Index
int64 2
999
| Title
stringlengths 2
72
| Content
stringlengths 15
28.9k
|
---|---|---|
922 | Plan finantzario | Erabilera orokorrean plan finantzario bat plan ekonomiko finantzarioa osatzen duten dokumentuak tramita daitezke horiek sinatu eta plana erregistratu Aurreko ekitaldietako plan ekonomikofinantzarioak kontsultatzeko ere balio du Honek askotan aurrekontu bat barneratzen du non honek finantza pertsonalak organizatzen duen eta batzuetan jarraibide batzuk barneratzen ditu helburu espezifikoak etorkizunean aurreztu ahal izateko Plan honek etorkizuneko errentak banatzen ditu kostu ezberdinak kontuan hartuta esaterako errenta edo onurak Baita ere errenta batzuk erreserbatzen dira epe laburrera eta epe luzera Plan honenk etorkizuneko errenta antolatzen du mota ezberdinen kostuen aurrean hala nola errenta eta utilitateak Plan finantzario bat batzuetan kuota plan bat bezala ezagutzen da Baina finantza pertsonalari dagokionez plan finantzario bat atal espezifikoetan enfokatzen da hala nola arriskuen murrizketan Kanpo estekak |
923 | Cirrhilabrus lanceolatus | Cirrhilabrus lanceolatus Cirrhilabrus generoko animalia da Arrainen barruko Labridae familian sailkatzen da Banaketa Erreferentziak Ikus gainera Cirrhilabrus Labridae Kanpo estekak FishBaseorg |
924 | Benito Juárez (Sonora estatuko udalerria) | Benito Juárez Mexikoko udalerri bat da Sonora estatuan kokatua dago 2010ean 22009 biztanle zituen 3691 km²ko azaleran Herriburua Villa Juárez da Erreferentziak Kanpo estekak |
925 | Surzur | Surzur bretainieraz Surzhur Morbihan departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da Kanpo estekak |
926 | Liolaemus carlosgarini | Liolaemus carlosgarini Liolaemus generoko animalia da Narrastien barruko Liolaemidae familian sailkatuta dago Erreferentziak Kanpo estekak Ikus gainera Liolaemidae |
927 | Oligodon wagneri | Oligodon wagneri Oligodon generoko animalia da Narrastien barruko Colubridae familian sailkatuta dago Erreferentziak Ikus gainera Colubridae Kanpo estekak |
928 | Canthigaster valentini | Canthigaster valentini Canthigaster generoko animalia da Arrainen barruko Tetraodontidae familian sailkatzen da Banaketa Espezie hau Agulhasko itsaslasterran aurki daiteke Erreferentziak Ikus gainera Canthigaster Tetraodontidae Kanpo estekak FishBaseorg |
929 | Slieve Binnian | Slieve Binnian irlanderaz Sliabh Binneáin Gailur Txikien Mendia esan nahi du Ipar Irlandako Mourne mendikateko mendi bat da Down konderrian Kilkeel udalerritik 9 kilometro iparraldera dago 746 metroko garaiera du eta Ipar Irlandako hirugarren mendirik garaiena da |
930 | Begoña Zia | Begoña Zia Zabaleta Iruñea Nafarroa Garaia 1959ko urriaren 10a Iruñea 2019 marrazkilari autodidakta izan zen komikiaren aitzindarietako bat Nafarroan Biografia Begoña Ziak Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan dekorazio eta zeramikako hainbat ikastaro egin zituen eta baita diseinu komikietarako ilustrazio eta marketin ikastaroak ereTxikitatik marrazten zuen pertsonak marrazten zituen giza mota desberdinak eta hainbat jarreratan Iruñeko egunerokotasunean 19701980 inguruan hasi zen bere lanak publikatzen batez ere euskarazko argitalpenetan Zenbait argitaletxek publikatzen zituzten aldizkarietan parte hartu zuen besteak beste Ereinen Ipurbeltzen Plazaolaren Cuatrovientosen eta Pamielaren aldizkarianKomiki horiez gain koadroen antz handiagoa zuten ilustrazioak egin zituen 1980ko hamarkadaren amaiera aldera publizitatearen arlora igaro zen lehenik Jaso agentzian eta gero Los Iruñako etxeanHandik gutxira 1991n Begoña Ziak estudio bat muntatu zuen eta bere kabuz hasi zen lanean agentzietako lanak utzi gabe 1993an estudio bat zabaldu zuen lagun batekin batera Cabodevilla y Cia Bertan diseinu grafikoko lanak egiten zituzten batez ere 1994an Jesus Zia bere neba Madriletik itzuli zenean elkarrekin estudio bat muntatu zuten gerora Cia y Cia deituko zutena Estudio horretan ere diseinu grafikoa lantzen zuten baina baita liburuen edizioa ereNafarroako Komiki Azokarekin harreman berezia izan zuen izan ere Javier Perez de Sabalza azokako zuzendaritzako kideak 2019an ilustratzaile nafarren erakusketa kolektibo bat osatu zuen eta Zia zen ilustratzaileetako bat Urte berean lehenengo Zart bilduma argitaratu zuten eta horretan ere parte hartu zuen Denbora gutxira hil zen argitalpen horretakoak haren azken ilustrazioetako batzuk izan zirenGerora Perez de Sabalzak Jesus Zia ezagutu zuen eta hark jakinarazi zion liburu bat publikatzeko asmoa zuela arrebaren marrazkiekin Begoñaren lanik bereizgarriak hautatu zituen erretratu asko eta baita bozetoak ere Liburuari El retrato de papel Paperezko erretratua izena jarri zion Begoñak egin nahi izan zuen liburu baten sarrera aurkitu zuelako eta dirudienez liburua horrela deitu nahi zuelakoLan horretatik abiatuta erabaki zuten marrazkilaria Nafarroako Komiki Azokan ere omentzea Begoña Ziaren izena berreskuratzeko asmoarekin Hala liburuan jasotako hainbat marrazki Kondestablearen jauregian ikusgai jarri zituzten 2021eko irailean antolatutako erakusketan Lanak Maria Barogaren Eternos sanfermines libururako ilustrazioak 1977 Komiki bi Erein argitaletxearen Ipurbeltz aldizkarian 1978 Iñaki Zabaletaren kazetaritza artikuluen ilustrazioa Anaitasuna aldizkarian 1979 Victor Manuel Arbebaren Un pueblo que canta libururako ilustrazioak 1979 Plazaola argitaletxeko Cuatrovientos aldizkariko muntatzaile eta ilustratzailea 198182 AGA Diseño estudioko ilustratzailea 198384 Komiki Erakustaldia Oliten Nafarroako jaialdien barruan 198384 Jaso publizitateagentziaren publizitatemarrazkilaria 1985 Sei orrialderen argitarapena Aska aldizkarian 1985 Erein argitaletxearen Dilin Dalan 1 eta 2 testuliburuetarako ilustrazioak 1985 Zia Diseñadores estudioan diseinatzailea eta ilustratzailea 198588 Erein argitaletxearen Tipí Taki testulibururako ilustrazioak 1987 Hiru dimentsioko maketa eta fikziozko maketa egitea Nafarroako Gobernuaren Tratado por la Paz telebistairagarkia filmatzeko 1988 Iruñako publizitateagentziako diseinatzailea eta ilustratzailea 198891 Icono agentzian diseinatzailea eta ilustratzailea 199193 Montxo Iturbideren Antzerkilandia haurrentzako antzerkilibururako ilustrazioak 1992 Block publizitateagentziaren Seguridad laboral telebistairagarkia filmatzeko hiru dimentsioko pertsonaia egitea 1992 Cabodevilla y Cía estudioko diseinatzailea eta ilustratzailea 199394 Cía y Compañía estudioko diseinatzailea eta ilustratzailea 1995 Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen kartelak Liburuaren Eguna eta udan irakurketa sustatzeko 1995 Iruñerriko Mankomunitatearen nortasun bisual berriaren diseinua 1997 Erreferentziak |
931 | Es Migjorn Gran | Es Migjorn Gran Menorcako erdialdean kokatutako udalerria da 1523 biztanle zituen 2000n Ikus gainera Balear Uharteetako udalerrien zerrenda Kanpo estekak |
932 | Carrer de Ferran | Carrer de Ferran edo Ferran kalea Kataluniako Bartzelona hiriburuko El Gòtic auzoan dagoen kale bat da 1910 urtetik aurrera La Rambla hiribidea eta Sant Jaume enparantza elkarlotzen ditu 18201823 bitartean Bartzelonako Udalak eta Josep Mas i Vila arkitektoak proiektatu zuten haien asmoa La Rambla hiribidea eta Ciutadella parkea elkarlotzea izan zelarik azkenean 1848an eraiki zelarik Hasiera batean Fernando VIIa Espainiakoa izena jartzeko asmoa izan zuten baina azkenik 1910etik aurrera gaur egungo Ferran kalea izenarekin gelditu zen Kanpo estekak |
933 | Estrontziojoaquinita | Estrontziojoaquinita silikato motako minerala da eta joaquinita taldearen kidea da Ezaugarriak Estrontziojoaquinita silikato mineralaren formula kimikoa hau da Sr 2 Ba 2 Na Fe 2 Ti 2 Si 4 O 12 2 O 2 O OH 2 H 2 O displaystyle ce Sr2Ba2NaFe2Ti2Si4O122O2OOH2 H2O Sistema monoklinikoaren arabera sortzen ditu kristalak Mohs eskalaren arabera duen gogortasunaren balioa 55 da Eraketa eta meatokiak Erreferentziak |
934 | Vingt et une nuits avec Pattie | Vingt et une nuits avec Pattie 2015eko Arnaud eta JeanMarie Larrieu frantziar zinema zuzendarien filma da Sinopsia Caroline 40 bat urteko paristarra bera Frantziako hegomendebaldeko bailara lokartu batera iritsiko da Familiarekin oporrak eten ditu bere ama Isabellen hileta antolatzeko batbatean hil da eta Aktoreak Karin Viard Pattie Sergi López Manuel Montez Isabelle Carré Caroline Montez Denis Lavant André André Dussollier Jean Philippe Rebbot JeanMarc Laurent Poitrenaux Pierre Mathilde Monnier Isabelle Zaza Erreferentziak Kanpo estekak |
935 | Lupoč | Lupoč Eslovakiako udalerri bat da Lučeneceko barrutian kokatuta 934 km²ko azalera du eta 232 biztanle 2017ko datuen arabera Historia Idatzizko lehen aipamena 1333 urtekoa da Demografia Bilakaera demografikoa Kanpo estekak Udalaren webgunea |
936 | Laflammeita | Laflammeita sulfuro motako minerala da Ezaugarriak Laflammeita sulfuro mineralaren formula kimikoa hau da Pd 3 Pb 2 S 2 displaystyle ce Pd3Pb2S2 Sistema monoklinikoaren arabera sortzen ditu kristalak Eraketa eta meatokiak Erreferentziak |
937 | Pageas | Pageas frantsesez eta ofizialki Pageas Okzitaniako udalerri bat da Administratiboki Frantziako Vienne Garaia departamenduan dago Akitania Berria eskualdean 2013an 615 biztanle zituen Demografia Biztanleria 2007an Pageas udalerrian erroldatutako biztanleak 615 ziren Familiak 266 ziren horien artean 72 pertsona bakarrekoak ziren 28 bakarrik bizi ziren gizonak eta 44 bakarrik bizi ziren emakumeak 93 semealabarik gabeko familiak ziren 85 semealabak dituzten bikoteak ziren eta 16 semealabak dituzten gurasobakarreko familiak ziren Biztanleriak denboran ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan duErroldatutako biztanleak Etxebizitza 2007an 333 etxebizitza zeuden 268 familiaren etxebizitza nagusia ziren 39 bigarren erresidentzia ziren eta 26 hutsik zeuden 325 etxeak ziren eta 6 apartamentuak ziren 268 etxebizitza nagusietatik 228 bere jabearen bizilekua ziren 33 alokairuan okupaturik zeuden eta 6 doan lagata zeuden 1ek gela bat zuen 12 etxek bi zituzten 45 etxek hiru zituzten 87 etxek lau zituzten eta 122 etxek bost zituzten 194 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian 108 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 131 etxetan bat baino gehiago zituzten Biztanleriapiramidea 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleriapiramidea hau zen Ekonomia 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 372 ziren horien artean 264 aktiboak ziren eta 108 inaktiboak ziren 264 pertsona aktiboetatik 243 lanean zeuden 145 gizon eta 98 emakume eta 20 langabezian zeuden 9 gizon eta 11 emakume 108 pertsona inaktiboetatik 42 erretiraturik zeuden 22 ikasten zeuden eta 44 bestelako inaktibo gisa sailkaturik zeuden Diru sarrerak 2009an Pageas udalerrian 272 unitate fiskal zeuden 6125 pertsonek osaturik Pertsona bakoitzeko dirusarrera fiskalaren mediana urteko 16214 euro zen Ekonomia jarduerak 2007an zeuden 21 komertzioetatik 1 material elektrikoaren fabrikazioko enpresa zen 7 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren 3 eraikuntza enpresak ziren 3 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren 1 garraio enpresa zen 2 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren 3 zerbitzu enpresak ziren eta 1 administrazio publikoko enpresa zen2009an zeuden norbanakoentzako 4 zerbitzu publikoetatik 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia zen 1 iturgina 1 eraikuntza enpresa eta 1 jatetxe2009an zegoen establezimendu komertzial bakarra harategi bat zen2000 urtean Pageas udalerrian 40 nekazaritzaustiategi zeuden 1275 hektarea erabiltzen Hezkuntza eta osasun ekipamenduak 2009an inguruko herriekin osatutako barreiatutako lehenhezkuntzako eskola bat zegoen Gertuen dauden herriak Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu Erreferentziak Kanpo estekak FrantsesezRésumé statistique INSEEren udalerriko estatistiken laburpena FrantsesezÉvolution et structure de la population INSEEren udalerriko datuen fitxa FrantsesezFrance par comune Frantziako udalerri guztietako datu zehatzak mapa baten bitartez eskuragarri |
938 | Eskoziar liburu | Eskoziar liburua Polonieraz Księga Szkocka eskoziar koadernoa ere deiturikoa Lwoweko Matematika Eskolako Lwowska Szkola Matematyczna matematikariek erabilitako koaderno bat izan zen non ebazteko zituzten problemak idazten zituzten Koadernoak Eskoziar Kafetegitik Kawiarnia Szkocka haren izena jasotzen du Kafetegi horretan biltzen ziren matematikaren gainean eztabaidatzeko modu informalean Poloniar Matematika Elkartearen toki ordezkaritzaren bileren ostean Kanpo lotura Eskoziar liburua Kanpo estekak |
939 | Benediktbeuern | Benediktbeuern Alemaniako udalerria da Bavaria estatuan kokatuta dago Bad TölzWolfratshausen barrutian 2014an 3500 biztanle zituen 3786 kilometro koadrotan banatuta Demografia Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak Kanpo estekak Webgune ofiziala |
940 | Franklinfurnaceita | Franklinfurnaceita silikato motako minerala da eta chlorite taldearen kidea da Ezaugarriak Franklinfurnaceita silikato mineralaren formula kimikoa hau da Ca 2 Fe 3 Mn 2 3 Mn 3 Zn 2 Si 2 O 10 OH 8 displaystyle ce Ca2Fe3Mn23Mn3Zn2Si2O10OH8 Sistema monoklinikoaren arabera sortzen ditu kristalak Mohs eskalaren arabera duen gogortasunaren balioa 3 da Eraketa eta meatokiak Erreferentziak |
941 | Valerie Solanas | Valerie Jean Solanas Ventnor City New Jersey 1936ko apirilaren 9a San Frantzisko Kalifornia Kalifornia 1988ko apirilaren 25a idazle eta feminista erradikala izan zen SCUM manifestua idatzi zuen ingelesez Society for Cutting Up Men manifesto zeina 1967an autoekoitzi zuen 1968an Andy Warhol artista hiltzen saiatu zen Bizitza Haurtzaroa eta gaztaroa Solanas 1936an jaio zen Ventnor Cityn New Jersey Louis Solanas eta Dorothy Marie Biondo ziren haren gurasoak Aita taberna bateko zerbitzaria zen eta ama dentistalaguntzailea zen Ahizpa gazteago bat zuen Judith Arlene Solanas Martinez Solanasen aita Montrealen jaio zen Espainiatik migratutako familia batekoa eta ama berriz Philadelphian jaio zen eta Genova eta Siziliako familia zuen italiaramerikarra zen Aitak txikitatik bortxatu zuen eta 15 urte betetzerako kalean bizitzen ari zen Izan ere gurasoak dibortziatu ziren bera gaztea zela eta ama laster ezkondu zen berriz Solanasek ez zuen atsegin haren aitaordea eta amarekin harremana zaila bihurtu zen Institutuan zegoela mutil bat jo zuen neska gazteago bati traba egiten ari zelako eta moja bat ere jo zuen Jarrera hori delaeta 1949an amak aitonaamonen etxera bidali zuen baina ihes egin zuen aitona alkoholikoak abusu fisikoak eragin ondoren Horrela 15 urte zituela aitonaamonen etxea utzi eta etxerik gabe gelditu zen 1953an seme bat izan zuen marinel ezkondu bat zen haurraren aita David izeneko umea adoptatua izan ondoren David Blackwell izena hartu zuena Solanasi kendu egin zioten eta ez zuen sekula gehiago ikusi Amaitu zuen institutua eta Marylandeko Unibertsitatera College Park Psikologia ikastera joan zen Unibertsitate garaia Amaitu zuen institutua eta Marylandeko Unibertsitatean College Park Psikologiako gradua eskuratu zuen Bertan hasi zen idazten bere lanik ospetsuena SCUM manifestua Marylandeko Unibertsitatean zegoela irratiprograma bat izan zuen zeinean gizonei aurre egiteko aholkuak ematen zizkien entzuleei Lesbiana zen 1950eko hamarkadako kultura eremua kontserbadorea bazen ere Minnesotako Unibertsitateko Psikologiako Graduatuen Eskolan aritu zen animalien ikerketalaboratorioan lanean harik eta Berkeleyra joan zen arte ikastaro batzuk egitera New York eta The Factory 1960ko hamarkadaren erdialdean Solanas New York hirira aldatu zen eta han eskale eta prostituta aritu zen 1965 urtean bi lan idatzi zituen ipuin labur autobiografiko bat A Young Girls Primer on How to Attain the Leisure Class eta antzezlan bat Up Your Ass prostituta gazte bati buruzkoa Ipuina Cavalier aldizkarian argitaratu zen 1966ko uztailean Up Your Ass aldiz ez zen argitaratu 2014ra arte 1967an Solanas Andy Warholengana joan zen haren estudiora The Factoryra eta bere antzezlana produzitu zezala eskatu zion Gidoia eman zion Warholi eta hark adierazi zion ondo mekanografiatuta zegoela eta aztertuko zuela Factoryko jakituriaren arabera Warholi hain iruditu zitzaion pornografikoa gidoia ezen poliziaren tranpa bat izan behar zuela pentsatu baitzuen izan ere Warholen filmak sarri geldiarazten zituen poliziak likiskeriagatik Solanas Warholekin harremanetan jarri zen gidoiari buruz galdetzeko eta hark esan zion galdu egin zuela Halaber adarra jotzen Factoryn lan bat eskaini zion mekanografiatzaile gisa Solanas irainduta sentitu zen eta dirua eskatu zion galdutako eskuizkribua zelaeta Eta Warholek I a Man filmean antzeztu zezan kontratatu zuen Solanas 25 dolarren trukeSolanas pozik gelditu zen I a Man filmean egin zuen lanarekin eta Warholekin lan egitearekin eta Maurice Girodias filma ikustera eraman zuen Girodiasek adierazi zuenez Solanas Warholekin oso erlaxatuta eta lagunkoi egoten zen Halaber Solanasek Warholen Bikeboy 1967 filmean ere izan zuen paper bat mutua 1967an Solanasek SCUM manifestua autoeditatzeari ekin zion Olympia Pressen buru Maurice Girodiasek Solanasi etorkizuneko idazkiak argitaratzea eskaini zion eta Solanasek ulertu zuen kontratuak esan nahi zuela Girodias izango zela beraren lanen jabe Lanak lapurtzeko Girodias eta Warhol bere aurka konspiratzen ari zirela ustez pistola bat erosi zuen 1968 urtearen hasieran Tiroketa eta azken urteak 1968ko maiatzaren 31n Solanas Paul Krassner idazlearengana joan eta 50 dolar eskatu zizkion hark maileguan eman zizkion Krassnerrek gerora adierazi zuenez baliteke utzi zion dirua Warholi tiro egiteko erabili zen pistola erosteko erabili izana izan ere soilik hiru egun geroago gertatu zen hori The Outlaw Bible of American Literature liburuko izenik gabeko iturri baten arabera 1968ko ekainaren 3an 0900etan Solanas Chelsea Hotelera joan zen han bizi zen Girodias Harreran hari buruz galdetu zuen baina asteburu pasa joana zela esan zioten Hiru orduz itxaron zuen han eta gero Groove Pressera joan zen han Barney Rossetengatik galdetu zuen baina hura ere ez zegoen elkartzeko moduan Egun horretan geroago Solanas The Factoryra joan zen eta kanpoan itxaron zuen Morrisey hara iritsi zenean galdetu zion ea zer egiten zuen han eta zera erantzun zion Andyren zain nago dirua jasotzeko Morriseyk ahalegina egin zuen hura bidaltzeko Warhol egun horretan ez zela etorriko esanez baina itxaron egingo zuela esan zion 1400etan estudiora igo zen Morriseyk ostera ere esan zion Warhol ez zela etorriko eta handik alde egiteko Joan egin zen baina igogailuan gora eta behera ibili zen harik eta azkenean Warhol igogailura sartu zen arte Warholekin batera sartu zen The Factoryn eta itxurari buruzko konplimenduren bat ere egin zion izan ere makillatuta zegoen ohi ez bezala Morriseyk joateko eskatu zion edo berak kanporatuko zuen bestela Baina telefonoak jo zuen eta Warholek erantzun zuen Morrisey bitartean komunera joan zen Orduan Warhol telefonoan zegoela Solanasek tiro egin zion hiru bider Lehen bietan huts egin zuen baina hirugarrenean asmatu zuen Gero Mario Amaya kritikariari egin zion tiro eta aldakan eman zion Fred Hughes Warholen managerrari ere burura tiro egin zion baina pistolak huts egin zion Hughesek joateko eskatu zion eta Solanasek alde egin zuen mahai baten gainean paperezko poltsa bat utzita bere agenda eta guzti Warhol ospitalera eraman zuten eta bost ordu iraun zuen ebakuntza bat egin zioten Egun berean geroago Solanas poliziarenera joan zen Pistola utzi eta tirokatu izana aitortu zuen Hilketasaiakera erasoa eta arma bat legez kanpo edukitzea leporatu zizkioten Eskizofrenia paranoikoa diagnostikatu zioten eta errudun jo zuten ondorioz hiru urteko kartzelazigorra ezarri zioten eta ospitale psikiatriko batean tratamendua Aske gelditu ondoren SCUM manifestua sustatzen jarraitu zuen 1976ko film laburrean Delphine Seyrigekliburua eskuan duela Solanasek SCUM Manifesto agirian idatzitako hitzak irakurtzen dizkio Carole Roussopoulosi zinemagileak makinara pasatzen dituen bitartean Bitartean atzean telebistan eguneko albistegiko gerrairudiak ikusten dira 1988 urtean hil zen San Frantziskon pneumoniak jota SCUM manifestua SCUM Society for Cutting Up Men Gizonak Sarraskitzeko Elkartea testu polemikoa da funtsezkoa feminismo erradikalarentzat eta asmo literario eta satirikoarekin idatzia hots eztabaida pizteko helburua duena Gizarte honetako bizitza kasurik onenean asperdura absolutua denez eta emakumeentzat haren alderdi bat ere ez denez esanguratsua gobernua boteretik kentzea dirusistema ezabatzea erabateko automatizazioa ezartzea eta sexu maskulinoa suntsitzea baino ez zaie geratzen pentsaera zibikodunak arduratsuak eta gogotsuak diren emakumeei SCUM manifestuaren hasiera XX mende amaierako AEBko oinarrien kontra jotzen du eta gizonek emakumeen aurka egiten dituzten abusuen salaketa da Izan ere tresna patriarkalak hartzen ditu patriarkatua bera eraisteko Solanasek gizona gene osatugabea dela baieztatzen duenean boteretik emakume gisa irakurritako gorputzak erbesteratzeko erabilitako oinarri biologizista eta esentzialista erabiltzen du baina oraingoan gizonak deslegitimatzeko Hitzez hitz oinarri patriarkalei ematen die buelta SCUMek errotik hausten du emakume biktimen estereotipoarekin eta emakumeak subjektu bortitz eta autonomo gisa aurkezten ditu Horrela SCUM boterea zein mehatxua da Feminismoaren eta biktimismoaren arteko harreman tradizionala hautsita garaiko feminismoaren laguntza eta adiskidetzejoerarekin hautsi zuen Manifestuaren aurkako kritikarik gehien biltzen dituen gaia gizonen sarraskia da Solanasek proposatzen du SCUM komandoa sortzea emakumez bakarrik osatua Ondoren beste komando bat egongo dela dio Gizonezkoen Kidego Laguntzailea bertan desmaskulinizatu diren gizon guztiak egongo direlarik Gainera kritika egiten die buruan ar bat duten emakume guztiei ere bai SCUMek gizonek sortu eta menderatutako sistema erabat suntsitu nahi du Eta patriarkatuaren heriotza ez ezik kapitalismoarena ere nahi duAdierazpenaren lehen zatia psikologia maskulinoaren azterketa da eta bigarrena berriz horri buruz zer egin behar den Lelo literario soil bat da Ez dago SCUM izeneko erakunderik Ni neu ere ez naiz Nolabait esateko egoera mentala da Bestela esanda modu jakin batean pentsatzen duten emakumeak SCUMen daude Modu jakin batean pentsatzen duten gizonak SCUMen gizonen talde laguntzailean daude Valerie Solanas Solanas herri kulturan 1990ean Lou Reedek Warholen laguna berari buruzko abesti bat grabatu zuen I believe Songs for Drella diskorako 1996an I Shot Andy Warhol filma grabatu zen Solanasen bizitzan oinarrituta dago eta Lili Taylorrek haragiztatu zuen Solanas eta Jared Harrisek berriz Andy Warhol 2006 urtean Matmos taldeak Tract for Valerie Solanas izeneko abestia sartu zuen The Rose Has Teeth in the Mouth of a Beast albumean SCUM Manifestuko zatiak daude abestiaren letretan 2007an Sara Stridsberg idazleak Eskandinaviar Kontseiluaren Literatura Saria jaso zuen Valerie Solanasi buruzko biografia erdifikziozkoarengatik The Dream Faculty 2017an Solanas American Horror Story Cult seriearen zazpigarren kapituluan agertu zen Lena Dunhamek jokatzen du Solanasen papera 2017an Txilen Mi corazón es un tiburón blanco antzezlana idatzi zuen Valentina Vallejosek Lanean amesgaizto bat kontatzen da zeinean Valerie Solanasek Andy Warholekin topo egiten duen tiro egin eta 15 urteren ondoren Gero lana Buenos Aireseko Ascasubi argitaletxe independenteak argitaratu zuen 2018ko martxoan 2019an Los Chikos del Maíz taldeak Valerie Solanas Stop Making Stupid People Famous izeneko bideoklipa aurkeztu zuen Erreferentziak Ikus gainera Feminismoa Feminismoaren olatuak Feminismo erradikala Kanpo estekak Valerie Solanasi buruzko erreportajea Elearazi blogean Egilea Danele Sarriugarte Ana Becciu SCUM manifestua Gaztelaniaz eta jatorrizko bertsioan ingelesez |
942 | Broken (2012ko filma) | Broken euskaraz Hautsia 2012ko Rufus Norris britainiarrak zuzendutako drama film bat da 2008ko Daniel Clay idazlearen izenburu berdineko elebrrian oinarritua dago eta hura aldi berean To Kill a Mockingbird 1960 Urretxindor bat hiltzea eleberrian Tim Roth Cillian Murphy Rory Kinnear Robert Emms Zana Marjanović Denis Lawson eta Eloise Laurence aktoreek antzeztu zuten Argumentua Erresuma Batua Londres Skunk Eloise Laurence neskatoa bere auzoan gertaera bortitz baten lekuko izan ondoren erabat traumatizatua geldituko da Archie Tim Roth aita alabaren sufrimendua arintzeko ahal duen guztia egiten saiatuko da Aktoreak Tim Roth Archie Cillian Murphy Mike Kiernan Rory Kinnear Bob Oswald Robert Emms Rick Zana Marjanović Kasia Clare Burt Buckley andrea Bill Milner Jed Denis Lawson Buckley jauna Eloise Laurence Skunk Kanpo loturak IMDBko fitxa irakurgai Ingelesez |
943 | De la Sota (familia) | De la Sota familia Euskal Herriko kide ezagunen sendi bat da Enpresaburu eta abokatu dirudunak bere garaian orokorrean Eusko Alderdi Jeltzalearen inguruko sendi abertzale bat da Bere garaian Francoren aurka eta Eusko Alderdi Jeltzalearen alde egitean garesti ordaindu zuen familia honek frankistek De la Sotatarrek zituzten itsasontzi diru eta jabetza guztiak kendu baitzizkietenHauek dira sendi honetako pertsonai ezagunenetako batzukː Ramon de la Sota Alejandro de la Sota Aburto Alejandro de la Sota Martínez Manuel de la Sota Eduardo Aznar de la Sota Ramon de la Sota Aburto eta Pedro de la Sota Ikus gainera Naviera Sota y Aznar SotaAznar bulegoak Erreferentziak Kanpo estekak |
944 | Silver Lake (Ohio) | Silver Lake Ohioko herri bat da Summit konderrian kokatua dago 2010ean 2519 biztanle zituen 367 kilometro koadrotan banatuta Ikus gainera Summit konderria Kanpo estekak |
945 | Lunar Reconnaissance Orbiter | Lunar Reconnaissance Orbiter LRO Ameriketako Estatu Batuen espaziozunda bat da xedetzat Ilargia esploratzea eta behatzea duena 2009ko ekainean jaurti zen espaziora Bere misio nagusia jaurti eta handik urte batera bete zuen hala ere 2019ko abuztuan lanean dihardu zehazki Ilargiaren orbita altu batean kokatuta Lurrera argazkiak bidaltzeaz arduratzen da Erreferentziak Kanpo estekak |
946 | Varsoviako Dukerri Handia | Varsoviako Dukerri Handia polonieraz Księstwo Warszawskie frantsesez Duché de Varsovie alemanez Herzogtum Warschau Napoleonek sortutako herrialde autonomoa izan zen Tilsiteko hitzarmenaren ondorioz Prusiak eta Austriak 1795ean emandako lurraldeetan sortu zuen 1807an 1815ean Napoleon garaitua izan ondoren desegin zen Vienako Batzarraren ondorioz Sentimentalki eta Poloniaren historian bere leku esanguratsua badu ere inoiz ez zuen estatu batek duen askatasun maila izan izan ere Varsoviako Dukerri Handian bertako Frantziako ordezkariak zuen aginte gorena eta betiere Frantziako interesak lehenetsi ziren herrialde honek izan zuen historia laburrean Kanpo estekak |
947 | Bazardüzü | Bazardüzü Bazardüzü mendia bezala ere ezaguna azerbaijaneraz Bazarraren azokaren lautadaren edo zelaiaren mendia Kaukaso Handian dagoen mendi bat da 4466 metroko garaierarekin Azerbaijan eta Errusiaren menpeko Dagestango mendirik altuena da Beraz Europa eta Asiako mugan dago eta gaur egungo estatu errusiarraren barruko lurretako hegoaldeko muturretik oso hurbil dago Izenak Azerbaijaneraz Bazardüzü Bazardüzü edo Bazar Düzü idazten da Nazioarteko iturrietan sarritan Europakoetan errusierazko bertsioan oinarrituta toponimoaren beste transkripzio batzuk ere topa daitezke Bazar Dyuzi Bazardyuzyu Errusierazko generikoarekin Gora Bazardyuzi transkribatzeko ohitura dago Mendiaren hego isurialdean bizi diren azeriarrez gain lezgi herria bi isurialdeetan presente dago Bere hizkuntzan mendiak Kitxensuv du izena Igoera Ezagutzen den lehen igoera A Alexandrovek egin zuen 1847an 1890ean George Yeld and G P Baker britainiarrek Dagestanetik igo zutela ere ezaguna da Altuera eta distantziarengatik mendi honetara igotzeko eskarmentu handikoa eta espedizio baten partaide izatea ia ezinbestekoa da Azerbaijango aldetik joateko aukerari dagokionez bidearen zati bat glaziar batetik pasatzen da Espedizioa mendiaren ekialdean dagoen Laza Qusar Laza izeneko herritik hasten da bestela ibaiaren ertzetik doan oso pista kaskarretik hurbil daiteke Xinaliqetik pasatuta Azerbaijango lau mendi nagusietakoak diren Tufan Bazardüzü eta Shahdagera joateko balio du Ondo prestatuta ere aklimatazio aldiaren ostean bihiru egun behar dira igoera burutzeko gauak kanpainadendetan ematen dira eta egokiena udan joatea da Erreferentziak Ikus gainera Kaukaso Kaukaso mendilerroa Kanpo estekak Alemanez Igoera osoa Gipfelundgrenzen webgunean Ingelesez Mendia Peakbaggerren Ingelesez Mountain Forecast |
948 | Oriini Kaipara | Oriini Kaipara 1983an jaioa Zeelanda Berriko aurkezle kazetari eta itzultzailea da eta Maiorieraren interpretea 2019an telebistako albisteak aurkezten zituen lehen pertsona izan zen moko kauae tā moko batekin aurpegiko tatuaje maori tradizionala 2021ean albisteprograma nagusi bat telebista nazionalean ezaugarri horrekin aurkezten zuen lehen pertsona bihurtu zen eta nazioarteko ezagutza irabazi zuen Biografia Kaipara Whakatānen jaio zen 1983an Hauek dira bere iwiak Tūhoe Ngāti Awa Tūwharetoa eta Ngāti Rangitihi Kura Kaupapa Maori eskola batera joan zen eta 2002an South Seas Film and Television Schoolen trebatu zen Kaipara TVNZ 1 Maori Television eta Mai FMrako aritu da lanean 2021eko maiatzean Threera joan zen eta Newshub Live programan albisteak aurkezten hasi zen 2017an Native Affairs programak funtsean DNA maori purua duela erakutsi zuen nahiz eta Pākehā arbasoren bat izan 2019ko urtarrilean jaso zuen bere moko kauae Erreferentziak Kanpo estekak |
949 | La gran aventura de Mortadelo y Filemón | La gran aventura de Mortadelo y Filemón euskaraz Mortadelo eta Filemónen abentura handia 2003ko Javier Fesser espainiar zinema zuzendariak zuzendu eta Guillermo Fesser anaiarekin batera idatzitako umorezko film bat da Francisco Ibáñez komikigilearen Mortadelo eta Filemón pertsonaien komikietan oinarritua dago Benito Pocino Pepe Viyuela Dominique Pinon Paco Sagarzazu Mariano Venancio María Isbert Janfri Topera Berta Ojea eta Eduardo Gómez aktoreek antzeztu zuten Mortadelo y Filemón Misión salvar la Tierra 2008 eta Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo 2015 jarraipenak izan ditu Argumentua Bacterio irakasleari Janfri Topera bere asmakizun arriskutsuena ohostu berri diote diktadore txiki eta ero baten eskuetan amaitu duen gailua Calimero tiranoa Paco Sagarzazu honek gailua bere onurarako erabili nahi du Bacteriok gailua nola edo hala berreskuratu nahi du baina Mortadelo eta Filemón Benito Pocino eta Pepe Viyuela hori lortzeko ez ditu gai ikusten Bi agente ospetsuak TIA erakundeak detektibe harroxko está harroputz bat kontratatu duela jabetzean beren kaxa eta arriskura jardutea erabakiko dute Aktoreak Benito Pocino Mortadelo Pepe Viyuela Filemón Berta Ojea Ofelia Dominique Pinon Fredy Mazas Paco Sagarzazu Calimero tiranoa Mariano Venancio Superra Janfri Topera Bacterio irakaslea Janusz Ziemniak Nadiusko María Isbert Filemónen ama Emilio Gavira Rompetechos Kanpo estekak IMDBko fitxa irakurgai Ingelesez |
950 | La llorona (abestia) | La Llorona Emakume negartia Mexikoko herri abesti ospetsua da Oaxacako Tehuantepeceko istmoan sortu zen baina ez dago beste informaziorik ez ze urtetan ezta ere egilearen izenik Abestiaren bertsio ugari dago bestetik La Lloronaren kondairarekin lotu izan zaio sarritan ez dirudi horrela denik Haren musika gainean egile askok hitz desberdinak jarri dituzte orokorrean maitasunezko narrazioak ohikoak herri musikan Gaia Bertsio guztietan gai nagusia desamodioa da Kasu gehienetan maitasuna eta sufrimendua lotzen dute Amodioez ez dakiena Llorona Ez daki zer den martirioa zentzu berean hilerriaren aipamena ulertu behar da Dena dela anbiguotasun handia erakusten du abestiak irudi aberatsak erakutsiz baina haien esanahiak ondo azaldu gabeAndrés Henestrosak Espainiako lirikak la Llorona eta la Petenera edo la Sandunga bezalako beste soinu istmatar batzuen kopla herrikoi batzuetan izan zuen eragina nabarmentzen zuen eta beraz horietako askok espainiar kolonizazioaren garaian ahozko tradizioan integratuz istmora iritsi behar izan zuten hipotesia sostengatzen zuen Ezaugarriak Bere bertsiorik arruntenean La Llorona Tehuantepeceko istmoaren soinuen generokoa da 34ko konpasarekin balsaren nolabaiteko antzarekin Bere metrikari dagokionez koplak gehienbat laukote oktosilaboak dira bi aldiz errepikatzen direnak 4 bertsoko ahapaldi txiki bat osatzeko Salbuespen gisa kopla bat Ay de mí Llorona esaldiarekin hasten denean lehen bertsoa hexasilaboa da Lehenengo eta hirugarren bertsoei azkenean Llorona bokatiboa gehitzen zaie eta horrek hiru silaba gehiago gehitzen ditu guztira hamaika bertso ematen dira bertso horietan eta bederatzi aipatutako salbuespenetan Interpretazioak Hain abesti ezagun eta dramatikoa izanik ez da arraroa hainbeste bertsio izatea Hona hemen La Llorona abestu duten abeslari batzuk Chavela Vargas Lila Downs Ángela Aguilar Joan Baez Natalia Lafourcade Lola Beltrán David Záizar Lucha Villa Óscar Chávez Ely Guerra Eugenia León Susana Harp Nana Mouskouri Raphael Lhasa de Sela Rosalía Abestia zineman Frida 2002 Julie Taymorrek zuzendutako Frida Kahlori buruzko filma Filman Chavela Vargas agertzen abestia abesten gogoratu behar da Chavela Frida eta Diego Riveraren lagunmina zela Hasta los huesos 2001 laburmetraian Eugenia Leónek abesten du Coco 2017 DisneyPixarren filma Abestia Angélica Vale Imelda Rivera eta Marco Antonio Solís Ernesto de la Cruz abesten dute Erreferentziak Kanpo estekak GaztelaniazChavela Vargas La Llorona zuzenean abesten GaztelaniazCoco filmaren bertsioa GaztelaniazLa Lloronaren kopleei buruzko artikulua |
951 | Gobulus hancocki | Gobulus hancocki Gobulus generoko animalia da Arrainen barruko Actinopterygii klasean sailkatzen da Gobiidae familian Banaketa Erreferentziak Ikus gainera Gobulus Gobiidae Kanpo estekak FhisBaseorg |
952 | Saint-Andéol (Drôme) | SaintAndéol frantsesez eta ofizialki SaintAndéol Frantziako udalerri bat daDrôme departamenduan dagoena AuverniaRodanoAlpeak eskualdean 2013an 65 biztanle zituen Demografia Biztanleria 2007an SaintAndéol udalerrian erroldatutako biztanleak 51 ziren Familiak 22 ziren horien artean 9 pertsona bakarrekoak ziren 9 bakarrik bizi ziren emakumeak eta 9 bakarrik bizi ziren emakumeak 9 semealabarik gabeko familiak ziren eta 4 semealabak dituzten bikoteak ziren Biztanleriak denboran ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak Etxebizitza 2007an 65 etxebizitza zeuden 22 familiaren etxebizitza nagusia ziren 40 bigarren erresidentzia ziren eta 2 hutsik zeuden Etxebizitza guzti hauek 65etxeak ziren 22 etxebizitza nagusietatik 18 bere jabearen bizilekua ziren 3 alokairuan okupaturik zeuden eta 1 doan lagata zegoen 3 etxek hitu gela zituzten 4 etxek lau zituzten eta 15 etxek bost zituzten 16 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian 10 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 12 etxetan bat baino gehiago zituzten Biztanleriapiramidea 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleriapiramidea hau zen Ekonomia 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 30 ziren horien artean 20 aktiboak ziren eta 10 inaktiboak ziren 20 pertsona aktiboetatik 16 lanean zeuden 10 gizon eta 6 emakume eta 3 langabezian zeuden 1 gizon eta 2 emakume 10 pertsona inaktiboetatik 6 erretiraturik zeuden 1 ikasten zegoen eta 3 bestelako inaktibo gisa sailkaturik zeuden Ekonomia jarduerak 2007an herrian zegoen saltoki bakarra administrazio publikoko enpresa batena zen2000 urtean SaintAndéol udalerrian 3 nekazaritzaustiategi zeuden 33 hektarea erabiltzen Gertuen dauden herriak Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu Erreferentziak Kanpo estekak FrantsesezRésumé statistique INSEEren udalerriko estatistiken laburpena FrantsesezÉvolution et structure de la population INSEEren udalerriko datuen fitxa FrantsesezFrance par comune Frantziako udalerri guztietako datu zehatzak mapa baten bitartez eskuragarri |
953 | Goonbell | Goonbell Ingalaterrako Kornualles konderriko herrixka bat da Kanpo estekak |
954 | Taladrina | Taladrina ebaketa lanabesetan ponpatzen den likidoa da makinak ez berotzeko erabilia Horrela tresneriak iraupen luzeagoa du eta kalitate hobeko atalak lortzen dira Makina bakoitzak likido hau gordetzeko toki egoki batzuk dituzte gero bertatik bere eginkizuna egitera irten dadin Kanpo estekak |
955 | Hirson kantonamendua | Hirson kantonamendua Frantziako kantonamendu bat da Aisne departamenduan dago Frantzia Garaia eskualdean Guztira 26 udalerri ditu eta Hirson da bere hiriburua Erreferentziak Kanpo estekak |
956 | Katia Guerreiro | Katia Guerreiro izen osoa Kátia dAlmeida dOliveira Rosado Guerreiro Ochoa Vanderbijlpark Hegoafrika 1976ko otsailaren 23a fado abeslari portugaldarra da Biografia Katia Guerreiro Hegoafrikan jaio zen familia portugaldar batean Jaio eta berehala Azoreetara joan ziren bizitzera eta han pasa zituen haurtzaroa eta nerabezaroa Azoreetan tradizionala den viola da terra jotzen ikasi zuen eta Rancho Folclórico de Santa Cecília taldeko partaidea izan zen 18 urterekin Lisboara joan zen medikuntza ikasketak egitera eta 2000 urtean graduatu zen mediku Ikasketak egin zituen bitartean Tuna Médica taldean aritu zen bai eta Os Charruas rock taldean ere 2000 urtean abiatu zuen fado ibilbidea oraindik Lisboako hospitalean jordunaldi erdiz lanean ari zela Aurreko urtean hil zen Amália Rodrigues fadista handiaren omenezko kontzertuan oholtzan abesti bat kantatu zuen eta Paulo Parreira eta Mário José Veiga musikariek ikusi zuten Fadista izatera animatu zuten eta 2001 urtean atera zuen aurreneko diskoa Fado Maior Diskoak José Afonso saria irabazi zuen eta Hego Korean eta Japonian hita bihurtu zen 2003 urtean bigarren diskoa argitaratu zuen Nas Mãos do Fado Diskoan Dulce Pontes handiaren abesti baten bertsioa egin zuen Dulce Ponteserekiko miresmena ageriagoa egin zen hirugarren diskoan Tudo ou Nada 2006an hiru diskoak biltzen zituen kutxa atera zen 2010 urtean bilduma disko bat atera zuen bere musika ibilbidearen 10 urteurrena ospatzeko 2012 urtean Parisko Olympia arteoan grabatu kontzertua grabatu zuen eta zuzeneko diska bezala atera zen KatiaLive at the Olympia izenarekin Errekonozimendua Katia Guerreiro ez da beste fadista batzuk bezain ezaguna baina atzerrian arrakasta badu Egiten dituen kontzertuen 90a Portugaldik kanpora egiten du 2005ean Parisko ComédieFrançaise antzokian kantatu zuen Rencontres pour lEurope de la Culture jaialdian eta Europako Kultur parlamentaria izendatua izan zen 2010 urtean Amália Rodrigues Fundazioak Fadista onenaren saria eman zion 2012an Frantziako Gobernuak Arte eta Letren Ordenaren zaldun titulua eman zion eta 2015ean Portugalgo presidentean Comenda da Ordem do Infante D Henrique titulua Diskografia Fado Maior 2001 Nas Mãos do Fado 2003 Tudo ou Nada 2005 Fado 2008 Os Fados do Fado 2009 10 Anos Nas Asas do Fado 2010 bilduma diskoa KatiaLive at the Olympia 2012 zuzeneko diskoa Património 2012 Até Ao Fim 2014 Erreferentziak Kanpo loturak Webgune ofiziala |
957 | Horia (Neamț) | Horia Errumaniako udalerri bat da Neamț konderrian 5750 biztanle ditu 4029 kilometro koadroko azaleran banatuta Herriak Udalerrian honako herriak daude Horia en Cotu Vameș en Erreferentziak Kanpo estekak |
958 | Aleksandr Krasnykh | Aleksandr Vladimirovitx Krasnykh errusieraz Александр Владимирович Красных Bugulma Tatarstan Errusia 1995eko ekainaren 19a igeriketan aritzen den kirolari errusiarra da Olinpiar Jokoak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokio 2020an Tokio domina bat eskuratu zuen ROC ordezkatzen 4x200m estilo libre errreleboan zilarrezkoa lortu zuen ROC taldearekin 70181eko denborarekin Erresuma Batuko taldearen atzetik urrezkoa 65858koarekin eta Australiakoaren brontzezkoa 70184koarekin aurretik sailkatuz Hauek osatu zuten ROCeko taldea Martin Maliutin Ivan Girev Jevgeni Rylov Mikhail Dovgaliuk Aleksandr Krasnykh eta Mikhail Vekovistxevek Kontuan izan NOBek Nazioarteko Olinpiar Batzordea ezarritako zigorra zela medio Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen Russian Olympic Committee izenean eta banderapean lehiatu zirela Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak Erreferentziak Kanpo estekak |
959 | Itaipava do Grajaú | Itaipava do Grajaú Brasilgo udalerri bat da Maranhão estatuan kokatua 13828 biztanle ditu 1238914 km²ko eremuan Ikus gainera Maranhão Kanpo estekak |
960 | Larruskain | Larruskain MarkinaXemein udalerriko auzoetariko bat da Aramalloa ibaia auzo hontan jaiotzen da eta Artibai ibaian isurtzen ditu bere urak Ondarea San Inazio baseliza Jaiak eta ospakizunak Uztailaren 31n San Inazioren omenezko jaiak ospatzen dira Ikus gainera LarruskainAmalloa MarkinaXemein Kanpo estekak MarkinaXemeingo udalaren webgunea |
961 | Mokelumne Hill (Kalifornia) | Mokelumne Hill Ameriketako Estatu Batuetako erroldak esleitutako leku bat da Calaveras konderrian dago Kalifornia estatuan 646 biztanle ditu 7980999 kilometro koadroko azaleran banatuta Ikus gainera Calaveras konderria Kanpo estekak |
962 | Martigné-Briand | MartignéBriand Frantziako udalerria da Maine eta Loira departamenduan dagoena Loirerria eskualdean 2013an 1844 biztanle zituen Demografia Biztanleria 2007an MartignéBriand udalerrian erroldatutako biztanleak 1844 ziren Familiak 688 ziren horien artean 184 pertsona bakarrekoak ziren 108 bakarrik bizi ziren gizonak eta 76 bakarrik bizi ziren emakumeak 220 semealabarik gabeko familiak ziren 256 semealabak dituzten bikoteak ziren eta 28 semealabak dituzten gurasobakarreko familiak ziren Biztanleriak denboran ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak Etxebizitza 2007an 802 etxebizitza zeuden 692 familiaren etxebizitza nagusia ziren 63 bigarren erresidentzia ziren eta 47 hutsik zeuden 700 etxeak ziren eta 95 apartamentuak ziren 692 etxebizitza nagusietatik 469 bere jabearen bizilekua ziren 205 alokairuan okupaturik zeuden eta 18 doan lagata zeuden 32 etxek gela bat zuten 30 etxek bi zituzten 103 etxek hiru zituzten 163 etxek lau zituzten eta 364 etxek bost zituzten 488 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian 337 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 277 etxetan bat baino gehiago zituzten Biztanleriapiramidea 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleriapiramidea hau zen Ekonomia 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 1072 ziren horien artean 779 aktiboak ziren eta 293 inaktiboak ziren 779 pertsona aktiboetatik 709 lanean zeuden 398 gizon eta 311 emakume eta 70 langabezian zeuden 32 gizon eta 38 emakume 293 pertsona inaktiboetatik 106 erretiraturik zeuden 102 ikasten zeuden eta 85 bestelako inaktibo gisa sailkaturik zeuden Diru sarrerak 2009an MartignéBriand udalerrian 701 unitate fiskal zeuden 1757 pertsonek osaturik Pertsona bakoitzeko dirusarrera fiskalaren mediana urteko 16397 euro zen Ekonomia jarduerak 2007an zeuden 88 komertzioetatik 2 janari enpresak ziren 7 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren 16 eraikuntza enpresak ziren 19 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren 1 garraio enpresa zen 5 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren 4 finantziazio enpresak ziren 8 higiezinen enpresak ziren 11 zerbitzu enpresak ziren 8 administrazio publikoko enpresak ziren eta 7 beste zerbitzu jarduera batzuk multzoan sailkatutako enpresak ziren2009an zeuden norbanakoentzako 24 zerbitzu publikoetatik 1 jendarmeria zen 2 banku bulegoak 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia 1 autoeskola 2 igeltseroak 2 margolariak 4 zurginak 4 iturginak 2 argiketariak 2 ile apaindegiak 1 jatetxe eta 2 higiezinen agentziak2009an zeuden 10 establezimendu komertzialetatik 1 brikolaje denda handi zen 1 120 m2 baino gehiagoko denda zen 1 120 m2 baino gutxiagoko denda zen 1 okindegi zen 1 harategi zen 1 liburu denda zen 1 arropa denda zen 1 altzari denda zen 1 drogeria zen eta 1 loredenda zen2000 urtean MartignéBriand udalerrian 57 nekazaritzaustiategi zeuden 1804 hektarea erabiltzen Hezkuntza eta osasun ekipamenduak 2009an tratamendu laburretarako ospitale 1 iraupen erdiko jarraipen eta errehabilitazio tratamenduetarako ospitale 1 bat botika 1 bat eta anbulantzia 1 bat zegoen 2009an 2 lehenhezkuntzako eskola zegoen Gertuen dauden herriak Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu Erreferentziak Kanpo estekak FrantsesezRésumé statistique INSEEren udalerriko estatistiken laburpena FrantsesezÉvolution et structure de la population INSEEren udalerriko datuen fitxa FrantsesezFrance par comune Frantziako udalerri guztietako datu zehatzak mapa baten bitartez eskuragarri |
963 | Azken Portu | Azken Portu Zarauzko auzo handienetakoa da tamaina eta baita biztanleria aldetik ere Herriko erdialdean dago kokatuta mendebaldean Salbide eta Alde Zaharra eta ekialdean ZelaiOndo eta Aritzbatalde auzoak mugakide dituelarik Sasoi batean nekazarien auzoa zena 60ko hamarkadaz geroztik nekazari langile eta etorkinen auzoa bihurtu zen eta bertan eraiki zituzten langileetxeetara bizitzera aldatutako herritarrek zein kanpotarrek errotik aldatu zuten auzoaren izaera Auzoko eraikin zaharrena Santa Klara komentua da Jaiak Abuztuaren 12an ospatzen da Santa Klara eguna eta egun horren inguruan antolatzen dira jaiak abuztuaren 10ean 11n eta 12an Santa Klara Azken Portu eta Aritzbataldeko SKAPA jai batzordeak edota komisiyuak antolatzen ditu jaiak 2006az geroztik gainera abuztuko festak antolatzeaz gain hilero ekitaldi bat antolatzea erabaki du jai batzordeak Artea kalean Duela zenbait urtetik hona Azken Portuko jai batzordea osatzen duten auzotarrek abuztuko jaiak antolatzeaz gain beste zenbait ekimen ere egiten dituzte Nabarmenena Azken Portuko hormak auzoari buruzko hormairudiekin margotzea da zenbait artistaren laguntzarekin Honela dagoeneko hainbat hormairudi ikus daitezke auzoan bertako kontuekin eta jendearekin lotutako marrazkiekin osatuta Ekimen honekin Azken Portu arteari eta kolore guztiei zabaldutako auzoa dela nabarmendu nahi dute bertakoek Kanpo estekak |
964 | Amiral zuri | Amiral zuria Limenitis camilla Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da Nymphalidae familiakoa Eurasia iparraldean bizi da Iberiar erdiuhartetik hasi eta Japoniaraino Deskribapena Tximeleta handia da 6065 mmko hego zabalera du Kolore arre iluneko hegoak ditu eta lerro zuri zabal batek zeharkatzen ditu Hegoen azpialdeak argiagoak dira kolore arrelaranja eta zuria tartekatzen baitira Beldarra orlegia da eta arantza laranja iletsuak ditu Alboetan lerro zuri bana nabaritzen zaio Bizizikloa Udaren amaieran emeak arrautzak jartzen ditu hostoetan Handik beldar berdeak jaiotzen dira Beldarrak neguan hibernatu egiten du eta udaberrian esnatzen da Uda hasterakoan pupa sortzen du eta bi astetara helduak jaiotzen dira Iruditegia Erreferentziak Kanpo estekak |
965 | Bayard-sur-Marne | BayardsurMarne Frantziako udalerria da Marne Garaia departamenduan dagoena Ekialde Handia eskualdean 2013an 1508 biztanle zituen Demografia Biztanleria 2007an BayardsurMarne udalerrian erroldatutako biztanleak 1508 ziren Familiak 580 ziren horien artean 136 pertsona bakarrekoak ziren 68 bakarrik bizi ziren gizonak eta 68 bakarrik bizi ziren emakumeak 176 semealabarik gabeko familiak ziren 220 semealabak dituzten bikoteak ziren eta 48 semealabak dituzten gurasobakarreko familiak ziren Biztanleriak denboran ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak Etxebizitza 2007an 632 etxebizitza zeuden 591 familiaren etxebizitza nagusia ziren 10 bigarren erresidentzia ziren eta 31 hutsik zeuden 612 etxeak ziren eta 19 apartamentuak ziren 591 etxebizitza nagusietatik 427 bere jabearen bizilekua ziren 152 alokairuan okupaturik zeuden eta 12 doan lagata zeuden 17 etxek bi gela zituzten 116 etxek hiru zituzten 219 etxek lau zituzten eta 239 etxek bost zituzten 547 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian 246 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 260 etxetan bat baino gehiago zituzten Biztanleriapiramidea 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleriapiramidea hau zen Ekonomia 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 993 ziren horien artean 694 aktiboak ziren eta 299 inaktiboak ziren 694 pertsona aktiboetatik 642 lanean zeuden 385 gizon eta 257 emakume eta 52 langabezian zeuden 18 gizon eta 34 emakume 299 pertsona inaktiboetatik 84 erretiraturik zeuden 92 ikasten zeuden eta 123 bestelako inaktibo gisa sailkaturik zeuden Diru sarrerak 2009an BayardsurMarne udalerrian 591 unitate fiskal zeuden 1519 pertsonek osaturik Pertsona bakoitzeko dirusarrera fiskalaren mediana urteko 15757 euro zen Ekonomia jarduerak 2007an zeuden 28 komertzioetatik 4 erauzte enpresak ziren 1 janari enpresa zen 3 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren 3 eraikuntza enpresak ziren 6 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren 3 garraio enpresak ziren 2 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren 1 finantziazio enpresa zen 1 zerbitzu enpresa zen 2 administrazio publikoko enpresak ziren eta 2 beste zerbitzu jarduera batzuk multzoan sailkatutako enpresak ziren2009an zeuden norbanakoentzako 9 zerbitzu publikoetatik 1 posta bulegoa zen 1 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokia 1 autoeskola 3 zurginak 1 iturgina 1 ile apaindegia eta 1 jatetxe2009an zeuden 4 establezimendu komertzialetatik 1 supermerkatu zen 1 okindegi zen 1 harategi zen eta 1 loredenda zen2000 urtean BayardsurMarne udalerrian 6 nekazaritzaustiategi zeuden Hezkuntza eta osasun ekipamenduak 2009an 2 lehenhezkuntzako eskola zegoen Gertuen dauden herriak Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu Erreferentziak Kanpo estekak FrantsesezRésumé statistique INSEEren udalerriko estatistiken laburpena FrantsesezÉvolution et structure de la population INSEEren udalerriko datuen fitxa FrantsesezFrance par comune Frantziako udalerri guztietako datu zehatzak mapa baten bitartez eskuragarri |
966 | Ajuriaenea | Ajuriaenea Gasteizko Araba jauregi bat da Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariaren bizileku ofiziala dena Kokalekua Frai Frantzisko Vitoria pasealekuan dago Mendizorrotza auzoan Ordutegia Ajuria Enea jauregia Lehendakariaren egoitza ofiziala da eta beraz sarbidea mugatuta dago Izena Izena Ajuria familiak eraikiarazi zuelako du Historia 1920an Serafin Ajuria industrialariaren eskariz Alfredo Baeschlin suitzar arkitektoak eta Hilarión San Vicente kontratistak eraiki zuten Ajuria familiaren bizilekua izan ostean 1966an Serora Eskolapioen erlijioordenak ikastetxe bihurtu zuen Sei urte geroago Arabako Foru Aldundiak bere egin zuen Euskal Artearen Museoa bertan jartzeko 1980ko urriaren 13an Eusko Jaurlaritzak erosi egin zion jauregia aurreko jabeari Arabako Foru Aldundiari hain zuzen ere Urte horretan Karlos Garaikoetxea Espainiako Trantsizioaz geroztik lehenengo lehendakaria bertan ofizialki bizitzen hasi zen Aldiz lehendakariak eta sailburuek lan egiten duten eraikina Lehendakaritza da Eraikina Kanpoko itxurak euskal estiloko elementu arkitektoniko guztiak ditu Markumultzo bikoitza beheko solairuan balkoidun hutsuneak eta osagai heraldikoak dituzten hiru leihate nagusi bateratu lehen solairuan erdipuntuko arkudun leihoak eta goian ostikoarkuak dituzten eskantzu zilindrikoak goiko solairuan eta goian zerura begira dauden pinakulu ederrak dituen hegal zabala teilatuan Erreferentziak Ikus gainera Lehendakaritza Eusko Jaurlaritzaren egoitza Eusko Legebiltzarraren eraikina Eusko Jaurlaritza Kanpo estekak Ajuriaenearen web orri ofiziala Ajuria Enea Euskadiko Turismo Bulegoaren webgunea Gaztelaniaz |
967 | Etxe Horia (Van Gogh) | Etxe Horia nederlanderaz Het gele huis izenburu alternatiboa Kalea De straat 1888an Vincent Van Gogh herbeherear margolariak burututako oliopintura bat da Gaur egun Amsterdam hiriko Van Gogh Museoan ikusgai dago Testuingurua Etxean Van Goghek maiatzaren 1ean alokairuan hartutako 4 geletako estudioa zegoen berea zela sentitu nahi zuen etxe batean bizitzen jarri nahi baitzuen Etxea Frantziako Arles hiriko Lamartine plazaren 2 zenbakian zegoen Irailaren 17an bertara lekualdatu zen eta bere gutunek garai hartan bizi zuen baikortasun bolada islatzen dute Hauetako batean anaiari honela idatzi zion Margolariaren asmoa etxean Theorekin eta estudioko kideekin elkarbizitzea zen Gertakizuna bere margolanen bilakaeraren aldaketaz jabetzearekin bat dator Gerora etxeak hainbat zaharberritze izan zituen Bigarren Mundu Gerran zehar 1944ko ekainaren 25ean Aliatuek burututako bonbardaketa baten ondorioz kalteak jasan eta azkenean eraitsia izan zen Kanpo estekak Etxe Horia Vincent Van Gogh Museoa Ingelesez |
968 | Psittinus cyanurus | Psittinus cyanurus Psittinus generoko animalia da Hegaztien barruko Psittacidae familian sailkatua dago Erreferentziak Ikus gainera Psittinus Psittacidae Kanpo estekak World Bird Names |
969 | Friedrich Reinhold Kreutzwald | Friedrich Reinhold Kreutzwald Kadrina 1803ko abenduaren 26a Tartu 1882ko abuztuaren 25a estoniar idazlea izan zen Estoniako ipuin poema eta kantu tradizionalak bildu zituen Berebiziko garrantzia izan zuen Estoniako literaturaren garapenean bere Kalevipoeg 18571861 Kaleviren semea poema epikoaz Erreferentziak |
970 | Ford Antzokia | Ford Antzokia ingelesez Fords Theatre Estatu Batuetako Washington hiriko antzoki historiko bat da 1860ko hamarkadatik hainbat antzerki emanalditarako erabiltzen dena Historia Jatorriz gurtza etxea zen 1833an hiriko Lehen Baptisten bigarren bileraetxe gisa eraikia Obadiah Bruen Brown artzain zela 1861ean kongregazioa eraiki berri zen eraikin batera joan ondoren John T Fordek eliza zaharra erosi zuen eta antzoki bihurtu zuen Antzokia sute batek suntsitu zuen 1862an eta hurrengo urtean berreraiki zuten Antzokia 1863ko abuztuan berriz ireki zenean 2400 lagunentzako edukiera zuen Ford Antzokia Abraham Lincoln Estatu Batuetako presidentea 1865eko apirilaren 14an John Wilkes Booth aktoreak hil zuen gunea izan zen Tiroa jaso ostean hildako presidentea Petersen etxera eraman zuten eta hurrengo goizean hil zen Geroago antzokia biltegi eta bulego gisa erabili zen eta 1893an zati bat erori zen 22 hildako eraginez 1968an antzoki gisa berritu eta berriro ireki zuten 2000ko hamarkadan 2009ko otsailaren 12an zaharberritu eta publikoarentzat ireki zen Lincolnen jaiotzaren berrehungarren urteurrena ospatzeko Petersen etxea eta antzokia batera kontserbatzen dira Ford Antzokia Gune Historiko Nazional gisa Parke Nazionalen Zerbitzuak kudeatzen duena Antzerkiaren eta Hezkuntza Zentroaren programazioa Ford Theatre Societyk gainbegiratzen du Erreferentziak Kanpo estekak Fords Theatre gune ofiziala |
971 | Luvitera | Luvitera anatoliar hizkuntzen kideetako bat edo gehiago izan ziren Luvitek hitz egiten bazuten ere izena anbiguo da oso erabileraren arabera idazteko bi modu zeuden luvitera kuneiforme edo Kluvitera eta luvitera hieroglifiko edo Hluvitera Adituek bere zalantzak dituzte idatzitakoa hizkuntza bakarra zela edo bi edonola ere etengabeko dialektoa izan zitekeela adostu dute Luviteratik hainbat hizkuntza jaio ziren eta anatoliar hizkuntzen azpimultzoa ere bada Erreferentziak Kanpo estekak |
972 | Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua | Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua konstituzio estatubatuarrak ezarria 50 estatu Columbiako Barrutia Puerto Rico Birjina uharte amerikarrak Amerikar Samoa Iparraldeko Mariana Uharteak eta Guameko uharteek osatzen dute errepublika federalaren aginte gorena da Ameriketako Estatu Batuetako gobernu federalaren tamaina eta botereengatik munduko botere handienetako gobernu bezala ezagutzen da Horregatik Herrialdeko presidentea munduko pertsonarik boteretsuenetarikoen artean kokatu ohi da Ameriketako Estatu Batuen gobernu federalaren egoitza Washington Hirian dago Botere legegilea Konstituzioaren I artikuluak botere legegile guztiak Kongresuko aginte federalari esleitzen dizkio Kongresu hau bi ganberetan banatzen da Senatua eta Ordezkarien Etxea Senatua estatu bakoitzeko 2 senatarik osatzen dute guztira 100 senatari osatuz Ordezkarien Ganbera aldiz estatu bakoitzaren biztanleriaren arabera hautatzen dira ordezkariak Guztira 435 ordezkari ezartzen ditu legeak Bi ganberetako kideak itzuli bakarreko bozketaz firstpastthepost hautatzen dira estatu bakoitzean Louisiana eta Washingtonen izan ezik non bertan bi itzuli egiten diren runoff Senatari edo ordezkari bakoitzak bost funtzio bete behar ditu Funtzioak honakoak dira funtzio legegilea batzordeko kidea bere hautesleen ordezkaria bere hautesleen zerbitzaria eta politikaria izatea Botere betearazlea Presidentea eta presidenteordea Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea aldi berean AEBetako estatuburua eta gobernuburua da hala nola Indar Armatuen komandante nagusia eta diplomaziaburua Horregatik AEBetako presidentea Munduko boteretsuenetarikoa da Presidenteak Konstituzioak agintzen duen bezala legeak fidaltasun osoz betearazten direla bermatu behar du Ardura hori aurrera eramateko gobernu federaleko adar betearazlea edo exekutiboa zuzentzen du 3 milioi langile eta milioi bat militarrekin Presidentearen egoitza Washington Hiriko Etxe Zuria da Herrialdetik mugitzeko hiru garraiobide erabiltzen ditu Washingtonen mugitzeko Cadillac One autoa urrunago joateko Marine One helikopteroa eta atzerrira joateko Air Force One hegazkin ospetsua Egungo presidentea Joe Biden demokrata da Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteordea gobernuko bigarren kargurik gorenena da Presidentetzarako ondorengotzako lehena da beraz presidenteak kargu utzi hil edo kargutik botatzen badute bera izango litzeke bere postua beteko lukeena hauteskundeak iritsi arte Bere beste zereginetako bat Ameriketako Estatu Batuetako Senatuko lehendakaria izatea da Egungo presidenteordea Kamala Harris demokrata da Sailak agentziak eta indar armatuak Egunerokotasunerako eta lege federalen administraziorako Gobernua hainbat sail edo departamendutan banatzen da Sail hauek ministerio baten parekoak dira 15 sailetako Idazkariek presidenteak hautatuak izan direnak aurretik Ameriketako Estatu Batuetako Senatuak baietsi behar ditu Departamendu hauetaz gain badaude hainbat agentzia Presidentearen Bulegoari estuki lotuta daudenak Esate baterako Inteligentzia Agentzia Zentrala CIA Droga eta Elikagaien Administrazioa FDA eta Ingurumen Babesaren Agentzia EPA Indar Armatuak zuzenean Defentsa Sailaren ardurapean daude eta 5 kidego edo armadatan banatzen dira Aire Armada Itsas Armada Lehor Armada Kostazainak Marineen Gorputza Botere judiziala Konstituzioaren III artikuluak auzitegi federalen sistemaren oinarriak ezartzen ditu Ameriketako Estatu Batuetako botere judiziala Gorte Goren batean oinarritzen da eta Kongresuak denboran zehar antolatu eta eratu ditzazken maila baxugoko auzitegiak Epailetza federala AEBetako Gorte Gorenak osatzen du zeinen bederatzi epaileek biziarteko karguaz izendatzen ditu Presidenteak eta ondoren Senatuak onesten ditu Auzitegi honen azpitik Helegite Epaitegia eta barrutiepaitegiak daude Estatu bakoitzak bere Gorte Gorena arrunta eta Helegite Epaitegia federala ditu Hauen azpitik barrutiepaitegiak daude federalak direnak Guam Iparraldeko Mariana Uharteak eta Birjina uharteetako barrutiepaitegiei lurraldeepaitegiak deritzaie Ikus gainera Inteligentzia Agentzia Zentrala Etxe Zuria Kanpo estekak |
973 | 935 | Gertaerak Jaiotzak Heriotzak Irailaren 28a San Wentzeslao Ia Bohemiakoa Bohemiako dukea Abendua Joan XIa Aita santua j c 910 Ebalus Akitaniakoa Poitiersko konde eta Akitaniako dukea Kanpo estekak |
974 | Camporredondo | Camporredondo Valladolideko udalerria da Tierra de Pinares eskualdean dagoena 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 172 biztanle zituen Ikus gainera Valladolideko udalerrien zerrenda Kanpo estekak Gaztelaniaz Valladolideko udalerrei buruzko webgunea Valladolideko aldundiaren webgunean |
976 | Galaxia eliptiko | Galaxia eliptikoa forma elipsoidala eta irudi leuna eta ia ezaugarririk gabea duen galaxia mota bat da Edwin Hubblek Hubbleren sekuentzian eta 1936ko The Realm of the Nebulaen deskribatutako hiru galaxia mota nagusietako bat da galaxia kiribil eta lentikularrekin batera Galaxia eliptikoak E galaxia lentikularrekin S0 eta haien eskala handiko diskoekin batera eta ES galaxiak eskala ertaineko diskoekin batera goiztiar motako galaxien populazioaren azpimultzo bat dira Galaxia eliptiko gehienak masa baxuko izar zaharrez osatuta daude izarrarteko ingurune urria eta izar eraketa jarduera minimo batekin eta kumulu globular ugariz inguratuta egoten dira Uste denez galaxia eliptikoak gutxi gorabehera Virgoko superkumuluko galaxien 1015 dira eta ez dira unibertsoan orokorrean nagusi den galaxia mota Batez ere galaxien kumuluen erdiguneetatik gertu daudeGalaxia eliptikoen tamaina hamarnaka milioi eta ehun bilioi izar artekoa da Hasiera batean Edwin Hubblek galaxia eliptikoek galaxia espiral bihurtu arte eboluzionatzen zutenaren hipotesia planteatu zuen beranduago faltsua zela aurkitu zena gas eta galaxia txikiagoen akrezioak aurretik existitzen zen egitura elipsoidal baten inguruan disko bat eraiki dezakeen arren Galaxia eliptikoen barnean dauden izarrak batez beste galaxia kiribiletan daudenak baino askoz zaharragoak dira Adibideak M49 M59 M60 NGC 4649 M87 NGC 4486 bere zulo beltz supermasiboa Event Horizon teleskopioarekin irudiak hartu diren lehen zulo beltza da M89 M105 NGC 3379 IC1101 unibertso behagarriko galaxiarik handienetako bat Centaurus A NGC 5128 Irratigalaxia eliptikolentikularra morfologia berezia eta hautserrail ezohikoak dituena Ezaugarri orokorrak Galaxia eliptikoek beste galaxia mota batzuetatik bereizten dituzten hainbat propietate dituzte Izar masa esferikoak edo oboideak dira izar gasik ez dutenak Ezagutzen den galaxia eliptikorik txikiena Esne Bidearen tamainaren hamarren bat da Izarren mugimendua nagusiki erradiala da galaxia eliptikoetan galaxia kiribilen diskoetan ez bezala non errotazioa nagusi den Gainera oso izarrarteko materia gutxi dago ez gasa ez hautsa izar eraketa tasa baxuak izar kumulu ireki gutxi eta izar gazte gutxi ematen dituena batez ere galaxia eliptikoetan izar zaharren populazioak dira nagusi kolore gorriak ematen dizkiena Galaxia eliptiko handiek kumulu globularren sistema zabal bat izaten dute Galaxia eliptikoen propietate dinamikoak eta disko galaxien fardelak antzekoak dira honek prozesu fisiko berdinez osatuta egon daitezkeela iradokitzen duelarik hau oraindik eztabaidagarria den arren Galaxia eliptikoen eta fardelen argitasun profilak Sersicen legera ondo egokitzen dira eta galaxia eliptikoen egiturazko parametroen arteko eskala erlazio batzuek populazioa bateratzen duteGalaxia eliptiko masibo bakoitzak zulo beltz supermasibo bat dauka bere erdian 46 galaxia eliptiko 20 erraboi klasiko eta 22 pseudobulboren behaketek bakoitzak erdian zulo beltz bat duela erakusten dute Zulo beltzaren masa galaxiaren masarekin estuki korrelatua dago Msigma erlazioa bezalako korrelazioen bidez frogatzen dena inguruko izarren abiaduraren dispertsioa erdian dagoen zulo beltzaren masarekin lotzen duena Galaxia eliptikoak nagusiki galaxien kumuluetan eta galaxien multzo trinkoetan daude Egitura eta antolaketa duten galaxia espiral lauak ez bezala galaxia eliptikoak hiru dimentsiokoak dira egitura handirik gabekoak eta euren izarrak ausazko orbitetan daude erdigunearen inguruan Tamaina eta formak Galaxia eliptikoak asko aldatzen dira bai tamainari bai masari dagokienez 3000 argi urtetik 700000 argi urtera bitarteko diametroekin eta 105etik ia 1013 eguzki masara arteko masekin Tarte hau askoz zabalagoa da galaxia mota honentzat beste edozeinentzat baino Txikienak galaxia eliptiko nanoak beharbada ez dira kumulu globular tipiko bat baino handiagoak baina kumuluetan ez dagoen materia ilun kopuru handi bat dute Galaxia txiki hauetako gehienak beharbada ez daude beste eliptiko batzuekin lotuta Hubbleren galaxia eliptikoen sailkapenak galaxiaren irudia zein luzea den deskribatzen duen zenbaki oso bat du Sailkapena galaxiako isofoten ardatz nagusien a eta txikienen b arteko erlazioaren arabera zehazten da 10 1 b a displaystyle 10times left1frac baright Horrela b berdina duen galaxia esferiko batentzat zenbakia 0 da eta Hubble mota E0 da Literaturaren muga E7ren ingurukoa den arren 1966tik ezagutzen da E4tik E7ra bitarteko galaxiak gaizki sailkatutako galaxia lentikularrak direla gure ikusmen lerroarekiko angelu ezberdinetan okertutako diskoekin Hau bere izar diskoen errotazioa adierazten duten espektro behaketen bidez baieztatu da Hubblek bere forma sailkapena galaxiaren berezko formaren eta galaxia ikusten den angeluaren araberakoa dela onartu zuen Beraz Hubbleren E0 motako galaxia batzuk luzangak dira Batzuetan eliptikoen bi mota fisiko daudela esaten da isotopo pixka bat kaxa duten eliptiko erraldoiak norabide batzuetan besteetan baino ausazko mugimendu handiago baten emaitza diren formak dituztenak ausazko mugimendu anisotropoa eta diskak dituzten eliptiko normalak eta nanoak diskoak dauzkatenak Hau ordea nomenklaturaren gehiegikeria bat da ez baitituzte bi motatako axiak ez baitira bi motakoak Galaxiak daudenez tarteko eskalako diskoekin zentzuzkoa da Etik Ira eta S0 galaxietara jarraipena izatea irrati handietan argia menderatzen duten eskala handiko beren disko izarrekin Galaxia esferoide nanoak dirudienez mota ezberdin bat dira euren propietateak irregularren eta espiral berantiarreko galaxien antzekoagoak dira Espektro eliptikoaren muturrik handienean banaketa handiago bat dago Hubbleren sailkapenetik haratago Ge eliptiko erraldoietatik haratago D galaxiak eta cD galaxiak daude Hauek bere ahizpa txikien antzekoak dira baina lausoagoak bizi diren galaxia kumuluarenak zein erdian dagoen galaxia erraldoiarenak izan daitezkeen halo handiekin Eboluzioa Galaxia handien baina ez erraldoien fusioak grabitate erakarpenaren ondorioz galaxia eliptikoen hazkuntza eta eboluzioan paper garrantzitsua betetzen duela oso onartua dago Uste denez fusio galaktiko handi hauek ohikoagoak izan ziren lehen garaietan Esne Bidea ezagutzen ez den osagai tangentzial baten arabera Andromedaren galaxiarekin talka egiten ari da duela lau eta bost mila milioi urte artean Teorizatu da bi espiralen fusiotik galaxia eliptiko bat aterako dela Kontuan izan behar da fusio galaktiko txikiek masa oso ezberdineko bi galaxia inplikatzen dituztela ondo ezarrita dago fusio txikiak ez erraldoiak ez eliptikoak ez diren galaxietan gertatzen direla gure Esne Bidea bezala Uste denez zulo beltzek paper garrantzitsua bete dezakete unibertso primitiboan galaxia eliptikoen hazkundearen mugaketan izarren eraketa inhibitzen baitute Izarren eraketa Galaxia eliptikoen erretratu tradizionalak galaxiak bezala margotzen ditu non izar eraketa gorriranzko mugimendu altu baten hasierako eztanda baten ondoren amaitu zen euren izar zahartuekin soilik distiratzen utziz Galaxia eliptikoek itxura horigorrixka izaten dute galaxia espiral gehienen tindu urdinarekin kontrastatzen duena Espiraletan kolore urdin hau neurri handi batean bere beso kiribiletako izar gazte eta beroetatik dator Uste denez galaxia eliptikoetan izar eraketa oso gutxi dago bere gas faltagatik galaxia kiribil edo irregularrekin alderatuta Hala ere azken urteotan frogatu da galaxia goiztiarren E ES eta S0 arrazoizko proportzio batek 25 hondargasaren erreserbak dituela eta izar eraketaren maila baxuaHerschel Espazio Behatokiko ikertzaileek uste dute galaxia eliptikoen erdiko zulo beltzek gasa izarrak sortzeko adina hoztea eragozten dutela Erreferentziak Ikus gainera Galaxia espiral Galaxia lentikular Kanpo estekak |
977 | III. Ibarretxe gobernua | III Ibarretxe gobernua edo VIII legealdiko Eusko Jaurlaritza 2005eko ekainaren 25a eta 2009ko maiatzaren 7a bitartean agintean egon zen Eusko Jaurlaritza izan zen 2005ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren osatua Eusko Legebiltzarrak hirugarren aldiz hautatu zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakari EAJren EAren eta EBBren babesarekin baita EHAKren bi botorekin ere EAJ EA eta EBBren arteko koalizio gobernua izan zen Gobernua Erreferentziak Kanpo estekak |
978 | Isabela Moner | Isabela Moner Cleveland Ohio 2001eko uztailaren 10a estatubatuar aktorea da zineman eta telebistan aritutakoa Filmografia |
979 | Agronômica | Agronômica Brasilgo udalerri bat da Santa Catarina estatuan kokatua 6055 biztanle ditu 129915 km²ko eremuan Ikus gainera Santa Catarina Kanpo estekak |
980 | Faedo Valtellino | Faedo Valtellino Italiako udalerri bat da Sondrioko probintzian kokatuta dago Lombardia eskualdean 556 biztanle ditu 48 kilometro koadroko azaleran banatuta Mugakideak Faedo Valtellinok honako udalerri hauekin egiten du muga AlbosaggiaMontagna in ValtellinaSondrioPiateda Kanpo estekak |
981 | 950eko hamarkada | 950eko hamarkadak 950etik 959 urtera bitarteko iraupena du biak barne Gertaerak Zientzia eta teknologia Gertaerak Kultura Pertsona nabarmenak Kanpo estekak |
982 | Hauspeatze | Hauspeatzea disoluzio bateko solutua produktu solido bihurtzea da Prozesu fisiko baten edo erreakzio kimiko baten ondorioa izan daiteke Erreferentziak Kanpo estekak |
983 | Diana (mitologia) | Erromatar mitologian Diana latinez djana ahoskatua ehizaren jainkosa zen naturaren babeslea Greziar mitologian haren baliokidea Artemisa da Hasieran ehizaren jainkosa izan zen lurralde eta animalia basatiekin erlazionatua Geroago Selene ordezkatu zuen eta kastitateren ikur ere bilakatu zen Poesian haren indarra liraintasun atletikoa edertasuna eta ehizarako dohainak goraipatzen ziren Praktikan hirutasun bat osatzen zuen Egeria uretako ninfarekin eta Virvio basoetako jainkoarekin Jupiterren eta Latonaren alaba zen eta bere anaia Apolo baino lehen jaio zen Bere ama erdiminetan ikusi zuenean haurgintzarako beldurrak hartu zuen eta aitari eskatu zion birjinitateari eusteko baimena ematea bere ahizpa Minervari bezala Horregatik Apoloren orakuluan bi jainkosa horiei birjina zuriak izena eman zitzaien Jupiterrek arkua eta geziak eman zizkion eta basoetako erregina bihurtu Diana zorrotza eta ankerra zen Begiko ez zituenei uztak suntsitzen zizkien abereak sarraskitu epidemiak sorrarazi eta semealabak hiltzen zizkien Diana abuztuaren 11n gurtzen zen Erromatarrek jantzi grekoekin irudikatzen zuten askotan aldamenean orein bat zuela Ilargierdiko koroa ere izaten zuen jainkosen adierazgarri nagusia Irudiak Erreferentziak Kanpo estekak |
984 | Carlos Bonorino Udaondo | Carlos Bonorino Udaondo Argentina 1884ko abenduaren 4a 1951ko azaroaren 5a gastroenterologo argentinarra izan zen Argentinan gastroenterologiaren motibatzailetzat jotzen da Espezialitatearen Ospitale Nazionalak bere izena du 1931an Buenos Aireseko Unibertsitateko UBA Medikuntza Fakultateko dekano izendatu zuten eta Argentinako Medikuen Elkarteko presidente izan zen 1926 eta 1928 bitartean Kanpo estekak |
985 | Labeo lualabaensis | Labeo lualabaensis Labeo generoko animalia da Arrainen barruko Actinopterygii klasean sailkatzen da Cyprinidae familian Banaketa Erreferentziak Ikus gainera Labeo Cyprinidae Kanpo estekak FhisBaseorg |
986 | Mary Wollstonecraft | Mary Wollstonecraft 1759ko apirilaren 27a 1797ko irailaren 10a filosofo eta idazle ingelesa izan zen Horretaz gain emakumeen eskubideen defendatzailea ere izan zen Bai bere bizitzak eta baita bere obrak ere eragin handia izan dute feminismoaren historian XX mendearen amaierara arte bere bizitza pribatuari bere lanari baino garrantzia handiagoa eman zitzaion gaur egun ordea erreferentziatzat hartu ohi da Biografia Haurtzaroa Spitafieldsen jaio zen Londresen Elizabeth Dixon eta Edward John Wollstonecraften bigarren alaba zen sei senide zirelarik Haurtzaro eta gaztaro gogorrak bizi zituen izan ere nahiz eta ehule arrakastatsua izan zen bere aitaldeko aitonarengadik diru dezente jaso eta familiak hasiera batean dirusarrera egokiak izan Maryren aitak diruaren zati handia xahutu zuen Ondorioz hainbatetan lekualdatu behar izan zuten eta aitak bere herentzia izango zena ematera behartu zuen Hori gutxi balitz aitak edateko ohitura zuen eta hala egiten zuenean emazteak berarengandik tratu txarrak jasaten zituen maiz Maryk familia osoa eta batez ere ama babesteko helburuarekin gezurretan ibili behar izaten zuen egoera ezkutatuz Gertakari hauek zirela eta Everina eta Eliza ahizpa gazteak zaintzen zituen amaren lana hartuz Haurra zelarik urte batzuen buruan idazle bilakatuko ziren bi emakumerekin harreman estua izan zuen Jane Ardenekin batera liburuak irakurtzea gustuko zuen baita honen aitak antolatzen zituen irakurketa saioetara joatea ere Izugarrizko balioa ematen zion Ardenenen laguntasunari eta posesibo izatera iritsi zela ere aitortu zuen Adiskidetasunari zentzu erromantikoa ematen ari natzaio Adiskidetasun eta maitasunaren gaineko ikuspegi bitxia dut garrantzitsuena izan behar dut beti Bigarrena eta garrantzitsuena zen laguna Fanny Frances Blood zen Gurasotzat hartzen zituen Clares bikoteari esker ezagutu zuen eta honek adimena irekitzen lagundu zion Gaztaroa Familiaren etxean pozik ez zegoenez 19 urte zituela bere lehen lanpostua topatu eta alde egin zuen Sarah Dawsonentzat neskame lanak egiten hasi zen Emakumearekin ondo konpontzeko arazoak izan zitueneta hainbat urte beranduago bien arteko harremana Thoughts on the Education of Daughters 1787 lanean deskribatu zuen Hala ere bi urteren buruan etxera itzuli behar izan zuen hilzorian zegoen ama zaintzera Hura hil zenean Dawsonen etxera itzuli ordez Blood familiarekin bizitzera joan zen Orduan konturatu zen bere laguna idealizatu zuela haien heziketaren oinarrian zeuden balio femenino horiek Fannyrengan nabarmenagoak baitziren berarengan baino Hala ere familia osoarekiko leiala izaten jarraitu zuen bere bizitza osoan zehar Elkarrekin bizi izan ziren urte horietan zehar bere etorkizunari zegokion utopia irudikatu zuten elkarrekin biziko zirela adostu zuten bai ekonomikoki eta baita emozionalki elkar babestea besterik behar ez zutelakoan Baina ez zuten amets hori aurrera ateratzeko diru nahikorik beraz Maryren ahizpekin batera eskola bat sortu zuten Newington Greenen Ingalaterrako komunitate disidente batean Handik gutxira Fanny Hugh Skeysekin ezkondu zen eta honek Lisboara Portugal eraman zuen betidanik izandako osasun arazoak konpontzeko helburuarekin Baina haurdun geratu zenean egoerak okerrera egin zuen Ondorioz 1785ean Wollstonecraft bertara joan zen laguna zaintzera eta honek bizitza goitik behera aldatu zion izan ere Blood hiltzeaz gain eskola gainbeheran joan zen Blood zaintzeko eskola utzi izanak honen porrota ekarri zuelarik Gertakari hauetan oinarrituz Wollstonecraftek bere lehen obra idatzi zuen Mary A Fiction 1788 Idazketaren hastapena Blooden heriotzaren ondoren Kingsborough familia ingelesirlandarreko haurren irakasle bihurtu zen Haatik Kingsborough anderearekin ondo konpondu ez arren haurrek inspiraziotzat hartu zuten Bertan bizi zituen esperientzietako batzuk Original Stories from Real Life 1788 lanean azaltzen ditu hau izan zelarik idatziko zuen haur literatura obra bakarra Urte baten buruan lanpostu horrek asetzen ez zuelarik idazle izatea erabaki zuen garai hartan idazketaz bizi zitekeen emakume gutxi zeuden eta berak genero berri bateko lehenengoa izan nahi zuela esaten zuen Joseph Johnson editore liberalaren laguntzarekin Londresen bizitzeko lekua eta aldi baterako lanpostua aurkitu zituen Bitartean Frantsesa eta Alemana ikasteaz gain hainbat testu itzuli zituen Johnsonen Analytical Review egunkarirako eleberriei buruzko artikuluak ere idatzi zituen Urte horietan zehar Thomas Paine panfletista William Godwin filosofoa etab ezagutu zituen eta ondorioz izugarri ikasi zuen Henry Fuselirekin ere harremana izan zuen eta bere bikotekide izan nahi zuen hura ezkonduta egon arren Horregatik hirurak batera bizitzeko proposamena egin zion baina Fuseliren emazteak ezezkoa esan zuen artistak Wollstonecraftekin zuen harremana guztiz moztu zuelarik Ondorioz umiliazioa ekiditeko eta bide batez iraultzan parte hartzeko Frantziara joan zen Bere esanetan Frantziar Iraultza bertute eta zoriontasun handiagoa lortzeko aukera bikaina zen 1792ko abenduan Parisera abiatu aurretik Charles Maurice de TalleyrandPérigord Frantziako estatugizonak Londresera egindako bidaia batean idazlea bisitatu zuen bere ospea izugarri zabalduz Frantzia eta Gilbert Imlay Mary Wollstonecraftek Frantziara joateko erabakia hartu zuenean Britainia eta Frantzia gerra hastear zeuden Hori dela eta Londresen geratzeko aholkatu zioten Maryk ez zien ordea jaramonik egin eta Parisera iritsi zenean bertan bizitzen ari ziren beste hainbat ingeles topatu zituen Helen Maria Williams esaterako Handik hilabete gutxira Suitzara joaten saiatu zen baina ezin izan zuen eta beraz Frantzian geratu zen hurrengo urteetan zehar Egoera politikoari dagokionez Girondarren aldekoa zen 1793ko martxoan ordea Jakobinoek agintea eskuratu zuten eta horrek atzerritarren bizia zailtasunez bete zuen poliziak une oro kontrolatzen zituzten bertan bizitzeko baimena eskuratzeko sei adierazpen idatzi behar izan zituzten errepublikarekiko leialak izango zirela zin eginez Frantziatik alde egitea guztiz debekatua zutelarik Atzerritar asko eta asko atxilotuak izan ziren eta beste batzuek gillotinan bizia galdu zuten Egoera gordina zen arren Wollstonecraftek ez zuen itxaropena guztiz galdu gizarte hobeagoa eraikitzea posible zela sentitzen zuen uste hau zela eta ezagutzen zutenek burutik jota zegoela pentsatzen zuten gehienetan Jakobinoen agintaldia amets gaiztoa zela esaten zuen baina aldi berean Frantziara joan izanaz pozik zegoen gertatzen ari zenaren benetako iritzia eraikitzeko aukera izan baitzuen Zorigaitz horren erdian Gilbert Imlay abenturazale amerikarra ezagutu zuen eta maitemindu egin zen Ezkonduta ez zeuden arren Imlayk ez zuen ezkontzarekiko interesik harekin oheratu zen 1793ko urriaren 16an Marie Antoinette gillotinan hil zuten baita Girondar buruzagi gehienak ere urriaren 31an Hilabete batzuk lehenago Frantzia eta Britainiaren arteko gudua hasi zenean Imlayk itsasontziz Frantziara janaria ekartzeko ekimenean parte hartu zuen horregatik erregistroetan Wollstonecraft bere emaztea zela idatzi zuen hura babesteko helburuarekin Handik gutxira haurdun geratu zen eta Le Havren haurra jaio zenean Fanny izena jarri zion Hazten ari zelarik oso harro zeuden berataz Imlayk Rights of Womanen bigarren zatia idatziko zuela argi zuelarik Denbora baten buruan gizona Wollstonecraftez nekatzen hasia zenez alde egin zuen Itzuliko zela agindu zion baina azkenean itzultzen ez zenez beste emakume bat ezagutu zuela pentsatu zuen Maryk 1794an Jakobinoek boterea galtzean Parisera itzuli zen Jarraian etorri zen negua mende osoko hotzena izan zen Jende asko hil zen bai hotzez baita gosez ere Gilberti gutunak idazten jarraitu zuen eta azkenean 1795eko apirilaren 7an Ingalaterrara itzuli zen haren bila Ingalaterra eta William Godwin Maiatzean iritsi zenean Imlayk baztertu egin zuen Hori dela eta laudanoa erabiliz bere buruaz beste egiten saiatu zen Imlayk suizidioa ekidin zuen eta beste behin honen atentzioa eskuratzen saiatzen ari zela Eskandinaviara joan zen harentzako negoziaketa batzuk burutzera Handik itzuli zenean bien arteko harremana guztiz bukatuta zegoela konturatu zen eta bigarren aldiz bere buruaz beste egiten saiatu zen Oraingoan gau euritsu batean kalera atera zen eta Tamesis ibaira salto egin aurretik ordu erdiz noraezean ibili zen euriak bere arropari pisua emango ziola pentsatuz Ezezagun batek salto egiten ikusi zuelarik uretatik atera zuen Gertakizun hauen ondoren Joseph Johnsonekin harremanetan jarri zen berriro ere eta idazteari ekin zion Mary Hays Elizabeth Inchbald eta Sarah Siddons ezagutu zituen William Godwini esker eta handik gutxira Wollstonecraft eta Godwinek amodioafera hasi zuten Maryren Letters Written in Sweden Norway and Denmark obra irakurri ondoren Godwinek Wollstonecraften liburuak irakurlea autoreaz maitemintzeko ahalmena zuela aitortu zion Haurdun geratu zen bigarren aldiz eta haurra legitimoa izan zedin ezkondu egin ziren Ezkontza horrek Wollstonecraft eta Imlay ezkondu ez zirela erakutsi zuen eta horren ondorioz bikoteak lagun asko galdu zituen Gainera Godwin Mary baino gehiago kritikatu zuten bere Political Justice lanean ezkontzaren abolizioa eskatzen baitzuen Heriotza 1797ko abuztuaren 30ean bere bigarren haurra Mary Shelley jaio zen Hasieran dena ondo zihoala zirudien baina plazenta hainbat zatitan hautsi eta infektatu egin zen Irailaren 10ean egun batzuk hilzorian igaro ondoren septizemiaren ondorioz hil zen Wollstonecraft Canterburyko San Pankrazio Eliza Zaharrean lurperatu zuten baita Godwin eta haren bigarren emaztea ere handik urte batzuetara 1851an Percy Shelleyk bere biloba zenak Bournemoutheko St Peters elizara familiaren hilobira mugitu zuen Godwinek hil baino lehen Memoirs of the Author of A Vindication of the Rights of Woman 1798 obra argitaratu zuen eta kritika luzeak jaso zituen arren gizonak maitasun osoz deskribatu zuen bere emaztea izandakoa Lan pedagogikoak Wollstonecraften lehenengo idazki gehienek kutsu pedagogikoa zuten Hauen bidez John Lockek Wollstonecraften pentsamenduan izan zuen eragin handia ikus dezakegu eta haren Hezkuntzaren inguruko hausnarketa batzuk 1693 liburuko argumentu ugari Wollstonecraften moraltasunaren eta hura banakoen buruan ahal den adin goiztiarrenean sartzeko modu onenaren kontzepzioan antzeman daitezke Alaben hezkuntzaren inguruko hausnarketak liburuan arrazoiketaren ikasketa azpimarratzen da irekieraparagrafoan gurasoek ziurtatu behar dutela esanez arrazoiak guregan ezartzen diren senak landu eta gobernatu beharko lituzkeela betebeharren bidea atsegin bihurtzeko gobernatzen ez badira basati bilakatuko baitira Liburu horretan nahiz Benetako bizitzako istorio originalak 1788 lanean klase ertainetik hazitako haurrentzako etikan oinarritutako hezkuntza baten alde egiten du ondorengo balio hauekin autodiziplina zintzotasuna neurritasuna eta gizarteongizatea Hala eta guztiz ere fede erlijiosoari eta berezko sentimenduei ematen dien garrantziak Lockeren obratik ezberdintzen du eta XVIII mendearen amaieran nagusi zen sentikortasunari buruzko arrazoibidearekin lotu Bi lan horiek emakumeen hezkuntzaren eboluzio baten alde mintzatzen dira oso auzi eztabaidagarria zeinera behin eta berriz itzuliko den bere obra osoan zehar bereziki A Vindication of the Rights of Womanen Bertan aldarrikatzen du emakume baten heziketak ezin duela emazte eta ama hobe bat bihurtzeko eta nazioaren garapenari modu eraginkorragoan zerbitzatzeko eginkizuna izan Neska gazteen hobekuntzari zuzenduta dauden idazkien artean hauek aipa ditzakegu besteak beste Emakume irakurlea The Female Reader eta umeentzako bi lanen itzulpena Young Grandison Maria Geertruida van de Werken de Cambon Elements of Morality Christian Gotthilf Salzmann Lan moral eta politikoak Wollstonecraft iruzkin politikoan sartzen hasi zenean Richard Price filosofo eta sermolari anglikano inkonformistaren A Discourse on the Love of our Country berrikusiz hura goretsi zuen abertzaletasunari buruzko bere azalpenagatik hura arrazoimenaren emaitzatzat hartzen zuelako ez naturaren zeharkako bulkaden emaitzatzat edo mutur berekoietarako joera duen zerbait bezala eta kristautasunaren onginahi unibertsalaren preskripzioaren defentsagatik horrelako sentimendua norberaren herrialdearen maitasunarekin bateraezina zela ziotenen aurka Wollstonecraftek bere kontzientziaren askatasunaren ikuspegia eskubide sakratu bezala onetsi zuen eta disidenteei ezintasun zibilak ezartzen zizkien Proba eta Korporazio Ekintzen baliogabetzerako Priceren eskaerari buruz baikorki idatzi zuen Eta biak ere ados omen zeuden 1689ko Eskubideen Legea Bill of Rights jendearen ordezkapen osorako izan beharrean askatasun partzialerako egin zelaren inguruan Azkenik Wollstonecraftek Pricek Amerikako eta Frantziako Iraultzak lotu zituen pasartea erreproduzitu zuen Europan zeharreko despotismoaren bukaera aldarrikatu zuelarik 1790 urtean Vindication of the Rights of Men idatzi zuenean Wollstonecraftek Edmund Burkeri kritika egin zion Reflections lanean predikatzaile zahar bati eraso egiteagatik Wollstonecraften ikuskerak ordea Burkeren Priceren sermoiari buruzko deskribapena iraultzaile gisa justifikatzen du Burkek bere ondorioei beldur izan zien hasierahasieratik Honela Biltzar Nazionalak Elizaren ondasunak konfiskatzeak konfiskatze gehiagotara eramango lukeela eta jabetzarako funtsezko eskubidea ahulduko lukeela iragarri zuen anarkia ekarriko lukeena non irudi karismatiko baten igoerak bakarrik eman liezaiokeen amaiera Price eta Wollstonecraften arteko desadostasun askoren artean alde batetik eta Burkerekin bestetik sakonenetariko bat gizarte zibilaren naturarekiko eta orokorrean botere politikoarekiko haien ikuspuntua zen Bi lagunek uste zuten gobernua zuzenbide estatua eta gizaharreman guztiak sinplifikatuak nahiz azalduak izateaz gain garden bihur zitezkeela Biak ala biak ziur zeuden horixe zela askatasunaren maitale guztientzako zeregina Burkeren iritziz ordea gizarte zibila gizabanakoen arteko lotura zenbatezin eta adierazezina zen Autoritatearekiko zuen harremana ere nahiko adierazezina zen Gainera epai politiko sendoa esperientziaren produktua zela uste zuen zuhurtzia eskatuz Finkatutako praktikak eta erakundeak deuseztatzea eta politikan pentsatzea kultura eta ohituretatik eta beraz jendearen nazioizaeratik urrun dauden arau edo eskubide abstraktuen sorta baten arabera administratzearen kontu bat bezala bere ustez axolagabetasun zakar bat zen gizanatura eta historiaren begi bistako egitateetarako Burkeren argumentuak Frantziako posizio finantzarioa xehetasun gehiagoz bizitzera eraman zuen bere buruari haren erregefamiliari eta Elizari eutsi zielarik Azpimarratu zuen gainera erreforma gradualeko politika batean baliatzen zela Efektu orokor bat lortzen saiatu zen non bere aurkaria teorikoki nahasi politikoki inozoa eta desinformatu gisa irudikatu nahi zuen Love of our Countryn agertzen den sermoian egiten duen gizadiarekiko sentimenduen baieztapenek antipatriota zela demostratu zuten Wollstonecraften Vindication lehen erantzunetako bat izan zen Horien artean Catherine Macaulayena ere zegoen Wollstonecraftek asko miretsi zuena haren pedagogian eragina izan zuelarik Wollstonecraften ihardespena lan interesgarri eta erretorikoki boteretsua da baita Vindication of the Rights of Womanerako beharrezko sarrera ere Orokorrean Burkeren aurkako eraso iraunkor batean datza gizonaren eskubideen defentsa batean baino Hori neurri batean Jainkoak emandako eta arrazoiaren bidez norberarekiko maitasunak hura galbideratzen zuenean izan ezik ezagutu daitezkeen eskubideen kontzepzio lockearra Wollstonecraftek ziurtzat jo izanaren ondorioa da Gainera Jainkoak gauza guztiak zuzen egin zituela pentsatzen zuen Wollstonecraftek eta gizakia zela edozein gaitzen sorburu nagusia Bere ustetan Burkeren Reflections lanak egileak giza txirotasun eta bidegabekeriaren aurrean zuen itsutasuna aurkezten zuen Burkeren beste lan eta hitzaldien ezagutza frogatuz A Philosophical Enquiry into the Origin of our Ideas of the Sublime and Beautiful 1757 eta Speech on Conciliation with America 1775 bereziki funtsik gabekoa zela defendatu zuen Amerikako kausarekiko bere sinpatia eta Frantziako gertaerekiko bere erreakzioa bateratzeko zeukan ezintasunagatik Horretan Wollstonecraft ez zegoen bakarrik eta Burkeren parlamentuko ibilbidea jarraitu zuten eta Komunen Ganberako bere hitzaldiak entzun zituzten hainbat harritu egin ziren erradikala eta ulertezina iruditu zitzaien posizio aldaketa harengatik Bere hurrengo eta ospetsuagoa den Vindication lanean Wollstonecraftek eskubideak aldarrikatu ez ezik bere baitan betebeharrak ekartzen dituztela nabarmendu zuen Haatik azpimarratu zuen ezin zitekeela espero norberak errespetatzen ez zituen eskubide naturalen funtzioak betetzea Horrez gain David Humen History of England 17541762 erabili zuen Ingalaterrako legeak kontingentzia historikoaren produktu zirela baieztatzeko Eta errespetua eta obedientzia merezi zuten erakunde bakarrak arrazoiaren azpian zeudela eta eskubide naturalekin nahiz Jainkoaren justiziarekin bat egiten zutela erakutsi lezaketenak zirela azpimarratu zuen iragana eta bere ondare juridikoa ez zirela adeitasunez ikusi behar Zibilizazioari dagokionez bere progresua berdintsua ez zela uste zuen eta gizalege edo kortesiaren kultura baztertu zuen hipokresiaz berekoikeriaz eta gutiziaz beteriko pantaila bat bezala ikusten zuelako Azkenik natura eta arrazoia artifizioaren eta gizalegearen aurka jarriz benetako abertzale bihurtu zen eta Burke berriz frankofilo adeitsu Wollstonecraft pentsatzaile buruargi independentea zen bitartean Burke babesaren sistema baten pertsona sentibera zen Lehenengoak gizonaren bertuteak erakutsi zituen bigarrenak feminitatea Bere erretorikaren erdian nahiko ustekabean familia bizitza eta gurasoen autoritatearen mugen gaia jorratzen hasi zen hitzarmenezko ezkontzei dagokiena bereziki Hitzarmenezko ezkontzak zein ezkontza berantiarrak kondenatu zituen bere ikuspuntutik biek immoralitatea sustatzen baitzuten Are gehiago bere aburuz garaiko kultura nagusiko ia eremu guztiek honako ondorio hau zuten moralki porrot egindako gizarte batean neskak jostailu buruhutsak gisa heztea Arrazoiaren bilaketan eta eskubide naturalen babesean baino ondasunen eskuratzean eta bere handikerian gehiago aritzen zen gizartea identifikatu zuen ustelkeria moralak haren ugalketabaliabideak familian aurkitzen zituena Bere desadostasuna ez zen Burkerekin soilik eman Pricerekin ere ez zegoen ados nahiz eta modu inplizituan izan Honen sermoian abertzaletzat hartzen zituen horiek ere adierazitako ustelkeria sexuala deitoratu zuen baina gizonen eskubideen justifikazioa bakarrik bilatzea Pricek egin izan zuen moduan eskasa nahiz gaizki ulertua zen Wollstonecraften arabera Bere ustez gizarte benetan moral bat bilatze aldera familiak aldatu beharko lirateke eta horrek gizonen eta emakumeen arteko harremanaren naturan erabateko aldaketa eskatuko luke lehenik eta behin horren barruan ezkontza sartuko litzatekeelarik Bi generoen heziketa sendo batek bakarrik babes lezake hori Hau teorizatzaile politikoen zein pedagogoen aurkako bere eraso nagusia izan zen Wollstoncraftek The Vindication of the Rights of Woman idatzi zuenean bere lehen lan politikoaren argitalpena eta hilabete batzuk geroago egina gizartearen berritze morala eta emakumeen zoriontasuna elkarloturik zihoazen Emakumeak izaki sozial bezala haien betebeharretarako gaizki prestatuta zeuden eta nahitaez dohakabe egingo zituen itxaropen faltsuen sare batean preso zeuden Emakumeak izaki arrazional eta independente bilakatzea nahi zuen zeinen baliozentzua ez zetorren haien itxuratik haien buruaren menderatzearen eta ezagutzaren barnepertzepziotik baizik Emakumeak hezi behar ziren euren buruak eta gorputzak prestatuz eta trebatuz Horrek kide emazte ama eta herritar onak bihurtuko lituzke guztiz gizatiar bihurtuz hau da bere buruaren jabe diren eta arrazoiak bideratzen dituen izakiak izango lirateke Gaur egungo praktika pedagogikoen eta teorien kritikez gain nabarmenki Rousseauren Emile 1762 Vindicationak eskolacurriculumeko beharrezko aldaketen gidoi zehatz bat jasotzen du baita emakumeei eskubide zibil eta politikoak ematea eta berezko ordezkariak hautatzea bezalako proposamen sozial eta politikoak ere Emakumeek euren burua eta alarguntasunean beren haurrak babesteko abilezia irakatsi beharko litzaiekeela defendatzen du eta ez liratekeela inoiz ezkondu behar premia finantzarioengatik Obstetrizia aldarrikatzen du emakumeentzat lanbide horretako gizonen usurpatzearen aurka eta emakumeak erizainak diren bezala sendagile edo mediku izan litezkeela ziurtatzen du Politikan murgiltzeko eta gizadi osoaren kezken inguruan haien interesak zabaltzea eskatzen die baita ere Ezkontzak iraunarazteko aholkuak emateaz ere arduratzen da Bere esanetan ezkontzek oinarritzat adiskidetasuna izan beharko lukete erakarpen fisikoa baino Horrez gain senarrak eta emazteak ez lirateke guztiz intimoak izan behar elkarrekiko erreserba gradu bat mantendu beharko luketelarik Wollstonecraftek emakumeek hiritartasun osoa desiratzea nahi zuen eta horrek arrazoimenaren garapena behar zuen nahitaez Honela emakume arrazionalek bere benetako eginkizunak hautemango lituzkete Itxura soilez eta behar aseezinez betetako mundua ukatuko lukete Adam Smithek inor baino argiago deskribatutako eta XVIII mendean oinarrituta zegoen mundu hori zeinaren pertsonafikazioa Wollstonecraften aburuz Frantzia zen Ezkontza zoriontsuen inguruko bere ikuspegiaren ondorio sozial eta ekonomikoak adiskidetasunean eta moralaren hurrengo belaunaldia sortzean oinarrituta zehatzmehatz azaldu zituen bere hurrengo obran An Historical and Moral View of the Origin and Progress of the French Revolution and the Effect It Has Produced in Europe 1794 Lan horretan beste gauza batzuen artean giza garapenaren onurak eta kalteak ebaluatzen eta Frantziako despotismoaren kausak finkatzen saiatu zen Frantziako Antzinako Erregimenaren aurrean eginiko irudia superstizioak agindutako herrialde moralki eta politikoki endekatu batena zen Smithengandik hartuta zeinaren Theory of Moral Sentiments 1759 eta Inquiry into the Nature and Causes of the Wealth of Nations 1776 lanetan lehenago erabili zituen lanbanaketa minimora murriztuta izango zuen eta sexuak elkarrekin heziak eta familia unitateetan lan egiteko bultzatuak izango ziren etorkizuneko gizarte bat irudikatu zuen Sexu bakarreko erakundeek eta esaterako gizonek bakarrik osaturiko lantegiek lizunkeria areagotzen zutela iruditzen zitzaion Hortaz negozio txikiek eta baserriek oinarrizko beharrak aseko lituzketen gizarte bat desiratzen zuen eta ez alferrikako beharrak asetzen dituztenak Gilbert Imlayrekiko erantzunik gabeko maitasunarekin izan zuen esperientziaren bere berezko emozioen diktatuen eta Europako iparraldera eginiko bidai bateko estutasunen nahasketak arrazoiari buruz zeuzkan iritziak birpentsatzera eraman zuen Beraz Frantziari buruz eta gizalegearen kultura eta ohiturei buruz zeuzkan ideiak berrikusi behar izan zituen baita gaitzetsi izan zuen katolizismoari buruzkoak ere Portugaleko egonaldiak zeharo indarturiko gorrotoa Letters Written During A Short Residence in Sweden Norway and Denmark 1796 gutunek bidaialiteraturan nahiz mugimendu erromantikoan eragina izan zutenak Wollstonecraftek munduaren gainean zuen ikuspegi ñabartuago bat erakusten dute eta arrazoiaren eta pasioaren arteko harremanaren kontaketa arinago bat garatzeko saiakera izan zuela baita modernotasunarena ere Ondorioz Burkerengana apur bat gehiago hurbildu zen merkatuaberastasunaren tirania mailaren eta pribilegioarena baino okerragoa izan litekeelakoren ustean Bestalde Frantzian gobernusistema ingelesari buruz modu ez hain kritikoan idazten hasi zen Izuaren lekuko izan zen maitemindu egin zen ezkontzatik kanpo haur bat izan zuen baztertua izan zen eta bere buruaz beste egiten saiatu zen Baina izan zuen William Godwinekin zorionsu izateko aukera ere bere heriotzak erditzean moztu zuena Hilondoko ospeak jarraituko zuen Wollstonecraft Vindication of the Rights of Woman lanarekin bakarrik identifikatua izanik eta hura bere aldetik ironikoki konbentzio sozialekiko iseka batekin parekatu zen nagusiki ezkontzari dagokionez Ospea Joseph Johnson editoreak bere ametsa betetzera bultzatu zuen arren bere kideek ez zioten laguntzarik eskaini ezta bere aldeko jarrerarik erakutsi ere Gainera emakumezkoen artean oso gutxi ziren arrakasta opa ziotenak Ahal zuten guztietan barregarri uzten zuten bizitako gertakariak eta hartutako erabakiak mahai gaineratuz ez baitzien garai hartako moralak ezarritako arauei jarraitzen Hil ondoren ere bere senarra izandako William Godwinek argitaratutako Memoirs of the Author of A Vindication of the Rights of Woman 1798 obra zela eta egoera nahasi zen Anna Barbauld 17431825 poeta izan zen kontu pertsonalak baztertu eta aurkezten zituen ideiak kontuan harturik kritikatu zuten bakarretakoa Noski salbuespenak egon ziren eta zenbaitetan goraipatu egin zuten baina hau Ameriketan gertatu zen bereziki non ez zituzten bere bizitzaren xehetasunak ezagutzen Gainera Wollstonecraftek feminismoari egindako ekarpenak aipatzen zituzten gehienetan John Stuart Millek egindakoak estaltzen zituelarik Ondarea Wollstonecraftek Cora Kaplanek deritzon ondare bitxi bat izan zuen autore aktibista genero askoren zalea izateko azken mende laurdenean Wollstonecraften bizitza bere idazkiak baino askoz gertuagotik jarraitu da Godwinen Memoirsen efektu suntsitzailea eta gero Wollstonecraften ospeak ez zuen egoera onez gozatu denbora luzez Maria Edgeworth bezalako egileek kritikatu zuten argi eta garbi Belindaren 1801 Harriet Freke pertsonaia Wollstonecraften irudi eta antzera sortu zuelarik XIX mende amaierara arte pentsalaria ez zen berriro goraipatua izan Mugimendu feministaren sorrerarekin Virginia Woolf eta Emma Goldman bezalako iritzi politiko hain ezberdineko emakumeek Wollstonecraften historia berreskuratu eta bere bizitzaren esperimentuak txalotu zituzten Woolfek entsegu ospetsu batean deitu zien moduan bizirik eta aktibo dago argudiatzen eta esperimentatzen du haren ahotsa entzuten dugu eta bere eragina aurkitzen dugu orain ere bizidunen artean Hala eta guztiz ere zenbaitek idazlearen biziestiloa gutxiesten jarraitu zuten Horrela beraz 60 eta 70 hamarkadetako feminismoak Wollstonecraften lanak berriro arrakastatsu bihurtu zituen Bere une gozo hura mugimendu feministak ere aurretik inoiz eduki ez zuena islatzen zuen besteak beste 70 hamarkadaren hasieran Wollstonecraften erradikaltasuna arrazionaltasuna eta bere bizitza adoretsu eta sutsua aurkezten zuten sei biografia argitaratu ziren Jakinmina eragiten zuen irudi paradoxiko gisa ikusi zen 1970eko feminismoaren bertsiora atxikitzen ez zena 80 eta 90 hamarkadetan beste irudi ezberdin bat agertu zen bere garaiko sorkuntza bat bezala deskribatzen zuena Claudia Johnson Gary Kelly eta Virginia Sapiro bezalako intelektualek Wollstonecraften pentsamenduaren eta XVIII mendeko beste ideia garrantzitsu batzuen arteko jarraipena erakutsi zuten horien artean sentsibilitatea ekonomia eta teoria politikoa aurkitzen zirelarik Mary Wollstonecraften obrak akademiatik kanpo ere feminismoaren gaineko efektu bat izan du azken urteotan Ayaan Hirsi Alik Islamarekin eta emakumeei dagokien diktatuekin kritikoa den idazle politiko eta musulman ohiak Rights of Woman aipatu zuen bere Infidel autobiografian eta ondorengo hau idatzi zuen Wollstonecraftek inspiratuta emakumeek gizonen arrazoitzeko gaitasun bera zeukatela eta eskubide berberak merezi zituztela esan zuen pentsalari feminista aitzindariak Caitlin Moran idazle britainiarrak How to Be a Woman bestsellerraren egileak bere burua erdi Wollstonecraf bezala deskribatu zuen Hortaz bere inspirazioa are gehiago hedatu da Amartya Sen Asiako emakumeen defizita lehenbizikoz identifikatu zuen Nobel saridun ekonomialari eta filosofo indiarrak behin eta berriz Wollstonecraftez baliatzen da filosofo politiko gisa bere The Idea of Justicean Munduko kale eta enparantza ugaritan Wollstonecraften ohorez plakak jarri dituzte Lanen zerrenda Thoughts on the Education of Daughters 1787 Mary A Fiction 1788 Original Stories from Real Life 1788 Of the Importance of Religious Opinions 1788 The Female Reader 1789 Young Grandison 1790 Elements of Morality 1790 A Vindication of the Rights of Men 1790 A Vindication of the Rights of Woman 1792 An Historical and Moral View of the French Revolution 1794 Letters Written during a Short Residence in Sweden Norway and Denmark 1796 Analytical Review aldizkarira ekarpenak 17881797 hil ondorengo argitalpena The Cave of Fancy 1798 hil ondorengo argitalpena Maria or The Wrongs of Woman 1798 hil ondorengo argitalpena Letters to Imlay 1798 hil ondorengo argitalpena Letters on the Management of Infants 1798 hil ondorengo argitalpena Lessons 1798 hil ondorengo argitalpena On Poetry and our Relish for the Beauties of Nature 1798 hil ondorengo argitalpena Irudi galeria Erreferentziak Kanpo estekak |
987 | Cyrtodactylus bugiamapensis | Cyrtodactylus bugiamapensis Cyrtodactylus generoko animalia da Narrastien barruko Gekkonidae familian sailkatuta dago Erreferentziak Kanpo estekak Ikus gainera GekkonidaeGekkonidae |
988 | Veyras (Ardèche) | Veyras Frantziako udalerri bat da Ardeche departamenduan dagoena AuverniaRodanoAlpeak eskualdean 2013an 1605 biztanle zituen Demografia Biztanleria 2007an Veyras udalerrian erroldatutako biztanleak 1549 ziren Familiak 636 ziren horien artean 126 pertsona bakarrekoak ziren 69 bakarrik bizi ziren gizonak eta 57 bakarrik bizi ziren emakumeak 271 semealabarik gabeko familiak ziren 190 semealabak dituzten bikoteak ziren eta 49 semealabak dituzten gurasobakarreko familiak ziren Biztanleriak denboran ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak Etxebizitza 2007an 701 etxebizitza zeuden 642 familiaren etxebizitza nagusia ziren 33 bigarren erresidentzia ziren eta 26 hutsik zeuden 666 etxeak ziren eta 35 apartamentuak ziren 642 etxebizitza nagusietatik 545 bere jabearen bizilekua ziren 78 alokairuan okupaturik zeuden eta 19 doan lagata zeuden 6 etxek gela bat zuten 19 etxek bi zituzten 51 etxek hiru zituzten 172 etxek lau zituzten eta 394 etxek bost zituzten 548 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian 242 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 387 etxetan bat baino gehiago zituzten Biztanleriapiramidea 2009an sexu eta adinaren araberako biztanleriapiramidea hau zen Ekonomia 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 1041 ziren horien artean 715 aktiboak ziren eta 326 inaktiboak ziren 715 pertsona aktiboetatik 668 lanean zeuden 336 gizon eta 332 emakume eta 47 langabezian zeuden 28 gizon eta 19 emakume 326 pertsona inaktiboetatik 166 erretiraturik zeuden 99 ikasten zeuden eta 61 bestelako inaktibo gisa sailkaturik zeuden Diru sarrerak 2009an Veyras udalerrian 624 unitate fiskal zeuden 1588 pertsonek osaturik Pertsona bakoitzeko dirusarrera fiskalaren mediana urteko 21244 euro zen Ekonomia jarduerak 2007an zeuden 37 komertzioetatik 1 janari enpresa zen 3 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen 13 eraikuntza enpresak ziren 4 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen 2 informazio eta komunikazio enpresak ziren 2 finantziazio enpresak ziren 1 higiezinen enpresa zen 2 zerbitzu enpresak ziren 1 administrazio publikoko enpresa zen eta 6 beste zerbitzu jarduera batzuk multzoan sailkatutako enpresak ziren2009an zeuden norbanakoentzako 17 zerbitzu publikoetatik 2 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak ziren 3 igeltseroak 3 margolariak 1 zurgina 2 iturginak 2 argiketariak 3 ile apaindegiak eta 1 jatetxe2009an zeuden 2 establezimendu komertzialetatik 1 okindegi zen eta 1 elektrotresna denda zen2000 urtean Veyras udalerrian 7 nekazaritzaustiategi zeuden Hezkuntza eta osasun ekipamenduak 2009an lehenhezkuntzako eskola bat zegoen Gertuen dauden herriak Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu Erreferentziak Kanpo estekak FrantsesezRésumé statistique INSEEren udalerriko estatistiken laburpena FrantsesezÉvolution et structure de la population INSEEren udalerriko datuen fitxa FrantsesezFrance par comune Frantziako udalerri guztietako datu zehatzak mapa baten bitartez eskuragarri |
989 | Aš | Aš alemanez Asch Txekiako udalerri bat da Chebeko barrutian kokatua 2018ko datuen arabera 13245 biztanle zituen 5586 km²ko azaleran Kanpo estekak Udalaren webgune ofiziala |
990 | Rockenberg | Rockenberg Alemaniako udalerria da Hessen estatuan kokatuta dago Wetterau barrutian 2014an 4272 biztanle zituen 1614 kilometro koadrotan banatuta Demografia Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak Kanpo estekak Alemanez Webgune ofiziala |
991 | Apple Inc. | Apple Incorporated hardware eta softwareekoizle estatubatuarra da Cupertinon Kalifornia du egoitza nagusia Macintosh ordenagailuak iPod musikaerreproduzigailuak iPhone telefono mugikorrak iPad tablet PCa eta Mac OS X sistema eragilea haren produktu ezagunenak dira Enpresarako hezkuntzarako administraziorako eta etxerako sistema informatiko pertsonalak ekoizten eta saltzen ditu Produktuok munduko 120 herrialdetan baino gehiagotan salgai daude aipagarrienak besteak beste ordenagailu pertsonalak inprimagailuak monitoreak eskanerrak softwarea eta sarean lan egiteko loturak dira Appleren lantegi nagusiak Estatu Batuetan Irlandan eta Singapurren daude Europako Batzordeak enpresa teknologiko erraldoiekin 2023an osatu duen zerrendan sartu zuen Alphabet Amazon Apple ByteDance Meta eta Microsoft Enpresa horiek merkataritza elektronikoari buruzko 2022an ezarritako arau berriak bete beharko zituzten Europan Bruselak atezain digital gisa identifikatu ditu enpresa horiek uste baitu nahikoa indar badutela merkatuaren oreka baldintzatzeko Historia Enpresa 1976an sortu zuten Steven Jobsek eta Steve Wozniakek konputagailuetarako zirkuituak saltzeko xedearekin hasieran baina 1977an elkarte bat antolatu zuten Jobs Wozniak eta Mike Markkula bazkide berriak eta ordenagailu pertsonal bat merkaturatu zuten Apple II izenekoa 1982 urtean ordenagailu pertsonal gehien saltzen zituen enpresa izatera iritsi zen Hurrengo urtean Lisa ordenagailua aurkeztu zuten eta hartan oinarriturik Macintosh ordenagailu pertsonala atondu zuten tresna merke eta soila erabiltzaile arruntentzat bereziki aproposa 1985ean botereborroka gertatu zen John Sculley zuzendari exekutiboaren bi urte lehenago kontratatua zen eta Steve Jobsen artean horren ondorioz Jobsek enpresa utzi eta NeXT Inc sortu zuen 1986an bulegotikako lehen produktuak kaleratu zituzten eta eragin handia izan zuten autoedizioaren alorrean Lehen urteetan 1985 inguru arte arrakasta handia izan zuen Applek baina ondoren funtsezko aldaketak gertatu ziren bazkideak etab 1990ean Macintosh ordenagailu berriak atera ziren merkatura bezero gehiago erakartzeko asmoz eta sistemaren softwarea handitu zuten 1991 urtean International Business Machines Corporation IBM enpresarekin bat egin zuen Applek zenbait proiektu aurrera eramateko 1992an urrats handia egin zuten konputagailuetan Macintosh PowerBook Appleren lehenengo ordenagailu eramangarria sortu zutelarik eta handik bi urtera lehen PowerPC ordenagailuak agertu ziren Apple IBM eta Motorola enpresen elkarlanari esker ordenagailu horiek aurrerapen handia ekarri zuten ahalmen eta errendimendu aparta eskaintzen zutelako zuten preziorako Iraultza handia eragin zuten halaber AppleTalk izeneko produktuarekin 1989 eta 1991 urteen arteko garaia Macintoshen lehen urrezko sasoitzat hartzen da Haren ondoren hala ere erortzea etorri zen Sasoi horretan Applek kontsumitzaileei zuzendutako beste hainbat produktu asmatu zituen kamera digitalak CD erreproduzigailu eramangarriak bideokontsolak etab Ez zuen arrakastarik lortu haiekin eta enpresaren akzioak asko erori ziren 1996an orduko zuzendari Gil Ameliok enpresa hobetzeko hainbat estrategia probatu ondoren NeXT enpresa eta haren NeXTSTEP sistema eragilea erostea aukeratu zuen eta horrela Steve Jobs enpresara itzuli zen aholkulari gisa 1998ko abuztuaren 15ean Applek Macintosh familiaren ondorengotzat hartu zen ordenagailu berria aurkeztu zuen iMac ordenagailua Diseinu zaindua teknologia modernoa eta marketinkanpaina egokia uztartuz 800000 ale saldu ziren lehen bost hilabetean iMac ordenagailua arrakastara itzultzeko lehen urratsa izan zen Haren ondoren 2001eko urriaren 23an iPod musikaerreproduzigailua iritsi zen eta berehala arrakasta ikaragarria izan zen ehun milioi ale saldu ziren sei urtean iPoden osagarri 2003an iTunes musikadenda sortu zuen abestiak 099 dolarrean deskargatzea eskainiz Zerbitzua merkatuko nagusia bihurtu zen 2005ean Jobsek iragarri zuen PowerPC prozesagailuak utzi eta ordenagailu berrietan Intelen arkitektura zeukaten txipak erabiliko zituela 2007tik aurrera beste bi produktu arrakastatsu agertu ziren iPhone telefono eramangarria eta iPad tableta 2011ko urriaren 5ean Steve Jobs Applen azken aldiko arrakastaren eragile nagusitzat jo zena Kalifornian hil zen pankreako minbizia diagnostikatu ziotenetik zazpi urte igaro ondoren Atezain digitala 2022an Europako Batzordeak merkataritza elektronikoa arautzeko bi lege onartu zituen zehazki Interneteko atari handiek merkatuan duten abusuzko praktikak murrizteko eta lehia orekatzeko Zerbitzu Digitalen Araua ZDA eta Merkatu Digitalen Araua MDA Lege horiek aukera ematen diote batzordeari isunak jartzeko uste badu enpresa batek merkatuaren lehia askea oztopatzen duela Monopolio jarduna duela berretsiko lukeen ikerketa txostenik gabe zigortzeko ahalmena ematen dio gaineraEuropako Batzordeak irizpide batzuk ezarri ditu enpresa bat atezain digitala den edo ez ebazteko Esaterako azken hiru urteetan 7500 milioi euroko fakturazioa izatea Europako Batasuneko herrialdeetan edo gutxienez 45 milioi erabiltzaile aktibo izatea eta 10000 enpresa erabiltzaile Sei betetzen dituzte baldintza horiek guztiak Alphabet Amazon Apple ByteDance Meta eta MicrosoftMerkataritza elektronikoaren arauak debekatu egiten die enpresei beren zerbitzuen bidez eskuratutako datuak beste zerbitzuekin lortutakoekin bateratzea Alegia Metak ezingo du Facebook bidez eta Whatsapp bidez lortutakoa bateratu Era berean ezingo dituzte erabiltzaileak behartu konpainiaren aplikazio jakin batzuk beren gailuetan instalatuta izatera Eta finantza erakundeek ordainketa zerbitzu alternatiboak eskaini ahal izango dituzte halaber Araua urratuz gero urteko sarreren 20rainoko isunak jaso ditzakete enpresek Erreferentziak Kanpo estekak Ingelesez Appleren webgune ofiziala |
992 | Holohalaelurus punctatus | Holohalaelurus punctatus Holohalaelurus generoko animalia da Arrainen barruko Scyliorhinidae familian sailkatzen da Erreferentziak Ikus gainera Holohalaelurus Scyliorhinidae Kanpo estekak FishBaseorg |
993 | Pange lingua | Pange lingua eusk abes ezazu mihi gorazarre nagusienetariko bat da Tomas Akinokoak Corpus Christirako moldatua Ostegun Santuan ere abestua Benantzio Fortunatoren hitz batzuekin hasten da Hitzak Kanpo estekak |
994 | Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea | Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea ingelesez World Intellectual Property Organization edo WIPO ingelesezko izenaren siglak Nazio Batuetako Sistemaren 16 erakunde espezializatuetako bat da Stockholmgo Hitzarmenaren sinadura duena Giza adimenak sortutako lanak sustatu eta babesteaz arduratzen da Genevan Suitza du egoitza eta bere zuzendari nagusia Francis Curry da Australiako abokatu bat Erakunde horrek 185 herrialde partaide ditu eta jabetza intelektualaren normalizazioaren hainbat atal jorratzen dituzten nazioarteko 26 itun kudeatzeko ardura du Kanpo estekak |
995 | Hook (Pembrokeshire) | Hook Galesko udalerria da Pembrokeshire lurraldean dagoena Gaur egun Llangwm komunitatearen barnean dago 2001eko erroldaren arabera 656 biztanle zituen Kanpo estekak |
996 | 1966ko Nafarroako Itzulia | 1966ko Nafarroako Itzulia Nafarroako Itzuliko VII ekitaldia izan zen Urte honetan sei etapaz osatu zen Itzulia lehenengoa eta hirugarrena bi sektoreetan bananduak ibilbidea Tuteran hasi eta bukatu zen Taldeak Kas Fagor Ferrys Mantova ZeusKarpy Arenal Rayo Pripps Estrada Butano Vinos Olmedo Labadie Coenod Boreal Etapak Sailkapen nagusia Erreferentziak Kanpo estekak |
997 | Near Earth Asteroid Tracking | Near Earth Asteroid Tracking Lurretik gertu igaro daitezkeen eta gure planeta urdinarekin talka egin dezaketen asteroideak atzemateko pentsatutako programa bat da NASAk eta Jet Propulsion Laboratoryk zuzentzen dute NEAT sistemak bere behaketak 1995ean hasi zituen NEATa NASAJPL eta Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren arteko Hawaii estatuko Mauiko Haleakalan dauden GEODSS teleskopioak erabiltzeko elkarlan akordio batetan oinarritzen da GEODSS Groundbased ElectroOptical Deep Space Surveillancen akronimo bat da Lurrean Oinarritutako Espazio Sakonaren Zaintza ElektroOptikoa bezala itzul daitekeena Teleskopio hauek Lurraren orbitan zeuden espaziontziak jarraitzeko proiektatu ziren NEATeko taldeak GEODSSeko teleskopioentzat CCDdun argazki kamera bat eta ordenagailu sistema bat garatu zituen Sistemak 4096x4096 pixeleko erresoluzioa du 12 x 16 graduko ikusmen eremuarekin 2001eko apiriletik aurrera Palomar Behatokiko teleskopio bat ere 12 metroko irekiera duena lurretik gertuko objektuak behatzeko erabili zen Teleskopio hau hiru argazki kameraz doitua dago Milaka asteroide aurkitzeaz gain NEATi 54Pde VicoSwiftNEAT aldikako kometa eta mugimendu propioa duen Teegardenen izarraren aurkikuntza ere ematen zaizkio 64070 NEAT asteroideak 2005ean bere izena NEAT proiektuaren omenez jaso zuen Ikus gainera Lurretik gertuko objektu Lincoln Near Earth Asteroid Research Asteroideak ahultzeko estrategiak Kanpo estekak IngelesezNASAren webgunea Near Earth Asteroid Trackingari buruz |
998 | Polydactylus octonemus | Polydactylus octonemus Polydactylus generoko animalia da Arrainen barruko Polynemidae familian sailkatzen da Banaketa Erreferentziak Ikus gainera Polydactylus Polynemidae Kanpo estekak FishBaseorg |
999 | Jud (Ipar Dakota) | Jud Ipar Dakotako hiri bat da LaMoure konderrian kokatua dago 2010ean 72 biztanle zituen 064 kilometro koadrotan banatuta Ikus gainera LaMoure konderria Kanpo estekak |
Subsets and Splits