text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
sequence
NAFARROAKO TURISMOAK BAT EGITEN DU INAZIOTAR BIDEAREKIN - Joyería Domentx NAFARROAKO TURISMOAK BAT EGITEN DU INAZIOTAR BIDEAREKIN Inazio Loiolakoak 1522. urtean bere konbertsio espiritualaren ondoren Jerusalem hiri santura iristea helburu zuen erromesaldian bere jaioterritik –Azpeititik– Manresara egin zuen ibilbidea emulatzen duen proiektuan parte hartuko du Foru Gobernuak. Nafarroan barrena lau etapa ditu, Genevilla, Cabredo, Lapoblación eta Meano zeharkatuz Nafarroako ipar-mendebaldean eta Castejón, Tutera, Ribaforada eta Cortes hegoaldean. Inaziotar Bideak, Loiolako Inaziok 1522. urtean Azpeititik (Gipuzkoa) Manresaraino (Bartzelona) egin zuen erromesaldi-ibilbidea emulatzen duenak, Nafarroan bultzada handia izango du Foru Gobernuaren Turismoko Zuzendaritza Nagusiak proiektuan parte hartuko duelako. Ibilbidea 2012an sortu zen Jesusen Konpainiaren ekimenez, erromesaldi-esperientzia bat eskaintzeko, San Inazio Loiolakoak egin zuen prozesu espiritualari jarraikiz, eta 27 etapa ditu, Euskal Herrian hasi eta Errioxa, Nafarroa eta Aragoi zeharkatu ondoren Kataluniara iritsiz. Bideak 2022. urtean 500. urteurrena beteko du, Inazio Loiolakoa jaio zen etxean hasten da eta 650 kilometroren ondoren Manresan ‘Cova de San Ignacio’ izena duen gunean amaitzen da, bertan Inazio hamar hilabetez bizi izan baitzen eremita moduan, Lur Santura iristeko asmoz Erromarako bideari ekin aurretik. Nafarroako etapak Euskal Herrian lau etapa eta ehun kilometrotik gora egin ondoren bidea Nafarroan sartzen da ipar-mendebaldetik. Horrela, bosgarren etapak Alda udalerri arabarra Nafarroako Genevilla udalerriarekin lotzen du, bi aukera eskaintzen dituen ibilbidearekin: 23,3 km-ko ibilbide bat, Oteo eta Antoñana udalerrien barrena, eta 18,3 km-ko beste ibilbide bat, Orbiso zeharkatzen duena Nafarroan sartu aurretik. Hurrengo etapa, seigarrena, Arabara itzultzen da Genevilla eta Guardia lotuz 27 kilometroko ibilbidearekin. Etapa horretan erromesek Nafarroako Cabredo, Lapoblación eta Meano udalerriak bisitatzen dituzte. Bidea Nafarroan sartzen da bigarren aldiz Inaziotar Bidea 12. egunean sartzen da bigarren aldiz Nafarroan, Foru Komunitatearen hegoaldetik, eta bertan beste bi etapa egiten dira, oinez edo bizikletaz egin daitezkeenak, erromesek Castejón, Tutera, Ribaforada eta Cortes zeharkatuz Aragoiko tartea hasi baino lehen. Hamabigarren etapa, 24,6 kilometrokoa, Errioxako Alfaro udalerrian hasten da eta Nafarroan sartzen da Castejonen, trenbidearen bidegurutzera iritsiz, eta hortik Tuterarantz bideratuz. 13. etapa, 36 kilometrokoa, Tuteratik abiatzen da eta El Bocalerantz bideratzen da, eta kanala gurutzatu ondoren Ribaforadara iristen da. Bidearen hurrengo puntua, 10 kilometro egin ondoren, Cortes da, bidearen Nafarroako azken udalerria Aragoiko zatiari ekin aurretik. Inaziotar Bideak beste erromesaldi-esperientzia batzuekin bat egiten du, adibidez Done Jakue Bidearekin, eta zeharkatzen dituen eskualdeetako ondare-elementuei eta natura-inguruneari balioa ematen die, eta horrez gain etapaka egiten den senderismoko eskaintzarekin bat egiten du, gero eta eskaera handiagoa duen aukera baita. Seinaleztapenaren hobekuntza eta Jardunaldi Gastronomikoak Bideak zeharkatzen dituen autonomia-erkidegoek –Euskadi, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia– seinaleztapena hobetuko dute; Jesusen Konpainiak duela hainbat urte ipini zituen laranja-koloreko geziez osatuta dago seinaleztapen hori Horretarako bidearen azterketa bat egiten ari dira, 2017an seinaleztapena aldatzeko, informazio-panelak eta noranzkoa adierazten duten zutoinak ipiniz. Era berean, autonomia-erkidegoek liburuxka bat argitaratuko dute elkarrekin, eta beste hainbat marketin-ekintza egingo dituzte, adibidez presstrip, fam trip edo azoketan parte hartzea. Bestalde, 2016ko azaroaren 12an eta 13an ‘Inaziotar Bidearen I. Jardunaldi Gastronomikoak’ egin ziren Manresan, eta ekitaldian parte hartu zuen autonomia-erkidego bakoitzeko sukaldari batek bere erkidegoko gastronomia tipikoaren jakiak prestatu zituen. Tuterako El Trinquete jatetxeko sukaldariak ordezkatu zuen Nafarroa. Horrez gain, Nafarroako turismo-liburuxkak banatu ziren Inaziotar Bidearen stand espezifikoan. Erlazionatutako bilaketak This entry was posted by Camino in Gaur. NAFARROAREN EGUNA →
2019-09-17T06:43:59
https://www.joyeriadomentx.com/eu/2016/12/15/nafarroako-turismoak-bat-egiten-du-inaziotar-bidearekin/
[ -1 ]
Hemen zaude: Hasiera › Albisteak › Debako Udalak eta Yako Surf Eskolak Surfing Deba jaialdia antolatu dute abuztuaren 7tik 10era Surfing Deba I. Jaialdia abuztuaren 7tik 10era egingo da
2018-10-15T18:03:50
https://www.debabarrenaturismo.com/eu/albisteak/debako-udalak-eta-yako-surf-eskolak-surfing-deba-jaialdia-antolatu-dute-abuztuaren-7tik-10era?set_language=eu
[ -1 ]
Talaios Kooperatiba: Larunbatean hasiko dira Madalenak eta azken egunetan Errenteriako udalaren #Madalenak2018 orrialdea prest jarri dug… https://t.co/IAhLkXKfPu
2018-07-22T10:34:47
http://talaios.net/tag/sarea/
[ -1 ]
Çukurca Escort Çukurca Escort – Hakkari Escort Bayanlar, Hakkari Vip Escort Kızlar Kategori Çukurca Escort (29)
2018-04-21T16:51:05
http://www.hakkariescort.net/katlar/cukurca-escort/
[ -1 ]
Sakana, irakasleen ikasgai bihurtuta Mendian edo basoan egiten diren festa edo ospakizunetan ibilgailuen presentzia da… Karasatorrek Mank-en aurrekontuen irizpideak azaldu dizkigu Herri-lurrei buruzko uda-ikastaroa izanen da Lakuntzan "Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida Euskal Herri osotik barrena ari gara zabaltzen" Udarako eskaintza egin du Sakanako AEK-k Corpus eguna Aralarren Preso eta iheslarien etxeratzea eskatu du Irekik
2017-06-24T00:04:56
https://guaixe.eus/sakana/1492013155567-ahoa-eztitan-euskaraz
[ -1 ]
Euskararen kaleko erabilerak behera egin du ~ Blog de Petronor 15.7.17 Joseba Arruti No hay comentarios Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale Naurketaren emaitzak aurkeztu berri ditu eta, horien arabera, euskararen kaleko erabilera jaitsi egin da azken hamarkadan Euskal Herrian: 2006ko %13,7tik iazko %12,6ra zehazki. Joerak ezberdin samarrak dira lurraldearen arabera. Bizkaian (%8,8), Gipuzkoan (%31,1) eta Ipar Euskal Herrian (%5,3) euskararen erabilera gutxitu egin da, eta Araban (%4,6) eta Nafarroan (%6,7), ostera, aurreko neurketetako emaitzak hobetu dira. Hiztunek, zenbat eta gazteagoak izan, orduan eta gehiago erabiltzen dute euskara. Ikerketa honetan Euskal Herri osoko 144 udalerritako kaleetan jasotako datuak bildu dira, eta 187.635 elkarrizketaren nahiz 515.260 solaskideren informazioa baliatu. Jasotako datuen bolumen handi horrek bermatzen ditu fidagarritasun estatistikorako baldintzak. Azken bost urteetan euskara, gaztelania eta frantsesa ez diren beste hizkuntzen erabilera txikiagoa ere neurtu da: %3,7tik (2011n) %2,7ra (iaz). Hego Euskal Herrian, 2011tik 2016ra, euskaldun kopurua erditik beherakoa den herrietan mantendu da euskararen erabilera; baina kopuru hori erditik gorakoa den gainerakoetan, aldiz, apaldu egin da. Ipar Euskal Herrian, ostera, azken bost urteotan euskararen ezagutza gutxiagoko eremuetan kaleko erabilerak behera egin du, eta ezagutza altuenekoetan —Nafarroa Beherean eta Zuberoan— igo. Hiriburuei dagokienez, euskararen kale erabileraren bilakaera dauden lurraldeko berbera da. Salbuespen bakarra Iruñea da, bertan erabilera maila 1997tik mantentzen delako. Gasteizen jazo da azken bost urteotako kale erabileraren igoerarik handiena, Donostian eta Bilbon gutxitu egin da, eta Baionan gaztelaniaren erabileraren parekoa da euskararena. Adinari erreparatuz gero, haurrak (%18,3) dira kalean euskara gehien erabiltzen dutenak, eta ostean datozkie gazteak (%12,3), helduak (%11,5) eta adinekoak (%8,1). 1989tik, haurren, gazteen eta helduen euskararen erabilerak gora egin eta adinekoenak, haatik, etengabeko beherakada izan du. Dena den, azken hamar urteotan atzerakada adin tarte guztietan jazo da. Emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago darabilte euskara kalean. Haur, gazte eta helduetan ematen da joera hau. Hala izan da azken hiru neurketetan, lurralde guztietan. Haurrek nabarmen eragiten dute euskararen kaleko erabileran. Daturik altuenak haurrak eta nagusiak elkarrekin daudenean ematen dira (%19,3) eta apalenak, ordea, nagusiak haurrik gabe ari direnean (%8,6). Azken hamar urteotan, Euskal Herri mailan, haurren arteko euskararen erabilera jaitsi egin da. Ipar Euskal Herrira bakarrik begiratuz gero, aldiz, haurren arteko elkarrizketetan euskararen erabilera 2,5 puntu igo da. Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa aspalditik ari da egiten. Siadecoren eta Euskal Kultur Batzordearen eskutik abiatu zen 1989an, eta 2001etik Soziolinguistika Klusterrak egiten du. Beraz, 27 urtetan zazpi argazki egin zaizkio euskararen erabilerari Euskal Herri osoan. Ikerketa honek hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du, kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Metodologia Euskal Herrian bertan sortutakoa da, zazpi edizioetan zehar astiro-astiro fintzen joan dena. Haurrak dira (%18,3) euskara gehien erabiltzen dutenak.
2018-08-14T15:18:33
http://www.blogdepetronor.com/2017/07/euskararen-kaleko-erabilerak-behera.html
[ -1 ]
Infernua paradisuan - etakitto.eus Infernua paradisuan Bizitza ez da gozoa izan Benitarentzat. Bere istorioa ez da batere atsegina, nahiz eta pertsona irribarretsua izan. Gurasoen tratu txarrak jasan zituen; haurra zenetik gogor lan egitera behartu zuen familia batekin hazi zen; 15 urterekin maite ez zuen gizon batekin ezkondu zuten; bizia arriskuan jarri zuen Eibarrera heltzeko eta gure artean pasatu zuen lehen urtean, bere jaioterriko etxea galtzeaz gain, umiliazioak jasan zituen. Benitak, ordea, aurrera egin du eta zoriontsu dela esan digu. Turisten gozamenerako hondartzak Dominikar Errepublikako Samana probintzian jaio zen Benita de los Santos Drlla (edo Ana Julia, horrela ezagutzen dutelako lagunek). Klima tropikalarekin, hondartza zuri eta urdin turkesa koloreko itsasoarekin, oso toki turistikoa da, baina Benitak dio dominikarrentzat zaila dela paradisuaz gozatzea. “Gure egoera ekonomikoa ez da batere ona eta turistek bakarrik gozatzen dute han daukagunaz. Ezin dugu bainu bat ere hartu, dena hotelen eskuetan dago eta guretzat garestiegia da”. Haurtzarorik ez “Ez ditut gurasoak maite”. Istorio gogorra dago esaldi mingarri honen atzean. Benita Samanako Arroyo Barril herrian bizi zen 18 anai-arrebekin eta, bere berbetan, “nire gurasoek ez zekiten umeak hezitzen eta tratu txarrak jasaten genituen”. Anai-arreba asko zirenez, euretako asko beste familia batzuekin hazi ziren, baita Benita ere. “Ez ditut anai-arreba batzuk ezagutzen”. Sansouci herriko familia batekin bizi izan zen 14 urte bete arte eta euren neskamea izan zen. Ez zioten eskolara joateko aukera eman, ezta jolasteko ere. “Ez nuen haurtzarorik eduki”. Bizitza arriskuan Eibarrera bidean Benitak dioenez, hango soldatekin kosta egiten da hilabete amaierara iristea eta, “Europan dirua irabaziko dugula entzutean, antxitxiketan etorri nahi dugu”. Propietate bat saldu eta bankuan mailegua eskatu zuen bidaia ordaintzeko. “Behar nuen diruaren erdia lortu eta etxea utzi nuen abal moduan”. Zuzenean Madrilera joango zela esan zioten, baina engainatu egin zuten eta odiseak hainbat hilabete iraun zuen. “Turkiara heldu nintzen eta bi hilabete egin nituen han jende askorekin toki berean bizitzen. Lurrean egiten genuen lo. Greziara ezkutuan sartzea zen gure helburua, askok bizitza galdu duten tokitik. Oso gogorra izan zen (hotza, beldurra, gosea…), etsitzeko zorian egon nintzen, poliziak harrapatzea nahi nuen hura behingoz amaitzeko, baina azkenean lortu genuen pasatzea”. Grezian beste bi hilabete egin zituen eta, irten ahal izan zenean, Eibarrera iritsi zen. Etxea galdu eta umiliazioa jasan Eibarrera heltzean ez ziren gauzak hobetu. “Emakume baten etxera joan nintzen bizitzera eta bere familiaren kargu egin nintzen. Urtebete egin nuen eurekin eta zoratu egin nintzen. Negar asko egin nuen”. Abal moduan utzitako etxea ordaintzea zen Benitaren asmoa, baina nahiz eta egun osoan lan egin, ezin izan zuen, “eta etxea galdu nuen”. Hala ere, emakume honen etxetik irten ahal izan zen lagun bati esker eta gogor lan eginez aurrera egin du. “Umiliatu egin naute, gauza txarrak esan dizkidate, oso sasoi latzak pasa ditut… baina horrela iritsi naiz hona”, dio irribarretsu. Eibarren luzerako Umea zenetik gogor egin du lan Benitak, ez du beste ezer ezagutu. Garbitzen, beste pertsona batzuk zaintzen, josten, ilea apaintzen… lanerako gogoa eta trebezia ez zaio falta izan, eta horrela egin du aurrera. Zazpi urte daramatza Eibarren eta sei seme-alabetatik bost ditu hemen. “Hemen irabazitako guztia eurentzat gorde dut, ez ditut 15 euro ere eduki niretzat”. Horrela, seme-alabek ez dute Benitak pasatako odisea bizi behar izan hona iristeko. Eibarren jaiotako ilobak ere baditu eta ez du beste inora joan nahi. “Oso pozik nago hemen, ez dut Dominikar Errepublikara bueltatu nahi”. Benita de los SantosDominikar ErrepublikaeibartHARTUak « Juan Jose Flores (Bihotzgoxo): “Euskaraldia euskera erabiltzen animatzeko modua da, oso gutxi jakin arren” Markel Ruiz, argazkilaria: “Nire kabuz ikasi dut argazkiak egiten” »
2019-08-18T07:36:16
https://etakitto.eus/berriak/eibarthartuak/infernua-paradisuan.html
[ -1 ]
Albisteak – 3 orrialdea – Sare Herritarra Gaur goizean, Ibon Fernandez Iradi larriki gaixo den presoaren etxeratzearen aldeko adierazpena onartu da, aho batez, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Giza Eskubideen Batzordean EAJ, EH Bildu, PSE eta Podemosen aldeko botoekin (PPko ordezkaritzarik ez da izan Batzordean). Adierazpenean, Ibon Fernandez Iradiren osasun eskubidearen eta giza eskubideen aldeko aldarria eta baita gaixotasunaren larritasuna dela eta pertsonaren duintasuna oinarri, Fernandez Iradiren etxeratzea eskatu da, berandu baino lehen, etxean artatua izan dadin. Ibon Fernandez de Iradik esklerosi anizkoitza du. Duela 8 urte hasi zen gaixotasuna espetxean zela eta duela 6 egin zioten lehen diagnosia. Orduztik frantziar espetxeetan izan da preso. Egun Lannemezanen aurkitzen bere gaitzaren aurrean Pariseko Auzitegiak epaiketa data ezartzearen esperoan. Gaurko Giza Eskubideen Batzordean, Ibonen ama eta emaztea izan dira, Sareko kideekin batera. Bertan, Ibonen egoeraren larritasunaren berri eman diete gerturatutako prentsako kideei. Ainara Fresnera, Ibonen bikoteak, duela urtebetetik atzeratzen ari den epaiketaren zain direla adierazi du, Ibonen egoera larritasuna aintzat hartu eta etxean artatua izateko erabakia hartuko dutenaren esperoan. Adierazi duenez, Ibonen gaitza dela eta, espetxean ugaltzen diren birusak hartzeko erraztasuna du eta edozein gaixotasunek (azken hilabeteetan jasan behar izan dituen gastronteritisa edota gripea kasu) esklerosiak sortzen dizkion min eta dolentziak areagotzen dizkio. Espetxea birus eta gaitzen foko handia izanik, Ibonek egoera gogorrak pairatzen dituela salatu du. Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak, egun, espainiar zein frantziar espetxeetan larriki gaixo diren 21 preso daudela ohartarazi du eta, legeak jasotakoa betez, preso hauen gaitzak atzera bueltarik ez eta sendaezinak direnean askatu beharrean, euren gaixotasunari baldintza duinetan aurre egiteko etxeratuak izan behar direla gogorarazi du. Sare Herritarrak eta baita Ibon Fernandez Iradiren senideek ere positiboki baloratu dute gaurko adierazpena aho batez onartu izana eta presoen auziari aterabidea emateko instituzioen babesa eta bultzada beharrezkoa dela azpimarratu dute. >> [PDF] Gipuzkoako Batzar Nagusietako Giza Eskubideen Batzordean onartutako ebazpena. Egun, euskal presoen %84a, espetxealdi hasieratik, lehen graduan aurkitzen da, hau da, izatez, denbora murritz baterako diseinatuta dagoen eta presoari neurri zorrotzak ezartzen dizkion graduan. Espainia mailan preso diren gainontzeko pertsonen kasuan, %2,1a baino ez dago lehen graduan. Gradu sistema, espetxealdia presoentzako birgizarteratze prozesu bat izan dadin diseinatu dago, gradu aldaketen bitartez eman beharreko prozesua. Birgizarteratzen plan horretan, presoek bide bat jarraitu behar dute, eta urteak dira, euskal presoei bideo hori jarraitzeko eskatzen zaiela Gobernutik. Horretarako urratsak emateko prest agertu ostean ordea, euskal presoei bide hori egiteko aukerak ukatu eta oztopoak ezartzen ari zaizkie espetxe zuzendaritzetatik. Eginiko eskarietatik, gutxi batzuei baino ez zaie onartu gradu aldaketa hori. Gradu aldaketa eskatu dutenen gehiengoak ezezko borobila jaso du eskari egiterakoan. 115 eskaera egin dituzte, HIRU onartuak izan dira. 69k ezezkoa jaso dute eta 43k oraindik ez dute erantzuna jaso. Egoera, are konplikatuagoa bilakatzen da, bigarren gradua eskuratu duten apur horientzat, hirugarrena eskuratzerako orduan. Orain artean, ez da hirugarren gradua eskuratzeko aukerarik eskaini. Salatu nahi dugu ere, Villabona eta Burgoseko espetxe zuzendaritzak izaten ari diren jarrera, bertan diren euskal presoen gradu aldaketa eskaeren aurrean, automatikoki kontrako informeak osatzen ari baitira, bide orri hau egin ahal izateko aukera oro ezabatuz, inolako argudiorik gabe. Hau onartezina dela deritzogu eta interes politiko eta ideologiko hutsetan oinarritzen dela azpimarratu. Zentzu honetan, Marlaska ministroari gogorarazi nahi diogu, jendarte honek argi adierazi duela, elkarbizitzaren eta bakearen aldeko urratsak emateko ordua dela eta beraz, euskal presoen auziari aterabidea emateko urratsak emateko ordua. Gradu aldaketen ukazioa eta espetxe zuzendaritzetatik izaten ari diren kontrako jarrerak ez datoz Marlaskak berak eta Sanchezen gobernuak adierazitakoarekin bat. Marlaskaren ahotik entzun dugu urrunketa politikak ez dutela zentzurik, behin ETA desagertu denean. Ze zentzu dute gradu aldaketen ukazioak edota bestelako salbuespen neurrien aplikazioak? Eurek ezarritako legedia eta bide orria aplikatzeko eskatzen gabiltza, ez besterik. Gogorarazi nahi diogu ere, horren inguruan eta aurrera begira eman beharreko urratsen inguruan hitz egiteko bilera eskaria egin geniola 85.000 pertsonatik gora espetxe politika honen aldaketaren alde Bilbo eta Baionan batu ostean. Gauza bera adierazi nahi diogu Sanchez presidenteari ere. Ostiralean apirilaren 28rako hauteskundeak deitu ostean, Gobernuan izan den hilabete hauetan eginikoaren inguruan ere hitz egin nahi baitugu. Presoen auzia askatze bidean kokatzeko intentzioa agertu zuen Sanchezek presidente postua hartzean eta Sarek era positiboan baloratu zuen jarrera aldaketa hura, era positiboan eta esperantzaz. Atzetik etorri diren hilabeteetan ordea, esperantza hori apaltzen joan da, urruntze politikarekin amaitzeko hautua hitzez adierazi duten arren, ez delako gauzatzen ari. Izan ere, hasieratik garbi adierazi dugun moduan, presoak 250kmren bueltan dauden espetxeetara mugitzea ez da, legeak jasotzen duen moduan, euren etxeetatik gertuen den espetxeetara mugitzea, eta ondorioz, ez da urruntze politikarekin amaitzea. Senideak oraindik ere 500km egin behar baidituzte astebururo eta Euskal Herrian diren espetxeetara gerturatzeko aukera erreala delako. Ondorioz, ez egitearen arrazoiak urrunketa politika ezartzearen arrazoi berari jarraitzen dio; zigor atxikia ezartzeari, ez soilik presoei, baita senideei ere. ETA desagertuta urruntze politikak ez badu inolako zentzurik, zein da, mendekua ez bada, urruntze politika hori mantentzearen arrazoia?Gehiago Aurreko larunbatean, Oier Gomez gasteiztarraren heriotzaren ostean, larriki gaixo diren presoen etxeratzea eskatu eta Oierren kasua errepikatu ez dadin manifestazioa burutu du Sare Herritarrak Gasteizen gaur arratsaldean. Bertan, milaka lagunek egun oraindik espetxean diren 21 larriki gaixo diren presoen etxeratzea eskatu du, “legeak jasotzen duen moduan eta mendekuzko politikak albo batera utzita” dagokien artatzea jaso ahal izateko. Sareko bozeramaileek estatuei, “larriki gaixo diren presoak, gaixotasuna berari aurre egin eta sendatze prozesua ahalbidetzeko helburuarekin” askatu behar dituztela gogorarazi diete, eta “ez gaixotasunak atzera bueltarik ez duenean eta sendaezina denean”. Honek, “heriotza zigorra” suposatzen duela azpimarratu dute, eta horixe izan dela “Oier Gomezi ezarritako zigor atxikia”. Oierri 2012an diagnostikatu zioten kantzerra. Orduztik espetxean egin behar izan zion aurre gaixotasunari, senideengandik ehundaka kilometroetara, prozesuaren jarraipena egingo zion konfiantzazko medikurik gabe eta espetxe politika honek euskal presoei ezartzen dizkien baldintza gogorrenetan. 2017an, medikuen gaixotasuna sendaezina zela eta atzera bueltarik ez zuela jakinarazi zioten eta apirilean kondena eten zioten. Oierren kasu berean daude orain beste 21 euskal preso ere, euren gaixotasun larriei espetxean eta salbuespen neurrienpean aurre eginez. Gaurko manifestazioarekin, Sare Herritarrak, berandu baino lehen eta Oierrena azken heriotza izan dadin, larriki gaixo diren presoen etxeratzea eskatu du, “gaixotasuna baldintza duinetan” eta garaitze bidean artatu ahal izateko eskubidea dutela gogoraraziz. MANIFESTAZIOREN BUKAERAN IRAKURRI DEN TESTUA: Duela urtebete milaka pertsonek ibilbide hauxe bera egin genuen OIER GOMEZen askatasuna exijitzeko. Orduan, lortu genuen. Oierri zigorra eten zioten, baina azken bost urteetan pairatutakoak bizitza murriztu zion. Ordurako, gaixotasunari aurre egiteko beranduegi zen. Izan ere, bost urte izan dira Oierrek bere gaixotasuna espetxean pairatu behar izan dituenak. Jakin badakigu beren senide eta gertukoenen eskutik, azken urteak sufrimenduz beteak egon arren, lasai mantendu dela eta ez dela inoiz bere kideez ezta herriaz ahaztu; jaio eta hazten ikusi duen lurraz, jolas garaiko lagunez, ezta bere konpromisoa dela eta arlo politiko, sozial eta kulturalean topatutako kideez ere. Gaur elkarrekin egiten dugu aurrera, azken urteetan Oierrek egindako aldarriekin jarraituz, gobernuei larriki gaixo diren presoen berehalako askatasuna exijitzeko. Justizia auzitegiak ezarritako zigorrari, osasun eta bizitza eskubideak ukatzen dituen zigor inhumanoa gehitzea bidegabekeria hutsa dela adierazteko eta berehala amaitu behar dela exijitzeko. Horrexegatik gaude gaurkoan hemen. Oierrengatik, eta baita Juan Mari Mariezkurrenagatik ere. Oierren gisara, dela aste batzuk bere gaixotasunari aurre egiteko beranduegi izanagatik zendu zena. Beraiengatik, eta espetxean larriki gaixo dauden beste 21 euskal presoengatik. Geroz eta gehiago baitira, espetxe politika krudel honen ondorioz heriotza ziur baterantz kondenatuan izateko arriskuan dauden presoak. Guzti honegatik, beste behin SARE Herritarrak gizatasunaz, duintasunaz eta justiziaz dihardu. Bai, justiziaz ere bai. Izan ere, deialdi hau, pertsona baten eta bestearen artean diferentziak markatuaz justizia egokitzen duten horiei ere zuzendua baitago. Hori ez baita justizia. Hori krudelkeria hutsa da. Instituzioei ere dei egin nahi diegu, baita konfrontazioan eta enfrentamenduan igarotako urteei irtenbide bat bilatzeko helburua duten norbanako, eragile zein alderdiei ere. Ez ezazue beste albo batera begiratu euskal presoen eskubideen urraketen aurrean. Ez utzi gorrotoa eta mendekuan oinarritutako kartzelako zigorrak gailendu daitezen. Elkarbizitza gauzatzeko espazioak eta adostasunak sortu ditzagun. Gaurko egun hau ere, aste gutxiren buruan garai zailak biziko dituzten Txus Martin, Aitzol Gogorza eta Ibon Fernandez Iradiren euskal presoak gogora ekartzeko baliatu nahi dugu; Dagokien autoritateei, konponbidea eta bakearen aldeko erabakiak hartu ditzaten eskatzen diegu. Garai berrien egokitutako erabakiak hartu ditzaten. Larriki gaixo diren presoak beraien etxeetan artatuak izateko eskubidea dute. Gobernuetatik eta hainbat alderdi politikoetatik etengabe esaten zaigu kartzela “askatasunaren eskola” dela, “osasun fisiko zein mentaleko arazoei aurre egiteko marko egokia” dela. SAREren ustetan, inpunitate eta zigorrerako eremu izaten jarraitzen dute. Eta horren ondorioz, espazio injustu eta krudelak. Oierren egoera antzekoan dauden 21 preso gaixoak askatasunean egon beharko lukete, halaxe jasotzen baitu zigor-kodeak eta espetxe-araudiak. Arazoa ez dago zigor kodean ordea, ezta araudian ere. Arazoa euskal presoei era sistematikoan ezartzen zaizkien salbuespen neurrietan dago. Bere burua Estatu demokratiko eta zuzenbidezko gisa duenaren kontraesan handienetakoa da hau. Beste behin ere esan nahi dugu, espetxe legedia betetzea ezin dela estatuaren etsitze bat bezala ulertu, gaixo larriak kaleratzea ez baita amore ematea. Barne legedia zein europarra errespetatzea besterik ez da. DUINTASUNAREN, HUMANITATEAREN ETA JUSTIZIAREN IZENEAN, GAIXO LARRIAK ETXERA. Oierri espetxealdiak heriotza zigorra ekarri dio. Kantzerra jasan duen edonork daki gaixotasunaren artatzea baldintza ahalik eta onenetan jasotzearen garrantzia zein den; senideen eta lagunen babesa gertu izanez, kasua ongi ezagutzen duen eta konfiantza osoa duen mediku baten jarraipena jasoz eta gaixotasuna gainditzeko eta berari indarrez aurre egiteko baldintzak lagun izanik. Oierri ordea horretarako aukera ukatu zioten. Oierrek bizitako egoera bera pairatzen dute egun oraindik 21 euskal presok: kantzerra, esklerosia, eskizofrenia paranoidea, desoreka depresiboa, hernia diskala, hiesa, bihotzeko gaitz larriak eta baita ikusmen arazoak ere... Gaur Oier Gomez gasteiztarra zendu da. SARE Herritarrak bere doluminak bidali nahi dizkie Oierren senide eta lagun guztieu. Oier 2017ko apirilean askatu zuten pairatzen zuen gaixotasuna sendaezina zelarik. Oierrek bere gaixotasuna era egokian, konfidantzazko profesionalekin eta senideen alboan artatua izateko eskubidea zuen. Sarek larriki gaixo diren preso guztiak beraien gaitzak sendatzeko espetxetik atera behar dituztela gogorarazi nahi du, ez gaixotasunak atzera bueltarik ez duenean, heriotzera kondenatuak. Espainiar eta frantziar gobernuei bide honetan pausoak emateko eskatzen diogu eta sufrikario guztiekin amaitzeko. Dakizuen moduan Orain Presoak dinamikako kideok eta Bakegileak datorren larunbatean Bilbo eta Baionako kaleak beteko dituen manifestaziorako deia egin genuen duela hilabete batzuk. Gaur, Bidasoaren bi aldeetan agertu gara prentsa aurrean, manifestazioaren inguruko hainbat xehetasun emateko. Irunen egin genuen agerraldian, aurreko urriaren 20ean Donostiako kaleak zeharkatu zituen manifestazio anitz eta zabalaren ostean, Orain Presoak dinamika eta iparraldean Bakegileek aurrera eramandako dinamikak batu eta urtarrilean egingo den manifestaziorako deia luzatu genuen. Asmoa argia da, elkarbizitza eta bakerako ezinbestekoa zaigun presoen arazoari irtenbidea emateko, ezberdinen arteko elkarrekintza oinarri, gizarte zibila aktibatzea. Bake iraunkor integral baterako oinarriak gizartearen aktibaziotik etorri behar baitira eta horrek denon ardura eta ahalegina behar du. Izan ere, Irunen esan genuen moduan, garai berri baten aurrean aurkitzen gara, urte luzeetan ezinezko izan ditugun aukera berriak zabaldu dizkigun garai berri baten aurrean, eta jendarte bezala aurrera egiteko probestu beharra dugu. Horretarako baina, bakoitzaren bizipen, min edota ideologiak albo batera utzi gabe, elkartzen gaituen horretan jarri behar dugu indarra, behin betikoz sufrimendu ororen sorrerarekin amaitu ahal izateko. Batasun hau da, hain zuzen ere, datorren asteko manifestazioan agertu nahi genukeena eta bide horretan, urriaren 20ari begira egin genuen moduan, oraingoan ere norbanako, sindikatu, alderdi eta eragileei bertaratzeko gonbidapena luzatu diegu. Miramar Jauregian elkarbizitzaren alde eginiko ekitaldia eredu hartuta, arratsaldeko 16:00etan Silken Indautxu Hotelean gonbidatuentzako harrera txiki bat egingo dugu, ostean guztiok batera manifestazio burura gerturatzeko. Gonbidapenei dagokionean, gaurkoan, lehenekoz, Bilboko manifestazio honetan sindikalgintza osoaren ordezkaritza izango dugula nabarmendu nahi dugu. Sindikatuekin batera, Donostiako manifestazioan egin moduan, beste eragile zein alderdi politikoei ere parte hartzera gonbitea luzatzen diegu, guztiok baikara beharrezkoak. Alor instituzionalean lortutako espetxe politikaren aldaketa eskatzeko adostasunek egin bezala, gizarte zibil osoa batu behar dugu Bilbo eta Baionan, horregatik alderdi eta instituzioetako kidego osoari luzatzen diegu bertaratzeko gonbitea. Honekin batera, jakinarazi nahi dizuegu ere Herrialde Katalanetatik ordezkaritza politikoa ez ezik, preso diren politikarien senideak ere manifestazioan izango direla. Azkenik, eta azken hilabeteetan Orain Presoak dinamikaren baitan egin dugun moduan, alor ezberdinetan lanean ari diren berrehundik gora norbanakoren atxikimenduak batzen aritu gara eta, guztiak datorren larunbateko manifestazioan egon ezin izango diren arren, bakoitzak emandako urratsa eskertu eta txalotu nahi dugu. Beraz, Baionan eta Bilbon batuko gara datorren astean, elkarbizitzan bizitzeko dugun nahia eta bakerako dugun desira oinarri, etorkizun hobe bati ateak zabaltzeko. Baina baita, espainiar eta frantziar estatuei oraindik bake justu eta iraunkor baterako baldintzak ez direla bete esateko, horretarako, espetxe politika honekin amaitzea behar beharrezkoa baita. Inor atzean utzi gabe, aurrera egin nahi dugu. Horregatik, gaurko azken hitzak ere, datorren larunbatean Bilbon eta Baionan egingo den manifestaziora herritar oro gonbidatzeko probestu nahi dugu. Urtarrilak 12, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Bilboko La Casilla edo Baionako Errepublika plazan elkartuko gara. >> atxikimenduak_Urtarrilak 12 Bilbo Eliptika plaza 23abu12:30- 14:00MANIFESTAZIOA | DENOK BATERA PRESOAK ETXERA! (BILBO)12:30 - 14:00 Bilbo, Eliptika plaza [UDAKO AGENDA] ☉ BILBO Aste Nagusia, abuztuak 23 12:30 Eliptika (Moyua) plazatik MANIFESTAZIOA Denok batera presoak etxera! KORAPILOAK ASKATZEKO UNEA DA #SalbuespenLegediaSTOP [UDAKO AGENDA] ☉ BILBO Aste Nagusia, abuztuak 23 12:30 Eliptika (Moyua) plazatik MANIFESTAZIOA KORAPILOAK ASKATZEKO UNEA DA #SalbuespenLegediaSTOP (Ostirala) 12:30 - 14:00 Eliptika plaza Euskal preso eta iheslariek jasaten duten eskubideen urraketa salatzeko Abuztuaren 23an Manifestazio… 16/08/2019 Garikoitz Etxeberria Lizartzako presoaren semea Alai jaio da, beste Motxiladun haur bat… 11/08/2019 Presoen auziari aterabidea eman eta sufrimendurik gabeko etorkizuna baten alde ehundak lagun… 03/08/2019 Euskal preso eta iheslariek jasaten duten eskubideen urraketa salatzeko Abuztuaren 3an Manifestazio… 30/07/2019
2019-08-19T16:33:21
http://sare.eus/category/berriak/albisteak/page/3/
[ -1 ]
Eraikitzailearen hipotekan subrogatu | Consumer : Eraikitzailearen hipotekan subrogatu Eraikitzen ari ziren etxebizitza bat erosi nuen iaz eta 2000.eko urte amaieran jasotzea dago aurreikusita. Nire arazoa hauxe da: egun hori iristen denean eraikitzailearen hipotekan subrogatu beharko dut; edo bestela, nire poltsikotik ordaindu hipoteka ezeztea. Egia al da hori? Eraikitzaileak behartu nazake bere hipotekan subrogatzera beste bat gehiago interesatzen bazait? Duela gutxi Asturiaseko Lurralde Auzitegiaren epai baten berri irakurri nuen prentsan eta derrigortze hori ilegal jotzen zen han. Irakurleak dioen epaia, Asturiaseko Lurralde Auzitegiaren 1999ko martxoaren 5ekoa, kontsumitzaile batzuek inmobiliari baten kontra egindako erreklamazioari buruzkoa zen; salerosketa kontratuetan inmobiliaren hipotekan subrogatzera behartzen ziren erosleak. Kontsumitzaile haiei baldintza hobeetako mailegua kontratatzea interesatzen zitzaienez, hasiera batean subrogazioa onartu egin zuten arren, baina gero mailegua bertan behera utzi eta interesgarriago bat kontratatu zuten. Eragiketa horrek gastu batzuk eragiten dizkie erosleei, hala nola aurretiaz indargabetzeagatiko komisioa, komisioari aurre egin ahal izateko mailegu berria handitzeagatiko interesak eta Jabetza Erregistroko gastuak. Kopuru horiek erreklamatu egin ziren epaiketan eta, epaiaren arabera, inmobiliariak itzuli egin behar izan zizkion bezeroari. Baina orain, kontua hauxe da: epaitegietara joan beharrik gabe gehien interesatzen zaion hipoteka kontratatzeko kontsulta egiten duen kontsumitzailearen eskubideak nola babestu. Bidali fax bat edo hartu izanaren egiaztapendun telegrama saltzaileari eta eskatu ez dezala derrigorrezko subrogazioko klausula ezarri eta "zure mailegua" ezeztatu eta etxebizitza kargarik gabe ematea, nahi duzun mailegua kontrata dezazun; behartu saltzailea epea jakin batean erabakia hartzera. Saltzaileak zure eskaerari jaramonik egiten ez badio, jo ezazu abokatu batengana edo Kontsumitzaileen Elkarteren batera, adiskidetasunezko bidetik ados jarri eta epai-bidea saihesteko. Adostasunik lortzen ez baduzue, aurrez aipatutako epaiko kontsumitzaileen antzeko egoeran egongo zara: subrogatu, mailegua bertan behera utzi eta epaiketan kopuru horiek eta kosteak erreklamatu eta derrigorrezko subrogazioa baliogabe jo dezatela. Gai horri buruz informazio gehiago lortzeko, Baldintza Orokorren Erregistrora (Jabetza eta Merkataritzako Erregistroaren menpe dagoen erakundera) jo dezakezu, izan ere, indarrean dagoen Kontratazioko Baldintza Orokorren Legeak adierazten du baldintza orokorren arloan emandako epaiak bertara erantsi behar direla. Bide judizialera jotzen baduzu, Kontsumitzaileen Elkarte baten bidez ekintza kolektiboa ere planteatu ahal izango litzateke. Horren aurretik Kontratazioaren Baldintza Orokorren Erregistroko adiskidetze-ebazpena ere eska zenezake. Baina kontuan izan ebazpen hori ez dela loteslea aldeentzat.
2019-12-10T16:59:22
https://revista.consumer.es/eu/portada-eu/lo-mas-practico-eu/consultorio-eu/eraikitzailearen-hipotekan-subrogatu.html
[ -1 ]
Logaritmo natural - Wikipedia, entziklopedia askea. Logaritmo natural eta logaritmo nepertar terminoak sinonimo bezala erabili arren, izatez bi kontzeptu ezberdin dira. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi logaritmo nepertar. Logaritmo arruntaren grafikoa. Matematiketan, logaritmo natural edo logaritmo nepertar (modu informalean) deitzen zaie oinarri gisa e zenbakia dutenen logaritmoei (e zenbaki irrazional bat da, gutxi gorabehera balio honetakoa: 2,7182818284590452353602874713527). Logaritmo naturala log e ⁡ x {\displaystyle \log _{e}x} edo ln ⁡ x {\displaystyle \ln x} notazioaren bidez adierazten da. Beraz, x zenbaki baten logaritmo arrunta hura lortzeko e berretu behar duen a zenbakia da; hau da, ln(x)=a eta ea=x ekuazioak baliokideak dira. Adibidez, 7,38905... zenbakiaren logaritmo naturala 2 da, e2=7,38905... baita; eta ln(e)=1 da, e1=e da-eta. Ikuspuntu analitikotik, edozein zenbaki x>0 positiboren logaritmo arrunta y=1/t kurbaren 0 eta x arteko azalera bezala defini daiteke. Definizio hain sinple honek ematen dio logaritmo mota honi "natural" izendapena.[1] Logaritmo naturala zenbaki erreal positiboez osatutako definizio-eremuko funtzio erreala da: ln : R + → R {\displaystyle {\text{ln}}:\mathbb {R} ^{+}\to \mathbb {R} } eta funtzio esponentzial naturalaren alderantzizko funtzioa da: e ln x = x , x > 0 osorako {\displaystyle e^{{\text{ln}}\,x}=x{\text{, }}x>0{\text{ osorako}}} ln ( e x ) = x {\displaystyle {\text{ln}}(e^{x})=x\!} Logaritmo arruntaren alderantzizkoa funtzio esponentziala da. 2 Logaritmo natural terminoaren jatorria 3 Definizioa 4 Propietateak 5 Deribatua, Taylorren seriea 6 Integrala Logaritmo arrunta Nikolaus Mercatorren Logarithmotechnia-n aipatu zen lehen aldiz (1668an argitaratua)[2], nahiz eta John Speidell matematika irakasleak jadanik logaritmo naturalaren balio taula bat eratu izan 1619an.[3] Formalki logaritmo hiperboliko deitu ohi zen,[4] haren balioak hiperbola baten azpiko azalerarenak baitira. Batzuetan logaritmo "natural" eta "nepertar" izendapenak sinonimo gisa erabiltzen dira, jatorrizko esanahiak pixka bat ezberdinak izan arren. Logaritmo natural terminoaren jatorriaAldatu Hasiera batean, sistema hamartarra zenbaki-sistema arruntena bihurtu zenetik, 10 oinarria e oinarria baino "naturalagoa" irudi dezake; baina matematika arloan, 10a ez da ezertarako zenbaki berezia. Bere erabilpen hedatua (zenbakitze-sistema gisa) ziur aski gizakion hatz kopurutik dator, errazagoa baita hamarnaka zenbatzea.[5] Historian zehar kultura batzuk beste oinarritako zenbaki-sistemak erabili zituzten, hala nola 5, 8, 12, 20 edo 60.[6][7][8] loge da logaritmo "arrunta" matematiketan gehiagotan agertzen baita. Gainera, operazio batzuetan berez agertzen da logaritmo hau; funtzio logaritmikoa deribatzean adibidez:[9] d d x log b ⁡ ( x ) = d d x ( 1 ln ⁡ ( b ) ln ⁡ x ) = 1 ln ⁡ ( b ) d d x ln ⁡ x = 1 x ln ⁡ ( b ) {\displaystyle {\frac {d}{dx}}\log _{b}(x)={\frac {d}{dx}}\left({\frac {1}{\ln(b)}}\ln {x}\right)={\frac {1}{\ln(b)}}{\frac {d}{dx}}\ln {x}={\frac {1}{x\ln(b)}}} Gainera, b oinarria e zenbakia bada, orduan deribatua 1/x da. Bestalde, e oinarriko logaritmoa "naturalena" izateko beste arrazoi bat, integral baten edo Taylorren serie baten bidez erraz definitu daitekeela da, eta hau ez litzake hain erraza izango beste oinarri batekin. Kalkulutik kanpo badaude beste arrazoi pare bat hura "natural" izenaz ezagutzeko. Hala nola, badaude serie arrunt batzuk logaritmo arruntarekin erlazionatuak. Gainera, Pietro Mengoli eta Nicholas Mercatorrek logarithmus naturalis deitu zuten Newton eta Leibnizek kalkulua garatu baino hamarkada batzuk lehenago.[10] DefinizioaAldatu Normalean ln(x)-ren balioa f(t) = 1/t kurbaren (1,x) tarteko azalera bezala irudikatzen da. x<1 bada, (x,1) tarteko azaleraren zeinua aldatzen da. ln(x) funtzioa balio erreal positiboetarako dago definituta, 1/t funtzioaren 1 eta x arteko azalera bezala. Azalera hau integral baten emaitza da: ln: R+→R honela definitzen da: ln ⁡ ( x ) = ∫ 1 x d t t {\displaystyle \ln(x)=\int _{1}^{x}{\frac {dt}{t}}\,} Definizio honen bidez berehala ikus daiteke funtzio hau logaritmoen funtzezko propietatea betetzen duela: ln ⁡ ( x ⋅ y ) = ln ⁡ ( x ) + ln ⁡ ( y ) {\displaystyle \ln(x\cdot y)=\ln(x)+\ln(y)} Bi zenbaki positiboen logaritmoa: ln ⁡ ( x ⋅ y ) = ∫ 1 x ⋅ y d t t {\displaystyle \ln(x\cdot y)=\int _{1}^{x\cdot y}{\frac {dt}{t}}} Orain bitan deskonposatu daiteke eta kalkuloaren bigarren oinarrizko teorema erabili: ln ⁡ ( x ⋅ y ) = ∫ 1 x d t t + ∫ x x ⋅ y d t t {\displaystyle \ln(x\cdot y)=\int _{1}^{x}{\frac {dt}{t}}+\int _{x}^{x\cdot y}{\frac {dt}{t}}} Eta bigarren integralan s=t/x aldagai aldaketaren bidez emaitza lortzen da: ln ⁡ ( x ⋅ y ) = ∫ 1 x d t t + ∫ 1 y d s s = ln ⁡ ( x ) + ln ⁡ ( y ) {\displaystyle \ln(x\cdot y)=\int _{1}^{x}{\frac {dt}{t}}+\int _{1}^{y}{\frac {ds}{s}}=\ln(x)+\ln(y)} Gainera, e zenbakia erabiliz funtzioak 1 balio du. Beraz, ln logaritmoa e oinarriko logaritmoa da, hau da, ex funtzioaren alderantzizkoa. PropietateakAldatu Logaritmo naturalak logaritmoen propietate orokorrak betetzen ditu, baita identitate logaritmikoak ere. Propietate orokorretaz gain hurrengo propietateak aipagarriak dira: ln ⁡ ( 1 ) = 0 {\displaystyle \ln(1)=0\,} ln ⁡ ( − 1 ) = i π {\displaystyle \ln(-1)=i\pi \quad \,} (ikusi logaritmo konplexua) ln ⁡ ( x ) < ln ⁡ ( y ) p a r a 0 < x < y {\displaystyle \ln(x)<\ln(y)\quad {\rm {para}}\quad 0<x<y\;} h 1 + h ≤ ln ⁡ ( 1 + h ) ≤ h p a r a h > − 1 {\displaystyle {\frac {h}{1+h}}\leq \ln(1+h)\leq h\quad {\rm {para}}\quad h>-1\;} lim x → 0 ln ⁡ ( 1 + x ) x = 1. {\displaystyle \lim _{x\to 0}{\frac {\ln(1+x)}{x}}=1.\,} Deribatua, Taylorren serieaAldatu ln(1 + x) funtziorako Taylorren polinomioak bakarrik −1 < x ≤ 1 tartean egiten dituzte hurbilketa zehatzak. Ikus daiteke x > 1 denean maila handiko Taylorren polinomioen hurbilketak oso txarrak direla. Logaritmo naturalaren deribatua honako hau da: d d x ln ⁡ ( x ) = 1 x . {\displaystyle {\frac {d}{dx}}\ln(x)={\frac {1}{x}}.\,} Logaritmo naturala haren definizio-eremuko puntu baten zentratutako Taylorren serie baten bidez adierazi daiteke. x=0 puntuan deribatua existitzen ez denez, haren Taylor seriea batean zentratzen da orokorrean, gero aldagai aldaketa baten bidez zeron zentratzeko. Horrela logaritmo naturalaren Taylorren seriea lortzen da: ln ⁡ ( 1 + x ) = ∑ n = 1 ∞ ( − 1 ) n + 1 n x n para − 1 < x ≤ 1 {\displaystyle \ln(1+x)=\sum _{n=1}^{\infty }{\frac {(-1)^{n+1}}{n}}x^{n}{\text{ para }}-1<x\leq 1} Serie hau Mercatorren seriea deitzen da. Funtzio identitatea erabiliz ln ⁡ x = artanh ( x 2 − 1 x 2 + 1 ) , x > 0 denean {\displaystyle \ln x=\operatorname {artanh} \,\left({\frac {x^{2}-1}{x^{2}+1}}\right){\text{ , }}x>0{\text{ denean}}} eta x 2 − 1 x 2 + 1 {\displaystyle {\frac {x^{2}-1}{x^{2}+1}}} arkutangente hiperbolikoaren Taylorren seriean ordezkatuz hurrengo seriea lortzen da, konbergentzia azkarragokoa: ln ⁡ x = ∑ n = 0 ∞ 1 2 n + 1 ( x 2 − 1 x 2 + 1 ) 2 n + 1 , x > 0 denerako {\displaystyle \ln x=\sum _{n=0}^{\infty }{\frac {1}{2n+1}}\left({\frac {x^{2}-1}{x^{2}+1}}\right)^{2n+1}{\text{ , }}x>0{\text{ denerako}}} Taylor serieari transformazio binomiko bat aplikatuz bigarren serie hau lortzen da, |x|>1 denerako: ln ⁡ x x − 1 = ∑ n = 1 ∞ 1 n x n = 1 x + 1 2 x 2 + 1 3 x 3 + ⋯ {\displaystyle \ln {x \over {x-1}}=\sum _{n=1}^{\infty }{1 \over {nx^{n}}}={1 \over x}+{1 \over {2x^{2}}}+{1 \over {3x^{3}}}+\cdots } Ikusi daiteke x x − 1 {\displaystyle x \over {x-1}} bere buruaren alderantzizkoa da, eta ondorioz y zenbaki baten logaritmo naturala lortzeko nahiko da y y − 1 {\displaystyle y \over {y-1}} jartzea x-ren truke. IntegralaAldatu Logaritmo naturalari esker g(x) = f'(x)/f(x) erako funtzioak erraz integratu daitezke, katearen erregela eta hurrengo berdintza direla eta: d d x ( ln ⁡ | x | ) = 1 x . {\displaystyle \ {d \over dx}\left(\ln \left|x\right|\right)={1 \over x}.} Beste era batera esanda, ∫ 1 x d x = ln ⁡ | x | + C {\displaystyle \int {1 \over x}dx=\ln |x|+C} Honela ere bai adierazi daiteke, ∫ f ′ ( x ) f ( x ) d x = ln ⁡ | f ( x ) | + C . {\displaystyle \int {{\frac {f'(x)}{f(x)}}\,dx}=\ln |f(x)|+C.} Adibidez, ikusi g(x) = tan(x) funtzioaren integrazioa: ∫ tan ⁡ ( x ) d x = ∫ sin ⁡ ( x ) cos ⁡ ( x ) d x {\displaystyle \int \tan(x)\,dx=\int {\sin(x) \over \cos(x)}\,dx} ∫ tan ⁡ ( x ) d x = ∫ − d d x cos ⁡ ( x ) cos ⁡ ( x ) d x . {\displaystyle \int \tan(x)\,dx=\int {-{d \over dx}\cos(x) \over {\cos(x)}}\,dx.} f(x) = cos(x) eta f'(x)= – sin(x) hartuz: ∫ tan ⁡ ( x ) d x = − ln ⁡ | cos ⁡ ( x ) | + C {\displaystyle \int \tan(x)\,dx=-\ln {\left|\cos(x)\right|}+C} ∫ tan ⁡ ( x ) d x = ln ⁡ | sec ⁡ ( x ) | + C {\displaystyle \int \tan(x)\,dx=\ln {\left|\sec(x)\right|}+C} non C integralaren konstante bat den. Logaritmo naturala zatikako integrazioaren bidez integratu daiteke: ∫ ln ⁡ ( x ) d x = x ln ⁡ ( x ) − x + C . {\displaystyle \int \ln(x)\,dx=x\ln(x)-x+C.} ↑ Pietro Mengoli eta Nicholas Mercatorek kalkulutik kanpoko arrazoiengatik eman zioten izendapen hau. Ikusi (Ingelesez) Ballew, Pat. Math Words, and Some Other Words, of Interest. . Noiz kontsultatua: 8 de abril de 2011. ↑ (Ingelesez) O'Connor, J. J.; Robertson, E. F.. The number e. The MacTutor History of Mathematics archive . Noiz kontsultatua: 2009ko otsailak 2. ↑ (Ingelesez) Cajori. (1991). A History of Mathematics, 5th ed. AMS Bookstore, 152 or. ISBN 0821821024. ↑ (Ingelesez) Flashman, Martin. Estimating Integrals using Polynomials. . Noiz kontsultatua: 23 de marzo de 2008. ↑ (Ingelesez) Boyers, Carl. (1968). A History of Mathematics. John Wiley & Sons. ↑ (Ingelesez) Harris, John. (1987). (PDF) Australian Aboriginal and Islander mathematics. Australian Aboriginal Studies, 29–37 or. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 31 de agosto de 2007) . Noiz kontsultatua: 12 de febrero de 2008. ↑ (Ingelesez) Large, J.J.. (1902). The vigesimal system of enumeration. Journal of the Polynesian Society, 260–261 or. . Noiz kontsultatua: 30 de marzo de 2011. ↑ (Ingelesez) Cajori, Florian. (1922). Sexagesimal fractions among the Babylonians. American Mathematical Monthly, 8–10 or. doi:10.2307/2972914. ↑ (Ingelesez) Larson, Ron. (2007). Calculus: An Applied Approach. (8va. argitaraldia) Cengage Learning, 331 or. ISBN 0-618-95825-8., Section 4.5, page 331 ↑ (Ingelesez) Ballew, Pat. Math Words, and Some Other Words, of Interest. . Noiz kontsultatua: 2007-9-16. "Cálculus" (Volume I). Tom M. Apostol. Bigarren edizioa, 1991. Editorial Reverté, S.A. ISBN 84-291-5002-1 Logaritmo konplexu Logaritmo nepertar e zenbakia Funtzio esponentzial (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Natural Logarithm" MathWorld-en. Datuak: Q204037 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Logaritmo_natural&oldid=7516202"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 24 abendua 2019(e)an, 13:09(e)tan Orriaren azken aldaketa: 24 abendua 2019, 13:09.
2020-07-06T18:30:09
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Logaritmo_natural
[ -1 ]
Gipuzkoako Ibaietako Uraren Kalitateari buruzko Azterketa Kalitate Mapa Azterketa hau urtero egiten da eta hainbat alderdi jorratzen ditu: kalitate fisiko-kimikoaren inguruko analisia (1985. urtean hasia), kalitate biologikoa ornogabeez baliatuz (1987. urtean hasia), arrain-fauna (1989. urtetik aurrera), egoera trofikoa pigmentuen bitartez (1996an hasia), komunitate fitoplanktonikoak (2002. urtean hasia) eta diatomeoen azterketa (2004az geroztik). Azterketa hau egiterakoan, 2000ko urriaren 23an onetsitako Uraren Esparru Zuzentaraua berriaren (2000/60/CE) zehaztapenak bete dira. Zuzentarau horrek ingurumen alorreko helburu gisa ezarri du Europan dauden ur-masa guztiek 2015. urtea amaitu baino lehen “Egoera Ona” erdietsi beharra dutela. Ur Masen Egoera, hain zuzen ere, “Egoera Ekologikoaren” eta “Egoera Kimikoaren” baliorik okerrentzat jotzen da. Egoera Ekologikoa, berriz, “lurrazaleko urei atxikitako ekosistema urtarren funtzionamenduaren eta egituraren kalitatearen adierazletzat” hartzen da. Egoera Ekologikoa zehazteko, DMAk hainbat adierazle proposatzen ditu, eta horiek honela sailka ditzakegu: • Adierazle Biologikoak: planktona, uretako flora, ornogabeak eta arrainak. • Adierazle Hidromorfologikoak: ur-emarien erregimena, lurpeko urekiko lotura, jarraitasuna eta ezaugarri morfologikoak • Adierazle Kimikoak: orokorrak eta kutsatzaile espezifikoak Era horretan, lehentasun handiagoa ematen zaie maila biologikoko adierazleei eta, horrekin batera, jada ez da uraren kimika bakarrik erabiltzen. Helburu horiek lortzeko, UEZk ezartzen du beharrezkoa dela arroetako plan hidrologikoak egitea, plan horiexek izango baitira Zuzentaraua aplikatzeko tresnak. Planek Uraren Esparru Zuzentarauaren helburu nagusia bete behar dute, hau da, sistema urtarrek egoera ona izan dezaten lortzea, batetik, eta, bestetik, eskariei behar bezala erantzutea, ura modu arrazional eta jasangarri batean kudeatuz eta, horrez gainera, lehorte eta uholdeen eraginak gutxitzen saiatuz. Nafarroako Sare Hidrografikoaren Indize Biotikoak Gipuzkoako ibai-oztopoen inbentarioa EAEko Ibaien Egoera Kimikoaren Jarraipenerako Sarea
2019-04-25T07:50:03
http://www.ekolur.com/proyectos/gipuzkoako-ibaien-kalitatea
[ -1 ]
Zientzia gizarteratzen nabarmendu direnei argia emango zaie, 2014ko CAF-Elhuyar Sarien bidez • ZUZEU Zientzia gizarteratzen nabarmendu direnei argia emango zaie, 2014ko CAF-Elhuyar Sarien bidez Maiatzaren 14an izango da sari-banaketa, 18:00tan hasita, Photomuseum Argazki & Zinema Museoan (Zarautz) Julian Bereziartua Barrenetxea medikuak jasoko du Elhuyarren Merezimendu Saria, medikuntzan euskara normalizatzen, eta medikuntza-arloaren dibulgazioan egindako lanarengatik Ondoren, Arte eta Historia Museoan, Xabier Erkiziaren “Idazkera isilak” erakusketa zabalduko da, iazko Zientzia Gizartean sorkuntza-bekaren emaitza. Usurbilen, 2015eko maiatzaren 12a Argiaren Nazioarteko Urtearekin bat eginez, “eman argia zure lanari” da 2014ko CAF-Elhuyar sarien leloa. Hain zuzen ere, hori bera da sariketaren xedea: zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak argitara ematen dituzten artikuluak, kazetaritza-lanak eta gizarteratze-proiektuak aitortzea eta saritzea. Hala, argia aitzakia hartuta, Photomuseum Argazki & Zinema museoan izango da sari-banaketaren ekitaldia, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Han jakingo da nork jasoko dituzten sariak, sariketak dituen hiru kategorietan. Horrez gain, Elhuyar Fundazioaren Patronatuak Merezimendu Saria ere ematen du. Aurten, Julian Bereziartua mediku azpeitiarrak jasoko du Elhuyarren Merezimendu Saria, medikuntzan euskara normalizatzen, eta medikuntza-arloaren dibulgazioan egindako lanarengatik; bereziki, Euskadi Irratian egindakoagatik. Hauek dira goian aipatutako hiru kategoriak: – Dibulgazio-artikulu originalak. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak saritzen dira. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du. – Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Kategoria honetan, 2014an euskaraz sortu eta argitaratutako zientzia-kazetaritzaren arloko bat saritzen da, 2.000 eurorekin eta Imanol Andonegiren eskulturarekin. – Zientzia gizartean sorkuntza-beka. Kategoria honetan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiekturen bati proiektua gauzatzeko diru-laguntza ematen zaio. Diru-laguntza hori 5.000 eurokoa da, eta gizartera zabaltzea da hura eskuratzeko ezinbesteko baldintzetako bat. Eta, hain justu, sari-banaketaren ekitaldiaren jarraian, iaz beka jaso zuen proiektuaren erakusketa zabalduko da, Zarauzko Arte eta Historia Museoan (19:30ean). Xabier Erkizia soinu-ikertzaileak jaso zuen beka, “Idazkera isilak: entzuteko idatziak eta soinuzko irudiak” proiektuarekin, eta orain ENTZUTE ISILAK erakusketa zabalduko du, emaitza gisa. Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. – Leire Cancio. Elhuyarreko zuzendari nagusia. – Arturo Elosegi. Ekologoa, EHUko ikertzailea, eta zientziaren dibulgatzailea – Marian Iriarte. Kimikaria, EHUko ikertzailea eta zientziaren dibulgatzailea – Uxune Martinez. Inguma datu-base zientifikoaren kudeatzailea, UEU – Alberto Barandiaran. Kazetaria eta Hekimeneko zuzendaria Zientzia Gizartean sorkuntza-bekara aurkeztutako lanak, berriz, honako lagunek epaitu dituzte: – Maria Gil. Elhuyar Zientzia unitatearen arduraduna – Josu Rekalde. Artea eta Teknologia saileko zuzendaria, EHUko Arte Ederren Fakultatea – Koldo Almandoz. Ikus-entzunezkoen arloko aditua, zinema-zuzendaria eta sortzailea. The Baldealdizkariaren zuzendaria Bestalde, Cristina Uriarte Toledo, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua; Lorena Eleno, CAFeko Giza Baliabideetako Lan Harremanetako arduraduna eta Euskera Batzordeko zuzendaritzako ordezkaria eta Txema Pitarke de la Torre, Elhuyarreko lehendakaria izango dira sari-emaileen artean. Zientzia gizarteratzen
2019-06-26T04:20:55
https://zuzeu.eus/euskal-herria/zientzia-gizarteratzen/
[ -1 ]
maia_queen - Blogak.eus maia_queen | 2019-05-06 09:10 Orrazkera Gaurko honetan, ile orrazkera arruntak eskainiko ditugu, emakume guztiengan goizeroko errutinaren protagonistetako bat izan daitekeen hori. Ilea egunero zaintzen ez bada, eguneko giroak honda dezake; baina orrazkerarekin egin daitezkeen egiazko mirariak ikusi ondoren, honek ez digu loa kenduko. Hemen dituzue horretarako adibide batzuk: 1-Orrazkera sinple honek eguneroko asko balio dezake, behean ikus dezakezuen bezala. 2-Orrazkera hau ere oso erraza da eta ondo mantentzen baduzu (hor dago sekretua), zuk nahi duzun edo eskaintzen duen diadema bat ere... UDABERRIKO TENDENTZIA maia_queen | 2019-04-29 09:31 Udaberria iristear dago! Janzkera aldatzeko edo arintzeko garaia iritsi da. Hemen utziko dizkizuegu hainbat aholku jantzi dezakezunari buruz (kamiseta, txaketa, galtza...) gure iritzi irakurri eta hartu ideak. Udaberrian kolore asko erabiltzen dira, baina aurtengo koloreak urdina, berde,horia eta beltza dira. Zer jantzi eramaten dira? 1-Gona asimetrikoak Mangon saltzen dira. 2- Militar estiloko berokiak. Nola konbinatu jantziak eta osagarriak? Gure proposamena adibideak emango dizkizuegu. 1- Shope estiloko poltsa, antezkuolesdun brusak. 3- Animali print estiloko botinak. 4-... Gora begira, mugarik ez. Meseret eta Maialen. Gu Meseret eta Maialen gara. Zubietan eta Sunbillan bizi gara. Biek mendaur institutoan ikasten dugu. Kirola, bidaiatzea eta lagunekin egotea gustoko dugu Maialenek astelehen eta ostegunetan, eskubaloia egiten du. Meseret berriz astearte eta ostegunetan boxeoa. Haunditan erizaina eta aktorea izatea gustatuko litzaiguke. Elkarrekin bloga egitea aukeratu dugu, gustoak antzekuak ditugulako eta nahi genuelako. Gure elburua, jendeak ez denean ongi sentitzen bere janzkerarekin, gure blogan sartu eta gure iritzea hartzea. Instagramen ikusten dugu arropa asko eta batzuetan ideaiak hartzen ditugu. Hori ikusita pensatzen dugu, guk ere blog bat egiten ahal genuela, bertan jendeari ideak emateko. BlogakEUS 2019-04-30 08:51 #1
2019-07-21T08:38:36
https://blogak.eus/maiaqueen
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/48158 <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_02.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko Iturria: Irekia <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_03.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_04.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_05.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_06.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_07.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_08.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_09.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_10.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_11.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_12.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_13.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_14.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_15.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_16.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2018/09/10/congreso_construccion/Tapia_Congreso_Construccion_17.jpg" style="max-width:100%" alt="Tapiak 4.0 teknologia eta eraikuntza prozesuen digitalizazioa sartzearen aldeko apustua egin du, eraikuntzaren sektorea lehiakorragoa bilakatzeko " /> Tapia: “Gaur egun teknologiak proiektuaren kalitatea handitzeko aukera ematen digu, akatsak, planoetako interferentziak eta aurrekontuak murriztuz, eraikuntzako epeak hobetuz eta obren kontrol ekonomiko handiagoa eginez” ETS BIM sistema ari da garatzen zenbait proiektutan, Donostiako AHTren Geltoki Berrian (Atotxa), Ezkio-Itxasoko AHTren Geltokian, Esperantzako Pilotalekua berreraikitzeko lanetan (Bilbo) edo BEI-BEAren Kotxetegietan (Gasteiz). Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua, Zientzia Energetikoari eta Arkitekturako eta Hirigintzako Jasangarritasunari buruzko Europako Kongresuaren (EESAP 9) IX. Ediziora eta Eraikuntza Aurreratuaren Nazioarteko II. Kongresura (CICA 2) joan da. Bertan, eraikuntzara aplikatutako 4.0 teknologien erabilera eta sektoreak etorkizunera begira dituen erronkak aztertu dira. Sailburuarekin batera Antonio Aiz, Azpiegitura eta Garraio Sailburuordea, eta Aitor Garitano, ETS Euskal Trenbide Sareko zuzendaria, egon dira. Sailburuak azpimarratu duenez oso garrantzitsua da “4.0 teknologia berritzailea eta digitalizazioa sartzea eraikuntza prozesuetan, sektorea lehiakorrago bilakatzeko”. Aurreratu duenez, “etorkizuneko eraikuntzak hobekuntza teknologikoak era transbertsalean txertatzera behartzen gaitu, ingeniaritza edo arkitektura estudioetako bulegoetan proiektua idazten ari den fasetik hasi eta materialen garapenean edo obran bertan”. Tapiak azaldu duenez, Euskadi aitzindaria da teknologia berritzaileak sartzen, eta hainbat adibide aipatu ditu: “ikusmen artifiziala ari da erabiltzen segurtasuna hobetzeko, big data izenekoa azpiegituren edo instalazioen aurretiazko mantentze lanetarako, errealitate handitua edo 3D inprimaketa proiektuak bisualizatzeko edo modelizatzeko orduan. Horiek, sektorean egiten ari denaren adibide batzuk baino ez dira”. ETSk aitzindaria izan nahi du BIM sartzen eta garatzen Tapiak ETStik, Euskadiko trenbide azpiegitura kudeatzailetik, laneko sistema eta prozedura berriak sartzeko egiten ari den esfortzu garrantzitsua azpimarratu du. Sailburuak gogorarazi duenez, gaur egun Euskadin, trenbide eta hirigintza azpiegituretan gauzatzen ari diren proiektu garrantzitsuenetako batzuk ETSn ari dira gauzatzen. Beraz, sailburuaren iritziz, proiektu “enblematiko” horiek ahalik eta modu eraginkorrenean eta zorrotzenean egin behar dira. Hori dela eta, ezinbestekoa da laneko sistema berriak sartzea, BIM, adibidez. Donostiako AHTren Geltokia (Atotxa) BIMen egingo da, eta baita Ezkio-Itxasoko AHTren Geltokia, Esperantzako Pilotalekua (berreraikitze lanak, 3. linearen obraren eraginez) eta denbora gutxi barru Gasteizko BEI-BEAren Kotxetegiak. Une honetan lizitatzen ari diren zenbait proiektu BIMen idaztea eta lantzea hobekuntza gisa ari da baloratzen. Tapiaren iritziz, “gaur egun teknologiak proiektuaren kalitatea handitzeko aukera ematen digu: akatsak, planoetako interferentziak eta aurrekontuak murriztea, eraikuntzako epeak hobetzea eta obren kontrol ekonomiko handiagoa egitea”. Beraz, sailburuak azpimarratu duenez, “beharrezko teknologia izatea bezain garrantzitsua da ondo prestatutako eta kualifikazio maila handiko profesionalak izatea”. Eraikuntza digitala eta eraginkorra Tapiak adierazi duenez, digitalizazioa “geratzeko heldu da”, eta bere aurrean beldurra izan beharrean “bere potentzialtasunak ahalbidetu behar ditugu, gero eta emaitza eraginkorragoak eta iraunkorragoak lortzeko, eraikuntza prozesuak hobetzeko eta gero eta emaitza lehiakorragoak lortzeko”. Onartu duenez, agertoki berri horrek zalantzak ere sortzen ditu, saretik datu eta informazio bolumen handiarekin egiten baita lan. Hori dela eta, bere iritziz oso garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzak egin duen ekarpena, Zibersegurtasunerako Euskal Zentro berria martxan jarriz. BCSC, Euskadiko enpresak eta azpiegiturak arriskuan jar ditzaketen eraso informatikoen aurreko prebentzio eta erantzun talde gisa eratzen da. EEEtik (Energiaren Euskal Erakundea) aurrera eramaten ari den lana ere azpimarratu du, “energiaren kontsumoa murrizteko eta gaur egun dagoen etxebizitza parkearen eta eraikuntza berrien eraginkortasuna hobetzeko”. Helburua horien guztien energia errendimendua hobetzea da, eraikinen estalduretatik instalazioetara.
2019-06-18T05:17:41
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/48158-tapiak-teknologia-eta-eraikuntza-prozesuen-digitalizazioa-sartzearen-aldeko-apustua-egin-eraikuntzaren-sektorea-lehiakorragoa-bilakatzeko
[ -1 ]
Bilboko Okupazio Bulegoa: Kukutza defendatu zuten 23 lagunen kontrako epaiketa salatzeko protestak Kukutza defendatu zuten 23 lagunen kontrako epaiketa salatzeko protestak Urtarrilaren 28, 29 eta 30ean, 23 pertsona epaituko dituzte Kukutza gaztetxea hustu eta eraitsi zutenean izandako liskarrengatik. Ustezko usurpazio delituagatik 960 euroko isuna eskatzen diete eta haietako bati, hiru urte eta egun bateko kartzela zigorra. Epaiketa salatzeko protesta ezberdinak deitu dituzte. Hilaren 28an eta 29an, elkarretaratzeak deitu dituzte 08:30ean, Buenos Aires kaleko 6. zenbakian dagoen epaitegiaren aurrean. Bestalde, urtarrilaren 30ean, 20:00etan, manifestazioa abiatuko da Sabin Etxetik eta Kukutzako banderolak eramateko deia zabaldu dute antolatzaileek. Kukutzarekin Elkartasun Taldeak jakitera eman duenez "gaztetxea defendatu" zuten 23 lagun izango dira epaituak; baita "Kukutza III gaztetxea eta okupazioa" bera ere. Guztiek, 960 euroko isunari aurre egin beharko diete eta beste batek, hiru urte eta egun bateko espetxe zigorrari ustez, poliziaren aurka harriak eta beste zenbait gauza botatzeagatik, eraikinean gora zihoazela. Kukutzarekin Elkartasun Taldeak gogora ekarri du ere, Kukutzaren desalojo eta eraistearen karietara, beste 20 pertsona epaitzekoak direla. Haien esanetan, "Kukutza defendatzea dute delitu bakarra eta orain arteko epaiketek, gainera, poliziaren bortxakeria eta muntaia agerian utzi dute". Errekaldeko gaztetxea 2011ko irailaren 21ean hustu zuten. Ertzaintza eta auzotar zein hiritarren arteko liskarrak hiru egunez luzatu ziren auzoko kaleetan, irailaren 23an eraikina eraitsi zuten arte. Cabisa enpresak gaztetxea hustea eskatu zuen, eraikina eraitsi eta etxebizitzak egitearren eta Bilboko Udalak hustu eta eraisteko baimena eman zuen. Zorionak Santutxu! Gaztetxe berriaz gozatu... Kukutza defendatu zuten 23 lagunen kontrako epaike... Zorionak 7katu! 8 urte laberintoak begiesten Urtarrilaren 16tik 18ra Errekaleorrera joatera dei...
2017-06-24T10:26:35
http://okupaziobulegoa.blogspot.com/2015/01/kukutza-defendatu-zuten-23-lagunen.html
[ -1 ]
15 ekaina, 2018 Iritzia, Itzainak 1267 Orain dela hilabete pare bat esklerosi anizkoitza daukan saskibaloiko jokalari profesional baten berri izan nuen. Bere izena bolo-bolo dabil hedabideetan, eta guztiek aipatzen dute gaixotasunaren aurka daraman borroka. Gaixotasunaz ari garenean, oso ohituak gaude terminologia belikoa erabiltzen, gaixotasunaren eta gizakiaren arteko borroka horretan bietako bat izaten da irabazlea, eta bestea galtzailea. Kontua da borroka horretan beti gaudela alerta egoeran, beti prest erasorako, eta horrek energia gastu handia suposatzen du, izugarri neketsua da etengabe alerta egoeran egotea, armak zut!; eta esperientziagatik dakit… horrela egon bainintzen denbora batean, gaitza edo ni, ea zein izan indartsuago. Baina, zorionez, bada beste bide bat borrokarena ez dena, bakearena baizik; gaixotasunaren aurka egin beharrean, bada beste aukera bat: osasunaren alde egitea. Osasunaren alde egiteak ez du eskatzen zerbaiten aurka aritzea. Hori bera azaltzen saiatzen naiz gaixotasun baten diagnostikoarekin kontsultara laguntza eske etortzen denari: hartu arnasa sakon, lasaitu, hau ez da gerra bat, saia gaitezen zure gorputza esan nahian dabilena ulertzen, lagun diezaiogun, egin dezagun osasunerako bidea. Zer iruditzen zaizu bere aurka, haserre, aritu beharrean, eskutik heldu eta bidea elkarrekin egiten baduzue? Badakit ez dela erraza, erantzukizuna gure gain hartzea eskatzen duelako eta lan asko egin behar delako. Bada esaldi bat asko gustatzen zaidana: «Osasuna egunero konkistatzen da»; eta halaxe da nire ustez. Osasuna izateko edo berreskuratzeko barne bidaia bat egin behar da, nork bere burua ezagutzeko bidaia, eta horrela bakarrik lortuko dugu benetan sendatzea, horrek esan nahi duen guztiarekin. Eta ez dut uste bidaia hori inoiz amaitzen denik, horregatik bihurtzen da eguneroko lana… Medikuntza fakultateetan gaixotasunari buruz asko erakusten da, sintomak aztertzen dira eta horiek tratatzeko botikak zein diren ikasten da; baina osasunari buruz ez da ezer erakusten… Zer da osasuna? Munduko Osasun Erakundeak dio osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa dela, eta ez bakarrik gaixotasun eza. Botikak hartzea, beraz, ez da osasuna izateko modua; botikek ez dute ongizaterik ematen… Horren harira izugarri erakartzen nauen ideia bat da pedagogia terapeutikoa izatea eta terapia, pedagogikoa. Ongizatea lortzeko bideak eskolan erakustea ez al litzateke zilegi? Eta osasun bidea ikasi dutenak irakasle lanetan aritzea? Ba al dakizue gaztelaniazko doctor hitza latinezko docere aditzetik datorrela? Eta begira nondik, docere-k erakustea esan nahi du… Osasun bidea ez da erraza, baina egiazkoa da. Batzuetan negar malkoetan eta besteetan irrifar batekin, ilunabar korapilatsuetan edo egunsenti zoriontsuetan… baina beti lanerako prest. Orain hamaika urte hasitako osasun bidean pentsatuz, esker onez beteta sentitzen naiz bidaia nire ondoan egitea erabaki zuenari, ausart; eta bizitzari, eman dizkigun esperientzia guztiengatik. « «Altzaga bezalako herri txikietan bakardadea sumatzen da batzuetan» GoiBerri 287. zenbakia [pdf] »
2019-02-24T04:11:53
http://goiberri.eus/2018/06/15/bakea-ala-gerra-zuk-erabaki/
[ -1 ]
3.2.1.6 CM / 1 Akten aus England / RUTKOWSKI, MARIAN [1-4] Name RUTKOWSKI, MARIAN Lebensdaten geb. 10. Oktober 1935 Geburtsort ZAREBKOWA Einen Kommentar schreiben →RUTKOWSKI, MARIAN
2019-02-17T17:39:12
https://digitalcollections.its-arolsen.org/03020106/name/view/7137158
[ -1 ]
_.qj=function(){this.H=[];this.R=[]};_.g=_.qj.prototype;_.g.Cf=function(){return this.H.length+this.R.length};_.g.ee=function(){return _.Ab(this.H)&&_.Ab(this.R)};_.g.clear=function(){this.H=[];this.R=[]};_.g.contains=function(a){return _.yb(this.H,a)||_.yb(this.R,a)};_.g.remove=function(a){var b=this.H;var c=(0,_.rba)(b,a);0<=c?(_.Cb(b,c),b=!0):b=!1;return b||_.Db(this.R,a)}; _.g.Ae=function(){for(var a=[],b=this.H.length-1;0<=b;--b)a.push(this.H[b]);var c=this.R.length;for(b=0;bOihane Calejero - Google+Press question mark to see available shortcut keysHomeCollectionsJoin Google+Send FeedbackHelpRegionPrivacy Policy - Terms of Service - Maps Terms©2017 GoogleSearchSign inAboutSearchSign inOihane CalejeroAboutOihane Calejero's posts Post has attachmentOihane CalejeroPublicDec 15, 2014Kafka eta panpina bidaiariaKafka eta panpina bidaiaria on PhotoPeachdeustukomasterra.blogspot.com no plus ones no comments no shares Post has attachmentOihane CalejeroPublicDec 14, 2014ZUHAITZABideo hau ikusi ostean, adierazten duen mezua aztertuko dugu: - Bakoitzak gutxienez 150 hitzeko testu bat idatzi beharko du eta bideoan ikusitako mezuaren inguruan hausnarketa egin. - Ondoren, debate bat egingo da gaiaren ing...deustukomasterra.blogspot.com no plus ones no comments no sharesLooks like you've reached the endLooks like you've reached the endUnable to load more. RetryWait while more posts are being loaded
2017-07-26T20:57:14
https://plus.google.com/113995485835834215076
[ -1 ]
> Liburuak>Sal Terrae Bildumak>Presencia Teológica>Cristianismo y ciencia. Hacia una teología de la naturaleza Modeloa 1109096 Egilea : John F. Haught | ISBN : 978-84-293-1795-4 | Zenbakia : 171 | Orrialdeak : 288 | Formatua : 15 x 21 cm |
2019-08-18T13:40:10
https://gcloyola.com/eu/presencia-teologica/344-cristianismo-y-ciencia-hacia-una-teologia-de-la-naturaleza-9788429317954.html
[ -1 ]
Mezak euskaraz irratian eta telebistan - Diocèse 64 Bayonne, Lescar et Oloron « Izpirituzko kominionearen akta Igandetako Meza Uztaritzetik »
2020-08-11T09:26:12
http://diocese64.org/articles-en-langue-basque/item/1877-mezak-euskaraz-irratian-eta-telebistan
[ -1 ]
«Pfizerrek ez du ezkutatu; 2016an argitaratu zen artikulu bat horren inguruan», esan du Begoña Calvo Hernaez doktoreak. Farmazia katedraduna da EHUn, eta botikagintzaren inguruko teknologia irakasten du. Izan ere, Pfizerrek dirua eman zion 2015ean Southamptongo Unibertsitateko (Ingalaterra) Clive Holmes irakasleari, ikerketa klinikoa egiteko. Saio txikia izan zen -41 gaixorekin-, eta horrek ez zuen alde esanguratsurik ikusi etanercept hartu zuten gaixoen eta plazeboa hartu zutenen artean. The Washington Post-eko artikuluak aipatu egiten du Holmesen ikerketa. Etanercept da Enbrel botikako printzipio nagusia, eta horren patentea 2015ean amaitu zen Europan. «Norbaitek interesa izanez gero entsegu klinikoak egiteko, bazuen aukera», esan du Calvok. Zergatik da horren zaila -eta garestia- alzheimerraren inguruko ikerketa? Gizakiak animalietatik gehien bereizten dituen organoa garuna da. Badaude alzheimerraren sintomak animalietan arrakastaz arintzen dituzten botikak, baina, horiek gizakiekin erabili aurretik, proba luze eta garestiak egin beharko lirateke. Azken boladan askotan gertatu da animaliekin arrakastaz erabilitako botika bat erretiratu behar izatea, nahi gabeko ondorioengatik. Horrek sekulako kaltea egin diezaioke enpresa bati, porrot egiterainokoa.
2019-12-15T04:32:27
http://astekaria.berria.eus/xehetasun/4991
[ -1 ]
ARANZADIrekin garbiketa lanetan - Orbaizeta kultur ekimenakOrbaizeta kultur ekimenak ← SUA 2017 IRUNBERRI-LIEDENA → Kategoria: BERRIAK - noticias, HITZALDIAK - conferencias. Gorde lotura.
2017-12-12T10:18:51
http://orbaizeta.blogariak.net/2017/07/aranzadirekin-garbiketa-lanetan/
[ -1 ]
The No. 1 Travel Mistake You’re Making (And 4 Ways To Fix It) – Gehitu.org Otsailak 7an Teresa Castro Gehituko Lehendakaria Graffitin - La presidenta de Gehitu Teresa Castro en Graffiti el pasado día 7 de febrero
2019-12-15T20:53:48
https://www.gehitu.org/the-no-1-travel-mistake-youre-making-and-4-ways-to-fix-it/
[ -1 ]
Etxeko suteak prebenitzeko detektagailuak ipiniko ditu Getxok | El Correo ZurekinEtxeko suteak prebenitzeko detektagailuak ipiniko ditu Getxok Etxeko suteak prebenitzeko detektagailuak ipiniko ditu Getxok Detektagailua doan eta obrarik egin gabe instalatzen den aparatu txiki bat da. 1933an jaiotako pertsonen etxebizitzetan instalatuko dute ELCORREO.COM Martes, 27 febrero 2018, 09:49 Etxeko suteekin amaitzea lehentasunezko kontua bilakatu da udaletxe desberdinetako arduradunen artean. 2016an, 133 pertsona galdu zuten bizitza Espainian arrazoi horregatik eta, gauzak horrela, ez du batere harritzen jakiteak udaletxeek heriotza mota honekin amaitzeko ekimenak burutzen ari dituztela. Horien artean dago Getxoko Udalak, zeinak pertsona nagusien etxeetan sute-detektagailuak jartzeko zerbitzua luzatuko duela baieztetu duen. Horrek, 1933an, irailetik abendura bitartean, eta 1934an jaio eta bakarrik edo 65 urtetik gorako pertsona batekin bizi direnen etxebizitzetan aparailua jartzea ekarriko du. Detektagailua doan eta obrarik egin gabe instalatzen den aparatu txiki bat da. Detektagailuek alarma-funtzioa beteko lukete etxean sute bat sortu edo arriskutsua izan daitekeen kea pilatuko balitz. Gainera, etxebizitzaren krokis bat egingo du teknikariak, beharrezkoa izango balitz ebakuazioa egiten laguntzeko. Lehenengo sei fasetan jarritako detektagailuak ere errebisatuko dituzte. Programa 2010ean jarri zen martxan eta zortzigarren fase hau 57.475€tan esleitu da. Gaur egun suteak prebenitzeko zerbitzuak 1.510 detektagailu ditu martxan 1.149 etxebizitzetan. Detektagailuak jarri aurretik, Getxoko udalak eskutitz bat bidaliko du jardueraren berri emateko, oraingoan 1933ko irailetik abendura bitartean eta 1934an jaiotakoei zerbitzuaren eta bere funtzionamenduaren inguruan informatzeko. Ondoren, aipatutako pertsonek telefono deia jasoko dute detektagailua jartzeko hitzordua adosteko. Deia zein bisita ondo identifikatutako teknikariek egingo dute. XX. mendeko euskal musikaren maisua Bullying-aren kontra borrokatzeko ipuinak, Bilbon
2018-09-19T17:24:21
https://www.elcorreo.com/zurekin/etxeko-suteak-prebenitzeko-20180227131131-nt.html
[ -1 ]
Herdoila kentzen, Eginon | Gortu Herdoila kentzen, Eginon 2018(e)ko apirilak 23 -n gortu-kargitaratuta Igandean, hilak 22, Eginon izan ginen aspaaaaaldiko partez. Peloia amorratzen zegoen, orkatila oraindik erabat osatuta ez daukan arren, ezin zuen eskalatu gabe geratu. Ostiralean frontonean geratu ginen igandekoa prestatzeko, baina Larregik kale egin zigun. Gainera, igandean joateko lanak izango zituela esan zuen. Berehala pentsatu nuen ez zela agertuko. Gauzak horrela, txabalito bati aukera ematea pentsatu genuen. Badakit Roman desiatzen dagoela, baina gogor plantak egiten ari denez, oraingoan, gurekin etortzera animatu den txabalitoa Lope izan da. Larunbatean bazkaria eta egun pasa neukan programatuta, eta horregatik esan nion Loperi ea autoa hartuko zuen. Arazorik ez. Hartara, bidean lo egiteko aukera izango nuen. Aukera bai, nekea ere bai, baina ez ninduen loak hartu. Iritsi ginen Eginora, autoa betiko lekuan utzi, eta materiala eta Peloiaren pitak atera genituen. Lopek eta nik pita bana bota bizkarrera, eta bideari ekin genion. Ez dakit zenbateraino gortu naizen (entzumenari buruz ari naiz), baina aurten ez dit oraindik kukuak jo. Peloiaren orkatila hain flojo egoteko, berehala iritsi ginen Elmer bidearen hasierara. Peloiak berehala aurkeztu zuen ekintza-plana. -Nik lehenengo bi larguak egingo dizkiat, eta gero, hi jarriko haiz deprimero. Neurekiko pentsatu nuen hurrengo lau luzeetan aurretik joaten utziko zidala. Inozoa ni. Lehen bietan Peloia aurretik joan ondoren, niri utzi zidan hirugarrena, baina laugarrena berriro ere beretzat hartu zuen: -Hik hurrengua egin behar dek! Beti galdu egiten haiz eta! Eskubira hartu behar dala, ez ezkerrera! Esan bezala, iritsi ginen, eta gutxieneko segurtasun-neurri batzuk hartu ondoren eskalatzen hasi ginen. Baina, ahaztu baino lehen, hemen dugu eguneko guess starra, lotuta eta lanerako prest. Peloia hasi zen. Ni espabilatzerako luzea amaitzen ari zen, eta justu-justu gogoratu nintzen argazkiren bat ateratzea komeni zela, kronika egiteko. Iritsi eta bilgunea prestatu zuenean, abisua eman eta Lope eta biok hasi ginen eskalatzen. Hemen dator Lope nire atzetik txintxo-txintxo. Luze erraza da eta konplikaziorik gabe iritsi ginen bilgunera. Lope momentuz pozik, baina aurpegia okertuta ikusten nuen bigarren luzeko plaka zartatuari begira. Ur tanta esaten diogun formazio berezi bat da, haitzak esponja gogor bat dirudi, eta heldulekuak eskuentzat hasieran arraroak iruditu arren, oinak oso ondo jartzen dira eta nekatu gabe eskalatzeko aukera ematen du. Peloia bigarren luzea amaitzen. Azpiko orban gris hori da ur tantak izenez ezagutzen duguna. Luze hau zailagoa denez, Lope nire aurretik joateko esan zigun Peloiak. Espedizio-buru bihurtu zaigu mutila. Baina eskerrak hori agindu zuen. Abiatu zen Lope ere. Eta pixka bat geroago ni. Lope luzearen bukaeratik hurbil. Loperi esan nion espresak jasotzen joateko, eta horretan ari zela, azken bigarren aseguruan edo, eskutik ihes egin eta luzearen hasieraraino erori zitzaion. -Nere espres flamantia! -Peloiak bilgunetik. -Lasai, ni jaitsiko nauk -erantzun nion- Lope, hau blokian jarriko diat! Ez bahuan gurekin etorri nahi, esan eta kitto! Jaitsi ninduen Peloiak, espresa jaso eta berriro ekin nion luzeari. Lopek pentsatu zuen luzea hain ederra izanda ongi etorriko zitzaidala bi aldiz egitea. Zalantzarik gabe, neuk gortu nuen gehiena. Hirugarren luzerako, sokak aldatu eta ni jarri nintzen aurretik. Peloiak esaten zuen tarteka orkatilak ziztadaren bat ematen ziola, baina ondo zebilela. Kaskoa tuneatzen hasita nago. Hirugarren luzea ederra da, beti bigarrenarekin gehiago gogoratzen bagara ere. Luzearen erdialdetik argazki hau atera nien. Han ari ziren gaizki esaka bilgunean. Iritsi, arte baten itzal ederrean bilgunea prestatu eta hasteko esan nien. Oraingoan ere Peloiak aurretik bidali zuen Lope. Nabari da norenak ziren espresak. Badator Lope. Gozatu ederra hartu omen zuen. Iritsi zen Peloia ere, eta orduan esan zidan: -Luze hau neretzat, hik hurrengoa egin behar dek eta! Eta nik espedizio-buruari obeditu, sokak aldatu eta Peloia al ataker, berriro ere. Bukatu zuen, eta Lope eta ni abiatu ginen atzetik, ordena horretan. Zapatillak jantzi eta hurrengo zatia hasten den lekura abiatu ginen. Bosgarren luze ospetsua. Sartu naizen bakoitzean, ezkerretik irten naiz, baina Peloiak behin eta berriro gogorarazi zidan eskubira jo behar nuela. Kasu egin eta zintzo-zintzo amaitu nuen luzea. Amaiera aldean. Badirudi basurde batekin labankadaka ari nintzela. Auskalo. Bilgunera iritsi, eta han etorri ziren biak. Azken luzea ere, erraza eta laburra izanik, neuk egin nuen aurretik, Peloiaren baimenarekin. Han zeuden bi artistak. Iritsi dira gora, elkarri bostekoa eman eta trasteak jasotzen hasi gara. Lope gustura. Peloia kejaka: -Gehio etorri behar diu! Horrela ezin laike segi! Deprimero askoz hobeto eta lasaio eskalatzen diat desegundo baino. Ez da giro gizon honekin. Rokodromoan matxakatu, eskalatzen beti aurretik joan nahi, larguak banatzen ere jefe… Larregi! Non habil? Betiko lekutik jaitsi ginen. Ez da leku ederra orkatila oso ondo ez badago. Baina ondo moldatu zen Peloia. Herrira iristen ari ginela, makila bat hartzeko makurtu nintzenean, ezkerreko belaunak abisua eman zidan. Harrituta geratu nintzen, adina ote da? Dena dela, Eginora iristean, Cujo falta. -Aiba dios! Ta Cujo? Hil egin ote dek? Herriko iturrian (tabernarik ez dago) ur pixka bat edan eta autora. Lope gustura geratu omen zen, baina, bueltan presaka genbiltzanez, zerbezaren zain geratuko gara. Peaso eta Roman, atento! Nik kriston agujetak dauzkat: hanketan, bizkarrean, besapean… Eta Peloiak ere ba omen dauzka. Ez dakit Lope nola egongo den (zerbeza zorretan!)
2019-02-20T01:40:22
http://blogak.baleike.eus/gortu/2018/04/23/herdoila-kentzen-eginon/
[ -1 ]
Mendiola (Araba) | Gasteiz udalerriaren barruan dago, Mendiola herria Mendiolako Kontzejuaren web-blog ofiziala mendiolarra Albisteak, Mendiola Webgunea kultura, mendiolarrak Utzi iruzkina Gure kolaboratzaile batek esan digun bezala, Mendiolan bizi diren herritarrek kudeatutako webgune bat bisitatzea gomendatzen dizuegu. Hona hemen Mendiolako Kontzejuaren web-blog ofizialaren lotura: mendiolagurea.blogspot.com Bertan, Mendiola herriko 2007-2011 jaietako argazkiak ikus ditzazkezue Blog honetan ikusi dezakezuenez, Mendiolako herritarrek argazki eta bideo bilduma bat ere badute: Picasa eta Youtubeko kontuetan. Gora mendiolarrak! Web orrialdeen egituratze eta argitalpenaren ikastaroa amaitu da mendiolarra 3 Gasteiz, Mendiola Webgunea gasteiz Utzi iruzkina Web-blog honen kudeaketa, Saregune zentroak eskeinitako ikastaroaren parte izan da. 2012ko uztaileko 2tik abenduaren 27arte iraun du ikastaro honek. 1. Irudia: Saregune zentroko ikasleak eta Raul Perez irakaslea. Ibilaldia txirrinduz Arabako Lautadatik 2012 abendua 27 mendiolarra 3 Gasteiz, Mendiola Webgunea gasteiz Iruzkin 1 Lautadako Altxorra 1.1 (Ibilbideak.euskadi.net) Arabako Lautada alferrik galdutako aukera al da? Ikusirik Gasteizko herritarrek txirrinduan bidaiatzeko duten ohitura, “Lautadako Altxorra” izena jarri dioten ibilbidearen lotura eskura jartzen dizuet. Honez gain, Munduan Zehar Bizikletaz dabiltzan Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclareseri besarkada haundi bat luzatu nahi diegu. 1. Irudia: Mundua Bizikletaz web-blogean argitaratutako argazkia da honakoa. Google Earth eta Street View zerbitzuak ate joka (3.zatia) mendiolarra Albisteak, Mendiola Webgunea gasteiz, kolaborazioak Utzi iruzkina Honez gain, Googleren blog ofizialean nobedade bat ere topatu dugu. Bertan Googleko ingenieriak agertzen zaizkigu, bere tramankulu berria aurkezten. Street View motxileroa, Parke Natural eta Estatu mailako Parkeetako ibilbideen hiru dimentsioetako irudiak egin ahal izateko tresna aproposa. 5. Irudia: Estatu Batuetako Kolorado ibaiko Arroia Handian aurkeztu zuten. 6. Irudia: Googleren egitasmo berri hau, Blog ofizialean topa dezakezue. Google Earth eta Street View zerbitzuak ate joka (2.zatia) 3. Irudia: Google enpresak munduko estatu gehienetan esku hartu du. Googleren blog ofizialari begiratzen badiogu, konturatu gara horrelako hiru dimentsioko irudiak lortzeko makina bat modu erabiltzen dituztela. Errepideentzako autoa erabili ohi dute, bidegorri eta oinezkoentzako kale zentrikoetan bizikleta eta museo eta eraikin barruetan karrotxoa. 4. Irudia: Googleren Blog ofizialean munduko irudi ezberdin asko topa ditzazkezue. Google Earth eta Street View zerbitzuak ate joka (1.zatia) Lehen ordenagailu bidez eta orain mugikorretik, interneteko abiadura handiko sare birtualean murgiltzen gara. Telebistarekin egiten genuen bezala, orain internetean egunero denbora franko inbertitzen dugu. Baina ba al dakigu, gure erabilera dela eta, zein enpresen funtzionamendua indartzen dugun? Google multinazionala gure kontura aberasten ari den horietako bat da. Euskal jendartean, aspaldidanik izugarrizko ohitura hartu da Google enpresaren zerbitzuak kontsumitzeko. Google bilatzailea, Gmail kontua, Youtubeko bideoak, Google Maps kartografia digitala, Street View hiru dimentsioko mapak edota Chrome nabigatzailea erabiltzea. Jada ez zaigu harritzen, Google enpresa gure herri eta auzoetako kale guztien ortofotoak edukitzea eta hiru dimentsioko mapak ikusi ahal izatea. 1. Irudia: Euskal Herrian jada hasi dira autoetan Mobile Mapping erabiltzen. Tofua etxean nola egin (haragi begetala) 2012 abendua 1 mendiolarra Mendiola Webgunea, Sukaldaritza gasteiz, osasuna, sukaldaritza Utzi iruzkina Interneten makina bat bideo topa ditzazkegu Tofua nola egin diotenak, baina gu honako bideo honen erreferentzia jaso dugu. Bideo hau, macrobiotica.ning.com webgunean Euskal Herriko Makrobiotika Eskolako ikaslea den Xabierrek gomendatu du. 1. Bideoa: Youtuben tofu hitza jartzea besterik ez duzue, emaitz zerrenda ikusteko. Erlazionaturiko albistea: – Como se hace el tofu (XABIER GUTIERREZ sukaldariaren bloga, 2013/01/11). – Argazkiak: Tianjingshan, Zhejiang-eko eskualdea ( 1 / 2 / 3 / 4 ). Ekoleku jatetxe begano ekologikoa 2012 urria 27 mendiolarra Elikagai_ekologikoak, Mendiola Webgunea gasteiz, osasuna Utzi iruzkina Gasteizko jatetxe berezi baten berri eman nahi dizuet: Ekoleku jatetxea. Bertan janari ekologikoa eskeintzeaz gain, animalietatik eratorritako jakiak baztertzen dituzte. Nahi izan ez gero, haragirik ez duten odokia edota errioxar erara patatak jan, hau duzu gune aproposa. Jatetxea Gasteizko Aldezaharra eta Zaramaga auzoaren artean dago kokatuta, Iparraldeko parkean. Iruñerriako jatetxe beganoak ezagutuz mendiolarra Elikagai_ekologikoak, Mendiola Webgunea nafarroagaraia, ondarea, osasuna Iruzkin 1 Euskadi Autonomiaren Eguna dela eta, Iruñerriara joateko aukera sortu zitzaigun. Bertan lan eguna zenez, hiriaren bertako egunerokoa ezagutzeko irrikitan bertara gerturatu ginen. Lehenik Antsoain herrira gerturatu ginen, bertako jatetxe batean baikenuen bazkaltzeko hitzordua. Hain zuzen ere, Larraisko jatetxean bazkaldu genuen, Antsoain herriko industriagunean kokatua dagoena. Jatetxe honetan gehienbat langileak gerturatzen dira, bertako eguneko menuaz dastatzera. Baina honez gain, menu beganoa ere badute bertako sukaldaria Iruñerriako Makrobiotika Eskolako ikaslea baita. Hori dela eta, lagunartean barazkijaleren bat edota makrobiotika dietaren bat egiten duenen bat baduzue, jatetxe aproposa duzue honakoa. Behin tripak ondo beteta Iruñeko Aldezaharrera gerturatu ginen, Arrotxapea auzotik igaroz. Iruñea ondo ez baduzue ezagutzen, gomendatzen dizuet Arrotxapearako bidea ondo ikastea. Beste auzoekin alderatuta, bertan autoa aparkatzeko erreztasun gehiago topatuko dituzue, eta Aldezaharretik oso gertu geratuko zarete. Nafarroa Oinez 2012 – Kolore&hitz 2012 urria 22 mendiolarra Euskara, Mendiola Webgunea kultura, nafarroagaraia Utzi iruzkina Urriaren 21ean, aurtengo Nafarroa Oinez jaialdia Zizur Txikia herrian ospatu zen. Pasa den igandean, Iruñerriako herri honetan dagoen San Fermin Ikastolaren alde makina bat euskaltzale bildu ziren. Arabatik gerturatu ginenok ere, bertan izan ginen. Dudarik gabe, aurtengo nobedadea Ekotxosna izan dugu. Oraindela bi aste, Andoainen ospatu zen Kilometroak jaialdian albiste berria Zero Zabor jaialdia izan zen. Oraingoan berriz, Nafarroa Oinez jaialdian Ekotxosna antolatzea izan da. Horrela, Nafarroa Oinezera gerturatu direnei ogitarteko ekologiko ezberdinak eskeintzeaz gain, 100 menu orojale ekologiko eta 50 menu begano ekologiko eskeini zituzten. Hori dela eta, bizimodu barazazkijale, begano edo makrobiotikoa daramatenentzat gune aproposa izan da. Ekotxosna hau, San Fermin ikastola bertan (1.gunean) egon zen. Hori gutxi balitz, sukalde lanen ardura Euskal Eskola Makrobiotikoak izan du, eta erabili diren produktuak denboraldiko produktu ekologikoak eta inguruko ekoizleenak izan dira (bertakoak, gertukoak). Tina Asensio irakasle ezaguna ere sukalde lanetan ibili zen. Udazkenarekin batera hotz giroa badator 2012 urria 17 mendiolarra Ekologia, Mendiola Webgunea ekologia, lautada, natura Utzi iruzkina Gaur bertan, inguruan ditugun basoetan murgildu eta honako uzta jaso dugu: gibelurdinak eta onddoak. Neguko hotzak ate joka dabilen honetan, hilabete honen bukaera arte egongo dira eskuragarri. Dudarik gabe, Kontzeju Etxeko elkartean janaldi bat egiteko aitzaki ederra izango dugu. Mendiola auzolanean, elkarlanean ekinez 2012 urria 7 mendiolarra Albisteak, Mendiola Webgunea kolaborazioak, mendiolarrak 2 iruzkin Mendiolako kontzeju adminstrazioak deiturik atzoko egunean auzolana antolatu zuten. Mendiolako herritar batek, auzolan honen argazkiak bidali dizkigu. Hona hemen larunbat goizean “Tiburtziok” eginiko argazkiak: Dirudienez, Mendiolako bizilagun batek bere etxean arazo bat zuen. Etxe ondoko zuhaitz baten zuztarrak etxeko zoruan eragin eta baldosak altxatzen ari zitzaizkion. Mendiolarrak zuhaitz hau mozteko auzolana antolatu zuten atzokoan. Batetik zuhaitzaren adarrak moztu eta biltzeari ekin zioten. Ondoren kontu haundiz enborra mozteari ekin zioten. Bionekaraba 2012, Gasteizko azoka ekologikoa 2012 urria 6 mendiolarra Elikagai_ekologikoak, Mendiola Webgunea ekologia, gasteiz, osasuna Utzi iruzkina Urtero bezala, Bionekaraba Gasteizko azoka ekologikoa ospatu da. Lehengo urtean bezala, Foru plazan antolatu dute arrakasta handia izan duen azoka hau. Bionekazaritza eta ENEEK erakundeek antolatzen dute, eta Euskal Herriko Hazien Sareak ere babesten du. Arabako nekazari eta artisau ekologikoez gain, Euskal Herri guztietako ekoizleak gerturatu dira. Baratzeko produktuez gain, ogia, gazta, ardoa, sagardoa, olioa, erropa, kontserbak, marmelada eta abar luze bat salgai egon da. Hainbeste produktu ekologikoaren artean, sukaldaritzaren inguruko postutxoa ere topatu dugu: Sukaldari Gerrileroak. Argazkian ageri dena sukalde autonomo bat da, bazkari herrikoietarako aproposa. Bahiketa politikoak jazandako gasteiztarren itzulera mendiolarra Biktimak, Mendiola Webgunea gasteiz, gatazka, herrira Utzi iruzkina Gasteizko mugimendu euskaltzalean oso ezagunak diren Egoitz Garmendia eta Urko Aierbe preso ohiek, Gasteizko amnistiaren aldeko mugimenduko Aitor Liguerzana gasteiztarrarekin batera, ongi etorria ofiziala izan zuten atzoko egunean. Herrira ekimenak antolaturik Gasteizko Foru plazan ekitaldi dotorea izan zen. Egoitz Gasteizko AEKan eta Urko EHE eta Kontseiluan lanean ibilitakoak ziren, eta Ezker Abertzaleko Euskara alorrean lanean ari ziren Espainiako Poliziak atxilotu zituztenean. Bian hala biek inkomunikaturik eduki zituzten egunetan torturatuak izan zirela salatu zuten. Unerik unkigarriena dudarik gabe, aurreskua dantzatzeko unean izan zen. Makina bat ikusle dantzatzera animatu ziren, eta ekitaldiko dantzariarekin batera hiru preso ohiei aurrean oso txukun dantzatu zuten. Ekitaldiaren amaieran, oraindik preso jarraitzen duten gasteiztarrak ere gogoratu zituzten. Horrela preso ohi omendu hauek kartzelan jarraitzen duten preso politikoen izenak irakurtzeari ekin zioten, honekin batera preso politiko hauen senide eta lagunek plazara gerturatu zirelarik. Gogoratu behar dugu, Eusko Jaurlaritzaren debekua medio, senide hauek horrelako ekitaldietan ezin dituztela beraien familiarren argazkirik erakutsi. Debeku hau dela eta, argazkirik gabeko panelak eraman zituzten atzoko ekitaldian. Martioda kontzejua Fracking Ez manifestazioan 2012 urria 3 mendiolarra Albisteak, Ekologia, Mendiola Webgunea ekologia, fracking, gasteiz, mendiolarrak Iruzkin 1 Martiodako udalbatzaren parte den Aitor Ortiz de Zarate mendiolarrak, Arabako Kuartango, Aramaio, Barrundia, Dulantzi, Burgu eta Erribeiragoitiako alkateekin batera Fracking-aren kontra larunbat honetan Gasteiz hiriko kaleetatik egingo den manifestaziora joateko deialdia egin du. 1. Bideoa: Urriaren 6ko manifestaziorako egin den prentsaurrekoa Mendiola herrian uztaileko kontzeju-batzarrean jada Frackingaren inguruan eztabaidatu zen, Mendiolako mendietan horrelako planta bat jartzearen arriskua baitago. 2013ko negu honekin batera badoa proiektu hau. Besarka handi bana jarraitzaile guztioi! Muxu erraldoi bat! http://t.co/g6kQ5RXYR8 (Mendiola, Araba) 6 years ago MendiolaAraba proiektu komunikatibo honen azken arnasa iritsizaio. Forma hartu ezinik,egitasmo honen amaiera iritsida http://t.co/4YZQP2aaXp (Mendiola, Araba) 6 years ago #Mendiola-n #ZeroZabor ekimena noiz? #Gasteiz-ko Udalak #GreenCapital-etik oso gutxi du! http://t.co/1O3KlXJdMl (Mendiola, Araba) 6 years ago Horrelako argazkia, #Gasteiz-ko udalerrian ateratzea surrealismoaren parekoa da. Hirigunean, nahiz inguruko herrietan http://t.co/MaXjOcvwBu (Mendiola, Araba) 6 years ago Follow @mendiolaaraba
2019-08-21T02:49:13
https://mendiolaaraba.wordpress.com/
[ -1 ]
Olivenoel aus Italien und Spanien - Muraglia - Accademia Olearia - Planeta » Delikatess-Express.de Hersteller: Muraglia Planeta Accademia Olearia Olivenöl Spezialitäten aus ganz Italien - Muraglia - Accademia Olearia - Planeta
2019-07-23T19:45:59
https://www.delikatess-express.de/kochen-geniessen/essig-oel/olivenoel/muraglia-accademia_olearia-planeta.html
[ -1 ]
BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK-FANTEK, MAIATZAREN 2TIK 11RA EGINGO DEN ETA OSO BEREZIA IZANGO DEN 25. EDIZIORAKO LANAK AURKEZTEKO EPEA IREKI DU | FANT 2018eko azaroak 26 / Berriak, FANT 25.
2019-04-24T02:45:18
http://fantbilbao.eus/web/eu/8224
[ -1 ]
Errekaldeko frontoi zaharra erabilera askotako ludoteka bihurtu dabe - bizkaie.biz Errekaldeko frontoi zaharra erabilera askotako ludoteka bihurtu dabe Bizkaie! 2020-01-02 10:52 Kulturea Bilboko Udalak auzoen bizitasuna bultzatu nahi dau holako jarduerakaz. Bilboko Udalak Errekaldeko frontoi zaharra erabilera askotako eta estali bako ludoteka bihurtu dau. Espazio barria da auzoan eta ordutegia da: lzapatu, domeka eta jaiegunetan, 11:00etatik 20:00etara, eta lanegunetan, 17:00etatik 20:00etara. Olgeta-txokotan antolatuko da; 300 metro koadroko espazio honek irakurketa-gelea, olgeta/tailer gelea, erabilera askotako entzunaretoa, ume-olgeta eta olgeta elektroniko interaktiboak daukaz. Gune interaktiboak hainbat aplikazinogaz olgetako aukerea emoten dau: aritmetikea, alfabetatzea, sormena, letren eraketea, musikea eta artea. Ekimen honegaz, Bilboko Udalak auzoen bizitasuna bultzatu nahi dau, Auzoko Bihotzen programan txertatzen diran proiektuen bidez. Espazio hau zenbait jarduera-txokotan banatu da: irakurketea, olgetak, tailerrak, txotxongiloak, umeen espazio bat, erabilera askotako entzunareto bat eta izakera interaktiboko espazio bat. Hori guztia hainbat publiko buztartzeko asmoz, bai familia osoak, bai edade guztietako umeak. Bilboko Udalak, Obretako eta Uri Plangintzako Sailaren bidez, 193.000 euro baino gehixeago inbertidu dau ekipamendu honetan, auzoko bizi-kalidadea hobetu eta indartzeko. Irakurketea Gelea Mahaiak eta sofak dagoz, lanparakaz, egonleku atseginago bat sortzeko. Lurrean parket-biniloa ipini dabe, giro atseginagoa sortzeko, eta mugak apalategiakaz ezarri dira. Apalategietan edade guztietarako materialak sartu dira, eta bookcrossing egiteko erabili ahalko dira. Apalategia osotzen daben kuboetako batzuek argia dabe eta beste batzuek landareak. Apalategiak funtzino bikotxa dau beraz: batetik, irakurketarako espazioa mugatu eta atseginagoa egiten dau. Bestetik, tailerretako materiala gordeteko balio dau. Olgetako eta tailerretarako lekua Gune hau modulu indibidualez eratuta dago, era irregularrean antolatuak. Hiru mahai dagoze, 49 zm-ko altuereagaz, gauzak gordeteko balio dabenak. Mahai horreek ume txikiek nahiz helduek erabili leikiez, material komuna erraz hartu baitaiteke (pinturak, eraikuntza-piezak eta bestelakoak). Espazio honetako zorua bedar artifizialekoa da, kolpeak leuntzeko eta erabiltzaileen zentzumenak estimuletako. Ludotekearen sarreratik hur, mahai-joko konbentzionalak jarri dira, partxisa, antzar-olgetea eta xakea. Eskaintza horrezaz gan gehiago jar daitekez: dianea, ontziak hondoratu edo igel-olgetea, danak be edade askotako personentzat. Erabilera askotako entzunaretoa Erabilera askotako antzoki edo entzunareto bat atondu dabe eta espazio horrek 16 jesarleku ditu publikoarentzat, tailerretan be erabili daitekezanak. Modu berean, agertoki bat dauka berbaldietarako, antzezlanetarako, txotxongilo-emonaldietarako edo antzekoetarako. Umeek olgetako gunea Olgetako gunearen atzealdean, udalak espazio bat atondu dau, banku luze batek mugatua. Espazioa ugerleku etxurakoa da eta 4x4,5 metro daukaz. Inguru honetan eraikuntzako bloke erraldoiak jarri dira, umeek nahiz helduek erabilteko. Gainerakoa modulu poligonalek eratzen dabe, F1 auto baten etxureagaz. Espazio interaktiboa Argi gitxiago dagoan lekuan dago. Mahai interaktibo bi dagoz. Softwareak hainbat aplikazinogaz olgetako aukerea emoten dau: aritmetika, alfabetatzea, sormena, letren eraketea, musikea eta artea. Tresna honi esker, umeek gizarteratzen, txandakatzen, alkarregaz lan egiten, konpartiduten eta komuniketan ikasiko dabe. Gainera, sabaian ikus-entzunezko proiektore bi egongo dira zenbait olgeta interaktibo proiektetako. Olgeta bakotxa 3x2 metroko eremu batean proiektauko da, binilozko zoruan, modu interaktiboan olgau ahal izateko. Ludotekako gauza guztiek umeen eremuen segurtasun-arau guztiak beteten ditue, bai instalazinoan, bai diseinuan, bai fabrikazinoan be. Auzoko aisialdiko eta olgetarako espazio barri honen eraikuntzea Auzoko Bihotzen barruan sartzen da. Auzoko Bihotzen proiektua estrategikoa da eta uriaren erdiguneak dauen jarduna auzoetara zabaltzea da helburua, auzo bakotxaren esentzia errespetau eta indartuz. Udalaren helburua da auzoek presentzia izan deiela urian, baina auzoetatik abiatuta, euren ezaugarri bereziakaz, holan bilbotar guztiei euren ekarpena egitea.
2020-01-18T07:38:27
https://bizkaie.biz/1577958782085
[ -1 ]
Egile eskubideak | Scoop.it Egile eskubideei buruzko ikastaroan jasotako loturak From www.morguefile.com - October 22, 2012 10:52 AM Irudiak bilatzeko egokia. Nahi duguna egiteko eskubidea dugu bertako irudiekin. Rescooped by inakimundi from El rincón de mferna From www.educacontic.es - February 28, 2014 7:58 AM From prezi.com - November 27, 2013 6:02 AM From www.educacontic.es - September 25, 2013 3:02 PM El futuro de los derechos de autor y los contenidos generados por los usuarios en la web 2.0. | Observatorio Scopeo From scopeo.usal.es - July 17, 2013 8:10 AM Actualmente los usuarios generan millones de contenidos en la red que incorporan obras preexistentes (música, video, obras literarias) o que adaptan obras que ya existen (por ej. un fan que elabora un video con música de su artista favorito). Rescooped by inakimundi from Hezkuntza eta IKTak From telelauro.blogspot.fr - July 6, 2013 5:02 AM From images.nga.gov - June 18, 2013 2:41 AM Artelanen irudiak. Domeinu Publicoa lizentzia duten 25.000 irudi baino gehiago. From www.everystockphoto.com - May 31, 2013 2:40 AM From www.commoncraft.com - May 7, 2013 3:00 AM From www.livebinders.com - May 2, 2013 1:01 PM From ipaz.info - April 24, 2013 10:07 AM From elpais.com - April 18, 2013 7:14 AM From www.pernangoni.com - February 4, 2013 6:36 AM Hona hemen ‘Gaurko hitza’ Maite Goñiren ekimenarentzako egindako marrazkiak. ‘Gaurko hitza’ blogean, Maitek, egunero euskarazko hitz bat paratzen du, definizioa azalduz, lit... Getty Images, CC lizentzia duten milioika irudi From www.gettyimages.es - March 6, 2014 12:43 PM From www.ehu.es - December 6, 2013 4:59 AM Ereduzko Prosa Dinamikoan 2012an argitaratutako 36 liburu sartu dituzte. http://www.ehu.es/ehg/epd/ From www.ehu.es - October 16, 2013 6:00 AM From www.periodismociudadano.com - August 23, 2013 1:30 PM From ipaz.info - July 8, 2013 3:49 AM From photopin.com - June 26, 2013 7:17 AM maitego » Creative commons edukiak bilatzeko guneen bilduma From www.maitego.com - June 3, 2013 3:47 AM Egunero bilatu behar izaten ditut Creative Commons irudiak Gaurko hitzan edo Esaera jatorrak blogetan erabiltzeko. Ikasleei ere Creative Commons lizentziak dituzten irudiak edo musika eskatzen dizkiet euskaljakintzan argitaratzeko; beraz, pixkanaka-pixkanaka horiek topatzeko guneak biltzen joan naiz. Hementxe uzten dut bilduma, zuei ere baliagarria izango zaizuelakoan. From www.etnassoft.com - May 27, 2013 4:05 AM Copyleft eta Creative Commons lizentzia duten liburuen liburutegia. Hainbat gairen inguruko material ona aurki daiteke bertan. The Open Photo Project @openphoto.net | since 1998 . 14410 images . 13968 registered users From openphoto.net - May 3, 2013 8:23 AM From www.picdrome.com - May 2, 2013 8:04 AM From openclipart.org - April 18, 2013 7:20 AM PUBLIC DOMAIN lizentzia duten ehunka irudi. From pinterest.com - February 14, 2013 6:24 AM Rescooped by inakimundi from Las TIC en el aula de ELE From www.valerialandivar.com - January 25, 2013 2:59 AM Via Cacho Mazzoni, Alazne González, juandoming, Juergen Wagner
2018-07-20T13:18:36
https://www.scoop.it/t/egile-eskubideak
[ -1 ]
Curso formativo: Adapta tu empresa y tu web a la legislación de protección de datos y de comercio electrónico - Noticias - UrolaKosta agentzia Curso formativo: Adapta tu empresa y tu web a la legislación de protección de datos y de comercio electrónico Ikastaroa Zarautzen izango da, Udal Elkartearen egoitzan. Bi saio izango ditu, urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an. Ikastaroa antolatu dute Spri (Euskadi Innova) eta Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzat. Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko zein printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLOk enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Horrekin batera, ikasiko dute IGMEZLren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainetan. DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalen babesari buruzkoa. IGMEZL: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa. Ikastaroa: 2 saio Ikastaroak 2 saio izango ditu. Lehendabizikoan enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko zein printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLOk enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Bigarrenean azalduko dugu enpresa txiki eta autonomoek IGMEZLren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainak abian jartzean. Datuen babesaren arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, cooky politikak edo ahanztura eskubidea. Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi saioetara joatea. Datak, lekua, ordutegia, iraupena Lehen saioa: 2017/01/26 Bigarren saioa: 2017/02/02 Ordutegia: 13:30-15:30 Jakitea nola eragiten diguten lege horiek eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak. Legeak eskatzen dizkigun alderdi praktikoak ezagutzea: nola idatzi klausula informatiboak, nola jakinarazi gure enpresaren fitxategiak DBEAri edo nola erantzun edozein interesatuk DEZEA eskubideak erabili nahi baditu. Nola eragiten dieten lege horiek enpresei eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak. DBLOren klausula informatiboaren idazkera. Beste klausula batzuk: datuen lagapena, tratamendu enkargua. Fitxategien jakinarazpena eta erregistroa. Nola erantzun bere DEZEA eskubideak (datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak) baliatu nahi dituen pertsonari. Nola jakinarazi gure fitxategiak DBEAri eta nola erregistratu. Datuak babesteko eta merkataritza elektronikoari buruzko oinarrizko prestakuntza eta ezagupenak jaso nahi dituzten eskualdeko edozein sektoretako enpresa txikientzat eta profesional autonomoentzat. Ikastaroan izena emateko bete eta bidali eskabide hau. Ikastaroaren antolatzailea Ikastaroa antolatu eta eskainiko dute elkarlanean Spri eta Urola Kostako Udal Elkarteak.
2020-08-09T23:32:34
http://agentzia.urolakosta.eus/es/-/ikastaroa-enpresentzat-egokitu-zure-enpresa-eta-zure-weba-datuak-babesteko-eta-merkataritza-elektronikoari-buruzko-legeetara
[ -1 ]
Proiektuak | AKTING Osasun Biomedikoko Sistema Denbora errealean korrikalarien jarraipena Marrazki bizidunak eta haurrentzako edukiak online Sarreren erosketa-salmenta eta sarrera kontrola Eraikin Megalitikoen bilatzailea
2018-12-16T12:27:33
https://akting.es/eu/proiektu-aipagarriak
[ -1 ]
Lutxo Egia izango da Ahotsenea guneko koordinatzaile berria | Kultura | GARA KULTURA | UDATE | DURANGOKO AZOKA Lutxo Egia izango da Ahotsenea guneko koordinatzaile berria Lutxo Egiak hartuko du aurrerantzean Durangoko Azokako Ahotsenea guneko ardura, Gotzon Barandiarani lekukoa hartuz. Hain zuzen ere, datorren astelehenean, hilak 15, zabalduko da aurten Ahotsenean lanak aurkezteko izena emateko epea. Aurrekoetan bezala, bi baldintza bete behar dira: euskarazko lanak izatea eta 2014an argitaratuak izatea. Eskaerak posta elektroniko bidez egin behar dira, [email protected] helbidean.
2018-10-20T18:17:01
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-09-11-07-00/hemeroteca_articles/lutxo-egia-izango-da-ahotsenea-guneko-koordinatzaile-berria
[ -1 ]
Omegle Comuna Curteşti. Goomegle. Free Chat Comuna Curteşti. Berriketan ausazko Comuna Curteşti. Omegle Comuna Curteşti Ongi Omegle Comuna CurteştiGoomegle du Chatroulette onena eta Omegle Comuna Curteşti alternatiba da. Have fun mundu osoko ausaz. Free chat eta bertan honako gauzak egin dezakezu- Doan Txata pertsona mota guztiekin. Zehaztu behar da, joan 'Ezarpenak' to.- The 'bideo' moduan webcam berriketa.- Ezagutu maitasuna edo lagunik onena klik bakoitzean, bizitza guztientzat.- Chat anonimoki ez mikro eta 'Text' moduan bideo gabe.- Spy anonimoki onartzen bada.- Ezagutu jende fantasiazko mundu osotik.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu da 'Ezarpenak' in.Sakatu 'F2' hasteko, edo sakatu "hasiera". Hirien zerrendan Comuna Curteşti:
2017-02-23T00:14:12
http://eu.goomegle.com/errumaniako/comuna-curtesti
[ -1 ]
Zu Donostira eta ni Iruñera (bi emanaldi arras berezi egun berean) — dantzan.eus Hemen zaude: Hasiera › Komunitatea › Duguna - Iruñeko dantzariak › Zu Donostira eta ni Iruñera (bi emanaldi arras berezi egun berean) David Swift-en filme hartan bezala ibili ginen iazko abenduaren 18an. Talde erdia hona eta beste erdia hara. Roldan Jimenok aspaldixko idatzi zigun, Miguel Jabier Urmeneta -besteak beste- Iruñeko alkate izandakoaren biografia bukatzen ari zela eta liburuaren aurkezpen ekitaldi berezia prestatzen ari zirela. Ia dantzatu nahiko genukeen. Nola ez ba? Urmeneta aitak harreman berezia izan zuen gure taldearekin eta beti defendatu zituen Iruñeko dantzariak, garairik zailenetan ere (bere biografiaren kapitulo batean irakur daitekeenez). Semerekin ere -Asiskorekin- harreman berezia dugu eta berak ere galdetu zigun abenduaren 18ko ekitaldian dantzatuko genukeenez. Bigarrenik baietz! Zer dantzatuko ote genuen pentsatzen ari ginelarik, Donostitik beste dei bat: - Oraindik ezin da ozenki esan, baina Juanan-i eta Mariani Gipuzkoako urrezko domina emanen diete eta Urbeltz Iruñekoa izanda, Iruñeko ezpata-dantzariak ekitaldian dantzatzea gustatuko litzaiguke, gipuzkoarrekin batera. - Ohorea izanen da, nola ez? Eta zer egunetan? - Abenduaren 18an! Ez dago egun gehiago urtean??? Ataka hartatik nola atera? Dantzariei deialdia luzatu eta erantzuna bikaina izan zen, bi ekitaldiek merezi zuten bezala. Donostirako 35 bat lagun bildu genituen -Gari eta Abel infiltratuak barne- eta Iruñerako beste 11. Donostian, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzaren eta Gipuzkoako ezpata-dantzaren arteko melange bat egitea zen asmoa. Iruñerako berriz, soka-dantza berezi bat prestatzea erabaki genuen eta Urmenetatarrei gurekin dantzatzea proposatzea. Proposatu eta haiek ere baietz! Biba! Lanetik atera eta 3retan abiatu ginen Iruñetik Donostira. 4:15etarako heldu eta deus baino lehen, Gipuzkoak Diputazio aurreko pasealekuan entsaioa, gipuzkoarrekin zenbait kontutxo koadratzeko. Azkar-azkar jantzi, luzaketa batzuk egin eta dantzarako prestatu. Protokoloak agintzen duen bezala lagun gipuzkoarrek hartu zuten plaza lehenbizi, baina berehala aurreratu zen Joseba Lorenzo banderaria bere bandera ederrarekin. Bandera goxoki dantzatu eta Iruñeko ezpata-dantzarion txanda heldu zen: zortzikoarekin plazara sartu eta gipuzkoarrek toki pixka bat egin ziguten. Elkarrekin dantzatu genuen Gipuzkoako ezpata-dantza. Lasterka zubiak muntatu eta Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi omenduei zubia egin genien. Behingoz haiendako zen ohorezko zubia! Gauza mereziagorik! Geroko ekitaldian entzun genituen Antton Lukuren hitz mamitsuak, Juananen hitz jakintsuak eta Jean Mixel Bedaxagarren kantu eijerrak. Eta ondotik izan zen -ospakizun eder guztietan bezala- zer jan eta zer edan eta kantu gehiago. Bitartean Iruñean... Migel Jabier Urmeneta alkate maitatua izan zen iruindar askorendako eta harreman handia izan zuen hainbat elkarterekin. Tartean erraldoi eta kilikien konpartsarekin eta horregatik egin zuten ekitaldia, konpartsaren lokalean. Pixka bat hotz, tamalez. Luze joan zen aurkezpena. Asko zegoen esateko eta hainbat lagunek hartu zuten hitza. Halako batean, gure txistularien doinura sartu ziren soka-dantzariak plaza inprobisatu eta estura. Itziar Perez-ek egin zituen aurresku lanak eta Ainara Ranerak atzeskuarenak. Soka-dantza xume eta sotila izan zen, baina dotorea eta Urmeneta sendiak biziki eskertu zigun gurekin dantzatu ahal izana. Esperimentu ederra izan zen guretako. Asmatuko dugu soka-dantza molde hori, non eta noiz txertatu. Donostialdera joan zirenak Iruñera itzultzearekin bukatu zen 2015eko abenduaren 18ko gure abenturazko film hura! Iñaki Zugastiren argazki zoragarriak hemen. Iruñeko emanaldiaren argazki sorta hemen.
2018-01-17T09:10:43
https://dantzan.eus/kidea/dugunadt/zu-donostira-eta-ni-irunera-bi-emanaldi-arras-berezi
[ -1 ]
ALBOAN | Tokikoa 116 noticias en la categoría Local. ALBOAN Koronabirusaren krisiaren aurrean Estatuko Gobernuak alarmaren egoera ezartzean, eta Euskal Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak osasun-larrialdia deklaratzean, eta kontuan hartuta ondorengo egunetan beste neurri batzuk ere hartu ahal direla, ALBOANek erabaki du: Ekintza publikoak, kaleko jarduerak, mintegiak eta ekitaldiak bertan... OHARRA: “Cholitas”-en aurkezpena atzeratuko da CHOLITAS dokumentalaren aurkezpena - martxoaren 12an eta 13an Iruñean eta Bilbon egiteko aurreikusita zegoena- datarik gabe atzeratuko da, COVID-19 birusari aurre egiteko egoera dela eta. Cholitas Dora, Lydia, Cecilia, Elena eta Liita bost emakume indigena dira, aimarak, eta espedizio... Emaileentzako aukera: %45erainoko kenketa Bizkaian, eta €80akoa Nafarroan!! Zorioneko gaude ALBOANen! Bizkaiko Foru Ogasunak ALBOAN hartu du, urte bat gehiagoz, lehentasunezko jardueratzat. Lurralde historiko honetan, zerga-arautegian egin duten aldaketa bati esker, ALBOANi emandako dohaintzek kenketa handiagoak izango dituzte. Onuradunak dira, beraz, Bizkaian laguntza... “Emakumeak martxan" programaren aurkezpena, Otsailak 19, 21, eta 25 “Emakumeak martxan” programa, Afrikan indarkeriatik bizirik atera diren emakume eta neskei laguntzeko sortua, aurkeztuko dugu otsailean. Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo dira aurkezpenak, 19an, 21ean eta 25ean hurrenez hurren. Horretarako, gurekin izango ditugu partaide hauek: Justine Masika... Gabonetako postalak eta 2020ko egutegiak Zoriondu Gabonak ALBOANen txartel batez mundu justu eta gizatiarrago izateko ametsarekin bat egiteko. Salmentaz lortutako dirua ALBOANen hezkuntza proiektuetara bidaliko dugu. 4 postal eta 4 gutun-azaleko loteak ditugu salgai gure egoitzetan, 5 eurotan Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan bizi... Boluntariotza, herritartasun globala eraikitzen Gaur, Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean, ALBOAN eta Entreculturas erakundeetan erreibindikatu nahi dugu nazioarteko lankidetzan boluntariotzak egiten duen lana, herritarren partaidetza-eskola gisakoa, eta planetako biztanle guztientzat bizi duinaren alde borrokatzen dena. Demokraziaren...
2020-04-08T05:24:06
https://www.alboan.org/eu/actualidad/local
[ -1 ]
Administrazioaren euskalduntzeaz - GARA Kontseiluko zuzendaritza: Mikel Arrizabalaga (Elkar), Xabier Mendiguren (idazkari nagusia) * Administrazioaren euskalduntzeaz Baldintza hauetan ezin da administrazioa euskaldundu eta behar- beharrezkoa da IV. Plangintzaldiak ezaugarri desberdinak izatea ez badugu nahi beste porrot bat Uztailaren 21ean Kontseiluak plazaratutako kritika eta hausnarketei erantzuteko asmoz Jokin Azkuek argitaratutako iritzi artikuluaren aurrean honako kontsiderazio hauek egin nahi ditu Kontseiluko Zuzendaritzak: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua Euskalgintzan alor desberdinetan aritzen diren 40 talde eta enpresek osatzen dute, euskararen normalizazioa da gu guztion lehentasunezko zeregina eta horrek berak legitimatzen gaitu egoki ikusten ditugun kritika eta hausnarketak publiko egiteko, horregatik polizia edo fiskal bihurtu gabe. Are gehiago, euskararen normalizazioa herritarron diruz egiten den neurrian herritar bakar batek ere legitimazio osoa du egoki ikusten dituen kritikak egiteko. Demokraziaren oinarrietako bat hori da eta administrazioetako arduradunek ezin dute hori inoiz ahaztu. Kontseiluak, sortu den unetik beti egin duen bezala, oraingoan ere, kritiken alboan egoera gainditzeko alternatibak plazaratu ditu. Euskararen normalizazioa zeregin konplexua da oso eta Ad- ministrazioa eta Gizarte mugimenduaren arteko elkarlanean jorratu beharrekoa, beraz, Administrazioak bai kritikak bai irtenbideak plazaratzen direnean, konpartitzen ez baditu ere, esker onez hartu beharko lituzke. Ondorioz, guztiz desegokitzat jotzen ditugu mespretxuzko tonua eta lekuz kanpoko esamoldeak, eztabaida saihestu eta Kontseilua desprestigiatzea beste helbururik ez baitute, gizarteak jakin badaki oso ondo Kontseilua zer den eta zertan ari den. Kontseiluaren ustez, III. Plangintzaldiaren balorazio aurrerapenetik ondorioztatzen den egoerak adierazten du egiturazko oztopoak daudela Administrazioa euskalduntzeko zereginean, berau kolapso egoerara eramanez, eta neurri berriak eta eraginkorragoak hartu ezean ez dela posible izango Administrazioa euskalduntzea epe onargarri batean. Hori pentsatzera eramaten gaituzten arrazoien artean honako hauek ditugu: Administrazioak euskara ez dakiten langileak kontratatzen segitzen du bere gain hartuz gerora euskaldundu beharra, horrek dakarren eta eragotz zitekeen kostua ere asumituz; 45 urte baino gehiago duten langileak legez salbuesteak baldintzatu egiten du erabat euskalduntze lana, langileriaren gehiengoa delako eta ondorioz salbuespena arau bihurtzen delako, 45 urterekin edozeinek ikas dezakeenez euskara ulertezina da horixe legezko araua izatea; hizkuntza-eskakizuna egiaztatu dutenen artean gehienek lehen eskakizuna dute eta horietako asko euskarazko zirkuituan integratzen ez direnez, ikasitakoa galtzen dute; pertsonak euskalduntzearekin batera administrazio-atalak ere euskaldundu beharko lirateke baina hori ez da gertatzen, II. Plangintzaldiak 80tik bakar bat ere euskalduntzea ez zuen lortu eta III.aren aurre balorazioan ez dute datua eman; arduradun politikoak eta goi karguak ere salbuetsita daude baina haiei dagokie atalaren euskalduntzearen ardura; derrigortasun data duten lanpostuak %40 dira bakarrik, nahiz eta legez, 2001.eko errolda aplikatuz, %44 beharko lukeen, gainerakoa borondatearen baitan gelditzen da; erabilera irizpideak gehienetan jarri gabe daude eta ezarrita daudenean ez dira ezagutzen edo ez dira erabiltzen; Osakidetza eta Ertzaintza Plangintzalditik kanpo daude eta bi Sail horien euskalduntzea opakua da oso; azkenik, herri administrazioen erdiek bakarrik dute erabilera plana; prozesuaren kanpo ebaluazio independenterik ez da egiten eta prozesua ez da elkarlanean egiten gizarte eragileekin. Horregatik guztiarengatik, Kontseiluaren aburuz, baldintza hauetan ezin da admi- nistrazioa euskaldundu eta behar-beharrezkoa da IV. Plangintzaldiak ezaugarri desberdinak izatea ez badugu nahi beste porrot bat. Izan ere, II. Plangintzaldiaren azterketa kritikoa egin genuenean hauxe gertatuko zela esan genuen, horrexegatik da, hain zuzen ere, iragarritako porrot baten kronika. Nolanahi ere, aurrera begira eta epe laburrean honako neurri hauek hartu beharko lirateke Administrazioaren euskalduntzea norabide egokian jartzeko: Administrazioaren euskalduntzeak epe zehatz eta ezagunak izan behar ditu; Erabilera plana Administrazio guztietan ezarri behar da, eraginkor eta zorrotz, eta hori betetzearen inguruko segimendua egiteko arduradunak izendatu behar dira; Administrazioak kontratatuko dituen langileek bi hizkuntza ofizialak ezagutu beharko dituzte; langile eus- kaldunak euskaraz lan egingo du euskarazko zirkuituan eta horretarako administrazio-atalak euskalduntzeko plan eraginkorrak ezarriko dira; lanpostu guztiek izango dute derrigortasun data; ezingo da salbuetsi ehuneko txiki bat besterik eta oso arrazoi nabarmenengatik, ez, ordea, 45 urte izateagatik; Administrazioaren euskalduntzeari eragiten dioten arau juridikoak aztertu eta aldatu egin beharko dira arestiko neurriak errazteko; euskarazko zerbitzua eta lana bermatzen duten hizkuntza-eskakizunak bakarrik hartuko dira kontuan; gizarte eragileekin estuki koordina- tutako planak izango dira kasu guztietan maiz, garden eta independenteki ebaluatuak; arduradun politikoek eta goi karguek euskara ez balekite, konpromiso publikoa hartu beharko dute euskaraz funtzionalak noiz izango diren iragarriz. Horiexek dira gure proposamenak, azterketa eta kritikak, mahai gainean jartzen ditugunak hartu eta baliarazi nahi dituenarentzat. Garbi utzi nahiko genuke, ez dela zilegi erabileraren ustezko egoera txarraren erantzukizuna herritarraren bizkarrean jartzea. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak honako hau argitaratu zuen: «Onartu beharko genuke euskaldun askok, zabar eta utzikeria handiz tratatu duela euskara: Euskaldunon arduragabekeria da euskararen etsairik handiena». Euskararen etsairik handiena euskalduna bere herrian arrotz sentitzea da. Adibidez, Kultura Sailak Bilbon duen egoitzan sei lanpostu daude, 4k derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna dute, baina bi salbuetsita daude eta bat bete gabe; beraz, euskaldun bakarrak ezin ditu herritar guztiak atenditu eta horrek kexak sortu ditu. Euskaldunon zabarkeria al da euskararen etsairik handiena? IV. Plangintzaldia eraginkorra izan dadin gure laguntza osoa du Sailburuordetzak, elkarlanerako prest dago Kontseilua eta borondatea izanez gero elkarlana gauzagarria dela erabat konbentzituta gaude, ekin diezaiogun elkarlanari. * Ainhoa Castro (AEK), Joanmari Larrarte («Berria»), Agurtzane Loidi (Elhuyar-aholkularitza), Unai Larreategi (EHE), Gotzon Garmendia (Ilazki), Julen Etxeberria (Ikasbatuaz), Fermin Lazkano (Plazagunea)
2020-05-26T01:26:40
https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20070728/30900/eu/Administrazioaren-euskalduntzeaz
[ -1 ]
Bakarmortuko kronikak | Borroka Garaia da! Posted by saretik13/07/2012 Home ATEA BOTA ONDORENGOAK [Goizeko seiak. Etxerako maldan gora ziztu bizian datozen autoen zaratak esnatu gintuen. Txakurrak! Minutu gutxiren buruan, sarrerako atetzarra botata barruan zeuden armekin destatzen gintuzten mozorrodunak: altxa besoak, etzan lurrean, eskuak atzera, eskuburdinak, «zure izena!», ostikada. Bukatu da aldi bat. Hasi da beste bat. Jarraitzen du borrokak]. Nor naizen. Ez dut agiri beharrik, neronek esaten duen huraxe naiz: Lurrean ahuspez, eskuak bizkarrean lotuta, mozorrodunak buruan ostikada joz, ton nom!, nortasuna eskatzerakoan, deus esateko ez duela erantzuten duena naiz. Emaztearen senarra. Semearen aita. Euskalduna. Euskal Herriaren aldeko borrokalaria. Elkar ulertzen ez duten bi pertsonen arteko komunikazioa bideratzen duen hirugarren pertsona da itzultzailea. Baina zertarako da bat-bateko itzultzailea bi pertsona horien artean hizkuntza komuna dagoenean, eta ustez itzuli beharrekoa jadanik ulertua izan denean. Zertarako da bat-bateko itzultzailea, bi pertsona horietako batek, jadanik ondo ulertu duen galderari itzultzaileak ulertzen ez duen hirugarren hizkuntza batean erantzuten duenean? Poliziak frantsesez egiten du. Bahituak frantsesez badaki. Itzultzaileak frantsesetik gaztelerara itzultzen dio Bahituari. Bahituak ez du ahorik irekitzen. Galdeketarekin jarraitzen du poliziak, harik eta frantsesez egin eta gaztelerara itzulitako galderari, Bahituak Itzultzaileari euskaraz erantzuten dion arte: POLIZIAK: Nationalité? ITZULTZAILEAK: Nacionalidad? BAHITUAK: Euskal herritarra. “Euskal Herriaren askatasun borroka dela-eta, noizbait etsaien eskuetan erori eta bahituta izateko arriskua duenak ez luke zertan ondoan datorrena irakurri, tamalez, lerro hauen iturburuan dagoen egoera latza bere kabuz deskubritzeko aukera izango baitu. Gainera, ez du orriotan aurkituko biziko duen egoera horri aurre egiteko bide orririk. Ez baitago egoera horri aurre egiteko formula magikorik, duintasuna kosta ahala kosta gordetzea ez bada. Haien eskuetan gaudenean kendu ez diezaguketen bakarra horixe da eta”. LIBURUA IRAKURRI >>>>> Ataramiñe euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen sorkuntza lanak sustatu eta argitaratzeaz arduratzen da. Errepresaliatuen gogoetak, sentimenduak edo bizipenak lau haizetara hedatzea da gure nahia. Espetxea, erbestea eta deportazioa Euskal Herriari estuki loturik dauden errealitateak dira, zure, gure, haien azaleko zaurietan itsatsirik gelditu direnak. Murgildu zaitez deportatuaren askatasun hertsian, isolamenduaren gogorrean. Irakurri itzazu eta idatz iezaiezu. Asko daukate esateko eta guk asko aditzeko. Baloratu:Comparte :: ElkarbanatuFacebookTwitterEmailGoogle +1MoreInprimatuLinkedInDiggRedditStumbleUponPinterestTumblr Posted in: Euskal HerriaTagged: Ataramiñe, Bakarmortuko kronikak, Mikel AntzaPermalinkIruzkin bat utzi UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA Cancel reply ← Rompiendo el bucle Doctrinas → Basagoiti no te vayas wp.me/p1PYZA-2Ee 14 hours ago
2013-05-21T02:28:36
http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/07/13/bakarmortuko-kronikak/
[ -1 ]
Energia iluna eta Gargantua dantza saioa protagonistak EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko urteurrenean – Kultura Zientifikoko Katedra Energia iluna eta Gargantua dantza saioa protagonistak EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko urteurrenean Iruzkinik gabe 11 Apr 2019 Apirilaren 11n, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrenaren Ekitaldi Nagusia izango da Bizkaia Aretoan. Ekimena arratsaldeko 6:30etan hasiko da eta egitarau zabala izango du: Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Fisika Teorikoko Sailean diharduen Prado Martín Moruno doktoreak eta L’óreal-UNESCO Women in Science 2017 saridunak, “La energía oscura y el destino del universo” hitzaldia emango du. Horrez gain, Martxel Rodriguezek, Kukai dantza taldeko partaidea eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean graduatu zen fisikaria, ekitaldirako konposatutako Gargantua obra estreinatuko du. Lan hau Interesterlar zientzia-fikziozko filmean agertzen den izen bereko zulo beltzean oinarrituta dago. Halaber, zientzia eta artearen arteko loturari buruz hitz batzuk esango ditu. Azkenik, Zientzia eta Teknologia Fakultatean egiten den ikerketa lana publiko zabalari helarazteko asmoz, egin den “Dibulgazio Zientifikoa” lehiaketaren poster irabazlea ezagutzera emango da eta saria emango zaio. Poster horiek guztiak Bizkaia Aretoan ikusgai egongo dira.
2019-06-26T03:46:37
https://zientzia.info/eu/eventos/2019/4/11/la-energia-oscura-y-la-danza-protagonistas-en-el-50-aniversario-de-la-facultad-de-ciencia-y-tecnologia-de-la-upv-ehu/
[ -1 ]
Gazte Sortzaileak bekak: aurkezpen ekitaldia - Gasteizko Udala Gazte Sortzaileak bekak: aurkezpen ekitaldia - Gasteizko Udala Gazte Sortzaileak bekak Data: 2017-06-21 | 2017-06-21 Lekua: ZAS Kultur aretoan, (Hedegile kalea 84) | Araba Gazte Sortzaileak bekak aurkezteko 2017ko deialdian parte hartu nahi edo ezagutzen duzun gazteren bat interesatua egon daiteke? Beken helburua euskarazko sormena bultzatzea da, batez ere ahozkotasuna oinarri duten proiektuak. Gainera, zure proiektua aukeratuta suertatuz gero, ondorengo diseinuan eta garapenenean aditua den profesional baten laguntza izango duzu. Proposamenak emateko epea uztailaren 1ean bukatzen da eta esteka honen bitartez informazio gehiago jaso ahal duzu: http://bit.ly/2qQhvrK Gai honi buruz lasai-lasai hitz egiteko topaketa bat antolatu da iazko irabazleekin eta udaleko teknikariekin, ekainaren 21ean, asteazkenean, 18:00etan, ZAS Kultur aretoan, (Hedegile kalea 84). Kafea hartu eta pasta batzuk jan bitartean, orientazioa eta aholkuak jaso ahal izango dituzu proiektu on bat egiteko.
2017-11-25T05:36:57
http://egk.eus/eu/agenda/ekitaldi/gazte-sortzaileak-bekak/
[ -1 ]
???rwdDetalleSesion??? | Espainiako Senatua Zenbatgarren osoko bilkura 43 Botaketak. Zenbatgarren osoko bilkura 43 Botaketak. Zenbatgarren osoko bilkura 43. 11/09/2018. XII Legegintzaldia Botaketaren gaia: Moción del Grupo Parlamentario Popular en el Senado, con las enmiendas del Grupo Parlamentario Mixto números 1 y 2 con número de registro de entrada 122.120 y la enmienda con número de registro de entrada 122.303. Botaketaren emaitza orokorra ABSTENTZIOA 5 EZ DUTE BOZKATU 0 SENATARIAK, GUZTIRA: 265 BERTAN DIRENAK: 259 BERTAN EZ DIRENAK: 6 EMANDAKO BOTOAK: 259 HEMIZIKLOKO BOTOAK: 259 BOTO TELEMATIKOAK: 0 12:03 orduak BURUA: PÍO GARCÍA-ESCUDERO MÁRQUEZ BOZKETA: Ordinaria. Por procedimiento electrónico ALFABETIKOKI ORDENATUTA PARLAMENTU-TALDEAREN ARABERA JATORRI GEOGRAFIKOAREN ARABERA ALDERDI POLITIKOAREN ARABERA
2020-01-24T12:24:08
http://www.senado.es/web/actividadparlamentaria/sesionesplenarias/pleno/rwdsesionespleno/detalle/votaciones/index.html?lang=eu_ES&=sp=58&legis=12&id1=43&id2=1162&ord=A
[ -1 ]
Bidasoa-Txingudiko berriak - Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoa Udako planak (Irun) Hondarraitz hondartzara etortzeko, Ficobako aparkalekua gomenda ezazue (Hendaia) Behobiako oinezkoen pasealekua eta bizikleta-bidea irekiak daude (Irun) • 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduriko Kirolaren Jaia ospatu da. • Irun, Hondarribia eta Hendaiako eliteko kirol taldeek parte hartu dute jardunaldian.
2018-08-16T22:22:53
https://www.irunhondarribiahendaye.com/eu/informazio-praktikoa/bidasoa-txingudiko-berriak
[ -1 ]
Algortan Zoro Gaitezen! | Txirri, Mirri eta Txiribiton - 45 urtez barrea zabaltzen! San Nokolas plaza San Nikolas plaza - Algorta - Getxo 43.351549 -3.0125289999999723 IEPAA!! Urriaren 6an, larunbata, 13:00etan Algortako San Nikolas plazan izango gara Zoro Gaitezen ikuskizun berria eskaintzen!! ANIMATU!! IUJUUU! Etiketak: Agenda algorta altza altza pelipe barre Bizkaia Dantza Emanaldia euskal euskara familia Festa haur ikuskizuna jaiak kanta mirri pailazo pailazoak pelipe plaza san nikolas txiribiton txirri Txirri Mirri eta Txiribiton
2018-10-17T22:33:02
http://txirrimirrietatxiribiton.eus/events/algortan-zoro-gaitezen/
[ -1 ]
BATXI 1 – Agenda | Zumaiena Eguzki izpiak hasi dira Zumaienako natur-guneko es Bigarren batxilergoko ikasleak zoriondu nahi ditug EHUS SAREA ZUMAIENAN Euskal Herriko UNESCO Sarear 2.BATXILERGOKOEI AGUR BEREZIA Egoera berezi honet “BASO MAGIKO”-KO LANAK HASI DIRA Hilabeteetak IRAILERAKO ILUSIOZ LANEAN Ilusioaren sugarra bizi- ZUMAIENAKO BI HEZITZAILE HUHEZI-KO HITZALDI BATEAN
2020-08-12T15:11:32
https://zumaiena.eus/batxi-1-agenda/
[ -1 ]
2018(e)ko ekainaren 2(a), larunbata IRITSI DA IKASTOLA EGUNA! Ikasturte amaiera hurbiltzen ari denez gero Ikastola Eguna ospatu du Haurtzarok eta goizeko eskolaz kanpoko ekintzen artean Haurtzaro Dantza Taldeak plaza dantza alaia eskaini du Ikastolako anfiteatroan. Bi urtetik behin ikasturte bukaerako ekitaldia antolatzen du Haurtzaro Dantza Taldeak Elorsoro Kiroldegian eta ekitaldi hau tokatzen ez den urteetan eskolaz kanpoko gainerako ekintzek bezala, Ikastola Egunean plaza dantza bat dantzatzen hasi zen orain dela hiru urte. Bigarrenez beraz, dantzari guztiek, txikienetatik hasi eta helduenetara arte, elkarrekin Ikastolako anfiteatroa euskal dantzez loratu dute Dantza Taldeko 75 neska-mutilek! Hemendik bi urtera beste bat eskainiko dute! Bitartean ia astebururo eta uda guztian zehar, herriko plaza eta kaleetan eta auzoko jaietan dantzan ikusteko aukera izango dituzue! Bejondeizuela dantzari guztiei eta udara paregabea pasa! Hurrengo ikasturtea bitartean asko dantzatu! Egilea: Haurtzaro dantza taldea ordua: 07:42:00 Blog-artxiboa December (2) September (2) August (2) July (1) June (5) May (3) April (2) March (1) February (2) January (2) December (7) October (1) September (1) August (2) July (1) June (3) May (8) April (2) March (1) January (1) December (2) October (1) September (1) August (2) July (1) June (4) May (4) April (5) March (3) February (4) January (2) September (1) June (3) May (1) April (4) March (2) February (2) January (2)
2019-02-18T12:17:30
http://dantzataldea.haurtzaroikastola.eus/2018/06/iritsi-da-ikastola-eguna-ikasturte.html
[ -1 ]
OLENTZERO OLLOKIN - Bloga - Olentzero OLENTZERO OLLOKIN Zuekin kontaktuan jartzen gara Olentzero Olloki herritxora etorri behar delaren berria eta poza partekatzeko. Esteribar haranean kokatuta, Olloki asko hazi den herri bat da, 800 biztanle edo gehiago izanez. Azkeneko urteetan orain arte lan egin duen Batzordearen esker Olentzeroren bisita izan dugu (eskerrik asko egin duten lanarengatik, oso ona izan bai da!), baina aurten, batzordeak etenda zegoelarik, arriskuan zegoen Olentzeroren bisitatxoa. Orain dela bi aste, eta zorte onez, auzokide bat ausartu zen lana egiten bere inguruan talde on bat bultzatuz eta eraikiz, ez bakarrik Olentzero baizik eta hainbeste eta hainbeste ekintzak ere) eta orain arro esan dezakegu Olentzero gurekin egongo dela. Eskerronak (Lorea, ekimen horrengatik). Honek esan nahi du egun gutxitan jaso dugun laguntzaren esker (auzokide, enpresak, lantegiak ea) dena prest dago arrakastatsua izateko denontzako. Ospakizunari buruz, aipatuko dut hurrengo larunbatean, 21an, arratsaldeko 6tan, herriko plazara abiatuko dela Olentzero menditik etorrita. Musika, opari eta janaririk ez da faltako, eta noski momentu aproposena izango da Olentzerori eskutitza emateko. ostirala, 2013(e)ko abenduaren 20a
2019-05-27T05:44:27
http://www.olentzero.net/idazlana/?id=199
[ -1 ]
Matrikula epea zabalik, Intxixu AEK euskaltegian . diariovasco.com Matrikula epea zabalik, Intxixu AEK euskaltegian Dagoeneko zabalik dago Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian matrikulatzeko epea. Hortaz, eguneroko bizimodua euskalduntzeko asmoa dutenek euskara irakasteko % 100 modu afektiboa aurkituko dute bertan. Era berean, modu efektiboa ere aurkituko dute herritarrek euskaltegian, laneko egoera eta curriculuma hobetzeko maila egiaztatu nahi dutenek, hain zuzen. Esan beharra dago ikasleek egin beharreko esfortzua handia dela nagusiki denbora eta diruari dagokionez. Diruaren zama arintzearren Oiartzungo Udalak beka sistema paregabea dauka. Beka sistema horren bidez, Oiartzunen erroldatua dagoen eta asistentzia ona duen ikasleari matrikularen %50a aurreratuko dio Udalak eta bestelako baldintzarik beteko balu, hau da, langabetua, gurasoa, ikaslea... izatea %20 gehiago itzuliko dio ikasturte bukaeran. «Urriaren hasieran hasiko ditugu eskolak, oraindik garaiz zabiltza», argitu du Saioa Ballesteros arduradunak. Hortaz, «badakizu bertara etorri edota deitu eta esaguzu zein mailatan eta zein ordutegitan aritu nahi duzun, informazio horrekin taldeak osatzen joan gaitezke eta», zehaztu du. Esan bezala, matrikulazio epea irekita dago Fermiñene etxeko 2. solairuan edo 607534263 eta 943 493957 telefonoetan.
2018-02-25T23:54:02
http://www.diariovasco.com/oarsoaldea/oiartzun/201609/24/matrikula-epea-zabalik-intxixu-20160924005904-v.html
[ -1 ]
Deskargatu komikien porno helduentzat, 53 marrazki bizidunen bideoa doan Deskargatu porno komikiak Koloreko irudiak, cool poses asko, karaktere aurpegiak gozamenerako - horiek guztiak dira helduentzako komikiak! Bide batez, zure telefonoan pornografia komikiak ere deskarga ditzakezu. Jada ez da komikigile gogokoen bila jaiotzez kanpoko guneetan, orain zure gogokoen irudi vulgarrak beti egongo dira. Gozatu ilusio bikain eta gozoa! nagusia > Хентай > Deskargatu komikiak Online: Deskargatu komikiak porno telefono mugikorrean Deskargatu anime 1 Deskargatu porno komikiak 2 Deskargatu anime 3 Hentai deskargatu Sexuari buruzko marrazki bizidunak, merezi duen zerbait, karaktere erakargarrietatik ikasteko zerbait da, baina merezi du anime porn komikiak deskargatzea, telefono mugikorrean arazorik gabe deskargatzen. Pertsona guztiek ez dute helduentzako animaziozko marrazki bizidunak ikusi nahi, egoera desberdinengatik. Arrazoia Internet motela izan daiteke, gomendagarria eta gogaikarria, gainerakoa hausten duena! Gomendagarria da irauli, begiratu karaktereen leku hezeetan. Oro har, garapen sendoak. Deskargatu komiki aldapatsuak, nahi duzun sexu bikainaz gozatzea! Hentai deskargatu Pertsona orok txipak irakatsi nahi dituzten hentai karaktereak balding da. Komikien artean, aukera ugari daude, dibertigarriak izan daitezkeen arren, ez dira haiek apurtzen aisialdiaren antolaketaren gainetik, hondatutako fantasiak ez die goiz arte lo egin. Komikiak irakurtzea, nahigabeko eta plazer unibertsoarengana eramanez. Zentzugabeko buzz bat bizi izatearen ametsa, zure garunak itzali? Bizkortu hentai komikiak deskargatzeko eta liluragarriak diren abenturen irakurketan murgiltzea, bizimodu biziak bizidunik gabeko marrazki bizidunak ikusten dituzunean ikusiko duzu! Irakurri, dibertigarria irudiak miresteko eta erlaxatu.
2018-03-23T22:44:47
http://eu.porno-multfilmy.ru/hentai/skachat-komiksy/
[ -1 ]
[Museora] Burdinbidearen Euskal Museoa. Ikusteko bai, ibiltzeko ere bai - Gipuzkoako Hitza [Museora] Burdinbidearen Euskal Museoa. Ikusteko bai, ibiltzeko ere bai 2016, irailak 23 Albisteak, gipuzkoa, Kultura, Museora 638 Abuztuan heldu zen Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museora azkeneko pieza. “Motor elektrikoa duen automotor bat da, 1928an eraikia. 88 ditu, eta duela bi urte arte zerbitzuan izan dute. Lehenik, Bilboko Transportes Urbanos enpresan bidaiariak eramaten zituen, eta azken urteotan Bilboko metroan erabili dute, barne zerbitzuetarako. Euskotrenen tailerretan zaharberritu zuten, eta gurean daukagu orain”. Juanjo Olaizola zuzendariak (Donostia, 1965) dioenez, trenaren museoa museo bizia da. “Burdinbidea, trena, bizirik dagoen gauza bat denez, etengabeko bilakaeran dagoenez, beti iristen zaizkigu pieza berriak. Nik beti esaten du, erdi txantxetan eta erdi egiatan, orain izorratuta utziko gaituen abiadura handiko trena ere urte batzuk barru museo batean egongo dela”. Hain zuzen ere, 1980ko hamarkadaren amaieran jarri du Olaizolak burdinbidearen museoaren sorreraren abiapuntua, Eusko Jaurlaritza bide estuko trenbide sarea berritzen hasi zenean. “Trenbide sarea, garai hartan, ez zegoen batere ondo; urte askoan ez zen batere inbertsiorik egin, eta tren berriak sartuz, bideak eta katenariak berrituz, makina eta tresneria berria sartuz joan ziren —telefonoak, farolak…—. Zorionez, hor egon zen sentsibilitate bat, eta konturatu ziren une hartan erretiratzen ari zirena ez zela zaharra bakarrik, antigoalekoa baizik”. 1989an, inbentario bat egiteko eskatu zioten Olaizolari, eta hurrengo urtean erabaki zuten museo bat martxan jartzea. 1992an ireki zuten, Azpeitiko tren geltoki zaharberrituan; 1994an, berriz, kotxetegiak, tailer mekanikoa eta abar ireki zituzten bisitarientzat. Eta, 1998an, Azpeitia eta Lasao arteko trenbidea jarri zen martxan. “Nik uste dut hasieratik argi genuela hori zela inportanteena. Izan ere, gu ez gara museo normal bat, arte ederretako museo bat; arte ederretako museoak kontenplatzeko sortu dira, baina trenak ez, trenak ibiltzeko sortzen dira. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zitzaigun jendeari trenean ibiltzeko aukera ematea, gure aitona-amonek bidaiatzen zuten bezala bidaiatzeko aukera ematea”. Olaizolak garbi du lurrun trenean ibiltzea dela museora bisitari gehien erakartzen duena. Aste Santutik azaroaren 1era arte, asteburuero ibiltzen da lurrun trena; bi bidaia egiten ditu larunbatean, eta bat igandean. Abuztuan, berriz, egunero izaten da trenean ibiltzeko aukera. “Baina makina dieselarekin egiten dira bidaia horiek, gure tren diesel historikoak ere badu-eta eskubidea noizean behin ibiltzeko”. Horrez gain, bisitari taldeek ere badute aukera aurrez eskatuta trena alokatzeko. Bisitariak bi taldetan banatzen ditu Olaizolak. “Asteburuetan eta udan familiak izaten dira, batez ere, oso museo erakargarria baita familientzat. Aste tartean, berriz, taldeak izaten dira: ikastetxeak, erretiratuak, denbora libreko taldeak, euskaltegiak…”. Udan, bestalde, turistak ere izaten dituzte: “Ipar Euskal Herritik etortzen zaizkigu asko, eta baita Espainiatik ere; gero eta gehiago dira, bestalde, frantsesak, alemaniarrak eta ingelesak”. Museoak inoizko bisitari gehien izan du aurtengo udan: 4.469 bisitari izan dituzte, iaz baino %19,85 gehiago. “Oso pozik gaude. Museo batek bi funtzio ditu: bat da ondarea babestea, eta, bestea, ondare hori ezagutaraztea. Jendea etortzen ez bada, herren gelditzen zara”. Urtean 30.000 bisitari inguru izaten dituztela nabarmendu du Olaizolak: “Eta hori asko da, batez ere kontuan hartzen badugu Azpeitian gaudela, eta ez Donostian. Eta Azpeitira etorri egin behar da”. Harro hitz egiten du Olaizolak museoaz. “Europan, trenari buruzko museo asko daude; Britainia Handian, adibidez, 200 inguru dira, museoak eta tren historiko turistikoak kontuan hartuta. Espainiako Estatuan, berriz, maila honetako beste hiru museo bakarrik daude: Vilanova i la Geltrun [Herrialde Katalanak], Gijonen eta Madrilen”.
2020-06-02T09:05:31
https://gipuzkoa.hitza.eus/2016/09/23/museora-burdinbidearen-euskal-museoa-ikusteko-bai-ibiltzeko-ere-bai/
[ -1 ]
Gorputzaren estruktura eta orekan oinarritzen den eskuzko teknika Osteopatia, gorputzaren estruktura eta orekan oinarritzen den eskuzko teknika bat da, eta gorputzeko edozein ehunek jasandako mugikortasun aldaketei egindako eskuzko hurbilketa- diagnostiko eta terapeutikoan oinarritzen da. Izan ere, edozein patologiaren aurrean, osteopatiak, organismoaren autoerregulazioa errespetatuz eta erraztuz funtzionatzen du, eta ez medikamentuen menpeko bihurtuz. Gainera, abordatze holistikoaren testuinguruan koka dezakegu, zein eredu bio-mediku-psiko-sozialen bidez, homeostasia edo gorputzeko ehun muskulueskeletikoen, nerbioen, erraien, zirkulazioaren multzoaren oreka mekanikoa bultzatu edo berreskuratu nahi duen. Horretarako, diagnostiko- funtzional osteopatikoan patologikoak bezala identifikatu diren ehunetan eskuzko teknikak aplikatzen ditu. 206 hezur oreka mantentzeko Osteopatia, ez – erasokorra baina oso eraginkorra den eskuzko teknika bat da, eta prestakuntza aproposa duten teknikariek aplikatuz gero, guztiz segurua eta arriskurik gabekoa da. Izan ere, haur eta umeentzako aproposa izan daiteke ere. Paziente bakoitzaren ehun eta estrukturek duten mugimenduaren askatasun maila baloratzen dugu. Orokorrean, osteopatak, pazientearen arazo edo molestiak, artikulazioa, edo mugimendu askatasunaren mailarekin harremana duen ehunen estruktura begiratzen du. Ondoren, medikuntza diagnostikotik ezberdindu daitekeen ebaluazio esteopatiko bat egiten du. Ebaluazio hau, blokeaturik edo disfuntzioan dauden estrukturen identifikazioa, mugikortasun terminoetan, hau da, disfuntzio osteopatia osoa identifikatzen saiatzen da, gero, lesio guztiak ezabatu daitezen. Lesio osteopatiko hau gorputzaren edozein estruktura edo ehunean gerta daiteke. Artikulazioak, adibidez, artikulazioaren beraren muga fisiologikoen barnean, mugikortasun murrizketa bere gain hartzen dute; beraz, ez da dislokazio bat, baina azpiluxazio bat, berriz, bai. Honek, artikuluen zonaldea eta bizkarrezurraren fenomenoak diren arkuaren erreflexu espinala, hau da, gorputz visceral errefluxua narritatzen du, edota muskuluak uzkurtzen ditu ere. Osteopatia, modu integralean eta adar eta teknika zehatzen bitartez gauzatzen dugu. Arazoaren jatorria lokalizatzeko diagnostiko osteopatiko bat egin ondoren, osteopatak, gorputzaren estruktura ezberdinen oreka mekanikoa berrezartzeko teknika ezberdinak erabiltzen ditu. Osteopatia estrukturala Osteopatia estrukturala, sistema muskulueskeletikoari zuzenduta dago, zeinean disfuntzio, ehun eta paziente bakoitzari egokitutako teknika anitzak aplikatzen ditugun. Izan ere, bizkarrezurretik menbruak arte dauden gorputzeko artikulazio guztien mugikortasun murrizketak zuzentzen ditugu, hots, temporo – masailezur artikulazioa, pelbisa,… teknika honek, gainera, tolerantzia handia erakusteaz gain, ez du efektu kontrajarririk, pazientearen oreka biomekanikoa berrezartzen duen teknika naturala baita. Erraien osteopatia Erraien osteopatia, erraien funtzioetan parte hartzen duten ehunetan jardutera dago bideraturik, hala nola, mintz haritsuetan. Izan ere, erraien eskuzko teknikek, mugikortasun fluxuetan etenaldiak askatzen laguntzen dute, zeintzuk organismoari erabilgarriago, produktiboago eta osasuntsuagoa den oinarri funtzionala eskaintzen dioten. Garezurreko osteopatia eta garezursacra terapia Eskuzko tekniken bidez, garezurraren eta masailezurraren mikromugikortasuna errazten eta askatzen dute. Izan ere, meninge mintz eta cafekirraquideo likidoan teknika hauek aplikatuz, garezursacra harremanaren multzoa askatzen da ere. Teknika hauek, gainera, haur eta umeekin baliagarritasun handia du. Ione Amezaga: Osteopata Mikromugimenduak gorputzaren oreka lortzeko.
2019-06-20T11:32:48
http://clinicabiona.com/eu/terapiak/osteopatia
[ -1 ]
Paper hutsak ez diren berme juridikoak - Hospitalidad.es Paper hutsak ez diren berme juridikoak Migratzaile Eskubidedunak sareak ohartarazi du berehala Marokora bueltan ari direla bidaltzen berriki Melillako hesia gainditu duten pertsonak Ehunka etorkinek Melillako hesiaren gainetik salto egin dute berriki, eta saiakera horretan, pertsona bat hil da. Beste amets bat zapuztu da, eta posible zen hori ekiditea. Migratzaile Eskubidedunak sareak, lehenik eta behin, gure mugetan beste bizitza bat galdu izanak eragiten dion mina eta inpotentzia adierazi nahi du. Hesiak eskubide-urraketen adierazle dira oraindik ere, tragediaren eta frustrazioaren sinonimo. Gure gizatea ez da gai migratzaileen drama eraldatzeko; ez da gai drama hori harrerarako, elkartzeko eta abegi ona erakusteko aukera bihurtzeko. Aukera hori hormen aurka txikitzen da. Bigarrenik, eta azken orduetan pertsona horietatik gutxienez berrogeita hamarren bat bueltan Marokora bidali dituztela dioten albisteak jaso ostean, Migratzaile Eskubidedunak sarean parte hartzen dugun Elizako erakundeok —sarea presente dago Malagako Elizbarrutian, honako hauen bidez: Malagako eta Melillako migrazioetarako ordezkaritza, migratzaileentzako jesuita-zerbitzua, Hermanas Apostolicas-Santo Angel eta Malagako Caritas— berriz esaten dugu kasu honetan ere bete egin behar direla itzultze-prozedurako berme guztiak: Pertsona bakoitza identifikatu behar da, eta beharrezko mekanismoak jarri behar dira iritsi berri diren pertsona horien artean adin txikikorik badagoen jakiteko. Pertsona horien egoera pertsonalak egiaztatu behar dira: zaurgarritasun-egoeran dauden, zein osasun-egoera duten… Informazioa eman behar zaie, iritsi berriek ulertzen duten hizkuntza batean, nazioarteko babesa eskatzeko aukerari eta horretarako prozedurari buruz, balizko itzultze-prozedurari buruz eta bueltan bidaltze hori saihesteko eskura dauden baliabideei buruz. Berriro gogorarazten dugu oinarrizko berme horietarako denbora eta baliabideak behar direla; izan ere, beharrezkoa da interpreteak eskaintzea, lege-laguntza ematea (pertsona bakoitzaren egoera entzuteko eta ulertzeko behar beste denbora hartuta) eta bueltan bidaltzeko erabakiaren aurka egiteko baliabide eraginkorrak eskaintzea. Horrez gain, ohartarazten dugu pertsona horiek halako presarekin bueltan Marokora bidaltzeak Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko 3. artikulua urratuko lukeela. Horixe bera esan dio Giza Eskubideen komisarioak ere Tortura Saihesteko Batzordeari. Azkartasuna ez da beti eraginkortasunaren adierazgarri, ez behitzat pertsonen bizia eta etorkizuna jokoan daudenean: gehienetan migrazio-bide luze baten esperientzia traumatikoa dakarten pertsona horien bizia eta etorkizuna, alegia. Gizarte demokratiko eta inklusibo baten eskakizun ere badira berme juridikoak, eta ezin diegu muzin egin; are gehiago, indartu egin behar dira berehala, pertsona zaurgarrienak legezkotasunetik kanpo kokatzea nahi dutenen ahotsak entzuten diren garai honetan.
2019-05-22T05:12:38
https://www.hospitalidad.es/eu/garantias-juridicas-que-no-sean-papel-mojado/
[ -1 ]
Kanten kantoia - "Ume eder bat" abestia "Ume eder bat" abestia <p>"Ume eder bat" abestiaren zati bat kantatzen du.</p> Donostiako kalian, nola pasatu parian? “aingeru hori nun dago?” Nere maitia ez det esango hori nun dagon. - Gehio ez dakit. Hortako euki behar det, zera, liburua. Eta liburuakin itsusi ematen du, ezta? Grabatzeko. Eske badakizu ze pasatzen dan? - Hori noiz ikasitakoa, hori aspaldikoa? - Hori bai aspaldikoa , baiño kantatzen degu Donostin kantu jiran e! Eta ensaiotan ere bai. Baiño gere kulpa da, beti liburuakin eta gero liburua itxi eta “se olvidó”. Informazio gehiago: "Ume eder bat" abestia
2020-04-09T10:28:17
https://kantak.ahotsak.eus/kantak/030501/don-119-003
[ -1 ]
Mutiloak kargu politikoa duela onartu behar du - GARA Kirola eta politika ez omen dira nahastu behar. Hala esaten dute politikariek, kirolariek esateko dutena gustuko ez dutenean. Jakina, hauteskunde kanpainan ikuspuntu hau malgutu egiten dute. Horrexegatik, kirolariek ez dituzte politikariak gehiegi maite, maiz lotsarik gabe erabiltzen dutelako beraien irudia. Bestetik, kirolariak herritarrak ere badira eta beren ideologia, dena delakoa, izan eta defendatzeko eskubide osoa dute. Orokorrean kirolariek ez dute ezer irabazten pentsatzen dutena esateagatik. Areago, sarri kostu bat ere jasan behar dute pentsatzen dutena defendatzeagatik. Bestelakoa da Administrazioan kirol arloa kudeatzen duten politikarien kasua. Logikoa denez, politikariek izendatzen dituzten heinean, duten ideologiagatik hautatuak dira, besteak beste. Zentzu honetan, kirola eta politika ez nahasteko eskatuz Patxi Mutiloak atzo egin zituen adierazpenak harrigarriak dira. Gustatu ala ez, bere kargua politikoa dela onartu behar du, eta bere gainetik dauden arduradunak PSOEko agintariak direla, PPrekin akordioa duten politikari profesionalak, alegia. Hori da berak ordezkatzen duena, ez gehiago eta ez gutxiago. Hortik aurrera, esandako beste zenbait kontu albo batean utzita, hobe luke kirolariak errespetu handiagoz tratatzea. Beraiek, ondo edo gaizki, konpromisoz esaten dute pentsatzen dutena. Berarentzat, ordea, lanbide berria da: politikaria.
2020-06-02T22:29:57
https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20091205/170598/eu/Mutiloak-kargu-politikoa-duela-onartu-behar-du
[ -1 ]
Rudolf Trebitsh - Wikipedia, entziklopedia askea. Rudolf Trebitsh Rudolf Trebitsch , 1876ko urtarrilaren 28an, Viena hirian jaio zen austriar antropologoa izan zen. 1918ko urriaren 9an, Graz hirian hil zen; etnologiaren ikuspuntutik Europako hainbat hizkuntza gutxitu ikertu zituen eta tokian-tokiko soinu grabazioak bildu zituen ikertzeko. Viena, 1876ko urtarrilaren  28a Judendorf-Straßengel , 1918ko urriaren  9a (42 urte) Leopol Trebitsch eta Malvina Singerren semea zen. Hasieran medikuntza ikasketak egin zituen eta 1900 urtean burutu. Gerora, antropologia, etnologia eta hizkuntzalaritza alorretan ikasketak egin zituen. Ondoren, 1904tik 1913ra bitartean, Islandia (1904), Groenlandia (1906), Irlanda, Gales eta Eskozia (1908,1909) eta Euskal Herrian (1913)barrena ibili zen, desagertzeko zorian zeuden hizkuntzak ikertzeko. Lehenengo Mundu Gerra hasi eta 1915ean mediku gisa jardutera bidali zuten armadako erietxe batera, Grazetik gertu; han hil zen hiru urte beranduago. Vienako Zientzietako Akademia Inperialeko kidea izan zen. Hizkuntz grabazioak eta grabazio musikalak egin zituen. Soinuez gain, argazkiak, lanabesak, arropak, oinetakoak, etab. bildu zituen. Bilduma horiek guztiak Zientzien Akademia Inperialaren Artxibo Fonografikoan (edo “Phonogrammarchiv”) eta Vienako Museo Etnografikoan jaso ziren. 1913ko udan Euskal Herrira etorri zen eta euskaldunen lekukotzak bildu zituen, hotsak eta musika. [1] ↑ LOPEZ DE ARANA, I., «Rudolf Trebitsch-en 1913ko euskal grabazio musikalak (II)»,Lapurdum : revue annuelle du Centre de Recherches sur la Langue Basque et l'Expression en Langue Basque (ERS 142 du CNRS et de Bordeaux III) et du Département Interuniversitaire d'Études Basques (Faculté Pluridisciplinaire de Bayonne) zk. 14 (2010), 89-135 or. Rudolf Trebtschen euskal grabazioak, http://www.ahotsak.com/erabiltzaileak/rudolf_trebisch Rudolf Trebitsch-en 1913ko Euskal grabazio Musikalak (II) Inaxio López de Arana Arrieta|http://lapurdum.revues.org/2285 (Alemanez)Austriako Artxibo Fonografikoaren katalogoa, non Trebitscheek bildutako grabazioak entzungai diren http://catalog.phonogrammarchiv.at/ "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Rudolf_Trebitsh&oldid=6743585"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 3 martxoa 2019(e)an, 21:18(e)tan
2019-09-18T10:07:08
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Rudolf_Trebitsh
[ -1 ]
Ireki dute Etxe Beltzen Antonio Oteizaren erakusketa - Azkoitia - Maxixatzen.eus Ireki dute Etxe Beltzen Antonio Oteizaren erakusketa Maxixatzen.eus 2019-06-20 18:53 Gaur, osteguna, ireki dute Antonio Oteizaren erakusketa, Etxe Beltzen. «Pozik eta zoriontsu» agertu da Oteiza artista Azkoitira itzulita. Sonia Vazquez zinegotziak azaldu du «ohorea» dela Antonio Oteiza aurkezpen ekitaldian Azkoitian izatea. Azkoitiarekin «lotura» duela eta «azkoitiarra» sentitzen dela azaldu du Vazquezek, eta 2007an Azkoitian Oteiza Fundazioa eratu zela adierazi du, Antonio Oteiza berak horrela eskatuta. Gaurtik hilaren 30era zabalik egongo den erakusketa Azkoitian Oteizaren omenez egiten den bigarrena da. Lehena 2008. urtea egin zen, eta gaur, hamaika urte geroago ateak ireki ditu berriz Etxe Beltzek Antonio Oteizaren artelanak erakusteko. Azkoitian gordeta dauden lanak dira hilaren amaiera arte erakutsiko direnak. Oteiza Fundazioko, Azkoitiko zein Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lanak ikusteko aukera egongo da Etxe Beltzen. Emakumea «oso presente» dagoela azaldu du Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko historialariak. Erakusketan «aberastasuna, intuizioa eta edertasuna» aurkituko direla nabarmendu du Mendizabalek. Izarraitz mendian gaztetan pasatako «oroitzapenak» etorri zaizkiola azaldu du Antonio Oteizak Azkoitira itzultzean. Donostiatik Azkoitira etorri denean familiakoak eta ezagunak agurtu dituela ere esan du. Gehien harritu duen gauza «Etxe Beltzeko lurra» izan dela adierazi du, «jatorra» egin zaiola azalduz. Atzerrian urteak pasa ostean, Azkoitira etorrita, «bere bihotzean gordetako esentzia kutunenak esnatu» zaizkiola esan du Oteizak. «Horren bila etorri» dela, eta «hori jaso» duela azpimarratu du artistak. Erakusketa astelehenetik igandera bitartean 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Larunbat eta igandetan goiz eta arratsalde egongo da zabalik. Goizez 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, astegunean bezala, 18:00etatik 20:00etara.
2020-08-09T00:26:26
https://maxixatzen.eus/azkoitia/1561050484408-ireki-dute-etxe-beltzen-antonio-oteizaren-erakusketa
[ -1 ]
Aurrekoa Abuztuak 17 Ostirala Hurrengoa Abuztuak 17 • 19:30 • San Martzial plaza (Altza-Larratxo) Festak Parte-hartzaileak: Jon Maia eta Eli Pagola. Abuztuak 17 • 17:30 • Sagastieder plaza (Intxaurrondo) Festak Zirko tailerra zirkuaren hainbat arlo lantzen dituen jarduera ludiko eta hezigarria da. Zirkuaren mundutik sortutako orekak, akrobaziek, jokoek eta ondo pasatzeko gogoak bat eginen dute. haur eta gazteek haien gorputzen kontzientzia eta kontrola lantzen dute haien trebetasuna eta abileziak trebatuz: mugimendu koordinatua, malgutasuna, arreta, konzentrazioa, bizkortasuna, oreka, erritmoa,... eta era berean, motibazio eta konstantziarekin autoestimua eta autokonfidantza hobetuz. Parte hartze-tailerra: "Larruarekin jolastuz" Abuztuak 17 • 17:30 • Vinuesa plaza (Erdialdea) Festak E-mendi Tailerrak larruarekin egindako lanak nola egiten diren irakatsiko dizkigute Vinuesa plazan. Bertso jaialdia: Amets Arzallus + Sustrai Colina + Oihana Iguaran + Beñat Mujika Abuztuak 17 • 12:30 • Easo plaza Bertsoa Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Beñat Mujika Gai-jartzailea: Saroi Jauregi Abuztuak 17 • 17:30 • Katalunia plaza (Gros-Ulia) Antzerkia eta Dantza Barre egin dezagun denok! Ongi pasa dezagun! Ikuskizuna hastera doa! Pailazoak iritsi dira! Gari, Montxo eta Joselontxo!!! Ilusioz eta alaitasunez beteriko kutxa eta maletaz beterik datoz eta abentura berriez gozatzeko aukera emango diguten tresna eta asmakizun bitxiez. Ikuskizunetan denok parte hartu dezakegu pailazo hauen ateraldi eta gertakariekin, magia eta musikarekin, nahiz eta instrumentu bitxiekin egina izan. Hori bai! Jotzen duten nota bakoitza humore eta dibertsio txinparta bat da! Abuztuak 17 • 17:30 • Kursaaleko Urumea terraza Musika Oso kontzertu berezia, helburu didaktiko batekin. Musika eta koreografiak formatu berezi baterako daude asmatuta: denek har dezatela parte, musikariek eta publikoak. Proposamen gomendagarria familian disfrutatzeko. Abuztuak 17 • 23:15 • Ondarretako hondartza Zinema Gaztelaniaz eta azpitituloak euskeraz Abuztuak 17 • 23:00 - 02:00 • Kursaaleko terraza Euskara + Bertso jaialdia: Amets Arzallus + Andoni Egaña + Beñat Gaztelumendi + Maialen Lujambio + Eli Pagola Abuztuak 17 • 18:00 • Trinitate plaza Bertsoa Aste Nagusia. Bertso saioa. Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Eli Pagola. Olatz Salvador + Andde Duhalde Abuztuak 17 • 23:30 • Flamenka Musika Zintzilik izeneko bere lehen diskoa aurkeztu du Olatz Salvador musikari donostiarrak. Skakeitan taldean hasi zuen bere musikari ibilbidea Salvadorrek eta duela lau urte inguru hasi zen bakarlari gisa. Proiektu honekin zapaldutako oholtzetan bera bakarrik ikustera ohitu garen arren, oraingoan pauso bat haratago joan nahi izan du eta musikari paregabeekin abiatu du bidaia berri hau: Julen Idigoras, Borja Anton eta Jagoba Salvadorekin batera, ordura arte biluzik zeuden kantak janztera ausartu da, atmosfera berriei bide emanez. Bertso saioa: Jon Maia + Alaia Martin Abuztuak 17 • 18:00 • San Martzial ingurua (Altza-Larratxo) Bertsoa Bertsolariak: Jon Maia, Alaia Martin . Abuztuak 17 • 23:30 • Gipuzkoa plaza (Erdialdea) Antzerkia eta Dantza Margolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak ikusiko ditugu gertutik. Margolari bitxi honentzat margotzeko ekin­tza sinplea izugarrizko abentura izan daiteke. Gainera, aurrean daukan publikoa ikusita, beti egin nahi izan dituen burutazio zoroak saia­tzea erabakitzen du. Oso traketsa da, baina bere baldartasunaren bidez dauzkan izugarriz­ko trebetasunak erakutsiko dizkigu: oinekin margotu, ezinezko orekak, oso jarrera arraroetan abestu… Hau dana bere kidearen doinu eta trebetasun musikaleekin lagunduta. Bere margo abenturen konplizea izango baita.
2020-07-14T13:45:44
http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/agenda/data/2018-08-17/lang/eu
[ -1 ]
Zortzigarrena - Argentinan ere ekin diote erabakiaren bideari 13/05/2016 07:56 0 comentarios Argentinan ere ekin diote erabakiaren bideari ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ izeneko ekimena izan berri da Argentinako hiriburuan eta bertan, dozenaka herritarrek bat egin dute Gure Esku Dagok proposatutako erabakiaren bidearekin. Bideoan ikus daitekeen moduan, bertan jarritako hautetsontzietan boto sinbolikoa eman zuten inguratutakoek. Ekitaldi nagusian, ‘Gure Esku Dago’ hitza osatu zuten dinamikako kideek. Ekainaren 5ean 34 herritan galdeketak izango dira euskal estatu burujabe baten inguruan eta independentziaz. Gainera, dozenaka herritan norabide berean urratsa emango dutela iragarri du erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak.
2019-07-20T21:18:49
https://www.naiz.eus/es/blogs/zortzigarrena/posts/argentinan-ere-ekin-diote-erabakiaren-bideari
[ -1 ]
hezkunza – Alternatiba Etiketa: hezkunza Gurasoen beto “eskubidea” (Maria del Rio) Enegarrenez VOXen eskutik, C’s eta PP-ren laguntzaz, oinarririk gabeko debate batean murgilduta gaude.
2020-02-19T01:08:48
http://alternatiba.net/tag/hezkunza/
[ -1 ]
Txikipedia:Ingurumen - Wikipedia, entziklopedia askea. Talde ekologista baten itsasontzia, itsasoa babesteko. Ingurumena gu inguratzen gaituen guzti-guztia da, izaki bizidun guztion bizitzan eragina duten gauza guztiak. Gaur egun, ingurumen hitza naturaz hitz egiteko erabiltzen da askotan. Ingurumen hitza, zentzu honekin, nahiko berria da; euskaraz, ingurugiro hitza hasi zen zabaltzen 20. mendeko 60ko hamarkadatik aurrera zentzu honekin, hau da, kontzeptu hori adierazteko. Orduan hasi zen jendea konturatzen gure bizimodua nabarmenki kalte handiak egiten ari zitzaizkiola munduari, gure inguruari: autoek eta beste ibilgailuek, fabrika eta lantegiek, berogailuek eta gure hondakin guztiek natura kutsatzen dute, airea, ibaiak, itsasoa, lurra... Leku askotan, basoak eta oihan tropikalak desagertzen ari dira, eta, haiekin batera, animalia eta landare espezie ugari ere. Kalte horietaz konturatzean, ekologismoa sortu zen, ingurumena eta natura guztia babestu nahi duen mugimendu bat. Oso garrantzitsua da ingurumena?Aldatu Izaki bizidun guztiok harreman handia dute ingurumenarekin: ingurumen egokia behar dugu bizirik iraun eta osasunez bizitzeko; eta, era berean, ingurumenak izaki bizidunak behar ditu egoera onean jarraitzeko. Ekosistema hitza erabiltzen da harreman hori adierazteko; ekosistemak halako toki batean dauden bizidunek eta bizigabeek osatzen dituzten harreman guztien multzoari deitzen zaio. Gizakiaren jarduerek ekosistemak kaltetzen edo hondatzen dituztenean, izaki bizidun horietako batzuek arazo handiak izaten dituzte bizirik jarraitu ahal izateko. Eta horrek kalte handiak eragin ditzake ekosistema osoan, baita gizakiontzat ere. Gaur egun, ingurumena zaintzeko helburua dutenen artean, asko zabaldu da " jasangarritasun "aren ideia; euskaraz, " iraunkortasuna " eta " eutsigarritasuna " ere deitzen zaio. Ideia honek esan nahi du beharrezkoa dela ahaleginak egitea ingurumenari kalterik ez egiteko gizakion edozein jarduerarekin; ingurumenak kalterik gabe jasan ahal izateko gure gizartearen beharrak asetzeko egin behar ditugun gauzak, kalte handirik gabe iraun ahal izateko. Zoritxarrez, gizakion jarduera asko ez dira jasangarri edo eutsigarriak; adibidez, petrolioa eta horrelako erregai fosil kutsagarriak erabiltzen jarraitzen dugu, eta horrek etengabeko kalteak eragiten dizkio ingurumenari. Denok kutsatzen dugu ingurumena gure gehiegizko kontsumoarekin, eta hori ez da jasangarria, ingurumenak ezin die eutsi gure jardueraren eragin kaltegarriei. Zer dira ingurumen-zientziak?Aldatu Ingurumen-zientziek ingurumena aztertzen du, Lur planetak nola funtzionatzen duen ikertzen du. Ingurumen-zientzialariek askotan aztertzen dute nolako eragina edukitzen ari den gizakion jarduera ingurumenean, bai eta zer egin dezakegun ere kalte hori gutxitzeko edo kalterik ez egiteko. Zientzialari hauek Lurreko atmosfera, ozeanoak, geologia, habitatak, animaliak eta ekologia ikertzen dituzte. Eskoletan ere gero eta gehiago lantzen dira ingurumenari buruzko gaiak. Horrela, ohitura hobeak irakatsi nahi zaizkie umeei, natura zaintzeko eta garapen jasangarria izateko; hau da, ingurumena errespetatzen duen bizimodua edukitzeko. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txikipedia:Ingurumen&oldid=6866221"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 21 maiatza 2019(e)an, 08:34(e)tan
2020-02-20T02:59:58
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Ingurumen
[ -1 ]
Gasteizen egindako Sukaldaritza Kongresuaren antolatzaileek kontratua bete ez dutela ilusita, neurriak hartzea eskatu du Eusko Alkartasunak | EA - Eusko Alkartasuna Hasiera » Araba » Gasteizen egindako Sukaldaritza Kongresuaren antolatzaileek kontratua bete ez dutela ilusita, neurriak hartzea eskatu du Eusko Alkartasunak Gasteizen egindako Sukaldaritza Kongresuaren antolatzaileek kontratua bete ez dutela ilusita, neurriak hartzea eskatu du Eusko Alkartasunak Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Mai 6, 2009 honetan: Araba Antxon Belakortu: “Gasteiztarrentzat zuzendutako dastatzea zen diru publikoa emateko arrazoi nagusia, eta egin ez zenez eman beharreko dirua zenbat den pentsatu beharko da” El Grupo Municipal Eusko Alkartasuna en el Ayuntamiento de Gasteiz ha preguntado en la Comisión de Hacienda celebrada hoy por el incumplimiento de las condiciones del convenio para la organización del XV Congreso Internacional de la Cocina de Autor celebrado recientemente en la capital alavesa. Antxon Belakortu, portavoz de Eusko Alkartasuna en el Ayuntamiento de Gasteiz, ha asegurado que, puesto que no se realizó la degustación abierta al público en general, que era la principal razón que justificaba la aportación municipal al evento, “debe valorarse si se debe pedir que se descuente la aportación realizada, o, por lo menos, parte”. Antxon Belakortu ha recordado que el certamen tenía dos partes, la referida a los participantes, profesionales de la cocina, que tuvieron un amplio programa con cocineros del más alto nivel del 20 al 23 de abril; y la que estaba destinada al público en general con una degustación de pintxos de los cocineros participantes que debía celebrarse en la Plaza de Toros. “El acto estaba completamente programado y planificado en el convenio, que establecía que el acceso al acto sería previa compra de un ticket”, ha añadido el portavoz abertzale, que ha mostrado, además, su sorpresa por el hecho de que “nadie haya explicado porqué se ha suspendido este acto”, aunque la concejala de Promoción Económica, Isabel Martínez, ha reconocido que, efectivamente, la cata abierta no se realizó. El portavoz municipal de Eusko Alkartasuna se ha mostrado firme al afirmar que “la aportación del Ayuntamiento a este certamen se justificaba fundamentalmente por dos razones, la promoción de la ciudad, y el acto de puertas abiertas, destinado a los y las gasteiztarras en general”. Belakortu ha considerado “más que dudoso que el Ayuntamiento tenga que aportar 150.00 € de los fondos públicos sólo para traer, por muy interesante que sea, a cocineros como Martín Berasategi o Ferrán Adriá, o para un programa en el que se incluyen tres cenas ofrecidas por cocineros estrella y una fiesta de la chuleta”. “Estamos en un momento en el que no se puede, o por lo menos no se debe, desaprovechar un solo euro de los fondos públicos en asuntos que no aporten algo a la ciudadanía”, por lo que Eusko Alkartasuna ha pedido al Ayuntamiento que “por lo menos piense si hay que pedir a los organizadores del certamen que devuelvan un dinero público que no han utilizado en los términos acordados”.
2017-11-23T03:44:23
http://www.euskoalkartasuna.eus/gasteizen-egindako-sukaldaritza-kongresuaren-antolatzaileek-kontratua/
[ -1 ]
Getxoko XIV. Komiki Azoka aste bukaera honetan — Eibar.ORG | Eibarko peoria Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Getxoko XIV. Komiki Azoka aste bukaera honetan Getxoko XIV. Komiki Azoka aste bukaera honetan e-gor 2015/11/18 23:15 Aurkezpenez, standez, erakusketez, tailerrez eta beste mila gauzez beteta Irudia: Juan Giménez Duela bi aste Manga Azoka izan ondoren, asteburu honetan Komiki Azoka izango da Getxon. Areetako Geltokiko Plazako karpa ostiral honetatik igandera bitartean egongo da irekita, goizetan 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldetan 17:00etatik 21:00etara. Aurten Juan Giménez omenduko dute (berak egin du kartela). Ohi bezala, egitarau oparoa daukate prestatuta: erakusketak, egile gonbidatu ugari, sinatze-txandak eta beste ekitaldi ugari. Aurtengoan hainbat standetan egongo da euskarazko komikien presentziarik: Luterl taldearenean, Astiberrirenean, Zapart! Komiki Jaialdiarenean (adi ekainerako antolatzen ari diren ekitaldi honi) eta batez ere, Xabiroi komiki-aldizkariarenean. Honetan aukera izango duzu zure euskarazko album sinatua erosteko, eta ez soilik Xabiroikoak, baita beste argitaletxe batzuetakoak ere. Behean duzue sinatze-txanden egitaraua. Bestalde, Xabiroiko standean edozein erosketa eginez gero, Diamanteak, urrea eta ikatza komiki ederra opari eramango duzu, Unai Iturriaga eta Alfonso Zapicok egina Athletic Fundazioarentzat eta hemen hizpide izan genuena. etiketak: Astiberri, Luterl, Getxoko komiki-azoka, Juan Giménez, komikiak, Xabiroi, Zapart!
2019-09-17T16:16:11
https://eibar.org/blogak/e-gorblog/getxoko-xiv-komiki-azoka-aste-bukaera-honetan
[ -1 ]
Iruneko festak Ze azkar ari den uda pasatzen!!! Iruneko festak atzo izan zirela dirudi. Urtero bezala, primerako egitarau batez gozatzeko aukera izan genuen, musika saioak, tortila patata lehiaketa eta alardea gure kantinera eta sarjentuarekin. Aurten, egoitzako kantinera Ignacia Santiago izan da eta sarjentua berriz Jesus Manuel Gomez. Biek primeran egin zuten eta oso giro ederra sortu zen. Berriz ere aurten, Iruneko Azken Portu elkarteak lagundu digu festa ondo irten dadin. Beraz hauei eskerrak ematea baino ez zaigu gertzen.
2020-02-22T05:56:26
http://www.gsr.coop/berriak/iruneko-festak
[ -1 ]
Lehren kompakt I E-Book: ebook jetzt bei Weltbild.de als Download Kommentare zu "Lehren kompakt I (E-Book)"
2018-10-16T20:29:56
https://www.weltbild.de/artikel/ebook/lehren-kompakt-i-e-book_24527488-1
[ -1 ]
Euskal Herriko mugimendu feministaren oharra, "Euskal Herriko mugimendu abolizionistaren" sorreraren harira Euskal Herriko mugimendu feministak ohar bat atera du orain pare bat aste aurkeztutako "Euskal Herriko mugimendu abolizionista"k ekarri dituen korapiloak argitze aldera. Komunikatuak honako hau dio: Iragan den irailaren 30ean Euskal Herriko Mugimendu Feminista osatzen dugun hainbat taldek harrituta jakin genuen “mugimendu abolizionista” honen berri. Horren harira, honakoa partekatu nahi dugu: Mugimendu hau ez da zuzenean Euskal Herriko Mugimendu Feministatik sortu, ezta elkar banatzen ditugun markoetatik ere. Beraz, ez da barne mailako eztabaida, erabaki edota adostasun bateratu batetik abiatutako ekimena. Zentzu horretan, dinamika abolizionista honi “mugimendu” moduan izenpetzeak eragin dituen nahasmenduak argitu nahi ditugu. Jakitun gara Euskal Herriko Mugimendu Feministan prostituzioaren inguruko postura desberdinak eta anitzak badaudela, baina hau bera mugimenduaren aberasgune eta nolakotasunaren parte dela ere badakigu. Badakigu jakin, baita ere, prostituzioa historikoki, mugimendu feministaren korapilo handienetako bat izan dela. Hala ere, postura horiek modu bitarrean baino, era konplexuagoan ulertzeko eta posizioak elkartzeko lana egiten jarraitu nahi dugu. Horixe baita emakume guztien eskubideen defentsan aurrera urratsak ematen jarraitzeko bidea. Hamarkadaz hamarkada kokaleku politiko desberdinak ditugunok elkarrizketan eta elkar lanean jarduten asmatu dugu, eta uste dugu, mugimendu feministaren barne-markoak direla eztabaida honetan sakontzeko leku aproposenak, sareetako lintxamenduak eta azpi-joakoak ekiditen, eta beti ere, elkar aitortzatik abiatuta. Prostituzioaren auzia Mugimendu Feminista zatizeko elementu bezala erabili izan da Estatuko hainbat lekutan ikusi dugun moduan. Euskal Herrian ez dugu horrelakorik biziko. Urteak daramatzagu gure mugimenduan dagoen aniztasuna errespetatzen eta eztabaida horietatik ikaspenak ateratzen izan ere, aniztasun eta aberastasu horiek dira mugmindu bezala indartzen gaituena. Honek lan handia eta jende askoren inplikazioa eskatu du eta ez dugu ibilbide hori zapuztu nahi. Dei egiten dugu, egun batetik bestera argituko ez den gai hau lantzen jarraitzera, horretarako historikoki Mugimendu Feministak izan dituen espazio kolektiboetan, eta uko egiten diogu foku errazak eta titularretako tirabiretan erortzeari. Euskal Herriko Mugimendu Feminista prest dago, azken 40 urteetan bezala, gai korapilatsuetan murgiltzeko eta irtenbide konplexuak arakatzeko. Horretarako, ezinbesteko hitzordua dugu datorren azaroaren 1, 2 eta 3an Durangon antolatu ditugun Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan, hori baita gure mugimenduak sorreratik izan duen debaterako zein estrategiak marrazteko topaleku nagusia. Erronka beste aukera ditugu feminismotik erroko eraldaketak bultzatzeko, salda badago. 2019ko Urrian Dokumentua euskaraz eta gazteleraz deskargatzeko hemen behean.
2019-12-08T00:40:57
http://bilgunefeminista.eus/eu/Berriak/20191021/Euskal_Herriko_mugimendu_feministaren_oharra_Euskal_Herriko_mugimendu_abolizionistaren_sorreraren_harira
[ -1 ]
Inbertsio funtsei esker inbertsio estrategiak aurrera eramatea oso erraza da. Diru gutxirekin inbertsioa dibertsifikatzeko aukera ematen digute, eta horri esker inbertsio estrategien arriskua are gehiago gutxitu dezakegu. Adibide gisa har ditzagun bi funts: ING Direct Fondo Naranja IBEX 35, eta Bankinter Renta Fija Corto Plazo. Lehena ikusi dugu dagoeneko aurretik, IBEX 35 indizea jarraitzen duen metaketa funts pasiboa da. Bestea epe motzeko errenta finkoan inbertitzen duen metaketa funts bat da. Hauek izan dira azken hamar urteetan izan dituzten errentagarritasunak: ING Direct Fondo Naranja IBEX 35 %19,3 %20,4 %34,2 %9,3 %-36,8 %36,2 %-13,9 %-8,5 %1,5 %26,3 %6,24 Taulan ikus daiteken bezala errenta finkoko funtsak ozta-ozta gainditu du inflazioa, beraz, bere horretan ez digu errentagarritasun handiegirik eman. Hala ere, gutxienez aurrezkien eroste ahalmena mantentzeko balio izan du, eta oso tresna aproposa izan da noiznahi diru beharrean ibili izan bagina. Errenta aldakorrak, noski, errentagarritasun handiagoa lortzen du epe luzera, baina dituen gorabeherak ikusita oso arriskutsua izan daiteke dena errenta aldakorrean jartzea. Noizbait diru beharrean bageundeke, eta burtsaren garai okerrenekin tokatuko balitz, gerora zaila litzateke galdutakoa berreskuratzea. Eta bi funtsak konbinatuz gero? Adibidez, 60/40 estrategiarekin, urte hasieran berrorekatuz? Ikus dezagun 10.000 euroko aurrezkiak zein bilakaera izango zukeen 2004tik aurrera bi funts horiekin 60/40 estrategia erabilita: 6.000,00 4.000,00 10.000,00 7.158,00 4.072,00 11.230,00 %12,30 6.738,00 4.492,00 11.230,00 8.112,55 4.568,36 12.680,92 %12,92 7.608,55 5.072,37 12.680,92 10.210,67 5.214,39 15.425,07 %21,64 9.255,04 6.170,03 15.425,07 10.115,76 6.379,81 16.495,57 %6,94 9.897,34 6.598,23 16.495,57 6.255,12 6.809,37 13.064,49 %-20,80 7.838,69 5.225,80 13.064,49 10.676,30 5.293,73 15.970,03 %22,24 9.582,02 6.388,01 15.970,03 8.250,12 6.439,12 14.689,23 %-8,20 8.813,54 5.875,69 14.689,23 8.064,39 5.981,46 14.045,85 %-4,38 8.427,51 5.618,34 14.045,85 8.553,92 5.814,98 14.368,90 %2,30 8.621,34 5.747,56 14.368,90 10.888,75 6.046,43 16.935,19 %17,86 Oraindik ere errenta aldakor hutseko estrategia hobea izango zela ikus daiteke, baina 60/40 ez da hain urrun geratu. Gainera, 60/40ekin galera urteak errenta aldakor hutseko estrategiarekin baino leunagoak dira. Hori oso garrantzitsua da, guztiek ezin baitute galera bortitzen ondoren lasai lo egin. Bestalde, adibide honetan 60/40 estrategian urte hasieran berrorekatu da bakarrik. Gogoratu nahi den guztietan berrorekatu daitekela, urtean kopuru jakin batean nahiz edozein desoreka handiren ondoren. Ez dugu gutxietsi behar berrorekatzeak duen garrantzia. Adibidez, kasu honetan inoiz berrorekatu ez balitz, hau da, hasieran 6.000 euro errenta aldakorrean eta 4.000 euro errenta finkoan jarri, eta berrorekatu gabe hamar urte pasatzen utzi balira, orduan etekinen UTB baliokidea %4,90 izango zen, berrorekatuta baino gutxiago, alegia. Inbertsio politika, gastuak, kudeatzailea, aktibo/pasibo… informazio ugari ezagutu behar dugu inbertsio funtsekin aritzeko. Nondik atera guzti hori? Modu asko daude inbertsio funts bati buruzko informazioa eskuratzeko. Lehena inbertsio funtsa saldu nahi digun berari eskatzea da. Inoiz banketxe batera joan, eta inbertsio funts bat saldu nahian hasten bazaizkigute, eskatu inbertsio funtsaren liburuxka. Bertan aurkituko dugu beharko dugun informazio guztia. Eta ez konformatu erakutsiko diguten errentagarritasun taularekin bakarrik. Ikusi dugu, jada, taula hori ez dela fidatzekoa. Beste informazio iturri bat Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen (CNMV) web gunea da. Errenta finkoaren kasuan ikusi genuen bezala, inbertsio funtsak ere CNMVk arautzen ditu, eta bertan aurki dezakegu Espainian merkaturatzen diren inbertsio funts guztiei buruzko informazio osoa. Azkenik, weg gune ugari aurki daitezke inbertsio funtsei buruzko informazioarekin. Adibidez, ezagunenetakoa Morningstar da. Kudeaketa aktibo eta pasiboko funtsak aztertzerakoan aurkitutako kasu bat aipatu nahiko nuke bidalketa honetan, BBVAren kudeaketa enpresak kudeatutako hiru inbertsio funts, hain zuzen ere. Funts horiek BBVA Bolsa, BBVA Bolsa Plus, eta BBVA Bolsa Indice dira. Hiruek Espainiako errenta aldakorrean inbertitzen dute, baina lehen biak kudeaketa aktiboko metaketa funtsak dira, eta hirugarrena kudeaketa pasiboko metaketa funtsa. Hona hemen azken hamar urteetan izan dituzten errentagarritasunak: BBVA Bolsa %17,6 %17,6 %31,7 %9,5 %-39,5 %37,1 %-15,4 %-14,2 %4,8 %25,4 %4,67 Bolsa Plus %19,1 %20,6 %34,2 %12,5 %-38,7 %34,8 %-14,8 %-15,4 %5,2 %26,4 %5,56 Bolsa Indice %19,3 %20,2 %33,7 %3,4 %-37,2 %36,7 %-14,1 %-8,3 %1,4 %26,1 %5,54 Emaitzak lotsagarriak dira. Gogoratu IBEX 35 indizeari dibidenduak gehitzen badizkiogu urtean %7 baino handiagoko errentagarritasuna emango zuela bataz beste. Hori jakinda sinesgaitza dirudi kudeaketa enpresa baten lan kaskarra zein nabarmen gera daiteken. Okerragoak dira, ordea, hiru funtsek dituzten kudeaketa gastuak. BBVA Bolsarena funtsaren %2,2 da urtean, BBVA Bolsa Plusena %1,35, eta BBVA Bolsa Indicerena %1,5. Nola liteke funts pasibo batek funts aktiboak baino kudeaketa gastu handiagoak izatea? Lapurreta garbia. Inbertsio funtsen gastuak azaldu genituenean funtsek kudeatzaile bat izaten dutela ikusi genuen. Kudeatzailea funtseko aurrezkiak behar bezala inbertitzeaz arduratzen da, beraz, bere erabakiak oso garrantzitsuak izango dira funtsaren errentagarritasunari begira. Kudeatzaileak funtsaren inbertsio politika jarraitu beharko du, noski, baina politika hori oso zehatza izanik ere, beti egin beharko du aukeraketa bat. Eta horretarako, enpresak aztertu, aurreikuspenak osatu, inbertsioen garapena jarraitu, eta abar egingo du. Jakina, lan guzti horrengatik ordainsaria jasoko du, inbertsio funtsaren gastu gisa azalduko den kudeaketa gastua, hain zuzen. Horrela, kudeaketa gastua kudeatzailearen jakinduriaz baliatzeko ordaintzen dugun gastua bezala ere ikus daiteke. Inbertsioak gure kabuz egin beharko bagenitu auskalo zer emaitza lortuko genukeen, beraz, hobe dakien bati ordaindu inbertsioak aproposak suertatuko direla ziurtatzeko. Baina kudeatzaileen lana benetan da ona? Asmatzen dute beren inbertsioekin? Kudeatzaileek horrela dela erantzungo digute, noski, eta hori frogatzen duten hainbat datu erakutsiko dizkigute. Baina ikus dezagun adibide bat, ea egia den. Bankia BP RV España %18,4 %17,4 %31,7 %9,3 %-36,4 %33,0 %-13,9 %-7,1 %4,0 %30,8 %6,30 Bolsa España %18,1 %17,3 %28,8 %11,2 %-23,8 %34,5 %-19,4 %-11,7 %5,7 %30,7 %7,17 Bestinver Bolsa %30,0 %27,1 %37,4 %4,8 %-35,2 %34,6 %3,7 %-12,7 %14,9 %29,7 %10,84 Caja Laboral Bolsa %16,5 %16,1 %27,9 %6,5 %-34,2 %33,3 %-13,1 %-8,8 %2,0 %20,9 %4,68 Foncaixa Bolsa Gestion España %16,6 %22,3 %33,3 %14,3 %-44,3 %27,6 %-3,2 %-13,5 %7,7 %29,2 %6,05 GVCGaesco Bolsalider %24,9 %16,7 %38,4 %0,8 %-36,7 %24,0 %-20,3 %-15,0 %-7,6 %29,0 %2,57 F. Naranja IBEX 35 %19,3 %20,4 %34,2 %9,3 %-36,8 %36,2 %-13,9 %-8,5 %1,5 %26,3 %6,24 Kutxabank Bolsa %18,8 %18,1 %28,3 %6,9 %-33,8 %31,5 %-11,5 %-8,2 %4,2 %24,8 %5,87 Popular BP Bolsa España %16,4 %18,3 %32,4 %2,5 %-37,7 %33,7 %-13,1 %-9,8 %-0,8 %24,2 %4,16 Renta 4 Bolsa %17,3 %18,4 %26,3 %9,8 %-36,5 %33,0 %-11,8 %-7,6 %0,1 %27,5 %5,40 Acciones Españolas %18,5 %19,1 %30,1 %8,2 %-37,2 %33,9 %-13,7 %-10,1 %1,4 %25,4 %5,12 %-39,4 %-17,4 %-13,1 Aurreko taulan Espainiko errenta aldakorrean inbertitzen duten hainbat inbertsio funtsek azken 10 urteetan izan duten errentagarritasuna ikus dezakegu: urtetik urtera, eta UTB baliokidea. Azken lerroan, Espainiako burtsaren bilakaera neurtzeko erabiltzen den IBEX 35 indizearen aldaketak ikus daitezke. Emaitza oso garbia da: ia funts guztiek IBEX 35ek baino emaitza askoz hobeak lortu dituzte. Eta ez da harritzekoa, azken hamarkadan IBEX 35en emaitza ez baita beste mundukoa izan. Horra hor, bada, kudeatzaileen gaitasuna frogatuta. Ezta hurrik eman ere! Harrigarria da horren taula soilak bere baitan izan ditzaken gezur eta faltsukeria pila. Eta okerragoa da horrelakoxe taulak erabiltzen dituztela inbertsio funtsak saldu nahi dizkigutenek. Lehen gezurra funtsaren izenean egoten da ia beti. Bolsa, España, eta horrelako hitzak edukita Espainiako errenta aldakorrean bakarrik inbertitzen duten inbertsio funtsak izatea espero genezake. Baina ez da horrela izaten. Egia da inbertsioen gehiengoa Espainiako errenta aldakorrean egiten dutela, baina inbertsio politika aztertu, eta Espainiako errenta aldakorraz gain beste edozertan ere inbertitzeko aukera edukitzen dutela ikus dezakegu. Eta orduan, zergatik alderatzen dute beren errentagarritasuna IBEX 35ekin? Alderaketa zuzena izateko beren inbertsio aukera guztiak jasotzen dituen indize bat erabili beharko lukete. Hurrengo gezurra kudeatzailearen meritua azaltzerakoan egoten da. Urte mordo bateko emaitzak batu, eta azkenean beti irabazle. Baina urtetik urtera aztertzen badugu egoera hain erosoa ez dela ikus dezakegu. Nola liteke horrelako aldaketa handiak edukitzea urte batetik besterako errentagarritasunean? Urte txar bat eta sekulako jipoia gure aurrezkientzat. Egia da IBEX 35 ere oso gorabeheratsua izan dela, baina zertarako dago orduan kudeatzailea? Baina benetan gezur itzela dena IBEX 35en berezkotasun batetaz egiten duten erabilera da. Zerrendako inbertsio funts guztiak metatze funtsak dira, hau da, beren etekinak funtsean bertan pilatzen dituzten funtsak. Beraz, funtsen inbertsioek dibidenduak ematen badituzte dibidendu horiek funtsera doaz, eta, ondorioz, funtsaren errentagarritasuna handitzen dute. IBEX 35 indizea, ordea, akzioen balioetaz osatuta dago, eta, beraz, ez du dibidendurik jasotzen, dibidenduak banatzean akzioen balioa gutxitu egiten baita. Dibidenduak azaldu genituenean IBEX 35eko enpresek bataz beste urtean %4 edo gehiagoko dibidenduak banatzen zituztela ikusi genuen, beraz, funtsen errentagarritasuna alderatzerakoan IBEX 35i dibidenduak gehitu beharko litzaizkioke gauzak behar bezala egiteko. Eta hor hasten dira kudeatzaileen estuasunak, bapatean IBEX 35eko enpresetan inbertitze hutsak %2,52ko UTB eman beharrean %7 baino gehiagoko UTB ematen baitu. Baina, orduan, zertarako kudeatzaile bat? Zergatik ez kudeaketaz ahaztu, eta zuzenean IBEX 35eko enpresak erosiko dituen funts soil bat? Gainera, horrelako funts baten kudeaketak ezin du batere zaila izan, eta kudeaketa gastuak ezerezean behar lukete, funtsaren errentagarritasuna ahalik eta gutxien kaltetuz. Eta dibertsifikazioa ziurtatuta izango genuke, gainera. Horixe da, hain zuzen, kudeaketa aktibo eta pasiboaren artean dagoen aldea. Inbertsio funts batek kudeaketa aktiboa duela esaten da inbertsio hoberenak aukeratzen saiatzen den kudeatzailea duenean. Aldiz, kudeaketa pasiboa duela esaten da kudeatzaileak indize edo zerrenda jakin bat jarraitu besterik egiten ez duenean, aukeraketa lanetan aritu gabe. Goiko taulako ia funts guztiak kudeaketa aktibokoak dira. Salbuespen bakarra ING Direct Fondo Naranja IBEX 35 da, IBEX 35 indizea jarraitzen duen funts pasibo bat. Eta harrigarria badirudi ere, hoberenetakoa da. Eta hori %1eko kudeaketa gastuak dituen arren —gehiegizkoa kudeaketa pasiboko funts batek sortzen duen lanerako—. Jakina, kudeatzaile onak ere badaude. Adibidez, txundigarria da Bestinver Bolsa funtsaren emaitza. Egia da Espainiako errenta aldakorraz gain Portugalekoan ere inbertitzen duela, baina hala ere. Lastima Bestinver Bolsako orain arteko kudeatzaileek duela gutxi funtsetik alde egin izana. Inbertsio funtsen etekinak 2014-12-04 No comments Inbertsio funtsen etekinak funtseko aurrezkiekin egindako inbertsioenak dira: aurrezkiak gordailuetan jasotzen badira, interesak; errenta finkoan inbertitzen bada, kupoiak; errenta aldakorrean bada, dibidenduak; eta abar. Eta errenta finkoa edo aldakorra erosi eta saltzen badira, orduan ondare irabazi edo galerak ere lortuko dira. Inbertsio funtsaren etekinak, ordea, ez zaizkie zuzenean funtsaren partaideei banatzen. Horren ordez normalean funtsean bertan pilatzen dira, berauek ere inbertitu eta etekin gehiago lortzeko. Horri esker funtsaren balioa handituz joaten da etengabe. Jakina, inbertsioetan galerak eduki badira funtsaren balioa txikiagotu egingo da, eta baita gastuen eraginez ere. Beraz, funtsaren balioa aldiero aldatuz doa inbertsio eta gastuen arabera. Inbertsio funtsaren balioa partaidetza guztien artean banatzen denez partaidetza bakoitzaren balioa erabil dezakegu funtsaren errentagarritasuna neurtzeko. Eta etekinak jaso nahiko bagenitu aski izango genuke partaidetzak itzuli eta aurrezkiak berreskuratzearekin. Azken batean, akzioekin bezalatsu da. Normalean inbertsio funtsek egunero argitaratzen dute bere partaidetzaren balioa, eta ordutegi zehatz bat izaten dute harpidetzak eta itzulketak balio horrekin egiteko. Bestalde, badira baita ere etekinak partaideen artean banatzen dituzten funtsak. Honelako funtsek, aldi batean pilatzen joan ondoren, partaidetza guztien artean banatzen dituzte etekinak. Hori egiterakoan, noski, partaidetzaren balioa banatutako etekinen arabera txikiagotzen da. Akzioen dibidenduen antzekoa litzateke hau. Funts ohikoenak etekinak etengabe pilatzen dituztenak dira, metaketa funts izenez ezagutzen direnak, alegia. Besteei, hau da, noizean behin etekinak banatzen dituztenei, banaketa funts deitzen zaie. Inbertsio funtsak banaketa funtsa, etekina, inbertsio funtsak, metaketa funtsa Funts bakoitzak gastu desberdin ugari izan ditzakenez, funtsen arteko alderateka errazteko, inbertsio funts bakoitzari bere TER kalkulatzen zaio. Funts baten TER funts horrek urtean zehar dituen gastu arrunten batura da, eta funtsaren balioaren ehuneko gisa adierazten da. Beraz, inbertsio funts batek zenbat eta TER txikiagoa eduki, orduan eta gastu gutxiago izango ditu, eta interesgarriagoa izan daiteke inbertsio gisa. Bestalde, funts baten TER ezagutzeak funtsaren egokitasuna aurreikusteko ere balio diezaguke. Adibidez, demagun funts baten inbertsio politika Euroguneko epe motzeko errenta finkoan inbertitzea dela, eta bere TER %2 dela. Errenta finkoa ezagututa badakigu datozen urteetan inbertsio politika horren etekinak oso mugatuak izango direla, funtsaren kudeatzailea munduko hoberena izanda ere. Seguraski etekin guztiak gastuetan joango lirateke, gainera. Beraz, funts hori oso inbertsio kaskarra litzateke.
2019-10-16T15:29:29
http://dirutan.blogariak.net/page/5/
[ -1 ]
Gipuzkoako Bazkundeko Batzorde Exekutiboak Fagor Arrasaten egin du bilera - Gipuzkoako bazkundea Ohikoa den moduan, urtean behin, Gipuzkoako Bazkundeko batzorde exekutiboko kideak, batzordea osatzen duten 12 enpresetako batera joaten dira batzarra egitera. Oraingo honetan Fagor Arrasate izan da enpresa anfitrioia. Fagor Arrasate Mondragon Taldearen parte da eta prensa eta estanpazio sistemen diseinuan, fabrikazioan eta horniketan espezialista da mundu mailan. Enpresa gipuzkoar hau azken legealdi honetan gehitu da Gipuzkoako Bazkondeko Osoko Bilkurara. Legealdia aurtengo urtarrilan hasi da eta 2022ko abenduan amaituko da. Batzorde Exekutiboa Gipuzkoako Bazkundearen kudeaketarako eta administraziorako organu nagusia da eta Fagor Arrasatez gain beste enpresa hauek osatzen dute: Aseconsa Aholkulariak, José Lazpiur Eraikuntza Mekanikoak, Algeposa Zamaketariak, Irizar Forjak, Marpe Decorazioak, Quimatryxek, Salva Industrialek, Muguerza Igogailuak, Gipuzkoako Arcelor Mittalek, Gipuzkoako Zerbitzu Estazioak eta Kutxa Banku Fundazioak. Enpresa hauek guztiak Gipuzkoako Bazkundeko Osoko Bilkura osatzen duten beste 48 enpresekin batera Gipuzkoako sektore ekonomiko guztiak ordezkatzen dituzte eta lurraldearen lehiakortasuna indartzea dute helburu.
2020-06-07T05:12:51
https://www.camaragipuzkoa.com/eu/prentsa/albisteak/1434-gipuzkoako-bazkundeko-batzorde-exekutiboak-fagor-arrasaten-egin-du-bilera
[ -1 ]
Fagor Koop. E. >> Fagor Taldea >> Historia 1956an sortu zen Fagor Euskal Herriko Arrasateko herrian, hain zuzen ere etorkizuna aurrikusteko zihurtzia eta aparteko nortasunaren jabe zen gizonak emandako bultzadaren eskutik: On Jose Mª Arizmendiarreta. Hasieran, petrolio sukalde eta estufak fabrikatzen zituen 24 lan-bazkidez osatutako tailer txiki bat baino ez zen. Fundatzailen izenen inizialez sortutako Ulgor enpresa izan zen hasierako abiapuntu-gunea eta egungo Fagor Taldea eta Mondragón Corporación Cooperativa osoaren hazia, demokracia industrialeko esperientzia bakarra kontsidera daitekeena eta munduko adituentzako analisi eta azterketagai bilakatu dena Hasierako Ulgor hartatik, gero Fagor Etxetresna Elektrikoak, sortu dira elektrotresnen sektorearekin bete-betean erlazionatutako iharduera eta produktuak: osagai elektronikoak eta elektromekanikoak, fundizioa, produkzioko ingeniaritza eta ekipo-ondasunak...eta guzti honek sortarazi du merkatu zein produktu anitzeko izaera hartu duen Fagor izeneko Talde Industriala.
2019-10-14T09:19:37
http://fagor.eus/eu/fagor-taldea/historia.html
[ -1 ]
Jonek plan bat zeukan | Kultura | Berria Jonek plan bat zeukan Unai Iturriaga - Gaitza da batzuetan berben bila ibiltzea. Hala ere, gogoa Lopategirengan jarri eta bat aukeratu beharko banu, intuizioa aukeratuko nuke. Premiak azkartutako intuizioa seguruenik ze, Jonek, plan bat zeukan. Laurogeiko hamarkadan Bizkaiko bertsolaritza, gaztetxoei zegokienez behinik behin, bazterra jota zegoen. Gaur ebidentea dirudi, baina, artean, bertsolaria, Sanjoselora-k lez, izotz-ondoko eguzkiak lehertuko zuen zertzat zuen askok. Lopategik, Ikastolen Elkartearen eskutik, ikastolaz ikastola eta eskolaz eskola lantzeari ekin zion. Lehen ere udaberririk bako urteak ezagutua baitzegoen maisua. Eskualdeka antolatuta, gaztetxo taldeak Saba furgoneta laranjan hartu, eta eskolaz eskola eroaten gintuen kantura. Ofizialki plazaratu ginenerako, hiru urtetik hasi eta hemezortzi urte bitarteko ikasleen aurrean, Bizkaian, astero, nahinon arituak ginen gutariko asko. Azala gogortzeko lain. Inprobisatzen ikasi genuen, baina gehiago ikasi genuen berari entzunez. Xalbadorri zion miresmena (zenbat aldiz ez ote zizkigun errezitatu emaztearen soineko hutsari botatako bertsoak); Azpillagarekin edo Amurizarekin herriz herri ibilitako garaietako anekdotak; Eustakio Mendizabal Txikia-rekin egindako bertso afari klandestinoak; Tolosako ikasle garaietan eskuratu zuen Orixeren Euskaldunak irakurtzeak sortu zion zirrara... Eta guk, belarriak orain bezain zabal, baina are adiago. Kontatzen eta entzuten zekien. Zer gehiago eska diezaioke nerabe batek heldu bati? Intuizioak eroango zuen Bizkaian bertsotan genbiltzan gazte mordoxka barnetegi batean biltzera, Kanpantxun (Ajangiz). Toponimoaren sonoritateagatik bakarrik fikziozkoa zirudien auzo hartan jositako harreman sareak Bizkaiko bertsogintzari (eta ez soilik bertsogintzari) eman diona, Lopategik bakarrik imajina zezakeen. Matxalen Busturiko eta Pedro Navaja eskutik zebiltzan paraje hura zen, gure ikaskideek bertsolaritza fariasarekin eta txapelarekin lotzen zuten garai haietan, gure territorio libre bakarra. 1990eko Bizkaia eta Arabako txapelketa bere esanetara prestatu genuen. Gero, egundo ahaztuko ez dugun egun batean, irakatsi beharrekoak irakatsi zizkigula eta aurrerantzekoak geure kontu zirela bota zigun. Maisu handiek bakarrik egiten dakiten moduan. Ze, Jonek, plan bat zeukan eta lanean jarraitu behar zuen.
2019-09-22T16:31:45
https://www.berria.eus/paperekoa/2022/023/001/2019-02-09/jonek-plan-bat-zeukan.htm
[ -1 ]
LAB Justizia Administrazio-epeei berrekitea eta sarrera hirugarren fasera Justizia 2020/06/01 Horrek esan nahi du bai lehiaketen epeak, bai LEPenak, bai zerbitzu-eginkizunak, lan-poltsak... Azken batean, geldirik egon diren epe guztiak, administrazio-epeak direnak, berriro hasiko direla. Batzordeak, Ministerioarekin batera Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko, Estatuko Fiskaltza Nagusiko, autonomia-erkidegoetako eta Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko kideek osatua, 3. faserantz aurrera egitea erabaki du aurreikusitako epean, ekainaren 9ko astean. Horrek langileen %100 epaitegietan bertan lanean ariko direla esan nahi du. LABen ustez, neurria arinegi hartu da. Beste behin ere, ez dute sindikatuen iritzia kontuan hartu eta ez doaz Osasun Ministerioaren deseskaladaren erritmo berean. Prebentzio Zerbitzuak proposatutako neurriak urriak dira oraindik. Gainera, telelanean aritzeko aukera ez dago bermatua. Argi dago Justiziako langileen osasuna eta eraikin judizialetara hurbiltzen diren pertsona guztien iritzia eta osasuna gutxi axola zaiela. Reanudación de los plazos administrativos y entrada a la tercera fase Esto significa que tanto los plazos de concursos, como los de las OPEs , como las Comisiones de Servicio, bolsa de trabajo, etc. se reanudan. Lo harán, en definitiva, todos los plazos administrativos que han estado parados. Desde LAB, consideramos la medida un poco precipitada. Una vez más no han tenido en cuenta la opinión de los representantes sindicales y van a ritmo diferente que la desescalada del Ministerio de Sanidad. Las medidas propuestas por el Servicio de Prevención siguen siendo escasas. Además, no mantienen el teletrabajo como opción laboral. Está claro que la opinión y la salud del personal de Justicia y de todas las personas que se acercan a los edificios judiciales les importa bastante poco. Justizia arloa: arotzaren etxean... Botere judizialaren ordezkaritza-organo gorenak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Justizia Ministerioarekin eta autonomia erkidegoen onespenarekin batera, epaitegien ohiko jarduerari berrekin dio, haietan lan egiten duten langileak arriskuan jarriz eta haien lan eskubideak murriztuz Justizia 2020/04/29 16/2020 Errege Lege Dekretua argitaratu da, 2020ko apirilaren 28koa, Justizia Administrazioaren esparruan Covid-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzkoa. La justicia, en casa del herrero… El máximo órgano de representación del poder judicial, el CGPJ, junto con el Ministerio de Justicia y el beneplácito de las CCAA reanuda la actividad ordinaria de los juzgados poniendo en peligro al personal que en ellos trabaja y recortando sus derechos laborales Se ha publicado el Real Decreto Ley 16/2020, de 28 de abril de 2020 de medidas procesales y organizativas para hacer frente al Covid-19 en el ámbito de la Administración de Justicia. PDF Boletín M8 eskuorria PDF M8 Kartela PDF Cartel M8 Kapitalismoak gure bizitzak erasotzen dituela salatuko dugu Martxoaren 8an Gure bizitzen erasotzailea, ametsen hiltzailea, energia eta ilusioen lapurra, poztasunen erailea, miseriara eta bizi prekarietatera kondenatzailea, horixe da kapitalismo heteropatriarkala. Gaur, Euskal Herrian, eskuineko gobernuek gure bizitzen inguruan erabakitzen dute eta, egiten dituzten politika neoliberalekin, pertsonen ongizatea ez bilatzeaz gain, gure ondoez eta premiekin egiten dute negozioa. Zaintza honen adibide argia da. El 8 de Marzo denunciaremos que el capitalismo ataca nuestras vidas
2020-06-05T11:59:13
http://infoadm.org/justicia-justizia
[ -1 ]
Omegle Itapemirim. Alternatiba onena da Omegle Itapemirim. Sartu eta ondo pasa !. Ongi Omegle ItapemirimEzagutu nahastu mundu osoko pertsonak. Omegle Itapemirim, eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- Alternatiba onena da Itapemirim.- Doan Txata edonori batekin. zehazteko 'Ezarpenak' behar du.- The 'bideo' moduan webcam berriketa.- Have fun klik egiten duzun bitartean 'Hurrengoa' norbait interesgarria aurkitzeko.- Chat anonimoki ez mikro eta 'Text' moduan bideo gabe.- Spy anonimoki onartzen bada.- Ezagutu lagun dibertigarria osoko.- Ezin da kaleko jendeak interesgarria iruditzen? Hemen Sartu eta hasi fun jendea ezagutzeko.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu da 'Ezarpenak' in.Sakatu 'F2' hasteko, edo sakatu "hasiera". Hirien zerrendan Itapemirim:
2017-03-29T19:09:58
http://eu.theomegle.com/brasilen/itapemirim
[ -1 ]
Semuy - Wikipedia, entziklopedia askea. Jean-Marc PETITPIERRE (2014-2020)[1] 21,5 bizt/km2 49° 29′ 15″ N, 4° 39′ 29″ E / 49.4875°N,4.6580555555556°E / 49.4875; 4.6580555555556Koordenatuak: 49° 29′ 15″ N, 4° 39′ 29″ E / 49.4875°N,4.6580555555556°E / 49.4875; 4.6580555555556 Semuy (Frantzia) Semuy (Ardenak) Lametz, Neuville-Day, Rilly-sur-Aisne, Saint-Lambert-et-Mont-de-Jeux eta Voncq Semuy Frantziako udalerri bat da, Ardenak departamenduan dagoena, Grand Est eskualdean. 2013an 86 biztanle zituen. 2007an Semuy udalerrian erroldatutako biztanleak 95 ziren. Familiak 56 ziren, horien artean 28 pertsona bakarrekoak ziren (20 bakarrik bizi ziren gizonak eta 8 bakarrik bizi ziren emakumeak), 16 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 8 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 4 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren. 2007an 78 etxebizitza zeuden, 51 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 25 bigarren erresidentzia ziren eta 2 hutsik zeuden. 71 etxeak ziren eta 4 apartamentuak ziren. 51 etxebizitza nagusietatik 42 bere jabearen bizilekua ziren, 6 alokairuan okupaturik zeuden eta 3 doan lagata zeuden; 1ek gela bat zuen, 8 etxek bi zituzten, 8 etxek hiru zituzten, 17 etxek lau zituzten eta 18 etxek bost zituzten. 31 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 26 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 13 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Semuy udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 67 ziren, horien artean 38 aktiboak ziren eta 29 inaktiboak ziren. 38 pertsona aktiboetatik 30 lanean zeuden (18 gizon eta 12 emakume) eta 8 langabezian zeuden (2 gizon eta 6 emakume). 29 pertsona inaktiboetatik 19 erretiraturik zeuden, 4 ikasten zeuden eta 6 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Semuy udalerrian 48 unitate fiskal zeuden, 91 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 17.776 euro zen.[6] Rilly-sur-Aisne (1,6 km) Voncq (2,0 km) Neuville-Day (2,4 km) Suzanne (3,6 km) Saint-Lambert-et-Mont-de-Jeux (3,7 km) Montgon (4,6 km) Terron-sur-Aisne (4,7 km) Charbogne (5,4 km) Lametz (5,4 km) Sainte-Vaubourg (5,7 km) Chuffilly-Roche (5,7 km) Attigny (5,8 km) Tourteron (5,8 km) Les Alleux (6,0 km) Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Semuy "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Semuy&oldid=6793955"(e)tik eskuratuta
2019-11-21T00:23:35
https://eu.wikipedia.org/wiki/Semuy
[ -1 ]
Goierriko laugarren etapa igandean Amalurrekin . diariovasco.com Goierriko laugarren etapa igandean Amalurrekin Igandean, abenduak 4, Amalur Mendi Elkarteak eta San Benito Ikastolak ikasturte honetan antolatutako zazpigarren irteera izango da, Goierriko biraren laugarren etapa oraingoan. Hirugarren etapa Aginaga auzoan (534 m) bukatu zuten eta bertatik abiatuko dira igandekoan. Ibilbidea Urretxuko Etxeberri (334 m) jatetxe ondotik pasatuko da eta, Lizarriturri (725 m) iturritik igaroz, Irimo gaineko gurutzeraino (855 m) helduko dira mendizaleak. Gailurreriaz edo kresterioz ibiliz, Arrizuri (894 m) eta Kateaga (745 m), besteak beste, igaro eta Deskarga (490 m) mendatera iritsiko direlarik. 570 metroko desnibela, hamabi kilometro eta erdiko luzera eta lau orduko iraupena izango ditu guztira ibilaldiak; «erraza Irimo arteko zatia kenduta», antolatzaileen esanetan. Joan nahi duenak abenduaren 2rako, ostirala, eman behar du izena, eguerdiko 14:00ak baino lehen, eta 657.72.21.31 telefono zenbakira deitu edo [email protected] helbide elektronikora mezu bat bidali dezake horretarako. Irteera igandean izango da, 8:30ean, Itzala taberna paretik eta itzulera 13:30ak aldera. Gaztetxoek bi euro eta helduek bost euro eraman beharko dituzte autobuserako. Bestalde, Amalur Mendi Elkartetik jakinarazi nahi dute, 2017rako mendizale txartela atera edo berritu nahi duenak elkarteko bulegoan egin dezakeela datozen asteetan. Gaur, azaroak 30, eta abenduaren 1, 2, 12, 13, 14, 15, 16, 19, 20, 21, 22 eta 23an, iluntzeko 19:00etatik 20:00etara izango dira bertan arduradunak. Gerrikoren errifa Gerrikotik eskerrak eman nahi dizkie errifak saltzen edo erosten, aurtengoan ere Kultur Elkarteko zozketan parte hartu duten guztiei eta bide batez, irabazleak zein izan diren ezagutarazi. Pasa den ostiraleko afarian egin zuten zoketa eta bi zenbaki sarituak 3.374 eta 4.252 izan ziren. Hauen jabeak hamabost eguneko epean azaltzen ez badira, beste bi hauek sarituko dira: 0.018 eta 4.990. Irabazleek bi lagunentzako asteburu bateko egonaldiaz gozatzeko aukera izango dute landetxe batean. Honen inguruan informazio gehiago nahi dutenek 943.16.02.82 edo 943.88.65.00 telefono zenbakietara deitu dezakete. goierriko, laugarren, etapa, igandean, amalurrekin
2017-01-19T04:39:07
http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/201611/30/goierriko-laugarren-etapa-igandean-20161130002101-v.html
[ -1 ]
UEUk 18 ikastaro eskainiko ditu Eibarren, Gasteizen, Iruñean eta on line Actualizado 2015/09/23 10:20:27 +00:00 CET Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere udazkeneko eskaintza aurkeztu du, on line eskaintzari garrantzi berezia emanez, eta urria eta abendua bitartean 18 ikastaro eskainiko ditu Eibarren, Gasteiz, Iruñea eta on line. Azken bi ikasturteetan inoizko partaidetza handiena lortu dute. Horrela, etengabeko prestakuntzaren euskarazko eskaintza "egonkortu" egin du UEUk. Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak azaldu duenez, "euskarazko erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk, eta horretarako, aurten, Eibarko, Iruñeko eta on line eskaintzaz gain, Gasteizen ere eskainiko ditugu ikastaroak Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean". UEUk on line bidezko ikastaroen aldeko apustua egiten ari da azken ikasturtean eta mota horretako ikastaroek izandako emaitza onak kontuan izanik, 2015-2016 ikasturtean, lerro horretan sakontzea erabaki du eta hori islatzen da udazkeneko eskaintzan, ikaslego potentzial zabalago batengana iristeko aukera ematen duelako, denbora/lekua aldagaiak norberak erabakitzen dituelako (etxetik egin daiteke norberak nahi duen orduan), malgutasuna ematen duelako eguneroko bizitzarekin uztartzeko, eta Euskal Herritik kanpo bizi direnak ere euskaraz formatu daitezkeelako. Horrela, UEUren on line pedagogia eredua "pertsonengan oinarritzen da". e-learning delako ereduan, ikasleak dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren ardatza eta baliabide teknologikoak pertsonen zerbitzurako garatzen dira. Baliabide teknologikoen atzean adituak daude, ikasleek irakasleekin harreman zuzena dute, eta irakasleek ikasleen ikaskuntza prozesua gidatzen eta dinamizatzen dute, ikasleari ezagutza eraikitzeko bitartekoak eskainiz. Zehazki, on line eskaintza ondoko ikastaro hauek osatuko dute: "Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertzeko lanabesak. GIS librea"; "Euskal Mitologia: kultura ondarea"; "Euskararen lehentasuna eta hizkuntza prebentzioaren ikuspegia Euskal Herriko marko juridikoetan (MOOC)"; "HTML5 estandarra sakontzen (MOOC)"; "Moodle-ren erabilera aurreratua"; "R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan"; eta "Sormenerako hezkuntza, artea esperimentatuz". Ikasgelako eskaintzari dagokionez, Gasteizen, "Biolentzia, bakea eta elkarbizitza: hausnarketarako aukera" eta "Euskararen historian barna: uste dugunetik dakigunera (Mintegia)" ikastaroak eskainiko dira, eta Iruñean, "Code.org. Programatzen ikasteko tresna baten erabilpena eta lokalizazioa", "Eskola libre eta demokratikoak (II): askapenerako pedagogia baten oinarriak", "Haur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak" eta "Kontzentrazioa eskolan". Eibarko Ikastetxe Nagusiak emango dira ikastaroei dagokienez, ondoko hauek izango dira: "Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak", "Itzultzaile izatetik posteditore izatera", "Nerabeekiko lana irakaskuntzan", "Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria" eta "Sare sozialetan murgiltzen: nondik hasi?". UEUk zenbait helburu izan ditu kontuan ikastaroen eskaintza antolatzeko orduan, hala nola gaurkotasuna duten gaiak eskaintzea, gizartean dauden premiei erantzutea, aurreko edizioetako ikastaro arrakastatsuei jarraipena ematea edota e-learning moldeko ikastaroen eskaintza handitzea. Halaber, interes orokorreko gaiak lantzea, kalitatezko eskaintza egitea, homologatutako ikastaroak antolatzea irakasleentzat eta euskarazko formazioaren eskaintza zabaltzea eta ahalik eta herritar gehinetara iristea ere bilatu du. Hezkuntza testuinguru guztietako irakasle eta hezitzaileak, profesionalak eta interesa duen edonor da ikastaroen hartzailea. Eskaintza osatzeko orduan, UEUk kontuan izaten du bertara hurbiltzen den ikaslegoaren profila (pertsona heldua, 36 urte batez beste, unibertsitateko ikasketak egina dituena, lanean dabilena eta emakumea nagusiki), eta, hein handi batean, sakontze eta eguneratze ikastaroak prestatu ditu udaberrirako. Batez ere gipuzkoarrak eta bizkaitarrak izaten dira. Bestalde, UEUk gogorarazi du Eibar eta Elgoibargo udalek diru laguntzak ematen dituztela bertan erroldatutako herritarrentzat, eta gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line lerroa bultzatzen duela eta, hori dela eta, on line ikastaroetan zein Eibarko ikastaroetan matrikulatzen diren gipuzkoarrek diru laguntza izango dutela: prezio orokorraren %35a gehienez, beti ere udalaren aldetik laguntzarik ez duten gipuzkoarrentzat. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago eta epe hori ikastaro bakoitza hasi baino astebete lehenago amaituko da. Informazio gehiago jasotzeko edo matrikula egin nahi duenak bi bide ditu eskura: www.ueu.eus webgunean eta 943 82 14 26 telefonoa.
2020-08-07T04:18:39
https://www.europapress.es/euskera/noticia-ueuk-18-ikastaro-eskainiko-ditu-eibarren-gasteizen-irunean-eta-on-line-20150923120155.html
[ -1 ]
December 2013 - Nusan nutrizio zentrua Azukrearen eta janari azukredunen kontsumoa 2-12-2013 | Cristina Perez Garay | Uncategorized @eu Azken urteetan, nabarmen egin du gora jaki azukredunen kontsumoak. Produktu prozesatuak neurrian jatea komeni da. Denborarekin, azukrearen kontsumoa eta elikagai azukredunen kontsumoa asko aldatu da. Urteetan, gure aitona-amonen garaian, dietan zeuden gozoak fruta eta eztia izaten ziren. Baina, azken urteetan, azukrearen eta gozagarrien kontsumoa asko igo da, produktu prozesatuaren eraginez. Hori horrela, azukrea gehiegi kontsumitzen da gaur egun. Janari azukredun kontsumo kontrolatu gabeak kaloria asko eta elikagai gutxi ematen ditu. Ondorioz, elikadura ez da zuzena izango. Gainera, osasun nahasketen garapena errazten du; gehiegizko pisua, hipertriglizeridemia, digestio arazoak, edo hortzetako txantxarrak, esate baterako. Azukre kontsumoaren eta diabetesaren sorreraren arteko loturaren froga argirik ez dagoen arren, jakina da obesitateak, azukrea era kontrolatu gabean kontsumitzearen ondorioetako bat, areagotu egin duela intsulina ez mendeko diabetesaren garatzeko aukera. Diabetes mota horrek adin ertaineko pertsona helduei eragin diezaieke. Azukre kontsumoak haurrengan hiperaktibotasuna sortzen duen ustea oso zabalduta dago. Helduei mendekotasuna sor diezaieke, azukrea jan ondoren organismoak endorfinak askatzen dituelako. Gorputzaren eta buruaren laxapen eta ongizate maila handiekin lotuta daude endorfinak. Fenomeno horrek azaldu dezake pertsona askok gehiegizko janari gozoa kontsumitzea, ondoeza arintzen eta erorialdiari aurre egiten laguntzen duela sentitzen baitute. Beraz, dieta orekatu bat izateko, azukrearen kontsumoa gutxitu behar da. Horra gutxitzeko edo saihesteko har daitezkeen neurrik batzuk: Ondo begiratu behar da egunean hartzen ditugun azukre koilarakadak. Gutxika-gutxika, saiatu murrizten, eta ohitu elikagaiek dituzten berezko zaporeekin, esaterako kafesnean, jogurtetan, fruta zukuetan… Kontuan izan dastamenaren zentzua hezi daitekeela, eta ohitura horiek aldatzea komenigarria da. •Freskagarriak ere baztertu egin behar dira, azukre asko daukatelako. Ez dira komenigarriak. Badira gozagarriak dituzten freskagarriak, baina horiek ere ez dira komenigarriak. Alde batetik, zapore gozoetara ohitzen da dastamena, eta gero, jateko, elikagai azukreduna behar dugu. Bestetik, substantzia horiek ez dute elikatzen, eta neurrian hartu behar dira, elikagaia beharrean produktu kimikoak direlako. Opil industrialak, gailetak, bizkotxoak, magdalenak eta gozogintza industriak merkaturatu dituen beste hainbat. Horiek guztiak baino hobea da, ordea, beti-betiko ogia. Komeni da berriz ere dagokion tokia ematea ogiari; naturala eta integrala izan behar du, eguna karbohidrato konplexu sorta on batekin hasteko, eta komeni da, halaber, lehen zerrendatu ditugun produktu horiek guztiak baztertzea, baita etxean eginak badira ere. Gainera, ogi motak eta ogi artean jartzeko osagaiak konbinatuz, gustu eta behar guztiei erantzuteko moduko gosariak presta daitezke: arinak, kirolarien neurrikoak… Etiketak ondo begiratu, eta, ahal bada, elikagai industrialak baztertu eta naturalak hautatu, elikagai asko eta asko, ezkutuan, azukre baitaukate. Elikagai prozesatu gehienek kontserbagarri gisa erabiltzen dute, azukreak mikroorganismo askoren ugaritzea eragozten duelako. Beste elikagai batzuek mikatz zaporea ezkutatzeko ere erabiltzen dute azukrea, eta kontserbak, aurrez egindakoak, zuku naturalak, edari freskagarriak, jakietarako saltsa industrialak, jogurt azukredunak, ogi ore batzuk, eta abar. Elikagai horiek guztiak ez daukate zapore gozoa, baina azukrea ezkutaturik daukate. Azukre birfindua kendu behar da, eta azukre beltza erabili ordezko. Benetako azukre beltza edo integrala prozesatu eta findu gabeko azukre kanaberaren zukuaren kristalizazioaren bitartez lortzen da, lohitasunak eta zikinkeriak kenduz. Ontziaren proportzioarekin alderatuz, produktu astuna da, marroi kolorekoa eta itxura trinkoa du, azukre beltza gantz eta mineral askorik ez dauka, baina bai azukre zuria dituenak baino gehiago. Beraz, aukeran, hobe azukre integrala; hala ere, gutxitan hartu behar da. Jakiei gozotasuna emateko hautatu behar diren elikagai gozo osasuntsuenak eztia, garaiko fruta heldua, fruta konpotan, fruta lehortuta (mahaspasak, aran pasak …), siropea eta zerealaren melaza dira. Hala ere, kontuan izan behar da, elikagai horiek, nahiz eta osasuntsuagoak izan, neurrian hartu behar direla; dietako kalorien %10 baino gutxiago hartu behar dira.
2019-07-22T02:25:00
https://nusannutricion.com/eu/2013/12/
[ -1 ]
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eskola jangelen inguruan argitaraturikoak langileen lan baldintzen aurka egiten du 2019/01/18 :: 20:53 2019/01/11 Hezkuntza Behin Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren posizioa ezagututa, gaur, Eusko Jaurlaritzak osatu zuen ereduari buruzko batzordea beste iruzur bat izan dela esan dezakegu. Ez du bete Sailak jarritako helburua: jangela eredu berri batez hausnartzeko gunea izatea. Momentu batean ere ez dute nahi izan, beharrezkoa zen gune horren egitekoa aurrera ateratzerik, nahiz eta hainbat aldiz eskatu dugun egiteko hori bete behar zutela gune horretan parte hartzen izan dugun eragileok. Hamar bileretan eragile eta esperientzia ezberdinak entzun eta gero, Sailak aldebakarreko erabakia hartu du eskola jantokietan kudeaketa ez zuzena bultzatzeko, era honetara, desarautzeari ateak parez-pare zabaldu dizkio, aukera berdintasuna desagertu da, zein zentro dagokion kontuan hartu gabe. Eredu hau martxan jartzeak, segurtasun falta eta kontrol eza egoera ekarriko du, eta horren arduradun zuzenak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari diren Olatz Garamendi, Polentzi Urkijo eta Amaia Jauregiberri dira. Aldebakarrez harturiko erabaki honen ondorioak arduratzekoak eta askotarikoak dira. Arduragabekeriaderitzogunerabakihonekin,langilekolektiboak umezurtzuztendituzte. Alde batetik, Saileko sukaldariak, 600 pertsona inguru, beraien lanpostuak oposizio publiko lehiaketa bidez lortuak dauzkatenak, lanpostu finkoa dutenak, eta interinoak direnak, hauek, funtzio publikoaren legeari eta dagozkien lan akordioei lotuta daude. Beste alde batetik daude langileak, begiraleak, hezitzaileak, officetako pertsonala, enpresek kontrataturikoak, 1.000 langile inguru direnak. Dagoeneko lan baldintza prekarioetan daude, eta erabaki honekin oraindik gehiago kaltetuko zen euren egoera. Eusko Jaurlaritzak, langileak bahitu ditu eredu aldaketa eskatzen diogun gehiengo sozialarekin irekita daukan gatazka honetan. Gehiegizko ebentualitatearen aurrean, Europako Epaitegietatik jasotako kolpetik ateratzeko bidea hau du, familiak langileen kontratazioaz arduratzeaz beti ere. Horrela, Ordezkaritza Organo Gorenek horrela nahi badute langileen kontratazioaren arduradunak izango dira. LABek honetan bertan prentsaurreko bidez publiko egin duen eredu aldaketarako proposamenak zutabe hauek dauzka: - Sailak in situ sukaldeak jarri behar ditu zentro guztietan, aukera teknikoak aztertuz. - Sukaldeko langileen kolektiboa bere osotasunean Hezkuntza Saileko langileak izan behar - Hezitzaileen kasuan (begiraleak eta office-a) kalitatezko eredu publiko bateranzko trantsizio prozesu bat eskatuko diogu Sailari. Era berean, sukaldeetan, berme guztiak izango dituen prozesua osatuko da, subrogazio eskubidearekin, Eusko Jaurlaritza izanik prozesu horren arduradun. Prozesu hau garatzen den bitartean, edozein kudeaketa eredu hautatuta, Eusko Jaurlaritza izango da langileen kontratazioaz arduratuko dena, inoiz ez guraso elkartea, zentroa bera edo beste edozein entitate. Era berean, langile profesional hauen betebehar hezitzailea onartuko da, bai beraien lan baldintzen egokitzea ere, ratioak, formakuntza, baliabide pedagogikoak, ordutegiak... Hezkuntza Sailak eta bere ordezkariek beste behin ere, hezkuntza publikoaren gune hau ezin dutela kudeatu agerian utzi dute. Sailak erabaki badu hau dela kudeatzeko modua, aldebakarrez, inposatuz eta arduragabekeriaz erabaki du. Gure aldetik ardurak eskatzen ditugu, egoera honen arduradunek, dimisioa aurkeztu dezatela eskatzen dugu.
2019-01-18T19:56:30
http://www.lab.eus/eu/federazioak/zerbitzu-publikoak/irakaskuntza/102-hezkuntza/8424-eusko-jaurlaritzaren-hezkuntza-sailak-eskola-jangelen-inguruan-argitaraturikoak-langileen-lan-baldintzen-aurka-egiten-du
[ -1 ]
sasitu / sasitze sasitza 1 iz sasiz beteriko eremua. ik sasidi; sasiarte. Zapi batean bildurik, eliza osteko sasitzan ezkutatu zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko» - 244. orr. Orbelez estalitako sasitza bat zabaldu zen haien aurrean, eta piztia erraldoi bat, guztia grisa, atera zen eta ihesi abiatu zen basoan zehar. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 124. orr. Erreka ertzeko sasitza batean ezkutatu zuen Mobylettea eta oinez abiatu zen errepide jeneralaren ertzetik, eskuak zimur-maxkal eta prakak astun. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko» - 244. orr. Alde bietako sasitza sarriaren ondorioz hartxintxarrezko bidea xendra bihurtzeraino estutzen zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 23. orr. Laket ditu Argosek harainoko bidean aurkitzen dituenak, sasitzetako hegaztiak, zaldi eta behien gorotzak eta, batez ere, bere pausoaz azkarrarazten dituen ardi izutiak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak» - 153. orr. Morgaiko arroiletan, haranaren beste aldean, zuhaitz baxu eta txepelek sendo heltzen zioten lurrari, belar grisetako sasiak harrien kontra egiten zuen borroka, eta sasitzetan kiribilduriko liken idorrak eta lahar handiak edonon hasten ziren bihurriturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 244. orr. Burutik jotako gizaseme azal-ilun batek [...] lana eman zion emakumea erail zuen, eta izua barreiatu zen sasitzan sua bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 266. orr. Dena dago, trufaz irri egiten duen Odry barne, sasitzazko ileorde baten azpian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 156. orr. Zibilizazio garaikideen arteko topaketen azterketari ekitean, labirinto historiko ikaragarri nahasiaren aurrean aurkitzen gara, eta, sasitza horretan murgildu aurretik, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 171. orr. Gazte jendeari dagokion axolagabekeria-puntu harroaren sasitza gainditzen zuen berak bihotz zabaltasunez. Berria - Kultura 2006-01-21
2020-04-09T19:11:27
http://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=1131&l=s
[ -1 ]
KALAMUA KORRIKALARI TALDEA: Eibar-Azurza-Bergara-Gorla-Elosu-Karakate-Elgoibar Zelako makina zaren, ia-ia perfektua! Korrika bezain ona zara erreportaiak egiten!! Eta ezizenak asmatzen bikaina!! Nik pentsatzen nuen zu "EL JEFE" zinela eta Iosu "EL GURU". Eta GPSarena ez da nire errua, badakizu korrika egiten hasi aurretik PIZTU egin behar dela eta ez Topinburu tontorrian gaudenian. Lasai, ea Youtuben tutorial bat aurkitzen dudan "aprendiendo a usar GPS" eta blogean jartzen dudan. Ah!! Eta gauzatxo bat!! Erreportaia konpletua izateko ibilbidearen irudia eta perfila falta dira!! Hori bai, hay que reconocer diapositiba aurkezpenarena OSO OSO ONA DELA!! Joder Javi, aurkezpena zoragarria!! ibilbidea bezain ederra ... gainera argazkietara linkatuta, literaturan ere ez haiz makala, ezizenak hobezinak eta benetan bikaina. (baina osti, hurrengoan afeitatuta joango naiz!!) BIOMAN (JOXE): Saludos desde el foro bokatxanklas (el grupo de asfalto de los domingos a las 08:00). Bonita vuelta y bonitas fotos, supongo que os da tiempo a sacar fotos esperando a Juanjo e Iñaki, miembros ahora esporádicos de nuestro grupo. Sin más, os animo a seguir así para que los que no estamos preparados para esas vueltas, por lo menos podamos disfrutar del documento gráfico, gracias por ello.
2018-02-25T15:19:13
http://blog.kalamuakorrikalariak.org/2011/02/eibar-azurza-bergara-gorla-elosu.html
[ -1 ]
1936ko Euskal Unibertsitatearen aurrekariak eta ezaugarriak - Zientzia Kaiera 1936ko Euskal Unibertsitatearen aurrekariak eta ezaugarriak 27Abe2016 Kanpoko ikusle bat Euskal Herrira etorriko balitz eta hemengo unibertsitate-sarea nola eratu den jakin nahiko balu, erraza litzateke erantzuna: hiru unibertsitate publikok (EHU, NUP eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak) eta hiru unibertsitate pribatuk (Deustukoa, Nafarroakoa eta Mondragon Unibertsitatea) osatzen dute gure unibertsitate-sistema. Gure bisitaria harrituta geratuko litzateke, aldiz, ehun eta berrogei urte atzera joz gero, bat bera ere ez lukeela aurkituko entzutean; izan ere, Erdi Aroan eta Aro Berriaren hasieran sortutako Iratxeko, Iruñeko edo Oñatiko unibertsitateak desagertuta eta berriak sortu gabe zeuden garai hartan. Euskal gizartea eta bertako agintariek ondo asko ohartu ziren unibertsitatearen garrantziaz, eta behin eta berriz eskatuko zioten Hegoaldeko ordezkariek Espainiako gobernuari unibertsitate publiko bat. Nafarroako aldundiak 1866. urtean egindako eskaera da ezagunenetarikoa: “Universidad Vasco-Navarra” eratu nahi izan zuten. Hainbat helburu zituen eskabideak: batetik, euskal ikasleek etxetik hurbil ikasi ahal izatea arrazoi moralengatik (atzerri-giroaz kutsatu ez zitezen) eta ekonomikoengatik, eta, bestetik, euskal gizartearen garapena bultzatzea. Madrileko buruzagiek entzungor egin zioten eskariari, eta denbora asko iragan zen nahi hori gauzatu baino lehen. 1886an sortu zen Deustuko unibertsitatea eta 1897an Bilboko Ingeniari Industrialen Eskola. Aldarrikapenak indar berezia hartu zuen hogeigarren mendearen lehen urteetan, ekonomiaren garapenak, hazkunde demografikoak eta abertzaletasunaren zabalkundeak bultzatuta. 1. irudia: Euzko Irakastola Nagusiaren irekiera ekitaldiaren argazkia (1936ko abenduaren 1ean). (Argazkia: Sabino Arana Fundazioa / Testua: “Amets baten oinordekoak gara-Heredamos un sueño. Euskal Unibertsitatea-Universidad Vasca. 1936” liburua) 1916an, Bartzelonako Unibertsitateko Kimika katedraduna zen Agustin Muruak hitzaldi gogoangarria eskaini zuen Bilbon, eta bertan agerian utzi zuen egitasmo desberdinak zeudela unibertsitatearen eskaeraren atzean. Batzuek unibertsitate arrunta eskatzen zuten, Espainiako beste eskualdeetan zeudenen modukoa. Beste batzuek, ordea, Murua bera tarteko, unibertsitatearen erreferentziak atzerrian zituzten (Alemanian, Britainia Handian eta Estatu Batuetan), eta irakaskuntza-eredu berria nahi zuten. Angel Apraiz gasteiztarrak hartu zion lekukoa Muruari, eta Eusko Ikaskuntzaren bitartez zabaldu zuen euskal gizarte osora. Unibertsitate-ereduak ez ezik, finantzaketak eta kokapenak ere zalaparta sortu zuten: batzuek unibertsitate-campus bakarra nahi zuten (Bilbon gehienen ustez, Oñatin gutxi batzuen aburuz) eta beste asko lau hiriburuetara zabaldutako campusaren aldekoak ziren. Gauza bera gertatu zen ikasketei zegokienez, ez baitzetozen denak bat ezarri beharreko ikasketak aukeratzerakoan; giro horretan, 1914an hasi ziren Bilbon Medikuntza fakultatea sortzeko lanak. Bestalde, Eliza katolikoak zer nolako eragina eduki behar zuen ere izan zen eztabaidagai. Unibertsitatearen aldekoek, oro har, bat egiten zuten autonomia-estatutuen egitasmoekin. Aurreko guztiak kontuan hartuta, ez da beraz harritzekoa unibertsitate publikoa sortzeko ahaleginak Espainiako gobernuaren ezezkoa jasotzea 1930era arte. 2. irudia: Bilbon sortu zen Medikuntza Fakultateko Luis Libano Bilbao irakaslearen agiria. 1937. urtea. (Argazkia: Jose Luis Goiti Zientzia eta Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoa) 1931ko apirilean, Bigarren Errepublikaren etorrerarekin aldatu egin zen giro politikoa eta bultzada berri bat eman zitzaion Euskal Unibertsitatearen aldeko aldarrikapenari. Autonomiaren aldarrikapenaren baitan eta ikasleen mobilizazioak hauspoturik indartu zen euskal unibertsitatearen eskaria, baina berriro ere alferrekoa izan zen. Garai hartan, Bilboko egunkari batek azpimarratu zuen alde batera utzi behar zirela txokokeriak, zatiketak eta interesak, eta ez zirela berriztu behar lehenago euskaldunen artean sortutako banaketak, unibertsitatea lortuko bazen; errepublikako urteetan ordea, euskal gizarteko zatiketak ezinezko egin zuen berriro eskaera bateratu bat aurkeztea Madrileko agintarien aurrean. Dena den, indarberritu egin ziren unibertsitatea Bilbon kokatzea hizpide zuten eztabaidak. Eusko Ikaskuntzak antolatutako udako ikastaroek ere agerian jarri zuten unibertsitate ofizialik eza. Donostian Jakintza Zientifikoen Ikasgune bat sortu zen, unibertsitate ofizialetan matrikulaturik zeuden ikasleek praktikak egin zitzaten (Zientzia Fakultatearen hazia izan zen gune hori). Horretarako, lau adar (Matematikak, Zientzia Fisikoak, Zientzia Kimikoak eta Natur Zientziak) zituen unibertsitate gune bat diseinatu zen, non zientzia teorikoak eta horien aplikazioa teknikan eta industrian konbinatuko ziren. Garai berean hasi ziren hainbat lagun aldarrikatzen euskara ikergai ez ezik, irakaskuntzako hizkuntza ere izan beharko zela unibertsitatean. Autonomia-estatutuaren egitasmoetan ere azaldu zen unibertsitatea izateko premia, baina estatutuari berari buruzko eztabaida eteteaz batera amaitu zen unibertsitateari buruzkoa 1934. urtean. 1936ko urrira arte itxaron behar izan zuten orduko euskaldunek unibertsitate publikoa ikusteko euskal lurraldean, Gerra Zibila hasi, autonomia estatutua onartu eta Eusko Jaurlaritza osatu arte, hain zuzen. Jesus Maria Leizaola, orduko Zuzentza ta Gogo-Lantze saileko sailburua, ezaguna zen 1923an atxilotu zutelako Espainiako erregearen aurrean Euskal Unibertsitatea eskatzeagatik, ez zuen denborarik galdu. Egia esan, gerra-egoera ez zen giro egokia unibertsitate gune berri baten jaiotzarako, baina gero eta bakartuago zegoen Kantauri aldeko eskualdea, oso ahula zen Gobernuaren kontrola eta askok sumatzen zuten edozein proiektu gauzatzeko aukera egokia aurki zitekeela egoera hartan. Urriaren 7an aukeratu zen lehendakaria eta bi egun geroago Euskal Unibertsitatea sortzeko oinarriak jarriko zituen batzorde bat eratzeko agindu zuen Leizaolak. Batzordeak bi sail izan zituen. Unibertsitatearen ezaugarriak definitzeko ardura zuen sailetako batek; Alfredo Ruiz del Castaño kimikariak zuzentzen zuen eta besteak beste, Angel Apraiz eta Ingeniaritza Eskolako Cesareo Madariaga irakasleak izan ziren batzordekideak. Bazekiten behin-behineko proiektu batean ari zirela lanean, baina, aldi berean, ondo zekiten etorkizuneko Euskadiren unibertsitatearen oinarriak ezarri nahi zituztela. «Proyecto de bases de organización de la Universidad Vasca» izan zen batzordearen emaitza. Helburu gisa hartu zuten unibertsitate integrala osatzea eta lehendik zeuden hezkuntza-, ikerketa-, osasun- edo kultura-erakundeak biltzea. Gainera, mailaka eratuko ziren gogoetarako erakundeak nahiz izaera praktikoko erakundeak. 3. irudia: Ikasleak Medikuntza Fakultateko gelan, 1937. urtean. (Danielle Labajos de Bertolinek utzitako argazkia) Estatuko legeria errespetatuko zen, baina irakasleria propioa izango zuen eta euskal gizartearen eta irakaskuntzaren premiei erantzuten saiatuko zen unibertsitate berria. Horrela pentsatuta bazegoen ere, azaroaren 18an, Euzkadi’ko Agintaritzaren Egunerokoan argitaratu zen dekretuaren bitartez Euzko Irakastola Nagusia, hots, Euskal Unibertsitate ofiziala sortu zenean, aginduan ez ziren aipaturiko xehetasunak agertzen. Lege-arauak bakar-bakarrik argitzen zuen unibertsitatea sortu zela, Medikuntzakoa izango zela lehen fakultatea eta beste ikastetxeen sorrera Jaurlaritzaren erabakien menpe geratzen zela. Azaroaren 1ean egin zen Basurtuko ospitalean irekiera-ekitaldia, eta bertan Agirre lehendakariaren babesa izan zuen erakunde sortu berriak. Garatu gabe geratu ziren egitasmoen artean, besteak beste, eskola politeknikoa sortzeko asmoa zegoen. Esan bezala, Medikuntza fakultatea izan zen sortu zen fakultate bakarra. Ikasketak aukeratzeak ez zuen arazo handirik sortu, ez baitzegoen zalantzarik. Bilboko Ospitale Zibilak hainbat saiakera eginda zituen bere zereginen artean unibertsitateko irakaskuntza sartzeko, eta bera zen aukera gauzagarriena. Leizaolak sortutako bigarren batzordearen ardura izan zen haren diseinua. Hainbat eztabaidaren ondoren, argia izan zen konponbidea: Espainiako unibertsitateetako ikasketa-plana bere horretan ezarriko zen Bilbon ere, bi aldaketa esanguratsurekin: Sendakintza-Euskara eta Psikologia Medikoa eta Psikiatria. Prestakuntza urte bat ere derrigorrezkoa izango zen mediku ikasketak egin ahal izateko. Hiru kontu geratu ziren erabaki gabe: irakasleen hautaketa, ikasleen kontua, eta ikasgelen kokapena. Deialdi publikoa egin zen irakasleak hautatzeko, eta zenbait datatan 29 lagun kontratatu ziren irakasle aritzeko. Horietako gehienak Bilboko Basurtoko ospitaleko medikuak ziren eta bertan eman zituzten eskolak. Prestakuntza-ikastaroan 72 lagunek eman zuten izena eta nabarmendu behar dugu horietatik 14 emakumeak zirela. Medikuntzan, aldiz, 71 matrikulatu ziren. Azken ikasle horiek bi jatorri zituzten; gehienek ikasketak aurretik hasiak zituzten Espainiako beste toki batzuetan; laurden batek batxilergoa amaitu berria zuen. Zazpi neska zeuden euren artean. Erizain-eskola bat ere sortu zen, 1937ko otsailean, baina ez zen abian jarri. 1937ko urtarrilaren 3a zen eskolen hasiera-data ofiziala, baina ikasleek makina bat arazo izan zituzten, gazteak izanda gerra-ahaleginean parte hartu behar zutelako. Maiatzetik aurrera erdi etenda geratu ziren ikasketak bonbardaketen eta bestelako gorabeheren eraginez; hala ere, irakasle batzuk saiatu ziren gutxienez praktikekin jarraitzen. Ekainaren 19an sartu ziren matxinoak Bilbon eta orduan erori ziren Euskadi Autonomoa, eta berak sortu zituen erakundeak, Euskal Unibertsitatea, besteak beste. Ateak itxi zituzten ikasgelek, eta zapalketa latza jasan behar izan zuten Euskal Unibertsitateko protagonista izan ziren gehienek. Hamabost irakaslek galdu zuten aurretik zuten lanpostua, eta horietako batzuek atzerrira joan behar izan zuten kartzela saihestu ahal izateko. Bilbon geratu ziren batzuek, Julian Guimonek eta Juan Viarrek esate baterako, espetxe gogorra jasan zuten eta ezin izan zuten lanpostu publikoa berreskuratu. Ikasle batzuk ere zigortu zituzten, ez hainbeste Euzko Unibertsitatean matrikulaturik egoteagatik, zituzten lotura politikoengatik baizik. Horrela, beste hainbestek bezala pairatu behar izan zituzten zigorren ondorioak. 4. irudia: Justo Garate irakasleak Patologia Orokorra irakasgaia landu zuen. (Argazkia: Argazkia: Sabino Arana Fundazioa / Testua: “Amets baten oinordekoak gara-Heredamos un sueño. Euskal Unibertsitatea-Universidad Vasca. 1936” liburua) Berritzailea izan zen hogeigarren mendearen hasieran Euskal Unibertsitatearen aldeko aldarrikapena egitea; izan ere, eskakizun horrek unibertsitatearen mundua eta inguruko gizartea lotzen zituen. Azpimarratu egin zen inguruko gizartea, ekonomia eta Euskal Herriaren kultura hobetzeko unibertsitateak zuen ardura, aldarrikatu egin zen unibertsitatearen jardueran ikasleek izan behar zuten parte-hartzea, eztabaidatu egin zen irakasleak hautatzeko erarik egokienak finkatzeko eta agerian utzi ziren erakundearen kudeaketa autonomoaren aldeko jarrerak. Guztiek uste zuten euskal gizartea, ekonomia eta kultura garatzeko nahitaez behar zela Euskal Herrian unibertsitate publiko bat, eta arrazoi bakarra izan ez bazen ere, erabakigarria izan zen sentitzeko modu hori azkenean unibertsitatea sortzeko. Horretarako, ezinbestekoa izan zen 1936ko udazkenean autonomia lortzea. Gerra galdu izanak unibertsitatea desagerrarazi zuen, baina ez zen erabat itzali haren aldeko aldarrikapena. 1950eko hamarkadatik aurrera euskal gizartean oso azkar ari ziren gertatzen gizarte eta ekonomia-aldaketak, eta horrek inoiz baino gehiago eskatzen zuen goi mailako irakaskuntza zabaltzea. Ez zen prozesu erraza izan, handia baitzen mesfidantza, baina gutxika-gutxika unibertsitate mailako irakaskuntza publikoak bere tokia egin zuen euskal eremuan, aurrena ikastetxe isolatuetan oinarrituta, ondoren Bilboko unibertsitatea lortuta. Franco hil ondoren, ikasleen eta irakasleen belaunaldi berriek bat egin zuten eskakizun zaharra berpizteko: Euskal Unibertsitatea. Aizpuru Murua, Mikel. Amets baten oinordeko gara – Heredamos un sueño. Euskal Unibertsitatea – Universidad Vasca. 1936. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatearen argitalpen zerbitzua, 2012. Egileaz: Mikel Aizpuru UPV/EHUko Gaur Egungo Historia Saileko irakaslea eta zuzendaria da. Taggedhezkuntzahistoria
2018-04-22T08:52:37
https://zientziakaiera.eus/2016/12/27/1936ko-euskal-unibertsitatearen-aurrekariak-eta-ezaugarriak/
[ -1 ]
Aurtengo Urmendi Eguna bertan behera uztea erabaki dute : Oarsoaldeko Hitza Urmendi Eguna bertan behera uztea erabaki dute Datorren igandean ospatuko lukete Urmendi Eguna, baina COVID-19ak behartu du bertan behera uztea. Ez dute beste ekitaldi batekin ordeztuko. Hurrengo baterako utzi beharko dute festa. Urmendi Haur Eskolaren komunitateak datorren igandean —hilak 31— ospatu beharko luke bere urteroko festa. COVID-19ak behartuta, bertan behera utzi behar izan dute. Ez dute ospakizunik egingo. Urmendi Festa haur eskolako komunitatearen arteko harremana indartzeko sortu zen, baita herriari ere ospakizun bat eskaintzeko. Urmendi Haur Eskolak azaldu dutenez, esentzia festak berak dauka: “Urmendin sortzen den giroak, antolatzeko izan den familia eta irakasleen arteko elkarlanak…”. Festa ordeztu ezin daitekeela iritzita, ez dute beste ekitaldirik egingo. Elkarlanean eta giro onean egiteko aukera dutenean egingo dute. Urmendi Haur Eskolako familia guztiek zuzenean jaso dute Urmendi Festa bertan behera uzteko arrazoiak azaltzen dituen gutun informatiboa, gaineratu dutenez.
2020-07-14T03:22:12
https://oarsoaldea.hitza.eus/2020/05/27/urmendi-eguna-bertan-behera-uztea-erabaki-dute/
[ -1 ]
Oak Grove 10 | Bill Beazley Homes Oak Grove 10 , , Kelarie Oak Grove X Rendering Area: Kelarie Property Size: 2,718 ft2 Richland Manor IX (The Retreat) Hawthorne IX
2020-08-10T15:37:24
https://billbeazleyhomes.com/properties/oak-grove-x/
[ -1 ]
Taller práctico de Bambuser | M15Mbizkaia Bambuser web-tresna da, mugikorretik, tabletetik edo ordenagailu eramangarritik grabatutako bideoak zuzenean gorde eta emititzeko aukera ematen duena. Era berean, eduki hori automatikoki eta bat-batean gizarte-sareetan (facebook, twitter…) zabaltzeko aukera ere ematen du. Doako zerbitzua da, baldin salmenta-asmorik gabe erabiltzen bada. Tresna honek gizarte-mugimendu eta -erakundeei eskaintzen dizkien aukerak oso zabalak dira: informazioa eta ezagutzak zabaltzen laguntzea, antolatzen ditugun hitzaldiak hedatuta; edo antolatzen ditugun ekintzak -protestak, manifestaldiak, kaleraketak eta abar- zuzenean emitituta, zentsura saihestea (#peoplewitness). Gonbidatuta zaudete denok datorren ekainaren 26an, 19:00etan, Hika Ateneoan antolatuko dugun tailerrera. @Suysuluchak emango du tailerra, norbanakoei nahiz kolektiboei zuzendua. Mezu honekin batera kartela bidaltzen dizuegu. Beharrezkoa da zuen ordenagailu eramangarria, tableta edo 3G mugikorra ekartzea. Izan ere, tailerra praktikoa izango da eta aparatua konfiguratuta irtengo gara bertatik. Erakutsi diezaiogun munduari ohiko komunikabideetan agertzen ez dena. Komunikazio-aukerak itzel handiak dira! Esta entrada fue publicada en Actividades, Comisiones y Grupos, Redes y Soporte, Sin categoría, Talleres. Guarda el enlace permanente.
2018-02-24T02:14:24
https://m15mbizkaia.wordpress.com/2012/06/21/taller-practico-de-bambuser/
[ -1 ]
Zer zerga ordaindu behar dut? Zerga zuzenak - Ba da beste modu bat | Laboral Kutxa Blog Zergak. Hitz beldurgarria, baina beharrezkoak. Beldurgarria, likidezia kentzen digun ordainketa eragiten digutelako, baina beharrezkoak ere bai, zergei esker gobernuek osasuna, hezkuntza publikoa edota gure kaleko zoladura ordaindu ahal dutelako. Halere, eta horren garrantzitsuak izan arren, badakigu benetan zer zerga ordaintzen ditugun eta zer araudi duten? Gaur zergei buruzko post multzo bati ekingo diogu, eta zerga zuzenak zer diren azalduko dugu, hasteko. Zerga zuzenen eta zeharkako zergen arteko desberdintasunak Zerga zuzenek herritarren aberastasuna zergapetzen dute; adibidez, ondare zehatz baten jabe izatea edo errenta eskuratzea. Zerga zuzenen kasuan, zerga aitortzearen betebeharra duen pertsonak berak ordaindu behar du. Zeharkako zergen kasuan, aldiz (hurrengo batean arituko gara horiei buruz), aberastasunaren erabilera zergapetzen dute. Adibidez, kontsumoa edo errenta-transmisioa. Kasu horretan, zerga aitortzen duen pertsonak biltzen du zergaren dirua, baina berak ez du ordaintzen. Horixe gertatzen da, esate baterako, BEZ zergarekin: kontsumitzaileek era guztietako produktu eta zerbitzuetan ordaintzen dugu, baina diru hori kobratzen digunak ez du beretzat gordetzen; Ogasunean aitortu eta eman behar du. Zein dira zerga zuzenak? Espainiako estatuan honako zerga zuzen hauek daude: Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. Ondarearen gaineko Zerga. EAEko hiru lurralde historikoek eta Nafarroako Foru Erkidegoak Pertsonen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen Gaineko Zerga propioa dute, bai eta Ondarearen gaineko Zerga eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga propioa ere, geroago azalduko dugun bezala. PFEZk pertsona fisikoen errenta zergapetzen du. Zergadunaren errentaren baitan sartzen dira: lan-errendimenduak, jarduera ekonomikoen eta kapitalaren (kapital higiezinaren nahiz higigarriaren) errendimenduak, ondare-irabaziak eta -galerak, bai eta zerga-egozpenak ere. Errenta batzuk, ordea, zerga horretatik salbuetsita egoten dira. Oso konplexua da zerga horren zenbatekoa kalkulatzea, hainbat kenkari eta karga baitaude kasuan-kasuan. Oro har esan dezakegu lehenengo eta behin zerga-oinarria jakin behar dugula; hau da, zergapean dagoen errentaren zatia. Horretarako, araudiak agintzen dituen kalkuluak egin behar dira; besteak beste, gastu kengarriak kendu eta hainbat arrazoigatik sortutako kenkariak hartu behar dira aintzat. Ildo beretik, tratamendu berezirik edo hobaririk ote dagoen ere ikusi beharko dugu. Kontuan izan behar dugu, halaber, bi errenta mota daudela: orokorra eta aurrezki-errenta. Espainiako estatuko araudia: Azaroaren 28ko 35/2006 Legea eta Martxoaren 30eko 439/ 2007 Errege Dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko araudia: lurralde bakoitzaren araudia eskuratzeko, klikatu hurrengo esteketan. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Espainian bizi ez diren pertsonek Espainian eskuratu duten errenta zergapetzen du. Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak eta Uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuak arautzen dute. Enpresek (sozietateek) jardunaren ondorioz eskuratzen duten etekina zergapetzen du. Esan liteke errentaren gaineko zergaren parekoa dela, baina pertsonei ezarri beharrean, erakundeei ezartzen zaiela. Etekin garbiaren gainean ezartzen da; hau da, jarduera baten sarrerei gastuak kendu ostean lortzen den emaitzaren gainean. Espainian, Sozietateen gaineko Zerga % 30ekoa da enpresa handientzat eta % 25ekoa enpresa txiki eta ertainentzat. EAEn, ordea, zerga-autonomia duenez eta hura erabiliz, % 28koa da enpresa handientzat eta % 24koa enpresa txikientzat. Nafarroan % 25eko zerga ezartzen da (% 23koa enpresa ertain eta txikientzat). Euskal Autonomia Erkidegoko araudia: Alderdi orokorrak. Zerga-alorreko foru araudia Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. Nafarroako araudia: Alderdi orokorrak. Espainiako estatuko araudia: Ley 27/2014 Legea, azaroaren 27koa Dirua nahiz beste ondasun batzuk doan jasotzen direnean ordaindu beharreko zerga da. Hau da, zerbait edo dirua jasotzen dugunean, haren trukean lanik, zerbitzurik, dirurik edo ezer eman gabe. Horren baitan sartzen dira hildakoaren herentzia jasotzea (mortis causa eskuratzea) edota bizirik dagoen norbaitek dohaintza bat egitea (inter vivos eskuratzea). Zerga hori autonomia-erkidegoek kudeatzen dute. Zerga desberdina da ahaideen arabera, kontuan hartuta ahaidetasun-maila (ez da berdina herentzia gurasoengandik jasotzea edota osaba batengandik edo familia-harremana ez dagoen norbaitengandik jasotzea). Herentzia jaso duen pertsonaren adina ere hartzen da kontuan. Izan ere, 21 urtetik beherakoek zerga-abantailak dituzte. Ezkontideek, aurreko eta ondorengo ahaideek eta 21 urteko edo hortik gorako haur adoptatuek ia ez dute zergarik ordaindu behar Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ondorengotzetan eta dohaintzetan. Lehen erkidegoan, zehazki, % 1,5 ordaindu behar da, eta bigarrenean, % 0,8. Beste erkidego batzuek ere hobaria dute ondorengotza-zerga horientzat. Horixe gertatzen da, adibidez, Balearretan, Kantabrian, Gaztela-Mantxan, Errioxan eta Madrilen. [Datu horiek Zerga Aholkularien eta Ekonomisten Erregistroak (Reaf) egindako Panorama de la fiscalidad autonómica y foral 2015 (Autonomia- eta foru-fiskalitatearen ikuspegia, 2015) txostenean agertzen dira]. Espainiako estatuko araudi orokorra: abenduaren 18ko 29/1987 Legea eta azaroaren 8ko 1629/1991 Errege Dekretua. 4/2008 Legeak zerga hori baliogabetu zuen 2008an, eta gaur egun zergaren % 100eko hobaria aitortuz bideratzen da. Hau da, oraindik ere zerga egon badago baina %100eko hobaria duenez, praktikan ez da ezer ordaindu behar. Nolanahi ere, eta krisi ekonomikoaren ondorioz, 2011ko ekitaldian zerga hori behin-behinean berreskuratu zen eta 2015ean indarrean jarraitzen du. Ondarearen gaineko Zerga ere Autonomia Erkidegoen esku utzita dago eta beraiek bildu eta kudeatzen dute. Hori dela eta, alde handiak daude erkidego batetik bestera. Madrilen eta Balearretan, adibidez, % 100eko hobariari eutsi zaio. Euskal Autonomia Erkidegoan Aberastasunaren edo Ondarearen gaineko Zerga ere badago. Hauexek dira haren ezaugarriak: Ohiko etxebizitza salbuetsita dago: 400.000 eurorainoko baliokoa Araban eta Bizkaian, eta 300.000 eurorainoko baliokoa Gipuzkoan. Gipuzkoan gutxienez 700.000 euroraino salbuetsita, eta Araban eta Bizkaian, 800.000 euroraino. Tarifa: Araban: % 0,2-2,5; Bizkaian: % 0,2-2; eta Gipuzkoan: % 0,25-1 Nafarroako Foru Erkidegoan honako ezaugarri hauek ditu: Ohiko etxebizitza salbuetsita dago, 250.000 euroraino. 800.000 €-raino salbuetsita (311.023 € 2014an). Tarifa: 2014tik hona behera egin du eta % 0,16-2 bitarteko tasak onartu dira. Iturria: Panorama de la fiscalidad autonómica y foral 2015 (Autonomia- eta foru-zergaren ikuspegia, 2015). Zerga Aholkularien eta Ekonomisten Erregistroak (Reaf) egindako txostena. Tags: dohaintzeak errenta oinorde ondarea PFEZ sozietateak zergak
2020-03-31T19:25:04
https://bloga.laboralkutxa.com/zer-zerga-ordaindu-behar-dut-zerga-zuzenak/
[ -1 ]
128/2019 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez behin betiko onesten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak. - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus Aldizkari-zk.: 181 Hurrenkera-zk.: 4315 1. artikulua Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onestea. 3. artikulua Dokumentazioa. 4. artikulua Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen jarraipenerako memoria. 5. artikulua Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikustea. 12 kapituluko memoria bat: lehenengo biak berrikuspenari, oinarriei eta printzipio gidariei buruzkoak dira; hurrengo 10ak lurralde-ereduaren definizioari buruzkoak dira; bukatzeko, bi eranskin daude, bat azpiegitura berdeaz eta ekosistemetako zerbitzuez ari da, eta bestea, ordea, gaiaren egoeraren adierazleez, helburuez eta lurralde-jarraibideez ari da. Lurralde-jarraibideek aplikazio-arauetako artikuluak betetzen dituzte. Sintesi-mapa, non Euskal Autonomia Erkidegoan jasotzen baita proposatutako lurralde-eredua. Aplikazio-arauak, hiru kapitulutan bildutako 38 artikulu dituztenak: lehenengo kapitulua, duen xedeari eta izaerari buruzkoa; bigarren kapituluan, espazioaren antolamendurako eta erabilerarako gidalerroak (derrigor bete beharrekoak) daude; hirugarren kapituluan, ordea, gomendio mailako gidalerroak (administrazio eskudunak ez baditu betetzen gidalerro horiek, justifikatu beharko du hartutako erabakia, bai eta ezarritako helburuekin bateragarria dela ere. Aplikazio-arauak bost eranskinekin osatzen dira. Dokumentu hauek osatzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak: Sintesi-mapa. Aplikatzeko arauak, dekretu honen I. eranskin gisa sartzen direnak. Gainera, onespen-dekretu honen barruan jasota dago, II. eranskin gisa, ingurumen-alderdiak txertatzeko moduari buruzko laburpena, ingurumenean duen eraginaren jarraipena egiteko hartuko diren neurriak barne hartzen dituena, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 26.2 artikuluak xedatutakoa betez. Bi urtean behin, lurralde-antolamenduaren eskumena duen Sailak «Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen egoera» izeneko memoria bat egingo du. Bertan aztertuko dira lurralde-antolamenduaren gidalerroak zer neurritan aplikatzen diren, udal- eta lurralde-plangintzan duten eragina eta, hala badagokio, identifikatutako bat ez etortzeak ekiditeko hartu beharreko neurriak. Aipatu memoria eratzeko metodologian honako hauek hartuko dira kontuan: Gidalerroen aplikazioa, ebaluazio-aldian zehar onartutako lurralde-plan partzialen, lurralde-plan sektorialen eta plan orokorren bitartez. Lurralde- eta hirigintza-iraunkortasuneko adierazleen bilakaera neurtzeko azterketa kuantitatiboa, azterketa egiten den aldian. Azterketa kualitatibo bat, adituak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatea ezagutzen duten pertsonei egindako galdetegi eta elkarrizketen bidez. Memoria egiteko, lurralde-antolamenduaren eskumena duen Sailak aurretiaz udal guztiei eskatuko die esan dezatela beren iritziz nola egokitzen den beren udalerriko antolamendu-plangintza Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetara eta lurralde-plangintzara. Oro har, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak indarrean jarri eta zortzi urtera, Eusko Jaurlaritzak ikusiko du berrikusi behar diren ala ez. Hala ere, lehenago edo geroago berrikus daitezke, gorabehera hauetako bat tartean bada: Gerora gertatutako gorabehera batzuek aldatzen badituzte Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan hartutako hipotesiak, populazioaren oinarrizko faktoreei, enplegu-dinamikari edo etxebizitza-merkatuari dagokionez, eta horren ondorioz, ezarritako antolamendu-irizpide orokorrak aldatu behar badira. Gidalerroen erabakietan aldaketa zehatzak izapidetu behar badira, eta ondorioz, aldaketak gertatzen badira lurraldearen egitura orokorrean. Gidalerroen garapenak agerian uzten badu helburuak zabaldu egin behar direla edo komeni dela zabaltzea, antolamendu-eredu beraren garapen aurreikusi gabeen bidez. Erkidegoaz gaindiko plan sektorialen bat onartzeak zehaztapenak ezartzen baditu autonomia-erkidegoan, eta zehaztapen horiek lurralde-ereduaren eraldaketa bat eragiten badute. Gerora gertatutako beste gorabehera batzuek, antzeko izaera eta garrantzia dutenak, justifikatzen badute, gidalerro horien lurralde-ereduaren funtsezko irizpideei eragiteagatik, eta, zioak eman ondoren, hala erabakitzen badu Eusko Jaurlaritzak. LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partziala. Araba Erdialdearen barnean, beren landa izaeragatik eta problematika espezifikoa dela-eta arreta berezia behar duten Arabako Ibarretako eta Arabako Mendialdeko eskualdeak bereizi eta nabarmentzea. Ondorio horietarako, berrikuspenaren diagnostikoaren aurreko fasean landa-eskualde horien gaineko Hasierako Oinarrizko Azterlana idatziko da. Hasierako Oinarrizko Azterlanak honako hauek izango ditu barnean: Soluzioen proposamena lurralde-aniztasuna baterako garapenerako eragile gisa erabiliz, hartako baliabideak hedatu eta dinamizatzeko estrategiak zehaztuz. Landa-eskualdeetan kontuan hartu behar diren irizpide espezifikoak. Zehazki, haien egoera eta ezaugarri berezien haritik datozen berariazko premiak zehaztuko ditu, desorekak zuzentzeko estrategiak abian jarriko ditu, eta landa-garapen integraleko politikak ezartzea ahalbidetuko duen lurralde-tratamendua ezarriko du. BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Busturialdea-Artibaiko lurralde-plan partziala. LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Lurralde-plan partzialen eta lurralde-plan sektorialen doitze-epea. Egun indarrean dauden lurralde-plan partzialak eta lurralde-plan sektorialak Dekretu honetan xedatutakora moldatuko dira indarrean sartu eta hurrengo zortzi urteetako epean. Moldaketa horri lantzen duen lurralde-planaren onarpenerako ezarritako prozedura aplikatuko zaio, eta planak lurralde-antolamenduko gidalerroekin gordetzen duen egokitzapenari buruzko berariazko atal bat sartu beharko du bere justifikazio-memorian. Dekretu hau indarrean jartzen denean hasierako onarpena izapidean duen lurralde-plangintzak ez du zertan moldaketa egin. Lurralde-plan partzialak eta lurralde-plan sektorialak indarrean mantenduko dira moldaketarik egiten ez zaien bitartean. BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Hirigintza-plangintza orokorra. Indarreko plan orokorrak eta arau subsidiarioak zortzi urteetako epean dekretu honetan xedatutakora moldatuko dira, eta baita indarreko lurralde-plangintzara, lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorrita, beren berrikuspen integrala erkidegoko hirigintza-legeekin bat etorrita abiatzen dutenean. Moldaketa hori gertatzen ez den bitartean, plangintza orokor horrek eta haren proposamenek indarrean jarraituko dute bertan jasotako baldintzetan. Berrikuspen partziala xede duen hirigintza-plangintza bere helburu eta proposamenak Dekretu honetan ezarritakoan eragina duten neurrian moldatuko da. HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Izapidean den hirigintza-plangintza orokorra. LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Bizitegi-kuantifikazioa udaleko hirigintza-plangintzan. 68/2006 Dekretua, martxoaren 28koa, udal planeamendua Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetara egokitzeko epea ezartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren sententzia betetzeko. Indargabetzen du: 4/2016 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onesten dituen Dekretua aldatzen baita, bizitegi-kuantifikazioari dagokionez. Indargabetzen du: 68/2006 DEKRETUA, martxoaren 28koa, udal planeamendua Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetara egokitzeko epea ezartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren sententzia betetzeko. Indargabetzen du: 28/1997 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak behin betiko onesteko dena.
2020-02-29T03:03:36
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eli/es-pv/d/2019/07/30/128/dof/eus/html/
[ -1 ]
Word Drop - Ezarri Word Drop Free Jokoak Word Drop Horrela nahi izanez gero Word Drop , mesedez, saiatu jokoak horietako bat:
2019-07-19T17:30:25
http://jokoak.todojuegosgratis.es/play/word-drop
[ -1 ]
Illarra jatetxe donostiarrak egin dau Alcorta & Martin Berasategui Lehiaketan urteko errezeta onena Bizkaie! 2006-06-22 02:00 Jan edanak Sukaldari barriak deskubriduteko eta ondare eta ikur diran errezetak berreskuratzeko asmoz antolatutako Alcorta & Martin Berasategui lehiaketearen lehen edizinoan, Valentzia, Madril, Coruña, Sevilla, Bilbo eta Donostiako 1000 ostalaritza establezimentu aurkeztu dira. Berri Txarrak taldeak Rise Against taldeagaz batera bira egingo dau Europan zehar Bizkaie! 2006-06-20 02:00 Musikea A Wilhelm Scream talde amerikarrak osotuko dauen hiruko bira hau abuztuaren 28an abiatuko da eta danetara sei herrialdetan ibiliko dira (Alemania, Suitza, Belgika, Holanda, Frantzia eta Erresuma Batua). ‹‹ Aurrekoak 1 2 3 4 ... 223 224 225 226 227 228 229 230 Hurrengoak ››
2020-01-29T12:45:54
https://bizkaie.biz/galeriak/?page=227
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Euskadiko Zilbor-hesteko Odol-bankuaren kalitatea kudeatzeko sistemari aitorpena eman diote Euskadiko Zilbor-hesteko Odol-bankuaren… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40400 Urtero 600-800 unitate inguru prozesatzen ditu eta Zilbor-hesteko odoleko 8-10 unitate banatzen ditu nazio eta nazioarte mailako transplanteetarako. Banku honen xedea, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan integratuta dagoenarena, genetikoki ezberdinak eta goi-mailako kualifikazioa duten zilbor-hesteko odol-unitateak prozesatzea, biltegiratzea eta banatzea da, aitzindari hematopoietikoen (TPH) Transplante bat behar duten pazienteei zuzenduta, haien gaixotasunak sendatzeko haientzako emailerik ez dagoenean. Osakidetzaren eta bere Transfusio eta Giza Egunen Euskal Zentroaren lerro estrategiko bat da kanpo erakundeek kalitatea egiaztatzea, gure produktuak zein zerbitzuak erabiltzen dituzten profesionalentzako, Osasun Agintarientzako eta herritarrentzako berme bat delako. Egiaztagiri horiek zentroko jarduerak; hala nola, odola eta beste ehun batzuk (begia, hezurra, azala, mintz amniotikoa, aintzindari hematopoietikoak…) ematea, prozesatzea, biltegiratzea eta banaketa, egiaztatzen dituzten beste batzuei gehitzen zaizkie. Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40400-euskadiko-zilbor-hesteko-odol-bankuaren-kalitatea-kudeatzeko-sistemari-aitorpena-eman-diote#comment_35146 El Banco de Sangre de Cordón Umbilical de Euskadi reconocido por su sistema de gestión de calidad https://t.co/jyXIZE4Qd9 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40400-euskadiko-zilbor-hesteko-odol-bankuaren-kalitatea-kudeatzeko-sistemari-aitorpena-eman-diote#comment_35131 RT @osakidetzaEJGV: Euskadiko Zilbor-hesteko Odol-bankuaren kalitatea kudeatzeko sistemari aitorpena eman diote ➡ https://t.co/tMF7zKb6PA h… Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40400-euskadiko-zilbor-hesteko-odol-bankuaren-kalitatea-kudeatzeko-sistemari-aitorpena-eman-diote#comment_35127
2019-06-24T12:18:22
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/40400
[ -1 ]
 Ankara Rus Escort Tanya | Ankara Escort ankara escort antalya escort antalya vip escort ankara escort bayan şişman Ankarada Olgun Escort balık etli ankara escort escort bayan ankara çankaya sınırsız escort bayan ankara çankaya ukraynalı ankara escort yenimahalle ucuz escort elvankent ağza alan escort escortlar ankara rus azgın escort ankara ankara escort bayan whatsapp anal yapan ankara escort ankara sıhhıye anal escort ankara sınırsız eskortlar aşti escort demetevler anal yapan escort
2020-04-01T06:58:36
http://www.escorthatti.org/06/ankara-rus-escort-tanya/1
[ -1 ]
zortzigarren lurraldea | Euskararen lurraldea Interneten | 2 orria Posted on abendua 3, 2012 by josieror Euskara multimedia baliabideekin aberasteko proposamena luzatzen dizut lagun: euskararen egunean zeure ekarpenarekin aberastu dezakezu euskararen lurraldea Interneten 😉 Youtuben bideoak editatu Lan egiteko modua, honela laburtu dezakegu: Topatu gai interesgarri bat zuretzat edo/ta zure lagunentzat (Wikipedia lagun ona duzue horretarako) Grabatu bideo bat azalpenarekin: lagun bati, irakasle bati, pertsona ezagun bati Azalpena ulertzen lagundu dezaken adierazpen grafikoak bilatu, sortu, antolatu eta bigaren bideo baten grabatu (irudiak, eskemak, kontzeptu mapak, eta abar) Igo bideo biak Youtubera CC lizentziarekin (birmoldatzeko aukera zabalduz) Editatu Youtuberen editorean: www.youtube.com/editor Sortutako bideo berria argitaratu eta 8gnLUR etiketa erabili (#8gnLUR Twitterren) Zortzigarren Lurraldea aberasteko gonbite bat da hau: zeure ekarpenarekin aberastu dezakezu euskararen lurraldea Interneten 😉 Azalpena ulertzen lagundu dezaken adierazpen grafikoak grabatu bigarren bideo baten (irudiak, eskemak, kontzeptu mapak, eta abar) Hementxe duzue Jon Gomez Garairekin grabatutako bideo bat Errealitate Areagotuari buruz Behin grabatuta irudi aberasgarri batzuk topatu eta kontzeptu mapa bat osotu dugu. Hori berori pantailan jarri eta “Bideo Aberastua” sortu dugu (hau ordenagailu lokalean editatuta dago, ez Youtuben) Galdakotar komunikari eta aurkezle jatorra den JGGaraik azaldu digun Errealitate Areagotua kontzeptu mapa honetan laburtu dugu. Errealitateari informazio kapak aplikatuz Hasier Etxeberriaren eskutik, Euskararen Jatorria filma ikusteko aukera izan dugu eitb.tv-n Baita Zuzeu atarian ere, kalitate handiz. Bertatik hartu dugu irudi hau, Hasierren kontakizun xamurrarekin jarraitu dezakezun dokumentala ikus-entzunahal izateko. Ezagutza Euskararen egunean Posted on abendua 3, 2011 by josieror Ezagutza eta komunikazioa eskutik doaz Joxe Aranzabalen hitz hauetan. Farozaianaren ustetan “momentu honetan komunikazioak bizkortu egin du ezagutza, Interneten jartzen den momentuan, mundu osora zabaltzen delako jakintza: medikuntza arloan adibidez. Zorionez komunikazioak azkartu egiten du jakintzaren zabalkundea. 1000 Gaurko Hitza Posted on azaroa 10, 2011 by josieror Donostiako DOKA antzokian Maite Goñik Gaurko Hitzaren hirugarren urtemuga ospatu berri du. Lagun eta euskaltzalez inguratuta, telebistako aurkezle, idazle, kantari, blogari, wikilari… ekialdeko eta mendebaldeko mordo bat bildu zen euskaljakintzaren ekimen arrakastatsu hau ospatzeko. Haserko galdera, Mikel Iturriak egina hauxe da: Zortzigarren Lurraldean ibiltzeko mila hitz nahiko izango al dira ba? Bideo honetan ikus-entzun dezakezu baietz Maiteren hitzetan! (FaceBooken ere ikusgai dago) KONTUTAN IZAN: Bideoaren iraupena 931 segundukoa da; eta 1.000 Gaurko Hitzak biltzen ditu 😉 euskara atalean publikatua | donostia, euskaljakintza, Gaurko Hitzaren 3gn urtemuga, gaurko_hitza hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi Euskal blogosfera hain ondo ezagutzen duen Joxe Aranzabal nor den jakin nahi izan dugu. Eta Joxeri berari eskatu diogu bere bizitzako oroimenak konpartitzeko: Eskola denboratik gogoratzen duena, Frankoren denboran zegoen beldurrarekin Batxilergoa ikasten ibili zenekoa, lehen kazetari lana egin zuenekoa Unibertsitatera joan zenekoa bere iritziak jendaurrean plazaratzen hasi zenean Oroimen guzti horiek konpartitzen ditu Zortzigarren Lurraldearekin bideo labur honetan (4:42 min) Joxe Aranzabalek euskal blogosferan hasera-haseratik ezagutzen du, ondo ezagutu ere. Sustatu jaio zenetik Joxe hasi zen Luistxo Fernandezen tresna berri hura erabiltzen; eta 2004an, bere bizitzaren zati handi bat jartzen Faroan bertan. ZER EMAN DIO JOXERI BLOGOSFERAK? Eta zerbait azpimarratzekotan, askatasuna nabaritzen du Joxek: prentsa idatziaren aldean, blogean zeu zara idazle, zuzentzaile, editore, zuzendari, argitaratzaile, zuk aukeratzen duzu noiz argitaratu, zuk… duzu askatasuna nahi duzunaz idazteko eta aldatzeko! IRAKASKUNTZAN ERE TRESNA POTENTEA? Irakaskuntzan ere potentzialitate handia ikusten dio blogari, portafolio bat bezala erabiliz, irakaslearen zuzenketak posten komentarioetan eginez. Celestin Freineten ideiak era gogoratzen ditu, testua modu librean idazteko modua eskaintzen duelako blogak. EUSKARARI EKARPEN BERRIRIK? Euskarari euskaltzale belaunaldi berri bat ekarri dio blogosferak: teknologia zaleak, Internet ondo ezagutzen dutenak… sekulako lana egiten ari direnak, euskara ekartzeko esparru berri hauetara: datozkigun aldaketak ulertuz, mundu berria ulertuz, atzetik daukagun ondarea esparru berri hauetara ekartzeko gai izango direnak: Maite Goñi, Gorka Julio teketen, Gari Araolaza, Iban Arantzabal, Luistxo Fernandez, Igor Leturia, Arkaitz Zubiaga … perfil diferentea daukatena. Holako jendea behar dugu… eta asko! 8.LUR 8gnLUR 8gnlurld @jggarai aizpea_goenaga amarauna andu lertxundi argia azkue azoka47 berria bilbo bizkaia blogari codesintax codesyntax donostia durango ehu eibar erabili.com etb euskadi_irratia euskalakari euskalakaria euskalblogosfera euskaljakintza euskara euskarabiluda euskararen alde Interneten euskaraz faroa Gaurko Hitzaren 3gn urtemuga gaurko_hitza hitz beste huhezi ibil2d ieb11 ieb2011 ieb2013 ikasle imurua internet joxe_aranzabal kabia komunikazioa kontzeptumapa korrika lertxundi linux luistxo lurraldea mintzatu miramon SL software sustatu teketen teknologia ueu umap wiki zortzigarren lurraldea
2017-09-22T04:16:41
https://zortzigarrenlurraldea.wordpress.com/page/2/
[ -1 ]
AHTari buruzko "kontraesanak" berretsi dituzte Europako Legebiltzarrean - Araba - Alea.eus AHTari buruzko "kontraesanak" berretsi dituzte Europako Legebiltzarrean Erredakzioa 2019-02-08 11:23 AHTaren konrako protesta, Gasteizen. AHTrik EZ AHTaren kontrako Arabako plataforma Europako Garraio Batzordearekin bildu da. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak AHTaren inguruan eskainitako informazioak ez du bat egiten Europako Garraio Batzordeak erabiltzen duenarekin. Hala adierazi dute Arabako eta Nafarroako AHTaren kontrako plataformako kideek Europako ordezkariekin batzartu eta gero. Gainera, Arabako plataformaren esanetan, Europako Kontu-Auzitegiak euskal ordezkarien aurrean berretsi du egungo trenbide azpiegiturak berritzea ekonomikoki eta sozialki errentagarriagoa dela abiadura handiko plataforma berriak eraikitzea baino. Arabako eta Nafarroako AHTaren kontrako plataformetako ordezkariak, LAB eta ELA sindikatuak eta EHUko hainbat irakasle Europako Garraio Batzordearekin bildu dira aste honetan. Bileraren helburua izan da AHTa bezalako proiektuek Europan zer etorkizun duten aztertzea, eta bide batez ere proiektuaren inguruan Euskal Herrian dagoen oposizioa batzordeko kideei helaraztea. Arabako AHTaren kontrako plataformak azaldu duenez, Europako Garraio Batzordeak argitu die AHTa bidaiariak garraiatzeko zuzenduko dela, eta horrenbestez, trenbide bidezko merkantzia-garraioaren Europako planifikazioak ez duela AHTa barne hartuko. Halaber, Europako Garraio Batzordeak adierazi die AHTaren obran izaten ari diren atzerapenak direla eta, "Europatik finantzatuko den diru kopurua murriztuko dela". Bestalde, Europako Garraio Batzordeak aitortu du AHTaren egitasmoa aurrera eramateko erabili dituzten kostuen eta etekinen azterketak ezin dituztela publiko egin eta isilpekoak direla. "Lotsagarria da milaka milioi diru publiko xahutzea isilpeko txostenetan oinarriturik" salatu du AHTaren kontrako plataformak. Gauzak horrela, eta proiektua gelditzeko inoiz baino arrazoi gehiago ikusten dituztelako, manifestazioa antolatu dute AHTaren kontrako plataformako kideek, hurrengo maiatzaren 18an, Gasteizen. Bruselan jaso dute AHTaren kontrako ordezkaritza bat Erredakzioa ots 06 Araba Arabako eta Nafarroako plataformak Europako Legebiltzarreko ordezkari politikoekin batzartuko dira.
2019-09-16T20:14:43
https://alea.eus/araba/1549554477347-aht-kontraesanak-europa-legebiltzarra
[ -1 ]
Les Gours - Wikipedia, entziklopedia askea. Didier TEXIER (2014-2020)[1] 45° 57′ 42″ N, 0° 04′ 02″ W / 45.9617°N,0.0672°W / 45.9617; -0.0672Koordenatuak: 45° 57′ 42″ N, 0° 04′ 02″ W / 45.9617°N,0.0672°W / 45.9617; -0.0672 Les Gours (Frantzia) Lupsault, Saint-Fraigne, Chives eta Couture-d'Argenson Les Gours Frantziako udalerria da, Charente departamenduan dagoena, Poitou-Charentes eskualdean. 2013an 129 biztanle zituen. 2007an Les Gours udalerrian erroldatutako biztanleak 128 ziren. Familiak 52 ziren, horien artean 20 pertsona bakarrekoak ziren (8 bakarrik bizi ziren gizonak eta 12 bakarrik bizi ziren emakumeak), 16 seme-alabarik gabeko familiak ziren eta 16 seme-alabak dituzten bikoteak ziren. 2007an 65 etxebizitza zeuden, 52 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 8 bigarren erresidentzia ziren eta 5 hutsik zeuden. 64 etxeak ziren eta 1apartamentu bat zen. 52 etxebizitza nagusietatik 48 bere jabearen bizilekua ziren, 3 alokairuan okupaturik zeuden eta 1 doan lagata zegoen; 3 etxek bi gela zituzten, 12 etxek hiru zituzten, 11 etxek lau zituzten eta 27 etxek bost zituzten. 37 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 17 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 24 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Les Gours udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 72 ziren, horien artean 48 aktiboak ziren eta 24 inaktiboak ziren. 48 pertsona aktiboetatik 44 lanean zeuden (23 gizon eta 21 emakume) eta 4 langabezian zeuden (3 gizon eta 1 emakume). 24 pertsona inaktiboetatik 10 erretiraturik zeuden, 7 ikasten zeuden eta 7 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Les Gours udalerrian 49 unitate fiskal zeuden, 130 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 14.679 euro zen. [6] 2007an zeuden 6 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 2 eraikuntza enpresak ziren, 2 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren eta 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen.[7] 2000. urtean Les Gours udalerrian 21 nekazaritza-ustiategi zeuden, 1.400 hektarea erabiltzen.[9] Lupsault (2,4 km) Couture-d'Argenson (3,6 km) Chives (4,6 km) Saint-Fraigne (4,8 km) Barbezières (5,9 km) Oradour (6,7 km) Villemain (6,9 km) Villiers-Couture (6,9 km) Ranville-Breuillaud (7,6 km) Datuak: Q1415717 Multimedia: Les Gours BNF: 15248594h (data) INSEE: 16155 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Les_Gours&oldid=7535650"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 26 abendua 2019, 00:00.
2020-08-04T14:43:51
https://eu.wikipedia.org/wiki/Les_Gours
[ -1 ]
Euskal Eurohiriko turismo sektoreko topaketa - Estrategia Donostia Topaketa Iparraldeko turismo-klusterrak (Goazen), Baionako eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek (Bihartean elkartearen bidez) eta Donostiako Udalak (Donostiako Estrategia Bulegoaren bidez) antolatu dute, 2016ko bulegoaren lankidetzarekin. Euskal Eurohiriaren esparrua, ezbairik gabe, Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburuak ekarriko duen aukera nabarmenetako bat da. Esparru hau ere sustatu beharreko langune bat da, lankidetzan lan egiteko aukerak gehiago aprobetxatzeko bidea emango duten sinergiak garatuta. Kultura-hiriburuak denboran zehar jarraitutasuna izango duten proiektuak (legatua) sustatu nahi ditu, eta ez 2016. urtean gertatuko direnak soilik. Turismoaren sektorean proiektu komunak sustatzea, zalantzarik gabe, gertaera garrantzitsu horrek dakarren aukera nabarmenetako bat da, eta, horrela, inoiz baino beharrezkoagoa den bi aldeetako lankidetza sustatu ahal izango da. Enpresen eta erakundeen profila askotarikoa da; hala ere, horiek guztiak sektore turistikoaren barnean daude (hotelak, museoak, agentziak, eta antzerakoak dira). Lehenengo esperientzia honen bidez, bi aldeetako erakundeen eta enpresen arteko lankidetza sustatu nahi da, bai modu indibidualean bai kolektiboagoak diren lankidetzen bidez (esaterako, informazioaren, produktuaren eta antzerakoen alorrean). Topaketak 2016ko kultura-hiriburuaren aurkezpena egiteko balioko du. Aurkezpena ekimen horretako zuzendari Pablo Berásteguik egingo du eta Euskal eurohiriaren esparruak dakartzan lankidetza kulturalen eta turistikoaren aukerak azpimarratuko ditu, batik bat.
2019-11-15T17:43:07
http://www.donostiafutura.com/eu/berriak/euskal-eurohiriko-turismo-sektoreko-topaketa
[ -1 ]
Balenciagak eta Asturiaseko Gondán ontziolek zero isurpeneko lau buke eraikiko dituzte elkarlanean - Zumaia - Baleike.eus Balenciagak eta Asturiaseko Gondán ontziolek zero isurpeneko lau buke eraikiko dituzte elkarlanean Baleike 2020-04-29 11:35 Østensjø Rederi A/S armadore norvegiarrarentzat sortuko dituzte lau bukeak. Armadore horrek iaz iragarritako eraikuntza programa handi baten parte da proiektua. Itsasoko haize-parkeen merkaturako egingo dute lan ontziek. Itsasoko haize-parkeak egiteko eta mantentze lanetan arituko diren lau itsasontzi egingo dituzte Asturiaseko Gondán eta Zumaiako Balenciaga ontziolek, elkarlanean. Hidrogenoarekin funtzionatuko duten ontziak izango dira, eta beraz, Zero isurpeneko lehen ontziak izango dira. Østensjø Rederi A/S armadore norvegiarraren enkargua da. Ontzi bakoitzak 88,3 metroko luzera, eta 19,7 metroko zabalera izango dute, eta 120 lagun eraman ahal izango ditu: 97 tekniko eta 23 tripulatzaile. Mota horretako buke ekologiko eta efizienteenak izateko anbizioz eraikiko dituzte, eta ondoren, itsasoko energia eolikoko merkatura bideratu. Armadoreak iaz iragarritako eraikuntza programa handi baten parte da proiektua. Gondán eta Balenciaga Espainiako ontziola pribatu txiki eta ertainak biltzen dituen PYMAR sozietate anonimoaren parte dira, beste hamazazpi enpresarekin batera. Nahiz eta elkarren konpetentzia izan, elkarrekin proiektuak ere egiten dituzte. Almudena Lopez del Pozo PYMAReko kontseilariak balorean jarri du bazkideen arteko elkarlana, eta baita proiektuaren maila teknologikoa ere, etorkizun batean ontziolek jaso ditzaketen eskaerei bultzada eman diezaioketelakoan. Lau bukeek berrikuntza abangoardista ugari izango ditu. Barruko sistema guztiak efizientzia energetikoa optimizatzeko diseinatu dituzte, karbono aztarna gutxitu eta operazio egonkor eta seguruak egin ahal izateko, baita baldintza klimatiko bortitzetan ere. Alde batetik, etorkizun batean zero isurpeneko operazioak egitea ahalbidetuko duen teknologia izango dute ontziek, likido hidrogenatuaren erabilerari esker. Aitzindariak izango dira propultsiorako diesel-elektrikoa erabiltzen, erregaiaren kontsumoa gutxituz. Horrez gain, iman iraunkorrez egindako Voith propultsoreak izango dituzte. Teknologia honi esker, propultsio zikloidea propultsio % 100 elektrikora eraldatu ahal izango da. Bost tona eta 24 metroko garabiak izango du ontzi bakoitzak, teknikoak aerosorgailuetara gerturatzeko aukera izan dezaten. Elektrikoak izango dira garabiok, eta energia berreskuratzeko gaitasuna izango dute. Ontziko baterietan biltegiratuko da energia hori. Bestetik, ontzi barruko beroa berreskuratzeko sistema bat ezarriko diete. Hala, energiari probetxu handiagoa ateratzeaz gain, kontsumoa eta emisioak gutxitzea izango ditu helburu.
2020-06-05T07:13:54
https://baleike.eus/zumaia/1588151842623-balenciagak-eta-asturiaseko-gondan-ontziolek-zero-isurpeneko-lau-buke-eraikiko-dituzte-elkarlanean
[ -1 ]
Errekurtso didaktikoak | Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga Un blog para el profesorado de Diversificación Curricular (ámbito lingüístico y social) InicioBloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak Gure blogari buruz Archivo de la categoría: Errekurtso didaktikoak Maiatzaren 8an, hurrengo saioa: Identitate digitala eta giza sareak Publicado en mayo 7, 2013 por Irene Gonzalez Responder Jadanik komentatu dugunez, martxoaren 13an, “Identidad digital y redes sociales” prestakuntza saio bat izan genuen Berritzegunean. Emailea Antonio Omatos izan zen, Juan Carlos Guerraren laguntzarekin. Programari jarraituz, bi tailer egin genuen (“Introducción a la identidad digital y las redes sociales”, eta “Uso de los menores de las RRSS”). Metodologia oso aktiboa izan zen. Tailerrean egin genuen ibilbidea oso aproposa zen gero ikasleekin praktikan jartzeko. Asmoa zera izan da: dinamika sozio-afektibo batzuen bitartez, partaideek honen inguruko egoerak eta kontzeptuak, lehenengoz bizitzea eta gero aztertzea, prestakuntza eraginkorra izateko gai hauetan mugitzen diren emozioak azaleratu behar dira eta. Gaia ikastetxeetan tratateza ezinbestekoa denez, mintegian zera proposatu dugu: gai hau lantzeko proposamen didaktiko bat sortzea. Horretarako sarean dauden hainbat baliabide oinarritzat hartuko dugu gure erara egokitzeko. hau dela eta, hemen uzten dizuegu baliabide batzuk: Hau da Antoniok erabili zuen aurkezpena. Barruan landutako dokumentuak topatuka dituzue, eta baita ere berak erabilitako hainbat baliabide. Nahiz eta aurkezpeneko “Dokumnetazio” atalean jasota egon, hemen ere aipatu nahiko genuke bereziki bi erreferentzia: Berak sortutako “Taller de ID y redes Sociales” web orria, hor baliabide asko topa daitekelako (oinarri teorikoak, aurkezpenak, bieoak, proposamen didaktikoak,,,). Juan Carlos Guerrak, beste kide batzuekin eta Omatosen aholkularitzarekin, egindako idDigital & Redes elkarlan proiektu bateko web orria. Web honetan Arrigorriaga Institutuak beste ikastetxe batzuekin batera gai hau gelan lantzeko sortu eta erabili zuten proposamen didaktikoa biltzen da. Horrez gain, proiektuan ikasleek egin zituzten ekoizpenak ere ikus daitezke. Orain, gure txanda da! Publicado en Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, identitate digitala eta giza sareak | Deja un comentario URRIAREN 17an, HURRENGO SAIOA: Publicado en octubre 16, 2012 por Irene Gonzalez Responder Aurreko post-ean tabloi digitalak aurkeztu dizkizuet gelan erabiltzeko tresna interesgarria delako. Ikusi duzue zein erreza den parte hartzea. Betiko moduan, zailena dena da zertarako erabili argi izatea. Niri hainbat erabilera bururatzen zaidan. Zuei? Hona hemen, tabloi bat tabloiak zertarako erabiltzeari buruz zuen iritzia emateko. Egin klick irudian tabloian sartzeko: Publicado en Errekurtso didaktikoak, Euskera, Gizarte Zientziak, heziketa emozionala, web 2.0 tresnak | Deja un comentario Jarraitzen dugu webquestak egiten Publicado en febrero 28, 2012 por Irene Gonzalez Responder Aurreko saioa batzuetan arbela digitalan trasteatzen ibili gara. Ikusi duzuenez, erreza da baina, betiko moduan, erabiltzen ikasten da. Momentuz, arbela aparkatuko dugu eta webquestak egiten jarraituko dugu. Lana planteatuta daukazue baina jarduerak garatu behar dira. Hurrengo saioan zera egingo dugu: sarrera osatu ataza osatu prozesuaren jarduerak idazten hasi Bitartean Google Sites-a erabiltzen ikasiko dugu: bideoak txertatzan, dokumentuak igotzen… Publicado en Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, google sites, web 2.0 tresnak, webquestak | Deja un comentario Azaroak, 9. Webquestarekin jarraitzen dugu: sarrera idatzi eta atazak finkatu Publicado en noviembre 8, 2011 por Irene Gonzalez Responder Bihar, webquesta diseinatzen jarraituko dugu. Gaia erabakita baduzue, bihar Sarrera atala osatuko dugu. Atazada webquetaren atal garrantzitsuena. denon artean komentatuko dugu ondo finkatzeko. gero ata hori ere osatuko dugu. Aspektu teknikoen aldetik, irudiak eta bideoak txertatzen ikasiko dugu. Beti bezala, Webquest Tailerraren jarraibideak kontuan hartuko ditugu. Urriak, 26: Webquesta diseinatzen hasi Publicado en octubre 25, 2011 por Irene Gonzalez Responder Aurreko saioan Google Sites aplikazioa erabiliz gure webquestaren euskarria sortu genuen. Datorrenean, webquest-a bera diseinatzen hasiko gara: sarrera atala idatzi, ataza finkatu eta berari dagokion atala osatu. Etxeko lanak egin dituzue? irudiaren kreditua Bide batez, Sitesen idazten, eta irudiak eta bideoak txertatzen ikasiko dugu. Hori guztia egiteko Webquest Tailerra erabiliko dugu oinarritzat. Amaitzeko, berri on bat: aurreko saioan, adibideen artean ikusi genituen “Los retos del siglo XXI” izenenkoaren euskarazko bertsioa badago. Nahi izanez gero, erabil dezakezue. Urriak, 5: Webquestak eta Google Sites Publicado en octubre 4, 2011 por Irene Gonzalez Responder Aurtengo la-planean erabaki dugu Webquest edo sekuentzia didkatika digitala sortuko dugula, orain arte erabiltzen ikasi ditugun hainbat tresna eta baliabideak praktikan jartzeko. Euskarri moduan Google Sites aplikazioa erabiltzea erabaki dugu. Hau ela eta Blogge@ndo-kideok sortu genuen Un taller de webquest coin Google Sites gunea erabiliko dugu: hor bai webquesta sortzeko bai sites-a egiteko jarraibideak eta ereduak topatuko dituzue. Bihar lanean hasiko gara. Sites-a sortu eta webquestaren sarrera idatzi. Baina, lehenengo eta behin, argi euki behar duzue zein gai nahi duzuen landu. Joan pentsatzen! Bihar arte. Urtarrilaren 26a, mintegiko saioa Publicado en enero 26, 2011 por Irene Gonzalez Responder Gaur, entzumena lantzen jarraitzen dugu. Bakoitzak audio bat aukeratu du eta jarduera burutzen ari da. Laster izango ditugu 4 jarduera berriak. Hurrengo saioa amaitutzat emango dugu ataza hau eta Wikian eskegiko ditugu ekoizpenak guztion eskura egoteko. Ahozko hizkuntzaz ari garenez, hemen uzten zaituztet saio batean ahozkotasuna lantzeko Maite Goñik egin zuen oso webquest interesgarria. Egin klick irudian orrian sartzeko Publicado en Diario del seminario, entzumena, Errekurtso didaktikoak, Euskera, webquestak | Deja un comentario GURE CD WIKIA Orriak Bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak Kategoriak arbela digitala (2) Blogs educativos (21) Lengua y Literatura castellana (13) Diario del seminario (66) bloga erabiltzeko jarraibideak (2) Errekurtso didaktikoak (39) webquestak (9) gelako esperientziak (20) Gizarte Zientziak (11) heziketa emozionala (2) Hizkuntz trebeziak (15) entzumena (5) Irakurmena (9) mintzamena (1) identitate digitala eta giza sareak (1) informazioa (19) Para hacer un blog (6) Tresnak (8) web 2.0 tresnak (23) google sites (4) laster-marka sozialak (3) CDko blogak Blog de DC de Aixerrota Blog de Diversificación del IES Maestro Matías Bravo Diversificación Curricular de 4º de ESO María Moliner BHIko CDko Bloga Edu-blogs interesgarriak Bloga egiteko bloga Aniztasuna irakaskuntzan URBI DC Bloga Hezkidetza lantzeko materialak Emakumeen arrastoari jarraituz Webquesta Nire burua zaintzen dut, zaintzen zaitut, zaintzen diogu elkarri Webquesta Pertsona desberdinak, aniztasun anitzak Webquesta Proyecto “- es +” Cine para ser la voz de quienes callan (cortos violencia de género) euskarazko hiztegiak Para hacer un blog Nire bloga Web interesagarriak CD Gizarte-Hizkuntza eremurako Unitate Didaktikoak Icarito Enciclopedia Escolar Sm Argitaletxeko Portala Euskaljakintza Webquest Foro WQ Gure webquestak Webquestak euskeraz Entradas recientes Kontzeptuzko mapak: aplikazio digitalak Irakurketa prozesua lantzen IRAKURKETAREN INGURUKO HAUSNARKETA BERRIRO HEMEN! Posts Más Vistos Kontzeptuzko mapak: aplikazio digitalak Azkenengo komentarioak Anónimo en GERRATEKO OGIA…Anónimo en GERRATEKO OGIA…Anónimo en LECTURAS ANIMADAS O CÓMO ANIMA…anaphathifief en A vueltas con el amor. Amodio…Irene Gonzalez en Irailaren 30eko bileraren… Fotos Más fotos Ingresar al sistema Registrarse Acceder Nuestro blog de DC/Gure CD Bloga Blog de WordPress.com. Publicar en
2017-06-28T22:38:52
https://blogdediversificacion.wordpress.com/category/errekurtso-didaktikoak/
[ -1 ]
Bideojokoak, Irakaskuntzaren lagun berria.: IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia Bideojokoak, Irakaskuntzaren lagun berria. Blog honetan bideojokoak hezkuntzan hartzen hari diren garrantzia ezagutarazi nahi dizuet. Horretarako hainbat albiste, hitzaldi eta baliabide azalduko ditut. Praktikako Astekaria Gaur eguneko gizarteari definizio bat jartzea oso zaila da baina esan dezakegu hainbat gauzen nahasketa bat duela, materialista, globalizatua, informazio eta ezagutza, komunikatiboa, irudiak, digitala... Eta horrelako gizarte batean, gero eta indar gehiago hartzen hari dira IKT-ak, jende gazte guztiak erabiltzen dute gero eta hobeto eta gero eta gehiago. Horregatik eskola ere gizarte guztiarekin berritu egin behar da eta orain da momentua, orain dauka aitzakia aireberritzeko. Eskoletan ematen den teknologien erabilpena ez dauka zer ikusirik etxean edo kalean egiten denarekin horregatik ikastetxeek funtzio hauek bete beharko zituen: - Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetatze digitala - Eten digitala saihestu eta inklusio digitala bultzatu - Hezkuntza eredua berriztatu. Funtzio hauek betetzeko eta teknologia berriekin egunean jartzeko eskola hainbat tresna erabili ahal ditu adibidez: Blogak edo weblogak( ikasleen interesen gaietaz idazteko eta ikertzeko) , Wikiak (talde lanetara bideratuta), Webquestak( ikertzera bideratuta), Marka-gune sozialak ( ikasle -irakasle harremana informazioen bidez indartu), Podcastak (bideo eta audioekin lan egiteko), Moodle edo E-gela ( klaseen osagarria da, lanak egiteko eta bidaltzeko),Bideojokoak eta software didaktikoak (Motibazioa eta gaitasun desberdinak garatzeko).... - Gizartea - Posible izango da eskola etengabe irteten hari diren tresna digital berriak hezkuntzara aplikatzea abiadura berdinean? - Orain irakasten hari diren irakasle asko ez dituzte teknologia berriak erabiltzen ez dakitelako, irakasle hauen ikasleak ez dute ondo ikasiko? Publicado por Ander Gastesi en 13:28 Etiquetas: Hezkuntza, Saio teorikoak Ikaskideen bloggak artikulua (1) Bideojokoak hezkuntzan (8) saio praktikoak (8) Saio teorikoak (2)
2018-12-14T03:35:58
http://irakaskuntzarenlagunberria.blogspot.com/2014/10/iktak-hezkuntza-aireberritzeko-aitzakia.html
[ -1 ]
Historiaurreko bizimodua ezagutzen | Parketxe Sarea ← IPUIN KONTAKETA ARRAKASTATSUA ATAUNEN! Sendabelarrekin xaboiak eta elikagai aberatsak egiten ikasi genuen →
2020-03-28T11:15:15
https://parketxesarea.org/2015/11/29/historiaurreko-bizimodua-ezagutzen/
[ -1 ]
Kalitatezko konposta proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetan - Eskolan Konposta Tags:altza donostia Konposta ← Hondakinen prebentziorako europar astea Don Bosco Institutuko ikasleek hondakinen prebentizorako ikastaroa jaso dute →
2020-04-06T04:45:08
https://www.eskolankonposta.eus/kalitatezko-konposta-proiektuan-parte-hartzen-duten-ikastetxeetan/?shared=email&msg=fail
[ -1 ]
Monako - Wikipedia, entziklopedia askea. Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; pertsona erlijiosoa gaitzat duena beste hau da: «Monje» 6 Politika eta gobernua Sakontzeko, irakurri: «Monakoren banaketa administratiboa» Datuak: Q235 "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Monako&oldid=7201668"(e)tik eskuratuta
2020-01-28T11:53:05
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Monako
[ -1 ]
Bloemfontein, 1892ko urtarrilaren  3a Bournemouth, 1973ko irailaren  2a (81 urte) Edith Tolkien (1916-03-22 - 1971-11-29) hizkuntzalaria, poeta, unibertsitateko irakaslea, haur literaturaren idazlea, itzultzailea, literatura-kritikaria, saiakeragilea, armadako ofiziala, autorea eta idazlea Britainiar Inperioko Ordenaren komendadorea (1972-03-28) ↑ a b (Gaztelaniaz) Pearce, Joseph (2000) Tolkien. Hombre y mito (Tolkien: Man and Myth) Minotauro 28 or. ISBN 84-450-7330-3 . ↑ a b (Gaztelaniaz) Román, Celso (2004) J.R.R. Tolkien Señor de magias, creador de universos Panamerican editorial 49 or. ISBN 958-30-1306-4 . ↑ (Ingelesez) Garth, John (2005) Tolkien and the Great War. The Threshold of Middle-earth. Mariner Books Houghton Muffin Harcorut 105 or. ISBN 978-0618574810 . ↑ (Gaztelaniaz) Carpenter, Humphrey (2008) Los Inklings : C.S. Lewis, J.R.R. Tolkien, Charles Williams y sus amigos (The Inklings : C.S. Lewis, J.R.R. Tolkien, Charles Williams and their friends ) Homo Legens ISBN 978-84-936433-8-6 . ↑ (Ingelesez) Lewis, C.S. (1997 [1952]) Mere Christianity. London: Collins 6 or. ISBN 978-0060652920. . Azken aldaketa 2 apirila 2019(e)an, 18:31(e)tan
2019-08-26T09:59:52
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/J._R._R._Tolkien
[ -1 ]
100 irratsaioa - 97.0 Irrati Librea Friday May 24, 2019 Tesla ordua Radio shows 0 Beste berrien artean, Bulgariako lehendakari Rumen Radevek Bulgariako Gobernua eta Sofiako Udala kritikatu ditu bulgariar faxistekin onberegiak izatearren. Faxismoarekin edo hau zuritzearekin jarraituz, kroaziar bi ministrok, Kolinda Grabar-Kitarović lehendakariak egin bezala, Bleigurg bisitatu dute, non 1945an partisanoek “hildakoen omenezko soldaduen” (faxistak gehienak) monumentu bat dagoen. Las Feútxas: Andrea de Pícara Magazine Suelta la olla: Xabier nos habla de la apuesta por la abstención en este ciclo electoral
2019-09-23T14:12:22
https://97irratia.info/en/2019/05/24/100-irratsaioa/
[ -1 ]
Kilmainham Gaol - Wikipedia, entziklopedia askea. Kilmainham Gaol edo Kilmainham Presondegia (irlanderaz: Príosún Chill Mhaighneann) Dublingo Inchicore auzoan kokatutako espetxe bat zen, izen berdineko Kilmainham auzunean. Gaur egun irlandar errepublikanismoa eta Pazko matxinadaren museoa da. 53° 20′ 31″ N, 6° 18′ 35″ W / 53.341944444444°N,6.3097222222222°W / 53.341944444444; -6.3097222222222Koordenatuak: 53° 20′ 31″ N, 6° 18′ 35″ W / 53.341944444444°N,6.3097222222222°W / 53.341944444444; -6.3097222222222 Irekiera 1796 2 Preso ospetsuak 3 Bertan filmatutako filmak Gartzela 1796an eraiki zuten New Gaol izendapenean, berarengandik ehunen bat kilometrotara zegoen gartzela zaharra ordezkatzen baitzuen. Kilmainham Gaolek paper garrantzitsua jokatu du Irlandako historian, presondegi honetan Irlandaren independentziaren aldeko altxamendu eta matxinada ezberdinetako buru asko preso sartu baizituzten. Preso hauetako asko presondegi honetan bertan exekutatu zituzten. 1798ko Irlandako matxinada, 1803, 1848ko Irlandako matxinada, 1867 eta 1916ko Pazko matxinadetako buruak presondegiko geletan amaitu zuten. Gartzelako azken presoa Éamon de Valera izan zen eta 1924 uztailaren 16an kaleratu zuten. Gartzela barnean ez zen sexu edo adinaren araberako banaketarik egiten, honela bada bai gizonezko bai emakumezkoek eremu berdinean elkarbizitzen ziren, era berean haurrak. 1924an behin-betirako itxi zen. 1970. hamarkadan bere egoera kaxkarra zela eta berrikuntza batzuk egin zizkioten ondoren museo bilakatuz. Kilmainham gartzelako kanpokaldea Gartzelako eraikuntzaren barne-patioa Joe Brady, (Phoenix Parkeko hiltzailea) 1883 Daniel Curley, (Phoenix Parkeko hiltzaileak) 1883 Tim Kelly, (Phoenix Parkeko hiltzaileak) 1883 Thomas Caffrey, (Phoenix Parkeko hiltzaileak) 1883 Michael Fagan, (Phoenix Parkeko hiltzaileak) 1883 James Connolly, (Kilmainhamen exekutatua, nahiz eta bertan preso ez zen egon) 1916 Joseph Mary Plunkett, 1916. Willie Pearse, (Padraig Pearsen anaia) 1916 Grace Gifford, (Joseph Plunketten emaztea) (1922) Bertan filmatutako filmakAldatu U2 musika taldeak 1982an "A celebration" abestiaren bideoklipa Kilmainham gartzelan filmatu zuen. Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kilmainham Gaol Kilmainham Gaol museoaren webgunea (Ingelesez) (Gaeleraz) Kilmainham Gaolen historia (Ingelesez) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kilmainham_Gaol&oldid=6697898"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 25 otsaila 2019(e)an, 03:38(e)tan
2019-09-18T09:29:52
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Kilmainham_Gaol
[ -1 ]