text
stringlengths 0
2.68k
|
---|
egun on guztioi bilkurari hasiera emango diogu mesedez |
gai zerrendako puntu bakarra bateraezintasunen behin behineko batzordeak egindako irizpena legebiltzarkide jaunandreek izan litzaketen bateraezintasunzioei buruzkoa eztabaida eta behin betiko ebazpena |
legebiltzarraren erregelamenduko 8 artikuluaren arabera osoko bilkura bilduta dago bateraezintasunen behin behineko batzordeak aurkeztutako irizpenari buruz eztabaida eta behin betiko ebazpena egiteko |
batzordeko kideren batek hitz egin nahi du batzordeak irizpena bozketari gabe onetsi duenez eta lehenik izandako urrekariak aintzat hartuz proposatzen dizuete osoko bilkuran ere irizpena bozketari gabe onestea inor badago irizpenaren aurka horren bestez onetsi egiten da irizpena |
osoko bilkurari amaiera eman aurretik legebiltzarraren erregelamenduko 82 eta 165 lehenengo apartaduan artikuluan xedatutakoaren arabera jakiarazi nahi dizuete lehendakari honek mahaia eta bozeramaile batzordea entzun ondoren erabaki duela eusko jaurlaritzaren lehendakari izendatzeko osoko bilkurako deia egitea abenduaren 12rako goizeko bederatzi eta erdietarako |
lehendakarigaiak aurkezketeko epea abenduaren 7an amaitzen da bederatzi eta erdietan |
gai zerrenda agortu da baina hiru deklarazio instituzional ditugu eta horiek irakurriko ditut |
adierazpen instituzionala emakumeenganako indarkeriaren kontra |
teresa egurrolaren hilketa delaeta ustez emakumeen aurkako beste indarkeriaekintza baten biktima izan baita eusko legebiltzarrak bere kondena irmoa adierazten du eta babesa helarazten die biktimaren senide eta hurbilekoei |
hilketa hau emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna izan eta bi egunetara gertatu da alde horretatik eusko legebiltzarra indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena agertu du emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen gaitzesten dugu dimentsio orotan (fisikoa psikologikoa sexuala sinbolikoa…) bai eta sexismo mota oro ere arinenak eta normalizatuenak barne esaterako sexuaren araberako rol estereotipatuak neska eta emakumeen ikusezintasuna bizitzako hainbat arlotan bigarren mailara zokoratuz sexu eta ugalketa eskubideen ezeztapena edota pertsonekiko diskriminazioa euren sexuaukeraren edo genero identitatearen ondorioz |
prebentzioko prozesu honek erreferentziazko eredu berriak sortzea ahalbideratu du hain zuzen ere mutilek eta gizonek pribilegiozko jarrerarik eduki ez dezaten nesken eta emakumeen aldean izan ere indarkeria matxistaren jatorria emakumeen menpekotasuna eta diskriminazioa betikotzen duen botereharremanean dago beldur barik programan euskadiko udal eta erakundeek hartzen dute parte eta helburua da sexismotik aldentzen diren neskamutikoen jarrera positibo eta egunerokoak antzeman eta ikusaraztea izan ere jarrera horiek rol tradizionalekin hautsi eta gizarte berdintsuagoa eraikitzea dute xede |
erakundeetatik indarkeria matxistaren kontrako ardura soziala eta politikoa gure gain hartu behar dugu eta horretarako norberaren aurreiritziak rolak eta eguneroko jarrerak berrikusi beharko ditugu era berean legeak emakumeen defentsarako tresna eraginkorrak bihurtzeko konpromisoa hartuko dute erakundeek norberak erantzukizun horiek bere gain hartuz gero aldaketarako konpromisoa lortuko da |
eusko legebiltzarrak |
irmo kondenatzen du teresa egurrolaren hilketa ustez indarkeria matxista baten biktima izan baita eta babesa helarazten die haren senide eta hurbilekoei |
gaitzesi egiten du sexuindarkeria edo bazterkeria adierazpen oro |
beldur barik programaren edukiekin bat dator gazteak indarkeria matxistaren gainean sentsibilizatu eta hura prebenitzeko moduak lantzeko tresna gisa |
el país euskal edizioa kendu delakoaren adierazpen institutizionala |
1 eusko legebiltzarrak x legealdiaren hasiera honetan berriro adierazi nahi du herritarrengandik hurbil egoteko eta garden jokatzeko konpromisoa herritarron ordezkari baita eta haien aurrean erantzun behar baitu bere jardunean horretarako ezinbestekoa du hedabideetako profesionalen lana ganbera honen eta gizartearen arteko bitartekari baitira eta haiek helarazten baitizkiote gizarteari gure erabakiak eta erabakiok interpretatzen laguntzen baitute |
2 alde horretatik eusko legebiltzarrak bere kezka agertzen du el paísen euskal edizioa kendu delako babesa adierazten die kaleratutako langileei eta berriro dio hori euskal errealitate politiko sozial ekonomiko eta kulturalaren berezitasunen eta bertako erakundeen jardunaren jarraipen egokiaren kalterako izango dela uste dugu el paísen edizioa kentzea berri txar bat dela euskal gizarte osoarentzat |
5 legebiltzarrak helarazi egingo die adierazpen instituzional hau el país kazetaritzaenpresari eta informaziorako eskubidearen bermeak zaintzen dituzten elkarteei jakinaren gainean egon daitezen euskal autonomia erkidegoko herritarren ordezkariek zernolako kezka duten ahalik eta ireki eta pluralena izan nahi duen sistema demokratikoaren funtsezko zutabeetako batean gertatzen ari denarengatik |
hirugarren adierazpen instituzionala euskaren egona dela eta |
gaur abenduak 3 euskararen eguneaneusko legebiltzarrak honako adierazpen instituzionala egin nahi du |
1 euskara herritar guztion hizkuntza izanik guztiok batu eta aberasten gaituen hizkuntza izan behar da legebiltzarrak euskararen inguruan ahalik eta adostasunik zabalenean oinarriturik herritar eleanitzak lortzeko pausoak egin nahi ditu |
2 eusko legebiltzarretik abenduaren 3a euskararen eguna aldarrikatu eta ospatzeaz gain urteko egun guztiak euskararen egun bilakatu nahi ditugu pertsona guztien hizkuntza eskubideen errespetuan oinarrituta eta pertsona bakoitzaren atxikitze naturala eta bakoitzaren herritar izateko duen molde partikularra errespetatuz |
3 euskara euskal herriaren berezko hizkuntza eta euskadin gaztelaniarekin batera hizkuntza ofiziala izanik eusko legebiltzarrak euskararen aldeko hizkuntza politika orekatu eta sustatzailea bultzatuko du euskararen erabileraren aukera berriak zabaldu gaur egungoak indartu eta aldi berrietara egokitu hiritar bakoitzaren hizkuntza aukerari zor zaion errespetua bermatu eta eguneroko jardunean euskararen erabilera ahalbidetzeko jarrerak eta jokaerak indartu |
4 eusko legebiltzarrak euskararen normalkuntzan sakondu eta urratsak ematen jarraitzeaz gain eusko jaurlaritzarekin bide horretan elkarlanerako bere prestasuna adierazi nahi du |
5 eusko legebiltzarrak euskaraz ere bizi ahal izateko hizkuntza politika orekatua bideratzeko konpromisoa adierazten die herritarrei |
gasteizen 2012ko abenduaren 3a |
egun on egun on guztioi |
gaizerrendako puntu bakarra eusko jaurlaritzako lehendakaria hautatzea |
erregelamenduko 1653 artikuluaren arabera lehen idazkariak legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako lehendakarigaien izenak irakurriko ditu |
1653 artikulu hori jarraiki hautagaiek hitz egingo dute sostenguen kopuruaren arabera hau da txikienetatik hasi handieneraino mintegi lakarra lehendakarigaiak dauka hitza bere gobernu programa ildo nagusiak azaltzeko hogeita hamar minutuz gehienez larogeita hamar minutuz gehienez barkatu gehienez zurea da hitza |
lehendakari andrea mahaikideak legebiltzarkideak herritarrak eta gonbidatuak egun on |
euskal herria bilduk erabaki du lehendakaritzarako hautagaia aurkeztea era zergatik koherentziagatik programa bat aurkeztu generen sendoa eta sakona horren inguruan talde bat bildu gunuen eta euskal herria bilduk badu proiektu politikoa hemen legebiltzarrean eta jendeartean ere azaldu nahi duena |
gure helburua da soluzioak ematea eta koalizio honek bereganatu du compromiso bat hain zuzen ere jendearteak dituen soluzio horiei erantzunak emateko badugu proiektu aurrerazalea badugu talde prestua eta prestatua eta batez ere badaugu borondate politikoa hori aurrera ateratzeko batu du proiektuaren inguruan |
hori guztia da gaur hemen azaldu nahi dudana azaldu legebiltzarkideei hain zuzen ere azalduko dudan proiektu hau izango delako hurrengo urteetan gure ipar orratza izango da gure ardatza egingo dugun politikaren oinarri sendoa baina baita ere azaldu nahi diegu herritarrei azaldu nahi diegu jendearteari hain zuzen ere beraiei eskatuko diogulako konplizitatea gurekin batera aurrera ateratzeko proiektu hau eta beraz guretzat oso garrantsitzua da jendearteari esatea zertara etorri garen legebiltzarrera zer egin nahi dugun urte hauetan eta nola eskatuko diegun laguntza gurekin batera egin ahal izateko |
agerian jarri nahi dugu posiblea dela politika beste modu batera egitea badagoela posibilitatea baldin eta borondatea badago beste política bat egiteko eta politika hori beste modu batera egiteko galga ipintzea botere politikoei botere ekonomikoei posiblea dela posiblea dela amaitzea gehigikeriekin eta behingoz behingoz ipini beharko genukeela botere politikoa botere ekonomikoaren gainetik baldin ausardia badugu baldin eta borodantea badugu eta biak ditugu ausardia eta borondatea |
agerraldi honetan azalduko ditut herri honek dituen arazo nagusiak eta arazo larriak izanik ere ez dira larrienak egietan arazo larriena da tresna nahikorik ez edukitzea baliabide nahikorik ez edukitzea arazoei erantzun bat eman ahal izateko ahalmen politiko falta hori da egiatan arazo larriena eskuak loturik edukitzea erabakiak hartzeko eta adibideak nonahi hartu ahal ditugu hain zuzen ere egunontan erakundeetako langileekin gertatzen ari dena gure instituzioek ez daukate ahalmenik erabakitzeko nola noiz eta zenbat ordaindu beraien langileei gure udaletxe diputazio eta jaurlaritzak ez dauka erabakimenik ezta hori ere erabakitzeko ez dugu erabakimenik erabakitzeko zer egin seguritate sozialean zer egin gure federazio deportiboekin ez daukagu erabakimenik erabakitzeko ze nolako eredua eduki nahi dugu hezkuntzan hori da daukagun egoera horrek ekarri gaitu hona hain zuen ere erabakimen kota horiek portu ahal izatea eta horretarako baliabide guztiak erabiliko ditugu guru eskura dauden baliabide institucional eta bestelako guztiak hain zuzen ere lortzeko erabaki kota horiek lortzea horretan datza gakoa |
ez dut esango burujabetzak arazo guztiak konponduko dituenik ez ez gara inozoak badakigu arazoak larriak direnak baina beste alde batetik ikusten dugu kapaz bagara herri gisa joateko estatuengana bide erdia eginda daukagula kapaz bagara herri moduan joateko behar den lekuetara orduan arrazo larrien zati bat konpondu izango dugu |
horregatik gaude hemen horregatik egingo dugu lan ausardiaz eta umiltasunez anbizioaz eta begirunez elkarguneak bilatzeko asmoaz eta helburuei tinko eutsita zintzotasuna agintzen dugu eta pazientzia eta elkarlana eta malgutasuna eta irmotasuna ere bai |
gure helburua ez delako mugatzen legebiltzarreko lau hormetara gure helburua da euskal herri independiente eta sozialista lortzea eta gure esku dauden baliabide horiek tresnak eta eremu guztiak foro guztiak erabaliko ditugu helburu horren mesedetan |
eredu ekonomiko eta sozial ezberdina eraikitzen lagundu dugu begi bistakoa da gaur egungo ereduak porrot egin duela eta ez duela irtenbiderik goitik behera ezarrita dago eta ezkerrekotik oso du edo norabidea aldatzen dugu ezkererra edo eskumatik amildegira goaz |
atalez atal orain ahaletuko dut zazpi puntutan eta aurretik esanez zein egoeraren azterketa eta ondoren proposamen zehatzak proposamen zuzenak eskainiz azalduko ditutu zazpi atal zazpi eredu eta hajek dira zazpi atalak |
lehena da erabakitze eskubidea |
bigarrena gatazkaren konponbidea |
hirugarrenik hitz egingo dut egoera ekonomikoaz luzeena izango dena |
laugarrena da aukera berdintasuna eta parekidetasuna |
bosgarrenik hitz egingo dut hezkuntzaz eta hizkuntzaz |
eta azkenik hitz egingo dut eredu instituzionalaz eta administratiboaz |
zein da gure ideia nagusia erabakitze eskubideari dagokiola edozein herrik eskubidea du bere buruaren jabe izateko hori da ideia nagusia eta hori da mugitzen gaituena |
ze nolako azterketa egiten dugu egoerari buruz lehenik eta behin esan behar dugu eskubide horrek azalpen gutxi behar duela erabakitze eskubidea oinarrizko eskubide bat da eta herri honi ukatu egin zaio |
herri honek eskubidea du esan ahal izateko nola eta norekin bizi nahi duen estatu izan nahi duen edo beste estatu baten edo biren menpeko izan ze nolako harremana eduki nahi duen auzokideekin nola antolatu nahi duen bere administrazioa zein eredu politiko ezarri nahi duen nolako hizkuntza nahi duen bereren gazteentzat beraren haurrentzat |
erabakitzea oinarrizko eskubidea da gizarte demokratikoetan egunero eramaten dena praktiketara hain gauza arruntekin gauza administratiboekin hainbat herritan zitean pitean galdetu egiten zaie beraien herritarrei zer pentsatzen duten beraien bizitzetan eragina duten gauzei buruz hori galdetzen bazaie edozertaz nola ez galdetu herri bati zer pentsatzen duen bere etorkizunez zer egin nahi duen bere buruaz ia estatu nahi duen edo autonomia ia norekin bizi nahi duen ia nolako antolaketarekin bizi nahi duen funtsezko eskubida da eta hori da aldarrikatu egiten duguna |
zein da gure proposamen zehatza eskubide honen inguruan |
lehenengo proposamena da egigintzaldi honetan planteatzea eta lehentasunezko gaia izatea erabakitze eskubidea alderdi guztien artean mintzatu beharko dugu adosteko nola eramango dugun… |
… erabakitze eskubidea |
alderdi guztien artean mintzatu beharko dugu adosteko nola eramango dugun aurrera eskubide hau helburu politikoak ezarri beharko ditugu aurretik azken muga definitu beharko dugu eta gero ikusiko dugu nolako baliabideak erabiliko ditugu horretarako beraz elkarrizketa ezinbestekoa izango da |
pausuz pausu modu dialektiko batean elkarrizketa lanabesa izango da komunean daukagunetik abiatu eta gehiago urruntzen gaituen punturaino heltzeko |
luze joango da badakizue guztiok dakizue zenbat denbora daukazuen beraz nahi duzunean postura aldatu edo hura ez daukazue ez nik bakarrik sentitzen dut |
bigarren puntua da gatazkaren konponbidea eta hor ere ideia nagusi bat trasladatu nahi dugu |
bakea behar dugu bakea behar dugu bakea oroimenean justizian eta elkarkidetzan oinarrituta |
nola nolako azterketa egiten dugu orain daukagun egoerari buruz |
ba lehenik eta behin esan behar dugu bakea indarkeria eza baino askoz ere gehiago dela bakea da justizia bakea da errespetua eta ez dago bake iraunkor eta jasangarririk akordioetan oinarritzen ez denik normalizatu behar dugu herri honen politika elkar ezagutu behar dugu ezberdina onartu eta mingarria izan arren eta bada gure historia hurbilari aurrez aurre begiratu |
kalean modu naturalean egiten ari dena guk ere egin beharko dugu askotan herritarrak gure aurretik doaz gure herritarrak hurbiltzen ari dira elkarrengana herritarrek emane san digute irakasten bat modu natural batean egiten ari da errekonzializazi… elkar batzea eta askotan politakariok ditugu askoz ere arazo handiagoak bide hori egiteko herritarren egiten dutena baino ikas dezagun herritarrengandik |
bakearen eraikuntzan parte hartu behar dute baita ere gatazkarekin zerikusirik izan dutenak batetik egun preso dauden pertsonak bestetik biolentzia guztien biktimak izan direnak |
legebiltzarra foro egokia izan daiteke normalizazioan aurrera egiteko baina ez da forobakarra ez da eremu bakarra bakea ezin da idatzi paper batean firmak bildu eta dekretuz inposatu bakea eraiki behar da bakea sortu behar da egin egin behar da eta egin behar da euskal herriko beste lurralde historikoekin nafarroarekin eta iparraldearekin batera egin behar da bi estatuekin egin behar da jendetzarekin jendearekin bakea kolore anitza da eta eh bildu egon egongo da bakea eraikitzeko sortuko diren eta honez gero sortuta dauden xede foro talde eremu eta bilkura guztietan eta etxe honetan sortuko ditugunetan ere |
zeintzuk dira bada gure proposamen zehatzak bakegintzan |
alde horretatik ezinbesteko izango da presoen etxeratzea eta prozesu hori jadanik martxan jartzea eta erbesteratuak euskalerriratzea horixe da erronka munduko edozein herritan egin den bezala bakegintzarako erabakia behin hartuz gero gatazkaren ondorioei erantzunak eman behar zaizkie |
hori da gure proposamena gure proposamena da herri gisa jokatea jokatzea eta aurkeztea bai espainian eta bai frantzian eta esan bakea nahi yugula bakea behar dugula herri honek bakean bizi nahi duela eta errespetatu behar direla eskubide guztiak norbanakakoak eta eskubide kolektiboak |
beraz biktimak aintzat hartu behar dire eta egokitu behar da presondegiko legea eta erbestean daudenak itzuli behar dira eta tortura erradikatu eta zigortu behar da eta bortizkeria instituzionala ez da debalde atera behar eta nola ez jarduera politikoa ez da zigortuko ez dago onertzerik atxilotzea eta kartzeleratzea bakarrik jarduera política hutsa egiteagatik |
kapaz baldin bagara herri gisa hau guztia eramateko estatuengana elkarrekin bide erdia eginda daukagu |
beraz esan bezala lau horma hauen barruan bakea eta elkarbizitza lortzeko egingo diren foro guztietan egongo gara eta baita ere kanpoan egongo direnetan ere erakunde honetan bide hori hasteko proposamen egokia ikusten dugu bakegintzaren inguruko eztabaida sakona egitea eta mahai gainean jartzea legebiltzar honetan ordezkaritza duten sentsibilitate guztiak sortutako batzorde bat hau da egiaren eta elkarbizitzaren batzorde berria hori proposatzen dugu eta proposatzen dugu batzorde honetara etortze herri honetan bulnerazioak jasan dituzten pertsona eta erakundeak |
hirugarren puntua pasatuko naiz eta hauxe da luzeena egoera ekonomikoa delako eta noski atentzio behar dugu arreta behar dugu eta datuak emango ditut eta espero dut segitu ahal izatea errez |
ideia nagusia badugu atal honetan eta idea nagusia da badago aurre egitea krisiari baldin eta beste politika ekonomiko bat aplikatu egiten badugu badago aurrera egitea |
egoera aztertu egin dugu eta hauxe izango litzateke guk egin dugun egoeraren azterketaren laburpen bat |
eta lehenengo konstatazioa argia da lehenengo konstatazioa da ez dugula tresnarik ezta erabakimenik egoeraren larriari erantzuteko hori hala da hori hala da hasi gaitezke partzeak ipintzen hasi gaitezke tiritak ipintzen hasi gaitezke zuloak tapatzen eta harrakalak estaltzen baina egiatan ez dugu tresnarik egoeraren larriari erantzunik emateko eta lehen aipatu ditut adibide batzuk eta egunero ikusten ditugun nonahi eskuak loturik gaude ez dugu baliabidepolitikorik erabaki bat hartu nahi dugunero badugu aurretik dekretu bat badugu aurretik inposaketa bat eta hori da lehenengo arazoa gure tresna politiko horiek gureganatzea |
hori da egiten dugu lehenengo irakurketa bat |
tresna politikoak falta zaizkigu eta inpotentzia ematen du horrek ematen du inpotentzia ikusteak arazo arruntenetan gure langileen soldaketan ere ezin dugula erabakirik hartzea nola edo hala eman behar diogu erantzun bat arazo honi |
batez ere kontuan hartuta krisialdi hau ez dela egun batekoa krisialdi hau sakona da luzea izango da ez da arina eta ez da laburra eta premiezakoa da ahalik eta arinen erantzunak ematea lehen ahalik eta arinen ipini behar ditugu tresnak hartu behar ditugu neurriak honi buelta emateko |
ze egiatan hau izango da urte batzutarako eta gure hurrengo belaunaldien etorkizuna baldintzatuko du |
arazo larrienak zeintzuk dira enplegu falta batez ere falta baina enplegua galtzea finantziazio eza eta likidazio falta inbertsioen jaitsiera murrizketak eremu sentsibleetan murrizketak arlo guztietan eta batez ere pobreziaren igoera |
gauza bat esan nahi dugu krisia dago bai eta krisi sistemikoa da baina egia esan ez da gastuen krisia diru sarreren krisia da eta batez ere da lehentasunen krisia zeri eman lehentasuna ze dirua egon badago baina kontua da zertan gastatzen den |
eta da horren beste sarrera eta horretarako badaude neurriak badaude metodoak eta gero garatuko ditut eta azalduko ditut batez ere da zeri ematen… |
sarrera eta horretarako badaude neurriak badaude metodoak eta gero garatuko ditut eta azalduko ditut batez ere da zeri ematen diogun lehentasuna gastua egiteko horretan datza gakoa |
euskal herriaren bilduren irudiko gure ustez lehentasuna da pertsonen ongizatea lehentasuna ez defizit publikoa gutxitzea pobrezia dagoen bitartean ez da etikoa diru publikoa bideratzea defizit publikorako eta bankuei dirua emateko ze defizit publiko hori bankuek generatu dute eta azken finean jendearengana joan beharko lukeen diru hori zuzenean doa berriz ere bankuetara |
2011ko udaran partido popularrak eta partido sozialistak espainiakoak (eajren abstentzioarekin) konstituzioa aldatu zuten defizit publikoari publikoaren murrizketari lehentasuna emateko momentu batean antza omen ikusi zuten bankuei zor publikoa ordaintzea garrantzitsuagoa zela gastu soziala baino ondoren etorri den guztia erabaki horren ondorioa da |
espainian konstituzioa aldatu zuten eta erkidego autonomiko honetan aurrekontuen egonkortasun legea inposatu zuten edo inposatu zaigu honen helburua ere defizita murriztea da eta horretarako egin da udaletxeei egoera finantzieroa hobetzea bai baina beraiek ordain dezaten beraiek daukaten defizit publikoa hau da beraiek emateko diru gehigarri hori bankuei noski zerbitzu sozialen kontura |
burujabetza behar dugu hain zuzen ere puntu hauetan guztietan erabaki egokiak hartu ahal izateko eta hau da biziraupen kontua erabaki ahal izatea biziraupen kontua ez da aukera beharizana da |
barne produktu gordinaren 12 jaitsi egin da aurten milatik gora enpresa itxi egin dira abuztura arte erkidego autonomo honetan eta ehundaka enpresa gehiago desagertuko da ez badaukate aukerarik mailegua lortzeko interes onargarri batean eta onargarri esaten dut momentu honetan interesa daukate 8an alemanian esate baterako 1ean dute interesa eta 8an baldin badute nekez ibiliko dira gero karga finantziero horiei erantzun ahal izateko beraz kreditoak maileguak bai baina interes logiko interes onargarri batean |
gure enpresa gehienak pymeak dira 90 hau da gehienek daukate 50 langile baino gutxiago eta ez dut ezta aipatu nahi ere autonomoen egoera eta enpresario txikien egoera merkatalgoan esate baterako nekez eutsiko diote bakarrik laguntzarik gabe krisialdi honi laguntza beharko dute mota guztietako laguntza |
eta horretarako baditugu proposamen zehatzak ekonomia oso eremu zabala da eta nik batez ere kokatuko dut begirada puntu konkretu batzuetan enplegua finantziazioa fiskalitatea kupoa zerbitzu sozialak eta energia |
has gaitezen enpleguarekin hain zuzen ere horrenbeste arduratzen gaituen gaiarekin bi dira premiazko eginbeharrak lehena da dagoen enplegua banatzea eta bigarrena da enplegu berria sortzea noski bigarren honetarako dirua behar da eta hurrengo atalean azalduko dut zein den gure proposamen zehatza diru gehiago lortzeko fiskalitateari buruz eta beste gai batzuei buruz hitz egingo dudanean nola lortu diru hori |
baina has gaitezen lehenengo puntuarekin nola banatu enplegua enplegua banatzeko proposatzen dugu lehenik eta behin 35 orduko lanaldia ezartzea hori egiteko eskumena duten erakundeetan noski eta oro har eredu hori sustatzea lan merkatuan 35 ordukoa proposatzen dugu jubilazio adina aurreratzea eta errelebo kontratuak egitea 60 urtetik aurrera |
proposatzen dugu espainiako kongresura eramatea proposamena smi edo gutxieneko soldata finkatzea 1075 eurotan hain zuzen ere kopuru horretan finkatu delako pobreziarekiko muga eta uste dugu interesante izan daitekeela ez orain bertan egiteko baina bai mahai gainean jartzeko eta horretaz debatitzen hasteko hiritarren oinarrizko errenta gai interesantea dela uste dugu uste dugu hori jada mahai gainean ipini daitekeela eta epe ertainean horretaz hitz egin beharko genukeela |
ganbara honetan jabetu behar gara bazterketa pairatzen dutenek bizi duten egoeraz oinarrizko errentarekin edo pentsioekin gertatzen dena esaterako lotsagarria da pentsioak izoztu egin dira eta ipca igo egiten da madrilek horretarako ezkutuko trikimailuak erabiltzen ditu eta de facto jaitsi egiten zaie pentsiodunei beraien diru iturria |
nik batzuetan pentsatu dut 500 eurorekin bizi behar baduzu nolako bizitza duzu baduzu beste bizitzarik aparte pentsatzetik nola bizi naitekeen 500 eurorekin hori baino ez banu zer beste bizitza gelditzen zait horretaz beste pentsatzeko gozatzeko nire bizitza oso bat pleno bat izateko ez duzu ez duzu aukerarik bizitzeko bizi pleno bat eramateko eta ez dakit konszienteak garen horretaz ez dakit |
inbertsioa sustatzeko inbertsiorako fondo estrukturala sortzea proposatzen dugu berrikuntzarako eta inbertsio teknologikorako politika publikoak berregituratzeko asmoaz gure industriagintza ahula da bakarrik 4k dauka maila teknologiko altua gero badauka maila teknologiko ertainean 27 baina 60 daukagu oso maila teknologiko baxuan ezin baduzu konpetitu teknologian kanpoko merkatuetara zoazenean konpetitu behar duzu soldatetan zure soldatak jaitsi konpetigarria izateko lehiakorra izateko kanpoko merkatuetan eta ez dago konpetitzerik turkiarekin edo txinarekin ez dago konpetitzerik horregatik behar dugu maila teknologikoa igotzea gure enpresetan hain zuzen ere teknologian izan behar dugulako lehiakorrak |
esaten dudanean gainera ez dugula jaitsi behar soldatarik bide batez aipatu nahi dut elementu bat hemen dauzkagun langileei aplikatu behar diegu hemengo lan hitzarmena gertatzen ari da erkidego honetan kanpoko langileei aplikatu egiten zaiela portugaldarrak badira portugalgo lan hitzarmena edo errumaniarrak badira errumaniako lan hitzarmena eta hori ez dago onartzerik hemen lan egiten duten langile guztiei aplikatu behar zaie bertako lan hitzarmena eta ez beraien jatorrizko herrietako lan hitzarmena |
azkenik bueno azkenik ez badakizue hau luze doa proposatu nahi dugu iniziatiba publikoa duten elkarte koperatiboak hau da scip sociedades cooperativas de iniciativa pública adibide bat ipintzeko bilboko garraioa bilboko autobusak enpresa pribatu baten eskuetan daude beolia eta zerbitzu publiko bat izan beharko luke zergatik enpresa pribatu baten eskuetan baldin badago nola edo hala egongo dira murrizketak edo murrizketak langileak kanporatuz edo murrizketak mantenuan askotan gertatzen dena eta garraio publikoa izan behar da zerbitzu publiko bat hemengo enpresa batek esate baterako aipatzen ari naizen iniziatiba publikoko elkarte batek sustatua non langileak eta inbertsoreak diren enpresa horren partaide esate baterako oso inportantea ikusten dugu sektore publikoa indartzea eta sektore publikoak koordinatzea eta sustatzea bertako ekonomia inzentibo fiskalak eman behar dira eta ekonomia eraginkorra egin behar dugu sektore publikoa izan behar da motorea izan behar da lokomotora tren horretatik tiraka egingo duena |
eta hori nola egiten da hori egiten da aldatuz pentsamendua goitik behera egin ordez beti gora egin dezagun has gaitezen eskualdeetatik esate baterako ikus dezagun eskualdeetan dauden beharrak dauden beharizanak modu global batean eta ikusi () batean erabaki ordez zer nolako enpresa zer nolako garraio edo zer nolako museo ipiniko dugun eskualde batean ikusi eskualde horrek egiatan zer nolako beharizanak dauzkan ea sektore ea hezkuntza arloan ea osasungintzan garraioan industrian eta orduan hasi osatzen eskualde horri begira dauzkan behar ekonomikoak eta behar sozialak eta enpresak sortu hor eta eskualdez eskualde egin sare bat |
End of preview. Expand
in Dataset Viewer.
- Downloads last month
- 31