatzera behartuta suertatu zen. Merkatu nazionala gainditu ondoren, BATZ-ek internalizaziora jo zuen. Garapen honen oinarria 1982an eman zen, General Motors multinazionalarekin akordio garrantzitsua sinatzean.
Internalizaziorako lehen pausuak eman ondoren, 90. hamarkadan enpresak espainiar estatuan beste hiru fabrika ireki ondoren, Brasilen ere fabrika bat ireki zuten. Mexikon eta Europan hainbat enpresa ireki eta eskuratu ondoren, gaur egun BATZ enpresa guztiz internazional bat da,3. Irudiko mapan ikus daiteken moduan. Azkenik, korporazio estrategiarekin bukatzeko, balio-katearen azterketa dago. Balio-katearen arloan, BATZ-ek integrazio bertikal estrategia ezartzen joan da, balio-kateko jarduera gehiago barneratuz. Hasiera batean enpresa azpikontratatu baten funtzionamendua zuen, hau da bezeroek 3. Irudia: Batz enpresaren kokapen geografikoa Iturria: www.Batz.es, 2014
24 eskatutako piezak egiten zituzten, diseinu prozesua alde batera utziz. Enpresaren hazkundea lortu nahian, produktuen diseinuan eta garapenean lanean hasi ziren, horrela ekoizpenean diseinu prozesua barneratuz (Idigoras eta Mitxeo, 1997). Diseinu prozesu honen integrazioak jardueran abantaila bezala jokatzen du lehiakideen aurrean desberdintzapena erakusten baitu. Automobilgintza sektoreko enpresak hiru taldetan banatu daitezke produktuak bideratuta dauden merkatuaren arabera, TIER 1, TIER 2 eta TIER 3. Lehendabiziko taldean dauden enpresak automozio produktu bukatuak eta teknologia altukoak ekoizten dizkio autoen fabrikatzaileari zuzenean. TIER 2 taldeko enpresak automozio pieza edo produktu erdi bukatuak ekoizten dizkio auto fabrikatzaileari edota sistemak ekoizten dituzten enpresei hauek piezak bukatu ahal izateko. Azkenik TIER 3 taldeko enpresek produktu erdi eginak edo lehengaiak ekoizten dizkiete automobilak edo hauen osagaiak ekoizten dituzten enpresei (Obregón, 2006). Kasu honetan, BATZ TIER 1 enpresa taldean aurkituko litzateke, produktu bukatuak ekoizten baitizkio auto fabrikazioan jarduten duten enpresei (www.infojobs.net, 2014). Ikusi daitekeen moduan, BATZ-en balio katearen kasuan integrazio maila nahiko altua dauka.
Enpresa baten kanpo hazkundea, merkatuan ezarrita dagoen enpresa baten eskuratze edo fusioarekin gauzatzen da. Honekin enpresa erosleak tamaina handiago bat lortzen du, bere ondarea erositako enpresaren ahalmen produktiboa barneratzen duelako (Guerras eta Navas, 2007). BATZ-en kasuan kanpo hazkundeak garrantzi txikia izan du hazkunde estrategiaren prozesuan. Enpresaren garapenean kanpo hazkundea adierazten duen ekintza bakar bat ikusten da, FPK.S.Coop. enpresarekin zerikusia daukana. 2010ean BATZ Lightweight technologies sortu zen, zeinen %50 BATZen esku dagoen, %40 Mondragon inbertsioen esku eta gainontzeko %10 FPK-ren esku. Teknologia arinen unitatearen buru den enpresa honek (BATZ Lightweight technologies) Mondragon taldearen jabetzakoa zen FPK enpresa kooperatiboaren %33a eskuratu zuen. Zamudion kokatuta dagoen FPKan burututako inbertsioaz gain, BATZ Lightweight technologies-ek, FPK Brasil enpresaren eta FPK Deuchland-en eskuratzea burutu zuen. BATZ Lightweight technologies Batz-ek sortutako enpresa bat izan arren, honek FPK erostean emandako pausua kanpo hazkundetzat definitu daiteke, azken honek I+G sail propioa izateaz gain, legalki, komertzialki eta teknikoki independentea delako.
25 3.5.3. Barne hazkundea Barne hazkundea, produktu edo merkatuak garatzean datza, ekoizpen eta salmenta-ahalmenak handitzeko enpresak bere barnean inbertsioak egiten dituelarik (Bueno, Morcillo eta Salmador, 2006). Enpresaren sorrerako urteetatik, automobilgintza sektorera bideratutako negozio lerro bat izan du Igorren kokatutako BATZ Igorre enpresan ematen zena. 2007. urtean General Motors multinazionalarekin 190 milioi eurotako kontratua lortu zuen, baina eskaera hau aurrera eraman ahal izateko, 30 milioi eurotako barne inbertsio bat burutu behar izan zuen. Inbertsio honek hiru filial berrien sorkuntza suposatu zuen, Txekiar errepublikan, Mexikon eta Txinan. Mexikon kokatuta dagoen filiala Estatu Batuetan dituzten bezeroei produktuak ekoizteaz arduratzen da, eta BATZ enpresaren akzioen %78,52-aren jabea da. Ostraran kokatutako filial Txekiarra, Batz Czech deiturikoa, 2007 urtean bukatu zen eta akzioen %60-aren jabetza BATZ-en eskuetan dago. Azkenik, Asiar kontinentean aurkitzen den filiala, hain zuzen Kunshanen, Shangai herrialdean, eraikitzen azkena izan zen eta kasu honetan ere akzioen %60-aren jabea da. Filial hauek BATZ-ek eginiko inbertsio propioaren parte dira, hau da, enpresak bere jardueraren garapen eta hazkunderako eginikoak, hori dela eta barne hazkunde moduan definitu daiteke. Lehen aipatu bezala, 2005 urtean BATZ energia sektorean sartu zen, horrela, Batz Energy sortuz. Negozio lerro berri honen jarduera aurrera eraman ahal izateko, BATZ-en pertsonala, finantziazioa, I+G saila, erremintak eta administrazioa erabiltzen ditu. 3.5.4. Lankidetza akordioak Fernandez Sanchez-ek 1996 urtean egindako definizioaren arabera, lankidetza akordioak “Independenteak diren bi edo enpresa gehiagoren arteko akordioak dira, beraien lehiatzeko abantailak indartuko dituzten jarduera bat edo batzuk elkarrekin aurrera eramateko. Horretarako enpresaren baliabide edota gaitasunak oinarri bezala hartuak, fusiora iritzi gabe.” (Fernandez Sanchez, 1996). Aztergai den enpresaren kasuan, lankidetza akordioak presentzia nabaria izan dute hazkunde prozesuan zehar. Lehen lankidetza akordioa, 1967an sinatu zen, Laboral Kutxarekin, gaur egun Mondragon Korporazio Kooperatiboa osatzen duena. Urteen joanarekin BATZ enpresaren aliantza kopurua areagotzen joan da, eta jarraian aztertuko den moduan, mota desberdinetako akordioak sinatu ditu helburu anitz lortzeko nahian. Lehiakortasuna eta enpresaren errentagarritasuna handiagotzeko helburuarekin, 2006 urtean Join Venture akordio bat sinatu zuen. Aliantza mota honek bi edo enpresa independente gehiagoren artean ematen dira, enpresa matrizeak deiturikoak, betiere enpresa berri bat sortzeko eta garatzeko asmotan (Harrigan, 1986). Kasu honetan, aliantza BATZ, Matrici eta Mondragon inversiones
26 kooperatiben artean sinatu zen, MB Tooling S.A. sortuz. BATZ eta Matrici sektore berean aritzen diren enpresak izanik, lehiakideak dira beraien artean, baina biak aurkitzen dira Mondragon Korporazio Kooperatiboan, hori dela eta Mondragon Inversiones kooperatibaren laguntzaz Joint Venture horizontal bat sortzea erabaki zuten, horrela trokeleria negozio lerroa handiagotuz eta merkatu kuota handiagozteko. Aliantzaren bitartez sortutako MB Tooling S.A.-k nortasun juridiko propioa dauka, eta negozioak bere kabuz egiteko gai da, baina bere akzioan hiru matrizeen artean banatuak daude, hain zuzen, akzioen %40 Mondragon Inversiones-en esku dagoen bitartean Matrici- k eta BATZ-ek %30 daukate bakoitzak, oreka ekonomikoa mantenduz. Lankidetza mota bertikalei dagokionez, BATZ-ek lankidetzak ditu nazio mailan Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Politeknikoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoarekin eta nazioarte mailan University of North London-ekin. Unibertsitateekin egindako hitzarmenek enpresari aktibo intelektualak lortzeko aukera ematen dio eta era berean unibertsitateko ikasleei praktikak egiteko aukera sortzen zaie. Honetaz aparte, automobilgintza sektorean batik bat enpresen azpikontrataziorako dagoen ohitura kontuan izanda, BATZ-ek enpresa azpikontratatuak ditu munduan zehar, hauetako asko inguruan kokatutako eta tamaina txikiagoko enpresak izanik, kostuak murriztea lortzen baitu. Bezeroekin emandako lankidetzari dagokionez, informazio zehatzik izan ez arren, aurrera eramaten duen lankidetza mota bat da. Lehen esan bezala, hasiera batean bezeroek eskatzen zituzten produktuak ekoiztetik, bezeroei balio erantsia sortzera pasatu da, diseinuan kolaboratuz, zerbitzu pertsonalizatuago bat emanez eta abar, horrela lan egiteko era aldatuz eta bezeroekin lankidetza sorraraziz (Idigoras eta Mitxeo, 1998). Azkenik, enpresaren sektorea kontuan izanda, lehenago aipatu den moduan, teknologiak eta honen garapenak garrantzi handia daukanez, I+G zentroekin burututako akordioak sinatu izan ditu azken urteetan. Koniker, MTC, Tecnalia eta Innobasque ikerketa zentroekin lankidetzak burutuz jarduerarako beharrezkoak dituen teknologia maila hobetzea eta berrikuntzak teknologiakoak lortzea du helburu.
27 4. DANOBAT, S. COOP. 4.1. Aurkezpena DANOBAT enpresa kooperatiboa, izen bera daukan taldeko enpresa nagusia da. 1954. urtean Elgoibar herri gipuzkoarrean sortutako kooperatiba makina-erreminta sektorean barneratu zen. Sektoreko enpresa garrantzitsuenak aurkitzen ziren ingurunean kokatuta egoteak lehiakideen mehatxu gogorra suposatzen zuen. Lehiakide gogorrenen artean, 1962an sortutako Soraluce enpresa aurkitzen zen. DANOBAt-en kasuan lehiakideen presentziak eragin nabarmena izan du estrategien hautapenean. 1983. urtean lehiakideen mehatxua ekiditeko, Debako taldea sortu zen, Euskal Herriko lau kooperatibek osatutakoa, hain zuzen, DANOBAT, Goiti, Soraluce eta Txurtxil. 1992an Mondragon Korporazio Kooperatiboan barneratzearekin bat, Debako taldea, DANOBAT taldea izatera pasatu zen, horrela Goitiren irteera eta Lealderen sorrera sustatuz. Makina-erreminta sektorea ekoizpen industrialaren hasierako pausua izateak taldeari automobilgintza sektorean, sektore aeroespazialean, energia eolikoan, tren sektorean eta petrolio eta gas sektorean ere presentzia izatea baimentzen dio. Gaur egun DANOBAT taldeak presentzia internazionala dauka, munduko 41 herrialdek osatzen dute bere sare komertziala, nazioarteko herrialde garrantzitsuenak barneratzen dituelarik, hala nola, Alemania, Amerikako Estatu Batuak, Frantzia, Brasil eta abar (www.danobatgroup.com).
28 4.2. Kanpo analisi estrategikoa 4.2.1. Ingurune berezia DANOBAT taldea, makina-erreminta sektorean aritzen da eta estatu mailan liderra da sektore honetako enpresa ekoizleen artean. Hori dela eta ingurune bereziaren azterketan sektore honen analisia burutuko da. Aurreko kasuan erabilitako teoria berberak erabiliko direnez kasu honen analisia burutzeko ez dira guzti hauek berriz aipatuko. Identifikatu beharreko lehen indarra, sektoreko lehiakideen arteko lehiakidetasun edo norgehiagoka maila da. Norgehiagoka maila hau zenbatekoa den identifikatu ahal izateko, sektorearen kontzentrazio maila aztertu behar da. Espainia mailan, makina-erreminta sektorea, sektore kontzentratua da. 2011. urtean aurkezten ziren datuen arabera, 2010ean, estatuan sektoreko 94 enpresa zeuden, eta hauetako lehenengo hamar enpresek %58,7ko merkatu kuota zuten. Aipatu beharrekoa da, Euskal Autonomia Erkidegoa estatuko esportazioen %86,2aren eragilea dela, bertan sektoreko enpresen %70a aurkitzen baita, estatuko potentzia bilakatuz (ICEX, 2011). Kontzentrazio maila altu honek, lehiakideen norgehiagoka mailaren murrizketa eragingo du. Norgehiagoka maila definitzen duen beste faktore bat, sektorearen hazkunde-tasa da. Makinaerreminta sektorea hazkundean dagoen sektore bat lez definitu daiteke gaur egunean, urte guztietan eskari gorakadak izan ez arren, 2013 urtean sektoreko eskariak %5,6-ko igoera izan baitzuen 2012-arekin konparatuz (El Mundo, 2014). 5. grafikoan ikus daitekeen moduan, Espainian sektoreko ekoizpen datuak, esportazio datuak eta estatuan emandako barne salmenten datuak jaitsiera nabarmena izan dute 2008 urtetik hona. Datu hauek adierazten digutena, zera da, makina-erreminta sektoreko enpresek krisiarekiko duten sentsibilitate maila altua. Ingurune orokorraren azterketan aipatu moduan, 2008an sortutako krisiak eragina izan zuen mundu maila eta sektore hau industria guztien lehen pausua izanik, sentsibilitate maila altua du krisiaren aurrean.
2012ko otsailean Espainiako “Observatorio Industrial del Sector del Metal” erakundeak estatuko makina-erreminta sektoreko 300 enpresei burututako galdeketen arabera, gailentzen diren kostuak, pertsonal eta lehengai kostuak dira.bi kostu mota hauek, kostu finko bezala sailkatu daitezke,horrela kostu finkoak enpresen kostuen artean gailenduz. Bigarren mailako kostuak, hau da, enpresaren kostuetan indar edo eragin txikiago bat dutenak, energia, garraioa eta makinak izango lirateke. Kostu finkoen gailentze honek eragina izango du norgehiagoka maila areagotuz eta gogortuz. Sektoreko produktu edo zerbitzuen desberdintze mailari dagokionez, , makina-erreminta sektoreko enpresen arteko produktuen desberdintze maila nahiko handia da, industria produktuak izan arren, sektore honetako enpresek bezeroen eskariaren araberako produktuak ekoiztu behar dituztelako. Hau da, makina-erremintako enpresek ez dituzte produktuak katean ekoizten, bezeroek egindako eskakizunen araberako produktuak baizik, horrela ezaugarri desberdinetako produktuak eginez, eta ia guztiak desberdinak. Lehiakideen norgehiagoka maila definitzen laguntzen duen beste faktoreetako bat, irteera-hesiak dira. Azpiegitura handiez aparte, sektoreko jarduera aurrera eraman ahal izateko, makina edo aktibo espezializatuen beharra dago. Hori dela eta makina-erreminta sektorean erabiltzen diren makinek erabilera eskasak dituzte sektore beretik kanpo, likidazio-balio txikia izango dutelako. Lehenago aipatu bezala, sektoreko enpresen kostu nagusienetako bat pertsonalaren kostua da, enpresaren likidazioa eman ezkero, kalte-ordainak irteerako kostu handiak izango lirateke. Makina-erreminta sektoreko enpresen eta bezeroen artean ematen diren akordioak edo konpromisoak, balio ekonomiko altukoak izateak irteerarako zailtasun handia suposatzen du. Sektore honetan garratzi nabarmena hartzen duen irteerako kostuetako bat, erlazio estrategikoak dira. 0 500 1000 1500 2000 2500 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Milioi € Esportazioak Barne salmentak Ekoizpena
30 Aipatutako irteera-hesi guzti hauek lehiakideen arteko norgehiagoka-maila areagotuko dute, enpresak nolabait enpresak behartuak baitaudelako makina-erreminta sektorean jarraitzera, eta beraz gainontzeko lehiakideekin lehiatzera merkatu kuota mantentzeko eta horrela errentagarritasun ekonomikoa izaten jarraitzeko.Norgehiagoka maila definitzen duen azken faktorea, enpresen arteko akordioak egiteko tradizioa da, hau handiagoa den neurrian norgehiagoka txikiagoa izaten baita. Makina-erreminta sektoreko enpresen artean akordioen garapena ohikoa izaten da, batez ere lehiakideen mehatxua murrizteko. Faktore guzti hauek aztertu ondoren eta balorazio global bat eginez, esan daiteke makinaerreminta sektorean lehiakideen arteko norgehiagoka existitu arren ez dela beste sektore batzuetan aurkitzen den norgehiagoka maila altua. Irteera kostu altuek, enpresen arteko akordioen ohiturak eta hazkundean aurkitzen den sektorea izateak norgehiagoka maila murrizten baitu. Porter-ek bere analisian aipatzen duen bigarren indarra, lehiakide berrien mehatxua da, sektore batean lehiakide berriak sartzerakoan, gainontzeko enpresen gain eragin negatiboak baititu, bai ekonomikoki bai errentagarritasunari dagokiolarik. Lehiakide berrien sarrera zailarazten duen lehen sarrera-hesia, industrian sortzen diren eskala ekonomikoak dira. Produkzio bolumena handitzen den heinean produktuaren unitateko kostua txikitzen bada, eskala ekonomikoen aurrean aurkitzen gara. Makina-erreminta sektorearen kasuan, produktuen ekoizpena ez da seriean egiten, normalean bezeroak izaten baitira produktuaren berezitasunak deskribatzen dituztenak eta enpresek hau jarraitu beharra izaten dute, horrela eskala ekonomikoak lortzea zailduz. Sektorearen beste berezitasun bat bezeroen eskaera handiak eta enpresen arteko akordioak direnez, eskala ekonomikoen lorpena posiblea izan daiteke, betiere ere eskaera handiak egon ezkero, kontuan izan behar baita kostu finkoak sektore honetan altuak izaten direla eta eskala ekonomikoak lortzeko unitate askoren artean banatu behar direla. Ezaugarri hauek lehiakide berrien mehatxua murriztea lortzen dute, sektorera sartzerako orduan, jada bertan finkatuak dauden enpresen tamaina eta ezaugarri berdinekin egin beharko luketelako. Produktuaren desberdintza maila eta kapitalen beharrak lehiakide berriak sartzearen aurkako edo aldeko faktore izanik, aipatu beharra dago, makina-erreminta sektorean enpresek eskaintzen dituzten produktuen artean desberdintzapen nabaria dagoela, bezeroak izaten baitira nahi dituzten produktuak diseinatzen dituztenak, askotan makina-erremintako enpresarekin batera, horrela sarrera-hesi bat bilakatuz. Gainera, produktuen ekoizpenerako beharrezkoak diren makinetan eta ikerkuntzan egin beharreko inbertsioak oso altuak izaten dira, kapital espezializatuak behar izaten baitira ekoizpenerako, hau lehiakide berrien sarrerarako eragozpen handi bat bilakatuz.
31 Lehiakideen sarrera oztopatzen duen laugarren faktorea, hornitzailez aldatzeagatik sortzen diren kostuak dira. Sektoreko enpresen fideltasun maila nahiko altua denez, enpresek bezeroekin akordioak eginak izaten dituzte eta ez da ohikoa izaten hornitzailez aldatzea, horrek kostuak suposatuko dizkiolako enpresari produkzio katean, asistentzia teknikoan eta abar. Aipatutako desabantaila guztiez gain, makina-erreminta sektorean sartu nahi duten enpresek egin beharreko inbertsio handiak eta kostuak daude. Produktuak ekoizteko teknologiak berebiziko garrantzia hartzen du, eta horrek makineria eta azpiegituretan egin beharreko inbertsioez aparte, patenteen lorpena eta hauek lortzeko I+G arloko kostuak suposatzen ditu. Sarrera-hesi guzti hauek kontuan izanda eta jada sektorean kokatuta dauden enpresengandik esperotako erreakzio txarra dela eta lehiakide berrien mehatxua baxua dela esan daiteke, ez baita barneratze erraza duen sektore bat. Makina-erreminta sektorearen kasuan, Espainiako enpresek mundu mailako makina-erreminta produktuen inportatzaile nagusienekin lehiatu behar dute, Txina, Estatu Batuekin eta Alemaniarekin hain zuzen (Ruiz de Eguino, 2010) Indarren hirugarren postuan, ordezko produktuen mehatxua aurkitzen da. Makina-erreminta sektorean ekoizten diren produktuak ia produktu industrial guztien oinarri dira, hauek burutzeko makina-erreminten erabilera beharrezkoa baita. Industria honen garrantzia kontuan izanda oso zaila da ordezkapen produktu bat aurkitu ahal izatea funtzio berbera betetzen duena. Zuzenean makinaerremintako produktuak ordezkatzea zaila izateaz gain, produktu hauek osatzen duten produktu bukatuetan hartzen duten garrantzia dela eta ordezkapen hau zailagoa bilakatzen da. Hala ere aipatu beharra dago, sektoreko enpresek ikerketan burututako inbertsioak direla eta, ordezkapenaren posibilitatea ez dela guztiz desagertua. Honen adibide bat, aurreko enpresaren azterketan azaldutako 3D inprimagailuak izango lirateke, teknologiaren garapenarekin makina-erremintak sortzeko gai izango bailira. Aurreko kasuan aipatu bezala, gaur egunean konpositeak garrantzi handia hartzen ari dira industria sektorean. Makina-erreminta sektorearen kasuan, konposite hauek, metal eta plastikoaren erabileran eragina izaten ari dira, gero eta gehiago baitira material konposatu hauek erabiltzen ari direnak, arinagoak baitira. Material hauen fabrikazioak orain arte erabilitako ekoizpen metodoak aldatzea eskatzen du, bi zuntz desberdinen konbinaketaz osatzen baita eta ekoizpen prozesuak berezitasun nabarmen batzuk eskatzen ditu (Arrieta, 2014) Laugarren indarra, hau da, bezeroen negoziazio boterea sektoreko enpresen errentagarritasunaren baldintzatzaileetako bat da. Makina-erreminta sektoreko enpresek, automobilgintza, aeronautika edota ferrokarril sektoreko enpresentzat ekoizten dituztenez produktuak, bezeroen kontzentrazio maila nahiko handia dela esan daiteke. Kontzentrazio maila honek bezeroek negoziazio botere handiagoa izatea suposatuko du. Gaur egunean bezeroek duten informazio maila altua kontuan izanda, bezeroen negoziazio boterea nabarmenki areagotzen da.
32 Bestalde, hornitzailez aldatzeagatiko kostu altuek bezeroek duten botere honen murrizketa ekarriko lukeen bitartean, hauek erakusten duten bertikalki integratzeko mehatxuak negoziazio botere hau areagotuko luke. Azkenik, bosgarren indar lez, hornitzaileen negoziazio boterea aurkitzen dugu. Makina-erreminta sektoreko hornitzaileek jarduerarako beharrezkoa den makineriaren koadro elektrikoak, automatizazioa, mantenua eta abar gauzatzen duten enpresak izango dira (www.invema.es, 2014). Kasu honetan, produktuek desberdintzapen maila nahiko handia izango dute, eta makina-erremintak ekoizterako orduan garrantzi handia izango dute. Gauzak horrela, hornitzaileen negoziazio boterea nahiko handia izango da sektoreko enpresen aurrean. 4.3. Barne analisi estrategikoa 4.3.1. Arlo funtzionala Enpresaren barne analisia gauzatzerako orduan, departamentu edo sail desberdinak aztertu behar dira, enpresaren egoera zein den eta nolako ezaugarriak dituen aztertzeko. Pauso hau aurrera eramateko DANOBAT enpresaren ezaugarriak hartuko dira kontuan. Aztergai diren sailen artean lehenbizikoa, giza baliabideen arloa edo saila dago. DANOBAT Taldeko enpresa garrantzitsuenak edo ezagunenak direnak, hau da, DANOBAT eta Soraluce kooperatibak dira. Kooperatiba bat izateak enpresaren helburuaren eta langileen artean lotura estuago bat izatea baimentzen du, langileak bazkide ere badirelako. 2012-ko datuen arabera, 350 langilek osatzen zuten kooperatibaren pertsonala (SABI, 2014). Egoera honek bazkide, hau da langileen eta zuzendaritzaren artean harreman zuzenago bat izatea eskatzen du, zuzendaritzan hartzen diren erabakietan botoa izaten baitute. Langileen kualifikazio mailari dagokionez esperientzia askoko langileria izateaz gain, taldean kualifikazio maila altua duten langileria aurkitzen da. Taldeko kooperatiben artean, kualifikazio espezifikoa eskatzen duten lan-postuetarako, taldeko gainontzeko enpresetan langileak diren pertsonak erabiltzen dira. Arlo finantzarioari dagokionez, DANOBAT Kooperatibaren kapital soziala 16.605.976€ izanik, enpresa handien artean kokatzen da (SABI, 2014). Azken urteotan, krisiaren presentzia egon arren, kooperatibaren emaitza finantzarioa positiboa izan da eta datorren urteetarako eskaera garrantzitsuak lortu ditu. 2013 urtean 103 milioi eurotako eskaria lortu du enpresa Australiar eta Indiar-ekin, tren sektorera bideratuak daudenak. Eskaera hau makina-erreminta sektorean estatu Espainiarrean eman den eskaera handiena izan da gaur egunerarte (Uria, 2013). Errentagarritasun ekonomikoa 2012 urtean %3,89koa izateak, aktiboaren produktibitatea positiboa dela adierazten du eta %12,38eko errentagarritasun finantzarioak enpresak izandako irabaziak egindako inbertsioagatiko positiboa izan dela erakusten du (SABI, 2014).
33 Kooperatibaren merkataritza arloari dagokionez, produktuen ezaugarriak eta hauek merkaturatzeko aurrera eramaten den prozesua aztertu beharra dago. DANOBAT Taldeak makinak ekoizten ditu, makina-erreminta sektorean aplikatzeko, hala nola, artezketan, fresaketan eta mandrinaketan, torneaketan, ebaketan eta zulaketan, puntzonaketan, tolesketan, laser bidezko ebaketan, material konposatuan piezen produkzioaren automatizatzean. Negozio lerro honetaz gain, tren alorreko giltza eskura soluzioak burutzen ditu eta goi mailako teknologia behar duten eta ezaugarri tekniko bereziak eskatzen dituzten bezeroei zuzendutako ebaketa erremintak ere fabrikatzen ditu (www.danobatgroup.com,2014). Lehiatzerako orduan, produktuen kalitate eta teknologia aurreratuaz gain, taldeak munduan zehar daukan izen onak edo ospeak eragina dauka gainontzeko lehiakideen aurrean. Mondragon bezalako Korporazio batean egoteak beste sektore batzuetako enpresekin harremanetan egotea suposatzen du, horrela bezero berriak bilatzerako orduan abantaila bat suposatuz. Produkzio arloari dagokionez, langileen formaziotik hasita, ekoizten diren makinak bezeroari entregatu ondorengo mantentze lanetara zabaltzen da. Produkzio prozesu osoan zehar dauden langileen formazioak garrantzia handia hartzen du kooperatibaren funtzionamenduan, hori dela eta oinarrizko formazioa emateaz gain, mantentze lanetan ere formazioa eskaintzen die, mekanizazio prozesua eta neurketa sistemak barneraturik. Makinak bezeroari entregatu eta martxan jarri ondoren, produkzio prozesuak jarraitu egiten du, softwaren hobekuntzak eta makinen ezaugarrien hobekuntzak barneratzen baitira prozesuan. Azkenik, kooperatibarentzako eta era berean taldearentzako arlorik garrantzitsuenetako bat aurkitzen da, I+G arloa. Arlo honetan, taldearen barnean, zentro teknologiakoak aurkitzen dira jarduera burutzeko erabiltzen den teknologia garatzeko eta baita ere produktu berriak garatu ahal izateko. Helburu hau gauzatu ahal izateko, enpresak, irabazien %7 inguru inbertitzen du urtero I+G arloan 2013ko datuen arabera. Datorren lau urteetarako, hau da, 2014, 2015, 2016 eta 2017rako aurrekontu gisa, 45 milioi eurotako inbertsioa egitea espero da arlo honetan (El Pais, 2013). Ikerketa zentroen erabilpenak negozioaren garapenerako beharrezkoak bilakatu diren patenteen garapena ematea ahalbidetu du. 4.3.2. Baliabide eta gaitasunak Enpresa baten baliabideak identifikatuz, enpresa horrek dauzkan faktore edo aktiboak ezagutu daitezke. (Albizu eta Landeta, 2011). Baliabide ukigarrietan baliabide fisikoak eta finantzarioak barneratzen dira. DANOBAT-ek talde bezala hainbat kooperatiba barneratzen dituenez, baliabide ukigarriak ugariak dira eta hainbat motatakoak. Eraikinei dagokionez, taldeak maila altuko 15 produkzio planta ditu eta 2013 urtean
34 1.222 lanpostu inguru sortu dira. Ekoizpen fabrika hauetaz gain, 14 zentro teknologiko ditu beregain ekoizpen prozesuan erabiltzen den teknologiaren garapenerako erabiltzen direnak eta 1.885 ikertzaile barneratzen dituztelarik. Hazkunde estrategia apartatuan aztertuko den moduan, enpresaren barne hazkunde eta kanpo hazkundearen eraginez, Taldeak 94 filialekin mundu mailako presentzia dauka (www.danobatgroup.com). Lehenago aipatu den bezala, 2012 urtean DANOBAT kooperatibaren kapital soziala 16.605.976€ da, hau taldeko enpresa burua delarik. Azken datuen arabera, 2012an matrizea den DANOBAT kooperatibaren irabazi ekonomikoak 82 milioi eurotakoak izan dira, horrela egoera finantzario ona erakutsiz, (SABI, 2014). Baliabide finantzarioak ugariak dira, Taldea osatzen duten kooperatiba guztien instalazio eta ekipoekin kontatzen baitu jarduera burutzerako orduan. Egoera honen beste adierazletako bat lehenago arlo finantzarioan aipatutako errentagarritasun ekonomiko eta finantzarioa izango lirateke, beheko grafikoan ikusi daitekeen moduan azken urteetan gorakada izan dutenak balio nahiko altuak lortuz.
6. Grafikoa: DANOBAT-en Errentagarritasun datuak
35 inbertsioa burutzen da. Hurrengo taulan ikusi daitekeen moduan, DANOBAT Taldeak lortutako patenteak makina-erreminta sektorean garatutakoak dira.
Iturria: www.danobatgroup.com, 2014 Beste baliabide ukiezin mota bat, merkataritza baliabideek osatzen dutenak dira. DANOBAT Taldeak duen merkataritza baliabide garrantzitsuenetariko bat merkatal marken jabetza da. Kasu honetan Taldeak makina-erreminta sektoreko bi marka handi ditu bere eskuetan, DANOBAT eta Soraluce direnak. Marka hauek sektoreko enpresen artean eta bezeroen artean ospea eta irudi ona ematen dio korporazioari, horrela fidagarritasuna sortaraziz bezerian. Honetaz aparte, bezero eta enpresa ekoizlearen arteko harreman egonkorrek baliabide gisa jokatzen dute emaitza finantzarioetan izango dutelako eragina. Identifikatutako baliabide hauen interakzioarekin gaitasunak sortarazten dira, enpresak efikaziaz eraman ahal izateko bere jarduera. DANOBAT-en kasuan, gaitasun teknologikoa handia da, puntako teknologia erabiltzen baitute ekoizpen prozesuan eta I+G arloan egindako inbertsioek zentro teknologikoekin batera teknologiaren garapena ahalbidetzen dutelako. Giza gaitasunei dagokionez, taldeko parte diren pertsonalaren esperientzia altuak eta espezializazio mailak abantaila suposatzen du merkatuan. Lehenago aipatutako marka esanguratsuen eraginez, DANOBAT eta Soraluce, lehiakideen aurrean abantaila bat lortu du Taldeak, merkatal jabetza hauek izateak bezeriari berme bat sortarazten baitie.
37 4.5. Hazkunde estrategia Jarraian, DANOBAT-en hazkunde estrategian barneratuko gara, 7. grafikoan ikusten den moduan, azken urteetan bai kapital bai aktiboari dagokionez hazkundea izan duelako. Horretarako, lehendabizi korporazio moduan jarraitutako estrategiak nolako joera izan duten ikusiko da eta ondoren kanpo hazkunde, barne hazkunde eta lankidetza akordioak aztertuko dira. 7. Grafikoa: DANOBAT-en bilakaera ekonomikoa
·Punzonatzeko makinak ·Laser bidezko ebaketarako makinak ·Zizailarekin konbinatutako punzonatzeko makinak ·Panelatzeko makina automatikoak ·Xafla sistema malguak
·Giltza eskuan produkzio lerroak eta mantenimendu tailerrak ·Ardatzak, gurpilak, muntatutako ardatzeak eta bogien produkzio ekipamenduak ·Mantenimendu ekipoak
·Barauts bereziak ·Zentratzeko barautsak ·Barauts mailakatuak ·Otxabuak ·Fresak ·Abeinalatzaileak
39 taldeak produktu propioak sortzeko teknologiaren garapenerako beharrezkoa den I+G arloa bereganatu du, 1986an Ideko bezalako zentro teknologikoak sortuz. Ondorengo faseari dagokionez, makina-erreminta sektoreko hainbat enpresa barneratzen direnez taldean, bezeroak taldeko enpresa bati eskaria eginez, honek produktu bukatua eskaintzen dio, bera arduratuko baita beste enpresekin kontuan jarriz bezeroari azken produktu bukatua emateaz. Estrategia honen bitartez, DANOBAT-ek makinak diseinatzeaz gain, hauek egin, muntatu eta osteko zerbitzuak eskaintzen ditu. 4.5.2. Kanpo hazkundea Kanpo hazkundearen bidez, hau da, jada merkatuan dauden enpresen eskuratzearekin edota fusioekin enpresek tamaina handiago bat lortzen dute. DANOBAT taldearen kasuan, kanpo hazkundeak garrantzi handia izan du batez ere nazioartekotze estrategia kontuan izanda. 80. hamarkadan taldearen eraketatik hainbat izan dira DANOBAT Taldeak eginiko eskuraketa eta fusioak. Eragiketa hauekin enpresak lehiakideak ziren enpresak bereganatzeaz gain, maila internazional batean aritzea baimendu dio. 2002 urtean kanpo hazkundean pauso bat aurrera eman zuen Overbeck enpresa Alemaniarraren %100-aren erosketarekin. Overbeck rektifikazio zilindrikoan espezializatutako enpresak 7.500m² dituen instalazioak izateaz gain, erosketaren aurreko ekitaldi ekonomikoan, hau da, 2001 urtean 12 milioi eurotako irabaziak izan zituen (www.mondragon-corporation.com, 2002). Eskuratze honekin, lehia mailan oso gogorra den merkatu Alemaniarrera sartzea lortu zuen, kontuan izan behar baita, Alemania mundu mailako makina-erreminta ekoizle garrantzitsuenen artean dagoela. Urtebete beranduago, hau da 2003 urtean, 1900 urtean sortutako eta Erresuma Batuan kokatutako Newall enpresaren %100-a eskuratu zuen. Newall rektifikatzaileetan espezializaturiko enpresa ingelesak automobilgintza sektoreko bezero garrantzitsuak ditu, halaber, Ford, Peugeot eta MG Rover. Enpresa britainiar honek 1978 urtean sektore aeronautikoan sartu zenetik, mundu mailan ezagunak diren Boeing eta American Airlines enpresekin kontratuak lortu dituzte beste batzuen artean. Newall-en eskuratzeak DANOBAT Taldeari Erresuma Batuko merkatuan sartzea ahalbidetzeaz gain sektore aeroespazialean gailentzea baimendu zion, sektore berri batean aukerak sortaraziz. Kanpo hazkundearen parte den hurrengo eskuratzea, 2006 urtean eman zen Eurofiber S.L. enpresa Madrildarraren erosketarekin. Enpresa honen jarduera nagusia manufakturazioko prozesu mistoen automatizaziorako ekipamenduak ekoiztea da, eta berriz ere Taldeak enpresaren %100-a eskuratu zuen.
40 Aipatutako eskuratzeak eragiketa horizontal bezala definitu daitezke, Danobat-ek sektore berean aritzen diren enpresak eskuratuz, merkatuko boterea lortzen duelako, era berean lehiakideen boterea gutxiagotuz. 2008 urtean DANOBAT S.Coop. eta Lealde S.Coop. enpresen arteko fusio bat eman zen. Fusio honetan enpresa bereganatzailea edo xurgatzailea Danobat izan zen eta beraz enpresa bereganatua Lealde. Bateratze horizontal honi esker, torneaketako soluzio osoak emateko gai den negozio unitate berri bat sortu zuten.
4.5.3. Barne hazkundea Barne hazkundearen bitartez enpresak inbertsio propioak eginez, negozio-lerro berriak edota enpresa berriak sortzen ditu, ondorioz produkzio ahalmena handiagotuz. 1954-ean DANOBAT kooperatibaren sorkuntzatik, eta 80. hamarkadan taldearen eraketatik hainbat izan dira DANOBAT Taldeak aurrera eraman dituen barne inbertsioak. 1986 urtean makina-erremintan espezializatutako Ideko zentro teknologikoa sortu zen Elgoibarren. Zentro honetan ikerketa lerroen garapena ematen da, berrikuntza estrategikoan, produkzioaren kudeaketan, dinamika eta kontrolean, diseinu mekanikoan, software adimenduan, mikroteknologian eta abar (www.ideko.es,2014) . 1992. urtean, nazioartekotze estrategiaren lehen pausoa eman nahian, Bimatec-Soraluce deituriko enpresa komertziala eta zerbitzukoa sortu zen Alemanian. Enpresa berri honen jarduera torneaketa bertikalean eta fresatzaile mandrinatuan zentratzen da. Hamarkada honetan zehar taldeak bulego komertzialak eta zerbitzukoak inauguratu zituen, Txinan, Alemanian, Frantzian, Japonen, Italian, Amerikako Estatu Batuetan eta Brasilen. 2004. urtean doitasun handiko mekanizazioan espezializatutako lantegia sortu zuen, Goimek S.Coop. izendatukoa, bezeroei mekanizazio zerbitzu integral bat eskaintzeko nahian. Zerbitzu integral bat eskainiz, bezeroei horniketa katearen kudeaketatik hasita, piezen mekanizazioa, tratamendu teknikoa, margotzea eta hauen neurketa eta ziurtagiria bermatzen die. Ekoizten diren piezak, makina-erreminta sektorera, aeronautikara eta tren sektorera bideratuta daude, horrela taldearen presentzia areagotuz sektore hauetan. 2005. urtean, tren sektorean gehiago barneratu nahian negozio-lerro berri bat sortu zuen, hain zuzen, Dano-Rail. Kooperatiba berri honen jarduera, trenen mantentze lanetarako ekipamenduen hornikuntzan datza. 2007. urtean Ideko zentro teknologikoak bigarren ikerketa zentro bat inauguratu zuen, horrela barne hazkunde prozeduran pauso bat gehiago emanez. Urte berean, Errumanian Danomar izeneko enpresa bat ireki zen, makinen osagarriak ekoiztea helburu gisa duena.
41 2009. urtea barne inbertsio ugariko urtea izan zen DANOBAT Taldearentzat. Taldearen parte den Soraluce enpresak neurri handitako makinak muntatzeko lantegi berri bat inauguratu zuen, era berean Taldeak Danofiber enpresa inauguratu zuen, konpositeak fabrikatzeko prozesuen automatizaziorako ekipamenduak ekoizteko helburuarekin. Tren sektorean produktuak gehiago barneratu nahian, Danobat Railway Systems negozio-lerroa aurrera eramateko enpresa sortu zen Bergaran, tren industriako giltza eskura erako soluzioak emateko. Azken urte hauetan, Txinan eta Indian instalazio berriak eraiki ditu DANOBAT Taldeak, betiere barne inbertsioak eginez, horrela taldearen tamaina eta ahalmen produktiboa areagotuz.
4.5.4. Lankidetza akordioak Lankidetza akordioak aipatzean, kontuan izan behar dira, sektore berean aritzen diren enpresekin egindako itunak, erakundeekin sinatutako akordioak, azpi kontratazioak, hornitzaileekin akordioak eta abar, hori dela eta jarraian DANOBAT enpresarentzako aipagarrienak edo garrantzi handiena izan duten akordioak aipatuko dira. DANOBAT-ek daukan lankidetza akordio garrantzitsuena Mondragon Korporazio Kooperatiboarekin daukana da. Korporazio honen lankidetzarekin eta babesarekin DANOBAT-en garapena nabariagoa da, batez ere teknologia arloko gaietan, Mondragonek beti bultzatu eta lagundu baititu bere barnean dauden enpresak garapen teknologiko batera I+G arloan laguntzak emanez. Aliantza honetaz aparte, taldeak aurrera eramaten duen beste akordio mota bat azpikontratazioa da. Metodo honen bitartez, DANOBAT-ek beste enpresa bati, produktu edo osagai bat ekoizteko eskaera egiten dio, ondoren bere prozesu produktiboan barneratzeko nahian betiere bezeroari ahalik eta produktu bukatuena eskaintzeko. Kasu honetan aliantza mota hau aliantza bertikal bat izango litzateke, jarduera ezberdinetan parte hartzen duten enpresen artean egiten direlako. Taldeak dituen enpresa azpikontratatuen artean Alfons Dieckmann, Beckmann Volmer, Forma Maschinenbau eta Kinkele enpresa alemaniarrak daude beste batzuen artean. 2012 urtean, DANOBAT taldeak, Joint Venture motatako kontratu bat sinatu zuen CNR Corporation Ltd-ko kide den Beijing Feb. 7th Railway Trasportation Equipment Co. Ltd. Txinatarrarekin. Trenen ekipamenduak ekoizten dituen enpresa honek lortutako akordioari esker, Txinako trenen errodaduren mantentze lanak egiteko makineria ekoizteko kontratua lortu zuen. Enpresa misto honen sorkuntzarekin, merkatu txinatarrean sartzea lortu du (www.danobatgroup.com,2014).
42 5. Ondorioak Mondragon Korporazio Kooperatiboaren parte diren BATZ eta DANOBAT enpresen azterketa burutu ondoren, hauek erabilitako hazkunde bideari buruzko ondorio batzuk aurkeztuko dira jarraian. Alde batetik, jarduera sektoreak estrategietan izandako eragina nabarmena izan da bi kasuetan. BATZ automobilgintza sektorean bakarrik aurkitzen zen enpresa izanik eta sektore honen mugak kontutan izanik, beste sektore batzuetara bideratu da, marka eta negozio-lerro berriak sortuz, adibidez energian oinarritutakoa. DANOBAT-en kasua desberdina izan da zentzu honetan, makinaerreminta sektoreak irteera asko dituelako, ia industria guztietara bideratutako makineria ekoizten baita, horrela negozio berean hazkunde aukera emanez. Egoera hau kontuan izanda, ondorioztatu daiteke DANOBAT sektore bakarrean zentratu dela makina-erreminta sektoreak baimendu diolako eta BATZ ordea hainbat sektoretan murgildu da automobilgintza sektorean gailentzea zailagoa delako. Bi taldeen eraketari dagokionez, prozesu desberdinak erabili dituzte. BATZ-ek enpresa propioak sortzeko erabakia hartu du, eta enpresa hauek “Batz” markapean babestea. Marka nagusi hau negozio-lerro desberdinetan erabiltzean matrizearekin erlazio zuzenago bat izatea baimentzen dio enpresari. DANOBAT-ek ordea, taldea sortzerako orduan, kanpoko enpresen erosketa eraman du aurrera eta ez du markan hainbesteko interesa jarri. Taldearen barnean bi marka garrantzitsu egon arren, “Danobat” eta “Soraluce”, enpresa berri bat eskuratzean, enpresa honek bere izen propioa izaten jarraitzen du. Beraz esan daiteke BATZ-ek barne hazkundera bideratu duen bitartean bere hazkunde estrategia, DANOBAT-ek gehiago jo duela kanpo hazkundera, eskuraketen bidez batez ere. Kooperatiben hazkundean eman den beste desberdintasun handi bat hauen tamainari dagokiona izan da. BATZ talde moduan talde ertain bezala definitu daiteke, ez baitio talde kontzeptuari garrantzi handirik eman. Merkatuan enpresa bakar bat bezala jokatzen du, BATZ kooperatiba izenpean, bai bezero baita hornitzaileekin duten erlazioan. DANOBAT-en kasuan taldearen irudiak garrantzi handia hartzen du eta merkatuko erlazioetan talde bezala jokatzen du, bere bi markei garrantzia emanez, baina eskuratutako enpresen izena mantenduz. Baliabideen kasuan, bi kooperatibek ezaugarri berdintsuak dituzte, biak baitute baliabide ekonomikoak (3. Taulan ikus daitekeen moduan), ikerketa zentroekin loturak, unibertsitateekin harremanak, pertsonal kualifikatua eta biak baitira Mondragon Korporazio kooperatiboaren parte. Egoera honek hazkunde prozesua aurrera eramatea ahalbidetu du bi kasuetan, estrategia desberdinak aukeratu dituzten arren.
43 Azkenik, enpresa bakoitzak hartutako erabaki estrategikoek nola eragin duten emaitza ekonomikoetan ikusi daiteke. 3. Taulak erakusten duen moduan, 2011 urtean BATZ-ek DANOBAT-ek baino diru sarrera handiagoak izan arren, mozkin ekonomikoari dagokionez galerak izan zituen, ingurune orokorrean aipatutako krisiak eragin nabaria izan baitzuen BATZ-en jardueran eta honek dituen filialetan. Hala ere, 2012 urtean errekuperatzea lortu zuen eta ikusi daiteke nola errentagarritasun finantzario positiboa izatea lortzen duen, aipatu diren kontratuen lorpena dela eta. Beste alde batetik, DANOBAT-ek emaitza positiboak izatea lortu du, diru sarrerak BATZ-enak baino baxuagoak izan diren arren. DANOBAT-en kasuan, deigarria den datua, errentagarritasun finantzarioarena da. Errentagarritasun maila honek adierazten digu nola erakundeak egindako inbertsioek %12 inguruko errentagarritasuna eman dioten.
Datu ekonomiko hauetan soilik zentratuz esan daiteke, DANOBAT-ek eramandako estrategia egokiagoa izan dela, kanpo hazkundera bideratzeak eta espezializazioan zentratzeak BATZ-ek aurrera eraman duen barne hazkunde eta dibertsifikazioaren aurrean gailendu baita. Hala ere aipatu beharra dago, DANOBAT-en kasuan makina-erreminta sektorean aritzeak, lehenago aipatu den moduan, abantaila bat ekarri diola, automobilgintza sektoreak baino irteera edo aukera gehiago eskaintzen baitizkio. Etorkizunera begira eta proiektu honetan oinarrituz hainbat lan posible burutu daitezke, hala nola, aztertutako bi enpresek etorkizunean jarraitu dezaketen hazkunde proposamen berriak edota BATZ eta DANOBAT-en estrategia aukeraketek nolako eragina izan duten hauen egituretan baita ere enpresen erabaki estrategikoak hartu dituztenekin elkarrizketak izatea. |
addi-5306120e6c87 | https://addi.ehu.es/handle/10810/14672 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-09-10T08:53:30Z | science | Marquínez Martín, Mikel | eu | Politika ekonomikoa eta belaunaldien bizi-mailen artean hautatu beharra | Politika ekonomikoa eta belaunaldien bizi-mailen artean hautatu beharra
LABURPENA Lan honetan Solow eredua orokortu egin da sektore publikoa barneratuz. Kasu honetan kontsumo eta errentaren gaineko zergak aztertu egin dira eta oreka egonkorreko balioak kalkulatzeaz gain, Urrezko Erregelaren aurrezki tasak zehaztu egin dira. Urrezko Erregela gizabanakoen ongizatea maximizatzen denean lortzen dugu. Bestetik, aldagai guztiak langile efektibo bakoitzeko definitu egin dira. Guzti hau kontuan hartuz, sektore publikoa daukan ekonomia eta sektore publikorik gabeko ekonomiaren arteko konparaketa bideratu egin da eta lan honen xedea Urrezko Erregelan gizabanakoei ongizate gehien ematen dien egoera aztertzea izango da. Lan honetatik ondoriozta daitekeenez, ekonomia oreka egonkorrean dagoenean, kapitalak produkzioan duen partaidetza eta zerga tasa batzuetarako gizabanakoek sektore publikoa daukan ekonomian bizitzea nahiago izango dute eta aldagai hauen bestelako balioetarako sektore publikorik gabeko ekonomian bizitzea nahiago izango dute. Hala ere, ekonomiak Urrezko Erregelaren maila lortzen duenean, gizabanakoentzat indiferente izango da sektore publikoa izan edo ez izan, bi egoeratan gizabanakoek ongizate maila berdina lortzen dutelako.
1. Sarrera Hazkunde ekonomikoa ekonomia baten ondasun eta zerbitzuen produkzioa, eta beraz, ekonomia horren errenta, denbora jakin batetan hazten den erritmoa izango da. Epe hori laburra izan daiteke (hiruhileko edo urte bat), baina hazkunde ekonomikoaren teoria epe luzean zentratu egiten da. Teoria hau ekonomia baten epe luzeko hazkuntza azaltzen duten faktoreak analizatzeaz arduratu egiten da. Munduan zehar badaude herrialdeak beste batzuk baino azkarrago hazi egiten direnak eta desberdintasun horretan faktoreen produktibitateak zeresan handia dauka. Produktibitatea handiagotzen duen aldagairik nagusia aurrerapen teknologikoa izango da; izan ere, makina hobeagoak izanez gero, lana errazagoa izango da burutzeko eta beraz, azkenean langileak produktiboagoak izango dira kapital berdinarekin gehiago produzituz. Kasu honetan teknologikoki aurreratuagoak dauden herrialdeak, hala nola, Japon eta Estatu Batuak, denboran zehar hazkunde tasa handiak mantentzeko gai dira eta herrialde hauetan gaur eguneko krisi ekonomikoaren efektua txikiagoa da beste herrialdeekin konparatuz gero, hala nola, Espainiarekin. Espainiak azkeneko urteetan bere ekonomia batik bat eraikuntzan oinarritu duenez, krisiaren ondorioz eraikuntzak eztanda egin duenean, ekonomiak izugarrizko atzeraldia izan du eta hori dela eta, gaur eguneko egoera nahiko larria da. Guzti hau kontuan hartuz, esan beharra dago epe luzean hazkunde ekonomikoa mantentzeko I+G sailetan inbertsioak burutzea aukera ona dela teknologia berriak aurkitzearren eta horrek azkenean herrialdeen oparotasuna hobetzean lagundu dezake. Aurreko guztia era sinple batean azaltzen duen teorien artean Solow eredu makroekonomiakoa dugu eta hau analizatzea izango da lan honen helburua. Bestalde, lan honen bidez, gizabanakoen ongizate maximoa bermatzeko zein aurrezki tasa finkatu behar den aztertuko da. Aurrezki tasak ekonomia batetan kontsumitu eta inbertitzen den kantitatea determinatu egiten du eta beraz, eredu honen aldagairik nagusia izango da. Aurrezki tasa hori lortzeko, ekonomia baten Urrezko Erregela zehaztu egingo da eta egoera hori lortzeko bete behar diren baldintzak aurkeztuko dira. Horretaz gain, eredu hau kontuan hartuz, sektore publikorik gabeko ekonomia eta sektore publikoa daukan ekonomiaren arteko konparaketa egingo da eta helburu nagusia bi ekonomietatik gizabanakoei gehiago komeni zaiena aztertzea izango da; hau da, zein egoeratan gizabanakoen ongizatea Urrezko Erregelan handiagoa den. Ekonomia bat Urrezko Erregelaren mailan ez dagoenean, agintari ekonomikoak erabaki behar dute zer egin: egoera horretan mantendu edota beste oreka egonkor batera pasatu. Urrezko Erregelan baino kapital gutxiago izanez gero, momentu honetan belaunaldien arteko eztabaida sortzen da, gaurko egoera aldatuz gero, oraingo belaunaldiak etorkizuneko belaunaldiak baino kaltetuagoak aterako direlako; kasu honetan Urrezko Erregelak esaten duena aplikatu egingo da, hau da, belaunaldi guztiei pisu berbera emango zaie. Hori dela eta, gobernuaren helburua hori balitz, Urrezko Erregelara heltzeko baliabide guztiak bideratu beharko lituzkete. Horren ondorioz, etorkizuneko belaunaldiek kontsumo handiagoa eta ekonomia oparoagoa izatea lortuko dute; beraz, etorkizunean gaur egun baino egoera hobeagoa izateko Solowren eredua abiapuntutzat har daiteke eta teoria honek gizabanakoen bizi maila hobetzea bilatzen duenez, interesgarria iruditu zait gai honetan gehiago sakontzea. Egiturari dagokionez, lehenik eta behin, Solow-ren eredu sinplifikatua azaldu egingo da; hau da, sektore publikorik zein kanpo sektorerik gabeko ekonomia aztertuko da. Hasiera batean ereduaren aldagai guztiak definituko dira eta ondoren, ekonomia baten oreka egonkorreko balioak kalkulatuko dira. Oreka egonkorra epe luzean aldagai nagusiak (hala nola, kapitala, kontsumoa eta produkzioa) ez
direnean gehiago aldatzen (konstante mantentzen dira) lortu egiten da. Azalpen teorikoez gain, kasu praktiko bat aurkeztuko dugu; horren ostean, ekonomia batek hasierako kapital maila batetik oreka egonkorreko kapitala izatera jarraitzen duen eboluzioa ikusiko dugu. Hau egin eta gero, ekonomia baten Urrezko Erregela analizatuko dugu eta gizabanakoei kontsumo gehien ematen dien aurrezki tasa kalkulatuko dugu. Bestetik, ekonomia bat oreka egonkor batetik Urrezko Erregelara lekualdatzean, aldagai nagusiek duten eboluzioa aztertuko da eta ekonomiak daukan kapital maila kontuan hartuz (Urrezko Erregelan baino kapital gehiago edo gutxiago), egoera bakoitzerako agintari ekonomikoek Urrezko Erregela lortzeko aurrezki tasa igo edo jaitsi beharko luketen aztertuko da. Honen ostean, Solow ereduari sektore publikoa barneratuko zaio eta kasu honetan errentaren zein kontsumoaren gaineko zergak aztertuko dira. Ereduan zergak barneratzerakoan kontsumitu eta aurreztu daitekeen errenta erabilgarria gutxitu egingo da; horrek ereduko aldagaiak aldatzea ekarriko du. Gainera, kasu honetan zergak oso-osorik ondasun publikoen produkzioa finantzatzeko erabiliko dira. Ikus daitekeenez zergen eragina nahiko nabarmena izan daiteke ereduan eta horren ondorioz, bi zergentzako eredua proposatu egin dut. Lehenik eta behin, bi zergentzako aldagai guztiak berriz ere definituko dira. Aldagaiak definituta dauzkagunean, oreka egonkorreko balioak kalkulatuko dira eta sektore publikorik gabeko egoerarekin konparatuko ditugu. Horretaz gain, bi zergentzako Urrezko Erregelaren aurrezki tasa kalkulatuko dugu eta kasu bakoitza berriz ere sektore publikorik gabeko ekonomiaren Urrezko Erregelarekin konparatuko da. Azkenik, lan honetatik ateratako ondorioak azalduko dira. Ondorioei dagokionez, esan beharra dago sektore publikoa barneratzean, Urrezko Erregelaren aurrezki tasak desberdinak diren bitartean, azkenean Urrezko Erregelan lorturiko ongizatea berdina dela sektore publikorik gabeko ekonomian eta sektore publikoa duen ekonomian.
2. Solow-ren Eredu Ekonomikoa Lan honetan, Robert E. Solow ekonomialariak 1956an “A Contribution to the Theory of Economic Growth” (Quartely Journal Of Economics) artikuluan planteatutako eredu ekonomikoa azalduko da. Solow-ren hazkunde ereduak errenta per kapitaren epe luzeko bilakaera aztertzeaz gain, herrialdeen artean sortarazten diren desberdintasunak hobeto ulertzeko hainbat arrazoi ematen ditu. Horrez gain, teoria honek erakusten du nola eragiten duten kapital gehikuntzak, aurrerapen teknologikoak eta populazioaren hazkuntzak nazio baten ondasun eta zerbitzuen produkzio totalaren hazkundean. Solow ereduaren analisiarekin hasteko, lehenik eta behin, ondasunen eskaintza eta eskaria aztertu egingo dira. 2.1 Ondasunen eskaintza Ondasunen eskaintza produkzio funtzioan oinarritzen da,ekoizpena kapital, lan eta teknologiaren menpe dagoelarik.
A : Teknologiaren egoera Kapitalari dagokionez, 3 kapital mota aurki ditzakegu: - Giza kapitala: Enpresetako langile guztiak osatzen dute. Kapital fisikoa: Multzo honetan enpresetako makineria zein ondasun higiezinak sartzen dira. Finantza kapitala: Enpresa bat osatu eta bere aktibitatea mantentzeko beharrezkoa den dirua da. Eredu honetarako, kapital fisikoa kontuan hartuko dugu soilik. Lana, berriz, ekoizpen prozesuan eskaintzen diren lan-ordu guztiak dira eta hau langileen jarduera izango da. Eredu honetan, populazio guztiak lan egiten duela planteatuko da. Teknologiaren egoerak, ordea, momentu zehatz batetan, kapital eta lan kantitate jakin batzuetarako zenbateko produkzioa lortzen den esaten du. Kasu honetan teknologia gero eta aurreratuago egon, orduan eta gehiago produzituko da; izan ere, suposatzen da aurrerapen teknologikoak momentu oro produkzioa handitzen duela kapital eta lan kantitate jakin batzuetarako. Eredua hausnartzerakoan,ekoizpen funtzio sinplifikatuago bat erabiliko dugu, ondorengoa hain zuzen ere: Y = F(K,AL). Ekuazio honek ezartzen du, ekoizpena kapital eta lanaren menpe dagoela, azken hau teknologiaren egoeraren aldagaiaz biderkatu egiten delarik. Teknologiaren egoera era honetan aurkeztea aurrerapen teknologikoak ekoizpen, kapital eta lan aldagaietan duen eragina analizatzea errazten du. Aurrerapen teknologikoak ekoizpen kantitate zehatz bat lortzeko beharrezkoak diren langile kantitatea murriztea eragiten du. Teknologiaren egoera, A, bikoizten bada, hasierako langile kopuruaren erdiarekin produkzio kantitate berdina egingo da. Aurrerapen teknologikoak era berean langile jakin batzuekin lor daitekeen produkzioa handitu egiten du. Kasu honetan AL aldagaia ekonomian dagoen lan efektibo kantitate gisa defini dezakegu. A bikoizten bada, orain langile batek 2 langileen funtzioa egiten duela suposatuko
du. Beraz, imajina dezakegu produkzioa 2 faktoreren menpe dagoela: kapitala, K eta lan efektiboa, AL. Bestetik, ekoizpen funtzio agregatu gisa Cobb-Douglas funtzioa erabiliko dugu; hau da: Y = K(AL)1- non kapitalak produkzioan duen parte-hartzea den ( 0 eta 1 balioen artean dago) eta 1- lanak produkzioan duena. Horretaz aparte, Solow-ren ereduak suposatzen du produkzio funtzioak eskalako etekin konstanteak dituela; beraz, kapitala eta lan efektiboa proportzio berean handituko balira, ekoizpena ere zehatz mehats proportzio horretan handituko litzateke. Adibidez, kapitala eta lan efektiboa bikoiztuko balira, ekoizpena ere bikoiztuko litzateke. Eskalako etekinak konstanteak izateak ekonomia baten kantitate guztiak langile efektibo bakoitzeko kalkulatzeko aukera ematen digu; hori dela eta, produkzio funtzioko aldagaiak lan efektibo aldagaiaz zatituko ditugu: α 1-α Y AL =K (AL) AL . Azkenean, ekoizpen funtzioa era honetan geratuko da: α α Y = K AL (AL) non Y/(AL) langile efektibo bakoitzeko produkzioa den eta Kα/ (AL)α langile efektibo bakoitzeko kapitala. Langile efektibo bakoitzeko aldagaiak erabiltzen ari garenez, letra minuskulak erabiliko ditugu aldagai hauek izendatzeko eta horrela geratuko lirateke: Langile efektibo bakoitzeko produkzioa y letrarekin izendatuko da: y = Y/AL Langile efektibo bakoitzeko kapitala, berriz, k letrarekin izendatuko da: k = K/(AL) Beraz, produkzio funtzioa honakoa izango da: y = k = f(k) (1) Produkzio funtzio honen maldak kapitalaren produktu marjinala (MPK) erakusten du; hau da, langile efektibo batek zenbat gehiago ekoizten duen, kapital unitate bat gehiago duenean. Matematikoki honela izendatuko dugu: MPK = f (k + 1) – f(k) = f´(k)
Langile efektibo bakoitzeko kapitala , K/AL = k Langile efektibo bakoitzeko produkzioa, Y/AL= y f(k) Grafiko 1 : Produkzio funtzioa
Grafiko 1-ean ikusi ahal den moduan, produkzio funtzioak produktu marjinal beherakorrak dauzka; hau da, langile efektibo bakoitzak zenbat eta kapital gehiago izanda, kapital unitate batek eragindako efektua gero eta txikiagoa izango da. 2.2 Ondasunen eskaria Ondasunen eskariarentzako eredu sinplifikatu bat formulatuko dugu, ekonomia itxia dela suposatuz; hori dela eta, esportazioak eta inportazioak 0 izango dira gure kasuan. Gainera, oraindik ez dugu sektore publikoa kontuan hartuko eta beraz, ondasunen eskaria (Z) kontsumo (C) eta inbertsioan (I) oinarrituko da: Z = C + I. Gainera, oreka egoeran eskaria eta produkzioa berdindu egiten direnez (Z=Y), ondoriozta daiteke produkzioa kontsumo eta inbertsioaren menpe dagoela: Y = C + I. Bestetik, Solow ereduaren arabera, urte bakoitzean jendeak bere errentaren s proportzio bat aurreztu eta (1 – s) proportzioa kontsumitu egiten du. Hori dela eta, ondorengo kontsumo eta aurrezki (S) funtzioak izango ditugu: C = (1 – s) Y S = s Y Aurrezki tasa (0 eta 1 balioen artean dagoena) exogenoa dela suposatzeaz gain, urtetik urtera konstante mantentzen dela adierazten du ereduak. Bestetik, ekonomia honetan sektore publikoak parte hartzen ez duenez eta kanpoko sektorerik ez dagoenez, gizabanakoen aurrezkia inbertsio ondasunak erosteko erabili egiten da oso-osorik. Beraz, aurrezkia beti inbertsioaren berdina izango da: I = S = s Y. Horretaz gain, aurreko funtzioak produkzioaren menpe daudenez eta ekoizpena langile efektibo bakoitzeko zehaztu dugunez, hemendik aurrera funtzio hauek langile efektibo bakoitzeko terminoetan izendatzeko letra minuskulak erabiliko ditugu; hala nola, inbertsioa modu honetan izendatuko dugu: i = sy (2) Aurrez definitutako (1) eta (2) funtzioak konbinatzen baditugu, langile efektibo bakoitzeko inbertsioa langile efektibo bakoitzeko kapital funtzio gisa izenda dezakegu: i = s f(k)= skα. (3) 2.3 Kapitalaren hazkuntza eta oreka egonkorra Kapital kantitatea urtetik urtera aldatu egiten da eta aldakuntza horretan 4 indarrek eragiten dute: inbertsioa, depreziazioa, aurrerapen teknologikoa eta populazioaren hazkuntza. a. Inbertsioa urte batetik bestera erosten den kapital berriari dagokio eta kapital kantitatea handitzea eragiten du. b. Depreziazioak kapitala zaharkitu eta bere errendimendua txikitzea eragiten du. Horren ondorioz, hurrengo denboraldian, kapitala txikitu egingo da. Solow ereduaren arabera, urte bakoitzean kapitalaren proportzio konstantea depreziatu egiten da: k. c. Populazioari dagokionez, urtetik urtera tasa berdinean handitzen dela suposatuko dugu (n tasan, hain zuzen). Hori dela eta, langile gehiago egongo dira urte bakoitzean eta langile hauei bere lana burutu ahal izateko, kapitala eman behar zaie. Kasu honetan kapitalik eman ezean, hurrengo denboraldian kapital galera bat izango dugu langileko. d. Aurrerapen teknologikoak momentu zehatz bateko teknologia obsoletoa geratzea eragiten du eta beraz, kapital maila mantentzeko kapitala berritu beharko da. Kasu honetan aldagai hau exogenoa dela suposatuko dugu eta urtetik urtera tasa konstante batean handitu egiten da (g tasan, hain zuzen).
2.3.1 Oreka egonkorreko kapitalaren adibidea Oreka egonkorreko kapital maila kalkulatzeko, adibide bat aurkeztuko da. Adibide honetan ondorengo ezaugarriak dituen ekonomia bat daukagu: Produkzio funtzioa: Y =
Adibide gisa urte bat hartuko dugu (gure kasuan 2.urtea) eta urte horretako emaitzak kalkulatzeko, ondorengo urratsak jarraituko dira: Kapital berria honakoa izango da: Aurreko urteko kapitala + urte batetik bestera kapitalean emandako aldakuntza = 4 + 0.08 = 4.08 Langile efektibo bakoitzeko produkzioa, produkzio funtzioan kapital berria ordezkatuz lortzen da: y = k y = 4.08= 2.01990099 Errentaren %30 aurreztu eta inbertitzen denez, langile efektibo bakoitzeko inbertsioa urte horretako produkzioarekin kalkulatzen da: i = 0.3 * y i = 0.3 x 2.01990099 = 0.605970 Errentatik inbertitzen ez den kantitatea, kontsumorako erabiltzen da eta beraz, langile efektibo bakoitzeko kontsumoa honela kalkulatuko da: c=(1–0.3)y c = 0.7 x 2.01990099 = 1.41393069 Mantentze-inbertsioaren kantitatea kalkulatzeko depreziazioaren, populazioaren eta aurrerapen teknologikoaren hazkunde tasak urte horretako kapital kantitateaz biderkatu behar dira: ng)k = (0.1+0.01+0.02) x 4.08 = 0.5304 Kapitalean emandako aldakuntza, inbertsio eta mantentze inbertsioaren artean emandako diferentzia izango da: k = i - ng) k k = 0.6059703 – 0.5304 = 0.0755703 Bestetik, ikus daiteke ekonomiak oreka egonkorra lortzearekin batera (k*=5.325443787), kapital maila berdina izaten jarraitzen duela. Gainera, adibide honek aurrez azaldutako egoera bat aurkeztu du, hasierako momentuan ekonomiak oreka egonkorreko kapital maila baino gutxiago daukan egoera, hain zuzen ere; beraz, urteak aurrera pasa ahala kapitalaren kantitatea handitzen doa kapitalean emandako aldakuntza 0 izan arte. Egoera hau produkzio funtzioak produktu marjinal beherakorrak izatearen ondorio ematen da; hori dela eta, kapitala oreka egonkorrera ailegatu arte hazten doa baina gero eta gehikuntza txikiagoak ematen dira. 2.4 Aurrezki tasaren eragina ekonomian Solow ereduak erakusten duenez, aurrezki tasa oreka egonkorreko kapitalaren determinante nagusia da. Aurrezki tasaren balioa handia bada, ekonomiak oreka egonkorrean ekoizpen eta kapital maila altuak izango ditu. Aurrezki tasaren balioa txikia bada, ordea, ekonomiak oreka egonkorrean ekoizpen eta kapital maila baxuak izango ditu. Bestetik, esan beharra dago aurrezki tasaren aldakuntza positibo batek ekonomia batean hazkundea eragiten duela, baina hazkuntza hori ez da betirako mantentzen, aldi baterako baizik, ekonomiak oreka egonkor berria lortzen duen arte. Aurrez esan moduan, oreka egonkorrean ekoizpen totala jarraiki hazi egiten da soilik aurrerapen teknologiko eta biztanleriaren hazkunde tasen bitartez. Aurrezki tasaren aldakuntzak ez du oreka egonkorreko hazkunde tasetan inolako eraginik; hala ere, oreka egonkorra lortu arte langile efektibo bakoitzeko ekoizpen eta kapital mailak aldatzen ditu.
Grafiko 4 eta Grafiko 5-ek, berriz, aurrezki tasa aldatzean, trantsizio horretan langile efektibo bakoitzeko kapitalak eta langile efektibo bakoitzeko ekoizpenak izandako eboluzioa erakusten dute. Grafiko hauetarako aurreko adibideko datuak erabili dira; hala ere, kasu honetan, hasierako momentuan, oreka egonkorra da (aurrezki tasa 0,3 denean). Bi grafikoetan ikus daitekeenez, langile efektibo bakoitzeko kapitala eta langile efektibo bakoitzeko ekoizpena oreka egonkorrean daudenean konstante mantentzen dira, baina t=10 urtean aurrezki tasa handitzen denean (0,3 izatetik 0,4 izatera pasatuz), bi aldagai hauek hazi egiten dira. Denborarekin hazkuntza gero eta txikiagoa izango da (ekoizpen produkzioak produktu marjinal beherakorrak dituelako) eta beraz, badago puntu bat non, bi aldagai hauek ez diren gehiago hazten, konstante mantentzen baitira. Puntu honetara ailegatzean ekonomiak oreka egonkor berria lortu duela esaten da. Trantsizioan bi aldagai hauek hazi egin direnez, oreka egonkor berrian aldagai hauek ere kantitate handiagoak dituzte. Langile efektibo bakoitzeko ekoizpenaren kasuan, aurreko oreka egonkorrean 2,31 izatetik oreka egonkor berrian 3,08 izatera igaroko da. Langile efektibo bakoitzeko kapitalaren kasuan, ordea, aurreko oreka egonkorrean 5,33 izatetik oreka egonkor berrian 9,47 izatera pasatzen da. 2.5 Urrezko Erregela Gobernu batek ekonomia baten aurrezki tasa ezartzen duenean, ekonomia horren oreka egonkorra zehazten du. Oreka egonkor bat aukeratzean, agintari ekonomikoen helburua gizabanakoen ongizatea maximizatzea izango da. Gizabanakoentzako, ez da garrantzitsua, ekonomia batek zenbateko kapital maila daukan edota zenbat produzitzen den. Benetan kezkatzen duena, kontsumitu dezaketen ondasun eta zerbitzuen kantitatea da. Beraz, gobernu batek kontsumo maila handiena ematen duen oreka egonkorra aukeratuko luke. Kontsumoa maximizatzen duen oreka egonkorreko kapital maila (k) Urrezko Erregelaren kapital bezala definitzen da eta k*URREZKO moduan adieraziko dugu termino horretaz hitz egiten ari garenean. 0,00 1,00 2,00 3,00 4,00 5,00 6,00 7,00 8,00 9,00 10,00 1 6 11 16 21 26 31 36 41 46 51 56 61 66 71 76 81 86 91 96 101 106 111 116 121 126 131 Langile efektibo bakoitzeko kapitala k Grafiko 5: Langile efektibo bakoitzeko kapitalaren eboluzioa (aurrezki tasa handitzean)
Ekonomia Urrezko Erregelaren mailan dagoen ala ez jakiteko, lehenik eta behin, oreka egonkorrean langile efektibo bakoitzeko kontsumoa zehaztu egin behar da. Ondoren, kontsumo gehien ematen duen oreka egonkorra ikus dezakegu. Langile efektibo bakoitzeko kontsumoa errenta erabilgarri (kasu honetan errentaren berdina da zergak ez daudelako) eta aurrezkiaren arteko diferentzia izango da. Bestetik, badakigunez orekan inbertsioa eta aurrezkia berdinak direla, ondorengo kontsumo funtzioa izango dugu: c = y – i . Oreka egonkorreko kontsumoa lortu nahi dugunez, oreka egonkorreko balioak ordezkatuko ditugu ekoizpen eta inbertsio aldagaietan. y=f(k) denez gero, oreka egonkorreko langile efektibo bakoitzeko ekoizpena, f(k*) moduan defini dezakegu. Gainera, oreka egonkorrean langile efektibo bakoitzeko kapital maila aldatzen ez dela dakigunez, inbertsioa (i) mantentze inbertsioaren ( + n + g)k*) balio berdina izango du; beraz, langile efektibo bakoitzeko kontsumoa oreka egonkorrean honela idatz dezakegu:
α kα-1 = +n+g (5) Baldintza horretatik ondorioztatu dezakegu α kα-1 kapitalaren produktu marjinala (MPK) dela; beraz, kasu guztietarako, Urrezko Erregela deskribatzen duen baldintza eta kontsumoa maximizatzen duen kapital maila lortzeko erabili daitekeen ekuazioa hau izango da: MPK = +n+g Bestetik, kontsumo funtzioaren 2. deribatua kalkulatzen badugu, c*2/k*2, konturatzen gara emaitza 0 baino txikiago izango dela α, 0 eta 1 balioen artean baitago. Honen arrazoia ekoizpen funtzioak produktu marjinal beherakorrak izatea da. Funtzioaren 2.deribatua negatiboa dela eta, ondorioztatzen dugu aurreko kapital maila maximoa dela.
Urrezko Erregelaren kapitala lortu eta gero, kapital hori lortzeko beharrezkoa den aurrezki tasa kalkulatu behar dugu. Horretarako, (4) eta (5) ekuazioak konbinatuko ditugu: (4) ekuazioaren alderantzizkoa ondorengoa izango da: kα-1 = n+δ+g s
Ekuazio hau (5) ekuazioan ordezkatu eta gero, ondorengoa lortzen dugu: αn+δ+g =n+δ+g s s = α
Beraz, ondorioztatzen dugu Urrezko Erregelan aurrezki tasa eta kapitalaren partaidetza produkzioan berdinak direla (sURREZKO = α). 1
Grafiko 6-an oreka egonkorreko ekoizpena eta mantentze-inbertsioa kapital funtzio gisa irudikatzen dira. Oreka egonkorreko kontsumoa, ekoizpen eta mantentze inbertsioaren arteko diferentzia izango da. Grafiko honek erakusten duenez, badago kapital maila bat– k*URREZKO – kontsumoa maximizatu egiten duena. Kapital maila horretan ekoizpen funtzioaren eta mantentze inbertsioaren maldak berdinak izango dira. Mantentze inbertsioaren kasuan, funtzioaren malda momentu oro + n + g dela ondorioztatu dezakegu (funtzioa zuzena da), eta dagoeneko badakigu, ekoizpen funtzioaren malda kapitalaren produktu marjinala (MPK) dela. Beraz, kontsumoa maximizatzean lorturiko baldintza berdina lortuko dugu: MPK = + n + g Hau da, Urrezko Erregelaren kapital mailan, kapitalaren produktu marjinal netoa, MPK - , ekoizpen totalaren hazkunde tasaren berdina izango da, n+g: MPK - = n + g. Irizpide hau oreka egonkorrean Urrezko Erregelan baino kapital gutxiago edo gehiago dugun jakiteko erabiliko da. Oreka egonkorrean kapital mailak Urrezko Erregelaren balioa ez badauka, bi egoera izan ditzakegu (egoera hauek Trantsizioa: Urrezko Erregelaren oreka egonkorrera paragrafoan sakonago aztertuko dira): Kapital maila Urrezko Erregelaren azpitik badago, kapitalean igoera bat emanez gero, ekoizpena mantentze-inbertsioa baino gehiago handituko litzateke eta ondorioz, kontsumoa ere handituko
1 Emaitza hau produkzio funtzioa Cobb-Douglas delako lortzen da. f(k*) ( + n + g)k*
litzateke. Egoera honetan ekoizpen funtzioaren malda gutxinaka handitzen doanez, 2 kurben arteko aldea– kontsumoaren berdina dena- k* handitzen doan heinean hazi egingo da. Kapital maila Urrezko Erregelaren gainetik badago, kapitalean igoera bat emanez gero, kontsumoa txikitu egingo da, ekoizpenean emandako hazkundea mantentze inbertsioan emandakoa baino txikiagoa izango baita. Egoera honetan ekoizpen funtzioaren malda gutxinaka txikitzen doanez, 2 kurben arteko aldea (kontsumoa) txikitzen da k* handitzen doan heinean. Oreka egonkorrean Urrezko Erregelaren kapital maila lortzeko, hala nola Urrezko Erregelarena, aurrezki tasa jakin bat finkatzea beharrezkoa da. Ondorengo grafikoan ikusten da nola aurrezki tasa jakin batek soilik Urrezko Erregelaren kapital maila lortzen duen. Aurrezki tasa hori aldatu egiten bada, inbertsio funtzioaren kurba mugitu egingo litzateke eta oreka berrian lortutako kontsumoa txikiagoa izango litzateke kasu guztietan.
2.5.1 Egoera egonkorrean Urrezko Erregela lortzea : Zenbakizko adibidea Suposatu politikari batek oreka egonkor maila zehatz bat ezarri behar duela ekonomia batetan. Ekoizpen produkzioa aurreko adibidean erabilitakoa izango da: y = k. Depreziazioa berriz ere kapitalaren %10 izango da. Horrez gain, aurrerapen teknologikoaren eta populazioaren hazkunde tasak berdin izaten jarraituko dute: n = 0,01 / g = 0,02. Kasu honetan politikariak aurrezki tasa zehatz bat ezarriko du, s delakoa, eta hori dela eta, ekonomiak oreka egonkor maila jakin bat izango du. Oreka egonkorreko kapital maila matematikoki kalkula dezakegu: k* s = f(k*) n+δ+g Ekonomia honetan, ekuazio hori, horrela geratuko da: k* s = f(k*) 0.1+0.01+0.02 => k* s = 0.13 k*
Grafiko 7: Urrezko Erregelaren aurrezki tasa
Beraz, azkenean, oreka egonkorreko kapitala kalkulatzeko ondorengo ekuazioa lortuko dugu: k* = 2s 0.0169 Ekuazio hau erabiliz oreka egonkorreko kapital maila kalkula dezakegu edozein aurrezki tasarako. Taula 2-an aurrezki tasa desberdinak erabiltzen dira (0 eta 1 balioen bitartean) eta tasa bakoitzerako oreka egonkorreko balioak kalkulatu dira.
Taula horretan ikus daitekeenez, zenbat eta aurrezki tasa handiagoa izan, orduan eta kapital maila altuagoa izango dugu. Horren ondorioz, produkzio eta mantentze-inbertsioaren kantitateak ere gero eta handiagoak izango dira. Oreka egonkorreko kontsumoari dagokionez, hasieran, aurrezki tasa handitzen doan heinean hazi egiten da eta gero txikitu. Kontsumoaren balio maximoa aurrezki tasa 0,5 balioa duen momentuan lortzen da; beraz, aurrezki tasa 0,5 denean, oreka egonkorrean, Urrezko Erregela betetzen da. Aurretik esan bezala Urrezko Erregelan ondorengo baldintza betetzen da: MPK = + n + g; beraz, Urrezko Erregela lortzeko ondorengoa egin behar dugu: aurkitu egin behar dugu zein kapital mailarekin kapitalaren produktu marjinalari depreziazio, aurrerapen teknologiko eta populazioaren hazkunde tasak kendu ondoren lortutako emaitza 0 den. Taula honetako azkeneko bi zutabeetan MPK eta MPK-(-n-g)-ren oreka egonkorreko balio desberdinak aurki ditzakegu. Kasu honetan ere ondoriozta daiteke aurrezki tasak 0,5 balioa duenean Urrezko Erregela lortzen dela, kontsumoa maximoa baita aurrezki tasa horretarako eta konprobatu daiteke MPK = + n + g dela maila horretan. Bestetik, kapitalaren produktu marjinala Urrezko Erregelaren kapitala (k*URREZKO) kalkulatzeko erabili daiteke. Jadanik badakigu, MPK = + n + g dela, ekuazio horretan gure adibideko datuak ordezkatuko ditugu. Hori dela eta, ondorengoa lortuko dugu : 1 =0.13 2 k
0 0,5 1 1,5 2 2,5 0 0,2 0,4 0,6 0,8 1 Urrezko Erregelaren kapitala lortu eta gero, kapital maila hori lortzeko beharrezkoa den aurrezki tasa kalkulatzea nahiko erraza izango da oreka egonkorrean ondorengoa betetzen baita: k* s = f(k*) n+δ+g Ekuazio horretan datuak ordezkatu eta gero, ondorengoa lortuko dugu: 14.79 s = 14.79 0.13
Aurrezki tasa askatu eta gero, adibide honetan Urrezko Erregela lortzeko beharrezkoa den aurrezki maila 0,5 (s*URREZKO = 0,5) dela ondorioztatzen dugu. Beraz, Urrezko Erregelan aurrezki tasa eta kapitalaren partaidetza produkzioan berdinak diren baldintza bete egiten da (α = sURREZKO = 0,5). Horretaz aparte, adibide hau abiapuntu moduan har dezakegu aurrezki tasa batek langile efektibo bakoitzeko kontsumoan daukan efektua ikusteko. Aurrezki tasa 0 denean, kapitala eta produkzioa ere 0 izango dira; hori dela eta, kasu honetan ez da ezer kontsumituko. Aurrezki tasa 0 eta 0,5 balioen (Urrezko Erregelaren balioa) artean aurkitzen denean, aurrezki tasa igotzeak kapitala, produkzioa eta kontsumoa handitzea eragingo du. Aurrezki tasa 0,5 baino handiagoa denean, aurrezki tasa handitzen bada, kapitala eta produkzioa ere handitzen dira, baina kasu honetan, kontsumoa txikituz joango da. Azkenik, aurrezki tasa 1 denean, kontsumoa 0 izango da. Kapitala eta produkzioa nahiko altuak dira, baina orain ekoizpen guztia kapitala berriztatzeko erabiltzen da. Hori dela eta, ez da ezer geratzen kontsumorako. Argudio hau ondorengo grafikoan argi eta garbi adierazten da, non oreka egonkorrean langile efektibo bakoitzeko kontsumoa aurrezki tasarekiko irudikatzen den.
2.6 Trantsizioa: Urrezko Erregelaren oreka egonkorrera Ordura arte, suposatu egin dugu politikariek ekonomiaren oreka egonkorra aukeratu ahal dutela eta egoera horretara salto egin ahal dela berehala. Kasu honetan politikariek kontsumo gehien ematen duen oreka egonkorra aukeratuko dute -Urrezko Erregelaren oreka egonkorra, hain zuzen ere. Hala ere, egoera hau ez da kasu guztietan ematen eta ekonomia Urrezko Erregela ez den bestelako oreka egonkorrean ager daiteke. Bi egoeratan egon gaitezke: Urrezko Erregelaren oreka egonkorrean baino kapital gehiagorekin edo gutxiagorekin hasi daiteke ekonomia. 2.6.1 Kapital askorekin hastea Lehenik eta behin, ekonomia oreka egonkorrean Urrezko Erregelaren oreka egonkorrean baino kapital gehiago duen kasua aztertuko dugu. Kasu honetan politikariek kapitala txikitzeko, aurrezki tasa gutxitzen duten politikak aurrera eraman behar dituzte. Politika hauek arrakasta dutela eta puntu batean -t0 denboraldian– aurrezki tasa txikitzen dela suposatuz, oreka egonkor berrian Urrezko Erregelaren maila lortu ahal izango dugu. Ondorengo grafikoek (Grafiko 9, 10 eta 11) aurrezki tasa txikitzen den momentuan, ekoizpenari, kontsumoari eta inbertsioari zer gertatzen zaien erakusten dute. Grafiko hauek irudikatzeko oreka egonkorreko kapitala kalkulatzeko adibidearen datuak oinarritzat hartuko ditugu. Kasu honetan, ordea, aurrezki tasa hasierako momentuan 0,6 izango da eta beraz, oreka egonkorrean aurrezki tasa honekin lortutako kapitala 21,30 izango da. Oreka egonkorreko kapitala Urrezko Erregelarena (14,79) baino askoz handiagoa izango denez, aurrezki tasa txikituko dugu (0,6 izatetik 0,5 izatera pasatuz) eta grafiko hauetan Trantsizioan gertaturiko efektua argi eta garbi ikusten da. Aurrezki tasa txikitzearen ondorioz, momentu horretan bertan (t=10 urtean gure kasuan) kontsumoan berehalako igoera emango da eta inbertsioaren kasuan, berriz, berehalako jaitsiera. Hasierako oreka egonkorrean inbertsioa eta mantentze-inbertsioa berdindu egiten ziren, baina orain inbertsioa mantentze inbertsioa baino txikiagoa izango denez, ekonomia ez da jadanik oreka egonkorrean egongo. Pixkanaka kapitala txikitzen joango da eta beraz, ekoizpena, kontsumoa eta inbertsioa ere txikituko dira. Aldagai hauek txikitzen jarraituko dute ekonomia oreka egonkor berria lortu arte. Oreka egonkor berria Urrezko Erregelaren oreka egonkorra dela suposatuz, kontsumoa orain handiagoa izan behar da aurrezki tasa aldatu baino lehen, nahiz eta ekoizpena eta inbertsioa txikiagoak izan. Bestetik, Grafiko 10-ean ikusi ahal den moduan, aurreko oreka egonkorrarekin konparaturik, kontsumoa ez da handiagoa oreka egonkor berrian bakarrik, baizik eta trantsizio osoan. Azkenik, esan beharra dago kapitalak Urrezko Erregelaren maila gainditzen duenean, aurrezki tasa txikitzea argi eta garbi politika ona dela, kontsumoa handitzen baitu denboraren puntu guztietan; beraz, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien ongizate ekonomikoa hobeagoa izango da.
Ekonomiak oreka egonkorrean Urrezko Erregelan baino kapital gutxiago duenean, politikariek aurrezki tasa igo egin behar dute Urrezko Erregelaren helburua lortu ahal izateko. Ondorengo grafikoetan (Grafiko 12,13 eta 14), aurreko kasuan bezala, ekoizpenaren, kontsumoaren eta inbertsioaren Trantsizioan ematen den eboluzioa ikusten da. Grafiko hauek irudikatzeko oreka egonkorreko kapitala kalkulatzeko adibideko datu berberak erabili dira. Kasu honetan aurrezki tasa adibide horretan erabilitakoa izango da; hau da, 0,3. Aurrezki tasa honekin oreka egonkorrean lorturiko kapitala 5,33 da eta hau Urrezko Erregelarena baino askoz txikiagoa denez, aurrezki tasa handituko dugu (0,3 izatetik 0,5 izatera pasatuz). Aurrezki tasa handitzearekin batera, (t = 10 urtean) kontsumoan berehalako jaitsiera ematen da eta inbertsioaren kasuan, berriz, berehalako igoera. Denbora aurrera joan ahala inbertsioak igotzen jarraitzen duenez, kapitala ere igo egingo da. Kapital gehiago pilatzen ari denez, ekoizpena, kontsumoa eta inbertsioa pixkanaka igo egingo dira oreka egonkor berriko mailak lortu arte. Hasierako oreka egonkorra Urrezko Erregelaren azpitik zegoenez, aurrezki tasan emandako igoerak azkenean kontsumo maila gehiago izatea eragiten du hasierako egoerarekin konparaturik; beraz, etorkizuneko belaunaldien egoera, Urrezko Erregelaren maila lortzean, hobea izango da. Hala ere, oreka egonkor berri hori lortzeak hasierako momentuan kontsumo gutxiago izatea eragiten du; beraz, kasu honetan oraingo belaunaldien ongizate ekonomikoa kaltetuta aterako da. Hori dela eta, politikariek kapital maila igo ala ez erabakitzean, belaunaldi desberdinen ongizatea kontuan hartu behar dute. Oraingo belaunaldiaz etorkizunetakoaz baino gehiago arduratzen den politikari batek seguraski ez ditu Urrezko Erregelaren maila lortzeko politikak aurrera eramango. Aitzitik, belaunaldi guztiez arduratzen den politikari batek Urrezko Erregelaren maila lortzea aukeratuko luke. Nahiz eta oraingo belaunaldiek gutxiago kontsumitzen duten, etorkizuneko belaunaldi desberdinak egoera hobean egongo dira ekonomia Urrezko Erregelaren mailara lekualdatzen bada. Azkenik, esan beharra dago Urrezko Erregelak ondorengoa esaten duela: “egin ezazu besteengan besteek zugan egitea nahi duzuna”. Aholku hau jarraitzen badugu, belaunaldi guztiei pisu berbera emango diegu. Beraz, kasu honetan optimoena Urrezko Erregelaren kapital maila lortzea izango da.
3. Zergak eta gastu publikoa Solow-ren ereduan
Zer nahiago dute gizabanakoek, sektore publikoaren prestazioak goza dezaketen mundu batean bizitzea eta hauek finantzatzeko zergak ordaintzea edota ekonomian sektore publikoak parte hartzerik ez duen munduan bizitzea? Galdera honi erantzuteko balorazio irizpide nahiko erraz bat kontuan hartuko dugu: gizabanakoek ondasun publiko eta pribatuak berdin baloratzen dituztela suposatuko dugu. Eredua azaltzerakoan sektore publikorik gabeko ekonomia bat aztertu egin dugu; hau da, gastu publikoa eta zergak 0 direlarik. 0,00 0,50 1,00 1,50 2,00 2,50 1 6 11 16 21 26 31 36 41 46 51 56 61 66 71 76 81 86 91 96 101 106 Kontsumoa,c Kontsumoa,c Grafiko 13: Langile efektibo bakoitzeko kontsumoaren eboluzioa Urrezko Erregelara 0,00 0,50 1,00 1,50 2,00 2,50 1 5 9 13 17 21 25 29 33 37 41 45 49 53 57 61 65 69 73 77 81 85 89 93 97 101 105 Inbertsioa,i Inbertsioa,i Grafiko 14: Langile efektibo bakoitzeko inbertsioaren eboluzioa Urrezko Erregelara
Orain sektore publikoak parte hartzen duen ekonomia baten oreka egonkorreko aldagaiak kalkulatzeaz arduratuko gara. Gobernuak zerga mota desberdinak finka ditzake eta atal honetan 2 zerga mota aztertuko ditugu: errentaren gaineko zerga eta kontsumoaren gaineko zerga. 3.1 Errentaren gaineko zerga proportzionala Hasteko, eman dezagun sektore publikoak errentaren gaineko zerga proportzional bat, ry,, ezartzen duela eta bilketa guztia oso-osorik ondasun publikoen produkzioa finantzatzeko erabiltzen duela; beraz, aurrekontu publikoa orekatuta egongo da. Aurreko kasuarekin alderatuz, zergak (T) eta gastu publikoa (G) ondorengoak izango dira: TT = ryyT / GT = TT Kasu honetan ondasunen eskaria (Z) kontsumo, inbertsio eta gastu publikoaren menpe egongo da: Z = C + I + G. Gainera, oreka egoeran eskaria eta produkzioa berdindu egiten direnez (Z=Y), ondorioztatu dezakegu produkzioa honakoa dela: Y = C + I + G. Aurrekontua orekatuta dagoenenez, (Gastu Publikoa = Zergak) eta ekonomia itxia denez gero, aurrezkia zein inbertsioa berdinak izango dira. Hau konprobatzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dira: 1. Oreka baldintzako ekoizpen funtzioaren bi alboetan zergak kendu egin behar dira: Y – T = C + I + G - T 2. Kontsumoa beste aldera pasatu behar da: Y – T – C = I + G - T Beraz, ekuazio honetatik ondorioztatu dezakegu inbertsioa eta aurrezkia berdinak direla; izan ere, ekoizpenari zergak eta kontsumoa kendu ondoren, aurrezkia lortzen dugu, gastu publikoa eta zergak berdinak direlarik. Guzti hau kontuan hartuz, esan beharra dago errentaren gaineko zerga proportzional bat ezartzearen ondorioz, gizabanakoek kontsumitu eta inbertituko duten kantitatea txikitu egingo dela eta kasu honetan aurreko kasuarekin konparatuz, errentatik (1 – ry) proportzioa bakarrik kontsumitu eta inbertitu dezaketela. Errenta erabilgarria honakoa izango da: Y - T= YD = Y(1 – ry) Gizabanakoek bere errenta erabilgarriaren s proportzioa urtetik urtera aurreztu egingo dute eta gainerako (1 – s) proportzioa kontsumorako erabiliko dute. Hori dela eta, ondorengo inbertsio eta kontsumo funtzioak izango ditugu: C = (1 – s) YD = (1 – s) (1 – ry) Y I = s YD = s Y (1 – ry) Sektore publikorik gabeko ereduan bezala, aurreko funtzioak produkzioaren menpe daudenez eta produkzioa langile efektibo bakoitzeko zehaztu dugunez, hemendik aurrera funtzio hauek langile efektibo bakoitzeko terminoetan zehaztuko dira letra minuskulak erabilita: y – t = yD = y (1 – rY) (6) c = (1 – s)(1 – rY) y i = s y(1 – ry) (7)
(8) ekuazioaren analisitik ondoriozta daiteke errentaren gaineko zerga proportzional batekin lortzen den oreka egonkorreko kapitala zergarik gabeko ereduan lortu daitekeena baino txikiagoa dela, zerga tasak zenbakitzailearen kantitatea txikitzen duelako. Hala ere, ondorio honek ez digu argitzen, gizabanakoek errentaren gaineko zerga baten bidez finantzatzen diren ondasun publikoak dituen ekonomia batean bizitzea nahiago duten edota sektore publikoak parte hartzen ez duen ekonomia batean. Galdera honi erantzuteko, zehaztu egin behar dugu, sektore publikoak parte hartzen duen ereduan oreka egonkorreko kontsumo eta gastu publikoaren batuketa, c*’+ g*’, sektore publikoa parte hartzen ez duen ereduan lortzen den oreka egonkorreko kontsumoa, c*, baino txikiagoa edo handiagoa den. Gastu publikoa eta zergak berdinak direnez, kasu honetan langile efektibo bakoitzeko gastu publikoa ondorengoa izango da: g*’ = ry y*’ = ry α/1-α y s(1 - r ) n+δ+g
Kasu honetan c*’ + g*’, c* aldagaiaz zatituz gero, ondorengoa ondoriozta genezake: gizabanakoek sektore publikoa existitzen den munduan bizitzea nahiago dutela (1 – s(1 – rY))(1 – ry) /1- > (1 – s) bada, eta sektore publikorik gabeko mundu batean bizitzea nahiago izango lukete baldintza horrek aurkako zeinua izango balu. Adibidez, demagun ekonomia batek, sektore publikorik gabeko ereduan oreka egonkorreko kapital maila kalkulatzeko adibidearen datu berdinak dituen: - Ekoizpen produkzioa: Y = K1/2(AL)1/2 y = √k - Depreziazio tasa: = 0,1 - Aurrezki tasa: s = 0,3 - Aurrerapen teknologikoaren hazkunde tasa: g = 0,02 Populazioaren hazkunde tasa: n = 0,01 Kapitalaren partehartzea produkzioan: α = 0,5 Bestetik, errentaren gaineko zerga proportzional bat ezartzen denez, kasu honetan, beste aldagai bat izango dugu; ry, hain zuzen ere. Adibide honetarako suposatuko dugu gobernuak errentaren gain ezarritako zerga %40-koa dela; ry = 0,4 delarik. Datu hauek aurreko baldintzan ordezkatzen baditugu, ondorengoa lortzen dugu: (1 – 0,3 +0,3*0,4) (1 – 0,4)0,5/0,5 < (1 – 0,3 ) 0,492 < 0,7 Hori dela eta, baldintzaren aurkako zeinua ematen da eta horrek, gizabanakoek sektore publikorik gabeko munduan bizitzea nahiago dutela adierazten du. Orain suposa dezagun ekonomia batek aurreko adibideko datu berdinak dituela, baina kasu honetan kapitalaren parte-hartzea produkzioan 0,1-era (α =0,1) murrizten dela. Datuak aurreko baldintzan ordezkatuta, honakoa lortzen dugu: (1 – 0,3 + 0,3*0,4)0,1/0,9 > (1 – 0,3) 0,978 > 0,7 Egoera honetan, berriz, gizabanakoek sektore publikoak ekonomian indarra daukan gizarte batetan (errentaren gaineko zerga bat ezartzen duena) bizitzea nahiago izango dute. Adibide honek erakusten duen moduan baldintza horren zeinua ez dago determinaturik. α eta ry-ren balio batzuetarako gizabanakoek sektore publikoak parte hartzen ez duen ekonomian bizitzea nahiago izango dute eta aldagai horien bestelako balioetarako, ordea, sektore publikoak parte hartzen duen ekonomian bizitzea nahiago izango dute. 3.1.1 Urrezko Erregela Urrezko Erregelaren kapital maila lortzeko, lehenik eta behin, kontsumo funtzioa definitu behar dugu. Jadanik badakigu kontsumoa errenta erabilgarri eta aurrezkiaren (=inbertsioa) arteko diferentzia dela: c = yD - s
Ekuazio honetan (6) eta (7) funtzioak ordezkatzen baditugu, langile efektibo kontsumoa modu honetan geratuko litzateke: c = y (1 – ry) – sy (1 – ry). y = k denez gero, langile efektibo bakoitzeko ekoizpena (y) langile efektibo bakoitzeko kapital gisa defini dezakegu. Bestetik, badakigunez oreka egonkorrean langile efektibo bakoitzeko kapitala ez dela aldatzen, inbertsioak mantentze inbertsioaren ((+n+g)k*) balio berdina izango du; beraz, langile efektibo bakoitzeko kontsumoa oreka egonkorrean honela idatz dezakegu: c* = k (1 – ry) - (+n+g)k* Kasu honetan gizabanakoen ongizatea kontsumo eta gastu publikoaren menpe egongo da; beraz, gure helburua c* + g* maximizatzea izango da. Gastu publikoa honakoa izango delarik: g* = rY y = ry kα. Guzti hau kontuan hartuz, kapital mailarekiko maximizatuko dugun funtzioa ondorengoa izango da: Maxk* c*+g*= k (1 – ry) - (+n+g)k + ry kα. Funtzio honen kapitalarekiko lehenengo deribatua (c*/k) 0-ra berdintzean ondorengoa lortzen dugu: k-1 (1 – ry + rY) - (+n+g) = 0 . Hemendik kapital maila bakanduko dugu eta ondorengo baldintza izango dugu Urrezko Erregelaren mailan: kURREZKO -1= n+δ+g α (10) Bestetik, kontsumo funtzioaren 2.deribatua kalkulatzean, c*2/k2, emaitza 0 baino txikiagoa dela ondorioztatzen dugu α - 1 negatiboa baita, α<1 delako kasu guztietan. Arrazoia berdina da: ekoizpen funtzioak produktu marjinal beherakorrak izatea, hain zuzen ere. Kasu honetan 2.deribatua negatiboa izatearen ondorioz, ondorioztatzen da aurreko kapital maila maximoa dela. Behin Urrezko Erregelaren kapitala lortuta, kapital hori lortzeko beharrezkoa den aurrezki tasa kalkulatuko dugu. Horretarako, (8) eta (10) funtzioak konbinatuko ditugu. (8) funtzioaren alderantzizkoa ondorengoa da: kα-1= y n+δ+g s (1 - r ) Funtzio hau (10).ekuazioan ordezkatu eta gero, ondorengoa lortuko dugu: y n+δ+g s(1 - r ) = n+δ+g α s (1 – rY) = α
Beraz, kasu honetan, Urrezko Erregelan, aurrezki tasa eta kapitalaren partaidetza produkzioan ez direla berdinak izango ondorioztatuko dugu. Horretaz gain, ikus daiteke nola α berdinerako aurrezki tasa hau zergarik ez dagoenean baino handiagoa dela. Horretarako, s<1 izan behar da; hau egia da ry < 1 – α den bakoitzean. 3.1.1.1 Urrezko Erregelaren konparaketa sektore publikorik gabeko ereduarekin Azpiatal honetan, ekonomia Urrezko Erregelan dagoenean, gizabanakoentzat onena den egoera aztertuko da, sektore publikoa izan (errentaren gaineko zerga bat izanda) edota ez izan. Horretarako, sURREZKO = α 1 - ry
Urrezko Erregelan lortutako aurrezki tasa gizabanakoen ongizatea maximizatzen duen funtzioan ordezkatuko da eta 2 egoeretan lorturiko emaitzak konparatuko dira. Sektore publikorik gabeko ekonomian, gizabanakoen ongizatea kontsumoa soilik da; beraz, kontsumo funtzioan Urrezko Erregelaren aurrezki tasa (sURREZKO=α) ordezkatzean, ondorengoa lortzen dugu: c* = α/1-α α (1 - α)( ) n+δ+g
Beraz, ikus daitekeenez, 2 egoeratan emaitza berdina lortzen dugu; hori dela eta, ekonomia bat Urrezko Erregelan dagoenean, gizabanakoentzat indiferente izango da sektore publikoa izan edo ez izan, azkenean lorturiko ongizatea berdina izango baita. 3.2 Kontsumoaren gaineko zerga Zerga hau rC terminoaren bidez adieraziko dugu eta aurreko kasuan bezala, estatuak bildutako guztia, oso-osorik, ondasun publikoen produkzioa finantzatzeko erabiltzen dela suposatuko dugu; hori dela eta, aurrekontu orekatua izango dugu: Gastu Publikoak = Zergak. Kasu honetan zerga kontsumoaren gain aplikatzen denez, gastu publikoa (G) eta zergak (T) ondorengoak izango dira: G = T = rC C Ondasunen eskaria (Z) berriz ere kontsumo, inbertsio eta gastu publikoaren menpe egongo da: Z = C + I + G. Hori dela eta, lehen bezala, orekako produkzioa ondorengoa izango da: Y = C + I + G. Kontsumoaren gaineko zerga bat ezartzean, errenta erabilgarria ondorengoa izango da: YD =Y - T = Y – rCC (11) Ontzat emango dugu, gizabanakoek urtetik urtera bere errenta erabilgarriaren s proportzioa aurreztu egiten dutela eta (1 – s) proportzioa kontsumitzen dutela. Hori dela eta, ondorengo kontsumo eta inbertsio funtzioak izango ditugu: C = (1 – s) (Y - rC C) C [ 1 + (1 – s) rc] = (1 – s) Y C = c 1 - s 1+ 1 - s r Y I = s YD= s (Y – rc C) = s Y – srC c (1 - s) 1+ 1 - s r Y = s Y c c r 1 - s 1-1+ 1 - s r = Y c s 1+ 1 - s r (11) adierazpenean kontsumoaren funtzioa ordezkatzen badugu, errenta erabilgarria modu honetan geratuko litzateke:
(14) adierazpenaren analisitik, ondorioztatu dezakegu kontsumoaren gaineko zerga batekin oreka egonkorrean lorturiko kapitala sektore publikorik gabeko ereduan lortu daitekeena baino txikiagoa izango dela, zerga tasak izendatzailearen kantitatea handitzen baitu. Beraz, berdin du errentaren gaineko edo kontsumoaren gaineko zerga bat ezartzea, beti zerga bat aplikatzean, oreka egonkorrean lorturiko kapitala sektore publikorik gabeko ereduan lortu daitekeena baino txikiagoa izango da.
Kasu honetan c*’’+g*’’, c* aldagaiaz zatituz gero, honako ondoriora ailegatzen gara: gizabanakoek sektore publikoa daukan ekonomia batean bizitzea nahiago izango dute c c 1+r 1+(1-s)r α/1-α c 1 1+(1 - s)r > 1 bada, eta sektore publikorik gabeko munduan bizitzea nahiago izango dute baldintza horrek aurkako zeinua badu. 3.2.1 Urrezko Erregela Lehen egin dugun moduan, Urrezko Erregelaren baldintza lortzeko, lehenik eta behin, kontsumo funtzioa definitu egin behar dugu. Jadanik badakigu kontsumoa honakoa dela: c = yD – s. Bestetik, oreka egonkorrean inbertsioa eta mantentze inbertsioa berdinak direnez eta y = kα denez gero, funtzio horretan (13) ekuazioa ordezkatzean, gure kontsumo funtzioa modu honetan geratuko da: c* = kα c 1 1+(1 - s)r - (+n+g)k
Hemendik kapitala bakantzean, Urrezko Erregelan ondorengo baldintza izango dugu: αkα-1=+n+g kURREZKO α-1= δ+n+g α . (16) Bestetik, kontsumo funtzioaren 2.deribatua egiterakoan, c*2/k2, berriz ere f’’(k) < 0 dela ondorioztatzen dugu α – 1 beti negatiboa baita. Hori dela eta, ondorioztatzen dugu aurreko kapital maila maximoa dela. Urrezko Erregelaren kapital maila lortu eta gero, kapital maila hori lortzeko beharrezkoa den aurrezki tasa kalkulatu behar dugu. Horretarako, (14) eta (16) ekuazioak konbinatuko ditugu.
Beraz, aurreko kasuan bezala, α berdinerako aurrezki tasa hau zergarik ez dagoenean baino handiagoa dela ondorioztatzen dugu. 3.2.1.1 Urrezko Erregelaren konparaketa zergarik gabeko ereduarekin Azpiatal honetan errentaren gaineko zergaren kasuan egindako analisi berdina egingo dugu; hau da, ekonomia bat Urrezko Erregelan dagoenean, gizabanakoentzako onena zer den konparatuko dugu: sektore publikoa izan kontsumoaren gaineko zerga batekin edota ez izan. Jadanik badakigu sektore publikorik gabeko ekonomian, Urrezko Erregelaren aurrezki tasa kontsumo funtzioan ordezkatzean, ondorengoa lortzen dugula: c* = α/1-α α (1 - α)( ) n+δ+g
Kontsumoaren gaineko zergaren kasuan, (15) ekuazioan Urrezko Erregelaren aurrezki tasa (sURREZKO = α(1 + rC)/(1 + αrc)) ordezkatuko dugu eta pausoka kalkulu matematikoak egin eta gero, ondorengoa lortzen dugu: * Kontuan izan behar dugu ondorengo baldintza: α(1 + rc – src ) = s sURREZKO = c c α(1 + r ) 1 + αr
Beraz, kasu honetan ere, Urrezko Erregelan gizabanakoen ongizatea berdina dela ondorioztatuko dugu; hori dela eta, gizabanakoei berdin izango zaie sektore publikoa izan edo ez izan.
4. Ondorioak Lan honetan ekonomia baten oreka egonkorra eta Urrezko Erregela aztertu egin dira. Ekonomia baten oreka egonkorra epe luzean aldagai nagusiak (kontsumoa, kapitala eta produkzioa) konstante mantentzen direnean lortzen dugu. Kasu honetan agintari ekonomikoek gizabanakoen ongizatea maximizatzen duen oreka egonkorra lortzeko helburua izango dute. Oreka egonkorra hau Urrezko Erregela izango da. Nire kasuan sektore publikoa daukan ekonomia eta sektore publikorik gabeko ekonomia aztertu dudanez, azkenean bi egoeratan ongizatea desberdina izango da. Sektore publikorik gabeko ekonomian ongizatea kontsumoak bakarrik determinatzen du; sektore publikoa daukan ekonomian, berriz, ongizatea bi aldagaien menpe egongo da: kontsumoa eta gastu publikoa. Horretarako, ondorengo balorazio irizpidea kontutan hartuko da: gizabanakoek ondasun publiko eta pribatuak berdin baloratzen dituztela. Ereduan sektore publikoa barneratzerakoan suposatu egin dut aurrekontua orekatua dagoela, hau da, zergak eta gastu publikoa berdinak izango dira. Gainera, bi zerga mota aztertu egin ditut, errentaren eta kontsumoaren gaineko zergak, hain zuzen ere. Bestetik, Solow ereduak esaten duen legez, ekonomia batek oreka egonkorrean Urrezko Erregelan baino kapital gutxiago izanez gero, belaunaldi guztiei pisu berbera ematen bazaie, politikariek Urrezko Erregela lortzeko aurrezki tasa igo egin behar dute. Hori eginez gero, oraingo belaunaldien kontsumoa txikituko litzateke haien ongizatea okertuz; hala ere, etorkizunera begira egoera hobetuko litzateke eta hurrengo belaunaldien kontsumoa handiagoa izango litzateke. Aurkako egoera emanez gero, hau da, ekonomia batek oreka egonkorrean Urrezko Erregelan baino kapital handiago badauka, politikariek aurrezki tasa txikitu egin behar dute. Hori egitean trantsizio osoan belaunaldi guztien kontsumoa handituko litzateke eta beraz, ekonomia momentu oro egoera hobeagoan aurkituko litzateke. Lanaren helbururik nabarmenena, Solow eredua kontuan hartuz, sektore publikoa daukan ekonomia eta sektore publikorik gabeko ekonomiaren arteko konparaketa bideratzea zen. Konparaketa horretatik hainbat ondorio atera egin dira: Ekonomia oreka egonkorrean dagoenean, bi zergen kasuetan, kapitalak produkzioan duen partaidetza eta zerga tasa balio batzuetarako gizabanakoek sektore publikoa daukan ekonomian bizitzea nahiago izango dute eta aldagai hauen beste balioetarako sektore publikorik gabeko ekonomian bizitzea nahiago izango dute. - Hala ere, ekonomia Urrezko Erregelaren mailan dagoenean, sektore publikorik gabeko ekonomian eta sektore publikoa daukan ekonomian lorturiko ongizatea berdina izango da bai errentaren gaineko zerga bat ezartzean baita kontsumoaren gaineko zerga dugunean; beraz, gizabanakoentzat indiferente izango da sektore publikoa izan edo ez izan. - Solow eredu sinplean, hau da, sektore publikorik gabeko ekonomian, Urrezko Erregelan lorturiko aurrezki tasa kapitalak produkzioan duen partaidetzaren berdina den bitartean, sektore publikoa dagoenean Urrezko Erregelaren aurrezki tasa desberdina izango da. Kasu honetan Urrezko Erregelan lorturiko aurrezki tasak kapitalak produkzioan duen partaidetzaz gain, ezarpen tasaren menpe ere egongo dira. Horretaz gain, esan beharra dago bi zergetan lorturiko aurrezki tasak zergarik gabeko ereduan lorturikoa baino handiagoak izango direla, kapitalak produkzioan duen partaidetza berdina den bakoitzean. |
addi-aa6947b886b2 | https://addi.ehu.es/handle/10810/15049 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2014-09 | science | Rodríguez Oñatibia, Amaia | eu | Migrazioak prozesu gisara: biziraupen estrategiak eta identitate berreraikuntzak 60ko hamarkadako migrazioen harira | 14 3.2.3 Lana eta biziraupen estrategiak
19 3.3 Ahozko iturriak eta bizitza historiaren metodologia
25 5.1 60ko hamarkadako migrazioei buruzko hainbat ezaugarri
26 5.2 Migrazioak eta biziraupen estrategiak
6.1.1 Estatu Berria: Estatu frankistaren eraikuntza genero ikuspuntutik
6.1.3 Desarrollismoa eta Euskal Herrirako migrazioak
46 6.2 Migrazioak prozesu gisara: bizitza historiak
6.2.2 Erabakiak hartzeko modu eta eraginak
3 6.3 Biziraupen estrategiak eta ibilbide ezberdinak
6.3.1 Enplegua eta etxea
6.3.2 Sozializazioa, harremanak eta elkartasun sareak
63 6.4 Migrazioaren esperientzia eta identitateak
4 1- SAR HITZA ETA JUSTIFIKAZIOA Lan hau idazten duen honek, gertutik bizi izan du migrazioaren fenomenoa bizi den hiriko auzoan nagusi baitira orain hamarkada batzuk espainiar Estatutik iritsi zirenak. Paisaian natural sentitzen duen gertutasun baina aldi bereko urruntasun horretatik, ezezagunaren jakin-minetik, abiatu zen orain hilabete batzuk bidai aberasgarri honetara. Jakina den moduan, Frankismo garaiko 50 eta 60. hamarkadetan Hego Euskal Herrira Estatu osoko pertsonak lekualdatu ziren, masan, baina tantaka. Migrazioaren fenomenoa berria ez baldin bazen ere, garaiotakoak zeharo aldatu zuen ingurunea, kopuruak handiak izan baitziren. Guk, lekualdatuak eurak guzti hori nola bizi eta prozesu horrek berak nola aldatu zituen jakin nahi dugu, eta bide horretatik, ekarpena egin. Garrantzitsua da guretzat, beraz, pertsona horiei aurpegia eta ahotsa jartzea, beraiek soilik eman diezaguketelako esperientzia horren berri, guk desio dugun moduan behintzat. Migrazioa ez da leku batetik irten eta beste batera iristen den momentuan amaitzen. Migrazioa, kontzeptu demografiko batetik haratago, edukiz eta esanahiez betetzeko saiakera eta proposamena da honakoa. Horretarako, hori bizi izan zutenenei horrek zer esanahi izan zuen galdetzea da gakoa, gure ustetan. Erabakia nola hartzen den, zergatik egin duen, iristean nola moldatu ziren kontutan hartzea beharrezkoa izango da hori jakiteko. Azken finean, nork bere burua eta bere mundua nola definitzen duen ulertzeko, esangura horiek ulertzeko, aipatutakoa galdetzeaz gain, testuinguru historikoari dagokion garrantzia ematea beharrezkoa den bezalaxe. Ezaugarri komun batzuk dituzte lekualdatutakoek. Horietan garrantzitsuenetakoa, leku ezezagun batera eta lehenago funtsezkoak izan ziren baliabiderik gabe iritsi izana da. Halako egoerei nola egin zieten aurre aztertzea interesgarria da, horrek ere, migrazioak berak suposatzen dien identitate eraldaketan parte baitira. Ez genuke, ordea, behar materialez soilik hitz egin nahi; pertsonez ari garen heinean, sostengu afektibo eta emozionalak berriro eratzen hastea aurki daitekeen baliabide falta handienetako bat den heinean. Beraz, honakoa ere, elkarren arteko hari horiei merezi duten arreta eskaini eta dagokien inportantzia aitortzeko parada izango da.
5 2- HELBURU ETA HIPOTESIAK Helburu Orokorra: 50 eta 60. hamarkadetako migrazio prozesuak ulertzea, helmugara iristean migranteek biziraupenerako zein estrategia martxan jarri zuten ezagutzea eta lekualdaketa horrek zein testuinguru berriak pertsona horien identitateetan zer nolako eraldaketak eragin zituen ezagutzea. Helburu espezifikoak: 1. Migrazio prozesuen nondik norakoak ezagutzea Migrazioa ez dugu lekualdatze sinple gisara ulertzen, prozesu baten gisara baizik. Hortaz, lekualdatzeko erabakiaren nondik norakoak aztertu nahiko genituzke: erabakia hartzeko zergatiak, erabakia hartzeko moduak, helmuga zen horrekiko espektatibak, lekualdatzea bera nola gauzatu zen, nortzuk parte hartu zuten, nondik zetozen, bertan sare ezagunik bazuten edo ez, eta abar. 2. Lekualdatu zirenen biziraupen estrategiak ezagutzea Migranteek egoera berri eta ziurgabeari nola egin zioten aurre ezagutzea. Hots, bizirauteko ekonomikoki zein estrategia erabili zuten ezagutzea da asmoa. Batetik, merkatu formal zein informalaren bitartez behar monetarioak nola ase zituzten ezagutu nahiko genuke. Bestetik, merkatutik pasatzen ez diren beste etxeko eta zaintza lanak aurrera atera ahal izateko zein estrategia erabili zuten eta behar afektiboak nola ase zituzten aztertu nahiko genuke. 3. Lekualdatzeak zein testuinguruko diskurtso aldaketek beren identitateetan nola eragin zuen ezagutzea Identitateak etengabeko eraldaketan daudela ulertzen dugu; behin eta berriro eraiki eta deseraikitzen ari direla. Ulertzen dugu migrazioa bezalako testuinguru aldaketa batek (landatik hirira, familiartetik ezezagun artera, komunitate baten partaide izatetik bestean arrotz –edo ez- sentitzera, zeregin eraldaketa, arau kultural ezberdinak) eraginak dituela norberaren identitatean; horiek zer-nolakoak izan ziren aztertzea da asmoa. Horretaz
6 gain, testuinguru historiko zehatz batean kokatzen ditugu migrazio horiek. Izan ere, lekualdatzeak gauzatzen diren garaian desarrollismoak dakartzan ideia eta diskurtso berriak hasten dira zabaltzen. Gure asmoa da diskurtso berri horiek zaharragokoekin nora arte egiten duten talka, eta zer eragin duten pertsonen identitateak eraldatzerako garaian. Hipotesiak: 1. Hasiera batetan migrazioa zergati ekonomikoengatik egin zutela esango diguten arren, beste hainbat zergatik ere pisua izan zutela uste dugu (hirian etorkizun hobe bat, lana, eta abar zain zeudela pentsatzea). Hau da, behar ekonomikoez gain, lekualdatzearen gain jarritako espektatiben arteko uztarketa izango dela lekualdaketaren zioa. Lekualdaketa hori errazten zuen faktoreetako bat ezagun batek lehenago bidea ireki izana izan zela uste dugu. Oro har, familia osoa lekualdatuko da.
2. Familiako kideen arteko funtzio banaketa bizirauteko estrategiak ulertzeko klabea izango da. Zentzu horretan, sexuaren araberako lan banaketa bat aurreikusten dugu: gizonak lan merkatu formalean jardungo dira, modu erregularrean ziurrenik. Bestalde, emakumeak jardun ezberdinetan aritu zirela aurreikusten dugu: merkatu informalean, irregularki, etxeko lanetan, eta abar. Hala ere, desarrollismoaren ideiek aurrera egin ahala mapa hau berregituratu edo eraldatuko dela uste dugu.
3. Migrazio prozesuak (lekualdaketak zein bere eraginek) identitateetan eragina izan zuela uste dugu, hala nola komunitatearen parte sentitzeko moduetan. Generoaren araberako identitate berezituak aurreikusten ditugu, diskurtso hegemonikoak hori arautzen baitzuen, inplizituki nahiz esplizituki. Hala, guzti hauek nolabait eraldatuko edo gatazkan sartuko dira desarrollismoarekin batera garatu ziren diskurtso modernoek eraginda eta horiekin batera.
Gure ikerketaren helburua Frankismo garaiko migrazioaren esperientziak jasotzean eta horrek lekualdaketa burutu zutenengan zer nolako esanahia izan zuen jakitean datza. Gauzak honela, hori analizatu ahal izateko zein tresna teoriko erabiliko dugun definizea da puntu honen asmoa. Lehenik eta behin ikuspuntu historiografikoaz arituko gara, hain zuzen ere, ulertzen dugulako hori definitzeak berebiziko garrantzia duela, eta ikuspuntu zehatz baten bitartez ikerketa egiten dugula ukatzea gezurra litzatekeelako.
Hori argiturik, kategoria zehatz batzuk izango dira gure tresna. Migrazioak prozesu bezala definituko ditugu, sorterri edo abiapuntutik hasten den prozesu gisara, alegia. Migratzeko modu, arrazoiketa, erabaki-hartze, helmuga, helburu eta gainontzeko faktoreak kontutan hartuko ditugu horretarako. Beraz, migrazioak aztertzeko objektibotzat jo izan diren zergati edo faktore estrukturaletatik haratago joko dugu. Bestalde, generoa analisi historiko honetarako kategoria gako bat izango da, sexuei atxikituriko esanahi ezberdinduen gisara. Esanahi horiek bere dinamikotasunean eta historikotasunean ulertzen ditugu. Hau da, erabilitako kategoria bakoitza testuinguru eta momentu historiko zein sozial zehatz batetan garatzen dela. Maskulinitatea eta feminitatea elkar dependentzian bizi eta elkar eragiten dira, eta bata bestearekiko harremanean. Horretaz gain, kategoria horiek etengabeko eraldaketan daudela uste dugu. Honek beraz, identitateak nola ulertzen ditugun azaltzea garamatza. Generoa bezala identitarioak diren gainontzeko kategoriak ere testuinguru sozial eta historiko konkretu batetan kokatzen ditugu. Eta hortaz, hauek ere etengabeko eraldaketa eta eraikuntzan daudela. Besteak beste, klase zein jatorriaren kategoriak landuko ditugu ikergai honi egokitzen zaizkiolakoan. Hau da, testuinguru sozial, ekonomiko, historiko, pertsonal eta abarrak identitatean eragiten dutela uste dugu. Zentzu horretan, uste dugu migrazioa bezalako prozesu batek identitate eraldaketak dakartzala, definitzeko hainbat elementu lehen lerrora pasa daitezkeelako lekualdatze hori dela eta. Azkenik, lanaren kontzeptuan eta biziraupen estrategien kontzeptuan sakondu nahiko genuke. Hau da, lekualdatu osteko egoerari nola erantzun eta aurre egiten zaion aztertu nahiko genuke. Horretarako, beraz, zein familia antolaketa, zein lan banaketa eta finean, zein biziraupen estrategia garatu zituzten aztertuko dugu, betiere lana kontzeptu zabal
8 gisara hartuz, eta ez soilik merkatutik igaro eta monetarioki baloratzen den ekintza gisara.
3.1 IKUSPUNTU HISTORIOGRAFIKOA Ikerketa honi dagokion moduan heldu ahal izateko, landu behar dugun lehenengo gaia ikuspuntu historiografikoarena da. Izan ere, horren arabera gure ikerketak ikuspuntu edo lan egiteko modu bata edo bestea edukiko baitu. Gure ikerketa historia sozialaren eta diskurtsoaren historiaren korronteen baitan kokatzen dugu. Batetik, migrazioak garaiko gizarte eraldaketan lagundu eta eragin zuen gertakari sozial esanguratsutzat ditugun heinean, baina, bestetik, subjektuek hori nola bizi izan zuten, gertakari hori nola ulertu eta horren eraginez beren identitate eta pertzepzioak nola eraldatu ziren aztertu nahi dugulako. Hala, errealitate objektiboak daudenik ukatzen dugu. Ez ordea, baldintza materialak daudenik eta horiek ekintzak baldintzatzen dituztenik. Beraz, egitate objektiboetatik eta subjektiboetatik haratago doan korrontean kokatzen gara, dikotomiak hausteko hautu kontzientea egiten duena. Baldintza materialez hitz egiten dugunean subjektuek duten posizio soziala kontutan hartzeaz ari gara, noski. Zentzu honetan, fenomeno errealak objektibotzat jotzen ez ditugun arren, berebiziko garrantzia du arreta bertan paratzeak: protagonisten maila soziala, ekonomikoa, kulturala, jatorria, lanbidea, generoa, eta abar. Dikotomiak gainditzeaz ari garenean, baldintza material horiek (ekintza sozialak baldintzatzen dituztenak) objektibotzat ez hartzeaz gain, posizio sozial horrengatik portaera esentzial edo natural bat edukitzea ukatzeaz ari gara. Diskurtsoaren historiaren korrontearen arabera, eta guk bat egiten dugu, errealitatea ez da kontzientziara bere kabuz edo automatikoki inkorporatzen, errealitatearen kontzeptualizazioaren bitartez baizik. Hau da, baldintza materialek ekintza sozialak baldintzatzen badituzte ere, ez horri zein esanahi ematen zaion edo nola ulertzen den. Beraz, argi duguna da gure ikerketa honetan zehar ez garela faktore estrukturaletan soilik geldituko eta gure ikergaiaren objektu-subjektu direnek baldintza horien aurrean zein esperientzia eduki zituzten eta esperientzia horiei zein esanahi ematen dioten
9 jakiten saiatuko gara. Zentzu honetan bat egiten dugu Scottek esperientzia kontzeptuari egiten dion kritikan1. Hain zuzen ere, ikerketa historikoan protagonisten ekintzak zeintzuk izan ziren jakiteaz gain, pausu bat haratago joatea proposatzen du: protagonistak eurak beren ekintza horiei edo beren bizi-esperientziei zer nolako arrazoi edo esanahi ematen dieten jakiteko. Izan ere, esperientziak auto-ebidenteak ez direla dio Scottek, eta hortaz, ezin direla gure ikerketetako azalpenen oinarri izan, esperientziak eurak ere azaldu behar ditugulako2. Cabrerak laburbiltzen duen moduan: Baldintza sozialak estruktural bilakatzen dira eta [subjektuen] praktikaren faktore kausal baten gisara operatzen hasten dira beren izate material soilagatik baino, esanahia duen izatea lortzen dutenean3. Gauzak honela, aurrera egin ahal izateko diskurtsoaren kontzeptuarekin topatzen gara, eta hori definitzeko beharrarekin. Diskurtsoaz ari garenean, testuinguru historiko zehatz batetan garatzen den kategoria multzoaz ari gara, esanahiak sortzen dituen kategoria multzoaz, alegia. Diskurtsoaren bitartez esanahiak eraikitzen dira eta praktika kultural zein sozialak antolatzen dira, horien bitartez pertsonek beren mundua ulertuko dutelarik. Errealitatearen irudi batez ari gara, beraz, diskurtsoaz ari garenean. Diskurtsoek beraz, bere baitan, historikoki, sozialki eta kulturalki espezifikoak diren kontzeptuak biltzen dituzte. Diskurtsoarekin bat datozen kontzeptuen bitartez, lehenago aipatu moduan, indibiduoek errealitatea hauteman eta esanahia emango diote errealitate sozialari. Indibiduoen eta errealitate sozialaren arteko mediazio diskurtsiboaren edo bitartekaritza diskurtsiboaren bitartez emango diote esanahia beren errealitateari. Honek diskurtsoaren historian eta beraz, gure ikerketan subjektuen agentzia edo ekintzak nola ulertzen ditugun azaltzera garamatza. Ekintza soziala testuinguru sozialak baldintzatuko du. Testuinguru historiko eta sozial bakoitzean dagoen diskurtsoaren arabera ekintza hori modu batekoa edo bestekoa izango da, baina ez da estrukturalki determinatua egongo. Betiere ulertuta, testuinguru historiko eta sozial bakoitzean dauden diskurtsoak ez direla estankoak, dinamikoak baizik. Lehen esan dugun moduan, ez dugu baldintza objektiborik dagoenik uste eta beraz, ez dugu determinismoetan jausi nahi ikerketa honetan zehar. Hala ere, esan bezala, uste
10 dugu testuinguruak zein baldintza materialak aztertzea ikerketaren parte direla, baldintza batzuk ezartzen dituela eta horiek kontutan hartu gabe ikerketa desitxuratu baten aurrean geundekeela. Zentzu honetan Judith Walkowitzen4 ildoarekin bat egiten dugu. Bere arabera, testuinguru soziala eta aktoreen paper eta erresistentziak aztertzea litzateke gakoa. Hau da, aktore historikoak subjektutzat hartzea da ideia, eta baldintza zehatz batzuek beren norabide eta usteak zehazten ez dituztela eta badagoela erantzuteko tarterik. Kathleen Canningek5 ere diskurtsoaren eta testuinguru sozialaren arteko interdependentziez dihardu, eta ikerketetan gorputzaren kontzeptua sartzearen beharraz, hain zuzen ere, hori baita bere ustetan kultura materialaren eta subjektibitateen arteko bidegurutzean dagoena. Uste dugu emozioen historiak egiten duen ekarpenak kontutan hartzea garrantzitsua dela, identitateak aztergai ditugun honetan, identitateen eraikuntza eta berreraikuntza horietan guztietan, eragina baitute. Rosa María Medina Doménechen apustua emozioak historizatzean datza6, hau da, garai zehatz eta testuinguru zehatz batetan zein mekanismoren bitartez ulertzen diren eta testuinguru horretan zein ondorio sozial, kultural eta generokoak dituen aztertzean. Ikergai honek, ordea, hainbat zailtasun ditu egun, esanahi anitzak baititu eta gainera, Freuden psikoanalisiaz geroztik, modu psikologiko, indibidual, barnerakoi eta natural batean ulertzen baitira emozioak7. Affect Studies deritzenen bitartez, ordea, paradigma hori gainditu eta gorputza – gogoa banaketa alboratu nahi da, arrazoia eta pasioa continuum baten gisara ulertu nahi baita. Izan ere, Clough eta Halleyen arabera, gizarteari dagokiona teorizatu eta ulertu ahal izateko, tartean dauden aspektu emozional eta afektiboak analizatu eta ulertzea ezinbestekoa da8. Zentzu honetan, Claude Milleten arabera9, garai eta testuinguru zehatz bakoitzak “sentimenduen koherentzia” bat produzitzen du, testuingurua arrazoitzeko modu bat, alegia. Blancharden arabera10, praktika emozionalen ikaspen sistematikoaren bitartez lortzen dute arrazionaltasuna testuinguru horretan. Michelle Rosaldok gorputzari
11 ematen dio garrantzia, hain zuzen ere, emozioak praktika sozial gorpuztu gisara definitzen baititu. Rosaldoren ustetan sentimenduak pribatua diren gai batetik haratago, gizartea eta historia eraldatzeko motor dira, sentimenduak ekintza gisara definitzen baititu. Emozioak historizatu eta ikertzeak subjektibitatea eta identitateak ikertzeko tresna gisara proposatzen ditu Medina Doménechek. Eta hala, intersubjektiboak garenez, subjektibitateak ere elkar harremanean eratzen direla, elkarren arteko harreman emozionaletan zehazki. Horrela, izate aldakorra dugula defendatzen du, hau da, etengabeko eboluzioan gaudela uste du eta zentzu horretan, testuinguruaren arabera eraldatzen goazela11. Ideia hau ezinbestekoa da identitateen aldakortasuna kontutan hartzeko. Beraz, emozioak, indibidualak, barnekoak eta naturalak diren zerbaitetik haratago ulertzen ditugu. Azkenik, honetaz gain, testuingurua aztertzearekin batera garrantzitsua izango da garaiko diskurtsoak ezagutzea, horrek gure protagonistek beren esperientziei ematen dizkieten esanahiak ulertzen lagunduko digulako. Hala ere, azpimarratu nahiko genuke subjektu eta baldintza materialen bitartekaritza horrek ez duela subjektua erabakitzeko ahalmenik gabe uzten. Diskurtsoak asimilatuak izan daitezkeen bezala, eraldatuak ere izan daitezkeelako. Honek beraz, boterea nola ulertzen dun azaltzera garamatza. Michael Foucaulten12 boterearen terminoarekin egiten dugu bat zentzu honetan, eta hain zuzen ere, uste dugu boterea ez dela zerbait monolitikoa eta harremanenezko zerbait bezala ikusten dugu. Hortaz, testuingurua eta baldintzak kontutan hartzeaz gain, indibiduoek beren esperientziei zer nolako esanahia ematen dieten ezagutzen saiatuko gara, betiere subjektu gisara kontsideratuz, hots, ekintzaile lez eta erantzuteko gaitasuna duten indibiduo gisara. Azkenik, guzti hau kontutan harturik, teoria bera praktikara eraman ahal izateko, horiekin koherentzian doazen hainbat ikerketa kategoria hautatu ditugu, horrela, ikerketa egin ahal izateko.
3.2.1 Migrazio prozesuak Migrazioa prozesu gisara ulertu eta irudikatzen dugu eta ikerketa honetan hala landuko dugu honako gai hau. Izan ere, lekualdatze batetik haratago, uste dugu migrazioa hainbat faktorek zeharkatzen dutela, hala nola, migrazioa burutzeko zergatiak, erabakia nola hartzen den, migrazioa bera nola burutzen den eta nortzuk burutzen duten, hori guztia nola bizi duten lekualdatzea gauzatu dutenek, eta abar.
Gauzak honela, ikerketa honetan migrazioak bere konplexutasunean ulertuko ditugu. Zergatiei dagokienean, Xabier Aierdik sailkapen klasiko bat darabil13, kausa natural (ezbehar naturalak, adibidez) zein sozialak (ekonomikoak, politikoak, erlijiosoak) kontutan hartzen dituena. Zentzu honetan 50 eta 70. hamarkada bitartetan Estatu espainiarretik Hego Euskal Herrira14 gauzatutako migrazioen zioa ekonomikoa izan zela dio bere obretan.
Migrazioen inguruko hausnarketak, nagusiki, Ernest George Ravensteinen (1885) Push & Pull teorian oinarritzen dira15. Teoria honen arabera, migrazioa egitera doazenek bi faktore hartuko lituzkete kontutan: batetik, push faktoreak egongo lirateke, hau da, leku batetik alde egiteko faktoreak. Horien artean leku horretan bere behar edo nahiak aseko ez dituztelako sentsazio subjektiboak leudeke. Beraz, migraziora jotzea subjektibotzat jotzen da, protagonistek hori burutzearen abantaila eta desabantailak balantza batetan jarri eta erabaki bata edo bestea hartzen duen heinean.
Honekin loturik, bestetik, pull faktoreak leudeke, hots, leku batetara joateko erabakia hartzeko lekuak berak sortzen dituen erakarpen edo espektatiben faktore multzoa litzateke. Erabakiaren balantza horretan, beraz, subjektuek migrazioaren zailtasunak (prozesu honek guztiak dakartzan oztopoak: distantzia bera, legalitatea, oztopo ekonomikoak, teknologikoak, kulturalak, linguistikoak, etnikoak, eta abar) helmuga den lekuak sorrarazten dizkien espektatibekin gainditu beharko dituzte.
Analisi guzti hauek migrazioak ulertzeko hainbat giltza ematen dizkiguten arren, Eva Jiménez Juliàk16 zein Cristina Borderíasek17 egiten duten kritikekin egiten dugu bat. Haien arabera, orain arte migrazioen inguruko ikerketatan faktore estrukturalek izan dria analisiaren erdigunea eta horiek hartu dira kausa nagusi bezala. Jiménez Juliàren arabera, migrazioak modu zurrunean ulertu izan dira; gizonezkoa edo familia burua lan egitera joan eta bere atzetik emaztea zein familia erakartzen du. Borderíasek ere argi dioen moduan, migrazioaren subjektu familiarra gizonezkoa, ondoren familia guztia bere erritmora moldatzen dela onartu da. Azken honek genero migrazioa aztertzeko genero ikuspuntua beharrezkoa dela dio, ordura arte gizon eta emakumeen arteko migrazioak ez baitira ezberdindu, eta aipaturiko eredua bakartzat hartu da.
Maila ezberdin horiek kontutan harturik, migrazioa gauzatzeko erabakiaren nondik norakoa aztertzea proposatzen du, alegia, erabaki hori nola hartu den19, pertsona bakoitzaren bizi-zikloaren zein etapatan gauzatu den20, zer izan den balantzan pisua eduki duena, eta abar. Lin L. Linek (199321) erabakitzeko prozesua genero ikuspuntutik aztertzeari garrantzia ematen dio, erabakitzeko prozesu horretan familiako kide bakoitzak duen iritzi edo ahotsak zein garrantzi erabakigarri jakinda, bakoitzaren autoritate edo menpekotasun maila ezagutuko baitugu.
14 Jiménez Juliàren proposamena geure egiten dugu, baina, uste dugu subjektibo eta objektibotasunaren dikotomietan jausten dela. Horretan erortzea errazena izanda ere, guk migrazio prozesuak faktore anitzek eragiten dituztela eta protagonista bakoitzak bere esperientziei zergati ezberdinak emango dizkietela asumitzen dugu, betiere posible denaren muga horien baitan.
Hortaz, subjektuei ahotsa ematea garrantzitsutzat jotzen dugu; migrazioa prozesu gatazkatsu edo eraldatzaile baten gisara landu nahiko genuke, eta ez lekualdaketa automatiko eta sinple gisara. Prozesu hori kontutan hartuta, helmuga den gizartean ere eragin ekonomiko, sozial, kultural zein demografikoak eragiten dituela ere kontutan hartuko dugu. Baita ere, protagonista diren subjektuen identitateetan guzti honek nolako eraldaketa eta mugimenduak eragin zituen aztertuko dugu, identitatea mugikorra dela kontutan hartuta, testuinguru aldaketa honek berebiziko eragina eduki zuela uste baitugu.
3.2.2 Generoa Helburu dugun aztergaia ikertzeko generoaren kategoria kontzeptuala egokitzat jotzen dugu. Generoaren kontzeptuak zein generoaren historiak ibilbide erlatiboki motza dute. Izan ere, 70eko hamarkadara arte ez zen halakorik landu akademian. Lehenik Ingalaterrako eta Frantziako unibertsitateetan hasi ziren ikertzeko gai berriak (ordura arte gutxietsi edo baztertuak izan zirenak, hala nola, familia, emakume eta gizonen arteko harremanak, emakumeen posizioa gizartean, eta abar) proposatzen, mugimendu feministak herrialde hauetan izandako eragina zela-medio. Gizarte zientzietan (antropologian, psikologian, historian) hasi ziren garaiotan gai hauei erreparatzen.
Hala, Gayle Rubin antropologoak 1975an sexu/genero sistemaren kontzeptua formulatu zuen. Rubinen arabera, ‘sexua’ baldintza biologikoa litzateke, eta horrek pertsona emakume edo gizon definituko luke. ‘Generoa’, aldiz, gorputz biologiko bakoitzaren dimentsio sozial eta eraikia litzateke. Hortaz, berez, biologikoki gizon edo emakume izateak ez luke posizio zehatz bat gizartean. Hau da, generoa, biologiatik abiatuta gizarteak eragiten duen rol, balore, egoteko modu, praktika, egin behar ezberdinduen multzoa litzateke. Genero harremanak, beraz, ez lirateke natural eta betierekoak, sortuak eta aldakorrak baizik.
15 Historiatik, beraz, kontzeptua historizatzeari ekin zitzaion garaiotan. Sexu/genero sistema aldakorra eta eraikia zela kontutan harturik, garai eta testuinguru bakoitzean nola ulertzen zen ikertzeari ekin zitzaion. Ikerketa gehietan, emakumeen situazio edo posizioa aztertu eta azpimarratu zen. Baina, printzipioz, generoaren historiak ez du ikergaiaren objektua definitzen, edozein fenomeno sozial, ekonomiko, politiko, ideologiko aztertzeko erreminta edo lente bat jartzen baizik.
Hala, generoa emakumeen eta gizonen arteko sozializazio, rol eta mandatu ezberdinduen multzo gisara ulertuko dugu ikerketa honetan zehar, eta beraz, honi erreparatuko diogu aipatu testuinguruko protagonistak direnen esperientziak zeintzuk izan ziren ezagutu eta hauek nola ulertzen dituzten ulertzeko.
Genero agindu horiek zertan ziren aztertzeko, Scottek proposatzen dituen (1986) elementuei erreparatuko diegu: sinboloei, arauei, genero harremanei eta identitate subjektiboei. Elementuok elkarrekintzan ulertzen ditugu; elkarrekintzan, testuinguru historiko bakoitzean esanahi eta eragin bat duten eta elkar eragiten duten heinean.
Sinboloak: ideien errepresentazioak lirateke hauek, adibidez, erlijiosoak izan daitezkeenak edota festa giroan transmititzen direnak, izan beharrekoarekin lotura estua dutenak. Arauak edo kontzeptu normatiboak: sinboloak arau bihurtzen dira, lehenengo horien interpretazioen arabera. Besteak beste, legeen bitartez, hezkuntza politikaren bitarte zein doktrina erlijiosoen mandatuen bitartez ezagut ditzakegu arauak. Arau hauek mandatu konkretuak bidaltzen dituzte, gizon eta emakume izateko modu zehatz eta hegemonikoak sortuz, izateko beste modurik ez dagoelakoan.
Subjektuek, ordea, boterea ez dute besterik gabe jasan edo onartzen, pertsona bakoitza erresistentzia edo erantzun agentzia baita (izan baitaiteke). Subjektu bakoitzak hautatzeko ahalmena du, ahalmena mugatua bada ere24. Beraz, lehenago aipatu ditugun sinbolo, arau, genero harreman nahiz botere harreman horietan botereak eta subjektuen erantzun ahalmenak nolako elkarrekintzan jardun zuten aztertuko dugu, besteak beste, egoera, ohitura eta gune berriari zein modutan egin zieten aurre ikusiz.
17 Laburbilduz, esan bezala, momentu historiko eta testuinguru bakoitzean ezberdina izango da generoaren esanahia. Hortaz, generoa ere inola ere ez dugu ulertzen kategoria unibertsal bezala, aipatu moduan, testuinguru bakoitzean esanahia ezberdina izango baita. Guk ikerketaren bitartez momentu zehatz bat landu nahi badugu ere, esan dezakegu, kategoria hau (zein beste edozein) ez dela estankoa.
3.2.3 Lana eta biziraupen estrategiak Gure ikergaiari dagokion moduan heldu ahal izateko, lana eta biziraupen estrategien kontzeptuak argitzea ere beharrezkoa zaigu, horretarako teoria feministak oro har, eta ekonomia feministak zehazki, ekonomiaren inguruan egiten dituen hausnarketa eta proposamenez baliatuko garelarik. Besteak beste, ekonomia feministak egin duen ekarpena kontzeptuak birplanteatzea edo zabaltzea izan da, lanaren kontzeptua zabaltzea gakoa izan da, ekonomia neoklasikoak merkatutik at gauzatzen den oro analisiaren alde batera eta beraz, ezkutaturik, uzten duelako. Gauzak honela, ekonomia feministarentzat (edo behintzat guk jarraituko dugun adarrarentzat) ekonomiaren analisian garrantzitsuena ez da amaigabeko metaketa, bizitzaren sostengarritasuna, baizik. Beraz, lana ez da enpleguaren sinonimo, enplegutik haratago doan aktibitate zabal eta konplexuago bat baizik25. Hortaz, lana, behar humanoak asetzeko egindako edozein aktibitate litzateke, behar horiek asetzeko egindako edozein ekoizpen-ondasun edo zerbitzu, alegia26. Beharrez ari garenean, beraz, Cristina Carrascoren hitzetan behar objektiboak (ondasunak, zerbitzuak: jantziak, elikadura, osasuna, hezkuntza, eta abar) zein subjektiboak (afektuak zein harremanak: sozializazioa, zaintza, segurtasun psikologikoa, harremanetarako gaitasunak, eta abar) genituzke27. Gure ustetan objektibo eta subjektibotasunetik haratago, behar material eta ez-materialak egongo lirateke. Beraz, lana eta ekonomiaren kontzeptuak honela eraldatuz, binomioak gainditu eta elkarren arteko loturak azaleratzen zaizkigu. Hala nola, produktiboa - erreproduktiboa; publikoa - pribatua; ekonomikoa dena - ekonomikoa ez dena; ekonomikoa dena - soziala dena, eta abar elkar eragintzan daudela ulertzen dugu.
18 Hau da, bizitzaren sostengarritasunari garrantzia emateaz hitz egitean, prozesuez ari gara; ekonomia zerbait zurrun eta estatiko gisa ikusi beharrean, etengabeko eraldaketa eta gatazkan dagoen zerbaiten gisara, alegia28. Beraz, gizarte batetan bizitza nola sostengatzen den ikertzeak, gizarte antolaketaren berri izatea eta inplizituak diren hainbat prozesu azaleratzea baimentzen du, Carrascoren hitzetan29, hau da, beharrezkoa zer den eta hori nola egiten den jakitea ahalbidetzen du. Zentzu honetan, ekonomia feministatik zaintza lanen eta etxeko lanak esplizitu egitearen alde egiten da. Lehen aipatutako ikuspegi dikotomikoak gainditzeko, eta azken batean, merkatuaren independentzia eta homo-economicus figuraren autonomia faltsua dela adierazten baitigute. Izan ere, zaintza gizakiarentzako beharrezkoa baita bizi ziklo edo momentu zehatzaren arabera, modu edo intentsitate ezberdinarekin beharko baititugu. 30 Gure ikerketarako oso beharrezko iruditu zaigu zabalagoa den lanaren definizio bat gauzatzea. Izan ere, industrializazioarekin batera bultzatu zen ereduaren arabera, familia nuklearretan senarrak betetzen zuen hornitzailearen figura. Hala ere, ziurtatuta gelditu da ikerketa ezberdinen bitartez (ondoren sakonduko dugu honetan) langile familietan gutxienez familia osoaren inplikazio eta parte hartzea eskatzen zuela familia
19 monetarioki sostengatzeak; hau da, kide guztien lanaren eta ekarpen monetarioen bitartez sostengatzen zela familia. Gainera, ekonomia neoklasikoaren analisiak subjektuen arteko beharrak ukatzen ditu, eta gure ustetan, elkar dependentzia horiek guztiak kontutan hartzea beharrezkoa da. Hots, monetarioki etxeko kide guztiek beren ekarpen egin zutela esplizitatzearekin batera, beste hainbat behar ere nola asetzen diren kontutan hartzea beharrezkoa da, afektuak, harremanak eta elkarren zaintza bizitzeko beharrezko diren heinean. Azkenik, bizirauteko estrategien kontzeptua argitzeke dugu. Izan ere, hasiera batetan hau ekonomiarekin (zentzu monetarioan, gainera) lotu izan da orokorrean. Hainbat ikerketatan biziraupen estrategiak aztertu izan direnean behar monetarioak ase ahal izateko estrategiak eta horretarako familia-unitateak nola antolatu diren aztertu izan da. Ikerketa honetan bizirauteko estrategiak zentzu zabalago batetan ulertu nahi ditugu. Ezin uka genezake behar materialak direla, ziurrenik, migrante bat bere helmugara iritsi eta berehala erantzuten saiatzen den lehenengo arazoa, egoera prekario batetan iristen baita testuinguru ezezagun berrira. Prekarioa esan nahi dugunean, oraingoan, baliabide murritzez ari gara. Baina, uste dugu, behar material horiek nola ase behar izan zituzten jakiteaz gain, beste hainbat behar ere kontutan hartu beharrekoak direla, materialak diren beharrak ez baitira gizakiok ditugun bakarrak. Zentzu horretan, uste dugu behar afektiboak ere guztiz beharrezko direla iritsi berri den leku batetan biziraun ahal izateko. Izan ere, egoera zailtzen duen baldintza bat da leku ezezagun batera iristea, bertako dinamikak ez ezagutzea, lehenago pertsona horrentzat sostengua izan diren sareak bertan behera gelditzea, eta abar. Beraz, ikerketa honetan zehar, biziraupenerako gakotzat izango ditugu harremanak eta sozializazioa bera burutu ahal izateko biziraupenerako estrategia horiek, horiek gabe egoerari aurre egitea ezinezkoa dela iruditzen zaigun heinean. 3.2.4 Identitateak Lehenago aipatu moduan, lan honen helburua migrazio prozesuak lekualdatzea bera egin zutenen identitatearengan (izan indibidual zein kolektiboa) eraldaketak eragin zituen ezagutzean datza. Izan ere, Scottek laburbiltzen duen moduan “identitatea fenomeno iraunkor, koherente eta historiko gisara ulertzea fantasia bat da; zatiketak, etendurak, ez-izateak eta ezberdintasunak ezabatzen dituena”31. Identitatea koherentea
20 delako fantasia, denboran zehar bere oihartzuna dela eta luzatzen da32. Oihartzunak, ordea, kategorien erreprodukzio ez-zehatzak egiten dituenez, identitateak koherente, unitario eta ez-aldakorrak direla zalantzan jartzera eramaten gaitu. Gauzak honela, jarraikortasun bat duen identitatearen ideia eta azken finean, esentzial gisara hartzen dena, zalantzan jartzea litzateke gakoa33.
Ezaugarri identitarioak dituzten kategoriak anitzak dira. Gure ikerketa honetan aztertuko ditugun kategoria identitarioak honakoak izango dira: genero identitateak (emakumea, gizona), komunitatea, jatorria, migrazioa eta klasea.
Denise Rileyk dioen moduan “amaitu gabe dagoen eta ezegonkorra da ‘emakumeak’ kategoria”36. Are gehiago, Rileyren arabera, “emakumeak” subjektua diskurtsiboki eratu den kategoria historikoa da37. Hortaz, ez dago emakume zein gizon izatearen esentziarik duen subjektu estatikorik. Honekin guztiarekin ez dugu esan nahi analisirako genero kategoriak balio ez digunik. Aitzitik, uste dugu generoa baliagarria eta gakoa dela testuinguru historiko bakoitzean generoaren araberako esanahiak (sexudun gorputzei ezarriak direnak) nola eraiki diren ikusteko, genero harremanak zeintzuk diren ikusteko eta identitateak analizatu ahal izateko. Beraz, gure ikergaia aztertu ahal izateko testuinguru historikoa kontutan hartzea guztiz beharrezkoa izango da genero identitateak ulertu ahal izateko. Testuinguru historiko bakoitzak diskurtso hegemoniko bat du eta horren arabera protagonistak diren subjektuak, beren gorputzak, espektatibak, jokamoldeak, bizimoduak eta abar moldatuko ditu. Ikusi beharko dugu ea migrazioaren eraginpean edo desarrollismoko diskurtso moldaketa dela medio nola garatzen diren guzti horiek.
Bestalde, garrantzitsua iruditzen zaigu klase identitatea kontutan hartzea ikerketa honetan. Lehenik eta behin, kontutan izan behar dugu migratu zutenek egoera prekario batetik ihes egin edo beste batekin aurkitu zirela, eta horiek klase identitatea garatzeko faktore izan zitezkeela. Determinismotan erori nahi gabe, uste dugu ezaugarri horiek kontutan hartzekoak direla. Klase identitatea eratzeko modu ezberdinak egon daitezke, eta uste dugu, horietako bat oposizioan eratzea izan zitekeela: autoktonoen bizi maila hobeen aurrean edota langile gisara, maizterren aurrean. Ikusi beharko dugu ea gure ikerketaren subjektu-objektuek nolako diskurtsoa duten.
22 Homi Bhabhak hibridazioa dela eta sortzen den hirugarren identitate kolektibo batez hitz egiten du, batu diren bi identitateen ordezkoa litzatekeena: Hibridazioa posizio berriak sortzea ahalbidetzen duen hirugarren espazio bat da; hura eratu duen historiak baztertu eta autoritate estruktura berriak zein iniziatiba politiko berriak eratzen dituena (...). Hibridazio kulturalak ezberdina den zerbait sortzen du, berria den eta ezezaguna den zerbait, esanahien eta aurkezpenen negoziaketarako gune berri bat 41. Honek, beraz, kolektiboaren terminoaz hitz egitea garamatza. Hain zuzen ere, Mc Dowellek kolektiboa kontzeptu relazional gisara definitzen du. Hau da, harreman sozialen zein esanahi sinbolikoek definitzen dute haren arabera kolektiboa. Kolektiboaz hitz egitean, beraz, bildu nahiz baztertzen duen kontzeptu batez ari gara, eta hortaz, botere harremanez ari gara: kolektiboaren parte zara ala ez. Komunitatean identifikatzeko eta harremantzeko moduak anitzak izan daitezke eta beraz, denboran zehar eraldatzen doa bere parte (edo ez) sentitzeko moduak, zergatiak eta abar42. Komunitatearen kontzeptua beraz, gainontzeko kontzeptu edo kategoria identitarioak bezalaxe, eraikuntza kulturala da eta beraz, denboran eta espazioan eraldaketak ditu. Hortaz, gure ikergai honetako subjektu eta objektu direnek komunitate baten pare sentitzearena norberaren identitateari dagokionean zein garrantzirekin esanahia ematen dioten ikusi beharko dugu, eta baita jaso zituzten herriaren partetik zer nolako erantzuna jaso zuten. Blancok dioenez43, kolektibo sentimendu indartsuak daudenean ezberdinen arteko interakzioan talka, tentsio edota desorekak sortu baitaitezke. Laburbilduz, Scotti jarraiki, identitatezko kategoriak diskurtsoaren bitartez erreproduzitzen direla eta denboran eta espazioan (hots, testuinguruaren arabera) aldakorrak direla kontutan hartuko dugu gure ikergaiari gerturatzeko. Borderíasek laburtzen duen moduan “migrazioak fenomeno konplexuak dira; lan merkatuen, klaseen, profesioen, eredu kultural zein politikoen arteko desplazamenduak edo
23 lekualdatzeak dira. Hots, momentu dinamikoak dira”44. Gu horiek bistaratzen saiatuko gara.
3.3 AHOZKO ITURRIAK ETA BIZIZA HISTORIAEN METODOLOGIA Gure helburuetara egokitzen den metodologiak ahozko iturriak ditu oinarri. Hala eta guztiz ere, ahozko iturriak iturri idatziekin konbinatzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Ikerketaren muina, ordea, ahozko iturrien bitartez landuko dugu, honen bitartez gure helburuak direnak lortzeko asmoa dugu, alegia, migrazio prozesu bat bizi izan zutenen esperientzia eta horri ematen dioten esanahia jasotzea. Erabiliko dugun, beraz, teknika bizitza historiena izango da. Memoria, hortaz, subjektuen bizipen horietara hurbiltzeko modua izango da. Jakin badakigu memoria subjektuen identitatearen edo norberaren identitatearen eraketaren motore dela, eta beraz, subjektibitatearekin elkar lotuta doala. Miren Llonak dioen moduan (2012), memoriak informazioa argazkiak bailitzan ematen digu eta argazki horiek guztiz osatu gabeko erreplika ez-zehatzak dira, hain zuzen ere, bizitako esperientziari, kontaketaren zein orainaldiko momentuko beharrei eta etorkizuneko espektatibei erantzuten die eta hortaz kontakizuna bera baldintzatzen du. Beraz, memoria dinamikoa den zerbaiten gisara ulertzen dugu guk ere, eta orainalditik gogoratzen duela onartzen dugu. Zentzu honetan, gure ikerketarako interesgarria da memoriarekin jardutea, honen bitartez subjektuen identitatearekin harreman estua baitu. Memoriaren bitartez nork bere bizitzaren narrazioa edo antolaketa egiten du eta zentzua ematen dio. Beraz, iragana, oraina eta etorkizuna batzen ditu. Memoriaren bitartez ez dugu soilik subjektuen oroitzapenen berri. Izan ere, Llonaren arabera, memoria ezin da soilik identitate edo subjektibitate indibidualekin lotu. Bere ustetan, indibiduala dena kolektiboa den horrekin elkar gurutzatu eta harilkatzen delako. Zentzu horretan memoria kolektibora ailegatzeko bide gisara planteatzen du Llonak memoria indibidualetan sakontzearena. Memoria sozial edo kolektiboaren berreraikuntza ere orainetik egiten den balorazio, esanahi-emate eta kontakizuna
24 litzateke. Beraz, indibiduala eta kolektiboa zein iragana eta oraina elkar ekintzan daude memoria ariketen bitartez, Maurice Halbwachsek dioen moduan45. Esan bezala, erabiliko dugun teknika bizitza historiena izango da. Bizitza historiena nork bere historia indibidualaz duen bertsioa litzateke. Honen bitartez oroitzapenei zentzua eta forma ematen dieten narratiba pertsonalak lortzen ditugu. Helburua, beraz, subjektuek beren bizitza nola kontatzen duten, nola antolatzen duten, zer azpimarratu, eta zer isiltzen duten eta azken finean, zein zentzu ematen dioten ezagutzean datza.
4- ITURRIAK Zehaztu berri den moduan, ikerketa honetan ahozko iturriak erabili ditugu nagusiki. Dena den, honi heldu ahal izateko, eta testuinguru historikoaren zein garaiko diskurtsoen berri ahalik eta zehatz eta fidelena eduki ahal azken urte guzti hauetan zehar gaiaren puntu ezberdinak lantzen dituen bibliografia zabalaz baliatu gara. Bigarren mailakoak izan dira baliatu ditugun iturri idatzi guztiak eta hargatik, ikerketa osatzera bidean, lehenengo mailakoak parte hartzaileen testigantza eta bizitza historiekin konbinatzea litzateke ondorengo erronka, horien bitartez ikerketa osoago bat lortuko dugulakoan eta ikerkta historiko bat ahozko iturrietan bakarrik oinarritzeak ekar ditzazkeen arriskuak ekidin ahalko ditugulakoan. Elkarrizketatuen profilari dagokionean, hainbat ezaugarriren baitan hautatu behar izan ditugu gure parte hartzaileak, ikergaiaren helburuei ahalik eta modu onenean egokitu zitezen. Kontutan hartu dugun lehenengo gakoa, emakume eta gizonen parte hartzea bermatzea izan zen. Izan ere, genero ikuspuntua bermatzea zein ikerketaren ezaugarri garrantzitsuetako bat. Hala, hiru emakume eta hiru gizon hautatzeko aukera eduki eta erabaki genuen ikerketaren prozesuan zehar. Gizon zein emakumeek parte hartzea beraz, elkar eragintzan ulertzen dugun generoa aztertzea ahalbidetzen zigulako erabaki genuen. Migrazio prozesuak perspektiba hau kontutan izanik zer nolako ezberdintasunak suposatzen dituen kontutan hartu nahi dugu, beraz.
25 Horretaz gain, parte hartzaile guztien ezaugarri komuna, lantzen ari garen garaian espainiar Estatutik Gipuzkoako hiri ezberdinetara lekualdatu izana da. Azkenik, jatorri ezberdinak kontutan hartu nahi izan ditugu, Gaztela, Extremadura eta Galiziarrak inguruotan nabarmentzen diren jatorriak baitira.
5- IKERGAIAREN EGOERA Gure ikerketaren gaia zuzenean lantzen duen aurrekaririk ez dago, hainbat gai eta helburu baititu gureak. Hala ere, ez gara hutsetik hasi eta horietako hainbat jorratu direla egia da. Azken hamarkadetan Frankismoaren garaiko ikerketak ugaritu dira, eta gainera, historia politiko bat lantzetik herri historia lantzera igaro da, Angela Cenarrok dioenez46; hau da, populazioaren gehiengoaren ekintza eta esperientziak lantzen ari dira azken aldiotan. Hala ere, bere arabera, subjektuei aurpegi eta historia ezartzea da momentuotan dugun egiteko bat. Hots, historia sozial baten ikuspuntutik landu izan da Frankismoa, eta horretan, estruktura ekonomiko eta sozialek, subjektuen kalterako, presentzia nabarmena dute. Memoria historikoa bezalako gaiek Frankismoa kaleko hizketagai bihurtu du, eta lekuan lekuko ikerketak zein subjektuen narratibak bermatzeak ikerketen produkzioa handitu baldin badute ere, haren ustetan, teorikoki zein metodologikoki ez du berrikuntza handiegirik suposatu, momentuz. Baina, hainbat gai lantzeko parada ere egon da Cenarroren hitzetan. Hala, generoaren kategoriak ikerketatan presentzia eta garrantzia irabazi du, indarkeria ulertzeko modu berriak proposatu dira eta garaitu <> garaile dikotomia gainditzen hasi da, besteak beste, mota desberdinetako erresistentziak eta erregimenaren konplexutasuna, aipatu dikotomiatik haratago, kontutan hartzen hasi direlako. Frankismo garaiko biziraupen estrategiak lantzen dituen ikerlan ugari daude, eta baita hori zuzenean migrazioarekin lantzen dituen ikerketak ere. Hutsunea nabari dugu migrazio prozesuen ikerketetan, ordea. Migrazio prozesuak aztertzearen beharra azpimarratzen duten ikerketa batzuk aurkitu ditugun arren, hauetan ere prozesua ez da jatorriko herrian hasten. Azkenik, identitateen gaia lantzen dituzten ikerketa batzuk badaude, baina, modu zuzenean baino, aipamen zehatz batzuk besterik ez dituzte egiten.
26 5.1 60ko HAMARKADAKO MIGRAZIOEN HAINBAT EZAUGARRI Ikerketa honen nahi eta helburua 60. hamarkadako migrazio prozesuetan sakontzean datza: migratzeko erabakia hartzeko moduak, zergatiak, hori burutzeko pertsona horiek helmugan zituzten espektatibak, lekualdatzea nola gauzatu zen, nortzuk parte hartu zuten, nondik zetozen eta bertan beren zain zer (sare zehatzen bat, enplegu zehatzen bat) zuten eta abar. Lehenik eta behin, hortaz, migrazioen ezaugarri nagusiez arituko gara. Garaiotako migrazioak aztertzen dituzten hainbat ikerketara jo dugu horretarako, oinarritzat Cristina Borderíasen, José Antonio Pérezen eta Pilar Pérez-Fuentes lan ezberdinak hartuko ditugularik, gure problematika eta ikergaira egokitzen direlakoan. Migrazioen arrazoiak zein moduei buruzko hainbat sailkapen egin izan dituzte aipatu ditugun autoreek. Gure helburua sailkapen zehatzak egitea ez baldin bada ere, aintzat hartzekoak dira beren ikerketei esker gaiari buruz ditugun aurrekari guztiak. Pérezek47 bi motatako migrazioez dihardu: batetik, indibidualak edukiko genituzke. Oro har, familiek bultzatuta gaztetatik egindako migrazioak lirateke hauek, pobretutako inguruneetatik egindakoak hain zuzen ere. Bestetik, familiakoak leudeke. Hauetan familia izango litzateke estrategia burutzen duen unitatea. Familiako kide bakoitzak bere funtzioa edukiko luke biziraun dezan beharrak ase ahal izateko. Borderíasek48 bere ikerketetan emakumeek burututako migrazioak soilik aztertzen ditu. Bere arabera, emakumeen migrazioaren kasuan, bi mota nagusitu ziren. Batetik, kide anitzetako familietan kostu ekonomikoak arintzeko asmoarekin nekazal ingurunetik hiriguneetara migratzera alde egin zutenak. Bestetik, familia osoak nekazal ingurunearekin hausteko nahia zela-eta, alabak zerbitzu domestikoaren bitartez helmuga zen gune berrian merkatua esploratu eta gainontzeko familia-kideei enplegu zein etxebizitza lortzea helburu zutenak zuten leudeke. Hala, hori ziurtatuta zegoenean, familia guztia lekualdatuko litzateke. Ikusten den bezala, autore bakoitzak bere sailkapen propioa egiten du. Lehenak sailkapena migrazioa bera burutzen duen subjektuetan kokatzen du. Hau da, migrazioa pertsona batek egin duen (bakarrik) edo taldean egin duenaren (familian, alegia) arabera. Bigarrenaren sailkapenak, zergatiei garrantzi gehiago emango lieke. Hala ere,
27 uste dugu bi sailkapenak ez direla elkar kontrajartzen. Dena dela, gure ikerketaren oinarri eta abiapuntu gisara baliagarriak diren sailkapenak dira guzti hauek. Garrantzitsua iruditzen zaigu migrazioen honako ideia hau azpimarratzea: migrazioen zergatiak ez dira, aipatu moduan, beti estrukturalak edota zergati ekonomikoengatik bultzatutakoak soilik. Aitzitik, ezin dugu ahaztu, lehenago esan bezala, askok baldintza ekonomiko eta sozial hobeak lortzeko lekualdatu zirela. Hau, ordea, ezin dugu ulertu, Pérezen arabera49 helmuga ziren herrietan (Bizkaiaz mintzo da autorea) jarri zituzten aurreikuspen “oparoak” eta lan eskari handia kontutan hartu gabe. Esan bezala, maiz, jatorrizko herritik alde egin behar izaten zuten hainbat gaztek familiak zituen gastuak murriztu eta hiritik familia bera sostengatu ahal izateko beste medio batzuk bilatzeko. Hala ere, badira “beste zerbait ezagutu eta ikusteagatik” lekualdatu zirenak50. Borderiasek azpimarratzen duen moduan51, migratzen zuten emakume edota familia guztiak ez ziren behartsuak edota errekurtsorik gabeak. Hortaz, migrazio batzuen zergatiak mugikortasun sozial edo soziokultural bat lortzeko helburuarekin lotzen ditu honek, eta baita autonomia gehiago lortzeko modu baten gisara ere. Beraz, puntu honetan esan dezakegu zergatiei dagokien gaia faktore anitzen ondorio dela eta migrazioa burutu zuten subjektu bakoitzak modu batera edo bestera emango diola zentzu eta justifikazio migrazio prozesuari berari. Gauzak honela, Borderiasek migrazioek hainbat ibilbide sozial ezberdin bistaratzen dizkigu52. Lehenik lekualdatu arren jarraikortasun ibilbideak genituzke. Ibilbide hau, etxetik eta familiatik jasotako jakintza profitatuz, merkatuan aurkitutako aukerak etengabe baliatzean datza. Bigarrenik, haustura ibilbideak aipatzen ditu Borderiasek. Migrazioaren protagonista diren hauei “aurrekariak”53 izena ezarri die. Bere arabera, migrazioa baliatuz tradizio edo molde familiar, laboral, politiko, hezkuntzazkoak zein kulturalak hautsi ahal izan dituzte. Zergati ezberdinek bultzatu izan dituzte migrazio hauek. Batzuek seme-alabentzako “beste zerbait” lortu nahi izan dute edota autonomia propioa garatu. Azpimarragarria da, beraz, migrazioa aprobetxatuz enpleguan oinarritzen zen autonomia garatu zutela honakoek, eta hortaz, bertan ondoren ezkondu
28 baziren ere, beren enplegua mantentzea hauentzat lehentasuna izango zela. Beste hainbat adibide baditugu, hala nola, landa ingurunetik eta jornalari batekin ezkontzeari uko egiteko lekualdatu zirenak ere badaude.
5.2 MIGRAZIOAK ETA BIZIRAUPEN ESTRATEGIAK Esan bezala, gure ikergaiak 50 eta 60. hamarkadetan gauzatutako migrazioetan sakontzea du helburu. Garaiotako ekonomi eraldaketek eragin zuten industri garapen azkarrak lan esku masa beharra zuen. Hori zela eta, Estatuko puntu ezberdinetatik iritsitako migrante masa berriak hirigintzan eta lekuan lekuko demografian eraldaketa nabarmenak eragin zituen, besteak beste. Izan ere, migranteak bertara iritsi zirenean aurkitu zuten lehenengo arazo handienetakoa etxebizitza faltarena izan zen, Pérezen arabera. Migrazioak eta dena atzean uzteak berez dakarren egoera prekarioari, beraz, aipatutako honako hau gehitu beharko genioke; Pérezen ikerketan lekukoek aipatzen dutenez, etxebizitzarena izan baitzen iritsi bezain pronto konpontzen saiatu ziren lehenengo arazoa, enplegua lortzearekin batera. Aipatzen dugun egoera prekarioari aurre egin ahal izateko bizirauteko estrategia ezberdinak jarri zituzten migranteek. Aipatu dugun moduan, Pérezek dioenez, etxebizitza eta lehenengo enplegua lortzea ziren migranteen lehenengo arazo eta buruhauste. Gainera, antolatu gabeko migrazio fluxua izan zenez, hiriek hori guztia antolatu ahal izateko beharrezko baliabiderik gabe egon ziren hori gertatzen ari zen bitartean54. Koiuntura honetan, ohikoak izan ziren txabolismoa, etxea elkarbanatzea edota etxean jendea diru baten truke jasotzea. Migranteak pilatu ziren zonaldeak sortu ziren herrietan, herrien erdigunetik urrun egon ohi zirenak. Bakarrik migratu zuten emakume asko zerbitzu domestikoa eskaintzera iritsi ziren. Beraz, beren kasuan, enplegua eta etxebizitza lortzea, oro har, batera zihoan. Zerbitzu hauek ematen migrante ugari aritu ziren. Hau izan ohi zen iritsi bezain pronto aurkitzen zuten lehenengo enplegua. Hortaz, zerbitzua eskaintzen zuten etxe horiek izaten ziren beren helmugaren lehenengo geldiunea. Bertan egon ohi ziren ezkondu bitarte. Bakarrik migratu zuten beste hainbaten kasutan, ordea, bertako familietara edo jadanik egoera egonkorragoa zuten beste langile batzuen etxean bizi izan ziren apopilo gisara.
29 Hospedajearena edo apilotzarena ez zen garaiotan garatu biziraupen estrategia gisara lehen aldiz. Izan ere, fenomeno esanguratsu honi erreparatu ahal izateko atzera begiratua ematea nahitaezkoa da. XIX. mendeko industrializazioarekin batera hasi zen ematen honakoa. Pérez-Fuentesek Bizkaiko Ezkerraldeko kasua (2004) aztertu du, baina, halakoak industrializatu ziren beste hainbat herrialdeetan ere eman ziren, Ingalaterran adibidez. Jakina den moduan, industrializazioarekin batera gizarte eta pentsamolde eraldaketan eragin zuten diskurtso eta horiek bultzatutako eginbehar berriak hasi ziren hedatzen. Garai aurreindustrialetan langile familietan kide guztien parte hartzea ohikoa zen unitate honek biziraun zezan. Industrializazioarekin batera, ordea, emakume eta gizonen arteko aurkakotasunen inguruko ideia moderno eta burgesak hasi ziren txertatzen langile esparruetan. Aldaketa hori Bizkaiko Ezkerraldean nola gauzatu zen aztertu du Miren Llonak55. Bere arabera, langile klasearen identitateak ezinbestean genero ikuspuntutik aztertu behar dira. XX. mende hasieran erdi mailako laseak alkoholaren kontsumoa eta langileen maskulinitatea asoziatu zituen, modu estigmatizatzailean. Horretaz gain, emakumeak langile klasearen morala kuestionatzeko garaian, diskurtsoen erdigunean egon ziren. Hala, azkenerako sozialistek ere bere egin zuten diskurtso morala, tartean alkohola, jokoa, dantzaldiak eta abar errefusatuz eta gizonen duintasuna lanari eta ardura familiarrei lotuz. Gainera, emakumeen domestizitatea klase sozialaren eta moralaren erakusgarri bilakatu ziren. Hau da, moralaren aurkakotzat hartu ziren langileak bizi ziren guneetan sexuen arteko kontaktua egotea (adibidez hospedajearen bitartez egon zitekeena) eta promiskuitate presuntzioa eragin zuen horrek. Hala, garai aurremodernoetan langileen harrotasun eta duintasun ikur izan ziren emakume indartsuak, langile nekaezinaren identitate positiboa zutenak, familiaren erreprodukzioaz, batasunaz, ume ugari edukitzeaz eta abar arduratzen zirenak, jada ez ziren sentimendu horren eragile. Industrializazioarekin batera, diskurtso berri hauek iritsi eta langile klasearen moralizazio eta diziplinamendua hasi zen Llonaren arabera, langileek bere egin baitzituzten azkenerako eta praktikak, duintasun edo beren identitatea definitzeko modua eraldatzen hasi zenean. Horrela, familia nuklearra, eduki beharreko haur kopurua jaistea, garbitasuna, higienea, morala, bizirauteko estrategia
30 kolektiboak baztertzea, gizonezkoak familiaren sostengatzaile papera eta emakumezkoen kasuan amatasunaren funtzioarena hasi ziren zabaltzen eta praktikan gauzatzen. Hala, eremu produktibo eta erreproduktiboa, espazio publiko eta pribatu edo domestikoa, guztiz aldendu ziren industrializazioaren ezarpenarekin batera. Hortaz, sexuaren araberako lan banaketa zurruna hasi zen gauzatzen, aipatu lehenengo eremuan gizonezkoak egongo liratekeelarik eta bigarrengoan, emakumezkoak. Frankismoaren proiektu zen Estatu Berriak, tradizioaren izenean, diskurtso berberak indartu eta bultzatu zituen: gizonezkoaren eginbeharra familiaren sostengu ekonomikoa litzateke; emakumearena, ordea, erreprodukzioa eta zaintza lana. Eredu hau sostengatu asmoz, Frankismoaren helburu garrantzitsuetako bat senarraren familia-soldata lortzea zen. Baina, Pérez-Fuentesen arabera, helburu hau ideologikoagoa zen erreala baino. Izan ere, 1960 inguruko soldaten mailak aztertu ondoren, dioenez, hauek ez ziren 1936koak baino askozaz handiagoak, nahiz eta 1958ko Hitzarmen Kolektiboen Legeaz geroztik soldatak pixka bat hasi ziren igotzen56. Pérez-Fuentesek eginiko soldaten inguruko azterketaren arabera, garaiotan zeuden eguneko soldata minimoek ez zuten bizirauteko ere balio. Gauzak honela, zaila da onartzen emakumeek, bizirauteko beharrezko diren etxeko eta zaintzen lanez gain, ekarpen monetariorik ez egin izana garaiotan. Hainbat ikerketen bidez ondorioztatu daitekeenaren arabera57, senarraren soldatarekin sostengatu eta biziraun zezaketen familiak unitateak urriak ziren, aristokrazia edota klase ertainetakoak ziren familiek soilik, Ray Pahlek dioenez58. Kontutan hartu behar dugu, gainera, gure ikergaiaren subjektu eta objektu direnak migranteak zirela. Esan bezala, zergati ezberdinengatik lekualdatu baziren ere, ezin uka genezake soslai sozioekonomiko jakin bati erantzuten ziotela gehienek. Hortaz, beren kasuan ere ia ezinezkotzat dugu soldata bakarrarekin aurrera egin ahal izatea. Hala itzultzen gara berriro apopilotzaren fenomenora. Ikerketa guzti hauetan ziurtatu denaren arabera, industrializazioaz geroztik, eta baita desarrollismoaren garaian ere, familiek soldaten batuetan oinarritzen zen biziraupenerako estrategiak garatu zituzten.
31 Hala, familiako kide guztiek (senar, emazte, seme, alaba...) hartzen zuten parte horretan. Zentzu honetan, aipatu ditugun diskurtso eta errealitatearen arteko kontraesanak azaleratzen zaizkigu. Diskurtso mailan eremu publiko eta pribatua, produktibo eta erreproduktiboa, eta familiako kide bakoitzak zeukan funtzioa hain sendoki bereizia egon izana zaila da, orduan. Apopilotzaren fenomenoa migrazioarekin eta etxebizitzaren aferarekin doa zuzenean harremandua. Izan ere, etxebizitza faltari, iritsi berriak ziren migranteen prekarietatea, zein jada bertan zeudenen behar monetarioak asetu beharra faktore garrantzitsuak izan ziren horretarako. Gauzak honela, bertan jada finkatuak zeuden familietan zerbitzu hauek eskaini zizkieten iritsi berriei. Bertan lo lekua, janaria, arropa garbitzea bezalakoak asetu ahal izan zituzten, nahiz eta beste hainbat behar (sozializazioa, kasu) ere asetu ahal izan zituzten iritsi berriek ere horien bitartez. Hortaz, laburbilduz, printzipioz 1962ra arte emakume ezkonduek enplegua izatea debekatua baldin bazuten ere, ikerketek59 familiaren biziraupenerako beharrak asetzeko emakumeen enplegua beharrezkoa zela argitu dute. Hortaz, bizirauteko eta premia monetarioak betetzeko soldaten batuketa litzateke familietan zerabilten estrategia nagusia, Pérezen arabera. Batetik, emakumeen lan ez arautu eta informalean (isilpeko merkatuan edo azpiko lanetan60, alegia) arituko ziren oro har. Bestetik, seme-alabek, gazteak izanda ere, beren ekarpena egiten zuten. Azkenik, gizonezkoek aparteko orduak eta enplegu bat baina gehiago eduki ohi zuten. Etxebizitzaren afera, apopilotzaren fenomenotik haratago zihoan gaia izan zen, ordea, aztertzen ari garen garaiotan. Izan ere, Pérez-Fuentesen arabera, garaiko migranteentzako, bizirauteko klabea izan zen etxebizitza propioa (familiarra) lortzearena61. Esan moduan, migrante oldeak jaso zituzten hiriak ez zeuden prestatuta hori guztia kudeatu ahal izateko. Horri gainera Erregimenak berak bultzatutako etxebizitza-politika gehitu beharko genioke. Izan ere, alokairua beharrean, etxebizitzen erosketa bultzatu zuen. Hala, desarrollismoaren ikurtzat har daitezkeen etxebizitza-
59Pérez-Fuentes (2004); Pérez Pérez (2007). Biek lekuan lekuko adibideetan sakontzearen alde egiten dute, familia hornitu eta mantendu ahal izateko senarraren soldata nahikoa zela zalantzan jartzeko. Izan ere, diskurtso eta estatistiken arabera (diskurtsoa ezagutzeko tresna egokia izan daitekeena) emazteak etxeko lanez eta erreprodukzioaz arduratzen ziren. Adibide lokalen bitartez, eta bereziki ahozko iturrien bitartez eredu hori zurrunegitzat jo dute eta langile edo klase apalen kasuan betetzen ez zela argitu dute. 60Mercado sumergido. 61P. Pérez-Fuentes, 2004: 253.
32 dorreak eraiki ziren hirietan nonahi. Hauek, material kaxkarrarekin egin ziren, presaka eta merkatu honen inguruan espekulazioa eman zelarik. Beraz, migranteentzat leku berrira iristean etxebizitza aurkitzearena biziraupenerako klabea izan zen, eta ondoren etxebizitza propioaren jabetza aspirazio bilakatu zen. Ezin ahaztu dugu, garaiotan desarrollismoarekin eta Europa eta Mendebaldera irekitzearekin batera, bertan zabaldurik zeuden kontsumismoaren diskurtsoak eta bizimodu berriak sartzen eta pentsamoldeetan eragiten hasi zirela. Hortaz, etxebizitza lortzea bizimodua hobetzearen sinonimo edo erakusgarritzat ere uler zitekeen 60ko hamarkadan. José Babianorentzat, etxebizitzaren afera diziplina mekanismoa izan zen62. Desarrollismoak behar zuen produktibitatearen hazkundea bermatzeko bitartekoa izan zen. Izan ere, esan bezala, Erregimenak alokairua bultzatu beharrean etxebizitzen salerosketa bultzatu zuen. Langile familietan ez zen posible halako erosketa bati aurre egitea, soldatek ez zirelako hainakoak. Hortaz, etxebizitzaren erosketaren helmugara iritsi ahal izateko, langileek ordu eta orduak eman behar izan zituzten ordainketei aurre egin ahal izateko, esan bezala, maiz, familiako kide ezberdinen soldatak batuz horretarako. Behin etxebizitzaren salmentan sartuta, beharrak larriak zirenean, migranteek ere apopiloak jaso izan zituzten.txean. Ikerketen arabera, apopilo gisa aritzea tenporala izan ohi zen emakume ezkonduen kasuan. Askotan, ordea, seme-alabak nagusitu eta hauek lan merkatuan txertatu arte aritu ohi ziren. Oro har, ezkondutako emakume migranteek egin ohi zuten lan hau, baina, Pérezen iturrien arabera, hainbat alargunek ere jo zuten halako praktiketara. Emakume ezkonduek, bestalde, familiako estrategia monetario horien baitan garbiketa lanetan ibili ohi ziren abokatuen bulegoetan, etxebizitzetan zein kontsultetan, bata bestearekin zein etxeko-lan eta haurren heziketaren ardura eta etxeko gainontzekoen zaintzarekin eguneko eginbehar guztiak uztartuz.
33 dena ezagutu asmoz. Lehenago aipatu diren autoreek (Pérez eta Borderías) beren lanetan gai hau lantzen badute ere, beste hainbat obratan ere oinarritu gara: Borderíasen Entre Líneas (1993b) klase identitatean sakontzeko erabili dugu nagusiki, nahiz eta aipatu diren Pérez (2007) eta Borderíasenak (1991, 1993a) ere erabilgarri izan zaizkigun. Azken honenak Romoren (2005) “El desorden de la identidad persistente” artikuluarekin konbinatuz, genero identitatean sakondu eta orain arte garai honetaz (60. hamarkadaz) eta migrazioek eragindakoa lortu ahal izan dugu. Azkenik jatorriaz, komunitateaz eta bere parte sentitzearen ideiak hainbat lanetatik lortu ditugu: Blanco (1994), Aierdi (1993) eta Basterra; Iraola; Mateos; Zabalo (2009) lanei esker. Klase identitateari dagokionean, Borderíasek kontzeptu garrantzitsu bat eskaintzen digu bere ikerketatan. Haren arabera, eta hainbat eta hainbat testigantzatan oinarriturik, emakumeek bizi izan zuten lanaldi bikoitza (ordaindua eta etxeko eta zaintza lanetan musu-truk egindakoa) “klaseko halabehar”63 bezala bizi dute. Izan ere, bildutakoaren arabera, emakumeen identitatearen erdigunean lana legoke; lan esperientziari lotutako lana, eta ez etxeko lanena, eurak diotenez enplegua mugikortasun sozialerako, garapen eta autonomia propiorako eta kontsumo pertsonalerako bide zelako. Ez ordea etxekoandre lana, azken hau naturalizatua eta balorazio sozial handiegirik gabea delako. Klaseko halabehar hau, ahozko iturri batek dioen honekin laburbildu daiteke, gure ustez: “Las mujeres siempre hemos trabajado, lo demás era de señoritas”64. Hala ere, Borderíasen arabera, emakume hauek beren identitatearen erdigunean enplegua jartzen badute ere, uko egiten diote dimentsio horregatik soilik beren burua definitzeari. Alegia, beren identitatea hainbat dimentsio edo esferak gurutzatua litzateke, eta horiek esfera profesional zein pertsonaletan bizi dituzte. Borderiasek lau generazio aztertu ditu (1991, 1993a). Gure ikerketako subjektu-objektu diren protagonistak Borderiasek definitzen dituen bi generazio ezberdinetakoak dira. Generazio bakoitzean ezberdin justifikatzen dute lekualdatzea eta ezberdin eragin die beren identitatean. 50. hamarkadan zehar lekualdatu direnak kontraesan artean egiten dutela diote: garaiotan emakumearen etxekotzearen inguruko diskurtsoa hegemonikoa litzateke,
34 baina, beharrek bultzatuta lanaldi bikoitza egin beharko dute. Hauentzat, beraz, etxetik kanpoko lana mugikortasun sozial indibidual nahiz familiarrerako proiektua litzateke.
60. hamarkadan lekualdatutakoek, ordea, ez dute jada beren burua transgresore gisara identifikatuko. Izan ere, garaiotan frankismoko diskurtsoa proiekzioa galtzen hasiko litzateke Borderiasen arabera, eta hortaz, lanaldi bikoitza hirugarren sektorearen gorakadarekin eta feminismoaren emantzipazio sozial, politiko eta identitarioaren diskurtsoa garrantzia hartzearekin batera, autonomia lortzeko bide gisara bizi dute lana. Romok (2005) desarrollismoaren eta modernizazioaren prozesuak diskurtso eraldaketarekin batera kokatzen ditu. Hau da, politika ekonomiko berriek diskurtso, balore, arau sozial eta bizimodu berriak ekartzearekin batera, genero mandatu kontraesankorrak eragin zituela. Efizientziaren, arrazionaltasunaren, lanaren dedikazioaren, diziplinaren, kontsumoaren eta edertasunaren ideiak barreiatzen hasi ziren, eta horrekin batera, emakumearen enplegua legeztatu zen. Lehenago aipatu dugun moduan, ikerketek demostratu dute emakume askok eta askok enpleguak eduki zituztela, horiek estatistiketan ez dauden arren. Hala eta guztiz ere, diskurtso eraldaketak gizartean eragina izan zuen, nahiz eta modu kontraesankorrean, emakumeentzako familiaren garrantzi eta lehentasuna eta rol banaketak diskurtsoaren muina izaten jarraitzen zutelako. Errealki emakume askorentzat lanaldi bakoitza lehenagotik zegoen errealitate bat baldin bazen ere, beste askok lan merkaturako jauzia egin zuten. Horrek hainbat tentsio sortu zituen erregimenaren zelula garrantzitsuenetan: familietan. Zentzu honetan, generazio arteko, senar-emazteen arteko zein generoharreman arteko arrakalak sortzen hasi ziren desarrollismoa heltzearekin batera. Ikusi beharko dugu, ordea, gure ikergaira nola egokitu ahal diren ideia guzti hauek, eta zein zentzutan eragin zieten gure protagonistei. Ikusi beharko dugu nolako tentsio sortu zituen diskurtso moldaketa honek eta zein puntutara arte irauten duen beren klase halabeharraren kontzeptuaren barneraketak. Azkenik, naziotasun, jatorri eta pertenentzia kolektiboaren identitateei dagokienean, aipatzekoa da integrazioaren ikuspuntutik egin izan direla Hego Euskal Herrian kokatzen diren eta garaiotako migrazioa lantzen dituzten lan gehientsuenak. Hots, Marko Teorikoaren puntuan azaldu moduan, identitate kolektiboa eta pertenentzia
35 sentimenduak eraikiak eta aldakorrak direla kontutan hartzen badira ere bertan garatu diren ikerketetan65, betiere lekualdatu eta iritsi diren horiek leku berrian txertatu eta integratu beharraren ikuspuntutik egiten dira. Pertenentzia kolektiboaren identitateari dagokionean, ikerketa hauen arabera, bai autoktonoen eta baita lekualdatu zirenen artean “gu” eta “haiek” batez hitz egiten dute. Horrela, Blancok lekualdatu zirenek eta autoktono zeritzen artean arroztasun sozial 66 batez hitz egiten digu, hain zuzen ere, hainbat testigantzatan oinarriturik, dioenez, bizitza eta bizimodu paraleloak baitzeramatzaten. Hau da, autoktono eta iritsi berrien arteko ezagutza faltak elkarren arteko konfiantza falta eragiten zuelako. Hala eta guztiz ere, eta integrazioaren kontzeptuak erabiliz, elkar ezagutu ez arren, iritsi berriek ez zuten arroztasun sentimendu nabarmenik ageri, ez baitziren inoiz atzerritar sentitu67. Zentzu honetan, Blancok migranteak objektiboki zein subjektiboki integratu diren aztertu eta hainbat migrante mota ezberdindu ditu horren arabera68. Batetik, objektiboki migranteak harrera gizartean integratu diren jakiteko, hiru migrazio mota bereizten ditu69. Lehenik, inmigrazio tradizionala litzateke, hau da, euskal gizartean integraturik ez daudenak. Bigarrenik, elite inmigrazioa litzateke, hau da, maila sozioekonomiko altuagoa duten migranteak lirateke hauek, baina, aurreko multzokoak bezala, integratu gabeak egongo liratekenak. Hirugarrenik, sakabanatutako inmigrazioa legoke bere ustetan, hauen kasuan, denbora izango litzatekeelarik integratzeko faktorea. Esan bezala, faktore subjektiboei erreparatuz ere aztertu du Blancok bere ikerketan honetan integrazioaren afera70. Hau da, kasu honetan migratu dutenen pertzepzioa eta beren integrazio mailaz egiten duten irakurketa kontutan hartuz egindako sailkapena litzateke honakoa. Lehenik, migrante kosmopolitak leudeke Blancoren ustetan, hau da, hiri kultura barneratuta duten migranteak lirateke hauek. Hauek ez lukete beren burua migrantetzat, eta berentzat, talde kontzientzia edo talde pertenentzia ez da beren identitatean garrantzitsua den zerbait. Beraz, aspektu nazionalistak edo kulturalak baztertuko lituzkete hauek. Bigarrenik, migrante nazionalistak leudeke. Hauek, euskal kulturarekiko atxikimendua edukiko lukete, beren jaioterriko kultura ez lukete
36 baloratuko eta beren burua jaso dituzten herrian integraturik eta txertaturik sentituko lukete. Hirugarrenik, etorkin pluralistak edukiko genituzke, jaioterriko kultura (ez espainiarra, andaluziarra, gaztelarra edo dena delakoa) beren identitatearen erdigunean egongo litzateke eta euskal kultura eta jaioterrikoarekin partekatuko lukete, nahiz eta beren lurraldekoa lehenetsiko duten hauek, nahiz eta integratuta sentitzen diren. Gainera, Blancoren iritziz, hauek ere gu < > haiek bereizketa egingo lukete. Laugarren eta azkenik, etorkin disoziatuak leudeke Blancoren aburuz. Batzuk, aktiboak lirateke, hau da, espainiar nazionalismoarekin bat egingo luketenak, eta Espainia Estatu zentralista bat izatea nahiko luketenak. Euskara eta euskal kultura baztertzen dute hauek eta integraturik sentitzen dira. Pasiboak, behe-klaseetako migranteak liratekeenak, diskurtso sinpleak edukiko lituzkete, aurrekoen antzekoak, baina, beren integrazioaren irakurketa argirik ez luketenak. Hala eta guztiz ere, elkarren arteko ezezagutza horretaz gaindi, printzipioz bi komunitate daudenik baztertzen dute honako ikerketek: Hortaz, ez dirudi migrazioak bigarren komunitate bat osatzen duenik. Nahiz eta, inklusio-esklusio harremanen barneraketa baten ondorioz, balizko bigarren komunitate hori sortzeko oinarriak egon daitezkeela pentsatu genezakeen (…) migrazioan hainbat aldagai daude nahasturik eta erreferentzia taldea eta ibilbide ezberdin horiek ez dute komunitate bakar baten izatea ondorioztatzen71. Beraz, Aierdik dioenez (eta Basterra, Iraola, Mateos eta Zabalok bere egiten dute baieztapen hau), baztertu beharrekoa da bi komunitate egon zirela (eta daudelako) ideia. Izan ere, komunitatea osatzeko beren arteko kohesio eta komunitate identitate subjektibo bat eratzen eta konpartitzen dutelako ideia beharrezko baita.
Hainbat ondorio garbi lor ditzakegu aipatutako ikerketa hauetatik, eta guk guzti hauetatik abiatzen dugu gure ondoko ikerketa. Batetik, argi ikusten dugu, male breadwinner family eredua (industrializazioaren lehen garaitik diskurtsiboki zabaldu zena eta frankismoan legeen, diru-laguntza politiken, elizaren eta hezkuntzaren bitartez
37 berreskuratu eta ezarri nahi izan zena) klase apaletara ez zela egokitzen. Estatistikek hori errealitate hori isiltzen badute ere, lekuan lekuko ikerketek eta ahozko iturriek soldaten batuketan oinarritzen zen estrategia familiarrez hitz egiten digute. Zentzu honetan, aipatutako ikerketetan argi ikusten dugu migrazioez jarduteko paradigma tradizionalek balio ez digutela. Izan ere, horien arabera, migrazioa baldintza edo hertsitze ekonomikoek eragiten dutela, prozesu hauetan emakumeak bigarren planoan egon zirela eta lekualdaketen ostean emakumeak are zapalduago gelditu zirela diote. Borderíasen eta Pérezen lekukotasunek, ordea, migrazioa burutzeko zergatiak anitzak direla eta elkar gurutzatzen diren hainbat faktoreren ondorio direla ikusi dugu. Gainera, migrazioen subjektu gisara aitortzen dute beren burua, eta are gehiago, askotan haiek izan ziren familia edo ingurune guztia bertaratu arazi zutenak. Migrazioa bera, eta lekualdaketak nahiz testuinguru gatazkatsuak biziraupenerako estrategiari gabe ezin dugu ulertu. Hala ere, aipatutako ikerketetatik ondorioztatu dezakegu sareek berebiziko garrantzia eduki zutela biziraupenerako. Migrazioaren bidea irekitzen zuenak, maiz, ondoren zetozen herrikide edo familia-kideei bidea irekitzen zieten, behin-behineko estalpea eskainiz edota zuzenean lehenengo enplegua lortuz. Borderíasek emakume sare familiarrez hitz egiten du. Haren arabera, landa ingurunean mantentzen ziren “emakumeen komunitateak” berpizten ziren, hirira moldatu ahal izateko estrategia gisara. Horren adibide gisara ikusten ditugu bere ikerketetan zernolako garrantzia eduki zuten sare horiek enplegu txikiak lortu ahal izateko. Perezek dioen moduan, migrazioak, emakumeak eta azpiko ekonomia elkar harremanetan joan zirela argi gelditzen da. Hala ere, ez ziren azpiko ekonomian aritu ziren bakarrak. Aipatu moduan, beren testigantzetatik abiatuta, esan genezake lan egiteko beharra batetik, biziraupenerako estrategia bilakatzen zutela lehenik, integratzeko eta mugikortasun sozialerako bestetik.
6.1 TESTUINGURU HISTORIKOA 6.1.1 Estatu Berria: Estatu frankistaren eraikuntza genero ikuspuntutik Frankoren diktaduran, Espainiako Gerra Zibila amaitutzat jo ostean, Estatu Berriaren sorrerari ekin zitzaion. Estatu Berriaren helburu nagusiak Espainiako gizartearen birsortze moral eta ideologikoa eta ordenaren berrezarpena ziren72. Hori gauza zedin, 1939tik aurrera, hainbat mekanismo jarri zituen erregimenak. Horien bitartez, Espainia proiektu bezala nolakoa izan behar zen eta baita ere espainiarrak nolakoak izan behar ziren zehaztu zen, diskurtso eta praktika ezberdinez. Hala, mekanismo batak bestea osatu eta elikatzen zuen, Erregimena zen osotasuna eratuz.
Estatuak zerabilen mekanismo horietako bat legeak ziren. 1939an 1889ko Kode Zibila berrezarri zuen Estatu Berriak. Honen arabera, emakumeak babesa behar duten menpeko gizakiak73 ziren. Honetaz gain, Errepublika garaian onartutako ezkontza zibila, dibortzioa eta abortua bertan behera gelditu eta legearen aurkakoak bihurtu ziren74.
Bestalde, Lanaren Foruak (Fuero del Trabajo, Fuero de los Españoles), 1938koak, lanaren gorazarrea egiten zuen eta lan baldintza orokorrak eraldatu zituen, besteak beste, sindikatuak aukeratzeko askatasuna murriztu eta erregimenaren esanetara zegoen Sindikatu Bertikala aukera bakar gisara inposatu zuelarik75. Emakumeei soldatapeko hainbat lan eta gaueko lana debekatu zitzaizkien eta soldata baxuagoak finkatu zitzaizkien. Gainera, ezkondu bezain pronto, lana uztera beharturik zeuden, nolabait, etxeko lana ez zen beste ezertan bere indarrak eta denborak eman ez zitzaten76. Lanaren Foruaren bitartez, Estatuaren eginkizuna “ezkondutako emakumeak tailer eta fabriketako lanetatik askatzea” zen, euren patu gisara “hiritarren produkzioa, ondoren kontsumitzaile, soldatu eta aberriaren defendatzaileak izango zirenak” ezarri zutelarik77.
Azkenik, legeen bitartez, kide ugarietako familiei (3 seme-alaba edo gehiago zituztenei)
39 sari eta onurak eskaintzen zizkien Estatuak, hala nola, Gobernutik bideratutako dirulaguntzak eta eskolako kuoten murrizketak, betiere, familia horretako amak soldatapeko lanik ez bazuen78.
Elizak moralaren zaindariaren eta hezkuntzaren arautzearen papera zuen. Hezkuntza, sexuaren arabera, guztiz ezberdindua bultzatu zen garaiotan, hala, neskatoei eskaintzen zitzaiena Sección Femeninak bultzatu zituen emakumeen funtzio eta baloreen bidean jartzen zituena zen. Ibilbide bakarra zuten, hautatzeko tarterik gabe uzten zitzaielarik. Hori hala izanik, jantzigintza eta josketa, ekonomia domestikoa, garbiketa eta halakoetara bideratzen zen haien hezkuntza. Horrela, nagusi zirenean, guztiz propio eta natural bihurtzen zirelarik79. Honela zioen 1936ko testu batek:
'Hezkidetza' deritzon zabor moral eta pedagokikoa bertan behera jarriz, emakumearen benetako formaziorako lehenengo urratsa eman dugu... [Hala] tradizio osasuntsuaren itzulera ezartzen dugu, zeinak emakumea alaba, emazte eta ama gisara ikusten duen; eta ez Zientziaren eremuan gizonaren mailara alferrik iristen saiatzen den intelektual sasi-jakintsu bezala ikusten duena80.
Bestalde, sexualitatea ezkutuan garatu eta bizi beharreko alderdia zen garaiotan, guztiz erreprimitua baitzegoen81. Moralak garrantzi handia zuen sexualitatearen (ezaren) gaian, izan ere, ezkontzatik eta helburu erreproduktiboetatik at zegoen sexualitate oro baztertua eta jazarria baitzen. Eredu asexual bat bultzatu zuen elizak eta Estatu Berriak, beraz82. Ez baita kasualitatea, sexualitateari zegokion gaia, Sección Femeninaren aholkulari erlijiosoen esku egon izana83.
40 Primo de Riveraren gidaritzapean egon zena garai frankista osoan. Sección Femeninak emakumeen paper tradizionala goratu eta indartzeko sortu zen oro har. Eta baita, Falangearen mezu eta diskurtso politiko, moral, ideologiko eta zibikoak zabaltzeko helburuarekin sortua84.
Politikari buruzko, laboreei buruzko eta formakuntza familiar eta sozialei buruzko kurtsoak ematen zituzten Sección Femeninako kideek. Besteak beste, emakumeen eginbeharra erreprodukzioa eta etxeko lanak zirela defendatzen zuten85.
Euren ustetan, bi emakume mota zeuden, beraz: onak eta txarrak. Onak zintzoak, behar bezalakoak, otzanak, sakrifikatuak eta zerbitzatzeko bokazioa zutenak ziren. Oso eredu hertsia zen eta bertatik ateratzen zirenen estigmatizazio itzela jasaten zuten86. Eredu batetan hala bestean kokatu beharra zegoen, beraz, ezinbestean; dikotomikoa zen eredua, Maria ez baldin bazinen, Eva izateko arriskua baitzeneukan. Eredu zehatz hori momentu oro mantentzea beharrezkoa zen, bizitzaren arlo guztietan. Zentzu honetan, garaiko bizi eredu, espektatiba, eginbehar eta portaerak erregulatzea zen helburua. Erregulazioa, norberarena izango zen, baina baita gainontzeko emakumeena ere, Di Febok dioen moduan, emakumeei egotzitako estereotikoak marjinazio arriskuarekin beti egongo baitziren elkar dependentzian87.
Sección Femeninak emakumeen paperari garrantzia eman zien, gizartearen eraldaketarako giltzarritzat baitzituen, populazioaren erdia ziren heinean eta hezkuntzan eta balioen transmisioan paper garrantzitsua jokatzen zuten heinean. Garrantzi horretaz jabeturik, Sección Femeninak ahalegin berezia jarri zuen emakumeei mugak jarri eta etxera itzularazten. Hitz batean, emakume bakoitzaren gune naturala irizten zuten horretara bueltatu araztean, bertan bere funtzio nagusiak ziren ama eta emazte paperak bete zitzan. Emakumeen eginkizuna, beraz, bestenganako zerbitzua88 zela ziotenez, gizaki esaneko eta sakrifikatua izateko, bere autonomia murriztea beharrezko zen89.
41 Esan gabe doa, amatasuna zela Sección Femeninak eta oro har, erregimenak, emakumeentzako zuen funtzio nagusiena. Esan bezala, sexualitatea erreproduzitzeko helburuarekin soilik zegoen kontenplatua.
Estatu Berriak, beraz, emakumeak erreklusiora kondenatu eta bakartu nahi izan zituen. Sozializatzeko guneak eskasak ziren. Hala eta guztiz ere, emakumeek hainbat bitarteko jarri zituzten martxan bakardade horri aurre egiteko: irratiek paper garrantzitsua jokatu zuten lan horretan. Horretaz gain, elizak, merkatuak, herriko dantzaldi zein zinemak herritarrak elkartzeko espazio garrantzitsuenetakoak izan ziren, tokian toki pertsona ezberdinekin elkartzeko aukera baitzuten bertan90, ondoren ikusiko dugun moduan.
Estatu Berriak feminitatea eta emakume izatea bere aparatu guztiekin nola eraiki zuen aztertzeaz gain, nolako gizontasun eredu irudikatu eta bultzatu zuen aipatzea garrantzitsua da, Marko Teorikoan azaldu dugun moduan, generoa elkar eragintzan dagoen rol, estereotipo, espektatiba eta arau multzo gisara ulertzen baitugu. Nahiz eta, ikusiko dugunez, emaitza ezberdinak dituen alderdi bakoitzarentzako.
Azpimarratzeka da, sexuaren araberako rolen bereizketari Gerra bitartean ekin zitzaiola. Bando Frankistan ondoren Estatu Berrian aplikatuko eta orokortuko zirenak hasi ziren bultzatzen. Funtzio osagarri eta dikotomikoak ziren horiek, tradizioa oinarri diskurtsibo gisara harturik. Emakumea beraz, “etxearen errekonkistara” bultzatu zen. Gizonezkoen kasuan, Gerra bitartean, gudari nekaezin, adoretsu, diziplinatu eta sakrifikatuaren eredua bultzatu zen. Zentzu honetan, aberriaren alde heriotzara arte egon beharko litzateke, beldurrik gabe arrazoiagatik mugitua. Guzti honetan, beraz, itxura fisikoak eta kirolak berebiziko garrantzia eduki zuten. Gerra zela kausa mutilazioak jasan zituztenek edo gorputz ez normatiboak zituztenak guztiz baztertuak gelditu ziren Gerra garaiko Frankismoko gizon eredu honetatik. Funtzioa edo zegokion papera ez betetzearen bazterketa eta ondoriozko lotsa jasan behar izan zuten guzti hauek.
Indarkeriari, gerrari eta abarri lotuta zegoen gorputz mota hauen diskurtsoaren bultzatzaile nagusia Falangea izan zen. Hala ere, Gerrak aurrera egin ahala, maskulinitateari buruzko beste diskurtso batekin elkarbizi zen; paternalismoaren eredua
42 zuen diskurtsoarekin, hain zuzen ere91. Diskurtso honen arabera, gizona zen autoritatea, baina, ez militar ezta biolentoa. Hau da, familia patriarkarraren eredua bultzatzen zuen diskurtso honek, gizona familiaren burua izango litzateke gizarteari begira nahiz familia barrura begira.
John Toshen arabera92 Mendebaldeko gizarteetan hiru gune nagusitan erreproduzituko litzateke maskulinitatearen erakustaldia: etxean, lanean eta gizonen elkarteetan. Hiru horien artean enplegua bereziki azpimarratzen du Maria del Carmen Muñozek93, langile klasearen baitan nagusitzen den maskulinitate ereduan honek zentralitate osoa hartzen baitu bere ustetan. Lan gogorrak egitea, indar eta esfortzu fisikoa suposatzen zutenak eta osasunarentzako arriskutsuak zirenak lirateke lan horiek. Gainera, beren lankide guztiak gizonezkoak izanik, etengabeko erakustaldia litzateke beste ezaugarri horietakoak. Azkenik, teorian esan dugunez, etxean dagoen sostengu ekonomiko bakarra izateak, bertan ere lehen aipaturiko autoritate figura osoa emango lieke.
Beraz, hau ikusirik, esan dezakegu Estatu Berriak sexuaren araberako bereizketa sakona ezarri zuela, aipatu mekanismo guztien bitartez. Finean, gizonezkoak “degeneraturik zegoen gizartea birsortzeko” agente aktibo gisara ikusten zituen Erregimenak. Aldiz, emakumeen eginbeharra lan isil gisara definitu zuten hasiera-hasieratik94.
Estatuak bere ahalmen guztiekin bultzatu zuen eredu zurrun hau. Honek honek bazituen bere konplizeak: herritarrak. Dena besterik gabe onartu zutela esatea justua ez litzatekeen arren, presio sozialak eta familiako kideek egiten zutenak bere papera jokatu zuten95. Kontutan hartu behar dugu, moralak, besteen iritziak edo “esango dutenak”
43 zein erlijioak garrantzia zuela egunerokotasunean96. Bata bestearen kontrolatzaile bihurtu zen, lehenago ere esan dugun moduan. Aitzitik, garrantzitsua da ez ahaztea eredu diskurtsiboez ari garela. Hots, idealez.
Estatu Berriak, familia nuklearrez osaturiko antolaketa nahi eta bultzatzen zuen. Gizartearen antolaketaren oinarritzat zuen Erregimenak familia nuklearra97 eta bertan gauzatzen zen, teorian, sexuaren araberako lanaren banaketa98. “Familiarismoa”, hau da, ordena publikoan giltzarri familiek berebiziko garrantzia edukitzea, zeritzona bultzatu zuen beraz, Erregimenak99. Hala ere, gizartearen egiturak ez ziren hain finkoak eta familiarteko sare zabalak hainbat arazori aurre egiteko funtsezkoak izan ziren100.
6.1.2 Aldaketa makroekonomikoak: Desarrollismoaz Europara egokitzen Aztergai dugun garaia ulertu ahal izateko, Estatu Berriak zuen proiektuan sakondu behar dugu. Izan ere, garai aldakorrak izan ziren honakoak. Guk horiek denak kontutan hartu behar ditugu gure ikergaira egokien hurbildu ahal izateko.
Testuinguru historiko zabal zein zehatza edukitzea garrantzitsua da. Orain arte Estatu Berriaren eraikuntza politikoan zein genero-diskurtsoetan sakondu dugu. Ikergaiari dagokion garaiko beste hainbat elementu ere aztertuko ditugu jarraian. Izan ere, garaiko ezaugarri ekonomiko eta kulturalak aztertzea ere garrantzitsua da, are gehiago horien eraldaketa gauzatzen hasi baitzen aztergai dugun momentu historiko honetan. Testuinguru ekonomiko eta kultural hauetan sakonduko dugu, besteak beste, biak faktore garrantzitsuak izan baitziren migrazioak burutzea erabakitzeko garaian. Biak ala biak Erregimenaren fase eraldaketa zela eta gauzatzen hasi ziren.
Espainiar ekonomiak Estatu Berriaren sorreraren hastapenetan, jakina den moduan, eredu autarkikoa eduki zuen. Ordea, 50ko hamarkadan zehar bere mugak eta ezinak azaleratu ziren. Garaiotan, Europara gutxika irekitzen joan zen Estatu Frankista, ekonomikoki nahiz politikoki. Izan ere, Bigarren Mundu Gerra amaituz geroztik, Europako herrialdeek Erregimenaren aurkakotasuna adierazi bazuten ere, 1953an
44 Vatikanoarekin sinaturiko Konkordatuaz geroztik, bestelako zilegitasun bat hasi zen lortzen Estatua Europako diplomaziarentzako. 1955erako Nazio Batuen Erakundearen kide izendatu zuten Espainia eta horretaz gain, Ameriketako Estatu Batuen dirulaguntzak jasotzeko akordioa lortu zuten.
Politikoki gainontzeko estatuen zilegitasuna lortzeak ez du esan nahi eraldaketa sakonak egin zirenik Erregimenaren baitan. Juan Pablo Fusiren hitzetan “1945ra arte erregimen filofaxista eta totalitarioa” zena, ondoren “europazalea eta katolikoa izatera” igaro ostean, 50ko hamarkadaren akaberan, fase desarrollista eta teknokrata bati ireki zion bidea Erregimenak101. Hala, Falangearen nagusitasuna albo batera utzi eta Opus Deiko teknokratak jarri ziren gobernuaren buruzagitzan, elizaren lehentasuna mantendu eta lege neoliberalak ezartzeko asmoz.
Zilegitasun berrien bila zebilen Erregimena. Zentzu horretan, hainbat lege berri plazaratu zituzten, nazioartearen onarpena lortu nahian. Besteak beste, Mugimenduaren Oinarrien Legea, 1958an eta baita Emakumearen eskubide politiko eta profesionalen Legea, 1961. Kode Zibila, beraz, 1958ko lege horren bitartez erreformatu zen. Honen bitartez emakumeen ahalmen juridikoa zabaldu zen arren, gizonezkoaren menpeko gisara definitzen zituen oraindik102. 1961ean Emakumeen eskubide politiko eta profesionalen Legea plazaratu bazen ere, honako lege hau Erregimena burutzen hasi zen aurpegi aldaketaren adierazle bat dela esan genezake, izan ere, honekin emakumeek etxetik at merkatuan lan egitea baimendu bazen ere, sakonean zuen ideia sexuaren araberako rol banaketa mantentzearena zen, hots, familia-gizonaren soldatarekin nahikoa izatea idealena litzatekeela.
Egonkortze Plana izenaz ezagutzen denak, besteak beste ekonomiaren saneamendua eta
45 kanpo-merkataritzari irekitzea zen helburua, eta hortaz, industrian jarri zuen bere modernizaziorako eta hazkunderako erdigunea. Europako hazkunde amaigabearen erritmo eta ereduari batu nahian, Munduko Bankura, Nazioarteko Diru Funtsera eta Europako Ekonomiaren Kooperaziorako Antolakundera batu zen Estatua.
Egonkortze Planaren helburu zehatzak prezioen egonkortzea lortzea, kanpo merkataritzaren liberalizazioa eta atzerritar inbertsioa bultzatzea ziren. Jarraian zetorren hamarkadarako hazkunderako oinarriak jarri ziren Planaren bitartez, nahiz eta hasiera batetan emaitzak eskasak izan ziren, besteak beste inflazioa, soldaten izoztea eta langabezia eragin baitzituen. Hori, besteak beste, gizartearen hertsaduraren bitartez lortu zen (1959ko Ordena Publikoaren Lege Berriaren bitartez eta sindikatu bakarrarekin, adibidez), soldatak izoztuz, enpresa publikoetako inbertsioak murriztuz, eta abar103. Nolanahi ere, aipatu dugunez, Erregimena zilegitasun berrien bila zebilen. Jada lehenagoko kontrol mekanismoak ez zuten 40ko hamarkadan zehar lortzen zituzten emaitzak eskuratzen. Kontrol mekanismoak alboratu gabe, irekitasun eta onarpena eman behar izan zien Erregimenak kritikei (batez ere prentsaz gauzatu zirenei), fase berri honetan gizartearen kontsentsua lortzea baitzen helburu. Horretarako, bizi baldintzen hobekuntzaren bandera erabili zuen behin eta berriro Erregimenak104.
Beraz, 60ko hamarkadako hazkundearen zentralitatea industriak, batez ere astunak, hartu zuen, Garapen Planen bitartez hori bultzatu baitzen. Nekazaritzari dagokionean, helburua populazio guztia hornitzea zen, autokontsumotik merkaturako ekoiztera pasa zirelarik. Hori gertatzen zen bitartean, nekazal mundua husten hasi zen, izan ere, gauzatzen hasi zen mekanizazioak lan eskua soberan edukitzea eduki zuen ondoriotzat.
Plangintzarik gabeko migrazio uholdea izan zenez, eraldaketa sakonak eragin zituen oldea jaso zen hirietan; eraldaketa nabarmenak gertatzen hasi ziren urbanistikoki, sozialki, eta abar. Hortaz, landa exodoa gauzatzen zen bitartean hiriguneak jendez betetzen jarraitu baitzuten, etengabe. Zentzu honetan, azpimarratzekoa da txabolismoa gisako fenomenoak gertatu izana. Horretaz gain, etxe eta auzo berriak eraiki ziren etengabean, bertan hirietara iristen ziren pertsona berriak beren bizilekua hartzen zutelarik. Garrantzitsua da esatea, ere, eraikuntza hauetan nagusi izan zela espekulazioa
46 eta baita material eskasarekin egindako etxeak. Esan bezala, prestatu gabeko eraldaketa zenez, hiriek beren biztanle kopuruak ziztu bizian igo ziren eta zentzu honetan, zerbitzu eta azpiegiturek ez ziren behar bezalakoak, oro har.
Lehenago esan dugunez, eraldaketa garrantzitsuak gauzatzen hasi ziren urteak izan ziren 50eko hamarkada amaieratik aurrera. Politikoki emandako aldaketak xumeak izan baziren ere, ekonomikoki nahiz sozialki eraldaketak gauzatzen hasi ziren, eta baita pentsamoldeetan ere. Desarrollismoa deituriko eredu ekonomikoak garai oso honi ematen dio izen. Izan ere, hazkunde industrialean oinarritzen zen eredu honek gizarte eredu berri bati ireki zizkion ateak, lehen aipatu dugunez. Europari ateak irekitzeak Europako hainbat balio ekartzea ere eragin zuen, eta turismoak ere horretan lagundu zuen.
Kontsumoa izan zen desarrollismoko baloreetako bat. Lehenago etxean bertan produzitzen ziren produktuak merkatutik lortzea joera bihurtu zen. Horretaz gain, ordu extrak eginez, lehenago pobreturik ibili zirenek kapitala metatu zezaketela nabaritzen hasi ziren. Hortaz, eredu europarra imitatu nahian, kotxeak bezalakoak kontsumitzen hasi zen langileria masa handi bat, besteak beste urte batzuk lehenago nekazal mundutik etorri zirenek. Balore aldaketa hauek bizi-espektatibetan eraldaketak eragin zituen, langile askoren ametsa bihurtu baitzen eskala sozialean eta klasean gora egin nahia. Lehenago, ikergaiaren egoeraren puntuan, sakondu dugu ere genero ikuspuntutik honek eragin zituen eraldaketak, eta zentzu honetan, genero eginbeharrak bihurtu zen tradizioa hartu edo uzten den balorea zen.
6.1.3 Desarrollismoa eta Euskal Herrirako migrazioak Migrazioari dagokionean, kontutan hartu beharreko ezaugarriak dira Desarrollismoa zeritzon aldaketa ekonomiko zein kultural hauek. Bizi baldintzen hobekuntzen bandera hartu zuen Erregimenak aipatu fase berri honetan. Zentzu honetan, nekazal mundua husten joateak, industriak berebiziko garrantzia edukitzeak, lan esku beharrak, lanaren bitartez bizimodu hobe bat lortzearen ideiak eta kontsumismoaren bizi-filosofiaren pisuak garrantzi handia eduki zuten migrazioak burutzerako garaian, ondoren ikusiko dugunez.
47 guneko hainbat eta hainbat herri husten joan ziren, hirien masifikazioa eraginez. Izan ere, industria erdigunean jarri zenez, nekazaritzan ez zen inbertsio handiegirik egin, eta oraindik guztiz mekanizaturik gabe jarraitzen zuen sektorea zen lehenengoa. Mekanizazioak, gainera, lanpostuak murriztea eragin zuen eta hori ere beste faktore garrantzitsu bat izan zen migrazioaren zergatiak aztertzerako garaian.
Garapen Polorik bertan zehaztu ez bazen ere, inbertsio-gune nagusi izan ziren Bizkaia eta Gipuzkoa. Kostaren saturazioa zela-medio, Arabara zein Nafarroara ere iritsi ziren industrializazio osoa bermatzeko kapitalak. Bizkaian industria metalurgikoen hazkundeak jarraitu zuen, Gipuzkoan kooperatibak jaio ziren, besteak beste kontsumogaiak produzitzen zituztenak, eta Araba industria kimikoan espezializatu zen. Lehen aipatu dugun moduan, zerbitzu eta azpiegituren aldetik eskasa izan zen garapena.
Hainbat izan daitezke migrazioa burutzeko zergatiak. Nahiz eta begi bistakoa zen hainbat ezaugarri komun baditugula (adibidez, landatik hirirako eraldaketa bat izan zela, edo Estatuko hainbat gunetan bereziki masiboa izan zela, Madilen, Bartzelonan eta Euskal Herriaren kasuan Bilbo inguruan eta Gipuzkoako eskualdeetan), zaila da benetako zergatietara jotzea. Nahiz eta arrazoi estrukturalak diren hainbat ikerketatan etengabean azpimarratzen diren zergati bakarrak, guk hainbat faktoreren eragina izan zirela uste dugu, ondoren azalduko dugunez.
48 Esan bezala, migrazioak inpaktu ugari ekartzen ditu bai jatorrizko gunean baina baita lekualdatua jasotzen duen gunean ere. Horiek aztertzen saiatuko gara jarraian. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrira eta bereziki Gipuzkoara iritsitako migrazioaren nolakotasunen alderdi bat ikusteko, honako kopuruak azaleratzea eta kontutan hartzea garrantzitsua da, fenomenoaren eraginak nolakoak izan zitezkeen bistaratzen joateko.
Goiko taula honetan ikus dezakegunez, 50eko hamarkadaren bigarren zatia eta 60ko hamarkadaren lehenengo erdia izan ziren erabakigarrienak. Ondoren, 60ko hamarkadan zehar, migrazio fluxuak jarraitu baldin bazuen ere, gutxika apaltzen joan zela ikus dezakegu.
108Migrazioaren konposaketa, Gipuzkoako eskualdeetan. Iturria: X. Aierdi, 1993: 179.
50 Lekualdatu ziren horien profilarekin jarraituz, ikus dezakegunez, pertsona gazteak zirela esan dezakegu. 15etik 34ra doan tartea, adinari dagokionean, oso tarte zabala da. Ez baita berdina izango 15 urterekin edo 30 urterekin lekualdatu izana. Gazte lekualdatu zirenen kasuan, oro har, soltero lekualdatu ziren, adibidez. Dena dela, gazte lekualdatze horrek esan nahi du, bizi proiektu oso bat eraikitzeko lekualdatu zirela, ziur aski.
109Lekualdatu ziren momentuan migranteek zuten adina. Iturria: X. Aierdi, 1993: 197. 110Migrazioa eta hezkuntza maila, sexuaren arabera. X. Aierdi, 1993: 206.
51 aspektutan sakondu ahal izateko. Izan ere, migrazioak garaiko gizartearen eta pentsamoldeen eraldaketan berebiziko garrantzia izan zuen. Migrazioak, egokitutako patua ez onartzea ekar zezakeen berekin, eta beraz, bizirauteko nahiaz gain, etorkizun hobea eskuratu nahiaren isla izan ziren111. Garaiko eraldaketa estrukturalak (demografian, ekonomian, gizartean) pentsamoldeen eraldaketarekin nahastu ziren, Berneckerren arabera112, araua zena hausteko baldintzak posibleak nahiko estu eta murritzak zirela kontuan hartuta.
6.2 MIGRAZIOA PROZESU GISARA: BIZITZA HISTORIAK Esan bezala, migrazioa datu edo kategoria demografiko eta lekualdatze batetik haratago doan prozesu gisara ulertzen dugu ikerketa honetan. Sorlekuan hasten den prozesu bezala kokatzen dugu. Aitzitik, prozesua amaitutzat noiz jo daitekeen zehazteko aldagai zehatzik ez dugu ipini, esperientzia eta pertsonaren araberako bizipenek zehazten baitute hori. Batzuk iritsi eta berehalakoan amaitutzat joko badute ere, beste hainbestek bizitza osoan zehar daramaten kategoria soziala izango baita migratzailearena. Prozesua noiz amaitzen den argitzearen aferan ez gara sartuko, beraz. Interesa migrazioa lekualdatze hutsa baina gehiago dela ulertzean datza, esperientzia honek norberaren mundu ikuskeran eta esperientziatan eragin handia eragiten duela uste dugu. Aipatu moduan, prozesu migratorioak oso anitzak dira, esperientzia eta horretaz egiten den irakurketa ezberdina izango baita pertsonaren arabera. Elkarrizketatutako bakoitzak nola gogoratu eta horretaz zein hausnarketa egiten duen hasi aurretik, hona hemen gure parte-hartzaileen migrazio prozesuaren hasierari buruzko hainbat datu: NOR NOIZ ADINA JAIOTERRIA ELOINA 1958 29 urte Cañizal, Zamora, Gaztela MARI 1959 15 urte Cañizal, Zamora, Gaztela ELENA 1961 14 urte Ovejuela, Caceres, Extremadura
Esan bezala, ordea, migrazio prozesua aztertzeko horien gainean elkarrizketatutako bakoitzak egiten dituen gogoeta eta irakurketak kontutan hartzea beharrezkoa da. 6.2.1 Zergatiak, asmoak eta eraginak Errepikatu gisan, faktore batek baina gehiagok eragiten dute lekualdatzea bera. Horiek zertan datzaten ikusiko dugu aurrenik, banan bana. a) Eloina: Haurtzarotik gogoratzen du pobrezia eta jan falta, aita zein ama lan eta lan gogoratzen ditu, aita etxe bateko errekadero gisara eta ama mendian orbelak biltzen. Eskolara lau urtez joan bazen ere, txikitatik egin zituen berak ere behar ziren lanak eta 10 urte zituelarik etxe batera joan zen zerbitzatzera. Horietako esperientzia bat aitarekin partekatu zuen, bere aitak ere bertan lan egiten zuelako, gutxiespen artean zebiltzalako. 23 urte zituen arte egon zen etxeetan zerbitzatzen eta gurasoen etxetik at. Ezkondu zenean, senarrarekin joan zen bizitzera. Gutxi iraun zuen kontuak, ordea. Senarraren amaren etxean bizi ziren, jateko gai gutxi eta espazioz ere murritz zebiltzalarik erabakia hartu zuten: senarra lan bila aterako zen beste nonbaitera. Hiru urtez egon zen senarrarekin gutun bitartezko harremanetan eta herrian (jada pare bat haurrekin), hura Bilbotik Bartzelonara etengabe lekualdatzen ari zelarik. Azken honek, ordea, Zumarragako fabrikan lortu zuen lanpostua eta mendi aldean zegoen Leturi Barrena baserrian lo egiteko espazioa.
Esan genezake, beren lekualdatzeko zergati nagusia diru gehiago lortu ahal izateko lanbide baten bilaketa izan zela. Beren asmo eta espektatibak, hortaz,
b) Mari eta Eloina familia bereko kideak dira. Migrazioaren zergatiak antzekoak izan zirela esan genezake; ibilbideak, ordea, zeharo ezberdinak. Mariren kasuan ere, pobreziak eta jan faltak definitzen du bere haurtzaroa. Berak haurtzaro zoriontsua bizi izan zuela aldarrikatzen du, lan asko egin behar izan bazuen ere. Guraso biak lanez gainezka, eurak beren etxea faseka nola egin zuten eta zenbat kostatu zitzaien gogoratzen du. Honek ere, gaztetandik eskola eta etxean laguntza partekatu zituen, batez ere bere anaien zaintzan jardun zelarik. Hau garrantzitsua da, bere bizitza osoa besteekiko zaintzan eman baitu. 13 urte zituelarik hasi zen inguruko herrietako etxeetan zerbitzatzen, eta bertako aukera eta soldata eskasak ikusirik amaren ahizpa batengana joan zen 14 urterekin Madrilera. Beraz, esan dezakegu Marik ez duela oso kontzienteki hasten bere migrazio prozesua. Hau da, bere herritik Madrilera dagoen tartea113 murritza denez, ondoko herri batera joatea bezala izan zen beretzat Madrilera joatea. Kontutan hartu behar dugu, gainera, esperientzia okerra izan zela eta guztira astebete egin zuela bertan. Herrira bueltan, lekualdatzeek jarraitu zuten: lehenengo Oviedora, bere amaren beste ahizpa baten etxera, eta ondoren Bartzelonara. Etengabeko aldaketa honetan, sustraiak momentu oro bere herrian mantendu zituen.
Ordea, 1965 inguruan bere izeba den Eloinaren alaba bat gaixo jarri zen: kamioi batek harrapatu zuen. Eloinak gero eta haur gehiago zituen, eta ezinezkoa zitzaion hainbeste gauza batera egitea. Hala amaitu zuen Marik Zumarragan, bere lehengusina zaintzen.
Beraz, argi duguna zera da: etxean zituzten baldintza materialek bultzatu arazi zutela zerbitzu domestikoan aritzera, eta ia nahigabe bezala amaitu zuela Bartzelonan (azken hau gainera, herriko ezagun batek zerbitzaria behar zuela-eta izan zen). Ahoz ahokoak eta herriko eta familiako loturek eramaten du Estatu osoko txoko ezberdinetara. Hasierako asmoak soldata minimo bat ateratzea
113Kilometroetan nahiz psikologikoki; beraietako askok aipatzen duten moduan hona etortzea “munduaren amaierara etortzea” bezala zen, non zegoen ere ez zekitelako.
54 baldin bazen ere, aitortzen du inoiz ez zuela ezer atera eta asmo guztiak bertan behera gelditzen zirela. Zumarragan, bistakoa da, asmoak familiako kideei laguntza eskaintzea dela.
Behin Zumarragan egonda, leku batetik bestera ibiliko da oraindik. Orio, Zumarraga, Ormaiztegi eta Zumarraga, azkenik. Etengabeko mugimendu eta ezerrotze honek eragina izango du ingurunearekin harremantzeko moduetan eta baita bizirauteko estrategiak garatzerako orduan, ondoren ikusiko dugunez.
c) Elenaren migrazioa hainbat faktore ezberdinek gurutzatua da. Ukaezinak badira ere bere familiak zituen behar material eta monetarioak, esan dezakegu beste hainbat zergatik ere pisua eduki zutela bere lekualdaketa burutzeko garaian. Izan ere, txikitatik landako lanetan ibili baldin bazen ere, berak hori ez zuen gustuko, gaixo jarriko balitz bezala sentitzen zen hainbat lanekin.
Lehendik lehengusina ikusi zuen herritik alde egiten eta nolabait, ikusi zuen beste bide bat hartzea, landako lana ez zena, posible zela. Bertatik alde egin zuen urte horretan, bere herrian oporretan zegoen andre batek bi zerbitzari behar zituela, gurasoei proposamena egin eta alde egin zuen, betiere bere asmoa dirua lortu eta gurasoei bidaltzea zelarik.
d) Galiziatik lekualdatutako hiruen kasuan, esan dezakegu, migrazioa burutzerako garaian ez zirela pobrezia, lan edo jan falta bezalako faktoreak hain garrantzitsuak izan, edo hain erabakigarriak gutxienez:
Josek ere bere haurtzaroa eskolaren eta landa eta basoko lanen artean gogoratzen du. 14 urterekin irten zen bertatik eta arotz tailer batetan hasi zen ofizioa ikasten. Herrian zegoelarik, lehengusu bat hona etortzen ikusi zuen, eta animatzeko esan zion, hemen lan asko zegoela. Bere narrazioaren arabera, nagusi eginda, anai guztiak etxe berean sartzen ez zirela ikusirik, nolabait biziraun behar eta hona etortzea erabaki zuen. Hala iritsi zen Pasaiara. Josek ez zuen inola ere familiarekiko planteatu bere migrazioa, hau da, migrazio indibidual bat izango zen, zeinetan, momentua aprobetxatzea beharrezkotzat jotzen zuen, ez aurreztea bere ezaugarri pertsonal bilakatu zelarik.
Juanek ere eskolan eta gurasoei landa lanetan laguntzen pasa zuen haurtzaroa. Hala ere gizartean eta bere ingurune hurbilean (lagunak batez ere) zeuden diskurtsoek eragin itzela eduki zuten bere migrazioa bultzatzerako garaian. Herria lagunez husten ikusi zuen, eta hortaz, alde egitea beharrezko iruditzen zitzaion bere azken helburua “gehien irabazten zen lekura, Alemaniara, iristea”114 baitzen. Hala ere, azkenean Donostian egin zuen bere lehen eta azken geldialdia. Bere kasuan zergati horiek pisu handia eduki zuten. Bazekien lursail handiak eta lan asko zituela etxean, eta hain zuzen ere, horretaz ihesi egiteagatik ere erabaki zuen migratzea. Beregan pisu handia eduki zuten migrazioaren bultzatzaile moduan etorkizun hobea lortzearen espektatiba eta are, anbizioak ere.
Manuelen kasua berezia da oso. Bera ere landa ingurune batetik badator ere, besteak ez bezala, batxilergoko ikasketak egin ahal izan zituen Santiago de Compostelan. Hala eta guztiz ere, hori bere bidea ez zela argi ikusi zuen. Familiak lursail handiak bazituen ere, hori gustuko ez, eta dendari hasi zen ondoko herri batean. Hasieratik sentitzen zuen lurra zen bere patu horretatik ihes egin zuela, baina, bertan gelditzea ezinezkoa izan zen puntu batetik aurrera beretzat. Izan ere, ama umetokiko minbiziaz hiltzea erabakigarria izan zen lekualdatzea burutzeko. Bertan “diru faltarik ez, arropa faltarik ez eta jan faltarik ez” zuen arren, zerbait esentzialagoa falta zitzaion. Ahizparen bikoteak jadanik Donostian zegoenez, bertaratzea erabaki zuen. Bere asmoak horiek ziren beraz, falta zuen horri iskin egitea, eta beste nonbaiten zerotik hastea. Hau guztia ikusirik ezin uka genezake gehienetan zergati erabakigarria da behar materialak erantzutearen beharrarena (dela lan falta, dela diru falta) baina, inola ere ezin dugu laburtu honetara lekualdaketaren zergatia. Migrazio prozesua eta proiektua hasteko hainbat faktorek hori egiten duten pertsonengan duten eragina ukaezina da.
Esan dezakegu, migrazioa burutzeko zergati eta asmoen kasuan, patroi konkreturik ez dugula. Eskuartean ditugun adibideei erreparatuz gero, ikus dezakegu nola
114 Juani 2014-07-03 egunean egindako elkarrizketa.
56 lekualdatutako guztiek duten ekonomiko eta kulturaletik, denek baldintza materialak bermatu edo asetzeko intentzioa zutelako eta denengan eragin zuelako garaiko migrazioaren aldeko diskurtsoek eta hiriko oparotasunaren ideiek. Baina, kasu bakoitzean zergati batak bestea baino garrantzi handiagoa eduki zuen. Hiru emakumeen kasuan ekonomikoak diren zergati batzuei erantzuten zietela ikus dezakegu, batez ere Eloina eta Mariren kasuan. Hala ere, Elenaren kasuan aldagai hori kontutan hartu beharrekoa baldin bada ere, bere kasuan garrantzia landan lan eta bizi beharraren patuaz ihes egitea izan zen bere zergati pisutsuena. Bestalde, Juan, José eta Manuelen adibideak ikusita, ikus dezakegu zergati kulturalek edota garaian zabaltzen hasi ziren diskurtsoek eragin handia izan zutela beren lekualdatzean. Juan eta Joséren zergatietan bazeuden, ordea, zergati ekonomikoak, beren helburuak lekualdatu, lana lortu eta bizimodua aurrera ateratzea ziren heinean, batez ere Joséren kasuan, egoera txiroago batetik partitzen zuenak. Baina, ezbairik gabe, garaian beren ingurunean nagusitu ziren diskurtsoek pisu handia eduki zuten azken hiru hauentzat. Hots, pil-pilean zegoen “en el Pais Vasco hay trabajo y aquí no” ideia eta beraz, bertan jarritako espektatibek pisu itzela eduki zuten migrazioak bultzatzerako garaian. Lana, gainera, estruktura sozial eta ekonomikoan gora egiteko baliabide bezala ikusten dute azken hauek. Lehenago aipatu ditugun desarrollismoaren eta kontsumoaren ideiak barneraturik, lan egiteak fruituak ekarriko zituelako diskurtsoa dute hirurek, esan bezala, bakoitzak anbizio edo lehentasun ezberdinak eduki zituen arren. Uste dugu, azkenik, arreta jarri behar dugula Manuelen lekualdatzearen zergatietan. Izan ere, amaren heriotza izan zen bere arrazoi nagusia, jaioterrian behar zuen guztia eta gustura sentitzen baitzen, bere hitzetan. Hortaz, bere burua aurrera ateratzeaz gain, berriro hasteko leku baten beharrarekin egin zuen alde berak herritik. Genero ikuspuntu batetik begiratuta, uste dugu, generoak berak ez digula zergatiak azaltzeko aukerarik ematen, nahiz eta baliteke hau gure lagina txikia izateagatik gertatzea. Euren artean kasu nahiko ezberdinak direla kontutan harturik, gainera. Hala ere, lekualdatzearen azken erabakia hartzeko moduak eta helmugara iristean beren ibilbidea planteatzeko moduetan hainbat berezitasun zeudela uste dugu. Elena, Eloina eta Mariren lekualdatzearen erabakia hartzeko modua, kasu guzti hauetan, ez zen izan indibiduala edo bakarrik hartutakoa. Eloinaren kasua garbiena baldin bada
57 ere, bai Mariren eta Elenaren azken helburuak familiari laguntza monetarioa eskaintzea zen. Baina, esan bezala, Elena lekualdatzera eraman zuten zergatiak ez ziren soilik ekonomikoak izan. Bestalde, azken honek gurasoen baimena behar izan zuen bere nahiak betetzeko, eta zentzu horretan, jaioterrik irteteko nahi horiei ondoren gehitutako betebeharra izan zela familiari dirua bidaltzearena. Hau da, gurasoei emandako zergatia dirua bidaltzearena izan zela. Gainontzeko hiru kasuetan, indibidualki egin eta planteatzen zuten lekualdatzea. Hau da, lehenago norbaitek ireki zuen hari bati jarraitu bazioten ere edota lekualdaketa bera beste norbaitekin burutu bazuten ere, nolabait, familiarekiko berebiziko erantzukizunik gabe hasi zuten ibilbidea zen haiena. Beren burua aurrera ateratzea izan zen beren lehenengo helburua, bakoitzak anbizio ezberdinak zituen arren. Honekin esan nahi duguna da, batetik, emakumeek zailtasun edo traba gehiago eduki zituztela migrazioa bera burutzeko, bakarrik zen kasuan bereziki, garaian emakume batentzat baimenduta zegoenaren mugak zeharkatzea baitzekarren horrek. Horretaz gain, nolabaiteko ardura sentitzen zuten atzean utzi zutenarekiko, gizonek ez bezala, baina, horrek ez du esan nahi, horrekin guztiarekin batera, beren bizi proiektuak iritsi berri ziren leku berrian garatu ez zituztenik, migrazioak berak horretarako aukerak eskaintzen baitzizkien migratutako orori. 6.2.2 Erabakiak hartzeko moduak eta eraginak Hauek ere kontutan hartu behar ditugu migrazioa ikuspegi zabalean ulertu nahi badugu. Uste dugu lekualdatu den norbanakoarentzat eraldaketarako zergati garrantzitsu bat dela, baina, norbanako horiek familiak, lagunartea eta harreman-sare zabala duten moduan, euren lekualdatzearen eraginak ere zabalak direla. Esan dugu, adibidez, oso zabalduak zeudela bertan lana zegoelako ideia eta diskurtsoa. Horrek, nolabait, herrian eta bertan bizi zirenengan eraginak sortzen ditu, migrazioa ia derrigorrezko bihurtzeraino. Bertan lana ez dagoelako ideia nagusitzea horren adibide argi bezala ikusten dugu. Diskurtso guzti hauek zabaltzen joan baziren ere, beti ez ziren gatazka iturri izan migrazioak, onartutako patu gisara sentitzen baitzuten lekualdatutako batzuen gurasoek. Horrek ez du esan nahi denek hala hartu zutenik, familiako kideak urruntzen ziren
58 momentutik, familiako kideren batek beti bizi zuen tristezia edo haserre iturri gisara beren biloben, iloben edota seme-alaben migrazioa. Juanen kasuan, adibidez, hark, bere gurasoen bizkarrera erosi behar izan zituen bai trenerako eta baita tren geltokira eramango zion kotxeko sarrera. Bere aitaren iritziz, beren lursailean espazio eta lan ugari zuten beretzat, eta ez zen egokiena bera Donostiara joatearena, gaztea zelako eta bere helburuak (dirua egitea) beteko zituen edo ez zorte kontua izango zelako. Elenaren kasua ere azpimarragarria da. Izan ere, txikitatik landa munduko lanetara (lurra landu, haziak erein, arropak errekan garbitu, sua egin, eta abar) egon zen lotua, baina, horrek sukarra eragiten zion, oso gogorra baitziren lan horiek haren ustetan. Familian denek ezagutzen zuten Elenaren berezitasun hori eta hark, behin baina gehiagotan proposatu zien gurasoei lehengusinarenera etorriko zela, lan egitera. Gurasoek, ordea, ez zioten uzten hori egiten, hori egiten zutenak, bere hitzetan “decían que eso lo hacían las sueltas por ahí…”115. Hortaz, Jesusen adibidea ezagutu badugu ere, ezezko honek eta iritzi hauek genero-eginbeharrekin zerikusi zuzena dute. Aipatzekoa, ondoren zerbitzatzen amaituko zuen etxeko jabe eta etorkizuneko bere nagusi izandakoak gurasoekin hitz egin zuen arte, Elenari ez ziotela migratzen utzi. Hark dioenez, bera agertu izan ez balitz “oraindik herrian” legoke. Behin lekualdatzea burututa, herrietan zituzten lagun eta familiako kideekin eskutitzak elkarbanatu zituzten guztiek. Hala ere, hasierak ez ziren batere errazak izan batzuentzat. Ondoren sakonduko dugu nola egin zieten aurre beraietako bakoitzak. Hala eta guztiz ere, berriro ere Elenaren adibidera joko dugu. Izan ere, herritik alde egiteko hainbeste gogo bazituen ere, hainbat urtetan zehar gauero negar egiten zuela oroitzen du. Bere esanetan “ondoren senarra izango zena ezagutu arte” egon zen gauero lo egiten. Honek zerikusia du bere lan motarekin, Elenak argiki gogoratzen baitu etxeko itxialdia, bakardadea eta kalea ez zapaltzearena. Y luego, quería venirme, y cuando me vine aquí… vine metida en el tren… y cuando llegué llorando que me quería ir… claro, ¡eran quince años!, era una niña… y me quería ir… [Negarti] “que yo quería ir con mi madre, que quería ir con mi madre…”
115 Elenari 2014-05-28 egunean egindako elkarrizketa.
6.3 BIZIRAUPEN ESTRATEGIAK ETA IBILBIDEAK Aipatu dugun moduan, perfil homogeneorik ez dugu migrazioa burutu zuten horietaz hitz egiteko. Perfilak ezberdinak diren heinean beren zergati, asmo eta ibilbideak ez dira homogeneoak izango. Abiapuntua, hala ere, prekarizazio egoera bat zen: guztiz ezezaguna zen leku batetan zerotik hasi beharra, hau zentzu zabalenean ulertuta. 6.3.1 Enplegua eta etxea
116 Elenari 2014-05-28 egunean egindako elkarrizketa. 117Ikerketa honetan zehar lehenengo mailako ahozko iturriak ditugu erraminta nagusitzat. Ikerketa bera euskaraz planteatzen dugun arren, elkarrizketetatako ahozko iturriak jatorrizko hizkuntzan (hots, gazteleran) mantentzea erabaki dugu, testigantza zuzen, zehatz eta aberasgarriena lehenengo mailakoa dela irizten baitugu. Hortaz, ahozko iturriekin lan egiten ari garenez, berez datozen laburdura zein adierazpenak mantentzearen alde ere egin dugu, iturriaren beraren fideltasun eta ñabardurak gorde nahian baina, betiere, irakurmen eta ulermena baimentzen duten heinenean, noski.
60 Narrazio guztietan agertzen zaizkigun lehenengo bi elementuak dira honakoak. Horiek lortzea lehentasun gisara kokatzen baitzuten. Genero ikuspuntu batetatik zeharo ezberdinduta ageri zaizkigu behar hauek asetzeko modua. Emakume bat bera ere ez zen lekualdatu helmuga (etxe zein enpleguei dagokienez, noski) zehatzik gabe, hiru gizonezkoak bai ordea. Kasuak kasu, Mari eta Elenaren kasuan, zerbitzu domestikoan aritzeko lekualdatu zirenez, enplegua eta etxera batera zihoazen elementuak ziren. Lan egiten zuten eremu berberean bizi baitziren. Beraz, kasu guzti hauetan hasierako ziurgabetasun hori murriztu ahal izan zitzaien. Izan ere, gizonezkoen kasuan, hiru elkarrizketatuak enplegu eta etxerik lotu gabe bertaratu ziren. Hala ere, iritsi eta egindako lehenengo gauza beren patrona izango zenaren bila hastea ziren. Hau da, familia baten etxera joan ohi ziren bizitzera, bertako andreak beren otordu, garbiketa eta abarraz arduratzen zen diru kantitate bat ordaintzearen trukean. Etxeak guztiz masifikatzea ohikoa zen halako kasuetan, familia bat baina gehiago eta pupilo bezala mutil gazte bat baina gehiago elkartu baitzitekeen bertan. Ikergaiaren Egoeran aipatu dugu hospedajearen eta pupilajearen fenomenoa industrializazioarekin batera etorri zela, eta bizirauteko estrategia bikoitza zela: iristen zenak lo lekua eta bizirauteko beharrezko zituen hainbat lan (zerbitzu moduan) jasotzen zituen, diru baten trukean, eta hala, zerbitzua ematen zuen familiak (emaztea izan ohi zena) beste diru sarrera bat zuen honi esker. Etxe hauetan bizitzearena, ordea, behar materialak asetzetik haratago zihoan zerbait zen. Izan ere, pupilo gisan egondako guztiek gogoratzen dute “familia baten gisara” bizi zirela, bigarren ama eta aita izatea bezalakoa zela, aisia ere konpartitzen zutela, oso oroitzapen politak dituztela eta abar. Hortaz, biziraupenerako eta hasierako egoera prekario hura jasateko elementu zentral gisan kokatu behar ditugu etxe hauek. Izan ere, eguneko nekeak ahazteko gune bilakatu erreferentzial bilakatu ziren haientzat, diotenez. Eloina, adierazi moduan, ez zen zerbitzu domestikoan lan egitera etorri. Familia mailan, pobreziatik alde egiteko estrategia gisara planteatu zuten familiako kideen lekualdatzea. Senarrak Zumarragako fabrikan enplegua lortu eta familiako guztiak sartuko ziren etxea aurkitu ostean iritsi zen bertara. Hiru haur txiki zekartzan eta laugarren haurra jaio zen iritsi eta hilabetera. Asko baziren ere (3 seme-alaba eta bikotea), senarraren soldatak ez zuen konpartitua izango zen etxe baterako baina gehiago ematen. Hortaz, Zumarragako
61 hirigunetik urrun kokatzen zen baserri batetan finkatu ziren, beste zazpi familiarekin batera. Lanari dagokionez, Erregimenak beren mekanismo guztien bitartez bultzatzen zuen sexuaren araberako banaketa batekin erantzun zieten geroz eta handiagoa zen familiaren beharrei: Eloina haurren zainketaz eta etxeko lanez arduratu zen, eta bere senarrak dirua ekarri ohi zuen. Esan dugunez, hasierako urte guztietan zehar Manuel, Juan eta Jose patrona batekin bizi izan ziren, lan bat baina gehiago konbinatzen zituzten bitartean. Mari eta Elena, ordea, hainbat zerbitzu domestikotan ibili ziren, bertan eguna igaroz. Baina, garaiko diskurtso hegemonikoak zera zioen: ezkontzean emakumeak etxera joan behar zirela, ama eta ezkontide paperak betetzera. Beraz, ezbairik gabe, elkarrizketatu guztien kasuan118 aldaketa gertatzen da ezkondu bezain laster, lehenago zituzten enpleguak uzten dituztelako. Behar monetarioak, teorian, gizonezkoek ase behar izan zituzten honen arabera, enplegu ezberdinak konbinatuz, ordu estrak eginez eta amaigabeko lan egunak edukiz. Zentzu honetan, emakumeen zeregina etxeko lan eta zaintza lanak izan ziren. Bata bestearen atzetik jaiotzen ziren haurren zaintzaz arduratu ziren osoki. Mari eta Elenaren kasuan, haurrak eskolan hasi bezain pronto berriro itzultzen ziren lan merkatura, bien kasuan bulego, etxe zein jatetxeen garbiketatan ibiltzeko. Eloinaren kasua, honetan ere, ezberdina da. Berak zazpi seme-alaba eduki baitzituen guztira, eta horretaz gain, lehengusu, iloba eta abarren etengabeko joan-etorriak eduki zituen urte luzeetan zehar. Beraz, bere kasuan, nagusitzen joan ziren lehenengo alabak senarraren fabrika berdinean egin zuten, guztien soldaten batuketaz behar monetarioak asetzeko. Adibide hauekin ere Ikergaiaren Egoeran aipatutako fenomenoa baieztatzen da. Izan ere, bertan aipatu dugun legez, Frankismoak sexuaren araberako espazio eta funtzioak zurrunki banatzen bazituen ere (bata espazio publiko eta produktiboan eta bestea espazio pribatu eta erreproduktiboan, batak bestearekin harremanik edukiko ez balu bezala), diskurtsotik praktika errealetara tartea handia zen. Hain zuzen ere, aztertzen ari
118Azpimarratu nahiko genuke, ikerketa guztian zehar sei elkarrizketatuen kasuez ari garela, eta ez genukeela nahi honetatik orokortasunak ateratzea. Pauta orokor batzuk atera baditzazkegu ere, esan, esperientziak anitzak direla, eta beraz, ez zutela kasu guztietan hala gertatu. Bestalde, uste dugu lagin hau baloratzea beharrezkoa dela, eta kasu zehatz honetan, adiergarria dela ezkondu ostean emakume guztiak esfera pribatura erretiratu izana, garaiko genero mandatuen beste erakusle bat dela uste baitugu.
62 garen garai honetan ere ez baitzen breadwinner eredua zuen familia eta gizarate antolaketa praktikara eramaten, gutxienez langile familiatan. Hortaz, halako eredua zuen familia nuklearra ideala baldin bazen ere, horrelako ezaugarriak zituzten familietan industrializazio aurreko estrategia ereduak zerabiltzaten; hots, soldaten batuketena. Urteek aurrera egin ahala, ezkondu ostean, bikotearen lehen helburua etxe propioa lortzea zen. Oro har, zaila zen halako erosketa batetan sartu eta gastuei aurre egin ahal izatearena. Hala ere, beren azken helburua hori zenez, enplegu bat baina gehiago edukitzea ohiko arau bihurtu ohi zen. Elkarrizketatutako bik bakarrik lortu zuten berehalakoan bikotearentzako (eta segituan etorriko ziren haurrentzako) etxe propioa. Beste kasuetan familiako hainbat kiderekin batera bizi behar izan ziren urteetan zehar (lehenago bertara iritsi zen izebarekin, edota senarraren amarekin, eta abar). Bestalde, badugu bigarren migrazio batera jo behar izan zuen Joseren adibidea. Emaztearekin ezkondu eta bere gurasoekin denbora batez bizi ondoren, beren etxearen erosketan sartzeko “beharra” ikusi zuten eta horretarako Suitzara joan behar izan zen bera 3 urtez. Joserentzako bigarren migrazioa bizitzea guztiz traumatikoa izan zen. Izan ere, lehenengoa lasaitasun osoz, aurreztu gabe, lagunekin egoten eta abar gogoratzen duen moduan oso gogorra suertatu zitzaion hizkuntza berria ez ulertzea (Pasaian galiziarrekin elkartu baitzen), emaztearengandik ezkondu eta berehala urrundu behar izatea, eta baita bertan urte beteko haurra uztearena.
119Joseri 2014-06-27 egunean egindako elkarrizketa.
63 bere migrazio hori. Esan dugu lehenago bere ezaugarri pertsonala zela ez aurreztearena, baina, ezkontzearekin batera ardurak (etxea, haurra) etorri ziren. Egoerak bultzaturik, bigarren migrazio batetara jo behar izan zuen, eta hau, benetan zaila izan zen beretzat. Azken finean, honen bitartez ikus dezakegu nola lehenengo migrazioa burutzearekin soilik ez zela aski biziraupenerako, eta beren kasuan, nahi ez zuen bigarren migrazio bati ekin behar izan ziola. Gainera, Josérentzat bigarren migrazio hau jada ez zen jolasa, bere familiako kideek zain baitzeukaten Pasaian, eta behar zehatz batzuk asetu ahal izateko joan zen Suitzara. Esan dezakegu, hortaz, etengabeko moldaketa eduki behar izan zutela bizirauteko estrategiek: momentu bakoitzeko behar zehatzei erantzun behar baitzieten. Eloinaren kasuan bezalaxe, familiako kideak gero eta gehiago ziren heinean, pupiloak hartu edota seme-alaba zaharrenek enplegua lortu behar izan zutenean bezalaxe. 6.3.2 Sozializazioa, harremanak eta elkartasun sareak Lehenago ere aipatu dugun moduan, bizirauteko estrategiak behar materialak asetzetik haratago doazela uste dugu. Kontutan hartu behar dugu lekualdaketa zela-eta, beren sorterriarekin alderatuta guztiz ezberdina zen leku batetara iritsi zirela migratzaileak. Eta beraz, leku berrian beren lekua egitera bidean sozializazioa ardatz nagusi gisara planteatzen dugu. Esan dugu prekarizazioa dela iritsi eta berehala migranteek duten egoera, ez soilik behar monetario eta materialak asetzeko lan gogor eta luzeak burutu behar dituztelako, beren segurtasun eta egonkortasunerako ziren lagun sare eta sare familiarrik gabe egiten diotelako oro har aurre egoera berriari. Lekualdaketa bakoitzetik eratorritako ibilbidearen arabera, ezberdina izan zen hau asetzeko modua eta haietako bakoitzarentzat izan zuen zentralitate eta garrantzia. Aipatu moduan, gizonezkoen kasuan, familia batera pupilo gisara sartzeak berebiziko garrantzia izan zuen egoerari aurre egiteko, sorterrian beren familiak betetzen zuen papera ordezkatzera iristen direlako, familia horretako kideak bigarren aita eta ama gisara izendatzeraino. Honetaz gain, beren sozializazioa askoz naturalagoa izango da, batetik, lan egiten duten fabrika, ostatu edo enpresatan beren lankideekin lanetik haratago doazen esperientzia eta egoerak partekatu baitzituzten. Espazio horiek egunerokotasunean partekatuko zituzten, eta beraz, etengabekoa zen beraiekin zuten harremana.
121Elenari 2014-05-28 egunean egindako elkarrizketa.
66 Baldintzak eta irabaziak etengabeko negoziaketa bat ziren zerbitzu domestikoan aritu zirenentzat, izan ere, guztiz irregularizatua zegoen sektore hau eta ugazaba bakoitzak nahi zuen bezala baloratzen zuen bere langileen lana. Halako espazio konpartituak etxeetako bakardade eta informazio eza gainditzeko bide ziren argiki. Ikusten ari garen moduan, sareak modu transbertsalean uler ditzakegu, behar anitz asetzeko gako ziren heinean. Ohikoak ziren migrazio-hariak sare bihurtu ohi ziren geltokia zen herrian, esan bezala informazioa elkarbanatu edo elkar laguntzeko, adibidez, lana lortzerako garaian ahoz ahokoak garrantzia handia zuelako. Eloinaren kasuan, behar afektiboak asetzeko modua beste nolabaitekoa izan zen. Esan bezala, familia mailako migrazio mota gauzatu zuen berak. Bere lehenengo geldiunea, Zumarragako hirigunetik urrun kokatzen den baserri batetan pasa zituen lehenengo urteak. Baserria zazpi familia ezberdinek betetzen zuten, eta hasiera batetan beretzako etxearen beraren egoera eta superpopulazioa desesperazio eta herrira itzultzeko gogoen iturri izan baziren ere, bertan garatutako harreman eta sareek berebiziko garrantzia dute beretzat, bere kasuan ere, baserritik mugitzen ez zelako batez ere. Ezinbestean komunitatean bizi ziren zazpi familiak bertan, zituzten “janari apurrak” elkarbanatzen eta sukalde gisa jarritako plakaren inguruan denak batera janzten. Biziraupenerako lehenengo unitatea odoleko familia baldin bazen ere, elkartasun eta laguntza sareak egunerokotasun ziren baserrian: batera joan ohi ziren ur bila, garbiketa egitera. Ohikoa zen Eloinak gainontzekoen haurrak zaintzea, berak dioen bezala, “bereak diren haurrak baina askoz gehiago hezi”122 baititu azkenerako. Baserria mendiaren puntan zegoenez, igo eta jaisteko bide malkarrak zeuden eta norbait gaixo zegoen bakoitzean denen artean jaitsi ohi zuren hirigunera. Beraz, argiki elkar zaintza hori ezinbestekoa izan zen biziraupenerako. Kasu honetan, gainontzekoenean dantzaldiak betetzen zuen funtzioa baserrian bertan eta inguruko baserrietan bizi zirenek osatzen zuten bere sozializazio ingurunea. Zentzu honetan, esan dezakegu aise harremandu ahal izan zela autoktono deritzenekin. ¡Ai! Y los caseros. Ui, ¡qué gente! Buenísima… una gente… señor Marcos, la señora no me acuerdo… que araba y todo… tenía dos hijas… no me acuerdo como se llamaba la mujer. Te mandaban a ir a por la leña que querías, te
122Eloinari 2014-07-07 egunean egindako elkarrizketa.
123Eloinari 2014-07-07 egunean egindako elkarrizketa.
68 Sareek, esan bezala, behar afektibo eta materialak asetzeko gako izan ziren, batez ere emakumeentzat. Esan genezake, etxean (eta bere inguruan) garatu izan ziren bizitzetan, inguruko komunitate horri esker erantzuten dietela beren beharrei. Eloinarentzako baserriko gainontzeko familiak, edota beste etxeetako bizilagunekin eratu zuen hori, Marik odolezko familiako beste kideekin zuen harremanen bitartez lortu zuen (Eloinarekin eta bere senar eta seme-alabekin) lortu zuen. Aldiz, Elenarentzako dantzaldietan egiten zituen harremanak ziren bere sostengu emozional nagusia. Sare hauekin segurtasun hori lortzeaz gainera, Eloina eta Mariren kasuan bezalaxe, behar materialak ere elkarren artean ase zituztela.
6.4 MIGRAZIO ESPERIENTZIAK ETA IDENTITATEAK Ikerketa honetan identitateak etengabeko mugimenduan eta berregokitzapenean daudela ulertzen dugu, eta pertsona bakoitzaren identitate indibidual eta kolektiboak esperientzien eta horiek bizi eta ulertzeko moduaren arabera moldatzen dituela. Identitate aldakorra, espazio, denbora, testuinguru eta bizipenen arabera eraldatzen dena, eduki dezake pertsona bakoitzak, eta horri erreparatu diogu guk ere. Identitate ezberdinak momentuan momentuko intentsitatearekin garatzen dira.
6.4.1 Klase identitatea eta genero diferentzia Orokorra da klase identitate indibidual bat badutela elkarrizketatutako bakoitzak. Azpimarragarria da indibidualki bizi dutela identitate hau, eta ez kolektiboki, nahiz eta pluralean hitz egin. Hau da, ez dute esperientzia kolektibo zehatz batekin lotutako klase identitate bat. Izan ere, lanari lotutako beren esperientzia indibidualki bizi dutelako, emakume zein gizonek, haietako batek ere fabrika industrial batetan lan egiten ez dutelako.
Argi utzi dugu lehenago ere, elkarrizketatutakoen perfilak antzekoak badirudite ere (haietako bakoitzak landatik migratu duten heinean) ezin direla parekatu. Izan ere, lekualdatzea burutzeko zergati eta asmoen bitartez ikusi dugun moduan, ez zuten denek baldintza berdinetatik partitu ezta helburu berdinekin ere.
Argiki, Elena, Mari eta Eloinaren klase identifikazioak sendoagoak dira. Hasteko, beren lekualdatzearen zergatiak jatorrizko herrian bizirauteko zailtasunak eduki izana delako.
69 Gainera, lekualdatu zirenean eta ondorengo urte luzeetan zehar egoera zail askori aurre egin behar izan zieten. Baliteke eurek eduki duten ibilbidea izatea identitatea indibidualki bizi izanaren arrazoia. Eurentzat klaseko identitateak behin eta berriro pobre gisa identifikatzean datza. Egindako lana eta urteetan zehar edukitako prekarietate egoera, ziurgabetasuna, sufrimendu eta zailtasunak auto-baieztapen edo duintasunetik eratorritako harrotasun batetik hitz egiten dute oro har. Hau da, hiruren kasuan, batek ere ez du fabriketan lan egin izan, teorian klase identifikazioa garatuko litzatekeen gune naturalean. Horregatik diogu, egunerokotasunean bizi izan dituzten prekarietatea eta urritasun egoerak, eta horri aurre egiteko aipatu ditugun bide eta estrategia horiek burutu behar izateak, ematen dietela identitate hori.
Narrazioetan ageri diren halako adibideen bitartez jakin dezakegu hiru emakumeen kasuan, biziraupenerako egin beharreko eta igaro beharreko egoerek beren identitateetan aztarna ukaezina utzi dutela, eta hala, beren identitateen erdigunean dagoela bizipen multzo honen ondorioz eratuta bakoitzaren klase identitatea. Esan bezala, ez teorian garatu beharko litzatekeen fabrika handietan, baizik eta egunerokotasunaren gordinari aurre egitearen ondorioz. Etengabean bizirauten eta erresistentzian aritu behar horrek, nolabaiteko harrotasun eta duintasun erreafirmazio bat sorrarazten die haietako bakoitzari, adibidean ikus daitekeenez.
Bestalde, esan baldin badugu ere klase identifikazio hau indibidualki garatu zuten zerbait dela, beren ibilbidea halakoa izan zelako (etxeko lan, zaintza lan zein zerbitzari gisa, bakarrik egiten zutelako lan), kontutan eduki behar dugu biziraupen hori gauzatu zedin elkartasunezko sare kolektiboak oinarrizkoak izan zirela helburu horretarako.
124 Eloinari 2014-07-07 egunean egindako elkarrizketa. 125 Eloinari 2014-07-07 egunean egindako elkarrizketa.
Egoeraren gordintasunari aurre egiteko ezinbestekoak izan ziren familiako, lagunen arteko zein bizilagunen arteko sareak, lehenago ikusi dugunez. Mariren, Elenaren eta Eloinaren kasuan, eta azken bi adibide hauekin ikus dezakegunez, situazio zailei aurre egiteak eta etengabe pobreziari aurre egin behar izateak beren identitatean eragina eduki du, eta baita horri aurre egiten lagundu zieten sareei esker, kolektibotasunaren ulertzeko moduak. Honetan ondoren sakonduko dugu.
Manuelen narrazioaren adibide honetan ikus dezakegunez, hainbat hilabetetan zehar lanaren beharrik ez zuen arren, beretzako lana duintasun bidea zen, errealizatzeko eta egokitu zaion papera betetzeko bidea. Hau da, amaren heriotzak eragindako noraez eta hutsuneak migratzeko arrazoi izan ziren beretzat. Behar hori izan zen beretzat lekualdaketaren eragilea eta ez behar materialak edota ekonomikoki eta sozialki “hobetzea” beste kasuetan nagusi den bezala. Hala eta guzti ere, beretzat beharrezkoa izango da lan bat bilatu eta leku berrian funtzioren bat izatea, hori ez lortzeak bere ohorea jokoan jarri baitzezakeen eta gainera, jatorrian azalpenak eman beharra eta hartu zuen bidea ez betetzearen lotsa jasan beharko zituen. Honetan beranduago sakonduko dugu.
126 Eloinari 2014-07-07 egunean egindako elkarrizketa. 127 Manueli 2014-07-04 egunean egindako elkarrizketa.
Berak argi zuen zeintzuk ziren helburuak, eta ondoren aipatuko dugun moduan, garaiko pentsamendu hegemonikoarekin bat egiten du berak ezkontzaren kasuan, hau da, ezinbestekoa da ezkontzea eta haurrak edukitzea. Hala ere, berak, momentu batetan lehentasun handiagoa eman zion gehiago irabazi nahiari.
Ikusten ari garenez, abiapuntu ezberdinak dituzte elkarrizketatu bakoitzaren migrazioak.
128Juani 2014-07-03 egunean egindako elkarrizketa. 129 Juani 2014-07-03 egunean egindako elkarrizketa.
73 Eloina, Elena eta Mariren sorterriko egoerak askozaz pobretuagoak ziren, eta nolabait, beren ezaugarri gisan azpimarratzen dute etengabe narrazio osoan zehar egindako lan guztia, pasatako gorabehera guztiak, nolako egoera txarrak bizi izan zituzten, eta abar. Juanen kasua ezberdina litzateke, aipatu moduan, bere azken helburuak beste batzuk zirelako.
Guzti hau desarrollismoaren testuinguruarekin harremanetan dago. Hain zuzen ere, oraindik soldatak baxuak baziren ere, nolabaiteko kontsumo mailara eduki ahal izatea bihurtu zen haientzako obsesio. Horretarako, ordu extrak egitea eta kontsumo horrez gozatzeko denborarik ez baldin bazuten ere. Oasi bezala bizi zituzten noizean behineko oporrak, nahiz eta normalean beren herrietara itzultzea zen oporrak hartzean egiten zutena. Hala ere, mailaz igotzearen sentsazioa ulertu ahal izateko, baditugu bi elementu klabe: etxe propioa edukitzearen garrantzia eta batzuentzat, kotxea erostearena. Izan ere, Jose, Juan eta Manuelen kasuan, patronekin bizi izandako urte luzeak xamurtasun eta ezinbestekotzat baldin badituzte ere, ezkondu ostean ezinbestean eman beharreko pausu gisan planteatzen dute denek etxea erostearena. Are gehiago, lagunek “beste familia batekin etxea ez konpartitzea” gomendatzeraino. Ikusten dugu, beraz, elementu klabea izan zela migrazioaren lehenengo momentu prekario edo txarrenen fasea amaitutzat jotzeko etxe propioa erostearena. Etxe propioa edukitzea eginbehar bihurtu zen, eta horrek, adibidez, bigarren migraziora jo behar izatera bultzatu zuen Jose. Egin eta izan behar eta ahalmenen mugan jarri ziren, hortaz, desarrollismoko diskurtsoak jarraitu nahian. Beste hainbatek, ordea, lehentasunik ez zioten eman etxea erosteari, nahiz eta ezinbestean ere kokatzen duten beren egoera hobetzen ari zela ulertzeko elementu gisara. 6.4.2 Genero identitatea Frankismoak, orain arte ikusi dugunez, generoari dagokionen, eginbehar eta izan-behar ezberdinak (kontrakoak, osagarriak eta hierarkikoak) proposatu, bultzatu, arautu eta ezarri zituen gizon eta emakumeentzat, eredutik kanpo zegoena zigortzen zuen bitartean. Egin eta izan behar horrek, genero identitateen eraketan eragin ukaezina eduki zuen. Elkarrizketatuen genero identitateak aztertzerako orduan, kontutan hartu behar dugu horietako guztiek Escuela Nacional deiturikoetan jaso zutela heziketa. Jakin badakigu heziketaz gain, testuinguru historikoan aipatu ditugun beste zirrikitu guztien bitartez (legeak, eliza, eta abar) hedatzen eta erreproduzitzen zela Frankismoak zuen sexuaren araberako genero ezberdintasuna, lehenago aipatu ditugun genero mandatuak
74 zehazten zituena. Kontutan hartu behar dugu, gainera, elkarrizketatuetako guztiak landa eremu tradizional batetan egin dituztela beren lehenengo urteak, eta beraz, modu murriztuago batetan iritsi ahal zirela bertara diskurtso hegemonikoari kontrajartzen zitzaizkion praktika edota diskurtsoak. Zurruntasun teoriko hau, hala ere, hainbat faktorek baldintzatzen dute, eta hain zuzen ere, migrazioa eta diskurtso desarrollista berriek eraldaketarako baldintzak eskaintzen zituen.
Printzipioz, beren bizi proiektuetan, genero rol eta egin beharrekin guztiz bat egiten dute beraietako bakoitzak; guztien bizitzetan ezkontzak berebiziko garrantzia zuen, eginbeharreko gauzen zerrendan lehentasuna baitzuen bikotea lortu, ezkondu eta familia osatzeak. Gizon guztien kasuan lana da beren bizi-esperientziaren ardatzetako bat eta zaintza eta etxeko lanetan aritu ziren emakume guztiak.
Ezkontza beraz, eginbeharreko eta zalantzan jarri beharreko ekintza da elkarrizketatu guztien kasuan. Denentzat, lehenago eta ondorengo bat markatzen duen data da hau. Oso modu laburrean bizi dute ofizial egin gabeko bikote-harremana kasu guztietan. Hori zalantzan jartzen ez duten bezala, seme-alabak edukitzearen logika ere guztien kasuan errepikatzen da, lehenago esan bezala, hori baitzen diskurtso hegemonikoan behin eta berriro errepikatzen dena. Hala ere, seme-alabak edukitzea gauza bat den bezala, argi dago kasu guztietan horren garrantzia emakumeek bizi dutela. Beren identitatearen erdigunean dago ama izatearena, diotenez, “un matrimonio sin hijos es como un árbol que no da frutos”130.
Dena dela, amatasuna zalantzan jartzen ez duten moduan, eta betidaniko desio bat baldin bada ere, beraietako inork ez du amatasuna soilik kokatzen beren izatearen erdigunean, betiere beste hainbat konbinaziorekin bizi dute, langile izaerarekin, hain zuzen. Ez baita kasualitatea, hiru emakumeek bizi izan baitituzte egoerarik prekarioenak, eta berez horien aurrean egin beharreko “lan eta borrokak” dira beren narrazioetan presentzia handiagoa hartzen dutenak. Beraz, diskurtso ofizialak honetara bultzatzen badituzte, esan dezakegu, inola ere ez dutela erreproduzitzen soilik ama, etxekoandre eta emazte izatearena.
130Elenari 2014-07-04 egunean egindako elkarrizketa.
75 Izan ere, beren bizi ibilbidea, langile familietan ohikoa dena (Ikergaiaren Egoeran ikusi ahal izan dugunez) ez da teorian proiektu frankistak zuenera egokitzen, ez baitziren ezkondu ostean “etxera erretiratu”.
Elena, kasu, zerbitzari domestiko ibili ondoren, gazte ezkondu zen. Etxebizitzarik erosteko adinako diru sarrerarik ez zutenez, hainbat pupilo eduki zituen etxean. Hala, hiru haur jaioberrien zein senarraren zaintza, etxeko lanekin zein zerbitzua eskaintzen zien pupiloentzako lanarekin konbinatu zuen. Haurrak nagusitu eta eskolara joaten hasi ziren momentuan, garbiketa lanetan hasi zen, bulego eta tabernetan.
Marik oso antzeko ibilbidea du, bera ere gaztetatik etxeko zerbitzari ibili baitzen. Ezkondu ostean lan hori alboratu zuen, nahiz eta segituan etxetik kanpoko lanari ere ekin behar izan zion, senarraren fabrika kinka larrian baitzegoen eta gainera, azken hau gaixotu zenez, bertan lan egiteari utzi zion azkenerako.
Ikusten dugunez, hainbat lan batera egin behar izan zituzten. Hala ere, eurentzat guztiz
131Elenari 2014-05-28 egunean egindako elkarrizketa. 132Mariri 2014-07-07 egunean egindako elkarrizketa.
76 naturalizatua dagoen egoera dela ikusten dugu, hau da, printzipioz ez da kontraesan bat, aipatu moduan, etxeko andrearen papera bere egin eta betetzea, ezta funtzio hori galdu gabe etxetik at merkatuan lan egitearena.
Izan ere, prekarietate egoerek (bizi baldintzena, hamaika lan bateratu beharrak, lekua ez ezagutzeak, gaixo eta haurrak zaindu beharrak, oinarrizkoak diren elementuak ez edukitzeak, eta abar) beren klase identitatea indartu zuen bezala, Borderíasek aipatzen duen “klaseko halabeharraren” kontzeptua ere hor dugu133, merkatuan ordaindutako lanari lotutako identitatea indartzen duena.
Esan nahi baita, prekarietatea eta horri etengabean aurre egiteko sareek harrotasun sentimenduak eragiten dituela berengan. Hiruren kasuan erresistentzian aritze hori beren bizitzaren kontakizunean garrantzitsua baldin bada ere, harrotasun nabariena Eloinarena da, haurrak eduki zituenetik merkatuko lanik eduki ez zuen bakarra izan zelarik. Mari eta Elenaren kasuan, ordea, ezkondu ostean biak atera behar izan ziren berriro kalera lan merkatuan parte hartzera. Eurentzat ez da kontraesana etxean eta merkatuan lan egitearena, haratago, hau berentzako garrantzitsua da, etxeko lan eta zaintza lanak “berezko lan” kontsideratzeraino. Berentzat, lan egitea garrantzitsua zen “lanik ez egitea andereño aberatsen gauza”134 zelako.
Beraz, printzipioz banaketarik egiten ez duten arren, eta modu naturalean bizi badute ere bi espazio horiek iragatea eta bietan lan egitea, eurak dira ezberdintasun hori egiten dutenak.
Esan bezala, amatasuna zen berez garaiko emakume guztien identitatearen erdigunean egon beharrekoa. Esan dugu, hala ere, Mari, Eloina eta Elenaren kasuan, praktikan horrek beren bizitzan baldintzatu baldin badie ere (bistan da zaintzara dedikatutako bizitza bat eduki dute, batez ere Marik eta Eloinak) lana da beren subjektibitatearen erdigunean ezartzen duten elementua. Manuel, Juan eta Joseren kasuan ere, argi eta garbi, lana da beren bizitzak markatzen duen elementua. Izan ere, garaiko diskurtsoek zioten moduan, hori baitzen beren egiteko funts nagusiena. Behin baina gehiagotan errepikatzen dute, hona iritsi eta azkar batean lana topatzearenak “morala igoarazi”
77 zietela. Esan dugu, baina, aldaketa garai bat izan zela diskurtsoari dagokionean (besteak beste) beren migrazioaren momentua. Izan ere, desarrollismoaren ideia berriekin batera iritsi zen Europan zabaltzen ari zen gizartearen antolaketa berria. Eta horrekin guztiarekin, emakumeak etxetik kanpo modu erregular baten hasi ziren berriro lanean. Beraz, Frankismoak proposatzen zuen familia ereduaren aurrean, lehenik etxean eta etxetik kanpo lan egitea bera klase posizio batetatik defendatzen eta auto definitzen zuten bitartean (lan ez egitea aberatsen gauza zela esanez, zenbat lan egin duten etengabe goraipatuz, eta abar) desarrollismoan zehar garatu ziren diskurtso berriek, jada emakumeek legalki lan egin zezaketelarik, eta horrek teorian gizartean onarpen bat zuelarik, aukera eman zien Mari eta Elenari beren bi identitate eta funtzioak (etxeko andrearena eta langilearena) batera bizitzeko. Eloinak, ibilbide hau jarraitu ez zuenez, klase identitate horri eusten zion bitartean. Teorian gizartean onarpen bat eduki zuela diogunean, esan nahi dugu honek talka eragin zuela gizarte ezin tradizionalago baten hezi eta bizi izan ziren horientzat. Nahiz eta errepikatu dugun Elena, Mari eta Eloinaren kasuan lana dela beren bizitzak ezaugarritzen dituen elementuetako bat, esan dezakegu, familia unitatean eta bertan erreproduzitzen ziren genero-harremanetan talkak edo kontraesanak eragin zituela gai honek. Izan ere, adibidez, Elenaren kasuan, gaztetatik lanean aritu zen eta haurrak eskolan hasi orduko berriro itzuli zen merkatura (kalean lan egitera lehenengo aldiz, bide batez). Badirudi bere kasuan ez zuela gatazka handiegirik sortu etxean, izan ere, “beharra” hor zegoela dioenez, ezinbesteko gisara ikusten zen berak lan egin behar izatea behar monetario horiek asetu ahal izateko (oraindik gainera, senarraren amaren etxean bizi baitziren). Hala ere, senarrak “beti errepikatzen zuen nahiagoko lukeela berak lanik egin beharko ez balu”. Esan dezakegu behar monetarioen arabera erabakiak hartu zituztela familia bakoitzean. Juanek, lehenik, egiten zuen lan guztia goraipatzen du, gero ordea, emazteari lan egiteko debekua jartzen dio: Y luego entré con una chica y me casé. Tuve tres hijos. Y de aquélla, no es como hoy en día: porque hoy en día trabaja la mujer y trabaja también el hombre. Y de aquélla, sólo trabajaba el hombre. Entonces el hombre, pues tenía que meter más
Migratzea erabaki zuten horiek atzean uzten zuten herri eta gizartearen presioa zutela ondoriozta dezakegu honi esker. Izan ere, garrantzitsua zen bidai horretan norbait sartzen zenean, dena ondo joan eta arrakasta edukitzea. Arrakasta Juanen ulerkeran, aipatu dugun mugikortasun sozial hori lortzea litzateke. Ikusten dugunez, migratzea
138 Juani 2014-07-03 egunean egindako elkarrizketa.
80 erabakitzen zutenez haratago, espektatiba zehatz batzuk eratu ziren garaiotan landatik hirira lekualdatzearen inguruan. Behin baina gehiagotan ageri zaizkigu espektatiba horiek betebehar gisara narrazio guztietan. Hala eta guztiz ere, hiru gizonezkoen kasuan, duintasun edo ohore kontua litzateke aipatu arrakasta lortzearena. Begi bistakoa den moduan, Juanek aipatzen duen kontakizun honen protagonista burumakur eta frustrazio nabarmenarekin itzuli zen herrira.
Familia nuklearra zen Estatu Berriaren oinarrizko zelula eta, generoari dagokionean, bertan gauzatu ahal izan ziren gatazkak, desarrollismoko diskurtso berriek bertako ordena hankaz gora jartzen baitzuten, hein handian behintzat. Horren adibide dugu oraintxe bertan aipatu ditugun tentsio uneak. Joséren adibidea ere jar dezakegu. Bere buruaz, bai bere jaioterrian, bai iritsi berritan eta baita ezkondu ondoren ere, aurrezteko gai ez den pertsona gisara definitzen du. Horrela, behin eta berriro irudikatzen dugu bere narrazioaren bitartez bere emaztea bere soldata kudeatu eta aurrezteko saiakerak egiten. Ez da kasualitatea, bigarren aldiz migratu behar izan zuenean, hirugarren kurtsoan zehar Pasaiara bueltatu behar izana, jada Suitzan egotera moldatu eta aurrezten ez zuelako. Naturalki dio, bere emazteak ez zuela etxetik kanpo lanik egin, nahiz eta gai horren inguruan isiltasun nabarmena duen. Ez dakigu Joséren emazteak etxetik kanpo enpleguren bat eduki nahi zuen edo ez, baina, jakin badakigu behar monetarioak bere lanaz asetzen zituztela beren etxean, eta zentzu horretan, Joséren etxean boterea bere alderantz zegoela desorekatua, emazteak dena kudeatzen zuen arren.
Guzti honetaz gain, adierazgarria da nola agertzen den amaren figura behin eta berriro zaigu elkarrizketatuen narratibetan. Izan ere, migrazioaz zerbait gogoratzen badute, gazte zirelarik “amaren gonazpitik” ateratzea zein gogorra izan zen azaltzen dute. Beren haurtzaroa eta herriak gogoratzean ama zein aita gogoratzen badituzte ere, oso modu ezberdinean gogoratzen dituzte. Esan genezake, ama zerbait konkretuarekin baino, beharrezkotasun esentzial batekin lotzen dutela amaren figura. Azpimarragarria da, lehen esan bezala, Manuelek herritik partitzearen arrazoia hori bera izatea:
139Manueli 2014-07-04 egunean egindako elkarrizketa. 140Juani 2014-07-03 egunean egindako elkarrizketa.
141 Manueli 2014-07-04 egunean egindako elkarrizketa.
83 arrakalak ere azpimarratzea funtsezkoa da. Esan dugu, bistakoa dela desarrollismoaren ideia eta diskurtso berriekin hainbat kontraesan sortu zirela familia nuklearretan. Tentsio une eta gai horietaz gain, baditugu beste hainbat disidentzia.
Elenaren kasuaz ari gara, izan ere, aipatu moduan, bera bere ekimenez etorri zen bertara, nahiz eta gizarteak hori berekiko ideia konkretu batzuekin lotu zuen. Bertan ere, etengabekoa da nola urratzen dituen mugak (adibidez, noizean behin debekaturik zegoen etxeko ugazabaren telefonoa erabiliz). Esan bezala, beretzako garrantzia eduki zituzten ostegun eta igandeetako arratsaldeetako jai-orduek.
Dantzaldiak harremantzeko leku aproposa ziren beretzat, eta berak, halako batean ezagutu zuen ondoren bere senarra izango zena. Egia da, ez zirela bat-batean bikote bilakatu eta lehenengo hainbat eta hainbat urte izan zirela “soilik lagun”. Horrek gainontzekoek beren ezkongai-garaiaz esaten dizkiguten ideiekin kontra egiten dute, oro har, oso azkarra izaten baitzen, ezagutu, bikote bilakatu, ezkondu eta haurrak edukitzeko prozesua.
Dantzaldietan halako harremanak sortzea araua zen arren, Elenak bertan zuen osabaren bi begiak beti zituen zelatan, egingo zutena kontrolatzeko asmoz. Hala ere, berak eta bere lehengusinak barre eginez, umorez, eta kontrol horri berebiziko garrantzirik eman gabe egiten zioten aurre halako egoerei:
142Elenari 2014-05-28 egunean egindako elkarrizketa.
Diskurtso frankistak bere eskura zituen erreminta guztiak erabiltzeaz gain, lehenago aipatu dugun gisan, presio sozialak eta elkar zelatatzeak ere pisua zeukaten. Horrela ulertzen dugu, gutxienez, Elenak “bere herritik hain urruti eta hain ezezaguna zen leku batera”144 joateko gurasoen partetik eduki zituen erresistentziak, landako lanak gogoko ez zituela jakin arren, hori egitea nagusiago baten eskaeraren bitartez iritsi baitzen. Izan ere, beren inguruan kanpora alde egitea genero mandatuarekin talka egitea zen. Beraz, esan dezakeguna zera da, genero mandatuak argiak baldin baziren ere, eta askotan horiek denak betetzen baldin bazituzten ere (arrakalak dauden arren, ikusi dugun moduan) migrazioa bera emakumeentzat idatzitako zirudiena, zentzu batetan behintzat, halabehar izatetik etorkizuna erabakitzeko prozesu baten hasiera izan zitekeela.
6.4.3 Jatorriaren lotsa eta pertenentzia kolektiboaren harrotasuna Jatorria, ezinbestean, migratzaile batentzat pisua duen faktorea da. Migranteak beren lur, etxe eta ingurunea atzean utzi eta beste nonbaiten eraikitzen duten pertsonak bezala defini daitezke145. Hala eta guztiz ere, behin izan ziren hori (ingurune zehatz batetan, arau sozial zehatz batzuk dituena) alboratu gabe hasten dira berreraikuntza horretan. Jatorriak berreraikuntza horretan pisua edukiko du, arau zehatz horiek eurekin dakartzatelako migranteek, baina, baita nongotar eta zeren parte sentitzen diren
Zentzu honetan, uste dugu kontutan hartu beharrekoa dela, lekualdatu eta jarraian, harremandu ahala izateko migranteek zer nolako egoerari egin behar izan zieten aurre. Nolabait, hainbat aspektu edo hierarkiari aurre egin behar izan baitzieten. Dudarik gabe, “landatar paleto pobrearen” irudia bere gain izatea lotsazko kontutzat baitzuten. Horri, elkarrizketatu jatorriz galiziarren kasuan, hizkuntza guztiz ez menperatzea, edo menperatzen baldin bazuten ere, beren hizkuntzaren doinua ezin ezkutatu ahal izatearen lotsa gehitu beharko genioke. Dudarik gabe, Juanek egiten duen kontakizunean gaur egunetik egindako balorazioa dago. Hau da, jada ez da “landatar” eta “paleto” sentitzen, eta jada beste modu batetan ikusten du bere galiziartasuna.
Hala ere, esan bezala, badago sakonean beren galiziartasuna defendatzeko joera
146 Juani 2014-07-03 egunean egindako elkarrizketa.
Pertenentzia identitate kolektibo batez ari gara kasu honetan, galiziarrek oso presente dutena. Hainbat eremutan batzuentzako lotsa zena, besteentzako, bere ukaezinezko ezaugarria zen, “beren lurraz” harro baitzeuden, eta lekualdaketak lekualdaketa, ezin zioten horri uko egin nahi. Zentzu horretan, migratu izanak eta beren sentitzen zituzten ezaugarri kultural horiek kinka larrian ikusteak, erreafirmatzeko balio izan zieten. Dudarik gabe, hori garatzearekin zerikusia du hiru elkarrizketatu hauek eduki duten sozializatzeko guneak galiziarren artekoak izan izana.
Badaude, ordea, jatorriarekin eta nongotar sentitzearekin hainbat barne-gatazka. Galiziarrek beren sentimenduak argi dituzten heinean (argi dute identitate bikoitza dutela, hemengoarekiko ere morriña dutela herrira itzultzen diren bakoitzean, eta abar). Ez-hemengo eta ez-hango sentitze horrek, beren sustraiak non dauden ez jakite horrek, nostalgia batetan bizitzea eragiten dietela esan genezake.
Eloina eta Elenaren kasuak ez dira berdinak. Bertako sentitzea esentzialtasun batekin lotzen duten heinean, bertako sentitzen diren arren, autentikotasunik ez dutela diote beren narrazioen bitartez. Beraz, beren kasuan, ez dira jatorriaren arabera egindako komunitate baten parte sentitzen. Baina, komunitatea beste hainbat elementuren arabera sortu daiteke. Izan ere, esan dugun moduan, Eloinak hainbeste haur (bereak eta ingurukoena) hezi eta etxera etengabean iristen ziren familiako kidentzako hainbeste etxeko lan eta zaintza lan egin izanagatik, etxean egun eta gau ibili zen. Honek ez du esan nahi ingurunearekin harremantzen ez zenik, izan ere, lehen aipatu dugun moduan, bere behar afektibo eta material asko inguruko (baserriko, etxadietako) beste kideei esker ase zituen. Zentzu
147 Joséri 2014-06-27 egunean egindako elkarrizketa.
148Eloinari 2014-07-07 egunean egindako elkarrizketa.
149Mariri 2014-07-07 egunean egindako elkarrizketa.
89 ingurunean. Zentzu honetan, oroitzapenek lorratza uzten baitute oroimenean, eta horren balorazio positibo edo negatiboaz eratzen da bakoitzaren identitatea.
7- ONDORIOAK Ezinbestekoa da gure ikergaiaren ondorioei eutsi ahal izateko ikerketari berari jarri genizkion helburu eta hipotesiei begiratua ematea. Horien arabera, migrazioa ulertu ahal izateko behar material zein espektatibak kontutan hartu beharrekoak dira. Ikerketan zehar argi gelditu den bezala, migrazioak ulertzeko ezinbestekotzat jotzen dugu hainbat faktore elkar gurutzatu eta kontutan hartzea. Batetik, testuinguru historikoa kontutan hartzea oinarrizkoa da, batetik, aldaketa ekonomiko zein sozialak ezagutzeko eta garaian jokoan zeuden diskurtsoen berri izateko. Kasu honetan, landan bizitza ateratzerik ez zegoela eta hiriguneetan oparotasuna zain zeukatela, bertan bizi baldintza hobeak eta are gehiago, lan asko egiten bazuten klase mugikortasun edo mugikortasun soziala gauza zezaketelako ideiak oso dira kontutan hartu beharrekoak. Hala, Erregimenak bultzaturiko ideiak nolabaiteko uholdea eragin zutela uste dugu: domino fitxak bailiran, landatik hiriguneetara mugitzera bultzatu zituelarik haietako bakoitza, tantaka, hari zehatz bati (familia, lagun edo herrikideen bidea jarraituz) txertatuz, edo ez. Beraz, dudarik gabe, diskurtso hauek espektatiba batzuen eragile eta sortzaile izan ziren lekualdatu ziren horien kasuan, eta horiek, kontutan hartzea ezinbestekotzat dugu, prozesu horri hasiera ematearen azken zergatiak ulertu ahal izateko. Espektatiba eta helburuak, ikusi dugunez, ez ziren migratzea erabaki zuten guztientzat berberak izango, esan dugunez. Zentzu horretan, aldaera hau (espektatibena) jaioterrian zuten egoera edo baldintza materialen do pobrezia mailaren arabera, izan ziren, oro har. Hala, Eloina eta Mariren egoerak prekarizatuagoak ziren heinean, beren helburu nagusia edo lehentasuna biziraupena izan zen, eta Juan eta Joserena, aldiz, lanaren bitartez mugikortasun soziala eta kontsumoa posible izatea. Baina, baditugu beste hainbat arrazoiekin lekualdatu zirenak ere, zuzenean baldintza material horiek hobetzearekin lotzen ez direnak. Elenaren kasua genuke batetik, landa eremutik eta lan gogorretatik alde egiteko nahia eta hiriko bizitza probatu nahi izatea
90 beretzat lekualdatzeko arrazoi izan zirenak. Manuelek, bestalde, amaren heriotzak eragindako tristezia gainditzeko eta beste nonbaiten hutsune hori betetzeko lekualdatzea erabaki zuen. Zentzu honetan, beraietako bakoitzarentzat migrazioak zer suposatu zuen eta zer esanahi ematen dioten aztertzea beharrezkotzat jotzen dugu, betiere generoaren ikuspuntua kontutan hartuz. Migrazioa jasan egin zutela baino, uste dugu, baldintza zehatz batzuetatik partitu eta beste batzuei aurre egin behar izan baziren ere, nor bere migrazio prozesuaren eragile eta subjektu aktibo izan zirela. Gauzak horrela, herritik lekualdatu izana, beren patuaren gaineko kontrola eduki zutelako baieztapenarekin arrazoitzen dute denek. Horrela, batetik, emakumeentzako, emantzipaziorako bidea izan zitekeen hori hastea izan zen migrazio prozesuarekin batera egin zutena. Elenaren adibidea dugu garbiena, baina, Marirentzat bere lan baldintzak hobeak izan zitezen bere beldurrei aurre egin izana, modu horretan ere uler dezakegu. Gizonezkoentzat, aldiz, desarrollismoaren ideietan oinarritzen ziren proiektuen egikaritzea edo hori gauzatu ahal izateko ibilbidearen hasiera litzateke lekualdatzearena, eta horrekin batera etorri ziren, hiria, modernotasuna, eskala sozialean gora egitea, eta abar. Bestalde, migrazioaren bitartez familia berria eratzearen proiektu gisara ere uler dezakegu, eta baita, bigarren gurasoek eurentzat zer suposatu zuen hala azpimarratzea. Guzti honetaz gain, eta biziraupen estrategien gaiari dagokionean, baieztatzen dugu, praktikan langile profila zuten familien kasuan ezinezkoa zela gizon hornitzailearen eta etxeko andrearen eredu teorikoa gauzatzea. Aurreikusi bezala, kide guzti edo gehienen parte hartzea eta ondoriozko ekarpen monetarioak beharrezkoak izan ziren, dela, patrona gisara edo beste merkatu-azpiko lanak eginez (oro har, garbitzaile modura) emakumeen kasuan, dela, hainbat lan konbinatuz eta ordu extrak eginez (hauetako batzuk ere merkatu beltzean), gizonezkoen kasuan, eta gaztetatik lan eginez, haurren kasuan. Emakumezkoen kasuan, merkatutik irten ohi ziren haurrak edukitzerako garai erreproduktiboan, ondoren itzultzeko. Biziraupenerako elementu klabetzat jotzen dugu etxea, migrazioa gauzatzen den momentuan, hau da, helmugara iritsi eta berehala. Honen jabetzaren aspirazioa izango da, ordea, desarrollismoaren diskurtsoak langileengan gehien eragiten duen ideietako bat, oparotasun edo baldintzen hobekuntzaren seinale gisara.
91 Hala ere, azpimarratu nahi dugun ideietako bat zera da: baldintza material horiek bermatzeko biziraupenerako estrategia horiek modu zabalagoan ulertu behar ditugula, ezinbestekoak izan baitziren ingurune berri eta ezezagunean, jaioterrian eta bertan ziurtzat zirenak ordezkatzea. Zentzu honetan, migrazioa herriarekiko eta familiarekiko zein terminotan egin zuten kontutan hartu behar dugu. Esan dugunez, migrazioaren arrazoiak arrazoi, emakumeek herriarekiko atxikimendua mantendu zuten, hasiera zailean behintzat, hein handi batetan, bakarrik irten baldin baziren ere (Mari eta Elenaren kasuaz ari gara, noski), azken finean, familiari diru-laguntza bidaltzea ezinbestekoa baitzen haientzat. Beraz, eurentzat eskutitz bidezko etengabeko harremana garrantzitsua izan zen egoerari aurre egin ahal izateko. Hala ere, harreman berriak egitea ezinbestekoa izan zen, bertan sozializatu eta biziraun ahal izateko. Genero ikuspuntutik, ezberdinak izan ziren harreman horiek josteko modua. Manuel, Juan eta Joséren kasuan, modu errazago batetan saretu ahal izan zirela uste dugu. Batetik, pupilo bezala zeuden etxeetan bigarren familia batetan sentitzen zirelako; bertan egon eta zerbitzu horiek jasotzeagatik ordaintzen baldin bazuten ere, eurentzako ezinbestekoak izan ziren “ordaindu gabe jaso zituzten gauza guzti horiek”. Gainera, lankideekin modu naturalean egindako harremanak ere berebiziko garrantzia eduki zuten eurentzat. Bestalde, Mari eta Elenaren kasuan, gazte gazterik zerbitzu domestikoan aritzeko (besteak beste) migratu zutenak, etxeko lau paretatatik ihes egiteko zituzten ordu eskasak aprobetxatzea klabea izan zen, harremandu eta aipatzen dugun sozializazioa gauzatu eta segurtasun hori lortzeko. Bestalde, etxean umeen zaintzan eta etxeko lanetan buru belarri ibili zen Eloinarentzat, bizilagunak izan ziren bere harremanetarako pertsona horiek, dudarik gabe, egoeraren gordinari aurre egiteko funtsezko izan zirenak, esan dugunez. Hortaz, biziraupenerako guztiz klabe ikusten ditugu afektuzko harreman guzti hauek. Sare baten gisara, laguntasunez gain, behar, desio eta zalantzak modu komunitario batetan ebatzi ahal izateko giltza izan zirelarik. Horrela, dantzaldietan zein bizilagunen artean eratzen ziren guzti horri aurre egiteko moduak. Azkenerako, komunitatea eratzeko gako izan zirenak.
92 Azkenik, aipatu moduan, identitate eta auto-pertzepzioetan migrazioek eta hau zela-eta sortutako egoera berriek eragin zutela uste dugu. Horrela, gehienetan, lekualdatu zirenek momentu klabe bat azpimarratzen dute, norberaren eraldaketa hori modu sinboliko batetan irudikatzeko ahalmena eta horren berri ematen diguna. Horren adibide dira, Juan eta Manuelentzat familia berrian beren lekua egitearen kontakizunak, esan bezala, berentzat familia berregite hori izan baitzen migrazioaren esanahi nagusietako bat. Bestalde, Eloinak elkartasunezko komunitate horren eraketa sinboliko eta horren parte sentitzea litzatekeelarik eraldaketa momentu klabea. Identitateaz hitz egiten gabiltzalarik, ezin ahaztu dugu klase eta genero faktoreak nola uztartu eta gainjartzen diren bereziki migrazio prozesu horietan guztietan. Genero ikuspuntutik, beraz, modu ezberdinean eragin zieten dimentsio hauek migrazio prozesuan zehar. Batetik, hiru emakumeek, klasea prekarietate terminoetan sentitu baitzuten gehien bat. Hala, egoeraren estuari amaigabe aurre egin behar izanak, eta horretarako kolektiboaren elkartasuna edukitzea, harrotasun bilakatzeraino (Eloinaren kasuan, batez ere). Korapilatsuagoa izan zen Mari eta Elenaren bizipena. Batetik, prekarietate hori bizi izan zutelako, baina, etxeko andre eta langile aldi berean izatearen tentsioa bizi izan zutelako: natural bizi zuten arren, etxetik at eta merkatuan (azpikoan baldin bazen ere) lan egiteak garrantzia handiagoa hartzen baitzuen beren identitateetan, prekarietateari aurre egiteari gailentzen zitzaiolarik. Printzipioz, desarrollismoaren diskurtsoekin batera zihoan emakumeek etxetik kanpo lan egitearen ideia, baina, momentuotan eraldatzen ari zen ideia bat zen, eta eurek, beren langile kondizioarekin batera (klaseko patua) bizi zuten bi esferak zeharkatzearena. Hau da, aukera baten gisara eta gogoekin hartzen baldin bazuten etxetik kanpo egindako lana, bazekiten beharrek bultzatutako zerbait zela, eta are gehiago, “senarragatik balitz ez luketela egingo”. Ikusten dugunez, tentsio gunea eta gaia izan zen honako hau, dudarik gabe, gizonen eginbeharra (hornitzaile izatea, alegia) kolokan jartzen zuena. Bestalde, hiru gizonezkoek, klaseari dagokionean, beste esanahi bat ematen zioten. Esan bezala, beren helburuak gehiago hurbiltzen ziren beren klaseko eta langile kondizioaren errefusapen edo ezkutaketari, aipatu moduan, desarrollismoak, mendebaldeak eta kontsumismoak zabaldutako ideia edo idealekin bat egiten zutelako, eta beren nahia, euren jatorri apala baldintzatzailea ez izatea baitzen. Aitzitik, desarrollismoaren ideien
93 kontratara, ez zuten bere pribilegio edo identitatearen erdigunean zegoen etxeko hornitzailearen garrantzi eta errekonozimendu hori galdu nahi, familietan gatazka eragin zuelarik maiz halako gaiek, aldaketa horri, beren moduan, erresistentzia egin zietelarik. Aztertu dugun identitatearen azken dimentsioari dagokionean, baiezta dezakegu eta esan, nongotar sentitu eta pertenentzia definitzea migrazio prozesuak eraldatzen duen alderdia izan zirela. Batetik, identitate nazionala ulertzerako orduan, galiziarren kasuan, lotsa eta erreafirmazio artean bizi eta definitzen zutela. Izan ere, beren jatorria (landakoa eta paletoa, galiziera ezin ezkutatu ahal izateagatik) adieraztea zaila egiten baitzitzaien, nahiz eta denek jarraian bere horretan indartu eta harro sentitzeko prozesua eman zuten ondoren. Elena, Eloina eta Mariren kasuan, ez zuten halako erreferentzia kultural sendorik beren jatorriarekiko. Gainera, klase eta genero identitateek gehiago pisatzen dute haientzat. Hala ere, aipatzen joan garen moduan, oso da azpimarratzekoa elkartasun, babes eta laguntzarako komunitate sinboliko hori dela eurentzat zeren parte sentitzen ziren oroitu eta kontatzen dutenean azaldutakoa. Azken finean, diogunean migrazio prozesuaren subjektu aktibotzat hartu behar ditugula gure ikergaiaren subjektu eta objektu izan zirenak, esan nahi dugu, egoera zehatz batzuetatik (oso prekarizatu eta zailak zirenak) aukerak sortu zituztela, dela, beren ibilbidearen jabe izan edo sentitzeko, dela etorkizuna non eraiki nahi zuten erabakitzeko, dela harremanak egiteko, dela beren ibilbide propioak gidatzeko. Izan ere, migrazioak lekualdatzetik haratago, momentu dinamikoak dira, eraldaketarako aproposak izan daitezkeenak. Hortaz hitz egiten dute, gutxienez, beren bizitza historiek. Hobe esanda, beren narrazioak ulertzeko proposamen edo irakurketa hau egiten dugu guk. |
addi-d00bc0c1215b | https://addi.ehu.es/handle/10810/15128 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2015-03-05 | science | Sanz Villar, Zuriñe | eu | Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. Literatur testuen corpusean oinarritutako analisia | Eskerrak Tesi hau burutu ahal izateko, pertsona eta erakunde ugariren laguntza jaso dut azken urte hauetan, eta, beste ezer baino lehen, horiei guztiei eskerrak eman nahi nizkieke; haiek gabe ez bainintzateke honaino iritsiko. Lehenik eta behin, eskerrik beroenak nire tesi-zuzendariari, Ibon Uribarriri. Esku-hutsik iritsi nintzen Alemaniatik 2008an, eta, ordutik, beti egon zara hor, laguntzeko prest. Tesi hau, zu gabe, ez litzateke posible izango. Zuk behin esan bezala, “hezur hautsien tesia” izan da hau, baina lortu dugu! Naroa, vielen vielen Dank, hasiera-hasieratik eta gaur arte hor egoteagatik. Eli, zuri ere, mila esker. Bion lanak inspiratu nau, benetan. Eskerrik asko, bioi, azken fasean lana irakurtzeko denbora hartzeagatik eta egindako iruzkinengatik. Departamentuko eta saileko lankideei ere, mila esker. Raquel, Josu, Cristina, María, Cande, Marlén... eskerrik asko zuen babesagatik, tesi honen aurkezpen saioetan parte hartzeagatik, eta edozer behar izan dudan guztietan laguntzeagatik. Eusko Jaurlaritzari ere eskerrak eman nahi nizkioke, doktorego aurreko bekari esker, urte betez buru-belarri aritu nintzelako ikerketa lan hau egiten. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean, aukera paregabea izan dut ikerketa lanarekin jarraitu, eta irakaskuntzan lehen urratsak egiteko. Atzerrian, Alemanian eta Estatu Batuetan, ikerketa egonaldiak ere egin ahal izan ditut. Eskerrik asko, beraz, DAADri, Mannheimen egindako egonaldia babesteagatik, eta UPV/EHU eta USACi, I
2 1. Sarrera 1.1 Ikerketa-helburu eta -galderak Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpen Ikasketen baitan egin diren lanen jarraipena da ikerketa-lan hau, sorburu- edo xede-hizkuntza gisa euskara ardatz izan duten lanen jarraipena bereziki. Izan ere, hurrena aipatuko ditugun aurrekari horiek gabe lan hau ez litzateke posible izango. Manterolak (2011), euskara abiapuntu izanik, beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenak aztertu zituen. Barambonesek (2009) eta Zubillagak (2013) euskarara egindako itzulpenak aztertu zituzten beren doktorego tesietan, ingelesetik euskarara itzulitako eta haur eta gazteei zuzendutako ikus-entzunezko testuak lehenak, eta alemanetik itzulitako haur eta gazteentzako literatur testuak bigarrenak. Lan horietan guztietan azpimarratzen da, gainera, itzulpenak zernolako garrantzia izan duen euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten garapenean. Zubillagak dioen moduan, “Euskal Herrian ezinbestekoa izan da eta da, gaur egun ere, itzulpena: bertako literatur sistema garatu eta indartzeko, baina, era berean, ezinbestekoa izan da egoera diglosiko larrian zen hizkuntza bultzatu, normalizatu eta garatzeko” (2013: 17-18). Beste hitz batzuetan, itzulpenek eragin handia izan dute euskara modernoaren garapenean. Ez bakarrik itzulpenak egitea, horiek ikuspuntu zientifikotik ikertzea ere nahitaezkoa dela iruditzen zaigu, hizkuntza bera bultzatzeaz gain, euskal Itzulpen Ikasketetan aurrera egiten lagunduko digutelako, marko deskribatzailearen baitan lortutako emaitzak adar aplikatuan –itzulpen eskoletan, besteak beste– izan dezaketelako eragina. Itzulpen ikertzaile izateaz gain, itzulpen irakasle ere bagaren neurrian, garrantzitsua da (ikuspuntu deskribatzailetik) nola itzuli den aztertzea, joera desberdinen jakitun egon eta ikasleei horiek helarazi ahal izateko. Esku artean duzuen tesi hau Zubillagaren ikerketa-lana osatzera dator. Hizkuntza-konbinazioa berdina da bi kasuetan, biok alemanetik euskarara egindako itzulpenak aztertu ditugu, baina Zubillagak genero ikuspegitik egin zuen azterketa, eta, lan honetan, berriz,
1.1 Ikerketa-helburu eta -galderak 3 hizkuntzaren fenomeno bat aztertuko dugu, unitate fraseologikoak. Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratzeko ikerketa-lanean ekin nion unitate fraseologikoak aztertzeari. Orduan jada ikusi nuen euskal fraseologismoen azterketak euskararen ikuspuntutik egin direla, eta ez dagoela, itzulpengintzaren ikuspuntutik, kanpoko hizkuntzak eta euskara lotzen duen ikerketa-lanik. Gainera, zinez dira interesgarriak hizkuntzaren unitate finko hauek: arazoak sortu ohi dituzte jatorrizko testuetan identifikatzerako orduan, eta, behin identifikatuta, xede-testuan ordainak bilatzeak ere buruhausteak sortu ohi dizkio itzultzaileari. Bestalde, euskararen kasuan, gaztelaniaren interferentzia neurtzeko unitate interesgarriak izan daitezkeelakoan nago (kalean eta komunikabideetan, esate baterako, barra-barra entzuten baitira gaztelaniazko kalko fraseologikoak). Kontuan izan behar da oraindik normalizazio prozesuan eta egoera diglosikoan dagoen hizkuntza dela euskara. Azken inkesta soziolinguistikoaren arabera (2012), 16 urte edo gehiago dituzten biztanleen % 27 da elebiduna, eta erabili % 24,2k erabiltzen du euskara. Euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenen portzentajea % 16,1ekoa besterik ez da. Egia da, bai, gizarte elebidun batean bizi garela, non bi hizkuntza –gaztelania edo frantsesa eta euskara– batera bizi diren. Baina ezin dugu ahaztu elkarbizitza hori ez dela orekatua –egoera diglosikoa dela, alegia–, eta desoreka horrek eragina izango duela itzulpen jardueran. Ez bakarrik itzulpenean, Alberdik aipatzen duen moduan, erdarek izugarrizko eragina dute ustezko sorkuntza lanetan ere: “Ez dago ezkutatzerik literaturan, pentsamenduan, irakaskuntzan, komunikabideetan... itzulpenak direla nagusi (aitor dezagun beste kontu bat ere: eskoletan barrena euskarazko sorkuntza-lan gisa dabilen ikasliburu, irakurgai, bideo eta abar dezente ere –lehen begiratu batean dirudien baino gehiago–, ez da euskarazko sorkuntza-lan hutsa. Aitortzen direnak baino gutxiago dira sortzez euskaraz idatzitakoak, eta are gutxiago euskaraz pentsatuak.
4 1. Sarrera Ofizioko irakurleak berehala igartzen du hori); erdal ereduak aurrean direla sortu (behar izan) dira euskarazkoak” (2010: 18) Beraz, itzulpena oso presente dago gurean; ez bakarrik itzulpen jarduera gisa, sorkuntza lanetan ere nabarmena da itzulpenaren presentzia. Arestian aipatu ditugun lanek partekatzen duten beste ezaugarri garrantzitsu bat aipatu beharra dago. Guztietan, itzulpen-azterketa ikuspuntu deskribatzailetik –Itzulpen Ikasketa Deskribatzaileen ikuspuntutik, alegia– egin izan da. Metodologiari dagokionez, beraz, tradizio bat dagoela esan daiteke, oinarri bat duen tradizioa. Izan ere, euskaratik eta euskarara egindako itzulpenak aztertu dituzten lehen lanak direnez, deskribapenetik hastea zentzuzkoa iruditzen zaigu. Esan bezala, lerro berean kokatzen da esku artean dugun lan hau: ikusmolde deskribatzaile horretatik unitate fraseologiko jakin batzuen itzulpena aztertu nahi izan dugu alemana-euskara hizkuntza-konbinazioan. Alemana, Heidelbergen burutu nituen ikasketak medio eta han igarotako urteak direla eta, gertuen sentitzen dudan atzerriko hizkuntza delako, eta euskara, berriz, etxeko hizkuntza delako. Abiapuntua unitate fraseologikoak dira, baina ez dugu ahaztu behar helburua oro har alemanetik euskarara nola itzultzen den aztertzea dela. Hori egin ahal izateko, lehenik eta behin, katalogoa osatu dugu, alemanetik euskarara egin diren itzulpenen katalogoa, hain zuzen. Ondoren, katalogo horretan oinarrituta, literatur testuz osatutako corpus paralelo eta eleaniztun bat sortu dugu, zeina, aldi berean, lau azpicorpusez osatua dagoen: HGL ZZ Ustez zuzenean itzulitako haur eta gazte literatur testuz osatutako azpicorpusa. HGL ZH Ustez zeharka itzulitako haur eta gazte literatur testuz osatutako azpicorpusa.
1.1 Ikerketa-helburu eta -galderak 5 HL ZZ Ustez zuzenean itzulitako helduen literatur testuz osatutako azpicorpusa. HL ZH Ustez zeharka itzulitako helduen literatur testuz osatutako azpicorpusa. Azpicorpus horien arteko bereizketa egin dugu, alde batetik, HGL eta HLko testuak itzultzerako orduan dauden antzekotasun eta desberdintasunak aztertzeko, eta, bestalde, alemanetik zuzenean egindako itzulpenen eta zeharka –kasu gehienetan, gaztelaniatik– euskarara egindako itzulpenen artean alderik ba ote dagoen ikusteko. Hori egin ahal izateko, Touryren (2012) itzulpen-arau eta itzulpenlegeak hartu ditugu erreferentzia gisa, estandarizazioaren eta interferentziaren legea, hain zuzen. Badakigu lege horiek eztabaida piztu izan dutela, eta kritikatuak izan direla, baina guk, esan bezala, abiapuntu gisa hartu, eta gure beharretara eta errealitatera moldatu ditugu, itzulpenetan aurkitutako joerak eta portaerak deskribatzeko kontzeptu baliagarriak iruditzen zaizkigulako. Izan ere, Touryk proposatzen duen metodologia enpirikoaren baitan, behin eta berriz errepikatzen diren portaerak ikusten baditugu, itzulpen-arau eta itzulpen-legeak definitu ahalko ditugu. Zentzu horretan, hauexek dira gure ikerketa honen bidez erantzun nahiko genituzkeen galderak: • Zein joera daude, itzulpen-arau eta -legeei dagokienez, alemanetik euskararako UFen itzulpenean? • Ba al dago alderik HGLko edo HLko testuak itzultzearen artean? • Eta zuzenean edo zeharka itzultzearen artean? • Euskara egoera diglosikoan dagoen hizkuntza gutxitua izateak nola eragiten dio itzulpen jarduerari? Tamainari dagokionez, gaur corpus gero eta handiagoak sortzeko aukera dugu. Lan honen oinarri izan den corpusak, esate batera-
6 1. Sarrera ko, hiru milioi eta erdi hitz inguru ditu. Gero, corpusaren kudeaketa egokia posible izan da, informatikariekin elkarlanean, horretarako gure beharretara egokitutako tresneria (lerrokatze programa, bilatzailea...) garatzen joan garelako bi ikerketa-proiekturen baitan –TRACE ikerketa-proiektua eta TRALIMA-ITZULIK ikerketa-taldea, hain zuzen. Gainera, denbora gutxian aurrerapauso handia egin dugulakoan gaude. 2011n defendatu zen Manterolaren tesian, Wordsmith Tools programa erabili zen corpusa lerrokatzeko. Lerrokatzerako orduan programak sortzen zituen arazoez ohartuta, lerrokatze tresna propioa garatzeko ekimena abian jarri zen Ibon Uribarriren zuzendaritzapean. Orduan, TRACE ikerketa-proiektuaren baitan TRACEaligner programaren lehen bertsioa, 1.0 bertsioa, sortu zuten. Orain, 2014an, TRACEaligner etiketatze eta lerrokatze programaren 3.0 bertsioa daukagu esku artean1. Lehen bertsio horrekin egin zitekeenaren eta gaurkoarekin egin daitekeenaren artean izugarrizko aldea dago, eta doikuntza lanek aurrera jarraitzen dute, informatikari eta itzulpengintzako ikertzaileon arteko elkarlanak aurrera egiten duen modu berean. Erabiliko ditugun tresnez gain, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea ikerketa-lan hau beste zentzu batean ere badela berritzailea: alemanetik euskararako unitate fraseologikoen itzulpena aztertuko dugu, eta hizkuntza-konbinazio horretan unitate fraseologikoen inguruan egingo den lehen ikerketa-lana izango da, guk dakigula. Gainera, azterketa ez dugu, ohikoa den moduan, ikuspuntu preskriptibo batetik egingo, deskribatzailetik baino, sarrera honetan eta gero datozen lerroetan azaldu legez. 1.2 Tesiaren nondik norakoak Oinarri teorikoari dagokion kapitulua (2) hiru atal nagusitan dago banatuta. Itzulpen Ikasketa Deskribatzaileak izanik lan honen 1Ikerketa-lan honetan, hala ere, 2.0 bertsioa izan da erabili duguna.
1.2 Tesiaren nondik norakoak 7 abiapuntua, lehenengo atalean (2.1) marko teoriko-metodologiko horri dagozkion kontzeptu nagusiak jaso ditugu, eta baita egin zaizkion kritikak ere. Ondoren, unitate fraseologikoen itzulpena aztertuko dugunez, fraseologiaren bilakaera historikoa eta berau ulertzeko garrantzitsuak diren kontzeptu eta sailkapenak aztertu ditugu (2.2). Hirugarrenik, unitate fraseologikoen itzulpenaren inguruan hausnartu dugu (2.3). Hainbat ikerketa-lerro daudela ikusi dugu, eta gure lana corpusetan oinarritutako azterketa deskribatzaileen barruan kokatzen dela. Barambones, Manterola eta Zubillagak egin bezala, gure lanaren oinarri metodologikoa (3) Lambert eta van Gorpek 1985. urtean proposatutako eredua (3.1) izan da, zeina lau mailatan banatzen den: aurretiazko azterketa, makro mailako azterketa, mikro mailako azterketa eta azterketa sistemikoa. Hori gauzatzeko gure corpus propioa sortu eta sarean dauden corpusak erabiltzea ezinbestekoa denez, corpusgintzari lotutako hainbat gai landu ditugu kapitulu honetan (3.2). Aipatutako eredu metodologikoaren baitan proposatzen den lehen urratsa, beraz, aurretiazko azterketa egitea da, eta hori izango da, hain zuzen, laugarren kapituluaren xedea (4). Horretarako, lehenik eta behin alemanetik euskarara itzuli diren testuen corpus 0 edo katalogoa nola sortu den azaldu dugu (4.1), eta HGL eta HLko testuek osatzen duten azpikatalogoaren deskribapen zehatza egin dugu (4.2). Jarraian, katalogo zabal horretatik digitalizatu eta lerrokatuko ditugun testuak nola aukeratu ditugun azaldu dugu; zuzenean egindako itzulpenen kasuan, bi testu dira lerrokatzen direnak, eta zeharkakoetan, berriz, hiru. Behin corpusa esku artean dugula, horren ezaugarri nagusiak aurkezteko gai izango gara tipologia desberdinetan oinarrituta (4.3). Hurrena, gure corpuseko 110 testuak aztertu ditugu; lehenengo, makro mailan, eta, ondoren, mikro mailan. Azterketa makroestrukturalari dagokionez (5), paratestuak aztertzeari ekin diogu (5.1); hau da, testuaren inguruan dauden elementuak aztertu ditugu (liburuan bertan edo distantzia jakin batera daudenak), hala nola egile eta itzultzailearen inguruko datuak, hitzaurre eta hitz-atzeak, itzulpen-
8 1. Sarrera motari buruzko informazioa eta epitestuak. Ondoren, jatorrizko eta xede-testuen arteko harremana nolakoa den ikusi dugu, paratestuen itzulpenaren bidez –edo, Garrido Vilariñok dioen moduan, paraitzulpenaren bidez (5.2). Horretarako, izenburuen, kapituluen eta azaleko irudien “itzulpenean” jarri dugu arreta. Bi (edo hiru) testuen arteko alderaketari amaiera emateko, hitz, esaldi eta paragrafoak zenbatu eta kopuruak alderatu ditugu (5.3). Kapitulu honen amaierako behin-behineko ondorioen azpiatalean (5.4) argi geratzen da, alde batetik, gure corpusa osatzen duten testuak, “itzulpen-mota” etiketari dagokionez, ezin direla bi multzo trinkotan banatu, zuzeneko eta zeharkakoetan, alegia; ñabardurak daudela eta beharrezkoa dela beste kategoria batzuk gehitzea. Bestalde, hirugarren urratsaren, mikro mailako azterketaren, garrantzia ere agerian geratzen da, bertan berretsi edo baztertuko direlako orain arte lortutako emaitzak. Mikro mailako azterketari eskainitako kapitulua da guztietan zabalena (6). UFak testuetan agertzen direnean izan ditzaketen ezaugarriak aipatu eta gero (6.1), aztergai izango diren UFak –somatismoak (aztergaia I) eta binomioak (aztergaia II), hain zuzen– definitu ditugu (6.2). Jarraian, aukeratutako somatismo eta binomio horiek corpusetik nola erauzi (6.3) eta nola aztertu (6.4) ditugun ikusi dugu. Geratzen diren lau azpiataletan (6.5, 6.6, 6.7 eta 6.8) aztertu ditugu corpusetik erauzitako UFak. 6.5 eta 6.6 azpiataletan jatorrizko- eta xede-testuetako somatismoak aztertu ditugu hurrenez hurren, eta, 6.7 eta 6.8 azpiataletan, jatorrizko- eta xede-binomioen analisia egin dugu. Bai binomio bai somatismoen kasuan, azterketan egin ditugun urratsak berberak izan dira: lehenengo eta behin, abiapuntuaren arabera, jatorrizko edo xede-testuetan oinarritutako azterketa egin dugu. Bigarrenik, itzulpen-azterketatik ateratako datu orokorrak, zenbakiak eta portzentajeak, aurkeztu ditugu. Itzulpenazterketari amaiera emateko, itzulpen aukerak aztertu ditugu bananbanan. Hizkuntza-azterketa xehe horren bitartez, aukera izan dugu ez bakarrik alemanetik euskararako UFen itzulpenean egon daitezkeen joera orokorrak zehazteko, itzultzaile jakin batzuen itzultzeko estilo propioak ere identifikatu ahal izan ditugu. Bestalde, azpicor-
12 2. Oinarri teorikoa Ikerketa-lan honen abiapuntua Itzulpen Ikasketak dira, Itzulpen Ikasketa Deskribatzaileak (IID), hain zuzen ere; lehen esan bezala, nire testuinguru akademikoan hori delako paradigma nagusia, alde batetik, eta, bestalde, euskal Itzulpen Ikasketetan orain arte egin diren lanak kontuan hartuta, egokiena iruditzen zaigulako. Garrantzitsua da aipatzea, gainera, IIDak eta gero, 80. eta 90. hamarkadetan, kulturan oinarritutako ikerketek hartu zutela garrantzia. Horien baitan, hizkuntzatik kulturarako jauzia egin, eta kultura kontzeptua ardatz bihurtu zen. Guk, ordea, biak uztartu nahi izan ditugu ikerketa-lan honetan, hizkuntza eta kultura. Horrela, ikuspuntu linguistikotik, fraseologismoen itzulpena aztertuko dugu alemanaeuskara hizkuntza-konbinazioan, betiere ahaztu gabe itzulpen horiek leku eta garai jakin batean egin direla. Abiapuntua IIDak izanik, lehenik eta behin, marko teoriko-metodologiko horren ezaugarri eta kontzeptu nagusiak deskribatuko ditugu. Hasteko, IIDak nondik datozen aipatuko dugu labur; ondoren, itzulpena nola ulertzen den azalduko dugu assumed translation kontzeptuaren bidez, eta funtsezko beste kontzeptu batzuk, itzulpen-arauak eta itzulpen-legeak, zer diren ikusiko dugu. Bukatzeko, Touryri egin dizkioten kritika nagusiak aipatuko ditugu Deskribapenetik harago azpiatalean. Aipatu duguna kontuan hartuta, kapitulu honen bigarren zatian ikuspuntu historiko eta kontzeptualetik aztertuko ditugu unitate fraseologikoak (UFak). Horretarako, lehenengo eta behin, ikuspuntu diakronikotik, fraseologiaren ikerketak izan duen bilakaera aztertu dugu, bai xede- bai sorburu-kulturari dagokionez. Jarraian, ikuspuntu sinkronikotik, UFak zer diren lantzea izan da helburua, eta, horretarako, horien ezaugarriak deskribatu ditugu, ezaugarri formal, semantiko eta pragmatikoak, hain zuzen. Azkenik, UFak sailkatzeko hainbat proposamen aurkeztuko ditugu. Hirugarren azpiatalean, fraseologia eta itzulpengintza uztartzeko ahalegina egin dugu. Hizkuntza desberdinetan UFen erkaketa hainbat ikuspuntutatik egin izan da, fraseologia kontrastiboa eta itzulpengintzaren ikuspuntutik, alegia. Garrantzitsua denez biak desber-
16 2. Oinarri teorikoa Arestian aipatu bezala, xede-hizkuntzan itzulpen gisa aurkezten den oro izango da abiapuntua. Gainera, Touryk ez dio ustezko izaera hori soilik xede-testuari egokitzen. Sorburu kulturarekiko lotura berreskuratu nahi denean, ustezko jatorrizko testuak (assumed source texts) ere aipatzen ditu. Besteak beste, ustezko itzulpen batek jatorrizko bat baino gehiago izan ditzake; hots, itzulpen konpilatuak2 egon daitezke. Edo, itzulpen batek jatorrizko testu bakarra izan dezake, baina jatorrizko testu hori ez da hasiera batean uste zena, zeharkako itzulpenetan gertatzen den moduan (2012: 29). Jatorrizko eta xede-testuaren arteko (behin-behineko) harremana hasiera-hasieratik identifikatzea garrantzitsua delako eta gurean zeharkakotasunaren fenomenoa aski hedatua dagoelako (genero batzuetan beste batzuetan baino gehiago), Manterolak (2011) eta Zubillagak (2013) beren doktore-tesietan erabilitako bi termino hauek erabiliko ditugu lan honetan ere: ustezko zuzeneko itzulpena (assumed direct translation) eta ustezko zeharkako itzulpena (assumed indirect translation). Aurreratu dezakegu, gainera, interesgarriak, batez ere, ustez zuzenean itzulitakoak direla. Bestalde, azterketan zehar ikusiko dugun moduan, kontuan hartu behar da kontzeptu horiek ez direla kontzeptu absolutuak. Zubillagak, esate baterako, HGLaren itzulpenaren inguruan egindako azterketan, honako hau ondorioztatzen du: ustez zuzenean itzultzen duten itzultzaileek zubi-bertsioak kontsultatzen dituzte; horrela, zuzeneko eta zeharkako itzulpenen muga lausotu egiten da (2013: 570), eta biko kategorizazioa ez da nahikoa (2013: 572). Gure kasuan, ikusi beharko dugu ea HGLaren itzulpenean gertatzen dena HLaren itzulpenean ere berdin gertatzen den; hau da, ea hipotesia orokortu daitekeen. 2“a translation which makes use of a number of source texts” (Toury 2012: 100).
22 2. Oinarri teorikoa baldintzatuta gaude: makineria kognitiboak baldintzatzen gaitu, alde batetik, eta, bestetik, gure ingurumen sozio-kulturalak. Prozesu kognitiboen inguruan dio itzultzailearen esperientziak itzulpen-prozesuan eragina izan dezakeela: (“(...) accomplished translators would be less affected by its [the source text] actual make-up” (2012: 313)). Iruditzen zaigu, hala ere, badaudela beste faktore kognitibo batzuk itzulpenean eragina izan dezaketenak eta ikertzerako orduan kontuan hartu beharko liratekeenak; hala nola, itzultzailearen ama-hizkuntza(k), ezagutzen dituen atzerriko hizkuntzak, noiz eta nola ikasi dituen. Esan nahi duguna da itzultzaileen profila kontuan hartzea garrantzitsua izan daitekeela, itzulpen portaeretan eragina izan dezaketelako. Gure kasuan, adibidez, alemanetik euskarara itzultzen duen itzultzaile oro, gutxienez, elebiduna izango da: euskara eta gaztelania (edo frantsesa) jakingo ditu. Oro har esan daiteke, euskararen egoera diglosikoa medio, gaztelaniaren eragina euskararengan handiago dela alderantziz baino, Zubillagak bere doktore-tesian aipatzen duen moduan. Maila kognitiboari dagokionez, uste dugu egoera horrek itzulpenari ere eragiten diola. Itzultzaileak gaztelania ez den beste hizkuntza batetik, alemanetik kasu, euskarara itzultzen duenean –beraz, ustez zuzenean itzultzen denean ere–, nahi edo nahi ez, gaztelania ere buruan dauka3 (Zubillaga 2013: 47). Horretaz gain, alemanetik euskarara egiten diren itzulpenetan, itzultzailea baldintzatzen duten beste bi faktore –kanpo faktore, kasu honetan– ere aipatzen ditu Zubillagak: beste zubi-bertsio batzuk kontsultatzeko aukera eta laneko baliabide gehientsuenak gaztelaniaz izatea. Aipatutako interferentzia-mota ho3Beste kontu bat da bi hizkuntza horiek nola dauden errotuta itzultzaile bakoitzaren buruan, nola ikasi dituen bi hizkuntzok, zein harreman duen bi hizkuntzekiko, zein menperatzen duen hobeto, etab. Nago faktore horiek eragina izan dezaketela emaitzetan eta kontuan hartzekoak liratekeela.
2.2 Fraseologia eta unitate fraseologikoak 27 baita fraseologiari dagokionez ere. Azken hori landu asmoz, azpiatal honetan, xede-kulturari, euskal fraseologiaren garapenari erreparatuko diogu, lehenik eta behin. Horrela, XVI. mendetik gaur egunera arte egon diren izen eta lan garrantzitsuenak aipatuko ditugu. Ondoren, berdina egiten saiatuko gara alemanarekin, sorburu-kulturarekin. 2.2.1.1 Euskal fraseologia Laburbilduz esan dezakegu XVI. mendetik XIX. mendera arte euskaraz aurkitu ditugun lanak lan paremiografikoak direla batik bat; hots, ikertzaileek kalean erabiltzen ziren esaerak jasotzen zituzten, gero esaera edo atsotitz hiztegiak sortzeko. Aipatu nahi dugun lehen bilduma honako hau da: Refranes y sentencias comunes en bascuence, declaradas en romance con números sobre cada palabra, para que se entiendan las dos lenguas. Pedro Porralis de Amberesek argitaratu zuen 1596an, hori badakigu, baina ez nor izan zen lanaren egilea. Euskaldunek, gainera, ez zuten XIX. mendera arte liburuaren ezagutzarik izan, ale bakarra Alemaniako Darmstadt hiriko liburutegian zegoelako. Willen Van Eys holandarrak aurkitu zuen, eta, 1896an, lehenengo ediziotik hirurehun urtera hain zuzen, berrargitaratu. 539 errefrauz osaturik dago bilduma, eta, Kaltzakortak (1996) adierazten duenez, horietatik hiru errepikatuta daude, eta bat ez da errefraua, erramoldea baizik (ez baitu irakatsirik ematen); beraz, 535 dira bilduman jasotzen diren errefrauak. Dena den, kontuan hartu behar da Kaltzakortak bere eskuetan izan zuen aleari zati batzuk falta zitzaizkiola, eta jatorrizkoak, beraz, errefrau gehixeago izango zituela. Errefrauen egiturari dagokionez, “egiten dena da euskarazko errefrauaren hitzak zenbakitu eta gero hitzez-hitzezko erdal itzulpenean euskarazko hitz zenbakitu bakoitzari dagokion erdarazkoari zenbaki bera jarri” (Kaltzakorta 1996: 613). Aipatu nahi dugun hurrengo lana Oihenarten hau da: Les Proverbs Basques recueillis par Sr. d’Oihenart, plus les poesies basques
28 2. Oinarri teorikoa du mesme auteur (1657). Izenburutik ondorioztatu daitekeen bezala, atsotitzez –Oihenartek errotutako terminoa– eta olerkiz osatutako lana da. Bilduma osatzen duten 537 errafrauak alfabetoko hurrenkeraren arabera ordenaturik daude, frantsesera itzulita, eta batzuek euskarazko iruzkina ere badute. Garateren (1998: 28) ustetan, Oihenart da “lehenbiziko euskal atsotitzlari, lehen paremiologo, esaerak bildu ez ezik, bere hitzaurrean atsotitzei buruz zenbait iritzi jaulkitzen baitu”. Atsotitz horiez gain, beste 170 batu zituen Oihenartek ale gehigarri batean. Ale hori Parisko Biblioteka Nazionalean aurkitu zuen Gustav Brunetek. Horietaz guztietaz gain, mauletarrak argitaratu gabeko beste errefrau pila jaso zituen. Mitxelenak 892 batu zituen guztira, eta, 1971. urtean, Oihenarten errefrau guztiak biltzen zituen liburua argitaratu zuen Txillardegik: Atsotitzak eta Neurthitzak. Denboran jauzi bat eginez, XX. mendean egon diren honako bost izen garrantzitsu hauek aipatzea garrantzitsua iruditzen zaigu: Pablo Zamarripa, Resurrección María de Azkue, Koldo Izagirre, Justo Mari Mokoroa eta Gotzon Garate. Zamarripa izan zen lokuzioen teorizaziorantz lehen urratsak eman zituena. 1913an argitaratutako liburu mardul honetan islatzen dira urratsok: Manual del vascófilo. Libro de modismos, onomatopeyas, elipsis, uso distinto de la S y la Z y otras cosas que conviene saber para hablar y escribir bien en vascuence vizcaíno. Sarrera eta 22 kapituluz osatua dago liburua. Ezin ditugu hemen liburuaren xehetasunak aztertu, baina adierazi, soilik, sarreran UFen itzulpenari buruzko hausnarketa egiten duela. Horiek hitzez hitz itzultzea ezinezkoa dela dio, eta bi bide proposatzen ditu: “traducirlas por un modismo equivalente” (Zamarripa 1913: 5) edo parafrasi bidez itzultzea. Baina garbi uzten du: parafrasiak ez du modismoak besteko energia izango, zerbait galduko da itzulpenean. Garbi dago, beraz, Zamarriparen ikuspegia arauemailea dela. Azkuek bi kapitulu eskaintzen dizkie fraseologismoei Euskalerriaren Yakintzako (1935-1947) hirugarren liburukian: lehenengoa atsotitzei (proverbios) eta bigarrena esakerei (modismos). Lehenengo ata-
2.2 Fraseologia eta unitate fraseologikoak 29 lean, jakingai bera izendatzeko hainbat izen erabiltzen direla adierazten du. Ondoren, atsotitzak eta esakerak desberdintzeko beharraz ere hitz egiten du, eta biltzen dituen atsotitzen inguruan dio batzuk (889) beste liburu batzuetatik hartutakoak direla, baina gehienak (2.047) herritik jaso dituela zuzenean. Ordena onomasiologikoan oinarritzen da atsotitzak sailkatzerako orduan5. Esakeren atalari dagokionez, lau orrialdeko sarreratxoaz eta hitz-gakoen arabera antolatutako esakerez osatuta dago. Sarrera horretan ere, Azkuek hausnarketa terminologikoa egiten du lehenik eta behin, eta, kasu horretan ere, esakera gehienak (1.700) zuzen-zuzenean herritik jaso dituela adierazten du, eta gutxi batzuk (311) beste lankide batzuen lanetatik. Izagirreren bildumak, Euskal lokuzioak: espainolezko eta frantsesezko gida-zerrendarekin (1981), euskal lokuzioak, eta horien gaztelaniazko eta frantsesezko ordainak jasotzen ditu. Bi irizpidetan oinarritzen da “espainolezko eta frantsesezko korrespondienteak” (Izagirre 1981: 34) hautatzerako orduan: lokuzioaren egitura eta arruntasuna; hau da, formari begiratuz, egitura antzekoena duena hautatzen du, eta, erabilerari dagokionez, gehien erabiltzen dena. Bestalde, euskal lokuzioak hainbat iturritatik batu zituen: autore klasikoen liburuak, bertso-liburuak, kantategiak eta esaera bildumak. Nolanahi ere, lokuzio bakoitzaren azpian nondik jaso den adierazten da. Lokuzioen sailkapenari dagokionez, “erdarazkoen antzeko” (Izagirre 1981: 29) sailkapenean oinarritzen da, baina nahiko ordena konplexua da. Hori da, hain zuzen, bai Villasantek (1983) bai Morvayek (1996) Izagirreri egiten dioten kritika. Lehenengoak dio Casaresen sailkapenari eutsi beharrean, hobe izango zitekeela, semantikoki edo hurrenkera alfabetikoaren arabera sailkatu izan balitu. Adierazi nahi genuke, bestalde, sarean dagoen Intza Proiektuko kideetako bat dela Izagirre, Joxan Elosegi eta Josu Landarekin batera. Izagirreren lokuzioak txukundu zituzten, beste lokuzio berri asko (6.000tik gora) batu, eta gaur egun sarean kontsulta daite5Garatek dio (1998: 31) gai konkretu bat jorratu nahi bada, bildumaren egitura egokia dela; baina atsotitz konkretu baten bila bagabiltza, sailkapenak ez digu bilaketa erraztuko.
30 2. Oinarri teorikoa keen lokuzio-bilduma6) plazaratu zuten 2004 urtean (http://intza. armiarma.com/. Mokoroaren honako bilduma hau urte askotan zehar egindako biltze-lanaren emaitza da: Ortik eta hemendik. Repertorio de locuciones del habla popular vasca, oral y escrita, en sus diversas variedades. Analógicamente clasificado por categorías y conceptos a base de los cuadros e índices de A. Pinloche y F. Brunot (1990). Izenburuaren arabera, euskal lokuzioak biltzen ditu Mokoroaren lanak, baina Pello Esnalek dioen moduan, agian, unitate fraseologiko terminoa egokiagoa litzateke bi liburuki horietan jasotzen dena izendatzeko. Honako hau proposatzen du Esnalek (2001: 140): “Mokoroak egin zuen bere eskuetan zegoena. Orain, guri dagokigu hark utzitako altxor paregabea lantzea; besteak beste, hark bildutako unitate fraseologikoetatik bereiziz zein diren lokuzio, zein kolokazio eta zein enuntziatu fraseologiko, eta alor bakoitzeko unitateak egoki sailkatuz. Horra hor noizbait egin beharko dugun lana (...)”. 80 bat koadernotan bildutako ia 100.000 lokuzio horiek sailkatzerako orduan, Pinloche eta Brunoten lanetako kontzeptuetan oinarritu zen. Horrela, bi liburukietako lokuzioak 21 gaitan daude antolatuta, eta gai bakoitzak, era berean, hainbat kontzeptu biltzen ditu. Baina gaien eta kontzeptuen ordena buruz ikasi ezean, liburuaren erabilera ez da oso erraza. Labayruko kideek ere hala uste zuten, eta bilduma CD formatuan kaleratu zuten. Gainera, 2005. urtetik aurrera, sarean kontsulta daiteke www.hiru.com webgunean. Bilaketak euskaratik edo gaztelaniatik egin daitezke, fraseologismoak bere baitan izan dezakeen hitzetako bat sartuz. Iturria eta euskalkia bezalako filtroak ere baditu. Ia 30 urtean, zazpi probintzietako baserrietan, euskal-atsotitzak bildu zituen Gotzon Garatek. 1967an ekin zion lanari, eta 1998an 6“Lokuzioaren beroa” eta “Intza proiektuari buruz” ataletan, lokuzioen inguruko hausnarketa interesgarria egiten dute.
2.2 Fraseologia eta unitate fraseologikoak 31 argitaratu zen lehenengoz bere atsotitz bilduma. 27.173 dira guztira bilduman jasotzen diren atsotitzak. Gehientsuenak euskaraz, baina espainolezko, ingelesezko eta latinezko ordainak ere agertzen dira kasu batzuetan. 2003an BBK-k bigarren edizio bat argitaratu zuen, eta, bertan, 30.466 atsotitz bildu zituzten. Lan hori, gainera, sarean kontsulta daiteke: http://www.ametza.com/bbk/htdocs/hasiera. htm. 1998ko papereko edizioa bost ataletan banatuta dago: hitzaurrea eta sarrera, euskal atsotitzak, refranes españoles, english proverbs, eta proverbia latina. Hitzaurrean, atsotitzen inguruko hausnarketa sakona egiten du, eta gai ugari lantzen ditu; hala nola, terminologiaren kontua, atsotitzen ezaugarriak, sailkapenak, itzulpena7 eta didaktika. Orain arte ikusi ditugun atsotiz-biltzaileek ere gai horien inguruan hausnartu duten arren, Garaterengan azterketa landuagoa nabari da8. XXI. mendean ere, bai atsotitzak bai lokuzioak jasotzen dituzten bildumak argitaratu dira: Susperregiren Gure atsotitzak, Aristiren Atsotitzen hiztegiak, gazteei zuzendutako Mantxut erramolde-bilduma (http://www.argia.com/mantxut/)... Horrez gain, arlo akademikoan ere egin dira ikerketa batzuk. Euskaltzaindiak, esate baterako, fraseologiaren inguruko Herri Jardunaldiak antolatu zituen bi urtetan. 1996ko jardunaldietan paremiologia landu zen; Kaltzakortak, esate baterako, euskal atsotitz bildumak aztertu zituen, eta Julia Sevillak, berriz, paremiologia espainolari eskaini zion bere hitzaldia. 2000. urteko jardunaldietan, euskal fraseologia izan zuten hizpide. Bertan, besteak beste, Mokoroaren lana aztertu zuen Esnalek, Kaltzakortak euskal fraseologiaren garapenean jarri zuen arreta, eta Corpasek kolokazio kontzeptuaren inguruan eta 7Itzulpenaren inguruan dio, besteak beste, atsotitzak itzultzea ez dela beti erraza. Testuinguruaren arabera esanahia aldatu egin daitekeelako, alde batetik, eta, bestalde, “euskal esaeron musika” beste hizkuntza batzuetan berregitea ez delako lan samurra (Garate 1998: 37). 8Laburtasunaren ohoretan, ezin izan dugu atal honetan azterketa sakonago bat aurkeztu.
32 2. Oinarri teorikoa Europako ikerketa fraseologikoen nondik norakoez hitz egin zuen9. Axun Aierbek administrazio hizkerako UFen euskararako itzulpena aztertu zuen (ikusi Aierbe 2008). Besteak beste, euskarazko UFen aldakortasuna edo finkotasun gabezia aipatzen du: “Teniendo en cuenta la situación de la lengua vasca, se debe mencionar la variación o falta de fijación de la lengua y de la fraseología vascas tanto en la lengua estándar como en los lenguajes especializados” (2008: 36). Hizkuntza-konbinazioa eta hizkera-mota gure kasuan desberdinak izan arren, interesgarria izango da ikustea ea gure kasuan Aierbek aipatutakoak betetzen diren. EHUko Euskara Institutuak ‘Kalkoen Behatokia’ izeneko webgunea sortu zuen 2012. urtean. Web orrian aipatzen denez, ikerketa-proiektu baten emaitza10 izan zen webgune hori. Bertan, Xabier Alberdiren zuzendaritzapean, hedabideetako euskara aztertu zuten, kalkoen ikuspegitik11. Proiektu hori hona ekartzea interesgarria iruditzen zaigu, kalko moten artean, kalko fraseologikoak ere aipatu eta lantzen dituztelako. Gainera, Europhraseko 2010eko kongresuan parte hartu zuen Alberdik Kalkoen Behatokiko beste bi lankiderekin batera (Xabier Altzibar eta Julio Garcia), eta horren harira honako artikulu hau argitaratu zuten: Calcos fraseológicos en euskera de los medios de comunicación (2011b). Xabier Altzibarrek, berriz, kolokazioak landu ditu, hedabideetan erabiltzen direnak bereziki, eta 2011ko artikulu batean euskal kolokazioen sailkapen bat proposatu zuen. Amaitzeko, EHUko IXA taldea aipatu nahi genuke. Hizkuntzaren tratamendu konputazionalaren ikuspuntutik aztertzen dituzte HAULak, hitz anitzeko unitate lexikalak. Helburua, oro har, HAULak automatikoki identifikatu eta erauztea da, neurri estatistiko eta corpusen bitartez. Lan horren emaitzetako bat Elhuyarrek aurkeztu berri duen ‘Web corpusen Ataria’-n ikus daiteke. Bertan, hiru 9Testuak Euskaltzaindiako webgunean kontsultatu daitezke. 10Inguruko erdaren interferentzia eta kalkoak hedabideetako hizkeran (2008- 2010). 11http://www.ehu.es/ehg/kalkoak/?p=hitzaurrea
2.2 Fraseologia eta unitate fraseologikoak 33 eratako hitz-konbinazioak erauzteko aukera dago12. Elhuyar Fundazioko Antton Gurrutxagak IXA taldeko Iñaki Alegriarekin lan egin du proiektu horretan. Bestalde, Urizarren (2012) eta Gurrutxagaren (2014) tesiak ere IXA taldearen barruan kokatzen dira. “Euskal lokuzioen tratamendu konputazionala” izenburua darama lehenak, eta honela azaltzen du egileak berak tesiaren helburua zein den: “Erabilgarri ditugun hizkuntza-baliabideetan oinarrituta, euskarazko lokuzioen prozesamendu automatikoan aurrerapauso nabarmen bat egitea da ikerketa honen xede nagusia. Hain zuzen ere, lokuzioak testuetan identifikatu eta unitate gisa dagokien analisia esleituko dien sistema bat diseinatzea eta garatzea da gure asmoa” (2012: 8-9). Gurrutxagaren kasuan, unitate fraseologiko jakin batzuen (izena+aditza erakoen) karakterizazio automatikoa egitea da helburua. 2.2.1.2 Fraseologia alemana Ikuspuntu diakronikotik, fraseologia alemana nahiko landua dago literaturan. Horregatik, eta lan honek dituen mugak kontuan hartuta, ezin izango dugu azpiatal honetan nahi beste sakondu. Ikertzaileek lau aldi bereizi ohi dituzte UFen inguruko ikerketek izan duten garapena deskribatzerako orduan: fraseologia aurreko aldia, hasierako aldia, monografia zabalen aldia eta finkatze aldia. Fraseologia aurreko fasea atsotitz eta lokuzio bildumen sorrera fasea da. Hasiera batean, fraseologismoekiko interesa, beste hizkuntzekin gertatzen den bezala, “erstreckt sich zunächst fast aussschließlich auf Sprichwörter” (Fleischer 1982: 11). Beraz, atsotitzak biltzea izan zen hasiera bateko helburua, eta ez horien inguruko hausnarketa teorikorik egitea. Lehen bilduma Agricolarena (1529) bada ere, bilduma osoena Petersen eskutik iritsiko zaigu. Hiru liburukiz osatutako bilduma zabal horrek Der Teutschen Weissheit (1604/05) izenburua darama, eta atsotitzak biltzen ditu soilik. Bestalde, atsotitz eta lokuzioen arteko lehen bereizketa Wanderrek egin zuen 1836an, honako 12Web corpusen atariari erreferentzia egingo diogu 3.2 atalean ere.
2.2 Fraseologia eta unitate fraseologikoak 41 (2013: 136) adierazten duen moduan, kasu honetan ere paremia26 eta unitate fraseologikoen arteko mugak ez direla muga zorrotzak27. Egonkortasuna Fiedlerrek (2007: 19) “the key feature” bezala definitzen du egonkortasuna, eta Melladok (2004: 153), ildo berean, ondorengo hau dio: “La estabilidad, fijación o petrificación es uno de los rasgos formales definitorios más concluyentes en Fraseología”. Izan ere, UFak ad hoc sortutako beste hitz-konbinazio batzuen aldean instituzionalizatuta daude, bai esanahiari bai egiturari dagokionez; hau da, hiztunok UFa hitzen arteko konbinazio jakin bezala eta esanahi konkretu jakin batekin ezagutzen dugu; horregatik, behin eta berriz erabiltzeko gai gara, eta erabilera hori da, hain zuzen, UFen egitura berezia finkatzen duena. Egonkortasuna hainbat mailatan aurki daiteke edo beste hitz batzuetan esanda: “(...) la fijación existe en Fraseología de manera pluridimensional” (Mellado 2004: 153). Maila sintaktikoan, UFa osatzen duten banakoen hurrenkera finkoa da. Euskaraz, esate baterako, bi pertsona adiskide min direnean, hezur eta mami direla esango dugu, eta ez mami eta hezur. Maila lexikoan, bestalde, UFa osatzen duten banakoak ezin dira, besterik gabe, eremu semantiko bereko beste hitz batzuengatik aldatu. Egonkortasuna beti aipatzen den ezaugarria da, egia da, baina beharrezkoa iruditzen zaigu oinarrizko ezaugarri horrek izan ditzakeen ñabardurak ere aipatzea. Aldakortasuna eta modifikazioa Egonkortasuna egonkortasun, onartu behar dugu UFak ez direla hasieran pentsatzen zen bezain zurrunak: 26Aurrerago definituko dugu (ikusi Sailkapenak azpiatala). 27“Amb tot, la diferenciació entre parèmias i unitats fraseològiques és també una qüestió de grau (...)” (van Lawick 2013: 136).
2.2 Fraseologia eta unitate fraseologikoak 55 2.2.3 Sailkapenak Ikusi dugun bezala (ikusi 2.2.1), fraseologiaren ikerketak izan duen garapena ez da berdina izan historian zehar eta lekuaren arabera. Korronte bakoitzak bere irizpideak eta ezaugarriak erabili ditu UFak definitzerako orduan. Horren ondorioz, korrontearen arabera, fraseologia ulertzeko modu desberdinak sortu dira. Hizkuntzalari sobietarrei dagokienez, aitzindariak izan dira fraseologiaren ikerketan. XIX. mende erditik aurrera jada, unitate fraseologikoek hitz anitzeko unitateen (Wortverbindungen) barruan duten estatus bereziaz konturatzen hasi ziren, eta, horrekin, teorizaziorantz lehen pausoak ematea lortu zuten. Vinogradoven (1946) lanekin lortu zuten, hizkuntzalaritza sobietarraren barruan, fraseologia azpidiziplina independente gisa ezartzea (Fleischer 1982: 4-5). Hizkuntzalari amerikarrentzat, berriz, idiomatikotasunaren irizpidea izan da, denbora askoan zehar, UFak definitzeko kriterio bakarra. Ikerketa sobietar eta europarren eraginak, hala ere, idomatikoak ez diren unitateak ere aintzat hartzera bultzatu ditu. Hizkuntzalari europarren eta, batez ere, alemanen kasuan, Pragako Eskolako zentro eta periferiaren modeloa unitate fraseologikoak definitzeko eredu bihurtu zen. Eredu edo teoria horren arabera, zentroan kriterio edo ezaugarri guztiak betetzen dituzten unitateak egongo lirateke; hau da, finkoak eta idiomatikoak direnak. Periferian, aldiz, finkoak bakarrik direnak. Beste hitz batzuetan: “desde la primera edición de la monografía de Fleischer (1997[1982]), este concepto ha sido utilizado para separar los fraseologismos fijos e idiomáticos (el centro), de aquellos que sólo presentan fijación (la periferia)” (Corpas 2003c: 128). Hain zuzen, Pragako Eskolako kontzeptu horiek fraseologian aplikatzen dituen lehena Fleischer (1982) da. Hasiera batean polemika handia sortu zuen eredua izan arren, izan zituen jarraitzaileak, Wotjak (1983) eta Larreta (2001), besteak beste. Pragako Eskolako jarraitzaile horientzat, multzoen (kolokazioak, lokuzioak...) arteko mugak lausoak dira, eta horregatik proposatu zuten, hain zuzen, UFak sailkatzeko modu hori.
2.2 Fraseologia eta unitate fraseologikoak 63 ere; beste era batera esanda, komunikazio egintza bat osatzekotan, diskurtsoko beste elementu batzuekin elkartu beharra daukate. Hirugarren esferakoak, enuntziatu fraseologikoak, aldiz, hizketan finkatuta daude, eta gai dira, hitzak berak dioen bezala, euren kabuz bai enuntziatuak sortzeko bai hizketako egintzak osatzeko. Hona hemen, eskematikoki, Corpasek (1997) proposatzen duen sailkapena: 2.3. figura: Corpas-en sailkapena Esfera horietako bakoitzerako azpisailkapenak proposatzen ditu Corpasek. Kolokazioak, Benson eta al. (1986) eta Hausmannen (1989) oinarrituta, kriterio gramatikalaren arabera sailkatzen ditu, hots, kolokazioko elementuen arteko erlazio sintaktikoaren arabera. Horrela, sei azpimultzo desberdintzen ditu: • Aditza + Izena (subjektua): estallar una guerra • Aditza + (Preposizio) + Izena (objektua): poner a prueba • Izena + Izenondoa/Izena: viaje relámpago • Izena + Preposizioa + Izena: un diente de ajo • Aditza + Aditzondoa: desear fervientemente • Izenondoa (edo izenondo funtzioa duten partizipioak) + Aditzondoa: relacionado estrechamente Altzibarrek (2004: 388), goian aipatu bezala, Corpasen kolokazioen taxonomian oinarrituz, euskarazko kolokazioen behin-behineko sailkapen-saiakera bat egiten du. Oinarria Corpasen sailkapena bada
64 2. Oinarri teorikoa ere, azpimarratzen du euskal kolokazioen taxonomia euskal gramatika-kategorien berezitasunak kontuan hartuta egin behar dela. Horrela, kolokazioaren oinarriaren arabera hiru multzo nagusi bereizten ditu: izena dutenak oinarri, aditza dutenak oinarri eta izenondoa dutenak oinarri; multzo horietako bakoitzak, era berean, azpimultzoak ditu. Beste aukera bat –hizkuntzalaritza errusiarrean erabilgarritasun handia izan duena– kolokazioak kriterio semantikoaren arabera sailkatzea litzateke. Corpasek (2003a: 137) dio, gainera, itzulpengintzan eta hiztegigintza elebidunean oso baliagarriak direla kriterio semantikoan oinarritutako sailkapenak. Melčuken Esanahi-Testu Teoriako (Meaning Text Theory) funtzio lexikalek zeresan handia izan dute hiztegigintzan: “In order to describe collocations in a rigorous, systematic, and exhaustive way, Meaning-Text Theory proposes the apparatus of Lexical Functions” (Melčuk 1998: 31). Teoria horrek, alde batetik, kolokazioaren oinarria (semantikoki elementu autonomoa), eta, bestetik, kolokatiboa (semantikoki menpeko elementua) desberdintzen ditu. Kolokatiboaren esanahia oinarriaren araberakoa izango da. Sailkapena kolokazioen funtzio lexikalaren arabera egiten da, eta 60 bat funtzio desberdintzen dira. Bigarren esferako unitate fraseologikoak ere, hots, lokuzioak, kriterio gramatikalaren arabera sailkatzen ditu Corpasek. Honako zazpi lokuzio-mota hauek desberdintzen ditu, sintagmako nukleoaren eta horrek perpausean duen funtzioaren arabera: • Izen-lokuzioak (funtzioa: substantiboa edo izen-sintagma): peso pesado • Adjektibo-lokuzioak (funtzioa: atribuzioa eta predikazioa): corto de medios • Adberbio-lokuzioak (funtzioa: osagarri zirkunstantzial edo perpaus modifikatzailea): a la chita callando • Aditz-lokuzioak (funtzioa: aditz-sintagma): ser el último mono
66 2. Oinarri teorikoa lak. Bi multzo horietako bakoitzerako beste azpisailkapen bat proposatzen duen heinean, hirugarren esfera honen adierazpen eskematikoa aurkeztuko dugu, lehenengo, eta, ondoren, azaldu egingo dugu: 2.4. figura: Hirugarren esferako sailkapena Paremiak bi ezaugarritan bereizten dira ohiturazko formuletatik. Lehenengoak autonomoak dira testu mailan, eta esanahi erreferentziala dute. Bigarrenak, aldiz, ez dira autonomoak, eta, esanahiari dagokionez, soziala, adierazkorra edo diskurtsiboa izan daiteke. Paremiak sailkatzerako orduan, Corpas (2003a: 143) Arnauden (1991) oinarritzen da. Atsotitzak dira Corpasen (2003a: 144) ustez “las paremias por excelencia”; lexikalizazioa, autonomia sintaktikoa eta autonomia testualaz gain (paremia guztiek betetzen dituzten ezaugarriak), egi orokorreko balioa (valor de verdad general) eta izaera anonimoa (carácter anónimo) dutelako. Balio bereziko enuntziatuek (enunciados de valor específico) ez dute egi orokorreko balioaren kriterioa betetzen (haz el amor y no la guerra, España es diferente, esate baterako), eta aipuek (citas) ez dute izaera anonimoaren kriterioa betetzen, horien jatorria ezaguna delako. Ohiturazko formulen azpisailkapena egiteko, Corpasek (2003a: 144) bi taxonomia hartzen ditu oinarri gisa: alde batetik, Coulmas (1985) eta Roosen (1985) kriterio funtzionalean oinarritutakoa, eta, bestalde, Steel (1985) eta Gläserrena (1986), irizpide semantikoan oinarritutakoa. Kriterio horiei pragmatikoarena gehituz, goian aipatutako taxonomia proposatzen digu. Formula diskurtsiboek (fórmulas discursivas) diskurtso-antolatzaile funtzioa betetzen dute, eta bi mota desberdintzen ditu Corpasek:
68 2. Oinarri teorikoa – Agurtze formulak (saludo): buenos días – Agurtze formulak (despedida): con Dios • Hainbat formula: al agua patos Ikus daitekeen bezala, azken esfera honetako sailkapena nahiko konplexua da. Ados nago Santamaríarekin (2000: 82) esaten duenean kriterio pragmatikoan oinarritutako sailkapena egitea zaila dela, UF bakoitzak, testuinguruaren arabera, balio semantiko eta pragmatiko jakin bat har dezakeelako. 2.3 Fraseologiaren hurbilketa itzulpengintzara 2.3.1 Linguistika kontrastiboa vs. itzulpengintza Kapitulu honen sarreran adierazi dugu hizkuntzen arteko alderaketa fraseologikoa bi ikuspuntutatik abiatuta egin daitekeela (eta egin izan dela): linguistika kontrastiboa eta itzulpengintza. Horregatik, langue eta parole dikotomiaz hitz egin ohi da. Fraseologia kontrastiboaren ikuspuntutik, bi hizkuntza edo gehiagoren arteko alderaketa hori langue edo hizkuntza mailan egiten da; horrek esan nahi du UFak isolatuta aztertzen direla, testuingurua kontuan hartu gabe. Beraz, helburua bi hizkuntza edo gehiagoren arteko sistema fraseologikoetan dauden berdintasun eta desberdintasunak aztertzea da: “(...) beschäftigt sich die kontrastive Phraseologie in ihrer interlingualen Ausrichtung mit Gemeinsamkeiten und Unterschieden des phraseologischen Bestandes von zwei oder mehr Sprachen” (Korhonen 2004: 580). Larretak, esate baterako, alemana eta gaztelaniaren sistema fraseologikoak alderatzen ditu, somatismoen azterketan oinarrituz (ikusi 6.2.1). Analisirako, irizpide batzuk finkatzen ditu, eta horrela aztertuko ditu bere corpusa osatzen duten 2.165 UFak, hiztegietatik erauzten dituenak. Aztertutako materiala hizkuntzen irakaskuntzan erabili ahalko litzateke.
78 2. Oinarri teorikoa aztertzen ditu: 90 guztira. Hiru jatorrizko testu hartzen ditu abiapuntu gisa, eta jatorrizko bakoitzeko bi xede-testu, bi itzulpen desberdin. Erauzitako UFetan oinarrituta, bost itzulpen-bide erabiltzen ditu itzulpen-azterketa egiteko: (1) UF berdin baten bidez itzultzea, maila semantiko eta formalean berdina dena; (2) UF baliokide baten bidezko itzulpena (esate baterako, Geld wie Heu haben / tener dinero a montones); (3) hitzez-hitzezko itzulpen bidez, non emaitza ez den UF bat izango; (4) itzulpen aske bidez, non emaitza, hemen ere, ez den UF bat izango; azkenik, (5), jatorrizko UFa ez itzultzearen aukera ere aipatzen du. Corpasek ere itzulpen-prozeduren inguruko hausnarketa egiten du. Bost dira aipatzen dituen aukerak: équivalence edo STko UF bat beste UF baliokide baten bidez itzultzea, UFa parafrasi bidez itzultzea, omisioa, konpentsazioa edo “introducción de unidades que no están presentes en el TO en otros lugares del TM” (Corpas 2003a: 266), eta kalkoa edo “reproducción del esquema fraseológico semánticoconceptual de la UFO en el TM” (Corpas 2003a: 267). Fiedlerrek (2008), bestalde, ingelesezko eleberri batetik 630 UF erauzten ditu, eta horren alemanerazko bi itzulpen-aztertzen. UFak erauzi eta aztertu eta gero, lau itzulpen-bide identifikatzen ditu: (1) UF bat beste UF berdin bategatik itzultzea, egitura eta irudia gordez; (2) UF bat UFa ez den beste baliabide baten bidez itzultzea, hala nola parafrasi bidez, hitz-konbinazio libre bidez edo hitz elkartu bidez; (3) UF bat beste UF desberdin bategatik itzultzea, non desberdintasuna irudian eta egituran dagoen; eta, azkenik, (4) UFa ez itzultzea. COVALT ikerketa-taldeko kide den Marcok egindako itzulpentekniken sailkapena Delabastitaren (1996) proposamenean57 oinarritzen da, hitz-jokoen inguruan egindako proposamenean, eta, horri bi aldaketa egin ondoren, honako zerrenda hau eratu zuen: UFa ⇒ antzeko UFa; UFa ⇒ UF desberdina; UFa ⇒ kolokazioa; UFa ⇒ UFrik ez; UFa ⇒ zero; Kopia zuzena; Kolokazioa ⇒ UFa; UFrik ez ⇒ UFa. 57Zortzi itzulpen-metodotan (translation methods) oinarritutako proposamena egiten du: pun ⇒ pun; pun ⇒ non-pun; pun ⇒ related rhetorical device; pun ⇒ zero; pun ST ⇒ pun TT; non-pun ⇒ pun; zero ⇒ pun; editorial techniques.
94 3. Oinarri metodologikoa rren samurra. Kontua da, alde batetik, Schererrek (2006: 25) dioen moduan, erabakitzea noiztik hitz egin dezakegun gaur egungo hizkuntzaz: XX. mendeko 80. hamarkadatik aurrerako testuez osatutako corpusa corpus garaikidea da? Bestalde, gauza jakina da corpusak zahartu egiten direla. Sortu zirenean garaikide izan arren, denbora pasatu ahala, historiko bihur daitezke. Azken finean, corpusa zertarako erabiliko den erabakigarria da: gaur egungo neologismoak aztertu nahi baditugu, besteak beste 80. hamarkadako testuez osatutako corpusa ez da hain egokia izango. Azterketaren helburuei lotuta, gainera, kasuan-kasuan erabaki behar da azterketa sinkroniko edo diakronikoa egin nahi den; izan ere, aldi jakin baten adierazgarri den corpusak (demagun XX. mendeko corpusak) bai azterketa sinkronikoak bai diakronikoak egiteko balio dezake. Azkenik, corpusak elebakarrak, elebidunak edo eleaniztunak izan daitezke. Egia da euskaraz corpus elebakarrak gailentzen direla (XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa (XXECE), Ereduzko Prosa Gaur (EPG), goian aipatutako EPD, Zientzia eta Teknologiaren corpusa (ZTC), Egungo Testuen Corpusa (ETC)...), baina, azken urteetan, corpus eleaniztunak ere garatu dira, 3.2.3.1 atalean ikusiko dugun moduan. Bestalde, corpus paralelo eta konparagarrien arteko bereizketa egiten da. Corpus konparagarriak elebakarrak edo elebidunak izan daitezke; lehenengoen kasuan, hizkuntza baten barruan, diskurtso itzuliaren eta jatorrizkoaren arteko desberdintasunak aztertu ohi dira, eta, corpus konparagarri elebidunen kasuan, berriz, hizkuntza desberdinetan, ezaugarri antzekoak partekatzen dituzten testuak dira aztertzen direnak. Corpus paralelo elebidun eta eleaniztunetan, testuen artean itzulpen harreman bat egon behar da; hau da, hizkuntza bateko jatorrizko testuz eta beste hizkuntza bateko edo batzuetako xede testuz osatuta daude. Norabidearen arabera, corpus paraleloak norabide bakarrekoak (alemanetik euskarara itzulitako testuz osatutako corpusa), noranzko bikoak (alemanetik euskarara eta euskaratik alemanera) edo norabide
96 3. Oinarri metodologikoa 3.1. taula: Corpus-motak Irizpideak Corpus-motak Formatua elektronikoak / paperezkoak Iturria ahozkoak / idatzizkoak Etiketatze-eredua gordinak / etiketatuak Tamaina txikiak / handiak / oso handiak Erabilera-eremua erreferentzia-corpusak / espezializatuak Iraunkortasuna estatikoak / monitoreak Denbora gaur egunekoak / historikoak Hizkuntza(k) elebakarrak / elebidunak / eleaniztunak Konparagarriak / Paraleloak 3.2.3 Corpusak xede- eta sorburu-hizkuntzan Aurrerago deskribatuko dugun gure corpusa espezializatua denez, erreferentzia-corpusak erabiliko ditugu bai sorburu- bai xede-hizkuntzan Kontrollkorpora gisa. Horregatik, hurrengo lerroetan, euskal corpus eta corpus aleman adierazgarrienak zeintzuk diren ikusiko dugu, eta, euskararen kasuan, corpusgintzaren bilakaera ere aipatuko dugu labur-labur. 3.2.3.1 Euskal corpusak Areta et al. lanean aipatzen den moduan, euskarazko lehen corpusa, Orotariko Euskal Hiztegiaren testu-corpusa, 1984koa da, eta, hala, beste hizkuntzekin alderatuta, “gure iritzia da euskara ez zela ‘berandu’ iritsi corpusgintzara” (2008: 79). Hurrengo corpusa ere,
3.2 Corpusgintza 97 XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa (XXECE) UZEIk osatu zuen, eta Euskaltzaindiaren eskutik iritsi zitzaigun. Kasu horretan, denboran egon zen jauzia nabarmendu behar da: 18 urte pasatu ziren XX. mendeko testuak (1900-1999) jasotzen dituen corpusa sortu zen arte. Garrantzi handia izan zuen, gainera, corpus horrek bere garaian, “euskaraz modu “modernoan” osatutako lehenengoa izan zelako, eta gerora sortu ziren beste batzuen eredu ere izan zelako. Oraingoz, tamainaz txiki geratu bada ere, hau da XX. mendeko euskal erakusgarri orokor bakarra” (Urkia 2010: 6). Denbora-jauzi hori dela eta, Areta et al. lanean honako hau irakur daiteke: “XX. mende amaieran, moteltze nabarmen bat gertatu da, eta corpus ‘handien’ eraketan hamarkada baten atzerapena dugu, gutxienez, inguruko hizkuntzekiko” (2008: 79). Bai Areta et al. artikuluan bai Urkiaren lanean sortu ziren bi corpusen balioa azpimarratzen da, baina lan horien egileak kexu dira euskaraz corpus erraldoirik ez dagoelako.10 Urkiaren hitzetan: “(...) oraingoz ez dugu XXI. mendeko euskararen erakusgarri izango den corpus bateratu orokor bat, egungo corpusak integra ditzakeena, azpicorpus gisa nahi bada” (2010: 12). Aipatutako bi artikuluetan (Areta et al. eta Urkia), 1984tik 2010. urtera arteko idatzizko corpus adierazgarrienak (tamaina aldetik) eta eskuragarri daudenak aipatzen dira, eta guk 3.2 taulan jaso ditugu: 3.2. taula: Idatzizko euskal corpus adierazgarriak (1984-2010) Corpusa Data Egilea Tamaina Hizkuntza Orotariko Euskal Hiztegiaren testu-corpusa 1984 Euskaltzaindia 5,6 milioi hitz EU XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa 2002 Euskaltzaindia 5 milioi hitz EU 10Aurrerago aipatuko dugun moduan, gaur ETC corpusak betetzen du hutsune hori.
3.2 Corpusgintza 99 eskuragarri12. Bestalde, zerrendarekin jarraituz, tamaina aldetik esanguratsuak diren honako bi corpus hauek aipatuko ditugu: Ereduzko Prosa Gaur (EPG) eta Lexikoaren Behatokiaren Corpusa (LBC). Prentsako testuak (2001-2006) eta literatur testuak (2000-2006) biltzen ditu lehenak, eta estatikoa da, 2009an egin zen azken eguneraketa. Corpus hori osatzeko asmotan sortu zen 3.2.2 atalean aipatu dugun Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD). Bi desberdintasun nagusi ditu EPG corpusarekiko: urtero-urtero berrituko da (momentuko hizkuntza islatuko duen tresna izatea helburu duelako13), eta emaitzak EPG corpusean baino testuinguru zabalago batean ikusteko aukera ematen du. LBC, aldiz, hedabideetako hizkera jasotzen duen corpus monitorea da. Euskaltzaindiaren ekimenez sortua izan den arren, elkarlanean garatua izan da; EHUko IXA taldeak, Elhuyar Fundazioak eta UZEIk hartu dute parte proiektuan. Web-orrian adierazten dute, momentuz LBC sortu badute ere, “Euskaltzaindiaren ametsa erreferentzia-corpus handi, orekatu, lematizatu, etiketatu eta linguistikoki anotatua izatea”14 dela. Aipatu ditugun bi artikuluak, Areta et al. eta Urkiarena, 2008 eta 2010ekoak dira hurrenez hurren. Urkiak 2010ean zioen euskal corpusgintza sendo dagoela (2010: 15). Hurrengo taulan 2011tik aurrera eskuragarri dauden corpusak bildu ditugu. Taulari begiratuta esan dezakegu euskal corpusgintzak sendo jarraitzen duela, eta helburuak bete direla: 3.3. taula: Idatzizko euskal corpus adierazgarriak (2011-2013) Corpusa Data Egilea Tamaina Hizkuntza Goenkale 2011 EHUko Euskara Institutua 11 milioi hitz EU Pentsamenduaren Klasikoak corpusa 2011 EHUko Euskara Institutua 10,7 milioi hitz EU 12http://corpus.consumer.es/corpus/ 13http://ehu.es/ehg/epd/ 14http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.net/aurkezpena.htm
3.2 Corpusgintza 101 ren hitzaldia entzuteko. Deigarri gertatu zitzaigun zerbait esan zuen: eskaletak gazteleraz egiten dira, eta, horiek abiapuntu hartuta beste guztia euskaraz idazten da. Beraz, zaila da zehazten a) jatorriz euskaraz sortutako edo b) itzulitako testuz osatutako corpus baten aurrean gauden. Urte berean eta erakunde berberak tamaina bertsuko beste corpus bat argitaratu zuen: Pentsamenduaren Klasikoak corpusa. Bertan, Klasikoak elkarteak 1992 eta 2009 artean argitaratu zituen liburuak biltzen dira16. Ondoren, hiru corpus-espezializatu jaso ditugu taulan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren itzulpenen datu-basea17 2006. urtetik elikatzen da, eta UZEIk garatutako eLENA aplikazioa erabiltzen du. Gainera, euskarazko eta gaztelaniazko testuak jasotzen dira batez ere. Bizkaiko Foru Aldundikoak ere testu juridiko-administratiboak biltzen ditu18, eta EHUko Euskara Institutuak sortutakoa19 Euskara juridikoa jasotzen duten testuz osatua dago, 2000. urtetik aurrerako testuz, hain zuzen. Hizkuntza bat baino gehiago biltzen dituzten corpusekin jarraituz, EHUskaratuak aipatu beharra dago. Ingelesa, frantsesa eta gaztelaniatik euskarara itzulitako testu akademikoz osatuta dago corpus hau, eta 2007, 2009, 2010, 2011 eta 2012an argitaratutako testuak dira biltzen direnak. Elhuyar Fundazioak ere corpus paralelo bat argitaratu du 2013. urtean Web Corpusen Atari barruan. Webetik automatikoki erauzitako testuz osatutako corpusak dira Web Corpusen Atariko corpus paraleloa eta corpus elebakarra20. Adam Kilgarriffi erreferentzia eginez, Elhuyar Fundazioko Leturiak dio weba dela “corpus handiak modu erraz, merke eta azkarrean osatzeko modurik onena”. Onar16http://ehu.es/ehg/pkc/ 17http://www.gipuzkoa.net/imemoriak/ 18http://apli.bizkaia.net/Apps/Danok/CEMT/Default.aspx?locale= es-ES 19http://www.ehu.es/ehg/zuzenbidea/ 20Hirugarren atal bat ere badauka atari honek, hitz-konbinazioak atala, hain zuzen. Bertan, automatikoki erauzitako bigramak bilatu daitezke.
104 3. Oinarri metodologikoa Corpusa osatzen duten azpicorpusak, gainera, testu-mota desberdinez osatuta daude, eta egile-eskubide eta baimen kontuengatik ezin dira deskargatu. Bilaketak egiteko, beraz, IDS barruan sortutako software bat erabili behar da: COSMAS II (Corpus Search, Management and Analysis System). Hurrengo lerroetan, bilaketak nola egiten diren azaltzen saiatuko gara labur. Lehenengo eta behin, erabiltzaile gisa izena eman ondoren, izena eta pasahitza sartu behar dira (Anmeldung). Behin hori eginda, hurrengo irudian agertzen dena ikusi ahalko dute erabiltzaileek: 3.1. figura: DeReKo-n bilaketak egiteko jarraitu beharreko pausoak Irudian ikus daitekeen moduan, ondoren, artxiboa eta corpusa aukeratu behar dira. Schererrek dio artxibo eta corpus bat edo beste aukeratzea norberak bilatzen duen horren araberakoa izango dela. Gure kasuan, Archiv der geschriebenen Sprache (idatzizko hizkuntzaren artxiboa) aukera ona da, corpus handiena delako, XVIII. mendetik gaur arteko testuz osatua dagoena26. Corpusari dagokionez ere, corpus publiko guztiak batzen dituena aukeratuko dugu (hau da, lehenengo aukera). Artxiboa eta corpusa aukeratu eta gero, bilatu nahi dena idatzi behar da. Demagun in die Hand drücken hitz-konbinazioa nola era26Artxiboen inguruko informazioa: http://www.ids-mannheim.de/cosmas2/ projekt/referenz/archive.html
3.2 Corpusgintza 111 guru soziokulturalean izan dezake(t)en funtzioa edo eragina deskribatzen duten ikerketak dira hauek. Baina, corpusetan oinarritutako horrelako azterketa gutxi dago “possibly because the marriage between corpora and this type of research, just like corpus-based discourse analysis (e.g. Baker 2006), is still in the ‘honeymoon’ period” (Xiao eta Yue 2009: 247). Esku artean duzuen ikerketa lanean, xede testuetan jarri dugu arreta, eta, zentzu horretan, produktura zuzendutako lana da. Baina, era berean, corpus lerrokatua sortu dugu –sorburu-, zubi- eta xede-testuz osatuta dagoena–, eta itzulpen prozesua aztertzen ere saiatu gara –jakin badakigun arren, corpuseko emaitzak beste emaitza batzuekin osatzea izango litzatekeela idealena itzulpen prozesua ondo aztertzeko. 3.2.5 Corpusen erabilera ikerketa fraseologikoetan Ikerketa fraseologikoari dagokionez, Heinek (2012) metodologia enpirikoaren bilakaera aztertzen du alemanez egin diren azterketetan, eta, horretarako, hiru aldi bereizten ditu: fraseologia aurreko aldia, XX. mendeko fraseologia aldia (1970-2000) eta XXI. mendekoa. Fraseologia aurreko aldi horretan, 2.2.1 kapituluan ikusi dugun moduan, atsotitz bildumak egiten ziren batez ere. Heineren arabera, fraseologia enpirikoa ez da corpusgintzarekin hasten, lehen atsotitzlariekin baizik. Wander aipatzen du (guk ere 2.2.1 atalean egin dugun moduan), eta dio bere atsotitz bilduma sortu zuenean, hiru iturri erabili zituela hark datuak lortzeko: corpusak (literatura eta erreferentzia liburuak), behaketa eta galdeketak. Euskararen inguruan aipatu duguna berrikusten badugu, hasierako atsotitzlari eta fraseologoek (Azkue, Izagirre, Garate) metodo berdintsuak erabili zituztela konturatuko gara: beste liburu batzuetara jotzen zuten edo zuzenzuzenean herritik jasotzen zituzten. XX. mendean, 3.2.1 atalean aipatu dugun gramatika sortzailearen garapenak eragina izan zuen fraseologiaren ikerketan. Lehenengo
112 3. Oinarri metodologikoa fraseologoentzat ez zen samurra izan orduan gailentzen zen teoriaren arabera azaldu ezin zitezkeen fenomenoak, unitate fraseologikoak, aztertzea. Burger (1973), Fix (1974/1976) eta Fleischerren (1982) lanak aipatzen ditu Heinek (2012: 168-169). Oro har, intuizioa zen abiapuntua, eta, esaten zutena frogatzeko, hiztegietan jasotzen ziren UFetara jotzen zuten. Fleischer izan zen, agian, bere intuizioak esaten ziona frogatzeko datu errealetara (literatur testuetatik jasotako aipuak, adibidez) gehien jo zuena. Ondoren, hizkuntzen jabekuntzaren markoan, enpirikoki lan egin zuen beste ikertzaile bat aipatzen du: Annelies Häcki Buhofer. Galdeketak eta behaketa izan ziren erabili zituen lan prozedurak, umeek UFak nola ikasten dituzten aztertzeko. Aldi honekin jarraituz, hiztegigintza fraseologikoan corpusek izan duten eragina aztertzen du Heinek (2012: 171-174). Besteak beste, guk azterketa mikrolinguistikoa egiterako orduan erabiliko ditugun bi hiztegi aipatzen ditu: Duden bildumako 11. liburukia (Redewendungen und sprichwörtliche Redensarten) eta Schemannen Deutsche Idiomatik. Lehenengoaren kasuan, edizio berriak argitaratu diren heinean, aldatu egin da lan egiteko modua. 1992. urteko lehen edizioan “ohiko” UFak jaso zituzten, eta UF horiek paperezko formatuan zeukaten corpus batetik ateratako adibidez hornitu zituzten. Hurrengo edizioetan (2002, 2008) argitaletxeko corpus elektronikoa erabili dute, ez bakarrik adibide berriagoak erauzteko, besteak beste, UFen maiztasuna frogatzeko ere. Schemannen hiztegiari dagokionez, berezitasun bat dauka: 1993. urteko edizioan29 jada corpusean oinarritutako analisi bitartez aukeratzen zituen hiztegiko UFak. Hiztegiko hitzaurrean dioena ere esanguratsua da: “„die Erarbeitung eines idiomatischen Grundwortschatzes für die europäischen Hauptsprachen – u.a. auf der Grundlage statistischer Erhebungen“ unbedingt erforderlich sei, um „die eher auf Intuition und Zufall beruhenden Kurzfassungen und Sammlun29Beste edizio berriago bat ere badago, 2011koa, eta hori da, hain zuzen, guk erabiliko duguna.
3.2 Corpusgintza 121 Horrela, aldi berean hitz bat baino gehiago bilatzeko aukera dago. Bestalde, bilatu nahi duzun hitzaren inguruan distantzia jakin batera (context horizon) egon behar duten beste hitz batzuk (context words) zehaztu daitezke. Konkordantziak grafikoki irudikatzeko tresna Tresna honen bitartez, emaitzak “barra kode” formatuan bistaratzen dira. Barra kodeak testuaren luzera irudikatzen du, eta emaitzak goitik beherako marra baten bidez ikus daitezke. Horrela, emaitzek testuetan duten kokalekuaren irudi garbia daukagu. Bilaketa aukerak konkordantzia tresnarekin ikusi ditugun berberak dira. Fitxategiak ikusteko tresna Hemen, corpusa osatzen duten testuak ikus daitezke oso-osorik. Bilaketa aukerei dagokienez, konkordantzia tresnarekin ikusi ditugun berberak dira. Hitz multzo eta N-grama tresna Hitz multzoen tresnaren bidez, hitzak berak dioen bezala, hitz bat –edo batzuk– bilaketa laukian sar daite(z)ke, eta programak hitz multzo zerrenda sortzen du, bilaketa laukian sartu dugun hitzaren aurrean eta atzean dauden hitzekin. Bestalde, hitz multzoek izan behar duten hitz kopurua zehaztu daiteke; hau da, bi hitzeko hitz multzo zerrendak sortu daitezke, hirukoak, laukoak, bostekoak... Horretaz gain, zerrendak ordenatzeko hainbat aukera daude: maiztasuna, hitz hasiera eta hitz bukaera... N-gramen tresnari esker, lortzen duguna hitz multzo zerrendak dira baita ere, baina, kasu honetan, hitz multzoak automatikoki erauzten dira corpusetik, bilaketa laukian hitzik sartu gabe, alegia. Horrela, corpusean dauden ohiko adierazpenak aurki daitezke. Hitz multzoen tamaina zehazteko eta zerrendak ordenatzeko aukerak Hitz multzoen tresnarekin aipatu ditugun berberak dira.
122 3. Oinarri metodologikoa Oro har, bilaketa aukerak konkordantzia tresnarekin ikusi ditugunak dira. Kolokatibo tresna Hitz baten kolokatiboak bilatu daitezke tresna honen bitartez, eta, modu horretan, eredu ez-sekuentzialak (non-sequential patterns) aztertu daitezke. Tresna honen kasuan ere, emaitzak ordenatzeko hainbat aukera ematen dizkigu AntConcek: maiztasun orokorraren hurrenkeran, ezkerreko edo eskuineko hitzaren hurrenkeran, hitzaren hasiera edo bukaeraren arabera, eta estatistikoki lortutako balio baten arabera ere. Balio horrek neurtzen duena da bilatutako hitza eta kolokatiboa zein neurritan dauden lotuta. Bestalde, bilaketa hitza eta kolokatiboen arteko distantzia ere zehaztu daiteke, eta bilaketa aukerak konkordantzia tresnarekin aipatutako berberak dira. Hitz zerrenda tresna Corpusean dauden hitzen zerrenda lortu daiteke tresna honen bitartez. Horrela, corpusean maizen erabiltzen diren hitzak zeintzuk diren ikus daiteke. Kasu honetan ere, emaitzak ordenatzeko hainbat aukera daude: maiztasuna, eta hitzen hasiera eta bukaeraren arabera. Bilaketa aukerak, hemen ere, konkordantzia tresnarekin aipatutakoak dira. Hitz gakoen zerrenda tresna Tresna honi esker jakin daiteke erreferentzia-corpus batekin alderatuta, gure corpusean zeintzuk diren ezohiko hitzak. Modu honetan, corpuseko hitz gakoak edo bereziak aurki daitezke.
4.1 Corpus 0: Katalogoa 127 emaitza lortu dugu: 519 liburu. Abiapuntu diogu 519 liburu horietako asko baztertu egin behar izan ditugulako. Esate baterako, euskal argitaletxea bada liburua argitara eman duena, “baq” marka izango du sarrera horrek. Eta, aldi berean, alemanetik gaztelaniara itzulitakoa bada, “ger” marka ere izango du. Horrelako kasuak ere 519 sarrera horien parte dira, eta baztertu beharrekoak. Bilatzaile honen abantaila da nahi diren emaitzak markatu eta gorde egin daitezkeela. Azkenik, Azkue Bibliotekako katalogoan egin genituen bilaketak, hots, Euskaltzaindiako liburutegian. Euskaltzaindiako webgunean irakurri daitekeenez, bost azpikatalogoz dago osatua katalogo nagusia: monografiak, aldizkako argitalpenak, Euskaltzaindiaren argitalpenak, Euzko Gogoa aldizkaria eta Lacombe Biblioteca. Hurrengo irudian ikus daitekeen moduan, bilaketak egiterako orduan, Bilgunean bezala jokatu dugu. Kasu honetan, baina, emaitza kopurua handiagoa izan da: 1601. 4.4. figura: Azkue Bibliotekan egindako bilaketa Aipatutako katalogoez gain, beste batzuk ere erabili ditugu kontsulta gisa; besteak beste, Sancho el Sabio Fundazioko katalogoa, Koldo Mitxelena liburutegiko katalogoa edo Biblioteca Nacional de España. Jatorrizko testuen datuak osatzeko, Deutsche Nationalbibliothek5 kontsultatu dugu. 5http://www.dnb.de/DE/Home/home_node.html
128 4. Aurretiazko azterketa Katalogo horietatik jasotako datuak erabili ditugu goian aipatutako FileMaker programako fitxak osatu eta katalogoa eguneratzeko. Fitxa edo sarrera bakoitzeko honako datu hauek biltzen saiatu gara: jatorrizko eta xede-izenburua, jatorrizko eta xede-egilea, jatorrizko eta xede-testuaren argitalpen-urtea, xede-argitaletxea, xede-testuaren argitalpen-lekua, bilduma, generoa, orrialde kopurua eta xedeetiketa. Aipatu ditugun euskal katalogoei esker, oro har, ez da zaila izan datuok biltzea. Esate baterako, jatorrizko eta xede-egilea, xede-izenburua, jatorrizko argitalpen urtea, generoa, argitaletxea, bilduma, argitalpen-lekua eta orrialde kopurua erraz aurkitu ditugu aipatutako euskal katalogoetan. Jatorrizko izenburua ez da beti jasotzen, eta jatorrizko testuaren argitalpen urtea inoiz ez. Kasu horietan, goian aipatutako Alemaniako liburutegi nazionalera jo dugu, eta, zalantzak izan ditugun kasuetan, egileen web-orrietan bertan egin dugu kontsulta. Azkenik, bada jasotzeko nahiz definitzeko bereziki zaila izan den datu bat: xede-etiketa. Testuak alemanetik zuzenean edo beste hizkuntza batetik – eta, beraz, zeharka – itzuli diren biltzen saiatu gara katalogazio-fase honetan. Datu hori biltzerako orduan, katalogoak ez dira oso lagungarri izan, eta, horregatik, argitaletxe edo itzultzaileei galdetu diegu. Dena den, batzuetan ez dugu erantzunik lortu, eta, beste batzuetan, zalantzak izan ditugu. Hori dela eta, sarrera batzuen kasuan, informazio hori ezin izan dugu jaso, eta, beste batzuetan, zalantzazko kasuetan alegia, galdera ikurrak jarri ditugu. Kontuan hartu behar da, gainera, hemendik aurrerako analisietan (makro eta mikro mailakoetan) lortzen ditugun emaitzen arabera, katalogoko datu hauek aldatu egin daitezkeela. Guztira, berrargitalpenak barne, 710 sarreraz osatutako katalogoa osatu dugu6. Generoari erreparatuz gero, desberdintasun nabarmenak daude, kasu bakoitzean itzultzen den liburu kopuruari dagokionez behinik behin. Ikus dezagun hurrengo grafikoa: 6Azken eguneraketa 2013ko azaroaren 18an egin zen.
4.1 Corpus 0: Katalogoa 129 0 10 20 30 40 50 60 HGL Poesia HL Saiakera Antzerkia 63 20 8 8 1 Portzentajea % 4.5. figura: Katalogoaren banaketa generoka 710 sarrera horietatik, gehien itzuli diren liburuak HGLkoak dira, 445 liburu guztira. Poesiari dagozkionak 144 dira, baina kontuan hartu behar da, katalogoan ditugun sarrera asko eta asko poema solteek osatzen dutela. Jarraian, eta nahiko parekatuta, HL eta saiakera kokatzen dira, 59 eta 54 lanekin hurrenez hurren. Antzerkiari dagokionez, 8 lan besterik ez dira itzuli. Hurrengo atalean, HGL-HL azpikatalogoa deskribatuko dugu, azpikatalogo horietakoak izango baitira gure corpusa osatuko duten liburuak, aurrerago ikusiko dugun moduan (4.2.1). 4.1.2 HGL-HL azpikatalogoaren deskribapena Azpikatalogo honek, berrargitalpenak kontuan hartu gabe, HGL- ko 284 sarrera eta HLko 48 ditu, eta berrargitalpenak kontuan hartuta, berriz, HGLko 445 eta HLko 59. Jaso dugun azken lana 2013koa da, eta, lehena, berriz, 1868koa. Lehen lan hori Arruek egindako Genovefaren itzulpena da. Guk HL gisa etiketatu dugu, baina, Zubillagak bere doktore-tesian aipatzen duen moduan, eztabaidagarria
130 4. Aurretiazko azterketa da erabakia. Dirudienez, jatorrizkoa bai hartzen da HGLtzat, baina euskaraz ez Etxanizek ez Zubillagak ez dute HGL barruan sartu; beraz, guk ere HGLan adituak diren ikertzaileen erabakiari eutsiko diogu, eta ez dugu HGL gisa etiketatuko. Hemendik aurrerako lerroetan, hainbat aldagai aintzat hartuz, HGL-HL azpikatalogoa deskribatuko dugu. Jatorrizko egileak Jatorrizko egileei erreparatzen badiegu, 126 jatorrizko egileren lanak itzuli direla esan daiteke. HGLari dagokionez, 96 jatorrizko egileren lanak itzuli dira euskarara eta HLari dagokionez, aldiz, 32renak. Ikus daitekeenez, bi egileren lanak bai HGLan bai HLan itzuli dira, Patrick Süskind eta Christoph Schmidenak, hain zuzen. HGLko jatorrizko egile kopurua HLkoa baino hiru aldiz handiagoa izan arren, proportzionalki –hots, HGL eta HLan itzulitako lan kopurua kontuan hartuta–, HLan jatorrizko egile aniztasuna handiagoa dela esan daiteke. Proportzio horretatik ondorioztatu daiteke HGLan jatorrizko egile bakoitzari liburu gehiago itzultzen zaizkiola HLan baino7. Hain zuzen, alde nabarmenak daude HGL eta HLaren artean. Azken horren kasuan, Kafka izan da gehien itzuli den jatorrizko egilea: bere 6 liburu itzuli dira. Goethe, Joseph Roth eta Zweigen kasuan, 3 izan dira egile bakoitzari itzuli zaizkion liburuak, eta, beste kasu guztietan, 2 liburu edo bakarra itzuli da. Oro har, 4.1 taulan ikus daitekeen moduan, autore klasikoen lanak dira HLan itzuli direnak. HGLan ere, alde batetik, jatorrizko egile askoren bi liburu edo liburu bakarra itzuli da, 4.2 taularen beheko aldean ikus daitekeen moduan. Baina, era berean, egile batzuei itzuli zaien liburu kopurua 7Datu hori kalkulatzerako orduan, ez ditugu berrargitalpenak kontuan hartu, betiere itzultzaile bakarra izan bada edizio desberdinak itzuli dituena; hau da, liburu bera itzultzaile desberdinek itzuli badute, orduan bai zenbatu ditugu berrargitalpenak.
134 4. Aurretiazko azterketa 1968an, bi argitalpen eta berrargitalpen bakarra jaso ditugu katalogoan, grafikoan ikus daitekeen moduan. Alde batetik, Plazido Mujikak itzulitako Nani eta Noni berrargitaratu zen, eta, bestalde, erlijioari lotutako bi itzulpen argitaratu ziren lehenengoz: Plazido Mujikak itzulitako Mendiko argia eta Friedrich Hoffmannen Gazteen Biblia. Euskarari dagokionez, urte hori, 1968a, garrantzitsua izan zen; izan ere, orduan ospatu zen Arantzazuko bilkura, non euskara batua sortzeko lehen erabakiak hartu ziren. Hala ere, oraindik urte batzuk pasatu beharko ziren, itzulpenen gorakada nabaritu ahal izateko. 1975ean, Franco hil zen urtean, esate baterako, 1968ko egoera bertsua dugu: argitaratutako hiru liburutik bat berrargitalpena da, eta, hirutik bik erlijioaren inguruko gaiak jorratzen dituzte. Bestea Xabier Mendigurenen alemanetik euskararako lehen itzulpena da: Heidi. 1980tik aurrera, gorakada nabarmena ikus daiteke. Batez beste, berrargitalpenak kontuan hartu gabe (grafikoko marra gorria), 9 bat liburu itzuli dira urtean 1980tik gaur egun arte. Berrargitalpenak kontuan hartuta (grafikoko marra urdina), aldiz, 14. Berrargitalpenei dagokienez, adierazi behar den beste kontu bat da ia urtero egon direla berredizioak, 1984 eta 2012an izan ezik. Urte indartsuenak 2000. urtea eta 2005etik 2009 arteko tartea izan dira. Berredizioak kontuan hartzen baditugu, berriz, puntu goren gisa 1990 eta 2006. urtea nabarmentzen dira. 1990. urtean argitaratutako 25 liburu horietatik 10 liburuxka laburrez osatutako bilduma baten parte dira, Nire eskulanak bilduma, hain zuzen. Joxantonio Ormazabalek itzuli zituen Sabine Lohfen hamar liburuok. 2006an, berrargitalpen kopurua oso handia izateaz gain (13), Kika Supersorgina bildumako liburu dezente argitaratu ziren, 10 konkretuki. Gelditzen direnetatik, gazteei baino haurrei zuzendutako liburu laburrak dira gehienak. Aurkeztu nahi ditugun hurrengo bi grafikoek (4.7 eta 4.8 irudiek) HGL eta HLko itzulpenen bilakaera islatzea dute helburu. Lehen begiratuan argi eta garbi ikusten den moduan, aldeak nabarmenak
138 4. Aurretiazko azterketa dituztenak, eta zortzi horiek izan dira HGL-HL azpikatalogoaren % 39 itzuli dutenak. Aurreko atalen ildo beretik, kasu honetan ere, HGL eta HL arteko bereizketa egin nahi izan dugu. Beheko tauletan ikus daitekeen moduan (4.4 eta 4.5 taulak) bai HGLan bai HLan, liburu bakarra edo bi liburu itzuli dituzten itzultzaileak gailentzen dira, baina, HGLan itzultzaile aniztasuna handiagoa da: zortzi itzultzailek liburuen % 42 itzuli dute HGLan, eta, HLan, aldiz, itzultzaile kopuru berak HLko liburuen % 64 itzuli du. HLko zortzi itzultzaile horietatik bostek –Mendiguren, Garikano, Zabaleta, Irazustabarrena eta Elorrietak–, HGLko liburuak ere itzuli dituzte. Xabier Mendiguren HGL itzultzen hasi zen 1975ean, eta, itzuliko duen zortzigarren liburua da HLkoa, 1992an, hain zuzen. Antton Garikanoren lehen itzulpena, berriz, HLkoa izan zen, eta, HL da batez ere itzuli duen generoa. Salbuespen bakarra 2007ko Txerrikume pirata liburua da. Pello Zabaletaren lehen itzulpena 1981ekoa da. HGLko sei liburu itzuli eta gero, 1986an Hesseren Steppenwolf euskaratu zuen. Ainhoa Irazustabarrenak, Literatura Unibertsala bilduman, Hildakoek ez dute hitz egiten itzuli zuen 2009an. Ondoren itzuli dituen hiru liburuak Janoschen HGLko hiru liburu dira, eta, hirurak Pamiela argitaletxeak argitaratu ditu. 2009tik aurrera, urtero liburu bat itzuli du, izan HGL edo HL. Irati Elorrietaren kasuan, HGL itzultzen hasi zen 2008an, eta, itzuli dituen beste bi liburuak Daniel Glattauer idazle austriarraren HLko liburuak dira. 4.4. taula: HGLko itzultzaileak eta itzuli duten liburu kopurua Itzultzailea Kop. Pello Zabaleta 29 Xabier Mendiguren Bereziartua 22 Joxantonio Ormazabal 14 Lola Erkizia eta Inazio Mujika 12 Mari Eli Ituarte; Juan Luis Urmeneta 11 Aitor Arana; Iñaki Aristondo 10 Edurne Azkue; Aiora Jaka 8
140 4. Aurretiazko azterketa Irati Elorrieta; Ainhoa Irazustabarrena; Xabier Kintana; Ibon Uribarri 2 Juan Luis Agirre; Miren Arratibel; Joxe Austin Arrieta; Gregorio Arrue; José Antonio Azpiroz; Andolin Eguzkitza; Eduardo Fano; Joxerra Garzia; Rufino Iraola; Jakintza ikasle jesuslagunak; Gotzon Lobera; Jon Mirande; Koldo Morales; Patxi Salaberria; Naroa Zubillaga 1 Taulan, beste bi itzultzaile markatu ditugu beltzez, bai HGLan bai HLan egin dituztelako itzulpenak: Miren Arratibel eta Naroa Zubillaga. Lehenengoak bi liburu itzuli ditu alemanetik euskarara, lehena 1999an (HGL) eta bigarrena 2007an –HLan berrargitaratu diren liburu gutxi horietatik bat, hain zuzen. Zubillagaren kasuan, HLkoa izan zen itzuli zuen lehen liburua (2007), Literatura Unibertsala bilduman. Beste lau itzulpenak HGLkoak dira. HL bakarrik itzuli duten horien artean, bi itzultzaile dauzkagu bi liburutik gora itzuli dutenak: Edorta Matauko eta Matías Múgica. Mataukoren kasuan, XX. mendeko idazleen lanak itzuli ditu (Robert Walser, Stefan Zweig eta Joseph Roth), eta, Raul Zeliken liburuaren itzulpena salbuespena da zentzu horretan. Matias Múgicak, berriz, 2001 eta 2003an Joseph Rothen bi liburu itzuli zituen, eta 2013 arte ez du alemanetik beste libururik itzuli. Azken hori Die Leiden des jungen Wertheren bertsio berri bat da. Argitaletxeari dagokionez, hirurak Igelan argitaratu dira. Nolabait HGLan “espezializatu” diren horietatik hamar edo hamar itzulpenetik gora egin dituzten itzultzaileak aipatuko ditugu jarraian. Joxantonio Ormazabalek, lehen aipatu bezala, 14 liburu itzuli zituen, eta hamar Nire eskulanak bildumakoak dira. Lola Erkizia eta Inazio Mujikaren kasuan, biek ala biek Alberdania argitaletxean lan egiten dute, Zubillagak aipatzen duen moduan, eta, 2004 eta 2008 urte bitartean, haurrentzako hainbat liburuxka itzuli zituzten elkarlanean. Lola Erkizia da alemana menperatzen duena, eta Inazio Mujikak xede-hizkuntzako xehetasunak zaintzen ditu. Juan Luis Urmeneta, Mari Eli Ituarte eta Iñaki Aristondok itzuli dituzten liburu guztiak bilduma berekoak dira: Kika Supersorgina bildumakoak. Az-
142 4. Aurretiazko azterketa rena (1987) eta bestea aurten Igela argitaletxean plazaratu den M. Múgicarena. Honako hau irakur dezakegu Berria egunkarian azken argitalpen horren inguruan: “(...) Werther gaztearen arrangurak nobela batxilergoko ikasketetan Literatura Unibertsala hautatzen duten ikasleen curriculumean dago –Biblia, Dekameron eta beste hainbat lanekin batera–, eta maila horretako ikasleengan pentsatutako argitalpena da Matias Mujikaren itzulpenarekin Igelak kaleratu duena, Xabier Olarrak adierazi duenez. Horregatik du liburuak «Beñat Sarasolak idatzitako hitzaurre argigarri bat», eta baita orri azpiko hainbat ohar, «zenbait hitz ez oso ezagun argitzeko». Dena den, adin guztietako irakurleentzako moduko argitalpena da, Olarraren ustez”9. Garai bakoitzean itzulpenak egiten aritu diren xede-egileen kasuan ere, Zubillagak HGLan ondorioztatu duena HLan zein neurritan gertatzen den ikusiko dugu. Pello Zabaleta izan zen 80ko hamarkadan HGLko itzultzailerik emankorrena. HLan, garai hartako oso itzulpen gutxi daude, bost konkretuki, eta horietatik bi Zabaletak egin zituen. 90. hamarkadan, aldiz, Xabier Mendigurenek hartu zion aurre Zabaletari HGLko itzulpenetan, eta, HLan ere Mendiguren da bereziki emankorra: itzuli ziren hamasei liburutik zazpi bereak dira. Bere atzetik Antton Garikano dago, hiru libururekin. 2000 eta 2011 urte bitartean, Mendiguren eta Zabaletaren izenak agertu agertzen dira HGLan, baina beste itzultzaile berri batzuei egiten zaie leku. HLan antzerako egoera daukagu: Mendigurenen lanik ez dago, Zabaletaren itzulpen bakarra aurki dezakegu, eta beste izen berri batzuk agertu dira. Oro har, itzultzaile ugaritasuna da nabarmentzekoa: 15 itzultzailek 25 lan (berrargitalpenak barne) euskaratu dituzte. Itzultzaileen atal honekin bukatzeko, itzultzaile eta argitaletxeen arteko harremana aztertu nahi genuke, Zubillagak egiten duen mo9http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-12-04/031/001/goethe_ depestre_thompson_eta_blake_igelaren_aurtengo_uztan.htm
144 4. Aurretiazko azterketa • A. Irazustabarrena: Literatura Unibertsala (1), Pasazaite (1) • I. Uribarri: Literatura Unibertsala (1), Elkar/Jokin Zaitegi Itzulpen Saria (1) • I. Elorrieta: Alberdania/Erein (2) • X. Kintana: Lur (1), Erein (1) Itzulpen modua: zuzenean/zeharka Datu hau izan da, zalantzarik gabe, biltzen zailena. Lehenik, itzulpenak nola egin diren jakiteko, itzultzaileekin jarri gara harremanetan; baina, beti ez da posible izan. Horregatik, askotan, hutsuneak edo galdera ikurrak jarri behar izan ditugu, eta, katalogomaila honetan, zuzenean edo zeharka itzuli direnak ustez zuzenean edo zeharka (assumed direct/indirect translations) itzulitakoak direla azpimarratu nahi genuke. Paratestuak eta testuak aztertu ondoren, gai izango gara katalogoko datuak osatzeko, eta agian behin betiko emaitza batzuetara iristeko. Eztabaida piztu izan duen beste kontu bat da zer den zuzenean itzultzea eta zer zeharka. Gure kasuan, alemanezko jatorrizko bertsioa erabili ez denean, hau da, zubi-bertsio edo hizkuntza batetik itzuli denean, orduan izango da itzulpena zeharkakoa. HLan, esate baterako, Rufino Iraolak esan zigun Kafkaren Metamorfosia gaztelaniatik itzuli zuela. Bestalde, beste bertsio batzuk eskura izan arren, itzulpenak jatorrizko bertsiotik abiatuta egin badira, orduan zuzeneko itzulpenez hitz egingo dugu. Ainhoa Irasuztabarrenak, esate baterako, Hildakoek ez dute hitz egiten zuzenean alemanetik itzuli zuela esan zigun, baina ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioak ere kontuan izan zituela. 4.9 grafikoan, HGL eta HL artean dagoen aldea irudikatu nahi izan dugu.
4.1 Corpus 0: Katalogoa 145 Zuzenean Zeharka Zuzenean? Zeharka? Zehaztugabea 0 20 40 60 32 58 2 2 6 61 22 17 Portzentajea % HGL HL 4.9. figura: Itzulpen modua HGL eta HLan Argi eta garbi ikusten da bien arteko aldea: haur eta gazteentzako itzulpenetan aldez aurreko araua zeharka itzultzea da, eta, HLan, aldiz, zuzeneko itzulpenak gailentzen dira. Gainera, adierazi nahi genuke, grafikoak egiterako orduan, berrargitalpenak aintzat hartu ditugula, eta HLan zeharka itzuli diren hamahiru lanetatik bederatzi berrargitalpenak direla. Seguruenik kasualitatea izango da, baina HLan berrargitaratu diren liburu gutxi horiek zeharka itzuli dira (Wertherren azken bertsioa izan ezik). Zubillagak (2013: 347) dio zuzenean edo zeharka itzultzea egile bakoitzak itzuli duen lan kopuruarekin lotuta egon daitekeela, alemanetik zuzenean itzuli dezakeenak itzulpen bat baino gehiago izango dituelako. Hori hipotesi gisa planteatzen du, baina datuak aztertu ondoren honako hau dio: “garbi dago itzulpen kopuru handiak ez duela esan nahi, nahitaez, zuzenean itzultzen denik” (Zubillaga 2013: 350). Gaineratzen du, hala ere, baieztapen hori dagokion testuinguruan ulertu behar dela. HGLan hamar liburutik gora itzuli duten zortzi itzultzailetik bostek zeharka itzuli dituzte liburuak. Ormazabalen kasuan, gehienak 90eko hamarkadan itzuli zituen, eta, garai hartan, lehentasuna euskara bultzatzeko euskarazko argitalpenak sortzeak zuen. Kika Supersorginaren kasuan, liburu asko itzuli di-
146 4. Aurretiazko azterketa ra, eta guztiak zeharka. Aitor Aranaren kasuan ere, bilduma bateko liburuak itzuli ditu batez ere. HLan gertatzen denari erreparatzen badiogu, Zubillagak aipatzen duen hasierako hipotesia baieztatzen da. Liburu bakarra itzuli dutenen artean gertatzen da nabarmenen zeharkakotasunaren fenomenoa. Bi edo bi liburutik gora itzuli dutenen artean, aldiz, joera zuzenean itzultzea da: bi kasutan ez dakigu zein itzulpen bide erabili duten itzultzaileek (Matías Múgica eta Xabier Kintana), baina beste guztiek ustez alemanetik abiatuta egin dituzte itzulpenak. 4.2 Katalogotik corpusera Behin katalogoa osatu eta deskribatu ondoren, 3.1 kapituluan aipatu bezala, katalogotik corpuserako jauzia egin behar da. Horretarako, hainbat irizpide aplikatuz, corpus 1 osatuko duten testuak aukeratu ditugu. Datozen lerroetan, irizpide horiek zeintzuk izan diren azalduko dugu, lehenik eta behin, eta, jarraian, corpus 2, AleuskaPhraseo corpusa, sortzeko emandako pausoak deskribatuko ditugu. Azkenik, corpusaren ezaugarriak laburbilduko ditugu. 4.2.1 Corpus 1: irizpideak eta ezaugarriak Esan bezala, makro mailako azterketarekin hasi ahal izateko, katalogotik corpuserako jauzia egin behar da. Horretarako, lehenengo eta behin, corpus 1a osatu behar da. Izan ere, Merinok (2003: 650) dioen bezala: “(...) la noción de corpus 1 o primario (y su correspondiente de corpus secundario) ha resultado indispensable como recurso metodológico en estudios descriptivos acometidos desde muy diferentes perspectivas”. Gainera, azpimarratu behar da corpus 1a osatuko duten testuen aukeraketa ez dela aliritzira egiten; hau da, irizpide jakin batzuk definitu eta aplikatu ondoren aukeratuko dira aztergai izango diren testuak. Erabilitako irizpideei dagokienez, lehenengo eta behin, muga bat jarri dugu denboran: 1980tik aurrerako testuak aztertzea erabaki
4.2 Katalogotik corpusera 147 dugu, hizkuntza garaikidea delako aztertu nahi duguna. Bigarrenik, katalogoan jasotzen diren generoen artean –poesia, saiakera, teatroa eta narratiba, hain zuzen–, narratibaren generoa (bai haur eta gazteei zuzendutakoa, bai helduentzako narratiba) aukeratu dugu, hiru arrazoi nagusigatik: dagoeneko ikusiko dugun moduan, katalogoko genero adierazgarriena delako, testu-mota konkretu hauetan UFen agerpen-maiztasuna handia izan ohi delako (Richter-Vapaatalo 2007), eta UFek literatur testuetan bete ditzazketen funtzioak direla eta (ikusi 6.1). Beste irizpide garrantzitsu bat xede-etiketa da, itzulpenak zuzenean edo zeharka egin diren, alegia (ikusi 2.1.1). Alemanetik euskarara nola itzultzen den deskribatu nahi dugun heinean, zuzenean itzulitako testuetatik jasotako emaitzak oso interesgarriak dira. Baina, era berean, zeharkako itzulpenak errealitate bat dira, eta helburua izan da errealitate horrek gure corpusean isla nahikoa izan dezan. Horregatik, gutxi gorabehera, corpusaren % 70 itzulpen zuzenak izango dira, eta % 30 zeharkakoak11. Modu horretan, iruditzen zaigu, bi muturren arteko bidearen aldeko apustua egin dugula. Mutur batean deskribapen hutsetik egindako azterketak egongo lirateke. Horiei jarraiki, gure corpusak errealitatearen ispilu izan beharko luke. Beste muturrean, hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik egindako azterketak leudeke. Horien arabera, alemanetik euskararako itzulpenak aztertu nahi baditugu, gaztelaniatik egiten diren itzulpenen azterketa lekuz kanpo egongo litzateke. Esan bezala, gure apustua erdibideko irtenbide baten aldekoa izan da: zeharkako testuek corpusean beren lekua izan dezaten nahi izan dugu, errealitate bat direlako, baina asmoa alemanetik euskarara egindako itzulpenetan UFen itzulpena aztertzea denez, zuzenean egindako itzulpenen portzentaje handiagoa jasotzea erabaki dugu. Gainera, ez dugu ahaztu behar beti dagoela aukera, helburuaren arabera, azpicorpusak sortzeko. 11Dena den, ez dugu ahaztu behar ustezko zuzeneko eta ustezko zeharkako itzulpenez ari garela, eta, beraz, mikro mailako azterketako emaitzek katalogo mailako emaitzak alda ditzaketela, eta hasiera batean proposatutako ehunekoak aldatu daitezkeela.
148 4. Aurretiazko azterketa Laugarrenik, gure helburua ez da jatorrizko egile jakin baten edo xede-egile konkretu baten testuak aztertzea. Hori dela eta, kontuan hartu beharreko beste irizpide bat aniztasunarena izango da; hau da, corpusak jatorrizko egile (JE) eta xede-egile (XE) desberdinak jaso beharko ditu. Azkenik, beste ikerketa batzuetako emaitzak kontuan hartu dira. Alemanaren kasuan, esate baterako, beste ikerketa lan batzuetako emaitzetan oinarrituta, badakigu Erich Kästner egilearen testuetan UFen agerpen-maiztasuna altua dela (Richter-Vapaatalo 2007). Horrelako emaitzek, beraz, testuen aukeraketan ere lagun diezagukete. Horrela, aipatutako irizpideak aplikatuz, corpus 1 osatuko duten testuak aukeratu ditugu. Haur eta gazte literaturari dagokionez, 24 bi- eta tritestu aukeratu ditugu guztira. Horietatik, 15 (% 31,25) ustez zuzenean itzulitakoak dira, eta 9 (% 18,75), berriz, zeharka. Helduentzako literaturan ere, 24 bitestu/tritestu izango dira corpus 1 osatuko dutenak. Kasu honetan, ez dugu aukera hain zabala izan, zeharka itzuli den testu kopurua nahiko txikia delako. Horregatik, 19 (% 39,58) zuzenean itzulitako testuak dira, eta 5 (% 10,42) zeharka. Goian aipatutako irizpideari jarraiki, beraz, corpus 1aren % 70,83 zuzenean itzulitako testuek osatzen dute, eta % 29,17 zeharkakoek. Aniztasunaren irizpidea aplikatuz, bestalde, guztira 30 jatorrizko egile eta 28 xede-egile desberdinek osatuko dute corpusa. Corpusa diseinatzerako orduan, azpicorpusen tamaina orekatuari baino, aniztasunari eman diogu lehentasuna. Izan ere, badakigu HGLko liburuak laburragoak direla, eta, corpusa 1aren sorrera fasean HGL eta HL azpicorpusak orekatuak izan arren (bakoitzetik 24 testu aukeratu baititugu), corpus 2 sortu eta gero lortuko ditugun portzentajeak ez direla horren orekatuak izango (ikusi 4.3 atala). Baina, esan bezala, aniztasunari eman diogu lehentasuna. Gainera, testuazterketa egiterako orduan, desoreka horiek kontuan hartuko dira. Ondorengo taulan laburbildu ditugu aipatutako datuak:
4.2 Katalogotik corpusera 155 ren Einfluss darauf, wie das Resultat der OCR-Textverarbeitung sein wird” (2010: 28). 4.2.2.2 Garbiketa Beraz, testuak RTF formatuan gorde ondoren, hiru motatako dokumentuak ditugu esku artean: eskaneatutakoak RTF formatuan, argitaletxeek emandako PDFak eta internetetik hartutakoak. Eta testu-mota bakoitzak bere berezitasunak ditu. Esate baterako, eskaneatutako testuetan, eskanerrak ez dituenez karaktere batzuk ongi bereizten (m beharrean rn agertzen da askotan, puntua o bezala identifikatzen du maiz, [ j beharrean...), eskuz zuzendu behar dira. Kasu horietan, edozein testu-editoreetako zuzentzaileak oso baliagarriak dira. Libreofficen kasuan, adibidez, hizkuntzak pakete bezala instalatzen dira, eta, hizkuntza bakoitzari dagokion hiztegian agertzen ez diren hitzak gorriz markatzen direnez, erraz identifikatzen dira akatsak. Dena den, zuzentzaileek ez dituzte akats guztiak markatzen, eta, eskuz egin beharreko lana denez, testuen garbiketak denbora asko hartzen du. Bestalde, badaude testu-garbiketa prozesu honetan automatizatu daitezkeen pausoak, formatu-aldaketak kasu. Izan ere, programak paragrafo eta esaldiak ongi bereizi ditzan, hau da, etiketatze-prozesua ahalik eta automatikoena izan dadin, testu txukun bat sortu behar da. Horretarako, besteak beste, ondorengo zerrendan ditugun aldaketak egin behar dira: • Tabulazioak (ˆt) kendu • Zuriune bikoitza zuriune bakarragatik ordeztu: (zuriune)(zuriune) ⇒ (zuriune) • Orga-itzulera bikoitza bakarragatik ordeztu: ˆpˆp ⇒ ˆp • Koma, puntu, puntu eta koma, bi puntu, komatxo, harridura ikur, galdera ikur edo orga-itzulera aurretik dagoen zuriune oro
156 4. Aurretiazko azterketa kendu: (zuriune),/./;/:/"/!/?/ˆp ⇒,/./;/:/"/!/?/ˆp • Orga-itzulera ondoren dauden zuriuneak kendu: ˆp(zuriune) ⇒ ˆp • Komatxo edo parentesi aurreko puntua ikurraren ondoren kokatu: .” edo .) ⇒ ”. edo ). Hasiera batean, aldaketa horiek eskuz egiten genituen, testu-editoreek dituzten “bilatu” eta “ordeztu” aukerekin. Baina, ondoren, informatikari baten laguntzaz, urrats horiek automatizatzea posible zela ikusi genuen. Hurrengo irudian, dokumentuak garbitzeko aplikazioaren interfazea ikus dezakegu: 4.10. figura: Garbiketa programaren interfazea Microsoft Access barruan sortutako tresna honek testu-garbiketa segundo gutxiren buruan egitea ahalbidetzen du. Dena den, kontuan izan behar da testua ez dela % 100ean garbi geratzen. Azken gainbegiratu bat egitea ezinbestekoa da. Eta, hala ere, azken gainbegiratu hori egin arren, beti daude aurreragoko faseetan –lerrokatzerakoan, adibidez– zuzendu beharko ditugun akatsak. Esate baterako, eskanerrak puntuak eta komak nahastu ohi ditu. Horregatik, batzuetan, puntua egon beharko litzatekeen kasuan koma agertu ohi da, edo alderantziz.
4.2 Katalogotik corpusera 157 4.2.2.3 Lerrokatzea Behin testuak garbituta, lerrokatu egingo ditugu. Horretarako, TRACE ikerketa proiektuaren markoan sortutako programa bat erabiliko dugu. TRACE proiektuan Leon eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek hartzen dute parte, eta, hasiera batean, Leongo unibertsitatean sortu zen 1.0 bertsioa. Guk, informatikari baten laguntzari esker, TRACEaligner 2.0 bertsioa gure beharretara egokitzeko aukera izan dugu.12 Lerrokatzen hasi aurretik, testuak etiketatu egin behar dira, edo, beste modu batean esanda, XML fitxategiak sortu behar dira. Gure kasuan, testu bat etiketatuta egoteak esan nahi du, alde batetik, paragrafo, esaldi eta elkarrizketak etiketa (“tag”) bidez markatuta egongo direla, eta, bestalde, testuak metainformazioz hornituko ditugula, gero bilaketak egiteko ezinbestekoa izango den informazioa, alegia. Bertan, testuaren izenburua, egilea, itzultzailea, itzulpen- eta genero-mota... jasotzen dira. Testuak nola etiketatzen diren ikusteko, has gaitezen programaren interfazea aurkeztuz: 4.11. figura: Etiketatze eta lerrokatze programaren interfazea 12Orain, TRALIMA-ITZULIKen baitan, 3.0 bertsioa garatzen ari gara.
158 4. Aurretiazko azterketa Goian, ezkerreko aldean, hiru fitxa daudela ikus dezakegu. Gure kasuan, “narrativa” fitxa aukeratuko dugu, horiek direlako guk etiketatu eta lerrokatuko ditugun testu-motak. Azpian, ezkerreko aldean, testuaren formatua aukeratu dezakegu. Momentu honetan, titulu eta azpitituluen etiketatzea ez denez garrantzitsua, “nada” aukeratuko dugu beti. Ondoren, “etiquetar” botoia sakatuko dugu, eta etiketatu nahi dugun TXT fitxategia aukeratuko dugu. Testuak aukeratu ondoren, deskribatu egin behar ditugu; hau da, goian aipatutako metadatuak sartuko ditugu: 4.12. figura: Metadatuak Irudian ikus daitekeen bezala, testua hainbat daturekin hornitzeko aukera daukagu. Guretzat honako hauek izango dira garrantzitsuak: egilea, kodea, izenburua, hizkuntza, itzultzailea, modua (jatorrizko testua, zubi-testua, zuzeneko itzulpena, zeharkako itzulpena) eta generoa (haur eta gazte literatura, eta helduentzako literatura). Testua gorde ondoren (“Guardar texto” aukeraren bitartez), sortuko den fitxategiari izen bat jarri, eta gorde egin beharko dugu,
4.2 Katalogotik corpusera 159 eta, horrela, XML fitxategia sortuko da; hala, etiketatze prozesuari amaiera emango diogu. XML fitxategiak ez daudenez software konkretu bati lotuak13, beste askoren artean, Notepad++ programa erabili dezakegu fitxategiaren barne-informazioa ikusteko: 4.13. figura: XML fitxategiaren barne-informazioa Irudi horretan fitxategiaren zati bat besterik ez da ikusten. Garrantzitsuena bi zati nagusi daudela identifikatzea da: alde batetik, <header> etiketaren barnean biltzen dena, eta, bestalde, <text> barruan dagoena. Lehen zati horretan metadatuak aurkitzen dira (izenburua, egilea, kodea, itzultzailea, hizkuntza, modua, generoa), eta, bigarrenean, aldiz, testua bera dago. Testua, era berean, paragrafo, esaldi eta elkarrizketatan banatuta dago. Horiek paragrafo, esaldi eta elkarrizketa gisa markatzeko ere, berariazko etiketak erabiltzen dira (<p>, <s> eta <q>). Goiko irudian gorriz agertzen den “n”-a, kasu honetan, paragrafo, esaldi eta elkarrizketen atributo bat da, eta horiek zenbatzeko balio du. Beheko eskeman, aipatu berri duguna ikus daiteke laburbilduta: 13“it [xml-a] is independent of any one hardware or software system” (http: //www.tei-c.org/release/doc/tei-p5-doc/en/html/SG.html).
4.2 Katalogotik corpusera 161 Baina lerrokatze-prozesua ez da guztiz automatikoa gure kasuan; hau da, programak testu bakoitza esalditan banatzen du, baina gero guri dagokigu, jatorrizko testuan oinarrituta, jatorrizko testuko esaldia xede-testuko esaldiarekin bat datorrela ziurtatzea. Guretzat esaldi amaiera honako ikurrek markatuko dute: puntuek, bi puntuek, puntu eta komek, eten puntuek, harridura eta galdera ikurrek. Gainera, jatorrizko testua hartuko dugu beti oinarri gisa; esate baterako, jatorrizko testuko esaldi bat bi esalditan itzuli bada, bi esaldi horiek batuko ditugu. Aldaketa horiek egin ahal izateko, goiko irudian ikus daitezkeen botoiak ditugu. “Combinar” botoiarekin bi esaldi batu genitzake; laukiak gehitu nahi baditugu, “insertar blanco”-n egingo dugu klik; hitzak berak dioen bezala, “dividir”-ekin laukiak zatitu daitezke; “guardar”-ekin hiru testuak TMX formatuko fitxategi bakarrean gorde daitezke; “editar” botoiarekin lauki bakoitzeko informazioa editatu genezake; testu bakoitza banaka eta XML formatuan gorde nahi badugu, “guardar xml” sakatuko dugu; “deshacer”-ekin azken agindua desegin dezakegu; “eliminar”-en klik eginez, nahi beste lauki kendu ditzakegu, eta, “salir”-ekin, programatik irten gaitezke. 4.2.2.4 Datu-basea: elikatu eta ustiatu Behin testuak lerrokatuta, datu-basea sortuko dugu. Horretarako, MySQL datu-baseak kudeatzeko sistema erabiliko dugu; hau da, lerrokatutako testu pare/hirukote guztiak jasotzen dituen fitxategi handi bat sortuko dugu, gero bilaketak egin ahal izateko. MySQL erabili ahal izateko, XAMPP instalatu dugu gure ordenagailuan, eta, horren baitan gure datu-basea sortu dugu. Hiru taulatan banatzen den –testuak, esaldiak, hitzak– SQL formatuko fitxategi bat da. Hau da bere itxura hutsik dagoenean:
162 4. Aurretiazko azterketa 4.16. figura: Datu-basearen itxura hutsik dagoenean Datu-basea elikatzen dugun heinean, “registros” jartzen duen zutabeko byte kopurua ere igotzen joango da. Testu guztiak datu-basean ditugunean, horren ustiaketarekin has gaitezke. Horretarako, sortu dugun datu-basean bilaketak egiteko kontsulta-tresna hau garatu du informatikariak: 4.17. figura: Bilaketak egiteko tresnaren interfazea Tresna hau aurrez aurre izanda, metadatuen funtzioa argiago ikus daiteke. Izan ere, testu bakoitza metadatuz hornituta dagoenez, posible da, esate baterako, egile (1) konkretu baten testuetan bilaketak egitea. Eta berdina egin daiteke izenburu (2), itzultzaile (3), itzulpenmodu (4) eta generoarekin (5). Gainera, zutabe bakoitzean agertuko den hizkuntza (6) ere aukeratu genezake, eta, kodeari dagokionez, bilaketako emaitzak identifikatzeko balioko digute (ikusi 4.18 irudia). Horretaz gain, hitza(k) bilatzerako orduan, ezkerreko zutabeko goitibeherako menuan (7) hainbat aukera ditugu: “exacto”, “contiene”, “empieza con”, “termina con”, alegia. Horrela, hitza bere horretan bilatu dezakegu, hitz-zati bat, hitzaren hasiera edo hitzaren amaiera.
164 4. Aurretiazko azterketa latu ditugun hitzak (Nagel, Kopf ) jasotzen dituen esaldia (1), horren aurrekoa (2) eta ondorengoa (3)14. 4.3 Corpusaren ezaugarriak Lemnitzer eta Zinsmeister (2006), Scherer (2006) eta IXA eta Elhuyarren (2007) tipologiak kontuan hartuta, AleuskaPhraseo corpusak ondorengo ezaugarriak ditu. Digitala izateaz gain, goian aipatu bezala, gure corpusa eleaniztuna eta paraleloa da; alde batetik, hiru hizkuntzatan idatzitako testuak jasotzen direlako (alemana, euskara, gaztelera), eta, bestalde, jatorrizko testuak eta horien itzulpenak jasotzen direlako. Gainera, idatzizko testuen corpusa da, hau da, literatur-testuez osatua dago. Tamainari dagokionez, 110 testuz, eta, gutxi gorabehera hiru milioi eta erdi hitzez osatuta dagoen corpusa izanik, gure helburua betetzeko corpus adierazgarri baten aurrean gaude. Horretaz gain, AleuskaPhraseo corpusa ez da maila morfologiko, sintaktiko, morfosintaktiko, semantiko edo pragmatikoan etiketatua egongo, baina paragrafoak, esaldiak eta elkarrizketak “tag” bidez markatuko dira. Iraunkortasunari dagokionez, estatikoa izango da, hau da, “es gibt eine abgeschlossene Textmenge, die in einem bestimmten Zeitraum gesammelt wurde und dann für die weiter Verarbeitung gespeichert ist” (Lemnitzer eta Zinsmeister 2006: 105-106). Azkenik, ez da erreferentzia-corpus bat (Referenzkorpus) goian aipatutako DeReKo izan daitekeen moduan, corpus-berezi edo -espe- 14Tesiaren amaierako fasean, etiketatze eta lerrokatze programaren 3.0 bertsioa sortu du informatikariak. Erabiltzaileok proposatuta, hainbat doikuntza egin dizkio programari. Orain, esate baterako, prozesu guztiak (etiketatzea, lerrokatzea eta datu-basean bilaketak egitea) interfaze bakarrean ditugu. Horrela, behin testuak lerrokatuta, datu-basera igotzen ditugu, eta bilaketak zuzenean, programan bertan, egin ditzakegu. Beraz, ez da beharrezkoa XAMPP fisikoki instalatzea. Bestalde, bilaketen emaitzak ustiatzeko hainbat aukera gehituko dizkiogu etorkizunean TRACEaligner programari.
4.3 Corpusaren ezaugarriak 165 zializatua baizik (Spezialkorpus). Hurrengo taulan, corpusaren ezaugarri nagusiak bildu ditugu. Alde batetik, HL (helduentzako literatura) eta HGLko (haur eta gazte literatura) datuak bereizi ditugu. Bestalde, itzulpen modu, egile kopuru eta hitz kopuruari dagozkion datuak ditugu. Lehenengoari dagokionez, ustez zuzenean eta zeharka egin direnak jaso ditugu. Egile kopuruari erreparatzen badiogu, jatorrizko eta xede-egileen arteko bereizketa egin dugula ikus daiteke. Eta, azkenik, hitz kopuruari dagokionez, sorburu-, xede- eta zubi-testuetako zenbatekoak banatu ditugu. 4.12. taula: Corpusaren ezaugarri nagusiak Itzulpen modua Egileak Hitz kopurua ZZ ZH JE XE JT XT ZT HL 19 5 17 15 1.120.534 935.530 198.274 HGL 15 9 13 16 593.871 512.204 166.860 Guztira 34 14 30 28 1.714.405 1.447.734 365.134 4.12 taulan jasotako hitz kopuruetan oinarrituta egin ditugu jarraian aurki ditzakegun hiru taulak. Lehenengoan, corpusa osatzen duten azpicorpus bakoitzaren portzentajea ikus dezakegu. Datu horien arabera, HGL ZH eta HL ZH azpicorpusak –hau da, zeharkako testuz osatuta daudenak– nahiko antzekoak dira tamaina aldetik. HL ZZ, berriz, beste guztiak baino dezente handiagoa da. 4.13. taula: Corpusa osatzen duten azpicorpusen ehunekoetako banaketa Azpicorpusa Ehunekoetako banaketa HGL ZZ % 22,93 HGL ZH % 13,14 HL ZZ % 48,42 HL ZH % 15,52
5.1 Paratestuen azterketa 169 kontzeptua, hain zuzen –, paratestuen itzulpena aztertuko dugu; hau da, liburuen izenburuak nola itzuli diren ikusiko dugu, liburu barruko atalen itzulpena ere deskribatuko dugu, eta liburuetako sorburu- eta xede-azalak ere alderatuko ditugu. Jarraian, sorburu- eta xede-testuen egitura aztertu, eta, hitz, esaldi eta paragrafo kopuruaren inguruko datuak jarriko ditugu irakurlearen eskura. Beraz, azterketa makroestrukturalaren bidez, katalogo mailan lortutako emaitzetan sakontzen saiatuko gara. Itzulpen modua izanik, arestian aipatu bezala, zehazten zailena den datua, informazio horretan jarriko dugu arreta berezia, eta bukaeran behin-behineko ondorio batzuk aurkeztuko ditugu. 5.1 Paratestuen azterketa Testuak zuzenean edo zeharka itzuli diren zehazteaz gain, oro har, makro mailan zein arau dauden deskribatzea interesatzen zaigu. Horregatik, ez gara soilik mugatuko paratestuek itzulpen urratsen inguruan eman diezaguketen informazioa aztertzera; horretaz gain, egile eta itzultzailearen inguruko datuak nola aurkezten diren deskribatuko dugu, itzultzailearen eta itzulpenaren inguruko datuei ere erreparatuko diegu (hala nola hitzaurre eta hitz-atzeei), eta goian aipatutako epitestuak ere izango ditugu hizpide. 5.1.1 Jatorrizko eta xede-egileak Agertu, corpusa osatzen duten xede-testu guztietan agertzen dira jatorrizko eta xede-egileen izenak. Egilearen izena, gainera, liburuko azalean agertzen da beti, gaur egun ohikoa den moduan. Itzultzailearen izena, aldiz, 18 kasutan ageri da liburuko azalean, eta, guztiak talde bat dago, eta aipatutako ikertzailea, Xoán Manuel Garrido Vilariño, taldeko kide da. Web-orrian aurkitu daiteke informazio gehiago: http://www. paratraduccion.com/
170 5. Azterketa makroestrukturala helduentzako narratiba liburuak dira2. Beste modu batera esanda, AleuskaPhraseo corpuseko HLko liburuen % 75ak azalean darama itzultzailearen izena. Ikus dezagun zer gertatzen den gainerako % 25arekin. Bi kasutan, itzulpenak argitaletxe, bilduma eta argitalpen-urte berekoak dira; Estepako Otsoa eta Pailazo baten aburuak liburuekin gertatzen da hori, hain zuzen. Elkar argitaletxeak argitaratu zituen 1986. urtean “Erdal literatura eleberria” bilduma barruan. Argitaletxe horrek HL baitan 1989. urtetik aurrera argitaratu zituen beste liburuetan (Katharina Blumen ohore galdua 1989, Prozesua 1993, Homo Faber 2001, Hildakoek ez dute hitz egiten3 2009), itzultzailearen izena azalean ageri da; beraz, agian, urteak pasatu ahala, itzultzailearen ikusgarritasunaren inguruko argitaletxe-politika aldatzen joan zela ondorioztatu daiteke. Beste bi liburu Hiria argitaletxean kaleratu ziren (Metamorfosia eta Werther), eta biak ala biak ustez zeharka itzuli dira. Geratzen diren bien artean ez dago inolako loturarik; bata, Jakob von Gunten, Erein argitaletxean argitaratu zen 2005. urtean, eta, argitaletxe horretako liburu bakarra daukagunez corpusean, ezin ziur esan argitaletxearen ohiko jokaera den edo ahaztu egin zaien itzultzailearen izena azalean jartzea. Bestea, Perfumea (2007), Alberdania argitaletxekoa da. Argitaletxe bereko beste hiru liburuen kasuan (Xake-nobela 1999, Keuner jaunaren kondairak 1999, Batzarra Telgten 2002), itzultzailearen izena azalean ageri da. Kasu horretan, Elkarren alderantzizko joera daukagu: denboran lehenago egin diren itzulpenetan jarri dute itzultzailearen izena azalean. HGLari dagokionez, argi ikusten da argitaletxe bakoitzak bere politikak dituela itzultzailearen presentzia gehiago edo gutxiago nabarmentzerako orduan, eta horiek sistematikoki aplikatzen direla: 2HGL eta HLko liburuen artean dagoen alde horri dagokionez, Literatura Unibertsala (LU) bildumaren eragina aipa daiteke. Izan ere, gure corpusean dauden LU bildumako liburu guztiek daramate itzultzailearen izena azalean. Esan liteke eredu bat sortu dela bilduma horri esker, eta beste argitaletxe batzuek eredu horri jarraitzen diotela. 3Alberdaniarekin elkarlanean argitaratu zen azken liburu hori.
5.1 Paratestuen azterketa 171 • Alfaguara, Desclée de Brouwer (3): izenburu-orrian bakarrik. • Alfaguara, Zubia (1): izenburu-orrian eta kredituetan. • Desclée de Brouwer (3): izenburu-orrian eta atzeko azalean. • Elkar (10), Elkarlanean (1): hamar kasutan izenburu-orrian eta kredituetan; kasu batean (Fantasmatxoa) izenburu-orrian bakarrik. Dena den, kontuan hartu behar da azken hori 1983. urtean argitaratu zela. HLan ere ikusi dugu Elkarren aldaketak egon direla denboran zehar. • Gero Mensajero (1): kredituetan bakarrik. • Gero Mensajero, Bruño (1): kredituetan bakarrik. • Aizkorri (1): kredituetan bakarrik. • Pamiela (1): Aurreko azal hegalean eta izenburu-orrian. • SM argitaletxea (2): kredituetan bakarrik. 5.1.2 Hitzaurre eta hitz-atzeak Hitzaurre edo hitz-atzeei dagokienez, HLan bakarrik aurkitu ditugu. Eta horietan, 14 kasutan: 13 hitzaurre forman eta bakarra hitz-atze gisa. Hemen ere, argitaletxeek sistematikoki jokatzen dutela dirudi, eta beste behin LU bilduma nabarmendu nahiko genuke, AleuskaPhraseo corpusean dauden bilduma horretako liburu guztiak baitaude hitzaurrez hornituta. Paratestuei dagokienez, iruditzen zaigu bilduma horrek eragina izan duela oro har euskal HL itzuliaren argitalpenetan, eta eredu bilakatu dela. • Alberdania (4): Hiru kasutan (Xake-nobela, Batzarra Telgten eta Keuner jaunaren kondairak), liburuak hitzaurrez hornituta daude. Hitzaurrerik ez daukan bakarra zeharka itzuli den liburua da, Perfumea. Xake-nobela liburuan, Zweigen bizitza
172 5. Azterketa makroestrukturala eta lanen inguruan hausnartzen da sakon; Batzarra Telgten liburuan, Andolin Eguzkitza itzultzaileak berak Grassen liburua dagokion testuinguruan kokatu, eta liburu konkretu horren itzulpenaren zergatia azaltzen du; eta, azkenik, Keuner jaunaren kondairak liburuan, Brechten biografia sakona aurkezteaz gain, Brechti euskaratu zaizkion lanen inguruan ere hausnartzen du, eta itzulpenari buruzko gogoetak ere egiten ditu Joxerra Garziak, liburuaren itzultzaileak. • Ibaizabal (5): Guztiak Literatura Unibertsala bilduma barruan argitaratuak dira, eta guztiak daude hitzaurrez hornituta. Kronologikoki, Herioa Venezian eta Hautapen-ahaidetasunak 1992. urtean kaleratu ziren, eta bietan idazleen biobibliografia nahiko laburrak egiten dira hitzaurrean. Ildo beretik, Katua eta sagua liburuan, Grass eta bere lanari buruz idazten du labur Xabier Mendiguren itzultzaileak. Desberdintasun bakarra da, azken kasu horretan, itzultzailearen sinaduraren bitartez, hitzaurrean bertan autoretza onartzen dela. Hiru urte geroago, 1996. urtean, argitaratzen den Törless ikaslearen nahasmenduak liburuan, Musilen biobibliografia sakona egiten da. Literatura Unibertsala bildumako azken aroan kaleratu zen gure azken liburuaren kasuan, hots, Berlin Alexanderplatz itzulpenaren kasuan, Antton Garikanok idazlearen eta liburu horren inguruko gogoeten inguruan idazten du labur. • Elkar, Alberdania (1): Bilduma beraren testuinguruan, Hildakoek ez dute hitz egiten argitaratu zen 2009. urtean. Hitzaurrean, Schnitzler idazlearen inguruan mintzo da itzultzailea; ondoren, bigarren atal batean, bere obrei buruz idazten du, eta, hirugarren batean, antologiaren sorreraren berri ematen du. Izan ere, ipuin-bilduma da DTS. • Elkar (5): Ez dute hitzaurrerik (Estepako otsoa, Pailazo baten aburuak, Katharina Blumen ohore galdua, Prozesua eta Homo Faber).
5.1 Paratestuen azterketa 173 • Erein (1): Ez dauka hitzaurrerik (Jakob von Gunten). • Kriselu (1): 1987. urtean, Werther argitaratu zen lehenengoz euskaraz. Liburu horren hitzaurrean, Goetheren biografia labur-laburra aurki daiteke. Gero, 2000. urtean, Gotzon Loberaren itzulpen berdina berrargitaratu zuen Hiria argitaletxeak. Hitzaurrea jasotzen da, eta editoreek sinatutako idatzi bat gehitzen diote argitalpen berriari. Itzulpen eta itzultzailearen inguruko aipua nabarmentzekoa da: “Goetheren mendeurrena ospatzen dugun urte honetan ezin aproposagoa iruditu zaigu WERTHER euskaraz ematea. Duela urte batzuk Aita Onaindia izan zen, Francoren gartzeletan zegoelarik, Faustoren itzulpena burutu zuena; egun argitara ematen dugun nobela honek balio lingüistiko [sic.] diferenteak ditu ziurrenik, baina Onaindiak berea zuen ikuspegi kultural eta literario berdinak eraginik osatu du itzultzaileak: Munduko literaturaren sena euskal literaturara erakartzea. Gutxiren hurrengoak ziren gure itzultzaileak, gaur egun, ordea, aberats eta dohatsu gara itzulpengintzan; hemen Gotzon Loberak burutu duen itzulpena eredugarritzat har daiteke. Zorionez hobera aldatu dira gauzak Gotzon Lobera bezalako idazle-itzultzaileei esker” (Goethe 2000: 9). • Hiria (1): Rufino Iraolak dio Kafkaren Metamorfosia itzuli zuen heinean, hitzaurrea egiteko obligazioa bereganatu zuela (Kafka 2007: 7). Bertan, Kafkaren obrek beregan izan duten eragina helarazi nahi dio irakurleari. • Igela (4): Guztiak sail berekoak (Literatura Saila) diren arren, bik (Hiltzaile baten aitormena eta Emakume ezezagun baten gutuna) ez dute hitzaurrerik, eta beste biek, aldiz, izan hitzaurre edo hitz-atze forman, liburuaren inguruko hausnarketa egiten dute. Edale santuaren kondaira liburuko hitz-atzean, Morgensternek, Rothen lagun minak, azken horri buruz idatzitakoaren berri ematen du, idazlea hobeto ezagutarazte aldera. Batxile-
174 5. Azterketa makroestrukturala rren eguna liburuko hitzaurrean, bestalde, Werfelen biobibliografia eta liburuaren argumentua aurkezten ditu itzultzaileak. • Susa (1): Leviatan itzulpeneko hitzaurrean, Rothen bizitza eta lanen inguruko informazioa aurki dezake irakurleak. • Txalaparta (1): Corpusean Txalaparta argitaletxeko liburu bakarra daukagu, Lagun armatua, eta ez darama ez hitzaurre ez hitz-atzerik. 5.1.3 Itzulpen urratsen identifikazioa Itzulpen urratsak identifikatzerako orduan, paratestuko hiru elementuri erreparatuko diogu: jatorrizko izenburua, jatorrizko hizkuntza eta bitarteko bertsioko edizio datuak. Izan ere, alemanezko jatorrizko izenburua agertzen bada eta jatorrizko hizkuntza alemana dela adierazten bada paratestuetan, orduan, suposatu beharko genuke alemanezko jatorrizkotik itzuli direla liburuak. Bestalde, bitarteko bertsio baten edizio datuak badira agertzen direnak, orduan, liburuak beste bertsio batetik itzuli direla pentsa genezake. Jatorrizko izenburua AleuskaPhraseo corpusa osatzen duten 48 xede-testuetatik, sei kasutan ez da jatorrizko izenbururik ageri. Horietatik bi HGLko liburuak dira: Fantasmatxoa eta Max eta Moritz, konkretuki. Goian aipatu bezala, Fantasmatxoak baditu bere berezitasunak argitaletxe bereko beste liburuekin alderatuz gero. Esan bezala, argitalpen-datak (1983) eragina izan dezake paratestuak aurkezteko moduan. Max eta Moritz-i dagokionez, Pamiela argitaletxeko liburu bakarra den heinean, ezin dugu alderaketarik egin. Esan dezakeguna da argitalpen zaindua dela: egile eta itzultzailea aurkezten dira labur aparteko orrialde batean, egilearen argazki bat ere ikus dezakegu, bigarren azal bat ere badago, eta aurkibide bat amaieran.
5.1 Paratestuen azterketa 175 Bestalde, esan bezala, HLan, lau kasutan (DLWeu, DVeu, JGeu eta DAeu) ez da jatorrizko izenburua aipatzen. Werther (2000. urteko edizioa) eta Metamorfosia, goian aipatu dugun moduan, zeharka itzuli dira eta biak Hiria argitaletxeak argitaratu ditu. Erein argitaletxeko liburuak ere, Jakob von Gunten liburuak, gure corpusean jasotzen den bakarrak, ez darama jatorrizko izenbururik. Lehen aipatu legez, hitzaurre eta hitz-atzerik ez daukaten liburuen multzoan ere sartzen da. Azkenik, Batxilerren eguna liburuaren kasuan, zaila da datu honen faltaren arrazoia zehaztea. Izan ere, argitaletxe bereko gainontzeko hiru liburuetan jatorrizko izenburua zein den zehaztu egiten da. Beraz, esan dezakegu HGLan, nahiz eta AleuskaPhraseo corpusean ustez alemanetik zuzenean itzuli ez diren liburu batzuk jaso, kasu gehientsuenetan, alemanezko jatorrizko izenburua agertzen dela. HLan, aldiz, seguru zeharka itzuli diren hiru liburutatik bitan ez da jatorrizko izenbururik ageri. Dena den, kontuan hartu behar da argitaletxe berean plazaratu direla bi liburu horiek. Jatorrizko hizkuntza Lau liburutan agertzen da berariaz jatorrizko hizkuntza. Hiru kasutan (Katharina Blumen ohore galdua, Prozesua eta Maitasuna besterik ez), jatorrizko izenburuarekin batera alemanetik itzulia dela adierazten da. Markako eroak liburuan, berriz, itzultzailearen izenarekin batera adierazten da jatorrizko hizkuntza. Esan beharra dago, alde batetik, hiru (Katharina Blumen ohore galdua, Markako eroak eta Maitasuna besterik ez) Pello Zabaletak itzuli dituela, eta bestea (Prozesua) Antton Garikanok. Beraz, gure buruari galde diezaiokegu ea batzuetan –eta, kasu honetan, zuzeneko itzulpenen kasuan bereziki– itzultzaileak ere eragina izan dezakeen paratestuetan agertzen den horretan. Bestalde, bi argitaletxe dira itzulpen horiek argitaratzearen arduradun: Elkar (Katharina Blumen ohore galdua, Prozesua eta Maitasuna besterik ez) eta SM (Markako eroak).
176 5. Azterketa makroestrukturala Bitarteko bertsioko edizio datuak Bitarteko bertsioko edizio-datuak agertzeak itzulpena zeharka egin dela adieraz lezake. Ruzickak (2002: 8–9) dioen bezala, 70. hamarkadan, zapaldurik egon ziren hizkuntzen normalizaziorantz lehen urratsak egiten hasi zirenean, itzulpenek berebiziko garrantzia zuten. Izan ere, autonomia-erkidegoetako barne literatur produkzioa ez zen oso handia, eta, hezkuntza sisteman ere apenas zegoen libururik euskaraz. Horregatik, itzulpenen bidez hizkuntza bultzatzea eta testu produkzioa gehitzea (batez ere haur eta gazteei zuzendutakoa) ezinbesteko bihurtu zen. Funtsean, hiru faktorek eragin zuten ordura arte gaztelaniarekin lan egiten zuten argitaletxeek euskaraz ere argitaratzeari ekitea: • Gobernuek zuzenean (diru-laguntzen bitartez) edo zeharka (liburuak erosiz) argitalpenak bultzatu izana. • Gaztelania-euskara hizkuntza-konbinazioan eginiko itzulpenak oso garestiak ez izatea. • Lege-egoera berezia. Izan ere, espainiar argitaletxeek kanpoko obra bat gaztelaniara itzultzeko eskubideak erosten zituztenean, kontratuko klausula berezi bati esker, lan hori penintsulako hizkuntza guztietara itzultzeko eskubidea lortzen zuten. Beraz, espainiar argitaletxeentzat onura ekonomikoak agerikoak dira. AleuskaPhraseo corpusaren kasuan, bost liburutan agertzen dira kredituetan gaztelaniazko edizioetako datuak. Bostak, gainera, HGL- ko liburuak dira. Beraz, kanpoko argitaletxeek ez dute HL itzultzen. Egoera horrek eragina izan dezake itzulpen moduan. Izan ere, kanpoko argitaletxeek argitara emandako liburuak (edo horiekin harreman estua duten euskal argitaletxeek argitaratutakoak) zeharka itzultzen dira askotan. Baina, ez beti. Esate baterako, SM argitaletxeko bi liburu ditugu (BUSeu eta LODSeu) AleuskaPhraseo corpusean, eta biak ustez zuzenean itzulitakoak dira.
5.1 Paratestuen azterketa 179 generoaren prestigioagatik edo/eta LU gisako bildumek eredu jakin bat sortzen lagundu dutelako. Guztiarekin ere, iruditzen zaigu garrantzitsua dela azpimarratzea bai hastapenetan bai azken urteotan zeharka egin diren itzulpen asko egin izan ez balira, ez genukeela aukera izango testu horiek guztiak euskaraz irakurtzeko. 5.1.4 Epitestuak Goian aipatu bezala, testuarekiko distantzia jakin batera kokatuta dagoen informazioa da epitestuetakoa, liburutik kanpo dagoena, alegia; hala nola posta pribatu bidez lor dezakeguna, elkarrizketetakoa, kritiketakoa... Gure kasuan, alde batetik, itzultzaile eta argitaletxeekin saiatu gara harremanetan jartzen, eta, bestalde, internetera jo dugu informazio bila. Ikus dezagun bide horietatik zein datu lortu ditugun: Itzultzaileak Honako itzultzaile hauekin lortu dugu harremanetan jartzea: • Ainhoa Irazustabarrena: Arestian aipatu dugun moduan, alemanetik zuzenean itzuli zuela esan zigun, baina, ohikoa den moduan, beste bertsio batzuk ere izan zituela kontuan, zehazki gaztelaniazkoa eta ingelesezkoa. • Petra Elser: Itzultzaile eta argitaletxearen arteko bitartekaritza lana egin zuen Batxilerren eguna liburuaren kasuan. Bere arabera, liburua zuzenean alemanetik itzuli zuen itzultzaileak. • Aiora Jaka: Alemanetik itzuli zuen zuzenean. Alemanetik abiatzen zen, eta, zalantzak zituenean, ingelesezko bertsioa kontsultatzen zuen. • Gotzon Lobera: Esan zigun zeharkakoa izan zela itzulpena, eta frantsesezko eta gaztelaniazko testuak erabili zituela.
180 5. Azterketa makroestrukturala • Miren Arratibel: Itzulpena zeharka egin zuen. Ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko bertsioak erabili zituen itzulpena burutzeko. • Rufino Iraola: DVde liburuaren itzulpena gaztelaniatik egin zuela esan zigun. Argitaletxeak HGLaren itzulpena aztertzerako orduan, Zubillagak argitaletxeekin hitz egin zuen, katalogoa osatu eta makro mailako azterketa egin ahal izateko. Berak jasotako datuak eta gureak batu ondoren, honako informazio hau lortu ahal izan dugu: • Elkar: Zabaletak, Mendigurenek eta Garikanok zuzenean itzuli zituzten liburuak, eta, Iparragirre, Gartzia eta Sarasolak, aldiz, zeharka. • Gero Mensajero: Aristondok zeharka egin zituen itzulpenak, gaztelaniazko bertsiotik abiatuta. • Alfaguara: Narbaiza eta Azkueren itzulpenak zuzenean egindakoak omen dira, eta Legarreta eta Ossarenak, berriz, zeharka. • Igela: Jatorrizko alemanezko liburuak eman zizkion argitaletxeko arduradunak Matías Múgicari. Zubillagak (2013: 412) aipatzen duen legez, zuhurtziaz jokatu behar da argitaletxeek emandako informazioarekin. Izan ere, alemana jakiteak edo itzultzaileari jatorrizko bertsioak emateak ez du nahitaez esan nahi itzultzaileak jatorrizko bertsio horretatik abiatu direnik. Aleman maila desberdinak daude, alde batetik, eta, bestalde, neurri handiago edo txikiagoan, hizkuntza desberdinetako bertsioak izan ditzake eskura itzultzaileak. Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu mikro mailako azterketa ere egitea ikuspegia osatzeko.
5.2 Paraitzulpenaren azterketa 185 MM Max und Moritz. Eine Bubengeschichte in sieben Streichen Max eta Moritz. Zazpi barrabaskeriatan motikoen pasadizo bat PA Pünktchen und Anton Puntutxo eta Anton Puntito y Antón RSF Reckless. Steinernes Fleisch Reckless. Harrizko haragia SLH Schokolowski. Lustig ist das Hundeleben Schokoloski. Dibertigarria da txakurren bizitza TH Tintenherz Tinta-bihotz Oro har, ondorioztatu daiteke HGLko liburuetako xede-izenburuak, HLkoen aldean, jatorrizkoen irakurketa hurbil batetik aldentzen direla. Gainera, HLan zeharka itzuli direnek jasan dute aldaketa gehien (DLW, DV). DVeu liburuak, esate baterako, gehiago jarraitzen dio bitarteko bertsioari, gaztelaniazko La Metamorfosis liburuari, alegia6. HGLan, esan bezala, ustez zuzenean itzuli diren batzuk eman digute atentzioa, aldaketa gehien jasan dutelako, eta, kasu askotan, gaztelaniazko bertsiotik gertuago daudelako. Hori gertatzen da, adibidez, Mendigurenek itzulitako bi liburu hauekin: Jojo, pailazo baten historia eta Ingeles bat etxean. Gaztelaniazko bertsioetako izenburuak, hurrenez hurren, hauexek dira: Jojo, historia de un saltimbanqui eta Intercambio con un inglés. Berdin-berdinak ez izan arren, jatorrizkoak ez dituzten hitzak partekatzen dituzte euskarazko eta gaztelaniazko itzulpenek, hala nola “Jojo” eta “ingeles”. Beraz, gaztelaniazko bertsioak nolabaiteko eragina izan duela dirudi. Oraindik zaila da zehazten zein neurritan egon den interferentzia, baina datu 6Aurreko kapituluan ikusi bezala, badaukagu ustez zuzenean egin zen DV- de liburuaren itzulpen bat, Kintanarena (1970), eta, kasu horretan, izenburua gehiago gerturatzen zaio jatorrizkoari: Itxura-aldaketa. Wertherren kasuan, gaztelaniazko bertsioetan, izenburu desberdin ugari aurkitu ditugu.
188 5. Azterketa makroestrukturala ED Ez dira mutuak Bai EL Mutuak Bai GG Ez dira mutuak Bai GHK Ez dira mutuak Ez HF Ez dira mutuak Bai HLJ Mutuak Bai JG Kapitulu gabe Bai JV Ez dira mutuak Bai KM Mutuak Bai LD Ez dira mutuak Bai LODS Kapitulu gabe Bai MM Ez dira mutuak Bai PA Ez dira mutuak Bai RSF Ez dira mutuak Bai SLH Ez dira mutuak Bai SN Kapitulu gabe Bai TH Ez dira mutuak Bai Logikoa dirudien moduan, HGLan ohikoenak mutuak ez diren atalez osatutakoak dira, eta, HLan, berriz, mutuak dira gailentzen direnak. Itzulpenetan, barne-egitura horri eustea da joera. Helduentzako narratibako hiru liburu dira salbuespen bakarrak. Estepako otsoari dagokionez, kontua ez da euskarazko bertsioak atal bat gehiago duela; ez, gertatzen dena da euskaraz jatorrizkoan aurkitu ez dugun izenburu bat dagoela, jatorrizko bertsioko “Tracta” amaitzen denean, alegia. Baina, posible izan daiteke itzultzaileak jatorrizko beste bertsio bat izatea esku artean. Izan ere, Zabaletaren beste itzulpen batzuk ere aztertu ditugu tesi honen baitan, eta, beste kasu guztietan, barne-egitura berdina da. Keuner jaunaren kondairak liburuko hitzaurrean (1999: 22) irakur daiteke “argitaratu zireneko dataren arabera ordenaturik” daudela kondairok, eta, horregatik, guk kontsultatu dugun jatorrizko bertsioko atalen hurrenkera eta itzulpenekoa ez datoz bat. Hortik taulan jarri dugun “ez” hori. Azkenik, Metamorfosia aipatu behar dugu. Epitestuetako informazioan oinarrituta, badakigu testu hori zeharka itzuli zela, eta,
190 5. Azterketa makroestrukturala wie bei ‘Unrecht Gut gedeihet gut’ (S. 191). Diese Verkehrungen werden von allen Übersetzungen nachvollzogen” (Detken 1997: 141). Jatorrizko UFa unrecht Gut gedeiht nicht da, eta esan nahi du irabazitakoa bide txarretik irabazi badugu, gaizki irabazia dela. Baina, Döblinek egin dion aldaketarekin, kontrakoa esan nahi du: gaizki irabazi dena, ongi dagoela, alegia. Euskal itzultzaileak, kasu honetan, esanahia itzultzearen aldeko apustua egin du: “gaizki irabazia, ongi irabazia”. Baina, beste batzuetan, hitzez-hitzezko esanahia izan da itzuli duena, eta hedadurazko esanahia ez du jaso. Hori gertatzen da, adibidez, sich in die Brennesseln setzen lokuzioarekin. Garikanok “asunetan eseri” gisa itzuli du, eta, hori da, hain zuzen, lokuzioak hitzez hitz esan nahi duena, baina, hedadurazko esanahia honako hau da: norberak bere burua egoera deserosoan jartzea. • DP: Guk erabili dugun jatorrizko bertsioaren aldean, euskarazko itzulpenean, bi atal gehiago daude: Bukatu gabeko kapituluak eta Idazleak ezabatutako pasarteak. Hauxe da kredituetan ematen den azalpena: “Alemanetik itzulia. Testu osoa, bukatu gabeko kapituluak eta ezabatutako pasarteak barne”. Itzulpenari dagokionez, ez genuke ezer nabarmenduko. • DTS: Schnitzlerren ipuinez osatutako antologia da Hildakoek ez dute hitz egiten, hamaika ipuinez, hain zuzen, eranskinean ikus daitekeen moduan. Epitestuen atalean lortutako informazioan ikusi dugu nola itzultzaileak gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak ere kontuan izan dituen. Ipuinetako baten izenburuaren itzulpenean sumatu dugu alemanezkoa ez den beste bertsio baten interferentzia: Ekintza onak, diskrezioz eta fede onez eginak ipuinean. Izan ere, gehiago gerturatzen da gaztelaniazko bertsiora (Obras de caridad, con discreción y de buena fe), alemanezkora baino (Wohltaten, still und rein gegeben). • DLW eta DPGM: zeharka itzuli diren HLko bi liburu hauetan, ez dugu deigarria iruditu zaigun ezer aurkitu.
5.2 Paraitzulpenaren azterketa 191 • RSF: DTSn gertatzen den moduan, kasu honetan ere itzultzaileak ingelesezko bertsioa kontsultatu zuela esan zigun. Hori dela eta, azken bertsio horri ere eman diogu begiratua, eta, kapituluen itzulpenean, azken bertsio horren interferentzia zantzuak aurkitu ditugu. Esate baterako, jatorrizko bertsioan, Die Wunderkammern der Kaiserin agertzen da, “Enperatrizaren mirarien ganberak”, alegia. Euskarazko eta ingelesezko bertsioetan, “enperatriz” desagertu egiten da: The chambers of miracles eta Mirarien ganberak. • GG: Hau ustez zuzenean itzulitako testua da, baina iruditu zaigu, batzuetan, gaztelaniazko testuko itzultzaileak erabilitako estrategiak errepikatu egiten direla euskarazkoan. Adibidez, honela dio azken kapituluak: Gibt sie niemals auf? Euskarazko bertsioan, sie hori emakume honekin ordezkatzen da, eta gauza bera gertatzen da gaztelaniazkoan. Hauek dira, konkretuki, itzulpenak: Emakume honek ez al du etsitzen? eta ¿Es que esta mujer nunca se rinde? • DAK: Bi bertsioen arteko desberdintasun bakarra liburu bukaeran dago. Alemanezko jatorrizko bertsioan, Austrian erabiltzen diren hitzen zerrenda dago, eta, euskarazko bertsioan, berriz, gehitzen dena testuan zehar ingelesez agertzen diren hitz edo esapideen itzulpena da. Hori dela eta, testua xede-kulturara egokitu dela esan daiteke. • LD, MM eta BUS: Hauek guztiak Zabaletaren itzulpenak dira. Lehenengo bietan ez dugu ezer berezirik aurkitu, baina, hirugarrenean, iruditu zaigu kapitulu batzuen itzulpenak beste bi kasuetan baino gehiago aldentzen direla jatorrizkotik. Adibidez, Wie die gelernten Maurer7 atala honela itzuli du Zabaletak: Beti hargin. Zabaletak asko itzuli du alemanetik euskarara. 5.1.4 atalean zehaztu legez, itzultzaile emankorrena izan 7Hitzez hitz: hargin gaituen moduan.
192 5. Azterketa makroestrukturala zen 80ko hamarkadan. Horrek estatus berezia ematen dio, eta estatus horrek eragina izan dezake itzultzeko moduan. • JV: Makro maila honetan ez dugu ezer berezirik aurkitu. • TH: Kasu honetan ere ez dugu ezer apartekorik aurkitu. • SLH: Sommer-Bodenburgen liburu honetan ere, kapituluen izenburuetan erabiltzen diren UFak nabarmenduko genituzke; hala nola Lass kommen, was will, Um Kopf und Kragen, Morgenstund hat Trüffel im Mund. Azken esaera zahar horren kasuan, adibidez, modifikazio bat dago alemanezko UFan, ‘Gold’ (urrea) ‘Trüffel’-gatik ordezkatu da. Itzulpenean, euskarazko esaera zahar bat erabiltzen da (Nahi duenak eguna ondo hasi oiloekin ohera eta txoriekin jaiki), baina ez dago jatorrizkoko modifikazio hori. • DDL: zuzenean itzuli da, baina alde hain handiak sumatu ditugunez kapituluen itzulpenean alemanezko jatorrizko eta euskarazko bertsioaren artean, gaztelaniazkoa ere kontsultatzea erabaki dugu. Hala ere, konturatu gara batzuetan gaztelaniazko bertsiora gerturatzen den arren euskarazko itzulpena, beste batzuetan ez dela hala gertatzen. Adibidez, alemanezko Schulwege und Gutenachtküsse8 euskaraz Agur maitakorrak da eta gaztelaniaz Cariñosas despedidas. Baina, bestalde, alemanezko Daumen halten!9 euskaratzerakoan Irrikatzen duzuna gerta bedi bihurtu da, eta, gaztelaniazkoan, berriz, hitzez-hitzezkoaren aldeko apustua egin dute (¡Apriétate los pulgares!). Hori guztia kontuan hartuta pentsa daiteke DDLeu liburuko itzultzaileak hainbat sorburu-testu erabili dituela itzulpena egiteko. • DKG, ED, DASH, PA, DKVZ, DKVG, BLA: hauek guztiak, arestian aipatu bezala, zeharka itzuli dira, eta, kapituluen itzul8Hitzez hitz: ‘Eskolarako bideak eta gau-on-musuak’. 9Hitzez hitz ‘erpuruak estutu’ esan nahi du, baina norbaiti zorte ona opa nahi diogunean erabiltzen da UF hori.
194 5. Azterketa makroestrukturala itzulpenetan jatorrizko irudiak kontuan hartu direla dirudi. GHKeu liburuan, esate baterako, Keuner jauna agertzen da bai jatorrizkoan bai itzulpenean, eta, DTTeu liburuan jatorrizko eskua eta luma agertzen dira. DPGMeu itzulpenean, berriz, xede-azalaren diseinua jatorrizkoaren berdin-berdina da. Ikus ditzagun, hurrenez hurren, GHKeu, DTTeu eta DPGMeu testuetako jatorrizko eta xede-liburuen azalak. (a) EU (b) DE 5.1. figura: GHK liburuko azalak (a) EU (b) DE 5.2. figura: DTT liburuko azalak laurden dira, hemendik aurrera marrazkia umeentzat izango da’ (apaiza izango zen seguru asko). Kostoak ere badira... Baina marrazkia txatxukeriekin, umekeriekin lotuta dago” (http://www.argia.com/argia-astekaria/ 1782/leku-guztietan-ikusten-ditut-binetetako-istorioak).
196 5. Azterketa makroestrukturala Robert Walser bera dela dirudi. Jatorrizko edizioko azalarekin, hala ere, ez dago antzekotasunik. • Hiria (DV, DLW): DVeu itzulpenaren kasuan, jatorrizko eta xede-testuaren artean ez dago loturarik. DLWeu itzulpenak, goian aipatu bezala, bi edizio ditu. Lehena, 1987koa, Kriseilu argitaletxeak ateratakoa da, eta azaleko irudiaren egiletza ez da inon zehazten. Bigarrena, 2000. urtekoa, Hiria argitaletxekoa da. Azaleko irudia desberdina da, eta, kredituetan ikus daitekeenaren arabera, “diseinua eta maketazioa” Joseba A. Berriotxoaren ardurapean daude. Paraitzulpenari dagokionez, ez dugu loturarik ikusi JTaren eta XTaren artean. • Ibaizabal (DTV, DWV, KM, DVZT, BA): Corpusean jasotzen diren Ibaizabal argitaletxeko liburuak Literatura Unibertsala bildumako lehen arokoak dira (1990-2002). Badira Ibaizabalen kudeaketa kritikatu duten ahotsak; esate baterako, Bazka aldizkari elektronikoan honako hau irakur daiteke: “Ibaizabalek eskolarako literatura publikatzen du gehienbat, eta asmo on hark argitaletxe honek helduen arloan zeukan profesionaltasunik ezaren ondorioa nozitu behar izan zuen: bilduma monotonoa, promozio eskasa... liburu instituzionalak, garbi esanda. Ibaizabalek ez zuen helduen literaturarik argitaratu tratua baino lehen –ez bertan sortutakorik ez itzulitakorik–, tratua amaitutakoan hain gutxi. Hitzarmen bat bete zuen nola edo hala, eta horraino. Administrazioaren utzikeria nabaria izan da bildumaren bizitza tristean: ez zitzaion produktuari jarraipenik egin, liburuak testutegiak balira bezala eta ez komertzializatu beharreko salgaiak. Beste maila batean, gainerako argitaletxeek ez ikusiarena egin zutela ematen du, eta itzultzaileek berek ezin izan zuten edo ez zuten nahi izan ardurarik hartu jardun tes-
198 5. Azterketa makroestrukturala • Igela (DLT, BM, BU, DA): Argitalpen zainduak dira diseinuari dagokionez. Kasu guztietan, azalak margolarien lanak dira, eta hala aitortzen da kredituetan. DLTeu itzulpeneko irudia Edgar Degasena da, BMeu eta BUeu liburukoak Oskar Kokoschkarenak, eta DAeu liburukoa Egon Schielerena da. Lehena margolari frantziarra da, eta beste guztiak austriarrak dira. JTko irudiek eta XTkoek ez dute antzekotasunik. • Susa (DL): Kredituetan, Wildi egokitzen zaio azaleko irudiaren egiletza, eta ez dauka zerikusirik jatorrizkoarekin. • Txalaparta (DBF): Azalaren diseinua Esteban Montoriorena da, eta jatorrizko Blumenbar argitaletxeko azalarekin ez dauka inongo loturarik. Haur eta gazte literatura • Aizkorri (DZW): Jatorrizko azala bera da, Kathrin Treuberren marrazkiak, hain zuzen. • Alfaguara eta Descleé de Brouwer (PA, DKVZ, DKVG): Hemen ere, jatorrizko eta xede-testuetako azalak berdinak dira; lehenengoaren kasuan (PA), Walter Trierrenak dira marrazkiak, eta, banpiro txikiaren bi liburuen kasuan, Amelie Glienkerenak. • Alfaguara eta Zubia (DKT): Azaleko irudia José Belmonterena da. Gaztelaniazko bertsiora jotzen badugu, bi azalak berdinak direla konturatuko gara:
5.2 Paraitzulpenaren azterketa 199 (a) EU (b) ES (c) DE 5.6. figura: DKT liburuko azalak • Descleé de Brouwer (DGM, SLH, GG): DGMeu itzulpenean, azaleko irudia Belén Lucasena da, eta, beraz, ez dauka jatorrizkoarekin inolako antzekotasunik. Beste bien kasuan, jatorrizkoko marrazkiak jasotzen dira. SLHeu liburuan marrazkiak Andrew Knightenak dira, eta, GGeu itzulpenean, berriz, Bernhard Förthenak. • Elkar (DKG, ED, DASH, BLA, DDL, LD, EL, DPS, TH, RSF): DKGeu eta EDeu liburuen kasuan, azalak gaztelaniazko bertsioaren berdinak dira. EDeu itzulpenaren kasuan, kredituetan, marrazkiak Walter Trierrenak direla adierazten da. DASHeu liburuan gauza berezi bat gertatzen da, azala ingelesezko bertsioaren berdina baita. Kredituei erreparatuz gero, marrazkien inguruan adierazten den bakarra da Hans Jürgen Pressenak direla. BLAeu liburuan, berriz, azala alemanezko jatorrizkoaren berdina da eta gaztelaniazkoaren oso desberdina, ustez zeharka itzuli den arren. DDLeu eta LDeu liburuetan, jatorrizkoaren oso desberdinak dira azalak. ELeu itzulpeneko azala berezi samarra da, Juantxo Egañaren argazki bat da eta. Agian, helduxeagoei zuzenduta dagoelako, eta “bihotz taupadak” bildumakoa delako. DPSeu, THeu eta RSFeu liburuen kasuan, denboran argitalpen berrienak direnen kasuan, jatorrizko azal berdina ikus daiteke itzulpenetan. DPSeu liburuaren inguruan
200 5. Azterketa makroestrukturala azpimarratu behar da marrazkilaria nahiko presente dagoela paratestuetan. Bere izena azalean agertzeaz gain, atzeko azal hegalean bere bibliografia eta argazkia ikus ditzakegu. • Elkarlanean (DAK): Azalean dagoen irudia, liburuko bakarra, ez da jatorrizkoaren berdina. Euskarazko itzulpenean, azalaren ilustrazioa Mikel Leozena da. • Gero Mensajero (JV): Jan Bircken marrazkiak itzulpenean ere ikus daitezke. • Bruño, Gero Mensajero (HLJ): Jatorrizko bertsioko azalaren oso antzekoa da itzulpenekoa, baina gaztelaniazko bertsioarekin are antzekotasun handiagoak ditu, beheko irudietan ikus daitekeen moduan. Azalaren diseinuaren arduraduna Miguel Ángel Parriño da. (a) EU (b) ES (c) DE 5.7. figura: HLJ liburuko azalak • Pamiela (MM): JTko eta XTko azaletan, bietan agertzen dira liburuko protagonistak, Max eta Moritz, baina diseinu aldetik ez dira berdin-berdinak. Itzulpenaren kasuan, diseinua, maketazioa eta fotokonposaketa Lamiaren esku egon zen. • SM (BUS, LODS): Badakigu Pello Zabaletak alemanetik zuzenean itzultzen duela, eta, hala ere, gaztelaniazko bertsioko azal
5.2 Paraitzulpenaren azterketa 201 berdina darama BUSeu liburuak. Gainera, euskarazko bertsioa gaztelaniazkoa baino lehenago argitaratu zen. Ikus ditzagun azalok: (a) EU (b) ES (c) DE 5.8. figura: BUS liburuaren azalak LODS liburuaren kasuan, itzulpenaren azala jatorrizkoaren oso antzekoa da, baina gaztelaniazkoaren are antzekoagoa: (a) EU (b) ES (c) DE 5.9. figura: LODS liburuko azalak Biak ala biak SM argitaletxean, hau da, kanpoko argitaletxe batean eman dira argitara. Ustez zuzenean itzulitakoak dira, baina baliteke itzultzaileak kontrol gutxiago daukan eremuetan –hala nola
202 5. Azterketa makroestrukturala azalean edo izenburuaren itzulpenean– gaztelaniaren morrontza agerian geratzea13. 5.3 Hitzak, esaldiak, paragrafoak Atal honetan, hitz, esaldi eta paragrafo kopuruei erreparatuko diegu, eta jatorrizko eta xede-testuen artean dauden aldeak aztertuko ditugu. Hitzak TXT fitxategietatik abiatuta zenbatu ditugu, eta esaldi eta paragrafoak zenbatzeko, berriz, etiketatutako (baina lerrokatu gabeko) XMLetan oinarritu gara. Guztira, 3.527.273 hitzez osatuta dago corpusa. Beheko tauletan ikus daitekeen moduan, HLko testuen hitz kopurua (2.254.338) handiago da HGLkoena baino (1.272.935). Jatorrizkoak eta itzulpenak alderatzen baditugu, azkar konturatuko gara alemanezko jatorrizkoek baino hitz kopuru txikiagoa dutela euskarazko itzulpenek, bai HLan bai HGLan. Seguruenik hizkuntzaren egiturarekin izango du horrek zerikusia: euskara, alemana ez bezala, hizkuntza postpositiboa eta eranskaria da. Horrek esan nahi du, esate baterako, alemanez hitz solte gisa funtzionatzen duten artikulu edo preposizioak hitzei “erantsi” egiten zaizkiela euskaraz, eta, horregatik, euskaraz hitz gutxiago zenbatzea ohikoa izan daiteke. Interesgarria da ikustea, gainera, aipatutako hitz-alde hori, alemanezko eta euskarazko hitzen artekoa, nolakoa den. Honako bi taulen eskuineko zutabean jaso dugu datu hori: 5.4. taula: Hitz kopurua HLko testuetan Kodea DE EU ES DE-EU HF 57.189 54.044 % 2,83 KM 37.262 34.719 % 3,53 13BUSde eta LODSde liburuen katalanerako eta galegorako itzulpenak ere SM argitaletxeak kaleratu zituen. Batez ere BUSen kasuan igartzen da gaztelaniaren eragina. Azaleko irudia gaztelaniazko eta euskarazkoaren berdina izateaz gain, herriaren gaztelaniazko izena (Villasimplona) itzultzen baita bai katalanera (Nosaltres, els de Vilaximpleta) eta bai galegora (Os tolos de Vilasimplona).
204 5. Azterketa makroestrukturala RSF 63.287 54.629 % 7,34 BUS 23.568 20.323 % 7,39 TH 141.756 120.569 % 8,08 EL 33.755 28.573 % 8,31 MM 2.111 1.786 % 8,34 DKT 9.568 8.016 10.326 % 8,83 DKG 15.242 12.744 16.056 % 8,93 JV 24.881 20.662 % 9,26 LODS 7.268 5.963 % 9,86 DPS 3.448 2.819 % 10,04 DAK 31.689 25.640 % 10,55 DGM 14.412 10.598 % 15,25 593.871 512.204 166.860 % 7,38 Batez beste, HGLko testuen arteko aldea txikiagoa da (% 7,38) HLkoen artekoa baino (% 9), baina desberdintasuna ez da horren nabarmena. HLan, % 2,83 hitz gutxiagorekin, Joxe Austin Arrietaren HF da jatorrizko eta xede-testuaren artean alde txikiena daukana, eta alde handiena, berriz, BAn daukagu: itzulpenak % 12,84 hitz gutxiago ditu. HGLan ere txikien eta handienaren arteko aldea handia da: Azkueren SLH liburuan jatorrizkoan baino % 1,72 hitz gutxiago ditugu, eta DGMeu liburuan, aldiz, % 15,25 gutxiago. Datu hauek ikusita esan liteke HF eta SLHren kasuan, adibidez, zabalkundea dela itzultzaileak erabiltzen duen estrategia, batez bestekoak adierazten duena baino hitz dezente gehiago agertzen direlako itzulpenetan. Bestalde, beste muturrean daudenetan (BA eta DGM, kasu), sinplifikaziorako joera izango litzateke nabarmendu beharrekoa. Beste aukera bat litzateke muturrean dauden eta aipatu ditugun testu horiek itzulpen konpilatuak izatea, eta beste testu batzuen interferentzia hitz kopuruan agerian geratzea. Goian adierazi dugu, esaldi eta paragrafoak zenbatzerako orduan, etiketatutako –baina lerrokatu gabeko– XMLak erabili ditugula. Esaldi amaierak bereizteko, gure etiketatze-programak puntu, puntu eta koma, bi puntuak, eten puntuak, galdera ikurrak eta harridura ikurrak bilatzen ditu, eta hor finkatzen du beti esaldi amaiera (ikusi
206 5. Azterketa makroestrukturala DBF 4.674 5.023 % 3,60 DTS 3.711 4.061 % 4,50 HF 4.732 5.291 % 5,58 DP 3.894 4.407 % 6,18 DLW 2.644 3.020 3.043 % 6,64 BU 709 814 % 6,89 AC 4.682 5.390 % 7,03 DPGM 4.101 4.735 3.871 % 7,18 DV 900 1.242 1.039 % 15,97 Beraz, HLan, beltzez markatu ditugun eta taularen goiko aldean agertzen diren bi kasuetan bakarrik ikusi dugu euskarazko itzulpenean jatorrizkoan baino esaldi gutxiago dagoela: DA eta DLT liburuetan. Lehenaren kasuan, aldea oso txikia da: DAeu liburuan jatorrizkoan baino % 0,94 esaldi gutxiago dago. Bigarrenaren kasuan, aldea handixeagoa da, eta, aurrez aipatu bezala, paratestuek ematen dizkiguten datuei begiratuta, ez gaude ziur zuzenean edo zeharka itzuli den. Horregatik, gaztelaniazko bertsioa ere jaso dugu corpusean, eta taulan ikus daiteke nola gaztelaniazko bertsio hori alemanekotik oso gertu dagoen, esaldi kopuruari dagokionez; izan ere, gaztelaniazko itzulpenak hiru esaldi gutxiago bakarrik ditu. Ustez zeharka itzuli direnei erreparatzen badiegu, oro har, taulako beheko aldean kokatzen direla ikus dezakegu; hau da, alemanezko jatorrizkoarekiko jauzia beste kasu batzuetan baino handiagoa da. Gainera, argi ikus daiteke DLW eta DV gehiago gerturatzen direla zubi-bertsioetara, alemanezko jatorrizkora baino. Baina, ez da gauza bera gertatzen DPGM liburuarekin. Kasu horretan, epitestuetan aipatutakoa gogora ekarriz, hiru bertsio erabili zituen itzultzaileak itzulpena egiteko, eta guk gaztelaniazko zubi-bertsioa bakarrik jaso dugu corpusean. Agian jatorrizko konpilatua erabiltzeak galarazi egiten digu bertsio bakar batekiko lotura hori aurkitzea. HGLari dagozkion datuak, bestalde, honako taula honetan jaso ditugu. Lehen begiratuan antzeman daitekeen moduan, irudia ez da HLan bezain argia:
5.4 Behin-behineko ondorio batzuk 211 Bai HLan bai HGLan, bost kasutan dituzte euskarazko itzulpenek jatorrizkoek baino paragrafo gutxiago, tauletan beltzez markatuta agertzen diren kasuetan, konkretuki. DWV liburuaren kasua da bereziki deigarria: % 44,94 paragrafo gutxiago ditu euskarazko itzulpenak. Agian erabili dugun alemanezko bertsioan dago gakoa, lerrojauziz josia dago eta. DPeu liburuak ere atentzioa ematen du, baina, kasu horretan, tarte handi horren arrazoia aipatutako elkarrizketaegitura dela dirudi. 5.4 Behin-behineko ondorio batzuk Paratestuen eta paraitzulpenaren azterketatik lortutako datuak aintzat hartzen baditugu, atentzioa ematen du, alde batetik, itzulpenak, oro har, ezin direla bi multzo trinkotan, zuzeneko eta zeharkakoetan, banatu. Bi mutur horien artean ñabardurak daudela, alegia. Hori dela eta, gure beharrak kontuan hartuta, beste kategoria batzuk gehitzea erabaki dugu. Honako taula hauetan ikus dezakegu makro mailako azterketa honetatik lortutako emaitzek zein aldaketa eragin dituzten, batez ere itzulpen moduaren sailkapenari dagokionez. 5.10. taula: Itzulpen modua HGLko testuetan Itzulpen modua Kodea Zuzenekoa BUS, DPS, DZW, EL, LD, LODS, MM, SLH, TH Aldez zuzenekoa DAK, DDL, DGM, GG, JV, RSF Zeharkakoa BLA, DASH, DKG, DKT, DKVG, DKVZ, ED, HLJ, PA HGLko testuei dagokienez, ikusi dugu nola DAK, DDL, DGM, GG eta JV testuetako izenburu eta kapitulu izenen euskal itzulpenak, batzuetan, gertuago dauden gaztelaniazko bertsiotik jatorrizko alemanezkotik baino. Hori dela eta, aldez zuzenean etiketa jartzea erabaki dugu. RSF da kategoria horren barruan jaso dugun azken
212 5. Azterketa makroestrukturala testua. Epitestuetako informazioan oinarrituta dakigu itzultzaileak beste itzulpen bat izan zuela eskura, eta kapitulu izenen itzulpen-azterketa egin dugunean, zubi-bertsioaren interferentzia zantzuak ikusi ditugu, txikiak izan arren. 5.11. taula: Itzulpen modua HLko testuetan Itzulpen modua Kodea Zuzenekoa AC, BA, BU, DA, DBF, DEKB, DL, DP, DSW, DTT, DTV, DVZT, DWV, GHK, HF, JG, KM, SN Aldez zuzenekoa DTS Zeharkakoa DV, BM, DLT Zeharkako konpilatua DLW, DPGM HLko testuen kasuan, aldez zuzenean itzulitakoen artean sartu dugu DTS. Izan ere, RSF liburuarekin ikusi dugun modu berean, hemen ere itzultzaileak beste itzulpen bat kontsultatu zuela esan zigun, eta kapituluen izenburuak aztertzerako orduan interferentzia zantzuak aurkitu ditugu. DLW eta DPGMren kasuan, itzultzaileek esandakoagatik dakigu zeharka itzultzerako orduan itzulpen bat baino gehiago izan dutela eskura. Horregatik, zeharkako konpilatu kategoria sortu dugu. Aipatu berri duguna da, hain zuzen, katalogoko fasetik makro mailako fase honetara aldatu dena: alde batetik, bi kategoria berri sortu ditugu: aldez zuzenekoak eta zeharkako konpilatuak. AleuskaPhraseo corpuseko zazpi libururi (DAK, DDL, DGM, GG, JV, RSF, DTS) jarri diegu lehen etiketa hori, eta bi testuri bigarrena (DLW, DPGM). Guztiarekin ere, ez dugu ahaztu behar datu hauek behin-behinekoak direla, eta azterketan sakondu ahala joango garela doikuntzak egiten. Argi geratu dena eta azpimarratu beharrekoa da errealitatea bi kategoria absolutuk adierazi dezaketena baino konplexuagoa denez, eskema malguago batekin erantzun behar diogula errealitate horri.
6.2 Aztergai izango diren UFak 223 kategoria bereko hitzak preposizio edo juntagailu bidez elkartzen direnean sortzen diren hitz-konbinazioak (Zwillingsformeln); esate baterako, klipp und klar. Aurrerago, Müllerrek (2009) binomioen azterketa sakona egiten du. Alde batetik, binomioen osagaien arteko harreman semantikoari dagokionez, bederatzi maila aurkezten dizkigu bere monografian, eta maila bakoitza adibidez hornitzen du (2009: 33-35): • Osagaien artean ez dago inolako harreman semantikorik: Rotz und Besen heulen (hitzez hitz: mukiak eta erratzak negar egin) • Bien artean badago nolabaiteko lotura, baina ez da oso estua: von Tellern und Silber (essen) (hitzez hitz: plateretatik eta zilarretik jan). Platerak zilarrezkoak izan daitezke. • Ez daukate harreman zuzenik: Herz und Schmerz (hitzez hitz: bihotza eta mina). • Aurkako esanahiak dituzte, antonimoak dira: dick und dünn (lodia eta argala). • Zerikusia dute: Papier und Bleistift (papera eta boligrafoa). • Ez daukate esanahi bera, baina kontzeptu orokor beraren baitan sar ditzakegu: Hemd und Hose (arropa) (hitzez hitz: alkandora eta prakak). • Oso esanahi antzekoak dituzte: Feuer und Flamme (hitzez hitz: sua eta garra). • Sinonimoak dira: Art und Weise (hitzez hitz: era eta modua). • Hitz berberaz osatuak daude: Hand in Hand (hitzez hitz: eskua eskuan). Egiturari erreparatzen badiogu, bestalde, hamalau eredu proposatzen ditu Müllerrek berak alemanarentzat:
228 6. Azterketa mikroestrukturala Lehenengo bilaketa horretan lortzen ditugun emaitzak, nolabait esateko, emaitza gordinak dira, eta gure kasuan horrek esan nahi du UFak UF ez direnetatik bereizi behar ditugula, eskuz. Azterketaren fase honetan, hainbat arazorekin egin dugu topo, eta beste hainbeste erabaki hartu behar izan ditugu. Hona hemen arazo eta konponbideak: • UF-mota oro aztertzea erabaki dugu. Era honetan, kolokazio izatetik gertuago dagoen jm die Hand geben gisako UFak bildu ditugu, alde batetik, baina, bestalde, motibazio maila baxuagoa dutenak ere jaso ditugu, hala nola Hand drauf! edo die Beine in die Hand nehmen. Hala ere, beti ez da horren erraza izan hitz-konbinazio libre eta UFen arteko muga hori zehaztea. Alemanaren kasuan, hiztegiak lagungarriak dira, aurkitu ditugun ia UF guztiak Duden 11 edo Schemannen hiztegian jasotzen direlako. Hala ere, Duden Stilwörterbuch8 eta DeReKo corpusera ere jo dugu zalantza kasuetan, batez ere, kolokazioen kasuan9. Euskarari dagokionez, aldiz, UFak ez dira hiztegietan horren sistematikoki jasotzen. Alde batetik, hemen ere, zalantzak izan ditugu hitz-konbinazio batzuk kolokazio gisa definitzerako orduan (adibidez, isilpean edo ezkutuka kolokazioak dira?); eta, bestalde, literaturan tradiziorik ez duten hitz-konbinazioekin ere egin dugu topo. Esate baterako, gure corpusean aurkitu dugun “eskua sutan jarri” UFa da euskaraz? Hiztegietan ez da jasotzen, baina corpusak kontsultatuz gero, erabili erabiltzen dela ikusi dugu, batez ere prentsako testuetan eta Goenkale corpusean. Beraz, bereziki xede-testuetako UFak aztertzerako orduan, euskal corpusetara jotzea ezinbestekoa iruditu zaigu; hau da, euskal corpus elebakarrak erreferentzia corpus gisa erabili ditugu. Kontsultatu ditugunak OEH, XXECE eta ETC izan dira, batik bat. Azken horren baitan, bereizketa egin du8Dudenen estilo hiztegia, bigarren liburukia. 9Kasu konkretu bakoitzean ikusiko dugu corpusetik erauzitako UFak nola jasotzen diren hiztegietan, baldin eta jasotzen badira.
6.3 UFen erauzketa: emandako pausoak 229 gu prentsako testu, jatorrizko, itzulpen eta Goenkale telesaileko testuen artean. • Alemanez, Hand-ekin osatzen diren hitz elkartuak aurkitu ditugu corpusean. Batzuk baztertu egin ditugu –Handumdrehen, kasu–, baina hitz elkartu horren baitan UF bat identifikatu baldin badugu, orduan jaso egin ditugu. Adibidez, AleuskaPhraseo corpusean sich die Hände reiben edo die Händchen halten gisako UFak jaso ditugu. Hori dela eta, händereibend edo Händchenhalten gisako hitz elkartuak ez baztertzea erabaki du- gu. • Handen sinonimo izan daitezkeen hitzetatik sortutako UFak ez ditugu jaso. Auf eigene Faust handeln gisakoak, alegia. • Zeharkako itzulpenen kasuan, itzulpen-azterketa konplexuagoa da: lehenengo eta behin, alemanezko eta gaztelaniazko testuak aztertu ditugu, eta UFak nola itzuli diren deskribatu dugu; ondoren, gaztelaniazko eta euskarazko testuak alderatu ditugu, eta, azkenik, alemanezko eta euskarazkoaren arteko lotura ere analizatu dugu. 6.3.2 Aztergaia II: binomioak Corpusari ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoz, lanaren bigarren zati honetan, erauzi eta aztertuko ditugun hitz-konbinazioak modu automatikoagoan erauzi nahi izan ditugu; hau da, corpusari galdetuko diogu zeintzuk diren maizen erabiltzen diren hitz-konbinazioak, bai jatorrizko testuetan, bai xede-testuetan. Horretarako, dagoeneko aipatu dugun (ikusi 3.2.6) tresna bat erabiliko dugu, AntConc programa, eta, bertan, alemanezko eta euskarazko N-Gramak erauzi ditugu. Lehenik eta behin, corpusa osatzen duten testuak kargatu ditugu AntConc-en –lehenik jatorrizkoak, eta, ondoren, xede-testuak–, eta, “Clusters / N-Grams” erlaitz barruan, gutxienez bi aldiz agertzen
232 6. Azterketa mikroestrukturala aldiz), jo eta ke (14 aldiz), jira eta bira (12 aldiz), atzera eta aurrera (11 aldiz), atzera eta aurrera (11 aldiz), jo ta jo (11 aldiz), luze eta zabal (11 aldiz), milaka eta milaka (10 aldiz)... 6.2. figura: Xede-testuetatik erauzitako 3-gramak Lokailu funtzioa duten lokuzio horien azterketa interesgarria izan daitekeen arren, jatorrizko eta xede-testuetan aurkitu dugun binomio kopurua kontuan hartuta, alde batetik, eta Touryk berak conjoint phrases of near synonyms horien inguruan egindako azterketaren emaitzak aintzat hartuta, bestetik, iritsi ginen UF-mota hau lantzera. Binomioak erauzteko, aurreko atalean (ikusi 6.2.2) jaso dugun alemanezko binomio-egituren zerrendan oinarrituta, binomioetan ager-
234 6. Azterketa mikroestrukturala 6.4. figura: euskarazko 3-gramen erauzketa zerrendan oinarrituta AntConc-ekin lortu dezakegun beste emaitzetako bat type eta token kopurua denez14, erraz ikus dezakegu ea alderik dagoen bilaketak hitz-zerrendarekin eta hitz-zerrendarik gabe egitearen artean. Datuak modu argian erakuste aldera, hurrengo taulan type eta token-ei dagozkien kopuruak bildu ditugu. Lehenengo zutabean, hitz zerrendarik gabe lortutako emaitzak jaso ditugu; bigarrenean, berriz, hitz zerrendarekin lortutakoak, eta, azkenengo zutabean, eskuz erauzitako binomioak bildu ditugu, bigarren zutabeko emaitzetan oinarrituta lortutakoak. 6.2. taula: Typen eta tokenak 3-gramak hitz zerrenda gabe 3-gramak hitz zerrendarekin Binomioak Type (JT) 113.441 24.028 203 Token (JT) 385.841 85.682 1.456 Type (XT) 56.666 4.185 253 Token (XT) 188.300 13.831 2.563 146.1 eta 6.2 irudietan ikus daiteke datu hori. Total No. of N-Gram Types eta Total No. of N-Gram Tokens ondoren, bi zenbaki agertzen dira; hurrenez hurren, type eta token kopuruak dira.
6.3 UFen erauzketa: emandako pausoak 235 Taulan argi ikusten den moduan, badago aldea binomioak erauzterako orduan abiapuntu gisa zerrenda bat edo beste hartu. Egia da, kasu honetan, corpusa lematizatuta izateak eta bilaketak kategoria gramatikalen arabera egiteko aukera izateak binomioen bilaketa erraztuko lukeela. Baina, ez dugu ahaztu behar gure lehentasuna, corpusa lematizatzea baino, corpusa sortu eta hori egiteko beharrezko tresneria garatzea izan dela. Gainera, lehen aipatu bezala, seguruenik etorkizunean egingo dugun zerbait izango da. Edozein modutan, baditugu dagoeneko aztergai izan daitezkeen alemanezko 203 binomio-mota desberdin (1.456 guztira) eta euskarazko 253 (2.563 guztira)15. Edo, hobeto esanda, binomio izan daitezkeenak. Izan ere, batzuetan argi dago zer den binomioa eta zer ez, baina, besteetan, adibide konkretuak testuinguruan aztertu beharko dira. Müllerrek ere dio askotan testuinguruak erabakitzen duela hitzkonbinazioa binomioa den edo ez: “Oft entscheidet erst der Kontext, ob das Wortpaar eine Zwillingsformel ist oder eine bloße Nebeneinanderstellung wie bei der reinen Aufzählung” (2009: 35). Guk, hasiera batean, zalantzazko kasuak ere jaso ditugu. Erauzitako token-kantitate handia dela eta, irizpide kuantitatiboa oinarri hartuta, aztergai izango den lagin adierazgarri bat zehaztea beharrezkoa iruditzen zaigu, bai alemanezko bai euskarazko UFei dagokienez. Horretarako, badago formula estatistiko bat –beste ikerketa lan batzuetan ere aplikatu dena (esate baterako, Izquierdo 2012)– lagin adierazgarri baten tamaina zehazteko baliagarri dena: n = N (N − 1)E2 + 1 N-ari dagokiona, gure kasuan, erauzitako binomioak dira (1.456 alemanaren kasuan eta 2.563 euskararen kasuan), E errore-margina da (% 0,05), eta n lortu nahi dugun lagin adierazgarria. Formularen arabera, 314 alemanezko binomio eta 346 euskarazko binomio erauzi beharko genituzke, lagin adierazgarri batekin lan egin ahal izateko. Behin kopuru hori lortuta –edo, beste modu batera esanda, behin 15Zerrenda horiek II eta III eranskinetan bildu ditugu.
6.3 UFen erauzketa: emandako pausoak 239 tzen dute, eta guk horietatik 278 aukeratu ditugu. Hautaketa egiteko erabili ditugun irizpideak bi izan dira: alde batetik, alemanezkoekin egin dugun legez, ia-sinonimo diren hitzez osatuta daudenak aukeratu ditugu, eta, bestalde, maiztasunaren irizpidean oinarrituta, agerraldi dezente dituen beste binomio bat, zur eta lur, aztertuko dugu. Bigarren multzotik –X eta/edo/ahala/ala X multzotik, alegiakosta ahala kosta-ren aldeko apustua egin dugu. Izan ere, loturazko hitza (ahala) beste guztien desberdina da, eta, beraz, binomioa osatzen duten elementuetan oinarrituta egin dugu hautua. Guztira, 301 binomiok osatzen dute talde hau, eta, taulan ikus daitekeen legez, guk 26 aztertuko ditugu. Hirugarrenik, X (-) X multzotik dir-dir (egin) binomioa aukeratu dugu, UF-motan oinarrituta, aukeratu ditugun beste binomioak ez bezala, hirugarren multzoko hau onomatopeia delako. Multzoa osatzen duten 771 UFetatik 36 izango dira analizatuko ditugunak. Orotara, aztertuko ditugun euskarazko binomioak, beraz, honako 340 hauek izango dira. 6.4. taula: Euskarazko binomioen behin betiko zerrenda Binomioak Maizt. Egitura Kriterioa argi eta garbi 89 X eta/edo/ala Y Esanahia zur eta lur 59 X eta/edo/ala Y Maiztasuna nola edo hala 56 X eta/edo/ala Y Egitura estu eta larri 14 X eta/edo/ala Y Esanahia jira eta bira 12 X eta/edo/ala Y Esanahia jaun eta jabe 9 X eta/edo/ala Y Esanahia korrika eta presaka 8 X eta/edo/ala Y Esanahia su eta gar 9 X eta/edo/ala Y Esanahia jira eta buelta 4 X eta/edo/ala Y Esanahia egiaz eta benetan 2 X eta/edo/ala Y Esanahia guztiz eta erabat 2 X eta/edo/ala Y Esanahia jauzika eta itzulipurdika 2 X eta/edo/ala Y Esanahia mesedez eta faborez 2 X eta/edo/ala Y Esanahia oihuka eta garrasika 2 X eta/edo/ala Y Esanahia pozik eta alai 2 X eta/edo/ala Y Esanahia
6.4 UFen testu-azterketa: emandako pausoak 241 • Itzulpen aukera • Oharrak Hona hemen adibide bat: 6.5. figura: Nola antolatu ditugun bilatzailetik erauzitako emaitzak Excel baliatuz 4.2.2.4 atalean aipatu bezala, corpusaz gain corpus horretan bilaketak egiteko kontsulta-tresna garatu du informatikariak, eta, horri esker, corpusetik UFak erauzteko gai gara. Bilatzaile horretatik Excel taulara zuzenean esportatzen ditugun datuak honako hauek dira: liburuaren kodea, jatorrizko testu pasartea alemanez, zubi-bertsioko testua gaztelaniaz –ustez zeharka itzulitakoa bada– eta xede-testuko pasartea euskaraz. Bai jatorrizko bai xede-UFen kasuan, bestalde, hiztegiko eta testuko formak bereizi ditugu. Horren helburua UFek testuetan izan ditzaketen aldaera ezberdinak jasotzea da. Euskarari dagokionez, dagoeneko aipatu dugu Aierberen (2008) lana. Ikertzailearen arabera, aldakortasuna edo finkotasun gabezia euskararen eta euskal fraseologiaren ezaugarria da, bai hizkuntza estandarrari bai hizkuntza espezializatuari dagokionez. Ikusteko dago alemanetik euskarara itzulitako literatur testuetatik erauzitako UFetan ere fenomeno bera gertatzen den. Itzulpen aukerei dagokienez, lehenago (ikusi 2.3.3) aipatu ditugun aukera nagusietan oinarritu garen arren, itzulpen-azterketari ekin diogunean, guk ere eskema gure beharretara moldatu behar dugula
244 6. Azterketa mikroestrukturala leak gaztelaniazko bertsioa ere kontsultatu duen, eta, beraz, jatorrizko konpilatu baten aurrean gauden. Horrela balitz, interferentzia ez litzateke kognitiboa izango, testuala baizik. Excel taulara bueltatuz, azken zutabean oharrak daude. Bertan, batez ere euskarazko corpus elebakarretan eta euskarazko hiztegietan egindako bilaketen emaitzak bildu ditugu, kontsulta egitea beharrezkoa iruditu zaigun kasuetan betiere. Aurretik aipatu dugun moduan, alde batetik, OEH eta XXECE corpusetan egin ditugu bilaketak, kasuan-kasuan aztertu dugun UFak tradiziorik duen ikuste aldera. Bestalde, hitz-konbinazioak gaur egun nola erabiltzen diren aztertzeko, ETC corpusera jo dugu. Tresna horrek, gainera, 3.2.3.1 azpiatalean ikusi bezala, aukera ematen du bilaketen emaitzak irizpide desberdinen arabera sailkatzeko. Guk jatorrizkoa/itzulpena etiketei erreparatu diegu bereziki. Jatorrizkoen multzoa, hitzak berak dioen moduan, jatorriz euskaraz idatzitako testuz osatuta dago. Literatur testuak dira atal honetan gailentzen direnak, baina, esate baterako, Goenkaleko elkarrizketek ere jatorrizko etiketa daramate. Beraz, bilaketen emaitzak aztertzerako orduan, desberdindu egin ditugu literatur testuak eta telebistakoak. Bestalde, itzulpenek osatzen duten azpicorpusaz gain, badago beste bat ‘neutro’ gisa definitzen dena. Batez ere, prentsako testuz osatuta dago, baina, esate baterako, Wikipediako testuak ere jasotzen dira. Azken horiek ez ditugu kontuan hartu. 6.5 Somatismoen azterketa JTetan Atal honetan, lehenik eta behin, jatorrizko testuetan oinarritutako azterketa egingo dugu, eta ondoren helduko diogu itzulpen-azterketari. Horretarako, datu orokorrak analizatuko ditugu, alde batetik, eta bestalde, itzulpen aukerak ikusiko ditugu banan-banan.
248 6. Azterketa mikroestrukturala erabili dugu. Bilatu nahi ditugun hitzak sartu eta gero18, programak testu bakoitzean dagoen hitz kopurua ematen digu segundu gutxiren buruan, eta nahi izanez gero, hitzok testuaren zein zatitan agertzen diren ere jakin daiteke. Hurrengo irudian ikus daiteke nola jasotzen dugun informazio hori Antconc programaren bidez: 6.6. figura: Antconc-eko Concordance Plot aukera Ezkerreko zutabean, AleuskaPhraseo corpuseko jatorrizko testuak ikus daitezke; eskuinekoan, testu bakoitzean dagoen hitz kopurua (number of hits) eta hitz horiek testuan nola banatzen diren ikus dezakegu; beheko aldean, gainera, guztira lortutako agerraldi kopurua ematen digu programak. Esate baterako, BA eta DASH liburuetan, askotan agertzen da Hand hitza (eta bere eratorriak). Azken horren kasuan ez da harritzekoa, Eskubeltz taldearen abenturak liburuan maiz agertzen baita esku hitza, bai jatorrizkoan, bai xede-testuan. Azterketarekin jarraituz, 6.8 taulan, erauzitako somatismo guztiak jaso ditugu, eta agerpen-maiztasunaren arabera sailkatu. Aipatu 18Kasu honetan: Hand, Hände, Händchen, Händen.
254 6. Azterketa mikroestrukturala Zuzenean eta zeharka itzuli diren testuen kasuan, datu deigarri bat aurkitu dugu, 6.12 taulan ikus daitekeen moduan: zeharkako testuetan UF bidezko itzulpenen portzentajea (% 67,53) handiagoa da zuzenean itzulitako testuetan baino (% 59,11). Zeharkako testuetako xede-UF horiek, bestalde, UF desberdinak izan ohi dira bereziki (% 45,45), zuzenekoetan baino proportzio handiagoan (% 32,00). Ez dugu ahaztu behar, euskarazko xede-testuak zeharka, zubi-bertsio batetik abiatuta, itzuli arren, alderatu ditugunak alemanezko eta euskarazko testuak direla, eta gaztelaniazko testuan UFa agertu edo ez agertzeak eragina izango duela euskarazko bertsioan, eta gure emaitzetan. Datu horietan oinarrituta, beraz, ondorioztatu daiteke zeharkako testuetan, UFen erabileraren bitartez, xede-testuetan konplexutasun fraseologikoa gordetzeko ahalegina nabarmenagoa dela; beharbada, jatorrizkotik zuzenean itzuli ez izana konpentsatzeko ahaleginetan. 6.12. taula: Itzulpen aukeren ehunekoetako banaketa, itzulpen modua kontuan hartuta ZZ ZH UF⇒UF antzekoa 27,11 22,08 UF⇒UF desberdina 32,00 45,45 UF⇒UF ez 26,67 15,58 UF⇒kopia zuzena 9,33 10,39 UF⇒zeharkako kopia 4,44 5,19 UF⇒beste baliabide bat 0,44 0,00 UF⇒Ø 0,00 1,30 Guztira 100,00 100,00 6.5.3 Itzulpen aukerak banan-banan 6.5.3.1 UF⇒antzeko UFa Aurreko ataleko grafikoan ikusi dugun moduan, jatorrizko UFen % 25 inguru itzuli da UF antzeko baten bidez euskarara. COVALT ikerketa taldeko kideen emaitzekin alderatuz gero, bai alemana-katalana
6.5 Somatismoen azterketa JTetan 261 tuak sortzen direnik. Horregatik, agian, normalizazio edo estandarizazioa neurtu eta aztertzeko, beste parametro batzuk erabili beharko lirateke. 6.5.3.2 UF⇒UF desberdina UF desberdin bidez itzuli den UFen portzentajea, gure kasuan, nahiko altua da, % 35,43koa, eta, horrela, gehien erabili den itzulpen aukera da. Ez da gauza bera gertatzen Marco eta Oster eta van Lawicken kasuan. Haiek UF desberdin eta kolokazio bidezko itzulpenak desberdintzen dituzte. Bi horien batuketa gure emaitza baino baxuagoa da bi kasuetan. UF⇒UF desberdin bidezko itzulpen aukera honetan datu ugari aztertu ditugunez, bost azpiatal sortu ditugu: 1) eskua eman erako somatismoak, 2) UF zinetiko bat: die Hände ringen, 3) formaren aldeko hautua, 4) esanahi aldaketa eta 5) osagai lexikoen aldaketa. Eskua eman erako somatismoak Lehenik eta behin, HGLko bi kasu aipatu nahi genituzke (ikusi 6.18 taula). Bi itzultzaile desberdinek itzulitako bi testu dira, baina bietan itzultzaileak jatorrizko UFa xede-hizkuntzara / kulturara egokitzen saiatzen dira; beraz, onargarritasunaren alde egiten dute. BUSde liburuan, ikasleak eskua estutzen dio alkateari egindako tratuagatik. Euskarazko bertsioan, ordea, estudianteak eskerrak ematen dizkio alkateari. Eskua ematearen ondorio gisa interpretatu daiteke eskerrak ematea, baina, nolanahi den, xede-testuko UFa desberdina da esanahi fraseologiko, osagai lexiko eta irudiari dagokionez. Bigarren kasuan, DDLde liburuan, alabak eskua eman nahi dio aitari, agur esan eta alde egin nahi baitu. Euskaraz, bestalde, alabak musu eman nahi dio aitari. Badaezpada, gaztelaniazko bertsioa ere kontsultatu dugu azken kasu honetan. Bertan, euskaraz ez bezala, alabak eskua luzatzen dio aitari, eta honek estutu egiten dio gero. Beraz, ez dirudi gaztelaniazko bertsioak eragina izan duenik.
266 6. Azterketa mikroestrukturala mendu ugari adierazten ditu: urduritasuna29, eromena30, harridura31, etsipena32, mespretxua33... Badirudi jatorrizko testuak eragiten duela esanahi aniztasun hori. Hala, xede-hizkuntzan konbentzionalak ez diren egiturak erabiltzen diren neurrian, itzulpenek gehiago jotzen dute egokitasunera, eta, beraz, hemen ere, UFen erabilerak ez du estandarizazioaren adierazle gisa funtzionatzen. Gure kasuan, testuinguruak ematen dio esanahia hitz-konbinazioari, eskuak astinduri alegia, 6.19 taulan ikus daitekeen moduan. Beste UF batzuk ere markatu ditugu beltzez aipatutako taulan, eta bi kasutan –Sturm klingeln eta über jmds Kopf hinweg, hain zuzen– hitzez hitz itzuli dira. Azken lerroko enuntziatu fraseologikoa, berriz, “Du große Güte”, erabat egokitu da euskarara. Beraz, oso pasarte txikian, itzultzaile berak hainbat estrategia erabili ditu. Formaren aldeko hautua Atal honetan bi UFri34 dagozkien lau adibide aipatuko ditugu. Gogora dezagun, UF desberdin bidez itzuli direla. Lehen adibidea Hand und Fuß haben UFari35 dagokio, eta Duden 11 hiztegiaren arabera, ondo pentsatutako edo sakon hausnartutako zerbaiti egiten dio erreferentzia36. Euskaraz, planak buru eta belarri duela esaten da. Buru-belarri lokuzioa ezaguna da, baina hemen ez da UFa zentzu horretan erabiltzen. Beste UF antzekorik ezagutzen ez 29“Barrualdean, ugazabandreak modelo biak prestatzen ziharduen, belauniko, orratzak ahoan, eta eskuak astintzen zituen urduri eta errieta egiten zien neskei hain hanka laburrak izateagatik”. 30“[...] –eskuak astindu zituen erotuta–, hiri zuloan!” 31“Sendagileak eskuak astindu zituen, izugarrikeriaren bat entzun izan balu bezala”. 32“Eta eskuak astintzen zituzten etsi-etsian hartutako erabaki haiengatik”. 33“Bertako turkoak, bisirraren eraikuntzari lehen harrotasunez begiratzen ziotenak, hasiak ziren orain destainaz begiak kliskatzen eta eskuak astintzen”. 34Biak ala biak binomioak dira, eta, aurrerago berariaz aztertuko dugun arren UF-mota hau, Hand-ekin sortutakoak atal honetan landuko ditugu. 35Hitzez hitz: esku eta oin izan. 36“Gut durchdacht sein”.
6.5 Somatismoen azterketa JTetan 267 genuenez, Intza proiektuko webgunera jo dugu azalpen bila. Bertan, ez buru eta ez belarri (egin...) eta buru eta belarri lokuzioak jasotzen direla ikusi dugu. Bigarrenak buru-belarriren esanahi bera dauka: saiaturik, amorruan, bete-betean. Lehenengoa, berriz, zerbait molderik gabe, trakets egiten denean erabiltzen da. AleuskaPhraseo corpuseko adibidean, hain justu, azken horren alderantzizko zentzua dauka, eta pentsa liteke itzultzailea UF horretatik abiatu dela, eta modifikatu egin duela, literatur testuetan askotan gertatzen den legez. Gure ustez, baina, jatorrizko UF hori, ez buru eta ez belarri (egin...), hain ezaguna ez denez, eta, gainera, itzultzaileak modifikatu egiten duenez, euskarazko testuak ez du pragmatikoki horren ongi funtzionatzen. Testu berean hiru aldiz erabiltzen den alemanezko beste UFa mit Herz und mit Hand37 da. Zein den testuingurua, zerbait fundamentuz, ganoraz, bihotz-bihotzez egiten dela adieraz dezake UFak. Euskal itzultzaileak hezur eta mami38 erabiltzen du sistematikoki hiru kasuetan. Alemanezko UFa modu berean itzuli arren kasu guztietan, jatorrizkoak daukan esanahia ez da itzulpenetan berdin jasotzen, eta, azken bi kasuetan bereziki, funtzio pragmatikoa ez dela erabat betetzen iruditzen zaigu. 6.20. taula: Forma jasotzearen aldeko kasuak 1 “Der Plan mit dem Ochsen hat Hand und Fuß! Sein einziger Fehler ist, dass er nicht von mir stammt. Aber das soll uns nicht hindern, ihn auszuführen!” (BUSde) —Zekorraren plan horrek badu buru eta belarririk! Duen akats bakarra da neuk ez pentsatu izana. Baina hori ez da eragozpen bete dezagun! (BUSeu) 37Hiztegietan agertzen den formatik pixka bat aldentzen da; mit Herz und Hand da, izan ere, hiztegietan ikusi duguna. Hitzez hitz ‘bihotz eta eskuarekin’ esan nahi du. 38Hezur eta mami: en carne y hueso (Elhuyar).
6.5 Somatismoen azterketa JTetan 271 6 Sie träumte, sie und Meike würden händchenhaltend über den Rummelplatz gehen. (ELde) Amets egiten zuen bera eta Meike eskuak harturik feria-lekuan barrena zebiltzala. (ELeu) Ikus daitekeen moduan, azken bi testuetako adibideak dira UF ez direnak, eta bi-biak itzultzaile berak modu berean itzuli ditu, Pello Zabaletak, lehena 1989an eta bigarrena 2007an. Datu horiek kontuan hartuta eta jatorrizko UFaren esanahia aldatu egiten dela jakinda, harrigarria iruditzen zaigu bi testuetako UFak berdin-berdin itzultzea. Beste kasuetan, gehienetan, euskaraz txo atzizki txikigarria erabiltzen dela ikus daiteke. Baina, euskaraz, ez dauka alemanez izan dezakeen konnotazioa. Osagai lexikoen aldaketa Azpiatal honekin, UF desberdinen atalari emango diogu amaiera. Aipatuko ditugun kasuetan, jatorrizko UFak UF desberdin bidez itzuli dira, eta, batzuetan, xede-testuan osagaiak aldatu arren, UFak somatismo izaten jarraitzen du, baina, beste batzuetan, osagai lexikoen aldaketak UFak sortzen duen irudia erabat aldatzea eragin du. Hamabost kasutan erabiltzen da somatismo desberdin bat xedetestuan. Osagairen bat desberdina izan arren, esanahi fraseologiko bera duten UFak dira gehienak. 6.24 adibidean, esate baterako, aditza da bi UFetan aldatzen dena, baina biek esanahi bera dute, ‘lagundu’, alegia.
6.5 Somatismoen azterketa JTetan 285 euskaraz “arrotz” samarra den hitz-konbinazio hori konpentsatzeko, “jator” kutsua emango dion zerbait erabiltzen duela itzultzaileak. ETCra jo dugu berriz, eta “noski baino noskiago” batez ere jatorriz euskaraz sortutako testuetan erabiltzen dela ikusi dugu. Azkenik, eskua bihotzean da atal honetan ikusi ditugun adibide guztietatik euskaraz ohikoena dena, gehien erabiltzen dena. Baina, hemen jartzea erabaki dugu OEH eta XXECE corpusetan egin ditugun kontsulten arabera, tradizioan erabili den UFa “eskuan bihotza” delako. Eta, ETC corpusean egin ditugun kontsulten arabera, erabili erabiltzen da eskua bihotzean, baina agerraldi kopurua, zazpi, ez zaigu horren adierazgarria iruditu. Adibideak ikusi ondoren esan daiteke jatorrizko UFak nahiko gardenak direnez eta testuinguru jakin batean kokatzen direnez, UF horiek hitzez hitz itzuli izanagatik ere, ez dela xede-testuetako ulermena oztopatzen. Baina jatorrizkoak ohiko UFak dira, eta xede-testuetako hitz-konbinazioak, berriz, ez dira horren ohikoak. Beraz, ikuspuntu pragmatikotik, maiztasunari dagokionez, ez datoz bat. Itzulpen prozesuari erreparatzen badiogu, esan dezakegu UFen gardentasunak eragina izan dezakeela itzulpenean. Maila pragmatikoan: lehentasun semantikoa Kopia zuzenekin jarraituz, azpiatal honetan, ikuspuntu pragmatikotik hain konbentzionala ez den itzulpen kasu bat aurkeztuko dugu. Dagoeneko aipatu ditugu horrelako beste bi kasu, horiek ere HLkoak (ikusi 6.15 eta 6.17). 6.37 taulan ikus daitekeen moduan, jatorrizko testuan, freie Hand haben UFaren bariante bat daukagu: freie Hand bekommen. Euskaraz, eskuak libre geratu erabiltzen da. ETC corpusean bilaketa egiten badugu, ikusiko dugu eskuak libre izan/eduki/utzi erabiltzen dela, bereziki prentsako testuetan, eta zentzu fraseologikoan erabili ere. Baina, kasu horietan, eskuak libre dituen hori pertsona bat izan ohi da, eta, hemen, berriz, mesozefaloari geratzen zaizkio eskuak libre. Horregatik diogu euskarazko testuan pragmatikoki konbentzionala ez
6.5 Somatismoen azterketa JTetan 289 da, alemanez eta gaztelaniaz errotuta dauden UFen kasuan, euskaraz kopiaren alde, eta esapide jatorragoak edo tradizio luzeagoa dutenak erabiltzearen aurka egiten da. 6.5.3.5 UF⇒zeharkako kopia Dagoeneko azaldu dugu nola ulertzen ditugun guk zeharkako kopiak, eta saiatu gara adibide baten bidez fenomeno hori azaltzen (ikusi 6.5). Hain zuzen ere, zeharkako testu edo hizkuntza baten eragina jasan duten UFek osatuko dute, gure kasuan, zeharkako kopien multzoa. Azpiatal honetan, AleuskaPhraseo corpuseko 14 kasuetatik adibide argienak erakutsiko dizkizuegu. Garrantzitsua iruditzen zaigu zuzeneko itzulpenetan aurkitutako adibideak eta zeharkakoetan aurkitutakoak bereiztea. Izan ere, ustez zuzenean itzuli diren horietan, zeharkako kopiak itzultzailearen buruan dagoen beste hizkuntza baten interferentziaren eraginez edo jatorrizko konpilatuak erabiltzearen eraginez sortuak izango dira neurri handiago edo txikiagoan. Hori dela eta, zeharkako kopia kognitiboez edo testualez hitz egin daiteke kasu horietan. Zeharkako itzulpenetan, berriz, alderatzen ditugunak alemanezko eta euskarazko bertsioak direnez, interferentzia zubi-testuarena da kasu gehienetan. Horregatik, hemen, zeharkako kopia testualaz hitz egin dezakegu. Laburbilduz, produktuari begiratzen badiogu, bai zuzeneko eta bai zeharkako itzulpenen kasuan, zeharkako kopiez hitz egin behar dugu, alderatzen ditugunak alemanezko jatorrizkoa eta euskarazko xede-testua direlako; baina, prozesuari begiratzen badiogu, desberdin aztertu behar ditugu zuzeneko eta zeharkako itzulpenak. Hasteko, zuzeneko itzulpenak aztertuko ditugu, eta, horien barruan, HGLko lau adibide ikusiko ditugu:
296 6. Azterketa mikroestrukturala 6.6 Somatismoen azterketa XTetan Aurreko atalean Hand-ekin egin dugun moduan, lehenik eta behin, xede-testuetan oinarritutako azterketa aurkeztuko dugu hemen ere, eta, ondoren, itzulpen aukerak analizatuko ditugu, datu orokorren taula eta grafikoak aztertuz eta itzulpen aukerak banan-banan aztertuz. 6.6.1 Xede-testuetan oinarritutako azterketa Kasu honetan, bilaketak xede-testuetatik abiatuta egin ditugu. Horrela, dagoeneko aurreko atalean aipatu ditugun UFak aurkitu ditugu, baina, horietaz gain, esku-rekin osatutako beste hainbat somatismo ere; hau da, xede-testuetan esku-rekin osatutako UF guztiak ez dira sortu jatorrizkoan Hand-ekin osatutako UF bat zegoelako. Hain zuzen ere, xede-testuetan esku-rekin sortutako 146 kasutan, jatorrizko testuan ez dago UFrik, eta, 56 kasutan, jatorrizko testuan beste UF desberdin bat dago, Hand-ekin osatutako somatismoa ez dena, alegia. Esku eta bere eratorrien agerpen-maiztasunari erreparatzen badiogu, badakigu guztira 3.068 aldiz agertzen dela AleuskaPhraseo corpuseko xede-testuetan: 1.164 aldiz HGLko testuetan, 1.904 aldiz HLkoetan. Azken horietan, HGLan baino UF gehiago erauzi ditugu (231 HLan eta 95 HGLan), Hand-ekin gertatzen zen bezala. Ikus ditzagun datu guztiak hurrengo taulan: 6.45. taula: Esku eta Hand: hitzaren agerraldi kopuruaren eta UF kopuruaren arteko proportzioa HGL HL Hitz kopurua UFak % Hitz kopurua UFak % Esku 1.164 95 8,16 1904 231 12,13 Hand 1.118 99 8,85 1.546 203 13,13
6.6 Somatismoen azterketa XTetan 297 Beraz, bi hizkuntzen artean ez dago horren alde handia, UFtrinkotasunari dagokionez, baina bai HGL eta HLko testuen artean. Lehen aipatu bezala, helduen literaturan erabiltzen den hizkuntza konplexuagoarekin izan dezake lotura emaitza horrek. Bestalde, azpicorpus bakoitzetik erauzi dugun somatismo kopurua ere kalkulatu dugu oraingo honetan. Alemanezko somatismoekin ikusi ditugun joera berdinak errepikatzen dira esku-rekin sortutako somatismoekin: HLko testuetan somatismo gehiago erauzi ditugu HGLkoetan baino, eta HL ZZko kopuru altua da bereziki deigarria. Desberditasun nabarmenena HGL ZH azpicorpusean aurkitu dugu: euskarazko somatismoen kasuan, gutxiago erauzi ditugu; HGL ZZ azpicorpusean, ordea, pixka bat gehiago. 6.46. taula: Erauzitako euskarazko somatismoen banaketa corpusean UF kopurua Portzentajea Corpus 2 HGL ZZ 67 % 20,55 % 22,93 HGL ZH 28 % 8,59 % 13,14 HL ZZ 189 % 57,98 % 48,42 HL ZH 42 % 12,88 % 15,52 Hand-ekin egin dugun moduan, esku-rekin ere hitzaren agerpen kopurua eta horiekin sortutako UF kopuruaren arteko proportzioa aztertu dugu testu bakoitzean, eta hemen ere Antconc programa erabili dugu testu bakoitzeko hitz kopurua zein den jakiteko. 6.7 taulako datuekin alderatuz gero, Mendigurenen kasuan atentzioa ematen du kasu batzuetan STetan lema eta UFen arteko proportzioa ez dela oso altua, eta, xede-testuetan, berriz, bai; hau da, xede-testuak fraseologikoki aberatsagoak direla esan daiteke. Zabaletaren kasuan, aldiz, bai sorburu- bai xede-testuetan, proportzioa nahiko altua da; beraz, gorde egiten da aberastasun fraseologiko hori.
6.6 Somatismoen azterketa XTetan 301 karaz esku-rekin osatutako UF gehiago dagoela; baina, aldi berean, alemanez baino gehiago errepikatzen dira, aniztasun gutxiago dago, alegia51. 6.6.2 Itzulpen-azterketa: datu orokorrak Itzulpen-azterketa alderantzizko zentzuan egiterako orduan, hau da, bilaketak xede-testutik abiatuta egin ditugunean, lau itzulpen aukera aurkitu ditugu: UF⇒UF xede-testuan esku-rekin osatutako somatismo bat aurkitu dugu, eta jatorrizko testuan beste fraseologismo desberdin bat dago, esku-rekin zerikusirik ez daukana52. UF ez⇒UF xede-testuan esku-rekin osatutako somatismo bat aurkitu dugu, eta jatorrizko testuan ez dago UFrik. UF⇒zeharkako kopia xede-testuan esku-rekin osatutako hitz-konbinazioa aurkitu dugu, gaztelaniaren eraginez sortu dena, eta jatorrizko testuan beste fraseologismo desberdin bat dago, esku-rekin zerikusirik ez daukana. UF ez⇒zeharkako kopia xede-testuan esku-rekin osatutako hitzkonbinazioa aurkitu dugu, gaztelaniaren eraginez sortu dena, eta jatorrizko testuan ez dago UFrik. 71 direla desberdinak. 51Baina, ez dugu ahaztu behar alemanezko UFen hiztegiko formak biltzerako orduan, hiztegi espezializatuetara jo dugula, eta, horietan, askoz zehatzago jasotzen dituztela UFak. Esate baterako, Schemannen hiztegian, Hand, Hände, eta Händen hitzak hiztegiko sarrera gisa bereizten dira, eta bakoitzaren barruan UF desberdinak aurki ditzakegu. Euskaraz, berriz, oro har hiztegi orokorretan egin ditugu bilaketak, eta horrek emaitzetan eragina izan dezakeelakoan gaude. Adibidez, zerbait eskuan/eskuetan izan/eduki sarrera bat eta bakarra da gure zerrendan. 52Kasu honetan, UF⇒antzeko UF itzulpen-aukera analisitik kanpo geratu da, aurreko atalean, Hand-ekin osatutako somatismoen itzulpenaz aritu garenean, aztertu ditugulako.
322 6. Azterketa mikroestrukturala gertatzen: HLan, UF bidezko itzulpen gehiago zegoen HGLan baino. Somatismo eta binomioen kasuan mantentzen den joera da HLan UF antzeko gehiago zenbatu ditugula. Azken datu horrek adierazi dezake HLan egokitasunerako joera handiagoa dela HGLko testuen itzulpenean baino. Azken bi itzulpen aukerei erreparatuz gero, argi ikusten da HGLan beste baliabide batzuk gehiago erabiltzen direla, eta omisioak, berriz, ohikoagoak direla HLko testuetan. 6.67. taula: Itzulpen aukeren ehunekoetako banaketa, testu-mota kontuan hartuta HGL HL UF⇒UF antzekoa 13,43 18,22 UF⇒UF desberdina 37,31 32,39 UF⇒UF ez 25,37 30,77 UF⇒kopia zuzena 16,42 9,31 UF⇒zeharkako kopia 0,00 0,00 UF⇒beste baliabide bat 4,48 1,62 UF⇒Ø 2,99 7,69 Guztira 100,00 100,00 Somatismoekin gertatzen zen ez bezala, binomioen kasuan, ez dugu UF bidezko itzulpen gehiago aurkitu zeharkako testuetan zuzenekoetan baino. Aitzitik, nahiko orekatua da kasu honetan daukagun emaitza: zuzenekoetan UF bidezko itzulpena % 50,97koa da, eta, zeharkakoetan, aldiz, % 49,12koa. Bestalde, xede-testuetan UFrik ez erabiltzea askoz ohikoagoa da zeharkako testuetan. Hitzez-hitzezko itzulpenak, aldiz, zuzenekoetan hobesten dira. Datu horren arabera, argudia liteke zeharkako testuetan nabarmenagoa dela forma konbentzionalen aldeko joera, eta sorburu-hizkuntza alemana edo gaztelania izateak itzultzailearen jokabidea baldintzatu dezakeela. Omisioen kasuan, tartea oso handia ez izanagatik, gehiago gertatzen da zeharkakoetan zuzenekoetan baino.
326 6. Azterketa mikroestrukturala da (esate baterako, Tag für Tag itzultzeko, gaztelaniazko día tras día UFa erabiltzen da), eta euskaraz gaztelaniazkoaren (eta alemanezkoaren) antzeko UFa erabiltzen da (egunez egun, kasu honetan). 6.7.3.2 UF⇒UF desberdina Somatismoen azterketan lortutako emaitzekin alderatuz gero, itzulpen aukera hau proportzio oso antzekoan erabili da alemanezko binomioen euskararako itzulpenean. Binomioen % 33,44 itzuli da UF desberdin bidez euskarara; somatismoen kasuan, portzentajea % 35,43koa da. Maizen erabiltzen den itzulpen aukera izanik, datu asko izan ditugu esku artean, eta, horregatik, hiru zatitan banatu dugu azpiatal hau: lehenengo, zuzeneko itzulpenak aztertuko ditugu; ondoren, binomio jakin baten (von Zeit zu Zeit) itzulpena aztertuko dugu, eta, azkenik, zeharkako itzulpenen analisia egingo dugu. Zuzeneko itzulpenak: HGL eta HLko testuen arteko aldea Beraz, UF desberdin bidezko itzulpenen ehunekoa altu samarra da bai somatismoen bai binomioen kasuan. Batzuetan, aukera logikoena dirudi UF desberdin hori erabiltzeak, osagai lexiko desberdinez osatuta egonagatik, jatorrizko eta xede-UFen arteko lotura oso estua delako; hala nola, HLko adibide honetan: 6.71. taula: Bi UFen arteko lotura estua Nie und nimmer erreicht man mit Empfindungen, wie die sind, mit denen ich der Welt gegenüberstehe, je Großes, (...) (JGde) Munduari aurre egiteko darabildan sentierarekin ez dago sekula santan ezer handi lortzerik, (...) (JGeu) Nie und nimmer eta sekula santan UFak desberdinak dira egiturari dagokionez (alemanezkoa ia-sinomioen multzokoa da, euskaraz-
330 6. Azterketa mikroestrukturala sortu dira. Taulako lehenengo bi adibideetan, tief und fest binomioa daukagu, eta guztietan schlafen aditzarekin agertzen da. ‘Sakon lo egin’ esanahi fraseologikoa dauka hitz-konbinazio horrek, eta itzulpenetan euskarazko bi UF desberdinekin egin dugu topo: lozorroan egon eta lo seko egon. Azken adibidean, ia-sinonimoen multzoko beste UF aleman bat daukagu: steif und fest (behaupten). ‘Zerbait behin eta berriz esan’ esanahia dauka kasu honetan, eta aditzaren errepikapenean oinarritzen den euskarazko esan eta esan-ek zentzu hori bera ematen dio esaldiari. Alemanezko UF hori, steif und fest, HLko testu batean ere agertzen da. Bi itzulpenen arteko aldea ikuste aldera, HFko adibide hori aztertuko dugu. 6.74 taulan ikus daitekeen moduan, gertuagotik jarraitzen dio kasu honetan jatorrizko testuko binomioaren egiturari, eta euskaraz sortzen den hitz-konbinazioa, “serio eta irmo”, ez da oso ohikoa: 9 agerraldi zenbatu ditugu ETC corpusean, horietatik bat HFkoa da. 6.74. taula: Steif und fest binomioa er behauptete steif und fest, man könne diese Hieroglyphen und Götterfratzen nicht fotografieren, sonst wären sie sofort tot. (HFde) baina berak halaxe esan zigun, serio eta irmo esan ere, ezin omen zirela hieroglifiko eta jainko-maskara haiek argazkitan atera, bestela derrepente hiltzen omen zinela-eta. (HFeu) Adibide horiek guztiak ikusita, HGLan onargarritasunerako joera gailentzen dela dirudi, eta, HLan, berriz, gehiago gerturatzen direla oro har egokitasunaren muturrera. Kasu konkretu bat: von Zeit zu Zeit binomioa AleuskaPhraseo corpusean maiz (49 aldiz) agertzen den binomioa denez eta horrek erkaketak egiteko aukera ematen digunez, berariaz
6.8 Binomioen azterketa XTetan 341 6.84. taula: Erauzitako euskarazko binomioen banaketa corpusean UF kopurua Portzentajea Corpus 2 HGL ZZ 124 % 36,47 % 22,93 HGL ZH 29 % 8,53 % 13,14 HL ZZ 147 % 43,24 % 48,42 HL ZH 40 % 11,76 % 15,52 6.84 taulako bigarren zutabean, azpicorpus bakoitzetik zenbat binomio erauzi ditugun ikus daiteke, hirugarrenean kopuru horri dagokion ehunekoa agertzen da, eta corpus 2ari dagozkion datuak laugarren zutabean jaso ditugu. Azken bi zutabeetako datuak alderatzen baditugu, sailkapen-zerrenda, nolabait esateko, mantendu egiten da: lehenengo lekuan HL ZZ dago, gero HGL ZZ, ondoren HL ZH, eta, azkenik, HGL ZH. Hurrenkera berdina den arren, badaude aldeak bi zutabeetako kopuruen artean. Deigarria iruditu zaigu, esate baterako, HGL ZZko portzentaje altua; batez ere kontuan hartuta ez dela gauza bera gertatzen somatismoekin eta alemanezko binomioekin (ikusi 6.6, 6.46 eta 6.62). Kasu horietan, beti erauzi dugu kopuru proportzional horrek adierazten zuena baino UF gutxiago. Xedebinomioen kasuan, berriz, dezente gehiago erauzi ditugu. HL ZZtik erauzitako binomio kopuruak handia izaten jarraitzen du, baina, lehenengo aldiz, corpus 2ak adierazten duena baino UF gutxiago erauzi ditugu. Zeharkako testuetako joera mantendu egiten da: portzentajeak corpus 2ak adierazten duena baino baxuagoak dira. 6.85 taulan, AleuskaPhraseo corpusa osatzen duten euskarazko liburuetan aurkitu ditugun binomioak jaso ditugu, eta maiztasunaren arabera ordenatu. 6.85. taula: Testu bakoitzeko binomio kopurua Kodea UF Testua Xede-egilea TH 36 HGL Zubillaga JV 21 HGL Sebrango BA 20 HL Garikano
6.8 Binomioen azterketa XTetan 343 DLT 0 HL Múgica PA 0 HGL Legarreta BLA 0 HGL Urbistondo DASH 0 HGL Iparragirre Hamar binomio baino gehiago erauzi ditugun liburuen artean, gehientsuenak, 6.63 taulan gertatzen zen bezala, helduentzako literaturakoak dira. Baina jatorrizko binomioetan ez bezala, euskarazkoetan lehenengo bi testuak HGLkoak dira, eta, TH liburuan, gainera, 36 binomio erauzi ditugu. Gogora dezagun, alemanez ere TH nahiko produktiboa zela fraseologikoki. Zerrendaren beheko aldeari erreparatzen badiogu eta alemanezko binomioen taularekin (6.63) alderatzen badugu, nabarmendu daiteke bi tauletan behean agertzen diren liburuak berdintsuak direla. Zero agerraldi eta agerraldi bakarra duten testuak erkatzen baditugu, esate baterako, HGLko testu batek piztu du gure arreta: RSF liburuak. Alemanez binomio bakarra erauzi dugu, eta, euskaraz, berriz, 16. Neurri txikiagoan, baina joera bera antzeman dugu HGLko beste bi testuren kasuan (DDL, DKVZ). Agian, euskal HGL itzulian, fraseologikoki, jatorrizko testuak baino aberatsagoak diren testuak sortzeko joera dago. Era berean, posible da euskaraz esku-rekin osatutako somatismoak oso produktiboak izatea, eta horrek lortu ditugun emaitzetan eragina izatea. Amaitzeko, orain arte egin bezala, erauzi ditugun binomioak zerrendatuko ditugu, eta HGL eta HL azpicorpusetatik erauzi dugun UF kopurua ere jasoko dugu aldamenean. 6.86. taula: Xede-binomioak Binomioa HGL HL Guztira argi eta garbi 30 59 89 zur eta lur 42 17 59 nola edo hala 18 38 56 dir-dir egin 17 19 36 kosta ahala kosta 10 16 26
344 6. Azterketa mikroestrukturala estu eta larri 10 4 14 jira eta bira ibili 5 7 12 jaun eta jabe 3 6 9 su eta gar 3 6 9 korrika eta presaka 6 2 8 jira eta buelta 2 2 4 pozik eta alai 1 1 2 saltoka eta brinkoka 2 0 2 zalaparta eta iskanbila 1 1 2 egiaz eta benetan 2 0 2 jauzika eta itzulipurdika 1 1 2 guztiz eta erabat 0 2 2 mesedez eta faborez 0 2 2 oihuka eta garrasika 0 2 2 zuzen eta bidezko 0 2 2 Guztira 153 187 340 6.4 taulan ere ikusi dugun moduan, 340 binomio-token eta 20 type desberdin erauzi ditugu guztira. Binomioen hiztegiko forma jasotzerako orduan, gehientsuenak, hamahiru, aurkitu ditugu euskal hiztegiren batean. Honako zazpi hauek izan dira inongo hiztegietan jasotzen ez direnak: pozik eta alai, saltoka eta brinkoka, zalaparta eta iskanbila, egiaz eta benetan, jauzika eta itzulipurdika, guztiz eta erabat eta oihuka eta garrasika; ia-sinonimo gisa sailkatu ditugunak eta agerraldi gutxien dituztenak, hain zuzen. ETC corpusean egin dugu kontsulta, zein neurritan erabiltzen diren ikusteko. Jauzika eta itzulipurdika izan ezik, beste guztiak agertzen dira ETC corpusean, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago. Deigarria iruditu zaiguna da kasu guztietan itzulitako testuetan agerraldi gehiago zenbatu ditugula jatorrizkoetan baino. Argudia liteke eredu jakin bat sortzeko presioa handiagoa dela itzulpenen kasuan, sorkuntza lanetan baino. 6.8.2 Itzulpen-azterketa: datu orokorrak Euskarazko somatismoen itzulpen-azterketa egin dugunean (ikusi 6.6.2), lau itzulpen aukera aurkitu ditugu: UF⇒UF, UF ez⇒UF,
6.8 Binomioen azterketa XTetan 347 6.8.3.1 UF⇒UF Horrelako kasuetan, xede-hizkuntzako binomio batek jatorrizko hizkuntzan estimulu fraseologikoa dauka. AleuskaPhraseo corpuseko datuetan oinarrituta, behinik behin, jatorrizko UF hori kasu gutxitan (15 aldiz) da binomioa (esate baterako, laut und deutlich, ganz und gar, hin und her, so oder so... dira kasu horietako batzuk). Beste 38 kasuetan, jatorrizko UF desberdinak aurkitu ditugu: enuntziatu fraseologikoak (da wird man sich wundern!), lokuzioak (in einer Zwickmühle sein), kolokazioak (in höchster Not)... Somatismoekin aipatzen genuen moduan, batzuetan xede-hizkuntzan binomioa erabiltzea itzulpen aukera logikoena da. Esate baterako, 6.91 taulako adibidean. Jatorrizko testuan um jeden Preis UFa daukagu, eta horren euskarazko baliokideetako bat xede-testuan daukagun kosta ahala kosta binomioa izango litzateke57. 6.91. taula: UF⇒UF der um jeden Preis Karriere machen will und seine Großmutter »fallen lassen« würde, wenn sie ihm hinderlich wäre. (ACde) kosta ahala kosta karrera egin nahi duenetakoa, eta beronen ama ere «bazterreratu» egingo zukeena oztopo gertatuz gero. (ACeu) Aitzitik, beste kasu batzuetan, euskarazko binomioak behartuak iruditzen zaizkigu, batez ere, binomioak ia-sinonimoak direnean, eta, bereziki, HL ZZ azpicorpusean. Badirudi, somatismoekin bezala, hemen ere jatorrizko testuen izaera fraseologikoa gordetzeko ahalegina dagoela. 57Jarraian, beste lokuzio bat dago alemanezko testuan, Karriere machen, zeinak ‘aurrera egin’ esanahia daukan, eta gaztelaniaz baliokide zuzen bat duen, hacer carrera, hain zuzen. Euskarazko itzulpenean, alemanezko (eta gaztelaniazko) UF horien kopia zuzena daukagu, karrera egin. Kasu hau, beraz, eskua sutan jarri edo eskuak igurtzi-ren oso antzekoa da (ikusi 6.5.3.4). Itzultzaileak bi itzulpen aukera erabiltzen ditu aipatutako adibidean, baina bietan dagoena jatorrizkoaren konplexutasuna gordetzeko ahalegina da.
350 6. Azterketa mikroestrukturala ko somatismoa erabiltzen da: delante de los ojos de una persona. Euskaraz, berriz, Kika desagertu egiten da, eta zur eta lur uzten ditu bere lagunak. Emaitza guztiz naturala da, baina ez du “begi”rekin osatutako somatismorik erabiltzen euskaraz. Beste somatismo bat erabiltzen da, “asombrados” adjektiboaren esanahiaren eraginez, eta, horrela, testu konplexutasuna mantentzeko joera nabarmendu daiteke euskal itzulpenean. 6.8.3.2 UF ez⇒UF Xede-somatismoen azterketan ikusi dugun bezala, binomioen kasuan ere UF ez⇒UF da itzulpen aukera zabalduena, eta, testu-moten arteko aldeari dagokionez, joera bera da: HLan (% 80,75) HGLan (% 75,51) baino ohikoagoa da. Neurri txikiagoan bada ere, zeharkako itzulpenetan zuzenekoetan baino gehiago erabiltzen da itzulpen aukera hau, eta, itzulpen prozesuari erreparatzen badiogu, konturatuko gara kasu oso gutxitan aurkitu dugula zubi-bertsioan UFren bat; hau da, zeharkako itzulpenetan, gaztelaniazko testutik euskarazko testurako jauzia UF ez⇒UF itzulpen aukera bidez egin da (% 83,33). Lehen ikusi bezala, gainera, zubi-bertsiotik aldenduz eta binomioen erabileraren bitartez, itzulpen jatorrak sortzen dira zeharkako itzulpen batzuetan: 6.95. taula: Zeharkako itzulpena Und dann kommt der Knalleffekt! (HLJde) ¡Y entonces viene el golpe de efecto! (HLJes) Eta orduan heltzen da denak zur eta lur uzteko unea! (HLJeu) Jatorrizko testuan Knalleffekt hitz elkartua daukagu, zubi-bertsioan horren baliokide den golpe de efecto lexia, eta, euskarazko itzulpenean, berriz, zur eta lur binomioa erabiltzen da, zeina jatorrizkotik eta zubi-bertsiotik gertuago egongo litzatekeen beste edozein itzulpen aukera baino jatorragoa den.
6.8 Binomioen azterketa XTetan 351 Oro har, bestalde, kasu gehien-gehienetan, xede-testuko binomioaren ordaina jatorrizko testuetan unitate lexiko bakuna –izan aditza, adjektiboa, adberbioa– edo adberbio eta adjektiboz osatutako hitz-konbinazioa –sehr deutlich, so verblüfft, kasu– izan ohi da. Binomio batzuen kasuan (zur eta lur, esate baterako), badirudi horien bitartez xede-testuak jatorrizkoak baino adierazkorragoak direla. Aldi berean, sumatu dugu beste kasu batzuetan –alemanezko sateliteen kasuan, adibidez– xede-testuetan ez dela askotan jatorrizkoetan dagoen informazio guztia jasotzen58. 6.96. taula: Alemanez bidea adierazten duten sateliteen itzulpena 1 Valiant blickte entgeistert zu ihm hinauf. (RSFde) Valiantek zur eta lur begiratzen zion. (RSFeu) 2 Er sah zum Fenster des Schlafzimmers hinauf, das weit offen stand, und aus dem ein blasser Lichtschein in die Nacht herausgeflimmert kam. (DTSde) Logelako leihorantz begiratu zuen; zabal-zabalik zegoen, eta handik argitasun ahul bat irteten zen, gauean dir-dir egiten zuena. (DTSeu) HGLko lehenengo adibide horretan, Valiantek goian dagoen norbaiti begiratzen dio (hinaufblicken) alemanez, eta, euskaraz, berriz, norbaiti begiratzen dio. Bigarren adibidean, lehenengo esaldiko alemanezko sateliteak adierazten duen mugimendua (hinauf-) ere ez da euskarazko itzulpenean jasotzen (begiratu). Hurrengo esaldian, ordea, bai dago mugimendua jasotzeko saiakera euskarazko itzulpenean. Binomioen itzulpenera bueltatuz, HL ZZ azpicorpusean ikusi dugun beste joera bat aipatu nahiko genuke. Badaude 14 kasu, non jatorrizko testuetan bi adjektibo (edo izen) eta “und” juntagailuaz osatutako hitz-konbinazioak dauden alemanez. Ez dira binomioak, ez dira ohiko hitz-konbinazioak, baina, euskaraz, kasu guztietan ohiko 58Binomioen itzulpenarekin zerikusirik ez izan arren, adibide gutxi batzuk aztertzea erabaki dugu, etorkizuneko ikerketa lerro interesgarria izan daitekeelakoan.
354 6. Azterketa mikroestrukturala oso altuak, eta horrek emaitzak erlatibizatzen ditu. Azpiatal honen hasieran aipatu bezala, 22 kasu aurkitu ditugu, eta portzentajerik altuenak HGL ZZ eta HL ZH azpicorpusetan daude. Azken horri dagokionez, adibide bat DPGMeu liburukoa da eta beste hirurak BMeu liburukoak. Epitestuetako informazioaren arabera (ikusi 5.1.4), DPGMko itzultzaileak, gaztelaniazko bertsioaz gain, ingelesezkoa eta frantsesezkoa ere erabili zituen. Guk gaztelaniazkoa bakarrik kontsultatu dugu, eta gaztelaniaz ere ez da UFrik erabiltzen. Beraz, baliteke, ingelesezko edo frantsesezko bertsioen eraginez agertzea euskarazko itzulpenean binomioa, jatorrizkoan ezer ez dagoen kasu honetan. BMko adibideei dagokienez, behin erabiltzen da UFa gaztelaniazko testuan, baina, bi kasutan, ez dago ezer. Posible da BMeu liburuaren kasuan ere itzultzaileak beste itzulpen batzuk kontsultatu izana. HGL ZZ azpicorpusaren kasuan, zazpi adibide (hau da, HGL ZZko kasuen % 50) RSF liburukoak dira. Makro mailako azterketan aipatu dugu (ikusi 5.1.4) itzultzaileak ingelesezko bertsioa kontsultatu duela. Adibide konkretu batzuetan, iruditzen zaigu ingelesezko bertsio horrek nolabaiteko eragina izan duela euskal itzulpenean. 6.100 taulako adibidean, esate baterako, alemanezko testuan ipotxa Will-en ondotik igarotzen da, eta, euskarazkoan, berriz, “saltoka eta brinkoka” igarotzen da hiru gazteen ondotik. Ez dugu aukerarik izan ingelesezko bertsioan kasu honetan zer gertatzen den ikusteko. 6.100. taula: Ø⇒UF I Der Zwerg lief an Will vorbei, ohne ihn auch nur zu bemerken. (RSFde) Saltoka eta brinkoka igaro zen hiru gazteen ondotik, Will ere han zela ohartu gabe. (RSFeu) HGL ZZ azpicorpuseko hurrengo adibidean ere (GG), zubi-bertsioaren eraginak ematen du atentzioa. Izan ere, xede-testuan jatorrizkoan ez dauden bi esaldi (Nola edo ahala... ezkutuan... Hori espero zuen!) gehitzen dira. Gaztelaniazko bertsioa kontsultatu du-
356 6. Azterketa mikroestrukturala tuak direlako. Baina, AleuskaPhraseo corpuseko adibideak ikusi eta gero, esan al dezakegu UFak normalizazioaren adierazle direla beti? Gure ustez, UF batzuk badira xede-hizkuntzako egitura estandarizatuak, baina beste asko bereziki literatur testuetan erabiltzen diren egiturak dira, eta, horrela, hizkuntzaren erabilera jasoago baten adierazle. Gainera, batzuetan, UFen erabileraren bidez, xede-testuetan forma gordetzeko ahalegina dago, baina pragmatikoki funtzionatzen ez duten testuak sortzen dira. Saio gisa, eta aipatutakoa frogatze aldera, EPG corpusean59 bilatu ditugu irabazi fraseologiko izango liratekeen itzulpen tekniketan (UF ez⇒UF eta Ø⇒UF, alegia) aurkitu ditugun xede-UFak, eta liburu eta prentsako testuetako emaitzen alderaketa egin dugu. 6.103. taula: Binomioen agerraldi kopurua liburu eta prentsetako testuetan UFak Liburuetan Prentsan argi eta garbi 694 652 nola edo hala 599 274 zur eta lur 190 59 kosta ahal kosta 162 72 jaun eta jabe 112 201 dir-dir egin 105 8 estu eta larri 86 47 jira eta bira 77 5 jira eta buelta 55 3 korrika eta presaka 44 21 su eta gar 23 4 pozik eta alai 15 0 zuzen eta bidezko 11 0 mesedez eta faborez 10 0 oihuka eta garrasika 8 1 jiraka eta biraka 4 1 guztiz eta erabat 4 2 zalaparta eta iskanbila 3 0 59EPG corpusean egin dugu bilaketa, eta ez ETC corpusean, modu argiagoan egiten delako liburu eta prentsako testuen arteko bereizketa, eta bi azpicorpusen tamainak orekatuagoak direlako.
6.8 Binomioen azterketa XTetan 357 saltoka eta brinkoka 2 0 egiaz eta benetan 1 0 Ikus daitekeen moduan, jaun eta jabe binomioaren kasuan izan ezik, literatur testuetan prentsako testuetan baino gehiago erabiltzen dira zerrendan jaso ditugun binomioak. Gure ustez, horrek adierazten du UFen erabilera ez dela beti hizkuntzaren erabilera estandarizatu edo konbentzionalaren adierazle, literatur testuetan erabiltzen den diskurtso bereziago baten adierazle baizik.
7. Ondorioak 359
360 7. Ondorioak Azken kapitulu honetan, tesian zehar ikusitakoa jaso eta ideia horien inguruan eztabaidatuko dugu ikuspegi sistemiko batetik abiatuta. Bestalde, egin dugun hori aintzat hartuz eta lanak izan ditzakeen gabeziez jabeturik, hemendik aurrera egin beharrekoak ere aipatuko ditugu. Gure helburua hauxe izan da: UFen itzulpen-azterketa egitea, alemanetik euskarara egin diren literatur itzulpenen corpusean oinarrituta, eta, horren bitartez, baita testu alemanak euskarara nola itzuli diren aztertzea ere. Horretarako, bi maila, hizkuntzarena eta kulturarena, lotu nahi izan ditugu, mikro mailako hainbat hizkuntza fenomeno ezin baitira ulertu kultur eta gizarte testuingurua kontuan hartu gabe. Tesia Itzulpen Ikasketa Deskribatzaileen markoan kokatzen denez, marko teoriko-metodologiko horretako kontzeptuek berebiziko garrantzia dute. Hori dela eta, tesian zehar lortutako emaitzak laburbildu eta horien inguruan eztabaidatuko dugu kontzeptu horiek oinarri gisa harturik. IIDen baitan nagusitu zen target-orientedeness ideiari jarraituz, xede-testuetatik eta kulturatik abiatuta egin dugu gure azterketa; hau da, ez gara hasi besterik gabe testu alemanak eta euren euskal itzulpenak erkatzen, fraseologismoekin zer gertatzen den ikusteko, baizik eta abiapuntu gisa testu alemanen euskararako itzulpenak hartu nahi izan ditugu. Gainera, kontuan izan behar da unitate fraseologikoen itzulpenaren inguruan egin diren ikerketa asko eta asko ikuspuntu preskriptibotik egin direla. Tesian zehar aipatu legez, guk, lan honetan, Farøk aipatzen duen dogma fraseologikoa gainditu nahi izan dugu, alde batetik, eta, bestetik, ez dugu nahi izan lanak izaera preskriptiboa izan dezan (esan bezala, ez datorrelako IIDekin bat). Hori dela eta, corpusetan oinarritutako azterketa deskribatzaileen lerroan kokatzen da tesi hau, COVALT ikerketa taldearen baitan egin diren lanen lerro berean, hain zuzen. Oro har, esku artean duzuen tesia egiterako orduan, ikerketa talde hori eredu izan da. Kontuan hartuta Corpasek 2000. urtean aipatzen zuela corpusean oinarritutako itzulpen-azterketak egiteko beharra, eta COVALT corpusa 2001. urtetik jada ari
361 direla ustiatzen itzulpenak aztertzeko, iruditzen zaigu Jaume I Unibertsitateko taldea erreferentzia garrantzitsua dela. IDDen baitan proposatzen den metodologia enpirikoa gauzatu ahal izateko, Lambert eta van Gorpen kiribil formako eskeman oinarritu gara, tesiko bigarren kapituluan irakur daitekeen moduan. Horren arabera, lehenik eta behin, aurretiazko azterketa egin dugu. Izan ere, ezinbestekoa da jakitea alemanetik euskarara zer itzuli den, corpusa sortzen hasi baino lehen. Azken eguneraketaren arabera, 710 sarrerek osatzen dute Aleuska katalogoa, eta HGLko testuek osatzen duten azpikatalogoa da handiena. Sarrera bakoitzari dagokion fitxa betetzerako orduan, xede-etiketari dagokiona –hots, itzulpen-moduada betetzen zailena, eta zalantza handiak izan ditugu. Katalogo mailan “zuzenean” eta “zeharka” kategoriez baliatu garen arren STaren eta XTaren arteko harreman hori definitzerako orduan, analisian aurrera egin ahala konturatu gara, alde batetik, XT batek ST bat baino gehiago izatea ez dela ezohikoa –jatorrizko konpilatuak erabiltzea, alegia–, eta, bestetik, zuzenean itzulitako testu batzuk gertuago daudela batzuetan zeharkako itzulpen izatetik zuzeneko itzulpen izatetik baino. Horregatik, Manterolak (2011) eta Zubillagak (2013) beren doktore-tesietan erabiltzen dituzten honako bi kontzeptu hauek ezinbestekoak izan dira: ustezko itzulpen zuzenak (assumed direct translations) eta ustezko zeharkako itzulpenak (assumed indirect translations); batez ere lehen kontzeptu hori da interesgarria itzulpen moduari dagozkion fenomenoak kontzeptualizatzerako orduan. Katalogo horretatik abiatu gara, hain zuzen, AleuskaPhraseo corpusa sortzeko. HGL eta HLkoak izango direnez corpusa osatuko duten testuak, azpicorpus hori deskribatu dugu sakonago. 504 testuk osatzen dute, eta, HGL eta HLko kopuruei dagokionez, desoreka nabarmena da. Orotara, 126 jatorrizko egile eta 127 itzultzaile desberdinen lanak jasotzen dira azpikatalogoan. Denboran zehar izandako bilakaerari begiratzen badiogu, 80ko hamarkadatik aurrera egon zen gorakada iruditzen zaigu aipagarria. HGL eta HLko testuen alderaketari erreparatzen badiogu, paralelismoak daude itzultzaileei dago-
362 7. Ondorioak kienez. Itzultzaileak ez dira egile jakin batean espezializatzen, eta itzultzaile eta argitaletxeen artean ez ohi da loturarik egoten. Gainera, Zabaleta eta Mendiguren oso itzultzaile emankorrak dira bai HGLan bai HLan, 80ko eta 90eko hamarkadan hurrenez hurren. Gerora, itzultzaile aniztasuna gailentzen da. Baina aldeak ere badaude narratibako testu-mota horien artean. Itzulpen modua aztertu dugunean ikusi dugu, esate baterako, HLan zuzenean egindako itzulpenak gailentzen direla, eta, HGLan, berriz, zeharkakoak. Bata edo bestearen prestigioarekin izan dezake horrek zerikusia. Bestalde, eta gure ikuspegia diakronikoa izan ez den arren, testu-azterketa egin dugunean konturatu gara eboluzio bat egon dela, ezberdintasun jakin batzuk nabaritzen direlako lehen hamarkadatan eta azken urteetako itzulpenen artean, eta, etorkizunera begira, ikuspuntu diakronikoa aintzat hartzea interesgarria izan daitekeela. Behin HGL-HL azpikatalogoa ondo deskribatuta, irizpide jakin batzuk zehaztu, horietan oinarrituta testu jakin batzuk aukeratu, eta corpus digitalizatu, eleaniztun eta paraleloa sortu dugu, lau azpicorpusez osatuta dagoena (HGL ZZ, HGL ZH, HL ZZ eta HL ZH). Corpusa modu horretan osatzeak aukera ematen digu emaitzak bi ikuspuntutatik kontrastatzeko, generoa eta itzulpen modua, alegia. Bestalde, badakigu azpicorpus horiek, tamainari dagokionez, ez direla orekatuak, baina nabarmendu nahi dugu, corpusa osatuko duten testuak aukeratzerako orduan, hautaketa kuantitatiboa baino kualitatiboa egin dugula, eta hori dela desoreka kuantitatiboaren arrazoia. Ez hori bakarrik, emaitzak aztertzerako orduan aipatutako desoreka aintzat hartu dugu. Corpus osoaren tamainari erreparatzen badiogu (3.527.273 hitz), iruditzen zaigu gure ikerketa helburua betetzeko adierazgarria den corpusa sortu dugula. Corpusaren izaera eleaniztuna da nabarmendu nahi genukeen beste kontu bat. Gure kasuan, jatorrizko eta xede-testuak soilik jasotzen dituen corpusa sortzeak ez luke zentzurik izango. Zeharkako itzulpenen kasuan, esate baterako, alemanezko jatorrizko eta euskarazko xede-testuak alderatu izan bagenitu, ondorio desberdinetara iritsiko ginatekeen. Horregatik, corpusa sortzerako orduan, zubi-bertsioak
363 jaso ditugu ustez zeharka itzulitako testuen kasuan, eta, horrela, JTXT ikuspegi tradizionala gainditu dugu; beste hitz batzuetan esanda, biko kategorizazioa zalantzan jarri eta ikuspegia zabaldu dugu. Hemendik aurrera, urrats bat gehiago eman nahi dugu. Esan bezala, analisian aurrera egin ahala ikusi dugu bitarteko testuek eragina izan dutela, neurri handi edo txikiagoan, euskarazko itzulpenean. Horietako batzuk ustez zuzenean itzulitako testu gisa identifikatu genituenez katalogo mailan, ez dugu bitarteko bertsioa eskura izan mikro mailako azterketan. Zubi-bertsioak xede-testuan izan dezakeen eragina neurtzeko, interesgarria litzateke zubi-testuak corpusean integratuta izatea. Horregatik, etorkizunera begira, zubi-bertsioak sistematikoki gehitzen joango gara. Oro har, AleuskaPhraseo corpusaren sorrera prozesuari dagokionez, esan dezakegu ez dela lan samurra izan. Alde batetik, informatikari baten laguntzari esker, corpusa lerrokatu eta ustiatzeko tresneria propioa sortu dugulako. Merkatuan dauden beste tresna batzuk erabil genitzakeen, baina, gure lehentasuna bi hizkuntza baino gehiago aldi berean lerrokatuko zituen tresna erabiltzea zen, eta ez genuen gure beharretara behar bezala egokitzen zen ezer aurkitu. Bestalde, ez da lan samurra izan, testuen digitalizaziotik hasi eta corpusean bilaketak egiterainoko prozesua luzea izan delako. Baina merezi du denbora horretan inbertitzea, tesi honetatik harago, sortu dugun azken produktuak, corpusak, beste hainbat erabilera izan ditzakeelako etorkizunean, itzulpen irakaskuntzan edo hiztegigintzan, besteak beste. Hiztegigintzari lotuta, hain zuzen, oso interesgarria izango litzateke itzultzaileei zuzendutako DE-EU/ES hiztegi fraseologikoa sortzen hastea. Beste hizkuntza-konbinazio askotan badaude dagoeneko hiztegi fraseologikoak, eta eredu edo erreferentzia gisa erabili genitzake. Alemana-errusiera hizkuntza-konbinazioan, esate baterako, 2000 UFz osatutako hiztegia (Moderne deutsch-russische Idiomatik: Ein Korpus-Wörterbuch) argitaratuko da aurki Dmitrij Dobrovol’skij-en zuzendaritzapean. Alemana-gaztelania hizkuntzakonbinazioan, bestalde, 2012an argitaratutako eta dagoeneko tesian zehar aipatu dugun Schemann et al. hiztegia daukagu.
364 7. Ondorioak Corpusa sortzeaz gain gure corpusari ahalik eta etekin handiena atera nahi izan diogunez, corpusak ustiatzeko tresnak ere aipatu ditugu. AntConc programan oinarritu gara, doakoa eta plataforma anitzekoa dena. Oso lagungarria izan da, norberak bere testuak karga ditzakeelako programan, eta aukera ugari ematen dituelako, 3.2.6.1 atalean aipatu dugun moduan. Guk gehien erabili duguna Clusters/N-Grams aukera izan da, horren bidez aukera izan dugulako corpusa modu automatikoagoan ustiatzeko. Binomioak erauzterako orduan, bi elementu nagusiz eta loturazko hitz batez osatutako N-Grama zerrendak sortu ditugu. Binomio zerrenda horiek nahiko luzeak zirenez bai alemanaren eta bai euskararen kasuan, formula estatistiko bat aplikatu dugu, ondoren lagin adierazgarri batekin lan egin ahal izateko. Etorkizunean, TRACEaligner garatzen jarraitu nahi dugu, informatikarien laguntzarekin. Besteak beste, Manterolaren tesian glosario elebidunak sortzeko erabili zen programa (Giza++) edo AntConc gisako tresnek dituzten funtzioak TRACEalignerren txertatu, eta horiek garatzen jarraitu dezakegu. Izan ere, AntConc oso lagungarri izan arren, aldi bakoitzean hizkuntza bakarrari dagozkion testuak kargatu daitezke, eta, aurkitutako hitz edo hitz multzoen ordainak zeintzuk diren ikusteko, gure bilatzailera jo behar izan dugu. TRACEaligner garatzen jarraitzen badugu, tresna bakarrarekin hainbat eragiketa egiteko aukera izango dugu etorkizunean. Gure beharretara egokitutako tresna propioak garatzea ezinbestekoa izan da gure kasuan, eta izango da etorkizunean ere. Bestalde, alderdi “teknikoari” dagokionez, etorkizuneko beste erronketako bat corpusa lematizatzea da. Corpusa lematizatu gabe ere etekin handia atera diogu, baina iruditzen zaigu corpusaren ustiaketa modu automatikoago eta fidagarriagoan egingo dugula etorkizunean corpus lematizatuarekin. Metodologia enpirikoaren baitan, itzulpen-arauak osagai garrantzitsuak dira corpuseko azterketak ematen dituen emaitzak deskribatzeko. Behin eta berriz errepikatzen diren portaerak ikusten baditugu, itzulpen-arauak definitu ahalko ditugu. Touryk hainbat arau proposatu zituen. Aurretiazko arauei dagokienez, Zubillagak zioen
365 egokitasunerako joera handiagoa dela zuzeneko testuetan zeharkakoetan baino. Aldi berean, zeharkako itzulpenetan testu jatorragoak sortzeko joera nabarmentzen da (beharbada, zeharkakotasun hori konpentsatzeko). Guk ere hainbat aldiz ikusi dugu joera hori, eta, gure kasuan, hauexek dira joera horren adierazleak: • UFen erabilera: Hand-ekin osatutako somatismoen itzulpena aztertu dugunean (6.5.2), UF bidezko itzulpen portzentajea altuagoa zen zeharka itzulitakoetan zuzenean itzulitakoetan baino. UFen erabilera anitza xede-hizkuntzan hizkuntza horren erabilera jatorrarekin lotzen badugu, esan daiteke zeharka itzultzen denean, onargarritasunerako joera handiagoa dela. • UF⇒UF desberdin bidezko itzulpena gaztelaniatik euskararako itzulpenean: eskua eman UF zinetikoaren kasuan ikusi dugu (6.5.3.2 atalean), alde batetik, zeharkako itzulpenetan, gaztelaniazko zubi-bertsiotik aldentzeko joera dagoela, xede-testuetan gaztelaniazkoaren desberdinak diren UFak erabiliz; bestalde, euskaraz erabiltzen diren UF desberdin horien artean, lagunarteko hizkeran ohikoak diren batzuk aurkitu ditugu zeharkako itzulpenetan (bostekoa eman, bostekoa luzatu), eta iruditzen zaigu horrek ere jatortasun kutsua ematen diola xede-testuari. Binomioen kasuan ere, antzeko zerbait ikusi dugu von Kopf bis Fuß UFaren itzulpenean (ikusi 6.7.3.2 atala). Zeharka itzulitako testuetan aurkitu dugun lau aldietan, goitik behera UF desberdina erabili da euskarazko testuetan. Zuzeneko itzulpenetan, berriz, agertzen den bost aldietatik hirutan burutik oinetaraino UFa erabiltzen da. Zeharkakoetan, badirudi, gaztelaniazkoaren antzekoa den UFa saihestu nahi dela. Jarduerazko arauei dagokienez, makro mailan, arau matrizialak aztertu ditugu, xede-hizkuntzako materialaren “kokapenean” eta banaketan eragina dutenak. Hori egin ahal izateko, besteak beste, 5 kapituluan paratestuak aztertu ditugu eta paraitzulpenaren analisia egin dugu. Makro maila horretan ikusi dugu jada (ikusi 5.4 atala),
366 7. Ondorioak zuzenenean/zeharka dikotomia ez dela nahikoa, eta ikuspegi malguago bat behar dugula. Mikro mailako azterketan lortutako emaitzek berretsi besterik ez dute egin makro mailan ondorioztatutakoa. Ikus ditzagun kasu batzuk: • DTS, RSF: Bi kasu horietan, itzultzaileek esan digute zuzenean alemanetik itzuli dutela, eta beste bertsio batzuk kontsultatu dituztela zalantza kasuetan. Azterketan aurrera egin ahala ikusi dugu beste bertsio batzuk eskura izateak eragina izan duela xede-testuan. Kapitulu izenen itzulpena aztertzerakoan, esate baterako, bitarteko bertsioak xede-bertsioan nolabaiteko eragina izan duela iruditu zaigu, eta gauza bera gertatu da mikro mailako azterketan (ikusi 6.41 eta 6.100 taulak). • GG, DAK, DGM: Hauek gure corpuseko Mendigurenen itzulpenak dira, HGL ZZ azpicorpusekoak. Paraitzulpenaren azterketan, izan izenburuen itzulpena edo kapitulu izenen itzulpena aztertu dugunean, ikusi dugu xede-testua gehiago gerturatzen zela kasu batzuetan gaztelaniazko bertsiora alemanezkora baino. Ustez zuzenean itzulitako testuak direnez, ez ditugu beti zubi-bertsioak eskura izan. 6.93 eta 6.101 tauletan, esate baterako, gaztelaniazko testuaren interferentzia zantzuak aurkitu ditugu GG liburuan. DAK liburuaren kasuan ere, 6.99 taulako adibidean gaztelaniazko bertsioaren eragina suma liteke. • DDL: Paraitzulpenaren azterketan jada atentzioa eman digu ustez zuzenean itzuli den testu honek. Jatorrizkotik aldentzeko zantzuak antzeman ditugunez, gaztelaniazko itzulpena ere izan dugu eskura. Bai izenburu eta kapitulu izenen itzulpenazterketa egiterakoan, bai somatismo eta binomioen itzulpena aztertu dugunean, datu kontraesankorrak aurkitu ditugu. Adibidez, 6.35 eta 6.25 tauletan gaztelaniazko testuaren eragina nahiko nabarmena da, baina, 6.18 eta 6.40 tauletan, berriz, ez. Aipatu ditugun kasuetan, beraz, hainbat interferentzia-mota egon daitezke: kognitiboa, testuala edo bien arteko nahasketa. Testu in-
367 terferentzien kasuan, abiapuntua jatorrizko testu bat baino gehiago denez, itzultzaileak jatorrizko konpilatua erabiltzen duela esango genuke. Orain arte makro mailan lortutako emaitzak jaso ditugu batez ere, baina, aldi berean, mikro mailako emaitza batzuk ere aurreratu ditugu. Orain, berariaz helduko diogu mikro maila horri. Horrela, testuingurutik testurainoko bide osoa egingo dugu. Egia da mikro mailako azterketari eskainitakoa dela kapitulurik mardulena, baina, bertan, IIDen planteamendu teorikoa bere osotasunean aplikatu nahi izan dugu, eta, hori nola egin dugun zehatz-mehatz azaltzeko, beste kapituluetan baino gehiago luzatu gara. Itzulpen azterketari erreparatzen badiogu, somatismo eta binomioak izan ditugu aztergai. Azpimarratu nahi genuke bi UF-mota desberdin aukeratu ditugula, horrek aukera eman digulako bi azterketetatik lortutako emaitzak alderatzeko. Hala ere, jakinaren gainean gaude etorkizunean UF-mota desberdin gehiago aztertzeak orain arte lortutako emaitzak osatzeko balioko digula. Ez hori bakarrik: beste hizkuntza-konbinazio batzuetako UFen itzulpena aztertzea ere oso aberasgarria izango litzateke (ingelesa-euskara, adibidez), edo/eta beste testu-mota batzuetan (ikus-entzunezkoetan) azterketak egitea. Bestalde, gure kasuan, itzulpen-azterketa egiterako orduan, jatorrizko testuetatik abiatutako azterketak egin ditugu bai somatismo bai binomioen kasuan. Izan ere, hori da Itzulpen Ikasketetan oro har egin ohi dena. Baina, IIDen baitan xede-testuak duen garrantzia ere jaso nahi izan dugu, eta, horretarako –ohiko JT⇒XT ikuspuntua osatzeko, alegia–, xede-testutik abiatutako azterketak egin ditugu somatismo eta binomioen kasuan. Ikusi dugun moduan, eta aurrerago jasoko dugun moduan, ikuspuntu horretatik lortutako emaitzek ikuspegia osatu dute. Itzulpenen azterketarako eskema osatzerako orduan, Marcoren itzulpen tekniken proposamenean oinarritu gara. Oinarria Marcoren itzulpen teknikak izan arren, azterketan aurrera egin ahala, gure beharretara egokitu dugu zerrenda. Desberdintasun nagusia kopia zuzen eta zeharkako kopien arteko bereizketa da. Gure kasuan, ustez
370 7. Ondorioak UF gehiago aurkitu ditugu. Tesian zehar esan bezala, HLko testuetan erabiltzen den hizkuntza konplexuagoarekin izan dezake harremana emaitza horrek. Gainera, testu bakoitzean aurkitu dugun UF kopurua aztertzerako orduan ere, hamar baino binomio gehiago dituzten testuen artean gehientsuenak HLkoak dira. HGLko salbuespenak BUS, TH eta JV dira. Somatismoen kasuan, testu bakoitzeko dentsitate fraseologikoa kalkulatzeko, Hand hitzaren agerraldi kopurua eta erauzitako UF kopurua hartu ditugu kontuan. Azterketa jatorrizko testuetatik abiatuta egin dugunean ondorioztatu dugu Kästnerren testuetan somatismo trinkotasuna altua dela, eta, euskarari dagokionez, Mendiguren eta Zabaletaren itzulpenetan, aberastasun fraseologikoa gorde edo areagotu egiten dela. Itzulpen azterketan ikusitakoan oinarrituta, laburbilduz honako hau esan dezakegu gure corpuseko somatismoen itzulpenaren inguruan: • Bilaketak alemanezko jatorrizko testuetatik abiatuta egin ditugunean, itzulpen aukera ohikoena UF ⇒ UF desberdina da, baina, oro har, UF bidezko itzulpenen portzentajea (% 61,26) altua da. Ikuspuntu deskribatzailetik, datu horrek erakusten du badagoela ahalegin bat xede-testuetan jatorrizko testuen izaera fraseologikoa gordetzeko. UF horiek batzuetan onargarritasunerako bidea egiten dute, baina, beste hainbat kasutan, erdi bidean geratzen dira, UFaren bidez egitura zurrunak sortzen direlako. UF desberdin bidez itzuli diren horien baitan, eskua eman erako somatismoei ataltxo bat eskaini diegu, maiz erabiltzen direlako, eta emaitza interesgarriak lortu ditugu. Izan ere, ikusi dugu zeharkako itzulpenetan zubi-bertsiotik aldentzeko eta hitz-konbinazio jatorra(go)ak sortzeko joera dagoela. Era berean, lehen begiratuan alderantzizkoa dirudien joera ere aurkitu dugu; gaztelaniatik euskarara egindako itzulpenetan, bost kasutan kopia bidez itzulitako UFak aurkitu baititugu euskaraz. Ondorioz, onargarritasunerako joera eta testu jatorrak sortze-
371 koa ez da horren nabarmena kasu horietan. Esan bezala, bost kasu horiek 80ko eta 90. hamarkada hasierako testuetan aurkitu ditugu, eta argudia liteke denbora pasatu ahala itzultzaileen jarrera ere aldatzen joan dela. Metodologia (enpirikoari) lotuta gaineratu nahiko genuke azterketa, corpusean beharrean, sistema mailako ezaugarrietan oinarritu izan balitz, ez genituzkeela seguruenik eskua eman erako UFak aztertuko, idiomatikotasun maila baxukoak direlako. Baina, itzulpen-azterketak egiterako orduan, oso idiomatikoak diren UFak bezain interesgarriak izan daitezke idiomatikotasun maila baxukoak. Beraz, interesgarria iruditzen zaigu azpimarratzea corpusekin lan egitearen abantailetako bat, gure kasuan, ezaugarri desberdinak dituzten UFekin lan egiteko aukera izan dela. Egunen batean euskal fraseologismoen azterketa egingo balitz, interesgarria izango litzateke eskuragarri dauden euskal corpus handi horiek oinarri gisa hartzea. • UF motei lotuta, ikusi dugu UF zinetiko batzuk, die Hände ringen kasu, interesgarriak izan daitezkeela. Kasu konkretu horretan, esate baterako, UF desberdin bidezko itzulpena aurkitu dugu (eskuak astindu), ezohiko hitz-konbinazio bat ere erabili da (eskuak atzaparkatu), eta, gaztelaniaren eraginez (retorcerse las manos), zeharkako kopia bat ere aurkitu dugu (eskuak bihurritu). Alemanez eta euskaraz baliabide linguistiko desberdinak erabiltzen dira gauza bera adierazteko: alemanez, aditzak informazio asko gordetzen du, eta, euskaraz, berriz, beste baliabide batzuk beharko genituzke, alemanez aditzean kontzentratuta dagoen ideia hori jasotzeko; beste modu batean esanda: aditz zehatzen urritasunak bultzatzen gaitu eduki semantikoa beste baliabide batzuekin osatzera. Nolanahi den, iruditzen zaigu merezi duela UF-mota hauek sakonago aztertzea, bai ikuspuntu kontrastibotik bai itzulpengintzaren ikuspuntutik. • Zeharkako kopia horiek direla eta, ustez zuzenean itzulitakoetan zaila da zehazten ea interferentzia testual, instrumental edo
372 7. Ondorioak kognitiboa egon den. Zeharka itzuli diren testuetan, berriz, ohikoena kopia testualak aurkitzea da, non interferentzia zubi-bertsioak eragiten duen. Baina kasu interesgarri bat aurkitu dugu ustez zeharka itzulitako testu batean, BMeu liburuan (ikusi 6.43 taula). Adibide horretan ikusitakoaren arabera ondorioztatu dugu agian BMeu ez dela hasieran pentsatu bezala zeharka itzuli, eta interferentzia kognitibo kasu baten aurrean gaudela. Edo agian itzultzaileak beste testuren bat kontsultatu du. Corpuseko datuetan soilik oinarrituta, zaila da zehazten itzulpen prozesuan zer gertatu den. Kontu horri aurrerago ere helduko diogu, interferentziaren legeari erreferentzia egiten diogunean, garrantzitsua baita. • Corpuseko datuetan oinarrituta aurkitu dugun beste kontu bat, hori ez izan arren tesi honen helburua, itzultzaile jakin batzuen estiloari edo itzultzeko moduari lotuta dago. Atentzioa eman digute, esate baterako, Zabaletaren itzulpenek, beste kasuetan baino gehiago erabiltzen dituelako euskaraz horren ohikoak ez diren hitz-konbinazioak: badu buru eta belarririk, eskuak atzaparkatu, eskuak gerrian lotu, eskua eskutan... Badirudi jatorrizkoan UFa dagoenean xede-testuan ere UFa erabiltzen ahalegintzen dela maiz. Estiloaren kontuak atentzioa eman digu bai somatismoak bai binomioak aztertu ditugunean. • Bilaketak xede-testuetatik abiatuta egin ditugunean, UF ez ⇒ UF kasu dezente aurkitu ditugu. Batzuetan, aukera logikoena dirudi euskaraz esku-rekin osatutako somatismoa erabiltzea, oso produktiboak baitira. Baina, beste batzuetan, egia da xede-testuetako UF horien bitartez testu adierazkorrago eta zehatzagoak sortzen direla. Esku-rekin osatutako euskal somatismoak oso produktiboak direla testu-azterketa egin ondoren ikusi ahal izan dugu. Izan ere, euskal fraseologismoen azterketa sakon baten faltan, azterke-
373 ta egin aurretik ez genekien horren produktiboa izango zenik. Ikuspuntu kontrastiboa osatze aldera, euskal somatismoen azterketa sistematikoa egin beharko litzateke. Hori egiteko, esan bezala, gaur egun posible izango litzateke euskal corpusak ustiatzea. Binomioen kasuan, berriz, honela laburbildu dezakegu itzulpenazterketan ikusitakoa: • UF bidezko itzulpen portzentajea somatismoetan baino baxuagoa dela ikusi dugu, baina, hala ere, altua da (% 50,64). • Somatismoen kasuan zeharkako testuen inguruan aipatu duguna, binomioekin ere ikusi ahal izan dugu: zubi-bertsiotik aldentzeko joera dagoela, alegia. HLJko adibide batzuk aipatu ditugu (6.94 edo 6.95) edo von Kopf bis Fuß-en zeharkako eta zuzeneko itzulpenaren inguruan ere jardun gara. Kontuan hartu, gainera, testu hau HGL ZH azpicorpuseko argitalpen berriena dela, eta goian aipatutako hipotesia konfirmatzen duela HLJeu- n zubi-bertsiotik aldendu eta testu jatorrak sortzeko joera ikusi izanak. • Euskarara eta gaztelaniara egin diren itzulpenak alderatzen ere saiatu gara (ez izan arren hori tesi honen xedea), eta joera bat izan litekeena aipatu dugu: euskararako itzulpenetan kopia zuzen gehiago onartzen direla gaztelaniara egindako itzulpenetan baino. Hipotesi modura esan liteke xede-hizkuntzaren egoera eta prestigioarekin daukala horrek zerikusia. • Azterketa xede-testuetatik abiatuta egin dugunean, hemen ere, batzuetan, UFa erabiltzea aukera logikoena iruditu zaigu. Baina, besteetan, Touryk dioen moduan, euskararen beraren baliabide linguistikoak garatzeko ahalegin gisa uler liteke. Kasu batzuetan, xede-testuetako binomioen erabilera behartua iruditzen zaigulako, eta inpresioa daukagu binomio horien erabileraren bidez konplexutasun jakin bat gorde nahi dela xede-testuetan (adibidez, 6.92). Beraz, xede-sistema sistema ahula denean,
374 7. Ondorioak badago UFrik ez⇒UF eta Ø⇒UF itzulpen aukerak agertzeko joera; Touryk dioen moduan, ahultasun hori konpentsatzeko ahalegin gisa ulertu daiteke (Toury 2012: 140). • Bai ustez zuzenean (GG, DAK, DDL) bai ustez zeharka (BM) itzulitako testu batzuen kasuan, beste testu batzuen interferentzia zantzuak izan litezkeenak ikusi ditugu, somatismoekin ikusi legez. Horren ondorioz, itzulpen moduari lotuta, ikusi dugu ezinezkoa dela zuzeneko eta zeharkakoen arteko muga zorrotz bat zehaztea. • UF desberdin bidezko itzulpenetan atentzioa eman digu UFak erabili arren ez direla beti forma estandarrenak aukeratzen. Gainera, horrelako kasu gehiago ikusi dugu HLko itzulpenetan HGLkoetan baino. Von Zeit zu Zeit binomioaren itzulpenean joera hori bera antzeman dugu: itzulpen aukera ugari aurkitu ditugu, baina corpuseko agerpen-maiztasunen arabera gutxien erabiltzen direnak HLko itzulpenetan (alditik aldira edo noizetik noizera) bakarrik aurkitu ditugu. Tesian zehar aipatu dugu, Marcon oinarrituta, erabilera fraseologikoa estandarizazioaren adierazle izan daitekeela. Corpuseko datuetan oinarrituta, hala ere, esango nuke kontuz ibili beharra dagoela baieztapen horrekin. Izan ere, UFak erabili arren gerta daiteke maiz erabiltzen ez diren UFak izatea (egiaz eta benaz, kasu) edo erabiltzen diren testuinguru horretan ongi ez funtzionatzea. Itzulpen-arauez gain, Touryk bi itzulpen-lege ere proposatu zituen, probabilitate izaera daukatenak, eta horri helduko diogu azterketari amaiera emateko. Alderdi hau izan da Touryri gehien kritikatu zaiona, itzulpen-legeak eta lege horien enpirikotasuna, hain zuzen. Baina ez dugu ahaztu behar lege hauek, Touryk esan bezala, izaera heuristikoa daukatela, eta horien baitan egiten diren adierazpenak aldagai jakin batzuen araberakoak direla. Guk ere tresna heuristiko
375 gisa ikusten ditugu, errealitatea deskribatzeko balio duten kontzeptu gisa, alegia. Xede-hizkuntzako aukeren artean ohikoagoen alde egiten denean, estandarizazioaren legea (law of growing standardisation) beteko da, eta, STko fenomenoak XTra pasatzeko joera dagoenean, interferentziaz (law of interference) hitz egingo dugu, interferentzia positiboaz nahiz negatiboaz (XTko ohituren aurka egiten denean). Estandarizazioaren legeari dagokionez, ikusi dugu UFen erabilera ez datorrela beti bat hizkuntzaren erabilera konbentzional edo ohikoarekin, eta, beraz, UFen erabilera ez dela beti estandarizazioaren adierazle. Gure ustez, jatorrizko testuetan UFrik ez egonagatik (edo ezer ez egonagatik) xede-testuetan UFak erabiltzen direnean, itzultzaileek ahalegin berezi bat egiten dute diskurtso literario jakin bat sortzeko. Binomioen kasuan 6.103 taulan ikusi ahal izan dugu nola gure corpusean erabiltzen diren binomio jakin batzuk ohikoagoak diren literatur testuetan, prentsako testuetan baino. Bestalde, hizkuntza bera garatzeko ahalegin gisa ere uler daiteke. Edozein modutan, UFak erabiltzea positiboa da itzultzaileen begietan, eta batzuetan ahalegin berezi bat egiten da horiek testuetan txertatzeko, lehentasun semantikoa dela-eta xede-hizkuntzan funtzionatzen ez duten testuak sortu arren (ikusi 6.17 taula) edo inkoherenteak diren emaitzak lortu arren (ikusi 6.20 taula) edo forma behartuak sortu arren (ikusi 6.72 taula). Gu honaino iritsi gara, baina badakigu estandarizazioaren legea are sakonago aztertu dezakegula, errealitatea datu gordinek adierazten dutena baino konplexuagoa delako. Horretarako, guk proposatutako itzulpen aukeretan oinarritu beharrean, beste parametro batzuk erabili beharko genituzke sorburu- eta xede-testuetako UFen kasuan –ohiko / ezohiko hitz-konbinazioak, esate baterako–, eta, zailtasunak zailtasun, horiek sistematikoki aplikatu. Itzulpenek, jatorrizko testuen aldean, ezohikotasunaren adierazgarri diren ezaugarri gutxiago badituzte, orduan beteko da estandarizazioaren legea (Kenny 2001: 66). Hitz-konbinazio bat ohiko edo ezohiko gisa identifikatzeko, hiztegiak baino beharrezkoagoak dira erreferentziazko corpusak. Horre-
376 7. Ondorioak tarako, euskararen kasuan, oso baliagarriak izan dira sarean dauden hainbat corpus: XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa, EPG, ETC... Baina, etorkizunera begira, interesgarri izango litzateke – ETCren kasuan, esate baterako– ikertzaile bakoitzak bere interesen arabera azpicorpusak definitzeko aukera izatea. Izan ere, ETC gisako corpusak irizpide jakin batzuetan oinarrituta diseinatu dira, corpusen egileek aukeratutako testuak jasotzen dituzte, testu bakoitzari etiketa jakin bat egokitzen zaio (jatorrizko, itzulpen, neutro...) eta emaitzak etiketa horien araberakoak dira... Interferentziaren legea aztertzeko, bestalde, zuzeneko eta zeharkako kopien emaitzak analizatu behar ditugu gure kasuan. Zuzeneko kopien kasuan, 6.4 azpiatalean aipatu legez, interferentzia jatorrizko testuak eragindakoa da; beraz, interferentzia-mota testuala da. Alemanezko somatismo eta binomioen euskararako itzulpenak aztertu ditugunean, beste ikerketa lan batzuekin alderatuta (ikusi Marco 2013), portzentaje nahiko altuak lortu ditugu (% 9,80 somatismoen kasuan, % 10,83 binomioen kasuan). Beraz, ondorioztatu daiteke alemana bezalako prestigiozko hizkuntza batetik euskara bezalako hizkuntza gutxitu batera egiten diren itzulpenetan, testu-interferentzia onartzen dela (beste hizkuntza-konbinazio batzuetan baino gehiago, behinik behin), eta HGLko testuetan HLkoetan baino gehiago (bai somatismo bai binomioen kasuan). Ondorioztatu daiteke sorburuhizkuntzaren estatusak eta xede-hizkuntzaren egoera soziolinguistikoak interferentziaren aldagai gisa funtziona dezaketela. Bestalde, makineria kognitiboa da interferentziaren legearen kasuan Touryk aipatzen duen beste aldagaietako bat, zeinak era berean lotura estua duen hizkuntza kokatuta dagoen ingurumen soziolinguistikoarekin. Alemanetik euskarara itzultzen duten itzultzaileen kasuan, gaztelania ere presente dago. Gure kasuan, zeharkako kopietan agerian geratzen da egoera horren eta makineria kognitiboaren eragina itzulpen prozesuan. Izan ere, zeharkako kopiek adierazten dute ustez alemanetik zuzenean egin diren itzulpenetan, alemana ez den beste testu/hizkuntza baten interferentzia egon dela xede-testuan. Interferentzia-mota hori testuala izan daiteke, eta itzulpen konpila-
377 tuaz ariko ginateke; itzultzaileak, alemanetik zuzenean itzuli arren, zubi-bertsioak kontsultatzeko aukera daukalako. Instrumentala ere izan daiteke; alemanetik euskarara itzultzen duen itzultzaileak alemanetik erdaretarako hiztegiak kontsultatuko dituelako lehenengo, eta, gero, zubi-hizkuntza horietatik euskararako hiztegietan egingo du kontsulta. Edo interferentzia kognitiboa izan daiteke; izan ere, gaztelania eta/edo frantsesa itzultzailearen buruan daude, oso presente gainera, euskarak bizi duen egoera diglosikoa medio, gaztelania eta frantsesa direlako hizkuntza dominanteak. “Lege” proposamen gisa esan liteke, beraz, A hizkuntza batetik B hizkuntza gutxitu batera itzultzerako orduan, B hizkuntza egoera diglosikoan baldin badago eta C hizkuntza nagusi batekin elkarrekin bizi bada, orduan C hizkuntzaren interferentzia egon daitekeela B hizkuntzan; aldagaien arabera, interferentzia hori hainbat motatakoa izan daiteke eta hainbat mailatan gerta daiteke. Corpuseko datuetan oinarrituta, beraz, esan dugu euskararen egoera diglosikoak itzulpen jarduerari eragiten diola. Interesgarria izango litzateke eragin hori nola gauzatzen den aztertzea; hau da, faktoreak zeintzuk diren analizatzea. Esate baterako, atzerriko hizkuntzak hizkuntza dominantea (eta ez euskara) abiapuntu gisa hartuz ikasi izanak zer-nolako eragina dauka gure buruan hizkuntzak barneratzeko moduarekin? Izan ere, adin jakin batetik aurrera (6 edo 7 urtetik aurrera) hizkuntzak ikasten direnean, hizkuntzen arteko alderaketa atzerriko hizkuntza ikasteko mekanismo bihurtzen da. Ondorioz, erreferentzia gisa hartzen den hizkuntza eta atzerriko hizkuntzaren arteko lotura oso estua izango da. Interesgarria izango litzateke aztertzea, beraz, hizkuntzen jabekuntza, buruko hizkuntzen-mapa eta itzulpen jardueraren arteko harremana nolakoa den, harremanik baldin badago. Corpusean oinarritutako azterketa denez hau, produktuan oinarritu gara, baina, hori egin dugunean konturatu gara prozesua aztertzea ere oso interesgarria dela. Esate baterako, gurean hainbat interferentzia-mota daudela ikusi dugu. Baina jakitun gara itzulpen prozesua sakon aztertu nahi badugu, beste datu batzuk aztertzea beha-
III Euskarazko binomioen zerrenda 415 besoak eta hankak 7 4 bila eta bila 7 5 hitz eta pitz 7 4 honetaz eta hartaz 7 3 igo eta jaitsi 7 5 arratoiak eta xaguak 6 1 edan eta edan 6 4 eman eta eman 6 4 halako eta halako 6 3 harantz eta honantz 6 1 hau edo bestea 6 4 lehenago edo geroago 6 3 nahi eta ezin 6 4 nahikoa eta gehiegi 6 5 pentsatu eta pentsatu 6 5 bat eta bera 5 3 bata eta bestea 5 5 direnak eta ez direnak 5 4 erre eta erre 5 2 goi eta behe 5 2 korrika eta korrika 5 1 lan eta lan 5 3 sartu eta atera 5 4 zu eta ni 5 4 batean edo bestean 4 4 behin eta betiko 4 3 egun eta gau 4 4 esan eta egin 4 3 esan eta esan 4 4 handik eta hemendik 4 4 hau edo hura 4 3 hau eta bestea 4 3 hil ala biziko 4 2 hil edo biziko 4 3 hona eta hara 4 4 ibili eta ibili 4 2 ikusi eta entzun 4 4 jira eta buelta 4 2 lehen eta azken 4 3 negar eta negar 4 3 apurtzeak eta eraikitzeak 3 1
416 A. Eranskinak arrazoia ala nahia 3 1 aurrean eta atzean 3 2 aurrera eta aurrera 3 3 aurretik eta atzetik 3 3 bat edo batek 3 2 batekin eta bestearekin 3 2 begira eta begira 3 2 begiratu eta begiratu 3 2 biak ala biak 3 2 egunak eta gauak 3 3 entzun eta ikusi 3 2 esan edo egin 3 2 ezker eta eskuin 3 2 eztulka eta arnasestuka 3 2 gehiago eta gehiago 3 3 gehiegi edo gutxiegi 3 3 goitik eta behetik 3 3 hainbeste eta hainbeste 3 2 hazi eta hazi 3 3 hemen eta orain 3 2 hezur eta mami 3 1 hil ala bizikoa 3 3 hitza eta pitza 3 1 hola eta hola 3 1 honi edo hari 3 3 idatzi eta idatzi 3 1 jan eta jan 3 3 lehenago edo beranduago 3 2 non edo non 3 3 nor edo zer 3 3 segi eta segi 3 2 sor eta lor 3 3 tira eta tira 3 3 zergatik eta zertarako 3 3 zuri eta beltzeko 3 2 aldeko eta kontrako 2 2 alfa eta omega 2 1 altua eta zabala 2 2 antsia eta intziri 2 1 arratoiak eta saguak 2 1 arratsaldeko eta gaueko 2 1
III Euskarazko binomioen zerrenda 417 arretatsu eta zuhurra 2 2 arropak eta adatsak 2 1 asko edo gutxi 2 2 askok eta askok 2 2 astuna eta aspergarria 2 2 atsegina eta polita 2 2 aurrerantz eta atzerantz 2 2 aurretik eta ondoren 2 1 bakarra eta berbera 2 2 bake eta zoriona 2 1 barreka eta oihuka 2 1 basoetan eta mendietan 2 2 batak eta besteak 2 2 batek edo bestek 2 2 bateko eta besteko 2 2 baten edo besteren 2 1 baten eta bestearen 2 2 begi eta belarrietatik 2 2 begira eta usainka 2 2 behin edo behin 2 2 beltz eta zabal 2 2 beso eta hankak 2 1 beti eta beti 2 2 biguna eta zurbila 2 2 bira eta bira 2 2 bizkorrago eta bizkorrago 2 1 edan eta lo 2 2 ederra eta gaztea 2 2 egiaz eta benetan 2 1 erraza eta zaila 2 2 esku eta hanka 2 1 eskuineko eta ezkerreko 2 2 eskuinera eta ezkerrera 2 1 ezkerrera ala eskuinera 2 2 galde eta galde 2 2 gehiago edo gutxiago 2 2 gora eta gora 2 2 gorantz ala beherantz 2 2 gorputza eta arima 2 2 gris eta leuna 2 2 gutun eta inprimaki 2 2
418 A. Eranskinak guztiz eta erabat 2 1 hala edo hola 2 1 halako edo bestelako 2 1 handi eta astun 2 2 handi eta txikiak 2 2 handi eta txikiekin 2 1 haserre eta triste 2 2 hasi eta amaitu 2 2 hau eta beste 2 2 hola edo hala 2 1 honen eta haren 2 2 honetan eta bestean 2 2 indarra eta kemena 2 2 irakurri eta irakurri 2 2 isuri eta isuri 2 2 jauzika eta itzulipurdika 2 2 joateko eta joateko 2 2 kafea eta pattarra 2 2 kafea eta zigarroak 2 2 lasai eta alai 2 2 lasai eta pozik 2 2 luzaro eta bihotzez 2 2 maitatu eta errespetatu 2 2 maitatu eta ohoratu 2 2 mesedez eta faborez 2 1 milioika eta milioika 2 2 muino eta zelai 2 2 nabigatu eta nabigatu 2 1 nahi eta nahi 2 2 nahi eta nahiez 2 1 negar eta zotin 2 1 noizik eta behin 2 2 nor edo nor 2 2 nork eta berak 2 2 ogia eta ardoa 2 2 oihuka eta garrasika 2 2 on eta eder 2 2 on eta zuzena 2 2 onak eta gaiztoak 2 2 onerako edo txarrerako 2 1 oraingo eta betiko 2 2
III Euskarazko binomioen zerrenda 419 ordutan eta ordutan 2 2 ozen eta zoli 2 2 ozenki eta garbi 2 1 papera eta arkatza 2 2 pentsatu eta sentitu 2 2 poeta eta pentsalari 2 2 portaera eta ohitura 2 2 pozik eta alai 2 2 pozik eta zoriontsu 2 2 sakon eta ondo 2 2 saltoka eta brinkoka 2 2 sarrera eta irteera 2 1 sartzen eta ateratzen 2 2 sasta eta sasta 2 1 segurtasun eta ausardia 2 2 serio eta hotz 2 2 serio eta pentsakor 2 2 tinko eta zintzo 2 1 tiraka eta bultzaka 2 1 triste eta pentsati 2 2 txiki eta handiak 2 2 xaxa eta xaxa 2 2 zahar eta on 2 2 zaharra eta berria 2 1 zalaparta eta iskanbila 2 2 zapaldurik eta bahiturik 2 1 zapatak eta frakak 2 2 zergatik eta nola 2 2 zerua eta lurra 2 2 zeruaren eta lurraren 2 2 zirt edo zart 2 1 zorigaitza eta zoriona 2 1 zoriona eta maitasuna 2 2 zoriontsu eta pozik 2 2 zuk eta nik 2 2 zutik edo eserita 2 2 zuzen eta bidezkoa 2 2 zuzen eta egoki 2 1 zuzen eta irmo 2 2 |
addi-2aaee194c62a | https://addi.ehu.es/handle/10810/15410 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2015-07-08 | science | Martínez Suárez, Naroa | eu | Heriotzaren trataera haur hezkuntzan: 4 eta 5 urteko geletarako proposamen didaktikoa | SARRERA Hurrengo orrialdeetan garatuko den Gradu Bukaerako Lanean gaur egungo curriculumean tabua den heriotzaren gaia gainditzeko lehenengo urrats bat eman nahi da. Horretarako, Haur Hezkuntzako ziklotik heriotza naturaltasunez txertatzeko proposamen didaktikoa luzatzen da. Heriotza gaur egun geure gizartean isilpeko eta umeei ezkutatzen zaien gaia izanik, hezkuntzako profesionalok hutsune handia daukagu heriotza gure gelara iristen denean. Lan honek, ikasgeletan heriotza eman aurretik, bizitza-zikloaren etapa gisa eta familia guztietan presente dagoen edo egongo den gaia den legez landu nahi du. Aipatu bezala, hasierako pausu bat baino ez du izan nahi, euskaraz dagoen material urritasunari erantzunez. Material hori sortzeko, bilaketa teoriko sakona eta baita umeekin harremanetan dauden helduei galdetegiak ere egin dira. Horretatik abiatuta bizitza-zikloa eta familia ereduen atal osagarri gisa lantzen duen 10 jarduerako proposamen didaktikoa plazaratzen da. Amaitzeko, proposamenaren proba-pilotuaren ondorioak eta hobekuntza proposamena ere eskaintzen dira. Baita jarduera aurrera eramateko beharrezkoa diren material guztiak ere.
Hitz-gakoak: heriotza, haur hezkuntza, familia, bizitza-zikloa, proposamen didaktikoa, hezkuntza.
JUSTIFIKAZIOA: GAIAREN GARRANTZIA ETA ARLOAREN EGOERA Heriotza ezinbestekoa, unibertsala, ekidinezina eta, bereziki, naturala da. Hala ere, gure gizartearen tabu handienetariko bat da, eta, zer esanik ez, Hezkuntza Sisteman Haur Hezkuntzako umeekin. Horregatik guztiagatik, lan honek heriotzaren gaia tratatuko du; argitxo bat piztearren iluntasunaren erdian. Heriotza bizitzaren ondorio zuzena da. Ezin da bizitzarik heriotzarik gabe ulertu, denon patua baita. Hala eta guztiz ere, gizartean eta bereziki Eskolan1 jaiotzaz eta hazkuntzaz argi eta garbi hitz egiten da; azken urteotan baita ugalketaz ere; baina zein momentutan hitz egiten da heriotzaz? Beste aukerarik ez dagoenean, hitz eginez gero eta zoritxarrez. Ikasgelan haurdunaldi goiztiarra agertu ondoren sexualitateaz hitz egitea bezala ez al da hori? Gainera, heriotza bat jazotzerakoan, sufrimendu handiko momentu horiek ez dira, gure ustetan, inolaz ere, heriotzaz berba egiteko unerik egokienak –umearentzako hurbilekoa den heriotza bat gertatuz gero, berau komunikatu eta doluan lagunduko zaio, baina ez da heriotzaz talde handian hitz egiteko aukera aproposena–. Bestalde, ekidin ezineko bizipen bat izanik, heriotzaren bat ikasturtero gertatuko da ikastetxeetan, esperientzia hori gertuagokoa edo urrunagokoa izango delarik: ikasleen aldetik (duela urteak buruaz beste egin zuen izebaren tabua, gaixo egon ondoren hildako ikaslearen amona, jaio eta berehala hildako bikia, gaixotasun larria daukan ikaslea...), zein irakasleon aldetik (auto istripuan hildako laguna, lagun-minaren aitaren heriotza…). Aipatutako gertaerek lan-urte askoren ondorioa badirudite ere, azken bost ikasturtetan ikusitakoak baino ez dira. Egoera hauen aurrean, formakuntzarik gabe sentitzen gara irakasleok. Irakasle-ikasketetan gai hau kasik ez da lantzen eta, arestian aipatu bezala, gizartean oraindik ere tabua da. Ondorioz, Marzabal-en (2007, p.23) aburuz, helduontzat ere: Heriotza misterio bat izaten jarraitzen du. Ezer gutxi dakigu berari buruz, egunen batean guregana iritsiko dela baino ez. Izan
ere, denok hilko garenaren ziurtasuna izanda ere, heriotzaz beti hirugarren pertsonan hitz egiten da, beti da beste bat bizia uzten duena. Hori dela eta egiten zaigu hain zaila heriotzaz hitz egitea. Irakasleok, hezkuntza-sistemako partaide garen aldetik, ez gaude heriotzaz hitz egiten duen testuinguru batean heziak. Poch Avellán-ek (2009, p.53) dioen bezala “helduak, euren aldetik, desinformaturik eta baliabiderik gabe daude haurrekin galera, heriotza edo dolua tratatu nahi dutenean”. Gainera, gaur egungo gizarteak heriotzaren irudi hutsala eta ezkutukoa eta heriotzaren inguruko errituen galera ekarri du (Cortina, de la Herrán & Nolla, 2009). Ideia hori Manjón-ek (2004, p.1) egindako ekarpenak indartzen du: Gertuko heriotzak lekurik ez duen arren, horietatik aldentzen gaituen gizarteak berak, telebistaren, zinemaren eta prentsaren bitartez biolentziaz eta heriotzez gainezka egiten digu. Hala eta guztiz ere, heriotza horiek hotzak eta urrunekoak dira, non emozio eta sentimendurik ez dagoen. Maiz bortitzak diren beste errealitate batzuekiko (gerrak, goseteak, biolentzia…) bihozgabe bilakatzen gaituzte. Heriotzak, gure gizartean tabua izanik, beldur handia ematen du. “Hain beldur handia ematen du, maiz desorientatu egiten garela. Orduan, heriotza gezur handi bat bilakatzen dugu: alde batetik, umeek inoiz ez dute egun bezainbeste heriotza ikusi; bestalde, inoiz ez da hain gutxi hitz egin beraiekin heriotzaz” (Arnaiz, 2003, p.7). Beraz, haurrek inoiz baino heriotza gehiago ikusten duten arren, Cortinak, de la Herránek eta Nollak (2009) eta Manjón-ek (2004) dioten bezala, zentzuz hustu dituzte eta publikoki ez zaie inolako sentimendurik lotzen galera horiei. Horien ideia Hernández Arias-ek (2000) indartzen du, gaur egun heriotzak misterio bat izateari utzi eta arazo bilakatu dela esanez. Bere aburuz, dagoeneko ez baita heriotzaren funtsaz hausnartzen. Gaur egun heriotza bortitzak aisialdirako ikuskizun bilakatu omen dira eta heriotza bortitz horiek gertuko heriotzekin orekatzeko jarduera gisa, heriotzaren funtsaz hausnartzea komenigarria ote litzatekeen planteatzen du egileak.
Bestalde, seme-alaben eta gertuko beste senideen heriotzak bizi izan dituztenen iritziak entzunda, heriotzaz hitz egiteak duen garrantziaz kontziente egiten gara. “El último viaje” (Documentos TV, 2008) dokumentaleko partehartzaileek honako ideiak agertzen zituzten, besteak beste: haurrak heriotzatik baztertzen ditugun heinean bizitzatik ere aldentzen ditugula; heriotza gure bizitzaren azken orrialdea dela; eta, hori dela eta, heriotza –alegia, heriotzarako prestatzea– bizitza osoan zehar egin daitekeen prozesu bat dela. Horrelako baieztapenak entzutean konturatu gaitezke gure gizarteak orokorrean eta Hezkuntza Sistemak zehazki dituen hutsuneekin. Ildo beretik, “Muerte y el duelo” lan monografikoaren sarreran Poch Avellán-ek (2009, p.53) “Heriotzarako heztea bizitzarako heztea” dela eta “hiltzeko prestatzea hobeto bizitzea” dela baieztatzen du. Testu berean, “hezteak haurrak haztea suposatzen badu, prozesu horrek izatearen alderdi gogorrenetatik eta zailenetatik kanporatzea ezinezkoa” dela argi ziurtatzen du. Gabezia horietaz kontziente, Eskolarako baliabide bila hasita, ezer gutxi topatu daiteke, are gutxiago euskaraz. Ezta Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculumean (2009) ere. Ahultasun-puntu horiek guztiak eta haurtzaroan tratatu gabeko ondorioak helduaroan argiak direla kontuan hartuta, sakonki aztertu beharreko gaia dela ikusten da. Manjón-ek (2004) baieztatzen duen bezala, helduaroko patologia psikiko gehienak, haurtzaroan garatu gabeko edo gaizki garatuko doluen ondorio dira eta. Honen harira, azpimarragarriak dira Worden-en (1996) ikerketen emaitzak. Bertan, gurasoen heriotzaren ondorengo bi urtetan zehar doluan arriskua edo zailtasunak erakusten ez zuten haurrak, heriotzari modu aktiboan aurre egin zieten familiako kide zirela baieztatzen zen. Familia horietan tentsioa baxua zen, aldaketa gutxi ematen ziren eta umearen eguneroko bizitzako errutinak ahalik eta gutxien hausten ziren. Erreferentziazko heldua galdu izan arren, haur horiek sozialki aktibo jarraitzen zuten, euren auto-estimak ez zuen aldaketarik sufritzen eta bizirik zirauen gurasoaren galeraz ez ziren beldur; adituaren ikerketen emaitzek islatzen dutenez.
Baieztatu daitekeen legez, heriotza ez da gertatu ondorenean bakarrik landu beharreko errealitatea. Heriotza gertatutakoan galera sufritu dutenen dolu prozesuan lagundu behar dugun arren, edozein haurrak heriotzaren inguruko hezkuntza jasotzeko eskubidea du bizitzaren zikloaren azken urrats bezala. Adituek aspaldidanik heldu diote heriotzaz hitz egiteak duen garrantzi horri. 1935ean Russell-ek (1935/2000, p.145) beste ideia batzuen artean “heriotza hitz egin nahi ez dugun gai bat denaren edo horri buruz umeek pentsatu nahi ez dugunaren sentsazioa ez sortzea” aholkatzen zuen. Heriotzaren inguruko sentsazio hori ematen badiegu “misterio interesgarri bat dela ondorioztatuko dute eta horretaz gehiago pentsatu”. Hots, aurretiaz heriotzaz naturaltasunez hitz egiten bada, gertutik eta lehen pertsonan bizi behar duenean, ahal den neurrian behintzat, haurra –baita helduok ere– gaiarekin ohitua egongo da. Horrela, momentu latz hori iristerakoan inplikatutako pertsonak heriotzaz hitz eginda badaude, prozesua erraztuko da. Izan ere, galeraren momentuan inplikatutako pertsonengan honek daukan eragina bortitza izaten da. Horrek, aurretiaz landutako giro baten beharra azaleratzen, momentuko desoreka eta atsekabeak egoerari aurre egiteko indarrak gutxitzen dituelako. Horretaz gain, ez dago Haur Hezkuntzakoa baino garai hoberik, non haurrek naturaltasun osoz euren jakin-min bizia agertzen duten inguratzen dituen edozeren inguruan. Beste gai batzuekin berdin egin behar den arren, Izagirre-k (2003, p.9) oraingoan dagokigun gaiaz zehatz-mehatz baieztatzen du: “txiki-txikitatik hasi beharko litzateke heriotzaren pedagogia lantzen, baldin eta adin bakoitzean gauzak ulertzeko dauzkagun ahalmenak errespetatzen baditugu”. Egile berak “gure helburua (…) txikitatik heriotzaren egiazko izaeraz ohar dadin laguntzea” dela azpimarratzen du. Arestian aipaturiko guztia kontuan hartuta, heriotzaren inguruan dagoen hutsunea, baita testuliburuetan ere (ikus. 1. eranskina –liburuen azterketa–), betetzen hasteko beharra antzematen da. Beraz, lan honen helburua informazioa jasotzea eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko (4 eta 5 urteko) ikasgeletan abian ipintzeko proposamen
didaktikoa egitearena da, horrela, kasu puntualetan landu beharreko gaia izatearen estereotipoa hautsi, eta, ahal den neurrian eta pixkanaka, normaltasunez jorratzen den gaia izan dadin. Gizarteak sorturiko tabua hausteko bidean urrats bat eman nahi da, hain zuzen ere.
HELBURUAK Gradu Bukaerako Lan honen funtsa heriotza Haur Hezkuntzako ikasgeletara helarazteko bidea erraztearena da. Azken xede gisa 4-5 urteko geletan (Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako ere moldagarria izan daitekeena) aurrera eramateko proposamen didaktikoa diseinatuko da. Horretarako hainbat helburu zehatz aintzat hartuko dira: - Heriotzaren tabua gainditzen aurrerapausoa ematea. Tabuak gizarteak sortutakoak direnez gero, gai horiek landu eta plazaratzen diren heinean, ohiko gai bihurtu daitezkeela ikustaraztea. - Heriotzaren pedagogiaren aldeko apustua egitea. Hainbat egileren ekarpenak aztertu eta landu ondoren, heriotzaren pedagogian indarra jartzea, heriotzaren bat gertatutakoan doluaren pedagogiari heldu beharko zaiola ahaztu gabe. Egungo hezitzaileen errealitateari helduz heriotzaren trataerarako materialaren eskaintzan laguntzea. Heriotza ikasgelan tratatzeko zailtasunak gaindituko ez dituen arren, bide horretan urrats txiki bat gehiago eskaintzea diseinatutako proposamenaren bidez. Jarraian, helburu horiek lortu bidean aurrera eraman den metodoa azalduko da.
METODOA ETA BALIABIDEAK Gradu Bukaerako Lan honek, Heriotzaren Pedagogiaren oinarrien eta gaur egungo hezitzaileok, profesionalok zein umeen senideek, ditugun zailtasun eta beharrei erantzuna ematearen arteko zubia izateko asmoa dauka. Berau aurrera eramateko erabili diren baliabide eta prozedurak oso anitzak dira (ikus. 2. eranskina –kronograma–). Lehenik eta behin, lan honen oinarri izan nahi duen azterketa teoriko bat burutu da, horretarako gaia jorratzen duten hainbat artikulu, liburu zein ikusentzunezkoak kontsultatu direlarik. Azterketa honetan, gaian adituak diren eta heriotzaren inguruko bizipenak izan dituztenen aholkuak biltzeko saiakera egin da; beraiek, inork baino hobeto, baitakite zer-nolako hurbilpena egin behar den heriotzarekiko denontzako esperientzia aberasgarria izan dadin. Modu honetan, beste aditu batzuen artean, de la Herránek, Cortinak eta Wordenek gai honen inguruan egin dituzten ekarpenak islatu dira aipatutako atalean. Ondoren, egindako azterketa teorikoan oinarritutako galdetegi bat sortu da (ikus. 3. eranskina –inkestak-). Bertan, inkestatuek haien datu pertsonalak idazteko tokiaz gain, 1etatik 5era baloratu beharreko galdera itxi zein era laburrean erantzuteko moduko galdera irekiak agertzen dira. Lehenengo galderek informazio orokorra modu neurgarrian eskuratzeko balio dute. Bereziki, heriotzari buruz umeekin hitz egiten duten eta euren aburuz hitz egin behar ote den jakiteko. Galdera irekiek, berriz, kasu bakoitzaren berezitasunak jasotzeko balio dute. Horien bidez, gaian sakondu eta proposamen didaktikoan indarra non jarri behar den antzeman daiteke. Era berean, gaiaren lanketarekiko hutsune, ezjakintasun eta zalantzak azalarazteko aukera ere eskaintzen dute. Behin galdetegiak prestatuta, hezkuntzan inplikatuta dauden eragile desberdinei helarazi zaizkie; izan ere, horien parte hartzea ezinbestekoa da haurrak eta Eskola heriotzarekin harremanetan jartzeko. Gauzak horrela, lehenengo inkestatuak Haur Hezkuntzako hezitzaileak izan dira. Honen arrazoia begi-bistakoa da: hezitzaileentzako erabilgarria den
materiala sortu nahi bada, ezin ditugu hauek proposamen didaktikoaren prestakuntzatik at utzi; materiala beraiengandik eta beraiek kontuan hartuta prestatzea oso garrantzitsua da. Haurren senideak bigarren inkestatuak izan dira; hauek umeen lehenengo sozializazio agenteak direla ezin delako ahaztu. Eta, aldi berean, proposamen didaktikoan islatzen den bezala, familien ikuspegi desberdinak kontuan hartu eta errespetatu egin behar direlako. Azkenik, etorkizuneko hezitzaileak formatzen dituzten unibertsitateko irakasleak daude. Etorkizuneko hezitzaileak formatzen dituzten heinean, garrantzitsua da agerian uztea zein den errealitatea: hezitzaileak nahiko prestatuak ateratzen dira gai deserosoak gelan tratatzeko? Gainera, galdetegia perfil desberdina duten pertsonek erantzun zezaten, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan pasatu da. Horretaz gain, aniztasun handiagoa bilatu nahian, hezitzaileen taldean ondorengoak izan dira inkestatuak: tutore eta errefortzuko andereñoak; langile finko zein ordezkoak; urte gutxiko zein anitzeko esperientziadunak; ama direnak eta ez direnak... Senideen artean, berriz, amak eta aitak; familia eredu tradizionalekoak zein banatutakoak; seme bakarrekoak eta gehiagokoak; Lanbide Heziketakoak eta unibertsitatekoak; kirolari profesionalak… Unibertsitateko irakasleen artean perfil desberdinak lortzea izan da zailena, bi campusetako irakasleen erantzunak baino ez baitira eskuratu: Arabako Campuseko Gasteizko Irakasle Eskolakoenak eta Bartzelonako Unibertsitateko Autonomokoenak. Galdetegietatik lortutako informazio hori guztiori ondorioetan bildu, eta, aurkitu diren hutsuneei erantzuna emateko asmoz, proposamen didaktikoa diseinatu da. Esan beharra dago gaia jorratzen duten materialak, gutxi eta erdaraz diren arren baliagarriak direla. Hori dela eta, material horiek –bereziki Cortina eta de la Herrán-enak– bildu, ateratako ondorioekin gaur egungo errealitatera egokitu, osatu eta, azkenik, euskaratu dira.
Jarraian, proposamen didaktikoa aurrera eramateko konfiantzazko hezitzaileengana jo da, modu esperimental batean gelan martxan jarri eta emaitzak aztertzeko. Gradu Bukaerako Lana ixteko, proposamena aurrera eraman izanaren emaitzak aztertu dira.
MARKO TEORIKOA HERIOTZAREN ULERMENA Heriotzaren kontzeptua bere osotasunean ulertzeko hainbat azpikontzeptu barneratu beharra dago. Berauek adinarekin eta esperientziekin barneratzen goaz (Álvarez, 2014): - Unibertsaltasuna: Bizidun guztiak hiltzen garela ulertzea, denon amaiera hori dela, guztiok berdintzen gaituen ezaugarri bakarra. - Itzulezintasuna: Behin hilik, berriro ere bizitzara ezin garela itzuli. - Funtzionaltasun eza: Heriotza gertatu ondoren, gorpuak bizi-funtzioak aurrera eramateari uzten diola; ez duela arnasten, ez duela bihotz taupadarik… - Kausalitatea: Heriotza gertatzeko arrazoi bat badagoela; gaixotasun larri bat, istripu bat, buruaz beste egitea… - Gorputz-gabeko jarraitasuna: Erlijioen arabera, azalpen desberdinak daude. “Heriotza amaiera bat al da?” galderari erantzun bat bilatu behar zaio. Inork ez daki egi osoa, baina bakoitzak azalpen bat dauka: heriotza azken urratsa dela eta ez dagoela ezer hil ondoren, bizitzan izandako portaeraren arabera zerura edo infernura goazela bertan amaigabeko bizitza aurrera eramatera, gure arimak beste gorputz batean bizi berri bat hasten duela… Kontzeptu horiek guztiak, esan bezala, adinarekin, garapen kognitiboarekin eta hazkunde biologiko eta emozionalarekin barneratzen goaz. Hori dela eta, jarraian agertzen den taulan, Haur Hezkuntzako umeek adinaren arabera heriotza nola ulertzen duten adierazten da. Horretaz gain, ondorio gisa aurkezten dituzten portaera ohiko batzuk azaltzen dira. Eta, azkenik, helduak heriotza baten aurrean haurrak nola jaso behar dituen eta nola eman heriotza horren berri. Horretarako, Manjón (2004), Muñoz de Ana (2014) eta Álvarez (2014) egileen lanak hartu dira kontuan.
ADINA ULERMEN MAILA PORTAERA OHIKOAK HELDUAREN LANA HERIOTZAZ INFORMATZEA 0-1 Ez dute heriotzaren kontzeptua inola ere ulertzen. Falta dena gertuko pertsona bada, hutsunea antzematen dute. Inguruko giroaren egoera ezohikoaz jabetzen dira. Arrazoi argirik gabe negar egitea. Loa edo-eta janaren ohiturak aldatzea. Ahalik eta giro lasaiena eskaini, errutinekin alde gutxien duena. Falta den pertsonak haurrari eskaintzen zizkion arreta eta afektua gertuko norbaitek ordezkatzea. Heriotza aurreikusten bada, pertsona hori lehen bailehen umearen egunerokotasunean sartu. Heriotzaren momentuan bertan haurrarekin hitz egitea, falta dena hil denaz. Horrek haurra hiztegiarekin eta heldua gaiarekin ohitzea ekarriko du, konfiantza giroa erraztuz. 1-2 Esanguratsua den zerbait gertatu denaz konturatzen hasten dira. Garrantzitsua den norbait falta da. Erregresioak ager ditzakete. Haserrealdiak eta negarraldiak izaten dituzte, horrekin falta dena itzuliko balitz bezala. Pertsona itzul dadin itxaroten dute. Jolasengatik, ekintzagatik, janariarengatik interesa galtzea. Ahalik eta giro lasaiena eskaini, errutinekin alde gutxien duena. Afektu, arreta eta laguntza gehigarria eskaintzea. Familia hil denagatik triste dagoela eta denbora baten buruan hobeto sentituko direla azaltzea. Handitzen doazen bitartean, tarteka heriotzaz galdetuko du helduak, komunikazioa errazteko.
ADINA ULERMEN MAILA PORTAERA OHIKOAK HELDUAREN LANA HERIOTZAZ INFORMATZEA 2-3 Heriotza joatearekin eta agertu-desagertzearekin parekatzen dute. Abandonua eta galera gisa ulertzen dute. Heriotzarekiko beldurra baino, banaketarekikoa daukate. Bizitzaren ondorio ikusi beharrean, biolentzia edo istripuen ondorio gisa ulertzen dute heriotza. Erregresioak ager ditzakete. Jolasengatik, ekintzagatik, janariarengatik interesa galtzea. Ahalik eta giro lasaiena eskaini, errutinekin alde gutxien duena. Lehen bailehen, familia hil denagatik triste dagoela eta denbora baten buruan hobeto sentituko direla azaltzea. Esaten duenarekin esan nahi duena ulertzen ez badugu, azalpenetan galdu aurretik, benetan zer jakin nahi duen bermatu. 3-5
Emozio biziak senti ditzakete, nahiz eta heriotza behin-behineko eta irrealtzat jotzen duten. Euren ideietan, hil den pertsona jaten, arnasten eta izaten jarraitzen du Hil denagatik negar egin dezakete. Erregresioak ager ditzakete. Transiziorako objektu lasaigarri bat erabili dezakete. Anbibalentzia. Heriotzaren hurrengo egunetan gertatuko dena zehatz-mehatz azaldu eta galderak egitera animatu. Agur-ekitaldietara joan edo ez umearen esku utzi, beti gertuko heldu bat bere ondoan egongo delarik. Euren ulermen mailari egokitutako hizkuntzaren bitartez lehen bailehen heriotzaz informatzea, beharrezkoak ez zaizkien xehetasunetan sartu gabe. Haurrak jakin-min handia agertu ohi du eta bere
3-5 eta momenturen batean esnatuko dela uste dute, bizitza berreskuratuz. Jolasen bitartez euren mina azaltzea. Beste galera batekiko beldurra agertzea. Errealitatea konprobatzea, benetan itzultzen ez dela. Segurtasun eta konfiantza giroa sortu. Helduak bere sentimenduak konpartitu eta negar egitea eta triste edo haserre egotea normala dela adieraztea. Ahal den neurrian euren etxetik eta konfiantzazko girotik ez atera, estresa areagotu baitezake. galderak erantzuteko prest egon beharko du helduak: Non dago? Hotz da? Jan edo edan dezake? Noiz eta nora doa? Zergatik ez dator?... Heriotzaren itzulezintasunaz argi hitz egin behar zaie, nahiz eta hildakoa itzuliko dela behin eta berriz aipatu. Haurrak garatzen doazen heinean kontzeptua bereganatuko dute. 5-6 Hiltzea behin behinekoa dela uste dute. Helduek edozein arriskurengandik babes ditzaketeela uste dute. Heriotza kutsagarria dela eta ingurukoak hil daitezkeela uste dute. Iluntasunari beldurra diotela eman dezake, baina pertsona hurbilak hil daitezkeenaren beldur dira. Etapa magiko eta ahalguztidunean daudenez, heriotzaren errudun eta erantzule senti daitezke. ADINA ULERMEN MAILA PORTAERA OHIKOAK HELDUAREN LANA HERIOTZAZ INFORMATZEA
HERIOTZA KOMUNIKATZEA Haurrek, euren aldetik, heriotzaren izatea sumatzen dute eta euren momentuko egoeraren arabera honen inguruko galderak egiten dizkiote bere buruari. Bestalde, aurreko taulako azken zutabeari helduz, hainbat alderdi kasu guztietan presente izan behar ditugula esan beharra dago. Izan ere, haurrari sortzen zaizkion galderen aurrean erantzunik ez edo erantzun nahasiak jasotzen baditu, euren teoriak eraikiko baititu. Horrek doluaren garapenean zailtasunak ekar ditzake. Bide horretan lagungarri izateko garatzen da heriotzaren pedagogia. Izagirre-k (2003, p.12) aipatzen duen legez, korronte honen “helburua krisien aurrean bitartekoak sortzea, akatsak eta sinesmen faltsuak desmitifikatzea, tabua natural bihurtzea da”. Dena den, umeak pentsamendu egozentriko eta fantastikoengatik mugatuak eta bizipen emozionalengatik baldintzatuak daude. Beraz, euren beharrei egokitutako erantzuna izan behar dugu heriotza baten edo-eta heriotzaren kontzeptuari buruz sortzen zaizkien galderen aurrean. Horretarako, hainbat aholku luzatzen ditugu Alvarezen (2014) eta Cortina-ren (2009) ideiei helduz: - Heriotzaren berria lehen bailehen helaraztea umearentzat emozionalki gertukoena den pertsonaren bitartez. Eta, ahal izanez gero, haurrarentzat segurua den toki batean. Alegia, ezagunena egiten zaiona, lasaia eta isila. - Gurasoak bertan ez badaude, ezin izan dutelako dela argi utzi haurrari eta, era berean, bakarrik ez dagoela eta asko maite dugula badakiela ziurtatu. - Haurrak “heriotza” eta “hilik egotea”-ren ulermenean zein etapatan dagoen aurreikustea, azalpenak eta erantzunak horri egokitutako hizkuntzaz emateko. - Azalpenotan benetan zer ulertu duen eta zer galdetzen duen bermatzea. Hots, ezin dugu ezer ulertutzat eman ezta guk galdetzen duena uste dugunari erantzuna eman. Horregatik, askotan umeari galderak egin beharko dizkiogu: zer ulertu duzu?, zuk zer uste duzu?... Horrela lagunduko baitugu benetan haurra errealitatera hurbiltzen. - Euren minen eta sentimenduen edozein adierazpen onartua izango dela ahoz adierazi. Sentimendu desberdinak izan eta plazaratzeko eskubide osoa dutela jakinarazi. Tarteka pozik sentitzea eta jolasteko gogoa izatea oso normala dela esan, errudun sentimendua ahal den neurrian saihesteko.
- Helduak bere emozioak eta pentsamenduak haurrarekin partekatzea aberasgarria izaten da, epaitua izango ez dela argi izan dezan. Eta umearen sentimenduei hitza jartzen saiatuko gara. Ematen den informazioak, uneoro umearen ezaugarrietara egokitua izango den arren, benetakoa eta egia izan behar du, baina beharrezkoak ez diren zehaztasunak eman gabe. Haurrarekin argi hitz egin behar da (kontzeptu abstraktuetan galdu gabe), konfiantza sentitu dezan eta sor daitezkeen zurrumurruen aurrean indartsu sentitu dadin. Eufemismorik ez erabili. Bidaia batera joan dela, lo dagoela… esaten badiogu haurrari, ez du heriotzaren kontzeptua ongi ulertuko eta, gainera, egunerokotasuneko ekintzen aurrean beldurra aurkez dezake. - Hainbat galderentzako erantzunik ez dugula onartu, umeak konfiantza jaso dezan. Kontaktu fisiko egokia erabili: begirada maila berean jarri, umea besarkatu behar izanez gero, bion artean oztopo fisikorik ez egotea, ahots maitekor eta lasaiaz aritzea… - Siniste erlijiosoei dagokienez, denak errespetatu, baina sinesmenak direla jakinarazi, erantzun bakarra ez dagoela. - Hiletara joan nahi badu, joaten utzi, aurrez, gertatuko den guztia argi utziz. Beraiek ere hildakoa agurtzeko beharra sentitzen dute. - Hildakoa gogora ekarri eta berari buruz tarteka hitz egin haurrarekin, berarekin bizitako momentu onak eta une zoriontsuak bereziki azpimarratuz. Orokorrean, esan genezake umeei luzatuko zaien informazioa beti egia izango dela ez baitzaie gezurrik inoiz esan behar. Horrek ez du esan nahi edozer gauza eta edozein eratara esan daitekeenik, informazioa adinari egokitu beharko zaiolako, umearen etaparen arabera hainbat zehetasun eskainiko ez direlarik –horretarako goiko taula orientabide lagungarria izan daiteke–. Haur Hezkuntzako umeek azalpen labur eta sinpleak behar dituzte. (Centro Clínico de los Institutos Nacionales de la Salud, 2007). Umeen galderaren baten erantzuna ez badakigu, argi eta garbi esango dugu ez dakigula. Centro Clínico de los Institutos Nacionales de la Salud-ek (2007, p.4) argitaratutako txostenean Earl A. Grollman doktoreak umeei heriotza azaltzeko laguntza eskaintzen du: Heriotza umeek ezagutzen dituzten bizi-funtziorik ez egotearekin hobeto azaldu daiteke: pertsonak hiltzen direnean jada arnasarik hartzen ez dutela, ez dutela jaten, ez dutela hitz
egiten, ez dutela pentsatzen eta ez dutela sentitzen, edo txakurrak hiltzen direnean zaunka egiteari eta korrika egiteari uzten diotela edo hildako loreak dagoeneko ez direla ez hazten ezta loratu ere. Azkenik, aipatu beharko litzateke, erlijioen inguruan, hauek sinesmenak direla azaldu beharko zaiela –beti ere galdetzen duten heinean–, inork ez dakiela zer gertatzen den hil ondoren, inork azaldu ez digulako. Egokia izan daiteke pertsona desberdinek sinesmen ezberdinak dituztela esatea, eta denek ez dutela guk sinesten duguna sinesten (Centro Clínico de los Institutos Nacionales de la Salud, 2007). Eta heriotza azaltzen duen heldua erlijiosoa bada, bere sinesmenak zeintzuk diren azaldu, sinesmenak direla argi utziz. Hau guzti hau umeari entzuten diogula erakusten diogun aldi berean egin beharra dago, horri Izagirre-k (2003, p.19) entzute aktiboa deitzen dio: “Beste norbaiti enpatikoki laguntzeko kalitatez entzuten jakin behar dugu eta ekintza horri entzute aktiboa deritzo”. Psikologoaren hitzetan (2003, p.19), “entzute aktiboa praktikatzeko kontuan izan behar dira honako elementu hauek”: 1) Hitza kendu gabe entzutea. 2) Arreta eta errespetua adieraziko duen distantzia eta gorputz-jarrera. 3) Hitz egiteko baino entzuteko interes handiagoa. 4) Solaskidearen hitzezko mezuak nahiz hitzezkoak ez direnak arretaz jaso. 5) Galderak egiteko eta laburtzeko baliabideak erabiltzea. 6) Informazioa itzuliz elkarrizketa gidatzeko baliabideak erabiltzea. Laburbilduz, heriotza baten berri emango dugunean, informazioak egia eta argia izan behar du, umearen adin eta ezaugarriei egokitua eta, aldi berean, garrantzitsuena umea bera da eta ez heriotza komunikatzen duen heldua. Horregatik, entzute aktiboa aurrera eramaten saiatu beharra dago, eta haurren zalantzak argitzen ez badakigu edo euren galderentzako erantzunik ez badugu, argi eta garbi esango diegu.
ZER ETA NOLAKOA DA DOLUA? Aurkeztuko den proposamen didaktikoa heriotza gertatu aurretik lantzeko proposamena izan arren, ezinbestekoa da doluaren ezagutza ere izatea. Izan ere, umeak heriotzaren ezagutza izan arren, gertuko heriotza bat biziko duenean dolua gauzatu beharko du, eta irakasleen lana prozesu horretan laguntzea ere izango da. Feijook eta Pardok (2003) dioten bezala, Eskolaren papera ez da doluan esku-hartzea, ezta bere zailtasunetan protagonismoa hartzea. Halere, bidean laguntzaile lana bete behar du eta horretarako dolua zer-nolakoa den ulertu beharko dugu. Dolua, galera esanguratsu bat gertatzen denean, berau onartu eta bizitzeko gogoa berreskuratzeko mekanismo arrunta eta osasungarria da. Oraingoan heriotzaz bakarrik aritu arren, dolua edozein galerak dakar. Doluaren prozesua heriotza-arriskua antzematen denean hasten da eta emozionalki berregituratze emozional eta sozial bat da. Beraz, denbora eta aldaketak dakartza (Alvarez, 2014), hildakoa bizirik dirautenen sentimenduetan eta horien bizimodua hildakoa gabe berreraikiz. Kübler-Ross-en teoriari jarraituz (Feijoo eta Pardo, 2003) doluan daudenak aldarte desberdinetatik pasatzen dira: - Ezeztatzea: Ez da emoziorik sentitzen. Nolabaiteko babes-anestesia sortzen du gorputzak. Prozesua amaitzen denera arte etengabe itzuli egiten da egoera honetara. - Tristura: Tarteka bizitzak zentzurik ez duela sentitzea. Tristura-pasarte bakoitzaren ostean, bereziki negar egin eta penaz hitz egiteko aukera badago, lasaitasuna eta indarberritzea sumatzen da. - Erruduntasuna: Hildakoa norbera gaizki portatzeagatik edo ez maitatzeagatik hil dela pentsa daiteke. - Beldurra: Heriotza norberari edo ingurukoei hel dakiekeela pentsatzen hastea. Umeek beldur honetaz hitz egin
ahal izatea gomendagarria da. Era berean, helduen erantzuna euren sentimenduekiko errespetuzkoa izatea. - Sumina: Hildakoarekin ezin egoteagatik muturreko haserrea. Umeak okerrago portatu ohi dira eta ñimiñokeriengatik haserretu. Honen aurrean, haurrek mugak behar dituzten arren, helduak ulerkorrak izan behar dira eta euren haserrea ulertzen dutela eta pixkanaka hobeto sentituko direla jakinaraziko diete. Prozesu horretan dauden umeei arretarik eskaintzen ez bazaie, euren dolua saihestu edo laguntzen ez bada, euren osatzea zaildu egiten da. Horretarako, doluaren prozesua beti mingarria dela kontuan hartu beharko da Alvarez-en hitzetan (2014). Min hori dolu arruntetan (ez-patologikoetan) ere ematen da: bai maila fisikoan (buruko mina, lo ezintasuna, elikaduran gorabeherak, nekea, indar falta…), emozionalean (aurretik aipatu diren aldarteak, bakardadea, arintasuna…), kognitiboan (nahasmena, kontzentrazio zailtasunak, oroimen murriztua…) eta jokabidezkoan (hildakoaren arropak usaintzea, isolamendua, hildakoa bilatzea…). Gainera, norberak aktiboki gauzatu beharreko prozesu indibiduala izan arren, alderdi sozialean ere eragina dauka. Dena den Di Nola-k (2007) aipatzen duen bezala, hiri- eta industria-gizartearen baitan giza-erlazioetan eman diren aldaketa sakonek norbanakoaren eta talde sozialaren arteko haustura eragin dute. Ondorioz, dolua dagoeneko ez da besteekiko elkarrekintzan garatzen, norbanakoaren sufrimendu bakarti eta isolatuan baizik eta bideratua izan ezean neurosi larriak eragin ditzake. Hori dela eta, doluan dagoenari jakinarazi beharko zaio gauzatuko duen bide horretan laguntzeko prest dituela ingurukoak, bereziki Eskolan, non hainbeste ordu ematen dituen, eta haur hezkuntzako umeekin, zeintzuek helduekiko hain menpekotasun handia duten.
HERIOTZAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO CURRICULUMEAN (2009) DAUKAN PRESENTZIA Lan honen xede nagusienetariko bat proposamen didaktiko bat egitea izanik, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan oraindik ere indarrean dagoen Haur Hezkuntzarako curriculuma (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2009)2 aztertzea ezinbestekoa da. Izan ere, honen 20. artikuluaren (Ikastetxeen autonomia pedagogikoa) 1. puntuan dioenari helduz: “Ikastetxeek (…) curriculuma garatuko dute programazio didaktikoen bitartez”. Lehenik eta behin, esan beharra dago heriotzaren ideia edo edukia inplizituki atal askotan antzeman dezakegula, baina, aldi berean, behin baino ez dela esplizituki agertzen. Gauzak horrela, atal honetan OCak agertzen duen xede nagusiena aztertu, heriotza zein apartadurekin lotu daitekeen plazaratu eta, heriotza OCean argi eta garbi non azaltzen den zehaztuko da. Hasteko, OCak horrela diola argi utzi beharra dago: Haurrek bizitzako lehenengo urteetan jasotzen duten hezkuntza alderdi erabakigarria da, gero, pertsona gisa izango duten garapen osorako. Familiari dagokio (…) hezteko erantzukizuna (…) haurren nortasuna egituratu behar duten oinarrizko balioak sendotzen dira bertan, gaitasun intelektualak eta afektiboak gartzen, eta helduen kultura transmititzen. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, hezkuntza-eginkizun horretan, familiekin lankidetzan aritzea dagokio eta, horretarako, haurren garapenerako neurri egokienak bultzatu behar ditu. Beraz, oso garrantzitsutzat jotzen dira haurren bizitzako lehenengo urteak garapen osorako, horren barnean, informazioa aurrerago zabalduko den bezala, garapen afektiboa eta errealitatearen ezagutza zehatza hartzen direlarik. 4. artikuluan, xedeei dagokienean, berriro ere azpimarratzen da ideia
2 Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari (2009) erreferentzia egiteko, hemendik aurrera OC siglak erabiliko dira (Oinarrizko Curriculuma) laburtzeko asmoz.
bera (OC, 2009, p.3): “hauek landuko dira arian-arian: garapen afektiboa, (…) bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak”. Horretaz gain, Eskolak familiarekin elkarlanean aritu behar duela azpimarratzen du, hori bermatu nahian gure proposamenak beti senideekiko komunikazioa bilatuko du. Oinarritzat bi puntu nagusi horiek hartuta, OCean zehar egiten diren hainbat aipamen heriotzaren gaiarekin eta honen jorratzearekin lotuko dira jarraian. “Afektibitatea garatzea bereziki garrantzitsua da etapa honetan; irakaspenen oinarria da eta haurraren nortasuna eratzen du. Horretarako, funtsezkoa da haurrak, hasiera-hasieratik, emozioak eta sentimenduak pixkanaka onartu, adierazi eta kontrola ditzan bultzatzea” (OC, 2009, p.13). Horri guztiari lotuta helburuetan hauek aipatzen dira (OC, 2009, p.4): “a) Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan. d) Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eratzeko.” Beraz, norbere gorputza ezagutu beharra dago, den bezalakoa onartzeko eta irudi positiboa izanik nork bere burua maitatzeko. Hori bai, benetako irudia izanik. Benetako irudi horretan, ondorioz, noizbait hilko garenaren informazioa eman beharko zaie. Beti ere alarmarik sortu nahi izan gabe. Norbere bizitzaren azkeneko atala dela ulertzeko, besterik gabe. Helburuen atal berean, honakoa aipatzen da (OC, 2009, p.4): “b) (…) inguruko gizarte- eta kultura-jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan.” Alegia, haurrek hildakoak agurtzeko bere ingurukoek aurrera eramaten dituzten erritualak eta ohiturak ezagutzeko eskubidea daukate. Eta, pixkanaka eta dena euren adinari egokitua azalduz, erritual eta ohitura horietan parte hartzeko aukera luzatuko zaie.
Hots, nork bere kultura ezagutuko du baita hildakoak agurtzean ere. Horri ingurukoen bestelako kulturak ezagutzea eta errespetatzea gehitu behar zaio, OCean ere islatzen delarik aurrerago aztertuko den bezala. Bestalde, Ikastetxearen Curriculum Proiektuak “ikasleen ezaugarrietara eta beharretara (…) egokitu beharko du” (OC, 2009, p.4). Behar horietan, umeen jakin-minak kontuan hartu nahi direla ulertuta, heriotzari buruz duten ikasteko grina errespetatu beharko dela ulertzen da. Gauzak horrela, euren zalantza eta galderei erantzuna emateko asmoz sortu nahi da lan honen helburu den proposamen didaktikoa. OCeko esparruei helduz gero, hiru agertzen dira eta hiruetan ere heriotzak lotura duela ikusten da: a) Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala. Arestian aipatu bezala, nork bere burua ezagutzeko beharra onartuta, egunen batean denok hilko garela ezagutu beharra dago. Larritasunik piztu gabe, baina errealitatea argi erakutsiz. b) Ingurunearen ezagutza. Besteen bizi-errealitatea zein hildakoen agur-ohiturak eta hildakoaren galerarekiko sentimenduen ezaguera eta ulermena barnean daude. c) Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena. Haurrei gertukoa zaien norbait hiltzerakoan nola sentituko diren edo sentitu diren transmititzen ikastea, eta ingurukoak egoera horretan egoterakoan entzuten ikastea barne sartzen da. Horretarako, “nahitaezkoa da lotura afektiboa ezartzea haurraren eta eskolainguruneko helduren baten artean; atxikimenduko irudi bat izatea”. Lehenengo eremu horretan, helburu bezala “estrategiak garatzea, afektu, (…) oinarrizko beharrak gero eta modu autonomoagoan bete ditzan; eta izandako lorpenekin pozik dagoela adieraztea” agertzen da (OC, 2009, p.14), besteak beste. Edukietan berriz (OC, 2009, p.16), “gorputzaren ezaugarriak eta nolakotasunak identifikatzea” eta “norberaren aldaketa fisikoei hautematea, eta
denboraren jotearekin duten loturari” azaltzen dira. Aipatu bezala, horren barnean hilkorrak garela azaldu behar zaie haurrei, benetako ezaugarriak ezagutu ditzaten eta egunerokotasunean, beti gertu ez bada ere, jazotzen den gertakaria ulertzeko. Atal berean (OC, 2009, p.16), baina emozioen transmisioarekin lotuta, “norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatu eta adieraztea” agertzen da. Horretarako, helduen papera komunikaziorako bidea zabalduko duen konfiantzazko giroa garatzearena izango da. Horretarako maisu edo maistra bakoitzaren estilo autentikoa errespetatu beharko da, benetakotasunari eusteko. Ingurunearen ezaguera den bigarren esperientzia-eremuari buruz dio (OC, 2009, p.20) “ingurune naturala, fisikoa eta soziala osatzen duten testuinguruen gaineko ezaguera gero eta doituagoa eraikitzeari dagokio”-la. “Ezaguera horrek berekin dakar errealitatearen adierazpen zehatza egitea.” Heriotzari buruz egia esan beharra dagoela ulertzen da. Adin bakoitzari egokitutako informazioa emango da, baina beti ere egia esanez, beste edozein esparruri buruz OCak adierazten duen bezala. Eta eremu honetan, hain zuzen ere, kultur aniztasunari buruz hitz egiten da, “haurrak gizarte-ohituretara eta usadioetara hurbiltzea gomendatzen du, bai eta beren inguruko kultura-eremuetara hurbiltzea ere” (OC, 2009, p.21). Atal honetan haurrak bere senideen eta ingurukoen kultura desberdinetan parte hartzea ona dela azpimarratzen da. Beraz, kultura horien zati bezala agertuko da heriotza nola ulertzen den: larriki gaixo daudenen agurra egiteaz, hildakoen agur-ohituraz edo, besterik gabe, ezinegona edo-eta jakin-mina pizten dion gai bezala heriotzaz hitz egiteaz. Esparru horretan (OC, 2009, p.21) “hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak sortze aldera” eta “inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea eta haietan parte hartzea, haietaz gozatzeko eta aintzat hartzeko, nortasun-ezaugarri baitira” helburuak aipatzen dira. Hots, Gabonak, Santa Ageda, danborradak… lantzen diren bezala, azaroaren 1ean zergatik festa dugun landu daiteke eta beste
herrialde batzuetan, esaterako Noche de las ánimas, Día de los muertos edo Halloween ospakizunak nola bizi dituzten ezagutzera eman daiteke Haur Hezkuntzako gelan. Gauza bera edukietan ere aipatzen da: “Norberaren kultura-nortasuneko eta inguruko kultura-nortasuneko zenbait nortasun-ezaugarri (…) ezagutu eta aintzat hartzea” eta “inguruan dauden gizarte- eta kultura-jardueretan parte hartzea, haiekiko interesa izatea eta daukaten garrantzia ematea” (OC, 2009, p.25). Azpimarratzekoa da, ordea, ebaluazio irizpide gisa “ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea” aipatzen dela (OC, 2009, p.25). Nolabaiteko kontraesana ematen da. Hau da, maiz haurrek heriotzarekiko jakin-mina aurkezten dute, baina helduon beldurrek euren galderak erantzuteari uko egitera bultzatzen gaituzte. Azkenik, esatea, ingurunearen ezagueraren eremuan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko “Natura ezagutzen hastea” blokean, hirugarren puntuan hain zuzen, aipatzen dela hitzez (OC, 2009, p.24): “Izaki bizidunetan zenbait jokabide, funtzio, ezaugarri eta aldaketa identifikatzea. Bizi-zikloa, jaiotzatik heriotzarakoa, ezagutzen hastea. Izaki bizidunei buruzko usteak adieraztea”. Alegia, heriotzaz hitz egin behar dela baieztatzen zaigu OCean bertan. Laburbilduz, Haur Hezkuntzako OCa zehazten duen dokumentuan heriotza zehazki maiz aipatzen ez den arren, berau landu beharraz hitz egiten da. Hori dela eta, bestelako atal guztietan heriotza inplizituki agertzen dela ondorioztatzen da. Horregatik guztiagatik, OCean heriotzak esplizituki duen presentzia oso urria bada ere, aurkezten dugun proposamen didaktikoa horrekin bat datorrela argi geratzen da. Are gehiago, heriotzaren gaiari heltzea beharrezkoa izanik, proposamena guztiz koherentea ikusten da.
INKESTEN EMAITZA ETA ONDORIOAK Arestian aipatu bezala, ikerketa teorikoan bildutako informazio guztia kontuan hartuta, inkesta batzuk diseinatzea erabaki zen, heriotzarekiko trataeran aurreikusten zen hutsunea benetakoa ote den egiaztatu edo ezeztatzeko. Galdetegiak diseinatu (ikus. 3. eranskina) eta betetakoan, emaitzen bilketa eta hausnarketa egin dira. Jarraian azalduko dira ondoriorik azpimarragarrienak. Lehenik eta behin, talde bakoitzean zein nolako perfileko partehartzaileak dauden azalduko da. Gogoratu beharra dago senideen, hezitzaileen eta unibertsitateko irakasleen taldeetan banatu direla galdetegiak. Lehenengo bi taldeetan Hego Euskal Herriko lau probintzietako ordezkariak daude. Unibertsitateko irakasleen taldean, berriz, Gasteizko Magisteritzako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle banak euren lankideei inkesta helarazi zieten. Familien edo senideen kasuan esan beharra dago, gurasoez gain aitonamona eta osaba-izebei ere helarazi zitzaiela inkesta, baina horien erantzunik ez dela jaso. Beraz, euren iritzia plazaratu dutenen artean gurasoak bakarrik daude. Halere, horien artean ere profilen aniztasuna zabala da. Ezkondutako zein banatutako gurasoak daude, 29 eta 43 urte bitartekoak, amak eta aitak, maila guztietako ikasketadunak, lanpostu eta egoera sozio-ekonomiko ezberdinetakoak, pertsona anonimoak zein publikoki ezagunak. Hezitzaileen kasuan, Haur Hezkuntzako umeekin harremana duten profesionalek erantzun dute inkesta, kasu guztietan, zoritxarrez, emakumeak izanik (honek ere Haur Hezkuntzako errealitatearen isla eskaintzen duelarik). Hauen artean, magisteritzako gradua amaitu berri dauden andereñoak, ordezkapenetan dabiltzanak edo urteetan ikastetxe berean daudenak topatu daitezke. Batzuek ikastetxe publikoetan lan egiten dute, beste batzuek pribatuan eta zenbait, euren ibilbidean zehar bietan aritu dira. Formakuntzari dagokinez, haur hezkuntzako lanbide heziketa gauzatutakoak daude, musikakoak, psikopedagogoak… Eta azpimarratzekoa da gehienek titulu bat baino gehiago daukatela, eta adinari dagokionean ere, 22 urteetatik 56 urtetara bitarteko emakumeek parte hartu dutela.
Unibertsitateko irakasleen profila dela eta, esan daiteke bi unibertsitatetakoak direla: Gasteizko Irakasle Eskolakoak eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoakoak. Euskaldunen artean, lau departamentutako irakasleak aurki ditzakegu: Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika; Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika, Hezkuntzaren Teoria eta Historia; eta Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Katalanen artean, berriz, erantzun duten bederatziak horrenbeste departamendu desberdinetakoak direla azpimarratu beharra dago. Galdetegien emaitzei helduz, hasteko, grafiko batean islatuta daude 3 multzoetako partaideek komunean izan dituzten baieztapenak. Gogoratzekoa da 1 eta 5 bitarteko eskalaren barnean baloratu behar zituztela (1 guztiz ezados eta 5 guztiz ados izanik).
Familien erantzunei helduz, ikus daiteke, bataz beste, baieztapen guztien alde daudela. Dena den, badaude azpimarragarriak diren hainbat aspektu: - Lehenengo baieztapenari dagokionez, aipatu beharrekoa da balorapen baxuenak ume oso txikiak dituztenak edo banatutako aitak izan direla. - Umeek heriotzari buruz galdetzea, argi eta garbi, ume oso txikiek galdetu ez dutela islatzen da. Banandutako aiten kasuan ere, euren seme-alabak nagusiagoak izan arren, galdetu ez dietela diote. Lehenengoen kasuan garapen-arrazoia argia den bezala, bigarrengoen kasuan, banandutako gurasoenean –bereziki aiteneanarrazoia zein den planteatzera eraman gaitzake. Sortu daitezkeen hipotesiak, oraingoan zuzenean egokitzen ez badira ere, heldu beharreko taldea direla argi geratzen da. 1. baieztapena: Umeekin heriotzaren inguruan hitz egin dut. 2. baieztapena: Umeek heriotzari buruz galdetu didate. 3. baieztapena: Garrantzitsua da umeekin heriotzaz hitz egitea.
- Heriotzaz hitz egitearen garrantziaz denak agertu dira 4a eta 5aren artean. Beraz, zailtasunak zailtasun, seme-alabekin heriotzaz aritu behar dela argi daukate guraso guztiek.
Bigarren taldeari dagokionez, hiru azpimultzo egin daitezke: lehenengo zikloan –0-3urteko umeekin– lan egiten dutenak, bigarren zikloan lan egiten dutenak –3-6 urte haurrekin– eta gaur egun oraindik lanpostu luzerik izan ez dutenek –ordezkoak edo karrera amaitu berriak–. Ordezko dabiltzanei, bat ere ez edo oso gutxi galdetu diete umeek heriotzagatik. Umeek ere heriotzaz hitz egiteko konfiantza giroa behar ote dutenaren hipotesia sortu daiteke datu horretatik. Izan ere, galdera horri lehenengo zikloko hezitzaileek berdintsu erantzun dute, baina horien kasuan zergatia argia da: haurrek oraindik ez dute hizkuntza menperatzen. Dena den, ez galdetze horren aurrean, hezitzaileek eurek umeei heriotzaz hitz egitea erabakitzerakoan oso egoera desberdinak antzeman daitezke. Beti ere, esan bezala, gaiaz jarduteak duen garrantzian denak ados egonik. Bigarren zikloan lan egiten dutenen egoera guztiz bestelakoa da. Adin horietan umeek galdetzen dutenaren baieztapenarekin ados (4) edo guztiz ados (5) agertzen dira hezkuntzako profesionalak, salbuespen bakarrak musikako eta pedagogia terapeutikoko maistrak izanik. Horretatik ere, umeek horrelako gaiak tratatzeko konfiantza giroa behar dutela ondoriozta liteke. Unibertsitateko irakasleei 3 galdera gehigarri jarri zaizkie eta horien emaitza zehatzak arretaz aztertzea aberasgarria delakoan, hurrengo taulan agertzen dira.
“hainbeste gai garrantzitsu daude…” aipatzen du), eta badakienez beste lankideren batek lantzen duela, horren esku uzten du –inkesta erantzun dutenen artean 2k baino lantzen ez dutelarik–. Bartzelonako irakasleen artean, azpimarragarria da, historikoki estatu mailan aitzindari izan ditugun arren, euskaldunek baino gutxiago lantzen dutela euren klaseetan umeekin heriotza nola tratatu. Dena den, jorratzeko beharrari dagokionez, euskaldunen joera berdintsua erakusten dute: landu beharreko gaia izatearena, hain zuzen ere. Dena den, batek ekarpen interesgarria egiten du: “‘Jorratu’ baino gehiago, etorkizuneko irakasle izango direnek egoera ikasgelan agertzekotan zer egingo luketen planteatzea da garrantzitsuagoa, hau da, ikasgelan tratatzea beharrezkoa izatekotan berau tratatzeko baliabideak izan ditzaten”. Galdera irekiei erreparatuz gero, familien kasuan antzematen da semealabekin heriotzaz hitz eginez gero, horretara bultzatu dituen arrazoiak gertuko pertsonaren baten heriotza –“senitartekoen heriotza”, “animalia baten edo ezagunen baten heriotza”, “udan lagun bat hil zen eta azaldu behar izan genion”– edo umeek galdetzea –“norbait heldua ikustean laster hilko den galdetu izan dit”, “pelikuletan edo marrazkietan konturatzen hasten dira gehien eta hor galdetzen dizute”– izan direla. Eta arrazoi bera erabiltzen dute gurasoek, umeek galdetzearena, alegia, orokorrean, seme-alabei heriotzaz hitz egiteko: “beraiek galdetzen duten momentuan”, “berak galdetzen duenean, ez zait adina kontura iruditzen”, “galdetzen duenean edo gure inguruan gertatzen denean”… Adin zehatz ematera gutxi batzuk baino ez dira ausartu: “modu naturalean gaia etxean 4 urterekin beraz suposatzen dut bere adimen mailaren araberako azalpenekin gaia lantzeko arazorik ez legokeela adin honetan”, “4-5 urte” eta “10 urtetik aurrera”. Batek bakarrik, formakuntzaz psikologoa denak, “jaiotzen direnetik. Beste edozer kontatzen diegun bezala” aipatu du. Hitz egiteko urratsa ematerakoan, azalpen desberdinak eman dituzte edo emango lituzkete. Batzuek erlijioaren bidetik jotzen dute –“hilerria deitutako toki batean lurperatzen dira”, “fededuna naizenez, fedearekin lotu izan dut”–; beste batzuek bidaia batekin lotzen dute –“oso urrun joaten dela”, “betirako joan edo betirako lo gelditzen direla”–; hirugarren talde batek bizi funtzioei heldu egiten
die –“jada ez du bizirik, ez du arnasten, ezin da ibili, ez du sentitzen”, “zoritxarrez fisikoki ez dugula gurekin izateko aukera izango”–. Badaude nola hitz egin behar duten argi ez dutela plazaratzen dutenak ere: “galdera asko egiten dute, eta askotan ez dakit zer erantzun”; “agian egia da guraso bezela orientazio bat jasotzea gai hau hobeto kudeatzeko ba eskertuko genuke”; “egia esan, oraindik ez dut nola azaldu pentsatu”; besteak beste. Komunean agertzen den beste bi alderdi oroitzapen positiboak azpimarratzearena –“oroitzapenak eta amarenganako maitasuna adierazteak harro sentiarazten nau”; “argazkiak ikus ditzakegula eta berari buruzko istorioak ere kontatu ditzakegula, maite dugun pertsona hori ez ahazteko”; “beste toki batean izango da, eta egongo den toki inportantea gure bihotzetan eta pentsamenduetan izango da”– eta animalien heriotzarekin parekatzearena “animalia bat badu lagun, hura erabilita adibide bezala”; “ziur aski panpina edo jostailuren bat galdu du, eta horrelako zeozer gertatzen dela esan nion”– dira. Familiekin amaitzeko, esatea, “ez dut inolako arazorik gaiaz hitz egiteko” eta “ez daukat batere arazorik heriotzaz hitz egiteko” aipatzen dutenak gutxi direla. Gehienek deserosotasunarekin lotzen dute: “ez zait hitz egitea asko gustatzen”, “nik samina sentitzen dut”, “oso deseroso”, “pertsonalki pena ematen dit”, “emozionatuta, triste”… eta antzeko erantzunak dira nagusi. Laburbilduz, familiak heriotzaz hitz egiteko prest dauden arren, beraientzat ez da gai eroso ezta erraza ere. Azken hamarkadetan gizartean tabu izanda, heriotza eguneroko bizimodutik gero eta urrunago ematearen isla izan daiteke egoera hau. Ondorioz, esku-hartze didaktikoan sendien parte-hartzea bideratu eta beraiei baliabideren bat eskaini beharko zaiela argi geratzen da; izan ere, gaiari normaltasuna eman nahi bazaio, Eskolaren eta etxearen arteko komunikazioa eta oreka ematen dela antzeman beharko da. Hezitzaileen taldeari dagokionez, kasu guztietan, batean izan ezik, heriotza landuz gero, umeek gelara eramanda edo-eta hurbilekoren baten heriotzagatik izan da. Batek argi eta garbi onartzen du: “baina egia da bestalde, ez dudala gaia gelara zuzenean aurkeztu nahita”. Salbuespena bizitzako zikloaren barruan heriotza ere sartu zutelako ematen da: “Familiari buruzko
proiektu bat egiten ari ginela, bizitzaren zikloa atera zen. Hau da, jaio, hazi eta hiltzen garela”. Beraz, umeek gaia gelara eraman arte edo heriotza gertu bizi arte, ez zaie, normalean, heriotzaz jarduteko betarik eskaintzen haurrei. Hori dela eta, andereño askok aipatzen dute 3-4 urtetatik aurrerakoa dela heriotzaz hitz egiteko adinik aproposena, “umeek beharra dutenean, eskatzen dutenean”. Beste talde handi batek, ordea, txiki-txikitatik eta “jaiotzatik hitz egin daitekeela normaltasunez” uste du; “bizitzaren zikloa” delako. Azpimarragarria da, aldi berean, askok oroimenari eta hildakoekin izandako bizipenei ematen dieten balore positiboa. “Berarekin ikasitako edo jasotako guztia, bihotzean gorde dezakeela” aipatzea umeei, kasuren batean “faltan botatzen dituzun pertsonen txokoa ere bagenuen, ikasle bakoitzak argazki batzuk ekarri zituen familiakoenak, lagunenak…” Horrekin lotuta “sentimenduen txokoa sortu genuen” aipatzen du andereño batek, eta beste batzuek umeen “sentimendu guztiak errespetatu behar direla” ere argi azaltzen dute. Sentimenduen bidetik, berriz, zenbaitek helduok “umeei oreka, zintzotasuna, indarra eta trinkotasuna erakutsi behar diegu”-la aipatzen du “ahulezia, gezurra eta tristezia alde batera utziz”. Irakasle eurek heriotzaren gaia jorratzean esaten dute ez dela gai samurra: “zaila da gai hau lantzea (…) emozioak sartzen dira tartean eta horrekin lan egitea ez da erraza”. Beste batek onartzen du “tabu bat dugula, beraz, kosta egiten zait hau naturaltasunez hartzea ere”. Kasu batzuetan hain egiten da zaila umeek heriotzaz galdetutakoan ere erantzuna saihesten dutela: “ume batek nire familiar batengatik galdetzean eta oso urrun zegoela esatean (heriotzari buruz hitz egitea ekiditeko) horri buruz galdezka hasi zelako”. Honengatik guztiagatik ondoriozta daiteke hezkuntzako profesionalek ere laguntza behar dutela, “asko dut ikasteko oraindik” aipatzen dutelarik. Batek galdera zuzenean ere planteatzen du eta: “nik neuk gaia naturaltasunez ikusteko zailtasunak baldin baditut, nola transmitituko diet hori nire ikasleei?” Hezitzaileen taldearekin amaitzeko, esatea beraiek ere sendiekiko harremana garrantzitsua dela diotela. Haur Hezkuntzako tutore batek kasu zehatz baten inguruan hitz egiten du, non ikasle baten bi urteko anaia txikia minbiziaz hil zen. Kasu horretan “familiarekin harremanetan egon ginela jarraipena eginez eta familiak asko erakutsi zigula, kasu aurrera nola eraman
eta eurek nola lantzen ari ziren guri erakutsi zigutelako”. Hots, aurrean daukaguna geure gizarte osoaren tabu bat da eta familiak zein Eskola ados egonik, elkarrekin egin beharreko bidea da eta jarraian datorren proposamen didaktikoak bide horretako hasierako urrats txikietako bat izateko asmoa dauka. Unibertsitateko irakasleei dagokienez, azpimarragarria da, pedagogian adituak izanda ere, askok heriotzaz hitz egiteko umeengandik gertu heriotzaren bat gertartu behar dela uste dutela: “inguruko pertsona maite baten heriotza”, “gertatu izana”, “gaixotasun egoera larriek, familiar baten heriotzak”… Halere, hori ez da ideia bakarra, badaude “ez dago arrazorik umeekin honetaz berba ez egiteko” diotenak, izan ere, “heriotza denok bizi-biziko dugun egoera izanik, ikasi/irakatsi behar dugu naturaltasunez”. Heriotzaz umeekin hitz egiteko adinaren inguruan galdetzerakoan, 3 talde nagusi daude. Lehenengoak ziur ez dakiela onartzen du; bigarrenak, adin bat zehazten du (orokorrean, “haur hezkuntzako bigarren ziklotik” aurrera aipatuz; hirugarrenak, ordea, adinik ez dagoela baieztatzen du: “oso txikitatik, era egokiak topatuz gero” edo-eta “gero eta txikiagoak hobeto”. Azken hauek gaia naturaltasunez tratatzearen aldeko apustua egiten dute. Beste alde batetik, 4 urteko ume bati heriotza zer den azaldu behar izanez gero, “desagerpen fisikoa” eta “bizitzaren zikloa azalduz, gertaera natural moduan” egingo luketela diote. Horretarako, askok liburuak erabiliko lituzketela diote. Besteren batek, ordea, “oraintxe ez nuke jakingo” aitortzen du. Katalanen artean aipatzen da 4 urterekin dagoeneko hitz eginda egon beharko lukeela, ordurako heriotzak bizi izan dituztelako hein batean edo bestean euren inguruan. Gainera, “zer den azaltzea baino, nola sentitzen diren azaltzea” dela garrantzitsuena ere esaten dute, “helduok ere ez badugu ulertzen (…) ez dut uste ezer ‘azaldu’ behar denik (…). Haur Hezkuntzako ikasgela batean gai honi buruzko elkarrizketa bat entzutean, deigarria da zenbat umek enpatizatzen duten”. Azkeneko galderari helduz gero, alegia, heriotzaz aritzean nola sentitzen diren, joera orokorra da gertukoa ez den bitartean “ondo, ez dut arazorik hortaz hitz egiteko” edo “lasai” sentitzen direla esatea. Bik, bereziki desberdintasun argia egiten dute: “depende, abstraktua bada arazorik gabe, norbait gertua hil bada edo lagun bati norbait hil bazaio, gaizki, baina ez gaiarengatik baizik eta momentuko emozioengatik” eta “’nirea’ bada.. apur bat estu, ‘besteena’ denean,
lasaiago”. Beraz, argi geratzen da, heriotza naturaltasunez tratatu nahi den arren (“argi daukadana tabu gai bat ezin dela izan”), oraindik ere zaila egiten dela, bereziki loturik dakartzan sentimenduengatik eta tratatzeko bidean dagoen ezjakintasunagatik (“kostatu egiten zait, ez beldurragatik, baizik eta ez dakidalako nola heldu gaiari ezjakintasuna baino okerragoa den trauma bat sortu gabe”). Laburbilduz eta amaitzeko, landutako hiru eremuetako helduok heriotza tratatzearen garrantziaz ados gaudela esan daiteke, baina oraindik ere zalantza asko eta ziurtasun-falta ugari agertzen dira. Hori dela eta, argi geratzen da proposamen didaktikoak egiten eta gauzatzen hastea ezinbestekoa dela.
PROPOSAMEN DIDAKTIKOA Gure asmoa hurrengo orrialdeetan proposamen didaktikoa garatzea zen, baina luzera arazoak direla medio, eranskinetan txertatzea erabaki dugu (Ikus. eranskinak 4). Proposamenak ahalik eta jende gehienarengan iritsi nahi du, ondorengo hiru helburu nagusiak dituelarik: elkarrizketa sortzea eta heriotza bertan naturaltasunez tratatzea batetik; bigarrenik, heriotzaren tabua gainditzen hastea, horretarako lehenengo urrats bat emanez; eta, hirugarrenik, heriotza umeekin ez tratatzearen joera aldatzen hasi eta txiki-txikitatik, beste edozein gai tratatzen den naturaltasunarekin, hitz egiten hastea. Horretarako, 8 jarduera oinarrizko aurkezten ditugu eta horiek garatzen diren bitartean aurrera eramateko beste 2 jarduera osagarri, hurrengo taulan antzeman daitekeen bezala. OINARRIZKO J. J. OSAGARRIAK Oharra idaztea Maleta Ibiltaria aurkeztea
Ikus-entzunezkoa Abestia ikastea Ipuina irakurtzea Sentimenduak antzematea IPUINA ERREPIKATZEA Bizitzaren hormairudiarekin hasi Hormairudirako eskatutako materiala eskuratu
Hormairudiarekin jarraitu
Hormairudia amaitu eta erakusgai jarri
ONDORIOAK Gradu Bukaerako Lan honetarako diseinatutako proposamen didaktikoa aurrera eramateko aukera izan dugu. Hona hemen esperientziari lotutako hausnarketa. Gipuzkoako herri txiki bateko 4 urteko umeengana jo genuen, lerro bat eta bi konbinatzen dituen euskal eskola publiko batean. Berez, 20 (+1) eta 21 ikasleko gelak dira, halere, proposamena aurrera eramatean, haur asko gaixorik egonda, bi gelak elkartu genituen. Hori horrela, 24 eta 32 ume bitartean egon ziren saioetan. Helduoi dagokienez, bi tutoreak, praktiketako ikaslea eta laurok egon ginen. Moldaketak egin behar izan ziren errealitatera egokitzeko proposamenaren malgutasuna edozein moldaketatara egiaztatzea ahalbidetu. Esperientzia-pilotu honetan lau saio eraman ziren aurrera bi aste desberdinetan. Lehenengo saioetan bina ariketa eta azkeneko saioetan jarduera bana gauzatzen; izan ere, proposamen didaktikoa aurrera eraman baino lehen, bitartean eta ondoren, festak izan ziren. Jarduera osagarriak eta familiak barne hartzen dituztenak ezin izan ziren aurrera eraman, zoritxarrez egoerak ez zuelako betarik eskaintzen. Lehenengo egunean, ikus-entzunezkoen jarduerarekin (3. jarduera) hasi zen esperientzia eta jarraian abestia ere (4. jarduera) abian jarri zen. Biharamunean, berriz, sentimenduak antzemateari ekin zitzaion (6. jarduera) eta ondoren La mora (Garabana, A. & Villán, Ó. 2005) (5. jarduera) eraman zen aurrera. Jardueren hurrenkeran aldaketaren motiboa giroa prestatzea izan zen. Gainera, egun hartan ikasle baten agurra zen, beste ikastetxe batera baitzihoan. Tartean herriko festak izan ziren eta hurrengo astean bi egunez gerturatu ginen proposamen didaktikoari amaiera emateko. Hirugarren egunean bizitzaren hormairudia (8. jarduera) egin zuten eta, azkeneko egunean, berriz, eskela/jaiotza liburua (7. jarduera). Azkeneko hau amaierarako utzi izan zen andereñoei psikologikoki gogorrena egiten zitzaiena zelako. Lehenik eta behin, esan beharra dago, espero zitekeen bezala umeak helduok baino naturaltasun handiagoz aritzen direla heriotzaz hitz egitean. Baina, argi dago, euren interpretazioak egiten dituztela, espero ez ditugunak,
sarri. Esate baterako, ume hauek gerrarik inoiz ikusi ez dutenez, lehenengo bideoan eskopetak, gamelua eta hildakoa ikustean, Afrikara joandako ehiztarik direla eta nahi gabe batek beste bati tiro emanda hil dela ulertu zuten Lehenengo egunetik, euren esperientziak kontatzen hasi ziren. Neskato bati astebete lehenago aitona hil zitzaion eta horrela kontatzen zuen: aitona gaixo gaixo zegoen eta hil egin zen, “marrazki pila bat eta lorek oparittu genion”. Nik neuk “eta bere hilkutxan sartu zenituzten?” galdetzean buruaz baietz erantzun zuen, baina bere maistrak “G.-k deitzen zion kunita” azaldu zigun eta berak marrazkiak “medikuek” sartu zituztela zehazten du. Horretaz gain “eta zeukan krema eskutan, eske hor hotz-hoza zeon”. Momentu horretan beste ikasle batek honako gogoeta egiten du: “gu handitan hil egingo gea ta iasta, gu handitzen garenen hil e(re)”. Horren aurrean, batek baino gehiagok hori “berandu” izango dela erantzuten diote. Jarraian, beste mutiko batek bere historia kontatu zuen, lau egun lehenago gertatua: amona gaixo gaixo zegoela bihotzetik eta gelditu zitzaiola “urte askokin”, eta “aspaldi aspaldi Pintxo” hil omen zitzaien. Baina andereñoak galdetutakoan ea Pintxori ere bihotza gelditu ote zitzaion, buruarekin ezetz esaten zuen bitartean “zaharra zan” baieztatzen zuen, hiltzeko moduak desberdinduz. Horretaz gain, hilerrira loreak eramaten dituztela batzuek eta etxean hildakoa gogoratzeko argazkiak jartzen direla ere aipatu zuten. Eta elkarrizketa horretan egonik, bakoitzak bere gertuko hildakoak gogoratuz (aitona eta amona zaharrak, lan-istripuan hildako osaba, istripuz hildako maskotak…), hezkuntza premia bereziko ikasle batek 3“eta nik, eta nik” esaten zuen. Orduan andereñoak gogoratzen du “S.-ri ere hil zitzaion bere amona, iaz, bai egia da”. Jarraian, beste neskato batek “nire aitatxon amatxo hil egin zan ta gero akordatzeko bota ditugu itsasoan loreak, gorriak” azaldu zuen. “Nire birramona zerura joan zan” bota zuen geroago beste batek. “Baina ibiltzen ez, ezta? Zer gertatu zitzaion?” galdetutakoan honela erantzun zuen: “zerura joan zen eta bere aitonarekin”. Ildo beretik beste batek bigarren
3 Nahiz eta umea txikia eta Hezkuntza Premia Berezikoa den, heriotzaz kontziente dela erakusten du.
bideoarekin aipatu zuen: “eta Jesus ere bai ba jun zen zerura eta gaizki portatzen dienak behera ta gero sua botatzen diote”. Ondorioz, ikus dezakegu, familiek emandako azalpenek nolako indarra daukaten. Horren aurrean, gure proposamena, hori sinesmenak direla eta batzuek hori sinesten dutela azaltzearena da. Literalki ezin garela zerura igo. Beste ikasle batzuek, gainera, ez dituzte sinesmen berdinak izango eta hori argi geratu zen ikaskide batzuek “ezin da” esaten ziotenean, zerura igotzeaz aritzean. Azpimarratzekoa da, ikasle baten bikia 3 eguneko adinarekin hil zela eta bera kontziente izan ez zen arren, iaz gurasoek azaldu ziotela. Hala eta guztiz ere, heriotzaz hitz egiterakoan ez du bere bikia aipatzen: “nire izeban aitona ta amona ba zerura joan zien baita”. Andereñoak bere anaia 7 urte zituela kotxe batek harrapatuta hil zela ere aipatzen du. Horrelakoak oso garrantzitsuak dira, konfiantza giroa lortu nahi bada, nork bere sentimenduak konpartitzeko prest ere badagoela erakusten dielako umeei. Deigarria da ere nolako loturak egiten dituzten umeek. Aitona hil zitzaion neskatoak “amona aitonakin bizi zan lehenau” esandakoan, ea amona orain bakarrik bizi al den galdetutakoan, “gurekin dau, bainon bere etxen”. Ez al da amonaren inguruan eraikitako sare-sozialaren isla? Horren eredu ere bada ondoko marrazkia. Neskato honen birramona oso gaixo egon zen ospitalean eta familia guztia inguruan nola egon zen argi adierazten du. “El día de los muertos” bideoa ere asko gustatu izan zitzaien eta nahiko abstraktua izan arren, argi ulertu zuten: “neskan amatxo (ez zen etorri)” aipatu zuen mutiko etorkin batek bere euskaran eta besteek lagundu egin zioten “eske
hil in da, oso oso gaixo” eta “azkenen imajinatu zuen bere amatxo zela”. Asko gustatu zitzaien gainera eta egunero jartzeko eskatu zuten. Beste marrazki honetan, berriz, aurretik beste neskato batek aipatutako “begira, hiltzen bagea ya eztaukeu baterik (bateriarik)”:
Lehenengo saioaren amaiera aldean, hildakoak gogoratzearen garrantzia azpimarratu zuten umeek (“amonak eta aittunak damatan jolasten zuten”; “gero ya ezteu jolasten ze gero ya juten da (…) zeatik eztet ikusten”) eta
baita, abestia entzun ondoren, hilda eta lotan egotearen arteko desberdintasunaz. Egunari amaiera emateko, Estaba el Señor don Gato abestia jarri genuen, baina hausnarketa berezirik ez zuen azaleratu. Bigarren egunean, topagunean elkartu eta etxean zer kontatua zuten azaltzen hasi zen eguna. Gehienek El día de los muertos bideoa eta “bakarrik eskopetana ta…” kontatu zuten. Ondoren, sentimenduak antzematearen jarduerari ekin zitzaion, bi jarduera egin behar zirenez, ipuina eta gero lan abstraktuagoa egiteko gogo gutxiago egongo zelakoan. Kasu honetan ere moldaketak egin genituen. Sei talde egin genituen bakoitzak egoera bat zuelarik eta arbelean sentimenduen irudiak jarrita. Talde txikietan egoera aztertu eta erabakiak hartu behar zituzten. Ondoren, arbelera atera eta talde kolektiboaren aurrean egokitutako argazkian zein egoera eta sentimendu identifikatzen zituzten azaldu behar zuten. Umeek berehala harritu gintuzten. Uretan dauden ama eta umetxoa “urduri zergatik umek ezin do igeri in” zeudela aipatu zuen taldeetako batek. “Eske mangitok behar dittu”. Ez hori bakarrik, amaren eta umearen arteko desberdinketa ere egin zuten: “ama dago pozik eta umea urduri”. Ponien gainean dagoen neskatoaren eta aitaren argazkia ikusita “pozik ez dau aitatxo”, “dau urduri”, “bildurra daukelako”, “inoiz ez dalako ibili aitatxo”. Horiek bi adibide baino ez diren arren, argi ikusten da ume batzuek argazkietako umearen sentimendua antzemateko gaitasuna izanda ere, hori unibertsaltzat jotzen zutela, eta beste batzuk, berriz, besteen sentimenduez ere konturatzen hasiak zirela ordurako. Gehiengoak, egoera berdinean sentimendu desberdinak eman daitezkeela kontziente izandakoan, nahiko erraz identifikatu zituzten. Lehenengo astea amaitzeko, La mora (Garabana, A. & Villán, Ó. 2005) irakurri zitzaien. Errepikapena darabilen liburua izanik “inork minduko ez duela uste al du…?” galdetzean… “ba bai” erantzutea eta “masustondoan zegoela” esaldia “triste eta bakarrik” esanez amaitzeko aukera ematen zien. Horretaz gain, hipotesiak plazaratzera ere animatu genituen, nork minduko zituen galdetuz, harik eta ikasle batek gizakia “beste gizaki batek” minduko duela esatean bigarren batek “baino ya hil in da” erantzun zion arte.
Masusta berriro jaiotzen zela ikustean, umeei irribarrea atera zitzaien eta andereñoek bizitza-zikloa azaldu zuten, nola hil eta gero hezurrek ahalbidetu duten masusta berriro jaiotzea eta istorioa behin eta berriz errepikatuko dela. Gainera, heriotza tratatzen duten eta guri sinpleak iruditu dakizkigukeen ipuinak umeei ikaragarri gustatzen zaizkiela baieztatzeko, ikasle batek esaldi borobila bota zuen, zalantza guztiak uxatu zituena: “bai politta!”. Bigarren astean, berriz, bi tutoreak eta praktiketako ikaslea baino ez ziren egon umeekin. Hormairudia egin zen egunean, 24 haur egon ziren eskolan eta hirunaka DinA3etan hormairudi bana egin zuten, talde kolektiboan hormairudi bakarra egiteko denborarik ez zegoelako. Oso gustura egon ziren haur zein helduak. La mora (Garabana, A. & Villán, Ó. 2005) liburua gogoratu zuten bizitza-zikloa errepasatzeko, hau da, nola heriotza batetik bizitza sortzen den. Umeek ipuina oso ongi gogoratzen zuten eta hori hormairudietan argi ikusi zen:
Halere, talde bakarra izan bazen ere, ume batzuek euren bizipenekin ere lotu zuten bizitza-zikloa:
Azken marrazki honetan, masusta agertu arren, garrantzi handiena “nire aitona”-k hartzen du, “amona Ines”-ekin batera. Bestalde, bihotzak, izarrak eta loreak gehitu dituzte, beste batzuek ez bezala. Eta, azpimarratzekoa da, gainera, elementu gehienak etxearen barruan sartu dituztela. Laugarren eta gure proba pilotuaren azken egunean, berriro ere 24 ume egon ziren gelan bi tutore eta praktiketako maistrarekin. Arestian aipatu bezala, eskela/jaiotza liburua egitearen jarduera maistrei gogorra egiten zitzaien. Hala eta guztiz ere, aurretik jarduerak nola atera zirenarekin hain gustura zeudenez, eurak bakarrik aurrera eramatera animatu ziren. Umeak zein hezitzaileak oso gustura aritu ziren maite dituztenak gogora ekarriz. Tutoreen beldurra umeren batek bizirik dagoen norbaiten “eskela” egitearena zen. Beraz, beldur horren aurrean proposamen hau egin zitzaien irakasleei: umeei azaltzea maite dugun jendea gogora ekartzea gustuko dugula. Hau da, gelara, egunkarietan agertu ohi diren eskela- eta jaioberrien-atalak erakutsi zitzaizkien, eta horrekin batera, maite dugun beste edozein pertsonari ere maite dugula esatea zein ona den.
Tutoreek horrela aurkeztu zuten eta esan beharra dago denetariko erantzunak egon zirela 24 umeen artean: jaioberriak, bizirik dauden senideak eta hildako (bir)aiton-amonak agurtu zituztenak4. Orokorrean, eta amaitzeko, esan beharra dago beldur handiena tutoreek zeukatela urteetako lan-esperientzia duten eta umeekin heriotzaz ikasgelan hitz egindakoak izan arren, heriotzarik gertatu gabe gaia gelara eraman gabeak zirelako,. Beraz, beraiek erronka onartutakoan, hasierako beldurrari aurre egiteko prest egonik, jarduerei heldu ahala beldurra gutxitzen joan zitzaien, umeek oso ongi eta oso parte-hartzaile erantzuten zutela ikusi zuten eta. Eta gure aldetik, ikastetxe, haur eta familiei eskertzeaz gain, bereziki bi tutoreei eskerrak eman nahi dizkiegu euren beldurrak gureganako konfiantza bihurtuta lan hau aurrera eramatea ahalbidetu eta erraztu izateagatik.
4 Lan horien irudirik ez da txertatzen umeen izenez gain, senideen izenak eta haurren herria agertzen direlako.
Dagoeneko, behin baino gehiagotan aipatu den bezala, proposamen didaktiko honek heriotzaren tabua apurtzeko lehenengo urrats bat izan nahi du. Hori dela eta, hobekuntza- eta osatze-proposamen ugari egin daitezke. Proposamen didaktikoaren sentimenduak antzematearen jarduerari dagokionez, planteamendu berri bat egin beharko litzateke. Izan ere, umeei luze egin zitzaien guztien azalpenak entzutea. Horregatik pentsatzen dugu talde osoarekin egin beharrean, talde txikiagoetan edo 4 egoera baino ez aurkeztuz, arinagoa eta eragin handiagokoa izan dadin. Ikus-entzunezkoari dagokionez ere, bi bideoen artean zein jarri pentsatzen egon ginen eta, egia esan, biak jartzea oso aberasgarria izan zela deritzogu, bideo bakoitzak gai desberdinak tratatzen dituelako. Batean bizitzaziklo oso bat ikusten da, eta bestean neskato batek galdutako ama nola oroitzen duen. Abestiaren saioan, guk aukeratutako kanta aproposa iruditzen zaigun arren, umeen errealitatera ere egokitu beharra dago. Alegia, proposamen didaktikoaren helburua heriotza tratatzea bakarrik ez denez, abestiak beste helburu batzuk bete baditzake, askoz hobeagoa izango da ariketa. Gure kasuan, herri eta eskola euskaldunetan gaztelaniako abesti bat sartzea proposatzen dugu euskal kultura ez ezik, beste batzuk ere baloratzen direla ikusteko, eta are gehiago gure guraso edo aiton-amonek abesten zituzten abestiak. Dena den, euskara ikastetxeko hizkuntza dela uste izanez gero, Oskorri-ren Katuen testamendua ere erabilgarria izan daiteke. Eta, esate baterako, testamentua zer den landu daiteke ere. Beste alde batetik, eskela-jaiotza liburuaren jarduera aurrera eramaterakoan egindako moldaketa oso aberasgarria iruditzen zaigu. Alegia, hildakoei eta jaioberriei omenaldia egiteaz gain, maite dugun edozeini omenaldia egitea. Bertsio berri honetan, jaiotzaren zentzua areagotu egiten da; izan ere, heriotzaz kontziente izanik, egunerokotasunaz gozatzearen garrantzia azpimarratzen da, maite ditugunei maite ditugula esanez, besteak beste. Laburbilduz, ikus daitekeen bezala, esperientzia bakarrean hobekuntzarako proposamen batzuk agertu zaizkigu, eta esperientzia berri bakoitzean proposamen didaktikoa urratsez urrats hobetu daitekeela uste dugu.
Horretaz gain, berriro ere, azpimarratzea hastapenerako proposamen bat baino ez dela hau eta nahi beste aldaketa, moldaketa, egokitzapen eta hobekuntza egitea badagoela. Azken puntu horrekin batera, norbait gelan martxan jartzen animatuz gero, bere esperientziaren berri zabaltzera ere gonbidatu nahiko genuke.
1. ERANSKINA: Liburuen azterketa Lehen Hezkuntzako lehen mailako hainbat testuliburu kontsultatu dira, batzuetan aurkibidea bakarrik eta bestetan gaia jorratzen den orrialde batzuk ere agertzen direlarik. Ikas-maila hau aukeratu da proposatuko den esku-hartze didaktikoaren ondorengo hurrengoa delako eta, aldi berean, Lehen Hezkuntzako etapan testuliburuak ohikoagoak direlako. Horrela zer eta nola lantzen den Haur Hezkuntzako etapan baino argiago islatu daiteke.
Iraila: - Izenematea: GBLaren gaia eta zuzendaria aldatzea. Urria: - Egokitutako zuzendariarekin lehenengo bilerak. - Gaia adostea. Nondik norakoak zehaztu. - Dokumentazio-fasea: bibliografia biltzen hasi. Azaroa: - Marko teorikoa osatu. Zuzendariarekin zuzenketak bideratu eta hurrengo urratsak zehaztu. Abendua: - Galdetegiak diseinatu, bete eta ondorioak atera. Zuzendariak egindako zuzenketa eta proposamenak kontutan hartuta testua osatu. Zuzendariarekin hurrengo urratsak zehaztu. - Esku-hartze didaktikorako informazioa biltzen hasi. Urtarrila: - Atal teorikoaren azken zuzenketak egin, zuzendariak egindako proposamenei jarraituz. - Esku-hartze didaktikoa diseinatu eta martxan jartzeko aukera bilatu. - Esku-hartzea praktikara eraman. - Esku-hartzearen transkripzioak egin. Otsaila: - Esku-hartzearen ondorioak atera eta hobekuntza-proposamenak egin. - Lana idatziari forma eman eta zuzendariaren oniritzia jasotakoan entregatu. - Tribunalaren aurreko aurkezpena.
AURKEZPENA Heriotza ezinbestekoa, unibertsala, ekidinezina eta, bereziki, naturala da. Hala ere, gure gizartearen tabu handienetariko bat da eta, zer esanik ez, ikastetxeetako Haur Hezkuntzako umeekin. Horregatik guztiagatik, luzatzen dizkizut ondorengo galderak. Nire asmoa heriotza Haur Hezkuntzan nola landu daitekeen proposatzea da. Horretarako, senide, hezitzaile eta unibertsitateko irakasleekin jartzen ari naiz harremanetan. Erantzunak anonimoak izango dira eta ez dira inon argitaratuko. Argi izan, gainera, ez dagoela erantzun zuzen edo okerrik, gaur egungo errealitatea den bezalakoa islatzea baita nire helburua. Mila esker zure parte hartzeagatik. Naroa Martinez Suarez
1 2 3 4 5 Ume(ar)ekin heriotzaren inguruan hitz egin dut.
Garrantzitsua da umeekin heriotzaz hitz egitea.
Orain, ondorengo galderei zure hitzekin erantzutea eskatzen dizut. - Ume(ar)ekin heriotzaz hitz egin baduzu, zein izan da horretara bultzatu zaituen arrazoi edo egoera?
- Zein adinekin uste duzu hasi behar dela umeekin heriotzaz hitz egiten?
- Nola azalduko zenioke 4 urteko ume bati zer den heriotza edo hiltzea?
- Nola sentitzen zara zu zeu heriotzaz hitz egin behar duzunean?
Jaioterria: Bizitokia: Helduaren adina eta sexua: Umearekiko harremana: Ume(ar)en adina eta sexua: Ikasketa maila: Derrigorrezkoa Lanbide Hezkuntza
Unibertsitatea Hezkuntzarekin harreman zuzenik? Ez
1 2 3 4 5 Umeekin heriotzaren inguruan hitz egin dut.
Garrantzitsua da umeekin heriotzaz hitz egitea.
Orain, ondorengo galderei zure hitzekin erantzutea eskatzen dizut. Umeekin heriotzaz hitz egin baduzu, zein izan da horretara bultzatu zaituen arrazoi edo egoera?
- Zein adinekin uste duzu hasi behar dela umeekin heriotzaz hitz egiten?
- Nola azalduko zenioke 4 urteko ume bati zer den heriotza edo hiltzea?
- Nola sentitzen zara zu zeu heriotzaz hitz egin behar duzunean? Jaioterria: Bizitokia: Helduaren adina eta sexua: Lanpostua: Tutorea PT Aholkulari Hezitzailea Bestelakoa:_________________ Umeen adina:
- Beharrezkoa ikusten al duzu umeekin heriotza nola jorratu daitekeen Irakasleen Unibertsitate Eskoletan lantzea?
- Zein arrazoik bultza dezake umeekin heriotzaz hitz egitera?
- Zein adinekin uste duzu hasi behar dela umeekin heriotzaz hitz egiten?
- Nola azalduko zenioke 4 urteko ume bati zer den heriotza edo hiltzea?
- Nola sentitzen zara zu zeu heriotzaz hitz egin behar duzunean?
1 2 3 4 5 Umeekin heriotzaren inguruan hitz egin dut.
Garrantzitsua da umeekin heriotzaz hitz egitea.
Haur Hezkuntza
4 eta 5 urteko geletarako materiala
1. Sarrera Hurrengo orrialdeetan heriotzaren inguruko proposamen didaktiko bat aurkezten dugun arren, honek, berez, ez du unitate didaktiko oso bat hartuko ez diogulako protagonismo handiegia eman nahi, naturaltasuna bilatzen baitugu. Hau da, gure proposamen honek familia eredu desberdinak eta bizitzazikloa uztartzen ditu, heriotza ere barne hartuz, gai horien parte baita. . Proposamen didaktiko hau 4-5 urteko geletan aurrera eramateko diseinatuta badago ere, beste adin batzuetara ere moldatu daiteke. Heriotza lantzea berrikuntza nahikoa delakoan, jardueretan ez da berebiziko orijinaltasuna bilatu, baizik eta elkarrizketarako bidea izatea, hori baita proposamenaren hiru helburuetako bat. Umeen zein helduon aldetik naturaltasunez eta konfiantzaz jardutea bilatzen dute plazaratzen diren ariketek, familia ere Eskolara gerturatuz eta baita alderantziz ere. Proposamen didaktiko hau hilabete askoren ikerketa-lanaren emaitza da eta aldi berean heriotzaren gaira hurbilpen xume bat, helburuetako bigarrena ondorengoa izanik: heriotzaren tabua Eskolan apurtzen hastea, beste edozein gai bat bezala jorratzeari ekitea –haurren, hezitzaileen zein familien aldetik–, eta ez salbuespen gisa. Gauzak horrela, argi utzi nahi da heriotza Eskola curriculumean sartzeko lehenengo urrats izatea baino bilatzen ez duela; hori hirugarren helburua izanik. Alegia, hasierako saiakera bat da hau, nolabaiteko esperimentazioa. Ondorioz, aurrera eramandakoan edozein aldaketa behar duela sumatzekotan, beldurrik gabe buelta emateari helduko diogu. Hau da, etengabeko moldaketak eginez hobekuntza-prozesu batean egongo den esku-hartzea dela argi daukagu. Beste alde batetik, jarraipena behar duen proposamena dela azpimarratu behar da; aurretik aipatu bezala, hasierako pausu bat baino ez delako, bai helduontzat baita haurrentzat ere. Hori dela eta, aurkezten diren jarduerak bakarrik aurrera eramanda, ez da heriotzarekiko tabua hautsiko eta, ondorioz, ez da naturaltasunez biziko. Hots, ikasleek beste ikasturte batzuetan ere heriotzaz hitz egin beharko lukete eta hezitzaileek ikastalde guztiekin tratatu beharko lukete. Arestian esan bezala, proposamen honek ezinbestekotzat jotzen den gai bat, heriotzarena, dagoeneko Eskolan ohikoak diren gaiekin uztartu egiten du.
Horregatik guztiagatik, eskuratzen duen edonork bere ikasleekin aurrera eramatera animatzen dugu, denon elkarlanaz baino ez baita aurrera egiten. Laburbilduz, hurrengo orrialdeetan aurkezten den proposamenak ahalik eta jende gehienarenganaino iritsi nahi du, ondorengo hiru helburu nagusiak dituelarik: elkarrizketa sortzea eta heriotza bertan naturaltasunez tratatzea ,batetik; bigarrenik, heriotzaren tabua gainditzen hastea, horretarako lehenengo urrats bat emanez; eta, hirugarrenik, heriotza umeekin ez tratatzearen joera aldatzen hasi eta, txiki-txikitatik, beste edozein gai jorratzen den naturaltasunarekin hitz egiten hastea.
2. GAITASUNAK 1 Bizitzaren zikloa ezagutzea; jaio, hazi eta hiltzen garela ulertuz, arduraz bizitzen ikasteko. 2 Dagoeneko gure artean ez daudenak oroituz eta norbere bizitzaren azken urratsa dela ulertuz, heriotzaz kontziente izatea eta hitz egitea gaia naturaltasunez tratatzeko eta etorkizuneko heriotzen aurrean baliabide batzuk garatuak izateko. [Ekiten ikastea] 3 Hildakoen eta heriotzaren inguruan dauden ospakizun eta ohitura desberdinak ikustea irakasleen, gurasoen eta euren arteko azalpenen bitartez, heriotzaren aurrean ematen diren egoerak ulertzen hasteko. 4 Euren eta ingurukoen sentimenduak identifikatzea errespetuzko, konfiantzazko eta laguntzazko giro batean pertsona gisa garatzen ikasi eta auto-estima egokiak lortzeko. [Pertsona gisa garatzen ikastea] 5 Zuhaitz genealogikoak eginez familia eredu desberdinak daudela ulertzea eta errespetatzea, elkarrekin bizitzen ikasteko. 6 Hormairudien bidez bizitza-zikloa azaltzen ikastea (jaiotza, haztea eta hiltzea) komunikatzeko teknika desberdinak ezagutu eta euren komunikazioa errazteko.
*Hizki belztuan eta kortxeteen artean daudenak OCDko gaitasun orokorrak dira.
3. EDUKIAK Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala 1. Norberaren eta ingurukoen sentimendu, emozio, bizipen, lehentasun eta interesekiko jankin mina 2. Ingurukoen nortasunarekiko eta ezaugarriekiko errespetua 3. Bere burua ezagutzeko eta emozioak adierazteko interesa
Ingurunearen ezaguera 4. Gertuko gizartetaldeak ezagutzera hurbiltzeko prestutasuna, konfiantza-, errespetueta estimazio-jarreraz 5. Ingurunekoek heriotzarekiko dituzten ohiturak ezagutzeko jakin mina 6. Ikaskideen lanarekiko, sentimenduekiko eta iritziekiko errespetua
Komunikazioa eta adierazpena 7. Heriotzaz naturaltasunez hitz egiteko prestutasuna 8. Ingurukoen azalpenak entzuteko interesa Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala 1. Norberaren aldaketa fisikoei eta denboraren joatearekin duten loturari hautematea
Ingurunearen ezaguera 2. Hurbileko hainbat gizarte-talde eta haien heriotzarekiko zenbait ekoizpen kultural eta balioen identifikazioa 3. Inguruan dauden gizarte- eta kulturajardueretan parte-hartzea
Komunikazioa eta adierazpena 4. Bizi-funtzioen azalpena 5. Hildakoen agurrerako objektuak sortzea 6. Zuhaitzgeneaologikoaren ekoizpena 7. Azalpen argiak emateko saiakera Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala 1. Gorputzaren ezaugarriak eta nolakotasunak 2. Norberaren familiaren ezaugarriak
Ingurunearen ezaguera 3. Izaki bizidunen bizifuntzioak 4. Izaki bizidunen bizitzazikloa: jaiotzatik heriotzarainokoa 5. Norberaren kulturanortasuneko heriotzarekiko zenbait ezaugarri 6. Ikaskideen eta ingurukoen familia eredu desberdinak 7. Heriotzaren kontzeptua
Komunikazioa eta adierazpena 8. Komunikatzeko bide eta baliabide desberdinak *Azpimarratuta daudenak OCDko helburuak dira, “Heriotzak Curriculumean daukan presentzia” atalean landutakoak.
Azalpena: Talde Kolektiboa Txantiloia betetzea: Banaka (talde txikitan kokatuta) 1, 6 Bizitzaren hormairudia (Ebaluaziorako) Marrazketa Collage Itsastea Haurrek proposatutakoa Paper rolloa Margoak Errotulkiak Barrako kola Arkatzak Borragomak Zeloa eta “Glut”-a Ikasgela eta hormairudiak erakusgai jartzeko umeek proposatutakoa. 30’-ko 3 saio Talde txikiak
4. saioa Ikus-entzunezkoa 5. saioa Abestia ikastea 6. saioa Ipuina irakurtzea 7. saioa Sentimenduak antzematea IPUINA ERREPIKATZEA 8. saioa Bizitzaren hormairudiarekin hasi Klasetik kanpo Hormairudirako eskatutako materiala eskuratu
9. saioa: Hurrengo egunean Hormairudiarekin jarraitu
10. saioa: Hurrengo egunean Hormairudia amaitu eta erakusgai jarri
11. saioa: Hurrengo egunean Topagune berezia: gaia borobiltzea.
JARDUERA OSAGARRIAK Jarduera osagarri hauek heriotza Eskola Curriculumean sartzen hasi nahi delako proposatzen dira. Horregatik, tabua den edozein gaiarekin egiteko modukoak direla uste dugu. Proposamen didaktiko honen hiru helburu nagusietako bat elkarrizketa sustatu eta horri tokia egitea denez, jarduerak aurrera eramaten ditugun heinean garrantzia berezia emango zaio topaguneari. Argi utzi beharra dago ez dela proposamenaren lehenengo jarduera, baizik eta gaia hasi eta ondorenean egunero bermatua egongo den tartea. Bestalde, tabua gainditzea ere helburu garrantzitsua izanik, etxe eta familietara iristea ezinbestekotzat jotzen dugu. Horregatik, proposamen didaktiko hau aurrera eramatearekin batera etxeetara eraman ahal izango den “Maleta Ibiltaria” aurkezten dugu. Dagokion atalean ere azalduko den arren, “Maleta Ibiltaria”-ko gaiak ikasturtean zehar aldatuko direla argi adierazi nahiko genuke. Gure gomendioa gai desberdinen inguruko materialak hiruhilabetero aldatzearena da, familia guztiei horiek eskuratzeko aukera bermatzeko.
1. ZEREGIN OSAGARRIA: TOPAGUNEKO TARTEARI GARRANTZI BEREZIA ESKAINTZEA Deskribapena Gaiari naturaltasuna eman nahi zaion arren, eta bereziki inplikaturiko helduek izan ditzaketen jarrerak kontuan hartuta, goizetako topagune edo korroari garrantzi berezia emango zaio. Izan ere, helduontzako tabua da heriotza, eta familiaren eta bizi-zikloaren gaiaren ataletako bat bezala aurkeztuko bada ere, helduongan ezinegona sortu ahal digu, hitz egiteko ohitura hartu arte edo bizipenak gogora ekartzen badizkigu. Ezin egon horretaz kontziente egin daitezke haurrak, eta ohi baino zalantza eta galdera gehiago plazaratu. Beraz, egunero 30’z elkarrekin hitz egiteko aukera emango diegu haurrei, euren gogoetak, galderak, sentimenduak… entzun eta zintzoki erantzuteko. Helburuak Edukiak - Heriotzaz naturaltasunez hitz egitea. - Haurren sentimenduei tokia eskaintzea. - Elkarren arteko enpatia lantzea. - Besteen aurrean argi hitz egiten saiatzea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak - Norberaren eta ingurukoen sentimendu, emozio, bizipen, lehentasun eta interesekiko jankin mina. - Ingurukoen nortasunarekiko eta ezaugarriekiko errespetua. - Bere burua ezagutzeko eta emozioak adierazteko interesa. - Heriotzaz naturaltasunez hitz egiteko prestutasuna. - Ingurukoen azalpenak entzuteko interesa. - Azalpen argiak emateko saiakera. - Komunikatzeko bide eta baliabide desberdinak.
1. ZEREGIN OSAGARRIA: TOPAGUNEKO TARTEARI GARRANTZI BEREZIA ESKAINTZEA Teknikak Materialak Espazioa Denbora Talde mota Elkarrizketa Umeek ekarriko balute Topagune edo korroa Egunero 30’ Talde kolektiboa Ebaluazioa Helburu zenbakia Ebaluazio Tresnak Ebaluazio irizpideak 1 Erregistroa Heriotzaz saio guztietan zehar behin gutxienez hitz egin du. 2 Erregistroa Haurrei euren sentimenduez hitz egiteko tartea egunero eskaini zaie. 3 Behaketa Besteen sentimendu eta pentsamenduak errespetatzen ditu. 4 Behaketa Talde handian bere azalpena denek uler ditzaten saiatzeko estrategiak erakutsi ditu. Ebaluazio Indikatzaileak - Umeek egunero parte hartu dute, - Umeek hitz egiterakoan txandak errespetatu dituzte. - Irakasleak egiaz erantzun du.
2. ZEREGIN OSAGARRIA: MALETA IBILTARIA Deskribapena Ikasturtean zehar gai desberdinak jasoko dituen maleta izango da hau. Bere helburu nagusiena ikasgelan lantzen denarekin loturiko ipuinak, filmak, poemak… etxera bideratuta, sendiei gelan egiten duguna gerturatzearena da. Aipatutako materialaz gain, berau erabiltzeko gida bat eta esperientziak jasotzeko koaderno bat egongo dira maletan. (Ikus. eranskinak 1) Helburuak Edukiak - Eskola eta familia elkarrengana gerturatzea. - Seme-alabek zein helduek elkarrekin gozatzea. - Heriotzaren tabua etxeko giroan gainditzen hastea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak - Norberaren eta ingurukoen sentimendu, emozio, bizipen, lehentasun eta interesekiko jankin mina. Ingurukoen nortasunarekiko eta ezaugarriekiko errespetua. - Heriotzaz naturaltasunez hitz egiteko prestutasuna. - Hurbileko hainbat gizartetalde eta haien heriotzarekiko zenbait ekoizpen kultural eta balioen identifikazioa. - Azalpen argiak emateko saiakera.
- Gorputzaren ezaugarriak eta nolakotasunak - Norberaren familiaren ezaugarriak. - Izaki bizidunen bizitza-zikloa: jaiotzatik heriotzarainokoa. - Heriotzaren kontzeptua - Komunikatzeko bide eta baliabide desberdinak.
Jarraian, berriz, familia eredu desberdinak eta bizitza-zikloarekin batera heriotza uztartuko duen proposamen didaktikoaren jarduera oinarrizkoak agertzen dira.
Hasteko, jarduera motibatzaile bi eskaintzen dira gaian sartzeko, horietako lehenengoa aurre-ezagupenak biltzeko ere balio duelarik. Ondoren, garapen-jarduerak etorriko dira, gaian sartu eta berau garatzeko. Amaitzeko, berriz, sendotze- eta ebaluazio-jarduera bana agertzen dira, edukien mamia borobildu eta noraino barneratu duten baloratzeko.
1. ZEREGINA: ZUHAITZ GENEALOGIKOA (Jarduera motibatzailea eta aurrezagupenak) Deskribapena Gelan zuhaitz-genealogikoa zer den, familia mota desberdinak daudela eta gurasoen gurasoetarainoko zuhaitza egingo dugula azalduko da. Horretarako, etxera ohar bat bidali eta senideen argazki txikiak gelara eramateko eskatuko diegu, bertan zuhaitzak egiteko. Ariketa gelan egiterakoan, familia guztiak berdinak ez direla ikusiko da. Horretatik abiatuta, etxera joan baino lehen, topagunean bildu eta hitz egingo da. Amaitzeko denborarik egongo ez denez, bigarren saio bat egin beharko da, beharbada ez lehenengoa bezain luzea. Ondoren, korroan bildu eta nahi duenak bere familia aurkeztuko du. Hizketaldi horietatik hainbat gai atera daitezke: urrun bizi diren senideak, gurasoetariko bat ez ezagutzea, heriotzak, nuklearrak ez diren familia ereduak, jaiotzak… Gure kasuan, bizi-zikloarekin lotzeko, guztiari erantzungo diogun arren, jaiotza eta heriotzei emango diegu protagonismo handiagoa (ez horregatik garrantzi handiagoa). Helburuak Edukiak - Norbere familia ezagutzea. Urteetan zehar familiak aldatzen direnaz ohartzea. Familia eredu desberdinak ezagutzea eta errespetatzea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak -Gertuko gizartetaldeak ezagutzera hurbiltzeko prestutasuna, konfiantza-, errespetueta estimazio-jarreraz. Ikaskideen lanarekiko, sentimenduekiko eta iritziekiko errespetua. Ingurukoen azalpenak entzuteko interesa. - Norberaren aldaketa fisikoei eta denboraren joatearekin duten loturari hautematea. - Zuhaitzgeneaologikoare n ekoizpena - Azalpen argiak emateko saiakera - Norberaren familiaren ezaugarriak. Izaki bizidunen bizitza-zikloa: jaiotzatik heriotzarakoa- Ikaskideen eta ingurukoen familia eredu desberdinak. - Heriotzaren kontzeptua
1. ZEREGINA: ZUHAITZ GENEALOGIKOA (Jarduera motibatzailea eta aurrezagupenak) Teknikak Materialak Espazioa Denbora Talde mota Zuhaitzgenealogikoa Kartulina Errotulkiak Argazkiak Ikasgela 1. saioa: Azalpena 20’ Zuhaitza egitea 30’ Topagunea 15’ 2. saioa: Zuhaitza amaitu 20’ Aurkezpena 20’ Azalpena: Talde kolektiboa Gauzatzea: Banaka Batera jartzea: Talde txikietan Talde handian Ebaluazioa Helburu zenbakia Ebaluazio Tresnak Ebaluazio irizpideak 1 Ikasle bakoitzaren zuhaitz-genealogikoa Bere familiaren zuhaitz-genealogikoa egin du. 2 Behaketa Familietan, urteetan zehar, jaiotzak eta heriotzak daudela onartzen du. 3 Behaketa Ikaskideen familien inguruko azalpenak arretaz eta errespetuz entzun ditu. Ebaluazio Indikatzaileak - Ikasleen gehiengoak euren familiaren inguruan hitz egin du. - Familia eredu desberdinak agertu dira. - Heriotzaz eta jaiotzaz hitz egin da. - Ikasleek urteetan zehar bizi izan dituzten gorputz-aldaketez hitz egin dute.
2. ZEREGINA: ARGIZAIOLA EGITEA (Jarduera motibatzailea) Deskribapena Gaiari heldu baino astebete lehenago edo, familiei oharra idatziko zaie, kartoiak gelara eramaten hasteko eta guk nahi dugun egunean gelara gonbidatuz (Ikus. eranskinak 2). Senideak gelara datozen egunean, heldu bakoitza bere umearen ondoan jarriko da binaka argizaiola egiteko. Argizaiola Euskal Herrian hildakoei bidea erakutsi eta sutondoko epeltasuna helarazteko erabili izan delako aukeratu da. (Ikus: http://www.santelmomuseoa.com/index.php?option=com_flexicontent&view=ite ms&id=27&Itemid=44 ) Egin bitartean, elkarrizketa bultzatuko da eta nahi duen helduak bere esperientzia kontatuko du, bere aiton-amonak, gurasoak, hildako senideak… gogora ekarriz. Helburuak Edukiak - Helduek eta txikiek elkarrekin gozatzea. Familiaren eta Eskolaren arteko hurbilpena egin eta mugak haustea. - Euskal kulturara hurbiltzea. Familiei euren kulturaz hitz egiteko aukera eskaintzea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak Gertuko gizarte-taldeak ezagutzera hurbiltzeko prestutasuna, konfiantza-, errespetueta estimaziojarreraz. - Ingurunekoek heriotzarekiko dituzten ohiturak ezagutzeko jakin mina. Ikaskideen lanarekiko, sentimenduekiko eta iritziekiko errespetua. - Hurbileko hainbat gizartetalde eta haien heriotzarekiko zenbait ekoizpen kultural eta balioen identifikazioa. - Inguruan dauden gizarteeta kulturajardueretan parte-hartzea. - Hildakoen agurrerako objektuak sortzea. - Norberaren kulturanortasuneko heriotzarekiko zenbait ezaugarri. - Ikaskideen eta ingurukoen familia eredu desberdinak.
2. ZEREGINA: ARGIZAIOLA EGITEA (Jarduera motibatzailea) Teknikak Materialak Espazioa Denbora Talde mota Elkarrizketa Idazketa Margotzea Zulatzea Itsastea Kartoi lodia Puntzoia Errotulkiak Margotzeko argizariak Gometxak Artilea Kandela txikiak Kola txuria Ikasgela Arratsalde oso bat 1h 30’/2h Talde txikian: Oharra elkar lagunduz idaztea. Talde kolektiboa: azalpena emateko eta ohar-eredua egiteko. Binaka (helduhaur): argizaiola egiteko. Ebaluazioa Helburu zenbakia Ebaluazio Tresnak Ebaluazio irizpideak 1 Behaketa eta elkarrizketa Helduek eta txikiek elkarrekin gozatzen dute. 2 Behaketa Ume bakoitzeko senide bana etorri da. 3 Ikasle bakoitzaren argizaiola Bikote bakoitzak bere argizaiola sortu du. 4 Behaketa eta elkarrizketa Gutxienez bi helduk euren testuinguruan hildakoak nola agurtzen zituzten komentatu dute edo hildakoak gogora ekarri dituzte. Ebaluazio Indikatzaileak - Giro atsegina egon da: irrifarrak, besarkadak, emozionatutakoak…
3. ZEREGINA: IKUS-ENTZUNEZKOA Deskribapena Bideoak ikusi eta horiek aitzakiatzat hartuta bizitza-zikloaz hitz egingo da. Lehenengoarekin gizakion egozentrismoa hautsiz, argi utziz urte asko barru, guk ezagututako guztiak hildakoan ere, bizitzak jarraituko duela. Bigarrenarekin, hil direnekin bizitako momentu onak gogoratzeko garrantziaz. Hizketaldiak tartekatuak egingo dira, alegia, bideo bakoitzaren ondoren. Helburuak Edukiak - Gizakion bizifuntzioak ezagutzea. - Bizitza-zikloa barneratzea. - Hildakoek bizifuntziorik ez dutela barneratzea. - Guk ezagututako guztiak hil ondoren ere bizitzak jarraituko duela ulertzea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak - Norberaren kulturanortasuneko heriotzarekiko zenbait ezaugarri
- Heriotzaren kontzeptua - Norberaren eta ingurukoen sentimendu, emozio, bizipen, lehentasun eta interesekiko jankin mina. Bere burua ezagutzeko eta emozioak adierazteko interesa. - Heriotzaz naturaltasunez hitz egiteko prestutasuna. - Norberaren aldaketa fisikoei eta denboraren joatearekin duten loturari hautematea. - Bizi-funtzioen azalpena. - Gorputzaren ezaugarriak eta nolakotasunak. - Izaki bizidunen bizi-funtzioak. - Izaki bizidunen bizitza-zikloa: jaiotzatik heriotzarainokoa. - Heriotzaren kontzeptua. - Komunikatzeko bide eta baliabide desberdinak.
3. ZEREGINA: IKUS-ENTZUNEZKOA Teknikak Materialak Espazioa Denbora Talde mota Ikustea Elkarrizketa - Attraction perform their stunning shadow - Día de los muertos (Ikus.: Bibliografia, linkak) Ikasgela Bideoak)ikusi: 15’ eta 10’ Batera jartzea: 15’+15’ Talde kolektiboa Ebaluazioa Helburu zenbakia Ebaluazio Tresnak Ebaluazio irizpideak 1 Elkarrizketa Gizakion bizi-funtzioak zerrendatzen ditu. 2 Elkarrizketa Bizitza-zikloaren hiru atal nagusiak (jaiohazi-hil) izendatzen ditu. 3 Elkarrizketa Hildakoek zein bizi-funtzio ez duten azaltzen badaki. 4 Behaketa eta elkarrizketa Guk ezagututako guztiak hil ondoren bizitzak jarraituko duela ulertzen du. Ebaluazio Indikatzaileak - Bideoan ikusitakoa azaltzen dakite. - Beraien txikitako ezaugarri batzuk (orain dagoeneko ez dituztenak) aipatzen dituzte.
4. ZEREGINA: ABESTIA: Estaba el Señor don Gato Deskribapena “Estaba el Señor Don Gato” abestia entzungo dugu (2-3 aldiz) eta horretaz hitz egin. (Ikus. eranskinak 3) Amaitzeko eta emozioei eta emozioen aniztasunari garrantzia emateko, folio bana eman eta abestiak gogora ekartzen diena marrazteko eskatuko zaie. Hemendik aurrera, goizeko topagunean, umeek nahi izanez gero, abestia behin jarriko da, horrela, erdal abesti herrikoiei ere tokia irekiko zaie. Euskal kulturaz gain beste kulturak ere aintzat hartzen direla ikustaraziko da. Beste batzuek bizitzarekin edo familiarekin lotutako abestiak edo ipuinak ekarri nahi badituzte, ekar ditzaten gonbidapena luzatuko diegu. Helburuak Edukiak - Aspaldiko abestiak entzuten gozatzea. - Berpiztuaren ezintasunaz kontzientzia hartzea. - Emozioak adierazteko bide desberdinak erabiltzea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak Bere burua ezagutzeko eta emozioak adierazteko interesa. - Ingurunekoek heriotzarekiko dituzten ohiturak ezagutzeko jakin mina. - Heriotzaz naturaltasunez hitz egiteko prestutasuna. - Hurbileko hainbat gizartetalde eta haien heriotzarekiko zenbait ekoizpen kultural eta balioen identifikazioa. - Norberaren kulturanortasuneko heriotzarekiko zenbait ezaugarri. - Heriotzaren kontzeptua.
4. ZEREGINA: ABESTIA: Estaba el Señor don Gato Teknikak Materialak Espazioa Denbora Talde mota Entzutea Abestia: CDan edo Youtuben. (Ikus. eranskinak 3) Ikasgela Abestia entzun 10’- 15’ Elkarrizketa 15’ Marrazkia 15’ Egunero 5’- 10’ Talde kolektiboa Ebaluazioa Helburu zenbakia Ebaluazio Tresnak Ebaluazio irizpideak 1 Behaketa Hezitzaileak eskatu gabe abestu dute. 2 Elkarrizketa Izaki bizidunok berpizten ez garela hitz egin da. 3 Ikasle bakoitzaren marrazkia Ikasle bakoitzak bere marrazkia egin du. Ebaluazio Indikatzaileak - Hurrengo egunetan abestia jartzeko eskatu dute. - Abestia gogotsu abesten dute.
5. ZEREGINA: IPUINA: LA MORA Deskribapena Korroan bilduta, La mora (Garabana, A. & Villán, Ó. 2005) ipuina kontatuko zaie (Ikus. eranskinak 4). Ondoren, euren zalantza guztiak argituko dira, egiarekin beti. Beraien hizketaldiak bultzatzeko, bizi-zikloa azpimarratuko da: heriotza eman behar dela jaiotzak gertatzeko. Kontuan izan beharko dugu, gustatu bazaie, ipuina behin baino gehiagotan kontatzeko eskaera egingo digutela. Hori izango da, hain zuzen ere, jardueraren arrakastaren indikatzaileetako bat. Helburuak Edukiak - Ipuinak entzuten gozatzea. - Bizitza-zikloa ikustea. - Bizitzak jarraitzeko hainbat izaki hil behar direla jasotzea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak - Heriotzaz naturaltasunez hitz egiteko prestutasuna. Ingurukoen azalpenak entzuteko interesa. - Norberaren aldaketa fisikoei eta denboraren joatearekin duten loturari hautematea. - Azalpen argiak emateko saiakera. - Izaki bizidunen bizitza-zikloa: jaiotzatik heriotzarainokoa. - Heriotzaren kontzeptua. - Komunikatzeko bide eta baliabide desberdinak.
“La mora” liburua. (Ikus. eranskinak 4) Ikasgela Ipuina kontatu 15’- 20’ Elkarrizketa 20’ Talde kolektiboa Ebaluazioa Helburu zenbakia Ebaluazio Tresnak Ebaluazio irizpideak 1 Behaketa Ipuina arretaz entzun du. 2 Behaketa Ipuina arretaz entzun du. 3 Elkarrizketa Ipuineko izakiak hazi eta hil egiten direla beste bat jaiotzeko, aipatu dute. Ebaluazio Indikatzaileak - Hurrengo egunetan ipuina kontatzeko eskatu dute.
6. ZEREGINA: SENTIMENDUAK ANTZEMATEA Deskribapena Jarduera honetan bizitzan zehar ematen diren hainbat egoera erreal ezagutuko dira. Topagune edo korroan daudela, umeei, talde handian, hainbat egoera erakutsiko zaizkie kartulinatan (ikus. eranskinak 5). Beste kartulina batzuk hainbat sentimendu erakusten dutenak ere eskuratuko zaizkie: haserre, beldurtuta, pozik, iseka egiten, negarrez eta izututa (ikus. eranskinak 6). Talde handian egoera bakoitzari sentimendu bat lotzeko eskatuko zaie. Ondoren, irakaslea gerturatuko da eta banan-banan sentimenduen eta egoeraren arteko erlazioa azaltzeko eskatuko die. Baina, “tranpa” txiki bat du jarduera honek, izan ere, maisu edo maistrak ikustaraziko die umeei egoera berdinean pertsona guztiak desberdin sentitu daitezkeela, baita aurkeztutako egoeretako protagonisten artean ere. Helburuak Edukiak - Nork bere emozio eta sentimenduak ezagutzea. - Denok berdin sentitzen ez dugula ulertzea. - Besteekiko enpatia lantzea. - Adostasun batera iristen laguntzea. - Taldeko erabakia komunikatzea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak - Norberaren eta ingurukoen sentimendu, emozio, bizipen, lehentasun eta interesekiko jankin mina. Ingurukoen nortasunarekiko eta ezaugarriekiko errespetua. Bere burua ezagutzeko eta emozioak adierazteko interesa. Ikaskideen lanarekiko, sentimenduekiko eta iritziekiko errespetua. - Azalpen argiak emateko saiakera. - Komunikatzeko bide eta baliabide desberdinak.
6. ZEREGINA: SENTIMENDUAK ANTZEMATEA Teknikak Materialak Espazioa Denbora Talde mota Elkarrizketa Eztabaida Banakako azalpena Gertaera eta sentimenduen kartulinak (Ikus. eranskinak 6) Topagunea Jarduera aurkeztu 5’- 10’ Lotura egitea 10’ Talde kolektiboa Ebaluazioa Helburu zenbakia Ebaluazio Tresnak Ebaluazio irizpideak 1 Elkarrizketa Egoera bakoitzean nola sentituko litzatekeen adierazten du. 2 Behaketa Besteek plazaratzen dituzten sentimenduak errespetatzen ditu. 3 Behaketa eta elkarrizketa Besteek plazaratzen dituzten sentimenduak ulertzen ditu (ados egon ez arren). 4 Behaketa Gertaera eta sentimenduak lotzean adostasuna lortzen lagundu du. 5 Behaketa eta elkarrizketa Gertaera bakoitza lotutako sentimenduarekin zergatik lotu duten adierazten du. Ebaluazio Indikatzaileak - Errespetuzko eztabaida sortu da. - Oihurik ez dago. - Erantzun zuzen bakarra ez dagoela ulertu dute. - Pertsona bakoitza desberdin sentitu daitekeela onartu dute.
7. ZEREGINA: ESKELA/JAIOTZA LIBURUA (Sendotze-jarduera) Deskribapena Hainbat egunkari eramango dira, eskelak eta jaiotzak azaltzen diren orriak ikusteko. Hildakoak zein jaioberriak agurtu egiten direla azpimarratuko diegu umeei eta nahi dituzten galdera eta iruzkin guztiak egin ahal izango dituzte. Ondoren, txantiloiak banatu (ikus. eranskinak 7) eta bakoitzak nahi duen pertsona edo animalia (ikasleen aldetik beste proposamenik ez badago) agurtzeko eskatuko zaie: jaiotakoak, hildakoak, urrun bizitzera joandakoak… Helburuak Edukiak - Agurtzeko oharrak ezagutzea. - Jaio edo hil den norbaitengan nolako sentimenduak dituzten antzematea. - Eskela eta jaiotza liburua sortzea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak Bere burua ezagutzeko eta emozioak adierazteko interesa. Ikaskideen lanarekiko, sentimenduekiko eta iritziekiko errespetua. - Heriotzaz naturaltasunez hitz egiteko prestutasuna. - Hurbileko hainbat gizarte-talde eta haien heriotzarekiko zenbait ekoizpen kultural eta balioen identifikazioa. - Hildakoen agurrerako objektuak sortzea.
- Izaki bizidunen bizitza-zikloa: jaiotzatik heriotzarainokoa. - Norberaren kulturanortasuneko heriotzarekiko zenbait ezaugarri. - Heriotzaren kontzeptua.
7. ZEREGINA: ESKELA/JAIOTZA LIBURUA (Sendotze-jarduera) Teknikak Materialak Espazioa Denbora Talde mota Idazketa Marrazketa Txantiloia (Ikus. eranskinak 7) Arkatza Borragoma Ikasgelan bakoitzarentzako mahai eta aulki banarekin. Jarduera aurkeztea 15’-20’ Txantiloia bete 20’- 25’
Azalpena: Talde kolektiboa Txantiloia betetzea: Banaka (talde txikitan kokatuta) Ebaluazioa Helburu zenbakia Ebaluazio Tresnak Ebaluazio irizpideak 1 Ikasle bakoitzaren agur-oharra Agur-oharra idatzi du. 2 Elkarrizketa Aukeratutako pertsona/animalia zergatik aukeratu duen azaltzen du. 3 Eskela eta jaiotza liburua Eskela eta jaiotza liburua sortu dugu. Ebaluazio Indikatzaileak - Eskela eta jaiotza liburua etxeetara eraman nahi dute. - Agur bat baino gehiago egin nahi dutela diote.
8. ZEREGINA: BIZITZAREN HORMAIRUDIA (Ebaluazio-jarduera) Deskribapena Ikasleek talde txikietan (4-5 ikasle) banatuta bizitza-zikloa islatzen duen hormairudia egingo dute. Horretarako hiru saio eskainiko dira. Irakasleak talde bakoitzaren ideiak bideratzen lagunduko du. Lehenengo saioan, taldez talde marrazkiren bat inprimaturik behar ote duten eskatuko zaie (collage modukoa egiteko: animaliak, hilobia, jaioberriak… marrazten ez badakite, lagungarri gisa). Bigarren saioan koloreztatu eta nahi/behar duten tokian itsatsi. Hirugarren saioan azkeneko urratsak eman eta erakusgai non jarriko den adostu eta jarri. Helburuak Edukiak - Bizitza-zikloa barneratu dutela adieraztea. - Heriotza bizitzazikloaren etapa gisa adieraztea. - Komunikatzeko bide desberdinak erabiltzea. - Talde lanean aritzea. Jarrerak Prozedurak Kontzeptuak - Ikaskideen lanarekiko, sentimenduekiko eta iritziekiko errespetua. - Ingurukoen azalpenak entzuteko interesa. - Norberaren aldaketa fisikoei eta denboraren joatearekin duten loturari hautematea. - Inguruan dauden gizarteeta kulturajardueretan parte-hartzea. - Gorputzaren ezaugarriak eta nolakotasunak. - Norberaren familiaren ezaugarriak. - Izaki bizidunen bizitza-zikloa: jaiotzatik heriotzarainokoa. - Ikaskideen eta ingurukoen familia eredu desberdinak. - Komunikatzeko bide eta baliabide desberdinak.
8. ZEREGINA: BIZITZAREN HORMAIRUDIA (Ebaluazio-jarduera) Teknikak Materialak Espazioa Denbora Talde mota Marrazketa Collage Itsastea Haurrek proposatutakoa Paper rolloa Margoak Errotulkiak Barrako kola Arkatzak Borragomak Zeloa eta “Glut”-a Ikasgela eta hormairudiak erakusgai jartzeko umeek proposatutakoa. 30’-ko 3 saio Talde txikiak Ebaluazioa Helburu zenbakia Ebaluazio Tresnak Ebaluazio irizpideak 1 Hormairudia Jaiotzaberria, haurra, heldua eta heriotza islatu dituzte. 2 Hormairudia Heriotzarekin erlazionatutako elementuren bat badago. 3 Hormairudia Hormairudian teknika desberdinak erabili dituzte. 4 Behaketa Denen artean adostu dute zer egin. Denek hartu dute parte. Ebaluazio Indikatzaileak - Heriotzarekin erlazionatutako irudia ez dute hormairudiaren muturretan jarri (ez dute bizitzaren amaieratzat hartzen). - Marraztu dutena erakusteko gogotsu agertzen dira.
6. GAITASUNEN EBALUAZIOA Zkia. Ebaluazio tresnak Ebaluazio irizpideak Ebaluazio indikatzaileak 1 Behaketa Elkarrizketa Hormairudia Maleta Ibiltariaren koadernoa - Bizitza-zikloaren etapak zerrendatzen ditu. - Hil ondoren berpizten ez garela argi adierazten du. - Bizitza-zikloaz gogotsu hitz egiten dute jarduerak aurrera eramaten diren denboran zehar. 2 Behaketa Elkarrizketa Zuhaitzgenealogikoa Eskela eta jaiotza liburua - Zuhaitz-genealogikoa egin du. - Eskela edo-eta jaiotza agurra egin du. - Bere familiaz hitz egiten du. - Hildakoak gogora ekartzen dituzte. 3 Argizaiola Eskela eta jaiotza liburua Behaketa Elkarrizketa - Argizaiola egin du. - Eskela edo-eta jaiotza agurra egin du.
- Senide bana gerturatu da gelara. - Gurasoak gelan zeudela giro atsegina egon da. - Senideek ekintzaz positiboki hitz egiten dute
6. GAITASUNEN EBALUAZIOA Zkia. Ebaluazio tresnak Ebaluazio irizpideak Ebaluazio indikatzaileak 4 Elkarrizketa Behaketa Maleta Ibiltariaren koadernoa Marrazkia - Konpartitu ez arren, ikaskideen sentimenduak ulertzen eta errespetatzen ditu. - Bere sentimenduak identifikatzen ditu. - Bere sentimenduak adierazten ditu. - Eztabaidak egon arren, ez dago oihurik edo liskarrik.
5 Zuhaitzgenealogikoa Behaketa Elkarrizketa - Bere zuhaitzgenealogikoa egin du. - Besteen zuhaitzgenealogikoak arretaz begiratu ditu. - Interesa erakusten dute familia-eredu desberdinengan. 6 Hormairudia Marrazkia - Zuhaitz-genealgikoa egiten parte hartu du. - Abestiak sortutako sentimenduen marrazkia egin du. - Azalpenak ematerakoan denek ez dute bide berdina eskatzen.
MALETA IBILTARIA Kaixo, familiak! Maleta honen bitartez, ikasturtean zehar gai desberdinak etxean lantzeko aukera luzatu nahi dizuegu. Bertan, hainbat material ikusiko dituzue: Alde batetik, hainbat liburu eta bideo aurkitu ditzakezue. Beste alde batetik, liburu eta bideoak etxeko txikiekin ikustean, hitz egin daitekeenaren gidoi labur bat. Azkenik, koaderno bat topatuko duzue, zuen esperientziaren inguruan utzi nahi duzuena plazaratzeko. Argi izan Maleta Ibiltaria erabiltzea ez dela derrigorrezkoa, ezta material guztiak ikustea ere. Esperientzia koadernoan idaztea ere ez da derrigorrezkoa, baina animatuz gero, denontzako oso aberatsa izango da: beste familientzat eta irakasleontzat gain, bereziki zuentzat, bizitzako esperientziaz hausnartu eta kontzientzia handiagoa hartzeko. Izan ere, Maletan sartuko ditugun gaiak lantzera ez gaude ohituak. Animatu etxera eramaten eta gozatu zuen txikiekin! 4 eta 5 urteko geletako maisu-maistrak.
MALETA IBILTARIA-ko MATERIALAK: HERIOTZA Kaixo, familiak! Hiruhilabete honetan, jakingo duzuenez, familia eredu desberdinak eta bizitzazikloa ari gara gelan lantzen. Gainera, horrekin lotuta, berriztapen gisa, heriotza ere sartu dugu. Horregatik, besteak beste, gaia etxean lantzea errazteko, material hauek helaraztea erabaki dugu: LIBURUAK: - ¡¿Cómo es posible?! La historia de Elvis - Ez da erraza, Katagorri. - Regaliz BIDEOAK: - Nemo - Balto Hurrengo orrialdeetan, material bakoitzeko fitxa bana aurkituko duzue, datu teknikoez gain, material bakoitzaz hitz egiteko gidoiarekin. Goza ezazue! 4 eta 5 urteko geletako maisu-maistrak.
Ikaslearen izena eta abizena.
MUXU HANDI BAT. Agurtu nahi denaren marrazkitxoa: jaiotako / hildako pertsona / animalia… |
addi-48ca4786d2ae | https://addi.ehu.es/handle/10810/15411 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-07-08 | science | Dominguez Sanchez, Unai | eu | Euskal Herriko gatazka politikoa. Haur eta gazte literaturaren tabuak | Lan hau Euskal Herriko Gatazka politikoa tabu izan duten pertsonei eskainia dago, egoera zail honen ulermena errazteko helburuarekin.
3.2.3. Gai deserosoak eta Euskal Herriko gatazka………………...8
Literatura, noiz sortu zen? Betidanik kontatu izan dira ipuinak, eleberriak, istorioak, biografiak… Herriz herri joaten ziren ipuin kontalariak. Ipuinak kontatzen zituzten diru truke. Noizbait ahozko literatura paperean jasotzen hasi zen, gorde zen, babestu zen; hurrengo belaunaldietarako transmisioa bermatuta zegoen, horren inguruko merkatua sortu zen. Horri esker ere, aurreko mendeetan ezagunak ziren ipuinak gugaraino zilegatu dira, ezagutu ditugu.
Literaturak diktaduretatik, gudetatik, errepresioetatik… bizirik irautea lortu du, hainbat eragin, aldaera eta helburu izanik. Adibidez, XX. mendeko 60. hamarkadan, Espainiako guda zibila pasa ostean, gai desatseginak baztertu ziren Haur eta Gazte Literaturaren eremuan. Gudaren eraginez, haurrek gehiegi sufritu zuten, ipuin atseginak behar zituzten, tristeak baztertuak izan ziren. Literaturak izan duen beste aldaketa baten adibidea hurrengoa da: XIX. mendera arte haurrak oso gazte hasten ziren lanean; haurtzaroa helduarotik ez zen bereizten. Baina, XIX. mendetik aurrera, umearen eskolaratzearekin batera, bereizketa hori egiten hasten da. Horren eraginez, literatura ere bereiziko da, Haur eta Gazte Literatura alde batetik, eta Helduen Literatura bestetik. Baina bereizketak daudenean, mugak sortzen dira; eta tabuak, besteak beste. Batzuentzako gai egokiak direnak, beste batzuentzako ez dira. Hona hemen eztabaida.
Gaur egungo literaturan errealismo kritikoaren presentzia handia da. XX. mendearen erdian, 70. hamarkadan, nagusitzen hasi zen tendentzia kontenporaneo hau Emilio y los detectives (Kästner, 1929) eta Pippi Calzaslargas (Lindgren, 1945) obrei esker. Ordutik aurrera, guraso eta irakasle asko gai berritzaileak eskatzen hasi ziren. Haurrek “gai deserosoei” buruz informazioa nahi zuten, informazio hori jasotzeko eskubidea zuten, euren inguruneari eta egunerokoari buruzkoa, eta “tabu” horiek alde batera uzten hastea eragin zuen tendentzia horrek.
Baina zer da “Tabua”? “tabuak” guk geuk sortzen ditugu, galdera askori ez baikara erantzuteko gai sentitzen eta benetako erantzun bat eman ordez, mundu
irrealak sortzen ditugu. Horregatik, haurren jakin-minak ez ditugu erantzuten eta gaia giltzapetzen dugu, ez dakigulako nola jokatu. Baina Kästner eta Lindgren bezalako idazleei esker, errealismo kritiko tendentziari esker, “gai deserosoak” naturaltasunez jorratzen hasi ginen, gaur egun guztiz normalizatua ez egon arren; heriotza, sexualitatea, gerra, umearen barne konfliktuak, arrazakeria… Haur eta Gazte Literaturara ailegatu zilegatu eta geratu ziren.
Haurrak jakin nahi du, informazioa lortzeko eskubidea du, horregatik edozein gai tratatu behar dugu. Hala eta guztiz ere, umeak optimismoa behar duela ez dugu ahaztu behar. Michi Strausfeldek (1998) “El realismo critico en la literatura infantil-juvenil” artikuluan esan zuen bezala, argi izan behar dugu edozein gai tratatu arren, amaiera zoriontsua eskaini behar diegula haurrei. Horri esker, jakingo dute arazoei aurre egitea dagoela egoera negatibo edo gogorretan. Honekin batera, argi izan behar dugu literaturaren helburu nagusia ez dela didaktismoa izan behar. Horri dagokionez, gai deserosoen aurrean ematen den arazo nagusia da. Kasu horretan literaturak esentzia galtzen du.
Hau guztia esanda, helduok zer dakigu Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan? Eta umeek? Haur bati esplikatzeko gai izango ginateke? Naturaltasunez solasten dugu terrorismoaren inguruan edo tabutzat jo genezake? Axola al du non eta norekin hitz egin gai honen inguruan? Terrorismoaz solastu egiten da Haur eta Gazte Literaturan? Eta horrela bada, ohikoa al da umeek gai honen inguruko lan literarioak irakurtzea?
Galdera hauei guztiei ezin genezake aho batez erantzun. Hala ere, ikerketa lan honi esker posible izango dugu egoera zein den ezagutzea; Haur eta Gazte Literaturan gai honen trataerak izan duen bilakaera, gaur egun arte zenbat idatzi egin den eta gaur egun zenbat idazten den. Honekin batera, lan honi esker liburu ororen ezaugarriak aztertuko ditugu, ikerketa sakona egiteko asmorekin eta aterako ditugun ondorioak funtsezkoak izan daitezen.
Azkenengo hamarkadetan, 1961 urtetik aurrera, hain zuzen ere, Euskal Herriko biztanleok egoera latzean bizi izan gara. Oraindik ere arrastoak agerikoak dira.
1 Iban Zalduak 2014-11-27an emandako hitzaldian jasotako informazioa. 2 Iban Zalduak 2014-11-27an emandako hitzaldian jasotako informazioa. 3 Iban Zalduak 2014-11-27an emandako hitzaldian jasotako informazioa.
Haur eta Gazte Literaturari dagokionez, gai honi buruz ez da gehiegi idatzi ezta ikertu ere, Xabier Etxanizek (2004) La ideologia en la literatura infantil y juvenil artikuluan aditzera eman zuenez, 1992. urtetik aurrera hasi zen gai hau jorratzen. Horregatik, aurki dezakegun liburu sorta ez da oso zabala. Hala ere, Euskal Herriko gatazka liburuetan azaltzea gero eta nabarmenagoa da, nobelaren beste elementu bat bezala. Gainera, gai normalkuntzarako prozesuan egoteaz gain, gaia lantzeko erabiltzen diren ikuspegiak ere zabaldu dira.
Helduen literaturan aldiz, euskal gatazkari buruzko erreferentziak nabarmenagoak dira, Gatazkaren ikuspegi literarioak (Xabier Garcia Arguello, 2007) eta Gatazkaren lorratzak (Mikel Asurmendi, 2013) artikuluek azaltzen duten moduan.
Mikel Ayerbek (2012) adierazi zuen bezala, egoera politiko berriak bizitzan eta ariketa kulturalean ondorio positiboak eragin zituen, euskal literaturan aldaketa zorrotza suposatu zuen: editorialen, sorkuntzarenganako laguntzen eta literatura sarien ugaritzea. Euskaldunen liburuen ekoizpena eta idazleen kopurua nabarmenki areagotu zen urte tarte txikian. Estatistikak adierazgarriak dira, hala ere, kantitateak ez du kalitatea bermatzen. Jose Maria Lasagabasterrek (2006), euskal literaturaren historiari buruzko egindako ikerketan adierazi zuen bezala, 1876-1975 urte tartean 31,5 liburu argitaratu ziren urtero. 1975-1994 urte tartean 659,2 argitalpen eman ziren urtero. 1998. urtean 1458 liburu azaleratu ziren eta horien artean euskarazkoak 300 izan ziren. Gaur egungo literaturari dagokionez, ez da gai honetan soilik zentratzen, baina gai gailenak dira, nahiko adierazgarria eta bitxia izanik.
Gai honi bizia eman diona literatura narratibo hunkigarria eta unibertsala izan da. Argitaratu diren liburuei esker errealitate ezberdinak ezagutu eta uler ditzakegu:
Eztia eta Ozpina liburua (Zubizarreta, 1995) atzerritarrek bizitzen duten egoera ulertzeko baliogarria suerta daiteke. Kandiskyren tradizioa liburuak (Saizarbitoria, 2003) politikoen elkar ulertzearen beharra eta komunikazioaren nahia islatzen du. Pike eta Pitito (Agurrutza, 1994) edizioak poliziaren inguruko aurreiritzia azaltzen du, Tunelaz bestaldean liburuak (Garzia, 2000) euskal presoen urruntzea lantzen du, Marigorringoak hegan edizioak (Zubizarreta, 1994) ea amaierak bidea justifikatzen duenaren inguruko hausnarketa bultzatzen du, Behi euskaldun baten memoriak (Atxaga, 1991) edizioak faxismoaren aurkako borroka lantzen du, Txaburraren alaba (Mendiguren, 2000) abertzaleen ikuspuntua ulertzeko baliagarria suerta daiteke, Joxeme gerrara daramate (Mendiguren, 1992) obrak intsumisioa, ikerketa militarraren eza eta indarraren erabilpena sustatzen du eta Harri barruko bihotz-borrrokak (Zabala, 1999) edizioak gaur egungo egoera zaila deskribatzen du.
Obra hauek guztiek, bai gaur egungo gizartean oinarritutakoak, bai aurreko mendeetan oinarritutakoak, irakurlearen hausnarketa dute helburu. Baina orokorrean guztiek askatasuna jarraitzen dute eta biolentzia gutxiagotzea edo desagertzea desiratzen dute.
Aukeratutako gaia Euskal Herriko gatazka politikoaren tratamendua gaur egungo Euskal Haur eta Gazte literaturan da. Haur eta gazte literaturaren gai deserosoen inguruan gabiltzanez, 0 urtetik 12 urtera arte zuzendutako liburuak hautatuak izan dira. Hautatuko liburuen idazleak euskaldunak dira, kanpokoko idazleen obrarik topatu ez dugulako. Honi esker Teresa Colomerrek (2010) dioena: “70. hamarkadatik aurrera, haur eta gazte literaturan, egoera bortitzek edo gatazkatsuek xede ideologikoa izan dutela, narrazio literarioaren elementu bat izateaz gain” ere egiaztatu ahal izango dugu.
Korpusa sortzerakoan idazle ezberdinak aukeratu ditugu, lana ahalik eta aberasgarrien (estiloa, ikuspuntua, xedea eta pentsaera) izan dadin. Korpusarekin bukatzeko, liburu guztiak euskaraz idatzitakoak izango dira.
3.1. Ikerketaren helburua Ikerketa honen helburua Euskal Herriko gatazkak gaur egungo Haur eta Gazte Literaturan izan duen eta duen islada aztertzea da. Lanean ikertuko ditugun puntuak hurrengoak izango dira: 1. Non gertatzen den. 2. Idazlea posizionalizatzen den. 3. Hildakorik, atentaturik edo iheslaririk dagoen. 4. Sufrimendua nork pairatzen duen. 5. Bi bandoen artean erlaziorik dagoen. 6. Zein den kaltea eragiten duen bandoa. 7. Hezkuntzak eraginik duen; eskola (irakaskuntza), familiarengandik jasotako heziketa eta lagunek edo giroak hezkuntzan duen eragina hezkuntzan. 8. Zer informazio tresna erabiltzen diren.
Laburbilduz, ikerketa honekin haur eta gazte literaturako liburuek proposatzen dituzten galderetan sakontzen saiatuko gara. Honekin batera, Hau eta Gazte literaturak hauteman ez duenari erreparatuko diogu.
3.2. Hipotesiak eta galderak: ikerketarako proposamenak
Ikerketa Azterketa kuantitatiboaren nahiz kualitatiboaren bitartez, ikerketa honek gaiaren tratamenduari buruzko hurrengo galderen eta hipotesien erantzunak bilatuko ditu.
3.2.2. Non gertatzen den 2. Hipotesia. Euskal Herriko gatazkari buruz, haur eta gazte literaturan, idatzi duten idazleak euskaldunak direnez, irakurle euskaldunak erakartzen saiatuko direla uste dugu. Horretarako, irakurlea gerturatzeko, istorioen testuingurua Euskal Herria izango dela uste dugu.
3.2.3. Gai deserosoak eta Euskal Herriko gatazka
3.Hipotesia. Gai hau normalizatzeko eta honen inguruan aurrerakuntzak egiteko, Euskal Herriko gizarteak egin duen esfortzua kontuan hartzen badugu, eta hezkuntzaren eta literaturaren arteko erlazioa aztertzen badugu, korpuseko obrek errealitate hau modu egokian tratatuko dutela uste dugu, non didaktismoak lehentasuna ez duen, literaturak baizik. 4. Hipotesia. Euskal Herriko gatazka heriotzarekin erlazionaturik egon da. Heriotza tradizio urriko gaia da haur eta gazte literaturan, gai deserosoa. Beraz, errealitatea erabat azaltzea oso zaila da, gai zail honen inguruan beste gai deseroso batzuk baitaudelako. Horregatik, autoreek gai hauek nola bideratzen dituzten ikusiko dugu, aldi berean lantzen badituzte. 5. Hipotesia. Sufrimendua askok pairatu izan dute, bai bando batekoek, bai beste bandokoek, bai bandoen alde ez zeudenek ere. Istorioa noren ikuspuntutik kontatzen den arabera, batzuk erasotzaileak izango dira eta besteak biktimak.
3.2.4 Sufrimendua nork pairatzen duen 6. Hipotesia. Idazleek bando guztietako kideen sufrimendua nola islatzen duten ikusiko dugu. 7. Hipotesia. Hildakoak, atentatuak edo iheslariak presente izan ditugu gatazka politikoa hasi zenetik. Hiru kontzeptu hauek sufrimenduarekin erabat erlazionatuta daude. Haur eta gazte literaturan agertzen badira, narratibaren beste elementu bat bezala agertuko direla uste dugu, istorioaren gertaera nagusia izan beharrean.
3.2.5. Hezkuntzak badu eraginik? 8. Hipotesia. Hezkuntzari esker baloreak, gustuak, zaletasunak…transmititzen dira. Haurrek egunero ordu pila sartzen dituzte hezkuntza formalean nahiz ezformalean, euren etxetik jasotako hezkuntzaz gain. Beraz, hezkuntzak gatazkan paper garrantzitsua burutu izan du. Korpuseko liburuetan ez dugu uste honen agerpena ikusiko dugunik. Izan ere, Euskal Herriko gatazka politikoa zaila, korapilatsua eta sakona da. Literatura errealista-kritikoak, beste helburu batzuen artean, erralitate konplexuak erraztea du helburu; 20 orrialdetan ezin daiteke konflikto politiko osoa azaldu, anekdota bakarra baizik. Kasu honetan, hezkuntzaren gaia ez denez faktorerik garrantzitsuena, ez dugu uste honetaz idatziko dutenik. Hala ere, testuinguruko beste elementu bat bezala ager daitekeela uste dugu.
3.3. Informazioaren eta horren analisiaren prozesua
3.3.1. Aurretiazko ikerketa. Euskal Herriko gatazkaren lanketa azkenengo bost hamarkadetan aztertzeko, aurretiazko ikerketaren beharra izan dugu; autore ezberdinen liburu eta testuak. Horiei esker, ikerketa sakonagoa egiteko eta azkenengo ondorioak ateratzeko gai izan gara.
Lehenengo eta behin, lanketa hau aurrera eramateko, bai aurretiazko ikerketarako, bai ikerketa nagusirako, bilaketa sakona burutu izan da. Horretarako, aldizkarietan (Behinola), galtzagorri web orrialdean (Euskal Haur eta Gazte Literaturaren ingurukoa), Fundacion German Sanchez Ruiperezen, hainbat liburutegitan informazioa bilatu dugu eta hainbat idazleri (Iban Zaldua edo Txabi Arnal adibidez) galdetu izan zaie informazioa eta tituluak jakin nahian. Idazle hauei galdetzearen arrazoia hurrengoa da: Iban Zalduari dagokionez, gai honen inguruan aditua da. Euskal Herriko gatazkak literaturan izan duen eta duen eraginaren inguruan ikerketak burutu ditu. Txabi Arnal aldiz, heriotzaren gaiaren inguruan aditua da. Badakigunez, Euskal Herriko gatazka politikoa heriotzarekin erlazionatua egon izan da hasiera-hasieratik. Beraz, idazle honen ikuspuntua ere interesgarria nahiz baliagarria iruditu zait.
Ondoren liburuen bilketa burutu dugu eta aztertu izan ditugu gai honen inguruko autore ezberdinen ikerketak.
3.3.2. Hipotesien eta galderen inguruan ibiliko diren eta aztertuko ditugun puntuak: -Kronologia. -Non gertatzen den. -Idazlea pozisionalizatzen den. -Hildakorik, atentaturik, iheslaririk dagoen. -Sufrimenduaren pairamena. -Informazioaren manipulazioa eta eskurapena. -Bi bandoen arteko erlazioa. -Kaltearen eragilea. -Hezkuntzaren eragina.
3.3.3. Instrumentuaren edo bibliografia-fitxaren sorkuntza informazioaren azterketarako. Instrumentu hau (laugarren puntuan zehazki azalduko duguna) 3.2 atalean azaltzen diren puntuetan oinarritzen da. Ondoren, aztertutako liburu guztietatik ateratako datuak bilduko ditugu instrumentu horien bitartez. Zortzi taula izango dira guztira (eranskinetan azaltzen direnak). Horri esker, obraz obra
puntu guztiak aztertuko ditugu, informazioa kuantifikatzeko eta ondorioak ateratzeko helburuarekin.
3.3.4. Korpus literarioaren bilaketa eta identifikazioa. Korpusaren bilaketa eta identifikazioa ondorengo irizpide hauen arabera egingo dugu: formatua, argitaratze data, hizkuntza, kanona, gaia. Irizpide hauek aurrerago zehaztuko ditugu, 5. Ikerketarako sortu dugun korpus literarioa atalean hain zuzen ere.
Korpusa 8 liburuz osatzen da. Zortzi liburuak euskaraz, idazle euskaldunek idatzita, eta azkeneko hogei urteetan argitaratuak dira, 0 urte eta 12 urte tarteko haurrei zuzendutakoak eta bizirik, hau da, liburu guztiek liburu dendetan eta liburutegietan bizirik jarraitzen dute. Gainera eta jakina, Euskal Herriko gatazka politikoa gai printzipaltzat duten (nahiz eta liburuen bilaketa egiterakoan horrela ez agertu).
3.3.5. Irakurmen analitikoa. Korpus literarioa osatzen duten liburuen irakurmen analitikoa burutuko dugu. Horretarako informazioaren azterketarako sortu dugun bibliografia-fitxan oinarrituko gara. Azaleko irakurmena egin beharrean, interpretazio sakona egitea izan da gure helburua. Hori da, hain zuzen ere, irakurmen analitikoa egitearen arrazoi nagusia.
3.3.6. Informazioaren azterketarako sortu ditugun puntu ezberdinen datuak bibliografia-fitxetan bildu, kuantifikatu, erlazionatu eta objektibizatu izan ditugu era estatistikoan (Emaitzak deituriko atalean). Emaitzak atera ostean, horien interpretazioa burutu izan dugu (Emaitzen ondorioak deituriko atalean)
izan dugu, interpretazioa burutzerako orduan subjektibotasuna gainditzeko. Bibliografia fitxa hau hipotesien eta galderen inguruko puntuetan oinarritzen da.
Guk erabilitako bibliografia-fitxa hori atal ezberdinez osatuta dago, bakoitzak funtzio edo helburu ezberdinak dituelarik. Atalez atal joango gara horietako bakoitza zehaztu nahian:
1. Ikerketarako erabili dugun instrumentuaren lehenengo lau atalak obraren jatorrian oinarritzen dira; obren titulua zein den, nork idatzi duen, zein urtean argitaratu zen eta zein argitaletxek argitaratu zuen obra. Hau guztia zehaztea garrantzitsua da, obra bakoitzaren jatorria beti presente izan behar baitugu. Izan ere, obra bakoitza bere kontestuan aztertu behar da, garai horretako irizpideak, baloreak, egoera soziopolitikoa… kontuan harturik; ez luke zentsurik izango 90. hamarkadako obra bat gaur egungo pentsaera edo irizpideekin aztertzea. Behin hau definituta, bilaketa ere errez buru daiteke.
Izenburua:
Urtea:
Argitaletxea:
2. Fitxaren bosgarren eta seigarren atalak protagonisten informazioa biltzeaz arduratuko dira. Strausfelden (1989) ikuspegitik, literatura errealistakritikoaren arriskuetako bat errealitate konplexuak erraztea da. Izan ere, 20 orrialdetan ezin daiteke Euskal Herriko gatazka politiko osoa azaldu, baina garaiko anekdota esanguratsu edo adierazgarri bat kontatu, aldiz, bai. Ez dugu ahaztu behar irakurlea, irakurtzen duen heinean, istorioan guztiz sartzen dela, erabateko enpatia duela; irakurlea protagonistekin identifikatzeko joera duela. Kontakizun edo gertaera hauetan
3. Zazpigarren atalean gertaera bakoitza non gertatzen den adieraziko dugu, liburu bakoitza non dagoen girotua. Datu garrantzitsutzat jotzen dugu, non gertatzen den jakingo ez bagenu gertaeraren ulermena ez bailitzateke osoa izango. Izan ere, kontuan izan behar dugu ez dela berdina gertaera bat hiri edo herri batean gertatzea, ala Euskal Herrian edo Espainian gertatzea, ala Euskal Herriko iparraldeko edo hegoaldeko herri batean gertatzea, giro bakoitzeko giza-ezaugarriak ezberdinak dira eta.
4. Idazlea pozizionalizatzen da? fitxaren atal subjektiboena dela esan daiteke. Hala ere, ikerketa lan honetan ahalik eta objektiboen izaten saiatu gara, bestela honek guztiak ez luke zentzurik izango. Galderari dagokionez, ez da batere samurra, erantzunaren ostean beti baitago hurrengo galdera: Zergatik? Honetan guztian zentratuko gara, idazlea pozizionalizatzen den, zergatik, noren alde,… Ostean, elkar loturak eta ondorioak aterako ditugu; argitaletxeek eragina ote duten, idazleen jokaera politikoa, objetibotasuna posiblea den…
5. Hildakoak, atentatuak eta iheslariak hasiera-hasieratik egon izan dira guda politiko honi lotuak, gaur egun ere horrela izanik. Argi dugu umeak jakin nahi duela, munduaren eta “bere munduaren” inguruko informazioa lortzeko eskubidea duela eta batzuetan bizitzan tristezia eta hondamendiak gertatzen direla jakin behar duela, baina zein puntutaraino? Guda politiko honek ekarri dituen hildakoen, atentatuen eta iheslarien berri izan beharko lukete? Haur eta Gazte Literatura ausartuko al da egoera honen alde latzena umeen begi aurrean aurkeztera? Interesgarria iruditu zaigu korpusean atal hauek aztertzea, galdera hauei eta beste hainbatei erantzuteko helburuarekin.
6. Korpusa liburu ezberdinez osatuta dagoela kontuan harturik, kasu edo anekdota ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Euskal Herriko gatazka politikoan sufrimendua agerikoa izan da hasiera-hasieratik, alderdi guztietatik. Atal honi esker nork pairatzen duen sufrimendua jakitea
7. Informazio tresnak atalean, Euskal Herriko gatazka politikoan paper garrantzitsua jokatzen duen aspektu bati buruz ari gara, baina komunikabideetan eta kaleko elkarrizketetan agerikoa ez dena. Bi bandoek elkarren arteko informazioa eskuratzen dute, baina nola? Bide edo tresna ezberdinak daude. Atal honi esker korpuseko liburu ezberdinetan informazioaren eskurapen hori ematen den eta nolakoa den ikusiko dugu. Aurkako bandoari buruzko informazioa eskuratzeaz gain, alderdi bakoitzak informazioa nola zabaltzen duen behatuko dugu ere. Bi bandoen erlazioari dagokionez, historian zehar egon izan ohi denez eta kontuan harturik gaur egun guztion elkarbizitza helburu dugula, behatzeko aspektu garrantzitsu bat iruditzen zaigu. Izan ere, herri/hiri bakoitzean alderdi askotako jendea egon izan da beti. Beraz, elkarbizitza hori nola ematen den aztertzea interesgarria dela uste dugu.
Erlazioa bi bandoen artean:
9. Gizakia animalia soziala da, elkarren arteko beharrizana dugu. Honekin batera, hezkuntzari esker garen bezalakoak gara, gure ingurukoek transmititutako ezagutza eta baloreei esker. Hau horrela, gure aburuz, hezkuntzak borrokan eraginik ote duen aztertzea interesgarria eta garrantzitsua da. Izan ere, euskal biztanleriak ideologia zehatza du, pentsaera, balore eta nahi antzekoak. Abiapuntua hezkuntza izan daiteke? Gure aburuz, gakoetako bat izan daiteke. Atal honek ez dio hezkuntza formalari bakarrik erreferentzia egiten, ez bailuke funts handirik izango; hezkuntza informalaz ere ari da.
Izenburua:
Urtea:
Argitaletxea:
Erlazioa bi bandoen artean:
3.5. Ikerketarako sortu dugun korpus literarioa Gaur egun haur eta gazte literaturako merkatuan aurki dezakegun liburu sorta oso zabala da. Hala ere, guk ikertu izan dugun gaia, Euskal Herriko gatazka politikoa, katalogatuta egon ez izanak korpus literarioaren sorkuntza zaildu egin digu.
Egoera hau ikusita, korpusaren bilaketa, aukeraketa eta identifikaziorako iturri ezberdinetara jo behar izan dugu: Galtzagorri web orrialdea (Galtzagorri elkartea
1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi ditu: Haur eta Gazte Literatura sustatu eta ezagutarazi. Elkartean literaturgintza mota horrekin harremana duen edonork har dezake parte), autore ezberdinen artikuluak (Xabier Exanizek, 2004, edo Jose Maria Lasagabasterrek, 2006 idatzitakoak besteak beste) eta idazle gutxi batzuen laguntza: Iban Zaldua eta Txabi Arnal (El tratamiento de la muerte en el album infantil. Obras publicadas en castellano (1980-2008)).
Aukeraketa egiterako orduan jarraitu ditugun irizpideak hurrengoak izan dira:
a) Adina (haur eta gazte literaturako liburuak, 0 eta 12 urte tarteko haurrentzako egokiak direnak). b) Kronologia (1980 eta 2014 urte tartean argitara eraman diren liburuak; gaur egunekoak). c) Hizkuntza (euskaraz idatzitako liburuak). d) Gaia (Euskal Herriko gatazka politikoa). e) Kanona (korpusa aukeratzerakoan ez da kalitatezko irizpiderik erabili; ona, txarra, didaktikoa, literarioa… Horri esker, lortu nahi duguna zera da; ateratako emaitzak eta ondorioak errealak izatea, edo ahalik eta gehien gerturatzea behintzat).
Hona hemen gure lanaren emaitzak, hau da, gaur egungo EHko haur eta gazte literaturan, Euskal Herriko gatazka politikoak nolako trataera jasotzen duen:
Liburuen %50a, hau da, zortzi liburuetatik lau ,90. hamarkadan izan ziren argitaratuak. Liburuen beste %50 aldiz, 2000 eta 2010 urte tartean argitaratu ziren. Beraz, korpuseko liburuen artean, 80. hamarkadakorik eta zaharragorik ez dago.
Bigarren mailako protagonistek eragina izan dezaketen irakurlearen pentsaeran, hau da, konfliktoarekiko jarreran, izan da korpuseko liburuetan aztertutako beste aspektu bat. Liburuen %75ean bigarren mailako protagonistek eragina izan dezakete umearen pentsaeran. Adibidez; Txakurraren alaba (Medniguren, 2000) liburuan Andoni eta Mikelek Teresa momenturarte ikusitako edo bizitzako gatazkaren inguruko aurkako ikuspuntua eskaintzen diote, Teresaren pentsaeran erabateko eragina izanik; izan ere, bere aitaren (Guardia Zibila da) aurka jaiki egiten da. Beste adibide 50% 50% 90. hamarkadakoak 2000 eta 2010 urte tartean
bat; Marigorringoak hegan liburuan, amona Paulak bilobari kontatzen dizkion istorioak edo sinesmenak haurrak barneratzen ditu eta horien arabera jokatzen du; izan ere, euria egitea gustatuko litzaioke, eta horretarako ia edozer egiteko prest dago, amona Paulak kontatu dizkion trikimailuei men egiten die. Liburuen %25ean aldiz, ez.
Liburu hauek kontatzen duten istorioen %75a Euskal Herrian gertatzen da. Gainerakoetan, %25a, ez da zehazten non gertatzen den.
Jarrera hartzeari dagokionez, %75ean idazlea posizionalizatzen da. Gainerako liburuen %25ean aldiz, ez. Zortzi liburutik hiru ETAren aurkakoak dira. Eta berak esan dit egunero joango garela pistolarekin jolastera, gure arteko sekretua zela hura, sekreturik sekretuena, inori ez niola ezer esan behar, bestela… Eta nik, amona, ez dut horretara jolastu nahi, izu handia sentitzen dudalako, arriskugarria delako. Baina ez dut nahi pixa egiten dudala inork jakin dezan, nahigabe gertatzen baitzait, noizbehinka eta konturatu gabe gainera. Martinek mehatxatu egiten nau, txantajea egiten dit. Ez dut uste hori salatzeko gauza izango denik, baina… (Landa, 2000, pp.17-18).
arrastorik ere ez zen gertatu. Suhiltzaileek esan zuten gerra ematen zueka eta osoo gogorra egin zitzaiela zaurituak hondakinen artean salbatzea, hau da, gu… (Zubizarreta, 2008, pp.80-81).
Beste hiru guardia zibila, politikarien eta poliziaren aukakoak dira. Potoloterrian nagusirik ez zegoen, dena kantu, dantza eta bertso bilkuretan erabakitzen zuten. Baina ez zuten ongi konprenitzen zergatik zen Errege izaki karratu guzien gidaria. Egiazko garai latzak iritsi ziren Pololoterrira. Azkenean milaka izaki karratu jin ziren potolotarren herrietara. Potolotarren etxe borobilak ia ia desagertu ziren. Eskola karratuetan haurrek hizkuntza berria ikasten zuten. Laster gauza borobilak eramatea debekatu zuten. Ideia borobilak pentsatzea ere bai. Honela Pototerria ia ia desagertu zen. Potolotar gazteek hitz berriak sortu zituzten: Elkartasuna, Borroka, Garaipena…Eta hitzen gibeletik, ekintzak ere heldu ziren… Bertze potolotar batzuek ezkutuan laguntzen zuten. Azkenean Potolotarrek irabazi zuten, hauxe erdietsi zuten: bakoitzak nahi zuen moduan bizitzeko eskubidea: karratu edo borobil. (Agurrutza, 1994,pp.45-47).
38% 37% 25% Idazlea posizionalizatzen da? Guardia zibilaren eta politikarien aurkakoak ETAren aurkakoak Idazlea ez da posizionalizatzen
Euskal Herriko gatazka politikoan atentatuak presentzia nabarmena izan du. Izan ere, ETA banda armatuak atentatuak direla medio funtzionatu izan du. Haur eta Gazte Literaturari dagokionez, liburuen %50ean atentatuak agertzen dira, eta horietako %25an atentatua istorioan transzendentzia handikoa da. Hau da, atentatua ez da narratibaren gainerako elementu bat, elementu garrantzitsua baizik.
Sufrimendua nork pairatzen duen, gure azterketaren beste atal bat da. Liburuen %87,5ean neskak eta mutilak sufrimendua pairatzen du. Bigarren mailako protagonisten sufrimenduari dagokionez, %62,5ean azaltzen da. Honetaz gain, %50ean terrorismoaren aldekoek sufrimendua pairatzen dutela azaltzen da, eta beste %50an terrorismoaren aurkakoek.
Korpuseko liburu guztietan informazioak paper garrantzitsua jokatzen du. Alde batetik, informazioa lortzeko tresna ezberdinak (behartzekoak eta burutsuagoak) erabiltzen dira aztertu ditugun liburu batzuetan; %25ean tortura, %25ean pertsonak eta %25ean, xantaia. Pikolo (Zubizarreta, 2008) liburuan adibidez, irakasleak Pikolo (umea) erabiltzen du informazioa eskuratzeko; Amona, zure Iholdi (Landa, 2000) liburuan, Martinek Iholdi etengabe xantaia egiten dio berak nahi duena lortzeko, egiteko. Aldiz, beste liburu batzuetan informazioa manipulatzen da tresna ezberdinen bitartez; liburuen %25ean ipuinak edo esamesak, %25ean xantaia, eta %12,5ean telebista edo berriak.
Erlazioen artean, bi bando bereiz daitezke. Horien arteko erlaziorik dagoen aztertu ondoren, honako emaitza hau azaldu da; %62,5ean ez eta %37,5ean bai. Bi bandoen arteko erlazioa gertatzen den liburuen %25ean protagonisten artekoa da; %12,5ean bigarren mailako protagonisten artean.
Korpusaren %37,5ean banda terrorista bando maltzurtzat hartzen da.
Inoren kakak garbitzen aritu izan naiz ni lanean, belauniko komun zuloari begira, lana izan dudanean, gizarteari zerbitzatzeko aukera eskergarri eta ohoragarri hori ema didatenean, eta nagusiek eta haien bitartekariek lapurtu, laidotu eta umiliatu egin naute behin eta berriz, inor ez naizela sentiarazi, bide bazterreko harri kozkor bat baino ez naizela gogorazi. Horren aurrean harri kozkorraren duintasuna aldarrikatzea izan da nire iraultza guztia eta nire bekatu guztia. Tortura, hildura eta kartzela nire sariak. (Zabala, 1999, pp.84).
Gainerakoetan, liburuen %25ean, ez da zehazten zein den gaizkilea.
Hezkuntzak borrokan eragina duen ala ez, korpusean azterturiko beste aspektu bat izan da. Honi dagokionez, %62,5ean eragina du; %37,5ean ez. Ondorio honetara posible izan dugu liburuetan azaltzen diren baloreei eta estiloaren ondorioei esker. Adibidez, Txakurraren alaba (Mendiguren, 2000) liburuan ikasle askok borroka hezkuntzarekin erlazionatzen dute, ikastetxean ekitaldiak prestatzen eta burutzen dituzte (“tolerantziaren astea”). Pike eta Pitito (Agurrutza, 1994) liburuan, Pikek Pititori ipuinak kontatzen dizkio, hauek guztiz eragiten dute Pititoren ideologian eta hezkuntzan; Pike eta Pititok denbora asko pasatzen dute elkarrekin, Pikek bere baloreak eta ideiak transmititzen dizkio haurrari. Pikolo (Zubizarreta, 2008) liburuaren kasuan, hezkuntzak terrorismoa laguntzen du, ETA banda armatuari informazioa ematen dio.
Gure ikerketako emaitzak, aurreko atalean bildutakoak, kontuan harturik eta oinarritzat hartuz, hurrengo ondorioak edo eztabaidarako gaiak aurkezten ditugu:
Idazlea posizionalizatzen da liburuen %75ean; zortzi liburutik hiru ETAren aurkakoak dira, beste hiru guardia zibilaren, politikarien eta poliziaren aukakoak dira, eta gainerako biak ez dira posizionalizatzen. Gai deseroso honen aurrean idazleek euren iritzia partekatzen dute 80. hamarkada latza1 pasa ostean. Hau da, Euskal Herriko konflikto politikoa zuzenean lantzen duten liburuetan antzeman daiteke zein den idazlearen iritzia. Beraz, literaturaz gain, badago didaktismo puntu bat, non idazleak irakurlea erakarri, irakurlearen iritzian eragin eta idazleak kontatzen duen egoera gogorrarekiko enpatia zabaldu nahi duen.
Honekin batera, hain gertukoa den gai honi buruz objetiboki idaztea oso zaila dela esan beharra dago. Gaur egun pil-pilean dagoen gaiaz hitz egiterakoan idazlea posizionalizazioan jauzten da. Aldiz, aurreko hamarkadetan gertatu diren bizipenak edo etapa batzuk amaitu ostean, Eddy Merckexen gurpila (Cillero, 1994) (frankismoaren azkeneko urteetan girotutakoa) edo Din, dan, don… kanpai lapurrak non? (Aristi, 1996) (guda karlistan girotutakoa) liburuetan adibidez, objetiboki azaldu daitezke. Idazleek garai horiek bizi ez dituztela izan daiteke horren arrazoia, edota ez direla identifikatzen kontatzen duten pasartearekin.
Liburuen %75ean bigarren mailako protagonistek eragina dute umea (protagonistaren) konfliktoarekiko jarreran. Horrek gizartean gertatzen dena islatzen du. Hau da, gizakia animalia soziala da, gizartean bizitzeko beharra du eta alderdi guztietan inguruneak eragina du berarengan; pentsatzeko eran ere bai. Beraz, guk ditugun ideia, balore edo gustu gehienak jaso izan ditugu, transmititu dizkigute. Liburuetan ikusi daiteke nola inguruan dauden pertsonek eragina duten protagonistengan; konfliktoaren inguruan duen jarreran, besteak beste.
Euskal Herriko gatazka politikoa gai deserosoa da. Baina gai deseroso bat lantzea zaila bada, askoz zailagoa izan behar du bi gai deseroso batera garatzea
(heriotza eta terrorismoa). Zer esanik ez haur eta gazte literaturan. Emaitzek hori argi eta garbi adierazten dute; liburuen %75ean ez da hildakorik1 agertzen, nahikoa dute “gai deseroso” bat jorratzearekin.
Azkeneko lau hamarkadetan atentatuek presentzia handia izan dute euskaldunon egunerokotasunean, umeenean barne. Baina liburuetan hain presentzia txikia izateak, haurrek gai horri buruz hitz egiteko, itauntzeko edo ikertzeko izan duten eskubidea adierazten du. Hau da, haurrek atentatuena gai tabua izan eta oraindik ere badute.
Irakurlea protagonistarekin, denborarekin eta espazioarekin identifikatzea garrantzitsua da. Izan ere, irakurlea erakartzeko hiru aspektu hauek kontuan hartzea beharrezkoa da. Horregatik, liburuen %75a gaur egungo Euskal Herrian gertatzen da. Protagonistak neskak zein mutilak dira , kopuru berean, irakurleak mutilak zein neskak baitira. Denborari dagokionez, pil-pilean dagoen gaia da, oso presente duguna eta oraindik ere daukaguna.
Idazlea liburu gehienetan posizionalizatzen da. Beste helburu batzuen artean, idazleak kontatzen duen egoera gogorrarekiko enpatia zabaldu nahi du. Adibidez, iheslarien kasua. Horregatik liburuetan iheslariak azaltzen dira, baina atentatuen eta hildakoen atalean bezala, agerpena ez da oso nabarmena; liburuen %37,5ean soilik agertzen da. Izan ere, gai deseroso eta korapilatsua baita.
Liburuen %50a 90. hamarkadan, eta beste %50a 2000 eta 2010 urte tartean argitaratu ziren. Beste hainbat garaitan bezala, gizarteak tarte bat behar du gertatutakoa asimilatzeko. Literaturak, beste hainbat helburuen artean, entretenitzeko xedea dauka. 80. hamarkadan ez zen honi buruzko argitalpenik eman, beste gai batzuk landu ziren, gai triste, deseroso eta gogor hau alde batera
1 80. hamarkada odoltsuena izan zen; 401 pertsona hildako, hain zuzen ere, ETA banda armatuak eraginda. 70. Hamarkadan, aldiz, 223 pertsona, eta 90. hamarkadan 163 pertsona hil egin zituen ETAk. GAL(grupo antiterroristas de liberacion) taldeak 1983-1987 urte tartean martxan egon zen eta 27 pertsona hil egin zituzten. GAL erakundearen helburua, biolentzia zela medio, ETA banda armatuarekin bukatzea zen. Horretarako, hilketak, torturak eta bahiketak burutu zituzten Espainia osoan. Hala ere, Euskal Herrian, iparraldean, batez ere jardun zuten. Barne-arazoetako ministroek finantzatu omen zuten organizazio hau.
Argitaletxeei dagokienez, Elkarrek eta Ereinek gehiago sakondu nahi izan dute, liburu gehiago argitara eraman dituzte. Elkarren kasuan, gaia lantzeko ikuspuntuak ezberdinak dira. Beste batzuen kasuan, aldiz, ez da harritzekoa idazleak nola bideratu duen gaia (bando maltzurra guardia zibilak, polizia eta politikariak direla adierazten du); Txalapartaren kasua, beste batzuen artean. Txalaparta argitaletxea ezker abertzalekoa ei da, eta ondorioz euren ideologia eta gaiari buruzko iritzia zeharo islatzen da. Gainera, gaiaz idazterakoan ikuspuntu beretik egiteak zeresana sortzen du, Txalapartaren kasuan garbia da.
Ia idazle guztiak bat datoz aspektu batean; liburu guztietako protagonistek sufritzen dute. Liburu bakoitzak istorioa ikuspuntu ezberdin batetik kontatzen duela kontuan harturik, sufrimendua bi alderdiek nahiz hirugarren pertsonek pairatzen dutela ondoriozta dezakegu.
Idazlea gehienetan pozisionalizatzen denez eta didaktismo puntu bat badagoenez, istorio gehienetan bando bat maltzurtzat hartzen da. Bando bat zein bestea ehunekoetan parean daude. Horrek esan nahi duena zera da, bando batek zein besteak gaizki jokatu duela, biak bando maltzurrak izanik. Honekin batera, gizartearen zati baten iritzia ere islatzen du, batzuk baten edo bestearen aldekoak direla eta bestearen aurkakoak.
Jasotzen dugun hezkuntzaren arabera balore batzuk edo beste batzuk ditugu, halakoak edo bestelakoak gara, hau edo bestea idolozaletzen dugu…Hezkuntzak badu zer esanik, emaitzetan ikusi daitekeen bezala. Beraz, hezkuntza gatazkan parte hartu duen bigarren mailako protagonistatzat kontsidera dezakegu.
Bukatzeko bi bandoen arteko erlazioari dagokionez, oso neurri txikian agertzen da. Honek zera esan nahi du; errealitatean bi bandoen artean ez dagoela erlaziorik; guardia zibilen seme-alaben eta herriko gainerako haurren
artean, guardia zibilen eta gurasoen artean… Talde itxiak sortzen dira, gorrotoa areagotzen da eta integrazio soziala fartsa hutsa bilakatzen da. Pikolo (Zubizarreta, 2008) liburuak egoera hau oso ondo islatzen du. Baina Txakurraren alaba (Mendiguren, 2000) liburuak soluzio bat proposatzen du: bakoitza bere bizitzaren nagusia da. Gutako bakoitza jaiotzen da tokatzen zaion familian, ez dugu inor epaitu behar gurdia zibil edo abertzale baten seme-alaba izateagatik.
Zaldua, Iban. (2014). Idazleak emandako hitzaldia1.
1 Iban Zalduak Gasteizko letrako fakultatean, 2014ko azaroaren 27an, euskal literatura eta euskal gatazkari buruz emandako hitzaldia. |
addi-d9a45050ff4e | https://addi.ehu.es/handle/10810/15411 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-07-08 | science | Dominguez Sanchez, Unai | eu | Euskal Herriko gatazka politikoa. Haur eta gazte literaturaren tabuak | Egilea: Mariasun Landa Izenburua: Amona, zure Iholdi Urtea: 2000 urtean. Argitaletxea: Erein (Donostia). Protagonista nagusia Iholdi, neska gaztea. Bigarren mailako protagonistak: Martin, Iholdiren lengusua. Mutil bihurria eta zirikatzailea. Amona, zeruan aurkitzen dena. Iholdiri gomendioak ematen dizkiona. Non gertatzen da: Ez du zehazten. Bertatik hegazkinak pasatzen direla eta laku bat duela zehazten den bakarra da. Idazlea pozizionalizatzen da? Baietz esango nuke. Armekin ibiltzea gustuko duena tentela, bihurria, gaiztoa eta xantaiagilea da. Aldiz, armak gustuko ez dituena eta lakura botatzea eta jokoarekin amaitzea erabakitzen duena zentsuduna, bihotz onekoa eta argia da.
Gainera, amonak, zeruan dagoen eta guztia ikusteko gai den pertsona batek, nolabait aholkatzen dio Iholdiri arma lakura botatzea eta jokoarekin amaitzea.
Egilea: Pako Aristi. Izenburua: Din, dan, don… kanpai-lapurrak non? Urtea: 1996 urtean. Argitaletxea: Elkar (Donostia). Protagonista nagusia Leonidas Kafetzoupulou- etxez etxe kandelak saltzen dituen gizona, eta istorioaren narraitzailea. Baptiste Lizarraga- lapurra. Kanpaia lapurtzeko plana antolatzen eta lapurketan pisu gehien duena. Konstantin Kafetzoupulou- urtzailea, lapurretan parte hartzen duena. Leonidasen aitona. Bigarren mailako protagonistak: Jazinto Olariaga_ lapurretan parte hartu zuen gizona, diruaren beharrean dagoena. Mendoza- liberaleen jenerala. Santa Kruz apaiza- karlisten buruzagia. Familia (Unai, Mireia, aita eta ama)- istorioa entzuten dutenak. Maria Catalina- Bentako jabea eta urtzailearekin bukatzen du, hau da, Leonidasen amona da. Non gertatzen da: Baionan, Beizaman (Gipuzkoan), Berastegin eta Urrusa mendian. Idazlea pozizionalizatzen da? Ezetz esango nuke. Istorio bat kontatzen da, guda karlista bat testuingurua izanik. Alde batetik karlistak, bestetik lapurrak eta hirugarrenik liberalak. Idazlea guztiz neutrala da politikari dagokionez. Hildakorik Bai; 24 liberal, 10 karlista eta 4 lapur. Atentaturik Ez. Iheslaririk Bai; Baptiste Lizarragak, eta beste bi lapurrek ihes egiten dute. Haatik, harrapatzen eta hil egiten dituzte. Sufrimendua nork pairatzen du? Jazintok- Baptistek Jazinto iruzur egiten du, eta egiaren berri denean behartzen dute lapurketarekin jarraitzera. Egoera latzean bizi da, diru barik. Informazio tresnak: Baptista gezurretan trebea da, eta informazioa ematen duen bakoitzean iruzur egiten du. Mehatxuen bidez besteengandik informazioa lortzen dute; bai pistola, bai heriotza dela medio, mehatxu eginez. Erlazioa bi bandoen artean: Ez. Zein da bando “maltzurra” edo kaltearen eragilea? Lapurrak. Idazlea ez denez pozizionalizatzen, ezin da zehaztu nor den bando maltzurra. Hezkuntzak badu eraginik borrokan? Ez.
Egilea: Jose Luis Zabala Izenburua: Harri barruko bihotz-borrokak. Urtea: 1999 urtean. Argitaletexea: Elkar (Donostia). Protagonista nagusia Jakes (25-30 urte tartean)- abesteko gogoa galdu duen kantautorea. Xabat (gaztea, ikasketak bukatzen)- barruan daukan guztia eman nahi duen ziklista. Maddi (gaztea)ETA bandaren partaidea, espetxeratzen eta torturatzen dute. Bigarren mailako protagonistak: Jexux- Jaskes abeslariaren managerra. Izeba Bitoriana- Jakesen izeba, oso maite eta miresten zuena. Osaba Tomas- Xabat txirrindulariaren osaba, momentu gogorretan nahiz errazetan bere aldean dagoen pertsona garrantzitsua. LuzianoXabaten txirrindulari taldearen zuzendaria. Naiara- Xabat Naiarataz maiteminduta dago. Naiararen aita preso egon zen terrorismoa dela eta. Gainera, Maddiren (hirugarren protagonista) lagun oso ona da. Txuspi eta Ander- Maddirekin batera espetxeratu eta torturatu zituzten. Preso politikoak. Non gertatzen da: Azkoitian gehienbat. Azkoitian, Bilbon, Alcalako kartzelan eta Coruñako beste batean. Idazlea pozizionalizatzen da? Baietz esango nuke, ez baitu egoera edo gertaera bat objetiboki deskribatzen. Liburuko esaldiak oso adierazgarriak dira:
Jakes: Niri inbidia ematen didana: mobida batean buru-belarri sartuta daude, jo eta ke irabazi arte, berek dioten bezala, eta hori ederra da. Kontu horiek urrun geratzen zaizkit… Indibidualistegia naizelako? Bide batzuk, gainera, ez zaizkit egokiak iruditzen. Maddiri egin diotena ikaragarria da, baina gauza ikaragarri asko gertatzen dira herri honetan, eta ez dira beti poliziak eta agintariak horien errudunak.
Xabat: Gustatuko litzaidake haietako bat izatea. Kriston meritua dute, horiek bai ari direla barruan duten guztia ematen, bete-betean ematen gainera, trukean deus ere espero izan gabe, ez osperik, ez dirurik, ez plazerrik, ez ezer.
sekula ez dinagu ezer irabaziko, elkar izorratu besterik ez dinagu egingo. Maddi: Herria, batasuna, diziplina… Ez dakit. Akaso arrazoi izango du osaba Joxe Joakinek, baina ez nau konbentzitu. Zaila da erabakitzea. Nor sentitzen da ezertan seguru bere ustetxoen txalupan? Hildakorik Ez. Izeba Bitoriana hil egiten da, baina heriotza naturala dela medio. Atentaturik Bai; Molotov-koktelekin Aldi Baterako Laneko Enpresa bateko bulegoaren erretegia. Iheslaririk Ez. Sufrimendua nork pairatzen du? Xabatek, Naiarak eta Maddik, Ander eta Txuspiren familiak eta gainerako lagun guztiek. Maddik, Txuspik eta Anderrek. Torturatuak izan dira eta lau pareten artean luzaroan egongo dira. Jakesek, bihotz puskak bidetik eta beste batzuen etxean uzten joan baita bizitzan zehar. Orain hutsik dagoela sentitzen du, ez duela motibaziorik edo helburu desiraturik. Xabatek, barruan daukan guztia eman nahi du, baina borrokak edo zalantzak direla eta ezinean dabil. Informazio tresnak: Tortura, euskal presoek jasaten dituztenak, guardia zibilek nahi duten informazioa eskuratzeko. Telebista/Berriak. Gobernuaren menpe dagoen tresna edo arma da. Eurek nahi duten informazioa eta erara zabal dezakete. Jendea kontrolatu, mugitu, apaldu, liskarrak sortu… Erlazioa bi bandoen artean: Ez. Zein da bando “maltzurra” edo kaltearen eragilea? Guardia zibilak, gobernu espainola eta ertzaina. Hezkuntzak badu eraginik borrokan? Ez.
Egilea: Patxi Zubizarreta. Izenburua: Marigorringoak hegan. Urtea: 1994 urtean. Argitaletxea: Edebe- Giltza (Bilbao). Protagonista nagusia Amona Paula. Neskatila bat (Ez du izena zehazten). Tximeleta. Euria. Bigarren mailako protagonistak: Marigorringoak. Zorrotzailea. Aita-ama. Non gertatzen da: Espainiako herri batean, ez du zehaztasun handirik ematen. Idazlea pozizionalizatzen da? Baietz esango nuke. Tximeletaren irudiarekin terrorismoa kritikatzen du, helburuak ez duela bidea justifikatzen. Hau da, liburu honek hurrengo hausnarketa edo galderak proposatzen ditu; euria egitea gustatuko litzaiguke, horren beharra dugu, baina horretarako edozer egingo genuke? Norbait hil ere egingo genuke helburu hori lortzeko? Hildakorik Ez. Ipuineko protagonista zalantzan dago, baina azkenean ez du hilketa burutzen. Atentaturik Azkenean ez da atentaturik burutzen. Iheslaririk Ez. Sufrimendua nork pairatzen du? Herriko herritarrak, ipuineko protagonista barne. Euriaren beharra (sinbolikoa da, independentzia edo beste edozer ere adierazi daiteke) baitaukate eta ez da ailegatzen. Informazio tresnak: Amona Paulak ilobari kontatzen dizkion esaera zaharrak edo eguraldiarekin erlazioa duten esamesak. Erlazioa bi bandoen artean: Ez. Zein da bando “maltzurra” edo kaltearen eragilea? ETA. Kasu honetan helburua lortzeko (euria egin dezala) zer edo zer egingo lukeen banda, hil egin ere (tximeleta) egingo lukeena. Hezkuntzak badu eraginik borrokan? Ez.
Egilea: Xabier Agurrutza. Izenburua: Pike eta Pitito. Urtea: 1994 urtean. Argaitaletxea: Txalaparta (Tafalla) - (Axuri beltza-edizioa). Protagonista nagusia Pike (Mikel)-Goinetxe baserriko senitarteko txikiena (umea). Pitito (Fermintxo)- Pikeren izebaren mutilaguna, osaba. Bigarren mailako protagonistak: Pilonga- Pititoren neskalaguna. Pirita (Maite)- Pikeren ama. Zeperino- Aitona. Neskazari- Zeperinoren seme nagusiena. Non gertatzen da: Berriainen (Goienetxeko baserrian), Euskal Herriko herri txikian. Idazlea posizionalizatzen da? Baietz esango nuke. Idazleak ipuinen bitartez kritika zorrotza egiten die agintariei, politikariei, poliziari eta guardia zibilari. Gainera, Pikeri kontatzen dizkion ipuinetan (potoloterriaren ipuina adibidez) euskal gudariak dira kaltetuak, zapalduak eta arrazoia daukatenak. Hildakorik Euskal Herriko gatazka politikoarekin erlazioa duen hildakorik ez. Atentaturik Ez. Iheslaririk Bai. Pititoren lagun batek bere bila jotzen du Goienetxe baserrira. Bi lagun atxilotu dituztela eta alde egin behar dutela adierazten dio. Arineketan agur esaten die Pike eta neskalagunari, lur jota alde egiten du. Sufrimendua nork pairatzen du? Pitito- maite duen jendearengandik alde egin behar duelako eta ezin dituelako ikusi. Pike eta Goienetxeko senitarte guztiak- ezin baitute Pitito ikusi. Berriaingo herritarrak- Pitito bueltatzen denean hori ikusten da, egiten dioten harrerari esker. Pititoren hiru lagunak (bi atxilotuak eta berarekin alde egiten duena)- euren bizitza guztiz aldatzen delako momentu batetik bestera. Informazio tresnak: Ipuinak- Pitito Pike ideologizatzen saiatzen da, berak dituen baloreak eta iritziak transmititzen dizkio. Erlazioa bi bandoetakoen artean: Ez dago inolako erlaziorik. Zein da bando “maltzurra” edo kaltearen eragilea? Politikariak edo agintariak eta polizia edo guardia zibilak. Hezkuntzak badu eraginik borrokan? Bai. Pititok eta Pikek denbora pila bat pasatzen dute elkarrekin. Pititok Pikeri mila gauza erakusten eta irakasten dizkio, bere hezkuntzan eta izaeran eragin zuzena izanik.
Eba, Kepa eta ama aita kartzelara ikustera doazenean, Kepak aitari Pikolorena (Ebak guardia zibil baten semearekin erlazio hurbila duela) kontatzen dio. Baina honen jarrera nabarmentzekoa da: “Kepak aita haserretzea espero omen zuen eta bere alde jartzea, baina aita ez zen haserretu eta ez zenb ere alde jarri. Eta esan zuen ez dituela poliziak maite, baina pertsonak errespetatu behar direla, eta polizien seme-alabekin berdin”. Atentatua gertatu eta gero eta Caceresera itzuli baino lehen, Manuelek aitari azkenengo alidz eskolara joatea eskatzen dio. Teilatura igotzen da eta Keparen diaboloa (aurrengo egunean eskolako teilatuan trabatu zitzaion) lortzen du. Azkenengo aldiz ikaskideak agurtzen ditu eta Ebari nebaren diaboloa ematen dio, Kepari itzul diezaion. Kepa, euskal preso baten semea eta Ebaren neba, kuartelaren inguruan zegoen furgonetan zartatu zutenean. Horri dela eta ospitalean bukatzen du. Keparen egoera larria da, aurrera egingo du baina traumatismoa pairatzen du. Manuelek eta Ebak duten erlazioa oso ona da, elkar maitatzen dute. Beraiek alde batera uzten dituzte aurreiritzi guztiak. Aurkako
errealitatetik etorri arren, oso lagunak bilakatzen dira. Manuel poztu egiten da Kepak atentatua gertatu ostean existitzen jarraituko duela jakiterakoan. Kontuan izan behar dugu, Kepa bere etsaia izan da eta bere erruagatik senperrenak ikusi ditu. Hala ere, poztu egiten da Kepari ondo joango zaiolako. Idazlearen mezu garrantzitsua suposatzen du honek. Hildakorik Bi; Paco eta Lupus- Guardia Zibilak. Atentaturik Bai; Kuartel etxea lehertzen dute kotxe-bonba bat dela medio. Iheslaririk Bai. Kuartel etxeko atentatua gertatu ostean, Manuelen irakasleak herritik alde egiten du arrastorik utzi gabe. Sufrimendua nork pairatzen du? Ebak eta Manuelek. Erlazio bikaina sortu dute eta ulertzen ez duten kanpoko faktore batzuengatik ezin izango dute jarraitu, Manuel Caceresera bueltatzen baita. Manuelen aitak. Lankideak galtzen ditu eta horrelako bizipenek arrasto txarrak eragiten dituzte beti. Maisuak. Manuelek nahi gabe aita deitzen dionean, maisua leihora hurbiltzen da eta pentsakor geratzen da. Eszena horrek segurtasun osoaren eza islatzen du. Informazio tresnak: Manuel erabiltzen dute. Maisuak bidaltzen dizkion etxerako lanei esker informazioa eskuratzen dute. Erlazioa bi bandoen artean: Bai; Eba eta Manuel. Zein da bando “maltzurra” edo kaltearen eragilea? ETA. Hezkuntzak badu eraginik borrokan? Bai, izugarrizkoa gainera. Irakasleak Manueli bidaltzen dizkion etxerako lanei esker informazioa lortzen du; aita eta aitaren lankideen lanordutegiak, kuartelaren instalazioak eta planoen irudia, txanden aldaketak, zaintzen ordutegia…
Nork kritikatzen du molotov koktelekin izandako gertaera? Ikastetxeko zuzendariak. Eta zein da ikasleek zuzendariarekiko duten iritzia? Fatxa hutsa dela. Nork azaltzen ditu abertzaleekiko desadostasun gutxi batzuk? Batxilergoa gaztelaniaz ikasten ari diren gutxi batzuek.
Idazlearen posizionatzeaz gain, Teresa pertsonaiaren bitartez iritzi pertsonal eta garrantzitsua adierazi nahi duela uste dut; “Gauza askoren nahasketa nintzen ni, eta askoz gehiago
nahastuko zitzaizkidan gero, baina inoiz ez nuen onartuko neure izatea dimentsio bakarrera mugatzea, eta ni inorentzat txakurraren alaba izatea”. Pertsona bakoitza bere nortasunaren eta pentsamenduen jaun eta jabe da, jaioterriak edo familiak ez lukete eraginik izan behar. Hildakorik Ez. Atentaturik Bai. Ikastetxean tolerantzia astea ospatu baino lehen, juxtu aurreko asteburuan ezezagun batzuek molotov koktelak bota dituzte zenbait eraikin ofizialen aurka: Laneko Ministerioa, Hazienda Ordezkaritza… Iheslaririk Ez. Sufrimendua nork pairatzen du? Larraitzek. Bidai oso luzeak egin behar ditu anaia ikusteko, Jaenen preso baitago. Gainera hamabost minutu baino ez du anaia ikusteko aukera. Teresak- Teresak etengabe gatazka psikologikoak ditu. Jakin mina batzuetan, beldurra beste batzuetan, desadostasuna, adostasuna, gorrotoa… Bere aitak egiten duena deskubritzen duenean, izugarrizko iraina edo gorrotoa pairatzen du.
Aitak gutunarena deskubritzen duenean, Teresa jipoitzen du. Ondorengo asteetan ezin da kalera irten, etxean preso mantentzen du aitak. Teresaren aitak- Pacok euskal presoak torturatzen ditu, nagusien aginduz. Horrek dakarren pisua eta zama psikologikoa latza da. Teresak hura deskubritzen duenean, aitak kargua uzten du eta bulegoetan hasten da lanean. Informazio tresnak: Tortura eta biztanle ororen kontrola. Erlazioa bi bandoetakoen artean: Bai. Izan ere, liburu honek bi bandoetakoen artean dagoen erlazioaz hitz egiten du; Teresak, txakurraren alabak, Andoni, Koldo, Juanma, Larraitz eta Estebanekin duen erlazioaz. Zein da bando “maltzurra” edo kaltearen eragilea? Guardia zibilak eta gobernua. Hezkuntzak badu eraginik borrokan? Bai. Ikastetxean ekitaldiak prestatzen eta burutzen dituzte “tolerantziaren astea” izendatuz. Behin eta berriz ikasle askok borroka hezkuntzarekin erlazionatzen dute, zuzendariaren jarrera eta berak hartzen dituen erabakiekin adibidez.
Egilea: Javi Cilero. Izenburua: Eddy Merckxen gurpila. Urtea: 1994 urtean. Argitaletxea: Erein (Donostia) (Zarauzko udalak ere parte hartzailea). Protagonista nagusia Hamaika-hamabi urte dituen mutil kalezalea. Eddy Merckx oso gustoko du eta haren zale sutsua da. Joxe ere asko miresten du eta gizon harengan izugarrizko interesa du.
Liburuak ez du protagonistaren izena aipatzen. Bigarren mailako protagonistak: Joxe- Andaluziatik Bilbora etorritako gizon trebea. Protagonistaren auzokidea eta txirrindularitzaren zale hutsa. Miren Aburto- Joxeren atzean dabilen neska eta auzoko kontakatilua. Maritxu- Protagonistaren auzoko neskatila ederra da. Protagonistari klase partikularrak ematen dizkio, hori esker Joxe ezagutu eta berarekin maitasun harremana bizitzen du. Eddy Merckx- Txirrindulari profesionala eta ospetsua, Tourrak irabazten dituen horietako bat. Maritxuren senarra- elizara astebururo joaten den gizona, estatus soziopolitiko ona dauka. Protagonistaren familiari laguntza garrantzitsua eskaintzen dio. Non gertatzen da: Bilbon. Idazlea pozizionalizatzen da? Ezetz esango nuke. Idazleak frankismoaren azkeneko urteetan ageri den egoera soziopolitikoa ezagutzera ematen du liburu honen bitartez, modu guztiz objektiboan. Eddy Merckxen gurpila irakurri ondoren idazlearen iritzia edo kontakizun honetako alderdi maltzurra ez dakizkit zein diren. Nik neuk nire iritzi propioa sor dezaket baina idazlearen iritzia faltan botatzen dut, guztiz neutrala baita. Hildakorik Ez. Atentaturik Ez. Iheslaririk: Ez. Sufrimendua nork pairatzen du? Liburuaren protagonistak. Joxeren atxiloketaz jabetu bezain laster, hara jo zuen eta autoa jarraitu zuen Joxeri agur esateko. Autoa galdu zuen, hondartzara abiatu zen amorru bizian eta denbora luzaroan desiratutako bizikleta hura ibaira bota zuen umore txarrez. Ordutik aurrera ez zuen berriro ere bizikleta bat hartu. Maritxuk. Gurasoek Joxe begitan zuten, ez zuten erlazioa baimentzen. Horregatik izkutuan elkar topatu behar zuten eta Maritxu beste gizon batekin ezkontzera behartuta dago.
Informazio tresnak: Auzoan salatariak daude, kontakatiluan dabiltzanak. Miren Aburto adibidez, protagonistak Maritxuren senarrarekin hitz egiten ikusten du, beti azpikeriatan jarduten zuen bezala. Elkarrizketa horrek Joxeren atxiloketa suposatu zuen? Erlazioa bi bandoen artean: Bai; Auzoan, errepublikaren edo komunismoaren edo anarkismoaren edo franskimoaren aldekoak zeuden. Idazleak azaltzen duenez, salaketak burutzen ziren eta auzokide batzuk kartzelan zeuden preso. Zein da bando “maltzurra” edo kaltearen eragilea? Idazlea ez denez pozizionalizatzen, ezin da zehaztu. Hezkuntzak badu eraginik borrokan? Frankismo garaian himnoa kantatu beharra zuten, eta hala kontatzen du protagonistak. |
addi-11d82de4e831 | https://addi.ehu.es/handle/10810/15415 | addi | cc-by-sa 4.0 | 2015-07-08 | science | Azpiri Arriaga, Garazi | eu | Hezkuntza informalaren eragina gaztetxoen musika ohituretan | 1 LABURPENA Musika ume eta gaztetxoen egunerokotasunean oinarrizkoa den elementua da. Gaur egungo kontsumo gizartean zuzenean eragiten die, musikari dagokienean ere, beraiek ere kontsumitzaile izanik. Lanaren helburua hezkuntza informalak gaztetxoen musika ohiturak eta gustuak nola eraikitzen dituzten ezagutzea da eta hauek eraikitzerakoan hezkuntza informaleko agenteen eragina aztertzea. Horretarako, Gasteiz eta Markina-Xemeingo Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleen musika ohiturak eta gustuak ezagutuko dira galdetegi baten bidez eta beraien kanturik gustukoenen diskurtsoaren analisia ere egingo da. Lortutako datuetatik abiatuz, hezkuntza formaleko musikahezkuntzarako zenbait jarduera proposatuko dira. Kantuak azterketa honi esker ondorioztatu dugunez, baloreen transmisiorako tresna garrantzitsua izanik eta emozioak eta sentimenduak sortzeko eta eragiteko duten gaitasuna kontuan hartuz, hauek ikuspegi kritikotik aztertzen irakastea garrantzitsua da. Beraz, ikasleen interesak eta gustuak kontuan hartuko dituen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak sortu behar dira, ikasle aktiboz osatutako musika hezkuntza eraikitzeko.
Hitz gakoak: Hezkuntza formala eta informala, musika ohiturak eta gustuak, musika hezkuntza lehen hezkuntzan, kantuak eta baloreak, ikuspegi kritikoa
3 1. SARRERA Gaur egungo jendartean musika negoziorako elementu bihurtu da. Enpresa diskografikoek kantuak produktuak bailiran saltzen dituzte eta bertatik etekinak ateratzen dituzte. Kantuen kalitatea ez da bermatzen, helburua ez da kalitatezko kantuak sortzea, hauetatik ahalik eta etekinik handiena ateratzea baizik. Musika kontsumo eredu honek eragina du haur eta gaztetxoengan. Hezkuntzaren hiru dimentsioak aztertuz, hau da, hezkuntza informala, hezkuntza ez formala eta hezkuntza formala, musikaren komertzializazioa hezkuntza informalaren barruan kokatuko genuke bereziki. Lan honen helburua Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleen musika ohiturak ezagutzea da eta bertatik hezkuntza informalak beraien musika gustu eta ohituretan duen eragina aurreikustea. Honez gain, bigarren eta hirugarren zikloko testuinguru desberdinetako ikasleen musika ohiturak konparatzea. Horretarako, galdetegia diseinatu eta berau Gasteizko Arantzabela eskolako laugarren mailan eta Markina-Xemeingo Bekobenta eskolako bost eta seigarren mailan erantzun dute. Hemendik, emaitzak atera dira eta hezkuntza informalak beraiengan duen eragina ezagutu da. Horrez gain, ikertutako ikasleen kanturik gustokoenen zerrenda osatu eta kantu hauen diskurtsoaren analisia egin da. Datuen analisiarekin, hezkuntza formalak ere honetan zeregina duela ondorioztatu da. Ondorioetan gaztetxoek musika entzuterako edo bizitzerako orduan dituzten hutsuneak identifikatu eta hutsune hauetatik eta ikasleen interes eta gustuetatik abiatuz, hiru jarduera proposatu dira, musika hezkuntzan lantzeko. Jardueron helburua hezkuntza informalean hain erraz entzuten den musikaren inguruko hausnarketa egitea izango da, musika zehazki ikuspegi kritiko batetik entzuteko baliabideak ematea, musikaren homogeneizaziotik haratago joatea eta musikaren kontsumitzaile soil izatetik, sortzaile izatera igarotzea, musikak sentimenduetan eta emozioetan eragiteko duen gaitasunak ematen dion potentzialtasuna aprobetxatuz. Horretarako, hots, ikasle sortzaileak izateko, ezinbestekoa da ikasleak ezagutzea, ikasleen gustuetatik abiatzea jarduera hauek eta beraiek protagonistak izatea. Izan ere, modu
4 honetan soilik izango baita posible ikasleak motibatzea eta hauek aktiboak izatea.
2. MARKO TEORIKOA 2.1. MUSIKA ETA TESTUINGURU OROKORRA Musikak pertsonen bizitzetan eragin handia dauka eta balore handiko elementua da. Egunerokotasunean musikak inguratzen gaitu eta gure jardunean uneoro musika entzuten ari gara, konturatu ere egin gabe. Musika aldaketak jasaten dituen fenomeno sozial gisa ulertu behar da, izan ere, soziologiaren elementu guztiek eragiten baitute bertan (De la Ossa Martínez, 2011). Beraz, pertsonengan jokabideak transmititzeko gaitasun handia du. Musika, bizitza ulertzeko moduan agertu daiteke, baita aldarrikapenak edo adierazpenak zabaltzeko eta helarazteko tresna gisa ere. Hortaz, musikak, dantzatzeko edota lasaitzeko erabiltzen dugun arren, sakonagoak diren aspektuak lortzen lagundu ahal digu. De la Ossa Martínezen arabera, alderdi anitzak erakusten dituen errealitatea da, pertsonen garapenean eragina baitauka, bereziki alderdi emozionalean. Ikuspegi historikotik prozesu kulturala izan da, eragin sozial handia izan baitu kultura guztietan, garaian garaiko aldarrikapenak musikaren bidez egin baitira, besteak beste. Ezaugarri kolektiboa ere badu, ideia bat transmititu nahi duen pertsona talde bat baitago horren atzean. Funtsean, musika eragin soziologikoa duen aldarrikapen soziala da, bizitza ulertzeko era eta kulturan jokatzeko modu desberdinak sortu baititu. Musika ekintza soziala da, jendarte, leku eta momentu zehatz batean garatzen baita, gainera, garai horretako ezaugarriak eta izaera erakusten ditu. Musika kultura baten sorkuntzaren oinarrizko jarduera bat da eta interakzio sozialean paper garrantzitsua du.
2.2. HEZKUNTZAREN DIMENTSIO INFORMALA Hezkuntzaren helburua etorkizuneko bizitzarako pertsonak formatzea da. Hezkuntza elkarrekintza prozesu soziala da, edukiak, baloreak, ohiturak, kulturak eta jarduteko moduak transmititzen dituena.
5 Hezkuntzaren alderdi informala, ikaskuntzaren prozesuan bizitako esperientzien bidez ematen da. Barneratzen diren gaitasunak, edukiak eta jarrerak familiarekin, lagunekin eta mass mediekin elkarrekintzan ematen dira (Coombs, 1986 in Cremades, 2008). Ikaskuntza mota hau antolatu, egituratu eta sistematizatu gabea da. Transmititutakoa aurrez jarritako helbururik gabe egiten da, hots, intentziorik gabeko da (García, 2005 in Cremades, 2008). Modu naturalean gertatzen da egunekotasuneko jardunean, jendartearekin harremanean ematen da. Ikaskuntza hau betierekoa da, bizitza osoan zehar egongo dena eta konstantea izango dena (Colom, 2003 in Cremades, 2008).
2.3. MUSIKA ETA HEZKUNTZA INFORMALA Haurren garapenean musikaren ikaskuntzan hezkuntzaren bi dimentsioek eragiten dute. Alde batetik hezkuntza formalak eta beste alde batetik hezkuntza informalak. Haur eta gazteek beraien gustuak finkatzerako eta definitzerako orduan, beraz, dimentsio hauek eragileak dira. Gaur egunera arte egin izan diren ikerketen datuek dioten bezala, hezkuntzaren dimentsio informala da prozesu honetan eragile nagusia; Melillako Musika Kontserbatorio Profesionalako Lorenzok, Herrerak eta Cremadesek (2008) egin zuten ikerketan ondorioztatu bezala. Dimentsio informalean, hala ere, agente desberdinak daude, bizitzaren etapa ezberdinetan bata edo bestea eragile nagusiena izanik. Musika gustuetan eragina duten agenterik garrantzitsuenak familia, berdinen arteko taldea eta komunikabideak edo mass mediak dira (Rodríguez, Herrera, Lorenzo eta Álvarez, 2008). Eskola ere agente garrantzitsua da, baina ikerketa honetan hezkuntzaren dimentsio informalean zentratuko gara, berau baita eragile nagusia arlo honetan. Hala ere, eskuhartze proposamenak hezkuntza formalerako egingo dira.
6 haurrengan duten eragina handia da, beraien bidez haurrek lehenengo jakintzak eta jarrerak barneratzen baitituzte. Hau guztiau, imitazioaren eta behaketaren bidez egiten dute. Harreman lotura estuak sortzen dira bertako kideen artean. Familia artean giro positiboa sortzeak haurraren ikaskuntza prozesu integrala bermatzen du. Horregatik, haurrari uneoro konfiantza eta beharrezko autoestimua transmititu behar zaizkio. Musikari dagokionez, haurrak familiarengandik jasotzen ditu musikaren lehenengo nozioak, modu intentzionalean izan edo ez (Cremades eta Lorenzo, 2007). Beraz, familiak musikarekiko duen interesa eta jakintzaren araberakoa izango da haurrak musikarekiko garatzen duen jarrera ere. Haurren garapenean musikak eragina dauka, hortaz, musikak haurren garapeneko etapa ezberdinetan duen eragina azalduko da orain.
Etapa prenatala: Ikerketa ezberdinen arabera familiaren eragina haurrengan, hauek jaio aurretik hasten da. Amaren sabelean egonda ere, ingurutik jasotzen dituen soinu estimuluek eragina baitute hauengan. Hemen agertzen dira lehenengo esperientzia musikalak. Haurtzaroa: Familiak eragin handiena duen eremua da. Musikarekin izaten duten harremana familia giroan gertatzen da, hauek haurraren garapen kognitiboan, emozionalean, sentsorialean eta sozialean laguntzen dute (Bernal, 2001 in Andreu, 2007). Beraien musika gustuak familia giroan entzundako musika mota desberdinen araberakoa izango da (Diaz, 1999 in Andreu, 2007). Musikarekin izango dituzten lehenengo esperientziak biziko dituzte eta hauekin batera musikak eragindako sentsazio desberdinak. Bizitza osoan zehar, musikarekin harremana izango dugu eta askotan bizitako esperientziak ekarriko dizkigu gogora. Gurasoen eta haurren arteko harremana garrantzitsua da identitate pertsonal-musikala sortzeko orduan. Press-en arabera (2000), kontzertu ezberdinetara joateak guraso eta haurren arteko harreman afektiboa indartzen du. Aurre-nerabezaroa: Haurrak hazten doazen heinean, aisialdia gurasoekin igarotzetik, berdinen arteko taldearekin igarotzera pasatzen dira, hau da, lagunekin igarotzera. Gazteak lagunekin izaten dituen
2.4.2. Lagun-artea Lagun-artea hezkuntza informaleko beste eragile garrantzitsu bat da. Lagun-arteak nerabezaroko etapan du eraginik handiena, beraz, aro honen azalpena emango da orain. Gazteak lagunekin partekatzen ditu, musika estilo jakin batzuen gustua, janzteko era, moda, aisialdiko tokiak edota entretenimendua. Hauek dira gazteek besteekin partekatuko dituzten esperientzia batzuk. Nerabezaroan lagun taldeak pisu handia dauka, taldean babestuta sentitzeko beharra izaten da aro honetan eta lagun talde horren babesa sentitzea bilatzen da. Gaztaroaren eta haurtzaroaren arteko trantsizioan kokatzen da nerabezaroa. Hainbat gertaera batzen dira etapa honetan, gurasoekin gatazkak eta ezegonkortasun emozionala, esaterako. 11 eta 18 urte bitartekoak biltzen ditu aro honek. Musikari dagokionez, beraien gustuak lagun taldeari lotuta egoten dira (Eyerman, 2002 in Andreu, 2007). Elkarrekin konpartitzen dituzten elementuen multzoa osatzen dute lagun taldean eta musika horietako bat da. Musika estilo jakin bat gustuko izateaz gain, gazteek bizitzeko modu bat partekatzen dute estilo horrekin batera doana. Musika ekintza soziala den heinean, praktika kulturala bilakatzen da gazteen artean, eta bizi eredu jakin bat erreproduzitzen dute (jarrerak, janzteko modua, ideologia…). Beraz, pertsonek identitate soziala eta kulturala osatzen dute ezaugarri komunak partekatzen dituen taldearen barnean (North eta Hargreaves, 2007 in Cremades, 2008). Musikari esker,
8 gazteek adierazteko bidea bilatzen dute, gizartearekiko desadostasuna edota emozioen kanporatzearekin batera, haien lekua topatu nahian.
2.4.3. Mass mediak eta komunikabideak Sozializazio agente tradizionalei, beste agente garrantzitsu bat batu zaie, komunikabideak edo mass mediak. Hauek gazteen identitatearen eraikuntzan eragin handia dute (Téramo, 2006 in Herrera, Cremades eta Lorenzo, 2010), ikus-entzunezko estimulua sortzen baitute bideo-jokoen, pelikulen edota mugikorren bitartez irudia eta musika uztartuz. Komunikabideek eduki informatiboak, kulturalak eta entretenimenduzkoak transmititzen dizkiote hartzaile heterogeneoari, era berean, hauek errealitatea desitxuratzeko eta eraikitzeko gaitasuna dute beraien interes komertzialen arabera (Lorenzo, 2004 in Cremades, 2008). Mass mediak ikuspegi kritikoa moteltzeko eta iritzi pertsonala aldatzeko gaitasuna du eta negatiboki eragin dezake hartzailearegan, errealitatearekin kontrastatu gabeko iritziak sortuz (Carpizo, 1999 in Cremades, 2008).
Internet Interneta ikaragarri zabaldu da azken urteetan, eta egun, informazioaren tratamendurako eta entretenimendurako tresna nagusienetariko bat bilakatu da. (Aumente eta Arquero, 1999 in Cremades, 2008) Edozein momentutan, gauden tokian gaudela munduko edozein tokitako informazioa jaso dezakegu modu librean, eta honek 2007an munduko biztanleriaren %20k interneta erabiltzea eragin zuen. Gainontzeko komunikabide garrantzitsuak, telebista eta irratia esaterako, interneten abantailez baliatu dira eta beraien programak sarean ere jarri dituzte. Arlo sozialetik begiratuz gero, Internet eguneroko bizitzetan beharrezko tresna bilakatu dela esan genezake, bai arlo ekonomikoan, hezitzailean, sozial zein kulturalean (erosketak egin, informazioa bilatu edo dokumentuak bidali ditzakegu, besteak beste). Aukera hauek erabilgarriak dira jende guztiarentzat, baina batez ere gaztetxoentzat, izan ere, gaur egungo gazteria “ziber- generazioa” dela esaten baita. Baina hau arriskutsua izan daiteke, izan ere, kasu askotan gaztetxo hauek beraien kontura nabigatzen dute interneten, eta balore desegokiak
9 transmititzen dituzten hainbat bideo, jolas eta kantu jaso ditzakete, beraien jokabidean eragin zuzena izango dutenak. (Sánchez, 2006 in Cremades, 2008). Internetek, hainbesteko eragina izanik bizitzaren alor desberdinetan, musikan ere badu bere eragina, eta ez edonolakoa gainera. Gaztetxoek edozein momentutan aurki dezakete nahi duten abestia Interneten, baina honek ez du entzuten duten musikaren kalitatea bermatzen. Kasu askotan, ona izan daiteke edozein unetan nahi den musika eskuragarri izatea, baina kontu handia izan behar da zein musika motari buruz ari garen, izan ere, bere arriskuak baititu. Interneten aurkitzen den musika komertzializatua izaten baita gehienetan eta beraz, saltzea dute helburu bakarra.
Telebista Telebista informazioaren transmisiorako, entretenimendurako eta formaziorako tresna garrantzitsua da. Hedatzeko duen gaitasunak eta edukien erakargarritasunak egungo hedabide nagusi bihurtzen dute. Komunikabideen artean jarraituena da telebista, gainera, gehien kontsumitzen dena da. Horrez gain, telebistak etxeko jarduna antolatzen du, beraz, entretenimendurako aparatua izateaz gain, etxeko errutinako parte da. Etxe gehienetan gaur egun, telebista bat baino gehiago dago eta hauek piztuta mantentzeko ohitura dago. Telebistan zuzenean musikari buruzko programa gutxi daude eta hauen eragina ikasle eta gazteen gustuetan nabarmena da. Izan ere, programa askok arrakastatsuenak diren abestiak familien etxeetara heltzea lortu dute. Ondorioz, musika estiloen homogeneizazioa ematen da, inolako ikuspegi kritikorik gabe kontsumituz. Pertsonak entzule pasibo bilakatzen dira. Familiek erakunde mediatiko nagusiek zuzenduriko moda, janzkera eta interes komertzialak onartu egiten dituztela baieztatzen du de la Ossa Martinezek (2011), askok musikalki duten maila baxuaz jabetu ere egin gabe. Horrez gain, gainerako estilo musikalak ez dira bideratzen, ezta hauek ezagutzera ematen ere.
Irratia Irratia komunikabideen artean garrantzitsua da, bigarren jarraituena baita. Irratia, telebista ez bezala, toki gehiagotan aurkitzen da, beraren funtzio praktikoa dela eta soilik entzuteko baita. Irratia entzuterako orduan gainera, ez
10 dago zertan arreta jarri, ohiko jarduerak egin bitartean ere entzun baitaiteke. (Haye, 1995 in Cremades, 2008). Irratiak sormenaren eta irudimenaren garapena ahalbidetzen du. Ahotsaren bidez transmititzen da, albistea edota gertaera, entzuleak hortaz, irudizko estimulurik ez dagoenez, bere baitan erreproduzitzen ditu (Shields, 1992 in Cremades, 2008). Bestalde, irratiaren eta musikaren arteko harremana estua da. Ikerketa desberdinek erakutsi dute (de Borafull, 2005 in Cremades, 2008), nerabe eta gazteek entzuten dituzten irrati kate gehienak musika kateak direla. Hedabide honek musika tendentziak markatzen ditu eta gazteen gustu musikaletan eragiten du, musika kontsumoan gehien entzuten diren estilo eta artisten kantuak indartuz, irrati kate nagusienetan, behinik behin.
2.5 MUSIKA ETA KONTSUMOA Gaur egun musika edonon eta asko entzuten da, dendetan eta tabernetan, esaterako. Hauetan entzuten direnak kantu komertzialak izaten dira gehienetan, marketingera bideratuak. De la Ossa Martínezen arabera gaur egun, ez da kalitatezko musikarik bermatzen eta gehien entzuten direnak “erabili eta botatzeko” esamoldearekin definitzen ditu (2011). Musika mota hau zinema, telebista, publizitatea eta interneten topa dezakegu erraz. Arriskutsua da, gure jarrera pasiboa izaten baita hauek entzuterako orduan. Ez dugu entzuten ari garen musikaz pentsatzen eta hausnartzen, kritikotasunik gabe jasotzen dugu, filtrorik gabe.
2.5.1. Musika gaur egun Gaur egun garapen edo aurrerapen teknologikoak direla eta musika nonahi eta nolanahi kontsumitu dezakegu. Hau horrela da informazio kantitate handia dagoelako eta horrekin batera musika material asko baitago eskuragarri. De la Ossaren arabera (2011), industria diskografikoek sistema kontrolatzen dute eta beraiei komeni zaien musika baino ez dute sustatzen. Musika negozio bilakatzen dute, musikaren berezko hezkuntza gaitasuna baztertuz eta bestelako funtzioak deuseztatuz. Musikak duen sormen eta gozamen gaitasunak alde batera uzten dituzte, ekonomia kalitatearen gainetik
11 jartzen dutelako eta helburua bertatik etekina ateratzea bihurtu da, hau da, negozio hutserako erabiltzen da. Aipatutako guztiagatik musika gaur egungo gizartean, kontsumorako beste produktu bat da. Diskografia multinazionalak eta enpresak sortutako musika industria sortu da. Hauen helburua, enpresa guztiak bezala, produktua saltzea da. Horretarako, tresna indartsua erabiltzen dute, publizitatea, hain zuzen ere (de la Ossa Martínez, 2011). Hau guztiau kontuan izanda, garrantzitsua da ikasleek kritikotasunari lotutako jakintza eta irizpide batzuk izatea, zein musika estilo entzutea gogoko duten eta hauek entzutera eramaten dituzten arrazoiak zeintzuk diren, beraien kabuz erabaki ahal izateko. (Hargreaves eta Marshall, 2003 in Cremades, 2008). Horrela, hedabide nagusiak eta enpresa diskografikoak beraien musika ohiturak eta musika gustuak eraikitzea ekidingo bailitzateke (Herrera eta Cremades, 2011) eta haien autonomia eta identitatea garatuko.
3. HELBURUAK Lan honekin lortu nahi diren helburuak jarraian puntuka adieraziko dira: Haurren garapenean musikak duen eragina ezagutzea Ikasleen kanturik gustukoenen zerrenda osatzea eta bertan transmititzen diren baloreak aztertzea. Hezkuntza informalak haur eta gazteen ikaskuntza prozesuan duen eragina egiaztatzea. Horretarako, hezkuntza informaleko agenteen transmisioa aztertzea (familia, adiskideak eta mass media). Musika ohituren inguruan 2. zikloko ikasleen eta 3. zikloko ikasleen artean dauden desberdintasunak ezagutzea eta desberdintasun horiek zergatik ematen diren ondorioztatzea. Herri eta hiriko ikasleen musika ohitura desberdinak detektatzea. Hezkuntza informalaren eraginaren aurrean ikuspegi kritikoa eta sormena sustatuko dituen jarduerak proposatzea.
12 4. METODOLOGIA 4.1. Partehartzaileak Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleei egin zitzaien galdeketa. Bi zentro desberdinetan gauzatu zen, Gasteizko Arantzabela ikastolan eta Markina-Xemeingo Bekobenta eskolan, biak ere publikoak eta D eredukoak. Gasteizek 240.000 biztanle ditu eta Markina-Xemeinek, berriz, 5.000. Hiriak eta herriak ikasleen musika ohituretan eragina duen ala ez ikusteko aukeratu ziren bi errealitate hauek. Gasteizko biztanleriaren %64,7 erdaldun elebakarra da eta Markina-Xemeinen aldiz, biztanleriaren %88 da elebiduna. Beraz, euskararen erabilera eta euskal kulturaren errealitatea desberdina da bi tokietan. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako bi ziklo desberdinetan egin zen ikerketa, musika ohituren inguruan etapa bakoitzean dauden ezberdintasunak aztertzeko. Arantzabela ikastolan, bigarren zikloan, 24 ikasleri egin zitzaien galdeketa eta Bekobenta eskolan, hirugarren zikloan, 40 ikasleri; hortaz 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei. Guztira, 64 ikasleen erantzunak aztertu dira.
4.2. Erabilitako tresnak Datuen bilketa egin ahal izateko galdetegia egin da, ikasleek dituzten musika ohiturak ezagutzeko. Galdetegia anonimoa da, 11 galderek osatzen dute eta galdera guztiak irekiak dira. Bertan, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleen musika ohiturak ezagutzeko galderak biltzen dira. Galdetegia metodologia mistoan oinarritzen da, hau da, ikerketa kuantitatiboan eta kualitatiboan. Ikerketa kuantitatiboak paradigma positibista barnebiltzen du eta honetan, datuak objektiboak izango dira, ikerlariaren funtzioa pasiboa izango delarik. Ikerketa kualitatiboak berriz, paradigma interpretatzaile zein kritikoa hartzen ditu bere gain eta honetan ikerlariaren funtzioa guztiz aktiboa izango da, testuinguruaren zein bilatzen ari den ideiaren inguruko etengabeko hausnarketa prozesua eskatzen baitu (Flick, 2011 in López González). Hau guztiau kontuan izanda, hezkuntzari lotutako edozein ikerketak, bi metodo hauetatik abiatutako ikerketa bat behar du, eta hori da hain zuzen metodo mistoa (Cohen, 2011 in López González). Metodo hau, bi metodoen
Galdetegiaz gain, erabili den beste tresna diskurtsoaren analisia izan da. Diskurtsoaren analisia bizitza sozialaren eremu guztietan sortzen diren praktika diskurtsiboak ulertzeko tresna bat da, hizkuntzaren erabilera dagoenean, izan ahoz ala idatziz (Calsamiglia eta Tusón, 1999:26). Diskurtsoa ezberdina izango da bizitzako eremu desberdinetan, berau moldatu eta egokitu egiten baitugu egoeraren arabera. Diskurtsoaren analisia egitea diskurtsoa ikuspegi kritiko batetik aztertzea da. Horrez gain, diskurtsoa ez da soilik kokatzen ekintzen eta jokaeren mailan, baizik eta ezagutzan ere, hots, ezagutzen manipulazioa, jarrera eta ideologiak, arau eta balioak izaten ditu (Van Dijk, 2008). Diskurtsoek gertaerak transmititzeaz gain, bizitzako errealitate desberdinak ezagutzeko gakoak ematen dizkigute. Analisia egiteko galdetegian jasotako ikasleen kanturik gustukoenak erabili dira. Kantuen edukiaren arabera 5 talde desberdin banatu dira eta kantu
14 bakoitza horietako batean kokatu da. Hauek dira bost taldeak: Identitatea eta rola, maitasuna eta sexualitatea, elkartasuna eta aniztasuna, askatasuna eta poztasuna eta kritika soziala.
4.3. Prozedura Ikasleen musika ohiturak ezagutzeko helburuarekin, gerora burutu beharreko ikerketa lanerako baliagarriak izango ziren 11 galderez osatutako galdetegia diseinatu zen. Galdetegia pasatu aurretik tutoreekin hitz egin eta beraiekin adostutako orduan ikasgelara joan, galdetegiaren nondik norakoak azaldu eta ikasleek galdetegia erantzun bitartean zalantzaren bat baldin bazegoen bertan egotea izan ziren galdetegi biak pasatzerakoan aurrera eman ziren pausoak. Gasteizen, praktiketako egonaldi batean egin zen galdeketa, 2013-2014 ikasturtean. Markina-Xemeinen zuzendariaren eta tutorearen baimena jaso ostean, klase ordu batera joan eta galdetegia pasatu zen 2014-2015 ikasturtean. Behin galdetegiak jasota, datuak bildu ziren, testuinguru horietako musikaren egoeraren analisia egiteko. Honen ondoren, galdetegitik ateratako emaitzekin diagnosia eta kantuen diskurtsoaren analisia egin zen eta azkenik, eskuhartze proposamen bat diseinatu zen, hezkuntza formalean baliatzeko.
5. EMAITZAK Galdetegia 3 bloketan banatuta dago eta emaitzak ere 3 bloke hauetan azalduko dira. Lehenengo blokean, musika estiloak eta kanturik gustukoenak agertzen dira, eta horretarako, jarraian agertuko diren bi galderak erabili dira. Galdetegia ikusteko jo eranskinetara.
1. Zein musika mota entzuten duzu? Bigarren zikloko ikasleen %75k eta hirugarren zikloko ikasleen %25k, ez dute galderak eskatutako erantzuna eman. Erantzun zuzena eman dutenen artean irtendako emaitzak ageri dira jarraian, ehunekotan.
Jarraian hirugarren zikloko ikasleen zerrenda aurkeztuko da, 40 ikasleen zerrenda da honako hau. Parentesi artean kantuek jaso dute boto kopurua agertzen da. Hona hemen zerrenda:
10.Itsasoa gara (4) Bigarren blokean sei galdera agertzen dira, baten barruan bi galdera daude beraz, zazpi galdera izango dira. Galdera hauetan, ikasleen musika ohituren inguruko emaitzak izango dira ikusgai. Galdera bakoitzean grafiko bat ageri da eta guztietan bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleen emaitzak banatuta agertzen dira. Bigarren zikloko ikasleenak kolore urdinez agertzen dira eta hirugarrenekoenak, berriz, morez. Jarraian galdera bakoitzaren erantzunak ikusiko dira, banan-banan.
17 2. Noiz entzuten duzu musika? Azpiko grafikoan erantzuna zuzen eman dutenen arteko ehunekoen portzentaia ikusiko da.
Bigarren zikloko ikasleen %29,2k eta hirugarren zikloko ikasleen %10k ez dute galderak eskatzen zuen erantzuna eman. Ondo erantzun duten ikasleen erantzunetatik abiatuz, bigarren zikloko %23,5k astebururo entzuten du musika, %70,6k egunero eta %5,9k inoiz ez. Hirugarren zikloko ikasleen artean, %52,7k astebururo entzuten du musika eta %47,2k egunero.
3. Zenbat aldiz entzuten duzu musika egunean? Hemen ere, erantzunen portzentaia ehunekotan ageri da, zikloka banatuta.
18 Hirugarren zikloko ikasleen artean, %12,5k egunean batzuetan entzuten du musika, %37,5k askotan eta %50k gutxitan.
4. Nondik lortzen duzu musika? Erantzunen portzentaia ehunekotan agertzen da eta galderako erantzun bat baino gehiago ematea posible da.
Bigarren zikloko ikasleen %66,7k internetez eta 45,8k CDetatik lortzen dute musika. Beraietako askok, musika lortzeko bi moduak erabiltzen dituelarik. Hirugarren zikloan, ikasle batek erantzun okerra eman du eta beste ikasle batek, bi erantzunak eman ditu. %9,4k internet bidez lortzen du musika eta %5,1k berriz CDetatik.
19 5. Nola entzuten duzu musika? Hemen ere, erantzunen portzentaia ehunekotan ageri da, zikloka banatuta. Ikasle bakoitzak erantzun bat baino gehiago eman zezakeen galdera honetan.
6. Non entzuten duzu musika? Galdera honetan, erantzunen portzentaia ehunekotan ageri da, gainera, erantzun bat baino gehiago ematea posible da. Bigarren zikloko ikasleen %25k, ez du galdera erantzun. Goian ageri den grafiko honetan erantzun dutenen artean kalkulatutako portzentaien datuak ageri dira. Galdera ongi erantzun duten ikasleen %72,2k etxean, %16,7k kotxean, %5,6k tabernan, %11,1k kontzertuetan, %11,1k kalean eta %5,6k toki guztietan entzuten du musika. Hirugarren zikloan ikasle guztiek erantzun dute galderak eskatzen zuena eta ikasleen %72,5k etxean, %67,5k kalean eta %2,5k parkean entzuten du musika.
7. Nola ezagutzen dituzu kantu berriak? Galdera honetan ere, erantzunen portzentaia ehunekotan ageri da, gainera, erantzun bat baino gehiago ematea posible da.
Bigarren zikloko ikasleen %54,2k irrati bidez, %50k telebista bidez, %8,3k lagunen bidez, %16,6k etxekoen bidez eta %12,5k neba-arreben bidez ezagutzen dituzte kantu berriak. Hirugarren zikloko ikasleen %20k irrati bidez, %30k telebista bidez, %82,5k lagunen bidez, %7,5k etxekoen bidez eta %5k neba-arreben bidez ezagutzen dituzte kantu berriak. Hirugarren blokean beste bi galdera aztertzen dira eta honetan, musikak ikasleen bizitzetan duen funtzioa eta eragina azaltzen dira. Galdera hauen erantzuna adierazteko taula, ziklograma eta grafikoa erabili dira, hemen ere zikloka banatuta.
1. Zertarako entzuten duzu musika? Zer ematen dizu? Galdera honetan erantzunak taula batean ageri dira. Ikasleek erantzun bat baino gehiago emateko aukera izan dute. Hona hemen taula:
2.ZIKLOA 3.ZIKLOA Erlaxatzeko 18,2 35,9 Entretenitzeko 18,2 28,2 Animatzeko/Motibatzeko 40,9 66,7 Dantzatzeko/Abesteko 13,6 17,9 Askatzeko 0 2,6 Ezer ez 18,2 0
22 2. Zein da musikarekin duzun harremana? Galdera honetan, bi galdera daude. Bata musikarekin harremana duten ala ez ikusteko eta baiezkoa den kasuan harremana nolakoa den ikusteko. Lehenengo galderaren erantzuna bi ziklogramekin adierazi da, bata bigarren zikloari dagokio eta bestea hirugarrenari. Bigarren galderaren erantzuna adierazteko berriz, grafikoa erabili da.
Musikarekin harremana duten ikasleen artean, zein harreman duten aztertu da, erantzun bat baino gehiago onartuz.
23 Bigarren zikloko ikasleen artean, %95k instrumenturen bat jotzen du eta %40k abestu. Hirugarren zikloko ikasleen artean, %92,5k instrumenturen bat jotzen du, %67,5k abesten du, %7,5k musika entzuten duela esan du eta %2,5k dantzatu egiten duela. Emaitzekin amaitzeko, hirugarren zikloan egin zen galderaren erantzuna ikusiko da jarraian. Galderaren helburua ikasleak musika hezkuntzako saioetara gustura joaten diren ala ez ikustea da eta horretarako ziklograma erabili da. Hona hemen:
Kantuen diskurtsoaren analisia Galdetegitik jasotako kantuen zerrenda erabiliko da gazteek entzuten dituzten kantuen diskurtsoa aztertzeko. Horretarako, diskurtsoaren analisia egingo da, hau da, kantuetan esaten dena ikuspegi kritikotik aztertuko da eta abestia gaur egungo jendartean kokatuko da (Calsamiglia eta Tusón, 1999:26). Horrez gain, testuak aztertu eta hauek transmititzen dituzten baloreak eta mezuak zeintzuk diren ikusiko da, testuek eta diskurtsoek gertaerak kontatzeaz gain, baloreak, jarrerak eta ideologiak ere transmititzen baitituzte (Van Dijk, 2008). Kantuen letren tematikari erreparatuz gero, 5 bloke desberdinetan bana daitezke. Identitatea eta rola, maitasuna eta sexualitatea, elkartasuna eta 48% 52% BAI EZ
24 aniztasuna, askatasuna eta zoriontasuna eta kritika soziala. Jarraian, kantu bakoitza bloke batean kokatu eta adibideren bat jarriko da (Kantuen letrak ikusteko jo eranskinetara):
25 o “But there’s one sound, that no one knows. What does the fox say?” (Pero hay un sonido, que nadie conoce. ¿Qué dice el zorro?) o “You´re my guardian angel. Hiding in the woods. What is your sound?” (Tú eres mi angel de la guardia. Oculto en el bosque. ¿Cuál es tu sonido?) Kantu hauek identitatean eragiten dute, zuzenean. Gazte eta gaztetxoen kasuan, gainera, bigarren sozializazio prozesuan daudenez, kantu hauek beraien nortasuna eraikitzean eragiten dute. Kantu batzuek emakumeen eta gizonaren rolak zehazten dituzte. Emakumeari pasiboa, lotsatia, iniziatiba gabekoa, itxaroten jakin behar duena eta sumisoa bezalako rolak esleitzen zaizkio. Gizonari berriz, indartsua, iniziatibaduna, sexurako desio handia duena eta dominantea. Kantu hauetatik, genero bakoitzari ezartzen zaizkion rolak jasotzen dituzte eta ondorioz, hauek erreproduzitu eta beraien identitatea definitzen dute. Genero femeninoa dutenek aurrez aipatutako rolak barneratuko dituzte eta genero maskulinoa dutenek berriz, besteak. Hauetatik, menpekotasunezko harremanak eraikitzen dira. Talde honetako lehenengo lau kantuetan ematen da rol banaketa hau. Beste kantu batzuek aldiz, gatazka ezberdinen aurrean nola jokatu erakusten dute. Norbere buruarekin izaten diren barne gatazkak nola konpondu edota egoera desberdinen aurrean aurrera egiteko indarra transmititzen dute. “Monster”, “Zarena zarelako” eta “Can´t hold us” kantuak dira honen adibide. Azken kantuan ere nortasunarekin zerikusia duten elementuak ageri dira. Kasu honetan, aingeru guardakoaren figura agertzen da, bakoitzaren zaindari edota indar iturri izan daitekeena. Kantu hauek, arlo musikaletik aztertuz gero, udako kantuak dira, nagusiki. Hauetako asko jai giroan eta taldean entzuten dira. Giro horretan dantzara eta ligatzera bideratutako abestiak dira. Aisialdian eta besteekiko harremanetan entzuten diren abestiak dira eta giro horietako erreferente bihurtzen dira udaro kantu hauek.
27 Kantu hauek aurreko taldean ez bezala, ez dira udako kantu bilakatzen. Orokorrean, talde batek ateratako album bateko singleak izan ohi dira. Kantuak lasaiak eta baladak dira eta bakarrik entzuten dira normalean. Ez daude jai giroari zuzenean lotuta, ezta dantza egiteari ere, baina aurreko taldekoek bezala, nerabeen identitate eta harremanak eraikitzen dituzte.
28 o “Because I'm happy, clap along if you feel like that's what you want to do” (Porque soy feliz, da palmas si sientes que eso es lo que quieres hacer) Talde hauetako kantuak aske eta pozik sentitzeko beharra transmititzen dute eta horretarako tartea eskaintzen dute. Norberari indarra emateko eta motibatzeko izaten dira eta musikaren alderdi emozionala agerian uzten dute. Aurretik esan bezala, musika animatzeko erabiltzen dugu eta hauek horren adibide argiak dira. Hauek festa giroan eta taldean entzuten dira nagusiki, alabaina, ez dira udako kantuak izaten.
Lehenengo blokean argi ikusten da musika motengatik galdetzen zaienean, ez dituztela hauek ezagutzen. Arazo hau batez ere bigarren zikloan nabaritzen da, ikasleen %75k ez baitu musika motarik aipatu. Erantzun ona eman dutenen artean, Pop musika estiloa izan da erantzun nagusia eta honek agerian uzten du musikaren homogeneizazioa. Musika estilo honen atzean interes komertzialak dira nagusi eta agerian geratzen da hau hain modu esanguratsuan gailentzean (De la Ossa Martínez, 2011) Kanturik gustukoenen inguruan galdetzen zaienean ere, zerrendan ateratzen diren kantu gehienak pop motako kantuak dira, kantu komertzialak.
29 Kantu guztiak poperoak izateaz gain, euskarazko kantu gutxi agertzen dira zerrendan. Ingelesezko zein gaztelaniazko kantuak dira nagusi eta hemen argi ikusten da musikaren negozioaren indarra, kantu bat komertzial egin eta mundu guztian barrena entzuteko gaitasuna baitaukate kultura batzuek.
Bigarren blokean ikusten da bakarrik entzuten dela musikarik gehien, baina norekin entzuten den galderaren erantzunari erreparatuta, atentzioa deitzen digu bigarren ziklotik hirugarren ziklora egiten duten saltoak. Bigarren zikloan %45,8k entzuten du musika lagunekin eta %58,3k gurasoekin. Hirugarren zikloan berriz, %67,5k entzuten du musika lagunekin eta %10k gurasoekin. Hemen argi ikusten da bigarren zikloko ikasleen agenterik garrantzitsuena familia dela, batez ere gurasoak eta hirugarren zikloan berriz, lagun taldea bilakatzen da agente nagusi, gurasoen presentziak behera egiten duelarik (O´Connor, Haynes eta Kane, 2004). Musika egunero entzuten dutela dio bigarren zikloko ikasleen %70,6k eta hirugarren zikloko ikasleen %47,2k. Musikaren presentzia beraz egunerokotasunean dago gaztetxoen bizitzetan eta oso garrantzitsua da musika ikuspegi kritiko batetik entzutea (Hargreaves eta Marshall, 2003). Musika lortzeko erabiltzen duten bidearen inguruan galdetzen denean, bigarren zikloko ikasleen erantzunetan CDak gailentzen dira erantzunen artean eta hirugarren zikloan Internet. Honekin guztiz lotuta dago nola entzuten duten galderaren erantzuna ere. Izan ere, bigarren zikloko ikasleek musika aparatua erabiltzen baitute nagusiki musika entzuteko eta hirugarren ziklokoek berriz mugikorra. Hemendik ondorioztatzen da, aparatu elektronikoek eta teknologia berriek gaztetxoen bizitzetan duten eragina handia dela, eta lehen esan bezala, ziber-belaunaldia direla. Bigarren zikloan kantu berriak ezagutzerako orduan, telebista eta irratia dira agenterik garrantzitsuenak, hauek duten publizitaterako eragina agerian geratzen delarik. Irratiari dagokionez, hemen ikusten da irratiak musika tendentziak markatzen dituela eta gazteen gustu musikaletan eragiten duela (de Borafull, 2005). Hirugarren zikloan, lagunak izaten dira kantu berriak ezagutzerako orduan agente nagusiena, baina esan beharra dago, internetaren eta gailu elektronikoen baldintzapean daudela gaztetxo hauek eta beraz, lagunen bitartez ezagutzen dutela erantzun arren gehienek, internetaren
Hirugarren blokean musikak zer ematen dien edo musika zertarako entzuten duten galdetzen zaienean, ikasleen gehiengoak animatzeko entzuten dutela esaten dute, beste askok erlaxatzeko eta batzuek entretenitzeko. Hemen argi ikusten da gehiengoak musika behar izan bat duelako entzuten duela, musikari bere egunerokotasunean funtzio eta balio bat emanez. Ikasleriaren gehiengoak musikarekin harreman zuzena duela dio, instrumentu bat joaz, abestuz, musika entzunez, hortaz, baieztatu daiteke haien bizitzetan eta garapenean toki garrantzitsua duela musikak. Musika hezkuntzara ea gustura joaten ziren galderari erantzutean, ezezkoa eman zuten ikasleen %52,5k eta kontuan hartuta ikasleen egunerokotasunean musika presente egoten dela, erantzun honek baieztatzen du musika hezkuntzak ez dituela beraien nahiak asetzen, musikarekin duten harreman motibagarria eskolatik kanpokoa delarik. Melillako Musika Kontserbatorio Profesionalean Lorenzok, Herrerak eta Cremadesek (2008) egin zuten ikerketa indartzen du datu honek, izan ere, ikerketa hartan ondorioztatu baitzuten hezkuntzaren dimentsio informala dela gaztetxoen gustuak definitzerako orduan eragile nagusia.
Musikak badu zer esana, zer egina eta zer emana. Egunerokotasunean, gure emozio zein sentimenduak eragiteko tresna da musika. Musika artea da eta lan honetatik ondorioztatu dudanaren arabera, musika negozio bilakatu dute enpresa handiek. Horretaz kontziente izanik, musika komertzialetik haratago joateaz gain, musika komertzial hori ikuspegi kritiko batetik entzun beharko genuke, hezkuntzan balore egokien transmisioa eginez. Horretarako hezkuntzan (bai formalean bai informalean) entzuten duten musikari ikuspegi kritikotik begiratzen irakatsi ahal diegu eta hezkuntza formalean musika irakastean ikasleen gustuak aintzat hartuz motibazioa handituko litzatekeela uste dugu.
7. ESKUHARTZEA EGITEKO PROPOSAMENA Galdetegiko emaitzak, kantuen analisia eta horietatik ateratako ondorioak ikusita, argi dago hezkuntza informalak eta gaur egungo kontsumo ereduak gaztetxoen musika ohituretan eragin zuzena dutela. Modu pasiboan eta kritikotasunik gabe entzuten da musika komertzializatua eta honen aurrean hezkuntza formalak badu bere garrantzia eta egin beharra. Hezkuntza formala ez da nahikoa jendarte bat aldatzeko orduan, baina beharrezko instrumentua da horren eraldaketarako (Imbernón, 2002 in Nicolás eta Abellán, 2013). Eskolak baloreetan oinarritutako hezkuntza sustatu behar du, pertsonaren garapen integrala bermatuko duena. Hauek, bizitzarekiko ikuspegi kritikoa izango dute eta norberaren jarrera eta pentsaerekin koherente izango dira. Baloreetan oinarritutako hezkuntza zeharkakoa izan behar da eta modu Ondorio nagusiak: (ideia nagusiak) Hezkuntza informalaren eragina hezkuntza formalarena baino handiagoa da ikasleen musika gustuetan eta ohituretan. Teknologia berriak dira musika ezagutzerako orduan agente garrantzitsuena, ziber-belaunaldi gisa ezagutzen direlarik gaurko gazteak, lagun taldearen eragina baztertu gabe, hirugarren zikloan. Gazteen egunerokotasunean presentzia handia du musikak, bakoitzak funtzio jakin bat ematen diolarik. Kantuek transmititzen dituzten baloreak desegokiak dira, ikuspegi kritiko batekin entzun ezean. Musikaren homogeneizazioa ematen da, zerrendan ageri diren kantu gehienak komertzialak eta Pop motakoak baitira.
32 globalean landu behar da, hau da, jakintza alor guztietan txertatu eta programaketa egiterako unean kontuan izan behar da. Balore positiboei erantzungo dien jarduerak diseinatuko dira, beraz (Vicente eta Azorín, 2013 in Magaña, 2014). Baloreetan oinarritutako hezkuntza modu intentzionalean, sistematikoan eta esplizituan egingo da (Alonso, Pereira eta Soto, 2003 in Nicolás eta Abellán, 2013). Horretarako, irakasleek jendartearen eta ikasleen interesak eta beharrak ezagutu beharko ditu eskuhartze pedagogikoa egiterako orduan. Musika hezkuntza, aurrez esandakoa kontuan izanda, pertsonaren garapen integralerako garrantzi handiko tresna da, aurreko mendeko musika pedagogoek, Émile Jaques-Dalcroze-k eta Edgar Willems-ek, esaterako, esan bezala. Musika baloreak eta sentimenduak adierazteko hezkuntza tresna da (Alonso, Pereira eta Soto, 2003). Gainera, baloreetan oinarritutako hezkuntza bermatzeko aukera asko ematen ditu. Aurrez esan bezala, musikak balore batzuk transmititzen ditu, balore horiek musikaren bidez sentitu egiten dira eta hor dago hain zuzen musikaren magia. Musika sentitu egiten da, emozioak sortzen ditu, bihotzera iristen da, eta hori da hain zuzen musikak duen potentzialik nagusiena, entzuleen emozioetara iristen dela. Horregatik da hain garrantzitsua musika entzuten denean ikuspegi kritiko bat izatea. Galdetegietatik ateratako emaitzak kontuan izanda eta ikasleen beharrizan eta interesetatik abiatuz, musika eta arte hezkuntza ikasgairako jarduera proposamenak planteatuko dira jarraian. Hiru jarduera proposamen egingo dira, bakoitzak helburu zehatza duen arren, jarduera batek bestearen helburuak ere bete ditzake.
7.1. LEHENENGO JARDUERA Swanwick-ek (1991) esan bezala, abestien letrek, aukera berriak sortzeko leihoak ireki ditzakete, horretarako, abestiek daukaten gaitasun komunikatiboa eta mezuak transmititzeko duen gaitasuna aprobetxatzea egokia da. Beraz, kantuek duten potentziala erabiltzea egokia da baloreetan hezteko (Colomo, 2013 in Magaña, 2014). Alabaina, kasu batzuetan, “Sexy señorita” edota “Danza kuduro” kantuetan, ez dira balore “positiboak” transmititzen, galdetegiko emaitzetan ikusi bezala. Beraz, kantu hauek ikasgelara ekarri eta ikuspegi kritiko batekin kantuak aztertzea aukera egokia litzateke.
Jardueraren deskribapena Ikasle bakoitzari norberaren kanturik gogokoena zein den esateko eskatuko zaio. Kantu guztien artean ikasgelako kanturik gustukoenak zeintzuk diren ikusiko. Hauetatik 5 aukeratuko dira eta aste bateko saio bakoitzean kantu bat aztertuko da. Lehenengo, kantu bakoitza ikasgelan entzungo da. Ariketa pertsonala izango da, bakoitzak isilean, modu aktiboan, kantua entzutea, horretan zentratuta. Ikasleak 4 lan-taldetan banatuko dira eta talde bakoitzak kantua aztertu beharko du. Horretarako, galderak egingo dira. Azkenik, galdera horien erantzunak talde handian partekatuko dira. Emaitzetan banatutako bost multzotako kanta bat aukeratuko da, kantuen azterketa egiteko ikuspegi kritikoarekin. Azpitaldeetan banatu aurretik, talde handian kantuaren ideia nagusia aterako da eta hortik abiatuko da lan taldeetan egingo den azterketa sakonagoa. Hauek dira galderak: Zein estilorekin lotuko zenukete kantua? Nork abesten du kantua? Gizonak ala emakumeak dira protagonistak? Kantua norena den jakin gabe asmatuko zenukete? Nolakoak dira gizonak kantu horretan? Eta emakumeak? Nori zuzenduta dago? Norentzat da kantua? Nori abesten dio? Zer dio kantuak? Zein da bere asmoa? Kantu horretako pertsonekin identifikatzen zarete? Horrelakoak zarete? Horrelakoak izan nahi duzue? Kantuak kontatzen duen egoera horretan inoiz egon al zarete? Zer egin zenuten? Berdina egingo zenukete? Zein irudi, sinbolo edo metafora agertzen da kantuan? Zure ustez zer esan nahi du? Zeintzuk dira gehien errepikatzen diren hitz edo esamoldeak? Zergatik? Lehenengo jardueraren fitxa didaktikoa ikusteko jo eranskinetara
7.2. BIGARREN JARDUERA Internetaren egunerokotasuneko erabilerak, gaztetxoek edozein une eta tokitan nahi duten musika entzutea ahalbidetzen du. Honek baina, bere arriskuak ditu, izan ere, kantu hauek askotan ez baitira izaten kalitatezkoak,
Jardueraren deskribapena Ordenagailu gelan egingo da jarduera, ordenagailu bakoitzean ikasleak binaka jarriz. Bikote bakoitzak fitxa bat izango du eta fitxa horretan interneten aurkitu beharreko kantuen irizpideak agertuko dira. Ikasleek irizpide horiek beteko dituzten kantuak bilatu beharko dituzte eta entzun. Bilaketarako gakoak diren hitzak emango zaizkie, bilaketa errazteko. Lehenengo bilatzaile arruntean topatu beharko dituzte eta honen ostean, “youtube”, “grooveshark” eta “goear” programak erabili, kantuak entzuteko. Amaieran, talde handian bakoitzeko adibideak emango dira. Ariketa hau irekia izango da, beraz, irakaslearen lana izango da saioa gidatzea. Hauek dira irizpideak: 1. Hemen euskaraz idatzita egon arren, dakizuen beste hizkuntzak ere erabili bilaketa egiteko 2. Estilo desberdinetako kantuak bilatzen ahalegindu (rock, pop, punk, jazz, heavy, rap…) Emakumez osatutako estilo desberdinetako, 2 talde eta abesti bilatu (emakume taldeak, soilik emakumeak) Euskarazko 2 talde eta abesti bilatu, estilo ezberdinetakoak (euskal taldeak, euskaraz abesten dutenak) 1980. hamarkadako 2 talde eta abesti bilatu (1980-1989. urteetako taldeak)
35 Kultura desberdinetako 2 abesti bilatu (Herrialde desberdinetako musika taldeak) Bigarren jardueraren fitxa didaktikoa ikusteko jo eranskinetara.
7.3. HIRUGARREN JARDUERA Gaur egungo musika kontsumo ereduak entzule pasibo bihurtzen ditu ume eta gaztetxoak. Kontsumo eredu honek, sormenerako eta irudimenerako gaitasuna deuseztatzen du eta hauen garapena saihesten du. Ume eta gaztetxoei gaitasun hau lantzeko baliabideak eskaintzea beharrezkoa da eta musika hezkuntza horretarako, tresna egokia da. Horrez gain, sentimendua eta emozioak adierazteko eta hauek modu egokian kanalizatzeko aukera ere ematen du. (Cremades, 2012).
Jardueraren deskribapena: “Batukada” izenez ezagutzen dena sortuko da. Horretarako, gorputz perkusioa erabiliko da, nahiz eta, musika tresnekin ere egin daitekeen. Taldea hiru azpitaldetan banatuko da eta bakoitzak erritmo bat egin beharko du. Hauek izango dira erritmoak:
Lehenengo talde osoak hiru erritmoak barneratu beharko ditu eta ondoren taldea hiru azpitaldetan banatuko da. Batukada lehenengo erritmoarekin hasiko da, ondoren bigarren erritmoa sartuko da eta azkenik hirugarrena. Erritmo hauek barneratzeko 2 saio erabiliko dira eta behin hauek barneratuta jarraian datorrn ariketa zailagoa egingo da. Produkzioan zehar “break”-ak egingo dira, hau da, erritmo nagusia gelditu eta denbora laburreko erritmoa sartuko da. Hau amaitu ostean berriro ere erritmo nagusia jarraituko da. Hauek dira “break”-ak:
Bigarren “break”- a: 1. taldea: tun tun (bi kortxea) 2. taldea tun tun (bi kortxea) 3. taldea tun tun (bi kortxea) Denak: txa (beltza) Tun tun: hanka bat eta gero bestea Takataka: bi bular kolpe eta bi izter kolpe Txa: txaloa Tun tata: eskuineko hanka eta txalo bi Tun ta: ezkerreko hanka eta txalo bat Hirugarren jardueraren fitxa didaktikoa ikusteko jo eranskinetara.
8. HOBEKUNTZA PROPOSAMENA Lanaren azken produktua ikusita, hiru hobekuntza egingo nizkioke lanean jarraitutako prozesuari; galdetegia, kantuen analisia eta eskuhartze proposamena moldatuko nituzke. Galdetegiari dagokionean, 64 ikasleko laginarekin atera dira emaitzak eta uste dut lagina zenbat eta zabalagoa izan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok erantzun galdetegia, emaitzak fidagarriagoak izango liratekeela. Ikasleei egindako galderetan musika hezkuntzak beraientzako duen eraginaren eta honekiko duten ikuspegiaren inguruko galdera gehiago egingo nituzke, izan ere hau lagungarria izango baitzitzaidan hezkuntza informalaren eraginari aurre egiterako orduan formalerako proposatutako jarduerak diseinatzerako orduan. Honez gain, interesgarria deritzot musika hezkuntzako irakasleentzat musika hezkuntzak dituen funtzio, eginbehar eta eskaintzen dituen aukerak zeintzuk diren ezagutzeari. Beraz, irakasleentzako beste galdetegi bat diseinatzea baliagarria izango litzateke, musika hezkuntzaren garrantzian eta informalean gertatzen dena jasotzeko beharrean sinesten ote duten ezagutzeko. Kantuen analisiari dagokionean, hauen diskurtsoaren azterketa egin dut soilik. Kantua ez da soilik idatzitakoa ordea, kantuak badu irudi bat (izan
37 abeslariarena, taldearena edo bideokliparena), ahotsa, doinua, erritmo bat… Hauek guztiek osatzen dute kantua eta honek transmititzen duen zentzua elementu guztien arteko sormen lanaren ondorioa da, ez soilik letrena. Beraz, kantuaren azterketaren emaitza aldatu egingo litzateke gainontzeko elementu hauek ere aztertuz gero. Kantuaren azterketa integrala izateko elementu hauek ere analisatu behar dira. Eskuhartze proposamenari dagokionean, 3 jarduera proposatu ditut soilik eta jarduera gehiago proposatzea gustatuko zitzaidakeen. Gaur egun musika hezkuntza ikasleentzako aspergarria dela deritzot, ez dagoela gaurkotuta eta beraz, garrantzitsua iruditzen zait musika hezkuntzaren inguruko hausnarketa bat ematea eta jarduera berriak diseinatu eta proposatzea. Honez gain, nik proposatutako 3 jarduerak paperean soilik daude proposatuta eta gustatuko litzaidake hauek praktikara eraman ostean idaztea lan honetan. Izan ere praktikara eramatean ikusten baita jarduerak zabalik utzita ondo irteten diren edo zehaztapen gehiago eman behar diren.
1. Zein musika entzuten duzu? Taldea edo bakarlaria: Musika mota: 2. Zeintzuk dira zure kanturik gogokoenak? (aukeratu gehien gustatzen zaizkizun 5 kantuak edo gehien entzuten dituzun 5 kantuak)
3. Norekin entzuten duzu? (bakarrik, lagunekin, gurasoekin, anaiarrebekin…)
4. Noiz entzuten duzu? (arratsaldetan, goizetan, asteburuetan, egunero, inoiz ez…)
5. Zenbat aldiz entzuten duzu musika egunean? (askotan, gutxitan, ,...)
7. Zertarako entzuten duzu musika? Zer ematen dizu musikak?
8. Zein da musikarekin duzun harremana? Inoiz musika tresnarik jo izan duzu? Edo kantatzea gustatzen zaizu?
9. Nola entzuten duzu? (mp4an, ordenagailuan, musika aparatuan...) Non entzuten duzu? (etxean, kaletik zoazenean, tabernetan, kontzertuetan…)
10. Nola ezagutzen dituzu kantu berriak? (lagunen bidez, etxekoen bidez, telebista bidez, irrati bidez, sare sozialen bidez, ...)
Gaitasunak Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten hasteko trebetasunak martxan jartzen direlako, geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasteko gai izateko. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna: ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpena sustatzen delako, errealitatea interpretatu eta ulertzeko. Giza eta arte kulturarako gaitasuna: artea balioesteko, haien adierazpenak norberarengana ekartzeko trebetasunak eta jarrerak izan behar dira, eta, horrez gain, pentsatzeko, hautemateko, komunikatzeko eta sentitzeko trebetasunak eta sen estetikoa izan behar da, haiek ulertu eta balioesteko eta haiekin gozatzeko eta hunkituta sentitzeko.
Giza eta arte-kulturarako gaitasunak berekin dakar kultura- eta arte adierazpenak ezagutzeko, ulertzeko, balioesteko eta ikuspegi kritikoz baloratzeko gaitasuna. Ikasleak gozatzeko eta bere burua aberasteko erabili behar ditu adierazpen horiek, eta herrien ondare-elementutzat jo.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzeko eta horiek aplikatzeko.
41 o Ikaskideen ekarpenak kontuan hartu o Kantuaren letraren inguruan jakin-mina erakutsi o Kantuaren entzute aktiboa izan o Ikuspegi kritikoa izan
Gaitasunak Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten hasteko trebetasunak martxan jartzen direlako, geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasteko gai izateko. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna: ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpena sustatzen delako, errealitatea interpretatu eta ulertzeko. Giza eta arte kulturarako gaitasuna: artea balioesteko, haien adierazpenak norberarengana ekartzeko trebetasunak eta jarrerak izan behar dira, eta, horrez gain, pentsatzeko, hautemateko, komunikatzeko eta sentitzeko trebetasunak eta sen estetikoa izan behar da, haiek ulertu eta balioesteko eta haiekin gozatzeko eta hunkituta sentitzeko.
Giza eta arte-kulturarako gaitasunak berekin dakar kultura- eta arte adierazpenak ezagutzeko, ulertzeko, balioesteko eta ikuspegi kritikoz baloratzeko gaitasuna. Ikasleak gozatzeko eta bere burua aberasteko erabili behar ditu adierazpen horiek, eta herrien ondare-elementutzat jo.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakintza bilakatzean datza gaitasun hau. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzeko eta horiek aplikatzeko.
43 Edukiak Kontzeptuak o Kantu mota desberdinak ezagutu o Baliabide desberdinak ezagutu Prozedurak o Programak desberdinak erabili o Ezaugarriak kantuekin lotu Jarrerak o Kantuaren entzute aktiboa izan o Kantu desberdinak ezagutzeko interesa erakutsi o Kantu eta artistekiko errespetua izan o Musika aniztasunarekiko jarrera irekia izan Materialak Ordenagailuak, proiektorea, ezaugarri eta baliabideen fitxa eta bozgorailua. Espazioa Ordenagailu gela Denbora Ordu bete Talde mota Talde handia (22 ikasle), binaka Ebaluazioa Gaitasun zenbakia Ebaluazio irizpideak Ebaluazio tresnak 1 Ikasteko interesa jarri du Irakaslearen behaketa (Irakaslearen agendan, beharko balitz) 2 Ulertzeko, arrazoitzeko eta azaltzeko gai da Irakaslearen behaketa (Irakaslearen agendan, beharko balitz) 3 Kantuak eta ezaugarriak identifikatzeko gai da Irakaslearen behaketa (Irakaslearen agendan, beharko balitz) 4 Baliabideak modu egokian erabiltzeko gai da Irakaslearen behaketa (Irakaslearen agendan, beharko balitz) 5 Gogotsu eta adi aritu da lanean Irakaslearen behaketa (Irakaslearen agendan, beharko balitz)
Gaitasunak Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten hasteko trebetasunak martxan jartzen direlako, geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasteko gai izateko. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna: ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpena sustatzen delako, errealitatea interpretatu eta ulertzeko. Giza eta arte kulturarako gaitasuna: artea balioesteko, haien adierazpenak norberarengana ekartzeko trebetasunak eta jarrerak izan behar dira, eta, horrez gain, pentsatzeko, hautemateko, komunikatzeko eta sentitzeko trebetasunak eta sen estetikoa izan behar da, haiek ulertu eta balioesteko eta haiekin gozatzeko eta hunkituta sentitzeko.
Ekimena, irudimena eta sormena baliatu behar ditu ikasleak, arte-kodeen bidez adierazteko. Halaber, kultura- eta arte-jarduerek, sarritan, taldelana egitea eskatzen dutenez, lankidetzarako trebetasunak izan behar ditu ikasleak, jarduera horien xedeko azken emaitza lortzen lagun dezan. Trebetasun horiek eskuratuz gero, ikaslea ondo jabetuko da gainerako pertsonen ekimenak eta ekarpenak babesteak eta balioesteak duen garrantziaz. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzeko eta horiek aplikatzeko.
Edukiak Kontzeptuak o Erritmoak o Instrumentuak Prozedurak o Gorputzaren jabekuntza izan o Gorputzeko atalak eta instrumentuak koordinatu
45 Jarrerak o Entzute aktiboa izan o Besteekiko errespetua izan o Jakin-mina erakutsi
Salto egin nahi dot erropa kendu biluzik dantza egin, ehun txiribuelta emon Maitte zaittut ilargi azpien maitte dodaz lainoak eta txorixek buruen
Segi, zuzen bide ertzean gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko atzera ez begiratzeko. Egunez egun zihur nahi hura ikusten dugu ez arduratu, irtenbiderik ez badu.
Orain hemen gaudela, bidegurutzean utz ditzagun beldurrak atzean ez gara izan onenak, beharbada baina gure bizitza izan da mendeetako kanta erditu da gure ordua heldu da |
addi-c66d0565007f | https://addi.ehu.es/handle/10810/15429 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-06-08 | science | Martínez Palacios, Jone | eu | Sostengarritasuna eta parte-hartzea, nola uztartu? | Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu?
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 2
SOSTENGARRITASUNA ETA PARTE- HARTZEA, NOLA UZTARTU? | KASUA 2010ean, Marc Gabalda, 1972an jaioa, Montcada i Reixac-eko1 (Bartzelona, Katalunia) ingurumen teknikaria zen. Herri hau, ibilbide luzea zeukan ingurumen arloan, eta Marc-i egokitu zitzaion egoera kudeatzea . 2001. urtean, herritar talde batzuen protesten ondorioz, 1975. urtetik aurrera herrian martxan zegoen udal errauskailua, itxi zen. Itxiera horren ostean, eta hondakinen trataerari irtenbide bat emateko, 2006an, Montcadan egoitza zuen Asland-Lafarge enpresak, Can Sant Joan auzoan birbalorizazio planta bat sortzea proposatu zuen2. Proiektuaren berria prentsaren bitartez zabaldu zen eta herritar talde batek Errausketaren Kontrako Plataforma (EKP) antolatu zuen. Hasiera honetan, Udal Gobernuak (PSC) proiektuaren alde agertu zen. Urtebete beranduago, 2007an, Jordi Matas (PSC) ingurumen zinegotzi berria izendatu zuten, eta Marc-ek, proiektu honi buruzko prozesu parte-hartzaile bat egitea proposatu zion. Matas-ek proposamena garatzeko onarpena eman zuen eta proiektua, 2010ean, behin behinekoz, bertan behera geratu zen. Marc-ek, Asland-en errausketa proposamena onartzeko edo ezeztatzeko, erabakia modu parte hartzailean hartzeko kontzertazio prozesu barneratzaile bat gauzatu behar zuen, baina, nola garatu errausketa proiektuari buruz erabaki bat hartzeko prozesu parte hartzailea? Marc Gabalda Marc Gabalda Politika Zientzia ikasketak (1991-1995) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egin zituen. Lizentziatu eta gero, Ingurumen Gestioari buruzko Masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1996-97) eta Partaidetza eta Garapen Komunitarioko Masterra Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean (1997-1998) egin zituen. 1999. urtean, udal oposaketen bitartez, Montcadako teknikaria bilakatu zen, ingurumen politiken diseinuan eta prozesu parte hartzaileen diseinuan espezialista bezala. Marc, 1990. urtetik aurrera, Bartzelonan bizi zen, eta hiriko talde ekologista baten partaidea zen. Beraz, 2010ean, alde batetik, Montcadako ingurumen teknikaria zen, eta bestetik, Bartzelonako talde ekologista bateko aktibista zen. Montcada i Reixac Montcada i Reixac, Bartzelonako eremu metropolitarreko, Vallès Occidentaleko eskualdeko, udalerri bat zen (Ikus Mapa 1). Montcadako udalerria, Bartzelonako iparraldeko sarreran zegoenez, zenbait garraiabide eta azpiegitura zeharkatzen zuten, besteak beste, BartzelonaSagrera; Bartzelona-Puigcerda eta Bartzelona-Portbou trenbideak, eta C558; C33; C17 eta N150 autobideak. 2020. urterako, Abiadura Handiko Trena (AHT) trenbide berria espero zen (Ikus Mapa 2).
1 Aurrerantzean Montcada izenarekin identifikatzen da Montcada i Reixak, izan ere, hori baitzen herriko biztanleek erabiltzen zuten izena. 2 Birbalorizazioa, CO2 jaurtiketak murrizteko ekimena zela argudiatuz
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 3
1. Mapa. Montcada eta Bartzelonaren arteko harreman geografikoa
Iturria: googlemps [Kontsulta: 2014.06.20] 2. Mapa. Montcadako herria zeharkatzen dituzten azpiegiturak
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 4
2007an. Askotan “Montcada, la ciudad de los humos” deitzen zuten hedabideek (El País, 2008.01.06). ERABAKI HARTZEA GATAZKA EGOERETAN Montcadan, sozio- ingurumen gaiak, politika publiko askoren helburu izan ziren, eta bereziki, hondakinen kudeaketaren gaian erabakiak hartzea, izan zen Udal Gobernuaren politika publikoen helburu nagusia. 1975. urtetik 2014. urtera, Montcadako Udaletxean, udal zaborraren gestioa egiteko erabakiak hartu izan ziren. Lehenengo errauskailua. Ferreriako errauskailua sorrera eta erreforma (1975-1982) Ferreria poligono industrialeko errausketa planta, 1975ean funtzionamenduan jarri zen3. Urteko 18.000tm-ko edukiera zuen errauskailua, 1980ean, 25.000tm gordetzera iritsi zenean, saturatu zen. Horregatik, 1981ean, Corporació Metropolitana de Barcelona4 (CMB) planta 42.000tm-ra handitzea planifikatu zuen, eta 1984an errauskailua berretzeko udal lizentzia eman zen. Proiektu berrian, Ferreriako errauskailu zaharrari, bi labe gehiago gehituko zitzaizkion; bat udal hondakinak errausteko, eta bestea, Bartzelonako Lurralde Metropolitarreko ospitale guztien hondakinak errausteko. Honen bidez, udal hondakinen kudeaketa sustengarria gauzatzea espero zen. Urtebete geroago, 1985ean, udal hondakinak errausteko labea martxan jarri zen. Ospitale hondakinak errausteko labea, diseinu arazoak azaldu zituen eraikitze momentuan eta ezin izan zen martxan jarri: labea kokatu behar zen lekua egitura instalatzeko txikiegia zen. Arazo horiei aurre egiteko, Udal Gobernuak, Ferreriakoaren ondoan, ospitale hondakinak kudeatzeko planta berri bat eraiki zuen 1990. urtean. Ferreriako errauskailuaren kontrako oposizioaren sorrera Hasierako urteetan, plantak (Ferreriakoa eta proiektatu zen ospitale hondakinetarako planta) ez zuen sortu herri oposiziorik, baina 1980. hamarkadaren amaieran, Montcadako eta Ripolleteko herritar talde batek, errauskailuaren kontra protestatzen hasi zen. Oposizioa bideratzeko, alde batetik, talde espezifiko berriak sortu ziren: Grup de Medi Ambient de Montcada i Reixac (GMAM) eta Errausketaren Kontrako Plataforma (EKP), besteak beste. Beste alde batetik, herrian jadanik existitzen ziren elkarte batzuk, oposizioan parte- hartu zuten, hala nola, FAVMONTCADA (Montcadako auzokideen elkartea). 1992an, Udal Gobernuak eskatuta, Alemaniako TEMA S.V5 laborategiak eginiko analisien emaitzen ondorioz, labe berriak eta sortu nahi zen ospitale plantea berriak dioxinen eta furanoen kopuru handiak sortuko zituela publikoki azaldu zen6. Horren ondorioz, 1992 eta
3 Esan behar da jadanik 1972. urtean baimen legala azaldu zela (3. eranskina). 1975eko maiatzaren 3an, udaletxeko arkitektoak eta ingeniariak instalazioaren kontrako informeak gauzatu izan zituzten, baina, Espainiako Gobernuak ez zituen kontuan izan. Bada aipatzerik ere aurretik, alegia, 1968an Francisco Lasús alkateak hondakinen erregailu txiki bat instalatu zuela Ferreriako poligonoan. Errauskailu hori 1975era arte funtzionamenduan egon zen. 4 CMB Bartzelonako Plan Urbanismotikoa gestionatzeko sortutako egitura administratiboa zen. Geroago, Bartzelonako Lurralde Metropolitarraren barne sartu zen. 5 TEMA S.V, Farmazia eta Kimikan espezializatutako laborategi bat da. 6 La Veu egunkariko 1992.11. II. Hamabostaldiko alean
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 5
1993 urteen artean, herrian, manifestazio eta kontzentrazioak egin ziren, eta Montcadako Udal Gobernuaren alderdiak ere (PSC), ospitalerako planta berria instalatzearen kontrako jarrera azaldu zuen. Azkenik, 1993an, Kataluniako Gobernuak ospitale errauskailua martxan jartzeko baimena atzera bota zuen eta, beraz, bere funtzionamenduari eten egin behar izan zitzaion, bakarrik 1990tik 1993ra funtzionatu zuela. Ospitale hondakinak erretzeko errauskailu hau etenda, Montcadako plataformek, 1975etik martxan zegoen hondakinen errauskailuaren kontra azaldu ziren. 1993an, oposizio politikoa eta Udal Gobernuak, egitura itxierarako jarrera zuten tokiko hedabideetan azpimarratzen zen bezala. Kontra egoteko argudioa errausketaren kutsakortasun maila zen. Bere alde, EMMA-ak (Entidad Metropolitana del Medioambiente, plantaren jabe eta gestoreak) itxieraren kontrako jarrera zuen. EMMAak, errausketa hondakinen kudeaketa egiteko prozedura garbia eta sustengarria zela azaltzen zuen. Errauskailuak generazio berriko teknologia erabiltzen zuen eta horrek bermatzen zuen, EMMAren ustez, hondakinen gestio sustengagarri bat. Azkenean, 1995eko ekainean, IC, PSC eta ERCk “pacte de progres” (garapenerako hitzarmena) delakoa sinatu zuten, non akordatzen zen lau urtetan plantaren itxiera egingo zela, baldin eta plantak ingurumen legeri europarrera moldatzen ez bazen. Planta itxi ez zen arte, 1998arte manifestaldiak, itxialdiak, espazio publikoen okupazioak, kontzentrazioak eta gaia jorratzeko udal batzarrak gauzatu ziren (4. Eranskina). Halaber, urte horretan, errausketaren kontra egiteko Herri Ekimen Bidezko Lege Proposamen (HEBLP) bat gauzatu zen Katalunia mailan. HEBLP Plataforma Cívica para la Reducción de Residuos eta Greenpeacek antolatu zuten. 102.000 sinadura lortu zituen eta Kataluniako Parlamentuan aurkeztu ostean ezeztatu zen. Montcako aurrekariak parte- hartzean eta kontzertazioan ingurumen alorrean. HEBLP ezeztatu zen urte berean, Montcadako errauskailuaren itxiera gauzatzeko, Carmé Furrió, Montcadaeko ingurumen zinegotzi zenak (ICV, Iniciativa per Catalunya Verds), Marc Gabalda teknikariaren laguntzaz, errauskailua ixteko ideien lehiaketa bat gauzatu zuen. Lehiaketa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasle talde batek, Acció Ecologista taldearekin elkarlanean, irabazi zuen. Hauek, Montcadako errauskailua ixteko proposamena, eta itxierarekin batera proiektu alternatibo bat aurkeztu zuten, alegia, ecoparc bat sortzea. Udal Gobernuak, ecoparcaren ideia onartu zuen gehiengo osoz, eta 1999ko irailean, errauskailua ecoparc baten truke aldatzeko, Bartzelokano Gune Metropolitanoarekin (BGM) eztabaidei hasiera eman zioten. Udalak, gizarte eragileei itaundu eta ecoparca eraikitzearen ideiarekin ados egonda, proposamena EMMAra bidali zuen. Elkarlanaren ondorio, azkenik, EMMAk eta Montcadako Udalak, ecoparcaren probak gauzatuta zeudenean, 2001eko martxoaren 6an sinatu zuten, urtero 50.000 tona hondakin errausten zuen errauskailuaren itxiera. Erabateko itxiera, 2004ko urriaren 4an gertatu zen eta lurrak salgai jarri ziren. Urteetako esperientziaren ondorioz, Montcadako egitura parte hartzailearen mapa zabalduz joan zen (ikusi 1. eskema).
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 6
Iturria: kasurako egileak berak egina Bigarren errauskailua. Asland- Lafargeko fabrikaren errausketa proiektua. Modu partehartzailean erabaki behar den proiektua. Asland- Lafarge Porlan fabrika, 1917an instalatu zen Montcadan. Fabrika honek, Montcadako udal eremuan aurkitzen ziren harrobietatik ateratzen zuen ustiatzeko materia. 2000. urtetik aurrera, zenbait herritar taldeek, soinu eta kutsaduragatik, fabrikaren kontrako argudioak jorratzen hasi zituzten, eta 2005ean, soinuen eta kutsaduraren kontrako sinadurak bildu egin zituzten, batez ere, Can Sant Joan auzoan. 2006. urtean, herri komunikabideek, Asland- Lafarge enpresari buruzko berri bat argitaratzen du. Abenduaren 1ean, La Veu de Montcadak, Asland eta ACA-ren (Agència Catalana de l´Aigua) arteko akordio bat sinatu zela publikatu zuen. Itun horren bidez, porlan fabrikari , bere labeetan biomasa errausteko aukera irekitzen zitzaion. Porlan fabrikan sortutako beroa, Montcadako araztegiak sortzen zituen lohien errausketarako erabiliko zen. ACA eta Asland-eko bozeramaileek biomasa errausteko prozesua ekonomikoki Montcadako udalerriarentzako interesgarria zela azpimarratzen zuten, baita biomasaren erreketa ingurumenaren babeserako egokia zen prozedura zela aipatzen zuten. Biomasaren errausketaren proiektu berriarekin, ordura arte Can Sant Joaneko auzokideek sortutako “kutsaduraren kontrako mugimendua”, 2007an Errausketaren Kontrako II. Plataforma (EKP II) bilakatu zen nolabait.
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 7
Proposamenaren berri eman zen momentutik, errausketaren kontrako manifestaldiak eta mobilizazioak egon ziren bereziki Can Sant Joan auzoko herritar batzuk bideratuta. Hasieran, Can Sant Joan auzoko beste protestekin batera atxikitako aldarrikapena bazen ere, esaterako araztegia kentzea eta trenbideen lurperatzea, errausketari ateak irekitzeak, Asland- Lafargeren kontrako oposizioari protagonismo gehiago eman zion. Hasieran, “Por un barrio digno” lelopean aurkezten ziren Can Sant Joan auzoko kideak, eta modu horretan: araztegiaren itxiera, txatartegiaren itxiera, porlan fabrikaren kontrola eta trenbideen lurperatzeari egiten zioten erreferentzia euren aldarrikapenetan, baina, 2006tik aurrera, “errausketari ez” deiaren bidez bideratu zen herritar sektore baten mobilizazioa. 2006. urteko oposizio etapa horretan, bai udal gobernuko, bai oposizioko alderdi guztiek, errausketaren kontra agertu ziren. Horren adierazlea, 2007ko azaroaren 9an, 1999ko “Errausketa deuseztatzeko proposatutako mozioa” eztabaidatzea onartu izana izan zen. Mozio honetan, “udaleko batzar orokorrak, Asland fabrikan hondakinik ez erraustea” baiezten zuen gehiengo osoz (Ikusi 5. Eranskina). Errausketaren proiektuaren alde agertu ziren agente batzuk, esaterako Kataluniako Gobernua eta ACA (Agència Catalana de l'Aigua), hots, proiektuaren promotorea. Hauek azpimarratzen zuten errausketa proiektua ekonomikoki onuragarria izango zela Montcadarako, izan ere, beste herrietako zaborra errauskailu horretara eramango baitzuten. Halaber, errausketak ingurumenaren babesa bermatzen zuen metodoa zela azpimarratzen zuten. 2008ko ekainaren 6an, Kataluniako Gobernuko Ingurumen eta Etxebizitza Sailak, LafargeAslandi eman zion biomasa erregai gisa erabiltzeko baimena. Azken honek, 18 hilabete zituen (2009ko abendura arte) errausketa gauzatzeko instalakuntzaren kalitatearen eguneratzea egiteko. Bitartean, 2010eko urtarrilean, udalak ez zuen jaso, ez fabrikako, ez Kataluniako Gobernuaren partetik balorizazioa7 egiteko proposamenari buruzko informerik; “nahiz eta udalak berak, Kataluniako Gobernuari berari zuzenki eskatu informazioa” (La Veu, 2010.01.14). 2010eko urtarrilaren 14an, balorizazioaren gaia jorratzeko asmoz, udal osoko bilkura berezia deitu zen. Honetan, udalak, alderdi politiko guztien akordioarekin, Asland-Lafargeri birbalorizatzeko baimenik ez ematea osasunerako eta ingurumenerako kalterik suposatuko ez zuen ziurtatu arte eskatu zion Kataluniako Gobernuari. Era berean, udal batzarrean, EKPIIko kideek kontrako jarrera azaldu zuten, izan ere, EKPIIko kideek fabrikaren ekimen berriari buruzko herritarren iritzia eskatzea proposatu zuten herri- kontsulta batez bidez. Hala ere, 2010eko maiatzaren zehar, EKPIIko kideek sinbolikoki antolatutako kontsulta baten bidez, auzoz- auzo bildu zituzten herritarron iritzia jakiteko botoak. 2010eko maiatzean 1.368 boto bilduta zituzten (Montcada osoko biztanleen %6,2). Ekintza honen helburu nagusia, “benetako kontsulta lotesle bat gauzatzeko herritarron onarpena izatea” zen (La Veu, 2010.05.16 eta 2010.05.20). Tokiko Gobernuaren aldaketak Marc Gabaldak, bazekien udalean gobernatzen zuen alderdi politikoaren jarrera birbalorizazioaren aldekoa zela. 2007ko hauteskundeen ostean, Jordi Matas (PSC)8 izendatu
7 Birbalorizazio energetikoa edo birbalorizazioa, errausketa terminoaren sinonimo da. 8 Legealdi honetan, ingurumen zinegotzia ICV izatetik PSC izatera pasatzen da.
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 8
zuten ingurugiro zinegotzia. Furriók, kargua ez berriztatzeko arrazoi pertsonalak alegatu zituen, baina alderdiko ingurumen politikekin zuen desadostasuna zela eta, alde egin zuela adierazi zion Marc-eri. Jordi Matas-ek birbalorazioaren aldeko diskurtsoa zuen. Udal Gobernuko ordezkariek espero zuten Kataluniako Gobernuak proiektuaren oniritzia 2010. urtearen bukaeran ematea, eta horrekin, gatazka sozial honetan iritzi publikoa lasaitzea (gatazka osoaren irudia ikusi 1. Ardatz kronologikoan).
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 9
1. Ardatz kronologikoa. Montcada-en egondako errausketari buruzko gatazkaren momenturik adierazgarrienak.
Iturria: Egileak berak egina
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 10
Prozesu parte- hartzailea bai, baina… nola? 2010ean deskribatutako herritar mugimendua ikusita eta 2010eko urtarrilaren 14ko udal bilkuraren akordioa ikusita, Marc-ek Jordiri proposamen bat egin zion: hiritarrek maila sinbolikoan hasitako herritar prozesu parte- hartzailea instituzionalizatzea. Prozesua, Kataluniako Gobernuaren oniritzia jaso arteko tartean gauzatu ahal zen. Jordik, herritarren iritzia ezagutzeko aukera gisa antzeman zuen proposamena. Baina ez zuen argi ikusten alderdi politikoan ingurumenaren gestioari buruzko barne eztabaida bat irekitzea. Beldur zen gaiaren gestio txar bat egiteak izan zezakeen ondorio politikoaz. Marc-ekin hitz egin ostean, Jordik prozesu parte hartzailea egitearen alde agertu zen. Marc-ek birbalorizazio plantari buruzko prozesu parte- hartzailea eratu behar zuen orain, baina nola? Zer elementu kontuan hartu? Zeintzuk dira Marc-ek hartu behar dituen erabakiak prozesu parte- hartzaile bat martxan jartzeko testuinguru horretan?
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 11
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 12
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 13
Sostentagarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? 14
Sostengarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu?
Sostengarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu?
Sostengarritasuna eta parte- hartzea, nola uztartu? |
addi-f90e964addc2 | https://addi.ehu.es/handle/10810/15434 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-05-12 | science | Colom Aristondo, Karmele ; Fernández de Aránguiz Guridi, Agueda | eu | Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia | Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia Ikasle Kaiera Egilea 1. K. Colom Egilea 2. A. Fdz. de Aránguiz
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
10. Bakterioen hazkuntza. Hazkuntza indibiduala: zatiketa zelularra. Populazioaren hazkuntza. Hazkuntza ez-jarraia: hazkuntza-kurba. Hazkuntza neurtzeko metodoak. Hazkuntza jarraia. 11. Bakterioen hazkuntzan eragiten duten faktoreak. Tenperatura, pHa, solutuak eta ur-jarduera, oxigenoaren kontzentrazioa, presio osmotikoa eta erradiazioa. 12. Bakterioen taxonomia. Sailkapena, nomenklatura eta identifikazioa. Mailataxonomikoak. Espeziearen kontzeptua. Sailkapen-sistemak: sailkapen fenotipikoa , zenbakizko taxonomia, sailkapen filogenetikoa. Bergey-ren eskuliburua. III. ATALA: BIROLOGIA 13. Organismo azelularrak: birusak, biroideak eta prioiak. Ezaugarri orokorrak. Birusen egitura. Tamaina. Simetria. Informazioa genetikoa. Birusen taxonomia. Beste partikula azelular batzuk: birioideak eta prioiak. 14. Birusen ugalketa. Hazkuntza-kurba. Bakteriofagoen ugalketa: ziklo litikoa, ziklo lisogenikoa. Animalia-birusen ugalketa. IV. ATALA: MIKOLOGIA 15. Onddoen egitura eta morfologia. Egitura zelularra. Egitura begetatiboa: legamia eta lizuna. Onddo dimorfikoak. Ezaugarri fisiologikoak. 16. Onddoen hazkuntza eta sailkapena. Hazkuntza. Ugalketa-ziklo sexual eta asexualak. Espora motak. Onddoen sailkapena. V. ATALA: MIKROORGANISMOEN GENETIKA 17. Mutazioa eta errekonbinazioa. Mikrobioen mutazio-frekuentzia. Mutagenesia. Mutanteen detekzioa eta selekzioa. Ames testa. Mikrobioen erresistentzian interesgarriak diren elementu genetiko mugikorrak: plasmidoak, insertzio sekuentziak, transposoiak eta integroiak. Birusen genetika. 18. In vivo bakterioentzako teknika genetikoak. Bakterioen artean material genetikoaren transferentzia: Transformazioa. Transdukzioa. Plasmidoak bideraturiko konjugazioa eta kromosomaren mobilizazioa. 19. In vitro bakterioentzako teknika genetikoak. Mikroorganismoen aldaketa genetikoei buruzko oinarrizko ezagutza eta erabilerak. VI. ATALA: MIKROORGANISMOEN KONTROLA 20. Mikroorganismoen kontrola. Eragile fisikoak. Esterilizazioa eta desinfekzioa. Heriotza mikrobianoaren zinetika. Beroa, tenperatura baxuak, filtrazioa, erradiazioa.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
1. Hazkuntza-medioen prestaketa. 2. Mikroorganismoen ereintza-teknikak hazkuntza-medio solido eta likidoetan. 3. Mikroorganismoen isolatzea eta hazkuntza: hazkuntza-medio elikagarri, hautakor eta bereizgarrien erabilera. Kultibo puruak. 4. Mikroorganismoen behaketa mikroskopioan: mikroskopioaren erabilera, behaketa freskoa (zintzilikaturiko tanta, muntai hezea), tindaketak (Gram tindaketa, tindaketa negatiboa, esporen tindaketa, pikor metakromatikoen tindaketa). 5. Desinfektatzaileen balorazioa. 6. Hazkuntza mikrobianoaren kontrola. Mikroorganismoengan tratamendu fisiko desberdinen eragina (hozketa, izozketa, pasteurizazioa, esterilizazioa autoklabean eta iraizketa). 7. Elikagaien manipulatzaileek duten mikrobiotaren azterketa. Ahoko eta azaleko mikrobiota. Staphylococcus aureus-en eramaile-egoera aztertu. 8. Ingurumeneko mikroorganismoak 9. Onddo haritsuen eta legamien behaketa eta isolatzea
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
A4. Mikroorganismoen aldaketa genetikoetan eragina duten mekanismoak (mutazioak eta gene-transferentzia) eta hauen erabilera bioteknologian ulertu. A5. Mikroorganismoen populazioak inhibitzeko, suntsitzeko edo deuseztatzeko kontrol-mekanismo nagusiak ezagutu. A6. Osasun egoeran zein gaixotasunean mikroorganismo-gizaki erlazioa aztertu (patogenesia, defentsa espezifikoak, defentsak ez-espezifikoak). A7. Mikroorganismoen manipulaziorako oinarrizko trebetasuna lortu. A8. Parasitismoaren oinarriak ulertu: faseak, ostalarira egokitzeko eboluzioa, ikuspegi ekologikoa eta parasito-ostalari erlazioa. A9. Mundu mailan gaur egungo parasitosien garrantzi eguneratua eta bere erlazioa giza osasunarekin ulertu, eta hurrengo kurtsoetan erabilgarria izango den parasitoen taxonomiaren oinarrizko ezagutza lortu. A.3.4. Irakasgaiaren Zeharkako Gaitasunak A10. Idatziz garatu beharreko komunikazioa. A11. Talde-lanerako eta lankidetzarako gaitasunak sustatzea.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
B. POIren EZARPENARAKO AUKERATUTAKO TEMARIOAREN ZATIA Ikasleek POIren bitartez zenbait gai teoriko eta praktiko landuko dituzte; eduki horiek ikasgairen % 40a dira. Hurrengo gaiak landuko dira: Bakterioen morfologia eta egitura (4. eta 7. gaiak: Bakterioen pareta eta endospora). Bakterioen nutrizioa, hazkuntza eta metabolismoa (Gaiak: 8, 9, 10 eta 11). Mikroorganismoen kontrola (20. gaia eta 22. gaiko hautazko toxizitatearen eta ekintza-mekanismoen zatia). Azkenik, gaixotasun infekziosoen epidemiologiaren alde garrantzitsuenak landuko dira. Hau da, gordailua/infekzio iturria, transmisio mekanismoak eta populazio sentikorra (27. gaia). Informazio teoriko hori guztia ondoren egingo diren laborategiko praktikekin osatuko dira: 1, 2, 3, 4, 5, 6 ,7 eta 8. Asmoa da programaren gai batzuen artean gidari-hari orokor bat ezartzea. Horrela ikasleek erlaziona ditzakete irakasgairen zenbait kontzeptu garrantzitsu benetako egoera batean, zeinean ikasitakoa aplika dezaketen.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
B.1. PROBLEMAREN PLANTEAMENDUA Egoera da, jatorri kutsakorra den elikadura-intoxikazioa eta pertsona-multzo bati aldi berean eragiten die. Ikasleak bere buruari hurrengoa galdetzea garrantzitsua iruditzen zaigu: Nola kontrola dezaket mikroorganismoen kolonizazioa eta hazkuntza? Egoera horretan bakterioak izaten dira eragile ohikoenetatikoak. Guk nahi duguna da gure ikasleak ondorio horretara heltzea, hau da, intoxikazioa sortu duen eragilea bakterioa dela eta mikroorganismo horri buruz zer edo zer gehiago jakiteko beharra sortzea. Koldoren eta Sofiaren bidaia Koldo, Farmazia Fakultateko ikaslea, zoriontsu zegoen azkenean; hainbeste kamisetak, loteria eta bonboi saldu ondoren, bere fakultateko kideekin ikasketa-bidaia egitera joaten zen Karibera. Beroa, hondartzak, urpean igeri egitea, caipirinha…. Gainera, pozpozik zegoen azkenean, Sofia bere neska-laguna, kazetaritza-ikaslea, berarekin joatera animatu zelako. Aukerak ezin hobeak ziren. Bilbotik atera ziren Punta Canara. Bidaia luzea zen eta dena ondo zihoan, baina hegaldia hasi eta bost ordu beranduago, bidaiari gehienak, Koldo, Sofia eta beraien lagun asko barne, goragalekin, oka egiteko gogoekin eta batzuk beherakoarekin ere hasi ziren. Komunak erabiltzeko ilarak hegazkinaren korridorean luzeak ziren. Hegazkineko laguntzaileek erabila bakarreko poltsak banatzen zituzten behin eta berriz. Helmugara iritsitakoan denek akituta zeuden, hiru kide izan ezik, hegan egiteko beldurraren ondorioz lo egiteko pilula hartu baitzuten eta lo sakon-sakon egin zuten biadaia osoan. Azken hauek, harriduraz besteen itxura penagarria ikusita, Koldori galdetu zioten: Zergatik zaudete hain txarto eta gu ez? Nola jakin daiteke zer gertatu den? Hegazkin-konpainiaren errua ote da? Jarrai dezakegu bidaia? Ikasleek, galderak ebatzi ahala laborategian aukera izango dute bakterioen hazkuntzamedioak prestatzeko, bakterioak isolatzeko eta hazteko, mikroskopioan behatzeko eta frogatzeko zein eragin daukaten tratamendu fisiko eta kimiko desberdinek mikroorganismen hazkuntzan. Azkenik, laborategian ere frogatuko dute zein garrantzia daukaten sintomarik gabeko emaileek eta elikagaien manipulatzaileek mikroorganismo hauen transmisioan.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
B.1.1. PROBLEMAREN JUSTIFIKAZIOA Mikrobiologia eta Parasitologia Orokorra oinarrizko kontzeptu garrantzitsuak lantzen dituen ikasgaia da, bai Dietisten/Nutrizionisten bai Farmazialarien prestakuntzaren oinarri gisa. Mikroorganismoen ezaugarri orokorren ezagutza funtsezkoa da ulertzeko ez soilik gaixotasun infekziosoen eragileak direla baizik eta elikagaien eta gaien hondamenean inplikatuta egon daitezkeela1,2. Bestalde, eta ez da garrantzi gutxiagokoa, mikroorganismoen onuragarrizko erabilera dago, bai elikagai-industrian (elikagaien ekoizpena eta manipulazioa)3 bai farmazia-industrian4 (farmakoen ekoizpena). Gure planteamenduak arlo infekziosotik, hau da, bakterioen “aurpegi txarretik” abiatuz hurrengoak lantzen ditu: mikroorganismoen egitura, elikadura eta hazkuntza bezalako oinarrizko kontzeptuak barneratzeko beharra, eta laborategian bakterioekin lan egiteko beharrezkoak diren oinarrizko trebetasunak5 (kutsadurak ekiditeko eta kontuan hartuta profesionalak onartzen dituen arriskuak lagin biologikoekin lan egitean). Aurretiko eta ezinbesteko betekizunak dira kontzeptu eta trebetasun guzti horiek hurrengo metodoak ezarri eta inplementatzeko: esterilizazio, desinfekzio, tratamendu antimikrobianoa eta prebentzioa; hau da, gaixotasun infekziosoen kontrolari buruz ari gara. Zentzu honetan betetzen da “Etsaiari gainditzeko, aurrez ondo ezagutu behar da”. Baina zalantzarik gabe, oinarrizko kontzeptu horiek ere garrantzitsuak izango dira bakterioen onurak lortzeko, bakterioen “borondate oneko aurpegia” lantzeko. Gure etorkizuneko graduatu askok mikroorganismoen alde onuragarri horiek beraien lanpostuetan, farmazia-industrian edota elikagai-industrian jorratu beharko dituzte. B.1.2. IKASKUNTZA HELBURUAK Ikasleak ikasgaia hasi baino lehen badaki mikroorganismoak, bakterioak hain zuzen ere, Farmazialari baten edo Dietista/Nutrizionista baten lan bizitzan protagonista nagusi izango direla: gizakientzat dira patologia- infekziosoen eragileak eta baita eragile onuragarriak. Baina, beraien graduko 2. kurtsoan ez dituzte oraindik oinarrizko ezagutzak Mikrobiologia Klinikako eta Elikagaien Mikrobiologia eta Higieneko alde biosanitarioak ulertzeko. 1. Farmaziako Graduaren G9 gaitasuna 2. GNDko Graduaren G 11 eta G28 gaitasunak 3. GNDko Graduaren G 11 gaitasuna 4. Farmaziako Graduaren G12 gaitasuna eta GNDko Graduaren G27 5. Farmaziako Graduaren G10 gaitasuna
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
Zer gustatuko litzaiguke gure ikasleak ikastea? Gure ikasleek bakterioen egitura ezagutu behar dutela uste dugu. Zehazki ikasi behar dute bakterioak bereizten bere egituraren elementu nagusietariko bat kontuan hartuta, hau da pareta zelularra. Kasu honetan, pareta motak nomenklatura baldintzatzen du. Bakterio Gram (+) eta Gram (-)ei buruz hitz egiten dugunean tindaketa batekiko erantzuna aipatzen dugu. Tindatzen den elementua pareta da eta bere egituran eta konposaketan oinarrituta, era batean edo bestean tindatzen da. Beste aldetik, eta ez garrantzi gutxiagokoa, asko erabiltzen diren antimikrobiano batzuen itua pareta da. Horrez gain, paretan aldaketak sortu eta bakterioak farmako horiei erresistente bilakatu daitezke. Gure ikasleek jakin behar dute bakterio batzuek ingurugiroko baldintza desegokie eta desinfektatzaile batzuen presentzian bizirauteko gaitasuna dutela. Horrek oso garrantzitsu den abantail hautakorra ematen die eta bilakatu daiteke osasunkontrolerako arazo. Biziraupena datza bakterio-endosporulazio prozesuaren bidez esporak sortzeko aukeran; hori gure ikasleek planteatutako problemaren bidez ezagutuko dute. Gure problemak ere nahi du gure ikasleek ikastea, bakterioak leku zehatz bat kolonizatzen duenean hurrengoek baldintzatuko dutela ugalketa eta gaixotasuna sortzeko behar den bakterio kopuru nahikoa lortzea: metabolismo mota, hazteko baldintzak eta izango dituzten elikagaiak. Baldintza horien kontrolak sahiestuko du bakterioak behar duen dosi infektiboa lortzea eta patogenoa moduan ekitea. Azkenik, biosanitate arloko profesional guztien betebeharra da kutsakor diren gaixotasunen kontrolean parte hartzea. Horretarako betebeharrezko da kate epidemiologikoaren maila guztiak ezagutzea (gordailu/infekzio-iturria, transmisiomekanismoak eta populazio sentikorra). Horrela maila bakoitzeko neurri prebentibo nagusietan eragin daiteke. Gure ustez problema horrek dakarren abaintala nagusienetarikoa da balio duela ez bakarrik guk proposatzen ditugun titulazioentzat, baizik eta antzeko beste biosanitatetitulazioentzat, Medikuntza, Erizaina, Biologia eta Albaitaritza adibidez.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntzakontrolaren garrantzia
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
5. Zein neurri lirateke beharrezkoak problema kontrolatzeko? % 18,3 G: 19 P: 11 h EP: 8 h P: 11 h (praktiketako talde bakoitzeko 7 h PL (5 talde) Portafolioa 5. eta 4. entregatzekoak Banakako ebaluaziofroga teorikopraktikoa PL: Jarreraren errubrika 6. eta 7. asteak: M (1h) eta GP(1h) 8. eta 10. asteak: M (1h), GP(1h) eta LP(7h)
6. Egoera honetan antibiotikoak erabiltzea beharrezko litzateke? % 2,2 G: 4 h eta 35 min P: 1 h eta 35 min EP: 3 h P: 1h eta 15 min Portafolioa 5. entregatzekoa Banakako ebaluaziofroga teorikoa 11. astea: M (1h eta 35 min)
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
1. JARDUERA: IKASLEARI POI METODOLOGIAREN AURKEZPENA Garrantzitsua da mikroorganismoen ezagutza Farmazialari / Nutrizionista batentzat? Aurreikusitako denbora: 1h eta 30 min; Presentziala: 1 h; Ez-presentziala: 30 min. Talde osoa Astea: 1 Jarduera mota: 2 Ekintza hau ikasgaiaren aurkezpenean egingo da Gaitasunak: A5 Ikaskuntza helburuak: Ikaslea ikasgaia hasi baino lehen konturatu beharko da mikroorganismoak, bakterioak hain zuzen ere, Farmazialariaren edota Dietista/Nutrizionistaren bizitza profesionalean protagonista nagusiak izango direla, hainbat infekzio-patologi sortzaile ez ezik, gizakirentzako eragile onugarriak ere badirelako. Ikaskuntza baliabideak: Lankidetza-dinamikan ohiko arauak eta rolak. Ebaluazioa: Portafolioa. Hurrengoak bilduko ditu: taldearen osaera, taldearen kide bakoitzari esleitu zaion rola eta lan-taldean bete behar diren arauak.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
Ikasleei POI-metodologiaren aurkezpena 1. Astea Hasieran elkarreragina handiagoa lortzeko eta garatuko dugun metodologiaren erabilgarritasuna eta balioa uler dezaten, aurkezpenean ideai-jasa egingo dugu hurrengo galderari erantzunez (binaka eta erantzun bakarra idatzi beharko dute paper batean) gero talde handian eztabaida sortzeko: (Presentziala: 30 min) Mikroorganismoen ezagutza garrantzitsua ote da Farmazialari / Nutrizionista batentzat?
Irakasleak POI-ren bitartez garatuko diren gaien ezaugarri metodologikoak aztertuko ditu eta baita, banakako eta taldeko lan-dinamika eta ebaluatzeko erabilitako sistema eta irizpideak (Presentziala: 30 min) Ikasleei zertan datzan sistema hau adieraziko zaie: 1) Portafolio bat ematea 2) Bost entregatzeko 3) Banakako ebaluazioa (ebaluazio teoriko-praktikoa).
1. PORTAFOLIOAK barne izan beharko du: Talde bakoitzak portafolio bat osatu beharko du hurrengo elementuak deskribatuz: a) Talde-lanaren diseinua: Talde-lanaren osaera Taldearen arauak Rol banaketaren diseinua b) Gauzatutako jarduerak, egindako eginkizunak eta beraien emaitza. c) Hasieran hartutako erabakiei buruzko egin diren zuzenketen/aldaketen zehazpena. d) Lortutako ikaskuntzaren helburuen zehazpena eta beraien antolaketa. e) Taldekidearen ebaluazioa: jokabide profesionala, taldearen prozesuari ekarpena eta taldearen edukiei ekarpena.
2. ENTREGATZEKOAK: Jarduera bakoitzean talde-lanak lortutako emaitzak isladatuko ditu. Entregatzekoen ebaluazioa hezigarria izango da, hau da, ikasleei feed-back bat eskeiniko zaie esanez zeintzuk diren hobetzeko aldeak eta nola egin beharko den. Entregatzekoen ebaluazio-irizpideak dagokion aktibitatean zehaztuko dira.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
A.- Talde-lanaren diseinua A.1.- Portaera- arauak argiak dira eta adostuta daude. A.2.- Lan-taldearen metodologia zehazten da, taldekide bakoitzaren rolak definituz. B.- Egindako jarduerak, burututako zereginak eta bere ebazpena. B.1.- Proposatutako jarduera guztiak betetzen ditu: zereginak era egokian egiten dira. B.2.- Zereginen emaitzak kontzeptualki ondo oinarrituta daude: erantzunak argiak, justifikatuak eta zuhurrak dira. B.3.- Talde handian emaitzen analisia eztabaidatu ondoren, hasieran lortutako emaitzen zuzenketak/aldaketak zehazten dira. C.- Ikaskuntzaren helburuak eta bere antolaketa. C.1.- Lortutako ikaskuntzaren helburuak argi adierazten dira. C.2.- Ikaskuntzaren helburuak ondo antolatuta eta sekuentziatuta daude. Balorazioa: item bakoitzak 1- 10 bitarteko balorea du (1-2: eskas; 3-4: gutxiegi; 5-6: onargarri; 7-8: ona; 9-10: bikain) D.- Taldekidearen ebaluazioa: atal honetan lortutako nota, nota finalaren % 8 izango da.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
TALDE-LANAREN EBALUAZIO-ERRUBRIKA ARDURA BIKAIN (3) ONA (2) NAHIKOA (1) ESKAS (-1) 1. Puntuala da eta begirunetsua taldearen lan-egutegiarekin (1. maila ) Beti Bilera guztietara joaten da, baina ez da puntuala. Bileretara dagokion egunean eta orduan ez da joaten baina taldearekin kontaktuan dago Ez da bertaratzen eta lanaz ez da arduratzen 2. Taldearen lan-saioak aldez aurretik prestatzen ditu (1. maila ) Beti Ia beti Noizean behin Inoiz ez 3. Ahalegina eta hobekuntza adierazten du. (2. maila) Beti Ia beti Ahaleginak egiten ditu eta gutxiengoa lortzeaz kezkatzen da Inoiz ez IKASKETA
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
2. Puntuala da eta begirunetsua taldearen lan-egutegiarekin (1. maila )
7. Taldeari ekarpenak egiten dizkio (1. maila)
8. Kritikak konstruktiboak egiten eta jasotzen ditu (2. maila)
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
ONA [7-8) NAHIKOA [5-6) ESKAS <5 1. IDAZKI ULERGARRIA, ERRAZ IRAKURTZEKOA ETA PARAGRAFOETAN ANTOLATUTA (1. maila) Dokumentu guztian idazki garbi eta antolatua Dokumentu gehienean idazki garbi eta antolatua Dokumentuan idazki garbia baina atal batzuetan antolatugabea Idazki nahasia eta antolatugabea 2. GRAMATIKA ETA ORTOGRAFIA: akatsak ortografian, puntuazio gramatikalean eta hiztegian (1. maila) Eskatutako adierazle guztiak betetzen ditu Akatsik gabe eta hiztegi egokia baina batzuetan puntuazio gramatikal okerra Akatsik gabe, hiztegia hobetu daiteke eta batzuetan puntuazio gramatikal okerra Dokumentuaren gehiengoan eskatutako adierazleak ez ditu betetzen 3. IDAZKIAREN EGITURA: izenburua, egileak, data, aurkibidea, helburuak, sarrera, garapena, bibliografia. (1. maila) Laburpena Ondorioak ( 2. maila) Eskatutako adierazle guztiak betetzen ditu Laburpena eta ondorioak egokiak dira Dokumentuak ez du sarrerarik Ondorioak egokiak dira baina ez du laburpenik Dokumentuak helburu garbirik ez ditu Laburpena egokia baina ondorioak ez daude ondo argudiatuta Dokumentuak ezarritako egitura ez du betetzen Ez du laburpenik ezta ondoriorik 4. EDIZIO EGOKIA: letraren tamaina, justifikazioa, lerroartekoa eta marjinak (1. maila) Eskatutako adierazle guztiak betetzen ditu Dokumentuak lerroarteko egokia adierazten du baina ez da homogeneoa Dokumentuak lerroartekoa eta marjinak desegokiak adierazten ditu Dokumentuak ez ditu adierazten eskatutako inongo irizpiderik 5. BIBLIOGRAFIA: erreferentziak dokumentuaren amaieran edo orrialdearen behealdean aipatuta eta Vancouver araudia jarraituz (1. maila) Erreferentzia guztiek adierazleak betetzen dituzte Gehienek erreferentzia adierazleak betetzen dituzte Erreferentziak ditu baina Vancouver araudia ez da betetzen Ez ditu bibliografiaerreferentziak edota araudia betetzen
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
BANAKAKO EBALUAZIOAK: taldekide bakoitzak lortutako ezagutzak egiaztatuko dituzte. Proba teorikoa zein praktikoa egingo da; ikasleari kurtsoaren hasieran esango zaio dagokion data.
Banakako Ebaluazioa-Proba Teorikoa Idatzizko proba horrek izango du: o Identifikazio eta lokalizazio probak (marrazketa mutuak). o Kontzeptuak erlazionatzeko probak (korrespondentzia edo parekatzea). o Analisi eta ebaluazio probak E/G aukeren bitartez o Bakterioen hazkuntza-kurba baten ebazpena, POI-n proposatutako egoerarekin lotuta.
Hazkuntza-medioak Prestaketa eta Konposizioa (Elikagaiak etiketan)
Kontaketa egiteko ereintza-teknika
Desinfektatzaileen balorazioa Disko-difusioaren teknika
Ingurumeneko kontrola Petri kutxatila irekia eta ereintza hisopoarekin
Ereintza teknikak Hazkuntza-medio likido eta solidoak
Isolamendu lortzeko ereintza
Emaitzen interpretazioa
0: Ez du erantzuten/Ez du egiten; 1: Bidalitako zereginen baten bat egiten du, interpretatu gabe; 2: Bidalitako zereginen guztiak egiten ditu, baina ez ditu ondo interpretatzen; 3: Bidalitako zereginen guztiak egin eta interpretatzen ditu
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
POI: Portafolioa eta Zereginak % 20 o Portafolioa % 10: Taldekideen ebaluazioa % 8 eta entregatu behar diren dokumentuak % 2 o Entregatzekoak % 10: Eduki zientifikoa 8 % eta Idatzizko aurkezpena 2 % Laborategian azaltzen duen jarreraren eta praktikako edukiaren banakako ebaluazioa: % 10 (Lehen apaitutako ebaluazio-irizpideen arabera) POI-n landu diren gaien eduki teorikoaren banakako ebaluazioa: % 10
Ikasgaia amaitutakoan Azterketa Finala egin beharra dago (aukera bakarreko test motako idatzizko proba eta problema baten ebazpena): % 50.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
2. JARDUERA: PROBLEMAREN AURKEZPENA. HIPOTESIEN ANALISIA ETA PLANTEAMENDUA. IKASKUNTZA BEHARREN DESKRIBAPENA. Koldoren eta Sofiaren bidaia Aurreikusitako denbora: 1 h. Presentziala: 1 h Banaka eta taldean Astea: 1 Jarduera mota: 1,2 Jarduera hau Gelako Praktikan egingo da eta bateratze-lan batekin amaituko da. Gaitasunak: A5 Ikaskuntza helburuak: Ikasleek problema hau bere osotasunean taldeka aztertu behar dute, ideia nagusiak laburbildu, hipotesiak proposatu eta problema ebazteko beharrezkoak diren ikaskuntza helburuen zerrenda egin. Ebaluazioa: Portafolioa
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
PROBLEMAREN AURKEZPENA / IKASLEAREN ABIAPUNTUA POI metodologia erabiliz egingo diren jarduera guztiak, problema batean oinarrituta daude. Honako hau da: Koldoren eta Sofiaren bidaia Koldo, Farmazia Fakultateko ikaslea, zoriontsu zegoen azkenean; hainbeste kamisetak, loteria eta bonboi saldu ondoren, bere fakultateko kideekin ikasketa-bidaia egitera joaten zen Karibera. Beroa, hondartzak, urpean igeri egitea, caipirinha…. Gainera, pozpozik zegoen azkenean, Sofia bere neska-laguna, kazetaritza-ikaslea, berarekin joatera animatu zelako. Aukerak ezin hobeak ziren. Bilbotik atera ziren Punta Canara. Bidaia luzea zen eta dena ondo zihoan, baina hegaldia hasi eta bost ordu beranduago, bidaiari gehienak, Koldo, Sofia eta beraien lagun asko barne, goragalekin, oka egiteko gogoekin eta batzuk beherakoarekin ere hasi ziren. Komunak erabiltzeko ilarak hegazkinaren korridorean luzeak ziren. Hegazkineko laguntzaileek erabila bakarreko poltsak banatzen zituzten behin eta berriz. Helmugara iritsitakoan denek akituta zeuden, hiru kide izan ezik, hegan egiteko beldurraren ondorioz lo egiteko pilula hartu baitzuten eta lo sakon-sakon egin zuten biadaia osoan. Azken hauek, harriduraz besteen itxura penagarria ikusita, Koldori galdetu zioten: Zergatik zaudete hain txarto eta gu ez? Nola jakin daiteke zer gertatu den? Hegazkin-konpainiaren errua ote da? Jarrai dezakegu bidaia?
Jarduera hau banaka eta bost ikaslez osatutako taldean garatuko da. Hurrengo zereginak bete behar dira:
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
2.3: Problemak sortu duen egoera aztertu eta bere eboluzio posiblea arrazoitu. Taldeak, bidaia-lagunek Koldori egiten dizkioten galderen erantzunak proposatu behar ditu. Bateratze-lana. Talde bakoitzak lortu dituen erabakiei buruzko eztabaida sortu eta ondorioak lortu. (Presentziala: 20 min)
Jarduera honetan ikasleek proposatu duten lehenengo ikaskuntza-helburua lantzeko, saioa amaituko da hurrengo jarduera aurkeztu ondoren (3. Jarduera). (Presentziala: 10 min)
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
3. JARDUERA: ZER JAKIN BEHAR DUT BAKTERIOEI BURUZ? Aurreikusitako denbora: 8 h eta 35 min; Presentziala: 3 h eta 20 min; Ez-Presentziala: 5 h eta 15 min Banaka/Taldean Astea: 2 Jarduera mota: 2, 3, 4 , 5, 6, 7, 8 eta 9 Jarduera hau hurrengo saioetan beteko da: M (20 min), GP (1 h) eta LP (2h) Gaitasunak: A1, A8 Ikaskuntza helburuak: Ikasleek prokariotoen egitura ezagutu behar dute, eta zehazki, bakterioak desberdindu beraien egitura nagusienetariko bat kontuan hartuta; zelula-pareta. Paretaren arabera bakterioak Gram (+) eta Gram (-)etan sailkatu behar dituzte, kontuan izanda tindaketa mota horretan tindatzen dena pareta dela. Paretaren egituran eta konposaketan oinarrituta era batera edo bestera tindatuko da. Ikaskuntza baliabideak: Liburutegian dagoen irakasgaiarentzako gomendatutako bibliografia. 4. gaiari buruzko (Bakterioen morfologia. Zelula-Pareta) eta 7. gaiari buruzko (Beste egitura bakteriano batzuk) pdf dokumentuak. Laborategiko praktikako txostena. Taldeko Ebaluazioa: Portafolioa 1. Entregatzekoa Banakako Ebaluazioa : Banakako proba: Ikusi 22. orria
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
AURKEZPENA Hegazkina helmugara iritsi zenean, hegazkin-konpainiak gaixo guztiak aireportuko Medikuntza-zerbitzura bidaltzen ditu. Medikuak Koldori, Farmaziako ikaslea dela jakinda, hau azaltzen dio: nire ustez, elikagaien bidezko intoxikazio bat izan da eta ikusita zein izan den inkubaldia, ziur aski, eragilea bakterio bat izan da, baina laborategiko analisirik gabe ezin dizut esan Gram (+), edo Gram (-) izango den. Sofiak hizkuntza zientifiko hori ez du batere ulertzen eta nahiko haserre galdetzen dio Koldori: Zertaz ari zarete hitz egiten? Zer dira hitz horiek? Zein da beraien arteko aldea? Nire amak etxeko kontserbak prestatzen dituenean hainbeste kezkatzen dituenak eta horiek berdinak dira?
2. Astea 1. Zeregina: Beharrezko diren ikaskuntza-helburuak finkatu Sofiaren galdereei erantzuteko. Talde txikia. (Ez-presentziala: 1 h) Talde handia . (Presentziala: 20 min) Jarduerak sortzen duen problema ebazteko ikaskuntza-beharrei buruzko bateratze-lan eta adostasuna. Irakasleak taldeen bozeramaileen laguntzaz aipatuko ditu adostatutako ikaskuntza-helburu garrantzitsuenak.
2. Zeregina: Talde txikia. Taldekideen artean, aurrez adostatutako ikaskuntza helburuekin zerikusia duten zenbait galdera banatuko dira. Beraien ardura izango da bere kideei hurrengo saio presentzialean gai hori prestatzea eta ondo azaltzea. (Ez-Presentziala: 15 min)
Banakako lana. Taldekide bakoitzari egokitu zaion gaiei buruzko banakako lana. Horretarako ikasleak dauzkan ikaskuntza-baliabideak aztertuko ditu eta ezagutzaiturri desberdinetik beharrezkoa den informazioa lortuko du. (Ez-Presentziala: 2h)
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
Esporaren egitura eta bere eraketa-prozesuari buruz: e) Zein ezaugarri dute endosporek hain erresistente izateko ingurumen baldintza kaltegarrietan? Azalpenarekin batera endosporaren egiturari buruzko marrazki argitzailea egin beharko da. f) Nola eratzen da espora? Zelula begetatibo eta endospora baten artean, zein da aldea? Ikasleak emandako informazioari gehitu beharko dizkio erabili dituen bibliografiaerreferentziak eta horiek Vancouver araudia erabiliz idatzi.
Talde txikia. Banakako lana amaitu ondoren, taldea bilduko da galdera bakoitzari emandako erantzunak aztertzeko. (Ez-Presentziala: 2 h)
3. Zeregina. Talde txikia. Gelako Praktika. Bateratze-lana eta adostasuna. Irakasleak, taldeen bozeramaileen laguntzaz aipatuko ditu zeintzuk izan diren adostasunez 2. zereginaren ondorio garrantzitsuenak. (Presentziala: 1h) Praktiketako Laborategian Saioa 4. Zeregina: Bakterioen tindaketa eta behaketa Gram metodoaren bidez. 5. Zeregina: Bakterioen tindaketa eta endosporen behaketa Writz metodoaren bidez. (Presentziala: 2 h) 3. JARDUERAREN EBALUAZIOA Portafolioa. Taldekideen artean betebeharrak banatu eta banakako lana. Ikaskuntza-helburu garrantzitsuenak zerrendatu. Identifikatu zein kontzeptu mikrobiologiko beharrezkoak diren Sofiaren galderak erantzuteko. Saio presentziala baino lehen irakaslearekin “feedback”-a. 1. Entregatzekoa. Taldeak entregatu behar ditu planteatu diren galderen erantzunak eta osatu behar ditu pareta desberdinen egiturei eta bakterioen endosporari buruzko marrazki mutuak. Ikasleak informazioari gehitu beharko dio erabili dituen bibliografia- erreferentziak eta horiek Vancouver araudia erabiliz idatzi. 1. Entregatzekoaren Ebaluazio-irizpideak: 1. Ez dute betebeharrik entregatzen. 2. Soilik eskema eta erantzun batzuk entregatzen ditu, baina bibliografiaerreferentziarik gabe.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
3. Eskema eta erantzun guztiak entregatzen ditu baina bibliografiaerreferentziarik gabe. 4. Eskema eta erantzun guztiak entregatzen ditu eta baita dagozkion bibliografíaerreferentziak. Balorazioa: 1: baliogabe; 2: eskas; 3: gutxiegi; 4: ongi
Banakako proba praktikoa. Praktiketako laborategian egin beharreko tekniken ezagutza, lortutako emaitzen interpretazioa eta teknika horiek egiterakoan trebetasuna. Proba Praktikoaren Ebaluazio-irizpideak: Ikusi 21. orria
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
4. JARDUERA: NOLA ZEHAZTU DAITEKE GURE PROBLEMAREN ERAGILE INFEKZIOSOA? Aurreikusitako denbora: 9 h; Presentziala: 4 h; Ez-Presentziala: 5 h Banaka/Taldean Astea: 4 eta 5 Jarduera mota: 1,2, 3, 4, 5, 6 , 7, 8 eta 9 Jarduera hau hurrengo saioetan beteko da: M (1h) ,GP (1h), eta LP (2h) Gaitasunak: A1, A8 Ikaskuntza-helburuak: Elikaduraren eta hazkuntzari buruzko kontzeptu basikoak barneratu eta laborategian bakterioekin lana egiteko beharrezkoak diren trebetasunak/gaitasunak garatu. Kutsadurak ekidin behar dira eta kontuan hartu profesionalek bere gain hartzen dituzten arriskuak lagin biologikoekin lana egiten dutenean. Gaitasun orokor hau hurrengo gaitasun espezifikoetan zehazten da: Elikaduran eta metabolismoan oinarrituta, bakterio moten ezagutza. Mikrobiologia laborategiko lanaren ezagutza. Intoxikazioaren diagnostiko etiologikorako lagin egokien lorpena. Hazkuntza-medio desberdin aukeratzea, prestatzea eta ereintza-metodoak aplikatzea. Hazkuntza-medioetarako nutriente garrantzitsuak ezagutzea Intoxikazioaren bakterio eragilearen identifikazioa. Ikaskuntza baliabideak: Liburutegian dagoen irakasgaiarentzako gomendatutako bibliografia. 8. gaiari buruzko (Bakterioen Elikadura eta Kultura) eta 9. gaiari buruzko (Bakterioen Metabolismoa) pdf dokumentuak. Laborategiko praktikako txostena Taldeko Ebaluazioa: Portafolioa 2. Entregatzekoa Banakako Ebaluazioa: Banakako proba: Ikusi 22. orria
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
AURKEZPENA Medikuak, intoxikazioaren agente eragilea identifikatzeko egokienak diren lagin biologikoak bidali ditu mikrobiologiako laborategira. Koldo eta Sofia 48 ordu pasa ondoren kontsultara joaten dira emaitzen bila. Berriz ere, Sofiak ez ditu ulertzen txostenean agertzen diren terminoak eta galdetzen du: Zer dira izen guzti horiek? Zergatik dira beharrezkoak hainbeste proba prozesua larria izan ez bada eta dagoeneko askoz ere hobeto aurkitzen bagara? Zergatik itxaron behar izan dugu bi egun? Ezin ziren emaitzak lehenago eman?
4. Astea 1. Zeregina: Talde txikia. Sofiaren galdereei erantzuteko beharrezkoak diren ikaskuntza-helburuak finkatu. (Ez-Presentziala: 1h) 2. Zeregina. Talde handia. Eskola Magistrala. Bateratzeko-lana. Irakasleak, taldeetako bozeramaileen laguntzaz aipatuko ditu zeintzuk izan diren adostasunez lortutako ikaskuntza-helburu garrantzitsuenak. (Presentziala: 15, min)
3. Zeregina. Hurrengo gaiari buruzko testuaren irakurketa eta analisia “Elikaduramailak eta mikroorganismoen estrategiak energia eta ahalmen erreduzitzailea lortzeko”. Ikasleak binaka elkartuko dira testu hori eztabaidatzeko eta ariketa bat egiteko. Ondoren, gaiaren ideia nagusienak adostuko dira. (Presentziala: 45 min) 4. Zeregina. Taldeak hurrengo aldeak landu beharko ditu: 1. Bakterioek hazteko makroelikagaiak, mikroelikagaiak eta batzuetan hazkuntza-faktoreak behar dituzte. Kontzeptu horiek garatu. 2. Bakterioak sailkatu karbono-iturriaren, energia-iturriaren eta elektroiiturriaren arabera.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
7. Mikroorganismo fototrofoak. Fotosintesi oxigenikoaren eta anoxigenikoaren arteko aldeak ezagutu. 1 eta 2 galderak taldeko kide guztiek landu beharko dituzte. Gainerako galderak, taldeko 5 kideren artean banatuko dira, eta bakoitzaren betebeharra izango da gai hori prestatzea eta ondo azaltzea taldekideei 2. saio presentzialean. Banakako lana. (Ez-Presentziala: 2h.)
Ikasleak emandako informazioari gehitu beharko dizkio erabili dituen bibliografíaerreferentziak eta horiek Vancouver araudia erabiliz idatzi.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
6. Zeregina: Mikrobiologia Laborategiko Txostenaren Analisia Talde txikiak. (Ez-Presentziala: 1h) Laborategiko txostenean bakterioentzako hazkuntza-medio desberdinak agertzen dira. Garrantzitsua izaten da horiek desberdintzea egoera fisikoaren arabera (sendotasuna) eta konposizioaren arabera, egoera bakoitzean egokienak aukeratzeko. Ikasleek txostenean agertzen diren hazkuntza-medioak berraztertu beharko dituzte eta ulertuzergatik eta zertarako erabiltzen diren. Horretarako hurrengo taula bete beharko dute: Oharra: Zeregina hau betetzeko, ikasleak I. Eranskina aztertu beharko du. 5. Astea 7. Zeregina: Talde txikiak. 5. eta 6. zereginen lan-bateratzea talde bakoitzaren bozeramaileen bidez. (Presentziala: 1h) Praktiketako Laborategian Saioa Ikasleak, praktiketako laborategian, gaixoen lagin klinikoekin eta hegazkinean eman diren elikagaien laginekin lan egingo dute. (Presentziala: 2 h) 8. Zeregina: Prestatu eta aukeratu hazkuntza-medio egokiak hegazkineko elikagaien eta gorozkien analisirako. 9. Zeregina: Laginen ereintza egin aukeratutako hazkuntza-medioetan eta egoera bakoitzari dagokion ereintza-teknika erabiliz. Toxiinfekzioaren mikroorganismo eragilea identifikatu. 10. Zeregina: Identifikatu eta erabili mikroorganismoekin lan egiteko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
4. JARDUERAREN EBALUAZIOA Portafolioa. Ikaskuntza-helburu garrantzitsuenak zerrendatu. Horrez gain, klasean landu den adibidea hurrengo testuarekin erlazionatu: “elikadura mailak eta mikroorganismoen estrategiak energia eta ahalmen erreduzitzailea lortzeko”. Ebazpena binaka egin. 2. Entregatzekoa. Taldeak adostutako txostena bete beharko du: 5. zereginean egiten diren galdereei erantzun eta 6. zereginean dagoen taula bete behar da. 2. Entregatzekoaren Ebaluazio-irizpideak: 1. Ez da txostenik ezta taularik entregatu behar. 2. Planteatu diren galderetako alde batzuk soilik lantzen dituzte eta bibliografiaerreferentzirik gabe. Taulan data batzuk falta dira eta beste batzuk ez dira zuzenak. 3. Planteatu diren galdera guztiak lantzen dituzte baina bibliografiaerreferentziarik gabe. Taula osatuta dago baina data batzuk ez dira zuzenak. 4. Planteatu diren galdera guztiak lantzen dituzte eta bibliografia-erreferentziak gehitzen dituzte. Taula osatuta dago eta zuzena da.
Balorazioa: 1: baliogabe; 2: eskas; 3: gutxiegi; 4: ongi Banakako proba praktikoa. Praktiketako laborategian banaka demostratu bidalitako tekniken ezagutza, lortutako emaitzen interpretazioa egiteko gaitasuna eta teknika horiek egiterakoan trebetasuna. Proba Praktikoaren Ebaluazio-irizpideak: Ikusi 21. orria
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
5. JARDUERA: ZEIN NEURRI LIRATEKE BEHARREZKOAK PROBLEMA KONTROLATZEKO? Aurreikusitako denbora: 19 h; Presentziala: 11 h; Ez-Presentziala: 8 h Banaka/Taldean Astea: 6, 7, 8 eta 10 Jarduera mota: 1,2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 y 9 Jarduera hau hurrengo saioetan beteko da: M (2h), GP (2h) eta LP (7h) Gaitasunak: A1, A4, A5 eta A8 Ikaskuntza-helburuak: ikasleak aktibitate honen helburu nagusi bezala hurrengo aldeetan jarri beharko du arreta: Elikagai bat bakterioez kutsatzeko bide desberdinak. Gaixotasuna sortarrazteko nahikoa den bakterio kopurua lortzeko baldintzak, nahiz eta elikagaian hasierako kopurua baxua izan. Bakterioen hazkuntza neurtzeko laborategian erabil daitezkeen teknikak. Esterilizatzeko eta desinfektatzeko teknika nagusiak. Proposatzen den elikagai intoxikazioaren agerraldiaren ikerkuntza epidemiologikoa. Ikaskuntza-baliabideak: Liburutegian dagoen irakasgaiarentzako gomendatutako bibliografia. Hurrengo gaiei dagozkien pdf dokumentuak; 10. Gaia: Bakterioen hazkuntza, 11. Gaia: Bakterioen hazkuntzan eragiten duten faktoreak, 20. Gaia: Mikroorganismoen kontrola: esterilizazioa eta desinfekzioa, eta 27. Gaia: Gaixotasun infekziosoen epidemiologia. Laborategiko praktiketako txostena Taldeko Ebaluazioa: Portafolioa 3. eta 4. entregatzekoak Banakako Ebaluazioa: Banakako proba: Ikusi 22. orria
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
AURKEZPENA Medikuak Koldo eta Sofiari entragatzen dien laborategiko txostenan. Hegazkineko bazkarian emandako urdaiazpiko egosia da elikagaien bidezko intoxikazio agerpenararen eragilea. Egoera horretan Sofiak hainbat alde ezagutzeko jakin-mina azaltzen du eta Koldori esaten dio: Elikagai egosiak ziurrak zirela uste nuen eta ez zutela gaixotasunik sortzen. Ez dut ulertzen, nola heldu daitekeen bakterioa elikagai egosi batera? Eta hori soilik ez… txostenak dio urdaiazpikoan bakterio asko zeudela. Nik ez nuen inolako zapore arrarorik sumatu eta bere itxura normala zen. Hori ere ez dut ulertzen. Dena dela, nola saihes zitekeen? Nor izan da elikagaien bidezko intoxikazioren erruduna?
1. Zeregina: ikasleek beharrezko diren ikaskuntza-helburuak finkatu beharko dituzte Sofiaren zalantzak argitzeko. Talde txikia (Ez-Presentziala: 1h) 6. eta 7. Astea 2. Zeregina. Talde handia. Eskola Magistrala 5. jarduerari dagokion problema azaltzeko ikaskuntza beharrei buruzko bateratzelana eta adostasuna. Irakasleak, taldeen bozeramaileen laguntzaz aipatuko ditu zeintzuk izan diren adostasunez lortutako ikaskuntza-helburu garrantzitsuenak. (Presentziala: 15 min)
3. Zeregina. “Bakterioen hazkuntza-kurba, erlazionatutako kalkulu matematikoak eta hazkuntzan eragiten duten ingurumen-faktoreak” testuaren irakurketa eta analisia. Ikasleak binaka elkartuko dira testua eztabaidatzeko eta kasu praktiko bat ebazteko: kalkulatu bakterio baten hazkuntza-kurban generazio-denbora (g) eta hazkuntza-abiaduraren konstantea (k). Amaitzeko eztabaidatuko dira betebeharraren elementu nagusienak. (Presentziala: 45 min)
4. Zeregina. Taldeak hurrengo aldeak landu beharko ditu: 1. Bakterioen hazkuntza-kurba: kalkulatu bakterio baten hazkuntza-kurban generazio-denbora (g) eta hazkuntza-abiaduraren konstantea (k). Taldearen kide bat internet-eko hurrengo helbidean sartuko da eta bere NANa sartu beharko du hazkuntza-kurbaren problema egiteko. www.testak.org/mikrobiologia/hazkuntza 2. Definitu hurrengo kontzeptuak: esterilizazioa, desinfekzioa, antisepsia, higienizazioa. Kontzeptu bakoitzeko eman adibideren bat. 3. Nola hel zitekeen S. aureus-ak urdaiazpikora?
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
4. Laborategiko analisiak: Baird Parker hazkuntza-medioan hasi ziren urdaiazpiko S. aureus-aren kopurua >106 uke/ml izan zen. Nola egin zituzten neurketak? Beste teknika batzuk erabil daitezke bakterioen hazkuntza neurtzeko? 5. Zein baldintzak baimentzen dute S.aureus-aren kopurua urdaiazpikoan hain altua izatea? Azaldu laburki bakterioen hazkuntzan eragiten duten faktoreak. Sailkatu bakterioak faktore horien arabera. 6. Laborategiko lagin klinikoaren zein elikagaiaren txostenean, agertzen diren emaitzak bakterio toxinen agerpenarekin/gabeziarekin lotuta daude. Zergatik bilatzen dira? Zein garrantzia dute gure probleman? Galderak taldeko kideen artean banatuko dira; ondorioz, kide bakoitza arduratuko da gai bat prestatzeaz eta ondo komunikatzeaz gainerako kideei 2. saio presentzialean. Ikasleak emandako informazioari gehitu beharko dizkio erabili dituen bibliografíaerreferentziak eta horiek Vancouver araudia erabiliz idatzi.
Banakako lana. (Ez-Presentziala: 2h). Mikrobiologia-laborategiko txostenak erabili (lagin klinikoaren eta elikagaiaren mikrobiologia-analisia). 5. Zeregina. Talde txikia Ikasle bakoitzak banaka prestatutako informazioaren laburpen bat jakinaraziko die beste taldekideei eta denen prestatu dituzten galderen erantzunak adostu beharko dituzte. (Ez-Presentziala: 1 h) 6. Zeregina. Talde txikiak. Gelako Praktika. 4. eta 5. zereginen bateratze-lana talde bakoitzaren bozeramaileen bidez. (Presentziala: 1h)
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
LAGINEN PROZESATZE ETA EMAITZAK Stomacher-ren bidezko laginen homogenizazioa eta diluzioak hurrengo hazkuntzamedioetan ereintza egin baino lehen: MYP Agarra: (lagin guztietan negatiboa) TSC Agarra: (lagin guztietan negatiboa) Baird Parker Agarra: positiboa soilik urdaiazpiko egosian / koloniak txikiak eta beltzak/ > 106 uke/ml XLD Agarra: (lagin guztietan negatiboa) EIA enterotoxina detektatzeko Baird Parker Agarrean isolatutako kolonietan: Positiboa Staphylococcus aureus-en enterotoxinarentzako
8. eta 10. Astea 7. Betebeharra. Talde handia. Klase Magistrala “Eragile fisiko eta kimikoen bidezko mikroorganismoen kontrola” testuaren irakurketa eta analisia. Laburpen gisa, ikasleak binaka elkartuko dira egoera desberdinetan eragile hauek nola erabili daitezkeen proposatzeko. (Presentziala: 1h) 8. Zeregina. Taldeak Gaixotasun Infekziosoen Kontrolari buruzko hurrengo galderak landu beharko ditu: 1. Zein da “kate epidemiologikoaren maila”-ren esanahia? Horietako maila bat kontrolatzeko zein prebentzio-neurri jar daiteke abian? 2. MOE-k definitzen duenean gaixotasun infekziosoak kontrolatzeko mailak aipatzen ditu: kontrola, eliminazioa eta erradikazioa. Zer desberdintasuna dago termino horien artean?
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
3. Gaixotasun infekziosoen agerpen motak: noizbehinkako kasuak, endemiak, epidemiak, agerraldi holomiantikoak, agerraldi prosodemikoa eta pandemiak. Definitu kontzeptu horiek. 4. Koldon eta Sofian eragina izandako elikagaien bidezko toxiinfekzioa, aipatutako zein agerpen motari dagokio? 5. Nola aztertuko lukete osasun-agintariek kasu hori? Galdera hauek taldeko 5 taldekideen artean banatuko dira; beraz, kidea arduratuko da gai bana prestatzeaz eta ondo komunikatzeaz gainerako taldekideei hurrengo saio presentzialean. Banakako lana. (Ez-Presentziala: 2h.) Ikasleak emandako informazioari gehitu beharko dizkio erabili dituen bibliografíaerreferentziak eta horiek Vancouver araudia erabiliz idatzi.
9. Zeregina. Talde txikia. Ikasle bakoitzak gainerako taldekideei banaka prestatutako informazioaren laburpen bat aurkeztuko die. (Ez-Presentziala: 1h) 10. Zeregina. Talde txikiak. Gelako Praktika 8. eta 9. zereginen bateratze-lana talde bakoitzaren bozeramaileen bidez. (Presentziala: 1h) 11. Zeregina. Taldeak aktibitatean atera diren hitz berriekin glosario bat sortu beharko dute. (Ez-Presentziala: 1 h)
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
5. AKTIBITATEAREN EBALUAZIOA Portafolioa. Izan beharko ditu: o Ikaskuntza-helburu garrantzitsuenen zerrenda. o Mikroorganismoen kontrola lortzeko benetazko egoera desberdinetan, eragile fisikoen eta kimikoen erabileraren adibide praktikoak. o Glosarioan landutako terminoen definizoa. 4. eta 5. Entregatzekoak. Taldeak txostena adostu eta bete beharko du 4. eta 8. betebeharren galdereei erantzunez. Txostenak jaso beharko ditu bibliografiaerreferentziak Vancouver araudia erabiliz. 4. eta 5. Entregatzekoen Ebaluazio-irizpideak: 1. Ez dute txostenik entregatu. 2. Planteatu diren galderen aspektu batzuk soilik landu dituzte eta bibliografiaerreferentziarik gabe. 3. Planteatu diren galdera guztiak landu dituzte baina bibliografiaerreferentziarik gabe. 4. Planteatu diren galdera guztiak landu dituzte eta bibliografia-erreferentziak gehitzen dituzte. Balorazioa: 1: baliogabe; 2: eskas; 3: gutxiegi; 4: ongi Banakako proba praktikoa. Praktiketako laborategian banaka demostratu erabilitako tekniken ezagutza, lortutako emaitzen interpretazioa eta teknika horiek egiterakoan trebetasuna. Proba Praktikoaren Ebaluazio-irizpideak: Ikusi 21. orria
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
6. JARDUERA: EGOERA HONETAN ANTIBIOTIKOAK ERABILTZEA BEHARREZKOA LITZATEKE? Aurreikusitako denbora: 4 h eta 35 min; Presentziala: 1 h eta 35 min ; Ez-Presetziala: 3 h Banaka/Taldean Astea: 11 Jarduera mota: 1,2, 3, 4, 5, 7 eta 8 Jarduera hau 1 M saioan egingo da. Gaitasunak: A3, A4 eta A5 Ikaskuntza-helburuak: Antimikrobianoak asko eta txarto erabili dira denbora luzez. Beharrezkoa da ikaslea konturatzea zein arazo dakartzan egoera honek. Horregatik, hurrengo helburuak proposatzen dira : Antimikrobianoen erabilera-egoerak identifikatzea. Antimikrobianoen erabilera ezartzen denean kontuan hartu behar diren baldintza garrantzitsuenak. Toxizitate selektiboaren kontzeptua azaldu. Osasun-langilearen rola identifikatzea antimikrobianoen erabilera egokia lortzeko. Ikaskuntza-bailabideak: Liburutegian dagoen irakasgaiarentzako gomendatutako bibliografia. 22. gaiaren pdf dokumentua (Antimikrobianoen Ezaugarri Orokorrak). Taldeko Ebaluazioa: Portafolioa 5. Entregatzekoa Banakako Ebaluazioa: Banakako proba: Ikusi 22. orria.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
1. Zeregina Koldok Sofiari ematen dion azalpena ulertzeko eta medikuak emango duen gomendioa identifikatzeko ikaskuntza-helburuak finkatu. Talde txikia. (Ez-Presentziala: 1h) 11. Astea 2. Zeregina. Talde handia. Eskola Magistrala. Bateratzeko-lana. Irakasleak, taldeetako bozeramaileen laguntzaz aipatuko ditu zeintzuk izan diren adostatutako ikaskuntza-helburu garrantzitsuenak. (Presentziala: 15. min)
3. Zeregina. “Antimikrobianoerekiko erresistentzia eta erlazionatutako arazoak” testuaren irakurketa eta analisia. Ikasleak binaka elkartuko dira testua eztabaidatzeko. (Presentziala: 40 min) Bateratzeko-lana eta ideia-jasa adostasuna lortzeko. (Presentziala: 20 min)
4. Zeregina. Talde txikia. (Ez-Presentziala: 2 h) A. Hurrengo gaiari buruzko sintesi-lana prestatu beharko dute (gehienez 250 hitz) “Antimikrobianoak erabiltzeko aholku garrantzitsuenak eta zeintzuk diren arazoak antimikrobiano asko eta txarto hartzen badira”. B. Zein izango da medikuaren gomendioa Koldoren eta Sofiaren kasuan? Taldeak arrazoitu beharko du erantzuna eta adostu beste taldeekin.
Bakterioak eta Osasuna. Ezagutzaren eta hazkuntza-kontrolaren garrantzia
6. AKTIBITATEAREN EBALUAZIOA Portafolioa. Ikaskuntza-helburu garrantzitsuenen zerrenda eta ideia-jasan aipatatutako kontzeptuak. 5. Entregatzekoa: Taldeak entregatu beharko du sintesi-lana eta medikuaren gomendioa. 5. Entregatzekoaren Ebaluazio-irizpideak: 1. Aktibitatearen eranskinean, idatzitako aurkezpenen ebaluazio-irizpideak ikusi. Ikusi 20. orria. |
addi-9ee0fe541198 | https://addi.ehu.es/handle/10810/15435 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-06-24 | science | Sanz Alonso, Josu | eu | Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan | Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Irakasgai hau hirugarren mailako lehenengo lauhilabetean (1. Irudia). Momentu horretaraino zientzia, natura edo ingurunearen ezagutzarekin erlazionatuta dagoen beste irakasgairik ez dute ikusi, hots, irakasgai honetan egingo dute gure ikasleek bere lehen kontaktua da.
1. irudia. Donostiako Irakasleen Eskolako Haur Hezkuntza Graduko antolaketa.
Laugarren mailako Tailerren Minorra aukeratzen badute zientziarekin erlazionatuta dagoen ‘Zientzia Tailerrak Haur Hezkuntzan’ irakasgai bat izango dute, baina beste Minor bat aukeratzean hau izango da beraien kontaktu bakarra zientziaren didaktikarekin. Hori dela eta, oinarrizkoa ikusten da irakasgai honetan zenbait konpetentzia eta helburu lortzea: alde batetik zientziaren gutxienezko eduki teorikoak hartzea, eta bestetik haur hezkuntzan ingurunearen ezagutza eta zientzia lantzeko metodologiak eta baliabideak lantzea.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Gaur egun Euskal Herriko haur eskola asko ari dira sekuentzia didaktikoetatik proiektuetara aldaketa egiten, irakaskuntza orokor eta haurrekiko zuzenduago baten nahian. Etorkizunean gure ikasleek bere praktika profesionalean aurkitu duten agertoki hau aurreikusiz, irakasgai hau proiektuen bidezko metodologia metodologiaren (PBL) bidez bideratuko da ia bere osotasunean. Aipagarria da ere PBL metodologia ezagutzen dutela bakarrik era teoriko batean, aurreko kurtsoetako beste irakasgaietan horrela ikusi dutelako. Kasu honetan aukera izango dute ikasitakoa praktikan jartzeko.
Hurrengo 1.1 puntuan irakaskuntza-gidan agertzen den informazio nagusia laburbiltzen da (gaiak, konpetentziak, helburuak, ebaluzioa…), eta 1.2 puntuan aldiz irakasgaia PBL bidez jorratzeko zergatia eta argibide orokorrak ematen dira.
1.1 IRAKASGAIAREN DATU OROKORRAK Hurrengo informazioa Grduko irakaskuntza gidatik hartuta dago, amanokumezko eduki eta irizpideak direlarik Haur Hezkuntzako Gradua emanten den EHUko hiru kanpusetan. EDUKIEN DESKRIBAPEN LABURRA Haur Hezkuntzako curriculumarekin erlazionatutako eduki zientifikoak landuko dira, orokorrean haurren ingurune natural eta fisikoaren ezagueran zentratuz. Zientzia Esperimentalei buruzko proiektu didaktikoak diseinatuko dira Haur Hezkuntzako ikasgelan irakaskuntza-ikaskuntzarako berariazko baliabideak integratuz. Era berean, natur ingurunearekiko interesa eta begirunea bultzatuko dira eta bere transposizio didaktikorako estrategiak landuko dira.
HELBURUAK Zientzia Esperimentalen ekarpenak jendartearen kultur esparru gisa eta hezkuntzan duten garrantzia identifikatzea eta baloratzea. Haur Hezkuntzan Ingurunearen Ezaguerari dagokion curriculuma aztertzea haurikasgelarako sekuentzia didaktikoen diseinuan erreferentzia bezala erabiltzeko asmoz. Ingurune fisiko eta naturalaren ulermena egituratzera bideratzen duten edukien ikuspegi globala eskuratzea. Haur Hezkuntzarako ingurune fisiko eta naturala ardatz bezala duten proposamen didaktikoak diseinatzea.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
KONPETENTZIAK E.1 Etapa honetako curriculumeko oinarri zientifikoak eta teknologikoak , eta baita horiek ikasteari eta garatzeari buruzko teoriak ere ezagutzea. E.2 Metodologia zientifikoa eta zientziaren historian unerik nabarmenenak ezagutzea, pentsamendua eta jarduera zientifikoak bultzatzeko haien ekarpenak, baita irakaskuntza/ikaskuntza prozesurako inplikazioak ere baloratuz. E.3 Estrategia didaktiko desberdinak analizatuz eta balioetsiz, Haur Hezkuntzan pentsamendu zientifikoa garatzeko proposamen didaktikoak egitea. E.4 Zientzia Esperimentalekin lotutako proposamen eta proiektu didaktikoen egitearen bidez ingurune naturalarekiko, sozialarekiko eta kulturalarekiko errespetua eta interesa bultzatzea E.5 Garapen eta portaera osasungarrien oinarrizko printzipioak kontuan hartuz, elikadura orekatua identifikatzea.
T.1 Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak eta ebaluaketa-irizpideak ezagutzea, horien berezitasun epistemologikoa eta horien didaktikaren berariazkotasuna ulertuz, baita disziplinen arteko harremana ere, neskamutilen lana prestatzeko, antolatzeko eta ebaluatzeko. T.2 Ahoz nahiz idatziz espresatzea eta espresatzeko teknika desberdinen erabilpena menderatzea. Euskara eta gaztelania eta, gutxienez, atzerriko beste hizkuntza bat menderatzea. T.3 Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eta, bereziki, telebistak lehen haurtzaroan dituzten hezkuntza-ondorioak ezagutzea. Informaziorako eta komunikaziorako hedabide desberdinak modu kritikoan erabiltzea (IKTak, liburutegia, fonotekak…), ezagutza-iturriak eskuratu ahal izateko eta komunikazio-lanak, ikaskuntza, ikerketa eta lankidetza bidezko lana sustatzeko. T.4 Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea ( ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboa keta musikalak ) garapen integral baten testuinguruan.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
GAIAK 1.GAIA. Zientzia Esperimentalen edukiak eta beren aprendizaia. Ingurune natural eta fisikoko elementuak eta beren ezaugarriak: izaki bizidunak, materialak eta objektuak. Hauen arteko elkarrekintzak eta aldaketak. Prozedura eta jarrera zientifikoak. 2. GAIA. Ingurune kontzeptua. Zientziaren izaera. Inplikazio didaktikoak. Ingurune kontzeptua eta bere azpisistemak. Zientzia giza jardueraren gisa. Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako ikasgelan. 3. GAIA. Ingurune natural eta fisikoaren ezaguera Haur Hezkuntzako curriculumean. Helburuak, konpetentziak, edukiak eta ebaluazio-irizpidea 4. GAIA. Estrategia eta baliabide didaktikoak ingurune natural eta fisikoaren irakaskuntza/ikaskuntzarako. Orientabide metodologikoak, baliabideak eta eremu honetako antolakuntza-moduak Haur Hezkuntzako ikasgelan. Unitate didaktikoak, proiektuak, tailerrak eta txokoak. 5.GAIA. Sekuentzia didaktikoren diseinua. Haur Hezkuntzarako adin zehatz baterako sekuentzia didaktiko baten diseinua landuko da.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
1.2 PROPOSATURIKO PROIEKTUA Ikasleek taldeka lan egingo duzue eta irakasgaian bi proiektu ezberdin burutu beharko dituzue. Nagusiki Haur Hezkuntzako klasean zientzia lantzeko proiektu bat, irakasgaiaren denbora gehien hartuko duen. Proiektu osagarri bezala, irakasgaiaren azken atalean zientzia eta ingurunearen ezagutza lantzeko landa-irteera bat ere prestatuko da. Kasu honetan ere PBL metodologia erabiliko dute ikasleek.
1. PROIEKTUA: HAUR HEZKUNTZAKO KLASEAN ZIENTZIA LANTZEKO PROIEKTUA. Proiektu hau burutzeko ikasleek 13 aste izango dituzue (1tik 13. asterarte) eta 4-5 ikaslez osoturiko taldeetan lan egingo duzue. Talde bakoitzak Haur Hezkuntzan ingurunearen ezagutza lantzeko ohikoak diren eremuetatik (animaliak, landareak, gaua/eguna, ingurumena, etb) bere interesa duen gai/eduki bat aukeratuko du proiektuaren hasiera-pausu bezala. Adibide batekin argiago ikusi daiteke: irakasleak taldeari egokitutako eremua ‘fenomeno meteorologikoak haur hezkuntzan’ bada, ikasleen abiatzeko interesa ‘ostadarra’ izan daiteke. Ikasleek argi eduki behar duzue proiektuarekiko izan behar duzuen ikuspegia: haur hezkuntzako irakasle bezala jorratu behar duzue, hau da, aurreko ereduarekin jarraituz, ez da soilik gure ikasleek ikertzea eta frogatzea zer den eta nola sortzen den ostadarra, horrez gain nola haurrei nola azaldu haur hezkuntzarako egokiak diren baliabide eta jarduerak proposatu beharko duzue.
Beraz, talde bakoitzak egokitutako gaia abiapuntutzat hartuta eta PBL metodologia aplikatuz, zuen interesak jarraituko ditu haur hezkuntzako irakaslearen papera hartuz, gai hori haur hezkuntzarako egokiak diren eduki eta jardueren bidez landuz. Horrela landuko dira era praktiko eta aplikatu batean irakasgaian lortu behar diren bi konpetentzia nagusiak: eduki zientifikoak ikasiko dituzuela, eta hauek oinarri hartuta eta metodologia ezberdinen bidez egokitzen dituzuelarik haurren irakaskuntzara. Alde batetik PBL metodologia eta bestalde Haur Hezkuntzarako trasposizio didaktiko egokia egiten dela bermatzeko, gutxienezko eskakizun batzuk bete beharko ditu proiektu bakoitzak: − Proiektu bakoitzak alde teoriko sendo batean oinarrituta egon beharko du, bai zientziaren alde teorikotik bai zientziaren didaktika aldetik. − Proiektuaren helburu nagusia haur hezkuntzarako ingurunearen ezagutza da. Beraz gure ikasleek haur hezkuntzarako irakaslearen
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
ikuspegitik lan egin beharko dute, beti ere haur hezkuntzarako trasposizio didaktikoa egokia dela frogatuta geratzen delarik. − Proposatzen diren produktuak edo jarduerak haurren irakaskuntza esanguratsu (aprendizaje significativo) lortzera eta haurren garapen kognitiboa sustatzeko bideratuta egongo dira. Horrela, metodo zientifikoa, metodologia aktibo eta irakaskuntza-kooperatiboan oinarrituta egongo dira emandako pausuak. Gure ikasleak proiektua burutzean gai izan behar dira haurrengan ikerketa praktikoa (zientifikoa eta bere interesetan oinarrituta) sustatzeko. − Talde bakoitzak PBL metodologia ulertu eta barneratu beharko du. Horretarako proiektua burutzeko prozesua bera ikerketa instrumentu bilakatzen da: proiektuan zehar sortutako interesak, emandako pausuak, bilakaera, helburuen lorpena, kideen lana eta beste alderdi batzuk ere aztertuko dituzte, irakasle batenan espero den ikuspegi kritiko batetik.
2. PROIEKTUA (osagarria). ZIENTZIA ETA INGURUNEAREN EZAGUTZA LANTZEKO IRTEERA BATEN PRESTAKETA. Haur Hezkuntzan ingurunearen ezagutza lantzeko beharrezkoa eta ezinbestekoa da ere haurrek gelaz kanpo irteerak eta ekimenak egitea. Beraz, proiektu nagusiaren osagarri moduan jakin beharko duzue landa-irteera bat prestatzen. Horretarako ere PBL metodologia erabiliko da, eta bisitaren antolakuntza zuen esku egongo da. Ikasleak izango zarete irteera era integral batean landuko duzuenak: bisita aurretik prestatu, bisita egin aurreko eta egin ondorengo klaseko material didaktikoak prestatu, bisitaren ebaluazioa egingo duzue ere, besteen artean. Ikasle talde bakoitzak lan konkretu bat izango du, horrela ikaskuntza kooperatiboa ezinbestekoa izango da irteera ondo lantzeko. Aurreko proiektuan bezala proiektua bera ikerketa tresna izango da eta ikasleek bere lana eta beste taldeen lana ebaluatuko dute. Landa-irteeraren helburua beraz ez da soilik haur hezkuntzarako egokiak diren leku berriak ezagutzea, baita ere, irteeren prestaketa era esanguratsu baten bidez antolatzen ikastea. Horrela egiten delako, eta egin daitekeelako, haur hezkuntzako haurrekin, beraien interesak jarraituz eta antolakuntzaren partaide eginez. Proiektu honi denbora gutxiago eskeiniko zaio eta irakasgaiaren azkeneko asteetan burutuko da.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Bi irteera burutuko dira, ikasle talde batek Miramon Kutxaespaziora eta besteek Igartubeiti Baserri Eskolara. Bi zentru hauek haur hezkuntzara zuzendutako eskeintza daukate, horrela gure ikasleek ere irakasle batean espero den zentzu kritiko batetik aztertuko dute ere egindako bisita.
METODOLOGIA 6 kredituko irakasgai hau 24 ordu teoriko eta 36 ordu praktikotan banatzen da. Ordu teorikoak talde osokoak dira, aldiz ordu praktikoak gela-taldekoak (GA) eta laborategikoak(GL) izan daitezke. Azken urteetako ikasle kopurua ikusita talde osoa bi gela-taldetan (GA) eta lau laborategiko taldetan (GL) banatu egiten da (1. Taula). 1. Taula: Ikasleen banaketa hezkuntza moten arabera. Talde osoa Talde erdia Laborategi taldeak Teorikoa (M) GA1 GL1 GL2 GA2 GL3 GL4
Klase teorikoak 1,5 ordukoa dira (beraz 8 klase teoriko) eta GA eta GLak 2 ordukoak dira (beraz 12 bakoitzeko). Ikaskuntza mota bakoitzean egitekoak: Klase teorikoetan (Magistraletan): proiektuaren inguruko zalantzak argitzeko eta proiektuaren produktuak aurkezteko erabiliko dira, beraz, irakaslearen azalpenak eta ikasleen aurkezpenekin osotuko dira ordu teoriko hauek. Gela taldeak (GA) erabiliko dira alde batetik klase teorikoetan ematen den teoria irakasleak era praktiko batean azaltzeko (esperimentu demostratiboen bidez adibidez). Horrez gain klase hauetan irakaskuntza kooperatiboa sustatuko da beraz amankomunak diren proiektuak (landa-irteera adibidez) edo talde bakoitzak bere jarduerak aurkezteko erabiliko dira. Laborategiko klaseak (GL) erabiliko dira nagusiki talde bakoitzak bakarka bere
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Ebaluazio sistema mixtoa izango da, alde batetik jarraia baina azken froga idatzia ere egongo delarik. Proiektuaren bitartez bermatzen da ikasleek haur hezkuntzan zientzia eta ingurunearen ezagutza irakasteko gaitasunak dauzkatela, eta azken froga idatziaren bitartez bermatzen da zientziaren alde teorikoak ikasi dituztela. Pisu haundiago emango zaio proiektuari (%60) azterketari baino (%30), aparteko %10arekin ere ikasle bakoitzaren lana ebaluatuko da.
EBALUAZIO-SISTEMA Ebaluazio jarraia- egiten duten ikasleen noten banaketa: A. Proiektua (taldekakoa): %60 Ikasleek egin behar dituzten bi proiektuetatik zientzia haur-hezkuntzan irakastekoa bakarrik kontutan hartuko da notarako. 1. Haur Hezkuntzako klasean zientzia lantzeko proiektua: - Hiru emateko egin behar dira: proiektuaren hasierako definizioa, aurre-txostena eta behin-betiko txostena. Azken bi hauek ere aurkeztu behar direlarik. - Balorazioa taldekakoa izango da eta autoebaluazioa eta taldeen arteko ebaluazio konstruktiboa landuko da ere. - Irakasleek erabiliko ditugun ebaluazio irizpideen artean (1. Eranskinean) PBLn eman behar den esplorazioa aktiboa, haur hezkuntzara trasposizioa didaktikoa egokia egitea eta kontzeptu zientifiko egokien erabilpenak daude nagusiki.
2. Zientzia eta ingurunearen ezagutza lantzeko irteera baten prestaketa: - Entregatzeko bat egongo da aurkezpen modura, talde bakoitza bisitaren prestaketaren atal baten arduraduna izango delako, baina ez du notarako kontatuko.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
B. Bakarkarko nota: %10 Ikasle bakoitzaren klaseko jarrera eta PBL metodologian aktiboki parte hartzea baloratuko da. Erreferentzia moduan ere taldekideen arteko ebaluazioa kontutan hartuko da (2. eranskina).
C. Azterketa: %30 Azterketa idatziaren balioa %30 da. Gutxienez 5/10 lortu behar da batazbestekoa egiteko eta irakasgaia gainditzeko. Eduki minimo hauek gainditzeko 2 aukera izango dituzte ikasleek, aukera bat ohiko ebaluazioan eta beste aukera bat ere badago ez-ohiko ebaluazioan. Azterketak alde praktiko bat eta alde teoriko bat izango du. Eduki teorikoak ikasketa kooperatiboaren bitartez ikasleek egingo dituzte: hartara, GA bakoitzeko talde ezberdinek landutako gaien alde teorikoak izango dira azterketan sartuko diren edukiak, besteak beste.
Ikasleek ebaluazio jarraia-mixtoa egiteko asistentzia minimoa %80 izango da. Asistentzia minimo hau betetzen ez bada ulertzen da ez dela bermatzen ikasle batek proietua era jarrai batean parte hartu duela. Bestalde gainditu egin beharko dituzte bai proiektu didaktikoa eta bai eduki minimoen azterketa, bakoitza bere aldetik. Irakaskuntza jarraia utzi egiten duenak irakasgaia ez-ohiko deialdian egin beharko du.
Ebaluazio ez-jarraia egiten duten ikasleentzako: Araudian agertzen den bezala klasera ez etortzeko arrazoi justifikatuak egon behar dira. Ikasle hauek irakasgaia gainditzeko unitate/sekuentzia didaktiko bat eta idatzizko azterketa egin beharko ditu ohiko deialdian. Bakoitza bere aldetik gainditu behar dutelarik (5/10).
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
2.1 GALDERA ERAGILEA. Orain arte ohikoa izan da haur eskoletan unitate edo sekuentzia didaktikoak erabiltzea zientziaren eta ingurunearen irakaskuntzarako. Azken urteotan eskola askok sekuentziak alde batera utzita, edo hauen osagarri, proiektu didaktikoak egiten hasi dira, eta horrela ikusi dituzte gure ikasleek izan dituzten practicum-etan. Proiektuen bidez haurrek bere interesak jarraitzen dituzte inguruan dauden gauzak ulertzeko eta bere inguruarekin partehartzeko, beraz proiektuen bitartez asko sustatzen haurren izaera ikertzailea. kasu honetan, haurrak ez dauzkagula, zuen interesak jarraitu beharko dituzue proiektua burutzeko. Jarri behar zarete haur hezkuntzako irakasle baten paperean. Galdera eragilea egoera erreal baten aurrean jartzen zaizue eta beraz irakasle baten ikuspegian: Proiektuen bidezko metodologia ezagutzeko, haur hezkuntzako irakasle zarela, zure buruarekin frogatuko duzu lehenengo. Zure intereseko gai bat aukeratuta, nola landuko zenuke gai hori PBL metodologiaren bitartez eta haur hezkuntzara zuzenduta era erakargarri, kooperatibo eta eraikitzailean?
2.2 AGERTOKIA Kasu hau nahiko erreala izan daiteke, eskolek metodologiaz aldatzen dutelako askotan (Berritzegunearen gomendioa dela eta, beste eskoletatik bereizteko konpetentzia dela eta, gurasoek eskatuta…), eta bestalde PBL metodologia nahiko indarra hartzen ari delako haur hezkuntzan gure inguruko eskolen artean. Bestalde, agertokian azpimarratzen da momentu horretarte eskolak sekuentzien bidez lan egin duela, eta aldaketa bat behar dela ikasketa prozesuan haurren interesak jarraitzen direla bermatzeko. Honekin nabarmendu nahi dugu proiektu eta sekuentzien arteko ezberdintasuna. Laburbilduz gure agertokiaren gako nagusia: zientzia PBL bidez landu.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Gipuzkoako herri ertain bateko Haur Eskola batean lan egiten duzu. Zure lehenengo urtea izan da, kurtsoa amaitu eta maiatzean beste irakasleekin batera koordinazio eta ebaluazio bilera batean parte hartu duzu. Bileran azaldu denez, zientzien irakaskuntza askoz hobetu daitekeela uste da, batez ere azken urteetako eta mailaz mailako bilakaera ikusita. Hurrengo kurtsoari begira erabaki da zientziari erabateko bultzada ematea proiektuka landuz maila guztietan. Horrela, irakaskuntza ikasleen interesetan oinarrituz eta haiek ikertzaileak bihurtuz, zientzia era gertu eta erakargarri batean landu daiteke. Baina PBL (Problem Based Learning) bitartez lantzea aldaketa nabarmena izango da bai haur bai irakasleentzat ere. Egia da proiektuka eduki asko eman daitezkeela, motibazio eta lorpen maila handiak jasotzen direlarik baina ikaskuntza prozesua, helburuak eta materialak ikasle eta irakasleen artean egiten dituzte. Orain arte haur hezkuntzan argitaletxe ezberdinek prestaturiko unitate eta sekuentzietan oinarrituriko materialak erabili egin dira. Zure aldetik eta kurtsoa hasi arte erronka aparta daukazu: udara arte hilabete batzuk dauzkazu zuk eta zure HHko lankideekin batera gero kurtso hasieran haurrekin egingo duzuen PBL metodologia praktikan jartzeko. Saiakera honek bi helburu izango ditu nagusiki, alde batetik metodologia honek nola funtzionatzen duen ulertzea gero haurrekin aplikatzen jakiteko. Horrela orain arte sekuentzien bidez lantzen ziren gaiak oinarritzat hartuta (animaliak, eguzkia-lurra sistema, meteorologia, landareak..) interesatzen zaizuen alderdi bat definitu eta ikertuko duzue. Bigarren helburua izango da ikertzen duzuen hori beti ere haur hezkuntzaren irakaskuntzara bideratuta egon behar duela, hau da, ez da bakarrik zuen ikastea baizik eta ikasitakoa haurrei irakasten jakitea ere, beraz haur hezkuntzarako trasposizio didaktiko egokia izan behar du. Laburbiduz, hilabete hauetan irakasle-taldeak egingo duzuena da haurikertzaileak bihurtu, edo bestela esanda, haurrik gabeko haur-hezkuntzako zientzia proiektua egin.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
5. Osasuna eta gorputza
9. Materialak eta eraikuntzak
Ikasle kopuraren arabera talde ezberdinak egingo dira (4 gutxienez eta 5 gehienez), GA1 eta GA2tan ikasle-talde berdinak egon beharko direlarik.
2.3 GIDA GALDERAK. Bestalde eta PBL metodologiaren pausuak jarraituz gai horri buruz zer dakizuen eta zer jakin behar duzuen identifikatzea da hurrengo pausua, horretarako galdera eragile ezberdin hauei erantzun bat eman behar diezue: Gida-galdera hauek erantzuteko zuen aurre-ideietan eta lehenengo informazio bilaketan oinarrituko zarete.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
c) Orokorrean, gai horiek haur hezkuntzan jorratzeko metodologia tradizionaletatik bereizteko eta haurrengan ikertzaile jarrera sortzeko eta aldi berean garapen kognitiboa eragiteko, zer metodologia berri aplikatuko beharko genituzke? Zer dakigu metodologia horiei buruz?
PBL metodologiari buruz: d) Zure eskolan proiektuen bidez lan egiten hasi nahi da, oinarritzat haurren interesetatik ikastea hartuta. Kasu honetan zuen saiakera haurreik gabe egingo duzue, beraz zuen interesak jarraituz. Baina egitan zer dakizue proiektuen (PBL) buruzko metodologia, eta horrekin batera doan ikaskuntza-kooperatiboari (IK) buruz? e) Aurretik egiten genituen sekuentzia didaktikoen efektibitatea neurtzeko ebaluazio edo aplikaziozko jarduerak egiten genituen. Proiektuen kasuan nola jakingo dugu benetan erabilgarriak izan diren? Zer da neurtu edo aztertu behar duguna?
Galdera hauek erantzunak izango dira definituko dituzuen irakaskuntza helburuak. Helburu horiek ordenatzen laguntzeko 3. Eranskineko taula erabili dezakezue.
2.4 IKASKUNTZA HELBURUAK. Aurreko galderei erantzunez definituko dituzue zer jakin behar duzuen gai horren inguruan proiektua aurrera eramateko, hauek izango dira ikaskuntza-helburuak. Baina PBL hobeto ulertzeko GA bakoitzean, guztion artean, egingo dugu proiektu baten simulazioa. Ikertzeko zerbati hartuko dugu (hostoen sailkapena egiteko haurrekin erabiltzen den klabe dikotomikoa zer den, erradiometro bat zer den, ostadar bikoitza zergatik agertzen den…) eta horietako bat ikertuko dugu Proiektuaren metodologia aplikatuz. 2. Irudia. Proiektuarekin hasteko jarri daitezkeen ereduak eta ikertzeko gaiak.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Nola sortzen da ostadar bikoitza? nola sortu genuke ostadarra haur hezkuntzako klasean? (Argazkia: Olaia Matxikote) Zer da eguzki erradiometro bat eta nola funtzionatzen du? haurrek badakite zertarako erabiltzen den eguzki energia?
IKASKUNTZA-HELBURUAK Argi eduki beharko duzue gero talda bakoitzak bere proiektua burutu beharko duela, − HHko gelan zientzia lantzeko proiektua: kontutan hartu behar dugu lortzen den emaitzak/produktuak gutxienezko eduki batzuk bete beharko dituela: ikerketa bat bezala planteatu behar da, haurrekin Irakaskuntza kooperatiboa jorratu behar du, alde teoriko sendo batean oinarritu egin behar da eta PBLren ezaugarriak izan ebhar ditu (gaia jorratzeko plangintza eta haurrekin egiteko ebaluazioak). Baldintza minimo hauek gure azken emaitza definitzeko pista batzuk emango dizkigu. Gelaz-kanpoko irteera lantzeko proiektua: kasu honetan taldeen artean banatuko dira bisita lantzeko dauden erantzunkisunak. Bisita aurretik lantzeko materialak aztertu, bisitaren antolaketa eta logistika eta bisita egin ondoren lantzeko materialen azterketa edo materialak ez badaude, materialak hoiek egitea.
PBL metodologiaren premisen arabera talde bakoitzak izango zaretela zuen helburuen eta planifikazioaren arduradunak. Kasu honetan emaitza bat lortu behar dezute haurrekin egokitu zaizuen gaia jorratzeko produktu bat lortu behar duzuelarik. Irakaslearen papera gidaria eta laguntzailea izango da, baina gutxienezko baldintza batzuk izango dira: azken produktua ikerketa bat izango da ere (haurrek gai horretan ikertu behar dute), haurrek ikaskuntza kooperatiboa egin beharko dute ere. Aldiz, zuen azken produktua lortzeko egin dezuten prozesuaren hausnarketa ere egin beharko dezute. Prozesu guzti honetan PBLrekin batera ematen den ikaskuntza-kooperatiboa jorratuko dugu, eta zuen taldekideen koebaluazioa eta autoebaluazioa landuko dugu ere. Beraz, aldiro proiektuaren ebaluazioak egingo ditugu eta horrela zuen planifikazioak irakasleak proposaturiko entregable batzuekin bat egin beharko du. Hurrengo ataletan agertzen dira orokorrean irakasgaian bete beharko diren ematekoen plangintza, beti ere zuen proiektuaren plangintzari lagungarria izateko eta beti ere irekia eta moldagarria izan daitekeena. Horrela irakasgaia amaitzean ikasle bakoitzak barneratuko ditu proiektua burututa irakasgaiaren irakaskuntza helburuak: .
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
1. PBL bidez egindako eta oinarri konstruktibista eta ikerketa helburua duen Haur hezkuntzan zientzia eta ingurunearen hezkuntza lantzeko proiektu didaktikoa burutzea. 2. Zientziaren eduki teoriko minimoak eta zientzia-hezkuntzako metodologiak jakitea. 3. PBL metodologia eta Irakaskuntza Kooperatiboa ulertzea eta irakasgaian zehar horren baitan lan egitea. 4. Haur Hezkuntzako jarduerak eta esperimentuak aurrera emateko gaitasuna izatea. 5. Haur hezkuntzan burutu daitezkeen klasez kanpoko irteerak era konstruktibista batean prestatzen jakitea (proiektu kolektiboa izango da hau).
2.5 ZER BALIABIDE ERABILI BEHAR DITUZUE? Eskolak eta espreski gure irakasgela izango den 3.7 laborategiak eskeintzen dituen baliabide guztiak ere ikasleen esku jarriko dira. Ikasleak ohitu behar zarete laborategian dauden tresna eta baliabide ezberdinak erabiltzera eta zaintzera. Kontutan hartu behar da ere haur hezkuntzan zientziaren irakaskuntzan erabiltzen diren material sinpleak direla (linternak, balantzak, lupak….), baina aldi berean probetxua atera behar diozuela zuen proiektuan prestatzean. Gela hau irekia eta bizia izan dadila nahi dugu, laborategiko klasean beste ikasleekin frogak eta proiektua aurrera eramateko saiakerak egiteko erabiltzea delako helburua. Bestalde, PBLren premisa da ikasleok zaretela proiektua aurrera eramateko informazioa lortu behar duzuenak. Informazio iturri anitzen erabilera derrigorrezkoa izango da. Zientzia edukiak lantzeko ikasleek bi motatako baliabideak erabili behar izango dituzue. Alde batetik bere gaiari lotuta dagoen gutxienezko ezaguera zientifikoak eduki beharko dituzue eta horretarako DBHko maila duten material eta liburuetara jo beharko duzue. DBHko hezkuntza formalean erabiltzen diren hainbat argitaletxeen liburu eta materialak eskuragarriak daude, eta baita beste elementu ez-formal asko erabilgarriak dira ere, hala nola irakasle edo erakunde ezberdinek sortutako blog-ak, adibidez. Zientzia edukiak lantzeko internet-en eskuragarri dauden baliabide ezberdinen ereduak.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Bestalde alderdi metodologikoak lantzeko, hau da zientzia nola landu Haur Hezkuntzan, ohikoak diren eta EHUko liburutegiko orrialde web-atik eskuragarri dauden aldizkarien artikuluak oso baliabide erabilgarriak dira. Kasu honetan metodologia ezberdinen edo gai ezberdinen lantzearen ereduak agertzen dira, jeneralean eskoletako irakasleek idatzita. Haur Hezkuntzako irakasle askok ere bere blog-ak dituzte eta hor agertzen dira ere eskolen eguneroko praktikan ematen diren ereduak ere. Zientzia HHn lantzeko-en eskuragarri dauden baliabide ezberdinen ereduak.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Azkenik PBL edukiak lantzeko aurretik ikusi den bereizketa berdina egin daiteke: aspektu teorikoenak liburu edo artikuluetan aurkitu daitezke, aldiz hainbat blog eta ikasleen orrialdeetan PBLren aplikazioaren ereduak topa daitezke. . PBL Haur Hezkuntzan lantzeko dauden baliabide ezberdinen ereduak.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
19 2.6 ZENBATEKO LUZERA EDUKI BEHAR DU PROIEKTUAK? Aurretik esan bezala Haur Hezkuntzan zientzia lantzeko proiektua izango da proiektu nagusia, eta landa-irteera prestatzekoa proiektu osagarri moduan hartuko da. Lehenengoak beraz dedikazio eta ordu gehiago edukiko du eta irakasgai osoan zehar emango da, landa irteera azken asteetarako utziko dugula. Hurrengo 3. Irudian agertzen dira irakasgaiaren aste banaketa, irakaskuntza modalitateak eta proiektu bakoitzari dagokion dedikazioa.
3. Irudia. Irakasgaiaren osoko planifikazioa: Proiektu bakoitzaren aste eta orduen dedikazio plangintza orokorra.
Zientzia haur hezkuntzako klasean lantzeko proiektua Aurreko irudian ageri denez proiektu nagusia irakasgaiaren lehenengo astetik hasiko da eta 13. asterarte iraungo du. Lehenengo bi asteetan helburu eta emaitzen definizio egingo da eta hurrengoetan (4-7) taldeek era autonomo batean proiektua prestatuko dute. Landutakoa 8-9 asteetan aurkeztuko dute klase teorikoetan eta eremu berdineko gaiak aldatu taldeen artean. Proiektuaren prestaketa 10-12 asteetan zehar jarraituko du eta 13. asteetan behin behineko txostena entregatuko da. 15. Asterarte beste taldekoek eta irakasleen ebaluazioa izango dute eta 15. Astean entregatuko da behin betiko txostena. Azken aste hoietan ere talde batzuek, ala izanez gero, eskola ezberdinetako astea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 teorikoa 1 1 1 1 1 1 1 1 GA 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 GL 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1. Proiektua: zientzia klasean lantzeko proiektua 2. Proiektua: Irteera Landa irteera Irteeraren ebaluazioa Proiektoaren abiatzea eta definizioa Proiektoaren prestaketa Landa irteeraren prestaketa Proiektoaren prestaketa proiektoaren aurkezpena eta bateratzea Aurkezpena
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
20 haurrekin bere proiektuaren parte baten aurkezpena egin dezakete ere. Azken hau boluntarioa izango da eta talde bakoitzak erabakiko du horrela egin nahi duen.
Landa inteeraren prestaketa (proiektu osagarria) Landa-irteeraren prestaketa 12. astean hasiko da eta 14. astean burutuko dute GA talde bakoitzean dagoekion irteera. Talde batek Eureka Zientzia Museoa eta beste taldeak Igartubeiti Baserri Eskola bisitatuko dute. 15. Astean irteeraren hausnarketa egingo dute GA bakoitzean. Bestalde, landa-irteera prestatzeko proiektua 11. astean burutuko da. Gela-talde bakoitzean irteera ezberdinak egingo dira (Miramon KutxaEspazio eta Igartubeiti baserri museoa). Irteeraren prestaketa osoa egiteko ekintzak banatuko dira taldeen artean eta aurkezpenak egingo dituzte landutako informazioa eta prestatutakoak azaltzeko gela-taldearen aurrean.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
21 2.7 NOLA BANATUKO DITUGU IRAKASKUNTZA MOTA EZBERDINAK? Irakaskuntza mota bakoitzean lantzekoa. Aurreko helburu eta emaitzak lortzeko irakasgai honetan ematen diren hiru irakaskuntza-mota ezberdinez baliatu behar gara. Alde batetik klase teorikoak (Magistralak, M) non irakasleak era kolaboratibo batean (IK metodologia ezberdinak erabiliz) taldeei sortzen zaizkizuen zalantzak edo beharrak betetzeko erabiliko ditugu. Baita klase teoriko hauetan gela-taldeetan banatuta zeuden taldeak egiten dituzuen lana aurkezteko erabiliko dira. Bestalde bi klase-praktikoak egongo dira: gela-taldeak (GA) non talde erdia dagoen, eta laborategiko klaseak (GL) non aurrekoak bitan banatu egiten diren. Hauetan (GA eta GL) talde lana sustatuko da, talde bakoitzak beraien proiektua aurrera eramateko erabiliko dituzuelarik. Hauetaz aparte ordu ez-presentzialak emango dira, zeinetan ikasleek eskatzen zaizkizuen lanak egin beharko dituzue gehien bat. Horiekin batera kontutan hartzen dira azken froga gainditzeko ikasi beharko dituzten orduak.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
22 2.8 EMATEKOEN ZERRENDA Proiektua aurrera eramateko gutxienezko entregatzeko batzuk eman behar dira, eta hauek irakasgaiaren ebaluazioa orokorrarekin erlazionatuta egingo dira, hurrengo taulan agertzen den bezala. Lagungarria izan daiteke zuen planifikazioan. 3. Taula. Ematekoen zerrenda. . 1. proiektua. Haur Hezkuntzan zientzia klasean lantzekoa proiektua. Irakaskuntza emaitzak Entregatzekoak Taldekakoa/bakarkakoa Bueltatzekoa 0. Aurrefasea. • Autoebaluazio galdetegia (+Irakasgaiaen amaierako galdetegia) Bakarkakoa Bai, irakasgaiaren amaieran 1. PBL bidez egindako eta oinarri konstruktibista eta ikerketa helburua duen Haur hezkuntzan zientzia eta ingurunearen hezkuntza lantzeko proiektu didaktikoa burutzea. • Aurre jakintzaren inkesta eta proiektuaren helburuen eta pausuen definizioa Taldeka Ez • Aurreproiektu bat entregatzea Taldeka Bai • Beste taldeen proiektuen ebaluazioa Taldeka Bai (Bikoteen arteko konstrastea) • Behinbetikoa proiektua Taldeka Ez 2. Zientziaren eduki teoriko minimo eta zientziahezkuntzako metodologiak ikastea. • Azken-froga idatzia Bakarka Bai (errebisatzekoa) 3. PBL metodologia eta Irakaskuntza Kooperatiboa ulertzea eta irakasgaian zehar horren baitan lan egitea. • Taldeak funtzionamendu arauak Taldeka Ez • Lantaldearen funtzionamenduaren galdetegia (irakasgaiaren erdialdean eta amaieran) Taldeka Ez 4. Haur Hezkuntzako jarduerak eta esperimentuak • Bi astero esperimentu baten proposamena eta talde aurrean aurkeztea Bakarka/Taldeka Bai (Bikoteen arteko konstrastea)
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
23 aurrera emateko gaitasuna izatea. • Eskoletako haurrekin egindako saiakerak (borondatezkoa) Taldeka Ez
2. proiektua. Zientzia klasetik kanpo lantzeko proiektua (irteeraren prestaketa) Irakaskuntza emaitzak Entregatzekoak Taldekakoa/bakarkakoa Bueltatzekoa 5. Haur hezkuntzan burutu daitezkeen klasez-kanpoko irteerak era konstruktibista batean prestatzen jakitea. • Proiektuaren helburuak eta pausuak definitzea Taldeka Ez • Txosten bat entregatzea eta klasean aurkeztea Taldeka Ez
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
24 2.9 IRAKASGAIAREN PROGRAMAZIO ZEHAZTUTA Hurrengo 6. irudian agertzen da irakasgaiaren planifikazio zehaztuta, hau da aurreko 5. Irudian agertzen denaren zehaztapena da. kasu honetan astero emango diren irakaskuntza motak (M, GA, GL) eta hoietariko bakoitzean egingo diren jarduerak eta entregratzekoak (gris kolorez) agertzen direlarik. 6. Irudia. Irakasgaiaren programazioa zehaztuta: astero irakaskuntza-metodoak eta entregatzekoak.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Eranskina 1. Proiektua definitzeko gida galderak eta hoiek erantzunez bete behar den taula.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
27 duzuena haurrei balio izateko
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
2. Batzuetan haurrek kotxeak bizidunak direla esaten dute, zergatik?
3. Plastiko botila bat hartu eta globo bat sartu eta puztu egingo da? Zergatik?
5. Gure etxeko izozgailuan ura daukan ontzi bat sartzen dugu. Ur kantitatea 100 gr izanik. Hurrengo egunean izozgailua ireki eta izotzaren kantitatea a) 100 gr baino gehiago, b) 100 gr , c) 100 gr baino gutxiago
6. Gure etxeko izozgailuan 300 mL ur daukan ontzi bat sartzen dugu. Hurrengo egunean izozgailua ireki eta izotzaren bolumena a) 300 cm3 baino gehiago, b) 300 cm3, c) 300 cm3 baino gutxiago
7.Euskal Herrian udan neguan baino bero gehiago egiten du. Hori hórrela gertatzen da Lurra Eguzkitik gertuago dagoelako, edo hau ez dauka zerikusirik? Erantzuna argudiatzeko irudika itzazu Lurra/eguzkia sistema urtaroekin lortuta.
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
8. Hurrengo irudia maiz ikusiko zenuten, zer aurkezten du? Azalduko al duzu? Zerbait falta da?
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
Talde lana ebaluatzeko galdetegia Lantaldearen funtzionamendua ebaluatzeko galdetegia (irakasgaiaren erdian eta amaieran betetzeko) Zure taldearen funtzionamenduaren iritzia eskatzen dizut. Ebaluazio hau kontutan hartu beharko duzu ere zure azken txostenean egin beharko hausnarketan ere. Zenbakitu zure erantzunak (0tik 10ra) TALDEKO PARTAIDEAK: A B C D Orokorrean zeuek programatutako bileretara etorri da?
Zuen artean lana banatu duzuenean, egin du bere lana?
Ordenan jarri zure lantaldean orokorrean gehienetik-gutxira aportatu duena (zure erantzuna ez du nota baldintzatuko, irakaslearen ikuspegia kontrastatzeko balio du bakarrik)
Arazoak sortu dira lantaldean? Konpondu dituzue? Proiektuko zein momentuan? (zure erantzuna ez du nota baldintzatuko, irakaslearen ikuspegia kontrastatzeko balio du bakarrik)
Zure buruaren ebaluazioa egin 0til 10ra (zure erantzuna ez du nota baldintzatuko, irakaslearen ikuspegia kontrastatzeko balio du bakarrik)
Zientzia Esperimentalak Haur Hezkuntzako Ikasgelan
32 Aurretik planteaturiko helburuak eta azkeneko emaitza bat datoz? Hau da, lortu dituzue aurreikusitako emaitzak?
Aipatzeko ezer? |
addi-e3d4d7a0469c | https://addi.ehu.es/handle/10810/15436 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-06-24 | science | Pérez Urraza, María Carmen ; Bilbao Bilbao, María Begoña | eu | Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik? | Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik? Ikasle Kaiera
Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik?
Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik?
1.1. Galdera sortzailea Ikasleek ikertu egin behar dute galdera sortzaile honen inguruan: Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik?
1.2. Eszenatokia Auzoko/herriko eskola “Eskola 2.0” proiektuan sartuta dago. Zuzendaritzak aurrera pausu berriak eman nahi ditu eta pedagogo talde bati eskatu dio argitzeko nola bideratu proiektu hori. Eskatzen die baloratzeko proiektuaren bideragarritasuna, horretarako eragin ekonomikoa aztertuz eta izan beharko lituzken ezaugarri kultural eta pedagogikoak argituz. Material digitalak hezkuntza praktika moldatzeko beharrizana sortuko du, ikasteko eszenatoki berriak sortu ditu. Eskolak baliabide digitalaren erabilera bultzatu nahi duenez, ohiko testuliburuak gutxiago erabiliko dira, eta horrek eragina izango du eskolan daukaten Hezkuntza proiektuan zein irakasleen lan egiteko moduetan. Ildo horri jarraitzeak eskatzen du, enkarguak ohiko testuliburuaren material alternatiboa proposatzea eta sortzea, bizi garen ezagutzaren gizartean euskarri digitalak gero eta erabiliagoak direlako eta ikasteko modu berria bultzatzen dutelako. Sortuko den produktuari begira, generoaren oreka zaintzea eskatuko da, derrigorrezko irakaskuntzan ezin baita erabili inolako ikasmaterialik sexu bereizketarik egiten duenik. Talde guztietan proiektu bera planteatuko da. Hala ere, talde desberdinek proiektuaren erantzun dibergenteak eman ditzaten, funtzezkoa da kontuan hartzea burutuko den proiektuan eragina duten ondorengo osagaiak: Ikastetxeak daukan Proiektu didaktikoaren izaera Baliabide berria erabiliko den ikasmaila eta irakasgaia Ikastetxean aldez aurretik Eskola 2.0 edo antzekoetan eginiko ibilbidea Software askearen eta sarearen erabilera.
1.3. Gaizerrenda Proiektua, nagusiki, irakasgaiaren erditik aurrera burutuko da. Irakasgaia lau bloketan eta hamabi gaitan dago ordenatuta. Ikasgai osoan azalpen magistralak eta metodologia aktiboak tartekatuko dira. Irakasgaian landuko diren gaietatik 6 gai inplikatuko dira proiektuan (1, 3, 8, 10, 11, eta 12a), eta Proektuarekin lotzen diren gaiak 7 astetan lantzekoak izango dira. Horretarako saio magistralak zein praktikoak erabiliko dira, denak presentzialak. Ikasleak eskoletara jo beharko dute informazio bila; beraz, ordu ez presentzialak ere beharko dira. Gainontzeko ikasgaiak (2, 4, 5, 6, 7, eta 9) azalpen magistralen bidez zein bestelako metodología aktiboen bidez landuko dira.
Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik?
1. Programaren eta hezkuntza-proiektuen azterketa ikasmaterialekin duten koherentziaren arabera. 2. Eskola baliabidea eta ikasmateriala edukiak gauzatzeko tresna gisa ulertuta. 3. Eskola baliabidearen eta ikasmaterialaren kalitateirizpideak: oinarri epistemologiko, sozial eta psikologikoak lortu nahi diren helburu, eduki, metodologia, sozializazio eta eskola antolakuntzarako. II. Blokea Ikasmaterialen egokitasuna
4. Ikasmaterialaren ebaluazioa. 5. Ikasmaterialak irakaslearen funtzio eta pentsaeraren adierazpen gisa. 6. Baliabidea eta ikasmateriala irakasle eta ikasle bitartekari gisa. III. Blokea Baliabideen eta ikasmaterialen integraziorako oinarrizko baldintzak
8. 7. Eskola ezagutzaren hautaketa eta baliabideen integrazioa. 8. Baliabideen eta ikasmaterialaren integrazio egoki baterako oinarrizko baldintzak. 9. Baliabide didaktikoen aukeraketan eta erabileran eskolak gauzatzen dituen ezagutza eta kultura. IV. Blokea Digitalizazioa eta e-learninga
1.4. Aurrezagutzak Irakasgaia Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduen 4. mailako Minorrekoa da (bost irakasgaiz osatua). Ikasleek Proiektuarekin erlazionaturik dauden gai batzuk badakizkite aldez aurretik:
- Minorreko gainontzeko lau irakasgaietan (orain arte landu bada ere), zeharka behintzat, zenbait gauza ikusi eta ikasi dituzte curriculumaz eta ikastetxeetan lantzen diren ezagutza-arloaz. - Gure irakasgaian ere, zerbait landu dute berrikuntza pedagogikoaz eta ikasmaterialaren garrantziaz. Horrez gain, aurreko ikasturteetan ikasi dute zer den hezkuntza proiektua, zer diren IKTak, nola antolatu sekuentzia didaktikoa, zer den baliabide didaktikoa eta baliabideak aukeratzeko irizpideak. - Hauetatik guztietatik, gainera, aipatu behar da ohituta daudela ekipoetan lan egiten eta ezagutzen dutela proietuetan oinarritutako ikaskuntza.
1.5. Irakats Zama Irakasgaiak 6 kreditu ditu. Ikasleak, beraz, 60 ordu presentzial ditu eta 90 ez presentzial.
Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik?
1.6. Taldeen kopurua eta taldeak egiteko irizpideak Proiektua burutzeko garaian talde osoaren ikasle kopurua hartuko da kontuan. Taldea 40-50 ikasle ingurukoa izango dela aurreikusten da. Horregatik, gehien jota, taldeak 3-4 ikaslez osatuko dira. Taldeak osatuko dira irakasgaiarekin hasteaz batera, eta proiektua burutzeko taldea hasieratik eratzen den bera izango da. Lauhilabetan zehar irakasgai honetan Haur Hezkuntzako ikasleak eta Lehen Hezkuntzakoak batera daude, baina Proiektuaren eginkizuna aurrera eramateko titulazio bereko ikasleez osatuko dira taldeak, eta zoriz. Proiektua aurkezten zaien lehen momentutik azalduko zaie -aurrera egiteko ekipoan burutuko dituzten ekintzetan- ikaskuntza dinamiko eta kooperatiboaren bost ezagurri bete ditzaten saiatuko garela. Ekipo bakoitzari, proiektua burututzerakoan honako hau eskatuko zaio, beti: 1) Interdependentzia baikorra, bakoitzak taldeari ematen diona ekipoaren arrakastari bideratua egotea; 2) Taldekide bakoitzari eskatzen zaiona orekatua izatea eta ezinbeskoa ekipoaren zeregina betetzeko (edo, bestela, ezin burutuko da); 3) Interakzioa kideen artean bermatzea, behintzat, ikasgelan lan egiten duten bitartean; 4) Abilezia indibidualak eta ekipo lana sustatzeko zeregin dibergenteak eskaintzea, bai ikasgelarako zein kanpoko ekintzetarako; 5) Ekipoan gogoeta egiten dela bermatzea. Horregatik, bai irakasleak emanak planteatzen zaizkien ekintzetan zein euren kabuz modu autonomoan burutzen dituzten horietan, bost ezaugarri horiek ekipoak nola betetzen dituen kontuan hartuko da. Hau da, ekipoko aktetan agertuko da idatziz ekipokide bakoitzaren zeregina bost ezagugarri horien arabera lan egiten dutela ziurtatzeko. Esan dugunez, batetik, ohitura daukate ikaskuntza dinamikoan eta
Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik?
kooperatiboan lan egiten Graduko 1. mailatik, eta bestetik, eta laster batean, euren irakasle ogibideetan, euren ikasleentzako horrelako eszenatoki eta zereginak diseinatu beharko dituzte. Taldeak osatzerakoan ez da inolako baldintzarik jarriko Ikasleek lan-estilo desberdinak eta osagarriak dituztela ziurtatzeko.
Ikasleari eskola curriculuma garatzeko estrategia, baliabide eta metodologia berritzaileak eskaintzen zaizkio maila teorikoan. Horregatik, ikasleak irakurketa teorikoak bere kabuz burutu ondoren gogoeta egin beharko du haien gainean. Arikeketen atalean ikaslearen esku jarri dira irakurketa horiei buruzko galderak, eta autoebaluazioa ere bai. Bestalde, eskola berritzailetan funtsezkoa da ikasmaterial digitalak sortzea. Beraz, eskatzen dugu materiala sortzea eta ikasleek sortuko dutena sarean jartzea, horixe baita atal praktikoan bideratuko dugun prozedura.
Irakasgaia lau bloketan edo irakasgai nagusitan antolatuta dago; batetik, Irakasgaian autoikaskuntza bultzaten delako, eta bestetik, ekipoetan lan egitea beharrezko ikusten dugulako -euren etorkizun profesionalari begira- irakasleok gai bakoitzari denbora berdina ez ematea erabaki dugu. Arrazoi berberagatik, trataera metodologikoa eta didaktikoa desberdina izango da. Batzuetan bakarkako lana, besteetan binaka, besteetan ekipoetakoa… Edozelan ere, bai ikaslea bai ikasle-taldea denboraren antolaketaren jabe izango da dituen habileziak eta aurrezagutzak kontuan harturik. Hala ere, irakasgaia bi irakasleek aldiberean ematen dutenez, saio batzuetako antolaketa eta kronograma irakasleen esku geratuko da.
Ebaluazioa jarraia izango da lehen egunetik hasita azken egunera arte. Ebaluazio horretan ikaslearen protagonismoari tokia emango zaio, eta horregatik, autoebaluazioak, koebaluaioak eta heteroebaluazioak toki propioa izango dute lauhilabetean zehar.
2.1. Jarduera motak Ikasgaiarekin hasten garen lehen astetik abiatuta, Proiektuaren inguruan mini saio teorikoak eskainiko zaizkie ikasleei. Saio teoriko horiek, batzuetan etxean burututako irakurketan oinarrituko dira, eta beste batzuetan, klasean bertan garatukoa landuko da ikaskide guztien artean. Zeregin horietariko batzuk kalifikatu egingo dira. Kalifikazio erak oso dibergenteak izango dira, ikasleek ohitu behar baitute maisu-maistra ogibidean ebaluazioa eta kalifikazioa
Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik?
ondo bereizten, eta aldi berean, horiek ondo egiteak dakartzan zailtasuna eta ondorioa neurtzen.
2.2. Ematekoen zerrenda Ikasleek astero egiten dituzten lan batzuk (ez denak) kalifikatzeko erabiliko dira. Asteko saioetan buruturiko lanen arabera, saio presentzialetan eta ez presentzialetan eginiko lanaren gainean jasoko dira datuak. Datuak jasotzeaz batera edo hurrengo saioan beranduen lortutako emaitzak azalduko zaizkie ikasleei, denon artean emaitzak komentatuz. Beti azalduko zaie zergatik ebaluatu edo kalifikatu zaien era jakin batean edo bestean, eta horrek dituen ondorioez euren maisu-maistra lanbideari begira. Etxean irakurtzeko eta lantzeko agintzen diren irakugaietan edo bideoetan sistematikoki hiru zeregin eskatuko zaizkie: 1) glosategia osatzea; 2) laburpena idaztea; eta 3) gogoeta pertsonala egitea irakurritakoaz, beti ere, irakasgaiaren kontestutik ikusita. Ekintza hau indibiduala da, ostean klasean taldean landuko dena. Gainontzeko kasuetan, zereginaren izaeraren arabera, ekintza burutu baino lehen emango zaie jarraibidea edo protokoloa (ez, aldez aurretik), eta horren arabera ikasleak, banaka, binaka, taldeka edo… betetzen denaren arabera emango da kalifikazioa. Aldez aurretik, edo bestela ekintza burutu ondoren azalduko zaie zergatik edo zertarako burutu den ekintza hori. Azalduko zaie, era berean, zergatik aukeratu den era hori beste askoren artean, zeren maisu-maistra izango direlakoan, Proiektuak daraman metodologiaz gogoeta egitea beharrezko ikusten baitugu. Horrez gain, ikasle hauek laster batean irakasle ofizioan arituko direla kontuan harturik - irakasgairen erdian, edo ikasleek irakasgaia nola doan dakitenean- ikasleei proposatuko zaie egin dutena eta falta dena kontuan harturik, adostu dezatela irakasgaia ebaluatzeko sistema bat. Ebaluazio-sisteman, kontuan hartu behar dute, proiektuak kalifikazioaren erdia balio duela. Bestalde, ebaluazio-sistema ikasgelan adostua izango da. Proiektuaren nota %50 izango da, eta gainontzeko aldakorra izango da, eta ikasleek arrazoitua eta adostua, ondorengo eskemaren arabera: Proiektua: Ikasmateriala sortzekoa eta mintegietan egiten den lanaren gainekoa 5 puntu (a) Ikasgelan egiten diren gainontzekoak, espreski kalifikazioa jasotzen dutenak 2 puntu (b) Etxean egiten diren irakurgaien edo bideoen gaineko ekarpenak (glosategia, laburpena, gogoeta) 2 puntu (c) Saioaren hausnasketak 1 puntu (d)
Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik?
2.3. Proiektuaren Ebaluazioa Proiektua irakasgaiaren %50a izango denez, irakasgaiaren kalifikazioaren erdia proiektuaren bitartez burutzen diren ekintzen bidez lor dezake ikasleak. Ekipo bakoitzaren PROIEKTUA ikasgelan beste guztien aurrean aurkeztuko da, eta gainontzeko taldeek ebaluatuko dituzte, aldez aurretik eurek egin eta adostutako ebaluazio-fitxa erabiliz.
2.4. Ikasketa kooperatiboaren osagaiak Ikasgai honetan, bereziki, taldea eta ekipoaren arteko desberdintasuna lantzen da. Horregatik garrantzizkoa da ikaste kooperatiboa zer den ezagutzea ere. Ekipo bakoitzari, beraz, honako hau eskatuko zaio: 1) Interdependentzia baikorra, bakoitzak taldeari ematen diona ekipoaren arrakastari bideratua egotea. 2) Taldekide bakoitzari eskatzen zaiona orekatua izatea eta ezinbeskoa ekipoaren zeregina betetzeko (edo, bestela, ezin burutuko da). 3) Kideen arteko interakzioa bermatzea, ikasgelan lan egiten duten bitartean. 4) Abilezia indibidualak eta ekipo lana sustatzeko zeregin dibergenteak eskaintzea. 5) Ekipoan gogoeta egiten dela bermatzea.
Horregatik, bai emanak ematen zaizkien ekintzetan zein euren kabuz modu autonoman burutzen dituzten horietan bost ezaugarri horiek ekipoak nola betezen dituen kontuan hartuko da. Hau da, ekipoko aktetan agertuko da idatziz ekipokide bakoitzaren zeregina bost ezagugarri horien arabera lan egiten dutela ziurtatzeko. Esan dugunez, ohitura daukate ikaskuntza dinamikoan eta kooperatiboan lan egiten Graduko 1. mailatik, eta bestetik, eta laster batean, euren irakasle ogibideetan, euren ikasleentzako horrelako eszenatoki eta zereginak diseinatu beharko dituzte.
2.5. Errekurtsoak Ikasgaian behar den gehiena Moodlen aurkituko dute. Hor izango da ordenatuta saioz saio erabiliko duguna. Errekurtsoak irakasleek igoko badituzte ere, ikasleek ekipoka ordenatuta (emateko indibiduala izan arren), saio bakoitzean igoko dituzte ematekoak Moodlera.
Irakasgaia emateko erabiltzen diren 15 aste horietan honela banatuko dira Proiektuari eskainitako orduak eta ikasgaiaren gainontzekoak:
Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke ohiko testuliburuen ordezko material digitalik?
Guztira |
addi-a379e32b6a67 | https://addi.ehu.es/handle/10810/15482 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2015-07-27 | science | Errasti Iriondo, José Javier | eu | Bigarren hezkuntzarako merkaturaturiko teknologia arloko simulazio-softwareen arteko konparaketa eta azterketa | iv Jose Javier Errasti Iriondo LABURPENA Bigarren Hezkuntzako Teknologia arloan gai desberdinen azalpena egiten da. Alde batetik DBHn Mekanika, Elektrizitatea, Elektronika eta Automatismo (Elektriko, Elektroniko, Pneumatiko eta Hidraulikoen) eta Programazioaren oinarriak lantzen dira; bestetik Batxilerrean jarraipena ematen zaie gai horiei guztiei. Arlo hauetako edukiak lantzeko era berriak aurkitu beharra dago. Irakaskuntza tradizionala ez da egokia Teknologiaren grina sortzeko ikaslegoaren gehiengo batengan. Aldaketaren beharra ikusten da eta horretarako ezinbestekoa da baliabide digitalen laguntza. Gure ikastetxeetako Hardware baliabide digitalak alde batetik eta gure ikasle guztien smartphone erako sakeleko telefonoak bestetik izango dira aldaketa horren oinarriak. Nolabaiteko sinergia baten beharra dago Hardware baliabide hauen guztien eta Interneten aurki ditzakegun Software baliabideen artean. Hau guztia kontutan edukita, Gradu Amaierako Lan honen helburua, aipatutako gaietara egokitutako, merkatuan aurkitzen diren simulatzaileen azterketa egitea izango da. Baliabide digital hauek sailkatuko dira egun gehien erabiltzen diren sistema eragileak ardatz hartuta. Gaika sailkatuko dira. Gai bakoitzean Kurrikulumean zehaztuta dauden eta erreminta hauen bitartez bete ahalko diren edukiak azalduko dira. Simulatzaile bakoitzari buruzko informazio baliagarria emango da, hala nola, programa nondik deskargatu daitekeen, dohainik den edo ordaindu beharra dagoen eta zenbat, laguntza eskaintzen duen edo ez, eta beste hainbat informazio interesgarri. Azkenik arakatutako simulatzaile guztien artean gai bakoitzerako egokienak direnen aukera egingo da. ABSTRACT In High School, the area of Technology concentrates on different issues. On the one hand, in DBH (Compulsory Secondary Education) students work on aeas such as Mechanics, Electricity, Electronics and Automatism and learn about the basics. In Higher Secondary, these areas are analysed more in depth.
1 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA 1. SARRERA ETA HELBURUAK Oraindik gure ikastetxeetan klaseak emateko gehien erabiltzen den metodoa metodo tradizionala (arbel eta klarionaren eta asko jota bideoaren erabileran oinarritutakoa) da. Egoera hori aldatu beharra dago, eta horretan laguntzeko dauzkagu gure esku bi baliabide boteretsu. Alde batetik Software baliabide agortezina bihurtu den Internet, eta bestetik ikastetxeetako Hardware baliabide digitalak. Internet bilakatu da errekurtso agortezinen iturri gure bizitzako arlo guztietarako, Jakintzan eta Hezkuntzan ere, Jakintza horren iturri gisa. Teknologia arlorako ere bertan aurki ditzakegu lagungarri izango zaizkigun simulatzaileak. Bestalde gure ikastetxeak aspalditik ari dira hornitzen teknologia digitalean oinarritutako tresneriarekin, hala nola ordenagailuak, inprimagailuak, sare informatikoak, proiektoreak, arbel digitalak, eta abar. Gainera gure ikasle guztiak dira smartphone erako sakeleko telefono baten jabe. Gradu Amaierako Lan hau egiteko arrazoi nagusia Hardware hau elikatzeko aipatutako gaietara egokitutako, merkatuan aurkitzen diren simulatzaileen azterketa egitea izan da. Gainera, arakatutako simulatzaile guztien artean gai bakoitzerako egokienak direnen aukera egingo da. Lan honetan aipatu dugun metodo tradizionala zertan datzan azalduko da. Eskolak ematen dituen emaitzen ondorioz, errendimendu baxua dagoela ere aipatzekoa da, eta hau zeren ondorio izan daitekeen ere azalduko da. Baita ere simulatzaileen beharraren zergatia justifikatzeko, simulatzaileen inguruko azalpen bat emango da, zer diren eta zertarako balio duten jakiteko. Hori osatzeko hauen abantailak zeintzuk diren aipatuko dira, hizkuntzan izan dezaketen pisua adierazteko. Aurreko zatia bukatu ondoren, baliabide desberdinen sailkapena garatuko da. Sailkapen honekin hasteko landuko diren gaitasunak zeintzuk diren eta bakoitza zertan datzan azalduko da. Ondoren sailkapenean dauden gai desberdinak, edukietan oinarrituta definituko dira: mekanika, mekanismoak eta makinak eta fabrikazioa, elektrizitatea eta elektronika, automatismoak, automatika eta kontrol automatikoa eta robotika. Gai bakoitzaren barnean beraien simulatzaile edo programen izenburuak aurkezten dira eta izenburuen azpian berauei buruzko informazio desberdina azalduko da: deskribapena,
2 Jose Javier Errasti Iriondo doakoa/ordaindua den, web orria, deskarga orria, laguntzarik duen, eta hizkuntza. 2. LANAREN EGITURA. METODOLOGIA. Gaiaren egoera eta oinarri teorikoan erabilitako informazioa ikerketa desberdinetatik aterako da. Alde batetik, metodo tradizionala eta gaur egungo eskoletan dagoen errendimendu baxua gaiak lantzen dituzten baliabideak [1,2] erabiliko dira. Beste aldetik, baliabide digitaletan oinarrituko da egilea, eta simulatzaileak zer diren, zergatik erabili behar diren eta zein onura dituzten argudiatzeko bere irakasle esperientzia izango da hizpide. Informazio-bilketa eta analisiaren ondoren hezkuntzarako egokiak diren baliabide digitalen bilaketa bat egingo da. Bilaketa horretan era askotako materiala azalduko da baina lan honen helburuan zentratuta gai bakoitzerako simulazio programa baten aukera arrazoitua egingo da. Simulazio-programen aukeraketa egiterako orduan, DBH eta Batxilerreko Kurrikulumetako edukiak aztertu ondoren egingo da erreminta digital hauen aukeraketa, ziurtatu ondoren erreminta digital hauek guztiak gai direla Kurrikulumeko edukiak lantzeko. Kurrikuluma aztertuta, bertan azaltzen zaizkigu garatu beharreko gaitasunak eta horiek ere kontutan izango dira aukeraketa egiterakoan. Sailkapen txukuna egiteko gaika eta sistema eragileka sailkatuko dira simulatzaileak. Simulazio programa bakoitzaren oinarrizko informazioa emango da, programa hauekin landu daitekeenaren ideia bat egiteko. Baliabide hauetako bakoitzaren web orriak, deskargarako linkak eta abar, azalduko dira sailkapenean. 3. GAIAREN EGOERA ETA OINARRI TEORIKOAK Gaur egun irakaskuntzan gehien erabiltzen den metodoa, metodo tradizionala da. Metodo honetan irakaslea da hezkuntzaren oinarri, bere ardura delarik ikasleen arrakasta. Irakaslearen menpe daude edukien aukera eta garapena. Ikasleentzako gida bat da irakaslea. Honek esandakoa egin eta imitatu beharko dute. Irakaste metodoa berdina da ikasle guztientzat, maila guztietan. Funtsean estruktura bertikala garatzen du metodo honek: goian irakaslea eta beherago ikasleak. Metodo honek ondorio batzuek ditu. Hauetako batzuek: ikasleek hartzen duten jarrera pasiboa. Ez dute parte hartzerik, ez eta eztabaidarako aukerarik ere, irakasleak bait du soilik hitza. Harremanei
3 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA dagokionean, distantzia handia dago bien artean, ez da ikuspuntu desberdinak elkartzeko ingururik errazten. Ikasleek ez dakite kooperatiboki lana egiten, indibidualtasuna da hezkuntza-metodo honen ardatza, bai kalifikazioei dagokionean, bai hezkuntzaren inguruko beste faktore batzuengatik. Honek ikasleen arteko konpetentzia sustatzen du [3]. Hezkuntza tradizionalak ez du zer ikusi handirik gaur egungo bizimoduarekin. Agian hori da eskolako errendimendu baxuaren arrazoietako bat. Gero eta gehiago darabilgu ahotan eskola porrota terminoa. Hezkuntza Sistemak, gaur egun duen arazo larrienetako bat da. Arazo horren ondorioen garrantzia eskolaren eremutik kanpo hedatu da eta herrialde garatu guztietan dago zabalduta, maila batean edo bestean. Datuak erakusten dute zenbaterainokoa den arazo honen hedadura. Kalitate eta Ebaluazio Institutu Nazionalaren (INCE) datuen arabera, Espainiako ikasle nerabeen herena, DBHko ikasleak, alegia, kalifikazio negatiboak ditu. Irakaskuntza Ertainetan ikasleen %32k ikasturtea errepikatzen du, %35ak ez du 2. DBHa ongi amaitzen, %48ak ez du Batxilergoa gainditzen. Unibertsitatean ikasketak uzten dituztenen ehunekoa berriz, %50ekoa da. Espainian lau haurretatik batek porrot egiten du ikasketetan, horrek dakartzan arazoak kontuan hartuta, baita psikologikoak ere. Matematika, Espainiako Hizkuntza eta Ingelesa dira eskola porrota ehuneko handiena eragiten duten gaiak. Europako bataz besteko datuak kontutan hartuta (%20a), Espainiako eskola porrotaren indizea %29koa da gutxi gora behera. Portugalek soilik gainditzen du indize hori, %45eko porrotarekin. Datu hauei gehitzen badizkiegu eskola mailan ematen den absentismoa eta ikasketak uzte maila altua, konturatuko gara eskola porrota bezala ezagutzen dena, handia dela gure artean eta neurri globalak eskatzen dituela. Porrota ez dela ikasle “nagi” edo “ergelen” gauza. Hezkuntza Sistemaren eskakizunak zuzen gainditzeko arazoak dituzten ikasleak egotea ezin zaio norbanakoari dagozkion arrazoiei soilik egotzi, heziketa arrazoiak, sozialak eta kulturalak ere badaude [4]. Sarritan errendimendu baxuaren zergatia kontzeptuak modu egokian ez barneratzearen ondorio izan daitezke. Ikasle guztiek ez dituzte kontzeptuak modu egokian barneratzen era berean, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten, gaiak laburtu eta antolatzen, etab. Badira lan horiek guztiak egiteko berezko trebetasuna duten ikasleak, baina beste batzuek, ordea, laguntza beharko dute ataza horietaz trebeziaz baliatzeko. Beste faktoreetako bat motibazio falta izan daiteke. Motibazio falta oso larria eta ugaria da gure hezkuntzan. Eskola aprobetxamendu arazo larriak egon
4 Jose Javier Errasti Iriondo daitezke, ikasteko motibaziorik ez badago. Horren aurrean garrantzitsua da ikaslearen inguruko pertsonen aitormena, onespen soziala eta epe motzerako xedeen lorpena bultzatzea [5]. Badakigu baita gaur egun gure gazteek pantailak (telebista, bideo-jokoak, ordenagailua, telefonoa eta abar) dituztela gogoko eta baliabide horien erabilera desegokia egiten dutela askotan. Zergatik ez erabili baliabide horiek hezkuntzan? 2009. urtea geroztik Euko Jaurlaritzak jarri zuen martxan ekimen bat eskola porrotari aurre egiteko eta eskola errealitatera hurbiltzeko, gurea bezalako gizarte aurreratuetan, jakintza, pertsonen eta makinen elkar eragintzan sortzen baita. Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia suposatu zuen, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak sartzean. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta ordutik aurrera, 2010 eta 2013 urteetan zehar, gure ikastetxeetako gelak baliabide digitalez hornitzen joan dira (sare informatikoak, ordenagailuak ikasleentzako, arbel digitalak, software libre edo askea) irakasleek baliabide berri hauek, metodologia berriekin batera erabil ditzaten [6]. Bestalde aipatzekoa da baita ere, ekimen hau iritxi ezin izan den mailatan (DBHko 2. Zikloa eta Batxilerrean), ikastetxeek egin duten ahalegina gelak baliabide digitalez hornitzeko (Elgoibarko Institutuan ordenagailu eta Proiektagailu bat gela bakoitzean, ikastetxeko sare informatikora konektatuta). Ekimen hauek lortu nahi dutena da ikasgeletako metodologia tradizionala aldatzea. Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea, ikasleak IKT-tako gaitasunetan trebatzea eta lan dinamiko eta parte-hartzailea bultzatzea, eta baita ere beste ikastetxeekin lankidetza sustatzea. Teknologiak jasaten ari diren aldaketak direla eta, gero eta baliabide teknologiko gehiagok mugitzen dute gure bizitza. Aldaketa honek hezkuntza eta irakasteko eran ere aldaketa bat dakar. Gorago esan bezala ikastetxe gehienak ordenagailuz ekipatu dira eta Internetera konexioa dute. Horri esker software desberdin ugari erabiltzeko aukera dago hezkuntzan. Baliabide hauek gehienetan informazioa eskuratzeko eta txostenak egiteko erabiltzen dira bakarrik, baina gure gizartea aldatzen doan heinean irakasteko metodoak ere aldatu behar dira, gaur eguneko beharrei erantzuteko. Horregatik beharrezkoa da simulatzaileak hezkuntzan erabiltzea.
5 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA 3.1. Simulatzaileak eta beraien garrantzia hezkuntzan. Simulatzaileak didaktikoki oso erabilgarriak diren softwareak dira. Baliabide hauetan gai desberdinetako eszenatoki (eskema, zirkuitu, pieza,…) desberdinak diseina ditzakegu. Diseinatu ondoren garatutakoaren portaera ikusi eta analizatzeko aukera egoten da. Kasu gehienetan programa hauen bidez aurrera eramaten diren lanak errealitatearekin antzekotasun oso handia izaten dute. Ordenagailu bidez ikasten duten ikasleek gogoeta, arrazoimena edo arazoak ebazteko behar diren trebetasunak garatzen dituzte [7]. Ikasleei gaitasun jakin batzuek garatzea eskaintzen die. Baliabide honen bitartez ikasleek euren iritzia eman dezakete, inplika daitezke, rol batekin ardura, eta euren erabakiak har ditzakete inongo arriskurik jasan gabe. Simulatzaileek ikaslea egoera baten aurrean jartzen dute, eta horren aurrean jarrera bat hartzera eta erantzun bat ematera bideratuta daude. Horrela interesgarriagoa eta dibertigarriagoa egiten zaie ikastea. Teoria konstruktibistak dionez, ikaslea ezagutza egituratzeko agente aktibo bat da. Premisa hau onartu dezake aurkikuntza aktibo bidezko ereduak. Eredu honetan informazioa ez zaio ikasleari zuzenean ematen azalpenen baten bitartez, ikasteko eredu ireki batez baizik. Ikasleak dagokion ezagutza eraiki dezan uzten du, ikerketaren bitartez, arazoen ebazpenaren bitartez, arrazoiketa hipotetiko deduktiboaren bitartez, azken finean. Esploratuz ikastea garrantzitsua da [8]. Horri esker eduki kontzeptualak hobeto eta sakonago ikas daitezkeelako. Bitartean prozedurazko edukiak ikasten dituzte. Ordenagailu bidezko simulazioak esploratuz ikasteko egokiak dira. Gainera simulazioen bidez, ikaslea zehatzaren eta abstraktuaren arteko mundu baten jartzen dute. Helburua ikasleei ikasten irakastea da, eta horrek denentzat jarduera berdinak eskatzen ditu, ikasleen egoera eta estilo kognitiboekin bat egiten duten bideak, jarduerak eta bitartekoak aukeratuta: irakatsi eta ikasteko prozesuak pertsonalizatuagoak egiteko [9]. Simulatzaileek erraztasunak ematen dituzte helburu horiek lortzeko. Baliabide hauek hezkuntzan txertatzeak abantailak ekarriko lituzke. Hezkuntza zuzen eta berdin baterako aukera ematen du, praktiketako gela eta laborategi garestiak garrantzia galtzen dute eta gaitasunen garapenean laguntzen dute erreminta berri hauek. Ikasketa positibo eta aktibo bat bultzatzen da simulatzaileek eskaintzen duten interaktibotasunari esker. Errealitate birtuala
6 Jose Javier Errasti Iriondo erabiliz ikasleak parte hartzera animatzen dira eta beraiek dira protagonista ikasteko metodo honetan. Ikaste prozesua egoki dakioke ikasle bakoitzari [10]. Irudi animatu, soinu eta testuen bidez ikasleen atentzioa eskuratzen da, ikaste esanguratsu bat lortuz. Errealitate baten inguruan lan egin daiteke, nahiz eta eszenatokia birtuala izan. Inguruak eskatzen dizkion ezagutza teknologikoak direla eta ikasleak bere gaitasunak garatzeko aukera du. Ikasleak bere hipotesiak egin ondoren sortzen zaizkion ideiak simula ditzake, horrela autonomoa bihurtuz ikaste prozesuaren inguruan. Programa hauen bitartez diseinatutakoa aldatzeko aukera izango dute erraztasun handiz. Simulatzaile gehienek aspektu matematikoak kalkulatzen dituztenez matematikak lan daitezke, baina ikasleek alderdi kontzeptualean gehiago zentra daitezke. Simulatzaile bidezko praktiketan arriskuak eta kostuak gutxitzen dira. Honako honek aparteko komentario bat merezi du. Arriskuari dagokionez makinekin edo elektrizitatearekin esaterako lan egitea arrisku bat du inplizito, eta adin hauetako ikasleak ezin dira jarri arrisku horren aurrean. Bestalde kostuari dagokionean, kontuan edukita DBH eta Batxilerreko ikastetxeek manejatzen dituzten aurrekontuak, ez dute inolaz ere aukerarik ematen ekipamendu teknologiko erreala, eta ez birtuala, erosteko. Beraz simulatzaileak erabiltzea modu bakarra da ikasleek parte hartze aktibo bat izateko lanean, eta erabakiak hartzeko arazoen aurrean. Arazo konplexuak aztertzeko alternatiba merkea eta segurua da ikasleentzat. Simulatzaileak edo mota honetako programak erabiltzeak oso kostu baxua du. Gainera Interneten programa aske (free software) asko aurki daitezke edo programa komertzialen demoak edo ikasleen bertsioak (beti bertsio profesionalak baino askoz merkeagoak. Nahiz eta dezente mugatuak egon, nahikoa dira gure mailak planteatzen dituzten eskakizunetarako). Programa hauek guztiak laguntza ugari izaten dituzte instalazio prozesu erreza eta bizkorra izan dadin. Eskertzekoa da software egileek egiten duten lana beraien produktuen erabilera, ahalik eta errazena izan dadin. Hori hezkuntza mundura begira oso aktibo inportantea da beraientzat. 4. APLIKAZIO PROPOSAMENAREN ANALISIA ETA INTERPRETAZIOA Atal honetan eta ondoren datozen ataletan teknologia arlora zuzendutako simulatzaileek bete beharko dituzten gaitasun eta edukiez arituko da. 4.1. Teknologia arlora zuzendutako simulatzaileak. Ikerketa honetan DBHn eta Batxilerrean ematen diren edukiei begira, eduki horiek beteko dituzten simulatzaileen sailkapen bat egingo da. Teknologian emango diren gai desberdinetarako zein simulatzaile erabil daitekeen eta
7 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA beraien funtzioa zein den azalduz. Lehenago esan bezala, sailkapenean simulatzailearen web orrirako link bat jarriko da; horrela simulatzaile horri buruzko informazioa eskuratu eta posible den kasuetan (gehienetan) demoa deskargatu ahal izateko. Baliabide batek ez balu web orri zuzenik, informazio hori eskura jartzen duen webaren linka jarriko da. Zehaztuko den beste puntu bat programa librea (askea edo freeware), mugatutako demoa, on line, denbora mugatu baten proba daitekeen bertsio osoa, ikasleentzako bertsioa, edo ordaindua den izango da. Baita ere tutorialik ba duen edo programari buruzko laguntza non aurkitu daitekeen azalduko da. Gure inguruko ikastetxe gehienak elebidunak edo hiru eledunak direnez, simulatzaileak erabiltzen duen hizkuntza (gehienetan ingelesa) adieraziko da. Azkenik, sailkapenarekin amaitzeko, simulatzaile bakoitzaren azalpen deskribatzaile bat emango da. Simulatzaileek lagunduko die ikasleei Kurrikulumean ezarrita dauden gaitasun edo konpetentzia batzuek garatzen. Horietako bat zientzia,-teknologiaeta osasun kulturarako gaitasuna da. Pentsamendu teknologikoa garatzea beharrezkoa da, jasotzen den informazioa interpretatzeko, eta horrela, herritarrak atzerritar ez sentitzeko ingurune horretan. Mundu fisiko horren ulermena eta elkarrekintza lantzen dira, Teknologiaren alorrean. Helburua sistema teknologikoak nola eraiki eta funtzionatzen duten ikastea da. Beste gaitasunetako bat ikasten ikasteko gaitasuna da. Problema praktikoak ebazteko estrategiak garatuz lantzen da gaitasun hori. Gaitasun horretan ezagutza baliabideak erabiltzen dira, batez ere, auto erregulazioarekin, jokabide estrategikoarekin eta transferentziarekin lotutako baliabideak. Ikasleak egingo denaren plangintza egin behar du, ekintzak aurreikusi eta emaitzak eta akatsak ebaluatu behar ditu. Hori dela eta zenbat eta konplexuagoak izan proposatutako problemak, ikasleak sistematikoago eta zehatzago egingo du lan. Jokaera estrategikoarekin lotutako baliabideak ere erabili behar ditu; izan ere, aurretik berak duen informazioa esperimentu bidez lortutako informazioarekin batera kudeatu behar du, jarduera ebazten jarraitzeko. Nola ez, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna garatuko da erreminta digital hauek erabiliz. Aro honetan ordenagailua da hainbat testuingurutako tresna nagusia. Ikasleak autonomia handiagoa izango du bitarteko hauek erabiltzeko, eta modu natural baten erabiliko ditu kasu gehienetan. Matematikarako gaitasuna ere landuko da mundu birtual hauen bitartez, magnitudeak eta beraien balioak kontutan hartu beharko direlako. Denborak
8 Jose Javier Errasti Iriondo aurrera egin ahala zehaztasuna ezinbesteko baldintza da problema praktikoak ebazteko. Teknologiaren alorrean errealitateak aldatuz joan behar du. Objektuen eta sistema teknologikoen azterketan, eta problema praktikoetan, kalkulu metodo egokia erabakitzen jakin behar da, eta egoera bakoitza ebazten duten eragiketak gauzatu behar dira. Batzuetan algoritmoak, taulak, eskalak, grafikoak, eskemak eta adierazpen matematikoak sortuz, eta beste batzuetan neurtuz, interpretatuz, ebatziz eta aplikatuz. Horrela alor honetan sortutako egoera problematikoei atxikitako kalkulua eta arrazoibide logikoa eta espaziala egin dakieke. Landuko den beste gaitasunetako bat hizkuntza komunikaziorako gaitasuna da. Jakinduria teknologikoa transmititzeko terminologia zabala erabili behar da. Terminologia hori aldatu egiten da jarduera motaren arabera. Ikasleak problema praktikoak ebatzi behar dituenean teknologiari lotutako adiera mordo bat erabiltzen ditu. Lan taldean arituz gero gainera, elkarrizketarako jarrera lantzen da, taldearen helburu komuna lortzen lagunduko duen erabakia hartzeko. Azkenik norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna garatuko da. Problema praktikoak ebazteko metodoak, ekintzaile faseak ditu barruan. Ikaslea, errealitatearen barruan egon behar du horretarako. Galderak egin behar dizkio bere buruari. Eragileak, objektuak, programak eta sistemak aztertuta, informazio garrantzitsuagoa ateratzen da, ondoren ikasleak bere aldetik eman nahi dion erabilera emateko. Sorkuntza fasean pentsamendu dibergentea erabiltzen da, eta pentsamendu hori oso beharrezkoa da hainbesterako neurrian komunikatuta dagoen gizartean. Aurretik inoiz ikusi gabeko ebazpenak sortzeko aukera ematea, edo produktu bati izaera berezia ematen dion desberdintasunen bat ematea da, gizakiok izan dezakegun poztasun handienetako bat. 4.2. Simulatzaileen bidez landuko diren Kurrikulumeko edukiak Hemen bereizketa egin behar da DBH eta Batxilerreko Kurrikulumen artean. 4.2.1. DBHko Kurrikuluma Gaika hartuta [11]: Mekanika, Mekanismoak eta Makinak: Mugimendua transmititzeko eta eraldatzeko makina soilak eta mekanismoak. Transmisio-erlazioaren algoritmoa erabiltzea.
9 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA Eragile mekanikoen portaera simulatzen duten programak erabiltzea. Elektrizitatea eta Elektronika: Zirkuitu elektrikoa: osagaiak eta funtzionamendua. Serieko zirkuituak eta zirkuitu paraleloak. Sinbologia eta eskemak. Oinarrizko magnitude elektrikoak eta haien unitateak: intentsitatea, erresistentzia eta tentsioa. Potentzia eta energia elektrikoa. Ohm-en legea. Magnitude elektrikoak neurtzeko korronte zuzeneko eta korronte alternoko oinarrizko aparatuen erabilera. Argia, beroa, eta efektu elektromagnetikoak ematen dituzten hargailu elektrikoen bidezko muntaiak. Oinarrizko makina elektrikoak: sorgailuak, motorrak eta transformadoreak. Segurtasun-eta higiene-arauen erabilera, elektrizitatearekin lan egiteko. Oinarrizko osagai elektronikoak: erresistentzia, harila, kondentsadorea, diodoa, transistorea. Sistema elektronikoetako sarrerako elementuak, esaterako, sentsoreak: LDR, NTC, PTC... Sistema horien irteerako elementuak: erreleak, LED... Funtzio jakin bat egingo duten oinarrizko zirkuitu elektronikoak egitea. Simulazio elektrikoko eta elektronikoko informatika programen erabilera. Elektronika analogikoa. Osagaiak, sinbologia. Funtzio jakin bat egingo duten oinarrizko muntaiak. Zirkuitu inprimatuak, PCB, sinbologia normalizatua. Elektronika digitalaren sarrera. Ate logikoak. Boolear aljebra. Zirkuitu analogiko eta digitaletarako simulagailuak. Pneumatika eta hidraulika: Sistema pneumatikoak eta hidraulikoak. Osagaiak, funtzionamenduprintzipioak. Oinarrizko zirkuituko simulagailuen bidez egindako diseinua, sinbologia egokia erabiliz. Aplikazio jakin baterako sistema pneumatiko egokien muntaia. Kontrola eta Robotika: Prozesuen automatizazioa: automatismoak.
10 Jose Javier Errasti Iriondo Kontrol-sistemak. Sarrerako eta irteerako osagaiak: sentsoreak eta eragingailuak. Atzeraelikadura. Inguruneko adibideak. Seinale analogikoak eta digitalak. Sistema automatiko baten diseinua, eraikuntza eta programazioa. Robotak: arkitektura, oinarrizko zatiak. Programazioa, motak, metodologia, algoritmoak, fluxugramak, hizkuntzak. Ordenagailua, kontrolerako gailua: interfazeak eta txartel kontrolatzaileak. Programak. 4.2.2. Batxilerreko Kurrikuluma Gaika hartuta [12], [13]: Mekanika, Mekanismoak eta Makinak, eta Fabrikazioa: Higiduren transmisioa eta eraldaketa. Mekanismoak eta haien azpiko algoritmoak. Makinen elementu osagarriak. Mekanismoak eta makinen elementuak. Ordenagailu bidezko analisia. Planoen interpretazioa. Mekanismo desberdinen muntaketa eta esperimentazioa. Fabrikazio-Prozedurak: Fabrikazio-tekniken sailkapena eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak. Prozedura bakoitzerako makina eta tresna egokiak. Tresnak erabiltzeko eta mantentzeko irizpideak. Energia erabilgarria. Lana. Makina baten potentzia. Ardatzeko pare motorra. Makinen energia-galerak. Errendimendua. Makinen printzipioak: Motor termikoak. Txandakako motorrak eta motor birakariak, errendimendua eta aplikazioak. Erabilerak ingurumenean dituen ondorioak. Zirkuitu hoztailea eta bero-ponpa: elementuak eta aplikazioak. Elektrizitatea eta Elektronika: Oinarrizko kontzeptu eta fenomeno elektrikoak. Neurri elektroteknikoak. Elektrostatika. Karga. Kondentsadorea. Kapazitatea. Magnitude eta unitate elektrikoak: potentzial-diferentzia, indar elektroeragilea, korrontearen intentsitate eta dentsitatea, erresistentzia elektrikoa. Potentzia, lana eta energia. Neurria. Tresnak. Neurtze-prozedurak. Korronte elektrikoaren efektuak.
11 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA Kontzeptu eta fenomeno elektromagnetikoak. Eremu magnetikoaren intentsitatea. Indukzioa eta fluxu magnetikoa. Iragazkortasuna. Materialen propietate magnetikoak. Zirkuitu magnetikoa. Indar magnetoeragilea. Erreluktantzia. Korronte elektrikoek sortutako eremu, eta indar magnetikoak. Indar elektromagnetikoa eta elektrodinamikoa. Korronte baten gaineko indarra eremu magnetiko batean. Indukzio elektromagnetikoa. Funtsezko legeak. Induktantzia. Autoindukzioa. Zirkuitu magnetiko homogeneo baten magnitude nagusien kalkulua. Zirkuitu elektrikoak eta elektronikoak. Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoa. Erresistentziak eta kondentsadoreak, karga eta deskarga. Ezaugarriak. Identifikazioa. Pilak eta metagailuak. Korronte zuzeneko zirkuituen analisia. Legeak eta prozedurak. Hargailuen akoplamendua. Tentsio- eta intentsitate-zatitzailea. Korronte alternoaren ezaugarri eta magnitudeak. Erresistentziaren, autoindukzioaren eta kapazitatearen efektuak korronte alternoan. Erreaktantzia. Inpedantzia. Inpedantzia maiztasunaren arabera aldatzea. Erresonantzia. Irudikapen grafikoa. Korronte zuzeneko zirkuitu monofasikoen analisia. Legeak eta prozedurak. Zirkuitu sinpleak. Potentzia, korronte alterno monofasikoan. Potentziaeta zuzenketa-faktorea. Kalkuluak eta irudikapen grafikoa. Sistema trifasikoak: sorkuntza, akoplamendua, motak eta potentziak. Elementu ez-linealak: erresistentzia aldakorrak eta erdieroaleak. Diodoak, transistoreak, tiristoreak. Artezketa. Balio bereizgarriak eta horien egiaztapena. Behe-tentsioko instalazioak. Argiteria- eta berokuntza-zirkuituak. Gailu elektronikoen eraginkortasun energetikoa. Magnitude elektrikoen kalkulua korronte zuzeneko eta alternoko zirkuituetan. Araudia eta segurtasuna instalazio elektrikoetan. Zirkuituen eskema bidezko adierazpena. Sinbologia. Planoen eta eskemen interpretazioa. Zirkuitu elektriko eta bereizgarrien muntaketa eta esperimentazioa. Makina elektrikoak.
12 Jose Javier Errasti Iriondo Transformadoreak. Funtzionamendua. Osaera. Galerak. Errendimendua. Korronte zuzeneko makina elektriko birakariak: sorgailuak eta motorrak. Osaera. Funtzionamendua. Kurba bereizgarriak. Motak. Konexioak. Korronte alternoko makina elektriko birakariak: sorgailuak eta motorrak. Osaera. Funtzionamendua. Motak. Konexioak. Ezaugarriak eta magnitudeak: potentziak eta intentsitateak. Galerak. Errendimendua. Neurtzeko tresna eta aparatuen erabilera makina elektrikoekiko aplikazioetan. Segurtasuna makina elektrikoetan. Gailu Elektronikoak. Erdieroaleak: diodoak eta transistoreak. Kurba bereizgarriak. Tiristorea, diac eta Triac. Elikatze-iturria, aukeratzea, eta martxan jartzea. Anplifikazio-zirkuituak. Anplifikazioa eta berrelikadura. Oinarrizko kontzeptuak. Transistorea anplifikazioan. Motak eta ezaugarriak. Erantzun-kurbak erauztea. Anplifikadore integratuak. Anplifikadore operazionala, ohiko ezarpenak. Dokumentazio teknikoa erabiltzea. Anplifikazio-zirkuituen muntatzea eta simulazioa. Kommutazio-zirkuituak. Transistorea kommutazioan. Multibibratzaileak, osziladoreak. Ohiko zirkuituak muntatzea, neurtzea, eta simulazioa. Aplikazioak 555 IC-rekin. Elektronika Digitala. Kode bitarra. Aljebra boolearra. Zirkuitu logiko konbinazionalak. Ateak eta funtzio logikoak. Zirkuitu logikoak sinplifikatzeko prozedurak. Zirkuitu konbinazionalak eta sekuentzialak. Muntaketa eta simulazioa. Analogikoa digital, eta digitala analogiko bihurtzea. Transmisio digitala. Telefonia eta telebista. Gailu baten funtzionamendua kontrolatzeko aplikazioak. Pneumatika eta Hidraulika: Fluidoen propietateak. Fluidoak ekoizteko, eroateko, eta arazteko teknikak. Eragiteko, banatzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko elementuak.
13 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA Aplikazio-zirkuitu bereizgarriak. Aplikazio bakun baten eskema bidezko adierazpena. Zirkuitu pneumatiko eta hidrauliko bereizgarrien muntaketa eta esperimentazioa. Kontrola eta Robotika: Kontrol-sistema bat osatzen duten elementuak: erreguladoreak, transduktoreak eta eragingailuak. Sistema automatiko baten egitura. Begizta irekiko sistemak. Atzeraelikadurako kontrol-sistemak. Konparadoreak. Transferentzia-funtzioa. Kontrol-zirkuitu bakunen simulagailuen esperimentazioa. 4.3. Sistema eragile desberdinentzako dagoenaren azterketa Ezer baino lehen hardwareari buruz hitz egin beharra dago. Eskoletako baliabide informatikoak PCtan oinarritzen dira. Baina gero eta indar handiagoa ari dira hartzen tablet eta smartphonak. Softwareari dagokionean bereizi egin behar da PCentzako softwarea, tablet eta Smartphonentzat dagoenetik. PCtan hiru sistema eragile nagusi ditugu: Windows, gure artean nagusi dena, OSX Appleren sistema eragilea, eta Linux, Ubuntu delarik azken honen bertsio erabiliena. Tablet eta smarphonetan berriz, Appleren IOS, eta beste gehienentzat Android, dira nagusi. PCentzako dagoen softwarea landuago, indartsuago eta garestiagoa (bertsio profesionaletan) da, tablet eta smartphonentzat dagoena baino. Azken hauentzat dagoena, gehiena dohainik edo oso euro gutxigatik eskura daiteke (20 € baino gutxiago). Azkenik puntualizazio bat egin behar da simulatzaileen inguruan. Simulatzaile gehienek interaktibotasun handi bat ahalbidetzen diote erabiltzaileari, honek egoera desberdinak aztertu eta egokienaren aukera egin dezan. Baina badaude simulatzaile batzuek interaktibotasunik eskaintzen ez diotenak erabiltzaileari. Zenbait mekanismo edo zirkuituren funtzionamendua erakustea dute helburu, batez ere animazioen bidez (ez dira animazio hauek konfunditu behar Youtube eta holakoetan aurki ditzakegun bideoekin). Oso baliagarriak gerta daitezke gai desberdinak azaltzerakoan, DBHn batez ere, eta ez ditugu gutxietsi behar interaktiboak diren simulatzaileekin alderatzerakoan. Irakasle bakoitzaren esku geratzen da simulatzaile desberdinak erabiltzea, maila eta eguneroko behar desberdinen arabera.
14 Jose Javier Errasti Iriondo Ondoren datorren sailkapenak ez du exhaustiboa izan nahi, inolaz ere; ezinezkoa litzateke Interneten, eta hizkuntza desberdinetan dagoen simulazio software guztiaren berri ematea. Agertzen diren programak, bere eguneroko lanean gure inguruko irakaslego interesatuak gehien erabiltzen dituenak dira. Horregatik, helburua, oraindik mundu hau ezagutzen ez duen irakaslegoari ate bat zabaltzea litzateke, gaur egun dagoenekoz, eta batez ere, etorkizuneko irakaskuntzan esku artean erabiliko dituen baliabideak ezagutarazteko.
15 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA 5. WINDOWS SISTEMA ERAGILEA 5.1. Sarrera Gai guztietarako aplikazio gehien dituen sistema eragilea dugu. Agian horregatik Euskal Elkarte Autonomoan gehien erabiltzen den sistema eragilea da. Honek ez du esan nahi beste sistema eragileentzat ez dagoenik Windowsentzat dagoen beste aplikazio (Estatu Batuetan Appleren sistema eragilea da nagusia Eskola eta Unibertsitatetan), baina gurean horrela da. 5.2. Mekanika, Mekanismoak eta Makinak, eta Fabrikazioa BALIABIDEAK: NEWTON (4 bertsioa) Deskribapena: Designsoft enpresak egindako programa honekin fisika ikasi, eta irakatsi daiteke. Makina sinpleak, mekanismoak, zinematika, dinamika, termodinamika, elektrizitatea eta optika landu daitezke ariketa eta esperimentuen bidez, 3Dn, besteak beste. Dohakoa/Ordaindua: Demoa deskarga daiteke dohainik. Ikaslearen bertsioko lizentzia (erabiltzaile bakarra) 49 €; Erabiltzaile bakar batentzako lizentzia 150 €; erabiltzaile anitzentzako lizentziak (5entzat 400 €, 10entzat 600 €, 20entzat 900 €, 30entzat 1200 €, 40entzat 1400 €, eta 50entzat 1600 €). Lizentzia lortzeko behin ordaindu behar da soilik, hau da, prezio horiek ez dira ez hileroko, ez urteko kuotak. Web orria: http://www.newtonlab.com/English/newton/ Deskargatu: http://www.newtonlab.com/English/newton/ Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Ayuda botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Gainera web orritik nahiko laguntza eskura daiteke, hala nola, bideo tutorialak eta manualak. Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa, Alemana, Frantsesa eta Portugesa.
1. Irudia. NEWTON
2. Irudia. YENKA PHYSICS
3. Irudia. RELATRAN
GEARS SIMULATOR (4.1 bertsioa) Deskribapena: Jaume Dellunde irakasleak egindako programa, hau ere. Kasu honetan era guztietako engranajeak (zuzenak, helizedunak, kanpoko zein barrukoak), tren planetarioak, frikziozko gurpilak, uhal bidezko eta kate bidezko transmisioak lantzen dira. Sortutako mekanismoak 2Dn (eskema edo perfilez) nahiz 3Dn ikus ditzakegu. Testuak ere txerta daitezke. Testuak eta irudiak beste dokumentu batzuetara esportatu daitezke. Simulazioan, mekanismoaren mugimendua azaltzen da detaile askorekin. Simulazioa martxan jartzean, potentzia eta abiadura bezalako datuak agertzen dira laburpen panel baten. Dohakoa/Ordaindua: 30 eguneko demo librea. Lizentzia lortu nahi izanez gero bi lizentzia mota ditugu, norbanakoa 60 €tan eta erabiltzaile anitzekoa (nahi beste erabiltzaile) 110 €tan. Web orria: https://sites.google.com/site/simgears/home Deskargatu: https://sites.google.com/site/simgears/home Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Ayuda botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Web orrian nahiko informazio dago, hala nola, bideo tutorialak, eta manualak. Hizkuntza: Gaztelania, Katalana, Ingelesa eta Frantsesa.
20 Jose Javier Errasti Iriondo Yenka pakete osoari buruzko nahiko laguntza aurki daiteke, hala nola, artikuluak, klaseak prestatzeko laguntza, eta bideoak. Hizkuntza: Ingelesa
8. Irudia. MECANIZADO EN FRESADORA 5.3. Elektrizitatea eta Elektronika BALIABIDEAK: DC/AC VIRTUAL LAB Deskribapena: Cyber Virtual Labs, LLC enpresak egindako softwarea. On line simulagailu bat da, KZ/KAko zirkuituak eraiki, neurriak hartu, eta funtzionamendua erakusten diguna. Dohakoa/Ordaindua: Ikasle eta Irakasleentzat dohainik da. Deskarga dezakete demo bat (ezaugarri mugatuekin) berehala probatzeko. Baina kontu bat ireki behar da (erabiltzailea eta pasahitza) programa bere osotasunean erabiltzeko. Beste erabiltzaile guztiek, lizentzia ordaindu behar dute erabiltzeko: 69 $/urte edo 14 $/hilabete. Web orria: https://www.dcaclab.com/ Deskargatu: Ez da deskargatzen. On line funtzionatzen du. Programari buruzko laguntza: Programak ez du laguntzarik ematen, baina web orrian azaltzen da funtzionamendua, gainera erabiltzaileek eginiko zirkuituak ikus daitezke, eta norberarenak bidali besteek ikus ditzaten. Hizkuntza: Ingelesa.
25 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA EDISON (5 bertsioa) Deskribapena: Designsoft enpresako zirkuitu elektriko eta elektronikoak diseinatzeko softwarea da. Multimedia laborategi bat da. Erabili daitezke irudiak, instrumentu birtualak, soinua eta animazioa, zirkuituak sortu, simulatu, eta matxurak konpontzeko. Hori guztia denbora errealean OpenGL 3D grafikoz osatutako ingurune baten, osagaiak eta instrumentuak benetakoen itxura dutelarik, zirkuituen eskemekin batera. Dohakoa/Ordaindua: Demoa deskarga daiteke dohainik. Ikaslearen bertsioko lizentzia (erabiltzaile bakarra) 49 €; Erabiltzaile bakar batentzako lizentzia 150 €; erabiltzaile anitzentzako lizentziak (5entzat 400 €, 10entzat 600 €, 15entzat 750 €, 20entzat 900 €, 25entzat 1050 €, 30entzat 1200 €, 40entzat 1400 €, eta 50entzat 1600 €). Lizentzia lortzeko behin ordaindu behar da soilik, hau da, prezio horiek ez dira ez hileroko, ez urteko kuotak. Web orria: http://www.edisonlab.com/English/edison/ Deskargatu: http://www.edisonlab.com/English/edison/ Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Help botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Programak berak 100 zirkuitu baino gehiago ditu ebatzita, adibide gisa. Gainera web orritik nahiko laguntza eskura daiteke, hala nola, bideo tutorialak eta manualak. Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa, Alemana, Frantsesa eta Portugesa.
11. Irudia. EDISON
26 Jose Javier Errasti Iriondo EDISON CLOUD Deskribapena: Designsoft enpresako EDISON Cloud softwarearen bertsioak EDISON softwarearen ahalmen berdinak ditu, baina “hodeian” (cloud) dago. Horregatik EDISON Cloud erabili daiteke sistema eragile gehienetan (Windows, OSX, Linux, Android eta IOS). Dohakoa/Ordaindua: Trial demo bat dago aurretik definitutako zirkuituak probatzeko. Baina norbere zirkuituak lantzeko lizentzia desberdinak daude. Erabiltzaile bakarrarentzat: urte baterako lizentzia, 50 €, 2 urtetarako lizentzia, 70 €, eta 3 urtetarako lizentzia, 90 €. 5 erabiltzailerentzat: urte baterako lizentzia, 175 €, 2 urtetarako lizentzia, 260 €, eta 3 urtetarako lizentzia, 350 €. 10 erabilerentzat: urte baterako lizentzia, 250 €, 2 urtetarako lizentzia, 375 €, eta 3 urtetarako lizentzia, 500 €. 20 erabilerentzat: urte baterako lizentzia, 350 €, 2 urtetarako lizentzia, 530 €, eta 3 urtetarako lizentzia, 700 €. Azkenik, 30 erabilerentzat: urte baterako lizentzia, 450 €, 2 urtetarako lizentzia, 600 €, eta 3 urtetarako lizentzia, 800 €. Web orria: http://www.edisonlab.com/Spanish/edisoncloud/ Deskargatu: http://www.edisonlab.com/Spanish/edisoncloud/ Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Ayuda botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Web orrian nahiko laguntza aurki daiteke, hala nola, manualak, tutorialak, bideoak, zirkuitu ebatziak eta ariketak. Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa, Alemana, Frantsesa, Portugesa, Holandesa, Finlandiera, Norvegiarra, Suediarra, Txekiera, Hungariera, Lituaniera, Errusiera, Eslovakiera, Turkiera, Arabiera, Txinera, Txinera Tradizionala, Hebraiera, Japoniera, eta Vietnamiera.
28 Jose Javier Errasti Iriondo duen lizentzia, TINA 10.0 Industrial version da, eta horien prezioak honakoak dira: 5 erabiltzailerentzat, 3000 €tatik hasi eta 50 erabiltzailerentzat, 17700 €raino. TINA Academic-Standard lizentziak (erabiltzaile bakarra), hauek dira: TINA 10.0 - Design Suite Student version, 49 €. TINA 10.0 Educational version, 449 €. Azken lizentzia hau, baina erabiltzaile anitzentzat, 5 erabiltzailerentzat, 1500 €tatik hasi eta 50 erabiltzailerentzat, 6500 €raino. Edozein lizentzia motako TINA erosita, TINA Cloud dohainik ematen dute, urte baterako. Web orria: http://www.tina.com/ Deskargatu: http://www.tina.com/ Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Help botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Web orrian aurkitu daitezke, manualak, tutorialak, bideoak, zirkuitu ebatziak eta ariketak. Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa, Alemana, Frantsesa eta Portugesa.
30 Jose Javier Errasti Iriondo Student Edition (erabiltzaile bakarrarentzako lizentzia), urte baterako lizentzia, 12 €, 2 urtetarako lizentzia 19 €, eta 3 urtetarako lizentzia, 24 €. Tina Cloud Basic Edition (erabiltzaile bakarrarentzako lizentzia), urte baterako, 149 €, 2 urtetarako, 219 €, eta 3 urtetarako, 299 €. Tina Cloud Industrial Edition (erabiltzaile bakarrarentzako lizentzia), urte baterako, 299 €, 2 urtetarako, 499 €, eta 3 urtetarako, 599 €. Tina Cloud Educational Edition (trebatze eta examina ereduak ditu; Hezkuntzan erabili daiteke bakarrik), 5 erabiltzailerentzat: urte baterako lizentzia, 590 €, 2 urtetarako lizentzia, 990 €, eta 3 urtetarako lizentzia, 1190 €. 10 erabilerentzat: urte baterako lizentzia, 990 €, 2 urtetarako lizentzia, 1590 €, eta 3 urtetarako lizentzia, 1990 €. 20 erabilerentzat: urte baterako lizentzia, 1390 €, 2 urtetarako lizentzia, 2190 €, eta 3 urtetarako lizentzia, 2790 €. Web orria: http://www.tina.com/English/tinacloud/ Deskargatu: http://www.tina.com/English/tinacloud/ Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Ayuda botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Web orrian aurkitu daitezke, manualak, tutorialak, bideoak, zirkuitu ebatziak, eta ariketak. Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa, Alemana, Frantsesa, Portugesa, Holandesa, Finlandiera, Norvegiarra, Suediarra, Txekiera, Hungariera, Lituaniera, Errusiera, Eslovakiera, Turkiera, Arabiera, Txinera, Txinera Tradizionala, Hebraiera, Japoniera, eta Vietnamiera.
16. Irudia. TINA CLOUD
34 Jose Javier Errasti Iriondo Yenka pakete osoari buruzko, nahiko laguntza aurki daiteke, hala nola, artikuluak, klaseak prestatzeko laguntza, eta bideoak. Hizkuntza: Ingelesa.
21. Irudia. CIRCUITLAB
NI MULTISIM Deskribapena: Hasiera baten, Electronics Workbench izeneko programa, Interactive Image Technologies Ltd. enpresak egina. National Instruments Corporation enpresak erosi, izena aldatu eta garatzen jarraitu du, gaur egun den programa potentea izateraino. Zirkuitu elektriko eta elektronikoak (analogiko, digital, mistoak, potentziakoak, eta irrati maiztasunekoak (RF), diseinatu eta simulatzen ditu, eta zirkuitu inprimatuak (PCBak) sortzeko gaitasuna du ere. Instrumentu birtualen eta errealen simulazioen bitartez neurketa esparru zabala egiteko gai da zirkuituen simulazioa erraztuz. Dohakoa/Ordaindua: Web orrian ikus daiteke Demostrazio Interaktiboa, 7 minutuko iraupena duen bideo baten bitartez. Hezkuntzako bertsio osoa deskarga daiteke dohainik, 30 egunetan ebaluatzeko. Bertsio profesional osoa deskarga daiteke dohainik, 30 egunetan ebaluatzeko.
22. Irudia. NI MULTISIM
23. Irudia. iCIRCUIT
B2.SPICE A/D Deskribapena: EMAG Technologies Inc., lehen Beige Bag Software enpresak egindako simulazio analogikoa, digitala eta mistoa egiten dituen softwarea da. Dohakoa/Ordaindua: Guztiz operazionala den, denbora mugatuko trial bertsioa eskura daiteke web orrian dagoen formularioa bete eta enpresara bidalita. Lizentzia mota desberdinak eros daitezke: Student suskripzioa, ikasle bat, urte baterako, 10 $/hilabete, gutxienez hiru hilabeterako erosiz gero. Erabiltzaile bat urte baten, 595 $. 3 erabiltzaile, urte baten, 1495 $. 5 erabiltzaile, urte baten, 1995 $. Web orria: http://www.beigebag.com/ Deskargatu: http://beigebagsoftware.stores.yahoo.net/index.html Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Help botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Web orrian hainbat tutorial, bideo, laguntza foro eta zirkuituen adibideak daude. Hizkuntza: Ingelesa.
QUCS Deskribapena: Qucs Team taldeak egindako open source softwarea da hau. Qt plataforma anitzetarako liburutegian oinarritutako proiektua. Zirkuitu elektroniko analogikoak diseina eta simulatzen ditu. Dohakoa/Ordaindua: Dohakoa. Web orria: http://qucs.sourceforge.net/ Deskargatu: http://qucs.sourceforge.net/ Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Help botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Web orrian hainbat tutorial, bideo, laguntza foro eta zirkuituen adibideak daude. Hizkuntza: Ingelesa.
25. Irudia. QUCS
27. Irudia. LOGICLY
28. Irudia. LOGICSIM V2.4
29. Irudia. LOGISIM
30. Irudia. THE LOGIC LAB
BOOLE DEUSTO Deskribapena: Javier García Zubía, Deustoko Unibertsitateko, ESIDE Ingenieritza Eskolako Irakasleak egindako software hau, bit mailan, sistema digital konbinazionalak eta sekuentzialak aztertzeko eta diseinatzeko ingurunea da. Dohakoa/Ordaindua: Dohakoa. Web orria: http://paginaspersonales.deusto.es/zubia/ Deskargatu: http://paginaspersonales.deusto.es/zubia/ Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Laguntza botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Web orrian zirkuituen adibideak daude. Baita manuala ere. Hizkuntza: Euskara, Gaztelania eta Ingelesa.
48 Jose Javier Errasti Iriondo 5.5. Automatismoak Atal honetan sartzen dira, arlo bakoitzean erabilpen teknikoagoa duten programak. Programa hauek daude gehiago orientatuta Lanbide Heziketara eta Unibertsitatera. Balio dute beraz, Bigarren Hezkuntzaren ondoren, ikasketa teknikoetara bideratutako ikasleek aurkituko dituzten gaien berri izan dezaten eta trebatzen haz daitezen ikasketa horiek hasi aurretik. Dena dela erabil daitezke baita Batxilerrean, irakasleak egoki ba deritzo. 5.5.1. Automatismo Elektrikoak BALIABIDEAK: CADe SIMU V2.0 Deskribapena: CanalPLC enpresakoek egindako software honek elektrotekniako zirkuituak muntatu eta simulatzeko ahalmena du. Logika Digitaleko, GRAFCETeko, eta LOGO modulu logikoko libreriak gehitu dizkiote bertsio berriari. Baita ere PC_SIMUkin datuak inporta/esportatzeko ahalmena ere. Dohakoa/Ordaindua: Dohakoa. Klabea eskatzen du. Hau lortzeko korreo elektroniko bat bidali behar da canalPLCra. Web orria: http://canalplc.blogspot.com.es/ Deskargatu: http://canalplc.blogspot.com.es/p/blog-page_14.html Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Ayuda botoia klikatu. http://perso.ya.com/canalPLC/cade_sim.htm web orrian aurki ditzakegu manuala, adibideak eta tutorialak. Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa eta Portugesa.
42. Irudia. GNU SIM8085
43. Irudia MCU 8051 IDE
47. Irudia. AXEPAD
51. Irudia. SCRATCH
53. Irudia. FRITZING
SCRATCH S4A Deskribapena: Citilab erakundeko Smaltalk taldeak, 2010ean egindako software hau, Arduino plakekin erabiltzeko Scratch softwarearen egokitutako bertsioa da. Softwarea PCan instalatu eta gero, web orritik deskargatutako firmwarea instalatu behar da Arduino plakan, ordenagailua eta plakaren arteko interakzioa lortzeko. Dohakoa/Ordaindua: Dohainik da, baina diru aportazioak (proiektuarekin aurrera jarraitzeko) onartzen dira. Web orria: http://s4a.cat/index_es.html Deskargatu: http://s4a.cat/index_es.html Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta, Help botoia klikatu. Web orrian aurki ditzakegu bideoak, tutorialak, adibideak, proiektuak eta manualak. Hizkuntza: Ingelesa
ARDUINO 123D Deskribapena: Autodesk Inc. enpresak egindako software hau erabil daiteke on line diseinatu, konpilatu eta simulatzeko zirkuitu elektroniko analogiko zein digitalak, Arduino plaka simulatuaren kontrol pean (horretarako plaka programatu egin behar da), edo Arduino plaka gabe. Beti ere, osagaiak protoboardean jartzen dira zirkuituaren muntaketa egiteko. Baita ere, diseinu bakoitzeko osagaien zerrenda (bakoitzaren ezaugarriekin), diseinatutako zirkuituaren eskema elektrikoa eta PCBa diseinatzeko aukerak ditu.. Dohakoa/Ordaindua: Doakoa. Web orria: http://www.123dapp.com/circuits Deskargatu: Ez da deskargatzen. On line funtzionatzen du. Programari buruzko laguntza: Oso erraz erabiltzeko programa da. Atal bakoitzean klikatu eta erabiltzeko haina informazio ematen du. Hori guztia gutxi ez balitz, web orrian, proiektuak, manualak, bloga, etab. daude. Hizkuntza: Ingelesa
56. Irudia. ARDUINO 123D
59. Irudia. FLUIDSIM 5
72 Jose Javier Errasti Iriondo Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Ayuda botoia klikatu. Web orrian programari buruz informazioa, eta datu orriak daude. Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa, Txinera (Laburtua), eta Portugesa.
61. Irudia. LOGICLAB PNEUMATIC 5.6. Automatika eta Kontrol Sistemak BALIABIDEAK: MATLAB, SIMULINK eta CONTROL SYSTEMS TOOLBOX Deskribapena: MathWorks enpresak egindako softwarea da hau. Lehendabizi esan behar da software hau bere osotasunean Bigarren Hezkuntzako eremutik kanpo geratzen dela, goi mailako ikasketetara eta enpresa mundura zuzenduta bait dago. Baina oso formakuntza gutxirekin etekin handia atera dakioke batxiler mailan, eta horregatik aztertzen da. Hori argitu ondoren, esan behar da jatorriz matrizeak lantzeko hizkuntza zela. Hortik dator MATLAB izena (Matrix Laboratory hitzen hasieretatik). Baina gehitzen joan zaizkion kapazitateak ahalbidetzen dute gaur egun zientziaren eta teknikaren munduko ia edozein esparru lantzea. Aplikazio hauei Toolbox deitzen zaie, eta programak dituenekin lantzen dira aplikazio matematiko, estatistiko, seinaleen prozesaketa eta komunikazioak, irudien prozesaketa eta ikuskatze artifiziala, finantzaketa konputazionala, konputazio paraleloa, kontrol sistemak, elektroteknia, mekanika, hidraulika eta pneumatika, eta horrela 50etik gora aplikazio osatu arte. Batxilerrean erabiltzeko horietatik bi aukeratzen dira, Simulink eta Control System Toolbox. Azkenik esan, posible dela konektatzea kontroleko zenbait hardwarerekin (Arduino, Raspberry Pi, Lego Mindstorms, eta Android eta iPhone gailuekin, beste batzuen artean).
78 Jose Javier Errasti Iriondo Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta ? botoia klikatu. Web orrian nahiko informazio dago programari buruz. Besteak beste, tutorialak, animazioak, manualak, eta zenbait egileren aplikazioak. Hizkuntza: Ingelesa, Frantsesa eta Alemana.
65. Irudia. SIMAPP
67. Irudia. SIMVIEW
WOLFRAM ALFA Deskribapena: Wolfram Research enpresak egindako softwarea. Wolfram hizkuntzan egindako programa hau, ezagutza kudeatzeko modu berri bat da. Betiko bilatzaileek web orri zerrenda batekin erantzuten duten bezala (izan dezaketenak, zein ez, gu bila gabiltzan hori), erantzun beharrean, Wolfram Alphak metodo eta algoritmo desberdinez baliatuta, eta data base erraldoietan miatuta, ematen digu zuzenean bila gabiltzan hori, berdin edozein herriri buruzko informazioa, zein kalkulu matematiko konplexu baten inguruko guztia (emaitzak, grafikak, etab.). Ingeniaritzako atalaren barruan kontrol sistemen transferentzia funtzioa sartuta, ohiko kalkuluak, denbora eta maiztasun eremuko grafikak, ekuazio karakteristikoaren erroak, egonkortasun estudioa, eta abar ematen dizkigu. Dohakoa/Ordaindua: dohainik da erabilpen ez komertzialerako. Web orria: www.wolframalpha.com/ Deskargatu: Ez da deskargatzen. On line funtzionatzen du. Programari buruzko laguntza: Web orrian eta aplikazioan bertan, arlo guztietarako adibide nahikoarekin. Hizkuntza: Ingelesa.
68. Irudia. WOLFRAM ALPHA
EUREKA_WEDGES AND SCREWS Deskribapena: Designmate enpresak egindako simulazio softwarea. Liburutegi digitala da, ziriak eta torloju (mekanismo bakunen) inguruan egina. Irudiak, animazioak, bideoak, testuak, galderak, eta linkak ditu besteak beste. Dohakoa/Ordaindua: Dohakoa. Web orria: Google Play edo http://www.designmate.com/ Deskargatu: Google Play edo http://www.designmate.com/ Programari buruzko laguntza: Web orrian eta Aplikazioan bertan. Hizkuntza: Ingelesa eta Frantsesa.
74. Irudia. ENGINE 3D
100 Jose Javier Errasti Iriondo Programari buruzko laguntza: Web orrian eta aplikazioan bertan. Hizkuntza: Ingelesa.
81. Irudia. ANIPHYS 3
EUREKA_FUNDAMENTALS OF A DC MOTOR Deskribapena Designmate enpresak egindako simulazio softwarea. Liburutegi digitala da, korronte zuzeneko motorraren inguruan egina. Bere konstrukzioa eta funtzionamendua agertzen dira. Irudiak, animazioak, bideoak, testuak, galderak, eta linkak ditu besteak beste. Dohakoa/Ordaindua: Dohakoa. Web orria: Google Play edo http://www.designmate.com/ Deskargatu: http://www.designmate.com/ Programari buruzko laguntza: Web orrian eta Aplikazioan bertan. Hizkuntza: Ingelesa, eta Frantsesa.
CIRCUIT BUILDER Deskribapena: LJ Create Ltd enpresak egindako software hau, oinarrizko zirkuitu elektrikoak diseinatu eta simulatzeko, erabiltzen da. 3Dn egiten ditu simulazioak, baina zirkuituaren eskema elektrikoa erakusteko aukera ere badu. Dohakoa/Ordaindua: 1,88 €. Web orria: http://www.ljcreate.com/apps/circuitBuilder/ Deskargatu: Google Playtik deskarga daiteke. Programari buruzko laguntza: Web orrian eta aplikazioan bertan. Hizkuntza: Ingelesa eta Alemana.
84. Irudia. EVERYCIRCUIT
86. Irudia. FILTRE
88. Irudia. HIS4A
ANDROBODE Deskribapena: Lorrai Paolo da software honen egilea. Kontrol Teorian erabilitako transferentzia funtzio linealen, Bode eta Nyquist grafikak egiteko erabiltzen da. Dohakoa/Ordaindua: Dohakoa.
91. Irudia. ANDROBODE
114 Jose Javier Errasti Iriondo PIDSIM TANK Deskribapena: CMARsoft enpresak egindako softwarea, upel bateko likidoaren nibela kontrolatzen duen PID kontrolagailuaren simulazioa da. Upelaren tamainoa, sarrera eta irteera fluxuak, simulazio denbora, edo abiadura kontrolatzeko algoritmoa, ajusta daitezke guztiz. PID lazoa AUTO moduan dagoenean, erabiltzaileak alda dezake upelaren maila balorea, eta modu manualean, irteera balbularen ehunekoa (%0-%100). Dohakoa/Ordaindua: 0,75 €. Web orria: Ez du web orririk. Egilearen email helbidea [email protected] da, aplikazioarekin izandako arazoren baten berri eman nahi izanez gero. Deskargatu: Google Playtik deskarga daiteke. Programari buruzko laguntza: Aplikazioan bertan. Hizkuntza: Ingelesa.
92. Irudia. PIDSIM TANK
93. Irudia. PID LOOPSIM PRO
AUTO MECHANIC BOB - ENGINES Deskribapena: MICOM Software enpresak egindako programa honek motor mota desberdinen funtzionamendua azaltzen du. Garaje baten simulazioa ere badu, matxura desberdinak aztertu, galderak egin eta nola konpondu, aurrekontu eta guzti. Doakoa/Ordaindua: Doakoa. Web orria: Apple Store edo www.micomsoftware.com Deskargatu: App Store edo www.micomsoftware.com Programari buruzko laguntza: Web orrian eta aplikazioan bertan. Hizkuntza: Ingelesa
122 Jose Javier Errasti Iriondo MULTISIM TOUCH Deskribapena: National Instruments Corporation enpresak egindako softwarea. Zirkuitu elektriko eta elektroniko analogikoak, diseinatu eta simulatzen ditu. Instrumentu birtualen bitartez neurketa esparru zabala egiteko gai da zirkuituen simulazioa erraztuz. Dropbox™ eta email bidez Multisim Touch fitxategiak inporta daitezke konpainia bereko NI Multisim programara, han analisi konplexuagoak egiteko, PCBa diseinatzeko, etab. Baina ez da posible alderantzizko bidea egitea (hau da, fitxategiak inportatzea NI Multisimetik, Multisim Touchera). Dohakoa/Ordaindua: 2,99 €. Web orria: http://www.ni.com/multisim/mobile/esa/ Deskargatu: Apple Store. Programari buruzko laguntza: Programa ireki eta Help botoia klikatu. Bertan programaren funtzionamendua erakusten digun dokumentazioa aurkituko dugu. Web orrian hainbat tutorial, bideo, ikastaro, erabiltzaile desberdinen esperientziak (Bigarren Hezkuntzako, zein Unibertsitate desberdinetakoak), laguntza foro eta zirkuituen adibideak daude. Informazio ugari eta oso baliagarria duen web orria da. Hizkuntza: Ingelesa.
CIRCUIT LAB HD Deskribapena: Laura Villani da software honen egillea. Aldatutako nodoen analisi metodoan oinarritutako zirkuitu elektroniko analogikoak analizatzeko erreminta da. Hiru analisi mota egin daitezke: DC, zirkuitu lineal eta ez lineal, korronte zuzeneko tentsio eta korronte iturriekin, AC, zirkuitu linealak egoera egonkorrean, tentsio eta korronte iturri sinusoidalekin, eta TRANSIENT, zirkuitu lineal eta ez lineal, sinusoidal eta pultsu korronte iturriekin. Analisi hauen guztien emaitzak grafikoki azaltzen dira. Doakoa/Ordaindua: 6,99 $. Web orria: https://sites.google.com/site/lurvill/circuitlabhd Deskargatu: Apple Store. Programari buruzko laguntza: Web orrian zenbait bideo tutorialen bidez, eta aplikazioan bertan. Hizkuntza: Ingelesa eta Italiera.
SIMULADOR DE NEUMATICA (2) Internetetik funtzionatzen duenez, landu daiteke Safari erabilita. Programa honen Windows bertsiorako esandako guztiak berdin balio du beste sistema eragile guztietarako. 9.5. Automatismoak Atal honetan sartzen dira, arlo bakoitzean erabilpen teknikoagoa duten programak. Programa hauek daude gehiago orientatuta Lanbide Heziketara eta Unibertsitatera. Balio dute beraz, Bigarren Hezkuntzaren ondoren, ikasketa teknikoetara bideratutako ikasleek aurkituko dituzten gaien berri izan dezaten eta trebatzen haz daitezen ikasketa horiek hasi aurretik. Dena dela erabil daitezke baita Batxilerrean, irakasleak egoki ba deritzo.
100. Irudia. SIMDUINO
131 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA 10. ONDORIOAK Lan hau bukatu eta gero, ondorio desberdinak atera daitezke Bigarren Hezkuntzara bideratutako simulatzaileen inguruan. Alde batetik ikusi da gai batzuetarako beste batzuetarako baino baliabide gehiago daudela, esaterako Elektrizitate eta Elektronika gaiaren kasuan. Arrazoi bat izan daiteke Elektrizitate eta Elektronikaren edukiak beste gai batzuetakoak baino abstraktuagoak izan direla Teknologia ikasgaiaren barruan. Bestalde, nahiz eta gai batzuek beste batzuek baino erreminta digital gehiago eduki, gai guztiak lantzeko adina programa aurki daitezke. Beraz, ahalegindu beharra dago baliabide hauek guztiak, gure eskoletan inplementatzen. Horretarako eman beharreko lehenengo pausoa irakasleek irakaste mota honekin konprometitzea litzateke, eta irakaskuntza parte hartzaile eta berritzaile hau lantzeko motibazioa izatea. Horrek eskatzen du IKTetan murgilduta egotea, eta bertan ematen diren aurrera pausuen berri izatea, atzean ez geratzeko, gaur egungo gazteak bait dira teknologia berri hauen euskarri eta bultzatzaileak. 10.1. Proposaturiko Simulatzaileak Aukera egiterakoan, bi publiko mota eduki dira kontutan. Alde batetik Ikasleak, eta bestetik Irakasleak. Ikasleei dagokionean, ezin dira eduki indefinizio baten. Hau da, Irakasleak oso garbi eduki behar du zein programa erabili kasu bakoitzean, gai bakoitzerako, eta ez hiru edo lauren artean saltoka ibili, jokabide horrek Ikaslea nahastu besterik ez duelako egingo. Oso gauza desberdina da Irakaslearen kasua. Honek justu kontrako jokabidea jarraitu behar du. Gai berdina simulatzeko balio duten programen artean, komeni zaio denak, edo ahal dituen gehienak behintzat ezagutzea, ezaupide horrek emango bait dio azken finean, programa bat aukeratzerakoan (askoren artean) erabaki zuzenena hartzeko segurtasuna eta autoritatea. Beraz, ondoren datorrenak bi publiko mota hauen egoera eta interes desberdinak hartzen ditu kontutan 10.1.1. Proposaturiko Simulatzaileak Ikasleentzat. Esan bezala ikasleei oso aukera garbiak eman behar zaizkie. Simulazioarekin izango duten lehen kontakturako, aukera egokiena bost sistema eragilerentzat dauden programak lantzea izango litzateke. Horiek kurrikulumeko alderdi guztiak betetzen dituzte, bi ezik. Alde batetik DBHko Mekanismo bakunen arloa, RELATRAN programarekin beteko dena, eta bestetik Batxilerreko Automatika eta Kontrol Sistemen arloa, SIMVIEW programarekin beteko dena.
132 Jose Javier Errasti Iriondo Beraz arloz-arlo egindako aukeraketa eta horren arrazoiak honako hauek dira: Mekanika, Mekanismoak eta Fabrikazioa gairako: Arlo honetako eduki guztiak bete ahal izateko, programa hauek erabili behar dira: RELATRAN. Abantaila, bakarra dela mekanismo bakunak lantzeko. Desabantaila (horrela hartu badaiteke), Windowsentzat bakarrik dagoela. DEUTZ ENGINE. Abantaila, lau denborako motorraren funtzionamendua simulatzen duen animaziorik onena delako. Ez du desabantailarik. CURSO DE PROGRAMACION EN TORNO CNC FAGOR 8050 eta MECANIZADO EN FRESADORA. Bi programa hauekin landu daiteke Batxilerreko kurrikulumean txirbil arroketara dedikaturiko atala. Desabantailarik ez dute. Elektrizitatea eta Elektronika gairako: DC/AC VIRTUAL LAB. Aplikazio hau oso erakargarria da zirkuitu elektriko sinpleen simulaziorako. Osagaiak 3Dn aurkezten ditu, osziloskopio sinple bat erabiltzen du uhinak bistaratzeko, eta polimetroak ere erabil daitezke, tentsio eta intentsitate neurketak egiteko. Ez du desabantailarik. CIRCUIT LAB. Aproposena da elektronika analogika eta digitalaren simulazioak egiteko. Ez du desabantailarik. Pneumatika gairako: SIMULADOR DE NEUMATICA (2). Simulazioa 3Dko irudi animatuen bidez egiten du. Ez du desabantailarik. Automatismo Elektronikoak, Kontrola eta Robotika gairako: ARDUINO 123D. Programarik konpletoena da Arduinoren funtzionamendua simulatzeko. Arduinorekin batera hainbat zirkuitu elektronikoren simulazioa ahalbidetzen du, Arduino plaka programatzeko aukera ematen du, eta eskema elektrikoa eta PCBa automatikoki ateratzen ditu. Ez du desabantailarik. Automatismo Pneumatiko eta Hidraulikoak gairako: LOGICLAB PNEUMATIK. Benetako itxura duen pneumatikako panel bat simulatzen du, eta osagaiak, osagai errealen itxura dute. Naiz eta aurretik definitutako ariketak besterik ezin diren egin Pneumatikarako sarrera ezin hobea da. Azken hau (zirkuituak definituak izatea) da desabantaila bakarra.
133 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA Automatika eta Kontrol Sistemak gairako: SIMVIEW. Kontzeptu teorikoak, programa honetan aurretik definitutako simulazioen bidez, askoz errazago ulertzen laguntzen duen programa. Desabantaila (horrela hartu badaiteke), Windowsentzat bakarrik dagoela. Interneten dauden, eta deskargatu beharrik ez duten goiko programa hauek, erabil daitezke Android eta iOS sistemetan ere, baina ez ziren diseinatu bere momentuan, sistema hauetan erabiltzeko, besteak beste sistema hauek oso berriak direlako. Baina azken bi sistema hauek merkaturatu zirenetik, beraietan erabiltzeko izugarrizko aplikazio andana joan da agertzen. Aplikazio hauek, bizitza, aisia eta ezagutzaren arlo guztiak ikuten dituzte, eta nola ez, baita Teknologiaren arloa ere. Horregatik, tablet eta smartphoneak izan duten hazkundea (batez ere gure gazteengan) aprobetxatuta, hardwareko baliabide horiek ezin egokiagoak bihurtu zaizkigu gure, simulatzaileak hedatzearen asmoak, aurrera eramateko. Jakina da Irakasle Klaustro guztietan smartphonen erabilera gela barruan, arazo larritzat hartu dela (ikasleak WhatsAppak bidaltzen eta jokoetan jolasten aritzen zirelako), erabilera debekatzeraino. Baina gero eta Ikastetxe gehiagotan, hardware honen potentziala ikusita (gero eta alde txikiagoa dute mahai gaineko, edo ordenagailu portatilekin), potentzial hori erabilera akademikora bidera daitekela ikusten ari dira. Beraz, hasierako debekua, erabiltzera gonbite bihurtu da dagoeneko Europako hainbat lurraldetan [15], eta denbora gutxi barru bihurtuko da gurean ere. Bigarren Hezkuntzako Kurrikulumeko gai guztientzat daude aplikazioak, gure helburua Teknologiarako daudenen artean aukeratzea bada ere. Ikasleekin simulazioaren lehen urratsak eman ondoren irakaslea saiatu daiteke Android eta iOS sistema eragileentzat propio diseinatutako aplikazioak erabiltzen. Baina beti ere, gailu hauek erabiltzearen arrazoiak klaustroan ondo azaldu ondoren, ikastetxean beraien erabilera debekatua egon daitekelako. Araudi arazoa konpondu ondoren aukera posible bat, hau izan daiteke: Mekanika, Mekanismoak eta Fabrikazioa gairako: SIMPLEMACHINES. Mekanismo bakunak lantzen dituen programa bakarra da. Gainera Android eta iOSn funtzionatzen du. Ez du desabantailarik. INTERACTIVE FOUR-STROKE ENGINE. Lau denborako motorraren simulazio oso konpletoa da. Gainera Android eta iOSn funtzionatzen du. Ez du desabantailarik.
134 Jose Javier Errasti Iriondo Elektrizitatea eta Elektronika gairako: iCIRCUIT. Programa hau merkea, erabilterraza eta oso konpletoa izatetik aparte, elektrizitatea, elektronika analogikoa eta elektronika digitala simulatzen ditu. Gainera Android eta iOSn funtzionatzen du. Ez du desabantailarik. Automatismo Elektronikoak, Kontrola eta Robotika gairako: ROBOTICA INDUSTRIAL 3D. Aproposena robotikan lehenengo pausuak emateko, demoaren bidez nola funtzionatzen duen ikusita, edo 6 ardatzen mugimenduak programatu eta nola moldatzen denaren simulazioa eginda. Desabantaila, ez dagoela bi sistema eragileentzat. Aukeratu da, gure eskoletan hardware gehiago dagoelako Android erabiltzen duena iOS erabiltzen duena baino. Automatika eta Kontrol Sistemak gairako: WOLFRAM ALPHA. Egokiena da Automatikako gai teorikoak hobeto ulertzeko. Transferentzia funtzioen Bode eta Nyquist grafikak egiten ditu. Gainera Android eta iOSn funtzionatzen du. Ez du desabantailarik. 10.1.2. Proposaturiko Simulatzaileak Irakasleentzat. Lehendabizi, sistema eragile tradizionalentzat (Windows, OSX, eta Linuxentzat) egingo da aukeraketa, naiz eta momentu puntualen baten beste bi sistemei ere (Android eta iOSri) aipamena egin. Aukera egiterakoan, hiru Irakasle mota ezberdin hartu dira kontutan. Hala nola: SIMULAZIOAREN MUNDURA LEHENENGOZ HURBILTZEN DEN IRAKASLEA. Irakasle mota honentzat lehen pausuak emateko gehiegi beldurtu gabe, nahikoa litzateke gorago aztertutako bost sistema eragiletarako existitzen diren programak ezagutzea, bai DBH eta bai Batxilerreko kurrikulumak modu egokian lantzen bait dituzte. Programak, lantzen dituzten gaien arabera, honako hauek dira: Mekanismoak eta Fabrikazioa gairako: DEUTZ ENGINE CURSO DE PROGRAMACION EN TORNO CNC FAGOR 8050 MECANIZADO EN FRESADORA Elektrizitatea eta Elektronika gairako: DC/AC VIRTUAL LAB EDISON CLOUD
136 Jose Javier Errasti Iriondo honako programa hauek: CADe_SIMU V2.0, Batxilerrean automatismo elektrikoak lantzeko oso egokia delako Elektroteknia eta Teknologia gaietan, korronte alternoko eta zuzeneko motorrekin lana egitea ahalbidetzen duelako, kitzikapenak, maniobrak, indar eta aginte zirkuituak simulatzeko ahalmena duelako, orain arte ikusitako simulatzaileek ez bezala. YENKA (bere aukera guztietan), delako erabiltzeko erreza eta aldi berean teknologia desberdinak, neurri baten behintzat uztartzen dituena, hala nola elektrizitatea, elektronika, osagai mekanikoak eta kontrol elektronikoa. Gainera plus batzuek ere baditu, hala nola, 3Dko bistaratzea, PCBak sortzea, Kontroleko gailuak programatzea, etab. LVSIM®-EMS programa, laborategi birtual bat delako, non osagaiak eta beraien arteko konexioak 3Dn ikusten diren, elektrotekniako benetako laborategi baten bezala. iCIRCUIT programak abantaila desberdin bat du, eta da Linuxen ezik, beste lau sistema eragiletan funtzionatzen duela. Merkea, erabil erreza eta oso konpletoa izateaz gain, Kurrikulumeko elektrizitatea, elektronika analogikoa eta elektronika digitala simulatzerakoan. NI MULTISIM, gaur egun elektronika analogiko eta digitalaren simulazioan eredu delako mundu mailan, dituen ahalmenengatik, besteak beste, instrumentu errealen eta birtualen simulazioak egiteko, elektronika gaiko arlo guztiak simulatzeko ahalmena, ez bakarrik analogikoa eta digitala, baita ere, potentzia elektronikoa, RF (irrati frekuentzia), eta gainera beste ahalmen batzuek, esate baterako azkoz ere analisi mota gehiago eta konplexuagoak egiteko aukera, beste simulatzaileekin alderatuta, PCBak diseinatzeko aukera, osagaiak txertatu eta 3Dko bistaratzea, eta abar luze bat. Arrazoi guzti horiengatik, ez bakarrik Batxilerrerako, baizik eta, batez ere Goi mailako ikasketetarako oso gomendatua da programa hau. SCRATCH S4A, Arduino mikrokontrolagailua modu oso errazean programatzen laguntzen duelako. Gainera SCRATCH programa erabiltzen da gaztetxoei programatzen irakasteko, hain gazterik, kode kriptikoak ikas arazi gabe. LVSIM®-HYD & PNEU programa, laborategi birtual bat delako, non osagaiak eta beraien arteko konexioak 3Dn ikusten diren, pneumatika eta hidraulikako benetako laborategi baten bezala. Gauza bera gertatzen da LOBICLAB PNEUMATIC programarekin, baina oraingoan pneumatikako panel bat simulatzen du, nahiz eta aurretik definitutako ariketak besterik ezin diren egin. COCT, Batxilerreko Automatika ulerterrazagoa egiten dielako Ikasleei, eta denek ezagutzen duten Excel erabiltzen duelako bere funtzionamendurako. Eta azkenik WOLFRAM ALPHA, Kontrolerako ezik,
137 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA teknologiaren beste esparru batzuetan, matematikan, gizarte antolakuntzan eta hainbat arlo desberdinetan ahalmen handiak dituelako. Programa hauen arazoa (kasu batzuetan behintzat), lizentziak ordaindu beharra da, baina Demoak, edo merkeagoak diren Ikaslearen bertsioekin arazo ekonomikoa minimizatu egiten da. Beste arazo, bat lantzerako orduan, ikastetxean bakarrik instalatuta egotea litzateke. Irakasleak etxean landu nahi baditu, demoak erabili edo Ikasleentzako lizentziak eskuratu beharko ditu. Baina lizentzia hauek eskuratzeko, gehienetan behintzat, eskatzen duenak ikaslea dela demostratu behar du (matrikularen agiriaren bidez esate baterako). SIMULAZIOAREN MUNDUAK ENGANTXATU DUEN IRAKASLEA. Aurreko bi faseetako programekin lanean aritu, eta zerbait gehiago probatzea nahi duen Irakaslearentzat, AUTOMATION STUDIO (bere aukera guztietan), teknologia desberdinak, hala nola elektrizitatea, motor elektrikoak, elektronika digitala, automata programagarriak, pneumatika, hidraulika uztartzen dituen industrian erabiltzen den programa delako, eta MATLAB, SIMULINK eta CONTROL SISTEM TOOLBOX, mundu osoan estandarra delako, ez bakarrik Kontrol Sistemen diseinu eta simulazioan, baizik eta Teknologia eta Ingeniaritzako beste hainbat esparrutan, batzuek aipatzekotan, ikusmen artifiziala, mekanika, potentzia elektronika estatistika, analisi matematikoa, optimizazioa, finantzak, eta abar luze bat. Orain arte ikusitakoagatik Irakasleak kontutan eduki beharko du, programa hauek Bigarren Hezkuntza baino maila altuagoan erabiltzeko pentsatuta daudela, eta ikasleekin, berak aurretik landutako zerbait, demostrazio gisa erakusteko baino, ez dituela erabili behar. Programa hauek duten desabantaila nagusia oso garestiak direla da, eta Eskolak sarritan ezin duela bere kostu ekonomikoa onartu, alde batetik, eta bestetik, oso ondo pentsatu beharra dago erosterik mereziko duen, demostrazio gutxi batzuek egiteko. Beste arazo bat lantzerako orduan, ikastetxean bakarrik instalatuta egotea litzateke. Irakasleak etxean landu nahi baditu, demoak erabili edo Ikasleentzako lizentziak eskuratu beharko ditu. Erostekotan, programa hauen Ikasleen bertsioa erostea, nahikoa izango litzateke helburuak betetzeko, baina lizentzia hauek eskuratzeko, gehienetan behintzat, eskatzen duenak, ikaslea dela demostratu behar du (matrikularen agiriaren bidez esate baterako). Ikusi bezala, atal honetako programak beren potentziagatik, lan honen helburuetatik kanpo geratzen dira lehenengo ikuspegi baten, baina
138 Jose Javier Errasti Iriondo zenbat eta potenteago programa bat, eta simulazio errealagoak egiteko gaitasuna du, eta programa sinpleagoekin egoera simulatuak beti errealak ez badira gertatzen ere, hauekin kontutan edukitzen diren aldagai kopurua eta beraien arteko erlazioak eratzen dituzten algoritmo konplexuagoak direla eta, batzuetan komenigarriak izaten dira, gelan zenbait fenomenoren portaera azaltzeko, baina demostrazio gisa bakarrik, gorago esan bezala. Hiru atal hauetatik, lehenengoan, aztertutako bost sistema eragileak aipatzen badira ere, bigarren eta hirugarren ataletan aztertu diren programa guztiak (iCIRCUIT ezik) PC ordenagailu tradizionalentzat, eta sistema eragile tradizionalentzat, hau da, Windows (batez ere) , OSX eta Linux sistementzat, daude diseinatuta. Oraingoan ez da bereizketarik egingo gorago egin den bezala, hiru Irakasle mota artean. Suposatzen da, hain berriak izanik, Android eta iOS sistema eragileak, denontzat (Ikasle zein Irakasle) , nahiko ezezagunak izango direla aplikazio hauek. Esan behar da, aplikazio hauen artean ba dagoela desberdintasunik. Batzuek oso sinpleak dira, eta simulagailu baino, gehiago dira animazioak, batez ere Mekanismo eta Makinen funtzionamendua erakusten dutenak, eta beste batzuek, aldiz, benetako simuladoreak dira, inolako enbidiarik ez dutenak PCrako dauden simulagailuengandik, MULTISIM TOUCH, edo MULTIBODYSYSTEM DYNAMICS, bi adibide jartzeagatik. ANDROID SISTEMA ERAGILEA. Aukeratutako programak Kurrikulumaren esparru gehienak betetzen dituzte. Atal honen hasieran aipatu diren bost sistema eragileentzat dauden programak ez dira berriro aipatuko hemen. Horrela, gaika hartuta egokientzat hartzen diren programak, eta beraien ezaugarri nagusiak, labur-labur (beraietako asko oso sinpleak direnez) hauek dira: Mekanika, Mekanismoak eta Fabrikazioa gairako: SIMPLEMACHINES. Bakarra mekanismo bakunak lantzeko. MECHANICAL ANIMATIONS. Izenak dion bezala, zenbait mekanismo ezagunen funtzionamenduaren animazioak (lurrun makina, 4 denborako motorra, boxer motorra, etab.) EXPLAIN 3D: HOW STUFF WORKS. Aurrekoaren konplementutzat har daiteke, animazio desberdinekin (trenbide orratzen aldaketa, zentral hidraulikoaren funtzionamendu sinplea, etab.) EUREKA_INTERNAL COMBUSTION ENGINE. Barne konbustio motor baten funtzionamendua erakusten du erlazionatuz motorraren
141 BIGARREN HEZKUNTZARAKO MERKATURATURIKO TEKNOLOGIA ARLOKO SIMULAZIOSOFTWAREEN ARTEKO KONPARAKETA ETA AZTERKETA Automatismo Elektronikoak, Kontrola eta Robotika gairako: ARDUINO SIMULATOR FULL PACK 2X. Gaur egun gaztetxoekin (DBHn) gero eta gehiago erabiltzen den mikrokontralagailuarekin aurretik egindako zenbait zirkuituren simulazioa ahalbidetzen du. Ezin dira zirkuitu berriak montatu baina parametroak aldatu daitezke, egoera berriak ikusteko. Oso didaktikoa eta erreza Arduinorekin hasteko. Automatika eta Kontrol Sistemak gairako: BODE&NYQUIST. Androidentzako CONTROL CALC programak egiten duen berdina, egiten du honek iOSrako. WOLFRAM ALPHA MULTIBODYSYSTEM DYNAMICS. Osagai elektriko eta mekanikoen (bakoitza bere aldetik, edo biak uztartuta) simulazioa Kontrol Automatikoaren ikuspegitik. Programaren ahalmenak Batxilerrerako baino altuagoak dira, baina aldi berean Automatikaren zati hau azaltzeko modu praktikoan, programa bakarra da. Abantaila eta desabantailei dagokionean, Android sistema eragilearentzat esandako guztia aplikatzen zaio iOS sistemari ere. 10.2. Azken hitz gutxi batzuk. Honenbestez, lan honen egileak egindako aukera. Ikasleekin gelan gai desberdinak lantzeko, edo Irakasleen formazio pertsonalerako, noski ez dela bakarra, aukera posible guztien artean (ez Ikasleentzat, ezta ere Irakasleentzat), ez eta egin daitekeen onena ere, ziur ezetz. Irakasle bakoitzak egiten duena (bai bere formakuntza pertsonalerako eta horren ondorioz Ikasleekin gelan lantzeko) izango da beretzat baliagarriena, dudarik gabe. Egilea, lan hau bere lankideentzat eta ondorioz Teknologia Ikasle guztientzat lagungarria gertatuko den esperantzan, geratzen da. |
addi-09e0d56980a9 | https://addi.ehu.es/handle/10810/15502 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-08-07 | science | Iraola Urkiola, Saioa | eu | Sexualitatearen eraikuntza lurrinen iragarkietan. Estimulu komunikatiboak eta erreproduzitatuko sexualitate ereduak | Sarrera Jarraian aurkeztutako ikerkuntza lan honek Sexualitatearen eraikuntza lurrinen publizitatean –Estimulu komunikatiboak eta erreproduzitutako sexualitate ereduak- du izenburua. Horretarako, emakumeei zein gizonei zuzendutako aldizkari berezituetan topatutako lurrinen inguruko iragarkien azterketa egin da. Hau honela izanik, publizitateak, sexualitate eredu jakinak sortzeko, eraikitzeko eta erreproduzitzeko erabiltzen dituen irudiak zein mezuak aztertzea izango du helburu nagusia ikerkuntza lan honek. Alta, estimulu komunikatiboak aztertzeaz eta identifikatzeaz gain, sexualitate ereduen azterketa sakona egitea ere ahalbidetuz. Gainera, sakonki 2010. urteko lurrinen iragarkiak aztertu diren arren, 2000. urteko lagin esanguratsu bat ere aztertu da; honela, maila teorikoan zein herri mugimenduan sexualitatearen inguruan eman diren aurrera pausoek zein izandako garapenak publizitatean oihartzunik izan ote duten ikusteko. Lurrinen iragarkien sailkapena egiteko garaian bi aldizkari berezitu aukeratu dira; batetik, emakumeei zuzendutako aldizkari berezituak deiturikoetatik, Cosmopolitan aldizkaria aukeratu da eta gizonei zuzendutako aldizkari berezituetatik, berriz, Men´s Health aldizkaria. Hasiera batean, lagina aldizkari anitzetatik bildutako iragarkiekin osatzeko asmoa baldin bazegoen ere; azkenean, aldizkari anitzetan iragarki berdinak iragartzen zirela ikusita, bi aukeratu dira. Ikerkuntza hau gauzatzeko Edukien Azterketa erabili da metodologia gisa. Horretarako, 2010. urteko aldizkariak aukeratu dira, nahiz eta 2000.urteko lagin esanguratsu bat ere aukera eta aztertu den. Edukien Azterketari ahalik eta etekin gehien ateratzeko; behin, ikerkuntzaren helburuak, hipotesiak eta oinarrizko galderak eskuartean izanda kategorien sistema egoki bat sortu da. Ondoren, jada, datuen prozesaketa egin eta ondorioak ateratzeko. Ikerkuntzak hiru zati nagusi izango ditu. Sexualitatearen kontzeptualizazioa, izandako ibilbide teorikoa, egungo jendarteak gaiarekiko duen jarrera e.a. aipatuz hasten da ikerkuntzaren lehenengo zatia; marko teorikoarekin, alegia. Honez gain, egun, “berdintasunaren jendartea” ahotan darabilten honetan, mugimendu feministak identitateen gaiaren inguruan egiten duen irakurketaren eta instituzioetatik egiten duten irakurketaren arteko koska azaltzen da lanean. Segidan, ikerkuntzaren muinera joz, 4
sexualitatearen inguruko teoriak behin mahai gaineratuta; praktikara, egunerokotasunera, adibideetara egiten da salto. Nolabait, egun, Mendebaldeko kulturan, jendartean, sexualitatea arautzeko erabiltzen den tresna baliotsu eta eragingarri batez ariko da ikerkuntza lan hau; publizitateaz, alegia. Lehenengo zatiaren bigarren atalean, aldiz, behin aldagai teorikoak finkatuta, ikerkuntzaren metodologiari emango zaio bide; ikerkuntzaren helburuak, hipotesiak eta oinarrizko galderak azalduta, zati honen amaieran, bete-betean edukien analisian barneratzen da. Hala, ikerkuntza lanaren bigarren zatian, azterketaren emaitzei eta ondorioei bide emanez. 5
LEHENENGO ZATIA 1.Marko teorikoa 1.1Sexualitatearen inguruko nondik eta norakoak “Sexualitatea” hitzak adiera anitz sortu ditzake; kalean, lagun artean, etxean, e.a. Ikerkuntza lan honen muina den aldagaiaren inguruan dauden gogoetak plazaratu eta pertsonen identitatearen eraikuntzan beste aldagaiekiko (klasea, etnia) nola artikulatzen den azaltzea du helburu zati honek. Sexualitatearen gaiari hasiera emateko, Michel Foucault-en hitzak ekarriko dira gogamenera: “Sexualitatea sare zabalak osatzen du; zeinetan, gorputzen estimulazioak, gozamenen indartzeak, diskurtsorako akuiluak, ezagutzen inguruko prestakuntzak, erresistentzien aurkako errefortzuak eta kontrolak elkar kateatzen diren. Eta guzti hau, jakintza eta botere estrategia handien arabera egituratzen da”1. Beraz, sexualitatearen ikuspegi esentzialista, naturalista irauliz, sexualitatea bera botere zein jakintza arlo anitzek martxan jarritako mekanismoen emaitza dela ondoriozta liteke. Egun, Mendebaldeko herrialdeetan, indarrean dagoen eredu neoliberal eta patriarkalak, sexualitate modelo bakarra eraiki du: sexu bipolarraren gainean eraikitakoa, heterosexuala, genitala eta maskulinitatearen gozamenera bideratutakoa. Sexualitate eredu honek muga sakonak jartzen ditu; eredu honen helburua, sexualitatea bizitzeko era anitzak ekiditea izanik. Eta horretarako, ezaugarri hauek dituen eredu bakarra jotzen da zilegitzat: bi pertsonen arteko harremana, sexu zehatz batekoa, denbora eta leku zehatzean praktikaturikoa, praktika jakin batzuk barnebiltzen dituena, ezarritako kitzikazio maila eta sentimendu zein sentsazio jakin batzuk sorrarazten dituena. Beraz, bi sexu eta bi genero bakarrik onartzen dituen sistema da Mendebaldeko jendartearena, eta hauen arteko harremana, hierarkiak eta zapalkuntzak determinatzen dute. Bereizketa honek, emakumeen gorputzaren kontrola eta zapalkuntza iraunaraztea du helburu2. Bada, patriarkatuak sexu/genero sistemaren bitartez, emakumeen aniztasuna desagerrarazi nahi izan du. Aldiro “emakumea nolakoa izan behar duen” esaten baitu. 1 FOUCAULT, Michel: “Historia de la sexualidad” Tomo I, México, 1976. 2 “Sexualitatearen eztabaida”, Euskal Herriko Bilgune Feminista, (2010), 1.orr. 7
Bada, sexualitatearen gaiak eman du zer hausnartu eta zer idatzi, jarraian, gaiaren eztabaidak izandako ibilbidea aztertuko da. Horrela, egungo, testuinguruan arin kokatzeko. 1.2Sexualitatearen inguruko eztabaiden ibilbide teorikoa Sexualitatearen gaia sakonki aztertzen hasi aurretik, zehaztapen argi bat: askotan sexualitateaz eta generoaz hitz egiten da; baina, ezinbestekoa da sexualitatea, generoaz ezberdintzea. Horrela, naturalizazioetan zein esentzialismoetan erortzea ekiditea helburu izanik. Nolabait, jarraian, lan honetan, testuinguru kultural zein garai historiko bakoitzean, era anitzean, generoak eta sexualitateak nola artikulatzen diren aztertuko da. Mendebaldeko herrialdeetan, gizonen zein emakumeen arteko ezberdintasunak eta hierarkiak; heterosexualitatea eta bestelako aukera sexualak; sexuen (arra, emea), generoen (maskulinoa, femeninoa) eta heterosexualitatearen naturalizazioaren bitartez egonkortu dira. Kokaleku gorputzak dituen naturalizazio horrek zaildu egiten du identitateen eraikuntzan inplizituki dauden ideologia sexualak agerian jartzea. Gorputzaren itxura bera, pertsonen identitatearekin (arraza, etnia, sexua/generoa, klasea, sexuala) zerikusia duten ebidentzia sozialen iturri bihurtzen da. Ideologia sexual dominatzaileak, dimorfismo sexuala naturala bailitzan interpretatu izan du. Emakume edo gizon bezala biologikoki ezberdinak direla esaten da: emakumeei, gestazioa eta erditzea egokitzen zaizkie, horrek, arlo sozialean erabakigarriak izango diren ondorio batzuk izango dituela sinestaraziz. Pentsamolde hau ez da izango kulturaren ondorioz sortua, biologiaren ondorioz baizik. Gisa honetako planteamenduen aburuz, kulturak, naturaren legeei men egin eta honen aginduak bete besterik ez ditu egingo. Baina ideologia sexual honek eskuartean zera ezkutatzen du: ebidentzia fisiko hori –sexu biologikoa, alegia- hutsala izango litzatekeela, bertatik, sexudun gorputzak egituratzen dituzten pertsonen identitate sozialen gaineko esentzia eta egi batzuk erauziko ez balitu. XIX. mendean zehar, bi esentzia biologikoen existentziaren ideia egonkortzen joan zen (Laqueur, 1994). Ideia honek politikan erabilgarri izan zitezkeen errepresentazio sinbolikoak sortzeko beharrizanari erantzuten zion, eta ez zion erantzuten biologiarekin zerikusia zuten aurkikuntza zientifikoei. Hau honela izanik,“XVIII. mendetik XIX. mende erdi arte, generoaren, arrazaren eta klasearen eraikuntza historikoak organikoki markatutako kolonizatu, esklabo eta langile emakumeen gorputzetan zeuden. Markatu 9
80eko hamarkadan, aldiz, eztabaida hauen harira, ugaritzen joan ziren gorputzen, generoen eta sexualitatearen gaineko ikerketak eta interesak, betiere, etniaren zein klasearen artikulazioak alde batera utzi gabe. Hori dela eta, kontuan hartu behar da garai zehatz hartan, hau da, XX. mendearen bigarren aldian, orain arteko edozein momentu historikoetan baino indartsuago zeharkatu zituela gorputz zein sexu iraultzak. Horrenbestez, berriro ere elkarren arteko artikulazioetan pentsatzea behartu zuen. Denbora tarte nahiko laburrean aldaketak eman ziren: “askatasun” sexualaren eraginez sexualitatearen erregimenean aldaketak, erreprodukziora bideratutako teknologia berrien sorkuntza eta mugimendu sozialen – feminista, gay, lesbiana, transexualainpaktua. Aldaketa hauek guztiek, ahaidetasunaren inguruko usteetan, sexuen arteko harreman sozialetan, generoen zein gorputzen azalpen moduetan eta hein batean, harreman indibidual zein kolektiboak ulertzeko eran aldaketak suposatu zituen. Bestalde, 80eko hamarkada erdialdetik aurrera, ikerketak egiteko garaian, benetan, sexualitatea eta generoa nola artikulatzen diren aztertzeko, sexualitatea aztertzeko generotik bereiztu behar zenaren ideia nagusitu zen.
Sexualitateari dagozkion ikerkuntzetan bi teoria daude aurrez aurre: bata, esentzialista eta bestea, berriz, konstruktibista. Lehenaren aburuz, homosexualitatea da abiapuntua, eta berau, aurretik zehaztutako sexualitate formatzat hartzen du. Ideia hau defendatzeko antropologian egindako ekarpenetan oinarritzen dira: homosexualitatearen unibertsaltasunean eta honen aurrean sortutako hainbat jarrera kulturaletan, alegia. Zentzu honetan, lesbianismoa, sexu bereko bi pertsonen arteko bat-bateko identifikazioak ezaugarritzen duen esperientzia femenino originala izango da. Bigarren teoria, berriz, aurrenekoaren aurkakoa da. Foucaultek eginiko ekarpenak eta marxismoak zein interakzionismoak planteatutako ikuspuntu irekiak abiapuntutzat hartuz, homosexualitatea historizatzearen beharrean tematu dira. Gainera, oinarrizko hiru bereizketa analitiko egiten ditu: bata, jarreren eta identitate homosexualen artekoa. Bestea, ekintza sexualek eta hauek jendartean dituzten esanahien artekoa. Eta azkenik, kategoria sexual dominatzaileen eta hauetatik sortzen diren identitate indibidual eta kolektiboen artekoa (Plummer, 1992). Aukera teoriko honetan sexualitatearen eraikuntzan eragiten duten prozesu sozialen konplexutasuna azpimarratzen da. (Lorde, 1984; Ramos, 1987). Eta bereziki, zapalkuntza sistemen egituraketa aztertzeko garaian, generoa eta sexualitatea ez direla lehenetsi behar zehazten da. Bestela, beste hierarkia eta zapalkuntza formen fundamentuen inguruko ikerketek, etnia edo klase sozialak adibidez, garrantzia galduko dutelako. 11
Bestalde, maskulinitatearen inguruko ikusmira ere aldatu egin da. Egun, publizitatean adibidez, ugaritu egin dira gorputzaren zaintzari lotutako gizonei zuzendutako iragarkiak. Gorputzaren zaintza ardatz duten iragarkiak orain dela bi hamarkada eskas arte emakumeei zuzentzen zitzaizkien soilik. Baina, egun, gizonei ere bideratzen zaizkie norberaren gorputzaren zaintzarekin zerikusia duten produktuen iragarkiak. Baina hauetan argi uzten dute, gorputzaren zaintza bateragarria dela guztiz maskulinitatearen esentziarekin. Beraz, aldaketa batzuk aurreikusi ditzakegun arren ikerkuntza lan honen ondorioetan hauek guztiak argituko ditugu. Baina bide honetan, aldaketak aurreikusi ditzakegun arren, aldatu ez direnik ere bada. Zuhaitzen moduan, hainbat aldagaiek sustraiak hain errotuak dituzte, non, nekez askatu litezkeen. Urtetako aldarrikapenak landuz egindako ibilbideak, gutxietsitako subjektu historikoak (emakumeak, lesbianak, gay-ak, transexualak, e.a.) ikustarazteko egindako politikak eta subjektu hauen gainean eraikitako balio negatiboen ordezkapenak, ezberdintasunen (sexu/genero, praktika sexual) gorazarre a-politikoa eta a-kritikoa egitea bideratu du. Ezberdina polita denaren ideia zabaldu da, sexuen arteko botere harreman hierarkikoen, arau heterosexualaren eta ekoizpen harreman sozialen egiturazko izaera ahaztuz15. Hau honela izanik, ikerkuntza lan honek, publizitatea, jendartean eman diren aldaketetara egokitu den aztertzeko aukera emango du. Baina publizitatearekin hasi aurretik, diskurtso feministaren eta instituzioetatik bideratutako politiken inguruko hausnarketa ekarri nahiko nuke ikerkuntza lan honetara. 1.3Ustezko “Berdintasunaren jendartearen” bizi garen honetan; identitateen inguruan egituratutako diskurtso feministaren irakurketa eta instituzioek bereganatu duten diskurtsoaren arteko koska Atal hau azaltzeko oinarri gisa Lourdes Mendezen “Berdintasun diskurtso faltsua” artikulua hartu da. Ustezko “berdintasunaren jendartean” hezitako gazteei, diskurtso orokorrak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortuta dagoela sinestarazi diete, feminismoa iraganeko zerbait balitz moduan irudikatuz. Azken hamarkadetan, estatu “demokratikoek” haien jardunean genero perspektiba txertatuz eta generoa oinarri duten emakumeentzako lege, plan eta programa espezifikoak sortuz egin dute usteen aldaketa hori. Baina jardun honek ezkutatu egiten 15 MÉNDEZ, Lourdes: “Al servicio del cuerpo canónico: industrias y nuevos hábitos corporales”, orr.13. 13
ditu gizon zein emakumeen arten dauden botere harremanetatik eratorritako bereizkeriak: indarkeria, pobrezia, autonomia eza, sexualitate eredu inposatua, praktika sexual zehatzen zilegitasuna, e.a. Honela, instituzioek, ikerketa feministen gabeziak eta eragileen aldarrikapenak ezeztatu dituzte, kutsu feminista duen edozer baztertu edota asimilatu arte. Genero azterketak eta emakumeen “boteretzea” aitzakiatzat hartuta instituzioek emakumeen halako “asoziazionismo onegeista” bat bilatu dute. Emakume taldeak (feministak izan edo ez) euren bizirauterako diru laguntzetara lotzea lortu dute, berauen emaitzak eta borrokak mugatuz. Emaitza argia bezain larria da: mugimendu feministaren asimilazioa eta indargabetzea, hau da, mugimendu feminista subjektu politiko gisa desaktibatzea. Gainera, urteetan zehar mugimendu feministaren aldarrikapenak izan diren gaiekiko asimilazio prozesua jarri dute abian instituzioek. Egun, instituzioek aurrera eramandako politiken bitartez bereizkeriak ez dituzte ikustarazten; emakumeen artean dauden bereizkeriak ere ezkutatu egiten dituzte. Euskal Herrian bizi den emakume oro ez dira klase berdinekoak, ez dute kultura zein herriarekiko kontsiderazio berdina eta ez dituzte sexualitatea bizitzeko era berdinak konpartizten. Eta pertsonen identitatea eraikitzeko garaian oinarrizkoak diren hiru aldagaien artean (klasea, kultura-nazioa eta sexua-sexualitatea) ere bereizkeriak daude16. Beraz, hauek ikustaraztea, zergatiak salatzea eta eraldaketa soziala, kulturala, sexuala, e.a. aldarrikatzea dira eraldaketa abiapuntutzat duten mugimendu anitzen jardunaren muina. Instituzioen jarduna, zer? Instituzioen politiketatik asko urruntzen den praktika politikoa da azken hau. Gogoeta hauek ikerkuntza lan honetara gerturatu ostean, sexualitatearen gaineko teoriak eta praktikak nola uztartzen diren azalduko da ondorengo lerroetan. 1.4Sexualitatearen inguruko lanketa teorikoak eta praktikak: diferentziak, bateragarritasuna, e.a. Orain arte egindako ibilbidean sexualitatearen eztabaidak izandako ibilbide teorikoari errepasoa eman, eta nolabait, egungo sexualitate ereduen inguruko errealitatearen argazkia atera eta guzti honetan instituzioen papera zein izan den azaltzea izan du xede ikerkuntza lanaren zati honek. 16 MÉNDEZ, Lourdes: “Berdintasunaren diskurtso faltsua”, Emakume abertzaleen IV.Topaketa Feministak, Tolosa, (2009). 14
(docere), entretenitzea eta gozaraztea (delectare), itsutzea eta berotzea (movere)publizitatea, delectare eta movere artean kokatzen da. Iragarkietan erakargarritasuna eta orokortasuna aurkitu nahi dituzte: herrialde ezberdinetan iragarkiko irudia berdina izan ohi da, soilik testua egokitzen duten jatorrizko herrialdeko hizkuntzara (askotan ezta hori ere). Beraz, Julia Sebastian-ek, La imagen de la mujer en la publicidad; análisis de los mensajes latentes en los anuncios de contenido sexual 24 artikuluan adierazten duen moduan, publizitateak funtzio komertziala izateaz gain, badu garaitzen duen beste funtziorik: funtzio ideologikoa, alegia. Hau da, iragarkietako edukien eta transmititzen den informazioaren bitartez, iragarleari interesatzen zaizkion balioak, sinesmenak zein informazio unitateak helarazten dizkie hartzaileei. Ez da ideologia bakarrik, publizitateak ez dizkie hartzaileei soilik eskema mentalak eskaintzen; horiez gain, hartzaileen gorputzetan legitimazio-jolasak legitimatzen ditu. Komunikazio ez da semantika hutsa, pragmatika baizik. Komunikazioa-jarduera oro beti sinboloz betea egon izan da; subjektu komunikatzaileak testuinguru historiko batean kokatzen dira eta testuinguru horrek ematen dio zentzua. Ondorioz, komunikatzaile, igorle zein iragarkietako protagonista orok, leku eta status jakin bat du jendartean: komunikaziojarduera bat nekez izango da berdinen artekoa. Jendarte egitura hierarkiko batean, elkartruke semantikoak ere hierarkikoak dira, esatari, komunikatzaile, protagonista bakoitza jendarte egituran duen posizionamendura lekukotzen du. Maisuak beti hitz egiten du maisu moduan, apaizak beti apaiz moduan hitz egiten duen moduan. Baina zerk ematen dio maisuari, jakintsuari, apaizari, e.a. autoritatea? Distintzioak, distira zeinuek, alegia. Eta horiek ikusten ditu hartzaileak; berriro ere ikusi, irudiak ikusi. Honi, dominazio-sinbolikoa deritzo, berau, botere egitura asimetriko batetik hasitako “a priori” bat izango da. Iragarkietako protagonistetan dominazio distintzio osoa daukatenen eta ez daukatenen arteko talka gertatu ohi da. Mezu batek, ideia batek, irudi batek, e.a. beti dauka kanpotik datorkion indar bat, normalean, egitura ekonomikoetatik datorkiona. Indar horri, kapital sinbolikoa deritzogu; baina, berau, ez du ideia orok ez eta protagonista orok ere. Kapital sinbolikoa habitus-ek baldintzatzen dute: horrela, poliki-poliki denboran zehar, ohituren bitartez sortutako distira egonkortzen den heinean, haziko da onarmen sinbolikoa. Honela, distintzioa lortzeko, distintzio-instituzioak daude eta garrantzitsuenak: lengoaia, gizarte 24 SEBASTIAN, Julia: “La imagen de la mujer en la publicidad: Análisis de los mensajes latentes en los anuncios de contenido sexual”, Las mujeres en la opinión pública, X Jornadas de investigación interdisciplinaria sobre la mujer, (1995), orr.121-126. 17
erritualak eta hedabideak dira. Eta atal honetan publizitateak berebiziko garrantzia du; mundu guztian zehar barreiatzen dituelako balio, bizi estilo, familia eredu, sexualitate eredu, eta oro har bizitza bizitzeko era homogeneoak25. Ikerkuntza lan honek, hedabideen, pertsuasioaren, boterearen, dominaziosinbolikoaren, e.a. inguruko hausnarketa honekin jarraitzeko, 1923.urtean sortu zen Frankfurteko eskola kritikoko kideek, artean, Theodore Adornok, Mass medien, kulturaren eta kritikotasunaren inguruan egiten duten hausnarketa ekarriko du gogora. Frankfurteko eskola kritikoek, arrazonamenduaren krisialditik irteteko proposamen bat bultzatzen dute, Teoria Kritikoa izenez ezaguna dena. Hauek, jendartearen berrantolaketa arrazionala planteatzen dute. Azken helburua, gizartean mina sorrarazten duten mendekotasun harremanak topatuta eta argituta, gizakiaren askapena da. Mass mediak, hainbat adierazlez osaturik daude, eta denen artean eragiten dute efektua. Honela, igortzen zaien informazioak antolatuko dizkie ikus-entzuleari euren gogoa, bide batez menperatzeko, eragiteko helburuarekin. Ekintza batek bere barne mezu ezberdinak eduki ditzake, geruza maila anitzetan kokatuak. Mezuak ezkutuak eta agerikoak izan litezke. Eta zein da eraginkorra? Hauen arteko erlazioa konplexua izango da, baina askotan, ezkutuko mezuak eraginkorragoak izan ohi dira”. Hortaz, hauen iritziz kulturak kritiko izaera galdu du. Noiz? Kontsumorako ekoizten den produktu bihurtzen denean; kontsumorako eskatzen diren produktuak, merkatuak eskatzen dituen moduak baitira. Hauen aburuz, publizitatearen bidez gustuak eta premiak moldatu egiten dira. Ondorioz, “sortuko den produktu mediatikoa inoiz ezingo da kritiko izan eta berrikuntzak ahantzi ditzake”. Bestalde, eta jada ikerkuntzan barneratzen hasteko, aipatu sexualitatearen eta publizitatearen inguruan baino, emakumearen irudia eta publizitatearen inguruan egin izan direla ikerkuntza lan gehienak. Hastapenean egindako ikerketak 60ko hamarkadara garamatzate, hasiera honetan emakumeen ereduak aztertzen ziren, nahiz eta ondoren pixkanaka, gizonezkoen ereduak ere aztertzen hasi ziren. 1968an Giancarlo Marmorik, garaiko aldizkari esanguratsu batzuetan mitoen erreferentziak oinarri zituzten emakumeen ereduak identifikatu zituen: neurrigabeko Wandatik hasi eta abusatutako Justina arte, edota lausotutako Maupin-etik Aingeru purua bitarte. Baina Wanda, Justina edota Maupin gaur egun arte irauten duten emetasunaren gaineko kontzepzio estereotipoak besterik ez dira. Marmori salbuespen izanik, publizitatea eta emakumeen 25 Ander Iturriotzek, Kazetaritzako lizentziaturan ematen duen Soziologia irakasgaiko apunteetatik hartutako ideiak dira. 18
estereotipoen inguruan egindako lehenengo ikerketak Ameriketako Estatu Batuetan abiarazi ziren. Hauek ondorio nagusi batera iritsi ziren, emakumeak eremu pribatura, etxera, mugatzen zituztela publizitateko irudiek zein egoerek, eta bere itxura fisikoarengatik arduratutako emakumeak zirela (Culley y Bennett 1976; en Pearson et al.1993:360). Aldiz, Espainiar estatuan 80ko hamarkadan eman zieten hasiera mota hauetako ikerketei; 1983an sortu zuten Emakumeen Institutuak sustatutako ikerketak ziren gehienak. 1985ean Maria Luisa Balaguer-ek egindako lanean, Espainian egiten ziren iragarkietan bost emakume eredu identifikatu zituen: etxeko andrea, langilea, edertasunaren irudi (objektua), gizonekiko gutxietsia zegoen emakumea eta produktu batzuen balioa atxikita zeraman emakumea. Hauez gain, Balaguer lau gizon eredu ere identifikatu zituen: exekutiboa, etxean zegoen gizona, bere haurrekin zegoen gizona eta gizon konkistatzailea. Hein batean, eta Balaguerren hitzetan, egun indarrean dagoen eredua patriarkala da, baita sexualitatean ere: “Emakumea, bere bikote (gizonarekiko) harremanean, etorri zaiona ezeztatzeko aukera izango du baina sekula ez proposamenak egiteko iniziatiba”. Urteak aurrera joan ahala, 1990ean Cristina Peña-marin eta Carlo Frabettik La mujer en la Publicidad liburua argitaratu zuten. Bertan, emakume eredu tradizionalarekin (edertasuna, erakarpena eta goxotasuna) elkarbizitzen hasi zen emakume eredu berri baten agerpena antzeman zuten; emakume gazte eta “erasokorra”. Eta bide batez, beste gizonezko eredu baten agerpenaren beharrezkotasuna errekonozitu zuten. Bestalde, 90eko hamarkada erdialdetik aurrera ere hasi ziren publizitatean gizonezkoen irudia aztertzen. Horretan jardun du Juan Reyk, eta El hombre fingido. La representación de la masculinidad en el discurso publicitario (1994) izenpean, publizitatean agertzen diren gizonezko irudi anitzen katalogo oso bat osatu zuen. Bere ikerkuntzako ondorio nagusia: gizonezkoen eta emakumezkoen ereduen arteko mugak lausotu egin direla, batez ere, gizonezkoen feminizazioarekin, non, gizonen trazuak goxatu eta bere itxura fisikoarengatik arduratuak agertzen diren. Ondoren egindako ikerkuntzak ere ildo beretik doaz, beraz, interes komertzial zein ideologikoei men eginez, bestelako eredu maskulino bat eraiki da publizitatean. Emakume ereduei dagokionean, Jose Luis Leon-en Mitoanálisis de la publicidad (2000) lanean, bost emakume eredu barnebiltzen ditu: Aingeru komertziala, betiko gazte izatearen ideian gorpuzten da; Afrodita, bere gorputza gizonen begietara bideratuta eskaintzen dute; 19
Ama; girl power, gaztetxoen boterea gizonen aurka eta azkenik, emakume biktima, gizonen menpe dagoen emakume objektua. Egindako ikerkuntzen zertzeladatxo batzuk besterik ez dira hauek, baina ibilbidea nolakoa izan den eta ikerkuntza honi ekin aurretik zer nolako ereduak identifikatu izan direnaren ideia izateko helburuz egindako sarreratxoa izan da. Ikerkuntza lan honetan publizitatea aztertuko da, baina, nolabait eremu oso zabala dela ikusita, lurrinen inguruko iragarkiak aztertzea erabaki da. Lurrinak luxuzko artikuluak bilakatu dira; gaur egun, emakume eta gizon orok lortu dezakete. Ez daude kultura jakin batetara lotuak, ia mundu osoko emakumeek eta gizonek kontsumitzen duten artikulu bat da, baina aldi berean, lurrin bakoitza, berau daraman pertsonaren izaerari guztiz lotua dago. Lurrinek historia luzea dute, jada, antzinako zibilizazioetan erabiltzen zituzten lurrinak eta baltsamoak. Globalización y Publicidad: El lenguaje universal de los perfumes-en26 Antonia Montesek idatzitakoaren arabera, “kultura bakoitzak bere metodoa erabili du emakumearen figura nabarmentzeko eta apaintzeko. Aspaldidanik emakumearen irudi seduktoreena indartu izan da lurrinen lengoaiaren bitartez”. Publizitate sortzaileek, lurrinen iragarkiak sortzerako orduan, fikziozko istorioetan barneratutako testuinguru idilikoen irudikapena egiten dute. Bestalde, publizitatean dagoen gain saturazioa dela eta beharretatik harago doazen baloreak transmititzen ditu. Nolabait, hartzaileei sinestarazi nahirik, produktu hori erabilita bere desio guztiak gauzatuko direla. Honez gain, lurrinen inguruko iragarkiek ere badute ezaugarritzen dieten beste ezaugarri bat: gehienetan, hitzezko zatia, hau da, lurrinaren lema ez dutela itzultzen, jatorrizko hizkuntzan uzten dutela, alegia. Lurrinen industria ere ari da jasaten globalizazioaren eragina eta ingelesaren nagusitasuna. Tradizionalki, sortzaile handienak goi mailako joskintzatik zetozen. Mitikoak dira Dior, Yves Saint Laurent, Coco Chanel izenak. Lurrinen izenak frantsesez izaten ziren, hizkuntzaren bitartez lurrinari dotorezia eta esklusibotasuna bezalako baloreak atxikitzen zitzaizkion. Baina produktu honen industria goitik behera aldatu da azken hamarkadetan. Enpresa multinazionalak ospe handiko markak erosi dituzte, hala nola, LMVH taldeak marka frantses esanguratsuenak erosten joan da, artean, Dior, Givenchy, Guerlain. Edota L ´Oreal taldeak bere jabetzan ditu: Cacharel, Giorgio Armani Parfums, Lancóme eta 26 MONTES FERNANDEZ, Antonia: “Globalización y Publicidad: El lenguaje universal de los perfumes”, Op. Cit., orr.3-4. 20
Raph Laurens. Hein batean, ia lurrinen marka gehienek euren izate berezitua ahantzi dute, merkatu osoaren, globalizazioaren, marka globalaren mesedetan. 2. Ikerkuntzaren metodologia Ikerkuntza lan honen praktika aurrera nola eraman den jakinaraztea da Metodologia deituriko atal honen helburua. Ikerkuntza burutzeko Edukien Analisia hartu da oinarri gisa. Beraz, lehenengo, aldizkarien sailkapena egin da; kontuan hartu da lurrinen iragarkiak zein aldizkarietan agertzen diren gehien. Ondoren, unibertsoa- hau da, ikerkuntza planteatu den denbora tartea, kasu honetan 2010.urtea- eta lagina egituratu dira. Jarraian, jada, aukeratutako lagina prozesatzeko fitxak osatu eta bien bitartean, diskurtsoaren azterketa egiteko funtzioak zehaztu dira. Horrela, guzti hau osatu eta behin datuak kodifikatu eta prozesatuta ondorioei emango zaie bide. 2.1 Ikerkuntzaren helburuak Sexualitatea eta publizitatea ardatz izango dituen ikerkuntza lan honetan barneratu aurretik, lana egituratu aurretiko helburu jakin batzuk markatu dira. Ikerkuntza lan honen helburu nagusia, egun, indarrean dauden sexualitate ereduak eraikitze zein erreproduzitze bidean publizitateak zer nolako ikusmen eta diskurtso estimuluak erabiltzen dituen identifikatzea izango da. Hala, zehaztasunez, jendartean dagoen sexualitate eredua bera, eta honen gaineko kontzeptualizazioan gehiago fintzeko aukera ahalbidetuko du. Honez gain, identitate indibidual zein kolektiboen eraikuntzaren gaia guri-guri dagoen honetan, eraikuntza honetan hainbat faktorek eragiten dutela aintzat hartuz, informazioaren/komunikazioaren jendartean bizi garen heinean, estimulu komunikatiboak mahai gaineratuz, hauek, norberaren identitateetan izan ditzaketen eraginez jabetzea ere bada ikerkuntza lan honen beste helburuetako bat. Bada, kultura bakoitzak sexualitate eredu jakin batzuk eraikitzen ditu, eta hauek bizirauteko mekanismo anitz erabiltzen dituzte, artean, publizitatea. Gainera, sexualitatearen gaiak izan duen garapen teorikoa eta identitateak zer nola ulertzen diren azalduta; bide batez, jendartean gaiarekiko eman den eta ematen ari den garapena abiapuntutzat hartuz, oraindik orain publizitateak eskaintzen dituen mezuak 21
eta estereotipoak elkarren ondoan jarri, eta hauek alderatzea ere bada lan honen beste helburuetako bat. Nolabait, publizitatea jendarte aldaketaren isla den edota eredu patriarkal heterosexistaren biziraupena ziurtatzen duen euskarria bailitzan konparatuko dira. Beraz, “Berdintasun faltsuaren”27 baitan hezitako gazteak, sexu identitatearen gaiaren garapena kontuan hartuta; bidean, jendarteak, egunerokoan, zer nolako bi diskurtsoekin topo egiten duen aztertuko da: batetik, publizitatea eta bestetik, jendartean herri zein gizarte mugimenduen eraginez aurrera doazen sexu identitateen inguruko eztabaidak. Azkenik, ikerkuntza lan honen emaitzak prozesatzean, publizitateak sortzen dituen sexualitate ereduak, unibertsaltasunera jotzen duten edota alternatibak badauden ikusteko aukera emango luke. 2.2. Hipotesi nagusiak Ikerkuntza lan honi heldu aurretik, oraindaino ikusi, entzun eta irakurritako gogoetek hipotesi batzuk eraikitzera eraman naute. Egunero topatzen gara aldizkarietan, telebistan nahiz interneten irudi zein diskurtso anitzekin, eta horrek, zer pentsatu eta zer hausnartu eman dit ikerkuntza lan honi ekin aurretik. Beraz, ikerkuntza lan hau ez da ezerezetik abiatzen, jada sortutako eta elikatutako hipotesi batzuk eduki badauzkat. Jendartearen antolaketa ekonomiko, politiko zein ideologikoa bera bi sexuen gizonemakume dikotomiaren baitan eraikita dago egungo sistema kapitalistaren biziraupenaren ziurtatzeko. Hau honela izan dadin, publizitateak, kultura sistemaren parte den heinean, sexu identitatea naturala, berezkoa bailitzan irudikatzen du. Norberak munduarekiko zein bere buruarekiko eraikitzen duen ikuskeran, publizitateak, izugarrizko tokia daukala pentsatzen dut. Horregatik dira hain indartsuak publizitateak bitar sistema egituratzeko, sortzen eta erreproduzitzen dituen irudiak eta estereotipoak. Baina, bi sexuek zein bi generoek trataera berdina al dute publizitatean? Ezetz uste dut. Gizon eta emakumeen sexu identitateek trataera ezberdina dute publizitatean. Oraindik, gizon zein emakumeen arteko harremanak boterean eta hierarkian oinarritzen dira, beraz, publizitateak ere jendarteko jakintza arlo ezberdinek egin ohi duten moduan, emakumeen sexu askatasuna mugatzen jarraitzen du. 27 MÉNDEZ, Lourdes: “Berdintasunaren diskurtso faltsua”, Emakume abertzaleen IV.Topaketa Feministak, Tolosa, (2009). Artikulu hau izenpetzen duen kontzeptua da, egungo jendartea definitzeko orduan erabili dudan kontzeptua. 22
Horrez gain, sexualitatearen inguruko eztabaidek garapena izan dute eta egun oraindik garatze bidean dira, garapen eta aldarrikapen horiek islatzen al dira publizitatean? Sexu identitate askearen alde herrian, kalean, mugimendu feministetan, mugimendu lesbianetan, gay-etan eta transexualetan ematen ari diren borroken eraginez lortzen ari diren aurrerapausoak komunikabideek euren praktikaren bitartez estali egin nahi dituztela uste dut. Guzti honen helburu gorena, egun, inposatua den marko ideologikoaren, politikoaren zein ekonomikoaren biziraupena izanik. Eta nire hasierako hipotesiekin amaitzeko Michel Foucaulten hitz hauexek ekarri nahiko nituzke gogora: “Jendartean maskulinitatearekiko zein feminitatearekiko izan diren aldaketen aurrean, patriarkatuaren ideologia generikoak indarrean jarraitzen du, inongo alteraziorik jasan gabe. Oraindik identitateak egituratzen ditu. Zaharkitutako ideologia da, ez baititu aintzat hartzen subjektuen konplexutasun guztiak, eta gainera, aldaezinak diren ezberdintasun sinbolikoak adierazten eta sintetizatzen ditu. Horrela, bereizkeria baztertzaileak eta antagonikoak naturaltzat hartuz; hori da bere esentzia. Emakumea edo gizon izatea sortutako estereotipoek baldintzatzen dute; eta gero eta gehiago, gizona edo emakume izatearekin bat ez datozen baldintzak ez betetzeagatik, emakumeak zein gizonak anormaltzat tratatzen ditu. Hauek, okertutako, bukatu gabeko ideiak, anormal, gaixo, arazo edota krisi ideiekin elkartuz”. 28 2.3. Ikerkuntzaren inguruko oinarrizko galderak Arestian aipatutako helburuak betetzeko, hauek dira lan honi ekiteko garaian ikerkuntza lan hau amaitu ostean, erantzuten saiatuko den galderak: 1.Zer nolako mekanismoak (irudiak/hitzak) erabiltzen ditu publizitateak sexualitate eredu jakin bat sortu edota erreproduzitzeko? 2.Zer nolako sexualitate eredua sortu eta erreproduzitzen du publizitateak? 3.Nola irudikatzen dute desioa, gozamena, e.a.? 4.Sexu identitateen gaiak jendartean garapen bat izaten ari da, hori islatzen da publizitatean? Eta publizitatean ze isla du eraldaketa honek? 5.Gizonen zein emakumeen sexu identitateak berdin islatzen dira publizitatean? Nola irudikatzen dute bakoitza? Bereizkeriak bai al daude? Zeintzuk? 6.Badago sexu identitate eraldatzaile eta aurrerakoiak irudikatzen dituzten publizitaterik aztertutako aldizkari berezituetako adibideetan? 28 FOUCAULT, Michel: “Microfísica del poder”, Siglo XXI, México, 1990. 23
Metodologiari zuzendutako atal honen helburua Edukien Azterketa nola egin den azaltzea da. Azterketa hau egin ahal izateko, lehenik, aldizkari berezituen aukeraketa egin da, ondoren, lagina zehaztu eta azkenik, azterketa honi ahalik eta etekin gehien ateratzeko kategoria anitz biltzen dituen fitxa analitikoa osatu da. Aurreko ataletan argi geratu dira ikerkuntza lan honen helburuak zeintzuk diren, beraz, azterketarako kategoriak zentzu horretan sailkatu, definitu eta kodifikatu dira. 2.4Edukien Analisia 2.4.1Lagina. Definizioa eta aukeraketa Sexualitate eredu jakinak sortu, erreproduzitu eta egonkortzeko lurrinen inguruko iragarkiek zer nolako ikusmen eta estimulu komunikatiboak sortzen dituzten aztertzeko lagin zehatz bat osatu da. Horretarako, sexualitate eredu anitzak erreproduzitzen dituzten aldizkariak lortzen egin da lan. Laginak gutxienez oinarrizko bi baldintza bete behar ditu: adierazgarritasuna eta konfiantza29. Adierazgarritasunari dagokionean, esan da “laginak miniaturazko unibertsoa izan behar du; unibertso orokorraren ispilua izan behar du. Ikerkuntzaren emaitza, unibertsoa osoki aztertuta bezala izan behar dute”. Aldiz, “Konfiantza”-ren inguruan gehitu behar da, “laginak unibertsoarekiko adierazgarritasuna ziurtatu behar duela, eta adierazgarritasun honek, berriz, ikerkuntza hori berriro eginda emaitza eta ondorio berdinak aterako direla ziurtatu behar du”. Horrek noski, laginaren kopuru esanguratsu bat aukeratzea esan nahi du30. Hasiera batean, iragarkiak, aldizkari mordoxketatik aukeratzea erabaki bazen ere, aldizkari gehienetan iragarkiak errepikatzen zirela ikusita; bi sexuei, bi generoei bideratutako aldizkari bana aukeratzea erabaki zen. Lagina aukeratzeko orduan hasieran zehaztutako bi oinarrizko baldintza horiez gain, beste hainbat faktore hartu dira kontuan. Batetik, aukeratutako aldizkariak bete nahi diren helburuetara egokitzea, horretarako, emakumeen prentsa berezitua deiturikotik duen zabalpena aintzat hartuta Cosmopolitan aldizkaria aukeratu da. Aldiz, gizonen prentsa berezitua deiturikotik Men ´s Health aldizkaria aukeratu da. Hauez gain esplizituki bestelako sexualitate ereduak eta bizitza estiloak kontenplatzen dituzten aldizkarietan iragarkiak topatzeko saiakera egin den arren, 29 Métodos de Investigación Social. Muestreo, Construcción de escalas, Análisis de Datos. Departamento de Sociología. Universidad de Deusto, 1973. Tomo II, Tercera Parte, Tema 10, 5.orr. 30 Idem, 6.orr. 24
pertsona homosexual zein lesbianei zuzendutako aldizkariak tarteko, - hala nola, Vanity gay, Diva edota zuzenki lesbianei zuzendutako aldizkari bakarrenetakoa den Curve estatubatuarra kasu- ez dira iragarkiak topatu. Hauetan gobernuz kanpoko erakundeek edota Amnistya Internacional bezalako erakundean finantzatzen dituzte eta ez dute publizitaterik barnebiltzen. Baina horrek ez du esan nahi, bestelako aldizkarietan argitaratutako iragarkiek, batez ere, lurrinen zein kosmetika produktuetan sexualitate eredu berritzaileei, hain zuzen, homosexualei, bideratutako iragarkirik topatu ez denik. Enpresa multinazionalak pixkanaka bestelako erosle profilak harrapatzen saiatzen diren momentuan, bestelako publikoarentzat ere sortzen baitituzte iragarkiak. Ondoren, edukiko da berau ikusteko eta aztertzeko aukera. Hau honela izanik, 2010.urteko Cosmopolitan eta Men´s Health aldizkariko aleetatik aukeraketa berezitua eta espezifikoa egin da, azterketa kualitatiboa egitea izanik helburu. Baina, 2010.urteko aleak ikuskatzeaz gain, 2000.urteko aleak ere ikuskatu eta aztertu dira azken hamarkadan aldaketarik eman den identifikatu ahal izateko, eta aldaketaren bat eman bada zenen ondorio izan den hausnartzeko. Aldizkari bakoitzetik bost iragarki aukeratu dira, eta hauetan ikusmen zein estimulu diskurtsiboak aztertzeko bi baliabide erabili dira. Beraz, 2010eko hamar iragarki aztertu dira sakonki eta 2000.urteko bost iragarki. 2.4.2. Iragarkien sailkapena 2.4.2.1. Cosmopolitan aldizkariaren “nortasuna” Cosmopolintan-en lehenengo alea 1973an sortu zuten Estatu Batuetan. Egun, hogeita sei hizkuntzetan editatzen da eta ehun herrialdeetan irakurtzen da. Emakume aurrerakoi eta hiritarrari zuzenduriko aldizkaria dugu. Ez da Espainiako emakumeetara mugatzen, mundu ikuskera globalago batekin lantzen dituzte euren gaiak. Espainian, 1976 agertu zen lehen alea, emakume gogor eta askeari hitza emanez. Baina, espainiar jendarteak ez zuen onartu. Frankismoaren hatzaparretan urtetan harrapaturik egondako herritarrentzat urruneko kontzeptu eta ideiak ziren. Segituan desagertu zen. 1990an iritsi zen lehenengo alea, eta oraingoan bai onarpen osoa izan zuen, baita emakumeen aldetik ere. 25
Egun, merkatuan, aldizkari femeninoetan zabalpen handienetarikoa du; 2009.urteko datuak ikusiz gero, argitaratutako ale-kopuruaren batezbestekoa 227.028koa izan zen eta irakurle kopurua 856.000 irakurlera iritsi zen. Zer nolako emakumeei zuzendurikoa da? ze helburu du? ez dira galdera errazak, beno hobeto esan lehenengo begiradan ezin asma litezke baina, erantzuna jakiteko zer hobeto zuzendaria izandakoaren hitzak jasotzea baino. 1997ko otsaileko Cosmopolitan aldizkari honetan, Helen Gurley Brown –en hitzak: “Cosmopolitan-ek emakumeei mundura irten behar direla esaten die, eta beraien helburuak lor ditzatela. Aldizkari hau gizonak eta umeak gustatzen zaizkien emakume gazteentzat da, baina beraien bizia beraiek bizi behar dutela garbi dutenentzat zuzendurikoa da, alegia. Bestalde, sexuaz eta gozamenaz, naturaltasun osoz jarduten duen aldizkaria da”. Ideia, gai, kontzeptu aurrerakoiak helaraztera zetorren eta dator Cosmopolitan, jarraian ikusiko dugu, ideia hauek bertan atxikitzen duten iragarkiekin bat datozen, edo kontrajarriak izan litezkeen. Eta bertan lantzen dituzten edukietan ez gara sartuko, baina, Cosmopolitan taldea osatzen duten lan taldearen profila irudikatzeko lan taldea osatzen dutenen kopurua zenbatu eta hauetatik zenbat emakume eta zenbat gizon dauden kontatu dira. Aldizkariaren izaeran beharbada eraginik ez duen datua da, baina aldaketa dezentea atzematen da argitaratze-batzordea eta “staff31”-aren artean. Lehena, aldizkariaren gestioaz arduratzen direnek osatzen dute; taldeak GPS izena du eta hiru emakume eta hamabi gizonek osatzen dute. Erredakzioan, aldiz, hogeita bi emakume eta bost gizon daude. 2.4.2.2 Men´s Health aldizkariaren “nortasuna” MPIB taldearen egitasmoz, 2001ean sortu zen gizonezkoei zuzendutako aldizkari hau. Euren burua aurkezteko honako definizioa erabiltzen dute: “egungo gizonen – menpekoak, pertsonalitate dunak eta heziketa maila altukoak- egonezinak islatzen dituen aldizkaria da. Umorea eta ironia erabiliz, gizonen garapen fisikoa, emozionala eta mentala kontrolatzeko laguntza ahalbidetzen dien aldizkaria. Bizitza hobeagoa eramateko era praktiko eta positiboa”32. 31 Erredakzioko lan-taldea izenpetzeko komunikazioan erabiltzen den ingelesezko adiera. 32 Aldizkariaren nortasunaren inguruko informazioa lortzeko internetera jo dut eta web orrialde honetan lortu dut aldizkariaren inguruan lortu dudan deskribapen fidagarri bakarrenetakoa: http://www.grupogyj.es/index.php?option=com_content&task=view&id=277&Itemid=137 26
Zabalpenari begira lortutako datuen arabera, 2009ko OJDa 60.004koa izan zuen eta irakurle kopurua, EGMa berriz, 230.742koa. Beraz, ondoriozta liteke, kontuan hartuz gizonei bideratutako prentsa mota hau berria dela 90.hamarkadatik honantz hasi zela indartzen, esanguratsua den irakurle kopurua duela. Datu hauen adierazkortasuna aintzat hartuta erabaki da Men´s Health aldizkarian dauden bost iragarki aztertzea sakonki, honela ondorio batzuetara iristeko. Bestalde, aldizkariaren izaerari dagokionean, aldizkaria osatzen dutenen lantaldearen profila izango litzateke. Beharbada erabakigarriak diren baieztapenik sortuko ez den arren, talde izaeraren profila definitzeko orduan pistak eman ditzake. Argitaratze-batzordean, gestioaz arduratzen den taldeari dagokionez, Cosmopolitan-en talde berdinak osatzen dute; beraz, hiru emakumek eta hamabi gizonek. Eta “staff”-ean, berriz, hamalau emakume eta hogeita bederatzi gizon daude. Lehena, aldizkariaren gestioaz arduratzen direnek osatzen dute; taldeak GPS izena du eta hiru emakume eta hamabi gizonek osatzen dute. Erredakzioan, aldiz, hogeita bi emakume eta bost gizon daude. 3.4.1.Datuen kodifikazio prozesua: Azterketa Unitatea Azterketa Unitatearen aukeraketa da datuak kodifikatzeko eman beharreko lehenengo pausua. Kodifikazioa, testu edota irudi batetik, zehaztutako arauen arabera, eskuratutako datu gordinen eraldaketa da. Holstik ondorengo ekarpena egin zuen: “kodifikazioa prozesu bat da, zeinetan, datu gordinak sistematikoki eta unitateetan taldekatuta edukiaren ezaugarrien gaineko deskribapen zehatza egiten duen”33. Ikerkuntza honen kasuan, azterketa kualitatiboa eta kategoriala da; horregatik, kodifikazio prozesuak hiru atal nagusi izango ditu: -Ikusmen estimuluak prozesatzeko kategoriak sortzea, aukeratzea eta taldekatzea. -Testuaren azterketa gauzatzeko, funtzioak aukeratzea Roman Jacobson-ek sortutako Komunikazio Funtzioak erabili dira testuei ere euren zukua ateratzeko. -Norabide berdinean doazen bi ibilbideen, ikusmen zein estimulu diskurtsiboen, bat-egitea gauzatzeko azterketa fitxen sorkuntza eta bateraketa. 33 ABRIL VARGAS, Natividad: “Las mujeres en la prensa diaria vasca: protagonistas, temáticas, tratamiento periodístico”, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza departamentua, Leioa, (1994), 270.orr. 27
2.4.5.1 Kategorien sorkuntza eta aukeratzea. Fitxa. Ikerkuntza lan batean kategoriak sortzearen helburu nagusia datu gordinen adierazpen sinplifikatu bat ahalbidetzea izango da. Prozesu hau estrukturalistatzat jotzen da eta bi etapa atxikitzen zaizkio. Batetik, “Inbentarioa”; datuak bakartzea izango litzatekeena eta bestetik, “Sailkapena”; elementuak banatzea eta mezuak nolabait antolatzea34. Honela, Laurence Bardin irakasleak dioen moduan, “kategoria onak eta txarrak egon litezke; beraz, kategorien talde egokiak zer nolako ezaugarriak eduki behar dituen aipatzen ditu. Hauek lirateke35: -Elkarren arteko bazterketa: kategoria bakoitzak ezingo du jarraian edota ondoan duen laukiari erreferentzia egin. Kategoria bakoitzak ezingo ditu bi edo hiru esangura ezberdin izan atal ezberdinetan. -Homogeneitatea: Sailkapenerako erabili den printzipioak, azterketa dimentsio bakarra izango du. -Egokia: aukeratutako azterketa materialera eta taula teorikora egokitutako kategoria egokia izango da. -Objektibitatea eta fideltasuna. -Emankortasuna: kategoria bat emankorra dela esaten da, emaitza aberatsak lortzen dituenean hipotesi berriak sortuz edota datu fidagarriak eskainiz. Ikerkuntza lan honetan azaldutako helburuak bete asmoz, kategorien sistema osatu da eta horretarako, faktore anitz hartu dira kontuan: faktore soziodemografikoak, erakarpen faktoreak, apeu sexuala lortu nahi duten faktoreak, funtzio sozialak, iturrien sinesgarritasuna eta azkenik, mezuaren faktore komunikatzailea. Hauexek dira funtzio bakoitzean identifikatutako kategoriak: AZTERKETA FITXA 1. Komunikabidea: 2. Data: 3. Hartzailea: 4. Iragartzen duen produktua 1. Testua: 1.1Interpretazioa 1.2 Ironia/Umorea 1.3 Besterik 2. Irudiaren deskribapena: 34 ABRIL VARGAS, Natividad: Op.cit., orr.274. 35 BARDIN, Laurence: “El análisis de contenido”, Ediciones Akal, S.A, Madrid, (1986). 28
2.5.1 Halloween Kiss, J. del Pozo - Komunikabidea: Cosmopolitan aldizkaria - Data: 2010 urtarrila - Hartzailea: Emakumeak *TESTUA: “Sexy” Interpretazioa: Wordreference hiztegiak eginiko itzulpen definizioaren arabera, hauxe da Sexy hitzaren adiera: “izaera erotikoa duen erakarpen fisiko handia duen pertsona”. - Umorearen/ ironiaren erabilera: Ez. - Besterik: jatorrizko hizkuntzan mantendu dute lurrinaren izena. Globalizazioaren eraginez, hizkuntza zehatz batzuk indartu nahi dituzte, artean, ingelesa eta lurrinen iragarkietan ere nabaria da inposaketa eta nagusitasun nahia. *IRUDIA: Argazkia plano amerikarra edota erdi luzea da, nolabait ipurditik gora agertzen dira irudiko bi protagonistak. Bertan, neska-mutil bikotea ageri dira elkar besarkatuta. Emakumea aurrera begira, eta gizonezkoa, berriz, bizkarrez dago, ez zaio aurpegia ikusten. Gizonezkoa, guztiz biluzturik dago eta emakumea, berriz, gerritik gora ikusten ez zaion arren, biluzik dagoela iradokitzen du irudiak. Emakumeari aldaken izkinetatik, aldiz, lumadun gona gorri zabala igartzen zaio. Emakumeak, gizonaren sorbaldatik igaroz besoa luzatzen du gizonaren bizkarretik behera eskuetan lurrinaren potea duela. Irudiak ez du eszenatokirik, zuri agertzen da fondoa eta bi pertsonaien gorputzak, berriz, gorrizta eta arrosa ilun distiratsuak. Argazkian indarra bi estimuluek hartzen dute: gizonaren gorputz biluziak eta ipurdi gainean emakumeak eusten duen lurrin poteak. Irudia oso da bertikala eta kantoiez betea; okondoetan, emakumearen besoak hartzen duen jarreran antzeman ditzakegu kantoi hauek. Horrez gain, irudia bera oso saturatua dago, bikote heterosexual baten irudikapen behartua, saturatua eginez. Efektu hau lortzeko kamara termikoa erabili dute; kamera mota honek protagonisten gorputzen tenperatura neurtzen du, honela, gorputzak zenbat eta beroagoak dauden, koloreak are 31
eta saturatuagoa agertuko dira. Kasu honetan efektu horrekin jokatu dute, eta argazkiak irrealtasun puntua hartzen du: argazki bat baino, arte lan bat ematen du, atzean ere fondorik ez duen arren, txuri saturatua du, pinturako oihal bat izan liteke. - FISIKOA - Sinbolismoaren erabilera. Sinbolismo handia erabiltzen da argazkian; postura horretan elkar hartuta dauden bi gorputzek asko iradoki nahi dute, praktika sexual jakin bat iradokitzen dute; koitoa/penetraziorako aurre beroketa. Gainera, emakumeak eskuan duen boteak ere badu esatekorik; zakilaren forma duen botea da, eta emakumeak duenez eskuetan, botilaren gaineko jabetza eta kontrola emakumeak duela iradoki nahi du irudiak. Horrez gain, emakumearen jantziei dagokienean, soinean jarritako luma gorriz osatutako soinekoak eta ile guztia bilduz osatutako mototsak ere emakume eredu bat sinbolizatzen duela deritzot, kabaretetako, tabernetako dantzariarena. - Koloreen erabilera. Irudiari konnotazio jakina emateko bi pertsonaien gorputzak gorriz agertzen dira, indarrez: kolore gorriak; pasioa, emozioa, ekintza eta arriskua irudikatzen ditu. Arestian esan bezala, kolore gorrizta saturatuekin jolasten dute; teknika honen eraginez, bikote irrealaren irudikapena indartzen da. - Osagarriak: bai/ez. Zeintzuk? - FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK: 1. Protagonista diren pertsonaien sexua: emakume-gizon-biak 2. Maila
altua/erdi-altua/erdikoa/erdi-baxua/baxua/ez identifikatua 3. Etnia: Mendebaldeko herritarrak. 4. Bikotea: agertzen da /ez da agertzen- lotura emozionala edo sexuala bai/ez 5. Eszenatokia: lana/ikasketak-etxea/harremana duten aktibitateak-kontsumo aktibitatea (supermerkatu, banku, denda) edo ez da agertzen. - ERAKARPEN FAKTOREAK: 1. Adina: Gazteak 2. Gorputzaren forma eta jarrera: eskuak, ilea, gorputzaren jarrera, begirada, e.a. Gorputzaren jarrera: emakumeak jarrera pasiboarekin, tristearekin dago; aurpegian eta eskuetan igartzen zaio, eta gizona, berriz, muxuka agertzen zaio lepoaldetik, bi eskuekin gerritik heltzen duen bitartean. Gorputzaren jarreraren 32
inguruan esan biak zutik daudela, estuki lotuta, azala azalaren kontra, bien genitalak elkarren kontra, igurtziz. Eskuak: Gizonaren eskuak emakumearen gorputzean galtzen dira eta emakumearenak, aldiz, bistan daude. Eskuineko eskua gerrian du makurtuta eta ezkerreko besoa gizonaren sorbalda gainetik bizkarretik barrena, bizkar erdian kokatzen du eskuetan lurrinaren botea duela. Zehaztapen bat egin nahiko nuke emakumearen eskuaren inguruan, oso handia dela deritzot; ez dira emakume baten ohiko eskuak, neurriz kanpokoa dela iruditzen zait, nahiko irreala, alegia. Ilea: iragarkiko emakumeari ilearen norabidea garbi ikusten ez zaion arren, mototsa duela iradoki liteke. Honela, lepo alde osoa bistan duela ageri da. Begirada: emakumearen begira ikusteko aukera dugu soilik, begiak erdi itxita, gozamen begirada eta aurpegia islatzen ditu. 3. Gorputzaren edo aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa: bai/ez. Nola? Gizona atzetik guztiz biluzik agertzen da, eta iragarkiaren helburua da emakumeei helaraztea lurrin hori emanez gero, horrelako mutil baten gorputzarekin eta gorputzaz disfrutatzeko aukera izango dutela. - APEU SEXUALA lortu nahi duten FAKTOREAK: 1. Jantzita edo erdi biluzik agertzen dira: jantzita/ bainuko arropa/ azpiko arropa/ ia biluzik/ beste aukerarik. Guztiz biluzik. 2. Badago erakarpen sexual, errepresentazio sentsual edo erotikorik protagonistetan. Bai/Ez/Nola adierazte dute? Bi pertsonaien gorputz jarrera da guztiz sexuala, sentsuala, eta emakumeak ageri duen aurpegiko keinuak ere gozamena irudikatzen du. 3. Objektu sexuala, justifikaziorik ez duten eta guztiz esplizituak diren gertuko planoen (bularrak, izterrak, ezpainak, hankak) erabilera. Bai/ Ez. Nola? 4. Irudien bidezko (elkarrekin dutxatzen, elkarrekin janzten...) iradokizun fisikorik. Bai/ Ez/ Nola? Biak elkarri besarkatuta, biluzik...praktika sexual guztiz esplizitua. - FUNTZIO SOZIALAK barnebiltzen dituzten FAKTOREAK: 1. Ama edo aita; zaintzaile agenteak: elikadura, babesa, osasuna, heziketa... 2. Menpekotasuna oinarri duten protagonistak. 33
porno koitala igaroko dutela. Horrez gain, emakumeari soinean jantzitako lumadun gona gorriaren erabilerak, gauetan kabaretetako, tabernetako dantzariak sinbolizatu litzake. 2. Praktika sexual koitalaren irudi guztiz esplizitua. 3. Kolore gorriaren erabilera; bi gorputzak gorriz pintatuta agertzen dira pasioaren, emozioaren, sexuaren eta ekintzaren adierazle. 4. Gorputz biluzien erabilera eta hala izatearen iradokizuna. Baina kasu honetan kontuan hartu behar da gizona guztiz biluzik agertzen den arren, ez dagoela posatzen; bera da ekintzaren motorea, subjektua eta gainera, babestua dago ez baitzaio aurpegia ikusten. 5. Emakumearen gorputz jarrera eta begirada: gozamenaren adierazle. Sexualitate eredua 1. Praktika sexual zehatz batera, koitora, bideratutako harremana. Irudian gizonak jarrera aktiboa hartzen du ekintza sexualean, eta emakumeak, berriz, gozamen aurpegia du, baina, jarrera pasiboa dauka praktika sexual konkretu horretan. 2. Harreman eredua: gaztea, Mendebaldekoa, bitarra. 3. Desioa, gozamena, erakarpena sexudun gorputzen haragizko izaerara, gorputzera, fisikora, bat-batekora mugatua ageri da irudian. 4. Harremana esplizituki heterosexuala da. 35
2.5.2 Chanel: Coco Mademoiselle (“Coco andereño”) - Komunikabidea: Cosmopolitan aldizkaria - Data: 2010 Otsaila - Hartzailea: Emakumeak *TESTUA: Ez du testurik, lurrinaren izena agertzen da soilik, baina iragarkian garrantzia handia ematen diote lurrinaren izenari: “Coco Mademoiselle” hitzari. Lurrinaren aurkezpena egiteko, iragarkiko emakumearen aurkezpena egiten dute. Interpretazioa: - Umorearen/ ironiaren erabilera: - Besterik: jatorrizko hizkuntzan mantendu dute lurrinaren izena. Globalizazioaren eraginez, hizkuntza zehatz batzuk indartu nahi dituzte, artean, frantsesa eta lurrinen iragarkietan ere nabaria da inposaketa eta nagusitasun nahia. *IRUDIA: Plano orokorra da. Iragarkiaren fondoa beltza da, baina, ez da guztiz lisoa, eszenatoki bateko atzealdean dauden gortinak dirudite. Eszenatokiaren erdialdean biluzik dagoen emakumea ageri da. Hala ere, fondo beltzaren bi izkinetan argazki flasha, ekitaldietako fokuak izango balira moduan, bi argiune ageri dira. Emakumea lurrean eserita dago hankak alde batera dituela eta bera, aurrera begira agertzen da, kamerari begira. Gizonezkoenak diren kapela batez estaltzen ditu bularrak, eta alkandoraz, berriz, alu ingurua. Emakumearen aurrean agertzen da kristalezko lurrin botea. Lurrinaren boteak inpresioa sortu dezan, lurrin botea handituta ageri da. - FISIKOA - Sinbolismoaren erabilera. Handia arropekin. Emakume bat ageri da gela ilun batetan nahastuta dauzka ileak eta ezusteko argazkiaren aurrean, aldamenean dituen bi arropekin tapatzen ditu bere titi eta alu aldea: kapelarekin eta alkandorarekin, hain zuzen ere. Bi arropa horiek gizonezko gorbatadun baten presentzia iradokitzen dute, andrearekin dagoen gizonezkoarena, alegia. - Koloreen erabilera. Handia, kontrasteen erabilera. Beltza erabiltzen du iluntasuna, misterioa, gaua, desioen gotorlekua irudikatzeko, eta argia berriz, emakumea irudikatzeko. 36
- Osagarriak: bai/ez. Zeintzuk? - FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK: 1. Protagonista diren pertsonaien sexua: emakume-gizon-biak 2. Maila sozioekonomikoa: altua (harri bitxiekiko koilare bat) /erdi-altua /erdikoa/erdi-baxua/baxua/ez identifikatua 3. Etnia: Mendebaldeko hiritarra. 4. Bikotea: agertzen da /ez da agertzen, baina arroparen bitartez agerian utzi nahi da gizonezko batekin dagoela- lotura emozional edo sexuala bai/ez. 5. Eszenatokia: lana/ikasketak-etxea/harremana duten aktibitateak-kontsumo aktibitatea (supermerkatu, banku, denda) edo ez da agertzen. Hasieran aipatutako gortinen irudikapenarekin, eszenatoki edota antzoki bat izan liteke. - ERAKARPEN FAKTOREAK: 1. Adina: Gazte-heldua. 2. Gorputzaren forma eta jarrera: eskuak, ilea, gorputzaren jarrera, begirada, e.a. Gorputzaren jarrera: Emakumea eserita, hankak alde batera dituela eta aurrera begira dago, biluzik. Baina, titiak eta alu ingurua, gizonezkoenak diren kapela eta alkandora batez ditu tapatuak. Eskuineko eskuan du kapela eta ezkerreko eskua, aldiz, lurraren kontra ezarrita du. Etzanda egon eta bat-batean, ezusteak harrapatuta, inguruko arropekin tapatu eta eseri beharra izan balu bezala. Honekin, emakumeen estereotipoak barnebiltzen duen ezaugarri bat erreproduzitzen da; apaltasuna, umiltasuna, hain zuzen ere. Aurpegi serioa du, ezusteko argazkia batean ateratzeko aurpegia du. Begirada, berriz, begi bakarra ikusten zaion arren, harridurazkoa eta aldi berean, tristea dirudi. Ilea nahasia du, zerbaitetan aritu osteko, argazkia ateratzeko prestatua ez zegoela irudikatu nahirik, ezustean harrapatu izan balute bezala. 3. Gorputzaren edo aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa: bai/ez. Nola? Erdi biluzik ateratzen da. Emakumeei zuzenduta dago eta emakumeei adierazi nahi diena da: “lurrin hori emanez gero, alkandora eta kapela dun gizonezko txit batekin oheratzeko aukera izango dutela, berak izan duen moduan”. Emakumearen edertasuna azpimarratu baino, biluzik jartzen dute, soinean dituen arropak gizon batenak direla nabarmentzeko. 37
- Beste batzuk. ONDORIOAK: - Erabilitako ikusmen eta diskurtso estimuluak Estimulu komunikatiboak: a. Emakume gorputz biluzi batean, gizonezkoen arropen erabilera. Helburu inplizituak dituen arropen erabilera, alegia. Gizona ez dago presente baina gizon bat dagoela iradokitzeko bere bi objektu esanguratsu eta erabakigarri irudikatzen dituzte. b. Kapela, alkandora eta emakumeak daraman harri bitxiz osatutako koilareak klase altuko hiritarren, boteredunen adierazle dira. d. Beltzaren erabilera; bi lagunen arteko harremanak ilunpean, ezkutuan, intimitatean, gauean egin beharraren ideiari erantzuten dio erabilera honek. e. Iragarkiak 20.hamarkadako estetikari jarraitzen dio; gizonaren arropek iradokitzen dute ideia hau, batez ere kapelak. 20.hamarkadan burgesiako zein aristokraziako kideen ezaugarria baita. Sexualitate eredua 1. Sexualitatea; intimitateari lotuta. 2. Heterosexuala. 3. Klase sozial altuaren irudikapena; baina, gizona da klase altukoa, emakumea, aldiz, ez. Gizon boteredunaren eta klase sozial erdiko emakumearen arteko harremana irudikatzen du iragarkiak. Beraz, lurrin hau ez da hiriko edozein heldurentzat, profil konkretu bat markatzen du iragarkiak. Emakumea, antzokiko aktore edota dantzari moduan irudikatu dute. 4. Mendetasunean oinarritua. Sexualitatea bestearekiko (gizona) harremanetik sortutako gozamenera mugatua dago. 39
2.5.3 J´adore DIOR - Komunikabidea: Cosmopolitan aldizkaria - Data: 2010 Maiatza - Hartzailea: Emakumeak *TESTUA: “La feminim Absolu” Interpretazioa: Erabateko emetasuna. - Umorearen/ ironiaren erabilera: Ez. - Besterik: jatorrizko hizkuntzan mantendu dute lurrinaren lema. Globalizazioaren eraginez, hizkuntza zehatz batzuk indartu nahi dituzte, artean, frantsesa eta lurrinen iragarkietan ere nabaria da inposaketa eta nagusitasun nahia. *IRUDIA: Plano orokorra. Urrezko itsasoa fondoan eta itsasotik ateratzen ari den emakume ile horia, sirena liraina, agertzen dira iragarkiaren ezkerraldean. Beste aldean, aldiz, urre koloreko lurrin botea ageri da. Baina argazki osoa bi zatitan bereiztuta dago: goia, kolore beltzeko zerua eta behea, aldiz, urre koloreko itsaso zabala. - FISIKOA - Sinbolismoaren erabilera. Handia da sinbolismoaren erabilera. Batetik, lurrin boteari garrantzia handia ematen diote, boteak, emakume kurbadun baten gorputza sinbolizatzen du. Horrez gain, urrezko kapa batez pintatuta dago botea; luxuaren, Glamour-aren adierazle. Gainera, ideia hau lurrinaren lemak, berak, “La Femenim Absolu”-ek, indartzen du. Bestetik, itsasoko urre kolorea eta zeruko beltzaren arteko kontrasteak ere badu sinbolismorik. Kolore beltzak; gaua, izate eza sinboliza litzake eta itsaso zabaleko urreak, aldiz, argia, izatea. Beraz, izate ezetik datorren emakumea da eta lurrina ematean, izatea, argia, lortzen duela iradoki lezake irudiak. - Koloreen erabilera. Itsasoko uraren gardentasuna, urre koloreko kapa batez estaltzen da. Urreak boterea, ospea, “glamour” eta hilezkortasuna iradokitzen ditu. - Osagarriak: bai/ez. Zeintzuk? 40
4. Irudien bidezko (elkarrekin dutxatzen, elkarrekin janzten...) iradokizun fisikorik. Bai/ Ez/ Nola? - FUNTZIO SOZIALAK barnebiltzen dituzten FAKTOREAK: 1. Ama edo aita; zaintzaile agenteak: elikadura, babesa, osasuna, heziketa... 2. Mendetasuna oinarri duten protagonistak37. 3. Seguruak, dominatzaileak, independenteak eta berritzaileak diren pertsonaiak. 4. Euren itxura fisikoagatik arduratuta dauden pertsonaiak. 5. Amatasun/ aitatasun egoerak adierazten dituzten zeinurik badago. - ITURRIEN SINESGARRITASUNA adierazten duten FAKTOREAK: 1. Pertsonaien sinesgarritasuna: pertsonaia baten presentzia, iragartzen den produktuarekiko autoritatea duen pertsonaia, erosle normala, autoritate gabeko ospetsu bat edo produktuarekiko aditua ez den pertsonaia. *MEZUAREN FAKTORE KOMUNIKATZAILEA: Natura: naturaltasuna, berezkotasuna - Sexualitatea: - gorputzeko atalak: gorputz osoa, gerritik gora, gerritik behera, aurpegia, bular aldea, aldaka, eskuak, izterrak, hankak. - irudi erotikoak: musuak, laztanak, besarkadak, begiradak - sexualitate ereduak: bitarra, heterosexuala, homosexuala, praktika sexual jakina, inpultso sexualaren irudia - Edertasuna: itxura fisikoagatik lortutako onarpen soziala. - Askatasuna: independentzia, ihesbidea. - Maitasuna: bikotea, familia, norbanakoa. - Berrikuntza: aldaketa, tradizionalarekiko ukapena. - Beste batzuk. - ONDORIOAK: - Erabilitako ikusmen eta diskurtso estimuluak 37 Funtzio sozialen atalean guztiz kontrajarriak diren bi jarrera azpimarratu ditut: batetik, emakumea, mendetasuna oinarri duen protagonista dela eta bestetik, pertsona segurua dela. Emakumea jarrera ziur eta desafiatzaile batez irudikatu dute, nolabait, maitemindu nahi duen gizonezkoa maitemintzeko duen ziurtasunaren adierazle. Baina, bestalde, gizonaren onarpenera, gizonak bera desiratzeko duen beharrak, menpeko egiten dio. 42
Estimulu komunikatiboak: a. Sirena ipuin klasikoan oinarritutako irudia. Honela, hartzaile ororen subkontzientean, sirena ikusteak bergogoratzen dituen balioekin eta konnotazioekin jolasten du. Sirena: itsasoan bizi zen neskatxa zen, ez zuen hankarik, arraiaren buztan modukoa zuen. Egun batean, printzea txalupan paseoan zebilela uretara erori zen eta Sirenak artatu zuen; momentu horretatik maiteminduta geratu zen, baina ezin zuen printzea maitemintzera itsasotik atera. Orduan, ezin zuen printzea maitemindu, baina, egun batean iratxo amak emandako laguntzaz; hegalak moztu eta arrai buztanaren ordez, bi hanka jarri zizkion. Honela, itsasotik lurpera ateratzeko aukera izan zuen, eta noski, printzea maitemindu zuen. Beraz, irudi honek iradoki nahi diguna da: “lurrin hau bota eta burutan dugun printzea maitemintzera joan gaitezkeela, eta Sirena moduan, azkenean, printzea maitemintzea lortuko dugula”. b. Era inplizituan hartzailearen subkontzientean dauden balioak, usteak, ereduak astintzeko gaitasuna du irudiak. d. Itsasoa-urrea: itsasoko ura neurgaitza den moduan, urrea, luxua, “glamour”-a ere honela irudikatu nahi dituzte. Horrez gain, urre koloreak ere izan du beste esangurarik historian zehar indartu izan dena: mistizismoa, inteligentzia eta hilezkortasunaren izatea ere sinbolizatzen baititu. e. Gorputzaren jarrera ziurra, maitemindu nahi duen printzea zein den badaki, berak daki, beraz, bera maitemintzeko ziurtasuna agertzen du. “Maitemindu nahi duzun hori maiteminduko duzu lurrin hau bota ezkero”. Bestalde, ile bustia edukitzeak dituen konnotazio sentsualak, erotikoak ere aipatu nahi nituzke. Sexualitate eredua 1. Edertasunarekin lotutako urrezko desioa; gizonaren, printzearen begiradak bilatu nahi dituen urrezko emakumea, “hori baita benetako feminitatea”. 2. Harreman eredua: gaztea, Mendebaldekoa, klase sozial altua. 3. Ez da esplizituki heterosexuala, baina, ipuinak gure subkontzientean sortzen dituen konnotazioen arabera, bai da. 4. Luxuko harremana irudikatzen du. 43
2.5.4 Carolina Herrera-ren lurrina - Komunikabidea: Cosmopolitan aldizkaria - Data: 2010 Maiatza - Hartzailea: Emakumeak *TESTUA: Ez dauka testurik, soilik lurrinaren izena agertzen da. Interpretazioa: Ez - Umorearen/ ironiaren erabilera: Ez - Besterik: Ez *IRUDIA: Plano orokorra; protagonista testuinguruan kokatzen du, giroaren deskribapena eta narrazioa ahalbidetzen ditu argazkiak. Argazkian, etxe dotore bateko logela agertzen da eta erdigunean, soineko gorri luzea janzten/eranzten ari den neska gaztea ageri da aulki batean eserita parean duen ispilu handiari begira. Ezkerretik hasita, irudian argia sartzea ahalbidetzen duen leiho luzea dago, izkinetan gortina luze berdeak dituela. Fondoan, berriz, bigarren logela baterako sarbidea atzeman daiteke, eta jarraian berriz, ispilu handi bat gainean duen altzairu dotorea. Altzariaren gainean zein lurrean zehar barreiatuta kandelak diruditen lurrinaren bote gorriak daude. Iragarkiaren erdigunean, kortse gorria jantzita duen emakume gaztea ageri da. Aulki batean eserita dago profilez eta belaunetik behera soineko gorri dotorea janzteko asmoa igartzen zaio, hankak gurutzatuta dauzka eta belaunaren gainean ezarrita duen ezkerreko eskuan orrazea dauka. - FISIKOA - Sinbolismoaren erabilera. Erdi mailakoa dela esan genezake, lurrinaren boteek, kandelak bailitzan dotoretasuna, argitasuna (gauean, ilunean argitasuna ahalbidetzen duten bitartekoak) irudikatzen dute. Horrez gain, kandelek, konnotazio erotikoa transmititzen dute. - Koloreen erabilera. Oso indartsua da, eszenatoki guztian zehar kolore apalak erabiltzen dira, hala nola, berdea, txuri zikina, marroi argia, baina emakumearen arropak gorri-gorriak dira, eta baita, lurrinaren boteak ere. Gorri indartsuak honako ideia nagusi hau transmititzen du: pasioa. Koloreen kontrastearekin asko 44
sozioekonomikoa: altua/erdi-altua/erdikoa/erdi-baxua/baxua/ez identifikatua 3. Etnia: Mendebaldeko herritarra. 4. Bikotea: agertzen da /ez da agertzen- lotura emozional edo sexuala bai/ez 5. Eszenatokia: lana/ikasketak-etxea/harremana duten aktibitateak-kontsumo aktibitatea (supermerkatu, banku, denda) edo ez da agertzen. - ERAKARPEN FAKTOREAK: 1. Adina: Gaztea, 25 urte inguru. 2. Gorputzaren forma eta jarrera: eskuak, ilea, gorputzaren jarrera, begirada... Gorputzaren jarrera: emakumea aulkian eserita dago, tente, hankak gurutzatuta dauzka kortse gorria du jantzita eta eserita dagoen bitartean, soineko gorri luze dotorea janzten/eranzten ari da. Aurpegi serioa du eta begirada, berriz, zuzena, sakona, ispiluari begira ari da, bere burua ispiluan islatuta ikusteko. Ilea, aldiz, bilduta; seriotasuna, dotorezia, zuhurtzia transmititzen ditu. Horrez gain, lepoalde osoa, bular gaina eta sorbalda guztiz bistan geratzen zaizkio. Ezkerreko eskuan orrazea du, jairako, kandelak ondoan dituela gaueko festarako prestatzen ari dela ematen du. 3. Gorputzaren edo aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa: bai/ez. Nola? Bere burua prestatzen ari den emakume gaztea agertzen da kortse gorria du eta Maria Errauskineren antzera festarako soineko gorri luze dotorea janzten ari da, baina bitartean, gorputzeko atal biluziak bistan gelditzen zaizkio. - APEU SEXUALA lortu nahi duten FAKTOREAK: 1. Jantzita edo erdi biluzik agertzen dira: jantzita/ bainuko arropa/ azpiko arropa/ ia biluzik/ beste aukerarik. 45
2. Badago erakarpen sexual, errepresentazio sentsual edo erotikorik protagonistetan. Bai/Ez/Nola adierazte dute? Iragarki honetan, Txano gorritxoren edota Maria Errauskineren ipuinen fusioa eginez transmititzen dira erakarpena, eta errepresentazio sentsualak. Nola? Batetik, emakumeak ispiluari begiratuz janzten ari denaren, festarako prestatzen ari denaren irudia ematen duelako. Maria Errauskineren istorioa: aita hil zitzaion Maria Errauskineri gaztea zela, orduan bere ama “ordea” eta bi ahizpekin gelditu zen etxean. Hauek, aitaren dirua xahutzen zuten bitartean, Maria Errauskine egun eta gau lanean edukitzen zuten, behartuta, bakartua, zanpatua. Baina egun batean alboko printzeak neska laguna topatzeko helburuarekin festa antolatu zuen, eta Maria Errauskineri iratxo amak soineko dotore bat eta zaldi karro dotorea utzi zizkion gau erdi bitarte. Maria Errauskinek printzea maitemindu zuen eta elkarrekin joan ziren bizitzera. Hau honela izanik, ipuineko elementuak erabiliz, iragarkiak esan nahi duena da: “lurrin hau erosiz gero, Maria Errauskineren moduan, langile izatetik burgesa izatera pasako zarela eta horrez gain, printzea maiteminduko duzula”. Bi konnotazioa hauek ikusten dizkiot; batetik, langile klasearen gutxiespena burgesiaren, jauregi etxeen mesedetan eta printzea maitemintzeko gaitasunaren eta egitatearen dependentzia. Bestalde, kolore gorriaren erabilerak, pasioa, ekintza, arriskua, e.a. transmititzen ditu, Txanogorritxok otsoari sortzen zion arriskua, basoan bakarrik ibiltzen utzi ez zion otsoa. Otsoa Txanogorritxugatik sexualki erakarrita sentitzen zen; orduan, ipuinari erdizkako esangura hartu, eta neskaren erakarpen gaitasuna igortzen ditu. 3. Objektu sexuala, justifikaziorik ez duten eta guztiz esplizituak diren gertuko planoen (bularrak, izterrak, ezpainak, hankak) erabilera. Bai/ Ez. Nola? Lurrin baten iragarkian erdigunea azpiko arropetan dagoen emakumeak hartzen duelako, eta gainera, kolore gorriak indar berezia du, pasioaren irudi izanik. 4. Irudien bidezko (elkarrekin dutxatzen, elkarrekin janzten...) iradokizun fisikorik. Bai/ Ez/ Nola? Hartzailearen irudimenari ematen zaio bide iragarki honekin. - FUNTZIO SOZIALAK barnebiltzen dituzten FAKTOREAK: 1. Ama edo aita; zaintzaile agenteak: elikadura, babesa, osasuna, heziketa... 2. Menpekotasuna oinarri duten protagonistak. 46
3. Seguruak, dominatzaileak, independenteak eta berritzaileak diren pertsonaiak. 4. Euren itxura fisikoagatik arduratuta dauden pertsonaiak. 5. Amatasun/ aitatasun egoerak adierazten dituzten zeinurik badago. - ITURRIEN SINESGARRITASUNA adierazten duten FAKTOREAK: 1. Pertsonaien sinesgarritasuna: pertsonaia baten presentzia, iragartzen den produktuarekiko autoritatea duen pertsonaia, erosle normala, autoritate gabeko ospetsu bat edo produktuarekiko aditua ez den pertsonaia. *MEZUAREN FAKTORE KOMUNIKATZAILEA: Natura: naturaltasuna, berezkotasuna - Sexualitatea: - gorputzeko atalak: gorputz osoa, gerritik gora, gerritik behera, aurpegia, bular aldea, aldaka, eskuak, izterrak, hankak. - irudi erotikoak: musuak, laztanak, besarkadak, begiradak - sexualitate ereduak: bitarra, heterosexuala, homosexuala, praktika sexual jakina, inpultso sexualaren irudia. - Edertasuna: itxura fisikoagatik lortutako onarpen soziala. - Askatasuna: independentzia, ihesbidea. - Maitasuna: bikotea, familia, norbanakoa, bestearena. - Berrikuntza: aldaketa, tradizionalarekiko ukapena. - Beste batzuk. ONDORIOAK: - Erabilitako ikusmen eta diskurtso estimuluak Estimulu komunikatiboak: 1.Ipuinek transmititzen dituzten konnotazio eta balioen erabilera. Maria Errauskine: langile klasearen gutxiespena burgesiaren, jauregi etxeen mesedetan eta printzea maitemintzeko gaitasunaren eta egitatearen dependentzia. Txanogorritxu: kolore gorriaren erabilerak, pasioa, ekintza, arriskua, e.a. transmititzen ditu, Txanogorritxok otsoari sortzen zion arriskua, basoan bakarrik ibiltzen utzi ez zion otsoa. Otsoa Txanogorritxugatik sexualki erakarrita sentitzen zen; orduan, ipuinari erdizkako esangura hartu, eta neskaren erakarpen 47
gaitasuna igortzen ditu. Baina, emakumeak arduratu aurpegia ere badu, nolabait, hartua duen erabakiak arriskuak sortu ditzakeela pentsatu baitezake. 2.Kolore gorriaren erabilera; pasioaren, sexuaren, ekintzaren adierazle. 3.Boterea, klase sozial altua, burgesia irudikatzeko jauregi bateko logela irudikatu dute. 4.Sinbologiaren erabilera: lurrinaren boteak kandelak bailitzan irudikatu dituzte. Gauean, festatik etxera etorri ostean, logela horretan argitasuna emango duten bitartekoak izango dira. 5.Ispilua: bere burua, gorputza islatzeko, gordintasunean, gardentasunean ikusteko aukera ahalbidetzen dion bitartekoa. Sexualitate eredua 1. Menpekoa. Neska ispiluan ikusten da bere burua eta gorputza islatuta ikusteko, baina, baita bestearen onarpena lortzeko prestaketekin jarraitzeko. Printzea maitemintzeko nahietan bere gorputza apaintzen dabil bere logelan. Bere bizitzari zentzua gizon batek, printze batek emango diolakoaren mezua zabaltzen du iragarki honek. 2. “Glamuor” eta luxuarekin zerikusia duena. 3. Emakumeak ez du desiratzen; desiratua izateko, maitatua izateko, besteari erakartzeko apainketa lanetan dabil. Bestea, printze urdina izango da; Maria Errauskineren ipuinean bezala. 48
2.5.5 DKNY, Donna Karan New York, “Be delicious” - Komunikabidea: Cosmopolitan aldizkaria - Data: 2010 abuztua - Hartzailea: Emakumeak *TESTUA: “Be Delicious fresh blosson, una nueva fragancia de mujer”. Interpretazioa: Emakume berrientzako, lurrin berria; lurrin gaztea. - Umorearen/ ironiaren erabilera: Ez du ez umorerik ez eta ironiarik ere erabiltzen. - Besterik: jatorrizko hizkuntzan mantendu dute lurrinaren lemaren zati bat. Globalizazioaren eraginez, hizkuntza zehatz batzuk indartu nahi dituzte, artean, ingelesa eta lurrinen iragarkietan ere nabaria da inposaketa. *IRUDIA: Mendebaldeko emakume gazte liraina agertzen da argazkiaren erdigunean eskuetan hozkatutako sagarra duela. Lorez betetako belardia du atzealdean eta aurrealdean, berriz, sagar oso ugari ditu eskura eta hauen artean, sagar itxura duen lurrin botea agertzen dira; lurrin botean, New York-eko hiria islatzen da. Plano mota: plano erdi motza, hau da, bular paretik gorako planoa. Argazkian indarra emakumearen begiradak eta sagarrak hartzen dute. - FISIKOA - Sinbolismoaren erabilera. Sinbolismoaren erabilera handia, sagarrek hartzen dute irudiaren zentralitatea eta emakume gazte bat agertzen da eskuetan sagarra duela, hozkatutako sagar debekatuaren irudikapena. - Koloreen erabilera. Kolore apalak erabiltzen dituzte; berde argia, arrosa38. - Osagarriak: bai/ez. Zeintzuk? - FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK: 1. Protagonista diren pertsonaien sexua: emakume-gizon-biak 2. Maila
altua/erdi-altua/erdikoa/erdi-baxua/baxua/ez identifikatua 3. Etnia: Mendebaldeko herritarra. 38 Nahiz eta erabiltzen dituen koloreak apalak izan, berdeak eta arrosak zehazki sortzen dute iradokizunik. Idatzi askotan bi kolore hauek erotismoaren, pornoaren adierazle moduan bildu baitituzte. 49
4. Bikotea: agertzen da /ez da agertzen- lotura emozional edo sexuala bai/ez 5. Eszenatokia: lana/ikasketak-etxea/harremana duten aktibitateak-kontsumo aktibitatea (supermerkatu, banku, denda), hiria, natura39 edo ez da agertzen. Belardi batean, naturan, aske agertzen da emakumea, atzealdea lore arrosez beterik duela. - ERAKARPEN FAKTOREAK: 1. Adina: Gaztea. 2. Gorputzaren forma eta jarrera: eskuak, ilea, gorputzaren jarrera, begirada, e.a. Emakumeak hozkatutako sagar bat du eskuan; ilea aske du, natural, libre. Begirada sakona eta ausarta du; debekatutako sagarra jan duenaren ausardiaren adierazle. 3. Gorputzaren edo aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa: bai/ez. Nola? Neska gazte lirain bat agertzen da, bere izatea Eva moderno batean bilakatuta. Ezer txarrik gertatu gabe, debekatutako sagarra jateak sortzen duen gozamena irudikatzen digu argazkiak. Atzean gelditzen dira gizonezkoa erakartzeagatik, paradisutik kanporatutako garaiak. Sagarrez inguraturik agertzen da neska, aurrerantzean debekatutako frutaz gozatzeko aukera izango du eta gainera, lurrinaren izenak dioen bezala gozo-gozoa (“delicious”) dago. - APEU SEXUALA lortu nahi duten FAKTOREAK: 1. Jantzita edo erdi biluzik agertzen dira: jantzita/ bainuko arropa/ azpiko arropa/ ia biluzik/ Osotara biluzik/ beste aukerarik. 2. Badago erakarpen sexual, errepresentazio sentsual edo erotikorik protagonistetan. Bai/Ez/Nola adierazte dute? Evaren sagarraren mitoaren bitartez irudikatua. 3. Objektu sexuala, justifikaziorik ez duten eta guztiz esplizituak diren gertuko planoen (bularrak, izterrak, ezpainak, hankak) erabilera. Bai/ Ez. Nola? 4. Irudien bidezko (elkarrekin dutxatzen, elkarrekin janzten...) iradokizun fisikorik. Bai/ Ez/ Nola? - FUNTZIO SOZIALAK barnebiltzen dituzten FAKTOREAK: 1. Ama edo aita; zaintzaile agenteak: elikadura, babesa, osasuna, heziketa... 39 Irudiari egokituta sortutako kategoria da. 50
2. Menpekotasuna oinarri duten protagonistak. 3. Seguruak, dominatzaileak, independenteak eta berritzaileak diren pertsonaiak. 4. Euren itxura fisikoagatik arduratuta dauden pertsonaiak. 5. Amatasun/ aitatasun egoerak adierazten dituzten zeinurik badago. - ITURRIEN SINESGARRITASUNA adierazten duten FAKTOREAK: 1. Pertsonaien sinesgarritasuna: pertsonaia baten presentzia, iragartzen den produktuarekiko autoritatea duen pertsonaia, erosle normala, autoritate gabeko ospetsu bat edo produktuarekiko aditua ez den pertsonaia.40 *MEZUAREN FAKTORE KOMUNIKATZAILEA: Natura: naturaltasuna, berezkotasuna - Sexualitatea: - gorputzeko atalak: gorputz osoa, gerritik gora, gerritik behera, aurpegia, bular aldea, aldaka, eskuak, izterrak, hankak. - irudi erotikoak: musuak, laztanak, besarkadak, begiradak - sexualitate ereduak: bitarra, heterosexuala41 , homosexuala, praktika sexual jakina, inpultso sexualaren irudia - Edertasuna: itxura fisikoagatik lortutako onarpen soziala. - Askatasuna: independentzia, ihesbidea. - Maitasuna: bikotea, familia, norbanakoa. 42 - Berrikuntza: aldaketa43, tradizionalarekiko ukapena. - Beste batzuk. Bizitza estiloa: hiritarra, gaztea. ONDORIOAK: - Erabilitako ikusmen eta diskurtso estimuluak: Estimulu komunikatiboak: 1. Sorkuntzaren mitoa: Debekatutako sagarra; Eva- Mitoa: Iragarki honetan, neska gazte bat eskuetan hozkatutako debekatutako sagar bat duela ageri zaigu. Eta bere inguruan sagar gehiago ditu, hozkatu 40 Mitoetako pertsonaia, Eva moderno bat agertzen da. 41 Evak, Adam erakarri eta paradisutik kanporatua izan zenez, gizonen erakarpena bilatzen duen emakumea islatzen du irudiak. Baina sagarrak jateak ematen duen gozamenaz gozatzen segitu nahi duen emakumearena. 42 Besteekiko-gizonekiko-erakarpena lortu nahi duen emakumea. 43 Evaren mitoari buelta eman eta erakarpenak ez duela ezer txarrik iradokitzen du iragarkiak. 51
gabeak eta aurrerantzean hozkatzeko prest, aurrerantzean gozatzeko prest. Horrez gain, mitologiako beste protagonista bat ere irudika lezake protagonistak: zuhaitz artean galtzen den ninfa dirudi. Ninfa aztia da zuhaitzen artean bizi da, baina, helburu bat izan badauka: kasu honetan, besteari erakartzea. 2. Lurrinaren botea, sagar bat da eta gainera, New York-eko paradisua islatzen du. 3. Kolore apalak: arrosa eta berdea. Arrosa: borondatea, samurtasuna, sentimendu ona eta gaitz guztien kanporatzea, nolabait, emetasunaren eraikuntzan urteetan zehar lotu izan diren balioak barnebiltzen dituen kolorea da. Hauez gain, erotismoa ere transmititu izan du hainbat irakurketetan. Berdea: natura, gaztetasuna, desioa eta oreka. 4. Gorputzaren jarrera eta itxura: 3.1 Begirada sakona eta ausarta (debekatutako sagarra janez gozatzen duen emakume gaztearen ausardiazko begirada). 3.2 Ilea aske eramatean sinbolismoa: askatasunaren adierazle, baita, emetasunarena ere. 3.3 Eskuak: ziurtasunez ageri zaigu protagonista, indartsu heltzen dio sagarrari. Sexualitate eredua: 1. Emakumeak gizonarekiko darabilen aztikeriaren bitartez, erotismoa puntu gorenera iristen da, bibliako Eva eta Adam-en debekatutako sagarraren mitoa bide lagun izanda. Alde batetik, emakume askea, independentea ausarta irudikatzen du argazkiak eta ausart izateak ezer txarrik ez duela zertan ekarri adierazten digu, Evaren mitoak dakarren erruduntasuna gainetik kenduta. Hau lemarekin lotuta doa “fragancia de una nueva mujer”. Baina, beste alde batetik, Eva paradisutik kanporatua izan zen Jainkoak debekatutako sagarra jateagatik, deabruari jaramonez gizona erakartzeagatik eta hau irudikatzen du argazkiak, emakumeak; gizonak erakartzen dituela baina ez duela paradisutik, jendartetik kanporatua izan beharrik. 2. Iragarkia mito honetaz baliatzen da, mitoak izan duen zentzua irauli eta erakarpenak ez duela debeku eta ezer txarki izan beharrik adieraziz. Beraz, sexualitatea erakarpenarekin, desioarekin, 52
erotikarekin lotzen du; baina, emakumeak erakartzen dio gizonari. “Gizonaren erakarpena lortzeko, bota ezazu DKNY lurrina, ausardiaz ez baita debekua”. Horrez gain, iragarki honetan gozamenaren irudikapenak ere garrantzi handia du; debekatutako sagarra jateak, bizitzeak, askatasunez gozatzeak, debeku izatetik norberaren aukera izateak sortzen dion gozamenak, alegia. 3. Sexualitate eredua: gaztea, Mendebaldekoa, hiritarra, ustez “askea”(belardiaren, berdearen irudikapena baliatuta). Ustez diot zer arestian aipatu bezala iragarkiaren errepresentazio sentsual, erotiko edota sexuak horrek bi norabideetan egindako irakurketa izan baitezake. Berriro ere, emetasunaren eraikuntzan talka egiten duten bi funtzio identifikatzen dira: askea den emakumearena eta gizonarengandik desiratua izan nahi duen emakumearena. 4. Sorkuntzaren mitoa iragarkira ekarriz, ondorioztatzen da, erakarpena heterosexuala dela, baina, irudirik ez agertzeak, gizonen erreferenterik ez agertzeak, mitoaz harago joateko aukera eskaintzen du. Emakume oro irudi honen bitartez, eta sagarrak sortu ditzakeen konnotazio guztiez baliatuta desioa, gozamena, e.a. era anitzean irudikatzeko aukera eskaintzen digu iragarkiak. 53
2.5.6 DKNY-MEN lurrina - Komunikabidea: Men´s Health aldizkaria - Data: 2010 urtarrila - Hartzailea: Gizonezkoak *TESTUA: “A man a city a dream” Interpretazioa: Hiriko gizonaren ametsa. - Umorearen/ ironiaren erabilera: Ez. - Besterik: jatorrizko hizkuntzan mantendu dute lurrinaren lema. Globalizazioaren eraginez, hizkuntza zehatz batzuk indartu nahi dituzte, artean, ingelesa eta lurrinen iragarkietan ere nabaria da inposaketa. *IRUDIA: Iragarkia lau argazkik osatzen dute, beraz, bakoitzaren deskribapena egingo da. Ezkerretik hasita lehenengo argazkian, plano erdi luze batean, erdi-erdian gizonezko polit gaztea ageri da. Praka bakeroak, alkandora txuri eta txaketa ditu soinean. Eskuak poltsikoetan sartuta ditu, eta begirada, berriz, zehatza; ezkerraldera begira dago. Oinez aurrera zihoala, aurpegia itzuli eta begira geratu denaren sentsazioa ematen du. Bigarren argazkian, aldiz, gizonezko berbera ageri da, plano motzean, baina oraingoan, alkandora hutsean dago eta begirada berriz zuzena-zuzena. Hirugarren argazkia, berriz, plano orokorra da eta hiriko panoramika bat eskaintzen digu; etxe altuz betetako hiria, baina erdigunean, beste etxeekiko arreta deitzen duen etxe luze bat ageri da. Eta laugarren irudia, plano orokorra da; bertan, argazkiaren erdigunean, hiriko kaleetan zehar praka, alkandora eta txaketa beltzez jantzita dagoen gizon gazte bat ageri da paseoan. Fondoan hiriko eraikinak ditu eta argazkiaren ezkerraldean behean lurrinaren botea agertzen da, handitua. Lehenengo eta bigarren argazkien artean, hiriko eraikin bat agertzen da gertutik. Hiriko finantza etxe bat dirudi eta kolore urdinez margotua dago. - FISIKOA - Sinbolismoaren erabilera. Hirugarren argazkian garrantzia hartzen duen eraikin luzearen, lurrinaren botearen eta azkeneko argazkian ageri den gizonaren irudiaren artean sinbolismoak baduela eraginik iritzi diot. Eraikin altuak; besteekiko nagusitasuna, erdigunea, e.a. adierazten ditu. Ziurtasuna, kontrola, nagusitasuna, e.a. dira transmititzen dituen baloreak 54
- Koloreen erabilera. Iragarki guztia txuri beltzean dago, hau, argazki artistikoen oinarrizko ezaugarria izan ohi da. Argazkiari seriotasuna eta sinesgarritasuna ahalbidetzen dion teknika da; argazkigintza profesionalean erabiltzen den teknika da. - Osagarriak: bai/ez. Zeintzuk? - FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK: 1. Protagonista diren pertsonaien sexua: emakume-gizon-biak 2. Maila sozioekonomikoa: altua/erdi-altua/erdikoa/erdi-baxua/baxua/ez identifikatua 3.Etnia: Mendebaldeko hiritarra. 4.Bikotea: agertzen da /ez da agertzen- lotura emozional edo sexuala bai/ez 5. Eszenatokia: lana/ikasketak-etxea/harremana duten aktibitateak-kontsumo aktibitatea (supermerkatu, banku, denda), hiria44, natura edo ez da agertzen. - ERAKARPEN FAKTOREAK: 1. Adina: Gaztea. 1. Gorputzaren forma eta jarrera: eskuak, ilea, gorputzaren jarrera, begirada... Gorputzaren jarrera: ziurra, lasaia, elegantea. Eskuak: agertzen direnetan praketako poltsikoan sartuta ditu. Ilea, berriz, kosmetika produkturen batekin atzera orraztuta. Gizonak egun batzuetako bizarra du aurpegian, eta bestela, ez du ilerik ez kolko amaieran ez eta bular alde hasieran ere. Ustez, itxura arduragabea duen gizon konkistatzailearen figura erreproduzitzen du. ; gizon gogorra 2. Gorputzaren edo aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa: bai/ez. Nola? Begiradarekin jolasten du iragarkiko hiru argazkietan, eta ziurtasunaren adierazle eskuak beti poltsikoan dituela agertzen da gizona. Lehenengo irudian; oinez doala itzuli eta norbaiti begira gelditu izan balitz bezala agertzen da. Bigarrenean, berriz, harago joan eta zuzen-zuzenean begiratzen du; zuzenzuzenean begiratzen dio itzuli eta begira gelditu zaion hari. Azkenekoan, paseoan doa, eta begira zuzena du aurrerantz. - APEU SEXUALA lortu nahi duten FAKTOREAK: 44 Hiriko eraikinak agertzen dira; batzuk, hiriko finantza etxeak izan litezke. 55
- Berrikuntza: aldaketa, tradizionalarekiko ukapena. - Beste batzuk. - ONDORIOAK: Erabilitako estimulu komunikatiboak: 1. Hiria: lurrina iragartzeko erabiltzen duen esaldiaren moduan; “Gizona, hiria, ametsa”. Erabat argazkietan hiriko argazki ezberdinak agertzen da. Gizonaren hiritartasuna adierazteko modua da. Hiriak sortzen ditu esangura batzuk, adibidez: gune irekia, librea, hotza, gaztea. 2. Begiradaren erabilera. Hirian zehar paseoan dabilen gizon seduktorearen irudia saltzen du iragarkiak. Eskuartean seduzitzeko darabilen arma bailatsua: begirada. 3. Arroparen erabilera. Praka, alkandora eta txaketa beltza erabiltzeak, edota alkandora zuria tartekatzeak sortzen du konnotaziorik; dotorezia. Erakarpena ez du lotzen gorputz biluziekin, emakumeen kasuan egiten duen moduan; begiradarekin, arropak ematen dion dotoreziaren bitartez lortzen du. 4. Tratamendu artistikoa. Txuri beltzaren erabilera, argazkigintza profesionalean erabiltzen den teknika da; irudiari seriotasuna, balio esleitzen dion teknika. Sexualitate eredua Sexualitate eredua ez dago definitua; iragarkia aldizkari maskulino batean agertzen denez, eredu bat ala besteri erantzun liezaioke. Baina baditu konnotazio aipagarriak: gizona da konkistatzailea, hirikoa kaleetan zehar paseon doala seduzitzen dio hartzaileari. Gizona da subjektua eta gainera, ekintzaren motorea; baina ez dago espresuki erakartzeko ekintzan. Egunerokotasuneko jardueran, hiriko kaleetan zehar paseoan dabilela erakartzen du. 57
2.5.7 D&Gren lurrin berriak - Komunikabidea: Men´s Health aldizkaria - Data: 2010 urtarrila - Hartzailea: Gizonezkoak, baina produktua unisex-a da. *TESTUA: “The new fragances by D&G” Interpretazioa: D&G-ren lurrin berriak. Horrez gain, lurrin bakoitzaren botean, bakoitzaren izena ageri da, hala nola, 1.-Magoa, 2.-Enperatriza, 3.-Maitemindua, 4.-Aberastasunaren gurpila, 5.-Ilargia. - Umorearen/ ironiaren erabilera: Ez. - Besterik: jatorrizko hizkuntzan mantendu dute lurrinaren lema. Globalizazioaren eraginez, hizkuntza zehatz batzuk indartu nahi dituzte, artean, ingelesa eta lurrinen iragarkietan ere nabaria da inposaketa. *IRUDIA: Irudiak bi zati ditu; ezkerraldean, fondo marroiaren aurrean, lurrinaren marka ageri den logotipoa eta behealdean, iragartzen dituen bost lurrin boteak ageri dira. Irudiaren ezkerraldean, aldiz, hiru neska eta hiru mutil daude osotara biluzik. Hiru zutik daude eta hauen aurrealdean beste hiru makurtuta, erdi eserita. Banan banako identifikazioa: 1. mutila: Tyson Ballou 2. mutila: Fernando Fernández 3. neska: Eva Herzigova 4. neska: Claudia Schiffer 5. neska: Naomi Campbell 6. mutila: Noe Mills - FISIKOA - Sinbolismoaren erabilera. Erdikoa. Batetik, irudia bitan zatitua dago; ezkerraldeak ordena iradokitzen du, lurrin guztiaz elkarren ondoan txukuntxukun daude. Baina eskualdeak, aldiz, orden eza iradokitzen du; gizabanakoan ez dutela objektuak bezala ordenatuak izan beharrik adierazi nahirik. Nolabait, sexudun gorputzen iraultza planteatzen du iragarkiak. Horrez gain, 2.mutilak 58
altua/erdi-altua/erdikoa/erdi-baxua/baxua/ez identifikatua 3. Etnia: Mendebaldeko herritarrak (4), latinoa (1) eta Mendebaldeko herritarra izan arren, emakume beltz bat agertzen da. 4. Bikotea: agertzen da /ez da agertzen (Seikotea agertzen da)- lotura emozional edo sexuala bai/ez 5. Eszenatokia: lana/ikasketak-etxea/harremana duten aktibitateak-kontsumo aktibitatea (supermerkatu, banku, denda) edo ez da agertzen. - ERAKARPEN FAKTOREAK: 1. Adina: Gazteak. 2. Gorputzaren forma eta jarrera: eskuak, ilea, gorputzaren jarrera, begirada...Banan banako deskribapena egingo dut. - 1.mutila: Tyson Ballou. Zutik ageri da, gerrialdetik gora ikusten zaio gorputza eta ez du arroparik soinean. Aurrera begirako begirada zuzen eta sakona du, aurpegi intsinuantea jartzen du. Beso bat buruaren atzealdean dauka tolestuta eta bestea, berriz, gerrian. Ez du ilerik ez aurpegian eta ezta bular aldean ere. - 2. mutila: Fernando Fernández. Zutik ageri da ondoan duen Eva Herzigova modeloari helduta dago. Eskuak Herzigovaren gerrialdean ditu jarriak. Begirada sakonez begiratzen du aurrera, argazkia atera duen kamerari zuzenki zuzentzen zaion begirada du. Hau ere bere itxura fisikoagatik arduratzen den pertsona 46 Kasu honetan kolore “neutralak” direla esango nuke, baina azterketa fitxen kodifikazioa egiteko apal moduan sailkatu dira. 59
dugu, depilatuta dago, ilea atzerantz orraztuta du eta eskuineko besoaren goian tatuaia dauka. - 3.neska: Eva Herzigova. Hau ere zutik dago, Fernándezi helduta; ezkerreko eskua Fernándezen sorbaldan du. Bi gorputzak elkarri begira, elkar ukitzen dira eta begirada, aldiz, aurrerantz zuzentzen du. Ilea aske darama eta hau ere biluzik dago, bularretik gora. - 4.neska: Claudia Schiffer. Ballou-ren behealdean ageri da eserita; hankak gurutzatuta eta tolestatu ditu, eta eskuak ere bere oinen gainean ditu gurutzatuta. Gorputza guztiz biluzirik dauka, eta bere ile hori luzeak aurrerantz utziz tapatzen ditu bere bi bularrak. Honen gorputza, alboan duen Naomi Campbell-en gorputzari guztiz itsatsita agertzen da; burua ere atzera botatzen du alboko neskaren buruan babesten baitu. Urrera begirako begirada sakona. - 5. neska: Naomi Campbell. Gerrialdetik gora agertzen da, eserita dagoela dirudi. Biluzik dago, gorputza alboan duen neskari begira dauka; ezkerreko eskua neskaren sorbalda gainean du eta gorputz osoa, baita burua ere, Schifferren bizkarralde biluzian sostengatzen du. Honek ere aurrera begirako begirada sakona du. - 6.mutila: Noe Mills. Eva Herzigovaren aurrealdean eserita dagoela dirudi; gerritik gora ikusten zaio, honek ere ez du arroparik soinean. Aurrera zuzentzen du gorputza eta eskuak, aldiz, ez zaizkio ikusten. Aurrera begirako begirada sakona. 3. Gorputzaren edo aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa: bai/ez. Nola? Gorputzarekin lotutako erakarpena badago eta gorputz biluzien bitartez lortzen da. - APEU SEXUALA lortu nahi duten FAKTOREAK: 1. Jantzita edo erdi biluzik agertzen dira: jantzita/ bainuko arropa/ azpiko arropa/ ia biluzik/ osotara biluzik beste aukerarik. 2. Badago erakarpen sexual, errepresentazio sentsual edo erotikorik protagonistetan. Bai/Ez/Nola adierazte dute? Gorputzaren poseen, keinuen, eskuen zein begiraden bitartez adierazia. 3. Objektu sexuala, justifikaziorik ez duten eta guztiz esplizituak diren gertuko planoen (bularrak, izterrak, ezpainak, hankak) erabilera. Bai/ Ez. Nola? Objektu 60
sexual moduan denak ageri dira, nahiz eta ez den guztiz esplizitua edo handizkatua. 4. Irudien bidezko (elkarrekin dutxatzen, elkarrekin janzten...) iradokizun fisikorik. Bai/ Ez/ Nola?Elkarrengandik oso gertu daude denak, batzuk besteei ikuitzen, denak biluzik. - FUNTZIO SOZIALAK barnebiltzen dituzten FAKTOREAK: 1. Ama edo aita; zaintzaile agenteak: elikadura, babesa, osasuna, heziketa... 2. Mendekotasuna oinarri duten protagonistak. 3. Seguruak, dominatzaileak, independenteak eta berritzaileak diren pertsonaiak. 4. Euren itxura fisikoagatik arduratuta dauden pertsonaiak. 5. Amatasun/ aitatasun egoerak adierazten dituzten zeinurik badago. - ITURRIEN SINESGARRITASUNA adierazten duten FAKTOREAK: 1. Pertsonaien sinesgarritasuna: pertsonaia baten presentzia, iragartzen den produktuarekiko autoritatea duen pertsonaia, erosle normala, autoritate gabeko ospetsu bat edo produktuarekiko aditua ez den pertsonaia. *MEZUAREN FAKTORE KOMUNIKATZAILEA: Natura: naturaltasuna, berezkotasuna - Sexualitatea: - gorputzeko atalak: gorputz osoa, gerritik gora, gerritik behera, aurpegia, bular aldea, aldaka, eskuak, izterrak, hankak. - irudi erotikoak: musuak, laztanak, besarkadak, begiradak - sexualitate ereduak: bitarra, heterosexuala, homosexuala, praktika sexual jakina, inpultso sexualaren irudia. - Edertasuna: itxura fisikoagatik lortutako onarpen soziala. - Askatasuna: independentzia, ihesbidea. - Maitasuna: bikotea, familia, norbanakoa. - Berrikuntza: aldaketa, tradizionalarekiko ukapena. - Beste batzuk. ONDORIOAK: 61
Erabilitako estimulu komunikatiboak: 1. Gorputz guztiz biluzien erabilera. 2. Jarrera anitzetan dauden neska-mutil taldearen erabilera. 3. Aniztasunaren irudi etnia anitzetako herritarrak. 4. Kolore neutroa, gorputzek garrantzia har dezaten. Sexualitate eredua: 1. Anbiguotasun ikaragarriarekin jokatzen du; irudian, elkar heltzen diren bikote neska-mutil agertzen zaizkigu, baina aldi berean, neska batek beste bati goxo heltzen dio bizkarretik. Horrez gain, lurrinak neska-mutilentzat dira, baina iragarki hau gizonei zuzendutako aldizkari batean dagoela kontuan hartuta, begirada guztiak hari zuzentzen zaizkio. Argazkiko bi mutil begirada iradokitzailea eta probokatzailearekin begiratzen dute aurrera. Beraz, irudia ikusten duen mutila, gizonengandik zein emakumeengandik erakarria sentitu liteke. Nik uste anbiguotasun horrekin jolasten duela irudiaren sortzaileak; aukera sexualak, erakarpen erak baldintzatu gabe. Saltzen duen ideia hauxe da: “Dena da posible, aniztasun aromatikoa”. 2. Taldearen kontzeptua ere azpimarratuko nuke; beti barneratu izan da erakarpena, sexualitatea, gozamena, guztiz direla intimoak, bitarrak, e.a. baina nik uste hemen kontzeptualizazio horri iraultzeko saiakeratxo bat egiten duela, jada taldearen irudikapenarekin. 3. Etnia anitzetako herritarrak irudikatzen ditu; aniztasunaren irudi eta Mendebaldeko herritarren gain errepresentazioa mugatuz. 4. Emakumeen eta gizonen edertasun irudi estereotipatuen erreprodukzioa; eliteko modeloen errepresentazioa. Emakumeak: altuak, ile horiak begi urdinak ala altuak, beltzaranak, ile luze beltzarana, ezpain mardula, ilerik gabeak, e.a. Gizonak: bular alde indartsuak, zailduak, bizarrik gabeak, bularra guztiz depilatua, ile motza. Politen arteko erakarpena, pasioa, elkar harremana. 62
2.5.8 Jean Paul Gaultier-en “Le Male” lurrina - Komunikabidea: Men´s Health aldizkaria - Data: 2010 martxoa - Hartzailea: Gizonak *TESTUA: Ez du. Interpretazioa: - Umorearen/ ironiaren erabilera: - Besterik: jatorrizko hizkuntzan mantendu dute lurrinaren izena. Globalizazioaren eraginez, hizkuntza zehatz batzuk indartu nahi dituzte, artean, frantsesa eta lurrinen iragarkietan ere nabaria da inposaketa. *IRUDIA: Plano erdi luzea. Argazkiaren erdian gizon marinel bat agertzen da eta planoa ipurdi azpitik mozten da. Fondoan, gaizki fokatutako etxe barrua agertzen da atzealdean, gaizki fokatua ageria da, marroi argi batez pintatua eta erdian, marinel gazte indartsua dago. Marinela zuzenki aurrerantz begirada dago, begirada sakon eta probokatzailea du. Kapela eta praka zuriak ditu, gorputzaren goialdean, berriz, ez du arroparik eta bi tatuai ditu bistan, bata, ezkerreko besoan eta bestea, berriz, titiaren goialdean. Eskuak gurutzatuta ditu. Irudiaren eskuinaldean, aldiz, gizonezkoaren gorputza irudikatzen duen lurrinaren botea dago. - FISIKOA - Sinbolismoaren erabilera. Erdikoa. Gizonezkoen gorputza irudikatzen duen lurrinaren botea, urteetan zehar publizistek marinel figurari eman dieten zentzua, izaera, balioa, e.a. gay-ekin lotu izan da. Beraz, marinelak eta gizonaren gorputz biluziak badute sinbolismorik, badute iradokizunik. - Koloreen erabilera. Kolore apalak nagusitzen dira; marroi argia, grisa; baina indarra kolore urdinak du, botearen koloreak, alegia. Hau iradoki lezake kolore urdinak: konfiantza, armonia, afektua, maitasuna. - Osagarriak: bai/ez. Zeintzuk? - FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK: 1. Protagonista diren pertsonaien sexua: emakume-gizon-biak 63
altua/erdi-altua/erdikoa/erdi-baxua/baxua/ez identifikatua 3. Etnia: Mendebaldeko herritarra. 4. Bikotea: agertzen da /ez da agertzen- lotura emozional edo sexuala bai/ez 5. Eszenatokia: lana/ikasketak-etxea/harremana duten aktibitateak-kontsumo aktibitatea (supermerkatu, banku, denda), hiria edo ez da agertzen. - ERAKARPEN FAKTOREAK: 1. Adina: Gaztea. 2. Gorputzaren forma eta jarrera: eskuak, ilea, gorputzaren jarrera, begirada... Marinela zuzenki aurrerantz begirada dago, begirada sakon eta probokatzailea du. Kapela eta praka zuriak ditu, gorputzaren goialdean, berriz, ez du arroparik. Eskuak gurutzatuta ditu, poseetan erabiltzen den gorputz jarrera tipikoa da. Gorputz gihartsua eta zaildua du. 3. Gorputzaren edo aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa: bai/ez. Nola? Gorputzari lotutakoa; ilerik gabea, bizarrik gabe, gihartsua, indartsua. - APEU SEXUALA lortu nahi duten FAKTOREAK: 1. Jantzita edo erdi biluzik agertzen dira: jantzita/ bainuko arropa/ azpiko arropa/ ia biluzik/ beste aukerarik. Gerritik gorakoa du bistan. 2. Badago erakarpen sexual, errepresentazio sentsual edo erotikorik protagonistetan. Bai/Ez/Nola adierazte dute? Begiradaren, gorputzaren jarreraren bitartez adierazia; eskuak gurutzatuta ditu behatua izateko aurretiko jarrera duelarik. 3. Objektu sexuala, justifikaziorik ez duten eta guztiz esplizituak diren gertuko planoen (bularrak, izterrak, ezpainak, hankak) erabilera. Bai/ Ez. Nola?Nahiz eta justifikaziorik gabeko gertu gertuko planoak ez dituen erabiltzen, pertsonaia bere osotasunean bai da erreklamo sexualaren adierazle. 4. Irudien bidezko (elkarrekin dutxatzen, elkarrekin janzten...) iradokizun fisikorik. Bai/ Ez/ Nola? - FUNTZIO SOZIALAK barnebiltzen dituzten FAKTOREAK: 1. Ama edo aita; zaintzaile agenteak: elikadura, babesa, osasuna, heziketa... 2. Mendekotasuna oinarri duten protagonistak. 64
atzerritarrak eta askeak zirelako ere. Hauek herri edota komunitate batera iristen zirenean, iraupen motzekoa izan ohi zen hauen egonaldia, ez ziren bertan integratzen, eta beraz, bateratze sexual baten fantasia loratzen zuten, horri, izan zitzakeen arriskuak kendu gabe noski. Narrazio askotan lehenengo harreman homosexuala gizon uniformedunekin lotzen da, hortaz, adierazle honen botere erotikoa egonkortzen da. Orokorrean, uniforme orok desio objektuaren kanpoaldea nabarmentzen du, hasieratik ezagutu litezkeen ezaugarri batzuk ezarriz, eta honela, zuzenean subjektuaren fantasia apelatuta, balore zehatz bat ematen dio izate diskurtsiboari. Marinelen, suhiltzaileen, e.a. irudiak honako ezaugarriak transmititzen dituzte: norbere buruan konfiantza, gizontasuna eta ekintza. Marinelaren kasuan, fetitxismoa iradokitzen duen oinarri historikorik bada. Hilabeteetan zehar giro esklusiboki maskulinoan giltzapetutako bizitza izanda, bakardadea eta momentuzko ebidentzia homosexuala iradokitzen zituen. Harreman homosexualak salbuespenezko egoeraren ondorio zirela irudikatzen zen; honela, norberaren auto-irudia ez zen afektatua ikusiko; hau da, marinelak harreman homosexualak izan zitzakeen, homosexuala kontsideratu gabe. Marinelek iradokitzen duten logika promiskuoak lurreratzean, ikuslegoaren begietan erotizatzen du. Marinela begirada homoerotikoaren fokua sortzearen arrazoi metaforikoetako bat da, historiak garatzen diren bitarteko bat da: itsasoa; askatasunaren konnotazio argiak ditu. Itsasoarekiko grina, desio homosexuala bizitzeko eta adierazteko grinan bilakatzen da. Horrez gain, gorputza tatuaiaz margotua agertzea ere ez da kasualitatea. Historikoki kontu anitzetan idatzi izan da marinelak izan zirela lehenak euren gorputzak tatuatu zituztenak. 2. Kolore apalen erabilera. 3. Begirada desafiatua, erdizkako irribarrea eta gorputz biluziaren erabilera. Sexualitate eredua 1. Homosexuala. Irudi estereotipatua. 66
- ERAKARPEN FAKTOREAK: 1. Adina: Gaztea 2. Gorputzaren forma eta jarrera: eskuak, ilea, gorputzaren jarrera, begirada, e.a. Gorputzaren jarrera ziurra, lasaia, planta elegantea du. Eskuak guztiz ageri ez zaizkion arren lasai ezarrita dauzka beherantz. Ilea, aldiz, atzerantz orraztuta. Begirada lasaia bezain sakona du. 3. Gorputzaren edo aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa: bai/ez. Nola? Aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa, baina, horri gehitu behar zaio protagonista aktore famatua dela, eta aurretiko aurreiritziak sortuak badituela. - APEU SEXUALA lortu nahi duten FAKTOREAK: 1. Jantzita edo erdi biluzik agertzen dira: jantzita/ bainuko arropa/ azpiko arropa/ ia biluzik/ beste aukerarik. 2. Badago erakarpen sexual, errepresentazio sentsual edo erotikorik protagonistetan. Bai/Ez/Nola adierazte dute? Begiradaren bitartez. 3. Objektu sexuala, justifikaziorik ez duten eta guztiz esplizituak diren gertuko planoen (bularrak, izterrak, ezpainak, hankak) erabilera. Bai/ Ez. Nola? 4. Irudien bidezko (elkarrekin dutxatzen, elkarrekin janzten...) iradokizun fisikorik. Bai/ Ez/ Nola? - FUNTZIO SOZIALAK barnebiltzen dituzten FAKTOREAK: 1. Ama edo aita; zaintzaile agenteak: elikadura, babesa, osasuna, heziketa... 2. Mendetasuna oinarri duten protagonistak. 3. Seguruak, dominatzaileak, independenteak eta berritzaileak diren pertsonaiak. 4. Euren itxura fisikoagatik arduratuta dauden pertsonaiak. 5. Amatasun/ aitatasun egoerak adierazten dituzten zeinurik badago. - ITURRIEN SINESGARRITASUNA adierazten duten FAKTOREAK: 1. Pertsonaien sinesgarritasuna: pertsonaia baten presentzia, iragartzen den produktuarekiko autoritatea duen pertsonaia, erosle normala, autoritate gabeko ospetsu bat edo produktuarekiko aditua ez den pertsonaia. 68
iragarki honen aurrean. Eta produktuaz gozatzeko nahia baino, produktua erosita gizon honen bizian barneratzeko, amesteko aukera zabaltzen du. Sexualitate eredua: Guztiz anbiguoa dela deritzot. Kasu honetan hartzaile potentziala mutila izango da, eta irudiko protagonistak erakarri liezaioke, begirada eta bere itxura fisiko ederra erabiliz. Baina, iragarki hau emakume batek ikusiko balu ere erakarria sentitu liteke, nahiz eta produktua berak ez duen erabiliko lurrin honen iragarkiko mutil batekin inspiratu edo amets egin lezake. 70
2.5.10 Burberry Sport - Komunikabidea: Men´s Health aldizkaria - Data: 2010 apirila - Hartzailea: Gizon-emakumeak *TESTUA: “The new fragrances for women and men”. Interpretazioa: Lurrin berria neskentzat zein mutilentzat. - Umorearen/ ironiaren erabilera: Ez. - Besterik: jatorrizko hizkuntzan mantendu dute lurrinaren lema iragartzeko orduan. Globalizazioaren eraginez, hizkuntza zehatz batzuk indartu nahi dituzte, artean, ingelesa eta lurrinen iragarkietan ere nabaria da inposaketa *IRUDIA: Plano erdi luzea, irudiko neska-mutilei ipurdiaren azpialdetik mozten zaie planoa. Irudian bi neska-mutil gaztetxo daude; ezkerraldean neska dago, ile hori luzea du aske, kirol jantzi luze zuria du irekia; bular artea bistan, eta praka beltzak ditu soinean. Aldamenean dagoen mutila ere ile horia da, ile luze xamarra du honek ere aske, eta neska moduan kirol jantzi gorria du soinean; bular aldea bistan eta praka beltzak soinean. Biek begirada sakona, kopetaldea tolestu xamarra eta ezpain mardulak dituzte. Irudiak ez du fondorik, zuria da. Eta mutilaren gerrialdetik behera, hau da, irudiaren eskuinaldean bi lurrin boteak daude; bote luzeak dira, bata, gorria eta bestea, berriz, zuria. - FISIKOA - Sinbolismoaren erabilera. Ez. - Koloreen erabilera. Bai. Zuria, gorria eta beltza erabiltzen dituzte: oinarrizko koloreak dira hiruak. Zuriak; bakea, egonkortasuna, dibinitatea, lasaitasuna, osasuna adierazten ditu. Eta gorriak, berriz, pasioa, emozioa, ekintza adierazten ditu; koloreetan kitzikagarriena da. - Osagarriak: bai/ez. Zeintzuk? - FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK: 1. Protagonista diren pertsonaien sexua: emakume-gizon-biak 71
altua/erdi-altua/erdikoa47/erdi-baxua/baxua/ez identifikatua 3. Etnia: Mendebaldeko herritarrak 4. Bikotea: agertzen da /ez da agertzen- lotura emozional edo sexuala bai/ez 5. Eszenatokia: lana/ikasketak-etxea/harremana duten aktibitateak-kontsumo aktibitatea (supermerkatu, banku, denda), hiria edo ez da agertzen. - ERAKARPEN FAKTOREAK: 1. Adina: Gaztetxoak 2. Gorputzaren forma eta jarrera: eskuak, ilea, gorputzaren jarrera, begirada. Neska: Gorputzaren jarrera lasaia du, zutik dago, esku batekin beste besoan erdialdera iristen zaion jantzia eusten, keinu hau segurtasun ezaren adierazlea da. Aurrera begira dago, aurpegia osotasunean ez zaio ikusten ileak tapatzen baitio, baina oso serio dago. Euritarako jantzi zuria du soinean, baina, kremailera irekita duenez, bular erdialdeko txirrikitua bistan du. Ilea hori luzea du, lehortu eta bere horretan lehortua, aske. Aurrera begira dago, serio dago oso eta azti begiratzen du. Mutila: Honek ere gorputzaren jarrera lasaia du, zutik, itxoiten egongo balitz moduan. Bi eskuak praketako poltsikoetan ditu. Euritarako jantzi gorria du soinean, kremailera jaitsita eta bular alde erdialdea eta galtzontziloen goialdea bistan ditu, gainera, praka beltza daramatza. Ile horia da mutila ere eta luze xamarra du; honek ere bestelako trikimailu eta lehorgailurik erabili gabe lehortua. Batez ere, ile askeak sortzen dituen konnotazio gazte, ausart, libre, konpromisorik eza, e.a transmititzen ditu. Aurpegi leuna du eta aldi berean, serioa, haserre dagoela dirudi. Ezpainak erdi irekita mardul –mardulak. Bi gazteen jarrera desadostasunaren, inkonformismoaren irudi esplizitua izango litzateke. 3. Gorputzaren edo aurpegiaren edertasunari lotutako erakarpen fisikoa: bai/ez. Nola?. Gorputzaren jarrera, baina batez ere, aurpegiaren edertasunari lotuta. - APEU SEXUALA lortu nahi duten FAKTOREAK: 47 Irudiak duen estetika gaztearengatik luxua irudikatzen ez den arren, lurrin marka hau oso garestia da edozein gaztetxok ezin lezake horrelako lurrinik erosi. Nahiz eta irudian luxua iradokitzen duten objekturik agertzen ez den hau zehaztea garrantzitsua dela deritzot. Familia oneko bi gaztetxoen harremana irudikatzen delako iragarkian. 72
- Maitasuna: bikotea, familia, norbanakoa. - Berrikuntza: aldaketa, tradizionalarekiko ukapena. - Beste batzuk. ONDORIOAK: Erabilitako estimulu komunikatiboak: 1. Moldatu gabeko ilea eta aurpegiko keinu zehatzak erabiltzen dira, gaztetasuna, ausardia, konpromisorik eza, haserrea, abentura, e.a. bezalako balioak transmititzeko. 2. Neska eta mutilak pareko irudikapenez azaltzen ditu. Biei espazio berdintsua eskaintzen die; neskari pixka bat gehiago, jantzi berdinak dituzte, aurpegiko keinu berdinak, ilea ere moldatu gabe dute bia ala biek. Ez dago emetasunaren edo maskulinitatearen erabilera puntakorik, biek jantzi berdinak dituzte, inongo sexuetara egokitu beharrik gabe. Sexualitate eredua Lurrina saltzeaz gain, bizitza eredu bat saltzen du iragarkiak. Gaztea, inkonformista, konpromiso gabe, e.a. Bestalde, sexualitate eredu zehatz zehatzik ez duela transmititzen pentsatzen dut; nahiz eta bi neska-mutil ageri diren ez dago beraien arteko konexiorik. Iragarki honetan bestelako sexualitate baten aldeko hautua baino, bizitza eredu berri baten aldeko hautua egiten dute. Hori nabarmenduko nuke, nolabait, bizitza modernoa, pijoa, kirolaria. 74
3. Men´s Health eta Cosmopolitan aldizkarietako iragarkien azterketa konparatiboa Behin aukeratutako iragarkien azterketa fitxa guztiak osatuta eta fitxa bakoitzeko estimulu komunikatiboak eta sexualitate ereduak identifikatuta, iragarki guztien azterketa konparatibo bat egitea du xede atal honek. Horretarako, jarraian aurkeztutako taulak, fitxen bateratzea estatistiko bat dira; hauen helburua, ez da balore estatistiko esanguratsurik lortzea, azterketaren ulermenerako aproposak direlako eratu dira. Beraz, Men´s Health eta Cosmopolitan aldizkarietako iragarkien azterketa konparatibo bat egiten da idatziz eta taula estatistikoen bitartez. Aldizkari femeninoak Aldizkari maskulinoak Guztira
Neurria Erabilitako bitartekoa
Aztertutako lurrinen iragarkietan sinbolismoaren erabilera nahiko handia izan da; sinbolismoa hau naturako baliabideen (adibidez: sagarra) zein objektuen bitartez (lurrinaren botea) irudikatu izan da gehienetan. Naturako baliabideen artean, DKNY lurrin markak adibidez, bere iragarkian erabiltzen dituen sagarrak azpimarratuko nituzke. Lurrin boteak, sagar itxura du eta aldi berean, iragarkiko protagonista Eva paradisutik kanporatua izan zeneko sagarra jaten ageri da, debekatutako sagarra, alegia. Baina aldi berean, sagarrez inguraturik dago, beraz, Eva-ren mitoa irauliz sagar gehiago jateko determinazio agertzen du protagonistako emakumeak. Nolabait, naturako baliabideak erabiliz, edota lurrin boteei ematen dieten itxuragatik, batzuetan, emakumearen gorputz kurbaduna irudikatuta, edo besteetan, berriz, gizonaren zakila; baina beti hartzailearen subkontzientean objektu, arropa edota naturako baliabideek sortzen dituzten ideiak, aurreiritziak, klixeak astintzea da helburua. 76
Aztertutako aldizkariei dagokionean, aldizkari femeninoetan agertzen diren iragarkiak sinbolismo handiagoa erabiltzen dute. Gizonei bideratutako iragarkietan askoz garbiagoa da protagonisten jarrera; eta emakumeei zuzendutako aldizkarietan, gehiago jokatzen dute mitoekin, ipuinekin edota gorputz bilakatutako lurrin boteekin. 3.2. Taula: Koloreen erabilera KOLOREEN ERABILERA
3.8. Taula: Adina ADINA Gaztea 3 4 7 Gazte-heldua 2 0 2 Gaztetxoak 1 1 Azken bost taulen azterketa bateratua egingo da, denak batera aztertuta faktore sozioekonomiko-demografikoak ezaugarritzeko aukera gehiago eskaintzen duelako. Osoki aztertuta, hiru profil sozio-ekonomiko-demografiko nagusitzen dira, eta bi aldizkari berezituetako iragarkietan errepikatzen dira: 1.profila: gaztea, hiritarra, klase erdikoa, Mendebaldeko. 2.profila: gazte-heldua, hiritarra, klase altuko, Mendebaldekoa. - 3.profila: gaztetxoa, inkonformista, klase ertaina, Mendebaldekoa, hein batean, bizitza estilo, bizi filosofia berria bat saltzen duen profila da. Baina profil guzti hauez gain agertzen da salbuespenik, aldizkari maskulinoetan D&Gren lurrin lote unisex-a saltzea helburu duen iragarkia. Iragarki hau berritzailea iruditu zait aspektu anitzetan, artean, sexualitatea eta gozamena taldean irudikatzen dituelako, etnia anitzetako herritarrez osatutako iragarkia delako, neska eta mutilak elkarren artean ere jarrera anitzetan agertzen direlako eta maila soziala ez duelako objektu edota eszenatoki bidez zehazten. Beraz, sortu ditzakeen anbiguotasunak alde batera utzi gabe, arlo sozio-ekonomiko-demografikoan berritzailea den iragarkia dela uste dut. Horrez gain, erabilitako eszenatokien inguruan adierazi, taulan ageri den moduan, aldizkari femeninoetan erabilitako eszenatokiak naturan, etxean irudikatzen dituzten arren, gehienetan eszenatokien irudikapena irreala, fantasiazkoa dela. Naturan agertzen direnetan, naturako baliabideak erabiltzen dituzte eszenatokiaz harago beste konnotazioak transmititzeko; DKNY “Be delicious” iragarkian belardi batean irudikatzen dute ninfa dirudien emakumea, kasu honetan, espiritualtasun kutsua ematen dio eszenatokiak iragarkiko emakumeari. Baina, J´adore DIOR iragarkian itsasoa ageri da, naturako elementu bat da, baina, itsasoko ur gardena urre bilakatu dute; luxua, “glamour”-a, boterea bezalako balioak transmititzeko. Beraz, ez da egiten eszenatoki konkretuen erabilera hutsalik, erabilitako baliabide orok aurkitu nahi du bere esangura iragarkian. Errepikatzen den beste eszenatokia etxea da, eta iragarki denetan luxua, boterea adierazten duten elementuz janzten dute etxeko logela, klase altuko hartzaileei zuzendutako iragarkietan gehienetan etxe barruan irudikatzen dute protagonista. 79
Objektu sexuala-justifikazio gabe Irudien bidezko iradokizun fisikoak Bai 3 2 5 1 1 2 Ez 2 3 5 4 4 8
JANZKERA Jantzita 1 3 4 Gerritik gora biluzik 0 1 1 Bainu-azpiko arropa 2 0 2 Ia biluzik 1 0 1 Osotara biluzik 1 1 2 9.taula honetan, lurrinen iragarkietan behin eta berriz errepikatzen den erakarpen funtzioari egiten dio erreferentzia. Men´s Health zein Cosmopolitan aldizkarietan aztertutako iragarki guztietan lurrinak saltzeko, hartzailearengan erakarpen fisiko eta sexuala pizteko estimuluak erabiltzen dira. Iragarki ororen helburu nagusietakoa da, modu bateko edo besteko erakarpena sortzea hartzailearengan; batzutan, erakarpena fisikoa da eta beste batzuetan, berriz, sexuala, baina betiere, erakarpena. Modu anitz hartu ditzaken erakarpena lortzeko askotan sexudun gorputzak objektu sexual moduan saltzen dituzte. 2000.urteko iragarkiekin alderatuta, egun, gizonak ere objektu sexual moduan saltzen dituzte, urte hartako iragarkietan hain nabaria ez zen bezala, baina beti ekintzaren motore dira eta ere eremu publikoa konkistatzen dute. Hala ere, protagonistak emakumeak diren iragarkietan, emakumeen gorputzak, gehienetan, gehiago bistarazten dira; azpiko arropetan edo ia biluzik irudikatzen dituzten sexudun gorputz hauek ugariagoak dira. Emakumeak, limurtzaile, konkistatzaile49 moduan 49 Konkistatzaile moduan adierazten da, askotan emakumeei atxikitzen zaien sexu-langile estereotipoa erreproduzitzen da mota hauetako iragarkietan. 80
irudikatzen dituzte. Beraz, bada desberdintasunik eta bereizkeriarik sexudun gorputzak irudikatzeko orduan. 3.10.Taula: Mezuaren faktore komunikatzailea MEZUAREN FAKTORE KOMUNIKATZAILEA
Gorputzeko atalak
Berrikuntza Aldaketa 1 3 4 Tradizionalarekiko ukapena 0 1 1 Ez 4 1 5 Azken aurreko taula honetan, iragarkiaren faktore komunikatzaile desberdinak barne biltzen dira; hala nola, naturaltasuna, berezkotasuna, irudikatutako gorputzetako atalak, 81
irudi erotikoak, edertasuna, askatasuna, maitasun era eta berrikuntza edota aldaketaren irudikapenik baden ala ez. Iragarkietan naturaltasunaren eta berezkotasunaren transmisioa emakumeak protagonistak diren iragarkietan irudikatzen da. Hauek izanik tradizionalki emakumeen estereotipoari egotzi izan zaizkion bi balore edo ezaugarri esanguratsuenetakoak. Irudikatutako gorputzeko atalei dagokionean, berriz, emakumeak gehiago irudikatzen dira gorputz osoz, eta gizonak, aldiz, gerritik gora. Emakumeen gorputza osoki irudikatzen dute, eta gizonena, berriz, normalean, gerritik gora erantzita eta bular alde indartsua agerian utziz. Honekin lotuta, euren itxuragatik onarpen soziala, hau da, edertasunaren irudi estereotipatuak sexudun gorputz guztietan irudikatzen dira. Iragarkietan nagusitzen den irudi erotiko esanguratsuena: begiradak dira. Begirada sakonak, ausartak eta iradokitzaileak. Nahiz eta batzuetan esplizituagoak diren irudiak ere agertzen diren, hala nola, muxuak, laztanak eta besarkadak. Baina aldizkari batetik bestera ez dago alde nabarmenik. Maitasunaren errepresentazioa, esplizitua edota inplizitua agertu, beti bestearekiko maitasunean oinarritzen da. Nolabait, mezu hau saltzen dute lurrinen iragarkiek: “ bestea, zuk nahi duzun hori erakartzeko eman ezazu lurrin hau eta lortuko duzu”. Ez da inoiz norberaren maitasunean edota kolektiboaren maitasunean oinarritzen den irudikapenik agertzen aztertutako iragarkietan behintzat. Eta aztertutako iragarkietan nolabait askatasun, independentzia edota ihesbidera jotzen duten ezaugarriak identifikatu dira, baina, emakumeei bideratutako iragarkietan batean besterik ez da lortu identifikatzea askatasunarekin lotutako ezaugarririk. Eta lortu denean ere, beti dago kontraesana, emakumearen irudi askea eta aldi berean, bestearen (gizonaren) maitasuna lortzea helburu duen protagonistaren artean. Aldiz, gizonei bideratutako iragarkietan gehiago dira independentzia eta ihesbidea transmititzen dituzten baliabideen erabilera. Hau guztiz bat dator egun ere jendartean indarrean dagoen bizi ereduaren baitan egonkor dauden botere harreman hierarkikoekin. Beraz, sexualitatearen gaiarekin lotuta aldaketa edota tradizionalekiko ukapena helarazten duten iragarkirik agertzen den arren, denak Men´s Health aldizkaritik aztertutako iragarkietan topatu dira. Nahiz eta, agertzen diren sexualitate eredu batzuk, egun inposatua den eredu bitar heterosexuala apelatzen duten, sistema ere behar berrietara egokitu da eta sexualitate eredu berriak barneratu eta bere egin nahi ditu, betiere, estereotipo jakin batzuk soilik onartuz. 82
Dominatzailea 1 2 3
Berritzailea 0 3 3
Funtzio sozialak Aldizkari femeninoetan Independientea Dominatzailea Menderatua Segurua Berritzailea Fisikoagatik arduratua Funtzio sozialak Aldizkari maskulinoetan Independientea Dominatzailea Menderatua Segurua Berritzailea Fisikoagatik arduratua Funtzio sozialak zehaztapen handiagoz ikusteko taulatik bi grafiko osatu dira, emaitzak argiago ikusten direlako eta ulermenean lagundu dezakeelako. Aldizkari femeninoetan agertzen diren protagonista gehienek dependentzia oinarri duten herritarrak dira. Baina aldi berean, neurri pittin bat txikiagoz pertsona seguru moduan irudikatzen dira. Beti jokatzen da kontraesan horrekin, bestearekiko onarpena lortzeak sortzen duen dependentzia eta aldi berean, erakarpen ekintzarako emakumeek agertzen duten determinazioa, segurtasuna. 83
Bestalde, aldizkari maskulinoetan irudikatutako protagonistak, gehienetan, independienteak eta seguruak dira. Tradizionalki, gizonei egotzi izan zaizkien bi ezaugarri izan dira eta ikusi dezakegu egun ere nola erreproduzitzen diren. Baina bada aldaketarik, gizonetan berritzaileak diren bi ereduen errepresentazio egiten baita iragarki batzuetan. Baina hau ez da nahiko, emakumeen bizi ereduei dagokionean ez da berritzaileak diren funtzio sozialik identifikatu. Horrek ez du esan nahi ez daudenik, aztertutako iragarkietan D&G-aren iragarki batean kolektiboa irudikatzen da, eta bertan, jarrera anitzetan dauden neska-mutil lagun taldea irudikatzen da. Honela, emakumeei ere bestelako sexualitate eredu baten iradokizuna luzatzen dieten arren, kontuan hartzekoa da, aldizkari maskulinoen irakurle gehienak gizonak direla eta mezu horiek nolabait oso mugatuta daudela. Bestalde, adierazi behar da marka konkretu batzuk anbiguotasunaren oihala esku artean hartuta, bestelako sexualitate ereduak irudikatzen dituzten iragarkiak sortzen dituztela, nahiz eta hauek salbuespenak izan ohi diren. Aztertutako fitxen bateratzea eta azterketa konparatiboarekin amaitzeko, erabilitako testuen zein hizkuntzen inguruko zehaztapen pare bat egingo dira. Iragarkietan erabilitako testuak oso motzak dira edo gehienetan 3-4 hitzez osatutako lemak izan ohi dira. Testuek, berriz, izaera emozionala dute- testu motza eta argazki txundigarriak-, honela, mezu hauek testuinguru kultural desberdina izanda ere ulertzen dira, emakume zein gizonei desiratua izango direnaren balioa transmititzen dietelako. Hala ere, lema hauek ugariagoak dira psike femeninoari bideratutakoak, eta balio horretatik, beste batzuk eratortzen dizkie; hala nola, maitasuna, poztasuna, konfiantza eta segurtasuna. Bestalde, Men´s Health zein Cosmopolitan aldizkarietan aztertutako iragarki guztietan jatorrizko hizkuntzan mantentzen dituzte lurrinaren izenak, eta baita, lemak ere. Lurrinen inguruko iragarkiek ere jasan dute globalizazioaren eraginik, eta hasiera batean lurrinak gehienbat Frantzian ekoizten zirenez, frantsesez baldin bazeuden ere; orain gehienak ingelesez daude. 84
HIRUGARREN ZATIA Ondorioak 2010.urteko Cosmopolitan eta Men´s Health aldizkarietan aztertutako lurrinen iragarkietan estimulu komunikatibo eta irudi ezberdinak erabiltzen dituzte gizonak zein emakumeak irudikatzeko. Cosmopolitan aldizkarian aztertutako lurrinen iragarkietan kontsumitzailearen irrikak asebetetzeko, batez ere, sinbolismoarekin, kolore bizien erabilerarekin eta mitoekin jokatzen duten bitartean, Men´s Health aldizkariko lurrinen iragarkietan sinbolismoaren eta mitoen erabilera ez da hain esanguratsua. Gizonei bideratutako iragarkietan hauen gorputz jarrerak ziurragoak, zuzenagoak eta argiagoak dira; ekintzaren motore diren subjektuak dira: desiratu egiten dute. Emakumeei zuzendutako lurrinen iragarkietan erabilitako sinbolismoa naturako baliabideen bitartez -hala nola, “debekatutako” sagarra- edota objektuen bitartez, -emakumeen gorputz bilakatutako lurrin boteak, zakila irudikatzen duten boteak- irudikatzen da. Bestalde, aztertutako iragarkietan koloreen erabilerarekin sortu nahi diren konnotazioak eta ideiak ez dira modu berdinean irudikatzen batean zein bestean. Bada, aztertutako aldizkari femeninoko iragarkietan bereziki kolore biziak erabiltzen dira, hala nola, gorria eta urre kolorea. Agertzen diren protagonisten arropak gorriak dira askotan; nolabait, pasioaren, sexuaren, berotasunaren, sentsualitatearen adierazle. Aztertutako beste lurrin batzuetan, J`dore DIOR-ena kasu, urre kolorea erabiltzen da; alde batetik, hilezkortasunaren adierazle gisa eta bestetik, luxuaren, “glamour”-aren, boterearen adierazle. Men´s Health aldizkarian aztertutako iragarkietan berriz, kolore apalak, neutroak eta txuri beltzak ugaritzen dira. Txuri beltzaren teknika oso ohikoa da argazkigintza profesionalean, berauek, balioa, seriotasuna esleitzen dio irudiari. Gainera, iragarkiaren osaketan erabilitako estimulu desberdinek proiekzio desberdinak sortzen dituzte hartzailearen gogamenean, eta hasieran aipatu bezala, emakumeei bideratutako iragarkietan erabilitako sinbolismoek, koloreek, eszenatokiek, e.a hartzailearen subkontzientean aurretik erakarpenaren, maitasun ereduaren, desioaren inguruan sistema patriarkalak urteetan zehar finkatu dituen klixe tradizionalekin eta diskriminatzaileekin lotura egitea dute xede. Honela, aztertutako iragarkietan debekatutako sagarra hozkatzen duen Eva moderno bat ageri da, soineko gorri luzea duen Txanogorritxu edota itsasoko uretatik printzea maitemintzera irteten ari den 86
Sirena. Beraz, emakumeen errepresentaziorako erabilitako eszenatokiak guztiz dira irrealak, sinbolikoak eta fantasiazkoak. Aldiz, aldizkari maskulinoetan aztertutako iragarkietan, ezaguterrezak dira: hiriko dorre garaiak, kaleak, etxe dotoreak. Gizonak, espazio publikoetan jarrera argiz, indartsuz, ziurrez irudikatzen dira. Horrez gain, egun, globalizazioaren eraginez, iragarki hartzaileak kultura globalean bizi diren herritarrak izanik, aztertutako lurrinen iragarkietan estereotipo konkretu batzuei erantzuten dieten Mendebaldeko hiritarrak irudikatzen dituzte soilik, aurrerakuntza teknologikoak eta ongizate ekonomikoa oinarri dituzten hiritarrak. Nolabait, balioen nahasmenduan eta puntako indibidualizazioan barneratutako jendartean murgilduta gauden honetan, publizitateak ere jendarteko kideen irrikak ongi aztertzen ditu eta horregatik, erabiltzen eta indartzen ditu egun dauden mitoak, eta hauez gain, helburu komertzialak erdiesteko berriak ere sortzen ditu. Gizon zein emakumeen errepresentazio subjektiboa dela eta, sexu identitateak eta subjektu izaerak ez dira berdin lantzen aztertutako lurrinen iragarkietan. Orokorrean Men´s Health aldizkariko iragarkietan, sexu identitateari dagokionean anbiguotasuna handiagoa erabiltzen da, Cosmopolitan-eko iragarkietan baino. Egungo sistema kapitalista patriarkalean inposatua den eredu bitar heterosexualaren aurrean, homosexualei bideraturiko iragarkirik bada eta anbiguotasun osoz jokatzen duen kolektibotasuna irudikatzen duen beste iragarki bat ere aztertu da ikerkuntza lan honetan. Aldizkari femeninoetan, berriz, bitar, heterosexual, maitasunaren izaera erromantikoaz gain, sexualitate eredu anbiguorik edota bestelako sexualitate eredu berritzailerik ez dago aztertutako iragarkietan. Beraz, emakumeen zein gizonen sexu identitate aukerak ez dira maila berean irudikatzen eta bereizkerietan oinarrituta daude. Iragarkiek ere egun indarrean diren botere harreman hierarkikoak erreproduzitzen dituzte. Esan bezala, bestelako sexualitate ereduak identifikatu dira gizonei bideratutako aldizkarietako iragarkietan, baina, hasiera batean inposatutako ereduen aurrean eraso bat suposatu bazuten ere, sistemak harrapatu, jan eta bere erara egonkortu ditu: sexualitate ereduak, sexu identitate anitzak estereotipatuz. Honen adibide dugu Jean Paul Gaultieren “Le Male” lurrinaren iragarkian agertzen den marinela. Marinelaren uniformea eta figura gay-en ezaugarri bihurtu dituzte, fetitxe sexual garrantzitsutzat joaz. Hau honela izanik, publizitateak, produktua saltzeko iragarkiak sortzeaz gain bizitza estiloak ere irudikatzen ditu. Beraz, bizitza estiloen irudikapen horretan dago patriarkatuaren 87
ideologiaren eragina, eta estereotipoen erreprodukzioa; gay-ak bere itxura fisikoagatik arduratutako lagunak izan behar dute, harreman iraunkorrik ez dutenak, promiskuoak, dependienteak e.a. Eta lesbianak, berriz, ikusezinak dira aztertutako iragarkietan, ez dira existitzen. Jendartean ematen den inbisibilizazioan publizitateak ere eragina du, eta hortxe adibidea, ikerkuntza lan hau egiteko goitik behera miatutako aldizkarietan ez da ezta adibide bat ere topatu, ez aukeratutako aldizkarietan ezta beste mordoxka batean ere. Hortaz, emakumeei bideratutako iragarkietan emakumeak subjektua izan beharrean, pertsonaiak dira; ipuinetako, jokoetako pertsonaiak. Hein batean, fantasiazko munduko objektuak. Eta gizonak, aldiz, ez dira Adam, Neptuno edo otso bezala irudikatuak. Agertzen diren gizonak mundu errealeko subjektuak dira: errealak, bere buruari begiratzen diotenak, hiritarrak, botere ekonomiko, soziala eta ideologikoa irudikatuta konkistatzera doazen gizonak dira. Ikerkuntza lan honetan sakonki aztertutako hamar iragarkietan irudikatutako harremanak beti bitar sistemaren baitan kokatzen dira Gehienetan desioa, maitasuna, bestearekiko irudikatzen da; praktika sexual konkretu batzuetara bideratua eta beti ederren artekoa. Cosmopolitan aldizkarian aztertutako iragarkietan emetasunaren irudi estereotipatu bakarra erreproduzitzen da: irudi aingerutar eta pikaroa, biak bat, dituen emakumea, liraina, itxura fisikoagatik arduratua, gaztea, sentikorra, goxoa, gizonarengan desioa pizten duena, menpekoa baino aldi berean hartu nahi dituen erabaki konkretu batzuez segurua, ongizate ekonomiko duen emakumea e.a. Emetasunari atxikitako balore eta ezaugarri hauek ez datoz bat egungo emakume langile, kaleratu, ama, kultura anitzeko, zaintzaile, zapaldu, gazte-heldu-zahar, lesbiana, sexu-langile e.a. izatearekin. Iragarki hauetako protagonista denek begirada berdintsua dute; kezkatia baina aldi berean, ausarta; kontraesan horrekin jolasten da. Agertutako gorputz jarreretan desiratua izateko, maitatua izateko prestakuntza lanetan dabiltzan edo besteari (gizonari) tentatzeko ekintzaren bat egiten irudikatzen dituzte emakumeak. Eta desio duten hori maitemintzeko erabakia hartzen badute, ordu arte bere nortasunarekin bat zetorren edo emakumeek euren gaitasun fisiko edo harremanen bat sakrifikatzen dute gizonaren maitasunagatik. Interpretazio batzuen arabera, horixe gertatu zitzaion Sirenari; hau da, printzea maitemintzera itsasotik atera zenean, bere ahots ederra galtzeaz gain itsasoko lagun guztiak utzi behar izan zituen bertan. Baina aldizkari femeninoetan edertasunaren inguruko estereotipoen irudikapen hau pixkanaka gizonei 88
bideratutako iragarkietan txertatzen ari direla ikusi dezakegu aztertutako iragarkietan. Hala nola, itxura fisikoagatik arduratutako mutilak (depilatuak, gazteak, gihartsuak), seduktoreak, finak, homosexualak, anbiguoak irudikatzen dira; baina hori bai, beti hiria, eremu publikoa konkistatzeko prest daude edo jada bere egiten dituzte. Men´s Health aldizkarian D&G-ak merkaturatutako lurrin bote sorta baten iragarkia da aspektu anitzetan berritzailea izan litekeen iragarkia. Mendebaldeko herritarraz gain beste etnia batzuetako kideak agertzen direlako, kolektiboa irudikatzen duelako, nolabait, sexualitatea intimitatearekin, bikotearekin, iluntasunarekin, e.a. lotzen dituzten aldagaiekin hausten duelako. Hala ere, esan behar da D&G diseinatzaileek sortzen dituzten iragarkietan probokazioa lortu nahi izaten dutela askotan, eta ezin jakin liteke sexualitatearen inguruko irudikapen anitz kontzientea egin duten edo probokazioa izan duten helburu. 89 |
addi-1fe2e9e3542c | https://addi.ehu.es/handle/10810/15713 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-09-30 | science | Naberan Egileor, Urko | eu | AudioP Soinu Kudeatzailea | Irudien Aurkibidea
Proiektu honen helburua sare sozial funtzioa izango duen web aplikazio bat sortzea izango da. Sortuko den AudioP izeneko web gune honek, erabiltzaileari era guztietako soinuak entzuteko, igotzeko edo partekatzeko aukera eskainiko dio.
Proiektu honi eman zaion izena, Audio Project hitzaren laburduratik eratorria egongo da. Proiektuaren erakargarritasuna handiagotzeko asmoz, izen original bat bilatzea ezinbestekoa dela ikusita, hitz bakar bateko izen bat sortzea erabaki da. Horretarako, Project hitzaren P hizkia Audio hitzari elkartu eta proiektuari AudioP izena ematea aukera egokia dela pentsatu da.
Aurretik aipatutakoa egin ahal izateko, aldez aurretik ikasitako ezagutzak erabiltzeaz gain, beste zenbait arlotako ikaskuntza sakondu beharko da. Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak izango diren kontzeptu berriak ikasiko dira, interfaze grafikoa lantzeko erabiliko diren tresnak eta multimedia fitxategien manipulazioa esaterako.
Software proiektu hau Google Chrome eta Mozilla Firefox bezalako web nabigatzaileekin bateragarria izango da, horrela etorkizun hurbil batean sarean eskegi eta dispositibo desberdinetatik atzitzeko aukera egongo da. Gainera, etorkizun batean hedapena zabalagoa izatea nahi bada, produktua hizkuntza desberdinetan eskaintzeko aukera izango da.
Atal honetan proiektu honen helburu nagusiak nabarmenduko dira, kontuan izanik aplikazioarekin elkarrekintzan dauden erabiltzaileen nahiak zeintzuk izango diren.
Hauek dira proiektu honen helburu nagusiak:
Web aplikazio baten sortze prozesuan eman beharreko pauso guztien- bai diseinu, analisi, garapen, eta abarren- prozesua nolakoa den ikasi, eta proiektua aurrera doan heinean sortu daitezkeen arazo eta ezustekoentzat konponbide bat bilatzen saiatu.
Web gunea garatzeko orduan gure beharrizanak hobekien asetuko dituzten tresnen aukeraketa zuzena egin. Horretarako, tresna bakoitzaren alde positibo eta negatiboak aztertu. Behin aukeraketa eginda, tresna horien funtzionamenduaren ikasketa.
Erabiltzaileen beharrizanak, eskainitako zerbitzuen bitartez guztiz asetu eta aplikazio erabilgarri eta arrakastatsu bat sortu. Horrela, erabiltzaileen hedapena zabaldu eta merkatuan existitzen diren arlo honen inguruko muturreko aplikazioen artean kokatu.
Gaur egunean Internet jende gehientsuenen eskura dagoen tresna bat denez, edozein une eta testuingururako denbora-pasa perfektua bihurtu da. Honen arrazoia bai smartphone eta antzeko dispositibo elektroniko desberdinen erabilpena gero eta handiagoa denez, sarera konektatzeko erraztasun ikaragarriak ekarrita, gizartearen zati handi bat sare sozial desberdinetara uneoro konektatuta egotea ekarri du. Hau kontutan eta oinarritzat hartuta, AudioP izeneko proiektu honetan sare sozialekin zenbat antzekotasun partekatzen dituen web aplikazio bat sortzea erabaki da.
Gainontzeko sare sozialekin alderatuz, argazki pertsonalak igotzeko aukera zein norberaren edo gainerakoen bizitza pertsonaleko informazioa ikusteko aukera eskaintzen dutenetatik alderatuz, web aplikazio honek gure inguruan entzun daitezkeen soinu mota desberdinak biltzeko eta era antolatu batetan bilatu eta erreproduzitzeko aukera eskainiko duen web aplikazio bat izango da.
AudioP proiektuaren helburua edozein erabiltzailek, bai profesional arlokoak bai erabiltzaile arruntek, bilatzen ari diren soinu hori behar edo nahi duen momentuan aurkitzeko aukera eskainiko dion web aplikazioa izatea da. Arlo profesionalean hainbat motatako erabiltzaileak izan ditzake aplikazio berritzaile honek, ikusentzun arloko erabiltzaileak adibidez. Askotan, hainbat bideo produzitzerako orduan, musika eta antzeko osagarriez aparte, interesgarria izaten da irudiarekin erlazionatuta dagoen soinu edo audio klip bat jartzea sortutako lanari osotasun eta profesionaltasuna emateko. Gainera, gaur egunean asko dira ordenagailu bidez sortutako musika edo musika elektronikoa lantzen duten musikariak. Erabiltzaile hauentzat ere egokia izan daiteke web aplikazio hau, erabiltzaile hauek osatzen ari diren abesti edo soinua efektu desberdinen eta oinarri zein base desberdinen bidez goitik behera janzteko aukera izango dutelarik.
Erabiltzaile arruntek edo kaleko erabiltzaileek ere AudioP web aplikazio honi probetxua ateratzeko aukera izango dute. Lehen aipatu bezala sare sozialen indarra gaur egungo gizartean ikaragarri handia denez, erabiltzaile asko eta asko dira momentu oro sare sozial desberdinetan unean egiten ari diren ekintzak beste erabiltzaile batzuekin partekatzen dituztenak. Web aplikazio honek imajinatu ditzakegun soinu guztiak biltzeko aukera izango duenez, erabiltzaileak beste sare sozialetan idatzitako uneko pentsaera edo egoera pertsonalaren publikazioa soinu batekin lagunduta partekatzeko aukera izango du. Horrela, publikatutako mezua ulertzerako orduan hobeto interpretatzeko aukera egongo da.
Sare sozial honetan partekatzeko ez da ezer berezirik beharko. Bakarrik beste erabiltzaileekin soinuak partekatzeko gogoa izatea. Plataforma honen helburua, erabilgarria izatetik aparte, ahalik
eta jende gehiena lortzea izango da.
Harpidetutako erabiltzaile batek beste erabiltzaileei berak igotako soinuak eskaintzeko aukera eta beste erabiltzaileek igotako soinuak zeintzuk diren ikusteko aukera izango du. Horretarako web aplikazioak eskainiko duen bilatzailetik aparte, soinu banku baten moduan funtzionatuko duen web aplikazio honetan, soinuak kategoria desberdinetan sailkatuta egongo dira erabiltzaileari bilatzerako orduan azkartasuna eta erraztasuna eskainiz. Behin bilatzen ari den soinua aurkitutakoan, soinu hau streaming bidez erreproduzitzeko aukera egongo da. Gainera, aurrerago aipatu bezala, nahi den soinua sare sozial desberdinetan partekatzeko aukera egongo da. Erreproduzitutako soinu bat ezegokia dela uste bada, erabiltzaileari soinu hori salatzeko posibilitatea eskainiko zaio. Horrela, web aplikazioaren mantentze kontrolatuago bat lortzea espero da.
Erabiltzaileak, aukeratutako soinuaren autorearen informazioa ikusteko aukera izango du, bertan honen inguruko informazio desberdina eskainiko delarik.
Azken finean, proiektu honen inguruan ulertu behar dena, aisialdirako zein arlo profesionalago batean erabiltzeko aukera eskaintzen duen web aplikazio honek ondo erabiliz gero potentzial handia hartu dezakeela da. Jendearen solidaritateari esker, eta soinuen mundua izugarri handia denez, lan komun baten ondorioz erabiltzaile bakoitzak bere apurra jarriz bere beharrak zein gainerako erabiltzaileen beharrak beteko direla kontutan izan behar da.
Proiektu honen helburua web gune bat sortzea denez, etorkizunean interneten ezartzea du helburu nagusia. Hau dela eta, erabiltzaile guztientzako edonondik web aplikazioa bere osotasunean atzigarri izateko, zerbitzari batetan ezarri beharko da.
Hasiera batean, gure proiektu edo web aplikaziorako sarrera era lokalean egingo denez, nahiz eta behin bukatuta dagoenean aldatzeko aukera izan, zerbitzari lokal baten ezarriko da. Zerbitzari hori, proiektu honetan, Apache modulua izango da. Zerbitzari hau, proiektua egingo den ordenagailuan konfiguratuko dugu, horrela sortutako web aplikazioa zerbitzari erreal baten egongo balitz bezala jokatuz.
Jarraian dagoen irudiaren bidez, Apache zerbitzariak erabiltzen duen arkitektura hobeto ulertuko da.
Goiko eskeman ikusi daitekeen moduan, Apache web zerbitzaria kontrolatzaile bat da. Zerbitzari honek, bere barnean, proiektua inplementatzeko beharrezko izango diren tresna zehatz batzuk izango ditu barnean, horien artean, MySQL modulua eta PHP5 modulua adibidez.
Apache zerbitzari honen helburu nagusia web aplikazioaren bidez erabiltzaileak egingo dituen eskaerak kudeatzea eta erantzun moduan emaitza bat bidaltzea izango da, proiektu honetako web aplikazioan HTML kodea izango dena.
Erabiltzaile batek eskaera bat egiten duen unean sortzen den gertaera fluxuan sortzen diren pausuak ondorengoak dira. Lehenik eta behin, erabiltzailea edozein nabigatzaileren bitartez, web aplikaziora sartuko litzateke. Nabigatzaile honek, aurretik instalatuta dagoen Apache zerbitzariari eskaera bat egingo lioke, zerbitzari honek eskaera hori kodetuko luke eta eskaeraren erantzuna itzuliko lioke
nabigatzaileari.
Kasu konkretu honetan, lehenengo pausua aurreko adibidean aipatutakoaren berdina izango da, hau da, zerbitzariak nabigatzaileak egindako eskaera jasoko du, baina emaitza itzuli baino lehen, zerbitzarian bertan PHP script horiek egitaratuko dira. Script hauek PHP funtzio bat exekutatzea edo datu basetik informazioa hartzea izan daitezke. Ondoko irudiaren bidez hobeto azalduko da:
Erabiltzailea web aplikaziora sartzen denean, erabilitako nabigatzaileak zerbitzariari eskaera bat egingo dio, “request” bat hain zuzen. Behin eskaera eginda dagoenean, Apache zerbitzariak jasoko luke “Controller”. Jarraian, jasotako eskaera guztiak egikaritzeko, “Model” atalera joko du. Atal honetan, gure proiektuaren funtzionamendurako beharrekoak izango diren tresnak egongo dira, lehen aipatutako MySQL eta PHP adibidez.
Apache zerbitzariak exekutatzeko beharrezkoa duen tresna eskuragarri duenean, eskaera guztiz exekutatuko du, hau egindakoan emaitza bat bidaliz. Emaitza nabigatzailera bueltatu aurretik, nabigatzailearentzako ezaguna izango den lengoaia batetara bueltatu beharko da, hori “View” edo ikuspegi atalean egingo da, HTML, CSS eta abar.
Azkenik, informazioa erabiltzailearen nabigatzailera helduko da eta nabigatzaileak, jasotako erantzuna interpretatu ondoren erabiltzaileari bistaratuko dio.
Ikuspegi orokorrago eta zabalago batetik ikusita, AudioP web aplikazio honek jarraian dagoen irudian ikusi dezakegun egitura izango du. 2. Zerbitzariaren Informazio fluxua (Iturria: http://www.maestrosdelweb.com)
Web aplikazioaren arkitektura, hiru atal garrantzitsutan banatuta egongo da, Bezeroa, Web zerbitzaria eta Datu Base zerbitzaria hain zuzen.
Goiko irudian ikusi daitekeen moduan, arkitektura honen bezeroa atala, nabigatzaile eta liburutegietan banatuta egongo da. Nabigatzaileak, Mozilla Firefox, Internet Explorer, Google Chrome, Safari eta Opera esaterako, web aplikazioaren eraikiko duen kodea interpretatu eta era egoki batetan ikustarazteaz arduratuko diren erremintak izango dira. Liburutegiak aldiz, programatuko den kodearen osagarria izango diren azpiprograma edo azpiprogramak izango dira. Orokorrean liburutegiak, beraiek bakarrik, ez dira exekutagarriak izango. Proiektu honetan, erabilitako liburutegiak Javascript, jQuery, AJAX, JW Player erreproduktorea eta Bootstrap izan dira.
Web zerbitzariari dagokionez, aurrerago azaldu den moduan, proiektu honetan Apache web zerbitzaria erabili da.
Datu base zerbitzaria, beste konputagailu batzuei datu base zerbitzu desberdinak eskainiko dizkien programa bezala definitu daiteke. AudioP web aplikazioaren kasuan, goiko diagraman ikusi daitekeen moduan, erabilitako datu base zerbitzaria MySQL zerbitzaria izango da.
Atal honetan, proiektua aurrera eramateko erabili diren Hardware eta software tresnak zeintzuk izan diren azalduko da.
Pantaila osagarria lan eremua hedatzeko.
Ubuntu 12.04: Proiektuaren garapena aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren aplikazioak Sistema Eragile honetan instalatuko dira. Honen arrazoia kode irekiko Sistema Eragile batek eskaintzen dituen abantailak izango dira.
Apache web zerbitzaria: Gure ordenagailuan era lokalean zerbitzari funtzioa beteko duen doako modulua.
Mysql Workbench: MySQL datu baseak kudeatzeko tresna. Honen abantaila nagusiena, eragiketa guztiak, taulak sortu, aldatu, kontsultak egin eta abar, modu grafikoari esker era argi eta erraz batean egiteko aukera da.
PHP 5: Erabilitako zerbitzariak PHP lengoaia interpretatzeko beharrezkoa izango duen modulua.
WBS Chart Pro: LDE diagramak egiteko erabili den doako aplikazioa.
Bootstrap 3: Twitter sare sozialaren sortzaileek sortutako web aplikazioen interfaze grafikoen diseinuen garapenaz arduratzen den kode irekiko framework bat da. Honek, CSS eta Javascript lengoaiak erabiliko dituzten web interfazeak sortzeko aukera eskainiko du. Gainera, Responsive Design edo diseinu egokitzaile bezala ezagututako ezaugarria eskainiko
du, hau da, web aplikazioa ikuskaritzen ari den dispositiboaren tamaina eta ezaugarriak kontutan hartuta interfazea dispositibo horretara egokituko du erabiltzaileak ezer egin behar izanik gabe. Tresna hau, “Web aplikazioa sortzeko tresna ezberdinak ezagutuz” atalean gehiago sakonduko da.
GIMP 2: Proiektuan erabilitako argazki eta bestelako irudietan aldaketak eta doikuntzak egiteko doako editore grafikoa.
Balsamiq Mockups: Interfaze grafikoen prototipoen zirriborroak era grafiko batetan sortzeko erabiltzen den tresna. Abantailetako bat, doakoa izatetik aparte, maneiatzeko erraza eta azkarra da.
Nero: Dokumentazioa CD eta DVDtan entregatzea ahalbidetuko duen euskarri hauetako tresna grabatzailea.
1.6 Proiektuaren norainokoak
Ikerkuntza eta Kudeaketa:
Lehenengo fase honetan, garatu nahi dugun proiektua aurrera eramateko beharrezkoak izango den lan ingurunearen gaineko informazioa bilatu beharko da, hasiera batetan dena berria izango delako. Gaur egungo merkatuan tresna desberdinen eskaintza zabala denez, hauen gaineko informazioa aztertzea eta konparatzea ere eginbehar garrantzitsua izango da, bakoitzak izango dituen arazo edo mugak aldez aurretik ezagutzeko. Horrez gain, gurearen antzekoak diren aplikazioak aztertuko ditugu proiektua egiteko ideia ezberdinak izateko.
Ikaskuntza:
Bigarren fase honetan, ikerkuntza eta kudeaketa fasean bildutako informazioa barneratzen saiatuko da. Proiektua garatuko den plataformarekin lehenengo hartu-emana ere fase
Hirugarren fase honetan, behin ezagutza printzipalenak barneratuta daudenean, proiektua nola garatuko den eta sortu daitezkeen arazoei nola aurre egin analizatuko da. Fase honetan betekizunen bilketa burutzen da, horregatik proiektuaren funtzionalitate desberdinak lortuko dira, baita ere erabili beharreko tresnak zein izango diren erabaki.
Behin aurreko pauso guztiak emanda daudenean eta proiektuaren garapena guztiz bukatuta dagoenean, kodean egon daitezkeen erroreak bilatu eta konponduko dira. Nahiz eta proiektuaren garapena egin ahala erroreak bilatzen eta aldatzen joan, beti egongo da berriak bilatzeko probabilitatea. Arazoak bilatzetik aparte, kodearen arazketa ere egingo da hau ahalik eta ulergarri eta arinena izateko.
Proiektu honen garapenerako, prototipo ezberdinetan oinarritutako bizi zikloa erabili da. Zeintzuek web aplikazioaren bertsio ezberdinak eskuragarri izatea ahalbidetzen duen beraien funtzionalitateekin garapena bukatu aurretik.
Prototipo berrien sorkuntzarako aurretik sortutako prototipoa erabili denez, bizi ziklo iteratibo eta inkrementala erabili da. Horrela, prototipo berriari aurreko prototipotik abiatuz funtzionalitate berriak gehitu zaizkio gutxika hasiera batetan ezarritako betekizunak bete arte.
Lehenengo prototipoan, orri nagusia ikusten da zenbait funtzionalitate desberdinekin, Bertan, soinuak bilduta egongo diren kategoria desberdinen taula bat eta 20 soinu entzunenen taula bat agertuko dira. Gainera, erabiltzaile berri bat sortzeko aukera, sistemara sartzeko erabiltzailearen izena eta pasahitza jasoko dituen login-a egiteko eremua eta erabiltzaileak pasahitza ahaztu badu berri bat jasotzeko aukera eskainiko dion funtzionalitatea agertuko dira.
Login-a egindakoan, erabiltzailea edo administratzailea den bereiztuko da. Horrela, bakoitza bere interfazea izango du beraren funtzionalitateekin. Prototipo honetan, oraindik audioak erreproduzitzea ez da erabilgarri egongo.
Bigarren prototipo honetan, Bootstrap erremintaren bidez, interfazeen diseinua guztiz aldatuko zaio aplikazioari askoz itxura profesionalagoa emanez. Aurreko prototipoarekin alderatuz, funtzionalitate berri batzuk gehituko zaizkio, erabiltzailearentzako egokia ez den soinuari salaketa jartzeko aukera eta web aplikazioaren arduradunekin kontaktuan jartzeko aukera besteak beste.
Bestalde, soinuak erreproduzitzeko inplementazioa eginda egongo da JW Player bidez.
Hirugarren prototipo honetan, nahiz eta aurreko prototipoan dauden funtzionalitateak mantendu, aldaketa garrantzitsu bat egingo da. AJAX lengoaiaren bidez, orrialdeko edozein funtzionalitateren botoia klikatzen denean, PHP orrialde berri bat bere osotasunean kargatu ordez, nahi den atala bakarrik kargatuko da aurretik dagoen orrialdearen gainean. Horrela, azkartasuna emango zaio aplikazioari.
Laugarren eta azken prototipo hau, aplikazioaren bertsio finala da. Aurrekoarekiko, barne bilatzaile bat gehitzen da web aplikazioak eskaintzen dituen audio, kategoriak eta autoreak era azkar eta erraz batetan bilatzeko.
Horrez gain, azken prototipo honetan, erabiltzaileak igotako audioak formatuz aldatzeko programa bat inplementatzen da. Horrela, transformazio hau eginez, alde batetik soinu fitxategiaren tamaina konprimituko da eta bestetik erabiltzaileak igo ahal izango duen formatu desberdinen kopurua zabalagoa izango da.
Gainera, erabiltzailearen intereserako izan daitezkeen soinuen gomendioak eskainiko dira.
Jarraian aipatuko diren ataza guztiak betetzeko ezinbestekoak izan dira ordenagailua eta interneterako konexioa. Beraz, ataza bakoitzeko beharrezko baliabideen atalean hauetaz aparte erabili diren tresnak agertuko dira.
1.6.4.1 Ikerkuntza eta Kudeaketa
Zeregin honetan, lan egingo den inguruneari buruzko informazioa eta burutu
beharreko web aplikazioaren antzekoak bilatuko dira.
Bildutako informazioa eta lortutako ideiak.
Proiektuaren zuzendariarekin bilera (10 ordu)
Ataza honetan proiektuaren zuzendariarekin bilera izango dugu. Proiekturako
zuzendu diren helburuak gogora ekartzeko, sortu daitezkeen arazoei irtenbidea
bilatzeko edo proiektua burutzeko jarraitu beharreko bidea ezartzeko.
Proiektuaren gaineko informazioa.
Beharrezko baliabideak:
Proiektuaren zuzendaria.
Garraioa.
Ataza honetan bideragarritasun proiektua gauzatuko da, bere atal guztiekin. Honek
ezagutzen lagundu, proiektuan zehar gertatuko diren ekintzak aurreikusi.. etab.
Beharrezko baliabideak:
Ataza honetan proiektuaren erabilpen-kasuak eta domeinuaren eredua gauzatuko
dira. Diagrama hauei esker, bezeroaren eskakizunak sakonago aztertuko dira eta
proiektuaren garapenerako beharrezkoak izango diren datua garrantzitsuak lortuko
Erabilpen-kasuen eredua eta Domeinuaren Eredua
Beharrezko baliabideak:
Proiektuaren garapenean zehar beharrezkoak izango zaizkigun tresnak hautatzean
Analisi fasearekin erlazionatu dagoen guztia.
Beharrezko baliabideak:
Ataza honetan web aplikazioa programatuko den egitura diseinatuko da, hau da,
hartuko duten zehaztuko da.
Beharrezko baliabideak:
Web aplikazioa inplementatzeko modua aurkituko da ataza honetan. Beti ere,
sinpletasuna, modulartasuna eta efizientzia kontutan izango dira.
Aplikazioaren diseinuko zirriborroa.
Diseinu faseari dagokion guztia modu egokian dokumentatzean datza ataza hau.
Diseinu fasean egindako guztia.
Diseinu faseko dokumentazioa.
Beharrezko baliabideak:
trebatuko gara. Honi esker, tresna bakoitzaren abantaila eta mugak ezagutuko ditugu.
Tresnen gaineko informazioa eta ezagutza.
Beharrezko baliabideak:
Atal honetan proiektua egiteko erabiliko den programazioa lengoaiaren gainean
galdutako ezaguerak berreskuratuko dira, HTML, PHP, MySQL eta javaScript
programazioa lengoaietan hain zuzen ere .
Irabazitako ezagutzak.
Beharrezko baliabideak:
HTML, PHP, AJAX eta MySQL-ren gaineko liburuak .
orrialde sinpleak eginez posibilitate eta mugak ezagutzeko.
Plataformaren gaineko ezagutza.
Beharrezko Baliabideak:
informazioaren pilaketa eta bere txertaketa burutzen da.
Web aplikazioaren orrialde nagusian agertuko beharreko elementuak zeintzuk diren
Beharrezko baliabideak:
Aplikazioaren inplementazioa (25 ordu)
Burutzen ari den prototipoa gauzatu ahal izateko aplikazioari funtzionalitate eta
modulu berriak gehitzean oinarritzen da ataza hau.
Beharrezko baliabideak:
HTML, PHP eta MySQL lengoaien inguruko liburuak.
Lehenengo prototiporako beharrezkoak diren interfaze grafikoak inplementatuko dira
izango da.
Beharrezko baliabideak:
HTML, PHP eta MySQL lengoaien inguruko liburuak.
Beharrezko baliabideak:
pilaketa eta bere txertaketa burutzen da.
Egin beharreko aldaketen zerrenda zehatza.
Beharrezko baliabideak:
Aplikazioaren inplementazioa (40 ordu)
Aurreko prototipoari funtzionalitate eta modulu berriak gehitzen zaizkio prototipo
Lehenengo prototipoa eta lehenengo prototipoaren gaineko informazioa.
Beharrezko baliabideak:
HTML, PHP eta MySQL-ko liburuak.
aldaketa egingo dira interfazeen diseinuari dagokionez. Itxura erakargarri eta
Web aplikazioaren interfaze berriak.
Beharrezko baliabideak:
Beharrezko baliabideak:
da, eguneratutako teknikak erabilita, hirugarren prototipoa bigarrenaren hobekuntza
bat izango da.Falta diren funtzionalitate guztiak inplementatuko dira.
Proiektuko zuzendariarekin erabakitako kontzeptuak.
Egin beharreko aldaketen zerrenda zehatza.
Beharrezko baliabideak:
Proiektu zuzendaria.
Aplikazioaren inplementazioa (50 ordu)
Burutzen ari den prototipoa gauzatu ahal izateko web aplikazioari funtzionalitate eta
modulu berriak gehitzean oinarritzen da ataza hau.
Bigarren prototipoa eta hirugarren prototipoaren gaineko informazioa.
Beharrezko Baliabideak:
Beharrezko baliabideak:
Hirugarren prototipoa bukatuta daukagula eta bezeroak eskatutako funtzionalitate guztiak inplementatuta daudela, proiektua hobetuko dituzten funtzionalitateak gehituko ditugu. Horretarako funtzionalitate horien gaineko informazioa bereganatu beharko dugu.
Proiektuko zuzendariarekin erabakitako teknika berriak.
Beharrezko baliabideak:
Proiektu zuzendaria.
Aplikazioaren inplementazioa (50 ordu)
Burutzen ari den prototipoa gauzatu ahal izateko web aplikazioari funtzionalitate eta
modulu berriak gehitzean oinarritzen da ataza hau.
Beharrezko baliabideak:
Beharrezko baliabideak:
aurkitzeko helburuarekin.
Testatutako aplikazioa.
Ataza honetan kodea berrikusi eta efizienteago egingo da.
Araztu gabeko kodea.
Araztutako aplikazioa.
Beharrezko baliabideak:
Proba fasearekin erlazionatutako guztia.
Beharrezko baliabideak:
1.7 Egutegia eta lanaren antolaketa
Proiektuaren luzapena 460 ordutakoa izango dela kalkulatzen da, 21 hilabeteko denbora tartean banatua.
Ikaskuntza fasean ez da desgloserik egin. Bertan, behar izan diren teknikak eta programazio lengoaiak ikasteko behar izan den denboraren batura agertuko da.
Bigarren bertsioa
Hasiera data modura 2013ko Irailaren 9a kontsideratzen da eta bukaera data 2015ko Maiatzaren 29a. Honela denbora marjina bat uzten da proiektuaren aurkezpenera arte, proiektuaren zuzendariak gainbegiratzeko epaimahaiari eman aurretik.
Proiektuaren luzapena 460 ordutakoa dela kalkulatzen da, 21 hilabetetako denboran banatuak.
Dokumentazioaren atal honen helburu nagusia, proiektua garatzen dagoen bitartean edo behin bukatuta dagoenean sortu daitezkeen arazoak edo arriskuak aurretik identifikatzea izango da. Horrela, identifikatutako arrisku bakoitzarentzat analisi bat egingo da, proiektuan eduki dezakeen eragina, gertatzeko dagoen probabilitatea, suposatzen duen arriskua eta zuzentzeko neurri posibleak aztertuz. Behin arrisku guztiak identifikatuta daudenean, beharrezkoa izango da batzuei lehentasuna ematea, hau da, arrisku garrantzitsuenetik garrantzia gutxien dutenera sailkatu beharko dira. Horrela, arriskuen kudeaketan arreta gehien non jarri behar den argi geratuko da.
Arrisku posibleak honakoak dira:
Proiektua garatzerako orduan arazoak edo
gaizki ulertuak.
atalean hauekin egindako azpi-eginkizun
guztietan eragina izanik.
Aurreikusitako neurria:
Proiektua hasi aurretik kontzeptu guztiak argi
geratu direla egiaztatzeko bilera.
Hasierako planifikazio txarra eta geroagoko aldaketak:
Egileak proiektuaren zuzendariarekin bilera
aldaketekin planifikazio berri bat ezartzeko.
Aurreikusitako neurria:
Proiektua hasi aurretik kontzeptu guztiak argi
geratu direla egiaztatzeko bilera.
Behin diseinuan beharrezko aldaketak eginda,
garapen ataleko azpi-eginkizun guztiak berriz
egitea ekarriko du.
Oker dagoen diseinua eraldatu eta berri bat
sortuko da.
Aurreikusitako neurria:
zirriborroak egin. Horrela, gutxi gorabeherako
ideia egingo da.
Proiektuaren garapenean denbora galera eta
Beharrezko ikusten diren atal honetako metodo
aldaketak egingo dira.
Aurreikusitako neurria:
Erabilpen kasuak, sekuentzia diagramak eta
domeinuaren eredua egin ondoren bezeroarekin
Proiektuan definitutako helburuak ez betetzea:
Bezeroa egindako lanarekin gustura ez geratzea
eta proiektua nahi ez izatea.
Aurretik definitutako aurreikuspenak betetzen
ez dituzten helburuak aztertuko dira eta betetzen
dituzten berri batzugatik aldatuko dira.
Aurreikusitako neurria:
bezeroarekin eta zuzendariarekin bilerak
egin. Horrela, zerbait gaizki egiten ari bada
zenbait arinen konturatzeko.
Garapenean erabilitako tresnen aukeraketa eta erabilera ezegokia:
izatea eta gure betekizunak bete ditzakeen
tresna baten bilaketan eta ikaskuntzan denbora
Txikia.
Beharrezkoa izango litzateke proiektua egiteko
erabilitako tresnak eskaintzen ez dituen eta guk
esperotako prestazioak aztertzea, eta ez bada
konpontzeko soluziorik aurkitzen, gure
erreminta batengatik aldatu beharko da.
Aurreikusitako neurria:
Tresna bakoitzaren alde positibo eta negatiboak
Informazioa galtzeko arriskua. Gainera,
Hauen konponketa edo aldaketa egin beharko
da, gure proiekturako hobeena izango dena
Aurreikusitako neurria:
beharko da. Hala eta guztiz ere, zerbait apurtzea
informazioa ez galtzeko helburuarekin.
Proiektua entregatzeko dataren aldaketa:
Data jakin batzuetarako finkatutako helburuak
ez lortzea.
Erreferentziatzat bukatzeko data konkretu bat
hartu beharko da eta beharrezkoa izan ezkero,
eguneroko lan ordu kopurua gehitu beharko da.
Aurreikusitako neurria:
Atazen antolaketa zehatza egin beharko da,
denboraren planifikazioa erreal posibleena egin
eta honi ahal bezain gehien hertsatu.
Informazioa galtzea:
Txikia.
Datuak eta informazioa galtzea.
da informazioa galdu aurretik egondako puntura
Aurreikusitako neurria:
gorde beharko da. Gainera, babes kopiak
Proiektuaren autorearen eta zuzendariaren arteko komunikazio falta:
Txikia.
Txikia.
Proiektuaren eboluzioan zalantzaren bat ematen
bada, zuzendariarekin bilerak egingo dira
Aurreikusitako neurria:
Gutxi optimizatutako kodeak programaz ez
gozatzeko moduko exekuzioa geldoa eragiten
du.
Balidazio ekintzak eta debbuging-ak
Aurreikusitako neurria:
Erabiltzeko orduan konplexutasuna azken erabiltzailearentzat:
Txikia.
Erabiltzaileak proiektuarekiko interesa galtzea.
Aplikazioa konplexu bihurtzen duten aspektuak
analizatuko dira eta eskuliburua era argiago eta
errazago baten idatzi beharko da.
Aurreikusitako neurria:
Erabiltzailearentzat ulerterraza den aplikazioa
egiten saiatuko da. Erabiltzaileak aplikazioaren
suposatuko da.
Hasierako aurrekontuan aldaketak:
Bezeroak aplikazioa atzera bota dezake.
ekonomikoan aldaketak ekarriko ditu.
Aurreikusitako neurria:
Aplikazioaren aurrekontua egiterako orduan,
ahalik eta zehatzena izan beharko da. Gainera,
bezeroari aurrekontuaren gutxi beherako bat
Dokumentazioaren atal honetan proiektua burutzeko beharrezkoa den diru kantitateari buruzko analisi zehatza egingo da. Horrez gain, hasierako inbertsioa errekuperatzea posible den eta onurarik lor daitekeen ere aztertuko da.
Proiektuaren iraupena ordutan kalkulatuta dagoenean, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua duen web analista-programatzaile batek orduko zenbat kobra dezakeen aztertuko da. Gutxi gorabeherako hurbilketa bat 15€ ordukoa izan daiteke.
Aipatutako elementuen erabilera intentsiboa egingo denez, guztien amortizazioa kalkulatzea beharrezkoa izango da. Horretarako, Agentzia Tributarioak estimatutako baloreak hartuko dira kontuan. Kasu honetan, informatika produktuen bizi iraupen maximoa 4 urtetan dago finkatuta.
Proiektuak 21 hilabete iraun dituenez, kalkuluak honakoak izango dira:
Ordenagailu eramangarriaren urteko amortizazioa 600/4 = 150 €
Inprimagailu funtzio aniztunaren urteko amortizazioa 68/4 = 17 €
Pantaila osagarriaren urteko amortizazioa 160/4 = 40 €
Ordenagailuaren eta inprimagailuaren kasuan erabilpen denboraren %70 proiektuan egin dela suposatzen da eta pantaila osagarriaren kasuan erabileraren %30a.
21 hilabete urte bat eta ¾ dira, hau da, %175. Beraz, ondorengo kalkuluak egingo dira:
Atal honetan proiektuaren garapenerako beharrezkoak izan diren software tresnak kontutan hartu behar dira.
Proiektu hau garatzeko erabili den sistema eragilea Ubuntu 12.04 izan da. Hau, doako sistema eragile bat izatean, Internet bidez jaitsi eta ordenagailu eramangarrian instalatu da. Gainera, sistema eragile honen lizentziarekin zetozen MySQL Workbench datu base kudeatzailea eta Eclipse garapen ingurunea erabili dira.
Atal honetan proiektua egiteko bestelako gastuak izango dira kontuan. Honakoak dira:
Gastu guzti hauek gehituz, proiektuaren iraupen osorako 250 Euro gastatu direla kalkulatzen da.
Atal honetan proiektuaren garapenak suposatzen duen inbertsioa errekuperatzeko modu desberdinak azalduko dira, zenbatekoa izango den unitateko prezioa eta zenbat unitate saldu beharko liratekeen irabaziak lortzeko.
Proiektu hau web aplikazio bat denez, saltzerako orduan ez da plataforma zehatzik egongo. Hori dela eta, AudioP proiektu hau, hedabide desberdinetan saltzen saiatuko da. Nahiz eta behar proiektu honen antzekotasuna duten produktuak saltzeko prestatuta dauden hainbat enpresa egon, proiektu hau norberaren kabuz saltzen saiatuko da, hau da, inolako bitartekaririk gabe.
Aurreko atalean egindako kalkuluak kontutan hartuz, jakina da salmenta prezioaren guztizkoa ez direla irabaziak izango, web gune bat izatean, interneten sortutako web aplikazioa ezartzea ahalbidetzen duen online zerbitzari bat ordaindu beharko da, urtean gutxi gorabeherako kalkuluak eginez 60 euro izango liratekeenak. Beraz, errekuperatu beharreko inbertsioa proiektuaren kostua baino 60 euro gehiagokoa izango da, kasu honetan 9735,52 eurotakoa hain zuzen ere.
Proiektuan egindako inbertsioa errekuperatzeko, hainbat irtenbide desberdin izango dira eskuragarri. Egokiena zein den ikusteko, hauek sakonki aztertu eta erabaki bat hartuko da.
Lehenengo aukera proiektua soinu arloa lantzen duten enpresaren bateri saltzea izango litzateke. Proiektu hau, musikaren sorkuntzan edo modifikazioan lan egiten duten taldeak zein ikus-entzun arloan lan egiten duten enpresentzako oso egokia izango da. Horrela, erakundea osatzen duten kideek beraien soinuak partekatzeko aukera izango dute.
Inbertsioari aurre egiteko erabili daitekeen beste teknika bat, proiektua erabiltzaile guztiei zuzentzea izango da. Horrela, web aplikazioa doakoa izango denez, publizitate edo banner desberdinen bidez inbertsioan egindako gastua errekuperatzen saiatuko da. Web aplikazio honetan soinuak kategoria desberdinetan sailkatuta daudenez, kategoria bakoitzarekin erlazionatutako publizitatea pantailaratuko da, horrela, erabiltzailearen interesa izango duela ziurtatuz.
o Kategoria bakoitzeko 4 banner desberdin pantailaratuko dira. o Web aplikazioak gutxienez 10 kategoria desberdin izango dituela suposatuz, urtean 7.200 Euroko diru sarrera izango da.
Beste aukera bat, web aplikazioan erabiltzaileak Premium izateko aukera ematea izango da. Horretarako, Premium izan nahi duen erabiltzaileak zerbait ordaindu beharko du eta horrela erabiltzaile arruntetik desberdinduko duten pribilegio batzuk izango ditu.
Behin kostuak berreskuratu direnean, erregistratutako erabiltzaile bakoitzarengatik irabaziak jasoko dira. Adibidez, 260 erabiltzaile gehiago erregistratzen badira 11.040 eurotako diru sarrera izango da. Kostuak kontutan hartuta, 1.304,48 eurotako irabazia izango da.
Behin kostuak berreskuratu direnean, erregistratutako erabiltzaile bakoitzarengatik irabaziak jasoko dira. Adibidez, 435 erabiltzaile gehiago erregistratzen badira 11.043 eurotako diru sarrera izango da. Kostuak kontutan hartuta, 1.307,48 eurotako irabazia izango da.
1.11 Lizentziak
Erregistratutako erabiltzaile batek audio fitxategi bat igotzerako orduan, sistemara igoko den soinua ahal denik eta hobekien sailkatzeko, soinuarekin era zuzenean erlazionatuta egongo diren zenbait meta-daturen informazioa eman beharko dio sistemari.
Horietako bat, soinuaren erabilerari mugak jartzeko asmoz, igoko den soinu fitxategiaren lizentzia zein motatakoa den definitzea izango da. Erabiltzaileak soinu bat igotzeko formularioa betetzerakoan, igoko den soinua zein lizentziaren menpe geratuko den definitu beharko du.
AudioP web guneak soinuak igotzerako orduan erabiltzaileei eskainiko dien lizentzia Creative Commons izenekoa izango da.
Lizentzia mota hauek, hirugarren pertsona bati zenbait eskubide eskainiko dizkiote baldintza batzuk kontutan hartuz. Baldintza hauek ondorengoak izango dira:
Aintzatespena (by): Lizentzia honek lan bat kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko baimena ematen du, baita honen lan eratorriak (helburu komertzialekin edo gabe) sortzeko ere. Eskubide hauek eskuratzeko derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea, egileak zein baimendunak zehaztatutako eran. Hauxe da murrizketa gutxien zehazten dituen CC lizentzia.
Aintzatespena Ez-komertziala Era Beran Banatua (by-nc-sa): Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea. Gainera ezin izango da lan hau (ezta bere eratorriak ere) helburu komertzialetarako erabili. Azkenik, lan hau aldatzen bada, edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako lana baimen honen berdin-berdina den beste batekin soilik banatu ahal izango da.
Aintzatespena Era Berean Banatua (by-sa): Lanaren erabilera komertziala zein eratorritako lanen erabilera komertziala baimentzen da. Hauen hedapena lan originalaren lizentzia berdinaren bidez egin beharko da.
Aintzatespena Ez-eratorgarria (by-nd): Lizentzia honen bitartez distribuzioa edo banaketa baimentzen da (kopiatu, banatu eta jendaurrean aurkeztu daiteke erabilera komertziala egin zein ez egin) baina ez da onartzen jatorrizko lana eraldatzea ezta lan eratorririk sortzea ere.
Erabiltzaileak audio berri bat sistemara gehitzerako orduan, sistemak aurretik aipatutako lizentzia mota bat aukeratzeko proposamena egingo dio. Behin soinua zein lizentziaren menpean jarri nahi den erabakita, soinua aukeratutako lizentziak eskaintzen dituen atributu edo baldintzapean geldituko da.
Proiektu hau behar bezala ezagutzeko beharrezkoa da proiektu osoa oinarritzen den plataformaren oinarrizko kontzeptuak azaltzea.
HTML, ingelesez HyperText Markup Language, web aplikazioak egiteko sortu zen markaketan oinarrituta dagoen lengoaia bat da. Informazioa egituratzeko erabiltzen den lengoaia hau, normalean testua burualdean, paragrafo batean, zerrenda batean eta beste zenbaitetan sailkatzen da. Gainera, informazio egituratik aparte, neurri batean, itxura eta semantika deskribatzeko ere erabil daiteke.
Interneti eta Internet Explorer, Opera, Firefox edo Netscape bezalako web nabigatzaileei esker, HTML dokumentua sortzeko formaturik ospetsuenetarikoa bihurtu da.
HTML lengoaiaren garapena erreferentziazkoan oinarritzen da. Hau da, kanpotik eratorritako elementu bat orrialdean txertatzeko (irudia, bideoa, script-a eta abar), hau ez da zuzenean orrialdearen kodean txertatzen baizik eta testuaz baliatzen da elementu horren kokalekua erreferentziatzeko. Modu honetara, web aplikazioak testua izango du soilik eta, aldi berean nabigatzaileak (kodea interpretatuko duena) izango du elementu guztien batuketa eta hauen emaitza erakusteko ardura. HTML lengoaiaren helburu nagusienetarikoa edozein web aplikaziok bertsio zehatz baten idatzia egon arren modu berean erakustea da, hots, web nabigatzaile orok era bateratu edo estandar batean interpretatu dezakeelarik.
HTML lengoaia “etiketa” eran idazten da, kortxete angeluar bidez inguratuta (< , >). Dokumentu baten itxura deskribatu dezake eta script deitutako programa bat barne hartu edo erreferentziatu dezake, azken honek web nabigatzaileen eta bestelako HTML prozesadoreen portaeran eragin dezakeelarik. Lengoaia hau ezinbesteko osagai batzuez osatzen da, horien artean elementuak eta atributuak, datu motak eta dokumentu mota baten deklarazioa.
Elementuak Elementuak HTML lengoaiako egitura oinarrizkoenak dira. Elementuek, bi oinarrizko propietate dituzte: atributu eta edukia. Atributu eta eduki bakoitzak zenbait murrizketa dituzte HTML dokumentua onartua dela kontsideratzeko. Elementu batek normalean, hasiera etiketa bat (<elementuizena> adibidez) eta ixteko etiketa bat (</elementu-izena> adibidez) ditu. Elementuaren atributuak hasiera etiketan daude kokatuta, eta edukia berriz bi etiketen artean, adibidez, <elementuaren-izena atributua=”balorea”> Edukia </elementuaren-izena>. Aurrerago azaldutakoa, ondorengo irudian hobeto ikusi daiteke:
HTML lengoaia, gaur egunean web aplikazioak sortzerako orduan hedatuen dagoen programazio lengoaia da. Hori dela eta, web aplikazio gehientsuenak lengoaia honekin garatuta daudenez, oso erraza da honen inguruko informazio eta eskuliburu sorta handiak plataforma desberdinetan aurkitzea. Nabigatzaileei dagokienez, nahiz eta HTML kodea prozesatzeko teknika ezberdinak erabiltzen dituzten, HTML-rekiko bateragarritasuna absolutua edo totala da. Hau da, edozein nabigatzailetan, ikusi ahal izango da lengoaia honetan garatutako web aplikazioak.
PHP lengoaia edo Hypertext Prepocessor web aplikazioen garapenean eta eduki dinamikoetara zuzenduta dagoen zerbitzariaren aldeko programazio lengoaia da. Zerbitzariaren aldeko programazioa dela esaten denean, erabiltzaile batek egiten duen eskaera bat script bidez prozesatzen duela da, honek erantzun moduan HTML orrialdeak era dinamiko batean eskainiz.
PHP-k, HTML dokumentuetan zuzenean txertatzea ahalbidetzen zuen lehenengoetariko programazio lengoaia izan zen. Kodea web zerbitzari batek interpretatzen du, zeinek PHP modulu prozesatzailea duen eta interpretazio honen ondorioz Web-a agertzen zaigu. Egungo PHP lengoaiak garapen handia izan du eta aplikazio grafiko independenteetan erabilgarria izan daitekeen komandodun interfazea egokitu zaio. Edozein web zerbitzariagatik, zein ia edozein sistema operatibo edo plataformengatik erabilia izan daiteke inongo kosturik gabe. 1995ean Rasmus Lerdorf-ek sortua, gaur egun lengoaia hau garatzen jarraitzen dute PHP. 2 taldekoek. Izan ere, lengoaia hau software libreko lizentziaren pean argitaratua izan da PHP lizentziaz ezagutzen dugularik.
Proiektu honetan, ezin bestekoa da datu basean bilduta dauden soinu, autore, meta-datu eta antzeko informazio guztia momentu oro eguneratuta eta bistaratzeko prest egotea. Hori ahalbidetzen duen plataforma da PHP. PHP-k gure datu basean aurkitzen den informazioa jaso eta pantailaratzeko gaitasuna izango du beraz, proiektu honetarako ezinbestekoa izango da. Gainera, PHP web zerbitzari batetan atzitzerako orduan ezaugarri nagusienetako bat hau egiteko erraztasuna izango da. Beharrizan hauek betetzen dituen plataforma erabiliena izateak ere garrantzia handia izango du aukeraketa egiterako orduan. Lehen aipatu bezala, hedatuen dagoen plataforma denez, honen erabilpenean sortu daitezkeen arazo edo ez-jakintasuna konpondu ditzaketen eskuliburu eta informazioa eskuratzerako orduan erraztasuna izango da.
MySQL, datu base erlazionalak kudeatzeko erabiltzen den sistema bat da. MySQL AB enpresak garatzen duen sistema hau, software librean garatzen da, lizentzia bikoizdun eskema batean. Alde batetik, GNU GPL lizentziapean eskaintzen da lizentzia honekin bateragarria den edozein erabilerarako, baina beraien produktu pribatuetan txertatu nahi duen enpresak hau egiteko bahimena ematen dion lizentzia konkretu bat erosi beharko du. Kodea, ia bere osotasunean, ANSI C lengoaian idatzita dago. Apache bezalako proiektuekin alderatuz, MySQL sistema enpresa pribatu baten bidez babestuta dago, kode gehientsuaren copyrighta honek izango duelarik. DBKS gehienek bezala, MySQL-ek ere 3 mailatako egitura logikoa eskaintzen du.
Geruza logikoa
Geruza Fisikoa 15. MySQL egitura
MySQL kode irekian aurkitu daitekeen gaur egungo datu base hedatuena denez, sortu daitezkeen arazoei aurre egiteko informazioa lortzerako orduan, beste batzuekin alderatuz, erraztasun handiagoz egingo da. Gainera, sistema hau era grafikoan erabiltzeko hainbat tresna aurkitu daitezke merkatuan, esate baterako proiektu honetan erabili den MySQL Workbench. Tresna honen bidez, azkartasuna eta erraztasuna irabaziko da transakzio desberdinak egiterako orduan. MySQLren ezagutza aurretik landua izan denez, nahiz eta merkatuan Oracle bezalako beste datu base indartsuago batzuk existitzen diren, denbora aldetik irabazi daitekeena eta erabiltzeko erraztasuna hau erabiltzeko argumentu garrantzitsu bat izango da.
JavaScript, web aplikazioen garapena eta diseinua lantzen hasten diren erabiltzaileek zein arlo horretan profesionalak diren erabiltzaileek erabili dezaketen lengoaia bat da. Lengoaia honek, ez du konpilaziorik behar, zeren lengoaia honek bezeroaren aldean lan egiten du, horrela kodea zerbitzariak interpretatu beharrean, erabiliko den nabigatzaileak interpretatuko du. Nahiz eta erabiltzaile askok, JavaScript lengoaia eta Java programazio lengoaia berdina direla pentsatu, bakoitzak beraren ezaugarri propioak ditu. JavaScript lengoaiaren abantailetako bat edozein web aplikaziotan gehitu daitekeela da, hau ikuskaritzeko beste programa bat instalatzeko beharrik izan gabe. Javaren ezaugarrietako bat aldiz, plataformarekiko lengoaia independentea dela da. Merkatuan aurkitu dezakegun edozein ordenagailutan exekutagarria den hainbat programa desberdin sortzeko gaitasuna du. Aipatutako ezaugarri hauengatik oso erabilia da Interneterako. Laburpen gisa, JavaScript lengoaia interpretatu bat dela esan daiteke, prototipoetan oinarritutakoa, Java ordea objektuetara zuzendutakoa.
Proiektu honetan, JavaScript lengoaia formularioak kudeatzeko eta erabiltzaileekin elkar ekintzan egongo diren funtzio batzuk inplementatzeko erabili da gehien bat. Adibidez, erabiltzaile batek formulario batetan datu batzuk sartzerako orduan, datu horiek zuzenak edo ez diren kudeatzeko JavaScript funtzio bidez egingo da. Sartutako datuak zuzenak badira, akzio konkretu bat programatuko da, adibidez erregistratzerako formularioan datu pertsonalak sartzerako orduan, aldiz, sartutako datuak zuzenak badira, errore mezua pantailaratu eta erabiltzaileari berriak sartzeko eskatuko zaio. Gainera, JavaScript lengoaiaren gaineko ezagutza aurretik landuta egon denez, lengoaia honen erabilerak erraztasuna eta azkartasuna eskainiko du.
Twitter sare sozialaren sortzaileek egindako framework bat da Bootstrap. Tresna honek web aplikazioen interfazeak garatzea ahalbidetzen du CSS eta JavaScript bidez, horrela sortutako interfazea egokitu egingo da interfazea ikuskaritzen den dispositiboaren arabera. Etiketen bidez, orrialdean dauden eremuak ezberdintzeko eta itxura aldatzeko erabiliko direnak, era erraz eta azkar batean sortuko den web aplikazioaren interfazeari diseinu profesional bat emango zaio. Gainera Bootstrap-ek, interfazeak aldatzeko erabiliko diren CSS estilo desberdinetatik aparte, zenbait JavaScript eta JQuery funtzio izango ditu barneratuta. Funtzioa hauei esker, div dinamikoak edo Modal deitutakoak aurkituko dira. Funtzioa hauek aurre inplementatuta daudenez, erabiltzaileak orrialdean txertatzeko funtzio hauei erreferentzia bakarrik egin beharko zaie, horrela Bootstrap funtzioa egikarituz eta pantailaratuz. Lehen aipatu bezala, Bootstrap tresna bateragarritasun absolutua egin dezan erabiltzen da. Barnetik inplementatutako Layout bat erabiltzen da datuak eta elementuak pantailan kokatzeko. Batez ere, nabigatzaileen arteko bateragarritasun absolutua izan dezan erabiltzen da. Barnetik inplementatutako Layout bat erabiltzen da datuak eta elementuak pantailan kokatzeko, 12 zutabeko Layout-a hain zuzen ere. Horrela, gure web aplikazioa mugikor batean zein FullHS pantaila batetan ikusten bada, era berdintsuan ikusiko da, espazio birkalkulazioaren ondorioz.
Web aplikazioaren diseinuaren profesionaltasuna bilatzearen beharra ezinbestekoa da proiektu honetan. Horretarako merkatuan zenbait tresna desberdin egon arren, Bootstrap kodeak sortutako web aplikazioari diseinu grafikoaren itxura era azkar eta erraz batean aldatzeko aukera proportzionatuko du. Nahiz eta CSS inplementazioaren bidez ere emaitza beretsuak lortu, Bootstrap-en bidez lehen aipatutako erraztasunaz aparte, talkak ekiditeko tresna ezin hobea da. Bootstrap-ek web aplikazioari profesionaltasuna emango dioten hainbat funtzio ditu erabiltzaileentzako eskuragarri, JavaScript funtzioak adibidez. Hau ere, tresna hau aukeratzerako orduan faktore garrantzitsua izango da. Bootstrap-ek osagai desberdinak eskaintzen ditu botoi, ikono, taula eta antzekoak esaterako. Hauek, osotasuna emango diote garatutako web aplikazioari.
AJAX edo Asynchronous JavaScript And XML, web aplikazioen garapenean erabiltzen den teknika da. Aplikazio iteratiboak sortzerako orduan, aplikazio oso egokia da erabiltzailearentzako. Erabiltzailearen nabigatzailea eta zerbitzaria era asinkronoan komunikatzea ahalbidetzen du, horrela erabiltzaileak nahi dituen datuak momentuan kargatu daitezke dinamikotasun efektua sorraraziz. Teknika honen bitartez webarekin zerikusia duten prozesuak azkartu daitezke. AJAX teknika JavaScript lengoaiaren bitartez erabiltzen da. Erabiltzaileak egiten duen akzioaren arabera, nabigatzaileak eskaera bat egingo dio zerbitzariari eskaera horren berri emanez (request) eta behin egindako eskaera hau prozesatuta dagoenean zerbitzariak nabigatzaileak eskatutakoa erantzun moduan itzuliko du. Azkenik, nabigatzaileak eguneratu beharreko atalean jasotako erantzuna kokatuko du eta erabiltzaileak ez du orrialdea berriz ere osorik kargatzera itxaron beharko. Orrialdea osorik kargatzeak pantaila denbora tarte labur batean zuriz geratzea ekar dezake. Web gune batetan oso garrantzitsua da erabiltzaileak eskatutakoa ahalik eta azkarren pantailaratzea. Horrela, erabiltzaileak azkartasun sentsazioa izatetik aparte, web gunearen kalitatean faktore honek influentzia handia du.
Web aplikazio bat bisitatzerako orduan, erabiltzailearentzat ezinbestekoa da web aplikazio horretan egindako funtzioen eskaeren erantzun azkar bat jasotzea. Azken finean, web aplikazioaren kalitatea baloratzeko orduan kontutan hartuko den faktore bat azkartasuna da. Aipatutako azkartasun faktorea hobetzeko, proiektu honen helburua web aplikazio azkar eta dinamiko bat sortzea denez, AJAX lengoaia erabiltzea ezinbestekoa izango da. Lengoaia hau erabiliz, erabiltzailearen ekintzak bakarrik kargatzeko aukera izango da, horrela, orrialde osoa berriz ere kargatu beharrik ez izateak, erabiltzaileak egindako eskaera bakarrik kargatuko da. Prozesu honek azkartasuna emango dio web aplikazioari. Azkarra izateak, itxura aldetik ere asko jantziko du web aplikazioa.
Goiko hierarkian ikusi daitekeen moduan, administratzaileak erregistratu gabeko erabiltzaile batek zein erregistratutako erabiltzaile batek egin ditzakeen erabilpen kasu guztiak egin ahalko ditu. Erregistratutako erabiltzaileak ordea, ezin izango ditu administratzaileak egin ahal izango dituen zenbait funtzionalitate, baina erregistratu gabeko erabiltzaile batek egin ditzakeen funtzionalitate guztiak egiteko ahalmena izango du. Azkenik, erregistratu gabeko erabiltzaileak, bereak bakarrik diren erabilpen kasuak egin ahal izango ditu, ez erregistratutako erabiltze ezta administratzailearen erabilpen kasuak ere.
Erregistratu gabeko erabiltzailea:
Erregistratutako erabiltzailea:
18. Erregistratutako erabiltzailearen erabilpen kasuen diagrama
Administratzailea:
Aktorea: Erregistratu gabeko erabiltzailea
Laburpena: Web aplikazioaren erabiltzaileak sisteman sartu eta soinuekin kudeaketak egin nahi baditu, hau da, soinuak datu basean sartu, meta-datuak aldatu edo sartutako soinuak ezabatu, erregistratu egin beharko da. Horretarako, login egiteko botoian klikatu beharko du eta bertan, erregistratu aukeran klikatu beharko du. Klikatu ondoren, datu pertsonalak eskatuko dizkion interfaze bat irekiko da. Bete ostean, erabiltzailea erregistratua geratuko da.
Aurrebaldintza: Erabiltzailea erregistratu gabe egongo da.
Postbaldintza: Erabiltzailea erregistratua geratuko da datu pertsonalak sartzean. Erregistratu ondoren, erabiltzaileak soinuak igo, igotako soinuen meta-datuak aldatu edo soinuak ezabatu ahal izango ditu.
Gertaera-fluxua (normala): 1. Sistema: Erabiltzaileari login egiteko aukera emango dio. 2. Erabiltzailea: Erregistratu aukeran klikatuko du. 3. Sistema: Interfaze berri bat irekiko du erabiltzaileari datuak eskatuz. 4. Erabiltzailea: Eskatzen dizkion datu pertsonalak sartu beharko ditu, horien artean kontuaren izena, pasahitza, email kontua etab. 5. Sistema: Erabiltzaile berria datu basean gordeko du.
4. urratsa: Sartutako datuak okerrak badira. 1. Sistemak: Errore mezu bat pantailaratuko du. 2. Sistemak: datuak berriro sartzeko aukera emango dio. 3. Erabiltzailea: Datuak berriz sartuko ditu.
Aktoreak: Erregistratu gabeko eta erregistratutako erabiltzailea.
Laburpena: Erabiltzaileak web aplikazioaren inguruko informazioaren kontsulta edo arazo baten berri eman nahi badu, web aplikazioaren administratzaileekin kontaktuan jartzeko aukera izango du. Horretarako, orrialde nagusi edo index-eko Kontaktatu aukeran klikatu beharko du. Klikatu ondoren, pantailaratuko zaion formularioan datuak gehitu eta mezua webgunearen administratzaileei helduko zaie.
Aurrebaldintza: Ez dago aurrebaldintzarik.
Postbaldintza: Erabiltzailearen eskaera web aplikazioko administratzaileei helduko zaie.
Gertaera-fluxua (normala): 1. Sistema: Erabiltzaileari administratzailearekin kontaktatzeko aukera emango dio. 2. Erabiltzailea: Kontaktua aukeran klikatuko du. 3. Sistema: Interfaze berri batetan formulario bat irekiko du erabiltzaileari datuak eskatuz. 4. Erabiltzailea: Eskainitako formularioa bete beharko du, horien artean kontaktatzearen zergatia, izena,telefono zenbakia, email kontua, etab. 5. Sistema: Erabiltzailearen kontaktu mezua gordeko du.
4. urratsa: Sartutako datuak okerrak badira. 1. Sistemak: Errore mezu bat pantailaratuko du. 2. Sistemak: datuak berriro sartzeko aukera emango dio. 3. Erabiltzailea: Datuak berriz sartuko ditu.
Aktoreak: Erregistratu gabeko edo erregistratutako erabiltzailea.
Laburpena: Erabiltzaileak, logina edo kautotzea egin aurretik, web atariaren orrialde nagusian gehien entzun diren soinuak zeintzuk izan diren eta hauek entzuteko aukera izango du. Saioa ireki gabe izatean, sisteman 5 soinurik entzunenak erakutsiko ditu, behin kautotzea eginez TOP20a ikusteko aukera emanez.
Aurrebaldintza: Ez dago aurrebaldintzarik.
Postbaldintza: Sistemak gehien entzun diren 5 soinuak pantailaratuko dizkio erabiltzaileari. Gainera, erabiltzaileak entzuteko aukera izango du.
Gertaera-fluxua (normala): 1. Sistema: Erabiltzaileari gehien entzun diren 5 soinuak zeintzuk diren ikusteko aukera emango dio. 2. Erabiltzailea: TOP20a ikusi aukeran klikatuko du. 3. Sistema: Interfaze berri batetan gehien entzundako 5 soinuak eta hauen autorea zein den pantailaratuko da. 4. Erabiltzailea: TOP5 zerrenda ikusiko du eta entzuteko aukera izango du. 5. Sistema: Aukeratutako soinua erreproduzituko da.
Aktoreak: Erregistratu gabeko edo erregistratutako erabiltzailea.
Laburpena: Erabiltzaileak, logina edo kautotzea egin aurretik, web atariaren orrialde nagusian sisteman momentu horretan zein kategoria dagoen eta bakoitzeko soinu kopurua zein den ikusteko aukera izango du.
Aurrebaldintza: Ez dago aurrebaldintzarik.
Postbaldintza: Sistemak datu basean dauden kategoria guztiak eta bakoitzeko zenbat soinu dauden pantailaratuko dizkio erabiltzaileari.
Gertaera-fluxua (normala): 1. Sistema: Erabiltzaileari sisteman sartuta dauden kategoria guztiak zeintzuk diren ikusteko aukera emango dio. 2. Erabiltzailea: Kategoriak Ikusi aukeran klikatuko du. 3. Sistema: Interfaze berri batetan kategoria guztien zerrenda eta bakoitzeko soinu kopurua zein den pantailaratuko da. 4. Erabiltzailea: Kategorien zerrenda eta bakoitzeko soinu kopurua ikusiko du.
4. urratsa: Erabiltzailea kautotu bada. 1. Sistemak: Kategoria bakoitzeko soinuen zerrenda eta hauetako bakoitza entzuteko aukera eskainiko dio erabiltzaileari.
Sare sozialetan Web aplikazioa partekatu
Aktoreak: Erabiltzailea
Laburpena: Erabiltzaileak web aplikazioa bere sare sozialetan partekatzeko aukera izango du. Horretarako, web aplikazioaren helbidea partekatu nahi badu, orrialdearen goiko eskuin aldean dauden sare sozial desberdinetako ikono bat klikatu beharko du. Horretariko bai aukeratu eta gainean klikatuz, sare sozialeko orrialdera joango gara eta bertan aukera onartu beharko dugu.
Aurrebaldintza: Sare sozialetan erabiltzailea erregistratuta egon beharko da, baina ez web aplikazioan.
Postbaldintza: Sare sozialetan web aplikazioaren helbidea edo gustuko soinuen helbidea gordeko dugu, bertako beste erabiltzaile batzuekin konpartitzeko aukera emanez.
Gertaera fluxua (normala): 1. Erabiltzailea: Web aplikazioan sartuko da. 2. Sistema: Bisita kontabilizatuko du. 3. Sistema: Hasierako orria erakutsiko dio. Bertan, web aplikazioa partekatzeko aukera ematen duten ikonoak egongo dira. 4. Erabiltzailea: Ikono bat aukeratu eta gainean klikatuko du. 5. Sistema: Sare sozialeko orrialde berri bat irekiko da. 6. Erabiltzailea: Eskatzen dena bete beharko du.
1. urratsa: Web aplikazioan badago. 1. Erabiltzailea: ez da berriz sartu beharko. 2. urratsa: Web aplikazioan badago. 1. Ez du bisita kontabilizatu beharko. 5. urratsa: Sare sozialean erregistratuta ez badago. 1. Erregistratu egin beharko da.
Aktorea: Erregistratutako erabiltzailea eta administratzailea
Laburpena: Erabiltzaileak zein administratzaileak soinuak igo, berak igotakoak ezabatu edo meta-datuak aldatu nahi badizkio, saioa hasi beharko dute. Horretarako, sisteman sartzeko, erabiltzailearen izen eta pasahitza sartu beharko dira. Sartutako datuak zuzenak badira, erabiltzailea zein administratzailea sisteman sartuko da.
Aurrebaldintza: Erabiltzailea erregistratuta egon beharko da.
Postbaldintza: Erabiltzailea edo administratzailea sisteman sartuko da.
Gertaera-fluxua (normala): 1. Sistema: Identifikatzea ahalbidetzen duen interfazea pantailaratuko du. 2. Erabiltzailea: Erabiltzailea zein administratzaileak izena eta pasahitza idatziko ditu. 3. Erabiltzailea: Datuak bidaliko ditu Sartu botoia klikatuz. 4. Sistema: Datuak jasoko ditu. 5. Sistema: Datuak zuzenak direla egiaztatuko ditu. 6. Sistema: Erabiltzailea sisteman sartuko du.
5-6. urratsa: Sartutako datuak okerrak badira. 1. Sistema: Errore mezu bat pantailaratuko du. 2. Sistema: datuak berriro sartzeko aukera emango dio. 3. Erabiltzailea: Datuak berriz sartuko ditu. 4. Sistema: Datuak okerrak badira erabiltzaileari ez dio saioa irekitzen utziko.
Aktorea: Erabiltzailea
Laburpena: Erregistratuta dagoen erabiltzaile batek identifikatu edo saioa hasi nahi duenean, eta pasahitza ahaztu bazaio, sistemak pasahitza berreskuratzeko aukera emango dio. Horretarako, sistemak datu batzuk eskatuko dizkio eta erabiltzaileak hauek betez, pasahitz berri bat jasoko du bere posta elektronikoan. Erabiltzaileak izena eta datuak mantenduko ditu, baita berak aurretik igotako soinuak ere.
Aurrebaldintza: Erabiltzailea aurretik erregistratuta egon beharko da.
Gertaera-fluxua (normala): 1. Sistema: Identifikatzeko aukeraren azpian, “pasahitza ahaztu zait” esteka eskainiko dio erabiltzaileari. 2. Erabiltzailea: “pasahitza ahaztu zait” esteka klikatuko du. 3. Sistema: Erabiltzaileari datuak eskatuko dizkion interfazea pantailaratuko du. 4. Erabiltzailea: Eskatutako datuak beteko ditu. 5. Erabiltzailea: Datuak bidaliko ditu. 6. Sistema: Sartutako datuak ondo daudela egiaztatuko du. 7. Sistema: Erabiltzaileari posta elektronikora pasahitz berria bidaliko dio.
6.7- urratsa: Sartutako datuak okerrak badira. 1. Sistema: Errore mezua pantailaratuko du. 2. Erabiltzailea: Datuak zuzenduko ditu. 3. Erabiltzailea: Datuak berriz bidaliko ditu.
Aktorea: Erregistratutako erabiltzailea
Laburpena: Erabiltzailea, erregistratuta egon beharko da derrigorrez web gunera soinu bat igo nahi badu. Erregistratu gabe badago, erregistratu egin beharko da eta jarraian, Login bat egin beharko du kontu pertsonalarekin. Login-a egitean, sisteman sartuko da eta bertan Soinua Igo botoian klikatuko du. Aukera hau klikatzean, soinuari buruzko meta-datuak gehitu beharko ditu sistemak erakusten dion interfaze berrian eta soinu fitxategia eta irudia sartu ondoren, igo botoia klikatuko du.
Aurrebaldintza: Erabiltzailea erregistratuta egon beharko da eta login-a egin beharko du sisteman sartzeko.
Postbaldintza: Soinua web aplikazioan eskuragarri geratuko da erabiltzaile guztientzako.
Gertaera-fluxua(normala): 1. Erabiltzailea: Login-a egingo du. 2. Sistema: Ekintza desberdinak egiteko aukera emango dio erabiltzaileari. 3. Erabiltzailea: Sistemak eskaintzen dizkion aukeratatik Soinua Igo eragiketa aukeratuko du. 4. Sistema: Igo nahi den soinuaren inguruko datuak eta soinua bera jasoko dituen interfaze bat eskainiko dio. 5. Erabiltzailea: Sistemak eskatzen dizkion datuak bete beharko ditu eta Igo botoian klikatuko du. 6. Sistema: soinua eta meta-datuak datu basean gordeko ditu. 7. Sistema: soinua beste erabiltzaileentzat eskuragarri geratuko da.
4. Sistema: Erabiltzailea erregistratu egingo du.
1. urratsa: Erabiltzaileak login datu okerrak sartu. 1. Sistemak: Erabiltzaileari errore mezua pantailaratu. 2. Erabiltzailea: Datuak berriro sartu.
Aktoreak: Erregistratutako erabiltzailea
Laburpena: Datu baseak gordeta izango dituen soinuak kategoriaka sailkatuta egongo dira. Kategoria zerrenda, hasierako pantailaren ezker aldean kokatuta egongo da eta erabiltzaileak hauetariko bat aukeratzeko aukera izango du. Horretarako, aukeratu nahi duen arloaren gainean klikatuko du eta jarraian sistemak kategoria horretako audioak erakutsiko dizkio.
Aurrebaldintza: Erabiltzaileak erregistratuta eta kautotuta egon beharko du.
Postbaldintza: Kategoriako soinu guztiak zerrendatuko dira. Kategoria hutsik badago, mezu bat pantailaratu beharko da hutsik dagoela esanez.
1. Erabiltzailea: Web aplikaziora sartuko da. 2. Sistema: Bisita kontabilizatuko du. 3. Sistema: Hasierako orria erakutsiko dio. 4. Erabiltzailea: Kautotu egingo da. 5. Sistema: Erabiltzaile orria erakutsiko dio, bertan kategoria taula egongo da. 6. Erabiltzaileak: Nahi duen kategoria aukeratuko du.
6. urratsa: kategoria ez badago. 1. Erabiltzailea: nahi duen soinua bilatzailean bilatu beharko du. 2. Bilatzailearen bidez ere ez bada aurkitzen, mezu bat pantailaratu.
Aktorea: Erabiltzailea eta administratzailea.
Laburpena: Erabiltzaileak zein administratzaileak soinu konkretuak era azkar batean bilatzeko aukera izango du. Horretarako, Web aplikazioak bilatzaile bat izango du eta bertan bilatu nahi den soinuaren izena edo berarekin erlazionatutako meta-datu bat sartzen bada, bilaketaren emaitzan bilaketarekin erlazioa duten soinu kopurua eta soinu zerrenda bueltatuko da. Ez bada bilaketarik ematen emaitza kopurua hutsa dela pantailaratu beharko da.
Aurrebaldintza: Erabiltzailea Web aplikazioan egongo da. Erabiltzailea erregistratuta eta kautotuta egon beharko da.
Postbaldintza: Bilaketaren emaitza pantailaratuko du. Bilaketa kopurua eta soinuen zerrendarekin. Bilaketa nulua bada, bilaketa ezaren mezua pantailaratuko da.
1. Erabiltzailea/Administratzailea: Bilaketa eremuan soinuarekin
erlazionatutako hitz bat idatziko du. 2. Erabiltzailea/administratzailea: Enter botoia sakatuko du. 3. Sistema: Datu basean sartutako hitzarekin erlazioa duten soinuak bilatzen saiatuko da. 4. Sistema: Emaitza kopurua eta soinu zerrenda pantailaratuko ditu. 5. Erabiltzailea/Administratzailea: Nahi duen soinua aukeratuko du.
Erabiltzaileak berak igotako soinuak ikusi
30. Soinuak ikusi erabilpen kasua Aktoreak: Erabiltzailea
Laburpena: Erabiltzaileak berak igo dituen soinu guztiak zerrenda batetan ikusteko aukera izango du. Horretarako, behin kautotu ondoren, erabiltzaile orrialdean Nire Soinuak botoia izango du, eta bertan klikatu ondoren igotako soinu guztiak agertuko zaizkio.
Aurrebaldintza: Erabiltzaileak erregistratuta eta kautotuta egon beharko du.
Postbaldintza: Berak igotako soinu guztiak zerrendatuko dira. Kategoria hutsik badago, mezu bat pantailaratu beharko da hutsik dagoela esanez.
1. Erabiltzailea: Web aplikaziora sartuko da. 2. Sistema: Bisita kontabilizatuko du. 3. Sistema: Hasierako orria erakutsiko dio. 4. Erabiltzailea: Kautotu egingo da. 5. Sistema: Erabiltzaile orria erakutsiko dio, bertan Nire Soinuak botoia egongo da. 6. Erabiltzaileak: Nire Soinuak botoia klikatuko du.
7. Sistema: Erabiltzaileak igotako soinu guztiak zerrendatuko dizkio.
Soinua ezabatu edo meta-datuak aldatu
Aktorea: Erabiltzailea
Laburpena: Erabiltzaileak berak igotako soinuetatik nahi dituenak ezabatzeko aukera izango du. Horretarako, Erabiltzailea erregistratuta eta sistema barruan egon beharko da (login-a eginda). Nire kontua aukeraren gainean klikatzen badu, sistemak aukera desberdinak eskainiko dizkio, soinua igo eta soinua ezabatu edo meta-datuak aldatu aukerak hain zuzen. Erabiltzaileak bigarrena aukeratuko du eta bertan bilatzaile batez lagunduta, erabiltzaileak igotako soinuak agertuko dira. Soinu bat ezabatu nahi badu, audioaren gainean klikatu eta Ezabatu botoiaren gainean klikatuko du. Ordea, soinu baten meta-datuak aldatu nahi baditu, soinua zerrendatik aukeratuko du eta Aldatu botoiaren gainean klikatuko du. Botoi hau klikatzean, soinuarekin erlazionatutako meta-datu guztiak agertuko zaizkigu eta bertan hauek aldatzeko aukera izango dugu.
Aurrebaldintza: Erabiltzailea erregistratuta eta sistemaren barnean egon beharko da.
Postbaldintza: Sistemak erabiltzaileak aukeratutako soinua datu basetik ezabatu edo aldatu egingo du.
1. Erabiltzailea: Login-a egingo du. 2. Sistema: Ekintza desberdinak egiteko aukera emango dio erabiltzaileari. 3. Erabiltzailea: Nire kontua botoian klikatuko du. 4. Sistema: Erabiltzaileak egin ditzakeen aukera desberdinak eskainiko dizkion interfazea irekiko du.
5. Erabiltzailea: Sistemak eskaintzen dizkion aukeratatik soinu baten metadatuak aldatu edo ezabatu eragiketa aukeratuko du. 6. Sistema: erabiltzaile honek konkretuko igotako audioen zerrenda pantailaratuko du. 7. Erabiltzailea: Bilatzaile baten laguntzaz (nahi izanez gero), ezabatu edo modifikatu nahi den audioa aukeratuko du. 8. Erabiltzailea: Soinua ezabatu nahi badu Ezabatu botoiaren gainean klikatuko du. Meta-datuak aldatu nahi baditu, berriz, Aldatu botoiaren gainean klikatuko du. 9. Sistema: Ezabatu aukeratu badu, datu basetik audioa ezabatuko du. 10. Sistema: Aldatu aukera klikatu badu, aukeratutako soinu horren meta-datuak pantailaratuko ditu. 11. Erabiltzailea: Aldaketak gauzatuko ditu. 12. Sistema: Emandako aldaketak datu basean eguneratuko ditu.
1. urratsa: erabiltzailea erregistratu gabe badago: 1. Erabiltzailea: Erregistratu aukera klikatuko du. 2. Sistema: Datu pertsonalak eskatuko dizkion interfazea eskainiko dio. 3. Erabiltzailea: Datu pertsonalak sartuko ditu. 4. Sistema: Erabiltzailea erregistratu egingo du.
Aktoreak: Erregistratutako erabiltzailea
Laburpena: Erregistratuta dagoen erabiltzaileak bere profileko datu pertsonalak aldatu ahal izango ditu. Horretarako, Nire Profila botoiaren gainean klikatu eta aurretik gordetako datuak pantailaratuko dira aldatzeko aukera emanez. Horien artean, izena, abizena, pasahitza eta abar.
Aurrebaldintza: Erabiltzaileak erregistratuta eta kautotuta egon beharko du.
Postbaldintza: Bere profileko datu pertsonalak eguneratuko dira.
1. Erabiltzailea: Web aplikaziora sartuko da. 2. Sistema: Bisita kontabilizatuko du. 3. Sistema: Hasierako orria erakutsiko dio. 4. Erabiltzailea: Kautotu egingo da. 5. Sistema: Erabiltzaile orria erakutsiko dio, bertan Nire Profila botoia egongo da. 6. Erabiltzailea: Nire Profila botoia klikatuko du. 7. Sistema: Erabiltzailearen datu pertsonal guztiak zerrendatuko dizkio. 8. Erabiltzailea: Datu hauek aldatuko ditu. 9. Erabiltzailea: Datu berriak bidaliko ditu. 10. Sistema: Erabiltzaileak sartutako datu berriak erregistratuko ditu.
8. urratsa: sartutako datuak okerrak badira. 1. Sistema: mezu bat pantailaratuko da. 2. Erabiltzailea: Datuak berriz sartu eta bidaliko ditu.
Aktoreak: Erabiltzailea eta administratzaileak
Laburpena: Erabiltzaile zein administratzaile batek soinuak entzuteko aukera izango du. Soinu zerrendan, nahi duen soinuaren alboan, play botoia izango du eta bertan klikatuz, aukeratutako soinua erreproduzituko da.
Postbaldintza: Soinua erreproduzituko da.
1. Erabiltzailea: Web aplikaziora sartuko da.
2. Sistema: Bisita kontabilizatuko du. 3. Sistema: kautotzeko interfazea eskainiko du. 4. Erabiltzailea: Kautotu egingo da. 5. Sistema: Hasierako orria erakutsiko dio. Bertan, kategoriak eta top20a agertuko da. 6. Erabiltzailea: Entzun nahi duen soinuaren alboan agertzen den play ikonoan klikatuko du. 7. Sistema: Aukeratutako soinua erreproduzituko du. 8. Sistema: Entzundako soinua kontabilizatuko du.
6. urratsa: soinua top20an ez badago 1. Erabiltzailea: kategoriaka edo bilatzailean aurkitu. 2. Sistema: bilaketaren emaitzak pantailaratu. Ez bada aurkitzen, errore mezua.
Aktorea: Erabiltzailea
Laburpena: Erregistratuta dagoen erabiltzaileak ezegokia den soinu bat ikusten badu web aplikazioan, hau salatzeko aukera izango du. Horretarako, soinu erreproduktorearen azpian agertzen den botoia erabiliko du.
Aurrebaldintza: Erabiltzailea erregistratuta egon beharko da soinu bat salatzerako orduan.
Postbaldintza: Administratzaileak mezu bat jasoko du salatutako soinuaren izenarekin eta erabiltzaileak emandako arrazoiarekin. Administratzaileak, soinu hori ezabatu edo ez erabakiko du.
1. Erabiltzailea: Login-a egingo du. 2. Sistema: Ekintza desberdinak egiteko aukera emango dio erabiltzaileari. 3. Erabiltzailea: Salatu nahi duen soinua aukeratuko du. 4. Sistema: Erreproduktorea pantailaratuko du eta soinua erreproduzitzen hasiko da. 5. Erabiltzailea: Salatu nahi duen soinua hori dela konprobatuko du. 6. Erabiltzailea: Erreproduktorearen azpialdean agertzen den “banderatxo” ikonoa duen botoian klikatuko du. 7. Sistema: interfaze berri bat irekiko du salaketaren arrazoia jartzeko. 8. Erabiltzailea: Salaketaren arrazoia idatziko du. 9. Sistema: Administratzaileari mezu bat bidaliko dio soinuaren izena eta salaketaren arrazoiarekin.
1. urratsa: erabiltzailea erregistratu gabe badago: 1. Erabiltzailea: Erregistratu aukera klikatuko du. 2. Sistema: Datu pertsonalak eskatuko dizkion interfazea eskainiko dio. 3. Erabiltzailea: Datu pertsonalak sartuko ditu. 4. Sistema: Erabiltzailea erregistratu egingo du.
Aktorea: Erabiltzailea eta administratzailea
Laburpena: Web aplikazioak sistematik irteteko aukera eskainiko dio. Erabiltzaileak zein administratzaileak bere soinuen gestioa bukatzen duenean, sistematik irten ahalko da. Irteten den unean, erregistratu gabeko erabiltzaile batek dituen eskubide berdinak izango ditu, soinuak igo, ezabatu eta meta-datuak aldatzeko aukerak kenduz. Ekintza hauetariko bat egin nahi baldin badu erabiltzaileak, berriz saioa hasi beharko du.
Aurrebaldintza: Erabiltzailea zein administratzailea erregistratuta eta sisteman sartuta edo identifikatuta egon beharko da.
Postbaldintza: Erabiltzailea edo administratzailea sistematik aterako da.
Erabiltzaileak ikusi
36. Erabiltzaileak ikusi erabilpen kasua
Aktorea: Administratzailea
Laburpena: Administratzaileak web aplikazioan erregistratu diren erabiltzaile kopurua eta hauek ikusteko aukera izango du. Gainera, erabiltzaile zerrendan erabiltzaile izenaren gainean klikatu ezkero, honek igotako audio zerrenda ikusi ahalko da xehetasunez.
Aurrebaldintza: Administratzailea sisteman sartuta edo identifikatuta egon beharko da.
Postbaldintza: Erregistratutako erabiltzaile zerrenda ikusiko da.
1. Administratzailea: Web aplikazioan sartu eta identifikatu egingo da. 2. Sistema: Administrazio orria erakutsiko dio bertan Erabiltzaileak Ikusi botoia egongo delarik. 3. Administratzailea: Botoi hau klikatuko da. 4. Sistema: Erregistratutako erabiltzaile guztien kopurua eta hauen zerrenda pantailaratuko dira. 5. Administratzailea: Xehetasunak ikusi nahi baditu erabiltzailearen gainean klikatuko du. 6. Sistema: Aukeratutako erabiltzaileak igotako soinuak pantailaratuko dira.
Aktorea: Administratzailea
Laburpena: Erregistratutako erabiltzaileek salatutako soinuak zeintzun izan diren ikusteko aukera izango du administratzaileak. Gainera, salatutako soinua entzuteko aukeratik aparte, salatzailea nor izan den eta soinua salatzeko arrazoia zein izan den ikusteko aukera izango du. Behin salaketak aztertuta, ezabatu edo ez aukeratuko da.
Aurrebaldintza: Administratzailea sisteman sartuta edo identifikatuta egon beharko da.
1. Administratzailea: Login-a egingo du. 2. Sistema: Ekintza desberdinak egiteko aukera emango dio administratzaileari. 3. Administratzailea: Salaketak Ikusi botoiaren gainean klikatuko du. 4. Sistema: Salatuak izan diren soinuen zerrenda pantailaratuko du salatzailearen izena eta salaketaren arrazoiarekin batera. 5. Erabiltzailea: Salatutako soinua entzungo du. 6. Erabiltzailea: Erabaki bat hartuko du sistematik soinua kentzeko edo ez.
4. urratsa: salaketa zerrenda hutsik badago. 1. Sistema: Mezu baten bidez salaketarik ez dagoela adierazi beharko da. 6. urratsa: Erabiltzaileak salatutako soinua ezabatzea erabakitzen badu.
Aktorea: Administratzailea
Laburpena: Web aplikaziora administratzaileak edozein soinu igotzeko aukera izango du. Horretarako, identifikatu eta gero, aukera desberdinak eskainiko dizkio sistemak. Administratzaileak Soinua Igo aukeratuko du eta bertan sistemak eskatzen dizkion soinuaren inguruko meta-datuak sartu beharko ditu.
Aurrebaldintza: Administratzailea identifikatuta egongo da.
Postbaldintza: Soinua Web aplikazioan eta datu basean gordeko da. Beraren metadatuekin batera.
3-4. urratsa: Sartutako datuak okerrak badira 1. Sistema: Errore mezua emango du bete behar diren datuak eskatuz. 2. Administratzailea: Eskatutako datuak sartu edo aldatuko ditu. 3. Administratzailea: Gorde botoia sakatuko du. 4. Sistema: Soinua meta-datuekin batera gordeko du.
Soinuaren meta-datuak aldatu
Aktorea: Administratzailea
Laburpena: Administratzaileak, erregistratu ondoren, soinu baten meta-datuak aldatu aukeraren gainean klikatuko du. Klikatzerakoan, interfaze berri batetan, aurretik igota dauden soinuen zerrenda bat irekiko zaio. Horietako soinu bat aukeratuz, sistemak, aukeratutako soinuarekin erlazionatutako meta-datuak aldatzeko aukera emango dio.
Aurrebaldintza: Administratzailea erregistratuta egon beharko da.
Postbaldintza: Aukeratutako soinuaren meta-datuak aldatuko dira.
Gertaera-fluxua (normala): 1. Administratzailea: Soinu baten meta-datuak aldatu aukeratuko du gainean klikatuz. 2. Sistema: Interfaze berri bat irekiko du. 3. Sistema: Aukeratutako soinuaren meta-datuak erakutsiko ditu aldatzeko aukerarekin. 4. Administratzailea: Zuzendu nahi dituen meta-datuak aldatuko ditu. 5. Administratzailea: Gorde botoia klikatuko du. 6. Sistema: Egindako aldaketak sisteman sartuko ditu.
4-5. urratsak: Aldatutako datuak okerrak badira 1. Sistema: Errore mezua pantailaratuko du. 2. Administratzailea: Gaizki dauden meta-datuak aldatuko ditu. 3. Administratzailea: Gorde botoia klikatuko du. 4. Sistema: Aldaketak gordeko ditu.
Aktorea: Administratzailea
Laburpena: Web aplikazioko edozein soinu ezabatzeko aukera izango du. Horretarako, identifikatu eta gero, aukera desberdinak eskainiko dizkio sistemak. Administratzaileak soinua ezabatu aukeratuko du eta bilatzailearen laguntzaz ezabatu nahi duen soinua bilatuko du. Bilatzerakoan, soinua ezabatuko du.
Aurrebaldintza: Administratzailea identifikatuta egongo da.
Postbaldintza: Soinua datu basetik eta web aplikaziotik ezabatuko da. Beraren metadatu guztiekin batera.
Kategoria guztiak ikusi
Aktorea: Administratzailea
Laburpena: Administratzaileak, identifikatu ondoren, existitzen den kategoria guztiak ikusteko aukera izango du. Gainera, kategoria bakoitzeko zenbat audio dauden ikusi ahalko da.
Aurrebaldintza: Administratzailea identifikatuta egongo da.
Postbaldintza: Administratzaileak kategoria kopurua, guztien zerrenda eta bakoitzeko soinu kopurua ikusiko du.
1. Administratzailea: Kategori Guztiak Ikusi aukeratuko du gainean klikatuz. 2. Sistema: Interfaze berri bat irekiko du. 3. Sistema: Datu basean dauden kategoria guztiak erakutsiko dizkio. 4. Administratzailea: Datu basean dauden kategoria guztiak eta bakoitzeko soinu kopurua ikusiko ditu.
Aktoreak: Administratzailea
Laburpena: Web aplikazioaren kudeaketa egoki baterako, administratzaileak soinuak sailkatzeko aukera izango du. Horretarako, soinuak era ordenatu batean
izateko, administratzaileak kategoria desberdinak sortuko ditu. Kategoria bakoitzak soinu desberdinak izango ditu.
Aurrebaldintza: Administratzailea identifikatua egongo da.
Postbaldintza: Web aplikazioan kategoria berri bat gehituko da.
1. Administratzailea: Kategoria berri bat sortu aukeratuko du gainean klikatuz. 2. Sistema: Interfaze berri bat irekiko du. 3. Administratzailea: Kategoria berriaren izena sartuko du. 4. Administratzailea: Gehitu botoia sakatuko du. 5. Sistema: Izena zuzena den egiaztatuko du. 6. Sistema: Kategoria berria datu basean gordeko du. 7. Sistema: Web aplikazioan kategoria erabilgarri utziko du.
5. urratsa: izena zuzena ez bada. 1. Sistema: Errore mezu bat pantailaratuko du. 2. Erabiltzailea: Kategoriarentzako beste izen bat aukeratuko du. 3. Erabiltzailea: Kategoriaren izen berria idatziko du. 4. Erabiltzailea: Gehitu botoia klikatuko du.
Aktorea: Administratzailea
Laburpena: Administratzaileak, identifikatu ondoren, existitzen den kategoria bat ezabatzeko aukera izango du. Kategoria ezabatzerakoan, bertan kokatuta dauden soinuak ere ezabatuko dira.
Aurrebaldintza: Administratzailea identifikatuta egongo da.
Postbaldintza: Kategoria web aplikaziotik ezabatu egingo da. Bertako soinuak ere ezabatuko dira.
Autore guztiak ikusi
Aktorea: Administratzailea
Laburpena: Administratzaileak, identifikatu ondoren, existitzen den autore guztiak zeintzuk diren eta bakoitzaren xehetasunak zeintzuk diren ikusteko aukera izango du. Gainera, sisteman autore bakoitzaren soinuak zeintzuk diren ikusteko aukera izango da.
Aurrebaldintza: Administratzailea identifikatuta egongo da.
Postbaldintza: Administratzaileak autore guztien zerrenda eta hauen xehetasunak pantailaratuko dira.
1. Administratzailea: Autore Guztiak Ikusi aukeratuko du gainean klikatuz. 2. Sistema: Interfaze berri bat irekiko du. 3. Sistema: Datu basean dauden autore guztiak erakutsiko dizkio. 4. Administratzailea: Datu basean dauden autore guztiak eta bakoitzeko soinu kopurua ikusiko ditu. 5. Administratzailea: Xehetasunak botoia klikatuko du. 6. Sistema: Aukeratutako autorearen sisteman dauden soinuak pantailaratuko dira.
Aktoreak: Administratzailea eta erregistratutako erabiltzailea.
Laburpena: Web aplikazioaren kudeaketa egoki baterako, administratzaileak soinuak sailkatzeko aukera izango du. Horretarako, soinuak era ordenatu batean izateko, administratzaileak autore berriak gehitzeko aukera izango du. Kategoria bakoitzak soinu desberdinak izango ditu.
Aurrebaldintza: Administratzailea identifikatua egongo da.
Postbaldintza: Web aplikazioan autore berri bat gehituko da.
2. Sistema: Interfaze berri bat irekiko du autorearen datuak eskatuz. 3. Administratzailea: Sistemak eskatutako datuak sartuko dira. 4. Administratzailea: Bidali botoia sakatuko du. 5. Sistema: Sartutako datuak zuzenak diren egiaztatuko ditu. 6. Sistema: Autore berria datu basean gordeko du. 7. Sistema: Web aplikazioan autorea erabilgarri utziko du.
5. urratsa: Sartutako datuak zuzenak ez badira. 1. Sistema: Errore mezu bat pantailaratuko du. 2. Sistema: Datuak berriro sartzeko aukera emango dio. 3. Erabiltzailea: Autorearen datuak berriz sartuko dira. 4. Erabiltzailea: Gehitu botoia klikatuko du.
Aktorea: Administratzailea
Laburpena: Administratzaileak, identifikatu ondoren, existitzen den autore bat ezabatzeko aukera izango du. Autorea ezabatzerakoan, ez da soinua datu basetik ezabatuko, hau mantendu egingo da autorearen informazioa defektuzkoa jarriz.
Aurrebaldintza: Administratzailea identifikatuta egongo da. Autorea aurretik existitu beharko da.
Postbaldintza: Autorea web aplikaziotik ezabatu egingo da.
Goiko domeinuaren eredua ondo ulertzeko azalpen batzuk emango dira. Erabiltzaile batek, hainbat soinu igo ahal izango ditu sortutako webgune honetara, soinu bakoitza erabiltzaile bati egokituz. Gainera, nahi duen soinua erreproduzitu ondoren, egokia ez dela uste badu, salaketa jartzeko aukera izango du salaketaren deskribapena emanez. Erabiltzaile batek, hainbat salaketa jarri edo salaketarik ez jartzeko aukera izango du, eta salaketa bakoitza erabiltzaile bakarrarengatik jarria izango da. Erabiltzaileak web aplikazioaren administratzaileekin kontaktuan jartzeko aukera ere izango du. Horretarako, erabiltzaile bakoitza hainbat aldiz jarri ahalko da kontaktuan administrazio arduradunekin, kontaktu bakoitza erabiltzaile konkretu bakar batek egingo duelarik.
Soinu bakoitzak, erabiltzaile desberdinengatik jarritako hainbat salaketa izan ditzakete, baina salaketa bakoitza soinu bakoitzarentzako izango da. Gainera, soinuaren motari dagokionez, hainbat motatako soinuak egongo dira datu basean, eta mota desberdineko soinu bat baino gehiago edo mota horretako soinurik ez izatea posible izango da. Soinu bakoitza, kategoria batetan bakarrik egongo da sailkatuta, hau da, ez da soinu berbera bi kategoria desberdinetan sailkatuta egongo, baina kategoria bakoitzean soinu bat baino gehiago edo soinurik ez egotea posible izango da. Azkenik, datu basean dagoen soinu bakoitza autore bakar batena izango da, hau da, ez da egongo autore bat baino gehiago dituen soinu berdinik egongo, baina autore berdinarenak diren soinurik ez egon edo hainbat soinu egon ahalko dira.
Index_IG: AudioP aplikazioaren lehenengo pantaila edo interfaze grafikoa izango litzateke. Klase honek, erregistratzeko aukera, pasahitza berreskuratzeko aukera, web aplikazioaren administratzaileekin kontaktuan jartzeko aukera, sisteman kautotzeko aukera eta soinuen TOP5a, sistemako kategoria zerrenda eta sare sozialetan partekatzeko aukera pantailaratuko ditu.
Erabiltzaile Interfazea: Behin erabiltzailea kautotu denean, sisteman sartzerakoan ikusiko litzatekeen interfazea izango da. Interfaze honek behar duen informazio guztia pantailaratuko du eta funtzionalitate gehienak pantailaratzeko ahalmena izango du. Erabiltzaileak egin ditzakeen funtzionalitate denak klase honek kudeatu eta pantailaratuko ditu.
Administratzaile Interfazea: Nahiz eta itxura aldetik erabiltzaile pantailaren oso antzekoa izan, funtzionalitate aldetik administratzaileak erabiltzaile arrunt batek izan ditzakeen funtzionalitateak baino gehiago izango ditu. Interfaze grafiko honetan administratzaileak bakarrik erabili ditzakeen funtzionalitateak agertuko dira.
Soinu Kudeatzailea: klase honetan soinuen gainean egin nahi den edozer funtzio egiteko ahalmena izango duten funtzionalitateak inplementatuko dira. Gehien bat, datu baseko Soinua taularen gainean lan egingo da. Funtzionalitate nagusienen artean, soinua berri bat igo, soinu bat ezabatu, soinu baten meta-datuak aldatu eta abar egongo dira.
Erabiltzaile Kudeatzailea: Klase honetako metodo desberdinak sisteman erregistratutako erabiltzaileak kudeatzeko erabiliko dira. Datu baseko Erabiltzailea taularen gainean lan egingo dute. Erabiltzaile baten profila aldatzeko, erabiltzailearen xehetasunak ikusteko edo erabiltzaile konkretu batek igotako soinuak zeintzuk diren ikusteko aukera eskainiko duten funtzionalitateak izango dira.
Kategoria Kudeatzailea: Erabilitako datu baseko Kategoria taularen gainean egingo diren kontsulta zein eragiketa guztiak egiteko funtzionalitateak bilduko dituen klasea izango da. Administratzaileak kategoria berri bat ezartzeko zein ezabatzeko funtzionalitateak klase honetan aurkitu daitezkeelarik.
Autore Kudeatzailea: Web aplikazio honek erabiliko duen datu basean dagoen Autorea taularen gainean lan egiteko beharrezkoak diren metodoak erabiltzeko inplementazioak izango dituen klasea izango da.
Datu Base Kudeatzailea: Sistema datu basearekin komunikatzeko ezinbestekoa da klase hau. Klase honek sortutako web zerbitzaria datu basearekin lan egiteko aukera inplementatzen du. Datu basean edozein gauza egin nahi bada, bai irakurri, bai idatzi, kudeatzaile hau erabiltzea ezinbestekoa izango da. Bestela sistemak ez luke funtzionatuko.
Jarraian, proiektu honetan erabilitako datu basea azalduko da.
Datu baseko taula nagusienak Soinua taula eta Erabiltzailea taula izango dira. Soinua taulak, aplikazioa honentzat ezinbestekoak izango diren soinuak gordeko ditu. Soinu bat sistemara sartzen denean, igoko den soinu fitxategia soinuarekin erlazioa izango duten hainbat meta-datu bidez lagunduta sartuko da goiko irudian ikusi daitekeen moduan. Behien fitxategia igota dagoenean, meta-datu hauek aldatzeko aukera eskainiko dio bai fitxategia igo duen erabiltzaileari bai administratzaileari.
Erabiltzaile taulan, erabiltzaile batek erregistratzeko orduan sartuko dituen datu pertsonalak gordeko dira. Erabiltzaile batek, erregistratzeko bere izena, abizena, email helbidea eta pasahitza sartu beharko ditu. Behin erabiltzaileak datu pertsonal guztiak sartu dituenean, datuak datu basean gorde aurretik md5 funtzioaren bidez erabiltzailearen pasahitza enkriptatu eta enkriptatutako pasahitz hau datu basean gordeko da gainontzeko datuekin. Horrela, erabiltzailearen pasahitzaren gaineko segurtasuna kontutan hartuko da. Soinua taula eta Erabiltzailea taula beraien artean erlazionatuta egongo dira, soinu bakoitza erabiltzaile bakarrak igoko duelako.
Kategoria taula Soinua taularekin erlazionatuta egongo da. Erabiltzaile batek, soinu bat igotzerako orduan soinu hori zein kategoriatan kokatu nahi den espezifikatu beharko du. Kategoria berri bat administratzaileak bakarrik sartzeko aukera izango du honen izena eta deskribapena sartuz. Behin sisteman dagoenean, erabiltzaileak kategoria aukeratzeko posibilitatea izango du soinua honetan kokatzeko aukera izanez.
Datu basean Autorea taula bat ere egongo da. Taula honetan autorearen izenetik aparte soinuaren autorearen inguruko informazio gehigarria ere gordeko da. Horien artean, autorearen izena, abizena, jaiotze data, herrialdea eta autorearen argazkia gordeko dira. Soinu bakoitzak autore batena izango denez, Soinua eta Autorea taula erlazionatuta egongo dira.
Erregistratuta dagoen erabiltzaile batek web aplikazioarentzako ezegokia edo kaltegarria den soinu bat entzuten badu, soinu hori salatzeko aukera izango du. Salaketa hau identifikatzaile batez, soinua zergatik salatu den, salaketa jarri duen erabiltzailearen identifikatzailea eta salatua izan den soinuaren identifikatzaile batez osatuta egongo da. Hauek datu baseko Salaketa taulan gordeko dira. Soinua salatu duen erabiltzailearen identifikatzailea eta salatua izen den soinuaren identifikatzailea gordeko dituenez, Soinu eta Erabiltzailea taulekin erlazionatuta egongo da.
Erabiltzaile batek, nahiz eta erabiltzailea erregistratuta ez egon, web aplikazioaren administratzaileekin kontaktuan jartzeko posibilitatea izango du. Horretarako, aplikazioaren hasiera orrian Kontaktuan Jarri formularioa betez, kontaktuan jarri nahi duen erabiltzailearen izena, abizena, emaila, telefonoa eta kontaktatu nahi den arrazoia, kontaktuaren identifikatzaile batez
lagunduta, Kontaktua taulan gordeko dira. Behin erabiltzaileak ikusita, hauek ezabatzeko aukera izango du.
Dokumentazioaren atal honetan funtzionalitate desberdinen analisi zehatza egingo da sekuentzia digramen bidez. Web aplikazioak eskaintzen duen funtzionalitate kopurua nahiko zabala denez, horietatik bost garrantzitsuenak aztertuko dira jarraian. Aztertuko diren sekuentzia diagrama hauek, Erregistratu, Soinua bilatu, Soinu bat salatu, Salaketak ikusi eta soinua ezabatu eta Soinua igo izango dira.
Sisteman erregistratuta ez dagoen erabiltzaile bati erregistratzeko eta horrela web aplikazioaren parte izateko aukera emango duen funtzionalitate bat da hau. Erregistratu gabeko erabiltzaileak “Erregistratu” botoia klikatzerakoan, sistemak formulario bat pantailaratuko du erabiltzaileak bete dezan.
Behin erabiltzaileak formularioa betetakoan emaitzak bidali eta sistemak erabiltzaile hau aurretik erregistratuta dagoen konprobatuko du. Horrela bada, sistemak errore mezu bat pantailaratuko du erabiltzailea aurretik existitzen dela esanez. Erabiltzailea berria bada, sistemak erabiltzaile berriaren datuak datu basean gordeko ditu.
Sisteman dagoen soinu bat erabiltzaileari bilatzeko aukera eskaintzen dion funtzionalitate bat da hau. Soinuak bilatzeko Bilaketa kudeatzailea beharko du eta Bilaketa kudeatzaile honek Zend frameworkek eskaintzen duen Lucene bilatzailea inplementaturik izango du. Behin bilatzailearen instantzia bat lortu dela erabiltzaileak egindako kontsulta pasatuko lekioke launchSearch metodoari.
Metodo honek, emaitzez beteriko bektore bat bueltatuko luke. Azkenik, Soinu kudeatzaileak, bektore horretan dauden soinuen informazioa pantailaratzeko lana izango luke erabiltzaileak bilatu dituen soinuaren informazioa ikus dezan.
Web aplikazioaren kaltetarako edo lekuz kanpo dagoen soinu bat erabiltzaileren batek detektatzen badu, soinu hori salatzeko aukera izango du salaketaren deskribapena jarriz. Erabiltzaileak, soinuaren erreproduktorearen azpian kokatzen den banderatxoa klikatu beharko du eta sistemak formulario bat pantailaratuko du.
Erabiltzaileak formularioa bete eta bidali egingo du. Ondoren, sistemak, salaketa hori kudeatu eta datu basean gordeko du erabiltzailearen informazioa, soinuaren informazioa eta salaketaren deskribapena hain zuzen.
4.3.4- Salaketak ikusi eta soinua ezabatu
53. Salaketak ikusi eta soinua ezabatu.
Behin erabiltzaile batek soinu bat salatu duenean, web aplikazioaren administratzaileak salatutako soinuak zeintzuk diren ikusteko aukera izango du. Sistemak, salatuak izan diren soinu guztien zerrenda bat itzuliko dio administratzaileari salaketa bakoitzaren xehetasunak izango dituelarik.
Behin administratzaileak salatutako soinu hauek aztertu dituenean, honek soinua sistematik era zuzen batetan ezabatzeko aukera izango du . Honen bidez, web aplikazioak biltzen dituen soinuak egokiak izatea ziurtatuko da.
Erregistratuta dagoen erabiltzaile batek soinu desberdinak web aplikaziora igotzeko aukera izango du. Horretarako, lehenik eta behin, erabiltzaileak “Soinua Igo” botoian klikatuko du. Sistemak, formulario baten bitartez, sistema eskatutako datuak bete beharko ditu eta behin datuak sartutakoan, ffmpeg aginduaren bitartez soinu fitxategiari formatua aldatuko zaio.
Balsamiq Mockups online programaren bidez, web aplikazioak izango duen itxuraren zirriborroa era azkar eta sinple batean egiteko aukera egongo da. Zirriborro hauen bidez, behin interfaze grafikoak programatzen hasterako orduan oso erabilgarriak izan daitezke lortu nahi dena argi izateko. Horrela, behin lortu nahi denaren ideia paperean plasmatzeko aukera izateak, programatzerako orduan azkartasuna eskainiko du.
AudioP aplikazioaren interfaze grafikoen zirriborroak ondorengoak izango dira:
Hasierako orria, ondorengoa izango litzateke. Bertan, beheko irudian ikusi daitekeen moduan, erabiltzaileak identifikatzeko aukera izango du. Orrialdearen erdialdean, gehien entzun diren 20 soinuen zerrenda egongo da hauetariko bakoitza entzuteko aukerarekin, orrialdearen eskuinaldean ikusi daitekeen erreproduktorearen bidez. Gainera, erreproduktorearen behealdean soinua ezegokia bada salatzeko aukera eskainiko duen banderatxo bat ikusi daiteke, honen gainean klikatuz erabiltzaileak soinua salatzeko aukera izango duelarik. Gainera, soinua zein orrialdea sare sozial desberdinetan partekatzeko aukera egongo da.
Erabiltzaileak kategoria bat aukeratzen duen unean, orrialdearen erdialdean kategoria horri dagokien soinuak pantailaratuko dira.
Lehen azaldu bezala, erabiltzaileak bat aukeratzeko posibilitatea izango du klikatu bezain laster erreproduzituko delarik.
Gainera, TOP20 zerrenda mantendu egingo da, beti eskura izateko asmoarekin.
Administratzailea sistemaren barruan dagoenean, eragiketa desberdinak egiteko aukera izango du, horien artean, audio klip berri bat igo, ezabatu, meta-datuak aldatu, etab.
Audio berri bat igo: administratzaileak, erregistratutako erabiltzaileek bezala, sartu ahal izango du audio klip berri bat sisteman. Audio hori, metadatu batzuekin lagunduta joango da, horien artean, audioaren izena, autorea, irudia eta audioaren deskribapen bat. (datu hauek, bilatzailea erabiltzen denean, bilaketa azkar bat egiteko aukera emango digute).
Soinu bat ezabatu: administratzaileak bilatzailea erabiliko du nahi duen soinua aurkitzeko. Emaitzak, pantailaren erdialdean zerrendatuta agertuko dira bakoitza bere informazioarekin. Gainera, administratzaileak entzuteko aukera izango du, ezabatu nahi duen soinua hori den entzuteko. Gainean klikatuz aukeratzen duenean, Ezabatu botoia sakatu beharko du eta soinua ezabatu egingo da.
Soinu baten meta-datuak aldatu: administratzaileak bilatu nahi duen soinua bilatzailearen bidez aurkitzeko aukera izango du. Soinuarekin zerikusia duen hitz bat sartu beharko du eta aurkikuntzaren emaitza pantailaren erdialdean agertuko da. Meta-datuak aldatu nahi dizkion soinua aukeratzen duenean, aldatu botoian sakatu beharko du. Egitean, ondorengo interfazea irekiko da.
Bertan, soinuaren ezaugarri batzuk pantailaratuko dira, hau da, lehendik soinu horri esleituta dagoen informazioa. Hori aldatzekoa aukera izango dugu eta aldatzean aldaketak gorde botoia sakatu beharko du egindako aldaketak gorde daitezen.
Kategoria berri bat sortu: administratzaileak gehitu nahi duen kategoriaren izena sartuko du eta Gehitu botoia sakatuko du.
Kategoria bat ezabatu: administratzaileak sortuta dagoen kategoria bat ezabatzeko aukera izango du. Horretarako, kategoria zerrendatik nahi duena aukeratuko du eta Ezabatu botoia sakatuko du.
Erabiltzaileak, erregistratuta edo erregistratu gabe egon daitezke. Erregistratuta dauden erabiltzaileek, soinuak aukeratu eta entzutetik aparte, zenbait ekintza desberdin egin ahalko dituzte, horien artean soinuak web aplikaziora igo, beraiek igotako soinuen meta-datuak aldatu edo beraiek igotako soinuak ezabatu. Horretarako, erregistratu eta gero, soinuekin gestioren bat egin nahi izan ezkero, nire kontua botoia sakatu beharko du eta jarraian ondorengo interfazea irekiko zaigu. (botoi hau sakatzen ez badugu, erregistratuta ez dauden erabiltzaileak ikusiko duten interfaze berdina ikusiko dute, hau da, lehenengo bi interfazeak).
Audio berri bat igo: erregistratutako erabiltzaileek sartu ahal izango du audio klip berri bat sisteman. Audio hori, meta-datu batzuekin lagunduta joango da, horien artean, audioaren izena, autorea, irudia eta audioaren deskribapen bat. (datu hauek, bilatzailea erabiltzen denean, bilaketa azkar bat egiteko aukera emango digute).
Soinu bat ezabatu edo beraren meta-datuak aldatu: erabiltzaileak berak igotako soinuak bakarrik ezabatu ahalko ditu. Igotako soinuen zerrenda bat izango du pantailaren erdialdean bakoitza bere informazioarekin. Gainera, erabiltzaileak entzuteko aukera izango du, ezabatu edo meta-datuak aldatu nahi dituen soinua hori den entzuteko. Aukeratzen duenean, Ezabatu edo Aldatu botoia sakatu beharko du eta soinua ezabatu egingo da.
Aldatu botoia sakatzen badu, meta-datuak aldatzeko izango da. Horretarako, beste interfaze bat irekiko zaio eta bertan egin nahi dituen aldaketak sartu beharko ditu. Interfaze hori ondorengoa izango da:
Dokumentazioaren atal honetan, AudioP web aplikazioaren zenbait funtzionalitate nola inplementatu diren aztertuko da.
Aplikazio honek erabiltzaileari eskaintzen dizkion funtzionalitate kopurua nahiko esanguratsua denez, guztien artean berezitasunen bat duten funtzionalitateak aurkeztuko dira. Funtzionalitate horien artean, Ffmpeg bihurtzailearen bidez egiten diren audio fitxategien formatu aldaketak eta erabiltzaileak soinu bat erreproduzitzerako orduan sistemak era automatikoan bere intereseko izan daitezkeen soinuen gomendioak lortzen dituen funtzionalitateak besteak beste.
AudioP web aplikazioko erabiltzaile batek soinua igotzerako orduan, web aplikazioaren zerbitzarira igo nahi duen soinua hainbat formatu desberdinetan igotzeko aukera eskainiko dio web aplikazioak. Soinu formatu hauek, mp3 soinu formatua, mp4 soinu formatua, wav soinu formatua, ogg soinu formatua eta wma soinu formatua izango dira hain zuzen ere.
Behin erabiltzailearen soinua zerbitzarira igo denean, hobekuntzak izateko bai tamaina aldetik eta bai azkartasun aldetik ere, zerbitzariko soinu guztiak formatu berberera pasatuko dira.
Prozesu hau aurrera eramateko eta soinu guztiak formatu berdinera bihurtzeko, lehenengo eta behin soinuak zein formatura bihurtu eta gorde nahi diren erabaki beharko da bakoitzaren abantailak eta desabantailak aztertuz. Kasu honetan, AudioP web aplikazioan, soinuak mp3 formatura bihurtuz sisteman gordeko direla erabaki da.
Soinu originalak baino espazio gutxiago erabiltzen du. Soinuen distribuzio azkarra eta eraginkorra onartzen du. Soinu formatu hau erreproduktore gehientsuenekin bateragarria da. Informazio hedapen zein komunikabide berri bat da.
Aurreko abantailak kontutan hartuz, erabiltzaileengatik igotako soinuak formatuz aldatzeko prozesu automatizatu bat inplementatu da. Prozesu hau jarraian era argi batetan atalka azalduko da:
Lehenik eta behin, erabiltzaileak web aplikazioko beste erabiltzaileekin partekatu nahi duen soinua web aplikazioaren zerbitzarira igoko du Soinua Igo funtzioa aukeratuz.
Behin soinua zerbitzarian dagoenean, AudioP web aplikazioaren datu basean, soinuak kudeatzen dituen taulan, igotako soinua mp3 formatuan dagoen edo ez gordeko duen atributu bat egongo da. Atributu hau, bihurketak egiterako orduan kontutan hartuko den informazioa izango da.
Web aplikazioan zehar nabigatzerako orduan, erabiltzaileari azkartasuna bermatzeko asmoz, soinu
hauen formatuen bihurketa era automatizatu baten egiteko erabakia hartu da. Hau azaltzeko erabili daitekeen adibide apropos bat ondorengoa izango litzateke; soinuen formatuen bihurketak era zuzen batetan egingo balira, eta zenbait erabiltzaile une berberean soinu desberdinak igotzen badituzte, web aplikazioak ez luke abiadura berdinean erantzungo. Gainera, soinua mp3-ra bihurtu eta zerbitzarira igotzeko behar den denbora kontutan izanik, erabiltzailearentzako soinua igotzeko prozesua nahiko astuna izango litzateke.
Bihurketa prozesuaren automatizazio hau Cron prozesuaren bitartez egingo da. Cron, bigarren plano batetako prozesuen administratzaile bat da, prozesuak denbora tarte jakin batzuetan exekutatzen dituena, adibidez, minuturo, egunero, astero edo hilero.
Cron prozesuak ondorengo egitura izango du:
Bigarren parametroaren bidez, eguneko zein ordutan exekutatu nahi den determinatuko da. Hau determinatzeko, 0tik 23arteko balioak erabiliko dira, 0 balioa gauerdiko 12ak izango direlarik.
Hilabeteko eguna determinatzeko, jarraian datorren parametroan definituko den hilabeteko eguna determinatzeko, hilabeteak izango dituen egunen zenbakiak erabiliko dira. Ondorengo parametroa, goian azaldutako hilabeteen parametroa izango da. Parametro honen bidez, urteko zein hilabetetan exekutatuko den finkatuko da 1etik 12rako zenbakiak emanez.
Azkenik asteko zein egunetan exekutatu nahi den determinatzeko aukera eskainiko du Cron prozesu honek. Astelehenetik iganderainoko egunak aukeratu ahal izango dira 0tik 6rako zenbakien bidez. Kasu honetan, igandean exekutatu nahi bada, 0 edo 7 balioen bidez adierazi beharko da.
Azaldutako parametro hauek * ikurraren bidez adierazteko aukera egongo da. Ikur honen bidez, parametro horretako aukera guztiak kontutan hartuko direla adieraziko da, parametroari balio zehatzik eman gabe. Gure kasuan, ffmpeg bihurtzailea, egunero bi minuturo exekutatuko dela definitu da:
Bihurketak egiteaz arduratuko den erreminta ffmpeg izenekoa izango da. Ffmpeg bidez, lehen
aipatutako soinuaren taulan bihurtuta ez dauden soinuak identifikatu eta mp3 formatura bihurtuko dira. Horretarako, bihurketa egiteko erabiliko den komando honek, ondorengo egitura izango du. Beheko adibide hau, wma formatutik mp3 formatura pasatzeko erabiliko da:
$ffmpeg –i sarreraFitxategia.wma –f mp3 –ab irteeraFitxategia.mp3
Horrela, cron prozesua eta ffmpeg erreminta konbinatuz, bihurtuta ez dauden soinuen identifikazioa eta bihurketa nahi den denbora zikliko batetan behin eta berriz egitea inplementatuko da.
Lehenik eta behin, datu basean formatuz aldatu gabeko soinuak zeintzuk diren identifikatuko da.
Behin soinuak identifikatu direnean, alde batetik, formatuz aldatu nahi den fitxategia eta honen bidea eta bestetik, fitxategi berriaren izena eta utzi nahi den bidea pasatuko zaizkio ffmpeg aginduari. Formatuz aldatutakoan, datu basean soinuaren egoera eguneratuko da bihurtua izan dela adieraziz eta formatuz aldatu den fitxategia karpetaz aldatuko da rename() funtzioaren bidez, kasu honetan, “audio_originalak” izeneko karpetan utziz. Horrela, bihurketa gaizki egin ezkero, soinu fitxategia ez da galduko eta berreskuratzeko aukera egongo da. Honen inplementazioa, ondorengo kodean ikusi daiteke:
Prozesua nahi den denbora unean behin eta berriz errepikatuko denez, une oro soinu berriren bat dagoen edo ez identifikatzeko aukera egongo da. Hau dela eta, soinu guztiak denbora tarte labur batean mp3 formatura bihurtuak izango dira.
66. Fitxategiak ezabatzeko kodea
Ffmpeg bihurtzailea lantzerako orduan, funtzio honek eskaintzen dituen aukera desberdinen kopurua ikaragarri handia dela ikusi da. Horietako bat, web aplikazioari osotasun eta profesionaltasuna emateko intentzioarekin, soinu bakoitzaren iraupena pantailaratuko duen funtzioa inplementatzea izan da. Horretarako, hurrengo irudiko kodean ikusten den bezala, ffmpeg bihurtzaileari audio fitxategiaren bidea eta izena pasatuz, honen inguruko hainbat informazio lortzeko aukera egongo da. Aukera horietako bat, lehen aipatu bezala, audio fitxategiaren iraupena izango da. Behin ffmpeg prozesuak emaitza itzuli duenean, gure intereserako den datua bakarrik eskuratuko dugu substr() funtzioaren bidez. Kasu honetan “Duration:” parametroaren balioa hain zuzen.
67. Soinuaren iraupena lortzeko kodea
AudioP web aplikazioari osotasuna eta profesionaltasuna emateko asmoz, erabiltzailea soinu bat erreproduzitzen ari den unean, bere gustukoak edo berarentzat interesgarriak izan daitezkeen beste soinu batzuk datu basean bilatu eta era automatiko batetan erabiltzaileari pantailaratzeko funtzioa inplementatu da.
Erabiltzailearentzat gomendagarriak izan daitezkeen soinuen aukeraketa egiteko, jarraian zehatzago azalduko den inplementazioa erabili da:
Lehenik eta behin, erabiltzaileak erreproduzitzeko aukeratu duen soinuaren meta-datu esanguratsuenak banaka-banaka gordeko dira aldagai desberdinetan aurrerago datu basean dauden soinu bakoitzaren meta-datuekin konparaketak egiteko.
Behin erreproduzitzen ari den soinuaren meta-datuak aldagaietan gordeak direnean, aldagai hauek datu basean aurkitzen diren soinu guztien aldagaiekin banaka konparatu beharko dira. Konparaketa hau egiteko, bi string konparatzeko gaitasuna duen similar_text( ) izeneko funtzioa erabiliko da. Funtzio hau hiru parametroz osatuta egongo da. Lehenengo biak, aztertuko diren string-ak izango dira, kasu honetan, erreproduzitzen ari den soinuaren meta-datua biltzen duen aldagaia eta datu baseko lehenengo soinuaren meta-datuaren string-a. Hirugarren parametroan aldiz, $percent izenekoan, aldagai bietako string-ak aztertu ondoren kointzidentzien ehunekoa gordeko da.
Datu baseko soinu bakoitzak erreproduzitzen ari den soinuarekin duen kointzidentzia maila determinatzeko, soinu bakoitzaren meta-datu guztiak, erreproduzitzen ari den soinuaren meta-datu guztiekin konparatuko dira bakoitzaren kointzidentzia maila ehunekotan lortuz. Behin, aldagai guztien kointzidentzia determinatuta dagoenean, soinu bakoitzaren aldagai guztien ehunekoen batura egin eta datu basean dagoen Kointzidentzia atributuan gordeko dira.
Prozesu hau, datu baseko soinu guztiekin errepikatuko denez, erreproduzitzen ari den soinua eta datu baseko soinu bakoitzaren kointzidentzia maila determinatuta egongo da. Beraz, Kointzidentzia atributuan balore handiena duen soinua izango da erreproduzitzen ari den soinuarekin erlazio handiena duena. AudioP aplikazioaren kasuan, kointzidentzia handiena duten lau soinu pantailaratuko zaizkio erabiltzaileari.
Aurretik azaldutakoaren inplementazioa, ondorengo irudian ikusi daiteke:
68. Kointzidentziak lortzeko sententzia
Nahiz eta lau balio altuenen aukeraketa datu baseko kontsulta baten bidez egin, datu baseko soinuaren hash-a erreproduzitzen ari den soinuaren hash-arekiko ezberdina izatea kontutan hartu beharko da. Honen arrazoia, erreproduzitzen ari den soinua ere datu basean dagoenez, konparaketa egiterako orduan bere buruarekin ere konparatuko da. Hori dela eta, aldagaien balioa berdina izatean, kointzidentzien balio altuena soinu honek izango duenez, kontsulta egiterako orduan hash-ak aztertzeko kondizioa jarriz, erreproduzitzen ari den soinua gomendioetan berriz azaltzea ekiditen da.
Azkenik, erabiltzailearen intereserako izan daitezkeen soinu hauek pantailaratu egingo dira erabiltzaileari hauetariko bat erreproduzitzeko aukera emanez.
Atal honetan, proiektua sortzeko erabili diren interfaze grafiko garrantzitsuenak aztertuko dira. Erabiltzaile batek produktu bat erabiltzerako orduan, kasu honetan web aplikazioa, garrantzia handia emango dio itxura aldetik jasotzen duen lehenengo inpresioari. Inpresio hori web aplikazioaren hedapenerako ezinbestekoa izango da. Gainera, behin itxura aldetik interfaze grafikoak landuta daudenean, aplikazioa erabiltzerako orduan erabiltzailearen erraztasuna bilatuko da. Interfaze grafikoen bidez, erabiltzaileari lagungarri egingo zaizkion funtzionalitate desberdinak lantzea komenigarria izango da.
Proiektu honetan sortutako interfaze gehientsuenak Bootstrap tresnak proportzionatutako pakete eta funtzionalitate bidez sortuak izan direla aipatzea behar-beharrezkoa da. Jarraian, hauek azalduko dira:
Web aplikazio honek AJAX teknika erabiltzen duenez, askotan historialean atzera joateko botoia ez da oso eraginkorra izango. Hau, AJAX bidez nahi dugun atala bakarrik kargatuko denez orri osoa kargatu ordez, historialean atzera egitean esteka bat atzera joango litzatekeelako gertatzen da. Arazo honi aurre egiteko, web aplikazioaren goiburua inplementatzea beharrezkoa da. Horrela, erabiltzaileak web aplikazioak eskaintzen dituen funtzionalitate guztiak arazo gabe aukeratzeko posibilitatea izango du historialean atzera joan gabe. Aipatu bezala, erabiltzeko orduan erabiltzailearentzako erraztasuna bilatu nahi izan da eta horretarako erabiltzaileak funtzionalitate guztiak bere esku izango ditu. Goiburuak ez du botoi askorik izango, beharrezkoak bakarrik osatuko dute hau. Horien artean, index edo hasierako orrian, Hasiera, About edo web aplikazioaren gaineko informazioa, web aplikazioaren administratzaileekin kontaktuan jartzeko Kontaktua botoia, login-a edo kautotzea eta pasahitza berreskuratzeko aukera emango duen esteka egongo dira. Index-aren goiburuak ondorengo itxura izango du:
Behin erabiltzailea kautotu denean, erabiltzaile pantailaren goiburuan, Home edo hasiera orria, TOP 20 erakutsiko digun botoia, erabiltzaileak web aplikazioan egindako aktibitatea gordeko duen Nire
Kontua, eta saioa ixteko aukera emango duen Irten botoia egongo dira. Erabiltzaile pantailaren goiburuak ondorengo itxura izango du:
71. Erabiltzaile pantailaren goiburua Gainera, erabiltzaileak momentu oro gure webguneko zein ataletan dagoen ikusteko aukera izango du. Horretarako, funtzionalitate horri dagokion botoiaren kolorea argiztatu egingo da goiko adibideetan ikusi daitekeen moduan.
Erabiltzaile pantailako goiburuaren kodea:
73. Erabiltzaile pantailako goiburuaren kodea
“Jumbotron” Bootstrapek eskaintzen duen layout berezi bat da. Layout hau, tresna honek eskaintzen duenetatik erabiliena dela esan daiteke, informazioa era argi eta antolatu batean pantailaratzeko erabiltzen dena. Proiektu honetan, hasiera orri edo indexerako erabiliko da Jumbotron. Bertan, letra handi eta argiekin web aplikazioaren deskribapen labur eta sinple bat egingo da. Hortik aparte, oraindik erregistratuak ez diren erabiltzaileei, era azkar batetan erregistratzeko aukera eskainiko duen botoi bat gehituko zaio. Gainera, web aplikazioaren hedapena ahalik eta handiena izateko, web aplikazioaren inguruko informazio zabala eskainiko duten sare sozialekin bat egiteko aukera eskainiko da bakoitzaren irudiaren gainean klikatuz.
Honen bitartez web gunearen ideia orokorra era argi eta azkar batetan transmititzen zaio lehen aldiz sartuko den erabiltzaileari. Interneten gaur egunean aurkitu daitekeen arlo bereko web aplikazioen barietatea izugarri handia denez, oso garrantzitsua izango da orrialde bati buruzko lehen inpresioa. Webguneen helburua pertsona bat segundo bat baino gutxiagoan erakartzea izango da. Horregatik, argi izan behar da ezin direla izugarrizko testuak idatzi hasiera batetan testu luzeek interneteko erabiltzaileak usatzen baitituzte, behin erabiltzailearen interesa lortuta dagoenean berak nahi duen informazio guztia eskuragarri izango duelarik.
Jumbotron funtzionalitatea inplementatzea nahiko sinplea izango da Bootstrap bidez. Behin non kokatu nahi den argi dagoela, div sinple bat sortuko da eta bere class aldagaian Junbotron idatzita nahikoa izango da. Ondoren, behin div-a sortu denean, pantailan agertzea nahi den informazioa gehituko da, kasu honetan ideia nagusi batekin edo aplikazioaren laburpen oso orokor batekin nahikoa izango da.
Bootstrap-ek eskaintzen duen beste funtzionalitate bat webgune honen sorkuntzan asko erabilia izan den Modal izenekoa da. Funtzionalitate honen bidez, nahi den atala web aplikazio nagusiaren gainean leiho bat azaltzea ahalbidetzen da. Proiektu honetan funtzionalitate hau formularioak betetzerako orduan erabili da hain zuzen ere. Modal funtzionalitateak zenbait abantaila eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Arrazoi nagusiena erosotasuna dela esan daiteke. Erabiltzaileak datuak sartu behar dituen unean, kasu honetan formularioak, orrialde nagusian agertzen den informazioa ikusteko aukera izango du. Hau, zenbait kasutan interesgarria eta erabilgarria izan daiteke erabiltzaileak sartu beharreko zenbait informazio orrialde nagusian badago. Gainera, web aplikazioaren estetika aldetik ere asko jantziko du. Erabiltzaileak modal funtzionalitateari atzitutako botoi edo esteka bat klikatzean, modal leihatila hau mugimenduan pantailaren goialdetik sartuko da orrialdearen erdialdean kokatuz. Behin ixtean ere, orrialdearen goialdetik irtengo da leihatila desagertuz.
Bootstrap-en aurre inplementatuta datorren eta erabiltzeko erraza den funtzionalitatea da modal interfazea. Funtzionalitate honen kodea aztertuz, beti egitura bera duela ikusten da, hau da, goiburua, gorputza eta oina. Atributuak ondo jartzea oso garrantzitsua izango da inplementatzerako
Aplikazio osoaren probak burutu dira erabilpen-kasuak jarraituz. Probak arrakastatsuak izango dira aurreikusitako eskakizunak betetzen badituzte eta arrakasta gabekoak ez badituzte betetzen. Proba fasea egin ahala erabilpen kasu bakoitzean gertatu beharreko ekintzak ondo exekutatzen eta pantailaratzen direla kontuan hartuko dugu:
Index_EI Probaren emaitza: Argazkia eta irudia ondo kargatzen dira OK Informazio guztia pantailaratzen da OK Botoiak erabilgarriak dira OK
Erabiltzaile berria sortu Probaren emaitza: Formularioa pantailaratzen da OK Formularioan bete beharreko eremuak bete diren konprobatzen da OK Erabiltzailea datu basera gehitzen da OK
Pasahitza Berreskuratu Probaren emaitza: Pasahitza ahaztu zait estekak erantzuten du OK Pasahitza berreskuratzeko formularioa ondo irekitzen da OK Bete beharreko eremuak bete direla konprobatzen da OK Pasahitz berria bidaliko da OK
Erabiltzailearen interfazea:
Erabiltzaile_EI Probaren emaitza: Soinuen TOP20 pantailaratzen da OK Kategorien taula pantailaratzen da OK Bilatzailea pantailaratzen du OK Goiburuko estekak ondo pantailaratzen ditu eta dropdown menuak funtzionatzen du OK Funtzionalitate menua ondo pantailaratzen du OK Home estekak orri nagusia estekatzen du OK
Soinua Berria Igo Probaren emaitza: Formularioa ondo pantailaratzen da OK Autore berriaren formularioa ondo pantailaratzen da OK Eremuak ondo betetzen diren konprobatzen du OK Fitxategiaren bihurketa egiten du OK Audio fitxategia datu basean gordetzen du OK Soinua entzungai geratzen da web aplikazioan OK
Nire Soinuak ikusi Probaren emaitza: Nire Soinuak botoiak erantzuten du OK Soinuak pantailaratzen dira OK Soinua erreproduzitu daiteke OK Soinuaren datuak pantailaratzen dira OK
Soinuaren Meta-datuak Aldatu Probaren emaitza: Meta-datuak Ikusi botoiak erantzuten du OK Soinu zerrenda ondo pantailaratzen da OK Soinua erreproduzitu daiteke OK Soinuaren datuak pantailaratzen dira OK Soinuaren meta-datuak aldatzeko pantaila pantailaratzen da OK Soinuaren meta-datuak aldatzen dira OK
Profila aldatu Probaren emaitza: Nire Profila Aldatu botoiak erantzuten du OK Datuak aldatzeko formularioa pantailaratzen da OK Aurretik sartutako datuak pantailaratzen dira OK Datuak berriak gordetzen dira OK
Soinua salatu Probaren emaitza: Salaketa botoiak erantzuten du OK Salatzeko formularioa agertzen da OK Erabiltzaileak ezin du formularioa hutsik bidali OK Salaketa ondo gehitzen da OK
Administratzaile_EI Probaren emaitza: Bilatzailea pantailaratzen du
OK Goiburuko estekak ondo pantailaratzen ditu eta dropdown menuak funtzionatzen du OK Funtzionalitate menua ondo pantailaratzen du OK Home estekak orri nagusia estekatzen du
Soinua Igo Probaren emaitza: Soinua Igo botoiak erantzuten du OK Formularioa ondo pantailaratzen da OK Autore berriaren formularioa ondo pantailaratzen da OK Eremuak ondo betetzen diren konprobatzen du OK Fitxategiaren bihurketa egiten du OK Audio fitxategia datu basean gordetzen du OK Soinua entzungai geratzen da web aplikazioan OK
Soinuaren Meta-datuak Aldatu Probaren emaitza: Meta-datuak Ikusi botoiak erantzuten du OK Soinu zerrenda ondo pantailaratzen da OK Soinua erreproduzitu daiteke OK Soinuaren datuak pantailaratzen dira OK Soinuaren meta-datuak aldatzeko pantaila pantailaratzen da OK Soinuaren meta-datuak aldatzen dira OK
Erregistratutako erabiltzaileak ikusi Probaren emaitza: Erabiltzaileak Ikusi botoiak erantzuten du OK Erabiltzaile guztien zerrenda pantailaratu OK Erabiltzaile bakoitzaren datuak ikusten dira OK Erabiltzaileak igotako soinuak pantailaratzen dira OK
Autore Guztiak Ikusi Probaren emaitza: Autore Guztiak Ikusi botoiak erantzuten du OK Autore guztien zerrenda pantailaratu OK Autore bakoitzaren datuak ikusten dira OK Autore horren soinuak pantailaratuko dira OK
Salaketak Ikusi Probaren emaitza: Salaketak Ikusi botoiak erantzuten du OK Salaketak soinuak dituzten soinuak pantailaratuko dira OK Salaketaren arrazoia pantailaratuko da OK
Salatutako soinua entzuteko aukera egongo da OK Salatutako soinua ezabatu ahal izango da OK Soinua datu basetik ezabatuko da OK
Orokorrean atazen planifikazioa zuzena izan da, proiektuaren garapen denboraren desbideratze osoa 54 ordutakoa izan baita.
Denboraren planifikazioa fasez fase aztertzen badugu, desbideratze handiena inplementazioan eman dela ikus dezakegu. Honen arrazoia hasiera batean planifikatu gabeko elementu berrien beharra sortzea izan da.
Probetan ere denboraren desbideratze garrantzitsu bat izan da. Kasu honetan, ataza hau egiteko, estimatutako denbora baino 10 ordu gutxiago erabili dira. Ataza honetako desbideratzeak, probak gauzatzean eta kodearen arazketan eman dira hain zuzen.
Hona hemen azaldutakoaren grafikoa:
Behin puntu honetara iritsita azken hilabeteetan egindako lana ebaluatzea eta proiektuaren aspektu ezberdinetatik ateratako ondorioak azaltzea baino ez da gelditzen. Atal honetan proiektuan zehar bete diren helburuak ebaluatuko dira. Jarraian aurkitutako arazo nagusiak eta aplikazioaren hedapen posibleak adierazten dira. Azkenik, proiektuari dagozkion ondorioa pertsonalak aterako dira.
Behin proiektua bukatuta proiektuan zehar lortu diren helburuak zerrenda ditzakegu.
Web aplikazioen garapen inguruneak era hauek eskaintzen dituzten posibilitateak ikasi, ulertu eta erabili dira proiektua burutu ahal izateko.
Proiektuaren garapena, honen fase guztiak ondo aztertuz, antolakuntza zuzen baten bitartez egitea lortu da.
Web aplikazioa garatzeko orduan sortutako eragozpen guztiak definitu eta konpondu dira.
Erabiltzailearen interfaze grafiko egokia eta erabiltzen erraza egitea lortu da.
Aplikazioaren bateragarritasuna landu da, web aplikazioaren funtzionamendua nabigatzaile desberdinetan ziurtatu ahal izateko.
Webgunea merkatuan dauden pantailen bereizmen ezberdinetarako egina dago. Hau da, pantaila tamaina ezberdinetara web aplikazioaren objektuen tamaina era egokian eraldatuko dira.
Azken belaunaldiko tresnek eskaintzen dituzten funtzionalitateen bidez abantaila izugarriak jaso dira proiektua garatzerako orduan, horrela hauen erabilera ere ikasi da. Diseinu aldetik Bootstrap tresnaren erabilera adibidez.
Ondoren proiektuaren garapenean zehar aurkitutako arazoen zerrenda azaltzen da.
Proiektuarekin hasterakoan, web aplikazioaren lehenengo funtzionalitateak programatzen hastearekin batera, PHP lengoaia eta HTML lengoaiaren inguruko aurretik jasotako ezagutza berreskuratzea eta lantzea beharrezkoa zela ikusi zen. Nahiz eta lengoaien inguruko ideia orokor bat eduki, benetan proiektu baten aurrean jartzerako orduan ezagutza aldetik jakituriaren urritasuna nabaria zela ikusi zen. Zenbait funtzionalitate programatzerako orduan, hau da xehetasunetan sartuta, zailtasunak are eta ugariagoak ziren. Horretarako, lengoaia hauen inguruko aurretik jasotako informazio guztia, liburu eta web aplikazioak aztertuz funtzionalitate hauek programatzea lortu da.
Web aplikazioaren berezitasun garrantzitsuenetariko bat audio klip desberdinak streaming bidez entzuteko aukera dagoela izan daiteke. Horretarako, lehenengo eta behin tresna egokia aukeratu beharra zegoen soinuak erreproduzitu ahal izateko. Lehendabiziko arazoa, erreproduktore aukeratzeko orduan sortu zen. Merkatuan doan aurkitu daitezkeen erreproduktoreen zerrenda zabalaren aurrean, proiektu honetara hobekien moldatzen zena aukeratu beharra zegoen. Garrantzitsuenak aztertu ondoren, bi erreproduktoreren arteko zalantza zegoen, JW Player eta FlowPlayer. Erreproduktore biak beraien artean oso antzeko ezaugarriak dituztela ikusita, JW Player erreproduktorea aukeratu zen jarraian aipatuko diren prestakuntzak direla eta: o Malgutasuna: Parametro desberdinak konfiguratzeko orduan aukera zabal bat eskaintzen duela ikusi zen, horien artean, bideo fitxategi baten zein erreprodukzio zerrenda baten izena eta kokapena, erlazionatutako irudia, itxura, kolorea, erreprodukzio jarraitua, ausazko erreprodukzioa, eta abar. o Integrazioa: Bideo zein audio fitxategi bat web aplikazio batean txertatzerako orduan, sistema erraz, garbi eta dotore bat eskaintzen duela kontutan hartu zen. o Kanpoko bideoak: Youtube zein antzeko multimedia biltegietan kokatutako bideoak era zuzen batean erreproduzitzeko gai dela ikusi zen. o Flash: Flash teknologian diseinatutako *.SWF bisore bat da. o Erabiltzailearen kontrola: Web aplikazioaren erabiltzaileari bideoaren zein audioaren kontrola ahalbidetzen dion kontsola bat eskaintzen dio erreproduktore honek. o Fidagarritasuna: bere funtzionamendua sendoa eta fidagarria da. o Estandarrak: Formatu estandarrak erabiltzen ditu. Erreprodukzio zerrendetan
XML formatua, audio fitxategietan FLV formatua, irudietan JPG formatua, eta abar.
Behin aukeraketa eginda zegoela, inplementatzeko orduan ere zenbait arazo zeudela ikusi zen. Audio fitxategi batzuk erreproduzitzen ez zirela ikusita, soluzio bat bilatu beharra zegoen. Horretarako, erabiltzaileek zerbitzarira igotzen dituzten formatu desberdinetako audio fitxategi guztiak formatu bakar batera era automatikoan transformatzeko erabakia hartu zen. Aukeratutako formatua mp3 formatua da hain zuzen. Gainera, fitxategiaren tamainan ere transformazio honek abantailak izango ditu, gutxiago okupatuko dutelako.
Web aplikazioaren diseinuari dagokionez, hasiera batetan HTML lengoaiaz eta CSS estiloez programatutako interfaze sinpleak sortu ziren. CSS lengoaia programatzerakoan izandako zailtasunak eta sortutako interfaze hauen erakartasun urria begi bistakoa zenez, zenbait aldaketa egin beharra zegoen. Aurrekoa ikusita, Twitter Bootstrap erabiltzea erabaki zen. Hasiera batean, tresna honenganako ezagutza nulua zenez, hau proiektuan aplikatzerako orduan zenbait zailtasun izan ziren. Behin Bootstrap nola zebilen ikasitakoan, aurretik programatutako kode guztiari gehitu beharra zegoen, aurreko kodean zenbait aldaketa eginez. Honek, denbora galera ekarri arren, azkeneko emaitza positiboa dela esan daiteke. Web aplikazioaren interfaze grafikoek askoz ere itxura profesionalagoa izatetik aparte, erabiltzaileek erabiltzeko orduan funtzionalitate eta aparteko gauzak modu argiagoan erakusteko aukera eskaini dio proiektuari.
Analisi eta diseinu arloari dagokionez, funtzionalitate garrantzitsuenen sekuentzia diagramak egitean zenbait arazo izan dira. Nahiz eta emandako zenbait ikasgaitan diagrama hauek landu, aurretik ikasitakoa birpasatzea beharrezkoa izan da. Honen arrazoia, kontzeptu garrantzitsuei eman behar zaien garrantzia baino gutxiago ematea izan da. Behin diagramen informazioa eguneratuta, sekuentzia diagrama batzuk berriz egin behar izan dira.
Izandako beste zailtasun bat audio fitxategiak datu basera igotzerako orduan izan da. Nahiz eta audio fitxategia zerbitzarira ondo igo, datu basean insert-a egiterako orduan errorea ematen zuen. Hau konpontzeko, datu basean eta MySQL aginduetan zenbait aldaketa egin ostean konpontzea lortu zen.
Behin web aplikazioa programatzen hasita, web aplikazio dinamiko bat inplementatu beharra zegoela konturatuta, zenbait aldaketa egin behar ziren. Horien artean garrantzitsuena, bai orrialdearen abiadura eta dinamikotasuna irabazteko asmoz,
AJAX lengoaia erabiltzea beharrezkoa zela erabaki zen. Lengoaia hau erabiltzen hasteak, aurretik egindako kodean aldaketa nahikotxo egin beharra ekarri zuen, beraz proiektuko zenbait gauza berriz ere hasieratik programatu behar izan zen proiektuaren garapenean denborarekiko atzerapena sortuz. Teknika honen bidez, nahiz eta denboran atzerapen garrantzitsua eman, azken emaitza ikusita merezi izan duela uste da. Web aplikazioa gauza berriak kargatzerako orduan abiadura aldetik nahiko azkar doala esan daitekeelako.
Zaila izaten da aplikazio bati funtzionalitateak gehitzen uzteko erabakiak hartzea, baina beharrezkoa da denboran bukatu nahi bada. Hala ere, beti gelditzen dira airean gehitu nahi diren funtzioen ideia ezberdinak.
Soinu bat erreproduzitzeko aukeratzen denean, soinu horren inguruko komentarioak idatzi ahal izatea. Honekin, gainerako erabiltzaileek soinu konkretu batek dituen kritikak ikusi ahal izatea lortzen da soinu hori entzun edo ez entzuteko erabakia hartzeko. Askotan, beste erabiltzaile batzuen iritzia jakitea garrantzitsua izaten baita.
Webgunearen segurtasuna gehiago lantzea. Nahiz eta webgune honetan erabiltzaile desberdinen pasahitzak md5 algoritmoa erabiliz datu basean gorde, segurtasun aldetik asko hobetu daitekeela uste da. Segurtasun arloa oso zabala denez, arlo hau lantzea eta ikaskuntza jasotzea, horrela web aplikazioaren fidagarritasuna bermatuz. Segurtasun arloan eman daitezkeen hobekuntzak ondorengoak izan daitezke:
o MySQL Kodearen Injekzioa izenez ezagututako erasoaren bidez, web aplikazio baten eremu pribatura sartu, informazioa lapurtu edo ezabatu, web aplikazioan aldaketak egin edo zerbitzarian dauden datu baseen kontrol osoa hartzeko aukera egongo da.
Eraso honi aurre egiteko hartu daitekeen segurtasun neurria garapen framework desberdinek eskaintzen dituzten iragazte funtzioak erabiltzea izango da.
o Indar gorria metodoaren bidezko pasahitzaren berreskurapena ekidin. Erasotzaile batek pasahitz posible guztiak zein erabilienekin probak
eginez erabiltzaile baten pasahitza lortu dezake. Arrisku hau ekiditeko pasahitz zuzena sartzeko aukera kopuru maximo bat jartzea izango litzateke.
Web aplikazioa inplementatu den kodearen arazketa eta inplementazio hobeagoa egitea. Behin web aplikazioa inplementatzeko kodea eginda dagoela, kode hau hurrengo proiektuetako kodea hobetzeko ezagutza baliogarria izatea, kasu honetan PHP lengoaia.
Aplikazioa dispositibo desberdinetarako egokitzea. Gaur egunean smartphone mugikorren hedapena izugarri handia denez, interesgarria izango litzateke proiektu honen helburuak biltzen dituen aplikazio bat sortzea. Sortutako web aplikazio honen kodea, Android bezalako lengoaietan programatzea interesgarria izango litzateke, horrela beste alde batetik, produktuaren hedapena ere zabalagoa izango litzatekeelarik.
Proiektu hau gauzatu izanak edozein nabigatzailetan bistaratu daitekeen web aplikazio baten garapenean lehenengo pausoak ematen lagundu dit, orain dela denbora askotik atentzioa deitu izan didan helburua. Proiektu honi esker, web aplikazioak egiten jarraitzeko posibilitatea daukat eta etorkizun handiko arloa izanik lanerako ate berriak irekitzeko aukera ere izan daiteke.
Hasiera batean finkatutako helburuak bete izana kontsideratzen dut eta poztasuna eragiten dit aplikazioa etorkizun hurbil batean erabiltzaile desberdinek erabiltzeko aukera egon daitekeela pentsatzeak.
Gauza guztiekin gertatzen den moduan, proiektu batekin ere egindako akatsetatik oinarrituz gauzak hobetzeko aukera egoten da. Horregatik, behin proiektua bukatuta dagoenean, aplikazio hau garatzeko zenbait ataza beste era batera planteatuz gero, erraztasuna zein atazen gaineko kontrol hobeagoa izan zitekeela konturatu gaitezke.
Hasteko, ezer inplementatzen hasi aurretik, proiektuaren atazen antolaketa zehatz zehatza egitea beharrezkoa dela ikusi da. Nahiz eta proiektuaren hasieran betekizun hau egin, ez zitzaion behar zuen besteko garrantzia eman eta horren ondorioz denboran desbideratze garrantzitsu bat eman dela ikusi da. Hau ekiditeko, ataza bakoitza noiz hasi eta noiz bukatu era errealean determinatu beharko litzateke errore marjina batekin, horrela denbora aldetik dena kontrolpean egongo litzatekeelarik.
Etorkizunean proiektu berri baten aldatzeko beste gomendio bat, hasierako atazak ondo garatzea eta aztertzea izango litzateke. Analisi arloari dagokionez, betekizunen bilketa eta tresnen hautaketari proiektu honetan emandako garrantzia baino gehiago emango litzaioke, behin proiektua bukatuta dagoenean, arlo hau ondo garatuz, bai denbora aldetik eta errekurtso aldetik asko hobetuko litzatekeela ikusi da. Diseinuaren aldetik, interfaze eta bestelakoak aurretik finkatuak izateak asko laguntzen duela ikusi da. Sortu nahi denaren gutxi gorabeherako ideia bat izanda eta ez proiektuaren inplementazioaren martxan sortzen joanak abantaila izugarriak ematen dituela ikusi da.
Etorriko diren beste proiektuetarako Gradu Bukaerako Proiektu honetan ikasi den beste gauza bat momentu oro zerbait egiten egon behar izana da. Hau da, zenbaitetan arlo determinatu batetan arazo edo konplikazio bat ematen denean, gaizki ulertuak edo inplementazio arloan zenbait funtzionalitateren zehaztasun faltak eraginda proiektuaren zuzendariarekin bildu arte geldi egon beharrean, beste hainbat gauza egongo direla egiteko eta aurreratzeko, bai dokumentazio atalean eta baita proiektua hobetzeko baliogarriak izan daitezkeen ataletan adibidez.
10.1- Liburuak
10.2 Webguneak:
7. PHP eskuliburua
PHP lengoaiaren inguruko zalantza teknikoak argitzeko erabili den web aplikazioa.
MySQL datu-basearen inguruko eskuliburuak biltzen dituen web aplikazioa.
Programatzerako orduan sortu daitezkeen zalantzak edo arazoak, beste erabiltzaile batzuekin amankomunean jarriz, argitzeko aukera ematen duen web aplikazioa.
Web aplikazio honen interfazeak sortzeko erabilitako erremintaren inguruko eskuliburuak biltzen dituen web aplikazioa.
Programazio lengoaia desberdinen inguruko eskuliburuak online formatuan eskaintzen dituen web aplikazioa da.
JavaScript programazio lengoaiaren inguruko informazioa biltzen duen web aplikazioa da.
AudioP web aplikazioan erabili den erreproduktorearen inguruko informazio, dokumentazio eta eskuliburu desberdinak eskaintzen dituen web aplikazioa ofiziala da.
Bootstrap bidez eginiko interfazeak erabiltzen dituzten web aplikazio errealen zerrenda eta adibideak biltzen dituen web aplikazioa.
Bootstrap erremintaren inguruko informazio guztia biltzen duen gaztelerazko eskuliburu ofiziala. |
addi-7c7fa0a1a156 | https://addi.ehu.es/handle/10810/15713 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-09-30 | science | Naberan Egileor, Urko | eu | AudioP Soinu Kudeatzailea | Gaur egunean Internet jende gehientsuenen eskura dagoen tresna bat denez, edozein une eta testuingururako denbora-pasa perfektua bihurtu da. Honen arrazoia bai smartphone eta antzeko dispositibo elektroniko desberdinen erabilpena gero eta handiagoa denez, sarera konektatzeko erraztasun ikaragarriak ekarrita, gizartearen zati handi bat sare sozial desberdinetara uneoro konektatuta egotea ekarri du. Hau kontutan eta oinarritzat hartuta, AudioP izeneko proiektu honetan sare sozialekin zenbat antzekotasun partekatzen dituen web aplikazio bat sortzea erabaki da.
Gainontzeko sare sozialekin alderatuz, argazki pertsonalak igotzeko aukera zein norberaren edo gainerakoen bizitza pertsonaleko informazioa ikusteko aukera eskaintzen dutenetatik alderatuz, web aplikazio honek gure inguruan entzun daitezkeen soinu mota desberdinak biltzeko eta era antolatu batetan bilatu eta erreproduzitzeko aukera eskainiko duen web aplikazio bat izango da.
AudioP proiektuaren helburua edozein erabiltzailek, bai profesional arlokoak bai erabiltzaile arruntek, bilatzen ari diren soinu hori behar edo nahi duen momentuan aurkitzeko aukera eskainiko dion web aplikazioa izatea da. Arlo profesionalean hainbat motatako erabiltzaileak izan ditzake aplikazio berritzaile honek, ikusentzun arloko erabiltzaileak adibidez. Askotan, hainbat bideo produzitzerako orduan, musika eta antzeko osagarriez aparte, interesgarria izaten da irudiarekin erlazionatuta dagoen soinu edo audio klip bat jartzea sortutako lanari osotasun eta profesionaltasuna emateko. Gainera, gaur egunean asko dira ordenagailu bidez sortutako musika edo musika elektronikoa lantzen duten musikariak. Erabiltzaile hauentzat ere egokia izan daiteke web aplikazio hau, erabiltzaile hauek osatzen ari diren abesti edo soinua efektu desberdinen eta oinarri zein base desberdinen bidez goitik behera janzteko aukera izango dutelarik.
Erabiltzaile arruntek edo kaleko erabiltzaileek ere AudioP web aplikazio honi probetxua ateratzeko aukera izango dute. Lehen aipatu bezala sare sozialen indarra gaur egungo gizartean ikaragarri handia denez, erabiltzaile asko eta asko dira momentu oro sare sozial desberdinetan unean egiten ari diren ekintzak beste erabiltzaile batzuekin partekatzen dituztenak. Web aplikazioa honek imajinatu ditzakegun soinu guztiak biltzeko aukera izango duenez, erabiltzaileak beste sare sozialetan idatzitako uneko pentsaera edo egoera pertsonalaren publikazioa soinu batekin lagunduta partekatzeko aukera izango du. Horrela, publikatutako mezua ulertzerako orduan hobeto interpretatzeko aukera egongo da.
Sare sozial honetan partekatzeko ez da ezer berezirik beharko. Bakarrik beste erabiltzaileekin soinuak partekatzeko gogoa izatea. Plataforma honen helburua, erabilgarria izatetik aparte, ahalik eta jende gehiena lortzea izango da.
Harpidetutako erabiltzaile batek beste erabiltzaileei berak igotako soinuak eskaintzeko aukera eta beste erabiltzaileek igotako soinuak zeintzuk diren ikusteko aukera izango du. Horretarako web aplikazioak eskainiko duen bilatzailetik aparte, soinu banku baten moduan funtzionatuko duen web aplikazio honetan, soinuak kategoria desberdinetan sailkatuta egongo dira erabiltzaileari bilatzerako orduan azkartasuna eta erraztasuna eskainiz. Behin bilatzen ari den soinua aurkitutakoan, soinu hau streaming bidez erreproduzitzeko aukera egongo da. Gainera, aurrerago aipatu bezala, nahi den
soinua sare sozial desberdinetan partekatzeko aukera egongo da. Erreproduzitutako soinu bat ezegokia dela uste bada, erabiltzaileari soinu hori salatzeko posibilitatea eskainiko zaio. Horrela, web aplikazioaren mantentze kontrolatuago bat lortzea espero da.
Erabiltzaileak, aukeratutako soinuaren autorearen informazioa ikusteko aukera izango du, bertan honen inguruko informazio desberdina eskainiko delarik.
Azken finean, proiektu honen inguruan ulertu behar dena, aisialdirako zein arlo profesionalago batean erabiltzeko aukera eskaintzen duen web aplikazio honek ondo erabiliz gero potentzial handia hartu dezakeela da. Jendearen solidaritateari esker, eta soinuen mundua izugarri handia denez, lan komun baten ondorioz erabiltzaile bakoitzak bere apurra jarriz bere beharrak zein gainerako erabiltzaileen beharrak beteko direla kontutan izan behar da.
Web aplikazio baten sortze prozesuan eman beharreko pauso guztien- bai diseinu, analisi, garapen, eta abarren- prozesua nolakoa den ikasi, eta proiektua aurrera doan heinean sortu daitezkeen arazo eta ezustekoentzat konponbide bat bilatzen saiatu.
Web gunea garatzeko orduan gure beharrizanak hobekien asetuko dituzten tresnen aukeraketa zuzena egin. Horretarako, tresna bakoitzaren alde positibo eta negatiboak aztertu. Behin aukeraketa eginda, tresna horien funtzionamenduaren ikasketa.
Erabiltzaileen beharrizanak, eskainitako zerbitzuen bitartez guztiz asetu eta aplikazio erabilgarri eta arrakastatsu bat sortu. Horrela, erabiltzaileen hedapena zabaldu eta merkatuan existitzen diren arlo honen inguruko muturreko aplikazioen artean kokatu.
Erabiltzaile guztientzako edonondik web aplikazioa bere osotasunean atzigarri izateko, zerbitzari batetan ezarri beharko da.
Hasiera batean, gure proiektu edo web aplikaziorako sarrera era lokalean egingo denez, nahiz eta behin bukatuta dagoenean aldatzeko aukera izan, zerbitzari lokal baten ezarriko da. Zerbitzari hori, proiektu honetan, Apache modulua izango da. Zerbitzari hau, proiektua egingo den ordenagailuan konfiguratuko dugu.
Apache web zerbitzaria kontrolatzaile bat da. Zerbitzari honek, bere barnean, proiektua inplementatzeko beharrezko izango diren tresna zehatz batzuk izango ditu barnean, horien artean, MySQL modulua eta PHP5 modulua adibidez.
Apache zerbitzari honen helburu nagusia web aplikazioaren bidez erabiltzaileak egingo dituen eskaerak kudeatzea eta erantzun moduan emaitza bat bidaltzea izango da, proiektu honetako web aplikazioan HTML kodea izango dena.
Erabiltzaile batek eskaera bat egiten duen unean sortzen den gertaera fluxuan sortzen diren pausuak ondorengoak dira. Lehenik eta behin, erabiltzailea edozein nabigatzaileren bitartez, web aplikaziora sartuko litzateke. Nabigatzaile honek, aurretik instalatuta dagoen Apache zerbitzariari eskaera bat egingo lioke, zerbitzari honek eskaera hori kodetuko luke eta eskaeraren erantzuna itzuliko lioke nabigatzaileari.
Kasu konkretu honetan, lehenengo pausua aurreko adibidean aipatutakoaren berdina izango da, hau da, zerbitzariak nabigatzaileak egindako eskaera jasoko du, baina emaitza itzuli baino lehen, zerbitzarian bertan PHP script horiek egitaratuko dira. Script hauek PHP funtzio bat exekutatzea edo datu basetik informazioa hartzea izan daitezke.
Ikuspegi orokorrago eta zabalago batetik ikusita, AudioP web aplikazio honek jarraian dagoen irudian ikusi dezakegun egitura izango du.
Web aplikazioaren arkitektura, hiru atal garrantzitsutan banatuta egongo da, Bezeroa, Web zerbitzaria eta Datu Base zerbitzaria hain zuzen.
Goiko irudian ikusi daitekeen moduan, arkitektura honen bezeroa atala, nabigatzaile eta liburutegietan banatuta egongo da. Nabigatzaileak, Mozilla Firefox, Internet Explorer, Google Chrome, Safari eta Opera esaterako, web aplikazioaren eraikiko duen kodea interpretatu eta era egoki batetan ikustarazteaz arduratuko diren erremintak izango dira. Liburutegiak aldiz, programatuko den kodearen osagarria izango diren azpiprograma edo azpiprogramak izango dira. Orokorrean liburutegiak, beraiek bakarrik, ez dira exekutagarriak izango. Proiektu honetan, erabilitako liburutegiak Javascript, jQuery, AJAX, JW Player erreproduktorea eta Bootstrap izan dira.
Web zerbitzariari dagokionez, proiektu honetan Apache web zerbitzaria erabili da.
Datu base zerbitzaria, beste konputagailu batzuei datu base zerbitzu desberdinak eskainiko dizkien programa bezala definitu daiteke. AudioP web aplikazioaren kasuan, goiko diagraman ikusi daitekeen moduan, erabilitako datu base zerbitzaria MySQL zerbitzaria izango da.
Pantaila osagarria lan eremua hedatzeko.
Ubuntu 12.04: Proiektuaren garapena aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren aplikazioak Sistema Eragile honetan instalatuko dira. Honen arrazoia kode irekiko Sistema Eragile batek eskaintzen dituen abantailak izango dira.
Apache web zerbitzaria: Gure ordenagailuan era lokalean zerbitzari funtzioa beteko duen doako modulua.
Mysql Workbench: MySQL datu baseak kudeatzeko tresna. Honen abantaila nagusiena, eragiketa guztiak, taulak sortu, aldatu, kontsultak egin eta abar, modu grafikoari esker era argi eta erraz batean egiteko aukera da.
PHP 5: Erabilitako zerbitzariak PHP lengoaia interpretatzeko beharrezkoa izango duen modulua.
WBS Chart Pro: LDE diagramak egiteko erabili den doako aplikazioa.
Bootstrap 3: Twitter sare sozialaren sortzaileek sortutako web aplikazioen interfaze grafikoen diseinuen garapenaz arduratzen den kode irekiko framework bat da. Honek, CSS eta Javascript lengoaiak erabiliko dituzten web interfazeak sortzeko aukera eskainiko du. Gainera, Responsive Design edo diseinu egokitzaile bezala ezagututako ezaugarria eskainiko du, hau da, web aplikazioa ikuskaritzen ari den dispositiboaren tamaina eta ezaugarriak kontutan hartuta interfazea dispositibo horretara egokituko du erabiltzaileak ezer egin behar izanik gabe.
GIMP 2: Proiektuan erabilitako argazki eta bestelako irudietan aldaketak eta doikuntzak egiteko doako editore grafikoa.
Balsamiq Mockups: Interfaze grafikoen prototipoen zirriborroak era grafiko batetan sortzeko erabiltzen den tresna. Abantailetako bat, doakoa izatetik aparte, maneiatzeko erraza eta azkarra da.
Nero: Dokumentazioa CD eta DVDtan entregatzea ahalbidetuko duen euskarri hauetako tresna grabatzailea.
Ikerkuntza eta Kudeaketa:
Garatu nahi dugun proiektua aurrera eramateko beharrezkoak izango den lan ingurunearen gaineko informazioa bilatu. Tresna desberdinen eskaintza zabala denez, hauen gaineko informazioa aztertu eta konparatu, bakoitzak izango dituen arazo edo mugak aldez aurretik ezagutzeko.
Ikaskuntza:
Ikerkuntza eta kudeaketa fasean bildutako informazioa barneratzen saiatu. Proiektua garatuko den plataformarekin lehenengo hartu-emana.
Proiektua nola garatuko den eta sortu daitezkeen arazoei nola aurre egin analizatu. Betekizunen bilketa burutu, horregatik proiektuaren funtzionalitate desberdinak lortu eta erabili beharreko tresnak zein izango diren erabaki.
Kodean egon daitezkeen erroreak bilatu eta konpondu. Arazoak bilatzetik aparte, kodearen arazketa ere egingo da hau ahalik eta ulergarri eta arinena izateko.
Proiektu honen garapenerako, prototipo ezberdinetan oinarritutako bizi zikloa erabili da. Zeintzuek web aplikazioaren bertsio ezberdinak eskuragarri izatea ahalbidetzen duen beraien funtzionalitateekin garapena bukatu aurretik.
Prototipo berrien sorkuntzarako aurretik sortutako prototipoa erabili denez, bizi ziklo iteratibo eta inkrementala erabili da. Horrela, prototipo berriari aurreko prototipotik abiatuz funtzionalitate berriak gehitu zaizkio gutxika hasiera batetan ezarritako betekizunak bete arte.
Web aplikazioen garapen inguruneak era hauek eskaintzen dituzten posibilitateak ikasi, ulertu eta erabili dira proiektua burutu ahal izateko.
Proiektuaren garapena, honen fase guztiak ondo aztertuz, antolakuntza zuzen baten bitartez egitea lortu da.
Web aplikazioa garatzeko orduan sortutako eragozpen guztiak definitu eta konpondu dira.
Erabiltzailearen interfaze grafiko egokia eta erabiltzen erraza egitea lortu da.
Aplikazioaren bateragarritasuna landu da, web aplikazioaren funtzionamendua nabigatzaile desberdinetan ziurtatu ahal izateko.
Webgunea merkatuan dauden pantailen bereizmen ezberdinetarako egina dago. Hau da, pantaila tamaina ezberdinetara web aplikazioaren objektuen tamaina era egokian eraldatuko dira.
Azken belaunaldiko tresnek eskaintzen dituzten funtzionalitateen bidez abantaila izugarriak jaso dira proiektua garatzerako orduan, horrela hauen erabilera ere ikasi da. Diseinu aldetik Bootstrap tresnaren erabilera adibidez.
PHP lengoaia eta HTML lengoaiaren inguruko aurretik jasotako ezagutza berreskuratzea eta lantzea beharrezkoa zela ikusi zen. Nahiz eta lengoaien inguruko ideia orokor bat eduki, benetan proiektu baten aurrean jartzerako orduan ezagutza aldetik jakituriaren urritasuna nabaria zela ikusi zen.
Web aplikazioaren berezitasun garrantzitsuenetariko bat audio klip desberdinak streaming bidez entzuteko aukera dagoela izan daiteke. Horretarako, lehenengo eta behin tresna egokia aukeratu beharra zegoen soinuak erreproduzitu ahal izateko.
Web aplikazioaren diseinuari dagokionez, Twitter Bootstrap erabiltzea erabaki zen. Hasiera batean, tresna honenganako ezagutza nulua zenez, hau proiektuan aplikatzerako orduan zenbait zailtasun izan ziren.
Funtzionalitate garrantzitsuenen sekuentzia diagramak egitean zenbait arazo izan dira. Kontzeptu garrantzitsuei eman behar zaien garrantzia baino gutxiago ematea izan da. Behin diagramen informazioa eguneratuta, sekuentzia diagrama batzuk berriz egin behar izan dira.
Audio fitxategiak datu basera igotzerako orduan, nahiz eta audio fitxategia zerbitzarira ondo igo, datu basean insert-a egiterako orduan errorea ematen zuen.
Orrialdearen abiadura eta dinamikotasuna irabazteko asmoz, AJAX lengoaia erabiltzea
beharrezkoa zela erabaki zen. Lengoaia hau erabiltzen hasteak, aurretik egindako kodean aldaketa nahikotxo egin beharra ekarri zuen, beraz proiektuko zenbait gauza berriz ere hasieratik programatu behar izan zen proiektuaren garapenean denborarekiko atzerapena sortuz. |
addi-a4d450dc13aa | https://addi.ehu.es/handle/10810/15713 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-09-30 | science | Naberan Egileor, Urko | eu | AudioP Soinu Kudeatzailea | Aplikazioaren laburpena
Web 2.0 eta Sare Sozialek esperimentatzen ari dituzten hazkundeak eztabaidaezinak dira. Izan ere, alor hauen proiekzioa, garapena eta kopurua etengabean hazten ari da. Horretaz gain, tresna hauen kontsumoari, hauei loturiko aplikazioen (bai barrutik funtzionatzen dutenak baita kanpotik egiten dutenak) jarduerak arrakasta geroz eta handiagoa du erabiltzaileen artean.
Beraz, esparru horretan gero eta eskari handiagoa dagoela jakinik, beharrizan hori asebeteko lukeen proiektu batean pentsatu da. Proiektu honek aisiarako dagoen beharrizanari erantzun beharko lekioken. Baina eguneraino funtzionatzen ohi duten aplikazioei alternatiba eskaini beharko lekiokeela jakinean izanik.
Pentsatzerako orduan, honako hausnarketa egin nuen esplotatu gabeko aplikazioei so eginez. Aisialdirako izango litzatekeen tresna ludikoa (joko interaktiboek salbuespena osatuko luketen heinean). Audioaren munduak eguneraino esplotatu gabeko esparrua osatzen duela uste dut eta, bertatik aisialdirako tresna entretenigarri bat sortu litekeela.
AudioP aplikazioa, musika arloan hasi berriak edo hain ezagunak ez diren taldeentzako aplikazio interesgarria izan daitekeela uste da. Baita, talde zein kantu berriak deskubritu nahi duten erabiltzaileentzat. |
addi-294c54d472dd | https://addi.ehu.es/handle/10810/15722 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-09-30 | science | Salcedo Capetillo, Jon | eu | Ibiza App | 84. Mapa jatetxeekin 85. Web orrialde gabeko jatetxea
1.1 Sarrera Ibiza App proiektuak helburu argi eta zehatz bat dauka, hiri ezberdinetarako gida izateko aplikazioaren eredu bat lortzea. Horretarako aplikazio honek lekuen, jatetxeen, eguraldiaren eta abarren informazioa eskainiko dio erabiltzaileari. Gure kasuan, Ibiza irlako gida egin dugu baina beste hiri batzuetarako ere erabilgarria da. Ibiza hautatu da gure proiektuan, bertan ez dagoelako aplikazio egokirik turistentzako. Horretaz gain, Ibiza oso irla turistikoa da, Europako turistikoenetakoa, eta horregatik oso interesgarria da bertarako aplikazio bat lortzea. Ibiza App da proiektuari eman zaion izena, jendeak App hitza mugikorrekin lotzen duen izena delako. Horrela erakargarriagoa irudituko zaio erabiltzaileari izen hau izanda. Lehen aipatutako guztia aurrera eraman ahal izateko, aurretik izandako ezagutzak erabiliko dira bereziki. Horretaz gain, proiektu guztia sortzeko beste hainbat gauza eta kontzeptu ikasi eta jorratuko dira. Open Street Map mapak eta Android teknologia esate baterako. Etorkizunean, proiektu hau erabiltzaileekin partekatzea espero da Google Play merkatuan jarrita. Bertatik erabiltzaileek aplikazio hau deskargatu ahal izango dute eta aplikazioan aldaketak daudenean eguneraketak ere bertatik deskargatu ahal izango dira.
1.2 Proiektuaren helburuak Proiektua hasi aurretik, erabiltzaileen nahiak eta beharrak zeintzuk diren ikusita, atal honetan proiektuaren helburu nagusiak zeintzuk izango diren azalduko dira. Proiektuaren helburu nagusiak hurrengoak dira:
– Proiektuaren helburu nagusia, aplikazio oso bat, hasieratik amaierara burutzea da. – Disjktraren algoritmoa modu egokian proiektuan inplementatu, garraio ezberdinen arteko loturak lortzeko. – Open Street Maps-en mapak eta teknologia modu egokian inplementatu aplikazioan. – Aplikazio eleanitza egitea. – Erabiltzailearentzako helburu nagusia Ibiza irla ahalik eta hoberen ezagutzea izango da eta bere estantzia ahalik eta erosoena izatea espero da aplikazio honi esker. – Proiektuaren tutoreak hasieran planteatutako helburu guztiak ahalik eta hoberen burutzea izango da.
1.3 Deskribapen orokorra Azken urteetan, Ibiza irlaren arlo garrantzitsuenetarikoa bihurtu da turismoa, eta bertara bidaiatzen duen gero eta jende gehiago dago. Esan beharra dago, aplikazio hau eredu bat dela beste hiri batzuentzako aplikazioak burutzeko orduan. Gauzak horrela, edozein momentutan eta denontzako
eskuragarri egon daitekeen hiriaren gaineko informazioa edukitzea oso interesgarria izango litzateke. Beraz, ezinbestekoa bihurtu den tresna baten, mugikorrean, edukitzea baino gauza aproposagorik ez dago. Honetan datza, nik aukeratutako aplikazioa. Gaur egun, edozeinek darabil mugikor bat esku artean: turistak, bertokoak, langileak, ikasleak, nagusiak, gazteak... Denon intereserako eta denon erabilerarako izango litzatekeen eta Ibiza era eroso baten ezagutu edota bizitzeko aplikazio bat proposatzen dut. Honetan mapak, kultura, gastronomia, aisialdia edota garraio publikoari buruzko informazioa azalduko da. Antzeko sistemak existitzen dira gaur egunean, adibidez “Guía de Barcelona” deiturikoa. Bertan, turistek behar duten gauza batzuk azaltzen dira eta horrela bisita erosoagoa bihurtzen da pertsona bakoitzarentzat. Bartzelonako aplikazioa baliagarria da, aplikazio honetan hainbat gauza ikusi ahal ditugulako. Alde batetik interes guneak ikus daitezke, bestetik, mapa, eta baita argazki galeria bat ere. Hala ere, gauzak faltan botatzen dira, alde batetik jatetxeak zeintzuk diren, nolakoak diren, eta non dauden kokatuta. Bestetik, garraio publikoari buruzko informazioa ere ondo egongo litzateke, bakoitzak jakiteko zein ordutan, zein autobus hartu behar duen nahi duen lekura joateko. Horregatik, ondoren azalduko dudan nire aplikazioan, horietariko hainbat gauza inplementatuko dira. Aplikazioan 7 gauza edukiko ditugu ikusgai (Informazio orokorra, interes guneak, jatetxeak, garraio publikoa, eguraldia eta foroa): Informazio orokorrari esker, Ibizako informazio garrantzitsuena irakurri ahal izango da. Hiriaren historia zein den eta bere datu garrantzitsuenak. Horretaz gain argazki galeria txiki bat izango du erabiltzaileak esku artean eta bertako argazki politenak ikusi ahal izango ditu. Informazio orokorrarekin amaitzeko, bertako mapa bat ere izango du eskuragarri, bere kale guztiekin. Interes guneetan Ibizako interes gune garrantzitsuenen zerrenda ikusiko da. Zerrendatik nahi duguna aukeratu dezakegu eta beste pantaila batera eramango gaitu. Hurrengo pantailan interes gunearen izena izango dugu, bere azpian argazkia egongo da honi buruz eta bertako informazio garrantzitsuena irakurri ahal izango da. Horretaz gain, interes gune guztiak mapan ere kokatuta egongo dira. Horrela erabiltzaileak interes gunea non dagoen jakingo du zehatz mehatz. Erabiltzaileak ere Ibiza inguruan gertatutako notizia garrantzitsuenak ere ikusi ahal izango ditu. Gertatutako gauza garrantzitsuenen informazioa edukitzea ere gauza interesgarria da erabiltzailearentzat, bertan dagoelako eta bere kalterako edo onerako zerbait gertatuz gero informatuta egon daiteke. Jatetxeetan Ibizako jatetxe garrantzitsuenen zerrenda agertuko da. Zerrenda horretan jendeak jatetxearen izenak ikusiko ditu eta azpialdean ze motatako jatetxea den baita ere, horrela erabiltzaileak motaren araberako janaria ere hautatu ahal izango du jatetxea. Horretaz gain, jatetxe bakoitzaren informazioa ere egongo da ikusgai eta baita jatetxe bakoitzaren argazkia ere. Jatetxe bakoitzeko informazioarekin, bere web orrialdera esteka zuzena ere egongo da eta baita jatetxera deitzeko aukera. Horrela erabiltzaileak errazago izango du nahi duen jatetxera joatea. Horretaz gain, eta interes guneekin gertatzen den moduan, jatetxe guztiak mapan kokatuta egongo dira, horrela jatetxea zehatz mehatz non dagoen jakiteko. Erabiltzaileak garraio publikoaren informazioa ere izango du eskuragarri. Bertan linea bakoitzaren prezioa egongo da eta baita linea bakoitzak egindako bidearen iraupena gutxi gora behera. Gainera, linea bakoitzak zein ibilbide egiten duen ikusi ahalko da mapa batean, bere geltokiak zeintzuk diren ikusiz baita ere. Horretaz gain, nondik nora joan nahi dugun jakinda, erabiltzaileak leku batetik bestera zein linea ezberdin hartu behar dituen jakin ahal izango du. Horretarako aplikazioak bide
laburrena (denbora eta kostua kontutan izanda) zein den adieraziko dio, horrela erabiltzaileari bidaia asko erraztuz. Ibizan eguraldia ere oso garrantzitsua da, bertan dauden hondartzak izugarriak baitira. Horretarako, erabiltzaileak ere bere eskuetan izango du eguraldiari buruzko informazioa, bertan egingo duen eguraldiarekin eta tenperatura zein izango den jakinda. Amaitzeko, erabiltzaileak beste tresna oso interesgarri bat izango du bere aplikazioan. Tresna hori foro bat izango da. Foro horretara sartu ahal izateko, erabiltzailea erregistratu egin behar da, horrela erregistro bat izango du administratzaileak. Honekin erabiltzaile ezberdinek euren esperientzia eta euren iritziak eman ahal izango dituzte eta besteek irakurri. Hori oso interesgarria izango da erabiltzaile guztientzat, horrela zein hondartza, jatetxe, etab. dauden ondoen jakin ahal izango dute. Foro hau web-ean egongo da eta forora sartzean automatikoki sartuko da aplikazioa web-ean. Tresna guzti hauei esker, erabiltzailearen bidaia Ibizara askoz erosoagoa izatea espero da.
1.4 Arkitektura Proiektuak ia bere osotasunean arkitektura lokala du. Horrela, aplikazioa telefono mugikorrean instalatzen da eta bertan exekutatzen da modu lokalean. Hala ere zati batzuk arkitektura ezberdina dute eta ez dira lokalak. Alde batetik, eguraldia eta albisteak modu automatikoan eskuratzen dira Internetetik. Mugikorrak Internet konexio bat izan behar du horretarako, konexiorik ez badauka informazioa ezingo delako eguneratu ezta erakutsi. Atal hauek (eguraldia eta albisteak) HTTP eskaeren bidez lortzen ditu aplikazioak. Eskaera horiek RSS motako fitxategi moduan jasotzen dira eta parseatu ondoren informazioa lortzen da. Horrela eguraldia eta albisteak momentu oro egongo dira eguneratuta. Guzti honetaz gain, foroa beste modulu aparte bat dela esan dezakegu. Foroa era lokalean egingo da (proiektua bukatzean, aldatzeko aukera egongo da) eta zerbitzari lokal batean ezarriko dugu. Guk ikasitako eta praktikan jarritako zerbitzaria Apache izan denez, honako honetan ere Apache erabiliko da zerbitzari lokal moduan. Erabilitako eramangarrian web zerbitzari hau instalatuko dugu eta horrela web zerbitzari erreal batean egongo balitz moduan ikusi ahal izango dugu gure foroa. Horrela, hurrengo irudian ikus daiteke gure aplikazioak modu orokorrean zer nolako arkitektura daukan.
Aipatu beharra dago, Apache zerbitzariak hainbat modulu dituela integratuta bere baitan, besteak beste MySQL eta PHP moduluak. Modulu hauek proiektua burutzeko oso baliagarriak dira, modulu hauei esker izango ez balitz ezingo zelako proiektua burutu. Goiko eskeman ikus daitekeen bezala, lehenik eta behin nabigatzaileak Apacheri eskaera bat egingo dio. Aurretik esan beharra dago, erabiltzailea web orrian sartu behar dela eta horren ondorioz egiten da esandako eskaera. Apachek, eskaera hori hartu eta kodetu egingo du. Horren ondorioz, eskaera kudeatu ondoren, erantzun bat bidaliko dio nabigatzaileari. Erabiltzaileak edota nabigatzaileak Apacheri eskaera egindakoan, eskaera hori lehen esan bezala kudeatzeko beharrezkoak diren moduluak edo tresnak erabili beharko ditu, gure kasuan PHP eta MySQL moduluak izango dira. Eskari hauek kudeatu ondoren, MySQL eta PHP moduluei esker, erantzun bat jasoko du web nabigatzaileak eta erabiltzaileak behar duen erantzuna izango du arazorik egon ezean. Laburbilduz, ikuspegi orokor batetik ikusita, foroaren arkitektura hiru modulu ezberdinetan dago zatituta. Alde batetik web nabigatzailea egongo da (google chrome, mozzila firefox,...). Bestetik web zerbitzaria dugu, lehen aipatutako Apache, bere moduluekin. Amaitzeko MySQL datu base zerbitzaria erabiliko da datuak kudeatzeko.
1.5 Erabili beharreko tresnak Atal honetan, proiektua aurrera eramateko beharrezkoak izan diren tresnak azalduko dira, bai software tresnak eta baita hardware tresnak.
1.5.2 Software tresnak – Eclipse-Kepler: Garapen ingurune hau da egokiena Android aplikazioak egin ahal izateko eta SDK integratzeko tresna erabiltzeko. Horretaz gain, kode irekiko Softwarea da. Guzti honengatik hautatu dut Software hau. – SDK 2.3 Android: SDK hau erabiliko da, proiektua burutzeko egokiena delako. SDK onena da probak egiteko erabiltzen den mugikorrarentzat. – Open Street Map: Mugikorrean mapak ikusi ahal izateko Software libre hau erabiliko da. Software hau erabiltzearen arrazoi nagusia Software librea dela da, baina baita geroz eta indar handiagoa hartzen hari den Softwarea delako. – Windows 7: Sistema Eragile honetan instalatuko dira proiektua aurrera eramateko behar diren tresna guztiak. Etxeko ordenagailu pertsonalean instalatutako Sistema Eragilea delako erabili dut Software hau. – Visual Paradigm for UML 10.1: Dokumentazioaren atal garrantzitsuak sortzeko tresna baliagarria da. Bertan erabilpen kasuen eredua, domeinuaren eredua, klase diagramak eta sekuentzia diagramak sortu ahal dira. – Apache: Gure ordenagailuan Apache web zerbitzaria erabili dugu, era lokalean zerbitzari lanak beteko duen modulua delako. Horretaz gain, doako Softwarea da. – phpMyAdmin: Software hau datu baseak kudeatzeko erabili da. Software librea da eta gainera taulak sortu, aldatu, kontsultak egin eta abar modu grafikoan egin ahal dira. Honek denbora aurrezten laguntzen du. – PHP: Apache zerbitzariak modulu hau beharko PHP lengoaia interpretatu ahal izateko. – Microsof Office: Proiektuaren dokumentazioa burutu ahal izateko erabili den tresna izan da. – Nero: Dokumentazio CD eta DVDetan grabatzeko ahalbidetzen duen Softwarea da. CD eta DVDak entregatzeko beharra dagoenez, tresna hau erabili da horretarako. – Gantt Project: Dokumentazioan, Gantt diagramak egiteko tresna oso erabilgarria da. – WBS Chart Pro: LDE diagramak egiteko aplikazioa da.
1.6.1 Faseak – Ikerkuntza: fase honetan gure proiektua burutzeko lan ingurunearen gaineko informazioa jasoko da. Ingurune hau guztiz berria denez (Android aplikazioak ez ditugu graduan ikasi) informazio bilketa oso garrantzitsua da dena ondo ulertu ahal izateko. Proiektuaren garapenerako erabilgarria izan daitekeen informazio guztia irakurri eta bilduko da eta baita gurearen antzekoak diren aplikazioak ere ikusiko dira. – Ikaskuntza: fase honetan, ikerkuntza fasean ikusitako informazio guztia barneratzen saiatuko gara. Irakurritako eta beharrezkoa den guztia ikasiko da eta proiekturako beharrezkoa diren tresnak nola erabili ikasiko da. Ikerkuntza faseko kontzeptu guztiak argi edukitzea oso garrantzitsua izango da. – Analisia: fase honetan, jadanik badakigu irakaskuntza fasean ikasitako gauza gehienak eta horren ondorioz ezagutza gehienak barneratuta dira. Gauzak horrela, aplikazioa nola burutu eta sortu daitezkeen arazoei nola egingo diegun aurre analizatu ahal da. Horrela, betekizunen bilketa burutuko da eta baita proiektuak izango dituen funtzionalitate guztiak lortuko dira. Honekin batera, funtzionalitate horiek burutzeko tresnak zeintzuk izango diren ere erabakiko da. – Diseinua: fase honetan aplikazioaren diseinu osoa sortzen saiatuko gara. Diseinu hau ahalik eta osotuena izango da eta baita modularrena ere, horrela aurrera joan ahala modulu ezberdinak sartu ahal izateko. Horretaz gain, aplikazioaren algoritmo nagusia ere diseinatuko da, hurrengo faserako prest izateko. – Inplementazioa: inplementazio fasean, bere izenak esaten duen bezala, lehenago sortutako algoritmo nagusia inplementatzen hasiko da. Hau da, algoritmo nagusi hori kodean jarriko da. Horretaz gain, beste modulu guztiak ezartzen joango dira, adibidez Apache, PHP etab. – Probak: fase honetan, kodean burututako guztia probatuko da. Proba hauek proiektuko kode guztia burututa dagoenean egingo dira, hala ere, proiektua aurrera joan ahala proba txiki gehiago egingo dira. Laburbilduz, esan dezakegu fase honetan dena globalki ondo doala ikusiko da eta kodeak izan ditzakeen arazoak konponduko dira. Horretaz gain, kodea ahalik eta ulerterrazen jarriko da.
1.6.2 Bizi zikloa Proiektu honen bizi zikloa prototipo ezberdinen gauzaketan oinarritzen da. Prototipo hauek aplikazioaren bertsio ezberdinak izango dira eta proiektua osorik bukatu aurretik, aurreko bertsioek funtzionalitate ezberdinak lantzen joango dira. Bizi ziklo inkrementala eta iteratiboa erabiliko da proiektu honetan. Hau da, bertsio ezberdinak aurrera joan ahala, geroz eta funtzionalitate gehiago izango ditu, lehenengo bertsioa sinpleena izanik. Horrela, prototipo ezberdinak aurrera joan ahala, azkenik prototipo finalera helduko gara, bertan hasiera batean izandako helburuak beteko dituen prototipoa izanik.
Lehen prototipoa Lehen prototipo honetan, hasierako botoi guztiak ikus daitezke. Horretaz gain, informazio orokorra, jatetxeak eta baita interes guneak ikusgai egongo dira. Gainera, aplikazioaren atzealdea ere finkatuko dugu. Horretaz gain, deiak automatikoki egitea eta Interneteko nabigatzailera esteka zuzenen bidez joatea ere ahalbidetzen da.
Bigarren prototipoa Bigarren prototipo honetan, eguraldia eta notiziak automatikoki agertzea lortzen da. Notizia eta eguraldien botoiak eskuragarri daude jada eta horretaz gain, beti eguneratuta egongo dira, Internetetik informazioa hartuz momentu oro.
Hirugarren prototipoa. Hirugarren prototipo honetan, Open Street Map softwarea sartzen da aplikazioan. Software honen bitartez interes gune guztiak sartzen dira mapan eta baita jatetxe guztiak ere. Horretaz gain, garraio publikoaren zati bat baita ere osatzen dugu. Hain zuzen, osatzen den zatia, linea bakoitzaren ibilbidea mapan ikustea izango da.
Laugarren prototipoa Laugarren prototipo honetan garraio publikoaren zatirik garrantzitsuena egitea lortzen da. Bertan Dijkstraren algoritmoarekin burututako kodea sartzen da aplikazioan eta geltoki batetik bestera bide minimoa zein den erakusten digu.
Bosgarren prototipoa Prototipo honetan, foroaren lehen zatia sartuko dugu. Bertan forora sartzeko beharrezkoa den login- a burutzen da. Erabiltzailea forora sartu aurretik logeatuta egon behar da eta prototipo honetan forora sartzeko pausu hori bukatuta egongo da.
Seigarren prototipoa Seigarren prototipo honetan, foroaren bigarren zatia bukatuko da. Erabiltzaileak bere pasahitza eta erabiltzaile izena sartu ondoren, esteka zuzen batekin web nabigatzailera sartuko da eta bertan aplikazioaren foroa egongo da. Bertan erabiltzaileak iritziak idatzi edota irakurri ditzake. Horretaz gain, interfaze grafikoari azken ukituak emango zaizkio. Laburbilduz, seigarren prototipo hau, prototipo finala dela esan ahal da.
3. LDE 1.zatia (Ikerkuntza, Analisia, Diseinua eta Ikaskuntza)
4. LDE 2.zatia (Inplementazioa eta Probak
1. Ikerkuntza
Deskribapena: Atal honetan lan egin beharreko inguruneari buruzko informazioa bilduko da. Ingurune berria denez, ahalik eta informazio gehien bilduko da eta planteatutako aplikazioaren antzekoak diren aplikazioak ere begiratuko dira.
Irteerak/emangarriak: Bildutako informazioa guztia.
Deskribapena: Betekizun honetan proiektuaren zuzendariarekin bilera izango da. Bertan proiektuaren helburuak eta betebehar guztiak finkatuko dira. Horretaz gain, proiektuaren gainean dauden arazoei buruz hitz egingo da eta hauei aurre egiteko eman beharreko pausuak zeintzuk izango diren finkatuko dira baita ere.
Irteerak/emangarriak: Proiektuaren inguruko informazioa. Proiektuaren gaineko ideia berriak.
Beharrezko baliabideak: Proiektuaren zuzendaria.
Deskribapena: Betekizun honetan proiektuaren bideragarritasunari buruzko dokumentua gauzatuko da. Honek proiektua ondo antolatzen lagunduko du eta horretaz gain, proiektuan zehar egon daitezkeen arazoak zeintzuk izango diren aurreikustera ere lagunduko du. Guzti honek antolaketa hobea lortzen lagunduko du.
Deskribapena: Betekizunen bilketa egiten denean, Erabilpen-Kasuen eredua lortuko da eta baita Domeinuaren Eredua. Ereduari esker, erabiltzaileak dituen beharrak hobeto ulertuko dira eta informazio garrantzitsua eskuratuko da.
Irteerak/emangarriak: Domeinuaren Eredua eta Erabilpen-Kasu guztien eredua.
Deskribapena: Tresnen aukeraketa egitean, tresna guztiei buruzko informazio bilketa burutzen da. Horretaz gain, informazio biltze horrekin, gure proiektuaren garapenerako zein tresna diren onenak ikusiko dira eta honekin tresna horiek hautatuko dira gure garapenerako.
Irteerak/emangarriak: Aukeratutako tresna guztiak.
Deskribapena: Analisi fasean egindako lan guztiaren ondoren egin beharreko lana da hau. Bertan, analisi fasean burututako lan guztia hartuko da eta dokumentatu egingo da.
Irteerak/emangarriak: Analisi fasean egindakoaren dokumentazio guztia.
Deskribapena: Aplikazioaren diseinu fase honetan, gure buruan daukaguna zirriborro moduan jarriko da. Bertan botoiak, menuak etab. nola eta non kokatuko diren pentsatuko da. Horretaz gain, pantaila ezberdinak zeintzuk izango diren ere zehaztuko dira.
Irteerak/emangarriak: Diseinuaren zirriborroak.
Deskribapena: Aurretik lortutako aplikazioaren diseinuari esker, aplikazioaren algoritmoa diseinatuko da. Diseinua gure eskuetan dugula, aplikazioa inplementatzeko modu egokiena aurkituko da, efizientea, modularra eta ahalik eta sinpleena izan dadin.
Sarrerak: Aurretik lortutako diseinuaren zirriborroa.
Irteerak/emangarriak: Android aplikazioaren algoritmoa.
Deskribapena: Diseinu fasean egindako lan guztiaren ondoren egin beharreko lana da hau. Bertan, diseinu fasean burututako lan guztia hartuko dugu eta dokumentatu egingo dira.
Sarrerak: Diseinu fasean egindako lan guztia.
Irteerak/emangarriak: Diseinu fasean egindakoaren dokumentazio guztia.
Deskribapena: Fase honetan, tresnen inguruan jasotako informazio guztia barneratuko da. Honekin, tresnak nola erabili ikasiko da eta tresna bakoitzaren abantailak eta mugak zeintzuk diren ezagutuko dira. Informazioa ahalik eta ondoen barneratzea oso garrantzitsua izango da.
Fase honetan denboraren poderioz ahaztutako ezagutza guztiak berreskuratu behar dira. Horretaz gain, lehen modu baten ikasitako gauza asko ere eguneratu beharko dira, aldaketa teknologikoak egon direnez, gaur egun gauza asko aldatu egin direlako. Laburbilduz, Java-ren inguruan jakindako gauzak berriro ere gogoratu beharra daude eta aldatutako gauza berriak ikasi.
Irteerak/emangarriak: Ezagutzen eguneraketatik jasotako ezagutza guztiak.
Irteerak/emangarriak: Plataforma berriaren gaineko ezagutza berriak. Proba egiteko aplikazio txikiak.
5.1 Beharrezkoa den informazioaren txertaketa (20 ordu)
Deskribapena: Informazio txertaketa honetan, beharrezkoa dugun informazioa txertatuko da xml fitxategian. Bertan informazio orokorra, jatetxeak, jatetxeen informazioa, interes guneak, interes guneen informazioa etab. sartuko dira.
Irteerak/emangarriak: Eclipsen informazioa gordetzen duen fitxategia (xml) eguneratuta egongo da.
Deskribapena: Sortzen ari garen prototipoak behar dituen funtzionalitate guztiak inplementatuko dira ataza honetan. Horretarako beharrezkoa den kode guztia inplementatuko da.
Deskribapena: Fase honetan lehenengo prototipoaren interfaze grafikoaren kodea idatziko da, interfaze grafikoa sortuz. Interfaze grafiko hau erabiltzailearentzat erakargarria izatea espero da eta baita erabiltzailearentzako ulerterraza.
Lehenengo prototipoaren inguruan daukagun informazio guztia bildu eta honekin lehenengo prototipoaren informazioa dokumentatuko da.
Sarrerak: Lehenengo prototipoarekin erlazioa daukan informazio guztia.
Deskribapena: Bigarren prototipoa burutu ahal izateko, informazio bilketa txiki bat egiten da. Informazio bilketa honetan notiziak eta eguraldia automatikoki agertzeko informazioa biltzen dugu.
Irteerak/emangarriak: Notiziak eta eguraldia automatikoki eguneratzeko informazioa.
Deskribapena: Sortzen ari garen prototipoak behar dituen funtzionalitate guztiak inplementatuko dira ataza honetan. Horretarako beharrezkoa den kode guztia inplementatuko da.
Sarrerak: Aurretik eskuratutako informazioa.
Deskribapena: Fase honetan bigarren prototipoaren interfaze grafikoaren kodea idatziko da, interfaze grafikoa sortuz. Interfaze grafiko hau erabiltzailearentzat erakargarria izatea espero da eta baita erabiltzailearentzako ulerterraza.
Deskribapena: Bigarren prototipoaren inguruan daukagun informazio guztia bildu eta honekin bigarren prototipoaren informazioa dokumentatuko da.
Sarrerak: Lehenengo prototipoarekin erlazioa daukan informazio guztia.
7.1 Beharrezkoa den informazioaren bilaketa (40 ordu)
Deskribapena: Informazio txertaketa honetan, beharrezkoa dugun informazioa bilatuko da. Informazio hau, linea bakoitzean dauden geltokien geo-puntuak, jatetxeak non dauden eta interes guneak non dauden izango dira. Linea bakoitzak dituen geltoki guztiak bilatuko dira aplikazioan agertu ahal izateko.
Irteerak/emangarriak: Leku guztien kokaleku zehatzak.
Deskribapena: Sortzen ari garen prototipoak behar dituen funtzionalitate guztiak inplementatuko dira ataza honetan. Horretarako beharrezkoa den kode guztia inplementatuko da. Bertan, aurretik bilatutako kokalekuak beharrezkoak izango dira, horiek kodean jarri behar direlako.
Sarrerak: Aurrerago bilatutako kokalekuak.
Deskribapena: Fase honetan hirugarren prototipoaren interfaze grafikoaren kodea idatziko da, interfaze grafikoa sortuz. Interfaze grafiko hau erabiltzailearentzat erakargarria izatea espero da eta baita
erabiltzailearentzako ulerterraza. Interfaze honetan, Open Street Map Softwareko mapak agertuko dira eta bertan guk aurkitutako kokalekuak.
Deskribapena: Hirugarren prototipoaren inguruan daukagun informazio guztia bildu eta honekin hirugarren prototipoaren informazioa dokumentatuko da.
Sarrerak: Hirugarren prototipoarekin erlazioa daukan informazio guztia.
Deskribapena: Informazio bilketa honetan, laugarren prototipo honi dagokion informazio bilketa egingo da. Bertan, Dijkstraren algoritmoaren inguruan dagoen informazioa bilatuko da eta algoritmo hau nolakoa eta nola erabiltzen den ikasiko da.
Deskribapena: Sortzen ari garen prototipoak behar duen funtzionalitatea inplementatuko da ataza honetan. Horretarako beharrezkoa den kode guztia inplementatuko da. Kode honek, Dijsktraren algoritmoa izango du baina gure beharretara moldatuta.
Sarrerak: Aurretik jasotako informazio guztia.
Android programazioari buruzko informazioa. Android-eri buruzko liburua. Android mugikorra (Samsung Galaxy S).
Deskribapena: Laugarren prototipoaren inguruan daukagun informazio guztia bildu eta honekin laugarren prototipoaren informazioa dokumentatuko da.
Sarrerak: Laugarren prototipoarekin erlazioa daukan informazio guztia.
Deskribapena: Informazio bilketa honetan, foroaren lehen zatia nola egitearen inguruko informazioa jasoko da. Hau da, mugikorretik login-a nola egin ikasiko da eta mugikorra datu base batera nola konektatu ikasiko da.
Irteerak/emangarriak: Logina-a egiteko informazioa.
Deskribapena: Sortzen ari garen prototipoak behar dituen funtzionalitate guztiak inplementatuko dira ataza honetan. Horretarako beharrezkoa den kode guztia inplementatuko da. Bertan, login-a guztiz amaituta izango dugu.
Sarrerak: Aurretik jasotako informazio guztia.
Deskribapena: Fase honetan bosgarren prototipoaren interfaze grafikoaren kodea idatziko da, interfaze grafikoa sortuz. Interfaze grafiko hau erabiltzailearentzat erakargarria izatea espero da eta baita erabiltzailearentzako ulerterraza.
Deskribapena: Bosgarren prototipoaren inguruan daukagun informazio guztia bildu eta honekin bosgarren prototipoaren informazioa dokumentatuko da.
Sarrerak: Bosgarren prototipoarekin erlazioa daukan informazio guztia.
Deskribapena: Informazio bilketa honetan, foroaren bigarren zatia nola egitearen inguruko informazioa jasoko da. Hau da, mugikorretik web nabigatzailera nola konektatu ikasiko da eta baita web-ean foroa nola sortu, datu baseekiko konexioarekin.
Irteerak/emangarriak: Foroa egiteko informazioa.
Deskribapena: Sortzen ari garen prototipoak behar dituen funtzionalitate guztiak inplementatuko dira ataza honetan. Horretarako beharrezkoa den kode guztia inplementatuko da. Bertan, foroa web-ean guztiz amaituta geldituko da.
Sarrerak: Aurretik jasotako informazio guztia.
Deskribapena: Fase honetan seigarren prototipoaren interfaze grafikoaren kodea idatziko da, interfaze grafikoa sortuz. Interfaze grafiko hau erabiltzailearentzat erakargarria izatea espero da eta baita erabiltzailearentzako ulerterraza.
Deskribapena: Seigarren prototipoaren inguruan daukagun informazio guztia bildu eta honekin seigarren prototipoaren informazioa dokumentatuko da.
Sarrerak: Seigarren prototipoarekin erlazioa daukan informazio guztia.
Deskribapena: Ataza honetan aplikazioaren azken ukituak egingo dira. Aplikazioa erabiltzailearentzako erakargarriagoa eta ulerterrazagoa egingo da.
Sarrerak: Aplikazioa amaituta.
Irteerak/emangarriak: Aplikazioa amaituta eta hobetuta.
Deskribapena: Proben burutze honetan aplikazioaren funtzionalitate guztiak begiratuko dira. Proba guzti hauekin, aplikazioak dituen akats guztiak aurkituko dira eta hauek zuzendu egingo dira.
Sarrerak: Aplikazioa amaituta.
Irteerak/emangarriak: Akatsik gabeko aplikazioa.
Deskribapena: Garbiketa honetan, izenak esaten duen bezala, kodea modu egokian garbituko dugu. Honekin, kodea ulerterrazagoa bihurtuko da eta baita efizienteagoa izango da.
Sarrerak: Amaitutako aplikazioaren kode guztia.
Irteerak/emangarriak: Kodea ulerterrazagoa eta efizienteagoa.
Deskribapena: Fase honetan, probetan egindako gauza guztiak dokumentatuko ditugu modu egokienean. Proba guztien emaitzak zeintzuk diren jakinda.
Sarrerak: Proba fasean egindako guztia.
Irteerak/emangarriak: Proba fasean egindako guztia dokumentatuta.
1.7 Egutegia eta lanaren antolaketa
1.8 Hasiera eta bukaera data Hasiera data 2013ko irailaren 30a da eta bukaera data 2015eko ekainaren 11 da. Entregatzeko epea baino egun batzuk arinago bukatzen da tutoreak proiektua irakurtzeko, gainbegiratzeko eta behar diren zuzenketak gauzatzeko. Proiektuaren luzapena 705 ordu izan dira. Lehen esan bezala 705 ordu horiek bi kurtsotan banatuta egon dira, hau da, 21 hile ingurutan.
1.9 Arriskuen analisia Proiektu bat burutzeko orduan, arazo asko sortzen dira proiektua egiterako orduan. Hori dela eta arriskuak zeintzuk izan ahal diren jakin behar dira. Horretarako arriskuen analisia oso gauza garrantzitsua da, gertatzen diren arazoek proiektuaren denbora luzatzen dutelako. Atal honetan, arriskuak zeintzuk diren ikusiko dira. Horrela, arazoak sortu aurretik zeintzuk diren jakingo dira eta horrela arazo horiek nola saihestu jakingo da. Arazoak saihestu ezin badira, eragozpenak ahalik eta gehien minimizatzen saiatuko gara. Gertatu daitezkeen arazo posibleak hurrengoak dira:
Ondorioa: Proiektua burutzeko orduan, denbora murrizketa egongo da. Horren ondorioz, egin beharreko atazak denbora gutxiagon burutu beharko dira.
Irtenbidea: Egun batzuetan egin beharreko lan karga handitu beharko da eta baita planifikazioa egokitu.
Aurreikusitako neurria: Arazoz honen aurrean ezin da aurreikusitako neurririk hartu.
Arazo fisikoak edota gaixotasunak:
Irtenbidea: Egun batzuetan egin beharreko lan karga handitu beharko da eta baita planifikazioa egokitu.
Aurreikusitako neurria: Arazoz honen aurrean ezin da aurreikusitako neurririk hartu.
Ondorioa: Ondorio larriak ekarriko ditu. Finkatutako datak ez direnez betetzen, funtzionalitateak ez dira finkatutako datetarako bukatuta egongo.
Irtenbidea: Denboraren planifikazioa berriro ere begiratu, eta begiratu ondoren, planifikazio berria burutu.
Aurreikusitako neurria: Denboraren planifikazioa ahalik eta errealena izaten saiatu behar da. Errealitatera egokituta egon behar da.
Lehenik planifikatutako funtzionalitateak ezin burutu:
Ondorioa: Teknologia berria denez guretzako, hasiera batetik egin ahal den funtzionalitatea, geroago egiteko ezinezkoa izatea.
Aurreikusitako neurria: Proiektua planifikatzean, funtzionalitate errealistak planifikatu. Egiteko ezinezkoak diren funtzionalitateak alde batera utzi behar dira.
Ondorioa: Programazio edota planifikazioaren arazo baten aurrean irtenbiderik ez aurkitzea. Teknologia berria denez, normala izan daiteke arazo honen aurrean egotea.
Txikia.
Ondorioa: Hardware edo Softwarearen matxuraren ondorioz denboraren galera egongo da. Denboraren galera hau, konponketen ondorioz izango da.
Txikia.
Irtenbidea: Matxuratutako tresnak konpondu edota berriak hartu edo erosi.
Aurreikusitako neurria: Erabili beharreko tresnak arinagotik probatu behar dira, hala ere, matxura hauek ezustekoak dira normalean.
Proiektuaren datuekiko ezustekoak edota galerak:
Txikia.
Ondorioa: Proiektuaren datuekiko ezustekoak gerta daitezke. Horien barruan datuen galera, datuen formatuen aldaketa etab. izan daitezke.
Datuen araberakoa.
Irtenbidea: Galdutako edota eraldatutako datuak berriro ere lehen bezala jarri beharra.
1.10 Bideragarritasun ekonomikoa Bideragarritasun ekonomiko atal honetan, proiektuaren inguruko atal ekonomiko batzuk ikusi eta azalduko dira. Normala denez, proiektuari aurre egiteko orduan, diru kantitatea edo inbertsioa oso garrantzitsua da eta baita gero inbertsio hori berreskuratzea ere oso garrantzitsua izaten da. Horretarako, aurrerago ikusiko da zer nolako salmentak lortu behar diren hasierako inbertsio hori berreskuratu ahal izateko.
1.10.2 Hardwarea Hardwarearen inguruan izandako kostua ondo finkatzeko, erabilitako hardware guztia kontutan izan behar dugu. Proiektu honetarako ordenagailu pertsonala, inprimagailua eta baita telefono mugikorra erabili dira. Ordenagailu pertsonala 650 eurotan baloratutako ordenagailua da, inprimagailua 100 eurotan baloratuta dago eta, azkenik, telefono mugikorra 150 eurotan baloratuta dago. Guzti honekin kalkulu zehatz batzuk egin ahal dira kostuak kalkulatzeko. Hardware tresna hauek askotan erabiliko dira, erabilera handia izango dute. Horregatik, tresna hauek amortizazioa egingo dugu. Urteko amortizazioa egingo dugu, baina gure proiektuaren iraupena 2 urte ingurukoa izango da, ondorioz amortizazio hori bider bi egin beharko da.
– Ordenagailu pertsonalaren urteko amortizazioa: 650/5= 130 €
1.10.3 Softwarea Kostu guztiak kalkulatzeko beste atal bat ere begiratu behar dugu, softwarea hain zuzen. Atal honetan ikusiko dugu zein kostu izan duen atal honek gure proiektuan. Alde batetik, dokumentazioa egiteko, Microsoft Office paketea erabili dugu. Pakete hau eskuratzeko ordaindu beharra dago, hala ere, gure kasuan ordenagailu pertsonalarekin instalatuta egon da. Ondorioz, pakete hau guretzako doakoa izan da. Bestetik, proiektuan zehar izan ditugun software guztiak ere doakoak izan dira (Eclipse, Gant Project, Visual Paradigm etab).
Ondorioz, softwarearen aldetik gure proiektuan ez ditugula gastuak izan esan dezakegu .
1.10.4 Bestelako gastuak Hardware eta softwarearen gastuetaz aparte, proiektu bat burutzeko orduan bestelako gastuak ere izango dira. Horiek hurrengoak dira gure proiektuaren kasuan:
Ondorioz, bestelako gastuak ikusita, 345 € izango dira gastuak.
Taulan ikusten den moduan, proiektuaren kostu totala 13 221 eurotakoa izango da.
1.10.6 ROI Lehen ikusitako inbertsioa berreskuratzeko asmotan, hurrengo azalpenak horren inguruan izango dira. Inbertsioa berreskuratzeko, produktua saldu egin behar dugu eta horretarako, produktuari prezio bat jarri behar zaio. Horrela, prezio egokiak jarrita eta hainbat unitate salduta, inbertsioa berreskuratzeko aukera asko egongo dira. Android aplikazioa saltzeko plataformarik onena, eta denek ezagutzen dutena Google Play plataforma da. Bertan, bakoitzak egindako aplikazioak jarri ahal dira eta erabiltzaileek aplikazioa erosi eta erabili dezakete. Horretaz gain, erabiltzaile bakoitzak bere iritzia jarri dezake eta hurrengo aktualizazioak egiteko iritzi horiek oso garrantzitsuak izan daitezke. Google Play plataforman gure aplikazioa jartzeko, kontu bat sortu behar da plataforma horretan. Horretarako 20 € ordaindu behar dira eta horretaz gain, irabazitako diruaren %30a Google-entzat izango da. Badaude baita ere beste plataforma asko gure aplikazioa bertan jartzeko, eta gainera plataforma horiek doakoak dira. Hala ere, Google Play plataforman jarriko da aplikazioa, plataformarik eta ezagunena delako, eta horretaz gain, pertsona gehienek bertatik deskargatzen dutelako erabiltzen dituzten aplikazioak. Bi salmenta prezio posible ikusiko ditugu gure inbertsioa (13 221 €) berreskuratzeko asmotan. Lehenengoa euro batekoa izango da eta bestea 1,20 eurotakoa. Normala denez, prezio txikiagoa jartzean erabiltzaile gehiagok deskargatuko dute aplikazioa. Horretaz gain, irabaziak kalkulatzeko orduan Google-entzat doan portzentaia kontutan hartu behar da. Horregatik, hurrengoak izango dira bi salmenta posibleak:
Aplikazioaren prezioa 1,20 eurotara jartzean, erabiltzaile kopurua jaitsi egingo da eta ondorioz
irabaziak txikiagoak izango dira. Ondorioz, eta irabaziak kontutan hartuta, salmenta prezioa euro batekoa izango da, irabaziak handiagoak direlako. Hala ere, beste diru iturri bat ere lor daiteke aplikazio honekin. Ikusita Ibizako udalak ez daukala mota honetako aplikazio onik, udalari saltzeko ahalegina ere egin daiteke. Aplikazio oso interesgarria izan daiteke Ibizako udalarentzat, turistentzako oso aplikazio interesgarria delako. Horregatik, Ibizako udalari aplikazioa saldu ezkero, proiektuaren kostu totalagatik salduko zen. Hau da, 13 221 eurogatik salduko zitzaion.
Proiektu hau bere osotasunean, gauza txiki batzuk kenduta eta geroago azaltzen direnak, Android bitartez eginda dago. Proiektua ondo azaltzeko asmotan, lehenik eta behin Android buruz azaldu beharreko guztia azaldu behar da.
2.1.2 Android-en ezaugarriak Android-ek hainbat ezaugarri ditu, baina garrantzitsuenak hurrengoak dira:
– Dispositiboaren diseinua: plataforma resoluzio handiagodunetara, VGA, 2D grafikoen liburutegitara, 3D grafikoen liburutegitara (Open GL ES 2.0 oinarritutakoak) eta diseinu tradizionalen mugikorretara moldagarria da. – Biltegiratzea: SQLite datu basea erabiltzen du datuen biltegiratzea lortzeko. – Konexioa: Android-ek hurrengo teknologiekin konexioa ahalbidetzen du: GSM/EDGE, IDEN, CDMA, EV-DO, UMTS, Bluetooth, Wi-Fi, LTE, HSDPA, HSPA+, NFC, WiMAX, GPRS, UMTS eta HDSPA+. – Mezularitza: Android-ek SMS eta MMS mezularitza zerbitzuak ahalbidetzen ditu. – Web nabigatzailea: Android-en ezarritako web nabigatzailea kode irekiko WebKit-en oinarrituta dago, JavaScript V8-rekin batera. Gaur egunean Ice Cream Sandwichen erabilitako nabigatzaileak 100etik 100eko puntuazioa dauka Acid3-ko testean. – Java-rekiko euskarria: Plataforman ez dago Java-ko makina birtualik, naiz eta aplikazio gehienak Java kodeak idatzita dauden. Horregatik, lehenik eta behin aplikazioa Dalvik
exekutagarri baten moduan konpilatzen da eta geroago Virtual Dalvik makina birtualean exekutatzen da. Dalvik, Android-entzat egindako makina birtual espezializatu bat da eta mugikorrentzat (bateriarekin funtzionatzen dutenak eta memoria eta prozesadore mugatua dutenak) optimizatutakoa. – Euskarria: Android-ek hurrengo multimedia formatuentzako euskarria dauka: WebM, H.263, H.264 (3GP edo MP4), MPEG-4, SP, AMR, AMR-WB, AAC, HE-AAC, MP3, MIDI, Ogg, Vorbis, WAV, JPEG, PNG, GIF eta BMP.49. – Hardwareentzako euskarria: Android-ek argazki kamerentzat, bideo kamerentzat, ukimen pantailentzat, GPS-entzat, azelerometroentzat, giroskopioentzat, magnetometroentzat, proximitate eta presio sentsoreentzat, argi sentsoreentzat, gamepad-entzat eta GPU 2D eta 3D termometroentzat euskarria dauka. – Garapen-ingurunea: Hasiera batean garapen-ingurunea integratu (IDE) moduan Eclipse erabiltzen zen, Android Garapen Tresnekin (ADT). Hala ere, gaur egun, garapeningurunea ofizial moduan Android Studio dago. Guk ordea, proiektua Eclipse garapeningurunean egin dugu. – Google Play: Aplikazioen katalogo bat da Google Play. Bertan, ordaindu beharreko edota doako aplikazioak agertu daitezke. Telefono mugikorretik zuzenean deskargatu daitezke, ordenagailuaren beharra izan gabe. – Ukimen anitzeko pantaila: Android-ek euskarria dauka ukimen anitzeko pantailentzako. HTC Hero mugikorra izan lehena zen pantaila hau izaten. – Bluetooth: A2DF eta AVRCP teknologientzako euskarria 1.5 bertsioan agertu zen. OPP fitxategien bidalketa aldiz 2.0 bertsioan jarri zen martxan. Amaitzeko, kontaktuen bidalketa 2.2 bertsioan ezarri zuten. – Bideo-deia: Hangouts-en bitartez egindako bide-deientzako euskarria dauka Android-ek. – Multiataza: Aplikazioen multiataza erreala erabilgarri dago. Hau da, lehen planoan exekutatzen ez dauden aplikazioek erloju zikloak jasotzen dituzte. – Ahotsean oinarritutako ezaugarriak: Ahotsean oinarritutako bilaketak erabilgarri daude Google-en sistemaren lehen bertsiotik. – Tetherin: Android-ek tetherin-entzat euskarria dauka. Horrela, telefono mugikorra Wi-Fi moduan erabili ahal da. Ordenagailu batek, Wi-Fi-a erabili badezake, telefono mugikorraren datu konexioari esker, Interneterako konexioa izan ahalko du.
Aurreko argazkian ikusten den moduan, Android-en arkitekturak 5 zati printzipal ditu. Zati hauek aplikazioak, aplikazioak burutzeko lan esparrua, liburutegiak, Android-en runtime-a eta linux nukleoa.
Aplikazioak: oinarrizko aplikazioek hainbat gauza biltzen dute. Hala nola, email bezero bat, SMS programa, egutegia, mapak, nabigatzailea, kontaktuak eta beste hainbat. Aplikazio guzti hauek Java lengoaian idatzita daude. Aplikazioak burutzeko lan esparrua: garatzaile guztiek, oinarrizko aplikazioan erabiltzen diren frameworkaren API guztiak erabili ditzakete. Android-en arkitektura osagai ezberdinen berrerabilpena errazagoa izateko sortuta dago. Modu honetan, edozein aplikazio argitaratu daiteke bere osagai guztiekin, eta hau egitean, beste erabiltzaile batek, beste aplikazio batean, osagai horiek erabili ditzake. Liburutegiak: Android-ek C eta C++ programazio lengoaiako hainbat liburutegi ditu bere barnean integratuta eta sistema berak osagai hauek erabiltzen ditu. Horrela, garatzaileek ere osagai hauek eskuragarri dituzte Android aplikazioaren frameworkaren bitartez. Ezaugarri ezberdin asko daude, baina horietako batzuk System C library eta SQLite dira. Runtime-a: Android-ek Java lengoaian dauden funtzio gehienak ditu. Java lengoaian hainbat liburutegi daude zeintzuek hainbat funtzio inplementatuta dauen, ondorioz, ia funtzio berdinak izango ditu Android-ek ere. Android aplikazio bakoitzak, prozesu bakarra egiten du, bakoitzak berea eta dagokion Dalvik makina birtualaren instantzia erabiltzen du. Dalvik gailu batek hainbat makina birtual modu efizienteenean erabiltzen ditu. Dalvik makina birtualak, Dalvik
Executable formatuan dauden fitxategiak exekutatzen ditu. Honek “dx” tresnaren bitartez .dex formatura igarotako klaseak exekutatzen ditu, eta .dex formatuan dauden klaseak, Java konpiladoretik hartzen ditu. Linux nukleoa: Android Linux sisteman oinarritzen da hainbat zerbitzutan. Zerbitzu hauek memoriaren kudeaketa, prozesuen gestioa, sarearen pila eta kontroladoreen modeloak dira besteak beste. Horretaz gain, hardware eta softwarearen pilaren arteko abstrakzio kapa moduan ere egiten du Linux kernel honek.
2.1.4 Segurtasuna Hurrengo partean, segurtasunaren inguruko datu batzuk ikusiko dira, esan beharra dago Android-ek beti lehia bizia daukala IOS-ekin eta konparazio asko egiten dira bi hauen inguruan. Segurtasunaren inguruko Symantec azterlanaren (2013ko azterketa) arabera, Android IOS baino seguruagoa da. Azterlanak dioenez, Android-ek 13 urrakortasun larri ditu, IOS-ek aldiz, 387. Hor ikus daiteke Android IOS baino askoz seguruagoa dela. Atal honetan, Android-en ere hainbat akats larri ikusi dira. Larrienetako bat erabiltzaileen segurtasunarekin bat dator. “Usar redes inhalambricas” egitean, “Ubicación y seguridad” atalean, datuak gordeko direla esaten du eta horrela datuak cachean gordetzen dira. Hau erabiltzailearentzat pribatutasun falta dela esan daiteke. Horretaz gain, esan beharra dago orain dela gutxiko filtraketak kontutan izanda, Estatu Batuetako inteligentzia agentziek, Android sistema eragiledun mugikorren datu guztiak irakurri ditzaketela ikusi zen.
2.1.6.1 Activity Android aplikazio baten pantaila bakoitza Activity bat dela esan dezakegu. Normalean “ActivitiarenIzena.java” bezala definitzen da. Activity bakoitzaren diseinua xml fitxategietan definitzen dira. Xml fitxategi horietan jarriko dugu Activity horietan zer ikusi nahi dugun. Xml fitxategiak, lehen ikusi bezala, “res/layout” karpetan egongo dira gordeta.
2.1.6.2 Service Zerbitzuek, kasu honetan, ez dute interfaze grafikorik. Sistema eragile guztietan gertatzen den bezala, zerbitzu hauek bigarren mailan exekutatzen dira, hala nola, notifikazio bat jartzeko edo datu batzuk eguneratzeko.
2.1.6.3 Content Provider Bi aplikaziok beraien artean informazioa elkarbanatu behar dutenean, mekanismo hau erabiltzen da hori lortzeko. Adibide batekin errazago ulertuko da. Adibidez, gure aplikazioak gure mugikorraren agendako kontaktuak begiratu edo atzitu nahi baditu, Content Providerraren bitartez lortzen da. Hala ere, gure aplikazioak dituen datuak beste aplikazioengatik atzigarriak izatea nahi baldin bada, gure Content Provider propioa garatu eta programatu beharko da.
2.1.6.5 Intent Aurretik azaldu ditugun beste osagai guztien arteko komunikazioa egon dadin Intents-ak erabiltzen dira. Intent hauek osagai batetik bestera bidaltzen dute informazioa edo datuak. Activity batetik bestera pasatu ahal izateko, ekintza hori Intent bidez burutzen da. Horretaz gain, zerbitzuak martxan jartzen direnean ere Intent hauen bitartez lortzen da.
2.1.7 Bizi-zikloa Android App baten bizi-zikloa beste sistema eragileengandik ezberdina dela esan dezakegu. Beste sistema eragileetan, normalean, erabiltzaileak dauka aplikazioaren bizi-zikloa kontrolatzeko aukera edo boterea (PC arruntetan esaterako). Hala ere, Android sistema eragilea bera App-en kontrola egiteko diseinatu da. Gauzak hobeto adierazteko, esan beharra dago, App-aren bizi-zikloaz hitz egiten gaudenean, lehen aipatutako activity-aren bizi-zikloaz hitz egin behar da. Android sistema martxan jartzean, sistema berak martxan jarri diren App edo activity bakoitzeko pila
bat mantenduko du. Mugikorra martxan dagoenean eta erabiltzaileak activity bat abiaraztean, activity hori pilara pasako da (LIFO motako pila bat izango da). Alderantziz gertatzen bada, erabiltzaileak atzerako botoia sakatzen badu, goian zegoen lehenengo activity-a pilatik joango da eta, pantailan, pilan zegoen hurrengo activity-a ikusiko da. Gauzak hobeto ulertzeko, hurrengo irudian ikus daiteke garbiago zer gertatzen den.
– Running: Activity-a pilaren lehena izango da eta pantailan ikusten dena izango da. Egoera aktiboa ere esaten zaio. – Paused: Activity-a oraindik ikus daiteke baina ez da pantailan dagoen gauza printzipala, bigarren maila baten dago kokatuta. Egoera honetan, beste activity batek dauka egoera aktiboa pantailan. Adibidez, baieztapenak eta ohar mezuak. – Stopped: Activity-a dagoeneko ezin da ikusi. Activity-en pilan ez dago lehen tokian baina pilan jarraitzen du.
2.1.8 Android proiektu baten egitura Android proiektu berri bat sortzean, proiektu honen egitura Eclipse programak automatikoki sortzen digu guk ezer egin gabe. Proiektua aurrera ondo ateratzeko oso garrantzitsua da estruktura ondo ezagutzea eta atal bakoitza zer den jakitea. Ondoko irudian ikus daiteke gure proiektuaren estruktura:
Proiektuko atal bakoitzaren azalpena hurrengoa :
beharreko moldaketa guztiak egin ditzakegu. Horretaz gain, eta java proiektuetan gertatzen
gen: Bertan dauden fitxategiak Eclipse programa beran automatikoki sortzen ditu eta
eguneratzen ditu. Erabiltzaileak fitxategi hauek ez ditu zertan ikutu behar.
aukeratutako bertsio altuenaren liburutegiak egongo dira.
bin: konpilazioa egiten dugunean, fitxategi batzuk sortuko dira. Sortutako fitxategi horiek
bin-en gordeko dira. Adibidez, gure aplikazioaren .apk fitxategiak atal honetan egongo dira
fitxategiak gordetzen dira. Karpeta honetan gure XML fitxategiak eguneratu, sortu, aldatu
fitxategi batzuk ditugu, adibidez, string.xml, styles.xml etab. AndroidManifest.xml : Fitxategi bakar hau ere oso fitxategi garrantzitsua dela esan dezakegu. Bertan aplikazioaren manifestua agertzen da. Fitxategi honetan gauza asko definitu behar dira, eta defini ezean gure aplikazioa ez da nahi dugun moduan abiaraziko edota ibiliko. Bertan, gure app-aren Activity guztiak definituko ditugu, aplikazioa exekutatzeko behar diren baimen guztiak jarriko ditugu etab. String.xml: Fitxategi honetan, Android aplikazioan dauden azalpen eta idatzitako informazio
guztiak egongo dira. Bertatik, nahi dugun informazioa aldatu egin ahal da eta aplikazioan informazio hori aldatuta agertuko da. Adibidez, autobus linea baten ordutegia aldatu nahi dugunean, ez da beharrezkoa kodean linea honen informazioa aldatzea, dokumentu honetan aldatuko dugu informazioa eta aplikazioan aldatuta agertuko da.
2.1.9.1 XML interfazeak Android-en interfaze grafikoak XML fitxategien bitartez lortzen dira. XML fitxategi hauetan nahi diren elementuak eta irudiak kokatzen dira mugikorraren pantailan agertzeko. XML fitxategi honetan agertzen diren elementu guztiak instantziatu beharra daude, nahi dugunean edo nahi dugun momentuan agertu daitezen gure aplikazioan. XML fitxategi hauek, gure proiektuko res karpetan egongo dira ikusgai, hain zuzen ere, layout karpetan normalean. Bertatik ahalko dira editatu edota berriak sortu.
16. Layout karpeta XML fitxategia Android programazioan, lehenik eta behin ze motatako Layout-a nahi dugun definitu behar da. Horrela, hiru Layout nagusi erabiltzen dira normalean. Alde batetik, LinearLayout-a dago. Layout honetan, elementu bat bestearen segidan joango da. Bestetik, TableLayout-a dago. Mota honetako Layout-ean, elementuak kokatzeko, taulak sortu ahal dira. Azkenik, RelativeLayout daukagu. Mota honekin, elementuak nahi ditugun moduan jarri ahal dira, eta gainera, Eclipsen grafikoki egin ahal denez, Layout oso interesgarria izan daiteke. Layout guzti hauek euren artean konbinatu daitezke eta bata bestearen barnean egon ahal dira definiturik. Horretaz gain, Layout hauek, eta baita beste elementuek (botoiak etab.), eurenak diren atributuak dituzte.
Gure proiektu honetan, normalean, RelativeLayout motatako Layout-a erabili da, lehen esan bezala oso erabilterraza delako. Hurrengo irudian, XML fitxategi arrunt bat ikus daiteke. “transporte.xml” fitxategia da.
ezberdinetarako. Atributu honek, botoiaren id-a definitzen du, hau da, identifikatzailea eta aurrerago ikusiko dugun bezala oso garrantzitsua izango da. Lehenago agertzen zen XML fitxategia, hurrengo irudian ikus daiteke nola gelditzen den mugikorrean. 1 zenbakiak RelativeLayout-a definitzen du. Horretaz gain, argi ikusten da mugikorrean agertzen den interfaze grafikoa bertikalean dagoela. 2 zenbakiak background-a definitzen du, guk lehen jarritako irudiarekin. 3 zenbakiak, amaitzeko, lehen definitutako 3 botoi ezberdinak definituko ditu. Horretaz gain, hiru botoietan agertutako android:text=”Información de lineas” atributuak, botoien barruan dagoen testua definituko du botoi bakoitzean.
JAVA instantziak Lehenago ikusi dugu nola sortu daitekeen XML fitxategi bat eta honen ondorioz sortzen den interfaze grafikoa. Orain, hori eginda dugula, elementuak instantziako egin behar ditugu JAVA kodearen bitartez. Interfaze grafikoak beste klase batetik deituta egon behar da pantailan agertu dadin eta horretarako klaseak extends bat izan behar du Activity-rekin. Bestela ezingo zen ondo burutu.
Horrela, klasea sortuta dugula, zein interfaze grafiko nahi dugun erakutsi jarri behar diogu. Gure kasuan, lehen ikusi dugun tranporte.xml fitxategia izango da ikusi nahi dugun interfazea. Normalean, JAVA klasean eta XML fitxategiak izen bera edo antzekoa izango dute. Hemen ikusten den bezala, JAVA klasea “Transporte.java” da eta XML fitxategia “transporte.xml”.
Honen ondoren, instantziak sortzen hasiko gara. Lehen aipatuta identifikatzailea (id) oso garrantzitsua izango da momentu honetan. Gure kasuan, lehen hiru botoi ikusi ditugu eta hiru botoi horiek instantziatzeko orduan hurrengoa egin behar da.
Instantziak eginda ditugunean, botoian ematen diogunean zer gertatuko den jarri behar da. Botoia zakatzean beste interfaze grafiko bat agertu beharko da eta hurrengo kodeari esker esango diogu nora joan behar den.
2.1.9.4 Spinner Android-en asko erabiltzen den beste baliabideak Spinner-ak dira. Gure proiektuaren atal batean ere baliabide hau oso ondo datorkigu nahi duguna burutzeko. Gure kasuan, leku batetik bestera joan nahi dugunean garraio publikoan, oso tresna interesgarria da. Spinnerrean sartzen ditugu geltoki guztiak eta erabiltzaileak nondik nora joan nahi duen ezarri dezake. Spinnerrak bi eratara sor daitezke Android-en. Lehen era string.xml fitxategian sartuko ditugu aukera guztiak eta gero interfazea dagoen XML fitxategian ezarriko ditugu. Android:entries=”@array/country_arrays” atributuari esker, nahi ditugun sarrera guztiak jarriko ditugu string.xml(country_arrays aldagaian) fitxategian.
Beste modu batean ere jarri dezakegu Spinnerrean nahi ditugun sarrerak. Bertan, lis.add metodoaren bitartez nahi ditugun balio guztiak sartuko ditugu list aldagaian eta gero aldagai hauek Spinnerrean sartuko dira.
2.1.9.5 Argazki galeria Argazki galeria da proiektu honetan erabiltzen den beste baliabide bat. Honen bitartez, erabiltzaileak Ibizari buruzko hainbat argazki ikusi ditzake. Aplikazio askok erabiltzen dute baliabide hau, oso erabilterraza da. Lehenik eta behin, XML fitxategia sortuko dugu galery motakoa. Hurrengo irudian ikusiko da XML fitxategiaren kodea.
30. Argazki galeriaren XML kodea Ikusten den moduan, XML fitxategi oso sinplea da eta ez dauka ezer garrantzizkorik. Identifikatzailea (id) izango da dagoen gauzarik eta garrantzitsuena. Modu errezean azalduta, lehenik eta behin integerren array batean sartuko ditugu jarri nahi ditugun irudi guztiak. Lehenik eta behin irudi horiek inportatuta egon behar dira gure proiektuan.
Azkenik ImageView motako aldagai bat erabiliz, argazkiak ikusteko modua sortu behar da. Horrela gure argazki galeriako argazkiak ikus daitezen.
Azkenik, gure argazki galeria hurrengoa izango da.
2.1.9.6 Yahoo Weather Yahoo Weather-ek garatzaileentzako herraminta ezin hobea eskeintzen du eguraldia zein den eta zein izango den jakiteko. Hauek http eskaera bidez burutzen dira. Eskera bat egiteko orduan RSS erantzuna jasotzen da, hainbat daturekin, baina gure kasuan interesatzen zaigun datu blokea hurrengoa da.
34. Yahoo Weather-en XML fitxategia
Aurrerago ikusten den kode zatiari esker jakin dezakegu ze eguraldi egiten duen asteko bost egunetan. Hemendik kodeak (code) lortzen ditugu eta baita tenperatura maximo eta minimoak. Kodeari (code) esker jakin dezakegu zein den eguraldia eta tenperatura maximoak eta minimoak ere hartuz, dena pantailaratu dezakegu hurrengoa lortuz.
2.1.9.7 Open Street Map Gure proiektuko beste funtzionalitate bat sortzeko momentuan Open Street Map erabili dugu. Open Street Map jende guztiak editatu dezakeen proiektu bat da. Jende ezberdina elkarlanean egoten da eta proiektu honek, euren laguntzari esker aurrera egiten du eta mapa hobeak lortzen dira, informazio gehiagorekin. Teknologia honekin, gure aplikazioan mapa bat ikusi dezakegu eta bertan nahi duguna sortu. Mapan bertan, nahi ditugun interes puntuak sartu ahal dira eta baita bideak egin. Gure kasuan, interes guneak, jatetxeak eta garraio publikoaren ibilbideak jartzeko oso interesgarria da baliabide hau. Lehenik eta behin, gure proiektura liburutegi ezberdin batzuk inportatu beharra daude teknologia honekin lan egin ahal izateko. Liburutegi hauek slf4j-android-1.6.1-RC1.jar, osmdroid-android4.2.jar eta osmbonuspack_v5.0.jar (azken hau ibilbideak egin ahal izateko da) izango dira. Liburutegi hauek inportatu ditugunean, mapekin lan egiteko prest egongo gara. Lehenik eta behin, gure interfaze grafikoan mapa bat agertzeko, beti bezala, XML fitxategia editatuko dugu. Fitxategi honek, kasu honetan, ez dauka ezer berezirik. Bakarrik Open Street Map-eko mapa agertuko dela adieraziko diogu, hurrengo kode zatian ikusten den bezala.
36. Maparen XML fitxategia
Gure interfazea sortuta daukagunean, JAVA instantziekin sartuko gara. Hurrengo kode zatian ikusiko dugu nola sortzen den JAVA klasea eta nola ezartzen diren puntuak mapan.
Kodean ikusten den bezala, lehenik eta behin MapView bat sortuko dugu, hemen egongo baita interfazean ikusiko dugun mapa. Geroago MapController-ari esker, mapa apur bat kontrolatuko dugu eta zentroa non egongo den esango diogu (latitudea eta longitudea emanaz). Behin hori eginda daukagunean, mapan ezarri nahi ditugun puntuen latitudea eta longitudea sartuko dugu GeoPoint baten eta azkenik MapView-ean jarriko ditugu. Honekin gure mapan guk ezarritako puntuak izango ditugu. Nahi izanez gero, ikusten den puntua ere pertsonalizatu daiteke. Horretaz gain, liburutegi berri bateri esker, puntuen arteko loturak ere ikusi ditzakegu. Lehenik eta behin GeoPoint-en array baten sartuko dira nahi ditugun puntu guztiak eta honekin batera, bide bat sortuko da emandako puntuekin. Azkenik bide hori mapan jarriko da. Hurrengo kode zatian ikus daiteke nola egiten den.
2.2 PHP PHP web orrialdeen garapenean erabilitako programazio lengoaia bat da. Programazio lengoaia honek, erabiltzailearen eskaera script baten moduan prozesatzen du eta bere erantzuna HTML moduan itzultzen du. Horrela, erantzuna, HTML orri bat izango da. Programazio lengoaia honek itxura bera dauka C programazio lengoaiarekin eta horregatik, erabiltzaile batek, ikasketa denbora gutxian aplikazio ezberdinak sor ditzake. PHP lengoaia sistema eragile gehienetan eta web zerbitzari ia guztietan ezarri daiteke kostu gabe, ez da dirurik ordaindu behar. Lengoaia hau oso erabilia da 20 milioi web orrialdetan ezarrita dagoelako eta milioi batetik gorako zerbitzaritan baita ere. Programazio lengoaia honek hainbat datu base zerbitzarirekin konexioa izan ahal du. Hala nola, MySQL, PostgreSQL, Oracle, ODBC, DB2, Microsoft SQL Server, Firebird, SQLite edo MongoDB. Sintaxiaren aldetik ikusita, PHP programa txiki baten sintaxia hurrengoa izango litzateke.
Adibide honetan, PHP kodea HTML kode baten barnean ikusten da. “<?php” eta “?> “ ikurren artean dagoen kodea da PHP kodea. Programazio lengoaia honetan, aldagaiak $ ikurrarekin jartzen dira. Gure proiektuan PHP lengoaia erabili da programatzeko, oso programazio lengoaia erraza delako ikasteko eta HTML kodearekin elkarrekintza erreza daukalako. Horrela, denboraren aldetik, ikasketa errazagoa izan da eta akats gutxiago egiten dira.
2.3 HTML HTML markaketa lengoaia bat da eta lengoaia hau web orriak egiteko sortu zen. Web orri batean dagoen edo erabiltzen den informazioa egituratzeko erabiltzen da eta, horretaz gain, itxura eta semantika ere deskriba daitezke honen bitartez. HTML bidez idatzitako kodea, edozein testu argitaratzaile bidez editatu daiteke. Horretaz gain, formaturik gabeko testua onartzen duen beste edozein editore bidez ere editatu daiteke. HTML lengoaiak etiketak erabiltzen ditu programatzeko orduan. Etiketa hauek hasiera eta amaieran jartzen dira eta horrela jakingo da nabigatzailean nola eta zer agertuko den kokatuta. Hurrengo irudian ikus daiteke HTML kodea daukan adibide bat.
– <HTML>: HTML dokumentu guztiari hasiera emango dion etiketa da. Honek, nabigatzaileari jarraian datorren guztia HTML kodea bezala hartu behar duela esaten dio. – <HEAD>: Etiketa honekin dokumentuaren goiburua definitzen da. Etiketa honen barnean azpiatalak ditugu. – <TITLE>: Etiketa honetan orrialdearen izenburua zehazten da. – <LINK>: Etiketa honekin ezaugarri aurreratuak definitzen dira. Estilo-orriak izan daitezke adibidez (<link rel="stylesheet" href="/style.css" type="text/css"> ). – <BODY>: Etiketa honekin dokumentuaren eduki nagusia edo gorputza egongo da. Nabigatzailean agertuko den HTML dokumentuaren atala izango da.
2.4.1 XAMPP XAMPP zerbitzari independente eta software librea bat da. Zerbitzari hau MySQL datu basea, Apache web zerbitzaria eta lengoaia interpreteetan (PHP eta Perl lengoaiak) oinarritzen da. XAMPP hitza X (sistema eragile guztiak), A (apache), M (MySQL), P (PHP) eta P (Perl)-etik dator. Horretaz gain, PHPMyAdmin eta OpenSSL tresnak ere baditu bere baitan. Proiektu honetako foro atala egiteko, datu base bat behar izan da eta horretaz gain Apache web zerbitzaria ere beharrezkoa izan da dena ondo burutzeko. Horregatik, zerbitzari independiente hau instalatu da ordenagailu pertsonalean, beharrezko tresna guztiak dituelako bere baitan. Aurrerago ikusiko da beste tresnen azalpena. Honekin, modu errazean instalatzen da MySQL, Apache eta PHP, beharrezkoak diren tresnak. Horretaz gain, nahi dugun momentuan martxan jarri daitezke Apache eta MySQL zerbitzuak eta nahi dugun momentuan kendu daitezke baita ere. Irudian ikus daiteke nola den XAMPP-en interfazea eta zein erraz jarri daitekeen martxan nahi ditugun zerbitzuak 44. XAMPP-en interfaze grafikoa
Irudian ikus daitekeen moduan, nahikoa da Start botoia sakatzea nahi duguna martxan jartzeko. Ondorioz, nahi duguna gelditzeko, nahikoa da ere Stop botoia sakatzea. Bertan ikus daiteke ze portu erabiltzen duen zerbitzu bakoitzak eta zerbitzua martxan dagoen jakiteko nahikoa da bere izena berde kolorez dagoen begiratzea. Horretaz gain, esan beharra dago Apache web zerbitzariaren bitartez probatu izan ahal dela web-ean egindako foro hau. Apache web zerbitzaria ere XAMPP paketearekin dator. Web zerbitzari hau kode irekikoa da eta plataforma ugaritan erabili daiteke.
2.4.2 PHPMyAdmin PHPMyAdmin PHP-n idatzitako erraminta bat da MySQL administrazioa web orrialdeen bitartez maneiatzeko sortua. Honek, taulak sortu, ezabatu, aldatu etab. egin ditzake. Horretaz gain, MySQL- n idatzitako edozein agindu bete dezake. Kode irekikoa da eta ondorioz ez da ezer ordaindu behar hau erabiltzeko. Tresna hau oso baliagarria izan da foroa sortzeko momentuan, MySQL lengoaia nahiko ezaguna delako eta erabiltzeko erraza da. Horretaz gain, MySQL aginduak egiteko garaian, interfaze grafikoari esker gauzak errazago burutu daitezke tresna honekin. Hurrengo irudian ikus daiteke PHPMyAdmin-en interfaze grafikoa.
Ikus daitekeen moduan, interfaze grafiko oso argia dauka eta ulerterraza. Horrela, erabiltzaileak denbora aurreztuko du grafikoki taulak sortzen, editatzen ezabatzen etab.
4.1 Aktore ezberdinak Proiektu honetan bi aktore ezberdinduko ditugu erabilpen-kasuak ikusten ditugunean. Aktore hauek gauza ezberdinak egiteko aukera dute eta horregatik da garrantzitsua aktore bakoitza nor den jakitea. Alde batetik, erregistratu gabeko aktorea izango dugu. Aktore honek, aplikazioan ez du ezer egin behar eta geroago ikusiko diren hainbat gauza egin ahal izango ditu. Bestetik, erregistratutako aktorea izango dugu. Honek, aurrerago ikusiko dugun beste gauza bat egin dezake, erregistratu gabekoak egin ezin duena.
Aurreko irudian ikus ditzakegu bi erabiltzaileak. Erregistratu gabeko erabiltzaileari “Erabiltzaile” izena jarriko diogu. Aldiz, erregistratutako erabiltzaileari, “Erregistratutako erabiltzailea”.
Erregistratutako gabeko erabiltzailea aktore gisa:
Aktorea: Erabiltzailea Laburpena: Erabilpen-kasu honetan, erabiltzaileak Ibiza irlari buruzko hainbat gauza ikusi ditzake. Informazio orokorra jasoko du honekin. Horretaz gain, irlako hainbat argazki ere egongo dira ikusgai. Amaitzeko, Ibizako mapa ere egongo da ikusgai, bertan zoom-a aurrera edo atzera eginez, nahi ditugun tokiak non dauden ikusi ahal dira zehatz mehatz. Aurrebaldintza: Internet ( maparen funtzionalitatea ikusteko). Post baldintza: Gertaera-fluxua : 1. Erabilpen-kasu honetara heltzeko, erabiltzaileak pantaila nagusiko “Información general” botoia sakatu beharko du. 2. Botoi horreri sakatzean, beste hiru botoi ikusi ahalko dira. Bata, “Información” izango da. Bestea “Galería de imágenes” eta azkena “Mapa”. 50. Pantaila nagusia
1.1 Informazioa (Información) Atal honetan, Ibizari buruzko informazio orokorra ikusi ahal da.
2- Botoia sakatu ostean, Ibizari buruzko informazioa irakurri ahalko da. Bertan, Ibizako
armarria ere ikusiko da.
2- Botoia sakatu ostean, Ibizako hainbat lekutako argazkiak egongo dira ikusgai.
beste aurreratu edo atzeratu daiteke. Horrela, asko atzeratzean, Ibiza non dagoen kokatuta
ikusiko da eta asko aurreratzean, kaleak zehatz mehatz non dauden ikusi ahal izango da.
2. Interes guneak (Lugares de interés) 58. “Lugares de interés” erabilpen kasua Aktorea: Erabiltzailea Laburpena: Erabilpen-kasu honetan, erabiltzaileak Ibiza dauden intere guneak ikusi ahal izango ditu. Interes gune hauetako informazioa eta baita argazki txiki bat agertuko da. Horretaz gain, interes guneen kokalekua mapan ere egongo da ikusgai. Aurrebaldintza: Internet ( maparen funtzionalitatea ikusteko). Postbaldintza: Gertaera-fluxua : 1. Erabilpen-kasu honetara heltzeko, erabiltzaileak pantaila nagusiko
“Lugares de interés” botoia sakatu beharko du. 2. Aurreko botoia sakatzean, interes guneen zerrenda bat ikusiko da. Zerrenda
2.1 Nahi dugun interes guneari eman, eta bere informazioa eta argazkia ikusiko da. 2.2 Mugikorreko ezkerreko botoiari sakatu eta agertzen den botoiari eman ondoren, interes guneen mapa ikusi.
2.1 Interes gunea (Lugar de interés) Atal honetan, interes gune zehatzaren informazioa eta argazkia egongo da ikusgai.
2- Botoi horreri sakatu ondoren, emandako interes gunearen informazioa eta argazkia
agertuko da azpialdean.
2- Aurreko botoia sakatu ondoren, eman diogun interes gunearen informazioa eta argazkia
izango dugu ikusgai.
Aktorea: Erabiltzailea Laburpena: Erabilpen-kasu honetan, erabiltzaileak Ibizan dagoen garraio publikoari buruzko hainbat gauza ikus eta egin ditzake. Alde batetik, garraio publikoaren informazio orokorra ikus dezake (linea bakoitzaren iraupena eta kostua). Bestetik, linea bakoitzak egiten duen bidea ere ikus dezake mapan. Azkenik, geltoki batetik bestera joateko bide laburrena zein den ere ikus dezake. Aurrebaldintza: Internet ( maparen funtzionalitatea ikusteko). Post baldintza: Gertaera-fluxua : 1. Erabilpen-kasu honetara heltzeko, erabiltzaileak pantaila nagusiko
Alde batetik, linea bakoitzaren iraupena ikusi ahal izango da eta bestetik linea bakoitzaren
2- Botoi horreri sakatu ondoren, autobus eta itsasontzi linea ezberdinak egongo dira ikusgai
da.
4- Linea baten sakatu dugunean eta ordutegiaren informazioa ikusgai dagoenean, baita ere
informazio pantailan, ordutegiak ikusteko botoia edo ibilbidea ikusteko botoia izango dugu.
sartuko gara eta bertan ikusi beharko da itsasontziaren ordutegia, ordutegia aldatu egiten
7- Itsasontziaren ibilbidea ikusteko “Ver itinerario” botoia sakatzean, itsasontziak egiten
74. Itsasontzi linearen informazioa
76. Itsasontziaren ibilbidea
nahi dugun baita ere. Ondoren, “Buscar” botoia sakatuko da.
Aktorea: Erabiltzailea Laburpena: Erabilpen-kasu honetan, Ibiza irlako jatetxeak egongo dira ikusgai. Bertan, jatetxeen zerrenda ikusi ahal izango da eta zein den jatetxe bakoitzaren modalitatea. Horretaz gain, telefonoz deitu ahal izango da jatetxeari, bere web orria ikusi eta baita mapan non dagoen kokatuta begiratu. Aurrebaldintza: Internet ( maparen funtzionalitatea ikusteko). Postbaldintza: Gertaera-fluxua : 1. Erabilpen-kasu honetara heltzeko, erabiltzaileak pantaila nagusiko
“Restaurantes” botoia sakatu beharko du. 2. Botoi horreri sakatzean, jatetxeen zerrenda bat egongo da ikusgai. Bertan jatetxearen izena eta zein janari modalitate egiten duen ikusi ahalko da.
84. Mapa jatetxeekin
5. Jatetxe bat hautatzean, hiru botoi izango ditugu bere informazioan. Alde batetik “Llamar”, bestetik “Web” eta azkenik “Info”. Web orrialderik ez dutenek, ez dute “Web botoia izango. 6. Llamar botoiari ematean, automatikoki mugikorrak jatetxera deituko du.
85. Web orrialde gabeko jatetxea 86. Web orrialdedun jatetxea
7. Web botoia sakatzean, aplikazioa jatetxearen web orrira joango da zuzenean. 8. Info botoia ematean, jatetxearen informazioa ikusiko da eta horretaz gain,
jatetxearen argazki bat egongo da ikusgai.
87. Jatetxearen web orria
88. Jatetxearen informazioa
Aktorea: Erabiltzailea Laburpena: Erabilpen-kasu honetan, Balearee irletako notizia garrantzitsuenak edukiko ditu ikusgai eta momentu oro eguneratuta. Notizia hauek internetetik hartzen dira zuzenean eta horregatik daude momentu oro eguneratuta. Aurrebaldintza: Internet. Post baldintza: Gertaera-fluxua : 1. Erabilpen-kasu honetara heltzeko, erabiltzaileak pantaila nagusiko
Aktorea: Erabiltzailea Laburpena: Erabilpen-kasu honetan, Ibizako eguraldia egongo da ikusgai. Bertan, momentu honetan egiten duen eguraldia eta momentu honetan egiten duen tenperatura ikusiko da. Horretaz gain, hurrengo lau egunetako eguraldia eta tenperatura altuena eta baxuena ere ikusiko dira. Aurrebaldintza: Internet. Postbaldintza: Gertaera-fluxua : 1. Erabilpen-kasu honetara heltzeko, erabiltzaileak pantaila nagusiko
“El tiempo” botoia sakatu beharko du. 2. Botoi horreri sakatzean, momentu honetan dagoen eguraldia eta tenperatura ikusiko dira. Horretaz gain, hurrengo lau egunetako eguraldia eta tenperatura minimo eta maximoak egongo dira ikusgai.
Aktorea: Erregistratutako erabiltzailea Laburpena: Erabilpen-kasu honetan, foro txiki bat ikusiko da, erabiltzaile bakoitzak bertan bere iritziak jarri ditzan. Aurrebaldintza: Internet. Postbaldintza: Gertaera-fluxua : 1. Erabilpen-kasu honetara heltzeko, erabiltzaileak mugikorraren ezkerreko botoia sakatu beharko du eta bertan botoi berri bat agertuko da (“Foro”). 2. Foro botoia sakatzean, erabiltzailea “Login” pantailara sartuko da bertan bere erabiltzaile izena eta pasahitza sar ditzan.
3. Erabiltzailea logeatuta dagoenean, logeatuta dagoela esaten dion pantailara pasako da. 4. Pantaila horretan egonda, erabiltzaileak “Ver foro” hitza sakatzen badu, forora sartu ahal izango da. Foroaren pantaila nagusira iritziko da.
5. Erabiltzailea foroaren barnean dagoenean, gaiak ikusgai izango ditu. Bertan gaiak dituen erantzunak eta azken erantzuna noiz izan zen ikusiko da. 6. Horretaz gain, erabiltzaileak gai berri bat zabaldu ahal izango du eta baita zabalik dauden gaiak ikusi eta horietarako erantzuna edo iritzia eman.
Bertan ikus daitekeen moduan, erabiltzaileak gai bat baino gehiago sortu ahal ditu. Horretaz gain, gaia, erabiltzaileari egongo da bakarrik esleituta. Bestalde, erabiltzaile batek komentario bat ere ez edo asko egin ditzake. Hala ere, komentario bakoitza erabiltzaile bakar batek egiten du. Amaitzeko, gai bat sortzerako orduan, lehenengo komentarioa sartzen da. Ondorioz, gai bakoitzak komentario bat edo gehiago izan ditzake. Komentarioa, ordea, gai baten bakarrik agertuko da.
Ondorengo irudian klase diagrama ikusiko da. Horrela, klaseen arteko erlazioa errazago ikusiko da eta proiektuaren pantailen arteko erlazioa oso argi ikusi ahal izango da.
Sekuentzia diagrama honetan, erabiltzailea, lehenik eta behin, aplikaziora sartuko da eta bertan pantaila nagusia ikusiko du. Pantaila nagusi horretan “Información general” botoia sakatuko du. Behin aurreko botoia sakatzen duenean, “Información” botoia sakatuko du eta dialogo bat irtengo da pantailan Ibizako informazioarekin eta baita irudi batekin.
Erabiltzailea lehenik eta behin aplikaziora sartuko da eta bertan pantaila nagusia ikusiko du 6 botoirekin. Botoi guzti horien artean “Restaurantes” botoia hautatuko du eta hurrengo pantailara joango da (Restaurantes klasera). Bertan, jatetxeen zerrenda bat egongo da eta mugikorreko “Menu” botoian sakatuta, menu bat agertuko da azpikaldean “Ver mapa de restaurantes” botoia bertan dagoela. Botoi horreri ematean, “MapaRestaurantes” klaseari egingo zaio deia eta erabiltzaileak jatetxeen kokalekuak ikusiko ditu Ibizako mapan.
Sekuentzia diagrama honetan, erabiltzailea lehenik eta behin aplikaziora sartuko da. Behin aplikazioan sartu denean, “Restaurantes” botoia sakatuko du eta jatetxeen zerrenda edukiko du ikusgai. Zerrenda aurrean daukanean, zerrendako jatetxe bat hautatuko du eta dialogo berri bat irekiko saio. Bertan botoi ezberdinak izango ditu ikusgai, eta “Llamar” botoia sakatuko du. Botoi hori sakatzen duenean, “ACTION_CALL” baten bitartez, jatetxeari egingo dio deia.
Kasu honetan, erabiltzailea aplikaziora sartuko da eta bertan 6 botoi ezberdin izango ditu hautatzeko. Momentu honetan, “Restaurantes” botoia sakatuko du “Restaurantes” klaseari dei eginez. Hori egitean, jatetxeen zerrenda bat egongo da erabiltzailearentzat ikusgai. Zerrenda aurrean duelarik, erabiltzaileak zerrendako jatetxe bat hautatuko du eta horren ondorioz dialogo bat agertuko zaio. Dialogo horretan botoi ezberdinak izango ditu. Botoi horietako “Web” botoia hautatuko du eta “ACTION_VIEW”-aren bitartez, web nabigatzailea irekiko da eta erabiltzailea jatetxearen web orrian sartuko da automatikoki.
Sekuentzia diagrama hauetan erabiltzaileak gauza bera egingo du bai bata eta bai bestea lortzeko. “Noticias” botoiaren kasuan, lehenik eta behin erabiltzailea aplikaziora sartuko da. Aplikazioaren barruan dagoelarik, “Noticias” botoia sakatuko du eta bertan notizia eguneratuak ikusi ahalko ditu. “El tiempo” botoiaren kasuan, berdina egingo du, eta funtzionalitatearen barruan dagoenean, momentuko eguraldia eguneratuta ikusiko du eta baita hurrengo 4 egunetan egingo duen eguraldia agertuko da (eguraldia eta tenperatura maximo eta minimoak).
Erabilpen kasu honetan, erabiltzailea lehenik eta behin aplikazioan sartuko da. Gero, “Transporte público” botoiari sakatuko dio eta hurrengo pantailan 3 botoi izango ditu ikusgai (“Transporte” klasea). Botoi hautatik, “Líneas” botoia sakatuko du erabiltzaileak eta linea ezberdinen zerrenda ikusiko du. Behin linea ezberdinak aurrean dituelarik, linea bat hautatuko du eta gainean sakatuko dio, dialogo bat agertuz. Dialogo horretan botoi bat egongo da azpialdean “Ver itinerario” izenarekin. Erabiltzaileak botoiari sakatuko dio eta linea horreri dagokion klaseari deituko dio. Dei hau burutzean, erabiltzaileak hautatutako linearen ibilbidea izango du ikusgai.
Sekuentzia diagrama honetan, lehenik eta behin erabiltzailea aplikazioan sartu beharko da. Behin barruan dagoela, “Transporte” botoiari emango dio eta honek “Transporte” klasera bidaliko dio. Klase horretan dagoelarik, 3 botoi egongo dira ikusgai. Botoi hauen artean, erabiltzaileak, “Estoy en… voy a…” botoiari emango dio. Behin botoi horreri emanda, “Estoyen” klasera joango da. Klase honeri esker, erabiltzaileak bi desplegable izango ditu ikusgai. Honako bakoitzean, zein geltokitatik eta zein geltokitara joan nahi duen esango du. Ondoren, “Buscar” botoiari emango dio. Behin hori dena eginda, aplikazioak geltoki guztien zerrenda sortuko du, geltoki bakoitzaren izena eta zein linea den jarriz. Gero, erabiltzaileak sartutako bi geltokiak berreskuratuko ditu eta ondoren grafoa sortuko du. Behin grafoa sortuta eta irteera eta helmuga zeintzuk diren jakinda, Dijkstraren* algoritmoari esker, bide minimoa bilatuko du. Azkenik, bide minimoa lortuta, erabiltzaileak irteeratik helmugarako bide minimoa zein den ikusiko du. Honekin batera, bide minimoaren geltokiak eta geltoki bakoitzeko linea zein diren ikusiko dira.
Dijsktraren algoritmoa Dijkstraren algoritmoa, leku batetik bestera bide minimoa lortzeko algoritmoa da. Modu hobean esanda, grafo bat emanda, hasierako nodo batetik, bukaerako nodo batera dagoen bide guztietatik, minimoa edo laburrena zein den esaten digu. Nodo batetik bestera dauden bidean, kostuak egongo dira, kostu hauek ezberdinak izan daitezke (kostua eurotan, distantzia…). Hurrengo irudiarekin errazago ikusiko da grafoa nolakoa den eta zeintzuk diren kostuak. Honako irudian hasierako grafoa daukagu, bere nodoen arteko kostuekin.
Lehen ikusitako grafoa edukita, Dijkstraren algoritmoari esker, a-tik z-ra dagoen bide minimoa lortuko dugu. Bide minimo hau nodoen arteko kostu minimoarekin lortuko da. Honako hau izango da erantzuna.
Ondorioz, grafoaren bide minimoa ADCBFEZ izango da eta horren kostua 23. Aurreko irudian ikusitako emaitza lortzeko, algoritmo honek hainbat pausu ematen ditu. Guzti hau kontutan edukita, Dijkstraren algoritmoaren sasi kodea hurrengoa izango da.
Gure kasuan, JAVA lengoaian inplementatu behar da algoritmo hau, nodo ezberdinak gure geltoki ezberdinak izanik. Geltoki hauen artean, kostu bat egongo da eta gure kasuan linea baten geltokien arteko kostua 1 izango da eta linea ezberdinen arteko kostua hirukoitza, hau da, 3. Kasu honetan, erabiltzailearentzat erosoagoa izango da linea bakarra hartzea helmugara heltzeko eta horretaz gain kostua (eurotan) ere baxuagoa izango da. Horregatik eman diogu kostu handiagoa linea aldaketei. Horretaz gain 546 nodo izango ditugu eta nodo hauen artean 1321 lotura nodo horien artean, lotura hauek bi norabideetan izanik. Kostua begiratzen badugu, algoritmoaren kostua O((|A|+|V|) log |V|) = O(|A| log |V|) izango da. Horrela, exekuzio denbora ez da altua izango kasu baten erez. Horregatik, beste hiri batzuetarako garraio publikoaren aplikazioak egitean algoritmo hau inplementatzea oso interesgarria izango da. Algoritmoari esker, nodo ezberdinen (geltokien) arteko distantzia minimoa lortzen da. Horrela, JAVA kodera pasatzen da algoritmoa eta erabiltzaileak leku batetik bestera bide minimoa zein den jakin ahal izango du.
Honako honetan, lehenik eta behin erabiltzailea aplikaziora sartuko da. Bertan dagoela, mugikorreko ezkerreko botoiari emango dio (“Menu” botoia) eta pantailaren azpialdean menu bat agertuko zaio botoi batekin (“Foro” botoia). Erabiltzaileak bertan emango du eta “Login” klasera bidaliko dio. Bertan, erabiltzailea eta pasahitza jarri beharko du aurrera egiteko. Erabiltzailea eta pasahitza sartzen duenean, behean dagoen “Login” botoiari emango dio eta orduan programak erabiltzaile eta pasahitz hori ondo dauden konprobatuko du. Hori konprobatzeko, “Httpostaux” klaseari deituko dio “Login”-ek eta erabiltzaile eta pasahitza pasako dizkio. Orduan, “Httpostaux” klaseak JSONArray moduan bidaliko dio erantzuna (erabiltzaile eta pasahitza ondo dauden esanaz). Momentu honetan, erabiltzailea eta pasahitza txarto badaude, “toast” bat agertuko da, hau da, mezu bat agertuko da txarto dagoela esanez. Aldiz, erabiltzailea eta pasahitza ondo badaude, “HiScreen” klaseari deituko dio eta erabiltzaileak pantailan ongi etorri mezu bat ikusiko du. Ongi etorri mezu horretan “Ver foro” hitza dago jarrita azpialdean. Erabiltzaileak horreri emanaz, web orrialdea zabalduko da zuzenean aplikazioaren foroarekin.
Aplikazioa bukatu ondoren, probak egiteko momentua da. Proba hauek, erabilpen kasuekin bat datozen probak izan behar dira. Erabilpen kasu guztiak betetzen badira, egiten diren proba guztiak arrakastatsuak izango dira eta, horrela, egin beharreko lana ondo burututa egongo da. Probaren batek huts egiten badu, huts egite hori konpondu beharra dago. Gure kasuan, bi modutan egin daitezke proba hauek. Bata, emuladorearen bitartez eta bestea, Android sistema eragiledun mugikorraren bitartez.
6.1 Emuladorea Gure garapen ingurunearekin batera, Android-ek emuladorea dakar defektuz. Honekin, hainbat proba egin daitezke eta hainbat ezaugarri ezberdineko emuladoretan burutu daitezke proba horiek. Emuladoreak benetako mugikor batek moduan funtzionatzen du eta mugikorrarekin egin daitezkeen gauza berdinak egin ahal dira. Probak burutu aurretik, emuladorea konfiguratu behar da. Konfiguratze horretan, mugikorrak izango dituen ezaugarri ia guztiak jarri behar dira eta horrek hainbat posibilitate ematen dizkigu probak egiteko orduan. Horrela, hainbat “mugikor” ezberdinetan egin daitezke probak. Hala eta guztiz ere, emuladoreak alde txar garrantzitsu bat dauka. Emuladorea martxan jartzeko eta gauzak burutzeko, oso emuladore geldoa da eta horrela probak ezin dira modu arinean burutu. Horregatik ez dugu proiektu honetan emuladorea asko erabili. Hurrengo irudian ikus daiteke nolakoa den guk konfiguratutako emuladore bat.
Jarduera Emaitza Pantaila nagusia ikusi. Ondo Mugikorreko ezkerreko botoiari emanez, menu gainerakorra ikusi. Ondo Back emanez, aplikaziotik irten. Ondo
Jarduera Emaitza Zerrendako leku bat aukeratu eta leku horretako informazioa eta argazkia ikusi. Ondo Back emanez, “Lugares de interés” pantailara bueltatu. Ondo
Jarduera Emaitza “Restaurantes” pantaila ikusi. Bertan, jatetxeen lista ikusi argazki txiki batekin ondoan. Ondo Mugikorreko ezkerreko botoiari emanez, menu gainerakorra ikusi. Ondo Back emanez, pantaila nagusira bueltatu. Ondo
Jarduera Emaitza Menu gainerakorreko “Ver mapa de restaurantes” botoiari eman eta jatetxeen mapa ikusi. Mapan jatetxeen izenak eta kokalekuak ikusi. Ondo Back emanez, pantaila “Restaurantes” pantailara bueltatu. Ondo
Jarduera Emaitza Zerrendako jatetxe aukeratu eta jatetxe web gunea, telefonoa eta hiru botoi (“Llamar”, “Web” eta “Info”) ikusi. Ondo Info botoiari eman eta jatetxeari buruzko informazioa eta argazkia ikusi Ondo Back eman eta “Restaurantes” pantailara bueltatu. Ondo “Web” botoiari eman eta jatetxearen web gunera joan. Ondo Back eman eta “Restaurantes” pantailara bueltatu. Ondo “Llamar” botoiari eman eta jatetxera zuzenean deitu. Ondo Jatetxeen zerrendan egonda Back emanez, “Restaurantes” pantailara bueltatu. Ondo
Jarduera Emaitza Foroaren “Login” pantaila ikusi pantaila nagusiko menu gainerakorraren botoian emanaz. Bertan “Usuario” eta “Contraseña” eremuak ikusiz. Ondo Back emanez, pantaila nagusira bueltatu. Ondo Internet gabe egonda, erabiltzaile eta pasahitzak jarrita ere, txarto dauden mezua ikusi. Ondo Erabiltzaile eta pasahitz egokiak jarrita, hurrengo pantailara eraman. Ondo Hurrengo pantailan, ongi etorri mezua ikusi erabiltzailearentzat pertsonalizatua. Ondo “Login” pantailako “Registrarse” botoian emanez, nabigatzailea ireki eta erabiltzailea erregistratzeko aukera eman. Ondo
7. Ondorioak Dokumentu honetan ikusiko den azken atala ondorioak izango dira. Atal honetara heltzeko, hainbat hilabetetako lana burutu dugu eta lan guzti honen ondorioak ikusiko ditugu jarraian. Lan guztiek dituzte bere ondorioak eta oraindik eta gehiago lan esparru berria denean. Horregatik, ondorioak nabariak izango dira. Jarraian, helburuen ebaluaketa, zailtasunak, hedapen posibleak, ondorio pertsonalak eta ikasitakoarekin egingo genituzkeen aldaketak azalduko dira.
Ikusten den moduan, estimatutako eta denbora errealaren arteko aldea ez da oso handia. Ataza gehienetan 5-10 ordutako desbideratzea egon da. Hala ere, inplementazio atazan egon da desbideratzerik handiena. Bertan 35 ordutako aldea egon da estimaziotik denbora errealera. Ataza hau denez kalkulatzeko zailena normala da desbideratze hori izatea. Ondorioz, proiektu guztiaren desbideratzea 30 ordukoa izan da. Hurrengo irudian ikus daiteke grafikoki zein izan den desbideratzea.
117. Denboraren azterketa grafikoa
7.2 Helburuen ebaluaketa Behin proiektua amaituta dagoela, hasiera batean finkatutako helburuak bete ditugun jakin dezakegu. Hurrengoak izango dira gure proiektuarekin lortu ditugun helburu gehienak. - Proiektu bat, hasieratik amaierara ondo amaitzea. Honek dakartzan arazo guztiak konpondu, irtenbideak aurkitu eta denbora modu egokienean kudeatu da. - Android garapen ingurunearekin lan egitea. Lan ingurune honek ematen dituen erraztasun eta tresna ezberdinak erabili dira. - Open Street Maps teknologia modu egokian inplementatu da aplikazioan. - Android sistema eragiledun mugikorrek dituzten hainbat tresnari errendimendua atera zaio. Mapak eta nabigatzailea esate baterako. - Erabiltzailearentzat interfaze grafiko ulerterraz bat eraiki da. Honekin batera, erabiltzaileen
beharrizan gehienak aurrera eraman dira. - Mugikorraren ezaugarrien arabera, aplikazioaren ezaugarriak modu egokian moldatu dira. - Mugikorren pantailen ezaugarri ezberdinak zeintzuk diren ikustea lortu da. Honekin batera, aplikazioa mugikor ezberdin gehienetarako egina dago. - Web orrialdeen garapena egin da. - Web orrialdeen garapenean sortzen diren arazoak konpondu dira.
7.3 Zailtasunak Atal honetan, proiektuan zehar izan diren zailtasunak azalduko dira. Proiektu guztietan sortzen dira hainbat zailtasun, eta gainera, Android ezagutu ez izanak arazo eta zailtasun handiagoak sortu ditu.
- Hasiera batean, Android programazioan esperientziarik ez neukanez, programatzeko garaian zailtasun ugari izan ditut. Orokorrean, programatzeko era ez da oso zaila, baina horretan erraztasuna hartu arte akats ugari eta denbora asko galdu dut. Irtenbide bat bilatzeko orduan, ordu gehiago sartu behar izan ditut Android programazioari buruzko informazioa bilatzen eta programatzeko garaian erraztasuna hartzen. - Beste zailtasunetako bat probak egiteko garaian egon da. Hasiera batean, emuladorean egiten nituen proba guztiak baina emuladore honek denbora asko tardatzen zuen aplikazioa martxan jartzen eta aplikazioaren atal batetik bestera joaten. Horregatik, emuladorearen bitartez probak egiteari utzi behar izan nion. Irtenbide bat aurkitzeko garaian, Android sistema eragiledun mugikor bat eskuratzea izan zen. Honen bitartez, probak askoz arinagoak eta errazagoak izan dira eta denbora gutxiago galdu dut horretan. - Arazo horietaz gain, hasiera batean programatzen hasi nintzenean, defektuz sortzen zen R fitxategiarekin arazoak izan nituen. Momentu askotan, fitxategi hau desagertu egiten zen eta proiektu guztian erroreak agertzen ziren. Irtenbide bat aurkitzeko garaian, ez zegoen irtenbide zehatzik. Proiektu berri bat sortu behar zen eta lehen izandako kode guztia pasatu behar izan nuen proiektu berrira. Horretaz gain, esan beharra dago, denboran aurrera joan ahala eta aktualizazioak agertu zirenean, arazo hau konpondu egin zen eta ez zen berriro gertatu. - Beste arazoetako bat mapak izan dira. Mapak inplementatzeko garaian, liburutegi ezberdinen beharra izan nuen. Liburutegi hauek deskargatzeko orduan, bertsio ezberdinak daudenez, arazo ugari izan nuen zein bertsio behar nuen jakiteko. Denbora ugari galdu nuen liburutegi ezberdinekin probatzen. Arazo hau konpontzeko, lehen esan bezala, liburutegi ugarirekin probatu behar izan nuen. Horretaz gain, foro askotan galdetu behar izan nuen zein liburutegi erabili behar nuen eta zergatik. Azkenik, liburutegi egokiak aurkitu eta arazoa konpondu egin nuen. Dijkstraren algoritmoarekin ere arazo batzuk izan nituen. Lehenik eta behin Dijkstraren algoritmoa ondo ulertu behar izan nuen eta gero algoritmo hori JAVA kodera pasatzeko orduan denbora ugari behar izan nuen. Horretaz gain, behin JAVA kodean edukita, nire datuetara moldatzeko ere denbora ugari behar izan nuen.
Honekin arazoak edukita, irtenbide bat lortzeko asmotan, hainbat liburutako zatiak irakurri behar izan nituen. Horretaz gain, tutorearen laguntzak ere askorako balio izan zidan. - Foroa egiten garaian ere arazoak izan nituen. Foroaren login-a egiten hain zuzen ere. Bertan datu basearekin konprobatu beharreko datuak zeuden eta hori lortzeko denbora ugari behar izan nuen. Arazo honeri aurre egiteko, denbora asko behar izan nuen informazioa bilatzeko eta nola egiten zen ikusteko. - Azkenik, eta arazo larrienekin amaitzeko, informazio bilaketan ere arazo asko izan nituen. Datu asko behar nituenez, datu iturri on bat aurkitu beharra neukan. Horretarako, denbora asko pasa nuen datu iturri on bat bilatzeko asmotan, eta Interneten asko bilatu ondoren, datu iturri on bat eskuratu nuen. Honekin, arazoa konponduta zegoen.
7.4 Hedapen posibleak Aplikazio guztiek daukate hedapen posible ugari eta gure proiektua ez da gutxiago izango. Hedapen posibleak aplikazioa hobetzeko asmotan egiten dira eta ondorioz, erabiltzaileari aplikazioa erakargarriagoa egiteko asmotan egiten da. Horregatik hedapen posibleak hurrengoak izango dira.
- Lehen hedapen posiblea foroaren inguruan izango da. Foroa gure aplikazioaren barnean egitea izango zen hedapen posibleetako bat. Web gunera sartu beharrean, gure mugikorreko aplikazio barruan egon ahalko zen. Horrela, erabiltzaileak errazago izango luke foroaren atal desberdinetatik ibiltzea. Bigarren hedapen posiblea garraio publikoan egongo zen. Bertan, toki batetik bestera joateko egiten den bilaketan, toki batetik besterako geltoki ezberdinetako ordutegia automatikoki agertzea izango zen. Hau da, erabiltzaileari non eta ze ordutan hartu behar duen autobusa edo itsasontzia eta transbordoa egiteko garaian ere, zein geltokitan eta zein ordutan egin behar duen esatea. - Hirugarren hedapen posiblea, interfaze grafikoaren hobekuntza izango zen. Horrela erabiltzaileek aplikazioa erakargarriagoa ikusiko lukete. - Azkenik, helburuen artean zegoen funtzionalitate bat hedapen posibleen artean egongo da. Eleaniztasuna izango da hedapen posible hori. Oso interesgarria da aplikazio turistiko bat hainbat hizkuntzetan egotea. Ez dugu funtzionalitate hau burutu, azkenean denbora falta egon delako. Hau lortu ahal izateko, badago metodo on bat. Lehenik azaldutako proiektuko karpeten artean berriak sortu beharko dira. “Values” karpeta ezberdinak sortuko ditugu eta karpeta horren barruan string.xml dokumentuan hizkuntza ezberdinetako azalpenak eta testuak sartu beharko dira. Karpeta bakoitzak hizkuntza bat izango du eta erabiltzaileak mugikorrean hizkuntza aldatzen duenean aplikazioko hizkuntza ere aldatu egingo da. Guzti hau modu orokorrean ikusita dago baina garatu ezkero aplikazio eleanitza lortu ahalko da.
Hobekuntza guzti hauek, bere zailtasuna direla eta, ezin izan dira burutu. Horretaz gain, denbora muga baten barruan proiektua amaitu behar izanak, gauzak zailtzen ditu eta funtzionalitate garrantzitsuenak burutu behar dira.
7.5 Ondorio pertsonalak Proiektu honeri esker, Android sistema eragiledun programazioan lehen pausuak eman ditut. Honeri esker, lehenik interesa neukan teknologia baten lehen urratsak eman ditut eta interes hori handitu egin da. Android-ek etorkizun handia dauka eta honeri esker lan munduan sartzeko aukera areagotu egingo da. Horretaz gain, orain Android-eri buruzko interesa handiagoa denez, nire jakintzak areagotzeko asmotan post-graduko kurtsoa egiteko asmoa daukat. Azkenik, hasieran finkatutako helburuak bete ditudala ikusita, poz handia eman dit eta aurrera jarraitzeko indar ugari eman dizkit.
7.6 Ikasitakoarekin aldaketak Proiektua bere osotasunean burutu ondoren, ikasitakoa asko da. Bizitzako momentu guztietan egiten den bezala, ikasitakoarekin eta egindakoarekin, gauzak berriak ikasita eta proiektua nola joan den ikusita, gauzak beste modu egoki batean egitea legoke. Alde batetik, analisia eta diseinuari denbora gehiago eskainiko nioke. Momentu askotan, eta hasieran normalean, lehenengo egiten nuen gauza programatzen hastea zen. Gainera, Android programazioa gauza berria zenez niretzat, momentu askotan ez nekien nola eta zer programatu eta horrekin denbora ugari galdu dut. Horretaz gain, analisi on bat eta diseinu on bat eginda ez neukanez, programatzeko garaian ez neukan idea zehatz bat zer programatu behar nuenarekin. Orain, gauzak ikusita, programatzeak garrantzi txikiagoa daukala ikusi dut. Horregatik, analisi on bat eta diseinu egoki batekin, proiektua modu errazago baten burutu ahal izango nuke. Bestetik, Android programazioari buruzko informazio bilaketan ere aldaketak egingo nituzke. Denbora gehiago emango nioke Android programazioa nola burutzen den ikasten. Azken prototipoak egiteko garaian, erraztasun handiagoa izan dut eta inplementazioan ez dut arazo handiegirik izan eta, hori, trebetasun handiagoa lortu dudalako izan da. Horregatik, trebetasun handi hori lortzeko, Android teknologiari buruz informazio gehiago bilduko nuke hasiera batean. Amaitzeko, esan beharra dago, aldaketa txiki horiek eginda, proiektua modu egokiago batean egingo ahal izango nukeela. Guzti hau ikusita, bizitzan aurrerago egindako proiektu eta lanetan guzti hau kontutan hartzeko puntuak izango dira niretzat.
Liburuak
Webguneak |
addi-77f6b000891e | https://addi.ehu.es/handle/10810/15723 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | 2015-09-30 | science | Irazabal Urrutia, Imanol | eu | Kultuagenda | GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda - Sarrera LABURPENA: Gaur egun, teknologia geroz eta gehiago aurreratuz doa, eta faktore hau oso nabaria da kultura ekitaldien arloan. Garai hauetan, jendeak ez ditu aldizkariak erosten hurrengo egunetako kultura ekitaldiak kontsultatzeko, Internet bidez eta beraien telefono mugikorretatik egiten dute, askoz merkeagoa eta erosoagoa delako. Bestalde, kulturaren arloa oraindik ez dago oso garatuta Internet-en, alegia, oso webgune gutxi daude honetara dedikatzen direnak, eta, are gehiago, existitzen diren webgune gehienak oso diseinu txarrak dituzte eta ez dira oso intuitiboak. Kulturazaleen beharretatik jaio zen KULTUAGENDA webgunea sortzeko proiektua. Webgune honek daukan proposamena kultura ekitaldi guztiak webgune bakar batean biltzea da, eta, era berean, web-aplikazio oso intuitiboa izatea. Baina, helburu nagusiena, web-aplikazio gehienetan konpartitzen dena, erabiltzaileak ahalik eta klik gutxien egitea da, erosotasuna neurri handi batean handituz. Alde batetuk, webgune honek ekitaldiak erabiltzailearen kokapen errealaren bidez bilatu ahal izatea eskainiko du, baina baita ere filtro batzuk aplikatuz, ekitaldiaren data edota motaren arabera. Erabiltzaileak ekitaldi honen informazio guztia segundu gutxitan eskuragarri izango du. Beste alde batetik, erabiltzaileek beraien plangintza pertsonalizatua egiteko aukera izango dute, hau da, egun eta mota konkretu bateko ekitaldiak eskuragarri izango dituzte, eta gustokoen dituzten ekitaldiak aukeratu ahal izango dituzte plan bat sortzearren. Era berean, jatetxeen aukera handia egongo da bisitarien plana jateko toki batekin osatu ahal izateko. Ondorioz, KULTUAGENDA webgunearen proposamena aurkezten dugu, sorkuntza honekin kultura arloak gaur egun Internet-en daukan hutsa betetzeko desioekin. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 3
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda - Sarrera Beste alde batetik, aplikazio hau mugituko den arloan, hau da, musika eta ekitaldi kulturalak, sarean oihartzun handia sortzen ari dira. Gaur egun, musikazaleak Interneten musika gehiago erosten dute dendetan baino, eta, era berean, eguneko ekitaldiak ikusteko, Internet geroz eta gehiago erabiltzen da. Aldaketa hauek egoteko arrazoi nagusia Internetek ematen duen erosotasuna da. Proiektu honetan egikarituko den web-aplikazioa KULTUAGENDA izena izango du. Aplikazio kultural bat izango da eta adin guztietara zuzenduta egongo da. Hiri askotako ekitaldi kulturalak eta sesio irlandarrei buruz edozein pertsonak informazioa izatea eskainiko du. 1.3. Aukeratzeko arrazoiak Proiektu honetan web-aplikazio mota hau inplementatzea aukeratzearen arrazoi nagusia sarean arlo honetan dagoen hutsune handia da. Gaur egun, ekitaldi kulturalen eta sesio irlandarren informazioa ematen duten webgune gutxi daude, eta faktore honek proiektua ondo inplementatzen bada arrakasta handia ekarri dezake. Beste arrazoi bat proiektuaren arloa da. Kultura eta musikaren arloa oso interesgarria da eta jende askori asko interesatzen zaio. Ekitaldien eta sesio irlandarren informazioa aurkitzea batzuetan oso zaila izan daiteke, eta, horregatik, proiektu hau egikaritzearen beste arrazoietako bat erabiltzaileari erraztasunak ematea da. Webgune hau egitearen azkenengo arrazoia proiektuaren konplexutasuna da. Interneteko merkatu zailean nola mugitzen jakiteko aukera handi bat izan daiteke, etorkizunean beste web-aplikazio handiago batzuk egiteko. Lehenengo aplikazioa egiteko konplexutasun pixka bat behar da, zeren eta azken hau ez baldin badago, aurrerantzean aurrera egitea zailago izango da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 3 2 Irudia: Sesio irlandar bat. Iturria: http://www.ireland.com/es-es/destinos/northern-ireland/articulos/folk-rock/
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda - Sarrera 1.4. Erabiliko diren siglak eta akronimoak • Web-aplikazioak: Web-zerbitzari batera Interneten bidez helarazteko erabiltzen den erremintak dira, eta guk ezagutzen dugun batzuk blog-ak, webguneak, etab. dira. • PDF: (Ingelesez Portable Document Format) Software eta hardware plataformei independentea den dokumentu digitalen biltegiratze formatu bat da. • LDE diagrama: LDE siglak Lan Deskonposaketa Egitura esan nahi dute, eta bertan proiektuan egingo den lan guztia multzoetan zatikatuta ateratzen da. • HTML: (Ingelesez HyperText Markup Language) Web-orrialdeak egiteko erabiltzen den programazio marka-lengoaia bat da. • CSS: (Ingelesez Cascading Style Sheets) Web-orrialde bati estiloa edota efektuak emateko erabiltzen den programazio lengoaia bat da. • Script: Programazio lengoai batek programa bat exekutatzeko eskaintzen dituen aginduen multzoa da. • PHP: (Ingelesez Hypertext Preprocessor) Web-zerbitzari batek prozesatzen duen kode irekiko programazio lengoaia bat da. • JavaScript: Nabigatzaileetan bezeroaren aldetik erabiltzen den interpretaturiko programazio lengoaia bat da. • Python: Multiparadigmikoa den, hau da, programazio funtzionala, objektuetara zuzendutako programazioa, etab. ahalbidetzen duen programazio lengoai bat da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 4
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Hasierako planteamendua 2. Hasierako planteamendua: 2.1. Helburuak Proiektu honen helburu nagusia KULTUAGENDA izeneko web-aplikazioa sortzea da. Aplikazio hau oso erabilera erraza edukiko du eta honen erabiltzaileak hiri bateko ekitaldiak eta sesio irlandarrak klik gutxi batzuen bidez kontsultatu ahalko ditu. Proiektu honen azpihelburuak hauek izango lirateke: • Edozein plataformako (tablet-ak, smartphone-ak, ordenagailuak, etab.) web-nabigatzaileetan funtzionatzea. • Bisitariarentzat web-aplikazio erakargarria izatea. • Webgune hau inolako kostu ekonomikorik gabe edonor erabiltzea. • Ahalik eta hiri gehienen informazioa edukitzea. • Hiri bakoitzeko ekitaldi eta sesio irlandar gehienen informazioa edukitzea. • Webguneko informazioa automatikoki eguneratzea. • Aplikazio honek mundu mailan arrakasta izatea. • Proiektu hau etorkizuneko beste proiektu batzuetarako baliagarria izatea. Proiektu honen helburu pertsonalak hauek dira: • Benetako proiektu batean nola moldatu ikustea. • Planifikazio batekin lan egitera moldatzea. • Programazio-lengoai batzuk askoz gehiago sakontzea. • Etorkizunerako beste proiektu pertsonalentzat oinarria izatea. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 6
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Hasierako planteamendua 2.2. Deskribapena Proiektu hau, lehen esan den bezala, hirian inbertituko duen aisi denbora kudeatzeko orientatuta egongo den erabilera errazeko ekitaldi agenda izango den web-aplikazio bat izango da. Aplikazio erakargarri bat izango da, era berean erabilera erraza edukiko duena, eta bertan bisitaria eroso nabigatzea bilatuko da. Gure aplikazioak hiru multzo handi izango ditu bere baitan: 1. Sesio irlandarrak eta ekitaldien bilaketa: Webgunearen sail bat sesio irlandarren eta ekitaldien bilaketara dedikaturik egongo da. Bertan, preferentzia batzuk aukeratu ostean (Data eta ekitaldi mota), azken hauen arabera ekitaldiak eta sesio irlandarrak eskaintzen duten lokalak agertuko dira. Bi eratara agertuko dira: • Mapa baten bidez, ekitaldi edo lokal bakoitzaren kokapenaren arabera. • Taula baten bidez, bakoitzaren xehetasunekin batera. Esan beharra dago ekitaldi eta lokalen mapa geolokalizazioa ekarriko duela bere baitan, horrela, bilaketa bat egitean, lehenengo gure posiziotik hurbilen dauden ekitaldi eta lokalak agertuko dira. Behin mapako markagailu batean klik egitean, edo taulako ekitaldi edo lokal baten informazio gehiago jartzen duen estekan klik egitean, lokal edo ekitaldiaren xehetasunak eskaintzen dituen pantaila bat agertuko da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 7
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Hasierako planteamendua 2. Ekitaldi plangintza: Gure webgunearen beste sail nagusi bat bisitarientzako plangintza izango da. Bisitariak soilik nahi duen hiria, denbora tartea eta bere gustuak esan beharko ditu, eta gure aplikazioak parametro hauei egokituta plangintza pertsonalizatu bat sortuko dio gure bisitariari, bere bisitan erabil dezan. Era berean, bere plangintzan jateko jatetxe bat sartu dezake. Honetaz aparte, plangintza hau PDF bidez jaitsi daiteke, erabiltzaileak beti eskura izateko. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 9
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Hasierako planteamendua 3. Blog-a: Gure webguneko azken atal nagusi honetan blog bate egongo da, non gure webgunearen berriak edota orokorrean albiste nagusiak agertuko diren. Albiste edota berri hauetako bakoitza iruzkindu daiteke edota puntuazio bat eman daiteke. Esan beharra dago hasierako planteamenduan funtzionalitate hau ez zegoela pentsaturik, baina geroago nahiko interesgarria dela pentsatu zen. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 11 7 Irudia: Blog-aren kaptura-pantaila
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Hasierako planteamendua Bestalde, gure webguneak administrazio gune bat izango du, eta bertan, administratzaileak webaplikazioko administrazio ekintzak arazorik gabe egin ditzake, adibidez, hiri bat sartu, lokal bat ezabatu, etab. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 12 8 Irudia: Administrazio guneraren kaptura-pantaila
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Hasierako planteamendua 2.3. Irismena 2.3.1. Zatiak Proiektuaren garapenean, hainbat zati ezberdin egongo dira, non zati bakoitzean eginkizun ezberdinak egongo diren. Hona hemen zati guztiak eta bakoitzerako azalpen txiki bat: • Proiekturako prestakuntza: Zati honetan egingo dena proiekturako behar diren tresna guztiak prestatzea da, geroago proiektua arazorik gabe hasi ahal izateko. • Betekizunen bilketa: Bertan, proiektuak izango dituen betekizunak bilduko eta sakonduko dira, eta, era berean, proiekturako baliagarriak izango diren plan ezberdinak sortuko dira (arrisku plana, plan ekonomikoa, ....). Era berean, aplikazioaren portaera ezberdinak eta elementuak definituko dira diagrama mota batzuen bidez (domeinuaren eredua, etab.) • Analisia: Proiektuaren etapa honetan aplikazioak erabiliko dituen arkitektura eta lengoaiak definituko dira. Baita ere gertaera fluxuak eta hasierako zirriborroak sortuko dira. • Diseinua: Aldi honetan, aplikazioarentzako estruktura orokor bat egingo da, kodearekin hasterakoan oinarri bat eduki ahal izateko. • Programazio lengoaien ikaskuntza: Kodearekin hasi baino lehen, etapa honetan egingo dena erabiliko diren programazio lengoaien ikasketen sakontzea da. • Inplementazioa: Zatiaren izenburuak dioen bezala, zati hau proiektuaren kodifikaziora zuzenduta egongo da. • Probak: Aplikazioaren probak diseinatzeko eta egikaritzeko eta, orokorrean, webgunea ondo funtzionatzen duen jakin ahal izateko egikarituko den zatia izango da. • Ezarpena: Proiektuaren atal honetan web-aplikazio hau ordenagailu eta mugikor mota guztietan ondo funtzionatzen duen egiaztatuko da. • Dokumentazioa: Aldi hau aurreko etapa guztietan aurkitzen da, egin ahala aurreko eginkizun guztiak dokumentatzen joan direlako, baina fase honetan aplikazioaren manuala sortu, diagrama batzuk berrikusi eta aplikazioari azken ikutuak emango zaizkio. • Aurkezpena: Bertan, proiektuaren defentsarako baliagarria izango den laguntza aukezpen bat prestatuko da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 13
bakoitzaren azalpen sakondua: 1 Zatia: Proiekturako prestakuntza: Proiektuaren ataza 1.1. Denbora planifikazioa sortu. Denbora 3 ordu. Deskribapena Proiektu osoko epeak kontrolatzeko baliagarria izango den denbora planifikazioa sortuko da. Sarrerak - Irteerak/entregableak Denbora planifikazioa. Beharrezko erremintak Kalkulu orri programa bat (OpenOffice Calc) eta beste urte batzuetako apunteak. Aurrekariak - Proiektuaren ataza 1.2. Dokumentuaren hasierako konfigurazioak ezarri. Denbora 3 ordu. Deskribapena Memoriako hasierako konfigurazioak (aurkibidea, orrien estiloak, ...) finkatuko dira, aurrerantzean hauekin lan egin ahal izateko. Sarrerak - Irteerak/entregableak - Beharrezko erremintak Dokumentatzeko programa bat (OpenOffice Writer) eta Internet. Aurrekariak -
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Hasierako planteamendua 2 Zatia: Betekizunen bilketa: Proiektuaren ataza 2.1. Negozio esparrua eta antzeko aplikazioak ikertu. Denbora 3 ordu Deskribapena Ideiak ateratzeko asmoarekin, aplikazio honen esparruko beste web-aplikazio batzuk ikertuko dira. Sarrerak Lehen bileran bildutako informazioa. Irteerak/entregableak Bildutako informazioa. Beharrezko erremintak Internet. Aurrekariak - Proiektuaren ataza 2.2. Domeinuaren eta erabilpen kasuen ereduak sortu. Denbora 8 ordu. Deskribapena Diagrama hauen bidez web-aplikazioak edukiko dituen portaera ezberdinak eta entitateak definitu dira. Sarrerak Proiektuaren kudeaketa plana. Irteerak/entregableak Domeinuaren eredua eta erabilpen kasuen eredua. Beharrezko erremintak Irudikatzeko programa bat (OpenOffice Draw). Aurrekariak Proiektuaren Kudeaketa Plana Proiektuaren ataza 2.3. Dokumentazioa berrikusi. Denbora 4 ordu. Deskribapena Memorian idatzitakoa berrikusiko da, dena egoki dagoela egiaztatzeko. Sarrerak Momentuz memorian egindakoa. Irteerak/entregableak Berrikusitako memoria. Beharrezko erremintak Dokumentatzeko programa bat (OpenOffice Writer). Aurrekariak 2.1. eta 2.2. atazak. Proiektuaren ataza 2.4. Dokumentazioko akatsak zuzendu. Denbora 3 ordu. Deskribapena Memoria zuzendariarekin berrikusi ondoren agertu diren akatsak zuzenduko dira. Sarrerak Zuzendariaren onespenarekin berrikusitako memoria. Irteerak/entregableak Memoria zuzendua. Beharrezko erremintak Dokumentatzeko programa bat (OpenOffice Writer). Aurrekariak 2.3. ataza. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 17
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Hasierako planteamendua 2.4. Denbora planifikazioa 2.4.1. Planifikazio egutegia KULTUAGENDA web-aplikazioaren zati bakoitza egiteari dedikatu zaizkion egunak agertuko dira hurrengo egutegian. Esan beharra dago jaiegunetan, larunbatetan eta igandeetan lanik egin ez dela, eta egunero inbertitu den denbora 2 ordukoa dela. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 25 11 Irudia: Planifikazioaren egutegia
Arriskua Proiektuaren informazio guztia edo zati bat galtzea. Probabilitatea Gerta daiteke. Ondorioa Informazioa galtzea. Eragina Oso altua. Hartu beharreko neurriak Galdutako informazioa berriro osatu. Nola saihestu Segurtasun-kopiak egin. Arriskua Lan egiteko tresnak matxuratzea. Probabilitatea Oso probablea. Ondorioa Informazioa galtzea eta tresnen ezeraginkortasuna. Eragina Oso altua. Hartu beharreko neurriak Tresnak konpondu. Nola saihestu Segurtasun-kopiak egin eta tresnak zaindu. Arriskua Planifikazioa txarto egitea Probabilitatea Oso probablea. Ondorioa Proiektuaren egikariketa ezegokia. Eragina Oso altua. Hartu beharreko neurriak Planifikazioa lehenbailehen zuzendu. Nola saihestu Planifikazioa ondo egiten saiatu, Arriskua Aplikazioaren inplementazioan ataskatzea. Probabilitatea Gerta daiteke. Ondorioa Proiektuan atzerapen asko egotea. Eragina Ertaina. Hartu beharreko neurriak Ezagutzak ahalik eta azkarren sakontzea. Nola saihestu Ezagutzak ahalik eta hoberen sakondu. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 30
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Aurrekarien analisia 3. Aurrekarien analisia: Atal honetan aplikazio honen antzeko aplikazioak ikertuko dira, proiektu honetarako ideiak ateratzeko helburuarekin, eta, era berean, konpetentziak dituen hutsuneak web-aplikazio honekin betetzeko asmoz. Helburu hauek elkartuta, konpetentziatik urrun egon daitekeen aplikazio bate egin daiteke. Webgune honek eskainiko dituen zerbitzuetako batzuk eskaintzen dituzten web-aplikazioetako batzuk hauek dira: TheSession webgunea mundu osoko sesio irlandarren informazioa dauka bere baitan. Nahiko interesgarria den web-aplikazio bat da eta oso erabilera errazekoa da. Beste alde batetik, AgendIt weborria mundu mailako hainbat ekitaldi dauzka erregistraturik. Ekitaldi hauen informazio kopuru handia dauka baina aplikazio honen arazorik handiena erabilera zailekoa dela eta oso astiro kargatzen dela da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 35 16 Irudia: TheSession http://thesession.org/sessions 17 Irudia: AgendIt http://www.agend.it/index.php
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Aurrekarien analisia Proiektu honekin bilatzen diren funtzionalitate berriak honako hauek dira: • Euskaraz: TheSession webgunea soilik ingelesez ikus daiteke eta AgendIt aplikazioa, aldiz, gazteleraz. KULTUAGENDA aplikazioa euskaraz bistaratu ahal izango da. • Dena orri batean: Webgune bakoitzak gauza bat eskaintzen du. TheSession sesio irlandarrei buruz informazioa dauka bakarrik, eta AgendIt ekitaldiei buruzko informazioa besterik ez dauka. KULTUAGENDA bilatzen duen gauzetako bat webgune hauen informazioa aplikazio bakar batean batzea da. • Geolokalizazioa: KULTUAGENDA aplikazioak gure kokapen erreala erabiliko du plataforma mugikorretan posiziotik hurbil dauden ekitaldi eta lokalak aurkitzeko. Aztertutako aplikazio bat ere ez ez dauka funtzionalitate hau. • Bilaketa bat egiteko parametroak: AgendIt web-aplikazioan ekitaldien bilatzaileko parametroak sartzea ez da batere erraza, eta KULTUAGENDA-n bilatzen dugun gauzetako bat prozesu hau erraztea da. • Diseinua: TheSession eta AgendIt webguneek oso diseinu monotonoa daukate eta ez dira oso bisualak. KULTUAGENDA webgunearekin bilatzen duguna diseinu erakargarri bat eta aplikazio intuitiboa izatea da. • PDF bidez inprimatu: Ekitaldien atalean, AgendIt ez dauka planifikazio bat PDF bidez inprimatzeko aukera, KULTUAGENDA-k edukiko duen funtzionalitate berri bat izango dena. • Azkartasuna: Ikerketa honetan nabaritu den beste faktore bat, lehen esan bezala, AgendIt webgunea kargatzeko denbora asko behar duela da. KULTUAGENDA aplikazioaren helburuetako bat karga denborak minimoak izatea da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 36
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Betekizunen bilketa 4. Betekizunen bilketa: Proiektuaren analisia egin baino lehen, aplikazioak edukiko dituen rolak eta portaerak definitu beharko dira. Aplikazioaren erabiltzaile finalak eta azken hauek egin ahal izango dituzten ekintzak definitu beharko dira diseinua eta inplementazioa hasi baino lehen, oinarri bat edukitzeko asmoarekin. Webguneak bilatuko duen xede nagusia hiri batera doan bisitariek hiri honetan dauden ekitaldiaketa sesio irlandarrak bilatzeko erreferentzia bat da. Aplikazioaren funtsezko erabiltzaileak bisitariak izango dira, baina horretaz aparte, webgunea era egokian egotearen ardura izango duten administratzaileak egongo dira. Erabiltzaile final hauen portaera ezberdinak errepresentatzeko, erabiltzaile bakoitzak erabilpenkasuen eredu ezberdin bat izango du, non diagrama honetan erabiltzaile bakoitzak (diagrama hauetan aktore izena izango dutenak) egin ahal izango dituen ekintza guztiak definituko diren. Diagrama bakoitzeko aktore eta ekintza bakoitzak zehatz-mehatz azalduta etorriko dira. Bukatzeko, aplikazio honetako elementu guztiak errepresentatuko dituen domeinu diagrama bat egingo da, eta diagrama honetako elementu bakoitza azalduta etorriko da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 38
18 Irudia: Erabilpen-kasuen eredua
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Betekizunen bilketa Aktoreak: • Erabiltzailea edo bisitaria: Web-aplikaziora sartuko den erabiltzaile normala da, normalean hiri bateko bisitaria izango dena. Erabilpen-kasuak: • Lokalak eta ekitaldiak kontsultatu: Atal honetan hiri ezberdinetako lokal eta ekitaldi ezberdinen informazio guztia (izena, kokapen zehatza, lokal mota, telefonoa, etab.) kontsultatu ahal izango da. ◦ Iruzkinak utzi: Behin ekitaldi edo lokal bat aukeraturik, azken hauen balorazioak egiteko iruzkinak utzi daitezke, edota beste iruzkin batzuk puntuatu. • Planifikazio pertsonalizatua sortu: Webgunearen beste atal batean erabiltzaileari ordutarte bat aplikatuta eta parametro batzuk sartuta (gustuak, hiria, etab.), aplikazioak parametro hauekin hoberen datozkien ekitaldien zerrenda bat egingo zaio. ◦ Jatetxea aukeratu: Plangintza pertsonalizatu honi, erabiltzaileak horrela nahiko balu planifikatutako egunean jateko jatetxe bat aukeratu ahal izango du. ◦ Planifikazio pertsonalizatua inprimatu: Era berean, erabiltzaileak planifikazio pertsonalizatua inprimatu edo PDF moduan gorde ahal izango du. • Blog-ean iruzkinak utzi: Webgunearen atal bat aplikazioaren blog-a izango da. Blog honek aplikazioari buruzko berriei eta mundu osoko albisteei buruz arituko da. Erabiltzaileak blogaren sarreretan iruzkinak utzi ahal izango ditu edota beste iruzkin batzuk puntuatu. • Harremanetan jartzeko mezuak utzi: Webgunearekin arazoren bat baldin badago edota azken hau hobetzeko ekarpen bat egin nahi bada, atal honetan formulario batzuen bidez ahal izango da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 40
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Betekizunen bilketa Entitateak: • Hiria: Hiri bakoitzak bere izena eta, era berean, zein probintzian eta herrialdean dagoen izango ditu. • Jatetxea: Hiri bakoitzak hainbat jatetxe izango ditu. Jatetxe bakoitzak bere izena, dagokion hiria, janari mota, batazbesteko prezioa, telefonoa eta honi buruz informazio gehiago edukitzeko esteka bat izango ditu. • Ekitaldia: Ekitaldi bakoitza, azken hau hainbat hiritan eta hainbat kokapenetan errepikatu ahal izango dena, izen bat, bere mota eta honi buruz informazio gehiago edukitzeko esteka bat izango ditu. • Gertatu: Ekitaldi edo lokal baten sesio irlandarren gertaera bakoitzak ekitaldiaren edo lokalaren izena, beraren hiriaren izena, bere kokapena (longitudea eta latitudea) eta data (eguna eta ordua) izango ditu. • Lokala: Beste alde batetik, hiri bakoitzak hainbat lokal izango ditu erregistraturik. Hauetako bakoitzak bere izena, dagokion hiria, kokapen geografikoa, maiztasuna, bertan jotzen den musika mota, harremanetarako telefono bat, helbidea eta posta elektronikoa izango ditu. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 42
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Analisia eta diseinua 5. Analisia: Zati honetan proiektuaren garapenaren planteamendua azalduko da. Aplikazio bat egiterako orduan analisi on bat egiten ez bada, aplikazioa nahi ez den bezala funtzionatuko du eta, era berean, aplikazioa zuzentzen denbora asko eman beharko da. Hori ekiditeko, proiektuaren atal honek daukan garrantzia kontutan izan beharko da. Lehendabizi, aplikazioa egiteko erabiliko diren erremintak eta, era berean, bertan erabiliko den arkitektura azalduko da. Beste alde batetik, aplikazioaren funtzionalitate bakoitzean erabiltzaileak egingo dituen ekintzak aurkeztuko dituen gertaera fluxua zehatz-mehatz azalduko da. Azkenik, webgune honek edukiko duen edukiaren zirriborro batzuk aurkeztuko dira, ordenagailuentzako bertsioan baita plataforma mugikorrentzako bertsioan, web-aplikazio hau zer edukiko duenaren lehen ideia bat izateko. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 44
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Analisia eta diseinua 5.1. Garapenerako erremintak 5.1.1. Hardware erremintak Aplikazio honetan erabiliko diren hardware mota ezberdinak honako hauek dira: • Bere baitan Windows 7 sistema eragilea edukiko duen HP Pavilion dv6 ordenagailu eramangarria. • Noizean behin probak egiteko LG G3 telefono mugikorra. • Noizean behin probak egiteko Alcatel OneTouch telefono mugikorra. 5.1.2. Software erremintak Beste alde batetik, proiektu hau garatzeko erabiliko diren software ezberdinak honako hauek dira: • Windows 7: Windows atera duen sistema eragilearen azkenaurreko bertsioa, proiektuaren garapenerako instalatu beharko diren software mota ezberdinentzako baliagarria izango dena. • LibreOffice: Diagrametako batzuk (Erabilpen-kasuen eta domeinuaren ereduak), aurkezpen, planifikazio eta dokumentazio ezberdinak egiteko erabiliko den ofimatika multzoa. • Adobe Reader: Proiekturako baliagarriak izango diren PDF motatako fitxategiak irakurtzeko programa bat da. • Paint: Memoria honetan erabiliko diren irudiak editatzeko erabiliko den Windows-ek eskaintzen duen programa bat da. • GANTTProject: GANTT diagrama sortzeko eta kudeatzeko erabiliko den programa bat da. • VisualParadigm: Erabilpen-kasuen eta domeinuaren ereduak eta datu basearen eskema erlazionala sortzeko erabiliko den softwarea da. • WinSCP: Webgunea funtzionarazten dituzten fitxategiak zerbitzari batera SSH bidez igotzeko zerbitzua eskaintzen duen programa bat da. • Sublime Test: Programazio fitxategiak editatzeko baliagarria den programa bat da. • Inkscape: Grafikak sortzeko baliagarria den software bat da. • Wordpress: Webguneak erraz egiteko erreminta asko eskaintzen dituen eta oso famatua den software programa bat da. • PHPUnit: PHP fitxategi baten funtzioen erabilgarritasuna test batzuen bidez egiaztatzeko balio duen programa bat da. • Chrome Webdriver: Erabiltzaile batek nabigatzaile batean nola jardungo duen simulatuko duen software programa bat da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 45
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Analisia eta diseinua 5.3. Gertaera fluxuak 5.3.1. Erabiltzaileak ekitaldi edo lokal bat bilatu • Bisitariak "Ekitaldiak" botoia sakatuko du hasierako orrian. • Behin botoi hau sakatuta, erabiltzaileari geolokalizazioa edukiko duen mapa handi bat aurkeztuko zaio, preferentzia batzuekin batera. • Preferentziak aukeratu ostean "Onetsi" botoia sakatzean, filtraturiko emanaldiak mapan markagailu gisa eta taulatxo batean agertuko dira. ◦ Emanaldi bateko "Informazio gehiago" botoia sakatuta edota maparen markagailu batean klik egitean, lokal edo ekitaldiaren informazio osoa agertuko da. • Azken orri honetan, erabiltzaileak iruzkinak utzi ahal izango ditu edota beste iruzkin batzuei puntuazioa eman. 5.3.2. Erabiltzaileak planifikazio pertsonalizatu bat sortu • Bisitariak "Zure plana" botoia sakatuko du hasierako orrian. • Behin botoi hau sakatuta, parametro batzuk betetzeko (Hiria, eguna eta gustuak) eskatuko duen bilatzaile bat agertuko da pantailan. • Preferentziak aukeratu eta "Onetsi" botoia sakatu ostean, planifikazio pertsonalizatua sortzeko filtraturiko ekitaldiak aukeratzeko pantaila bat agertuko da. Planifikazio pertsonalizatu honetan ekitaldiak sartu eta kendu daitezke. • Behin nahi diren ekitaldiak aukeratuta, "Onetsi" botoia sakatu eta horrela nahiko bagenuke, gure planifikazioan jatetxe bat sartzeko aukera egongo da. • Jatetxea aukeratu ostean, "Onetsi" botoia sakatu eta gure plangintza pertsonalizatua edukiko duen pantaila bat agertuko da. Azken hau inprimatu edota PDF bidez jaitsi ahalko da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 47
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Programazio lengoaiak 6. Programazio lengoaiak KULTUAGENDA proiektua egikaritzeko honako lengoai hauen ezagutza sakona eduki beharko da: HTML, CSS, PHP eta JavaScript. 6.1. HTML lengoaia HTML lengoaia weborrien garapenerako oso erabilia den programazio lengoaia bat da. Ingelesez bere siglak dioten bezala (HyperText Markup Language) hipertestuentzako marka-lengoaia bat da. Marka-lengoai orokorraren estandar bateko -SGML izenekoa (Standard Generalizated Markup Language)- etiketetatik sortutako formatu irekia da, eta sistema honek lista batean barruan dauden dokumentuak etiketatu eta ordenatu ditzake. HTML lengoaia dokumentua ordenatzeko erabiliko diren etiketen izenak zehazteko erabiltzen da, baina azken hauentzako ez dago ordenatzeko araurik, guztiz librea da. Baita ere dokumentuaren estruktura eta bertako elementu guztientzako (testuak, irudiak, bideoak, etab.) deskripzioak garatzen ditu. Azken finean, dokumentuen formatuarekin zerikusia duten lengoaiak definitzeko oso baligarria den sinplea eta orokorra den lengoaia bat da. Lengoai honetan idazteko etiketak sortuko dira, eta horretarako < eta > zeinuak erabiliko dira. Elementuek lengoai honetako estrukturari gorputza emango diote, eta azken hauek bi ezaugarri ezberdin dituzte: Beraien edukia eta ezaugarriak. Programatzeko lengoai honek daukan beste abantaila bat beste lengoai batzuek eskaintzen dituzten aginduen multzoak, script izenekoak, exekutatzeko aukera ematen duela da. Agindu hauek nabigatzaileentzako zuzenduta daude, eta honek prozesatu egingo ditu. Script-ak eskaintzen dituzten lengoaien artean, garrantzitsuenak JavaScript eta PHP dira. Azkenik, esan beharra dago HTML lengoaiaren azken bertsioa eta KULTUAGENDA sortzeko erabiliko dena HTML5 deitzen dela. Azken bertsio honek etiketa berri asko ekartzen ditu, mugikorrentzako nabigatzaileekin bateragarritasun handiagoa eskaintzen du eta webguneak askoz azkarrago kargatuko dira, beste abantaila batzuen artean.4 4: Iturriak: http://definicion.de/html/ eta http://www.go-movil.es/index.php/12-ventajas-del-html5/ Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 50 21 Irudia: HTML5 lengoaiaren logoa Iturria: http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/61/HTML5_logo_and_wordmark.svg/128pxHTML5_logo_and_wordmark.svg.png
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Programazio lengoaiak 6.3. PHP lengoaia PHP lengoaia web-zerbitzari batek prozesatzen duen programazio lengoaia bat da, eta jatorriz webaplikazioen garapenerako diseinatuta zegoen. Dudarik gabe errendimendu altuena eta ahaltsuena den programazio lengoaietako bat da, eta ingelesez bere siglak dioten bezala (PHP HyperText Preprocessor) hipertestuak aurreprozesatzen ditu. Lengoai hau hainbat web-zerbitzari ezberdinetan eta ia sistema eragile eta plataforma guztietan arazorik gabe erabili daiteke. Gainera, programazio lengoai hau erabiltzeak ez dauka batere kostu ekonomikorik. PHP milioi bat zerbitzarietan eta ia 20 milioi web-aplikazioetan instalaturik dago, hortik dator mundu mailan daukan garrantzia. Gaur egun PHP bidez funtzionatzen duten aplikazio garrantzitsuetako batzuk Facebook, Wikipedia eta Apache dira. Programatzaileek aplikazio konplexu bat sortzeko ezagutza asko ez dutela eduki behar beste abantaila bat da, horrela, aplikazioak askoz errazago sortzea ahalbidetzen da. Baita ere funtzio multzo berriak ikasi gabe eduki dinamikoa daukaten aplikazioak sortu daitezke. Esan beharra dago lengoai honek erraztasunak ematen dituela datu-baseen zerbitzariekin komunikazioa sortzerako orduan (MySQL, Oracle, SQL, etab.) eta abantaila hau KULTUAGENDA aplikazioa sortzeko oso baliagarria da, askotan datu-basearekin konexioak egin beharko dituelako. Programazio lengoai honi hainbat hedadura instalatu daitezke, adibidez, PDF bidezko fitxategiak eta hainbat motatako irudiak sortzeko. Baita ere posta elektronikoak aldizka bidaltzea programatu daiteke edota JSON motatako fitxategiak idatzi eta irakurri, beste gauza batzuen artean. Laburbilduz, PHP lengoaia gaur egungo programazio lengoaietako garrantzitsu eta ahaltsuenetariko bat da, eta lengoaia honen abantaila nagusia honen bidez gauza pila bat egin daitezkeela da.6 6: Iturria: http://es.wikipedia.org/wiki/PHP Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 52 23 Irudia: PHP lengoaiaren logoa Iturria: http://www.tutorialesfacil.com.ar/GraficosdeInstalacion/800px-PHP-n_logo.svg.png
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Programazio lengoaiak 6.4. JavaScript lengoaia JavaScript programazio lengoai interpretatu bat da, objektuetara zuzenduta dagoena, prototipoetan oinarrituta dagoena eta, era berean, dinamikoa dena. Normalean bezeroaren aldean (nabigatzailean) lan egiten du eta weborriak dinamikoagoak izatea eskaintzen du. Baita ere, interfaze grafikoak hobetzea ahalbidetzen du. Lengoai honek C programazio lengoaiaren antzeko sintaxia dauka, eta baita ere Java lengoaitik izen batzuk hartzen ditu, baina azken lengoai hau eta JavaScript ez dituzte helburu berdinak eta erabilera ezberdinak dituzte. Nabigatzaile guztiek HTML dokumentuen barruan datorren JavaScript kodea interpretatu dezakete, eta lengoai honek HTML dokumentuaren DOM-ean - HTML dokumentu baten elementu guztiak konposatzen duten zuhaitza (Document Object Model) – sartu daiteke, elementu hauekin eragiketak egitea ahalbidetuz. Lehen esan den bezala, lengoai hau objektuetara zuzenduta dago, eta horrek prototipoak sortzea eta geroago hauek nahi den alditan instantziatzea eskaintzen du. Objektuetara zuzenduta egoteak lengoai hau errazago ulertzea ahalbidetzen du, eta, horrela, ez da asko jakin behar JavaScript-ekin web-aplikazioak egiten hasteko. Azkenik, lengoai honek hainbat API eskaintzen ditu, adibidez, plataforma baten geolokalizazioa edukitzeko aukera, webguneetatik periodikoki informazioa ateratzeko aukera eskuz eguneratzen egon beharrik gabe eta cookie-ak erabili gabe nabigatzailean informazioa gordetzea.7 7: Iturria: http://es.wikipedia.org/wiki/JavaScript Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 53 24 Irudia: JavaScript lengoaiaren logoa Iturria: http://cdn.frontpagemag.com/wp-content/uploads/2014/04/javascript.png
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Inplementazioa 7. Inplementazioa: 7.1. Garapenaren laburpena KULTUAGENDA webgunearen garapena WordPress plataformaren bidez egin da, programa honen funtzionalitate asko (Web-orriak, blog-a, definitutako diseinuak, administrazio gunea, etab.) eta bertako plugin batzuk (Funtzionalitate gehigarriak) erabiliz, eta, era berean, guk sortutako beste plugin batzuk erabiliz. Web-aplikazio honen garapena bi zatitan oinarritu da, eta honako hauek dira, orden kronologikoan: • Bisitariak ikusi ahal izango dituen web-orrien garapena. • Administratzaileak ikusi ahal izango duen webgunearen administrazio gunearen garapena. Lehen esandako lehen zatia, alegia, bisitariak ikusi ahal izango duen zatia baita ere funtzionalitateen arabera garatu da, orden kronologikoan: • Ekitaldi eta lokalen bilaketara dedikaturiko webgunearen funtzionalitatea. • Webguneko administratzaileekin kontaktuan jartzea ahalbidetzen duen funtzionalitatea. • Plangintza pertsonalizatua egiteko aukera ematen duen funtzionalitatea. • Berriak eta albisteak jartzeko aukera ematen duen blog-a. • Webgunearen plugin-ak eta programazioa orokorrean egiteko erabili diren lengoaiak PHP, HTML, CSS eta Javascript izan dira. Programazioaren zati gehiena PHP lengoaian eginda dago, baina webgunearen diseinua egiteko HTML eta CSS lengoaiak erabili dira. Beste alde batetik, Javascript kasu puntualetan besterik ez da erabili. Web-aplikazio honetan, guk sortutako bi plugin erabiliko dira, Internetetik hartutako beste batzuen artean. Gure plugin-etako bat webgunearen orrialde bakoitzaren diseinu eta funtzioaz arduratuko dena, eta beste bat administrazio gunearen diseinu eta funtzioaz arduratuko dena. 7.1.1. Webgunearen diseinu eta funtzioen plugin-a Webgunearen diseinuaz eta funtzioaz arduratuko den plugin-a KulturagendaKudeaketa du izena. Bertan, webgunearen orrialde bakoitzeko txantiloi bat izango litzatekeen .php fitxategi bat, webaplikazioaren funtziotaz arduratuko den functions.php fitxategi bat eta plugin-a hasieratuko duen KulturagendaKudeaketa.php fitxategi bat egongo dira. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 55
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Inplementazioa Webgunearen orrialde baten txantiloiean, nagusiki agertuko den lengoaia HTML izango da, zeren eta txantiloiak nagusiki egingo duena web-orria aurkeztea izango da. Era berean, PHP lengoaiaren bidez web-aplikazioaren funtzioei deitu ahal da. Hona hemen jatetxe baten xehetasunak erakutsiko duen txantiloia: Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 56 25 Irudia: Jatetxe baten xehetasunak erakutsiko dituen txantiloia
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Inplementazioa Bestalde, functions.php delako fitxategiak hainbat PHP funtzio edukiko ditu bere baitan, webaplikazioan bere funtzioa betetzeaz arduratuko direnak, adibidez, datu-basearen hiri guztiak erakutsi, jatetxe bat bilatu datu-basean, etab. Hona hemen fitxategi honen pantaila-kaptura: Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 57 26 Irudia: functions.php fitxategia
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Inplementazioa Azkenik, plugin-a hasieratuko duen fitxategia egongo da, KulturagendaKudeaketa.php izenekoa, non gure plugin-aren fitxategi guztien hasieratzailea izango den. Era berean, fitxategi honek Wordpress-eko fitxategiei deituko die, adibidez, Wordpress hastean gure plugin-a exekutatzeko. Hona hemen fitxategiaren zati bat: 7.1.2. Administrazio gunearen diseinu eta funtzioen plugin-a Administrazio guneaz arduratuko den plugin-aren izena KulturagendaAdmin izango da. Plugin honek baita ere hiru fitxategi mota izango ditu: Administrazio gunearen diseinuaz arduratuko den .php fitxategi bat, funtzioetaz arduratuko den functions.php fitxategia eta, azkenik, plugin-a hasieratuko duen KulturagendaAdmin.php fitxategia. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 58 27 Irudia: KulturagendaKudeaketa.php fitxategia
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Inplementazioa Administrazio gunearen diseinuaz arduratuko den fitxategian lengoai nagusia HTML izango da, lengoai hau diseinuaz arduratuko delako. Era berean, PHP lengoaiaren bidez administrazio funtzioei deitu ahal da eta Javascript lengoaiarekin elementu ezberdinen portaerak kontrolatu daitezke. Hona hemen fitxategi honen pantaila kaptura bat: Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 59 28 Irudia: Administrazio gunearen diseinu fitxategia
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Inplementazioa Honetaz aparte, functions.php fitxategiak administrazio guneak beharko dituen PHP funtzioak edukiko ditu bere barnean. Nagusiki, funtzio hauek datu-baseari deiak egingo dizkiote, datuak sartzeko edota ezabatzeko helburuarekin. Fitxategia honelako itxura edukiko du: Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 60 29 Irudia: Administrazio gunearen functions.php fitxategia
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Inplementazioa Azkenik, helburutzat plugin-a hasieratzea izango duen KulturagendaAdmin.php fitxategia egongo da. Fitxategi honek administrazio gunea hasieratuko du, eta hau egiteko Wordpress-eko funtzio nagusiei deituko die, azken hau hasieratzean gure plugin-a baita ere hasieratzeko. Fitxategi honek itxura hau edukiko du: 7.2. Agertu diren arazoak eta hauen soluzioak KULTUAGENDA web-aplikazioaren inplementazioan, beste proiektu batzuetan bezala, hainbat arazo suertatu dira eta soluzioak bilatu behar izan dira. Arazo arinak eta larriak egon dira, eta hauetako garrantzitsuenak azalduko dira hurrengo lerroetan: • Administrazio gunea nola sortu: Inplementazioaren hasieran, Wordpress plataforman administrazio gune bat sortzen ez genekien, ezta gune hau Wordpress-en funtzio nagusiei nola deitu diezaiekeen. Arazo hau nahiko larria izan zen, zeren eta nahiko denbora galdu zen. SOLUZIOA: Wordpress-eko beste pertsona batzuen plugin-etan ikerkuntza batzuk eginda, Wordpress-eko funtzioekin komunikatzeko modua aurkitu zen, eta, era berean, administrazio panelean administrazio gune bat nola sortu ikasi zen. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 61 30 Irudia: KulturagendaAdmin.php fitxategia
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Inplementazioa • Mapetan geolokalizazioa sartu: Behin Google Maps-eko mapak eskaintzen dituen plugin bat instalatuta, azken honi gailu mugikorren geolokalizazioa aurkitzeko funtzionalitatea gehitu behar zitzaion. Geolokalizazioa plugin honetan integratzea ez zen izan batere erraza, horregatik denbora asko galdu zen. SOLUZIOA: Beste ikasturte batzuen apunteak errepasatu eta sakonki ikertu ostean, azkenean plugin honetan geolokalizazioa nola integratu ikasi zen, eta orain erabiltzailearen kokapenaren araberako mapa erakutsiko da. • Agenda plugin-a webgunean sartu: Web-aplikazio honen ideietako bat orrialde nagusian hurrengo emanaldiak erakutsiko dituen egutegi edo agenda bezalako zeozer sortzea zen. Hasieran, nola hasi ere ez genekien, zeren eta datu-basean parametro askorekin hainbat bilaketa egin behar ziren. Funtzionalitate hau nola sortu zitekeen ikertzen denbora asko eman zen. SOLUZIOA: Wordpress-eko plugin-en errepositorioko egutegiaren funtzionalitatea eskaintzen duten hainbat plugin probatu ostean, azkenean webgune honi hobeto datorkion plugin-a aurkitu eta instalatu genuen. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 62
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Probak 8. Probak: 8.1. Erabilitako programak KULTUAGENDA web-aplikazioaren funtzionamendua egiaztatzeko, probak egin behar izan dira bere baitan. Proba hauetarako Chromedriver programa erabili da, webgunea web-nabigatzailean nolako portaera duen egiaztatzeko. Chromedriver programak egingo duena komando batzuen bidez nabigatzailean ekintza ezberdinak egitea izango da, adibidez, botoi bat klikatu, testu eremu batean zeozer idatzi, etab. Programa hau nahiko baliagarria da gure webgunearen portaera erreala experimentatzeko, erabiltzaile arrunt bat egingo lukeen gauzak egingo dituelako. Programa hau instalatzeko Python eta Pip programak instalaturik eduki beharko dira ordenagailuan. Python instalatzeko webgune ofizialera jo eta exekutagarria jaitsi besterik ez da egin behar. Pip programari dagokionez, Python-en lehenengo bertsioetan Pip programa ez zetorren instalaturik, baina azkenengo bertsioetan Python Pip programa dauka bere barnean, orduan, azken hau instalatzeko ez gara arduratu behar. Behin instalazio hau eginda, Python-en Path-ak definitu beharko dira eta programa erabiltzeko prest egongo da. Bestalde, Chromedriver exekutatzeko fitxategi adibide bat honako hau izango litzeteke: Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 64 31 Irudia: Chromedriver programaren adibidea
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Probak 8.2. Egikarituriko proba batzuk Chromedriver programarekin probak exekutatzea nahiko erraza da. Probak edukiko dituen Python fitxategi bat terminalean exekutatu besterik ez da egin behar. Webgune honetarako hainbat proba egin dira, eta garrantzitsuenak honako hauek izan dira: • Ekitaldi baten bilaketa egin. • Ekitaldi baten bilaketa egin (Data sartu gabe). • Plan pertsonalizatu bat sortu. Fitxategi hauek exekutatzean, Google Chrome nabigatzailea zabaldu egingo da, eta fitxategian adierazitako aginduak (Botoi bat sakatu, daturen bat idatzi, ...) automatikoki exekutatu egingo ditu zabaldutako nabigatzailean. Prozesu hau guztia zuzenean ikusi daiteke, hau da, pantailan agertuko da. Proba hauekin lortuko denan, lehen esan bezala, erabiltzaile erreal batek webgunean edukiko lituzkeen portaerak probatzea da, hau da, erabiltzaile bat egingo dituen ekintzak ondo exekutatzen diren egiaztatzea da. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 65
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Ondorioak eta etorkizunerako lana 9. Ondorioak eta etorkizunerako lana: 9.1. Lortutako mugarriak KULTUAGENDA web-aplikazioaren sorkuntza ez da batere erraza izan, zeren eta proiektuan zehar gauza asko ikasi behar izan dira. Proiektuaren planteamendutik honen bukaeraraino gauza asko aldatu egin dira, bezeroaren eskaerengatik batez ere. Hala eta guztiz ere, hainbat gongoangarri lortu izan dira proiektu honetan, eta hauetako garrantzitsuenak azalduko dira hurrengo lerroetan: • Webgunea arazorik gabe funtzionatzea: Proiektuan zehar web-aplikazioaren funtzionamenduarekin arazo asko egon dira, eta denbora asko galdu da alor honetan, baina, zorionez, gaur egun webgunearen funtzionalitate guztiak ezin hobeto funtzionatzen dute. • Bisitariarentzat web-aplikazio erakargarria egitea: Bisitaria webgune honetan nahiko eroso sentituko da, dena oso intuitiboa delako eta ongi diseinatuta dagoelako. Alor honetan nahiko denbora inbertitu da, zeren eta web-aplikazio batean diseinua oso garrantzitsua da. • Gailu guztietan funtzionatu ahal izatea: Gaur egun, teknologiaren aurrerapenei esker, webguneak edozein gailutan zabaldu daitezke, eta web-aplikazio bat egiterako orduan, gailu guztiei egokitzen saiatu behar da. KULTUAGENDA webgunean faktore hau interpretatzen jakin da, zeren eta web.aplikazio honetan gailu guztietan arazorik gabe nabigatu daiteke. • Administratzaileentzat webgune efizientea izatea: Normalean, administratzaileek webguneetan datuak sartzeko arazo handiak izaten dituzte, batez ere, interfaze grafikoak intuitiboak ez direlako. Webgune honen kasuan ez dira arazo horiek gertatuko, zeren eta datuak oso modu errazean sartuko dira, eta administrazio gunea oso intuitiboa da. Gogoangarri honekin espero dena webguneak arrakasta handia izatea da. Webgunearen alorrean, hau da, ekitaldien bilaketan eta plan pertsonalizatuen sorkuntzan, ez dago konpetentzia askorik, eta helburu hauek lortzea arrakasta izateko aukera handiagoak ematen ditu. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 68
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Ondorioak eta etorkizunerako lana 9.2. Kudeaketaren aldaketak 9.2.1. Funtzionalitateen aldaketak KULTUAGENDA web-aplikazioan, proiektuaren planteamenduan bezeroarekin webguneak hiru atal edukiko zituela adostu zen, eta atal hauek honako hauek izan ziren: • Sesio irlandarrak bilatzeko aukera: Sesio irlandarren lokalak hiri baten bidez edota kokapen bidez bilatu ahal izan ziren. • Ekitaldiak bilatzeko aukera: Ekitaldiak hiri baten bidez eta filtro batzuk (Data, ekitaldi mota, etab.) aplikatuta edota kokapen bidez bilatu ahal izan ziren. • Plangintza pertsonalizatua sortu: Parametro batzuk sartuta (Data, ekitaldi motak, etab.) eta, era berean, plana exekutatu nahi den hiria sartuta, plangintza pertsonalizatu bat automatikoki sortuko zen. • Kontaktua: Atal honetan gure administratzaileekin harremanetan jarri ahal zen. Denbora pasa ahala, webgunearen funtzionalitateak sinplifikatzea erabaki zen, honela, bisitariaren nabigazioa hobetuz. Era berean, web-aplikazioari buruzko azken berriak edukiko dituen blog-bat sortzea erabaki zen, honela bisitariaren eta webgunearen arteko komunikazioa hobetuz. Azkenean, webgunearen funtzionalitateak horrelaxe gelditu dira: • Sesio irlandarrak edo ekitaldiak bilatzeko aukera: Sesio irlandarren lokalak edota ekitaldiak bilatzeko geolokalizazio bidezko mapa bat eta filtro batzuk (Eguna eta ekitaldi mota) egongo dira. • Plangintza pertsonalizatua sortu: Parametro batzuk sartuta (Data, ekitaldi motak, etab.) eta, era berean, plana exekutatu nahi den hiria sartuta, plangintza pertsonalizatua sortzeko ekitaldiak irtengo dira. Behin plangintza sortuta, erabiltzaileak horrela nahiko balu, egun horretan jateko jatetxea aukeratu daiteke. • Blog-a: Web-aplikazioari buruzko berriak edota eguneroko albisteak ikusteko edota iruzkintzeko aukera egongo da. • Kontaktua: Atal honetan gure administratzaileekin harremanetan jarri ahal da. Planteamendu berri honekin, webgunea askoz sinplifikatuago egongo da, funtzionalitateak espezifikoagoak izango dira eta lehen planteamenduak zituen baino funtzionalitate gehiago egongo dira. Laburbilduz, erabiltzaileak klik gutxiago egin behar izango ditu nahi duen ekintza egiteko. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 69
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Ondorioak eta etorkizunerako lana 9.3. Arrazonamendu kritikoa KULTUAGENDA webgunea nahiko erabilgarria izan daiteke bere arloko webguneen artean, hau da, ekitaldi eta sesio irlandarren arloan, zeren eta gaur egun nahiko web-aplikazio gutxi daude esparru honi buruz. Faktore hau erabakigarria izan daiteke web toki honen erabilgarritasuna neurri handi batean handitzeko eta, honekin batera, arrakastatsua bihurtzeko. Gradu amaierako lana egitean suertatu diren arazoei dagokionez, gehien agertu diren arazoak proiektuaren zati jakin bat nola egitearen ezjakintasuna izan dira. Proiektu bat egiteak hau hasi aurretik ikasi ez diren kontzeptu asko aplikatzea eskatzen du, eta kontzeptu hauek ikasteko nahiko denbora eman da. Adibide bat jartzearren, inplementazioan aplikatu beharreko programazio lengoaietako batzuk sakonki ikasi behar izan dira geroago praktikan jartzeko, eta honi denbora asko dedikatu zaio. Bestalde, lengoai batzuekin arazoak egon dira, adibidez, bere semantika nahiko zaila delako. Azkenik, web-aplikazioaren errendimendua aztertzeko helburuarekin gure inguruneko 5 pertsonei aplikazioa probatzeko eskatu zaie. Gehien gustatu zaizkien puntuak honako hauek dira: • Aplikazioa oso intuitiboa da, nabigatzeko oso erraza delako. • Webgunearen diseinua oso erakargarria da, elementu askorekin kargatuta ez dagoelako. • Plan pertsonalizatuak egiteko aukera oso erabilgarria da. Bestalde, web-aplikaziotik asko gustatu ez zaizkien puntuak ere esan dizkigute proba honetan, eta honako hauek dira. • Aplikazioa soilik euskaraz bistaratu ahal izatea. • Plangintza pertsonalizatuak bi mota edo gehiagoko ekitaldiekin egitea ezinezkoa izatea. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 71
GRADU BUKAERAKO LANA - MEMORIA Kultuagenda – Ondorioak eta etorkizunerako lana 9.4. Etorkizunerako lana Etorkizunean, KULTUAGENDA webgunearen hobekuntzak eta hedapenak egin nahiko dira, honen bitartez, web-aplikazio indartsuagoa bihurtzeko. Hobekuntza eta hedapenetako batzuk honako hauek dira: • Multihizkuntza: Gure webgunea hainbat hizkuntzetan ikusarazi ahal izatea. Etorkizunean helburua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ikusi ahal izatea da. • Ekitaldi edo lokaletan iruzkinak utzi: Ekitaldi eta lokalen xehetasunak bistaratzen dituen orrialdeetan, hauetako bakoitzeei buruz iruzkinak uzteko aukera egotea eta hauek puntuatu ahal izatea da. • Plan pertsonalizatuak hainbat motatakoak egitea: Gaur egun, webguneak plan pertsonalizatuak ekitaldi mota batekoak edo ekitaldi guztietakoak izatea eskaintzen du, baina ideia nahi diren bi edo mota gehiagotako ekitaldiekin plan pertsonalizatuak egitea da. • Lokal kategoria gehiago sartzeko aukera: Momentu honetan lokalak soilik Jazz, Blues eta Soul motatakoak izan daitezke, baina etorkizunerako ideia administrazio gunetik lokal kategoria gehiago sartu ahal izatea da. • Webgunean erregistratu ahal izatea: Webgunearen etorkizunean garatuko diren funtzionalitate batzuetaz etekina ateratzeko, adibidez Newsletter-ak bidali (Geroago azalduko da), nahi duten bisitariek webgunean erregistratzeko aukera ematea da. • Newsletter-ak astero bidaltzea: Etorkizunerako funtzionalitate berri bat Newsletter-ak bidaltzea da, hau da, hurrengo egunetako eta bisitariaren kokapenetik hurbil dauden ekitaldien laburpen bat emailez bidaltzea da. Honenbestez, web-aplikazioan etorkizunean inplementatu nahi diren hobekuntzetako batzuk azaldu dira, lehen esan bezala, webgune handiagoa, erakargarriagoa eta arrakastatsuagoa egiteko asmoz. Hedapen hauek garaiz martxan jartzea espero da, proiektu itxaropentsu honekin aurrera jarraitzeko. Imanol Irazabal – EUITI Bilbo 2015 72 |
addi-9c172a7e477e | https://addi.ehu.es/handle/10810/15772 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2015-10-06 | science | Aguilar Medina, Josu | eu | Errekalde Gizarte Etxea | + zioak, betebeh., kokap. Errekalde Gizarte Etxea + Errekalde Bilbo hegoaldean kokatzen den barrutia da. Identitate handiko auzoa da Errekalde, langileen auzo historikoa izateaz gain, hiriko komunikazio azpiegiturek, trenbidea eta autobidea, auzoa gainontzeko hirigunetik banatu egin dute eta horregatik alboraturik gelditu da autonomia propioa eskuratuz. + Auzoa bailara estu batean kokaturik dago, eta horregatik bi zonalde ditu, behealdean bata eta mendian gora bestea. + Errekalde egun, aukera handiko eraldaketa unean aurkitzen da. Trenbidearen lurperatze lanak abian dira eta autobidearen eraispenak oraindik bide luzea badu ere, agintarien esku orrian dagoela ematen du. Banaketa funtzioa izan duten azpiegituren desagerpenak Errekalderen berantolaketa planteamendu baten ateak irekitzen ditu. + Abagune honetan Errekalderen papera berpentsatu beharra dago, auzo mailako eraldaketaz gain Bilbo mailako eragina izan dezakeen estrategiak martxan jarri baitaitezke. Auzoa errotik alda dezakeen espazioa berreskuratuko delako alde batetik eta Bilboko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) berrikuste prozesuan delako. |
addi-78c7541c3a40 | https://addi.ehu.es/handle/10810/15772 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | 2015-10-06 | science | Aguilar Medina, Josu | eu | Errekalde Gizarte Etxea | + auzoa: aurkezpena Errekalde Gizarte Etxea + Garapen historikoaren etapa honetan aldaketa asko eman ziren. Auzoan industriaguneak kokatu ziren eta honek ondorioztatu zuen jende asko bertara etortzea. Demografiaren hazkuntza azkarrak hirigintza desegoki eta desordenatu bat sortu zuen. Hirigintza arazoek -isolatuta ere jarraitzen baitzengatazka sozio-politikoekin batera -errepidearen eraikitzeak ere gehiago indartu zituen eta auzo ere isolatuago utzi zuena- auzo marjinatu baten irudia eman zioten. + Jarraian, Rekaldeberri auzoak azken ehun urteetan jasan dituen aldaketak deskribatuko dira, hirigintzaren eta eraikuntzen analisi gisa. + XX. mendearen hasieran, ez zegoen eraikuntza askorik. Rekaldeberri auzo isolatuta aurkitzen zen Bilboko gainerako auzoetatik, jadanik trenbidea baitzegoen. Trenbidea zeharkatzea ez zen erraza: pasoak ez ziren ugariak, zeuden gutxiak maila berekoak ziren eta gainera, hauen egoera ez zen egokia. + XX. mende erdialdera auzo landa eremu ustiatuago batean bilakatu zen. Baserriak eraikitzen hasi ziren eta baratzak oso zabalduak zeuden. Hirigintza mailan isolatuta jarraitzen zuen. + Gaur egungo egoera ez da oso ezberdina. Aldaketa nagusiena trenbidearen lurperatzea da. 1975. urteko arazo berberak dauzkate rekaldetarrek. Ondorengo analisia eta berrantolaketa egoera hura aldatzeko pentsatuta dago. + Gaurkotasuna industriaguneen berrikuntza + Trenbidearen presentzia Errekalde auzoaren izaerarekin loturik izan da, trenbide sarea industria guneari zerbitzua emateko jaio zelako. Errekalden beraz, industria eraikin asko izan dira, gaur egun industriagunearen zati txiki bat besterik zutik gelditzen den arren. + Bilboren eraldatze prozesuan industria zikinaren gainbeheragatik industria bota eta etxebizitzak egin dira azken urteotan. Indarrean den HAPOk egoitza kalifikazioa zehazten duen arren gelditzen den industriagunerako, Errekaldeko auzo mugimenduaren aldarrikapena industria eraikinetan bestelako aktibitateak sustatzea da, eta honekin batera Bilboko hiri eredu berriaren moldaketarako bidea sortzea. + Errekaldeko gatazka konkretuaz ari garen arren, gogoeta Euskal Herriko beste hainbat testuingurura trasladatu daiteke egoera parekoan beste hainbeste kokaleku baitira, horra hor gaiaren egunerokotasuna eta gogoeta beharra. + Errekaldeko industriagunea zabala bada ere, ikerketa eremua bi etxe irletara mugatzen da. Etxe irla hauetako eraikinek fatxada ematen diote trenbideak utziko duen espazio berriari (Diaz Enparantza kalea) eta bestalde Moncada kalea konformatzen dute. Inguruko beste etxe irletan industria eraikinak eta etxebizitza eraikinak nahasian ageri dira. + Hautatutako etxe irlek sakonera handiena dute, antolaketa berriak aukera anitzak jasotzeko potentziala izan dezakelakoan arrazoi honengatik. + Eraikin industrial urbanoa + Ikerketa eremuaren etxe irla bateko eraikina aukeratu da ariketa tipologikoa garatzeko. Eraikin industrial hauek etxe irla bat osatzen dute, eta hor tipologia honen berezitasuna. |